[ { "id": "begitu_0000000", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizi Igorren 2030 ekimenaren batzarra deitu da eguaztenerako\nHilaren 21ean, Lasarte Aretoan izango da Igorren zaintza eta ingurugiroaren gaineko saioa, 17:30etik 19:15era.\nOingo eguazten arrastian, 17:30etik aurrera, igorreztarrak kultur etxean batuko dira Bizi Igorren 2030 proiektuaren garapenagaz jarraitzeko. Saioa, zaintza eta ingurugiroa landu eta hobetutera bideratuta egongo da, horretarako \"misino\" bereziak sortuta. Umeentzako saio paraleloa be egongo da, honeek be modu aktiboan parte hartu dagien.\nBizi Igorren 2030 proiektuko idazkaritza teknikotik adierazo dabenez, Igorre 2030 proiektuaren helburu nagusia, \"Igorre bizigarri, jasangarri eta parte-hartzaile bat sortzea da, herritar eta eragileakaz alkarlanean\". Zemendia eta abendua artean egindako ikerketatik eta oin arte Igorren eginda dagozen ikerketetatik jasotako informazinoa oinarri hartuta \"misio\" biren zirriborroak garatu dabez eta horreen barri emon eta ekarpenak jasoko ditue saioan. \"Ibilbide honetan gai moltso bi, lehenengoa zaintzarena eta bigarrena ingurugiroarena, kontuan izanda, hamar urte begirako misino bi sortu eta hareetara heltzeako ekintza barritzaileak garatu gura dira\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000001", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Argazkilaritza taldea sortzeako ekimena egingo da Zeanurin\nMartitzenean, hilak 20, 18:00etan egingo da Zeanuriko argazkilarien lehenengo topaketea udaletxeko pleno aretoan, taldea osotuten hasteko helburuagaz.\nZeanurin argazkilari talde bat sortuteko ekimena jaio da eta bide honetan, taldea osotuten hasteko lehenengo batzarra bihar, zezeilak 20, izango da udaletxean 18:00etan. Insteresdunek, Juanma Nogalesegaz (618 027 307) edo Miren B. Idigorasegaz (630 0477 776) ipini daitekez kontaktuan.\nTaldean adin guztietako argazkilariak, esperientziadun zein hasibarriak, izango dira ondo etorriak. Taldearen helburu nagusia barriz, argazkiak zein jakintzak alkarbatutea izango da etorkizunean, erakusketak edota bestelako proiektuak batera garatu ahal izateko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000002", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bardinketea arratiarren arteko Igorreko derbian\nZapatu arrastian jokatu zan gizonezkoen Arratia B eta Lemoako Harrobiren arteko derbia eta hiruna bardindu eben. Andrazkoen Arratia A taldeak irabazi egin eban etxetik kanpo zapatuan. Gizonezkoen Arratia Ak etxetik kanpo domeka goizean eta andrazkoen Arratia Bk etxean zapatu arrastian, galdu egin ebezan jokatutako partiduak.\nGizonezkoen Arratia B taldeak eta Lemoako Harrobik derbia jokatu eben zapatu arrastian Urbietan. Jente asko batu zan Urbietan eta partidu beroa ikusi zan. Arratia 3-0 irabazten heldu zan atsedenaldira baina jokalari bat kanporatu eben. Bigarren zatian Lemoako taldeak bardindutea lortu eban. 21 jardunaldiren ostean zazpigarren postuan dago Lemoako Harrobi 31 puntugaz eta hamabigarren Arratia B 25 puntugaz. Datorren jardunaldian Lemoako Harrobik Arlonagusian hartuko dau Ibaiondo Nerbioi taldea hilaren 25ean, goizeko 11:45ean eta Arratia Bk Amorebieta B liderraren kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 25ean, arrastiko 17:45ean.\nGizonezkoen Arratia A taldeak domeka goizean jokatu eban etxetik kanpo Erandio taldearen kontra eta 3-0 galdu eban. 21 jardunaldiren ostean 22 puntu ditu Arratia Ak eta hamabosgarren dago sailkapenean. Bajatuteko postuak puntu bakarrera ditu A taldeak eta bederatzi partidu daroaz irabazi barik. Datorren partidua etxean jokatuko dau hilaren 24an Getxo taldearen kontra, arrastiko 17:45ean.\nAndrazkoakAndrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Mutilvera talde nafarraren kontra etxetik kanpo eta partidu hasikeran sartutako gol biei esker 0-2 irabazi eban. Hogei jardunaldiren ostean 34 puntu ditu Arratia Ak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau bigarren postuan dagoan Burgos taldearen kontra hilaren 25ean, eguerdiko 12:30ean.\nAndrazkoen Arratia Bk zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Bilbao Artizarrak taldearen kontra eta 0-4 galdu eban. 19 jardunaldiren ostean 33 puntu ditu Igorreko taldeak eta bosgarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau atzen postuan eta puntu bakar bat atera ez dauan Plentzia taldearen kontra hilaren 25ean, goizeko 10:25ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000003", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan izango da San Balendinen aldeko jaia Eleizondon\n65. urtez neurtuko da Piedadea ermitako artea eta omenaldia egingo jako Nestor Basterretxeari, eleiza eta ermita arteko kurutzearen egileari.\nSan Balendin egunaren osteko domekan, zezeilak 18, ospatuko da Zeanuriko Andra Mari parrokiaren eta Piedadea ermitearen artean, santuaren aldeko ospakizun erlijiosoa. Urtero lez, mezea eta santuagaz prozesinoa egingo da templu bien artean eta ermita aurreko artea neurtuko da. Horrezaz gainera, Nestor Basterretxea artista bermeotarra gogoratuko da, kanpoko kurutzearen egilea.\nEgitaraua 11:30ean hasiko da, Andra Mari parrokiako mezeagaz. Hau amaituta, San Balendinen irudia ermitara mobiduko dabe prozesinoan. Bidean herriko umeek agurra jantzatuko deutsie eta gero, ermitan egongo da irudia hurrengo urtera arte. Santua bertan itxi ostean, artea neurtuko dabe eta akta sinatuta, Itsasne Atutxak oin arteko maiordomoak, Igor Itxaurragari pasauko deutsoz agiri-liburua eta giltza. Amaituteko urdaia, pamitxea eta ardaoa zerbitzauko dira Arkaitz Estiballesen bertso eta txistularien doinuen artean.\nNestor Basterretxeari omenaldia\nNestor Basterretxea artista bermeotarrak aurten ehun urte beteko ebazan eta berak egindakoa danez, Eleizondoko kurutzea, omenaldia egingo jako domekan. Kurutzea, Gorbeiako kurutzearen mendeurrena ospatuteko Zeanuriko Udalak Nestor Basterretxeari egindako enkargu bat da, 2003an inaugurau zana. Andra Mari parrokia eta Piedadea ermitearen artean dago kokatuta, Gorbeiako Kurutzera begira. Basterretxeak inaugurazino egunean adierazo ebanez, \"eskultureak lekuaren sakratutasuna indartzen dau\". Korten altzairuzkoa da; sei metroko altuerea eta bi mila eta larehun kilo inguruko pisua daukaz, eta barrutik hutsa da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000004", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Suteei aurre egiteko materiala banatuko da Zeberion\nZapatuan, 12:00etan Santakurtzen, izango da suteak saihesteko saio informatibo eta praktikoa.\nZeberioko Udalak antolatuta, bihar, hilak 17, suteen inguruko saio berezia egingo da Santakurtzen, 12:00etan. Etxeak suteen aurrean jagoteko helburuagaz, informazinoa eskaini eta material banaketea egingo da.\nHolan, materiala banatu eta trena honeen erabileraren inguruko azalpenak emon eta honeekaz praktiketako aukerea egongo da. Horrezaz gain, ur hartuneen eta kutxen kokapenaren inguruko argibideak emongo dira, bai eta suteak prebenitzeko gakoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000005", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Defensa personal tailerra emongo da zapatuan Igorren\nErasotzailea menperatzeko kolpe bako teknikak emongo dira zapatu goizeko saioan. Izena aldez aurretik emon behar da 94 631 55 91 telefonoan.\nOingo zapatuan, hilak 17, Igorreko Udalak antolatutako defensa personal tailerra egongo da kiroldegiko frontoian, 10:00etan hasi eta 12:00etara arte. Hogeta bost personarentzako lekua dago eta bost euro ordaindu behar dira. Parte hartzeako, izena 94 631 33 91 telefonoan emon behar da.\nTailerrean grappling teknikak erakutsiko dira. Euskeraz, heltze, euste edo oratze moduan itzuli daiteke grappling. Honen helburua da, erasotzailea kolpe barik menderatzea, hau da, aurkaria lurrera bota eta hau kontroletako posizinoetan ipintea. Eibarko Kalamua klubeko Jonathan Garciak emongo dau mintegia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000006", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskalmushing Trail Running taldearen aurkezpena egingo da zapatuan\nIgorreko Kultur Etxean izango da 2024 denporaldirako aurkezpen ofiziala zapatuan, hilak 17, 11:00etan.\nEuskalmushing maskotentzako denda kateak, oinarriak Arratian dituanak, mendiko korrikalarientzako taldea sortu dau: Euskalmushing Trail Running. Bertan, elite mailako korrikalariak zein promesa gazteak batuko ditu eta aurkezpen ofiziala, Igorren izango da. Zezeilaren 17an, 11:00etan izango da aurkezpena Lasarte Aretoan.\nBertan taldea aurkezteaz gainera, Oihana Azkorbebeitia, Asier Larruzea, Ander Iñarra, Ioseba Eskudero, Alluitz de Bilbao, Jone Oar-Arteta eta Ricardo Santamaria korrikalariak be aurkeztuko dira. Gero, galderak egiteko tartea zabalduko da eta ekitaldiari amaierea emoteko, oparien zozketea eta pintxoak egongo dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000007", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Xabier Amurizaren errezitala entzun ahalko da Lemoan\nHau ezin duzue galdu errezitala Kotxepin Kultur Etxean taularatuko dau Amurizak zapatuan, 18:30ean.\nZapatu Kulturala ekimenaren barruan, hilaren 17an Xabier Amuriza bertsolari, idazle eta pentsalaria Lemoako Kotxepin Kultur Etxean izango da, Hau ezin duzue galdu errezitala lemoaztarrei eskaintzeko.\nXabier Amuriza bertsolari moduan da batez be ezaguna. Bersolaritzearen aro barriaren eragileetako bat da eta 1980ko hamarkadan, helduentzako bertso-eskola mobimentuaren sortzailea izan zan. Horrezaz gain, birritan jantzi dau Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela, 1980 eta 1982an. Gainera, politikaria izandako eta idazle oparoa be bada Amuriza, genero gehienak landuak dituana: eleberria, poesia, saiakerea, narrazinoa, biografia, itzulpena, kazetaritzea...", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000008", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Amets pirata' txotxongilo ikuskizuna egongo da barikuan Diman\nBariku Txiki ekimen kulturalaren lehenengo ekintzea izango da hilaren 16an, 18:30ean Abaroan eskainiko dan txotxongilo lana.\nBarikuan, hilak 16, 18:30ean, Bihar taldeak Amets pirata txotxongilo lana eskainiko dau Abaroa lokalean. Umeentzako arte eszenikoak aurkeztu eta landuteko Bariku Txiki ekimenaren lehenengoa izango da txotxongilo ikuskizuna.\nOingo barikuan hasita, garagarrilean eta abuztuan izan ezik, hilaren hirugarren barikuetan, musikea, txotxongiloak, antzerkia, ipuin kontaketak, pailazoak, magia eta edozein arte eszenikoko ikuskizunak, tailerrak eta abar egongo dira Diman umeentzat. Bariku Txiki, Titi ta lolo alkartea, Dimako Liburutegia eta Dimako Udalak alkarlanean sortutako umeei arte eszenikoak aurkezteko programea da.\nSinopsia\nAmes pirata txotxongilo lanak, pirata izan gura dauan neska txiki baten gaineko istorioa dakar. \"Nok dino neska bat ezin dala pirata izan? Ametsek argi dauka pirata izan gura dauala, eta, horregaitik, ez dau zalantzarik izango zorionaren giltza topatzeko abentura baten murgiltzeko, berak gura dauana lortzeako eta ume guztiek gura dabena izan eta euren ametsak lortu dagiezan\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000009", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Orratzakek 'Alteritats' dokumentalaren proiekzinoa antolatu dau Kiñu Gaztetxean\nBarikuan, hilak 16, 19:00etan egongo da ikusgai lau belaunaldiren bizipen lesbikoen ahotsak jasoten dituen dokumentala Igorreko gaztetxean.\nOingo barikuan, hilak 16, Orratzak Arratiako neska gazteen taldeak antolatutako Alteritats dokumentalaren proiekzinoa eta pikotea egongo da. Igorreko Kiñu Gaztetxean, 19:00etan da hitzordua. Emonaldi hau, \"maitasun heterosexual eta erromantikoa deseraiki' lemapean egingo da, San Balentin egunaren inguruko kritikea egiteko.\nKatalunian bizi diren lau belaunaldiren bizipen lesbikoen ahotsa jasotzen dau Alba Cros eta Nora Haddadek zuzendutako dokumentalak, genealogia bat da. Alkarregaz lotzen diran bizitza-ibilbide bat da, eta horreen bidez deskubriduten da zertan datzan alkarregaz bizitzea, egituraz heterosexuala dan mundu batean, eta bitartean, LGBTIQ+ kolektiboko kide izatea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000010", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Emakumea eta Euskal Pilota' erakusketea barikuan helduko da Igorrera\nMartiaren 15era arte egongo da ikusgai Kultur Etxean pelota modalidade desbardinetako lehenengo andra profesionalen inguruko erakusketea.\nZezeilaren 16tik martiaren 15era arte, Igorreko Kultur Etxeko erakusketa gelan Emakumea eta Euskal Pilota erakusketea egongo da ikusgai. Gernikako Euskal Herria Museoak antolatutako ekimen honek, pelota jokoan modu profesionalean ibili ziran lehenengo andrentzat omenaldia izan gura dau, eta zesta-punta eta erraketa modalidadeetan jardun eben andra hareek ezetutera emon.\nAndra hareetako asko nazinoarte mailan gailendu ziran, batez be, erraketista modalidadean lortu ebezalarik lorpen handienak. Holan, erakusketak bost atal ditu eta erraketisten atala da nabarmentzekoa. Bertan, kirolarien janzkera originalak, erraketa eta pelotak, ekipamentuen bilakaera historikoaren inguruko marrazkiak, txapelen bat, kontratuak, lan-aseguruak, federazino-fitxak eta aban topau daitekez. Bai eta, LIFE aldizkariak 1950. urtean argitaraturiko hainbat argazki.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000011", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "17. Logela ihes-gela dakar Lemoara Euskaraz Barra-Barra ekimenak\nAsteburuan zehar egongo da ihes-gela ibiltaria Lemoan. Hamasei urtetik gorakoek talde txikietan antolatuta hartu leikie parte, izena aldez aurretik emonda.\nEuskeraz Barra-Barra kanpaineraren eskutik, 17. Logela izeneko ihes-gela ibiltaria Lemoan izango da asteburuan, barikuko arrastitik domeka gauera arte Arlonagusia plazan. Parte hartzeako gehienez bost pertsonako taldeak egin behar dira eta taldekide guztiak izan behar dira hamasei urtetik gorakoak. Izena alde aurretik emon behar da euskarazbarrabarra.eus webguenean.\n\"Thotel lujuzko hotel kateak ehun urte daroaz euskal herritarrik ezagunenen loa zaintzen mundu osoan zehar. Urteurren biribil honetan, ibiltari bilakatu da, herritar guztiei bere izaretan lo egiteko pribilegioa eskaintzeko\"\nIhes-gela ibiltari hau Euskal Herria osotik ibilten da mobimentuan, Euskaraz Barra-Barra egitasmoa buztartu eta gizartearen aktibazinoari bultzadea emoteko. Herritarrek euskeraz berba egin leikien guneak identifiketan dituan ikurra da Euskaraz Barra-Barra. Kontsumitzailea erdigunean jarri eta estres linguistikoa murrizteko helburuagaz, Euskal Herri osora zabalduko dan egitasmoa. Bertan euskal erakunde publiko zein pribadu ugarik, tokiko euskera batzordeek eta boluntario taldeek hartzean dabe parte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000012", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Landa eremua eta turismoa euskeraz buztartuteko sortu da Errotik\nLehen sektoreko ekoizle eta turismoko establezimentuentzako doban eskainiko jakiez itzulpenak, trebakuntza saioak, hizkuntza ohituretan eragiteko laguntasuna, dirulaguntzen kudeaketea eta abar.\nZezeilaren 7an, Zeanuriko Zuhaitz Etxeak hotelean egin zan eusGara zerbitzuaren garapena izango dan Errotik proiektuaren aurkezpena. Gorbeialde Landa Garapeneko Alkarteak bultzatuta, Arratia eta Hego Nerbioiko landa eremuan eta turismoan euskerearen erabilerea sustatzea da helburua. Horretarako ekoizle eta turismo establezimentuei dobanezko hizkuntza aholkularitza emongo jakie, Bizkaiko FOru Alfunfiak finantziauta. Berbarako, trebakuntza saioak antolatu eta produktuak euskeratuko dira hizkuntza ohituretan eragiteko.\nErrotik proiektuari bultzadea emoteko aurkezpenean Isaak Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Olatz Urkiza Gorbeialde alkarteko presidentea, Bingen Larizgoitia Gorbeialdeko kudeatzailea, Arkaitz Estiballes Zeanuriko zinegotzia, turismo teknikaria, hizkuntza aholkulariak eta proiektuan parte hartzen dabizen establezimentuetako ordezkariak egon ziran.\nProiektuaren jatorria 2022an hasitako eusGara. Bertan, Zuhaitz Etxeak eta Etxegana hotelek hartu dabe parte eta oin, proiektuaren garapenagaz, beste bederatzi establezimentu batu dira: Hikei, Areatza hotela, Ubideko Herriko taberna, Etxegorri ostatua, Artiñano etxea, Zeberioko Taberna zaharra, Ermitabarri apartamentuak, Urduña museoa eta Askibil gaztandegia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000013", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "II. Tostada Txapelketea egingo da Lemoan eguaztenean\nArratiako Berbalagun taldeak antolatutako txapelketea Atxeta tabernaren ostean izango da bihar, 17:30ean. Izena aldez aurretik emon behar da.\nArratiako AEKren Berbalagun taldeak antolatuta, II. Tostada Txapelketea jokatuko da Lemoan bihar, hilak 14. Lehen edizinoko arraskastea ikusita, euskaldun barri eta zaharrak euskerak aritzeko ekintzak antolatuten dauzan Berbalagun taldeak barriro animau ditu arratiarrak taldetan antolatu eta parte hartzera. Izena aldez aurretik emon behar da, helbidean.\nInauteri eta Garizumako postrerik eta goxoena egitea izango da helburua. Tresneria eta osogaiak norberak eroan beharko ditu baina mahaiak eta aulkiak, antolakuntzeak jarriko ditu parte hartzaileentzako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000014", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguaztenera arte emon daiteke 'Emakume jakitunak' tailerrerako izena\nBediako liburutegian egin daiteke izen emotea bihar, hilak 14, arte. Sei saioko tailerra izango da, zezeilaren 21etik bagilaren 16ra arte.\nMiriam Herbon komunikatzaile, Heziketa Emozionalean irakasle eta harreman osasuntsuen gaineko adituak Emakume jakintsuak tailerra gidatuko dau Bedian bagilera arte egingo diran sei saiotan. Izena emoteko atzen eguna bihar, hilak 14 da, Bediako liburutegiko ohiko ordutegian.\nIkastaroan Herbonek \"mindfullness eta adiman emozionala feminismotik praktikatuz ahalduntzeko ikastaroa\" eskainiko dau. Helburuak bake mentala eta lasaitasun fisikoa topetea izango da, norberak beragaz, \"maitasunetik eta maitasunerako konexioa lortuz\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000015", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Magia ikuskizuna egongo da gaur Artean\nGaur, hilak 13, Arteako Kultur Etxean izango da Iñigo Magoaren ikuskizuna 18:00etan.\nArteako Kultur Etxean familia osoarentzako magia ikuskizuna egongo da gaur, martitzena, ikusgai Iñigo Magoaren eskutik. Arrastiko 18:00etan hasiko da emonaldia eta ume zein nagusien harridurarako, magia truku desbardinak egingo ditu Iñigok.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000016", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Binakako Master Laboral Kutxako finalerdietarako sailkatu da Amaia Aldai\nArrate Bergaragaz batera, 22-19 garaitu ebazan Andrea Capellan eta Alaia Uriarte. Olatz Arrizabalagak eta Itxaso Erasunek be egin dabe aurrera txapelketan.\nDomekan jokatu ziran Galdamesen Emakume Master Cup zirkuituko Binakako Master Laboral Kutxako ligaxka faseko atzen jardunaldietako bat. Aldai-Bergara eta Arrizabalaga-Erasunek finalaurretarako txartelak euren eskuetan eukiezan daborduko eta atzen jardunaldiko partiduak irabazita, taldeko lehen postuan helduko dira finalerdietara. Martiaren 3an jokatuko dira finalaurrekoak, Elgoibarren.\nPartiduan, Aldai eta Bergarak asko sufridu eta lan egin behar izan eben Uriarte eta Capellanen kontra. Atzen emoitzan ikusi da estutasuna, 22-19. Partida oso lehiatua izan zan, eta Alaia Uriartek bikain defendidu eban bere burua egungo banakako txapeldunaren erasoen aurrean. Halanda be, azkenean garaipenak faboritoen aldera egin eban.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000017", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar izango da Bedian inauterietako egun handia\nGaur liburutegian egingo dan tailerrean mozorro eta apaingarriak egiteko tailerra dago eta bihar, desfile eta pailazo ikuskizunagaz ospatuko ditue aratusteak.\nMartitzen karnabala ospatuten da Bedian eta umeentzako jaia Inauteri jaia antolatu da Udalak. Gaur, biharko prestatzeko inauterietako tailerrak egongo dira familientzat liburutegian, 17:15etik 19:15era.\nBihar, hilak 13, martitzen karnabal, Inauterietako jaia 17:30ean hasiko da frontoian, desfilerako izena emon eta, Photocall-ean, argazkiak ateraz. 18:00etan, egingo da desfilea eta ostean, 18:30ean, Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoek Zu eta ni sudur luze bi ikuskizuna eskainiko dabe. Jaiari amaierea emoteko txokolatea bananduko da bertaratutakoen artean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000018", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lurraren aktibistakaz kafe solasaldia egongo da Arteako Herriko Bentan\nUtopien Herri Biraren parte dan solasaldian, lurraren zaintza kolektiboaren alde egingo dabe defentdatzaile eta komunikatzaileek domeka arrastian.\nDomekan, hilak 18, 17:00etan, Utopien Herri Biran parte hartzean daben defendatzaile eta komunikatzaileak, lurraldearen zaintza kolektiboaren gaineko kafe solasaldian egongo dira Arteako Herriko Bentan. Utopien Herri Bira, zezeilaren 15etik 26ra bitartean izango da. Zestoa, Zumaia, Hernani, Durangaldea, Salcedo, Artea eta Zeberion egingo ditue kafe solasaldiak, Sareak ehunduz. Abya Yalako eta Euskal Herriko emakumeen* eta kolektiboen arteko elkarrizketak lurraren, lurraldearen eta zaintza kolektiboaren defentsarako izenpean.\nKafe solasaldiez gainera, Komunikazioa eta Giza Eskubideak. Gure burua babesteko topaketak, Aktibismoak, zaintza kolektiboak eta lurra-lurraldea tailerrak, unibersidade mintegiek eta erakunde eta instituzinoakaz batzarrek osotuten dabe Utopien Bira.\nPartaideak\nGuatemalako Rosa Ixjab Calel eta Norma Sacir, Mexikoko Samantha Cesar Vargas eta Teresa Castellanos, Hondurasko Lilian Borja eta Leslie Benegas, Kolonbiako Maria Carvajal eta Nikaraguako Jilma Ruiz dira parte Utopien Biran parte hartzean daben defendatzaile eta komunikatzaileak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000019", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia A taldeak baino ez dau irabazi atzen jardunaldian\nAndrazkoen Arratia A taldea izan da atzen jardunaldian irabazi dauan talde bakarra. Gizonezkoen Arratia Ak eta Bk eta andrazkoen Arratia Bk galdu egin ebezan euren partiduak eta Lemoako Harrobik bardindu egin eban etxean.\nAndrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban San Ignacio taldearen kontra eta 4-0 irabazi eban. Hemeretzi jardunaldiren ostean 31 puntu ditu Arratiak eta zortzigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Mutilvera taldearen kontra hilaren 17an, arrastiko 18:00etan.\nAndrazkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Bizkeneskak taldearen kontra eta atsedenaldira binako bardinketeagaz heldu baziran be 6-2 galdu eban Arratia Bk. 18 jardunaldiren ostean 33 puntu ditu Igorreko taldeak eta bosgarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Bilbao Artizarrak taldearen kontra hilaren 17an, arrastiko 16:00etan.\nGizonezkoakGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxean Indautxu taldearen kontra eta 0-2 galdu eban. 20 jardunaldiren ostean 22 puntu ditu Arratia Ak eta hamahirugarren dago sailkapenean. Bajatuteko postuak 3 puntura ditu A taldeak eta zortzi partidu daroaz irabazi barik. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau hilaren 18an Erandio A taldearen kontra, goizeko 11:30ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Urduliz B taldearen kontra eta 4-2 galdu eban. 20 jardunaldiren ostean hamabigarren postuan dago 24 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau B taldeak eta derbia izango da Lemoako Harobi taldearen kontra hilaren 18an, arrastiko 18:30ean.\nLemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban etxean Berriatuko taldearen kontra eta bana bardindu eban. 20 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago 30 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo derbia jokatuko dau Arratia B taldearen kontra hilaren 18an, arrastiko 18:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000020", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Thabo y el caso del rinoceronte' eta 'Perfect Days' proiektauko ditue asteon\nDomekan, hilak 11, Igorreko Kultur Etxean, 17:30ean proiektauko da familia osoarentzako aproposa dan Thabo y el caso del rinoceronte (Mara Eibl-Eibesfeldt, 2023) eta gero, 19:30ean, Perfect Days (Wim Wenders, 2023), zazpi urtetik gorakoentzako film japoniarra.\nThabo y el caso del rinoceronte: Thabo hamaika urteko mutikoa da, eta detektibe pribatu izan gura dau, bere film gustukoenetakoak modura. Afrikako Hlatikulu herrixkan, sabanarik baketsuenean, gauzak zailtzen dira errinozero bat ondoko safari parkean hiltzen dabenean, bere adar preziatuagaitik bakarrik. Thabok ikerketa detektibe bat hasiko dau errudunak aurkitzeko.\nPerfect Days: Hirayama oso pozik dago Tokioko komun-garbitzaile gisa daukan bizitza xumeagaz. Bere eguneroko errutina egituratutik kanpo, musikarekiko eta liburuekiko daukan pasinoaz gozatzen dau. Zuhaitzak maite ditu eta argazkiak egiten ditu. Ustekabeko hainbat topaketek, gitxika-gitxika, bere iragana azaleratzen dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000021", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Muñiketako ermitan kantauko dira Santa Agedako atzen koplak\nIpiñaburu auzoko Santa Ageda ermitan koplak kantau eta mezea entzun ostean, txistulariek girotutako barauskarria egingo da domekan.\nZeanuriko Ipiñaburu auzoan, Muñiketa mendian dago kokatuta Santa Ageda ermitea. Atzen astean talde ugari ibili dira santa eskean Arratiatik eta Santa Agedako atzen koplak abestu eta entzuteko aukerea domekan egongo da, santuaren aldeko mezan. Eguerdian izango da mezea eta ospakizun erlijiosoa amaituta, txistulariak egongo dira mokautxoa girotuten.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000022", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gazteentzako entrenamentu funtzional saioak emongo dira Diman\nIzena zezeilaren 16ra arte emon daiteke Dimako udaletxean zein 94 631 57 25 telefonoan.\nDimesten alkarteak antolatuta, hamabi eta hamazortzi urte bitarteko gazte dimoztarrek herrian entrenamentu funtzionala egiteko aukerea izango da martiatik aurrera. Ariketa fisiko desbardinen bitartez, gorputz osoa indartu eta lantzea topetan dau entrenamentu mota honek. Saioetan parte hartzeako eta informazino gehiago lortzeako, udaletxera jo edo 94 631 57 25 telefonora deitu daiteke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000023", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Etxeramartxo ospatuko dabe arteaztarrek domekan\nDomeka eguerdian, hilak 11 11:45etik 13:45era, adin guztietarako talo tailerra egongo da Artean.\nDomekan, zezeilak 11, etxeramartxoa egingo da Artean, eguraldi ona egin ezkero plazan eta ostera, frontoian. Txarrikiakaz batera, taloak egingo ditue eta bakotxak berea egiteko tailerra antolatu dau Mikel Deunaren Jubilatu Elkarteak.\nUme eta gazteentzako txandea 11:45etik 12:30era izango da. Heldu eta nagusientzako tartea barriz, 12:30etik 13:15era arte eta gainontzekoentzako izango da hurrengo ordu erdia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000024", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Animalia haragijaleen aztarnak topetako urtekerea antolatu dau Gorbeia Parke Naturalak\nDatorren astelehenean, hilak 11, izango da inguruko haragijaleen errastuak jarraituten ikasteko urtekerea. Izena, aldez aurretik emon behar da.\nAstelehenean, zezeilak 11, Gorbeiako Parke Naturalak antolatutako urtekerea egongo da. Helburua, inguruotan bizi diran animalia haragijaleen aztarna eta errastuak topau eta identifiketan jakitea izango da. Horretarako, Iñigo Zuberogoitia biologoaren laguntzea izango dabe izena emoten dabenek. Izena, 946 739 279 edo helbidera idatzita emon daiteke eta orduan zehaztuko ditu antolakuntzeak ordua eta geralekua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000025", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Herritarrak badabiz 23. Korrikari ondo etorria emoteko antolatuten\nGaur 19:00etan, Areatzako Korrika Batzordeak bigarren batzarra egingo dau udaletxean eta hilaren 14an, Dimakoa batuko da.\nHarro Herri lelopean, 23. Korrika, martiaren 14an abiatuko da Irunetik, udaletxearen aurreko plazatik, 16:00etan. Martiaren 24an, amaituko da Baionan, eguerdiko 12:20ak aldera, Euskal Herriko herri eta auzoetatik 2.700 kilometro egin eta gero. Gurean, martiaren 22an izango da eta egingo dauan ibilbidea Zeberio-Artea-Areatza-Artea-Arantzazu-Igorre-Dima-Igorre-Lemoa izango da. Gitxi gora-behera, 13:39etan sartu eta 17:10ean urtengo da eskualdetik Korrika.\nKorrikaren inguruan, herriz herri hainbat ekintza antolatuten dira eta horretarako, batzordeak sortu dira hainbat herritan. Lemoan, Zeberion eta Areatzan eratu dira daborduko. Gaur, hilak 8, bigarrenez batuko da Areatzako taldea udaletxean, 19:00etan. Hilaren 14an barriz, Dimako Batzordea 17:30ean batuko da udaletxean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000026", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bertsozale Elkarteak martxan ipini dau Bizkaiko Taldekakorako izen-emotea\nTxapelketa informalaren laugarren edizinoan parte hartzeako, gitxienez sei lagun batu eta hilaren 18ra arte emon behar da izena.\nBertsozale Elkarteak laugarrenez antolatuko dau aurten Bizkaiko Taldekakoa, jai giro eta plaza informalean jokatuko dana. Urte birik behin jokatuten da Taldekakoa eta helburua, \"bertsoaren ekosistemea indartzea\" da, oinarrian eraginez, besteak beste, bertsolari hasi barriei plazarako bidea errazteko asmoagaz.\nParte hartzeako, gitxienez sei lagunen taldeak egin behar dira. Izan be, talde bakotxak hiru bertsolari, gai-jartzaile bat, epaile bat eta azpiegitura edo kominikazinoko kide bat izan behar ditu. Halanda be, antolakuntzatik gitxienez zortzi izatea gomendatzen da. Izena bertsozale.eus webgunean emon daiteke, zezeilaren 18ra arte.\nTxapelketearen egiturea talde kopuruaren araberakoa izango da, beraz, martiaren 12an emongo da honen barri. Kanporaketak martiaren 15ean hasi eta maiatzaren 4an amaituko dira eta finalaurreko eta final saioak maiatzeren 25ean, Eskolarteko finalagaz batera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000027", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eskalada ikastaroak antolatu ditu Lemoako Udalak\nMartitzen eta eguenetan izango dira entrenamendu saioak, talde bitan, hamabi eta hamasei urte bitartekoak batetik eta hamasei urtetik gorakoak bestetik.\nAlex Txikon rokodromo barria inaugurau ostean, Lemoako Udalak hau erabili eta herrian eskaladea buztartuteko helburuagaz, eskalada ikastaroak antolatu ditu. Martitzen eta eguenetan, talde bi egondo dira, hamabi eta hamasei urte bitarteko gazteena eta hamasei urtetik gorakoena. Lehenengoen entrenatzeko ordua 18:00etatik 19:00etara izango da eta bigarrenenena, 19:00etatik 20:00etara.\nIzena ohiko bideetatik emon daiteke, lemoa.net webgunean, helbidean edo 94 631 42 97 telefonoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000028", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Los climas' proiektauko da zezeilako Zineklub saioan\nEguenean, hilak 8, egongo da ikusgai 20:00etan Lasarte Aretoan Nuri Bilge Ceylan zuzendari turkiarraren drama erromantikoa.\nZezeilaren 8an izango da hileko Zineklub saioa, Igorreko Kultur Etxean 20:00etan. Hileko pelikulea, Los climas (Nuri Bilge Ceylan, 2006) izango da. Film turkiar hau, drama erromantiko bat da eta bikote baten hartu-emonen istorioa kontetan dau. Hiru urtarotan garatuten da pelikulea eta urtaroek, bikotearen harremanen egoerea irudikatuten dabe.\nSinopsia\nIsa eta Bahar lortuko ez daben zoriontasun bila dagozan petsona bakarti eta barnerakoi bi dira. Udako oporretan, bikote hartu-emonak komunikazino arazo larriak erakusten ditu, eta Isak antxinako monumentuen argazkiak ateraten ditu, amaitu bako tesi baterako. Motor baten urira itzultzen diranean, bikoteak istripu bat dauka, baina ez larria. Istorioa hiru urte sasoitan garatzen da; uda bero baten, udagoien euritsu batan eta edur-negu baten..", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000029", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Liztor asiarrari aurre egiteko kanpainearen berbaldia egingo da Bedian\nGaur, hilak 7, 18:00etan izango da espezie inbaditzailearen gaineko berbaldia eta erreginak harrapatzeko tranpen banaketea.\nKanpainearen garrantzia, pasau dan urteko balorazinoa, tranpen osogaiak azalduteko eta erreginak harrapatzeko tranpak bananduteko berbaldiak antolatu ditue herrietan Gorbialde Landa Garapen Alkarteak, Bizkaiko Erlezianen alkarteak, BFAk eta udalerriek.\nOin dala hamarkada bat baino gehiago heldu zan Asiako liztorra, Vespa velutina, gurera. Hemen, ez dauka etsai naturalik eta erleak jaten dituanez, desoreka ekologikoa sortu eta arriskuan ipinten ditu erleak. Hori dala-ta, espezie inbaditzaileak egiten dituan kalteak murrizteko asmoz, Arratia eta Zeberion, berbaldiak emon eta tranpak banatu ditue asteotan.\nZezeilaren 24an, beste saio bat egingo da Zeberioko Hogarrean, 12:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000030", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberioko martiaren 8a antolatuteko batzar irekia deitu da gaurko\nGaur, hilak 7, izango da Berditasun eta Gizarte Batzordearen bilera irekia udaletxean 19:00etan.\nOingo eguaztenean, zezeilak 4, Zeberioko Udalak deituta, Berdintasun eta Gizarte Batzordea batuko da udaletxean 19:00etan. Deialdia irekia da, beraz, herritarrak be badagoz deituta. Batzarraren helburu nagusia, Andren Nazinoarteko Eguneko, martiak 8, jarduera eta ekintzak antolatu eta koordinetea izango da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000031", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Udalak 100.000 euro bideratuko ditu herriko alkarteak diruz laguntzeko\nLemoako udalerrian kultur, kirol, alkartasun eta ingurumen jarduerak egiten dituen erakunde eta alkarteek eskatu leikie dirulaguntzea.\nUrtailaren 24an argitaratu zan Bizkaiko ALdizkari Ofizialean Lemoako alkarteentzako dirulaguntza deialdia. Oin, interesa daukien alkarteek, ordutik hogei eguneko epea daukie eskabideak aurkezteko. 100.000 bideratu ditu udalak, herrian kulturea, kirola, alkartasuna eta ingurumena buztartzen dabezan jarduerak egiten dituen erakunde eta alkarteentzako.\nProiektua eta eskabidea euskeraz aurkeztu beharko dira, edo euskeraz eta gaztelaniaz, eta, dirulaguntzak esleitzeko, hainbat erispide hartuko dira kontuan, besteak beste, euskararen erabilerea eta jarduereak gizonen eta andren arteko bardintasunaren sustapenean daukan eragina.\nEsther Iturrioz, Lemoako alkatea: \"Herriko alkarteek lan garrantzitsua egiten dabe, kohesino eragileak dira eta euren lanagaz jarduera aberasgarriak eskaintzen ditue guztiontzat\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000032", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eva Perez-Pons idazle lemoaztarrak bere azken liburua aurkeztuko dau eguenean Igorreko Axular Herriko Tabernan\nEva Perez-Pons Andradek 2023an Lisipe bilduman argitaratutako Erresistentziarako gorputzak: bollerak saiakerea aurkeztuko dau eguenean, hilak 8, 18:00etan, Igorreko Herriko Tabernan.\nSaiakerea bollera identidadearen inguruan egituratuta dago eta zaurgarritasunaren inguruko hausnarketa feministak jasotzen ditu. Euskal Herriko Lesbiana Feministaren Mugimenduaren hastapenak bilduten ditu, bolleren burruken genealogia bat eginaz. Heterosexualidadearen analisi teorikoa be egiten dau Perez-Ponsek saiakera honetan. Horrezaz gainera, normaren parte izateko edo hierarkia sexualagaz apurtzeko posizinoak aztertzen ditu, eta subjektua beste era batera ulertzeak parte-hartze politikorako planteamentu barriei bidea zabaltzen deutseela proposatzen, ekintza zuzen ez-biolentoaren erabilerea erresistentzia kolektiborako tresna lez lehenetsiz.\nEva Perez-Pons\nEva Perez-Pons Andrade lemoaztar poeta eta ingeniaria da. Elektronika eta Automatika ingeniaritzan graduduna, Ikasketa Feministak eta Generoko masterra egin dau. 2019an, Bilboko Blas Otero Poesia Lehiaketea irabazi eta Zaharkitze programatua poema liburua argitaratu eban 2020an. Lisipe bilduman 2023an argitaratutako Erresistentziarako gorputzak: bollerak saiakerea, bere bigarren liburua da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000033", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan hasiko dira Aratusteetako ospakizunak\nHerri gehienetan, bariku eta zapatuan ospatuko dira Aratusteak. Arantzazun domekan, hilak 11, eta Bedian, martitzenean, herriko ohitureari eutsiz.\nBarikuan, Artean, 16:30ean hasiko da eskolako guraso alkarteak antolatutako jaialdia plazan; txokolatea eta musikea ez dira faltauko. 18:00etan, Kokomarroak taldekoak Kultur Etxean batuko dira alkarregaz janzteko mozorroak. 19:00etan, kalejiran urtengo dira eta jantza pare bat egin ostean, Infante kalean, \"Kuberue\" erreko dabe.\nIgorren egun biko egitaraua prestatu dabe. Barikuan, 17:00etan hasiko da jaia Arantzarte jantza taldeak antolatutako kalejira bategaz. 18:00etatik 20:00etara, DJ Ismak animautako disko festa egongo da Kultur Etxeko plazan, eta txokolatea egongo da bertaratutakoentzat, 19:00etan.\nZeanurin, umeei zuzendutako jaia prestatu dau Udalak. 17:00etatik aurrera, Altxorraren jolasagaz entreteniduko dira txikerrenak eta ostean, ludotekan, banpiro jantzi eta plazara joango dira desfilea egiteko.\nZeberioko plazan, 18:00etan bananduko da txokolatea; 19:00etan jantza-plaza egingo dabe; 19:30ean, Futbolin Txapelketako finala jokatuko da eta 20:15ean, DJ Matxinadak animauko dau iluntzea.\nZapatuan jai giroa nagusi\nZapaturako prestatu dabez udal eta alkarte gehienek Aratusteetako egitaraua. Herritar eta kuadrilla askok be mozorroak eta disfrazak jantziko ditue egun horretan.\nAreatzan, 13:00etan, kalejirea egongo da musikeagaz; 15:00etan, baba-jana Bainuetxean eta 18:00etatik aurrera kalejirea herrian zehar Etxebarria aita-seme trikitilariakaz. Hori dana, jakina, mozorrotuta egitera animetan dabe antolatzaileek. Mozorro edo disfraz onenek saria izango dabe.\nDiman, \"txuxo\" (txorimalo) jantzita urtengo dira Abizarie kultur alkartekoak. 18.00etan batuko dira plazan eta ostean herritik ibiliko dira kalejiran Txuxoa erre aurretik. Txitxi-burduntzia be egingo dabe.\nIgorren, 12:30ean hasiko da kalejirea zapatuan Garbetik. 15:00etan herri bazkaria egongo da eskolako aterpean eta bazkalostean, jantza batzuk egingo dabez bertaratutakoek, Fan&Go taldearen erromeriagaz. Bitartean, mozorrorik onenentzako sari banaketea be egingo da. Jaia amaituteko, 20:00etatik aurrera, Kittu taldea ibiliko da Igorreko kaleetan zehar.\nLemoan umeentzat antolatu dau Inauteri jaia Udalak. 17:00etatik 20:00etara kiroldegian izango da eta txiki-txokoa, makillaje gunea, Photocall-a, txokolatea eta disko festa ez dira faltauko. Harriketarrak Gazte Asanbladeak be, erromeria antolatu dau Gautegun taldeagaz, 23:30etik aurrera Karabie Gaztetxean.\nUbideztarrak barriz, 18:30ean batuko dira plazan, mozorro desfilea egiteko. Danon artean aukeratuko dabe mozorrorik onena, kutxa baten botoa emonez. Ondoren txitxi-burduntzia egingo da Korrikaren alde. Hau da diru bilketea egingo dabe Korrikako kilometro bat erosteko.\nArantzazun domekan, Bedian martitzenean\nArantzazun, domekan ospatuko dabez herrian karnabalak. Arrastiko 18:00etan, Mozorro eta Tostada Lehiaketea egingo dira Herriko Tabernan eta ostean, txokolatea bananduko da bertaratzen diranen artean.\nBedian barriz, martitzen karnabalen, hilaren 13an, egingo dabe frontoian umeentzako Inauteri Jaia. 17:30ean, desfilerako izena emon eta argazkiak egin ahal izango dabez Photocall-ean; 18:00etan, desfilea egingo da eta ostean, 18:30ean, Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoek Zu eta ni sudur luze bi ikuskizuna eskainiko dabe eta jaiari amaierea emoteko txokolatea bananduko da ume zein nagusien artean. Bezperan, 17:15etik 19:15era, Inauterietako tailerrak egongo dira liburutegian, familientzat.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000034", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako Gurutze Gorria boluntario eta bazkide bila dabil\nArratiako Gurutze Gorriak etxeetara bialdu dau foileto bat bere lana azaltzen eta jentea boluntario edo bazkide izateko animetan.\nArratiako Gurutze Gorriako 60 boluntariok lau arlotan egiten dabe behar: sorospenak eta larrialdiak, gazteen Gurutze Gorria, gizarte inklusinoa eta prestakuntza arloa. Sorospen eta larrialdietan arreta emoteko, oinarrizko bizi-euskarria daukien anbulantzia zerbitzua dauka eta bailarako gizarte, kultura eta kirol jardueretan egoten dira anbulantziok, badaezpada.\nGazteen Gurutze Gorriak lau programatan dihardu: zailtasun sozial edo linguistikoak dituen umeentzako eskola laguntza; Alkarregaz, Lehen Hezkuntzatik DBHra pasetako bidea errazteko prograna; Munduari Jira Bira, 6 eta 12 urte bitarteko umeen kulturartekotasuna bultzatzeko proiektua eta Arratiako eskola publikoakazko lankidetzea.\nGizarte inklusinoan, beste hiru programa ditu AGGk; familia zaurgarrientzako arreta programea, etorkinak gizarteratzeko programak eta edadeko personen programea. Atzenik, prestakuntza arloa be landuten dau Gurutze Gorriak; lehen sorospenei buruzko ikastaroak, kanpiko desfibrilazino automatikoko ikastaroak eta laguntza psikologikoa eta prestakuntza ekintzei buruzko informazinoa emonaz.\nBoluntario eta bazkideakLan hori guztia aurrera aterateko boluntarioak ezinbestekoak dira eta Arratiako Gurutze Gorriak kanpaina bat abiatu dau, oin dituan 60 boluntario kopurua, handitzeko. Boluntario zein bazkide izanda lagunduteak norbera eta persona askoren bizitza aldatuko dauan ebatzia dala dinoe. Horretarako, Igorren Lehendakari Agirre kalean 27 dagoan lokaletik pasau edo 94 637 62 62 telefonora deitu daiteke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000035", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jarduera ugaritarako izen-emoteak dagoz zabalik Bedian\nKolazino Mendi Egunerako parte-hartzaile eta boluntariotza, eski urtekera bi, sagardotegia, Kirol Erronkak eta 'Emakume jakitunak' tailerrerako izen-emoteak dagoz zabalik egunotan.\nKolazino Mendi Eguna\nVIII. Kolazino Mendi Eguna martiaren 16an izango da eta antolatzaileek, boluntario taldea behar dabe martxa eta lasterketea aurrera aterateko. Holan, herritarrak parte-hartzera deitu ditue eta horretarako, helbidera idatzi daiteke hilaren 23ra arte.\nBeste alde batetik, lasterketa eta martxetarako izen-emotea be badago zabalik, sportmaniacs.com webgunean. Guztietarako emon daiteke izena martiaren 10era arte, baina 16 kilometroko lasterketarako dortsal guztiak banatuta dagoz dabordurako.\nEski urtekerak\nBediatik eski urtekera bi egingo dira martian. Martiaren 3an, Ganguren Mendi Taldeak antolatuta izango da urtekerea Alto Campoora eta hilaren 16ra arte emon daiteke izena liburutegian. Bigarrena, udalak antolatutakoa, martiaren 8tik 10era izango da, Baqueirara. Honetarako be, hilaren 16ra arte emon daiteke izena liburutegian.\nSagardotegia\nZezeilaren 17an, Tolosako sagardotegiraa joango dira bediaztar ugari eta horretarako izen-emotea, hilaren 12ra arte egin daiteke liburutegian.\nEmakume jakitunak\nMiriam Herbonek, Emakume jakitunak tailerra gidatuko dau zezeilaren 21etik bagilaren 16ra arte egingo diran sei saiotan. Parte-hartzeako, izena hilaren 14ra arte emon daiteke liburutegian.\nKirol Erronkak\nKirol Erronkak jardueretarako izen-emotea be egin daiteke, zezeilaren 23ra arte liburutegian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000036", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zekorrek 17-20 galdu dabe Zaisa Txingudi taldearen kontra\nPartidu osoa jokalari bat gitxiagogaz jokatu ostean, Ekaitz Duñabeitia entrenatzailea pozik agertu da egindakoagaz: \"Hamalauek emon dabe ehuneko ehuna\".\nZapatu arrastian, San Txisme jokatu zan Ekin Eraikuntzak Arratikom Zekorrak eta Zaisa Txingudi taldearen arteko ligako partidua eta irundarrentzako izan ziran puntuak, 17-20 irabazita. Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak azaldu dauanez, arratiarren jokalari faltea izan da arrazoi nagusia: \"Hamalaugaz hasi eta amaitu genduan partidua, eurek 20-21 etorri ziran bitartean\". Halanda be, azpimarratu dau, hamalaek emon ebela ehuneko ehuna, bai defentsan bai erasoan.\nPartidua Zaisa Txingudiren zigor kolpe bategazz hasi bazan be, aurrez aurrekoaren zati handienean arratiarrak egon ziran aurreratuta markagailuan. Hamar minututan, Unai Duok, Iñaki Artetxen eta Egoitz Garmendiak 17 puntu lortu ebezan eta taldeak aldea defendidu eban amaierara arte. Orduan aurreratu ziran irundarrak eta Duñabeitiak azaldu dauanez, \"amaiera gure eskuetan izan genduan bardinketea, baina zutoinera joan zan gure aldeko zigor kolpea\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000037", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen eta gizonezkoen Arratia B taldeek euren partiduak irabazi dabez\nZapatuan jokatutako partiduetan andrazkoen Arratia Bk baino ez eban irabazi, gizonezkoen eta andrazkoen Arratia Ak ostera euren partiduak galdu ebezan etxetik kanpo. Domekako partiduetan gizonezkoen Arratia Bk irabazi egin eban etxean eta Lemoako Harrobik bardindu etxetik kanpo.\nAndrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Oiartzun taldearen kontra eta 3-0 galdu eban. Aurten galtzean dauan lehen partidua izan da. Hamazortzi jardunaldiren ostean 28 puntu ditu Arratiak eta zortzigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau San Ignacio taldearen kontra hilaren 10ean, arrastiko 15:30ean.\nAndrazkoen Arratia B taldeak be zapatu arrastian jokatu eban etxean Bizkerre C taldearen kontra eta 5-2 irabazi eban. 17 jardunaldiren ostean 33 puntu ditu Igorreko taldeak eta laugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Bizkeneskak taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 16:00etan.\nGizonezkoak\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Zamudio taldearen kontra eta 3-2 galdu eban. 19 jardunaldiren ostean 22 puntu ditu Arratia Ak eta hamabigarren dago sailkapenean. Bajatuteko postuetara hurbildu da A taldea zazpi partidu daroaz eta irabazi barik. Datorren partidua etxean jokatuko dau hilaren 10ean Indautxu taldearen kontra, arrastiko 18:00etan. Indautxu jaitsiera postuetan dago eta partidu garrantzitsua da datorren astegoienekoa.\nGizonezkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban Urbietan Usansoloko Umore Ona A taldearen kontra eta 1-0 irabazi eban. 19 jardunaldiren ostean hamaikagarren postuan dago 24 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Arratia Bk Urduliz B taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 18:00etan.\nLemoako Harrobik domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Orozkoko Atxulaur A taldearen kontra eta atsedenaldira 0-1 heldu bazan be, bana bardindu eban. 19 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago 29 puntugaz. Datorren partidua etxean jokatuko dau Berriatuko taldearen kontra hilaren 10ean, arrastiko 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000038", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaitu ditue Bediako Batzokiaren barritze lanak\nGaur, hilak 2, 18:00etan izango da Bediako Batzoki Berriaren inaugurazino jaia.\nAtzen hileetan, Bediako taberna bakarra, Batzokia, zarratuta egon da bertan egiten ibili diran barritze lanak dirala-ta. Holan, atzen hiru hileetan Kememoko taberna ibiltaria izan dabe bediaztarrek plazan baina Batzokiaren zabaltzeagaz, alde egingo dau. Gaur bertan, zezeilak 2, izango da Bedia Batzoki Berriaren inaugurazinoa. Eraikina ez da barriztu daben bakarra, izan be, menuan eta dekorazinoan be egin ditue aldaketa sakonak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000039", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Agate Deunaren koplak eta txitxi-burduntzi ugari antolatu dira domekarako\nAgate Deunaren bezperak eta kanporamartxok bat egiten dabenez, herri batzuetan kantuan errondan ibili ostean, txitxi-burduntziagaz amaitutuko dabe edo alderantziz.\nUrtero lez, Arratia, Ubide eta Zeberio koruz beteko dira zezeilaren 4an, Agate Deunaren bezperan, ondo zuztartuta dagoan tradizino honeri eutsiz. Alkarteak, taldeak eta kuadrillak ibiliko dira, makila eskuan, koplak kantetan eske errondan. Gainera aurten, kanporamartxo eguna be bada hilaren 4a, beraz, su ugari be biztuko dira, txarrikiak erretako. Herri mailako santa eskeak dira hurrengoak, baina urtengo dira talde txiki gehiago be.\nArantzazun, 11:00etan da hitzordua, plazan batu eta herritik koplak kantetan joateko. Ostean, 13:00etan, kopaua egongo da Herriko Tabernan, kantuan ibili diranentzat.\nAreatzatik urteten da Arratiako Korua, goizeko 08:00retan bertan mezea entzun ostean eta Areatzan amaituko dau errondea 21:30ak aldera. Aurten kanporamartxo egun berean danez, Lamino mendi klubak deialdia egin dau 10:00etan eleiz portalean batu, Upora igon eta han kanporamartxo ospatuteko.\nArtean, jubiladuen alkarteak antolatu dau kanporamartxo ibilaldi baten ostean. 09:30ean ekingo deutsie ibilbideari eta 13:00etan izango da txitxi-burduntzia Eleixabeitin. Kokomarroak 11.00etan batuko dira plazan, auzoz auzo santa eskean ibilteko. Plazatik urten eta Kalleja, Larrazabal, Esparta eta Goikotik pasauta, San Martinen jubiladuakaz alkartuko dira, danak alkarregaz joateko Elexabeitira.\nBedian, Ganguren mendi taldeak antolatu dau kanporamartxo goizean eta arrastiko 17:00etan batuko dira bediaztarrak herriko plazan auzoz auzo kantuan joateko.\nDiman, Guraso alkarteak antolatu dauz Santa Ageda bezpera eta kanporamartxo. 10:00etan, eskolan alkartuko dira koplak kantetako, eta Ibarra, plazea, Piedadea, Landaburu, Telleri eta Bikarregitik pasau ostean, Oban amaitu dabe errondea. Han, Obako plazan, kanporamartxo egingo dabe. Txorizoa, urdaia eta pamitxea eta burdintzian erreteko aukera beganoa, Guraso alkartearen kontura izango da; baina burduntzia etxetik eroan beharko dabe partaideek.\nIgorren, guraso alkarteak eta Arantzarte jantza taldeak deituta, 11:30ean batuko da edade guztietako jentea Kultur Etxean, herritik zehar eske errondeari ekiteko.\nLemoan, arrastiko 17:30ean, udaletxeko plazan da hitzordua, makilak hartu eta Agate Deunaren koplak kantetan urteteko.\nUbiden, 16:00etan, batuko dira herritarrak plazan, herri eta auzoetatik kantuan egiteko.\nZeanurin, koru ugari dagoz auzuneetan eta urtero-urtero baserririk apartatuenetara be hurreratzen dira. Horrezaz gainera, aitatzekoa da ermitan Agedaren bizitza kantetan dauana, Agate Deuna egunaren osteko lehenengo domekan. Hilaren 11n izango da aurten. Meza ostean, barauskarria eta txistulariak egongo dira ermita inguruan.\nArratiako Korua\nGarazi Navasen zuzendaritzapean, Arratiako Koruak be, aurten 73.ez, egingo dau bere ibilbidea Arratiatik eta Arratiatik kanpo. Koplak kantetan batutako dirua Caritasentzako izango da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000040", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Badoa osotuten Areatza Musik&Beer jaialdiko kartela\nDiamond Dogs taldea iragarri ostean, The BluesBones belgiarrak eta Noa & The Hell Drinkers donostiarrak be egongo dirala jakinarazo dau antolakuntzeak.\nMaiatzaren 31tik bagilaren 1era arte izango da aurtengo Areatza Musik&Beer. Oin dala aste bi iragarri eben antolatzaileek lehenengo taldea: Diamond Dogs. Oin, beste bi banda batu dira musikea eta garagardaoa buztartuten dauzan jaialdira. The BluesBones belgiarrak eta Noa & The Hell Drinkers donostiarrak dira taldeak.\nBarikuan joko dabe The BluesBones belgiarrek. Taldea 2011n sortu zan eta blues-rock estiloko musikea egiten dau. Taldea ezaguna da energia handiko bere zuzenekoakaitik eta Europako eszenaleku eta jaialdi ugaritan lortu dau publiko zein kritikearen errekonozimentua. Hainbat album kaleratu ditue, Voodoo Guitar (2012), Chasing Shadows (2015), Double Live (2016), Saved by the Blues (2018), Live on Stage (2020) eta Unchained (2023) esate baterako. Iberiar peninsulan joten daben lehen aldia izango da.\nNoa & The Hell Drinkers blues rockeko talde donostiarra, hogei bat talderi nagusitu jakon Europa Blues Challenge Txapelketan, 2023ko bagilean Polonian. Ainhoa Egiguren kantariak gidatzen dauan taldea 2016an sortu zan eta hiru disko ditu kalean. Azkena, Hell's The New Heaven 2023an argitaratuta. Talde gipuzkoarrak barikuan eskainiko dau kontzertua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000041", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Vamos a ser un poco mas brujas' antzerkia bihar Areatzan\nUdaletxean, 19:00etan egongo da ikusgai \"gure arbasoei egindako omenaldia\" dan komedia musikala eta gero, eztabaidarako tartea zabalduko da.\nAreatzako Udalak antolatuta, eguenean, hilak 2 19:00etan, Vamos a ser un poco mas brujas komedia musikala taularatuko da udaletxeko aretoan. Orozkoko Kuluxka konpainiaren ahalduntze-tailer batetik sortutako antzerkia da eta zazpi andra ditu protagonista.\nBertan, sorginen garaitik hasi eta gaurko burruka feministara arteko errepasoa egiten da, bardinatasunaren aldeko burrukearen historia kontauz. Gidoia eta eszenografia osotuteko, David Baskaran eta Enkarna Delgadoren laguntzea izan eben. Txotxongilo eta jantzientzako barriz, Claudia Verdecchiagaz eta Ana Masegaz egin dabe lan, hurrengoz hurrengo.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000042", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sanblasak Saldarianen ospatuko ditue zeberioztarrek\nEguerdiko mezan kordelak bedeinkatu ostean mokautxoagaz biribilduko dabe jaia zapatuan.\nUrtailak 3 da San Blas eguna eta beraz, jaitxoa ospatuko da Zeberio eta Ugao artean dagoan Saldarian auzoko San Blas eta San Pedro ermitan. Urtero lez, 12:00etan batuko dira herritarrak ermitan eta mezea entzungo dabe bertan. Gero, datozan bederatzi egunetan jantzi eta ostean erretako kordelak bedeinkatuko dira. Ospakizuna mokautxoagaz amaituko dabe auzotarrek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000043", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaurtik aurrera, zabalik dago Gorbeia Suzieneko lasterketa nagusiko izen-emotea\nAurten, urri lehenengoaren 18an izango dira 32 eta 21 kilometroko mendi lasterketak. 21K lasterketarako, martiaren 4an zabalduko da izen-emotea.\n2024ko Gorbeia Suzienek badauka eguna, urri lehenengoak 18, eta badaukaz 32K zein 21K lasterketetarako ibilbideak zehaztuta. Oin, korrikalariak behar dira eta gaur bertan, zezeilak 1, zabaldu da 32K lasterketa nagusirako izen-emotea, Gorbeia Suzienen webgunean. Hilaren 25era arte egongo da zabalik. Skyrunner World Series-eko korrikalariak barne, 600 dortsal banatuko ditu antolakuntzeak.\nIbilbideak, 2.400 metroko desnibel positiboa egiten dau bere 32 kilometroetan eta Zeanuriko plazan hasi eta amaituko da. Bertatik, San Justoko ermitatik barneratuko da Gorbeiako parke naturalera. Igokera aldapatsuetatik, Zanaburura heldu eta Lekandako bidea hartuko da. Bide harritsu teknikotik bajatu eta Arraba inguratuz, Zastegiko txabolara heldu eta Gorbeiako tontorra igoko dau bideak. Hortik Azerora jeitsi eta atzen igoereari ekingo jako, Aldaminera heldu arte. Bertatik, Zeanurira bueltetako jeitsiera luzea baino ez da faltauko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000044", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Confluence taldea The Quiet Cornerrera bueltauko da asteon\nJazz, blues eta pop doinuak bateratzen dauzan talde bilbotarraren kontzertua zapatuan, zezeilak 3, izango da Areatzako taberna irlandarrean, 20:00etan.\nIrrintzi Ibarrolak (ahotsa, gitarra akustikoa eta konposizinoa) eta Jorge Grosek (gitarra) osotuten dabe Confluence bikotea. Hainbatetan egon dira Areatzako The Quiet Corner tabernan eta esperientzia gustauta, oingo zapatuan, zezeilak 3 20:00etan, bueltauko da talde bilbotarra gurera.\nBikote bilbotarraren musikeak \"gesal eta delta usainekoa, Memphis, Mississippi, San Francisco, Gallarta eta hegoaldeko itsasoetako esentziaduna\" dala azaltzen dabe. \"Abestietan, batzuetan fin beste batzuetan ozen, bandak omentzen dauzan artisten eraginak somatzen dira: Redding, Sun Ra, Waits, Taj Mahal, Dylan, Bruce, Sting, Mingus edo Hiatt langoak\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000045", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Altxau burua kanpainea abiatu da Arratian, umeek eskuko telefonoaren erabilera osasuntsua egin dagien\nArratiako guraso ugariren ekimenez, gurasoentzako konpromiso-dekalogo bat osotuko da, gero adin taldeka lantzeako.\nUrtailaren 23an Arratiako herri desbardinetatik heldutako 50 guraso batu ziran Arratiako Udalen Mankomunitateko egoitzan. Etxeko gazteenen eta telefono mobikorren arteko harremanagaz arduratuta, teknologia honeen erabilera osasuntsu bat egiteko proiektu bat martxan ipintea adostu eben. Kanpaina hau berbaldi eta tailerrakaz be sakonduko dabe aurrerantzean.\nHasteko, udabarrian erabilera egoki baterako konpromiso-dekalogo bat egingo da, sinaketa-ekitaldi publiko batean aurkeztuko dana. Gero, dekalogoaren puntuen gaineko lanketa bat egitea da asmoa, umeen adinaren araberako hiru taldetan. Batetik mobikor bako haur txikien gurasoak, bestetik mobikorra izateko presino soziala igartzen daben umeen gurasoak, hau da, 9 urte artekoak eta amaituteko, mobikorra daukien seme-alaben gurasoak.\nInformazio gehiago jaso gura dabenek, helbidera idatzi edo 688 643 305 zenbakira deitu leikie.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000046", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan da Bizkaiko ondarea ezetuarazoteko gazteentzako bideo lehiaketea\nBizkaiko ondare historiko, natural zein kulturalari buruzko bat eta bost minutu arteko bideokaz, gazteek taldeka parte-hartu ahal izango dabe Ondarearen Europako Jardunaldietarako lehiaketan.\nOndarearen Europako Jardunaldiak dirala-ta, Ondarea Bizkaia gazteentzako bideo lehiaketea antolatu da. Bat eta bost minutu arteko bideoak batuko dira, bi eta bost gazte arteko taldeetan egindakoak. Lehiaketea bi kategoriatan banatuko da, taldekideen adinare arabera: hamaika eta hamazazpi urte bitartea eta hamazortzi urtetik gorakoa.\nSariak be kategoria horreen arabera banatuko dira martxoaren 4an. Finalistek Young European Heritage Makers lehiaketarako txartelak jasoko ditue eta horrezaz gain sarrerak irabaziko ditue: VIP palkoa San Mamesen, BBK Live, Ura Bere Bidean...\nIrabazleak ebazteko, \"sormenean, hezkuntza-balioan eta barrikuntzan\" oinarrituko dira epaileak. Hau Bizkaiko ondare historiko, natural zein kulturala kamereagaz harrapau eta hilezkortuta egitea da helburua. Bideoak, Bizkaiko Ondarea webguneko galdetegian aurkeztu daitekez zezeilaren 18ra arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000047", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguaztenean izango dira liztor asiarraren gaineko atzen berbaldiak\nDiman 18:00etan izango da saioa Abaroan eta Igorren, 20:00etan Kultur Etxeko tailer geletan.\nKanpainearen garrantzia, pasau dan urteko balorazinoa, tranpen osogaiak azalduteko eta erreginak harrapatzeko tranpak bananduteko berbaldiak antolatu ditue herrietan Gorbialde Landa Garapen Alkarteak, Bizkaiko Erlezianen alkarteak, BFAk eta udalerriek.\nOin dala hamarkada bat baino gehiago heldu zan Asiako liztorra, Vespa velutina, gurera. Hemen, ez dauka etsai naturalik eta erleak jaten dituanez, desoreka ekologikoa sortu eta arriskuan ipinten ditu erleak. Hori dala-ta, espezie inbaditzaileak egiten dituan kalteak murrizteko asmoz, Arratia eta Zeberion, berbaldiak emon eta tranpak banatu ditue egunotan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000048", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar amaituko da Lemoa Ureztatzen alkartean parte hartzeako deialdia\nLemoako merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresak batzean dituen alkartera batuteko, bihar arte idatzi daiteke helbidera.\nLemoa Ureztatzen alkarteak Lemoako merkatari, ostalari eta enpresa ugarik osotuten dabe. Honen bitartez, herriko merkataritzearen ikuspegi bateratua eta erakargarria sustauten dan, bezeroen leialtasuna bultzatu eta lemoaztarrek, herrian erosi eta konsumidutera animetako helburuagaz. Hau, Udalagaz batera ekimenak antolatuta egiten dabe, erosketa bonuen bitartez, berbarako.\nOin, Lemoa Ureztatzen aberastuteko helburuagaz, oindino parte ez diran merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresak alkartera batzeako kanpainea dago martxan. Atxikimendua adierazo eta alkarlanagaz hasteko, urtailaren 31ra arte emon daiteke izena helbidera idatzita.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000049", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Korrika prestatuten hasteko batzarrak deitu ditue hainbat herritan\nEguaztenean Lemoan, eguenean Areatzan eta barikuan Zeberion batuko dira Korrika batzordeak eta Korrika kulturala antolatuteko taldeak.\nHarro Herri lelopean, Korrika, martiaren 14an abiatuko da Irunetik, udaletxearen aurreko plazatik, 16:00etan. Martiaren 24an, amaituko da Baionan, eguerdiko 12:20ak aldera, Euskal Herriko herri eta auzoetatik 2.700 kilometro egin eta gero. Gurean, martiaren 22an izango da eta egingo dauan ibilbidea Zeberio-Artea-Areatza-Artea-Arantzazu-Igorre-Dima-Igorre-Lemoa izango da. Gitxi gora-behera, 13:39etan sartu eta 17:10ean urtengo da eskualdetik Korrika.\nKorrikaren inguruan, herriz herri hainbat ekintza antolatuten dira eta horretarako astean batuko dira lehenengo batzordeak Arratia eta Zeberion. Bihar, hilak 31, Lemoako Karabie Gaztetxean 18:00etan izango da lehen bilerea, Korrika Kulturala antolatuteko. Eguenean barriz, zezeilak 1, Areatzako Korrika batzordea batuko da 19:00etan udaletxean. Hurrengo egunean, barikua, Zeberioko batzordea batuko da 19:00etan eskola zaharrean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000050", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra aurkeztuko da eguaztenean\nHAPOren prozesuaren inguruko batzar informatiboa egingo da asteon eta aurrerago, herritarren proposamenak batzeako saio gehiago deituko ditu udalak.\nAreatzako Udala Hiri Antolamendurako Plan Orokor barriaren prestaketa lanetan dago murgilduta eta asteon, prozesua herritarrei aurkeztuteko batzarra deitu dau. Eguaztenean, hilak 31, 18:30ean izango da aurkezpena udaletxean. Bertan, HAPOari buruzko informazinoa emongo da, zertan datzan eta oinarri nagusiak.\nAreatzako Udalak azaldu dauanez, eguazteneko ez da batzar bakarra izango. Aurkezpena egin ostean, udalak beste saio batzuk antolatuko ditu HAPOaren gaineko herritarren, eragileen eta entidadeen eretxia ezetu eta proposamenak jasoteko. Gero, saio horreetatik urtengo diran ideian mahai-tekniko batek aztertuko ditu, HAPOan sartu ahal izateko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000051", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguaztena da Dimako Argazki Lehiaketan parte hartzeako atzen eguna\nHerria bera gaitzat hartuta, dimoztar bakotxak argazki bi bialdu ahal ditu helbide elektronikora, hilaren 31ra arte.\nDimako Udalak, herriko txoko zein ekintzen argazkien bilduma bat osotuteko eta herritarrak ekimenetan parte hartzera animetako helburuagaz antolatu eban Argazki Lehiaketea urte amaieran. Herria bera da gaia eta dimoztar bakotxak, erroldatutakoak, argazki bina bialdu ahal izango ditu helbide elektronikora urtailaren 31ra arte, datorren eguaztena. Udalak izentauko dau epaimahaia eta 2024ko lehen hiruhilekoan emongo da irabazlearen barri. Irabazleak, hamar euroko hamar bonu jasoko ditu, herrian gastetako", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000052", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aldaik eta Zabalak 22-19 garaitu ditue Beitia eta Mendizabal\nDomekan Larrabetzun jokatu eban dimoztarrak Binakako Master Laboral Kutxa txapelketako lehen partidua. Arrizabalaga eta Erasunek be lortu ebezan lehen puntuak.\nAtzo, hilak 28, jokatu zan Larrabetzuko pelotalekuan, 300 ikusleren artean, Emakume Master Cup zirkuituko Binakako Master Laboral Kutxa txapelketearen bigarren jardunaldia. Elite mailan Amaia Aldai eta Irati Zabala urten ziran garaile partidu borrakatu baten ostean, 22-19, Olatz Beitia eta Nora Mendizabalaren kontra. Beste partidua ostera, Olatz Arrizabalaga eta Itxaso Erasunek irabazi eben, 22-8, Oronoz eta Goienetxeren kontra.\nLehen jardunaldia, hilaren 21ean jokatu zan eta orduan, elite mailan, Oronoz eta Goietnetxe, Arraiza eta Arrillagaren kontra aritu ziran eta atzen honeek urten ziran garaile, 22-11. Txapelketako hurrego puntuak oingo domeka eguerdian jokatuko dira Usansolon.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000053", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean 'Osasun mentala eta generoa' eta barikuan 'Autodefentsa feminista' tailerrak hasiko dira\nIlgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako ikastaro bi hasiko dira oingo astean. Egunean, zezeilak 1, 18:00etatik 20:00etara, Osasun mentala eta generoa tailerraren lehenengo saioa izango da Dimako eskolan; eta hurrengo egunean, 17:30etik 19:30era Autodefentsa feminista tailerreko saioa Zeanuriko Arkotxan.\nOsasun mentala eta generoa tailerra hausnarketa tailerra izango da, zoramena eta genero estereotipoen artean dagoan hartu-emonaren gainean hausnartzeko. Saio bi izango ditu, zezeilaren 1ean eta 8an, eta Estereotipa taldekoren batek gidatuko dauz saiook.\nHurrengo egunean hasiko dan Autodefentsa feminista tailerrak barriz, lau saio izango ditu, zezeileko barikuetan, Ester Lopez Monjeren eskutik. Autodefensa feminista tailerrak eta taldeak, indarkeria matxistea saihesteko tresna eraginkorrenatzat joten dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000054", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean 'Osasun mentala eta generoa' tailerra hasiko da\nIlgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako ikastaro bi hasiko dira oingo astean. Egunean, zezeilak 1, 18:00etatik 20:00etara, Osasun mentala eta generoa tailerraren lehenengo saioa izango da Dimako eskolan; eta hurrengo egunean, 17:30etik 19:30era, taldea osotuteko jente nahikok izena emon ezkero Autodefentsa feminista tailerreko saioa Zeanuriko frontoian.\nOsasun mentala eta generoa tailerra hausnarketa tailerra izango da, zoramena eta genero estereotipoen artean dagoan hartu-emonaren gainean hausnartzeko. Saio bi izango ditu, zezeilaren 1ean eta 8an, eta Estereotipa taldekoren batek gidatuko dauz saiook.\nHurrengo egunerako aurreikusita dagoan Autodefentsa feminista tailerrak barriz, taldea sortzean bada, lau saio izango ditu, zezeileko barikuetan, Ester Lopez Monjeren eskutik. Autodefensa feminista tailerrak eta taldeak, indarkeria matxistea saihesteko tresna eraginkorrenatzat joten dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000055", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garaipenik ez atzen jardunaldian\nAndrazkoen Arratia A taldeak eta gizonezkoen Ak bardindu egin ebezan euren partiduak etxean. Andrazkoen Arratia B taldeak, atzen sei partiduak irabazi ostean, galdu egin eban liderraren kontra etxetik kanpo. Gizonezkoen Arratia Bk eta Lemoako Harrobik galdu egin ebezan euren partiduak.\nAndrazkoen Arratia A taldeak domeka eguerdian jokatu eban Salamanca FF taldearen kontra eta bina bardindu eban. 2024an galtzean dauzan lehen puntu biak izan ziran domekakoak. Hamazazpi jardunaldiren ostean 28 puntu ditu Arratiak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Oiartzun taldearen kontra zezeilaren 3an, arrastiko 15:30ean.\nAndrazkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo Basauriko Kimuak B talde liderraren kontra eta 2-1 galdu eban. Arratia Bk atzen 6 partiduak jarraian irabazita eroiazan. 16 jardunaldiren ostean 30 puntu ditu Igorreko taldeak eta laugarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Bizkerre C taldearen kontra zezeilaren 3an, arrastiko 15:30ean.\nGizonezkoakLemoako Harrobi taldeak zapatu arrastian jokatu eban Arlonagusian Begoña A taldearen kontra eta 1-6 galdu eban. 18 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago 28 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Orozkon sailkapeneko bigarren postuan dagoan Atxulaur A taldearen kontra zezeilaren 4an, arrastiko 16:00etan.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Dinamo San Juan A taldearen kontra eta husna bardindu eban. Sei jardunaldi daroaz A taldeak partidurik irabazi barik. 18 jardunaldiren ostean 22 puntu ditu Arratia Ak eta zortzigarren dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau zezeilaren 3an Zamudio taldearen kontra, arrastiko 17:00etan.\nGizonezkoen Arratia B taldeak be zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Ermua A taldearen kontra eta 2-0 galdu eban. 18 jardunaldiren ostean hamabigarren postuan dago 21 puntugaz. Datorren partidua etxean jokatuko dau Arratia Bk Usansoloko Umore Ona A taldearen kontra zezeilaren 4an, eguerdiko 12:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000056", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martiaren 16an joango dira Zeberioko gazteak sagardaotegira\nIzena zezeilaren 9ra arte emon daiteke, 667 841 838 telefonora idatzi eta izen-abizenak eta telefonoa emonda.\nZeberioko Gazte Elkarteak, martiaren 16rako, Sarasola sagardaotegira txangoa antolatu dau. Izena, zezeilaren 9ra arte emon daiteke, 667 841 838 telefonora idatzi eta datuak emonda; izen-abizenak eta telefonoa, hain zuzen be. Plana goizez autobusean Zeberiotik urtetea da eta bueltea goizaldeko 03:30ean izango da, Hernanitik.\nTxangoaren prezioa 66 eurokoa da eta ordainketea gaur, hilak 26, zezeilaren 2an edo 9an egin behar da, Futbolin Txapelketako jardunaldietan hain zuzen be. Izan be, Gazte Elkarteak Futbolin Txapelketa bat be antolatu dau. Txapelketako lehenengo partiduak gaur jokatuko dira eta hilaren 2an eta 9an egongo dira beste saio bi.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000057", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Wikiemakumeok' dokumentala proiektauko da Diman\nGaur, hilak 26, izango da euskal andrak Wikipedian ezetuarazoteko ekintzaileen inguruko dokumentalaren emonaldia Dimako Abaroan, 19:00etan.\nWikiemakumeok proiektua oin dala zazpi urte sortu zan Etxebarrin, Inurtxi Elkartearen eskutik. Euskal andra ekintzaile, kirolari, politikari, artista eta abarren biografiak Wikipedian argitaratzeko asmoagaz. Etxebarritik, Hego Euskal Herriko beste txoko batzuetara zabaldu da atzen aurteetan ekimena, tartean Gasteiz, Leioako EHUko kanpusa, Iruña, Durango, Donostia, Oiartzun, Aiaraldea, Portugaleten eta gertu, Artean.\n\"Wikiemakumeok taldearen genealogia berreskuratu dogu dokumental honen bitartez. Hainbat andrak azaltzen dabe nondik datorren ekimena, zer egiten daben astero Wikipedian emakumeen eta gizonen biografien arteko oreka bilatzeko. Mundu digitalean be bardintasun handiagoa lortzeako. Kontakizunak ikus-entzunezko metafora bat ehuntzen dau, musika eta biografia femeninoen artean, dibulgazino-asmo argi bat azaltzen, Euskal Herriko hainbat herrietako errealitatea islatuz\", dinoe dokumentalaren egileek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000058", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan ospatuko dau Eingo eskoleak aurtengo neguko jaia\nGoizez Lemoan eta arrastiz Diman ospatuko da, danontzako musika eta jantza artean, Eingoren jaia.\nUrtero neguan, jaia antolatuten dau Eingo eskoleak. Aurten hilaren 27an, zapatua, batuko dira eskolako irakasle, ikasle, familia eta lagunak, musika eta jantza artean, eguna alkarregaz gozatuteko Lemoan eta Diman. Halanda be, Iker Allur Eingo eskolako arduradunak gogoratu dau, mundu guztia dagoala jantza egitera deituta: \"Normalean guk antolatzen doguzan jai, ekimen eta ekintzak Eingo zale guztiei zuzenduta egoten dira\".\nLemoako Atxeta plazan batuko dira eguerdian, 12:00etan, kantuan eta jantzan herrian zehar kalejirea egiteko. Baba jana 14:30ean eukiko dabe Artaungo Azurmendi jatetxean. Bazkalosterako, sorpresak eta parrandea iragarri dabe antolatzaileek eta amaituteko, erromeria egingo dabe Dimako plazako frontoian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000059", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umore eta magia ikuskizuna dakar Imanol Ituñok Lemoara\nKotxepin Kultur Etxean eskainiko dau Ituñok Magia parrastan umeentzako ikuskizuna hilaren 27an, zapatua, 18:00etan.\nImanol Ituño mago bilbotarrak umorea eta magia buztartuten dauan Magia parrastan aurkeztuko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Oingo zapatuan, 18:00etan izango da sei eta hamabi urte bitarteko umeentzako ikuskizuna. Bertan kartak, dadoak, bolak eta sokak erabilita Ituñok agerpen eta desagerpen trukuak egingo ditu umeen harridurarako.\n\"Zer da, txori bat? Hegazkin bat? Superman? Ez! Magia parrastan da!\" Baina...zer ete da Magia Parrastan? Horixe da ikuskizun honetan ikusiko dozuena, magia parrastan, etenbarik, a tutiplen! Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenak eta desagerpenak hartuko dabe protagonismoa. Espektakulu parte hartzailea, dinamikoa eta magikoa. Espektakulu familiarra, guraso eta seme-alabentzako aproposa!\"", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000060", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Leie Meie taldea Artean izango da zapatuan\nRock talde bilbotarraren zuzeneko kontzertua Herriko Bentan izango da hilaren 27an, 20:30ean.\nLeie Meie rock talde bilbotarra da, bersinoak jo zein kantu oroginalak egiteko batu ziran 2018an, Haizea, Milia, June eta Mireiak sortu eben, \"jarkera barritzailea, zirikatzailea, euskalduna eta andrazkoena\" daukan banda. Denporeak aurrera egin ahala, taldekideak aldatu dira eta gaur Ainhoa Bermo (ahotsa), Milia Eloisa Ortiz de Pinedo (gitarrea), Eskolunbe Puente (bajua) eta Imanol Puente (bateria) dira oholtzara igoten diranak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000061", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan zabalduko ditu ateak Arantzazuko Herriko Tabernak\nArrastian zehar pintxo eta ardao dastaketea egongo da doban eta gauez, Arratians taldearen kontzertua.\nArantzazuko Udalak topau dau Herriko Tabernea kudeatuteko jentea eta inaugurazinoa, datorren barikuan izango da, hilak 26. Arrastiz, 18:00etan hasi eta 21:00etara arte, doban egongo dira pintxoak eta ardao dastaketea be egingo da. Gauean barriz, 21:30etik aurrera, MG talde arratiarraren herederuek joko dabe kontzertua, Arratians taldeak hain zuzen be. Reggae estiloko musikeagaz alaituko dabe giroa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000062", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimako Udala barriro batu da Udalbiltzara\nHolan, gaur egun Artea eta Dima dira Euskal Herriko Udal eta Udal Hautetsien Biltzarra osotuten daben herri arratiarrak, beste 82 herrigaz batera\nAtzen legegintzaldia Udalbiltzatik urten ostean, Dimako Udala barriro da Euskal Herriko Udal eta Udal Hautetsien Biltzarraren parte. Zapatuan, Bergaran egin zan Udalbiltzaren Batzar Orokorra eta bertan atxikitu ziran Dima, Izurtza, Markina-Xemein, Plentzia, Berrobi, Mendaro eta Larraun. Beraz, gaur egun, Hego Euskal Herriko 84 udalek osotuten dabe komunidadea. Artea da eskualdeko Udalbiltzako bigarren herria, 2017an atxikitua.\nJose Mari Atutxa Dimako alkateak ekitaldian adierazo eban, \"ilusinoz eta gogotsu\" ikusten dala herria, \"nazino eraikuntzan gure aletxoa ipinteko prest\". Holan, azaldu eban Udalbiltzako beste kideekaz batera, alkarlanean sare bat osotutea dala helburua: \"Alkarren esperientzietatik ikasita asko erraztuten diralako bideak, batez be, batzuk ipinten deuskuezan oztopoen aurrean\".\nUdalbiltzak 25 urte\n1990ean osotu zan Euskal Herriko Udal eta Udal Hautetsien Biltzarra, 1.778 hautetsiren eskutik. Zapatuko Batzar Orokorra, 25. urteurrena ospatuteko momentua izan zan. UDalbiltza izaera juridiko publukoa daukan euskal erakunde nazionala da. Holan erabakiten badabe, Euskal Herri osoko udal eta lukro asko bako alkarteak atxikitu ahal dira. Helburua, lurraldea zatitzen dauan hiru eremu administratiboetako udalen arteko lankidetza instituzionala da. Beti be, \"Euskal Herria burujabe bat eregiteko bidean\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000063", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Libek bere hirugarren diskoa aurkeztuko dau Lemoan\nKarabie Gaztetxean izango da Azal ezten diskoaren zuzeneko lehen aurkezpena barikuan, hilak 26, 22:00etan.\nLibe Garcia de Cortazar abeslari gasteiztarrak bihar, hilak 25, argitaratuko dau bere banakako hirugarren lan luzea, Azal ezten. Barikuan barriz, egingo dau diskoaren lehenengo zuzeneko aurkezpena eta hau, Lemoako Karabie Gaztetxean izango da. Sarrerea doban izango da eta 22:00etan zabalduko ditue gaztetxeko ateak.\nLibek, bere esanetan, \"rock malenkoniatsu eta iluna\" egiten dau eta atzen hamarkadan, bi diska argitaratu ditu: Ihesaldi handia (2014) eta Ilargia erori da (2017). Bihar argitarauko dana, Azal ezten, izango da hirugarrena. Bakarkako proiektuaz gainera, Libe beste talde batzuekaz be egon da Euskal Herriko oholtzetan: Neubat, Sorkun, Izaki Gardenak eta atzenaldian, Pasadena taldeagaz.\nZalantza, disko barriaren aurrerapen abestia:", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000064", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zarautz Beltzak 31-29 Arratiko Zekorrak\nArratiarrak 60. minutura arte irabazten ibili ziran arren, atzenean zarauztarrak gailendu ziran domekan jokatutako partiduan.\nLigako bigarren itzulia hasi eban domekan Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak, etxetik kanpo Gesalaga Okelan Zarautz Beltzaak taldearen kontra jokatuta. Aurrez aurrekoa alde txikiagaz amaitu zan, 31-29, etxekoen alde. Ligako lehen partiduan zekorrek zarauztarren kontra 6-31 galdu ostean, hobekuntzea da, baina sailkapeneko erdiko postuekiko aldea be handitu da.\nPuntuak lortzeako aukera bat izan zan partidua, izan be, garaipena eskura izan eben zekorrek. Lehenengo entsegua zarauztarrek egin baeben be, jarraian hartu eben aurrea zekorrek eta partiduaren jabe izan ziran, 60. minutura arte. Orduan, markagailua bardindu eta hiru entsegu, eraldaketa bakarragaz, lortu ebezan aurkariek, partidua irabazita.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000065", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kontzertu gaua antolatu dau Laminetxe Gaztetxeak barikurako\nItzek eta Norman Bates taldeak egongo dira ikusgai hilaren 26an Areatzako gaztetxean, borondatearen truke, 21:30etik aurrera.\nItzek, Nekane Otazuak, June Arestik eta Antton Elorriagak osotuten dabe. Hiru taldekideak mungiarrak dira eta 2022an batu ziran alkarregaz musikea egiteko. 2023an Gaztea Maketa Lehiaketako finalistak izan ziran.\nAlfred Hitchcok-en Psycho filmeko Norman Bates izena hartuta, taldea 2019an sortu zan, honeek be Mungia ingurukoak. Momentuz EP bi, The Aldatseta Tapes eta III, eta single bi argitaratu ditue, Metro de las 22:22 eta Ludismo. Musikeagaz bakarrik ez, diseinugintza eta argazkilaritzeagaz jolastutea be gustetan jakie.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000066", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberioko andrak batuko dira barikuan, andra talde bat sortzeako pausuak emoteko\nBarikuan, hilak 26, 19:00etan, Zeberioko andrak batuko dira plazan, andra talde bat sortzeako helburua daukan dinamika bateri ekiteko.\nHerrian andra taldea sortzeako asmoagaz, abenduaren 22an dozena bat andra batu ziran Zeberion eta barikuan, \"dinamikaren bitartez, taldea hezurtzen saiatuko gara: helburuak, arazoak identifiketea, aldarrikapenak... Ikusiko dogu horrek zelango frutuak emoten dabezan\" azaldu deutso begituri Laxia Olagortak. Lan horreri ekingo deutsie barikuko bileran, parte-hartzea hurrengo estekan konfirmau behar da (klikatu).\nEkimenera auzune eta edade guztietako andrak erakarri gura ditue. \"Entzungo zenduan zenbait andra martxan ipini garala. Zer sortu gura dogu? Zertarako biltzean gara? Galdera horren erantzuna jolasen bidez lortuko dogu. Dinamika horretan andra txikiak, gazteak eta ez horren gazteak espero doguz\" dinoe antolatzaileek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000067", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Maitasun kapitala' eleberria izango da Arteako Irakurleen Txokoko berbagaia\nBarikuan 19:00etan, Karmele Jaio idazleak hartuko dau parte Kultur Etxean egingo dan urteko lehenengo saioan.\nUrtaileko Irakurleen Txokoan, Karmele Jaio idazleak hartuko dau parte, Maitasun kapitala (Elkar, 2023) bere atzen eleberriagaz. Hilaren 26an, barikua, izango da literatur-saioa Arteako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Jaiok liburua aurkeztu eta hausnarketa saioa bultzatuko dau: \"Zelan konfiguratu gaitue, beste alor guztietan pertsona independenteak izan arren, harreman sentimentaletan hain menpeko eta zaurgarri izateko?\".\nEleberriak, Olgaren istorioa kontetan dau. Bere maitalea izandako baina oin dala urtebete harremana apurtu eban Martinen hiletan ikusten da Olga eta bertan gogoratuten dau, beragaz bizi izandako pasio sutsua. Oindino be, berarekiko daukan menpekotasun emozionalaz ohartuten da Olga eta horrek erakusten deutso, bere burua emakume aske eta ahaldundutzat baeukan be, maitasunagaz beti izan dauan kontraesana. Guzti hau, Olga irakaslea tesi bat zuzenduten dabil, andei maitasuna euren bitzitzetako erdigunean izaten erakutsi jakien moduan sakontzen dauan tesia hain zuzen be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000068", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sei musika talde batuko dira zapatuan, Kiñu Gaztetxeko Urte Barri Oi! jaialdian\nStreetwise, Iskanbila, Fito Skins, Sta. Cruz, Neallta Fola eta Ugerda taldeak igoko dira Igorreko gaztetxeko oholtzara, 18:00etan hasita.\nUrtarrilaren 27an, zapatua, Igorreko Kiñu Gaztetxeak urte barriari ondo etorria emongo deutso, Urte Barri Oi! jaialdiaren lehenengo edizinoagaz. Euskal Oi! musikearen talde erreferenteetako batzuk egongo dira entzungai Kiñuko aretoan, arrastiko 18:00etan hasi eta gaua ondo sartuta izan arte. Streetwise, Iskanbila, Fito Skins, Sta. Cruz, Deallta Fola eta Ugerda dira konbidautako taldeak.\nSei talde:\nStreetwise: Iruñean 2017an, Ibon, Adri, Ortiz eta Urtasunek osotutako taldea da Streetwise. 2019an argitaratutako Streetwise lan luzearekin, punk oi! giroan ezagun egin eta gaurko eszenako erreferente bilakatu ziran. Ordutik, hainbat lan kaleratu ditue. Kaosa Euskal Herrian bildumako Amaiera abestia, Egia ala gezurra EPa edo Arene 6 taldeagaz alkarlanean egindako Deus ez/Ikusezin lana, esaterako.\nIskanbila: 1990. urtean Arrasaten jaiotako taldea, Urte Barri Oi! jaialdiko talderik eta beteranoena izango da Iskanbila. Banda sortu zanetik gaur arte, taldekideen arteko aldaketa asko egon badira be, gaur Gotzon, Lapo, Iban, Jonny eta Jabo dira Iskanbilako kideak. Taldeak berak ere izan ditu gora-beherak. 1990tik 2006ra martxan egon ostean, geldialdia egin eben. Gero, 2013an bueltau ziran oholtzetara urte pare batez eta barriz be geldirik egon ostean, 2023an ipini da barriro martxan Oi! talde mitikoa.\nNeallta Fola: 2006an, Aretxabaletan sortu eben Neallta Fola taldea Karlotek, Kanuk eta Gorkak; atzen honen ordez, Morenito dago gaur egun. Gernikako Astran lehen kontzertua eskaini eta gero, 2009an Iraultza eta 2013an, We're comming back diskak argitaratu ebazan. Halanda be, 2014an taldea desegin zan. 2022ko eguberrira arte itxaron behar izan eben entzuleek euren bueltea eta diska barri bat argitaratuta dabiz oin Euskal Herriko oholtzetan, Hemen eta orain.\nSta. Cruz: 2019an Bermeon sortutako taldea da Sta. Cruz, herriko baserri ezagun baten izena hartu dauan banda. 2020an kaleratu eben lehen lana, lau abestiz osotutako aurkezpena: Sta. Cruz. Gerora, Kaosa Euskal Herrian bilduman ere parte hartu eben, Bizkaiko buru abestiagaz.\nFito Skins: Fito Skins Txaber eta Mariok sortutako talde elorrioztarra da. Gitarra akustiko eta armonikaren doinuaikaz bersionautako kanta ezagunakaz oholtzetara igoten hasi ostean, 2023an animatu ziran lehen lan propioa argitaratzera: Venganza y perdón. Diskan pianoa, mandolina, baxua, bateria eta abar entzun daitekezan arren, zuzeneko emonaldiak formatu akustikoan eskaintzen ditue.\nUgerda: Ugerda 2020an batutako Erandioko emakume taldea da. Halanda be, 2022ko maiatzan igo ziran lehenenengoz oholtzara, Loiun. Txaso, Irati, Pau, Uxu eta Olatza dira banda osatuten daben kideak eta batez be, bersinoak lantzen dabezan arren, gitxinaka badabiz abesti propioak be lantzen.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000069", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Heriotzearen inguruko nagusientzako ipuin kontaketea egingo da Lemoan\nEMakume Eskeletoak konpainiaren Agur, agur, agur kontaketa musikatua Kotxepinen izango da bihar, hilak 24, 18:00etan.\nUrtailaren 24an, eguaztena, Maite Arrese eta Mau Zeimkiwiczek osotutako Emakume Eskeletoak konpainiaren eskutik Agur, agur, agur ipuin kontaketea, bibolinagaz girotutakoa, taularatuko da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, 18:00etan. Ikuskizunen honen bitartez, bizitzatik heriotzerako bidaia hobeto ulertuteko inspirazinoa topetan da.\nIzan be, saio honetan abiapuntutzat hartzean da heriotzea, ez amaiera moduan. \"Aukeratutako ipuin, elezahar edo istorio honeen protagonistak kinka larrian dagoz eta euren ahots eta esperientziak kontau gura doguz, berbearen eta musikearen laguntzeagaz\", dinoe Emakume Eskoletoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000070", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Liztor asiarra harrapatzeko kanpainea abian da\nDatozen egun eta asteetarako Artean, Lemoan, Areatzan, Zeanurin, Diman, Igorren eta Bedian antolatu ditue, hurrengoz hurrengo, saio informatibo eta tranpa banaketak.\nKanpainearen garrantzia, pasau dan urteko balorazinoa, tranpen osogaiak azalduteko eta erreginak harrapatzeko tranpak bananduteko berbaldiak antolatu ditue herrietan Gorbialde Landa Garapen Alkarteak, Bizkaiko Erlezianen alkarteak, BFAk eta udalerriek.\nOin dala hamarkada bat baino gehiago heldu zan Asiako liztorra gurera. Hemen, ez dauka etsai naturalik eta erleak jaten dituanez, desoreka ekologikoa sortu eta arriskuan ipinten ditu erleak. Hori dala-ta, espezie inbaditzaileak egiten dituan kalteak murrizteko asmoz, Arratia eta Zeberion, berbaldiak emon eta tranpak bananduko dabez.\nEgunak eta orduak\nEtzi, hilak 24, hasiko dira berbaldiok. Artean izango da lehenengoa 18:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian eta Lemoan, 20:00etan, hurrengoa Jubiladuen etxean.\nZapatuan, hilak 27, Areatzan eta Zeanurin egongo dira berbaldi eta tranpa banaketak. Areatzan, 10:30ean Pleno Aretoan, eta Zeanurin, 12:30ean Arkotxan dira hitzorduak.\nHilaren 31n, eguaztenean, beste udalerri bitan egongo dira kanpainako teknikariak: Diman, 18:00etan Abaroan eta Igorren, 20:00etan, Kultur Etxean.\nZezeilaren 7an, 18:00etan, Bediako liburutegian be egongo dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000071", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaia Torneoko azpitxapelduna izan da Amaia Aldai\nDimako pelotariak Andrea Capellanegaz batera jokatu eban atzo Leire Garai eta Enara Gaminderen kontrako finala, 19-22 galduta.\nDomekan jokatu zan andrazkoen VI. Bizkaia Torneoko finala eta aurten be, Amaia Aldai txapel hau lortu barik gelditu da, 19-22 galdu ostean. Capellanegaz batera, Garai eta Gaminderen kontra, \"ikusteko polita eta jokatuteko gogorra\" izandako partidua izan zala adierazo dau dimoztarrak.\nAldaik BEGITUn azaldu dauanez, lau pelotariak hasi ziran ondo baia aurkariek alde handia ateratea lortu eben, \"hor egon zan gero partiduari bueltea ezin emoterik ibiltea\". Halanda be, 15-09tik 20-19ra hurbildutea lortu eben. Aldaik onartu dauanez, \"nik atzen jokaldi bietan txapan emoteagaz eta zorte txar apur bategaz galdu ginun\".\nEdozelan be, \"kriston partidua\" jokatuteagaz pozik agertu da, 700 pelotakadatik gora izan ziran. \"Garaipena bikoten baten alde jausi behar zan eta lan on zein zorte apur bategaz, eurentzako izan zan garaipena\", amaitu dau Aldaik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000072", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Argazkiak egurrean inprimiduteko tailerra antolatu dau Berbalagun taldeak\nEguaztenean egingo da tailerra Igorreko Kubulu euskaltegian, 10:30etik aurrera; izena aldez aurretik emon behar da helbidera idatzita.\nArratiako AEKk antolatuten dauzan Berbalagun saioen egitarau barruan, euskeraz aritu bitartean etxerako apaingarri bat egiteko aukerea dago. Urtailaren 24an, eguaztena, 10:30etan batuko dira euskaldun barri eta zaharrak, Transfer tailerrerako. Bertan, bakotxaren gustuko argazki bat egurrean inprimiduten ikasiko dabe parte-hartzaileek.\nIzena aldez aurretik emon behar da helbidera idatzita. Hurrengo mezuagaz animau dau jentea Arratiako AEK-k: \"Zure argazkirik gustukoena hartuta, eskuak eta sormena erabiliko doguz etxerako apaingarri ederra egiteko, ez galdu aukerea!\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000073", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia Ak eta Bk irabazi egin dabez euren partiduak\nAndrazkoen Arratia A taldeak 0-5 irabazi eban etxetik kanpo Monte taldearen kontra eta B taldeak 1-3 Indartsu taldearen kontra. Gizonezkoen taldeek ostera ez eben garaipenik lortu. Lemoako Harrobik bana bardindu eban etxean eta Arratia A zein B taldeek galdu egin ebezan euren partiduak.\nAndrazkoen Arratia A taldeak domeka eguerdian jokatu eban ligako bigarren itzuliko lehen partidua atzen postuan dagoan Santandergo Monte Soccer taldearen kontra eta 0-5 irabazi eban. Aurten jokatutako hiru partiduak irabazi ditu Igorreko taldeak. Hamasei jardunaldiren ostean 27 puntu ditu Arratiak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Salamanca FF taldearen kontra hilaren 28an, eguerdiko 12:30ean.\nAndrazkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Indartsu taldearen kontra eta 1-3 irabazi eban. Arratia Bk atzen 6 partiduak jarraian irabazi ditu. 15 jardunaldiren ostean 30 puntu ditu Igorreko taldeak eta laugarren postuan dago. Datorren partidua be, bigarren itzuliko lehena, etxetik kanpo jokatuko dau lider dan eta partidurik galdu ez dauan Basauriko Kimuak B taldearen kontra hilaren 28an, eguerdiko 13:00etan.\nGizonezkoakLemoako Harrobi taldeak zapatu arrastian jokatu eban Arlonagusian La Merced A taldearen kontra eta 1-0 irabazten hasi bazan be bana bardindu eban. 17 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago 28 puntugaz. Datorren partidua be etxean jokatuko dau Begoña A taldearen kontra hilaren 27an, arrastiko 17:00etan.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Uritarra A taldearen kontra eta 0-1 galdu eban. Atzen bost jardunaldietan ez dau partidurik irabazi Arratia Ak eta aurten jokatutako hirurak galdu ditu. 17 jardunaldiren ostean 21 puntu ditu Arratia Ak eta hamargarren dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau barriro hilaren 27an Dinamo San Juan A taldearen kontra, arrastiko 17:45ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak be zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Montefuerte A taldearen kontra eta 3-0 galdu eban. 17 jardunaldiren ostean hamaikagarren postuan dago 21 puntugaz. Datorren partidua be etxetik kanpo jokatuko dau Arratia Bk Ermua A taldearen kontra hilaren 27an, arrastiko 16:15ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000074", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Annapurna Cold Peaks espedizinoa amaitutzat emonda, etxean da Alex Txikon\nGaur eguerdian heldu da alpinista lemoaztarra Loiuko aeroportura, Annapurnako tontorra neguan zapalduteko saiakerea bertan behera itxi ostean: \"Erabaki zaila izan zan, baina egokiena\".\nAlex Txikon alpinista lemoaztarrak amaitutzat emon eban Annapurna neguan igoteko saiakerea, haize bolada eta elur-jausiak sufridu eta mendian material ugari galdu ostean. Horren ostean, Annapurnako Oinarrizko Kanpamendutik bajatu eta bidaiatzen egon da, gaur eguerdian Loiuko aeroportura heldu danera arte.\nBertara heltzerakoan, Txikonek eskerrak ditu bertan bildutako komunikabide, babesle, kolaboratzaile eta sare sozialen bidez jarraitzen deutsan jende guztiari. \"Oso pozik gagoz bueltan garelako. Guztiok kalte barik. Esan dodan moduan, saiatzen ez jarraitzea erabaki zaila izan zan, baina hori zan egokiena, mendiak esaten zigun horraino. Atseden hartzea, indarrak berreskuratzea eta lanean gogor jarraitzea toketan da oin\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000075", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldai VI. Bizkaia Torneoko txapela lortzeako lehiatuko da domekan\nAndrea Capellanegaz batera, Leire Garai eta Enara Gaminderen kontra arituko da dimoztarra hilaren 21 eguerdian, Bilboko Bizkaia pelotalekuan.\nDomekan, urtailak 21, jokatuko da andrazkoen eskupelotako VI. Bizkaia Torneoko finala Bilboko Bizkaia frontoian eta bertan egongo dira, aurrez aurre, Amaia Aldai eta Andrea Capellan batetik, eta Leire Garai eta Enara Gaminde bestetik. Eguerdian, 12:00etan, hirugarren eta laugarren postuak ebazteko partidua jokatuko da lehenengo (Arrizabalaga-Mendizabal eta Ruiz de Infante-Ruiz de Larramendi) eta finala ostean.\nAldai eta Capellanek, ligaxkako atzen jardunaldian Olatz Arrizabalaga eta Nora Mendizabalen kontra, partida ikusgarri batean, 22-18 irabazita helduko dira finalera. Garai eta Gaminde barriz, ligaxkako partidu guztiak irabazita doaz. Atzenengoan, Ruiz de Infante eta Ruiz de Larramendi izan ebezan aurkari eta 22-13 irabazi eben.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000076", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan izango da Zeanuriko Bertso Eskoleak antolatutako 20. saioa\nNerea Ibarzabal, Amets Arzallus, Alaia Martin, Igor Elortza eta Maialen Lujanbiok hartuko dabe parte frontoian, 18:00etan, egingo dan bertso-saioan.\nUrtailaren 21ean, domekea, punta-puntako bost bertsolari batuko dira Zeanuriko frontoian, 18:00etan kantetan hasteko. Zeanuriko Bertso Eskoleak antolatuten dauan neguko bertso-saio honek, urteurren borobila ospatuten dau aurten, hogeigarrena hain zuzen be. Entzuleentzako sarrerak frontoian bertan salduko dira, saioa hasi baino ordubete arinago hasita.\nGai-emoile lanetan, Eñaut Intxaurraga bertsolari zeanuriztarra egongo da eta kantuan, momentuko bertsolaririk onenetakoak. Tartean, atzenengo Bertsolari Txapelketa Nagusiko lau finalista, txapeldun eta azpitxapelduna barne: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Alai Martin. Eurekaz batera izango da Igor Elortza be, BTNko finalean lautan izandakoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000077", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Erre zan Karabie zaharraren omenaldia egingo da zapatuan\nKarabie barritik 10:00etan urtenda, txitxiburduntzi eta tiragoma txapelketea egingo dabe oin dala 25 urte erre zan gaztetxean.\n1999. urteko urtailean erre zan, harrobietan egoan Karabie Gaztetxe zaharra eta ordutik, urtero egiten da omenalditxoa. Aurten be, txitxiburduntzia eta tiragoma txapelketea egingo dira. Hitzordua zapatuan, hilak 20, 10:00etan da oingo Karabie Gaztetxeko sarreran eta bertatik hartuko dabe bidea, harrobian behar egiteko erabilten ziran eraikin zaharretako batean egoan gaztetxera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000078", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan bueltauko da Arratiko Zekorrak taldea zelaira\nZarauzko Beltzak taldearen kontra jokatuko dabe zekorrek urteko lehenengo partidua domeka goizean, etxetik kanpo.\nEkin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak asteon hasiko dau Euskal Ligako Senior 2. mailako ligearen bigarren bueltea, Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak taldearen kontra. Etxetik kanpo izango da partidua, Mitxelin Instalazinoetan, domekan, hilak 21, 11:30ean. Lehen bueltan, 6-31 galdu eben zekorrek zarauztarren aurkako partidua.\nHalanda be, atzen partidua irabaztetik dator Arratiko Zekorrak taldea eta lehen partidu hari bueltea emoten saiatuko dira. Izan be, aurreko denporaldi bietan, lehen buelta eskasa egin ostean hasi ziran arratiarrak irabazten. Momentuz, atzen postuan dira zekorrak, baina erdiko postuenganako alde txikerragaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000079", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Esnearen kolorekoa' antzezlana taularatuko da Igorren\nTtanttaka Teatroa konpainiaren sorkuntzea zapatuan, hilak 20, egongo da ikusgai Lasarte Aretoan, 20:00etan.\nUrtailaren 20an, zapatua, Nell Leyshonen eleberriaren antzerkirako egokitzapena taularatuko da Igorreko Kultur Etxeko aretoan, 20:00etan: Esnearen kolorekoa. Ttanttaka Teatro konpainika ekoiztutako lana da euskeratutako egokitzapen hau. Fernando Bernuesek zuzenduta, Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Olivares eta Jose Ramon Soroiz aktoreak igoko dira oholtzara.\nSinopsia: Mary, bere familiagaz 1830eko nekazal giroko Ingalaterrako baserri baten bizi da. Ulea esnearen kolorekoa dauka eta hanka baten arazo fisiko bategaz jaio zan. Baina, familiaren kondenatik iges egitea lortzen dau, bikarioaren andrea zaintzeko neskame moduan lan egitera bialtzen dabenean. Orduan izango dau irakurten eta idazten ikasteko aukerea. Liburuetan marra baltz pila bat besterik ez ikusteari itxiko deutso. Itzalen mundua ixten dauan neurrian, argiak oindino itsugarriagoak izan daitekezala ohartuko da, eta horregaitik, Maryri bere istorioa kontetako ahalmena baino ez jako geratuko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000080", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikura arte emon daiteke izena Zeberioko Futbolin Txapelketan\nUrtailaren 26a, zezeilaren 2a eta 9a izango dira txapelketako partiduak jokatuteko egunak; izena herriko tabernetan emon behar dabe bikoteek.\nIgazko txapelketeak arraskata handia izan ebala-ta, Zeberioko Gazte Elkarteak aurten be antolatu dau Futbolin Txapelketea. Hamasei urtetik gorakoek emon ahal izango dabe izena bikoteka, tabernetan egin daiteke izen-emotea, lau euroren truke, urtailaren 19ra arte.\nTxapelketako partiduak hurrengo hiru barikuetan jokatuko dira: urtailak 26, zezeilak 2 eta zezeilak 9. Herriko tabernetako futbolinetan jokatuko dira partiduak, iluntzeko 19:30etik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000081", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Banatu dira Igorreko Euskera Plana diseinetako galdetegiak\nHurrengo bost urteetarako plana martxan ipinteko lehen pausoa izango da galdetegia. Gaurko egoerea balorau ostean egingo da plangintzea, eragile eta herrikarrakaz batera.\n2024-2029 epealdiko Igorreko euskera plana diseinetako Udalak galdetegia ipini dau herritarren eskura euskeraz zein gaztelaniaz, bakotxaren etxean. \"Igorreko Euskararen Plan Estrategiko barria diseinetako herritarren ahotsa entzun gura dau Igorreko Udalak\" eta galdetegiaren bitartez egingo da. Gitxienez, ehun galdetegi beteta jaso gura dauz Udalak. Diagnostiko zehatza egiteko.Ahize AEK-k diseinauko dau egungo egoerearen ebaluazinoa eta plangintza barrirako lan ildo nagusien diseinurako proposamena.\nHorretarako, lehenengotik, galdetegiak zabaldu dira euskarri desbardinetan. Gero, galdetegietako informazino kualitatiboa eta kuantitatiboa aztertuko dau Ahizeko lantaldeak, eta diagnostiko txostenaren lehen zirriborroa aurkeztuko deutso talde eragileari, taldearen ekarpenak jasoteko.\nOndoren diseinu fasea izango da. Eztabaida taldeetan jasotakoak, bateratu, konpartidu eta osotuko dira igorreztarrakaz egingo dan lanketan. Herritarrentzako deialdi irekiak izango dira, bertan egongo dira baita ordezkari politikoak, talde eragilea eta Igorreko AEK-ko kideak. Saio honeetan lan estrategikoaren oinarriak zehaztuko dira, eta hortik abitatuta Ahizek behin-behineko planaren zirriborroa osotuko dau. Ostean, talde eragileari aurkeztu eta aste biko tartea zabalduko da, gura dauanak ekarpenak egin ahal izateko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000082", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ahoztar Zelaietak 'La Ertzaintza que viene' liburua aurkeztuko dau Zeanurin\nLa Ertzaintza que viene. Tecnologia de hipervigilancia y capitalismo de consultoría ikerketearen aurkezpena frontoiko tabernan izango da, barikuan 19:00etan.\nAhoztar Zelaieta Zamakona (Bilbo, 1972) kazetari eta kriminologoa besteak beste, El narco oasis vasco, Zaldibar zona cero eta Residencias SA liburuen egilea da. Bere atzen lana da La Ertzaintza que viene. Tecnologia de hipervigilancia y capitalismo de consultoría eta ikerketa hau lehenengoz aukeztuko dau Arratian hilaren 19an, barikua, Zenauriko frontoiko tabernan 19:00etan.\nIkertzaileak Txalapartaren webgunean dinoanaren arabera, \"Ertzaintza zelatan egiteko tresna aurreratuak integretan dabil; gehienak industria pribaduko erraldoiek egiten ditue eta horreen artean Israelgo enpresak dagoz\". Ertzaintzaren teknifikazino prozesu honen praktikarik ezatabaidagarrienak be jakitera emoten ditu liburu honetan Zelaietak. \"Segurtasun publikoa modernizeteak segurtasun prediktiboaren ikuspegirantza aldatzea dakar, eta ikuspegi horrek datu sentikorren azterketa erabilten dau delituak egiteari aurrea hartzeako\" azaldu dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000083", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Maria Riverok kontzertua eskainiko dau Kotxepinen\nUrtailaren 19an, 20:00etan, aurkeztuko dau Maria Riverok Lerro paraleloak 2023ko zemendian kaleratutako bere bakarkako bigarren diskoa, Lemoako kultur etxean.\nOin dala hogei urte, 2004an, lehenengoz publiko aurrean jarri zanetik, Maria Riverok proiektu ugaritan hartu dau parte. Bakarkako ibilbideari ekin aurretik, hainbat taldetan egon zan, Apurka, Siroka eta Hutsa taldeetan, hain zuzen be. 2017an, Kintsukoroi bakarka proiektua aurkeztu eban eta 2018an, proiektu honen barruan, EPa argitaratu eban eta 2020an, Parentesiak bere lehenengo diskoa bakarlari moduan.\nOin dala hil batzuk barriz, bere bakarkako bigarren lana aurkeztu eban Riverok, Lerro paralelorak. Zazpi kantuk osotuten dabe, kantautoreak bere ibilbideko zintzoenak lez deskribiduten dituanak. Ia hiru urteko geldialdiaren ondoren, inoz baino lasaiago eta indartsuago itzuli dala dino Riverok. Atzenengo lan honek, erregistro aldaketea dakar, bide barri hasikerea izan daitekena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000084", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'La apostasia de las putas' eleberria aurkeztuko dau Gorka Molak\nArteako Herriko Bentan izango da barikuan, 19:00etan, autodefentsan indarkeria erabilteko zilegitasunaren inguruko hausnarketea egiten dauan nobelearen aurkezpena.\nZer gertatuko litzateke, andrek, gizonezkoen biolentziari erantzuteko biolentzia erabiliko balebe? Zilegi litzateke biolentzia erabiltea autodefensa feministearen markoan? Molak galdera horreek planteetan ditu nobela baltz honetan eta biolentzia erabilten dauan autodefensa feminista bat imajinetan dau.\nArgumentua hilketa matxista batetik abiatzen da. Bere gizonak Magally hilten dauanean, alkar babesteko zin egin eben bost andra agertzen dira eta bakotxak biktimario bat hil beharko dau. Protagonistak, indarkeria matxista eta patriarkaduaren biktima diran benetako andretan dagoz inspirauta, baina eleberriak aurrera egin ahala, gero eta fikzinozkoagoak dira. La apostasia de las putas trilogia baten lehenengoa izatea gura dau egileak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000085", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barañaoko San Anton eguna ospatuten da gaur\nGaur, hilak 17, Barañao auzo zeberioztarreko ermitan mezea emongo da 12:00etan eta gero, mokautxoa zerbitzauko da hurreratutakoen artean.\nUrtailaren 17an, gaur, ospatuten da Zeberioko Barañao auzoko San Anton eguna, santuari auzoan eskainitako ermitan. Eguerdian izango da ospakizun erlijiosoa eta hau amaitzerakoan, barauskarria egingo dabe auzotarrek.\nErmita hau, ezaguna da ermitea bera baino zaharragoa dan leiho preerromanikoa daukalako. Ermitea, bizkaiko zaharrenetarikoa, XI. mendekoa dala uste da, XVII. mendean guztiz erabarritu bazan be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000086", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Maiatzaren 31tik bagilaren 1era izango da aurtengo Areatza Musik & Beer jaialdia\nMomentuz, Diamond Dogs talde suediarraren parte-hartzea iragarri dau antolakuntzeak eta datozen asteetan baieztauko dira talde gehiago.\nAurten be ospatuko da Areatza Musik & Beer nazinoarteko musika eta garagardao jaialdia Areatzako kaleetan. Antolakuntzeak jakinarazo barri dauanez, egun biko jaialdia izango da, maiatzaren 31n hasi eta bagilaren 1ean amaituko dana. Oin arte, Diamond Dogs taldea bakarrik iragarri da eta azaldu dabenez, laster izango dogu beste taldeen barri be.\nRock munduan euren 30 urteak ospatuteko, bira bat egingo dabe udabarrian Diamond Dogs taldeko suediarrekoek estaduan zehar, Euskal Herritik pasauta. Izan be, Areatzan bagilaren 1ean egongo dira eta Too Much Is Always Better... Than Not Enough euren disko ezaguneneko kantuak zuzenean entzuteko aukerea egongo da. Taldea 1990ko hamarkadan sortu zan eta, besteak beste, dozena bat disko luze eta hiru EP ditu kalean; Too Much Is Always Better than Not Enough (2002), Recall Rock 'N' Roll And The Magic Soul (2019) edo Slap Bang Blue Rendezvous (2022) tartean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000087", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Egin zaitez Begitu-lagun!\nZozketetan parte-hartu eta hamaika opari jasoteko aukerea daukie Begitu-lagunek. 2024an ekarpena egiteko hiru kuota aukera dagoz: 40, 60 edo 80 euro.\nBEGITU aldizkaria Arratia, Ubide eta Zeberioko etxe guztietara eta begitu online munduko txoko guztietara debalde helduten diran arren, 351 lagunek, egin ez dala debalde egiten badakie eta proiektua lagunduten dabe, urtero, borondatez, kuota bat ordainduz. Begitu-lagunen kuota honeek, dirulaguntzak eta publizidadeagaz batera, dira BEGITU finantzietako diru iturriak. Egin zaitez Begitu-lagun webgunearen bitartez!\n\"Arratia, Ubide eta Zeberioko jentearen laguntzea ezinbestekoa da proiektuak aurrera egiteko\"\nBegitu-lagunen kuotak 2008tik aldatu barik mantenidu izan diran arren, aurten 5 euro gehiago igotea ebatzi dau Zertuk, BEGITU kaleratzeak dakarzan gastuei aurre egin ahal izateko. Holan, 2024an ekarpena egiteko hiru kuota aukera dagoz: 40, 60 edo 80 euro.\nHamabostero paperezko BEGITUn egiten diran zozketetan parte hartzea eta Zertu Kultur Elkarteak ateraten dituan produktuak doban jasotea dira Begitu-lagun egitearen onura nagusiak. Gainera, begitu-lagun egiterakoan, hamaika opari jasoko ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000088", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Atzeratu egin da indarkeria matxistearen kontrako protokoloa sortzeako bigarren saioa\nBihar barik, urtailaren 23an Kotxepinen izango da atzenean Lemoako Bardintasunerako Herritarren Gunearen bigarren batzarra.\nLemoako Udala eta lemoaztarrak, Lemoako Bardintasunerako Herritarren Gunearen bitartez, indarkeria matxisteari aurre egiteko lehen herri protokoloa sortzeko prozesuan dabiz sartuta. Eguaztenean, bigarren saioa egin beharko zan J.B. Eguzkitza Meabe ikastetxean baina lekuz zein egunez aldatu da saioa.\nBihar Euskera Plana diseinetako batzar irekia dagoanez, Lemoako Bardintasunerako Herritarren Gunearen bigarren saioa urtailaren 23ra atzeratu da. Kotxepin Kultur Etxean batuko da taldea, 18:00etatik 20:00etara.\nLemoako Bardintasunerako Herritarren Gunea\nGunea parte-hartzean oinarritzen da eta helburu nagusiak dira herriko jarduera sozial, kultural, politiko eta ekonomikoan pertsona guztien arteko bardintasuna sustatzeko aholkuak emotea, proposamenak sortzea eta bardintasunerako gaien koordinaziorako espazio izatea. Talde irekia da eta edonor dago parte-hartzera konbidauta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000089", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hiru batzar ireki deitu ditu Zeberioko Udalak asteon\nEuskera Batzordea gaur batuko da, bihar ikasgelearen erabileraren inguruko batzarra dago eta eguenean, 2024ko aurrekontuak lantzeko bilerea.\nZeberioko Udalak herritarren parte-hartzea topau gura dau proiektu desbardinak lantzeako orduan eta horretarako, hiru batzar ireki antolatu ditu oingo asterako. Euskera Batzordera eta Udal Antolakuntza Batzordera konbidau ditu zeberioztarrak eta horrezaz gainera, \"aurrekontu parte-hartzaileak\" landuteko deialdia be egin dau.\nEuskera Batzordea gaur, hilak 16, batuko da 19:00etan udaletxean. Bertan, gai nagusia euskerea ikasteko diru-laguntzak araututeko ordenantzea izango da. Udak Antolakuntza Batzordearen bilerea barriz martitzenean, hilak 17, izango da 19:00etan udaletxean. Batzarrean, ikasgelaren funtzionamendua eta arauak zehaztuko dira. Eguenean ostera, hilak 18, plazako hogarrean da, 18:30ean, aurrekontuetarako herritarren eretxi eta proposamenak emoteko bilkurea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000090", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Euskera Plana diseinetako bigarren gogoeta saioa bihar\nBihar, hilak 17, 18:00etan Kotxepinen egingo dan saioan, gazteen eta euskerearen inguruan hausnartuko da; beraz, gazteak dagoz bereziki, euren eretxiak emotera deituta.\nGazteak dagoz deituta bihar, urtailak 17, 18:00etan, Kotxepin Kultur Etxera Euskera Plana diseinetako euren ekarpena egiteko. Gaiaren inguruan interesa daukien herritar guztiei be zuzenduta egongo da saioa, eta Euskara Zerbitzuak idatziko dauan Plan Estrategikoan kontuan hartuko dira bertan jasotako eretxiak.\nIgazko zemendian abiatu eban Lemoako Udalak, Euskararen Plan Estrategikoa diseinetako prozesua. Orduan, galdetegi bat zabaldu zan herritarren artean eta 88 erantzun jaso ziran. Lehen gogoeta mahaia urtailaren 10ean izan zan, aisialdi, kultura, kirol eta euskalduntzearen gainekoa. Hirugarren eta atzen gogoeta mahaia, urtailaren 25ean izango da, 10:00etatik 12:00etara, hezkuntza eta familia transmisinoaren inguruko kezkak eta ideak biltzeako.\nHiru saio horreen ostean, hilabeteko tartea hartuko dau Euskara Zerbitzuak bildutako eretxiak ordenau eta sailkatzeko, eta azken saio ireki bat egingo da martiaren 2an, Open topaketa izenekoa, herritar guztiei zuzenduta.\nGogoeta mahietan zein Open topaketan parte hartzeako izena emon behar da aldez aurretik labur.eus/lemoalanmahaiak estekan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000091", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zezeilean hastekoak diran Ilgoran Andren Jabekuntza Eskolako tailerretako izen-emotea zabalik\nOsasun mentala eta generoa eta Autodefentsa feminista ikastaroak dira zezeilean hasiko diranak. Izena, Arratiako Udalen Mankomunitateko webgunean, 94 631 17 17 eta 688 627 393 telefonoetan edo udaletxeetan emon daiteke.\nZezeilaren 1ean hasiko dan saio biko Osasun mentala eta generoa eta hurrengo egunean, zezeilak 2, hasteko dan lau saioko Autodefentsa feminista tailerretarako izen-emotea zabalik dago. Tailerrok, hurrengoz hurrengo, 18:00etatik 20:00etara Diman eta 17:30etik 19:30era Zeanurin izango dira. Izena, Arratiako Udalen Mankomunitateko webgunean, 94 631 17 17 eta 688 627 393 telefonoetan edo udaletxeetan emon daiteke.\nOsasun mentala eta generoa tailerrean, Estereotipa taldekoen gidaritzapean, partaideek zoramena, genero estereotipoak eta euren arteko hartu-emonaren gainean hausnartuko dabe. Tailer teorikoa da, ez da terapia tailerra. Saioa bi izango ditu, zezeilaren 1ean eta 8an, hain zuzen be.\nAutodefentsa feminista tailerrak barriz, lau saio izango ditu zezeileko barikuetan; hau da zezeilaren 2, 9, 16 eta 23an. Autodefensa feminista tailerrak indarkeria matxistea saihesteko tresna eraginkorrak dira.\nCreando redes de mujeres migradas tailerra atzeratuta\nUrtailaren 13an hasteko zan andra migratzaileen sareak egiteko tailerra, antzeratu behar izan da, izen-emotea nahikoa ez dalako izan taldea abiatzeko. Taldea sortzeako beste saiakera bat egingo da udabarrian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000092", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaiko kluben arteko eskuz banakako txapelketan Zeberioko Mandoia klubeko Zuhaitz Etxebarria txapeldun bere mailan\nGaldakaoko Adiskide klubeko Aritz Ojedari irabazita lortu eban txapela Etxebarriak eta Lemoako Gorka Lazkano, azpitxapeldun izan zan bere mailan.\nBizkaiko kluben arteko txapelketako eskuz banakako hiru final jokatu ziran Zeanurin urtailaren 12an, El Corte Ingles Sari Nagusiaren lehian. Gazteak 3. mailako finalean, Zeberioko Mandoia klubeko Zuhaitz Etxebarriak jantzi eban txapela, Galdakaoko Adiskide klubeko Aritz Ojedari irabazi ostean.\nZeanuriko udal pelotalekuan jokatutako hirugarren partiduan, Nagusiak 2. mailako finalean, Lemoa klubeko Gorka Lazkano be saiatu zan txapela Arratiara ekarten, baina Iurretako Olaburu Pelota Elkarteko Koldo Bikandi nagusitu jakon.\nPartidu bi horreen aurretik Kadeteak 2. mailako txapela jokatu eben Durango eta Leioako klubeko pelotariek.\nLemoan Txumuluxueta garaile\nUrtailaren 5ean, Lemoako pelotalekuan jokatu ziran Bizkaiko kluben arteko txapelketearen buruz buruko txapelketako beste final batzuk. Nagusien mailan, Dimako Txumuluxueta Pelota Klubeko Xabier Rekaldek jantzi eban txapela.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000093", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urte Barri Oi! jaialdirako sarrera parea zozketauko dau BEGITUk\nUrtailaren 27an, zapatua, Kiñu Gaztetxean izango dira Streetwise, Iskanbila, Fito Skins, Sta. Cruz, Deallta Fola eta Ugerda taldeen kontzertuak.\nUrtarrilaren 27an, zapatua, Igorreko Kiñu Gaztetxeak urte barriari ondo etorria emongo deutso, Urte Barri Oi! jaialdiaren lehenengo edizinoagaz. Euskal Oi! musikearen talde erreferenteetako batzuk egongo dira entzungai Kiñuko aretoan, arrastiko 18:00etan hasi eta gaua ondo sartuta izan arte. Streetwise, Iskanbila, Fito Skins, Sta. Cruz, Deallta Fola eta Ugerda dira konbidautako taldeak.\nSarrerak hamabi eurotan lortu daitekez Igorreko Axular Herriko Tabernan, Elorrion eta Arrasaten. Baina BEGITUko sare sozialetan (Twitter, Facebook eta Instagram), sarrera pare baten zozketan parte hartzeako aukerea egongo da. Sarrerak doban lortzeako, zozketearen argitalpena topau, \"atsegin dot\" emon, alkarbanatu eta BEGITUren kontua jarraitu behar da. Zorte on!", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000094", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia Ak eta Bk, gizonezkoen Arratia Bk eta Lemoako Harrobik irabazi\nAndrazkoen Arratia Ak Eibar B liderraren kontra irabazi eban etxetik kanpo eta B taldeak Pauldarrak taldearen kontra etxean, Lemoako Harrobik Ibarsusiren kontra eta gizonezkoen Arratia Bk Ibaiondo Nerbioiren kontra 2-1 irabazi ebezan euren partiduak etxean. Gizonezkoen Arratia A taldeak galdu egin eban etxetik kanpo San Pedro taldearen kontra.\nAndrazkoen Arratia A taldeak hilaren 14an jokatu eban Eibar B liderraren kontra etxetik kanpo eta 2-3 irabazi eban. Arratia Ak urteko lehen partidu biak irabazi ditu. 15 jardunaldiren ostean 24 puntu ditu Arratia Ak eta zazpigarren dago sailkapenean. Datorren partidua be etxetik kanpo jokatuko dau atzen postuan partidurik irabazi barik dagoan Monte Soccer Santandergo taldearen kontra hilaren 21ean, eguerdiko 12:30ean.\nAndrazkoen Arratia B taldeak hilaren 14an jokatu eban etxean Pauldarrak B taldearen kontra eta 3-0 irabazi eban. Arratiak bost partidu jarraian irabazi ditu eta 14 jardunaldiren ostean 27 puntu ditu Arratia Bk eta laugarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Indartsu taldearen kontra hilaren 21ean, arrastiko 15:30ean.\nGizonezkoen Arratia A taldeak hilaren 14an jokatu eban San Pedro taldearen kontra etxetik kanpo eta 2-1 galdu eban. Atzen lau jardunaldietan ez dau partidurik irabazi Arratia Ak eta aurten jokatutako biak galdu ditu. 16 jardunaldiren ostean 21 puntu ditu Arratia Ak eta zazpigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau hilaren 20an Uritarra A taldearen kontra, arrastiko 15:30ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak hilaren 14an jokatu eban Urbietan Ibaiondo Nerbioi taldearen kontra eta 2-1 irabazi eban. 16 jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago 21 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Montefuerte A taldearen kontra hilaren 20an, arrastiko 16:30ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobi taldeak abenduaren 14an jokatu eban etxetik kanpo Ibarsusi taldearen kontra eta 1-2 irabazi eban. Lemoako taldeak atzen hiru partiduak jarraian irabazi ditu eta 16 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago 27 puntugaz. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau La Merced taldearen kontra hilaren 20an, arrastiko 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000095", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur zabaldu da BideON Arratian-en bulegoa Igorren\nEskaripeko garraio zerbitzuaren informazino bulegoa Agirre Lehendakaria kaleko 11 zenbakian zabaldu da. Astelehenetik barikura, 08:00retatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara egongo da zabalik.\nBideON Arratian, eskaripeko garraio zerbitzuak, jentearentzako informazino bulegoa inaugurau dau gaur, hilak 12, Igorreko Agirre Lehendakaria kaleko 11 zenbakian. Oindik aurrera, zabalik egongo da astelehenetik barikura 08:00retatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuriko bizilagunei zuzendutako ekimenea da BideON Arratian eta bulegoan, honen gaineko informazinoa eskaini eta sisteman izena emoteko aukerea egongo da.\nArratiako Udalen Mankomunitatearen ekimenak, aukerea emoten deutse Arratian erroldatuta dagaozan unibersidadeko ikasleei euren etxetik, unibersidadera doan garraio publikora hurreratzeko. Beste taldea eskualdeko herriguneetatik urrun dagozan etxebizitzetan erroldatuta dagozan 65 urtetik gorako personak dira. Zerbitzuak eskualdeko uriguneetara eroango ditu etxetik, udaletxeetara, osasun zentroetara, farmazietara, dendetara, banku bulegoetara edo kutxazainetara, hain zuzen be. Galdakaoko anbulatoriora hurreratzeko zerbitzua be egongo da eurentzat.\nBideON Arratian, laster martxan\nZerbitzua martxan dagoanean erabili ahal izateko, erabiltzaileak, zerbitzua erreserbau egin beharko dau aplikazino baten bitartez edo telefono batera deituz. Gidariak eskaerea jaso eta eskatzailea dagoan lekutik hurren dagoan geralekuan jasoko dau. Bidaia, beste erabiltzaile batzukaz konpartidu ahal izango da. Ibilbidearen prezioa euro bat eta 1,5 euro bitartekoa izango da. Bizkaiko Foru Aldundiak 900.000 eurogaz finanziau dau proiektu honen fase pilotua eta urtebete iraungo dau. Celering enpresak egin dau zerbitzuaren diseinua, Adimen Artifiziala erabilita.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000096", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Wish: El poder de los deseos' eta 'Napoleon' proiektauko ditue domekan Lasarte Aretoan\nDomekan, hilak 14, Igorreko Kultur Etxeko zine saioan film barri bi ikusteko aukerea egongo da. Hasteko, 17:00etan, familia osoarentzako Disney-en Wish: El poder de los deseos (Chris Buck eta Fawn Veerasunthorn, 2023) animazinozko pelikulea proiektauko da. Ostean, 19:30ean, hamasei urtetik gorakoentzako Napoleon (Ridley Scott, 2023) superprodukzino historiografikoa.\nNapoleon Frantziako buruzagi militarraren jatorria eta armadako ofizial izatetik, Frantziako enperadorerako igoera azkar eta geldiezina kontatetan dau filmak. Istorioa Napoleon Bonapartek bere emazte eta benetako maitasun bakarragaz, Josefina, eukan harreman adiktibo eta lurrunkorraren lentearen bitartez ikusten da.\nWish: El poder de los deseos Asha eta Star izeneko energia mugagabeko bola txikiek erakusten dabe, gizaki ausart baten borondatea izarren magiarekin konektatzen denean, gauza zoragarriak gertatu daitekezala.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000097", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urtailaren 27an ospatuko dau Eingo eskoleak aurtengo neguko jaia\nLemoa eta Dima artean ospatuko da, musika eta jantza artean, Eingoren jaia. Bazkarian parte hartzeako, 94 673 64 80 telefonoan emon behar da izena.\nUrtero neguan, jaia antolatuten dau Eingo eskoleak. Aurten hilaren 27an, zapatua, batuko dira eskolako irakasle, ikasle, familia eta lagunak, musika eta jantza artean, eguna alkarregaz gozatuteko Lemoan eta Diman.\nLemoako Atxeta plazan batuko dira eguerdian, kantuan eta jantzan herrian zehar kalejirea egiteko. Baba jana 14:30ean eukiko dabe Artaungo Azurmendi jatetxean. Bazkalosterako, sorpresak eta parrandea iragarri dabe antolatzaileek eta amaituteko, erromeria egingo dabe Dimako plazako frontoian.\n\"Normalean guk antolatzen doguzan jai, ekimen eta ekintzak Eingo zale guztiei zuzenduta egoten dira\" adierazo eban igaz Iker Allur Eingo eskolako arduradunak. Bazkarirako erreserbak 94 673 64 80 telefonoan egin behar dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000098", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lehen arretearen egoerea salatu dabe zeberioztarrek\nZeberioko EH Bilduk deituta, 35 bat persona batu ziran atzo herriko plazan \"Zeberiok medikua behar dau\" aldarripean.\nAtzen asteetan, Gabonaldia dala-ta Osakidetzak murrizketak izan ditu herri askotako osasun zentroetan, Zeberion tartean. Holan, EH Bilduk deituta, herritar ugari batu ziran atzo arrastian Zeberioko udaletxe aurrean, Zeberiok medikua behar dauala aldarrikatuteko.\nAurrez aurreko lehen arretearen murriztapenez gainera, herritarrak kexu dira, telefono bidezko hitzorduetarako be, hainabt egun itxaroan behar diralako. \"Herritarrak kexatu egin dira, hori dala-ta, egoerea salatu eta hau konpondutea eskatu gura dogu\", azaldu dabe Zeberioko EH Bildutik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000099", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martiaren 22an pasauko da Korrika Arratiatik\n23. Korrika, Arratian, Zeberiotik sartuko da martiaren 22an, 13:39an eta Lemoatik urtengo da 17:35ean, Durangalderantza. Bedia, Ubide eta Zeanuritik ez da pasauko; Arteatik, barriz, bitan pasauko da. Zezeilaren 1etik aurrerea, erreserbau ahal izango dira kilometroak.\nHarro Herri lelopean, Korrika, martiaren 14an abiatuko da Irunetik, udaletxearen aurreko plazatik, 16:00etan. Martiaren 24an, amaituko da Baionan, eguerdiko 12:20ak aldera, Euskal Herriko herri eta auzoetatik 2.700 kilometro egin eta gero. Gurean, martiaren 22an izango da eta egingo dauan ibilbidea Zeberio-Artea-Areatza-Artea-Arantzazu-Igorre-Lemoa izango da\nOrdutegia\nZeberio: 13:39Artea: 14:30Areatza: 14:58Artea: 15:24Arantzazu: 15:31Igorre: 15:38Lemoa: Garoa: 17.02Txiriboketa: 17:07Arraibi: 17:13Ibaizabal Ibaia 17:16Lemoa: 17:20Elizondo 17:23Bolunburu 17:28Markesasti auzoa 17:35", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000100", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako tokiko enplegu programaren aurkezpena eta izen-emotea egingo da bihar\nProgramaren baitan lan-aktibazinoa, digitalizazinorako formakuntzea, banakako lan-orientazinoa eta birlaneratzea landuteko aukerea izango dabe langabetuek.\nLemoako 3R Tokiko Enplegua programea bihar, hilak 12, hasiko da martxan, proiektuaren aurkezpena eta langabeen izen-emotea egingo dira biharko jardunaldian. Hitzordua Kotxepin Kultur Etxean izango da, 10:00etan. Langabetuentzako deialdia da, herrian erroldatuta eta Lanbiden izena emondakoentzako. Bakotxa, bere curriculumagaz joan behar da eta bigarren aukera bat egongo da datorren astean, hilak 18, udaletxean 10:00etan.\nProgrameak, lau oinarri izango ditu. Hasteko, lan-aktibazinoa egingo da, urtailaren 29tik zezeilaren 1era, goizez edo arrastiz. Gero, enplegurako gaitasun digitalei buruzko prestakuntzea egingo da, zezeilaren 5etik 16ra, goizez edo arrastiz. Honeek beteta, banakako lan-orientazino saioak egiteko aukerea egongo da eta amaituteko, enpresakaz topaketak antolatuko dira, curriculumak aurkezteagaz batera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000101", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martiaren 16rako antolatu dau Maratuk gazteentzako sagardotegi urtekerea\nZarautzen poteatu, Akarregi Sagardotegian bazkaldu eta gero, Hernanira joatea da plana; dana autobus zerbitzuagaz.\nMaratuk, Igorreko gazteria zerbitzuak, zehaztu dau aurtengo sagardotegi urtekerarako eguna: martiak 16. Hamazortzi eta hogeta hamar urte bitarteko gazteak dagoz deituta eta autobus zerbitzua dagoanez, 53 plaza baino ez dagoz. Izena urtailaren 18ra arte emon daiteke 688 898 765 telefonoan eta prezioa, autobusa eta bazkaria barne, 35 eurokoa da.\nMartiaren 16an, 10:15ean urtengo da Igorretik autobusa eta lehenengo geldialdia Zarautzen egingo dau, bertan poteoa egiteko. Poteoa amaituta, 14:30ak aldera, Hernaniko Akarregi Sagardotegirako bidea hartuko dau autobusak, talde osoak bertan bazkalduteko. Bazkalostean barriz, Hernaniko erdialdera mobiduko dira bertako giroaz gozatuteko eta goizaldeko 03:30etan, autobusak barriro hartuko dau Igorrerako bidea.\n2023an, Iretza Sagardotegira egin eben urtekerea gazteek, Maratuk antolatuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000102", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lamino Kirol Klubak mendi urtekerea antolatu dau domekarako\nAreatzan kotxeetan antolatu eta Mendiolara joango dira mendizaleak, bertatik Aitz Txiki (785m) eta Alluitz (1.035m) tontorretara igon eta Sagastakoba ikusteko.\nUrtailaren 14an, domekea, Lamino Kirol Klubak antolatutako mendi urtekerea urtengo da Areatzako eleizako arkupeetatik, 08:00etan. Lehenengo, batzean diranak kotxeetan mobiduteko antolatu eta Abadiñoko Mendiola auzorako bidea hartuko dabe, bertatik urtengo da-ta ibilaldia. Zazpi kilometro eta erdiko bidea egingo dabe, 740 metroko desnibelagaz. Alluitz (1.035m) izango da punturik eta altuena.\nHalanda be, ez dira zuzenean Alluitzera igoko. Ibilbide zirkularra egingo dabe Atxurdin-Aitz Txiki mazizoaren ingurutik, alde batean Aitz Txikira igon eta bestean, Alluitz igoteko desbideratuko diralarik. Bidean, Sagastakoba kobazuloa be ikusi ahal izango da. Antolatzaileek salda beroa eroango dabe baina hamaiketakoa eta ura, bakotxaren esku egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000103", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako Hotel Bainuetxearen aurrean autobus geraleku barria dago\nGarraio publikoaren erabiltzaileak hasi dira erabilten, Bainuetxearen aurrean dagoan autobus geraleku barria, Sakramentinoak izenekoa.\nAreatzako Udala Bizkaiko Foru Aldundiagaz alkartu zan igazko garagarrilean, Bizkaibuseko autobus geralekua eskatuteko. Izan be, bagilean 100 herritar inguruk eskatu eutsien geralekua Udalari, eta bainuetxeak be bat egin eban eskaera horregaz, bisitari askok garraio publikoa erabilten dabelako.\nGainera, eskakizunak, Bizkaibusek herriguneetan daukan geralekuen arteko distantzia planteamentua (300 metro ingurukoa) beteten dau: parkeko geralekutik bainuetxera distantzia hori dagoalako gitxi gorabehera. Autobus geraleku barria eskatzeagaz batera, herriko geraleku batzuetan markesinak ipintea be eskatu eban Areatzako Udalak.\nBizkaiko Foru Aldundiak, zemendian erantzun eutsan Udalari egindako proposamen biei baiezkoa emonaz. Hori dala-ta, Sakramentinoetan autobus geraleku barria ipini da; eta, uda inguruan, Sakramentinoetan eta Karpon markesina bana ipiniko dala Bilborako noranzkoan jakinarazo dau BFAk.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000104", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Film palestinarra egongo da bihar ikusgai Igorren\nIgorreko zineklubak, Annemarie Jacir-en La sal de este mar 2008ko film palestinarra dakar hilaren 11n, 20:00etan, Lasarte Aretora.\nZisjordanian jaioa, Annemarie Jacir zinemagilea eta idazlea da. Bere lanetan, inguruko personaia jakin batzuen eguneroko errealidadea kontetan dau; hau da, eguneroko indarkeria eta umiliazinoa, baina baita gatazkaren erdian modu bakezalan diharduenen itxaropena be.\nSinopsia\nSorayak 28 urte ditu, Brooklynen jaio eta hazia. Bere familia 1948an erbesteratu behar izan zan Palestinatik, eta berak Palestinara itzultzea ebazten dau eta haren alde burrukan egitea. Sorayaren bidea, Emaderenagaz kurutzatzen da; bere bizitza osoan Palestinako okupazinoa eta errealidadea ezetu dituan gazte palestinarragaz. Emadek, daroan bizitza miserableagaz nazkatuta, Kanadara ikasten joateko bisa lortu gura dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000105", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hirugarren errotazinoari ekin deutso Alex Txikonen taldeak\n\"Oinarrizko Kanpamendutik urtetea eta C1era arte 4 ordu pasatxoan dagoen 1.000 metroko desnibela gainditzea, elur-jausi oso gogor baten ondorioz ordubete geldirik egon garela kontuan hartuta, oso ondo gagozela erakusten dau\"\nAbendua hasi orduko joan zan Alex Txikon alpininista lemoaztarra Nepalera, aurtengo bere erronkeari aurre egiteko: neguan Annapurna (8.091 m) zapaldutea. Zortzimilako tontor horretan, espedizino bi baino ez dira neguan heldu eta atzena, 1987an izan zan. Oinarrizko Kanpamentua egokitu ostean, Alex Txikon, Chhepal, Ang Gyalu, Passan Nurbu, Magkpa, Mig temba, Lakpa, Pemba eta Mattia Conte altuerako kanpamentuak hornituten jarraituten dabe hirugarren errotazinoan\nTalde bitan egin dabe atzo hasitako altuerako txandakatzean. Lehen taldea, Txikon barne, atzo urten zan Oinarrizko Kanpamentutik eta lau ordutan heldu ziran C1era. Pisu handiagaz egin dabe igokerea eta gainera, bidean elur-jausi bat egon zala-ta, geldi egon behar izan ziran ordu batez. \"Bost minutu gehiago, eta lurretik ezabatuko gintuen elur-jausiak\", onartu dau Txikonek. Bigarren taldea gaur urten da, zuzenean C2ra igoteko.\nEgun honeetan, haizea da Annapurna Cold Peaks taldearentzako buruhauste nagusia. Izan be, atzen egunetan 100 km/h haize boladak izan dira altueran. Oin, espero da haizea 50 km/h abiaduran dabilela, egoera meteorologiko bortitza da oindino be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000106", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gauargi erromeriak zarratuko dau Igorreko Gabonetako egitaraua\nZapatuan, urtailak 13, Igorreko kiroldegian izango da Gauargi erromeria taldearen jantza eta musika emonaldia, 18:30ean.\nGabonaldia urtailaren 13ra arte, zapatua, luzatuko da Igorren. Izan be, orduan izango da aurtengo Gabonetako egitarauaren atzenengo emonaldia, Gauargi erromeria taldearen kontzertua hain zuzen be. Igorreko kiroldegian izango da zapatuko emonaldia, 18:30ean.\nGauargi 2012an sortu eben Amaia Txintxurretak eta Asier Castrok. Txintxurretak ETB 1eko Betizu saioan hasi eban bere abeslari ibilbidea. Hamasei urtegaz hasi zan erromeria talde baten kantuan eta harrezkeroztik hainbat musika taldetan eta telebista saiotan hartu dau parte. Goiena telebistako Kantari saioko aurkezlea be bada. Asier Castro, musika irakaslea, gitarra-jotzailea, tekladu-jotzailea eta DJ ekoizlea da. Holan, hogei urte baino gehiagoan dabil herrietako plazetan eta beste agertokietan zuzeneko kontzertuak emoten.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000107", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako andra migratzaileen arteko sarea eregiteko tailerra hasiko da asteon\nIlgoran Jabekuntza Eskolako tailerrak hiru saio izango ditu, hilaren 13an, 20an eta zezeilaren 3an, danak zapatuak, Lemoako Kulturgunean arrastiko 16:00etatik 19:00etara.\nIlgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskoleak antolatuta, Askotariko andra migratzaileen sarea sortzen tailerra hasiko da asteon, gazteleraz. Hiru saioko tailerra izango da, danak zapatuetan, 16:00etan hasi eta 19:00etara arte. Urtailaren 13an, 20an eta zezeilaren 3an izango dira saioak Lemoan, Kulturgunean, eta Arratian bizi diran andra migratzaileak dagoz deituta.\nIzan be, helburua euren arteko komunikazinoa hobetu eta sare bat sortzea da. Horretarako, hainbat gai landuko dira saioetan; esate baterako, migrazino prozesuak, sufridutako indarkeriak edo Arratian bizimodua egiteko eskura dituen baliabideak. Andron jatorrizko lurraldeetako janari tipikoak be partekatuko ditue parte-hartzaileek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000108", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean amaituko da Harriketarrak Gazte Asanbladeagaz sagardotegira joateko izen-emotea\nZezeilaren 17an izango da urtekerea Rezola Sagardotegira eta izena emoteko atzen eguna da oingo eguena da, hilak 11.\nPasau dan urtean lez, aurten be antolatu dau Lemoako Harriketarrak Gazte Asanbladak sagardotegi urtekera. Zezeilaren 17an izango da txangoa Astigarragako Rezola Sagardotegira eta bazkalostean, Hernanira. Bertatik, goizaldeko 03:00etan autobusa egongo da Lemoara bueltea egiteko.\nAsanbladakideek azaldu dabe, egun osorako prezioa, bazkaria eta autobusa, 55 eurokoa izango dala, gitxi-gora behera. Izan be, joango dan persona kopurua zehaztu behar da lehenengo. Horretarako, galdetegia zabaldu da izen-emotea egiteko. Eguena, hilak 11, da atzen eguna eta gero zehaztuko da behin-betiko prezioa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000109", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar Lemoako Euskera Plana diseinetako lehenengo gogoeta saioa egingo da Kotxepinen\nHitzordura, 18:00etan, Lemoako aisi, kultur, kirol eta euskalduntze eragileak dagoz deituta. Hurrengo saioak, urtailaren 17an eta 25ean egingo dira.\nLemoako Euskera Plana diseinetako gogoeta saioak egingo ditue urtailean eta lehenengoa bihar, hilak 10, 18:00etan, Kotxepin Kultur Etxean izango da. Saiora, herriko aisialdi, kultura, kirol eta euskalduntze alkarte eta taldeak dagoz deituta. Aurretik izena emon behar da labur.eus/lemoalanmahaiak estekan.\nIgazko zemendian abiatu eban Lemoako Udalak, Euskararen Plan Estrategikoa diseinetako prozesua. Orduan, galdetegi bat zabaldu zan herritarren artean eta 88 erantzun jaso ziran. Oin, urtailean zehar, herritarrei zuzenduteko gogoeta saioak egingo dira. Lehenengoa biharkoa da, hilak 10, eta hurrengoak hilaren 17 eta 25ean izango dira.\nGogoeta mahaiak gaien arabera bananduta dagoz eta gaiaren inguruan interesa daukien herritarrei zuzenduta. Jasotako eretxiak kontuan hartuko ditu Euskara Zerbitzuak idatziko dauan Plan Estrategikoan. Bihar, aisialdia, kultura, kirola eta euskalduntzea izango da gaia. Hurrengo saioan, 17an, Euskara zerbitzukoak gazteakaz batuko dira euren ekarpenak jasoteko, eta 25ean, hezkuntza eta familia transmisinoaren inguruko kezkak eta ideak bilduko dira.\nHiru saio horreen ostean, hilabeteko tartea hartuko dau Euskara Zerbitzuak bildutako eretxiak ordenau eta sailkatzeko, eta azken saio ireki bat egingo da martiaren 2an. Open topaketa izena izango dau, eta herritar guztiei zuzenduta egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000110", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoan egongo da ikusgai asteon 'Aire!'\nEguenean, urtailak 11, proiektauko da Maurizia Aldeiturriagaren omenezko dokumentala Kotxepin Kultur Etxean, 19:00etan.\nGentzane Martinez de Osabak zuzendutako filma Zinebin estrenau zan eta asteotan, Arratian ikusteko aukerea egon da. Artean, Zeberion eta Areatzan proiektau da dokumentala atzen asteotan. Oingoan, Lemoan izango da emonaldia urtailaren 11n, 19:00etan, Kotxepin Kultur Etxeko aretoan.\nAire!k, Maurizia Aldeiturriaga pandero-jolearengan inspirautako musika pieza bat sortzeako musika ikasle talde baten sormen prozesua kontetan dau eta Arratiak protagonismo handia dauka film honetan. Alde batetik, Maurizia Aldeiturriagaren bizitzaren lekuak agertzen diralako, eta bestetik, Arratiako Musika Eskolako ikasleek eta Mauriziaren ondorengoek hartzean dabelako parte. Pelikulako talde teknikoan be, Eukeni Arriortua Igorrekoa da argazkigintzaz arduratu dana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000111", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Informatika gaitasunak garatzeko saioak egingo dira bihar Dimako KZ Gunean\nIkastaroen inguruko informazinoa, BakQ identifikatzailea, tutoretza teknologikoa eta IT Txartela ziurtagiria lortzeako laguntzea emongo da martitzen arrastian.\nDimako Udalak antolatuta, martitzenean, hilak 9, informatika gaitasunak landu eta hobetuteko saio bi egingo dira herriko KZ Gunean. IKT-ak garatuteko ikastaroen inguruko informazinoa, BakQ identifikatzailea, tutoretza teknologikoa eta IT Txartela ziurtagiria lortzeako laguntzea emongo da.\nSaio bi izango dira. Lehenengoan, 16:00etatik 18:00etara, informatika ikastaro desbardinen inguruko informazinoa emongo da. Horrezaz gainera, aurrez aurreko tutoretza teknologikoa eskainiko da eta BakQ kodea zelan lortu azalduko da. BakQ identifikazino elektronikoko bitarteko bat da; euskal administrazinoen zerbitzuetan, kontsulta eta izapideak online egiteko aukerea emoten dauana.\nHau amaituta, 18:00etatik 20:00etara, IT Txartelaren inguruko saioa egingo da. Informazioaren Teknologien Erabilera-ziurtagairia da IT Txarlea, informatikan oinarrizko gaitasuna ziurtatzeko sistemea hain zuzen be. Administrazino publikoek zein enpresa pribatuek eskatuten dabe ziurtagiria, lanpostu jakin batzuentzako. Beraz, lan aukerak hobetuteko ikastaroa be izango da Dimakoa. IT Txartelaren saioan parte-hartzeako, izena emon behar da aldez aurretik it-txarlela.net webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000112", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Xabier Rekaldek jantzi dau Bizkaiko kluben arteko buruz buruko txapela\nDimoztarrak Unatx Riol portugaletetarra izan eban aurkari Lemoan jokatutako finalean eta Rekalde urten zan garaile, 22-09 irabazita.\nUrtailak 5ean, Lemoako pelotalekuan jokatu ziran Bizkaiko kluben arteko txapelketearen buruz buruko txapelketak, El Corte Ingles Sari Nagusiaren lehian. Nagusien mailan, Txumuluxueta Pelota Klub dimoztarreko Xabier Rekalde eta Izarra Eskupelota Elkarte portugaletetarreko Unatx Riol egoazan aurrez aurre. Dimako pelotaria fin ibili zan eta ez eban aurkariarentzako aukerarik itxi. Holan, erraz lortu eban txapela 22--09 gailendu ostean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000113", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia Ak eta Bk eta Lemoako Harrobik irabazi egin dabez urteko lehen partiduak\nArratiako andrazkoen talde biek eta Lemoako Harrobik euren partiduak irabazi ebezan eta gizonezkoen Arratia Ak zein Bk 2-1 galdu eben.\nAndrazkoen Arratia A taldeak, ia hilebeteko geldialdiaren ostean Berriozar talde nafarraren kontra jokatu eban domeka eguerdian Igorren eta 4-0 irabazi eban. Golegileen artean hiru arratiar egon ziran; Olaitz Arroyo igorreztarra, Nerea Beitia lemoaztarra eta Maddi Ayarza dimoztarra. Igorreko taldeak 4 partidu eroiazan irabazi barik. Partidu hasikeran Arratiako jokalariek pankarta bat atera eben Paule Monrealeri, denporaldi hasikeran larri lesionau zan jokalariari, animoak emoteko laster operauko dabelako. Hauxe inoan: \"Egurre Paule! Zelaien behar zaitugu, laster bueltan!\". 14 jardunaldiren ostean 21 puntu ditu andrazkoen lehen taldeak eta zazpigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Eibar B talde liderraren kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 14an, arrastiko 15:30ean.\nAndrazkoen B taldeak ostera etxetik kanpo jokatu eban domeka arrastian Ibaiondo-Nerbioi A taldearen kontra eta 1-6 irabazi eban. Atzen lau jardunaldiak etxetik kanpo jokatu ditu Arratia Bk eta laurak irabazi ditu. 13 jardunaldiren ostean 24 puntu ditu Arratia Bk eta bosgarren dago sailkapenean. Datorren partidua etxean jokatuko dau Pauldarrak B taldearen kontra hilaren 14an, arrastiko 15:30ean.\nGizonezkoen Arratia A taldeak ez dau hasi ondo urtea, zapatuan Zalla A taldearen kontra 1-2 galdu eban etxean eta. Hamabost jardunaldiren ostean 21 puntu ditu Arratia Ak eta zazpigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau San Pedro A taldearen kontra hilaren 14an, arrastiko 17:30ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo Loiu A taldearen kontra eta 2-1 galdu eban. Hamabost jardunaldiren ostean 18 puntu ditu Arratia Bk eta hamaikagarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxean jokatuko dau Ibaiondo Nerbioi taldearen kontra, hilaren 14an arrastiko 18:00etan.\nLemoako Harrobi\nLemoako taldeak domeka arrastian jokatu eban Gernika B taldearen kontra Arlonagusian eta 3-1 irabazi eban. 15 jardunaldiren ostean 24 puntu ditu Lemoako Harrobik eta seigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ibarsusi taldearen kontra hilaren 14an, eguerdiko 12:15ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000114", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Diseinu irakasle bila dabil Zulaibar Lanbide Ikastegia\nGitxienez be, hilebeterako lan eskaintzea izango da eta Ingenieritza gradua eskatuko da; CAPa izatea be balorauko da.\nZeanuriko Zulaibar Lanbide Ikastegian Diseinu irakaslea behar da eta beraz, eskaintza deialdia zabaldu da. Ikastegitik azaldu dabenez, gitxienez, hilebeterako kontratua egingo jako aukeratutakoari. Baldintza nagusia Ingenieritzako gradua eginda izatea da. Hortik aurrera, CAPa eta Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko gradua be balorauko dira beste gaitasun batzuen barne. Interesdunek, helbidera bialdu daikie curriculum-a.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000115", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Nobitaren dinosauro barria' eta 'La Navidad en sus manos' proiektauko dira domekan\nPelikula biak dira familia osoarentzako aproposak, lehena 17:00etan hasiko da eta euskeraz proiektauko da; bigarrena barriz, 19:30ean hasiko da.\nLasarte Aretoko urteko lehenengo ohiko zinema saioa izango da oingo domekan, hilak 7. Lehenengo pelikulea Nobitaren dinosauro barria izango da, Doraemonen munduan oinarritutako animazinozko filma da eta euskeratuta egongo da ikusgai. Bigarrena ostera, La Navidad en sus manos, Gabon sasoiko umorezko film espainiarra da.\nNobitaren dinosauro barria (Kazuaki Imai, 2020)\nNobitak dinosauroen erakusketa bat bisitatu dau eskolako urtekera batean, eta dinosauro arrautza baten fosila dirudien harri bat aurkitu dau. Doraemonen denporearen zapiagaz, fosila bere jatorrizko egoerara bueltetan dau, eta arrautzatik bi dinosauro biki ateratzen dira, Kyu eta Myu. Nobitak isilpean hazten ditu, baina handiagoak egiten diranean eta ezin dauzanean bere gelan mantendu, Doraemonek dinosauroak euren garaira bueltetea proposatuko dau. Lagunakaz batera, Doraemon eta Nobita Kretazeora joango dira, eta abentura handi bat biziko dabe dinosauroen uharte misteriotsu batean.\nLa Navidad en sus manos (Joaquin Mazon, 2023)\nGabonak baino egun batzuk lehenago, Aita Noelek (Santiago Segura) lera istripu bat izan eban Madrilgo erdigunean eta ospitalean amaitu. Zorionez, Salva (Ernesto Sevilla), gelakideak, ordezkatu ahalko dau Gabonetako lan sakratuan. Halanda be, lapurtutako auto piezak saltzen ohituagoa dago opariak banatzen baino. Salvarentzat bere familia berreskuratzeko modu bakarra hain misio maitagarria onartzea da. Gabon gauerako atzera-kontaketa aurrera doa eta oindino Aita Noelen elur-oreinak aurkitu beharko dauz, leran hegaz egiten ikasi eta are zailagoa dena: pertsona ona izaten ikasi.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000116", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago Ubidestroi Trail mendi-lasterketarako izen-emote kanpainea\nMaiatzaren 11n izango da 28 kilometroko lasterketea eta izena, 300 dorsalak amaitu orduko edo maiatzaren 5era arte emon daiteke online.\nAurtengo Ubidestroi Trail mendi-lasterketea, hirugarren edizinoa, maiatzaren 11n jokatuko da. Ubidetik urten eta punturik gorena Gorbeiako kurutzean daukan ibilbideak 28 kilometro ditu, eta 2.000 metroko desnibela. Lasterketa hau Etiketa Berdea ekimenaren barruan dago eta gehienez, 300 korrikalari onartuko dira. Holan, izena maiatzaren 5era arte edo dorsalak amaitu arte emon ahal izango da kronoak.com webgunearen bitartez.\nOhikoa danez, maiatzaren 11n, mendi-lasterketea ez da izango egitarauaren alde bakarra. Egunean zehar, umeentzako Ubidestroitxo lasterketea antolatu da. Horrezaz gainera, txarangak eta jai giroa ez dira faltauko antolatzaileen esanetan. Igazko edizinoaren antzera, \"sano arrakastatsua\" izatea espero dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000117", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako Banda Lasarte Aretoan izango da zapatuan\nAtzoko eta gaurko zinema izeneko kontzertuan, film klasiko zein modernoen soinu-bandak entzuteko aukerea egongo da hilaren 6an, 19:30ean.\nAreatzako Bandak, Igorreko Gabonetako egitarauaren barruan, Atzoko eta gaurko zinema izenpeko kontzertua eskainiko dau. Urtailaren 6an, zapatua, izango da kontzertua Igorreko Lasarte Aretoan, 19:30ean. Kontzertuaren bigarren saioa izango da, pasau dan astean, Areatzan eskaini zan-ta emonaldi bardina baina, geroko galdetegi desbardinagaz.\nKontzertuan, zinema klasiko zein modernoko soinu-banda ezagunenak eskainiko ditu entzuleen artean bandak. \"Telebista saio baten egotea moduko izango da\" azaldu deutso BEGITUri Aritz Labrador zuzendariak. Piezak jo eta tartean, honeen inguruko galderak proposatuko ditu bandeak, jenteak mobilagaz erantzun ahal izateko. Sariak be egongo dira erantzuleentzako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000118", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal preso, igeslari eta desterrauen aldeko jardunaldia antolatu dau Arratiako Ernaik\nUrtailaren 13ko manifestazino nazionalaren harira, Gorbeiara mendi martxea, Areatzan gazte agerraldia eta Igorren bertso saioa egingo ditue zapatuan.\nArratiako Ernaik, ezker abertzalearen gazte antolakundeak, Euskal preso, igeslari eta desterrau politikoen aldeko jardunaldia antolatu dau urtailaren 6rako, zapatua. \"Euskal preso, igeslari eta deportatutak etxean gura doguz!\" lelopean egingo ditue mendi martxea, gazte agerraldia eta bertso saioa. Holan, urtailaren 13an Sarek Bilbon antolatutako manifestazino nazionalerako deia be egingo dabe gazteek.\nLehenengo ekintzea mendi martxea izango da. Goizez, 09:00etan Areatzako Iturrimorrotik urtengo da martxea eta antolatzaileek, ikur eta aldarriak eroatera animau ditue parte-hartzaileak. Gorbeiako kurutzeraino igongo dira eta bajatukeran, barauskarria egingo dabe. Gero, 12:00ak aldera, Areatzako plazan batuko da Arratiako gazteria, agerraldia eta argazkia aterateko.\nArrastiz ostera, 18:00etan, Igorreko Axular Herriko Tabernara mobiduko da gazteria. Bertan, bertso saioa antolatu dabe Ernaik eta Axular Kultur Elkarteak. Hiru andrek abestuko dabe saioan: Araitz Katarain, Janire Agirrezabala eta Aissa Intxausti.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000119", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Stankeik kontzertuagaz inaugurauko dau Karabiek aurtengo eskaintza musikala\nUrtero lez, lemoaztar eta lagunak igongo dira Karabie Gaztetxeko oholtzara, bersino ezagunen artean urteari ondo etorria emotera.\nBihar, urtailak 5, 23:00etan hasiko da urteroko Stankeik kontzertua Lemoako Karabie Gaztetxean. 2006tik aurrera, urtero-urtero egun honeetarako bersortzen da Stankeik, lemoaztarrak eta inguruko lagunak, musikariak zein ez musikariak, batuta. Taldetxoetan antolatu eta abesti ezagunen bersinoak joten ditue. Holan, klasiko bat bihurtu da Stankeik, gabonetako eskaintza kulturalean. Helburua, \"jenteari bere kanta kutun bat abestuteko aukerea emotea da\".\n\"Kultura herritik herrira. Ekimen autogestionarioa, munduko kontzerturik popularrena. Kanta bat aukeratu, musikariei pasau, entsegu pare bat eta oholtzara!\"", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000120", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzan, Bedian eta Igorren ikusi ahalko dira Erregenetako Kabalgatak\nAreatza eta Igorren, arrastiko 18:00etan helduko dira hiru errege magoak bihar; Bedian barriz, 18:30ean.\nUrtailaren 5ean helduko dira, urtero lez, hiru errege magoak baina kabalgatak ez ditue herri guztietan egingo. Aurtengoan be Areatzan, Bedian eta Igorren baino ez dira egongo ikusgai. Arrastiz egingo dira hiru kabalgatak, 18:00etan Areatza eta Igorren, 18:30ean Bedian. Gero, umeak euren gutuna emoteko hurbildu ahalko dira Gaspar, Meltxor eta Baltasarrengana.\nAreatzan, Erregenetako Kabalgatea 18:00etan urtengo da Karpotik, plazarainoko bidea egingo dabe. Igorren ostera, Mandoia kalean hasi eta Kultur Etxeko aretoan amaituko da ibilbidea. Bedian, ordu erdi beranduago hasiko da eta frontoian txokolate beroa be zerbitzauko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000121", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Xabier Rekaldek Bizkaiko Buruz Buruko finala jokatuko dau barikuan\nDimoztarrak Unatx Riol arabarra izango dau aurkari bihar, hilak 5, 18:30ean Lemoan jokatuko dan finalen saioan.\nBizkaiko Buruz Buruko Txapelketea bihar, urtailak 5, ebatziko da, Lemoako pelotalekuan jokatuko diran finalakaz. Arrastiko 18:30ean hasiko dira finalak jokatuten eta hirugarren partidua, nagusien mailakoa, izango da hirugarrena. Bertan Txumuluxueta klube dimoztarreko Xabier Rekalde eta Izarrako Unatx Riol egongo dira aurrez aurre, Bizkaiko txapela bereganatuteko lehian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000122", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bedian dago Garbikerren garbigune mobikorra\nUrtailaren 9ra arte egongo da Bediako plazan gailu eta hondakin txikientzako garbigune mobikorra.\nGailu eta hondakin txikiak botateko ipini dau Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiker enpreseak garbigune mobikorra. Beste hondakinak, handiagoak diranak ohiko garbiguneetara eroan behar dira. Garbigune hau, urte osoan egoten da herriz herri mobiduten, herri bakotxean aste pare batez egoten dalarik.\nHondakin mota asko batzeako gaitasuna dauka garbigune mobikorrak: etxeko tresna txikiak, sueteko tresnak, etxeko orioa, sakeleko telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000123", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Urpekontzi misteriotsua' umeentzako ikuskizuna dago gaur Karabien\nGaur, hilak 3, 18:00etan hasiko da Lemoako Karabie Gaztetxean umeak jantzan ipintera datorren antzerkia.\nUrpekontzi misteriotsua hiru eta hamar urte bitarteko umeentzako antzerki parte-hartzailea da eta XX. mendeko abesti ospetsuen moldaketak ditu oinarri, umeak jantzan ipinteko. Holan dino sinopsiak: Simon, Bobby eta Janis aspaldiko lagunak dira. Udako egun bero batean, uriko asfaltoa atzean itxi, eta hondartzara joatea ebazten dabe. Uretan jolasean dabizala, urpekontzi itxurako zeozer ikusten dabe urrinean. Baina gauzak ez dira itxuraren araberakoak...", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000124", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ameli eta Xirrikituen Jostunek ipuin kontalaria gaur Artean\nKultur Etxean kontauko ditue, 18:00etatik aurrera etxeko txikerrenentzako, basoa sentidu, bizi eta maitatzeko ipuinak\nGaur, urtailak 3 eguaztena, umeentzako Basoko sekretuak ipuin kontaketa musikatua egongo da ikusgai Arteako Kultur Etxean. Amaia Elizagoienek eta Irati Celestinok, Ameli eta Xirrikituen Jostunek, kontauko ditue 18:30etik aurrera \"basoa sentidu, bizi eta maitatzeko\" ipuinak.\nEmonaldi honen bidez, umeek sasoi bakotxean basoan gordeten diran sekretuak ezetuko dabez, animalien bitartez. Holan, hartu-emonak, laguntasuna, norberaren buruarenganako eta inguruarekiko konfiantzea, aniztasuna, hezkidetzea, naturearen zaintza, eguneroko errutina eta euskal mitologia landuko ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000125", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bigarren errotazino bat egin ostean Oinarrizko Kanpamentura bueltau da Alex Txikonen taldea\nAltuerako baldintza klimatologikoak uste baino txarragoak zirala-ta itxi eben bertan behera gorago heltzeako saiakerea Annapurna Cold Peaks espedizinoko kideek.\nAbendua hasi orduko joan zan Alex Txikon alpininista lemoaztarra Nepalera, aurtengo bere erronkeari aurre egiteko: neguan Annapurna (8.091 m) zapaldutea. Zortzimilako tontor horretan, espedizino bi baino ez dira neguan heldu eta atzena, 1987an izan zan. Oinarrizko Kanpamentua egokitu ostean, Alex Txikon, Chhepal, Ang Gyalu, Passan Nurbu, Magkpa, Mig temba, Lakpa, Pemba eta Mattia Conte altuerako kanpamentuak hornituten hasi ziran atzen astean. Oin, bigarren errotazino bat egin dabe baina barriro emon dabe bueltea hirugarren kanpamentuan.\nHolan, espedizinorako material gehiago itxi dabe akanpalekuetan baina oingoan, helburua laugarren kanpamentura edo posible izaterik, tontorrera heltzea izan da. Halanda be, Txikonek onartu dauanez, \"agian anbizio gehiegiko\" erasoa izan dala. Altueran, haize gogorra sufridu eban taldeak eta erasoaldia bertan behera itxi eben: \"Abortatzea ebatzi genduan, beste egun batez bizitzen jarraituteko\".\nLemoaztarrak aitortu dau \"kolpe psikologikoa\" izan dala: \"Jentea oso goian ikusten da baina gure arrakastea, benetan, presinoa maneitatzen jakitea eta bueltea noiz emon jakitea izan da\". Halanda be, pozik agertu da beharrezko material guztia behar dan lekuan dagoalako. Oin, Oinarrizko Kanpamentuan indarrak berreskuratu eta hirugarren erasoaldia prestauko dau Annapurna Cold Peaks espedizinoko taldeak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000126", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zumba eta Hipopresiboak ikastaroetarako plazak zabaldu ditue Diman\nBarikura arte emon daiteke ikastaro bietarako izena 94 631 57 25 telefonoan eta saioak, datorren astean bertan hasiko dira.\nDimako Udalak 2024rako ikastaro barri bi antolatu ditu, Zumba eta Hipopresiboak ikastaroak hain zuzen be. Datorren astean hasi eta bagilera arte iraungo dabe ikastarook eta kasu bietan, hamasei urtetik gorakoentzako dira, dimoztarrentzako lehentasunez. Izena hilaren 5era arte, barikua, emon daiteke 94 631 57 25 telefonoan. Gitxienez zortzi eta gehienez hamabi persona hartuko ditue.\nHipopresiboak ikastaroaren lehenengo saioa urtailaren 8an izango da 17:30etik 18:30era, eta holan jarraituko dau astelehenero bagilera arte. Eskolako kamaran egingo dira saioak eta Diman erroldatutakoentzako prezioa hamabost eurokoa da, erroldatuta ez dagozanentzako ostera, 25 eurokoa.\nZumbako saioak barriz, martitzenero eta eguenero izango dira, 18:00etatik 19:00etara eskolako psikogelan. Diman erroldatutakoentzako prezioa 30 eurokoa da, erroldatuta ez dagozanentzako barriz, 45 eurokoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000127", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan jokatuko da II. Mugarri Desafioa\nDimako frontoi txikian izango da Arratiako anai pelotarien arteko desafioa 17:00etatik aurrera.\nUrtailaren 5ean, 17:00etatik aurrera jokatuko da II. Mugarri Desafioa Dimako plazako frontoi txikian. 2020an, Dima eta Zeanuriren artekoa izan zan pelota desafioa eta oingoan, eskupelotan dabizan edo ibili diran anaiak bikoteka arituko dira, beste anaia batzuen kontra. Pelota saioa bakarrik ez, ikusleentzako jai giroa be promestu dabe antolatzaileek, jana, edana eta musikeagaz: \"Erregenetako bezperarako arrastipasa ederra!\".\nKantxan barriz, parte-hartzaileak sei bikote izango dira, hiru anaia Zeanurikoak eta beste hiru Dimakoak. Holan, Zeanuritik Erkiagatarrak, Beitiatarrak eta Intxaurragatarrak aurkeztuko dira desafiora. Dimatik barriz, Rekaldetarrak, Asuatarrak eta Ziarrustatarrak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000128", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Vidas pasadas' filma proiektauko da gaur Lasarte Aretoan\nAbenduaren 10ean emonaldia bertan-behera geratu zala-ta egingo da Celine Song zuzendariaren drama erromantikoaren proiekzinoa, 20:00etan.\nAbenduaren 10ean bertan-behera gelditu zan Vidas pasadas (Celine Song, 2023) pelikulearen emonaldia eta gaur, urtailak 2, izango da atzenean emonaldia. Berez, 2023ko emonaldia danez, aurreko urteko bazkideek deskontua edo, izan ezkero, gonbidapena erabilteko aukerea izango dabe. Ohiko ordua 19:30ean izaten dan arren, oingoan 20:00etan hasiko da pelikulea.\nNora eta Hae Sung, lotura handia zuten haurtzaroko bi lagun, banandu egin ziran Noraren familiak, orduan 10 urte besterik ez zituenak, Hego Koreatik Kanadara emigrae ebanean. Handik urte askotara, Nora New Yorken antzerkia ikasten ari denean, biek topo egingo dabe, online, eta aste bat igaroko dabe alkarregaz, maitasunaren, patuaren eta bizitza bat osatzen daben hautuen aurrean.\nDomekako emonaldiak\nUrtailaren 7an normaltasunera bueltauko da Lasarte Aretoko zine saioetako programazinoa. Holan, 17:00etan ume eta familientzako pelikulea ipiniko dabe, Doraemon: Nobitaren dinosaurio barria (Kazuaki Imai, 2020). Beranduago izango da bigarren filma, hau be ikusle guztientzako aproposa, La navidad en sus manos (Joaquin Mazon, 2023)", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000129", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Xabier Madariaga Palestinaz arituko da gaur Karabie Gaztetxean\nKazetariak 19:00etan hasiko dau Palestina: zapalkuntzaren lekuko izeneko berbaldia Lemoako gaztetxean.\nXabier Madariaga kazetari zeberioztarra Lemoako Karabie Gaztetxean egongo da gaur, urtailak 2, 19:00etatik aurrera. Gazte asanbladak Gabonetarako antolatutako egitarauaren barruan, Palestina: zapalkuntzaren lekuko berbaldia eskainiko dau Palestinan lan egindako kazetariak.\nXabier Madariaga 2003ko udan heldu zan Jerusalemera, ikasketak amaitu eta jarraian, EITB-en Ekialde Hurbileko korrespontsalia martxan ipinteko. Bertan hiru urte egin zituen Madariagak eta Palestina-Israel gatazkearen egunerokoak konteteaz gainera, 2005ean kolono israeldarren urteerea kontau eban Gazatik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000130", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Beñat Amadek irabazi eban Arrapaladan Dimako I. Lasto Jasotze Txapelketea\nJose Martin Bustinza \"Tubi\" erdi gaixorik lehiatu zan eta laugarren postuan geratu zan. Jon Loiolak ostera, bosgarren postua eskuratu eban.\nAbenduaren 23an jokatu zan Dimako frontoian I. Arrapaladan Lasto Jasotze Txapelketea. Hamaika probalari egon ziran lastoa jasoten eta jasoaldi gehien, 82 zazpi txandatan, Beñat Amade getxoztarrak egin ebazan. Atzetik, zazpi txandatan be, 76 eta 69 jasoaldigaz hurrengoz hurrengo, Andoni Elizondo aguraindarra eta Oier Gonzalez maeztuarra egon ziran.\nHoneen atzetik geratu ziran, laugarren eta bosgarren postuan, dimoztar biak: Jose Martin \"Tubi\" Bustinza eta Jon Loiola. Bost txandatan, 63 eta 51 jasoaldi egin ebezan etxekoek. Tubi faboritoa bazan be, gaixorik pasau ebazan aurreko egunak eta lehenengo postuan hasi bazan be, lehia ixtea ebatzi eban. Hurrengoak Iñaki Bereau, Eder Lopez, Unai Ardeo, Xabat Erleaga eta Bingen Erleaga geratu ziran.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000131", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urteko lehen jardunaldiko ordutegiak zehaztu dira\nJoandako astegoieneko geldialdiaren ostean zehaztuta dagoz Arratiako futbol taldeen urte barriko lehen partiduen ordutegiak.\nGizonezkoen Arratia Ak datorren partidua Zalla A taldearen kontra jokatuko dau Urbietan, hilaren 6an, goizeko 11:45ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak ostera etxetik kanpo jokatuko dau datorren partidua Loiu A taldearen kontra hilaren 7an, eguerdiko 12:00etan.\nAndrazkoen Arratia A taldeak Berriozar talde nafarraren kontra jokatuko dau Urbietan, hilaren 7an, eguerdiko 12:15ean.\nAndrazkoen Arratia B taldeak datorren partidua be, aurreko hirurak bezala, etxetik kanpo jokatuko dau Ibaiondo Nerbioi A taldearen kontra hilaren 7an, arrastiko 19:00etan.\nLemoako Harrobik ostera datorren partidua Gernika B taldearen kontra jokatuko dau Arlonagusian hilaren 7an, arrastiko 16:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000132", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "San Silbestre lasterketak egingo dira abenduaren 31n\nAreatzan, Igorren eta Zeanurin egingo dira sansilbestreetako lasterketak. Lemoan barriz, Eneko Zamalloa Memoriala lasterketea egingo da hamabigarrenez.\nUrteko atzen egunean, Gabonzaharrak hilaren 31n, San Silvestre lasterketak egoten dira herri askotan. Arratiaren kasuan Areatza, Igorre eta Zeanurin antolatu dira lagun arteko lasterketa tradizionalak. Goizez, 11:30ean, Igorre eta Zeanurin izango dira urtekereak. Areatzan ostera, 17:30ean izango da urtekerea. Sei kilometroko zirkuitua antolatu da eta izen-emoteagaz (2€), zozketan be parte hartuko dabe korrikalariek.\nLemoan ostera, XII. Eneko Zamalloa Memoriala ospatuko da. Lemoaztarra oin dala hamabi urte hil zan Gironan, galapan ebilela kotxe bater harrapauta. Ordutik, urtero egin da bere omenezko lasterketea. Aurten, umeen lasterketea 12:30ean eta helduena 12:45ean urtengo dira Elizondo auzotik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000133", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ume jaiobarrientzako dirulaguntzak dagoz Ubideko 2024ko aurrekontuetan\nGuztira, 350.061 eurokoa da onartutako aurrekontua; 2023an baino 17.768 euro gehiagokoa.\nAurrekontuok zemendiaren 15ean onartu ziran, aho batez, Ubideko Herri Kandidaturaren 5 zinegotzien botuakaz. Izan be, aurreko hauteskundeetan EAJk ez eban ordezkaririk lortu eta oposizinorik ez dauka udalean Ubideko Herri Kandidatureak. Guztira, 350.061 eurokoa da onartutako aurrekontua; 2023an baino 17.768 euro gehiagokoa.\nDiru partidarik handiena azpiegitureak eroango dau. \"Ez daukagu proiektu handirik baina buruan badaukagu energia berriztagarriak sustatzeko proiekturen bat\" azaldu deutso begituri Zigor Iturrioz Ubideko alkateak.\nEuskereari jagokonean, euskerea ikasteko dirulaguntzak manteniduten dira eta horretarako 600 euroko diru partidea dago. Umeen jaiotzagaitik be dirulaguntzak emoten dauz Ubidek, eta horretarako 1.800 euro dagoz 2024ko Udal kontuetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000134", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ana Goitiak umorezko bakarrizketea egingo dau Diman\nEskolako kamaran, 19:00etan, eskainiko dau Tortolara arte, andra lodi baten egunerokoa bakarrizketea bihar, hilak 30.\nBihar, abenduak 30, 19:00etan, Dimako eskolako kamaran, Ana Goitiak Tortolara arte, andra lodi baten egunerokoa bakarrizketea eskainiko dau. Bakarrizketan, gizarteak andra lodienganako dituan aurreretxiak kritikauko ditu.\nGaia pil-pilean dago. Izan be, pasau dan astean bertan, Goitiak irainak jaso ebazan bere Instagram kontuan, bere pisuaren harira.\nUmoregilea, kazetaria eta modazalea\nAna Goitia Erkiaga kazetaria, telebistako aurkezlea eta moda blogaria da. ETBn urte asko egin dauz kazetari eta aurkezle lanetan eta 2020an, Barre Librean egin eban bere lehenengo bakarrizketea. Harrezkeroztik, herriz herri ibilten da bakarrizketak egiten.\nGorputz guztientzako neurriko erropak aldarrikatzen ditu El Rincon de Anatxu bere moda blogean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000135", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihotz Gorospek Zeberion kantauko dau zapatuan\nHogarrean eskainiko dau Bihotz anpuluak izenpeko kontzertua abeslari igorreztarrak hilaren 30ean, 18:30ean.\nBesteak beste Yogurinha Borova, Harrobi, Bizipoza Elkartea eta Kupelagaz lanean ibili eta disko, telebista saio zein bideo ugaritan parte hartu ostean, Bihotz anpuluak bakarkako proiektuari ekin eutsan Bihotz Gorospek oin dala urte pare bat. Hainbat kontzertu eskaini ostean, oingo zapatuan, hilak 30, Zeberion egongo da Gorospe, Hogarrena 18:30ean.\nBihotz anpuluak-en, Gorospek bere Youtube kanalean argitaratutako abestiak dira nagusi. Esan, Minaren beldurrez eta Azalean besteak beste, dira abesti propioak. Baina estilo desbardinetako bersino ugari be argitaratu dauz bertan; Hertzainak, La Polla, Silvio Rodrigez, Benito Lertxundi... Horrezaz gain, Itziar Zabala eskalatzaile dimoztarra protagonista dauan Amagana dokumentalerako abestiak be entzun ahal izango dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000136", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako Bandak kontzertua eskainiko dau zapatuan\nAreatzako eleizan, 19:30ean, pelikula ezagunen soinu-bandak joko ditu Atzoko eta gaurko zinema izeneko emonaldian.\nAreatzako Bandak, Areatzako Gabonetako egitarauaren barruan, Atzoko eta gaurko zinema izenpeko kontzertua eskainiko dau. Abenduaren 30ean, 19:30ean izango da kontzertua herriko eleizan. Emonaldi bardinaz gozatuteko aukerea, urtailaren 6an egongo da Igorreko Lasarte Aretoan.\nKontzertuan, zinema klasiko zein modernoko soinu-banda ezagunenak eskainiko ditu entzuleen artean bandak. \"Telebista saio baten egotea moduko izango da\" azaldu deutso BEGITUri Aritz Labrador zuzendariak. Piezak jo eta tartean, honeen inguruko galderak proposatuko ditu bandeak, jenteak mobilagaz erantzun ahal izateko. Sariak be egongo dira erantzuleentzako.\nAreatzako eta Igorreko emonaldietan Areatzako Bandak pieza bardinak taularatuko dituan arren, galderak desbardinak izango dira kontzertuetako bakotxean. Holan, kontzertu bietaz gozatu eta gaiaren gaineko bere ezagutzak neurtu ahal izango ditu bietara hurbilduten danak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000137", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako Bandak kontzertua eskaiko dau zapatuan\nAreatzako eleizan, 19:30ean, pelikula ezagunen soinu-bandak joko ditu Atzoko eta gaurko zinema izeneko emonaldian.\nAreatzako Bandak, Areatzako Gabonetako egitarauaren barruan, Atzoko eta gaurko zinema izenpeko kontzertua eskaiko dau. Abenduaren 30ean, 19:30ean izango da kontzertua herriko eleizan. Emonaldi bardinaz gozatuteko aukerea, urtailaren 6an egongo da Igorreko Lasarte Aretoan.\nKontzertuan, zinema klasiko zein modernoko soinu-banda ezagunenak eskainiko ditu entzuleen artean bandak. \"Telebista saio baten egotea moduko izango da\" azaldu deutso BEGITUri Aritz Labrador zuzendariak. Piezak jo eta tartean, honeen inguruko galderak proposatuko ditu bandeak, jenteak mobilagaz erantzun ahal izateko. Sariak be egongo dira erantzuleentzako.\nAreatzako eta Igorreko emonaldietan Areatzako Bandak pieza bardinak taularatuko dituan arren, galderak desbardinak izango dira kontzertuetako bakotxean. Holan, kontzertu bietaz gozatu eta gaiaren gaineko bere ezagutzak neurtu ahal izango ditu bietara hurbilduten danak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000138", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Pituxa Clowntu Kontari' ikuskizuna egongo da Artean\nGaur, hilak 28, izango da umeentzako ipuinen bidezko clown ikuskizuna Arteko Herriko Bentan, 18:30ean.\nPituxa Clowntu Kontarin ipuin kontaketea eta clown ikuskizuna buztartuten dau Pituxak. Ordubete inguruko umeentzako formatu txikiko antzezlana da eta emonaldietan ipuinak, kontuak, kantuak eta umorea dira protagonista, publikoaren parte-hartzea oinarri moduan hartuta.\nSinopsia: Pituxa pozik dator, ohore haundia baita beretzat ipuinak kontatzera etorteko deitu izana. Baina bere poza berehala zapuztuko jako ipuinak kontatzen ez dakiela gogoratzen dauanean. Zer egin? Nola egin aurre egoera honi? Berarekin batera dakarren maleta handia eta publikoa ezinbesteko izango ditu lan honetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000139", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sukaldaritza agroekologiko tailerra emongo da barikuan Arteako Herriko Bentan\nParte-hartzaile bakotxak etxera eroateko hogei bat piper bete egiteko aukerea izango dau. Izena Herriko Bentan edo 94 627 89 07 telefonoan emon daiteke.\nArteako Herriko Bentak eta Arrazolako Amillena Bentak alkarlanean antolatutako tailerra da Sukaldea kolektibizatzen, elikadura burujabetza feministarantz. Sukaldaritza agroekologikora hurbildu eta bide batez, asteotako bazkari zein afarietarako plater begano eta gluten bakoa prestatuteko aukerea da. Tailerra abenduaren 29an, barikua, emongo da Arteako Herriko Bentan 10:30etik aurrera.\nTailerrean, bakotxak etxera eroateko hobei bat piper bete prestauko ditu Amillenako Bentakoek gidatuta, barazkiz betetako piperrak izango dira. Parte-hartzaile bakotxak bere amantala, aiztoa, ebagiteko ohola eta piperrak etxera eroateko ontzi bat eroan beharko dau.\nIzen-emotea\nIzena Herriko Bentan edo 94 627 89 07 telefonoan emon daiteke eta izena emoterakoan, zenbat piper egin gura diran aipatu beharko da. Hogei piperretik gora egiteko, bost piperreko 1,20 euro gehiago ordaindu beharko dira. Oinarrizko prezioa 35 eurokoa da, 30 euro bazkideentzako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000140", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Pump Track ikastaroak eskainiko dira Igorreko zirkuituan\nAbenduaren 30ean emongo dira maila bitako ikastaroak; oinarrizko mailakoa 10:00etan eta hobekuntza mailakoa 12:00etan. Izena aldez aurretik emon behar da.\nIgorreko Pump Track barriak badaroaz hilabete pare bat zabalik. Herri askotan zabaldu barri dira holango pistak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, Masterclass Pump Track 2023 ikastaroa herriz herri dabil bertakoei Pump Track zirkuitua zelan erabili erakusteko. Igorren, abenduaren 30ean izango da ikastaroa. Maila bi dagoz, oinarrizkoa eta aurreratua, bietarako emon behar da izena online galdetegian.\nOinarrizko maila oindino Pump Track-ean inoz ibili ez diranak, sarritan ibilten ez diranak edo konfiantzea hartu gura dabenak apuntau daitekez. 10:00etan hasi eta 11:55ean amaituko da oinarrizko ikastaroa. Hobekuntza mailan barriz, 12:00etatik 14:00etara, Pump Track-ean denpora bat daroenek eta trikimailu aurreratuak hobetu edo lortu gura dabenek emon behar dabe izena. Izena zein mailatan emon zalantzan egon ezkero, oinarrizko mailan emotea gomendatzen da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000141", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Anje Duhalde Zeanurin izango da bihar\nZeanuriko Ibarreta frontoian izango da musikari lapurtarraren zuzeneko kontzertua, bariku gauean, 22:00etan.\nAnje Dualde Lapurdiko musikaria 1970eko hamarkadan hasi zan musikan. Baionako antzokian abestu eban jentearen aurrean lehenengo aldiz 1973an eta handik gitxira, Mixel Ducau-gaz batera, Errobi, lehen euskal rock taldea sortu eban. Talde horretan abeslari eta gitarra-jotzaile ibili zan eta behin taldea deseginda, bakarlari moduan jarraitu dau gaur arte. Akelarre taldeagaz be lau urte ibili zan eta hainbat proiektutan kolaborazinoak egin ditu. Hamazazpi diskok osotuten dabe bere diskografia. Goizero (1975), Amurizarekin kantari (1990), Sorminetan (2006) eta Ibilean (2012) dira horreetako batzuk.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000142", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Hobe ixilik!' antzezlana egongo da ikusgai Lasarte Aretoan\nBarikuan, hilak 29, taularatuko dabe Itziar Ituño eta Ramon Agirre aktoreek Hobe Ixilik! antzezlana, 20:00etan.\nAbenduaren 29an, barikuan, Txalo Produkzioak konpainiaren Hobe ixilik! antzezlana ikusi ahal izango da Igorreko Kultur Etxean, 20:00etan. Salome Lelouchek sortu, Begoña Bilbaok zuzendu eta Ramon Agirrek euskeratutako lana da Hobe ixilik!. Ikusleen aurrean taularatuteko arduradunak ostera, izen handiko aktore bi dira: Itziar Ituño eta Ramon Agirre.\nBikote bat da antzezlanaren protagonistea, eta biak ibiliko dira berbetan, zirika nahiz eztabaidan. Gai asko izango dabez berbabide: gaztai tartea, patinetea, klima aldaketea, politikea, Me Too mobimentua, amatasun subrogadua... Eguneroko kontuen eta gai potoloen inguruan eztabaidatuko dabe. Lagun biren arteko desadostasunak, ostera, jantza egindakoan baretuko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000143", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabaldu da VIII. Kolazino Mendi Eguneko lasterketarako izen-emotea\nMartiaren 16an izango dira Bediako mendi lasterketak eta martxea. Zezeilaren 20ra arte, merkeagoa izango da izen-emotea.\nMartiaren 16an izango da Bedian Kolazino Mendi Egunaren zortzigarren edizinoa. Lasterketa bi, 24 eta 16 kilometrokoak, eta mendi martxea, hau be 16 kilometrokoa, jokatuko dira. Lasterketa bietarako eta mendi martxarako izena emon behar da sportsmaniac.com webgunean.\nZezeilaren 20ra arte, lasterketa luzean izena emoteko 27 euro ordaindu behar dira. Lasterketa laburrerako prezioa ostera, 22 eurokoa da. Kasu bietan, euro bi merkeagoa da federatuentzako. Zezeilaren 20tik martiaren 10era arte barriz, prezioak bost euro garestituko dira.\nAurten izen-emoteak epe bi izango ditu eta zezeilaren 20a baino lehenago izena emoten dabenek 5 euro merkeago izango dabe izen-emotea. Honegaz, antolakuntzak izen-emoteak atzen momentura arte ez ixtera animau gura ditu partaideak, denporaz egitea lagungarri egiten jakielako, euren esanetan. Aurten, partaideek, jana eta edanaz aparte, izerditzeko jerse bana izango dabe oparitzat.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000144", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzan proiektauko da bihar 'Aire!'\nMaurizia Aldeiturriagaren omenezko dokumentala eguenean, hilak 28, proiektauko da Areatzako udaletxeko areto nagusian, 19:00etan.\nGentzane Martinez de Osabak zuzendutako filma Zinebin estrenau zan eta asteotan, Arratian ikusteko aukerea egon da. Artean eta Zeberion proiektau zan dokumentala oin dala aste bi. Oingoan, Areatzan izango da emonaldia abenduaren 28an, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.\nAire!k, Maurizia Aldeiturriaga pandero-jolearengan inspirautako musika pieza bat sortzeako musika ikasle talde baten sormen prozesua kontetan dau eta Arratiak protagonismo handia dauka film honetan. Alde batetik, Maurizia Aldeiturriagaren bizitzaren lekuak agertzen diralako, eta bestetik, Arratiako Musika Eskolako ikasleek eta Mauriziaren ondorengoek hartzean dabelako parte. Pelikulako talde teknikoan be, Eukeni Arriortua Igorrekoa da argazkigintzaz arduratu dana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000145", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanuriko organo zaharbarritua berrinaugurauko dau gaur Xabier Urtasunek\nGaur, hilak 27, izango da goi mailako organu kontzertua Zeanuriko Andra Mari eleiz parrokian, 19:00etan.\nZeanuriko Andra Mari parrokiako organoa urtebete inguru mutu egon da zaharbarritze lanak egiteko. Abuztutik mezetan, herriko organojolearen eskutik bere soinua entzuteko aukerea izan bada be, abenduaren 27an, eguaztenean, arrastiko 19:00etan berrinaugurazino ofiziala egingo da Xabier Urtasun organojolearen goi mailako kontzertuagaz.\nAlejandro Turanzas, organuaren zaharbarritze lanetan.\n113 urte dituan organo hau Bartzelonan eregi eban Lope Alberdik 1910. urtean. Parrokiak, herritarrak eta batez be Santos López de Letonak ipinitako diruagaz ordaindu ebezan kostuaren 15.000 pezetak, dirutzea sasoi haretarako. Abuztuaren 15ean, Andra Mari egunean, inaugurau eben.\nOrgano erromantikoa da, 56 notako tekladu bi dituana, gehi 27 notako pedalontzi bat, eta transmisino mekanikoduna. Harribitxia da, Lope Alberdiren onena, Abadiñoko San Trokaz eta Areatzako San Bartolome parrokietarako eregitakoakaz batera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000146", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Altuerako kanpamentuak hornitu eta Oinarrizko Kanpamentura bueltau da Aletx Txikonen taldea\nAnnapurnako tontorraren bidean, 6.400 metroko altueran dagoan hirugarren kanpamentura arte heldu dira Annapurna Cold Peaks espedizinoako taldekideak.\nAbendua hasi orduko joan zan Alex Txikon alpininista lemoaztarra Nepalera, aurtengo bere erronkeari aurre egiteko: neguan Annapurna (8.091 m) zapaldutea. Zortzimilako tontor horretan, espedizino bi baino ez dira neguan heldu eta atzena, 1987an izan zan. Oinarrizko Kanpamentua egokitu ostean, Alex Txikon, Chhepal, Ang Gyalu, Passan Nurbu, Magkpa, Mig temba, Lakpa, Pemba eta Mattia Conte altuerako kanpamentuak hornituten egon dira egunotan.\nAtzo heldu ziran C3ra, 6.400 metrotara, eta barriro bueltau dira Oinarrizko Kanpamentura. Bidea markau, sokak itxi eta kanpadendak ipini ditue espezinoaren lehen pausu honetan. Tontorraren bila joaterakoan, pisu guztia gainean eroan behar ez izateko.\n\"Sentsazinoak onak dira, ezin gara fidatu, oin dala lau egun (abenduak 22) iritsi ginen Oinarriko Kanpamentura eta dagoeneko lau egun (abenduak 23, 24, 25 eta 26) eta hiru gau altueran igaro doguz. C3raino daukagu hornituta eta oso indartsu gagoz. Eguraldia lagun izan dogu eta hori funtsezkoa da. Baina mendiak esango deusku bai ala ez... Oin indarberritu egin behar dogu eta ahal dogun bezain laster barriro gora joko dugu\" adierazi dau Txikonek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000147", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean zabalduko da Igorreko Euskera Plana diseinetako galdetegia\nHurrengo bost urteetarako plana martxan ipinteko lehen pausoa izango da galdetegia. Gaurko egoerea balorau ostean egingo da plangintzea, eragile eta herrikarrakaz batera.\n2024-2029 epealdiko Igorreko euskera plana diseinetako Udalak galdetegia ipiniko dau herritarren eskura euskeraz zein gaztelaniaz, abenduaren 28tik aurrera. \"Igorreko Euskararen Plan Estrategiko barria diseinetako herritarren ahotsa entzun gura dau Igorreko Udalak\" eta galdetegiaren bitartez egingo da. Gitxienez, ehun galdetegi beteta jaso gura dauz Udalak. Diagnostiko zehatza egiteko.Ahize AEK-k diseinauko dau egungo egoerearen ebaluazinoa eta plangintza barrirako lan ildo nagusien diseinurako proposamena.\nHorretarako, lehenengotik, galdetegiak zabalduko dira, online, whatsappez, sare sozialetan eta beste baliabideen bitartez, baita fisikoki be. Gero, galdetegietako informazino kualitatiboa eta kuantitatiboa aztertuko dau Ahizeko lantaldeak, eta diagnostiko txostenaren lehen zirriborroa aurkeztuko deutso talde eragileari, taldearen ekarpenak jasoteko.\nOndoren diseinu fasea izango da. Eztabaida taldeetan jasotakoak, bateratu, konpartidu eta osotuko dira igorreztarrakaz egingo dan lanketan. Herritarrentzako deialdi irekiak izango dira, bertan egongo dira baita ordezkari politikoak, talde eragilea eta Igorreko AEK-ko kideak. Saio honeetan lan estrategikoaren oinarriak zehaztuko dira, eta hortik abitatuta Ahizek behin-behineko planaren zirriborroa osotuko dau. Ostean, talde eragileari aurkeztu eta aste biko tartea zabalduko da, gura dauanak ekarpenak egin ahal izateko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000148", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aste osoko egitaraua dakar Laminetxe Gaztetxeak\nGrafitiak, zumba, umeentzako pelikula emonaldia eta mikro ireki saioa egongo dira, gaurtik hasi eta barikura arte.\nAreatzako Laminetxe Gaztetxeak Gabonaldian be zabalduko ditu ateak, egunero gaurtik hasita barikura arte, abenduak 29. Arrasti bakotxerako ekintza bana antolatu dabe. Hasteko gaur, martitzena, grafiti erakustaldia egongo da 18:00etan. Eguaztenean barriz, hilak 27, zumba tailerra egongo da, hau be 18:00etan. Eguenean, umeak izango dira protagonista. 17:00etan, Kiriku eta sorgina pelikulea proiektauko da eta meriendarako, fruta jana egongo da. Barikuan ostera, mikro ireki saioa egongo da 19:00etatik aurrera, gura dauanak kantau edo instrumentuak joteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000149", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Merkatariek antolatutako otzaren zozketea egingo da gaur Lasarte Aretoan\nBabo Royal clown ikuskizuna 20:15ean hasiko da eta gero zozketauko dira aurtengo sei otzarak. Otzaretako baten zozketea, antzerkiko ikusleen artean egingo da.\nArratiako Merkatarien Elkarteak antolatuta, herriko dendetako produktuakaz osotutako sei otzaren urteroko zozketea gaur, hilak 26, izango da. Igorreko Kultur Etxean, 20:15ean, merkatariek deitutako Ganso & Cia konpainiaren Babo Royal antzerki familiarra hasiko da eta hau amaituta egingo da zozketea.\nZozketan sei otzara egongo dira. Bost, atzen asteetan herriko komertzioetan banatu diran bonuen parte-hartzaileen artean zozketauko dira eta seigarrena, Babo Royal ikusi dabenen artean bakarrik zozketauko da.\nBabo Royal\nCecilia Paganiniren laguntzeagaz Gorka Gansok gidatutako proiektua da Ganso & Cia konpainia. Babo Royal \"hierarkiak trukatzen\" dituan jolasa da. Personajeak, 50 m2ko inperio bateko burutik jotako erregea eta trobalaria dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000150", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Harrobik eta andrazkoen Arratia Bk irabazi\nLemoako Harrobik 0-1 irabazi eban etxetik kanpo eta andrazkoen Arratia B taldeak 1-5. Gizonezkoen Arratia Ak husna bardindu eban atzenaren kontra Urbietan eta B taldeak 2-0 galdu eban etxetik kanpo.\nLemoako taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Ezkurdi A taldearen kontra eta 0-1 irabazi eban talde arratiarrak. 14 jardunaldiren ostean Lemoako Harrobik 21 puntu ditu eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua Gernika B taldearen kontra jokatuko dau Arlonagusian urtailaren 7an, arrastiko 16:30ean.\nArratia\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu gauean jokatu eban Urbietan Iturrigorri A taldearen kontra eta husna bardindu eban. 14 jardunaldiren ostean Arratia Ak 21 puntu ditu eta seigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Zalla A taldearen kontra jokatuko dau Urbietan, urtailaren 6an, goizeko 11:45ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak bariku arrastian jokatu eban etxetik kanpo Berriatuko taldearen kontra eta 2-0 galdu eban. 14 jardunaldiren ostean Arratia Bk 18 puntu ditu eta hamargarren postuan dago. Datorren partidua Loiu A taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo urtailaren 7an, arrastiko 15:30ean.\nAndrazkoen B taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo Ariz taldearen kontra eta 1-5 irabazi eban talde arratiarrak. Arratia Bk atzen hiru jardunaldietan etxetik kanpo jokatu dau eta hiru garaipen jarraian lortu ditu. 12 jardunaldiren ostean 21 puntu ditu Arratia Bk eta bosgarren dago sailkapenean. Datorren partidua be etxetik kanpo jokatuko dau Ibaiondo Nerbioi A taldearen kontra, urtaileko lehen astegoienean.\nAndrazkoen A taldeak ez dau partidurik euki atzen jardunaldi honetan eta datorrena Berriozar talde nafarraren kontra jokatuko dau Urbietan, urtailaren 7an, eguerdiko 12:15ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000151", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan bajatuko dira basotik Oletzero eta Mari Domingi!\nAbenduaren 23an Arratia, Ubide eta Zeberiotik birea egingo dabe Olentzero eta Mari Domingik, gauez opariak ixten hasi aurretik.\nArantzazu\nPlazan batuko dira herritarrak 12:00etan, auzoz auzo Gabon kantak abestuteko. Olentzero eta Mari Domingi 13:00etan helduko dira eta errepidetik plazarako bidea egingo dabe.\nAreatza\nOlentzero eta Mari Domingi 17:30ean urtengo dira plazara eta bertatik, kalejirea egingo da herritik.\nArtea\nPlazan batuko dira arteaztarrak 17:00etan eta auzoz auzo ibiliko dita Gabon kantak abesten. Olentzero eta Mari Domingi iluntzean helduko dira, 19:00etan.\nBedia\nOlentzero eta Mari Dominigi 13:00etan helduko dira plazara herritarrak agurtuteko.\nDima\nGoizeko 11:00etan bajatuko dira Olentzero eta Mari Domingi eleizatik behera. Herritarrak baserritarrez jantzita joateko deia egin dabe.\nIgorre\nEguerdian, 12:00etan, bajatuko dira Olentzero, Mari Domingi eta Napo astoa Mikeletik herriari birea egiteko,\nLemoa\nUdaletxean 10:30ean egingo dabe Lemoako lehen agerrerea Olentzero eta Mari Domingik, gosaria zerbitzauko da. Arrastian ostera, Karabie Gaztetxean egongo dira Olentzero eta Mari Domingi, 18:00etan.\nUbide\nOlentzero eta Mari Domingi plazan agertuko dira iluntzean, 19:00etan.\nZeanuri\nKalejireagaz girotuta, 17:00etan egingo dabe agerraldia Olentzero eta Mari Domingik.\nZeberio\nArrastiko 17:30ean urtengo dira Olentzero eta Mari Domingi Ermitabarri auzotik eta plazarako bidea hartuko dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000152", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Perigrosos bikotea izango da gaur Areatzan\nThe Quiet Corner tabernan joko ditu bikoteak atzen hamarkadetako kanta arrakastatsuenen bersinoak, 20:00etatik aurrera.\nGaur, abenduak 22, Gabonetako oporrak hartuko ditue askok eta oporrak ezin hobeto hasteko, The Quiet Corner tabernak kontzertua antolatu dau. Aurretik, Peri & Gros moduan Areatzako taberna irlandarrean egondakoak, Perigrosos izenagaz datoz oingoan. 1980, 1990 eta 2000ko hamarkadetako mundu mailako abesti arraskatatsuenetarikoak entzuteko aukerea egongo da, pop eta rock musikea batez be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000153", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "San Esteban eguna ospatuko da Zeberion\nDatorren martitzenean, hilak 26, izango da ospakizuna Etxazo auzoko ermitan meza, barauskarri eta herri kirolakaz.\nAbenduaren 26a da San Esteban eguna eta Zeberioko Etxazo auzoan, santuaren omenezko ermitea dago eregita. Bertan ospatuko da jaia. Eguerdian, 12:00etan izango da mezea eta hau amaituta, urtero lez, barauskarria zerbitzau eta herri kirol erakustaldia egingo da hurreratu diranentzako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000154", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ane Gebara ipuin kontalaria Diman izango da gaur\nMari Domingi eta neguko solstizioaren inguruko istorioak kontauko ditu umeentzako ludotekan, 18:00etatik aurrera.\nDimesten alkarteak deituta, gaur, hilak 21, Ane Gebara ipuin kontalaria Dimako ludotekan izango da, bost urtetik gorako umeentzako Mari Domingi eta neguko solstizioa emonaldiagaz, 18:00etan. Gebarak Magisteritza ikasketetako atzen lanean haur literatura eta luburutegiekiko zaletasuna aztertu eban eta konturatu zan, ipuin klasikoen eta feminismoaren arteko talkaz. Holan, tradizinoa (neguko solstizioa) eta barritasunak (Mari Domingi) ipiniko ditu aurrez aurre saioan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000155", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar ospatuko da Bediako Gabonetako Jaia\nArrastian frontoian egingo dan jaian erakusketak, jantza erakustaldiak, Gabonetako lehiaketen sari banaketa, jana, edana eta musikea egongo dira.\nAbenduaren 22an, barikua, ospatuko da aurten be Bediako Gabon Jaia. Dohaintzan emoteko janari pakete baten edo euro biren truke parte hartu daiteke 17:30ean herriko frontoian hasiko dan jaian. Gauerainoko jaia izango da eta hainbat ekintza egingo dira. Besteak beste, eskulanen erakusketak eta sari banaketak zein jantza erakustaldiak. 19:00etatik aurrera, pintxoak eta edariak be zerbitzauko dira.\nErakusketotan, herriko eskulan zain marrazketa ikastaroetan ikasleek egindako lanak egongo dira ikusgai. Horrezaz gain, herritarrek egindako Gabonetako postalak eta birziklatutako materialakaz egindako zugatzak ikusi eta gero, sari banaketak egingo dira. Jantzai jagokonez, hiru izango dira erakustaldiak: gimnasia erritmikoa, saltsa eta merengea zein Jauziri taldearen jantzaldia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000156", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Burrunba Elektrotxarangak girotuko dau barikuko poteoa Igorren\nKultur etxe paretik hasita, 19:00etatik 21:00etara girotuko ditue inguruko tabernak estilo desbardinetako musikeagaz.\nAskok hartuko ditue Gabonetako oporrak barikuan eta lehenengo egunerako, jai giroa egongo da Igorren. Izan be, Burrunba Elektrotxaranga ibiliko da iluntzean, 19:00etatik 21:00etara, herriko tabernetako giroa musikeagaz alaituten. Estilo desbardinetako musikeagaz, kantetan eta jantzan ipiniko dau jentea bederatzi urteko ibilbidea daukan elektrotxarangeak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000157", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ruper Ordorika Zeberion izango da bihar\nKontzertuaz gainera, arrastian zehar debalde azokea, pelota partiduak eta ballet ikuskizuna egongo dira Zubialden.\nBihar, hilak 22, 21:30ean, Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko dau Zeberioko plazako San Antolin eleizan. Horrek emongo deutso amaierea, jardueraz betetako arrastiari. Izan be, aurretik, 18:00etatik 21:00etara debalde azokea Hogarrean; 17:00etan, eskupelota partiduak frontoian eta 19:00etan, ballet ikuskizuna, hau be frontoian, egongo dira.\nEuskal rock, pop eta folk-a ezin dira ulertu Ruper Ordorika barik; onatiarraren musikea, estiloetatik harago doan arren. 1980an kaleratu eban bere lehen diskoa Hautsi da anphora, Bernardo Atxagaren Etiopia liburutik hartutako poemez osotuta eta atzena, 2021ean, Amour eta toujours izenekoa. Guztira 22 bakarkako disko, 40 urtetik gorako ibilbidean. Bakarkako ibilbideagaz batera, Hiru Truku taldea sortu eban 1994an, Bixente Martinez eta Joseba Tapiagaz batera, euskal kantu tradizionalen interpretazino barri bat eskaintzeko. Zeberion, euskal musikearen erreferente dan Ordorikaren kantuak zuzenean entzuteko aukerea egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000158", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Belako eta Txopet izango dira Kiñu Gaztetxeko urteko atzen kontzertu gaueko protagonistak\nAbenduaren 23an, 21:00etan zabalduko ditue gaztetxeko ateak. Sarrerak Igorreko Axular Herriko Tabernan salduko dira aldez aurretik eta gaztetxean egunean bertan.\nBelako 2011n jaiotako musika taldea da. Hurrengo urtean Gaztea Maketa Lehiaketea irabazi eta estadu mailako Radio3-en, hirugarren postua lortuta hasi eban ibilbidea talde mungiarrak. Ingelesez eta euskeraz kantetan dabe. Josu Ximun gitarran, Lore Nekane bajuan, Lander Zalakain baterian eta Cris Lizarraga tekladuan dira lau partaideak. Atzen hamarkadan lau disko luze argitaratu ditue eta azkena, Sigo Regando, aurkeztuko dabe Igorren\nTxopet barriz, talde bilbotar jaiobarria da, 2021ean batutakoa. Gainera, atzen edizinoko Gaztea Maketa Lehiaketearen irabazlea. Andoni Barinaga-Rementeria baterian, Iñigo Guemes \"Wemes\" bajuan eta Jon Fernandez gitarran zein ahotsean dira taldekideak. Nahiz eta jausi da taldearen disko bakar eta kaleratu barria; hau zuzenean entzuteko aukerea izango da Kiñukoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000159", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Anita Maravillas konpainiak 'Andereño' dakar Lasarte Aretora\nHilak 23an, barikua, 18:00etan hasiko da umeentzako txotxongilo ikuskizuna Igorreko Kultur Etxean.\nAnita Maravillas konpainiaren zazpigarren txotxongilo ikuskizuna da Andereño, bost urtetik gorako umeentzako eta familientzako antzezlana. Irakasle baten eta bere eskola txikiaren istorioa kontetan da, \"maitasunetik eta alkarren zaintzatik eregitako eskolea\".Igorren, abenduaren 23an egongo da ikusgai, 18:00etan, Kultur Etxean.\n\"Istorio honen bitartez, maistra ausart hareen berbek bidaiatu egiten dabe, eta belarrira xuxurlatzen deuskue aske izateko lehen baldintzea, saiatzea dela\", dino sinopsiak. Istorio hau estetika zainduko txotxongiloakaz taularatuko dabe antzezleek: \"mugimendua zainduta, bere bizitza-ilunsino delikatua lortzeako\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000160", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal preso eta igeslarien aldeko erregenetako opilak eskatu daitekez\nArantzazun, Areatzan, Artean, Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanurin batu ahal izango dira tamainu desbardinetako opilak, natagaz zein naturalak.\nEuskal preso eta igeslariei laguntza ekonomikoa emoteko helburuagaz, Arratian erregenetako opilak erosteko aukerea egongo da aurtengo gabonetan. Arantzazun (637 812 619), Areatzan (688 879 713), Artean (600 389 055), Diman (677 870 009), Igorren (699 919 085), Lemoan (696 802 763) eta Zeanurin (620 253 725).\nOpilei jagokonez, aukera desbardinak dagoz. Holan, nata bako opil txikia (12,5€), ertaina (20,5€) eta handia (28€) dagoz. Natadunak be, hiru dira: txikia (16,5€), ertaina (28€) eta handia (38€).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000161", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gabonetako oporrei hasikerea emoteko kantu poteoa egingo da Lemoan\nBarikuan, 19:30etik aurrera ibiliko dira lemoaztarrak kantu poteoan herritik, Txerokiak taldeak girotuta.\nGabonetako oporrak hasi orduko, abenduaren 22an, Lemoako Jai Batzordeak antolatutako kantu poteoa urtengo da Herradura Tabernatik 19:30ean. Kantaldia Bakioko Txerokiak taldeak girotuko dau. Gitarra, pandero, trikitxa eta txiruleagazz langunduta, euskal kantak taldeak kantetako aukerea izango da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000162", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gabonak hasteko kantu poteoa egingo da Lemoan\nBarikuan, 19:30etik aurrera ibiliko dira lemoaztarrak kantu poteoan herritik, Txerokiak taldeak girotuta.\nGabonetako oporrak hasi orduko, abenduaren 22an, Lemoako Jai Batzordeak antolatutako kantu poteoa urtengo da Herradura Tabernatik 19:30ean. Kantaldia Bakioko Txerokiak taldeak girotuko dau. Gitarra, pandero, trikitxa eta txiruleagazz langunduta, euskal kantak taldeak kantetako aukerea izango da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000163", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Onditz Iturbek marka barria ezarri dau Gasteizko Maratoi Erdian\n21 kilometroko lasterketea irabazteaz gainera, 01:16:34ko denporea lortuta, 1999tik egoan markea gainditu dau korrikalari igorreztarrak.\nOnditz Iturbe lasterkari igorreztarrak irabazi eban abenduaren 17an jokatutako Gasteizko 45. Maratoi Erdia. Proba honetako 21 kilometroak betetako, 1:16.34ko denporea behar izan eban Iturbek. Beraz, Nieves Zarzak 1999an ezarritako 1:17.45eko markea gainditutea lortu dau, asfaltoan be bere balioa probatuta itxita.\nBere helburuak bete ebazan Igorrekoak lasterketa honetan. \"Ez da urte erraza izan, baina urtea amaituteko erronka bat ipini neutsan neure buruari: maratoi erdi baten nire markea hobetutea\" azaldu deutso BEGITUri lasterkariak. Hori dala-ta, azken hileetan, hainbeste mendi lasterketa irabazi ostean, asfaltoan ibili da.\nGuztira 2.500 atleta baino gehiagok hartu eben parte Gazteizko Maratoi Erdian. Andrazkoen podiuma, Barbara Ramonek eta Maria Zorrozak osotu eben; gizonezkoena barriz, Urko Herranek (01:06:27), Miguel Riscok eta Carles Montllor-ek, hurrengoz hurrengo. Arabako Txapelketea be jokatu zan bertan eta Urko Herranek eta Arrate Mintegik irabazi ebezan Arabako txapelak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000164", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arrapaladan Dimako I. Lasto Jasotze Txapelketea jokatuko da zapatuan\nHilaren 23an, 12:30ean, izango da hamaika kirolariren arteko probea Dimako frontoian. Tubi eta Jon Loiola dimoztarrek be hartuko dabe parte.\nDatorren zapatuan, hilak 23, Dimako Arrapalan Lasto Jasotze Txapelketearen lehenengo edizinoa jokatuko da eguerdian, herriko frontoian. Araba, Bizkaia zein Gipuzkoako hamaika probalari dagoz deituta proba honetan parte-hartzea eta euren artean egongo dira dimoztar bi, Jose Martin Bustinza \"Tubi\" txapelduna eta Jon Loiola.\nEtxekoez gainera Unari Ardeo eta Beñat Amade getxoztarrak, Oier Gonzalez maeztuarra, Iñaki Bereau igantziarra, Patxi Ituarte mutrikuarra, Bingen eta Xabal Erleaga arratzuarrak eta Andoni Elizondo zein Eder Lorpez aguraindarrak egongo dira fardoa nork gehiagotan altxau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000165", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan emongo deutsie hasikerea Karabie Gaztetxeko Hambostaldi Kulturalari\nAbenduaren 22an hasi eta urtailaren 5era arte kontzertuak, berbaldiak, liburu aurkezpenak, ikuskizunak eta ospakizunak egongo dira, ia egunero, Lemoako gaztetxean.\nLemoako Karabie Gaztetxeak urtero antolatuten dau Gabon sasoian Hamabostaldi Kulturala eta aurtengoan be, holan izango da. 2023ko abenduaren 22an hasi eta datorren urteko urtailaren 5era arteko egitaraua antolatu dau Harriketarrak Gazte Asanbladak. Gabon ospakizunek, pintxo lehiaketak, komiki aurkezpen bat, umeentzako ikuskizuna, Palestinaren inguruko jardunaldi bi eta musikea izango dira protagonista. Zelan ez, Stankeik kontzertua be egingo da, lemoaztarrek osotutako talde kolektiboaren urteroko emonaldia.\nAbenduak 22, barikua\n23:00etan, Gilda taldearen kontzertua.\nAbenduak 24, domekea\n18:00etan, Olentzero eta Mari Domingi gaztetxean.\nAbenduak 26, martitzena\n20:00etan, Pintxo Lehiaketea.\nAbenduak 27, eguaztena\n19:00etan, Asisko Urmenetaren Gora Euskal Herrientsak! komikiaren aurkezpena.\nAbenduak 28, eguena\n21:00etan, 1999 eta 2023 bitarteko asanbladakideen afaria.\nAbenduak 29, barikua\n19:00etan, Palestina: elkartasuna zelan bideratu? berbaldia Eneko Gerrikabeitiagaz.\nUrtailak 2, martitzena\n19:00etan, Palestina: zapalkuntzaren lekuko berbaldia Xabier Madariaga kazetariagaz.\nUrtailak 3, eguaztena\n18:00etan, Urpekontzi misteriotsua umeentzako ikuskizuna.\nUrtailak 5, barikua\n23:00etan, Stankeik kontzertua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000166", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ibon Oregi surflariak bere bizipenak kontauko ditu eguaztenean Igorren\nTriatloiak egiteko entrenetan, 2020an auto batek harrapau eta hanka bat galdu ostean, Oregi surf egokituko munduko azpitxapelduna izatera heldu da aurten.\nIbon Oregi markinarra betidanik egon da lotuta kirolagaz. Lehen, Iron Man eta triatloietako ohiko korrikalaria zan baina bizitzea aldatu jakon 2020ko urrietan. Entrenetan ebilela, auto gidari batek bera harrapau eta ezker hankea galdu eban. Oin, surflaria da eta aurten Kalifornian jokatu dan Worl Para Surfing Championship lehiatu eta zidarrezko dominagaz bueltau da.\nUrte gitxitan, gora-behera handikoak izan dira Oregirentzako, bai emozionalki zein fisikoki. Errealidadeari aurre egiten dakien persona bat bihurtu da holan eta bere bizipenak kontauz, zailtasuna bizi dabezan personei indarra emotera dator. Sortu barri dauan Aparretan Bizi surf klubean bardina egiten dau eta izen bereko berbaldia aurkeztuko dau Igorren. Berbaldia bihar, hilak 20, izango da Igorreko Kultur Etxean, arrastiko 18:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000167", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hirugarrenez jantzi dau Amaia Aldaik MLK Lau eta Erdiko txapela\nDomekan Durangon jokatutako finalean 22-13 nagusitu zan dimoztarra, Goiuri Zabaletaren aurka.\nAmaia Aldai eta Goiuri Zabaleta egon ziran hilaren 17an aurrez aurre, Emakume Master Cup zirkuituko banakako txapelketa gorena dan Master Laboral Kutxa Lau eta Erdiko txapelketako finalean. Durangoko Ezkurdi pelotalekuan jokatu zan finala eta pelotari dimoztarra argi nagusitu zan, 22-13 irabazita. Holan, Aldaik hirugarrenez jantzi dau txapelketa honetako txapela, jokatu diran hiru edizinoetako bakotxaren irabazle izan da-ta.\nGoiuri Zabaleta gazteak, hamalau urte ditu, txapelketan zehar aurrera egiteko kalidadea erakutsi dauan arren, ezin izan eban Aldairen erritmoa jarraitu. Dimakoa hasi zan irabazten, 6-1 eko aldea lortzeraino. Gero, Zabaletak hurreratutea lortu eban, 7-6, baina ezin izan zan aurretik ipini. Holan, Aldaik bereganatu eban barriro jokoa eta tantuz tantu, aldea handitzen joan zan 22-13ra arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000168", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nerea Ibarzabal Diman izango da eguaztenean\nBar Gloria bere lehen eleberriaren aurkezpena egingo dau Ibarzabalek hilaren 20an, Dimako liburutegian 18:00etan.\nBar Gloria (Susa, 2022) Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemenin, 1994) bertsolari, kazetari eta idazlearen lehen eleberria da. Hiru protagonista ditu eta euren bizipenak ehunduz osotu dau Ibarzabalek kontakizuna. Tabernako giroa, personaiak, euren istorioak eta kontetako modua dala-ta sano kritika onak jaso ditu Bar Gloriak, \"herri bateko taberna bateko giroan, mausiki lotutako metaforak kateatzen\" ditualako, besteak beste.\nNerea Ibarzabal\nMarkinarrak Bizkaiko Bertsolari Txapelketea irabazi eban 2021ean eta astegoien honetan lortu dau Bizkaiko bigarren txapela. 2022an, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera heldu zan. Kazetari moduan, ezaguna da hainbat hedabidetan (Berria, Argia, Euskadi Irratia...) egindako kolaborazinoakaitik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000169", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Irabazten amaitu dau urtea Arratiko Zekorrak taldeak\nLa Unica talde iruñearraren kontra 14-12 irabazi eben arratiarrek San Txismen, zapatu arrastian jokatutako partidua.\nArratiko Zekorrak Ekin Eraikuntzak taldeak denporaldiko bigarren garaipena lortu dau astegoienean, urteko atzen partiduan. La Unica talde iruñearra hartu eben zekorrek San Txismen eta 14-12 amaitu zan partidua. Ekaitz Duñabeitiak azaldu dauanez, gogotsu dago taldea: \"Pozik, garaipen serio bat lortu dogulako\".\nPartidua lehenengo zatian ebatzi zan, Duñabeitiaren esanetan, \"erasoan min asko eta defentsan oso serio\" aritu ziran-eta arratiarrak. Holan, atsedenera 14-0 ko aldeagaz heldu zan etxeko taldea. Bigarren zatian ostera, zekorrak jokalari aldaketak egiteko aukera gitxigaz geratu ziran eta Iruñakoak erasoan urten ziran. Atzen hamabost minutuetan entsegu bi egin ebezan baina bat bakarrik transformau ebenez, 14-12 amaitu zan partidua.\nOin, hilebeteko atsedenaldia izango dabe Arratiko Zekorrak taldeko jokalariek. Datorren jardunaldia urtailaren 21ean jokatuko dabe, etxetik kanpo, zarauztarren kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000170", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia Bk baino ez dau garaipena lortu\nEz da oso astegoien ona izan Arratiako taldeentzat, andrazkoen Arratia B taldeak baino ez dau garaipena lortu eta. Gizonezkoen Arratia Ak eta Bk galdu egin ebezan euren partiduak eta Lemoako Harrobik bardindu egin eban etxean.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Santurtzi A taldearen kontra eta 1-0 galdu eban. 13 jardunaldiren ostean Arratia Ak 20 puntu ditu eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua Iturrigorri A taldearen kontra jokatuko dau etxean hilaren 23an, arrastiko 20:00etan.\nGizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxean Orozkoko Atxulaur A taldearen kontra eta 0-1 galdu eban. Arratia Bk bost jardunaldi eroiazan galdu barik. 13 jardunaldiren ostean Arratia Bk 18 puntu ditu eta zortzigarren postuan dago. Datorren partidua Berriatukoren kontra jokatuko dau etxetik kanpo barikuan hilak 22, arrastiko 19:30ean.\nAndrazkoen B taldeak Urbietan jokatu behar eban zapatu arrastian baina Igorreko futbol zelaian argiterira doan kobrea ostu eta dagozan 4 argi torreetako bitako argiak ez dabiz zelaian, hori dala-ta kanpoan jokatu behar izan eban Orduña taldearen kontra; 0-6 irabazi eban talde arratiarrak. 11 jardunaldiren ostean 18 puntu ditu Arratia Bk eta seigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua be etxetik kanpo jokatuko dau Ariz taldearen kontra, hilaren 24an, eguerdiko 13:15ean.\nAndrazkoen A taldeak ez dauka partidurik 2024ko lehen astegoienera arte. Orduan Berriozar talde nafarraren kontra jokatuko dau dau Urbietan\nLemoako HarrobiLemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban etxean Sondika A taldearen kontra eta husna bardindu eban. 13 jardunaldiren ostean Lemoako Harrobik 18 puntu ditu eta zapigarren postuan dago. Datorren partidua Ezkurdi A taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 23an, arrastiko 18:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000171", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimetaleroek kontzertu gaua antolatu dabe Kiñu Gaztetxean\nZapatua gauean Herra, Lotura eta Broken Legacy taldeak egongo dira Igorreko gaztetxeko oholtzan, 20:30etik aurrera.\nDImetaleroak alkarteak antolatuta, bihar, hilak 16, kontzertu hirukoitza egongo da Igorreko Kiñu Gaztetxean. Herra, Lotura eta Broken Legacy taldeak joko dabe jaialditxoan. Sarrerak gaur arte dagoz salgai Igorreko Axular Herrikoan eta Kukuman, Dimako Baltzolan, Arteako Herriko Bentan eta Ubideko Ubide tabernan. Egunean bertan be salduko dira sarreran, sei eurotan.\nHerra talde arabarrarena izango da kontzertu nagusia, metal moderno eta melodikoa, Zazpi izeneko diska aurkezteko biran dabil taldea ta. Horrezaz gainera, Loturak be, aurten argitarautako EPren, Erantzunaren zain, kantak joko ditu besteak beste. Broken Legacy-k ostera, landutako bi disken kantan taularatuko ditu, XIX eta Ortzimuga diskoetakoak hain zuzen be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000172", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan egingo da Areatzako urteko atzen azokea\nBaserriko eta artisauen produktuak egongo dira salgai goizez merkaduan. Horrezaz gain, eskola barriztua ikusteko aukerea be egongo da.\nAbenduaren 16an, zapatua, 10:30etik 15:00etara, nekazaritzako elikagaien eta artisauen lanen azoka egingo da Areatzako plazan. Eguraldi txarra bada, eskolako aterpera mobiduko da. Areatzan urtean zehar egiten diran lau merkaduetatik atzena izango da hau.\nAreatzako azokan, Arratia eta inguruko herrietako produktuak erosi ahal izango dira: baserriko ogia, euskal pastela, ortuariak, gaztaia eta patea besteak beste. Inguruko artisauen lanak be egongo dira salgai. Egindako erosketa guztiek tokiko produktu loteen zozketan parte hartuko dabe.\nEskolea barriztuta\nAreatzako eskola barriztapen lanetan egon da oin arte eta behin obrak amaituta, herritarrek emoitzea ikusteko aukerea izango dabe zapatu goizean. 11:00etan zabaldu eta 13:00etan zarratuko dira ateak, instalazino barriak ikusi ahal izateko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000173", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Inguruko altxorrak ezagutu ala... suntsitu' erakusketea zabalduko da gaur\nIgorreko Kultur Etxeko erakusketa gelan egongo da ikusgai Arratiako altxorrak eta makroproiektuak aurrez aurre ipinten dituan argazki erakusketea.\nMakatzak Arratiako Ekologistak taldeak antolatuta, gaur, hilak 15, Inguruko altxorrak ezagutu ala... suntsitu argazki eta multimedia erakusketea inaugurauko da Igorreko Kultur Etxean, 18:00etan. Xabier Ramos, Gartzen Martinez, Jasone Aldekoa eta Jose Antonio Mintegiren irudiakaz osotu da erakusketea.\nArratiako altxor naturalak erakustea eta indarrean ipintea dauka helburu. Bai eta gure inguruko ondasun naturalean eragina daukien makroproiektuak salatutea be. Argazki eta multimedien bitartez egingo da hau eta hilebetez egongo da ikusgai, urtailaren 15era arte, Kultur Etxeko ohiko ordutegian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000174", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Beatriz Egizabalek 'Magma mia' dakar Lemoara\nAbendauren 15ean, barikua, 20:00etan egongo da entzungai Kotxepin Kultur Etxean umoregilearen bakarrizketea.\nBeatriz Egizabal umoregileak 2021eko Feministaldirako, kultura feministearen jaialdia, sortu eban Magma mia bakarrizketea. Urte honeetan herriz herri dabil hau plazaratuten eta Arratiako hainbat herritan egon ostean, Lemoara helduko da asteon.\nIkuspegi feministatik, umorez, bakarrizketa honetan, bere egunerokotasunaren azterketea egiten dau umoristeak. \"Adin jakin bat daukat, eta hor dagoz menopausia, zoru pelbikoa... Alua gora, alua behera ibilten gara. Aluan daukagun indar horregaz, magma horregaz, sumendia bizten badogu... goazen sistema erretera\" adierazo eutsan Egizabalek Berriari alkarrizketa baten.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000175", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Argazki Lehiaketea antolatu dau Dimako Udalak\nHerria bera gaitzat hartuta, dimoztar bakotxak argazki bi proposatu ahalko ditu lehiaketarako. Datorren urteko urtailaren 31ra arte bialdu daitekez erretratuak helbidera.\nDimako Udalaka, herriko txoko zein ekintzen argazkien bilduma bat osotuteko eta herritarrak ekimenetan parte hartzera animetako helburuagaz antolatu dau Argazki Lehiaketea. Herria bera da gaia eta dimoztar bakotxak, erroldatutakoak, argazki bina bialdu ahal izango ditu helbide elektronikora urtailaren 31ra arte. Udalak izentauko dau epaimahaia eta 2024ko lehen hiruhilekoan emongo da irabazlearen barri. Irabazleak, hamar euroko hamar bonu jasoko ditu, herrian gastetako", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000176", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gontzal Mendibilek kontzertua eskainiko dau Igorren zapatuan\nSan Joan Gurutzekoaren poema musikatuak kantauko ditu Mendibilek abenduaren 16an, 19:00etan, Igorreko Lasarte Aretoan, Luis Iruarrizaga Abesbatzagaz.\nSan Juan Gurutzekoa, Juan de Yepes, hamaseigarren mendean bizi izan zan abade eta poeta mistikoa da. 2021eko bagilean, Gontzal Mendibilek plazaratu ebazan Euskaltzaindian, Luis Baraiazarrak itzulitako liburua eta hamairu kantuz osotutako CDa, Neugan bizi gabe biziz. Diskoan, Easo Abesbatzagaz zortzi kantu grabau ebazan eta zuzeneko kontzertuetan herriko edo inguruko koruakaz kantetan dau; Igorren, Luis Iruarrizaga Abesbatzagaz, hain zuzen be.\nEuskal Herrian, San Joan Gurutzekoaren poema musikatuak kantetan, 22 kontzertu egin ditu Mendibilek eta beste bi Euskal Herritik kanpo; Avilan eta Madrilen, hain zuzen be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000177", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan Artean eta domekan Zeberion, ikusi ahal izango da 'Aire!' dokumentala\nMaurizia Aldeiturriagaren omenezko dokumentala da Aire! eta Arratiako txokoak zein musikariak dira protagonista Gentzane Martinez de Osabaren filmean.\nGentzane Martinez de Osabak zuzendutako filma Zinebin estrenau zan eta Arratian ikusteko aukerea egongo da. Lehenengo pase biak astegoien honetan izango dira; Artean, zapatuan, hilak 16, 19:00etan, eleizan eta Zeberion, domekan, 18:00etan, udaletxeko 2. solairuko gelan.\nAire!k, Maurizia Aldeiturriaga pandero-jolearengan inspirautako musika pieza bat sortzeako musika ikasle talde baten sormen prozesua kontetan dau eta Arratiak protagonismo handia dauka film honetan. Alde batetik, Maurizia Aldeiturriagaren bizitzaren lekuak agertzen diralako, eta bestetik, Arratiako Musika Eskolako ikasleek eta Mauriziaren ondorengoek hartzean dabelako parte. Pelikulako talde teknikoan be, Eukeni Arriortua Igorrekoa da argazkigintzaz arduratu dana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000178", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik 'Ztandap' ikuskizuna aurkeztuko dabe Diman\nAbenduaren 14an, eguena, taularatuko dabe umoregileek euren ikuskizun barria Dimako eskolako kamaran, 19:00etan.\nMirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek, Luze edo motz ikuskizunagaz 150 bat emonaldi egin ostean, sortzeko beharra sentidu eta ikuskizun barri bat landu dabe: Ztandap. Zemendiaren 3an Altzon estreinau zan eta asteon, hilak 14, Diman egongo da umoregile bikotearen saio barriagaz gozatuteko aukerea. Eskolako kamaran izango da saioa, 19:00etan.\nAurreko ikuskizunetan egin moduan, Mariarena eta Torregarai \"betaurreko moreak jantzita\" igongo dira oholtzara. Orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak, alkarbizitzea ... izango ditue berbagai horretarako, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz, barre eginez eta egin arazoz eztandarazi, lehertu, nahi ditue bazterrak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000179", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Musikea, garagardaoa eta gaztaia batuko dira The Quiet Cornerrean\nBarikuan Feile taldearen kontzertua egongo da eta zapatuan, gaztai eta garagardao dastaketeaz gainera, Cosmic Bears taldeak kontzertua eskainiko dau.\nDatorren astegoiena ekintzaz beteta egongo da Areatzako The Quiet Cornerren. Bariku iluntzean Feile taldearen musika zeltikoa entzun ahal izango da barriro taberna irlandarrean. Zapatuan barriz, Beerllaro alkarteagaz alkarlanean antolatutako jaialditxoa egongo da, dastaketa eta musikeagaz.\nAbenduaren 15eko kontzertua Feile taldearen esku egongo da. Kike Perez eta Carlos Carranzak musika irlandarra, eskoziarra eta bretoia joko dabe zuzenean, rock eta blues doinuakaz buztartuta, 20:00etan emongo deutsee hasikerea kontzertuari.\nZapaturako Beerllarok antolatutako jaialdian barriz, launa garagardao eta gaztai egongo dira probetako 20:00etatik aurrera. Kataren ostean, gaueko giroak hartuko dau taberna irlandarra Cosmic Bears taldearen kontzertuagaz, 22:30ean. Honeek, 1980, 1990 eta 2000ko hamarkadetako pop zein rock musikearen abesti ezagunak taularatuko ditue, estilo propioagaz landuta. 28 euroko balioa dauka dastaketa eta kontzerturako sarrerak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000180", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Profesional ohien arteko pelota partidua jokatuko da Igorren\nOinatz Bengoetxea eta Imanol Agirre, Titin III eta Mikel Goñiren kontra arituko dira barikuan, 19:00etan, Igorreko frontoian.\nIgorreko Udalak eskupelota erakustaldia antolatu dau abenduaren 15erako, barikua, kiroldegiko frontoian. Atzen hamarkadetako lau pelotarti entzutetsu arituko dira bikoteka jokatuten, lagunarteko partiduan. Oinatz Bengoetxea eta Imanol Agirre batetik eta Titin III eta Mikel Goñi bestetik egongo dira aurrez aurre, 19:00etatik aurrera. Sarrerak kiroldegian dagoz salgai, bost euroren truke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000181", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Miren Amurizaren 'Basa' eleberria landuko da hileko Irakurleen Txokoan\nHilaren 15ean, barikua, idazle eta bertsolariagaz egingo da eleberriaren lanketea Arteako Kultur Etxean, 19:00etan.\nUrteko atzenengo Arteako Irakurleen Txokoa saioan, Miren Amuriza bertsolari eta idazlearen Basa (Elkar, 2019) liburua izango da langaia. Bertan, Altzerreka baserriko bizimodua kontetan da, Sabina protagonista izanda, modernitatea heltzerakoan, mundu ikuskera baten amaierea kontetan dau Amurizak.\nSinopsia: Zaharra da Altzerreka, erreka-bazter ainube batean dagoan baserria. Zaharra bertako seme Henry, urte luzez Ameriketan artzain ibilia, hanka anputatu eutsienetik ohean datzana. Zaharra da Sabina Gojenola be, koinatu elbarria eta etxaldea egoskorkeriaz gobernatzen dauan alarguna. Seme-alabek egunerokoa erraztu gura deutsien arren, uko egiten deutso modernidadeari, erosotasunari, inork ezarritako arrastoan sartzeari... Behiakaz, ardiakaz, txakurrakaz, katuakaz bat egiten dau ondoen Sabinak, animaliei baizik ez deutse gozotasunik adierazoten. Etxekoakaz dana du errezeloa, ika-mika eta tentsinoa; auzokoakaz, dana liskar eta norgehiagoka.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000182", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Salgai dagoz Belako eta Txopet taldeen kontzerturako sarrerak\nKiñu Gaztetxean izango dira kontzertuak abenduaren 23an, 21:00etan, eta sarrerak, Igorreko Axular Herrikoan dagoz salgai.\nBelako 2011n jaiotako musika talde mungiarra da. 2012an Gaztea Maketa Lehiaketea irabazi eta estadu mailako Radio3en, hirugarren postua lortuta hasi eban ibilbidea. Ingelesez eta euskeraz kantetan dabe. Josu Ximun gitarran, Lore Nekane bajuan, Lander Zalakain baterian eta Cris Lizarraga tekladuan dira lau partaideak eta danen ahotsak entzuten dira kontzertuetan. Atzen hamarkadan lau disko luze argitaratu ditue eta azkena, Sigo Regando, aurkeztuko dabe Igorren\nTxopet barriz, talde bilbotar jaiobarria da, 2021ean batutakoa, eta atzen edizinoko Gaztea Maketa Lehiaketearen irabazlea izan da. Andoni Barinaga-Rementeria baterian, Iñigo Guemes \"Wemes\" bajuan eta Jon Fernandez gitarran zein ahotsean dira taldekideak. Nahiz eta jausi da taldearen disko bakar eta kaleratu barria; hau zuzenean entzuteko aukerea izango da Kiñukoa.\nTxopet taldea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000183", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan egingo da Igorreko IV. Azoka Solidarioa\nElkartasun Begiradak alkarteko kideak Lehendakari Agirren egongo dira bigarren eskuko jostailu, liburu eta bestelakoak saltzean eta irabaziak, Efela alkartearentzako izango dira.\nHainbat bilketa egun egin ostean, Elkartasun Begiradak alkarteak batuta ditu jenteak dohaintzan emondako jostailu, mozorro, margo, motxila eta beste hainbeste gai. Oin, honeek Igorreko IV. Azoka Solidarioan saltzeako denporea heldu da. Abenduaren 15ean, barikua, Lehendakari Agirre etorbidean egongo dira postuak, jentea hurbildu eta bigarren eskuko gauzak merke-merke erosteko.\nAzokearen ostean, irabaziak batu eta honeek Efela alkartearentzako izango dira. Igorren sortutako alkartea da Efela eta aniztasun funtzionaldun personakaz egiten dau behar. Aurreko urtean, minbizidun umeakaz lan egiten dauan Aspanovas alkarteak eroan ebazan irabaziak, 2.500 euro guztira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000184", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Agnès Vardaren 'Cleo de 5 a 7' filma proiektauko da hile honetako Zineklub saioan\nEguenean, hilak 14, egongo da ikusgai 1962ko film frantziarra ikusgai Igorreko Lasarte Aretoan, 20:00etan.\nHilabete honetako Zineklubean proiektauko dan filma, Agnès Varda frantziarraren Cleo de 5 a 7 izango da. 1962ko drama psikologiko hau nouvelle vague mobimentuaren parte hartzen da eta klasiko frantziarretako bat da, urte haretako Cannesgo jaialdiko pelikula onenaren sarirako izentauta be egon zan.\nSinopsia: Cleo, kantari gaztea, artega dago azterketa mediku baten emaitzen zain. Gutunak irakurtzen dituen igarle batek minbizia duela eta hil daitekeela adierazten dionean, bere kezka areagotu egiten da. Bere denbora bete nahian, emaitzen zain, Cleok soldadu gazte bat ezagutzen du, Aljerian soldadutza egitera abiatzear, heriotzaren beldur dana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000185", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar hasiko da Dimagia, bost eguneko magia jaialdia\nAbenduaren 12an hasi eta 16ra arte, Arratiako magoek antolatutako jaialdian saio eta tailerrak egingo dira Diman.\nArratiako magoen ekimenez sortutako Dimagia jaialdia, aurreko urteetako arrakastaren ondoren, sendotuten doa, eta aurten, bost eguneko egitaraua prestatu dabe, abenduaren 12tik 16ra. Egun horreetan, Arratia Run Run eta Walas magoek tailerrak eta magia ikuskizunak eskainiko ditue. Honeetaz gainera, Txan eta Alain magoak be egongo dira Dimatik.\nAbenduak 12, martitzena\n17:00-18:30 Abaroan, magia tailerra Txan magoagaz.\nAbenduak 13, eguaztena\n14:30-16:00 eskolan, Run Run eta Walas magoen bisitea.\nAbenduak 14, eguena\n17:00-18:30 Abaroan, magia tailerra Txan magoagaz.\nAbenduak 15, barikua\n18:00etan Abaroan, tailerreko parte-hartzaileen magia saioa.\n19:30ean Abaroan, Txan magoaren Magiaz blai blai ikuskizuna.\nAbenduak 16, zapatua\n17:00etan frontoi txikian, bigarren eskuko liburu eta musika azokea, artisauak eta ekoizleak.\n17:00etan Abaroan, Kimikarin tailerra (izena emoteko atzen eguna abenduak 14).\n19:00etan udaletxean, Alain magoaren Ezinezko misteriotsuak ikuskizuna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000186", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Egidazu ipuin kontalaria izango da gaur Kotxepinen\nLau eta zortzi urte bitarteko umeentzako, Ipuin malutak izeneko kontaketea egingo dau 18:00etan.\nGaur, hilak 11, 18:00etan Lemoako Kotxepin Kultur Etxean lau eta zortzi urte bitarteko umeentzako ipuin kontaketea egongo da. Amaia Egidazu izango da kontalaria eta Ipuin malutak da dakarren kontaketea. Hiru ordu laurden eta ordubete bitarteko iraupena izango dau gaurko saioak.\n\"Berben soinuetan erreparatzeko, errimak bilatzeko, berba jokoak egiteko eta atzen finena, hizkuntzeagaz olgetako joerea\" daukala dino kontalariak. Holan, kontaketeagaz saiatuten da umeakaz harremana sortu eta saio parte-hartzailea egiten: \"Liluratu egiten nau ipuinen bidez umeakaz lortzen dan konexinoak, euren arpegiek, begiradek, ideek...\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000187", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lau garaipen eta porrot bat\nAbenduaren 6an, jokatu ebezan gizonezkoen Arratia Ak eta Lemoako Harrobik 12. jardunaldiko partiduak eta Arratia Ak etxean eta Lemoako Harrobik etxetik kanpo garaipena lortu eben. Astegoienean jokatutako partiduetan andrazkoen eta gizonezkoen B taldeek euren partiduak irabazi ebezan etxetik kanpo eta andrazkoen Arratia Ak galdu egin eban, etxetik kanpo be.\nGizonezkoen Arratia A taldeak abenduaren 6an jokatu eban etxean Balmaseda A taldearen kontra eta galtzean hasi bazan be 3-1 irabazi eban Arratiak. 12 jardunaldiren ostean 20 puntu ditu Igorreko taldeak eta bosgarren dago sailkapenean. Datorren partidua hilaren 16an jokatuko dau etxetik kanpo Santurtzi A taldearen kontra, arrastiko 18:00etan.\nGizonezkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Begoña A taldearen kontra eta 0-1 irabazi eban. 12 jardunaldien ostean 18 puntu ditu Arratia Bk eta zazpigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Atxulaur A taldearen kontra hilaren 16an, arrastiko 17:30ean.\nAndrazkoen Arratia A taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Mulier taldearen kontra eta 2-1 galdu eban. Atzen hiru partiduetan puntu bakarra lortu dabe arratiarrek. 13 jardunaldiren ostean 18 puntu ditu Arratia Ak eta bederatzigarren dago sailkapenean. Datorren partidua 2024ko lehen astegoienean jokatuko dau Urbietan Berriozar taldearen kontra.\nAndrazkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo Galdakao tadearen kontra eta 2-5 irabazi eban. 10 jardunaldiren ostean 15 puntu ditu Arratia Bk eta zazpigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Arratia Bk Orduña taldearen kontra hilaren 16an, arrastiko 19:45ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik be, gizonezkoen Arratia Ak lez, abenduaren 6an jokatu eban. Artibai izan eban aurkari etxetik kanpo eta 1-2 irabazi eban partidua Lemoako taldeak. 12 jardunaldien ostean 17 puntu ditu Lemoako taldeak eta zortzigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Sondika A taldearen kontra hilaren 16an, arrastiko 16:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000188", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldaik eta Goiuri Zabaletak jokatuko dabe Lau eta Erdiko Master Laboral Kutxa txapelketaren finala\nAmaia Aldaik, Goiuri Zabaleta izango dau aurkari abenduaren 17an Durangon jokatuko dan finalean.\nAldaik, Miriam Arrillagari 22-3 eta Zabaletak Leire Garairi 22-19 irabazi ostean sailkatu dira finalerako. Dimoztarra, atzen bi urtetako txapelduna da; leitzarrak barriz, 14 urte baino ez ditu eta eskupelotearen etorkizuna bere eskuetan daukala dinoe zaleek.\nGoraino beteta egoan Abadiñoko Matienako pelotalekuan jokatu ziran finalaurrekoak. Markagailuak adierazoten dauan moduan, erraz irabazi eban Aldaik partidua. Sakeagaz 10 tantu egin eutsazan Aldaik Arrillagari. Hasikeran, tarteka, Arrillagak Aldai estutzea lortu eban, baina tanturik lortu barik, eta bere lehen tantuan, 15-1 egoan markagailua.\nAurretik jokatu eben Zabaletak eta Garaik euren partidua. Lehen finalerdia, gogorra eta oso orekatua izan zan, baina Zabaleta gazteak lortu eban finalerako pasea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000189", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurten be egongo dira murrizketak hainbat herritako kontsultategietan\nOrdutegi eta zerbitzu murrizketak dirala-ta, hainbat udalek desadostasun eta kezkak heldu arazo deutsiez Osakidetzari.\nArratian eta Zeberion ordutegi eta zerbitzu murrizketak egongo dira herrietako konsultategietan; osasun arreta Igorren zentralizau eta inguruko herrietatik urrunduz. Hori dala-ta, hainbat udalek desadostasuna eta kezka heldu arazo deutsee Barrualde-Galdakaoko ESIri zein beste erakundeei, gutun eta mozinoen bidez.\nArantzazuk hiru urte eta erdi daroaz daborduko konsultategi barik. Atzen urteetan Arantzazuko Udal Gobernuak hiru gutun bidali ditu konsultea barriro zabalduteko eskatuz. Bi 2021ean, udan zein neguan eta hirugarrena 2022an. Aurten be, zemendian, Osakidetzako Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuari (ESI) gutuna helduarazo deutso \"Arantzazuko lehen arretako kontsultategia 2020ko martia baino lehenagoko baldintza bardinetan\" zabaldutea eskatuz. Hau da, astean birritan ordu bi eta erdiko zerbitzua berreskuratzea.\nAreatzak EH Bilduk aurkeztutako mozinoa onartu eban zemendiaren 29an. Bertan dinoe murrizketak dirala-ta udan gertatu zan egoera berean egongo dirala herritarrak abenduaren 26tik urtailaren 7ra arte, osasun arreta Igorren zentralizauko dabelako eta billaroztarrak medikuarenera joateko mobidu beharko diralako. Gainera, \"langileen lan-baldintzak eta herritarrei eskaintzen jakon zerbitzua prekarizauko dira barriro be\". Honen aurrean, Eusko Jaurlaritzeari eskatuten deutsie urte osoan zehar zerbitzuak bermatutea eta osasun beharginen lan-baldintzak hobetutea.\nDimako Udalak be, zemendiaren 14tik urtailaren 7ra arte Dimako anbulategian egongo diran murrizketen inguruko Udalaren \"kezka eta desadostasuna\" jakinarazo eutsan Lehen Mailako Arreta Unitatateetako kudeaketa taldeari idazki baten bidez.\nArantzazu hiru urte eta erdi konsultategi barik dago. Hori dala-ta, Arantzazuko Udal Gobernuak hiru gutun bidali ditu konsultea barriro zabalduteko eskatuz. Lehenengoa, 2021ko bagilaren 3an, bigarrrena 2021ko zemendiaren 16an eta hirugarrena 2022ko urri bigarrenaren 13an. Aurten be, zemendian, Osakidetzako Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuari (ESI) gutuna helduarazo deutso \"Arantzazuko lehen arretako kontsultategia 2020ko martia baino lehenagoko baldintza bardinetan\" zabaldutea eskatuz. Hau da, astean birritan ordu bi eta erdiko zerbitzua berreskuratzea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000190", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Rebotean OneWall Klubeko hiru arratiar lehiatu dira Frantziako Openean\nAitor Asua, Mikel Beldarrain eta Lur Ziarrusta lehiatu dira Toulousen jokatutako txapelketan eta Ziarrustak banakakoa irabazita, urteko laugarren txapela lortu dau.\nRebotean OneWall Klub euskalduna txapelketaz txapelketa dabil eta atzena, astegoienean jokatu dau, Toulousen jokatu dan Frantziako Opena. Hiru arratiar izan dira bertan, Mikel Beldarrain arteaztarra eta Aitor Asua zein Lur Ziarrusta dimoztarrak. Banakako txapelketan Lur Ziarrusta urten zan garaile eta binakakoan, hirurak heldu ziran finalaurreko partiduetara.\nBanakako txapelketea zapatuan jokatu zan, Ziarrusta eta Beldarrain maila gorenean aritu ziran eta Asua, B mailan. Beldarrain zein Ziarrusta, beste bost jokalariren kontra jokatu ostean finalerdietara heldu ziran. Biak aurrez aurre, dimoztarra urten zan garaile bi jokoetan. Holan, finalean Löic Clement Europako liderraren kontra jokatuten ikusi zan eta orduan be joko biak irabazita (15-13 eta 15-09) lortu eban txapela Ziarrustak. Urteko laugarrena. Asua ostera, C mailako finalerdietara sailkatu zan ligaxka fasean egindako lanari esker baina ezin izan eban aurrera egin.\nBinakako txapelketea barriz, domekan jokatu zan. Ziarrustak eta Asuak bikote bat osotu eben eta Beldarrain, Theo Chalimont frantziarra hartu eban bikote lez. Bikote biak heldu ziran finalaurrekoetara baina kanporatuak izan ziran, belgikarren eta ingelesen kontra hurrengoz hurrengo.\nOneWall-ak ofizialtasuna lortu dau Euskal Herrian\nRebotean OneWall Klubak oin dala hilebete eskaerea egin ostean, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak ofizialtasuna emon deutso OneWall modalidadeari. Oin dala urte batzuk egindako saiakereagaz lortu ez zan arren. Oin, modalidade honetako lehen euskal klubeko Lur Ziarrusta pozik agertu da barriagaz, \"danagaz goaz!\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000191", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatu gauean Durangoko Azokatik bueltetako autobusa ipiniko dau mankomunitateak\nAutobusak Lemoako tren geltokian itxongo dau 03:00etan eta 05:00etan, herriz herri geldialdiak eginda, Dima zein Zeanuriraino joateko.\nAbenduaren 6tik 10era ospatuten da Durangoko Azokaren 58. edizinoa. Zapatu gauean, hilaren 9an, kontzertuak eta gaueko giroa egongo danez Arratiako Udalen Mankomunitateko Gazteria Arloak Lemoako tren estazinotik Arratiako herrietara mobiduteko autobusa ipiniko dau. Goizaldeko 03:00etan eta 05:00etan egongo da autobusa bertan eta Dimara, Igorrera, Arantzazura, Arteara, Areatzara eta Zeanurira eroango dauz gautxoriak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000192", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia Ak eta Lemoako Harrobik atzo jokatutako 12. jardunaldiko partiduak irabazi dabez\nAtzo, abenduaren 6an, jokatu ebezan Arratiako talde biek 12. jardunaldiko euren partiduak eta Arratia Ak etxean eta Lemoako Harrobik etxetik kanpo jardunaldi honetan aurreratutako partiduetan garaipena lortu eben.\nGizonezkoen Arratia A taldeak atzo arrastian jokatu eban etxean Balmaseda A taldearen kontra eta galtzean hasi bazan be 3-1 irabazi eban Arratiak. Golak Edorta Ormazabal billaroztarrak, Ander Gondra atezainak urrunetik botatako falta batetik eta Jon Ordeñana zornotzarrak sartu ebezan. Gondra atezainak liga honetan sartzean dauan bigarren gola da eta bitxikeria moduan esan behar da, gol hori Ohorezko Mailan sartzean dan 15.000. gola izan zala. Datorren partidua hilaren 17an jokatuko dau Arratia Ak etxetik kanpo Santurtzi A taldearen kontra, goizeko 11:15ean.\nLemoako Harrobik be atzo arrastian jokatu eban. Artibai izan eben aurkari etxetik kanpo eta 1-2 irabazi eban partidua Lemoako taldeak. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Sondika A taldearen kontra hilaren 16-17ko astegoienean.\nAstegoien honetan jokatuko dira falta diran arratiarren beste partiduak. Andrazkoen A taldeak Mulier taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 10ean, arrastiko 16:00etan; andrazkoen Arratia B taldeak be hilaren 10ean jokatuko dau etxetik kanpo Galdakao taldearen kontra, 12:30ean eta gizonezkoen Arratia Bk hilaren 10ean jokatuko dau etxetik kanpo Begoña A taldearen kontra, 18:45ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000193", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Espetxe sistema izango da berbagai zapatuan Arteako Herriko Bentan\nSanti Cobos-en bizitzan oinarritutako Zigor Olabarriaren Txori urdinak liburuaren aurkezpena egongo da eta gero, Aitor Urrutxurtu FIES preso arteaztarrak kontauko ditu bere bizipenak.\nZapatuan, hilak 9, Arteako Herriko Bentan espetxe sistemearen inguruko lanketea egingo da arrastiz, 17:00etatik aurrera. Santi Cobos eta Aitor Urrutxurtu FIES preso izandakoek hartuko dabe parte eta horrezaz gainera, Zigor Olabarriaren Txori urdinak liburuaren aurkezpena egingo da. Hau, Santi Cobos-en kartzela esperientzia luzean dago oinarrituta.\nTxori urdinak (sinopsia)\nErreformatorioa, adin txikikoentzako espetxea, espetxe \"arrunta\". Santi Cobosek 25 urte eman ditu preso, horietariko asko isolamenduan eta bakartuta, FIES artxiboan sailkatuta. Gorrotoa eta ihes egiten saiatzea izan ebazan bizirauteko helduleku bakar urte askoan. Saiatu zan teilatutik, saiatu zan murrutik, saiatu zan epaitegitik tiroka, saiatu zan funtzionarioak bahituta. Ordainetan pilatu eban 70 urte baino gehiagoko kondena, torturak, jipoiak, herra. Espainiako Estatuko FIES galerietatik bizirik urten ziran gitxienetako bat dogu Santi, eta kontalari aparta. Bere lekukotasuna espetxe sistemaren salaketa ariketa bat da, gordina oso, baina umoretik eta bizitzaren aldeko kantatik ere badaukana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000194", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gazteek sortutako enpresentzako dirulaguntzen deialdia zabaldu da Arratian\n18 eta 35 urte bitarteko gazteek Arratian 2022an edo urri lehenengora arte sortutako enpresek 1.000 euroko laguntzea jaso ahalko dabe. Abenduaren 15era arte egin daiteke eskaerea.\nArratiako Udalen Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, gazteek sortutako enpresen egonkortzeko helburuagaz, dirulaguntza deialdi bat antolatu dabe. 2022 urtean edo aurtengo urri lehenengora arte 18 eta 35 urte bitarteko gazteek Arantzazun, Areatzan, Artean, Bedian, Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanurin sortutako enpresek hartu ahal dabe parte. Baldintzak bete ezkero, 1.000 euroko laguntzea jasoko dabe.\nZemendiren 30ean zabaldu zan deialdia eta abenduaren 15era arte jasoko dira eskaerak. Mankomunitateko dokumentazino sarrerearen Erregistro Orokorreak edota helbide elektronikoan aurkeztu daitekez eskaerak.\nDirulaguntzea jasoteko baldintzak lau dira. Batetik, zerga-egoitza edo publikoarentzako establezimendu bat izatea aipatutako herrietako batean. Bestetik, enpresea izentautako epean sortuta egotea eta dirulaguntza izapidetzeko prozesu osoan, jardueragaz jarraitzea. Horrezaz gainera, betebehar fiskal guztiak egon behar dira egunean. Azkenengoz, kanpo gertatzen dira zuzenbide publikoko entidadeak, soziedade publikoak eta irabazi asmorik bako alkarteak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000195", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Escamot Catalá-k geldialdia egingo dau eguenean Igorren\nKataluniako musikari eta jantzarien topaketeak jantzan ipiniko ditu Igorreko kaleak, Eingogaz batera, abenduaren 7an. Jantza tailerra zein erromeriak egongo dira egun osoan zehar.\nEscasmot Catalá Kataluniako folklore talde desbardinetako jantzariek eta musikariek osotuten dabe eta urtero-urtero, Euskal Herrira datoz bira bat egiten. Bihar, hilak 6, helduko dira Elgetara eta eguenean, hilak 7, egingo da Igorren geldialdia. Ostean, Orio eta Lakaben be egongo dira. Igorren gainera, jantzaldi bikoitza egingo dabe, goizez zein arrastiz.\nEingo taldeagaz batera prestatu dabe Igorreko egitaraua, filosofia bardina jarraituz, \"proposamen parte jartzailea\" da jantzaldia, kaleko jentea be jantzan ipintekoa. Musikea 12:30ean hasiko da Kultur Etxe parean eta gero, Beheko plazarantza mobiduko da giroa.\nBazkaria be egingo da aterpean, parte-hartzeako, 600 713 374 telefonoan emon behar da izena. Menua beganoa izango da, 20 euroren trukean. Arrastian ostera, Escasmot Catalá-koek jantza tailer bat gidatuko dabe 16:30etik ostera eta iluntze aldera, 19:30ean, Olabarri auzoko tabernetatik egingo da jantza-poteoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000196", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sahararrek ekitaldia egingo dabe zapatuan Igorren eta martxan dago eskualde mailako janari bilketea\nArratiako saharar komunidadeak antolatutako jaia eta berbaldia Igorreko Kultur Etxean egingo da eta hurrengo egunetarako, eskualde mailako janari bilketea antolatu da herriz herri.\nSaharako Elkartea Arratian taldeak ekitaldi bat antolatu dau zapaturako, hilak 9. Jaia eta Mendebaldeko Sahararen egoerearen berbalditxo bat egongo da 15:30etik aurrera Igorreko Kultur Etxean. Alkarte eta norbanakoei egin deutsee deia, \"biziraupenaren bermea kultur aniztasunetik dator!\" lelopean.\nHorrezaz gainera, martxan dago daborduko saharar errefujiaduentzako janari bilketea. Saharako Elkartea Arratian taldeak Arratia BHI, Karabie Gaztetxe, Arteako Herriko Benta eta Ongi Etorri Errefuxiatuak-gaz alkarlanean antolatu dau bilketea. Orioa, azukrea, arroza, pasta, kontserbak eta lekaleak eskatu ditue.\nBilketa egunak:\nZeanuri:\nEskolan: abenduak 11, 12 eta 13.\nAreatza\nHarrera Etxean: abenduak 11, 12, 13, 14 eta 15.\nArtea\nHerriko Bentan: abenduak 11, 12, 13, 14 eta 15.\nIgorre\nInstitutuan (08:15-14:15): abenduak 11, 12, 13 eta 14.\nLehendakari Agirren (11:00-14:00): abenduak 7.\nSahararren egoitzan: zapaturo 12:00etatik 14:00etara.\nDima\nDendan eta eskolan: abenduak 11, 12, 13, 14 eta 15.\nFrontoi txikian (10:00-13:00): abenduak 16.\nLemoa\nKarabie Gaztetxean: abenduak 5 19:00etatik 21:00etara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000197", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Annapurna igoteko espedizinoari ekin deutso Alex Txikonek\nAlpinista lemoaztarra Nepalen dago daborduko, Annapurnaren tontorra (8.091 m) neguan zapalduteko asmoagaz.\nAurreko urtean Manaslu neguan igon eta bajatutea lortu ostean, maiatzean BEGITUn egindako alkarrizketan aurreratu eban moduan, Annapurna igoteko saiakerea egingo dau Aletx Txikonek. 1987 urtetik, inork ez dau lortu 8.091 metroko altueran dagoan tontorra zapaldutea lortu eta oingoan, Lemoakoa saiatuko da. Zemendiaren 29an egin eban bidaia eta prestaketa lanakaz dabil oindino.\nAnnapurna neguan arrakastaz amaitu daben espedizino bi baino ez dira erregistrau. Lehenengoa, 1987ko zezeilaren 3an izan zan. Jerzy Kukuczka eta Artur Hajzer poloniarrak gailurrera heldu ziran. Urte berean, Noboru Yamada, Toshiyuki Kobayashi, Yasuhira Saito eta Teruo Saegusa japoniarrek be, abenduaren 20an zapaldu eben Annapurnako tontorra, baina garbizaleentzat ez litzateke neguko tontorra izango, negu astronomikoa hasi baino egun bat lehenago lortu zan eta.\nSimone Moro be saiatu zan 1997an neguan tontor hau egiten, eta bizirik atera zan espedizinoko bakarra izan zan. Anatoli Bukreev eta Dimitri Sobolev taldekideek bizia galdu eben edur-jausi batek harrapatuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000198", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur zabaldu da Lemoako bost ikastarotan izena emoteko aukerea\nAbenduaren 17ra arte emon daiteke izena Ginekologia naturala eta sexu ahalduntzea II, Robotika haurtzaroan, Dronen munduan murgiltzen, Denboraren bankua eta Komunikazino ez bortitza ikastaroetan.\nAne Ortiz Ballesteros Mundu Berriak berrikuntza sexologikorako erakundeko kideak emongo dau Ginekologia naturala eta sexu ahalduntzea II ikastaroa martitzenero, urtailetik maiatzera bitartean. Sakontze ikastaro bat da, hastapen ikastaroa eginda daukienentzako. Andren sexu-ahalduntzea indartuko dabe, gorputza ezetu eta autoestimua landuz.\nRobotika haurtzaroan ikastaroa barriz, LH3 eta LH6 bitarteko umeentzako da, doban, baina aldez aurretik izena emon behar da udal webgunean. Hiru saio izango ditu, hirurak ludotekan. Umeek proiektu errazetatik hasita, \"eredu desberdinak sortuko ditue; esate baterako, ibilgailuak edo ferietako atrakzinoak\". Honeek programetan ikasi eta bizia hartuko dabe holan ibilgailu eta bestelako makinak.\nDronen munduan murgiltzen tailerra ume gaztetxoentzako izango da; hamabi eta hamasei urte bitartekoentzat. Dronen munduagazko lehen kontaktua izateko aukera izango dabe tailer honetan. Hiru jarduera gauzatuko dira, atal teorikoa, dronen diseinu eta muntatzea eta azken atal praktikoa. Tailerra Gaztelekuan izango da martiaren 16an, saio bakarrekoa.\nDenboraren bankua ostera, lankidetza eta laguntza komunitarioko eredu bat da. Bertan, denporea, zerbitzuak, jakintzak eta ezagutzak, modu boluntario eta antolatuan trukatzen ditue partaideek. Bizikidetza eta gizarte kohesinorako espazioa da eta urtailetik abendurarte aurreikusten dira egingo diran saioak.\nAmaituteko, Nerea Mendizabalek emongo dau Komunikazio ez bortitza bi saiotako tailerra, aprilean. Marshalll Rosenberg-ek garatutako ereduan oinarrituko da Mendizabal. \"Norbere sentimentu eta beharrak adierazoteko eta bestearen jarkera desatsegina entzun eta ulertzeko aukerea emoten deusku, egoera gatazkatsuak kooperazinotik eta errespetutik konponduteko, eta ez epaiketa eta min egitetik\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000199", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "24-24 bardindu dabe zekorrek partidua Gasteizen\nZapatuan Gaztedi taldearen kontra jokatu eban partidua etxetik kanpo Arratiko Zekorrak taldeak eta jokalari gitxi egon baziran be, lortu eben bardinketea.\nEkin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldea eta Gaztedi Rugby Taldea, 2. mailako Euskal Ligako atzenaurreko eta atzen taldeak hurrengoz hurrengo, abenduaren 2an egon ziran aurrez aurre Gasteizen. Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak azaldu dauanez, jokoa nahiko bardinduta egon zan, 24-24ko markagailuak gero erakutsi ebanez. Arratiarrek jokalari gitxi eroan ebezan eta gasteiztarrak aldaketak egiten hasi ziranean, zekorrek igarri eben. Halanda be, arratiarrak partidu osoa mantendu ziran aurretik edo bardinduta.\nDatorren partidua abenduaren 16an jokatuko dau Arratiko Zekorrak taldeak, La Unica talde iruñearraren kontra. San Txismen izango da partidua, arrastiko 15:30ean.\nAner Gorostiaga Euskal Selekzinoan\nArratiko Zekorrak taldeko Aner Gorostiaga 18 urtez azpiko Euskal Selekzinoagaz jokatuten hasi da. Zemendiaren 4an jokatu eban Bilbon, Espainiako Selekzioen Txapelketa Autonomikoko lehen jardunaldian Andaluziako taldearen kontra. Euskalerritarrak urten ziran garaile, 15-14. Astegoien honetan ostera, Kataluniako selekzinoaren kontra aritu dira euskaldunak, baina 24-19 galdu dabe. Halanda be, ez da konporaketa jardunaldia izan eta aurrera doa Euskal selekzinoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000200", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldaik lortu dau Diario Vascoren torneoko finalerako txartela\nLeire Garairen kontra 22-13 irabazita lortu dau Dimakoak finalera sartzea. Bigarren finalista asteon ebatziko da, Miriam Arrillaga eta Goiuri Zabaletaren artean.\nZapatuan, hilak 2, Tolosan jokatu eban Amaia Aldaik Diario Vascok antolatutako txapelketearen finalaurreko partidua Leire Garairen kontra eta 22-13 irabazi ostean, sailkatuta dago abenduaren 16an jokatuko dan finalerako. Beste finalaurrekoa jokatu barik dago oindino, Miriam Arrillaga eta Goiuri Zabaletaren artean ebatziko da bigarren finalista.\nAldaik kontau dauanez, zapatuan erraz irabazi eban eta konfidantzaz beteta dago. Lehenengo tantuetan partidua parekatuta egon bazan be, Dimakoak erritmoa hartu eta aurrera egin eban: \"Eskumageaz abiadura handiagaz mobidu neban pelotea eta aurrean, ezkerragaz, asmatu neban tantuak egiterakoan\".\nMLK banaka\nDiario Vascok antolatutako torneoaz gainera, Master Laboral Kutxa buruz buruko txapelketako finalaurrekoa be jokatuko dau Aldai hurrengo egunetan. Kanporaketa honetan, Miriam Arrillagaren kontra arituko da Dimakoa. Abenduaren 6an izango da partidua, eguaztena, Matienako Udal Pelotalekuan 12:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000201", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago Korrika Laguntzailea izateko kanpainea\nKorrika.eus webgunean zein Igorreko Kubulu euskaltegian egin daiteke bazkidetzea.\n101 egun faltau dira 23. Korrikari hasikerea emoteko eta daborduko, AEKk ipini dau martxan Korrika Laguntzailea izateko bazkidetza kanpainea. Korrika.eus webgunean zein Igorreko Kubulu euskaltegian egin daiteke izen-emotea eta hamabost euroko kostua dauka. Holan, zozketetan parte-hartzeako, ekimenetan lehentasuna eta deskontuak lortzeako eta etxean Korrikaren buletina jasoteko aukerea emoten da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000202", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia Bk baino ez dau irabazi\nAtzen jardunaldia ez da bat be ona izan Arratiako taldeentzat. Gizonezkoen Arratia B taldeak eta andrazkoen A taldeak baino ez dabe punturik lortu eta.\nGizonezkoen Arratia A taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo Galdakao A taldearen kontra eta 1-0 galdu eban. 11 jardunaldiren ostean 17 puntu ditu Igorreko taldeak eta seigarren dago sailkapenean. Datorren partidua hilaren 6an jokatuko dau Urbietan Balmaseda A taldearen kontra, 19:30ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak ostera, zapatu arrastian jokatu eban Urbietan La Merced taldearen kontra eta 3-1 irabazi eban. 11 jardunaldiren ostean 15 puntu ditu Igorreko taldeak eta zortzigarren dago sailkapenean. Datorren partidua hilaren 10ean jokatuko dau etxetik kanpo Begoña A taldearen kontra, 18:45ean.\nAndrazkoen Arratia A taldeak domeka eguerdian jokatu eban Tolosa taldearen kontra eta atzen partidu biak galdu ostean bana bardindu eban Urbietan jokatutako partiduan. 12 jardunaldiren ostean zortzigarren postuan dago Arratia A 18 puntugaz. Datorren partidua Mulier taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 10ean, arrastiko 16:00etan.\nAndrazkoen Arratia B taldeak ostera zapatu arrastian jokatu eban Derio A taldearen kontra eta 0-2 galdu eban Urbietan jokatutako partidua. Bederatzi jardunaldiren ostean 12 puntu ditu Arratia Bk eta zazpigarren dago sailkapenean. Datorren partidua hilaren 10ean jokatuko dau etxetik kanpo Galdakao taldearen kontra, 12:30ean.\nLemoako Harrobi\nDomeka arrastian jokatu zan Lemoako Harrobi eta Amorebieta B taldeen arteko derbia Arlonagusian eta 1-3 galdu eban etxeko taldeak. 12 jardunaldiren ostean 14 puntu ditu Lemoako taldeak eta hamargarren dago sailkapenean. Datorren partidua hilaren 6an jokatuko dau etxetik kanpo Artibai taldearen kontra, 19:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000203", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiarren beharrizanetara egokitutako garraio publikoa diseinetako galdetegia bialduko dabe etxeetara\nEmoitzak Celering enpresak batuko ditu eta adimen artifizialeko algoritmoen bitartez disainauko dau zerbitzu barria.\nArratiako Udalen Mankomunitateak, Bizkaiko Foru Aldundiko laguntzeagaz, herritarren beharrizanei egokitutako garraio publikoaren proiektu pilotua ipini gura dau martxan 2024ko urtailean. Zerbitzua adimen artifizialeko algoritmoen bidez diseinau dagian, Celering enpreseari esleitu jako proiektua.\nIbilgailu kopurua, ordutegiak, sarritasun handieneko ibilbideak eta, jentea jasoteko beharrezkoak diran geralekuak ebazteko erabiltzaile potentzialen ibilbide ohikoenak jakin behar dabe eta galdetegi bat bananduko dabe etxeetan. Hilaren 22ra arte bete daiteke eta online be badago eskuragarri, bai eta 94 471 46 24 telefonoan.\nZerbitzua martxan dagoanean erabili ahal izateko, erabiltzaileak, zerbitzua erreserbau egin beharko dau aplikazino baten bitartez edo telefono batera deituz. Gidariak eskaerea jaso eta eskatzailea dagoan lekutik hurren dagoan geralekuan jasoko dau. Bidaia, beste erabiltzaile batzukaz konpartidu ahal izango da.\nCelering enpreseak, taxi-gidariakaz eta tokiko autobus konpainiakaz lankidetzan, gauzatuko dau proiektua, \"denpora errealean, ibilbideen eskaerea ibilgailu motara eta erabilgarri dagozan jesarleku kopurura egokituz, ibilbideak optimizauz eta erreserban eskatutako lekualdatze premina bereziak egokituz\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000204", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Diario Vasco txapelketako finalerako txartela jokatuko dau bihar Amaia Aldaik\nBihar, abenduak 2, Leire Garairen kontra jokatuko dau dimoztarrak finalaurreko partidua, Tolosan 16:00etan.\nAmaia Aldai pelotari dimoztarra txapelketa bitan dago jokoan, eta bietan dago finalaurrekoak jokatuteko sailkatuta, Diario Vascon zein Master Labora Kutxako buruz burukoan. Diario Vascoko finalaurrekoa oingo zapatuan, hilak 3, jokatuko dau Tolosan Leire Garairen kontra, 16:00etan. Final-laurdenak zemendiaren 4an jokatu ziran eta orduan, Aldai 22-7 urten zan garaile Maddalen Etxegarairen kontra.\nMLK banaka\nDiario Vascok antolatutako torneoaz gainera, Master Laboral Kutxa buruz buruko txapelketako finalaurrekoa be jokatuko dau Aldai hurrengo egunetan. Kanporaketa honetan, Miriam Arrillagaren kontra arituko da Dimakoa. Abenduaren 6an izango da partidua, eguaztena, Matienako Udal Pelotalekuan 12:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000205", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan da Euskerearen Nazinoarteko Eguna\nGaurtik hasi eta domekara arte, euskerearen aldeko hamaika jarduera antolatu dira herriz herri, Arratian zein Zeberion.\nAbenduak 1, barikua\nAreatza\n17:15ean, Ameli eta Xirrikituen jostunen Amonaren istorioak ipuin kontaketea ludotekan.\n18:15ean, umeentzako tailerrak, hormairudia eta jolasak Gaztelekuko gazteen eskutik.\n19:15ean, txokolatea plazan.\nArtea\n16:30ean, jaialdia frontoian: jantzak, musikea eta txokolatea.\nBedia\n19:00etan, gaztai eta ardao dastaketea trikitilariek girotuta, plazan.\nIgorre\n18:30ean, AEKk antolatuta, Eriz Magoa doban Kultur Etxean.\nLemoa\n16:30ean, jolas eta tailerrak eskolako aterpean.\n18:30ean, rap tailerra Xsakagaz eskolako aterpean.\n19:45ean, Kittu taldearen erromeria, jana eta edana.\nZeanuri\n19:30ean, Patxo Telleriaren Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña bakarrizketea Mikel Martinezen eskutik, Txoko Sagarnan.\nAbenduak 2, zapatua\nDima\n18:00etan, Irati filmaren emonaldia eta bakarrizketea Paul Urkijo zuzendariagaz.\nIgorre\n20:00etan, Bidasoa 2018-2019 dokumentalaren emonaldia Kultur Etxean.\nAbenduak 3, domekea\nArantzazu\n11:00etan, hormairudia margoztu eta txapa-tailerra.\n13:00etan, manifestuaren irakurketea eta argazki lehiaketako sariketea.\nGero, kantaldia triki-poteoan.\nAreatza\n12:00etan, 2024ko egutegiko Argazki Lehiaketako sari banaketea.\n12:30ean, kantu-poteoa Kilometrokantu taldeagaz.\nArtea\n12:30ean, Antxo eta Pantxa paolazoen Eman bizia emonaldia Kultur Etxean.\nDima\n09:30ean, hormairudia margoztu frontoian.\n12:15ean, agurra plazan eta jaia: kalejirea, bertsoak, zanpatzarrak, jantzak eta kantuak.\n13:00etan, ekitaldia.\nIgorre\n12:00etan, kantutegiaren inguruko tailerra Kultur Etxean.\n13:00etan, kantu-poteoa Eingo taldeagaz.\n19:00etan, Axut eta Artedrama konpainien Hondamendia antzezlana Kultur Etxean.\nZeanuri\n12:00etan, umeentzako talo tailerra eta gero, talo-jana.\nGero, trikipoteoa Zaztaparrak-ek antolatutako jolasakaz.\nZeberio\n11:30ean, talo tailerra, txapa tailerra, kamisetak margoztu eta karaoke txokoa.\n12:30ean, gaztain erreak eta Jon eta Olatz trikitilariakaz poteoa.\n13:30ean, ekitaldia.\n19:00etan, Irati filmaren emonaldia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000206", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Igorreko ikastaroetan bigarren hiruhilebeterako izen-emotea\nAbenduaren 1etik 15era emon daiteke izena akrobazien hiru mailetan, txi-kung ikastaroan, literatura tailerrean, hipopresiboak-en, arte plastikoetan eta yoga ikastaroan.\nIgorreko Kultur Etxeko bigarren hiruhilebeteko ikastaroetan parte hartu ahal izateko izena emon behar da aldez aurretik Kultur Etxean bertan eta gaur, hilak 1, zabaldu da epea. Holan, abenduaren 15era arte emon daiteke urtailetik martira egingo diran tailer eta ikastaroetan.\nHolan, Akrobazia berriak 7 eta 12 urte bitartekoentzat, Akrobazia aurreratuak 7 eta 12 urte bitartekoentzat, Gazteen akrobaziak 12 eta 30 urte bitartekoentzat, Txi-kung, Literatura tailerra, Hipopresiboak, Arte plastikoak eta Yoga ikastaroek osotuten dabe eskaintzea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000207", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Greba feminista orokorra dala-ta, mobilizazinoak egin dira Arratian\nEuskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako greba orokorraren egunean, mobilizazino ugari eta jentetsuak egon dira Arratian, oingo zaintza sistema irauli eta sistema publiko, komunitario eta feminista bat eskatzeko. Goizean piketeak eta kotxe karabanak, manifestazinoa, bazkaria Kiñu Gaztetxean eta arrastian, Bilboko manifestazinora joango dira lehenengo greba feminista orokorreko egunean. Grebari jagokonean, erantzun irregularra izan dau, Hezkuntzan izan dau segimenturik handiena.\nGoizean goiz, 07:00rak aldera, batu dira Arratiakoak Igorren, eta kotxe karabanea eta piketeak Lemoarantza joan dira. Han panfleto batzuk banandu eta Bediara jo dabe gero, zaharren egoitzara eta handik Lemoako eskolara. Momentu horretan 27 kotxek osotuten eben karabanea. Gero Igorreko Industrialdera joan eta Arantzazu eta Arteako industrialdera joan dira. Ostean Igorreko eskola eta Institututik pasau eta Igorreko zentrora bueltau dira.Arratian grebak izandako jarraipenaren datu zehatzik ez dago oindino. Datuak lortzeako zailtasunak izaten ibili dirala aitortu deutsie LAB sindikaturik BEGITUri, Ha-ta guzti be, \"LAB sindikatuan somatu dogu desorekea. Leku batzuetan %80ak egin dau greba, baina beste batzuetan %5 edo %10\".\nHezkuntza formalean, segimentu handia izan dau, izan be, Arteako eskolan irakasle guztiek egin dabe greba, %100; Areatzan %68; Dimako eskolan %92, Igorreko eskolan %75, Institutuan %66 eta Zeberioko eskolan %100. Zeanuriko eskolako umeak barnetegi baten dagoz gaur. Areatza, Artea, Dima eta Zeberioko eskolako jantokiak zarratu egin dira.\nKomertzioari eta ostalaritzeari jagokonean, grebari segimentua askoz txikiagoa izan da eta herri guztietan, denda eta taberna gehienak zabalik egon dira. Industriari jagokonean, datu faltan, baina piketeen arabera, segimentua ez da handia izan.\nZaintza eta informazino guneaLaneko grebaz gainera konsumo greba moduan be planteauta egon da. Hori dala-ta, goizetik piketeetan hasita egun osoan zehar burrukan egongo diran aktibistentzat, edari beroak, mokaduren bat, aulkiak eta komunak eskaintzen dabezan guneak ipini ditue antolatzaileek; baita Igorren be. \"Greba feminista orokorra danez eta dana zarratuta egon eitekeanez eta gainera konsumo greba be badanez, pentsau genduan informazino gune bat ipintea informazinoa emoteko eta mokautxo bat jateko: kafea, infusinoak, ur eta bizkotxoak. \"Informazinoa emoteko, eskuorriak, herri akordioari buruzko datua eta zaintza sistema publiko komunitario feminista baten gaineko dokumentua, besteak beste.\nEkintza eta manifestazino jentetsua IgorrenEskualdeko ekimen zentrala izan da jentetsuena, Performance bategaz hasi da gero manifestazino bihurtu dana, Lasarte parkean amaituteko. \"Zaintzagaz negoziorik ez egitea\" \"sistema publiko indartzea\" eta \"zaintzaile guztien erregularizazinoa\" eskatu dabe beste gauza askoren artean. Arrastian Bilboko manifestazinora joateko, kotxeak antolatuteko geratu dira. Izan be, garraio publikoa be grebara deituta dago.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000208", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar egingo da Euskal Herriko lehenengo Greba Feminista Orokorra\nZaintza sistema publiko eta komunitarioaren beharrizana aldarrikatutako hartuko ditu kaleak Arratiako Mugimengu Feministak. Igorren karabanea eta piketeak egingo dira goizez eta eguerdian, eskualdeko ekimen nagusia.\nBihar, zemendiak 30, egingo da Greba Feminista Orokorra, \"zaintza eskubide kolektiboaren alde\" lelopean. 2018 eta 2019ko greba feministetatik abiatutako prozesua da eta oingoan, gizonak be grebara deituta, ehun produktiboan, zaintzak daukan eragin zuzena azalerarazo gura dau mugimendu feministak. Bizkaiko mobilizazino nagusia Bilboko manifestazinoa izango da. Jesusen Bihotzetik urtengo da hau 17:30ean; halanda be, lanpostuetan eta eskualdeka, goizez egingo dira mogilizazinoak.\nArratiako Mugimendu Feministak eta Greba Batzordeak antolatu dabe greba eguna eskualdean. Goizez, 07:00etan eta 11:00etan, karabana zaratatsuak eta piketeak urtengo dira Urbieta futbol zelaiko aparkalekutik. Bigarren deialdiak iraun bitartean, Lehendakari Agirren grebaren inguruan informazinoa jasoteko postua egongo da eta mokautxoa be izango dau hurbilduten danak. Eskualdeko ekimen nagusia barriz, 13:00etan egingo da Kultur Etxearen aurreko plazan. Gero, bazkari kolektiboa egingo da bakotxak daroan janagaz Kiñu Gaztetxean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000209", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Emeen kemen' helduentzako ipuin kontaketea gaur Lemoan\nMaider Alcelayk egingo dau narrazino saioa Igor Salaren akordeoiaren laguntzeagaz, hilak 29, 18:30ean Kotxepin Kultur Etxean.\nEguazten arrastian, 18:30ean, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, Emeen kemen hamasei urtetik gorakoentzako ipuin kontaketea egongo da entzungai. Maider Alcelay izango da ipuin kontalaria eta istorioak jantzan ipiniteko arduraduan, Igor Sala izango da, akordeoiagaz.\nAlcelayk dinoanez, atzen urteetan berarengana heldu diran istorio sorta bat bat da Emeen kemen. \"Batzuk irakurri dodaz, beste batzuk bilatu egin dodaz, aurkitu be egin naute, kontatu deustiez edo imaginau dodaz\" istorioak dino. Istorio desbardinak dira, baina loturea argia da. Protagonista diran andrek biziteko, sentiduteko eta aurrera egiteko daukien gogoa da; barrutik sortuten jakien indarra, beharra eta desioak antzekoak diralako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000210", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago Kotxepin Kultur Etxean bazkidetzeko kanpainea\nHamalau urtetik gorakoek, hogei euro ordainduta %30eko deskontua izango dabe Kotxepingo jardueretan. Hamairu urtetik beherakoek barriz, hamar euro ordaindu behako ditue deskontua lortzeako.\nLemoako Kotxepin Kultur Etxeak ipini dau martxan aurtengo kurtsorako bazkidetze kanpainea. Aurten be, bazkide mota bi egongo dira, adinaren arabera: Kotxepin Lagun eta Kotxepin Txiki. Kasu bietan, Kotxepinen egingo diran jardueretarako %30eko deskontua lortuko dabe bazkideek. Holan, hamalau urtetik gorakoentzako Kotxepin Lagun izateko prezioa 20 eurokoa da eta Kotxepin Txikirena, 10 eurokoa. Lemoa.net webgunean egin daiteke bazkidetzea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000211", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar izango da Igorreko IV. Azoka Solidariorako atzen bilketa eguna\nElkartasun Begiradak alkarteko kideak Lehendakari Agirren egongo dira jostailu, liburu eta bestelakoak hartzean eta azokea bera, abenduaren 15ean egingo da.\nAurten be, laugarrenez, egingo dau Igorreko Azoka Solidarioa Elkartasun Begiradak alkarte igorreztarrak. Aurreko edizinoetan legez, lehenengo bilketea egingo da herritarren artean eta lortzean dan guztia salmentan ipiniko da gero, azoka egunean. Aurreko urtean, minbizidun umeakaz lan egiten dauan Aspanovas alkarteak eroan ebazan irabaziak, 2.500 euro. Aurten, Efela alkartearentzako izango dira irabaziak, aniztasun funtzionaldun personakaz dabilen Igorreko alkartea.\nJostailuak, liburuak, motxilak, mozorroak eta abar eskatu ditue eta zemendiaren 30a da honeek dohaintzan emoteko atzen eguna, Lehendakari Agirre kalean ipiniko daben postuan, Bizkaibusaren geltoki ostean. Azokea bera ostera, abenduaren 15ean egingo da arratiz, leku berean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000212", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Goiatz Labandibarren 'Bekatua' eleberria landuko da Irakurleen Txokoan\nBihar, hilak 29, izango da Arteako Irakurleen Txokoaren zemendiko saioa Kultur Etxean 19:00etan.\nHilabete honetako Arteako Irakurleen Txokoan, Goiatz Labandibar oiartzundarrak idatzitako Bekatua eleberria izango da langaia. Tragikomedia honetan, Garazi protagonista ezezagun baten ohean esnatu da, \"bere Axi\" ez dana. Festa gau baten ostean gertatu da eta Garaziri pentsamentuak korapilatuko jakoz. Holan, egoera barriak bere ordura arteko bizimodua, harremana, ziurtasunak eta usteak irailuko ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000213", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gazteak emanzipetako laguntza saioa antolatu dau Maratuk\nEtxebizitza lortzeako dagozan \"aukerak eta baliabideak\" ezetu arazoteko saioa bihar, hilak 29, egingo da Kultur Etxean 18:00etan.\nIgorreko gazteria zerbitzua da Maratu eta gaur egun gazteek dabezan emanzipetako zailtasunakaz arduratuta Etxebizitza eta gazteak, aukerak eta baliabideak ezagutu saioa antolatu dau. Eguaztenean, hilak 29, egingo da saioa 18:00etan Igorreko Kultur Etxean eta GAZ emanzipazinorako zerbitzuak gidatuko dau informetako berbaldia. Hamazortzi urtetik, hogeta hamalaura arteko gazteak dagoz deituta.\n\"Emanzipazinoari eta etxebizitza aukeratzeari buruzko ebatziak hartzeako beharrezkoak diran tresnak eta informazinoa jasoteko berbaldia da\", azaldu dabe Maratutik. GAZ, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako emanzipazinorako laguntza zerbitzu bat da. Honen helburua, 2030 urterako, burujaubetu diran gazteen tasa handitzeaz gainera, batez besteko adina 28 urtera bajatutea da. Gaur egun, batez besteko adina 31,2 urtekoa da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000214", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arantzazuko Herriko Taberna alokairuan hartzeako pleguak eskuragarri dagoz\nHileko 50 euroko errentea ordainduta, urtebeteko kontratu luzagarria lortzeako aukerea emongo da. Abendua amaitu arte aurkeztu daiteke dokumentazinoa udaletxean.\nArantzako Udalak lehiaketara atera dau Herriko Tabernako instalazinoen kudeaketea eta interesdunek, abendua amaitu arte aurkeztu ahalko dabe dokumentazinoa udaletxean. Holan, taberna, jantoki eta terrazea kudeatuteko aukerea izango da. Kontratua urtebetekoa izango da baina alde biak ados badagoz, hirura arte be luzatu ahal izango da esleipena.\nZehaztasun eta oinarri guztiak dagoz eskuragarri Arantzazuko Udalaren webgunean. Laburtuta, lehiaketea irabazteko balorauko diran puntuak honeek dira: lan esperientzia (%40), jardueren proiektua eta zerbitzuak (%50) eta euskerearen ezagutza eta erbilpena (%10). Irabazleak hileko 50 euroko errentea ordaindu beharko dau lokalagaitik. Baina hasikeran, 600 euroko bermea itxi beharko dau, kontratua sinatzen danetik hamar egunera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000215", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Migrazinoa izango da gaur berbagai Kotxepinen\nMigrazino-fluxuen jatorri eta migrazino moten inguruan arituko da Lizzeth Ocaña, migrazino kontuetan aditua dan abokatu lemoaztarra, gaur 18:00etan.\nLemoako Udalak antolatuta, gaur, hilak 28, Jatorri desbardinetako esperientziak berbaldia egingo da gaur Kotxepin Kultur Etxean, 18:00etatik aurrera. Berbagina nazinoarteko eta Europar Batasuneko migrazinoetan adiatua dan abokatu lemoaztar bat izango da, Lizzeth Ocaña. Batez be, migrazino-fluxuen jatorrietan eta migrazino zein migratzaile mota desbardinetan oinarrituko da berbaldia.\nBerbaldia persona helduentzako izango da, eta gazteleraz. Horrezaz gain, Udalak azaldu dau umeentzako zaintza zerbitzua egongo dala berbaldiak iraun bitartean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000216", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Langile finkoentzako peoi lanpostu bi atera ditu Dimako Udalak\nBehargin publiko barrien hautaketea lehiaketa-oposaketa bidez egingo da eta abenduaren 12ra arte emon daiteke izena.\nDimako Udalak, bere behargin publikoen egonkotzeko prozesuan peoi lanpostu finko bi esleituko ditu. Izena udaletxean emon daiteke abenduaren 12ra arte eta lanpostuen hautaketea lehiaketa-oposaketa bidezkoa izango da. Soldatea, UDALHITZen hitzarmenaren arabera, 25.642,68 €-koa izango da, \"oinarrizko soldata, aparteko pagak, ordainsariak eta osakin osogarri guztiak barne\".\nHautaketan parte-hartzeako betebehar bakarra, B mailako gidatzeko baimena izatea da baina puntuak emongo dira, hizkuntza mailaren arabera adibidez. Gero, oposaketa prozesuan, proba teorikoa zein praktikoa gainditu beharko dira eta lortutako puntuen arabera ebatziko da nori esleitzen jakon postua. Oinarri eta zehaztasun guztiak dagoz Dimako Udalaren webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000217", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur hasi da Areatzako Bonodenda kanpainea\nHogei euroan erositako bonuek hogeta bost euroko balioa izango dabe herriko zortzi komertziotan, zezilaren 3ra arte.\nAratzako Udalak gaur ipini dau martxan Bonodenda kanpainea eta beraz, erosketak %20 merkeago egin ahal izango dira herriko hainbat komertziotan. Bonuak hogei eurotan erosi daitekez eta honeen balioa, hogeta bost eurokoa izango da. Guztira 600 bonu ipiniko dira salgai eta hamasei urtetik gorako areatzaztar bakotxak hiru bonu erosi ahal izango dauz.\nZortzi komertziok hartzean dabe parte Bonodenda kanpainan: Aliprox, Andikoa harategia, Gauzak, Arantza Zamalloa farmazia, Estankoa, Denda Barri, + Ke PAN eta Vade retro ule-apaindegia. Erosketak egiterakoan, bonuak metatu ahal dira baina ezin izango dira diruaren ordez trukatu. Zezeilaren 3ra arte, gehienez, egongo dira bonuak salgai eta erabilgai.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000218", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Emma Larretaren 'inVISIBLES' ikuskizuna gaur Igorren\nLasarte Aretoan izango da Emma Larretak berak jasandako eraso matxistan inspirautako ikuskizunaren taularatzea, 18:30ean, eta gero solasaldia.\nZemendiaren 25aren, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren inguruan antolatutako ekintzen artean dago gaur 18:30ean Igorreko Kultur Etxean ikusi ahalko dan ikuskizuna, inVISIBLES. Emma Larretak sortutako obra hau, bereganako hilketa saiakeran dago oinarrituta. Holan, harreman bat hasterakoan andrek pasetan dabezan emozino-egoera desbardinak kontetan dira. Bitartean, genero-inadrkeriaren biktima izan diran andren benetako testigantzak tartekatuta.\nIkuskizunaren ostean, Larretak bere testigantza propioa kontauko dau eta indarkeria matxistearen gaineko solasaldia proposatuko dau ikusleakaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000219", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko etorkizunaren gainean hausnartzeko saio ireki eta parte-hartzailea egingo da bihar\nBizi Igorren 2030 proiektuaren lehen faseko saioa udaletxe azpiko lokalean egingo da bihar, hilak 28, 17:30ean; herritar guztiak dagoz deituta.\nEtorkizuneko Igorre herritarrakaz egin gura dau Bizi Igorren 2030 proiektuak. Hori dala-ta, bihar, hilak 28, 17:30ean, herritar guztiei zabaldutako hausnarketa saio parte-hartzailea egingo da udaletxe azpiko lokalean. Maraka Koop. Elkarte Txikia dabil proiektu hau garatzen, Apitropik eta Ko-garri gizarte barrikuntza erakundeakaz alkarlanean. Anbizino handiko prozesu irekia da, Igorreko etorkizuna herritarrakaz eta eragileakaz batera definidu gura dauana.\nProiektuak hiru zati nagusi izango ditu. Lehenengo fasea abendura arte izango da eta oin arteko herriko egoerea ulertu eta herritarren kezka eta eretxiak entzuteko fasea da. Zemendian hasi zan herritarrei proiektuaren gaineko informazinoa emoten eta galdetegi bat zabalduz. Bihar, hilak 28, herritar guztiei zabaldutako hausnarketa saio parte-hartzailea egingo da udaletxe azpiko lokalean.\nBigarren zatia 2024ko urtaila eta zezeila bitartean egingo da, zaintza eta ingurugiroaren herritarren eta eragileen kezka eta eretxiak oinarri hartuta. 2030eko mugara begira helburu bi definiduko dira, \"denporan mugatuak eta neurgarriak, errealistak, eta sektore askori eragiten deutsienak\".\nZezeila eta maiatza bitartean, barriz, aurrekoa lortzeako proiektuak sortuko dira era parte-hartzailean eragileakaz alkarlanean. Proiektuok epemuga zehatza izango dabe eta prozesuaren ebaluaketa kualitatibo eta kuantitatiboa egingo da. Ondoren, maiatza eta garagarrilaren bitartean, proiektuaren emaitzak eta balorazinoa aurkeztuko dira eta hurrengo pausuak zehaztuteko eragileen partaidetzea sustatzen segiduko dabe.\nBizi Igorren zabaltzen doan proiektua\nBizi Igorren 2030 proiektuaren abiapuntua, 2016an jubiladu talde bat alkartu eta Udalagaz batera Hiri Lagunkoiak ekimena Igorrera ekarri gura izan ebenean dago. Ordutik Lagunkoitasun Diagnostikoa eta Plana garatu ditue eta Bizi Igorren ereferenteetako bat izan zan erkidegoan. 2017an, Toronton (Kanada) mundu mailan erakutsi zan proiektua zahartzeari buruzko nazinoarteko kongresu baten.\n2021ean, proiektuak dimensino handiago bat hartzeako beharra ikusi zan eta eskolako Guraso Elkartea integrau eben prozesuan. Kutsadura, adinartekotasuna, digitalizazinoa eta bestelako hainbat gairen inguruan hausnartu eta ekintza zehatzak bideratu ziran adinarteko talde horretatik. Prozesuaren inpaktua ikusita, herrira zabaltzea eta potentziala handitzea izan zan hurrengo pausua eta Igorren Bizi 2030 herritar guztiei zabaldutako proiektua martxan dago oin.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000220", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nerea Ibarzabal urten zan garaile Lemoako saioan\nHolan, ebatzita geratu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako zortzi finalistak; abenduaren 16an jokatuko da finala Bilbon.\nZapatuan jokatu da Lemoan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako atzen finalaurreko saioa Lemoan. Aretoa bete-betea egoan, 700 bertsozale eta sei bertsolarigaz. Euren artean, Nerea Ibarzabal markinarra urten zan garaile 638 puntugaz. Orokorrean, puntuazino altudun saioa izan zan eta lehen laurak egongo dira Bilboko finalean. Lau honeekaz batera, Xabat Galletebeitia, Jone Uria, Gorka Pagonabarra eta Aitor Etxebarriazarraga sailkatu dira finalera, jokatu diran beste finalaurrekoetan.\nLemoako saioko puntuazinoak:\nNerea Ibarzabal Salegi----------- 638\nOnintza Enbeita Maguregi------ 635,5\nOihana Bartra Arenas------------- 610,5\nAissa Intxausti Aburruza--------- 580\nIbai Amillategi Omaetxebarria--- 571\nJosune Aramendi Perez------------ 567,5", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000221", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Harrobik eta gizonezkoen Arratia Bk euren partiduak irabazi dabez\nLemoako Harrobik 2-0 irabazi eban etxean eta gizonezkoen Arratia Bk 1-2 etxetik kanpo. Gizonezkoen Arratia Ak eta andrazkoen Arratia Bk bana bardindu ebezan euren partiduak eta andrazkoen A taldeak 4-0 galdu eban Logroñon.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Santutxu taldearen kontra eta bana bardindu eban. Arratiarren bardinketearen gola luzapenean sartu eban Paul Garaigordobil dimoztarrak. 10 jardunaldiren ostean 17 puntu ditu Arratia Ak eta seigarren postuan dago. Datorren partidua Galdakao A taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo abenduaren 3an, goizeko 11:30ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak ostera domeka goizean jokatu eban Ibarsusi taldearen kontra etxetik kanpo eta atsedenaldira 1-0 galtzean heldu baziran be bigarren partean gol bi sartuta bueltea emon eutsien markagailuari. 10 jardunaldiren ostean Arratia Bk 12 puntu ditu eta hamaikagarren dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau La Merced A taldearen kontra abenduaren 2an, arrastiko 17:45ean.\nAndrazkoen Arratia A taldeak, aurreko astegoieneko geldialdiaren ostean, zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Logroñes taldearen kontra eta 4-0 galdu eban. Hamaika jardunaldiren ostean Arratia A zortzigarren postuan dago eta 17 puntu ditu. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Tolosa taldearen kontra abenduaren 3an, eguerdiko 12:30ean.\nAndrazkoen Arratia B taldeak be etxetik kanpo jokatu eban zapatu arrastian eta bana bardindu eban Sestao River taldearen kontra atzen minutuetan sartutako gol bateri esker. Zortzi jardunaldiren ostean 12 puntu ditu Arratia Bk eta zazpigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Derio A taldearen kontra jokatuko dau Urbietan abenduaren 2an, arrastiko 15:30ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik domeka arrastian jokatu eban Arlonagusian Loiu A taldearen kontra eta 2-0 irabazi eban. 10 jardunaldiren ostean Lemoako Harrobik 14 puntu ditu eta bederatzigarren dago sailkapenean. Datorren partidua barriro jokatuko dau Arlonagusian eta derbia izango dau lidertzan dagoan Amorebieta B taldearen kontra. Abenduaren 3an jokatuko dabe, arrastiko 16:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000222", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martitzenean ebatziko da Bediako plenoan Aparioko harrobia handituteko baimena emotea\nCementos Lemonak Bediako Aparioko ingurune babestua ustiatuteko, meatze-ustiapenerako baimena emotea ebatziko da plenoan. Domeka goizean, \"Apario herriarena\" lelopean martxa bat egingo da.\nDatorren martitzenean, hilak 28, ebatziko da Bediako udaletxean 19:00etan egingo dan ez ohiko plenoan Bediako Apario mendi zatiaren etorkizuna. Izan be, Igorre eta Lemoako kareharria agortuta, Bediara zabaldu gura da Cementos Lemonak harrobia. Baso zati hori baina, lau hektareako artadi kantauriarra da eta babestuta dago.\nBai Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak bai Bizkaiko Foru Aldundiak egindako txostenek dinoenez, bertako fauna eta flora kaltetuta ikusiko dira eta \"interes komunitarioko habitata\" da. Halanda be, Cementos Lemonak, oin CRH multinazional irlandarraren esku, 1990ean lortu eban Apario menditik kareharria aterateko baimena. Baina oin, Bediako Udalak arau subsidiarioak aldatu behar ditu, hirigintza plana Apario ingurune natural gisa babesten daualako.\n\"Apario herriarena\"\nAparioko harrobiaren zabalkundearen kontra egiteko, zemendiaren 26an, domekea, Bediako herritarren protesta martxa antolatu dabe. Herriko plazan batuko dira 10:00etan eta bertatik, arriskuan dagoan basora hurbilduko dira eremua ikusteko. Bestetik, martitzenean plenora hurbiltzeko deia be egin dabe martxearen antolatzaileek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000223", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Zantigitu guztien ganetik' ikuskizuna taularatuko dau Etzanderak jantza taldeak Zeberion\nZeanuriko jantza taldearen emonaldia Zeberioko frontoian egongo da ikusgai gaur iluntzean, 19:30ean.\nGaur, hilak 24, Zeberioko frontoian izango da Etzanderak andren jantza talde zeanuriztarra, euren azken sorkuntzea taularatzen. Zantigitu guztien ganetik da emonaldia eta orduko andra independiente, jakintsu eta errebelde hareentzako omenaldia da ikuskizuna. Jantzak trikitixa, txistu, pandero eta kantuakaz lagunduten dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000224", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "2000ko hamarkadea bueltan dator Karabie Gaztetxera\nGaur, hilak 24, 21:00etatik aurrera izango da jaia. Garai haretako jai estiloan jantzita joateko deia egin da.\nBariku gauean, 2000ko hamarkadako jai giroa bueltauko da garai horreek be ezetu ebazan Lemoako Karabie Gaztetxera. Gauez, 21:00etatik aurrera, izango da jaia eta antolatzaileek dei egin dabe, parte-hartzaileak hamarkada haretako estiloan janzteko: \"Ekarri zure look 2000eroa!\".\nIzan be, jantzien lehiaketea egingo da jentea gaztetxera heldu orduko. Gero, garaiko musikeagaz karaokea egongo da eta hau amaituta, Pantxeta Sound System ipiniko da musikearen arduran. Horrezaz gainera, \"photocalla, pontxea, mamarratxeoa eta sorpresa gehiago\" egongo dirala azaldu dabe gaztetxekoek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000225", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Akelarre' klown ikuskizuna dakar Virginia Imazek Arteara\nDomekan, 18:30ean, sorginen estereotipoak umorez botako ditu behera Virginia Imazek, Kultur Etxean.\nOingo domekan, hilak 26, Oihulari Klown konpainiako Virginia Imaz Arteako Kultur Etxean egongo da eta Akelarre ikuskizuna taularatuko dau, 18:30ean. Lan honetan, pailazoak hainbat gai landuko ditu, sorginakaz lotutakoak: begizkoa, deabruagazko tratuak, sorginkeriak eta sorgin-ehiza, besteak beste. Dana, ikuspegi feminiteagaz eta zahartzaroari kantu eginaz kontauko dau Imazek.\nIzan be, sorginak \"gizon barik biziten ikasi edo ebatzi eben andrak\" zirala defendiduko da eta feminizidio historiko horren eta gaurko egoerearen arteko harremanen inguruan hausnartuteko ikuskizuna da Akelarre. Holan, sorginengan pentsatzean daukaguzan estereotipoak, andrakanako indakeria ostonduten dabela azalduko da. Honeek botatea da helburua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000226", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Autodefentsa feminista tailerra egingo da gaur Igorren\nGaur, hilak 24, 16:00etan egingo da gazteentzako autodefentsa feminista tailerra Igorreko Kultur Etxean.\nOrratzak Arratiako neska* gazteent taldeak, Zaztaparrak Asti Taldeak eta Igorreko Udalak antolatuta gaur, hilak 24, autodefentsa feminista tailerra egingo da. Kultur Etxean izango saioa eta bertara 15 eta 18 urte bitarteko neska gazteak dagoz deituta. Andranganako indarkeriaren kontra egiteko, autodefentsarako gako batzuk emongo dira eta praktikan ipini.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000227", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Azokea egingo da domekan Zeberion\nZeberio eta inguruetako sasoiko produktuak salduko dira domeka goizean Zubialden ipiniko diran hamaika salmahaietan.\nHilaren 26an, domekea, Zeberioko Udalak eta Gorbeialdek antolatutako merkadua egongo da Zubialde auzoan 10:00etatik 15:00etara. Nekazariei neguko zein urte osoko produktuak zuzenean erosteko aukerea egongo da ipiniko diran hamaika mahaietan. Ogia, gaztaia, sasoiko barazkia eta beste hainbat produktu egongo dira eta horrezaz gainera, txosnea ipiniko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000228", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urkuzun be ospatuko ditue sanandresak zapatuan\nUrkuzuko San Andres ermitan mezea egingo da eguerdian eta gero, herriko trikitilariek girotuko dabe barauskarria.\nZemendiaren 30a da San Andres eguna eta Zeanuriko Asterria auzoko jaiak izateaz gainera, Igorreko Urkuzu auzoan be egongo da ospakizuna. Holan, Urkuzu eta Garakoiko auzotar ugari San Andres ermitara hurbilduko dira zapatuan, hilak 25. Ospakizun erlijiosoa 12:00etan hasiko da eta mezatik urten ostean, mokautxoa zerbitzauko da hurreratuten diranen artean. Bitartean, trikitilari igorreztarrak egongo dira barauskarria girotuten.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000229", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ekintza bi antolatu ditu astegoienerako Arteako Herriko Bentak\nBarikuan errefuxiatuek landutako Diversas y Parecidas antzerkia taularatuko da eta domekan Kurdistango musikea entzun eta honen inguruan eztabaidatuteko aukerea egongo da.\nArteako Herriko Bentan asteon egingo diren ekintzetako lehena Diversas y Parecidas antzerkiaren aurkezpena izango da, barikuan, hilak 24, 19:30ean. Kuluxka Antzerkigaz, Jorge Adolfo Freyter Romero alkarteagaz, Martin Etxeagaz eta Mundubat alkarteagaz errefuxiaduek egiten dabezan tailerretatik urtendako antzezlana da Diversas y Parecidas.\nDomekan barriz, 12:00etatik aurrera, Kurdistango musikea izango da protagonistea Arteako Herriko Bentan. Lehenengo, Fadime Polat eta Baran Sari artista kurdistandarrek berbalditxoa egin eta eztabaidea gidatuko dabe, Kusditango musika sorkuntzearen inguruan. Gero, kontzertu akustiko egingo da bibollin, santur, daf, erbane eta bestelako instrumentuen laguntzeagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000230", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Musika eta poesia errezitaldia egongo da Igorren\nPoesia hegalaria talde igorreztarrak egingo dau errezitaldia zapatuan, hilak 24, 20:00etan Igorreko udal liburutegian.\nZemendiaren 24an Igorreko liburutegian egongo da Igorren sortutako Poesia hegalaria taldea, 20:00etatik aurrera. Bertan, taldekideak diran Pablo Cabañas, Jorge Trueba, Raquel Bartolome eta Irune Elexpek hartuko dabe parte. Olerkiak musikeagaz lagunduta irakurriko ditue jendartean eta errezitaldi guztietan legez, mikrofono irekia egongo da, gura dauanak norberaren edo beste egile baten poesia errezitetako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000231", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hainbat musika emonaldi egingo dira Zezili Deunaren eguna dala-ta\nGaur da musikearen zaindariaren eguna eta horren harira, kalejirak eta kontzertuak egongo dira egunotan Artean, Areatzan eta Igorren\nZemendiak 22a da musikearen zaindariaren eguna, Zezili Deuna, eta hau ospatuteko Arratiako Musika Eskoleak, Areatzako Bandak eta Luis Iruarrizaga abesbatzak kontzertuak ditue programauta datozen egunetarako. Zeanurin, zapatuan ospatu eban herriko koruak Zezili Deuna eta kalejiran egon ziran kantetan.\nArteako kontzertua bihar, hilak 23, izango da 18:30ean. Hasteko, bost eta hamar urte bitarteko ikasleek kalejirea egingo dabe, frontoian amaituta. Bertan, irakasleek pieza bat jo eta gero, trikitixak urten eta txokolatea zerbitzauko da.\nAreatzan eta Igorren barriz, zapatuan izango dira kontzertuak. Areatzako Bandak eleizan joko dau, 19:30ean. Igorren ostera, 20:00etan hasiko da eleizan Luis Iruarrizaga abesbatzaren emonaldia. Bilboko Sanfran Koruagaz batera kantauko dabe, Miren Zubietaren zuzendaritzapean eta Marta Diazen piano doinuakaz lagunduta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000232", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan jokatuko da Lemoan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako atzen finalaurreko saioa\nNerea Ibarzabal, Onintza Enbeita, Ibai Amillategi, Oihana Bartra, Josune Aramendi eta Aissa Intxausti egongo dira kantetan eta Idoia Anzorandia, gaiak ipinten.\nTxapelketako sei kanporaketak eta Berriz zein Santurtziko finalaurrekoak jokatu ostean, zapatuan jokatuko da atzena Lemoako udal kiroldegian, 17:00etan. Daborduko, agortuta dagoz sarrera guztiak. Saio honegaz ebatziko da finalisten zerrendea, momentuz, aurreko finalaurrekoetako irabazleak baino ez dagoz zerrendan: Jone Uria eta Xabat Galletebeitia, 631 eta 616,5 puntugaz hurrengoz hurrengo.\nLemoan lehiatuko diren bertsolarien zerrendea honakoa da: Aissa Intxausti Aburruza, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Josune Aramendi Perez, Nerea Ibarzabal Salegi, Oihana Bartra Arenas eta Onintza Enbeita Maguregi. Horrezaz gainera, Idoia Anzorandia Karegak egingo ditu gai-jartzaile lanak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000233", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Kutxartean' ikuskizuna taularatuko da Igorren\nBarikuan egongo da ikusgai umeentzako antzerkia Lasarte Aretoan, 18:00etan. Kultur Etxeko bazkidak doban sartu ahalko dira.\nHilaren 24an, barikua, Teatro Paraiso Antzerkia konpainiaren Kutxartean umeentzako antzerkia egondo da ikusgai Igorreko Kultur Etxean. Kultur Etxeko bazkideek, urtean antzerki bi izaten ditue doban ikusteko eta hau izango da horreetako bat. Bazkide ez diranek barriz, bost euroko prezioa ordaindu beharko dabe.\nXabier Flamarique, Xabier Artieda eta Aritz Bengoa aktoreek taularatuko dabe Rosa A. Garciak egindako antzerkia. Jolasaz gozatzera, lagunarteko zailtasunak gainditzera eta beste gizaki batzuekaz batera, edozein amets egi bihurtu daitekela ikustera gonbidatzen gaitu Kutxartean-ek.\nUmorezko antzerkia da eta kutxa batzuetan bizi diren lagun bik, ametsezko bidaiak egiten ditue, sormen gaitasun handikoak dira-ta. Egun baten, alkarregaz aurkituko dabe egun batean zoriontsu izan ziren lekura bueltetako bidea baina ikusiko dabe baliotosuena adiskidetasuna eta imajinetako gaitasuna izan dirala.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000234", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan jentea herrietako elkarretaratzeetara eta Bilboko manifestazinora dago deituta, andrakanako indarkeriaren kontra agertzeko\nArratiako Mugimendu Feministak eta erakundeek deituta, konzentrazinoak egongo dira 13:00etan, Arantzazu, Areatza, Artea, Dima, Igorre, Lemoa eta Zeberioko herriko plazetan; Igorren, errotondan. Zeanurin, 12:00etan izango da.\nZapatua, zemendiak 25, Andren Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazinoarteko Eguna da eta Arratiako Mugimendu Feministak eta erakundeek deituta, konzentrazinoak egongo dira 13:00etan, Arantzazu, Areatza, Artea, Dima, Igorre, Lemoa eta Zeberioko herriko plazetan; Igorren, errotondan. Zeanurin, 12:00etan izango da. Arrastian Bilboko manifestazinora joateko deialdia egin dabe. Bilboko manifestazinoa Jesusen Bihotza plazatik abiatuko da 18:00etan, \"Indarkeria matxista gabeko bizitzak, bizirik, aske eta antolatuta\" lemapean. Izan be, muturreko indarkeria matxisteak aurten, 4 andra eta ume bat erail ditu eta indarkeria matxisteagaz amaituteko, agenda politikoaren lehen lerroan ipinteko eskatuko deutse jenteak erakundeei. Euskal Herriko Mugimendu Feministak \"beste behin be, antolatuteko daukan gaitasuna erakutsi gura da\".\nMobilizazinoez gainera, sensibilizetako ekintzak hasita dagoz eta hile osoa hartuko dabe. Holan, atzo Areatzako udal bilkura aretoan, Zaintza sistema: erronkak, proposamenak eta borroka feminista izenpeko mahai ingurua egon zan. Matxalen Legarreta Iza ikerlariak, Marta Chuc Baquiax zaintza langileak, Katia Henriquez Dominguez ELA sindikatuko delegaduak eta Begoñe Markina Andueza LABeko kideak hartu eben parte. Gaur, hilak 22, 19:30ean, Feminissimas antzezlana egongo da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean; eguenean, Zeanurin, 18:00etan, Mustang pelikulearen inguruko zineforuma eta barikuan, hilak 24, 17:30ean, Bedian, genero indarkeria bisibilizetako solasaldia Liburutegian eta Diman, 19.00etan, Tomiris antzezlana frontoian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000235", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Uda luzeagoa da, negua epelagoa eta euri gitxiago egin dau atzenengo urteotan\nUrtea amaituten dago. Udagoienak oin arte tenperatura epelak izan ditu eta ez eban emoten gaztaina sasoia zanik; zemendiako lehen hamabostaldian, batez beste, 14 gradu erregistrau ditu Igorreko estazino metereologikoak eta.\nUdea be, beroa izan zan. Abuztuaren 23an, inozko tenperaturarik altuena erresgistrau zan Igorren, 43,3 gradu eta prezipitazino aldetik, sikua; zemendiaren erdira arte 860 l/m2 jaso ziran, igaz jasotakotakotik (940 l/m2) hurrago, aurreko 22 urteetako batez bestekotik, 1.363 l/m2 baino.\n'Teilatupean. Lur eta Dororen ametsa' antzerkia taularatuko da Lemoan\nBarikuan, hilak 24, egongo da ikusgai Lanku Kultur Zerbitzuaken umeentzako antzerkia Kotxepinen, 18:30ean.\nTeilatupean. Lur eta Dororen ametsa bost urtetik gorako umeentzako antzerkia da, Lanku Kultur Zerbitzuek egindakoa. Bertan Lur gaztetxoaren eta Doro artista ibiltariaren istorioa kontetan da. Lehenengoa etxetik joan da, gurasoakaz haserre, egin gura dauan guztia egin ahal izateko etxe propio bat eraikiteko. Biden, Dorogaz batu eta biak hasiko dira etxea eregiten.\nHolan, fantasiazko munduak helduen errealidadearekin parez pare togo egitean, haurren ahotsa eta zilegitasuna geratuko dira agerian. Eta harreman horretan adiskidetasuna, zaintza, etxebizitza arazoa, migrazinoa, marjinazinoa, duintasuna eta bizimoduen aniztasuna azaleratuko ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000236", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean Mintzodromo saioa egingo da Igorreko Kubulu euskaltegian\nEuskera maila guztietako arratiarrak dagoz parte-hartzera deituta. Hilak 23an, 11:30etik 13:00etara izango da saioa eta gaur arte emon daiteke izena.\nAEKren Igorreko Kubulu euskaltegiak antolatuta, Arratiako Mintzodromoa egingo da eguenean, hilak 23, euskaltegian bertan. Helburua, euskera maila desbardinetako jentea batzea da, oindino ikasten dabizanei zein egunerokotasunean erabilteko aukera gitxi daukienei, euskeraz aritzeko aukera bat emoteko. Horretarako egingo da egueneko saioa, 11:30etik 13:00etara. Izena, hilak 22aren aurretik emon behar da euskaltegian edo 662 199 033 telefono zenbakian.\nGidatutako saioak izaten dira Mintzodromoak eta talde txikietan jarrita, mahai inguruan berba egiteko gai desbardinak proposatuko dira. Tarte batez berba egin eta gero, jentea mahaiz mahi txandakatuko da. Izan be, helburua euskeraz berba egitea bakarrik ez, euskaldunen arteko harremanak estutzea be bada.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000237", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoienean ospatuko dira Asterriako jaiak\nBarikutik zapatura luzatuko da Zeanuriko auzoko jaietako egitaraua. Mezea barriz, San Adrian egunean egingo da, hilak 30.\nZemendiaren 30ean da San Adrian eguna eta Asterriako izen bereko ermitan mezea egun horretan egungo bada be, 19:00etan, jaietako egitaraua aurreratu dabe auzotarrek. Holan, jaiak bariku-zapatu honetan ospatuko ditue eta hurrengo eguenean izango da mezea, mokautxoagaz lagunduta.\nBarikuan, hilak 24, arrastiz Igel Txapelketea jokatuko da eta 21:30ean, auzo bazkaria egingo dabe. Aldez aurretik, hilaren 22ra orduko, eukin behar da izena emonda 636 378 870 telefonoan. Hurrengo egunean barriz, auzoko desafio klasikoa jokatuko da, Julen Etxebarria motozerragaz eta Mikel Etxebarria ardi mozten. Gero herri kirolak egongo dira eta odolostea jan ostean, gauez, Jainaga eta Narbaizaren erromeriagaz jantzan ipiniko da jentea.\nEgitaraua:\nZemendiak 24, barikua\n18:00etan, jaien hasikerea.\n19:00etan, Igel Txapelketea.\n21:30ean, auzo bazkaria.\nGero, mahai-jokoak eta kantuak.\nZemendiak 25, zapatua\n18:30ean, motozerra eta ardi mozte desafioa.\n19:00etan, herri kirolak.\n20:30ean, odoloste jana.\n21:00etan, erromeria Jainaga eta Narbaizagaz.\nGero, musikea.\nZemendiak 30, eguena\n19:00etan, mezea San Andres ermitan eta gero txokolatea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000238", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hurrengo bost urteetako Euskera Plana garatuteko, prozesu parte-hartzailea egingo da Lemoan\nUdalaren esanetan, \"herritarren ahotsa izango da plan barriaren oinarria\" eta beraz, lemoaztarren betetako galdetegi bat prestatu da.\n2018an habiatu zan Lemoako Euskararen Plan Estrategikoa eta amaitzear dagoan honetan, 2024-2029rako plan barria antolatuten hasiko da Udala. Plana herritarren ezaugarri eta beharrizanetan oinarrituta egotea da asmoa eta holan, fase bitan garatuko da. Lehenengoan, Udalak garatutako galdetegia beteko da lemoaztarrek. Bigarren fasean, urtailean, herritarran blan-mahaietan biltzeko asmoa dauka Udalak, gero plana gauzatzeko.\nGaldetegia beteteko, hiru aste ditue lemoaztarrek. Aurreko planarern balorazinoa egiteko, hurrengo planerako oinarriak ezartzeko eta herriko euskerearen egoerearen diagnostikoa egiteko balio dau galdetegiak. Horrezaz gain, herritar batzuei alkarrizketa zehatzagoak egingo dira Udaletik.\nBigarren fasean, urtailaren 11n, 18an eta 25ean Kotxepinen, herritarrakaz batzarrak egingo dira, plan barria lan-mahai parte-hartzaileetan landuteko. Bertan, proposamenak eta iritziak batzeaz gainera, galdetegitik urtendako gako nagusiak identifikauko dira. Honeen ostean, Euskera Plana garatuteko atzen ideiak batu eta diseinuagaz hasteko, zezeilaren 17an egingo da atzen batzarra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000239", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ekitaldia egin zan Arratia Institutuan, Literaturearen balioa aitortzeko\nBEGITUren edizino digitalera dakargu, Urruzunotarrak Arratian ekitaldian Mikel Urkixok Idatziaren garrantzia izenburuagaz egindako berbaldia, Urkixok emondako moduan, bizkai euskerara ekarri barik. Ekitaldia Igorreko Arratia Institutuan egin zan, zemendiaren 7an, eta Arratiako eta Hezkuntzako eragile eta ordezkari ugari batu zituan. Andere Bouza, June Etxezarraga eta Enara Gallastegi ikasleak omendu ebezan, 2023ko Urruzuno Literatur Lehiaketako saridunak hirurak.\nIdatziaren garrantzia\nLehenik, eskerrak Jasoneri Aldekoari, Berritzeguneko Normalkuntza arduradunari. Zeberioztarra bera ere, nire antzean. Gainera, zer esan... umemoko bat nintzenetik ezagutzen nau.\nEskerrak Alberto Telleriari, gaur gurera hurbiltzeagatik eta bere berbengatik.\nEskerrak Galder Olibaresi, hamaika saltsatan sartzeko prest egoten delako eta horrek bizirik mantentzen gaituelako.\nEskerrak bertaratu zareten Hezkuntzako langileoi, Zertu kultur elkarte eta Igorreko Udaleko ordezkarioi, Mankomunitateko eragileoi, eta ikasle guztioi.\nEta eskerrak, nola ez, Andere, Enara eta Juneri, egun hau posible egin duzuelako.\nJasone Aldekoak eskatu zidan Idatziaren garrantzia izenburua zuen hitzalditxo bat ematea. Ekitaldi honetako kartelak Bernat Etxepareren berbak biltzen ditu izenburuan: \"Bertze jendek uste zuten ezin eskriba zateien...\". XVI.mendeko behe-nafarreraz idatziriko esaldia. Gaurko euskaraz, edo beste era batera esanda, jende askok uste zuen gure hizkuntza, Euskara, ez zela letretarako hizkuntza.\nHizkuntza bati status-a, \"bisibilitatea\" edo munduan tokia ematen diona bere idatzizko ekoizpena izaten da. Letrak dira hizkuntzetako arte gorena. Letrek ematen diote distira hizkuntzari. Eta gurean letragile edo idazle askok erakutsi zuten, historian zehar, Euskara ere bazela inguruko hizkuntza handiak bezainbesteko.\nXVI. mendean, Etxeparerekin batera, Lazarragak eta Leizarragak gure letren mundua ezagutzera eman zuten, bakoitzak gai, estilo eta euskalki diferenteetan.\nHurrengo mendeetako letragileak, ia denak, apaizak izan ziren, eta egundoko lana egin zuten, eurak baitziren, gizarteko estamentuetan, ikasiak ziren bakarretakoak. Eta gai moral eta erlijiosoak gehienbat landu zituzten gure hizkuntzan. Nori berea, Jainkoaren legea. Bakoitzak bere aitortza merezi du; nahiz eta literatur balioari dagokionez, lan ez oso aipagarriak izan.\nBaina Euskara letren munduan nagusituz joan ahala, Europako abangoardia guztiak jasotzen hasi zen.\nEuskararen apologistek, defendatzaile sutsuek, Larramendi buru zutela, kartsuki defendatu zuten gure hizkuntza haren etorkizuna arriskuan ikusi zutenean, inoiz gehiegikerian erori eta zientifikotasunetik aldendu baziren ere. Hortxe dugu Larramendiren El imposible vencido, lehen euskal gramatika. Izenburuak dioen gisan, El imposible vencido, ezinezkotzat jotzen baitzuten askok euskarak gramatika bat izan zezakeenik; ez baitzen inguruko hizkuntzen mailara ailegatzen, ondoko hizkuntzetako pentsalari askoren arabera.\nHizkuntza beti izaten da borroka esparrua. Eta gu, euskaldunak, gure unerik ahulenean ere, beti egon gara borroka kultural horretarako prest. Eta Larramendik, XVIII. mendeko borroka kultural-intelektual hartan, argi utzi zien aurkariei gure hizkuntzak haienak beste dirdir egiten zuela.\nGure autore erromantikoek, atzerriko idazle erromantikoen antzean, pasioz idatzi zuten aberri, guda, natura eta maitasun ezinezko eta zorigaiztokoez.\nNeoklasikoek jardun fina erakutsi zuten, bai euren prosa, fabula edo alegia, edota antzerkietan.\nBizenta Mogelek aldarrikatu zuen idaztea ez zela gizonezkoen kontua soilik, eta emakumeek ere nahi zutela letretan murgildu. Bizenta Mogel dugu lehen emakume idazlea, baina ziur aurretiaz ere emakume askok, jendaurrean edo gordeka, ezagutzen ez ditugun poema edo prosa estilokoak izkiriatu zituztela.\nBertsolari eta poetek aukera izan zuten Lore Jokoetan, Anton Abbadiak sorturiko jaialdi kulturaletan, euren trebetasun eta abileziak erakusteko.\nLizardik eta Lauaxetak XX.mendean Europako joera modernoetara eraman zituzten gure letrak.\nJon Mirandek erotismoa, paganismoa eta garaiko moralaren aurka jo zuen, artistek berezko izaten duten errebeldia eta adierazteko beharrizanari jarraituz.\nTxillardegik existentzialismora eraman gintuen, Europan puri-purian zegoen korrontearekin bat eginez.\nGazteegi joan zitzaigun Gabriel Arestik gure hizkuntza eta aldarrikapen sozialak uztartu zituen, beti langilearen alde paratuko zela behin eta berriz aldarrikatuz.\nNola ahaztu Joxean Artze, Xabier Lete edo Bitoriano Gandiaga bezalako poeten lanen balio eta sentsibilitatea...\nRamon Saizarbitoriak eta Bernardo Atxagak erakutsi ziguten geure burua ispiluaren aurrean jartzearen garrantzia. Gure kontraesan, amets ezinezko, atrozidade eta bekatu txiki eta zenbait bekatu handi seinalatu zizkiguten. Halaxe egiten baita literatura handia. Norberaren akats eta barka ezin direnak ispiluaren aurrean jarriaz, eta errekako uraren kontra igerian eginez.\nArantxa Urretabizkaiak, kontaketa teknika modernoenekin, emakumeen egunerokoa erakutsi zigun. Borroka txikiek baitute garrantzia, baina gu berandu jabetu ginen, borroka handiez idaztera ohituak baikinen. Eta, apurka-apurka, emakumeek eta baztertuek euren literaturak erdigunera ekarri zituzten. Juanjo Olasagarrek, Itxaro Bordak eta beste zenbaitek gay, lesbiana eta bazterreko pertsonaien istorioak aldarrikatu zituzten.\nEta gaur egun Eider Rodriguezen lanez gozatzeko aukera dugu euskaldunok. Edota Maialen Lujanbio, harribitxi bat bere horretan, \"lujo\" bat.\nEta askok dena idatzia dagoela esaten duten honetan, zertarako jarraitu idazten?\nIdatzi egin behar da, lehenik eta behin, gustuko dugulako.\nIdatzi egin behar da, mundua kontatzeko.\nIdatzi egin behar da, konforme ez gaudelako.\nIdatzi egin behar da, errebeldeak garelako.\nIdatzi egin behar da, idazteak eguneroko bizitzak eskaintzen digun mediokridadetik aldentzeko aukera ematen digulako.\nIdatzi egin behar da, gauza asko gustuko ez ditugulako\nIdatzi egin behar da, ez idaztea hauturik errazena delako.\nIdatzi egin behar da, idazteak norbera ezagutzeko balio duelako, nahiz eta batzuetan min egin.\nEta idatzi egin behar da, letra bidez errealitatea hobeto azaltzen dugulako: ederragoa, itsusiagoa, errealagoa, justuagoa, mistikoagoa, hurbilekoagoa, pasionalagoa...\nEta Hezkuntzaz ari garela, Hezkuntzako ekitaldi honetan, argi izan behar dugu idazteak eta arteak, sormenak azken batean, behar dutela izan Hezkuntzaren zutabeetako bat. Gure ikasleak sorkuntzara bideratu behar ditugu. Horretan, geuk ere -irakasleok- badugu egitekorik. PASIOA jarri behar zaio artea eta literatura irakasteari. Ikasleak harrapatu. Ez da erraza. Eta ez ditugu denak harrapatuko. Idazleak eta artistak rara avisak, gutxi batzuk, izaten baitira. Baina sentsibilitate berezia duten horiek lagundu behar ditugu. Eta ez dago formula bakarra. Nork bere liburuxka erabiliko du, eta denak dira zilegi. Baina liburuxka edo formula guztiek oinarri berbera izan behar dute: PASIOA. PASIOA hizkuntzarekiko, letrekiko.\nEta gogoan izan 1545etik gaur egunera arte, haria ez dela eten. Eta guk gaur egun idazten dugun horrek harreman estua duela Etxeparek duela 5 mende idatzi zuenarekin. Literatura mende askotan zehar idatzi duten autoreen arteko elkarrizketa etengabea da. Elkarrizketa bizia. Letretan geratzen dena beti bizirik geratzen baita.\nEuskara irakasle batzuok erabaki genuen iaz Urruzuno -nork bere erara- PASIOZ lantzea. Eta halako ikasleak badituzu: Andere, Enara eta June, dena da errazago.\nBernardo Atxagak Gure hitzak izeneko poeman dioen legez:\n\"Gure hitzak\nesan berriz esan,\nez daitezela ahaztu,\nez daitezela gal\".\nPoema hori idazteko, Abdelfatah Kilito idazle arabiarraren ideia batean oinarritu zen. Zera dio ideia horrek: Hizkuntza eta kultura baten bihotza errepikapena da. Hortaz, kultura batek bizirik iraun dezan, hitzak behin eta berriro idatzi egin beharko ditugu.\nBeraz, guri dakokigu, eta zuei, gazteoi, dagokizue gehienbat, gure hitzak behin eta berriro idaztea, behin eta berriro esatea, behin eta berriro errepikatzea... poemak dioen legez, betiko galdu eta ahaztu ez daitezen.\nEskerrik asko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000240", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldaik erraz irabazi dau 4 t'erdiko Master Laboral Kutxako final-laurdena\nLeire Galeanoren kontrako partidua 22-10 irabazi eban Orozkon eta beraz, sailkatu dau finalaurreko partidurako be; astegoienean ebatziko da bere aurkaria.\nAmaia Aldai dimoztarrak domekan hasi eban Emakume Master Cup zirkuituko banakako torneo garrantzitsuena dan Master Laboral Kutxa. Aurreko edizino bietako txapelduna da Aldai eta aurten be saiatuko da txapela bereganatzen. Bide honetik hasi da, daborduko sailkatu da-ta finalaurrekora. Final-laurdenetan, Leire Galeanori 22-10 irabazita lortu dau txartela. Abenduaren 6ean jokatuko da finalaurrekoa Abadiñon.\nDomekako partiduan, Aldaik azaldu hasikeratik erraz joan zala: \"Nik nire jokua egiten ibili nintzan, aurreko jokoan, sake eta erremateagaz tantuak amaituten eta egia esan partidua ez jatan momentu baten bez gogortu\". Holan, Dimakoak gehitu dau partidu honen ostean konfiantzagaz ikusten dala txapelketan aurrera egiteko, irabazteko prest.\nBeste aldean, Olatz Arrizabalaga eta Leire Garai egon ziran aurrez aurre eta garaipena Garairentzako izan zan. 22-14 irabazi eban eta faboritoetakoa zan Arrizabalaga kanporatu dau. Beste final-laurden biak astegoienean ebatziko dira, eta honeetako irabazleetako bat izango dau Aldaik aurkari.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000241", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zekorrek 17-28 galdu dabe Urgozo taldearen kontra\nLehenengo zatian arratiarrak nagusi izan baziran be, sailkapenean bigarren dagozan zornotzek lortu ebezan puntuak zapatuan San Txismen.\nEkin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldea zapatuan bueltau zan lehiaketara, aste biko atsedenaren ostean. San Txismen jokatu zan partidua, Urgozo talde zornotzarraren kontra, baina zekorrek ez eben lortu hasikerako erritmoa jarraitutea eta azkenean, 17-28 amaitu zan partidua. Bigarren zatian egindako akatsak dirala-ta, Ekaitz Duñabeitia entrenatzailean argi esan dau, \"guk galdu ginun partidua\".\nIzan be, lehenengo zati osoan arratiarrak nagusitu ziran, \"17-7 irabazten joan ginan eta partidua gure eskuan egon zan lehenengo 40 minutuetan\". Baina deskantsuaren ostean, zornotzarrak entseguak egitera urten ziran eta bueltea emon eban partiduak. \"Denpora guztian egon zan jokoa gure zelai zatian eta pasetea lortzerakoan, akatsak egin genduazan, guk galdu ginun partidua\" halanda be, Duñabeitia pozik agertu da lehenengo zatian egindako jokoagaz.\nAner Gorostiaga Euskal Selekzinoan\nArratiko Zekorrak taldeko Aner Gorostiaga 18 urtez azpiko Euskal Selekzinoagaz jokatuten hasi da. Zemendiaren 4an jokatu eban Bilbon, Espainiako Selekzioen Txapelketa Autonomikoko lehen jardunaldian Andaluziako taldearen kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000242", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ander Iñarrak eta Oihana Azkorbebeitiak eroan ditue Lemoatx Traileko txapel nagusiak\nLasterketa luzea egiteko 02:00:45 eta 02:33:39 behar izan ebezan hurrengoz hurrengo. Hamasei kilometroko lasterketea barriz, Ander Izak eta Miren Otzerinjauregik irabazi eben.\nDomekan jokatu da Lemoatx Trail mendi lasterketearen zazpigarren edizinoa, Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta. Hamasei eta hogeta lau kilometroko lasterketak jokatu ziran eta horrezaz gainera, lehia bako martxa bi. Holan, eguraldiak lagunduta eta herrian zein mendian, giro bikainagaz egin eban aurrera egunak Lemoan.\nLehiara sartuta, 24K lasterketan 200 korrikalari urten ziran eta arinenak izan ziran Ander Iñarra (02:00:45), Jon Betolaza (02:02:12) eta Jokin Etxabe (02:06:53) gizonen artean; andrazkoetan barriz, Oihana Azkorbebeitia (02:33:39), Oihane Unzalu (02:42:55) eta Zuriñe Frutos (02:58:55).\nLasterketa laburrean ostera, 16K, 220 korrikalarik egin eben. Gizonezkoen artean, Ander Iza (01:28:28), Unai Mintegui (01:30:38) eta Andoni Uzkiano (01:30:42) igon ziran podiumera. Andrazkoen artean ostera, Miren Otzerinjauregi (01:55:11), Itsasne Urkiaga (01:56:59) eta Estitxu Azpitarte (02:02:28) izan ziran garaileak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000243", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Laugarren postuan dago gizonezkoen Arratia A taldea\nGizonezkoen Arratia A laugarren postuan dago atzen partidua 0-1 irabazita etxetik kanpo. Arratia Bk ostera banako bardinketea lortu eban etxean atzen postuan dagoan Gernika Bren kontra. Andrazkoetan Arratia Ak atsedena izan dau eta B taldeak hirugarren garaipena jarraian lortu eban Berrio-Otxoa taldeari etxean 2-1 irabazita. Lemoako Harrobik ostera 5-3 galdu eban etxetik kanpo.\nGizonezkoen Arratia A taldeak domeka arrastian jokatu eban atzen postuan dagoan Iurretako taldearen kontra eta 0-1 irabazi eban. Bederatzi jardunaldiren ostean eta partidu bakarra galduta 16 puntu ditu Arratiak eta laugarren postuan dago hirugarrena dan Santurtzi A taldeagaz bardinduta. Datorren partidua hilaren 25ean jokatuko dau Urbietan Santutxu taldearen kontra, arrastiko 17:30ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Gernika B taldearen kontra eta galtzean hasi bazan be, bana bardindu eban partidua. Bederatzi jardunaldiren ostean Arratia Bk 9 puntu ditu eta hamalaugarren dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ibarsusi taldearen kontra hilaren 26an, goizeko 11:30ean.\nAndrazkoen Arratia B taldeak be zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Berrio-Otxoa taldearen kontra eta 2-1 irabazi eban. Atzen hiru partiduak jarraian irabazi ditu Igorrreko taldeak. Zazpi jardunaldiren ostean Arratia Bk 11 puntu ditu eta seigarren dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Sestao River taldearen kontra hilaren 25ean, arrastiko 19:30ean.\nAndrazkoen Arratia A taldeak ostera deskantsua izan dau joandako astegoienean. 10 jardunaldiren ostean Arratia zazpigarren postuan dago 17 puntugaz. Datorren partidua hilaren 25ean, arrastiko 16:00etan Logroñon jokatuko dau, UD Logroñes taldearen kontra.\nLemoako HarrobiLemoako Harrobik domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Urduliz B taldearen kontra eta atsedenaldira binako emaitzagaz heldu baziran be 5-3 galdu eban partidua Lemoako taldeak. Bederatzi jardunaldiren ostean 11 puntu ditu Lemoako Harrobik eta zortzigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Loiu A taldearen kontra hilaren 26an, arrastiko 16:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000244", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Richard la cigüeña y la joya perdida' eta 'Misterio en Venecia' proiektauko dira domekan Lasarte Aretoan\nDatorren domekan, hilka 19, Igorreko Kultur Etxeko zine saioan pelikula bi egongo dira ikusgai. Hasteko, 17:00etan, familia osoarentzako marrazki bizidunen pelikula bat ipiniko da, Richard la cigüeña y la joya perdida (Benjamin Quabeck eta Mette Rank Tange, 2023). Gero, 19:30ean, hamabi urtetik gorakoentzako Misterio en Venecia (Kenneth Branagh, 2023), Agatha Christieren eleberrian girotutako filma.\nRichard la cigüeña y la joya perdida filmean, Richard da protagonistea, zikoina familia batek adoptautako artatxoria. Konturatzen danean ez dala bera izango zikoin taldea iparraldera gidatuko dauana, bere kontuz egingo dau alde. Bidean, Samia eta bere artatxori saldoagaz egingo dau topo baina honeek, Zamano indiolarraren eta marabus gaiztoen gatibu dira. Bere kideak askatuteko, Harribitxi Handia topatuten hasiko da Richard.\nMisterio en Venecia thrillerra ostera, Bigarren Mundu Gerraren ostero Venezian dago girotuta. Bertan, Poirot erretiratua bizi da bere erbesteratze propioan. Gogo barik be, Poirotek espiritismo saio batean hartuko dau parte baina partaideetako bat eraila izango da. Holan, detektibe jubiladuaren esku egongo da hiltzailea harrapetea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000245", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Durundi Barrik jantzan ipiniko dau gaur Lemoa\nGaur, hilak 17, 18:30ean izango da Lemoako jantza taldeak gidatutako jantzaldia Plaza Gorrian.\nDurundi Barri Dantza Taldea lemoaztarrak antolatuta, Dantzan plazaz plaza jantzaldia egingo da gaur arrastian, 18:30ean. Eguraldi ona espero danez, Plaza Gorrian batuko da jentea jantzan. Plazaz Plaza jantzaldia 2019 egin zan lehenengoz, aurten be plazea girotuteko asmoagaz datoz. Durundi Barri jantza taldeak BEGITU-ri azaldu deutso 2018an taldearen bizi iraupena kolokan egoala, jantza-irakasle baten faltan egoan taldea. Egoereri aurre egiteko gurasoek erreleboa hartu eta taldearen ardurea hartu eben.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000246", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan jokatuko da VII. Lemoatx Trail\nLasterketa eta martxa luze eta laburrez gainera, jai giroa egongo da herrian, musika, taloak eta kirol materialaren salmahiakaz.\nGanzabal Mendi Talde lemoaztarrak antolatuta, Lemoatx Trailen zazpigarren edizinoa jokatuko da domekan, hilak 19. Lasterketa eta martxa bina egingo dira. Lasterketa luzeak 24,2 kilometro eta 1.300 metroko desnibela dauka; baita martxa luzeak be, ibilbide bera daukie eta. Lasterketa laburrak, 16,4 kilometro eta 910 metroko desnibela dauka, eta lasterketa luzearen hasierako ibilbide bera dauka. Martxa laburrak barriz, 8,3 kilometroko ibilbidea dauka, lasterketa eta martxa luzearen ibilbidearen bigarren partetik doana. Lasterketa egunean, jai giroa egongo da herrian, musika, taloak eta kirol materialaren salmahiakaz.\nGanzabal Mendi Taldeko Iñigo Gonzalezek azaldu dauanez, parte-hartzea handia izango da. Aurreko urtean legez, 900 persona inguruk hartuko dabe parte ibilbide desbardinetan. Izan be, Etiketa Berdea-ren parteko lasterketea danez, 1.000 partaidekoa da mugea. Batez be, arratiarrak izango dira korrikalariak baina Bizkaiko ligako lasterketea danez, \"Durangaldetik, Bilbotik eta Barakoldotik be etorten dira batzuk; baita Gipuzkoa Iruñealdea, Iparralde eta Kantabriatik be\". Azpimarratuteko, Oihana Azkorbebeitia eta Ander Iñarra egongo dira zehaztu dau Gonzalezek.\nIbilbidea egiterakoan, Ganzabal Mendi Taldekoek \"gurdiek antxina erbilten ebezan bideak errekuperetan\" ahalegindu dira, holan, herriko historia be badakarre gogora. Larrabeitira doan zubi erromatarra, basoko bidezidorrak, Aramotz eta Belatxikieta, Elorriagako III. eta IX. mendeko \"gizon-harri\" erromatarrak, gerra zibileko lubakiak, kanposantua eta zarratutako harrobiak ikusiko dira , besteak beste, ibilbidean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000247", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako \"neska*\" gazteek agerraldia egingo dabe Lemoan\nGreba Feminista Orokorrerako deialdia egiteko batuko dira domekan, hilak 19, Lemoako Plaza Gorrian 17:00etan.\nZemendiaren 30ean izango da \"zaintza eskubide kolektiboaren alde\" lelopeko Greba Feminista Orokorra. Gazteriaren parte-hartzea be beharrezkoa ikusten da mobimentu feministetatik eta Arratia mailako argazki mixtoa atera ostean, datorren asteburuan \"Arratiako neska* gazteon agerraldi irekia\" deitu dabe. Lemoako Plaza Gorrian egingo da agerraldia domekan, hilak 19. 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000248", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Kortxoaren dilema' antzerkia dakar Igorrera Tartean Teatroak\nBarikuan, hilak 17, taularatuko dabe Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek \"endreduzko thriller politikoa\" Lasarte Aretoan, 20:00etan.\nBihar, zemendiak 17, Igorreko Kultur Etxean Mireia Gabilondok zuzendutako eta Patxo Telleriak zein Mikel Martinezek antzeztutako Kortxoaren dilema antzezlana egongo da ikusgai, 20:00etan, Tartean Teatroaren eskutik. \"Endreduzko thriller politiko\" bat aurkeztuko dabe, Etika eta Filosofia Politikoan katedradun irakasle jubiladu, ezkertiar, polemiko eta itzal handidun baten kontraesanak plazaratuko dituana.\nIzan be, irakasleak pronostiko txarreko minbizia dauka baina osatuteko aukerea heldu jako bapatean. Aberats ospetsu batek sistema publikoari doban emon deutsa radioterapia makinaria barria. Baina batzuen ustez, buru zuritze operazinoa da dohaintzea eta aberatsen amarru honeen salatzaile sutsuenetarikoa berau izanda, ebatzi gatxa hartu beharko dau: bere printzipioekiko leiala izan eta salbatzeari uko egin; ala tratamentua onartu eta \"filantropoari eperdian pot egin\". Ebatzia publikoki iragartzera doanean, ezezagun bat, bere ikaslea izandako bat agertuko zaio ezustean. Aspaldiko kontuak garbitzera dator.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000249", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur amaituko da 'Gizonak berdintasunerantz pausoka, Gizontasun berri baten aldeko 24 irudi eta hamaika arrazoi' erakusketea\nAtzen eguna izanda, Piper Txuriak alkarteko Juan Manuel Feitok maskulinidadearen inguruan hausnartuteko ekintza bat proposatu eta berbaldia egingo dau, 18:00etan.\nPiper Txuriak alkartearen erakusketa honetako irudietan, maskulinidade tradizionalari ez jagokozan rol eta jokabideak agertzen dira 24 argazkitan. Dimako Liburutegian egon da ikusgai egunotan erakusketea eta gaur, hilak 16, da atzen eguna. Gaurkoan, Piper Txuriak alkarteko Juan Manuel Feito egongo da 18:00etatik aurrera, hausnarketarako ekintza bat proposatu eta interesdunakaz berba egiteko.\nPiper Txuriak 2008an sortu zan gizon talde legez eta 2010ean alkarte egin zan. Erakusketa honen helburua \"maskulinidade bardinzalea erakustea da: aktiboa etxeko lanen erantzunkidetasunari jagokonez; emozinoak adierazoten dituana beste gizon bategaz berbetan; beste gizon batzukaz gertutasun fisikoa bizi dauana; lankidetza eta adiskidetasun hartu-emonak eregiten dituana beste gizon batzukaz; bardintasunezko aitatasuna bultzatzen dauana; eta abar.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000250", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Caritas Arratiak jaialdia antolatu dau Bedian\nZapatuan, hilaren 18an, 18:00etan hasita, jantzak, bertsoak, Bediako koruaren emonaldia, zozketak, antzerkia, trikitilariak eta txokolatea egongo dira Bediako frontoian.\nZapatuan, hilaren 18an, 18:00etan hasita, jantzak, bertsoak, Bediako koruaren emonaldia, zozketak, antzerkia, trikitilariak eta txokolatea egongo dira Bediako frontoian. Jaialdirako sarrerea debalde da baina zozketak egingo dira. Zozketa horreetatik batutako dirua, Ekuma proiekturako izango da; hau da, Ginea-Bissaun oftalmologia, ginekologia eta kirurgia materiala erosten lagunduteko. Lau smartbox, txakolindegian menuak, hiru otzara, ipuinak, Athletic-eko kamiseta bat eta Lekue haragitegiko bale bat zozketatuko dira jaialdian.\nEleiza katolikoak, \"Pobreen aldeko eguna\" ospatuko dau zemendiaren 19an, eta egun honen harira antolatu dau Caritas Arratiak jaialdia. Oin dala zazpi urte hasi ziran Arratian egun hau ospatuten, urte bakotxean herri baten, hainbat proiekturi laguntza emoteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000251", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Tequilas Moonrise taldeak girotuko dau zapatu gaua Areatzan\nThe Quiet Corner tabernan izango da andrek egindako rock kantuetan oinarritutako zuzeneko kontzertua, 20:00etatik aurrera.\nTequilas Moonrise taldeak rock bersino ezagunak eskaintzen ditu, batez be, andrek egindako musikean oinarrituta. Zuzeneko ikuskizuna, Areatzako The Quiet Corner tabernan egongo da ikusgai oingo zapatuan, hilak 18, 20:00etan.\nTalde getxoztarra 2018an batu zan eta hiru abeslarik gidatuten dabe emonaldia: Cyntia O'Valey, Eugenia Cavero eta Fatima Churrukak. Instrumentuetan barriz, Jesus Villegas (baxua), Jorge Parra (gitarrrea), Aitor Madariaga (bateria) eta Ignacio Uribe (gitarrea) dagoz. Danak be, beste talde batzuetan dabizan musikariak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000252", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan, AEK-k Berbalagun egitasmoa aurkeztuko dau Zeberion\nAurkezpena arrastiko 18:00etan izango da eskola zaharrean, herrian Berbalagun taldeak martxan ipinteko asmoz.\nBerbalagun egitasmoak euskerazko mintzapraktikea bultzatzea dauka helburu. Talde txikietan batzean dira eta dakien euskerea hobetuteko eta jente barria ezetuteko. Taldekideek eurek ebazten dabe non, noz eta zertarako batu.\nBerbalagun ekimenaren euskerazko mintzapraktikak debalde dira eta, taldeak berak egiten dituanaz gainera, beste hainbat jardueratarako aukerea emoten dau Berbalaguneko partaide izateak; izan be, mintzataldeak, familia ekintzak, txangoak, tailerrak, mintzodromoak, lehiaketak, berbaldiak, mendi urtekerak eta astegoienpasak, beste batzuen artean, antolatuten ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000253", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Atzeratu egin da Ana Goitiak Diman egin behar eban bakarrizketea\nAndra lodi baten egunerokoa emonaldia barikuan egin behar zan baina atzeratu egin da; oindino ez da egunik zehaztu.\nAna Goitia kazetaria Diman egon beharrekoa zan datorren barikuan, hilak 17, 19:00etan eskolako kamaran. Baina Andraizea Dimako andra taldeak jakinarazo dau, emonaldia atzeratu egingo dala, data barririk aurreratu ez dan arren. Holan, beste baterako geratuko da Andra lodi baten egunerokoa umorezko bakarrizketea.\nAna Goitia kazetariak, ETBko Barre librean egin eban bere lehen bakarrizketea 2020an eta 2022an hasi zan herriz herri bakarrizketak egiten. Andra lodi baten egunerokoan andrek sufriduten daben edertasun kanon baten egoteko presinoa kritikauko dau umorez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000254", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Itsasalde zein nekazal munduko andren bizimodua erakutsiko dau Gaittun alkarteak\nBarikuan, hilak 17, \"Bizkaian badittun\" lelopean egongo dira ikusgai argazki erakusketa bat eta dokumental bat Arantzazuko Kulturgunean.\nZemendiaren 25era begira, andren kontrako indarkeria ezabatzeko nazinoarteko eguna, hainbat jarduera kultural antolatu dira Arratian eta lehena izango da Bizkaian badittun!, itsasalde zein nekazal munduko andren bizimoduak erakusteko. Barikuan, hilak 17, Arantzazuko Kulturgunean egongo dira ikusgai argazki erakusketa bat, 16:30etik aurrera, eta Itsasoan gaittun dokumentala, 18:30ean. Helburua, \"errealidadea zein izan dan eta apur bat, mito matriarkal horrees haustea\" dala dino Amagoia Villanueva, AUMko Bardintasun Teknikariak.\nArgazki erakusketan, batik-bat andra baserritarrak dira protagonistak eta argazki desbardinetan, euren bizimodua eta egin beharreko lanak erakusten dira. Gemma Arrugaetaren zuzendaritzapeko Itsasoan gaittun dokumentalean ostera, kostako herrietako andrak dira protagonistak. Hamazortzi andrek euren lanaren bizipenak eta balorazinoak kontetan ditue. Gizonak nagusi diran munduan biziteak sortu dituan eraginak be izango dira berbagai. Gero, Gaittun alkarteko Iratxe Martinez egongo da, bertaratu diranakaz barriketan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000255", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan hasiko dau Amaia Aldaik 4 t'erdiko Master Laboral Kutxa torneoa\nAtzen edizinoko txapelduna izanda, final-laurdenetan asiko dau txapelketea Orozkon domeka eguerdian, barikuko final-zortzirenetako irabazlearen kontra.\nEmakume Master Cup zirkuituko banakako torneo garrantzitsuena hileon hasi da eta Amaia Aldai dimoztarra, zemendiaren 19an estreinauko da txapelketan. Aurreko edizino bietako txapelduna da Aldai eta beraz, final-laurdenetan hasiko da jokatuten. Lehen partidua Orozkon jokatuko dau, 12:45ean. Barikuan jokatuko dan, Leire Galeanoren eta Goiuri Zabaletaren arteko partiduaren irabazlearen kontra arituko da Aldai.\nDomekan irabazi ezkero, finalaurreko partidua Abadiñon jokatuko dau abenduaren 6ean eta final handia, Durangon abenduaren 17an. Atzen partidu biak, ETB 1 katean ikusi ahalko dira zuzenean. Atzenera heltzean bada, dimoztarrak torneo honetako hirugarren txapela irabaziko dau, txapelketako edizino guztietako irabazle bakarra izateaz gainera.\nDiario Vasco Txapelketea jokoan\nHastear dagoan torneoaz gainera, Aldai Diario Vasco Txapelketan be badago murgilduta. Zemendiaren 4an final-laurdenetako partidua jokatu eban Maddalen Etxegarairen kontra eta erraz irabazi eban Dimakoak, 22-7. Beraz, finalaurreko partidua jokatuko dau abenduaren 2an Tolosan, 16:00etan. Oindino ebatzi barik dago aurkaria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000256", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberioko baserrietako harrizko inskripzinoen inguruko berbaldia egingo da bihar\nEguaztenean, hilak 15, izango da berbaldia 19:00etan udaletxean, Izail Perez Junkeraren eskutik.\nIzail Perez Junkera zeberioztarrak herriko baserrietako ateetan dagozan inskripzinoak aztertu ditu atzenaldian eta oin, ikerketearen emoitzak azalduko ditu. Zeberioko ondarea aztergai: Baserrietako harrizko inskripzioak berbaldia prestatu dau eta bihar, hilak 15, aurkeztuko dau jendartean udaletxean, 19:00etan. Gaurkoz, berrogeta hamar inskripzino inguru aurkitu dira Zeberioko baserrietako eta honeek aztertuten, dokumentetan eta erregistroa egiten ibili da Izail Perez. Holan, mapa batean ikusi daitekez danak.\nHarrizko inskripzinoen mapan nabegatzeko QR-a\nInskripzinoak harrian grabautako idazkera laburrak dira eta gehienak baserrietako etxaurreen bigarren solairu inguruan ikus daitekez. Inskripzino honeen ezaugarri ohikoenak datazinoa, jaubearen erreferentzia (izen-abizenak edota inizialak) eta ikur erlijioso desberdinak dira (kurutzeak, IHS eta victor ikurrak).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000257", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurrekontuetan parte-hartzera deitu ditue herritarrak Arantzazun eta Artean\nEguenean, hilak 16, izango dira herri bietako batzarrak; Arantzazun 18:00etan Kulturgunean eta Artean, 19:00etan Kultur Etxean.\nZemendiaren 16an, Arantzazu eta Arteako udal gobernuak herritarrakaz batuko dira, 2024ko aurrekontuen gainean eztabaidatzeko. Holan, udalek aurrekontuetarako daukiezan askoak aurkeztuko ditue eta herritarrek ekarpenak egiteko eta euren kezkak plazaratuteko aukerea izango dabe gero.\nArantzazun, batzarra Kulturgunean egingo da 18:00etan. Asie Aburto alkarteak BEGITUri azaldu deutsanez, batzarra \"ideaiak eta kezkak jasoteko\" baliatuko da: \"Holango batzarretan ez dira urteten proposamen edo proiektu handirik, nahiz eta etorri ahal diran idea potoloak. Kezka txikiak eta holango gauzak izaten dira batzarretan jasoten doguzanak\". Oposizinoagaz be laster hasiko dira batuten eta aurrekontuan onartuteko osoko bilkurea, abenduaren 26ean egitea da asmoa.\nArtean be egingo dabe batzarra aurrekontu asmoak aurkeztuteko hilaren 16an, 19:00etan. Herritarren ekarpenak idatziz jasoko ditue zemendiaren 17tik abenduaren 11ra arte helbidean edo udaletxean bulego ordutegian. Ogasun batzordea zemendiaren 8an batu zan, lehenengo aldiz eta beste bitan be batuko da hilaren 17an, alderdientzako be ekarpenak egiteko epea hasten danean eta abenduaren 14an, egindako ekarpenei erantzuna emoteko. Aurrekontuak onartuteko osoko bilkurea, abenduaren 27rako daukie aurreikusita.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000258", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Papicha, sueños de libertad' filma proiektauko da hileko Zineklubean\nHilaren 16an, eguena, 20:00etan izango Mounia Meddour zuzendari aljeriarraren pelikulearen proiekzinoa Lasarte Aretoan.\nHil honetako Igorreko Zineklubean, zemendiaren 16an, Papicha, sueños de libertad (Mounia Meddour, 2019) pelikulea ipiniko da Lasarte Aretoan, 20:00etan. Filma 1990eko hamarkadako Aljerian dago girotuta- Kontetan dauanez, bertoko egoera soziopolitikoa okertu bitartean, andren askatasuna murriztuten doa eta askatasun eta independentziaren aldeko burrukan, Nedjma gaztean moda desfile bat antolatu dau.\nFilm honek, kritika onak jaso ditu profesional zein ikusleen partetik. Horrezaz gainera, sei sari pilatu ditu zine jaialdi desbardinetan: Frantziako Cesar Sarietako aktore barri onenaren eta opera onenaren sariak, Cannes Jaialdiko Un certain regard pelikula onena eta Valladolid-eko Zine Asteko pelika onena, zuzendari barri onena eta publikoaren sariak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000259", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur emon jako hasikerea Lemoako Kirol eta Ariketa Fisikoaren Asteari\nLemoako Udalak eta herriko eragileek alkarlanean antolatu dabe hurrengo egunetan egingo diran publiko guztientzako jardueren eskaintzea.\nGaurtik hasita eta hilaren 19ra bitarterako, Kirol eta Ariketa Fisikoaren Astea antolatu dau Lemoako Udalak herriko alkarteen lagutzeagaz. Lemoan egin daitekezan kirolak ugariak dirala erakutsi gura da eta bakotxak bere gutukoa topau ahal dauala. Edade guztietarako aukerak egon arren, ume eta edadeko jentean ipini da aurten arretarik handiena. Urtero lez, Lemoatx Trail mendi lasterketeak emongo deutso amaierea kirol asteari.\nAtzo Bizkaiko saskibaloi aurre-selekzinoek, andrazko eta gizonezko Minibasket mailakoek, Lemoan egin eben entrenamendua. Herritarrei zuzendutako jarduerak barriz, gaur hasi dira. Goizez, helduentzako ibilaldi gidatua egin da eta arrastiz segiduko dau eskaintzeak, adinekoentzako igel txapelketa eta gero, Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako Elkartasuna Ghulan Murtazarekin berbaldi-emonaldiagaz.\nZemendiak 13, astelehena\n09:00etatik11:30eran, ibillaldi gidatua.\n17:30ean, adinekoentzakoa Igel Txapelketea jubiladuen egoitzan\n19:00etan, Elkartasuna Ghulan Murtazarekin berbaldi-emonaldia Kotxepinen\nZemendiak 14, martitzena\n18:00etan, martxa nordiko hasikerako ikastaroa Gudarien parketik hasita.\nZemendiak 15, eguaztena\n16:30etik 17:45era, 4 eta 8 urte bitarteko umeentzako herri kirolak ludotekan.\n17:30ean, \"Ariketa fisikoa plazaz plaza\" Gudarien parketik hasita.\n17:45etik 19:00etara, 9 eta 12 urte bitarteko umeentzako herri kirolak ludotekan.\nZemendiak 16, eguena\n19:00etan, 16 urtetik gorakoentzat Lemoako Binakako I. Pentatloia kiroldegian.\nZemendiak 17, barikua\n18:30ean, eguraldiak lagundu ezkero, Durundibarri Dantza Taldearen eskutik, Dantzan Plazaz Plaza, Plaza Gorrian.\nZemendiak 18, zapatua\n09:00etatik 13:00etara, 12 eta 16 urte bitartekoentzat padela eta frontenisa kiroldegian.\n11:00etan, HH2 eta DBH4ko bitartekoentzat, IV. Duatloi txikia eta 7 urtetik gorakoentzat bizikleta ginkana ikastetxean.\n16:30ean, Lemoako pelotarien erakustaldia kiroldegian eta musikea, pintxo-potea, errifak eta sariak.\nZemendiak 19, domekea (Lemoatx Trail)\n08:00retan, mendi martxa luzea (24 kilometro).\n09:15ean, lasterketa luzea (24 kilometro).\n10:00etan, lasterketa laburra (16 kilometro).\n10:45ean, mendi martxa laburra (8 kilometro).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000260", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako auzoetako herritarrak deitu ditu Udalak\nBihar, martitzena, izango da auzoetako egoera eta beharrizanen inguruan berba egiteko batzarra udaletxean, 18:30ean.\nAreatzako Udalak \"herriko auzoetako egoerea eta beharrizanak ezetuteko\" premina ikusi dau eta beraz, auzotarrakaz batzarra antolatu dau. Martitzenean, hilak 14, egingo da bilkurea udaletxean bertan 18:30ean. Argiteria, ura, bideak, basoen egoerea eta abar egongo dira berbagaien artean eta Areatzako uribildutik kanpoko auzotar guztiak dagoz deituta: Akarate, Elorribi, Larragan, Launtzain, Martxondi Goikoa eta Bekoa, Oilagorta, Ugunaga, Uparan...", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000261", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguaztenean, hilak 15, Maria Gorosarri egongo da Artean Ilgoran Jabekuntza Eskolako formazino ikastaroko lehen saioan\nZazpi saio izango dira, hileko hirugarren eguaztenetan, eta atalka landuko da Contra la banalización del feminismo liburua.\nContra la banalización del feminismo Maria Gorosarriren liburuan lanketearen lehenengo saioa datorren eguaztenean, hilak 15, 18:00etan, izango da Arteako Kultur Etxean. Maria Gorosarri bertan izatekoa da, aurkezpena egin eta gaiari sarrerea emoteko.\nZazpi saio izango dira, hileko hirugarren eguaztenetan, eta atalka landuko da liburua. \"Helburua da berak (Gorosarrik), lehenengo saio honetan, planteamentuaren aurkezpena egiteaz gainera, lehenengo eta bigarren kapituluen sarrerea emotea. Ez jenteak ez irakurteko, baina egida da kapitulurik latzenak izan daitekezala horreek\" azaldu deutso begituri Amagoia Villanueva AUMko Bardintasun Teknikariak.\nHurrengo saioetan, parteideek atal baten lanketea egingo dabe. Liburu honetan, feminismoaren genealogia erakusten da eta kapitalismoaren kontrako burrukearen ezinbestekotasuna, feminismoaren helburu dan andren askatasuna lortzeako.\nIzen-emotea zabalik dago. Online, Arratiako Udalen Mankomunitatean, edota 94 631 17 17 eta 688 627 393 telefonoetan emon daiteke izena.\nArteterapia 21ean hasiko da\nBezperan, Arteterapia ikstaroa hastekoa bazan be, atzeratu behar izan da eta 21ean, 17:30ean, hasiko da Igorreko Kultur Etxean, Elda Barreroren eskutik. Ikastaroak ordu biko hiru saio ditu. Aurreikusitako 21 eta 28ko saioak mantenidu egingo dira eta hirugarrenaren data aurrerago zehaztuko da. Izen-emotea zabalik dago.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000262", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia A eta Bk eta andrazkoen B taldeak irabazi dabe\nGizonezkoen Arratia Ak atzen minutuetan sartutako hiru golei esker 3-1 irabazi eban Somorrostroren kontra eta B taldeak 1-2 irabazi eban etxetik kanpo Ezkurdi A taldearen kontra. Lemoako Harrobik bana bardindu eban Umore Onaren kontra etxean. Andrazkoetan Arratia Ak bost jardunaldi galdu barik egon ostean 1-0 galdu eban Valladoliden eta Arratia Bk 1-7 irabazi eban Adiskideak taldearen kontra.\nGizonezkoen Arratia Ak zapatu arrastian jokatu eban Somorrostro A taldearen kontra eta aurreko hiru partiduak bardindu ostean 3-1 irabazi eban. Arratia 0-1 galtzean hasi zan baina 89 eta 90 minutuetan sartu ebazan 3 golak etxeko taldeak eta garaipena lortu. Zortzi jardunaldiren ostean 13 puntu ditu Igorreko taldeak eta bosgarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau atzen postuan dagoan Iurretako taldearen kontra hilaren 19an, arrastiko 17:00etan.\nGizonezkoen Arratia B taldeak be zapatu arrastian jokatu eban Durangon Ezkurdi A taldearen kontra eta denporaldiko bigarren garaipena lortu eban 1-2 iarabazita. Zortzi jardunaldiren ostean 8 puntu ditu Arratiak eta hamabigarren postuan dago oin, jatsiera postuak itxita. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau sailkapeneko atzen postuan dagoan Gernika Bren kontra hilaren 18an, arrastiko 15:45ean.\nAndrazkoen Arratia A taldeak domeka goizean jokatu eban Valladoliden Parquesol taldearen kontra eta galdu barik bost partidu egin ostean 1-0 galdu eban talde arratiarrak. Aurreko egunean joan ziran arratiarrak eta gaua egin eben Valladoliden. 10 jardunaldiren ostean Arratia zazpigarren postuan dago 17 puntugaz. Datorren astegoienean deskantsua daukie eta hilaren 25-26ko astegoienean jokatuko dabe hamaikagarren jardunaldiko partidua, etxetik kanpo hau be, UD Logroñes taldearen kontra.\nAndrazkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Adiskideak taldearen kontra eta aurreko astegoienean egin eban lez, erraz irabazi eban partidua 1-7ko emaitzeagaz. Sei jardunaldiren ostean 8 puntu ditu Arratiak eta sailkapeneko zortzigarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Berrio-Otxoa A taldearen kontra hilaren 18an, arrastiko 18:15ean.\nLemoako Harrobi\nZapatu arrastian jokatu eban Lemoako taldeak Arlonagusian Usansoloko Umore Ona A taldearen kontra eta atsedenera 1-0 heldu baziran be bigarrenean bardindu egin eban Umore Onak. Zortzi hardunaldiren ostean 11 puntu ditu Lemoako Harrobik eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Urduliz B taldearen kontra hilaren 19an, arrastiko 18:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000263", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sanmartinak ospatuko ditue zapatuan bediaztarrek\nGoizez, ibilaldia eta txitxi-burduntzia egingo da eta San Martinen mezea ospatu ostean, bola-jokoa eta baba jana dagoz antolatuta.\nUdan txarria loditu ostean zemendiaren 11n, San Martin eguna, da txarria hilteko eguna. Oin, baserrietan ez dira hainbeste txarri hazten baina halanda be, tradizinoa ez da ahaztu eta San Martinen omenezko ermita askotan, txarrikia jaten ospatuten da eguna. Holan izango da Bedian be oingo zapatuan, Ereñoko San Martinen.\nGoizean goiz, 09:00etan, Martin Atutxaren oroimeneko ibilaldia egingo da Bediako plazatik urtenda. Ordu eta erdiko ibilaldia Ereñoko San Martin ermitan amaituko da eta bertan, txitxi-burduntzia egingo da herriko trikitilari gazteek girotuta. Mezea eguerdian ospatuko da eta gero, bola-jokoa egingo da. Hau amaituta, 14:30erako frontoira mobiduko da jentean, babea jan eta erromeriagaz jantza egiteko. Adineko personek eta mobilidade arazoak daukienek Udalak ipinitako ibilgailuak erabili ahal izango dabez Eroso-Ugartetik frontoira joateko.\nZemendiak 11, zapatua\n09:00etan, ibilaldia Martin Atutxaren oroimenez. Bediako plazatik urtenda.\n10:30etik 12:00etara, txitxi-burduntzia, Bediako gazte trikitilariek girotuta.\n12:00etan, mezea San Martin ermitan.\n12:45ean, bola jokoa eta zozketea.\n14:30ean, baba jana eta erromeria frontoian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000264", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur hasiko da Zeberioko Dantza Plaza\nBarikuro, 18:30etik 19:30era, Zeberioko plazea jantzan ipiniko da Vero Martin irakasleak gidatuta.\nAurten be antolatu dau Austarri Kultur Elkarteak Dantza Plaza. Jantza egiteko saio irekiak dira eta barikuro ordu batez, 18:30etik aurrera, egingo dira Zeberioko plazan saiook. Holan, musikeagaz lagunduta eta Vero Martin jantzariaren gidaritzapean, hurreratuten diran herritarrak jantzan ipiniko dira astero-astero.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000265", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kolonbia eta Guatemalako giza eskubideen defendatzaileak batuko dira gaur Artean\nArteako Herriko Bentan, gaur 18:30ean, dokumental bat ikusi eta gero, berbaldia egingo da FARC-EPko militante ohi biren eta Guatemalako indigena baten artean.\nArteako Herriko Bentan, Karibe aldeko giza eskubideen defendatzaileen inguruko jardunaldia egingo da. Gaur, hilak 10, 18:30ean hasiko da jardunaldia eta bideo bat, zein berbaldia egongo dira. \"Guatemala eta Kolonbiako giza eskubideen defendatzaileen burrukak trukatzen\" egongo dira FARC-EP erakunde armatu kolonbiarraren burrukalari ohiak diran Margarita Vasquez Vargas eta Esther Nohemi Gutierrez Arias batetik, eta Maria Velasquez Xon gautemaldarra, M'iche' indigena maya eta Sector de Mujeres taldeko militantea bestetik.\nBerbagaien artean egongo dira Kolonbiako bake prozesuaren erronkak, LGTBIQ+ taldeen kontrako giza eskibideen urraketak, andren lidergopeko ekoizpen eredu eta alternatibak eta klima aldaketea. Dana landuko da Karibeko andra burrukalariek ikuspegitik eta euren, zein parte izan diran taldeen, esperientziak kontauko ditue.\nKontzertua zapatuan\nGaurko berbaldiaz gainera, astegoien honetan kontzertu bat be egongo da Arteako Herriko Bentan. Zapatu iluntzean izango da, 20:00etan, Now Nináh taldearen zuzeneko emonaldia. Galdakaoko taldeak soul, jazz eta bluesean oinarritutako musikea plazaratuten dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000266", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zemendiaren 30eko grebearen harira, gazte eragileek mahai-ingurua egingo dabe gaur\nAxular Herriko Tabernan izango da gaur Orratzak, Kiñu eta Zaztaparren arteko eztabaidea, zaintzea gazte ikuspegitik lantzeko, 18:00etan.\nZemendiaren 30ean izango da Euskal Herrian Greba Feminista Orokorra eta astero-astero, lanketa desbardinak egiten dira. Oingoan, gazteek izango dabe protagonismoa. Izan be, gaur gazte eragileen arteko mahai-ingurua egingo da eta bihar, asanblada irekia egin eta gazte argazki kolektiboa aterako ditue.\nGrebaren leloa da \"zaintza eskubide kolektiboaren alde\" eta beraz, gazteek zaintzea euren ikuspegitik landuko dabe gaur, hilak 9, Axular Herriko Tabernan egingo dan mahai-inguruan. Arrastiko 18:00etan hasiko da saioa eta hizlarien artean Orratzak andra gazte arratiarren taldea, Kiñu Gaztetxeko asanbladako kideak eta Zaztaparrak asti taldearen kideak egongo dira. Bakotxak euren eragilearen ikuspegitik egingo dau berba zaintzearen inguruan.\nBihar, hilak 10, ostera Kiñu Gaztetxean da gazte deialdia arrastian, 18:30ean. Bertan, grebaren nondik-norakoak azalduko dira eta asanbladari ekingo deutsee, gazteen papera zein izango dan ebazteko. Asanbladea amaituta, gazte guztiek argazki kolektiboa aterako dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000267", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urbasan indarkeria matxistak eraildako haurra dala-ta, alkarretaratzea deitu da Igorren\nGaur, hilak 9, 19:30ean egingo da alkarretaratzea Lehendakari Agirren, indarkeria bikarioko atzen kasua salatuteko.\nMartitzenean Urbasan, gizon heldu baten eta ume baten gorpuak agertu ziran Ubabako amiltegi azpian. Gerora autopsiak baieztatu dauanez, gizonak zazpi urteko semea besoetan helduta gein eban salto trokatik bera. Holan, Estellerriko Mugimendu Feministak salatu dau eta Espainiako Berdintasun Ministerioak be uste dau, umearen hilketea indarkeria bikarioko kasua dala.\nAurten, Euskal Herrian bortxa bikarioak eraildako lehen umea da hau eta kontuak egin diranetik, 2003 urtetik, hamairugarren kasua lirateke hau. Indarkeria kasu honeetan, arrazoi nagusia izaten da umearen amari mina eragitea eta beraz, hilketea zein eraso matxistea salatuteko urtengo da kalera Arratiako Mugimendu Feministea. Gaur, eguena, 19:30ean egingo da alkarretaratzea Igorreko Lehendakari Agirre etorbidean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000268", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dana prest dago Lemoan domekako azokarako\nXXIV. Nekazaritzako Elikagaien Azokan hogei ekoizleren salmahai egongo dira Arlonagusia zelaiaren kanpoaldean. Kittu taldeak girotuko dau merkadua.\nPrest dagoz daborduko Arlonagusian, baserriko produktuak hartuko dituen saltzeako postuak. Izan be, domekan, hilak 12, XXIV. Nekazaritzako Elikagaien Azoka antolatu dabe Udalak eta Gorbeialdek lehen sektorea eta zuzeneko salmenta bultzatzeko helburuagaz.\nUrtero lez, udagoieneko baserriko produktuak erosi ahal izango dira bertan, ekoizleen 20 salmahaietan. Barazkiak eta landarekonserbak, Bizkaiko txakolina, euskal sagardaoa, eztia, ogia, euskal pastela eta gozoak, gaztaia eta txarkuteria eta haragi-konserbak, besteak beste erosi ahal izango dira bertan. Taloak egingo ditue txosnan eta Kittu musika taldeak alaituko dau giroa. \"Lemoak hitzordua dauka euren kalidadezko produktuak ekartzen dituen Arratiako baserritarrakaz\" dinoe Udaletik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000269", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gazteen emantzipazinoaren inguruko lanketea egiten dabiz Lemoan, gaur dira gazteen lehen batzarrak\nProiektua lantzeko, batzar bi egingo dira gaur; 23-30 urtekoentzako 18:00etan eta 31-36 urtekoentzako 20:00etan. Hurrengoa, 16-22 urte bitartekoentzako batzarra, hilaren 12an egingo da, 18:00etan.\nLemoako Udala gazteen emantzipazinorako aukerak aztertuten dabil eta galdeketa baten bitartez, diagnostiko bat landu ostean. Herriko gazteak prozesu parte-hartzaile batera batzeko deitu ditu. Gaur bertan egingo dira hiru saioetako bi. Parte-hartzeako, 747 47 29 23 telefonora deitu edo helbide elektronikora idatzi daiteke.\nEsan moduan, gaur egingo dira lehen saioak, danak Kotxepinen. 23 eta 30 urte bitarteko gazteena izango da lehenengoa, 18:00etan, eta bigarrena, 31 eta 36 urte bitartekoentzako, 20:00etan. Hirugarrena domekan, hilak 12, izango da 16 eta 22 urte bitarteko gazteentzako. Saioetan, asmoa da \"espazio informalak sortzea, gazteak eroso sentidu daitezan, proiektua lantze aldera\".\nEmantzipazino diagnostikoa\nEuskal gazteriaren artean, gaur egun, emantzipazino adina 31,2 urtekoa da, bataz beste, eta adina atzeratzen dabil urtero-urtero. Gazteen ardura nagusietakoa da Lemoako Udalak, azterketa sakonago bat egin gura izan dau. Holan, herriko 90 gazteren artean egin da galdeketea eta datu garrantzitsu bi urten dira.\nHerriko gazteen %43,2ak soldatearen erdia baino gehiago behar dauala etxebizitzea ordaintzeko. Bestetik, emantzipatu ez diranen %48ak, ez dauka hurrengo bost urteetan etxetik urtetako itxaropenik. Kontuan hartzekoa da, Lemoan, 1.866 etxebizitzatik 235 dagozala hutsik (%12,5).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000270", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Izaskun Mujikak Igorrera dakar 'Ipuinen lapikoa'\nLiburutegian, saio bi egingo ditu ipuin kontalariak bariku arrastian; hirutik sei urte bitarterako umeentzako 18:00etan eta zazpi urtetik gorakoentzako 19:00etan.\nZemendiaren 10ean, eguena, Izaskun Mujika Igorreko Liburutegian egongo da, Ipuinen lapikoa ipuin kontaketearen saio bikotza egiteko. Lehenengoa, hiru eta sei urte bitarteko umeentzako izango da, 18:00etan. Ordu bete beranduago barriz, zazpi urtetik gorakoientzako kontaketea izango da.\nSaio honeetan, Strega Nona, Italiako sorgin zintzoaren lapiko magikoa ezetuteko aukerea izango dabe umeek. Eta sorginaren ipuin dibertigarriaz gozatzeaz gainera, lapikoak munduan zehar egindako ibilbidean jaso dituan istorioak entzungo ditue. Baita sorginkeriaren bat edo beste egiteko aukerea be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000271", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Ez dok ero' umorezko antzezlana taularatuko dau Tartean Teatroak Lemoan\nZapatuan, hilak 11, Kotxepin Kultur Etxeara dakarre Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek Ez dok ero umorezko antzezlana, 20:00etan.\nEz dok ero Patxo Telleriak idatzitako umorezko antzezlana da, Tartea Teatro konpainiako Telleriak berak eta Mikel Martinezek antzeztuta. Lanar, \"euskal kultura, euskal antzerki eta euskal gizartearen irudi deformadua, barregarria eta aluzinaua\" eskaintzen dau. Karikatura antzeztu hau zapatuan taularatuko da Kotxepinen, 20:00etan.\nAntzerkiak, On Kixote Mantxakoa eleberriaren itxurea hartzean dau baina oingoan Mikelote (Mikel Martinez) eta Pantxo (Patxo Telleria) bikote artistiko bat da eta belaunaldi barrien euren lekua hartu ostean, bikotea desegingo da. Holan, Mikel Martinezek On Kixoteren irudia ekarriko deusku gogora, idealismo demasa eta errealidadearen interpretazino eszentrikoa egiten daualako. Patxo Telleriak barriz, Santxo Panza baten itxurea hartuko dau, bere pragmatikotasun demasa, anbizino eza eta baldarkeriagaz. Biek batera, trasteak prestatau eta Euskal Herrian zehar joango dira, \"ibilbide fantastiko batean\", herriz herri antzeztera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000272", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Klima-aldaketea eta trantsizino energetikoa lantzeko jardunaldia egingo da bihar Diman\nGaiari buruz eskuratu barri diran liburuak erakutsiko dira eta gero, berbaldiaren ostean, herrian lantzeko alternatiba parte-hartzaile energetikoa landuko da.\nEguenean, hilak 9, klima-larrialdiaren inguruko jardunaldia antolatu da Dimako liburutegian, 18:30ean. Liburutegiak gaiari buruzko liburu barriak eskuratu ditu eta honeek aurkezteaz gain, klima-aldaketearen eta trantsizino energetikoaren inguruko lanketea egingo da. Lehenengo berbaldi bat egingo da testuinguruan kokatzeko eta gero, Diman trantsizino energetikoa gauzatzen hasteko prozesu parte-hartzailea hasiko da. Amaituteko, mokautxoa be egongo da.\nKlima-aldaketearen inguruko berbaldia Veronica Van Horenbetek egingo dau, paisaia arkitektoa izateaz gainera, Extinction Rebellion eta Jauzi Ekosoziala taldeetako kidea da. Holan, klima-aldaketea zer dan eta zerk eragiten dauan azalduko dau. Gaurko egoerea aztertu eta egoereari bueltea emoteko dagozan aukerak aztertuko ditu.\nGero, herrian trantsizino energetikoa gauzatzen hasteko prozesu parte-hartzailea ipiniko da martxan. GoiEner Kooperatibako Energia Berriztagarrien Komunitatearen sustatzailea dan Leire Ugarte Diazek gidatuko dau saioa. Energia barriztagarrien komunidade bat, \"komunidade batek osotuten dauan entidade juridiko bat da eta bere helburu nagusia da komunidadeak berarentzako energia barriztagarrietan oinarritutako soluzinoak sustatzea\" dala dino GoiEner-ek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000273", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako Euskera Batzordea asteon ipiniko da lanean\nLehenengo batzarra eguenean egingo da, 19:00etan udaletxean, herritarrakaz batera beharrizanak identifikau eta zer egin aztertuteko.\nAreatzako Udalak Euskera Batzordea ipiniko dau martxan barriro. Horretarako dei egiten deutse herritarrei bertan parte hartzera. Batzarra eguenean, hilak 9 izango da 19:00etan udaletxean. Batzordean, \"herrian ze beharrizan dagozan eta zer egin daikegun aztertu eta hori lantzea da asmoa eta herritarrok sano garrantzia handia daukazuela honetan deritxagu\" dinoe Udaletik.\n\"Laburbilduz, Euskara Batzordeak berebiziko garrantzia dauka herri batean euskerea eta gure kulturea sustatu eta zaintzeako. Nortasun kulturalari, kohesino sozialari eta hezkuntzeari laguntzen deutso, eta funtsezkoa da euskerea herriko parte bizia izaten segidu dagian bermatzeko\" gehitu dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000274", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gazako sarraskiaren kontrako alkarretaratzeak egingo dira gaur herriz herri\nGernika-Palestina deialdi herritarrari erantzunda, herriko plaza eta udaletxeetan egingo dira alkarretaratzeak gaur 19:00etan.\nGaur, hilak 7, 19:00etan \"Gazako sarraskia gelditu!\" lelopean, Euskal Herriko herri gehienetan egingo dira kontzentrazinoak. Eskualdean be holan izango da. BEGITUk hurrengo herrietan egiaztau ditu mobilizazinoak: Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Zeanuri eta Zeberio. Udaletxeetako plazetan izango dira alkarretaratzeak eta Artearen kasuan, herriko plazan.\nIsrael eta Palestinaren zatia dan Gazaren arteko gerra irekiak hilebete bete dau gaur, urri bigarrenaren 7an Gazako erakunde armatuek Israelek eregitako hesia gainditu eta hainbat herri zein militarren kuarteletan sartu ziranetik. Ordutik, Israelgo armadak inoz baino misil gehiago bota ditu gazatarren kontra eta atzen egunetan, lurrez be sartu dira bertara militarrak. Bonbardaketa eta eraso militarrek, 10.000 hildakotik gora eragin ditu Gazan eta 4.000 inguru, umeak dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000275", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Greba Feminista Orokorrera begira, gazteentzako deialdia egin dau Orratzakek\nBarikuan, 18:30ean, Arratia mailako gazte asanblada irekia egingo da Kiñu Gaztetxean eta gero, argazki kolektiboa atera.\nZemendiaren 10ean, oingo barikua, gazteentzako deialdi berezia dago deituta, zemendiaren 30eko Greba Feminista Orokorra dala-ta. Arratia mailako andra gazteen taldea dan Orratzakek egin dau deialdia, gazteria be, \"zaintza eskubide kolektiboaren alde\" agertu eta grebearen parte aktibo izateko. Kiñu Gaztetxean da deialdia arrastian, 18:30ean. Bertan, grebaren nondik-norakoak azalduko dira eta asanbladari ekingo deutsee, gazteen papera zein izango dan ebazteko. Asanbladea amaituta, gazte guztiek argazki kolektiboa aterako dabe.\nGazte mahai-ingurua\nBeste alde batetik, asanblada eta gazte argazkiaren aurreko egunean, hilaren 9an, Arratiako gazte eragile taldeen arteko mahai-ingurua egingo da Axular Herriko Tabernan, 18:00etan. \"Zaintza gazte ikuspegi desbardinetatik\" landuko da saioan eta Orratzak, Zaztaparrak eta Kiñu Gaztetxeko asanbladea egongo dira bertan. Bakotxak, bere ezaugarri eta ikuspegitik egingo dau berba zaintzearen inguruan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000276", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'La apostasia de las putas' eleberriaren aurkezpena Dimako liburutegian\nBarikuan, hilak 10, 19:00etan, Dimako Andraizea talde feministeak antolatuta, Gorka Mola Landinen La apostasia de las putas eleberriaren aurkezpena egongo da Dimako Liburutegian.\nZer gertatuko litzateke, andrek, gizonezkoen biolentziari erantzuteko biolentzia erabiliko balebe? Zilegi litzateke biolentzia erabiltea autodefensa feministearen markoan? Molak galdera horreek planteetan ditu nobela baltz honetan eta biolentzia erabilten dauan autodefensa feminista bat imajinetan dau.\nArgumentua hilketa matxista batetik abiatzen da. Bere gizonak Magally hilten dauanean, alkar babesteko zin egin eben bost andra agertzen dira eta bakotxak biktimario bat hil beharko dau. Protagonistak, indarkeria matxista eta patriarkaduaren biktima diran benetako andretan dagoz inspirauta, baina eleberriak aurrera egin ahala, gero eta fikzinozkoagoak dira. La apostasia de las putas trilogia baten lehenengoa izatea gura dau egileak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000277", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Maskulinidade ez patriarkala erakusten dauan argazki erakusketea dago Diman\nMaskulinidade tradizionalari ez jagokozan rol eta jokabideak erakusten dabezan 24 argazkiak liburutegian egongo dira ikusgai hilaren 16ra arte.\nPiper Txuriak alkartearen erakusketa honetako irudietan, maskulinidade tradizionalari ez jagokozan rol eta jokabideak agertzen dira 24 argazkitan. Dimako Liburutegian ikusi daiteke hilaren 16ra arte, 16:30etik 19:30era, astelehenetik eguenera. Atzen egunean, Piper Txuriak alkarteko Manuel Feito egongo da bertan, ekintza bat proposatu eta interesdunakaz berba egiteko.\nPiper Txuriak 2008an sortu zan gizon talde legez eta 2010ean alkarte egin zan. Erakusketa honen helburua \"maskulinidade bardinzalea erakustea da: aktiboa etxeko lanen erantzunkidetasunari jagokonez; emozinoak adierazoten dituana beste gizon bategaz berbetan; beste gizon batzukaz gertutasun fisikoa bizi dauana; lankidetza eta adiskidetasun hartu-emonak eregiten dituana beste gizon batzukaz; bardintasunezko aitatasuna bultzatzen dauana; eta abar.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000278", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zea Mays taldeak kontzertua eskainiko dau zapatuan Kiñu Gaztetxean\nBEGITUk irakurtzaileentzako sarrera parea zozketauko dau sare sozialetan eguaztenera arte. Zorte on!\nZapatuan, hilak 11, Zea Mays taldea Kiñu Gaztetxeko oholtzara igongo da 21:30ean. Denpora bat geldirik egon ostean, rock talde bilbotarra barriro hasiko da kontzertuak eskaintzen Gaztetxe Bireagaz eta bigarren geldialdia izango da Igorreko gaztetxekoa. Adore, Kemena, Kuraia atzen diskoko kantak, zein taldearen abesti klasikoenak entzuteko aukerea egongo da.\nZea Mays taldea 1997an jaio zan Errekalde auzoan Aiora Errenteria (ahotsa), Asier Basabe (bateria), Ruben Gonzalez (baxua) eta Iñaki Imazen (gitarrea) eskutik. Talde jaiobarriak Gazteako Maketa Lehiaketea irabazi eban eta ordutik, talde entzutetsua izan da Zea Mays. Euskal Herrian zein kanpoan izan dira eta bidean, arrakasta handia izan dabe. Disko eta sariz betetako istorioa.\nZozketea sare sozialetan\nParte-hartzeako, BEGITUren sare sozialetan; Twitter (X), Facebook edo Instagramen; zozketearen argitalpena topau, \"atsegin dot\" emon, alkarbanatu eta BEGITUren kontua jarraitu behar da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000279", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lur Ziarrusta eta Mikel Beldarrain, Belgikako OneWall Openean\nFinal-laurdenetan bata bestearen kontra jokatu eta Ziarrusta urten zan garaile. Finalaurrekoan ostera, irabazten joan baina min hartu eban dimoztarrak eta atzenean, galdu egin eban.\nAstegoienean, European OneWall Tour-eko Belgikako Opena jokatu da eta bertan egon dira Rebotean OneWall Klubeko Lur Ziarrusta dimoztarra eta Mikel Beldarrain arteaztarra. Zapatuan banaka aritu ziran eta lortu eben kanporaketa faseetara ailegetea, Ziarrusta finalaurrekora be heldu zan baina lesionauta amaitu eban partidua. Hurrengo egunean binaka jokatu eben, baina ez ziran lehen fasetik pasau.\nZapatuko banakako partiduetan, Lur Ziarrusta lehen faseko hiru partiduak irabazita pasau zan kanporaketa fasera. Mikel Beldarrainek ostera, hirutik bi irabazita egin eban aurrera eta final-laurdenetan, bata bestearen kontra jokatzen ikusi ziran. Dimoztarrak irabazi eban partidua, 25-18, eta beraz, finalaurrekora pasau zan.\nHolan, Lur Ziarrustari Conor Mcelduff-en kontra jokatutea egokitu jakon, Europako sailkapeneko bigarrena. Berak kontau dauanez, partidua ondo joan zan, dimoztarra aurretik. Halanda be, partidu erdikaldiean, 14-12 irabazten joanda, orkatilean min hartu eban eta aurrera egiten saiatu bazan be, ezin izan eban ondo jokatu. Beraz, 25-20 amaitu zan partidua aurkariaren alde.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000280", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Asteon izango da Arantzazuko Sanmartinetako XI. Bertso Bazkaria\nZapatuan Andoni Egaña eta Arkaitz Estiballes bertsolariek kantauko dabe bertso bazkarian. Sarrerak, Herrikoan eta Monteron dagoz salgai.\nZemendiaren 11n, zapatua, egingo da aurtengo Sanmartinetako Bertso Bazkaria Arantzazun, hamaikagarren urtez. Oingoan, konbidautako bertsolariak bi dira, Andoni Egaña zarauztarra eta lau aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusiaren irabazlea batetik, eta bestetik, Arkaitz Estiballes galdakarra, oin Zeanurikoa, birritan izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazlea.\nZapatuan, bertso bazkaria 14:30ean izango da Arantzazuko Kultur Gunean. Sarrerak, daborduko badagoz salgai herriko taberna bietan, Herrikoan eta Monteron, hogei euroren truke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000281", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia Bk denporaldiko lehen partidua irabazi eban 10-0 Plentziaren kontra\nAndrazkoen A taldeak be etxean irabazi eban 3-0 bigarren postuan egoan Añorga taldearen kontra. Gizonezkoen Arratia Ak husna bardindu eban Bermeoren kontra etxetik kanpo eta B taldeak Sondika Aren kontra 0-2 galdu etxean. Lemoako Harrobik 3-0 galdu eban etxetik kanpo Ermua Aren kontra.\nAndrazkoen Arratia B taldeak ligako lehen garaipena lortu eban, sailkapeneko atzen postuan dagoan Plenzia taldearen kontra zapatu arrastian Urbietan jokatutako partiduan 10-0 irabazita. Bost jardunaldiren ostean 5 puntu ditu Arratia Bk eta jatsierako postuetatik atera da, bederatzigarren dago oin sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Adiskideak taldearen kontra zemendiaren 11n, arrastiko 18:00etan.\nAndrazkoen A taldeak be zapatu arrastian jokatu eban Urbietan eta sailkapeneko bigarren postuan egoan Añorgaren kontra 3-0 irabazi eban, hiru golak bigarren zatian heldu ziran. Bederatzi jardunaldiren ostean Arratia laugarren dago sailkapenean eta 17 puntu ditu. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Igorreko taldeak Valladolideko Parquesol taldearen kontra zemendiaren 12an, eguerdiko 12:00etan.\nGizonezkoen Arratia A taldeak husna bardindu eban Bermeo A taldearen kontra zapatu eguerdian jokatutako partidua. Zazpi jardunaldiren ostean 10 puntu ditu Arratia Ak eta bederatzigarren dago sailkapenean. Datorren partidua zemendiaren 11n jokatuko dau Urbietan Somorrostro A taldearen kontra, arrastiko 17:45ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak ostera etxean jokatu eban Sondika A taldearen kontra eta 0-2 galdu eban. Zazpi jardunaldiren ostean Arratia Bk 5 puntu ditu eta hamazazpigarren dago, jatsiera postuetan. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ezkurdi A taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 18:00etan.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik domeka eguerdian jokatu eban Ermua A taldearen kontra etxetik kanpo eta 3-0 galdu eban. Zazpi jardunaldiren ostean 10 puntu ditu Lemoako taldeak eta sailkapenaren zazpigarren postuan dago. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Umore Ona A Usaonsoloko taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 16:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000282", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kiñu Gaztetxean, Zineforum saioak egingo dira hileko lehen domeketan\nOingo domekan izango da lehen saioa, 18:00etan, Palestinako istorio bat kontetan dauan Inch'Allah filma proiektauko da eta gero, eztabaidea.\nKiñu Gaztetxeak jakinarazo dauanez, aurtengo kurtsoan dinamika barri bat ipiniko da martxan, Zineforuma. Holan, hileko lehenengo domeka guztietan egingo da proiekzino eta eztabaidea, pil-pilean dagoan gai bat oinarri hartuta. Lehenengo saioa domekan, hilak 5, izango da 18:00etan eta Israelek palestinarren, eta bereziki Gazaren, kontra hasitako erasoaldia izango da berbagai. Horretarako, Inch'Allah (Anaïs Barbeau-Lavalette, 2012) pelikulea ipiniko da.\nPelikulan, Cisjordaniako palestinarrentzako errefujiatu-esparru batean, Chloe gazte kanadiarrak haurdun dagozan andrak zaintzean ditu. Bitartean, hesiaren alde bietako jenteagaz izango dau harremana eta mundu biak nahasterakoan, kontrolgune edo militarren erasoetan, bere siniskera eta eretxiak aldatuko ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000283", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Greba Feminista Orokorrera begira, ekintza bi egongo dira astegoienean\nIgorren txapa tailerra egingo da zapatu eguerdian eta domekan, argazki kolektiboa aterateko deialdia dago Artean.\nZemendiaren 30ean egingo da Euskal Herrian Greba Feminista Orokorra, \"zaintza eskubide kolektiboaren alde\". Daborduko, Arratia, Ubide eta Zeberion hasi dira motorrak berotuten. Eratu dira lehen graba batzordeak eta hileon, grebarako begira, hainbat ekintza egongo dira. Astegoien honetan, zita bi antolatu dira Arratian. Bata, txapak egiteko eta bestea, argazki kolektibo bat aterateko.\nTxapa tailerra Igorren izango da bihar, hilak 4, 11:30etik 14:00etara Lehendakari Agirre kaleko autobus geltokiaren osteko arkupeetan. Holan, grebarako txapak egiteko aukera izango dabe hurreratuten diranak. Horrezaz gain, greba egunerako zaintza lanak antolatu eta informazinoa jasoteko aukerea be izango da.\nDomekan ostera, hilak 5, Artean da hitzordua 13:00etan. Bertan, indarra erakusteko argazki kolektiboa aterako da. Helburu beragaz, datorren barikuan gazte argazki kolektiboa aterako da Kiñu Gaztetxean. 18:30ean, gazteentzako asanblada irekia egingo da eta gero aterako da argazkia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000284", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Noreñako (Asturias) Academiak eta Arratiako Musika Eskoleak kontzertua eskainiko dabe Igorren\nMaiatzean arratiarrak egon ziran Asturiasen eta oin, hona datoz alkartrukean. Zapatuan, 19:00etan izango da alkarlanean prestatutako kontzertua Lasarte Aretoan.\nZemendiaren 4 eta 5ean, Asturiaseko Noreñako Academia eta Bandako 30 bat lagun Igorretik ibiliko dira eta Arratia Musika Eskolako Gorbeia Ensenble eta txistu taldeakaz kontzertu bateratua eskainiko dabe. Zapatuan, hilak 4, izango da emonaldia Igorreko Kultur Etxean 19:00etan.\nGorbeia Ensenble, Arratiako Musika Eskolako talde handiena da eta 10 eta 19 urte bitarteko 27 ikaslek osotuten dabe. Handiena, eta instrumentu aldetik anitzena be bada Gorbeia Ensenble: flautea, biolina, saxoa, klarinetea, tronpetea, gitarrea, bajua, pianoa, biolontxeloa, trikitixa, akordeoia, txalaparta, perkusinoa eta alboka, ahotsaz gainera.\nNoreñako Banda Asturiasko zaharrenetako bat da, eta 1986ko urri lehenengoan sortu zan akademia moduan, kide barriak musikan prestatzeko asmoz. Gaur egun 30 instrumentista ditu eta zuzendaria Juan Ferriol da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000285", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurrekontuei begira, Lemoako Udalak batzar ireki bi antolatu ditu\nBihar arrastian, udaletxeko plazan egongo dira udal ordezkariak proposamenak batzean eta zapatu goizean, anbulatorioko arkupeetan.\n2024 urteko aurrekontuak antolatzen hasiko da laster Lemoako Udala eta herritarren proposamenak batu eta kontuan hartzeako, batzar ireki bi egingo dira asteon. Lehenengo zitea bihar, hilak 3, izango da Arraibin. Udaletxeko plazan egongo dira udal ordezkariak 18:30etik aurrera. Hurrengo egunean ostera, zapatua, 11:30etik aurrera egongo dira ordezkariak anbulatorioko arkupeetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000286", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar hasiko dira helduentzako euskal jantza saioak Diman\nGazte Barri jantza taldearen eskutik, bariku arrastiro egongo da jantzan egiteko ordu bateko saioa Abaroan.\nGazte Barri jantza taldeak antolatuta, zemendiaren 3tik aurrera helduentzako euskal jantza saioa egingo da barikuro. Abaroan izango dira jantzaldiak, 17:30etik 18:30era, eta parte-hartzeako izena emon behar da aldez aurretik helbidean. Lehen hil biak merkeagoak dira. Gazte Barriko gurasoek 30 euro ordainduko ditue eta gainontzekoek 40 euro. Hurrengo ordainketak, hiruhilebeteka egingo dira, Gazte Barriko gurasoek 45 euro eta besteek, 60 euro.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000287", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar Igorreko Lasarte Aretoan 'Mendian hil, hirian hil' dokumentala egongo da ikusgai\nSaioa 19:00etan izango da emonaldia, eta dokumentalaren egilea Iñaki Peña zainketa aringarrietako mediku mendizalea egongo da bertan publikoaren galderak erantzuteko.\nIgorreko Udal Liburutegiak heriotza eta doluaren gaineko jardunaldiak antolatu ditu bihar, zemendiaren 3rako, eta etzirako. Etzi, zapatuan, doluaren gaineko berbaldia egongo da, 11:00etan, Liburutegian. Bertan, Itsaso Bengoetxea, Galdakaoko ospitaleko zainketa aringarrietako mediku espezializadua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Eutanasiaren Berme eta Ebaluazio Batzordeko presidenteak, eta Marta Sariñena, doluan espezializautako psikologo eta terapeuteak hartuko dabe parte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000288", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean egongo dira eskuragai Lemoako merkataritzea bultzatuteko bonuak\n1.500 bonu ipiniko dira salgai herriko hamar komertziotan eta abenduaren 15era arte egongo dira erabilgarri.\nLemoa ureztatzen, Lemoako merkataritza eta ostalaritza alkarteak eta Udalak, 1.500 bonu ipiniko ditue salgai, herriko merkataritzea bultzatzeko eta kosumitzaileari dirua aurrezten lagunduteko. Izan be, 10 eurotan erositako bonuek, 15 euroko balioa daukie kanpaineari lotutako establezimentuetan. Zemendiaren 1ean hasiko dira bonuak saltzean eta abenduaren 15era arte iraungo dau kanpaineak.\nBonuok, hurrengo hamar komertzio honeetan erosi daitekez: Merceria Josier, Tximeleta, Batzoki Lemoa, Kresala, Argazkilune, Laiane Ileapaindegia, Farmazia Lemoa, Amorrortu, Lezat eta Bizkarran, hain zuzen be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000289", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Denporaldiko lehen garaipena lortu dabe zekorrek\nZapatuan egon ziran arratiarrak aurrez aurre San Txismen Bera Bera B taldearen kontra eta zekorrek garaipen erraza lortu eben, 84-7.\nEkin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldea hasi da denporaldiaren erritmoa hartzean eta lortu ditue aurtengo lehen puntuak. AVK Bera Bera B taldea hartu dabe atzen astegoienean San Txismeko zelaian eta alde handiagaz irabazi gainera, 84-7. Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak onartu dauanez, \"eurak jokalari gitxigaz etorri ziran eta holan, errazagoa egin jakun irabaztea\".\nOin, arratiarrek astegoien biko deskantsua izango dabe. Beraz, hurrengo partidua zemendiaren 18an jokatuko dabe. San Txismen izango da partidua, arrastiko 16:00ak inguru, Zornotzako Urgozo taldearen kontra. Zortzi taldeko sailkapenean, arratiarrak zazpigarren postuan dagoz eta Urgozo, bosgarren.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000290", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arimen gauari bildurrik ez Arratian\nGaur iluntzean, Arimen Gaua edo Bau Baltza dala-ta, neguari, gauari, bildurrari eta lagun eta auzokoei lotutako jarduerek hartuko ditue Arratia eta Zeberioko kale eta plazak.\nGaur iluntzean, Arimen Gaua edo Bau Baltza dala-ta, neguari, gauari, bildurrari eta lagun eta auzokoei lotutako jarduerek hartuko ditue Arratia eta Zeberioko kale eta plazak. Euskal Herriko ohitura zaharren ildotik ospatuko dabe herri gehienetan, mozorroak trapu zaharrakaz egin eta gaztainak jaten. Mozorroak, eske errondak, gaztain janak eta hustutako kalabazak ez dira faltauko gaurko gauean, ezta, umeentzako tailerrak, ipuin kontalariak eta jantzak be.\nAreatza\nAreatzako The Quiet Corner tabernak \"gau errepetiduezina\" aginten dau, Gau Beltza zein Halloween osptatuteko eta 20:00etan kontzertua egongo da Los vecinos del quinto taldeagaz.\nArtea\nArtean, Kokomarroak taldeak deituta, Kultur Etxean batuko dira 16:30ean, etxetik ekarritako trapu eta erropa zaharrakaz alkarregaz janzteko, eta gero uemak eske errondan joango dira etxerik etxe. Amaitzeko gaztain erreak jango ditue plazan.\nBedia\nBedian, umeentzako tailerrak egongo dira ludotekan 17:15etik 18:15era. 18:30ean, Autu Mautu ipuin kontalariek Gau Beltza inguruko ipuin kontaketea egingo dabe eta ostean, \"Xanduli, manduli emon goxokiak guri!\" eske errondea egingo dabe umeek.\nDima\nDiman, umeentzako tailerrak egongo dira 17:30ean frontoi txikian; gero, 19:30ean, ipuin kontalaria Abaroan eta 20:30ean, gaztain erreak jango ditue frontoi txikian.\nIgorre\nIgorren, 17:00etatik 18:30era, karpa apaindu eta umeentzako tailerrak egongo dira: mozorro tailerra, arpegiak margoztekoa, eta kalabazak hustu eta kandelak ipintekoa. Txikigunea be egongo da. Ostean, 18:45ean, Arantzarte jantza taldeak Sorgin Dantza egingo dau. 19:00etan, Arimen Gaueko ipuin kontaketeagaz gozatuko dabe umeek eta 19:30ean, gaztain erreak \"ziria ala saria\"ren truke egongo dira. Amaitzeko, 20:00etan, Arimen gaueko jantzak eskainiko ditu Arantzarte jantza taldeak.\nLemoa\nLemoan Udalak Gau Baltzaren inguruko online lehiaketa bat prestatu dau. Galdetegi bete behar da eta irabazleak 50 euroko bonu bat izango dau saritzat Lemoako komertzioetan gastetako.\nZeanuri\nZeanurin 18:00etan hasiko da Arimen gaua. Jokoak eta eskulanak egin, sorginen eta lamien jantzak ikusi, mozorro desfilean parte hartu eta kobazuloan sartu-urtena egin ostean, berakatz-zopea eta krepeak janez hartuko dabez indarrak parte-hartzaileek, gaeo Sorginetxean, bildur gauan murgilduteko.\nZeberio\nZeberioztarrak, 17:00etan batuko dira txokolatea jateko. Ostean, 17:30ean, umeek marrazkiak eta muralak egingo ditue ludotekan eta eskola umeek jantzak, 19:00etan. Ordu horretan be txosna bat zabaduko da. Ordubete beranduago, 20:00etan, sua biztuko da, \"bildurrak sutara\" botateko. Gauari amaierea emoteko sorpresea egongo da 21:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000291", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txapelak banatuta amaitu da Dimako IX. Udagoieneko Txapelketea\nRekalde II-Egiliorrek, Lide Lopezek eta Hormaetxe-Erkiagak irabazi ditue hurrengoz hurrengo, euren kategorietako txapelak.\nTxumuluxueta Pelota Klubak antolatuta jokatu da atzen asteetan IX. Udagoieneko Txapelketea Diman. Gazteak, andrak eta nagusiak aritu dira frontoian eta finalak, bariku iluntzean jokatu ziran. Gizon gazte eta nagusiak, binaka jokatu eben eta andrak, banaka. Beraz, bost txapeldun izan ditu aurtengo edizinoak.\nGazteen finalean Rekalde II eta Egilior, bata Dimakoa eta bestea Zeanurikoa, Oregi eta Diaz zornotzarren kontra aritu ziran eta arratiarrek irabazi eben, 22.17. Andren finala ostera, Lide Lopez ataundarraren eta LZ. Okariz zaramagarraren artean jokatu zan eta Ataungoak irabazi eban, 22-10. Atzen finala, nagusiena izan zan; Ekhi Ziarrusta dimoztarra eta Karregal galdakarra gorriz batetik, Hormaetxe lezamarra eta Erkiaga II zeanuriztarra bestetik. Garaipena Hormaetxe eta Erkiaga II.arentzako izan zan, 22-15.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000292", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Greban dagoz Bizkaiko eskuhartze sozialeko langileak\nLudoteka eta gazteria zerbitzuetan igarriko da greba gehien, gaurko eta biharko dago deituta grebea.\nLan hitzarmen bat lortze aldera, eskuhartze sozialeko beharginak grebara deituta dagoz, bai gaur bai bihar, hilak 30 eta 31. LAB, ELA, ESK eta CCOO sindikatuek egin dabe bat grebeagaz, \"ikusezina defenda dezagun\" lelopean. Bizkaia mailako greba da hau eta beraz, Arratia, Zeberio eta Ubiden be igarriko dira ondorioak. Holan, ludoteka eta gazteria zerbitzu falta egongo da.\nIgorren berbarako, Zaztaparrakek jakinarazo dau ez dirala ludoteka, gazteria eta Euskara Agoan zerbitzuak egongo eta Zaztaparrakek kudeatuten dauzan beste herrietako zerbitzuetan be egingo da greba. \"Hitzarmen ezak gure lan baldintza eta laneko segurtasun falta iraunarazoten deusku\" leloagaz egin dau deialdia Zaztaparrak Asti Taldea alkarte arratiarrak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000293", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oihana Bartrak irabazi eban Igorreko kanporaketea\nDomekan jokatu zan Lasarte Aretoan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako atzen aurreko kanporaketea eta saioa irabazita, finalaurrekoetara sailkatu da Bartra.\nAtzo, hilak 29, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako atzen aurreko kanporaketa saioa egin zan Igorreko Lasarte Aretoan, bertsozalez goraino. Sei bertsolari igon ziran oholtzara eta irabazlea, 477,5 puntugaz, Oihana Bartra bilbotarra izan zan. Holan, sailkatuta dago finalaurreko saiorako. Zemendiaren 25ean jokatuko da hau. Beste bertsolariek, puntuazinoaren arabera izango dabe hurrengo fasean kantetako aukerea.\nOihana Bartra Arenas --------------------- 477.5\nAissa Intxausti Aburruza---------------- 455.5\nAsier Galarza Garai ----------------------- 447.5\nJone Larrinaga Dañobeitia-----------437.5\nJanire Arrizabalaga Munduate----437.5\nEneko Aldana Carrasco ---------------- 410", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000294", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean hasiko dira Igorreko IX. Azoka Solidariorako bilketea egiten\nZemendiaren 2, 16 eta 30ean egongo dira Elkartasun Begiradak alkarteko kideak Lehendakari Agirren, gero azokan saltzeako jostailu, liburu, mozorro eta bestelakoak batzean.\nAurten be, laugarrenez, egingo dau Igorreko Azoka Solidarioa Elkartasun Begiradak alkarte igorreztarrak. Aurreko edizinoetan legez, lehenengo bilketea egingo da herritarren artean eta lortzean dan guztia salmentan ipiniko da gero, azoka egunean. Aurreko urtean, minbizidun umeakaz lan egiten dauan Aspanovas alkarteak eroan ebazan irabaziak, 2.500 euro. Aurten, Efela alkartearentzako izango dira irabaziak, aniztasun funtzionaldun personakaz dabilen Igorreko alkartea.\nJostailuak, liburuak, motxilak, mozorroak eta abar eskatu ditue eta honeek, zezeilaren 2an, 16an eta 30ean itxi ahalko dira arrastian zehar, Lehendakari Agirre kalean ipiniko daben postuan, Bizkaibusaren geltoki ostean. Azokea bera ostera, abenduaren 15ean egingo da arratiz, leku berean.\n2022ko Azoka Solidarioa", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000295", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Harrobik bakarrik lortu dau garaipena\nLemoako Harrobik 3-1 irabazi eban Arlonagusian. Gizonezkoen Arratia Ak bana bardindu eban Urbietan lidertzan dagoan Soduperen kontra eta andrazkoen Arratia Ak eta Bk be bana egin eben Bizkerre B eta Bilbao Artizarrak taldeen kontra hurrenez hurren etxetik kanpo. Gizonezkoen Arratia Bk ostera 3-1 galdu eban etxetik kanpo.\nLemoako Harrobik domeka goizean jokatu eban Arlonagusian Montefuerte A taldearen kontra eta partidua atsedenaldira husna heldu bazan be bigarren zatian lemoaztarrek sartutako hiru golek garaipena baliatu eben, 3-1 izan zan atzen emaitzea. Lemoako taldea sei jardunaldiren ostean seigarren postuan dago 10 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau talde arratiarrak Ermua A taldearen kontra zemendiaren 5ean, eguerdiko 12:15ean.\nGizonezkoan Arratia A taldeak ostera zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Sodupe liderraren kontra eta bana bardindu eban. Arratiarren gola atzen minutuan heldu zan korner baten etxekoen atezainak gola sartuz. Sei jardunaldiren ostean Arratia bederatzigarren postuan dago 9 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Bermeo A taldearen kontra hilaren 4an, eguerdion 12:00etan.\nArratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Artibai taldearen kontra eta lehen zatiko atsedenaldira 0 eta 1 joan baziran be, bigarren zatian etxekoek bueltea emon eutsien markagailuari 3 gol sartuta. Sei jardunaldiren ostean Arratia Bk 5 puntu ditu eta hamaseigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Sondika A taldearen kontra zemendiaren 5ean, eguerdiko 12:15ean.\nAndrazkoak\nAndrazkoen Arratia A taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Bizkerre B taldearen kontra eta bana bardindu eban. Zortzi jardunaldiren ostean Arratiak 14 puntu ditu eta laugarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau bigarren postuan dagoan Añorga talde gipuzkoarrearen kontra zemendiaren 4an, arrastiko 17:45ean.\nArratia B taldeak ostera zapatu arrastian jokatu eban Bilbao Artizarrak taldearen kontra etxetik kanpo eta 0-1 irabazten hasi baziran be, bana amaitu zan partidua. Lau jardunaldiren ostean Arratia Bk puntu bi ditu eta sailkapenaren atzenurren postuan dago, jatsiera postuetan. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Igorreko taldeak atzen postuan dagoan Plentziaren kontra zemendiaren 4an, arrastiko 15:15ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000296", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Charlie Cosh eta Mikel Gaztañaga entzungai egongo dira barriro The Quiet Cornerren\nZapatuan, hilak 28, izango da Singing Canada izeneko kontzertua Areatzako taberna irlandarrean, 19:30ean.\nUrri bigarrenaren 28an, zapatua, Areatzako The Quiet Corner tabernan barriro entzun ahalko dira Charlie Cosh eta Mikel Gaztañaga, oingoan, Singing Canada izeneko emonaldian. Iluntzeko 19:30ean hasiko da kontzertua eta abeslari kanadiar famatuen bersinoak joko ditue: Lightfoot, Cohen, Young, Robertson eta Adams, besteak beste.\nCosh abeslariak Irlandako eta Kaliforniako jatorria dauka, eta, beste batzuen artean, Akelarre taldeagaz ibilitakoa da. Gaztañaga barriz, piano jolea da eta Kepa Junkeragaz jo dau. Gitarrea eta ahoko soinuagaz be osotuten dabez emonaldiak Coshek eta Gaztañagak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000297", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiar ugari batu ziran Euskal Herriko Bote Luzea Txapelketearen finalean\nBizkaiko talde bien artean jokatu zan finala eta zazpi arratiar egon ziran bi taldeetan banatuta. Bizkaia 1 taldeak eroan eban txapela, Ekhi Ziarrustak tartean. Beste seirak, azpitxapeldun izan ziran.\nZapatuan Euskal Herriko Bote Luzea Txapelketearen finala jokatu zan Algortako Biotz Alai plazan, Bizkaia 1 eta Bizkaia 2 taldeen artean. Lehen taldea urten zan garaile 7-5 irabazita eta jokalarien artean egon zan Ekhi Ziarrusta dimoztarra. Bigarren taldean ostera, Lur Ziarrusta, Mikel Beldarrain, Ibai Cimadevilla, Ireber Eraña, Ander Varela eta Mikel Aurrekoetxea egon ziran. Ekipo biak, bigarren izan ziran ligaxka faseetako bi taldeetan eta finalaurrekoetan, gipuzkoar talde biak mendean hartuta.\nBizkaia 1 taldea garaipenaren ostean, Ekhi Ziarrusta tartean.\nLur Ziarrusta azpitxapeldunak kontau dauanez, \"partidu gogorra izan zan, euren kantxan jokatu genduan eta guk normalean 60 metrotan ibilten gara; kantxa honek 47 daukaz eta gure jokoa aldatu behar izan genduan\". Holan, hasikera txarra izan eban arratiar gehien batu ebazan taldeak, 5-2 galtzean. Gero, erritmoa hartu eta 6-5 hurreratu izan ahal ziran. Denporea amaitu zanerako, atzen jokoa hasita egoanez, bardinduteko aukerea izan eben. \"Atzen jokoa oso gogorra izan zan, 25 bat minutokoa, oso luzea\". Halanda be, atzen kolpea Bizkaia 1 taldeak eroan eban eta 7-5 amaitu zan lehia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000298", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Antzasti Museoan 'Emakumea eta eguneroko bizitza' ibilbide gidatua egingo da bihar\nZapatuan, hilak 28, 11:00etan hasiko da ibilbide gidatua Dimako Artaun auzoko Antzasti Euskaldunon Etxean.\nAntzasti Euskaldunon Etxea museoak bigarrenez antolatu dau, oingo astebururako, Emakumea eta eguneroko bizitza izeneko ibilbide gidatua. Bisitan, Industria Iraultzaren sasoian, andrek izaten eben eguneroko bizitzara hurbilduteko aukerea egongo da, bai landa eremuetako andren zein uriko andra burgesen bizimodura.\nBisitea zapatuan, hilak 28, izango da 11:00etan eta aldez aurretik egin behar da erreserbea. Prezioaren barruan (helduek lau euro eta gazteek bi), bai bisitea bai pintxo-potea sartzean dira eta ordu biko esperientzia izango da. Euskerez, gazteleraz zein ingelesez entzun daitekez azalpenak.\nInbigu taldearen kontzertua\nZapatuko bisita gidatuaz gainera, hurrengo egunean, domekea, kontzertu bat egongo da Antzastin eguerdian, 12:30ean. Inbigu taldea igongo da oholtzara, zuzeneko \"gypsy jazz\" eskaintzera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000299", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan da Arratia-Ubide-Zeberio-Otxandioko XXII. Mendizale Eguna\nAurten, Zeanuriko Joko Alai mendi taldeari egokitu jako antolakuntzea eta ia hamasei kilometroko ibilbide zirkularra prestatu dau; urtekerea eta helmuga herriko plazan daukana.\nUrri bigarrenaren 29an izango da Arratia, Otxandio, Ubide eta Zeberioko Mendizale Egunaren XXII. edizinoa. Aurten, Zeanuriko Joko Alai mendi taldeari egokitu jako antolakuntzea eta ia hamasei kilometroko ibilbide zirkularra prestatu dau; urtekerea eta helmuga herriko plazan daukana.\nUrtero lez, Mendizale Egunak Arratia, Ubide, Zeberio eta Otxandiko mendizaleak batuko ditu. Joko Alai, Ganzabal, Arginatx, Mirugain, Austarri, Amexier eta Lamino mendi taldeetako kideak eta izena emon dabenak Zeanuriko plazan batzera deituta dagoz, goizeko 08:30ean. Izen-emotea, hilaren 25ean amaitu zan.\nGuztira, 15,8 kilometro egingo ditue Zeanuriko plazan hasita, 08:30ean. Altsua eta San Justo auzoetatik pasai eta Zanburu (752 metro) tontorrera helduko dira eta gero, Uribe, Karkabitxueta eta Zulaibarretik bajatuta bueltauko dira mendizaleak herriko plazara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000300", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "ZeberioKM0 jaialdirako sarrera bat zozketauko dau BEGITUk\nZemendiaren 3, 4 eta 5ean ospatuko dan jaialdia oso-osorik gozatuteko sarrerea BEGITUren Instagramean zozketauko da.\nHerrikoFest jaio da, \"Euskal Herriko landa-eremuetako ondarea, kulturea eta barrikuntzea buztartutera datorren jaialdia\", eta lehen edizinoa Zeberion ospatuko da, ZeberioKM0. Zemendiaren 3an, 4an eta 5ean izango da jaialdia eta publiko guztiei zuzendutako egitaraua antolatu dabe: kontzertuak, mahainguruak, jantza-emanaldiak, bertso-saioak, erakusketak, artisau azokea, tailerrak, janari dastaketak...\nSarrerak salgai dagoz daborduko, 35 euroren truke, herrikofest.eus webgunean. Baina BEGITUk, jaialdi osorako sarrera bat zozketauko dau bere irakurleen artean. Holan, BEGITUren Instagram kontuan argitalpena topau eta alkarbanatu behar da. Gogoratu, BEGITU zein HerrikoFest-en kontuak jarraitu behar dirala. Zorte on!", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000301", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bigarren eskuko truke azokea antolatu dau Arteako Herriko Bentak\nDomeka goizean izango da azokea eta edonork ipini ahalko dau bere postua, saldu zein trukea egiteko. Eguerdian, Joni Txintxes eta Bili Ladillasen kontzertua be egongo da.\nDatorren domekan, hilak 29, Arteako plazea giro onean egongo da Arteako Herriko Bentak antolatutako ekintzakaz. Goiz osoan zehar, 11:00etatik 15:00etara, Bigarren Eskuko Azoka eta Trukea egingo da plazan. Bakotxak etxetik dakarzan arropa, liburu, apaingarri eta bestelakoakaz postuak ipiniko dira, salerosketea zein trukea egiteko aukereagaz. Azokan zuzeneko musikea be egongo da, Joni Txintxes eta Bili Ladillasen eskutik. \"Country, Kanalla eta Rock'n Roll\" musikea eskainiko dabe hurreratuten diranentzako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000302", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanuriko Abesbatzak 25. urteurrena ospatuko dau zapatuan\nIgorreko, Otxandioko eta Markina-Xemeingo abesbatzen eta txistulari zein musika-eskolako umeen laguntzeagaz egingo da ospakizuna zapatu eguerdian.\nZeanuriko Abesbatzarentzako urte berezia da aurtengoa, hogeta bosgarren urteurrena ospatuten dabiz eta. Holan, urteurreneko jaia ospatuko dabe zapatuan, hilak 28. Zelan ez, Zeanuriko Abesbatzak kantuko dau baina laguntza zabalgaz. Izan be, Otxandioko Ohiandi Abesbatza, Xemein Abesbatza eta Igorreko Luis Iruarrizaga Abesbatza be egongo dira kantetan. Horrezaz gain, musika eskolako umeen eta herriko txistularien parte-hartzea be egongo da.\nOspakizuna eguerdian, 12:00etan, hasiko da plazan. Bertatik, danak batera urtengo dira Hiru Zubiak kalejirea egitera eta abesbatzek banaka, geldialdiak egingo ditue kantetako; plazan, Ibarretan, Igertualden eta Arregian. Gero, barriro plazare heltzerakoan danak batera egingo dabe abesbatza. Arrastian be ez da musika giroa geldituko. Izan be, Eingo taldea herritik ibiliko da 16:30etik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000303", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Badau indarkeriarik umorean?' mahai-ingurua antolatu dau Andraizeak\nBariku arrastian, eskolako kamaran batuko dira Mirari Martiarena, Idoia Torregarai eta Bea Egizabal umoregileak.\nBihar, hilak 27, Andraizea Dimako andra taldeak antolatutako mahai-ingurua egongo da eskolako kamaran, 18:30etik aurrera. Umorea eta indarkeriaren arteko harremanaren inguruan hausnartuteko saioa izango da, Badau indarkeriarik umorean?. Berton, hiru andra umoregile batuko dira: Mirari Martiarena, Idoia Torregarai eta Bea Egizabal.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000304", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bosgarren kanporaketea jokatuko da Igorren domekan\nHilaren 29an, arrastiko 17:00etan, Lasarte Aretoak, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako atzenurren kanporaketea hartuko dau.\nSaioan, Aissa Intxausti Aburruza, Asier Galarza Garai, Eneko Alda­na Carrasco, Janire Arrizabalaga Munduate, Jone Larrinaga Da­ñobeitia eta Oihana Bartra Are­nas izango dira. Gai-emoile beharretan, Amaia Ugalde Begoñak jardungo dau.\nBertsolariek, hiruna bertso ofi­ziotan zortziko nagusian, hiruna bertso ofiziotan zortziko txikian, bakarkako lana: puntua emonda bertso bi zortziko txikian, hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txi­kian eta bakarkako lana, kartze­lako lana: gaia emonda, bertso bi, doinu eta neurri librean egin beharko ditue. Saioko irabazleak finalaurrekoe­tarako pasea lortuko dau, gainontzekoek, puntuazinoaren arabera eukiko dabe finalaurrekoetara pasetako aukerea.\nFinalaurretako atzena, Le­moan jokatuko da zemendiaren 25ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000305", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Udagoieneko IX. Txapelketako finalak jokatuko dira barikuan\nDimako frontoian jokatuko dira 19:30etik aurrera gazte, andra eta nagusien arteko finalak.\nDimako Txumuluxueta Pelota Klubak bederatzigarrenez antolatu dau aurten Udagoieneko Txapelketea eta asteon amaituko da, finalakaz. Hitzordua 19:30ean da Dimako frontoian eta hiru partidu egongo dira jokoan. Gazteak zein nagusiak binaka arituko dira eta andrak, banaka.\nGazteen finalean Rekalde II eta Egilior, bata Dimakoa eta bestea Zeanurikoa, Oregi eta Diaz zornotzarren kontra arituko dira. Andren finala ostera, Lopez ataundarraren eta LZ. Okariz zaramagarraren artean jokatuko da. Atzen finala, nagusiena izango da; Ekhi Ziarrusta dimoztarra eta Karregal galdakarra gorriz batetik, Hormaetxe lezamarra eta Erkiaga II zeanuriztarra bestetik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000306", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Harriketarrak Gazte Asanbladaren XXIV. urteurrena ospatuko dabe zapatuan\nMerkadua, bazkaria, kuadrillen arteko jolasak eta kontzertuak antolatu ditue. Quaaluders eta Txopet taldeek eta Ratatwins dj-ak animauko dabe gaua Karabie Gaztetxean.\nOingo zapatuan, hilak 28, Karabie Gaztetxearen inguruan ez dira faltauko merkadua, bazkaria, kuadrillen arteko jolasak eta kontzertuak. Quaaluders eta Txopet taldeek eta Ratatwins dj-ak animauko dabe gaua. Kuadrillen arteko jolasetan parte hartzeako izena emon behar da eguenean, 19:30etik 20:30era edo barikuan, 18:00etatik 19:00etara Gaztetxean.\nHarriketarrak Lemoako Gazte Asanbladeak, karabi zaharrean lehenengo Gaztetxea egin ebanetik 24 urte bete dirala ospatuko dabe gazteek eta horretarako egun osoko egitaraua prestatu dabe. Holan, 11:00etatik 14:00etara, \"Karabiazoka\" izeneko merkadua egongo da Gaztetxe ostean. Han 29 ekoizlek ipiniko dabez euren salmahaiak, bertoko produktuak salduteko. Musikea eta txosnea be egongo dira.\n14:00etarako barriz, poteo musikatua antolatu dabe Gazte Asanbladakoek, eta 15:00etarako bazkaria. Bazkalostean, bingoa eta kuadrillen arteko jolasak egongo dira. Kontzertuak, 22:30ean hasiko dira. Ezkerraldeko punk-rock Quaaluders taldeak eta Bilboko Txopet-ek joko dabe Gaztetxean. Ondoren, Ratatwins dj-ek ipiniko dabe musikea jai-giroari eusteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000307", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal abizenen gaineko berbaldia dakar Arteako Herriko Bentak\nJose Felix Zuazuaren eskutik, barikuan 19:00etan egongo da entzungai abizenen jatorri eta garapenaren gaineko berbaldia, gazteleraz.\nDatorren barikuan, urri bigarrenak 27, Jose Felix Zuazua Larrea Arteako Herriko Bentan izango da, 19:00etatik aurrera. Bertan, Origen y desarrollo de los apellidos en Euskal Herria -Abizenen jatorri eta garapena Euskal Herrian- izeneko berbaldia eskainiko dau 19:00etatik aurrera. Abizenen gaineko ikerlariak abizenen jatorria azalduko dabe eta gero, abizena zelan zabaldu dan Euskal Herritik, aldaerak be kontuan izanda.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000308", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar hasiko dira Dimako Udalak antolatutako auzo batzarrak\nEguenean, zapatuan, domekan eta astelehenean batuko dira udal ordezkariak auzune guztietako bizilagunakaz, eretxi eta eskariak jasoteko.\nDimako Udalak antolatuta, datozen egunetan auzo batzar ugari egingo dira, auzoz auzo ibiliko dira-ta udal ordezkariak. Bihar, hilak 26, hasi eta astelehenerarte, hilak 30, egingo dira batzarrak eta bertan, udal ordezkariak aurkeztu eta udal jarduerearen barri emon da. Gainera, herritarren eretxi, eskari eta kezkak alkarbanatuteko tartea izango da. Udaletik argitu dabenez, norberaren auzo batzarrera hurbildu ezean, beste batera joateko aukerea dagoala.\nLehenengo auzo batzarrak, eguen arrastian izango dira. 18:00etan Bargondiako ermitara deituta dagoz Azmendi, Mugaratz, Bargondia eta Baltzolako auzotarrak. Gero, 19:00etan San Balentin ermitan batuko dira San Balentin, Santiago, Jandonekobe, Artabe, Elexatzu, Olakoetxe, Leitoki, Errotazar, Elexpe, Bargaun eta Egiraungo bizilagunak. Atzenik, 20:00etan Ibarrako eskolan dagoz deituta Bengoetxe eta Ibarrako auzotarrak.\nHilaren 28an, zapatua, ostera batzarrak goizez egingo dira. Holan, 10:00etan Indusiko txokoan batuko dira Ubo, Bentatxuri, Bernaola, Belatxa, Olalde, Zamakola, Gibeltar, Landaxola, Goñola, Kortabarria, Urzabaleta, Oladu, Elgabide, Makaztui eta Lapurriketan bizi diran lagunak. Gero, 11:30ean, Kaltzada, Aroztegieta, Lamindao, Iturriotz, Iraugi eta Ilunbeko auzotarren txandea izango da, Aroztegieta-Lamindaoko ermitan. Zapatuko atzena Olazabalgo ermitan egingo da, 13:00etan, Artzubi, Santuru, Bengoetxe, Zelaieta, Ziarrusta, Agarre, Ziorrostabeiti, Munetxa, Artzubigane eta Olazabalgo bizilagunakaz.\nDomekan barriz, lehen batzarra 10:00etan izango da Artaungo txokoan, Biteriño, Artaun eta Ugariotz auzoetako bizilagunakaz. Gero, 11:30ean Bikarregiko ermitara deituta dagoz Amantegi eta Bikarregi goiko zein beheko auzotarrakaz. Eta 13:00etan Obako txokoan izango da atzena Atutx, Emaldi, Barrandi eta Obako jenteagaz.\nAtzen batzarra erdiguneko auzotarrakaz izango da astelehenean 19:00etan udaletxean bertan. Batzar honetara Zubimakurre, Landaburu, Elexondo, Ugarana, Telleri eta Errementeriondoko lagunak dagoz deituta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000309", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Leire Milikuak 'Lur gainean, itzal azpian' liburua aurkeztuko dau barikuan\nArteako Kultur Etxean izango da bariku iluntzean andra nekazarien eta honeen parte hartzearen inguruko saioa; Milikuak liburua aurkeztu eta berbaldia egingo dau.\nArteako Kafrangak andra taldeak antolatuta, hilaren 26ean 19:00etan, liburu aurkezpen bat eta geroko berbaldia egongo da Arteako Kultur Etxean. Leire Milikua Larramendi, Agroekologian eta Genero Bardintasunean aditua, egongo da bertan. Milikua Lur gainean, itzal azpian saiakerearen egilea da. Saiakera hai, Lisipe euskeraz egindako lehen bilduma feministearen hamabigarren saila da.\nLiburuak, andra nekazarien parte hartzearen egoerea hurreratzeko asmoa dauka: batetik, erakusteko andrek sistema patriarkaleko edozein arlo eta eremutan dituen egiturazko ezaugarriak partekatzen dituela erakusteko; eta, bestetik, ikusi arazoteko zelan \"nekazari izaerak zapalkuntza geruza gehigarriak dakarriezan testuinguru urbanozentrista eta kapitalistan\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000310", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bakarrizketa musikatua eskainiko dabe Iholdi eta Ibabe Beristain ahiztek Lemoan\nBarikuan, 18:30ean izango da Kotxepin Kultur Etxean Gazteak, euskara eta beste piztia mitologiko batzuk izeneko emonaldia.\nUrri bigarrenaren 27an, 18:30ean, Iholdi eta Ibabe Beristain ahiztek, Gazteak, euskara eta beste piztia mitologiko batzuk izeneko bakarrizketa musikatua dakarre Kotxepin Kultur Etxera. Bakarrizketea izan arren, kontzertu akustiko baten fomea hartzean dau emonaldiak. Holan, gaurko gazteriaren eta euskerearen arteko harremanaren inguruan hausnartzeko balio dau, topikoen gainetik.\nIkuskizunak gazteek euskereagaz daukien hartu-emonaren gaineko hausnarketea planteetan dau. \"Euskerea eta gazteak, gazteak eta euskerea. Gazteek ez dabe... Gazteak ez dira... Gaur egungo gazteak... Zenbat aldiz entzun ete doguz holangoak gazteak ez diranen ahotik? Ikuskizun honetan Iholdi eta Ibabe Beristain ahizta gazteen ahotsa izango da nagusi, eta egungo gazte euskaldunen narruan jartzen lagunduko deuskue berben eta musikearen bidez\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000311", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bakarrizketa musikatua eskainiko dabe Iholdi eta Ibabe Beristain ahiztek Lemoan\nBarikuan, 18:30ean taularatuko dabe Kotxepin Kultur Etxean Gazteak, euskara eta beste piztia mitologiko batzuk izeneko emonaldia.\nDatorren barikuan, hilak 27 18:30ean, Iholdi eta Ibabe Beristain ahiztek, Gazteak, euskara eta beste piztia mitologiko batzuk izeneko bakarrizketa musikatua ekarriko dabe Kotxepin Kultur Etxera. Kontzertu akustikoaren forma hartzean dauan bakarrizketea taularatuko dabe, oingo gazteriaren eta euskerearen inguruan, topikoak apurtuta.\nIkuskizunak gazteek euskereagaz daukien hartu-emonaren gaineko hausnarketea planteetan dau. \"Euskerea eta gazteak, gazteak eta euskerea. Gazteek ez dabe... Gazteak ez dira... Gaur egungo gazteak... Zenbat aldiz entzun ete doguz holangoak gazteak ez diranen ahotik? Ikuskizun honetan Iholdi eta Ibabe Beristain ahizta gazteen ahotsa izango da nagusi, eta egungo gazte euskaldunen narruan jartzen lagunduko deuskue berben eta musikearen bidez\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000312", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ameli eta Xirrikituen jostunen ipuin kontaketa musikatua egongo da Bediako liburutegian\nEguaztenean, hilak 25, 18:00etan izango da saioa liburutegian; bezperan izandako Liburu Eguna ospatuteko.\nEguaztenean, hilak 25, arrastiko 18:00etan, Ameli eta Xirrikituen jostunek konpainiak ipuin kontaketa musikatua eskainiko dau Bediako Liburutegian. Edadearen araberako kontakizun desbardinak ditue ipuin kontalaria eta musikariak. Musika, ipuin eta kantuen bidez, istorioak osotuko ditue Bediako umeen gozamenerako.\nSaio honegaz Udalak bezperan izandako Liburutegi Eguna ospatu gura dau eta, istorioak entzunez, umeei irakurzaletasuna biztu eta liburutegira erakarri.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000313", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurten ez da Igorreko Nazioarteko Ziklo-kros probarik jokatuko\nIgorreko Udalak eta Arratiako Ziklista Elkarteak idatzi baten bitartez jakinarazo dabenez, \"ziklo-kros sendo eta eguneratu bat denporaz antolatzea\" da probea aurten ez egiteko errazoia. Horrezaz gain, arazo ekonomiko garrantzitsuak ditu AZEk.\nAtzo, hilak 23, Igorreko Udalak eta Arratiako Ziklista Elkarteak jakinarazo eben aurten ez dala Igorreko Nazioarteko Ziklo-kros probarik antolatuko. Argitaratutako idatzian azaldu dabenez, helburua \"indarrak hartu, egitura berregin eta 2024ra begira, gaur egun froga honek eskatzen dauan legez, ziklo-kros sendo eta eguneratu bat denporaz antolatzea da\". Horrezaz gain, zehaztu dabe \"eredu aldaketa\" baten beharrizana, jokoan dagoalako jasangarritasuna, \"antolakuntza aldetik zein ekonomikotik\". Hau da, atzerapen bat ei da, bai Udalaren zein AZEren aldetik, \"ziklo-krosa ospatzeko konpormisoa, adorea eta ilusinoa\" dagoalako.\n\"Gu hor gagoz, baina ziklokrosa ezin da gure esfortzuagaz bakarrik mantenidu. Hori da urteko kirol ondare inportanteena Igorren. Kirol ondare bat da ziklo-krosa. Eta ezin da izan, AZEren erantzukizuna bakarrik\"\nBEGITUk, Leire Aurrekoetxea AZEko presidenteagaz berba egiteko aukerea izan dau eta errazoi nagusia, antolaketa mailakoa dala azaldu dau. Izan be, zuzendaritza barriak \"egun batetik bestera\" hartu eban txirrindularitza eskolea eta ebatzi arin baten ostean, \"estruktura itzel\" bat mantenidu behar izan da. Bai gazteen kategoriak bai antolatu beharreko lasterketak. Honek dakarrena da, lan karga zein diru beharrizan handia.\nHasikeran, C2 maila mantenidutea izan zan aukerea baina Aurrekoetxeak azaldu dauanez, Murias Arratia taldearen babesle nagusia dan Murias enpresearen erantzun barik egon dira aurten. Holan, \"diru sarrera potente bat gitxiago\" dauka aurten AZEk eta honeri gehitu jako, lasterketetara mobidu ahal izateko kotxe bat erosteko beharrizana: \"Orduan eskolearen etorkizunaren krisi batean sartu ginan\".\nAlde honetatik, Udalagaz be egon da harremanetan AZE eta bai oin dala hil batzuk EH Bilduk zein oingo EAJk azaldu deutseenez, ez dago modurik Udalak AZErik kotxe bat erosteko. \"Hori badinoe lehenengo Udal gobernuak eta oingoak, ulertuten dogu holan dala\". Beste alde batetik, lasterketarako diru-laguntzak, berandu heltzean dirala be dino Aurrekoetxeak: \"Ez dakigu ezer diru-laguntzen inguruan eta data honetarako izan behar doguz nazinoarteko fitxaketak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000314", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "UBR Nerbioi 21-17 Arratiko Zekorrak\nJokalari barriak batu dira taldera eta ondo ezetu barik liderraren kontra jokatutea gatxa izan bada be, \"sentsazino onakaz\" urten dira arratiarrak partidutik.\nZapatu arrastian etxetik kanpo jokatu eban Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak, Universitario Bilbao Rugby Nerbioi taldearen kontra. Partidua 21-17 galdu eta puntu barik bueltau badira be, arratiarrak \"sentsazino onakaz\" urten ziran Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak azaldu dauanez: \"Galtzean hasi ginen baina bigarren zatian presino gehiago egin eta erasoan fin ibili ginen. Aurretik ipini ginen baina atzen bos minututetan beste entsegu bat lortu eben eta holan amaitu zan partidua\".\nDenporaldia hasibarri dago eta oindino, taldea guztiz osotuta egon ez dala be azaldu dau Duñabeitiak. Izan be, partidu honetarako hainbat gernikar batu dira taldera eta \"ezetu barik, gatxa izan da jokatutea\". Halanda be, entrenatzaileak dino taldea ondo joango dala: \"Oin astean behin entrenauko dogu eurekaz eta sentsazino onak daroaguz zapatutik, talde on bat urten daiteke\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000315", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Izaskun Mujikaren 'Ipuin lapikoa' Kotxepin Kultur Etxean, bihar\nBihar, hilak 24, 18:30ean, Izaskun Mujika ipuin kontalariak Ipuin lapikoa izenpeko kontakizun saio bat eskainiko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat.\nIpuin lapikoaren beste saioetan legez, saio honetan be, Strega Nona, Italiako sorgin zintzoaren lapiko magikoa ezetuteko aukerea izango dabe umeek. Eta sorginaren ipuin dibertigarriaz gozatzeaz gainera, lapikoak munduan zehar egindako ibilbidean jaso dituan istorioak kontaukoa ditu. Umeek gainera sorginkeriaren bat edo beste egiteko aukerea be izango dabe.\nZemendiaren 10ean, barriro be egongo da Arratian Izaskun Mujika bere Ipuinen lapikoagaz, Igorreko Liburutegian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000316", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur hasiko dau Zeanuriko Udalak auzoetako batzar zikloa\nHurrengo egunetan, Zeanuriko Udaleko ordezkariak auzoz-auzo ibiliko dira bakotxaren beharrak jaso eta aurrekontuetarako ekarpenak batzean. Lehenengo batzarra gaur, hilak 23, izango da Eleizondon, 19:30ean.\nZeanuriko Udalak antolatuta, hurrengo egunetan auzo batzar ireki ugari egingo dira auzoz auzo. Holan, Udalak auzotarrakaz balorau gura dau legegintzaldi hasikerea eta horrezaz gain, auzo mailako proposamenak zein banakakoen ekarpenak batuko ditue. Holan, 2024ko aurrekontuak prestatuten hasiko da Udala. Batzar guztiak izango dira 19:30ean eta edonork garraio zerbitzua behar izan ezkero, Udalera deitu ahal dau.\nLehenengo batzarra gaur, hilak 23, izango da Eleizondoko auzotarrakaz, elizapean. Bihar barriz, hilak 24, Uribe eta Otzerinmendiko auzotarren txandea izango da, auzoko txokoan. Eguaztenean, hilak 25, Altzuagako txokoan izango da batzarra, Altzuaga eta Undurragakoentzako. Eguenean, hilak 26, Asterriako txokoan eta barikuan, hilak 27, Altzustan izango dira asteko atzen batzarrak.\nIpiñaburuko auzotarren txandea ostera datorren astelehenean, hilak 30, izango da auzoko txokoan. Eta amaituteko, herrikoentzako batzarra aste bi barru, zemendiaren 6ean, izango da Kultur Etxean. Plaza, Igertualde, Gurutzalde, Orue, Soloeta eta Landagutxiko auzotarrak dagoz atzen batzarrera deituta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000317", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sexu indarkeria bako haurtzaro baten aldeko berbaldia eta eztabaida egongo dira Artean hilaren 25ean\nAlba Barbé i Serra antropologo sozialak emongo dau formakuntza saioa familientzako eguaztenean.\nAlba Barbé i Serra Lolaren bizikleta liburuaren egileetako bat, Arteako Kultur Etxean izango da etzi, eguaztenean, hilak 25, umeen kontrako sexu indarkeriaren gaineko formakuntza emoteko. Saioa, 19:00etan izango da publiko orokorrari zuzenduta, baina batez be, guraso eta familiei. Helburua, sufrimentu eta eskubide urraketa honen aurrean egin daitekenaren jarraibideak eta markoa emotea da. Eskolako irakasle eta hezitzaileei zuzendutako beste saioa bat be emongo dau hilaren 31n.\nSaio bakotxean, Barbé-k berbaldia egingo dau eta ostean, bertaratutakoek gaia eztabaidatuko dabe, sexu erasorik ez egoteko, tabua apurtutea lehenengo pausua dalako. \"Interes handiko gaia dala uste dogu, bai Arteako guraso eta herritarrentzat, baita Arratiako beste herrikoentzat be\" dino Gorka Beitia Arteako zinegotziak.\nLolaren bizikleta liburua salgai egongo da bertan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000318", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia A taldea erraz nagusitu jakon Osasuna C taldeari\nGizonezkoen Arratia Ak husna bardindu eban etxetik kanpo Getxoren kontra, Arratia Bk galdu egin eban Urbietan Amorebieta B lidearren kontra eta Lemoako Harrobik Ibaoindo Nerbioren kontra irabazi eban etxetik kanpo. Andrazkoen B taldeak galdu egin eban etxean Bizkeneskak taldearen kontra.\nAndrazkoen Arratia A taldeak Osasuna C taldearen kontra jokatu eban zapatu arrastian ligako zazpigarren jardunaldian. Arratia Ak 3-0 irabazi eban lehen zatian sartutako hiru golei esker. Zazpi jardunaldiren ostean 13 puntu ditu Igorreko taldeak eta seigarren postuan dago. Datorren partidua Bizkerre B taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 29an, arrastiko 16:00etan.\nArratia Bk ostera domeka arrastian jokatu eban Urbietan Bizkeneskak taldearen kontra eta 0-2 galdu eban. Hiru jardunaldiren ostean puntu bat dauka Arratia Bk eta hamalaugarren dago sailkapenean. Datorren partidua Bilbao Artizarrak taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 28an, arrastiko 18:45ean.\nGizonezkoak\nArratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Getxo taldearen kontra eta husna bardindu eban. Bost jardunaldiren ostean 8 puntu ditu Arratiak eta bederatzigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Sodupe liderraren kontra hilaren 28an, arrastiko 18:15ean.\nB taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxean Amorebieta B talde lidearraren kontra eta 0-1 galdu eban. Bost jardunaldiren ostean 5 puntu ditu Arratia Bk eta hamabigarren dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Artibai taldearen kontra hilaren 28an, arrastiko 18:30ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Ibaoindo Nerbioi taldearen kontra eta 1-3 irabazi eban. Bost jardunaldiren ostean 7 puntu ditu Lemoako taldeak eta zortzigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Montefuerte A taldearen kontra hilaren 29an, goizeko 11:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000319", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Frankistek Lemoatxan eregitako ermitea memoriaren aterpe bihurtu dau Udalak\n\"Lemoako Udalak memoria historikoaren atzen etapea zarratu dau, Lemoatxa 1937 aterpearen barriztapenagaz, alegia, erresignifikazinoarena\"\n1936ko Gerra Zibilean, Lemoatxako guduaren ostean kurutze-bidea eta ermita bat eregi eben frankistek, euren hildakoak omenduteko. Baina atzen urteetan, memoria historikoa garatuteagaz batera, sinbolo horreek kendu edo \"erresignifiketako\" beharra ikusi zan. Oin dala urte bi Ernaik Lemoatxa tontorreko kurutzea bota eban eta gero, Udalak kendu ebazan kurutze-bidekoak. Oin, Udalak adierazo dau \"atzen etapea\" zarratu dala, baselizaren \"erresignifikazinoagaz\".\nHolan, kurutzea egoten zan lekuan egindako monumentuagaz eta ermitearen barriztapenagaz, \"Lemoatxa mendira hoaten diran persona guztientzako babeslekua\" dala defendatu dau Udalak. Horrezaz gain, gogoratu behar da Auzolandegia programako gazte boluntarioek, inguruetako lubaki udarri berreskuratu dituela, bisitariek ikusteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000320", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Akuarela tailerra emongo da zapatuan Lemoan\nZapatu goizean izango da Eñaut Aiartzaguena marrazkilariak gidatuko dauan hamabi urtetik gorakoentzako urmargo tailerra.\nBihar, hilak 21, Lemoako Kulturguneko arte gelan 11:30ean Eñaut Aiartzaguena marrazkilari profesionalak akuarela, edo urmargo, tailerra eskainiko dau. Saioak ordu bi inguru iraungo dauz eta heldu zein hamabi urtetik gorako gazteak dagoz deituta. Aldez aurretik lortu behar dira sarrerak lemoa.net webgunean. Helduentzako prezioa sei eurokoa da eta gazteentzako prezioa, hiru eurokoa. Halanda be, Kotxepinlagunentzako merkeago dagoz sarrerak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000321", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bedian izango da Arratiako III. Andra Ekintzaile eta Sortzaileen Azoka\nDatorren domekan, hilak 22, 11:00etatik 14:30era arte, Bediako plazan Arratiako andra sortzaile eta ekintzaileek euren produktuak ipiniko dabez ikusgai eta salgai.\nLehen sektoreko eta artisautzako produktuak edota Arratia eta inguruko andren edozein motatako negozioak erakusteko, 15 mahaitik gora ipiniko ditue. Besteak beste, Areatzako Saioa Larrearen zeramikea, Lemoako Zuriñe Etxebarriaren kazuelak edo Zeanuriko Silvia Pinedaren infusinoak erosi ahal izango dira azokan.\nEkimen honen helburua Arratiako sare ekonomikoan, andren lana begi bistan ipintea da. Arratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuak eta Bediako Udalak, alkarlanean, antolatu dabe hirugarren edizino hau.\nAzoka ibiltaria\nUrtean-urtean Arratiako herri baten egiteko asmoagaz sortu zan, oin dala hiru urte, Arratiako Andra Ekintzaile eta Sortzaileen Azoka. Lehenengo edizinoa Diman egin zan eta bigarrena Areatzan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000322", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Palestinaren inguruko berbaldia atzeratu dau Karabie Gaztetxeak\nBarikuan egin beharreko berbaldiaren beharrean, 19:00etan Bilbon egingo dan manifestazinora hurbilduteko deia egin dabe asanbladakideek. Ez da momentuz data barririk zehaztu.\nBarikuan, hilak 20, \"Palestina aurrera!\" lelopeko alkarretaratzea eta gero, Israelen kontrako BDZ (Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak) kanpainako kidea dan Eneko Gerrikabeitiaren berbaldia egoazan programauta Lemoan, Karabie Gaztetxean antolatuta. Gatazkearen aurrekariak, gaurko egoerea eta Israelen kontrako boikot kanpinea, besteak beste, azaldu behar ebazan Gerrikabeitiak baina atzenean, saioa atzeratu egingo da. Ez da data barririk ipini.\nArrazoia da, BDZk manifestazinoa deitu dauala momentu bererako Bilbon. Holan, gaztetxetik protestara batuteko deia zabaldu dabe. Hitzordua Arriaga aurrean da, barikuan 19:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000323", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Erosketetarako karro aulkidun bat zozketauko dau BEGITUk\nMobikortasun arazoak dituenentzako tresnen Lemoako dendak, Ortomobility-k, eskainitako karroa BEGITUren sare sozialetan zozketauko da: Twitter (X), Facebook eta Instagramen.\nGauzak asko aldatu dira 1990 hamarkadatik, eta gaur egun, mobikortasun arazoak daukienak ez dira etxean geratzen, euren mundua leiho batera mugatuta, kalera urteten dira eta bizimodu askoz autonomoagoa egiten dabe. Horretan laguntza handia emoten dabe mobikortasun premina bakotxera egokitutako tresnek: mobikortasuna hobetuteko bizikleta estatikoetatik hasita, ohe artikulatuetara, scooter eta gurpildun aulki elektriko zein manualetatik pasauz. Lemoan, tresna honeen aurrez aurreko salmenta eta zerbitzu teknikoa eskaintzen dauan Ortomobility dendea zabaldu dabe.\nOnline erosketei alternatiba moduan, eta Bizkaia osoan zerbitzua emon guran, Bizkaiaren erdian, zentro geografikoa izan daitekenatik hur, Lemoan zabaldutea dendea ebatzi ebela dinoe Ortomobilitytik, ahalik eta jente gehien ailegetako. Gainera, aurrez aurrekoan, zerbitzua personalizauagoa da eta \"personen arteko tratua eta hartu-emona\" be emoten dira.\nErosketetarako aulkidun karroak\nMobikortasun arazo barik be, bizimodua erosoago egiten dituen gauzak badagoz Lemoako dendan. Esate baterako, bizikleta estatikoak, eliptikoak edo aulkia daukan erosketak egiteko karroa, dendan ilarea egon ezkero, jesarri ahal izateko. Karro honeetako bat, zozketatuko dau BEGITUk.\nParte-hartzeako, BEGITUren sare sozialetan; Twitter (X), Facebook edo Instagramen; zozketearen argitalpena topau \"atsegin dot\" emon, alkarbanatu eta BEGITUren kontua jarraitu behar da.\nKarroa Comfort Assist modeloa da, granatea, oin 246 eurotan saltzean dana. 38 litroko edukierea dauka, bakotxaren altuerara erreguletako eskulekua, aluminioz eginda dauka gorputza eta jarlekua zein otzara txiki bat dauka.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000324", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bertsoz lagundutako ogi egite tradizionalari buruzko berbaldia dakar Antzasti museoak\nZapatua eguerdian izango da Ondarearen Europako Jardunaldien parte dan ekintzea Antzasti Euskaldunon Etxean, Dimako Bertso Eskolako kideen laguntzeagaz.\nZapatuan, hilak 21, Dimako Artaun auzoko Antzasti Euskaldunon Etxea museoan, Ondarearen Europako Jardunaldien parte dan Ogi baltza baino baltzagoa, ogi eza berbaldia egongo da eguerdiko 12:00etan. Parte hartu ahal izateko, ondareabizkaia.eus webgunean edo helbidean emon daiteke izena, doban.\nEz da edozein berbaldi izango Abel Ariznabarretak eskainiko dauana, izan be, Dimako Bertso Eskolako ikasleek bertsoz lagunduko dabe hitzaldia. Ogia egin eta erreteari dedikautako espazioan egingo da saioa eta ogiaren gaineko sineskera, ipuin eta kantuak be egongo dira entzungai. Zelan ez, ogia dastatuteko aukerea be egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000325", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Datorren domekan izango da Arratiako 42. Maratoi Txikia\nArratiako eskola eta institutu guztietako guraso alkarteek batuta, antolatu dabe aurten Arratiako Maratoi Txikia. Datorren domekan izango da, hilak 22 eta betiko lez, partaideek euren edadera egokitutako ibilbidea egin beharko dabe.\nArratiako eskola eta institutu guztietako guraso alkarteek batuta, antolatu dabe aurten Arratiako Maratoi Txikia. Datorren domekan izango da, hilak 22 eta betiko lez, partaideek euren edadera egokitutako ibilbidea egin beharko dabe.\nNagusiak Zeanuritik urtengo dira 10:15ean Zeanuri eta Igorre arteko 11 kilometroak egiteko. Izena, Igorreko kiroldegian emon behar dabe 08:45etik 09:15era. Igorretik Zeanurira joateko, autobusa ipiniko dau antolakuntzeak.\n2006tik 2010era jaiotakoek, Arteatik Igorrera ibilbidea egingo dabe Arteatik 10:30ean urtenda. Izen-emotea Arteako plazan izango dabe 09:30etik 10:15era. Igorretik Arteara joateko be ipiniko dau autobusa antolakuntzeak.\nTxikerrenek Igorren egingo dabe galapan. Izena eskolako aterpean emon behar dabe 09:00etatik aurrera eta lasterketak 10:00etan hasiko dira. 2011tik 2013ra jaiotakoek 1.300 metroko ibilbidea egingo dabe; 2014tik 2016ra jaiotakoek 800 metrokoa eta 2017tik aurrera jaiotakoek 300 metrokoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000326", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan izango da Ubideko Azokea\nInguruko ekoizle eta artisauen hamaika postu egongo dira Ubideko frontoian, 10:00etatik 14:00etara.\nUrri bigarrenaren 21ean, zapatua, izango da Ubideko Azokea. Frontoian ipiniko dira postuak goiz osoan zehar, 10:00etan hasi eta 14:00etara arte. Betiko lez, egindako erosketa guztiekaz zenbaki bat jasoko dabe erosleek eta amaiera, tokiko produktu-loteen otzara baten zozketea egingo da. Bederatzi nekazal produktuek postu eta artisauen postu bi bi egongo dira guztira. Beraz, erosketa eskaintza zabala egongo da: ahuntz, ardi eta idiazabal gaztaiak, ogia, briotxak, pastelak, patea, txorizoak, taloak, eskulanak eta zidarrezko bitxiak, besteak beste.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000327", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garry bakarlariaren kontzertua dakar The Quiet Cornerrek\nZapatuan, hilak 21, 19:30ean izango da Iñigo Garrido \"Garry\"-ren kontzertu akustikoa Areatzako taberna irlandarrean.\nOingo zapatuan be, hilak 21, Areatzako The Quiet Corner kontzertu akustiko bat dago programauta 19:30erako. Iñigo Garrido \"Garry\" bakarlariak ipiniko dau rock, blues, soul eta country musikea taberna irlandarrean, kantu eta gitarreagaz. Bakarlari modura, hiru disko grabau ditu Garry-k atzen urteetan: Curriculum Vitae (2016), Work from home (2020) eta Snacks (2023).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000328", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hilaren 29an egingo da Arratia, Otxandio, Ubide eta Zeberioko XXII. Mendizale Eguna\nHamasei kilometroko ibilbidea izango da eta izena urri bigarrenaren 25era emon daiteke, telefono bana dago herri bakotxerako.\nUrri bigarrenaren 29an izango da Lamino (Areatza), Ganzabal (Lemoa), Austarri (Zeberio), Amexier (Ubide), Hirugain (Otxandio), Arginatx (Arantzazu) eta Joko Alai (Zeanuri) mendi taldeek alkarlanean antolatutako XXII. Mendizale Eguna. Atzen edizinoa Areatzan egin zan eta oingoan, Zeanuritik ibiliko dira Arratia, Otxandio, Ubide eta Zeberioko mendizaleak.\nGuztira, 15,8 kilometro egingo ditue Zeanuriko plazan hasita, 08:30ean. Altsua eta San Justo auzoetatik pasai eta Zanburu (752 metro) tontorrera helduko dira eta gero, Uribe, Karkabitxueta eta Zulaibarretik bajatuta bueltauko dira mendizaleak herriko plazara.\nIzen-emotea\nParte-hartzeako, aldez aurretik emon behar da izena eta helduek, bost euro ordaindu beharko ditue. Atzen eguna hilaren 25a da, eguaztena. Herri bakotxean, izena emoteko telefono zenbaki bana dago: Arantzazun 626 144 075, Areatzan 646 355 550, Lemoan 675 701 359, Otxandion 722 571873, Ubiden 696 744 988, Zeanurin 634 430 543 eta Zeberion 656 415 597.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000329", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sorgin ehizari buruzko berbaldia egingo dau Josune Muñozek Zeanurin\nEguenean, 18:00etan izango da Arkotxan Sorginkeria, sorgintasuna ala sorgintza? Sorgin ehiza Bizkaian izeneko berbaldia.\nMazala andra taldeak antolatuta, bihar, hilak 19, 18.00etan, Skolastikako Josune Muñozek Sorginkeria, sorgintasuna ala sorgintza? Sorgin ehiza Bizkaian izeneko berbaldia egingo dau Zeanuriko Arkotxan. Ikastaroak, gaiaren gaineko andrazkoek idatzitako literatura izango dau ardatz eta historiaren ikuspuntutik landuko da. Gure eremuan gertatutakoaren barri be emongo dau Skolastikakoak.\nSorginkeria delitua egotzita, milaka persona hil ebezan Eleizeak eta estaduek Europan eta euretako %80 andrak izan ziran. Sorgin-ehiza andrei diziplina ezartzeko mekanismoa izan zala feudalismotik kapitalismorako transizinoan, dino Silvia Federicci ikerlariak Caliban eta sorgina liburuan. Horrek oso ondorio latzak izan ebazan andren bizitzan. \"Batetik andren ohiko zereginak negatibizau egin ziran\" eta \"bestetik, andren askatasun bideak akabatu ebezan estaduek eta Eleizak\" azaldu dau Muñozek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000330", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hilaren 28an ospatuko da Lemoan Jubilatuen Eguna\nEguerdian jubiladuentzako bazkaria egongo da kiroldegian eta txartelak lortzeako atzen eguna barikua izango da, udaletxean.\nLemoaztarrek bere Jubilatu Eguna ospatuko dabe urri bigarreneko atzen astegoieneko zapatuan, hilak 28. Horretarako, 12:30ean meza berezia eskainiko da eleizan eta gero, jubiladuentzako bazkari herrikoia egongo da kiroldegian. Bazkaria doban da, baina aldez aurretik emon behar da izena udaletxean. Bertara joanda, 94 631 30 05 telefonora deituta edo helbidera idatzita egin daiteke inskripzinoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000331", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko Zineklubak, Pablo Larrainen 'Ema' pelikualea eskainiko dau etzi\nEtzi, hilak 19, 20:00etan, Pablo Larrain zuzendari txiletarraren Ema 2019ko pelikulea ikusteko aukerea egongo da Lasarte Aretoan.\nPablo Larrain Matte (Santiago, 1976) zuzendari eta ekoizlearen pelikulek hainbat sari jaso ditue. Beste batzuen artean, 2015eko El club filmak Berlinaleko Zidarrezko Hartza jaso eban, eta 2017an Larrainek ekoitzitako Una mujer fantástica filmak Ingelesez besteko film onenaren Oscar Saria eskuratu eban.\nSinopsia\nEmak, jantzari gazte batek, Gastonengandik banandutea ebatzi dau, Polo, biek adoptau eta hazteko gai izan ez diran semea, adopzinoan emon ostean. Valparaisoko portuko kaleetan desesperauta, Emak maitasun barriak bilatzen ditu errua baretzeko. Baina hori ez da bere helburu bakarra, guztia berreskuratzeko plan sekretu bat be badauka eta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000332", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Errioxako mendietara doaz astegoienean Austarri Mendi Taldekoak\nObarenes mendilerroko Peñalrayo eta Jembres mendiak igongo ditue domeka goizean. Izena eguenera arte emon daiteke helbidean edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetan.\nDomekan, hilak 22, Austarri Mendi Taldeak antolatutako mendi urtekerea urtengo da Zeberioko plazatik, autobustez, 07:45ean. Bertatik, Errioxa aldera mobiduko dira, Obarenes mendilerro azpiko Galbarruli herrira. Bertatik Peñalrayo (956 metro) eta Jembres (854 metro) tontorretara joango dira, Villalba de Rioja herrira bajatu orduko. Guztira, hamabi kilometro ditu ibilbideak.\nParte hartzeako, izena aldez aurretik emon behar da eta hilaren 19a, eguena, da atzen eguna. Helbide elektronikoz helbidera mezu bat bidalita edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetara deituta emon ahal da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000333", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako Xake Txapelketea jokatuko da asteon Artean\nDomekan, hilak 22, jokatuko da Arratiako Xake Txapelketea Arteako Herriko Bentan 11:00etatik aurrera. Izen-emotea, 688 634 548 telefono zenbakian.\nAtzen urteetan egin danez, Arteako Herriko Bentak antolatutako Arratiako Xake Txapelketea jokatuko da domekan, urri bigarrrenak 22, Herriko Bentan bertan. Parte-hartzaileak goizeko 11:00etan hasiko dira jokatuten erlojupeko partidak eta finalaren irabazleak, bertako produktuen otzara bat irabaziko dau sari lez.\nUrtero lez ume, heldu zein gazteak dagoz parte-hartzeako konbidauta eta parte hartu gura dauanak, 688 634 548 telefono zenbakian emon behar dau domekarako zenbakia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000334", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ilunion Lavanderia enpresako langileen batzordeak greba amaitzeko akordioa sinatu dau\nUrri bigarrenaren 11n, enpresako langileen batzordeak akordio bat sinatu eban greba amaitzeko eta beraz, 17 eta 18ko greba deialdia bertan behera geratu da.\nBeharginek urteak daroezala gitxieneko soldata jasotzen eta euren lan baldintzak penagarriak salatzeko mobilizazinoetan egon dira Ilunion Lavanderiako beharginak. Urri bigarrenaran 3an konzentrazinoa egin eben eta 10, 11, 17 eta 18rako grebara deitu ebazan beharginak ELA, LAB eta CCOOk osotutako enpresako langileen batzordeak. Urri bigarrenaren 11n, enpresako langileen batzordeak akordio bat sinatu eban greba amaitzeko eta beraz, 17 eta 18ko greba deialdia bertan behera geratu da.\nLangileen batzordeak jakinarazo dau akordio honegaz 2024ko lanaldia 7 orduz murriztuko dala, 1.747tik 1.740 ordura pasauz eta 2023ko soldatetan KPIren igoerea (%5,7) izango dabela eta 2024an be KPIaren igoerea izango dabela, baina KPIa %4 baino gitxiago bada, gitxienez %4ko igoerea izango dala. Enpreseak atzerapenak be ordaindu beharko dauz.\nHitzarmenari jagokonez, enpreseak negoziazino egutegi bat egiteko konpromisoa hartu dauala eta 2024an Bizkaiko gabitegi guztientzako hitzarmen kolektiboa negozietako mahaia bultzatzera be konprometiduten dala azaldu dabe sindikatuetatik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000335", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Asteon zabalduko ditu ateak Zeanuriko Bertso Eskoleak\nEguenean, hilak 19, 19:30ean izango da ludoteka gaineko gelan kurtsoko lehenengo saioa. Doban da eta 615 717 445 telefonoan emon daiteke izena.\nZeanuriko Bertso Eskolea asteon ipiniko da martxan Eñaut Intxaurraga bertsolari zeanuriztarraren eskutik. Lehen saioa eguenean, urri bigarrenak 19, izango da 19:30ean eta astero egongo da ordubeteko saio bat. Ludoteka gainean emongo da ikastaroa eta ume, gazte, zein helduak dagoz konbidauta doban parte-hartzera. Aldez aurretik emon behar da izena 615 717 445 telefonoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000336", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lur Ziarrusta urten da garaile Dimeko IMPACT PRO OneWall Txapelketan\nEkhi Ziarrusta anaia nagusiaren kontra jokatu eta irabazi dau final estua, set biak 15-12 irabazita. Hirugarren eta laugarren postuan, Mikel Beldarrain arteaztarra eta Valentziako Albert Giner geratu dira.\nZapatu-domekan jokatu da Dimeko IMPACT PRO OneWall Txapelketea, modalidade honetako Euskal Herriko lehen klubak antolatuta, Rebotean OneWall Klubak (ROWK) hain zuzen be. Guztira, berrogei jokalari batu dira zapatuko kanporaketa eta domekako fase finaletan eta irabazlea, etxeko Lur Ziarrusta izan zan. Ekhi Ziarrusta anaiaren kontra irabazi eban finala eta hirugarren eta laugarren postuan, Mikel Beldarrain arteaztarra eta Valentziatik etorritako Albert Giner izan ziran.\nHolan, Lur Ziarrusta dimoztarrak Europako ranking-ean aurrera egiten segiduten dau, hirugarren postuan dagoalarik. Izan be, txapelketea puntuagarria izango da Europarako eta lasten dira Euro1Wall eta Rule the Wall txapelketak. Ameriketako IMPACT PRO zirkuituak txapelketea aurrera aterateko ipinitako 1.000 euro be irabazi ditu Ziarrusta txikiak, atzen laurentzako egon dira sariak.\nBaina horrezaz gain, bete da txapelketearen helburu garrantzitsua, OneWall pelota modalidadea ezetu arazotea. Izan be, Euskal Herrian oso hedatuta ez badago be, eskupelota modalidade zabalduena da mundu mailan eta astegoienean Diman batutako jokalariek erakutsi dabe, aurrera doala. Izan be, arratiar ugarik hartu eben parte izentautakoez gainera: Mikel Aurrekoetxea (Lemoa), Beñat Etxeita (Zeanuri), Imanol Urigoitia (Zeanuri), Ibai Cimadevilla (Igorre), Ireber Eraña (Lemoa), Iker Etxebarria (Artea), Ander Varela (Lemoa) eta Oier Etxebarria (Igorre).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000337", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldaik Dimara ekarri dau Hiru Hiruburuak torneoko txapela\nAldai eta Bergara 22-19 nagusitu ziran, Garai eta Zabalaren aurka, Bilbon jokatutako partiduan.\nAmaia Aldai pelotari dimoztarrak, Arrate Bergararen laguntzeagaz, atzo jokatu eban Bilboko Bizkaia pelotalekuan Hiru Hiriburuak txapelketako finala Leire Garaik eta Irati Zabalak osotutako bikotearen kontra. Bikote biek egin eben partidu \"txukuna\", Aldairen esanetan baina atzenean Dimakoa eta Bergarak lortu eben txapela, 22-19 irabazita.\nHasikera batean, 8-2ko aurrea hartuta erraz irabaziko ebela emoten baeban be, Garai eta Zabalak 15-14ra hurbildutea lortu eben. Baina atzenean, Aldaik eta Bergarak barriro emon eutsien bueltea partiduari. Holan kontau dau Aldaik: \"Egia da hasikerak guk alde handia hartu dogula, nik peloteari abiadura handia emon deutsat eta ezin izan eben horregaz. Baina uste dot hainbesteko aldeagaz Arrate eta biok konfiantzea hartu eta aurkariak asmatuten hasi zirala. Bardindutea lortu eben, baina azkenengo txanpan barriro indar eta txispeagaz min handia egin dogu eta horregaitik lortu dogu txapela\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000338", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Binako bardinketea Lemoako Harrobi eta Arratia Bren arteko derbian\nJoan dan eguenean, hilak 12, jokatu zan arratiarren arteko derbia eta bina bardindu eben Lemoako Harrobik eta Arratia Bk Arlonagusian. Gizonezkoen Arratia Ak galdu egin eban etxean eta andrazkoen A eta B taldeek be bardindu egin eben etxetik kanpo.\nHilaren 12an jokatu zan Lemoako Arlonagusia zelaian Lemoako Harrobi eta Arratia B taldeen arteko norgehiagokea. Bi aldiz aurreratu zan Arratia 0-1 eta 1-2ko emaitzagaz, baina lemoaztarrek bardintzea lortu eben partidua.\nLau jardunaldiren ostean Lemoako Harrobik 4 puntu ditu eta hamaikagarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ibaiondo Nerbioi taldearen kontra hilaren 21ean, arrastiko 18:00etan.\nArratia Bk ostera lau jardunaldiren ostean 5 puntu ditu eta hamargarren dago sailkapenean. Datorren partidua etxean jokatuko dau Amorebieta B liderraren kontra hilaren 21ean, arrastiko 18:15ean.\nGizonezkoen Arratia A taldeak ostera domeka eguerdian jokatu eban Erandio A taldearen kontra eta 0-2 galdu eban. Arratiarrek galtzean daben lehen partidua da. Lau jardunaldiren ostean 7 puntu ditu Arratia Ak eta zortzigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Igorreko taldeak Getxoren kontra hilaren 21ean, arrastiko 17:00etan.\nAndrazkoak\nArratia A taldeak domekan jokatu eban etxetik kanpo Burgos taldearen kontra eta husna bardindu eban. Sei jardunaldiren ostean 10 puntu ditu Arratiak eta bederatzigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Osasuna C taldearen kontra hilaren 21ean, arrastiko 15:45ean.\nB taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Bizkerre C taldearen kontra ligako bigarren partidua eta bana bardindu eban. Partidu biren ostean Arratia Bk puntu bat dauka eta hamaikagarren dago sailkapenean. Datorren partidua etxean jokatuko dau Bizkeneskak taldearen kontra hilaren 22an, arrastiko 17:45ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000339", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Barbie' pelikulea dakar domekan Lasarte Aretoak\n19:30ean izango da Barbie-ren proiekzinoa; 17:00etan barriz, Me he tragado un extraterrestre pelikulea egongo da ikusgai.\nDomekea hilak 15 izango da kurtsoko bigarren zinema saioa Igorreko Kultur Etxean. Betiko lez, pelikula bi proiektauko ditue. 17:00etan, Me he tragado un extraterrestre (Gerhard Painter eta Paul Louis Meyer, 2023) animazinozko pelikulea eta 19:30ean, zine aretoetako markak apurtu dituan Barbie (Greta Gerwig, 2023) filma.\nMe he tragado un extraterrestre filmaren sinopsia:\nGus, Sophie eta Max, unibertsoan krimenaren aurka burrukatuten dan Babes Espazialeko Indarren taldeko kideak, istripu bat izango dabe euren ontzi mikroskopikoan eta Lurrean amaituko dabe, 16 urteko Normanen buruan, hain zuzen be. Estralurtar horiek Zoltharden planetatik salbatu behar dute unibertsoa, bere eskolako zuzendari Witherington andrearen kontrol mentala bere gain hartu dau-ta. Horretarako, Normanen laguntza lortu behar dabe, bere gorputzaren kontrola ere hartuta! Berak, bere lagunek eta estralurtarrek burruka intergalaktikoa egin behar dabe ongiaren eta gaizkiaren artean, institutuak jakin gabe.\nBarbie filmaren sinopsia:\nBarbiek (Margot Robbie) bizitza ezin hobea daroa Barbieland-en, han dena perfektua da, musikaz eta kolorez betetako jaiakaz, eta egun guztiak dira egunik onena. Barbiek galdera batzuk egiten dizkio bere buruari, galdera deseroso samarrak, berak eta gainerako Barbiek bizi daben mundu idilikoarekin bat ez datozenak. Barbie konturatuten danean orpoak lurrean jartzeko gai dala, eta oinak lauak dituala, takoirik gabeko zapatak jantzi eta benetako mundura bidaiatzea ebatziko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000340", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ibilbide gidatu bi egongo dira aukeran domekan\nSaldropotik ibili bitartean, inguruko mito eta kondairak entzun ahal izango dira batean. Bestean barriz, Undurragako urtegia eta inguruko errotak ikusiko dira.\nDomekan, hilak 15, ibilbide gidatu bi egongo dira Zeanurin, bata Gorbeiako Parketxeak Saldropon antolatutakoa eta bestea, Gorbeia Turismok Undurragan egingo dauana. Saldropoko ibilbidean, Koldo Alikostesek kontauko ditu inguruetako istorio, mito eta kondairak lau kilometroko ibilbidean zehar. Izena, 94 673 92 79 telefonoan edo helbidean emon daiteke.\nUndurragan ostera, parte hartzaileek urtegiari bueltea emongo deutsee. Bertan, errota zaharrak erakutsiko dira bai eta gaur egun, urtegiak daukan funtzionamendua. Herriko plazan, 11:00etan da hitzordua baina aurretik, izena emon behar da basquemountains.com webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000341", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "40 pelotari batuko ditu astegoienean Dimeko IMPACT PRO OneWall Txapelketeak\nZapatuan egun guztian zehar egongo dira ikusgai kanporaketa partiduak eta domeka goizean jokatuko dira final-laurdenak, finalaurrekoak eta finala.\nRebotean OneWall Kluba da Euskal Herriko lehenengo OneWall taldea eta oingo astegoienerako antolatu dau Dimeko IMPACT PRO OneWall Txapelketea. Modalidade honek gure artean oin arte indar handirik izan ez badau be, OneWall-a da munduan gehien zabalduta dagoan pelota modalidadea.\nHolan, ez da txapelketa txiki bat izango. Berrogehi dira izena emon daben pelotariak eta sari nagusia mila eurokoa izango da. Horrezaz gain, Europako ranking-erako puntuagarria da Dimako txapelketea.\nTxapelketea bihar goizean hasiko da eta egun osoan zehar jokatuko dira Dimako frontoian kanporaketa partiduak. Kanporaketetan aurrera egiten daben jokalariak izango dira domekan fase finalak jokatuko dabezanak, 10:00etatik 13:30era. Bertara joateko aukerarik ez daukien ikusleek, Ten's Finest kanalean jarraitu ahal izango dabe txapelketea.\nJokalari arratiarrak\nDimeko IMPACT PRO OneWall Txapelketan jokalari arratiar ugari egongo dira, partaide guztien laurdena dira, hau da, hamar: Lur Ziarrusta, Mikel Beldarrain, Ekhi Ziarrusta, Mikel Aurrekoetxea, Beñat Etxeita, Imanol Urigoitia, Ibai Cimadevilla, Ireber Eraña, Ander Varela eta Oier Etxebarria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000342", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andra Baserritarren Nazinoarteko Eguna ospatuko da Diman\nBihar arrastian, film labur bi proiektauko dira Abaroan eta gero, Puy Arrieta Prosaren berbaldia egongo da entzungai; gainera, bertoko produktuakaz egindako kopautxoa zerbitzauko da.\nZapatuan, hilak 14, Andra Baserritarraren Nazinoarteko Eguna ospatuteko batuko dira hainbat andra Diman, Andraizea talde feministeak antolatutako jardunaldian. Hitzordua arrastiko 18:00etan da, Abaroan, eta pelikula labur bi ikusi, berbaldi bat entzun eta \"zero kilometroko produktutakaz\" egindako kopautxoa egongo dira.\nProiektauko diran filmak bi dira; bata Akabuko martxea (Aitor Gisasola eta Fredi Paia, 2016) eta bestea, Dominica (Aitor Gisasola eta Fredi Paia, 2015). Film biek ipinten dabe mahai gainean artzaintzan andrek izandako garrantzia. Geroko berbaldian be, Puy Arrietak hartuko dau berbea, Ipiñaburun gaztaia egiten dauana artzainak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000343", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Palestinarrei babesa adierazoteko alkarretaratzea deitu da biharko\n\"Palestina aurrera, Israeli boikota!\" lelopean, lapikokadea egingo dabe eguenean Igorreko BM aurrean, 18:00etan.\nKiñu Gaztetxeak, Arratiako Ernaik, Axular Kultur Elkarteak eta Orratzakek deituta, bihar, urri bigarrenak 12, \"kazeroladea\" egingo da Igorren \"Palestina aurrera, Israeli boikota!\" lelopean. Hitzordua 18:00etan da, Lehendakari Agirre kaleko BM supermerkatu aurrekaldean. Holan, Israelen Gazarekiko erasoa salatu gura dabe antolatzaileek, bai eta palestinarren defendiduteko eskubidea babestu be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000344", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kristonak taldearen eskutik, lehenengoz entzungo da musika euskalduna Liverpoolgo The Cavern-en\nPeio Artetxe: \"Badagoz munduan Meka moduko hainbat leku sagradu non fidelak zapaldu behar daben behintzat bizitzan behin. Holango zeozer da The Cavern musikea zanetan daroagunontzat\".\nEguenean, hilak 12, Kristonak talde arratiarra Liverpool uri ingeleseko The Cavern Club mitikoan egongo da zuzeneko kontzertua joten. Holan, 1961ean The Beatles taldea jaioten ikusi eban tabernak, lehenengoz hartuko dau musika euskalduna, Peio Artetxe baxu-joleak Begitu Aldizkariaren 413. zenbakian azaldu ebanez: \"Guk dakigula, ez da euskal talderik handik ibili joten\".\nEdozein rockerurentzako, leku berezia da The Cavern eta taldea, harro agertu da bertoko oholtzan toki bat izateagatik: \"Badagoz munduan Meka moduko hainbat leku sagradu non fidelak zapaldu behar daben behintzat bizitzan behin. Holango zeozer da The Cavern musikea zanetan daroagunontzat. Niko Etxartek rock'n rolla ekarri eban Euskal Herrira 1970eko hamarkadan, eta Nikoren profetak garan moduan, gure agindua euskerea rock'n rollaren zuztarrera eroatea da\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000345", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeia inguruko herrietan hainbat jarduera antolatu ditue Pilarreko zubirako\nZapatuan XVIII. mendeko Zeberioko Errege Bidetik egongo da bisita gidatua eta zubi osoan zehar, Dimako Antzasti Museoan.\nGorbeia Euskadik, Pilarreko zubian, Gorbeia helmuga turistiko ezin hobea joten dau, \"benetako esperientzia baten, benetako eszenaleku\" bihurtzen da-ta. Holan, Zeberioko Errege Bidean, XVIII. mendeko kaltzadearen sekretuak argitara ateratzen dira eta Dimako Antzasti Museoan, baserriko mundu tradizionala eta Bilboko modernidadea ikasteko aukerea dago, beste askoren artean.\nHilaren 14an, zapatuan, izango da Errege Bidetik bisita gidatua. Interesa daukienak 10:30ean batuko dira Ermitabarrin eta Juanjo Hidalgok aurkeztuko deutsie Miraballes uribildua eta Arratia bailara lotzean ebazan XVIII. mendeko kaltzadea. Erreserbea egiteko 94 612 26 95 telefonora deitu behar da.\nZubi osoan zehar, 11.00etan bisita gidatua egongo da Antzasti Museoan. Bertan, euskal historiaren dualtasuna ikusi ahal da: baserriko mundua eta Bilboko modernidadea. Informazino gehiago eta erreserbea egiteko www.antzasti.eus webgunera jo behar da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000346", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberioko Udalak 2024ko egutegia egiteko Argazki Lehiaketea abiatu dau\nHerrian ateratako erretratuak hilaren 31ra arte bialdu daitekez Udalera, zeberio.net webgunearen bitartez.\nLehiaketako gaia Zeberio da eta Zeberioko natura, eguraldia, baserriak, animaliak, lanak, inguruak... erakutsiko dira argazkietan. Lanak hilaren 31ra arte bialdu daitekez zeberio.net webgunera. Argazki irabazlearen egileak persona birentzako afaria edo bazkaria izango dau saritzat.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000347", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan, Euskal Jaia ospatuko da Areatzan\nOingo zapatuan, hilak 14, Euskal Jaia ospatuko da Areatzan. Merkadua, musikea, berakatz-zopea eta beste ekintza ugari antolatu ditue egun horretarako.\nAzokako produktuez eta bertako produktuen dastaketez gainera, musikeak hartuko dau protagonismoa Euskal jaian. Izan be, Bizkaiko Gaiteroek; Areatzako Bandak eta Nerea Zuloagak; Xukelak folk taldeak eta Oxabi taldearen erromeriak, ipiniko dabez euskal doinuak egun osoan zehar. Gastronomiari jagokonez, herri bazkaria egongo da 15:00etan, eta berakatz-zopea iluntzean.\nUrri bigarrenak 14, zapatua\n10:00etan, nekazal eta artisau azokea. Bertako produktuen dastaketea (gaztaia, txakolina...).\n12:00etan, Bizkaiko Gaiteroak herrian zehar.\n13:00etan, Areatza kantuz, Areatzako Banda eta Nerea Zuloaga.\n15:00etan, herri bazkaria.\n18:00etan, Xukelak dantzan.\n20:30ean, berakatz-zopea.\n21:30ean, Oxabi taldeagaz erromeria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000348", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jon Olibares eta Bizik irabazi dabe XXV. Euskadiko Ardi Txakur Txapelketea\nMañarian jokatu zan txapelketea bederatzi partaideren artean eta lehenak izan ziran Zeanuriko Jon Olibares eta Bizi; lehenengoz irabazi dabe Euskadiko txapela.\nUrri lehenengoaren 7an, Mañarian jokatu zan Euskadiko Ardi Txakurren XXV. Txapelketea eta bertan egon ziran Jon Olibares eta Bizi ardi-txakur zeanuriztarrak. Txapela Arratiara ekartea lortu eben lehenengoz, gainera, aspaldian Bizkaira heldu ez dan txapela be bada. Holan, oin Bizkaiko hiru, Euskadiko bat eta estadu mailako txapel bat ditu etxean Olibares artzaiak. Txapelketan, Mikel Pagazaurtunduak eta Lay txakurrak be hartu eben parte eta zazpigarrenak izan ziran sailkapen orokorrean.\nSailkapena:\nJon Olibares-Bizi (Zeanuri)\nGaizka Etxaniz-Ira (Azkoitia)\nMikel Aizpurua-Txuli (Oiartzun)\nGaizka Etxaniz-Laster (Azkoitia)\nJavier Gastañaga-Cool (Aretxabaleta)\nJuanjo Garate-Tina (Izurtza)\nMikel Pagazartundua-Lay (Lemoa)\nPello Segurola-Kai (Matxinbenta)\nBittor Bengoetxea-Izar (Galdakao)\nBizkaiko hirugarren txapela irabazi ostean egindako alkarrizketea:", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000349", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oingo astegoienean sanfaustoak ospatuko ditue Arantzazun\nBariku gauean, Black Floyd taldearen kontzertua egongo da eta hurrengo egun bietan, musikea, Onintza Enbeita eta Miren Amuriza bertsolariak, merkadua, ibilaldia...\nSanfaustoetarako hiru eguneko egitaraua prestatu dabe Arantzazun: barikutik domekara. Bariku gauean, Black Floyd taldeak, blues, soul eta beste soinu asko eskainiko deutsez Herriko Tabernara hurreratzen diranei eta hurrengo egun bietan, musikea, Onintza Enbeita eta Miren Amuriza bertsolariak, merkadua, ibilaldia... eta ondo pasetako beste aukera asko egongo dira Arantzazun.\nUrri bigarrenak 13, barikua\n21:30ean, Black Floyd taldearen kontzertua Herriko Tabernako terrazan.\nUrri bigarrenak 14, zapatua\n09:00etan, Jose Luis Atutxaren omenez Arantzazuko Mugari Bira.\n14:30ean, baba-jan herrikoia. Txartelak salgai herriko tabernetan.\n17:00etan, Bilbao Anaiak trikitilariak.\n20:00etan, Karaoke Fest Herriko Tabernan.\nUrri bigarrenak 15, domekea\n10:00etatik 14:00etara, Gure 3. Azoka: Arratiako artisauak, erropa sortzaileak eta 2. eskuko liburuak eta musikea.\n12:00etan, Imanol Ituiño magoa.\n13:30ean, Bertso Algara. Onintza Enbeita eta Miren Amuriza bertsolariak Herriko Tabernako terrazan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000350", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oingo astegoienean sanfaustoak ospatuko ditue Arantzazun\nBariku gauean, Black Floyd taldearen kontzertua egongo da eta hurrengo egun bietan, musikea, Onintza Enbeita eta Miren Amuriza bertsolariak, merkadua, ibilaldia...\nSanfaustoetarako hiru eguneko egitaraua prestatu dabe Arantzazun: barikutik domekara. Bariku gauean, Black Floyd taldeak, blues, soul eta beste soinu asko eskainiko deutsez Herriko Tabernara hurreratzen diranei eta hurrengo egun bietan, musikea, Onintza Enbeita eta Miren Amuriza bertsolariak, merkadua, ibilaldia... eta ondo pasetako beste aukera asko egongo dira Arantzazun.\nUrri bigarrenak 13, barikua\n21:30ean, Black Floyd taldearen kontzertua Herriko Tabernako terrazan.\nUrri bigarrenak 14, zapatua\n09:00etan, Jose Luis Atutxaren omenez Arantzazuko Mugari Bira.\n14:30ean, baba-jan herrikoia. Txartelak salgai herriko tabernetan.\n17:00etan, Bilbao Anaiak trikitilariak.\n20:00etan, Karaoke Fest Herriko Tabernan.\nUrri bigarrenak 15, domekea\n10:00etatik 14:00etara, Gure 3. Azoka: Arratiako artisauak, erropa sortzaileak eta 2. eskuko liburuak eta musikea.\n12:00etan, Imanol Ituiño magoa.\n13:30ean, Bertso Algara. Onintza Enbeita eta Miren Amuriza bertsolariak Herriko Tabernako terrazan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000351", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Perkusbika bikotearen emonaldia egongo da ikusgai bihar Areatzan\nEguaztenean, hilak 11, 20:00etan taularatuko da Perkusiozko mundu bat kontzertua herriko plazan.\nVicent Zaragoza Bilbao Orkestra Sinfonikoko perkusino bakarlariak eta Elur Arrieta Leioako Udal Kontserbatorioko irakasleak osotuten dabe Perkusbika perkusino bikotea eta eguaztenean, hilak 11, Areatzan izango dabe emonaldia, plazan 20:00etan. Aurkeztuko daben emonaldia Perkusiozko mundu bat da; perkusinoaren mundu zabala ezetu arazoteko helburuagaz.\nHolan, ohiko zein ez hain ohiko perkusinozko intrumentuak ikusi eta entzuteko aukerea izango da. Izan be, euren espezialidadea perkusino klasikoa bada be, beste hainbat musika estilo be buztartuten ditue: musika garaikidea, musika modernoa, jazz, musika latinoa etabar. Musika talde ezberdinetako partaide be badira Zaragoza eta Arrieta: Aiko Taldea, Ensemble Kuraia...", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000352", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Maratoi Txikian parte hartzeako izena online emon daiteke eguenera arte\nUrri bigarrenaren 22an izango da Arratiako Maratoi Txikia eta izena, online, hilaren 12ra arte, eguena, eguerdiko 12:00ak arte emon daiteke kronoak.com webgunean. Egunean bertan be emon daiteke izena.\nNagusiek, Zeanuritik Igorrera, 11 kilometroko ibilbidea egingo dabe, Zeanuritik 10:15ean urtenda. Urten aurretik, 08:45etik 09:15era, izena emon leikie Igorreko kiroldegian, 09:30ean, antolakuntzak ipinitako autobusa hartu aurretik.\nArteatik urtengo dira 10:30ean, 2006tik 2010era jaiotakoak eta honeek izena emon leikie 09:30etik 10:15era, Arteako plazan. Bost kilometroko ibilbidea egingo dabe Arteatik Igorrera.\nTxikerrenek, edadearen araberako zirkuituak egingo dabez Igorren, 10.00etatik aurrera. Izena Igorreko eskolako aterpean emon leikie egunean bertan 09:00etatik aurrera. 2011tik 2013ra jaiotakoek, 1.300 metroko zirkuitua izango dabe; 2014tik 2016ra jaiotakoek, 800 metrokoa; eta 2017tik aurrera jaiotakoek 300 metro egingo ditue galapan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000353", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hiru Hiriburuak txapelketako finalerako sailkatu dira Aldai eta Bergara\nZabaleta eta Mendizabal 22-11 garaitu ostean, final handia domeka eguerdian jokatuko dabe, Garai eta Zabalaren kontra, Bilboko Bizkaia pelotalekuan.\nDomekan jokatu ziran Emakume Master Cupen zirkuituko Hiru Hiriburuak txapelketearen finalerdiak Donostiako Atano III. pelotalekuan. Bertan, Amaia Aldaik eta Arrate Belgarak 22-11 irabazi eben, Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabalen kontra. Elite mailako beste finalaurrekoan barriz, Garai eta Zabala urten ziran garaile, Arrizabalaga eta Erasunen kontra.\nAmaia Aldaik kontau dauanez, partidua \"nahiko erraz\" joan zan dimoztarrarentzako. \"Hasikeratik hartu genduan aldea markagailuan Arratek eta biok, oso ondo jokatuta. Ni aurrean tantuak amaituten oso ondo ibili nintzen, konfiantza askogaz, dana sartu jatan. Oso konzentrauta sartu ginen eta ez eben partiduari bueltea emoteko aukerarik\", azaldu dau Dimakoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000354", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Greba Feminista Orokorra antolatuteko batzarra deitu da biharko\nIgorreko Kultur Etxean egingo da asanblada ireki eta mixtoa martitzenean, hilak 10, 19:00etan.\n\"Zaintza eskubide kolektiboaren alde\" lelopean, Greba Feminista Orokorra egingo da Euskal Herrian zemendiaren 30ean. Holan, eskualdeko zereginak kolektiboki antolatutako batzar ireki eta mixtoa deitu dau Arratiako Mugimendu Feministeak. Bihar, hilak 10, izango da batzarra Igorreko Kultur Etxean, 19:00etan.\nGreba batzordearen batzarrera Arratiako talde eragileak zein norbanakoak dagoz deituta. Izan be, maila nazionaleko mobilizazinoez gainera, eskualdeka be asko egongo da antolatu eta zehazteko. Greba egunaren aurretiko komunikazino kanpainea, eskualde mailako mobilizazinoak eta greba eguneko ardurak egongo dira, besteak beste, batzardearen mahai-gainean bihar.\na", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000355", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Emaitza onak talde gehienentzat\nJardunaldi ona izan da talde arratiarrentzat, nagusien bost taldeek, andrazkoen B taldeak izan ezik, euren partiduak irabazi dabezalako.\nAurreko partidu biak galdu ostean, andrazkoen Arratia A taldeak 2-0 irabazi eutsan joan dan zapatuan Mutilvera talde nafarrari Urbietan jokatutako partiduan. Zati bakotxean gol bana sartu eban Arratiak. Bost jardunaldiren ostean Arratiak 9 puntu ditu eta saigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau hilaren 15ean Burgos taldearen kontra etxetik kanpo, arrastiko 17:00etan.\nAndrazkoen Arratia B taldeak ostera domeka arrastian hasi eban denporaldia Basauriko Kimuak taldearen kontra etxean eta 2-5 galdu eban lehen partidua. Lehen jardunaldiaren ostean ez dauka punturik Arratia Bk eta sailkapenaren behekaldean dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau hilaren 15ean Bizkerre C taldearen kontra etxetik kanpo, arrastiko 16:00etan.\nGizonezkoak\nZapatu arrastian jokatu eban Arratia A taldeak etxetik kanpo Indautxu A taldearen kontra eta 0-1 irabazi eban Igorreko taldeak. Liga hasikera itzela emon deutsa Arratia Ak igaz mailaz igon eta gero 9 puntutatik 7 lortu ditu eta, etxetik kanpoko partidu biak irabazita. Hiru jardunaldiren ostean 7 puntu ditu Arratiak eta hirugarren postuan dago liderragaz bardinduta. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau hilaren 15ean Erandio A taldearen kontra, 12:30ean.\nArratia B taldeak be zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Urduliz B taldearen kontra eta 2-1 irabazi eban. Hiru jardunaldiren ostean 4 puntu ditu Arratia Bk eta hamargarren dago. Datorren partiduan derbia izango dabe etxetik kanpo Lemoako Harrobiren kontra. Hilaren 12an, eguena, jokatuko da partidua Arlonagusian, arrastiko 17:00etan.\nLemoako Harrobi\nLemoako taldeak lehen garaipena lortu eban zapatu arrastian Berriatuko A taldearen kontra 1-2 irabazita etxetik kanpo. Lemoaztarrek lortutako lehen garaipena da, lehen partidu biak 3-2ko emoiereagaz galdu ostean. Hiru jardunaldiren ostean 3 puntu ditu Lemoako taldeak eta 12. postuan dago. Datorren partiduan derbia jokatuko da Arlonagusian, etxekoak Arratia Bren kontra neurtuko dira eta. Hilaren 12an, eguena, jokatuko da partidua Arlonagusian, arrastiko 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000356", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Baltzola eta Jentilzubitik ibilbide mitologiko gidatua egingo da domeka goizean\nIzena aldez aurretik emon behar da 94 681 41 55 telefonoan edo eus helbidean.\nDomekan, hilak 8, Urkiolako Parketxeak antolatutako ibilbide mitologiko gidatua egingo da, Indusiko Olabarriko San Franziko ermitatik 10:00etan hasita, Jentilzubitik pasau eta Baltzolaraino. Paraje honeetan, Sugaar, Mari, Basajaun, jentilak eta beste izanki mitologiko batzuen kondaira zaharrak dagoz eta honeek ezetuteko aukerea izango da.\n\"Ibilbide erraz honetan, honeen sekretuak eta leku honetan errotuta dagozan kondaira zaharrak ezetuko doguz, baita beste hainbat be. Bertoko zugatz espezie nagusiakaz lotutako sinismenak eta errituak kontauz, basoaren antxinako kultureari buruz be zeozertxo gehiago ikasiko dogu. Altxor immaterial zoragarri hau gure atzamar puntakaz ikututen konbidetan zaitugu\" dinoe antolakuntzatik.\nBigarren ibilbide mitologiko bat, oingoan Gorbeiako Parketxeak antolatuta, egongo da hilaren 15ean. Hau Saldropotik urtengo da eta lau kilometroko ibilbidean zehar, hainbat kondaira eta istorio entzuteko aukerea egongo da. Izena, 94 673 92 79 telefonoan edo gorbeia.parke.naturala@ bizkaia.eus helbidean emon daiteke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000357", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Mendiak aske!\" lelopean, martxa ekologistea egongo da zapatuan\nMakatzak-ek deituta, Aramotzera izango da urtekerea, Red Electrica Española eregiten dabilen autopista elektrikoa ikusi eta honen aurka protestetako.\nBihar, hilak 7, hainbat martxa ekologista egongo dira Bizkaian, \"Mendiak aske!\" lelopean, makroproiektuen kontra mobilizetako helburuagaz. Arratian, Makatzak talde ekologistak egin dau deialdia eta urtekerea Aramotz-era izango da. Igorreko udaletxeko plazan, 10:00etan da deialdia.\nHain zuzen be, REE Itsaso-Gueñes autopista elektrikoa dabiz konektan oin Aramotzen eta hau \"delitua\" da ekologisten arabera, bertan sai zurien habiak dagozalako. Negua Afrikan pasetan dauan arren, espezie hau galzorian dago eta beraz babestuta. Makatzakekoak arduratuta dagoz, datorren udan sai zuriek elektrizidade dorreak ikusi ezkero, beste hainbatera joan daitekezalako edo habia egin ezkero, istripu bat egon daitekealako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000358", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan izango da Garbeko XLIII. Azokea\nMerkaduko hogeta hamaima postuez gainera, azkolarien erakustaldia egongo da eguerdian. Iluntzean ostera, NHIL taldearen kontzertua egongo da entzungai.\nUrri bigarrenaren 8an izango da Garbeko Azokaren XLIII. edizinoa. Aurten be, hogeta hamaika ekoizlek eroango ditue Garbera barazkiak, frutak, gaztaia, ogia eta artisautza produktuak. Herrikirolak ezin dira faltau Garbeko azokan eta aurten, Lemoako Julen Mendieta eta Dimako Xabier Garcia \"Utxu\" azkolariek egingo dabe erakustaldia, eguerdiko 12:00etan. Gainera, 20:00etan, NHIL taldeak kontzertua eskainiko dau Garbeko landan.\nUrtero lez, danetarik ekarten saiatu dirala dino Xabier Altube antolakuntzakoak, \"baita zeozer barria be\". Udagoiena da urte sasoirik ugariena baserrian eta bistan egongo da Garbeko salmahaietan. Baserria auzora ekarteko modu bat da eta bere sorreratik,1975etik, hori izan da merkadu honen helburua\nNHIL taldea\nNHIL pop-funk estiloko talde gizpuzkoarra da, 2017an jaio eta disko bi argitarau dabez: Aztarnak (2020) eta Bizi bagina bezala (2022). Sei dira taldekideak: Sara Alonso abeslari eta piano-jolea, Beñat Arrieta gitarra-jolea, Asel Errasti bateria-jolea, xabi Zuazabeitia baxu-jolea, Lia Garai saxofoi-jolea eta Aitor Ruiz de Austri tronboi-jolea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000359", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Basoa Gara! alkartasun musika jaialdia ospatuko dau zapatuan Basoak\nTechno, punk eta country musikea entzungo da besteak beste eta poesia emonaldia zein umeentzako ekintzak be egongo dira.\nBasoa defendatzaileen etxean, Arteako Bildosola auzoan, Basoa Gara! alkartasun musika jaialdiaren bigarren edizinoa ospatuko da zapatuan, hilak 7. Jaialdia 14:00etan hasi eta gauerdira arte luzatuko da eta musikea bakarrik ez, poesia, umeentzako ekintzak, jana eta edana egongo dira. Jaialdiaren helburua, jente barriari Basoa osotuten daben personak eta komunidadea, antierrazismoa, feminismoa, internazionalismoa eta agroekologia landuten dauan gune hau ezetuten emotea da.\nKonbidautako taldeak hainbat dira. Kimosoundz eta Lagunak, Gorrotoa gorroto, Alarma morea, No Name Tiriti, Hitz Tantak eta Mikey Boy & The Yee-Haws; technoa, punka, country-a... Horrezaz gain, Basoa komunidadekoHondurasetik datorren Dalila Arguetak eta Guatemalako Ana G. Aupi giza eskubideen defendatzaileek, erresistentzia poesia emonaldia eskainiko dabe. Umeentzako barriz, malabarismo tailerra eta Antxo eta Pantxa pailazoak egongo dira, berbarako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000360", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kubako iraultzaren inguruko berbaldia dago programauta gaurko\nIgorreko Axular Herriko Tabernan emongo dau berbaldia Askapeñako kide batek gaur, hilak 5, 19:00etan.\nGaur, urri lehenengoak 5, 19:00etan Kuba: atzo, gaur eta bihar berbaldia eskainiko dau Askapeña erakunde internazionalistako kidea dan Iñaki Etaiok. Kuban 1953an hasi eta 1959an irabazitako iraultzaren inguruko gainbegirada bat izango da berbaldia. Garaipenak, oztopoak eta gaur egungo egoerea ezetuteko aukerea izango da berbaldia.\nKubagaz jarraituta, bihar be, hilak 6, giro kubatarra egongo da Igorren, baina Kiñu Gaztetxean. Izan be, Frank Delgado kantautore beteranoak zuzeneko emonaldia eskainiko dau gaztetxean, 19:30etik aurrera.\nAskapeña\nAskapeña euskal erakunde internazionalista da, 1987an Komite Internazionalistak taldearen zatiketatik sortutakoa. Euskal Herriko askapen sozial eta nazionalaren alde egiteaz gainera, munduko inperialismoaren eta globalizazioaren aurka burrukatuten dan, beti be, beste herri batzuetako antzeko prozesuekin elkartasunaz, Kubako adibidea berbarako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000361", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oreinen marrualdia hurbiletik ezetuteko urtekerea dago zapatuan\nUbidetik, Oketa mendira izango da urtekerea orein arrak entzun eta ahal bada, ikusi ahal izateko. Izena aldez aurretik emon behar da.\nZapatuan, hilak 7, Gorbeiako Parke Naturalak antolatuteko urtekerea egongo da Ubidetik Oketara. Oin, oreinen marrualdi garaia da eta Parke Naturalean hainbat murriztapen dagoz, oreinei enbarazu ez egiteko helburuagaz. Holan, ikuskizun natural honetaz gozatuteko aukerea zabaldu dau Parke Naturalak, ibilbide gidatuen bitartez.\nOreinak iluntzean hasten dira marrumaka eta beraz iluntzean izango da urtekerea. Aldez aurretik, 94 673 92 79 telefonoan edo webgunean emon daiteke izena eta orduan zehaztuko dabe antolatzaileek ordutegia. Behin mendian egonda, parte-hartzaileek orein arren marrumak entzuteko aukerea izango dabe eta zorte apur bategaz, oreinen bat ikusteko aukerea be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000362", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urdaibaiko Guggenheim-aren inguruko berbaldia dago gaur Karabie Gaztetxean\nGuggenheim Urdaibai Stop herri mobimentuko Eider Gotxik azalduko ditu proiektuak gune babestuan eragingo dituan arazoak, 19:00etan.\n2008an proiektua lehenengoz aurkeztu zanetik, hainbestetan gelditu eta barriro ipini da martxan Urdaibaiko biosfera erreserban Guggenheim bat eregiteko proiektua baina atzenaldian ikusi da, aurrera doala. Holan, Guggenheim Urdaibai Stop plataformea sortu eben Busturialdeko herritarrek, euren ingurune naturala arriskuan egoalakoan.\nHolan, Lemoako Karabie Gaztetxean herri plataformako Eider Gotxi egongo da gaur, hilak 5, plataformeak proiektuarekiko dituan kezkak plazaratu eta proiektua zelan doan kontetako. Berbaldia 19:00etan hasiko da eta bertan, hilaren 28an Gernikan egingo dan manifestazinorako deialdia be zabalduko dau Gotxik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000363", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arantzazuko 2024ko egutegia osotuteko argazki lehiaketea antolatu dau Udalak\nParte hartzeako, Arantzazuko bazterren erretratuak, urri bigarrernaren 27ra arte bialdu daitekez helbidera.\nArantzazuko Udalak ebatzi dauanez, datorren urteko egutegia herritarrek herrian ateratako hamabi argazkigaz beteko dabe. Holan, argazki lehiaketea ipini da martxan hamabi argazkiak aukeratuteko. Arantzazuko bazterrak dira erretratau behar diranak eta bakotxaren proposamena botateko atzen eguna, hilaren 27a da, helbidera.\nZemendiaren 6tik 10era, argazkiok liburutegian egongo dira jenteak bozkatu ahal izateko eta lehenengo hirurak saria izango dabe. Argazkiak, 300 p.p.ko bereizmendun jpg formatuan aurkeztu behar dira eta parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa be adierazo behar dira mezuan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000364", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Ikastolea sortu zaneko 50. urteurrena ospatuko da barikuan\nNerea Atutxa ikastola \"klandestino\"-ko irakasleaak bizitakoak entzuteko eta argazki zaharrak ikusteko aukerea egongo da, besteak beste, Kotxepinen 19:00etatik aurrera.\nAurten berrogeita hamar urte bete dira, 1973an, Lemoan lehenengo ikastolea martxan ipini zanetik. Hau gogoratuteko, oingo barikuan ikasle ohien eta Nerea Atutxa andereñoaren arteko topaketa bat egingo da Kotxepin Kultur Etxean, arrastiko 19:00etan. Horrezaz gain, argazki erakusketa bat eta gure gizartearen hezkuntzan eta euskerearen eta kulturaren biziraupenean ikastolak, Lemoako auzo eskolek eta gaur egungo eskolak izan daben zeregin erabakigarriaren inguruan hausnartuko da. Esther Iturrioz alkateak eta gaurko eskolako irakasleak be hartuko dau berbea.\nIkastolearen sorrerea\nFranco oindino bizi zan sasoi latz hareetan, ikastolek umeei euskeraz ikasteko aukerea emoteko sortu ziran; gehienetan gurasoen ekimenez. Guztietan, gurasoek konpromiso handia hartzean eben eta ikastola aurrera atera ahal izateko, lan gogorra egin behar izaten eben. Guraso hareei be aitorpena egin gura deutse Lemoako Udalak.\nGaurko eskolea zabaldu zanean, J. B. Eguzkitza Meabe, hain zuzen be, ikastola eta eskolearen arteko \"fusino prozesu\" bat egon zan, eta Ikastolak eskoleari pasau eutsan lekukoa, umeek euskeraz ikasi ahal eben-eta sistema publikoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000365", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Frank Delgado kubatarraren kontzertua dakar Kiñu Gaztetxeak\nBarikuan, hilak 6, 19:30ean izango da 40 urte baino gehiagoko ibilbidea dauakan kantautorearen emonaldia, borondatearen trukean.\nIgorreko Kiñu Gaztetxeak aurkeztu dau aurtengo kurtsoan egingo dan lehen emonaldia. Kubatik datorren Frank Delgado kantautorearen kontzertua izango da, urri bigarrenaren 6an, barikua, 19:30ean. Kantautore hau, oso ezaguna da Kuban eta Nueva Trova edo \"satorren belaunaldia\" mobimentuaren figura enblematikoenetarikoa da. Euskal Herrian, 1993an jo eban lehenengoz, Silvio Rodriguez entzutetsuaren konbidatu lez.\n1980. hamarkadearen hasikeran hasi zan egiten musikea Delgado, unibersidade garaian eta Kubako aretoetatik ibili ostean hasi zan diskoak grabau eta mundura zabaltzen. Holan, disko ugari egin ditu urteotan: Trova - Tur (1995), La Habana Está de Bala (1997), El Adivino (1999), Mi Mapa (2004), pero, qué dice el coro? (2006), Extremistas Nobles (2010), Ustedes los trovadores no saben na' de la vida(2012) eta Más (2016).\nBerbaldia Herriko tabernan\nKubagaz jarraituta, Frank Delgadoren kontzertuaren aurreko egunean,hilak 5, Axular Herriko tabernan Kubako iraultzaren gainerko berbaldia egongo da entzungai, Askapeñaren eskutik. Iñaki Etaio izango da hizlaria Kuba: atzo, gaur eta bihar berbaldian, 19:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000366", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Aramotz S.O.S.\" berbaldia egongo da gaur arrastian Igorreko Axular Herriko Tabernan\nRed Electrica Españolaren makroproiektuak inguruan daukan eragina aztertuko dabe Makatzakeko ekologistek, ondare natural zein historikoari egindako kalteak.\nMakatzak Arratiako ekologista taldeak, \"Aramotz S.O.S.\" lemapean, berbaldia emongo dau gaur Igorreko Axular Tabernan. Arrastiko 18:00etan hasiko da berbaldia eta berbagai nagusia, Red Electrica Española eregiten dabilen eta Aramotz albotik pasetan dan Itsaso-Gueñes autopista elektrikoaren eraginak izango dira. Batetik, bertako hatxetan udan bizi diran sai zuriengan, espezie babestua, izango dituan ondorioak; bai eta urte osoan dagozan sai arreengan. Bestetik, bertoko ondare historikoa be izentauko da: Pagotxuetako tumulua eta Santa Marina ermitearen errastuak berbarako.\nManifestazinoa Aramotzera\nZapatua, hilak 7, da Deiadar Mendien Eguna eta hau aprobetxauta, \"Mendiak aske!\" lelopean, makroproiektuan kontrako hainbat mobilizazino egingo dira Bizkaian. Gurean, Makatzak talde ekologistak Aramotzera joateko deialdia egin dau. Igorreko udaletxeko plazan da hitzordua, goizeko 10:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000367", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Indusiko San Fresku jaiak hasiko dira bihar\nEguaztenean, mezea eta auzo-eskolearen mendurrenarea ospakizunak egongo dira eguerdian. Bariku eta zapaturako ostera, egun osorako egitarauak antolatu ditue auzotarrek.\nBihar, hilak 4, da Asisko San Franziskoren eguna eta Indusi auzo dimoztarrean, sanfreskuak ospatuko ditue. Lehen egunean ospakizun erlijiosoa egongo da San Franziskoren omenezko ermitan eta urtekeran, auzo-eskolearen mendeurrena ospatuko da. Argazki zaharrak egongo dira ikusgai eta barauskarria zerbitzauko da. Eguenean ez da ezer egongo baina jaiek bariku eta zapatuan izango dabe jarraikortasuna: karta-jokoak, musikea, jantzea, jana eta edana izango dira protagonista.\nUrri bigarrenak 4, eguaztena\n12:00etan, mezea.\n12:45ean, Indusiko auzo-eskolearen 100. urteurrena. Urteurreneko argazkiak egunero egongo dira ikusgai. Ostean, barauskarria.\nUrri bigarrenak 6, barikua\n17:00etan, Briska eta Tute Txapelketak.\nUrri bigarrenak 7, zapatua\n12:30ean, Dimako Gazte Barri jantza taldearen emonaldia.\n14:00etan, Baba Lapiko Lehiaketea.\n14:30ean, bazkaria eta bazkalostean bertsolariak: Beñat Ugartetxea eta Ibon Ajuriagojeaskoa.\n17:00etan, umeentzako ekintzak.\n19:30ean, Berakatz-zopa, Tortilla eta Ogizko Tostada Lehiaketea.\n21:00etan, bakarrizketea: Maria Blanco, Iker Plazaola eta Julen Portillo.\n22:00etan, erromeria Jainaga eta Narbaizagaz.\nIbilgailu elektrikoak probetako aukerea egongo da Bildosolako Industrialdean\nBarikuan, 10:00etatik 16:00etara, auto, motor, bizikleta zein patinete elektrikoak gidatzeko aukerea egongo da Bildosolako industrialdean. Izena aldez aurretik emon behar da urbanmobilitydays.com webgunean.\nSprilurrek eta Arratiako Industrialdea SAk, Arantzazu, Artea eta Igorreko udalakaz batera, mobikortasun iraunkorragaz esperimentetako saio bat eratu dabe Urban Mobility Days ekimenaren barruan. Holan, barikuan, hilak 6, 10:00etatik 16:00etara, Arratiako enpresetako langile eta erabiltzaileek ibilgailu elektrikoak gidatzeko aukerea izango dabe Artean dagoan Bildosola Industrialdeko kamioien aparkalekuan.\nMobikortasun elektrikoa hurretik ezetu eta esperimentetako helburuagaz, autoak, motorrak, bizikletak eta patinete elektrikoak egongo dira erabilgai. Ekimen honetan parte hartzeako izena emon behar da aurrez aldetik urbanmobilitydays.com webgunean.\nIbilgailu elektrikoak probauta, Txartel Jasangarria atera ahal izango da bertan. \"Txartel jasangarriaren helburu nagusia da jasangarritasunaren inguruko kontzientzia eta konpromisoa bizitzaren zenbait arlotan sustatzea, horren bidez ingurune natural eta sozialagaz arduratsuagoa dan etorkizun bat lortzean lagunduteko\" Sprilurren arabera.\nMobikortasun jasangarriaren egunak\nEuropako Batzordeak antolatuta, Urban Mobility Days ekimenak, hilaren 4tik 6ra, Sevillan batuko ditu politikariak eta Industria eta garraio arloko profesionalak, Europarako etorkizun jasangarria, barritzailea eta ekitatiboa zelan bideratu hausnartzeko.\nUrban Mobility Days ekimenaren barruan, Sprilurrek bost ekitaldi antolatu ditu, euretako lehenengoa Arteako Bildosola Industrialdean. \"Ekimen honen asmoa da ingurumenagaz eta jasangarritasunagaz hobeto buztartzen diran praktikak gure eguneroko bizimoduan txertatzea\" dino Sprilurrek webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000368", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako Udalak I. Argazki Lehiaketea abiatu dau 2024ko egutegia egiteko\nHerriko txokoetan, urte sasoi desbardinetan ateratako erretratuakaz egin gura da egutegia eta hilaren 31 da bakotxaren proposamenak botateko epea.\nArgazki Lehiaketako gaia Areatza da; izan be, herriko txokoetan urte sasoi desbardinetan ateratako irudiakaz egin gura dau Udalak egutegia. Argazkiak hilaren 31ra arte bialdu daitekez helbide elektronikora.\nPartaide bakotxak gehienez argazki bi bialdu leikez. Argazkiak formatu horizontaleakoak izan behar dira eta mezuan egilearen datuak eta argazkia noz eta non atera dan adierazo behar da. Aukeratutako 12 argazkiak 2024ko egutegian agertuko dira eta irabazleek opari bana jasoko dabe. Sari banaketea Euskerearen Eguneko egitarauaren barruan egingo da.\nLehiketara aurkeztutako argazkiak Areatzako Udalaren jaubetzakoak izango dira, baita euren erabilera, erreprodukzino, erakusketa eta hedapen eskubide guztiak be, beti be, egilea aitatuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000369", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldaik irabazten hasi dau Hiru Hiriburuak txapelketea\nArrate Bergaragaz batera 22-14 garaitu ebazan Enara Gaminde eta Olatz Beitia. Beraz, finalaurrekoa jokatuko dabe domekan Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabalen kontra, Donostian.\nDomekan hasi zan, Gasteizko Ogeta pelotalekuan aurtengo Hiru Hiriburuak txapelketea. Guztira, adin eta kategoria desbardinetako 64 andrazko pelotarigaz hasi da txapelketea eta elite mailan dago Amaia Aldai dimoztarra, Arrate Bergaragaz. Lehen jardunaldian 22-14 urten ziran garaile, Beitia eta Gaminderen aurka. Beraz, datorren domekan, hilak 8, Donostian jokatuko dabe finala Zabaleta eta Mendizabalen kontra.\nAldaik onartu dau, hasikeran ez zirala behar dan moduan jokatuten ibili: \"Partiduan sartutea kostau jakun, 6-0 hasi ginan galtzean\". Baina aurrera egin ahala, Aldai aurrean hazten hasi zan eta orduan hasi ziran aurkariei mina eragiten: \"Gero be egin genduazan hutsak baina gure mailea mantenidu genduan, intentsidadea bajatu barik\". Holan, alde erosoagaz lortu eben 22ra heltzea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000370", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago Arnasetik bideo sormen lehiaketea\nEuskerearen arnasgune diran udalerrietako gaztetxoentzako lehiaketea da Arnasetik, kategoria desbardinak dagoz eta 2.000 euro banatuko dira sarietan.\nArnasetik bideo sormen lehiaketea da, euskerearen arnasguneak osotuten dabezan udalerrietako 10 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendua (LH-5etik DBH- 4ra). Oin zabaldu da lanak bialtzeko epea eta 24an zarratuko da. Informazino eta oinarri guztiak dagoz zehaztuta arnasagara.eus webgunean eta bertan dago azalduta bakotxaren bideoa zelan bialdu. Lehenengo edizinoan, 2022koan, 99 sormen lan jaso ziran: LH 5-6 mailatako 40 lan; DBH 1-2koak 52; eta DBH 3-4ko 7 lan.\nEdadearen araberako hiru kategoria dagoz Arnasetik sormen lehiaketan, eta egin beharreko lanak desbardinak dira kategoria bakotxean. Holan, LH 5 eta 6ko ikasleek, formatu librean; hau da, marrazki, olerki, bertso, bideo edo abesti baten bidez, esate baterako, azaldu behar dabe euren herria zelangoa dan, zer egin daiteken bertan eta zergaitik dan egokia euskera maila hobetuteko. DBH 1 eta 2koek barriz, gehienez minutu biko bideo baten, herriko esamolde berezienak eta euren esangura azaldu behar dabez umorez eta DBH 3-4koek, Nahia Silleroren bideoa ikusita, gehienez minutu biko bideo bat sortu behar dabe, modu originalean euskal kultura, musika eta balioan ipiniz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000371", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiko Zekorrak 6 Zarautz/Beltzak 31\nZapatuan hasi dabe ligea zekorrek eta ondo hasi ez bada be, beste aukera bat izango dabe zapatu arrastian, hilak 7 15:30ean, Irunen jokatuko dan partiduan.\nZapatuan hasi dau Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak 2023-2014 denporaldiko ligea, Euskal Ligako Senior 2. mailan. Lehen partidua San Txismen jokatu dabe Gesalaga Okelan Zarautz/Beltzak KE taldearen kontra baina arratiarrek ez dabe punturik lortu, 6-31 galdu ostean. Aurten be, Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak esan dauanez, \"jente gitxigaz\" hasi dabe denporaldia.\n\"Partidua nahiko ondo hasi zan bion partetik baina bigarren zatian apurtu zan. Aldatuteko jokalari askogaz etorri ziran eta gu, fisikoki txarto gengozan bigarren zatirako; beroak asko egin eban\", kontau dau entrenatzaileak. Lortutako sei puntuak, zigor kolpe bigaz eskuratu ebazan Alex Artabek.\n2022-2023 denporaldia amaituterakoan, Duñabeitiak adierazo eban aurten zekorrak \"ligea irabazteko burrukan\" egongo zirala. Beraz, liga hasikereari bueltea emoteko beste aukera bat izango dabe zekorrek hilaren 7an, zapatua, Irunen. Zaisa Txingudi taldearen kontra da partidua, 15:30ean Playaundi zelaian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000372", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia A eta Bk baino ez dabe punturen bat lortu\nArratia taldeko gizonezkoen talde biek baino ez dabez puntuak lortu atzen jardunaldian euren partiduak bardinduta. Andrazkoen A taldeak 1-0 galdu eban etxetik kanpo eta Lemoako Harrobik 2-3 galdu.\nGizonezkoen Arratia A taldeak bana bardindu eban Zamudio A taldearen kontra zapatu arrastian Urbietan jokatutako partidua. Jardunaldi biren ostean Arratia Ak lau puntu ditu eta sailkapenaren goikaldean dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Indautxu A taldearen kontra hilaren 7an, arrastiko 17:00etan.\nGizonezkoen B taldeak be bardindu egin eban, 0-0, Usansolon Umore Ona A taldearen kontra zapatu arrastian jokatutako partidua. Jardunaldi biren ostean Arratia Bk puntu bat dauka eta sailkapeneko behekaldean dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Urduliz B taldearen kontra hilaren 7an, arrastiko 18:00etan.\nAndrazkoen Arratia A taldeak ostera domeka eguerdian jokatu eban San Ignacio taldearen kontra etxetik kanpo eta 1-0 galdu eban. Lau jardunaldiren ostean 6 puntu ditu Arratiak eta 11. postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Arratia Ak Mutilvera taldearen kontra hilaren 7an, arrastiko 15:45ean.\nAndrazkoen B taldeak, hilaren 8an hasiko dau ligea Basauriko kimuak B taldearen kontra Urbietan, arrastiko 17:45ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban Arlonagusian Orozkoko Atxulaur A taldearen kontra eta 2-3 galdu eban. Jardunaldi biren ostean Lemoako Harrobik ez dauka punturik eta sailkapeneko behekaldean dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Berriatuko taldearen kontra hilaren 7an, arrastiko 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000373", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hasi dira saltzean ZeberioKM0 jaialdiko sarrerak\nZemendiaren 3tik 5era izango da jaialdia eta zeberioztarrek 30 eurotan erosi ahal izango ditue sarrerak udaletxean. Zeberiokoak ez diranek barriz, herrikofest.eus webgunean lortu ahal ditue, 35 eurotan.\nHerrikoFest jaio da, \"Euskal Herriko landa-eremuetako ondarea, kulturea eta barrikuntzea buztartutera datorren jaialdia\", eta lehen edizinoa Zeberion ospatuko da, ZeberioKM0. Zemendiaren 3an, 4an eta 5ean izango da jaialdia eta publiko guztiei zuzendutako egitaraua antolatu dabe: kontzertuak, mahainguruak, jantza-emanaldiak, bertso-saioak, erakusketak, artisau azokea, tailerrak, janari dastaketak...\nSarrerak salgai dagoz daborduko, 35 euroren truke, herrikofest.eus webgunean. Halanda be, zeberioztarrentzako merkealdi berezia egin dau antolakuntzeak. Holan, datorren egunetan Zeberion bizi diranek 30 eurotan eta kudeaketa gastu barik lortu ahal izango ditue sarrera fisikoak udaletxean. 200 sarrera dagoz eta agortu arte salduko dira egun honeetan:\nBarikua, urri lehenengoak 29: 08:00-15:00/17:19:00\nZapatua, urri lehenengoak 30: 11:00-13:00\nAstelehena, urri bigarrenak 2: 08:00-15:00/17:19:00\nMartitzena, urri bigarrenak 3: 08:00-15:00/17:19:00\nEguaztena, urri bigarrenak 4: 08:00-15:00/17:19:00", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000374", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimako Liburutegirako boluntario bila dabil Udala\n2023-2024 kurtsoan, hilean behin arrasti batez, liburutegiko zaintza egiteko boluntarioak dabiz topetan.\nDimako Udala, herriko liburutegirako boluntario bila dabil. Interesa daukienak, Udalagaz ipini behar dira harremanetan kontaktua eta izena emoteko. Hau da zabaldu daben mezua: \"Izan zaitez liburuzain. Konpromisoa, hilean behin arrasti batez, liburutegiko zaintza egitea\".\nLiburutegia urri bigarrenaren 16an zabalduko da astelehenetik eguenera 16:30etik 19:30era.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000375", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan hasiko da Igorreko Lasarte Aretoko zine denporaldia\n17:00etan, Superheroien familia eta 19:30etan, Campeonex pelikulak proiektauko ditue kurtsoko lehenengo zine saioan.\nApurka-apurka, uda atzean itxi eta bagoaz kurtsoan sartuten. Holan, urtero lez, urri bigarrenaren lehen astegoienean estreinauko da Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoko zinema denporaldia. Oingo honetan, pelikula biak dira aproposak familian ikusteko. Bata, marrazki bizidunen Superheroien familia eta bigarrena, Campeonex. Hau Campeones 2018ko pelikula arrakastatsuaren bigarren zatia da.\nSuperheroien familia (Helt Super, Rasmus A. Sivertsen, 2022): Hedvigek 11 urte ditu eta aitaren superheroi-mozorroa txikitu egin dau, horregaitik, aita ezingo da gehiago 'Super lehoi' izan. Baina bere bizitzak sekulako aldaketa jasango dau, aita ordezkatuz, hiriko superheroi bihurtuteko aukeratuten dauanean. Horretarako, baina, arazo bakarra dago: baldarra eta nagia da, ez dago oso sasoian eta superheroi izateko baino interesa handiagoa dau bideojokotan jolasean ibilteko. Aitak, hurrengo superheroi bihur dadin, bere lehengusu Adrian aukeratuten dau. Orduan, Hedvigek erreakzionatzeko ordua dala ikusiko du. Aurkitu ahal izango al ditu superbotereak?\nCampeonex (Javier Fesser, 2023): Gure txapeldunen taldeak saskibaloia ixten dau, deskuidu batean, atletismoaren munduan sartzen dalarik. Gainera, hasibarria dan entrenatzaile bategaz. Disziplina barriaren exijentzia gogorren eta entrenatzaileak daukan zorte txarragaz, dana urtengo da atzekoz aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000376", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jai ugari batuko dira bihar Areatzan\nZapatuan, hilak 30, hiru jai egongo dira Areatzan: Areatzako X. Mendi Martxea, Zaztaparrak Asti Taldearen 27. urteurrena eta Oktoberfest garagardaoaren jaia.\nAreatzako X. Mendi Martxa\nUrri lehenengoaren 30ean izango da aurtengo Areatzako Mendi Martxea, urte berezia Lamino Kirol Klub eta parte-hartzaileentzako, hamargarren edizinoa da-ta. Atzen urteetan garbitu diran eta aurtengorako zabaldu dan antxinako bideetatik, ibilbide bi egongo dira: martxa luzea, 29 kilometro eta 1.800 metroko desnibelekoa, eta laburra, 21 kilometro eta 1.000 metroko desnibelduna.\nIzena emonda izan arren, Areatzako plazatik pasau behar dira partaide guztiak 07:00retatik 07:45era bitartean. Plazatik bertatik abiatuko dira martxa luzea egin gura dabenak 08:00retan; laburra egiteko barriz, Bikozganetik urtengo dira partaideak, bertara joateko autobusa egongo da.\nZaztaparrak Asti Taldearen urteurrena\nMartxearen 10. urteurrena ospatuteaz gainera, Zaztaparrak Asti Taldearen 27. urteurrena be ospatuko da. Hori dala-ta, hainbat ekintza antolatu ditue. Jaia, 10:30ean hasiko da Zaztaparretako taldekide batek txupina botata. \"Goizean zehar txoko desbardinak egongo dira herritik danok batera libertitako, gero Zaztaparkideontzat bazkaria egingo da frontoian, eta arrastian zehar musika eskaintza anitza egongo da herritik\" azaldu dabe.\nArrastiko 18:00etan, Orkresta Elektrotxarangak animauko dau giroa eta 21:30ean, Beranduegi taldeagaz erromeria egongo da. Gero, DJ Desi ta Presik ipiniko dabe musikea.\nAreatzako garagardao alkartea\nBeerllaro, Areatzako garagardao alkartea, da jaia antolatu dauan beste alkartea. Beerllarok, 12:30ean, hasteko Oktoberfest garagardaoaren jaia antolatu dau eta saltxitxak salduko ditu egun osoan zehar. Gero, 13:30ean, Dirty Old Band talde arratiarrak kontzertua eskainiko dau eta 20:00etan, I. Beerllarofest Kupel Jaurtiketa Txapelketea egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000377", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Irati Iciar izentau dabe Euskaltzaleen Topaguneko presidente\nKike Amonarrizen lekukoa hartu dau Iciarrek, euskaltzaleen alkarteak euskal hiztun komunidadea saretu, indartu eta hedatzeko lanean.\nUrri lehenengoaren 22an, Euskaltzaleen Topaguneko Batzar Orokorrean Irati Iciarrek (Oñati, 1975) hartu eban Topagunearen lehendakaritzea. Holan, Kike Amonarrizen (Tolosa, 1961) lekukoa hartu eban euskaltzaleen alkarteak eta euskal hiztun komunidadea saretu, indartu eta hedatzeko lanean.\nIrati Iciar historialariak UEU Udako Euskal Unibertsitateko Etengabeko Prestakuntzako Koordinatzailea eta Gasteizko mobimentu euskaltzaleko kide dinamizatzailea izateaz gainera, urte asko daroaz Topaguneko zuzendaritzan. Kargua hatzerakoan, \"poza\" baina baita \"bertigoa\" eta \"lan egiteko gogoa\" sentidu ebala esan eban eta andra izanda eta Gasteizetik etorrita, periferiako ikuspena izan daitekela Euskaltzaleen Topagunean egin ahal dauan ekarpena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000378", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiko Zekorrak taldeak asteon hasiko dau ligea\nZapatu arrastian, 16:30ean, San Txismen jokatuko da gizonezkoen Ohorezko B Mailako ligako lehen partidua; Zarautzeko B taldea izango dabe aurkari.\nEkin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak hilebete daroa entrenetan eta heldu jako ligea jokatuteko ordua. Zapatuan, hilak 30, San Tximen lehiatuko dabe ligako lehen partidua Gesalaga Okelan Zarautz/Beltzak KE B taldearen kontra 16:30ean. Urte biren ostean, Arratiko Zekorrak taldea egonkortuta dago eta atzen denporaldi amaieran Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak azaldu ebanez, \"ligea irabazteko burrukatuko\" dira aurten zekorrak.\nIzan be, atzen denporaldian laugarren postuan, zortzitik, amaitu eban Arratiko Zekorrak taldeak. Halanda be, entrenatzaileek azpimarratu eben hasikeran beste partidu bi irabazita, bigarren postua be lortu ahal izango ebela. Holan laburtu eban Duñabeitiak aurreko denporaldia: \"Taldea berregituratzen hasi ginan, handik eta hemendik jokalariak batzean, esperientziadunak zein barriak; gatxa izan da dana ondo batutea baina balorazino oso positiboa egiten dogu. Hurrengo urteari begira ia holan segiduten dogun, gauzak hobeto urtengo dira, ziur\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000379", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Gure kanoa' txotxongilo ikuskizuna dakar Zurrunka Teatrok Lemoara\nZapatuan, hilak 30, egongo da ikusgai lau urtetik gorako umeentzako antzezlana Kotxepin Kultur Etxeko aretoan, 18:30ean.\nOingo zapatuan, urri lehenengoak 30, Zurrunka Teatro konpainiak Gure kanoa txotxongilo ikuskizuna taularatuko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, 18:30etik aurrera. Senegalgo familia arrantzale bateko Abba umearen istorioa da Josu Camarak, Eñaut Gorbeak eta Odei Arregik sortutako Gure kanoa. Hiruren artean egin eben gidoia eta Camarak zuzenduta, Gorbea eta Arregik manipuletan ditue txotxongiloak.\nSinopsia\nAbbak ondo daki Maam Kumba kantuan hasten danean bere bihotzean bizi dan Arrain Argitsua mila kolorez biztu eta, herritarrek arrantzatu dagiezan, arrainak erakarten dituala. Baina zoritxarrez itsasontzi handiek bizimodua eraldatu deutsee, Maam Kumbaren bihotzeko arraina sare artean harrapauta, mutu gelditu da eta arrain barik geratu da itsasoa. Hori dala-ta, Abbak ezustekoz betetako bidaia luzea egingo dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000380", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jauregi-Yeuriko sanmigelak ospatuko dira astegoienean\nBediako auzoan zapatu eta domekarako antolatu dabe egitaraua: Igel Txapelketea, auzo bazkaria, karta-jokoak, bingoa, disko festa eta pintxo lehiaketea.\nBeste auzo batzuetan legez, Jauregi-Yeuri auzo bediaztarrean be sanmigelak ospatuko ditue oingo astegoinean. Egun biko egitaraua antolatu dabe auzotarrek. Zapatuan berbarako, eguerdian hasiko da ospakizuna pintxo-poteagaz. Gero, Igel Txapelketea jokatu eta auzo bazkaria egingo dabe. Arrastian ostera, Mus eta Briska Txapelketak jokatuko ditue nagusiek eta gaztetxoentzako, jolasak egongo dira. Ostean, bingoa jokatu eta amaituteko disko festa egongo da auzoan. Domekan barriz, auzoko VIII. Pintxo Lehiaketea jokatuko da.\nUrri lehenengoak 30, zapatua\n12:00etan, jaien hasikerea eta pintxo-potea.\n13:00etan, Igel Txapelketea.\n14:30ean, auzo bazkaria.\n17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak eta jolasak.\n20:00etan, txokolatea eta bingoa.\n21:00etan, disko festa.\nUrri bigarrenak 1, domekea\n14:00etan, VIII. Pintxo Lehiaketea", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000381", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Osasunaren autokudeaketari buruzko tailerra dakar Arteako Herriko Bentak\nHiru saioko tailerra izango da eta barikutik domekara, egun bakotxean saio bat eskainiko da. Javier Petralandak, Asier Gonzalezek eta Eneko Landaburuk gidatuko ditue saioak.\nOingo astegoienerako, Arteako Herriko Bentak \"osasunaren autokudeaketari buruzko\" tailer sorta antolatu dau. Holan, ohiko medikuntzatik kanpo be, osasuna zaintzeako moduak badagozala erakutsi gura da. Tartean, medikuntza herrikoia landuko da, bertoko landaredia erabilita, baina badagoz beste modu batzuk.\nLehen egunean, barikua hilak 29, Javier Petralandak gidatuko dau pendulua, hagatxoa eta sentituden doguna oinarri hartzean dauan medikuntzea, 19:30etik aurrera. Hurrengo egunean barriz, zapatua, 11:30etan hasiko dau Asier Gonzalezek medikuntza herrikoiaren eta sendabelarren gaineko tailerra. Amaituteko, domekan 18:30ean, Eneko Landaburu egongo da \"norbera osatuten ikasten\" tailerra gidatuten.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000382", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zumeltzako Igoerea antolatu dau Karabie Gaztetxeak zapaturako\nZapatu goizean, 09:00etan, urtengo dira txirrindulariak Lemoatik Zumeltzarako bidean.\nLemoako Karabie Gaztetxeko kideek antolatuta, zapatuan, hilak 30, bizikleta martxa bat urtengo da Karabietik 09:00etan. Igorre eta Dima pasau eta Dimako portutik gora egingo dabe parte-hartzaileek Zumeltzaraino. Gogoratu dabenez, bakotxak bere bizikletea eroan behar dau.\nLapurretea Karabie Gaztetxean\nPasau dan eguen gauean, hilak 21, lapurretea gertatu zan Karabien. Gaztetxeko kide batek BEGITUri azaldu deutsanez, atea apurtu eta barrako dirua zein ordenagailu barri bat eroan ebezan. Horrezaz gain, kutxa gotorra zabalduten be saiatu ziran, baina lortu barik. Gainera, gaztetxeko kideak azaldu dau, ziurrenik lapurrek gaztetxea ezetuten ebela, \"ezer bez begitu barik zuzenean kutxa gotorrera\" joan ziralako. Oin dala hil batzuk be, martian, beste lapurreta bat sufridu eben, dirua eta alkohol botilak eroan ebezan orduan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000383", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan izango da Igorreko VIX. Duatloi Txikia\nUme eta hamabost urte arteko gaztetxoentzako, korrika eta bizikletan egiteko lasterketak egongo dira. Batutako dirua, aniztasun funtzionala daben personakaz lan egiten dauan alkarte batentzako izango da.\nUrri bigarrenaren 1ean, domekea, izango da Igorreko VIX. Duatloi Txikia, Oskar Garro Lagun Taldeak eta Udalak antolatuta. Igorreko eskolan izango dira lau probak, 11:00etatik aurrera. Izen-emotea, ordu erdi arinago egin ahal izango da eta hiru euro ordaindu beharko dira. Diru hori, aniztasun funtzionaldun personakaz lan egiten dauan alkarte batentzako izango da. Hain zuzen be, fundazinoko umeek be hartuko dabe parte.\nAdinen arabera, lau lasterketa dagoz guztira. Lehenengoan, zero eta lau urte arteko umeak egongo dira; 240 metro korrika, 330 metro bizikletan eta beste 100 korrikan egingo ditue. Bost eta zazpi urtekoek ostera 360+100 metro korrikan eta 560 metro bizikletan. Zortzi eta hamaika urte artekoek eta hamaika eta hamabost urte artekoek barriz, distantzia bera egingo dabe baina lasterketa bananduetan: 600+300 metro korrika eta 560 metro bizikletan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000384", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Altzustan be, sanmigelak ospatuko ditue bariku eta zapatuan\nEgitarauaren barruan dago zapatu arrastiko zazpi kofradien arteko bola-jokoa; Bizkaiko Ondarearen Europako XXII. Jardunaldien parte dan txapelketea.\nUrri lehenengoaren 29a da San Mikel eguna eta beraz, Zeanuriko Altzusta auzoko jaiak. Auzotarrek, bariku-zapaturako hainbat ekintza antolatu ditue. Auzoko txokoan egingo dira ekintzak. Barikuan, Mus Txapelketea jokatuko da eta zapatua izango da jai egun nagusia. Eguerdian, auzotarrak bazkalduteko batuko dira eta bazkalostean, Briska Txapelketea eta Bola-joko Txapelketea egongo dira jokoan. Iluntzean barriz, Eingo taldeak girotuko dau erromeria eta txorizoa eta urdaia banatuko da.\nJaietako puntu garrantzitsuenetakoa izango da zazpi kofradien arteko Bola-joko Txapelketea. Hau, auzoko bolatokian jokatuko da Altzua, Altzusta, Asterria, Ibarguen, Ipiñaburu-Undurraga, Otzerinmendi eta Uribeko kofradien artean. Gainera, jokoa Bizkaiko Ondarearen Europako XXII. Jardunaldien parte be bada. \"Ondarea bizirik\" lemapean, Bizkaiko 70 herritan egiten diran 150 ekintza dira jardunaldi dira honeek; jantzak, jaiak, kirol zaharrak, lanak...\nUrri lehenengoak 29, barikua\n18:30ean, Mus Txapelketarako izen-emotea.\n19:00etan, Mus Txapelketea.\nUrri lehenengoak 30, zapatua\n14:00etan, auzo bazkaria.\n17:00etan, Briska Txapelketea.\n17:30ean, Bola-joko Txapelketea.\n19:00etan, Eingo taldea; musika eta jantza artean, txorizoa eta urdaia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000385", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Elexabeitiko sanmigelak, mezea eta ardi-txakurrak\nSan Migel egunean, mezea eta barauskarria egongo dira eguerdian. Zapatuan barriz, Bizkaiko ardi-txakurren erakusketea egongo da Alderdietxen.\nUrri lehenengoaren 29a, zapatua, da San Migel eguna eta beraz, ospakizuna egongo da Arteako Elexabeiti auzoko San Migel ermita ikusgarrian, oin dala urte bi barriztutakoa. Mezea, 12:00etan izango da urteterakoan zerbitzauko da barauskarria. Hurrengo egunean barriz, 17:00etatik aurrera, Bizkaiko ardi-txakurren erakustaldia egongo da ikusgai Alderdietxeko landetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000386", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nicole & Martin-en ikuskizunak eguenetik domekara ikusi ahal izango dira Diman\nEgun bakotxean, antzezlan klasiko bat taularatuko dabe: Wassilissa, Hansel eta Gretel, Bremengo musikariak eta Esku bako neskatoa.\nAurten be, Nicole & Martin antzerki konpainia ibiltariak geldialdia egingo dau Diman. Hilaren 28tik, eguena, urri bigarrenaren 1era arte, domekea, egongo dira Nicole Gubler eta Martin Gubler ipuin klasikoetan oinarritutako antzerkiak taularatzen. Lehen egun bietan, eskola-umeentzako izango dira ikuskizunak eskolan. Zapatu-domekan ostera, euren karpan egingo ditue publiko guztientzako. Sarrerak egun bakotxean lortu daitekez, ikuskizunaren aurretik.\nEguenean, Wassilissa taularatuko dabe, Aleksandr Afanasiev-ek batutako ipuin herrikoi errusiarra. Hurrengo hiru antzezlanak barriz, Grimm anaien istorioetan oinarritutakoak dira. Hurrengoz hurrengo, egunez egun taularatuko ditue: Hansel y Gretel, Los musicos de Bremen eta La doncella sin manos.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000387", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Udako Master Laboral Kutxa torneoko azpitxapeldun izan dira Aldai eta Oses\nArrrizabalaga eta Galeano nagusitu ziran, 12-22, domekan Hondarribian jokatutako final handian.\nDomekan, hilak 24, jokatu zan Hondarribiako Jostaldi pelotalekuan aurtengo Udako Master Laboral Kutxa torneoko finala, 500 ikusleren aurrean. Bertan, Amaia Aldai eta Uxue Oses lehiatu ziran Olatz Arrizabala eta Leire Galeanoren kontra eta atzen honeek urten ziran garaile, 22-12. Protagonista nagusia, Logroñoko San Mateoko txapela jantzi eta 24 ordutara, Arrizabalaga izan zan. Aldaik barriz, ez ditu eskuak egoera onenean eta igarri zan, eraso gitxi egin ebazan eta.\nAmaitu ez, baina partidua bardinduta hasi eben bikote biek. Sei berdinketa egin ebezan, bederatzira atzena; baina hortik aurrera, urdinak nagusitu ziran, 9-0ko partzialagaz aurrera eginda. Holan, Galeano erritmoa hartzean hasi zan eta Arrizabalgaz batera, jokotuteko aukera barik itxi ebezan Aldai eta Oses.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000388", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan ospatuko dira Mikeleko sanmigelak\nEguerdian mezea eta barauskarria egongo dira, trikitilariek girotuta. Arrastian barriz pailazoak, parrilladea eta Gauargi taldearen erromeria.\nAbuztuak 29an dira sanmigelak eta beraz, jai-eguna Igorreko Mikele auzoan. Holan, auzotarren artean eguna pasetako hainbat ekintza antolatu dira eguerdian hasi eta iluntzera arte. 12:30ean, ospakizun erlijiosoa egongo da auzoko ermitan, Turtureko Done Mikelen, eta gero, herriko trikitilariek girotutako barauskarria egingo dabe.\nArrastian ostera, 18:00etatik aurrera, Antxo eta Pantxa pailazoen Gurekin konektatu ikuskizuna egongo da ume eta familientzako. Hau amaituta, parrilladea zerbitzauko da eta 20:00etan, Gauargi taldeak jantzan ipiniko ditu auzotarrak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000389", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hamaika talde igongo dira astegoienean VII. Dimetal Fest jaialdiko eszenatorika\nAtzen urtean formatu txikiko jaialdia egin ostean, egun biko jaialdia antolatu dabe aurten Dimetaleroek. Hamaika dira bariku eta zapatuan taula gainera urtengo diran taldeak, beterano zein promesa gazteak.\nUrri lehenengoaren atzen asteburuan, \"metal eta rock-aren inguruko dibersidade handiko taldeen\" musikeak hartuko dau Dima. Hamaika dira konbidau dabezan taldeak. Barikuan, 18:00etatik aurrera Pi L.T., Asgarth, Bullets of Misery, Alma Culter eta Penny Fleck taldeak entzun ahalko dira hurregoz hurrengo. Zapatuan barriz, Cobra, Kristonak, Numen, We Exist Even Dead, Rodeo eta Calathea. Honeek be, 18:00etan hasiko dira. Horrezaz gain, DJ Jarros-ek (Dani Alvarez) zapatu gaua girotuko dau, kontzertuak amaitu eta gero.\nMusikearen inguruan, kontzertuez gainera, beste ekintza batzuk be antolatu ditue \"dimetaleroek\". Berbarako, zapatu goizean jaialdi erduen inguruko mahai-ingurua egongo da, 11:30ean. Partaideetako bat, Alma Culter taldeko Marilu Gonzalez Tudanca izango da eta aurrez-aurre ipiiniko dira irabazi asmorik bako tokiko jaialdiak eta negozioa egiteko makrojaialdiak.\nEguerdian ostera, bertso bazkari metaleroa dago antolatuta. Euskal kulturea eta heavy metalaren azpikulturea batzean dituen \"metalbertsoak\" egongo dira. Kapi Guarrotxena (Porco Bravo, OST, Unholy Covers) gitarra-jolearen solo batez lagunduta, Oihana Bartra eta Paule Loizaga bertsolariek botako dabez bertsoak, estilo honetako musikeari lotutako gaiak jorratuz. Gai-emoile beharrak Ibon Izak egingo ditu. Txartelak salgai dagoz udaletxean eta Baltzola jatetxean, hamazortzi euroren trukean. Egunean bertan, txosnan be lortu daitekez.\nTaldez talde.\nCobra: Cobra 2006an sortutako rock-metal taldea da, talde entsutetsuetako jentea batu dauana: Berri Txarrak-eko David Gonzalez baxuan, Evirus69-ko Josu Luengo gitarran, Kokein-eko Haritz Leteren ahotsa eta Dinero-ko Ekain Elorza baterian. Urte honeetan sei disko argitaratu ditue: The Strong Arm of the Rock (2007), Thriller! (2011), Covered (2012), Riffyard (2016) eta atzena, Fyre (2020).\nAsgarth: Asgarth 1997an jaio zan Donostiako Añorga auzoan eta gora-behera handiak izan dituan taldea da. Izan be, hasikeran oihartzun handia izan eban baina 2007an, taldea disolbatu zan. 2020an urten behar ziran barriro oholtzara baina pandemia dala-ta, urte bi gehiago itxaron behar izan ziran. Oin, \"estilo klasikora, boskotea eraberrituta eta soinua indartuta\" datoz Asier Enbil (ahotsa eta teklatua), Ander Cañas (gitarrea), Unai Zabala (gitarrea), Mikel Yarza (baxua) eta Etxahun Urkizu (bateria). 2022an disko barria kaleratu eben, Zeldatik. Aurretik, Jainkoen egoitza (1999), Etorkizunaren sustraia (2001), III (2002) eta Garrasia (2005) grabau ebezan.\nNumen: Numen 1997. urtean Arrasaten jaiotako taldea da. Aritz (ahotsa), Jabo (gitarrea), Xabi (gitarrea), Lander (baxua), Eol (teklatua eta ahotsa) eta Eihar (bateria) dira atzen diskoko taldekideak. Euskal Herrian, muturreko metala eta folka buztartuten lehenengotarikoak izan ziran, euskal folk musika tresnak be erabilita, albokea eta txalapartea. Kanten letretan be, agerikoa da Euskal Herria: mitologia, kondairak, guda zaharrak eta kristautasunarekiko gorrotoa. Holan, black metal pagano-aren munduan kokatzen da Numen. Sei lan argitarau ditu: Haize sorginduen intziriak (2000), Galdutako itxaropenaren eresia (2001), ...jarrai beza kondairak (2003), Basoaren semeak (2003), Numen (2007) eta Iluntasuna besarkatu nuen betiko (2019).\nBullets of Misery: Bullets of Misery Gernikan jaio zan eta hamabost urte daroaz oholtzan. Lau disko argitaratu ditue daborduko, urrietan aurkeztu eban atzena: Debile principium melior fortuna sequatur (Violence in the Veins). Death metal, thrash eta hardcore musikea lantzean dabe baina batez be, eurena \"%100 baserriko death-a\" dala dinoe.\nWe Exist Even Dead: Kataluniako metalcore taldea da WEED, 2016an Arthur Hardek (ahotsa), Guillek (baxua), Moshmannek (bateria), Oscarrek (gitarrea) eta Alejandrok (gitarrea) osotutakoa. Hasikeratik izan da asmo handiko taldea, metalaren nazinoarteko eszenan sartzeako helburuagaz, estilo desbardinak buztartuteko beldur bakoa. Momentuz, disko labur bat, Meet No End (2016) eta luze bat, Eventide (2018), arfitaratu ditue.\nRodeo: 2014an Zestoan batutako laukotea da Rodeo taldea eta lehenengoz, 2015ean igon ziran oholtzara. Ordutik, Kyuss taldearen eragin handia daukan stoner-rock musikea egiten dabe Mikel Illarramendik (ahotsa eta gitarrea), Ortzi Alberdik (gitarrea eta koruak) Beñat Subinasek (baxua) eta Oroitz Urbietak (bateria, koruak). Oin arte, lau dira Rodeok argitaratu dituan lanak: Rodeo (2017), Dilmun (2018), Ezherrian (2020) eta Moira (2022).\nCalathea: Callathea 2021ean Galdakaon sortutako laukotea da eta iraganeko rocka zein hardcorea buztartuten dauz. Eurena, \"inork azaleratu gura ez dauzan sentimenduak gure barneko forma gordinenean oihukatzen dauan musikea\" dala dinoe. Doinuen iturri nagusi lez barriz, Viva Belgrado, Counterpartes talde kanadiarra eta Meltdown hernaniarra ditue, besteak beste.\nAlma Culter: Alma Culter street metal taldea da, 40 urtetik gorako esperientzia daukan Maria Luz Gonzalez 'Marilu'-k osotutakoa. Euskal metalean, aitzindarietako da Marilu eta Ladies of Metal bilduma 2017an argitaratzerakoan animau zan barriro talde bat osotzera. Holan, Arbi gitarra-jole, Pako bateria-jole eta Iñaki baxu-joleagaz batu zan. Hasteko, bost abestitako diska laburra, Alma Culter, atera eben eta 2022an Caos diskoa.\nPenny Fleck: Durangaldeko Penny Fleck boskotea rock eta stoner musikaren artean dabil, onartu dabenez, baita pop-rockean be. Urte bi pasatxo dira lehenengoz Joannah Keene (abotsa), Iñigo Larringan Moin (kitarrea), Jokin Larrea (bateria), Jon Revilla Yuki (kitarrea) eta Koldo Zubia (baxua) lehenengoz batu ziranetik eta lehen diskoa, Secret Keeper 2022ko urrietan argitaratu zan. Talde barria da baina proiektu desbardinetan ibilitako jenteagaz osotutakoa. Besteak beste Storm, Arto Bixarra, Dirties, Sermonds, Xaiko edota Kilauea taldeetan.\nPI L.T.: PI L.T. 1993an Mungian sortu eben Aitor Abiok (teklatuak, koruak), Jose Manuel Sampedro 'Xanpe'-k (bateria), Rafa Ruedak (gitarrea, ahotsa) eta Txarli Solanok (baxua). Euskal rock eta metal talde entzutetsua izan zan 90. hamarkadan, 2005ean banda disolbatu zan arte. Ordura arte, lau disko argitaratu ebezan: Π L.T. (1995), Denbora (1998), 3 (1999), Minus (2002) eta Game Over (2004). Hamarkada batetik gora isilik egon zan taldea baina 2017an jakinarazo eben, \"kotzertu gitxi batzuk emoteko\" egoazala bueltan, halanda be, ez dira ordutik geldirik egon. David Gonzalez baxu-jolea batu zan taldera PI L.T.ren bueltarako. 2020an bertan-behera gelditu zan Dimetal Festen jotekoak ziran, baina beste urte bi itxaron behar izan dabe Diman joteko.\nKristonak: Kristonak, lehen Eskean Kristo moduan ezetuak, Arratian aurkezpen gitxi behar dauan taldea da. Arratiar honeek 2011an hasi ziran rock&roll-aren urrezko garaiari begira musikea egiten eta 2013an Gaztea Maketa Lehiaketea irabazi ostean egin ziran entzutetsu Euskal Herriko plaza eta aretoetan. Pandemiaren ostean, taldea erabarritu zan Kristonak izenagaz eta Ahobetehortz (2022) argitaratu eben Pello Artabe (ahotsa), Alex Harillo (gitarrea), Aritz Ontalvilla (gitarrea), Perico Flaco (baxua) eta Manu Forte (bateria) taldekideek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000390", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia Ak ligako lehen partidua irabazi dau\nDinamo San Juan taldearen kontra, 1-2 irabazita hasi dabe ligea. Gizonezkoen B taldeak 0-3 galdu, andrazkoen lehen taldeak 1-2 galdu eta Lemoako Harrobik be galdu egin eben, 3-2.\nArratiako gizonezkoen futbol taldeek joandako astegoienean jokatu ebezan ligako lehen partiduak. Zapatu arrastian izan zan aurreko denporaldian Lurraldekoa Ohorezko Mailara igondako Arratia A taldearen txandea. 1-2 irabazi eban Arratiak Dinamo San Juan A taldearen kontra. Lehen zatian 1-0 joan ziran galtzean baina bigarrenean bueltea emotea lortu eben Edorta Ormazabal billaroztarraren eta Jon Ordeñana zortzotzarraren golakaz. Lehen jardunaldiaren ostean 3 puntu ditu Igorreko taldeak. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Zamudio A taldearen kontra zapatuan hilak 30, arrastiko 18:00etan.\nGizonezkoen Arratia B taldeak be zapatu arrastian jokatu eban ligako lehen partidua. Igorren jokatu eban B taldeak Ermua A taldearen kontra eta 0-3 galdu eban. Lehen jardunaldiaren ostean B taldeak ez dauka punturik. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Usansoloko Umore Ona A taldearen kontra hilaren 30ean, arrastiko 16:30ean.\nLemoako Harrobik ostera domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo Begoña A taldearen kontra eta 3-2 galdu eban. Lemoakoek lehen jardunaldiaren ostean ez daukie punturik. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Orozkoko Atxulaur A taldearen kontra hilaren 30ean, arrastiko 18:00etan.\nAndrazkoen lehen porrota\nAndrazkoen Arratia A taldeak ligako lehen partidu biak irabazi ostean, 1-2 galdu eban Oiartzun taldearen kontra Urbietan ligako hirugarren jardunaldian. Partidua Amaia Altzagak sartutako golari ezker 1-0ko emaitzeagaz heldu zan atsedenaldira baina bigarren zatian aurkariek gol bi sartu ebezan. Arratiak penalti bat hutsegin eban bigarren zatian. Hiru jardunaldiren ostean zazpigarren postuan dago Arratia A 6 puntugaz. Datorren partidua urri bigarrenaren 1ean jokatuko dau talde arratiarrak etxetik kanpo San Ignacio taldearen kontra eguerdiko 12:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000391", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa emongo da Zeberion\nBost saioko ikastaroa izango da, datorren astetik hasita eguaztenero, 18:30etik 20:30era, emongo dana. Parte hartzeako, izena hilaren 25a baino lehen emon behar da.\nZeberioko Udalak antolatuta, zoru pelbikoa indartzeko andrantzako bost saioko ikastaro bat egongo da datorren asteetan. Datorren astean, hilak 27, izango da lehen saioa eta eguaztenero egingo da beste saio bat, urri bigarrenaren 25era arte. Idoia Irazabal fisioterapeutak gidatuko ditu saioak, eskola zaharrean 18:30etik 20:00etara.\nIkastarorako dagozan plazak mugatuta dagoz. Hori dala-ta, izena aldez aurretik emon behar da. Horretarako, hilaren 25a, astelehena, izango da atzen eguna 94 648 10 79 telefonora deituta. Ikastaroa, doban da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000392", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Molly Maloneren jaia ospatuko da zapatuan The Quiet Cornerren\nLost Tracks to Whynot taldearen zuzeneko kontzertuak girotuko dau Areatzako tabernal irlandarra iluntzean.\nMolly Malone oso ezaguna da Irlandan, kondairak dino mojojoiak eta berberetxoak saltzean ibilten zala Dublineko kaleetatik. Egun batean, hilda agertu zan kalean, oindino neska gaztea zalarik. Butzuek dinoe gaur egun be Dublineko kaleetan ibilten dala bere mamua mojojoi eta berberetxoak salduten.\nPersonai mitikoa gogoratuteko, The Quiet Corner taberna irlandarrak urtero ospatzen dau Molly Malone jaialdia. Oingoan, hilaren 23an, zapatua, Lost Tracks to Whynot taldeak girotuko dau jaia, 20:30etik aurrera. Folk eta blues musikea buztartuten dauan talde jaiobarria da Lost Tracks, baina musikari beteranoakaz osotutakoa. Berbarako, Cameron Webster edo Dani Apodaca bibolin-jolea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000393", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aitor eta Galderren kartzelaratze aginduaren kontrako alkarretaratzeak egingo dira Igorren eta Lemoan\nBihar, hilak 22, Lemoako Intzuntzako bidekurutzean egingo da lehen kontzentrazinoa 19:00etan eta ordu erdi beranduago, Igorreko Lehendakari Agirre kalean.\nEspainiako Auzitegi Nazionalak 2021eko zezeilean zigortu ebazan Aitor Zelaia eta Galder Barbado Aiaraldeko gazteak lehergailuak egiteko materialak eukitea leporatuta. Zigorra lau urteko espetxealdia, urte bateko zaintzapeko askatasuna eta hamar urteko inhabilitazinoa da. Gero, Auzitegi Gorenak zigorra berretsi eban eta atzen barikuan jakinarazo ebenez, gazteek jaso dabe kartzelara sartzeako agindua. Hurrengo egunetan espetxean agertu ez ezean, martxan ipiniko da atxilotze agindua.\nErtzaintzak 2019an atxilotu ebazan gazte biak, aurreko urtean Duranan (Araba) aurkitutako bidoi bategaz loturea eukielakoan. Sei hilez egon ziran kartzelan, fidantzapean urten aurretik. Epaileak frogatutzat hartu dau gazteak bidoia 2014tik ostonduten ibili zirala eta bidoian lehergailuak prestatzeko materiala egoala baina, epaile berak baztertu dau \"helburu terroristak\" izatea.\nAnkerkeriari Stop\nAitor eta Galderren inguruko kasua salatu eta gazteei alkartasuna adierazoteko sortu zan Ankerkeriari Stop plataforma herrikoia. Bertatik, hasikeratik salatu dabe kasua \"muntai polizial, politiko eta judiziala\" dala, poliziak aurkeztutako froga eskasek ezin dabezalako halango zigor handiak eragin.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000394", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gari & Maldanberak kontzertua eskainiko dabe Lemoan\nBihar, 20:00etan izango da Hertzainak taldeko abeslariaren eta Maldanbera taldearen zuzeneko emonaldia Kotxepin Kultur Etxean.\nBarikuan, hilak 22, Hertzainak talde mitikoko Iñaki Garitaonaindiak, \"Gari\", eta Maldanbera taldeak kontzertu bateratua eskainiko dabe Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, 20:00etan hasita. Maldanbera taldeak musikea ipiniko dau eta Garik, bere bakarkako ibilbideko atzen 30 urteetako abesti ezagunenenak errepasauko ditu. Hain zuzen be, Zuzenean izeneko diskoan jasota dituanak.\nIñaki Garitaonaindia, izan zan Hertzainak taldearen sortzaileetako bat 1983an eta hamarkada batez, taldearen ahots nagusia. Taldea deseginda, bakarkako ibilbideari ekin eutsan, Gari izen artistiko lez hartuta. 2016tik, beragaz joten dau Maldanbera taldeak. Natxo Beltran, Oier Aldekoa eta Miguel Moyano dira taldeko kideak. Gari & Maldanberak lau disko ditu kalean, Estutu (2016), Beste denbora batean (2018), Zerua eta gaua (2021) eta atzena, Zuzenean (2022).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000395", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Enpresa arratiar gehiago batuko dira bihar eusGara ekimenera\nLan munduan euskereari bultzadea emoteko konpromisoa hartu daben 24 enpresetara batuko dira holan; Jaurlaritzako eta Aldundiko euskera zuzendariek be hartuko dabe parte Zulaibarreko ekitaldian.\nBihar, hilak 22, Zulaibar Kanpusean ospatuko dan eusGara proiektuaren urteroko ekitaldian, enpresa arratiar barriak batuko dira lan munduan euskereari bultzadea emoteko konpromisora, 12:00etan. Sinatze ekitaldian, Errota Fundazinokoakaz batera, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, Isaac Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria, Arratiako udaletako ordezkariak eta eragileak egongo dira.\nErrotak, lan munduan euskerearen egoerearen \"argazkia\" egingo dau eta ikasturte barrirako \"erronkak\" azalduko deutsez enpresa ordezkari eta eragileei.\nAtzen urteetan, hainbat dira arlo sozioekonomikoan euskerearen erabilerea buztartuteko konpromisora batu diran enpresan. Holan, igaz 24 izan ziran eusGara konpromisoa sinatu eben enpresak. Aurten, Errota Fundazinotik azaldu dabenez, \"lan arlo barrietara\" zabalduko da ekimena. Konpromisoaren trukean, eusGara-k eskaintzen dauzan debaldeko zerbitzuak baliatu ahalko ditue enpresek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000396", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia errekak garbiketa sakona jasoko dau domekan\nZeanuritik hasi eta Lemoara arte, herri guztietako herritarrak batuko dira domeka goizean erreka garbiketa bateratua egiteko.\nAtzen urteetan egin dan lez, oingo domekan, hilak 24, Zeanuritik Lemoara doan Arratia errekea garbituteko herri ekimen bat dago antolatuta. Herri bakotxean, herritarrak goizez batuko dira eta euren erreka zatia garbitu. Bakotxak eroan beharko dau errekarako arropa egokia eta eskunarruak. Atzen urtean eguraldia txarra izan zan baina aurten egun egokia espero da eta beraz, jente ugari batuko da errekako plastiko eta bestelango hondakinak aterateko.\nErrekearen jaiotza lekutik hasita, honeek dira antolatu diran hitzorduak:\nZeanuri: Eguzkiolan 11:00etan.\nAreatza: Gudarien Plazan 11:30ean.\nArtea: Basoan 11:00etan.\nArantzazu: plazan 10:00etan.\nIgorre: institutu ondoko zubian 10:00etan.\nLemoa: Karabie Gaztetxe aurrean 11:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000397", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Baso kudeaketa ereduak ezetuteko ibilbide gidatua egingo da domekan\nNaturatik hurbil dagoan ereduak, ohikoagaz daukan aldea ikusteko aukerea emongo dau Txomin Diaz-ek Upon domeka goizean.\nGorbeiako Parke Naturalak antolatuta, Upo mendiari bira ibilbide gidatuaren bitartez, basoak kudeatzeko modu desbardinak alderatuko ditu Txomin Diaz baso ingeniariak. Domekan, hilak 24, goizez urtengo da ibilbide gidatua Upokomakatzatik eta izena, aldez aurretik emon behar da helbidean edo 94 673 92 79 telefonoan. Izena emoterakoan zehaztuko da ordua.\nBehin Upoko basoetan, Diazek basoak aurrera aterateko eredu bi alderatuko ditu. Batetik, naturea errespetetan dauan eredua dago, bioaniztasuna errespetetan dauan eta bestetik, ohiko eredua, produkzinora bideratutakoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000398", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Herriko une politikoaren inguruko eztabaidea antolatu dau Arteko Herriko Bentak\nSortu, Trikuharria, Antikapitalistak eta Kimuako kide banak hartuko dabe parte barikuan, 19:30ean, egingo dan mahai-inguruan.\nEuskal Herrian, maila politikoan, aldaketa sakonak emon dira atzen hamarkadan. Gatazka armatuaren amaiereagaz, oindino ez dago argi ziklo politiko barri baten sartu garen edo oindino, ziklo aldaketea emoten dabilen. Beraz, egoerea argitu eta landu gurean, Arteako Herriko Bentak mahai-ingurua antolatu dau Euskal Herriko une politikoa izenpean. Erakunde desbardinetako lau partaide egongo dira eta Haizpea Abrisketa ikerlariak egingo ditu moderatzaile lanak.\nMahaiaren inguruan jesarriko diranak ostera, honeek izango dira: Sortu ezker abertzaleko alderdiko Kizkitza Gil de San Vicente, Trikuharrika kolektiboko Patxi G. Ardanaz, Antikapitalistak alderdiko Ixone Rekalde Gracia eta Kimua kolektiboko Gorka Meren.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000399", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Diman kurtso hasikerako jaia ospatuko da barikuan\nArrastian hasita, Dimako alkarteek alkarlanean antolatutako jaia ospatuko da disko festa, txokolate, pelota partidu eta Aiko taldearen jantzaldiagaz.\nDimako Guraso Elkarteak, Gazte Barri jantza taldeak, Txumuluxueta Pelota Klubak eta Dimesten alkarteak antolatuta, hilaren 22an, barikua, \"kurtso hasikerako jaia\" ospatuko dabe dimoztarrek. Alkarte bakotxak bere apurra ipini dau eta beraz, danetarik egongo da egiteko arrastian hasi eta gauera arte. Ekintza guztiak egingo dira plazan eta frontoi txikian baina euria bada, Abaroara mobiduko dira.\nHasteko, 16:30ean, disko festa ipiniko da martxan parte-hartzaileen gorputzak berotuten hasteko eta gero, 17:45ean, txokolatea zerbitzauko da. Gainera herriko txikerrenek, eta nagusiek, arpegia margozteko aukerea izango dabe. Ordu berean, Txumuluxuetan aurten egongo diran pelotariek talde argazkia atera eta 18:00etan hasiko dira partiduak.\nGauez ostera, BBKren Dantzaldi Ibiltaria ekimenak dakarren Aiko taldea 21:00etan hasiko da plazan jantzaldia gidatuten eta denpora txarra egin ezkero, frontoi txikian. Hau amaituta, Txumuluxuetak antolatutako afaria 22:00etan hasiko da. Afarira joateko, izen emon behar da aldez aurretik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000400", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txikerrenentzako ipuin kontaketea egongo da bihar Kotxepinen\nAna Apikak 12 eta 36 hilabete bitarteko ume eta euren gurasoei zuzendutako Basoetako ipuinak dakar hilaren 20an, 18:30ean, Lemoako Kultur Etxera.\nEguaztenean, urri lehenengoak 20, bat eta hiru urte bitarteko umeei eta honeen gurasoentzako ipuin kontaketea egongo da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Ana Apika izango da ipuin kontalaria eta Basoetako ipuinak ipuin-sorta kontauko dau. Haurrentzako literaturea emozinoetatik lantzen dau Apikak Besoetako ipuinak saioan, irudi poetikoak, objektuak, soinu atseginak, abesti txikiak eta liburu-sortak erabilita.\n\"Maitasun handiz sortu dot; lau istorio, lau liburu, kanta bi, pote bat, txoritxoa, kabia, kordoiak, hodeiak eta ilusinoak erabili dodaz\" dino Ana Apikak bere blogean. Haur literaturan murgiltzeko asmoz, ipuinak kantuakaz lagunduta dagoz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000401", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorre osasuntsu eta inklusiboago baten alde, jarduera fisikoa bultzatzeko ekimena egingo da\nEguaztenean, hilak 20, informazinoa, orientazinoa eta laguntzea emongo dabe Gaituz Sport-eko teknikariek Igorreko Kultur Etxean, 19:30ean.\nGaituz Sport-egaz lankidetzan, Igorreko Udalak herriko kirol eskaitzaren diagnostikoa egin dau 2023/2024 kurtsorako, \"persona guztientzako kriol-politika eta -programa egokia\" planifikatzeko. Holan, eguaztenean 19:30ean, emoitzak aurkeztu eta udal kirol eskaintzaren etorkizuna zelangoa izango dan adierazoteko berbaldi informatiboa egongo da Igorreko Kultur Etxean. Holan, \"Igorre modu osasuntsuagoan eta inklusiboagoan\" egin gura dau Udalak.\nBerbaldia bakarrik ez, norbanakoak informau eta orientatzeko aukerea be izango da biharko saioa. Horrezaz gain, kirol-ekipo irisgarrien inguruan, kirol programa egokituen inguruan eta udal-eskaintzan, jarduera fisikoa egotearen garrantziaren inguruan arituko dira Gaituz Sport-eko teknikariak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000402", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanuriko Udalbatzak UEMAra bueltetea aztertuko dau eguenean\nHilaren 21ean, 19:00etan egingo dan plenoan ebatziko da Zeanuri Udalerri Euskaldunen Mankomunidadean barriro sartuko dan ala ez.\nEguenean, hilak 21, Zeanuriko Udalak pleno erabakigarri bat ospatuko da, izan be, herria barriro UEMAren parte izango dan ala ez ebatziko dabe zinegotziek. Holan, EH Bilduko gobernu barriaren helburuetako bat beteko da. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen sorreran Zeanuri egon bazan be, gerora, euskeraren aldeko alkargotik urten zan Udala.\nEguenean baiezkoak urtetan badau, abenduko UEMAko batzar orokorrean berretsiko da emoitzean. UEMAren parte izatera ailegetan bada, Zeanurik ordezkari bi izango ditu UEMAren batzar orokorrean. Holan, EH Bilduk EAJri proposatu deutsa, baiezkoa emon ezkero ordezkari bana alderdi bakotxekoa izatea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000403", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean amaituko da Areatzako X. Mendi Martxan izena emoteko epea\nUrri lehengoaren 21era arte, areatzakomartxa.blogspot.com webgunean emon daiteke izena. Aurten ezingo da egunean bertan, martxea hasi aurretik inskribidu.\nUrri lehenengoaren 30ean izango da aurtengo Areatzako Mendi Martxea, urte berezia Lamino Kirol Klub eta parte-hartzaileentzako, hamargarren edizinoa da-ta. Atzen urteetan garbitu diran eta aurtengorako zabaldu dan antxinako bideetatik, ibilbide bi egongo dira: martxa luzea, 29 kilometro eta 1.800 metroko desnibelekoa, eta laburra, 21 kilometro eta 1.000 metroko desnibelduna.\nIzena emonda izan arren, Areatzako plazatik pasau behar dira partaide guztiak 07:00retatik 07:45era bitartean. Plazatik bertatik abiatuko dira martxa luzea egin gura dabenak 08:00retan; laburra egiteko barriz, Bikozganetik urtengo dira partaideak, eta Bikozganera joateko autobusa egongo da.\nZaztaparrak Asti Taldearen urteurrena\nMartxearen 10. urteurrena ospatuteaz gainera, Zaztaparrak Asti Taldearen 27. urteurrena be ospatuko da. Hori dala-ta, hainbat ekintza antolatu ditue. Jaia, 10:30ean hasiko da Zaztaparretako taldekide batek txupina botata. \"Goizean zehar txoko desbardinak egongo dira herritik danok batera libertitako, gero Zaztaparkideontzat bazkaria egingo da frontoian, eta arrastian zehar musika eskaintza anitza egongo da herritik\" azaldu dabe.\nTxokoei jagokienean, sei txoko egongo dira. Eguerdiko 14:30erako ostera bazkaria antolatu dabe eta txartelak erosi ahal dira hilaren 23ra arte leku honeetan: Areatzako Bixer eta Hagina tabernetan, Arteako Herriko Bentan, Arantzazun Montero tabernan, Dimako Baltzola tabernan, Igorren Ezkina eta Herrikoan, Lemoan Atxetan, Zeanuriko jubiladuenean eta Zeberion Amañen. Menu berezirik behar izan ezkero 688 898 765 telefonora idatzi behar da.\nArrastiko 18:00etan, Orkresta Elektrotxarangak animauko dau giroa eta 21:30ean, Beranduegi taldeagaz erromeria egongo da. Gero, dj batek ipiniko dau musikea.\nAreatzako garagardao alkartea\nBeerllaro, Areatzako garagardao alkartea, da jaia antolatu dauan beste alkartea. Beerllarok, 12:30ean, hasteko Oktoberfest garagardaoaren jaia antolatu dau eta saltxitxak salduko ditu egun osoan zehar. Gero, 13:30ean, Dirty Old Band talde arratiarrak kontzertua eskainiko dau eta 20:00etan, I. Beerllarofest Kupel Jaurtiketa Txapelketea egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000404", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabaldu ditue datorren kursoko ikastaroetarako izen-emoteak\nArantzazu, Artea, Zeanuri eta Zeberion eskainiko diran ikastaro gehienak urrietan hasiko badira be, hileon egin behar da guztietarako izen emotea.\nArantzazu\nArantzazun, Yoga, Sukaldaritza, Mantenimendu gimnasia eta Entrenamentu funtzionala ikastaroak egin daitekez. Izena udaletxean emon behar da eta izen-emotea zabalik dago datorren asteko eguenera arte, hilak 28. Urri bigarrenean hasiko dira ikastarook.\nArtea\nArtean, oingo barikura arte emon daiteke izena udaletxean, Eskulanak, Zurezko talla eta pirograbazioa, 3. Adinekoentzat gimnasia, Zumba, Pilates, Entrenamentu funtzionala, Hipopresiboak, Biodantza, Euskal dantzak nagusientzat, Euskal dantzak 5 eta 12 urte bitartekoentzat, Dantza modernoa 5 eta 8 urte bitartekoentzat, Dantza modernoa 9 eta 13 urte bitartekoentzat eta Irakurleen txokoan parte hartzeako. Ikastaro guztiak urri bigarrenetik bagilera arte dira. Irakurleen txokoa eta Biodantza doban dira.\nZeanuri\nZeanurin, datorren asteko barikura arte, hilak 29, dago zabalik 2023-2024 ikasturteko ikastaroetarako izen-emotea. Zumba, Pilates, E. Funtzionala, Umeen dantza, Txikung, Emozioen tailerra adinekoentzat, Adinekoentzako gimnasia eta Adimen susperketa eta Eskulanak ikastaroek, euskera eskolakaz gainera, osotuten dabe Udalaren eskaintzea.\nZeberio\nHilaren 23 eta 24an, zapatu-domekan, 14 urtetik gorako andra eta \"identidade disidenteentzako\" Autodefentsa feminista ikastaroa egongo da 10:30etik 14:30era, eskola zaharrean, Esther Lopez Mongeren gidaritzapean. Izena aldez aurretik emon behar da 94 648 10 79 udaletxeko telefonoan.\nZoru pelbikoa indartzeko ikastaroa be egongo da Zeberion, hilaren 27an hasita, bost eguaztenetan jarrian, Idoia Aranzabal formatzailearen eskutik. Izena barikura arte, hilak 22, emon daiteke udaletxeko telefonoan.\nUrri bigarrenetik aurrera izango diran Heziketa fisikoa, Muskulazioa eta Mantentze lanak ikastaroetarako be izen-emotea zabalik dago hilaren 28ra arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000405", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko Udalak martxan ipini dau barriro enplegua bultzatzeko programea\nHogei plaza dagoz eta izena, hilaren 30era arte emon daiteke 946 02 62 09 telefonoan edo helbide elektronikoan.\nIgorreko Udalak barriro ipini dau martxan, lan barik dagozenentzako 3R Tokiko Enplegu Programa. Programa honen helburua enplegua sustatzen daben baliabide eta ekintzak aktibetea da.\nZerbitzuak, orientazinoa, lan aktibazinoa, gaitasun digitaletako prestakuntza eta enpresakaz topaketak eskaintzen ditu, enplegua bilatzeko beste tresna batzuekaz batera. Hogei plaza dagoz eta izena, hilaren 30era arte emon daiteke 946 02 62 09 telefonoan edo helbide elektronikoan.\nIraupen luzeko langabeek, 45 urtetik gorakoek, gazteek, andrek eta gizarte bazterketa edo honen arriskuan dagozan personek eukiko dabe lehentasuna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000406", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Indusiko auzo eskolan ikasi ebenen argazkiak jasoten dabil Dimako Udala\n1923 urteak eregitako auzo eskolearen sorrerearen mendeurrena ospatuteko erakusketa bat antolatuko da batzean diran erretratuakaz.\nIndusi auzo eskolearen sorrerako mendeurrena dala-ta, Dimako Udalak erakusketa egin gura dau memoria galdu ez daiten. Horregaitik, eskola haretan ibilitakoei, dei egin deutse, eskolako argazkiak udaletxera eroan dagiezan, han eskaneetako. Gero bueltan eroango dabez argazkiok etxera. Posta elektronikoz be bialdu daitekez helbidera.\nAuzo eskolek garrantzia handia izan eben XX. mendean. Izan be, mendearen hasikeran, analfabetismoa arazo handia zan, batez be landa eremuetan. Jentea alfabetatzeko eregi ziran eskolok Foru Aldundiaren ekimenez. Euretako bat Indusikoa izan zan, 1923an sortu ebena. Auzo eskola gehienek, 1970eko hamarkadara arte iraun eben.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000407", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia A taldeak ligako bigarren partidua be irabazi dau\nZapatu arrastian jokatu eban Arratia Ak etxetik kanpo Salamanca FF taldearen kontra eta 0-1 irabazi eban Igorreko taldeak.\nLigako bigarren partidua jokatu eban joan dan zapatuan Arratia Ak Salamancako Campo Municipal Vicete del Bosque zelaian eta bigarren zatiko 53. minutuan Maddi Ayarza dimoztarrari egindako penalti bateri esker lortu eben arratiarrek garaipeana. Penaltia Irune Egigurenek sartu eban. Partidu bi jokatu ostean Arratia Ak 6 puntu ditu eta hirugarren postuan dago sailkapenean Eibar B liderragaz bardinduta. Datorren partidua hilaren 23an, arrastiko 15:45ean jokatuko dau talde arratiarrak Urbieta zelaian Oiartzun taldearen kontra.\nGizonezkoak\nAstegoien honetan hasiko dabe ligea Arratia A eta B eta Lemoako Harrobi taldeek. Pasau dan denporaldian Lurraldekoa Ohorezko Mailara igon eban Arratia A taldeak Santurtzin hasiko dau ligea hilaren 23an, arrastiko 17:00etan, Dinamo San Juan A taldearen kontra. Arratia B taldeak ostera etxean hasiko dau ligea hilaren 23an, arrastiko 18:00etan Ermua A taldearen kontra eta Lemoako Harrobik etxetik kanpo jokatuko dau lehenengo partidua etxetik kanpo hilaren 24an, goizeko 11:15ean Begoña A taldearen kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000408", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kotxe bako eguna Bedian\nDomekan, hilaren 17an, Bediak kotxe bako eguna ospatuko dau.\nEguna goizeko 11:00etan hasiko dabe herri guztitik zehar bizikletaz ibilaldia egiten, eta horren ostean txikientzako bide-hezkuntza tailerra egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000409", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Inbiu eguna 2023\nBihar, hilaren 16an izango da, Igorreko Udaleko Euskera Zerbitzuak urtero antolatuten dauan Inbiu Eguna. Eguna giro euskaldunean pasetako, Eidabe konpainiaren Garbijaia antzerki animazinoa, herri bazkaria eta bazkalostean Eingo taldeagaz jantzaldia egongo dira Lasarte plazan.\nEuskerearen jaia 12:00etan hasiko da publiko familiarrentzako \"euskerea eta feminismoa, jolasen bitartez\" lotzean dauzan Garbijaia animazinoagaz. Publikoak modu aktiboan hartuko dau parte antzezlanean, jolas eta jantzen bitartez, \"Galtzerditxo eta Kamiseto\" personaiei garbigailua ipinten lagunduteko, eta \"kapelakaz, jaboiakaz, eskupainuakaz, alfonbrakaz, pintzakaz baita galtzerdiakaz be\" primeran pasauko dabela bertaratutakoek prometiduten dabe Eidabekoek.\nEguerdian, herri bazkaria berreskuratuko da aurten, jenteak giro lasai eta natural baten berba egin dagian. Bazkarirako txartelak aldez aurretik erosi behar dira eta helduentzako eta umeentzako menu desbardinak dagoz. Nagusientzako menuak 17 euroko prezioa dauka eta marmitakoa, txahal erregosia, pantxinetea eta edariak dagoz prezio horren barruan; umeentzako barriz, arroza kubatar erara, oilasko izterra pa- tatakaz, izozkia eta edariak dagoz 12 euroko menuan. Bazkalostean, Eingo taldeak ipiniko dauz euskal giroa eta animazinoa, jentea jantzan egitera animauz.\nErakargarritasuna berreskuratu guran\nJentea alkartuz, euskereari bultzadea emon gura deutso Igorrek Inbiu Egunagaz. \"Aurten, Inbiu Egunak zentzu gehiago dauka; izan be, Igorreko euskerearen egoerea ez da guk gurako geunkena. Hori dala ta, pandemia aurreko xarma berreskuratu gura dogu, jentea mobiduarazo herri bazkariaren bitartez. Eta batez be ez dira ahaztu behar Joxan Artze-ren berbak: 'hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik'. Beraz jalgi Lasarte plazara!\" azaldu deutso begituri Irune Costumero Igorreko Euskera Teknikariak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000410", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arteako jaiek jarraituten dabe\nJaiak aurreko barikuan hasi baziran be, ondino beste asteburu bat geratuten jako Arteari disfrutetako.\nGaur bertan hasita, astegoien guztian zehar hainbat eta hainbat ekintza eta ikuskizun egongo dira herrian. Gaur, hilak 15, Arteako presoen aldeko Kantu Terrazea egingo dabe eta Arratiako kantariak, mikro irekia, mojitoak eta mokautxoa egongo dira hurreratuten diranen gozamenerako.\nBihar, Merkartea egunean, goizeko 10:00etan merkaduak martxan ipiniko dau herria eta hau ez da parauko gaueko azkenengo orduetararte.\nHemen zapatuko egitarau osoa:10:00etatik 15:00etara, Merkartea Azokea.12:00etatik 14:00etara, photocall-a baserritar jantzita doazenentzat.13:00 Presoen aldeko kontzentrazinoa udaletxe aurrean.18:00etan, kalejirea Taberna Ibiltariagaz herritik.21:00etan, Kuttune folk taldearen kontzertua.23:30ean, erromeria Bidean taldeagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000411", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mendiko kiroletarako elikadura berbaldia\nBihar, hilaren 16an, Jorge Garcia-Dihinx Villanova doktoreak elikadura eta kirol berbaldia emongo dau Igorreko Lasarte Aretoan, arrastiko 19:30etan.\nBerbaldian makronutrienteen gainean egingo dau berba eta gero, mendiko kirola egiten dabenek, kirola egin aurretik jarraitu behar daben dieta edo elikadura efektiboa zelan egin azalduko dau.\nGarcia-Dihinxek bere egunerokotasunean, pedriatiako doktorea da eta inguraldiaran inguruko bloga be badauka. Blog hori La Meteo Que Viene deituten da eta bertan parte klimatikoez ggainera, bizitza osasuntsu bat eukiteko klabeak emoten dauz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000412", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Confluence taldearen emonaldia Areatzan\nTaldeak Areatzako The Quiet Corner tabernan emongo dau kontzertua hilaren 16an, 20:00etan eta sarrera debalde izango da.\n2014. urtean sortuta, Confluence taldea Irrintzi Ibarrolak (ahotsa, gitarra akustikoa eta konposizinoa) eta Jorge Grosek (gitarra) osotuten dabe. Batak bere kantuak joten ebazan: ingelesez abestutako kantak, Mississippi zaharraren usainagaz. Besteak, barriz, pop-rockeko klasikoak joten ebazan. Ondo moldatuten zirala ikusita, berehala, alkarregaz joten hasi ziran.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000413", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Udako Master Laboral Kutxako finalean dago Amaia Aldai\n22-18 gainendu ziran Aldai eta Oses, Etxegarai eta Gaminderen kontra Galdakaoko Kurtzea frontoian jokatu eben finalerdian.\nDimoztarrak eta bere bikoteak ez eben partidua erraz euki, baina azkenean Aldai izan zan peloteari beste martxa bat emonez eta Osesek atzekaldean emon eban seguridadeagaz, finalerako pasea lortu eban bikotea.\nFinala Hondarribian jokatu dabe Aldai eta Osesek, Arrizabalaga eta Galeanoren kontra, hilaren 29an.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000414", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Marokorako material bilketea\nGaur eta bihar, hilak 14 eta 15, Marokon preminan dagozan personei lagunduteko material bilketea egingo dabe Lemoako Karabie gaztetxean arrastiko 18:00etatik 21:00etara.\nAzken egunetan Maroko jasaten dabilen lurrikarek herrialdearen zati handi bat suntsitu dabe eta milaka pertsona etxe barik geratu dira. Gaur bertan egon da 4,6 magnitudeko beste lurrikara bat.\nHoneek dira beharrezkoak diran material eta produktuak:\n- Ume eta helduentzako pardelak - Konpresak - Zapi bustiak- Esne-hautsak - Latak, kontserbak - Kafea, kakao hautsak - Lekaleak - Pasta- Mantak - Jaboia (likidoa ez) - Neguko erropea, egoera onean dagoana bakarrik - Kandelak, linternak- Lo-zakuak - Kanpin-dendak - Sendagaiak, gasak, bendak...- Biberoiak - Zabor-boltsak", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000415", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan Galdakaotik Arratiara bueltetako autobusa\nUdako jaiak amaituten doaz eta astegoien honetan datozan Galdakaoko jaietan be etxera bueltetako autobusak egongo dira.\nGaldakaotik Arratiara bueltetako autobusak bakarrik hilaren 16an, zapatu gauean, egingo dabez urteko azken bidaia biak ohiko ordutegian, hau da, 02:30ean eta 05:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000416", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Iluntzeko igoerea Oketara\nZapatuan, hilak 16, Gorbeiako Parketxeak iluntzeko ibilbidea antolatu dau Ubidetik Oketa mendira igoteko.\n12 kilometroko ibilbidea egingo dabe Oketara eta iluntzeko soinuakaz disfrutau ahal izango dabe. 4-5 orduko urtekerea izango da eta egingo daben desnibela 672 metrokoa da. Ibilbidea doban izango da, baina plaza mugatuak diran lez 94 673 92 79 telefonoan izena emon behar dau txangora joan gura dauanak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000417", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arteako Udaleko bandoa\nBihar, hilak 14 eguena, seguroetan aditu bat egongo da Arteako Kultur Etxean, herritarrek daukiezan dudak argituteko.\nAstelehenean egon zan txingor ekatxaren ondorioz hainbat eta hainbat arratiar seguroakaz gora eta behera ibili dira eta dabiz eta horretan laguntzeko Arteako Udalak saio hau antolatu dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000418", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Talleretako aparkalekua handitu dabe Lemoan\nBehin-behineko egokitzapena egin dau udalak kurso barrian eskolen alboan aparkau behar dabenak modu erosoago eta errezago baten egiteko.\nEskolara sartuteko eta urtetako punta orduetan sortuten ziran aparketako arazoak ikusita, Tallerretako kotxetegien eremu hori egokitu eta aparkaleku publiko gisa erabiltea ebatzi dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000419", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Break dance eta jantza garaikidea Igorren\nUrri lehenengoaren 15ean, 19:00etan, Beethoven b-boy ikuskizuna eskainiko dau Igorrek Goiko Plazako frontoian, musika klasikoa eta break dance-a fusionauta.\nBeethovenen musikea baino ez da entzuten ikuskizunean: batzuetan piano bakar-saioa, bestetan pianoa eta dj-a aldi berean eta bestetan perkusinoa. Jantzak, b-boys edo b-girls deritxenak, pianoaren akordeak jarraituz jantzatzen dira, dj-aren erritmoan, biak aldi berean edo perkusinoaren erritmoa jarraituz. Dekoratuak, eszenografia birtualek, eta testu proiektatuek osotuten dabe ikuskizuna.\nB-boy edo b-girl, Kool Herc dj-ak break dance jantzatzen daben personak izentatzeko erabilitako jatorrizko izena da. Jantza soziala eta kaletarra da. 1970eko hamarkadan, New Yorken hip-hop kultura sortu zanean, kaleko festak antolatzen ziran Brooklynen eta Bronxen, eta jai hareetan, txandakako jantza ikuskizunak antolatzen ziran, bandek euren liskarrak ebazteko. Gazte askok auzoko festa honeetan euren bizimodutik iges egiteko modu bat topau eben eta hortik azpikultura bat sortu zan. Horren espiritua jasoten dau Beethoven b-boy ikuskizunak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000420", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako kurso barrirako ikastaroak\nDozena bat ikastaro desbardinek osotuten dabe Areatzako Udalaren 2023-2024 ikasturterako eskaintzea.\nIkastarook urri bigarrenean hasi eta bagilean amaituko dira eta izena udaletxean emon daiteke hilaren 11tik 22ra, goizeko 08:00retatik 15:00etarako ordutegian; astelehenetan baita arrastiko 15:30etik 17:30era be.\nAriketa fisikoa eta eskulanetako arloko ikastaroak dira batez be Areatzakoak, eta aurten, lehenengoz, Zumba egongo da aukeren artean. Crossfit, Zumba, Spinning, Pilates, Mantenimentu gimnasia, Luzaketak, Yoga, Eskulanak, Puntua eta kakorratza, Ehoziri lanak, Joskintza eta Euskal jantzak eskaintzen dira 2023-2024 ikasturterako.\nIzena online emoteko aukerea be badago https:// forms.gle/75msjFDQwNQ1x2x66 estekan. Ikastaroa aurrera atera daiten, gitxienez 10 persona apuntau behar dira. Areatzan erroldatutakoei lehentasuna emongo jakie eta gehienezko kopurua baino jente gehiago apuntetan bada, zozketa bidez egingo da parte hartuko dabenen aukeraketea.\nPrezioari jagokonean, barriz, Euskal jantzak doban dira; astean ordu eta erdiko ikastaroek, 80 euroko prezioa daukie eta astean ordu bi eta erdikoek, 110 eurokoa. Ikastaroan onartutakoan erdia ordaindu behar da eta beste erdia abenduan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000421", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Autodefentsa feminista ikastaroa Zeberion\nZabalik dago autodefensa feministako ikastaroan izena emoteko epea.\nHilaren 23an eta 24an izango da ikastaroa, Esther Lopez Mongeren eskutik. Herriko eskola zaharretan egingo dabe ikastaroa goizeko 10:30etik eguerdiko 14:30era eta izena emon gura dauanak 94 648 10 79 telefonoan egin beharko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000422", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Liburu aurkezpena Lemoako Gaztetxean\nJose Mari Sagardui Moja, \"Gatza\"ren Zaldi berdea liburuaren aurkezpena Lemoako Karabie Gaztetxean izango da, eguenean hilak 14, arrastiko 19:00etan.\nJose Mari Sagardui zornotzarra, ETAko kide izandakoak, narrazino hau kartzelan idatzi eban, ia 31 urte eroiazanean, \"ordura arte saiatu barik eban hanka egiteko moduari helduta, beti be kaleko askatasuna eta bertako eta barruko lagunak gogoan. Hiru hamarkadan hainbat aldiz saiatu zan iges egiten, eta hareetako batean errekea jo eban. Ez dau erraz ahaztuko egun ha, eta momentu batez askatasuna usaintzeko bide emon eutsan saio haren barri emotea ebatzi eban, beraz, batez be zulo ilun eta beti urrun hareetan izandako sentipenak, milaka euskal herritarren sentipen diranak, harresietatik kanpo barreiatzeko asmoz\" dinoe txalaparta editorialean. \"Gogoak denporan aurrera eta atzera eginaz, bertatik bertara bizi izandako hainbat gertakari ezagunen eta hamaika pasadizo ezezagunen barri emoten dau narrazino gordin bezain hunkigarri honetan. Bereziena, Granadako espetxean huts egin eban iges saioaren zazpigarren urteurren eguna, Gatzaren alaba jaio eta Zaldi berdea sortu zanekoa\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000423", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ekatx latza Arratian\nHainbat eta hainbat kalte material eragin dauz bai ibilgailu eta bai etxeetan, gaur arrastian egon dan txingor ekatxak.\nEkatxa arrastiko bostak aldera hasi da eta bat-batean pelota moduko txingor harriak jausten hasi dira. Txingor horrek, Arratiako hainbat eta hainbat ibilgailuetako kristralak, etxeetako kaneloiak eta velux-ak apurtu dituz, atzen honeen apurketek etxe batzuetan hainbat ur sartzea eragin dau.\nIgorren andra bat zauritu da txingorra dala-ta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000424", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur hasiko dabe ikasturtea Igorreko ludotekan\nZaztaparrak Asti Taldea arituko da ludotekako dinamizazino beharretan, etxekoen gustukoa izango dan egitasmoa sortzeko asmoagaz eta ateak, sormenez, emozinoz eta ilusinoz beterik zabalduko dabezala adierazo dabe.\nBetiko lez, jolasa eta ludoteka bera izango dira interesguneak, eta helburuakhezitzaile jasotzaileak alkar ezetutea, txokoak zein baliabideak disfruteteaeta ohiturak eztabaidatu eta barneratutea izango dira. Asanbladearenfuntzionamentua berreskuratuten joango dira, eta bertan, danon artean, ludotekearenegunerokotasunean garrantzitsuak izango diran ebatziak hartuko dabez.\nMatrikula orria bete beharko da haurren datuakaz ludotekan parte-hartzeako eta lehenengo desafioa haurren parte-hartzea sustatutea izango da adierazo dabe Zaztaparretatik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000425", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mandoia Zeberio Pilota Kluba martxan\nGaur hasiko dabe pelotariek denporaldi barria Zeberion.\nAstelehenetatik eguenetara izango dabez entrenamentuak 19:00etatik 20:30era eta izena emon gura dauanak edo edozein galdera egin gura dauanak whatsapp bidez egin beharko dau 666 025 389 telefonoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000426", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ligako lehen partidua irabazi dau andrazkoen Arratia A taldeak\nZapatuan, hilak 9, jokatu eban Emakumezkoen RFEF Hirugarren Mailako bigarren multzoan dagoan andrazkoen A taldeak ligako lehen partidua Urbietan Santandergo Monte taldearen kontra eta 2-1 irabazi eban etxeko taldeak.\nLehen zatia 1-0 amaitu zan, June Uriarte zornotzarrak sartutako gol bateri esker, baina bigarren zatian kantabriarrek bardindutea lortu eben. Arratiarren garaipenaren gola atzen minutuan heldu zan Nerea Beitia lemoaztarrari egindako penalti bateri esker. Beitiak berak bota eban penaltia eta 2-1ekoa ipini eban markagailuan. Lehen partiduaren ostean Arratiak 3 puntu ditu eta hirugarren dago sailkapenean. Datorren partidua Salamanca FF taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 16an, arrastiko 18:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000427", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Antzasti museoa ezetuteko bisita gidatua antolatu dau Gorbeia Turismok domeka honetan\nGorbeia Turismok Parke Naturalaren inguruetatik hainbat bisita gidatu antolatu dauz aurten be eta horreetako bat da Antzasti Museoa: Emakumea eta Bizitza. Domekakoa lehenengo bisitea da, eta bigarren bat egongo da urri bigarrenaren 28an.\nHelduentzako prezioa 4 eurokoa da eta 2 eurokoa zortzi eta hamabi urte bitarteko umeentzako. Amaitzerakoan txartela museoko gourmet gunean erabili daiteke, pintxo-potea hartzeako. Izena, basquemountain.eus webgunean emon behar da.\nBisitan, Industria Iraultzan emakumeak eta euren eguneroko bizitza landa eta uriko etxeetan zelan biziten eben ikusi eta ikasi ahalko dabe museora hurbiltzen diranak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000428", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaiko ziklismo eskoletako errepideko lasterketetako finala jokatuko da Lemoan\nLemoa Txirrindulari Elkarteak eta Bizkaiko Txirrundalari Federakundeak antolatuta urri lehenengoaren 9an, Ausarten Kopa jokatuko da Lemoan, eskoletako errepideko finala, aurten hirugarrenez. Bertan, 7 eta 14 urte bitarteko berrehun ume inguruk hartuko dabe parte guztira, edadearen araberako sei lasterketetan.\nLehenengo lasterketea 10:30ean jokatuko dabe Haur mailako bigarreneko mutikoek. Ondoren, 11:10ean, Haur mailako nesken txandea izango da eta 11:40ean, Haur maila lehenengoko mutikoena. Kimu mailakoak hamabietatik aurrera neurtuko dira: 12:10ean, Kimu bigarren mailakoak eta 12:40ean, lehenengokoak. 13:00etan, benjaminen lasterketea izango da eta 13:15ean, zirkuituaren berrikuspena egingo dabe.\nLemoa Txirrindulari Elkartea\nHamabi urte dira Lemoa Txirrindulari Elkartea sortu zanetik. Ziklismo eskolea daukie, 14 urte artekoentzat eta edade horretatik aurrera, Igorreko AZEra (Arratiako Ziklista Elkartea) pasetan dira ziklismoan jarraitu gura daben gazteak. 70 bazkide inguru dira eta Josu Goienetxe da alkarteko presidentea.Aurten Udalak lokala itxi deutso alkarteari, udaletxe ondoan dago, lehengo mediku etxean. \"Holan jenteak badaki nora jo gugaz kontaktuan ipinteko. Oin arte lokal barik egon gara\" azaldu deutsie begituri Zuzendaritza Batzordekoek. Bizikletak gordetzeko be balio dau lokalak eta hori dalata, neurri desbardinetako errepideko 14 bizikleta erosi dauz alkarteak \"bizikletarik euki ez eta eskolara etorri gura daben umeentzat\".\nHerriko enpresa eta kolaboratzaileek diruz lagunduten dabe ziklismo eskolea eta antolatuten diran lasterketak; tartean Ausarten Kopa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000429", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "The Half Nelsons zuzenean Areatzan\nTaldeak Areatzako The Quiet Corner tabernan emongo dau kontzertua hilaren 9an, 20:00etan eta sarrera debalde izango da.\nThe Half Nelsons, americana, countrya eta folka jarduten dauan proiektua da eta barria izan arren, ibilbide luzeko musikariek osotuten dabe taldea. Mississippi Queen taldeko Ander Alonso, Travellin' Brothers-eko Aitor eta Eneko Cañibano eta Still River-eko Dan Cabanela osotuten dabe laukote akustikoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000430", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hasi da Gorbeia Suzien motorrak berotzen\nAurten egun handia hilaren 23a izango da, baina hankak eta gorputzak preparetan hasteko, Oihana Azkorbebeitiagaz batera Merrel zapatilen aurkezpena eta entrenamentua antolatu dabe domeka honetan, hilaren 10a.\nEkitalditxoa Zeanuriko plazan goizeko 09:00retan hasiko da eta aurkezpenaren ostean, Zeanurira hurreratu diran kirolariek Azkorbebeitiagaz batera lasterketearen tarte bat egiteko aukerea izango dabe, Oihanak berak lasterketa on bat egiteko aholkuak emoten dabezan bitartean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000431", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoienean Artea eta Galdakoko jaietatik etxera bueltetako autobusa\nUdako jaietan egon diran moduan, astegoien honetan datozan jaietan be etxera bueltetako autobusak egongo dira.\nBariku gauean Artean egongo dira autobusak ohiko ordutegian, hau da, 02:30 eta 05:00etan. Bestalde Galdakaotik Arratiara bueltetako egun bitan egongo dira autobusak, hilaren 9 zapatuan eta hilaren 16an. Honeek be ohiko ordutegian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000432", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoienean ospatuko ditue Andra Mari jaiak Lemoan\nHainbat eskaintza kultural desbardin egongo dira bariku eta zapatuan zehar.\nBarikuan 12:00etan Andra Mari eleizan egongo dan mezeak emongo deutse hasikerea jaiei; 13:30ean, Etxebarria aita-semeak trikitilariak herritik; 17:00etan, alkartrukeko gazteek antolatutako tailerrak eta jolasak Elizondon; 19:00etan, Markeliñe antzerki konpainiaren Chef Nature ikuskizuna Kulturguneko plazan.Zapatuan lehenago hasiko dabe eguna, 10:30ean, Lemoa Txirrindularien Elkartearen eskutik, Bizkaiko txirrindularitza eskoletako Ausarten Kopa jokatuko da, Elizondotik; 13:00etan, poteo musikatua Arratiako Musika Eskolako trikitilariakaz; 15:00etan, bertso-bazkaria Nerea Ibarzabal eta Eli Pagolagaz eta 19:00etan astegoieneko azken emonaldia egongo da, poteo musikatua Taberna ibiltariagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000433", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Salgai dagoz bonuak Igorreko 50 komertziotan merkeago erosteko\nHamar eurotan erosi eta dendan edo tabernan 15 euroko balioa izango daben, 3.500 bonu ipini ditu salgai Udalak. Urri bigarrenaren 31ra arte erabili daitekez ea hilaren 22ra arte edo bonuak amaitu arte egongo dira salgai.\nErosketea bakotxean, gehienez bonu bi erabili daitekez, baina erosketearen zenbatekoa txikiagoa bada, ez da dirurik itzuliko. Bonuak ezin dira diruaren truke aldatu. Igorreko 50 komertzio eta taberna atxikitu dira kanpainara. Mandoia kaleko Kultur Etxeko leihoan erosi daitekez, astelehen, eguazten eta barikuetan 10:30etik 12:30era, eta martitzen eta eguenetan, 18:00etatik 20:00etara. Igorren erroldatutakoek erosi daikiez daborduko, eta Igorren ez erroldatutakoek, hilaren 11tik aurrera. Erosterako orduan NAN agiria edo errolda ziurtagiria aurkeztu behar da.\nKanpainearen helburua \"merkataritza eta ostalaritza sektorea dinamizetea eta herriaren irudia sendotuten lagundutea\" da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000434", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia A taldeak domekan hasiko dau ligea\nEmakumezkoen RFEF Hirugarren Mailako bigarren multzoan dagoan andrazkoen A taldea izango da Arratiako taldeen artean ligea hasten lehena. Hilaren 10ean, Urbietan Santandergo Monte taldearen kontra jokatuko dau arrastiko 17:45ean.\nAurreko denporaldian, ondo ez bazan hasi be, Arratia Ak hamargarren postuan amaitu eban ligea 38 puntugaz.\nBizkaiko Lehenengo Mailan dagoan Andrazkoen B taldeak ostera urri bigarrenaren 7-8ko astegoienean hasiko dau ligea Urbietan Basauriko Kimuak B taldearen kontra.\nGizonezkoakArratia A eta B eta Lemoako Harrobi taldeek hilaren 23-24ko astegoienean hasiko dabez euren ligak. Arratia Ak Dinamo San Juan taldearen kontra jokatuko dau Urbietan, B taldeak be Urbietan hasiko dau ligea Ermua A taldearen kontra eta Lemoako Harrobik Begoña A taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000435", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mendi urtekerea\nBihar, hilak 7, eguena, Uparan Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak mendi urtekerea antolatu dau.\nGoizeko 09:30ean Areatzako eleizan La Union-eko autobus batek jaso eta Barazarrera eroango dauz mendizaleak eta bertan hasita, Zeanurirarte, hiru ordu inguruko ibilbidea egingo dabe. Ibilbidea egin ezin dabenek Zeanurin etxon ahal dabe 12:30ean antolatuta dagoan mokautxoa taldeagaz hartu eta danak batera Areatzara bueltetako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000436", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bediak be ikastaro eskaintzea aurkeztu dau ikasturte barrirako\nUdalak, ikasturte osoko hamabost ikastaro eskaintzen ditu. Ikastaroak urri bigarrenean hasi eta maiatzaren amaiera artekoak izango dira.\nIzena emoteko epea atzo zabaldu zan eta hilaren 19ra arte egongo da zabalik. Izena liburutegian emon behar da 16:30etik 19:30erako ordutegian. Prezioak, ikasturte osorako 45 euro eta 210 euro bitartean dagoz.\n2023-2024 ikasturterako eskaintzea, Egurra lantzen, Yoga, Pilates, Koroa, Euskal dantzak, Jauziri Dantza Taldea, Euskera ikasteko ikastaroa, Marrazketa, Eskulanak, Gimnasia erritmikoa, Zunba, Mantenu-soinketa maila aurreratua, Memoria kognitiboa, Aikido eta Saltsa ikastaroek osotuten dabe eta ikastaro bakotxean gitxieneko taldea osotu behar da aurrera aterateko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000437", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astigarraga eta Hernanira urtekerea\nBihar, hilak 7, Andraizea Dimeko andren alkarteak antolatu dauan urtekerera joateko izena emoteko azken eguna izango da.\nGoizeko 09:00etan Dimako plazan batu eta Gipuzkoara bidea hartuko dabe. Bertan, euskal sagardaoaren museoari bisita egingo deutsie, gero bazkaria egingo dabe Alorrenea sagardotegian eta azkenengoz ibilbide morea egingo dabe Hernanin.\nIzen emotea emailez edo telefonoz 675 007 643 zenbakian eta urtekerearen prezioa 25 eurokoa da bazkideentzat eta 40 eurokoa bazkide ez diranentzat.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000438", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako A eta B taldeetako ikastaroetan izena emoteko epea zabaldu da\nAurten be Lemoako ikastaroetan izena emoteko epea zabaldu dabe udaletxetik. Izena emoteko epe desbardinak dagoz eta epe horreen arabera sailkatu dira ikastarook A eta B taldeetan.\nA taldea, Urri lehenengoaren 4tik 17ra hurrengo ikastaroetan emon daiteke izena: Ginekologia naturala eta sexu ahalduntzea I eta II, Gizontasun berriak parekidetasunerantz pausoka, Emakumeak elkarrekin hazteko espazioa, Musika familian, Umeen irakurle taldea, Argazkigintza digitala, Informatika, Eskulanak, Death Cafe eta Teknologia berriak pertsona nagusientzat.\nB taldean barriz, hilaren 30era arte euskera ikastaroetarako emon daiteke izena; hau da, Euskara eskolak, Euskara merkatarientzat eta Pertsona migratuentzat euskara ikastaroetarako. D taldea beste 5 ikastarok osotuten dabe, baina euretan parte hartzeako izen-emotea abenduan izango da.\nIzen-emoteak online egin behar dira\nIzen-emoteak udal webgunean egingo dira eta Lemoan erroldatutakoek lehentasuna izango dabe. Leku kopurua baino persona gehiagok izena emon ezkero, zozketea egingo da eskatzaile guztien artean. Taldea sortzeako kopuru minimoa ateraten ez bada barriz, ikastaroa bertan behera geratuko da.\nKirol ikastaroak\nLemoako kiroldegiko eskaintza erabili ahal izateko, modu bi bereizten dira. Hilekoa izeneko zerbitzuan izen-emotea urri lehenengoaren 11n zabalduko da eta 24ra arte luzatuko da. Astean ikastaro bereko saio bitara joateko aukerea emoten dau. Lemoan erroldatuek lehentasuna izango dabe.\nAukeran zerbitzua abonatuentzakoa da, eta hilean 15 euro ordainduta, astean 5 saio desbardinetara joateko aukerea dago. Jardueretako plaza erreserbak aplikazino baten bitartez egin behar dira. Pilates, Yoga, Eskalada eskolak, Entrenamentu funtzionala edo Haurdunaldi aktiboa dira kiroldegian egin daitekezan ikastaro edota jarduera batzuk.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000439", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aldai eta Osesek bigarren postuan amaitu dabe txapelketearen lehen urratsa\nAtzo, hilak 4, Lezoko frontoian jokatu eban bikoteak Udako Master LABORAL KUTXAren lehenengo faseko ligaxkako atzen partidua.\nGarai eta Capellanek osotutako bikoteak 20-15 partiduaren aurrea hartu baeban be, Aldaik eta Osesek norgehiagokeari bueltea emon eta atzenean 22-20 irabaztea lortu eban dimoztarrak eta oñatiarrak osotutako bikoteak. Aldaik, partidua oso polita eta gatxa izan zala baina ha-ta guzti be, partidua disfrutau eta irabaziagaz oso pozik geratu zala adierazo eban.\nAtzen partiduko emaitza honek aldaketa nabarmenak eragin ebazan atzen sailkapenean eta beraz, holan geratu dira urri lehenengoaren 13an Galdakaon jokatuko diran finalerdiak. Arrizabalaga-Galeano, Garai-Capellanen kontra eta Aldai-Oses, Etxegarai-Gaminderen kontra neurtuko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000440", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurten be zabalik dago igorreko igeriketa taldean uger egiteko matrikulazino epea\nDenporaldi honetan 2005 eta 2013 urteen bitartean jaiotakoek egin ahalko dabe uger taldeagaz.\nIgorreko Igeriketa Taldeak 2023-2024 denporaldian uger egiteko aukerea zabaldu dau hamar eta hamazortzi urte bitarteko gazteentzako. Beraz, interesdunek helbide elektronikora mezu bat bialtzera animau gura ditu taldeak.\nOrdutegiak oindino zehaztu ez diran arren, entrenamentuak martitzen eta eguen arrastietan egingo dabezala aurreratu dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000441", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "INBIU eguneko bazkarirako txartelak salgai\nHilaren 16an, Zapatua, Igorreko Lasarte Plazan egingo dan herri bazkarirako txartelak salgai dagoz Txaparro, Gau Lora eta Jubiladuen tabernetan.\nMenu bi egongo dira, bata helduena 17 eurotan eta marmitakoak, txahal erregosiak, pantxinetak eta edabeak osotuten dabe menua. Bestea barriz, 12 euroko umeen menua da eta arroza kubatar erara, oilasko izterra patatakaz, izozkiak eta edabeak osotuten dabe bigarren menu hau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000442", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago AEK-n izena emoteko epea\nHilaren 30era arte egongo da zabalik ikasturte barrian AEKn euskerea ikasteko matrikulazino epea\nAEK-k Igorren daukan Kubulu Euskaltegian emongo dira klaseak, baina taldeak sortu ezkero, Arratiako herri bakotxean be egongo da klaseak jasoteko aukerea. Euskera maila guztietako ikastaroak egongo dira eskura, A1etik C2raino eta ordutegi zabalak egongo dirala be aurreratu dabe Euskaltegikoek.\nEuskaltegian bertan, udaletxeetan, telefonoz 94 631 56 57 eta 607 632 916 zenbakietan edo posta elektronikoz egin daiteke matrikulazinoa eta bekak be egongo dira Udalen eta Eusko Jaurlaritzearen eskutik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000443", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberioko sandonietako atzen eguna\nGaur, hilak 4, mozorrotuta emongo deutsie jaiei amaierea zeberioztarrek.\nGoizean hasi eta egun osoan zehar hainbat ekintza egongo dira edade guztientzako. 12:30ean umeen jolasakaz hasiko dabe egune zeberioko gazteenak eta 13:00etan Etxebarria aita-semeak girotuko dabe kalejirea. 15:00etan herri bazkaria egingo dabe eta horren ostean, Gazte Elkartearen eskutik bingo musikatua egongo da arrastia girotuteko.\nAmaituteko, Orkresta Elektrotunagaz jaietako atzen emonaldia izango da 19:00etatik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000444", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arteako Herriko Bentak gaur emongo deutso hasikerea hiru eguneko jai herrikoari\n\"Faxismoaren aurkako txupinazoa\" botako da 18:00etan eta hilaren 3ra arte, kultur eskaintza zabala egongo da; tartean, bertso-afaria Amets Arzallus eta Anjel Mari Peñagarikanogaz.\nArteako Herriko Bentak, \"urri lehenengoari gorri ikutua emon eta 7an hasiko diran herriko jaiei hasikerea\" emoteko egitarau berezia prestatu dau. Gaur, hilak 1, arrastian \"faxismoaren aurkako txupinazoa\" botako da pregoiaren ostean eta gero, Arantzartek eta Goi-Herri Dantza Taldeak jantzaldia egingo dabe. Holan hasiko dira eskaintza zabaleko jaiak: bertso-afaria, orientazino proba, Igel Txapelketea, umeentzako ekintzak eta eguneroko musika emonaldiak.\nEgitaraua:\nUrri lehenengoak 1, barikua\n18:00etan, pregoia eta txupinazoa.\nGero, Arantzarte eta Goi-Herri jantza taldeak.\n19:00etan, kalejirea: El Gran Puzzle Cozmico.\nAlkartasun bertso-afaria: Amets Arzallus eta Anjel Mari Peñagarikano.\nIzen-emotea: eta 946 02 88 55\nUrri lehenengoak 2, zapatua\n11:00etan, orientazino proba.\n13:00etan, kontzertua: Kutxaratxas.\n17:00etan, Igel Txapelketea.\n19:00etan, kontzertua: Cuarteto Chivero.\n22:30ean, kontzertua: Foterie Band.\nUrri lehenengoak 3, domekea\n12:00etan, txotxongiloak egiteko tailerra.\n14:00etan, Txikiren umorezko bakarrizketea: 40 urte eta aldapan behera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000445", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astebete falta da Andraizeak antolatutako urtekeran izena emon ahal izateko\nUrri lehenengoaren 16an, Astigarraga eta Hernanira joango da Dimako andra taldea sagardoaren museoa ikusi, bazkaldu eta Hernaniko Ibilbide Morea ezetuteko.\nAndraizea andra dimoztarren alkarteak kursoa hasteko urtekerea antolatu dau urri lehenengoaren 16rako. Goizean goiz, 09:00etan, urtengo dira Dimako plazatik Astigarragarantza. Bertan, Euskal Sagardoaren museoa bisitauko dabe eta bazkalordua, Alorrenea Sagardotegian pasauko dabe. Arrastian ostera, Hernanira mobiduko dira, bertako hamar kokalekuk osotuten daben Ibilbide Morea ikusteko.\nParte-hartzeako, izena aldez aurretik emon behar da eta horretarako atzen eguna, gaur zortzi da, urri lehenengoak 7a. Posta elektronikoz, , edo 675 007 643 telefonoan emon daiteke izena. Urtekerearen prezioa 40 eurokoa da alkarteko bazkide ez diranentzako; bazkideentzako barriz, 25 eurokoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000446", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Undurragako urtegira bisita gidatua egingo da zapatu goizean\nZeanuriko urtegiari bueltea emon eta bertako errotak ikusteko aukerea egongo da, Gorbeiako turismo bulegoaren eskutik. Izena aldez aurretik emon behar da.\nUrri bigarrenaren 2an, zapatua, Gorbeia Turismok gidatutako bisitea egongo da Zeanuriko Undurraga urtegian. Ordu biko bisitea izango da, sei kilometro eta erdiko ibilbidean egitekoa. Hasteko, Errotabarri errotan egingo dabe bisitariek geldialdia. Honen funzionamentua eta errotarien lanbidera hurbilduko dira parte hartzaileak. Honen ostean, urtegia inguratu eta presara joango dira bisitariak honen historia zein funzionamentuaren inguruko azalpenak entzungo ditue.\nHitzordua, 11:00etan izango da, Zeanuriko plazan. Baina aurretik, izena emon behar da basquemountains.com webgunean. Hamabi urtetik gorakoentzako prezioa lau eurokoa da, ibilbidea amaitzerakoan, Txoko Sagarna tabernan aldatu daiteke sarrerea pintxo-potea egiteko. Sei eta hamabi urte bitartekoek barriz, euro bi ordaindu beharko dabez, freskagarri bategaitik aldatu daitekeana.\nBisita gidatu bardina, urri bigarrenaren 15ean egin ahalko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000447", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguraldia dala-ta, eskolako aterpean ospatuko da Lemoako San Antolin jaia\nMezea jubiladuen txokoan ospatuko da eta babajana zein erromeria, eskolako aterpean izango dira zapatuan.\nAstegoienerako eguraldia txarra iragarrita dagoala-ta, aurten, lemoaztarrek ezin izango dabez sanantolinak San Antolin ermitan eta inguruetan ospatu. Horren ordez, Lemoako Udalak ebatzi dau jaia herrian egitea, eskoletako aterpean hain zuzen be. Jaia zapatuan, urri lehenengoak 2, izango da eguerditik aurrera.\nHasteko, 12:00etan mezea ospatuko da, baina jubiladuen tabernan izango da ospakizuna eta gero, barauskarri zerbitzauko da. Betiko lez, Baba Lehiaketea be egingo da, baina eskoletako aterpean. Hori dala-ta, ezingo da sua erabili, gasa bakarrik. Platerak, 14:00etarako aurkeztu beharko dira. Arrastian barriz, Joxe Mendizabalen erromeriak ipiniko ditu lemoaztarrak jantzan.\nBeste alde batetik, Lemoako Udalak ohar bat gehitu dau. Mahai eta aulkien banaketea behar dan moduan antolatzeko, kuadrillaren batek, leku aldaketea dala-ta, parte ez hartzea ebatzi ezkero edo 946 31 30 05 telefonoaren bidez abisetea eskatu dau Udalak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000448", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan egingo da Dimako I. Igoerea\nLanzero Classic Club-ak antolatuta, Dimako portuan \"proba azkar eta teknikoa\" egongo da ikusgai Euskal Herriko eta kanpoko auto gidarien eskutik.\nAstegoien honetan jokatuko da, Zornotzako Lanzero Classic Club-ak antolatutako Dimako I. Igoerea. Dima eta Otxandio arteko portuan jokatuko da ia zazpi kilometro eta erdiko erlojupeko lasterketea eta Sergio Ferrero antolatzaileak igoeraren aurkezpenean azaldu ebanez, \"proba tekniko eta arina\" izango da errepidearen ezaugarriak dirala-ta: asfalto barria eta bihurgune ez oso zarratuak. Angel Gurrutxaga Euskadiko Automobilismo Federazioko presidenteak be bat egin eban Ferrerogaz probaren deskribapenean eta azaldu eban, Lanzero esperientziadun kluba dala eta proba hau, \"ia urte askotan egin ahal dan.\nDimara barikuan, hilak 1, hasiko dira heltzean parte hartuko daben talde, gidari eta autoak. Izan be, 17:00etan hasiko dira egiaztapen tekniko eta administratiboak, parte hartzaile guztiek pasau behako ditue proba honeek. Igoerea barriz, zapatuan izango da. 10:30etik aurrera, entrenamendu libreko txanda bi egongo dira eta honeek amaitzerakoan hasiko dira igoera ofizialak, beste txanda bi. Igoerak 17:00ak inguruan amaitutea espero da eta sari banaketea plazan egingo da 19:00etan.\nMobikortasun murrizketak\nDimako I. Igoerea dala-ta, Dimako plaza zarratuta manteniduko da egun bietan, bariku eta zapatu, 16:00etatik 20:00etara. Auzokoek bakarrik gurutzatu ahal izango dabe. Dima eta Otxandio arteko errepidea ostera, zapatuan zarratuko da goizetik iluntzera arte, 10:00etatik 19:00etara.\nLasterketea portutik ikusteko, antolatzaileek hainbat aukera ipini ditue mahai gainean. Bata, goizean goiz Zumeltzara Bizkaibusean igotea da eta probea amaitu orduko bajatutea. Bestetik, Zumeltzako abiazino pista zabalik egongo da autoak aparkau eta oinez beherantza bajatuteko. Goizean goiz, Dimatik be joan ahalko da errepidean gorantza.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000449", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar botako da Zeberioko sandonietako txupina\nBihar, 19:00etan botako da txupina udaletxetik eta astelehen gauera arte iraungo dau jai giroak Zeberion.\nEguenean, hilak 31, hasiko dira aurtengo Zeberioko sandoni jaiak. Jai Batzordeak eta Udalak, bost eguneko ohiko egitarau nagusia antolatu dabe, 30 bat ekintzagaz. Horrezaz gain, herriko gazteek antolatutako ekintzak be egongo dira: suzko zezena eta Linbo Lehiaketea barikuan, DJ Matxinadaren saioa zapatuan, domekako marianito musikatua eta astelehenean, \"makarronada\" eta bingoa. Hemen egitarau osoa:\nEgitaraua:\nAbuztuak 31, eguena\n19:00etan, txupinazoa eta trikitilariak.\n21:00etan, herri afaria: txahal errea.\n23:00etan, erromeria Kittu taldeagaz.\nUrri lehenengoak 1, barikua\n12:00etan, umeentzako jolasak.\n13:00etan, kalejirea trikitilariakaz.\n15:00etan, jubiladuen bazkaria.\nGero, Mus, Tute eta Briska Txapelketak.\n18:30ean, pelota partiduak.\n20:30ean, Playback Txapelketea.\n22:00etan, suzko zezena.\n22:30ean, erromeria Altxa Porru taldeagaz.\nGauez, Linbo Lehiaketa.\nUrri lehenengoak 2, zapatua\n10:30ean, Asel Ozerinjauregi bizikleta martxa.\n13:00etan, Laura Orueren aldeko XXIII. urteurreneko mezea.\n13:30ean, helduentzako luntxa.\n14:00etan, Bakailao, Tortilla eta Paella Txapelketak.\n18:00etan, umeentzako jolasak.\n20:00etan, Sexu Bizi furgonetea (23:00etara arte).\n20:00etan, kontzertuak: Zutik elektrotxaranga, Bonestorm eta Kilimak.\nGero, DJ Matxinada.\nGauez, gazteentzako autobusa doban.\nUrri lehenengoak 3, domekea (Baserritar Eguna)\n11:00etan, azokea.\n11:00etan, federauen eskupelota partiduak.\n12:00etan, marianito pintxada.\n13:00etan, profesionalen eskupelota partiduak: Leire Garai-Nora Mendizabal eta Amaia Aldai-Uxue Oses.\n13:00etan, mezea.\n13:30ean, Zeberioko albokariak.\n18:00etan, Pantxo eta Pantxa, gazteentzako antzerkia.\n20:00etan, helduentzako antzerkia: Baserriko porrusalda.\nUrri lehenengoak 4, astelehena\n12:30ean, umeen jolasak.\n13:00etan, kalejirea Etxebarria aita-seme trikitilariakaz.\n15:00etan, herri bazkaria: babajana.\n17:00etan, bingo musikatua.\n19:00etan, Orkresta elektrotxaranga.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000450", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur da Gorbeiako Gurutzea Peñak antolatutako igoeran izena emoteko atzen eguna\n691 529 748 (Iker) telefonora idatzita emon daiteke izena, Gorbeiara igoteko eta Pagomakurreko bazkarian parte hartzeako.\nAreatzako Athletic-zaleen Gorbeiako Gurutzea Peñak urtero antolatuten dau Gorbeiara igokerea eta aurten, oingo zapatuan izango da. Parte hartzeako, aldez aurretik emon behar da izena. Daborduko, telefonoz bakarrik emon daiteke izena 691 529 748 (Iker) zenbakian eta gaur, hilak 30, da atzen eguna.\nUrri lehenengoaren 2an, goizeko 09:00etan frontoian batuta egingo dabe igokerea kurutzera eta bertan, banderakaz batera aterako dabe talde argazkia. Gero, Pagomakurrera bajatuko dira eta bertan, atzen urteetan hildako bazkideei omenaldia egingo jakie, sagardotegi erako bazkaria egin aurretik, hau be, Pagomakurren izango da. Arrastian barriz, Areatzara bajatu eta peñaren egoitzan, The Quiet Corner tabernan, Cotton Blues taldeak kontzertua eskainiko dau.\nUmekaz, barikuan Arrabara\nIgokerearen aurreko egunean, urri lehenengoaren 1ean, umeentzako txango berezia antolatu dau Gorbeiako Gurutzea Peñak. Arrastian, 16:00etan, Arrabako aterpera joango dira umeakaz eta bertan, ibilaldi bat egin eta gaua pasauko dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000451", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garamendi auzoan sanantolinak ospatuko ditue domekan\nUrri lehenengoaren 3an, San Antolin ermitan mezea egongo da 12:00etan eta gero, jan-edana eta trikitilariak.\nUrri lehenengoaren 3an, domekea, Igorreko Garamendi auzoan San Antolin eguna dala-ta, ospakizuna egingo da santuaren ermitan. Auzotarrak eguerdian batuko dira ermita txikian, 12:00etan mezea entzuteko. Ospakizun erlijiosoa amaituta, ermita aurrean batuko da jentea barauskarria egin eta trikitilariakaz jantza egiteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000452", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan egingo da Zeanuriko Ermiten XXXIV. Mendi Martxea\nIbilbide nagusian, 35 kilometrokoan, hemeretzi eleiz eta ermita ikusteko aukerea egongo da baina badagoz beste bi ibilbide, 25 eta 13 kilometrokoak.\nOingo zapatuan, urri lehenengoak 2, izango da Joko Alai alkarteak antolatutako Zeanuriko Ermiten Mendi Martxearen urteroko zitea. 1988an jaio zan oinezko martxa hau, kirola egin eta bide batez herriko ondarea ezetuarazteko. Izan be, Zeanurin asko dira auzoetan sakabanatutako eleiza eta ermitak, hogei guztira. Ibilbide osoa 35 kilometrokoa izango da eta aurten be, Egiriñaoko Edurretako Amaren ermitea geldituko da kanpoan; beraz, hogei izango dira bisitauko diran tenpluak.\nIzen-emotea, egunean bertan egingo da, plazan 07:00retan eta urtekerea ordu erdi beranduago izango da. Hiru martxa dagoz aukeran: 35 kilometroko ibilbide nagusia, 25 kilometroko ertaina eta 13 kilometroko txikia. Bidean, jan-edana hiru puntutan zerbitzauko da: Altzuan, Ipiñaburun eta San Blasen.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000453", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Onditz Iturbek irabazi dau Gredos mendilerroko EL Guerrero lasterketea\nAvilan jokatu dan 35 kilometro eta +2.400 metro desnibeleko lasterketea 04:32:35eko denporeagaz amaitu dau, bigarrenari ia 40 minutu aterata.\nOnditz Iturbe mendi korrikalari igorreztarrak aurtengo udan \"pistoia bajatu\" dauan arren, rol ezin hobea egiten dabil parte hartzean dabilen lasterketetan. Atzena, zapatuan, Gredos mendilerroko Trail El Guerrero lasterketea (35 kilometro eta +2.400 metroko desnibela) izan da eta andren artean, lehenengoa ailegau zan helmugara 04:32:35ko denporeagaz.\nIrabazi bakarrik ez, alde handia aterata egin eban Onditz Iturbek zirkuitua. Izan be, bigarrena izan zan Nuria Ortak ia 40 minutu gehiago behar izan ebazan (05:09:28). Hirugarrena barriz, Cristina Femenia izan zan eta honek, 05:12:55ko denporea egin eban. Gizonezkoen artean barriz, Alvaro Garcia izan zan garailea 03:35:27ko denporeagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000454", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiko Zekorrak taldea bihar hasiko da barriro entrenetan\nSan Txismen, arrastiko 19:00etan izango da denporaldiko lehen entrenamendua eta entrenatzaileak jente barria hurbildutera animetako deia egin dau.\nOindino datarik zehaztu ez bada be, Arratiko Zekorrak taldeak urri bigarrenean hasiko da Euskadiko Ohorezko B Mailako ligea jokatuten eta beraz, entrenetan hasi behar dira. Bihar, hilak 29, hasiko dira entrenamenduak San Txisme zelaian 19:00etan. Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak esan dauanez, jokalari barriak ondo etorriak izango dira, bai eta oin arte errugbia jokatu ez dabenak.\nLehenengo partidua ostera, lagunartekoa, Plentzian jokatuko dabe urri lehenengoaren 9an. Arratiko Zekorrak eta Kakarraldo Rugby Taldea lehiatuko dira, denporaldi ofizialerako berotuten hasteko.\n2022-2023 denporaldiaren balorazinoa", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000455", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euriak Areatzako jaietako ekintzetako asko lekualdatzea eragin dau\nGaur arrastiko ekintza gehienak frontoira edo udaletxeko arkupeetara mobiduko dira eta Kolore Festa bertan-behera gelditu da.\nEguraldiaren partetik, aldaketa askoko jaiak ospatuten dabiz Areatzan. Txupinazo eguna 40oC baino gehiagogaz ospatu zan eta egun gitxirara, lainoak eta euriak hartu dabe herria. Holan, ekintza asko eguraldira moldatu behar izan dira, aterpe desbardinetara hain zuzen be.\nAreatzako Udalak gaur, hilak 28, zabaldutako mezu batean iragarri ditu espazio barriak:\n17:00etan, Tute Txapelketa Bixer tabernan; 18:00etan, umeen playbacka frontoian; 19:30ean, zunba herrikoia frontoian; Kolore Festa ez da egingo; eta 21:00etan, Itziar Yagüeren kontzertua udaletxeko arkupean.\nGau gaztetxeroa\nLaminetxe Gaztetxeak antolatutako jai berezia gaur ospatuko da, 22:30etik aurrera. Naxker, Atarrabiako post-punk talde feminista jaiobarriak emongo deutso hasikerea gauari eta gero, beste musika saio bi egongo dira: DJ Eromena batetik eta MJ Puri eta Mili bestetik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000456", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Asteon izango da Arratia Motor Taldearen Kontzentrazinoa\nBariku eta zapatuan, Arratiako zein kanpoko motorzaleakaz beteko da Igorre eta besteak beste, kontzertuek, motor ibilaldiek eta akrobaziek girotuko dabe kontzentrazinoa.\nArratia Motor Taldeak XXIII. Kontzentrazinoa ospatuko dau asteon, urri lehenengoaren 1ean eta 2an. Motorzale zein ikusleentzako ekintza ugari antolatu ditue, berbarako, atzen urteetan egin ez dan motor akrobazien saioa, Narcis Rocaren eskutik. Urtez urte, ikusle asko batu ditue akrobaziek eta AMT-k, hau berreskuratutea ebatzi dau. Horrezaz gain, herri kirol erakustaldia eta gaueko kontzertuak ikusteko aukerea be izango dabe ikusleek.\nBeste alde batetik, motorzaleek izena emon beharko dabe bazkarietan eta zozketan parte hartzeako. Egun bakotxean, izena aurrez aurre emoteko aukerea egongo da, hogei euroren truke. Baina aldez aurretik be egin daiteke inskripzinoa. Hau egiteko, transferentzia egin behar da ES96 3035 0033 63 0330034999 kontu korrontera, deskribapenean AMT23 eta norberaren izena ipini behar dalarik. Gero, ordainagiria bialdu behar da 613 025 127 telefonora Whatsapp bidez.\nEgitaraua:\nUrri lehenengoak 1, barikua\n18:00etan, izen-emotea.\n20:00etan, urdaiazpiko ebaketa.\n21:00etan, kontzertua: Lee Junior.\n00:00etan, txosnea zarratu.\nUrri lehenengoak 2, zapatua\n10:00etan, izen-emotea.\n11:00etatik, Arratiatik motor ibilbidea.\n13:00etan, herri kirol erakustaldia.\n15:00etan, bazkaria.\n17:00etan, zozketea.\n18:00etan, Narcis Rocaren akrobaziak.\n19:30ean, parrilladea.\n20:00etan, kontzertuak: Stereorize eta Lee Junior.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000457", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan hasiko dira Obako sainduniak\nBarikutik domekara ospatuko dira Oba auzo dimoztarreko jaiak; besteak beste, bola eta igel jokoak, auzo bazkaria, kross eta nordic-walking martxa eta DJ Isma egongo dira.\nAstegoien honetan, urri lehenengoaren 1etik 3ra, ospatuko dira sainduniak Dimako Oba auzoan. Obako ermitea San Juan eta San Antolinen gurtzakoak dira eta biak izanten dira auzoko jai garrantzitsuak. Holan, barikuan 20:00etan botako da txupina eta zapatu zein domekarako, egitarau potoloa antolatu dabe auzotarrek.\nEgitaraua:\nUrri lehenengoak 1, barikua\n20:00etan, txupina eta jaien hasikerea.\nUrri lehenengoak 2, zapatua\nEgun osoan, eskulanen erakusketea txokoan.\n12:00etan, mezea\n20:00etan, txitxiburduntzia eta Bolo Txapelketea.\nGero, DJ Isma.\nUrri lehenengoak 3, domekea\nEgun osoan, eskulanen erakusketea txokoan.\n11:30ean, nordic walking martxa Dimatik Obara.\n12:00etan, kross-a Dimatik Obara.\n14:30ean, auzo bazkaria.\n19:00etan, Igel Txapelketea.\n20:00etan, txokolatea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000458", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Harrobik datorren eguaztenean hasiko dau aurredenporaldia\nAbuztuaren 30ean, 20:00etan, Basconia B taldearen kontra lehiatuko dira lemoaztarrak Arlonagusian.\nArratiako A taldeek pasau dan astegoienean hasi eben aurredenporaldia eta Lemoako Harrobik, lehenengo entrenamendua asteon egin ostean, datorren hastean hasiko da partiduakaz. Eguaztenean, hilak 30, izango da partidua iluntzeko 20:00etan Basconia B talde basauritarraren kontra.\nAtzen urtean lez, Lurraldeko Lehenengo Mailako bigarren taldean arituko da Lemoako Harrobi, Arratia B taldeagaz batera. Pasau dan denporaldian, sailkapen orokorreko seigarren postua lortu eban Lemoako taldeak, 61 puntu lortuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000459", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Leihotikan eta Kilimak taldeek girotuko dabe gaurko gaua Areatzan\nGaur 22:00etatik aurrera hartuko dau Areatzak jaietako kontzertu gau garrantzitsuena, punk-rock melodikoa abestu eta doinu karibearrakaz jantza egiteko aukerea egongo da.\nKaribeko doinuakaz baina euskeraz jantza egiteko talde gazte bat, Kilimak, eta samea hustu arte kantetako talde beterano bat, Leihotikan. Aurretik Safara Percussion taldeak girotuko dau iluntzea eta kontzertuen ostean, MJ Pototak ipiniko dau musikea.\nLeihotikan talde iruindarra ibilbide luzeko banda da, punk-rock eta hardcore melodikoa, letra zainduakaz buztartuten dauz. Oin dala 29 urte osotu eben taldea Gorkak (ahotsa), Patxik (gitarrea), Aitorrek (baxua) eta Kikek (bateria). Hurrengo urtean Titi sartu zan Gorkaren ordez eta holan jarraitu dau taldeak. Euskal Herriko oholtzetan mobidu dira batez be, baina kanpoan ibilitakoak be badira, Herrialde Katalanetan eta Kantabrian berbarako. Hiru hamarkada honeetan, zortzi dira Leihotikan taldeak argitarau dituan lanak: Hemen ez da ezer aldatzen (1998), Lur (2000), Munduaren leihoa (2003), Ilunago, ederrago (2006), Oroimenak erretzen (2011), Harold (2012), Punk rok talde soil bat (2014) eta atzena, Non zaude? (2018).\nKilimak taldea 2018an osotu zan Hernanin eta euskal runba jantzagarria plazaratuten dabe oholtzetan. Arin zabaldu zan Euskal Herriko jaietan euren musikea baina jarraian, pandemia gerarazi eban taldea. Halanda be, 2020an, Gaztea Maketa Lehiaketearen 29. edizinoko Entzulearen Saria irabazi eban Kilimakek eta hurrengo urtean kaleratu eben lehen diskoa, Euskal Herriko runba. Holan, Agus Garmendia (ahotsa eta gitarra), Ione Zozaya (ahotsa), Ander Larrañaga 'Larra' (perkusinoa), Antxon Gutierrez (baxua) eta Oskitz Gorrotxategi (tronpeta) plazaz-plaza dabiz aurtengo udan; berbarako, Igorreko jaietan be egon ziran eta laster, Zeberion.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000460", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorren hasi dira pump track-a eregiten\nUrbieta zelaiaren alboan egongo da bizikleta, patinete zein skate-agaz erabilteko zirkuitu zirkularra.\nAurreko Udal Gobernutik heredautako proiektuen artean dago pump track-a eta daborduko, hasi ditue lanak. Urbieta kanpoaldean, bide gorriaren bazterrean egongo da era honetako eskualdeko bigarren zirkuitua, Lemoa eta Zeberio ostean datorrena. Zirkuitu hau bizikleta, skate, patinete eta antzeko ibilgailuakaz dago pentsauta. Bulkadarik emon barik, aldats gora eta beherak erabilten dira abiadura hartu eta zirkuituaren birak emoteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000461", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Parte hartu BEGITUren Oporretako Argazki Lehiaketan!\nBialdu zeure argazkia -era; non, noz eta nork ateratakoa dan zehaztu eta irabazi astegoien bateko egonaldia Euskal Herriko aterpetxe batean.\nGaragarriletik dago martxan BEGITUren Oporretako Argazki Lehiaketea, daborduko heldu dira proposamen polit batzuk. Urri lehenengoaren 25era arte egongo da zabalik helbide elektronikoa Arratia, Zeberio eta Ubideko herritarren oporretako argazkiak jasoteko, bakotxak hiru gehienez. Argazkiagaz batera non, noz eta nok atara dauan be esan beharko da mezu elektronikoan.\nIrabazlea edo, epaimahaiak holan ebatzi ezkero, irabazleak urri bigarrenean argitaratuko dira eta saria, Euskal Herriko landetxe batean astegoien bat pasatzeko bonua izango da. Epaimahaia BEGITUko erredakzino-taldeak osotuko dau. Argazkiak urri bigarrenean argitaratuko dira, baina BEGITUk baten bat arinago argitaratzeko eskubidea gordeko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000462", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeiako Gurutzea Peñak urri lehenengoaren 2an ospatuko dau bere jaia\nGorbeiara igon, Pagomakurren bazkaldu eta iluntzean, Cotton Blues taldearen kontzertua izango dabe. Izena, hilaren 30era emon daiteke.\nAreatzako Athletic-zaleen Gorbeiako Gurutzea Peñak urtero antolatuten dau Gorbeiare igokerea eta aurten, urri lehenengoaren 2an izango da. Parte hartzeako, aldez aurretik emon behar da izena. The Quiet Corner tabernan, abuztuaren 29raino emon daiteke izena eta 691 529 748 (Iker) zenbakian, abuztuaren 30era arte.\nUrri lehenengoaren 2an, goizeko 09:00etan frontoian batuta egingo dabe igokerea kurutzera eta bertan, banderakaz batera aterako dabe talde argazkia. Gero, Pagomakurrera bajatuko dira eta bertan, atzen urteetan hildako bazkideei omenaldia egingo jakie, sagardotegi erako bazkaria egin aurretik, hau be, Pagomakurren izango da. Arrastian barriz, Areatzara bajatu eta peñaren egoitzan, The Quiet Corner tabernan, Cotton Blues taldeak kontzertua eskainiko dau.\nUmekaz, urri lehenengoaren 1ean\nIgokerearen aurreko egunean, urri lehenengoaren 1ean, umeentzako txango berezia antolatu dau Gorbeiako Gurutzea Peñak. Arrastian, 16:00etan, Arrabako aterpera joango dira umeakaz eta bertan, ibilaldi bat egin eta gaua pasauko dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000463", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeialdea ezetuteko bisita gidatu ugari egongo dira urri lehenengotik aurrera\nUndurrago urtegia, Areatzako uribildua, Ubideko antxinako galtzada eta Antzazti museoa ikusteko aukerea egongo da eskualdean.\nGorbeiako turismo bulegoak aurten be antolatu diru Gorbeialdeko herri eta inguruan ezetuteko ibilbide gidatuak. Urrietan izango dira bisita guztiak eta leku mugatuak dagozanez, aldez aurretik emon behar da izena 946 12 26 95 telefonoan edo helbide elektronikoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000464", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arteako Herriko Bentak hiru eguneko jai herrikoia antolatu dau\nUrri lehenengoaren 1ean, \"faxismoaren aurkako txupinazoa\" botako da eta 3ra arte, kultur eskaintza zabala egongo da; tartean, bertso-afaria Amets Arzallus eta Anjel Mari Peñagarikanogaz.\nArteako Herriko Bentak, \"urri lehenengoaren gorri ikutua emon eta 7an hasiko diran herriko jaiei hasikerea\" emoteko egitarau berezia prestatu dau. Urri lehenengoaren 1ean, \"faxismoaren aurkako txupinazoa\" botako da pregoiaren ostean eta gero, Arantzartek eta Goi-Herri Dantza Taldeak jantzaldia egingo dabe. Holan hasiko dira eskaintza zabaleko jaiak: bertso-afaria, orientazino proba, Igel Txapelketea, umeentzako ekintzak eta eguneroko musika emonaldiak.\nEgitaraua:\nUrri lehenengoak 1, barikua\n18:00etan, pregoia eta txupinazoa.\nGero, Arantzarte eta Goi-Herri jantza taldeak.\n19:00etan, kalejirea: El Gran Puzzle Cozmico.\nAlkartasun bertso-afaria: Amets Arzallus eta Anjel Mari Peñagarikano.\nIzen-emotea: eta 946 02 88 55\nUrri lehenengoak 2, zapatua\n11:00etan, orientazino proba.\n13:00etan, kontzertua: Kutxaratxas.\n17:00etan, Igel Txapelketea.\n19:00etan, kontzertua: Cuarteto Chivero.\n22:30ean, kontzertua: Foterie Band.\nUrri lehenengoak 3, domekea\n12:00etan, txotxongiloak egiteko tailerra.\n14:00etan, Txikiren umorezko bakarrizketea: 40 urte eta aldapan behera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000465", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko estazino meteorologikoak 42,2oC zenbatu ditu\nMuturreko tenperatura oso altuengaitik alerta gorria dago ezarrita. Gaur be, Bizkaia barnealdean zenbatuko dira tenperatura altuenak.\nEguneko momentu beroenean, 15:30ak aldera, Igorren dagoan estazino meteorologikoak 42,2oC zenbatu ditu gaur, hilak 23. Jakina zan egun beroa izango zala eta Segurtasun Sailak, hainbat alerta ipini ditu martxan. Tartean, muturreko tenperatura oso altuengaitik alerta gorria eta baso suteen arriskuagaitik alerta laranja.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000466", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txema Hijarrubia piano-joleak girotuko dau egueneko bermuta The Quiet Cornerren\nSan Bartolome egunean, abuztuak 24, eguena, Txema Hijarrubia egongo da Areatzako The Quiet Corner tabernan. Piano kontzertua eskainiko dau zuzenean, eguerdi partean, 13:00etatik aurrera, bermutaren ordua girotuteko. Ohikoa danez, marianito prestatua egongo da Areatzako jaiak izanda, giro paregabea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000467", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ibarluzea eta Diaz Gereñu-Markaida bikotea izan dira Zeanuriko txapeldun\nZapatuan jokatutako Zeanuriko LIII. Pelota Txapelketan, Ibarluzea nagusitu zan Ituarteren aurka eta Diaz Gereñu-Markaida, Mendia-Karregalen kontra.\nZapatuan, hilak 19, jokatu ziran Zeanuriko LIII. Pelota Txapelketako finalak. Promesen mailan, Ibarluzea eta Ituarte egon ziran aurrez aurre eta Ibarluzearentzako izan zan txapela, 22-13 irabazi ostean. Gero, nagusiak lehiatu ziran, binaka. Diaz de Gereñu eta Markaida bikotea izan zan irabazle, 22-13, Mendia eta Karregalek osotutako bikotearen kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000468", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan ospatuko dira sanbartolomeak Urkuzun\nZumeltzuko San Andres ermitan, mezea ospatuko da eguerdian eta gero barauskarria egongo da, trikitilariek girotuta.\nIgorreko Urkuzu auzoan, San Bartolome jaia ospatuko da abuztuaren 26an, zapatua. Zumeltzuko San Andres ermitan izango da ospakizun nagusia, 12:00etako mezea. Mezea entzun ostean, auzotarrak ermitako kanpoaldean batuko dira, herriko trikitilariak entzun, jantzan egin eta kopautxoa hartzeako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000469", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberiok aurkeztu dau sandonietako egitaraua\nAbuztuaren 31n hasi eta urri lehenengoaren 4an amaituko dira aurtengo sandonietako jaiak Zeberion.\nEgitaraua:\nAbuztuak 31, eguena\n19:00etan, txupinazoa eta trikitilariak.\n21:00etan, herri afaria: txahal errea.\n23:00etan, erromeria Kittu taldeagaz.\nUrri lehenengoak 1, barikua\n12:00etan, umeentzako jolasak.\n13:00etan, kalejirea trikitilariakaz.\n15:00etan, jubiladuen bazkaria.\nGero, Mus, Tute eta Briska Txapelketak.\n18:30ean, pelota partiduak.\n20:30ean, Playback Txapelketea.\n22:00etan, suzko zezena.\n22:30ean, erromeria Altxa Porru taldeagaz.\nGauez, Linbo Lehiaketa.\nUrri lehenengoak 2, zapatua\n10:30ean, Asel Ozerinjauregi bizikleta martxa.\n13:00etan, Laura Orueren aldeko XXIII. urteurreneko mezea.\n13:30ean, helduentzako luntxa.\n14:00etan, Bakailao, Tortilla eta Paella Txapelketak.\n18:00etan, umeentzako jolasak.\n20:00etan, Sexu Bizi furgonetea (23:00etara arte).\n20:00etan, kontzertuak: Zutik elektrotxaranga, Bonestorm eta Kilimak.\nGero, DJ Matxinada.\nGauez, gazteentzako autobusa doban.\nUrri lehenengoak 3, domekea (Baserritar Eguna)\n11:00etan, azokea.\n11:00etan, federauen eskupelota partiduak.\n12:00etan, marianito pintxada.\n13:00etan, profesionalen eskupelota partiduak: Leire Garai-Nora Mendizabal eta Amaia Aldai-Uxue Oses.\n13:00etan, mezea.\n13:30ean, Zeberioko albokariak.\n18:00etan, Pantxo eta Pantxa, gazteentzako antzerkia.\n20:00etan, helduentzako antzerkia: Baserriko porrusalda.\nUrri lehenengoak 4, astelehena\n12:30ean, umeen jolasak.\n13:00etan, kalejirea Etxebarria aita-seme trikitilariakaz.\n15:00etan, herri bazkaria: babajana.\n17:00etan, bingo musikatua.\n19:00etan, Orkresta elektrotxaranga.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000470", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako A taldeek ez dabe denporaldiaurrea bide onetik hasi\nAndrek zein gizonezkoek jokatu dabe txapelketa triangelukatu bana astegoienean eta ez dabe ez golik, ez garaipenik lortu.\nArratia Futbol Klubeko andra eta gizonek, A mailakoak, astegoien honetan hasi dabe denporaldiarrea Urbietan, txapelketa triangelukatu banagaz. Andrazkoek XIII. Euskal Herria Kopako B mailako torneo triangelukatua jokatu eben zapatu goizean, Bizkerre B eta Real Sociedad B taldeen kontra baina ez eben irabaztea lortu (0-3 eta 0-2). Gizonezkoek barriz, astegoienean zehar jokatu dan XXXV. Igorreko Sarian hartu dabe parte Basconia eta Padura taldeen aurka eta honeek be, partidu biak galdu ebezan (0-6 eta 0-1).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000471", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatza astebeteko jai giroan murgilduko da eguaztenetik aurrera\nAbuztuaren 23tik 29ra ospatuko ditue jaiak billaroztarrek, eguazten eguerdian Laminetxe Gaztetxeko kideek txupina bota orduko.\nAreatzako jaiak, hilaren 23an hasiko dira eta barriro martxan dagoan Laminetxe Gaztetxeko kideena izango da txupinazoa botateko zein jaien agurra egiteko ardurea. Ohiturea danez, aurtengo jaietan be ez dira faltauko txotxongiloak, erraldoiak, buruhandiak, txistulariak, gaiteroak, Areatzako Banda, salbea eta zelan ez, danborradak.\nEgunez, adin guztietarako ekintzak prestatu ditue eta gauez, XXVIII. Playback Lehiaketeaz gain, kontzertu, erromeria eta dj-ak izango dira nagusi: Zutik, Chuchin Ibañez & Garibaldi Band, DJ Feli, Leihotikan, Kilimak, MJ Potota, Zazpizar, Areatzako Banda eta Itziar Yagüe pasauko dira oholtzatik. Gainera, gaztetxean egongo dira Naxker taldea, Eromena DJ eta MJ Puri eta Mili.\nEGITARAUA:\nAbuztuak 23, eguaztena\n14:00etan, txupinazoa.\nJarraian, txotxongiloakaz, erraldoi eta buruhandiakaz, Areatzakako Bandagaz, Areatzako txistulariakaz eta Bizkaiko Gaiteroakaz kalejirea.\n18:00etan, Skapaie elektrotxarangea.\n20:00etan, Salbe herrikoia.\n22:00etan, erromeria Zutik taldeagaz.\n23:30ean, XXVIII. Playback Lehiaketea.\nJarraian, erromeria Zutik taldeagaz.\nAbuztuak 24, eguena\n11:30ean, txistularien kalejirea.\n12:00etan, meza nagusia.\n12:45ean, txistularien kalejirea.\n13:00etan, herri kirolak plazan.\n14:00etan, kalejirea Kittu taldeagaz.\n18:00etan, eskupelota partiduak.\n20:00etan, kontzertua: Chuchin Ibañez & Garibaldi Band\n20:00etan, DJ Feli.\n02:30ean, txokolatea.\nAbuztuak 25, barikua\n11:30ean, arimen aldeko mezea.\n13:00etan, hirugarren adinekoentzako kopaua eta musikea.\n14:30, Paella Lehiaketarako plateren aurkezpena.\n16:00etan, Briska Txapelketea.\n18:00etan, Olinpiadak.\n20:00etan, Safara Percussion.\n23:00etan, kontzertuak: Leihotikan eta Kilimak.\nJarraian, MJ Potota.\nAbuztuak 26, zapatua\n18:00etan, Danborrada Txikiaren kalejirea.\n22:30ean, Areatzako Danborrada eta kuadrillen kalejirea eta suak.\n00:00etan, erromeria Zazpizar taldeagaz.\n02:00etan, Areatzako Danborradaren bigarren buelta.\nJarraian, erromeria Zazpizar taldeagaz.\nAbuztuak 27, domekea\n13:30ean, Tabernen Pintxo Lehiaketea.\n16:00etan, Mus Txapelketea.\n17:30ean, pala partiduak.\n21:30ean, Areatzako Bandaren kontzertua.\nAbuztuak 28, astelehena\n11:00etan, puzgarriak.\n13:00etan, bits jaia.\n14:00etan, Makailao Txapelketarako plateren aurkezpena.\n17:00etan, Tute Txapelketea.\n18:00etan, umeen playback-a.\n19:30ean, zunba herrikoia eta kolore festa plazan.\n21:00etan, Itziar Yagüeren kontzertua Zubizarran.\n22:30ean, Naxker taldea Laminetxe Gaztetxean.\nGero, Eromena DJ eta MJ Puri eta Mili.\nAbuztuak 29, martitzena\n13:00etan, Igel Txapelketea.\n20:00etan, Tortilla Txapelketarako plateren aurkezpena.\n21:00etan, afari herrikoia.\n22:00etan, MJ GBM.\nJaien agurra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000472", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean ospatuko dira sanbartolomeak Zeberion\nUrizar auzoko San Bartolome ermitan, 13:00etan hasiko da mezea eta gero egingo da barauskarria.\nZeberioko Urizar auzoan dago San Bartolome ermita eta abuztuaren 24an, eguena, ospatuko da apostuluaren aldeko jaia. Auzotarrak 13:00etan batuko dira mezea entzuteko eta hau amaituta, barauskarria egingo da ermitearen kanpoaldean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000473", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Muturreko tenperatura altuengaitik abisu horia dago ezarrita gaurko\nArrastiko lehen orduetan, 37oC-raino heldu daitekez termometroak eskualdean zerua gehienbat lainotsu manteniduko dan arren.\nGaur, barikua, izango da asteko egunik beroena eta bihartik aurrera tenperaturea bajatuko dan arren, asteburu beroa espero da. Gaur, Bizkaia barnealdean tenperatura maximoak 34 eta 38oC-ren inguruan ibiltea espero dau Meteosatek. Arratian, igarpenek 16:00ak eta 17:00ak bitartean 37oC-ra arte heldu gaitekezala dinoe. Beraz, abisu hori bi ipini dira martxan: muturreko tenperatura oso altuengaitik eta tenperatura altu iraunkorrengaitik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000474", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Laminetxe Gaztetxeak aurkeztu dau Areatzako jaietarako egitaraua\nAstelehenean, hilak 28, gaztetxean egongo da Areatzako gau giroa; Naxker taldeak, DJ Eromenak eta MJ Purik eta Milik ipiniko dabe musikea.\nAreatzako jaietako egitarauan, abuztuaren 28an, Laminetxe Gaztetxean egon beharreko kontzertuak egoazan zehaztuteko prest eta Lamintxu Asanbladeak, aurkeztu dau daborduko gaztetxeko egitarau propioa. Naxker, Atarrabiako post-punk talde feminista jaiobarriak emongo deutso hasikerea gauari 22:30ean eta gero, beste musika saio bi egongo dira: DJ Eromena batetik eta MJ Puri eta Mili bestetik.\nAreatzako jaiak, abuztuaren 23an hasiko dira eta txupina Laminetxe Gaztetxeko kideek botako dabe, belaunaldi barriek gaztetxea barriro martxan ipini dabelako. Holan, asanbladak, bai hilaren 23an bai 28an hurreratuteko deia egin dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000475", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aste bi faltau dira 'Gorbeiako nire txoko kuttuna' Instagrameko argazki lehiaketea amaituteko\nSari bi egongo dira, 200 eta 100 eurokoak. Gainera, argazkilari irabazleak estadu mailako 'Mi rincón favorito' lehiaketan hartuko dau parte, 500 eurorainoko sariak dagoz jokoan.\nGorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak eta Gorbeialdeko Kuadrillak ipini eben martxan 'Gorbeiako nire txoko kuttuna' argazki lehiaketea, Gorbeia eta inguruetako txoko zein esperientziak ezetu eta Parke Naturala sare sozialetan ikusi arazoteko helburuagaz. Instagramen egingo da lehiaketea eta sari bi dagoz jokoan, 200 eta 100 eurokoak. Horrezaz gain, irabazleak estadu mailako 'Mi rincón favorito\" lehiaketan hartuko dau parte, 500 eurorainoko sariak dagoz jokoan. Urri lehenengoaren 4a da parte-hartzeako atzen eguna.\nParte hartzeako Gorbeia Helmuga Turistikoaren barruko leku edota esperientziak harrapau behar dira. Hau da, Parke Naturalean edo Helmugea osotuten daben herrietan: Arakaldo, Aramaio, Arantzazu, Arratzua-Ubarrundia, Artea, Areatza, Bedia, Galdakao, Legutio, Otxandio, Orozko, Ubide, Urkabustaiz, Zeanuri, Zigoitia eta Zuia. Ez da paisaiak bakarrik erretratetako lehiaketea. Animaliak, bertoko beharrak, gastronomia, herri eta auzoak, ohiturak eta folklorea... Asko dira Gorbeiako inguruak emoten dauzan aukerak.\nArgazkia aterata, hau norberaren Instagram kontuan argitarau behar da lehiaketarako hashtag-ak erabilita: #MiRinconFavorito, #GorbeiaEuskadi eta #CorazonVerdeDeEuskadi. Argazkiagaz batera, deskribapen testu bat be argitarau beharko da eta originala bada, hau be balorauko dabe epaileek. Luzeerea eta formatua, librea da. Gero, formulario bat bete behar da, bakotxaren datuakaz eta Instagrameko argitalpenaren estekagaz. Epaileek argazkia ikusi ahal izateko, garrantzitsua da kontua zabalik izatea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000476", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aparioko harrobian, Bediako zatia ustiatzen hasiko da Cementos Lemona\nIngurumen Sailak zein Foru Aldundiak \"inpaktu natural handia\" izango dauala ondorioztatu daben arren, erakunde autonomikoak 1990 urtean emon eban baimena eta beraz, aurrera doa proiektua.\nCementos Lemonak, oin CRH multinazional irlandarraren esku, 1990ean lortu eban Apario menditik kareharria aterateko baimena eta 1996tik aurrera hasi zan ustiaketea. Gaur egun, Igorre eta Lemoa aldetik atera beharreko harri guztia aterata dago eta beraz, Aparioren Bediako aldea ustiatuten hasiko dira. El Correo egunkariak argitu dauanez, EAJk gobernautako Bediako Udala hasi da daborduko arau subsidiarioak aldatzen. Izan be, oin arte Bediako hirigintza planak Apario ingurune natural gisa babesten eban eta hau aldatu behar izan da, bertatik kareharria aterateko.\nHau aldatu ahal izateko, Bediako Udalak hainbat kontsuta egin ditu eta holan heldu dira Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren txostenak. Biek bat egin dabe, ustiaketa honek ingurumen kalte larriak eragingo dituala esaterakoan. Batetik, Foru Aldunditik adierazo da, ustiaketa honek talka egiten dauala lurraldeko kontserbazino estrategiakaz, korridore ekologikoen sistema eratzeagaz batik-bat.\nBide berean, bertoko fauna eta flora be ikusiko da kaltetuta. Batetik, artadi kantauriarraren lau hektarea ebaki beharko dira eta hau \"interes komunitarioko habitata\" da. Espezie babestuen inguruan, floraren aldetik lizarrak eta haltzak be bota beharko dira; faunaren aldetik ostera, belea eta ziurrenez, bisoi europearra ikusiko dira eremutik botata, galzorian dagozan animaliak biak. Halanda be, ustiaketeak aurrera egingo dau, Eusko Jaurlaritzak 1990 urtean emondako baimen bati esker. El Correo-ren esanetan, Cementos Lemonak proposamen bat egin dau inpaktua arinduteko, zortzi hektarea arte landatutea.\n2050 urtera arteko ustiapena\nCementos Lemonaren kalkuluen arabera, Aparioko Bediako zatiaren ustiaketea 2050era arte luzatu daiteke eta bertotik, 18,7 milioi tona kareharri atera ahal izango dira (7 milioi metro kubiko). El Correo-n egindako adierazpenetan, Cementos Lemonako ordezkari batek defendidu dau, ustiapen hau beharrezkoa dala enpreseak eskualdean jarraituteko eta jokoan dagozala zuzenean emoten dituan 212 lanpostu. Beste alde batetik, esan dau hau ez dala ingurumen gatazka bat, \"tramite administratibo\" bat baino ez, ustiapena herriz-herri mobidutea hain zuzen be.\nApario mendia, harrobiak tontorra janda.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000477", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan jokatuko dira Zeanuriko LIII. Pelota Txapelketako finalak\nPromesetan, Ituarte eta Ibarluzea lehiatuko dira; nagusien mailan ostera, Diaz de Gereñu eta Markaida, Karregal eta Mendiaren kontra.\nMartitzenean jokatu ziran Zeanuriko LIII. Pelota Txapelketako atzen finalaurrekoak eta beraz, ebatzita geditu dira zapatuan, hilak 19, 18:30etik aurrera jokatuko diran final biak. Promesen mailan, lau t'erdian lehiatuko dira Ituarte eta Ibarluzea. Nagusien mailan barriz, bikoteka, Diaz de Gereñu eta Markaida, Karregal eta Mendiaren kontra.\nItuarte, atzen partidua alde handiagaz irabaztetik dator, 22-10, Sasiainen kontra. Ibarluzeak barriz, Bilbaoren aukako finalaurrekoa 22-17 irabazi eban. Nagusien artean ostera, Diaz de Gereñu eta Markaida 22-13 irabaztetik doaz finalera, Okamika eta Beitiaren kontrako finalaurrekoan. Karregal eta Mendiak alde txikiagoagaz lortu eben finalerako txartela, 22-19 irabazi eben Agirremalloa eta Pujanaren aurka.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000478", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako jaietarako erasoen kontrako protokoloa zehaztuteko batzarra deitu da biharko\nBihar, abuztuak 18, 12:00etan izango da eraso matxista, arrazista eta homofoei aurre egiteko protokoloa zehaztuteko bilkura udaletxean.\nDatorren eguaztenean, abuztuak 23, hasiko dira Areatzako jaiak eta danontzako jai seguruak dirala ziurtatuteko, eraso matxista, arrazissta eta homofoboen kontrako protokolo bat egongo da martxan. Ondino ez dago guztiz zehaztuta, eta baliagarria izateko beharrezkoa da herritarren parte-hartzea. Holan, barikuan, hilak 18, batzar ireki bat egingo da 12:00etan udaletxean. Bertan, protokoloaren jarduna eta funtzionamentua zehaztuko da eta hau aurrera eroateko talde eragilea eratuko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000479", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaitu da mexikar eta euskaldunen arteko pelota topaketea\nSelekzinoen arteko desafioa euskaldunek irabazi dabe, Ziarrusta anaien parte-hartzeagaz. Trinketeko txapelketako finalean ostera, mexikarrak urten ziran garaile Ekhi Ziarrustaren kontra.\nMunduko Pilota Batzarrak eta Euskadiko Euskal Pilota Federazioak, Mexikoko Lauburu Pelota Eskolagaz eta Mexikoko Euskal Pilota Federazioagaz alkarlanean antolatutako topaketea domekan amaitu zan. Bertan hartu dabe parte Ekhi Ziarrusta eta Lur Ziarrusta anai dimoztarrek, gazteena Munduko Pilota Batzarreko zuzendari tekniko moduan joan dan arren, jokatutea be tokau jako atzenean.\nDomekako atzen jardunaldian, Coatepec herrian jokatu ziran andrazkoen frontball txapelketako finalaurrekoak eta finala batetik; eta trinketeko finala bestetik. Andrazkoen txapelketan, Paola Reyes mexikarra urten zan garaile, finalean Miren Larrarte gainditu ostean. Trinketeko finalean ostera, Ziarrusta nagusia eta Stich, eta Taberna eta Mundo aritu ziran. Bigarren bikote hau hasikeratik nagusitu zan eta garipenera arte egin eben aurrera, 40-23. Holan, Ekhi Ziarrustak ez eban lortu txapela Dimara ekartea.\nMexiko vs. Euskal selekzinoa desafioa\nMexikoko bidaiko atzen aurreko jardunaldian topaketako jardunaldi garrantzitsuenetarikoa jokatu zan, herrialdeen arteko desafioa hain zuzen be. Hiru partiduko desafioa izan zan eta Euskal Selekzioa urten zan garaile, 2-1, lehen eta atzen partiduak irabazita.\nLehen partiduan, Larrarte eta Gaminde euskaldunak, Aguilar eta Vargasen kontra aritu ziran ezker paretan, baina Lona modalidade mexikarrean (teniseko peloteagaz). Joko bira izan zan lehia eta bietan irabazi eben euskaldunek, 13-10 eta 13-06.\nBigarren partidua trinketean jokatu zan, Ziarrusta II eta Chiapusso, Cuero eta Cabelloren kontra. Partidu gogorra izan zan, parekatua eta maila bikainekoa bertaratutakoen ustez. Parean egon ziran, atzen momentuan mexikarrak aurreratu eta 40-35 irabazi eben arte. Beraz, desafioa bana bardinduta egon zan atzen partidura arte.\nAtzen partiduan, Ziarrusta eta Ugarte, Stich eta Mundoren kontra egon ziran aurrez aurre. Mexikarrak, munduko ezker paretako txapelduna eta Mexikoko trinketeko pelotari onena ziran baina euskaldunek aurre egin eta hasikeratik izan ziran nagusi. Atzenean, 30-18 zarratu eben partidua, trinkete berezian ondo moldatuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000480", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bio arnasketa tailerra emongo da Basoan\nBariku arrastian eta zapatu goizean izango dira tailerraren saio biak, Enrique Cancio Fernandez-en eskutik.\nBihar, hilak 18, 18:00etatik 20:00etara eta zapatuan, hilak 9, 11:00etatik 13:00etara Basoa defendatzaileen etxean bio arnasketea lantzeako tailerra emongo da. Ez da izena aldez aurretik emon behar eta tailerraren kostua, borondatezkoa izango da. Saio biak Enrique Cancio Fernandez arnasketan adituak emongo ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000481", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Feile taldeak musika zeltikoa dakar The Quiet Cornerrera\nZapatuan, hilak 19, 20:00etan izango da Feile taldearen kontzertua Areatzako taberna irlandarrean.\nOin dala 26 urte sortutako taldea da Feile baina urte honeetan, gora-behera handiak izan ditu. Laukote modura hasi ziran Kike Perez, irlandar bi eta ingeles bat musika zeltiarra buztartuten baina taldea desegin egin zan. Gero, Perezek barriro birsortu eban Feile, eta folk-rock estilora hurbildu zan musikea bateria, baxu eta gaiteagaz.\nBaina proiektu hau be gelditu zan bertan behera eta oraintxu, Perez, Carlos Carranza gitarra-joleagaz ipini da kontaktuan musika zeltiarra Euskal Herriko oholtzetan bueltan ipinteko. Holan, musika irlanda, eskoziar eta bretoia landuten dabe, rock eta blues-agaz buztartuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000482", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoienean bueltauko dira futbol partiduak Urbietara\nBarikutik domekarako arrastietan, gizonezkoek XXXV. Igorre Saria jokatuko dabe eta zapatu goizean, Andrazkoen Kopako torneo triangelukatua egongo da jokoan.\nUrbieta zelaiak Igorre Sariaren hogeta hamabosgarren edizinoa hartuko dau astegoienean, abuztuaren 18tik 20ra bitartean. Aurten, txapelketa triangelukatua izango da, Arratia, Padura eta Baskonia taldeen artean, atzen honek irabazi eban pasau dan urteko saria.\nPartidu guztiak, arrastiko 18:30ean jokatuko dira. Lehiatzen lehenengoak, Arratia eta Basauriko taldea dan Baskonia izango dira, barikuan. Zapatuan barriz, Arratia Paduraren kontra arituko da Urbietan, hau da, Arrigorriagako taldea. Atzen partidua, domekan izango da, Baskonia eta Paduraren artekoa.\nAndrazkoen Kopa\nGizonek bakarrik ez, andren Arratia Ak be kopa bat izango dau jokoan abuztu amaieran eta urri lehenengoaren hasikeran. Abuztuaren 19an, triangular bat jokatuko da Arratia, Real Sociedad eta Bizkerre taldeen artean. Urbietan izango dira partiduok, 45 minutukoa bakotxa, 11:00etatik aurrera. Gero, hilaren 26an Mulier taldearen kontra jokatuko dabe etxetik kanpo eta emoitzearen arabera, urri lehenengoaren 2an jokatuko dau Arratia Ak atzen partidua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000483", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "San Roke ospatuko da gaur Bedian\nEroso-Ugarte auzoko ermitan izango da ospakizuna 12:00etan eta gero, trikitilariek girotutako barauskarria zerbitzauko da.\nBeste auzo batzuetan lez, Bediako Eroso-Ugarten San Rokeren aldeko jaia egingo da gaur eguerdian. Mezea 12:00etan izango da eta gero, pintxoak eta edatekoa banatuko dira hurreratu diranen artean. Antxina, Santo Tomas zan auzoko ospakizuna baina oin dala 50 bat urte, ebatzi zan San Roke ospatutea, neguan jairako sasoi txarra egoala-ta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000484", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Erreka jatsiera erreibindikatiboa egingo da gaur Zeanurin\n\"Arratiako piratak, abordatzera!\" lemapean, 13:00etan Zeanuriko plazatik hasita, bajatuko da jentea errekatik euren aldarrikapenakaz.\nGaur, abuztuak 16, erreka jatsiera erreibindakatiboa egingo da Zeanurin, 13:00etan hasita. Deialdia, \"Arratiako piratak, abordatzera!\" lelopean egin da, Donostiako Aste Nagusiko jai herrikoia gogoratuta. Holan, zeanuriztarrak euren aldarriak eskuan dabezala bajatuko dira errekatik manifestazinoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000485", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar ospatuko da Igorreko udako jaia\nEguerdian mezea eta barauskarria egongo dira eta arrastian, Briska, Mus eta Igel Txapelketen ostean, UT! taldearen kontzertua.\nAndra Mari eguna da bihar, abuztuak 15, eta Igorren udako jaiak ospatuko dira. Andra Mari parrokian, 12:30etako mezeagaz hasiko da jaieguna eta gero, kalejirea urtengo da Goiko Plazara arte. Bertan, barauskarria zerbitzauko da hurreratuten diranentzako. Arrastian ostera, Bidebarriko plazara mobiduko da giroa.\n17:00etatik aurrera, Briska eta Mus Txapelketa bana jokatuko da. Batera egingo dira eta beraz, bikote bakotxa txapelketa batean baino ezin izango da egon. Gero, 17:30ean, Igel Txapelketeari emongo jako hasikerea. Txapelketak amaituta, 19:00etan, txokolatea zerbitzauko da eta ostean hasiko da UT! taldearen kontzertua.\nUT!\nJuantxu Urkiagak pasau dan urtean osotutako taldea da UT!. 1970. eta 1980. hamarkadetako doinuak joten ditue: Errobi, Itoiz, Benito Lertxundi eta Zarama.... Garai horreetan \"Euskal Herriko plazetan sortzean zan giroa barirro biziteko\" aukerea izango da. Hori izan da hasikeratik, Ut! taldearen helburua.\nHamarkada luzez Jokaldin egondako Juantxu Urkiagak, eskarmentu handiko beste lau musikarikaz sortu eban Ut!. Pandemia aurretik hasi ziran batzean Beñat Serna, Jon Fresco, Iñaki Zabaleta, Markel Arevalo eta Urkiaga. Baina urte biko geldialdi kulturalak behartuta, 2022ko bagilera arte itxaron behar izan eben oholtzara igoteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000486", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar arrastian jokatuko dira Zeanuriko LIII. Pelota Txapelketako atzen finalaurrekoak\nBarikuko jardunaldian, promesa mailan Ibarluzeak lortu eban finalerako txartela eta nagusietan, Diaz de Gereñu eta Markaidak.\nBihar, hilak 15, 18:30ean hasiko da Zeanuriko LIII. Pelota Txapelketako finalaurrekoetako bigarren eta atzen saioa. Promesen mailan, lau t'erdian, Ituarte eta Sasiain lehiatuko dira. Gero, nagusien mailakoak binaka arituko didra, Karregal eta Mendia, Agirremalloa eta Pujanaren aurka. Honeek amaitu ostean, ebatzita egongo dira abuztuaren 19an jokatuko diran finalak. Izan be, beste finalaurrekoak barikuan jokatu ziran. Promesen mailan, Ibarluzeak irabazi eban 22-17, Bilbaoren kontra. Nagusien mailan barriz, Diaz de Gereñu eta Markaida nagusitu ziran 22-13, Okamika eta Beitiaren kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000487", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txakolin Egunagaz hasiko ditue jaiak Olazabalen\nSanrokeen inguruan, hiru eguneko jaiak antolatu dira auzo dimoztarrean: Txakolin Eguna, San Roke Eguna eta San Roke Txiki.\nDimako Olazabal auzoko San Roke jaiak bihar, San Roke egunaren bezperan, hasiko dira. Urtero lez, Txakolin Eguna ospatuko da eguerditik aurrera eta jana eta edana, Eingo taldeko kideek girotuko dabe. Jaietako egun nagusia, hilak 16, San Roke eguna izango da. Goizean Ilunbera ibilaldia egingo da eta bajatukeran, mezea entzun eta hasiko da egitarau potoloa: bola-jokoa, Tortilla Txxapelketea eta gaueko kontzertuak. Abuztuaren 17an ostera, mezea eta auzo bazkaria bakarrik egongo dira.\nEgitaraua:\nAbuztuak 15, Txakolin Eguna\n12:30etik aurrera, txakolina, pintxoak eta musikea Eingo taldeagaz.\nAbuztuak 16, San Roke\n08:30ean, ibilaldia Ilunbera.\n12:00etan, meza nagusia.\n13:30ean, nagusien Bolo Txapelketea.\n17:30ean, umeen Bolo Txakelketak eta jolasak.\n18:00etan, Tortilla Txapelketarako izen-emotea.\n18:30ean, umeentzako baloiak.\n20:00etan, Tortilla Txapelketako aurkezpena.\n20:30ean, txokolatea eta errifen zozketea.\n21:00etan, kontzertuak: Mikey Boy & The Yee-Haws eta Foterie.\nAbuztuak 17, San Roke Txiki\n12:00etan, mezea.\n14:00etan, auzo bazkaria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000488", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar da Zeberioganeko Andra Mari eguna\nMezea entzutera, 13:00etan, eta geroko barauskarrira hurreratuko dira zeberioztarrak Andra Mari ermitara.\nAbuztuaren 15a da bihar, Andra Mari eguna, eta Zeberiogane auzo zeberioztarrean jaia egingo da izen bereko ermitan. Auzotarrak eguerdian hurreratuko dira Andra Mari ermitara, 13:00etako mezea ospatu eta urtekeran barauskarria egiteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000489", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gauez Zeanuriko jaietatik bueltetako autobusa egongo da bihar\nArratia, Zornotza eta Galdakaoko gazteentzako da Zeanuritik 02:30ean eta 05:00etan urtengo dan autobus zerbitzua.\nArratiako Udalen Mankomunitateak, Zornotza eta Galdakaoko udalakaz alkarlanean, antolatutako gaueko autobus zerbitzua inguruko herri guztietako jaietan dago martxan. Holan, oingo zapatuan, hilak 12, Zeanuriko jaietan egongo da. Birritan urtengo da Zeanuritik autobusa, beste herrietarantza: 02:30ean eta 05:00etan.\nHurrengo zerbitzuak Areatzako jaietan (hilak 25), Arteako jaietan (urri lehenengoak 8) eta Galdakaoko jaietan (urri lehengoak 9 eta 16) izango dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000490", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Pilota Selekzioa Mexikon dago, bertako pelotariakaz jokatuten\nJokalarien artean, Ekhi Ziarrusta dimoztarra dago trinketean jokatuten; bere anai Lur ostera, Munduko Pilota Batzarreko zuzendari tekniko moduan joan da, partiduren bat be jokatu dauan arren.\nEuskal Pilota Selekzioa Mexikon dago oin, abuztuaren 4tik 14ra ospatuten dabilen Nazioarteko Pelotari Topaketan. Lagun arteko partiduak jokatuten dabiz mexikarrakaz batera, gizonak trinketean eta andrazkoak ezker horman. Euskal Herriko Kluben Txapelketako pelotari irabazleak dira bidaiatu dabenak eta nazinoartean, selekzinoaren presentzia zabaltzea da helburua. Holan, trinketean dabiz Ekhi Ziarrusta, Inhar Ugarte, Julen Chiapusso eta Ibon Taberna; ezker paretan barriz, Enara Gaminde eta Miren Larrarte.\nLehen jardunaldia domekan, hilak 6, jokatu eben Coatlinchan herrian. Tartean, Ekhi Ziarrusta Inhar Ugartegaz aritu zan, Fernando Medina eta Donovan Medinaren kontra. Partidua, ondo kostata baina irabazi eben, 25-30. Ez zan erraza izan, mexikarrak 15-9 irabazten hasi ziran-ta. Ziarrustak FMXen adierazo eban: \"mexikarren kontra ezin da gure jokoa erabili, gu egokitu egin behar gara; maila itzela!\".\nHurrego jardunaldia eguaztenean, hilak 9, jokatu eben Coatepec herrian eta Lur Ziarrusta Munduko Pilota Batzarreko zuzendari tekniko moduan joan bada be, atzen aldaketa bat dala-ta frontoira sartu zan Fernando Cabelloren kontra jokatuteko. Ziarrusta txikia ez da aspaldi trinketean aritu, eta igarri eban, 30-21 galduta. Bere anai Ekhik be izan eban partidua eta 40-25 irabazi eban, Stich-egaz batera Moreno eta Chiapussoren kontra. Beraz, domekan finalean ikusiko dira Coatepecen, Taberna eta Mundo bikotearen kontra.\nHirugarren jardunaldia gaur, hilak 11, izango da Mexiko Hiriko Campo Marte frontoian. Lur Ziarrusta barriro lehiatuko da Fernando Cabelloren kontra eta Ekhi Ziarrusta Inhar Ugartegaz, David Alvarez eta Einar Mundoren aurka.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000491", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur ospatuko da Azurrekako jaia\nSan Lorentzo ermitan mezea entzun ostean, barauskarria eta erromeria egongo dira; arrastian barriz, umeentzako jolasak eta Igel Txapelketea.\nGaur, abuztuak 10, da San Lorentzo edo San Lontzo eguna eta izen bereko ermitan, Lemoako Azurreka auzoan, jaia ospatuko da 12:00etatik aurrera. Ermitan mezea ospatu eta urtekeran, barauskarria banatuko da, trikitilariek girotuta. Gero, erromeriagaz jarraituko dabe trikitilariek. Arrastian barriz, 18:30ean, batuko dira barriro auzotarrak umeentzako jolasetan zein Igel Txapelketan parte-hartzeako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000492", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan emongo deutsee hasikerea Zeanuriko jaiei\nAurtengoan, jaiegun bat gehiago izango dabe zeanuriztarrek andramarietaz gozatzeko, bost guztira: Txupinazo Eguna, Jubiladuen Eguna, Umeen Eguna, Andra Mari Eguna eta San Roke Eguna.\nZeanuriko andramari jaiak zapatuan, hilak 12, hasiko dira eta ez da geldialdirik egongo eguazten gauera arte. Txupinazo Eguna, Jubiladuen Eguna, Umeen Eguna, Andra Mari Eguna eta San Roke Eguna antolatu dira. Egun guztietan, herriko txistulariek Hiru Zubiak kalejirea egingo dabe eta ekintzak desbardinak egongo dira kalejirearen atzetik zein aurretik: herri bazkaria, kuadrillen arteko jokoak, playbacka, jolas-parke eta bits jaia, ardi-txakur txapelketea, pelota partiduak, jantzaldia eta lehiaketa gastronomikoak tartean. Gauez ostera, zapatuan batuko da jente gehien Herdoil eta Hoferen kontzertuetan eta geroko erromerian. Baina hurrengo egunetan be egongo da gaueko musikea: DJ Bull, Kalakan, Miren eta Roberto eta Xaibor.\nAbuztuak 12, zapatua\n08:00etan, Gorbeiara igokerea.\n15:00etan, herri bazkaria (izen-emotea Txoko Sagarnan)\n18:00etan, txupinazoa Zeanuriko Koruaren eskutik.\nJarraian, Hiru Zubiak herriko txistulariakaz.\n18:30ean, poteo musikatua eta kuadrillen arteko jokoak.\n22:30ean, kontzertuak: Herdoil, Hofe eta Zirkinik Bez erromeria.\nAbuztuak 13, domekea\n11:00etan, Hiru Zubiak herriko txistulariakaz.\n13:00etan, jubiladuen barauskarria plazan, txistulariek girotuta.\n22:00etan, Jaietako Kartel Lehiaketearen sari banaketea.\n22:15ean, Playback Txapelketea.\nJarraian, DJ Bull.\nAbuztuak 14, astelehena\n11:00etan, Hiru Zubiak herriko txistulariakaz.\n11:30ean, Umeentzako jolas-parkea plazan.\n18:00etan, bits jaia plaza ondoan.\n18:00etan, Zeanuriko IV. Arraza Libreko Ardi-txakur Txapelketea Torreko soloan.\n22:30ean, Kalakan taldearen kontzertua.\nAbuztuak 15, martitzena\n11:00etan, Hiru Zubiak herriko txistulariakaz.\n11:30ean, meza nagusia Andra Marin.\n13:00etan, trikitilariek girotutako poteoa.\n18:30ean, Zeanuriko Pelota Txapelketako finalerdiak eta pala erakustaldia.\n22:15ean, Harrobi Dantza Bertikala konpainiaren Geure(R)a ikuskizuna plazan.\n23:00etan, Miren eta Roberto Etxebarriaren kontzertua.\nAbuztuak 16, eguaztena\n11:00etan, Sukaldari Egunerako izen-emotea.\n11:30ean, meza nagusia Andra Marin.\n14:00etan, paella, tortilla eta limoizko postrearen aurkezpena.\n14:30ean, Sukaldari Eguneko sari banaketea eta herri bazkaria.\n17:00etan, Zeanuriko Mus eta Briska Txapelketak.\n20:00etan, erromeria Xaiborregaz.\n22:00etan, Hiru Zubiak herriko txistulariakaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000493", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur be aterako dau teleskopioa Carlos de Pradok Lemoan\nGaur gauean, 22:30etik aurrera, de Pradok Arlonagusia zelaiko aparkalekuan ipiniko dau teleskopioa, lemoaztarrei konstelazinoak hurbilduteko.\nMartitzenean Agrupación Astronomica de Madrid Sur alkarteko Carlos de Pradok, Gerardo Manzanedo lehengusu lemoaztarra daukala-ta, eguzki-teleskopioa ipini eban Lemoako ugerlekuetako sarreran. Jente ugari hurbildu zan eguzkia ikustera, ugerlekurako bidean. Holan, gauean be teleskopioa ateratea ebatzi dau. Beraz gaur, hilak 10, 22:30etarako egin dau deialdia Arlonagusia futbol zelaiko aparkalekuan.\nDe Pradoren teleskopioagaz eta bere azalpenakaz, hurreratuten diranek gaueko zerua hurbiletik ezetuteko aukerea izango dabe. Eguzki sistemako planeta eta ilargiak, izarrak eta konstelazinoak ikusteko aukerea izango da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000494", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan jokatuko dira Zeanuriko LIII. Pelota Txapelketako lehen finalaurrekoak\nPromesa mailan Bilbao eta Ibarluzea lehiatuko dira eta nagusiak binaka, Gereñu eta Markaida batetik, Okamika eta Beitia I bestetik.\nZeanuriko LIII. Pelota Txapelketea aurrera doa eta barikuan, abuztuak 11, jokatuko dira finalerdietako lau partiduetako lehenengo biak, 20:45etik aurrera. Promesak lau t'erdian lehiatuko dira, Bilbao eta Ibarluzearen arteko partiduan Nagusiak barriz binaka arituko dira, Gereñu eta Markaida batetik, Okamika eta Beitia I bestetik.\nHurrengo finalaurrekoetan, promesetan, Ituarte eta Sasiain dagoz. Nagusietan barriz, beste bikote bi: Karregal eta Mendia, Agirremalloa eta Pujana. Holan, finalaurreko guztiak jokatuten diranean, irabazleak abuztuaren 19ko finaletan egongo dira aurrez aurre, aurtengo txapela janzteko lehian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000495", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Uribe eta Otzerinmendin be ospatuko dira sanlontzoak\nOtzerinmendiko San Lorentzo ermitaren inguruan batuko dira auzotarrak, eguenean hasi eta barikuan amaituko dan jaian.\nSan Lorenzo egunean, hilak 10, eta hurrengoan ospatuko ditue Zeanuriko Uribe eta Otzerinmendi auzuneetako auzotarren sanlontzoak, santuari eskainitako ermitan. Egun bietan, lehen ekintzea 12:00etako mezea entzutea izango da. Mezen ostean zein arrastian, jana, trikitilariak eta bola txapelketak jokatuko dira, kofradien artekoa zein ume eta andrena.\nEgitaraua:\nAbuztuak 10, eguena\n12:00etan, meza nagusia.\nGero, barauskarria eta trikitilariak.\n18:00etan, bola jokoaren kanporaketea.\nGero, erromeria Miren eta Roberto trikitilariakaz.\nAbuztuak 11, barikua\n12:00etan, arimen aldeko ospakizuna.\nGero, andra eta umeen bola jokoa.\n18:00etan, bola jokoaren Zeanuriko finala.\nGero, urdaia eta txokolatea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000496", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeiakoa da Bizkaiko parketxerik bisitatuena\nUrteko lehen sehilekoan ia 8.000 personak bisitau dabe Areatzako parketxea, eskola-umeak izan dira batez be, 59 zentrotako 3.660.\nBizkaiko Diputazioak argitaratutako datuen arabera, Armañon, Gorbeia eta Urkiolako parketxeek 22.207 bisitari jaso ditue 2023ko lehen urterdian. Bisitatuena, Areatzako Gorbeiako parketxea izan da, 7.891 persona pasau dira aurten bertatik. Datuek erakusten dabenez, gehienak eskoletatik heldutako txangoetako partaideak dira 59 zentrotako 3.660 ikasle. Holan, astebarruan egoten da bisitari gehien, 5.652; astegoienetan barriz, 2.328.\nDatuok 2019koakaz konparatu ezkero, ikusi da bisitari kopurua igon egin dala Bizkaiko parketxeetan. Orduan, pandemia aurretik, 21.079 bisitari egon ziran hiru parketxeetan. Aurten ostera, 22.207 izan dira, %5,35 gehiago hain zuzen be. Gainera, ikusi da bisita gehien jasoten dan sasoia, Aste Santuaren bueltan egoten dala martian, aprilean eta maiatzan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000497", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Muturreko tenperatura altuengaitik, alerta laranja ezarri da biharko\nTenperaturak 40oC-tara heldu daitekez bihar arrastian eta Gorbeiako kurutzean, 31oC-raino be.\nBihar, abuztuak 9, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ipinitako alerta bi izango doguz aktibo eskualdean: muturreko tenperatura oso altuengaitik abisu laranja eta baso sute arriskua dala-ta, alerta beilegia. Izan be, bihar arrastiko 16:00 inguruan, 40 oC-tara heldu daitekez Bizkaia barnealdeko termometroak. Hondartzara joatekotan be, abisu horia dago ezarrita arrastirako, enbata arriskua dala-ta.\nGainera, J. A. Arandak Radio Euskadin adierazo dauanez, Gorbeiako kurutzea be ez da beroarengandik librauko. Tenperaturak muturrekoak izango dira ia 1.500 metrotara be; 26oC eta 31oC-ren bueltan ibiliko da giroa.\nEUSKALMETen partea\nEguaztenean giroa oso beroa izango da. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta barnealdean maximoak 38-40 oC-ren bueltan ibiliko dira. Kostaldean, batez be ekialdean, brisa altxauko da eta tenperatura baxuagoa itxiko dau. Zerua ia erabat oskarbi egongo da, hori bai, arrastian bero-hodeiak garatuko dira eta ez dogu baztertzen zaparrada trumoitsuren bat botatea. Egunaren amaieran haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egin dezake kostaldean, indar apur batekin.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000498", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean joango dira bediaztarrak San Lorentzora\nUrtero lez, abuztuaren 10ean egingo da Murtatza auzoko San Lorenzo ermitako jaia meza, barauskarri, trikitilar eta karta-jokoagaz.\nAbuztuaren 10ean, eguena, da San Lorenzo eguna eta beste jai batzuen artean, Bediako Murtatza auzoan izango da jai. Eguerdian, herritarrak San Lorenzo ermitara hurreratuko dira 12:00etako mezea entzuteko. Honen ostean, trikitilariek girotutako barauskarria zerbitzauko da ermita parean eta arrastiz, 17:00etan, Briska Txapelketea jokatuko da. Antolatzaileek gogoratu dabe, parte-hartzeako, gitxienez bikotekide bat Bediakoa izan behar dala.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000499", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dagoz Areatzako jaietako playback eta kuadrillen kalejirarako izen-emoteak\nNagusien zein umeen Playback Leihaketan, abuztuaren 21era arte emon daiteke izena eta kuadrillen kalejiran, abuztuaren 25era arte.\nAreatzako jaietan, hitzordu garrantzitsu bi izaten dira Playback Leihaketea eta Kuadrillen Kaljirea. Lehenengoa, txupinazo egunean izango da, gauez, eta nagusi zein umeek, hilaren 21erako izan behar dabe izena emonda. Nagusien kasuan, 646 567 836 (Aintzira) telefonora idatzi behar da eta umeen kasuan, 625 707 831 (Saioa) telefonora.\nKuadrillen Kalejirea ostera, zapatuan, hilak 26, urtengo da 22:30ean bainuetxetik Danborrada eta Areatzako Bandagaz. Honetarako be, izena emon behar da, abuztuaren 25eko arrastiko 18:00etarako gehienez. 666 098 954 (Nerea) telefonora idatzita egin behar da izen-emotea eta bertan, kuadrullaren izena eta tematika azalduteko hiruzpalau lerroko testua zehaztu behar dira.\nJaiak antolatzen\nJaien prestaketea aurrera doa eta horretarako, hainbat hitzordu dagoz asteon. Gaur, hilak 8, Jai Batzordea batuko da 19:00etan udaletxean eta gero, Danborrada Txikiaren entsegua egingo da. Danborrada nagusiaren entsegua ostera, bihar 20:00etan izango da. Eguenean barriz, barriro batuko da Danborrada Txikia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000500", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kalidadezko osasun sistema publikoaren alde mobilizatzeko deia egin dau Zeberioko EH Bilduk\nGaur, hilak 8, udaletxe aurrekaldean izango da protestea 19:30ean, Zeberion udan medikurik ez dagoalako.\nZeberioko EH Bilduk deituta, gaur arrastiko 19:30ean \"kalidadezko osasun sistema publiko baten aldeko\" alkarretaratzea egingo da Zeberioko plazan. Izan be, Zeberioko mediku kontsulta bagilaren 26tik dago zarratuta eta ez da urri lehenengoaren 8ra arte zabalduko. Beraz, uda sasoian, 15:00era arte Ugaora joan behar dira zeberioztarrak eta arrastian, Basaurira. Holan, \"lehen arreta itolarrian\" dagoala dino EH Bilduk.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000501", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Tubik hamabigarrenez jantzi dau Euskal Herriko lasto jasotearen txapela\nDomekan Berangon jokatutako txapelketan lortu dau hamabigarren txapelaren markea, hogeta hiru jasoaldi eginda.\nAtzo, hilak 6, Berangon jokatu zan Euskal Herriko Lasto Jasotze Txapelketa eta bertan, Jose Martin Bustinza \"Tubi\" dimoztarra. Txapelketa guztietan lez, bera zan faboritoa eta minutu bitan 45 kilogramoko fardoari 23 jasoaldi egin ostean, berarentzako izan zan txapela, hamabigarrenez. Ostetik, Beñat Amadek 22 jasoaldi, Jon Loiolak 20 eta Oier Gonzalezek 19 egin ebezan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000502", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguzkia teleskopio bategaz ikusteko aukerea egongo da bihar Lemoan\nAbuztuaren 8an, 11:00etan hasi eta 13:30era arte, eguzkia begituteko teleskopio bat ipiniko da Lemoako eskolako patioan.\nMartitzenean, hilak 8, Agrupación Astronomica de Madrid Sur Carlos de Pradok eta Gerardo Manzanedok, astronomia postu bat ipiniko dabe Lemoako eskoletako patioan. Goizez, 11:00etatik 13:30era, pasau ahalko da jentea eguzki-teleskopioagaz astro erregea ikustera. Izan be, teleskopio berezi honeek argitasuna kontroletako aukerea emoten dabe, eguzkia, bere gar eta orbanak aurrez aurre ikus ahal izateko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000503", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Elizondoko San Lontzo eguna ospatuko da eguenean\nOlabarrietako Santo Tomas parrokian mezea ospatuko da 13:00etan eta gero, danontzako kopautxoa banatuko da.\nZeberioko Olabarrietako Santo Tomas elizea San Lontzori be badago eskainita eta bertan, abuztuaren 10ean, ospatuko dira sanlontzoak. Eguerdian, 13:00etan, mezea egongo da entzungai eta gero barauskarria banatuko da hurreratu diranen artean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000504", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andra batek sexu-erasoa salatu dau Lemoan\nGaur, hilak 7, 19:30ean Lemoako Udalak udaletxean elkarretaratze instituzional isila egitera deitu ditu herritarrak.\nLemoako Udalak, idatzi baten bitartez jakinarazo dau andra batek salatu dauala, \"oin dala egun gitxi herriko etxebizitza batean jasandako sexu-erasoa\". Hau ikusita, udal talde biek adierazpen instituzional bat eta elkarretaratze bat adostu dabe. Elkarretaratze isila gaur, hilak 7, egindo da udaletxean bertan, 19:30etik aurrera.\nAdierazpen instituzionalean, Udalak \"gaitzespenik sendoena\" agertu dau gertakari honen aurrean eta alkartasun osoa adierazo deutso sexu-erasoa jasandako andreari. Horrezaz gain, indarkeria erabilten dauanaren erantzukizuna azpimarratu dau Udalak. Holan, \"bardintasun eta errespetu balioetan oinarritutako gizarte baten\" norabidean lan egiteko konpromisoa agertu dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000505", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "San Adrian ermitako jaia ospatuko da zapatuan\nAbuztuaren 5ean, 12:30ean mezea eta gero barauskarria egongo dira Argiñao auzoko ermitan.\nZeberio eta Arantzazu artean dagoz Argiñao auzoa eta bere ermitea, San Adrian. Sanadrianak urri lehenengoaren 8an badira be, ermita honetan abuztuaren lehen astegoienean ospatuten da jaia, aurten hilak 5, zapatua. Eguerdian, 12:30ean, hasiko da mezea eta gero kopautxoa egongo da hurreratu diranentzako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000506", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanuriko LIII. Pelota Txapelketako atzen final-laurdenak jokatuko dira bihar\nPromesen, lau t'erdian, eta nagusien, bikoteka, partidu bana egongo dira barikuan 19:00etan. Finalaurrekoak hilaren 11tik 15era jokatuko dira eta finalak, hilaren 19an.\nBarikuan, abuztuak 4, jokatuko dira Zeanuriko LIII. Pelota Txapelketako atzen final-laurdenak. Promesak kaiolan arituko dira eta nagusiak bikoteka. Holan, 19:00etatik aurrera partidu bi egongo dira jokoan; Sasiain vs. Iruzubieta III batetik eta Okamika-Beitia I vs. Etxeita-Ibarloza bestetik. Atzen finalaurreko saioan, holan geratu ziran markagailuak: Bilbao 22-17 Ariznabarreta, Okamika-Telleria 21-22 Agirremalloa-Pujana bestetik.\nFinal-laurdenak ebatzita egon ostean, hurrengo asteetan jokatuko dira finalaurreko eta finalak. Finalaurrekoan abuztuaren 11 eta 15 artean egongo dira ikusgai. Finalak ostera, batera jokatuko dira abuztuaren 19an.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000507", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabaldu da Areatzako jaietarako olinpiadetan parte hartzeako izen-emotea\nAbuztuaren 20ra arte egin daiteke kuadrillen inskripzinoa, izena eta partaide kopurua izentauta, 688 683 414 edo 688 632 446 telefonoetan.\nAreatzako jaietan, abuztuaren 25ean 18:00etatik aurrera, kuadrillen arteko olinpiadak jokatuko dira Laminetxe Gaztetxeko kideek antolatuta. Parte-hartzeako, aldez aurretik emon behar dabe izena kuadrillek, honako telefonoetako batean: 688 683 414 / 688 632 446. Whattsapp bat idatzi behar da, bertan taldearen izena eta parte hartzaile kopurua zehaztuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000508", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Beñat Intxauspe Arratia BHIko irakaslea Islandian egon da, ikastetxe berde eta iraunkorrago baterako ideiak hartzean\nErasmus + programaren baitan, irakasleentzako 'Ikastetxe berdeagoak, etorkizun jasangarriago baten alde' ikastaroan hartu dau parte Europako beste irakasle batzuekaz batera.\nArratia BHIk, Zaindu Maite Duzun Hori barrikuntza taldea dauka, Agenda 30, Erasmus +, Hezkidetza eta Normalkuntza proiektuak aurrera aterateko eta honeri bultzada bat emoteko, Beñat Intxauspe irakaslea Islandiatik ibili da, Greener schools for a sustainable future ikastatoan parte-hartzean. Islandia, Intxauspe moduko geologo batentzako leku interesgarria da, geologikoki aktiboa dan heinean; baina horrezaz gain, \"herrialde garatu bat, garapen jasangarriaren alde egiten dauana\" dalako aukeratu eban Atlantikoko irla hau Intxauspek.\nHolan, Arratia BHIn, Erasmus + programearen lehen esperientzia izan da hau eta zenbait proiektu interesgarri ezetuteaz gainera, Europako beste eskola batzuekaz lankidetzea bultzatzeko eta jasangarritasun proiektuak hemen indartzeko ideiak hartu zein transmituduteko izan da baliagarria. Izan be, Europako hiru ikastetxek Arratia BHIko proiektuak entzun ostean kontaktua hartu dabe. \"Baliteke datorren ikasturtean lankidetzaren bati forma emoten hastea\", adierazo dau Intxauspek.\nBeñat Intxauspe eta ikastaroan egon diran beste irakasleak, eskuratutako tituluagaz.\nIzan be, Arratia BHIko Agenda2030 proiektua argigarria izan da beste ikastetxe batzuentzako. Intxauspe harrituta agertu da, \"teorian Europa osoan egiten dana, ez eban inork ezetuten\". Holan, besteek ideiak hartu dittue baina onartu dau, Arratia BHIrentzako ez dala izan praktikoki hain baliagarria ikastaroaren atzen zatia, datorren ikasturterako plan bat osotutea, \"itxuraz, aurreratuta goazelako Europarekin alderatuta\".\nIslandiako proiektuak\nBasoen berreskurapena Islandiako landetan.\nBeste ikastetxeetan jasangarritasunaren alde egiten diran proiektuez gainera, Islandian bertan egiten dana ezetuteko aukerea izan dau Intxauspek. Euretako lehena, baso originalen berreskuraketa proiektua izan da. Gizakia Islandiara heldu zanean, irlaren %40a zan basoa eta gaur ez da %2ra heltzean, mila urtez abeltzaintza praktikau ostean. Dirulaguntza eta boluntariotzaren bitartez, lantalde bat basoak berreskuratuten hasi da. Hasteko, landak soloak lez jorratuten ditue, haziak erein eta sasitza buztartuz, lurra sortzen hasteko. Eta sasitzak dagozan lekuetan, honeek kendu eta arboleak sartuten ditue.\nUr geotermalari esker, aurrera doaz negutegiak Islandian.\nBigarren proiektua, energia geotermikoaren erabilierearen ingurukoa izan da. Kilometro biko hodien bitartez ateraten da ur beroa lur-azpitik eta hau urtetean, lurrundu egiten da turbina batzuk mubiduaraziz. Holan, uriburu osoarentzako energia elektrikoa lortzean da. Energia garbia, ura barriro lur-azpira bideratu eta ziklo bat sortuten dalako. Baina dana ez da hemen amaituten. Izan be, oin, turbinatik pasau dan ur beroa, ondino 80 ·Cren bueltan, negutegi batzuetara bideratuten dalako. Holan, negutegiak bero manteniduten ditue, Islandiako eguzki falteari buelta emonez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000509", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gurutze Gorriarentzako dirua batzeako kontzertua The Quiet Cornerren\nSK Live taldeak 80. eta 90. hamarkadetako musikea ipiniko dau zapatu iluntzean, Gurutze Gorria diruz lagunduteko.\nAreatzako The Quiet Corner taberna irlandarrak SK Live bikotea dakar zapatuan, hilak 5, iluntzea 1980 eta 2000 urteko musikeagaz girotuten, 20:00etatik aurrera. SK Liveren kontzertu guztietako irabaziak, GKE desbardinetara bideratzen dira eta oingoan, Gurutze Gorria erakunde humanitarioarentzako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000510", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoienean ospatuko ditue sanbizenteak Artaunen\nDimako Artaun auzoan, egun biko jaia antolatu da abuztuaren 5etik 6ra. Bola Txapelketea, txitxi-burduntzia, erromeria, herri kirolak eta Tortilla Lehiaketea egongo dira, besteak beste.\nSanbizenteak dira, beraz jaietarako sasoia Dimako Artaun auzoan. Abuztuaren 5ean eta 6ean izango dira ospakizunak. Lehenengo egunean, 18:30ean txupina bota eta martxan ipiniko da Lourdes Soraluze XIV. Bola Txapelketea; gero, txitxi-burduntzia eta erromeria. Hurrengo egunean ostera, umeentzako jolasak eta herri-kirolak egongo dira. Iluntzean Tortilla Txapelketea egingo da eta mozorro erakusketa eta errifea zozketatu ostean amaituko dira aurtengo sanbizenteak.\nAbuztuak 5, zapatua\n18:30ean, txupinazoa.\n18:30ean, Lourdes Soraluze XIV. Bola Txapelketea.\n20:00etan, txitxi-burduntzi herrikoia.\n22:00etan, erromeria Bilbao anaiakaz.\nAbuztuak 6, domekea\n12:00etan, umeentzako jolasak.\n18:00etan, herri-kirolak: lasto altxatze eta botatzea (Jose Martin Bustinza 'Tubi' eta Jon Loiola), azkorea (Julen Larrea eta Ioritz Gisasola) eta ingudea (Jose Martin Bustinza 'Tubi' eta Jon Loiola).\n20:30ean, Tortilla Txapelketarako plateren aurkezpena.\n21:00etan, trikitilariak, mozorro erakusketa eta errifen zozketea.\n22:30ean, txokolatea eta jaien amaierea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000511", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hasi dira heltzean Oporretako Argazki Lehiaketarako erretratuak, bialdu zeurea helbidera!\nArgazkiagaz batera non, noz eta nok atara dauan be esan beharko da mezu elektronikoan; Euskal Herriko landetxe batean astegoieneko egonaldia dago jokoan!\nGaragarriletik dago martxan BEGITUren Oporretako Argazki Lehiaketea, daborduko heldu dira proposamen polit batzuk. Urri lehenengoaren 25era arte egongo da zabalik helbide elektronikoa Arratia, Zeberio eta Ubideko herritarren oporretako argazkiak jasoteko, bakotxak hiru gehienez. Argazkiagaz batera non, noz eta nok atara dauan be esan beharko da mezu elektronikoan.\nIrabazlea edo, epaimahaiak holan ebatzi ezkero, irabazleak urri bigarrenean argitaratuko dira eta saria, Euskal Herriko landetxe batean astegoien bat pasatzeko bonua izango da. Epaimahaia BEGITUko erredakzino-taldeak osotuko dau. Argazkiak urri bigarrenean argitaratuko dira, baina BEGITUk batan bat arinago argitaratzeko eskubidea gordeko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000512", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan ospatuko da Brutal Arratia BBQ III. metal jaialdia\nZortzi talde konbidau ditu aurtengoan Brutal Arratia Records-ek Arteako metal jaialdira; plazan, 16:00etan hasiko da jaia.\nAbuztuaren 5ean, zapatua, izango da Brutal Arratia Records-ek antolatutako Brutal Arratia BBQ jaialdiaren hirugarren edizinoa. Urtero lez, Arteako plazan egongo da oholtzea eta bertatik, zortzi talde pasauko dira, grindcore, black-trash, punk rock, sludge eta death metal estilokoak batik bat, baina baita musika elektronikoa be. Jaialdia, doban da.\nEtxean, ezaguna da Mutilated Judge grindcore talde arteaztarra; estilo bardinekoak dira Colgate Total (Castelló) eta SubRats (Portugalete). Black-trash-a barriz, Nuclear Revenge talde gasteiztarrak ipiniko dau, sludge-a Hondarribiko Horzdun taldeak, death metal-a Mutant Slug katalanek eta punk rock-a Sestaoko K.A.L. taldeak. Techno-a ostera, El Gran Puzzle Comico taldeak ipiniko dau, Zaragozatik etorriak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000513", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Olatz Urkiza izentau dabe Gorbeialdeko presidente\nAntolaketa barriagaz Igorre, Zeberio, Areatza eta Orozkoko udalek eta Landa 21, Ekolur, Nekatur, Gorbeiazpi eta Itxina alkarteek gidatuko dabe Gorbeialde.\nGorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak zuzendaritza taldea barriztu dau. Holan, presidentea Olatz Urkiza Igorreko alkatea izango da eta presidenteordea, Zeberioko alkatea dan Ekain Goti. Gainera, Orozkoko eta Areatzako udalak be egongo dira. Beste alde batetik, ohiko funtzionamentua eroango dabe alkarte desbardinek: Landa 21, Ekolur, Nekatur, Gorbeiazpi eta Itxina.\nOlatz Urkizak BEGITUn egindako adierazpenetan azaldu dau, laster ipiniko dala lantalde barria martxan, \"mahai gaineran zer dagoan\" ikusi ostean. Holan, Urkizaren asmoa Gorbeia inguruetako turismoa indartutea izango da eta Igorren, \"lehen sektoreari bultzada bat emon\" gura deutso.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000514", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Antxinako zerratokietako lana ikusgai Otzerinmendiko San Juston\nZeanuriko Otzerinmendi kofradiaren historian hain garrantzitsua izan dan basogintza tradizionalari protagonismo berezia emongo deutsie aurtengo San Justo jaietan otzerinmenditarrek.\nAbuztuaren 5ean, zapatuan, 14:00etan emongo jake hasiera jaiei, San Justuko harextpean egingo dan kofradiako auzo-bazkariagaz. Bazkari herrikoi horretan kofradiako kideez gain, edozeinek parte hartu daike, aurretik izena emonda. Horretarako, abuztuaren 2a baino lehenago honako telefonoetako batera deitu beharko da: 6471=8354 /669209654.\nArrastian, 16:00etatik aurrera mus eta briska txapelketak jokatuko dira eta umeentzat jolasak eta puzgarriak egongo dira. 19:00etan erromeria hasiko da Jone eta Julene trikitilariekaz, eta urdaia eta txokolatea banatuko da danontzat.\nHurrengo egunean, abuztuaren 6an, Justo eta Pastor deunen egunean, 11:30ean mezea ospatuko da kofradiako ermitan. Mezearen ostean, eta ohitura zaharrari eutsiz maiordomoak barauskarria -ardao zuria eta gailetak- banatuko ditu San Justora hurreratzen diranen artean.\n13:00etan antzinako zerrategiaren erakustaldia egingo da. Bertan, Gorbeialdean aizkorea, trontzea, arpana, txapazerrea... moduko tresnak erabiliz, zuhaitzen enborretatik trenbideetarako trabiesak, baserrien eraikuntzan erabiltzen ziran hageak eta oholak zelan ateratzen ziran erakutsiko da. Beraz, Gorbeialdean orain dala 70 urte arte ikusi eitekean zerrategietako lana ikusi ahal izango da. Ondoren, motozerrea erabiliz altzari eta irudi ezbardinak egingo dira enborrak landuz, era honetan basogintzan emon dan bilakaera isladatuz.\nErakustaldiari amaiera emoteko, bikote mixtoen arteko trontza erakustaldia egingo da eta14:00etan tortilla eta paella txapelketen sariak banatuko dira. Arrastian 17:30ean bola txapelketea jokatuko da. Txapelketa honetako lehenengo lau sailkatuak San Lontzon hurrengo astean jokatuko dan finalerako txartela lortuko dabe, Altzuan, Undurragan, Ipiñaburun eta San Lontzon bertan jokatutako txapelketetan finalerako txartela lortu dabenekaz batera.\nAntxinako zerratokiaren erakustaldia\nErakustaldi honetan orain dala 70 urtera arte Otzerinmendin eta Gorbeialdean zerrategietan zelan behar egiten zan ikusteko aukerea eskaintzen da. Zerrategi honeetan egiten ziran gehienbat hiru eginkizunerako erabiltzen ziran egur landuak:\nETXEBIZITZEN eta BASERRIEN ERAIKUNTZArako hageak eta oholak.\nUNTZIGINTZArako, hau da itsasontziak egiteko, lehenago itsasontziak egurrezkoak izaten ziran eta.\nTrenbideetako TRABIESAK egiteko, bereziki XIX. mendearen hasieratik aurrerantza.\nZerratokia basoan bertan edo baserri bat eregiten zan inguruan altxatzen zan. Normalean kontraterreno egoan toki batean altxatzen zan, urkuilu eran jarritako enborren gainean, holan kontraterrenoa aprobetxatuz, enborrak edo tronkoak zerratokiaren ganean errezago ipintzen ziran eta.\nEnborra zerratokiaren ganean egoanean, lotu egin behar izaten zan, eta horretarako \"TXAKURRAK\" izeneko untzeak erabiltzen ziran.\nEnborra lotu ondoren, ARPANA erabiliz, langileak lau kostanera kentzen eutsezan enborrari, eta holan trabiesa edo hage bat lortzen eben. Arpana trontza handia bat da, eta tresna hau astintzeko, langile bat zerratokiaren goiko aldean jartzen zan eta bi azpiko aldean. Arpanak azpiko aldean kirten bat dauka eta kirten hori, graduatu egin daiteke, azpian dagozan langileen neurrira egokitzeko eta era horretan, euren lana errazago egiteko. Tresna hau astintzeko indar handia egin behar izaten zan eta horregaitik hiru behargin ibilten ziran berau astintzen; arpanaren bidea errazteko, beste batek ziria sartzen eban, ebaketa joian bitartean.\nTrabiesatik edo hagetik oholak ateratzeko, beste tresna bat erabilitzen eben TXAPAZERREA deritxona. ARPANA baino pisu gitxiagokoa eta arinagoa da, eta normalean bi pertsonen artean erabiltzen zan.\nEgitaraua:\nAbuztuak 4\n14:00etan, auzo bazkaria\n16:00etan, Mus eta Briska Txapelketak\n16:30ean, umeentzako jolas eta puzgarriak\n19:30ean, urdaia eta txokolatea\nGero, Jone eta Julene trikitilariakaz erromeria.\nAbuztuak 5\n11:30ean, mezea eta gero, barauskarria\n13:00etan, Antxinako Zerratokia erakustaldia: azkorea, trontzea, arpan eta txapazerrea...\n14:00etan, Tortilla eta Paella Txapelketak\n17:30ean, bola jokoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000515", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzak aurkeztu dau jaietako egitaraua\nPrestaketa eta antolaketa lanak be aurrera doaz. Gaur, 19:00etan batuko da jai batzordea eta Danborradaren entseguak egingo dira 20:00etan, gaur, bihar eta etzi.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000516", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nazioarteko Basque Country Txapelketearen lehen irabazlea izan da Amaia Aldai\nEstatu Batuetan jokatutako lehen andrazkoen txapelketan, dimoztarra 22-19 urten zan garaile Olatz Arrizabalagaren kontra jokatutako finalean.\nBoise (Idaho, AEB) hiriko Anduiza pelotalekuan jokatu da Nazioarteko Basque Country Txapelketea, andrazkoen Hiru Hiriburuak Torneoko txapeldun eta txapeldunordeen artean: Nora Mendizabal, Andrea Capellan, Olatz Arrizabalga eta Amaia Aldai. Finala, domekan jokatu zan atzen bien artean eta txapela Aldaik jantzi eban, 22-19 irabazi ostean.\nPartiduaren hasikeratik, Aldaik eroan eban markagailuaren agintea baina Arrizabalaga, hurbiletik jarrraituten izan eban. Holan, partidu erdikaldera 11-9 heldu ziran baina Aldai erritmoa bizitu eta 19-12ra ailegau ziran. Halanda be, gernikarrak ez eban amorerik emon eta astiro-astiro hurbildu zan, tantu bakarreko aldea izatera arte, 20-19an. Baina dimoztarrak ez ebazan atzen tantu biak oparitu eta berarentzako izan zan txapela.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000517", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aisialdiko begirale ikastarorako dirulaguntzea emongo dau Dimak\nUrri bigarrenetik, hurrengo urteko bagilera arte izango da Urtxintxa Eskolaren ikastaroa Diman eta dimoztarrentzako, 200 euroko laguntzea emongo dau Udalak.\nAurten be, Urtxintxa Eskolak jaurlaritzeak homologatutako aisiadiko begirale titulua lortzeako ikastaroa emongo dau Diman. 2023-2024 ikastaurte ia osoa hartuko dau ikastaroak, 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko. Ikastaroak 450 euroko balioa dauka eta edonork emon ahal dau izena urtxintxaeskola.eus helbidean baina Diman erroldatutakoek 200 euroko dirulaguntzea izango dabenez, honeek udaletxean egin behar dabe izen-emotea.\nIkastaroa, hamabi asteburutan emongo da, hamasei langai teoriko dagoz eta testuinguruan oinarritutako metodologia parte-hartzailea erabiliko da. Horrezaz gain, Dimatik kanpo hiru egonaldia egingo ditue, bi aterpetxeetan eta bat kanpaldian. Euskera maila ona beharrezkoa da eta praktikak egiten hasi aurretik, hamazortzi urtetik gorakoa izan behar da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000518", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurten be, Gorbeibusa egongo da San Inazio egunean\nGoizeko 06:00retatik arrastiko 19:00etara egongo da Gorbeibusa Areatza eta Pagomakurre arteko bidean gora eta behera.\nAstelehena, abuztuak 31, da San Inazio eguna eta urtero lez, jente ugari hurbilduko da Gorbeia igoteko helburuagaz. Pagomakurreko aparkalekua eta kaminoa kotxez ez beteteko helburuagaz, Bizkaiko aldundiak autobusa ipiniko dau aurtengoan be. Inor ezingo da kotxeagaz igon, abeltzainak eta aterpeetara doazenak bez.\nGorbeibusa, goizeko 06:00retatik arrastiko 19:00etara ibiliko da Areatza eta Pagomakurre artean, gitxi gorabehera hogei minuturo. Jenteak autoak aparketako aparkalekuen proposamena be egin da: Arratiano jatetxea, Karpo, Bolivar, eskolea, ugerleku ostean eta Astondoa piroteknian, hurrengoz hurreno.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000519", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "DJ O'Ganjik girotuko dau domeka eguerdia The Quiet Cornerren\nAreatzako taberna irlandarrean, DJ O'Ganjik rock&roll kantak ipiniko ditu hilaren 30ean, 13:30etik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000520", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan ospatuko da Ubideko Gazte Eguna\nTrikitilariak, bazkaria, bingoa, jokoak eta magia ikuskizuna egongo dira egunez; gauez ostera, kontzertua eta soinu sistema.\nUbideko gazteek antolatuta, garagarrilaren 19an ospatuko da Ubideko Gazte Eguna, egun osoko jaia. Eguerdian hasiko da jaia, 13:00etan urtengo dira Goiuri eta Irati trikitilariak herria girotuten eta 15:00etan, gazte bazkaria egingo da, \"bazkari multikulturala\". Bazkarirako txartelak, Batzokian zein Herriko Tabernan lortu daitekez.\nBazkalostean, 17:30era arte Bingoa jokatuko da eta gero, Herri Jokoak zein Mus Txapelketea egongo dira jokoan. Arrastiari amaierea emoteko, Antxon magoak magia trukuak egingo dira 20:00etatik aurrera. Gauez ostera, musikea izango da nagusi. 22:00etan Tokan 2 La Polla taldea, La Polla Records-en tributoa, igongo da oholtzara eta gero, Lokatz Hifi soinu sistemako Tuknus eta Papatraumak ipiniko dabe musikea goizaldera arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000521", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur hasiko dira lemoaztarrak herriko jaietarako berotuten\nGaur herri afaria egingo da txosnagunean eta bihar, Ganzabal Mendi Taldeko kideek txupina botateagaz batera hasiko dira lau eguneko jaiak.\nGaur jaietarako motorrak berotuteko eguna izango da Lemoan. 19:00etatik 20:00etara, biharko Mozorro Lehiaketarako izena emon behar da eta gero, herri afaria egingo da txosnagunean. Halanda be, jai ofizialak bihar hasiko dira, mende erdia bete dauan Ganzabal Mendi Taldeak txupina bota orduko. Urtero lez, kuadrillak mozorrotuta urtengo dira, buruhandi eta gaiteroakaz, udaletxetik Elizondorantza eta bertan egingo dira ekintza gehienak hurrengo lau egunetan.\nGaragarrilak 28, barikua\n18:30ean, jaietako kartelen erakusketea udaletxeko plazan.\n19:00etan, jai hasikerako txupina eta Jaietako Kartel Lehiaketako sari banaketea udaletxeko plazan.\nOstean, kalejirea, mozorrotutako jentea, buruhandi eta gaiteroakaz, Elizondoraino. Han Mozorro Lehiaketako sari banaketea.\n21:00etan, 18 urtetik beherakoentzako kuadrillen afaria kiroldegian.\n23:30ean, kontzertua eta erromeria, Zelanda eta Beranduegi taldeakaz Elizondon.\nGaragarrilak 29, zapatua: Kuadrilla Eguna\n11:00etan, umeentzako jolas parkea eskolako patioan.\n13:30ean, apar jaia eskolako patioan.\n13:30ean, Paella, Tortilla eta Gisadu Lehiaketetako aurkezpena eskolako patioan. Ondoren herri bazkaria.\n17:00etan, Elkartrukeko gazteek antolatutako tailerrak eta jolasak eskolako patioan.\n17:00etan, jubiladu alkarteak antolatuta, Mus eta Briska Txapelketak jubiladuen tabernan.\n17:00etatik 18:00etara, playback-ean parte hartuteko izen-emotea jubiladuen tabernan.\n22:00etan, ume eta nagusien Playback Lehiaketea Elizondon.\n23:00etan, kontzertuak: Zeinke, Su Ta Gar eta dj Bull.\nGoizaldean kopaua Elizondon.\nGaragarrilak 30, domekea: Umeen Eguna\n13:00etan, Tio Teronen semeak-en Festamentua ikuskizuna Elizondoko Kulturguneko plazan.\nArrastian ekintzak txosnagunean.\n19:00etan, Eusko Labela daukan oilasko pintxo dastaketea txosnagunean. Jasotako dirua Hego Euskal Herriko etxebizitza sindikatuen sarerako izango da.\n22:00etan kontzertuak Elizondon: Pagasarri Ska All Stars, Los Zopilotes Txirriaos eta Junapu.\nGaragarrilak 31, astelehena: San Inazio Eguna\n11:30ean, XXV. Artisautza Azokea Atxeta taberna ondoko plazan.\n12:00etan, mezea San Inazio baselizan. Ostean Durundi Barri Dantza Taldeko ekitaldia San Inazio plazan.\n12:00etatik 13:00etara, baserritarrez jantzita doazenei txartel banaketea plazan taloa eskuratzeko.\n18:00etan, dj Kaktus Bihurriak gara San Inazio plazan.\n19:00etan, Bola Txapelketea 18 urtetik beherakoentzat.\n19:30ean, Bola Txapelketea 18 urtetik gorakoentzat.\nOndoren Garsu erre San Inazio plazan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000522", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia mailako arte erakusketarako parte-hartzaile bila dabiz Artean\nArteako jaietan hasi eta Merkarteara arte egingo da erakusketea. Parte hartu gura izan ezkero, 622 390 883 telefonora idatzi edo deitu behar da.\nPasau dan urtean, Arteako jaietan eta Merkartean egin zan Bertako Sortzaileen Lanen Erakusketea eta aurten be egingo da, Arratiako artista eta sortzaileei zabalduta. Holan, Arratia bizi diran sortzaileen bila dabiz, erakusketa handi bat egiteko helburuagaz, Arteako jaietan zabaldu eta Merkartea ostean zarratuko dana. Parte hartzeako, 622 390 883 telefonora bialdu daiteke bakotxaren proposamena.\nPasau dan urtean lez, mota askotako sorkuntzak egotea gura dabe antolatzaileek: eskulturak, aerografiak, marrazkiak, ilustrazinoak, bitxiak, zeramikea, egur lanak, argazkilaritzea eta abar.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000523", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur amaituko da Areatza Udan ekimeneko egitaraua\nBainuetxe ondoko landan, Phanta Rhei konpainiak Izarren hartza txotxongilo ikuskizuna eskainiko dau eta gauez, Faneka taldearen kontzertua egongo da ikusgai.\nGaragarrilean, eskaintza kulturala eskaini dauan Areatza Udan ekimena, eta honen barruko Emakumea eta Lurraldea zikloa, gaur amaituko da, txotxongilo antzerki eta kontzertu bategaz. Bainuetxe ondoko landan izango dira emonaldi biak. 20:00etan, Teatro Phanta Reiren Izarren hartza antzerkia egongo da ikusgai eta 22:00etan, Faneka talde madrildarra egongo da entzungai.\nIzarren hartza\nTeatro Phanta Reiren atzen proposamena da Izarren hartza, familia eta bost urtetik gorakoentzako txotxongilo ikuskizuna, naturea eta bizitzea goraipatzeko. Irdin hartz-kume protagonista bakarrik ikusiko da basoan eta aurrera egiteko, autoerrealizazinoaa eta ausardia beharko ditu, \"munduan leku bat bilatu nahian\".\nFaneka taldea\nFaneka 2016an Madrilen Ines (gitarrea eta ahotsa) eta Brunak (biolontxeloa) sortutako taldea da. Lehenengo abestiak grabetako crowdfunding kanpaina bat egin bitartean, Anika (bibolina) eta Miriam (perkusinoa) batu ziran taldera. Aurten, Alan gehitu jakien Miriamen ordez. Euren musikea gordin, urtsu eta magiko lez deskribiduten dabe taldekideek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000524", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Julen Mendieta hirugarren izan da 3. Mailako Bizkaiko Azkora Txapelketan\nUnai Aldapek be hartu dau parte eta laugarren geratu da. Trontzan ostera, Arkaitz Arana laugarrena izan da promozino mailako txapelketa mistoan.\nMartitzenean, hilak 25, Ispasterren jokatu ziran 3. Mailako Banakako Aizkora Txapelketea eta Promozino mailako Trontza Misto Txapelketea, Bizkaiko Herri Kirol Federazioak antolatuta. Tartean, hiru arratiarren hartue eben parte. Julen Mendieta lemoaztarra eta Unai Aldape dimoztarra azkoran ibili ziran, hirugarren eta laugarren postuak lortuta. Trontzan, Arkaitz Arana zeanuriztarra aritu zan, Argi Zamezagaz; honeek, laugarren eta atzenak izan ziran.\n3. Mailako Banakako Aizkora Txapelketa (4 kanaerdiko):\nRuben España 13:18\nAritz Oregi 13:42\nJulen Mendieta 15:42\nUnai Aldape 15:39\nBeñat Amade 16:10\nFermin Santamaria 19:06\nManuel Lopez 19:52\nDaniel España 20:18\nPromozio Mailako Trontza Mistoa (10 ebaki -45\"):\nIraide Gezuraga-Salva Erleaga 04:50\nAinize Perez-Julen Iturraspe 04:54\nAmaia Mendinueta-Xabat Erleaga 05:08\nArkaitz Arana-Argi Zameza 10:30", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000525", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Udako Master Laboral Kutxako bigarren jardunaldia galdu dau Amaia Aldaik\nUxue Osesegaz batera Barakaldoko jardunaldia 22-16 irabazi ostera, atzo Gasteizen jokatutako partidua 10-22 amaitu zan, aurkarien alde.\nAmaia Aldai Estatu Batuetako bidean da oin, Boise (Idaho) urian jokatuko dan Nazioarteko Basque Country Txapelketan baina aurretik, jokatu ditu Udako Master Laboral Kutxa txapelketako lehen jardunaldi biak. Bata irabazi eta bigarrena galdu egin ditue Aldai eta Osesek, txapelketako faboritoak.\nLehen partidua Barakaldon jokatu zan hilaren 21ean, atzeratua izan ostean, Beitia eta Mendizabalen kontra lehiatu ziran Aldai eta Oses, 22-16 irabazita. Bigarrena ostera, atzo, hilak 25, jokatu zan Gasteizen. Partidu honetan, Etxegarai eta Gaminde 22-10 urten ziran garaile, faboritoen lidergotza kolokan ipinita.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000526", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanuriko jaiak antolatzeko bilera bi dagoz asteon\nGaur, ardurak eta txosnako txandak banatuko dira eta bihar, Gune Morearen ingurukoa izango da bilerea.\nHurbilduten dagoz Zeanuriko jaiak, abuztuaren 12an hasiko dira, hiru aste bez. Holan, prestaketakaz hasi behar danez, bilera bi dagoz programauta asteon. Lehenengoa gaur, hilak 26, izango da 19:00etan udaletxeko pleno aretoan. Bertan, jaietako ardura desbardinak banatuko dira kuadrilla eta norbanakoen artean. Horrezaz gain, txosnako turnoak bete behar dira. Bakotxaren galdera eta proposamenentzako tartea be egongo da.\nAurten, erasoak saihesteko Gune Morea be egongo da Zeanurin. Hori dala-ta, herriarrak informetako eta honen funtzionamendua ebazteko bilera irekia egingo da bihar, hilak 27. Arrastiko 18:00etan da hitzordua, udaletxeko pleno aretoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000527", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Tubik barriro jantzi dau lasto jasotearen Bizkaiko txapela\n24 jasoaldi eginda jantzi dau Dimakoak txapela. Jon Loiala dimoztarrak ostera, 21 jasoaldi egin ditu eta berarentzako izan da hirugarren postua.\nJose Martin Bustinza 'Tubi'-k aurten be irabazi dau Bizkaiko Herri Kirol Federazioak antolatutako Gizonezkoen Lasto Jasotze Txapelketea. Domekan jokatu zan txapelketea Busturiako Axpe auzoan eta sei kirolarien artean, dimoztar bi egoazan; Tubi bera eta Jon Loiola. Atzen hau, hirugarrena izan zan sailkapenean. Egin beharreko lana, 45 kilogramotako lasto fardoa zazpi metrotara igotea zan, minutu bitan ahalik eta jasoaldi gehien eginda.\nBizkaiko Gizonezkoen Lasto Jasotze Txapelketearen emoitzak:\n1°Jose Martin Bustinza \"Tubi\" (24 jasoaldi)\n2°Beñat Amade (23 jasoaldi)\n3°Jon Loiola (21 jasoaldi)\n4°Unai Ardeo (16 jasoaldi)\n5°Bingen Erleaga (14 jasoaldi)", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000528", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txirrindularitzan lehen pausuak emoteko tailerra egingo da gaur Igorren\nGoiko frontoian, 18:00etan hasiko dira ginkana eta jolasen bitartez teknikea landuten. Beharrezkoa da aldez aurretik izena emotea.\nGaur, hilak 26, Bizkaiko Txirrindulari Federazioak antolatutako txirrindularitza hastapenerako umeentzako tailer praktikoa egingo da Igorreko goiko frontoian, 18:00etatik aurrera. Eskola kirolean apuntatuta dagozan 2009 eta 2014 bitartean jaiotakoek emon ahalko dabe izena formularioaren bitartez. Jarduerea doban da eta bakotxak bere bizikletea eta kaskoa eroan beharko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000529", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "50 urteko zeanuriztar bat hil da Europako mendietan\nBariku eguerdian jazo zan ezbeharra Sedo de Padiernan, Europako mendietako hegoaldeko isurialdean. Mendizale batek gizona jausita ikusi eta gero, hilda atera eben larrialdi zerbitzuek helikopteroz.\nBariku eguerdian, 14:00ak aldera, Zeanuriko 50 bat urteko gizon bat hil zan, mendian behera jausita Europako mendietan, Leongo aldean. Sedo de Padiernako eremuan, Vega de Liordes aldeko isurialdean gertatu zan ezbeharra. Mendizale batek, gizona harrizko eremu aldapatsu batean geldi ikusi ebanean deitu eban larrialdi zerbitzuetara eta honeek, helikopteroz joan ziran bertara. Atera ebenerako hilda egoan gizona.\nGaztela eta Leongo larrialdi zerbitzuek argitu dabenez, ez da leku bereziki arriskutsua. Halanda be, dana da harria eta edozein estropezugaz, trokatik behera jausteko arriskua dago. Dana dala, ez da argitu jaustearen errazoia.\n🚁| Emergencias 112cyl | Vídeo que nos hace llegar Santiago, y que compartimos, de un momento de la intervención este mediodía en Posada de Valdeón #León. 👇 pic.twitter.com/KtYmiB5IaW\n- 112 Castilla y León July 21, 2023", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000530", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "EH Bilduk 22 botogaitik irabazi deutso EAJri Arratia, Ubide eta Zeberion\nMaila nazionalean legez, EH Bilduk hobetu (+307 boto) eta EAJk okertu (-450 boto) egin ditue oin dala urteko emoitzak. Beste aldetik, PSOE (+295), PP (+66) eta Vox (+46) igon egin dira eta Sumar bajatu (-295).\nEspainiako Gorteetarako hauteskunde orokorrak egin ziran atzo eta ez bloke batek ez besteak ez ditu 176 jarleku lortu, hau da, parlamentuaren erdia gehi bat. Bozkatuena, PPko Alberto Nuñez Feijoo izan da eta 136 diputadugaz. Vox-ek ostera, 33 jarleku ditu eta UPN zein Coalicion Canariako diputadu banagaz, eskumako blokeak 171 jarleku gehitzen dauz. Beste aldean, PSOEk 122 eta Sumarrek 31 diputadu ditue, 153 bloke progresistarentzat. Gitxiago dira baina ERC, Junts, EH Bildu, EAJ eta BNGren babesa lortzeako aukera gehiago ditue, honeek, 26 jarleku gehitzen dabez. Dana dala, jarleku danak beharko ditue eta Carls Puigdemonten Junts-ek adierazo dau, ez dala merkea izango.\nEuskal Herrian ostera, aldaketa handiak egon dira 2019ko bozkaketakaz konparauta. Lehenengo indarra PSE izan da, zazpi jarleku eta oin dala lau urte baino 70.000 bozka gehiago lortuta. Beste alde batetik, bloke abertzaleen balantzak ezkerrera egin dau. Jeltzaleek 100.000 bototik gora galdu eta sei diputadu izatetik, bost izango dabez. EH Bilduk ostera inoizko emoitzarik onenak lortu ditu, 2019an baino 50.000 boto gehiagogaz, sei jarleku izango ditu. Sumarrek barriz, diputadu bakarra izango dau, PPk hiru eta UPNk bat.\nArratian be, aldaketak egon dira, Euskal Herriko norabidea jarraituta. Jeltzaleek atzera egin dabe, 450 boto galduta. Kontrara, 307 boto gehiago ditu ezker abertzaleak, eskualdeko lehen indarra bihurtu dalarik. Sumarrek barriz, 512 boto batu ditu, Podemos eta Mas Paisek 2019an lortutakoak baino 295 gitxiago. Beste alde batetik PSEk, PPk eta Vox-ek, gurean boto gitxi lortuten dabez baina igokera nabaria izan dabe oin dala lau urteko emoitzeakaz konparauta. PSEk 274 boto gehiago ditu, 779 guztira; PPk 66 boto gehiago, 240 guztira; eta Voxek 46 gehiago, 121 guztira.\n2023ko garagarrilaren 23ko hauteskundeen emoitzak:\nZulay Gilek irabazi dau Arratia Garbia kanpainako bideo laburren saria\nAreatzako Harrera Etxean egiten daben konposta erakusteko bideoagaz lortu dau ehun euroko bonua.\nZulay Gil Artea Sarearena dan Areatzako Harrera Etxean bizi da eta Arratia Garbia kanpaineak bideo lehiaketea antolatu ebanean, Harrera Etxean konposta zelan egiten dan erakusteko bideo laburra egin eban. Holan, Arratiako Udalen Mankomunitateko presidentea dan Andere Ortuzarren eskutik jaso da Arratiako Merkatarien Alkarteko komertzioetan erabilteko ehun euroko bonu bat.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000531", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurten be, murriztapen ugari egongo dira herrietako osasun zentroetan\nZeberion eta Bedian ez da uda osoan medikurik egongo; Areatza, Artea, Dima eta Zeanurin barriz murriztapen ugari egongo dira mediku zein erizain zerbitzuetan.\nAreatza\nAreatzan mediku kontsultak murriztapen ugari izango ditu uda sasoian. Zarratuta egongo da Garagarrilaren 24an, 26an, 27an, 28an, abuztuaren lehen hamostaldian, 17an, 22an, 24an eta 28tik urri lehenengoaren 8ra arten. Abuztuaren 25ean ostera, 08:00retatik 10:30era egongo da zabalik. Erizaina ostera, garagarrilaren 24an bakarrik egongo da faltan.\nArtea\nErizaina uda osoan mantenduko da, garagarrilaren 24an izan ezik. Egun horretan, Igorreko osasun zentrora joan beharko dira arteztarrak. Mediku kontsultak ostera, murriztuta egongo dira. Garagarrilaren 24tik abuztuaren 14ra arte ez da medikurik egongo. Gero be, egun gitxitan egongo da zabalik: 15ean, 17an (08:00-12:00), 22an (08:00-10:30) eta 24an. Abuztuaren 28tik urri lehenengoaren 8ra be zarratuko da konsultea.\nBedia\nBedian, udan ez da medikurik egongo beraz, Lemoara mobidu beharko dira. Erizaina bai mantenduko da, murriztapen bigaz. Garagarrilaren 24an zarratuta egongo da eta abuztuaren 7an, 12:00etatik 15:00etara baino ez da egongo.\nDima\nDiman ez da mediku kontsultarik egingo garagarrilaren 24tik 28ra eta abuztuaren 14tik urri lehenengoaren 8ra. Erizain zerbitzuan be, murriztapenak egongo dira, hilaren 24an bakarrik zarratuko da. Honeek dira murriztapenak dagozan egunetan, kontsultea zabalik dagoan ordutegia: abuztuak 1ean 10:30etik 15:00etara, abuztuak 16an 12:00etatik 15:00etara, abuztuak 28an eta urri lehenengoaren 4tik 7ra 11:30etik 15:00etara eta amaituteko, urri lehenengoaren 8an 08:00retatik 11:00etara.\nZeanuri\nZeanurin ez da medikurik egongo garagarrilaren 24ra arte. Abuztuan be, ez da lehen hamabostaldian medikurik egongo. Erizain zerbitzuak be murriztapen ugari izango ditu. Garagarrilaren 24tik 28ra ez dago erizainik eta gero, 08:00retatik 11:30era egongo da abuztuaren 3an, 4an, 7tik 11ra, 14tik 18ra, 21ean, 28an eta urri lehenengoaren 4tik 7ra; 8an, 11:30etik 15:00etara egongo da zabalik erizaina.\nZeberio\nZeberioko osasun zentroa zarratuta dago bagilaren 26tik eta ez ditu ateak zabalduko urri lehenengoaren 8ra arte. Goizeko ordutegian Ugaora eta 15:00etatik aurrera, Basauriko Ariz zentrora joan beharko dira.\nDomekan dira Espainiako hauteskunde orokorrak\nEiTB Focus-en atzen inkesten arabera, Hego Euskal Herrian PSOEk 7, EH Bilduk 6, EAJk 5 eta PPk 5 jarleku lortuko ditue, Sumar bakarragaz itxita. Oin dala lau urte, EAJ eta EH Bilduren aldea 735 botokoa izan zan eskualdean eta aldea gitxitzea espero dabe inkestek.\nDomekan, hilak 23, dira Espainiako Gorteetarako hauteskunde orokorrak. Udal hauteskundeen ostean Estadu mailan PSOE eta Podemos alderdiek behera egin eben eta Pedro Sanchez Espainiako presidenteak, hauteskunde orokorrak aurreratu ebazan. Adituen arabera, Parlamentu zein Senatuan hainbeste jesarleku ez galdu eta bipartidismora hurbilduteko ahalgin bat.\nEiTB Focus-ek astelehenean argitaratutako atzen inkestearen arabera, Hego Euskal Herrian PSOEk irabaziko ditu jesarleku gehien, zazpi. Ezker espainolistaren botua batuko dau. Sumar-ek barriz, bat lortuko leuke, 2019an Podemos-ek eskuratutako bietako bat galduta. Euskal alderdiei jagokienez, EAJk jesarleku bat galduko dauala dino EiTB Focus-ek, Bizkaian EH Bilduk lortuko dauana. Beraz, EH Bilduk sei eta EAJk bost leku izango ditue Parlamentuan. Eskuma espainolistan ostera, Vox-ek ez dau diputadurik izango; PPk ostera, lau.\nLau urte atzera eginda, Arratia, Ubide eta Zeberion EAJ eta EH Bildu izan ziran 735 botuko aldeagaz, hurrengoz hurrengo, alderdi bozkatuenak. Inkesten arabera, alde hori txikitzeko aukerea izango dau domekan EH Bilduk. Ostetik, Podemos eta Mas Pais-ek 807 botu lortu ebezan, PSEk 505, PPk 174 eta Vox-ek 75. Abstentzinoa ostera, erroldearen laurden bat baino handiagoa izan zan, %25, 89.\n2019ko zemendiaren 10eko Hauteskunde Orokorren emoitzak\n*Sumar: Podemos/Ahal dugu eta Mas Pais alderdiaren botuak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000532", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaiko Lasto Jasotze Txapelketan lehiatuko dira Tubi eta Jon Loiola\nDimoztarrak beste lau probalariren kontra arituko dira domeka arrastian Busturiako Axpe auzoan egingo dan txapelketan.\nGaragarrilaren 23an, domekea, Bizkaiko Gizonezkoen Lasto Jasotze Txapelketea jokatuko da Busturiako Axpe auzoan, 18:30etik aurrera. Sei probalari egongo dira aurrez aurre, tartean, Jose Martin Bustinza 'Tubi' eta Jon Loiola dimoztarrak, Txabila Herri Kirol Taldekoak biak. Egin beharreko lana, 45 kilogramotako lasto fardoa zazpi metrotara igotea da, minutu bitan ahalik eta jasoaldi gehien eginda.\nDimoztarrez gainera, beste lau probalari egongo dira plazan: Beñat Amade eta Unai Ardeo getxoztarrak batetik, Bingen Erleaga eta Xabat Erleaga arratzuarrak bestetik. Horrezaz gain, Bizkaiko Andrazkoen Harrijasotze Txapelketea be egongo da jokoan. Karmele Gisasola 'Zelai III' mallabiarrak eta Lucia Orbe zein Patricia Martin getxoztarrek hartuko dabe parte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000533", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oinez inguratuko ditue Zeanuriko mugak astegoienean\nUrtero lez, zapatuan hasi eta domekara arte, egun biko ibilbide zirkularrean inguratuko dabe Zeanuri ibiltariek.\nUdalaren eta Kultur Batzordearen laguntzeagaz, Joko Alaik aurten be antolatu dau Zeanuriko Mugetatik, herria inguratzen dauan egun biko ibilaldia. Garagarrilaren 22an, goizean-goiz urtengo dira Zeanuritik eta egunean zehar 25 kilometro inguru ibili ostean, Arrabako aterpean afaldu eta egingo dabe lo. Hurrengo egunean, armozau eta beste 25 kilometro egingo ditue beste aldetik Zeanuriko plazaraino.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000534", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martitzenean egingo da Arteako Santiagoko jaia\nGoizean meza ospakizuna egingo da eta gero, Marmitako Txapelketea ermita inguruan.\nGaragarrilaren 25a da Santiago Eguna eta santuari opatutako Arteako ermitan, jaia ospatuko da urtero lez. Hasteko, meza ospakizuna egongo da 10:30ean eta gero, inguruko landan batuko da jente ugari. Aurreko astegoienean, Santamañen egin zan Paella Txapelketea eta oingoan, Marmitako Txapelketea izango da jokoan dagoana. Platerak 14:00etarako aurkeztu beharko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000535", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago sandonietako Playback Lehiaketarako izen-emotea\nUrri lehenengoaren 1ean egingo dira haur, gazte eta helduen playback-ak Zeberioko jaietan eta abuztuaren 29rako eroan behar da kantea, USB batean grabauta, udaletxera.\nAurtengo Sandonietan, urri lehenengoaren 1ean aurkeztuko ditue haur, gazte eta heldu zeberioztarrek udan zehar landutako playback ikuskizunak. Dana dala, Playback Lehiaketara ezin izango da atzen momentuan aurkeztu. Izan be, abuztuaren 29rako abestia aukeratuta eta USB batean grabauta egon beharko da udaletxean.\nLehiaketeak hiru kategoria izango ditu. Hamaika urte arteko aurren artean, irabazleek barraketarako fitxak irabaziko ditue. Hamabi eta hamazazpi urte bitarteko gazteek ostera, 50 euro. Helduek barriz, ehun euro jasoko ditue sari lez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000536", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astelehenean egingo da aurtengo Folklore Bizia jantza jaialdia Areatzan\nGaldakaoko Andra Mari, Indonesiako KTF Radha Sarisha eta Mexikoko Viva Chihuahua taldeen jantzak egongo dira ikusgai hilaren 24an.\nGaragarrilaren 24an, astelehena, Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak antolatutako Folklore Bizian jantza jaialdiaren hogeta hamaseigarren edizinoa Areatzara helduko da. Eguraldi ona egin ezkero Gudarien Plazan, ostera frontoian, 20:30ean hasiko da jantzaldia. Aurten Areatzako saiora konbidautako nazinoarteko taldeak Indonesia eta Mexikokoak dira, KTF Radha Sarisha eta Viva Chihuahua hurrengoz hurrengo.\nKTF Radha Sarisha Indonesiako uriburua dan Yakartako jantza taldea da, unibersidadetik sortua. Gamelan izeneko perkusino metalikoko intrumentu-multzoan oinarritutako musikea egiten dabe, Bedaya Semang eta Ketawang jantza sakratuak taularatzeko.\nFolclorico Viva Chihuahua ostera, Ciudad Juarezen jaio zan 2004an, Adrian De la Rosa irakaslearen zuzendaritzapean. Mundu mailako oholtza ugaritan hartu dau parte eta Mexikoko San Miguel de Allende uriko jantza indigenen jaialdian, Chihuahua ordezkatu eban taldea izan zan. Talde honen musikari eta jantzariek, kalitate handikoak izateaz gainera, folklore mexikarra modu tradizionalean eta hutsean plazaratzen dabe.\nFolklore gehiago\nFolklore Bizian jaialdia, ez da Areatzan bakarrik egingo. Uribildura heldu aurretik Galdakaon, Usansolon, Sopelan eta Arrigorriagan egongo dira ikusgai bai Indonesia eta Mexikoko taldeak, bai beste batzuk: Ugandako Crane Performers, Colombiako Otrora eta Errumaniako Doina Timisului.\nGaragarrilak 19, eguaztena20:30etan, Galdakoko Krutzeko Plazan: KFT Radha Sarisha (Indonesia) eta Viva Chihuahua (Mexiko).\nGaragarrilak 20, eguena20:00etan, Usansoloko Unkina kiroldegian: Oinarin (Usansolo), KTF Radha Sarisha (Indonesia) eta Crane Performers (Uganda).\nGaragarrilak21, barikua20:00etan, Sopelako Urgitxieta plazan: Andra Mari (Galdakao), KTF Radha Sarisha (Indonesia) eta Otrora (Colombia).\nGaragarrilak, zapatua19:30etan, Arrigorriagako Udal Kiroldegian: Andra Mari (Galdakao), KTF Radha Sarisha (Indonesia) eta Doina Timisului (Errumania).\nGaragarrilak 24, astelehena20:30ean, Areatzako Gudarien plazan: Andra Mari (Galdakao), KTF Radha Sarisha (Indonesia) eta Viva Chihuahua (Mexiko).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000537", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan izango da Oier Etxebarriaren agurra\nPromozino mailan txapel bi irabazi ostean, Lazkanogaz batera esango deutso agur pelota profesionalari bariku arrastian Bermeon, Eskuza eta Darioren kontrako partiduan.\nASPE Pelota enpreseak bagila amaieran jakinarazo eban Oier Etxebarriak, ingeniari lana eta pelotea, batera buztartu ezin dauzalako, pelota profesionala ixteko ebatzi hartu ebala. Pelotari igorreztarrak, promozino mailako binakako txapel bi irabazi ditu, 2019an Aitor Elordigaz eta 2022an Javier Zabalagaz. Beraz, behar dan moduko agurra egiteko partidua antolatu da hilaren 21erako, barikua, Bermeon. 19:00etan, Danel Elezkano Dimakoaren eskutik arituko da Arkaitz Eskuza eta Dario Gomezen kontra, \"partidu gogorra\" espero dau.\nEtxebarria, bere pelotari ibilbideagaz gustura agertu da: \"Nire txikitako ametsa bete ahal izan dot\". Horrezaz gain, pelotearen munduan atzen urteetan ezetutako jenteagaitik be poztu da. Aspeko jentearentzat, ofizinakoentzat, masajistentzat, entrenatzaileentzat, Lemoako pelota klubarentzat, lagunentzat eta familiarentzat izan dauz berba onak: \"Eskerrak emon bide honetan lagundu deustien persona guztiei, bakotxak bere apurra ipini dau\".\n2022ko txapelaren ostean egindako alkarrizketea:", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000538", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Tobaco Road taldea zapatuan bueltauko da The Quiet Corner tabernara\nHilaren 22an, 20:00etan egongo da blues bikote gasteiztarra Areatzako taberna irlandarrean.\nTobaco Road taldea oin dala urte bi egon zan atzenengoz Areatzan, Tobaco Road por un tubo izena daroan atzen lana aurkezten. Zapatu iluntzean, Txitxo Amilibi eta Antonio 'Anti Maestro' Azacetak osotutako bikoteak barriro ipiniko ditu blues eta rock&roll doinuak The Quiet Cornerren, bersino klasiko zein In Cold Blood (1998) eta Albaniako Hot Sessions (2008) diskoetako abesti propioakaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000539", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan ospatuko dira Lamindaoko jaiak\nEgun osorako egitaraua antolatu da Dimako auzoan: Ilunbeko ikurriñea aldatu, mezea, bazkaria, txarangea, herri kirolak eta txokolatea.\nDimako Lamindao auzoan dago Santa Maria Madalena ermitea eta honen inguruan ospatuko dira urtero lez madalenak. Auzotarrek, egun osorako jaia antolatu dabe. Hasteko, 10:0etan ermitatik hasita, Ilunbera igongo dira bertoko ikurriñea aldatuteko eta bajatukeran, mezea eta barauskarria egongo dira ermitan. Gero, 15:00etan egingo da bazkaria: paellea eta pantxinetea ogi, ardao eta uragaz lagunduta. Arrastian ostera, bazkalostea Ardoa Barrura txarangak girotuko dau eta ostean, herri kirol erakustaldia egongo da. Jaia, txokolatadeagaz amaituko da Lamindaon.\nEgitaraua:\n10:00etan, eleizatik Ilunbera igokerea, ikurriñea aldatuteko.\n12:00etan, mezea eta luntxa.\n15:00etan, auzo bazkaria.\n16:30ean, Ardoa Barrura txarangea.\n18:30ean, herri kirol erakustaldia.\n20:00etan, txokolatea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000540", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan ospatuko ditue madalenak Ubiden\nUmeentzako jolas, lehiaketa gastronomiko, atxur erakustaldi, kontzertu eta erromeriagaz egingo da egun osoko jaia.\nZapatuan, hilak 22, Ubideko Madalenak ospatuko dira eguerdian hasi eta gauera arte; lepoko zapi eta biboteagaz joateko deia egin dabe antolatzaileek. Eguna janariaren eta musikearen inguruan egingo da batez be, baina badago gehiago. Holan, eguerdian mezea batetik eta umeentzako jolasak bestetik egongo dira. 20:00etan ostera, erakustaldi berezia egongo da. Carlos Ruiz de Aretxabaletak atxurragaz kotxe bat erdibituko dau.\nEgitaraua:\n12:00etan, umeentzako jolasak.\nMezea eta barauskarria.\n14:30ean, Tortilla Txapelketa.\n15:00etan, bazkaria Bolalekuan.\n18:00etan, Pikante Txapelketa.\n19:00etan, sardinak eta txokolatea.\n20:00etan, erakustaldia: Carlos Ruiz de Aretxabaletak atxurragaz kotxe bat erdibituten.\n20:30ean, King King Blues.\n23:00etan, Lotxo erromeria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000541", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Laminetxe Gaztetxean arte erakusketea egongo da eguenean\nArrastian zehar, zortzi artista batuko dira Areatzako gaztetxean. Horrezaz gain, mikro irekia be egongo da.\nAreatzako Laminetxe Gaztetxeak sormenaren inguruko jardunaldia antolatu dau garagarrilaren 20an, eguena, 17:00etatik aurrera. Alde batetik, musikea eta kantua buztartuko dira bertan egongo diran mikro irekiakaz eta bestetik, hainbat artistek euren lanak erakutsiko dabez hurreratuten diranen artean.\nLamintxu asanbladak konbidautako artistak zortzi dira: Irati Petuya Areatzako jaietarako kartelaren egilea, Ander Amuriza billaroztarra, Iratxe Barcina, Ane Laskurain, Ander Ansotegi, Andrea Sainz de Baranda, Nahia Novo eta Maitane Campos.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000542", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hortzmuga konpainiak 'Agurea, urpekaria eta itsasoa' antzezlana dakar Igorrera\nBarikuan, hilak 21, taularatuko dabe udaletxeko plazan familia osoarentzako umorezko ikuskizuna, 20:00etan.\nUda Kulturalaren egitarauaren barruan, oingo bariku iluntzean Hortzmuga Teatroa kale antzerki konpainia Igorreko Goiko plazan egongo da, konpainiaren atzen sorkuntzea taularatzen: Agurea, urpekaria eta itsasoa. Izpiñe Sotok zuzendutako umorezko ikuskizuna da, besteak beste, itsasoaren kutsadurearen eta menpekotasun digitalaren inguruan hausnartzekoa. Aroa Blanco, Iñaki Aguinaga eta Alex Antunez dira istorioa gorpuztuko dabenak.\nHolan dino sinopsiak: \"Itsasoak alkar ezetuten ez daben bi persona alkartuko ditu, izen bako leku batean. Zer esan ez dakiela, alkar laguntzen eta beren buruak erreskatetan ikasiko dabe. Ulises agureak, urteak daroaz itsasoan isuritako hondakin guztiak biltzen, ulertzen ez dauan zibilizazino konsumista eta suntsitzailetik urrin eta objetuei bigarren bizitza bat emoten. Felix Urpekaria, itsasoko erronka zentzubakoenak gauzatzeagaitik ezaguna da sare sozialetan eta ez da mugikorraren pantailatik haratago ikusteko gai.\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000543", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oskar Garro, Espainiako Kopako txapeldun MC2 kategorian\nZapatuan Adro de Vilañoko Sari Nagusian amaitu da txapelketea eta lasterketan bigarren izan bada be, sailkapen orokorraren irabazlea da txirrindulari igorreztarra.\nTxirrindularitza Paralimpikoko Espainiako Kopa zapatuan amaitu da, A Larachan (Galizia) jokatu dan Adro de Vilañoko Sari Nagusiagaz. Bertan, MC2 kategorian lehiatu da Oskar Garro txirrindulari igorreztarra, aurreko lasterketatik matematikoki txapelketea irabazita izan dauan arren. Holan, oin bai, aurtengo Txirrindularitza Paralimpikoko Espainiako Kopako MC2ko txapeldun ofiziala da Garro, lau urteko errehabilitazino luze baten ostean.\nOskar Garro, bigarren izan da Adro de Vilañoko Sari Nagusian.\nA Larachako lasterketan, bigarren heldu zan Oskar Garro helmugara, Luis Javier Arceagaren ostetik. Bera izan da bigarrena sailkapen orokorrean. Hirugarrena barriz, Paulino Fernandez izan zan. Garrok BEGITUn egindako adierazpenetan esan dau ibilbide gogorra izan bazan be, disfrutau ebala: \"Dana emon dot eta hor lorpena\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000544", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jaietarako prestaketakaz hasiko dira billaroztarrak asteon\nDanborradarako lehen entseguak eta jai batzodearen batzarra egingo dira asteon. Laminetxen be, auzolana dago eta ebatzi da jaietako kartel irabazlea: Irati Petuya.\nJaiak hasteko hilabete baino gehiago falta bada be, Areatza asteon hasiko da prestaketakaz. Lehen pausoa, jaietarako kartel ofiziala aukeratutea izan da eta ebatzi da. Irati Petuya Ingunzak egindako marrazkia da irabazlea. Txistulari bi marraztu ditu, plazako iturriko alkatxofakaz apaindutako zapi moduko batean. Honegaz, 150 euroko saria izango da artistak.\nIrati Petuyak egindako kartela.\nHorrezaz gain, Areatzako Danborradarako lehenengo pausoak emongo dira gaur, hilak 17. Materiala mobiduteko hitzordua dago 20:00etan udaletxean. Izan be, bihar hasiko dira entseguak. Danborrada Txikian parte hartzeako, 19:30ean egin beharko da izen-emotea udaletxean eta jarraian, lehen entsegua egingo da. Danborrada nagusirako barriz, eguaztenean, hilak 19, egingo da izen-emotea eta lehen entsegua 20:00etan.\nBeste alde batetik, jai batzordea martitzenean, hilak 18, batuko da udaletxean 19:30ean. Goizez ostera, beste zita bat dago Laminetxe Gaztetxean, lan eguna egingo da lekua udarako atonduteko helburuagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000545", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabaldu da VII. Lemoatx Trail-erako izen-emotea\nZemendiaren 19an izango dira mendi martxa eta lasterketak. Izen-emotea, buscametas.com webgunean egin daiteke gaurtik aurrera.\nGanzabal Mendi Taldeak zazpigarrenez antolatu da Lemoatx Trail, mendi-lasterketa zein martxa bina egongo dira zemendiaren 19an. Urtero lez Lemoa, Belatxikieta eta Lemoatx artean izango da ibilbidea, lasterketa laburrak Belatxikieta eta martxa laburrak Lemoatx bakarrik zapalduko dabelarik. Edozein kasutarako, gaur zabaldu da buscametas.com webgunean inskripzinoak egiteko aukerea.\nIzen-emotea urri bigarrenaren 3a baino arinago egitea gomendau dabe, kamisetearen neurria bermatuta eukiteko. Federatuta ez dagoanak, bost euro gehiago ordaindu beharko ditu. Aukerak lau dira: lasterketa nagusia (24,2 kilometro eta +1.300 metroko desnibela), lasterketa laburra (16,4 kilometro eta +910 metroko desnibela), martxa nagusia (24,2 kilometro eta +1.300 metroko desnibela) eta martxa familiarra (8,3 kilometro eta +410 metroko desnibela).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000546", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoienean ospatuko ditue santiagoak Ipiñaburun\nZapatu eta domekarako egitaraua antolatu da Zeanuriko auzoan. Zapatuan, auzo bazkaria egingo da eta martizena, hilak 18, da izena emoteko atzen eguna.\nSantiago jaia ospatuko da astegoien honetan, besteak beste, Zeanuriko Ipiñanuru auzoan. Garagarrilaren 22an, zapatua, txupinazoa botako da eta emongo jakie hasikerea jaiei. Lehen egunean, auzo bazkaria egingo da 14:00etan eta gero, bazkaloste girotua egongo da. Bazkarirako, izena emon behar da aldez aurretik, 628 619 040 telefonoan, martitzena da atzen eguna.\nSantiago ermita gaur egun.\nSantiago eguna ostera, domekan da eta mezeagaz hasita, egun osorako egitaraua antolatu dabe auzotarrek. Mezea 12:00etan izango da eta gero, txistulariek girotutako barauskarria egongo da. Arrastian ostera, umeentzako jolasak egongo dira eta nagusientzako, Mus eta Briska Txapelketak. Sari bi egongo dira txapelketa bakotxean, bertoko produktuen otzara eta 100 euro irabazlearentzako, bigarrenak ostera, 50 euro. Horrezaz gain, bola jokoa be egongo da arrastian zehar eta 19:00etan txokolatea banatuko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000547", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Salgai dagoz Lemoako jaietako Herri Afarirako txartelak\nUdaletxean, garagarrilaren 21era arte eros daitekez hilaren 27an egingo dan bazkarirako txartelak, zortzi eurotan.\nAurten be, bigarrenez, Herri Afaria egingo dabe lemoaztarrek herriko jaietan. Garagarrilaren 27an, txupinazoaren aurreko egunean, txosnagunean izango da afari herrikoia. Afaldu eta gero, Bingoa jokatuko da. Beraz, antolatzaileek bakotxak bere boligrafoa eroateko eskaerea egin dabe. Txartelak zortzi euroren truke lortu daitekez udaletxean, datorren barikura arte. Horrezaz gain, hilaren 27an be, hurrengo eguneko Mozorro Lehiaketarako izen-emotea zabalik egongo da txosnagunean, 20:0etatik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000548", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskalgintzaren Kontseiluagaz bat egin dabe udal ordezkariek, Konstituzionalaren epaia salatzeko\nAlizia Iribarren Kontseiluko lehendakaria: \"Uste dogu epai hau oldarraldi judizial zabalago baten parte dala, hizkuntza gitxituak jomugan dituan olatu erreakzionario batean kokatzen dala\".\nAtzo, hilak 13, Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, euskerearen inguruko eragileak eta Euskal Herriko ehun udal ordezkaritik gora batu ziran Bilboko Justizia Jauregiaren ateetan. Auzitegi Konstituzionalak Udal Legearen aurka egindako epaiaren kontra eta euskerearen normalizazinoaren alde egin eben protesta. Izan be, Konstituzionalak ondorioztau dau udaletxeetan euskeraz bakarrik jarduteak, \"oreka linguistikoa\" eta \"toki erakundeetako kideen hizkuntza eskubideak urratzen\" dituala. Pasau dan astean UEMA be urten zan protestara, oingoan, zabalagoa izan da udalen ordezkaritzea.\nEskualdeko udal ordezkariak be bertaratu ziran, alkate zein zinegotziak: Josu Basozabal (EAJ Areatza), Aitor Sorriketa alkatea (EAJ Bedia), Josu Gorospe (EAJ Dima), Esther Iturrioz alkatea (EAJ Lemoa), Olatz Urkiza alkatea (EAJ Igorre), Peru Perez de Anuzita alkatea (EH Bildu Areatza), Eukeni Bikarregi (EH Bildu Lemoa), Alberto Sanchez (EH Bildu Bedia), Jose Mari Atutxa alkatea (EH Bildu Dima), Arkaitz Estiballes (EH Bildu Zeanuri) eta Aritz Azkorbebeitia (Ubideko Herri Kandidatura).\nAdierazpena Alizia Iribarren Euskalgintzaren Kontseiluko lehendakariak irakurri eban. Adierazo eban, \"kezagarria eta larria\" dala sententzia: \"Euskerearen normalizazino eta bizibarritze prozesuari oztopoa ipintea dalako\". Gehitu eban, herritar guztien hizkuntza-eskubideak bermatzen dauzala kolokan ipini dan Udal Legeak.\nEpaiak, euskerea eta euskaldunak mespretxatzen dauzala esaten jarraitu eban Iribarrenek eta gainera, Eusko Legebiltzarrean zein gizarte mailan, \"gehiengo zabal batek babesten dituala euskeraren normalizazinoa helburu daben politikak\". Holan, eta epai hau oldarraldi judizial zabalago baten parte dala sinistuta, azaroaren 4an Bilbon egingo dan manifetazinoan parte hartzeko deialdia egin zan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000549", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago X. Areatzako Mendi Martxarako izen-emotea\nUrri lehengoaren 21era arte, areatzakomartxa.blogspot.com webgunean emon daiteke izena. Aurten ezingo da egunean bertan, martxea hasi aurretik inskribidu.\nUrri lehenengoaren 30ean izango da aurtengo Areatzako Mendi Martxea, urte berezia Lamino Kirol Klub eta parte-hartzaileentzako, hamargarren edizinoa da-ta. Holan, martxea bakarrik ez, egun osoko jaia egongo da Octoberfest, elektrotxaranga, kontzertu eta guzti. Atzen urteetan garbitu diran eta aurtengorako zabaldu dan antxinako bideetatik, ibilbide bi egongo dira: martxa luzea, 29 kilometro eta 1.800 metroko desnibelekoa, eta laburra, 21 kilometro eta 1.000 metroko desnibelduna. Atzen hau Bikozganetik, autobusean igon ostean.\nIzen emotea, zabalik dago daborduko areatzakomartxa.blogspot.com webgunean. Hamabost euro ordaindu behar dira eta barnean dagoz asegurua, horniketak, hamargarren edizinoko kamiseta berezia, dutxa eta Octoberfest-erako txartel baten prezioa. Hamalau urtera arteko gaztetxoentzako prezioa barriz, hiru eurokoa da. Aurtengoan, ezingo da izena egunean bertan egin. Webgunean egin behar da izen-emotea, urri lehengoaren 21a baino lehen.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000550", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hasi da Zeanuriko Kartel Lehiaketako bozkaketea\nGaur eta bihar, 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik udaletxean bakotxak gustokoen daukan kartela aukeratuteko bozketea.\nGaur, garagarrilak 13, eta bihar, garagarrilak 14, udaletxeko pleno aretoan egongo dira zeanuriztarrek jaietarako proposatutako kartelak aukeratuteko epea. Nagusien lehiaketan, bakarra aurkeztu ba, beraz hamalau urte azpikoen kategorian dago zabalik bozketea. Gero, bozka gehien dauzan kartela aukeratuko da. Honen egileak, liburu eta jostailuentzako kultur-bono bat eskuratuko dau sari lez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000551", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Elkartruke programak hogei gazte eroan ditu Edinburgora\nAurten gazteen emantzipazinoa da jorratu dan gaia. Horretarako, etxebizitza kooperatiba bat, maizterren sindikatu bat eta ekonomia zirkularra lantzeko alkarte bat ezetu ditue Eskoziako uriburuan.\nBarikutik, Lemoako hamazortzi gazte eta begirale bi Edinburgon dagoz, Lemoako Udalak antolatutako Elkartrukea programea aprobetxatuta. Aurtengo Elkartrukean, gazteen emantzipazinoa da langai nagusia eta Edinburgon, etxebizitzeagaz lotutako eragile desbardinak zelan antolatuten diran ezetuteko egin dabe bidaia. Pablo Rodriguez udal teknikariak azaldu dauanez, besteak beste, Edinburh Student Housing Co-op ikasleentzako etxebizitza bloke komunitariora eta Living Rent alogeroen sindikatura hurbildu dira gazteak. Horrezaz gain, Zero Waste Hub alkartea be ezetu dabe, ekonomia zirkularra jorratuten dauana.\nEdinburh Student Housing Co-op, ehun ikasle inguru bizi diran etxebizitza bloke bat da. Unibersidadeko ikasleak bizi diran erresidentzia honek, kooperatiba moduan funtzionetan dau. Ikasleek, asanblada orokor batean antolatuta kudeatuten dabe blokea, lantalde desbardinen bitartez: energia, mantenua, aisialdia... Alkiler bat ordainduten dabe eta etxebizitza, ura eta argindarra ordaintzeaz gainera, zati bat kooperatibarentzako izaten da.\nLiving Rent ostera, maizterren sindikatu bat da. Errentadoreek, jaube eta etxe-agentziakaz negoziatzeko baliatuten dabe sindikatua. Arazorik izanez gero, gutun bat bialduten jakie jaube edota agentziei eta hobekuntzarik lortu ezean, ekintza desbardinak antolatuten ditue: alkarretaratzeak, arazoaren hedapena sare sozialetan...\nZero Waste Hub alkartea barriz, ez dabil etxebizitza problematikaren inguruan, ekonomia zirkularra da gehien jorratuten daben gaia eta honegaz lotuta, hondakinen kudeaketea. Rodriguezek azaldu dauanez, egiten daben gauzetako bat gauean taberna, jatetxe eta dendetatik pasetea da, saldu ez diran eta botako dabezan elikagaiak batu eta gero saltzeko. Lemoako gazteek, alkarte honek antolatutako bigarren eskuko azoka batean egoteko aukerea izan dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000552", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Muturreko tenperaturengaitik, Abisu Horia dago ezarrita biharko\nBihar, hilak 14, 36 gradura arte igon daiteke tenperaturea 13:00etatik 19:00etara Bizkaia barnekaldean.\nEusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiarako Zuzendaritzak muturreko tenperatura oso altuak egongo dirala-ta, Abisu Horia ezarriko dau bihar eguerditik iluntzera arte. Tenperatura maximoak, 36 gradukoak izatera heldu daitekez Bizkaia barnekaldean. Kostaldean barriz, 30 gradu ingurukoak izango dira tenperaturak. Halanda be, iluntze aldera ipar-mendebaldeko haizea sartuko da kostaldetik, gaua freskatuko dauana. Baso suteen arriskua ostera, maila baxuan manteniduko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000553", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "EH Bilduk hauteskunde-kanpainako ekitaldi bi egingo ditu\nZapatuan, hilak 15, Areatzako plazan eta astelehenean, hilak 17, Igorreko Kultur Etxeko plazan izango dira ekitaldiak, Areatzan Jasone Agirre egongo da eta Igorren Jasone Agirre eta Idurre Bideguren izango dira.\nHauteskunde orokorretako kanpainea atzen astean sartzean danean, EH Bilduk ekitaldi bi antolatu ditu Arratian. Lehenengoa Areatzan izango da zapatuan, hilak 15, 13:00etan Gudarien Plazan. Bertan, Jasone Agirre Gasteizko Legebiltzarreko legebiltzarkidea eta Peru Perez de Anuzita alkateak hartuko dabe parte.\nAstelehenean barriz, hilak 17, EH Bildu koalizino subiranisteak ekitaldi politikoa egingo dau Igorren. Kultur Etxeko plazan, 19:00etan da hitzordua. Berbea hartuko dabenen artean, Jasone Agirre Gasteizko Legebiltzarreko legebiltzarkidea eta Idurre Bideguren senataria dagoz.\nPosta bidezko boturako atzen eguna\nGaur, hilak 13, da botoa posta bidez egitea eskatuteko atzen eguna. Correos-en bulegoetan zein webgunean egin daiteke eskaerea eta hilaren 17a baino lehen dokumentazinoa jasoko da bakotxaren etxean. Gero, botoak Correos-en bitartez bialdu beharko dira, hilak 19a dalarik atzen eguna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000554", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan jaia egingo dabe arteaztarrek Santamañen\nGoizean mezea eta bazkalordurako Paella Txapelketea egingo dira Santamañeko landan.\nGaragarrilaren 18a da Santa Marina eguna eta hau ospatuteko, hilaren 16an jaia egingo da Arteako Santamañe ermitearen inguruan. Mezea goizeko 10:30ean ospatuko da eta barauskarria egin ostean. Jentea 14:00etan aurkeztu beharko dan paellea prestatuten hasiko da. Familia edo lagun artean, eguna kanpoan pasetako aukera ederra.\nSantiago be, gainean daukie arteztarrek, hilaren 25ean. Plan bardina izango da, baina Santiago inguruan eta paellea, marmitakoagaitik aldatuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000555", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan helduko dira Lemoara Auzolandegia programako gazteak\nHamabost egunez, hainbat lurraldetatik etorritako hogei bat gaztek Lemoatxako lubaki zati bat txukundu eta museoalizatzeari ekingo deutsie.\nAurten be, Eusko Jaurlaritzaren Auzolandegiak programearen bitartez, 1937an Lemoatxan egin zan batailako lubakietan lanean egongo dira hogei gazte inguru. Domekan helduko dira eta herria zein Gerra Zibileko gertakizunak ezetu ostean, lubakiok txukundu eta museoalizauko ditue. Oingoan be, zakuak ipiniko dira baina zementu gogorrago bategaz, zakua apurtuten danerako, zementua haren formeagaz geldituteko. Izan be, oin dala urte batzuk zakuak ipini ziran, baina oiho zementuagaz ez eben askorik iraun. \"Atzenaldian metodo hori dabiz erabilten\", dino Pablo Rodriguez udal teknikariak.\nGazte honeek, martitzenean hasiko dabe lan gogorra. Izan be, domekan herriko memoria historikoaren proiektua ezetuko dabe eta astelehenean, Lemoatxa 1937 PR-BI 56-a egin. Auzolandegi honetan parte hartzean daben gazte asko Historia ikasleak dirala eta asko dakiela dino Rodriguezek. Goizez egongo dira lanean eta arrasti zein astegoienetan, txangoak eta ekintzak egingo dabez, herrian zein herritik kanpo.\n2022ko Auzolandegiak:", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000556", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Afrikar jantzen ikastaroa emongo da Artean\nBihar, hilak 13, gidatuko dau Ana Hernandez irakasleak saio bakarreko ikastaroa Santamañeko landan, 19:00etan.\nGaragarrilaren 13an, eguaztena, Ana Hernandez jantza irakasleak ikastaro praktiko baten bitartez, Afrikako mobimentu eta erritmoak hurbilduko dauz Arteara. Santamañeko landan batuko da jentea 19:00etan, Jon Andoni eta Bibiche S. Fakolyren perkusinoaren erritmoan, afrikako jantzarien oinarrizko mobimentuak ikasi eta praktikan ipinteko. Borondatea eskatuten da eta aurretik, 664 118 809 telefonoan abisau behar da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000557", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Onditz Iturbek txapela jantzi dau Val d'Aran-en\nSKY proban lortu eban igorreztarrak garaipena, 15 kilometro eta 800 metro positiboko desnibela ordu bat eta 29 minututan gaindituta.\nOnditz Iturbe mendi korrikalari igorreztarra Arango haranean egon da astegoienean, Val d'Aran by UTMB proban parte-hartzean. Zehazki, SKY proban lehiatu da Iturbe, Pla de Beret herritik urten zan 15 kilometro eta 800 metro positiboko desnibeleko ibilbidean. Igorrekoak lehen postuan amaitu eban lasterketea, 01:29:00ko denporeagaz. Atzetik, Ana Tauste (01:34:19) eta Robyn Lesh (01:34:53) izan ebazan.\nIturbek azaldu dau, esperientzia ederra izan dala, eguraldiak lagunduta gainera. Izan be, Iturbek korridu baino egun bat lehenago, Val d'Aran by UTMB-ko lasterketa garrantzitsuenak bertan-behera gelditu behar izan ziran, ekaitz bat zala-ta. Holan, Iturbek atzen denporaldian \"pistoia bajatu\" ostean, badator bueltan apurka-apurka: \"Burrukarako gogotsu eta prest!\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000558", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Tallerreta eta Lemorietako jaiak ospatuko dira zapatuan\nEguerdian txupina botateagaz hasiko da egun osoko jaia. Musikea, bazkaria, Gilda Txapelketea eta oilasko errea egongo dira egunez, eta gauean, dj-a Bikandin.\nTallemorietako Jai Batzordeak antolatuta, egun osoko jaia egongo da Tallerreta eta Lemorieta artean oingo zapatuan, hilak 15. Jaia, Atutxetik eguerdian botako dan txupinagaz batera hasiko da, auzotik egingo da kalejireagaz. Eguerdian, musikea jarraituten helduko dira auzotarrak herri bazkarira. Txartelak Bikani tabernan lortu daitekez, sei eurotan.\nBazkaldu ostean, Bilbao Anaiak-en erromeriak girotuko dau arrastia eta gainera, Gilda Txapelketea egongo da jokoan. Ez dago araurik gildak egiterako orduan, estiloa librea izango da. Iluntzean ostera, 20:00etan, oilaskoa erreko da eta gauez, Bikandira mobiduko da jaia. Pablo Runtogether dj lemoaztarrak ipiniko dau musikea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000559", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Xahu taldeak jazz musikea eskainiko dau The Quiet Cornerren\nZapatuan, hilak 15, izango da kontzertua Areatzako taberna irlandarrean; 21:00etatik aurrera egongo laukotea Gero gerokoak diskoa aurkezten.\nXahu Unai Olabarri Varela bateria-jole igorreztarrak gidatutako jazz laukotea da; Olabarrigaz batera Josu Salegi saxo altu-jolea, Mikel Nuñez piano-jolea eta Jon Ander Amigo baxu elektriko-joleak osotuten dabe taldea. 2018an batu ziran, lagun artean musikea egiteko helburuagaz eta lehen diskoa 2022an atera eben, Gero gerokoak.\nJazz-aren barruan, Be-bop eta Hard-bop estiloak buztartuten ditue, kanta original zein Messengers eta Brian Bladi & The Fellowship moduko banden bertsinoak eginez. Holan, atzeen urteetan egindako hamaika abestigaz osotu eben Gero gerokoak. Laster, Donostiako Jazzaldian joteko aukerea be izango dau Xahuk.\nHurrengo kontzertuak\nXahuz gaineraz, garagarrilean beste musika saio bi antolatu dira The Quiet Cornerren. Batetik, Tobacco Road taldearen kontzertua egongo da hilaren 22an, zapatu gaua. Bestetik, hilaren 30, domeka eguerdian Dj O'Ganji egongo da rock&roll musikea ipinteko lanetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000560", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aldai eta Bergara, laugarrenak izan dira andrazkoen V. San Fermin Torneoan\nZapatuan Garai eta Galeanoren kontra jokatu eben hirugarren eta laugarren postuak erabakiteko partidua eta 18-14 galdu eben.\nAstegoienean jokatu dira andrazkoen V. San Fermin Torneoko atzen partidu biak. Hirugarren eta laugarren postuagaitik, Amaia Aldai eta Arrate Bergara bigotea, Leire Garai eta Leire Galeanonoren kontra aritu ziran eta 14-18 amaitu zan partidua, bigarrenen alde. Finalean ostera, Goiuri Zabaleta eta Enara Gamindek osotutako bikote gaztea urten zan garaile, Olatz Arrizabalaga eta Uxue Osesi 17-22 garaituta.\nAmaia Aldaik onartu zan, partidu \"arraroa izan zala hasikeratik, pelota asko galdu ebezan eta gatx izan eban tantuak aurrean amaituteko. Beste alde batetik, aurkariak Bergara eta bera baino hobeto ulertu zirala Labriten, izan be, dimoztarrak ez eban txapelketea Bergaragaz hasi: \"Arrate eta biok ondo hasi ginan, opari gitxi, baina aspaldi egon gara alkarregaz jokatu barik eta kantxan hobeto ulertutea faltau izan jakun hamazortzira heltzeako\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000561", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Upoko San Segismundon jaiak ospatuko ditue astegoienean\nZapatuan mezea egingo da eta domekan jai nagusia. Eguerdian Etxebarria aita-seme trikitilariak girotuko dabe Upo eta gero, herri-kirolak eta sokatira desafioa.\nUpoko San Segismundo ermitan jaia egongo da astegoienean, hilaren 14 eta 15ean. Zapatu goizean, 11:30ean mezea egongo eta domekea girotuteko, erromeria eta herri-kirolak. Musikea Etxebarria aita-seme trikitilariek ipiniko dabe eguerdian ermita inguruan. Arrastiz ostera, umeentzako herri-kirolak antolatu ditu Mandoia Pelota Klubak eta gero, 17:30ean Zaratamo eta Zeberioko herritarren arteko sokatira probea jokatuko da.\nErmita honeen atzean, istorio ugari dagoz. Adibidez, Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II liburuan Juan Manuel Etxebarria Ayestak kontetan dau totelka berba egiten ebezan umeak eroaten ebezala San Segismundora, bedeinkatu eta toteltasuna osatuteko.\nBeste alde batetik, zeberioztar askorentzako bertan hasi zan 1936ko Gerra Zibila. Izan be, 1936ko garagarrilaren 18an, San Segismundon egozan asko astegoien honetan lez, erromeria ospatuten. Jantzan egin bitartean izan eben militarren altxamenduaren barri.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000562", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Asteon amaituko da Areatza eta Zeanuriko jaietako kartelak aurkeztuteko epea\nEguaztena da zeanuriztarrek Jaietako Kartel Lehiaketarako proposamenak aurkezteko atzen eguna eta billaroztarrek, barikura arte daukie epea.\nEgunez-egun, hurbilago dagoz bai Areatzako bai Zeanuriko jaiak. Abuztuaren 12tik 16ra izango dira andramariak Zeanurin eta Areatzako jaiak, abuztuaren 23tik 29ra. Kartelen diseinua, erabakiteke dago oindino eta herritarrek euren proposamena bialduteko epea asteon amaituko da. Garagarrilaren 12a da epea Zeanurikoentzat eta hilaren 14a Areatzakoentzat.\nAreatza\nGaragarrilaren 14a da kartelak udaletxean aurkeztuteko atzen eguna, udaletxearen ordutegian, hau da, 14:00ak arte. Sari bakarra, baina potoloa, eroango dau irabazleak: 150 euro.\nEdozein teknika erabili daiteke kartela egiteko eta honek 60x40cm-ko tamainua izan behar dau. Halanda be, A3 tamainuko orri batean aurkeztu behar da, sinatu barik.. Honegaz batera, gutunazal zarratu bat emon beharko da udaletxean egilearen datuakaz (izen-abizenak, helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia).\nZeanuri\n2023ko Jaietako Kartel Txapelketan Zeanurikoek parte hartu ahal dabe, kategoria bitan: 14 urtera artekoa eta nagusiena. Proiektu guztietan \"Zeanuriko Andra Mari jaiak 2023, abuztuaren 12tik 16ra\" testua derrigor agertu behar da. Garagarrilaren 12ra arte bialdu daitekez lanak helbidera edo paperean udaletxera eroanda.\nAurkeztutako lanak, hilaren 13an eta 14an ikusgai egongo dira Udaleko pleno aretoan 18:00etatik 20:00etara. Epe eta leku horretan, zeanuriztarrek bozkatu ahal izango dabe gehien gustetan jakien kartela eta kategoria bakotxean boto gehien jaso dituana izango da irabazlea.\nSariak, umeentzako liburu eta jolasetarako kultura bonoa eta nagusientzako euskal produktuenotzara bat izango dira. Lan irabazlea jaietako kartelean eta jai-egitarauaren azalean agertuko da. Lan irabazlearen egile eskubideak Udalaren esku geratuko dira. Oinarriak zeanuri.eus helbidean konsultau daitekez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000563", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "UEMAk Auzitegi Konstituzionalaren epaia salatu eta adierazo dau, Udaletan euskerea erabilten jarraituko dabela\nIraitz Lazkano UEMAko jarduneko lehendakariak zein barikuan Usurbilen batutako 125 udal ordezkariek adierazo eben \"nahikoa\" dala eta \"marra gorri guztiak\" gainditu dirala: \"Udalek euskaraz egiteko aukera izatea, zinegotzien hizkuntza-eskubideak errespetatuta, hori supremazia dala dio auzitegiak\".\nEspainiako Auzitegi Konstituzionalak Euskadiko Toki Erakundeen Legearen 6.2. artikulua bertan behera itxi eban. Bi epaileren kontrako botoa izan badau be, udaletan euskera hutsean jarduteko baimenak \"oreka linguidtikoa\" eta \"toki erakundeetako kideen hizkuntza eskubideak urratzen\" dirala argudiatu dau Auzitegiak. Vox alderdi ultraeskuindarraren salaketa bat dala-ta, eta EAEko Justizia Auzitegitik pasau ostean heldu da euskerearen normalizazinoaren aurkako atzen kolpe hau.\nEpai honen kontra, Udalerri Euskaldunetako Mankomunitateko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 125 alkate eta hautetsik agerraldia egin eben barikuan Usurbilen. Arratiako udaletako hautetsiak be egon ziran, Jose Mari Atutxa Dimako alkatea eta Asier Bustinza Igorreko zinegotzia.\nErabakia salatu eta udalek euskeraz jarduteko daben eskumena defendatu eben, bai eta lanean euskeraz jarraituko dabela argitu: \"Guk horrelaxe jarraituko dogu, euskeraz funtzionatzen; horretarako bide luzea egin dogulako eta gure konpromisoa eta nahia dalako\". Iraitz Lazkano UEMAko jarduneko lehendakariak euskerearentzako \"estatus juridiko barria\" be exijidu eban eta azaroaren 4an, Euskaldintzaren Kontseiluak deitutako protestara batzeko deia egin dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000564", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Tenerifeko Agrupacion Folclorica Cultural Guarache konbidau dau Arantzartek Igorrera\nAtzo heldutako Tenerifeko jantzariak gure bazterrak ezetu eta San Kristobaleko jaietan, zapatu iluntzean, Arantzartekoakaz jantzaldia egitera etorri dira gurera.\nArantzarte Jantza Taldea pasau dan urtean joan zan Tenerifera, Agrupacion Folclorica Cultural Guarache-k antolatutako jantzaldian parte hartzera. Oin Tacoronte herriko jantzari talde hau da Arratiara etorri dana. Izan be, atzotik hasita eta domekara arte, Jantza Topaketea antolatu dau Arantzartek. Atzo, Bilbo ikusi eben eta arrastian, Dimako Antzasti museoa. Gaur goizean barriz, Gaztelugatxeko San Juan ikustera hurbildu dira baina arrastirako ipiniko dira jantzan.\nIzan be, gaur hilak 7, Igorretik kalejiran ibiliko dira Arantzarte eta Guaracheko jantzariak, Kittu taldeak eta zanpatzarrek girotuko dabe kalejirea. Bihar ostera, zapatua hilak 8, San Kristobaleko jaietan egongo dira Tenerifeko eta Arratiako jantzariak; 21:00etan hasiko dabe jantzaldia plazan.\nGuarache eta Arantzarteko taldekideak, gaur Gaztelugatxen.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000565", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Antzastik Jazz Ta Bien taldea dakar domekan\nEguerdian izango da Artauneko Antzasti Euskaldunon Etxean jazz zazpikotearen zuzeneko emonaldia; txakolina eta gaztaia dastatuteko aukerea egongo da.\nJazz Ta Bien taldeak urte bi daroaz Bizkaiko oholtza desbardinetan jazz musikea eskaintzen, abesti propio zein inprobisatuakaz. Gainera, ezaguna da Antzasti Euskaldunon Etxea museoan. Garagarrilaren 9an, domekea, hirugarrenez egongo dira Artaunen 12:00etatik 13:30era. Sarrerak 12 euro balio dauz eta txartelagaz, txakolin kopea eta gaztai pintxoa be zerbitzauko dira.\nTaldea gaztea bada be, ibilbide luzeko musikariak batu ditu. Pianoan Josu Muñoa eta tronboi zein ahotsean Bixente Lonigan adibidez, Sacratif taldekoak dira. Jabi Conde gitarrajolea barriz, Ados Quartet-en hartzean dau parte, besteak beste. Taldeko beteranoena Jose Larrakoetxea tronpetajolea da, Bilbaína Jazz Club-aren sortzaileetako bat. Iratxe Miñau saxojoleak eta Tomasso Poggi baju-joleak be urteetako esperientzia daukie. Amaitzeko, etorkizun handiko Ander Hernandez dago baterian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000566", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan jokatuko da Igorreko XLIV. Sari Nagusia\nBizkaia Kopako junior mailako txirrindulari lasterketea 10:00etan urtengo da Igorretik, Zeanurin bueltea emon eta San Kristobaleko helmugan amaituko da.\nSan Kristobaleko jaiak dira asteon eta egitarauaren barruan, Bizkaia Kopako junior lasterketea birritan pasauko da auzotik zapatu goizean, hilak 8. Igorreko XLIV. Sari Nagusia 10:00etan urtengo da Igorreko erdigunetik eta txirrindulariak helmugara, San Kristobalera, ailegetea 12:15 ingururako espero da. Bidean, 87 kilometro egingo ditue. Gainera, San Kristobaletik lehenengoz pasau eta Biteriñorako bidean, Mendiko Saria be egongo da.\nLasterketea Igorre erdigunean hasiko da eta Garakoiko errotondan buelta emon ostean, Zeanurira errepide zaharretik joan eta Igorrera N240tik bueltauko dira. Bira hau hirutan errepikatu ostean hasiko dira igoera gogorrenak. Izan be, San Kristobal igongo dabe bertatik Dimako Biteriño auzora heldu arte. Handik, Santiagotik bajatuko dira Dimara eta barriro Igorretik pasau ostean, San Kristobalen amaituko da lasterketea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000567", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Las Kapritxosas clown konpainia Basoan egongo da domekan\nEguerdian, Ba al dago lekurik? emonaldia ikusteaz gainera, italiako spritz freskagarri alkoholikoa dastatzeko aukerea egongo da.\nDomekan, hilak 9, bainu denporaldiari hasikerea emongo jako Bildosola auzoko Basoa defendatzileen etxean. Ugerlekua zabalik egongo da eta honen inguruan, jaitxoa antolatu dabe Basoakoek. Holan, 12:30etik aurrrera clown ikuskizuna, musikea, photocall-a eta txosna egongo da, garagardao eta spritz-agaz.\nClown ikuskizunaren ardurea, Las Kapritxosas konpainiarena izango da eta Ba al dago lekurik? Una de huecos y agujeros izeneko lana da taularatuko dabena. Kapritxosak \"pailazo bikainak\" dira, sexualidadeaz eta andreez hausnartzen dabe, andran arteko sexualidadeaz, eta bi termino horreekaz sortu daitekezan hainbat konbinazinoez. Komedia tonua erabilita, gauza serio, dibertigarri, zail edo errazetara hurbilduko ditu ikusleak.\nSpritz-a\nSpritz, edo Aperol spritz, Italian gehien konsumiduten dan aperitiborako koktel freskagarria da. Venezia eta Trieste inguruetan jaio zan, lehenengo Italiatik eta gero Europatik edatu da gerora. Hau prestatzeko modu modernoa da gehien edatu dana baina Italian, tabernari bakotxak badauka bere errezeta berezia. Aperola, ur aparduna, prosecco ardaoa, laranja eta leia dira hau egiteko oinarrizko osogaiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000568", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eskualdeko etxebizitzen %13tik gora hutsik dagoz\nHaritik Hirirak argitaratu dauz Euskal Herriko 1000 biztanletik gorako herrietako etxebizitza datuak. Igorren %4,4a dago hutsik, Zeberion ostera %22,3.\nHaritik Hirira geografo lantaldeak, INEko 2021 eta INSSEko 2019ko datuakaz, Euskal Herrian, herri bakotxeko dagoan etxebizitza hutsen kopurua bilduten dauan mapa interaktiboa garatu dau. Datuotan ez dira ageri 1.000 biztanletik beherako herrien datuak (Arantzazu, Artea eta Ubide). Izan be, datu horreen bataz-bestekoa baino ez dau egiten INEk. Bizkaiaren kasuan, %13, 21 eta Euskal Herriaren bataz bestekoa, %18,73. Gainontzeko zazpi herrietan ostera, gora-behera handia dago, bataz-bestekoa %13,67 dalarik.\nDatu kezkagarrienak, Zeanuri (%20) eta Zeberiotik (%22,3) datoz.\nDesbardintasun handiagaz, Igorre da eskualdean etxebizitza huts gitxien dituan udalerria. Guztira, 2.068 etxebizitza zenbatu dira eta horreetatik, 91 dagoz hutsik (%4,4). Bedian ostera, 589 etxebizitzatik 56 dagoz hutsik (%9,5). Lemoan, 1.866tik 235 etxe huts dagoz (%12,5). Areatzan, 726tik 98 dagoz hutsik (%13,4). Diman barriz, 855 etxebizitzatik 117tan ez da inor bizi (%13,6). Datu kezkagarrienak ostera, Zeanuri eta Zeberiotik datoz. Zeanurin, 819 etxebizitza dagoz eta 164 hutsik (%20) eta Zeberion, 667tik 149 huts (%22.3).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000569", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lamindaoko auzo bazkarirako txartela, domekaraino erosi daiteke\nGaragarrilaren 22an izango dira auzoan bai jaiak bai bazkaria, sarrerak Dima eta Areatzako tabernatan lortu daitekez 15 eurotan.\nDimako Lamindao auzoan, madalenak ospatuko ditue garagarrilaren 22an egun osoko jaiagaz. Goizeko hamarretatik gauera arte egongo da jai giroa. Tartean, auzo bazkaria. Bazkalduteko paellea eta pantxineta egongo dira ogi, ardao eta uragaz lagunduta. Sarrerak 15 eurotan dagoz salgai Dimako Baltzola jatetxean eta Areatzako Hagina zein The Quiet Corner tabernetan.\nEgitaraua:\n10:00etan, eleizatik Ilunbera igokerea, ikurriña aldatuteko.\n12:00etan, mezea etaa luntxa.\n15:00etan, Auzo bazkaria.\n16:30ean, Ardoa Barrura txaranga.\n18:30ean, herri kirol erakustaldia.\n20:00etan, txokolatea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000570", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago 'Gorbeiako nire txoko kuttuna' argazki lehiaketea Instagramen\nSari bi egongo dira, 200 eta 100 eurokoak. Gainera, argazkilari irabazleak estadu mailako 'Mi rincón favorito' lehiaketan hartuko dau parte, 500 eurorainoko sariak dagoz jokoan.\nGorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak eta Gorbeialdeko Kuadrillak ipini dabe martxan 'Gorbeiako nire txoko kuttuna' argazki lehiaketea, Gorbeia eta inguruetako txoko zein esperientziak ezetu eta Parke Naturala sare sozialetan ikusi arazoteko helburuagaz. Instagramen egingo da lehiaketea eta sari bi dagoz jokoan, 200 eta 100 eurokoak. Horrezaz gain, irabazleak estadu mailako 'Mi rincón favorito\" lehiaketan hartuko dau parte, 500 eurorainoko sariak dagoz jokoan. Urri lehenengoaren 4a da parte-hartzeako atzen eguna.\nParte hartzeako Gorbeia Helmuga Turistikoaren barruko leku edota esperientziak harrapau behar dira. Hau da, Parke Naturalean edo Helmugea osotuten daben herrietan: Arakaldo, Aramaio, Arantzazu, Arratzua-Ubarrundia, Artea, Areatza, Bedia, Galdakao, Legutio, Otxandio, Orozko, Ubide, Urkabustaiz, Zeanuri, Zigoitia eta Zuia. Ez da paisaiak bakarrik erretratetako lehiaketea. Animaliak, bertoko beharrak, gastronomia, herriak... Asko dira Gorbeiako inguruak emoten dauzan aukerak.\nBehin argazkia aterata, hau norberaren Instagram kontuan argitarau behar da lehiaketarako hashtag-ak erabilita: #MiRinconFavorito, #GorbeiaEuskadi eta #CorazonVerdeDeEuskadi. Argazkiagaz batera, deskribapen testu bat be argitarau beharko da eta originala bada, hau be balorauko dabe epaileek. Luzeerea eta formatua, librea da. Gero, formulario bat bete behar da, bakotxaren datuakaz eta Instagrameko argitalpenaren estekagaz. Epaileek argazkia ikusi ahal izateko, garrantzitsua da kontua zabalik izatea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000571", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Swing ikastaro eta jantzaldia antolatu da Lemoan\nBarikuan, hilak 7, Kotxepinen gidatuko dabe Bilboko Little Harlem swing eskolako irakasleek tailerra doban, 19:00etan.\n\"Jente guztiarentzako zabalik, gogoak eta oinetako erosoak baino ez dira behar!\"\nLemoako Udalak antolatuta, barikuan, hilak 7, Bilboko Little Harlem swing eskolako irakasleek Swing Dance tailerra emongo dabe Kotxepinen, 19:00etatik aurrera. Oinarrizko mobimentuak erakutsiko dabez, zehazki, Lindy Hop eta Solo Jazz estilokoak; swing garaiteko jantza afroamerikar ezagunetarikoak. Ordu batez, pausu nagusiak ikasi ostean, honeek praktikan ipinteko jantzaldi soziala be egingo da. Saio hau debaldezkoa da eta ez da izena aldez aurretik emon beharko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000572", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako Gaztelekutik, Arrabako aterpera joango dira astelehenetik eguaztenera\nIzena barikura arte emon daiteke 630 805 823 telefonora idatzita eta 30 euroko ordainketea, bariku arrastian egin beharko da Gaztelekuan.\nHurrengo astean, garagarrilaren 10etik 12ra, Areatzako gazteek Arrabako Gorbeiako Aterpera joateko aukerea izango dabe, Gaztelekuko begiraleagaz. Gau bi egingo ditue bertan, armozu bi, bazkari bat eta afari bigaz. Bitarteko egunean, martitzenean, eguna aterpe inguruetako hatx eta basoetatik pasauko dabe, mendi gida bategaz.\nJoan ahal izateko, izena hilak 7a, barikua, baino lehen idatzi behar da 630 805 823 telefonora. Behin izena emonda, gazte bakotxeko 30 euro ordaindu beharko dira barikuan Gaztelekuan; 18:00etatik 20:00etara. Antolatzaileek azaldu dabenez, edozein duda galdetu daiteke emondako telefono zenbakian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000573", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako ondare historikoa ezetuteko ibilbide audiogidatua norberak egiteko aukerea zabaldu dau Parketxeak\nGorbeiako Parke Naturaleko Interpretazino Zentroa zabalik dagoan ordutegian eskatu daiteke audiogidarako materiala; gorbeiaeuskadi.com-en be badago gida eskuragai.\nGorbeia Landa Garapen Alkarteak, bertoko turismoa bultzatzeko markeak, eta Udalak alkarlanean Areatzako ondare historiko eta kulturala bisitariei azalduteko audiogida barria prestatu dabe. Bertan, uribilduko hamar kokapenen inguruko informazinoa emoten da: plazea, Bekokale eta Zubizarra, Mari Cruz de Gurutzetaren plazea eta eskulturea, Zubizarra plazea, eleiza ataria, Burdinola errotea, eleiz aurrea, Askako iturria, Mudejar etxea eta Gortazar jauregia.\nHau, martian aurkeztu eben eta oin, Parketxeak aukerea emongo dau bertan materiala eskatu eta ibilbidea norberak egiteko. Gainera, audiogida edonorentzako eta edozein momentutan dago eskuragai eu.gorbeiaeuskadi.com/areatza estekan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000574", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Badatoz San Kristobaleko jaiak\nBariku iluntzean eta zapatu osoan zehar egongo da jai giroa Igorreko auzoan. Astelehenean barriz, mezea eta barauskarria egingo dira eguerdian.\nPasau dan astegoienean San Kristobaleko XIX. Mendi Martxea egin ostean, oingo asteburua izango da auzoko jaiak ospatutekoa. Egitarau zabala antolatu dabe auzotarrek eta Jai Batzordeak. Bariku iluntzean etxeko musikea egongo da entzungai eta zapatua, ekintzaz beteta dator: txirrindulariak, lehiaketa gastronomikoak, ikuskizunak, erromeria eta dj-a hain zuzen be. Ospakizun erlijiosoa ostera, astelehenean egingo da ermitan, 12:00etan, geroko barauskarriagaz.\nLehenengo egunean, barikua hilak 7, 21:00etan kantaldi bat egingo da. Igorreko antxinako kantak abestuko ditue auzoko plazan, Ander Gorospek gidatuta. Gero, andra arratiarrek osotutako Vinagre de Moderna punkrock taldeak eskainiko dau zuzeneko kontzertua. Atzena, oin dala ia hiru urte emon eben Kiñu Gaztetxean.\nZapatuan ostera, hilak 8, goiz-goizetik hasiko da auzoa girotuten. Igorretik urtengo da-ta Bizkaiko jubenil mailako txirrindulari lasterketea 10:30ean eta helmugea, San Kristobalen egongo da. Horrezaz gain, bazkalordurako Paella Lehiaketea egingo da eta 13:00etan, Igel Txapelketea.\nArrastian zehar ostera, Tortilla Txapelketea egongo da jokoan eta bitartean, 18:00etan, Ganso&Cia clown konpainiakadin guztietarako aproposa dan Panoli kabareta taularatuko dau. Tortillak aurkeztu ostean, 21:00etan Arantzarte etaTenerife irlako Agrupacion Folclorica Guarache taldeen arteko jantzaldia egongo da. Eta eguna giro onenean amaituteko, Akerbeltz erromeria eta DJ Buzz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000575", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaiko Ardi Txakur Txapelketea jokatuko da zapatuan Lemoan\nZortzi txakur, zortzi artzainen aginduetara egongo dira artaldea artegira eroaten, edo saiatuten.\nZapatuan, hilak 8, 18:00etatik aurrera jokatuko da da Bizkaiko Ardi Txakur Txapelketea, Elizondo auzo lemoaztarreko landatan. Zortzi txakur, zortzi artzainen aginduetara egongo dira artaldea artegira eroaten, edo saiatuten. Pello Segurolak, Mikel Aispuruak eta Asier Dacostak epaituko ditue proba biak. Lehenengoan, txakurrek artaldea zirkuitu antzeko batetik gidatu behar dabe eta bigarren proban, artaldea eskortara sartu beharko dabe txakurrek eta gero atera, txakurra barruan geldituta.\nLehian izango dira Bittor Bengoetxea galdakaoztarra Izar txakurragaz; Inazio Irakulis eta Beltz txakurra Etxanon entrenetan dabenak; JR Azkargorta, Bat izeneko txakurragaz; Markina-Xemeingo Igor Elordi eta Lagun; Izurtzako Juanjo Garate eta Tina txakurra; Jon Olibares Bizi-Joli txakurragaz; Mikel Pagazaurtundua Lay txakurragaz eta \"Alfon\", Lagunegaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000576", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago Zeanuriko Jaietako Kartel Lehiaketea\nGaragarrilaren 12ra arte aurkeztu daitekez lanak. Horrezaz gain eguaztenean, hilak 5, jaiak antolatzeko batzarra egingo da udaletxean 19:00etan.\n2023ko Jaietako Kartel Txapelketan Zeanurikoek parte hartu ahal dabe, kategoria bitan: 14 urtera artekoa eta nagusiena. Proiektu guztietan \"Zeanuriko Andra Mari jaiak 2023, abuztuaren 12tik 16ra\" testua derrigor agertu behar da. Garagarrilaren 12ra arte bialdu daitekez lanak helbidera edo paperean udaletxera eroanda.\nAurkeztutako lanak, hilaren 13an eta 14an ikusgai egongo dira Udaleko pleno aretoan 18:00etatik 20:00etara. Epe eta leku horretan, zeanuriztarrek bozkatu ahal izango dabe gehien gustetan jakien kartela eta kategoria bakotxean boto gehien jaso dituana izango da irabazlea.\nSariak, umeentzako liburu eta jolasetarako kultura bonoa eta nagusientzako euskal produktuenotzara bat izango dira. Lan irabazlea jaietako kartelean eta jai-egitarauaren azalean agertuko da. Lan irabazlearen egile eskubideak Udalaren esku geratuko dira. Oinarriak zeanuri.eus helbidean konsultau daitekez.\nBatzar irekia\nGaragarrilaren 5ean, eguaztena, udaletxeko pleno aretoan, jaiak antolatzen segiduteko batzar irekia egingo da 19:00etan. Holan, oin arte lotuta dagoana birpasau, lotuteko falta dana lotu eta bakotxaren proposamenak batzeako tartea be egongo da bileran.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000577", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Emakumea eta Lurraldea Zikloaren barruan, kabareta eta kontzertua dagoz eguenean\nAreatzako bainuetxe ondoko landan, 20:00etatik aurrera egongo dira Ganso&Cia-ren Panoli kabaret eta Vulcanizadas taldearen kontzertua ikusgai.\nAreatza Udan ekimena atera dau aurrera Udalak datozen hile bietako egitaraua antolatuteko eta honen barruan, Emakumea eta Lurraldea Zikloa dago, bainuetxe alboko landan programautako jardunaldi bigaz. Ikuskizunek, bakotxak eroandakoagaz afari herrikoiak eta kontzertuek osotuten dabe egun bietako egitaraua. Lehenegoa asteon izango da, eguena hilak 6, eta bigarrena hilaren 27an. Biak be, 20:00etatik aurrera.\nHolan, eguen iluntzean Ganso&Cia clown konpainia igongo da oholtzara, Panoli kabaret ikuskizuna taularatzera. Publiko guztientzako emonaldia izango da, testu bako clown ikuskizuna. \"Autoestimu gaindosi\" batek jotako personai biren parodia kontetan dau magia, akrobazia eta barre artean.\nGero, hurreratutakoek etxetik ekarritako janariagaz afalduko dabe eta 22:00etan hasiko da Vulcanizadas taldearen kontzertua. Hau, blues eta soul musikea egiten dauan ibilbide luzeko musikariek osotutako talde barria da. Izaskun Simón Zardoyak (saxofoi altua), Nerea Arrieta Ibañezek (Keys eta ahotsa), Elsa Garcia Lizundiak (sasofoi tenorra), Virginia Fernandez Reviriegok (perkusinoa eta ahotsa) eta Jone Ibarretxe de la Cal-ek (bajua eta ahotsa) osotuten dabe taldea. Taldeak euren musikea konposatzen urtebete emon ostean, 2023an, disko bat kaleratzeko asmoa dauka.\nVulcanizadas-eko taldekideak // Aritz Albaizar", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000578", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Vicente Guinearen 'Animarbolak' erakusketea ikusgai dago Areatzan\nGaragarril eta abuztu osoan egongo dira Areatzako Parketxean animalien itxurea daukien arbolen inguruko argazki ugari.\nAreatzako Gorbeiako Parke Naturaleko Interpretazino Zentroan, hurrengo hil bietan egongo da ikusgai Vicente Guinearen 60 bat argazkik osotuten daben Animarbolak, irudimenari irekitako erakusketa. Parketxea egunero egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00etara goizez eta 16:00etatik 18:00etara arrastiz. Argazkiotan Guineak Euskal Herriko basoetatik topautako arbola bereziak ikusi daitekez, animali itxura daukien enborrak.\nGuinea, batez be Urbasan ibili da argazkiok ateraten, baina euskal baso ugaritako arbolak ikusi ahal izango dira, pagoak gehien bat. Irudimenari zabaldutako erakusketa bat dala dino argazkilari elgoibartarrak eta helburu nagusia, eguneroko paisaia naturaletan aurkitu daitekezan forma bitxiak harrapetea izan da. Holan, gure inguruen gainean hausnartu eta irudimena indartzeko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000579", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garagarrilaren 14an, Hondarribiara urtekerea egingo dabe Areatzako jubiladuek\nIzen-emotea eta ordainketea gaur, bihar edo etzi egin daiteke Uparan jubiladu eta pensiodunen alkartearen lokalean, 18:00etatik 20:00etara.\nUparan Areatzako jubildau eta pensiodunen alkarteak antolatuta, garagarrilaren 14an urtekera egingo da Hondarribiara. Goizean goizetik Areatzatik autobusean urten eta Hondarribiara heldu orduko, Txingudiko badiatik katamaran batean nabegauko dabe goizean. Gero, bazkaria egingo dabe herrian.\nIzena emoteko gaur, hilak 3, eta eguaztena artean, hilak 5, alkartearen lokala zabalik egongo da 18:00etatik 20:00etara. Uparan alkarteko bazkideentzako prezioa 35 eurokoa da eta bazkide ez diranentzako prezioa barriz, 45 eurokoa. Antolatzaileek aurreratu dabe, dirua ez dala bueltauko, osasun arazoak tartean ez badagoz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000580", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Udako aldaketak udal liburutegien ordutegian\nGaragarrilerako ordutegiak murriztu egin dira liburutegi gehienetan eta abuztuan, zarratuta egongo dira eskualdeko udal liburutegiak.\nUdan, udal zerbitzuetako asko murriztuta edo geldirik egoten dira eta holan izango da liburutegiakaz be. Arantzazuko liburutegia garagarrilaren 31tik abuztuaren 13ra arte egongo da zarratuta. Igorre, Lemoa eta Zeberioko liburutegiak abuztu osoan, eta Bediakoak garagarrilaren 15etik urri lehenengoaren 5era arte zarratuko ditu ateak. Dimakoa zarratuta dago urrietara arte.\nOrdutegiari jagokonean, Arantzazukoak neguko bera izango dau; hau da, 17:00etatik 19:00etara, baina beste liburutegiek udako ordutegia izango dabe, goizez bakarrik. Holan, Igorreko liburutegiaren udako ordutegia 09:00etatik 13:30era arte da, eta indarrean egongo da urri lehenengoaren12ra arte. Lemoako liburutegiak barriz, garagarrilean, 11:00etatik 14:00etara arteko ordutegia izango dau eta Zeberiokoak, 11:00etatik 13:00etara. Bedian, garagarrilaren 14ra arte, 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik liburutegia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000581", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago BEGITUren Oporretako Argazki Lehiaketea\nUrtero lez, zuen bidaietako argazkiak irakurle guztiakaz konpartiduten konbidatzen zaituegu. Landetxe batean, persona birentzako astegoien bat dago jokoan!\nGaur bertan ipini da martxan urteroko BEGITUren Oporretako Argazki Lehiaketea. Hurrengo hileetan, urri lehenengoaren 25era arte egongo da zabalik helbide elektronikoa Arratia, Zeberio eta Ubideko herritarren oporretako argazkiak jasoteko, hiru gehienez. Argazkiagaz batera non, noz eta nok atara dauan be esan beharko da mezu elektronikoan.\nIrabazlea edo, epaimahaiak holan ebatzi ezkero, irabazleak urri bigarrenean argitaratuko dira eta saria, Euskal Herriko landetxe batean astegoien bat pasatzeko bonua izango da. Epaimahaia BEGITUko erredakzino-taldeak osotuko dau. Argazkiak urri bigarrenean argitaratuko dira, baina BEGITUk batan bat arinago argitaratzeko eskubidea gordeko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000582", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garagarril eta abuztuan, Begitu aldizkariaren zenbaki bana argitarauko da\nUrtero lez, hamabostekari izatetik hilabetekari izatera pasauko da aldizkaria udan. Halanda be, webguneak eta sare sozialak martxan segiduko dabe.\nPaperezko dizkariak, garragarril eta abuztuan, hile bakotxean, zenbaki bakarra aterako dauan arren, BEGITUk Arratia, Ubide eta Zeberioko informazinoa jarraituko dau emoten online eta sare sozialetan. Paperezko aldizkariari jagokonean, 22 zenbaki ateraten dira urtean. Hau da, garagarrilean eta abuztuan hile bakotxean zenbaki bakarra kaleratzen da, hile hasikerakoa. Aurten be holan izango da, eta garagarrilaren eta abuztuaren hilaren erdiko zenbakirik ez da egongo.\nHurrengo zenbakia beraz, abuztuaren 1ekoa izango da eta urri lehenengoan, barriro be, hamabostero kaleratuko da BEGITU. Halanda be, uda osoan zehar, Arratia, Ubide eta Zeberioren gaineko informazinoa jaso ahal izango da BEGITU online eta sare sozialetan, Twitter, Facebook eta Instagramen. Horreen bitartez, uda osoan eta eten barik segiduko daualako BEGITUk informazinoa emoten.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000583", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikura arte emon daiteke izena garagarrilaren 22 eta 23an Zeanuriko mugetatik egun biko ibilbidea egiteko\nJoko Alaik, Kultur Batzordeak eta Udalak antolatutako martxa honetan parte hartzeako, barikura arte, hilak 7, emon daiteke izena udaletxean. Arrabako aterpean lo egiteak, afariak eta hurrengo eguneko gosariak 25 euro ingurukoko prezioa dauka eta hurrengo eguneko bazkariak 20 bat euro.\nGaragarrilaren 22an eta 23an, zapatu-domekan, izango da ibilaldia. Partaideak 08:00rak aldera batuko dira Zeanurin eta 25 kilometro inguru egingo ditue eguneko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000584", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Elorria eta Zeanuriko Undurraga auzoetan sanpedroak ospatuko ditue\nElorrian zapatuan, garagarrilak 1, ospatuko dabe auzoko jaia. Undurragan barriz, domekara arte egongo da jai giroa.\nSan Pedro jaiak ez dira bakarrik ospatuten Arantzazu eta Dimako herrietan, Lemoako Elorrian eta Zeanuriko Undurragan be auzoko jaiak ospatuten ditue sanapedroetan. Holan, Elorriakoek zapatuan, garagarrilak 1, ospatuko dabe auzoko jaia. Undarragakoek barriz 3 egunetako jai egitaraua prestatu dabe, eguenetik, hilak 29, hasita eta domekara arte.\nElorria (Lemoa)\nGaragarrilak 1, zapatua\n11:00etan, txirrindulari igoerea. Ibilbidea: Tallerreta-Larrabeiti-Gandarias-Elorria.\n12:00etan, mezea eta ondoren barauskarria.\n13:15ean, herri-kirolak.\n14:00etan, Igel Txapelketea.\n17:30ean, Mus Txapelketea.\n19:00etan, Bola-joko Txapelketea.\nUndurraga (Zeanuri)\nBagilak 29, eguena\n08:00retan, kalejirea auzoan.\n11:30ean mezea eta ondoren barauskarria herriko txistulariek girotuta.\nGaragarrilak 1, zapatua\n08:00retan, kalejirea auzoan.\n13:00etan, poteoa.\n14:00etan, auzo bazkaria.\n17:30ean, erromeria Etxebarria aita-seme trikitilariakaz. Ondoren igel jaurtiketea.\n02:00etan, txitxiburduntzia.\nGaragarrilak 2, domekea\n11:30ean, Tortilla Txapelketea.\n13:30ean, poteoa.\n17:00etan, umeentzako puzgarri eta jokoak.\n18:00etan, Undurragako 5. Bola-joko Txapelketea.\n20:00etan, zozketea eta jaien amaierea txokolateagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000585", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago Areatzako jaietarako Kartel Lehiaketea\nBakotxaren proposamenak aurkeztuteko epea garagarrilaren 14a izango da, 14:00etan udaletxean.\nAbuztuaren 23tik 29ra izango dira aurtengo Areatzako jaiak eta daborduko, martxan ipini dabe Jai Batzordeak eta Udalak kartela ebazteko Kartel Lehiaketea. Garagarrilaren 14a da kartelak udaletxean aurkeztuteko atzen eguna, udaletxearen ordutegian, hau da, 14:00ak arte. Sari bakarra, baina potoloa, eroango dau irabazleak: 150 euro.\nEdozein teknika erabili daiteke kartela egiteko eta honek 60x40cm-ko tamainua izan behar dau. Halanda be, A3 tamainuko orri batean aurkeztu behar da, sinatu barik.. Honegaz batera, gutunazal zarratu bat emon beharko da udaletxean egilearen datuakaz (izen-abizenak, helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000586", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Iker Pirisek zuzeneneko emonaldia emongo dau The Quiet Cornerren\nThe Night Rider izenpean ipiniko ditu blues doinuak Areatzako taberna irlandarrean, zapatuan 20:00etatik aurrera.\nIker Piris bluesman tolosarra Areatzako The Quiet Corner tabernan egongo da oingo zapatuan, garagarrilak 1, iluntzeko 20:00etatik aurrera. Atzenengoz, Piris 2022ko zezeilean egon zan taberna irlandarrean eta gainera, TQCk AEFAT alkarteari laguntzeko egin eban diskoan be parte hartu eban, Ataxia telangiectasia gaixotasuna daukien ume eta gazteentzako dirua batzeako.\nPiris gazte-gaztetatik murgildu zan blues musikearen munduan eta 1997an igon zan lehenegoz oholtza batera. Ordutik, hainbat proiektu izan ditu esku artean. Berbarako, The Romanticos taldeagaz argitarautako hiru diskak: My time (2012), Do it yourself (2014) eta Good Vibrations (2017). Gero, nazinoarteko musikariakaz osotu eban Iker Piris & his Dual Electras, 2019an Electra diskoa atera eben. Bakarti lez be, Solo argitarau eban Pirisek 2019an.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000587", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hogeta bi txapelkdun itxi ditu aurtengo Txutxin txapelketeak\n\"Giro politean\" jokatu ziran aurtengo Txutxin Txapelketako finalak, umeek bakarrik ez, gurasoek be jokatu dabe txapelketea. Hemen irabazleen zerrendea.\nBagilaren 16ean emon eutsan Lemoako Eskupilota Taldeak amaierea aurtengo Txutxin Txapelketeari, hamaika finaletan. Umeen mailetako hamar final eta gurasoen bat ikusteko aukerea izan eben hurreratutakoek. Holan, hogeta bi txapeldun itxi ditu aurtengo txapelketeak, bai eta giro ederra antolatzaileen esanetan: \"Giro polita bertan sortu zana. Barriro be eskerrak emon hurbildu zarienoi, parte hartu dozuenoi eta zorionak danori! Datorren urteko txapelketan ikusiko gara!\".\nIRABAZLEAK:\nUXUE GASTON (LEMOA)-HODEI NARBAIZA (ARKUPE) vs. XANET IRUS (LEMOA)-HAITZ ALBERDI (IURRETA)\nLIHER MARTINEZ (LEMOA]-ENEKO ABASOLO (IGORRE) vs. UNAX GONZALEZ (LEMOA)-AIERT EMALDI (IGORRE)\nJON FERNANDEZ (LEMOA]-LANDER ARDANZA (ARKUPE) vs. LANDER ORONOZ (LEMOA)-ANDER ARANA (IGORRE)\nLIBE AZESTA (LEMOA)-KATTALIN PUJANA (TXUMULUXUETA) vs. LUR INCERTIS (LEMOA)-PAULE ETXENAUSIA (TXUMULUXUETA)\nMIKEL SANCHEZ (LEMOA]-IULIAN TANASE (LAGUN ONAK) vs. LANDER LEKUE (LEMOA)-ENALTZ MANZANO (IGORRE)\nAITZOL MEABE (TUMULUXUETA)-IGOTZ ATUTA (TXUMULUXUETA) VS KIRMEN SILLONIZ (LAGUN ONAK)-PEIO ITURRASPE (LAGUN ONAK)\nIZARO SISTIAGA (LEMOA)-AMAIUR BEROIZ (LEMOA) vs SAIOA GONZALEZ (LEMOA)-LAIA APARIZIO (BIDEBIETA)\nNAIA URIARTE (LEMOA)-JAIONE FERNANDEZ (ZARAMAGA) v5 MALEN MENA (LEMOA)-IRENE AZKONA (USANSOLO)\nUNAX RODRIGUEZ (LEMOA) - EURI MURUZABAL (MANDOLA) vs JAREIN CHORRO (LEMOA)-ALAIN MARTINEZ (BIDEBIETA)\nJOSEBA BEDIAGA (LEMOA)-HEGOI IBARGARAI (LEMOA) vS BELAITZ GALLASTEGI (SOPELA)-HEREN MENDIZABAL (SOPELA)\nGURASOAK: GORKA FERNANDEZ-JOSEBA GASTON VS UGALTZ ATXUTEGI-JUANTO MARTINEZ", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000588", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Tour Eguna ospatuko da bihar Igorren\nArrastian Garbeko aparkalekuan egongo dira txirrindularitzearen inguruko ekintza eta tailer ugari. Tour-aren museo eta denda ofiziala be egongo dira.\nGaragarrilaren 1ean urtengo da Bilbotik Frantziako Tour-aren 110. edizinoa eta txirrindularitzearen jaialdi nagusiaren inguruan hainbat ekitaldi antolatu dira Euskal Herrian, tartean Igorreko Tour Eguna. Bagilaren 30ean, barikua, izango da jaialdia Garbe auzoko aparkalekuan arrastiz, 16:00etan hasi eta 19:45era arte. Ekintza ugari egongo dira aukeran eta parte-hartzaileek oparitxo bat jasoko dabe.\nBatetik, Tour-raren museoa eta denda ofiziala egongo dira bariku arrastian Igorren; Tourraren historia ezetu eta oroigarriak erosteko. Bestetik, bizikletan ibilten ikasi zein bizikletearen mantenimenturako txokoak egongo dira: gymkana, pump-track, tailer mekanikoa, hezkuntza tailerra, rodillo birtualak eta bizikletearen neurria moldatzeko tailerra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000589", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean zabalduko ditu ateak Areatzako ugerlekuetako Aldamin tabernak\nAtzenean, Udalak lortu dau Aldamin aurrera aterateko lan-taldea beraz, urri lehenengoaren 10era arte, printzipioz, egongo da zabalik tabernea.\nAurtengo udarako be, Areatzako Udalak ugerlekuetako Aldamin taberna eta jatetxea kudeatuteko lehiaketa publikoa antolatu eban baina ez zan hau inori esleitu. Izan be, ez zan kudeatzailerik aurkeztu. Holan, Udala ugerlekuak zabalduta dagozan bitartean, Aldamin aurrera eroateko lan-talde bila ibili da eta topau dau.\nUgerlekuak bagilaren 10ean zabaldu ebazan ateak eta oin arte tabernarik egon ez dan arren, bihar, hilak 29, zabalduko da. Printzipioz, ugerlekuak zarratu arte egongo da Aldamin zabalik, hau da, urri lehenengoaren 10era arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000590", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dagoz Zeberioko jaietako Kartel Lehiaketak\nAurten be, Kartel Lehiaketa nagusia eta Umeen Kartel Lehiaketea antolatu ditu Jai Batzordeak; garagarrilaren 28ra hartu aurkeztu daitekez lanak udaletxean.\nAurtengo Zeberioko sandoniak abuztuaren 31tik urri lehenengoaren 4ra ospatuko dira, hilabete bi barru. Baina aurretik, jaiak antolatzeko garaia da eta egitekoen artean dago urteroko kartel ofiziala. Holan, Jai Batzordeak eta Udalak barriro antolatu ditue kartel lehiaketak. Kartel Lehiaketa ofiziala batetik, bestetik, umeentzako egitaraua batuteko Umeen Kartel Lehiaketea be egingo da hamaikagarrenez Zeberion.\nKasu bietan, garagarrilaren 28a da bakotxak gehienez egin ahal dauzan lan biak udaletxean aurkezteko atzen eguna, euskarri fisikoan zein digitalean. Marrazteko edozein teknika eta kolore erabili daiteke eta lana, orijinala izan behar da. Entregatzerako orduan, marrazkiak ez dira sinatuko. Horren ordez, gutunazal zarratu batean emon beharko dira egilearen datuak, telefono zenbakia eta NANaren kopìa.\nNagusien lehiaketearen kasuan, lanaren eduki eta gaiaz gainera, \"andrazkoen eta gizonezkoen arteko bazterkeria alboratzen eta bardintasuna bultzatzen daben egoerak sustatzea\" be balorauko dau epai-mahaiak. Tamaina 50x70cm-koa izan behar da, bertikala, eta tarte zuri bat izan beharko dau egitarau laburtua sartzeako, 47,5x25cm-koa. Sari bi egongo dira, 70 eurokoa eta 50ekoa. Testuan, zera ipini behar dau: \"Zeberioko sandoniak 2023, abuztuaren 31tik irailaren 4ra\".\nUmeen lehiaketan barriz, tamainua A3 orrialde batekoa izan behar da, bertikala, eta hutsune bat itxi beharko da egitaraua sartzeako. Maila bi egongo dira, 9 urtez azpikoak eta 14ra artekoak baina saria danek jasoko dabe, oparitxo bana. Testuan zer ipini beharko dau: \"Zeberioko sandoniak 2023, umeen ekintzak\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000591", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lur Ziarrusta New Yorken izan da, USHA Wallball Nationals-en lehian\nBanakako txapelketan final-zortzirenetan gelditu zan kanpoan baina binakakoan, Luke Thomson ingelesagaz batera, finalaurrekoetara heldu zan pelotari dimoztarra.\nAstegoienean, hilaren 23tik 25era, Lur Ziarrusta Ameriketako Estatu Batuetako wallball txapelketa batean egon da: USHA Wallball Nationals-en hamalaugarren edizinoan. Atzenaldian Europa mailan hainbat sari lortu baditu be, New Yorken ez da posible izan. Halanda be, pozik bueltau da esperientziagaz. Han jokatuteko modua, desbardina da-ta: \"Jokalari asko dagoz eta danak dakie jokatuten, kale-jokoa da hau, jokoagaz ez bada buruagaz irabazten dabe\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000592", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean hasiko dira Arantzazuko sanpedroak\nDomekara arte, lau egunez ospatuko ditue jaiak. San Pedro Eguna lehenengo eta barikutik aurrera, txupina botateagaz hasiko da jai giro geldiezina.\nTxupina barikuan botako daben arren, eguenean, hilak 19, San Pedro egunean hasiko dira Arantzazuko jaiak. Egun horretan, kopau herrikoia, Arratiako Musika Eskolako kontzertuak eta pintxo-potea Herriko Tabernan egongo dira. Hurrengo egunean, txupina, buruhandiak, plaza jantzak eta kalejirea egongo dira eta gaubean, kontzertuak eta dj-a. Berandu baino lehen, Kontralde eta Aizu izango dira joko daben taldeak. Egun bi gehiago luzatuko da jaia eta txapelketak pelota partiduak eta pailazoak ez dira faltauko beste gauza askoren artean.\nBagilak 29, eguena, San Pedro Eguna\n13:00etan, mezea.\n14:30ean, herri kopaua.\n18:00etan, Arratiako Musika Eskolearen kontzertua plazan.\n19:30ean, pintxo-potea Herriko tabernan.\nBagilak 30, barikua\n19:00etan, pregoia eta txupina.\n19:15ean, buruhandiak.\n19:30ean, plaza jantzak eta Larrain jantza.\n20:00etan, Eingo taldeagaz kalejirea eta pintxo-potea Montero tabernan.\n22:30ean, rock kontzertuak: Berandu baino lehen, Kontralde eta Aizu! (Kortaturen tributoa).\n02:30ean, dj Pendraif eta Uesebe.\nGaragarrilak 1, zapatua\n10:00etan, paelletarako mahaien banaketea.\n11:00etan, Futbolin Txapelketea Herriko tabernan.\n13:00etan, Txubelazo Txapelketea.\n14:00etan, paellak eta tortillak aurkeztu.\n17:00etan, txapel jaurtiketea.\n18:00etan, umeentzako ginkanea.\n19:00etan, Playback Txapelketea.\n20:30ean, erromeria Sukar taldeagaz.\nGaragarrilak 2, domekea\n11:30ean, eskupelota jaialdia:\nHerriko umeen arteko partiduak\nProfesionalak: Amaia Aldai eta Ainara Mendizabal / Olatz Arrizabalaga eta Enara Gaminde.\n13:30ean, InBiGu Gypsy Jazz taldea Herriko tabernako terrazan.\n16:30ean, Mus Txapelketea Montero tabernan eta Briska Txapelketea Herriko tabernan.\n16:30ean, puzgarriak eta kars-ak frontoian.\n19:30ean, Antxo eta Pantxa pailazoak, Konektatu gurekin ikuskizuna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000593", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Nun batu dira gure ahotsak?' ikuskizuna egongo da Igorren\nBarikuan, 20:00etan Goiko Plazako frontoira, dakarre NODE, DAB eta Ziomara Hormaetxe konpainiek alkarlanean sortutako jantza garaikideen saioa.\nBagilaren 30ean, barikua, Nun batu dira gure ahotsak? proposamena taularatuko dabe NODE, DAB eta Ziomara Hormaetxe jantza konpainiek Igorreko udaletxe alboko frontoian, iluntzeko 20:00etan. Konpainietako bakotxak, 15 eta 20 minutu bitarteko jantzaldia egingo dau: NODEk Batu, DABek Nun zira? eta Ziomara Hormaetxekoek Ahotsak.\nHolan definiduten dabe konpainiek alkarlanean landutako obra: \"Hiru ahotsen eszenaratzea, ahots bakar batean alkartuta. Gure historiaz, gure herriaz eta askatasunaz berba egiten deuskuen hiru istorio\". Hau taularatuten, zazpi antzezle egongo dira eszenatokian: Myriam Perez Cazabon, Borja Bordonabe, Marina Eskisabel, Iker Sanz, Ainhoa Tabuyo, Ziomara Hormaetxe eta Akira Yoshida.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000594", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean amaituko da Lemoako gazteen emantzipazinorako laguntzak eskatuteko epea\nLemoan pisua alokatuta daukien 18 eta 35 urte bitarteko gazteek eskatu ahal dabe laguntzea; aurrekontua, 8.000 eurokoa da.\nAurten be, Lemoako Udalak 18 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazinoa bultzatzeko diru-laguntzak emongo ditu. Honeek jasoteko, izena emon behar da aldez aurretik eta bagilaren 29a da atzen eguna. Oinarrien eta deialdiaren informazino zehatz guztia lemoa.net webgunean dago eta eskaria egiteko, norberaren datuak jasoteko dokumentua bete eta bialdu behar da.\nOinarri nagusiak dira pisua Lemoan egotea eta honen alokairua, gehienez be, 700 eurokoa izatea. Beste alde batetik, kontratua Bizilagunen erregistrauta egon behar da eta gitxienez, urtebetekoa izan behar da. Gainera, jaube eta maiztarraren artean ezin da familia loturarik egon.\nGuztira, 8.000 euroko aurrekontua dauka Udalak laguntzarako eta eskaria egiten dauan norbanakoaren diru-sarreren arabera, hiru tarte dagoz: lehen tartea 3.000-9.000 euro bitarteko diru-sarrerak dabezan pertsonentzat (hileko alokairuaren % 50 eta gehienez 300 euro); bigarren tartea 9.001etik 18.000 eurora artekoa (hileko alokairuaren % 40 eta gehienez 240 euro); eta atzen tartea, 18.001 eurotik 25.000 eurora artekoa (hileko alokairuaren % 30, eta gehienez 180 euro).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000595", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sanpedroetan, bueltan da sokamuturrea\nEguenean txupina bota eta domekara arte ospatuko dira Dimako jaiak; egunero egongo dira zuzeneko kontzertuak.\nEguenean, bagilak 29, hasiko dira Dimako jaiak eta domekara arte, garagarrilak 2, luzatuko dira. Edade guztientzako jarduerak prestatu ditue: edadekoei omenaldia, umeentzako jolasak, sokamuturra eta bertso-saioa, besteak beste. Iluntze eta gauetan, kontzertuek, erromeriek eta dj-ek ipiniko dabe jai giroa.\nEguenean, Andoni Ollokiegiren kontzertua, erromeria Muxutruk taldeagaz eta dj USB dira programautakoak; barikuan, The Arratians taldearen kontzertua eta dj Mikerinos; zapatuan, Galazota, Willis Drummond eta Beranduegi taldeek joko dabe, eta domekan, Benetan Zoro, Sorotan Beleren tributo taldea egongo da Diman.\nEgitaraua:\nBagilak 29, eguena\n14:30ean, 85 urtekoei omenaldia. Ostean, jubiladuentzako bazkaria.\n18:00etan, kuadrillen arteko jokoak.\n19:00etan, txupina.\n19:30ean, baflepoteoa.\n21:30ean, herri afaria. Txartelak tabernetan salgai.\n22:30ean, Andoni Ollokiegiren kontzertua.\n24:00etan, erromeria Muxutruk taldeagaz.\n03:00etan, dj USB.\nBagilak 30, barikua\n12:00etan, umeentzako jolasak.\n12:30ean, Lutxue anaiak.\n16:30ean, Tute Txapelketea Aramotz tabernan.\n17:00etan, umeentzako puzgarriak eta bitsa.\n19:00etan, Dimako plazako Eskupelota Txapelketea.\n21:30ean, Korrontzi eta Gazte barri Dimako Dantza Taldea.\n23:00etan, playback-ak\n00:30ean, The Arratians taldearen kontzertua.\n02:00etan, dj Mikerinos.\nGaragarrilak 1, zapatua\n12:00etan, Motx pailazoa eta umeentzako jolasak.\n12:30ean, Txipli-txapla otxotea.\n13:00etan, herri-kirolak eta kuadrillen arteko jokoak.\n13:45ean, Lutxue anaiak.\n14:00etan, Tortilla Txapelketea.\n17:00etan, Mus Txapelketea.\n18:00etan, txarangajaiak eta kuadrillen arteko jokoak.\n19:00etan, taloak Andraizearen eskutik.\n22:30ean, Galazota taldearen kontzertua.\n23:45ean, errifetako sari banaketea.\n24:00etan, euskal errepresaliduen giza eskubideen aldeko ekitaldia plazan.\n00:30ean, Willis Drummond taldearen kontzertua\n02:00etan, erromeria Beranduegi taldeagaz.\n02:30ean eta 05:00etan, Arratiako herrietara bueltetako autobusa.\nGaragarrilak 2, domekea\n08:00retan, sokamuturra.\n12:00etan, umeentzako jolasak.\n12:30ean, kalejirea albokariakaz.\n13:00etan, herriko umeak jantzan.\n15:00etan, Paella Txapelketea.\n16:00etan, Briska Txapelketea Aramotz tabernan.\n18:00etan, bertso-saioa. Bertsolariak: Agin Laburu eta Beñat Ugartetxea.\n19:00etan, kuadrillen arteko jokoen sari banaketea.\n19:30ean, kontzertua: Benetan Zoro, Sorotan Beleren tributo taldea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000596", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'ZARATA' LGTBIQ+ kolektiboari buruzko audiogida Lemoan\nHodei Arrastoaren lana Kotxepin Kultur Etxean egongo da entzungai hilaren 27an, martitzena, 17:00etatik aurrera.\nZARATA Hodei Arrastoak sortako audiogida bat da, LGTBIQ+ kolektiboaren inguruko hamar istorio batzean dauzana, bakotxa, kolektiboaren parte dan euskal artista batek kontauta. Holan, bihar arrastian, 17:00ak eta 21:00ak artean Kotxepin Kultur Etxean egongo dira entzungai istorioak. Bakotxaren telefono mogikorragaz, QR kodeen bitartez entzun ahalko dira istorioak euskeraz zein gazteleraz. Guztira, 45 minutu inguruko esperientzia da.\nArrastoak adierazo dauanez, kolektiboa ikusarazotea da ZARATAren helburua: \"LGBTI+ kolektiboaren parte naz eta kolektiboaren ikusgarritasuna herriz herri areagotzea neban buruan\". Holan, Arrastoak sortutako istorio bakotxak kolektiboaren aurpegietako bat erakusten dau: galderak, maricón terminoa, bisexualidadea, sexualizazinoa, uzki-sexuaren estigmak...", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000597", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimako Andran Parkea apainduten segiduko dabe bihar\nAndraizeak egin dau bankuak margotuteko deialdia, martitzenean arrastiko 17:00etan.\nDimako andren alkartea dan Andraizeak deituta, bihar, hilak 27, Andran Parkeko bankuak pintetako batuko dira adin guztietako herritarrak 17:00etan. Holan, jarraipena emongo deutsee atzen hileetan egin diran apainketei. Izan be, trapillozko eskulanak arboletan eskegi eta lorak be landatu ditue Telleri kaleen arteko parketxoan atzenaldian. Gainera, bankuak bihar koloreztau ostean, eguaztenean Harrotasunaren Nazinoarteko Eguna izango da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000598", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oier Etxebarriak pelota profesionala ixteko ebatzia hartu dau\nLana eta kirola batera buztartu ezinagaitik hartu dau igorreztarrak erabakia, atzen partidua garagarrilaren 21ean jokatuko dau Bermeon.\nAspe enpreseak domekan sare sozialetan jakinarazo dauanez, Oier Etxebarria pelotari igorreztarrak pelota profesionala itxiko dau garagarrilaren 21ean, Bermeon, jokatuko dauan partiduaren ostean. Ingeniari lana eta pelotea, batera buztartu ezin dauazalako hartu dau ebatzia Etxebarriak.\nOier Etxebarriak #eskupilota-n jokatzeari utziko dio ingeniaritzako lanarekin bateraezina delako. Uztailaren 21ean #Bermeo agurtuko da.Etxebarria dejará la #PelotaVasca por incompatibilidad con su trabajo de ingeniería. El 21 de julio será su último partido en #Bermeo pic.twitter.com/KGdz6yESfO\n- ASPE Pelota June 25, 2023\nIgorrekoa birritan izan da Promozino Mailako Binakako txapelduna. Lehen txapela, 2019an irabazi eban Aitor Elordigaz eta bigarrena, 2022an, Zabalagaz batera lortu eban. Bigarren txapela lortu ostean, BEGITUn tartea izan genduan beragaz berba egiteko:", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000599", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hilaren 28an helduko da Zinegoak jaialdia Zeberiora\nLGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiko zazpi film labur egongo dira ikusgai eguaztenean, 20:00etatik aurrera udaletxean.\nZinegoak, Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak, 20. urteurrena ospatuko dau aurten eta bagilaren 26tik garagarrilaren 1era izango da. Halanda be, Hedapena sailaren bitartez, atzen asteetan hainbat pelikula herri txikietan proiektetan dabiz, herri txikiotako LGTBIQ+ komunidadera ailegetako helburuagaz. Holan, Zeberion zazpi film egongo dira ikusgai bagilaren 28an, eguaztena.\nSeyed Mohsen eta Pourmohseni Shakib zuzendarien It's a gray, gray world, Isa Luengo eta Sofia Esteveren Perpetua felicidad, Paloma Lopezen Girls & the party, Alejandra Buenoren Ezohikoak, Marta Nietoren Son, Raul Barrerasen Arnasa eta Maider Oleagaren Irrits dira Zeberion ikusgai egongo diran lanak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000600", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txumuluxueta Txapelketako finalak jokatuko dira gaur Diman\nAurre-umetxoetatik hasita gaztetxoen mailara arte, adin guztietako finalak jokatuko dira 17:00etatik aurrera.\nGaur, hilak 23, arrastian amaituko da aurtengo Txumuluxueta Txapelketea, maila guztietako finalakaz. Partiduak bakarrik ez, jaia izango da arrastikoa Dimako frontoian. Partiduen aurretik, 16:45ean, taldeko argazki erraldoia aterako dabe eta partiduak iraun bitartean, jatekoa eta edatekoa be egongo dira hurreratzen diranentzako. Txumuluxuetako jokalariak bakarrik ez, Lagun Onak, Upo Mendi eta Joko Alai klubetako jokalariak be badagoz finalotan.\nFinalak:\nAurre-umetxoak: Irkus eta Ioritz / Kemen eta Izei\nUmetxoak B: Txomin eta Maule / Izaro eta Leire\nUmetxoak A: Gari eta Hegoi / Aiotz eta Jon Mikel\nUmeak goxua: Katalin eta Oier / Itziar eta Alluitz\nUmeak mixtoa: Ager eta Aratz / Oier eta Ur\nNeskak: Andere eta Malen / Maddi eta Ainhize\nGaztetxoak: Auritz eta Liher / Eki eta Igotz", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000601", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Musika saio bikotxa antolatu dau Arteako Herriko Bentak zapatu gauerako\nTrigger biolontxelo-jolea igongo da lehenengo oholtzara, 21:00etan, eta gero DJ 925 eta DJ La Bitxotak ipiniko dabe musikea.\nZapatuan, bagilak 24, musikeagaz gozatuteko gaua izango da Arteako Herriko Bentakoa, 21:00etatik aurrera. Izan be, kursoa amaituteko zuzeneko emonaldi bi egongo dira. Trigger biolontzelo-jolearen musikea batetik, eta 925 zein La Bitxota dj bikotea bestetik. Atzen honeek lagunen arteko saio berezia egingo dabe.\nTrigger Eñaut Zubizarretaren izen artistikoa da eta biolontxeloa da bere musikarako arma nagusia. Wood Strings taldeko kidea da baina bakarti modura be egiten dau lan. Holan, biolontxeloaren soinuak rock zein techno musikara hurreratzeko ahaleginak egin ditu. Hiru disko argitaratu dauz: Esku bi hamar hatz (2019, autoekoizpena), Mendian hil. Hirian hil (2021, Forbidden Colours) eta Poliedro Vol. I (2022, Forbidden Colours).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000602", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberioko hegaztiak ezetuteko ibilaldia egingo da domekan\nLander Astorkia biologo zeberioztarrak gidatuko dauan ordu bi eta erdiko urtekerarako hitzordua plazan izango da goizeko 10:00etan.\nInontza ingurumen hezkuntzarako alkarteak eta Zeberioko Udalak antolatuta, hilaren 25ean, domekea, herriko basoetan bizi diran hegaztiak ezetu eta ikusi ahal izateko hitzordua egongo da. Zeberioko plazan 10:00etan hasi eta Lander Astorkia biologoaren azalpen artean egingo dabe lau kilometroko ibilalditxoa, ordu bi eta erdiko ekintzea izatea espero da.\nLander Astorkia biologoak ondo ezagutzen ditu inguruak eta bertako hegaztiak, bera be zeberioztarra da-ta. Holan, bertoko txori eta harrapakariak topetan saiatuko da. Honeek hobeto ikusteko, etxean izan ezkero, prismatikoak eroatea gomendatzen da. Horrezaz gain, hegaztiak sailkatzen ikasteko be, izan ezkero, hegazti gida be eroan daiteke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000603", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaua argiztauko dabe biharko San Juan bezperako suek\nBagilaren 23ko gauean, eskualdeko herri guztietan izetuko dira udari ondo etorria emoteko suak. Ikusi hemen herri bakotxeko programazinoa.\n\"Zapoak eta sugeak erre, artoak eta gariak gorde\" suaren inguruan kantetako gaua izango da bagilaren 23koa Arratia, Ubide eta Zeberion. Denpora \"paganoetan\" udako solstizioa ospatuteko gaua zan eta kristautasunaren etorrereagaz, San Joan Bautistaren jaiotzea zan ospakizunerako arrazoia. Halanda be, beste tradizino askogaz pasau dan moduan, paganismoa eta kristautasuna nahastuta manteniduten da gaur tradizino hau Euskal Herrian. Holan, herritarrakaz batera kantau, jan eta suaren inguruan jantza egiteko gaua izango da biharkoa; herri guzti-guztietan egongo da zer egin.\nArantzazu: plazan batuko dira herritarrak 18:00etan egurra batzeako; 20:30ean hasiko dira sardina eta saiheskia erre eta zerbitzatuten; sua barriz, 21:30ean izetuko da.\nAreatza: Malas Compañias zirku taldeak Zirkus ikuskizuna taularatuko dau 19:00etan eta Zubizarran, 20:00etan banatuko dira sardinak; sua 20:30ean izetuko da.\nArtea: Santamañen egingo da ospakizuna 20:00etatik aurrera, sua eta sardinak egongo dira.\nBedia: jaietako herri afaria izango dabe lehenengo bediaztarrek eta sua gauerdian izetuko da; gero hasiko da Garilak 26 taldearen erromeria.\nDima: Iturrigorriko landan, 20:30ean izetuko da sua eta honegaz batera, txitxiburduntzia egingo da.\nIgorre: San Juan Bautistaren ermitak 300 urte betetan ditu aurten eta hau gogoratuteko kamisetak egongo dira salgai 20:00etan txupina bota orduko; 20:30ean hasiko da sardina banaketea eta sua 22:00etan izetuko da; gero, Kittu taldeak girotuko dau gaua.\nLemoa: Tellerretan egingo da ospakizuna 19:30etik aurrera; umeentzako ekintzak, jana eta edana salgai eta Arbasoak taldearen zuzeneko musikea egongo dira suagaz batera.\nUbide: jaien hasikera eguna izango da San Juan bezpera eta arrastian, plazan arbola altxau orduko hasiko da jaia 19:00etan; sua 23:00etan izetuko da eta DJ Bad Sound Sisterrek girotuko dau gaua.\nZeanuri: Altzuaga auzoan izango da jaia, 15:00etan txupina bota orduko; sardinak, txarri giharra eta txokolatea zerbitzauko da 21:00etan eta gero izetuko da sua, trikitixek girotuta.\nZeberio: Arkulandan izango da jaia 21:30etik aurrera eta suaz gain, parrilladea eta edana egongo dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000604", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia eta Elorrioko musika eskolek Unidad Alavesa taldearen 'SU EMAN' abestia moldatu dabe\n60 ikaslek ekoizpen musikal profesional baterako lehen hurreraketa egin dabe holan, bideoklipa grabau eta soinua estudioan landuz.\nArratiako Musika Eskolea eta Elorrioko Garamenditar Agustin Musika Eskolea alkarlanean ibili dira atzenaldian, ekoizpen musikal profesional bat grabetan. Ikasleek aukeratu eben Unidad Alavesa taldearen SU EMAN abestia eta hau moldatu dabe, gero soinua Bilboko BALEA estudioan grabau eta bideoklip bat be egin dabe Arratian, Otxandion eta Elorrion hartutako irudiakaz. Prozesu hau erakusten dauan making of bideoa be egin dabe.\nHolan, hamabi eta hogei urte bitarteko 60 bat ikasle ekoizpen profesional batera hurbildu dira lehenengoz: \"Egitasmo honen bitartez erronka barria eskaini gura izan deutseegu gure ikasleei, urteetan egindako ekitaldiez haratago, esperientzia barriak biziteko\". Ez da lan erraza izan, ahotsez gainera, hamabost instrumentu buztartu behar izan ditue ta: trikitixea, gitarrea, txistua, biolontxeloa, txalapartea, pianoa edo txirulea, besteak beste.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000605", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Futbito Txapelketea jokatuko da garagarrilean Lemoan\nHamazazpi urtetik gorako edonork emon ahal dau izena hilaren 30era arte, kiroldegiko harreran.\nJai Batzordeak antolatutako Lemoako Futbito Txapelketea aurten be jokatuko da. Garagarrilaren 9an hasiko dira partiduak eta jaien hasikereagaz amaituko da txapelketea, garagarrilaren 27an. Ohikoa danez, kiroldegi barruko kantxan jokatuko da txapelketea. Talde guztietako taldekideek izan beharko dabez hamazazpi urte edo gehiago eta izen-emotea hilaren 18tik dago zabalik kiroladegiko harreran. Taldeak txapelketan inskribiduteko atzen eguna bagilaren 30a da, barikua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000606", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bigarren eskuko azokea egingo da zapatuan Artean\nLiburuak, arropak, jostailuak eta bestelako gauzak, trukean zein erosita, lortzeako aukerea egongo da eguerditik aurrera.\nArtean, \"berrerabili eta murriztu\" lelopean, bigarren eskuko eta truke azokea egingo da hilaren 24an, zapatua. Plazan egongo dira postuak, 12:00etatik 20:00etara. Bigarren eskuko hainbat produktu izango dabezan hainbat postu ipiniko dira (arropa, liburuak, jostailuak, eskulanak...) eta honeek, trukean zein diruz eskuratzeko aukerea egongo da.\nAntolatzaileek azaldu dabenez, momentuz zortzi postuk emon dabe izena. 669 111 254 eta 630 347 018 telefonoetan gorde daiteke lekua baina argitu dabe, ez dala trabarik ipiniko izena emon barik be gauzak eroan ezkero.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000607", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Plazan arbola altxau eta sanjuanak ospatuko ditue Ubiden\nSan Juan bezperan hasi eta domekara arte egondo da jai giroa Ubiden; musikea, kuadrillen olinpiadak, pelota partiduak eta puzgarriak izango dira nagusi.\nBarikuan, San Juan bezperan, joango dira herritarrak basora arbol bila, gero plazan altxatzeko. Gauean, sua 23:00etan biztuko dabe eta inguruan batuko dira herritarrak, suaz eta musikeaz gozatuteko. Hurrengo egunetan, herri kirolak, herri afaria, kuadrillen \"olinpiadak\", pelota partiduak, erromeria, kontzertua, puzgarriak... ondo pasetako ekintza ugari prestatu ditue Ubiden.\nEgitaraua:\nBagilak 23, barikua\n17:00etan, arbolearen bila.\n19:00etan, arbolea altxau.\n19:30ean, Goxo txarangea.\n23:00etan, sua.\n23:30ean, dj Bad Sound Sister.\nBagilak 24, zapatua\n12:00etan, herri-kirolak Oketa taldearen eskutik.\n13:00etan, kopaua trikitilariakaz.\n18:00etan, Ubideko olinpiadak.\n21:30ean, herri afaria mozorrotuta.\n23:30ean, Trikiziogaz erromeria.\nBagilak 25, domekea\n10:00etan, puzgarriak.\n17:00etan, pelota partiduak. Ados Pilotak antolatutako San Fermin torneoa: Aldaregia eta R. Larramendi vs R. Infante-Mendiburu.\nGarfek antolatutako torneoa: Uribe eta Merino II. vs Artea II. eta Ladis Galarza.\n19:30ean, herriko ume eta gazteen jantza ikuskizuna.\n20:00etan, parrilladea.\n20:30ean, kontzertua: Garua.\n22:00etan, atzen traka.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000608", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberioko eskolako ikasleek kanta bat egin dabe Bulgariako eskola bategaz alkarlanean\nZeberio-Pomorie adiskidetasun kanta osotu dabe Erasmus+ truke programeari esker bulgarieraz, euskeraz eta ingelesez.\nAurtengo Erasmus+ programak, Zeberioko eskolako ikasleak Bulgariakoakaz, Pomorie herrikoak, alkartu dauz eta bien artean osotu dabe Zeberio-Pomorie adiskidetasun kanta. Bulgariarrak aprilean egon ziran Euskal Herria ezetuten eta zeberioztarrak ostera, maiatzean egon dira Bulgarian.\nKantea euskeraz eta bulgarieraz osotu dabe, bai eta ingelesezko errepikea be. Alkarlan honetan, hizkuntza trukea bakarrik ez, bertoko eta hango instrumentuak erabili ditue: txalapartea, albokea, trikitixea... Gero, Euskal Herrian zein Bulgarian grabautako irudiakaz bete dabe bideoklipa, berbarako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000609", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar hasiko dira Bediako jaiak\nBihartik hasita eta domekara arte izango dira Bediako sanjuanetako ospakizunak; sua, musikea, lehiaketa gastronomikoak eta autoak izango dira nagusi jaietan.\nBagilaren 22an, eguena, 20:00etan botako dabe bediaztarrek txupina jaiei hasikerea emoteko. San Juan bezperako sua, gauerdian biztuko dabe eta ostean Garilak 26 taldeak animauko dau gaua. Zapatu eta domekan barriz, Beietzek, Suak, Oihan Vegak eta Puro Relajok ipiniko dabe musikea. Umeentzako jolasak, herriko jantza taldearen erakustaldia, lehiaketa gastronomikoak, herri afaria eta karta joko txapelketak ez dira faltauko lau jai egun horreetan.\nDomekan, antxinako auto eta motorren erakusketea egongo da eta IV. Bediako Slaloma San Lorentzo poligonoan.\nJai egitaraua:\nBagilak 22, eguena\n12:00etatik 14:00etara, umeentzako puzgarriak.\n17:00etatik 19:30era, umeentzako puzgarriak eta bits jaia.\n20:00etan, jaien hasikerako txupinazoa, tritikixeagaz alaituta. Ostean, sardinak.\n21:00etan, Jauziri Bediako jantza taldearen erakustaldia.\nBagilak 23, barikua\n19:00etan, Tortilla Lehiaketarako izen-emotea. (Osagaiak: patatak, arrautzak, orioa eta gatza).\n20:30ean, tortillen aurkezpena.\n21:30ean, herri afaria.\n24:00etan, San Juan sua.\n00:30ean, erromeria Garilak 26 taldeagaz.\nBagilak 24, zapatua\n11:00etan, meza nagusia.\n12:00etan, XIV. Paella Lehiaketarako izen-emotea.\n14:00etan, paellak aurkeztu.\n17:00etan, Batzokiak antolatutako Mus Txapelketea, bazkalosteko bingoa eta umeentzako tailerrak.\n18:00etan, XXXV. Briska Txapelketea. Bikotekide bat behintzat, Bediakoa izan behar da. Izen-emotea 6 euro bikoteko.\n22:00etan, kontzertuak: Beietz, Sua eta Oihan Vega.\nBagilak 25, domekea\n12:00etan, VII. Antxinako autoen eta motorren erakusketea eta pintxo-potea txosnetan.\n15:00etan, Club Autonovilistico Bizkaiak antolatuta, IV. Bediako Slalom-a San Lorentzo poligonoan.\n19:00etan, Puro Relajo taldearen kontzertua.\n21:00etan, txokolatea eta jaien amaierako txupina.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000610", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aldez aurretik egin beharko da San Kristobaleko Mendi Martxarako izen-emotea eta ordainketea\nGaragarrilaren 1ean izango da mendi martxea, izen-emotea eta bost euroko ordainketea hilaren 28ra arte egin daiteke transferentzia bitartez.\nGaragarrilaren 1ean egingo da aurtengo XIX. San Kristobaleko Mendi Martxa, Intxaurbizkar Kultur Elkarteak antolatuta. Goizeko 08:30ean urtengo da martxea Igorreko San Kristobal auzoko plazatik eta ibilbide bi egongo dira: 21 kilometroko luzea eta 17 kilometroko laburra. San Kristobaletik Aramotz igon, bertatik Belatxikietarako bidea egin eta San Antolinetik pasau ostean bueltauko dira ibiltariak San Kristobalera.\nAurten be, izen emotea aldez aurretik egin beharko da, hilaren 28a baino arinago. Bost euroko transferentzia egin behar da Laboral Kutxako ES85 3035 0033 6303 3107 0866 kontu korrontera. Gero, egunean bertan aurkeztu beharko da ordainagiria, 08:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000611", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko Zirku Eskolako ikasleek bihar taularatuko dabe urteroko ikuskizuna\nSasi guztien gainetik, laino guztien azpitik da Arratiako akrobata barri eta aurreratuek taularatuko daben ikuskizuna, Lasarte Aretoan 17:00etan.\nAurten be, Igorreko Zirku Eskolako ikasleek urte osoko lana batuko dauan ikuskizuna taularatuko dabe Lasarte Aretoan: Sasi guztien gainetik, laino guztien azpitik. Bagilaren 21ean egongo da ikusgai akrobazia ikuskizuna, 17:00etan. Zirku Eskolako ikasle gazteenek urtean zehar emoten daben emonaldi bakarra izaten da kurso amaierako hau baina akrobata aurreatuagaz be badagoz Igorren.\nAtzen urtean, Igorreko Zirku Eskoleak hamargarren urteurrena bete eban eta bertan egon zan BEGITU. Aretoa bete-beteta urten ziran orduan 23 akrobata gazte oholtzara, aire akrobaziak egiten. Maider Yabar irakasleak orduan adierazo eban, \"Arratiako bailarak badauka zeozer berezia dana, aire akrobazietarako harrobi itzela da hau\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000612", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kurso amaierako jaia ospatuko da bihar Lemoako eskolan\nKantu Kolore konpainiak Peru Krokodiloa ikuskizuna taularatuko dau ikastetxeko aterpean, 18:30ean. Gero, txokolatea zerbitzauko dau Guraso Elkarteak.\nAmaitzear dago 2022-2023 ikasturtea eta Lemoan, eskola-umeentzako eta familientzako kurso amaierako jaia egingo da bagilaren 21ean, arrastiz. Hasteko, 18:30ean Kantu Kolore konpainiaren Peru Krokodiloa ikuskizun musikala taularatuko da eta gero, txokolate beroa zerbitzauko da hurreratutakoen artean, Guraso Elkartearen eskutik.\nPeru Krokodiloa antzerkiaren bitartez, solidaridadea, adiskidetasuna eta errespetua buztartzen ditu Kantu Kolorek, taldearen kanta ospetsuenak oinarri hartuta. Holan, abesti eta koreografia barrien bitartez bai haurrak bai helduak ipiniko dabez jantzan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000613", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arteako Kokomarroek udako solstizioa ospatuko dabe\nBagilaren 21ean, eguaztena, Santamañen emongo deutsee ondo etorria aurtengo udari 20:00etatik aurrera.\nOin dala urte bi, Aratusteak ospatuteko jaio ziran Kokomarroak artean; orduan be udako solstizioa ospatuteko batu ziran eta aurten be egingo dabe bagilaren 21ean jaia, Santamañen 20:00etan. Oin dala urte bi, dantzak.eus webgunean Kokomarroek argitarautako Hemen da eguzkia artikuluan dinoenez, \"guk ospatu gura doguna udaren etorrera da eta ez San Joan Bautistaren heriotzea\".\nIzan be, Euskal Herrira kristautasuna heldu aurretik, baita bitartean be, ospatuten ziran udako zein neguko solstizioak, urteko egun luze eta laburrenetan hain zuzen be. Egun horreen garrantzia, antxina nekazaritzak eta naturaren zikloek eukien pisutik dator. Gerora, beste jai askogaz gertatu zan modura, elizak beren tradizinoagaz nahastu eban ospakizun paganoa, kristautasuna euskal herritarron artean hedatzea ahalbidetuteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000614", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldai San Fermin Torneoko finaletik kanpo geratu da\nAtzo jokatutako finalean, Zabaleta eta Gaminde urten ziran garaile, 22-18, Aldai eta Zabaletaren kontra; atzen hau Capellanen ordez.\nDomekan jokatu ziran, Elizondon, andrazkoen V. San Fermin Torneoko finalaurreko partidu biak eta ebatzita geratu da final handia: Zabaleta eta Gaminde, Arrizabalaga eta Osesen kontra. Amaia Aldai pelotari dimoztarra be egon zan finalerako lehian, Andrea Capellanegaz jokatu behar eban baina osasun arazoak dirala-ta, Irati Zabala izan zan atzenean bere bikotea. Zabaleta eta Gaminde urten ziran garaile, 22-18 borrokatu baten ostean.\nAmaia Aldaik BEGITUn azaldu dauanez, Gaminde eta Zabaletak partidu on bat jokatu eben, \"meritu ikaragarriak egin ebezan irabazteko\". Gaminde faboritoetako bat izaten da eta Zabaleta oso gaztea dan arren, \"teknikoki osoa\" da jokalaria: \"Gauzak ondo urtetan jakoz, oso ondo dabil atzenaldian eta ondo baliatu eban Gamindegaz jokatutea\".\nBeste alde batetik, Aldaik onartu dau ez dagoala fisikoki egoera onenean, eskuetan mina izaten segiduten dau: \"Nire atzelariari asko laguntzen saiatu nintzan, sarri airez bostetik bota behar izan neban partidua aurrera aterateko baina atzen boladan holan jokatzeak eskuetako arazoak ekarri deustaz\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000615", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur zabaldu da Galdakao HHI Helduen Hezkuntzako Zentroan 2023-2024 ikasturterako matrikula epea\nGaldakaon ezezezik, Igorreko Kultur Etxean eta Lemoan Arraibin be emoten ditu eskolak; hilaren 29ra arte egin daiteke izen-emotea.\nCEPA Galdakao HHIk, Galdakaon ezezezik, Igorreko Kultur Etxean eta Lemoan Arraibin be emoten ditu eskolak. Helduei hezkuntza arautua eta ez arautua eskaintzen jakie bertan; atzerritarrek nazionalidadea lortzeako azterketen prestakuntza, tartean. Matrikulea hilaren 29ra arte egin daiteke eta doan da.\nHelduen Hezkuntzak oinarrizko prestakuntza emoten dau zentroak: alfabetatzetik hasi eta Bigarren Hezkuntzako titulua lortu artekoa. Ondoren, beste ikastetxe batzuetan dago erdi mailako heziketa ziklo bat edo Batxilergoa egiteko aukerea.\nIrakaskuntza arautua hiru gradutan banatzen da, eta, azkena osatzean, Bigarren Hezkuntzako titulua lortzean da. Prestakuntza arautu horren barruan sartzean dira euskera eta gaztelania ikastea, eta oinarrizko prestakuntza sakontzea edo zabaltzea.\nArautu bako irakaskuntzarako ikastaroak barriz, helduen kualifikazinoa hobetutera eta autoikaskuntzarako eta bizitza soziokulturalean eta lanekoan parte hartzeako gaitasuna garatzera bideratuta dagoz. Hastapen ikastaroak eskaintzen dira euskeraz, ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz eta informatikan. Atzerritarrek nazionalidadea lortzeako azterketak prestatzera bideratuta dagozan ikastaroak be eskaintzen dira.\nMatrikulea\nMatrikulea egiteko ordutegia, astelehenetik barikura, 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara da, bariku arrastietan izan ezik. Informazinoa jasoteko, 94 456 60 98 telefonora deitu edo 688 810 808 telefonora whatsapp mezu bat bialdu behar da. helbide elektronikora edo www.epagaldakao.com webgunera be jo daiteke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000616", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ilgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako batzarra, eguenean\nDimako Zamakola Jubiladuen lokalean izango da eguenean, hilak 22, 18:00etan, Bardintasun teknikari barria ezetu eta datorren kurtsoa antolatzen hasteko batzarra.\nAmagoia Villanueva Arratia Udalen Mankomunitateko (AUM) Bardintasun teknikari barriak egin dau batzar deialdia, \"neure burua aurkeztu lehenbizi eta aurrera begira Ilgoraneko partaideokaz, koordinazinoko tresnak ezetu eta finkotzeko\". Batzar horretan, jabekuntza eskolearen ibilbidearen gaineko hausnarketea be egingo da, \"ilgorak eta ilbeherak\" kontuan izanda, eskolea egonkortu ahal izateko. Gainera, datorren ikasturterako programazinorako proposamenak jaso eta jasotakoak eztabaidatu egingo dira bertan.\nBertaratu ezin diran Ilgoraneko partaideak, posta elektronikoz, whatsappez edo beste bideren batetik ekarpenak egitera animau gura ditu teknikariak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000617", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "XXIX. kazari eta arrantzaleen eguna\nDomekan, hilaren 18an, 29. kazari eta arrantzaleen eguna ospatuko da Dimako Zumeltzako aerodromoan.\nTxakurrei erreferentzia eginaz sortutako \"Haiek dira protagonistak\" lemapean, goizeko 10:00etatik eguerdiko 15:00etara kaza eta arrantzeagaz zerikusia daukien hainbat ekintza, erakusketa, denda eta txosna egongo dira aerodromoan. Adibidez, arkuagaz tiro egiteko espazioa edo 4x4 kotxeen eta quaden erakusketea.\nAurrekoaz aparte, aerodromoko landan egingo dira hurrengo ekintzak:\n10:00etan,egunari hasikerea.\n10:30ean, basurde-txakurren erakusketea.\n11:15ean, pospolin ehiza arkuagaz eta txakurragaz.\n12:00etan, diskursoa.\n12:30ean, tiro erakusketa BENELLIko Davide de Carolisen eskutik.\n13:00etan, sari banaketea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000618", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Elikadura eta artisautza azokea Bedian\nHilaren 18an, domekan, Bediak nekazaritzako elikagaien produktuak eta artisau azokea jasoko dau herriko plazan.\n11:00etatik 14:30era egongo da azokea martxan eta goizean zehar hainbat ekintza egongo dira, umeentzako tailerrak eta txakoli eta bermut dastaketea adibidez. Dastaketa bi egingo dira 12:30ean eta 13:30ean eta goizean zehar egindako erosketa guztiek produktu-loteen zozketan parte hartuko dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000619", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar, bagilak 17, egingo dabez udalbatza barriak osotuteko kargu hartze ekitaldiak\nUdaletxeetako areto nagusietan izango dira. Arantzazun, 12:00etan; Areatzan, 12:00etan; Bedian, 09:30ean: Diman, 13:00etan; Igorren, 12.00etan; Lemoan, 12:00etan; Ubiden, 09:00etan; Zeanurin, 10:00etan eta Zeberion, 13:00etan, udal hautetsiek hartuko dabez karguak 2023-2027 legealdirako.\nAreatzan, Asier Garciak (EH Bildu) Peru Perez de Anuzitari (EH Bildu) pasauko deutso makilea; Diman, Josu Gorospek (EAJ) Jose Maria Atutxari (EH Bildu); Igorren, Illart Gumuziok (EH Bildu) Olatz Urkizar (EAJ); Lemoan, Saioa Elejabarrieta (EH Bildu) Esther Iturriozeri (EAJ); Ubiden, Iñaki Beobidek (UHK) Zigor Iturriozeri (UHK); Zeanurin, Eider Ajuriagerrak (EAJ) Nahia Urrutxuari (EH Bildu) eta Zeberion, Karlos Idirinek (EAJ) Ekain Gotiri (EH Bildu). Karguan manteniduko dira Arantzazuko Asier Aburto (EH Bildu); Arteako Alberto Intxaurraga (EAJ) eta Bediako Aitor Sorriketa (EAJ). Udalbatzak osotuko dabezan hautetsiek be, barriak asko, hartuko dabez euren karguak.\nZinegotziak\nZinegotzietan be aldaketak izango dira. Kasu batzuetan, alderdiak jarleku gehiago edo gitxiago izan ditualako maiatzaren 28ko hauteskundeetan, edota beste batzuk izan diralako hautetsiak.\nHoneek dira udalbatzak osotuko dabezan zinegotziak.\nArantzazun, EH Bilduko Ruben Montero, Beroñe Bilbao eta Miguel Delgado; eta EAJ-PNVko Txus Dacosta, Lupe Molina eta Asier Perez.\nAreatzan, EH Bilduko zinegotziak Inma Valiente, Zigor Folla, Miren Madariaga eta Iñigo Iruarrizaga dira eta EAJ-PNVkoak Josu Basozabal, Jose Angel Atutxa, Jorge Trueba eta Argiska Bazterra.\nArtean, EAJ-PNVko Ainare Sanchez; Gorka Beitia, Jose Inazio Ortuzar; eta EH Bilduko Izaskun Betzuen, Pili Alvarez eta Ainhoa Bernaola.\nBedian, EAJ-PNVko Miren Igone Etxebarria, Jose Manuel Sanchez, Meritxell Lejarzaburu, Unaz Ispizua eta Maialen Larruskain; eta EH Bilduko: Alberto Sanchez, Jose Luis Intxausti eta Maddi Arrarte.\nDimako EH Bilduko zinegotziak honeexek dira: Maider Kortazar, Borja Ruiz, Maria Jose Barrenetxea eta Haizea Ziarrusta, eta EAJ-PNVkoak, Josu Gorospe, Iurdana Acasuso, Beñat Salvador eta Lore Bilbao.\nIgorren EAJ-PNVko zinegotziak, Koldo Atutxa, Ainara Uribe, Ainara Ipiñazar, Erik Esparta eta Aitor Etxebarria izango dira; eta EH Bildukak, Illart Gumuzio, Ainara Castillo, Asier Bustinza, Irati Muñecas eta Ibon Ozerin.\nLemoan, EAJkoak Iñigo Zuloaga, Oneka Zaballa, Iñaki Barrenetxea, Urko Garamendi, Raquel Ortega eta Zuriñe Etxebarria dira eta EH Bildukoak: Eukeni Bikarregi, Marian Garai, Aritz Undurraga eta Iker Azkune.\nUbideko Herri Kandidaturako zinegotziak, Maider Almandoz, Aritz Azcorbebeitia, Irati Urien eta Oscar Martinez dira.\nZeanurin, EH Bilduko zinegotziak, Arkaitz Estiballes, Maider Gandarias, Edurne Landajo eta Jokin Larrakoetxea dira, eta EAJ-PNVkaok Eider Ajuriagerra, Mikel Ibarra, Jaime Alonso eta Gurutze Etebarria.\nZeberioko EH Bilduko zinegotziak, Itziar Aranguren, Ibai Perez, Amaia Bernaola eta Martin Urieta dira eta EAJ-PNVkoak, Karlos Idirin, Jon Etxebarria, Natalia Martinez eta Beñat Iriondo.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000620", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jantza ikuskizuna Lemoan\nBagilaren 17an, 20:00etan, Neri(h)ari jantza konpainiak Nunavut jantza ikuskizuna eskainiko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean.\nNeri(h)ariren proposamen eszeniko hibridoa da Nunavut, ipuin kontaketak abiapuntutzat hartuta, jantza garaikidea, soinu artea, antzerki fisikoa eta arte plastikoak batzean dituana. Nunavut Kanada iparraldeko lurralde bat da. Izenak \"gure indarra\" edo \"gure lurra\" esan gura dau inuiten hizkuntzan. Nunavut ikuskizuna, lurralde utopiko bat eregiteko saiakerea da, uniberso oniriko bat.\nMyriam Perez Casabon da lan honen zuzendari artistikoa eta Olaia Valle, Nerea Gurrutxaga edo Leire Otamendi eta Idoia Hernandez edo Peru Galbete, interpreteak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000621", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "AEK daborduko hasi da ikasturte barria prestatzeko lanetan\nDatorren ikasturtean be, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua be eskainiko dau AEK-k.\nBagilaren 28a baino lehen izena emoten daben ikasleek %5eko deskontua eta ordainketa malguagoa izango dabe. Gainera, lehentasuna izango dabe ikastaroetan. Igorreko Kubulu Euskaltegian edo euskaltegiko 94 631 56 57 telefonoan, edo beste edozein euskaltegitan; 673 200 100 eta 946 46 40 00 telefonoetan, eta www.aek.eus webgunean egin daiteke aurrematrikulazinoa. Arratia, Ubide eta Zeberioko udalek be laguntzak emoten dabez euskerea ikasten dabizanentzat.\nUdan be mintzataldeak egingo dabez\nAEK-k udarako mintzataldeak sortu gura ditu eta izena emoteko whatsappa bialdu behar da 662 199 033 telefonora, Kubulu Euskaltegitik pasau edo lotura honetan izena emon:", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000622", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Austarri jaia Zeberion\nAustarri Kultur Elkartearen asanblada orokorra aprobetxauz, bihar, hilak 16an, jantzak, karibearrak zein euskal plaza-jantzak, eta txistorra jana egongo dira Zeberioko plazan.\nAlkartekoek asanblada orokorra egingo dabe 18:00etan eta bertan, urteko ekintzen informazinoa eta informazino ekonomikoa emongo jakie bazkideei. Asanbladaren ostean, herrira eramango dabe jai giroa, 19:15ean, egingo dan jantza karibear koreografiagaz eta 19:30ean, jantza-plazeagaz. Ostean, 20:00etan, txistorra egongo da hurreratzen diranentzat eta musikeak animauko dau iluntzea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000623", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimako jaietako esku pelota txapelketea\nAurten be, urtero egiten dan Dimako jaietako eskupelota txapelketeak aurrera jarraituten dau. Oingo astean final-laurdenetako partiduak jokatuko dabez jokalariek euren artean adostutako egunetan.\nTxapelketea herriko plaza alboko frontoi txikian jokatzen da eta bakarrik federau bako personak parte hartu ahal dabe. Finala Dimako SanPedro jaietako barikuan, hilaren 30ean, arrastiko 19:00etan neurtuko dira bikote bi onenak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000624", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Tortura euskal herrian berbaldia Diman\nBarikuan, hilaren 16a, arrastiko 19:30ean Etxean Gure Doguz taldeak antolatu dauan berbaldia egongo da Dimako Abaroa aretoan.\nBerbaldia Julen Arzuaga arabar politikari, abogadu eta idazlearen esku egongo da eta Euskal Herriak eta Euskal Herrian jasandako torturak izango ditu ardatz. Arzuagak Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia sortu eban 2000. urtean eta geroztik hainbat nazinoarteko foro eta instituzinotan egin dau giza eskubideen aldeko lana. 2012an, Euskal Memoria Fundazioagaz batera, Oso latza izan da: tortura Euskal Herrian lana egin eta argitaratu eban.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000625", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoieneko kontzertuak Areatzan\nBagilaren 16an eta 17an musikea barriro Areatzara bueltauko da Txarly Usher y los ejemplares eta Four Friends taldeen emonaldiakaz.\nTxarly Usher y los ejemplares 2019an jaio zan postpunk, afterpunk eta death rock proiektua da eta hasikeratik Cuervo, Corazón y Cuchillos eta SOMA moduko lanak defendiduten ibili ostean, igaz euren azken lana Dentro de nuestras tinieblas argitaratu eben. Barikuan, hilak 16, gaueko 22:30etan, Bixer tabernan egongo dira kontzertua emoten.\nFour Friends talde bilbotarra 1990eko hamarkadan jaio zan eta rocka, jazza, swinga eta soula moduko estiloak jarduten dabez. Taldea Eider Saratsagak, Eneka Albizuk, Iñaki Iraetak, Fernando Iraetak y Jorge Gómez Abrisketak osatuten dabe eta The Quiet Corner tabernan emongo dabe kontzertua zapatuan, hilaren 17an, gaueko 20:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000626", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaiko gaztai onena Areatzako Txonde gaztandegiak dauka\nIgaz lez, aurten be Bizkaiko gaztairik onenaren lehen saria jaso dau Antxon Iturriagak \"Villa de Bilbao\" Txapelketan.\n2022an be garaile urten zan eta aurtengo txapelketan, lehenengo postua mantenidutea lortu dau Areatzako gaztagileak. Txapelketako epaimahaikideek azaldu eben txapelketan aurkeztu ziran gaztai guztiakaz oso pozik geratu zirala eta oso kalidade handiko gaztaiak izan zirala. Txapelketa generaleko garaikurra Gipuzkoako Agerre-Buru baserriak lortu eban.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000627", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urkidi mendiak buzoi barria eukiko dau\nBagilaren 17an, zapatua, mendi urtekerea antolatu dabe Lamino Mendi Klubak eta Gorbeako Gurutzea Athletic Club Peñak, Urkidi mendian buzoi barria ipinteko.\nHilaren 15a baino lehenago emon behar da izena urtekerarako eta honek aukera bi eukiko ditu, bata Areatzatik oinez hasi goizeko 09:00etan eta bestea, ibilaldia Upokomakatzetik hastea. Buzoia goizeko 10:30ean ipiniko da Urkidin eta gero, 11:00etan, hamaiketakoa egingo da Upokomakatzan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000628", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiar bi trinketeko azpitxapeldun\nLur Ziarrusta dimoztarrak eta Mikel Aurrekoetxea lemoaztarrak, eskuz binakako txapelketako bigarren postua lortu eben trinketeko kluben arteko txapelketan.\nPasau dan zapatuan, hilaren 10ean, txapelketako finala Abadiñoko Tornosolo trinketean jokatu eban Lemoa klubeko bikoteak eta partiduko lehenengo zatian 19-10 irabazten hasi baziran be, Ziarrustak eta Aurrekoetxeak ezin izan eben txapela jantzi.\nPartiduak aurrera egin ahala, tantuak gogorrak eta luzeak izaten segiduten eben eta Ziarrustak aitortu eban, bera eta Aurrekoetxea gazteagoak izan eta beste bikotea baino freskoago egon arren, partiduaren bigarren zatian asko nabarmendu zala beste bikotearen esperientzia handia. Azkenean, Eple klubeko bikoteak lortu eban garaipena, Lemoakoengan 40-27 gailenduz.\nHalanda be, dimoztarrak adierazo dau oso pozik dagozala bai Aurrekoetxea eta bai bera egindako txapelketeagaz eta garrantzitsuena finalera heldu eta horretaz disfrutetea izan dala.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000629", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapaturako Urkiolara errogatibea antolatu dabe parrokiek\nDatorren zapatuan, hilak 17, oinez edo autobusez, Urkiolara joango dira hainbat arratiar errogatibea egiten. Oinez doazenak, 07:00etan abiatuko dira Igorretik eta Dimatik, eta 07:30ean, Zeanuritik. 11:00etan, santutegian batuko dira danak, oinez zein autobusez joandakoak, alkarregaz otoitz egiteko. Izan be, errogatibea, premina baten aldeko otoitz kolektiboa da. Aurtengo lema \"Bakegile izan gaitezen\" da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000630", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eduardo Alsasua Garciak irabazi dau Zeanuriko Aire Zabaleko Margolan Lehiaketea\nEduardo Alsasua Garcia pintore gasteiztarrak irabazi eban Zeanuriko Aire Zabaleko Margolan Lehiaketearen V. Edizinoko lehenengo saria, 1.000 euro; eta Artziniagako Fernando Uretak eroan eban publikoaren saria, 300 euro. Lehiaketea bagilaren 11n jokatu zan eta zortzi artistek hartu eben parte, arratiarrik ez tartean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000631", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Berbaldia Diman\nBihar, hilak 14, arrastiko 18:30ean Zamakola hirugarren edadeko alkarteak antolatutako berbaldia egongo da Dimako jubilauen lokalean.\nGaia Garia, artoa eta errotak izango da eta berbaldia Abel Ariznabarreta dimoztar idazleak emongo dau. Ariznabarretan publikazinoen artean dagoz Eusko Folklore urtekariaren ehun urte (1921-2021): atzoko eta gaurko gure ahalegina, Arratiako ohitura eta sineskerak R.M. Azkueren \"Euskalerriaren Yakintza\"-n eta Dimako (Bizkaia) elizatearen barrutiko auzuneak, kofradiak eta ermitak moduko publikazino eta liburuak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000632", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Austarri mendi taldeak antolatu dauan urteKerara joateko izen-emote epea\nBagilaren 20ra arte egongo da izena emoteko aukerea, mendi taldearen lokalean bagilaren 16an (20:00-21:00), helbide elektronikoz helbidera mezu bat bidalita edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetara deituta emon ahal da.\nUrtekerea bagilaren 24an, goizeko 8:00retan hasi eta 25ean, arrastiko 20:00etan amaituko da eta ibilbide bi aukeratzeko egongo dira, bata -Manquillo - Pineda de la Sierra bide berdea da eta 10km ditu ibilbide horrek. Bestea barriz, -Valdezcaray -Urdanta ibilbidea da eta horrek 12km ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000633", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hondakinen gaikako bilketea sustatzeko informazino puntuak ipiniko ditue herrietan\nGaurtik hasita eta bagilaren 24ra arte, Arratiako Udalen Mankomunitatearen Arratia Garbia kanpainaren barruan, hondakin organikoen bilketa selektiboa bultzatzeko informazino puntuak egongo dira herrietan; egun bakotxean herri baten.\nLehenago egin ez dan herrietan, hondakinen karakterizazinoa be egingo da jentearen aurrean; hau da, errefusa eukiontzietatik zabor boltsa batzuk hartu eta barrukoa zein eukiontzitan joan beharko litzateken ikusi. Martian Igorren egindako hondakinen karakterizazinoan, errefusa boltsetako edukiaren %87 birziklagarria zan.\nBirziklatu ahal izateko, lehen pausua da hondakinak gaika banandutea eta bakotxa jagokon eukiontzian botatea. Hau da, beira eukiontzi berdean; papela, urdinean; ontzi arinak, horian; organikoa, marroian eta errefusa grisean. Arratian, gaikako bilketa maila oso bajua da, dana nahastuta botaten da eukiontzi grisera eta eukiontzi horretakoa, zabortegira edo erraustegira doa. Arratiako Udalen Mankomunitateak, organikoen bilketa handituteko eta holan, errefusa gitxitzeko Arratia Garbia kanpainearen bigarren bueltea ipini dau martxan.\nEgunak eta herriak\nGaur, martitzena, hilak 13, Bediako plazan egongo da informazino puntua eta material banaketea 10:30etik 13.30era eta 16:00etatik 19:00etara. Hondakinen karakterizazinoa, 18:00etan egingo dabe.\nDiman bihar egongo dira plazan ordutegi berean, informazino puntuak eta karakterizazinoa.\nHurrengo egunean, bagilak 15, eguena, Arantzazun egongo dira arrastiko ordutegian. Karakterizazinoa be egingo da.\nUbideko txandea izango da barikuan, hilak 16. Hemen be arrastiko ordutegian egongo dira informazino eta materiala banatzeko puntuak, eta 18:00etan, karakterizazinoa egingo da.\nZapatu goizean, Lemoako estankoaren ondoan egongo da informazinoa puntua eta astelehenean barriro be Lemoan izango dira Arratia Garbiako teknikariak. Goizez Arraibin egongo da informazino puntua eta arrastiz estankoaren ondoan. Karakterizazinoa estankoaren ondoan egingo dabe 18:00etan.\nMartitzenean, bagilak 20, Arteako plazan egongo da informazino puntua 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Karakterizazinoa 18:00etan egingo da.\nHurrengo egunean, Areatzako plazan egongo da informazino puntua goizez eta arrastiz. Ez da karakterizazinorik egingo.\nEguenean, hilak 22, Zeanuriren txandea izango da. Plazan egongo dira goiz eta arrastiz eta karakterizazinoa 17:00etan izango da.\nIgorren, bariku eta zapatuan egongo dira informazino puntuak Lehendakari Agirre kalean. Barikuan, goiz eta arrastiz eta zapatuan goizez. Ez da karakterizazinorik egingo.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000634", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "AEK-k abian du 2023-2024 ikasturteko aurre-izen ematea\nEkainaren 28 baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hau izango dute, besteak beste: %5eko deskontua 23-24 ikasturteko matrikularen prezioan.\nOso pozik gaude aurtengo ikasturtearekin; orain, datorren ikasturtea prestatzen ari gara, eta gure helburu nagusia da jende gehiagorengana iristea. Hala, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak izango ditugu, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua ere eskainiko ditugu; Foruko barnetegia urte osoan irekita egongo da.\nIzen emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan, edo 673 200 100 eta 946 464 000 telefono zenbakietan. Horrez gain, baita www.aek.eus webgunean ere.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000635", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bi txapel jantzi ebazan Aldaik astegoienean\nZaramaga eta Mallabian jokatu ebazan dimoztarrak final biak eta bietan irabazle atera zan frontoitik.\nLehenego finala Zaramagan jokatu eban Aldaik eta Naroa Agirregaz batera 22-19 irabaztea lortu eban Leire Garai eta Enara Gaminderen kontra. Partiduko lehenengo zatian Aldaik eta Agirrek partiduaren kontrola euki arren be, bigarren zatian, bikote aurkariek Aldai jokoz kanpo itxi eban markaigulua 19na egon arte. Azken zatian, bikote gorriak erakutsitako sendotasunak eta egindako erremateek partidua barriz bideratu eben eta irabazteko gai izan ziran.\nBigarren finala Mallabian jokatu eban dimoztarrak Enara Gaminderen kontra eta final nahiko erraza izan zala adierazo eban. 10 eta 0 irabazten hasi zan eta azkenean 22 eta 6 nagusitu zan Aldai bere aurkariaren kontra. Aurkaria oso gaztea dala eta esperientzia falta horrek berari on egin eutsala azaldu dau Dimako pelotariak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000636", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabaldu da Areatzako jaietarako Kartel Lehiaketea\nAreatzako jaietako kartela egiteko epea zabaldu dabe Udalak eta Jai Batzordeak eta honeek garagarrilaren 14an, ordu biak baino lehenago aurkeztu beharko dira. Aurkeztutako karteletan \"Areatzako Jaiak 2023, Abuztuaren 23tik 29ra\" testua derrigor agertu behar da.\nLanak Areatzako udaletxean aurkeztu behar dira sinatu barik. Kartelak 60/40 cm-ko tamaina eukiko dau, baina A3 paperean aurkeztu beharko da. Kartel bakotxagaz batera eta gutunazal zarratu baten egilearen datuak -izena eta abizen bi, helbidea eta hartu-emonetarako telefono zenbakia- aurkeztuko dira.\nEpaimahaiak garagarrilaren 14an berean jakinarazoko dau irabazlea zein dan eta honek 150 euroko diru saria jasoko dau. Jaietako kartel irabazlea argitaratzeko konpromisoa hartzean dau Udalak eta jaietako liburuxkan be agertuko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000637", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Futbol Kanpusa\nHilaren 19ra arte emon dago izena emoteko epea hilaren atzen astean Urbietan egingo dan Arratia taldearen Futbol Kanpuserako.\nArratia Futbol Taldeak, igaz lez, aurtengorako be antolatu dau futbol kanpusa. Futbolean jokatu eta urtekera zein jolas eta tailerrak egiteko aukerea izango dabe 2011 eta 2018 urteen artean jaiotakoek. Udalekua goizez izango da, 09:30etik 14:00etara.\nParte hartzaileek 100 euro ordaindu beharko dauz eta horregaz eguneko armozua eta kamiseta bat hartuko ditu. Parte hartzeako 688 777 117 edo 94 631 57 04 telefonora deitu edo helbidera idatzi behar da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000638", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Euskararen Lorategia' erakusketa, euskararen aniztasunaz jabetzeko\nBilboko San Inazio auzoan kokatutako Euskararen Etxean dagoen EIZ Euskararen Interpretazio Zentroa berritu da aurten. Horrekin batera, zentroari lotutako eta ikasleei zuzendutako Eskola Programa ere berritu da; hain justu, Eskola Programa horretan parte hartu duten 15 eta 18 urte bitarteko ikasleek egindako collag-ekin osatu da Euskararen Etxean ikusi daitekeen Euskararen Lorategia erakusketa koloretsua eta irudimentsua.\nEskola Programan EIZko edukiak lantzen dira, eta edukiok ikasmaila ezberdinetara egokitzen dira. Euskararen Lorategia, hain zuzen, DBH 3, DBH 4 eta Batxilergoko ikasleekin jorratzen den jarduera bat da, ikasleak euskararen aniztasunaz jabetu daitezen eta euskararekiko duten harremanari buruz gogoeta egin dezaten. Horretarako, haien sormena garatzen dute collage teknikaren bitartez.\nJoxemiel Barandiaran antropologoaren esaldi ezagun batetik abiatzen da erakusketa: \"Lorategi batean daude hainbat eta hainbat lore eta landareren artean gu -euskaldunok- gara beste landare bat edo lore mota bat, ezberdina, eta gureak ere, besteak bezala, bizitzeko eskubidea du\".\nBada, Barandiaranen hitz horiek oinarri hartuta, ikasleek euskararen askotasunaren eta euskararekiko duten atxikimenduaren inguruan hausnartu dute, jardun artistikoaren bitartez.\nEmaitza askotariko landare eta loreekin osatutako lilitegi koloretsua da, harrigarria, hala eduki aldetik nola estetika aldetik. Izan ere, gazteek haien sormena erakutsi ez ezik, euskararekiko dituzten askotariko jarrerak eta aburuak ere irudikatu dituzte.\nHoriek horrela, eta emaitzaren kalitateaz jabetu ondotik, Euskararen Etxeak Euskararen Lorategia erakusketa abiatu du, zeina Euskararen Etxean paratuta egongo den ekainaren 12tik uztailaren 15era bitarte.\nInteres handiko ekimena iruditzen zaigu, gazteak askatasun osoz aritu baitira euskararekiko dituzten kezkak azaltzen. Horrekin batera, balio artistikoa ere nabarmena da. Ondorioz, ziur gaude bisitariek lorategi honetako lilien usain, forma eta koloreekin gozatuko dutela, baina, era berean, gazteen gaitasun eta kezkez ere ohartuko dira bisitariak, euskara eta gazteak uste baino lotuago baitaude.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000639", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan zabalduko dira Areatzako udal ugerlekuak\nZapatuan, hilak 10, 11.00etan zabalduko dabez ateak Areatzako udal ugerlekuak. Arrastiko 20:00ak arteko ordutegiagaz, urri lehenengoaren 10era arte egongo dira zabalik. Aurten, eguzkitatik babestuteko eguzkitakoak egongo dira ugerleku txikerraren inguruan. Tabernea ez da zabalik egongo.\nZapatuko eguraldiari jagokonean, euskalmet-en iragarpena, da goizean ostarteak gailenduko dirala, egunaren bigarren partean bero-hodeiak garatuko dirala eta ekaitzak jo leikela. Goizean goiz hego-haizea ibiliko da eta gainerako orduetan iparra. Tenperaturea 21oC ingurukoa izatea espero da.\nSarri joateko abonuak egin daitekez eta Arantzazu, Artea, Igorre, Dima eta Zeanurikoek be, abonuak Areatzakoen prezio berean erosi ahal dabez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000640", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kontzertu bategaz ospatuko dabe Zeanuriko txistulariek euren 55. urteurrena\nZapatuan izango da, hilak 10, 20:00etan, frontoian. Ospakizun kontzertuan, Ruper Lekueren zuzendaritzapean, txistulariek eurek, Zeanuriko eta Gasteizko koruek, Esti eta Olatz kantariek, Etzanderak jantza taldeak, Jon Eguskitza trikitilariak, Ander Lekue perkusionisteak eta metal boskote batek hartuko dabe parte.\nZeanuriko txistulari taldea 1968an sortu zan eta gaur egun 13 txistulari dira, 8 gizonezko eta 5 andrazko, 40 eta 70 urte bitartekoak. Korua sortu zan lehenengo, eta gero txistu eskolak emoten hasi ziran. Sasoi hobeak be bizi izan ditu taldeak \"Garai baten tradizino bihurtu zan: Zeanurikoa izanda, txistua ikasi behar zan\" dino Irune Zuluaga txistulariak. \"Oin Musika Eskolan ikasten da txistua joten. Zeanurin 3 mutiko dabiz horretan. Etorkizuna ez dator hain fuerte, antza\". Oingo txistulariak eta lehenegoak batuko ditu ospakizunak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000641", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan Ubide 1936-1945 liburua aurkeztuko dabe\nPatxi Juaristi ikertzaile eta idazleak idatzitako Ubide 1936-1945 Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan liburua aurkeztuko dabe egileak berak eta Aranzadiko Javier Burcesek, zapatuan, hilak 10, 18:30ean, Ubideko Herriko Tabernan. Ondoren, kopaua egongo da.\nGerra Zibila eta lehen frankismoaren Ubideko memoria historikoa jasoten da liburuan. 1936 urtean gerrea hasi zanean, Ubide Errepublikearen aldeko zatian geratu zan eta Bizkaiko hegoaldeko muga izan zan ejerzito frankistearen aurrean. Errepublikanoen aldeko frontea izan zan 1937ra arte eta errepresino handia sufridu eban gero.\nUbide memorian egitasmoa Ubideko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak abiatu eben 2020an eta ikerketa hau, alkarlan horreri esker egin da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000642", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jaietan etxera bueltetako autobusak\nAurten be Arratiako Udalen Mankomunitateak, Zornotzako Udalak eta Galdakaoko Udalak jaietatik etxera bueltetako autobus zerbitzua jarri dabe.\nUdako jaietan Arratiako herri guztietatik, Zornotzatik eta Galdakotik egingo dauz bidaiak eta batez be zapatuetan egongo dira etxera bueltetako autobusak. Astegoien honetan emongo jako hasikerea zerbitzuari Igorreko sanantonioetan.\nBagilaren 10ean eta 17an gaueko 02:30ean eta 05:00etan eukiko dabe jaizaleek lehenengo bi zerbitzuak disfrutetako aukerea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000643", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nire erosketak Lemoan ekimena martxan da\nHerriko ekonomiari bultzadea emoteko Nire erosketak Lemoan iniziatiba abiatu eben Lemoaureztatzen alkarteak eta Lemoako Udalak.\nEkimenak hamabost egunez iraungo dau, bagilaren 1etik hilaren 15erarte eta herriko komertzio eta dendetan gitxienez 10€ko erosketea egiten dabenak, debalde totebag erako boltsea lortuko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000644", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mahai-ingurua Artean\nBihar, hilak 9, arrastiko 18:00etan Energia berriztagarriak bai, hemen eta orain, baina nola? izeneko mahai-ingurua egongo da Arteako Herriko Bentan.\nDonostian egin ziran Ekotopaketetatik jaiotako Jauzi Ekosoziala izenpean bildutako ekimen sortaren barruan dago mahai-inguru hau eta Mintzaketa horretan Makatzak arratiar ekologistak, Sukar Horia, Butroi bizirik eta Ekologistak martxan alkarteek hartuko dabe parte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000645", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar zabalduko da Areatzako ugerlekuetarako abonua egiteko aukerea\nZapatuan, hilaren 10ean zabalduko ditu udalak Areatzako ugerlekuak, baina aldez aurretik abonua egiteko aukerea egongo da.\nBihar, hilaren 9a, goizeko 11:00etatik gaueko 20:00etara, erabiltzaileek aldez aurretiko abonua egiteko aukerea eukiko dabe ugerlekuetako sarreran, sarri joan gura dabenei merkeago urten jakien. Herrikoak ez diren erabiltzaileak euren errolda agiria eroan beharko dabe abonua egin ahal izateko. Bagilaren 10etik urri lehenengoaren 10era zabalduko ditue aurten Areatzako udako ugerlekuak eta tarte horretan, edozein momentutan abonua egin ahalko da. Txartelagaz zein diru fisikoagaz ordainduteko aukerea dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000646", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'GR-282 Artzaintza naturbidea' dokumentala proiektauko da Zeberion\nAitor Intxaurraga zeanuriztarraren dokumentala Zeberioko eskola zaharrean ikusi ahalko da bihar, 18:00etan.\nAitor Intxaurraga zeanuriztarra Gorbeiako Zastegi Txabolearen jaubea da eta inguruan GR-282 bidearen kartelak ikusten ebazan, zer dan jakin barik. Hortik tiraka hasi eta atzenean, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Burgosetik pasetan dan 492 kilometroko artzain bideari buruzko dokumental bat grabetan amaitu eban. Emaitzea, \"artzainei esker daukagun naturearen\" erakusketa bat izan da, \"paisaia ederrak, ikusitakoak, entzundakoak, ikasitakoak eta neure sakoneko hausnarketek\" osotuten dabena.\nVictor Luis de Pedro eta Aitor Intxaurragak, 2022 urteko maiatzean GR-282ko ibilbidea egiten hasi ziran. Hamabost egunetan zehar hemeretzi etapetan egin eban bikoteak ia 500 kilometroko artzainbidea. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Burgos zeharkatu eta zortzi parke naturaletik pasau ziran, baita etxeko Gorbeiatik be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000647", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Haizeatxo eta Tximuren kontzertua Artean\nHaizeatxo abeslari gasteiztarrak eta Tximu abeslari eskuernagarrak Arteako Herriko Bentan emongo dabe kontzertua hilaren 11an, 13:00ean.\nIgazko zemendian argitaratu eban bikoteak Ez Naiz Zu Bezalakoa kanta eta geroztik, hainbat kontzertu eskaini dabez Jarana Marrana jaialdia moduko oholtzetan euren musikea ahalik eta gehien zabalduteko.\nHaizeatxok oin dala hiru urte argitaratu eban bere lehenengo bideoa eta ordutik euskal raparen eszena alternatiboan murgildu da. Tximuren kasuan, Azken Hatsa punk talde gasteiztarrean abeslari lanetan jardun eban rapera pasa baino lehenago. Igaz argitaratu eban bere bakarkako lehenengo bideoklipa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000648", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sanantonioak ospatuko ditue Ermitabarrin\nZeberioko Ermitabarrin, auzoko jaiak ospatuko ditue hilaren 9tik 11ra eta 13an, San Antonio eguna. Sardinak, herri bazkaria, herri meriendea, pelota partiduak, plater tiroa, bola-jokoa eta pato lasterketea antolatu ditue, beste jarduera batzuen artean.\nAiko hemen egitaraua.\nBagilak 9, barikua18:00etan, jai hasikerako txupina.18:30ean, pelota partiduak.21:00etan, sardina jana.21:30ean, elektrotxarangea.\nBagilak 10, zapatua11:00etan, umeentzako jolasak/puzgarriak.13:15ean, herri kirolak.15:00etan, herri bazkaria.16:00etan, plater tiroa.18:00etan, igel/txapela jokoa.18:30ean, bola-jokoa.19:30ean, herri meriendea.19:30ean, musikea.01:00etan, txokolatea.\nBagilak 11, domekea12:00etan, helduen pato lasterketea.12:15ean, umeen pato lasterketea.13:00etan, trikipoteoa.\nBagilak 13, martitzena13:00etan, mezea eta barauskarria ermitan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000649", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gune moreak eta erasoen kontrako protokoloak egongo dira indarrean Igorreko jaietan\nOrratzak Igorreko talde feministeak, Udalak eta AUMko Bardintasun Zerbitzuak alkarlana egin dabe Igorreko jaiak neskentzako seguruak izan daitezan. Holan, gune moreak egongo dira informazinoa emoteko, eta txosnagunean eraso bat gertatu ezkero, erantzun protokoloa ipiniko da martxan.\nOrratzak talde feministeak herriko neska gazteakaz alkarlanean eta igazko esperientzatik abiatuta egin dau protokoloa. \"Jaietan sexu eraso, eraso lgtbfobo, errazista... asko sufriduten dira, eta hori jasanezina eta onartezina da\" dinoe. Txosnagunean, neska talde batzuk egongo dira gau osoan, eraso bat gertatu ezkero, erasoa jaso dauanari arretea emoteko.\nInformazinoa emoteko, protokoloagaz bat egiten daben gune moreak be ipiniko dauz Udalak. Arratiako Udalen Mankomunitateak gune honeetarako materialeak eta karpa ipiniko ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000650", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoan izango da Nhil taldea barikuan\nBarikuan, hilak 9, 20:00etan, Nhil taldeak Bizi bagina bezala diskoa aurkeztuteko kontzertua eskainiko dau Kotxepin Kultur Etxean.\nPop, soul eta funk estiloko 9 abesti batzean dira Bizi bagina bezala diskoan, hiru euskeraz eta sei ingelesez. Taldearen bigarren diskoa da; lehenengoa, Aztarnak izenekoa, 2020an kaleratu eben.\nNhil taldea Aramaioko (Araba), Eskoriatzako (Gipuzkoa), Arrasateko (Gipuzkoa) eta Aretxabaletako (Gipuzkoa) sei musikarik osotuten dabe: Sara Alonso abeslari eta piano-joleak, Beñat Arrieta gitarra-joleak, Asel Errasti bateria-joleak, Xabi Zuazabeitia baju-jotzaileak, Lia Garai saxofoi-joleak eta Aitor Ruiz de Austri tronboi-joleak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000651", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "AZEko Juan Mari Zurinagak eta Ander Gorospek botako dabe Igorreko jaietako hasikerako txupina barikuan\nBagilaren 9an hasi, eta bagilaren 18ra arte, hamar eguneko jai egitaraua prestau dabe Igorren. Jaiei hasikerea emoteko, barikuan, hilak 9, 19:00etan, Juan Mari Zurinagak eta Ander Gorospek, Arratia Ziklista Elkarteko zuzendaritzako kide izandakoek botako dabe txupina.\nLehenengo kontzertuak, Huntza eta Zirkinik bez taldeek eskainiko dabez gauean. Hurrengo egunean, The Arratians, Skabidean, Trikizio eta Karibe mix taldeen txandea izango da, eta hurrengo bariku-zapatuan, Arene 6k, J Martinak, Altxa Porruk, Mumiak, Kilimak-ek eta dj Jota Txok osotuko dabe gaueko kontzertueen eskaintzea.\nEgunez be, igorreztarrek zein bisitariek ondo pasetako ez dira faltauko besteak beste, umeentzako jolasak, lehiaketa gastronomikoak, kuadrillen arteko olinpiadak, pelota partiduak, errugbia eta antzerkia.\nEgitaraua\nBagilak 9, barikua\n17:00etatik 20:00etara, Saharauis en Arratia alkarteak egindako jakien dastaketea, Goiko Plazan.\n17:00 etatik 18:30era, ume eta gazteentzako jolasak Zaztaparrakaz, Goiko Plazan.\n18:30ean, euskal jantzak ume zein helduentzako, Arantzarteren eskutik, Goiko Plazan.\n18:55ean, argazki herrikoia udaletxeko balkoitik.\n19:00etan, txupinazoa, Juan Mari Zurinaga eta Ander Gorospe Arratia Ziklista Elkarteko zuzendaritzako kide ohien eskutik. Bitartean, Jubilatuen Elkarteak prestauko dauan meriendea. Ostean, Larrain dantza Arantzartegaz, Goiko Plazan.\n19:25ean, kuadrillen argazkia, Goiko Plazako frontoiko harmailetan.\n19:30etan, kuadrillen arteko olinpiadak: Herri kirolak.\n20:00etan, Ardoa barrura txarangea, Goiko Plazan hasita.\n23:00etan, kontzertuak: Huntza eta Zirkinik bez.\nBagilak 10, zapatua\n08:30ean, ermitetatik kantu-birea Jubilatuen Elkarteagaz, jubiladuen txokoan hasita.\n12:00etan, Paella txapelketea, txosnagune ondoko landan.\n12:30ean, beteranoen arteko futbol partidua Urbieta zelaian, Gurutze Gorriak antolatuta.\nArratia-SD Amorebieta.\n14:30ean, paellen aurkezpena.\n17:00etatik 19:00etara, Umore euskalduna: Katiuska eta Katilu, Galtzagorri eta Zuztertxu Paella gunean.\n18:30ean, Ostikada elektrotxarangea herrian zehar.\n20:00etan, Luis Iruarrizaga abesbatza, Kultur Etxean.\n22:00etan, kontzertuak: The Arratians, Skabidean, Trikizio eta Karibe mix.\nBagilak 11, domekea\nKuadrillen afarirako tiketak erosteko azken eguna.\n12:00etan, gazteen eskupelota partiduak, Goiko Plazako frontoian.\n17:30ean, Arantzarte eta Kittu taldeagaz kalejirea.\n18:00etan, Arantzartegaz jantza emonaldia, Goiko Plazako frontoian.\nAnimau baserritar jantzita etortera!\nBagilak 12, astelehena\n(Umeen eguna barraketan)\nHerri bazkarirako tiketak erosteko atzen eguna.\n10:00etan eta 11:30ean, Eneko eta Ixabel antzezlana, Kultur Etxean, Igorreko eskolako umeentzat.\n17:00etan, ume eta gazteentzako jolasak Zaztaparrak asti taldearen eskutik, Lasarte parkean hasita.\n19:00etan, Musika Eskolako konboen emonaldia, txosnagunean.\nBagilak 13, martitzena\n10:00etatik 12:00etara, ume eta gazteentzako puzgarriak eta arpegi margoketea Panpotxen eskutik, Lasarte parkean. Jai Batzordeak eta AMEk antolatuta. 5. mailatik gorakoentzako jolasak Maratu gazte planekoakaz, Lasarte Parkean hasita.\n12:00etan, bits-festa, Lasarte parkean (Umeak familiaren ardurapean egongo dira).\n12:30ean, mezea. Ostean, Musika Eskolako trikitilariakaz kalejirea.\n15:30ean, Mus Txapelketan izen-emotea, Bidebarrin.\n16:00etan, Mus txapelketearen hasikerea. Ondoren sari banaketea, 1go eta 2.en bikoteentzat.\n18:00etan, Jule antzezlana, Goiko Plazako frontoian.\nBagilak 14, eguaztena\n16:00etatik 18:30etara, umeen play back, Lasarte parkean, Igorreko Guraso Elkartearen eskutik.\n17:00etatik 19:00etara: Musika Eskolako emanaldia, Kultur Etxean.\n19:00etatik 21:00etara, Zunba, txosnagunean.\nBagilak 15, eguena\n(Umeen eguna barraketan)\n17:00etan, neskatxien pala partiduak, Goiko Plazako frontoian.\n18:00etan, Astrapalea Rock eskolearen emonaldia, txosnagunean.\n19:00etan, karropoteoa, herrian zehar.\n21:00etan, kuadrillen afaria, txosnagunean. Mozorrotuteko gaia: marrazki bizidunak.\nOstean, Bingo trabestia eta DJ Isma.\nBagilak 16, barikua\n11:00etan, eskolako triatloia.\n17:00etan, Saharauis en Arratia alkarteak egindako jakien dastaketea, txosnagune ondoko landan.\n17:00etan, patata-tortilla txapelketea, txosnagune ondoko landan.\n17:00etan, Etxebarria aita-seme trikitilariak.\n19:30ean, tortillen aurkezpena.\n22:30ean, kontzertuak. Arene 6, J Martina eta Altxa Porru.\nBagilak 17, zapatua\n09:00etatik 14:00etara, andrazko alebinen futbol txapelketea, Urbieta kirol zelaian.\n14:00etan, herri bazkaria, eskoletako aterpean.\n16:00etan, Bizkaiko Rugby txapelketea, txosna ondoko errugbi zelaian.\n17:30ean, rally umoristikoa, eskoletan hasita.\n19:00etan, herri kirolen emonaldia, Lasarte parkean, bagilak 19rarte, Igorreko Kultur Etxeko Erakusketa gelan, Gartzen Martínez Sagarna igorreztarraren, Herri argia Baserriko lanetik, gaurko kirolaldia argazki erakusketeari lotuta.\n22:00etan, kontzertuak: Mumia, Kilimak, dj Jota Txo.\nBagilak 18, domekea\n10:00etatik 14:00etara, puzgarriak eta jokuak kiroldegian, Gurutze Gorriaren eskutik.\n14:30ean, jubiladuen bazkaria, eskoletako aterpean.\n18:30ean, Gauargi taldeagaz erromeria AMEren eskutik, Lasarte parkean.\n19:00etan, jubiladuen karta txapelketetako sari banaketea, Lasarte parkean. Bitartean, kuadrillen arteko sari banaketea online (Saria 200€ bonoetan). Bitartean, txokolatea AMEren eskutik, Lasarte parkean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000652", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Maria Vaquerizoren kontzertua Areatzan\nLemoaztarrak Areatzako The Quiet Corner tabernan emongo dau kontzertua hilaren 10ean, 20:00etan.\nLemoakustik 2023 jaialdian jotetik dator Maria eta urteak daroaz Mariak musikeagaz lotuta baina azkenaldian hainbat eta hainbat kontzertu emon dauz publiko aurrean Bilborock, Cafe Bar Amarillo eta Hotel Branka moduko leku eta aretoetan.\nBakarlari moduan eta formato akustikoan jarduten dau Vaquerizok bere musikea eta momentuan bere bihotza pozez eta ilusinoz beteta daukala adierazo eban bere sare sozialetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000653", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaiko gizonezkoen Lasto Botatze Txapelketea irabazi eban Tubik\nAstegoienean, Arratzun jokatutako Bizkaiko Txapelketako txapela jantzi eban Jose Martin Bustinza \"Tubi\"k 6,10 metroko markeagaz.\nBeñat Obieta, Eloy Salterain eta Jon Loiolaren kontra egin eban eta eguneko markarik onena lortu eban herri kirolari dimoztarrak. Tubik bere burua ondo ikusi ebala eta egindako markeagaz oso gustura geratu zala adierazo dau. Dimako auzokide dan Jon Loiolak ez eban egun ona izan eta azkenengo postua lortu eban 4,8 metroko markeagaz, halanda be Tubik, Jon beti lagunduteko eta esku bat botateko prest dagoala azaldu dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000654", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Areatzako udalekuetan izena emoteko epea\nBagilaren 9ko 23:30ak arte eukiko dabe, 2011tik 2019ra arte jaiotako umeek, izena emoteko aukerea.\nUdalekuek aste biko zerbitzua emongo dabe aurten, bagilaren 26tik 30era eta garagarrilaren 3tik 7ra. Aste bat edo biak egiteko aukerea eukiko dabe eta segun eta zer aukeratu prezioak aldaketak eukiko dauz. Ordutegia 09:30etik 13:00etara izango da egun guztietan, urtekera egunetan izan ezik, egun horreetan 17:00ak arte egongo dira umeak kanpoan.\nIzena emoteko hurrengo estekan klik egin:", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000655", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ardi-ule bilketarako izen-emotea zabaldu da gaur\nBagilaren 16ra arte emon ahal izango dabe izena ardi jaubeek, ardi-ulea, bilketa puntuetara eroan ahal izateko. Bilketa eguna, garragarrilaren 18a izango da.\nGorbeialde LGA, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz arduratzen da zerbitzu hori emoteaz eta erabili ahal izateko, bertako telefonora 94 631 55 25 deitu behar da 08:00retatik 14:00etarako ordutegian.\nBilketea, 09:00etatik 16:00etara egingo da garagarrilaren 18an. Izena emoten dabenei jakinarazoko deutse Gorbeialdek zelan egin.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000656", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "June Baonzaren Ama ta Asunak erakusketea eta dokumentalaren emonaldia Artean\nKafrangak talde feministeak antolatuta, June Baonza Pagaldai artista durangarraren erakusketea eta dokumentalaren emonaldia egongo da Artean.\nJune Baonza Pagaldai LGTBI+ eta feminismoaren gaietan espezializauta dagoan diseinatzaile grafikoa eta ilustratzailea da eta horretaz gainera, \"Durango Sor(tzaileen)Leku\" sariaren irabazle eta argazkigintzako zein beste hainbat tailerretako irakaslea be bada.\nHilaren 8an, eguena, arrastiko 19:00etan, bertan, Ama ta Asunak dokumentala proiektau eta bere sei lan grafikoen erakusketea egongo da egun bakar batez.\nEgileak berak, holan azaldu eta definidu dau bere proiektua: \"Pribadutasunean gorde izan dana, herriko plazara ateratea bezala ulertu behar da amatasunaren politizazinoa. Zenbat bete bako espektatiba jaurtitzen dira emakumeen bizkar gainera? Non biltzen dira hautu hau jarraitzen ez dabenen bizi esperientziak?\nZer da alaba izatea? 6 bizi esperientzia, 6 hautu. Asunak. Ama ta asunak. Proiektu honek erresumin horreei guztiei heldu gura deutse. Adierazteko behar daben arnas gunea eskaini, azaleratu eta loratu daitezan. Gozamenari eta minari, duintasun beragaz lekua emon, bizigarriagoak izango diran espazioak sortzeako\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000657", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hilaren 16an amaituko da Zeberioko Udalekuetan izena emoteko epea\nBagilaren 26tik garagarrilaren 14ra, hiru astez izango dira udalekuak; informazino batzarra hilaren 20an egingo da.\nBagilaren 16ra arte, udalekuetarako izen-emotea udaletxean izango da. Nagusien udalekuetan 2007 eta 2011 urteen artean jaiotakoak, bagilaren 26tik 30era Donostian egongo dira. Ertainen udalekuetan, 2012 eta 2016 bitartean jaiotakoak Ermitabarri auzoan egongo dira eta txikien udalekuetan 2017 eta 2020 urteen artean jaiotakoak herriko eskolan egongo dira.\nAtzen bi honeek, bagilaren 26an hasi eta bi edo hiru aste egiteko aukerea daukie, hau da, bagilaren 26an hasi eta garagarrilaren 7ra arte edo 14ra arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000658", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldaik ezin izan eban igazko txapela mantenidu Nafarroa Foru Komunitatea torneoan\nEmakume Master Cupeko finala irabazten hasi baziran be, 22-18 galdu eban Aldaik, Leire Galeanogaz batera, Leire Garai eta Enara Gaminden aurkako partidua.\nAmaia Aldai pelotari dimoztarrak astegoienean amaitu dau Nafarroako Foru Komunitatea Torneoa, Leire Galeano bikoteagaz batera. Ligaxkako bigarren partiduan legez, eta markagailuan 18-14 aurretik joanda be, Aldai eta Galeano ez ziran Garai eta Gaminde irabazteko kapaz izan.\nPartidua ondo hasi baeben be, partiduaren azken partean bikote urdinek jokua atzean kargau ebela azaldu dau Amaia Aldaik. Dimoztarrak adierazo dauanez, oso urrunetik jokatutera derrigortu eben. Gaineratu dau, partidu oso txukuna egin ebela baina bikote urdinek euren baliabideak oso ondo erabili ebezala.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000659", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan, euskal jaia egingo dabe Lemoan\nAurtengo Lemoako Euskal Jaian, musikea izango da protagonistea; izan be, poteo musikatuagaz hasi, herri bazkariagaz eta bazkaloste musikatuagaz jarraitu eta Elkartrukeko gazteen afari salmenteagaz amaituko da jaia iluntzean.\nZapatuan, hilak 3, 13:00etan, abiatuko da Jubiladuen tabernatik poteo musikatua Zornotzako Triki-Piu-Band taldeagaz. Ostean, bazkari herrikoia egingo da udaletxeko plazan. Bazkalostean, barriro be, euskal musikeak hartuko dau protagonismoa, euskal kantutegian oinarritutako NKT Nafarroa Kanta Taldeagaz, udaletxeko plazan. 19:30etik aurrera, Elkartruke proiektuan parte hartzean daben gazteek afariak salduko dabez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000660", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aldamin tabernarako lantalde bila dabil Areatzako Udala\nUgerlekuetako taberna eta jatetxea esleitu barik geratu dala-ta, hau funtzionamentuan egoteko lantaldea osotu gura da.\nAreatzako Udalak horretarako pleguak atera ebazan be, esleitu barik geratu zan udal ugerlekuetako Aldamin taberna eta jatetxearen ustiapena. Hori dala-ta, udako ugerlekuak zabalik egon bitartean, tabernea funtzionamentuan egon daiten, lantaldea osotu gura dau Udalak eta jente bila dabil.\nTaberna eta jatetxean lan egiteko euskeraz egiten jakitea balorauko da. Lana bagiletik urri lehenengora izango da. Interesa daukienek 94 673 90 10 telefonora deitu leikie informazinoa jasoteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000661", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bertso saioa egongo da bihar Artean\nMaialen Lujanbio BTNko txapelduna eta Jon Maia ibiliko dira kantuan zapatu gauean.\nZapatuan, hilak 3, 21:00etatik aurrera, Maialen Lujanbio eta Jon Maia bertsolari ospetsuak Arteako Herriko Bentan saioa egingo dabe. Aurkezpen gitxi behar dabe biek. Lujanbio Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi dauan andra bakarra da, baina hiru txapel ditu daborduko. Jon Maiak barriz, lautan hartu dau parte BTNn eta bertsolaria izateaz gainera idazlea, abeslaria, itzultzailea eta dokumentalgilea da. Egun oso egingo dau Arratian, izan be, arinago Diman egongo da Maia, Dimesten eguneko bertso-bazkarian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000662", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur emongo jako hasikerea Areatza Musik & Beer jaialdiari\nHamabi talderen zuzeneko emonaldiak egongo dira Areatzan gaur eta bihar artean, Basqueland Brewing garagardaoak bustita.\nAstegoien honetan, bagilak 2 eta 3, ospatuko da Areatza Musik & Beer jaialdi herrikoia, musikea eta garagardaoa oinarri hartuta. Guztira hamabi nazinoarteko taldek, eta Dj batek, osotuten dabe eskaintza musikala eta garagardao artisauak, Basqueland Brewing-ek ipiniko dauz: Santa Clara, Imparable IPA, Arraun Amber Ale eta Begi Haundi, besteak beste. Horrezaz gain food truck-ak, dastaketak eta kupel jaurtiketa txapelketa be egingo dira.\nEGITARAUA\nEkainak 2, barikua\nGudarien plazan\n19:00etan, Edgar Blues Trio.\n20:30ean, La Perra Blanco.\n22:30ean Henrik Freischlader.\n00:30ean, Eric Steckel.\nEkainak 3, zapatua\nKallartean\n12:00etan, gazi-gozo eta garagardao maridajea.\n13:30ean, Bob Wayne & The Outlaw Carnies.\n15:00etan, James Room.\n16:15ean, Basement Saints.\n17:00etan, Munsuko V. Garagardao Kupelen Jaurtiketa Lehiaketa.\nGudarien plazan\n18:00etan, los Retros.\n19:30ean, Atraco.\n21:15ean, Komodor.\n23:15ean, Basement Saints.\n01:00etan, Koritni.\nGauez, DJ ALAI.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000663", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Untzueta Nafar Gaztelua taldeak urteroko ekitaldia egingo dau zapatuan\nZeberio eta Orozko arteko Untzueta mendiko XI. mendeko nafar gaztelua oroituko dabe hamaiketako, aurresku, txalapartari eta albokariakaz.\nZeberio eta Orozko bananduten dauzan Untzueta mendian XI. mendean eregitako nafar gaztelu baten errastuak dagoz. Han 11:30ean, hamaiketako herrikoia eta 12:00etan, aurreskua eta ekitaldia egingo dabe zapatuan, hilak 3. Txalapartariak eta albokariak be egongo dira ekitaldia girotzen.\nZeberiok, Ugaok, Arrankudiagak, Zollok, Arakaldok, Orozkok eta Laudiok osotuten dabe taldea eta taldearen helburua memoria historikoa berreskuratzea, ondare historikoa balorean ipintea eta horren bitartez ,\"lurraldetasuna finkatzea\" da.\n2020an izan ezik, 2014tik urtero egiten dabe mendi igoerea eta ekitaldia Untzueta Nafar taldekoek. Pasau dan urtean, egun berezia izan zan, Gaztelakoek Amaiurko gaztelua lehertu eben bostehungarren urteurrena gogoratu ebelako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000664", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko eskolako LH5eko ikasleek 'Arratiako tranbia eta Eulalia Abaitua' pastorala taularatuko dabe bihar\nArratiako bailararentzako tranbiak izan eban garrantzia azpimarratu, eta Eulalia Abaitua argazkilariak egin eban lana be balorean ipinten dau pastoralak.\nBihar, bagilak 2, Igorreko Lasarte Aretoan 17:30etik aurrera, Inazio Zubizarreta eskolako LH5 mailako 52 ikaslek Arkaitz Estiballes bertsolari zeanuriztarrak idatzitako pastorala aurkeztuko dabe: Arratiako tranbia eta Eulalia Abaitua. Sarrerea doban izango da, baina aldez aurretik be eskatu daitekez sarrerak Kultur Etxeko harreran.\nEulalia Abaitua XX. mende hasikerako argazkilari bilbotarra izan zan eta honen lanaren zati handi bat, Arratia eta arratiarrak erretratetea izan zan, harana ezeturazo eban holan. Arratiako Tranbia barriz, 1988 eta 1964 artean egon zan martxan eta garrantzi handikoa izan zan, Arratiaren garapenerako.\nHari bi honeek kronologikoki lotuta egin dau Estiballesek pastorala. Sasoi haretako ohitura, lan eta arratiarren zereginak jasoten dira antzezlanean, baita XX. mendeko gertakari esanguratsuenak be; gerrea, industrializazinoa zein landa eremu eta uriaren arteko dikotomia, tartean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000665", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Herri hezitzaileen baloreak jakiten emoteko ospatuko da bihar eta etzi Dimesten eguna\nDiman ekintza asko antolatuten dira urtean zehar eta honeek guztiak marko berean ipini gura ditue Dimesten proiektuaren bultzatzaileek, guztietan, herri hezitzaileen zazpi baloreak kontuan hartuta. Horretarako, herriko eragileak proiektura batu gura ditue eta eurekaz alkarlanean antolatu dabe Dimesten eguna.\nBarikuan, 17:00etan, frontoi txikian, arpegiak pintetan, sare bat egiten eta pelotakaden erronkeagaz emongo deutsie hasikerea egitarauari. Egitarauak, herri hezitzaileen printzipioen koloreak eta zazpi zenbakiak ditu ardatz. Holan, herri hezitzaileen baloreen koloreetako lazuakaz egingo dabe sarea Andreaizea Andra Taldekoakaz batera eta pelotakaden erronkeari jagokonean, peloteari baietz 777 pelotakada emon da erronkea.\nGero, 20:00etan, Etxean Gura Doguz eta Hamaika Kantu taldeek deituta, konzentrazinoa egingo da plazan \"zaurgarriak erdigunean\" ipinteko aldarriagaz eta jantza kolektiboa egingo dabe herriko Gazte Barri jantza taldearen gidaritzapean. Ostean, kantu poteoa eta umeentzako afari-meriendea egongo da frontoi txikian. Pantailak Euskaraz-en atzen bideoa ikusi ahal izango da 22:30ean, eta argazki kolektiboa egingo da gero frontoi txikian. 23:00etan, Very Txarrak, Berri Txarrak-en tributo taldeak kontzertua eskainiko dau plazan.\nHurrengo egunean, zapatuan, bagilak 3, 11:00etan, Dimako eskolako LH 5eko ikasleek, Elena Bezanillaren gidoiagaz egindako Landatik hirira joanda etorri pastorala antzeztuko dabe frontoian. Andran Parkean lorak landatuko dabez 12:30ean; plazan artoak garandu eta lokotzak batuko ditue 13:30ean, eta bertso-bazkaria egongo da gero, Jon Maia eta Aitor Sarriegi bertsolariakaz. Jaia amaituteko Kittu taldeagaz erromeria egongo da plazan.\nHerri hezitzaileen baloreak\nHerrian egiten diran ekintza guztiek, marko bera izatea gura dabe Dimesten-ekoek, hurrengo baloreak kontuan hartuz: euskerearen erabilereatik abiatuz, euskeratik eta euskeraz, umeen kultura aitortu eta aisialdi hezitzailea sustatutea; parte hartzeako eta erabagiteko ahalmena emotea; herritar zaurgarriak erdigunean ipintea; feminismotik abiatuz, aniztasunean bardin eta parekide izatea; alkarlanean, herriko komunidade sarea eta auzo lana sustatutea; bertoko kultura trasmitidutea, eta ingurumen naturala jagon eta errespetetea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000666", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur hasiko dira Arratiako VI. Haur Antzerki Topaketak\nIgorreko Kultur Etxean, arrastiz, taularatuko ditue Areatza, Artea, Igorre eta Lemoko eskoletako ikasleek euren antzerkiak gaurtik hasita, bagilaren 8ra arte.\nKurkuluxetan alkarteak antolatutako antzerki topaketak, gaur, bagilak 1, hasiko dira, 17:30ean, Igorreko Kultur Etxean. Lehenengo saioan, Lemoa eta Igorreko eskolakoek antzezlan bana taularatuko dabe; Lemoako eskoleak Egun bat museoan eta Igorreko eskoleak Edabe magikoa, hain zuzen be. Hilaren, 5, 7 eta 8an be, aurkeztuko dabez Areatza, Artea, Igorre eta Lemoako ikasleek euren antzezlanak.\nTopaketok ez dirala norgehiagoka bat azpimarratu gura dabe antolatzaileek. Kurkuluxetan alkartekoek, ikasturtean zehar dramatizazino klaseak emoten ditue ikastetxeetan, eta horreekaz baliabideak emon gura deutseez umeei, publiko aurrean berba egiteko, lotsea kentzeako, norberaren gorputza ezetuteko eta alkartasuna eta laguntasuna bultzatzeko. Topaketa honeek be helburu horreexek daukiez, umeak \"euskal giro jator\" batean murgiltzeaz gainera.\nHilaren 5, 7 eta 8an\nAstelehenan, hilak 5, Igorreko eskoleak Gaixo tranpatiak eta Lemoako eskoleak 7 herrialdetako argi bola lanak eskainiko dabez publikoaren aurrean. Hurrengo eguaztenean, Lemoako eta Arteako eskoleetako umeen txandea izango da eta Chic Hotela eta Txipiroi irla antzeztuko dabe, hurrengoz hurrengo. Atzenengo egunean, hilak 8, Areatzako eskoleak Oz mago harrigarria ekarriko dau Igorreko Kultur Etxeko agerlekuara, eta Arteako eskoleak Kantauriko piratak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000667", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bertsolaritza eta bitasunaren gainean hausnartzeko ikuskizuna egongo da bihar Arantzazun\nEguenean, bagilak 1, 19:00etan, eRRe. Aldarri bat bertsoz ikuskizuna egongo da Arantzazuko Kulturgunean. Dualismoa gai hartuta, bertsoak, antzerkia, musikea, narrazinoa eta jantzea batzean ditu eRRek.\nNorbere gorputza eta bertsolaritzea zeharkatzen dituen 10 eszena landuten dauz iluskizunak, dualismoetan hausturak proposatuteko. \"Zer da burua gorputz barik? Bizitza heriotza barik? Zer da natura kultura barik? eta andrea gizonik ez bada? Guztiak bi, bata bestearen muga eta definizino. Baina inoz ez bardinetik bardinera. Erre daikeguz kategoriak batak bestea erre beharrean?\" itaunetatik abiatuten da aldarria.\nHaizea Arana, Oihana Arana, Leire Vargas eta Aner Peritz dira ikuskizun honetako bertsolari, jantzari eta aktoreak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000668", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoienean ospatuko ditue Gezalako jaiak\nPelikula emonaldiak, pailazo ikuskizunak, paella eta tortilla lehiketek eta Fan & Go taldeagaz erromeriak osotuten dabe, besteak beste, jai egitaraua.\nBagilaren 2an, barikua, hasiko dira Igorreko Gezala, edo Basauntz, auzoko jaiak. Lehen egunean, El vasco (Jabi Elortegi, 2022) pelikulearen emonaldia bakarrik egongo da baina zapaturako, egun osoko egitaraua prestatu dabe. Tortilla eta paella txapelketak, karta-jokoak eta erromeria egongo dira, bai eta umeentzako tailer eta pailazo ikuskizuna. Jaiak, iluntzeko parrilladeagaz amaituko ditue.\nBagilak 2, barikua\n21:30ean, El vasco filmaren emonaldia plazan. Ikusleen artean txokolatea eta bizkotxoak bananduko dira.\nBagilak 3, zapatua\n11:30etik 12:00etara, Paella eta Tortilla lehiaketetarako izen-emotea.\n12:00etan, umeentzako tailerrak.\n14:00etan, tortillen aurkezpena.\n14:30ean, paellen aurkezpena.\n16:00etan, Briska eta Mus txapelketetarako izen-emotea.\n16:30ean, Briska eta Mus txapelketak.\n17:00etan, Antxo eta Pantxa pailazoen Gurekin konektatu umeentzako ikuskizuna.\n19:30ean, erromeria Fan & Go taldeagaz.\nOstean parrilladea bertan dagoan jentearentzat.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000669", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jantza eta musika gaskoia dakar Eingok Igorrera\nClica Dròna taldeko Dani eta Ainaren musikeagaz egingo dau Eingo taldeak jantza tailerra eta jantzaldia, eguen arrastian Beheko Plazan.\nBihar, bagilak 1, Eingo taldeak Gaskoniako musika tradizionalaren inguruko tailer eta jantzaldia egingo dau, Clica Dròna taldeko Dani eta Ainagaz; DANIAINA, Gaskoniako aireak da saioaren izena. Guztiz doban, eta izena emoteko beharrizan barik hurbildu ahalko da jentea bihar 18:00etatik aurrera, 21:00etan amaituko da jantzaldia. Igorreko Beheko Plazan egingo da printzipioz, baina euria egin ezkero, Dimako frontoian egingo da saioa.\nClica Dròna gaskoi kulturea buztartuteko DAHU kolektiboaren parte be bada eta Adrianek, Danialek eta Ainak osotuten dabe taldea, musika tradizionalaren bitartez jentea jantzan ipinteko helburuagaz. Holan definiduten dabe euren burua: \"Jantza ainguratu baten esperimentazinoa, batzuetan basatia batzuetan etxekotua, kontrabandista gaskoien urratsetan garatua\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000670", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sabadell Bankua barriro saiatuko da Kiñu Gaztetxea hustuten\n\"Errepresioaren gainetik laster ipiniko dogu martxan, kalean zein epaitegietan, Kiñu defendiduteko burrukea\".\nIgorreko Kiñu Gaztetxeko asanbladak atzo argitarautako komunikatu batean baieztau eban, barriz jaso dabela Sabadell Bankuak gazteen kontra ipinitako salaketa. Beraz, martxan dago barriro Garben gazteek daukien eraikin okupatua hustuteko prozesu judiziala. Epaikitea 2022ko aprilean egin zan, baina Sabadell Bankuaren abokatuak ez ziran epaitegian bertaratu: \"Herritarrontzako justiziak ez dau bigarren aukerarik emoten, bai antza espekulatzaileentzako\".\nEraikinaren balio ekonomikotik haratago, Kiñuko asanbladak dino euren proiektu soziala garatuteko daukien lekua hustuteko arrazoia, euren jarduna dala: \"Gazteon antolaketa independientea eta kultura alternatiboaren garapena merkadu-logiketatik kanpo landuten dogulako da\".\nAsanbladak azaldu dauanez, oin, \"errepresioaren gainetik, laster kalean zein epaitegietan\", Kiñu Gaztetxea defendiduteko burrukea abiatuko dauala, oindino deialdirik iragarri ez dan arren. Gainera arduratuta agertu dira, Igorreko Udal Gobernu barriak bost udaltzain ipinten baditu, Ertzaintzagaz pasau izan dan moduan, euren jarduna oztopau dagielakoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000671", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Perli eta Koxkolok 'Abentura zirarragarria' taularatuko dabe Lemoako Kotxepin Kultur Etxean\nEguaztenean, hilak 31, 18:30ean, Abentura zirarragarria ipuin kontaketea eta antzezlan musikatua buztartzen dituan 4 eta 7 urte bitarteko umeentzako ikuskizuna egongo da ikusgai Kotxepin Kultur Etxean.\nAntton Aranburu eta Lore Ibarguren aktoreek, musikeagaz eta jantzeagaz lagunduta, aniztasuna, parekidetasuna eta ekologiaren alde be egingo dabe, literaturari gorazarre egiten deutsan lan honetan. Izan be, abentura liburuei egiten deutsee omenaldia Perlik eta Koxkolok Abentura ziragarria antzezlanean.\nBesteak beste, Verne, Stevenson eta Defoeren abentura liburuei, hain zuzen be. \"Abenturaz beteriko ipuin musikal dibertigarria, alkar hobeto ezetuten eta gehiago maitatzen ikasteko da. \"Haurren irudimena biztuko dogu eta familia giroan primeran pasauko dogu\" dinoe euren webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000672", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Anarirekin berbetan' saioa antolatu dau Arteako Herriko Bentan\nEguenean, hilak 1, egongo da Anari Arteako Herriko Bentan, solasaldian liburuak aurkeztu eta kontzertu akustikoa eskaintzen.\nBagilaren 1ean, Anari Alberdi abesle eta idazlea Arteako Herriko Bentan egongo da, Anarirekin berbetan saioan. Arrastiko 19:00etan hasiko da saioa. Alkarrizketa musiko-literarioa egingo jako eta Anarik argitarautako atzen liburu biak aurkeztuko ditu: Gari eta goroldiozko (Susa, 2022) eta Demoliciones Controladas (Pepitas de Calabaza, 2023). Gero, gitarrea hartu eta kontzertu akustikoa eskainiko dau.\nAnari Alberdi\nAnari, euskal musikako musikari handienetakoa da. Bere diskoak, -Zebra, Irla izan eta Zure aurrekari penalak dira, akaso, ezagunenak- arrakasta handia izan dabe, eta zuzenekoetan, bete egiten dira aretoak. Ibilbide artistikoari errekonozimentua egiten deutsan Donostiako Adarra saria jaso eban 2018an. 2022an, nobela bat kaleratu eban Susa argitaletxeagaz, Gari eta goroldiozko titulupean. 2023an ostera, Pepitas de Calabaza argitaletxeagaz bere poemak gazteleraz batu ebazan, Bernardo Atxagaren prologoagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000673", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Walter Becerra eta Oihana Kortazar izan dira Ubidestroi Traileko txapeldunak\nArratiar ugarik hartu eben parte 185 korrikalari batu ziran lasterketan; Jon Aingeru Artetxek eta Unai Intxaurragak postu onak lortu ebezan eta Markel Iragorri izan zan gazteen artean arinena.\nZapatuan egin zan Ubidestroi Trail mendi-lasterketea eta honen inguruko jaia Ubiden. Goizean-goizetik, 185 korrikalari batu ziran urtekeran eta eguraldiak lagunduta urten ziran 28 kilometro, 2.000 metroko desnibela eta sei tontor, Gorbeia tartean, kurutzatuten dauzan lasterketara. Antolatzaileek esan dabenez, \"egun ikusgarria\" izan zan. Ubidestroitxo umeentzako lasterketan 80 bat umek hartu eben parte eta elektrotxarangak arrastiz, Altxa Porru erromeriak iluntzean, girotu eben Ubide: \"Itzelezko giroa, eskerrik asko bihotzez babesle eta bolondres guztiei\".\nLasterketa nagusira bueltan, 28 kilometroak egin ebezan lehen gizonak Walter Becerra Perez (02:30:58), Raul Criado Sanchez (02:37:44) eta Asier Larruzea Fernandez (02:40:09) izan ziran. Andrazkoak barriz, Oihana Kortazar Aranzeta (02:54:14), Sonia Lopez Bañuelos (03:24:18) eta Andikona Albizuri Falcon (03:29:49).\nArratiarrak Ubidestroi Trail-en\nArratiar ugari igon ziran Ubidera lasterketan parte-hartzean eta batzuk, lortu eben sailkapenean goian egotea. Holan, lehen arratiarrak Oihana Kortazarren ostetik sartu ziran biak batera, zortzigarren eta bederatzigarren postuan, Jon Aingeru Artetxe Pujana eta Unai Intxaurraga Pujana zeanuriztarrak.\nHorrezaz gain, helmugara heltzean zan lehen gaztearentzako be baegoan saria eta hau, Markel Iragorri Alberdi igorreztarrak irabazi eban; hogeta hamahirugarren postuan sartu zan 03:18:48ko denporeagaz. Gainera, atzen arratiarrarentzako saria be ipini eben antolatzaileek. Hau Pedro Mari Lejarza zeanuriztarrak eroan eban, lasterketea egiteko bost ordu eta hogei minutu behar izan ebazalako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000674", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldaik ez dau lortu Bergarako txapela, baina beste hiru final ditu aurretik\nBagilaren 4an jokatuko dau Nafarroako Foru Komunitatea Torneoko finala, 8an Zaramagakoa eta hurrengo egunean, Biharko Izarrak txapelketakoa.\nAmaia Aldai uda aurreko txapelketak amaituten dabil eta hainbeste final batu jakoz; lau final aste bitan. Lehenengoa atzo, hilak 29, jokatu eban Bergara Hiria txapelketakoa baina Leire Galeanok eta biek ez eben garaipenik lortu Leire Garai eta Enara Gaminderen kontra, 19-22 galdu eban Dimakoak. Aste honetako bigarren aukerea, domekan izango dau. Finaletako garrantzitsuena izango da bagilaren 4koa, Emakume Master Cup-ek antolatutako Nafarroako Foru Komunitatea Torneoa. Gainera, atzoko bikote bardinek jokatuko dabe finala.\nHurrengo astean ostera, lehenengo hitzordua bagilaren 8an, eguena, izango dau Gasteizko Zaramaga txapelketako finala Naroa Agirregaz, oindino ebazteke dagoz aurkariak. Finalerako txartela, hilaren 25ean lortu eben, Arrate Bergara eta Uxue Oses 22-10 garaitu ostean. Hurrengo egunean, hilak 9, deskantsurako denpora barik beste final bat jokatuko dau Aldaik. Mallabiako Biharko Izarrak torneoko txapela lortzean saiatuko da dimoztarra Enara Gaminderen aurka.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000675", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaitu da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketea\nAiala Irurtiak eta Enara Gallastegik ez dabe lortu txapelketa nazionalerako sailkatzea bat-batekoan. Idatzizkoan ostera, Iradi Barrenetxea eta Jasone Gabiria saritu ditue.\nZapatuan jokatuko zan Gernikako Astran Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketearen atzen saioa, bat-bateko eta idatzizko finalak. Bietan egon ziran arratiarrak eta euretako bi bueltau ziran sariakaz. Iradi Barrenetxea arteaztarra BDH2. mailako irabazlea izan zan eta Jasone Gabiria bediaztarra, DBH3-DBH4 mailakoa; biak idatzizkoan.\nBat-bateko finalean ostera, Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketarako sailkapenak egoazan jokoan, baina Arantzazuko Aiala Irurtiak eta Dimako Enara Gallastegik ez eben aurrera egitea lortu. Honeen ordez, Haizea Telleria eta Ixone Asategi egongo dira txapelketa nazionalean, bagilaren 3an Iurretan, Bizkaiaren alde jokatuten.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000676", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "EH Bilduganako aldea 103 bototik 562ra handitu dau EAJk eskualdeko udaletxeetan\nEAJk Artea, Bedia, Igorre eta Lemoa gobernauko dauz; EH Bilduk Arantzazu, Areatza, Dima, Zeanuri eta Zeberio; Ubiden ostera, Ubideko Herri Kandidaturak.\nAtzo egin ziran Udal eta Foru Hauteskundeak eta azpimarratzeko moduko hainbat aldaketa ekarri ditue emoitzek Arratia, Ubide eta Zeberion. Hego Euskal Herri mailan gertatu danaren alderantzizko egoerea ikusi da eskualdean: EAJk botuak irabazi ditu (108 gehiago) eta batez be, EH Bilduk botuak galdu ditu (351 gitxiago).\nHolan, jeltzaleek herri jentetsuenak berreskuratu ditue: Lemoa eta Igorre, hamabi eta hamasei urteren ostean, hurrengoz hurrengo. Baina beste alde batetik, jeltzaleek Zeanuriko feudoa galdu dabe, EAk irabazi ebanean, 1987tik 1995era bakarrik egon dira oposizinoan. Dima eta Zeberio be dago barriro EH Bilduren eskuetan. Ubideko udaletxean barriz, bost esarlekuak irabazi ditu UHKk. Abstentzinoa barriz, ia sei puntu igon da bataz-bestean.\nBizkaiko Foru Aldundia\nUdalakaz batera, Foru Aldundietako hauteskundeak be izan dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Bizkaian, EAJ izan da garaile, botuen %38,41-gaz 23 esarleku lortu ditu baina 51.000 botu baino gehiago galdu ditu. EH Bilduk ostera, hamabost esarleku izango ditu botuen %24,96-gaz, 16.000 botu irabazi ditue. Beste esarlekuak PSEk, zortzi, PPk, hiru, eta Elkarrekin Podemosek, 2, banatuko ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000677", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaitu dira gizonezkoen ligak\nGizonezkoen Arratia A eta Bk eta Lemoako Harrobik joandako astegoienean jokatu ebezan ligako atzen partiduak, Arratia Ak lehen postuan amaitu dau eta Ohorezko Mailara igotea lortu dau. Lemoako Harrobik seigarren postuan amaitu dau Lurraldekoa Lehen Mailan eta liga bereko Arratia Bk bederatzigarren.\nArratia A\nDomeka arrastian jokatu eban ligako atzen partidua Arratia Ak Basconia B taldearen kontra etxetik kanpo eta 2-0 galdu eban. 34 jardunalditan Arratiak 68 puntu lortu ditu liga honetan.\nArratia B\nZapatu arrastian jokatu eban Arratia Bk Ugao taldearen kontra atzen partidua etxetik kanpo. 1-4 irabazi eban partidua Arratiak eta bederatzigarren amaitu dau ligea 46 puntugaz.\nLemoako Harrobi\nZapatu arrastian jokatu eban Lemoako Harrobik Mungia A taldearen kontra atzen partidua etxetik kanpo. 2-3 amaitu zan partidua eta Lemoako Harrobik seigarren amaitu dau ligea 61 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000678", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astelehenean amaituko da Igorreko Udalekuetan izena emoteko epea\nBagilaren 26tik garagarrilaren 28ra, bost astez izango dira udalekuak; zozketea hilaren 31n egingo da eta hurrengo egunean argitaratuko dau Udalak behin-behineko zerrendea.\nAurten be egingo dira Igorreko Udalekuak, ohikoa danez, bost asteko iraupenagaz eta LH6. mailara arte dagozan umeek emon ahalko dabe izena. Zaztaparrak Asti Taldeko begiraleek gidatuko dabez udalekuok eta zabalik dago izen-emotea, maiatzaren 29ra arte, astelehena. Izena emon dabenen artean, maiatzaren 31n egingo da zozketea eta hurrengo egunean argitaratuko da behin-behineko zerrendea. Gero, ordainketea egiteko tartea egongo da, bagilaren 8ra arte. Behin-betiko zerrendea bagilaren 14an urtengo da.\nUdalekuak bagilaren 26tik garagarrilaren 28ra izango dira eta urtero lez, izena asteka emoteko aukerea be badago. Asteko prezioa 30 eurokoa da ume bakotxeko; 25 euro neba-arreba biren kasuan eta 20 euro hiru edo gehiago badira. Aukeraketea egin eta izen-emotea egiteko, igorre.net webgunean eredua deskargau eta beteta eroan behar da Igorreko Kultur Etxeko harrerara. Igorreztarrek izango dabe lehentasuna, baina plazarik egon ezkero, kanpokoek be hartu ahalko dabe parte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000679", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Axular Kultur Elkarteak 37. urteurrena ospatuko dau zapatuan\nIgorreko Axular Herriko Tabernan ospatuko da urteurrena: Axularren historiaren gaineko berbaldia, umeentzako jolasak, trikipoteoa, bertso-bazkaria, poteo musikatua eta kontzertuak egongo dira.\nAsteon bete dauz Igorreko Herrikoa kudeatuten dauan Axular Kultur Elkarteak 37 urte eta hau ospatuteko, urteurren jaia egingo da zapatuan, hilak 27. Egun osoko jaia izango da, 11:00etan hasi eta gauera arte iraungo dauana. Axularren histoia ezetuteaz gain, egunez gozatu eta gaueko kontzertuakaz festa egiteko eguna izango da 37. urteurrena.\nProgramautako lehen ekintzea 11:00etan hasiko da, 1986. urtetik gaur arteko historia eta istorioak kontauko ditue Axular, 37 urte berbaldian. Bitartean, umeentzako jolasak be egongo dira. Berbaldia amaituta, eguerdian trikipoteoan urtengo dira hurreratutakoak herritik zehar eta bertso-bazkarirako bueltauko dira, 14:30ean, Fredi Paia eta Arkaitz Estiballes-egaz.\nArrastian barriz, bozgorailua hartuta egingo dabe poteoa Igorreko tabernetatik. Gauez, talde bik joko dabe Herrikoan, Very Txarrak eta Matxinada. Lehenak Berri Txarrak taldearen bersinoak joten dauz eta bigarrena, Txorierrin sortutako rap talde gaztea da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000680", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Heldu da aukeratzeko garaia, domekan dira Udal eta Foru Hauteskundeak\n2019ko hauteskundeetan estu-estu egon zan lehia Arratia, Ubide eta Zeberion. EH Bildu eta EAJren arteko aldea 103 bozkakoa izan zan, EAJren alde, eta biek lortu ebezan 40 zinegotzi.\nMaiatzaren 28an, domekea, izango dira Euskal Herrian Udal eta Foru Hauteskundeak, jokoan dagoz bai alkatetzak bai Aldundietako Ahaldun Nagusiak. Oin arte oposizinoan egon diran alderdiak, alkatetzea eskuratuten saiatuko dira; alkatetzan dagozanak barriz, hau manteniduten. Edozein kasutan, errepikatuko ez diran alkateak Areatzakoa eta Lemoakoa izango dira. Lemoan, Saioa Elejabarrietaren ordez Eukeni Bikarregi aurkeztuko da eta Areatzan, Asier Garcia ordezkatuko dau Peru Perez de Anuzitak; EH Bildukoak biak.\nOin dala lau urte egin ziran hauteskundeetan, Ubideko Herri Kandidaturak irabazi eban Ubiden eta gainontzeko herrietan, EAJk edo EH Bilduk. Jeltzaleen esku geratu ziran bost herri: Artea, Bedia, Zeanuri, Zeberio eta Dima. Atzen honetan, EH Bilduk atera ebazan botu gehien, baina Diman, herri kandidaturak zinegotzi bi lortu eta EAJren alde bozkatu eben. EH Bilduk ostera, lau herritan gobernau dau atzen urteetan, herri jentetsu bienak tartean: Arantzazu, Areatza, Lemoa eta Igorre. Atzen honetan, aldea txiki-txikia izan zan, 35 bozka. Beste alde batetik, abstentzioa %19koa izan zan, bataz-beste eskualdean.\n2019ko Udal Hauteskundeen emaitzak\nHeldu da aukeratzeko garaia, domekan dira Udal eta Foru Hauteskundeak\n2019ko hauteskundeetan estu-estu egon zan lehia Arratia, Ubide eta Zeberion. Bien arteko aldea 103 bozkakoa izan zan, EAJren alde, eta biek lortu ebezan 40 zinegotzi.\nMaiatzaren 28an, domekea, izango dira Euskal Herrian Udal eta Foru Hauteskundeak, jokoan dagoz bai alkatetzak bai Aldundietako ahaldu nagusiak. Oin arte oposizinoan egon diran alderdiak, alkatetzea berreskuratuten saiatuko dira; alkatetzan dagozanak barriz, hau manteniduten. Edozein kasutan, errepikatuko ez diran alkateak Areatzakoa eta Lemoakoa izango dira. Lemoan, Saioa Elejabarrietaren ordez Eukeni Bikarregi aurkeztuko da eta Areatzan, Asier Garcia ordezkatuko dau Peru Perez de Anuzitak; EH Bildukoak biak.\nOin dala lau urte egin ziran hauteskundeetan, Ubideko Herri Kandidaturak irabazi eban Ubiden eta gainontzeko herrietan, EAJk edo EH Bilduk. Jeltzaleen esku geratu ziran bost herri: Artea, Bedia, Zeanuri, Zeberio eta Dima. Atzen honetan, EH Bilduk atera ebazan botu gehien, baina Diman, herri kandidaturak zinegotzi bi lortu eta EAJren alde bozkatu eben. EH Bilduk ostera, lau herritan gobernau dau atzen urteetan, herri jentetsu bienak tartean: Arantzazu, Areatza, Lemoa eta Igorre. Atzen honetan, aldea txiki-txikia izan zan, 35 bozka. Beste alde batetik, abstentzioa %19koa izan zan, bataz-beste eskualdean.\n2019ko Udal Hauteskundeen emoitzak\nHirugarrenez urtengo dira kalera Igorreko eskolako familiak, sukaldari falta salatuteko\nOingoan manifestazinoan urtengo dira eskolatik 16:45ean, \"kalidadezko jantoki zerbitzu baten alde\" lemapean, jantokiko bosgarren sukaldariaren buelta aldarrikatuteko.\nBihar, hilak 26, Igorreno Ignazio Zubizarreta eskolako guraso eta umeak, Guraso Elkarteak deituta, manifestazinoa egingo dabe jantokian apriletik faltau dan bosgarren sukaldaria, Jaurlaritzeak barriro kontratatzea demandetako. Hirugarren protesta jardunaldia izango da biharkoa eta aurreratu dabe, bide beretik jarraituko dabela. Maiatzaren 5ean egin eben lehen agerraldia, kalean jaten eta maiatzaren 12an, lapikokada egin eben eskolan.\nGuraso Elkarteko Eider Aldapek BEGITUri azaldu eutsanez, \"jantokian 350 bazkaltiar inguru dagoz, beraz, ratioz bost sukaldari egon beharko ziran baina gaur-egun lau dagoz\". Eskolako zuzendaritzea Hezkuntza sailagaz ipini zan kontaktuan eta honeen erantzuna izan zan, ratiotik kanpo geratzen ziran hamabost umeei, dieta berezidunak, catering zerbitzua emongo jakiela. Holan, \"sukaldariek jasoten daben lan karga gehigarria\" eta \"neurri diskriminatzailea\" salatu eta \"eskola publikoak merezi dauan kalidadea\" aldarrikatuteko, protesta zikloa abiatu dabe.\nHorrezaz gain, Guraso Elkartetik azaldu dabe, 340 norbanako bideratu dabela Jaurlaritzara bosgarren sukaldaria berrezarteko eskaera formala, baina ez dala erantzunik jaso. Gainera, gogoratu dabe Igorrekoa ez dala kasu isolatua, EAEn 33 eskola dagoz egoera bardintsuan, 22 dira Bizkaian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000681", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barriro erre dabe erasoen kontrako karteletako bat\nOingoan Arantzazun erre dabe erasoen kontrako kartela, bai eta UEMAkoa. Honegaz, hirugarrenez erasotu ditue eraso matxista, arrazista eta LGTBIfobikoen kontrako aldarriak.\nIgorren atzenaldian birritan gertatu dan moduan, Arantzazu sarrerako eta beraz, azpian egoan UEMAko kartela be, erreta agertu da gaur. Igorreko kartelakaz egin zan modura, gurpil bateri su emonda erasotu dabez aldarriok.\nArratiako Mugimendu Feminista: \"Matxistak ez doguz gure herrietan gura. Hemendik hasten da, gero zer?\"\nIgorreko kasuan, abenduan saiatu ziran lehen kartela erretan baina ez eben guztiz lortu. Protestara be urten ziran mobimendu feministea eta Igorreko Udala. Bigarrenean ostera, urtailean, gurpil bat makil bategaz kartel bien artean sartuta lortu eben aldarria guztiz erretea.\nIgorreko lehen erasoan egindako alkarretaratzea:", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000682", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oingo zapatuan izango da Jentilak Diman ikuskizuna\nZapatu gauean izango da Txumuluxueta Kultur Elkarteak antolatutako mitologiaren gaineko herri ikuskizuna: 22:00etan, kalejirea egongo da izaki mitologikoagaz eta ondoren hiru antzezlanek, ume eta nagusien jantzek, musikeak, koruak eta bideoek, besteak beste, osotutako ikuskizuna pelotalekuan.\nEhun bat herritarrek hartuko dabe parte diziplina artistiko desbardinetan. Gotzon Aurrekoetxeak, Ibon Izak eta Rafa Ugaldek sortu ditue ikuskizunaren ardatz diran hiru antzezlanak. Lehenengo antzelana, Gotzon Aurrekoetxearen Basajaun eta Basandere izango da, personaia honeen gainean dagozan ipuin mitologikoetan oinarrituta.\nBigarrena, Ibon Izarena da \"amama baten istorioa. Amama narratzaile moduan, belaunaldi gazteari kulturearen transmisore egiten dau\" azaldu deutso begituri antolakuntzako Gotzon Aurrekoetxeak. Hirugarrena egiteko, Rafa Ugaldek bere narrazino bat antzerki bihurtu dau. Antzezlan honetan, Lei eta Edurren burrukak kontetan dira, neguari gorazarre eginaz eta per-sonaia mitologiko barriak sortuz. Izan be, antolatzaileen eretxian, tradizinoa \"egunero sortu behar da eta egokitu gaur egungo baloreetara\".\nDiziplina artistiko ugari\nAntzezlanetan, herritarrek egindako bideoak proiektauko dira. Zamakolako alkarteko abesbatzak be emonaldia eskainiko dau Jentilak Diman ikuskizunean eta herriko 8 jantzari inguruk, musika tradizional eta gaur egungoaren arteko fusino bategaz egingo dabe jantzan.\nIkuskizuna ikusteko, ez da izenik emon edo sarrerarik erosi behar. Gastuak kubriduten lagunduteko, errifa bat egongo da, frontoi inguruan salduko dana ikuskizun egunean bertan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000683", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoak egongo dira Lemoan barikuan\nTxintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoek, 3, 2, 1... eskolara goaz! ikuskizuna ekarriko dabe Lemoako Kotxepin Kultur Etxera, barikuan 18:30ean.\nKurkuluxetan Kultur Elkarteko pailazoek eskolako lehenengo eguna kontetan dabe 3 urteko umeentzako gomendatuta dagoan ikuskizun honetan: zertan ibilten diran jolaslekuan, musika klasean zein gorputz hezkuntzako klasean zer egiten daben hiru personaia honeek, ikusiko dabe bertaratutakoek. Olgau eta jantzan eta kantuan be egingo dabe pailazoek eta, eurekaz batera, publikoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000684", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Erromintxelak taldeak kontzertua eskainiko dau Artean\nDomekan dakar Arrasateko boskoteak gipsy jazz musikea Arteako Herriko Bentara, 13:00etatik aurrera.\nDomekan, hilak 28, Erromintxelak taldeak zuzeneko emonaldia eskainiko dau Arteako Herriko Bentan eguerdian, 13:00etan. Oin dala urte bi, 2021ean, sortu eben taldea Jon Garciak (gitarrea eta ahotsa), Aitor Morenok (kontrabaxua), Iñigo Zubizarretak (gitarrea) eta Mikel Maniegak (tronpetea); Jokin Vitoria (bateria eta perkusinoa) geroago batu zan taldera. Jazz eta swing musikea landuten dabe baina batez be, gipsy jazz doinuak buztartuten dabez. Hortik dator \"erromintxela\", euskal ijitoen hizkuntzea hain zuzen be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000685", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Larrabeiti auzoko jaiak ospatuko dira zapatuan\nTxupina goizez bota ostean hamaiketakoa, Igel Txapelketea, auzo bazkaria, karta-jokoak eta musikea egongo dira Lemoako auzoan.\nZapatuan, maiatzak 27, Lemoako Larrabeiti auzoko jaiak ospatuko ditue egun osoan zehar. Jaia goizeko 10:00etan hasiko da txupina bota orduko eta iluntzeraino egongo dira auzotarrak jai giroan. Hasteko txistorrea, urdaia eta gaztaia zerbitzauko da hurreratuten diranan artean hamaiketakoa egiteko eta eguerdian, 13:00etan, Igel Txapelketea jokatuko da.\nAuzo bazkaria 15:00etan hasiko da eta bazkalostean egongo dira karta-jokoak. Briska eta Mus Txapelketak jokatuko dira 17:00etatik aurrera. Amaiatuteko, 18:00etan musikea ipini eta jantzan amaituko dabez auzotarrek Larrabeitiko aurtengo jaiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000686", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako Guraso Elkarteak antolatutako Merkatu Txikia egingo da barikuan\nUmeentzako bigarren eskuko gauza ugari erosteko aukereaz gainera, tailerrak eta zozketea be egingo dira; dirua Guraso Elkarteak antolatuten dauzan ekintzentarako izango da.\nAreatzako eskolan ume eta gaztetxoen jolasak, liburuak, musika tresnak eta bestelakoak batzean egon ostean, maiatzaren 26an egingo da honeei bigarren bizitza bat emoteko Merkatu Txikia. Arrastiz egingo da azokea eskolan bertan eta honen inguruan, tailerrak, limoi-ur postua eta Areatzako Bainuetxeko spa-rako lagun birentzako sarreraren zozketea be egongo dira, dana musikeak girotuta. Bildutako dirua Guraso Elkartearentzako izango da, urtean-urtean egiten diran ekintzen antolakuntzarako.\nAzokea bera 17:00etan zabalduko dan arren, ordu erdi arinago dirua ordezkatuko daben txarteltxoak lortzeako aukerea egongo da. Gogoratu, gero ezingo dala erabili ez diran txartelen dirua bueltan hartu. Tailerrak be 17:00etan ipiniko dira martxan; aurpegi margoketarako txokoa, xaboi ponpak eta txapak egin ahalko dira, besteak beste. Bainuetxerako sarreren zozketea ostera, 18:30ean egingo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000687", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan jokatuko da Ubidestroi Trail Ubideko mendi lasterketea\nZapatuan, hilak 27an jokatuko da Ubiden, Ubidestroi Trail, 2.000 metro desnibeldun eta 28 km-ko mendi lasterketearen bigarren edizinoa. Partaideek sei mendi tontor zapalduko dabez.\nIbilbideko punturik altuena, Gorbeiako tontorra da (1.482 m), baina beste bost tontorretatik -Harrikurutz (851 m), Oketa (1.018 m), Aldamin (1.373 m), Arralde (945 m) eta Eneabe (782 m)-pasetan da. Lasterketak, naturagaz eta kirolariakaz konpromiso etikoa suposatzen dauan Etiketa Berdea dauka.\nBigarren edizino honetan, barrikuntza moduan, Ubidestroitxo, umeentzako lasterketea be prestatu dabe. Arrastiko17:00etan izango da, Ubideko plazatik hasita, 1,5 km-ko ibilbidea daukana. Gehienez 100 umek hartu daikie parte. Parte hartzeako, 16:30ak arte emon daiteke izena txosnan eta guraso edo tutorearen baimena behar da.\nLasterketa egunean arrastian, Orkresta Elektrotxarangeak eta Altxa Porru taldearen erromeriak ipiniko dabe jai giroa herrian.\nEgitaraua\nMaiatzak 26, barikua\n18:00etatik 19:00etara, dorsal banaketea.\n19:00etatik 19:30era, briefing-a.\n19:30etik 20:30era, Itziar Zabalaren gaineko Amagana filma.\nMaiatzak 27, zapatua\n07:30etik 08:45era, dorsal banaketea.\n09:00etan, lasterketearen hasikerea.\n12:00etan, puzgarriak.\n15:00etan, sari banaketea.\n16:00etatik, 19:00etara, Orkresta Elektrotxaranga.\n17:00etan, Ubidestroitxo umeen lasterketea.\n20:00etatik 23:00etara, erromeria Altxa Porru taldeagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000688", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "La Glo Zirko eta Dantza konpainiak jantza bertikal ikuskizuna eskainiko dau Igorren\nBarikuan, hilak 26, 19:00etan, La Glo Zirko eta Dantza konpainiak Ensueño izeneko ikuskizuna eskainiko dau Igorreko Goiko Plazako frontoian.\nGloria Peon da La Glo Zirko konpainiaren sortzaile eta zuzendaria. Oin dala hamar urte hasizan espektakulu munduan modu profesionalean, batez be aereoetan. Jantzea eta zirkuaren fusinoa egiten dau bere lanetan. Ensueño La Glo Zirkoren hirugarren ikuskizuna da, Sacredeta Cabaret izenekoen ostean.\nSinopsia\nHolan dino Ensueñoren sinopsiak: \"Lo egiterakoan, gorputza hilda balego bezala geratzen da: ez dau ikusten, ez dau entzuten, ez dau sentiduten, ez dau konzientziarik, ezta perzepzinorik be. Gizakiaren ahalmenak inaktibo bihurtzen dira, baina espirituak bizi eta iraun egiten dau. Oindino gehiago, beraren gaitasunak sakonagoak bihurtzen dira, gorago hegan egiten dau, bere adimena handiagoa da. Gure bizitzaren ia heren bat lotan emoten dugu; fisikoki, ezin dogu amestu barik aurrera egin, oinarrizkoa da arnasea hartzea, edatea bezala. Ametsak nora joaten diran, desagertu, airean hegaz edota kolektiboan nahasirik geratu egiten diran jakitea ezinezkoa dogu\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000689", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Engandina eta Lautada taldeek kontzertua emongo dabe Diman\nDimetal Fest jaialdia pentsamentuan dabela, Dimetaleroak Kultur Elkartekoek hardcore eta metal taldeak ekarri izan gura ditue oingo hileko zitara. Barikuan, maiatzak 26, 22:00etan, Abaroan eskainiko dabe kontzertua Engandina eta Lautada taldeek.\nEngandina taldeak Once Created, Once Sold... hiru kantez osotutako EPa kaleratu eban 2022an. Laukoteak, post-hardcore musikea egiten dau, agresibidadea eta emotibidadea nahastuz, antustia existentziala kanporatuteko. Ivan Olartek (bateria), Unai Garcia de Vicuñak (gitarrea), Daniel Besgak (gitarrea) eta Unai Mendezek (ahotsa eta bajua) osotuten dabe Engandina taldea.\nLautada taldeak heavy metal estiloko musikea egiten dabe euskeraz. Imanol Espino (bajua), Erik Torrico (gitarrea), Aitor Sanchez (ahotsa) eta Ekaitz Martinez (bateria) dira talde hau osotuten daben musikariak. 2022an atera eben lehenengo diskoa, Lautada izenekoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000690", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Baltzolako Kobak, zabalik urte biren ostean\nQ sukarra detektau ostean, 2021eko maiatzaren 7an zarratu ziran kobak; Aste Santu ostetik sartu daitekez bisitariak eta barikutik, ganadu eta artzainak.\nBaltzolako kobak zarratuta egon dira atzen urte bietan, 2021eko aprilean hainbat Q sukar kasu antzeman ostean. Gerora, 29 personak emon eben positibo Coxiella burnetii bakterian eta hamarrek behar izan ebezan zainketak ospitalean. Holan, maiatzaren 7an jakinarazo eban Segurtasun Sailak kobak zarratuko zirala. Guztira, ehun kasu inguru antzeman dira, Osasun Sailaren arabera, Bizkaian izan dan agerraldi handiena.\nDimako Udala: \"Kobak Aste Santu ostetik dagoz zabalik bisitarientzako, barikutik, artzainak eta animaliak be joan daitekez\".\nGaixotasun hau behi, ardi eta ahuntzen bidez heltzean da gizakiongana. Hori dala-ta, bai ingurua bai inguruko abereak aztertu eta desinfektau dirala dino Segurtasun Sailak. Halanda be, zailtasunak izan ditue. 2022ko urrietan Bizkaiko Osasun Publikoaren zuzendariordea dan Joseba BIdaurrazagak Radio Bilbaon azaldu ebanez, saguzahar kolonia bat bizi da bertan eta honek, esku-hartzea mugatu dau. Horrezaz gain, inguruko abere guztiak txertatu zirala azaldu eban.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000691", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gerra Zibileko lehergailu bi agertu ziran Lemoan domekan\nErtzaintzako Lehergailuak Indargabetzeko Unitateak modu kontrolatuan lehertu ebezan 44 kiloko artilleriako jaurtigai bat eta espoleta bat, lekuan bertan.\nErtzaintzak jakinarazo dauanez domekan, Lemoatxeko lubaki gunearen eta kanposantuaren artean, banako batek abisua emon eban, metal-detektagailu bategaz ebilela lehergailu posible bat topau ebalako. Holan, Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko adituak hurbildu ziran eta ikusi ebenez, Gerra Zibil garaiko 155mm-ko eta 44 kilogramoko artilleriako jaurtigai bat eta 114mm-ko perkusio-espoleta bat egoazan lurperatuta.\nLehergailu biak \"egoera nahiko txarrean\" egoazala azaldu dau Ertzaintzak eta beraz, adituek lekuan beran leherrarazo ebezan. Lemoatxako batailatik 87 urte pasau diran arren, posibleena da oindino be hainbat lehergailu egotea basoan. Hori dala-ta larrialdietako zerbitzuek aprobetxau dabe, era horretako objektuak topau ezkera, 112ra deitu behar dala gogorarazoteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000692", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaitu da Bizkaiko Komarkaleko Bola-jokoa\nLemoakoak bosgarren, Obakoak seigarren eta San Kristobalekoak hamaikagarren gelditu dira. Oin, Euskadiko Txapelketea jokatuko da banaka Zornotzan, bagilaren 3an.\nZapatu arrastian Zornotzako Gur Kirolak-en jokatu zan Bizkaiko LVIII. Komarkaleko Bola-jokoaren Txapelketako atzen jardunaldia. San Miguel taldea urten zan garailea 355 puntugaz. Talde arratiarrak ostera, atzetik ibili ziran: San Kristobal hirugarren (336 puntu), Oba zazpigarren (311 puntu) eta Lemoa zortzigarren (303 puntu).\nBeraz, holan gelditu da sailkapen orokorra:\nSan Miguel, 3.562\nBelatxikieta Elkartea 3.394\nSan Pedro Boroa, 3.364\nSan Antonio C, 3.318\nSan Antonio B, 3.193\nElorriaga, 3.142\nBetiko Belatxikieta, 2.971\nSan Kristobal, 2.897\nEuskadiko Txapelketea\nBagilaren 3an jokatuko da Zornotzan Euskadiko Banakako Txapelketea. Gizonezkoentan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako komarkaletako lehen hamalauak hartuko dabe parte, bai eta herrialde bakotxeko txapeldunak. Andrazkoen artean barriz, komarkaletako lehen biak eta lurralde bakotxeko txapelduna", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000693", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oihana Etxegibel ipuin kontalaria dator Dimara\nLiburutegian izango da lau urtetik gorakoentzako ipuin kontaketea, eguenean arrastiko 18:00etan.\nDimako Liburutegian hilaren 25ean, eguena, umeentzako ipuin kontaketea egingo dau Oihana Etxegibel Alberdiek arrastiko 18:00etatik aurrera. Etxegibel Galtzagorri Elkarteko kidea da, haur eta gazteen artean euskerazko literaturea buztartuteko alkartea, hain zuzen be. Alkartearen barruan, Etxegibel Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak proiektuan dabil parte-hartzean, Bizkaiko eskola txikietatik adin desbardinetako ume eta gazteentzako liburu barriak ezetuarazo eta kontetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000694", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Finalaurreko bat eta final bi jokatuko ditu Aldaik datozen asteetan\nNafarroako Foru Komunitatea Torneoko finalaurrekoa batetik, eta Bergara Hiria zein Biharko Izarrak txapelketetako finalak bestetik jokatuko ditu.\nAmaia Aldai pelotari dimoztarrak partiduz betetako astea izan dau; izan be, hiru txapelketa ditu jokoan: Bergara Hiria, Nafarroako Foru Komunitatea Torneoa eta Biharko Izarrak. Hiru partiduak irabazi ez dauzan arren, aurrera doa hiru txapelketetan. Holan, finalaurreko bat, hilaren 26an, eta final bi, hilaren 29an eta bagilaren 9an, jokatuko ditu.\nLehen hitzordua maiatzaren 26ean izango da, 19:00etan, Nafarroako Foru Komunitatea Torneoko finalaurrekoa. Domekan jokatutako ligaxkako atzen partidua Galeanok eta Aldaik, Garai eta Gaminderen kontra, 14-22 galdu eben arren sailkatu dira. Oin, Arrizabalaga eta Zabal izango dira aurkariak.\nHurrengo partidua hilaren 29an, astelehena, izango da: Bergara Hiria txapelketako finala. Txartel hau pasau dan martitzenean lortu eban Galeanogaz, Barrocal eta Agirre 22-13 garaitu ostean. Oindino ez da ebatzi bigarren bikote finalista, bihar, martitzena, jokatuko da-ta beste finalaurrekoa.\nBiharko Izarrak txapelketako finala ostera, bagilaren 9ean jokatuko da. Eguenean jokatu eban ligaxkako atzen partidua, 18-11 Larrarteren kontra. Holan, ligaxkako partidu guztiak helduko da Aldai Gaminderen kontrako finalera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000695", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sentzazino \"gazi-gozoakaz\" amaitu dau Oskar Garrok Espainiako Txirrindularitza Paralinpiar Txapelketea\nZapatuan erlojupekoa jokatu eban eta domekan zirkuituko lasterketea, bi probetan izan da laugarren txirrindulari igorreztarra. Oin, Espainiako Pistako Txapelketarako hasiko da beharren.\nOskar Garro Viveiron (Galizia) izan da astegoienean, Euskal Selekzinoagaz batera Espainiako Txirrindularitza Paralinpiar Txapelketea jokatuten. Proba bi izan ditu txapelketak: zapatuko erlojupekoa eta domekako lasterketea. Oingoan, podiuma zapaldu barik bueltau da Garro, laugarren egin baitau egun bietan. \"Esaten dan moduan, gazi-gozoa izan baina pozik nago halanda be\", azaldu deutso Garrok BEGITUri. Oin, Espainiako Pistako Txapelketea dauka buruan Garrok. Bagilaren bigarren asteburuan jokatuko da hau Valentzian eta horretarako dabil prestetan, belodromorako entrenamentu bereziakaz.\nZapatuko erlojupekoan, bost kilometroko zirkuituari bi bira emotea izan zan Garroren kategoriako, MC2, lasterkariek egin beharrko probea. \"Sentsazino onakaz eta pozik\" agertu da Garro, laugarren postuan amaitu eban. Domekan barriz, 21 kilometro eta 521 metroko positiboko zirkuituari buelta bakarra emotea zan plana baina antolatzaileek atzen momentuan aldatu eben probea, beraz, bira bi egin ziran. \"Zirkuitu polita baina oso gogorra izan zan; atzen bueltea gogorra egin jatan eta hor egin eben aurrera besteek\", azaldu dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000696", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "UEUren 51. udako ikastaroak hausnarketarako gune izango dira aurten\nIazko ildoari jarraituz, UEUk 20 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu hainbat eragileekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin. Baiona, Eibar eta Iruñeaz gain, Bilbo, Tolosa, Usurbil eta Donostian ere egingo dira jardunaldiak. Hauek dira bertan landuko diren gaietako batzuk: herritarrak ikerketan inplikatzen, lodifobia neomaterialismotik eta emakumeak eta kooperatibismoa. Matrikula dagoeneko zabalik dago www.ueu.eus helbidean. Horrez gain, ikastaroen zerrenda osoa ikusgai.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000697", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia Ak lehen postuan amaituko dau ligea\nArratia Ak lehen postuan amaituko dau ligea etxean 3-0 irabazi ostean. Arratia Bk galdu egin eban etxean jokatutako ligako atzen partidua eta Lemoako Harrobik irabazi egin eban etxean. Andrazkoen Arratia A eta Bk aurreko astegoienean amaitu eben ligea.\nZapatu arrastian jokatu eban 2022-2023 denporaldiko atzen partidua etxean gizonezkoen Arratia A taldeak. Irabazita lehen postua ziurtatu dau Arratiak Ak, aurreko astean igoerea natematikoki lortu ostean. Arratiak 3-0 irabazi eutsan Apurtuarteri, deskantsura husna heldu baziran be. 33 jardunaldiren ostean Arratia A lider da 68 puntugaz. Ligako atzen partidua Basconia B taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 28an, arrastiko 19:00etan.\nGizonezkoen Arratia B\nEtxean jokatu eban gizonezkoen B taldeak domeka eguerdian Ezkurdi A taldearen kontra eta 1-2 galdu eban etxeko taldeak. 33 jardunaldiren ostean eta ligea amaituteko bakarraren faltan Arratia bederatzigaren postuan dago 43 puntugaz. Ligako atzen partidua etxetik kanpo jokatuko dau Arratia Bk Ugao taldearen kontra hilaren 27an, arrastiko 17:00etan.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik Arlonagusian jokatu eban domeka arrastian Ugao taldearen kontra eta 3-1 irabazi eban etxeko taldeak. 33 jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi seigarren postuan dago 58 puntugaz. Etxetik kanpo jokatuko dau Lemoako Harrobik ligako atzen partidua Mungia A taldearen kontra hilaren 27an, arrastiko 15:45ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000698", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan Aizkorrira mendi ibilaldia antolatu dau Zeberioko Austarri Mendi Taldeak\nAukeran dagozan ibilbideak, Petroleros-Aizkorri-Aketegi-Arantzazu (13km) edo Petroleros-Urbia-Arantzazu (11km) dira.\nDomekan, maiatzak 21, Gipuzkoara joango dira Austarri Mendi Taldekoak Aizkorri eta Aketegi mendietako tontorrak zapaltzeko asmoz. Aukera errazago bat be badago ha-ta guzti be, mendi bi horreek egin beharrean, Urbiara igotzea, hain zuzen be. Goizeko 07:30ean, batuko dira partaideak, plazan.\nAizkorri mendilerroa\nAizkorri mendilerroan dagoz Gipuzkoako mendirik altuenak. Alde baten, \"Urbiako zelaiak dagoz eta horreen inguruan, hainbat tontor: Aizkorri, Aketegi, Aitxuri... Zelai horreen amaieran, Donejakue Bidea igarotzen dan San Adriango Tunela dago. Urbiako erdikaldean, ermita bat bisitau eta Urbiako Fonda ezagunean indarrak barriztatu daikeguz\" dinoe mendi taldekoek euren webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000699", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako guraso alkarteek euren jaia ospatuko dabe zapatuan\nZapatuan, hilak 20, Arratiako eskola eta institutu guztietako guraso alkarteak Igorren batuko dira jaia alkarregaz ospatuteko. Jaia antolatuten daben bigarren edizinoa da aurtengoa.\nMendi ibilbide bategaz hasiko da eguna. Parte hartu gura dabenak, 11:00etan batuko diraIgorreko Goiko Plazan. 12:30ean, 6. mailako bertsolari eta jantza garaikideko ikasleakaz hasiko da ekitaldia. Plaza jantzak be egingo dira Arantzarte jantza taldearen gidaritzapean Goiko plazan. 14:00etan, bakotxak etxetik eroandakoagaz bazkalduko dabe Arratiako guraso alkartekoek. Kafesa eta postrerako mahaia ipiniko Institutuko ikasleek.\nBazkalostean, 16:00etan, edade guztietako umeentzako jolasak egongo dira; 17:45ean, Kultur Etxera joango dira kalejiran, 17:45ean joango dira eta 18:00etan, Eletrotxarangak emongo deutso amaierea jaiari.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000700", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "El Nido taldeak kontzertua eskainiko dau Artean\nHerriko Bentan, 21:00etan hasiko da Burgoseko laukotearen kontzertua; taldearen bigarren diskoa, Refugios a cielo abierto, aurkeztera datoz Arteara.\nEl Nido taldea Rodrigo Cachorro (gitarrea, perkusinoa eta ahotsa), Alvaro Herreros (bibolina, txirula irlandarra, panderoa eta ahotsa), Eneko Lekunberri (perkusino eta bateria) eta Nacho Pradak (mandolina, bouzouki irlandarra, perkusinoa eta ahotsa) osotutako laukotea da. Musika tradizionalaren soinu eta erritmoetatik abiatzen da euren musikea, folklorera hurbilketa modernoa eginda.\nPasau dan urteko abenduan kaleratu eban taldeak bigarren albuma, Refugios a cielo abierto, Diego galazek ekoiztuta. Bertan, ajetxoaren, jotaren eta Burgosko gurpilaren erritmoek eta Peñapardako pandero karratuaren txirrinak, zartaginak eta piperrauts-latak, egungo arazoen nortasuna hartzen dabe. Lehen diskoa barriz, Huella y camino, autogestiotik ekoiztu eben. Diskoaren birak, pandemia gorabehera, Espainia osoko aretoetara eraman zituen, Burgos, Valladolid, Madril eta Bartzelonako aurkezpen ofizialetan sold out-ak eginez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000701", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ehun persona inguru batu ziran atzo Igorren Orioko hilketa matxistea txarresteko\nIgorre eta Arratiako hainbat herritako ehun bat persona batu ziran atzo Igorren, Orion eraildako andrearen familiari alkartasuna adierazoteko eta hilketea txarresteko. Bildutakoek, \"matxismoak hilten gaitu\". \"Lurdes, gogoan zaitugu\" eta \"Gora borroka feminista\" moduko aldarri eta salaketak oihukatu ebezan.\n\"Erailketa matxistarik ez\" inoan pankarta baten atzean erantzun eutsien herritarrek Arratiako Mobimentu Feministeak eta Euskal Herriko Mundu Martxak egindako deialdiari. Ordu erdiko bilkurearen ostean komunikadua irakurri eben.\nHan, Orion eraildako andrearen ingurukoei babesa erakusteaz gainera, hedabide batzuetan eta sareetan egindako irudien erabilerea salatu eben. Indarkeria matxistea sistema heteropatriarkalaren ondorioa dala adierazo eben eta sistema horregaz amaitu beharra aldarrikatu eben. Sistemea aldatuteko bidea feminismoa dala be esan eben eta horren barruan autodefensa feministearen garrantzia adierazo.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000702", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan, Lemoatxan egingo da BBK mendi martxea\nMartxea dala-ta, barikuan mendiaren eta aldaketa klimatikoaren gaineko berbaldia egongo da Kotxepinen eta zapatu goizean, Lemoatx inguruak auzolanean garbituteko deialdia egin da.\nEskualdeko BBK mendi martxea Lemoako Ganzabal Menditaldeari antolatzea tokau jako aurten. Domekan izango da, hilak 21, 09:00etan 1936ko Gudarien Plazatik urtenda. Partaideek 8,3 km-ko ibilbidea egingo dabe Lemoatxatik. 1937ko Lemoatxako batailako lubakien ondotik pasetan da ibilbidea.\nMendi martxan parte hartzeako aldez aurretik emon behar da izena www.bmf-fmv.org webgunean. Ez da izenik emon behar ostera, bezperako ekintzarako. Lemoatxaren inguruko garbiketea antolatu dabe Udalak eta Ganzabalek eta ekintza honetan parte hartzeako 10:00etan egon behar da Elizondoko eleizan.\nBarikuan, hilak 19, BBK mendi martxeari lotutako berbaldi bat be egongo da. 20:00etan, Jeronimo Lopezek Hielo, montañas y cambio climático berbaldia eskainiko dau Kotxepin Kultur Etxean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000703", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Iñaki Salvadorrek eta Ainara Ortegak kontzertua eskainiko dabe Artean\nBihar, hilak 19, izango da piano-jole ospetsuaren eta abeslearen zuzeneko emonaldia Arteako Kultur Etxean, 19:30ean.\nOingo bariku arrastian, Iñaki Salvador musikaria eta Ainara Ortega aktore eta abeslea Artean izango dira, kontzertua eskaintzen. Urte luzez egon dira biak alkarlanean, kontzertu eta proiektu bateratuakaz. Adibidez, 2010ean Salvadorren Te doy una canción diskoan parte hartu eban Ortegak eta gero, Kantu eta hitza izeneko kontzertu zikloa egin eben Kantaginjazz emonaldia. Ordutik, askotan igon dira biak taula gainera.\nIñaki Salvador karrera luzeko musikaria da, batez be pianoa joteagaitik da ezaguna eta euskal musikea buztartuten dau. Gainer, izen handiko artistakaz ibilitakoa da, batez be Mikel Laboagaz, 25 urte baino gehiago egon zan honegaz beharren. Beragaz ibilitako beste batzuk dira Oskorri, Mikel Markez, Mikel Urdangarin, Amaia Zubiria, Xabier Euskitze, Imanol, Egan, Urko, Gorka Knörr, Txomin Artola eta Xabier Amuriza, besteak beste.\nAinara Ortegak barriz, biolin ikasketak egin ebazan baina kantetea da gehien gozatuten dauana. Musika eta antzerki munduetan ibilitakoa da, hau be, izen handiko jenteagaz: Amaia Zubiria, Niko Etxart, Karlos Jimenez, Pascal Gaigne, Hasier Oleaga, Angel Unzu, Petti, Mitxel Longaron, L.M. Moreno 'Pirata', Luis Camino, Eñaut Elorrieta, Nerea Alberdi, Maria Berasarte...", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000704", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Cross Country-ko Euskadiko Txapelketako lasterketa bat jokatuko da zapatuan Diman\nDimako frontoi albotik hasita, basotik eta Ziarrustaraino izango da zirkuitua; 16:00etan urtengo dira kategoria guztietako motoristak.\nMoto Club Dimak antolatuta, I. Cross Country Dima motor lasterketea jokatuko da Diman maiatzaren 20an, zapatua. Euskadiko Txapelketako bost kategorietarako izango da puntuagarria eta momentuz, ia 70 motoristak egin dabe izen-emotea. Lasterketea 16:00etan hasiko da Dimako frontoi albotik eta basoko bideetatik mobiduko dira motoristak, Ziarrustaraino eta bueltan. Gitxi gorabehera, ordu biko lasterketea izango da eta 19:00etan banatuko dira sariak.\nEgun osoan zehar egongo da Diman giro motorzalea. Izan be, talde eta lasterkari independienteak eguerditik egongo dira herrian lasterketa aurreko prestaketakaz. Berifikazinoak 13:00etan hasiko dira eta 15:00etan, briefing-a eta errekonozimenturako birea egingo dabe, 16:00etan hasi aurretik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000705", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiar bi sailkatu dira Bizkaiko Eskolarteko Txapelketearen finalerako\nArantzazuko Aiala Irurtia eta Dimako Enara Gallastegi bertsolari gazteek osotuko dabe arratiar delegazinoa Gernikan, hilaren 27an, lehiatuko dan finalean.\nAtzo jokatu zan Igorreko Lasarte Aretoan Bizkaiko Eskolarteko Txapelketearen hirugarren eta atzen sailkapen saioa; beraz, ebatzita dagoz finaleko parte-hartzaileak. Tartean, Arratiako bertsolari gazte bi egongo dira Gernikako Astran, maiatzaren 27an, jokatuko dan finalean. 10:00etan hasiko da idatzizko finala eta 11:30ean, bat-batekoa.\nIgorreko kanporaketan, hamabi bertsolarik hartu eben parte eta bertan lortu eben finalerako sailkatzea arratiar biek: Arantzazuko Aiala Irurtia, atzoko saioaren rabazlea eta Dimako Enara Gallastegi. Finalean, beste sei aurkari izango ditue: Kelmene Abaitua, Ixone Asategi, June Diaz, Naioa Jaio, Maialen Lago eta Haizea Telleria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000706", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatza marraztuteko batuko dira hainbat lagun\nBariku arrastian urban sketch teknikaren inguruko ikastaroa egin eta praktikatu ostean, zapatuan marraztuko dabez Areatzako bazterrak, Martin Muroren gidaritzapean.\nDeialdia datorren bariku, maiatzak 19, eta zapaturako da. Egun bi horretarako marraztea ardatz daukan egitaraua prestatu dabe Areatzako Udalak eta Martin Muro ilustratzailearen Estudio Duendek, herriko beste eragileren batzuen laguntzeagaz.\nBarikuan, 17:00etan ikastaro bat emongo dau Estudio Duendekoak, uriko krokisak -urban sketch- egiten ikasi gura eta aldez aurretik izena emon dabenei. Ostean, marrazki poteoa egingo dabe herrian zehar marrazketa zaleek.\nHurrengo egunean, 11:00etan, marraztuko dabez Areatzako bazterrak horretarako prestatu daben ibilbidean. Marrazkiok eta jatekoa konpartiduko dabe bazkalorduan, eta bazkalostean, 17:00etan, Sabes muy bien taldearen kontzertuak ipiniko deutso amaierea Urban Sketch topaketeari.\nUrban Sketch\nUriko krokisak egiteko batu eta marrazki azkarrak egiteko zaletasuna, mundu osoan zabaldu da eta komunidade global bat osotuten dabe kalean bertan marraztuten daben artistek. Ikusten dabena marraztuten dabe hainbat teknika erabiliz, alkarreri lagunduz eta taldeka.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000707", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "EAJk Arratia kurutzatuko dauan bide berdea prometidu dau Igorren\nElixabete Etxanobe: \"Arantzazu, Artea, Areatza, Zeanuri, Ubide, Dima, Igorre, Lemoa eta Bedia lotuko dituan bide berdea egingo dogu; Arratia osorako proiektu ilusionagarria izatea gura dogu. Bizkaiko bizi-kalidadea hobetzen jarraituteko gidatuko dau Aldundia EAJk\".\nAstelehen arrastian, EAJk ekitaldia egin eban Igorreko Kultur Etxean. Bertan hartu eben berbea Bizkai Buru Batzarreko presidente dan Itxaso Atutxak, Bizkaiko Ahaldun Nagusia izateko hautagaia dan Elixabete Etxanobek eta Igorreko alkategai dan Olatz Urkizak. Honeekaz batera, Arratiako EAJko alkategaiak be egon ziran.\nN240 errepideko bidesariak eta etorkizuneko bide berdea, auzoak, adin desbardinetarako ekintzen beharra eta sare enpresarialaren erreaktibazinoa izan ziran berbagai mitinean. Itxaso Atutxa ostera, botoaren garrantzia azpimarratutera igon zan oholtzara: \"Oingoan, oso garrantzitsua da. Ez da bardina botoa batzuei edo besteei emotea; ez da bardina etxean gelditu edo EAJri botoa emotea\".\nElixabete Etxanoberen berbaldian, mobikortasuna izan zan ardatza, holan, \"bizi-kalidadea hobetuteko\". Errepidearen aldetik, EAJk kamioien trafikoa gitxiagotutea lortu dauala azpimarratu eban, bidesarien bitartez: \"Arratian, segurtasun gehiagogaz zirkuletan da eta kutsadura gitxiago dago; eta ez gara hor geldituko\". Izan be, aurreratu dau errepide osoan aldaketak egiten segidu gura dabela. Beste alde batetik, bide berdea prometidu eban: \"Arantzazu, Artea, Areatza, Zeanuri, Ubide, Dima, Igorre, Lemoa eta Bedia lotuko dituan bide berdea egingo dogu; Arratia osorako proiektu ilusionagarria izatea gura dogu\". 38 kilometroko bidea izango ei da, \"ingurune naturala eta Arratiako herrian balioan ipiniko dauzana\".\nOlatz Urkizak barriz, Igorre ipini eban zentroan: \"EAJn, Igorrek barriro distira egiteko talde onena daukagu\". Auzoetaz ardurea erakutsi eban, eta honeek zaintzeako beharra azpimarratu, \"herri bardinaren parte sentidu daitezan\". Beste alde batetik, nagusi zein gazteentzako ekintzak aldarrikatu ebazan, bai eta ekintzok adin guztientzako egokitzea be, \"persona guztiek osotasunean parte hartu ahal izateko\". Beste erronka garrantzitsu bat, \"ekonomia eta industriaren beraktibazinoa\" dala gehitu eban: \"Gure indarra Igorreko sare enpresariala berraktibatzera bideratu behar dogu\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000708", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorre Zabaltzen aplikazinoa aurkeztuko dau gaur Udalak\nKultur Etxean, 18:30ean egingo da udaletxeko zerbitzuak eta herriari buruzko informazinoa batuko dauzan mobikorrarentzako aplikazinoaren gaineko aurkezpena.\nIgorreko Udalak, telefono mobikorretan deskargetako Igorre Zabaltzen aplikazinoa ipini dau martxan eta herriari honen erabilerea azalduteko, aurkezpena egingo da gaur, hilak 17, Kultur Etxean 18:30ean. App-ak hainbat gauza batzean ditu.\nTartean, udaletxetik zabaldutako abisuak (obrak, kale mozketak...) erakusten ditu eta norberak abisuak emoteko aukerea emoten dau, mapa batean. Igorreko ekintzen agendea eta atzen notiziak be batuko ditu aplikazinoak. Beste alde batetik, Udalaren egoitza elektronikoa eta bertan egin ahal diran gestinoak be batzean dauz, bakotxaren ordainagiriak berbarako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000709", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Kolorez jantzi dagigun Igorre\" lemapean, azoka solidarioa eta auzolana egingo dabez Igorreko eskolan\nAzokan aterako daben diru guztia, Arratiako Ongi Etorri Errefuxiatuak talderako izango da. Euren proiektuan migratzaile eta gudatik iges egiten daben errufujiaduei laguntzea eskaintzen jakie.\nMaiatzaren 19an, barikuan, arrastiko 16:30etik aurrera, Inazio Zubizarreta Eskolako Hezkuntza Komunitateak; hau da, IGEk, ikaslegoak eta Hezkuntza taldeak, Azoka solidarioa egingo dau eskolako patioan. Auzolanean hainbat gela margoztuteko deia be egin dabe antolatzaileek. Eskolako 6. mailako bertsolariek emongo deutsie hasikerea, jaia eta lana batzean dauan ekitaldiari. Proiektua, batez be Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak atera dabe aurrera.\nBarikuan, eskolan bertan batu dabezan bigarren eskuko gauzak (liburuak, jolastailuak, osagarriak...) eta gelan, Plastika saioetan, eskuz eginiko gauzak saltzeako egongo dira. Honetaz aparte, ule-apainketea, atzazalak eta arpegia margozteko aukerea izango dabe txikitxoenek, donazino txiki baten truke. Meriendetako eureak eginiko jana (bizkotxoak, tartak, gailetak...) be salduko dabez.\nEdizino barri honetan, AMEgaz (Arratiko Merkatarien Elkartea) hartu-emonetan ipini dira eta herriko merkatariei ahal daben neurrian, parte hartzeako eskatu deutsie. Bildutako guztia saltzean ipiniko dabe merkadu horretan. Edozein donazino (produktu solte, zerbitzu edo janari/edari-balea) baliogarria izango da arrasti horretan errifauko dabezan otzarak beteteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000710", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar akuarela tailerra egongo da Lemoan 12 urte baino gehiagokoentzat\nEñaut Aiartzaguena marrazkilariak emongo dau Urluma, urmargo tailerra bihar, maiatzak 17, 17:30ean, Lemoako Kulturguneko Artegelan. Ordu biko saioa izango da eta tailerrerako behar dan materiala irakasleak eroango dau.\nEñaut Aiartzaguena komigintzan, ilustrazinoan eta animazinoan da ezaguna. Hilaren 28ra arte, bere hainbat lan dagoz ikusgai, Kotxepin Kultur Etxean dagoan Euskal Herriko paisaiak erakusketan. Erakusketan, mendiari eta naturari lasai begiratuta, koadernoan akueralaz egindako irudiak batzean dira. \"Mendiaz eta naturaz gozatzeko modu asko dagoz eta gurean, presa barik, ingurukoakaz eta momentuaz gozatuten irakatsi izan deuskue beti. Holan sortu zan Urluma, nire lanbidea eta pasinoa buztartzen dituan marka\" dino egileak. Horixe ikasteko aukerea izango dabe ikastaroan parte hartzean dabenek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000711", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldaik irabazten hasi dau Nafarroako Foru Komunitatea Torneoa\nLigaxkako partidu baten faltan, Leire Galeano eta biak finalaurrekoetarako sailkatuta dagoz daborduko. Aldai, pasau dan urteko txapela manteniduten saiatuko da.\nAmaia Aldai pelotari dimoztarrak astegoienean hasi dau Nafarroako Foru Komunitatea Torneoa, Leire Galeano bikoteagaz batera. Lehen partiduan, Olatz Beitia eta Uxue Oses izan ditue aurkari eta 22-10 garaitu dabez. Ligaxkako bigarren eta atzen partidua Leire Garai eta Enara Gaminderen kontra jokatuko dabe hilaren 21ean, domekea. Halanda be, matematikoki finalaurrekorako sailkatuta dagoz jada.\nPartidua, \"hasikeratik erraz bideratu\" ebela azaldu dau Amaia Aldaik. Dimako aurrelariak adierazo dauanez, sakez min asko egin eban eta aurrean tantu ugari amaitu ebazan. Gaineratu dau, Galeano nahiz eta oso gaztea dan, atzean ez ebala pelotarik galdu eta ziurtasunez aritu zala frontoian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000712", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldaik irabazten hasi dau Nafarroako Foru Komunitatea Torneoa\nLigaxkako partidu baten faltan, Leire Galeano eta biak finalaurrekoetarako sailkatuta dagoz daborduko. Aldai, pasau dan urteko txapela mantenduten saiatuko da.\nAmaia Aldai pelotari dimoztarrak astegoienean hasi dau Nafarroako Foru Komunitatea Torneoa, Leire Galeano bikoteagaz batera. Lehen partiduan, Olatz Beitia eta Uxue Oses izan ditue aurkari eta 22-10 garaitu dabez. Ligaxkako bigarren eta atzen partidua Leire Garai eta Enara Gaminderen kontra jokatuko dabe hilaren 21ean, domekea. Halanda be, matematikoki finalaurrekorako sailkatuta dagoz jada.\nPartidua, \"hasikeratik erraz bideratu\" ebela azaldu dau Amaia Aldaik. Dimako aurrelariak adierazo dauanez, sakez min asko egin eban eta aurrean tantu ugari amaitu ebazan. Gaineratu dau, Galeano nahiz eta oso gaztea dan, atzean ez ebala pelotarik galdu eta ziurtasunez aritu zala frontoian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000713", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mercado Negro taldeak kontzertua eskainiko dau Arantzazun\nBariku gauean izango da Zorrotzako blues-rock taldearen zuzenekoa Arantzazuko Herrikoan, 21:30ean.\nArantzazuko Jai Batzordeak eta Herrikoak antolatuta, Zorrotzan 1992. urtean jaio zan Mercado Negro taldeak kontzertua emongo dau maiatzaren 19an, 21:30ean, Herriko tabernan. Hogeta hamar urteko talde honek blues-rock estiloa landuten dau batez be eta album luze bi grabau ditue: Versos Azules (2011) eta Lo salvaje de aqui (2018). Taldea Salvados Lombera Erauzkin abeslariak, Jose Luis Rey eta Francisco Javier Garcia gitarra-joleek, Fernando Solla baxu-joleak eta Aritza Castro bateria-joleak osotuten dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000714", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Dimako Udaleku Irekietarako izen-emotea\n2010 eta 2018 urte bitartean jaiotakoek emon ahal dabe izena garagarrilaren 3tik 14ra, txanda bitan egingo diran udalekuetarako; 14tik 15era, Indusin gaua pasetako aukerea be badago.\nAurtengo udara begira, Diman Udaleku Irekiak egingo dira eta daborduko, zabalik dago izen-emotea. Holan, maiatzaren 26ra arte emon ahalko dabe izena 2010 eta 2018 urte bitartean jaiotako ume eta gaztetxoek. Izena emoteko, helbidera idatzi behar da, umearen izena aitatu eta transferentziaren gordekinagaz. Prezioaren erdia egon behar da ordainduta maiatzaren 26 aurretik. Osotara, prezioa ume eta asteko 43 eurokoa da, neba-arreben kasuan, 39 euro bakotxak.\nUdaleku honeetan, txanda bi dagoz, baina biak aukeratuteko aukerea be badago. Lehenengo txandea garagarrilaren 3tik 7ra izango da eta ekintza nagusi bi egingo dira, besteak beste: Hi Selfie! jolasa eta urtekerea, hondartzara. Bigarren txandan ostera, garagarrilaren 10etik 14ra, olinpiadak eta ugerlekura urtekerea egingo ditue beste ekintza batzuen artean. Gainera, 14an Indusin gaua pasatzera joateko aukerea be badago mahai gainean. Bertan, Orienting-a praktikauko dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000715", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "San Miguel taldeak irabazi eban Artauneko tiradea\nBizkaiko Komarkaleko Bola-jokoa amaituteko jardunaldi bakarra faltau danean bosgarren doaz Lemoakoak, seigarren Obakoak eta atzenak, hamaikagarren, San Kristobalekoak.\nZapatu arrastian Dimako Artaun auzoko bolategian jokatu zan Bizkaiko LVIII. Komarkaleko Bola-jokoaren Txapelketako atzeaurren jardunaldia. San Miguel taldea urten zan garailea 514 puntugaz. Talde arratiarrak ostera, atzetik ibili ziran: Lemoa bosgarren (466 puntu), San Kristobal bederatzigarren (443 puntu) eta Oba hamargarren (432 puntu). Atzen tiradea asteon izango da, Amorebieta-Etxanoko Gur Kirolak-en, hilaren 20an.\nSailkapen orokorra:\nSan Miguel, 3.207\nSan Pedro Boroa, 3.077\nBelatxikieta Elkartea, 3.065\nSan Antonio C, 3.004\nSan Antonio B, 2.842\nBetiko Belatxikieta, 2.671\nSan Kristobal, 2.561", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000716", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "EH Bilduk lehen sektorea berreskuratuteko akordio sozial eta politikoa aldarrikatu dau Lemoan\nIker Casanova, Bizkaiko Foru Aldundirako hautagaia: \"Feudo jeltzaltzat jotzen ziren lurraldeak beste modu batera, ezkerretik, kudea daitezkeela erakusten duen adibidea da Lemoa\".\nEH Bilduk agerraldia egin eban domekan Lemoan eta bertan egon ziran Iker Casanova Bizkaiko Foru Aldundirako hautagaia, Jasone Agirre legebiltzarkidea eta Arratiako alkategai guztiak, Eukeni Bikarregi lemoaztarra tartean. Ekitaldia lehen sektorearen garrantzia azpimarratu, batez be Arratian, eta Lemoa aldaketaren eredu dala aldarrikatzeko erabili eben.\nIker Casanovak esan eban, \"Bizakian lehen sektorea galtzean ari garala\" eta horreri urtenbidea emoteko, \"akordio sozial eta politiko zabal\" baten beharrizana azpimarratu eban: \"Gure lehen sektorea, gure arrantza, gure nekazaritza, gure abeltzaintza eta basogintza jasangarria berreskuratuteko ildoak zehaztuko dituan akordio zabala\".\nBeste alde batetik, Casanovak adierazo eban Lemoa historikoki \"feudo jeltzalea\" izan dala baina eremu honeetan be, beste modu batera gobernetea posible dala erakutsi dauala EH Bilduk. Holan, 2007 eta 2011 artean bazkari eta puruetan 64.000 euro gastau ebazan Lemoako alkate jeltzalea zan Javier Beobiderentzat be izan ebazan berba batzuk: \"Lemoan, herriko politikak txokoetan puruak erretzen definitzetik, gobernantza ireki eta parte-hartzailera igaro da. EAJren txiringitoa izatetik, herritar guztien artean udalerriko kultura-politikaren eta azpiegituren ildo nagusiak garatzera igaro da\".\nEukeni Bikarregi alkategaiak be hartu eban berbea EH Bilduren ekitaldian: \"Bizi dogun garaiak personak erdigunean ipini eta zaintza mekanismoetan arreta berezia jartzea eskatzen deusku, erronka hau bikotxa dalako, ekologikoa eta soziala. Horregaitik, pertsonak eta bizi garen ingurunea babestea izango da gure lehentasuna. Bihotzean daroagun eta gure buruetan irudikatzen dogun Lemoa horretara heltzeko lanean eta burrukan segiduko dugu, herriko ahots guztiak entzun eta balioan jartzeko konpromisoa berretsiz\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000717", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Antrim WallBall Slama irabazi dau Lur Ziarrustak\nEuropako sailkapeneko lehenengoa, Luke Thombson, eta bigarrena, Conor Mcelduff, garaitu ostean jantzi dau txapela Ziarrustak Ipar Irlandan.\nLur Ziarrusta pelotari dimoztarra Ipar Irlandan izan da astegoienean, Antrim WallBall Slam-a jokatuten eta ez da esku-hutsik bueltau, irabazlea izan da-ta. Berak bakarrik ez, Miren Larrarte bidaniarrak be osotu dau euskal delegazinoa eta biak irabazi dabe urrea, andrazkoena Larrartek. Ziarrusta Antrimen egindakoagaz poz-pozik agertu da, finalaurrekoan eta finalean, hurrengoz-hurrengo, Europako ranking-eko onenak garaitu dauzalako: Luke Thombson ingelesa eta Conor Mcelduff irlandarra.\nSailkapen faseari aurre egin ostean, finalaurrekoan txapelketako faboritoa eta Europako sailkapen orokorreko buru dan Luke Thombson izan eban aurrez aurreko Ziarrustak. \"Partidu guztia estu ibili nintzan, baina ni puntu bigaz aurretik, noizean behin harrapau nau baina ez eban iges egin\", azaldu dau. Azken momentuan, Dimakoa 24-21 irabazten ebilenenean, 24na bardindutea lortu eban ingelesak, \"hiru tantazogaz\", baina atzenak Ziarrustaren alde egin eban, 25-24, finalerako txartela lortuta.\nFinalean, Europako bigarrena izan zan aurkaria, Conor Mcelfuff. Ziarrustak azaldu dauanez, parekatuta hasi ziran baina lehen tantuak eginda, konfidantzeagaz egin eban aurrera: \"Hemen konfidantzeagaz jokatuten dozunean dana sartzean da\". Holan, aldea handituten joan zan, 25-16 amaitu eta urreagaz Euskal Herrira bueltauta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000718", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratiako talde biek amaitu dabe ligea\nA taldeak hamargarren postuan amaitu dau ligea 38 puntugaz; B taldeak barriz, seigarren postuan amaitu dau denporaldia, 43 puntugaz.\nZapatu arrastian jokatu eban andrazkoen Arratia A taldeak Real Sociedad B talde liderraren kontra Zubietan eta ezin izan eben ezer egin arratiarrek, 5-0 amaitu zan partidua. Ligea amaituta, Arratiak hamargarren postuan amaitu dau ligea 38 puntugaz eta datorren urtean barriro jokatuko dau kategoria bardinean.\nAndrazkoen Arratia B taldeak be zapatuan jokatu eban Ibaiondo Nerbioi Erreka A taldearen kontra etxetik kanpo eta 2-3 irabazi eben arratiarrek, lehen zatia 2-0 galtzean amaitu baeben be. 30 jardunaldi jokatuta, seigarren postuan amaitu dau denporaldia andrazkoen bigarren taldeak 43 puntugaz.\nGizonezkoen Arratia B\nZapatuan jokatu eban gizonezkoen Arratia B taldeak Amorebieta B taldearen kontra etxetik kanpo eta husna bardindu eban partidua. 32 jardunaldiren ostean Arratia B bederatzigarren postuan dago 43 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Ezkurdi A taldearen kontra hilaren hilaren 21ean, eguerdiko 13:00etan.\nLemoako Harrobi\nDomeka arrastian jokatu eban Lemoako Harrobi taldeak Ezkurdi A taldearen kontra eta 1-0 galdu eban. 32 jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi seigarren postuan dago 55 puntugaz. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Ugao taldearen kontra hilaren 21ean arrastiko 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000719", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia A taldeak Ohorezko Mailan jokatuko dau datorren denporaldian\nAtzo, maiatzak 13, Urbietan Gallarta A taldearen kontra jokatutako partidua husna bardindu baeban be, matematikoki mailaz igotea lortu dau Igorreko taldeak.\nZapatu arrastian jokatu eban Arratia A taldeak Gallarta A taldearen kontra eta husna bardindu eban etxean. Halanda be aurkarien emaitzek mailaz igotea ahalbidetu dabe.\n\"Zorionak familia honetako kide zarien jokalari guztioi, igoerea guztiona dalako\" adierazo eban Pedro Ormazabal Arratia futbol taldeko presidenteak sare sozialetan. Arratia lider dago 65 puntugaz. Datorren partidua Apurtuarte taldearen kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 20an arrastiko 15:45ean.\nGazteak be Ohorezko Mailara\nArratiako gizonezkoen Gazteak mailako taldeak be mailaz igotea lortu dau, atzo jokatu eban denporaldiko atzen partidua Urbietan eta 1-0 irabazi eban talde arratiarrak Galea A taldearen kontra. Ligea amaituta Arratiak 75 puntu lortu ditu eta bigarren postuan gelditu dan Sestao River A taldeari 13 puntu atera deutsaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000720", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur hasiko dira Zeanurin sanisidroak ospatzen abesbatzen kontzertu bategaz\nUdabarriko kontzertuen barruan, gaur iluntzeko 20:00etan, Zeanuriko Abesbatzak, Olague Abesbatzak eta Soinu Bidea Abesbatzak, kontzertua eskainiko dabe Andra Mari parrokian, sainsidroko jai egitarauari hasikerea emonez.\nBihar goizean, hilak 13, izango da jaietako ekitaldi nagusia eta Arratiatik kanpo be izen handia lortu dauan Abere, Artisau eta Nekazal Produktuen Azoka. Bertan, 80 behi inguru, 30 txahal, 62 behor eta hainbat ardi eta ahuntz talde erakutsiko dira. Baserriko produktuak be egongo dira salgai, txakolina, sagardaoa, ogia, pastelak, gaztaia, eztia, txorizoa, ortuariak eta lorak, besteak beste.\nAzokan, Enrique Etxebarriak erakutsiko dau gaztaia egiten, Mikel Etxebarriak ardiak eskiletan eta artxo txuleta dastaketea be egongo da. Abere ederrenek saria izango dabe eta sari banaketea 13:00etan izango da plazan. Herriko txistulariek eta trikitilariek girotuko dabez plaza inguruak goiz osoan zehar.\nArrastian, Sakatu elektrotxarangea egongo da 18:30etik aurrera eta 22:30ean, erromeria Lehian taldeagaz eta ostean dj Kanyn-ek animauko dau giroa.\nHerri kirolak eta idi-probak\nZapatuan ganadu feria protagonistea izango dan moduan, domekan herri kirolek eta, astelehenean idi-probek hartuko dabe protagonismoa.\nHerri kirolen aurretik, 17:00etan, Tor eta Txoborro magoek Aztikeriak ikuskizuna eskainiko dabe plazan. Ondoren, 18:30ean, hasiko dira herri kirolak: Urrezko Aizkolarien XXVI. Banakako Txapelketa Eusko Label sari Nagusia, Andra Aizkolari Txapelketa, Hiru Hamarreko Harrijasotze Txapelketa eta Andra Mailako Harrijasotze Erakusketa, hain zuzen be.\nAstelehenean, San Isidro egunean, 11:30ean, Zirku tailerra egongo da plazan.; 12:00etan, meza nagusia San isidron eta 13:00etan, Arrikibar jantza taldearen emonaldia. Arrastian, izango dira idi-probak 17:30ean hasita. Hiru idi parek egingo dabe erakustaldia: Berriatukoa Lorea Arano Etxebarria eta Roberto Erkiaga Iriondorenak, Zornotzako Ibon Solagurenen idi pareak eta Maruriko Jon Ander Zornotzarenak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000721", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar ospatuko da Ubier Garagardo Azokea\nArrastian, garagardao artisauak zein foodtruck-eko jana dastatu eta kontzertuez gozatuteko aukerea egongo da Ubiden.\nArrastiko 17:00etan zabalduko da Ubier Garagardo Azoka Ubiden. Bertan, Araban eta Gipuzkoan egindako garagardao artisauak dastatu ahal izango dira: Elgetako Baobeer, Gasteizko Garagart eta Arabako Lautadako Býra, hain zuzen be.\nHorrezaz gainera, jatekoa, lehiaketea, zezen mekanikoa eta kontzertuak egongo dira. Jatekoa, Zornotzako Kemekomo? food truck-ak eskainiko dau arrasti osoan. Lehiaketea, 17:30ean izango da, garagardao pinta bat nok edan lehenago. 18:00etatik aurrera, kontzertuak egongo dira. Bost taldek joko dabe arrastitik hasita gauera arte: Eskupitajo, Negra Cucaracha Terrorfolk, Penny Fleck eta Dube taldeek, hain zuzen, eta hamabi eta erdietatik aurrera AK pintxadiskos dj-a egongo da gaua girotzen.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000722", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Iñaki Iturriotzek irabazi dau Dimako saioa\nBizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasearen A multzoan, bigarrena da igorreztarra Aissa Intxaustiren ostetik, saio bi faltau diran arren.\nAtzo, hilak 11, jokatu zan Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasearen, Udabarri Bertsotan, bigarren jardunaldia Diman eta Muxikan. Dimako saioan, A multzoan, Iñaki Iturriotz bertsolari igorreztarra urten zan garaile, 182 puntugaz. Muxikan ostera, B multzoan, Ibai Amillategi gernikarrak irabazi eban, 195'5 puntu lortuta\nDimako saioari jagokonez, holan gelditu zan sailkapena: Iñaki Iturriotz Zuluagak 182 puntu, Aitor Arrutia Azkuetak 180'5, Koldo Gezuraga Seijidok 172'5, Ander Sarriugarte Garciak 167'5, Iker Garitagoitia Astigarragak 166 eta Peio Lago Iturriagak 129'5. Holan, saio bi faltau diranean, Aulestin eta Busturian, Iturriotz bigarrena da sailkapen orokorrean. Izan be, A multzoan, aurretik Aissa Intxausti Aburruza bakarrik dauka, 203'5 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000723", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eskola komunidadea barriro urtengo da bosgarren sukaldariaren aldeko protestara\nGaur, barikua, 16:30ean lapikokada zaratatsua egingo da Igorreko eskolako patioan, Jaurlaritzeak bazkaltiar eta sukaldarien ratioa errespetatzea eskatuteko.\nIgorreko Inazio Zubizarreta eskolako jantokian bost sukaldari egon ohi dira, baina aprilaren 16tik aurrera, lau sukaldarigaz dabiz beharren. Holan, Guraso Elkarteak pasau dan barikuan salatu eban egoerea, bazkaria kalean eginda. Orduan, 178 umeren familiak batu ziran protestara orduan eta gaurko be egin dabe deialdia. Gaur, hilak 12, 16:30ean lapikokada zaratatsua egingo da eskolako patioan.\nGuraso Elkarteko Eider Aldapek BEGITUri azaldu eutsanez, \"jantokian 350 bazkaltiar inguru dagoz, beraz, ratioz bost sukaldari egon beharko ziran baina gaur-egun lau dagoz\". Eskolako zuzendaritzea Hezkuntza sailagaz ipini zan kontaktuan eta honeen erantzuna izan zan, ratiotik kanpo geratzen ziran hamabost umeei, dieta berezidunak, catering zerbitzua emongo jakiela. Holan, \"sukaldariek jasoten daben lan karga gehigarria\" eta \"neurri diskriminatzailea\" salatu eta \"eskola publikoak merezi dauan kalidadea\" aldarrikatuteko, protesta zikloa abiatu dabe.\nIgorrekoa ez da kasu isolatua, sukaldariren baten faltan geratu diran beste 21 eskola dagoz Bizkaian. Euskal Autonomia Erkidegoan barriz, 34 dira guztira. Holan, bai jantokietako arazoa bai Igorreko Guraso Elkartearen aldarrikapenak, Eusko Legebiltzarrera be heldu ziran Ikoitz Arrese legebiltzarkidearen eskutik.\nEz da onargarria Hezkuntza Sailak 30 eskola publikotik gora sukaldaririk gabe utzi izana eta 'catering' zerbitzua erabiltzera behartzea.Igorren 175 familiak baino gehiagok taperra hartu eta kalean bazkalduko dute gaur, protesta gisa.📺 @ik0itz Arresek babes osoa eman die. pic.twitter.com/wtlvat3UCw\n- EH Bildu Legebiltzarra May 5, 2023", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000724", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Militantzia eta zaintza izango dira berbagai zapatuan Arteako Herriko Bentan\n'Botilak daraman mezua berbaldi zikloaren barruan, Nola zaintzen dogu elkar militantzietan? izeneko jardunaldia egingo da 11:30ean hasita.\nArteako Herriko Bentan Botilak daraman mezua berbaldi eta eztabaida zikloagaz segiduten dau. Holan, asteon militantzia eta zaintza izango dabe langai. Zapatuan, hilak 13, da hitzordua 11:30ean. Gizarte mobimenduen osasun psikosozialaren inguruko berbaldi bat egongo da lehenengo eta arrastian, tailer-alkarrizketea egingo da. Eguerdian bazkalduteko aukerea be badago, 946 02 88 55 telefonoan erreserbea eginda.\nEguneko ekintza potoloena izango da goizeko berbaldia: Hitz egin dezagun osasun psikosozialaz gizarte mugimenduetan. Bertan, Cecilia Santiago eta German Tomas psikologoek hartuko dabe parte eta eztabaidarako tartea be egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000725", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zinegoak jaialdiko sei film labur egongo dira bihar Igorreko Lasarte Aretoan\nIrrits, Son, Dating Internet Strangers, Ezohikoak, Perpetua felicidad eta Arnasa dira bariku iluntzean ikusgai egongo diran filmak.\nZinegoak, LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak, 20. urteurrena ospatuteko Bilbon jaialdia bagilaren 26tik garagarrilaren 1era bitartean izango bada be, herrietan maiatzean eta bagilean izango dira film labur emonaldiak. Igorren, oingo barikuan, hilak 13, 20:00etan, sei film egongo dira ikusgai.\nMaider Oleagaren Irrits, Marta Nietoren Son, Eduardo Wahrhaftig-en Dating Internet Strangers, Alejandra Buenoren Ezohikoak, Isa Luengo eta Sofia Esteveren Perpetua felicidad eta Raul Barrerasen Arnasa dira Zinegoak-ek Igorrera ekarritakoak.\nZinegoak Hedapena\nHerri txikietako LGTBIQ+ komunidadera ailegetako helburuagaz sortu zan Hedapenak izenpean, jaialdia herrietara hurreratzeko sail hau. Aurten, 44 herritan (Arabako herri bi; Bizkaiko 18; Gipuzkoako 19 eta Nafarroako 5) egongo da jaialdiko sail honetako filmak ikusteko aukerea; tartean, Igorren maiatzaren 22an eta Zeberion, bagilaren 28an.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000726", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arantzartek eta Areatzako Bandak emonaldia eskainiko dabe batera\nIgorreko Goiko Plazako frontoian izango da kontzertu eta jantzaldia domeka eguerdian, eguraldi txarra egin ezkero kiroldegian izango da. Tartean, Aritz Labrador bandako zuzendariak idatzitako Jantzak izeneko obrea taularatuko da.\nDatorren domekan, hilak 14, Areatzako Bandak eta Arantzartek alkarlanean egindako ikuskizunaren bigarren emonaldia egongo da ikusgai Igorren. Karpoko jaietan egin zan lehen emonaldia eta oingoan be, errepertorio bardina egongo da. Aritz Labrador Areatzako Bandako zuzendari artistikoak 2022-2023 denporaldirako \"herriarengandik herriarentzat\" lemapean garatutako hirugarren ikuskizuna da. Lehenik ahotsagaz buztartu eben musikea, gero literatureagaz eta oin, jantzeagaz.\nHolan, pieza ugari joko ditue musikariek eta batzuetan, Arantzarteko jantzariak urtengo dira taula gainera. Pieza horreen artean egongo da Labradorrek sortutako Jantzak, \"Bilboko Bandak jo eban Bilboko txistulariakaz eta oingoan, Areatzako Bandak joko dau Areatzako txistulariakaz\". Txistulariez gainera, albokea be izango dabe lagun, Leon eta Mauriziaren Arratiko jotea eta Porrue jo eta jantzatzeko. Beste pieza gehiago be eskainiko dira: Jesus Guridiren Ezpatadantza, Jose Francoren Aires vascos n2 eta euskal jantza ugari batzean dituan mix bat, besteak beste.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000727", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Laminetxe Gaztetxea barriro hasi da urteurrenak ospatuten\nZazpi urtez zarratuta egon ostean, zapatuan ospatuko dau Areatzako Gaztetxeak lehen urteurrena; bazkari, frontenis, poteo eta kontzertuakaz ospatuko dabe urtebetetzea.\nZapatuan, hilak 13, Areatzako Laminetxe Gaztetxeak bere, bigarren, lehen urteurrena ospatuko dau. Izan be, gaztetxea 2007an martxan ipini bazan be, 2015ean erabilera barik gelditu zan. Halanda be, belaunaldi barriek pasau dan urtean zabaldu ebezan barriro ateak, oin dala urtebete. Holan, Laminetxeren berpizkundea ospatuko da asteon, eguerdian hasiko dan egitarauagaz.\nJaiaren hasikerea, 14:00etan botako dan txupinak markauko dau eta lehenengo, bazkaria egingo da. Bixer eta Hagina tabernatan lortu daitekez txartelak, hamar eurotan, eta eskaintza beganoa egongo da, txartelak erosterakoan abisau behar da.\nArrastiz, 17:30ean jokatuko da atzen hileetan jokatuten dabizan Frontenis Txapelketako finala, bai eta hirugarren eta laugarren postuak ebazteko partidua. Finalean Xabier Asua eta Ibai Agirre, Unai Bengoetxea eta Mikel Izurzagaz egongo dira aurrez aurre. Hirugarren eta laugarren postuagatik ostera, Itziar Etxebarria eta Mikel Txirri batetik eta Gorka Urutxurtu eta Julen Ipiña bestetik lehiatuko dira.\nGero, herriko tabernetatik egingo dabe poteo musikatua eta gauez izango dira kontzertuak, 22:00etan hasita. Lehenengo, Zeinke talde lemoaztarra igongo da oholtzara eta gero, Toc talde mungiarrak ipiniko ditu rock doinuak gaztetxean. Amaituteko, Dj Feli billaroztarrak hartuko dau musikearen ardurea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000728", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoakustik Fest-ek zarratuko dau Lemoako Kultura eta Memoria Astea\nZapatuan izango da Lemoa Kustik Festen aurtengo edizinoa. Olaia Inziarte, Audience, Ghau, Mugan eta Maria Vaquerizok kantauko dabe, Arratiako Musika Eskoleak jaialdiari hasikerea emon ostean\nMaiatzaren 13an, zapatua, ospatuko da Lemoakustik Fest musika jaialdiaren seigarren edizinoa Kotxepin Kultur Etxearen alboko berdegunean, lorategi eta landaren artean tartekatuko dira musikariak. Aurtengo kartelburuak, Olaia Inziarte abeslaria eta Audience taldea dira. Honeek izango dira oholtzara igoten atzenak, aurretik Arratiako Musika Eskolea, Maria Vaquerizo lemoaztarra, Mugan taldea eta Ghau-ren ikuskizuna egongo dira ikusgai, danak doban.\nAurtengoa, jaialdiaren seigarren edizinoa izango da, 2017an martxan ipini zanetik. Kontzertu akustiko eta formatu ibiltariagaz jaio bazan be, pandemiak eta Kotxepin Kultur Etxe barriak jaialdia aldau dau Izkander Fernandez antolatzailearen arabera: \"Pandemiak ekitaldia birdefinidutea eragin eban, eta Lemoatxaren magalera eroan zan, Kotxepin Kultur Etxeko ingurune naturalera. Horreri esker, familientzako soinu eskuragarrien ekitaldi elektriko bihurtu zan\". Ordutik, urtean-urtean pisua hartzean joan dan jaialdia dogu Lemoakustik. Igaz, 400 eta 500 persona artean batu zirala dinoe antolatzaileek.\nEgitaraua\n12:00etan, Arratiako Musika Eskolea atzeko landko karpan\n13:00etan, Maria Vaquerizo aurreko lorategian\n14:00etan, Mugan, atzeko landako karpan\n18:30ean, Ghau, atzeko landako karpan\n20:00etan, Audience, aurreko lorategian\n21:30ean, Olaia Inziarte, atzeko landako karpan\n* Hurreratzen diranak garagardao artisauak eta eskaintza gastronomikoa topauko dabe bertan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000729", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Rugby Eguna ospatuko da zapatuan San Txismen\nAndrazkoen zein gizonezkoen errugbi partiduak jokatuko dira 13:00etatik aurrera eta gero, musikea eta trikitilariak egongo dira jentea Igorrera mobidu aurretik.\nMaiatzaren 13an, zapatua, Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak Rugby Eguna ospatuko dau Igorreko San Txisme zelaian, 13:00etatik aurrera. Lagun-arteko errugbi partiduak ikusi eta San Txismeko giroagaz gozatuteko aukerea izango da, musikea eta trikitilariek girotuko dabe jaia eta. Gero, Igorren segiduko dau festak.\nHasteko, andrazkoen partiduak egongo dira, oindino ebazteko dago bat edo bi izango diran. Izan be, Getxo B eta Urgorrio taldeak datoz, baina Ordizia eta Mungiatik, batzuk bakarrik. Dagoan jokalari kopuruaren arabera egingo dira taldeak. Gero, 15:00etan hasiko da gizonezkoen partidua, Gaztedi B eta Arratiko Zekorrak-en artekoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000730", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Tubik lasto botatze eta jasotze tailerra eskainiko dau Gernikan\nSortu barri dan Sustabiz Herri Kirol Zentroak antolatutako tailerra zapatuan, hilak 13, 11:00etan egingo dau Garbiñe Lopez de Uralde eta Bingen Erleagagaz.\nAprilean egin eben Sustabiz Fundazioaren aurkezpena, Herri Kirolak, Euskal Pelotea eta Arrauna buztartu eta erabarrituteko asmoagaz. Antolatutako lehen ekintzen artean, maiatzaren 13an lasto jasotze eta lasto botatze tailerra egingo da Crossfit Gernika lokalean (Ibarra kalean), 11:00etatik aurrera. Hamabost urtetik gorakoentzako tailerra da, dobakoa, eta Sustabiz-en webgunean emon daiteke izena. Ikusleentzako be, ateak zabalik egongo dira.\nTailerrean, Jose Martin Bustiza 'Tubi' dimoztarra izango da dinamizatzaileetako bat. Modalidade honeetako izen ezaguna da, izan be, hamaseitan izan da Euskal Herriko txapelduna lasto jasotzean eta hamabitan barriz, lasto botatean. Beragaz batera egongo dira Garbiñe Lopez de Uralde, jasotzean birritan txapelduna, eta Bingen Erleaga zentroko entrenatzailea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000731", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimako EH Bilduk hauteskundeetarako zerrendea aurkeztu eban Diman\nMaiatzaren 28ko udal hauteskundeei begira Dimako EH Bilduk bere zerrendearen aurkezpena egin eban Dimako frontoi txikian aprilean.\n\"Dimako EH Bildutik goraipatu eta eskertu gura dogu egun horretan herritarrengandik jasotako harrera beroa eta ekitaldian parte hartu eben aurkezle, albokari, bertsolari eta zelan ez berbea hartu eben Jasone Agirre Garitaonandia eta Jose Mari Atutxa Olabarri, gure alkategaia\" dinoe BEGITUra bialdutako prensa-oharrean. \"Ehun bat persona batu ginan giro ezin ederragoan\" gehitu dabe. Ekitaldian Bizkaian eta baita Dimarako daukiezan erronkak aurkeztu ebezan. Ostean talde argazkia atera eben bertaratutakoek.\n\"Ehun sozial itzela daukan herria da Dima. Herrigintzako sare horretaz baliatu behar dogu aurrera egin eta egungo balio barrietara egokitzeko. Herri gitxik daben altxorra da hori eta, etenbarik indartzen eta barritzen lagunduko dogu\" dinoe.\nHau da Dimako EH Bilduk aurkeztutako zerrendea: Jose Mari Atutxa Olabarri, Maider Kortazar Basterra, Borja Ruiz Huerta, Mari Jose Barrenetxea Larrea, Haizea Ziarrusta Intxaurtza, Rafa Ugalde Iragorri, Iratxe Baraiaetxaburu Zarandona, Jokin Burgete Uriarte, Bego Quevedo Egia, Ana Aldape Martin, Oihane Barrenetxea Olabarri eta Agus Petralanda Gogenola.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000732", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Diman jokatuko da eguenean Udabarria Bertsotan Bizkaiko Txapelketako saioa\nMaiatzaren 11n, 18:30ean, Dimako eskolan, Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Txapelketarako sailkapen faseko saioa jokatuko da. Neurtuko diran bertsolarien artean, Iñaki Iturriotz igorreztarra egongo da eta gai-emoile lanetan, Arantzazuko Igor Menika.\nUdabarri Bertsotan izeneko sailkapen fasea maiatzaren 4an hasi zan eta 25ean amaituko da. 48 bertsolari dabiz parte hartzean. Diman, Iñaki Iturriotzek Aitor Arrutia, Ander Sarriugarte, Iker Garitagoitia, Koldo Gezuraga eta Peio Lago izango ditu aurrez aurre, sailkapenerako lehian.\nSarrerak erosi daitekez www.bertsosarrerak.eus webgunean eta, agortu ez badira, saio egunean txarteldegian, 18:00etatik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000733", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Dios es mujer y se llama Petrunya' pelikulea dakar Igorreko Zineklubak\nEguenean proiektauko da Lasarte Aretoan Teona Strugar Mitevska zuzendari mazedoniarraren filma, 20:00etan.\nHil honetako Igorreko Zinekluba maiatzaren 11n izango da, eguena, 20:00etatik aurrera eta proiektauko dan pelikulea, Teona Strugar Mitevskaren 2019ko Dios es mujer y se llama Petrunya da. Mazedoniako herri bateko lehiaketa tradizional bat irabazten dauan andra baten istorioa dakar filma pantailara, gizonentzako bakarrik dan lehiaketea hain zuzen be.\nHolan, antxinako kode moral eta sozialen eta andrak gizarteratzearen arteko gatazka bat kontetan da. Izan be, lehiaketan abade batek kurutze bat botaten dau uretara eta hau topetan dauanak, zorte ona izango dau bizitzan. Beti izan dira gizonak parte-hartu dabenak baina oingoan, Petrunyak (Zorica Nusheva) hartu dau kurutzea. Zelan da posible andra bat ausartzea gizonek egiten dabena egitera eta gainera arrakastea izatea?", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000734", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako Lehen Enplegu Azokea antolatu da Zulaibarren\nEguaztenean, hilak 10, goizez izango da Errotak antolatutako gazteentzako enplegu azokea Zulaibarreko areto nagusian. Bakotxak bere curriculuma eroan eta Arratiako enpresak ezetuteko aukerea emongo dau topaketeak.\nErrotak, Arratiako ingurune sozio-ekonomikoa dinamizetako fundazinoak, antolatu dau bihar, hilak 10, Zulaibarrek hartuko dauan Arratiako Lehen Enplegu Azokea. Ikastetxeko areto nagusian izango da topaketea goiz osoan zehar, 09:00etatik 14:00etara. Helburua, enpresak eta beharra topetan dabizan gazteen arteko topaketea egitea da. Errotak argitu dauanez, hamabost bat enpresa egongo dira azokan eta bakotxak bere espazioa izango dau aretoan, informazinoa emon eta hurreratuten diranen curriculumak jasoteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000735", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako taldeak irabazi eban Obako tiradea\nBizkaiko Komarkaleko Bola-jokoa amaituteko jardunaldi bi faltau diranean bosgarren doaz Lemoakoak, seigarren Obakoak eta atzenak, hamaikagarren, San Kristobalekoak.\nZapatuan Dimako Oba auzoan jokatuko zan Bizkaiko LVIII. Komarkaleko Bola-jokoaren Txapelketako atzen hirugarren jardunaldia eta Lemoako taldea urten zan garaile, 494 puntugaz. Oba eta San Kristobaleko taldeek be hartzean dabe parte eta honeek, zortzigarren eta bederatzigarren postuak lortu ebezan, 418 puntugaz biak be. Hurrengo tiradea, Artaunen izango da maiatzaren 13an 16:00etatik aurrera eta azkena, Amorebieta-Etxanoko Gure Kirolak-en, hilaren 20an.\nAiko hemen sailkapen orokorra Artauneko tiradearen aurretik:\nSan Miguel\nSan Pedro Boroa\nBelatxikieta Elkartea\nSan Antonio C\nSan Antonio B\nGaur hasiko da Lemoako Kultura eta Memoria Astea Txikiren bakarrizketeagaz\nAntzerki eta umore absurdoagaz zabalduko dau Jon Esnaola \"Txiki\" umoregileak Lemoako Kultur eta Memoria Astea, gaur, hilak 8, 19:00etan, Kotxepin Kultur Etxeko plaza espazioan egingo dauan bakarrizketeagaz. Zazpi jarduera dagoz programauta eta Lemoakustik Fest musika jaialdiak zarratuko dau astea.\nKulturako beste jarduerak dira, familian antzerkiagaz gozatuteko Antzerki tailerra bihar, hilak 9, 17:30ean, Kotxepin Kultur Etxeko plaza espazioan; hurrengo egunean, 19:00etan, Joseba Sarrionandia eta Ines Osinagaren Katuen kontuak ikuskizun poetiko-musikala; eguenean, hilak, 11, Arratiako Musika Eskolako ikasleen kontzertu emonaldia 19:00etan plaza espazioan eta zapatuan, hilak 13, Lemoakustik Fest musika jaialdia.\nLemoakustik Fest-eko aurtengo edizinoan, Arratiako Musika Eskolea, 12:00etan; Maria Vaquerizo, 13:00etan; Mugan taldea, 14:00etan; Audience 19:00etan, Ghau, 20:00etan eta Olaia Inziarte 21:30ean, egongo dira Kotxepin Kultur Etxeko lorategian edo karpan, eguraldiaren arabera, kontzertuak emoten.\nMemoria jarduerak\nMemoriari jagokonean, bihar, maiatzak 9, 19:00etan, Sabin Egiliorren La memoriatraumática liburuaren aurkezpena egingo da Kotxepin Kultur Etxeko liburutegian, eta barikuan, hilak 12, 19:00etan, Memoriaren oihartzunak titulupean, Lemoako Udalak eta Arte Ederren Fakultadeak antolatutako lehiaketako proiektu artistiko irabazlearen aurkezpena egingo dabe ikastetxeko sarreran.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000736", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txapel bi lortu ditue arratiarrek Bizkaiarentzako GRABNI txapelketan\nAmaia Aldaik binakako eskupelotan eta Maialen Landajok gomazko paletan lortu ditue txapelak. Xabier Rekaldek be jokatu dau eskupelotako banakako finala baina galdu egin dau.\nAstegoien honetan jokatu dira, Gasteizen, GRABNI txapelketako final guztiak eta Bizkaia ezker hormako modalidadeetako irabazlea izan da, txapel gehien lortuta, nafarrak ostera onenak izan dira trinketean. Bizkaiak lortutako txapelen artean bi dagoz arratiarren buruetan jantzita. Batetik, Amaia Aldai dimoztarrak irabazitako senior mailako binakako eskupelotakoa eta bestetik, Maialen Landajo zeanuriztarrak irabazitako 22 urtez azpiko gomazko paletakoa.\nAmaia Aldaik, Olatz Arrizabalagaz batera jokatu eban Bizkaiaren alde, Larrarte eta Agirre gipuzkoarren kontra eta \"erraz\" irabazi eben, Aldairen esanetan, 22-12. Maialen Landajok ostera, Zulaikagaz jokatu eban finala, Gipuzkoaren kontra hau be, Macicior eta Murua bikotea hain zuzen be. Bizkaitarrak urten ziran garaile, 30-15.\nArrizabalaga eta Aldai, txapelak buruan // Itxitakoa.\nBerte alde batetik, Xabier Rekalde dimoztarrak 22 urtez azpiko banakako eskupelota finala jokatu eban Irribarria gipuzkoarraren kontra baina ez eban garaipenik lortu, 18-22 galdu eban partidua eta.\nGRABNI\nGRABNI Araba, Bizkaia, Errioxa, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroako pelota federazinoen arteko urteroko txapelketea da, modalidade eta adin desbardinek hartzean dabe parte bertan. Eskuz eta palaz, ezker paretan zein trinketean jokatuten da GRABNI.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000737", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oskar Garro lehena izan da Leonen\nHolan, matematikoki irabazita dauka daborduko Espainiako Kopa, garagarrilean Galizian jokatuko dan lasterketa baten faltan.\nOskar Garro txirrindulari igorreztarra operazino eta osteko errehabilitazino luze baten ostean, bueltan dago txapelketa ofizialetan. Bueltan eta irabazten, izan be, daborduko bada matematikoki Espainiako Kopako irabazlea; lasterketa bat faltau dan arren. Atzen lasterketea atzo, hilak 7, jokatu eban Villa de Bembibreko (Leon) zirkuituan eta bere kategoriako lehena izan zan, hamar birak 01:02:00ko denporeagaz eginda. Atzetik izan eban Paulino Fernandez, hiru minutuko aldeagaz.\nEspainiako Kopa amaituteko, lasterketa bakarra dauka faltan Oskar Garrok, matematikoki irabazlea dan arren. Hau, garagarrilaren 15ean jokatuko da Larachan, Galizian. Baina aurretik, Garrok azaldu dau bere helburu nagusia hamabost egun barru Euskadiko selekzinoagaz jokatuko dauan Espainiako Txapelketarako prestatzea dala, hau be Galizian izango da, Viveron.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000738", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia Ak igoteko lehen aukerea galdu dau\nOtxarkoagaren kontra domekan jokatutako partidua irabazi baleu gizonezkoen Arratia Ak matematikoki mailaz igotea lortuko eban, baina 2-1 galdu eban. Andrazkoen talde biek eta gizonezkoen Arratia Bk euren partiduak irabazi ebezan eta Lemoako Harrobik husna bardindu eban etxean.\nGizonezkoen Arratia A\nDomeka arrastian jokatu eban lidertzan dagoan Arratia Ak bigarren postuan dagoan Otxarkoagaren kontra etxetik kanpo eta 2-1 galdu eban. 31 jardunaldi jokatu ostean eta 3 partiduren faltan ligea amaituteko Arratia A lidertzan dago 64 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau hilaren 13an, arrastiko 17:30ean.\nGizonezkoen Arratia B\nZapatu arrastian jokatu eban gizonezkoen B taldeak etxetik kanpo Etxebarri B taldearen kontra eta lehen zatia 1-0 galtzean amaitu baeben be, bigarrenean Arratiak 3 gol sartu eta 1-3 amaitu zan partidua. 31 jardunaldiren ostean Arratia B bederatzigarren postuan dago 42 puntugaz. Datorren partidua barriro jokatuko dau etxetik kanpo Amorebieta B taldearen kontra hilaren 13an, 16:00etan.\nAndrazkoen Arratia A\nDomeka eguerdian jokatu eban andrazkoen A taldeak Urbietan Tolosaren kontra eta 1-0 irabazi eban etxeko taldeak. 29 jardunaldi jokatu ostean eta ligea amaituteko bakarraren faltan hamargarren postuan dago Arratia 38 puntugaz. Datorren partidua hilaren 13an arrastiko 17:30ean jokatuko dau Zubietan liderra dan Real Sociedad B taldearen kontra.\nAndrazkoen Arratia B\nArratia B taldeak zapatuan jokatu eban Bizkerre C taldearen kontra Urbietan eta 2-0 irabazi eben arratiarrek. 29 jardunaldiren ostean Arratia Bk 40 puntu ditu eta seigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua, ligako atzena, etxetik kanpo jokatuko dau Ibaiondo Nerbioi Erreka A taldearen kontra hilaren 13an, 17:30ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik Amorebieta B taldearen kontra jokatu eban zapatu arrastian Arlonagusian eta husna amaitu zan partidua. 31 jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi bosgarren postuan dago 55 puntugaz Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ezkurdi taldearen kontra Durangon, hilaren 14an arrastiko 16:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000739", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanuriko errotak ezetuteko ibilaldia domekan izango da\nOingo domekan, maiatzak 7, izango da Zeanuriko Erroten XVI. Ibilaldia. Aurten, igaz hildako Fermin Pujana, Olabarri errotakoa gogoratuko dabe parte-hartzaileek. Ibilbide bi dagoz, luzeak 18 km ditu eta laburrak 12 km.\nUrten aurretik izena emon beharko dabe plazan ibiltariek, 08:30etik aurrera eta 09:00etan abiatuko dira, bederatzi errota hidrauliko ondotik pasetan dan ibilbidea egiteko. Euretako hirutan, sartu-urtena egin daiteke: Ibilaldiaren hasikeran Errotabarriko errotan, zazpigarren kilometroan Ibargutxikoan eta atzen kilometroan Olabarriko errotan.\nJan-edana Alkiberren bananduko da. jan-edana bananduko dan lekutik hasiko da ibilbide laburra, helmugaraino.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000740", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'20.000 especies de abejas' film saritua proiektauko da Lasarte Aretoan\nHaur transexual baten inguruko Estibaliz Urresola arabarraren filmak, Zidarrezko Hartza jaso eban Berlinalean, Sofia Otero basauritarraren interpretazinoari esker.\nDomekan, maiatzak 7, Igorreko Lasarte Aretoko asteroko zinema saioan beste pelikula bi proiektauko dira: Lau ahizpa magikoak 17:00etan eta 20.000 especies de abejas, 19:30ean. Domekero lez, Kultur Etxeko takillea lehenengo pelikulea hasi baino 45 minutu arinago zabalduko da eta internet bidez be lortu daitekez sarrerak.\nJente gehien hurbilduko dan pelikulea, duda barik, 20.000 especies de abejas izango da. Bai zuzendaria, Estibaliz Urresola, bai aktoreetako asko dira euskaldunak, Sofia Otero hamar urteko umea tartean, Berlinale zinema jaialdiko Zidarrezko Hartzaren irabazlea. Urrezko Hartza irabazteko izendatuta be egon zan pelikulea eta Malagako Festibalean, sari bi jaso ebazan: film onena eta antzeztaldeko aktore onena (Patricia Lopez Arnaiz).\nPelikuleak, ume transexual baten istorioa kontetan dau, Coco izenekoa. Berak ez dau ulertuten zer dala-ta ez dan besteek espero dabena. Aitor deituten deutsee baina bera ez da izen horregaz identifiketan. Ama be, Ane, krisi profesional eta sentimental bat sufriduten dabil eta udan familia osoa joango da amama eta izikoaren etxera. Erle eta ezti artean, adin desbardinetako andra eta neska honeek batera egingo deutsee aurre bakotxaren bildurrei.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000741", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan Bizkaiko Komarkaleko Bola-joko tiradea jokatuko da Oban\nArratiako hiru talde dagoz parte hartzean eta hiru tiradaren faltan, bosgarren dago Oba; seigarren, Lemoa, eta San Kristobalek zarratuten dau sailkapena, hamaikagarren lekuan.\nDimako Oba auzoak hartuko dau oingo zapatuan, hilak 6, 16:00etan, Bizkaiko LVIII. Komarkalaren Bola-joko Txapelketako saioa. Arratiako hiru talde dagoz parte hartzean eta hiru tiradaren faltan, bosgarren dago Oba; seigarren, Lemoa, eta San Kristobalek zarratuten dau sailkapena, hamaikagarren lekuan. Hurrengo tiradea, Artaunen izango da maiatzaren 13an eta azkena, Amorebieta-Etxanoko Gure Kirolak-en, hilaren 20an.\nAiko hemen sailkapen orokorra Obako tiradearen aurretik:\nSan Miguel\nSan Pedro Boroa\nBelatxikieta Elkartea\nSan Antonio C\nSan Antonio B\nOingo domekan, hilak 7, EH Bilduk ekitaldia egingo dau Gorbeian\nBizkaiko deiadar mendi guztietan egingo da ekitaldia eta arratiarrak Gorbeiara igoteko deialdia egin dau EH Bilduk. Goizeko 09:00etan batuko da jentea Pagomakurren, danak batera igoteko.\nEuskal Herria Bilduk Bizkaiko bost deiadar mendiak (Kolitza, Ganekogorta, Sollube, Oiz eta Gorbeia) igoteko ekitaldia antolatu dau oingo domekarako \"Foru eta udal hauteskundeen kanpaina hasi aurreko astegoienean komunidadea aktibetako helburuagaz\".\nEkimen honen bidez auzolanerako deia egingo dabe, \"baita EH Bilduren komunidade eta gizarte osoa mobilizetako eta aktibetako be\" koalizinoak prensa-oharran adierazotakoaren arabera. \"EH Bilduk aurre egiten deutse hauteskunde honeei Bizkaian inozko emaitzarik onenak lortzeako asmoagaz. Pentsetan dogu horretarako baldintzak badagozala eta hori lortzeako esfortzu mobilizatzailerik handiena egin beharko dogula\" dinoe.\nDeiadar mendiak\nKondairaren arabera, Kolitza, Ganekogorta, Gorbeia, Oiz eta Sollube mendietako tontorretan sua biztu edo adar soinuagaz deitzean zan jentea Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusietarako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000742", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan ospatuko da Dimako Dantzari Eguna\nZeanuriko Arrikibar, Otxandioko Urduri, Igorreko Arantzarte, Lemoako Durundi Barri eta Dimako Gazte Barri jantza taldeetako 180 ume eta gaztek hartuko dabe parte.\nMaiatzaren 6an, zapatua, Gazte Barri jantza taldeak antolatutako Dantzari Eguna ospatuko dabe dimoztarrek. Gazte Barriko jantzariakaz batera, iguruko jantza taldeetako ikasleek be hartuko dabe parte kalejira eta jantza erakusktaldian: Igorrekoak, Lemoakoak, Otxandiokoak eta Zeanurikoak. Guztira, 180 jantzari gazte eta ume, egongo dira egun osoko jaia ospatuten.\nEgitaraua 11:30ean hasiko da, Bizkargi 1937 Zanpazan taldeak girotutako kalejireagaz. Herritik zehar ibiliko dira eta bidean, hainbat geldialdi egingo ditue jantzan egiteko. Kalejirea 13:00ak inguruan amaituko da plazan eta bertan, talde guztiek hamairu jantzako erakustaldia egingo dabe.\nBazkalostean, 15:30etik aurrera egur jolasak egongo dira umeentzako eta 17:30ean, 19:30era arte iraungo dauan euskal disko festea egingo da. Haun, Ismederrek girotuko dau; hau da, Oizeder Mayo Gaztea irratiko estaria eta Ismael Pereira aktore eta animatzaile igorreztarra. Tartean, txokolatea be zerbitzauko da, 18:30 inguruan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000743", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeiako Aterpera joango dira udan Zeanuriko ume eta gaztetxoak\nTxanda bi egongo dira: 2011-2014 bitartekoak bagilaren 21etik 23ra joango dira eta 2007-2010 bitartekoak garagarrilaren 10etik 14ra.\nUda honetan, Zeanuriko ume eta gaztetxoak Gorbeian egongo dira egun batzuk, Arrabako aterpean hain zuzen be. Umeen txanda, bagilaren 21etik 24ra izango da. Gaztetxoena barriz, garagarrilaren 10etik 14, gau bat gehiago.\nIzena emoteko atzen eguna bagilak 1 izango da, ordainketea be egin behar da udaletxean izena emoterakoan. Kasu bietan, hogei plaza dagoz gehienez eta gitxienez, hamabost bete beharko dira udalekua aurrera aterateko. Umeen kasuan, prezioa ehun eurokoa eta eta gaztetxoena, berrehun eurokoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000744", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Etxebizitza problematikea landuko dau Ernaik barikuan\nTruketxeko kideek, Batu Elkarlaguntza Sarekoek eta Galdakaoko Etxebizitza Sindikatukoek hartuko dabe parte Laminetxe Gaztetxean egingo dan mahai-inguruan, bihar 19:00etan.\nArratiako Ernaik antolatuta maiatzaren 5ean, barikua, gaur-egungo etxebizitzaren problematikea landuteko mahai-inguru bat egongo da Areatzako Laminetxe Gaztetxean, 19:00etatik aurrera. Horretarako, arazo honeri urtenbidea topetan saiatuten dabizen hiru talde konbidau ditu Ernaik eta mahai-inguruaren ostean jana eta edana egongo da hurreratu diranentzako.\n\"Prezioen igokerea salatu eta gazteon lan baldintza prekarioak aztertu ostean, etxebizitza problematikari alternatibak eraikiko dotsezan mahainguru bat izango da\"\nMahai-inguruan parte hartuko daben taldeak hiru dira. Hasteko, Areatzan oin dala urte bete baino gehiago okupatutako Truketxeko gazteak egongo dira. Bestetik, Hego Uribeko talde bi: Batu Elkarlaguntza Sarea eta Galdakaoko Etxebizitza Sindikatua. Lehenengoak, etxebizitza bakarrik ez, elikadurearen problematikea be landuten dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000745", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igor Elortza eta Rafa Rueda Igorreko Lasarte Aretoan egongo dira zapatuan\nOingo zapatuan, hilak 6, 20:00etan, Anonyme Popular bertso eta musika ikuskizuna egongo da Igorreko Lasarte Aretoan. Lanak, pandemia sasoiari eta giroari jarritako bertsoak dakarz.\nIkus-entzunezko bertsoak dira. \"Igor Elortzaren hitzek eta ahotsak, Rafa Ruedaren doinuek eta soinuek, eta Kulturaz-eko dapatisten irudiek eta dirudiek\" osotuten dabe lana. Egilearen arabera, lan honetan topau geinkez \"bertso barriak, garaiari eta giroari jarriak. Norbanakoaren egunerokotik, jenteari kantetako. Eta, beharbada, bateren bat ahoz aho zabaltzeko. Herrikoi bihurtzeko. Anonyme Popular\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000746", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan bertso-afaria egongo da Zeanurin Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusegaz\nZapatuan, maiatzak 6, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariak Zeanuriko Jubiladuen tabernan egongo dira 21:00etan, beste 40 lagunegaz bertso-afarian.\nBertso eskoleak antolatuta, urtero egiten da bertso-afaria Zeanurin, batzuetan udabarrian etabeste batzuetan udagoienean. Urtaileko bertso-saioan ezin izan ziran Zeanurin egon Lujanbio eta Arzallus, Euskal Herriko txapelduna eta txapeldunordea, eta bertso-afarira ekartea gura izan dabe antolatzaileek. Bertso-afariak, gainera, bertsolarien bertsoak hurragotik eta giro lasaiago eta umoretsuagoan gozatuteko aukerea emoten dau.\nAfarirako txartelak erosteko data muga gaur da, hilak 4, beti be ez badira bete 40 lekuak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000747", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arantxeko jaiak ospatuko ditue zapatuan\nTxupina bota ostean, bazkaria egingo da eta arrastiz, Briska, Karretilla eta Tortilla Txapelketak egongo dira Lemoako auzoan.\nZapatuan, hilak 6, Lemoako Arantxe auzoko jaiak ospatuko dira egun osoan zehar. Goizeko 11:30ean hasiko dira jaiak, auzoko iturritik botako dan txupinagaz. Eguerdian barriz, auzo bazkaria prestatuten hasiko dira eta 14:30ean hasiko dira jaten. Postrerako, jentea etxetik alkarbanatuteko zeozer eroatera animau dabe antolatzaileek.\nBazkalostean, Briska Txapelketea jokatuko da eta gero, Karretilla Txapelketea arrastian zehar. Amaituteko, iluntzean Tortilla Txapeleketea egingo da eta 20:00etarako egon behar dira aurzketuta bakotxaren platerak. Gauez, musikea eta jantzan egiteko tartea be egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000748", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Biharko Izarrak txapelketako lehen partidu biak irabazi ditu Amaia Aldaik\nEnara Gaminderen kontra 18-11 eta Leire Garairen aurka 18-14 irabazi dau dimoztarrak Mallabiako torneoan. Gainera, GRABNI txapelketako finaletan izango da asteon.\nAmaia Aldai pelotari dimoztarra Mallabian jokatuten dan lau t'erdiko txapelketea dauka jokoan, Biharko Izarrak. Lau pelotariren artean jokatuten da ligaxka fase bat eta lehen biak joan ahal izango dira finalera. Momentuz, Aldai bide onetik doa. Izan be, jokatutako lehen partidu biak irabazi ditu.\nLehena aprilaren 27an jokatu eban Gaminderen kontra eta 18-11 urten zan Dimakoa garaile. Gero, astelehenean jokatu dau Garairen kontrako partidua, 18-14 irabazita. Oin, ligaxkako atzen partidua jokatuko dau hilaren 18an, Larrarteren kontra. Irabazi ezkero, ziurtatuta izango dau finalerako txartela.\nGRABNI txapelketea\nAstegoien honetan, GRABNI txapelketako finalak jokatuko dira Gasteizen eta Amaia Aldai be, hor egongo da. Andrazkoen nagusi mailako ezker paretako finalean lehiatuko da, binaka printzipioz, baina berak azaldu dauanez, posible da alienazinoa aldatutea.\nGRABNI Araba, Bizkaia, Errioxa, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroako pelota federazinoen arteko urteroko txapelketea da, modalidade eta adin desbardinek hartzean dabe parte bertan. Eskuz eta palaz, ezker paretan zein trinketean jokatuten da GRABNI. Aurten, Bizkaia da jokatuko diran finaletarako txartel gehien lortu dauzan taldea: 29 final ezker paretan eta 8 trinketean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000749", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Biela y Tierra en ruta' liburua aurkeztuko da Artean\nZapatuan aurkeztuko dabe Biela y Tierra taldekoek elikadura aldaketarako motore lez ikusten dauan proiektuaren inguruko liburua, Herriko Bentan 17:30ean.\nMaiatzaren 6an, 17:30ean, Arteako Herriko Bentan Biela y Tierra alkarteko Edurne Caballero eta Ana Santidrian egongo dira, alkartearen liburua aurkezteko: Biela y Tierra en ruta: nuestra alimentacion como motor de cambio. Liburuan, alkarteko kideek bizikletaz egindako lau hilebete eta 3.000 kilometrotako bidaia kontetan da, bidean landa-eremuko 125 elikadura ekimen bisitetan dabezan bitartean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000750", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Karpoko jaiak ospatuko ditue maiatzaren 4tik 7ra\nEgitarau potoloa prestatu dabe Areatzan Karpoko jaietarako. Eguenean hilak 4, Kilimaterio bakarrizketea eta bertsoak batzean dituan ikuskizunagaz hasten da jai egitaraua, eta domekan Ganadu, Ekoizle eta Artisautza azokegaz amaituko dira jaiok. Kaleak musikaz beteko dira egunotan.\nEgitaraua\nMaiatzak 4, eguena\n19:30ean, Kilimaterioa ikuskizuna. Bakarrizketak: Kaitin Allende; bertsolariak: Oihane Perea, Irati Anda eta Iratxe Ibarra. Laminetxe Gaztetxean.\nMaiatzak 6, zapatua\nPaella eta Gisadu Lehiaketak errekako paseoan.\n09:30ean, Upo Galapan, Areatzako Mendi Lasterketea (14 km) Karpoko landa gunetik urtenda.\n13:00etan, Cotton Blues, Vermouth Session errekako paseoan.\n14:00etan, Paella eta Gisadu Lehiaketen aurkezpena udaletxeko arkupetan.\n15:00etan, bazkari herrikoia.\n16:00etan, plastikozko ahate lasterketea errekan.\n17:00etan, umeentzat goitibeherak Atzekoko bidean.\n18:30ean, Harriti taldearen erakustaldia Goikokalen. Harriti vs herriko gizonezkoak.\n20:00etan, Broken Brothers Brass Band taldeagaz kalejirea herritik zehar.\nMaiatzak 7, domekea\n10:00etatik 13:30era, Ganadu, Ekoizle eta Artisautza Azokea plazan.\n11:45ean, Areatzako Banda, Arantzarte jantza taldea eta Areatzako txistularien emonaldia eskolako aterpean.\n13:00etan, Dirty Durum Brass Band taldea herriko kaleetan.\n13:30ean, azokearen amaierea eta zozketea.\nGuraso alkarteak taloak egingo ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000751", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Upo galapan, Areatzako mendi lasterketa herrikoiaren lehenengo edizinoa zapatuan izango da\nOingo zapaturako, hilak 6, Karpoko jaietan, antolatu dabe Lamino Kirol Klubak eta Udalak Upo Galapan, Areatzako I. Mendi Lasterketea.\nParte hartzaileak 09:30ean abiatuko dira Karpoko landagunetik 14 kilometro eta 800 metro desnibeleko ibilbidea egiteko. Ibilbidearen erdian, 7. Kilometroan, horniketa puntua egongo da, lasterkariak indar faltan geratu ez daitezan bigarren zatian. Hamargarren kilometroan, Upo mendiaren tontorrera helduko da ibilbidea, eta hortik, lau kilometro baino ez helmugara ailegetako.\nAntolatzaileen arabera, lasterketa herrikoia da, distantzia eta desnibelak ez dira larregizkoak eta jente askok egin ahal dau.\nBehin Areatzan, jai giroa topauko dabe lasterkariek herrian. Izan be, 13:00etan, Cotton Blues,Vermouth Session-agaz disfrutau ahal izango dabe errekako paseoan; 14:00etan, Paella eta Gisadu Lehiaketen aurkezpena egongo da; 15:00etan, bazkari herrikoia; 16:00etan, plastikozko ahate lasterketea errekan; 17:00etan, umeentzako goitibeherak Atzekoko bidean; 18:30ean, Harriti taldearen erakustaldia Goikokalen eta 20:00etan, Broken Brothers Brass Band taldeagaz kalejirea herritik zehar.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000752", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "N-240 errepideko bidesarien inguruko eztabaidea egongo da Artean\nHerriko Bentan izango da Ahoztar Zelaieta, Igor Benaola, Aintzane Lana eta Patxi Alañaren arteko solasaldia eguen arrastian.\nArteako Herriko Bentan Bidesariak N-240 errepidean: Garraio eredua eztabaidagai solasaldia egingo da maiatzaren 4an, eguena, 18:30ean. Lau hizlarik hartuko dabe parte eztabaidan eta euren artean egongo da Ahoztar Zelaieta ikerketa-kazetaria. Berak dinoan moduan, \"euskal oasiko\" administrazino, enpresa eta bezero-sareetan fokatzen dauz bere ikerketak, liburuetan argitaratzen diranak: Jóvenes Burukides Bizkainos, La Casta Vasca, Kutxabank, Panama connections, Euzkadi SA, Caso De Miguel, Narco-oasis vasco, Zaldibar zona cero eta azkena, Residencias SA. Beragaz batera, Patxi Alaña ikerlaria, Makatzak talde ekologistako Igor Bernaola eta Aske Bizi Arratien taldeko Aintzane Lanak hartuko dabe parte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000753", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mezea eta erramu bedeinkapena bihar Zeberioko Santa Kurtze ermitan\nSasoi baten uzta ona izateko bedeinkatzen zan elorri zuria Santa Kurtze egunean eta tradizino horreri eusten deutsie Zeberion. Jaiak, egunaren hurrengo astegoienean ospatuten ditue.\nSanta Kurtze egunean, maiatzak 3, mezea ermitan eta ostean barauskarria egongo dira, baina jaiak barikuan, hilak 5, 18:30ean txupina botatakoan. Tortilla lehiaketea egongo da orduan eta 20:15ean jantza, plazan. 21:00etan izango da sari banaketea eta ostean, parrilladea eta trikitilariak egongo dira.\nZapatuan kontzertuak egongo dira: Atxurkada, Lokers, Acido Flokorico eta Dj Matxinadak girotuko dabe gaua 21:00etatik aurrera. Baina ez hori bakarrik; egun osorako egitaraua prestatu dabe zapaturako Jai Batzordeak eta Udalak. Holan, goizean, mendi ibilbidea egongo da Santa Kurtzetik 10:30ean abiatuta eta 13:00etan, herri kirolak. Auzo bazkaria egingo dabe, bakotxak etxetik eroandakoagaz eta ostean bingo musikatua egongo da. Arrastiko 18:00etan, jolasak egongo dira eta, kontzertuak hasi aurretik, 20:00etan, txokolatea bananduko da.\nDomekan, desmontajeari ekingo deutsie auzolanean eta ostean, konbidaduen bazkaria egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000754", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Finalaurrekoak jokatuteko aukera barik gelditu da Elezkano II\nAstegoienean Unai Lasoren kontra 22-11 galdu eta Jokin Altunak Aitor Elordi garaitu ostean, Buruz Buruko txapelketan aurrera egiteko aukera barik gelditu da Dimakoa.\nAstegoienean, Labriten jokatu dau Danel Elezkanok Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka faseko bigarren jardunaldia eta 22-11 galdu eban, Lasoren mesedetan. Hurrengo egunean ostera, Altuna III eta Elordiren artelko partiduan, Amezketakoak irabazi eban eta holan, Elezkano finalurrekoetan parte-hartzeako aukera barik itxi dau. Izan be, partidu bi jokatu ditue eta Dimakoak biak galdu dauz. Hurrengoa eta atzena, Altuna IIIren kontra jokatuko dau aste bi barru.\nLehen jardunaldian Elordiren kontra 22-19 galdu ostean, Lasoren kontrakoa ez da hobeto joan Elezkanorentzako. Lehenengo tantuetan aurretik ibili bazan be, 4-4tik aurrera atzean geratu zan Elezkano eta partidua guztiz apurtu zan 12-11tik aurrera, Dimakoak ez eban-ta tantu gehiagorik lortu Laso 22ra heldu zanera arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000755", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia A taldeak esku-eskura dauka mailaz igotea\nLau jardunaldiren faltan gizonezkoen Arratia A lidertzan dago eta esku-eskura dauka mailaz igotea atzen partidua erraz irabazi ostean. Gizonezkoen Arratia B eta Lemoako Harrobiren arteko derbia jokatu zan atzen jardunaldian eta lemoaztarrek eroan ebezan hiru puntuak etxera tensino handiko partiduan. Andrazkoen Arratia klubeko talde biek galdu ebezan etxetik kanpo jokatutako euren partiduak atzen jardunaldian.\nZapatu arrastian jokatu eban Arratiako gizonezkoen A taldeak Urbietan Zaldua A taldearen kontra eta nagusitasunez irabazi eban partidua, 5-0. 30 jardunaldiren ostean Arratia lider da 64 puntugaz eta 8 ateraten deutsaz bigarrenari lau jardunaldiren faltan. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau bigarren sailkatua dan Otxarkoagaren kontra maiatzaren 7an, 18:30ean, eta irabazi ezkero matematikoki Lurraldeko Ohorezko Mailara igotea lortuko dau Igorreko taldeak.\nAndrazkoen Arratia A taldeak ostera domeka eguerdian jokatu eban bigarren sailkatua dan Eibar B taldearen kontra etxetik kanpo eta 2-0 galdu eban. 28 jardunaldiren ostean eta partidu biren faltan ligea amaituteko, Arratia A hamargarren postuan dago 35 puntugaz. Datorren partidua maiatzaren 7an, eguerdiko 12:00etan, Tolosa taldearen kontra jokatuko dau eta liga honetan etxean jokatuko dauan atzena izango da.\nAndrazkoen Arratia B taldeak be etxetik kanpo jokatu eban domekan Bizkeneskak taldearen kontra eta 3-0 galdu eban. 28 jardunaldiren ostean Arratia B zortzigarren postuan dago 37 puntugaz. Datorren partidua Bizkerre C taldearen kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 6an, arrastiko 17:45ean.\nDerbia Igorren\nDomeka eguerdian Arratia B eta Lemoako Harrobi taldeen arteko derbia jokatu zan Urbietan, 500 lagun baino gehiago batu ziran Igorren eta jente asko hurreratu zan Lemoatik. Lehen zatia bardinketeagaz amaitu zan baina bigarren zatia hasi eta Lemoako taldea aurreratu zan markagailuan. Atzen emaitza 0 eta 2koa izan zan.\n30 jardunaldi jokatu ostean Lemoako Harrobi bosgarren dago sailkapenean 54 puntugaz eta Arratia B bederatzigarren 39 puntugaz.\nLemoako Harrobik datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Amorebieta B taldearen kontra maiatzaren 6an, 18:00etan eta Arratia Bk etxetik kanpo jokatuko dau Etxebarri B taldearen kontra hilaren 6an, 18:15ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000756", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bulgariako ikasleakaz batera, abesti bat sortzean dabiz Zeberioko eskolan\nAurtengo Erasmus+ truke-programearen helburua da euskeraz eta bulgarieraz kanta bat egitea, bertan zein Bulgarian grabautako irudiakaz bideoklip bat be egingo dabe.\nAurtengo Erasmus+ programearen baitan, astelehenean Bulgariako ikasleak, Burgas eskualdekoak, heldu ziran Zeberiora eta trukean, maiatzean joango dira zeberioztarrak Bulgariara. Hamar neska-mutik etorri dira guztira eta proiektuaren helburu nagusia, alkarlanean kanta bat eta bideoklipa egitea izango da.\nKantea euskeraz eta bulgarieraz izango da eta gaur bertan hasi dira grabetan estudio batean, Bulgarian amaituko ditue grabazinoak. Zeberioko ikasleek euskerazko berbak ipiniko ditue eta Bulgariakoek, bulgarierazkoak; alkar ulertutearen sinbolo lez, ingelesezko errepikea be izango dau. Hizkuntzea bakarrik ez, bertoko eta hango instrumentuek lagunduko dabe kantea: txalapartea, albokea, trikitixea... Gero, han eta hemen grabautako irudiakaz beteko dabe bideoklipa, berbarako, Saldropon izan dira irudiak grabetan.\nEuskal Herria ezetuten\nKantea egiteaz gain, bulgariak ikasleak Euskal Herria eta bertako kulturea ezetuten be etorri dira gurera eta aste osoan zehar, horretarako ekintza ugari egin ditue. Berbarako, martitzenean herri-kiroletan aritu ziran eta zeberioztarrakaz herri afaria be egin dabe. Horrezaz gain, hainbat toki bisitau ditue: Guggenheim museoa eta Bilbo bera, Bermeo eta Gaztelugatxe, kostaldea eta Saldropo.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000757", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Garai txarrak sexuentzat?' itaunari erantzuten saiatuko dira bihar Arteako Herriko Bentan\nBihar, hilak 29, Arteako Herriko Bentako \"Botilak daraman mezua\" ekimeneko jardunaldian, genero eta sexua izango dabe eztabaidagai hurreratutakoek.\nBerbadi eta eztabaidak 11:00etan hasiko dira. Lucia Gonzalez-Mendiondo eta JoserraLandarroitajauregi sexologoek, sexologiak genero eztabaidara egiten deutsan ekarpenaren gainean egingo dabez berbaldiok. Arrastian, 17:00etatik aurrera, alkarrizketa-tailerra egongo da. Susana Maroto Rebollok egingo ditu moderatzaile lanak, bertan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000758", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Trini Fox eta Santa Barbara taldeek kontzertua emongo dabe gaur Dimako Abaroa Aretoan\nTrini Fox taldea \"Urrestillako azeri rocka\" eta Santa Barbaragaz Urretxuko \"r&r peligrosua\" entzuteko aukerea egongo da gaur, hilak 28, 22:00etatik aurrera, Dimetaleroak Kultur Elkarteak antolatutako kontzertuan.\nAzpeitian dago Urrestilla auzoa eta han sortu zan Trini Fox punk-rock taldea 2015ean. Hiru disko ditue kalean, Letaginak (2017), Ataraxia (2020) eta Deabrua (2022). 2019an Gaztea maketa lehiaketako entzuleen saria jaso eben.\nSanta Barbara taldea Urretxun sortu zan 2021ean beste formazino batzuetan ibilitako musikariakaz. Antzuola eta Bermeo euskerea eta erderea nahastuten dabez euren letretan. \"Sofistikazino sasoi honeei bizkarra emon eta Trumoi/Uranio soinuak sortu ditue. Azkenean sortu da Hulk Hoganen talde gogokoena! kontuz!\" dinoe euren aurkezpenean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000759", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar ospatuko da Lemoako Belaunaldien Arteko Eguna\nBelaunaldien arteko Elkartasunaren eta Lankidetzaren Europako Eguna dala-ta Udala, eskupelota taldekoak, jubiladuak eta gaztetxekoak batu dira jaia antolatu eta ospatzeko.\nLemoako Udalak, Lemoako Eskupilota Taldeak, Lemoatx jubiladuen alkarteak eta Karabie Gaztetxeak bat egin dabe aprilaren 29an Belaunaldien arteko Elkartasunaren eta Lankidetzaren Europako Eguna ospatzeko. Holan, egun horretan topaketea egingo da eta belaunaldien arteko harremanak saretzeko egun osorako egitaraua antolatu da.\nHasteko, 11:00etan hasita hiru pelota partidu jokatuko dira. Bizkaiko lau t'erdiko txapelketako partidu bi; kadeteen mailako Oregi/Urrutia eta nagusien mailako Aurrekoetxea/Olaguenaga; eta andrazkoen infantil mailako Gaston-Mena/Uriarte-Azkona.\nHoneek amaituta, hamaiketakoa egongo da eta 12:30ean, \"igel poteo musikatua\" egingo da herritik. Ostean, danak batera egingo dabe bazkaria: entsalada, gisadua eta euskal pastela. Gero, bazkalostean Bingoan jolastu eta arrastian, txokolatadea eta erromeria egingo dira, Mugi Panderoa taldeagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000760", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Steven Spielberg-en 'The Fabelmans' proiektauko da Lasarte Aretoan\nDomekako zine saioan, familia osoarentzako King, mi pequeño rey eta nagusientzako The Fabelmans filmak egongo dira ikusgai, hurrengoz hurrengo.\nOingo domeka arrastian, hilak 30, beste pelikula bi proiektauko dira Igorreko Lasarte Aretoan. Lehenengo, 17:00ean hasiko da umeentzako King, mi pequeño rey egongo da ikusgai, animalien inguruko abentura bat kontetan dauana. Gero, 19:30ean, Steven Spielberg zuzendari ospetsuaren film semiautobiografikoa proiektauko da, The Fabelmans.\nKing, mi pequeño rey David Moreau zuzendari frantziarraren pelikulea da eta King leoi kumearen istorioa kontentan dau. King-ek animaliakaz trafiketan dauan sare batetik iges egitea lortuten dau aeroportuan eta nerabe bi, Ines eta Alex, hau Afrikara bueltetan saiatuko dira Max aititegaz, aduanako agenteak atzetik daukiezan bitartean.\nThe Fabelmans filmean ostera, Steven Spielbergek bere haurtzaro eta gaztetasunean oinarritutako istorio bat dakar pantailara. Arizonan, 1950. hamarkadako amaieran eta 1960. hamarkadako hasikeran girotuta, Fabelman familiaren barruan azaleratuten dan sekretu bategaz hasten da dramea, umeak pelikulen indarra aurkituten dauan bitartean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000761", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aranzadik Gerra Zibileko gudari bat desobiratu dau Zeanurin\nHazur bat, munizinodun kartutxo ontzia eta aluminiozko basu eta sardexka bana topau ebezan domekan Larragan mendian.\n86 urte bete dira, 1937an Gerra Zibilaren iparraldeko frontea Barazar eta inguruan egon zanetik eta oindino be, gorpuak agertuten segiduten dabe. Aprilaren 23an, domekea, Aranzadi Zientzia Elkarteak indusketa bat egin eban Zeanuriko Larragan mendiaren ipar-mendebaldeko aldean eta gorpuzki batzuk topau ebazan, hainbat objetugaz.\nGudari biren bila joan ziran Aranzadikoak, gudari bien familiakaz, eta gorpuzki bakarra topau eben: hazur-hondar bat. Honegaz batera, munizinodun kartutxo ontzia eta aluminiozko basu eta sardexka bana agertu ziran. Objetu honeek frogatzen dabe Euzkal Gudarosteko gudari baten gorpua dala, \"bat datoz Euzkadiko Gudarosteak bere gudariei emoten eutseezan ezaugarriakaz\" azaldu dabe Aranzaditik.\nDesobiratzean, Eider Ajuriagerra Zeanuriko alkatea eta udalbatzako kideak, tartean Nahia Urrutxua EH Bilduko alkategaia eta Arkaitz Estiballes zinegotzia, EAJko Iñigo Iturrate eta EH Bilduko Julen Arzuaga legebiltzarkideak, Gogora Institutuko Zuzendaritza Kontseiluko kideak eta memoria historikoaren elkarteetako kideak egon ziran. Lemoako eta Arteako EAJko alkategaiak be izan ziran, Esther Iturrioz eta Alberto Intxaurraga.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000762", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nazinoarteko Jazz Eguna ospatuko da The Quiet Corner tabernan\nZapatu iluntzean Misty taldeak eskainiko dau kontzertua Areatzako tabernan eta domeka eguerdian, Kantauri Beat taldeak.\nAstegoien honetan da, aprilaren 30ean, Nazinoarteko Jazz Eguna eta Areatzako The Quiet Cornerrean bai zapatu bai domekan egingo da ospakizuna, kontzertu banagaz. Hilaren 29an, 20:00etan izango da Misty taldearen kontzertua eta hilaren 30ean, 13:00etan egongo da entzungai Kantauri Beat. Ez dira talde barriak taberna irlandarrean. Misty-k bertan egin eban estreinaldiko kontzertua eta Kantauri Beat be bada egondakoa.\nZeberioko Elsa Garcia Lizundia musikariaren atzen proiektua da Misty taldea. Lizundiaren saxofoi doinuak abeslariagaz buztartuta, jazz bersinoak joko ditue batez be zuzenean. Atzenaldian, Lizundia behin baino gehiagotan pasau da The Quiet Cornerretik, Girls in Band taldeagaz.\nKantauri Beat boskote bilbotarrak barriz Soul eta funk \"jolasgarria\" egiten dau; erritmo biziko oinarria, saxoagaz eta hammond organuagaz. Priscilla Band eta Kantauri Studios-en sortzaileak be badira Kantauri Beatekoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000763", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Animalien eskubideen aldeko alkarretaratzea egingo da Igorren\nBarikuan, 19:00etan egingo da konzentrazinoa Lehendakari Agirre kalean, abandonautako txakurren kasua salatu eta animalien eskubideak aldarrikatzeko.\nDomeka arrastian Ertzaintzak Igorreko etxe batean topau ebazan hildako txakur biak eta bizirik, baina larri, egoan beste baten kasuak igorreztarrak astindu ditu. Gainera, jakin da etxe berean hazur gehiago agertu dirala, oindino txakurrenak diranik argitu ez bada be. Gainera, auzotarrek salatu dabe bai Udalak bai Ertzaintzak etxe horretan egoenaren jakinaren gainean egoazala eta horrek gehiago astindu ditu animalien eskubideen aldekoak.\nHolan, @arratia_animalista Instagram kontutik, kontzentrazinoa egingo da barikuan, hilak 28. Hitzordua 19:00etan izango da, Lehendakari Agirre kaleko farmaziaren aurrean. Instagram kontuaren kudeatzaileek BEGITUn azaldu dabenez, kasu barri honek eragin dau mobilizazinoa baina alkarretaratzean, animalien eskubideak aldarrikatu eta administrazino publikoen ardurea seinalauko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000764", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arteako Literatura Txokoan Nerea Ibarzabal egongo da bihar\nBar Gloria eleberriaren egilea urtailean zan etortekoa Arteara, baina atzeratu egin behar izan eban saioa eta bihar, aprilak 28, 19:00etan, Arteako Kultur Etxean dauka hitzordua Literatura Txokoko kideakaz.\nBar Gloria (Susa, 2022) Nerea Ibarzabal (Markina-Xemenin, 1994) bertsolaria, kazetaria eta idazlearen lehen eleberria da. Hiru protagonista ditu eta euren bizipenak ehunduz osotu dau Ibarzabalek kontakizuna. Tabernako giroa, personaiak, euren istorioak eta kontetako modua dala-ta sano kritika onak jaso ditu Bar Gloriak, \"herri bateko taberna bateko giroan, mausiki lotutako metaforak kateatzen\" ditualako, besteak beste.\nNerea Ibarzabal\nMarkinarrak Bizkaiko Bertsolari Txapelketea irabazi eban 2021ean, eta 2022an, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera heldu zan. Kazetari moduan, ezaguna da hainbat hedabidetan (Berrian, Argian, Euskadi Irratian...) egindako kolaborazinoakaitik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000765", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimako Artisau, Ekoizle eta Ganadu Azokea egingo da zapatuan\nMerkaduaz gainera, ardi triskilatze erakusketea eta artzain txakurren erakustaldia be egongo dira. Goizez, trikitilariek girotuko dabe azokea eta moxal pintxoak doban egongo dira tabernetan.\nDimako Udalak, Dimako Abeltzainen Elkarteak, Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak, BBK, Baltzola Jatetxeak eta Garenak antolatuta, aprilaren 29an egingo da Dimako Artisau, Ekoizle eta Ganadu Azokea. Merkaduko postuak goizeko 10:00etan ipiniko dira martxan eta jaia girotzeko, trikitilariak egongo dira bueltaka. Gainera, tabernatan moxal pintxoak dastatzeko aukerea egongo da, doban.\nGanaduari jagokonez, Dimako 23 abeltzainen animaliak egongo dira azokan. Behor eta moxal asko egongo da batez be, bai eta bost zaldi. Horrezaz gain, hogeina lote ardi eta ahuntz, dozena bat behi, bost txahal eta bost asto egongo dira ikusgai eta salgai. Errifak be salduko dira eta 14:00etan izango da zozketea. Gainera, eguerdian ardien ule ebagite erakusketea egingo da ganaduaren gunean eta arrastian, 16:30ean, artzain txakurren erakustaldia egingo da Arratiako Egoitzako landan.\nBeste alde batetik, hamazazpi ekoizleren eta hogeta lau artisauren postuak egongo dira azokan. Ekoizleen postuetan ahuntz zein ardi gaztaia, txarrikiak, ahuntz txorizoa, eztia, euskal pastela, ogia, gozokiak, barazkiak, gildak, txakolina eta patea topau ahalko da, besteak beste. Artisauen postuetan barriz: poltsak, karterak, zeramika, bedarrak, egurrezko lanak, bitxiak, ohialak, arropa, jolasak, zidarra, serigrafiak eta ilustrazinoak, besteak beste. Erosketakaz, bertoko produktuen lote biren zozketan sartzeako aukerea egongo da, azokea amaitu orduko izango da zozketea, 14:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000766", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurten be antolatu ditu Maratuk Gazte Udalekuak\nLH6 eta DBH2 bitartekoak bagila amaieran eta DBH3 eta DBH4koak garagarril hasikeran izango dabez udalekuak. Izena maiatzaren 4ra arte emon behar da 688 898 765 telefonoan.\nIgorreko Maratu Gazteria Zerbitzuak datorren udarako be antolatu dauz LH6 eta DBHko ikasleentzako udalekuak. Txanda bi egongo dira, adinka. Batetik LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleak bagilaren 17tik garagarrilaren 1era arte izango dabe udalekuetan egoteko aukerea. Bestetik, DBH3 eta DBH4ko ikasleak, garagarrilaren 3tik 6ra egongo dira udalekuetan.\nLehen txandakoak, egun bi Igorren eta beste bi Hondarribian egongo dira: olinpiadak, ur jolasak, ginkana, mendi urtekerea eta hondartzara urtekerea egingo ditue, besteak beste. 30 euroko prezioa dauka egonaldiak. Bigarren txandakoak ostera, nagusiagoak, Cangas de Onís (Asturias) herrira joango dira, inguruetan espeleologia eta barrankismoa praktiketan. Honen prezioa, 90 eurokoa da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000767", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoienean izango da Kiñu Gaztetxearen IX. Urteurreneko jaia\nZapatuan bertso-bazkari eta Sofokaos eta Willis Drumond taldeen kontzertuakaz ospatuko ditue bederatzi urteak. Sarrerak Igorreko Axular Herrikoan eta Kukuma tabernetan dagoz salgai.\nGaur, aprilak 26, betetan dira bederatzi urte Igorreko gazteek Kiñu Gaztetxea okupau ostean inaugurazino jaia egin zanetik. Holan, hile osoan zehar egin ditue hainbat ekintza eta oingo astegoienean izango da jai nagusia. Barikuan, Futbolin Txapelketeagaz hasiko dabe astegoiena eta zapatuan, egun osoko egitaraua prestatu dau Kiñuko asanbladeak: tailerra, bertso-bazkaria, poteoa eta kontzertuak egingo dira. Sarrerak Igorreko Axular Herriko Tabernan eta Kukuma tabernan dagoz salgai. Zortzi euro balio dauz bertso-bazkarirako txartelak eta beste zortzi kontzertuetarakoak.\nFutbolin Txapelketea, hilaren 28an, Axular Herriko Tabernan jokatuko da 19:00etatik aurrera. Daborduko emon daiteke bikoteen izena Herrikoan bertan. Kanporaketa bakotxa bost pelotagaz jokatuko da, hau da, hiru golera. Finala ostera, zapatuan jokatuko da 19:00ak aldera, poteoa Herrikotik pasetan danean.\nZapatuan, hilak 29, goizean-goiz hasiko da egitaraua. 11:00etan, Mundua Eraldatuz Gozatzeko Errezeta liburuaren gaineko tailer bat egingo da, ekintza zuzenak egiteko baliagarria izango dana. Gero, 13:00etan marianitoak prestatzeko, eta edateko, tailerra be egongo da musikeagaz girotuta. Bertso-bazkaria ostera, 13:00etan hasiko da eta Maite Sarasolak, Maider Altunak eta Peru Abarrategik kantauko dabe; atzen hau, 2022ko Arabako txapelduna da. Menu normala zein beganoa eskatu daiteke txartela Herrikoan erosterakoan.\nBazkaria eta bazkalostea amaituta, poteo musikatua abiatuko da Kiñu Gaztxetik 18:30ak aldera herriko tabernetarantza eta kontzertuak gauez izango dira, 22:00etan, Kiñuko aretoan. Hasteko, Sofokaos talde nafarra igongo da oholtzara, punk-rock doinuek emongo deutsee hasikerea gauari. Ostean, Willis Drumond Baionako rock talde ezagunak joko dau zuzenean eta kontzertuak amaituta, Lilakk dj-ak hartuko dau musikeraren ardurea gaztetxea zarratu harte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000768", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'GR-282 Artzaintza naturbidea' dokumentala proiektauko da Diman\nAitor Intxaurraga zeanuriztarraren dokumentala Udaleko pleno aretoan ikusi ahalko da barikuan, 19:00etan.\nAitor Intxaurraga zeanuriztarra Gorbeiako Zastegi Txabolearen jaubea da eta inguruan GR-282 bidearen kartelak ikusten ebazan, zer dan jakin barik. Hortik tiraka hasi eta atzenean, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Burgosetik pasetan dan 492 kilometroko artzain bideari buruzko dokumental bat grabetan amaitu eban. Emoitzea, \"artzainei esker daukagun naturearen\" erakusketa bat izan da, \"paisaia ederrak, ikusitakoak, entzundakoak, ikasitakoak eta neure sakoneko hausnarketek\" osotuten dabena.\nGR-282 Artzaintza naturbidea ezetu eta animau zan Intxaurraga beti gura izan dauan dokumentala egitera; izan be, bideoak grabetea gustetan jako, bidaietan batez be. Aurrera egiteko bidelaguna behar ebala eta, broma lez bota eutsan ideia Victor Luis de Pedrori, Kanariar irletan behin bakarrik ikusi eban gizonari. Honen erantzunak sorpresaz harrapau eban: \"Noz hasiko gara?\". Bidelagun eta dokumentaleko protagonista izan dana \"tipo xelebre eta jakintsua\" dala dino Intxaurragak.\nHolan abiatu ziran biak 2022 urteko maiatzean GR-282a egitera. Hemeretzi etapetan dago zatituta ia 500 kilometroko artzainbidea baina honeek, hamabost egunetan egin eben. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Burgos zeharkatu eta zortzi parke naturaletik pasau ziran, baita etxeko Gorbeiatik be.\nBaso, mendi eta erreka ugari ikusi ditue baina herrietatik be pasau dira ermita, baserri eta jauregiak ikusita: \"Patrimonio historiko eta kultural piloa dago bidean\". Dokumentalak GR-282 bideari bultzada bat emoteko be balio izatea espero dau. Izan be, merezi dauala uste dauan arren ibilbidea ez da ezaguna eta jente gitxik egiten dauz etapak. Hori dala-ta, bidean \"azpiegitura falta\" dagoala azpimarratu dau Intxaurragak, ostatu falta batez be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000769", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan hasiko da Laminetxeko I. Frontenis Txapelketearen atzen fasea\nZortzi bikote dagoz lehian, hurrengo hiru domeka arrastietan final-laudenak, finalaurrekoak eta finala jokatuteko.\nZaztaparrak Asti Taldeak eta Laminetxe Gaztetxeak antolatuta, Areatzan Laminetxeko I. Frontenis Txapelketea dabiz jokatuten domekero. 24 bikote hasi ziran txapelketan eta ronda bi jokatu ostean, zortzi bikote dagoz oin lehian: Itziar Etxebarria eta Mikel Alberdi, Unax Salcedo eta Joseba Murgoitio, Iñaki Mardaras eta Jaime Atxa, Xabier Asua eta Ibai Agirre, Unai Bengoetxea eta Mikel Izurza, Iker Ramirez eta Peio Garaigordobil, Gorka Urutxurtu eta Julen Ipiña eta atzenik, Arkaitz Goioaga eta Txomin Iturriaga.\nHolan, bikoteak binan-binan lehiatuko dira aprilaren 30eko final-laurdenetan eta lauk bakarrik lortuko dabe finalaurrerako txartela. Hau, maiatzaren 7rako dago programauta eta bertan irabazten dabe bikote biek jokatuko dabe maiatzaren 13an final handia. Egun horretan jokatuko da hirugarren eta laugarren posturako partidua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000770", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nagusientzako ipuin kontaketea egongo da bihar Lemoan\nInes Bengoak, Iosu Lizarragaren akordeoiaren laguntzeagaz, Hotzikara ipuin erotikoen kontaketea egingo dau Kotxepinen, 18:30ean.\nBihar, aprilak 26, 18:30ean, Ines Bengoak Hotzikara izeneko ipuin erotiko kontaketea egingo dau 16 urtetik gorako gazte eta helduentzako, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Iosu Lizarraga akordeolariak ipiniko deutso musikea alkarren artean ondutako kontakizunari.\nHotzikarak gozamen erotikoaren historia kontetan dau eta erotismoaren inguruko topiko asko apurtzeko asmoa dauka. Urtebete egin eban Bengoak kontaketea osotuten daben istorioak bilatzen eta egokitzen.\nLizarragaren musikeak eta Bengoaren ahotsak egoera desbardinak proposatu, personaia ugari aurkeztu eta ikus-entzuleei istorien bitartez bidaia baten sartu daitezan konbitea luzatuko deutsee Hotzikaran pasinoa, zoramena eta umorearen bitartez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000771", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeentzako txotxongilo ikuskizuna egongo da Bedian\nBihar arrastiko 18:00etan taularatuko dau Mikel Hernandez aktoreak Ganbaran ikuskizuna, Bediako liburutegian.\nBihar, aprilak 26, arrastiko 18:00etan, Mikel Hernandez aktoreak Ganbaran, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako txotxongilo ikuskizuna eskainiko dau Bediako liburutegian. Ikuskizun honetan, ipuin kontaketea, antzerkia eta txotxongiloak batzen dira, beste gauza batzuen artea, irakurtzearen gozamenaz jarduteko.\nSinopsia\nGanbarak istorioz beteta dagoz. Liburu zahar piloa egoten da kamaretan, hautsa hartuz. Baina istorio honetan, protagonisteak norberaren historia aldatuten dauan liburu bat topauko dau kamaran, liburu magikoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000772", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hildako txakur bi eta beste bat larri topau ditu Ertzaintzak Igorreko etxe batean\nErtzaintzak persona bat atxilotu eban domeka arrastian eta astelehenean bueltau da Ertzaintza beragaz etxea miatzera. Larri dagoan txakurra, txakurrentzako hotel batean jagongo dabe.\nErtzaintza Igorreko etxe batera joan zan atzo arrastian, bertatik urtetan zan usaina zala-ta, auzotarrek deituta. Barruan, boltsetan egozan hildako txakur bi eta oindino bizirik, baina larri, egoan beste txakur bat topau ebezan. Hori dala-ta, lagun bat atxilotu eben ertzainek. Lehen informazinoek atxilotu bi egon zirala esaten eben arren, Ertzaintzak BEGITUri baieztatu deutso bakarra izan dala eta astelehen arrastian pasau dala xedapen judizialera. Aurretik, goizez joan zan Ertzaintza atxilotuagaz etxea miatzera. Bertan, enpresa batek txakurren gorpuak eroan dauz eta etxea aireztatuteko, ate eta leiho guztiak zabaldu ditue.\nDomeka arrastian Ertzaintzagaz egon zan auzotarretako batek BEGITUri azaldu deutsanez, \"txakur biak gosez eta egarriz hil ziran eta besteak, honen gorpuak jan ebazan bizirauteko\". Bizirik dagoan txakurragaz zer egin eben galdetuta, adierazo dau txakurrentzako hotel batek zainduko dauala: \"Abandonautako txakurrentzako zerbitzu oso ona daukie han eta probak egingo deutsiez, gaixotasun larriren bat daukan jakiteko. Larritasunik ez badago, errehabilitazinoa egin eta etxe bat topauko deutsie\".\nEraikineko auzotarrak harrituta agertu dira gertatutakoagaz, etxebizitza barruko baldintzak txarrak zirela jakin arren. Izan be, beste auzotar batek azaldu dau, hileak dirala usain txarra hasi zanetik. Azaldu dau, uda partean udaletxean kejau zirala eta udaltzainak etxera hurbildu ziran arren, jaubeak ez eutsiela atea zabaldu gura. Auzotarrek atxilotuaren atean usainagaitik kejatzeko kartelak be ipini ebezala azaldu dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000773", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Harrobik bakarrik lortu ditu puntuak atzen jardunaldian\nLemoakoek 0-5 irabazi dabe eta Igorreko nagusien taldeek ostera, danak galdu. Datorren domekan, derbi arratiarra jokatuko da Urbietan, Arratia B eta Lemoako Harrobiren artean.\nAndrazkoen Arratia A taldea Oiartzunen kontra lehiatu zan Urbietan zapatu arrastian eta 0-1 galdu eben. Holan, hamargarrenak dira sailkapenean, 35 puntugaz, 27 jardunaldi jokatu dabezanean. Datorren partidua hilaren 30ean jokatuko dau Eibar B taldearen kontra etxetik kanpo, 12:00etan.\nAndrazkoen Arratia Bk be, ez dau punturik lortu 27. jardunaldian, Aritz taldearen kontra 2-1 galdu eban eta. Beraz, zortzigarren postuan dago oin andrazkoen bigarren taldea, 37 puntugaz. Datorren jardunaldia be etxetik kanpo jokatuko dabe Bizkeneskak taldearen kontra hilaren 30ean, 12:30ean.\nGizonezkoen Arratia A taldeak Basurto A taldearen kontra jokatu dau ligako 29. jardunaldian etxetik kanpo eta 1-0 amaitu zan partidua, etxekoen alde. Galdu ostean be, Arratia A lidertzan manteniduten da 61 puntugaz. Hurrengo partidua hilaren 29n jokatuko dau Urbietan, 17:15ean Zaldua Aren kontra.\nGizonezkoen Arratia B ostera, Artibai taldearen kontra aritu da 29. jardunaldian etxetik kanpo eta 3-2 galdu dau partidua. Oin, ligako bederatzigarren postuan dago Arratia B, 39 puntugaz. Datorren jardunaldian Lemoako Harrobi eta Arratia B egongo dira aurrez aurre, Urbietan, domekan eguerdiko 13:00etan.\nLemoako Harrobi izan da talde arratiarren artean puntuak lortu dauzan bakarra. Etxebarri Bren kontra lehiatu ziran etxetik kanpo eta 0-5 irabazi eben Lemoakoek. Oin, sailkapeneko bosgarrenak dira 51 puntugaz. Beraz, Arratia Bkoak baino hobeto helduko dira domekako derbira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000774", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mankomunidadearen Arratia Gaztea proiektua herriz-herri joango da aurkezpena egitera\nHurrengo aste bietan, arrasti bakotxean herri bateko plazan egongo dira Arratia Gazteako saregileak; gaur hasiko dira, Areatzan.\nArratiako Udalen Mankomunitateak martxan ipinitako proiektua da Arratia Gaztea, 16 eta 30 urte bitarteko arratiarrek formakuntza saio, dirulaguntza eta lan eskaintzen barri izateko sarea. Horretarako, zezeilean zabaldu eben @arratiagaztea Instagram kontua eta hasi dira gazteakaz topaketak egiten, banaka zein binaka.\nOin, gazte gehiagok ekimenaren barri izan eta parte-hartzeako, herriz-herri joango dira euren buruak eta proiektua azalduten. Hitzordu guztiak izango dira 17:00etatik 19:00etara, herri bakotxeko plazan. Gaur izango da lehen eguna, Areatzako plazan eta gero pasauko dira gainontzeko herrietatik.\nEgunak:\nAprilak 24: Areatza\nAprilak 25: Dima\nAprilak 27: Artea\nAprilak 28: Zeanuri\nMaiatzak 2: Lemoa\nMaiatzak 3: Arantzazu\nMaiatzak 4: Igorre\nMaiatzak 8: Bedia", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000775", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mikrofono irekiak egongo dira gaur Areatzan\nArragoetako plazan, 19:00etatik aurrera egongo da bakotxaren instrumentua eroanda edo bertakoak erabilita, musikea egiteko aukerea.\nGaur, aprilak 21, Mikro Irekia antolatu dau Areatzako Udalak. Arragoeta plazan izango da saioa, 19:00etan hasi eta gauera arte. Aurrez pentsautako talde batzuk hartuko dabe parte hasteko baina aukerea egongo da edonork parte-hartzeako, kantetan zein instrumentuakaz.\nAntolakuntzak ipiniko ditu mikrofonoak, bateria, pianoa eta anplifikadoreak. Beste alde batetik, aurrez pentsautako taldeen instrumentuak be egongo dira baina bakotxak bere instrumentua ekarri ahalko dau: gitarra eta pedalak, saxoa, trikitixea edo dana dalakoa. Zalantza teknikorik izan ezkero, 635 743 317 (Xabi) telefonora deitu daiteke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000776", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako Xake Txapelketea jokatuko da bihar\nArteako Herriko Bentan izango da txapelketea, zapatuan goizeko 11:00etan hasita. Izena, Herriko Bentan edo 688 634 548 telefonoan emon daiteke.\nAbenduan jokatu zan atzenengo Arratiako Xake Txapelketea eta asteon, barriz antolatu da Arteako Herriko Bentan. Holan, hilaren 22an, zapatua, jokatuko da 2023ko txapelketea. 11:00etan hasiko dira jokalariak lehian, erlojupean neurtutako partidak izango dira. Irabazleak, bertoko produktuen otzara bat jasoko dau sari lez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000777", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astelehenean hasi eta maiatzaren 16ra arte egongo da zabalik Haurreskoletako matrikulazino epea\nHaurreskola guztietan egon da edo egongo da instalazinoak ezetuteko aukerea, bertara hurbilduta edo eskolak zehaztutako egunetan.\n2023/2024 ikasturteari begira eta oingo ikasturtea amaitzear dagoala, astelehenean zabalduko da Haurreskola guztietan izena emoteko epea; aprilaren 24tik maiatzaren 16ra arte, hain zuzen be. Holan, 2022 eta 2023 urteetan jaiotako umeen guraso edo legezko tutoreek emon ahalko dabe izena herri desbardinetako Haurreskoletan. Gainera, hurrengo ikasturtea doban izango da, lehenengoz.\nEskolak aurrez ezetuteko, ate irekiak be egingo dira Haurreskola bakotxean. Artean eta Lemoako datak pasau dira daborduko eta Areatzan, astelehenean egingo da, 16:00etik 17:00etara. Zeanurin ostera, Haurreskolako ohiko ordutegian gurasoak hurbildu eta lekua erakutsiko jakiela azaldu dabe. Bedian bardina egingo da, baina azaldu dabe hobeto dala gurasoak 13:00k eta 15:00k bitartean badoaz. Zeberion be ez dago egun zehatzik, baina gurasoek aldez aurretik deitu beharko dabe. Igorren ostera, matrikulazinoa batzerakoan erakutsiko da Haurreskolea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000778", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Nor da Maurizia?' ikuskizun pedagogikoa ikusteko aukerea egongo da Igorren\nZapatuan, hilak 22, taularatuko da antzerkia, musikea eta jantzean batzean dauzan ikuskizuna Lasarte Aretoan, 18:00etan.\nUme eta gazte askok nor zan Maurizia Aldeiturriaga Zeberioko pandero jotzailea ez ekiela jabetuta, idatzi eban ikuskizunaren gidoia Itxaso Payák. Zelako Kultur Ideiak ekoiztuta, oingo zapatuan, hilak 22, 18:00etan, Nor da Maurizia? ikusteko aukerea egongo da Igorreko Lasarte Aretoan.\nIkuskizun multi-diziplinarra da, antzerkia, musikea eta jantza batzean dituana, eta Maurizia nor zan azaltzeaz gainera, gaztetxoak euskal kulturara hurreratzea dauka helburu. LHko bigarren eta hirugarren zikloko ikasle eta DBHko lehenengo ziklokoentzat pentsauta dago. \"Gaur egungo gazteriaren hainbat behar eta ezaugarri identifikau doguz. Gure kasu zehatzean, alde batetik, gazteek ez dabe zuzeneko euskal musika edota antzerkirik konsumiduten eta, bestetik, Euskal Herriko historian parte garrantzitsua izan diran personaiak eta erreferenteak ezezagunak jakiez. Hutsune horreek beteteko asmoz, Nor da Maurizia? ikuskizuna sortu dogu\" dinoe ekoizleek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000779", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan, Ene Kantak taldea Zeanuriko Ibarreta frontoian egongo da\nTaldeak, Dantzan ikuskizuna eskainiko dau zapatuan, hilak 22, 18:00etan. Ene Kantak-en kantuakaz, umeek eta eurekaz dagozan nagusiek be ezin izango deutsie eutsi jantzan egiteko gogoari.\nEne Kantak, euskerazko haur kantak egiten dituan talde ekimena da, musikearen bitartez euskerearen erabilerea zabalduteko helburua daukana. Hori dala-ta, kantu \"itsaskorrak, freskoak eta jantzagarriak\" konposatu eta koreografia errazak prestatzen ditue.Dantzan ikuskizunak, Ene kantak-eko abestirik entzunenak eta dantzatuenak dakarz. Kantuok, pantailan agertuten diran bideoen laguntzeagaz, ipuin edo istorio bat kontetan dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000780", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Migrazinoen gaineko berbaldia antolatu dabe Arteako Herriko Bentan\nZapatuan, hilak 22, 17:30ean, Eduardo Romerok eta German Garciak Mugan. Migrazioak eta krisiak: tentsioak eta erresistentziak izeneko berbaldia egingo dabe.\nHizlariek gaiagaz loturea daukien liburu bana kaleratu eben igaz. Eduardo Romerok ¿Cómo va a ser la montaña un dios? izenekoa eta migrazinoaren kausen errealidade sozialaren gainean egingo dau berba. German Garciak, El mismo camino andamos izeneko saiakerea publikau eban, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformearen sorrerea eta ibilbidea jasoten dauana, errefujiaduen eskubideen aldeko mobimentu politiko bat sortzean lagunduteko helburuagaz. Garciak, migratzaileek hona etorritakoan topetan dabena izango dau berbagai.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000781", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Belaunaldien arteko topaketea ospatuko da Lemoan\nPelota partiduak eta egun osoko jaia egingo da aprilaren 29an. Bazkarirako txartelak domekara arte lortu daitekez gaztetxean edo jubiladuen tabernan.\nLemoako Udalak, Lemoako Eskupilota Taldeak, Lemoatx jubiladuen alkarteak eta Karabie Gaztetxeak bat egin dabe aprilaren 29an Belaunaldien arteko Elkartasunaren eta Lankidetzaren Europako Eguna ospatzeko. Holan, egun horretan topaketea egingo da eta belaunaldien arteko harremanak saretzeko egun osorako egitaraua antolatu da.\nHasteko, 11:00etan pelota partiduak egongo dira jokatu zein ikusteko eta hamaiketakoaren ostean, 12:30ean, \"igel poteo musikatua\" egingo da herritik. Ostean, danak batera egingo dabe bazkaria: entsalada, gisadua eta euskal pastela. Honetarako txartelak hilaren 23ra arte, domekea, erosi daitekez 10 eurotan, Karabie Gaztetxean eta jubiladuen tabernan. Gero, bazkalostean Bingoan jolastu eta arrastian, txokolatadea eta erromeria egingo dira.\nJolas kooperatibo eta lehiakorrak\nOingabiz programearen baitan, Udalak belaunaldien arteko jolas kooperatibo eta lehiakorrak be antolatu ditu, aprilaren 26rako, eguaztena. Eskolako aterpean egingo dira jolasak 17:00etatik 18:30era eta gazteentzako zein nagusientzako dagoz zuzenduta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000782", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Arteako udalekuetarako izen-emotea\n2006 eta 2010 urte bitartean jaiotakoak Donostiara joan ahal izango dira garagarrilean eta 2011-2018 artean jaiotakoentzako, udaleku irekiak egongo dira lau astez.\nArteako Udalak herriko ume eta gazteentzako udaleku bi antolatu ditu aurten. Batetik, gazteak Ondarretako aterpetxera joango dira, Donostian garagarrilaren 10etik 14ra arte eta bestetik, umeentzako udaleku irekiak egingo dira herrian bagilaren 26tik garagarrilaren 21era arte.\nGazteen kasuan, 2006 eta 2010 urte bitartean jaiotako hamabost personarentzako plazak dagoz eta aurreratu da, gaztelekuaren erabiltzaileek izango dabela lehentasuna. 100 euro ordaindu beharko dira eta aprilaren 28a da udaletxean izena emoteko atzen eguna.\n2011 eta 2018 urte bitartean jaiotako umeentzako ostera, udalekuak herrian egingo dira. Lau txanda dagoz eta aste bakotxeko, 30 euro ordaindu behar dira. Izena udaletxean emon ahal da maiatzaren 5era arte eta batzar informatibo bat egingo da maiatzaren 31n, eguaztena, 19:00etan kultur etxean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000783", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Pakistango Abdul Karim alpinistearen gaineko dokumentala ikusi ahal izango da barikuan Igorren\nLa huella de Karim dokumentalak Karimen bizitza eta legadua erakusten dau. Gero, Alex Txikon, Sebastian Alvaro eta Jose Carlos Tamayoren solasaldia egongo da.\nLa huella de Karim Javier Alvaroren 2011ko dokumentalak, Karimen bizitza eta legadua erakusten dauz. Baltistango lehenengo andrazko alpinista taldea martxan ipintea izan zan, beste gauza batzuen artean, bere legadua. Filmaren ostean, Alex Txikon, Sebastian Alvaro eta Jose Carlos Tamayo dira egotekoak, filmaren gainean berba egiteko barikuan, aprilak 21, 19:30ean, Igorreko Lasarte Aretoan.\nOin dala urtebete hil zan Abduk Karim Pakistango alpinista ezagunetakoa. Mendebaldeko alpinistei lagunduten eutsen bere espedizinoetan eta Baltistan eskualdearen aldeko hainbat laguntza eta lankidetza ekimen ipini ebazan martxan bizi kalidadea hobetuteko. Holan, bailaran martxan ipini zan Hezkuntza proiektuari esker, umeen %93 eskolara joatea lortu zan, eta hori ez da ohikoa Pakistanen.\nGainera, nesken egoereagaz egoan kezkatuta Karim, eta gaixorik ipini zanean, dokumental egile eta beste alpinista batzuei, bere iloba neskek mendiak eskalatzea gura ebala jakinarazo eutsen. Honeen laguntzeagaz, lortu zan Baltistango lehenengo andrazko alpinismo taldea osotutea eta hori be kontetan da dokumentalean. \"Neska honeen eta euren aitita Little Karim-en istorioa da kontau ahal dogun istorio hunkigarrienetako bat\" dinoe dokumentalaren kartelean.\nTxikon, Alvaro eta Tamayo\nDokumentalaren ostean berbaldia egongo da Karim ezetu eben alpinistakaz. Bertan egongo dira, Alex Txikon, 2023ko neguan Manasluko tontorra (8.163 m) zapaldu eban Lemoako alpinistea; Sebastian Alvaro, Al filo de lo imposible telebistako programearen sortzaile eta zuzendaria eta Jose Carlos Tamayo Karakorum ondo ezetetuten dauan alpinista beteranoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000784", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Identitarteak' antzezlana estreinauko da Lemoan\nGilkitxaro Antzerki Taldeak, 2016an Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko saria irabazitako Lutxo Egiaren Identitarteak antzezlana estreinauko dau barikuan, hilak 21, 20:00etan, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean.\nLanak, antzerkiaren eta identidadeen gaineko hausnarketea proposatzen dau. Ez da lehenengo aldia Lutxo Egia Bilboko idazlek indentidadeak landuten dituana, Transitoak eta Transitoak II performanceak be sortu eta egin ebazan.\nGilkitxaro\nGilkitxaro antzerki taldeak 1996an hasi eban bere ibilbidea Deustuko Gaztetxean. Orduan gazte kuadrilla batek osotuten eban kolektiboa, baina oin, Ane Zabala eta Galder Perez geratu dira taldeko kide egonkor lez. \"Askatasuna eta komedia dira taldearen egiteko motoreak. Askatasuna sormenenean eta antzezteko unean, egitura komertzial edo instituzionalakaz lotura bakoa. Askatasuna, justizia sozialagaz batera izaten da lanen ildoa, komedia landuz. Komedia, ikusleengana hurreratzeko tresnarik eraginkorrena dala sinisten dabelako\" dinoe taldekoek euren webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000785", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oskar Garro lider da Txirrindularitza Paralinpikoko Espainiako Kopan\nKopako lehen lasterketa biak jokatu ditu astegoienean Murtzia aldean; Molina de Segurako lasterketan bigarren izan da eta Ceutin bai, lehena.\nOskar Garro txirrindulari paralinpiko igorreztarra txapelketetara bueltau barri da, baina podiumetara igoteko ez dau praktikarik galdu. Martia amaieran, Europako Kopako lasterketa batean hirugarren izan zan, 2018tik lehiaketetan parte hartu barik egon bada be. Oin, Espainiako Kopea hasi barri dau eta sailkapen orokorreko liderra da daborduko.\nMurtzian izan da Txirrindularitza Paralinpikoko Espainiako Kopako lehen probea, Gran Premio Soltec aprilaren 15ean Molina de Seguran eta 16an Ceutin. Lehenengoan bigarren ailegau zan helmugara Garro, bere \"egunik onena izan ez\" ebala adierazo dauan arren. Hurrengo egunean bai, \"sensazino oso onak\" izan ebazan eta lehen postua lortu eban. Espainiako Kopako hurrengo lasterketean Leonen jokatuko dau, maiatzaren 7an.\nOskar Garro eta Jaime Villalba, Ceuti herriko probako atzen zatian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000786", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zizetan Dimako mendi ibilaldia zapatuan izango da\nIbilbide bi egongo dira aukeran, hamazortzi kilometrokoa eta familia ibilbidea, zazpi kilometro eta erdikoa.\nDimako Udalak zapaturako, aprilak 22, antolatu dau Zizetan mendi ibilaldia. Goizeko 08:00retan abiatuko dira partaideak frontoi txikitik, ibilbidearen 18 kilometroak egiteko. Hain ibilbide luzea egin gura ez dabenentzat beste aukera bat dago, familia ibilbidea izentau dabena, 7,4 kilometrokoa. Honeek 10:00etan urtengo dira frontoitik. Partaide kopurua gehienez 150 lagunekoa izango da. Helmuga kontrola 14:30ean zarratuko da.\nIzena bezpera arte emon daiteke online Dimako udal webgunean, 8 euroko prezioan eta egunean bertan, martxea hasi baino ordu erdi lehenago Dimako frontoi txikian 12 euro ordainduta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000787", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorren kalean ospatuko dabe Liburuaren Eguna barikuan\nBedian datorren eguaztenean egongo da umeentzako txotxongilo ikuskizuna liburutegian eta Lemoan, hilebetez egongo dira sariak euskerazko liburuak maileguan hartzean dabezanentzako.\nOingo barikuan, aprilak 21, ospatuko dabe Igorren Liburuaren Nazinoarteko Eguna, \"Jalgi hadi plazara! Euskera mundura eta mundua euskerara!\" lelopean. Hori dala-ta, Udalak, Udaleko Euskera Zerbitzuak eta Udal Liburutegiak jaitxoa antolatu dabe 105eko plaza txikian. Han, 13:00etatik 14:00etara, Institutuko ikasleek, kontakizun laburrak eta poesia irakurriko ditue. Arrastiko 18:00etatik aurrera barriz, gura dauanak irakurri ahal izango dau berak aukeratutako testua. Mikro irekien saioaren ostean, Rosa Martinezek ipuin kontaketea egingo dau.\nBedian, datorren asteko eguaztenean, hilak 26, ospatuko dabe Liburuaren Eguna. Egun horretan, 18:00etan, Mikel Hernandezen eskutik, Ganbaran txotxongilo ikuskizuna egongo da liburutegian, ikuskizunaren bitartez, umeak literaturara erakarteko. Ganbaran antzezlanak, liburuak hartzean ditu gaitzat eta umeak hasitako istorio bateri amaierea emotera animetan ditu.\nLemoan, irakurteak saria izango dau. Izan be, aprilaren 23tik eta hilabetez, Liburutegiak, euskerazko liburu bat maileguan hartzean dabenak sarituko dauz, opari bategaz. Liburu aurkezpen bat be egongo da, eguenean, hilak 20, Karabie Gaztetxean. Han, 19:00etan, Asisko Urmenetaren Amaiur! Libera state liburua aurkeztuko dabe. Komiki honetan, oin dala 500 urteko guda bat kontetan da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000788", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Amatau pantailak' ikuskizuna dakar Oxygastra Curtsisii alkarteak Dimara\nAndrek pantailetan beteten dabezan rol estereotipatuak ikusarazo eta kritikauko ditue, zapatuan eskolako kamaran.\nDimako Guraso Elkarteak eta Andraizea andra taldeak antolatuta, Muxika, Ibarruri eta Gorozikako andrek osotuten daben Oxygastra Curtisii alkartearen laugarren antzezlana egongo da ikusgai Diman: Amatau pantailak. Aprilaren 22an, zapatua, 19:00etan hasiko da pelikula eta telesailetan, andren estereotipoak landuten dauzan ikuskizuna.\nOxygastra Curtisii alkartea oin dala hamar urte eratu zan eta ahalduntzea zer dan azaldu eta praktikan ipintea gatxa egiten jakiela eta, antzezlanak egiten hasi ziran. Amatau pantailak laugarrena da eta ume zein andra nagusiek taularatuten dabe, andrak pantailetan zenbat eta zelan agertuten diran eztabaidatzeko.\nAndren ikusgarritasuna bakarrik ez, pelikuletan betetan daben rola be neurtuteko, 80. hamarkadan erabili zan Bechdel testa aitatuko da antzezlanean. Bertan, hiru aldaeragaz neurtzen dira pelikulak: filmean zenbat andra dagozan, euren arteko alkarrizketak eta alkarrizketotan, gizonak ez diran beste gairen bat aitatzen dan ala ez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000789", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan izango da Areatza Musik & Beer-en jaialdia, Kiñu Gaztetxean\nIluntzean garagardao dastaketea eta gauez, Ther Riff Truckers eta The Electric Alley taldeen kontzertuak egongo dira. Sarrerak salgai dagoz taberna ugaritan.\nAreatza Musik and Beer jaialdiaren antolakuntzeak eta Kiñu Gaztetxeak alkarlanean eratutako jaialditxoa, aprilaren 22an, 19:00etan hasiko da Igorreko Kiñu Gaztetxean. Hasteko garagardao dastaketea eta gero, kontzertuak egongo dira. Sarrerak salgai dagoz Areatzan, Bixer, Hagina eta The Quiet Corner tabernetan; Artean, Herriko Bentan; Diman, Baltzola jatetxean; Igorren, Axular Herriko Tabernan eta Kukuman; Lemoan, Atxeta tabernan; Ubiden herriko tabernan eta Zeberion Amañe tabernan.\nThe Riff Truckers taldea Gernikan sortu zan 2005ean. Rock and rolla, bluesa eta country-a joten dabe hasikeratik. 2006an hasi ziran kontzertuak emoten eta harrezkeroztik ez dira gelditu. The Electric Alley, barriz, 2012an Cadizen sortutako rock taldea da. 1970eko hamarkadako musikearen esentziari segiduten deutso.\nKontzertuaren aurretik garagardao katea egingo da 19:30ean Gaztetxean, eta bertan, lau garagardao mota desbardin edan ahal izango dira. Jatekoa be egongo da eta hamabost euro balio dauz dastaketarako txartelak.\nAreatza Musik and Beer 2023 jaialdiko kartela osotuten\nBagilaren 2 eta 3an izango da Areatza Musik and Beer jaialdia eta daborduko bertan egongo diran ia talde danak emon ditu jakitera antolakuntzeak. Holan, Eric Steckel estatubatuarra, La Perra Blanco cadiztarra, Edgar Blues Trio talde kataluniarra, Henrik Freischlader alemaniarra, Komodor bretainarrak, Basement Saints suitzarrak, Bob Wayne estatubatuarra, Atraco talde madrildarra eta Los Retros eta James Room bizkaitarrak dira jaialdirako baiezkoa emon daben bandak. Kartela osotzeko talde bakar bat konfirmatzea falta da.\nAurten, plazako karpeaz gainera zapatuan beste karpa bi be egongo dira errekearen alde bietara. Batean janari postuak egongo dira eta bestean, musika kontzertuak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000790", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astelehenean zabalduko da Arteako Haurreskolako matrikulazinoa\nEguenean, hilak 20, ate irekiak antolatu ditue gurasoek haurreskolea aurrez ezetuteko, 16:30ean.\n2023/2024 ikasturteari begira, Arteako Haurreskolan izena emoteko epea datorren astean hasiko da, aprilaren 24an eta zabalik egongo da maiatzaren 16ra arte. Hori dala-ta, familiek aurretik instalazinoak ezetuteko, haurreskolako ateak zabalik egongo dira aprilaren 20an, eguena, 16:30etik aurrera. Bertan, gurasoek gelak, espazio komunak, parkea eta inguruak ikusi ahalko dabez eta haurreskolan umeek zer egingo daben jakin.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000791", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ekain Goti (EH Bildu) eta Karlos Idirin (EAJ) dira Zeberioko alkategaiak\nGoti, Udal Gobernua berreskuratuten saiatuko da eta Idirin, hirugarren legegintzaldi bat errepikatuten.\nMaiatzaren 28an izango dira Udal eta Foru Hauteskundeak eta daborduko, Zeberion aurkeztu ditue alkategai biak, bai EAJ/PNVk bai EH Bilduk. Holan, jeltzaleen zerrendaburua Karlos Idirin izango da hirugarrenez; ezker abertzalearena ostera, Ekain Goti.\nAtzen hauteskundeetan, EAJk 339 boto (%48,85) lortu ebazan eta EH Bilduk 240 boto (%34,58).\nEH Bilduk, 2016an galdu eban Zeberioko alkatetzea, Karlos Idirin aurkeztu zanean hain zuzen be eta aurtengo helburua, agintera bueltetea izango da. EAJk ostera, legegintzaldi bi bete ditu daborduko eta horretan segidutea izango da helburua.\nZerrenda osoa\nEAJk ez, baina EH Bilduk zerrenda osoa be egin dau publiko: Ekain Goti, Itzi Aranguren, Ibai Perez, Amaia Bernaola, Martin Urieta, Ziortza Sagasti, Maria Junkera, Laxia Olagorta, Lander Astorkia, Ibon Igartua, Ana Alberdi, Nagore Leon, Natxo Diaz eta Itxaso Olaso.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000792", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan dator Anari Kiñu Gaztetxera\nAtzen kontzertua bertan-behera gelditu ostean, gaztetxeak aurkeztu dau data barria: aprilak 21. Sarrerak egun berean salduko ditue takillan.\nMartiaren 31n atzen momentuan gelditu zan bertan-behera Anarik Igorreko Kiñu Gaztetxean jo beharreko kontzertua. Holan, atzenean asteon izango da emonaldia. Barikuan, hilak 21, 20:30ean hasiko dira gaztetxeko takillan sarrerak salduten eta 21:30ean hasiko da kontzertua. Aurreko datako sarrerek be balioko dabe.\nAnari, euskal musikako musikari handienetakoa da. Bere diskoak, -Zebra, Irla izan eta Zure aurrekari penalak dira, akaso, ezagunenak- arrakasta handia izan dabe, eta zuzenekoetan, bete egiten dira aretoak. Ibilbide artistikoari errekonozimentua egiten deutsan Donostiako Adarra saria jaso eban 2018an. 2022an, nobela bat kaleratu eban Susa argitaletxeagaz, Gari eta goroldiozko titulupean.\nAreatza Musik & Beer gaztetxean\nGainera, hilaren 22an Areatza Musik&Beer-ek antolatutako jaialditxoa be egongo da Kiñun; The Riff Truckers eta The Electric Alley taldeen kontzertuakaz. Sarrerak, salgai dagoz Areatzako Bixer, Hagina eta The Quiet Corner tabernetan, Igorreko Axular Herrikoan eta Kukuman, Arteako Herriko Bentan, Dimako Baltzolan, Lemoako Atxetan, Ubideko Herrikoan eta Zeberioko Amañen.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000793", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zalbizkar igongo dabe Austarri Mendi Taldekoek domekan\nGazteizko mendietako gailurra da Zalbizkar (1.046m) igon eta Okiñara bajatuko dira hamabi kilometroko ibilbidea egin ostean.\nAustarri Mendi Taldeak antolatuta, zeberioztarrak Gazteizko mendietara egingo dabe urtekerea aprilaren 23an, domekea. Hamabi kilometroko ibilbidea izango da eta mendilerroko tontor garainera igongo dabe, 1.046 metroko Zalbizkar. Izen-emotea zabalik dago, aprilaren 20ra arte, 665 735 054 edo 656 415 597 telefonoetan zein helbidean.\nUrtekerearen egunean, goizeko 08:00etan urtengo da autobusa Zeberioko plazatik. Gasteizko mendietara joan eta 750 metrotik hasiko da ibilaldia, Lendiz (848m) menditik pasau ostean hasiko dira Zalbizkar igoten eta gero, Okiña herrira bisitauko dabe. Bidean, Ihuda errekea be ikusteko tartea egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000794", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Danel Elezkanok ez dau punturik lortu final-laurdenetako ligaxkako lehen partiduan\nLehia gogor baten ostean, Aitor Elordik 22-19 irabazi eban zapatuan Labriten jokatutako partidua.\nElezkano II.-k Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka fasea hasi dau pasau dan astegoienean. Zapatuan, Elordiren kontra lehiatu zan Labriten eta Mallabiakoak eroan eban ligaxka faseko lehen puntua, 22-19 irabazita. Biak atzen momentuan sartu dira txapelketara, Rezusta eta Zabala ordezkatu dabez eta, baina erakustaldi itzela emon eben partiduan.\nDimakoak, partidua irabazteko aukerea bere eskuan izan eban. Izan be, atzen zatian bera egoan aurretik, 18-19. Baina Elordik aurrea hartu eta lau tantu egin ebazan, danak jarraian. Holan, ligaxkako A multzoko lehen partidua eskuratu eban. Elezkano atzen postuan dago oin, baina oindino ez da jokatu Altuna III eta Lasoren arteko partidua. Astegoien honetan izango da, Bilbon.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000795", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia A taldea lider dago\nAndrazkoen Arratia B taldeak ezin izan dau Ugao liderraren kontra punturik lortu, beste talde guztiek ostera garaipena lortu dabe.\nAndrazkoen Arratia A\nZapatu arrastian jokatu eban andrazkoen A taldeak Añorga taldearen kontra etxetik kanpo eta atzen aldiko bolada onari jarraipena emonaz 0-2 irabazi eban. Lehenengo gola lehen zatian heldu zan Nerea Beitia lemoaztarrak sartutako gol eder bateri esker. Bigarren zatian Irune Egigurenek sartu eban bigarren gola. 26 jardunaldiren ostean eta ligea amaituteko 4 partiduren faltan Arratia A hamargarren postuan dago 35 puntugaz. Datorren partidua Oiartzun taldearen kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 22an, arrastiko 15:30ean.\nAndrazkoen Arratia B\nDomeka arrastian jokatu eban andrazkoen Arratia B taldeak Ugao talde liderraren kontra etxean eta 0-2 galdu eban Arratiak. 26 jardunaldi jokatu ostean zazpigarren postuan dago Arratia B 37 puntugaz. Datorren partidua Ariz taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 22an, arrastiko 16:00etan.\nGizonezkoen Arratia A\nDomeka eguerdian jokatu eban gizonezkoen A taldeak Urbietan eta 1-0 irabazi eban Moraza A taldearen kontra lehenengo zatian Paul Garaigordobil dimoztarrak sartutako gol bateri esker. 28 jardunaldiren ostean eta ligea amaituteko seiren faltan Arratia A lidertzan dago 61 puntugaz eta 8 puntu ateraten deutsaz bigarrenari. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Basurto A taldearen kontra hilaren 23an, goizeko 11:30ean.\nGizonezkoen Arratia B\nGizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Ermua A taldearen kontra eta 4-1 irabazi eban. 28 jardunaldiren ostean Arratia B bederatzigarren postuan dago 39 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Artibai taldearen kontra hilaren 22an, arrastiko 17:30ean.\nLemoako Harrobi\nDomeka arrastian jokatu eban Lemoako Harrobik Arlonagusian Artibai taldearen kontra eta 5-3 irabazi eban Lemoako taldeak. 28 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago 48 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Etxebarri B taldearen kontra hilaren 23an, goizeko 11:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000796", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaia Cup-eko binakako eskupelota finalak jokatuko dira Zeberion\nDomeka arrastian izango dira kadete C, gazteak C eta andrak B mailetako finalak Zubialdeko frontoian.\nAstegoien honetan jokatuko dira Bizkaiko Esku Pilota Federakuntzak antolatutako Bizkaia Cup txapelketako binakako eskupelotako finalak Arrigorriaga, Barakaldo eta Zeberion. Gaur, hilak 14, Arrigorriagan jokatuko dira kadete A, gazteak A eta nagusiak A mailetako finalak; Lemoa EL taldea egongo da nagusien artean, markinarren kontra.\nDomekan ostera, Barakaldon izango dira kadete B, gazteak B eta nagusien B eta C mailetako finalak, goizez. Arrastian barriz, 16:30etik aurrera, Zeberioko Pelotalekuan jokatuko dira gainontzekoak: kadete C, gazteak C eta andrak B. Lehenengoan, Iurretako talde bi egongo dira aurrez aurre eta bigarrenean Gazte-zarrak eta Lagun Artea taldeak. Andren finalean, Lezama taldea Txumuluxueta ME talde dimoztarragaz lehiatuko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000797", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "ETB1eko SOS Kantak Arriskuan programak saio bat grabauko dau Lemoan\nXX. mende hasikerako kanta bat landu eta berreskuratuko dau, gero abestia herritarrakaz birgrabatzeko. Maiatzaren 3an eta 5ean izango dira grabaketak eta zabalik dago izen-emotea.\nEuskal geografia osoko kanta zahar edo tradizionalen ondarea da ETB1eko SOS Kantak Arriskuan programaren langaia. Bigarren denporaldia grabetan dabil oin Klara Mendizabal, Lide Hernando eta Iker Laurobak aurkeztuten daben programea eta zazpi saioetako bat, Lemoan egingo da. Helburua, abesti zahar bat berreskuratu eta herritarrakaz batera, honen inguruko historia argitu eta gero kantetea da.\nHolan, saioak aurrera egiteko herritarren laguntzea beharko dau, bai abesteko bai ikusle moduan joateko. Maiatzaren 3a, bakotxaren ahotsak entzuteko eta entsaiatzeko eguna izango da eta maiatzaren 5ean egingo da grabaketea, gauez. Izena emoteko, formularioa zabaldu dau programak. Kantetako, bizia Lemoan egiten dauan jentea topetan dabil jentea, jaiotzaz izan ala ez; publiko lez joateko ostera, ez da zertan lemoaztarra izan behar.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000798", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Rock gaua egongo da gaur Bixer tabernan\nBAND-IDOS taldeak eskainiko dau kontzertua Areatzako Bixer tabernan, 22:00etatik aurrera.\nGaur, aprilak 14, atzenaldian hilero egin dan legez, rock'n roll kontzertua egongo da Areatzako Bixer tabernan. Martian Triple Zero Band eta Hotel Ruido pasau dira eta oingoan, BAND-IDOS taldearen txanda izango da, rockzale beteranoen boskotea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000799", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan merkadua eta country musikea egongo dira Zeanurin\nGoiz osoan zehar erosi ahalko dira barazkiak, gaztaia, pastelak, ogia, txakolina eta txorizoak, besteak beste. Musikea, The Half Nelsons taldeak ipiniko dau, 13:00etatik aurrera.\nOingo domekan, aprilak 16, 10:00etatik 15:00etara, nekazaritzako jateko produktuen merkadua egongo da Zeanuriko plazan. Bertan, baserriko elikagai fresko zein landuak egongo dira salgai eta egindako erosketa guztiek tokiko produktu loteen zozketan parte hartuko dabe.\nMerkadua, \"herri bat, merkadu bat\" ekimenean dago; Gorbeia Turismok, Gorbeialde Landa Garapenerako alkarteak, Zeanuriko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta. Merkadu honetan, udabarriko barazkiak, gaztaia, pastelak, ogia, txakolina eta txorizoak erosi ahal izango dira besteak beste.\nCountry musikea\nMusikea ez da faltauko Zeanuriko plazan eta 13:00etan, The Half Nelsons country musikea egiten dauan taldeak kontzertua eskainiko dau. Laukotea, Don Cabanellak (Still River), Aitor eta Eneko Cabiñanok (Travellin Brothers) eta Ander Alonsok (Mississippi Queen) osotuten dabe. Euren errepertorioa Amerikako country tradizinoari eta Old Folk-ari dago lotuta. Bob Dylan, Willie Nelson, Lyle Lovett, Bill Withers, Ray Lamontagne, Seth Walker, Wood Brothers edo John Mayer-en kantuen bersinoak egiten dabez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000800", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Momiak' eta 'Mari(dos)' pelikulak proiektauko dira Lasarte Aretoan\nDomekan, 17:00etan hasiko da umeentzako euskerazko pelikulea eta 19:30ean, nagusiena.\nAprilaren 16an, domekea, Igorreko Kultur Etxean film bi egongo dira ikusgai. Hasteko, 17:00etan proiektauko da Momiak (Juan Jesus Garcia Galocha, 2023) animazinozko pelikulea, euskeraz. Gero, 19:30ean, helduentzako Mari(dos) (Lucia Alemany, 2023) komedia.\nMomiak pelikuleak mundu modernoaren eta antxinako Egiptoren arteko istorio bat kontetan dau, antxinako mundu hau oindino be lurraren erraitan bizirik dagoala oinarri hartuta. Nefer printzeza eta Thut ezkondu ostean, errege eraztun bat zainduko beharko dau Thut-ek, baina Lord Carnaby arkeologoak eraztuna aurkituko dau indusketa batean. Holan, Thut gizakien mundura joan beharko da, Londresera hain zuzen be, eraztuna berreskuratzera.\nMari(dos) filmean ostera, Paco León eta Ernesto Alterio dira protagonistak. Dei bat jasoko dabe, euren emazteak ospitalean dagozala esaten eta biak bertaratzean, bien emaztea bardina dala ikusiko dabe, Laura (Celia Freijeiro). Holan, komediatik bien arteko alkarbizitza eta lehiakortasuna kontetan dau pelikuleak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000801", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bugari Express taldea dakar Arteako Herriko Bentak\nDomeka eguerdian izango da Belgikako bandaren zuzeneko emonaldia; gypsy, folk eta klezmer musikea joko dabe.\nBelgikatik etorrita, aprilaren 16an 13:00etan, Bugari Express taldeak zuzeneko kontzertua eskainiko dau Arteako Herriko Bentan. Laukote honek, \"Balkanen goibeltasunetik, Argentina berorainoko musika-bidaia zoragarria\" eskainko dau akordeoi, bibolin, kontrabaxu eta klarineteagaz lagunduta.\nFolk, gypsy eta klezmer musikea eskaintzen dau Bugari Express bandak. Bigarren estiloa, Europa ekialdeko ijitoen musikatik dator eta atzena, klezmer-a, Mundu Gerren aurreko Balkanetako juduen jaietarako musikea da; jantza, ezkontza eta bestelango ospakizunetan dauka oinarria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000802", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaia eta Errioxako federazinoetako andrak eskupelotan lehiatuko dira Lemoan\nGRABNI txapelketako laugarren jardunaldiaren zati bat Lemoan jokatuko da zapatu goizean; gazteen, 22 urtez azpikoen eta nagusien partiduak egongo dira, banaka eta binaka.\nGRABNI Araba, Bizkaia, Errioxa, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroako pelota federazinoen arteko urteroko txapelketea da, modalidade eta adin desbardinek hartzean dabe parte bertan. Eskuz eta palaz, ezker paretan zein trinketean jokatuten da GRABNIN.\nHolan, jardunaldi bakotxa frontoi desbardinetan izaten da, modalidadearen arabera. Asteon Bilboko Club Deportivon, Matienan, Bizkaia Frontoian, Larrabetzun, Abadiñon eta Lemoan jokatuko da txapelketako laugarren jardunaldia; Errioxako eta Bizkaiko federazinoen artekoa.\nLemoan, eskupelotako andran partiduak jokatuko dira aprilaren 15ean, zapatua, 10:00etatik aurrera. Lau partidu izango dira guztira, danak bizkaitar eta errioxarren artekoak. Lehen partidua, gazteek jokatuko dabe banaka eta hurrengoak, binaka izango dira: gazteak, 22 urtez azpikoak eta nagusiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000803", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bueltan da futbola Urbieta eta Arlonagusian\nAndrazkoen Arratia A taldeak izan ezik, nagusien talde arratiar guztiak lehiatuko dira etxean; zapatu zein domekan.\nAurreko astegoienean, Aste Santua izan dala-ta, ez da partidurik jokatu ez Urbietan ez Arlonagusian. Deskantsua amaituta, asteon bueltauko dira ligako partiduak Igorre eta Lemoako nagusien taldeentzako. Gainera, andrazkoen Arratia Ak kenduta, partidu guztiak ikusi ahalko dira etxeko zelaietan. Andrazkoen Arratia Ak, Donostian jokatu dau Añorga taldearen kontra, zapatuan 16:00etan.\nUrbietan barriz, lehen partidua zapatuan 18:15ean hasiko da, gizonezkoen Arratia B eta Ermua A taldearen artekoa. Domekan ostera, 12:15ean, gizonezkoen Arratia Ak, Moraza A taldea izango dau aurkari eta arrastian, 17:15ean, andrazkoen Arratia Bk Ugao jasoko dau, ligako liderra.\nLemoako Harrobik be, domekan izango dau partidua Arlonagusian. Arrastiko 17:00etan, Artibai taldea izango dabe aurrez aurre lemoaztarrek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000804", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hamaikagarren urteurrena ospatuko dau bihar The Quiet Corner taberneak\nOspakizunean, \"super pintxopotea\" egingo da 19:30etik aurrera eta zapatuan, blues kontzertua egongo da ikusgai iluntzean.\nAreatzako The Quiet Corner taberna 2002. urtean jaio zan eta ordutik, hostalaritzea eta musikea buztartu dauz, \"Euskal Herria eta Irlanda senidetzeko\". Holan, hamaika urte honeetan garagardaoan eta batez be, blues eta jazz, musikan oinarritutako jarduera ugari antolatu dauz, bai eta irlandar kulturea buztartu, St. Patricks eguna ospatzen zein errugbi partiduak proiektetan.\nBide luze hau ospatuteko, bihar, hilak 13, urtebetetze jaia ospatuko dabe tabernan. 19:30ean zabalduko da tabernea eta \"super pintxopoteoa\" egongo da hurbilduten danarentzako, 22:30ak arte. Zapatuan ostera, hilak 15, Biscuit Blues Duo taldea egongo da, zuzenean dakar Chicago uriko blues musikea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000805", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Asteon emongo jako hasikerea Kiñu Gaztetxearen IX. urteurreneko egitarauari\nBarikuan umeentzako Urpekontzi misteriotsua ikuskizuna, zapatuan Zumbatoia eta domekan, Mari filmaren proiekzinoa egongo dira gaztetxean.\nIgorreko Kiñu Gaztetxea inaugurau zanetik bederatzi urte pasau dira baborduko eta asteon hasiko dira ospakizunak, astegoienean egunero egongo da zer egin, dana doban. Aprilaren 14an, barikua, umeentzako Urpekontzi misteriotsua ikuskizuna egongo da 18:30etik aurrera; aprilaren 15ean barriz, zapatua, Zumbatoia egingo da 11:30etik aurrera; aprilaren 16an ostera, domekea, Antixenako Gaztetxeak egindako Mari pelikulea egongo da ikusgai, 19:00etan.\nHorrezaz gain, datorren astegoienean Areatza Musik & Beer-ek antolatutako jaialdia egingo da hilaren 22an. Aprilaren 28an barriz, futbolin txapelketea antolatu da eta 29an egingo da urteurreneko jai nagusia.\nUrpekontzi misteriotsua hiru eta hamar urte bitarteko umeentzako antzerkia da eta XX. mendeko abesti ospetsuen moldaketak dira oinarri, umeak jantzan ipinteko. Holan dino sinopsiak: Simon, Bobby eta Janis aspaldiko lagunak dira. Udako egun bero batean, uriko asfaltoa atzean itxi, eta hondartzara joatea ebazten dabe. Uretan jolasean dabizala, urpekontzi itxurako zeozer ikusten dabe urrinean. Baina gauzak ez dira itxuraren araberakoak...\nZumbatoian barriz, gaztetxeko Zumba klaseko irakasleak saio irekia girotuko dau eta edonor sartu daiteke jantza egitera. Goizeko 11:30etan hasi eta bazkal ordura arte izango da saioa. Gero, Zumba klaseko ikasleek antolatutako bazkaria egingo da. Honetarako, izena emon behar da 660 581 283 telefonoan.\nAmaitzeko, Mari pelikulea proiektauko da domekan. Oñatiko Antixenako Gaztetxeak egindako produkzinoa da hau eta Mari, ixilik nahi gaituztenean da izen osoa. Gaztetxearen hamargarren urteurrenean egin eben pelikulea, gaztetxe mobimentuak urteotan egindako lana ezetuarazo eta balioan ipinteko. 2032. urtean dago girotuta istorioa eta gaztetxearen desalojoa ekiditeko Mariren burrukea kontetan dau. Gatazka honetan, Udalagaz bakarrik ez, familia eta asanbladan sortzean diran gatazkei egin beharko deutso aurre Marik.\nLapurreta saiakerea\nKiñu Gaztetxeko asanbladakideek domekan jakinarazo ebenez, zapatu gauean ostuten saiatu ziran \"hiru mutil gazte\" gaztetxean. Auzotarren dei bateri esker izan eben erasoaren barri eta argitu dabe, ateetan kalteak dagozan arren, ez zirala barrura sartu. Gero, burdinezko palanka bat eta zerra bat aurkitu ebezan gaztetxe inguruan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000806", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan jokatuko da Lemoako VIII. Alebin Txapelketea\nTalde profesional ugariren kimuakaz lehiatuko da Lemoako Harrobi; Athletic, Reala, Osasuna, Alaves eta Eibarrekoakaz tartean.\nAprilaren 15ean, zapatua, jokatuko da Arlonagusia zelaian Lemoako VIII. Alebin Txapelketea. Goizez, 10:00etatik 13:30era, zein arrastiz, 16:15etik 20:30era, jokatuko dira Lemoako Harrobi taldearen kimuen eta talde profresionaletako kimuen arteko partiduak. Sarrereak bost euroko balioa izango dau, hiru eurokoa bazkideentzako.\nArlonagusian lehiatuko diran euskal talde profesionalen artean Lemoako Harrobi bera, Athletic Club, Real Sociedad, Osasuna, Eibar eta Alaves egongo dira. Bestetik Valladolid, Valencia, Celta de Vigo, Racing, Zaragoza eta Deportivo Alaves taldeetako kimuek be hartuko dabe parte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000807", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetan lehiatuko da Elezkano II\nRezusta eta Zabaleta ordezkatzeko deia jaso ostean, Artolaren kontra 22-19 irabazita sailkatu da final-laurdenetako ligaxka fasera.\nDanel Elezkanok Peio Etxeberriaren kontra galdu baeban be, atzen orduan izan zan deitua txapelketara bueltetako, Elordigaz batera, Rezusta eta Zabala ordezkatzeko. Holan, zapatuan Artolaren kontra lehiatu zan eta 22-19 irabazi eban Dimakoak, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkarako txartela lortuta.\nLehen tantuek Artolaren alde egin eben, baina 1-6tik aurrera, Elezkano hasi zan jokoan sartu eta aldea txikituten. Holan, 9-7tik aurrera Dimakoa ibili zan aurretik momentu oro, atzen zatian aldea galtzeako hurbil egon bazan be, 18-17 izan zan alderik txikerrena. Baina Elezkanok, aurkariak baino gitxiago huts egin eta tantu gehiago sartu ebazan, partidua 22-19 amaituta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000808", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaia Cup gomazko paleta txapelketea irabazi dabe areatzaztarrek\nAndrazkoen C mailan, Irati Illarregik eta Haizea Iturbek jantzi ebezan txapelak, elorrioztarrei finala irabazi ostean.\nAprilaren 2an, Basauriko frontoian jokatu zan Bizkaia Cup-eko andrazkoen C mailako gomazko paletako finala Elorrioko Hori Hori KJ taldearen eta Areatza C-ren artean. Irati Illarregi eta Haizea Iturbek osotuten eben delegazino arratiarra eta lortu eben finala irabaztea, 30-15.\nFinala jokatu aurretik, urtailean hasi zan ligaxka fasea final-aurreko partiduak gainditu behar izan dabez Illarregik eta Iturbek. Lehen fasean, Areatzako beste bikote bat be egon da lehian: Irati Valdevira eta Aiora Arnaizek osotutakoa. Baina ligaxkako lehenak izan ziran Illarregi eta Iturbe, jokatuteko sei partiduak irabazita.\nGero, final-laurdenak jokatu ebezan, Areatzan bertan Olgetan G taldeari 30-21 irabazita. Finalaurrekoak barriz, partidu bina jokatu ziran, Zornotzako Erdu B taldearen kontra, lehen partidua 30-9 eta bigarrena 30-21 irabazi ebezan, finalerako sailkapena lortuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000809", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Vodka Lemon' film armeniarra dakar Zineklubak asteon\nDatorren eguenean, hilak 13, 20:00etan, Hiner Saleem zuzendariaren Vodka Lemon (Armenia, 2003) pelikulea eskainiko dabe Igorreko Lasarte Aretoan.\nSobietar osteko suntsitutako Armeniako herrixka kurdu baten, neguan, kokatzen da istorioa. Umorez eta dotore, Saleem-ek kontetan dau, zelan paisaje zuri ederren artean, protagonistek bizimodu gogorrari egiten deutsien aurre, maitasuna tarteko.\nHamo 60 urteko alargun bat da, armada gorritik erretirautako ofizial bat. Bere ondasun bakarrak armairu zahar bat, telebista eta uniforme militarra dira, eta hilean 7 dolarreko pensinoa jasoten dau. Egunero, hilerrira joaten da eta emaztearen hilobiaren erretratutik edurra kentzean dau. Apurtxo bat urrunago, Nina 50 urteko alargun erakargarriak gauza bera egiten dau: senarraren hilobitik edurra kendu. Persona helduen arteko maitasun samur bat sortuko da Hamo eta Ninaren artean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000810", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gontzal Mendibilen kontzertua egongo da Zeberion\nOlabarrietako Santo Tomas parrokian izango da San Joan Gurutzetakoaren poemen kontzertua barikuan, hilak 14, 20:00etan.\nGontzal Mendibilek, Luis Baraiazarrak euskeratu eta berak musikatutako San Joan Gurutzekoaren poemak kantauko ditu. Beragaz batera, Ugaoko Sarea Abesbatza, Jose Angel Roblesen zuzendaritzapean eta Ainhoa Tabuyo (bigarren ahotsa), Angel Unzu (gitarrea eta buzukia) eta Iñaki Dieguez (akordeoia) musikariak egongo dira.\nGontzal Mendibilek 2021eko bagilean, plazaratu eban Euskaltzaindian, Luis Baraiatzarrak itzulitako liburua eta 13 kantuz osotutako CDa. Easo Abesbatzagaz 8 kantu grabau ebezan eta eurekaz 5 kontzertu emon. Diskoa aurkezten dan herri edo inguruko koruakaz beste 12 kontzertu emon dauz Mendibilek. Euskal Herrian, San Joan Gurutzekoaren poema musikatuak kantetan, 17 kontzertu egin ditu Zeanurikoak eta beste bi Euskal Herritik kanpo: Avilan eta Madrilen.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000811", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "One Wall Txapelketea jokatuko da gaur Diman\nAndra zein gizon euskaldunak, argentinarrak, valentziarrak eta mexikarrak lehiatuko dira frontoian 15:00etatik aurrera.\nMunduko Pilota Txapelketea amaitu barri dala-ta, hainbat nazinoarteko jokalari Valentziatik Dimara hurbildu dira asteon, lagun arteko One Wall Txapelketea jokatuteko. Euskal Herriko pelotariak, Mexikokoak, Argentinakoak eta Valentziakoak lehiatuko dira, Rebotean OneWall Klubak konbidauta.\nAtzo jokatu zan gizonezkoen ligaxka fasea eta gaur, final-laurdenak, finalaurrekoak eta finala jokatuko dira 15:50etik aurrera. Andrak barriz, ligaxka fasea 15:00etan hasiko dabe gaur eta gero, 16:40tik aurrera, finalaurrekoak eta finala.\nRebotean OneWall Kluba\nLur Ziarrusta dimoztarra eta Mikel Beldarrain arteaztarra One Wall taldea osotuteko ahaleginean dabiz. Holan, Munduko Txapelketea aprobetxau dabe hainbat jokalari Dimara konbidetako, eskupelota modalidade honen zaletasuna eskualdean buztartuteko ahaleginean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000812", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Osasun neurologikoa eta txertoen gaineko tailerra emongo dau Xavier Uriarte medikuak\nAprilaren 15ean, zapatuan, izango da berbaldi-tailerra, 10:00etatik 14:00etara, Arantzazuko Kultur Gunean. AskeBizi Arratien taldeak antolatutako berbaldi-tailer honetan, osasun neurologiko eta mentala ikuspegi ekologikotik, gaixotasun neurologikoak eta txertoak zer diran eta euren konposizino eta dakarrezan konplikazinoak landuko dira. Xavier Uriarte errehabilitazino, osasun publiko eta medikuntza naturistan mediku espezialistak gidatuko dau saioa.\nTailerrak 20 euroko prezioa dauka eta izena helbide elektronikoan emon behar da aldez aurretik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000813", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Udane Romero ugerlari igorreztarra Udako Espainiako Txapelketan lehiatuko da\nBizkaiko Txapelketan hamaika domina eta Euskal Herriko txapelketan urrea lortzeaz gainera, Tarragonan estadu mailan lehiatzeko denpora markak bete ditu hamabost urteko gazteak.\nUdane Romero Mugarza hamabost urteko ugerlari igorreztarra da, Galdakaoko Igeriketa Taldean dabilena. Martiako lehen astegoien bietan, Bizkaiko eta Euskal Herriko Txapelketak jokatu ebazan hurrengoz hurrengo eta bertan lortutako markei esker, Udako Espainiako Txapelketan lehiatuko da garagarrilaren 26tik 30era, Tarragonan.\nHainbat modalidadetan jokatuteko aukerea izango dau, txapelketetan estadu mailan lehiatzeko denpora minimoak lortu ditualako. Lau modalidade aukeratu beharko ditu 50 bizkar, 50 libre, 100 bizkar, 100 libre eta 200 bizkarren artean. Txapelketa honetarako entrenetan dabil oin, egunero Galdakaoko ugerlekura joaten eta Gasteizen be prestauko da, 50 metroko ugerlekuan.\nUdane Romero eta Lidon Muñoz ugerlari olinpikoa.\nLehen esperientzia\nEstadu mailan lehiatzen, lehen esperientzia pasau dan astegoienean bizi izan dau Romerok, Mallorkan jokatu dan Udabarriko Espainiako Txapelketan. Dominarik lortu ez dauan arren, 50 bizkar modalidadeko finalean lehiatu ahal izan zan junior mailan, zortzigarren heldu zan, bosgarren bere adinetik. Halanda be, pozik bueltau da, ugerlari olinpikoakaz egotea esperientzia \"ikaragarria\" izan da-ta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000814", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eleizako plazan frontoia egiteko proiektua jaio da Lemoan\nLemoako Esku Pilora alkarteak egindako eskakizunari erantzungo deutso holan Udalak eta antxina herriko plazetan egoten ziran moduko frontoia egingo da.\nLemoako Kotxepin Kultur Etxearen, Karabie Gaztetxearen eta eleizaren artean dagoan plazan frontoi bat eregiteko proiektua diseinetan hasi dira. Momentuz, proiektua esleitu da eta zirriborroa aurkeztuko da laster, aurrekontua garatu eta eregiteko prozesuaren egutegia zehaztu aurretik. Antxinako moduko estalgi bako frontoi bat egitea da helburua, inguruan integrauta eta danontzako beti zabalik egongo dana.\nSaioa Elejabarrieta alkateak azaldu dauanez, \"idea da 2023an proiektua diseinau eta danon artean ebaztea zelangoa izan behar dan espazio hori\". Holan, diseinuaren eta aurrekontuaren arabera, Udalak balorauko dau ia 2024ko aurrekontuetan proiektua jaso ahal dan.\nEljabarrietak adierazo dau, lehen plaza hori asko erabilten zala, \"baina gaur egun ez dauka ezelango erabilerarik, ez dago inor inoz\". Beraz, espazio honeri ze erabilera emon prentsetan hasi zan Udala baina eskupelota alkartekoak aurreratu ziran eskakizun bategaz: lehen herri guztietan egoten zan frontoi ez profesional bat zabaldutea. Izan be, kiroldegia zarratuta dagoanean ezin da frontoia erabili eta holan, non jolastu izango dabe frontoizaleek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000815", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Maraka Koop. Elk. Txikiak jarraituko dau Igorre Bizi proiekturako zerbitzua emoten\nHerri bizigarri, jasangarri eta parte-hartzaile baten alde, herritarren beharrizan eta nahiak ezetu, eta horren araberako proiektuak egiteko parte-hartze prozesua planifiketea, gauzatzea eta ebaluatzea izango da Marakaren lana.\nMunduko Osasun Erakundeak 2007an hasita Hiri Lagunkoiak programatik tiraka ipini zan martxan 2016an Bizi Igorre. Honen bitartez, herria nagusientzako lagunkoia izatea topetan da, eta ondorioz, herritar guztientzat. Honen jarraipena da Bizi Igorren 2030 eta hau garatuteko behar dan laguntza teknikoa esleitu deutso Marakari Udalak.\nMarakaren beharra izango da, Igorre bizigarriagoa, jasangarriagoa eta parte-hartzaileagoa izateko bidean, igorreztarren beharrizak eta nahiak jasotea gero parte-hartze prozesua planifikau, taldeak dinamizau eta martxan ipintea.\nIllart Gumuzio alkateak azaldu dau, prozesu parte-hartzailea instituzionalizetako gogoa be badagoala: \"Udal barruan parte-hartzea estrukturala egiteko asmoagaz, `prozesu herritarrean azaldutako gai, ideia eta erronkak udalaren egunerokoan zelan txertatu hausnartuko da\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000816", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "The Riff Truckers eta The Electric Alley taldeen kontzerturako sarrerak salgai\nAreatza Musik & Beer-ek Kiñu Gaztetxean ospatuko dau jaia aprilaren 22an, garagardao dastaketea eta gero, kontzertuak egongo dira.\nAreatza Musik and Beer jaialdiaren antolakuntzeak eta Kiñu Gaztetxeak alkarlanean eratutako kontzertua, aprilaren 22an, 21:00etan izango da Igorreko Kiñu Gaztetxean. Sarrerak salgai dagoz daborduko Areatzan, Bixer, Hagina eta The Quiet Corner tabernetan; Artean, Herriko Bentan; Diman, Baltzola jatetxean; Igorren, Axular Herriko Tabernan eta Kukuman; Lemoan, Atxeta tabernan; Ubiden herriko tabernan eta Zeberion Amañe tabernan.\nThe Riff Truckers taldea Gernikan sortu zan 2005ean. Rock and rolla, bluesa eta country-a joten dabe hasikeratik. 2006an hasi ziran kontzertuak emoten eta harrezkeroztik ez dira gelditu. The Electric Alley, barriz, 2012an Cadizen sortutako rock taldea da. 1970eko hamarkadako musikearen esentziari segiduten deutso.\nKontzertuaren aurretik garagardao katea egingo da 19:30ean Gaztetxean, eta bertan, lau garagardao mota desbardin edan ahal izango dira.\nAreatza Musik and Beer 2023 jaialdiko kartela osotuten\nEric Steckel estatubatuarra, La Perra Blanco cadiztarra, Edgar Blues Trio talde kataluniarra eta Henrik Freischlader alemaniarra dira momentuz, bagilaren 2 eta 3an Areatzan egongo dirala antolakuntzeak jakinarazotako bandak. Aurten, plazako karpeaz gainera zapatuan beste karpa bi be egongo dira errekearen alde bietara. Batean janari postuak egongo dira eta bestean, musika kontzertuak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000817", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Errumania da Arratia, Ubide eta Zeberiora etorritako atzerritarren jatorri nagusia\nArratia, Ubide eta Zeberion, guztira, 15.331 lagun egozan erroldatuta 2021ean. Euretako, 1.545, %9,9 atzerritar jatorrikoak ziran. 2002tik 2021era, hazkundea izan dau atzerritik etorritakoen kopuruak, 2002an, 291 ziran eta. Errumania, Maroko, Kolonbia eta Bolivia dira jatorri nagusiak.\nHogei urte honeetan, hazkundea ez da denpora guztian bardina izan, momentuko egoera ekonomikoagaz loturea izan dau-ta. Holan, inflexino puntu bat topau daiteke 2011n, (atzerritar jatorriko erroldatutako 1.133 biztanle egozan gure eremuan), ze ordurarte gorantza egin baeban kopuruak, orduan eta 2014ra arte (1.052), apur bat jeitsiko zan, eta hortik aurrera, barriro be gora egin dau. Bilakaera hau, Euskal Herriko ekonomiagaz lotuta dago; izan be, immigranteak gurera etorten dira guk konpondu ezin doguzan premina batzuk asetzera eta ekonomia krisian dagoan momentuetan, gitxiago etorten dira gurera lanera. Urte hareetan krisia bizi izan zan, batez be industria sektorean.\nGure eskualdean, Errumaniatik etorritakoak dira kopuru absolutuetan gehienak, 295; baina ez dira hazkunde handiena izan dabenak (258). Marokoar jatorrikoak dira hazkunde absolutu handiena daukienak (262). Errumaniar jatorrikoek hasikeran hazkunde handia izan eben eta gorena 2010ean jo eben; 390 lagun egozan erroldatuta Arratia, Ubide eta Zeberion orduan. Aztertuten gabizan epe osoan jatorri horretakoek gurean ugarienak izaten jarraitu arren, kopuruak behera egin dau eta gaur egun 295 dira. Marokotik etorritakoak (284) dira kopuru aldetik bigarrenak gure eskualdean eta hazkunde handiena (262) izan dabenak. Hasikeratik ia eten barik hazten joan ziran arren, 2018tik aurrera izan dabe hazkunderik handiena; hau da, Marokoar jatorriko erroldatutako biztanleria da gehien hazten doana. Euskal Herrian, jentetsuena da. Migrazino hau azalduko leukiezan faktoreak, besteak beste, Marokon aukera ekonomiko urriak eta ezegonkortasun politikoa izan daitekez, baita geografikoki urrun ez egotea be. Biztanleria honek loturea izan dau arrantza eta nekazaritzeagaz batez be, baina atzen urteotan, merkataritzea, ostalaritzea edo garbiketea lango sektoreetan be egiten dabe behar askok.\nHego Euskal Herrian legez, gurean be Kolonbia da atzerritar jatorriko erroldatutako persona (126) gehien dituen hirugarren herrialdea. Hurretik joako Bolivia (121). Kolonbiar jatorriko biztanleria hazten joan da hogei urteotan, 2014tik 2018ra izan ezik, urte horreetan egonkor egon zan-eta erroldatuen kopurua. Bitxia da Boliviatik etorritakoen bilakaerea. Lehenengo urteetan, errumaniarren atzean, Boliviar jatorrikoa zan bigarren jentetsuena. Izan be, Boliviakoen kopurua asko hazi zan lehenengo urteetan eta 2007an, jo eban gorena 169 lagunegaz. Gero apurka-apurka behera egin dau eta oin laugarren dago.\nLatinoamerikako immigrazinoa feminizaua da. Hasikeran andrak etorri ziran, zaintza lanetan jarduteko eta gero ekarri dabe familia. Aztertutako lehenengo urteetan Arratia, Ubide eta Zeberiora etorritakoen seme-alaba batzuk, migratzaileen bigarren belaunaldia, hemen hazi dira eta bertakoak dira. Xabier Aierdi soziologoak gogora ekarri legez, ordukoa askoz jentetsuagoa izan zan arren (EAEko gizartea ia bikoztu egin zan) holan gertatu zan be, oin dala 60 urte Espainiatik etorritako immigrazinoagaz. \"Espainiako immigranteak etorri ziran hona, bertan kokatu ziran, eta gaur egun dagozan seme-alabak orduan etorri ziranen ondorengoak dira\". Oin be, jatorri desbardinez osotutako gizarte barri bat sortu dala eta desbardintasunak errespetauz eta interakzinoa bultzatuz, gure erronkea uritartasun praktikoa bultzatzea dala dino soziologoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000818", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kanpaikadak joko dabez ermitetan, Dimako bonbardaketea gogora ekarteko\nEguenean beteko da Dimako bonbardaketen hasikerearen 86. urteurrena. Hile eta erdian, zazpitan bonbardeau eben herria italiar eta alemaniar hegazkinek.\nOingo eguenean, aprilak 6, Dimako lehen bonbardaketearen 86. urteurrena beteko da eta hildakoak gogora ekarteko Dimako eleiza eta ermita guztietako kanpaiek batera joko dabe minutu biz, 17:00etan, ordu horretan izan zalako bonbardeoa 1937an. Gero, Igorre bonbardeau eben hegazkin bardinek eta Osita Fano Urrutia hil eben, seme-alaben aurrean.\nUrte haretako maiatzaren 23ra arte, zazpitan pasau ziran gitxienez faxisten hegazkinak Dima gainetik bonbak botaten. Oba auzoan eta erdigunean egon ziran kalteak, baina ez dago hildako eta zaurituen gaineko informazino ofizialik.\nHolan, eguenean 17:00etan auzoetako jentea auzoko ermitearen inguruan batzera deitzean dabe Bakearen Lore Gara ekimenaren bultzatzaileek, \"egun haretan hil, zauritu edo kaltetuak izan ziran herritar guztiak eta aldi berean gerra krudelaren ondorioz hildako eta errepresaliadu guztiak ixiltasunean omentzeko\".\nTxumuluxueta Kultur Elkarteak, 2016an abiatu eban Bakearen Lore Gara egitasmoa, Dimako herrian Gerra Zibilean gertatutakoaren inguruan egiaren ezagutza eta erreparazino morala lortzeako. Horretarako kanpai jotzeez gainera, besteak beste, berbaldiak, ekintza sozialak eta errezitaldiak antolatu ditue urte honeetan zehar.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000819", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Marrazketa tailerra emongo dau Areatzan Martin Ortega Murok\nBidaietako koadernoak egiten hasteko materiala emon eta teknikak azalduko ditu eguenean, Areatzako kaleak marrazteko saio praktikoan.\nMartin Ortega Muro marrazkilaria trebatuta dago Arratiako parajeak marraztuten, izan be, berak egin ditu bai Areatza Bisitatzeko Koadernoaren zein Igorre Ezetu erakusketako ilustrazinoak. Oin, kaleak marraztuteko teknika hau erakusteko tailerra antolatu dau, aprilaren 6an Areatzan emongo dauana, 11:00etan hasi eta 14:30ak arte. Izena 617 332 691 telefonoan edo helbidean emon daiteke.\nBidaia koadernoak egiten ikasteko tailer hau hasibarrientzako dala argitu dau eta 40 euro ordaindu beharko dira. Baina prezio horregaz, marrazteko materiala be eskuratuko dau izena emoten dauanak: koadernoa, Pentel ur pintzela, akuarela profesionalak, akuarela paleta eta rotlin profesionala besteak beste.\nHolan, materiala eskuan hartuta Areatzatik marrazkiak egiten pasauko dabe eguen goiza parte-hartzaileek. Bitartean, Ortegak \"ideak, marrak eta teknikak\" partekatuko dauz, gero bakotxak bere koadernoa betetan hasteko.\nAreatza bisitatzeko koadernoaren portada, Martin Ortega Murok egina.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000820", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Immigrazinoa aztergai, Saretzen proiektuaren bigarren atalean\nEITBk eta TOKIKOM tokiko komunikabideen sareak datu kazetaritza jorratu dabe beste behin Saretzen proiektuaren barruan.\nHego Euskal Herriko immigrazinoa izango dau aztergai Saretzen proiektuaren bigarren atalak. 2002tik 2021era atzerritik etorritako lagunen jatorria, urte horreetan izandako hazkundea eta helmuga aztertu ditue EITBk eta TOKIKOMek alkarlanean, baita atzerritar jatorriko lagunek gure ekonomian daukien eragina be.\nEspainiako Estatistika Institutuak (INE) argitaratutako datuak erabili dira lan hau egiteko, eta horreek aztertzeaz gainera, immigranteen istorioak eta bizipenak be jaso dira hambostekarian.\nDatu kazetaritza, alkarregaz eta alkarlanean\nEITBk eta TOKIKOM tokiko komunikabideen sareak 2022an ipini eben abian Saretzen proiektua, alkarrekin datu kazetaritza jorratu eta datuok modu bateratuan kudeatu eta ustiatzeko.\nLehen argitalpenean, 2001-2021 bitarteko Hego Euskal Herriko demografia datuak landu ebezan EITBko eta TOKIKOMeko hedabideek, nork bere esparrura, ezaugarrietara eta eremura egokituta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000821", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kiñu Gaztetxeak aurkeztu dau IX. Urteurreneko egitaraua\nAprilaren 29an izango da jai nagusia, bertso-bazkari eta kontzertuakaz, baina hainbat ekintza egingo dira aurretik: umeentzako Urpekontzi Misteriotsua, Zumbatoia, MARI filmaren proiekzinoa eta futbolin txapelketea.\nIgorreko Kiñu Gaztetxeak bederatzi urte betetan dauz hileon eta ohikoa danez, april osorako egitaraua antolatu dabe urteurrena ospatuteko. Girotzen hasteko kontzertua zan Anarirena baina abeslearen osasun arazoak zirala-ta, bertan behera gelditu behar izan zan emonaldia. Halanda be, urteurrena aurrera doa eta aprilaren 14an, 15ean, 16an, 28an eta 29an egongo da zer egin.\nEgunak aurrera egin ahala, zehaztapen gehiago emongo dabezala aurreratu dabe gaztetxekoek, momentuz egun bakotxean dagoan jarduerea baino ez dabe argitu. Holan, hilaren 14an umeentzako Urpekontzi Misteriotsua ikuskizuna egongo da, 18:30ean. Hurrengo egunean, zapatua, goizez Zumbatoia egingo da eta gero, bazkaria gaztetxeko zumba klaseko partaideen eskutik. Domekan ostera, Antixenako Gaztetxeak egindako MARI filma egongo da ikusgai, 19:30ean.\nAprilaren atzen astegoienean barriz, barikuan Futbolin Txapelketea antolatu dabe, Igorreko Axular Herriko Tabernan jokatuko dana 19:00etatik aurrera. Amaituteko, zapatuan egingo da IX. Urteurreneko jai nagusia. Goizez, tailerrak eta marianito-pintxada egingo dira, dj-agaz girotuta vermuta egin eta gozatuteko. Gero, bertso-bazkaria egingo da eta arrastiz, poteo musikatua. Gauean barriz, Sofokaos eta Willis Drummond taldeak igongo dira Kiñuko oholtzara eta honeen ostean, Lilakk dj-ak girotuko dau gaua.\nAreatza Musik & Beer gaztetxean\nGainera, hilaren 22an Areatza Musik&Beer-ek antolatutako jaialditxoa be egongo da Kiñun; The Riff Truckers eta The Electric Alley taldeen kontzertuakaz. Sarrerak, salgai dagoz Areatzako Bixer, Hagina eta The Quiet Corner tabernetan, Igorreko Axular Herrikoan eta Kukuman, Arteako Herriko Bentan, Dimako Baltzolan, Lemoako Atxetan, Ubideko Herrikoan eta Zeberioko Amañen.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000822", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaitu da Munduko Pilota Txapelketea\nHiru urrezko domina eta zidarrezko zein brontzezko bana irabazi dauz euskal selekzinoak, Dimako pelotarien parte-hartzeagaz.\nEuskal Pilota Selekzioa Alziran (Valentzia) izan da astegoienean, Munduko Pilota Txapelketearen lehian beste hamazortzi herrialdetako selekzinokaz batera. Euskal selekzinoa hamasei pelotarik osotuten dabe, zortzi andra eta zortzi gizon, tartean arratiarrak be badagoz, Dimakoak hain zuzen be. Amaia Aldai, Ekhi Ziarrusta eta Lur Ziarrustak osotuten dabe delegazino arratiarra, bai eta Dimako Txumuluxueta klubeko Ainhoa Ruiz de Infante Otxandiokoak be. Lau espezialidade jokatuten dira Munduko Pilota Txapelketan: Llargues-a, Wall-Ball-a, Frontoi Valentziarra eta Joko Internazionala.\nLehen urrea Joko Internazionaleko finala valentziarren kontra 6-3 irabazita lortu eben andrek, Ruiz de Infante tartean. Gero, Frontoi Valentziarrean aritu ziran andrak, Amaia Aldai tartean, eta 21-7 irabazi eben valentziarren kontra. Gizonek be, Frontoi Valentziarraren finala jokatu eben eta 21-2 gailendu ziran Ecuadorreko selekzinoaren kontra.\nAtzen jardunaldian jokatu ziran Llargues eta Wall-Ball txapelketen atzen partiduak eta modalidade horreetan be, zeresana emon eben euskaldunek. Wall-Ball-ean, andrek hirugarren eta laugarren postuak erabakiteko partidua jokatu eta irabazi eben Belgikaren aurka, 2 (21-21) eta 0 (11-13), brontzea irabazita. Gizonek barriz, finala jokatu eben Herbeheretako selekzinoaren kontra baina partidu itzela jokatu ostean, atzen jokoan galdu dabe partidua. Holan, zidarra lortu dabe euskaldunek, Lur Ziarrustak tartean.\nLlargues-ean barriz, gizonek hirugarren eta laugarren postuak erabakiteko partidua jokatu eben, hau be Herbeheretako selekzinoaren kontra. Baina euskaldunek 6-3 galdu eben, dominik lortzeako aukera barik itxita.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000823", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Laugarren postuan amaitu dabe ligea zekorrek\nAtzen partidua 0-19 galdu badabe be, Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak denporaldiaren balorazino \"oso positiboa\" egin dau.\nEkin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak aprilaren 1ean amaitu dau Ohorezko B Mailako Euskal Liga eta laugarren postuan geratu dira, 36 puntugaz. Taldea birsortu zanetik, bigarren denporaldia izan da hau eta erronka nagusia, taldea berregituratzea izan dala azaldu dau Ekaitz Duñabeitiak: \"Taldea berregituratzen hasi ginan, handik eta hemendik jokalariak batzean, esperientziadunak zein barriak; gatxa izan da dana ondo batutea baina balorazino oso positiboa egiten dogu. Hurrengo urteari begira ia holan segiduten dogun, gauzak hobeto urtengo dira, ziur\".\nHalanda be, atzen partidua ez zan ondo amaitu. Zapatuan lehiatu ziran Bera Bera taldearen kontra etxetik kanpo eta 0-19 galdu eban partidua Arratiko Zekorrak taldeak. Duñabeitiak onartu dau, aurkariak gogo gehiagogaz urten zirala zelaira, baina jokalari faltea be izan dabe zekorrek. Gitxi joan ziran partidura eta gainera, lehen minutuetan hiru jokalarik hartu eben min, euretako bik burua zaurituta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000824", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako ortu ekologiko komunitarioan lekua izateko izen-emotea zabalik dago\nAprilaren 14ra arte emon daiteke izena udaletxean bertan edo lemoa.net webgunean. Datozen hileetan ipiniko dira martxan ortuok, San Inazion.\nLemoako Udalak jakinarazo dauanez, hurrengo hileetan ipiniko dira martxan ortu komunitario ekologikoak San Inazion. Udalaren lurretan, herritarrek sail bat eskatuteko eskubidea izango dabe, bertan barazkiak landatu eta Saioa Elejabarrieta alkateak azaldu dauanez, \"bizi kalidadea hobetuteko\". Izena emoteko prozesua martiaren 20an hasi zan eta aprilaren 14a da atzen eguna. Udaletxean edo lemoa.net webgunean egin daiteke izen-emotea.\nSaioa Elejabarrieta alkateak bideo baten bitartez azaldu dauz solo ekologiko eta komunitarioen onurak. Holan, aisialdia eta terapia emozionala, antxinako lanak berreskuratzea, elikadura osasuntsua eta abar aitatu ditu.\nGainera, gehitu dau proiektuagaz \"natureagazko errespetu- eta ulermen-balioak\" erakusten dirala eta eginkizun sozial bat be izango dabela. Izan be, gizatalde desbardinak integretako balioko dabe ortuek alkatearen esanetan, \"kultura ekologikoa eta konzienziazko ingurumen-hezkuntzea\" buztartuten diran bitartean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000825", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeentzako jarduera ugari egongo dira Areatzan hurrengo aste bietan\nZaztaparrak taldeko begiraleakaz aprilaren 3an, 4an, 5ean, 11n, 12an, 13an eta 14an izango dabe zer egin hiru eta hamaika urte bitarteko umeek.\nAreatzako txikerrenek Aste Santuko oporrak aprobetxetako, Zaztaparrak Asti Taldeak eta Udalak hiru eta hamaika urte bitarteko umeentzako jarduera ugari antolatu ditue. Zazpi goiz izango dira guztira, Aste Santuetan umeek klaserik izan ez, baina jaiegunak ez diran egunetan hain zuzen be: 3an, 4an, 5ean, 11n, 12an, 13an eta 14ean.\nGaur berbarako, Jolas Eguna ospatu dabe, bihar Altxorraren Jolasean ibiliko dira eta eguaztenean, urtekerea egingo dabe. Datorren astean barriz, Gurpildun Eguna, Konstrukzino Eguna, Parketxera urtekerea eta eskulanak egingo ditue hurrengoz hurrengo.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000826", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Gorbeia Suzien 21K lasterketarako izen-emotea\nGaurtik hasita urri lehenengoaren lehen egunera arte emon daiteke izena lasterketearen webgunean, 200 dorsal banatuko dira.\nUrri lehenengoaren 23an izango dan Gorbeia Suzien 21K lasterketarako izena emon daiteke daborduko gorbeiasuzien.eus webgunean, 200 dorsalak amaitu arte. Izen-emoteak 45 euroko prezioa dauka eta dorsalak izen-emotearen ordenean emongo dira.\nGorbeia Suzien 21K lasterketa herrikoiak, 21 kilometro eta 1.300 metroko desnibel positiboa daukaz. Ibilbidea igazko berbera da; hau da, Gorbeia Suzien lasterketa nagusiaren hasikera eta amaierako ibilbidea. Arrabaraino lasterketa nagusiaren ibilbide bera dauka Gorbeia Suzien 21K-koak, eta, Igiriñao ingurutik aurrera be lasterketa bien ibilbideek bat egiten dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000827", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Talde guztiek lortu dabe garaipena\nJardunaldi itzela izan da futboleko nagusien talde arratiarrentzat, talde guztiek euren partiduak irabazi dabez eta.\nLemoako Harrobi\nZapatu arrastian jokatu eban Lemoako Harrobik Ermua A taldearen kontra etxetik kanpo eta erraz irabazi eban partidua, 1-4. 27 jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi zazpigarren postuan dago 45 puntugaz. Aprileko bigarren astegoienean ez da partidurik jokatuko eta datorren partidua aprilaren 16an jokatuko dau Arlonagusian Lemoako taldeak arrastiko 17:00etan, Artibai taldearen kontra.\nAndrazkoen Arratia A\nZapatu arrastian jokatu eban Arratia Ak atzen postuan dagoan Aurrera Vitoria taldearen kontra etxetik kanpo eta 1-2 irabazi eben arratiarrek, atzen bost jardunaldietan gainera ez dau partidurik galdu andrazkoen A taldeak. 25 jardunaldiren ostean Arratia A hamargarren postuan dago 32 puntugaz. Aprileko bigarren astegoienean ez da partidurik jokatuko eta datorren partidua aprilaren 15ean jokatuko dau Arratia Ak etxetik kanpo barriro, arrastiko 16:00etan, Añorga taldearen kontra.\nAndrazkoen Arratia B\nZapatu arrastian jokatu eban Arratia B taldeak atzen postuan dagoan Mungia taldearen kontra etxetik kanpo eta 0-2 irabazi eben arratiarrek. 25 jardunaldiren ostean Arratia B seigarren postuan dago 37 puntugaz. Aprileko bigarren astegoienean ez da partidurik jokatuko eta datorren partidua aprilaren 16an jokatuko dau Urbietan Arratia Bk arrastiko 17:15ean, Ugao talde liderraren kontra.\nGizonezkoen Arratia A\nZapatu arrastian jokatu eban lidertzan dagoan gizonezkoen Arratia A taldeak etxetik kanpo Gatika taldearen kontra eta 0-2 irabazi eben arratiarrek. 27 jardunaldiren ostean lidertzan jarraitzen dau Arratiak eta 58 puntu ditu. Aprileko bigarren astegoienean ez da partidurik jokatuko eta datorren partidua aprilaren 16an jokatuko dau Urbietan Arratia Ak eguerdiko 12:15ean, Moraza A taldearen kontra.\nGizonezkoen Arratia B\nZapatu arrastian jokatu eban gizonezkoen Arratia B taldeak etxetik kanpo Solokoetxe A taldearen kontra eta 1-2 irabazi eben arratiarrek. 27 jardunaldiren ostean Arratia B bederatzigarren postuan dago 36 puntugaz. Aprileko bigarren astegoienean ez da partidurik jokatuko eta datorren partidua aprilaren 15ean jokatuko dau Urbietan Arratia Bk arrastiko 18:15ean, Ermua A taldearen kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000828", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gure pelotariak badabiz urreak lortzean Alzirako Munduko Pilota Txapelketan\nAmaia Aldai dimoztarrak Frontoi Valentziarra modalidadeko urrea jantzi dau eta Txumuluxueta klubeko Ainhoa Ruiz de Infantek, Joko Internazionalean; Lur eta Ekhi Ziarrusta anaiak be badagoz lehian.\nEuskal Pilota Selekzioa Alziran (Valentzia) dago, Munduko Pilota Txapelketearen lehian beste hamazortzi herrialdetako selekzinokaz batera. Euskal selekzinoa hamasei pelotarik osotuten dabe, zortzi andra eta zortzi gizon, tartean arratiarrak be badagoz, Dimakoak hain zuzen be. Amaia Aldai, Ekhi Ziarrusta eta Lur Ziarrustak osotuten dabe delegazino arratiarra, bai eta Dimako Txumuluxueta klubeko Ainhoa Ruiz de Infante Otxandiokoak be.\nGaur, Llargues eta Wall-Ball modalidadeak dagoz jokoan, brontze bi eta urre bat irabazteko aukerea dabe euskaldunek.\nLau espezialidade jokatuten dira Munduko Pilota Txapelketan: Llargues-a, Wall-Ball-a, Frontoi Valentziarra eta Joko Internazionala. Atzen bi honeek jokatu dira daborduko eta Euskal Herriak hiru urrezko domina lortu ditu jada.\nLehen urrea Joko Internazionaleko finala valentziarren kontra 6-3 irabazita lortu eben atzo andrek, Ruiz de Infante tartean. Arrastian barriz, Frontoi Valentziarrean aritu ziran andrak, Amaia Aldai tartean, eta 21-7 irabazi eben valentziarren kontra. Gizonek be, Frontoi Valentziarraren finala jokatu eben atzo eta 21-2 gailendu ziran Ecuadorreko selekzinoaren kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000829", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jantzaldi bat eta kontzertu bat egongo dira bihar Igorren\nGauargi taldeak adinekoentzako erromeria girotuko dau eskolako aterpean eta Lasarte Aretoan, Zelanda taldeak eskainiko dau kontzertua.\nAprilaren 1ean, zapatua, jarduera kultural biren eskaintza egongo da Igorren arrastiz. Batetik, Gauargik adinekoentzako jantzaldia girotuko dau eskolako aterpean 18:00etatik 21:00era. Bestetik, Kultur Etxean popa eta rocka buztartuten dauzan Zelanda taldearen kontzertua egongo da ikusgai, 20:00etan.\nGauargi erromeria taldearen emonaldia udaletxeko plazan egitekoa zan, baina zapatu arrastirako eguraldia txarra izango dala iragarrita dagoanez, eskolako aterpean egingo da ziurrenik. Hamar urtetik gorako esperientzia dauka Gauargik eta adineko jenteak jantzan egiteko moduko kantak taularatuko ditu.\nZelanda taldea barriz, bere lehen diskoa aurkeztera dator Igorrera: Zelanda. Hesian taldeko Fran Urias eta Ane Bastidak osotu eben taldea, Egurra Ta Kitton ibilitako Iñaki Bastidagaz batera. Halanda be, estilo desberdineko musikea egiten dabe, pop eta rock kutsukoa hain zuzen be. Hau, Lander Antonen teklatuari esker lortu dabe eta Iker Toral be badago taldean, gitarreagaz. Kantak, Eñaut Gaztañagagaz egin ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000830", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sweet Winds taldeak kontzertua eskainiko dau Artean\nArteako Herriko Bentan izango da hizkuntza eta aro desbardinetako abesti eta baladen emonaldia domeka eguerdian.\nAprilaren 2an, domekea, Sweet Winds taldea Arteako Herriko Bentan izango da euren musike plazaratuten, 13:00etatik aurrera. Sweet Wind taldea Raphaël Parejo frantzesak eta Lilofee alemaniarrak osotuten daben bikotea da baina noizean behin, beste artista bategaz egiten ditue emonaldiak. Oingoan, Zilan gehituko da duora.\nErdi Arotik hasi eta gaur arteko abeslarien kantak taularatuten ditue kontzertuetan, gitarrakaz abestien interpretazino propioa eginda. Holan, Europako hizkuntza desbardinak erabilten ditue abesteko: ingelera, frantzesa, alemaniera, gaztelera, euskera, hungariera eta iparraldeko hainbat hizkuntza gehiago. Gainera, Zilan dagoanean grekeraz, arabieraz, turkoz eta kurderaz be kantetan dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000831", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaudeamus Koralak kontzertua eskainiko dau Diman\nAprilaren 2an, domekea, izango da Julia Foruriak zuzendutako gazte taldearen emonaldia eleizan, 12:30ean.\nGaudeamus Korala 1994an jaio zan Gernikan eta Julia Foruria da ordutik, koruaren zuzendaria. Abeslariak ume eta gazteak dira eta XX. zein XXI. mendeetako estilo desbardinak buztartuten ditue euren errepertorioan. Kanteteaz gainera, oholtzan koreografia eta performance-ak egiteagaitik dira ezagunak.\nHolan, Gaudeamus Koralak nazinoarteko jaialdi askotan hartu dau parte; Kroazia, Italia, Portugal, Txina, Alemania, Austria eta Errusia ibili dira, besteak beste, kantetan. Errusian hain zuzen be, Sochin, World Choir Games lehiaketan hartu eban parte gernikako koruak eta lehiatutako hiru kategorietan lortu ebezan sariak: domina olinpikoa polifonian, urrezko domina a capella folklorean eta zidarrezkoa, folklore eszenikoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000832", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberiok Gazte Eguna ospatuko dau zapatuan\nBertso bazkaria, poteo musikatua, kontzertuak eta DJ bat egongo dira, herriko gazteek antolatuta.\nAprilaren 1ean Zeberioko Gazte Eguna ospatuko dabe zeberioztarrek, Zeberioko Gazte Elkarteak antolatutako jaialdian. Ez da herrian ospatuten dan lehen Gazte Eguna, baina bai gazte elkarteak antolatutako lehena. Bertso bazkariagaz hasi, arrastian poteau eta gauez, zuzeneko musikeagaz gozatzeko aukerea egongo da.\nBertso bazkarian Xabi Igoa, Ane Zuazubiskar, Maider Altuna eta Peru Abarrategik kantauko dabe, atzen hau 2022ko Arabako bertsolari txapelduna da. Daborduko amaituta dagoz sarrera guztiak. Bazkaria amaituta, 19:00ak aldera, baflea hartu eta poteoan urtengo dira herriko tabernetatik.\nGero, 22:00etatik aurrera hasiko da zuzeneko musikea. Very Txarrak, Ostrich Wedding eta Mumia taldeak izango dira oholtzara igongo diranak. Lehenak, Berri Txarrak taldearen bersinoak joten ditu; bigarrenak, \"rock'n roll zirikatzailea\" euren esanetan eta Mumia barriz, stoner kutsua daukan hard rock-a egiten dauan taldea da. Gero, DJ La Trakak segiduko dau gaueko alaituteko musikea ipinten.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000833", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Mendian gora' erakusketea dakar Areatzako Parketxeak\nEMMOA Fundazinoaren erakusketeak euskal alpinismoaren historia kontetan dau, aprilaren 1etik 16ra egongo da ikusgai.\nEuskal Mendizaletasuna Museoa Fundazinoak landutako erakusketea da Mendian gora eta Areatzako Parketxean, Gorbeiako interpretazino zentroa, egongo da ikusgai aprilaren 1etik 16ra. Berton, euskal alpinismoaren historia kontetan da, azalpen eta argazki historikoak dabezan panelen bitartez.\nErakusketeak euskal alpinistak ditu protagonista, XX. mende hasikeran Gorbeia igotearen zaletasuna biztu eta lehen mendi taldeak sortu ziranetik hasten da erakusketea eta hurrengo pausoakaz jarraituten dau. Eskaladearen zaletasuna zabaltzetik hasi eta munduko tontor nagusietara lehen euskaldunak ailegau ziranera arte, herri honek daukan mendizaletasuna aldarrikatuten da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000834", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan dator XX. Laburbira Areatzara\nEuskaltzaleen Topaguneak antolatuta, euskerazko zazpi film labur proiektauko dira udaletxean 19:30etik aurrera, Arratiako atzen proiekzinoa izango da.\nMartiaren 6an hasi zan eta aprilaren 5ean amaituko da Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Laburbiraren hogeigarren edizinoa. Zirkuitu ibiltariak Euskal Herriko 32 herritan egingo ditu geldialdiak, euskerazko zazpi film labur eskaintzeko: Olatuen isiltasuna, Muskil, Koadro goriari heldu, Irrits, Asko falta da?, Erlojupekoa eta Hitzak. Igorren eta Diman proiektau dira daborduko eta oin, Areatzaren txandea izango da. Hilaren 31n, udaletxean 19:30ean da hitzordua.\nOlatuen isiltasuna\nMaria Bartolome, Erik Campos eta Fernando Martinek, 2023ko edizinoko Kameratoia irabazi eben Olatuen isiltasuna lanagaz. Film honetako protagonisteak urtero Lekeitikoko kaleetatik egiten dauan ibilbidea kontetan dau pelikuleak.\nMuskil\nFilma Marina Perosanz 21 urteko neska eibartarraren lana da. Perosanz Ikus-Entzunezko Komunikazio graduko ikasketak egiten dabil eta hau da bere lehenengo film laburra. Pelikuleak, edadeko andrek sufriduten daben indarkeria matxistea salatuten dau. Istorioa, 1980ko hamarkadan garatzen da Muskil izeneko baserrian. Bertan adineko bikote bat bizi da, Ixabel eta Pedro. Pedrok tabernan pasetan ditu egunak, Ixabelek baserrian bakarrik lan egiten dauan bitartean. Egun batean, bizilagun barri bat heltzean da, Luisa. Luisa eta Ixabel zenbat eta hobeto konpondu, orduan eta tratu txarragoak emoten deutsaz Pedrok. Iñake Irastorzak, Jose Ramon Soroizek eta Miren Arrietak egiten ditue aktore lanak.\nKoadro goriari heldu\nIulen Aranak idatzi eta zuzendutako filma da. Donostiako Larrotxene Kultur Etxean zuzendaritza ikastaroa egin ostean egin eban filma. Herminia, egoitza baten bizi dan 91 urteko andra bakarti baten istorioa kontetan da bertan. Herminiak ez dauka inogaz hartu-emonik, zentroko langile bat berarengan hurreratzen saiatzen dan arte. Itziar Aizpuru, Horacio Ubiria, Olatz Beobide, Maitane Aldako, Luis Fernández eta Puri Urretabizkaia dira film honetako aktoreak.\nIrrits\nMaider Oleaga egileak, ibilibide luzea egin dau zinemagintzan, 2001ean bere lehen lana egin ebanetik. Hainbat dokumental eta film labur ekoitzi eta zuzendu ditu eta sariak be jaso ditu, Donostiako zinemaldian, Euskal Gidoigileen Elkarteak emondakoa, tartean. Pelikulan, Izaro eta Clara, 17 urteko nerabeak dira eta haurrentzako udalekuetan, begirale lanetan dabiz. Halako baten, Clarak irrikaz musukatzen dau Izaro. Izaro Nieto, Angela Echaniz Oyarzabal , Erika Olaizola eta Xabier Elizalde dira antzezleak.\nAsko falta da?\nAne Cuestak sinatzen dauan filma da hau. Mondragon Unibertsitatean ikasi eban Ikus-entzunezko Komunikazioa eta zinema zuzendaritza diplomaturea dago ikasten ECPV eskolan. Filmak indarkeria matxistea salatuten dau; bortxaketa bateri buruzkoa da, flashback bidez kontatuta. Maria Redondo, Gaizka Sarasua, Iholdi Beristain, Unai Arana eta Beñat Iturbe dira aktoreak.\nErlojupekoa\nLeire Egañak, Zuzenbide eta Zientzia Politikoetan lizentziatu ostean, errealizazino zinmatografikoa ikasi eban Londresen. Filma Udalbiltzak martxan ipinitako \"Geuretik sortua\" egitasmoaren barruan ekoitzitako lana da. Istorio honetan, astronautaz jantzitako rider bateri enkargu bat jasoteko mezua helduten jako eta bere \"misinoa\" bete behar dau \"erlojupekoa amaitu baino lehen\".\nHitzak\nAzkenik, Josu Martinez zinemagile eta EHUko irakaslearen filmak, 1966an, Ipar Euskal Herriko Bizkarsoro izeneko herrixkan, lau neska gaztek lurperatuta egozan berbak aurkitutako berben istorioa dakar. Josu Martinez Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da eta Antropologian luzenziatua; zortzi film-luze dokumental eta lau fikzino laburren egilea. Lea Campistronek, Arantxa Hirigoienek, Titika Rekaltek eta Yaiza Arregik egiten dute aktore lanak Hitzak film laburrean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000835", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Micek Lemoan aurkeztuko dau bere atzen diskoa\nBarikuan, hilak 31, 20:00etan, Miren Narbaizak, Micek, Lautada bere atzen diskoa aurkeztuko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean.\nNapoka Iria taldea itxitakoan, hartu eban Miren Narbaizak (Eibar, 1986) Mice izena,. Izen horregaz 2017an atera eban lehen diskoa, Mice, Joseba Baleztena eta Ilargi Agirregaz. Bigarren diskoa, Zilar printzak 2019an kaleratu eban eta igaz, momentuz atzena, Lautada izenekoa, Lemoan aurkeztuko dauana.\nMusikari askok hartu dabe parte Lautada diskoan: Miren Narbaiza, Joseba Baleztena, Ibai Gogortza, Iñigo Telletxea, Aitor Garcia de Bikuña, Julen Postigo, Mikel Santxez, Ilargi Agirre, Felix Buff, Mikel Txopeitia, Iñaki Urbizu \"Pela\", Libe Garcia de Kortazar eta Jon Basaguren, hain zuzen be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000836", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur emongo jako hasikerea Zeanuriko udabarriko kultur eskaintzeari\nDatozen hileetarako azokak, kontzertuak, bertso-saioak eta umeentzako ikuskizunak antolatu ditue. Gaur, Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik Luze edo motz umorezko saioa aurkeztuko dabe Arkotxan, 19:00etan.\nZeanuriko Kultur Batzordeak antolatuta, gaurtik hasi, martiak 29, eta bagilaren 11ra arte hainbat kultur jarduera egongo dira herrian. Barre egiteko saioak, azoka eta inguruko ekintzak, kontzertu eta kantaldiak, bertso-saioak, umeentzako magia eta zirku tailerrak eta margolan lehiaketeak osotuten dabe Udabarriko Kultur Programazinoa. Egun berezietan be, San Isidron berbarako, jarduera gehiago jakinarazoko dirala aurreratu dabe.\nHasteko, gaur bertan Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai kazetari eta umoregileek Luze edo motz taularatuko dabe Arkotxan, 19:00etan. Martiaren 8aren inguruan antolatutako saio honek euskerea eta generoa hartzean ditu umoregai lez: euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna, \"kristalezko sabaia\", hilekoa, ligatzeko teknikak, masturbazinoa eta menopausia izango dira, besteak-beste, berbagai.\nProgramazinoa\nMartiak 29\n19:00etan, Arkotxan, Luze edo motz.\nAprilak 16\nGoizez, Gorbeialderen Merkatu Txikia.\n13:00etan, The Half Nelson taldearen kontzertua.\nAprilak 22\n18:00etan, Ibarreta frontoian, Ene Kantak taldearen emonaldia.\nMaiatzak 6\n21:00etan, Jubiladuen tabernan, bertso-afaria Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusegaz.\nMaiatzak 12\n20:00etan, Andra Mari parrokian, Udabarriko Kontzertuak: Zeanuriko Abesbatza, Olague Abesbatza eta Soinu Bidea Abesbatza.\nMaiatzak 13\nSan Isidro Azoka eguna.\nAparteko egitaraua*\nMaiatzak 14\n18:00etan, plazan, Tor eta Txoborro magoak: Akelar aztikeria.\nMaiatzak 15, San Isidro eguna\n11:30ean, Zirku tailerra.\nAparteko egitaraua*\nBagilak 10\nArrastiz, Txistularien LV. Urteurreneko kontzertua.\nBagilak 11\n09:00etan, Aire Libreko V. Margolan Lehiaketea.\n13:00etan, Charlie Cosh eta Mikel Gaztañagaren kontzertua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000837", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Thierry Biscaryk kontzertua eskainiko dau barikuan Igorreko Lasarte Aretoan\nThierry Biscary musikari baxenafarra Igorren egongo da oingo barikuan, martiak 31, 18:00etan. Biscaryk, kantautore eta txalapartariak, musika estilo guztiak joten ditu, musika tradizonaletik hasi eta musika klasikoraino.\nKalakan taldearen sortzaileetakoa be izan zan 2009an, eta ezaguna egin zan Europan zehar bira bat egin ebalako Maurice Ravel-en Bolero txalapartaz joz. 2012an, mundu osoan egin zan ezaguna Madonnaren mundu biran parte hartu ebalako.\n2018an hasi eban Thierry Biscaryk bere bakarkako ibilbidea Manez izen artistikoa hartuta eta izen horregaz Manez eta Kobreak eta Manez B diskoak kaleratu ebazan. 2020an, Muda izeneko diskoa atera eban bere izenagaz. Disko honetako kantuak entzun ahal izango dira Igorren.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000838", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Cecilia Payne eta Arima taldeek Diman joko dabe\nDimetaleroak Kultur Elkarteak antolatuta, Cecilia Payne eta Arima taldeek Dimako Abaroa Aretoan joko dabe barikuan, hilak 31, 22:00etatik aurrera.\nPaule Bilbao da Arima taldeko buru. Gontzal Bilbao, Ama Say taldeko kidea Pauleren aita da eta bateria joten dau Ariman. Josu Gonzalez da baju jotzailea, eta Josu Palaciosek gitarrea joten dau. Taldearen hirugarren diskoa da Diman aurkeztuko dabena, Beldurrez beste egitea. Aurretik, Metamorphosis (2019) eta Biluztasunez jantzita (2021) atera ebezan.\nCeculia Payne laukote bizkaitarraren estiloa, 1980 eta 1990 hamarkadetako rock alternatiboaren eragina dauka, beste eragin batzukaz batera, baina taldearen estiloa ez da erraz definidutekoa eta gaur egungo musikea egiten dabela dinoe eurek. EP bi eta LP bat ditue kalean. Cecilia Payne-Gaposchkin astronomoak, eguzkia batez be helioz eta hidrogenoz osotuta dagoala deskubridu eban eta taldearen izenak berari egiten deutso erreferentzia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000839", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Anarik kontzertua emongo dau Kiñu Gaztetxean\nBarikuko kontzerturako sarrerak Igorreko Axular Herriko Tabernan dagoz salgai eta soberan egon ezkero salduko dira egunean bertan gaztetxean.\nIgorreko Kiñu Gaztetxearen IX. urteurrena ospatuteko ekintzen artean, Anariren kontzertua izango da lehen jarduerea. Oingo barikuan, martiak 31, 21:30ean da hitzordua. Ateak, 21:00etan zabalduko ditue. Sarrerak aldez aurretik erosi daitekez Igorreko Axular Herriko Tabernan eta, agortu ez badira, egunean bertan Gaztetxean, sei euroko prezioan.\nAnari, euskal musikako musikari handienetakoa da. Bere diskoak, -Zebra, Irla izan eta Zure aurrekari penalak dira, akaso, ezagunenak- arrakasta handia izan dabe, eta zuzenekoetan, bete egiten dira aretoak. Ibilbide artistikoari errekonozimentua egiten deutsan Donostiako Adarra saria jaso eban 2018an. 2022an, nobela bat kaleratu eban Susa argitaletxeagaz, Gari eta goroldiozko titulupean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000840", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kultur Astea ospatuten dabiz Arratia BHIn\nHizkuntzak, kirola, zientzia, musikea, jantzak, naturea zein gizarte gaiak landuko ditue ikasleek aprilaren 5era arte.\nArratia BHIko ikasleek aurtengo Kultur Asteari hasikerea emon eutseen atzo eta aprilaren 5era arte, hainbat jarduera izango ditue, kulturatik haratago be. Holan, astean zehar martxan egongo diran jarduerak zein egun bakotxerako programazinoa ditue prest, hezkuntza prozesuan aurrera egiteko, ikasgelan zein ikasgelatik kanpo.\nAdibidez, astean zehar bost jarduera egongo dira martxan. Batetik, matematikako irakasleek Kahoot jokoaren bitartez kalkuluak egiten erakutsiko dabe, hizkuntza desbardinetan. Teknologiaren aldetik, 3D klasekoek Tangram lehiaketea egingo dabe. Hizkuntzei jagokonez, Angel Larrea historialariak amazigerari buruzko berbaldiak emongo ditu bere klase orduetan. Beste alde batetik, Txikia naiz ipuina hizkuntza desbardinetan irakurteko aukerea egongo da. Mundua ezetuteko, munduko txoko desbardinen argazki lehiaketa bat egingo da.\nEGUTEGIA:\nMartiak 27\nIRATI filmaren proiekzinoa, DBH2 eta Batxillerreko ikasleentzako.\nMartiak 28\nLH6 eta DH1eko ikasleen aurkezpenak: Eskolako patioa danona da, zaindu daigun!\nMartiak 29\nDBH3 Arratiako Udalen Mankomunitatera.\nBatxillerreko lehen mailako ikasleek bizikleta ibilbidea Arratiatik eta udaletan eskariak sartu.\nAitor Nebredaren berbaldia: Munduari bira.\nRafa Ruiwanbaren berbaldia: Zelan gauzatu zure ideiak.\nBatxillerreko lehen mailako teknologia ikasleek ordenagailuak konpondu, Afrikara eroateko.\nFruzan Wahdat afaganiarraren berbaldia.\nFutbol Txapelketea.\nMartiak 31\nTxorien inguruko berbaldia, Aitor Zabalaren eskutik.\nTeknologia ikasleentzako mapen inguruko berbaldia, Olatz Landajoren eskutik.\nDBH4 A, D eta E Lemoatxara.\nFutbol Txapelketea.\nJaialdia: Oilakorbe, zirku ikuskizuna, trikitixa emonaldia eta Thierry Biscaryren kantaldia.\nThierry Biscaryren berbaldi musikatua, ikasle sortzaileakaz.\nFeminismoaren gaineko berbaldia, Bea Ilardiaren eskutik.\nAprilak 3\nFutbol Txapelketea.\nDBH3koek zabor bilketea eta gero, Plastikuen bizitza berbaldia, Maider Iturrondobeitiaren eskutik.\nInstitutuko elektrikarien bidaien gaineko berbaldia, Patxi Lopezen eskutik.\nDBH2koentzako Kultura Zientifikoa taldekoek antolatutako ginkanea.\nDBH4 B eta C Lemoatxera.\nBatxillerreko bigarren mailakoentzako berbaldiak: Nepal eta Hitanoa.\nKlima aldaketari buruzko berbaldia.\nAprilak 4\nDBH4ko Latin taldea Palentziara egun bi.\nXake Txapelketea.\nEsperimentuak laborategian.\nIkasleen arteko feminismoaren inguruko mahai-inguruak.\nLemoako gazteen urteko proiektuaren aurkezpena.\nDBH3koek Herri Kirolak.\nFutbol Txapelketearen finalak.\nDBH 2 eta 3koentzako filma: ENERGIA 3D.\nStratibist Macroprojects berbaldia.\nDBH4 Biologia ikasleentzako Ainhize AZTIko ikertzailearen berbaldia.\nAprilak 5\nMikele auzoko arrautza ustiategira bisitea.\nZIRTI-ZARTE lehiaketea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000841", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimako udalekuetarako batzar informatiboa egingo da eguenean\nPleno aretoan egingo da bilera 19:00etan Gorbeiako Aterpean egingo diran udaleku itxi zein gazte udalekuetako eta herriko udaleku irekien inguruko informazinoa emoteko.\nDiman adin desbardinetako ume eta gaztetxoentzako hiru udaleku egingo dira aurtengo garagarrilean: udaleku itxiak, gazte udalekuak eta udaleku irekiak. Honeen gainean informetako, Dimesten alkarteak batzarra antolatu dau eguenerako, martiak 30, 19:00etan udaletxeko pleno aretoan.\nUdaleku itxietan 2015 eta 2011 artean jaiotakoek emon ahal izango dabe izena. Garagarrilaren 3tik 7ra arte, Gorbeiako Aterpean izango dira udalekuak. Gazte udalekuetan izena emoten dabenek be, 2006 eta 2010 bitartekoak, Gorbeiako Aterpean pasauko dabez lau gau, garagarrilaren 17tik 21era.\nAtzenik, Zaztaparrakek gidatutako herrian egingo diran udaleku irekietan, gaua pasau barik, 2018 eta 2010 urte bitartean jaiotakoak egon ahalko dira. Txanda bi dagoz: garagarrilaren 3tik 7ra eta 10etik 14ra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000842", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar aurkeztuko dau Igorreko Udalak Gaztegunearen proiektua\nMartiaren 29an, 19:00etan azalduko dira Kultur Etxean Gaztegunea martxan ipinteko nondik norakoak.\nPasau dan legegintzaldian hasi zan proiektua da Igorreko Gaztegunearena, Lehendakari Agirre kaleko 13-17 portalen azpiko lokala eta lursaila hartuko dituana. Bertan, Gaztegunea eta erreka bazterrean parketxo bat eregiteko. Tokia, 2019an geratu zan Igorreko Udalaren esku, 277.000 euro ordaindu ostean eta hainbat tira-bira eragin ebazan erosketeak, EAJ eta EH Bilduren artean.\nBihar, hilak 29, behin-betiko proiektua aurkeztuko dau Udalak Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Gazteguneak eta honen inguruak zelango itxurea izango daben erakusteko mapa bat argitaratu dabe eta bertan ikusten danez, Gaztelekuak 800 metro karratu inguru izango ditu eta kanpoko berdeguneak, 1.300 metro karratu inguru.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000843", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aldai eta Mendizabalek ezin izan dabez Arrizabalaga eta Oses garaitu\nEmakume Master Cup Binakako txapelketako finala 22-14 galdu eban atzo Zarautzen pelotari dimoztarrak.\nAtzo jokatu zan Zarautzen Emakume Master Cup Binakako txapelketearen finala, Amaia Aldai eta Nora Mendizabal gorriz, Uxue Oses eta Olatz Arrizabalaga urdinez. Atzen honeek jantzi ditue aurtengo txapelak, Arrizabalagak laugarrenez eta Osesek lehenengoz, 22-14 irabazi ostean.\nLehen tantuak kenduta, bikote urdina aurretik mantendu zan markagailuan partiduak iraun bitartean. Holan, lehia 10-4ko aldeagaz hasi zan igartzen, Aldai eta Mendizabal aldea txikituten hasi ziralarik. 11-10era be ailegau ziran baina 15-12koa txapara bota eban Aldaik eta partidua barriro hasi zan urdinen alde egiten, 21-12ra heldu eta partidua amaituta emonda.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000844", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguaztenean amaituko da Errigoraren orioa eskatuteko kanpainea\nNafarroa hegoaldeko orioa, auzolanean antolatutako ekoizleen jatorrizko prezioan eta euskeraz erosteko aukerea emoten dau Errigorak martiaren 29ra arte.\nEuskerea, elikadura burujaubetzea eta auzolana bultzatu gurean, Nafarroako Erdialdeko eta Erriberako ekoizleakaz sortu zan Errigora. 2013an, bost baino ez ziran ekoizleak; 2023an barriz, 23. Aurten, Errigora Balioak identifikatzailea sortu dabe. Zigilu honek, produktuak proiektuaren balioak beteten dituala bermatuten dau. Bertakotasuna, euskerea, auzolana eta nekazariakazko harremana dira Errigoraren balio honeek.\nArratian, herri bakotxeko arduradunaren bidez egin daitekez eskaerak edo Errigoraren webgunean martiaren 29ra arte. Aprilaren amaieran edo maiatzaren hasikeran jasoko dira produktuak herrian. Modu bitan ordaindu daiteke, eskudirutan herriko arduradunari edo online.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000845", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Adineko lemoaztarrakaz tertulia egingo dau Lemoako Udalak\nGaur egingo da 60 urtetik gorakoen eretxiak jasoteko batzarra jubiladuen lokalean, 17:30etik aurrera.\nLemoako Udalak eta Lemoatx jubiladu eta pensinodunen alkarteak antolatua, udal-ordezkariak jubiladuen lokalean egongo dira gaur arrastian, hilak 27, herriko 60 urtetik gorako personen proposamen eta arduren inguruan informetako. Tertulia alaituteko, pastak be egongo dira eta adineko lemoaztarrek euren ardurei urtenbidea emoteko proposamenak bota eta Udalaren proposamenak entzuteko tartea izango da; mobikortasuna, udal-zerbitzuak, parte-hartzea eta beste hainbat gai landuteko tartea hain zuzen be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000846", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "A taldeek irabazi egin dabe, B taldeek galdu\nAndrazkoen eta gizonezkoen Arratia Ak eta Lemoako Harrobik euren partiduak irabazi ebezan etxean. Gizonezkoen Arratia Bk ostera 0-4 galdu eban etxean liderraren kontra eta andrazkoen Arratia Bk 1-3 galdu eban etxean be.\nAndrazkoen Arratia A\nZapatu arrastian jokatu eban andrazkoen A taldeak eta 3-0 irabazi eban Urbietan Mulier talde nafarraren kontra. 24 jardunaldiren ostean hamargarren postuan dago talde arratiarra 29 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau atzen postuan dagoan Aurrera Vitoria taldearen kontra aprilaren 1ean, arrastiko 18:15ean.\nAndrazkoen Arratia B\nDomeka arrastian jokatu eban andrazkoen Arratia B taldeak Urbietan Adiskideak taldearen kontra eta 1-3 galdu eban. 24 jardunaldiren ostean Arratia zortzigarren postuan dago 34 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau atzen postuan dagoan Mungia taldearen kontra aprilaren 1ean, arrastiko 17:30ean.\nGizonezkoen Arratia A\nZapatu eguerdian jokatu eban gizonezkoen Arratia A taldeak Gernika B taldearen kontra eta 1-0 irabazi eban Urbietako taldeak. 26 jardunaldiren ostean eta ligea amaituteko zortziren faltan Arratia A taldeko liderra da 55 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Gatika taldearen kontra aprilaren 1ean, arrastiko 17:00etan.\nGizonezkoen Arratia B\nZapatu iluntzean jokatu eban gizonezkoen Arratia B taldeak Gernika Sporting A talde liderraren kontra eta 0-4 galdu eban Igorreko taldeak. 26 jardunaldiren ostean Arratia B hamargarren postuan dago 33 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Solokoetxe A taldearen kontra aprilaren 1ean, arrastiko 18:30ean.\nLemoako Harrobi\nZapatu arrastian jokatu eban Lemoako Harrobik Solokodetxe A taldearen kontra Arlonagusian eta 2-0 irabazi eban Lemoako taldeak. 26 jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi zazpigarren postuan dago eta 42 puntu ditu. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ermua A taldearen kontra aprilaren 1ean, arrastiko 16:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000847", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Tokiko eta eskualdeko komunikabideek Estaduko administrazino publikoen konpromisoa eskatu dabe beren publizidade inbersinoetan sartzeako\nAlkarregaz partekatzen dabezan ezaugarri, arazo eta erronken jaube, tokiko eta eskualdeko komunikabideen sei alkartek, tartean TOKIKOMek, jarrerak hurbildu eta lankidetza-bideak zabaltzeko manifestua sinatu dabe Getxon.\nTokiko eta eskualdeko komunikabideen sei alkarte bildu dira egunotan, martiaren 23an eta 24an, jarrerak hurbiltzeko eta alkarren arteko lankidetza-bideak zabaltzeko. Horreen artean dagoz Associació Catalana de la Premsa Comarcal, Associació de la Premsa Comarcal Valenciana, Associació de Mitjans Digitals de la Comunitat Valenciana, Associació de Premsa Forana de Mallorca, Associació de la Premsa Local de Menorca eta TOKIKOM. Besteak beste, krisiak eragindako ondorioei aurre egiteko, euren hedabideak publizidade inbersinoetan sartzeako eskatu deutsee Estatuko administrazino publikoei.\nSei entidadeek Espainiako Estaduko tokiko eta eskualdeko 347 komunikabide batzean ditue guztira, sei milioi eta erdi lagunengana ailegetan diranak, \"euren errotze sozial handiaren erakusgarri\". Danen artean, 1.296 ordainpeko langile eta 2.213 laguntzaile pilatzen ditue, eta urtean ia 49 milioi euroko bolumen ekonomikoa osatzen dabe.\nAlkarteek nabarmendu dabenez, gertuko kazetaritzak sektore ekonomiko garrantzitsua osatzen dau, tokiko 1.296 familiari lana eta zuzeneko bizibidea ematen deutsena, hornitzaileen jarduera ekonomikoa sustatzen dauana eta tokiko ekonomiak dinamizatzen nabarmen laguntzen daben produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituana.\nIldo horretan, deitoratu dute eurak be gogor pairatzen ari dirala ekonomia- eta osasun-krisien ondorioak, hala nola enpresa txiki eta tokiko saltokien desagertzeak publizidadean eragindako diru-sarreren beherakada.\nZailtasunak zailtasun, hedabideok euren jarduera mantenidu ez ezik, euren burua erabarrituz eta egokituz, daukien zerbitzu publikoko bokazinoari heldu eta herriko komunitatearekiko konpromiso sendoari eutsi deutsee.\nHori guztia dala-ta, Estatuko administrazino publikoen konpromisoa eskatu dabe euren publizidade-inbertsinoan hurbileko informazinoan espezializatutako tokiko eta eskualdeko komunikabideak sartzeko, bai eta hedabideok kontuan hartzeko be, atzen krisi ekonomiko eta sanitarioen ondorioak arintzeko dirulaguntzak diseinatzerakoan, \"gure jarduerak eragin biderkatzailea baitau gure eragin eremuetako dinamizazino sozial, kultural eta ekonomikoan\".\nEra berean, eskaera horien inplementazino teknikoa errazteko eta horreetan laguntzeko prest dagozala eta laguntzeko borondatea dabela adierazi dabe sei alkarteek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000848", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Neblaren bidaia' ipuin musikatua eskainiko dabe Arratiako Musika Eskolako ikasleek Igorren\nDomeka goizean, Afikan girotutako istorioa kontetako saio bi egingo ditue Lasarte Aretoan, 11:00etan eta 12:30ean, eta bakotxean 80 ikaslek eta 15 irakaslek hartuko dabe parte.\nDomekan, hilak 26, Arratiako Musika Eskolako ikasle eta irakasleek ipuin musikala antzeztuko dabe Igorreko Lasarte Aretoan. Saio bi egongo dira, lehenengoa 11:00etan izango da eta bigarrena 12:30ean. Saio bakotxean 80 ikasle inguruk hartuko dabe parte, Musika Eskolako 15 irakaslek osotutako orkesta batek lagunduta. Lehenengo saioan, Artea, Areatza, Lemoa eta Otxandioko ikasleak igoko dira agertokira, eta bigarrenean, Zeanuri, Igorre eta Arantzazukoak.\nIkasturte honetako Ipuin musikarurako aukeratutako gaia, musika afrikarra da. Afrikan girotutako istorio bat kontauko dau Neblaren bidaia ipuinak, eta atxakia horregaz, Afrikako hainbat herrialdetako musikea ekarriko dabe Arratiako Musika Eskolakoek Igorrera. Ez bakarrik herrialde horreetako doinu tradizionalak, baina baita gaur egungo musikea be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000849", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bea Egizabalek 'Magma mia' umorezko bakarrizketea egingo dau Arantzazun\nDomekan, hilak 26, arrastiko 19:00etan izango Arantzazuko Kultur Gunean, Bea Egizabal ipuin-kontalari, narratzaile, pailazo eta aktorea.\nIkuskizun honetan, andrazkoek jasan beharreko presino eta aginduen aurrean haserrea eta amorrua adierazoko dau bakarrizketalariak, umorearen bitartez. Barre eragitea da, bakarrizketa feminista honen helburu nagusia.\nBakarrizketen bideari Ane Labakagaz batera ekin eutsan Egizabalek, Erradikalak gara eta Erradikalak ginen lanakaz. 2021eko Feministaldirako, hau da, Donostiako Kultura Feministako jailadirako, beste bakarrizketa bat sortu eban; laburragoa zan, baina han egoan Magma Miaren hazia. Oingo formatu luzeagoagaz, bakarrizketeak arrakasta handia euki dau. Honen adierazgarri da, aurtengo martian 17 herritik zeharreko bira daukala Egizabalek ikuskizun honegaz. Arantzazukoa hil honetako atzenaurreko saioa izango da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000850", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Sormen berrien harrobia'-rako sarrera parea zozketauko dau BEGITUk\nZapatu iluntzean izango dira La Terminal aretoan eRRe, Silitia, Habia eta Formol taldeen emonaldiak, Loraldia Festibalaren baitan.\nLoraldia Festibala -ren bederatzigarren edizinoa amaitzear dago. \"Mailua gara!\" lelopean, 21 proposamen kulturalek osotuten dabe martiaren 26ra arte Bilboko espazio desbardinetan egingo dan jaialdia: musikea, antzerkia, jantzak, literaturea, bertsolaritzea, ikus-entzunezkoak... Asko dira proposamenak eta BEGITUk sarreren zozketeagaz segiduten dau.\nAtzen zozketea da hau, martiaren 25ean, La Terminal aretoan 19:00etatik 23:45era arte izango dan Gazte sormenaren harrobia-rako. Lau ikuskizun egingo dira bertan, eRRe, Silitia, Habia eta Formol-en eskutik.\nZozketan parte-hartzeako, sare sozialetan (Twitter, Facebook eta Instagram) argitalpen hau topau eta itxi erantzun bat. Zorte on!\nSinopsia\nLORALDIA TERMINALA dogu sortu dogun eremu barria. Deustuko irlan kokatutako sormen barriaren harrobia. Egun osoko programazino honek gure unibersoko jente gazteari plaza eskaini gura deutso. La Terminal aretoan lau ikuskizun plazaratuko ditugu. Arratsaldean zehar, teatroa, musikea, tradizionala eta garaikidea, eta bertsolaritzea buztartuko dira. Proposamen barritzaile hauek kultur-industria honen lau espaziotan eszenaratuko dira. Balore barriak deskubritzeko aukera paregabea. Terminal honetatik gaurko sormen barria aireratzeko prest.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000851", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "XX. Laburbira gaur dator Dimara\nEuskaltzaleen Topagunean antolatuta, euskerazko zazpi film labur proiektauko dira eskolan 19:00etatik aurrera.\nMartiaren 6an hasi zan eta aprilaren 5ean amaituko da Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Laburbiraren hogeigarren edizinoa. Zirkuitu ibiltariak Euskal Herriko 32 herritan egingo ditu geldialdiak, euskerazko zazpi film labur eskaintzeko. Igorretik pasau ostean gaur, hilak 24, Dimako eskolan proiektauko dira pelikulak 19:00etatik aurrera. Martiaren 31n, filmok Areatzan ikusteko aukerea be egongo da.\nFilmak:\nOlatuen isiltasuna\nMaria Bartolome, Erik Campos eta Fernando Martinek, 2023ko edizinoko Kameratoia irabazi eben Olatuen isiltasuna lanagaz. Film honetako protagonisteak urtero Lekeitikoko kaleetatik egiten dauan ibilbidea kontetan dau pelikuleak.\nMuskil\nFilma Marina Perosanz 21 urteko neska eibartarraren lana da. Perosanz Ikus-Entzunezko Komunikazio graduko ikasketak egiten dabil eta hau da bere lehenengo film laburra. Pelikuleak, edadeko andrek sufriduten daben indarkeria matxistea salatuten dau. Istorioa, 1980ko hamarkadan garatzen da Muskil izeneko baserrian. Bertan adineko bikote bat bizi da, Ixabel eta Pedro. Pedrok tabernan pasetan ditu egunak, Ixabelek baserrian bakarrik lan egiten dauan bitartean. Egun batean, bizilagun barri bat heltzean da, Luisa. Luisa eta Ixabel zenbat eta hobeto konpondu, orduan eta tratu txarragoak emoten deutsaz Pedrok. Iñake Irastorzak, Jose Ramon Soroizek eta Miren Arrietak egiten ditue aktore lanak.\nKoadro goriari heldu\nIulen Aranak idatzi eta zuzendutako filma da. Donostiako Larrotxene Kultur Etxean zuzendaritza ikastaroa egin ostean egin eban filma. Herminia, egoitza baten bizi dan 91 urteko andra bakarti baten istorioa kontetan da bertan. Herminiak ez dauka inogaz hartu-emonik, zentroko langile bat berarengan hurreratzen saiatzen dan arte. Itziar Aizpuru, Horacio Ubiria, Olatz Beobide, Maitane Aldako, Luis Fernández eta Puri Urretabizkaia dira film honetako aktoreak.\nIrrits\nMaider Oleaga egileak, ibilibide luzea egin dau zinemagintzan, 2001ean bere lehen lana egin ebanetik. Hainbat dokumental eta film labur ekoitzi eta zuzendu ditu eta sariak be jaso ditu, Donostiako zinemaldian, Euskal Gidoigileen Elkarteak emondakoa, tartean. Pelikulan, Izaro eta Clara, 17 urteko nerabeak dira eta haurrentzako udalekuetan, begirale lanetan dabiz. Halako baten, Clarak irrikaz musukatzen dau Izaro. Izaro Nieto, Angela Echaniz Oyarzabal , Erika Olaizola eta Xabier Elizalde dira antzezleak.\nAsko falta da?\nAne Cuestak sinatzen dauan filma da hau. Mondragon Unibertsitatean ikasi eban Ikus-entzunezko Komunikazioa eta zinema zuzendaritza diplomaturea dago ikasten ECPV eskolan. Filmak indarkeria matxistea salatuten dau; bortxaketa bateri buruzkoa da, flashback bidez kontatuta. Maria Redondo, Gaizka Sarasua, Iholdi Beristain, Unai Arana eta Beñat Iturbe dira aktoreak.\nErlojupekoa\nLeire Egañak, Zuzenbide eta Zientzia Politikoetan lizentziatu ostean, errealizazino zinmatografikoa ikasi eban Londresen. Filma Udalbiltzak martxan ipinitako \"Geuretik sortua\" egitasmoaren barruan ekoitzitako lana da. Istorio honetan, astronautaz jantzitako rider bateri enkargu bat jasoteko mezua helduten jako eta bere \"misinoa\" bete behar dau \"erlojupekoa amaitu baino lehen\".\nHitzak\nAzkenik, Josu Martinez zinemagile eta EHUko irakaslearen filmak, 1966an, Ipar Euskal Herriko Bizkarsoro izeneko herrixkan, lau neska gaztek lurperatuta egozan berbak aurkitutako berben istorioa dakar. Josu Martinez Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da eta Antropologian luzenziatua; zortzi film-luze dokumental eta lau fikzino laburren egilea. Lea Campistronek, Arantxa Hirigoienek, Titika Rekaltek eta Yaiza Arregik egiten dute aktore lanak Hitzak film laburrean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000852", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hertzainak-en kantuen bersinoak egiten dituan Txalainak taldeak Arantzazuko Herriko Tabernan joko dau barikuan\nArantzazuko Kultur Batzordeak antolatuta, bihar, hilak 24, 21:00etan, Euskal Rock Erradikaleko Hertzainak talde mitikoaren kantuen bersinoak egiten dituan Txalainak taldeak, Arantzazuko Herriko tabernan joko dau.\nTxalainak-ek, 1980 hamarkadako punk giroa ekarriko dau Arantzazura, hainbat belaunaldik kantau eta jantzan egindako abestiak joz; Pakean utzi arte, E! txo! eta Egunero, esate baterako.\nArantzuko Kultur Batzordeak hilero antolatuten dau kontzertua herriko tabernan. Estilo desbardinetako kantu ezagunen bersinoak egiten dituen taldeak ekarri dauz oin arte: heavy, blues, eta oingoan, Euskal Rock Erradikala, esate baterako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000853", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Popperra, Afterra, Utopia' emonaldirako sarrera parea zozketatuko dau BEGITUk\nDomekan izango da Guggenheim museoko entzungelan bertso, literatura eta musika emonaldia, Loraldia Festibalaren baitan.\nLoraldia Festibala -ren bederatzigarren edizinoa amaitzear dago. \"Mailua gara!\" lelopean, 21 proposamen kulturalek osotuten dabe martiaren 26ra arte Bilboko espazio desbardinetan egingo dan jaialdia: musikea, antzerkia, jantzak, literaturea, bertsolaritzea, ikus-entzunezkoak... Asko dira proposamenak eta BEGITUk sarreren zozketeagaz segiduten dau.\nSeigarren zozketea da hau eta oingoan, Popperra, Afterra, Utopia saioa ikusteko aukerea dago. Bertsolaritzea, literaturea eta musikea buztartzen dituan emonaldia da Amaia Agirre, Danele Sarriugarte, Maddi Ane Txoperena, Maider Arregi, Miren Narbaizak martiaren 26an, Guggenheim museoko entzungelan 12:30ean taularatuko daben ikuskizuna.\nZozketan parte-hartzeako, sare sozialetan (Twitter, Facebook eta Instagram) argitalpen hau topau eta itxi erantzun bat. Zorte on!\nSinopsia\nDanele Sarriugarteri eskatu jako geroari begira jartzea eta horren ondorioz Popperra, afterra, utopia testu originala eta zirraragarria sortu dau. Idazkia abiapuntua dogu ikuskizun hau ontzeko. Testu literarioarekin batera bi bertsolari (Maddi Ane Txoperena eta Maider Arregi) eta musikari bat (Miren Narbaiza) arituko dira eszenan.\nHausnarketa poetiko hau kate begi bat da, orain arte Loraldiaren edizio guztietan lotu dogun amaiera ekinaldian. Bertan literaturea, musikea eta bertsolaritzea buztartzen dira eta etorkizunari begira paratzen gara. Geroa eta oraina kurutzatzen diran lekua izango da berriro be Guggenheim Bilbao Museoaren auditorioa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000854", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gazteentzako sukaldaritza ikastaroa antolatu dau Zeberioko Udalak\nMartiaren 24an eta 31n zein aprilaren 14an eta 21ean izango dira saioak. Izena emoteko epea zabalik dago, helbidera idazteko.\nZeberioko Udalak antolatuta, Hazi Hezkuntza animazino soziokulturalerako enpreseak gazteentzako sukaldaritza ikastaroa emongo dau Zeberion. Lau saioko tailerra izango da, sukaldaritzaren oinarriak ikasteko eta izen-emotea zabalik dago oindino, lehen saioa bihar, hilak 24 izango bada be. Saioak bihar, martiaren 31n, aprilaren 14an eta 21ean izango dira gaztelekuan arrastiz. Izena, helbidera idatzita emon daiteke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000855", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martin Ortega Muroren ilustrazinoen erakusketea zabalduko da bihar\nBihartik eta aprilaren 28ra arte, Igorreko Kultur Etxeko Erakusketa gelan, Martin Ortega Muroren 36 ilustrazinok osotuten daben Igorre ezetu izeneko erakusketea egongo da ikusgai.\nTeknika mistoagaz eginda, Igorreko lekurik bitxienak emoten dabez ezetutera ilustrazinook. Igorreztarrentzat ezagunak izango dira, 36 ilustrazinotik 24. Izan be, 2022 eta 2023ko udal egutegietan agertzen dira. Beste hamabiak erakusketa honetarako berenberegi egindakoak dira. Sormen prozesuaren azalpen bat eta ilustrazinoen lekuak kokatzen dituan mapa bat be badagoz erakusketan.\nEgutegietan agertzen diran lekuak, Angel Larrea historialariak aukeratutakoak dira. \"Igorrek uste genduan baino leku bitxi gehiago ditu\" dino egileak. \"Jenteak ikusiko dau Igorre handia dala-ta non dagoan zer. Erdiguneak ez dauka zerikusirik leku batzuetan marraztu dodanagaz\" azaldu deutso BEGITUri.\nMartin Ortega Muro\nJaiotzez Javier izena dauan arren, Martin izenagaz da ezaguna txikitatik. Areatzan bizi da, oin dala sei urtetik hona eta diseinu grafikoa eta ilustrazinoa ditu lanbide. Bere lana ezaguna da Arratian, Areatza bisitatzeko koadernoa eta Igorreko udal egutegi biko ilustrazinoakaitik. Izan be, liburua eta egutegiak, Areatza eta Igorreko etxe guztietan, hurrengoz hurrengo, banatu ziran.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000856", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Ez naiz inoiz Dublinen egon' komedia dakarre Igorreko Lasarte Aretora\nAitziber Garmendiak, Mireia Gabilondok, Iñigo Aranburuk eta Iñigo Azpitartek taularatuko dabe antzezlana zapatu iluntzean.\nAitziber Garmendia, Mireia Gabilondo, Iñigo Aranburu eta Iñigo Azpitarte aktore ezagunek emongo deutsie bizitza Markos Goikoleak idatzitako eta Mireia Gabilondok zuzendutako Ez naiz inoiz Dublinen egon komediari zapatuan, hilak 25, 20:00etan, Igorreko Lasarte Aretoan.\nJentearen fantasia eta miserien gaineko hausnarketa garratza da. Antzezlanak, alkar onartzeko zailtasunak izan arren, danok gauza bardinaren bila gabizala azalduten dau; biziten lagunduko deuskun ilusino baten bila, hain zuzen be.\nSinopsia\nAmesti familia Eguberri gaua ospatuteko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez daben alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindygaz dator, bere neska-lagun irlandarragaz. Danak dagoz desietan irlandarra ezetuteko, baina inok ez dau espero Cindy personai ikusezin bat izatea, Elenaren fantasia bat.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000857", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bueltau da merkadu garaia\nDomeka goizean baserriko produktuak eta artisauen eskulanak egongo dira salgai Arteako plazan.\nUdabarrian gagoz eta laster hasiko da barriro baserritarren azoka garaia. Holan, martiaren 26an, domekea, egingo da Arteako Merkatua plazan 10:00etatik 15:00etara. Euria egin ezkero, frontoira mobiduko da Gorbeia Turismok, Gorbeialde Landa Garapenerako alkarteak, Arteako Udalak eta BIzkaiko Foru Aldundiak antolatutako azokea.\nBetiko lez, baserriko elikagai fresko zein landuak egongo dira salgai: ahuntz gaztaia, euskal pastelak, ogia, txakolina, txorizoak eta barazkiak. Bai eta inguruko artisauek egindako produktuak be: bitxiak, egur lanak, bedarrak eta sakotermia, besteak beste. Loreak be egongo dira salgai. Bisitariek, erosketa bakotxagaz bertoko produktu loteen zozketan parte-hartzeako aukerea be izango dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000858", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Musika saio berezia antolatu dau Kiñu Gaztetxeak\nBarikuan gaztetxeko rock eskolako ikasleek zuzeneko kontzertua emongo dabe eta gero mikro irekiak egongo dira, kantau zein instrumentuak joteko.\nHari's Rock School izeneko eskolea, Kristonak taldeko gitarra-jolea dan Alex Harillok Kiñu Gaztetxean adin desbardinetarako gidatuten dauan gitarra klasea da eta martiaren 24an, barikua, emonaldi berezia antolatu dau. Honeen kontzertua eta gero, jam session-a egingo da 18:30etik aurrera.\nHasteko, eskolako \"ikasle eta inguruko lagunek\" hainbat rock bersino joko ditue. Ikasleek gitarrak hartuko ditue eta lagunek, bateria eta ahotsak. Abesti desbardinak dagoz prestatuta eta hurbilduten danak mikrofonoa hartzeako aukerea be izango dau. Honeek amaituta, inprobisazinorako tartea be egongo da Kiñuko oholtzan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000859", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Tetuan' filma ikusteko sarrera parea zozketauko dau BEGITUk\nBarikuan proiektauko da Iratxe Fresnedaren dokumentala EHUko Bizkaia Aretoan 20:00etan, Loraldia Festibalaren baitan.\nLoraldia Festibala -ren bederatzigarren edizinoa amaitzear dago. \"Mailua gara!\" lelopean, 21 proposamen kulturalek osotuten dabe martiaren 26ra arte Bilboko espazio desbardinetan egingo dan jaialdia: musikea, antzerkia, jantzak, literaturea, bertsolaritzea, ikus-entzunezkoak... Asko dira proposamenak eta BEGITUk sarreren zozketeagaz segiduten dau. Bosgarren zozketea da hau eta oingoan Iratxe Fresnedaren hirugarren dokumental esperimentala ikusteko sarrera parea dago zozketan. Tetuan hilaren 24an, barikua, proiektauko da EHU/UPV Bizkaia Aretoan, 20:00etan.\nZozketan parte-hartzeako, sare sozialetan (Twitter, Facebook eta Instagram) argitalpen hau topau eta itxi erantzun bat. Zorte on!\nSinopsia\nTetuán Iratxe Fresneda zuzendariaren hirugarren dokumentala da. Irrintziaren Oihartzunak eta Lurralde Hotzak filmekin hasitako erregistro eta oroimenaren inguruko filmen trilogia osotu dau.\nTetuán persona migratzaileen buruzko filma da, non zinema, familia istorioak eta memoria, igaro leku baten batzean diran. Annemarie, Carmelo, Irina eta Mohamed doguz protagonistak. Istorioak alkarlotzean dira eta irudi ederren bidez euren bizitzakaz enpatia sortzeako aukerea emoten dau dokumental esperimental honek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000860", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mendiaren inguruko zazpi film ikusi ahal izango dira Igorren\nBBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiko pelikula onenetarikoak eguen eta barikuan egongo dira ikusgai Kultur Etxean, 19:30etik aurrera.\nGanzabal Mendi Taldeak antolatuta, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 2022ko pelikularik onenetako zazpi, ikusi ahal izango dira, martiaren 23an eta 24an, 19:30ean, Igorreko Lasarte Aretoan. Janire Etxabek zuzendutako Iretargi filmak zabalduko dau aurtengo mendiko pelikula zikloa Igorren eta Agur Artzai, Egoland, Not Alone, This is Beth, New Way Up etaDe l'ombre a la lumière filmek osotuten dabe kartela.\nEguenean\nEgueneko saioan, iraupen labur edo ertaineko lau film ikusi ahal izango dira: Iretargi, Agur Artzai, Egoland eta Not Alone filmak hain zuzen be. Iretargin, Janire Etxabek jantza bertikala eta eskaladea buztartzen ditu. Azkenetan dagoan bizimodu bat erretratetan dau Julen Zubieteren Agur Artzai filmak: Gorbeian geratzen diran atzen artzainen bizimodua. Ignasi Lopezek zuzendutako Egolandek barriz, Marek Molek eta Bruno Grassik,The GreatTroll mendian egindako eskaladea kontetan dau. Egueneko saioa amaituteko, Heather Moser kanadiarraren Not Alone pelikulea egongo da. Mendian laguna hiltearen ondoko traumearen gainekoa da pelikula hau.\nBarikuan\nBeste hiru filmak, hurrengo egunean, hilak 24 ikusi ahal izango dira. This is Beth pelikuleak Beth Rodden eskalatzailearen historia dakar. El Capitanen igoera asko egin ditu, baita punta-puntako lehen igoera ugari be. Jen Randall da film honen zuzendaria. Jake Hollandek zuzendu eban New Way Up filma. Pelikula honetan, Himalaiako eskaladan norabide barri bat ezarri dauan bidaia epikoa kontetan da. Izan be, Gulmit Tower-eko (Karakorum) oinarrira ailegetako Fabi Buhl-ek eta Will Sim-ek parapentea erabili eben. Amaitzeko, Sebastien eta Davina Montaz-Roset zuzendari frantziarren De l'ombre a la lumière filmak, Charles Dubouloz alpinisteak Grandes Jorasses-en (Chamonix) ipar isurialdeko \"Rolling Stones\" bidea neguan eta bakarrik egin ebaneko kontakizuna dakar.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000861", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garena jatetxeko Txakoli Egunerako lagun birentzako bazkaria zozketatuko dau BEGITUk\nAprilaren 1ean ospatuko da aurtengo Txakoli Eguna, janagaz eta edanagaz batera zuzeneko musikea egongo da jaia girotzeko.\nLamindao auzoko Garena jatetxeak, Michelin Izar bat eta Repsol gidako Eguzki biren irabazleak, aurten be ospatuko dau Txakoli Eguna, jatetxe inguran hazitako mahatsakaz egindako edabeagaz. Aprilaren 1ean izango da jaia eta aurtengo enbajadorea Gotzon Mantuliz izango da, ETBko El Conquistador programako bosgarren denporaldiko irabazlea.\nSarrera biren zozketan parte-hartzeako, alkarbanatu argitalpena Instagramen eta aitatu nogaz joango zaren aurtengo Txakoli Egunera. Zorte on!\nBazkaria, 60 euroko menua izango da eta bertoko txakolina probetako aukerea egongo da, Hondarribi Zuri %20 eta Hondarribia Zerratia %80 mahastitik ateratakoa. Gainera, zuzeneko musikea egongo da eta gero, DJ Erasok hartuko dau musikearen ardurea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000862", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeentzako antzerkia egongo da bihar Lemoan\nMiru artisteak, Kamishibai taularatuko dau Kotxepinen, ahozkotasunean oinarritutako paperezko antzerki japoniar tradizionaletik datorren lana.\nBihar, martiak 22, 18:30ean Saioa Ezkerrak, Miruk, 2 eta 4 urte bitarteko umeentzako Kamishibai izeneko ikuskizuna eskainiko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Kamishibai berbeak paperezko antzerkia esan gura dau eta ahozkotasunean oinarritutako japoniar tradizinotik dator.\nKamishibai-a irudi sorta batez osotuta dago, atzekaldean testua daukana. Istorioren bat kontetako edo zeozer irakasteko erabilten da japoniar tradizinoan. Testuen irakurketea, publikoari begirako euskarri baten irudiak ordenean ipinita egiten da.\nSonia Ezkerra\nSonia Ezkerra da Miru izen artistikoa hartu dauan aktorea. Ipuin kontalari, aktore eta aurkezlea da eta zuzeneko ikuskizunez gainera, Hamaika Telebistan eta euskerazko tokiko sei katetan, umeentzako saioak egiten ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000863", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenera arte emon daiteke udabarrilekuetarako izena\nAprilaren 10etik 12ra Ozaetako aterpetxera joango dira hamabi eta hamasei urte bitarteko gazteak Maratuko begiraleakaz.\nMaratu Gazteria Zerbitzuak antolatuta, Aste Santuko oporretan udabarrilekua egongo da hamabi eta hamasei urte bitarteko gazteentzako. Aprilaren 10etik 12ra arte egongo dira Ozaetako (Araba) aterpetxean eta gehiez be, 40 lagunentzako lekua egongo da. Bertan jolasak, olinpiadak, urtekerak eta gaubelak egingo ditue, besteak beste. Izena hilaren 23ra arte, eguena, emon daiteke 688 898 765 telefonora WhattsApp-a bialduta eta gazte bakotxeko prezioa, 25 eurokoa da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000864", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arkaitz Rodriguezegaz solasaldia egingo da Igorren\nSortuko Idazkari Nagusiak 19:00etan hartuko dau berbea gaur Igorreko Kultur Etxean.\nHile bi faltau dira Udal eta Aldundietako Hauteskundeetarako eta euskal alderdiak hasi dira daborduko hauteskunde-kanpainarako berotuten. Holan, martiak 21 dituan honetan EH Bilduk solasaldia antolatu dau Arkaitz Rodriguez diputatu eta Sortuko Idazkari Nagusiagaz, 19:00etan Lasarte Aretoan.\nBertan, Rodriguezek EH Bilduren proiektua azalduko dau eta honen inguruan eztabaidatu eta galdetuteko tartea be egongo da. Beste alde batetik, kontuan hartzeakoa da Igorreko EH Bilduk proiektu propioa be garatuko dauala hauteskundeetara begira: Ilbanduz Indartu. Honegaz, \"BIZI herri egitasmoa indartu, herrira zabaldu eta Igorreren saretze komunitarioaren erreferente bihurtu\" gura da eta \"alkarteen arteko alkarlana ahalbideratuko dauan foroa\" sortuko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000865", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zekorrek 29-0 irabazi dabe Nerbioiren kontra\nLigea amaituteko partidu bakarra faltau danean laugarren postuan dagoz arratiarrak, hirugarren amaituteko aukerakaz.\nEkin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak zapatu arrastian jokatu eban ligako azken-aurreko partidua, Nerbioi UBR taldearen kontra 29-0 irabazi eben arratiarrek etxean. Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak defensan egindako lana azpimarratu dau: \"Garrantzitsua izan da, izan be, ligan entsegu gehien egin dauzan bigarren taldea da eta gure atea hutsean itxi genduan\".\nPuntu gehienak partiduaren lehen zatian lortu ebezan zekorrek baina gero, Nerbioi taldeko jokalariak hasi ziran erasoan. Halanda be, \"defensa ona eta serioa\" topau eben arratiarren partetik eta ezin izan eben puntu bakar bat egin.\nHolan, Arratiako taldea laugarren postuan dago 36 puntugaz eta aurretik, Gaztedi taldea dago 38 puntugaz. Beraz, aprilaren 1ean zekorrek Bera Bera taldearen kontra irabazten badabe eta Gaztedik Nerbioiren aurka galdu, hirugarren postuan amaituko dabe ligea arratiarrek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000866", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zaraia mendilerroa bisitauko dabe Austarri Mendi Taldekoek\nDomekan egingo dabe urtekerea zeberioztarrek, Andarto eta Aranguren tontorrak zapaldu eta Degurixako landa kurutzatuko dabe.\nAustarri Mendi Taldeak antolatuta, zeberioztarrak Zaraiako mendilerro aldera joango dira martiaren 26an ibilaldia egitera. Egunean bertan, izena emon dabenek 07:45ean hartuko dabe autobusa Zeberioko plazan eta Araotzera abiatuko dira, bertatik hasiko da ibilaldia. Izena, aldez aurretik emon behar da 665 735 054 edo 656 415 597 telefonoetan.\nAraotzetik, 13 kilometroko ibilaldia egingo dabe. Hasteko, Andarto (1.074 metro) tontorra igongo dabe eta gero, Degurixako landetatik pasauko dira ibiltariak. Mendiolan amaitu aurretik, Aranguren (1.149m) be igon eta bajatuko dabe. Aukeran, bide bardina egiteko aukerea be egongo da, baina tontorrak igon barik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000867", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Promozino txapelketako finaletik kanpo geratu da Oier Etxebarria\nIgorreztarrak eta Salaberriak, Zeanurin jokatu eben finalerdien ligako bigarren jardunaldia eta 22-9 amaitu zan Morgaetxebarria eta Bakaikoaren kontrako partidua.\nZeanuriko Ibarreta frontoian jokatu zan bariku gauean Binakako Promozino mailako Txapelketako finalerdien ligaxkako bigarren jardunaldia. Ibai Zabala eta Andoni Gaskue, Iker Larrazabal eta Iosu Eskirozen kontra aritu ziran lehenengo eta Larrazabal-Eskiroz bikoteak lortu eban garaipena, 22-16. Gero, Joanes Bakaikoa eta Aimar Morgaetxebarria, Iker Salaberria eta Oier Etxebarria igorreztarraren kontrako partidua jokatu zan eta lehenengoek irabazi eben, 22-9.\nHolan, jardunaldi biak galdu ostean, Etxebarria eta Salaberriak ezin izango dabe Labriten jokatuko dan finalean parte-hartu. Larrazabal eta Eskiroz barriz, badagoz finalerako matematikoki sailkatuta eta asteon ebatziko da bigarren bikote finalistea, Zabala-Gaskue eta Bakaikoa-Morgaetxebarriaren artean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000868", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Julen Gabiriak euskeratutako 'Maus' komikia izango dabe berbagai gaur Igorreko Literatura txokokoek\nKultur Etxean, 17:00etan batzean dira txokokoak, Gaur, Julen Gabiria be izango da bertan, Pulitzer saria jaso eban nobela grafiko hau euskeratzean aurre egin behar izandako erronka edo-eta ebatzien barri emoteko.\nMaus nazien sarraski-esparruetatik bizirik urtendako judu poloniar baten biografia da. Gizon hori Vladek Spiegelman deitzean da, eta egilearen aita da. Istorio paralelo bi kontetan dira komikian. Alde batetik, Art komikigilea eta Vladek aitaren arteko gaur egungo harremana; eta bestetik, eta hauxe da ildo nagusia, aitak Auschwitz-en bizi izandakoa.\nHizkuntza ez dakianaren hizkera\nGabiriak, Durangoko Azokan azaldu eutsan EITBri buruhauste batzuk eragin eutsazala Maus komikia euskerara ekarteak. Jatorrizko lana ingelesez dago idatzita eta Vladek protagonistak ez dau ingelesa ondo hitz egiten. Horregaitik, itzultzaile lanetarako ikasitakoa \"desikasi\" egin behar izan eban, \"protagonistearen ahoan okertasun koherente bat eregiteko\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000869", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen eta gizonezkoen Arratia Ak bardindu egin eben etxetik kanpo\nAndrazkoen eta gizonezkoen Arratia Bk eta Lemoako Harrobik euren partiduak galdu ebezan etxetik kanpo.\nAndrazkoen Arratia A\nAndrazkoen Arratia A taldeak bana bardindu eban zapatuan etxetik kanpo Logroñon DUX Logroño B taldearen kontra jokatutako partidua. 23 jardunaldiren ostean Arratia hamargarren postuan dago 26 puntugaz. Datorren partidua etxean jokatuko dau bere aurrean dagoan Mulier taldearen kontra hilaren 25ean, arrastiko 17:45ean.\nAndrazkoen Arratia B\nAndrazkoen Arratia B taldeak 6-0 galdu eban domeka arrastian etxetik kanpo Basauriko Kimuak B taldearen kontra jokatutako partidua. 23 jardunaldiren ostean Arratia B zortzigarren postuan dago 34 puntugaz. Datorren partidua etxean jokatuko dau Adiskideak taldearen kontra hilaren 26an, arrastiko 17:45ean.\nGizonezkoen Arratia A\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Sondika A taldearen kontra eta husna bardindu eban. 25 jardunaldiren ostean Arratia lidertzan dago 52 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau hilaren 25ean eguerdiko 13:30ean Gernika B taldearen kontra.\nGizonezkoen Arratia B\nGizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Loiu A taldearen kontra eta 2-0 galdu eban. 25 jardunaldiren ostean Arratia bederatzigarren postuan dago 33 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau hilaren 25ean, iluntzeko 19:45ean, Gernika Sporting A liderraren kontra.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobi taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Gernika Sporting A talde liderraren kontra eta 2-1 galdu eban. 25 jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi zazpigarren postuan dago 39 puntugaz. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau hilaren 25ean, arrastiko 17:00etan, Solokoetxe A taldearen kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000870", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Elur Zuriren hiru heriotzak' ikuskizunerako sarrera parea zozketauko dau BEGITUk\n'Martitzenean izango da Alondegian Khontaira konpainiaren jantza, musika eta antzerki emonaldia, Loraldia Festibalaren baitan.\nHilaren 9an hasi zan Loraldia Festibalaren bederatzigarren edizinoa. \"Mailua gara!\" lelopean, 21 proposamen kulturalek osotuten dabe martiaren 26ra arte Bilboko espazio desbardinetan egingo dan jaialdia: musikea, antzerkia, jantzak, literaturea, bertsolaritzea, ikus-entzunezkoak... Asko dira proposamenak eta hurrengo aste bietan, BEGITUk zazpi ikuskizunetarako sarrera pareak zozketatuko ditu. Laugarren zozketan martiaren 21ean, martitzena 19:30ean, Alondegi-Azkuna Zentroan Khontaira konpainiak taularatuko dauan 'Elur Zuriren hiru heriotzak' ikuskizunerako sarrera bi dagoz eskuragai. Sorkuntza honek teatroa, musikea eta jantzea buztartzen ditu eta testua Ander Berrojalbizek eta Joseba Sarrionandiak idatzia da.\nZozketan parte-hartzeako, sare sozialetan (Twitter, Facebook eta Instagram) argitalpen hau topau eta itxi erantzun bat. Zorte on!\nSinopsia\nKhontairak historian ikertzea dau gustuko. Mendez mende igaro dan historian murgilduten dira eta garaikide bihurtuten dau. Oingoan Grim anaien eskuizkribu zahar bat eta Bela Bartokek ekialdeko Europan jasotako Erdi Aroko doinu mestizoetan aurkitu dau sormen iturria. \"Ispilutxo, ispilutxo, guztietan fidelena, nor da ba gure erresumako emakumerik ederrena?\" kontatzen duen ipuina narrazioaren oinarria da. Honen haritik, gogora ekarri gura dau zelan 1327. urtean Joan XXII Aita Santuak heriotza eta infernuarekin kondenatu ebazan itunak egin eta irudi, erantzun, ispilu edo beste edozeren bitartez deabruak magikoki lotzen ebezenak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000871", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kontzertu bi entzungo dira gaur Areatzan\nThe Quiet Corner tabernan Cotton Blues taldeak joko dau eta Bixerren, Triple Zero Band taldeak.\nThe Quiet Corner taberna irlandarrean St. Patrick eguna ospatuko da gaur eta jaia girotuteko, 19:00etatik aurrera zuzeneko kontzertua eskainiko dau Cotton Blues taldeak. Getxoko banda honek blues eta rock abestien bersinoak eskainiko ditu iluntzean.\nGauean barriz, Bixer tabernan egongo da zuzeneko musikea, Triple Zero Band taldearen eskutik 22:00etatik aurrera. Hirukote bizkaitar honek hard rock eta southern rock estiloak buztartzen dauz eta BROTHERS diskoaren egileak dira, \"Brain Shakin' Soul Breakin' Rock and Roll\" musikea euren esanetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000872", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Saioa Alkaiza, Sustrai Colina, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio egongo dira Igorren\nDomekan izango da San Josetako bertso-saioa, Lasarte Aretoan arrasiko 18:00etatik aurrera.\nDomekan, hilak 19, 18:00etan, Arratiako bertso eskoleak urtero antolatuten dauan San Josetako bertso-saioan, Saioa Alkaiza, Sustrai Colina, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio egongo dira Igorreko Lasarte Aretoan bertsoak kantetan.\nHasikeratik, puntako bertsolariak ekarri izan ditu Arratiako bertso eskoleak zita honetara. Aurten, Euskal Herriko txapelduna eta bertsolaritzan historia egin dauan Lujanbio; 2021ean Nafarroako Bertsolari Txapelketea irabazi eta 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreetara heldu zan Alkaiza; Sustrai Colina, bitan Xilaba Bertsulari Xapelketa eta seitan Bertsolari Txapelketa Nagusian finalista izan dana eta Iturriaga, bertsolariaz gainera, abeslaria, komikilaria, antzerki eta zine gidoigilea be badan artistea izango dira Igorren.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000873", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Komunitarismoaren gaineko berbaldia eta solasaldia egingo ditue Artean\nZapatuan, hilak 18, Botilak daraman mezua ekimenaren barruan, Non dago gure tribua? izeneko jardunaldia antolatu dabe Arteako Herriko Bentan. Ohiko moduan goizean berbaldia, eguerdian baba jana eta arrastian eztabaidea egongo dira.\nEguna, Adrian Almazanen Komunitarismo berriak ziurgabetasun garaietan berbaldiak hasiko dau. Bertan, \"komunidade barriak zelan pentsau desazkundearen ikuspuntutik\" landuko dau. Almazan, Deustuko unibersidadeko Filosofia irakaslea izan da eta Iñaki Barcena EHUko irakasleagaz batera Nuevos comunalismos. Una hipotiesis política para el decrecimiento liburuaren koordinatzailea da.\nArrastiko 17:00etan, Kimuak, Amillenak, Arrazolako Bentak, Mimosak ortu komunitarioak, Otxantegi herri lurrak eta Demokrazia komunalaren aldeko nazinoarteko sareak euren esperientziak konpartiduko dabez hurreratzen dan publikoagaz.\nGero, 20:00etan Kimosoundz Dj-a egongo da Herriko Bentan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000874", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaiko Foru Aldundiagaz tramiteak modu presentzialean eta eskualdean bertan egin ahal izateko bulegoa zabaldu dabe Igorren\nBizkaiko Foru Aldundiak bulegoa zabaldu dau Igorreko Agirre Lehendakariaren kaleko 19. zenbakian, Arratia-Nerbioi eskualdeko 24.000 laguneri, aurrez aurreko arreta emoteko.\nBertan, 150 tramite baino gehiago egin ahal dira, Ogasun eta Finantza Sailekoak barne.\nGaur, martiak 16, Illart Gumuzio Igorreko alkatea, Andere Ortuzar Arratiako Udalen Mankomunitateako presidentea, Javier Bikandi Digitalizazioaren eta Herritarrenganako Laguntzaren zuzendari nagusia eta Elixabete Etxanobe Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputadua hurreratu dira bertara. \"Gaur egun polita daukagu, Igorrera etorri gara eta bertako Gertu bulegoa zabaldu dogu. Helburua da herritarrei ahalik eta zerbitzu gehiago eta hobea emotea\" esan dau diputaduak.\nGertu sarea\nBizkaiko Foru Aldundia eskualdeko bulego sare bat egiten dabil eta Igorreko bulegoa sare horretako seigarrena da. Aurrez aurreko arreta integrala emoten da bulegootan; hau da, kudeaketa guztiak, edo ia guztiak, egin ahal dira. Lehen erabilitako eskemea, zerbitzu edo sail jakin batzuen arabera zatituta egoana, alde batera itxi da.\nBulegoaren ordutegia, 08:30etik 14:00etara da, astelehenetik barikura. Bulegoan, 13 pertsonak egiten dabe lan eta kopuru hori handitu egingo da Errenta eta Azaleren Aitorpenaren kanpainetan. Bulegoa martxan ipinteko, BFAk 434.722 euroko inbersinoa egin dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000875", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Lau Eskutara' kontzertu gastronomikoa egingo da Areatzan\nMartiaren 25ean izango da emonaldia komentuan eta sarrerak gaur zein bihar lortu daitekez udaletxean, 19:00etatik 20:00etara.\nMartiaren 25ean, barikua, 20:00etan Lau Eskutara kontzertu-gastronomikoa ikusteko aukerea egongo da Areatzako komentuan. Emonaldi berezi hau Areatzako Ibon Azkona sukaldariak eta Vicent Zaragoza Bilboko Orkestra Sinfonikoko perkusino-joleak antolatu dabe Gazte Justiziako Berriztu Zentroko gazteen laguntzeagaz.\nIkuskizunaz gozatzeko edukierea mugatua izango da, beraz, sarrerak aldez aurretik lortu beharko dira. Horretarako, hilaren 16an eta 17an, udaletxean egin ahalko da izen-emotea, 19:00etatik 20:00etara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000876", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dendak kalera aterako ditue zapatuan Igorren\nGoizez Urbieta zelaiaren inguruan egongo dira Ainara Kirolak, Marrak, Kili-kili eta Klitz denden produktuak.\nArratiako Merkatarien Elkarteak, AME, aurten be antolatu dau Dendak Kalera ekimena. Martiaren 18an, 10:00etatik 15:00etara lau denda egongo dira Urbieta futbol-zelaiko aparkalekuan euren produktuak saltzean. Batez be erropa eskainiko da baina baita kirol-produktu eta paperdendakoak be. Honeek dira oingoan kalera urtengo diran negozioak: Ainara Kirolak, Marrak, Kili-kili eta Klitz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000877", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Alaska' errezitaldirako sarrera parea zozketauko dau BEGITUk\nAstelehenean izango da Castillo Suarez eta Juantxo Zeberioren poesia eta literatura emonaldia, Loraldia Festibalaren baitan.\nHilaren 9an hasi zan Loraldia Festibalaren bederatzigarren edizinoa. \"Mailua gara!\" lelopean, 21 proposamen kulturalek osotuten dabe martiaren 26ra arte Bilboko espazio desbardinetan egingo dan jaialdia: musikea, antzerkia, jantzak, literaturea, bertsolaritzea, ikus-entzunezkoak... Asko dira proposamenak eta hurrengo aste bietan, BEGITUk zazpi ikuskizunetarako sarrera pareak zozketatuko ditu. Hirugarren zozketan martiaren 20an, astelehena 19:00etan, Castillo Suarez eta Juantxo Zeberiok Bilboko Bidebarrieta Liburutegian taularatuko daben Alaska errezitaldi musikaturako sarrera parea zozketauko da.\nZozketan parte-hartzeako, sare sozialetan (Twitter, Facebook eta Instagram) argitalpen hau topau eta itxi erantzun bat. Zorte on!\nSinopsia\nAlaska izeneko bide bazterreko hotel abandonatu batean kokatutako narrazino bategaz gurutzatuko dira hainbat poema eta doinu. Maiz idatzi da desamodioaz eta abandonuaz, baina gitxiago lekuekaz lotzen gaituen hari ikusezinaz, tokien dolua zelan egin ez dakigula.\nIzan be, gure bizia, gure puskak, barriro ikusiko ez dogun jentearengan ixzten doguz, barriro egongo ez garen lekuetan. Castillo Suarezek jarriko ditu hitzak eta Juantxo Zeberiok musikea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000878", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Binakako Promozino Txapelketako finalerdien ligako partidu bi jokatuko dira Zeanurin\nBariku gauean lehiatuko dira Zabala-Gaskue/Larrazabal-Eskiroz eta Bakaikoa-Morgaetxebarria/Salaberria-O. Etxebarria.\nMartiaren 17an, 22:15etik aurrera Binakako Promozino Txapelketako finalerdietako ligako bigarren jardunaldia jokatuko da Zeanuriko Ibarreta frontoian. Hasteko, Ibai Zabala eta Andoni Gaskue, Iker Larrazabal eta Iosu Eskirozen kontra arituko dira eta gero, Joanes Bakaikoa eta Aimar Morgaetxebarria, Iker Salaberria eta Oier Etxebarria igorreztarraren kontra.\nFinalerdietako ligak, hiru jardunaldi ditu eta hau izango da bigarrena. Lehena Zumarragan jokatu zan pasau dan astegoienean. Orduko emoitzakaz, sailkapenean hurrengoz-hurrengo dagoz Zabala-Gaskue, Larrazabal-Eskiroz, Bakaikoa-Morgaetxebarria eta Salaberria-O.Etxebarria. Beraz, Etxebarria igorreztarrak, atzen urteko irabazleak, geldituten diran partidu biak irabazi beharko ditu, finalera ailegetako aukerak izan gura badauz. Finala, aprilaren 1ean jokatuko da Labrit pelotalekuan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000879", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kurkuluxetan alkartearen 'Maddi Pirata' antzezlana egongo da Igorreko Lasarte Aretoan\nBarikuan izango da, hilak 17, 18:00etan. Umeentzako ikuskizun honek estereotipoak apurtzea bilatzen dau, ume eta gazteek libreago bizi dagiezan euren bizitzak.\nAntzezlanak, beti personaia gaizkiletzat aurkeztu diranak, askotan ez dirala gaiztoak izan esaten dau. Espiritu kritikoa be bultzatu gura dau, Historia idatzi dabenek euren interesetara moldatu dabela erakutsiz. \"Historia idazten ebenek, askotan, errealidadea aldrebesten eben eta euren erara kontetan euskuen. Maddi pirata antzezlanean argi ikusiko da historia askotan ez dala kontetan euskuen moduan izaten, pirat aguztiak ez zirala bardinak, sorginak ez zirala deabruak...\" dinoe Kurkuluxetanekoek.\nSinopsia\nMaddi kostaldeko neska alai bat zan eta bere familiagaz oso pozik bizi zan, baina egun baten Miss Cauliflower erregina zitala, Txerriface kapitainaren laguntzeagaz, gaiztakeriak egiten, dirua lapurtzen eta guztien bizitza izorratzen hasi zan. Asko zan jokoan egoana: Maddiren ametsak, bere ohiturak, azken finean bere herriaren askatasuna. Honen aurrean Maddik erabaki sakon bat hartu behar izan eban: Pirata bihurtzea!", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000880", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "XX. Laburbira zapatuan helduko da Igorrera\nEuskaltzaleen Topaguneak antolatuta, euskerazko zazpi film labur proiektauko dira Lasarte Aretoan 20:00etatik aurrera; Diman eta Areatzan be egongo dira ikusgai datozen asteetan.\nMartiaren 6an hasi zan eta aprilaren 5ean amaituko da Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Laburbiraren hogeigarren edizinoa. Zirkuitu ibiltariak Euskal Herriko 32 herritan egingo ditu geldialdiak, euskerazko zazpi film labur eskaintzeko: Olatuen isiltasuna, Muskil, Koadro goriari heldu, Irrits, Asko falta da?, Erlojupekoa eta Hitzak. Geldialdietako batzuk Arratian izango dira; Igorren lehena, martiaren 18an eta gero, Diman hilaren 24an eta Areatzan 31n.\nOlatuen isiltasuna\nMaria Bartolome, Erik Campos eta Fernando Martinek, 2023ko edizinoko Kameratoia irabazi eben Olatuen isiltasuna lanagaz. Film honetako protagonisteak urtero Lekeitikoko kaleetatik egiten dauan ibilbidea kontetan dau pelikuleak.\nMuskil\nFilma Marina Perosanz 21 urteko neska eibartarraren lana da. Perosanz Ikus-Entzunezko Komunikazio graduko ikasketak egiten dabil eta hau da bere lehenengo film laburra. Pelikuleak, edadeko andrek sufriduten daben indarkeria matxistea salatuten dau. Istorioa, 1980ko hamarkadan garatzen da Muskil izeneko baserrian. Bertan adineko bikote bat bizi da, Ixabel eta Pedro. Pedrok tabernan pasetan ditu egunak, Ixabelek baserrian bakarrik lan egiten dauan bitartean. Egun batean, bizilagun barri bat heltzean da, Luisa. Luisa eta Ixabel zenbat eta hobeto konpondu, orduan eta tratu txarragoak emoten deutsaz Pedrok. Iñake Irastorzak, Jose Ramon Soroizek eta Miren Arrietak egiten ditue aktore lanak.\nKoadro goriari heldu\nIulen Aranak idatzi eta zuzendutako filma da. Donostiako Larrotxene Kultur Etxean zuzendaritza ikastaroa egin ostean egin eban filma. Herminia, egoitza baten bizi dan 91 urteko andra bakarti baten istorioa kontetan da bertan. Herminiak ez dauka inogaz hartu-emonik, zentroko langile bat berarengan hurreratzen saiatzen dan arte. Itziar Aizpuru, Horacio Ubiria, Olatz Beobide, Maitane Aldako, Luis Fernández eta Puri Urretabizkaia dira film honetako aktoreak.\nIrrits\nMaider Oleaga egileak, ibilibide luzea egin dau zinemagintzan, 2001ean bere lehen lana egin ebanetik. Hainbat dokumental eta film labur ekoitzi eta zuzendu ditu eta sariak be jaso ditu, Donostiako zinemaldian, Euskal Gidoigileen Elkarteak emondakoa, tartean. Pelikulan, Izaro eta Clara, 17 urteko nerabeak dira eta haurrentzako udalekuetan, begirale lanetan dabiz. Halako baten, Clarak irrikaz musukatzen dau Izaro. Izaro Nieto, Angela Echaniz Oyarzabal , Erika Olaizola eta Xabier Elizalde dira antzezleak.\nAsko falta da?\nAne Cuestak sinatzen dauan filma da hau. Mondragon Unibertsitatean ikasi eban Ikus-entzunezko Komunikazioa eta zinema zuzendaritza diplomaturea dago ikasten ECPV eskolan. Filmak indarkeria matxistea salatuten dau; bortxaketa bateri buruzkoa da, flashback bidez kontatuta. Maria Redondo, Gaizka Sarasua, Iholdi Beristain, Unai Arana eta Beñat Iturbe dira aktoreak.\nErlojupekoa\nLeire Egañak, Zuzenbide eta Zientzia Politikoetan lizentziatu ostean, errealizazino zinmatografikoa ikasi eban Londresen. Filma Udalbiltzak martxan ipinitako \"Geuretik sortua\" egitasmoaren barruan ekoitzitako lana da. Istorio honetan, astronautaz jantzitako rider bateri enkargu bat jasoteko mezua helduten jako eta bere \"misinoa\" bete behar dau \"erlojupekoa amaitu baino lehen\".\nHitzak\nAzkenik, Josu Martinez zinemagile eta EHUko irakaslearen filmak, 1966an, Ipar Euskal Herriko Bizkarsoro izeneko herrixkan, lau neska gaztek lurperatuta egozan berbak aurkitutako berben istorioa dakar. Josu Martinez Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da eta Antropologian luzenziatua; zortzi film-luze dokumental eta lau fikzino laburren egilea. Lea Campistronek, Arantxa Hirigoienek, Titika Rekaltek eta Yaiza Arregik egiten dute aktore lanak Hitzak film laburrean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000881", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Justizia eta feminismoaren inguruko berbaldia eta estereotipoak apurtzeko antzerkia\nBarikuan, martiak 17, Justizia eta Feminismoaz jardungo dau Begoña Zabala abogadu eta militante historikoak Arantzazuko Kultur Gunean 19:00etan. Hurrengo egunean, zapatuan, 12:30ean, Eidabe konpainiak Meri, Mari eta Lari familia eredu desbardinez eta genero estereotipoez berba egiten dauan umeentzako antzerkia egongo da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean.\nBegoña Zabala.\nMartiaren 8aren programazinoko jarduera bi honeek publiko desbardinarentzat dira eta bakotxak bere helburua dauka. Justizia eta Feminismoa berbaldia, adinez nagusia eta konzientzia feministadun publikoari zuzenduta dago; sistema patriarkalaren justizia ez da justua andrazkoakaz eta hori aldatuteko zer egin daiteken jakin gura dabenentzat, hain zuzen be.\nZapatukoa barriz, umeentzako ikuskizuna da, aktibismoari baino identidadeari lotuago dago. Askatasunari buruz egiten dau berba, sentipenak askatzeko preminaz. Identidadea, genero estereotipoetatik libre eregiteko moduak erakusten dauz.\nMeri, Mari eta Lari\nHauxe dinoe sinposian, \"Meri (Maria Urcelay) haurdun dago. Laster izango dau umea. Aspaldi ikusi bako Mari lagunagaz (Yogurinha Borova) topo egingo dau. Marik ez ekian Meri haurdun egoanik. Ezusteko ederra jaso dau. Eta heldu da betiko itauna: umea zer izango dan galdetu deutso Marik Meriri. Zergatik galdetu behar dogu neska ala mutila izango dan? Hori ez dau umeak berak aukeratuko etorkizunean? Zergaitik mugatu aukera bi horreetara? Izan gura dauan guztia izango dau aukeran umeak: ameslaria, jantzaria, pelotaria, burrukalaria, jostalaria... Horregaitik ipiniko deutsie Lari izena\".\nGalder Perezek idatzitako eta Maria Urcelay aktoreagaz batera sortutako ikuskizun honetako abestiak Yogurinha Borovarenak dira eta Sentipenak askatu diskoan jasota dagoz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000882", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "UEMAren udaleku ibiltarirako izen-emotea zabalik dago\nUdalekua bagilaren 26tik garagarrilaren 4ra arte izango da eta gazteek Orozkotik Dimarako bidea egingo dabe.\nMartiaren 31ra arte dago epea zabalik, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko gazteek -2005etik 2008ra jaiotakoak- izena uema.eus webgunean edo 943 81 66 99 telefonoan emoteko Salto! udaleku ibiltarian parte hartzeako. Udalekua bagilaren 26tik garagarrilaren 4ra arte izango da eta gazteek Orozkotik Dimarako bidea egingo dabe.\nHelburua, gazteak euskerearen inguruan sensibilizetea, konzienziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da. Igaz parte-hartzaile kopurua bikoiztu udalekuak, eta hori kontuan hartuta, aurten aurrekoetan baino gazte gehiagorentzat izango da lekua, 120 lagunentzat, hain zuzuen be.\nUdalerri euskaldunetako gazteak\nEuskerearen inguruan herritarrak konzientzietako eta sensibilizetako ekimenak dira UEMAren ildo nagusietako bat. Horren barruan, euskerearen arnasguneei buruzko hezkuntza proiektua dago. \"Euskeraz bizi diran gazteek inerziatik konzientziarako saltoa emotea eta horregaz efektu biderkatzailea sortzea da helburua. Aisialdiagaz eta euskal kulturagaz lotutako egitarau erakargarriagaz, gazteak sensibilizau eta ahalduntze kolektiborako pausua emon gura da urteroko topaketa honeekaz\" dinoe UEMAtik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000883", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Bagdad Cafe' pelikulea egongo da Igorreko Zineklubean\nEguenean, hilak 16, 20:00etan, Percy Adlon zuzendari alemaniarraren 1987ko pelikulea, Igorreko Lasarte Aretoan ikusteko aukerea egongo da.\nMojave basamortuko motel baten gertatzen dan filma da Bagdad Cafe (Out of Rosenheim). Jasmin Münchgstettner turista alemaniarra senarragaz haserretzen da eta basamortu erdian geratzen da bakarrik. Banandu barri dan Brendaren Bagdad Cafe-ra ailegetan da eta, hasikeran, andra bien artean mesfidantzea nagusi bada be, adiskidetasuna sortuko da gero. Kafetegian hainbat personaia ezetuko ditu protagonisteak: Hollywood-eko eszenografo bat, tatuaje artista bat eta Brendaren familia, besteak beste.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000884", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Osakidetzaren inguruko berbaldia egingo da Zeberion\nEH Bilduk konbidauta, Ahoztar Zelaieta ikerketa-kazetariak hartuko dau berbea barikuan eskola zaharrean, 19:30ean.\nZeberioko EH Bilduk antolatuta, Osakidetza kontu-kontari solasaldia egongo da hilaren 17an, barikua, Zeberioko eskola zaharreko jantokian 19:30etik aurrera. Solasaldia gidatuten, Ahoztar Zelaieta Zamakona ikerketa-kazetaria egongo da eta Osakidetzak bizi dauan krisiaren nondik-norakoak kontauko ditu.\nBerak dinoan moduan, \"euskal oasiko\" administrazino, enpresa eta bezero-sareetan fokatzen dauz bere ikerketak, liburuetan argitaratzen diranak: Jóvenes Burukides Bizkainos, La Casta Vasca, Kutxabank, Panama connections, Euzkadi SA, Caso De Miguel, Narco-oasis vasco, Zaldibar zona cero eta azkena, Residencias SA. Atzen honetan, Osakidetzaren inguruko hainbat kontu argituten ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000885", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako ondare historikoa batzean dauan audiogida aurkeztuko da domekan\nAudiogida aurkeztuteko bisita gidatuagaz batera azokea eta elektrotxarangea be egongo dira domeka goizean.\nGorbeia Landa Garapen Alkarteak, bertoko turismoa bultzatzeko markak, eta Udalak alkarlanean Areatzako ondare historiko eta kulturala bisitariei azalduteko audiogida barria prestatu dabe. Bertan, uribilduko hamar kokapenen inguruko informazinoa emoten da: plazea, Bekokale eta Zubizarra, Mari Cruz de Gurutzetaren plazea eta eskulturea, Zubizarra plazea, eleiza ataria, Burdinola errotea, eleiz aurrea, Askako iturria, Mudejar etxea eta Gortazar jauregia.\nHonen aurkezpena egiteko, egitarau berezia antolatu da martiaren 19 goizerako. 11:00etan hasita, bisita gidatua egingo da Gudarien plazatik hasita. Honetarako, izena aldez aurretik emon behar da 94 612 26 95 telefonoan edo helbidean. Halanda be, audiogida edonorentzako eta edozein momentutan dago eskuragai eu.gorbeiaeuskadi.com/areatza estekan.\nBisita gidatuaz gain, Gorbeialde Landa Garapen Elkarteak merkadua be egingo dau plazan, 10:00etan hasi eta 15:00etara arte. Inguruko ekoizleen produktuak egongo dira salgai, bai eta taloak be. Gainera, goiza girotuteko R.ke.R elektrotxaranga taldea ibiliko da tabernaz-taberna 12:30etik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000886", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Binakako Master Laboral Kutxa Txapelketako finala jokatuko dau Amaia Aldaik\nDomekan Laudion jokatutako finalerdian 22-18 irabazi eben Aldaik eta Mendizabalek, Larrarte eta Arrillagaren kontra.\nHilaren 11n, Amaia Aldaik eta Nora Mendizabalek osotutako bikotea urten zan garaile, 22-18, Miren Larrarte eta Miriam Arrillagaren kontra. Holan, Aldai eta Mendizabalek aurrez aurre izango dabez Olatz Arrizabalaga eta Uxue Oses martiaren 26an Zarautzen jokatuko dan finalean.\nEspero eban moduan, finalerdia \"oso gogorra\" izan zan Aldairentzako. Galtzean hasi ziran bizkaitar biak baina hamaikagarren tantuan hartu eben aurrea eta konfidantzea irabazten hasi ziran. \"Mendizabalek betiko lez partidu ona egin eban, pelota gitxi galduta eta atzekaldean dominatzen; horrek lagundu eustan niri aurrean tantuak irabazterako orduan\", azaldu dau Aldaik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000887", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Suirrealismoa ikuskizunerako sarrera parea zozketauko dau BEGITUk\nEguenean izango da Logela Multimedia eta Circle of Trust konpainien ikuskizuna Arriaga antzokian, Loraldia Festibalaren baitan.\nHilaren 9an hasi zan Loraldia Festibalaren bederatzigarren edizinoa. \"Mailua gara!\" lelopean, 21 proposamen kulturalek osotuten dabe martiaren 26ra arte Bilboko espazio desbardinetan egingo dan jaialdia: musikea, antzerkia, jantzak, literaturea, bertsolaritzea, ikus-entzunezkoak... Asko dira proposamenak eta hurrengo aste bietan, BEGITUk zazpi ikuskizunetarako sarrera pareak zozketatuko ditu. Bigarren zozketan, Logela Multimedia eta Circle of Trust konpainiek sortutako Suirrealismoa ikuskizun bisualerako sarrera bi zozketauko dira. Hilaren 16an izango da emonaldia Arriaga antzokian, 19:30ean.\nZozketan parte-hartzeako, sare sozialetan (Twitter, Facebook eta Instagram) argitalpen hau topau eta itxi erantzun bat. Zorte on!\nSuirrealismoa jantzea, interakzinoa, bideo sorkuntzea eta musikea buztartuten dauzan \"biziki ikusgarria dan ikuskizun barritzailea\" da. Arte bisualaren eta breakdance-aren bitartez, 1940ko hamarkadan Parisko kafetegietan sortutako diziplina surrealistatik jaiotako ikuskizuna da: orduko artearen ezaugarriak ikertu eta artista horren lana berrinterpretatzeko saiakerea, gaurko hizkuntzearen bitartez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000888", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zurriolara doaz aurten Zaztaparrak\nAbuztuaren 1etik 12ra arteko udalekuetan, Donostiako Gros auzoa ume eta gazte arratiarrakaz beteko da. Eguaztenean egingo da lehen bilera informatiboa Igorreko Kultur Etxean.\nZaztaparrak Asti Taldeak jakinarazo dauanez, aurtengo udalekuak Donostian egingo dira, Zurriola Ikastolan hain zuzen be. Abuztuaren 1ean heldu eta hamabi egunez egongo dira 2006 eta 2016 urte bitartean jaiotako ume eta gaztetxo arratiarrak bertan \"libertiduten\".\nUdalekuen inguruan gurasoak informetako lehen batzarra, hilaren 15ean egingo da Igorreko Kultur Etxean, 19:30ean. Matrikulazinoa barriz, martiaren 23an eta 24ean egin beharko da Igorreko Kultur Etxean, 17:00etatik 19:00etara. Ume bakotxeko prezioa 200 eurokoa izango da baina neba-arreba bi badira 350 euro eta hiru izan ezkero, 450 euro.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000889", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mikel Oterok Bistibietako zabortegiaren gaineko berbaldia egingo dau Lemoan\nBihar arrastian hartuko dau berbea EH Bilduren transizino ekologikorako idazkariak Kotxepin Kultur Etxeko plazan.\nPasau dan urte amaieran jakinarazo eban Eusko Jaurlaritzeak Bizkaiko hiru zabortegi barriro hasiko zirala hondakinak hartzean, Igorrekoa eta Bistibietakoa tartean. Holan, urtailean Igorren egin eban berbaldia Mikel Otero EH Bilduko transizino ekologikorako idazkariak eta asteon, Lemoan izango da: martiaren 14an, martitzena, 18:30ean Kotxepineko plazan.\nBertan, hainbat galderari erantzuna emoten saiatuko da Otero: \"Nora doaz gure hondakinak eta zelan dagoz zabortegiak?\". Lemoako kasuan, kontuan hartzeakoa da FCC enpreseak maiatzean egin ebala Bistibietako zabortegia handituteko eskaerea baina Lemoako Udalak atzera bota eban plana. Halanda be, Jaurlaritzeak 2021eko abenduaren 9ko Legea erabili eban udalerriaren planaren gainetik ebazteko, Tapia Legea moduan ezetuten dan legea.\nBaimen hau, Euskal Autonomia Erkidegoan 400.000 tona hondakin biltegiratzeko leku falta dagoalako emon dauala azaldu eban Jaurlaritzeak eta proiektua, 2030erako Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzek Planaren barruan sartu dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000890", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia Ak lidertzan segiduten dau\nNagusien Arratiako talde guztiek irabazi ditue euren partiduak joandako astegoienean gizonezkoen Arratia B taldeak izan ezik, bina bardindu eban atzen honek etxean.\nGizonezkoen Arratia A\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Etxebarri A taldearen kontra eta 2-0 irabazi eban Igorreko taldeak. 24 jardunaldiren ostean Arratia A lidertzan dago 51 puntugaz. Datorren partidua hilaren 18an jokatuko dau etxetik kanpo Sondika A taldearen kontra, arrastiko 17:00etan.\nGizonezkoen Arratia B\nA taldearen ostean gizonezkoen Arratia B taldeak jokatu eban zapatu iluntzean Urbietan Atxulaur A taldearen kontra eta bina bardindu eban. 24 jardunaldiren ostean Arratia B bederatzigarren postuan dago 33 puntugaz. Datorren partidua hilaren 18an jokatuko dau etxetik kanpo Loiu A taldearen kontra, arrastiko 16:15ean.\nAndrazkoen Arratia A\nDomeka eguerdian jokatu eban andrazkoen Arratia A taldeak Pradejon taldearen kontra Urbietan eta 3-0 irabazi eban. 22 jardunaldiren ostean Arratia hamargarren postuan dago 25 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau DUX Logroño B taldearen kontra hilaren 18an, arrastiko 16:30ean.\nAndrazkoen Arratia B\nDomeka arrastian jokatu eban andrazkoen Arratia B taldeak Elorrio B taldearen kontra Urbietan eta 1-0 irabazi eban. 22 jardunaldiren ostean Arratia bosgarren postuan dago 34 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Basauriko Kimuak B taldearen kontra hilaren 19an, 17:00etan.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban Arlonagusian Loiu A taldearen kontra eta 2-0 irabazi eban. 24 jardunaldiren ostean zazpigarren postuan dago Lemoako taldea 39 puntugaz. Datorren partidua hilaren 18an jokatuko dau etxetik kanpo Gernika Sporting A talde liderraren kontra, arrastiko 16:00etan.\nArratiak kanpusa aprilean\nArratiak Aste Santu aurrerako, aprilak 3, 4 eta 5, futbol kanpusa antolatu dau 2011 eta 2018 artean jaiotako -biak barne- ume eta gazteentzat. Kanpusa goizeko 09:30etik 14:00etara izango da, eta jolasak, urtekerak eta abar egongo dira; izena emoten dabenek 60 euro ordaindu beharko dabez. Izena eta 688 777 117 eta 94 631 57 04 telefonoetan emon daiteke eta horretarako atzen eguna martiaren 24a izango da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000891", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako udako ugerlekuetako tabernea ustiatzeko lizitatzeko epea astelehenean amaituko da\nAstelehena, martiak 13, da atzen eguna Lemoako udako igerlekuetako taberna ustiatzeko interesa daukienek proposamenak aurkeztu dagiezan Udalean zein Euskadiko Plataformaren bidez. Aurkeztu beharreko dokumentazinoaren informazinoa www.lemoa.net udal webgunean eta udaletxean dago.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000892", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kristonak taldeak Gasteizko kontzertura joateko autobusa antolatu dau\nMartiaren 16an izango da kontzertua Jimmy Jazz aretoan Nevadah taldeagaz, eta Igorre zein Areatzako taberna batzuetan egin daiteke erreserbea.\nKristonak talde arratiarra Ahobetehortz disko barria aurkeztuteko biran dago murgilduta eta martiaren 16an, eguena, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egingo dabe kontzertua Nevadah taldeagaz batera. Holan, Areatza Musik&Beer-gaz batera, autobusa antolatu da Arratiatik bertara joateko.\nAutobusak joan-etorria egingo dau eta erreserbagaz batera, 5€ ordaindu beharko dira. Lekua gordetako Areatzako Hagina eta The Quiet Corner tabernetan edo Igorreko Axular herriko tabernan eta Kukuman emon behar da izena.\nMartiaren 16an, Jimmy Jazzeko ateak 21:00etan zabalduko ditue. Autobusa Igorretik urtengo da 20:00etan eta Areatzatik pasauko da hamabost minutu beranduago. Bueltea barriz, 23:45ean egingo da Gasteizetik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000893", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrentzako autozaintza emozionalaren gaineko ikastaroa emongo da Zeberion\nMartiaren 15etik maiatzera arte hainbat saio egingo dira doban; izena astelehenera arte emon daiteke 946 48 10 79 telefonoan.\nZeberioko Udalak eta Berdintasun+ Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako bardintasunaren aldeko ekimenak antolatuta, andrentzako Autozaintza emozionala doako ikastaroa antolatu dabe, \"estresa eta ansiedadea saihesten ikasteko\".\nMartiaren 15etik maiatzaren 10era arte zortzi saio egingo dira eguaztenetan. Edukiera mugatua izango da, horregaitik izena emon behar da aldez aurretik, 946 48 10 79 telefonora deituta. Martiaren 13a da izen-emotea egiteko atzen eguna.\nMartian, 15ean, 22an eta 29an izango dira saioak; aprilean barriz, 12an,19an eta 22an; eta maiatzean, 3an eta 10ean. Danak egingo dira 19:00etatik 21:00etara eskola zaharrean. Saioak \"estresa eta ansiedadea saihesten ikasteko eta lantzeko tarate praktiko eta irekiak\" izango dirala azaldu dabe antolatzaileek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000894", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "BAS(H)OAN II kontzertua ikusteko sarrera parea zozketauko dau BEGITUk\nMartiaren 15ean izango da Robbie Bashoren musikan oinarritutako ikuskizuna Bilboko Itsasmuseum-ean, Loraldia Festibalaren baitan.\nAtzo hasi zan Loraldia Festibalaren bederatzigarren edizinoa. \"Mailua gara!\" lelopean, 21 proposamen kulturalek osotuten dabe martiaren 26ra arte Bilboko espazio desbardinetan egingo dan jaialdia: musikea, antzerkia, jantzak, literaturea, bertsolaritzea, ikus-entzunezkoak... Asko dira proposamenak eta hurrengo aste bietan, BEGITUk zazpi ikuskizunetarako sarrera pareak zozketatuko ditu. Lehen ikuskizuna, BAS(H)OAN izeneko kontzertua izango da; martiaren 15ean Bilboko Itsasmuseum-ean, 19:30ean.\nZozketan parte-hartzeako, sare sozialetan (Twitter, Facebook eta Instagram) argitalpen hau topau eta itxi erantzun bat. Zorte on!\nBAS(H)OAN Robbie Basho (1940-1986) musikari ipar-amerikarraren obran oinarritutako ikuskizun musikala da; Beñat Axiak, Joseba Irazokik eta Julen Axiak taularatuko dabena. Tradizinoa eta modernidadea gurutzatuko ditue hamabi abestigaz. Bost Bashoren konposizinoen bersinoak dira, batzuk euskeratuta, baina badagoz euskal abesti herrikoiak be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000895", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andren gorputzen inguruko jardunaldia antolatu dau Kiñu Gaztetxeak\nZoru pelbikoa eta ziklo menstrualaren eta elikadurearen arteko harremana izango dira berbagai bariku iluntzean.\nIgorreko Kiñu Gaztetxeak, Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunaren testuinguruan, berbaldi bi antolatu ditu martiaren 10erako. Lehena 19:30ean, Iera Gomez fisioterapeuteak gidatuko dau, Zoru pelbikoa ezagutu, eta bigarrena 20:30ean, Elikheziko nutrizino adituek, Ziklo menstruala eta elikadura.\nLehen berbaldian, pelbisaren behekaldea estalduten dauan gihar multzoa izango da berbagai, hau da, zoru pelbikoa. Iera Gomezek hau zer eta zertarako dan azalduko dau, bai eta COREagaz (grabitate zentrua dan muskulu sistemea) daukan erlazinoa, sortu ahal diran arazoak eta honeek fisioterapiaren eskutik zelan landu. Horrezaz gain, zoru pelbikoa sentiduteko praktika txiki bat be egingo da.\nBigarren berbaldian barriz, Elikhezi nutrizino enpresako Irune Intxausti bediaztarrak eta Karmele Felipe Arrigorriagakoak hartuko dabe berbea. Honeek ziklo menstrualaren eta elikadurearen arteko harremana azaleratuko dabe entzuleen artean eta nutrizinoaren aldetik, zelan hobetu daiteken hilekoa pasetako modua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000896", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Ligako txapela jantzi dau Amaia Aldaik\nEnara Gamindegaz batera, 22-15 irabazi eben atzo Miren Larrarte eta Itxaso Erasunen kontra jokatutako finala.\nAtzo, martiak 8, jokatu zan Azkoitian kluben arteko Euskal Ligako finala, Lea Ibarra A eta Behar-zana kluben artean. Lehenengoan dagoz Amaia Aldai eta Enara Gaminde eta bigarrenean, Miren Larrarte eta Itxaso Erasun. Garaileak Aldai eta Gaminde izan ziran, 22-15eko markagailuagaz amaitu zana gora-behera handiko partidua izan zan eta \"espero zana baino gogorragoa\".\nAldaik BEGITUri azaldu deutsanez, \"partiduaren hasikerea nahiko hotza\" izan zan. Izan be, bera eta Gaminde partiduan sartuta egon ziran arren, \"aurkariak euren mailatik urrun egozan\". Holan, 13-3 irabazten hasi ziran baina jarraian aurkariek erritmoa hartu eta Aldai/Gamindek egindako akatsez baliotuta, 13-13 bardindu zan markagailua. Orduan, partiduak bigarren saltu handi bat emon eban: \"Partiduan sartu ginan eta abiadureagaz aurrean tantuak amaituta 22-15 irabazi genduan\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000897", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Soilik bai da bai' legearen inguruko berbaldia egingo da gaur Zeberion\nLegearen nondik-norakoak, dituan barrikuntzak eta sortutako polemikea azalduko dira, legearen inguruan kontau danetik egia zer dan eta zer ez azpimarratuta.\nEmakume Langilearen Nazinoarteko Egunaren testuinguruan, Austarri Kultur Elkarteak antolatu dau 'Soilik bai da bai' legearen inguruko berbaldia, Udalaren babesagaz. Gaur, hilak 9, 19:00etan hartuko dau berbea Amaia Bernaola abogadu zeberioztarrak Kultur Etxeko jantokian. Lege hau, jopuntuan egon da atzenaldian, honen atxakipean, erasotzaile askoren zigorrak arindu ditue-ta epaileek.\nSortutako polemikea ardatz lez hartuta, Bernaola abogaduak \"legearen nondik-norakoak, zergaitik onartu dan eta ze barrikuntza sortu dauzan\" azalduko ditu. Gero, polemikea bera aztertuko da eta legearen inguruan entzun dan guztia, ze puntura arte dan egia azalduko dau: zigorren arintzea, erasotzaileen askapena...", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000898", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sirian gerreak, blokeoak eta lurrikarak izandako ondorioen inguruko berbaldia egingo da Lemoan\nKarabie Gaztetxean izango da Siriaren Alde alkartearen berbaldia bariku arrastian, 18:30ean.\n2011n hasitako eta oindino amaitu ez dan gerreak ondorio lazgarriak izan ditu Sirian. Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren (SOHR) arabera 600.000 hildakotik gora, milioi bat zauritu baino gehiago eta ia 10 milioi igeslari dira momentuz. Gainera, Baxar al-Assad presidenteak gidatutako gobernua da gerrea irabazten dabilena eta OTAN zein Israel honen kontra dagozanez, herrialdean suntsitutako azpiegiturak konpontzeko zailtasunak ditue, blokeo ekonomikoaren ondorio.\nHorrezaz gain, barriki Turkia eta Siria artean gertatutako lurrikareak egoerea txarragotu dau. Turkian kalte handiagoak eta biktima gehiago badagoz be, bertara joan da mendebaldetik heldutako laguntza humanitario gehiena, Siria alboz itxita. Guzti hau salatu eta Siriagaz alkartasuna adierazoteko egingo dabe berbaldia Siriaren Alde alkarteko kideek.\n🔴 Ostiral honetan 18:30ean Lemoako Karabie Gaztetxean egongo gara Siriako egoera humanitario gogorraren berri emateko.🔴 Azken asteetako lurrikarek Siria lur jota utzi dute, 2011n hasitako gerra eta Israelen asteroko bonbaketak Europar Batasunaren blokeo hiltzailearekin batuz. pic.twitter.com/iX8p2Jj2Ey\n- Siriaren Alde عشر سنوات مقاومة March 6, 2023", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000899", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martiak 8ko egitarau berezia antolatu dabe Dimako andrek\nIgorreko manifestazinora joan aurretik, Andren Parkea apaindu eta ekitalditxoa egingo dabe 17:00etatik aurrera.\nEmakume Langilearen Nazinoarteko Eguna da gaur eta eskualdeko mobilizazino nagusia Igorren 19:00etan izango dan arren, Diman egitarau propioa antolatu dau Andraizea andra taldeak. Arrastiko 17:00etan hasiko da eta gero, batera egingo dabe Igorrerako bidea, manifestazinoan parte hartzeako.\nHasteko, zezeileko trapillo tailerrean egin ebezan apaingarriak ipiniko ditue Andren Parkean eta gero, Musika Eskolako ume eta familiek kantu saio bat gidatuko dabe, danak eskutik batuta. Konzentrazino labur bat eta adierazpen bat be egingo dabe Andraizeako kideek eta bertan batutakoek Igorrera joan aurretik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000900", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Poesia Hegalaria taldeak errezitaldi musikatua egingo dau Igorren\nZapatuan buztartuko ditu poesia eta musikea talde arratiarrak Gau Lora tabernan, 19:30etik aurrera Idoia Carramiñana poeteagaz batera.\nPablo Cabañas, Ana Juez, Sonia L. Astondoa eta Irune Elexpek poema sorta bat irakurriko dabe zapatu iluntzeko saioan, Amets Bilbao eta Irune Elexperen musikeak lagunduta. Idoia Carramiñana poetea be egongo da eta gura dauanak berak sortutako edo beste egile batzuen gustuko dituan poemak irakurteko aukerea izango dau.\nIdoia Carramiñana.\n\"Gure inguruan holango proiektu bat egiten dan lehen aldia da eta horregaitik ahalegin berezia egiten da giro erakargarria eta inguratzailea sortzeako, material personalak eta sormena erabiliz. Holan interes eta ilusinoz, jarduera interesgarriak egin daitekezala erakutsi da\" azaldu deutso BEGITUri Irune Elexpe taldeko kideak.\nTopaketa poetiko bakotxean mikrofonoa gura dauanaren esku ipinten dabe, norberaren edo beste egile batzuen poesia errezitetako. Gau Lorako saioan, Idoia Carramiñana izango da; baita goi mailako beste poeta eta rapsoda batzuk be. Beste musikari batzuk be konbidauta dagoz parte hartu dagien.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000901", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeentzako txotxongilo ikuskizuna egongo da Igorreko Liburutegian\nMartiaren 10ean, 18:00etan, Rosa Martinez konpainiak, Etxean gozo txotxongilo ikuskizuna eskainiko dau Igorreko Udal Liburutegian.\nBariku arrastian hiru eta zortzi urte bitarteko umeentzako txotxongilo antzezlana taularatuko dau Rosa Martinez konpainiak. Hogei urte baino gehiagoko ibilbidea dauka konpainiak, mota desbardinetako txotxongilo ikuskizunak sortu eta eskaintzen eta nazinoarteko txotxongilo jaialdietan be parte hartu dau.\nEtxean gozo antzezlanean, maskota izan gura dauan arratoi arrunt bat da protagonistea. Bere ametsa lortu guran, eguneroko bizimodua alde batera itxi eta abenturak biziko ditu. Bidaian personahia askogaz egingo dau topo; beti modan jantzita dagoan Alai txakurragaz, esate baterako. Dana dala, ez da erraza izango arratoiarentzat, munduak bera maskota legez ikustea. Baina maitasuna danontzat dago munduan eta arratoi txiki batentzat be bai.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000902", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andra langileek kaleak hartuko ditue bihar\n\"Danon bizitzak erdigunean\" lemapean, Igorren egingo da Arratia mailako manifestazinoa Kultur Etxetik 19:00etan urtenda.\nMartiak 8 da bihar, Emakume Langilearen Nazinoarteko Eguna, eta aurten be Arratia, Ubide eta Zeberioko andra langileek euren aldarrikapenak kalera aterako ditue. Eskualdeko manifestazino nagusia 19:00etan egingo da Igorren, Kultur Etxetik urtenda.\nArratiako Mugimendu Feministak egin dau deialdi orokorra eta manifestazinoaz gainera, hainbat ekintza antolatu dira Arratian, egitarau bateratua osotu dabelarik. Holan tailerrak, ikastaroak, berbaldiak, antzezlanak, bertso-saioak eta umorezko bakarrizketak egingo dira, feminismoaren lanketearen bueltan.\nIgorreko manifestazinoa amaitzerakoan, manifestariek batera kantau eta jantzan egiteko koplak be sortu ditu Arratiako Mugimendu Feministak:\nItzaletik urten gara eta\naurrera goaz batera\nahotsak altzau ta borrokatuz\nurtengo gara kalera.\nGora andra borrokalari\nlangile ta artista\nalaba ama amama\nizan feminista.\nKirolean, zientzian, kulturan\nbeti gizonen atzean\nbaia apurke-apurke gu be\nbagoaz lekue hartzean.\nGora andra borrokalari\nlangile ta artista\nalaba ama amama\nizan feminista.\nAmore emon ez zaurien andrak\ndire gure ohorea\nleku danetan zabaldu daigun\ngure zipriztin morea.\nGora andra borrokalari\nlangile ta artista\nslaba ama amama\nIzan feminista.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000903", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Ligako finala jokatuko dau Amaia Aldaik eguaztenean\nLarrarte eta Erasunen kontra jokatuko dau finala eta domekan, Master Laboral Kutxako semifinala be jokatuko dau Larrarte eta Arrillagaren aurka.\nAmaia Aldai pelotari dimoztarrak hitzordu garrantzitsu bi izango ditu asteon. Bihar, hilak 8, kluben arteko Euskal Ligako finala jokatuko dau Azkoitian Miren Larrarte eta Itxaso Erasunen kontra, Enara Gaminde izango dau bikote. Domekan barriz, Master Laboral Kutxako Binanako Txapelketarako finalerako txartela izango dau jokoan Nora Mendizabalegaz, Miren Larrarte eta Miriam Arrilagaren kontra.\nEuskal Ligako finalaurrerako txartela eguenean irabazi eben Aldai eta Gamindek, Garai eta Mendizabalen aurka 22-15 irabazita. Aldaik azaldu dauanez, \"hasikeratik erraz nagusitu\" ziran sakeakaz min asko eginda eta aurrekaldean abiaduraz jokatuta.\nAstegoienean barriz, Master Laboral Kutxako ligaxka faseko atzen partidu biak jokatu ebazan. Zapatuan Larrarte eta Arrillagaren kontra lehiatu zan eta 22-16 egin eban markagailuak dimoztarraren alde, baina partidu amaieran izterrean uzkurdura bat sufridu eban Dimakoak eta honek hurrengo partidua baldintzatu eban. Izan be, domekan 8-22 galdu eben Arrizabalaga eta Capellanen aurka. Halanda be, beste partidu guztiak irabazi ostean lortu dau ligaxka fasea atzean itxi eta finalaurrekoa jokatutea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000904", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Udalak antolatutako udalekuetarako izen-emotea zabaldu da Bedian\nHilaren 24ra arte emon daiteke izena liburutegian Txiki-txokorako, udalekuetarako, udako ludotekarako zein Iparraldera joateko, adinez-adin.\nAtzotik hasita martiaren 24ra, liburutegian, izena emon ahalko dabe Haur Hezkuntzako umeek Txiki-txokorako; Lehen Hezkuntzakoek, udalekuetarako; 3 eta 12 urte bitartekoek Udako ludotekarako eta 12 eta 15 urte bitarteko gaztetxoek Bediako Uda Gaztean parte hartzeako.\nTxiki-txoko eta udalekuak, bagilearen 26tik garagarrilearen 7ra izango dira. Txiki-txokoaren ordutegia 09:30etik 13:30era izango da eta prezioa, 110 euro Bedian erroldatuentzat eta 220 Bedian erroldatuta ez dagozenentzat. Udalekuetan barriz, ordutegia, 09:30etik 17:30era izango da jantokiagaz, eta prezioa 200 euro Bedian erroldatuentzat eta 400 euro ez erroldatuentzat. Lehenengo mailan dagozanek, nahiz eta Udalekuetan plaza euki, aukerea eukiko dabe Txiki-txokoan apuntetako plazarik balego.\nUdako Ludotekea \"Ludosport\", garagarrilaren 10etik 21era izango da Bedian erroldatutako umeentzat eta 10:30etik 13:30era arteko ordutegia izango dau. Talde bi egingo dira. Bata, 3 eta 6 urte bitarteko umeek osotuko dabe eta ingelesa eta adimen emozionala landuko dabe. Bestean, 7 eta 12 urte bitartekoek, robotika eta adimen emozionala landuko dabe. Aukerea egongo da astean edo hamabostaldian apuntetako eta prezioa 30 euro dira aste bakotxeko.\nGaztetxoak Iparraldera\nBediako Uda Gaztea egitasmoa, garagarrilaren 8tik 15era egingo da Iparraldean eta han, kirol eta kultur ekintzak egingo dabez gazteek. Prezioa 350 eurokoa da Bedian erroldatuentzat eta 700 euro Bedian erroldatuta ez dagozanentzat.\nLehenengo DBHn dagozanek, nahiz eta Uda Gaztean plaza euki, aukerea eukiko dabe Udalekuetan apuntetako, plazak librerik balego.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000905", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Laugarren postua berreskuratu dabe zekorrek\nLa Unica taldeari 25-24 irabazi eutsan Arratiko Zekorrak taldeak zapatuan San Txismen jokatutako partiduan.\nEkin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldea San Txismen lehiatu zan zapatuan Iruñeako La Unica B taldearen kontra eta arratiarrak estu-estu urten ziran garaile, 25-24. La Unica B sailkapeneko atzen taldea da baina Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak azaldu dauanez, lehen taldeko jokalariakaz be jokatu eben eta arratiarrek jokalari handiak gaixo izan dauzanez, bardinduta egon da lehia. Oin, ligea amaituteko partidu bi faltau diranean, laugarrren postura bueltau dira zekorrak.\nLehen minutuetan arratiarrek entsegu bat sartu eben arren, aurkariek entsegu bi eta eraldaketa bat lortu ebezan markagailuan aurretik ipinita. Halanda be, zekorrak izartu eta hasi ziran puntuak lortzean. 25 punturaino heldu ziran, beste hiru entsegu eta eraldaketa zein zigor kolpe banagaz. Gero, partiduak bueltea emon eta iruindarraz hasi ziran kolpatzen, \"suertez 24ean gelditu ziran eta horregaitik ez deuskue irabazi\", azaldu dau Duñabeitiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000906", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Asteon amaituko da Arratia Garbia kanpainearen lehenengo bueltea\nGaur Igorren amaitu ostean Arantzazu, Artea eta Areatzan egongo dira informazino puntu eta berbaldiak.\nArratiako Udalen Mankomunitateak martxan ipinitako hondakinen inguruko sensibilizazino eta informazino kanpainea da Arratia Garbia eta herri guztietatik pasau ostean amaituko da kanpainea martiaren 11n, faltau diran herrietatik pasau ostean.\nGaur, hilak 6, Igorren dago postua; goizez Beheko Plazan eta arrastiz Lehendakari Agirre kalean 19:00etara arte, gero berbaldia egingo da-ta Kultur Etxean. Hurrengo egunetan Arantzazu, Artea eta Areatzan egongo dira postu eta berbaldiak.\nArantzazun martitzenean, hilak 7, plazan egongo dira plazan informau eta birziklapena erraztuteko materiala banatuten, arrastiz. Hurrengo egunean, eguaztena, goizez zein arrastiz egongo dira eta egun bietan egingo da berbaldia, 19:00etan Kultur Gunean.\nArtean ostera, hilaren 9an arrastiz ipiniko da postua plazan eta hurrengo egunean, goizez zein arrastiz. Hemen be, berbaldiak egongo dira egun bietan, 19:00etatik aurrera Kultur Etxean.\nAmaituteko, martiaren 11n Areatzako plazan egongo dira Arratia Garbiakoak 10:30etik 13:30era. Gainera, Igorren egin dan lez, hondakinen karakterizazinoa egingo da 11:30ean, herriko eukiontzi grisetan zenbat errefuxa dagoan aztertuteko. Ez da berbaldirik egingo, zezeilaren amaieran be egon ziran Arratia Garbiakoak Areatzan eta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000907", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Frontenis txapelketea jokatuko da Areatzan\nLaminetxe Gaztetxeak eta Zaztaparrakek antolatu dabe txapelketea eta martiaren 12ra arte emon daiteke izena.\nAreatzan Laminetxeko I. Frontenis Txapelketea antolatu dabe Laminetxe Gaztetxeak eta Zaztaparrak Asti Taldeak alkarlanean. Martiaren 12ra arte egin daiteke izen emotea eta informazino gehiago, 688 898 765 telfonoan lortu daiteke. Partiduak, Areatzako frontoian jokatuko dira domeketan eta bikote bakotxak, hamar euro ordaindu beharko ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000908", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia Ak baino ez dau irabazi joandako astegoienean\nAndrazkoen Arratia Ak partidu garrantzitsua irabazi eban zapatuan Santandergo Racing B taldearen kontra. Andrazkoen Arratia Bk eta Lemoako Harrobik bana egien eben etxetik kanpo. Gizonezkoen Arratia A eta Bk ostera euren partiduak galdu ebezan 1-0.\nAndrazkoen Arratia A\nZapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Arratia Ak Santanderren Racing B taldearen kontra eta garaipen garrantzitsua lortu eban 1-2ko emaitzagaz. 21 jardunaldiren ostean hamargarren postuan dago Arratia A 22 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Igorreko taldeak Pradejon taldearen kontra hilaren 12an, eguerdiko 13:00etan.\nAndrazkoen Arratia B\nB taldeak domeka eguerdian jokatu eban Pauldarrak B taldearen kontra eta bana bardindu eban etxetik kanpo. 21 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago B taldea eta 31 puntu ditu. Datorren partidua Elorrio Bren kontra jokatuko dau hilaren 12an, arrastiko 17:30ean.\nGizonezkoen Arratia A\nAtzen zazpi jardunaldiak galdu barik eroiazan Arratia Ak eta zapatu arrastian heldu zan porrota San Ignacio A taldeak 93. minutuan sartutako golagaz. 23 jardunaldiren ostean Arratia Ak lidertzan jarraitzen dau eta 48 puntu ditu. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Etxebarri A taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 17:15ean.\nGizonezkoen Arratia B\nZapatu arrastian jokatu eban Usansolon Arratia B taldeak Umore Ona A taldearen kontra eta 1-0 galdu eban. 23 jardunaldiren ostean B taldea bederatzigarren postuan dago 32 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Orozkoko Atxulaur A taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 19:30ean.\nLemoako Harrobi\nOrozkon Atxulaur taldearen kontra jokatu eban Lemoako Harrobik zapatu arrastian eta bana bardindu eban. 23 jardunaldiren ostean zazpigarren postuan dago Lemoako taldea 36 puntugaz. Datorren partidua hilaren 11n jokatuko dau Arlonagusian Loiu A taldearen kontra, arrastiko 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000909", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako Ernaiko militante bat atxilotu eben Gasteizen\n1976ko martiaren 3ko sarraskia gogoratuteko manifestazinoan atxilotu eben gaztea. Lemoan atxiloketea salatzeko elkarretaratzea egingo da 13:00etan.\nAtzo Gasteizen egin zan manifestazinoa, 1976ko martiaren 3an Espainiako Polizia Armatuak tiroz erahildako bost langileak omentzeko. Manifestazino amaieran, Foru Plazan uniforme bako ertzainek Ernai ezker abertzalearen gazte antolakundeko gazte bi atxilotu ebezan, arratiarra da bat.\nHolan, manifestazinoaren parte zan Gazte Blokeak elkarretaratzeak deitu ditu, errepresinoa salatu eta gazteei alkartasuna adierazoteko. Kontzentrazinoetako bat, Lemoako Plaza Gorrian egingo da eguerdiko 13:00etan.\nGazte biak aske itxi ebezan atzo gauean bertan, bieri desordena publikoak egotzi ostean; bateri agintaritzaren kontrako atentaua be egotzi deutsie.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000910", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizipunto barria ipini da Zeanurin\nIgertualdeko aparkalekuan dago bizikletak konpondu eta garbitzeko lekua.\nZeanuriko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraio eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailaren bitartez, Bizipunto barria ipini dau herrian. Igertualdeko aparkalekuan dago Bizpuntoa, herri sarrerako aparkalekuan hain zuzen be, iturriaren alboan. Bertan, bizikletak konpondu zein garbitu daitekez.\nBizipuntoan, bizikletea manteniduteko behar diran tresna nagusiak topau daitekez: bihurkinak, giltz ingelesak, finkoak eta allenak. Holan, azkoin, kate eta plateretako torloju guztiak estutu ahal izango dira. Beste alde batetik, gurpilen zulaketak eta beste arazoak errezago konpontzeko, bizikletea eskegi daiteke bertan. Zuloketea konpondu ostean, gurpilak eskuz puzteko sistemea be badauka, manometroagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000911", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Antxinako gizarte matriarkalaren inguruko jardunaldia antolatu da Basoan\nEuropa indigena matrilineal, los vascos eta En el vientre de Mari liburuak aurkeztuko ditue domekan Mari Karmen Basterretxeak eta Guillermo Piquerok.\nArteako Basoa Defendatzaileen Etxean liburu biren aurkezpena antolatu da martiaren 5erako, Matriegunak izenpean, \"gure oroimen matrilineala berreskuratzeko\". Mari Karmen Basterretxea antopologoaren Europa indigena matrilineal, los vascos eta Guillermo Piquero kazetariaren En el vientre de Mari liburuak dira aurkeztuko diranak, Cauac argitaletxekoak biak, 17:00etatik aurrera.\nMari Karmen Basterretxea antopologoaren Europa indigena matrilineal, los vascos holan laburtuten dau Cuauc argitaletxeak: Auzolanaren, batzarraren eta komunalaren oroitzapena oindik fresko manteniduten dauan herri bati hain ezagunak egiten jakozan lankidetza eta zaintza komunitarioan oinarritutako antolaketa sozial prepatriarkala ez da modu nostalgikoan agertzen obra honetan, gaurkotasun handiko gai gisa baizik. Mari Carmen Basterretxea antropologoak bizitzen ari garen une historiko kritikoan kokatzen gaitu, non antxinako kultura honek, bere aberastasun osoan, komunitatearen garapena, burujaubetza eta bizipoza lortzeako gakoak emon ahal dituan; aurkezten jakun digitalizazino eta askatasun-galeraren garai ilunean jausi beharrean. Hainbat hamarkadatan zehar bildutako material etnografiko zirraragarria, esparru akademikotik emantzipatutako pentsamendu kritikoa, euskerearen balio kalkulaezineko altxor horri buruzko hizkuntzaren arkeologia, eta egileak euskal kulturearen bizipena bera dira Mendebaldeko Europako gure arbaso indigenen jakinduria ahaztura hurbiltzeko ahalegin barri honen osagaietako batzuk.\nGuillermo Piquero kazetariaren En el vientre de Mari ostera, Mitologia salvaje, recontruyendo la cosmovision indigena europea bildumaren parte da. Holan laburtuten dau Cuauc argitaletxeak: Guillermo Piquerok Europako uniberso sinboliko aborigenean barrena beste ibilbide bat egitera konbidetan gaitu, oingo honetan bere kontakizunaren haritzat euskal mitologiako numen nagusia hartuta: Mari. Mariren ezaugarri mitikoek, zoomorfo itxura hartzen dauan eta bere zerbitzura dauden hainbat animalia-numen dituan kobazuloetan bizi dan andra jainkosa handiak, gure kontinenteko lehen kultura sinboliko handian dabe korrelatua: gaur egunera arte animalien labar-pinturen eta Venus izenaz ezetuten diran andren estatua ospetsuen bidez iritsi dan arte frantziar-kantauriarra. Eremu geografiko berean gorde zan mendeetan zehar antxinako euskal espiritualtasun naturalista, non, Marigaz batera, Akerbeltz eta Sugaar ezkontideek be eginkizun nagusi bat bete eben, deabruaren eta herensugearen irudipean imajinario mitiko katolikoan deabrutuak, baina jatorrizko esanahia naturaren emankortasun-printzipioaren sinbolo gisa gogoratzen dan, oindino be..", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000912", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hondakinen karakterizazinoa egingo da gaur arrastian Igorren\nArratia Garbiak hondakinen bilketearen gaineko sensibilizazino kanpaineagaz segiduten dau eta asteon, Lemoan eta Igorren egongo dira informazino puntu eta berbaldiak.\nGaur, ekintza berezia egingo dabe Igorreko Kultur Etxe aurrean, 17:00etan. Hondakinen karakterizazinoa egingo da, hau da, eukiontzi grisak hutsituko ditue kalean. Holan jentea inpaktau gura dabe antolatzaileek: \"Harrituko zara eukiontzi grisean botaten dogunagaz!\" dinoe. Ostean, berbaldia egingo da 19:00etan Kultur Etxean Arratia Garbia kanpainearen barruan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000913", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Unidad Alavesa eta Harria taldeen kontzerturako sarrera biren zozketea\nPartekatu argitalpen hau sare sozialetan eta irabazi Kiñu Gaztetxean martiaren 11n egingo dan kontzerturako sarrera parea!\nMartaren 11n, zapatua, Unidad Alavesa eta Harria taldeen kontzertuak egongo dira ikusgai Igorreko Kiñu Gaztetxean. Gaztetxeko ateak 21:30ean zabaldu ostean hasiko da jaia eta kontzertuen ostean be, musikea egongo da gauez. Sarrerak, Igorreko Axular Herriko Tabernan erosi daitekez aldez aurretik zortzi euroan; soberan badagoz, egunean bertan salduko dira gaztetxean. Unidad Alavesa taldeak 2021eko abenduan eukan programauta kontzertua gaztetxean, baina orduan, COVID19a zala-ta gelditu zan bertan behera.\nArgitalpena Twitter, Facebook eta Instagramean topau eta alkarbanatu, sarrera parea irabazteko. Zorte on!\nUnidad Alavesa, folk-rock talde ataundarra da eta euskerazko zein gaztelerazko kantak abesten ditue. Kiñukoa Made in Germany diskoagaz egingo daben atzen kontzertua izango da, gero \"denporaldi on bat zuzenekorik emon barik\" egongo dira. Taldea 2016an sortu eben Haritz Artolak (ahotsa eta gitarrak), Iker Artzak (bajua), Gurutz Bikuñal (gitarra), Eneko Dorronsorok (trikia eta banjoa) eta Unai Munduatek (bateria). Honek Benito Lertxundi, Ancha es Castilla, Fiachras, Brigada Criminal, Los Rockinson, Bizardunak, Stanislaw eta Los Zopilotes Txirriaos taldeetatik datoz.\nHarria barriz, igaz sortutako talde rockero bergararra da eta Aitor Aldanondo (ahotsa eta gitarrea), Ekaitz Aranberri (gitarrea), Maitane Azkarate (ahotsa) eta Guille Sanz (bateria) dira taldekideak. Fiachras, Brigada Criminal, Bizardunak, Bidelapurrak eta Belceblues taldeetan ibilitakoak dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000914", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hamar urte bete dituala ospatuko dau Ernaik zapatuan\nLan egoerearen buruzko berbaldia, bazkaria eta bazkalosteko Otoiren kontzertua Lemoan ospatuko dira eta arrastian, Igorreko tabernetara mobiduko da giroa.\nEgun osoko egitaraua prestatu dau Ernaik, ezker abertzalearen gazte antolakundeak zapaturako, hilak 4. Ospakizuna eta aldarria batuko ditu ospakizunak \"Arratian lan eta bizi gura dogulako eta biziteko beste modu bat merezidu dogulako burrukan jarraituko dogu\" dinoe. Hamarkadearen errepasoa egiteko, egun osoan zehar, 10 urtez Ernai izeneko erakusketea egongo da Karabie Gaztetxean.\nEguerdiko 12:00etan egingo jakie harrerea Karabie Gaztetxean bartaratuten diranei, eta ostean Arratien lan eta bizi gure dogu berbaldia egongo da, LAB sindikatuko eta Ernaiko ordezkarien eskutik. Berbaldian, Arratiako lan egoereari egingo jako errepasoa, besteak beste.\nOndoren, jai giroa izango da nagusi. 15:00etan, gaztetxean bazkaria egongo da eta 16:30ean Otoi taldea izango da bazkalostea girotzen. Bazkarirako txartelak Igorreko Axular Herriko Tabernan edo Lemoako Atxeta tabernan dagoz salgai. Arrastian, Igorrera mobiduko dira eta 18:30ean, musikea tabernaz taberna eroango dabe, Bizitzeko modu bat \"baflepoteoa\" deitu daben ekintzeagaz. DJ Feministrak egongo dira Axular Herriko Tabernan egunari amaierea emoteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000915", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Towanda Rebels Igorren izango dira berbaldia egin eta liburua sinatuten\nZapatu eguerdian izango da La mercantilización de los cuerpos de las mujeres berbaldia eta Hola Guerrera liburuaren gainerko saioa liburutegian.\nBarikuan, Sex toy, la rebelión de las muñecas taularatu ostean, zapatuan, martiak 4, eguerdiko 12:00etan, Zua Mendezek eta Teresa Lozanok, Towanda Rebels-ek, La mercantilización de los cuerpos de las mujeres -emakumeen gorputzak merkantilizatzea- izeneko berbaldia egingo dabe Igorreko liburutegian. Ondoren, solasaldia egongo da eta euren Hola, Guerrera liburua sinatuko dabe.\nTowanda Rebelsek, nagusi dan sexualidade eredua eta aukera askearen mitoa landuko dabe berbaldian. Genero politikea be ipiniko dabe zalantzan eta prostituzinoa, pornografia eta haurdunaldi subrogaduaen industriek gizartean eta andren bizitzetan dituen kausetan eta eraginean sakonduko dabe, arretea biktimarioengan ipinita.\nTowanda Rebels, Teresa Lozanok eta Zua Mendezek sortutako kanal feministea da. Han, Hola putero bideoa trending topic izan zan. Kanal horretan, bardintasun erreala guzurra dala eta kurrikulum akademikoan Teoria Kritika Feministarik ez egotea salatuten dabe egileek, besteak beste.\n\"Hola putero\" eta \"Yo te creo\" kanpainen ostean, Igorren sinatuko daben Hola Guerrera liburua idatzi eben Towanda Rebels aktibistak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000916", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Towanda Rebels konpainia ikusteko aukerea egongo da Igorren\nBariku iluntzean taularatuko dabe Lasarte Aretoan Sex toy, la rebelión de las muñecas antzezlana.\nBarikuan, martiak 3, 19:00etan, Igorreko Lasarte Aretoan, Towanda Rebels aktibista feministek Sex toy, la rebelión de las muñecas -panpinen matxinada- antzezlana dakarre Igorreko Lasarte Aretora. Ondoren, Zua Mendez eta Teresa Lozano aktore eta komunikatzaileek sorkuntza prozesuan izandako esperientzia partekatuko dabe publikoagaz.\nSex toy, Ikuspegi feministatik andrek idatzitako, zuzendutako, ekoitzitako eta interpretautako lana da. Antzezlanak, andrak objektu estetiko eta sexual huts moduan tratetea, bortxaketearen kulturea, pronografia eta prostituzinoa salatuten ditu, besteak beste.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000917", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan hasiko da autodefentsa feminista ikastaroa Bedian\nArratiako Andren Jabekuntza Eskoleak antolatutako ikastaroan WEN-DO teknikak erakutsiko dauz Ester Lopez formatzaileak.\nIlgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskolearen programazinoaren barruan, Autodefensa feminista ikastaroa egongo da martiko lau barikutan, hilaren 3, 10, 17 eta 24an, Bediako Errekaondo udal lokalean, 18:00etatik 20:00etara. Jabekuntza Eskolako ekintza guztietan lez, izena aldez aurretik emon behar da mankomunitatearen webgunean, mankomunitatean edo udaletxeetan.\nEster Lopez Monje izango da formatzailea, WEN-DO disziplinako monitorea da bera. Partaideek indarkeria matxistak identifiketan ikasiko dabe ikastaroan eta indarkeriari aurre egiteko baliabideak emongo jakiez. Horretarako, teknika fisiko eta psikologikoak landuko dabez eta taldeko andreen arteko alkartasuna sendotuko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000918", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar da atzen eguna preso politikoen aldeko menuak eskatzeko\nZapatu eguerdirako eskatu daitekez etxera eroateko babak, sakramentuak eta postrea, hamabost euroren truke.\nSare, euskal preso eta deportaduen aldeko alkarteak, alkartasun bazkaria antolatu dau martiaren 4rako; hartu eta eroan formatuan. Hau da, egun horretan, eskatutako menuak batu eta etxera eroango dabez, honeek erosiz lagundu gura dabenek. Babak, sakramentuak eta postrea dira menua osotuten daben platerak.\nEskaerea egiteko atzen eguna bihar da, hilak 2, hurrengo telefonoetan: Lemoa, 696 802 763; Igorre, 699 919 085; Artea 600 389 055; Dima, 656 778 166; Zeanuri, 620 253 725 eta Areatza 655 723 506.Banaketea, barriz, zapatuan hilak 4, 14:00etatik 14:30era egingo da Lemoako Gaztetxean; Igorreko Herriko Tabernan; Artean, udaletxe aurrean; Dimako frontoi txikian; Zeanurin, udaletxe aurrean eta Areatzan udaletxeko arkupetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000919", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Gorbeia Suzien Skyrace lasterketan izena emoteko aukerea\nMartiaren 26ra arte emon daiteke izena gorbeiasuzien.eus webgunean. 21 kilometroko lasterketarako izen-emotea ostera, hilabete barru hasiko da.\nUrri lehenengoaren 23an jokatuko da Zeanuri eta Gorbeia artean X. Gorbeia Suzien mendi lasterketea eta daborduko, zabalik dago lasterketa nagusirako izen-emotea. Skyrace-ak 32 kilometro eta 2.400 metroko desnibel positiboa izango ditu eta Skyrunner World Series ligarako puntuagarria da. Martiaren 26aren ostean, zozketa bitartez banatuko dira 500 dorsal eta antolatzaileek, beste 100 gordeko ditue edizino guztietan parte-hartu daben korrikalarientzako, aurreko urteko onenentzako, zeanuriztarrentzako, gitxienez ehun andra dagozala ziurtatzeko, eliteko korrikalarientzako eta babesleentzako.\nBigarren lasterketea, 21 kilometro eta 1.200 metroko desnibel positiboduna, be egingo da Gorbeia Suzienen hamargarren edizinoan. Honetarako be, izena emon behar da baina inskripzino prozesua ez da aprilaren 3ra arte hasiko. Ez da eperik egongo, dortsalak amaitzen diranean zarratuko da aukerea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000920", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garena jatetxeak Repsol Gidako bigarren Eguzkia jaso dau\nJulen Baz Repsol Eguzki bi eta Michelin izarra lortzean dauan euskal sukaldari gazteena da oin.\nGarena jatetxeak hiru urte egin ditu Dimako Lamindao auzoan eta arin-arin, badoa sariak pilatuten. Repsol Gidako Eguzki bat eta Michelin izar bat lortu ostean, bigarren Eguzki saria jaso dau Julen Bazen jatetxeak Alacanten ospatutako ekitaldian. Sari honeek lortzean dauzan euskal sukaldari gazteena bihurtu da Baz. Holan azpimarratu eban sarien banaketea gidatu eban Silvia Abril aktoreak: \"Hain harrigarria da, zelako cheff gaztea!\".\nRepsol Gidako Eguzkien banaketara, Aitzol Atutxa jatetxearen jaubeagaz eta Peli Perez de Anuzita bigarren sukaldariagaz joan zan saritua. Baz ez da Garenako suiteko saritu bakarra, izan be, baserriko bizimodu eta platerak berreskuratzeko lan horretan Basque Culinary Centerrek aukeratutako ehun talentu gazteenen artean dago Perez de Anuzita billaroztarra be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000921", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Salgai dagoz Bonodenda kanpainako bonuak\nAprilaren 30era arte erabili ahal diran 3.500 bonu dagoz sailagai hamar eurotan, hamabost euroko erosketea egiteko.\nDendan hamabost euroko balioa daukien bonuak 10 euroren truke erosi daitekez eta holan produktua % 33 merkeago erosiko dau konsumitzaileak. Aprilaren 30era arte erabili daitekezan 3.500 bonu dagoz salgai. Erosketea bakotxean, gehienez bonu bi erabili daitekez, baina erosketearen zenbatekoa txikiagoa bada, ez da dirurik itzuliko. Bonuak ezin dira diruaren truke aldatu. Igorreko 50 komertzio eta taberna atxikitu dira kanpainara.\nKanpaineak, jentea herrian bertan erostera animetea dauka helburu. Mandoia kaleko Kultur Etxeko leihoan erosi daitekez, astelehen, eguazten eta barikuetan 10:30etik 12:30era, eta martitzen eta eguenetan, 18:00etatik 20:00etara. Igorren erroldatutakoek erosi daikiez daborduko, eta erosterako orduan NAN agiria edo errolda ziurtagiria aurkeztu beharko dabe. Igorren erroldatuta ez dagozanek, martiaren 6tik 31ra arte edo bonuak amaitu arte erosi ahal izango dabez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000922", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zekorren 47-5 galdu dabe Iruñan liderraren kontra\nEder Martinez entrenatzailea: \"Egia da lo urten ginala baina arpegia emon behar izan genduanean emon genduan\".\nZezeilaren 25ean Gizonezkoen Ohorezko B Mailako lider sendoa dan Iruña Rugby Clubaren kontra lehiatu zan Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak eta 47-5 amaitu zan partidua, iruindarren alde. Arrazoi nagusia, hasikerako hogei minutuak arratiarren partetik txarrak izan zirala azaldu dau Martinezek, hiru entsegu eta hiru eraldaketa jaso ebezan.\nLehen zatiaren atzen minutuak eta bigarren zatiaren lehen minutuetan barriz, zekorrak izartu eta iruindarrak ezin bere jokoa egin ibili ziran. Orduan ailegau zan arratiarren entsegu bakarra, Zumel Iturrateren eskutik. Baina atzen minutuetan, \"partidua Iruñeakoen alde apurtu zan\".\nSailkapena\nAtzen jardunaldiak jarraian irabazi ostean, Arratiko Zekorrak taldeak atzeurren postutik, zazpigarren, laugarren postura egin eben saltu. Atzen partiduko emaitzek barriz, bosgarren postura eroan dabe taldea. Oin, laugarrenda dan Nerbioi puntu bira daukie eta laugarren postua berreskuratzeko aukerea izango dau asteon. Izan be, atzena dan La Unica taldea hartuko dabe San Tximen zapatuan, 16:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000923", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren urteurrena ospatuko da Igorren\nIgorreko udaletxean 18:00etan egingo dan ekitaldira arratiar guztiak konbidau ditu bertoko saharar komunidadeak.\n1976an Espainia Mendebaldeko Saharatik joan zan, hau deskolonizatzeko prozesuaren ardurea alde batera itxita, eta Marokoko kolono eta militarrak sartu ziran bertan. Marokoko Erresumeari aurre egin eta okupatutako lurrak askatzeko aldarrikatu eban Frente Polisarioak 1976ko zezeilaren 27an Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa, okupau bako lur zatian.\nOrdutik 47 urte pasau dira eta gatazkea ez da konpondu, Frente Polisario eta Marokoren arteko su-eten eta gudak tartean. Lurralde erdia okupauta eta biztanle gehienak Aljeriako errefuxiatuen kanpamentuetan dagoz ordutik eta egoerea okertzeko, 1991ko su-etena apurtu eban Marokok 2020an.\nGertaera honeek gogorarazo gura ditu Saharako Elkartea Arratianek eta horretarako ekitaldia egingo da gaur, hilak 27, Igorreko udaletxean 18:00etan. Udaleko ordezkariakaz, adierazpen bat irakurri eta Saharako banderea eskegiko dabe Arratian bizi dira sahararrek.\nSahararrak Lemoan\nLemoan be, ekintza bi antolatu dira urteurrenaren bueltan. Gaurtik hasita martiaren 10era arte Saharauiak eta babeslekuak argazki erakusketea egongo da ikusgai Kotxepin Kultur Etxean. Martiaren 3an barriz, Karabie Gaztetxean solasaldia egingo da errefujiaduen kanpamentuetan bizi dan jenteagaz, zuzenean bideo-dei bitartez. Gero, tea eta kus-kusa zerbitzauko da bertaratutakoen artean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000924", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur zabaldu da Zeanuriko ikasgela barria\nEguazten arrastian ate irekiak antolatu ditue, arauen inguruan informau eta gelea ezetuteko.\nZeanuriko Udalak herriko ikasleentzako ikasgela barria zabaldu dau gaur, ludoteka gainean. Egunero egongo da zabalik Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzako, astelehenetik domekara, goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte. DBHko ikasleek barriz, astelehenetik eguenera erabili ahalko dabe gelea, 17:00etatik 19:00etara. Gogorarazo dabe, hau erabilteko udaletxean emon behar dala izena\nOhiko ordutegiaz gainera, ikasleek ikasgelea ezetu dagien eguaztenean ate irekiak egongo dira 18:30etik 19:30era. Bertan gelea ikusi eta honen erabilerearen inguruko arauak azalduko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000925", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoan eta Igorren egongo da asteon Arratia Garbia kanpainea\nLemoan eguaztenera arte egongo dira informazino puntu eta berbaldiak eta Igorren, hondakinen karakterizazinoa egingo da eguenean.\nArratia Garbiak hondakinen bilketearen gaineko sensibilizazino kanpaineagaz segiduten dau eta asteon, Lemoan egongo dira informazino puntu eta berbaldiak. Astelehenetik eguaztenera izango dira arazoaren gainean informau eta materiala batzeako hitzorduak Lemoan.\nGaur, hilak 27, kontsultategi aurreko plazan egongo da arrastiz informazino puntua, 16:00etatik 19:00etara eta bihar, hilak 28, ordutegi beragaz egongo dira Arraibin. Martiaren 1ean barriz, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara bueltauko dira kontsultategi aurrera. Berbaldiak be egongo dira hiru egunotan, 19:00etatik aurrera. Astelehen eta eguaztenean Kotxepin Kultur Etxean eta martitzenean, udaletxean.\nEguenean barriz, ekintza berezia egingo dabe Igorreko Kultur Etxe aurrean, 17:00etan. Hondakinen karakterizazinoa egingo da, hau da, eukiontzi grisak hutsituko ditue kalean. Holan jentea inpaktau gura dabe antolatzaileek: \"Harrituko zara edukiontzi grisean botaten dogunagaz!\". Egun berean, berbaldia egingo da 19:00etan.\nHorrezaz gain, barikutik astelehenera informazino puntu eta berbaldiak Igorren egingo dira. Barikuan, martiak 3, Lehendakari Agirren egongo da informazino puntua 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Hurrengo egunean, goizez bakarrik egongo dira eta astelehenean, goizez anbulategiko plazan eta arrastiz Lehendakari Agirren. Berbaldiak eguenean, barikuan eta astelehenean egingo dira, 19:00etan kultur etxean.\nBideo lehiaketea\nBestalde batetik, zabalik dago Nik be bai 2023 Argazki eta Bideo Lehiaketea. Hondakinen prebenzinoa edo birziklapenaren gaineko bideo eta argazkiak bagilaren 18ra arte bialdu daitekez Arratiako Udalen Mankomunitateko profila jarraituta. Facebooken, ArratiaBideanGagoz da profil hori eta Instagramen, Arratia Garbia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000926", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Indartsu dago gizonezkoen Arratia A lidertzan\nGizonezkoen Arratia A eta B taldeek etxean jokatutako euren partiduak erraz irabazi ebezan. Andrazkoen A taldeak deskantsua izan dau atzen jardunaldi honetan eta B taldeak irabazi egin eban etxean. Lemoako Harrobik ostera husna bardindu eban etxean.\nGizonezkoen Arratia A\nZapatu arrastian jokatu eban Arratiak hirugarren postuan egoan Lekeitio taldearen kontra eta 4-1eko emaitza argiagaz irabazi eban etxean. 22 jardunaldiren ostean sendo dago arratia lidertzan eta 48 puntu ditu. Bigarrenari zazpi puntu ateraten deutsaz. Hurrengo partidua martiaren 4an jokatuko dau etxetik kanpo San Ignacio A taldearen kontra, arrastiko 18:30ean.\nGizonezkoen Arratia B\nB taldeak be zapatu arrastian jokatu eban etxean Ibarsusi taldearen kontra eta 3-0 irabazi eban Igorreko taldeak. 22 jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago gizonezkoen B taldea 32 puntugaz. Datorren partidua Usansolon jokatuko dau Umore Ona A taldearen kontra, martiaren 4an arrastiko 16:00etan.\nAndrazkoen Arratia A\nDeskantsua izan dau andrazkoen A taldeak joandako astegoienean. Datorren partidua Santanderren jokatuko dau Racing B taldearen kontra martiaren 4an, arrastiko 16:00etan. 20 jardunaldiren ostean Arratia A hamaikagarren postuan dago 19 puntugaz.\nAndrazkoen Arratia B\nDomeka eguerdian jokatu eban andrazkoen B taldeak Urbietan Plentzia taldearen kontra eta 4-1 irabazi eban partidua. 20 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago Arratia B 30 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau martiaren 5ean, Pauldarrak B taldearen kontra eguerdiko 12:30ean.\nLemoako Harrobi\nZapatu arrastian jokatu eban Lemoako Harrobik Usansoloko Umore Ona A taldearen kontra Arlonagusian eta husna bardindu eban. 22 jardunaldiren ostean zazpigarren postuan dago Lemoako taldea 35 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Orozkoko Atxulaur A taldearen kontra martiaren 4an, arrastiko 16:45ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000927", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'GR-282 Artzaintza naturbidea' dokumentala egin dau Aitor Intxaurragak\nArtzaintzari esker mantenduten dan naturea erakutsi gura izan dau zeanuriztarrak, \"paisaia eder, ikusitakoa, entzundakoa, ikasitakoa eta sakoneko hausnarketen\" bitartez kontau dauana.\nAitor Intxaurraga zeanuriztarra Gorbeiako Zastegi Txabolearen jaubea da eta inguruan GR-282 bidearen kartelak ikusten ebazan, zer dan jakin barik. Hortik tiraka hasi eta atzenean, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Burgosetik pasetan dan 492 kilometroko artzain bideari buruzko dokumental bat grabetan amaitu eban. Emoitzea, \"artzainei esker daukagun naturearen\" erakusketa bat izan da, \"paisaia ederrak, ikusitakoak, entzundakoak, ikasitakoak eta neure sakoneko hausnarketek\" osotuten dabena.\nGR-282 Artzaintza naturbidea ezetu eta animau zan Intxaurraga beti gura izan dauan dokumentala egitera; izan be, bideoak grabetea gustetan jako, bidaietan batez be. Aurrera egiteko bidelaguna behar ebala eta, broma lez bota eutsan ideia Victor Luis de Pedrori, Kanariar irletan behin bakarrik ikusi eban gizonari. Honen erantzunak sorpresaz harrapau eban: \"Noz hasiko gara?\". Bidelagun eta dokumentaleko protagonista izan dana \"tipo xelebre eta jakintsua\" dala dino Intxaurragak.\nAitor Intxaurraga eta Victor Luis de Pedro.\nHolan abiatu ziran biak 2022 urteko maiatzean GR-282a egitera. Hemeretzi etapatan dago zatituta ia 500 kilometroko artzainbidea baina honeek, hamabost egunetan egin eben. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Burgos zeharkatu eta zortzi parke naturaletik pasau ziran, baita etxeko Gorbeiatik be.\nBaso, mendi eta erreka ugari ikusi ditue baina herrietatik be pasau dira ermita, baserri eta jauregiak ikusita: \"Patrimonio historiko eta kultural piloa dago bidean\". Dokumentalak GR-282 bideari bultzada bat emoteko be balio izatea espero dau. Izan be, merezi dauala uste dauan arren ibilbidea ez da ezaguna eta jente gitxik egiten dauz etapak. Hori dala-ta, bidean \"azpiegitura falta\" dagoala azpimarratu dau Intxaurragak, ostatu falta batez be.\nEmonaldiak martxan\nHasikera batean emonaldiak egiteko intentzinorik ez eukan arren, lagun baten bitartez Gasteizen proiekzino bat egiteko konbitea heldu jakon Intxaurragari. Animau zan eta aretoa beteteaz gainera, ikusleei gustau jakiela azaldu dau dokumentalgileak. Daborduko, sei emonaldi egin dauz eta zazpigarrena Oñatin izango da hilaren 24an, Ingurumen Jardunaldien egitarauan. Etxetik hurbil egiteko be prest dago, kirol, kultur zein bestelako ekintzetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000928", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sarats proiektua egingo da Ubiden\nOtarregintza garaikide eta parte-hartzailea egiten dauan Garaion alkarteagaz egingo da eta zapatuan izango da lehen tailerra.\nUbiden Garaion Naturartea alkarteko kideak egongo dira zezeilaren 25ean, zume proiektuari hasikerea emoteko. Ortazarreko eraikinean 17:30ean batu eta ordu bi egongo dira parte-hartzaileak otarregintza garaikidea egiten. Lurrean sarats edo zumeak sartu eta honeei formea emongo deutsee, arkuak eta bestelako eraikuntza artistikoak sortzeako. Merendolea be egingo dabe amaitzerakoan, horretarako bakotxak eroan beharko dau jatekoa.\nGaraion Naturartea alkarteak Natura, Sorkuntza eta Ondare Soziala lan ildoak 2008tik aurrera lantzen daroaz. Jendartearen parte-hartzea natura eta artearen bidez lantzean dau. Otarregintza garaikide eta parte-hartzailea Euskal Herrian zabaltzeko lanetan dabiz eta urte birik behin Otarregintza garaikideko nazinoarte mailako topaketea antolatzen dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000929", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Asiako liztorren kontrako kanpainea Diman eta Zeberion\nDiman gaur egingo da saioa udaletxeko pleno aretoan 18:30ean. Zeberion barriz, bihar 11:00etan da hitzordua, gaztelekuan.\nUrtero lez, vespa velutina edo asiako liztorraren kontrako kanpainea antolatu da eta daborduko egin dira saioak hainbat herritan. Asteon Diman eta Zeberion izango dira saioak; Diman hilaren 24an udaletxean, 11:30ean, eta Zeberion hurrengo egunean, hilak 25, 11:00etan gaztelekuan. Kanpainearen garrantzia gogorarazo, pasau dan urtearen balorazinoa egin, tranpak erabilten ikasi eta honeek banatuko ditue hurbildutakoen artean.\nKanpainearen helburua espezie inbaditzaileari aurre egitea da. Izan be, liztor honek Euskal Herrian ez dauka etsai naturalik eta bertako erleak jaten dabez. Holan, erle autoktonoen eskasiak eragin txarrak ditu ezti ekoizleentzako, baina batez be, desoreka ekologikoa eragiten dau, landaren polinizazino aukerak gitxitzen diralako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000930", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia Gaztea proiektua ipini dau martxan mankomunidadeak\nHonen bidez, 16 eta 30 urte bitarteko gazteek formakuntza saio, dirulaguntza eta lan eskaintzen barri izan ahalko dabe, publiko zein pribaduak eta herriz-herri.\nArratiako Udalen Mankomunitateak, Bizkaiko Foru Aldundiagaz dauakan hitzarmenaren bitartez saregile bi kontratau ditu, Ainara eta Orkatz, Arratia Gaztea proiektua aurrera eroateko. Gizarte Integratzaileak dira biak eta euren lana 16 eta 30 urte bitarteko gazteakaz \"sare itzel bat\" sortzea izango da Ainarak azaldu dauanez. Horren bidez, gazteentzako dagozan formakuntzak, dirulaguntzak, lan eta aisi eskaintzak helduarazoko jakiez.\nSarea osotuten hasteko, @arratiagaztea Instagram kontua zabaldu dabe saregileek eta bide horretatik emongo dabe dirulaguntza, formakuntza eta lan eskaintzen barri, publikoak zein pribaduak eta herriz-herri. Halanda be, zehaztu dabe eginkizun nagusia \"gazteakaz topaketak egin -banaka edo taldeka- eta bakotxak daukazan beharrei erantzun personal bat emotea\" izango dala.\nArratiako Udalen Mankomunitateko presidente dan Andere Ortuzarrek, zehaztu dau saregileen eta herri guztietako alkateen arteko batzarrak antolatu dirala hasteko, herri bakotxean gazteen egoerea zein dan ezetuteko. Gainera, azpimarratu dau Arratia Gaztea proiektuak, \"gazteakaz sare bat sortzeko, konektatzeko eta gazteontzako baliabideak sustatzeko aukerea\" emongo dauala, prestakuntzan eta arlo profesionalean eraginez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000931", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zugatz Eguna ospatuko da Lemoan\nZezeilaren 25ean, zapatua, 10:00etan Elizondon batu eta zugatzak landatuko ditue lemoaztarrek.\nOingo zapatu goizean lemoaztarrek Zugatz Eguna ospatuko dabe Udalak, Ganzabal Mendi Taldeak eta eskolako Gurasoen Elkarteak antolatutako ekintzeagaz. Ekintza honegaz, Lemoan zugatz gehiago izateaz gainera, familia jarduera honen bitartez txikerrenei \"gure ingurune naturalaren eta tokiko espezieen garrantzia erakutsi\" gura deutsee.\nHorretarako, 10:00etatik aurrera, arbolak landatuko ditue alkarlanean, Elizondon hasita. Ez da aurretik izenik emon behar baina hamaiketakoa egingo da eta hau, bakotxak eroan beharko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000932", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lobo & Carmine taldearen ordez Sweet Winds taldeak emongo dau kontzertua Areatzan\nZapatu iluntzean izango da kontzertua The Quiet Corner tabernan.\nZapatuan, hilak 25, 20:00etan, country-mex musikea egin dauan Lobo & Carmine Gasteizko bikotea, Areatzako The Quiet Corner tabernan kontzertua zan emotekoa baina kide bat gaixorik dago. Atzenean Sweet Winds taldeak emongo dau kontzertua euren ordez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000933", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Atx antzerki konpainiak 'Balbea' bakarrizketea dakar Lemoara\nZapatuan izango da Kotxepin Kultr Etxean heriotzearen inguruko antzezlana, 19:00etan.\nZapatuan, hilaren 25ean, 19:00etan, Atx Teatroa konpainiaren Balbea, heriotzearen gaineko antzezlana ikusteko aukerea egongo da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Iñaki Ziarrusta aktoreagaz batera, hiru txotxongilo egongo dira agertokian. Ikuskizuna, helduentzako antzerki bakarrizketea da, tragikomedia bat.\n\"Balbe\" berbeak adiera bi daukaz: bata, herioari emoten jakon izena da; eta besteak, zorte txarra esan gura dau. Istorioak kontetan ditu Gregorioren bizitzaren atzen egunak, delirio eta errealidadearen artean burrukan. Ez dogu jakingo, Gregorio hilda dagoan edo ez, edota agertzen diran beste personaiak, txotxongiloek egiten dabenak, benetan existiduten diran ala ez. Txotxongiloen personaiak urte biko ume bat, zahar etxeko zaindaria eta Heriotzea bera dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000934", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ermitabarrin txorientzako habi kutxak ipiniko ditue\nBariku arrastian honeek egiteko tailerra dago Kultur Etxean eta martiaren 3an habi kutxak eskegiteko urtekerea egingo da.\nZeberioko Udalak eta Inontza Ingurumen Hezkuntza proiektuaren kideek, herritarren parte-hartzeagaz, Ermitabarriko biodibersidadea berbizteko ahalegina egingo dabe. Horretarako, bertako basoan txorientzako habi kutxak eta janlekuak eskegiko dira martiaren 3an egingo dan urtekeran.\nBaina aurretik, habi kutxak eta janlekuak egin behar dira eta horretarako, tailerra antolatu da biharko, hilak 24. Kultur Etxean da hitzordua, arrastiko 17:00etan eta izena emon behar da aldez aurretik, 688 877 434 telefonoan edo helbidean.\nEskegiteko urtekerea barriz, hurrengo barikuan egingo da, martiak 3. Ermitabarrin 16:30ean batu eta inguruko basora joango dira habi kutxa eta janlekuak eskegiteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000935", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Soul funk kontzertua antolatu dau Arantzazuko Herriko Tabernak\nBarikuan Kantauri Beat taldearen zuzenekoa egongo da ikusgai, 21:00etan.\nZezeilaren 24an, barikua, Kantauri Beat boskote bilbotarra Arantzazuko Herriko Tabernan izango da zuzeneko kontzertuagaz gaua girotuten. Soul eta funk \"jolasgarria\" egiten dabe Kantauri Beateko kideek; erritmo biziko oinarria, saxoagaz eta hammond organuagaz. Priscilla Band eta Kantauri Studios-en sortzaileak be badira Kantauri Beatekoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000936", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hiru eraso matxista salatu ditue atzenaldian Diman\nUdalak eta Andraizeak deituta, erasorik onartuko ez dala gogorarazoteko elkarretaratzea egingo da barikuan plazan, 19:30ean.\nAtzen asteetan hiru eraso matxista salatu dira Diman, Andraizeako kideek BEGITUn baieztatu dabenez. Alde batetik, Bearen kasua ez da konpondu eta oin dala aste pare bat erasotzailea hurbil edo lokalizau barik dagoala-ta, alarmeak barriro emon eban abisua. Horrezaz gain, beste eraso bi salatu dira eta gitxienez baten, Ertzaintzaren parte-hartzea be egon zan, andra batek indarkeria salatu ostean.\nEgoera honen aurrean, Dimako Udalaren indarkeria matxistearen aurrean erantzun instituzionala emoteko protokoloa aktibau dabe batzordea osotuten daben Dimako hiru alderdi politikoek, udal teknikariak eta mankomunidadeko teknikariak. Holan, lehen pausua erasoak kalean salatzea izango da batzordeagaz batera, Andraizea andra taldeak egin dau deialdia. Hilaren 24an, barikua, izango da elkarretaratzea herriko plazan, 19:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000937", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimetaleroek jaialdia ospatuko dabe barikuan\nEtxeko Galazota eta Aramaioko El Exterminio de la Raza del Mono taldeak izango dira protagonista Abaroan.\nDimetaleroak Kultur Elkarteak jaialditxoa antolatu dau zezeilaren 24rako. Gauez, 22:00etatik aurrera talde bi igongo dira Abaroa aretoko oholtzara, punk estilokoak biak: El Exterminio de la Raza del Mono eta Galazota. Atzen hau ezaguna da herrian, arratiarrek eta galdakoztar batek osotuten dabe-ta taldea, punk-rocka joten dabe, abesti original zein bersinoakaz.\nEl Exterminio de la Raza del Mono taldea barriz Aramaiokoa da eta Jon Lima 'Son' (Gitarra), Ander Inurriet 'Txingu' (baxua) eta Asier Robledo 'Pulga' dira (bateria) taldekideak. 2009an hasi ziran musikearen munduan eta ordutik, hiru diska argitaratu ditue: Despojos de esta Tierra, Caminando hacia el fracaso humano eta barikuan aurkeztuko dabena, X años cavando este hoyo.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000938", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Teknologiak eta gizarte emanzipazinoa hartuko dau gaitzat Arteako Herriko Bentako mintegiak\nAlbano Cruz eta Luis Montero Filosofia eta teknologietan adituak izango dira hizlariak.\nBotilak daraman mezua ekimenaren barruan, Arteako Herriko Bentak antolatu dau mintegia oingo zapaturako, hilak 25. Albano Cruz eta Luis Montero Filosofia eta teknologietan adituak izango dira hizlariak. Eguerdian, babajana be egingo da, 94 602 88 55 telefonoan gorde daiteke lekua.\nGoizean, 11:00etatik aurrera Albano Cruzek We are tamagotchi: logika formalak, robotak eta nihilismoa ulertzen izeneko berbaldia egingo dau. Albano Cruz jatorri artistiko eta eszenikoko pentsalaria da eta hizkuntza formalak, giza harremanak, makinak eta teoria moralak dira bere hausnarketarako gaiak.\nAlbano Cruz berak eta Luis Monterok gidatuko dabe arrastiko solasaldia, 16:30ean, eta egungo subjektu politikoaren helburuaz, erantzukizun sozial barriez, komunidade baten sakabanatzeaz eta teknologiez jardungo dabe. Montero, teknologia eta filosofia aholkulari, formatzailea eta idazlea da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000939", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aiaraldeara urtekerea antolatu dau Austarri Mendi Taldeak\nDomekan Beotegitik Artziniegara egingo dabe hamalau kilometroko ibilbidea, Peregaña eta Zaballa tontorretatik pasauta.\nZezeilaren 26an, domekea, Austarri Mendi Taldeak antolatutako ibilaldirano autobusa urtengo da Zeberioko plazatik 08:00etan. Beotegira joango da autobusa eta bertan itxiko dauz Peregaña (628 m) eta Zaballa (645 m) mendietatik pasauta Artziniegara helduko diran mendizaleak. Hamalau kilometro eta 700 metroko desnibeleko ibilaldia da, baina badago bigarren aukera bat be.\nIbilaldi txikiak hamabi kilometro ditu eta desnibel txikia, 185 metro. Hau Añes herritik urtengo da Artziniegara eta bidean Peñaladros eta Osegera ur-jauzietatik pasauko da.\nIzena eguenera arte emon daiteke, hilak 23, helbidean eta 665 735 054 zein 656 415 597 telefonoetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000940", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Esther Iturrioz izango da EAJren Lemoako alkategaia\nHerritarren \"proposamen eta kezkak entzuteko\" gaur hasiko dauz auzoz auzo egingo diran batzarrak; Arraibin izango da lehena, 18:00etan\nLemoako EAJ/PNVk aurkeztu dau maiatzean egingo dira Udal Hauteskundeetarako bere alkategaia. Esther Iturrioz Rementeria izango da alkatetzea EAJrentzat berreskuratzen saiatuko dana eta adierazo dauanez, hasia da \"gure herria hobetuko daben proiektu errealista eta ilusionagarriak izango dauzan programea landuten\".\nIturrioz 1999 urtetik izan da zinegotzi Lemoako Udalean; legegintzaldi bi udal gobernutik eta beste bi oposizinoan. Gainera, EAJtik azpimarratu dabe, Bizkaiko Batzar Nagusietan be badala ahalduna, Kultura, Euskara eta Kirolak zein Ekonomiaren Sustapena batzordeetako kidea baita lemoaztarra.\nAlkatetzea berreskuratzeko prozesua Auzoz-auzo entzute aktiboko proiektuagaz hasiko dau. Hurrengo asteetan egingo diran batzarretan, auzotarren \"proposamenak eta ardurak\" entzun zein herritarrak \"aurrez aurre agurtuko\" dauz Iturriozek: \"Lemoako EAJ-PNVk eta nik neuk uste dogu herri honek asko daukala hobetzeko alderdi guztietan, kohesino eta iraunkortasun erispideen bidetik aurrera eginaz\".\nBatzarren hitzorduak:\nZezeilak 21, martitzena\n18:00etan Arraibin (Arraibi eta Estazinoa).\nZezeilak 25, zapatua\n10:30ean Arrañon.\n11:30ean Txiriboketan (Azurreka eta Txitxotegi).\n12:30ean Aistin (Aisti eta Landitze).\nZezeilak 28, martitzena\n18:00etan Pozuetan (Arantxe, Durandio, Mendieta, Pozueta eta Zubiate).\nMartiak 4, zapatua\n10:30ean Larrabeitin (Atutxola, Elorriaga, Iturritxe, Larrabeiti eta Makatza).\n11:30ean Lemorietan (Agarre, Bolunburu, Haizea, Lemorieta eta Tailerreta).\n12:30ean San Inazion.\nMartiak 7, martitzena\n18:00etan Plaza Gorrian (Elizondo, Intzuntza eta erdigunea).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000941", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan batuko dira Arteako Irakurleen Txokokoak\nHilaren 24ean, 19:00etan, Arteako Irakurleen Txokokoek Ruben Ruiz Perezen Beti mugan nobelea komentauko dabe Xabier Mendigurenen gidaritzapean.\nBeti mugan (Elkar, 2022) eleberriak hari narratibo bi daukaz. Lehenengoa benetako gertakarietan oinarrituta dago: Bigarren Mundu Gerran, alemanek okupatutako lurraldean jausten ziran hegazkinlari aliaduak eta beste igeslari batzuk etsaien eskuetatik libretako eratu zan Comète sarea. Euskal Herritik be pasetan zan sare hau. Beste haria fikzinozkoa da. Mattin umezurtz geratu dan mutiko bat da eta Baztanen bizi dan osabak etxean hartuko dau. Osaba hori kontrabandotik bizi da eta gaueko lanean sartuko dau ilobea be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000942", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Alkarbanatu zeure Aratusteetako argazkiak irakurleakaz!\nBialdu argazkiak aldizkariko 401. zenbakian aterako doguz eta sariak be egongo dira.\nMozorro eta disfrazek bete ditue Arratia, Ubide eta Zeberioko kaleak astegoienean eta aldizkariaren 401. alean irakurleek ateratako argazkientzako atala gorde dogu. Emailez jasoko doguz argazkiak, helbidean. Ez ahaztu argazkilariaren izen-abizenak eta lekua zein dan esaten. Irabazleak produktu lote bat jasoko dau sari lez: Garena txakolina, Geure Berbategia, The Electric Alley taldearen Apache diskoa...", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000943", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia Garbiak hondakinen inguruko kanpaineagaz segiduko dau\nAreatzan eta Ubiden egongo dira asteon hondakinen gaikako bilketearen inguruko informazino puntuak eta berbaldiak.\nMartitzen eta eguaztenean, hilak 21 eta 22, Areatzako plazan egongo da Arratia Garbia kanpainako informazino puntua 10:30ean eta 13:30ean eta 16:00etatik 19:00etara, informazinoa emon eta materialak bananduten. Berbaldia 19:00etan izango da udaletxean.\nEguen eta barikuan barriz, Ubideko plazan egongo dira arrastiz, 16:00etatik 19:00etara. Berbaldiak 19:00etan izango dira udaletxean.\nBestalde batetik, zabalik dago Nik be bai 2023 Argazki eta Bideo Lehiaketea. Hondakinen prebenzinoa edo birziklapenaren gaineko bideo eta argazkiak bagilaren 18ra arte bialdu daitekez Arratiako Udalen Mankomunitateko profila jarraituta. Facebooken, ArratiaBideanGagoz da profil hori eta Instagramen, Arratia Garbia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000944", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Herriko Lasto-botatze Txapelketea irabazi dau \"Tubi\" Bustinzak\nHamabi kiloko fardoa sei metro eta 40 zentimetro altxau eban dimoztarrak Mungiako jaialdian.\nDomekan Mungiako Jose Antonio Agirre kiroldegian jokatu ziran pasau dan urtetik atzeratutako Euskal Herriko Lokotx-biltze eta Lasto-botatze Txapelketak eta atzen honetan hartu eban parte Jose Martin \"Tubi\" Bustinza dimoztarrak. Sardeagaz hamabi kiloko fardoa nork gehiago altxau izan zan jokoa eta Bustinzak jantzi eban txapela 6,40 metroko markeagaz. Dimakoaren atzetik, Juan Carlos Lopez, Mikel Agirre eta Eloi Salterain geratu ziran hurrengoz hurrengo. Honeek ez eben lortu sei metroetara heltzea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000945", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Onditz Iturbe bigarren izan da Bertikalen Espainiako Txapelketan\nAustrian jokatuko dan Munduko Txapelketarako zuzeneko txartela lortzeako 24 segundo faltau izan jakoz igorreztarrari.\nAstegoienean Murtzian jokatu da Bertikalen Espainiako Txapelketea eta bertan egon da Onditz Iturbe korrikalari igorreztarra. Proba berezia izan da sei kilometroko OXOX Bertikala izan be, irabazleak bagilean Austrian jokatuko dan Bertikalen Munduko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu dau.\nIgaz Iturberena izan zan garaipena baina oingoan, Nuria Gil kataluniarrarentzako izan da txapela. Iturbe bigarren ailegau zan helmugara, 47 minutu eta 32 segundotan egin eban probea, Gilek baino 24 segungo gehiago. Podiuma Malen Osa euskaldunak osotu eban, hirugarren postuan.\nChinte Challenge Trail\nKilometro bertikalagaz batera, bigarren lasterketa bat be jokatu dau Onditz Iturben Murtzian, hogei kilometroko Chinte Challenge Traila hain zuzen be. Honetan bai, igorreztarra lehen postuan heldu zan 02:00:09ko denporeagaz. Atzetik Holly Page eta Fatima Ortega Cano izan ebazan sei eta hamairu minutuko aldeagaz, hurrengoz hurrengo.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000946", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia A eta Bk baino ez dabez puntuak lortu\nGizonezkoen Arratia Ak etxetik kanpo bardindu eban eta lidertzan jarraitzen dau, B taldeak ostera 1-2 irabazi eban etxetik kanpo. Andrazkoen Arratia A eta Bk, eta Lemoako Harrobik ostera galdu egin dabez euren partiduak.\nAndrazkoen Arratia A\nZapatu arrastian jokatu eban A taldeak Monte Santandergo taldearen kontra Urbietan eta bigarren zatian kanpotarrek sartutako gol batek erabaki eban partidua. Halanda be Arratiak markagailura igon ez zan gola egin eban, baloia area txikian egondako jokaldi endredau batean argi sartu zan aurkarien atean, baina arbitroak ez eban gola ontzat emon. 20 jardunaldiren ostean Arratia hamaikagarren postuan dago 19 puntugaz. Datorren astegoienean ez dau partidurik jokatuko Arratia Ak eta martiaren lehen astegoienean etxetik kanpo jokatuko dau Racing B taldearen kontra.\nAndrazkoen Arratia B\nZapatu arrastian jokatu eban Arratia Bk etxetik kanpo Bilboko Artizarrak taldearen kontra eta 4-1 galdu eban. 19 jardunaldiren ostean Arratia B zazpigarren postuan dago 27 puntugaz. Datorren partidua hilaren 26an Urbietan jokatuko dau Arratia Bk Plentzia taldearen kontra, eguerdiko 13:15ean.\nGizonezkoen Arratia A\nZapatu arrastian jokatu eban Arratia Ak etxetik kanpo Gordexola taldearen kontra eta 2-0 galtzean hasi arren bardindutea lortu eban partidua talde arratiarrak. 21 jardunaldiren ostean lidertzan segiduten dau Arratiak eta 45 puntu ditu, bigarrenare zazpi ateraten deutsaz, lehen postuetan dagozan aurkariek euren partiduak gañdu dabezalako. Datorren partiduan Urbietan jokatuko dau hilaren 25ean, arrastiko 17:30ean.\nGizonezkoen Arratia B\nZazpatu arrastian jokatu eban Arratia B taldeak etxetik kanpo eta jardunaldi honetan irabazi dauan talde arratiar bakarra izan da. Montefuerte A 1 Arratia B 2 izan zan emaitza. 21 jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago Arratia B 29 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Ibarsusi taldearen kontra hilaren 25ean, arrastiko 19:45ean.\nLemoako Harrobi\nZapatu arrastian jokatu eban Lemoako taldeak Ibarsusi taldearen kontra etxetik kanpo eta 1-0 galdu eban. 21 jardunaldiren ostean zazpigarren postuan dago Lemako Harrobi 34 puntugaz. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Umore Ona A Usansoloko taldearen kontra hilaren 25ean, arrastiko 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000947", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimako andran parkea apainduko dau Andraizeak\nApaingarriak egiteko, trapillo tailerra egingo dabe astelehen arrastian Abaroa aretoan.\nDimako andren taldea dan Andraizeak herriko andren parkea, Telleri kaleen artekoa, apainduko dau barriro eta apaingarriak batera egiteko tailerra antolatu dau. Abaroa aretoan, gaztetxe zaharrean, izango da saioa zezeilaren 20an, 17:00etan hasi eta 19:00etara arte. Apaingarriak koloretako trapilloakaz egingo ditue eta gero, parkeko arboletan eskegiko dabez egindako eskulanak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000948", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Alaia Galtzagorria' txotxongilo ikuskizuna egongo da Artean\nAstelehen arrastian dakar Ostomila konpainiak txotxongiloak, euska mitologia eta zuzeneko musikea batzean dituan antzerkia.\nZezeilaren 20an, astelehena, arrastiko 18:00etan Arteako Kultur Etxean egongo dira Ostomila Txotxongilo Taldeko kideak, Alaia Galtzagorria ikuskizuna taularatzen. Txotxongilo eta Garazi Navasen zuzeneko euskal musikearen bitartez, Euskal Herriko izaki mitologikoen istorio bat kontauko dabe. Hain zuzen be, Alaia Galtzagorriaren bidaia da istorioa, Zezengorri zaintzean eban eta Txerrentxu deabruak ostutako altxorraren bila.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000949", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeentzako Inauteri Festa prestatu dau Lemoako Udalak zapaturako\nAreatzan, Igorren, Lemoan eta Ubiden be segiduko dabe Aratusteak ospatuten. Bedian barriz, martitzenean izango da jai nagusia.\nUbiden mozorroen desfilea eta sari banaketea egingo dabe eta Igorren be jarraituko dabe bezperan hasi ziran Aratusteak ospatzen. Areatzan Jai Batzordeak Bafle poteoa antolatu dau zapaturako, arrastiko 18:30ean Haginatik urtenda.\nLemoako Udalak, umeentzako jaia prestatu dau zapaturako, hilak 18, 17:00etatik 20:00etara. Han, ohe elastikoak, txokolatea, disko festa, jolasak eta photocalla egongo dira. Umeentzako jaiaz gainera, 20:00etan, Orkresta Elektrotuna Elektrotxarangeagaz poteoa egongo da, Bikandi tabernatik urtenda. Dsifrazik erosi ez, eta mozorroak etxeko erropakaz egitera animau gura dauz herritarrak Udalak.\nIgorren, egun biko egitaraua prestatu dabe eta jaiagaz jarraituko dabe. Zapatua, hilak 18, kalejira bategaz hasiko da, 12:30ean, Garben.15:00etan, herri bazkaria egongo da eskolakoaterpean eta antolatzaileek animau gura dabe jentea bazkariko postrerako, tostadak egin eta eroatera, bertan konpartiduteko. Bazkalostean, erromeria egongo da Fan&Go taldeagaz eta bitartean sari banaketea egingo da.\nBedian Martitzen karnabal ospatuko dabe\nZezeilaren 21ean da aurten martitzen karnabal eta, tradizinoari eutsiz, egun horretan ospatuko ditue Aratusteak frontoian egingo dan jaian. Arrastiko 17:30ean, frontoian photocall-a egongo da eta han emongo dabe izena desfilean parte hartu gura dabenek. Ondoren, 18:00etan hasita, desfilea egingo dabe herrian. Gero, Txaloka Antzerki konpainia animauko dau giroa frontoian, Diskopuntx zuzeneko show zoroagaz eta jaiari amaierea emongo deutsie txokolate beroagaz.Jairako apaingarriak bezperan egingo dabez ludotekan, 17:15etik 19:15era. Ordutegi horretanludotekeak ateak zabalik izango ditu, gura dauanak parte hartu dagian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000950", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zinuema pantailak euskeratzeko proiektu pilotua domekan amaituko da\nAnimazinozko Elkano, lehen mundu bira filmagaz amaituko da Ataun, Azpeitia, Etxarri-Aranatz eta Igorren egin dan probea.\nUEMAk bultzatuta, euskerazko hamaika proiekzino egin dira atzen hileetan lau herritan, Igorre tartean; filmak, telesailak, dokumentalak eta Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala egon dira ikusgai.\nProiektuari amaierea astegoien honetan, domekan hilak 19, 17:00etan emongo deutso Elkano, lehen mundu bira euskerazko animazino filmak. Magallanesek hasi eta Elkanok amaitu eban bidai ezaguna kontetan dau pelikuleak. Sevillatik bost itsasontzi urten eta hiru urte beranduago, bakarra itzulita, planetearen biribiltasuna behin betiko frogatu eban abentura harek.\nProiektua\nUdalerri Euskaldunen Mankomunidadeak, Tinko Filmeak-en laguntzeagaz, ZINUEMA egitasmoa aurkeztu eban Donostian urrian, proiektu honen probea egin dan udalerrietako ordezkari eta Kulturaz kooperatibeagaz. Ataun, Azpeitia eta Etxarri-Aranatzeko udal-ordezkariakaz batera egon zan bertan Illart Gumuzio Igorreko alkatea. Egitasmoaren oinarria euskerazko hamabi filmen programazinoa izan da, \"zinema aretoetan dagoan euskerazko eskaintza urriari erantzuteko asmoz\" adierazo eban orduan. Lau herritan eroan da aurrera proiektu pilotua, oin emaitzak balorauko dira, ekimena denporan eta espazioan zabaldu daiteken ebazteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000951", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Unai Loiolak irabazi dau Arratia, Ubide eta Zeberio Edurtuta Argazki Lehiaketea\nDimako Oba auzoa, edurtuta eta gauez erakusten dau Unai Loiolak ateratako argazkiak.\nLeire Arrizabalaga, Zeanuri Landagutxitik.\nPello Artabe, Arantzazu.\nLaiene Rekalde, Otzarretako pagadia.\nLaiene Rekalde, Otzarretako pagadia.\nMaite Arrizabalaga, edur panpina.\nAinhoa Juarez, txakurragaz Zeanuriko Landagutxi auzoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000952", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domusa Teknik Team euskal talde jaiobarrira batu da Onditz Iturbe\nPuntako bederatzi euskal korrikalari izango dira taldean eta helburuen artean, #taupadaurdina ekimenaren bitartez mendi lasterketen zaletasuna buztartzea dago.\nAtzo aurkeztu eban Errezilen (Gipuzkoa) Mondragon Korporazioaren parte dan Domusa Teknik enpreseak bere proiektu barria: Domusa Teknik Team. Berogailuentzako produktuak fabriketan dauzan enpreseak trail munduan egingo dau apustua, mundu mailan lehiatuko dan euskal herritarrez osotutako taldea buztartuta. Izan be, finkatu daben helburuetako bat Euskal Herriko talde erreferentea izatea da.\nPunta-puntako bederatzi korrikalarik hasiko dabe ibilbidea, euren artean dago Onditz Iturbe igorreztarra. Gogotsu ikusi jako sare sozialetan: \"Proiektu anbiziotsu bezain polita; bertigo apur bategaz baina burrukarako prest eta gogotsu!\". Beragaz batera egongo dira Ibai Angulo azpeitiarra, Borja Zubizarreta azkoitiarra, Aritz Egea urretxuarra, Goar Lopetegi ibartarra, Ainara Urrutia aretxabaltarra, Aitor Ajuria leintz-gatzagarra, Irati Azkargorta iturmenditarra eta Alvaro Ramos iruindarra.\nHorrezaz gain, korrikalari gazteen formazinoan laguntzea be topauko dau taldeak eta horretarako, entrenamentu irekiak antolatuko ditue berbarako. Bertan, Domusa Teknik Teameko kideek hartuko dabe parte eta kirol maila minimoa eta korrika egiteko gaitasuna daukan edonor batu ahalko da entrenamenduetara.\nTaupada urdina\nTxirrindularitzan Euskaltelek laranja koloreagaz egin eban modura, Domusa Teknik Teamek urdinez bete gura ditu mendi-lasterketak. Euskal zalegoaren indarra trail mundura erakartea da helburua eta urdinagaz, talde izakerea buztartutea. Jentea animetako, sare sozialetan eta lasterketetan hainbat ekimen, erronka eta deialdi egingo ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000953", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar hartuko dabez mozorroek herrietako kaleak\nArantzazun, Artean, Igorren, Diman eta Zeberion ekintza ugari antolatu ditue barikurako, mozorro kalejirak izango dira nagusi.\nArantzazun, 18:00etan batuko dira herritarrak plazan, kalejirea egiteko eta 19:00etan, Ogi Tostada Lehiaketea egingo dabe Herriko Tabernan. Artean be ordu berean batuko dira, \"kokomarroa\" jantzita, musikariakaz batera kelez kale ibilteko eta ostean, gauza txar guztien sinbolo dan \"Kuberue\" erreteko. Igorren, mozorroa jantzita, 17:00etan ekingo deutsie kalejireari herrian zehar, eskolatik hasita, eta ostean, 19:00etatik aurrera, Mugi zaitez disko festa, txokolatea eta euskal jantza tailerra dagoz programauta; 20:00etatik aurrera, Berbalagunen taldeko albokariak ibiliko dira herrian zehar musikea joten.\nDiman, umeak izango dira protagonista nagusiak. Disfrazentzako animaliak gai hartuta, Altxorraren bila ibiliko dira herritik 17:00etatik 18:30era 4 eta urte bitartekoak eta 20:00etatik 21:00etara, 13 eta 17 urte bitartekoak.18:30ean, txokolatea bananduko da frontoi txikian eta Orkresta Elektrotunak animauko dau giroa, 18:30etik 20:15era, frontoi txikian, eta 20:15etik 21:30era, tabernetatik poteoan.\nZeberion Aratuste jaietako gaia Lantzeko Ihauteria izango da.18:00etan, txokolatea eta 19:00etan, Lantzeko zortzikoa, jantza-plaza eta musikea egongo dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000954", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zuzeneko country rocka egongo da Artean\nMikey Boy & The Yee-haws taldearen kontzertua zapatu gauean izango da Herriko Bentan.\nArteako Herriko Bentak kontzertua antolatu dau zezeilaren 18rako, zapatua, 21:30etik aurrera. Brutal Arratia Recordsek aurkeztutako kontzertua izango da eta arteaztar bi be badagoz Mikey Boy & The Yee-haws bandako taldekideen artean, Mutilated Judgeko taldekide bardinak hain zuzen be.\n\"Honky tonking country for redneck outlaws\" modura aurkeztuten dabe euren musikea, hau da, baserri eremuetako bidelapur eta gaizkileentzako honky-toking country musikea eginten dabe.\nHonky tonk berbea XIX. mendean sortu zan Amerikako Estatu Batuetako hegoaldean, nekazari eta langile zuriak joaten ziran eta zuzeneko musikea egoten zan tabernak izentetako. Gero, bertan joten zan musika estiloari ipini eutseen izen bardina. Berez, pianoagaz joten zan hasikeran baina gaur, country musikarantz egin dau bilakaerea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000955", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bedian dagoz gaur Arratia Garbiako informazino puntuak eta berbaldiak\nArrasti osoan egongo da plazan informazino puntua eta 19:00etan hasiko da berbaldia; Dima eta Lemoatik be pasauko dira asteon.\nArratia Garbia kanpainako informazino puntua Bediako plazan dago gaur 13:30ak arte eta arrastian 16:00etatik 19:00etara. Ondoren 19:00etan, hondakinen gaineko berbaldia egongo da liburutegian. Bihar be, eguena, hilak 16, ordutegi bera izango dabe eta eta leku berean izango dira informazino puntua eta berbaldia.\nBarikuan, hilak 17 eta astelehenean, Diman egongo da informazino puntua 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara frontoi txikian. Berbaldiak udaletxean izango dira 19:00etan. Zapatu goizean, hilak 18, 10:30etik 13:30era, Lemoako estankoaren ondoan egongo da hondakinen gaineko informazinoa eta material banaketea.\nArgazki eta bideo lehiaketea\nBagilearen 18ra arte, parte hartu daiteke hondakinen prebenzino eta birziklapenari buruzko argazki eta bideo lehiaketan. Modalidade bakotxeko irabazleak 100 euro izango ditu saritzat.Parte hartzeako beharrezkoa izango da Arratiako Udalen Mankomunitateko profila jarraitutea; Facebooken, ArratiaBideanGagoz da eta Instagramen, Arratia Garbia. Testua edoargazki-oina idazteko espazioan, #arratiagarbia #nikbebai2023 traola idatzi behar da. Argazki edo bideoan beharrezkoa izango da kontua izentatzea edo etiketatzea @ArratiaBideanGagoz Facebooken eta @Arratiagarbia Instagramen.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000956", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako komertzioetan erosteko 30 euroko bonuak zozketatuko dira\nBonuen zozketan parte hartzeako aukerea izango dabe martiaren 15era arte Lemoako komertzioetan erosketak egiten dabenek, 26 bonu zozketatuko dira.\nParte hartzeako, erosketearen txartela norberaren dautakaz, komertzioan dagoan ureztaontzian sartu behar da. Lemoako komertzio bakotxak 30 euroko bonu bi zozketatuko ditu martiaren 16an. Komertzio baten zozketatzen diran bonu biak komertzio horretan bertan gastetako izango dira. Bonuok aprilaren 15ean iraungiko dira. Komertzio baten baino gehiagoko zozketetan hartu daiteke parte.\nKanpaina honetan parte hartzean daben komertzioak honeek dira: Luzea beauty, Tximeleta gozoki denda, Lezat estetika zentroa, Laiane ileapaindegia, Lemoako Batzokia, Merceria-perfumeria Josier, Amorrortu taberna, Argazkilune, Abrasivos Montero, Kresala kafetegia, Atxeta taberna, Bizkarra okindegia eta Lemoako Farmazia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000957", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oier Etxebarria liderra da Promozino Mailako Binakako Txapelketako ligaxkan\nIker Salaberriagaz batera dabil atzen urteko txapela manteniduteko ahaleginetan eta datorren partidua Lemoan jokatuko dau bariku gauean, Larrazabal eta Eskirozen kontra.\nOier Etxebarria igorreztarra Iker Salaberria goizuetarragaz batera dabil Binakako Txapelketan, Promozino mailan. Atzen urteko txapela manteniduteko aukerak daukaz. Izan be, ligaxkako partidu guztiak irabazi ditue, bat izan ezik, eta jokatzeko jardunaldi bi faltau diranean, badagoz daborduko finalerdietarako sailkatuta.\n\"Emoitzen aldetik oso txapelketa ona gabiz egiten. Iker (Salaberria) oso momentu onean dago eta ni partidu batzuetan ondo eta beste batzuetan txarto, arazoak euki dodaz eskuakaz-eta\".\nGainera, hurrengo partidua etxe alboan jokatuteko aukerea izango dau Etxebarriak, Lemoan hain zuzen be. Hilaren 17an, barikua, izango da partidua. 20:00etan Erauzkin I eta Erauzkin II, Agirre eta Galarza IV-ren arteko partidua hasiko da eta gero Etxebarria eta Salaberria, Larrazabal eta Eskirozegaz egongo dira aurrez aurre. \"Bikote oso gogorra da, gainera lehenengo mailan ordezko egon dira eta hori zeozergaitik da. Larrazabal aurrelari indartsua da eta atzean Ezkiroz, esku bi on daukazan pelotaria. Ea guk partidu on bat egitea daukagun, ze puntu horreek irabazteak konfiantza emongo deusku aurrera begira\", dino Igorrekoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000958", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Enplegurako gune aktibo eta personalizatua ipini da martxan Lemoan\nFormakuntza eta banakako orientazino saioak egongo dira eta barikuro argitarauko dira enplegu eskaintza barriak. Bihar goizean aurkeztuko da proiektua udaletxean.\nLemoako Udalak Lemoan Lan proiektua ipini dau martxan, lemoaztarrei beharra topetea erraztuteko. \"Enplegurako gune aktibo eta personalizatu\" legez aurkeztu da proiektua eta honen nondik norakoak hilaren 15ean azalduko ditue udaletxean, 10:00etatik 11:00etara. Lan barik egon eta proiektuan parte hartu gura izan ezkero, -era idatzi edo 94 602 62 09 telefonora deitu daiteke. Enpresa eta erakundeentzako be badago zabalik telefonoa, ekimenera batzeako.\nProiektua martxan ipini aurretik, Udalak azaldu dau 115 enpresagaz ipini dala harremanetan eta horreetatik, 70 batu dira aktiboki parte hartzeako, sektore askotarikoak: ostalariak, merkatari txiki eta handiak, banka eta aseguruak, prestakuntza, osasuna, industria...\nHalanda be, argitu dau Lemoan Lan proiektu pilotu bat dala, garagarrilera arte martxan egongo dana. Izan be, 2023 eta 2026 artean egingo dan \"enplegu programa handi eta beharrezkoa\" da helburu nagusia. Saioa Elejabarrietak azaldu dauanez, diagnostiko zehatz bat egingo programa pilotu honeri esker: \"Hilabete batzuk daukaguz aurretik alkarregaz lan egiteko eta ahalegin bateratua egiteko, eta, horreri esker, lan-munduratzearen arloko emoitzak eta inpaktuak ebaluau ahal izango doguz, eta, zeharka, Lemoan ongizate orokorraren hazkundea ere ebaluauko da, hiru urteko programa bat abian jartzeko, tokiko enpleguari modu iraunkorrean eta zehaztasunez erantzuteko\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000959", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Administrazino publikoan kudeaketak elektronikoki egiteko aholkularitza saioa Diman\nUdaletxeko pleno aretoan egongo dira eguazten goizean, zalantzak argitu eta aholkuak emoteko.\nDimako Udalak herritarrei administrazino publikoaren kudeaketak online egiten erakusteko saioa antolatu dau zezeilaren 15ean, udaletxean bertan 10:00etatik 13:00etara. Bertan ohikoak diran izapide eta kudeaketak egiteko aholkuak emon eta bakotxaren zalantzak argituko dira batetik. Bestetik, ziurtagiri digitala eta personal iraukorra lortzean lagunduko da. Holan, jentea autonomoagoa izan ahalko da, oindik aurrera kudeaketak ordenagailuz egiteko bidean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000960", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Illart Gumuzio alkategai izango da Igorreko Udal Hauteskundeetan\n\"Oin dala lau urteko ilusino eta gogo bardinakaz baina orduan baino esperientzia askoz gehiagogaz\" ekingo deutsala dino EH Bilduk.\nIllart Gumuzio Larrazabal igorreztarra eta 2019tik Igorreko alkateak hautagaitza errepikatuko dau 2023ko Udal Hauteskundeetan. Holan, EH Bilduko militanteek bera aukeratu dabe oin dala lau urte hasitako proiektuagaz segiduteko. Ilusino bera, baina esperientzia gehiago daukala azaldu dabe EH Bildukoek; Ilbanduz Indartu prozesua eta bertan ateratako ideiak izango dira gobernu ereduaren oinarria.\nAtzen lau urteetan egindakoaren errepasoa be egin dau EH Bilduk eta \"pandemiak erabat baldintzatu dauan legealdia\" izan bada be, lehenetsi dana \"herritarrak erdigunean jartzea\" izan dala azaldu dau ezker abertzaleak. Bonodenda kanpainea indartu eta egonkortzeagaz, eskolako patio barriagaz eta auzoetako bideen konponketeagaz agertu dira harro, baita gaztegunearen proiektuagaz be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000961", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldai txapeldunorde izan da V. Bizkaia Txapelketan\nBizkaia Frontoian jokatutako finalean 22-21 irabazi eben Olatz Arrizabalaga eta Uxue Osesek, Aldai eta Nora Mendizabalen aurka.\nBarikuan amaitu zan andrazkoen V. Bizkaia Txapelketea eta Amaia Aldaik Nora Mendizabalegaz garaipenez betetako txapelketea galdu barik pasau badabe be, Bizkaia Frontoiko finalean ez ziran 22ra heldu. Olatz Arrizabalaga eta Uxue Oses urten ziran txapeldun, 22-21 estuagaz irabazita.\n\"Partidu nahiko eskasa\" izan zan finala dimoztarren eretxiz eta aurrelari biak partidutik kanpo egon zirala, bera txarrago ibili zala onartu dauan arren: \"Lehen zatian asmatu ezinean ibili nintzan eta uste dot, hor egon dala kakoa\". Halanda be, atzelariak \"sendo\" jokatu ebela dino eta holan, partidu osoan galtzean joan ostean lortu eben 21era heltzea. Atzen tantuan, Arrizabalagak hormabikoa egin eta Aldai pelotara heldu zan baina ezin ondo erantzun.\nMLK Binaka\nMendizabal be bidelagun daukala, Emakume Maste Cupek antolatutako Master Laboral Kutxako Binakako Txapelketea be hasi dau Aldaik. Leire Garai eta Enara Gaminde izan ebezan aurkari txapelketako lehen partiduan, 22-16 irabazi eben. Olatz Arrizabalaga eta Andrea Capellanen kontrakoa izango da bigarren jardunaldia, hilaren 26an.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000962", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoan ortu ekologiko komunitarioa egongo da\nUdalak \"datozan hileetan\" ipiniko dauz martxan herritarrentzako ortuak San Inazio auzoan.\nLemoako Udalak jakinarazo dauanez, hurrengo hileetan ipiniko dira martxan ortu komunitario ekologikoak San Inazion. Udalaren lurretan, herritarrek sail bat eskatuteko eskubidea izango dabe, bertan barazkiak landatu eta Saioa Elejabarrieta alkateak azaldu dauanez, \"bizi kalidadea hobetuteko\". Daborduko udal ordenantzea webgunean argitarauta dago eta hurrengo pausua, udalbatzak proiektua onartutea izango da.\nSaioa Elejabarrieta alkateak bideo baten bitartez azaldu dauz solo ekologiko eta komunitarioen onurak. Holan, aisialdia eta terapia emozionala, antxinako lanak berreskuratzea, elikadura osasuntsua eta abar aitatu ditu.\nGainera, gehitu dau proiektuagaz \"natureagazko errespetu- eta ulermen-balioak\" erakusten dirala eta eginkizun sozial bat be izango dabela. Izan be, gizatalde desbardinak integretako balioko dabe ortuek alkatearen esanetan, \"kultura ekologikoa eta konzienziazko ingurumen-hezkuntzea\" buztartuten diran bitartea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000963", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Binakako Futbolin Txapelketea antolatu da Zeberion\nBarikuetan jokatuko dira partiduak eta izena eguaztenera arte emon daiteke 688 817 309 telefonora deituta.\nZeberioko gazteek antolatuta, Binakako Futbolin Txapeleketea jokatuko da, Zubialdeko auzoko hiru tabernetan zezeil eta martia arteko barikuetan. Bikoteak apuntetako, 688 817 309 telefonora deitu behar da eta atzen eguna, hilak 15a izango da, eguaztena. Bikoteko prezioa, lau eurokoa da.\nAntolatzaileek azaldu dabenez, txapelketako lehen fasea ligaxka modura jokatuko da eta gero, kanporaketak egingo dira. Txapelketako hiru bikote onenek jasoko dabez sariak, \"beti be izena emoten daben bikote kopuruaren arabera\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000964", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia Ak 6 puntu ateraten deutsaz bigarrenari\nGizonezkoen Arratia Ak bigarren sailkatuaren kontra jokatu eban etxean eta 1-0 irabazi eban, B taldeak ostera 1-2 galdu eban etxean. Lemoako Harrobik 3-1 irabazi eban Arlonagusian. Andrazkoen A taldeak 2-1 galdu eban etxetik kanpo eta B taldeak bardindu etxean.\nGizonezkoen Arratia A\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian etxean jokatu eban sailkapenean bigarren joian Iturrigorri taldearen kontra eta 1-0 irabazi eban bigarren zatian Ibai Ereñok sartutako gol bateri esker. 20 jardunaldiren ostean lidertzan jarraitzen dau Arratia Ak eta 44 puntu ditu, bigarrena dan Otxarkoagari 6 puntu aterata. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Gordexola taldearen kontra hilaren 18an, arrastiko 16:00etan.\nGizonezkoen Arratia B\nZapatu arrastian Urbietan jokatu eban gizonezkoen Arratia B taldeak eta atsedenaldira irabazten heldu bazan be 1-2 galdu eban La Merced A taldearen kontra, hainbat partidu galdu barik egon da Arratia B baina atzen partidu biak galdu ditu. 20 jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago gizonezkoen B taldea 26 puntugaz. Datorren partidua hilaren 18an jokatuko dau etxetik kanpo Montefuerte A taldearen kontra, arrastiko 17:00etan.\nAndrazkoen Arratia A\nDomeka eguerdian jokatu eban andrazkoen Arratia A taldeak etxetik kanpo San Ignacio taldearen kontra eta 2-1 galdu eban Arratiak. 19 jardunaldiren ostean hamaikagarren postuan dago talde arratiarra 19 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Santandergo Monte taldearen kontra hilaren 18an, arrastiko 15:30ean.\nAndrazkoen Arratia B\nDomeka arrastian jokatu eban andrazkoen Arratia B taldeak Urbietan Berrio-Otxoa A taldearen kontra eta husna bardindu eban. 18 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago Arratia B 27 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Bilbao Artizarrak taldearen kontra hilaren 18an, arrastiko 16:00etan.\nLemoako Harrobi\nZapatu arrastian jokatu eban Lemoako Harrobik eta 3-1 irabazi eban Montefuerte A taldearen kontra Arlonagusian. 20 jardunaldiren ostean zazpigarren postuan dago Lemoako taldea 34 puntugaz. Datorren partidua hilaren 18an jokatuko dau etxetik kanpo Ibarsusi taldearen kontra, goizeko 11:15ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000965", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Artea neurtuko dabe Eleizondon sanbanlendinak ospatuteko\nSan Balendin aurreko domekan jaia ospatuko da Zeanuriko Eleizondo auzoan, Piedadea izenaz ezetuten dan ermitearen inguruan.\nUrtero legez, egitarau apala baina bitxia antolatu dabe eleizondotarrek: 11:30ean mezea izango da Andra Mari parrokian; meza ostean, San Balendinen irudia parrokiatik 50 bat metrora dagoan ermitara eroango dabe prozesinoan, datorren urtera arte bertan ixteko, eta jarraian ermitearen aurreko artearen neurketeari ekingo deutsie. Neurketearen aktea sinatu eta gero, aurtengo maiordomoak, Rosi Ipiñazarrek, maiordomo barriari, Itsasne Atutxari, agiri-liburua eta ermitearen giltzea pasauko deutsaz. Ostean, barauskarria -urdaia, pamitxea eta ardaoa- bananduko da bertara hurreratzen diranen artean. Ekintza horreek herriko txistularien soinuen eta bertsolarien kantuen artean egingo dira.\nAitagarria da oin dala hirurogeta lau urte eleizondotarrek hasi eben eta aldi baten bertan behera itxita egon ostean, oin dala hamasei urte berreskuratu eta ofizialtasuna emon gura izan eutsien ekintzea: Piedadeko artearen neurketea.\nPedro Lejarza eleizondotarra eta antolatzaileetarikoaren arabera, \"Piedadearen aurrean dagoan artea, lehenago leku berean egoan beste baten ordezkoa da; 1958 urtean landatu eben gure aurrekoek. Hurrengo urteetan, San Balendin egunean edota San Balendin eguna ospatzen zan domekan, gonbit egunean, batzuetan bazkalostean, eta beste batzuetan afalostean, jai giroan, bolanderak botaz, bertsoak abestuz... artea neurtu egiten eben. Neurtzeaz Gorordo baserriko Zeferino Lejarreta arduratzen zan. Tradizino hau apurka-apurka galdu egin zan eta azken neurketea, Kandido Intxaurragak egin eban 1999an; papertxo batean zera idatzi eban: \"Piedadeko artea. 99-2-14. a 1,50 circunf.: 1,50\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000966", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanurin be egingo da liztor asiarraren kontrako kanpainea\nGaur arrastian, 17:30ean, izango da erle eta liztor asiarraren inguruko berbaldia gaztetxokoan.\nZezeilaren 10ean, barikua, Gorbeialde eta Bizkaiko Erlazainen Alkarteak Udalaren eta Aldundiaren laguntzeagaz antolatuta Liztor asiarra eta erleak berbaldia egingo da Zeanuriko gaztetxokoan, 17:30ean. Sarrerea librea izango da, lekuak bete arte.\nBerbaldian, liztor asiatikoek sortuten dabezan arazoak eta erleengan espezie inbaditzaile honeek daukien eragina azalduko da. Era berean, liztor honeek identifikau eta honeek harrapetako tranpen inguruko azalpenak be emongo ditue, jentea arazoaren konponketan inpliketako helburuagaz.\nEspezie inbaditzaile honeen arazoa handitu egin da atzenaldian. Holan erakusten dau liztorrei aurre egiteko gero eta kanpaina gehiago egiten dirala. Artean be, asteon egin da lanketea eta Zeberion, hilaren 25ean egingo da beste saio bat.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000967", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanurin be egingo da liztor asiarraren kontrako kanpainea\nGaur arrastian, 17:30ean, izango da erle eta liztor asiarraren inguruko berbaldia Gaztetxokoan.\nZezeilaren 10ean, barikua, Gorbeialde eta Bizkaiko Erlazainen Alkarteak Udalaren eta Aldundiaren laguntzeagaz antolatuta Liztor asiarra eta erleak berbaldia egingo da Zeanuriko Gaztetxokoan, 17:30ean. Sarrerea librea izango da, lekuak bete arte.\nBerbaldian, liztor asiatikoek sortuten dabezan arazoak eta erleengan espezie inbaditzaile honeek daukien eragina azalduko da. Era berean, liztor honeek identifikau eta honeek harrapetako tranpen inguruko azalpenak be emongo ditue, jentea arazoaren konponketan inpliketako helburuagaz.\nEspezie inbaditzaile honeen arazoa handitu egin da atzenaldian. Holan erakusten dau liztorrei aurre egiteko gero eta kanpaina gehiago egiten dirala. Artean be, asteon egin da lanketea eta Zeberion, hilaren 25ean egingo da beste saio bat.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000968", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrei eragiten deutseen arazoak azaltzen dabezan film laburrak ikusi ahal izango dira Igorren\nDomekan izango da, 19:30ean, Zinuemaren Emakumeak film laburrean saioa. Umeentzako pelikulea barriz, El gato con botas: El ultimo deseo izango da 17:00etan.\nZinuema proiektu pilotuaren atzen aurreko saioan, zezeilaren 12an, 19:30ean, bost film labur ikusteko aukerea egongo da Igorreko Lasarte Aretoan Emakumeak film laburrean izenburupean. Hainbat herrialdetako jatorrizko bersinoak dira filmok, euskerazko azpidatziakaz. Bost film laburrek lotzean dituan gaia da gizarte patriarkal honetan andrei eragiten deutseen arazoak.\nEuskeraz, edo jatorrizko bersinoetan azpidatziakaz, ikus-entzunezakoak pantaila handian eta euskeraz ikusteko aukerea emoten dau Zinuemak. Hamaikagarren saioa izango da oingo domekakoa eta hurrengoa, zezeilaren 19koa, atzena. Ondoren, balorazinoa egingo dau UEMAk ikusteko ea segida emon ahal jakon pantailetan euskerazko edukiak sustatzeko proiektuari.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000969", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Turkia, Kurdistan eta Siriako lurrikarak kaltetutako errefujiaduentzako jana batuko da Arratian\nZeanurin eta Igorren zapatu goizean egingo da bilketea eta Igorreko institutuan hilaren 16ra arte itxi daitekez elikagaiak.\nAstelehen gauean 7,8ko lurrikara bortitz batek Siria eta Turkia arteko mugea kolpatu eban, Kurdistan inguruko lurrak kaltetuta. Biztanleria askoko gunea da hau eta gehienak etxean lo egoazan, hainbeste biktima eraginda. Daborduko, gitxienez 21.700 hildako zenbatu ditue eta gehiago izango dira, jentea bizirik ateratea gero eta gatxagoa dalako. Zaurituak barriz, ia 80.000 dira eta zeresanik ez, etxea galdu dabenen inguruan.\nHondamendi humanitario larria da eta daborduko, hasi da nazinoarteko laguntzea heltzean baina kasu honeetan be igarten dira desbardintasun politikoak. Izan be, Turkiara doa mendebaldearen laguntza gehiena.\nHondamendi honeri aurre egiteko, gizarte zibila be hasia da mobiduten eta Arratiatik, Zaporeak alkartearen bitartez bialduko dau herritarrek emondako jana Ongi Etorri Errefuxiatuak Arratiak. Batez be, arrain eta lekale kontserbak, arroza, pastea eta esnea eskatu ditue kaltetuentzako eta honeek batzeako hainbat puntu ipiniko ditue:\nZeanuri: zezeilak 11, 11:00-14:00 Kultur Etxe ondoan.\nIgorre: zezeilak 11, 10:30-14:00 BM alboan.\nArratia BHI: zezeilak 10etik 16ra, 8:15-14:15.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000970", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanurin egongo da Arratia Garbia kanpainako lehenengo informazino puntua\nEgunean zehar plazan banatuko da informazinoa eta 19:00etan, berbaldia emongo da udaletxean; hurrengo herria Bedia izango da.\nArratian sortutako hondakinen ehuneko handi bat, zabortegira doa. Horregaitik, zabortegira doazen hondakinak gitxitzeko gaikako bilketea, batez be organikoa, sustatu gura dau Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) eta hondakinei buruzko informazino eta sensibilizazino kanpainea ipini dau martxan. Hasikeran, sare sozialetan bideoak zabaldu ziran, oin zuzeneko informazinoa emongo dau herrietan ipiniko diran informazino puntuetan eta berbaldietan. Gaiaren inguruko Argazki eta Bideo Lehiaketa baten be hartu daiteke parte.\nZezeil eta martiaren bitartean, Mankomunidadeko herri guztietatik pasauko dira puntu informatiboak ipini eta berbaldiak emoten. Zeanurin izango da lehenengoa, oingo zapatuan. Plazan izango dira informazinoa emon eta materiala bananduten 10:30etik 13:30era. Astelehen eta martitzenean be egongo dira informazino puntuak, goizez eta arratiz, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara eta ostean, 19:00etan, berbaldiak egongo dira udaletxean.\nZeanurik Bediari pasauko deutso lekukoa. Han, hilaren 15 eta 16an, eguazten eta eguen, egongo dira informazino puntuak eta berbaldiak. 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara plazan izango dira informazino puntuak; berbaldiak barriz, 19:00etan, liburutegian.\nNik be bai 2023, Argazki eta Bideo Lehiaketea\nBagilearen 18ra arte, parte hartu daiteke hondakinen prebenzino eta birziklapenari buruzko argazki eta bideo lehiaketan. Modalidade bakotxeko irabazleak 100 euro izango ditu saritzat.\nParte hartzeako beharrezkoa izango da Arratiako Udalen Mankomunitateko profila jarraitutea; Facebooken, ArratiaBideanGagoz da eta Instagramen, Arratia Garbia. Testua edo argazki-oina idazteko espazioan, #arratiagarbia #nikbebai2023 traola idatzi behar da. Argazki edo bideaoan beharrezkoa izango da kontua izentatzea edo etiketatzea @ArratiaBideanGagoz Facebooken eta @Arratiagarbia Instagramen.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000971", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Rusted Duo bikoteak kontzertua eskainiko dau Areatzan\nThe Quiet Corner tabernan izango da abesti original zein bersinoen kontzertua, zapatuan arrastiko 19:30ean.\nZapatuan, zezeilak 11, Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrean Rusted Duo taldea ikusi eta entzuteko aukerea egongo da 19:30etik aurrera, emonaldia aurreratu egin da Athletic Clubak 21:00etan jokatuko dauan partidua dala-ta. Original zein bersinoak joten ditu Rusted Duok ahotsa eta gitarrea erabilita. Bersinoak Supertramp, B. J. Thomas eta Americaren estilokoak dira. 2021eko udan be egon ziran The Quiet Cornerrean.\nGainera, taberna irlandarrean errugbiko txapelketa gorena dan Sei Nazinoak-en partiduak be proiektetan ditue eta zapatu berean, partidu bi dagoz programauta. Irlanda eta Frantziaren arteko partidua 15:45ean hasiko da eta 17:45ean, Eskozia eta Galesen artekoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000972", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kanporamartxo eguna da domekea\nAreatzan, Artean eta Bedian txitxi-burduntzi herrikoiak egingo dira baina lagun talde eta familiak be urtengo dira txarrikiak sutondoan jateko.\nAstebete falta da aratusteak ospatuteko eta tradizinoa danez, mozorro eguneko aurreko domekan, hilak 12, kanporamartxoa egingo da Arratia, Ubide eta Zeberion. Kanporamartxo, txitxi-burduntzi, sasimartxo, kanpamartxo, kanpomartxo, sasikoipetsu, basatoste eta beste hainbat izen daukaz ospakizunak Bizkaian baina danok ospatuko dogu bardin, txorizoa eta urdaia suan erreta jaten.\nHolan, lagun talde eta familia ugari joango dira inguruko landa zein ermitetara, edo etxean bertan egingo dabe jaia baina badagoz kanporamartxo herrikoiak antolatu dabezan herriak be. Areatzan berbarako, Lamino Kirol Klubak eta guraso alkarteak antolatu dabe 10:00etako mendi martxea eta txitxi-burduntzia. Upo eta Upokomakatzatik pasauko da 9 kilometroko bidea eta antolatzaileek eroango dabez parrillak, burduntziak, sua, ogia, edana eta saldea. Izena barikura arte emon daiteke 627 021 082 edo 646 355 550 telefonoetan.\nBedian, Gangurenek antolatu dau eta goizez egingo dabe urtekerea eta kanporamartxoa ordurako izena emon dabenek. Artean barriz, eguerdian egingo da jaia. Elexabeiti auzoan, 13:00etan da hitzordua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000973", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urtailean Arratia, Ubide eta Zeberio edurtu ziraneko argazkiak behar doguz!\nBialdu argazkiak aldizkariko 400. zenbakian aterako doguz eta sariak be egongo dira.\nBEGITU Aldizkariaren 400. zenbakia da hurrengoa eta bertan, urtailaren 18an Arratia, Ubide eta Zeberio zuri-zuri itzartu ziraneko argazkiak aterako doguz. Gure herri zein mendietako argazkiak erakutsi gura doguz eta horretarako, irakurleon laguntzea behar dogu. Parte hartu, txakolina, Geure Berbategia, Kristonak taldearen diska eta beste hainbat produktu zain daukazuz eta!\nParte-hartzeako, helbidera bialdu behar dira zure edurretako argazki onenak. Argazkiagaz batera argazkilariaren izen-abizenak eta lekua zehaztu behar dira; atzen eguna astelehena izango da, hilak 13.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000974", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketako kanporaketak jokatuko dira Areatzan eta Lemoan\nLemoan, Arrañoko txokoan jokatuko da kanporaketea bariku gauean eta Areatzan, Bixer tabernan zapatu arrastian.\nZezeilaren 26ra arte, Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketako kanporaketa saioak jokatuko dira herriz-herri, eta Arratian parte-hartzeako aukera bi egongo dira asteon. Hilaren 10ean, barikua, Lemoako kanporaketea 22:30ean jokatuko da Arrañon eta hurrengo egunean, zapatua, Areatzakoa jokatuko da Bixerren, 16:00etatik aurrera. Herriz-herriko kanporaketak diran arren, Federazinoak alboko herrietatik hurbilduteko aukerea baieztatu dau.\nKanporaketetan aurrera egin ezkero, Bizkaiko kanporaketea jokatuko da martiaren 11n. Zazpi herrialdeetakoak jokatuko dira egun berean eta honeek gaindituten dabezanek, Euskal Herriko finala jokatuko dabe Zornotzan, martiaren 25ean. Bikote irabazleak txapela, 3.000 euro eta lau lagunentzako Karibera bidai bat jasoko dau baina lehen hamasei bikoteentzako egongo dira sariak; herrialdeko kanporaketan be banatuko dira hainbat sari.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000975", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan, 'Arrainak bihotzean' umeentzako ikuskizuna egongo da Igorren\nBariku arrastian taularatuko dau Marmar konpainiak aktoreak eta txotxongiloak batzean dituan antzerkia Lasarte Aretoan.\nOingo barikuan, hilak 10, 18:00etan, Marmar Teatro konpainiak, aktoreak eta txotxongiloak batzean dituan Arrainak bihotzean antzezlana eskainiko dau Igorreko Lasarte Aretoan. Arrainak bihotzean Leire Bilbaoren poemetan oinarritzen da eta 4 eta 11 urte bitarteko umeentzat pentsauta dago.\nSinopsia\nMartak ez daki non bizi diran bildurrak, eta lasai bizi da herri polit baten. Bere aita marinela da eta portuan, zain dagoan egun gris baten, ekaitz batek uretara botaten dau. Itsas hondoak behartutako bidaia bat hasiko dau, horretarako arrainen eta bildurren hizkuntza ikasi behar badau be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000976", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeak katalanez olgetako eta nagusiek hizkuntza praktiketako aukerea egongo da oingo barikuan\nBarikuan hasiko dan ekimenak hileroko jarraipena izango dau Arteako Basoa etxean.\nBarikuan, zezeilak 10, 17:00etan, abiatuko da Aldarricatuz, umeak katalanez olgetako eta nagusiek hizkuntza praktiketako ekimena. Izena edo 686 728 843 telefonoan emon daiteke. Lehenengo saioa, antolatzailearen etxean izango da eta martiatik aurreran hilean behin, barikuetan, 17:00etan alkartuko dira partaideak Arteako Basoa etxean.\nAldarricatuz ekimenaren idea jatorriz katalana dan Pili Alvarezen kezka batetik sortu da; Izan be, ingurune euskaldun baten, semeak katalanez be olgetako aukerea izatea gura eban. Baina umeak olgetako leku egoki baten izango dan arren, topaketea edade guztietako jentearentzat dago zabalik, baldintza bakarra katalanez berba egitea da. Bertan, hizkuntza dakien eta ikasten dagozan guztiek hartu daikie parte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000977", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaitu da maskarearen derrigortasuna garraio publikoan\nOptiketan, ortopedietan eta audiometria zentroetan be itxi deutsa beharrezko izateari, ia hiru urteren ostean.\nUrtailean jakinarazo eban Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak Gabonetan ez zala COVID19a dala-ta, hospitaleratzeetan gorakadarik nabari eta beraz, oindino maskarea jantzi behar dan hainbat lekutan, derrigortasuna kenduko zala.\nHolan, zezeilaren 8tik aurrera kendu da derrigortasuna garraio publikoan, optiketan, ortopedietan eta audiometria zentroetan. Halanda be, neurriak bere horretan segiduko dau osasun zentro eta zentro soziosanitarioetan. Hau da kontsultategietan, ospitaleetan, farmazietan eta hagin-kliniketan berbarako. Momentuz, ez da aurreratu zentro honeetan noz sartu ahalko dan maskara barik.\nMaskarearen derrigortasuna oin dala ia urtebete manteniduten dan neurri murriztaile bakarra da, 2022ko aprilaren 20an barrukaldeetan maskarea ipinteko beharra bertan-behera gelditu zanetik, garraio publiko eta osasun zentroetan izan ezik. Aurretik, 2020ko garagarrilean arautu zan maskarearen derrigortasuna eta urtebetez egon zan martxan, baita kalean be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000978", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umorezko 'Inprotxou!' saioa egingo da Kiñu Gaztetxean\nLeire Orbek, Mitxel Santamarinak eta Ismael Pereirak gidatuko dabe inprobisazino ikuskizuna bariku iluntzean.\nHilaren 10ean, Igorreko Kiñu Gaztetxean inprobisazino eta umorerako tartea antolatu da 20:30etik aurrera. Inprotxou! antzerkia eta inprobisazinoa umorez batuten dauzan kultur adierazpena da, euskeraz. Holan, saio bakotxa bakarra izaten da.\nAktore desbardinek hartuten dabe parte baina oingoan, saioa gidatuten Leire Orbe, Mitxel Santamarina eta Ismael Pereira egongo dira. Kiñuko ateak, 20:00etan zabalduko ditue eta taberna giroan, aktoreen eta ikusleen artean osotuko da barrea helburu daukan ikuskizuna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000979", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Apikulturea berbagai izango da Artean\nEguaztenean Kultur Etxeko areto nagusian izango da erle eta liztor asiarraren gaineko berbaldia, 18:30ean.\nZezeilaren 8an, eguaztena, Gorbeialde eta Bizkaiko Erlazainen Alkarteak Udalaren eta Aldundiaren laguntzeagaz antolatuta Liztor asiarra eta erleak berbaldia egingo da Arteako Kultur Etxean, 18:30ean. Sarrerea librea izango da, lekuak bete arte.\nBerbaldian, liztor asiatikoek sortuten dabezan arazoak eta erleengan espezie inbaditzaile honeek daukien eragina azalduko da. Era berean, liztor honeek identifikau eta honeek harrapetako tranpen inguruko azalpenak be emongo ditue, jentea arazoaren konponketan inpliketako helburuagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000980", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ferenc Török zuzendari hungariarraren '1945' filma eskainiko dabe Igorren\nZineklubak antolatuta, hilaren 9an 20:00etan proiektauko da Bigarren Mundu Gerraren inguruko filma Lasarte Aretoan.\nOingo eguenean, hilak 9, 20:00etan, Igorreko Lasarte Aretoan, 1945 (Ferenc Töröc, 2017) filma egongo da ikusgai. Hilean behin Igorreko zineklubak, momentuko karteldegian ez dagoan interes handiko pelikularen bat ekarten dau. 1945 pelikulan, zuzendariak, herri txiki baten Bigarren Mundu Gerrak eragindako gorrotoa eta bildurra erakusten ditu. Filmak hainbat sari jaso dauz.\nSinopsia\n1945 urteko abuztuko egun itogarri baten, Europako gerra amaitu barria dala, herri txiki bateko biztanleak udaleko funtzionario baten semearen ezkontzarako prestetan dagozala, judu ortodoxo bi, tren geralekura heldu dira kutxa misteriotsu bigaz. Funtzionarioa bildur da erbesteratu ebezan juduen semeak izango ete diran, oin legez kanpo dituen ondasunak erreklametan datozala.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000981", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Laugarren posturaino egin dabe saltu zekorrek\nAtzen partiduan bigarren taldea dan Zaisa Txingudi jaso eta 29-13 garaitu eban Arratiko Zekorrak taldeak etxean.\nZapatu arrastian San Txisme zelaian jokatu zan Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak eta Zaisa Txingudi talde irundarraren arteko partidua eta etxekoak garaile urten ziran, 29-13. Irundarrak bigarren dagoz sailkapenean beraz, garaipen garrantzitsua da arratiarrentzako. Izan be, jarraian irabazten daben laugarren partidua da hau eta zazpigarren postutik, laugarrenera egin dabe saltu eta hirugarrena, puntu bakarrera daukie.\nEkaitz Duñabeitia entrenatzaileak azaldu dauanez, \"partidu oso serioa\" jokatu eben: \"Erasoan oso ondo eta defensan oso oso gogor; pozik gagoz laugarren garaipena dalako, gogotsu\". Izan be, hasikeratik ipini eben arratiarren partiduaren erritmoa. Lehen zatian nahiko bardinduta ibili baziran be, bigarrenean etxekoak izan ziran jokoaren jaube.\nHurrengo partiduaren zain be badagozela esan dau Duñabeitiak, izan be, lehenengoen kontra jokatuko dabe hurrengo jardunaldian. Zezeilaren 19an izango da Iruña taldearen kontrako partidua, etxetik kanpo.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000982", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kaitin Allenderen bakarrizketea dakar eguaztenean Berbalagunek\nBakarrizketeagaz batera, Mikroipuin Lehiaketako sari banaketea be egingo da Igorreko Kultur Etxean, 19:30ean.\nAEK-k antolatutako Berbalagun ekimenaren ekitalditxoa urtailaren 18rako egoan programauta, baina edurra zala-ta, Kaitin Allende ezin izan zan Igorrera hurbildu. Holan, atzenean asteon egingo dira bakarrizketea eta II. Mikroipun Lehiaketearen sari banaketea, hilaren 8an 19:30etik aurrera, Lasarte Aretoan.\nHasteko, mikroipuinen egileek euren sorkuntzak irakurriko ditue eta gero sari banaketea egingo da. Hau eginda, Kaitin Allende kazetari eta umoregilea urtengo da oholtzara, entzuleak barrezka ipinteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000983", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoaztarrek hasi dabe Egunean Behineko 11. denporaldia\nAprilaren 2ra arte jokatuko da herri txapelketea, taldean sartuteko kodea 204F9E da.\nUrtailaren 30ean hasi da Egunean Behin galdera jolasaren hamaikagarren denporaldia eta oingoan be, Lemoan taldea osotu da, gero herritarren arteko finala jokatuteko. Denporaldia aprilaren 2an amaituko da eta Udaletik lemoaztarrak animau ditue, herriko taldean parte hartzeako, 204F9E kodea erabilita.\nTribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Egunean Behin. Egun bakotxean partida bakarra jokatzeko aukerea emoten dau online jokoak. Hamar galdera erantzun behar dira egunero, arineketan gainera, horrek emoten dauzalako puntuak. Holan, Euskal Herriko klasifikazinoan aurrera egitea da helburua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000984", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lider sendoa da Arratia A\nGizonezkoen Arratia A taldeak bakarrik irabazi dau atzen jardunaldian. Gizonezkoen Arratia Bk eta Lemoako Harrobik galdu egin dabe etxetik kanpo eta andrazkoen Arratia Ak zein Bk bardindu.\nGizonezkoen Arratia A\nZapatu arrastian jokatu eban Arratia Ak etxetik kanpo Galea A taldearen kontra eta 1-3 irabazi eban. 19 jardunaldiren ostean lider da Arratia 41 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau bigarren postuan dagoan Iturrigorri taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 18:00etan.\nGizonezkoen Arratia B\nDomeka goizean jokatu eban gizonoezkoen bigarren taldeak etxetik kanpo eta bederatzi jardunaldi galdu barik egon ostean Begoña A taldearen kontrako partidua 2-1 galdu eban. 19 jardunaldiren ostean Arratia B zortzigarren postuan dago 26 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau La Merced A taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 15:45ean.\nAndrazkoen Arratia A\nZapatu arrastian jokatu eban andrazkoen lehen taldeak sailkapeneko bigarren postuan egoan Burgos taldearen kontra etxean eta bina bardindu eban. 18 jardunaldiren ostean hamabigarren postuan dago talde arratiarra 19 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau San Ignacio taldearen kontra hilaren 12an, eguerdiko 12:00etan.\nAndrazkoen Arratia B\nDomeka eguerdian jokatu eban andrazkoen bigarren taldeak etxetik kanpo Derio A taldearen kontra eta bana bardindu eban. 17 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago Arratia 26 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Arratia Bk Berri-Otxoa A taldearen kontra hilaren 12an, arrastiko 15:30ean.\nLemoako Harrobi\nZapatu arrastian jokatu eban Lemoako Harrobik La Merced A taldearen kontra etxetik kanpo eta 2-0 galdu eban talde arratiarrak. 19 jardunaldiren ostean zazpigarren postuan dago Lemoako taldea 31 puntugaz. Datorren partidua Montefuerte A taldearen kontra jokatuko dau Arlonagusian hilaren 11n, arrastiko 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000985", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ohorezko sakea egingo dau Alex Txikonek San Mamesen\nGaur gauean, Athleticek Cadizen kontra jokatuko dauan partiduan izango da Manaslu neguan eta oxigeno barik igon dauan alpinista lemoaztarraren omenaldia.\nAthletic Club taldeak Alex Txikon omendu gura dau, munduko zortzigarren mendirik altuena da Manaslu (8.163 m) neguan eta oxigeno gehigarri barik igotea lortzeagaitik. Holan, bariku honetan San Mamesen jokatuko dan Athletic Club eta Cadiz CF taldeen arteko partiduan, ohorezko sakea egingo dau Lemoakoak.\n\"Athleticzalea izanik, benetako harrotasuna da Manaslutik bueltan ohorezko sakea egin ahal izatea. Espedizinotik errekuperetan nabilan arren, San Mamesera etorteko beti dago denporea eta gogoa\", Alex Txikon.\nAlex Txikon historiako lehena izan da, arau barriakaz, neguko espedizino batean eta oxigeno artifizial barik zortzimilako honen tontorra zapalduten. Aurretik, 2021ean eta 2022an be saiatu izan da Manaslu koroatzen baina hirugarren saiakeran lortu eban atzenean. Broad Peak igon ebanetik hogei urte pasau diranean, 30 espedizino baino gehiagoren kide izan da lemoaztarra eta hamalau zortzimilakoetatik, hamaika zapaldu ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000986", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Josu Gorospe izango da Dimako EAJ-PNVren alkategaia\nEgungo alkateak HAPO barria egitea, kirol eta aisialdi instalazino barriak sortzea, turismoa sustatzea eta industrialdera enpresa barriak erakartzea gurako leuke datorren legegintzaldian.\nJosu Gorospe Lapatza Dimako egungo alkatea, EAJ-PNVren alkategaia izango da maiatzean egingo diran udal hauteskundeetan. Gorospek bere herriko alderdikideek emon deutsien babesa jaso dau eta esan dau erronkeari helduko deutsala \"pozik eta konfiantzaz beteta zerrendako buru izaten jarraituteko eta lehen eguneko ilusino berberagaz lan egiteko\".\nDatozen lau urteei begira Gorosperen helburu nagusia \"Dimako auzoei behar daben arretea emotea\" dala eta euren aldeko lana egiten jarraituko dauala esan dau. Bera alkate izanda, Diman II. Berdintasun Plana egin dala, eraso matxisten kontrako protokoloa onartu, lur-jausiak saihesteko lanak egin dirala eta larrialdi kasuetarako apartamentu baten eraikuntza amaitu dala ekarri dau gogora. Baita, nabarmen handitu dirala udalak herriko hainbat talderi emoten deutsezan laguntzak be. \"Dirulaguntza gehiago emon dira putzu septikoen garbiketarako, euskera ikasteko, kirola egiteko eta Dimako talde eta eragile kulturalentzat\", azaldu dau. Hurrengo legegintzaldian, HAPO barria egitea, kirol eta aisialdi instalazino barriak sortzea, turismoa sustatzea herrian, eta industrialdera enpresa barriak erakartzea gurako leuke, besteak beste.\nJosu Gorospe Mekanikan espezializautako ingeniari teknikoa da, eta hamarkada bat baino gehiago daroa Arratiako (Zulaibar) Lanbide Heziketako Zentroan irakasle. Han, Mekanizazino tailerra, Tailerrera aplikautako tenologia eta Marrazketa teknikoa irakasgaiak emoten ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000987", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Fruta-arbolak inausteko tailerra antolatu da Zeberion\nUnai Onaindia frutikultura teknikariak gidatuko dau zapatu goizean eskainiko dan tailerra.\nBeste urte batzuetan egin dan modura, aurten be antolatu da Zeberion fruta-arbolak behar dan modura inausten ikasteko tailerra. Hau gidatuteko arduraduna izango da Viveros Onaindia enpresako kudeatzailea dan Unai Onaindia frutikulturan aditua. Bertan azalduko dau, baserritar zein interesauentzako, fruta-arbolak ondo inausten, honeek osasuntsu mantenidu eta produktibidadea jagoteko.\nUnai Onaindia, udabarri hasikeran be izaten da Zeberion, fruta-arbolen txertaketarako oinarrizko teknikak erakusten. Horrezaz gain, aurten be egingo da liztor asiarraren gaineko lanketea herrian, zezeilaren 25ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000988", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sanblasak Saldarianen ospatuko ditue zeberioztarrek\nEguerdiko mezan kordelak bedeinkatu ostean mokautxoagaz biribilduko dabe jaia.\nUrtailak 3 da San Blas eguna eta beraz, jaitxoa ospatuko da Zeberio eta Ugao artean dagoan Saldarian auzoko San Blas eta San Pedro ermitan. Urtero lez, 12:00etan batuko dira herritarrak ermitan eta mezea entzungo dabe bertan. Gero, datozan bederatzi egunetan jantzi eta ostean erretako kordelak bedeinkatuko dira; jaia mokautxoagaz amaituko dabe auzotarrek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000989", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Euskal folk erradikala\" Artean\nMozkor Alaiak taldeak kontzertua eskainiko dau zapatu gauean Arteako Herriko Bentan.\nUrtailaren 4an, gaueko 21:30etik aurrera zuzeneko \"euskal folk erradikala\" entzuteko aukerea egongo da Arteako Herriko Bentan, Mozkor Alaiak talde bilbotarraren eskutik. Kontzertuetan folka eta punka buztartu eta nahasten ditue Mozkor Alaiakeko taldekideek, bersinoak batez be.\nSareetan Arratia aldera ailegetako gogotsu agertu dira taldekideak, \"la komarka\"tik urtengo diralako: \"Otsoen hilean sartu gara asfaltozko oihanetik harago joaten, errepidea hartu eta Gorbeia eta Urkiola azpira goaz lagun barriak egitera, ia zelan zaintzean gaituen\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000990", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako Koruak eta beste koru ugarik kantauko dabez Agate Deunaren koplak\nArratiako Korua egun osoa ibiliko da Bizkaian zehar baina auzorik auzo be ibiliko dira talde ugari santa eskean.\nZapatuan, hilak 4, Agate Deunaren bezperan, Arratiako Korua goizeko zortziretan batu eta gaueko hamarrak arte, koplak kantetan eske errondan ibiliko da Arratia, Zornotza, Bilbo eta Galdakaotik. Ez da bakarra izango; izan be, bailarako herri eta auzuneetan asko izango dira, makila eskuan, koplak kantetan urtengo diran taldeak.Arratiako Koruak aurtengoagaz 72 urte daroaz bere kopla errepertorioa Arratian eta Arratiatik kanpo abesten. Garazi Navasen zuzendaritzapean, aurten, partaideek 07:45ean hartuko dabe autobusa Igorren Areatzara joan eta han mezea entzuteko 08:00etan. 08:30ean izango dabe urtekerea; 08:45ean, Zeanurin kantauko dabe; 09:05ean, Arantzazun; 09:20an, Diman; 09:35ean, Igorren; 09:50ean, Lemoan, eta 10:05ean, Bedian. Zorrontzan, 10:25ean kantauko dabe etaostean, barriro be autobusa hartu eta Bilborantza abiatuko dira.\nBegoñako Basilikan kantauko dabe 11:30ean eta gero Bilboko kaleetatik ibiliko dira errondan goiz eta arrastiz. Bilboko ibilbideari amaierea emon eta 21:00etan bueltauko dira Arratiarantza .Geldiunetxo bat Galdakaon egin eta 21:45ean, Artean egongo dira. 22:00etan Areatzan amaituko dabe ibilbidea.\nAuzorik auzo\nBeste koru ugari be ibiliko dira Arratiatik. Eskolako umeek, guraso taldeek, kuadrillek eta auzotarren taldeek, batzuk txistulari edo trikitilariakaz lagunduta, kantauko ditue koplok Arratiako bazter guztietan.\nArteakoak, esate baterako, 19:00etan batuko dira plazan, Kokomarroak taldekoakaz eske errondeari ekiteko. Bedian, 17:00etan, alkartuko dira plazan auzoz auzo joateko kantuan. Diman, 10:00etan alkartuko dira eskolan Santa Ageda abesteko eta gero hurrengo ibilbidea egiteko: Piedadea, plaza, Ibarra, Indusi, Bargondia, Oba, Artaun, Olazabal...\nLemoan, udaletxeko plazan 18:00etan da hitzordua, eta Ubiden, 16:30ean.\nGehiago egon arren, Zeanurin, aitatzekoak dira Asterriako korua eta ermitan Agedaren bizitza kantetan dauana. Asterriako Urri Barren alkartekoak eta auzotarrak, 16:00etan batuko dira Ogaragotiko plazan. Asterrian ibili ondoren, beste auzoetara, plazara eta herriko tabernetara joango dira. Ermitan kantetan dauan korua be ibiliko da auzoz auzo zapatuan goizez eta arrastiz, eta domekan santearen bizitza eta martirioa kontetan dabezan koplak kantuako dabez ermitan, 12:30eko mezan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000991", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Irabazi arte!\" telesailaren lehen kapitulua estreinauko dau Zinuemak domekan\nZinuemako saioaren ostean, Kepa Junkera berpiztu dokumentala proiektauko da Igorreko Lasarte Aretoan.\nDomekan, zezeilak 5, proiekzino bi egongo dira Igorreko Kultur Etxean arrastiz. 17:00etan, Zinuemak antolatutako Irabazi arte! telesailaren bigarren denporaldiko lehen kapituluaren aurre-estrainaldia egongo da ikusgai. 19:30ean barriz, Kepa Junkera berpiztu dokumentala ikusi ahalko da.\nIrabazi arte! etb1-en gaztetxoentzako telesaila da eta neskato talde baten nondik-norakoak kontetan dauz, herriko nesken lehen futbol taldea osotuten daben bitartean. Etb1-ek hilaren 10ean hasiko dau telesailaren bigarren denporaldia baina Zinuemari esker, hau Igorren arinago ikusteko aukerea be egongo da.\nKepa Junkera berpiztu ostera, euskal trikitilari entzutetsuenaren errehabilitazino prozesuaren gaineko dokumentala da. Berba egiten, eskuak eta burua mobiduten ikasi behar izan dau barrio. Halanda be, dokumentala egin dabenek defendatzen daben moduan, \"biziten eta sortuten jarraitzen dau, artea, musikea, poesia, pinturea eta argazkigintzeagaz hunkitzen\". Holan, emozino horreen kontakizuna da dokumentala.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000992", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia Futbol Taldea zigortu dabe jokalari kadete batek patka erabilteagaitik\nSikh erlijinoa jarraituten dabenek janzten daben buruko zapia dala-ta arbitroak partidua geratu ostean, taldeak zelaitik alde egin eban alkartasun keinu lez.\nUrtailaren 21ean, Arratia Futbol Taldeko kadete mailako taldeetako bat Arrigorriagako futbol zelaian egoan ligako partidu bat jokatuten. Pedro Jose Ormazabal Arratiako presidenteak BEGITUri azaldu deutsanez, bigarren zatian sikh erlijino indua jarraituten dauan gazte bat urten zan zelaira, buruan patka jantzita; erlijino horretako jarraitzaile umeek daroarien zapia. Ezustekoa epaileak jokoa geldiarazo ebanean heldu zan. Izan be, jokalari honek lau urte daroaz jokatuten inolako arazo barik, horreetako bi federauta.\nFederazinoak 300 euroko isuna eta hiru puntuko zigorra ipini deutsa Arratiari, partidua 3-0 galduta geratzeaz gain.\nPresidenteak azaldu dau, lehenengo entrenatzaileak eta gero gurasoak be, arbitroari zapi hori zer zan azalduten saiatu ziran. Baina honek Nazinoarteko Futbol Federazinoaren arau bategaz argudiatu eban ebatzia: \"zelaian ezin da txanorik erabili\". Halanda be, ez eban kontuan izan 2014. urtean federazinoak onartu ebala jokalariek burua tapauta jokatutea, zapi biguna izan ezkero.\nKontrako taldea be partiduagaz segiduteko ados egon bazan be, epaileak ez eban atzera egin. Beraz, entrenatzaile eta jokalariek partidua bertan behera itxi eben alkartasuna adierazoteko. Hori dala-ta, taldea zigortu dabe. Partidua 3-0 galduta itxi, hiru puntu kendu eta 300 euroko isuna izango dau Arratiak. Ormazabal presidenteak azaldu dau, gertatutakoa \"ez dala normala\" eta daborduko errekursoa aurkeztu dala federazinoan.\nIzan be, astegoien honetan beste partidu bat jokatuko dabe eta ez dakie zer pasau daitekean. Errekursoa argudiatuteko, jokalari profesionalen argazkiak be aurkeztu dauz Arratia Futbol Taldeak, badagozalako turbante eta bestelako zapi batzuekaz jokatuten daben futbolistak. Modu berean, Ormazabal presidenteak uste edo espero dau, federazinoak ez dauala gertatutakoa ondo aztertu eta partidutik joan zirala bakarrik hartu dala kontuan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000993", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kimuak bere proposamen politikoak aurkeztuko dauz Igorren\nKiñu Gaztetxean aurkeztuko dira \"paradigma iraultzaile barri\" baterako proposamenak, bariku arrastian, 18:00etan.\nZezeilaren 3an, barikua, Kimua izeneko eragile politikoa bere burua eta bere proposamenak aurkeztera dator Igorreko Kiñu Gaztetxera. \"Euskal Herrian dominazino sistema ulertu eta burrukatzeko, paradigma iraultzaile barri bat eraikiten\" dabilen taldea da Kimua eta euren proposamen politiko nagusia, \"bizitza askea eta Euskal Herriko Komunen Sistema\" dala azalduten dabe.\nHolan, proposamen hori \"sostengatzen dauzan hipotesiak\" landuten dabiz eta bide horretan, hainbat liburuxka argitaratu ditue: Dominazioaren sistema-Klase jendartearen erroak eta egungo adierazpena; Patriarkatua-Dominazio sistemaren zutabe; Materia, bizitza, lana-Ekologia politikoaren irakurketa eta Etika iraultzailea eta antolaketa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000994", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "120.000 ikustaldi izan dauz begitu.eus webguneak 2022an\nHogeigarren urteurrena pasauta BEGITUk hazten jarraituten dau bai webgunean bai paperean; begitu.eus 2.825 personak irakurten dabe hilero bataz beste eta aldizkariaren 400. alea dator hileon.\n2021eko garagarrilean ipini zan martxan Zertu Kultur Elkarteak Arratia, Ubide eta Zeberioren gaineko informazinoaren alde egindako erronkarik handiena izan dan ia egunero elikatzen dan webgune hau. Iñigo Iruarrizaga zuzendariak dinoanez, \"helburua erabiltzaile aktiboak sustatzea eta Interneteko erreferentzia izatea eskualdeko erabiltzaileentzat izan zan eta da\". Holan frogatuten dabe 2022ko datuek: hilean 2.825 irakurle batez beste eta guztira, 120.000 bisita eta 341.000 orrialde ikusketa izan ditu webguneak.\n\"Gaur egun BEGITU aldizkaria Arratia, Ubide eta Zeberio bere baitan hartzean dituan eremu honetan euskerazko komunikazino errefente garrantzitsua bihurtu da, duda barik\"\nBaina zenbaki horreek ez ziran posible izango atzen hogei urteetan Arratia, Ubide eta Zeberioko informazinoa euskeraz alkarbanatuten daroan Begitu aldizkaria barik. Hilabetekari izatetik hamaboskari izatera pasau ostean, aldizkariaren 400. zenbakia argitarauko da hilaren 15ean. \"Hutsunea igarri eta hori zelan mamindu hausnartzen hasi eta Begitu martxan ipini eban euskalzale talde hak be ez dakit pentsauko eban BEGITUk 400 zenbaki beteko ebazanik; baina heldu gara zenbaki honetara eta gehiago be egingo doguz, ahal dala askoz gehiago\", dino Iruarrizagak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000995", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bigarrenez erre dabe Igorren erasoen kontrako karteletako bat\nAurrekoan lez, gurpilak gainean ipini eta su emonda erasotu eta guztiz erre dabe industrialdeko sarreran dagoan kartela.\nAbenduaren 7an Arantzazu eta Igorre arteko eraso matxista, arrazista eta LGTBI fobikoen kontrako kartela erretan saiatu ziran, gainean gurpilak ipini eta honeei su emoten. Gaur, urtailak 31, barriro errepikatu da ekintza bardina, baina industrialdeko sarreran. Lehengoan Ertzaintzak amatau eban sua baina oingoan, guztiz erreta dagoz Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko zein dinoan kartela.\nAbenduan egindako erreketa saiakerea.\nArgazkian ikusten danez, kartel bien arteko hutsunean metalezko makila bat sartu eta honen gainean egin dabe ezezagunek sua, abenduan gertatutakoan modura, gurpil bat erabilita. Holan salatu dau Igorreko udalak gertatutakoa sare sozialetan: \"Gaur inoz baino gehiago, zera berretsi gura dogu: Igorrek ez dau eraso matxista, arrazista eta LGTBI fobikorik onartzen eta mezuagaz bat ez datozenek ez daukie lekurik gure herrian\".\n😡 Azaroan jarritako seinaleetako bat erasotu egin dute, eta tamalez ez da lehen aldia. Gaur inoiz baino gehiago, zera berretsi nahi dugu:Igorrek ez du eraso matxista, arrazista eta LGTBI fobikorik onartzen eta mezuarekin bat ez datozenek ez dute lekurik gure herrian. 🟣 pic.twitter.com/TIbkDHw0np\n- IgorrekoUdala January 31, 2023", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000996", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "V. Bizkaia Txapelketako finala jokatuko dau Amaia Aldaik\nLigaxka faseko hiru partiduak irabazi dauz Mendizabalegaz, atzena 22-16 Garai eta Capellanen kontra. Finalean Arrizabalaga eta Oses garaitu beharko dabez.\nAmaia Aldaik eta Nora Mendizabalek V. Bizkaia Txapelketako ligaxka fasea gainditu dabe, hiru partiduak irabazita: 22-14, 22-16 eta 22-16. Holan, lortu dabe zezeilaren 11-12ko astegoinean Miribillan jokatuko dan finaleko lehian egotea. Arrizabalaga eta Oses izango dabez aurkari, ligaxka faseko bigarren partidua errepikatuko da beraz, orduan 22-16 irabazi eban dimoztarrak.\nAldaik aitortu dauanez, Garai eta Capellanen aurkako ligaxkako atzen partiduan, \"egia da Nora eta ni nahiko eskas hasi ginala\". Gero, sakea lortu eta aurkariei min egiten hasi zirala azaldu dau bai eta Capellanek egindako lana goraipatu be, \"jokoz kanpo ixten eustan\". Halanda be, 10-14 galdutetik 16-14 irabaztera pasetea lortu eta ordutik aurrera, Aldai eta Mendizabalena izan zan partidua. \"Amore ez emotean egon zan kakoa\", biribildu dau Dimakoak.\nMLK atzeratuta\nAldaik Emakume Master Cupek antolatutako Master Laboral Kutxa Binakako Txapelketea be hasi behar eban astegoienean, baina atzeratu egin da. Hemen be, Mendizabalegaz batera arituko da dimoztarra, lehen partiduan Enara Gaminde eta Leire Garairen kontra lehiatu behar ziran baina Gaminde gaixorik dagoala-ta, atzeratu egin da. Aldaik argitu dauanez, ez da data barririk zehaztu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000997", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Udaletako webguneak zerbitzuz kanpo dagoz zibereraso saiakera bat dala-ta\nBiscayTIK zerbitzarietan emon da erasoaren ostean Foru Aldundiak udal zein mankomunidadeetako webgune zein online zerbitzuak eten ditu.\nGaur, hilak 31, Bizkaiko udal eta mankomunidadeen webguneak zerbitzuz kanpo itxi dauz Bizkaiko Foru Aldundiak, \"zibereraso saiakera\" baten ondorioz. Azaldu dabenez, BiscayTIK sarean emon da eraso saiakerea, instituzino publiko askoren datuak gordetan diran zerbitzarian hain zuzen be.\nBeraz, gaurkoz ezingo dira online egiten diran tramite eta kudeaketa desbardinak egin webguneotan. Foru Aldundiak esan dau, udaletxean bertan aurrez aurre egiten diran kudeaketak bakarrik egin izan ahalko dirala: ziurtagiriak lortu, erroldan alta emon edo obra-lizentziak eskatutea. Baina hainbat udalek, tartean Areatzakoak, eskatu dabe \"gaur udaletxera joan eta izapideren bat egitea pentsauta izan ezkero, atzeratu dagien\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000998", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ikasketak aukeratuten lagunduteko saioak Zeberioko gazteentzat\nDBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako gazteek emon daikie izena zezeilaren 10era arte helbidean.\nNerbioi-Ibaizabal eskualdean, Zer izan nahi dut nagusitan? aukera akademiko eta laboralak bilatzen lagunduteko saioak antolatu ditue. Bertan, Zeberioko DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako gazteek emon daikie izena zezeilaren 10era arte helbidean.\nSaio bi egongo dira, lehenengoan arlo personala landuko da; hau da, trebetasunak, konpetentziak eta bokazinoa, besteak beste. Bigarren saioan, hezkuntza eskaintza eta lan merkaduaren egoerearen azterketea aurkeztuko da, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko errealidadea kontuan hartuta. Saioen ondoren espezialistakaz hitzordu indibidualak izateko aukerea be egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0000999", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Izena emon daiteke zezeileko Ilgoran Jabekuntza Eskolako ikastaroetan\nPlazerra izango da ala ez da izango, Arteterapia eta Sortu zure oihalezko konpresa tailerrak hasiko dira zezeilean.\nZezeilaren 7an hasiko da Plazerra izango da ala ez da izango Arteako Kultur Etxean; 9an, Arteterapia Igorrekoan, eta 18an, Diman Sortu zure oihalezko konpresa. Izena arratia.net webgunean, Arratiako Udalen Mankomunitatean, udaletxeetan eta 688 62 73 93 telefonoan emon daiteke.\nOrdu bi eta erdiko hiru saiok osotuten dabe Plazerra izango da ala ez da izango tailerra. Gisela Bianchi eta Aida de la Calleren gidaritzapean, zezeilaren 7an, 14an eta 28an izango dira eskolak, 18:00etatik 20:30ak arte. Tailer honetan partaideek andren sexualidadearen gainean eztabaidatuko dabe.\nArteterapia tailerra barriz, zezeilaren 9an eta 23an izango da, 18:00etatik 19:00etara, Igorreko Kultur Etxean. Han, Elda Barreroren eskutik, partaideek, artea erabiliz, euren desio sakonak identifikau eta adierazoko dabez.\nZezeilak 18, zapatuan izango da Sortu zure oihalezko konpresa tailerra, 10:00etatik 13:00etara, Dimako Elexalde geletan, Sol Ortega Criadoren gidaritzapean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001000", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Suizidioaren gaineko berbaldia egingo da Lemoan\nKarabie Gaztetxean izango da Biziraun alkartearen berbaldia bariku arrastian.\nKarabie Gaztetxeko kideek konbidauta, Biziraun Elkarteko kideek Hitz egin dezagun suizidioaz berbaldia egingo dabe zezeilaren 3an, 19:00etan. Hurbileko norbaiten suizidioak mindutako personen alkarteak osasun mental kolektiboa hobetuteko bideratuten ditu berbaldiok, helburua suizidioaren prebentzinoa dalarik. Holan, berbaldian suizidioaren inguruko hainbat mito deseraiki, arrisku egoerak atzemateko hainbat kako azaldu eta elkartea eta egiten daben lana ezagutarazoko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001001", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euro1Wall Tourreko Herbeheretako opena irabazi dau Lur Ziarrustak\nMikel Aurrekoetxea eta Mikel Beldarrain ostera final-laurdenetan gelditu ziran. Irudi kuriosoena domekan heldu zan, Herbeheretako andrek Euskal Selekzinoaren kamiseteagaz irabazi eben binakako txapelketea.\nEuro1Wall Tourreko Herbeheretako opena jokatu da astegoienean eta Euskal Herria ordezkatuten egon diran lau jokalarietatik, hiru izan dira arratiarrak: Lur Ziarrusta dimoztarra, Mikel Aurrekoetxea lemoaztarra eta Mikel Beldarrain arteaztarra. Laugarrena, Abadiñoko Aitor Arabiourrutia izan da. Zapatuan banakako txapelketak jokatu ziran eta Ziarrusta A taldeko irabazlea izan zan. Beldarrain be lehiatu zan A taldean eta final-laurdenetara heldu zan, Aurrekoetxeak B taldean egin moduan. Domekan barriz, binakakoak jokatu ziran baina Ziarrustak azaldu dauanez, aurreko egunetik kantsauta egoazan eta ligaxka fasean geratu ziran.\nZapatuan jokatutako banakako txapelketetan, Aurrekoetxeak zein Arabiourrutia abadiñarrak B taldeko ligaxka faseko hiru partiduak irabazita egin eben aurrera. Final-zortzirenak be irabazi ostean, final-laurdena alkarren kontra jokatu eben baina Aurrekoetxeak ezin izan eban Abadiñokoa garaitu, 21-19 amaitu zan partidua. A taldean barriz, Ziarrusta eta Beldarrain egon ziran eta ligaxka fasea eta finalaurreko kanporaketak gainditu ostean Dimakoa etxeko Tjisse Steenstraren kontra lehiatu zan finalean; txapela dimoztarrak irabazi eban, 21-14ko set bi irabazita. Beldarrain ostera, Loic Clemente belgikarrak garaitu eban final laurdenetan 21-13.\nHurrengo egunean, bikoteka lehiatu ziran lau euskaldunak, A taldean; Ziarrusta eta Beldarrain batetik eta bestetik, Aurrekoetxea eta Arabiourrutia. Dimoztarrak BEGITUri azaldu deutsanez, \"bezperako egurra igarri zan eta suerterik ez\". Halanda be, irudi kuriosoa ikusi zan domekan be, andren arteko finalean. Izan be Marrit Zeinstra eta Anne Monfils herbeheretarrek euskal selekzinoaren kamiseteagaz jokatu eta irabazi eben finala.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001002", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lidertzan segiduten dau Arratia A taldeak\nGizonezkoen A taldeak 3-0 irabazi eban eta B taldeak bardindu. Lemoako Harrobik galdu egin eban etxean. Andrazkoen A taldeak etxetik kanpo bina bardindu eban eta B taldeak galdu etxean.\nGizonezkoen Arratia A\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Atletismo Ortuella taldearen kontra eta atsedenaldira husna heldu baziran be 3-0 irabazi eban Arratiak bigarren zatiko golei esker. 18 jardunaldiren ostean lidertzan dago talde arratiarra 38 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Igorreko taldeak Galea A taldearen kontra zezeilaren 4an, arrastiko 18:30ean.\nGizonezkoen Arratia B\nArratia A taldearen ostean jokatu eban gizonezkoen bigarren taldeak Mungia A lider zanaren kontra eta bana bardindu eban, galdu bako partiduen bolada bederatzi partidura luzatuz. 18 jardunaldiren ostean Arratia B zortzigarren postuan dago 26 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Begoña A taldearen kontra zezeilaren 5ean, goizeko 11:15ean.\nAndrazkoen Arratia A\nAndrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Berriozar talde nafarraren kontra eta bina bardindu eban. 17 jardunaldiren ostean Arratia hamahirugarren postuan dago 18 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau bigarren postuan dagoan Burgos taldearen kontra zezeilaren 4an, arrastiko 17:30ean.\nAndrazkoen Arratia B\nAndrazkoen bigarren taldeak ostera domeka eguerdian etxean jokatu eban bigarren postuan dagoan Sestao River taldearen kontra eta 1-2 galdu eban. 16 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago Arratia B 25 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Arratia Bk Derio A taldearen kontra zezeilaren 5ean, eguerdiko 12:45ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako taldeak be zapatu arrastian jokatu eban Arlonagusian Begoña A taldearen kontra eta 0-2 galdu eban. 18 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago Lemoako Harrobi 31 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau La Merced A taldeaen kontra zezeilaren 4an, arrastiko 16:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001003", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan egingo da Zeanuriko XIX. Bertso Saioa\nPuntako sei bertsolari egongo dira aurrez aurre Ibarretako frontoian, 18:00etatik aurrera.\nUrtailaren 29an, domekea, ospatuko da Zeanuriko Bertso Saioaren hemeretzigarren edizinoa, Udalak eta kultur batzordeak antolatuta. Holan, sei bertsolarik hartuko dabe parte 18:00etan hasiko dan saioan. Sarrerak momentuan salduko dira, 17:00etatik aurrera zortzi eurotan.\nDomekako protagonistak, danak dira bertsolari ezagunak eta gai emoilea, Eñaut Intxaurraga izango da. Berbarako, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala lehiatu barri daben Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina eta Aitor Mendiluze. Bizkaiko txapelduna izandako Unai Iturriaga eta Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetan lehiatu dan Oihana Iguaran.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001004", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euro1Wall Tourra jokatuko dabe Herbehereetan hiru arratiarrek\nLur Ziarrusta dimoztarra, Mikel Aurrekoetxea lemoaztarra eta Mikel Beldarrain arteaztarra egongo dira jokoan bihartik aurrera, banaka zein binaka.\nOne wall, nazinoarteko frontoia euskeraz, horma bakarreko pelota-jokoa da eta atzenaldian, hainbat arratiarrek hartzean dabe parte nazinoarteko txapelketetan. Holan, Europako kasuan, Euro1Wall Tour-ean, lau open jokatuko dira aurten: Herberehetan, Erresuma Batuan, Espainian eta Belgikan. Emoitzakaz, ranking-a egin eta onenek jokatuko dabe atzen txapelketa bat.\nLehen open-a izango da Herbehereetakoa eta bertan dagoz daborduko Lur Ziarrusta dimoztarra, Mikel Aurrekoetxea lemoaztarra eta Mikel Beldarrain arteaztarra. Euskal Herria ordezkatuten, laugarrena da Abadiñoko Aitor Arabiourrutia. Euren estadu zein nazinoko bandera barik jokatuko daben jokalari bakarrak dira euskaldunak eta Irlandakoei, Belgikakoei, Ingalaterrakoei, Herbeheretakoei, Galesekoei eta Frantziakoei egin beharko deutsie aurre.\nOpen-ak jardunaldi bi izango ditu. Zapatuan, hilak 28, banakako partiduak jokatuko ditue eta domekan, hilak 29, binakakoak. Binakako partiduetan Ziarrusta eta Beldarrain batetik, eta Aurrekoetxea eta Arabiourrutia bestetik ibiliko dira. Partidu guztien ordutegiak ikusi daitekez tournify.uk webgunean eta partiduak, zuzenean ikusi ahalko dira Euro1Wall facebook kontuan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001005", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gazteentzako eskietako urtekerea antolatu dau Maratuk\nZezeilaren atzen astegoienean egingo da urtekerea Alto Campoora, izena domekara arte emon daiteke.\nIgorreko Maratu Gazteria Zerbitzuak antolatuta, hamabi eta hamasei urte bitarteko gazteek taldean eskietan joateko aukerea izango dabe zezeilean. Urtekerea zezeilaren 24tik 25era egingo da, Kantabriako Alto Campoo estazinora eta gehienez be, 52 gazte eroango dabez Maratuko begiraleek.\nJoan ahal izateko, izena aldez aurretik emon behar da 688 898 765 telefonoan. Atzen eguna domekea izango da, hilak 29, eta urtekerearen prezioa personako 60 eurokoa da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001006", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Go!azen 9.0' atzen kapituluaren aurre-estreinaldia dakar domekan Zinuemak\nGero proiektauko da nagusientzako pelikulea, Avatar: El sentido del agua; normalean baino ordubete goizago hasiko da, 18:30ean.\nZinuema, pantailetan euskerearen presentzia handitzeko proiektu pilotuaren atzenurren emonaldia izango da Go!azen 9.0 atzen kapituluaren aurre-estreinaldia domekan, hilak 29, 17:00etan. Go!azen, gaztetxoei zuzendutako ETB 1eko telesail musikala da. Udaleku zorrotz baten euskaldun gazteen talde baten ibilerak kontetan ditu. 2008an sortu zan EiTBko film musikal bat legez eta filmaren arrakastearen ondorioz, ETBk 2009an Go!azen 2.0 telesaila sortu eban. Gero, 2016an, telesaila berreskuratu eta urteotan, bederatzi denporaldi egin dabez.\nDomekako bigarren proiekzinoa barriz James Cameronen atzen superprodukzinoa izango da: Avatar: El sentido del agua. Normalean bigarren pelikulea 19:30ean hasten da baina oingoan ordubete aurreratu da, pelikuleak hiru ordu irauten ditualako. Bertan, Na'avi tribu estralurtarra da barriro protagonistea eta lehen pelikulako gertakarien ostean, Sully eta Neytirik familia osotuten dabe baina gizakiak bueltan datoz euren planetara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001007", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratians eta Penny Fleck taldeek Diman joko dabe barikuan\nDimetaleroek antolatutako \"itzulera jaia\" arrastiz hasiko da, pintxopote eta dj Gaztxegaz; kontzertuak barriz, gauez izango dira.\nDimetaleroak alkarteak \"itzulera jaia\" antolatu dau Diman bariku arrastirako. Jaia, arrastiko 18:30ean hasiko da pintxo-poteagaz eta dj Gaztxeren musikeagaz. Gauean, 22:00etatik aurrera, Penny Fleck eta Arratians taldeek kontzertua emongo dabe Abaroa aretoan. Dimetal jaiaz gainera, urtailetik maiatzera eta urri lehenengotik abendura arte, hileko atzen barikuan, kultur ekintzak antolatu gura ditu Dimetaleroak Kultur Elkarteak.\nPenny Fleck, rock musikea egiten dauan Durango eta Otxandioko taldea da. Bere izenak adierazoten dauan moduan arratiarrak dira Arratians taldekoak, lehengo MG taldeko kideak, hain zuzen be. Reggae estiloko musikea egiten dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001008", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eingo eskoleak jaia ospatuko dau zapatuan Diman\nIkasle zein zaleak 11:30ean batuko dira plazan eta egun osoan ibiliko dira kantuan eta jantzan.\nEingo eskolako ikasle eta lagunek neguko jaia ospatuko dabe zapatuan, hilak 28. 11:30ean batuko dira Dimako plazan eta alkarregaz poteoan ibiliko dira kantuan eta jantzan eta gero, argazkia aterako dabe. 14:00etan, baba jana izango dabe Artaungo Azurmendi jatetxean eta bazkalostean, barriro be kanteteari eta jantzan egiteari ekingo deutsie.\nJai honen helburua, eskolakoak eta zaleak, hau da, Eingogaz batetik bestera dabizanak, batzea da, alkarregaz egoteko, berba egiteko, abestuteko, jantzan egiteko eta musikea joteko. Eingo eskolan musika tradizionala ikasten da: trikitixea, perkusinoa, kantua eta jantzea, ikuspegi bateratu bategaz. 2022ko urri lehenengoan hasi zan eskolak emoten eta 62 ikasle dira daborduko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001009", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorren kokatutako nobela grafikoa aurkeztuko dabe egileek barikuan\nIgorreko 1937ko bonbardaketan hil zan 15 urteko Blasida Pujanaren inguruko nobelea Igor Estankonak eta Maite Yurrebasok aurkeztuko dabe Lasarte Aretoan.\nIgor Estankona idazleak eta Maite Yurrebaso irudigileak Nork hil zuen egiazki Blasida Pujana? nobela grafikoa aurkeztuko dabe barikuan, hilak 27, 20:00etan, Igorreko Kultur Etxean.\nIgorreko 1937ko bonbardaketan hil zan 15 urteko Blasida Pujana. Udalak, memoria berreskuratzeko lanan barruan, nobela grafiko bat egiteko enkargua egin eutsen Estankona eta Yurrebasori. Lana, 2018an argitaratu zan. Egileek zelan izan zan lanketa prozesua eta ze laguntza euki eben Arratiako historialarien aldetik kontauko dabe. Baita testuingurua emon Blasida Pujanaren heriotzeari be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001010", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kontzertu gaua egongo da zapatuan Laminetxen\nSilitia eta MJ Pototaren musikea egongo da entzungai Areatzako gaztetxean, 21:30ean zabalduko dira ateak.\nAreatzako Laminetxe Gaztetxeak urteko lehen kontzertu gaua antolatu dau urtailaren 28rako. Ateak 21:30ean zabaldu eta talde bi egongo dira gaztetxe barriztuaren oholtzan: Silita eta MJ Potota. Silitia 2021 urteko Gaztea Maketa Lehiaketako irabazlea izan zan eta Bilbon sortutako musika duo bat da, Xabier Barrutia (gitarrak, bajua, bateria eta teklauen programazinoa) bilbotarrak eta Ibai Silicato (ahotsa eta perkusinoa) lekeitiarrak osotua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001011", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur izetu dauz Aldundiak N-240 errepideko kamioientzako ordainlekuak\nGaldakaotik Ubidera arte egunero pasetan diran batez besteko 1.600 kamioiek 17,34 euro ordaindu beharko dabez gaurtik aurrera, deskontuak kenduta.\nBizkaiko Batzar Nagusiek garagarrilaren 20ko 7/2022 Foru Arauan, garraio astunek 2023ko urtailaren 1etik aurrera, N-240 eta BI-625 errepideak erabilteagaitik ordaindu egin beharko ebela onartu eben. EAJ eta PSEren aldeko botoakaz, PPren aurkakoakaz eta EH Bildu eta Elkarrekin Bizkaiaren abstenzinoagaz onartu zan neurria. Tarifak eta deskontuak be onartu ziran gero, eta hori gauzatu ahal izateko, free flow motako zortzi arku ipini dabez Arratian.\nBaina urteko lehenengo egunetan aktibau barik egozan arkuok; izan be, BEGITUren iturrien arabera, garraioaren sektorea eta Bizkaiko Foru Aldundia (BFA) lehen onartutako tarifak eta deskontuak negozietan egon dira. Halanda be, eguaztenean izetu dira atzenean bidesaria automatikoki kobretako arkuak.\nDeskontuak, bidaia kopuruaren eta motor mota zein emisino mailaren araberakoak izango dira. Holan, hilabete naturalean hogei bidaia edo gehiago egiten dabenek %13ko deskontua izango dabe eta ibilgailuaren motor eta emisinoen arabera, %25 arteko deskontua.\nArratiako ekonomian eragina\nEAJk bidesariak abantailak dituala defendiduten dau; batetik, Arratiatik pasetan dan kamioi kopurua gitxitu daitekealako -gaur egun 1.600 egun bakotxeko- eta bestetik, bidesaria garraio azpiegiturak hobetuteko erabil daitekelako. EH Bildu barriz, abstenidu egin zan bozkaketan.\nBaina Arratiako kamioilariek eta beste hainbat enpresek ez dabe begi onez ikusten neurri hau, Arratiako ekonomiaren kontra doalakoan. \"Arratiarrontzako zerga bat da. Egia da Arratiatik pasetan diran kamioi asko ez dirala pasauko, autopistatik merkeago urtengo jakielako, baina Arratian bizi garan kamiolariak eta bertan enpresa bat daukagunok, kamioiak enpresea daukagun lekura joateagaitik pagau egin beharko dogu\" azaldu deutso BEGITUri Oskar Gorostiaga Igorreko Industrialdean egoitza daukan Ekin eraikuntza enpresakoak.\nBere kalkuluen arabera, bidesariak urtean 12.000-15.000 euroko kostua ekarriko leuskio bere enpreseari; eta, enpresea beste leku baten, Zorrontzan esaterako egon ezkero, diru hori ez leuke ordainduko. Gainera gastu horreek ezin dira danak prezioetara pasau, konpetitibidadea galtzea dakarrelako. Eta oin, \"nork erosiko dau pabiloi bat Arratiako industrialde baten?\" dino Gorostiagak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001012", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Aita Mari' dokumentala proiektauko da Artean\nBarikuan egongo da ikusgai Kultur Etxean erreskate ontziaren inguruko filma, 19:00etan.\nUrtailaren 27an, barikua, Aita Mari (Javi Julio, 2021) dokumentala ikusi ahalko da Arteako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Gero, berbalditxo bat be egingo da, izen bereko erreskate ontzi euskaldunaren ingurukoa hau be. Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) bolondres alkartearen Aita Mari barkua Mediterraneoan izaten da, Afrikatik Europara itsasotik heltzean saiatuten diran etorkinak erreskatetan.\nDokumentalean, Aita Mariren jaiotzea kontetan da. Izan be, dokumentalaren hari nagusia da Stella Maris Berria atunontzia Aita Mari bihurtuteko egiten dan lana. Bidean, urte hareetako krisi humanitarioan sakondu eta Aita Mariren lehen erreskateak dagoz ikusgai.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001013", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Trabakuatik Markinarako ibilbidea egingo dabe Austarrikoek domekan\nHamabi kilometroko bidean Mendibil eta Baldaburu tontorretatik pasauko dira; izena bihar arte emon daiteke.\nAustarri Mendi Talde zeberioztarrak antolatuta, urtailaren 29an urtekerea egingo da Zeberioko plazatik goizeko 08:00retan autobusean urtenda. Autobusak Trabakuako portuan (426 m) egingo dau geldialdia eta bertatik hasiko da hamabi kilometroko ibilbidea. Urko mendi inguruko Mendibil (613 m) eta Baldaburu (469 m) tontorretatik pasau eta Markina-Xemeineraino bajatuko dira bertan barriro autobusa hartzeako.\nParte-hartzeako, izena aldez aurretik emon behar da 665 735 054 edo 656 415 597 zenbakietara deituta eta bihar, hilak 26, da atzen eguna. Mendi taldeko bazkide diran nagusientzako prezioa zortzi eurokoa da eta umeena, lau eurokoa. Bazkide ez diran nagusiek barriz, hamar euro ordaindu beharko ditue eta bost umeek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001014", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zuhaitz Gurrutxagak 'FutbolisTOK' bakarrizketea egingo dau Diman\nEguenean, 19:00etan hasiko da osasun mentalaren gainean hausnarketea eragiten dauan FutbolisTOK umorezko bakarrizketea eskolako kamaran.\nUrtailaren 26an, Zuhaitz Gurrutxaga Diman izango da, eskolako kamaran FutbolisTOK bakarrizketea taularatuten, 19:00etatik aurrera. Izena aldez aurretik emon behar da helbidean edo 621 184 503 telefonoan. Izena emon barik be itxiko da jentea sartzean, baina lekurik ez badago, izena emon dabenek izango dabe lehentasuna.\nGurrutxaga, batez be, Herri txiki infernu handi ETBko saioaren aurkezlea izatetik ezaguna bada be, futbolaria be izan zan eta bakarrizketan, futbolista baten konfidentziak kontetan ditu umoregintzan, telebistan, antzerkian eta musika munduan bizi izan dituan beste esperientziakaz batera. Umorea erabiliz, eguneroko bizipenak eta gorabeherak erlatibizau eta nork bere buruaz barre egitea bilatzen dau.\nFutbolisTOKen Gurrutxagak, TOC edo nahasmendu obsesibo-konpulsiboa izeneko gaixotasunaz egiten dau berba; izan be, lehen mailako futbolari zanean, gaixotasun hori diagnostikau eutsien Gurrutxagari.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001015", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko zabortegiaren handitzearen gaineko solasaldia antolatu dau EH Bilduk\nEguazten arrastian Lasarte Aretoan, Illart Gumuzio alkate igorreztarrak eta Mikel Otero EH Bilduren transizino ekologikorako idazkariak hartuko dabe parte solasaldian.\n2022 amaieran jakinarazo eban Eusko Jaurlaritzeak Bizkaiko hiru zabortegi handitu eta Artxandakoa barriro martxan ipiniko zala, euren artean Igorreko eta Bistibietako (Lemoa) zabortegiak. EH Bildu, ebatzi honen kontra agertu da eta euren arrazoiak azaldu zein alternatibak proposatzeko antolatu da biharko berbaldia. Holan, hilaren 25ean 18:30ean Igorreko Kultur Etxean batuteko deia egin dabe eta hizlari nagusi bi egongo dira: Illart Gumuzio Igorreko alkatea eta EH Bilduren transizino ekologikorako idazkaria dan Mikel Otero.\nBaimen hau, Euskal Autonomia Erkidegoan 400.000 tona hondakin biltegiratzeko leku falta dagoalako emon dauala azaldu eban Jaurlaritzeak eta proiektua, 2030erako Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzek Planaren barruan sartu dau.\nPasau dan urtean, maiatzean, Bistibietako zabortegia handituteko eskaerea egin eban FCC enpreseak baina Lemoako Udalak atzera bota eban eskakizuna. Baina, 2021eko abenduaren 9ko Legeagaz, Tapia Legea moduan ezetuten danagaz, udalerrien planen gainetik ebazteko ahalmena dauka Jaurlaritzeak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001016", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hil amaiera arte luzatu da Areatzako bonodenda kanpainea\nLehenago hiru bonuak erosi dabezanek be lortu ahalko dabez beste hiru bonu, herriko komertzioetan erabilteko.\nAreatzako komertzioetan erosketak buztartuteko antolatu da Areatzan Bonodenda kanpainea eta hau luzatutea ebatzi da, urtaila amaitu arte. Holan, billaroztar bakotxak hiru bonu erosi ahal izango dauz, 20 eurotan bakotxa, gero honeek 25 euroko balioa izango dabe herriko dendetan. Kanpainea luzatu danez, oin arte hiru bonuak erosi dabezanek be izango dabe barriro parte-hartzeako eskubidea.\nBetiko lez, bonuak banan-banan zein danak batera erabili daitekez baina ezingo da dirurik bueltan jaso honeekaz egindako erosketetan. Hau da, ezin dira bonuak diruagaitik aldatu eta erositakoa balioaren azpitik geratzen bada, ez da dirurik bueltan emongo.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001017", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kostalde giroko nagusientzako ipuin kontaketea egongo da bihar Lemoan\nKotxepin Kultur Etxean izango da Itsaspetik azalera, azaletik plazara emonaldia, 18:30ean.\nBihar, urtailak 25, 18:30ean, Nagore Leon eta Itziar Saenzek Itsaspetik azalera, azaletik plazara izeneko ipuin kontaketea egingo dabe Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Kostaldeko herrietako poesia, ipuinak, istorioak eta kantuak batuko ditue kontaketa honetan, andren bizimodu eta bizipenak erakutsiz. Izan be, protagonistak sare joste lanetan dabilzan andra indartsu eta umoretsu bi dira.\nSinopsia\nOlatuen joan-etorriak ekarten ditu bizibidea eta heriotzea; poza eta tristurea; maitasuna eta gorrotoa... eta aspaldiko kontu eta kantu zaharrak. Mendeetan zehar kresalak jente-artearen azalean itxitako aztarnak bildu eta plazaratuko ditue kontalariek: askatasun eza, derrigortutako ezkontzak, maitasun ukatuak eta andra izate hutsagaitik ezarritako rol derrigortuak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001018", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "19-34 irabazi dabe zekorrek Zarautzen\nArratiarrek lortu dabe sailkapenean aurrera egitea eta bosgarren postuan dagoz oin; \"jokalariak gogotsu dabiz\" dino Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak.\nDomekan, Gesalaga Okelan Zarautz/Beltzak KE taldearen kontra lehiatu zan Arratiko Zekorrak Ekin Eraikuntzak taldea etxetik kanpo eta hirugarrenen kontrako partidua ezin hobeto joan zan, 19-34 ko garaipenagaz. Holan, zekorrak sailkapeneko bosgarren postuan dagoz oin, laugarrenagaz bardinduta eta hirugarrena puntu bira dabelarik.\nDomekako partidua, arratiarrentzako lasaia izan zala azaldu dau Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak. Halanda be, gorabehera handikoa be izan zan: \"Atakean min handia eragin dogu, baina eurak hirugarren joan dira eta ondo jokatuten dabe\". Atzenaldiko garaipenek taldea motibau dabela be gehitu dau. Gogotsu dagoz eta motibazinoa beharko dabe hurrengo partiduari aurre egiteko, zezeilaren 4an Zaisa Txingudi hartuko dabe-ta San Txismen, sailkapeneko bigarrenak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001019", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoienean jokatutako partidu biak irabazi dauz Amaia Aldaik\nBizkaia Torneoko zein Euskal Ligako partiduak jokatu dauz eta datorren astegoienean, Master Cupeko binakako txapelketea hasiko dau.\nAmaia Aldai pelotari dimoztarrak txapelketa bi daukaz jokoan, Bizkaia Torneoa eta Euskal Liga, eta oin arte bakotxean jokatutako partidu biak irabazi ditu. Horrezaz gain, domekan hasiko da Emakume Master Cupeko MLK Binakako Txapelketea eta Nora Mendizabal izango dau bidelagun; Enara Gaminde eta Leire Garai garaitu behako dabez ligaxka faseko lehen partiduan.\nBizkaia Torneoan, barikuan jokatu eben Aldai eta Mendizabalek ligaxkako atzenurren partidua eta 22-16 irabazi eben, Arrizabalaga eta Osesen kontra. Ligaxkako atzen partidua Zallan jokatuko da zapatuan Garai eta Capellanen kontra. Euskal Ligako partidua barriz, zapatuan jokatu dau Gamindegaz eta 22-19 irabazi eben Etxegarai eta Oseses kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001020", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Onik urten da Fitz Roy mendian edur-jausi baten biktima izan dan igorreztarra\nBere bidelagun biak barriz, arrakala batera jausi ziran eta erreskate zerbitzuek bertan behera itxi dabez erreskate lanak.\nBarikuan Josu Linaza igorreztarra, Iker Bilbao durangarra eta Amaia Agirre urnietarra Patagoniako Fitz Roy mendia bajatuten egozan, edur-jausi batek harrapau ebazanean. Edurrak Bilbao eta Agirre arrakala batera bultzatu eta bertan lurperatu ebazan momentuan. Linaza onik urten zan, baina ekipo tekniko gehiena eta satelite bidez komuniketako gailua be arrakalan behera joan ziran eta ez eban ezbeharra komuniketea lortu, hiru ordu beranduago beste eskalatzaile batzukaz kurutzatu zan arte.\nEl Chaltengo Sorospen Batzordeak azaldu dauanez, ehun metroko luzeerea, zortzi metroko zabalerea eta hamabosteko altuerea dauka arrakalak baina ezin izan dabe kalkulau, hondoko edur eta izotz tapoiaren bolumena. Baldintza horreetan, erreskatea arriskutsuegia dala-ta bertan behera itxi dabez honeen gorpuak aterateko ahaleginak. Izan be, argitu dabe alpinista biak ez dagozala desagertuta, lurperatuta baizik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001021", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia Ak lidertzari eusten deutso\nGizonezkoen Arratia Ak eta Lemoako Harrobik bana bardindu dabe etxean, andrazkoen Arratiako talde biak eta gizonezkoen Bk ostera euren partiduak irabazi dabez.\nGizonezkoen Arratia A\nZapatu arrastian jokatu eban gizonezkoen Arratia A taldeak Basconia B taldearen kontra Urbietan eta bana bardindu eban. 17 jardunaldiren ostean Arratiak lider segiduten dau eta 35 puntu ditu. Datorren partidua barriro jokatuko dau etxean Atletismo Ortuella taldearen kontra, hilaren 28an, arrastiko 15:45ean.\nGizonezkoen Arratia B\nGizonezkoen Arratia B taldeak be Igorren jokatu eban zapatuan eta 1-0 irabazi eban Ugao taldearen kontra. 17 jardunaldiren ostean Arratiak 25 puntu ditu eta zortzigarren postuan dago sailkapenean, Arratia Bk 8 jardunaldi daroaz galdu barik. Datorren partidua be Urbietan jokatuko dau lidertzan dagoan Mungia A taldearen kontra hilaren 28an, arrastiko 18:00etan.\nAndrazkoen Arratia A\nAndrazkoen Arratia Ak domeka goizean jokatu eban Logroñes U.D. taldearen kontra eta garaipen garrantzitsua lortu eban 3-2 irabazita. Hamasei jardunaldiren ostean 12. postuan dago talde arratiarra 17 puntugaz. Datorren jardunaldian puntu bakarrera daukan Berriozar talde nafarraren kontra jokatuko dau hilaren 28an, arrastiko 16:00etan.\nAndrazkoen Arratia B\nAndrazkoen Arratia B taldeak zapatu gauean jokatu eban Ibaiondo Nerbioi Erreka A taldearen kontra eta 1-0 irabazi eban. Hamabost jardunaldiren ostean seigarren postuan dago andrazkoen bigarren taldea 25 puntugaz. Datorren partidua bigarren postuan dagoan Sestao River taldearen kontra jokatuko dau barriro Igorren hilaren 29an, eguerdiko 12:30ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako taldeak zapatu arrastian jokatu eban liderra dan Mungia A taldearen kontra Arlonagusian eta bana bardindu eban partidua. 17 jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi bosgarren postuan dago sailkapenean 31 puntugaz. Datorren partidua etxean jokatuko dau barriro Begoña A taldearen kontra hilaren 28an, arrastiko 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001022", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Black Floyd taldeak kontzertua eskainiko dau Arantzazun\nFunk, blues eta reggae bersinoak joko dabez Herriko Tabernan gaur, 21:00etatik aurrera.\nBlack Floyd taldea beste banda batzuetatik datozan musikariakaz dago osotuta eta bersinoak taularatuten dabez 2018tik. Partaideen artean, Jon Andoni Perez arteaztarra dago bateria joten eta besteak, Ives Laurent frantziarra (gitarrea eta ahotsa), Fernando Solla barakaldarra (bajua) eta Jose Luis Rey (gitarrea) dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001023", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Enperadorearen kondaira' itzal antzerkia egongo da Lemoan\nZapatuan Kotxepinen, arrastiko 18:00etan taularatuko dau umeentzako ikuskizuna Patata Tropikala Antzerki Laborategiak.\nPatata Tropikala Antzerki Laborategiak Enperadorearen kondaira 2 eta 12 urte bitarteko umeentzako itzal antzerkia eskainiko dau zapatuan 18:00etan, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean.\nSinopsia\nKondairak dino antxinako Txinan, Kristo aurreko II. mendearen amaieran, Wu-Ti enperadoreak, Wang izeneko bere maitalea galdu ebala heriotzeak eroanda. Enperadoreak asko maite eban eta tristurarik handienak jota geratu zan. Negar eta negar egiten eban eta egunero bere malko bat lurrera jausten zan. Gauak eta egunak pasetan ziran eta ez inork ez ezerk ez eben Enperadorea poztuten. Egun baten, gortean ebatzi eben Wu-Ti Enperadoreari poztasuna itzultzea. Holan jaio zan Itzalen Antzerkia, itzalek, maitatutako personak bizitzara bueltetako ahalmena daukie-ta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001024", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ume txikientzako 'Azalerako ipuinak' ikuskizuna egongo da gaur Igorren\nKultur Etxean 17:30ean hasiko da ipuin kontalariaren lehen saioa eta beste bi saio egiteko aukerea egongo da, sarreren salmentearen arabera.\nGaur, hilak 20, Azalerako ipuinak ikuskizuna eskainiko da Igorreko Lasarte Aretoan, 17:30ean. Ikuskizuna ume txiki eta euren ondoan dagozan nagusieentzako olgetarako proposamena da. Ahozko tradizinotik eta haur literaturatik jasotako kantu, olerki, hitz-joko eta ipuin laburrak, 0 urtetatik 5 urtetara bitarteko umeentzako ikuskizun honetan.\nAgertokiak eta ikusleak bat egiten daben espazio eszenikora mobimentu askea eta partizipazino aktiboa garatu gura dabe Azalerako ipuinak proposamenagaz.\nLehenengo saioa 17:30ean izango da, 1 eta 3 saio artean egon daitekez, sarreren salmentaren arabera. Taldeak sortzean badira, saioetako ordutegia hauxe izango litzateke: bigarren saioa, 18:30ean, eta hirugarrrena, 19:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001025", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "2.500 euro lortu dira Igorreko III. Azoka Solidarioan\nIgorren lortutako ditua ospitaleratutako minbizidun adinbakoen zaintzaileentzako bazkari eta afari-txartelen proiektuan erabiliko dau Aspanovas alkarteak.\nJostailu, liburu eta bestelako produktuak batuten ibili ostean, abenduaren 16ean egin eban Igorreko III. Azoka Solidarioa Elkartasun Begiradak alkarteak. Batutakoa Lehendakari Agirre kalean ipinitako postuetan saldu eben eta jakinarazo dabe, 2.500 euro baino gehiago lortu dabezala.\nHasikeratik azaldu eben moduan, dirua Aspanovas alkarteari emon deutsie. Alkarte honen eginkizuna da minbizia sufriduten daben Bizkaiko ume eta nerabeen familiak zaindu eta lagundutea. Holan, Igorren lortutako dirua ospitaleratutako adinbakoen zaintzaileentzako bazkari eta afari-txartelen proiektuan erabiliko dau Aspanovasek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001026", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Gabi: 8 urtetik 13 urtera' dokumentala dakar domekan Zinuemak\nAurretik, umeentzako pelikulea egongo da ikusgai Lasarte Aretoan: Inspector Sun y la maldición de la viuda negra.\nDomekan, hilak 22, pelikula bi proiektauko dira Igorreko Kultur Etxean. Ohiko programazinoaren parte dan umeentzako filma 17:00etan, Inspector Sun y la maldición de la viuda negra, eta Zinuemaren programazinoaren parte dan euskerazko dokumentala 19:30ean, Gabi: 8 urtetik 13 urtera.\nInspector Sun y la maldición de la viuda negra (Julio Soto Gurpide, 2022) animazinozko pelikula onenen artean egon da izentauta Goya Sarietan. Holan dino sinopsiak: Shanghai, 1934. Gizakienaren pareko intsektu-mundu batean, Sun Inspektore beteranoa, armiarma bakartia, bere arerio Langosta Gorriaren aurkako atzen misinoaren buru da, merezitako erretiroa hartu aurretik. Baina Pan Am Clipper hegazkin batean, Shanghai eta San Frantzisko artean, Spindelthorp doktore dirutsua hilten dabenean amaituko dira oporrak. Sunentzako errutinazko kasu bat bezala hasten danak, gizateriaren patua ebatziko dau atzenean.\nGabi: 8 urtetik 13 urtera (Engeli Broberg, 2021) pelikula suediarra barriz, nerabezarora bidean dagozan umeen transexualidadearen inguruko dokumentala da. Holan laburtuten dau istorioa sinopsiak: Gabik Gabi izan gura dau. Desira horrek erraza dirudi, baina ez da. Gabi desbardin sentitzen da. Nahiz eta bere bizitzako 8 urteetan gauzak argi esateak ez deutsan inoz arazorik ekarri. Baina familia herri txiki batera joan eta pubertarora heltzean danean, gauzak aldatzen hasten dira.\nGo!azen datorren astean\nZinuemaren egitarauan, hilaren 29ko proiekzinoa izango da Go!azen euskal telesailaren bederatzigarren denporaldiko atzen kapituluaren aurre-estreinaldia Lasarte Aretoan, 17:00etan. Egunean bertan jente pilaketak eragozteko helburuagaz, astelehenean eta martitzenean egingo da aurre-salmentea.\nAstelehenean Zinuema bonuak dabezanek lortu ahalko dabez sarrerak 19:00etatik 20:00etara, personako bi gehienez. Sarrera arruntak barriz, martitzenean salduko dira ordutegi bardinagaz, baina personako lau erosi ahalko dira. Domekan, soberan dagozan sarrerak salduko ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001027", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaiko makroproiektuen inguruko eztabaidea egongo da zapatuan\nMakatzak taldeak konbidauta, makroproiektuen kontrako hainbat eragile batuko dira Lasarte Aretoan, 10:00etan.\nUrtailaren 21ean, zapatua, Makatzak Arratiako Ekologistak taldeak antolatuta Bizkaiko hainbat talde ekologista batuko dira Igorreko Kultur Etxean 10:00etan, Araba Bizirikeko kideak eta EHUko energia departamentuko Alvaro Campos be egongo dira bertan. Talde bizkaitarrak hurrengoak izango dira: Autopista Elektrikorik Ez! eta Makatzak arratiarrak, Enkarterri Bizirik, Aiaraldeko Mendiak Bizirik, Gatikan Interkonexio Elektrikorik Ez eta Basauriko AHT Gelditu.\nBerbagai nagusiak Bizkaian eregiten dabizan makroproiektu desbardinak izango dira: Abiadura Handiko Trena eta Gueñes-Itsaso interkonexino elektrikoa berbarako. Parke eolikoen inguruan be egingo da berba eta danak batuta, galdera bat erantzutea izango da helburua: \"Transizino energetikoa ala negozioa?\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001028", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igor Meltxorren 'Cabacas' liburuaren aurkezpena atzeratu da Karabie Gaztetxean\nHorrezaz gain, zapatuan Karabie zaharra omenduteko mokautxoa eta tiragoma txapelketea egingo dabez, erreketearen 24. urteurrenean.\nLemoako Karabie Gaztetxeak ekintza bi izan ditu antolatuta asteon, gaztetxe zaharraren erreketearen urteurrenean. Gaur bertan, hilak 19, Ertzaintzak 2012an pelotakadaz hildako Iñigo Cabacas athleticzalearen inguruko Igor Meltxorren ikerlana aurkeztu behar zan. Hilaren 21ean barriz, zapatua, gaztetxe zaharra omenduteko urteroko egitarauagaz segiduko da.\nGaur iluntzeko 19:00etan aurkeztutekoa zan liburua Cabacas (Zorrotz, 2022) da, Igor Meltxorrek idatzitakoa. Baina atzeratu egingo dala azaldu dabe gaur, monetuz data barri barik. Idazleak berak laburtuko dauz liburuaren pasarte desbardinak: 2012ko aprilaren 5ean gertatutakoa, Cabacasen gurasoen burrukea eta prozesu judizialaren nondik norakoak.\nZapatukoa barriz, erreketearen hogeta laugarren urteurrena, urteroko egitaraua izango da. Eguerdian, 12:00etan batuko dira gaztetxe barrian eta handik joango dira Karabie zaharrera. Bertan, mokautxoa jan eta tiragoma txapelketea jokatuko dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001029", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sorginen inguruko jardunaldia antolatu dau Arteako Herriko Bentak\nZapatuan berbaldiak, laburmetraiak eta erakusketak egongo dira goizetik hasita eta gauez, Dj duelua.\nArteako Herriko Bentak programazino berezia antolatu dau urtailaren 21erako, sorginak izango dira protagonistak. Izan be, goizean 11:00etatik hasita eta arrastian 16:30etik aurrera, honeek dira langai nagusia. Bitartean, babajana be egingo da bazkalduteko, izena 946 028 855 telefonora deituta emon daiteke. Amaituteko, gauez Dj 925 eta Dj Gomiren arteko duelua egongo da, 21:30etik aurrera.\nSorginen inguruko lanketarako antolatu diran ekintzak euskeraz izango dira, baina zehaztu dabe, momentuko itzulpena eskatuteko aukerea dagoala. Gainera, egun osoan zehar egongo dira ikusgai Irene Zarranz Pagola eta Xabier E. Goñiren Hustuz bete bideo mapping-aren hainbat emonaldi.\nLehen hitzordua 11:00etan da eta Amaia Nausia Pimoulier historialaria izango da hizlaria: Sorginak deseraiki emakumeak askatzeko. Sorgin-ehiza XVI. eta XVII. mendeetan. Arrastian ostera, 16:30ean sorginen inguruko hainbat laburmetrai proiektauko dira eta gero, solasaldi irekia egingo da, hainbat konbidauren parte-hartzeagaz: Leire San Martin Marcos, Juainas Paul Arzak eta Orreaga Zubeldia Apaolaza.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001030", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kaitin Allenderen bakarrizketea dakar gaur Berbalagunek\nBakarrizketeagaz batera, Mikroipuin Lehiaketako sari banaketea be egingo da Lasarte Aretoan.\nAEK-k antolatutako Berbalagun ekimenaren partetik, ekitalditxo bat egingo da gaur, urtailak 18, Igorreko Kultur Etxean 19:00etatik aurrera. Hasteko, II. Mikroipuin Lehiaketako irabazleek euren ipuinak irakurri eta sariak jasoko ditue. Gero, Kaitin Allende kazetari eta bakarrizketalariak barrezka ipiniko ditu entzuleak.\nAsteazkenean Igorrera!Hotzari umorez aurre egiteko. #bakarrizketa #umorea #monologo #humor pic.twitter.com/j8fjt2vWL3\n- Kaitin Allende January 17, 2023", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001031", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar amaituko da gazteen sagardotegiko urtekeran izena emoteko epena\nMaratu Gazteria Zerbitzuak antolatutako urtekerea martiaren 25ean egingo da, Astigarragako Iretza sagardotegira.\nIgorreko Maratu Gazteria Zerbitzuak antolatuta 18 eta 30 urte bitarteko gazteek, gehienez be 53, Astigarragako (Gipuzkoa) Iretza sagardotegira joango dira egun pasa martiaren 25ean. Izena aldez aurretik emon behar da 688 898 765 telefonoan; bihar da atzen eguna, urtailak 19. Joan-etorria egiteko autobusaren eta bazkariaren prezioa 35 euro dira, personako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001032", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria' eleberriaren gaineko solasaldia gidatuko dau Xabier Mendigurenek\nOingo barikuan, hilak 20, 19:00etan, Arteako Irakurleen Txokokoek Nerea Ibarzabal bertsolariaren lehenengo eleberria izango dabe berbagai Kultur Etxean, Xabier Mendiguren idazlearen gidaritzapean.\nSusa argitaletxeak kaleratu eban igaz Bar Gloria. Nobela honetan, taberna horretara joaten dan jentearen istorioak kontetan ditu Ibarzabalek. \"Mundu bat kabiduten da\" Gloria tabernan eta \"denporearen ate desbardinetatik sartuko da irakurlea bertara kontakizun honetan\" dinoe Susa argitaletxekoek euren webgunean. Kontakizunak, jentearen konplizidade uneak, isildutako bortxa-markak, lanordu konpartiduak eta alkarrizketak -tarteka mutuak- jasoten ditu.\nNerea Ibarzabal\nNerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein, 1994) bertsolaria, idazlea eta kazetaria da. 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna izan zan eta 2022an Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean egon zan. 2022ko urri lehenengoan, kaleratu eban Bar Gloria (Susa, 2022) bere lehenengo nobelea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001033", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kolazino Mendi Eguneko lasterketetarako izen emotea zabalik dago\nMartiaren 18an korriduko dira Bediako mendi lasterketak, proba nagusiak 1.700 metroko desnibela eta 24 kilometro daukaz.\nwww.kolazinomendieguna.com webgunean emon daiteke izena. Lasterketea martiaren 18an izango da Bedian. Hiru proba egongo dira: 1.700 metro desnibel eta 24 kilometroko lasterketea; 900 metro desnibel eta 16 kilometroko lasterketea eta Mendi Martxea. Mendi Martxea be 16 kilometrokoa izango da.\nLasterketa luzea, Euskal Mendizale Federazioaren Koparen parte izango da eta igaz baino %20 gehiago balio izango dau. Daborduko, 342 parte-hartzailek emon dabe izena. Euretako 239 lagunek 24 kilometroko lasterketan; 83k, 16 kilometrokoan, eta beste 20k Mendi Martxea egiteko. Gero, herri bazkaria egongo da Bediako frontoian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001034", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'The Big Reset' pelikulearen proiekzinoa antolatu dau Aske Bizi Arratien taldeak\nUrtailaren 20an, barikua, proiektauko da dokumental polemikoa Kiñu Gaztetxean arrastiko 18:30ean.\nAske Bizi Arratien pandemiari aurre egiteko neurrien eta honeek gizartean izan daben eraginaren inguruan lan egiten dauan taldea da eta asteon, dokumetal baten proiekzinoa antolatu dabe: The Big Reset. Dokumental hau, argitaratua izan aurretik be, ezezagunak diran egileek \"pandemiaren egiaren inguruko dokumental zensuratua\" modura aurkeztu eben.\nDokumetal honen helburu nagusia da, 2020ko udan, COVID garaian makroekonomia berbiztuteko Munduko Ekonomia Foroak aurkeztutako Berrabiatze Handia planaren ostean zehar dagoana azaldutea. Horretarako, hainbat ekonomilari, geopolitikan aditu, kazetari eta zientzialariren adierazpenak batuten dira, egileen esanetan, \"komunikabideek ohitu gaituen pandemiaren inguruko oso bestelako bersinoa emoten dabenak\".\nAtzenik, aitatu beharrekoa da dokumetal honek kritika sakonak jaso dituala, batez be, datu egiaztatzaileak dabezan komunikabideen partetik. Birusaren, txertoaren eta neurri murriztatzaile inguruan gezurrak esatea egotzi jako dokumetalari, eta bertan esaten dan gehiena, etorkizunaren inguruko \"uste okerrak\" baino ez dirala be gehietzen dabe Fact Check komunikabideek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001035", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Izenaduba Basora bisitea antolatu dau Berbalagunek\nMungiako euskal mitologiaren interpretazino zentroa eta Bizkaiko baserri zaharrena eguen arrastian bisitauko dabez, eguaztenean emon daiteke izena.\nUrtailaren 19an, eguena, AEKren euskerearen erabilerea buztartuteko Berbalagun ekimenaren talde arratiarrek txango bat antolatu dabe Mungiara: Izenaduba Basoa euskal mitologiaren interpretazino zentrora eta honen parte dan Landetxo Goikoa baserrira, Bizkaiko baserririk zaharrena dana, 1510 urtekoa hain zuzen be.\nUrtekerea arrastiz egingo da, 16:00etan Igorretik kotxeak antolatu ostean urtenda. Askoz jota, hogeiko taldea egingo da euskaldun zahar, barri zein ikasleakaz. Parte-hartzeako, izena eguaztenean, hilak 18, emon daiteke Igorreko Kubulu Euskaltegian; 09:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 19:00etara.\nIzenaduba Euskal Herriko mitologiaren inguruko lehenengo interpretazino zentroa da, 6.000 metro karratu daukaz eta honen parte da Bizkaiko baserri zaharrena dan Landetxo Goikoa baserria. Parkean, \"dana da magikoa\" eta izaki mitologikoak eta honeen inguruko kondairak ezetuteko gune aproposa da. XVI. mendeko baserrikoa ostera, helduentzako bisitea da eta orduko arkitektura zein bizimodua ezetuteaz gain, euskal historia eta kulturara hurbilduteko balio dau.\nBerbalagun\nBerbalagun egitasmoak euskera ikasleek eta euskaldunek osotutako taldeak sortzean ditu, adin guztietarako mintzapraktika saioak antolatuta. Taldeek eurek ebazten dabe euren ordutegia eta non batu; beraz, hainbat jardueratarako aukerea emoten dau: mintzataldeak, txangoak, tailerrak, mintzodromoak, lehiaketak, berbaldiak, urtekerak eta astegoienpasak, berbarako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001036", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Neguko jaiak antolatuteko Igorreko batzordea batuko da bihar\nAratusteak antolatuteko batzar irekia Kultur Etxean egingo da, arrastiko 18:00etan.\nPasau dan urtean hasi zan Igorren aratuste ereduaren inguruko hausnarketea eta aurten be, herritarrakaz batera antolatuko da neguko jaia. Holan, batzar ireki baten deialdia egin da: urtailaren 17an arrastiko 18:00etan Igorreko Kultur Etxean. Herritar zein eragileak deitu ditue, batzordean parte hartzeako.\nOin dala urtebete, Oier Araolaza antropologoak Mozorrotzea ez da disfrazatzea berbaldia emon eban Igorren eta orduan hasi zan inauterien eredua aldatu edo antxinakoa berreskuratzeko hausnarketea. Araolazak disfrazatzearen eta mozorrotzearen arteko desbardintasunak azaldu ebazan orduan, eta inauteri tradizionaletan topetan diran mozorroen ezaugarrien inguruan egin eban berba. Tradizino honeetatik urrun dagoz gaur-egungo aratusteak eta honen inguruko hausnarketa kolektiboa egin gura da Igorren.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001037", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar hasiko dira Igorreko Auzo Batzarrak\nHerritarren proposamenetarako dagoan 40.000 euroko partidea zertan inbertidu ebatziko da bederatzi batzarretan. Lehen hitzordua, Urkizu eta Garakoiko auzotarrakaz izango da.\nIgorreko Auzo Batzarrak astebetez atzeratuak izan ostean, urtailaren 17an hasiko dira atzenean. Bederatzi batzar egingo dira guztira, herritarren eta Udalaren artean. Izan be, auzoez gainera gazteakaz, jubiladuakaz eta aisialdi zein kirol eragileakaz be egingo dira batzarrak.\nBatzar honeen helburu nagusia, 2023ko aurrekontuetan herritarren proposamenetarako gorde diran 40.000 euroak zertan inbertidu ebaztea izango da. Horrezaz gain, auzoen egoerearen ebaluaketea egiteko be aprobetxauko dira bilerak, \"hobetzeko aukerak aztertuteko\".\nHitzorduak\nUrtailak 17, Urkizu eta Garakoi: Urkizuko ermitan, 19:30ean.\nUrtailak 18, Solaguren eta San Juan: San Juaneko txokoan, 18:00etan.\nUrtailak 18, San Kristobal: txokoan, 19:30ean.\nUrtailak 19, gazteria: kultur etxean, 18:00etan.\nUrtailak 19, Garbe eta Mikele: kultur etxean, 19:00etan.\nUrtailak 24, jubiladuak: jubiladuen txokoan, 18:00etan.\nUrtailak 24, kultura eta kirola: kultur etxean 19:30ean.\nUrtailak 26, erdigunea: Olabarri, Lehendakari Agirre, Sabino Arana, Elexalde eta Udea: kultur etxean 18:00etan.\nUrtailak 26, Gezala, Basauntz eta Basarte: udaletxeko pleno aretoan, 19:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001038", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Irabazten hasi dau Amaia Aldaik Bizkaia Txapelketea\nKluben arteko txapelketea be hasi dau bide onetik, ligaxka faseko lehen jardunaldia irabazita.\nAmaia Aldai pelotari dimoztarra txapelketa bitan egongo da murgilduta datozan asteotan: V. Bizkaia Txapelketan eta Euskal Herriko Ezker Hormako Kluben Arteko Txapelketan. Bizkaia Txapelketan, Nora Mendizabal dauka bidelagun eta barikuan, Madalen Etxegarai eta Enara Gaminderen kontra jokatu eben lehen partidua. 22-14 irabazi eban Aldairen bikoteak Bilbon.\nAldai eta Mendizabal galtzean hasi ziran, 4-7, baina zazpira bardindu eta partiduaren jaube egin ziran. Holan, tantuz tantu aldea handituten hasi ziran Aldaik hogeta bigarren tantua irabazi eban arte, aurkariak hamalau tantugaz itxita. Holan, hurbilago dauka bikoteak zezeilaren 10ean jokatuko dan finalean parte hartzeako aukerea.\nDatorren barikuan, hilak 20, izango da bigarren jardunaldia Bizkaia frontoian eta hirugarrena hilaren 28an, Zallan. Partiduotan beste bikoteen kontra neurtuko dira: Olatz Arrizabalaga eta Uxue Oses, zein Leire Garai eta Andrea Capellan.\nKluben arteko txapelketea\nBizkaia Txapelketeaz gainera, Amaia Aldak Euskal Herriko Ezker Hormako Kluben Arteko Txapelketea be jokatuko dau hileon. Txapelketa honetan Enara Gaminde izango dau lagun Lea taldean, ligaxkako bost jardunaldiei aurre egin eta finalera ailegetako helburuagaz. Lehen partiduan, Leire Garai eta Nora Mendizabaleri egin deutsee aurre hilaren 14an eta 22-12 garaitu dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001039", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia A lidertzan\nGizonezkoen Arratia Ak, andrazkoen Arratia Bk eta Lemoako Harrobik irabazi ditue astegoieneko partiduak. Gizonezkoen Arratia Bk ostera bardindu eta andrazkoen lehen taldeak galdu egin dau.\nGizonezkoen Arratia A\nUrteko lehen partidua galdu ostean, pasau dan zapatuan etxetik kanpo Apurtuarteren kontra jokatutakoa irabazi egin eban Arratia Ak, 0-2. Hamasei jardunaldiren ostean Arratia A lidertzan dago 34 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Basconia B taldearen kontra hilaren 21ean, arrastiko 17:45ean.\nGizonezkoen Arratia B\nDomeka arrastian etxetik kanpo jokatu eban Arratia B taldeak ostera Ezkurdi Aren kontra eta bana bardindu eban talde arratiarrak. Hamasai jardunaldiren ostean 22 puntu ditu Arratia Bk eta bederatzigarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Ugao taldearen kontra hilaren 21ean, arrastiko 15:30ean.\nAndrazkoen Arratia A\nArratia A taldeak zapatuan jokatu eban ligako partidua lidertzan dagoan Real Sociedad B taldearen kontra eta 0-5 galdu eban etxean. Hamabost jardunaldiren ostean 16 taldeko ligan hamahirugarren postuan dago 14 puntugaz. Datorren partidua be Urbietan jokatuko dau urtailaren 22an, goizeko 11:15ean U.D. Logroñes taldearen kontra.\nAndrazkoen Arratia B\nArratia Bk ostera domekan jokatu eban etxetik kanpo Bizkerre C taldearen kontra eta 0-2 irabazi eban. 14 jardunaldiren ostean Arratia B seigarren postuan dago 22 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Arratia Bk Ibaiondo Nerbioi Erreka A taldearen kontra hilaren 21ean, gaueko 20:00etan.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Ugao taldearen kontra eta 1-2 irabazi eban. Lemoako Harrobi seigarren postuan dago hamalau jardunaldi jokatu ostean 30 puntugaz. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Lemoako taldeak Mungia A liderraren kontra hilaren 21ean, arrastiko 17:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001040", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kiñuko asanbladakideek gaztetxea erasotua izan dala jakinarazo dabe\nEguaztenean, persona bat mazu bategaz harrapau eben gaztetxean eta hainbat kalte salatu ditue, koadru elektrikoan eta ateetan berbarako.\nKiñu Gaztetxeak gaur arrastian argitaratutako ohar batean jakinarazo dabenez, asteon hainbat eraso eta mehatxu jasan dauz gaztetxeak. Oharrean azalduten danez, pasau dan astean persona bateri gaztetxearen parte dan, baina barrura sartzeako sarrerarik ez daukan, garaje bat itxi jakon aste betez lo egiteko; errespetu faltakaz heldu zan arren.\n\"Ez doguz holango eroasoak onartuko herriarena dan espazio batenganako. Aurrean egongo gara\"\nAstean zehar, asanbladakideek BEGITUri azaldu deutsienez, hainbat alternatiba eskaini jakoz persona horreri: \"Beste aukera bat izateko alternatibak opatu jakoz, eta laguntzea eskaini, gizarte zerbitzuetara hurbildu eta baldintza duinagoak izateko\". Halanda be, \"dana apurtu eta erreko ebala\" esanez mehatxatu ebazan asanbladakideak.\nEgoerea ikusita, martitzen gauean hurrengo egunean kanpoan egon behar zala esatera hurbildu ziran: \"Baina eguazten goizean, kide bat gaztetxera sartu eta persona hau borra bategaz harrapau eban, ateari kolpeka. Kanporatua izan ostean, goiz osoan ibili zan mehatxuka, harriak botata, kolpeka eta \"putos bujarras\" moduko komentario homofoboak oihukatuten\".\nAuzotarren hainbat dei jaso ostean, Ertzaintza be hurbildu zan Garbe auzora. Ertzaintzek erasotzailea Arantzazuko bidean topau eben arren, ez eben neurririk hartu. Hurrengo egunetan be, gaztetxeko kideen kontrako irainak salatu ditue eta \"gaztetxeari sue\" emoteagaz mehatxatu dauala azaldu dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001041", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lau eguneko komiki ikastaroa antolatu da Zeberion\nZortzi eta hamaika urte bitarteko umeentzako izango da ikastaroa, hurrengo lau martitzenetan.\nUrtailaren 17an, 24an, 31n eta zezeilaren 7an, martitzenak, komiki tailerrak egongo dira Zeberioko udaletxean zortzi eta hamaika urte arteko umeentzako. Udaletxeko bigarren solairuan izango dira saioak, 19:15etik aurrera. Izena aldez aurretik emon behar da, emailean. Hazi Hezkuntza animazino soziokulturalean aditua dan enpreseak gidatuko dauz saioak eta komikiak egiteko teknikak landuko dira: personaiak, bunbuiloak, onomatopeiak...", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001042", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garagarrilean Europarik bidaiatzera eroango dauz gazteak Maratuk\nAstelehenean egingo da izena emon eta nora joan ebazteko asanbladea, Igorreko Kultur Etxean 17:30ean.\nMaratu Gazteria Zerbitzuak aurten be antolatuko dau, hamasei eta hogei urte bitarteko gazteentzako, Europatik bidaia bat. Garagarrilean izango da bidaia, baina helmugea ebatzi barik dago oindino. Horretarako, urtailaren 16an parte-hartzeako interesa daukien gazteakaz batuko dira Maratuko begiraleak, 17:30ean Igorreko Kultur Etxean.\nAsteleheneko asanbladan, izena emoteko aukerea egongo da eta bisitetako lekuak aukeratuko ditue. Begiraleek azaldu dabenez, normalean herrialde bakarra bisitetan da, baina gehiago ikusi daitekez, herrialdearen arabera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001043", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astelehenean zabalduko da Ubidestroi Trailen izena emoteko epea\nMaiatzaren 27an korriduko da mendi-lasterketearen bigarren edizinoa, \"Ubiden mundu bat daukazue zain\" lelopean.\nUbidestroi Trail mendi-lasterketako antolatzaileak hasi dira maiatzaren 27an jokatuko dan bigarren edizinoa antolatuten korrikalariak be, laster hasi beharko dira berotuten. Izan be, urtailaren 16tik aurrera emon ahalko da izena, kronoak.com webgunean. Maiatzaren 22ra arte, edo 300 dorsalak amaitu arte, egongo da zabalik izen-emote kanpainea.\nIgazko lehenengo edizinoa sano arrakastatsua izan zan arren, bigarren honetan, hobetuteko aldaketatxo batzuk egin dabez antolatzaileek. Holan, urrietan izan beharrean, maiatzera pasau da. Urrietan \"Gorbeian egongo dan proba kopurua ikusita\", \"jasangarritasunaren aldeko konpromisoagaitik\" hartu dabe antolatzaileek ebatzia.\nIbilbidean be egin dira hainbat aldaketa. Beraz, lasterketea gogorragoa izango da aurtengoan: 27 kilometro eta 1.700 metroko desnibela eukazan igaz lasterketeak eta 28 kilometro eta 2.000 metroko desnibela daukaz aurten. Atzenik, umeentzako \"Ubidestroitxo\" bat egiteko asmoa be agertu dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001044", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hitz Tantak taldeak kontzertua eskainiko dau Artean\nHerriko Bentan izango da zuzeneko emonaldi akustikoa, zapatuan 21:30ean.\nArteako Herriko Bentak konbidauta, Hitz Tantak talde nafarrak bere lehen diskoa aurkeztuko dau urtailaren 14an, 21:30etik aurrera. Talde akustikoaren lehen lan hau Luna en escorpio, decadente en hetero da eta hamar kanta batzean ditu. Taldearen letra eta musikearen egilea, abeslaria izateaz gain, Itziar Bardaji da eta beragaz grabetan ibili dira M'Arte, Marta Rojo eta Aitor Villar kajoi, gitarra eta shaker-agaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001045", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Onartu dira Arratiako Udalen Mankomunitateko aurrekontuak\nEAJko ordezkarien aldeko botoakaz egin dau aurrera 2023ko aurrekontuak, ia 5,8 milioi euro kudeatuko dira guztira.\nAbenduko osoko bilkuran, EAJren aldeko eta EH Bilduren kontrako botoekaz onartu zan 2023rako Arratiako Udalen Mankomunitatearen aurrekontua, Ubideko Herri Kandidatura ez zan bertaratu. Holan, onartu da aurten 5.778.781,80 euro gastetea, \"partidarik garrantzitsuenak gizarte-zerbitzuetakoak\" izango diralarik. Beste alde batetik, AUMk onartu dau atzen legealdiko Eguneko Arretza Zentroa martxan ipinteko proiektuak kale egin dauala, \"zerbitzuaren erabiltzaile falteagaitik\".\nGizarte Larraialdietarako Laguntza eta etxerik etxeko zerbitzuarentzat 327.000 euro egongo dira eta Zerbitzu Zorroan, 74.000 euro. Gazteriarentzat barriz, 75.000 euro bideratuko dira eta 58.000 genero bardintasuna buztartuteko. Desgaitasunak daukiezan personak lagunduteko 35.000 euro dagoz eta mantenidu egiten da enplegua sustatzeko partidea, 100.000 euro.\nBeste alde batetik, 2030 Agenda planean aurrera egiteko, Mankomunitateak arlo horretan behar egiteko persona bat kontratetea aurreikusten dauala azaldu dabe. Beraz, jasangarritasunerako partida 101.958 eurokoa izango da. Argiteria publikoan be inbertiduko dira ia 250.000 euro: \"Efizientzia energetikorako neurriak ezarten jarraituko da, atzen urteotan diru-aurrezte handia ekarri dabe konsumo elektrikoan\".\nPartida nagusi bi\nAurrekontuan proposatutako ditu gehiena adinekoentzako Arratiako Egoitzara bideratuko da aurten be, era autonomoan kudeatuko dabez 2.327.897,54 euro. Egoiliarrentzako laguntzan, animazino psikosozialean, zerbitzu medikuan, garraioan eta fisioterapian egingo dira inbersinoak. Beste partida nagusia ostera, uri-hondakin solidoen bilketa eta tratamendurako izango da: 1.259.972 euro. Azpimarratu dabe, kamioi barria erosiko dala eta eukiontzi marroiaren inguruko sensibilizazino kanpaina bat ipiniko dala martxan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001046", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan egingo dau Arantzartek urteko lehen jantzaldia\nIgorreko kiroldegiko frontoian egongo dira ikusgai arrastian umeen, ikastaroko partaideen eta nagusien taldearen jantzaldiak.\nUrtailaren 14an Igorreko kiroldegiko frontoian, Arantzarte Dantza Taldeak urteari ondoetorria emoteko jantzaldia egingo dau. Umeen zein ikastaroetako partaideen jantzak egongo dira ikusgai eta ikuskizuna biribilduteko, nagusien taldea be urtengo da jantza egitera.\nAurtengo ikasturtean umeen hiru talde sortu dabez, bata astelehenetan, 3-4 urteko jantzari gaztetxoakaz, eta talde bi barikuetan, jantzari hasibarriakaz. Horrezaz gain, eguazten arrastietan ikastaroa egoten da 19:00etan hasita. \"Bertara, edade guztietako jantzariak animetan dira jantzeagaz eta konpainiagaz disfrutetan\" dinoe taldekoek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001047", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar hasiko da andrazkoen V. Bizkaia Txapelketea\nAmaia Aldairen bikotea Nora Mendizabal izango da zezeilaren 10era arte jokatuko dan txapelketan, Etxegarai eta Gaminde izango dira lehen aurkariak.\nUrtailaren 13an emongo jako hasikerea andrazkoen eskupelotako V. Bizkaia Txapelketeari eta lehia horretan egongo da Amaia Aldai pelotari dimoztarra, Nora Mendizabalegaz batera. Beste hiru bikoteak Olatz Arrizabalaga eta Uxue Oses, Madalen Etxegarai eta Enara Gaminde, eta Leire Garai eta Andrea Capellan dira.\nHasteko, ligaxkako hiru jardunaldi egongo dira, hilaren 13an eta 20an Bilboko Bizkaia frontoian eta hilaren 28an, Zallan. Arrastiz jokatuko dira danak, 18:00etan, eta Bizkaia frontoiko Facebook kontuan egongo dira ikusgai zuzenean. Finala barriz, zezeilaren 10ean jokatuko da, hau be Bilbon, eta ETBn ikusi ahalko da.\nKluben arteko txapelketea\nBizkaia Txapelketeaz gainera, Amaia Aldak Euskal Herriko Ezker Hormako Kluben Arteko Txapelketea be hasiko dau asteon, zapatuan. Txapelketa honetan Enara Gaminde izango dau lagun, ligaxkako bost jardunaldiei aurre egin eta finalera ailegetako helburuagaz. Lehen partiduan, Leire Garai eta Nora Mendizabaleri egin beharko deutsee aurre, zapatuan Gasteizen, 16:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001048", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Black is Beltza II: Ainhoa\" proiektauko da Igorren\nZinuema proba pilotuaren zazpigarren emonaldia 19:30ean hasiko da, 17:00etan barriz Rabbit Academy: pazko arrautzen lapurreta handia egongo da ikusgai.\nDomekan, hilak 15, euskerazko beste film bi proiektauko dira Igorreko Lasarte Aretoan: Rabbit Academy: pazko arrautzen lapurreta handia 17:00etan eta Black is Beltza II: Ainhoa 19:30ean. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolatutako Zinuema proiekzino zikloaren parte dana, Fermin Muguruzaren animazinozko bigarren pelikulea da.\nBlack is beltza pelikulearen bigarren zatian, Fermin Muguruzak Ainhoaren istorioa kontetan dau, Manexen alabarena hain zuzen be. Bertan, Bolivian jaio eta Kuban hezitako protagonistea Euskal Herrira joango da, aitaren lurra ezetutera 1988an. Josune kazetaria ezetu eta Libano, Afganistan eta Marseillara egingo dabe bidaia, Gerra Hotzeko atzen urteen testuinguruan, narkotrafiko sareak trama politikoakaz alkartzen diran munduagaz egingo dabe topo.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001049", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Osasun publikoaren alde mobilizatzeko deia egin dau barriro Zeberioko EH Bilduk\nBariku iluntzean egingo dabe elkarretaratzea udaletxe aurrean, 19:30ean.\nUrtailaren 13rako, Zeberioko EH Bilduk \"kalidadezko osasun sistema publikoaren alde\" udaletxe aurrean elkarretaratzeko deialdia egin dau. Udatik, hainbat mobilizazino egin ditue Zeberion, herriko osasun zentroaren egoerea dala-ta. Izan be, udan ez zan medikurik egon herrian.\nGabonetan be, ordutegia murriztuta egon dala azpimarratu dau EH Bilduk. Gabonak irauten daben aste bietan, konsultategia hiru egunez bakarrik zabaldu dala salatu dabe, eta horren errua EAJri egotzi: \"Osakidetza maldan behera, EAJren kudeaketa eskasagaitik\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001050", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ether Ensemble taldeak kontzertua eskainiko dau Lemoan\nKotxepin Kultur Etxean izango da \"musika klasikotik garaikidera bidaia\" dan emonaldia, barikuan iluntzeko 20:00etan.\nEther Ensemble 2018an lantzen hasi eta 2019an egonkortutako taldea da, Musikeneko ikasle eta irakasle batzuek sortuta. Gaur Pau Torres (saxoa), Jose Angel Babiano (pianoa), Garazi Navas (akordeoia) eta Nerea Quincoces (bateria eta perkusinoa) dira taldekideak eta euren sorkuntza prozesua \"interpretazinoaren, transkripzinoaren eta sorkuntza propioaren fusino landu batetik\" abiatuten dala dinoe.\nEmonaldi hau, bidaia bat be izango da, \"musika klasikotik garaikidera\": \"Programa lan propioen multzo bat izango da, bersino batzukaz batera. Estiloa askotarikoa da: klasikoa edo jazza, musika garaikide eta herrikoiagoak (rocka, metala, technoa...)\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001051", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Museoaren erakusketa ibiltaria heldu da Arteara\nMuseo barriztuaren aurrerapen lez, Euskal kulturaren nazioarteko atea erakusketea zezeilaren 8ra arte egongo da ikusgai plazan.\nBilboko Euskal Museoak maiatzean inaugurau eban Euskal kulturaren nazioarteko atea erakusketea Bilbon bertan, eta Bizkaiko hainbat herritik pasau ostean, Arratiara heldu dira hogei panelak. Urtailaren 9tik, zezeilaren 8ra arte egongo da erakusketea Arteako plazan.\nEuskal Museoa, fisikoa, zarratuta dago momentuz, \"erabarritze integraleko obrak hasi aurretik egin beharreko lanak\" dirala-ta. Holan, erakusketea museo barriztuaren aurrerapen bat be bada: \"Erakusketearen helburua da bertako jenteari eta bisitariei ezagutarazotea zelangoa izango dan Euskal Museo barria, egingo dan barrikuntza integraleko prozesuaren ostean. Alde batetik, alderdi arkitektonikoa erakutsiko da, infografia eta informazino teknikoa oinarri hartuta. Bestetik, erakusketa ibiltariak Euskal Museoaren etorkizuneko museografia barriaren zati bat erakutsiko dau. Infografiek espazio batzuk erakutsiko ditue, esaterako, Klaustroa\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001052", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ernaik urteko dinamika politikoa aurkeztuko dau zapatuan\n\"Oin daukagu Arratia aldatuteko aukerea\" lelopean, aurtengo burruken plangintzea azalduko dabe Kiñu Gaztetxean, 17:30ean.\nErnaik Orain dugu aukera dinamikea aurkeztu eban urte amaieran ezker abertzalearen gazte antolakundearen hamargarren urteurrenari begira. Helburua, \"herriz herri eta auzoz auzo alternatiba zehatzak\" topau eta martxan ipintea da.\nHolan, Arratiako Ernaik eskualdean gazte burrukearen bitartez aldaketak lortuteko dinamika propioa landuko dau: Oin daukagu Arratia aldatuteko aukerea. Hau herritarrei azalduteko egingo da aurkezpena hilaren 14an, Igorreko Kiñu Gaztetxean 17:30ean.\nArratiako Ernaiko militanteek aurreratu dabenez, uda heldu orduko, lau gai nagusi landuko dira eskualdean, hilez hile: oinarrizko produktuen garestitzea, etxebizitza eskubidea, lan baldintza duinak eta hezkuntza. Gainera, azaldu dabe, Igorren Gabonetako argiak amatetako ekintzea, argindarraren prezioaren gorakadearen kontrako ekintzea izan zala.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001053", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Atzeratu egin da 'Nire gorputza gudu zelai bat da' tailerra\nIlgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskoleak ez dau data barririk zehaztu, momentuz.\nNire gorputza gudu zelai bat da izeneko tailerra urtailaren 11n hastekoa zan Zeanurin, Irati Garciaren eskutik, baina atzeratu egin dabe eta momentuz, ez dago tailerra egiteko fetxarik. Ikastaroak ordu biko hiru saio ditu eta bertan, edertasunari lotutako kanonak, dietearen kulturea eta lodifobia landuten dira, besteak beste.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001054", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Sigo siendo' dokumentala dakar Zineklubak asteon\nJavier Corcueraren musika perutarraren inguruko filma Lasarte Aretoan egongo da ikusgai eguenean, 20:00etan.\nUrteko lehen Zineklub saioan, hilaren 12an, Sigo Siendo dokumental perutarra egongo da ikusgai Igorreko Kultur Etxean, 20:00etan. Ana de Pradagaz batera landutako filma 2013koa da eta Perutik zehar, musika herrikoia erakutsi eta musikarien istorioak batzean ditu. 2014an, dokumental onenen artean izentauta egon zan, Platino Sarietan.\nSinopsia\nKachkaniraqmi esakera kitxua da, Andeetako nazino indigenetako bat, \"izaten jarraitzen dot, oindino naz\" esan gura dauana. Film hau ibilbide musikal ikusgarria da Peru ezezagun eta ezkutu batetik, hiru eskualde handitan barrena: Ayacucho (Andeetako eremua), Amazonia (oihana) eta Costa (Lima, hiria). Horreetan, bertoko hizkuntzan abesten segiduten da, gitarrea, bibolina, harpea, tiradera joteko modu bakarragaz; nortzuk diran kontetako istorioak sortuz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001055", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaztedi garaitu dabe zekorrek San Txismen\nZapatu eguerdian jokatutako partidua 20-13 irabazi eban Arratiko Zekorrak taldeak; seigarren postuan dagoz oin, hirugarrenetik hiru puntura.\nSei partidu geratzen dira Euskal Ligako Gizonezkoen Ohorezko B Mailako ligea amaituteko eta sailkapena estutzen doa. Partidu gehienak galdu ostean, Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak lortu dau sailkapenean aurrera egiteko burrukan sartutea, atzen bi partiduak irabazi ostean. Astegoien honetan Gaztedi talde gasteiztarra jaso eta garaitu dabe San Txisme zelaian, 20-13.\nEkaitz Duñabeitia entrenatzaileak azaldu dauanez, partidu \"ona\" jokatu eben arratiarrek, batez be defentsan: \"Gogor egin genduan defensan, eurak eraso indartsuak egiten ebezan eta; ekipo gogorra da\". Halanda be, partidua galtzean hasi eben, 3-8 hogeigarren minutuan. Baina Iñigo Galleterok hiru entsegu egin ebazan lehen zatia amaitu orduko eta Mikel Gonzalez bat eraldatu. Holan, lasaiago jokatu eben bigarren zatia, aurkariek entsegu bat lortu baeben be.\nHurrengo partidua urtailaren 22an jokatuko dabe zekorrek, Zarautz/Beltzak taldearen kontra etxetik kanpo. San Txismeko hurrengo partidua barriz, Irungo Zaisa Txingudi taldearen kontra izango da, zezeileko lehen astegoienean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001056", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astebete atzeratu dira Igorreko Auzo Batzarrak\nUrtailean zehar bederatzi batzar egingo dira, 2023ko aurrekontuetan herritarren poposamenetarako gorde dan 40.000 euroko partideagaz zer egin ebazteko.\nAurten be Igorreko Udalak auzo batzarrak antolatu dauz, urtailean zehar egingo diranak. Bederatzi izango dira guztira, auzoez gain gazteakaz, jubilauakaz eta aisialdi zein kirol eragileakaz be batuko da-ta Udala.\nBatzar honeen helburu nagusia, 2023ko aurrekontuetan herritarren proposamenetarako gorde diran 40.000 euroak zertan inbertidu ebaztea izango da. Horrezaz gain, auzoen egoerearen ebaluaketea egiteko be aprobetxauko dira bilerak, \"hobetzeko aukerak aztertuteko\".\nHitzorduak\nUrtailak 17, Urkuzu eta Garakoi: Urkuzuko ermitan 19:30ean.\nUrtailak 18, Solaguren eta San Juan: San Juaneko txokoan, 18:00etan.\nUrtailak 18, San Kristobal: txokoan, 19:30ean.\nUrtailak 19, gazteria: kultur etxean, 18:00etan.\nUrtailak 19, Garbe eta Mikele: kultur etxean, 19:00etan.\nUrtailak 24, jubiladuak: jubiladuen txokoan, 18:00etan.\nUrtailak 24, kultura eta kirola: kultur etxean 19:30ean.\nUrtailak 26, Gezala, Basauntz eta Basarte: udaletxeko pleno aretoan, 19:30ean.\nUrtailak 26, erdigunea: Olabarri, Lehendakari Agirre, Sabino Arana, Elexalde eta Udea: kultur etxean 18:300etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001057", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Manaslu neguan igotea bere ibilbideko \"esperientziarik gogorrenetakoa\" izan dala dino Alex Txikonek\nKatmandutik espedizino historikoaren ebaluaketea egin dau lemoaztarrak; mendiaren eta eguraldiaren egoera txarragaz be, 60 ordutan lortu eban zortzimilakoa igon eta bajatutea.\nAlex Txikon mendizale lemoaztarrak eta bere taldeak urtailaren 6an lortu eban historia egitea. Arau barriakaz, 8.163 metroko altuera daukan Manaslu mendia neguan eta oxigeno gehiagarri barik igoten lehena izan da-ta. Atzen bi saiakeretan igotea lortu ez ebanez, oingoan estrategia aldatu eta ahalik eta arinen igoten saiatu dira, baita lortu be. Holan, espedizino hau, \"nire ibilbideko esperientziarik zorrotz eta gogorrenetarikoa\" izan dala azaldu dau Txikonek.\n\"Egia da oingo honetan argi nebala aukerea izan bezain laster, azkar egin gura genduala, baina agian ez hainbeste. Gauez zenbat eta ordu gehiago egin, orduan eta aukera gitxiago gailurra egiteko, izozketak sufriduteko aukera gehiago dagoalako. Baina indar eta adore handia atera genduan eta zorionez, lortu dogu\"\nIzan be, kanpamentu nagusitik Manasluko tontorrera heldu eta bueltetan, 60 ordu baino ez dabez erabili. Halanda be, bidearen egoerea ez da onena izan, \"muturreko hotza, izotza eta haize zakarra\" lagun izan dabez eta. Tenperaturak, zero azpitik 45 gradura be heldu ziran gauez: \"Gatxa da jenteak baldintza horreek zer suposatuten daben jakitea. Gure paparraren eta luma-jantziaren artean geunkan kantinploretako ura izoztu egin jakun. Inoz ez jaku holangorik gertatu\". Tarterik gatxena, C2rako bide izan zala azpimarratu dau Txikonek: \"Bizitzan egin dodan gatxenetakoa izan zan, bildurra pasau genduan\".\nTontorrean bertan be egon ziran zailtasunak, ez eukielako argi benetako tontorra zein zan: \"Gaueko 23:00etan gailurrerantza urten eta bertara heldu ginan 09:30ean. Pinakuluaren parean (7.992 metro), gailur nagusira heldu aurreko atzen zatian, eguna argitu zan. Atzen zati hau oso luzea egin jakun. Bazirudien ez zala inoiz amaituko... Espedizino komertzialak geratzen ziran lekua ikusi genduan, baina igoerearen aurreko argazkiak aztertuta jakin gendun benetako tontorra aurrerago egoala. Ibilaldi txiki bat egin eta taldeko kide guztiak heldu ginan gailurrera. Gero, astiro-astiro bajatuten hasi ginan, eta hori zan, zalantza barik, erronkearen gauzarik zailena\". Izan be, sherpetako bat 400 metro amildu zala aitortu dau Txikonek: \"Nire aurrean jausten ikusi neban, 7.250 metrotik 6.850 metroraino, mirariz dago bizirik\".\nLemoaztarra Pasang Nurbu, Chhapel, Gelu, Maila, Mantere Lama eta Gamje Babu sherpakaz igon zan tontorrera, izan be, Simone Moro italiarrak arinago emon eban bueltea. C2tik bakarrik bajatu zan, Txikonek azaldu dauanez, segiduteko indarra baeukan be, bajatuteko orduan taldea oztopatuko ebala uste eban Morok: \"Gailur hau Simone Morori be zor deutsagu\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001058", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Galdu arren lidertzan segiduten dau gizonezkoen Arratia Ak\nLemoako Harrobik be galdu egin eban eta andrazkoen Arratia A taldeak bakarrik irabazi dau jardunaldi honetan; gizonezkoen zein andrazkoen Arratia Bk bardinketea lortu eben etxean.\nArratia A gizonezkoak\nArratiako gizonezkoen A taldeak ezin izan deutsa bere bolada onari jarraipenik emon eta urteko lehen partidua galdu eban 2-1 domeka goizean Gallarta A taldearen kontra etxetik kanpo. Halanda be, lider jarraitzen dau Arratiak 15 jardunaldiren ostean 31 puntugaz. Datorren partidua be etxetik kanpo jokatuko dau Apurtuarte taldearen kontra hilaren 14an, 18:30ean.\nArratia B gizonezkoak\nGizonezkoen Arratia B taldeak urtailaren 8an, domekea, jokatu eban lidertzan egoan Amorebieta B taldearen kontra eta bina bardindu eban partidua. Hamabost jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago Urbietako taldea 21 puntugaz. Datorren partidua Ezkurdi A taldearen kontra jokatuko dau hilaren 15ean, arrastiko 18:00etan etxetik kanpo.\nArratia A andrazkoak\nZortzigarren jardunalditik, DUX Logroño Bri Urbietan 1-0 irabazi eutsanetik, ez dau partidurik irabazi andrazkoen Arratia A taldeak, garaipena ostera urtailaren 7an jokatutako hamalaugarren jardunaldian heldu zan, Tolosa taldeari 0-1 irabazita etxetik kanpo. Hamalau jardunaldiren ostean Arratia A hamahirugarren dago 14 puntugaz. Datorren partidua urtailaren 14an arrastiko 17:30ean jokatuko dau Urbietan Real Sociedad B liderraren kontra.\nArratia B andrazkoak\nAndrazkoen Arratia B taldeak, zapatuan, hilak 7, jokatu eban Bizkeneskak taldearen kontra Urbietan eta husna bardindu eban. Hamahiru jardunaldiren ostean zazpigarren postuan dago Arratia B 19 puntugaz. Datorren partidua Bizkerre C taldearen kontra jokatuko dau urtailaren 15ean, arrastiko 16:00etan etxetik kanpo.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik zapatuan, urtailak 7, jokatu eban Arlonagusian Ezkurdi A taldearen kontra eta bere hirugarren partidua jarraian galdu eban, 1-3. Hamabost jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi seigarren postuan dago 27 puntugaz. Datorren partidua Ugao taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 15ean arrastiko 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001059", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Odei Pintok irabazi dau Zeberioko III. Argazki Lehiaketea\nOnddoaren argazkiak lortu dauz herritarren boto gehien, bigarren saria barriz, Itziar Dovalek lortu dau.\nAbenduaren 31n amaitu zan Zeberioko III. Argazki Lehiaketara aurkeztutako argazkien artean aukeraketea egiteko epea eta Zeberioko Udalak, argitu dau nortzuk lortu dabezan boto gehien. Irabazle nagusia, Odei Pinto izan da, onddo bat erakusten dauan argazkiagaz. Boto gehien lortu dauzan bigarren argazkia ostera, Itziar Dovalek ateratakoa da. Honek, ardi-txakur bat erakusten dau, artaldea jagoten.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001060", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Alex Txikonek lortu dau Manasluko tontorra neguan zapaldutea\n\"Hirugarrenean lortu dogu. Oso nekatuta gagoz, baina guztiz hunkituta. Halanda be, benetako gailurra danok onik behera bueltetan garanean lortuko dogu\".\nHiru negutan saiakerak egin ostean, gaur goizez jakinarazo dau Alex Txikon lemoaztarrak lehenengoz lortu dauala Manasluko tontorrera, 8.163 metro, oxigeno gehiagarri barik heldutea. Nepalen goizeko 09:30ak ziran Txikonegaz batera Pasang Nurbu, Chhapel, Gelu, Maila, Mantere Lama eta Gamje Babu sherpek zortzimilakoa igon dabenean. Simone Moro italiarra be espedizinoaren parte izan da, baina ezin izan da heldu. Bertan egoten atzenak Young-seok Park korearra eta Kami Dorje nepaldarra izan ziran, 1998an.\n📢 Komunikazio taldea: GAILURRA❗❗❗Alexek 9:30etan (tokiko ordua) jakinarazi du gailurrean zegoela eskalatzaile nepaldarrekin batera. i️ Informazio gehiago aurrerago 📸Pic by: Jackson Groves#wintersummits pic.twitter.com/Z5z2AA7OmC\n- Alex Txikon January 6, 2023\nPasau dan neguan, Txikon zazpi astez egon zan marka bardina lortuteko saiakerakaz baina eguraldi txarra zala-ta, bertan behera itxi eben espedizinoa. Holan, oingoan estrategia aldaketea egin eta lehenengoan lortu dabe tontorrera ailegetea: \"Lehenengo bi saiakeretan ikasitakoari esker ebatzi eben aurkezten zan lehen aukerarako prest egon behar zirala. Hori dala-ta, Alex Txikon Himalayako beste proiektu batzuetan murgilduta egon da, egokitzapen egoki bat izatea ahalbidetu deutsa honek\", azaldu dau taldeak oharrean.\nAukera hori urtailaren 4an heldu zan eta orduan abiatu ziran gorantza, 5.000 metrotara ipinitako kanpamentutik. Ordutik gaur goizera arte, hiru zatitan egin dabe 8.163 metroetara heltzeako bidea. 6.400 metrotan eta ia 7.000 metrotan hartu behar izan dabe atseden, gaur atzen metroak egiteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001061", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Komiki tailerra egongo da Zeberion\nAstelehen iluntzean izango da tailerra udaletxean, izena emailean emon behar da.\nUrtailaren 9an, Zeberioko Udalak antolatuta, komiki tailer bat egongo da udaletxeko bigarren solairuan, 19:15etik aurrera. Izena aldez aurretik emon behar da, emailean. Hazi Hezkuntza animazino soziokulturalean aditua dan enpreseak gidatuko dau saioa eta komikiak egiteko teknikak landuko dira: personaiak, bunbuiloak, onomatopeiak...", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001062", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan bueltauko da errugbia San Txismera\nArratiko Zekorrak taldea Gaztedi talde gasteiztarraren kontra lehiatuko da hilaren 7an, 12:30ean.\nHiru asteko geldialdiaren ostean, astegoienean barriro egongo da ikusgai errugbia Igorreko San Txisme zelaian. Atzen partidua irabazi ostean, Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak sailkapenean aurrera egiteko aukerak daukaz. Urtailaren 7an, Gaztedikoen kontra neurtuko dira zekorrak 12:30ean. Gaztedi hirugarrena da sailkapenean eta arratiarrak atzeurren, baina bost puntuko aldea baino ez dago bien artean.\nHurrengo partiduan be izango dabe aurrera egiteko aukera ona. Izan be, hurrengo jardunaldian Gesalaga Okelan Zarautz/Beltzak KE taldearen kontra jokatuko dabe-ta. Honeek bosgarren postuan dagoz oin, puntu biko alde estuagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001063", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako Bandak kontzertua joko dau Lasarte Aretoan Errege egunean\nAritz Labrador zuzendariak azaldu dauanez ipuin musikalak izango dira kontzertuaren mamia, \"obra sano politak joko doguz\".\nBihar, urtailak 6, 19:00etan, Areatzako Bandak kontzertua eskainiko dau Igorreko Lasarte Aretoan. Ipuin musikalak titulupean, Botadun katua, Bremengo musikariak edota Gabonetako ipuina moduko piezak joko ditue. Areatzako Nerea Zuloaga abeslariaren eta Zornotzako Patxi Gonzalez aktorearen kolaborazinoa izango dau kontzertu honetan Areatzako Bandak.\nKontzertu berezia izango dala dino Aritz Labrador Areatzako Bandaren zuzendariak: \"Obra sano politak joko doguz. Ez da oso ohikoa pieza horreek kontzertu baten jotea, baina Igorren horreek entzuteko aukerea egongo da\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001064", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Nire zirkua' pelikulea dakar Zinuemak domekan\nEuskerara bikoiztutako film kanadiarraren ostean, Vasil izango da 19:30ean proiektauko dan inmigrazinoaren gaineko drama.\nDomekan, urtailak 8, pelikula bi proiektauko dira Igorreko Lasarte Aretoan. Hasteko, Zinuemaren programazinoaren barne dan Nire zirkua (Miryam Bouchard, 2020) filma egongo da ikusgai euskerara bikoiztuta, 17:30ean. Gero, 19:30ean Vasil (Avelina Prat, 2022) proiektauko da, gazteleraz.\nNire Zirkua umeentzako filmak hamabi urteko Lauraren istorioa kontetan dau. Zirkuko familia baten jaiotako gaztetxoak bere bizitzaren zati handi bat emon dau biran, Bill aita bakar eta pailazo profesionalagaz. Baina, ezkutuan, bizitza tradizionalago bat amesten dau Laurak eta bere ahalmen akademikoa aitortzen deutsan irakasle barriari esker, ametsa betetea lortuko dau: eskola pribadu batera joatea.\nVasil pelikulan ostera, izen bereko bulgariar etorkinaren istorioa kontetan da. Kalean bizi da eta halango batean, Alfredo jubilauagaz topo egin eta honek etxean hartuko dau Vasil. Batak besteagaz zerikusirik izan ez arren, biak dira xake zale sutsuak eta hortik abiatuta, Vasilek Alfredok eregitako mugak gaindituko dauz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001065", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Elikadura sinbiotikoaren gaineko ikastaroa antolatu da Basoan\nZapatuan, 11:00etatik 13:00etara izango da ekologia, nutrizino eta osasunerako konponbide jasangarrian aditua dan Ander Urederrak gidatutako saioa.\nArteako Basoa defendatzaileen etxean, elikadura sinbiotikoaren gaineko azalpen teorikoak entzuteko aukerea egongo da Nutribiota, Mikrobiotika Institutuak eta Kolektibo Sinbionteak antolatuta. Urtailaren 7an izango da ordu biko saioa, 11:00etatik aurrera Ander Urederrak gidatuta, ekologia, nutrizino eta osasunerako konponbide jasangarrian aditua.\nIkastaro teorikoa izango da eta hainbat gai landuko ditue: mikroorganismo birsortzaileen soluzinoa, lantegi sinbiotiko zein partekatuak eta indartze biologikoak elikaduran, osasunean, higienean, nekazaritzan, urean zein ingurumenean dituan onurak. Horrezaz gain, probiotiko naturalak etxean egiteko azalpenak be emongo ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001066", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Munduari itzulia 80 egunetan' antzerkia dakar Glu Glu konpainiak Igorrera\nUrtailaren 7an izango da Julio Verneren eleberrian oinarritutako umeentzako antzerkia Lasarte Aretoan, eguerdian.\nZapatuan, hilak 7, Glu Glu konpainiak Munduari itzulia 80 egunetan antzerkia taularatuko dau Igorreko Kultur Etxean, 12:00etan. Julio Verneren istorioa, Galder Perezek egokitu dau antzezlana, bost eta hamabi urte arteko umeentzako eta zuzendaritza lana, Ugaitz Alegriaren ardurea da. Ordubeteko emonaldia izango da, tonu komiko eta musikalduna.\nEleberri originalean, Phileas Fogg eta Passepartouten erronka munduari 80 egunetan bueltea emotea bada, antzerki honetan, herritik urten barik mundu osoko personakaz bizitea posible dala erakutsiko da. Alkarbizitzaren aldeko abenturazko istorio bat izango da, publikoak aktiboki parte hartzekoa: \"Publikoa ez da lekuko soila, abenturan murgildutea da xedea. Ikusleak gertaeren lekuetan egongo dira, entzundakoari esker eszenatokitik eta besaulkietatik bidaia egingo dabe. Asmoa, ikusleak dramaturgiaren parte izatea da, zer eta, soinuari esker. Hau da, ikuslegoa abenturaren parte aktibo izatera konbidauko dogu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001067", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar bueltauko da Stankeik taldea Karabie Gaztetxeko oholtzara\n2006an hasita, urtero fetxa honeetarako bersortzen da Stankeik, herriko eta inguruko musikariakaz bersino ezagunak joteko.\n\"Kultura herritik herrira. Ekimen autogestionarioa, munduko kontzerturik popularrena. Kanta bat aukeratu, musikariei pasau, entsegu pare bat eta oholtzara!\"\nBihar, urtailak 5, 23:00etan Stankeik taldea barriro batuko da Lemoako Karabie Gaztetxeko taula gainean, \"klasiko bat, gabonetako eskaintza kulturalean\". Urtean kontzertu bakarra joten dau Stankeik bandeak, izan be, ez da talde bateratu bat. Stankeikeko partaideak urtero aldatuten dira. Lemoako zein inguruko herrietako musikari desbardinakaz banda bat osotzea eta \"jenteari bere kanta kutun bat kantetako aukerea emotea\" dalako kontzertuaren helburua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001068", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzan, Bedian eta Igorren egongo dira Erregenetako Kabalgatak\nAreatza eta Igorren, arrastiko 18:00etan helduko dira hiru errege magoak bihar; Bedian barriz, 18:30ean.\nUrtailaren 5ean helduko dira, urtero lez, hiru errege magoak baina kabalgatak ez ditue herri guztietan egingo. Aurtengoan Areatzan, Bedian eta Igorren baino ez dira egongo ikusgai. Arrastiz egingo dira hiru kabalgatak, 18:00etan Areatza eta Igorren, 18:30ean Bedian. Gero, umeak euren gutuna emoteko hurbildu ahalko dira Gaspar, Meltxor eta Baltasarrengana.\nAreatzan, Erregenetako Kabalgatea 18:00etan urtengo da Karpotik, plazarainoko bidea egingo dabe. Igorren ostera, Mandoia kalean hasi eta Kultur Etxeko aretoan amaituko da ibilbidea. Bedian, ordu erdi beranduago hasiko da eta frontoian txokolate beroa be zerbitzauko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001069", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoienean bueltauko da futbola Arratiara\nAste biko etenaldiaren ostean, zapatu eta domekan partiduak ikusteko aukerea egongo da Urbietan zein Arlonagusian.\nGizonezkoen Arratia klubeko talde biak itzel amaitu eben 2022a; Arratia Ak zazpi partidu jarraian irabazita eta B taldeak, bost. Lemoako Harrobik atzen partidu biak galdu ditu eta lidertzea galdu. Andrazkoei jagokonez, Arratia A taldea atzeko postuetan dago eta ez dabil denporaldi onik egiten eta Arratia B laugarren postuan dago.\nGizonekoen Arratia A eta B\nHamalau jardunaldiren ostean lidertzan dago gizonezkoen Arratia A 31 puntugaz. Datorren partidua Gallarta A taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo domekan, urtailak 8, 11:30ean. Gizonezkoen Arratia B ostera, hamalau jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago 20 puntugaz. Datorren partidua Amorebieta B liderraren kontra jokatuko dau Urbietan 8an, domekea, eguerdiko 13:00etan.\nAndrazkoen Arratia A eta B\nHamahiru jardunaldiren ostean Arratia A hamahirugarren postuan dago 11 puntugaz. Datorren partidua jatsiera postuetan dagoan Tolosaren kontra jokatuko dau urtailaren 7an, 17:30ean, etxetik kanpo. Andrazkoen Arratia B ostera hamabi jardunaldiren ostean laugarren postuan dago 21 puntugaz. Datorren partidua urtailaren 7an, zapatua jokatuko dau Bizkeneskak taldearen kontra etxean 18:15ean.\nLemoako Harrobi\nHamalau jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi atzenaldian lider eta bigarren egon ostean bosgarren postuan dago oin eta 27 puntu ditu. Datorren partidua urtailaren 7an, zapatua, jokatuko dau Arlonagusian Ezkurdi A taldearen kontra 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001070", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Federauak errekara!\"\nBarikuan federau bakoen lehenengo eskupelota torneoa jokatuko da Diman, Frontoi Txikiko Buruz-buruko Txapelketea.\nUrtailaren 6an, Frontoi Txikiko Buruz-buruko Txapelketea jokatuko da lehenegoz Diman. Herri txapelketea izango da, amateurrentzako bakarrik; antolatzaileek argi itxi dabe-ta ez dala federaurik onartuko: \"Federauak errekara!\". Izena egunean bertan emon behar da Baltzola jatetxean, 10:00etatik 10:30era, eta bost euro ordainduko beharko dira.\nGoizeko 11:00etan hasiko dira partiduak plaza alboko frontoi txikian eta kanporaketetan aurrera egin ahala, finalista bi geratuko dira frontoian. Honeen arteko partidua 13:00etan hasiko da eta irabazleak txapela zein izen-emoteagaz lortutako dirua jasoko dau sari lez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001071", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanuriko Udalak herritarren proposamenak entzungo dauz aurrekontuak garatzeko\nUrtailaren 8ra arte jasoko dira proposamenak helbidean.\nZeanuriko Udala 2023ko aurrekontua garatzen dabil eta bertan herritarren proposamenak be kontuan hartuteko, parte-hartze prozesua ipini dau martxan. Holan, zeanuriztarrek euren ideak alkarbanatu ahal izango dabez, helbidera idatzita. Honetarako epea hilaren 8an amaituko da. 2023ko aurrekontuak datozan hileetan onartzea espero dau Udalak, aurreko urtean, martian egin zan plenoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001072", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txema Garcia Paredesek bere atzen liburua aurkeztuko dau Lemoan\nKarabie Gaztetxean izango da bihar Los doce faros del fin del mundo liburuaren aurkezpena, 19:00etan.\nTxema Garcia Paredes kazetariak idatzitako atzen liburua da Los doce faros del fin del mundo, Historias de vida en Costa da Morte -Munduaren mugako hamabi itsasargiak. Bizitzaren istorioak Costa da Morten- artikulu eta erreportajeen bildumea. Lan hau, Lemoako Karabie Gaztetxean aurkeztuko dau egileak berak, urtailaren 4an 19:00etatik aurrera.\nSinopsian azalduten danez, liburu hau bizitza eta heriotzearen bitarteko muga mehetik egiten dan bidaia bat da. Munduaren amaierara bidaiatu eta geure bidaia-bitakora egiteko konbitea. Costa da Morteko jentearen bizipenak argitzen dabezan hamabi itsasargi zeharkatzen dauzan ibilbidea.\nTxema Garcia Paredes\n1952 urtean Barakaldon jaioa, Txema Garcia Paredesek kazetari lanetan emon dau bizia, lehenengo Egin eta gero Gara egunkarietan. Horrezaz gain, hainbat liburu argitarau ditu: El Salvador: de la lucha armada a la negociación. La huella vasca (Txalaparta, 1993), Miradas en torno al procés: del tablero catalán a la encrucijada vasca (Txertoa, 2018), Lava y ceniza (Txertoa, 2019) sandinismoaren inguruko lana, Amores enREDados (autoedizinoa, 2020) eleberria eta El álbum de los días claros (autoedizinoa, 2021) poemarioa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001073", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Anne Etchegoyen Zeanurin egongo da eguaztenean\nBere musikea daukan Ainarak dokumentala proiektau ostean, kontzertu labur bat eskainiko dau Donapaleuko abesleak Arkotxan, 18:30etik aurrera.\nZeanuriko gabonetako programazinoaren barruan, urtailaren 4an proiekzino eta kontzertu bat egongo da Arkotxan 18:30etik aurrera. Hasteko, Aragoi eta Nafarroako andra askok 1940ko hamarkadara arte Iparraldeko abarketa fabriketara egindako neguko migrazinoa kontetan dauan Ainarak dokumentala proiektauko da. Gero, dokumentalean parte hartzean dauan Anne Etchegoyen kantautoreak kontzertu labur bat be eskainiko dau.\nAinarak dokumentala Juan San Martin eta Ritxi Lizartzak gidatutako lana da. Bertan, Anne Etchegoyenek bidaia batean murgiltzen dauz ikusleak, bere musikeagaz lagunduta: \"Denporan, geografian eta inguruabar historiko eta personaletan zeharreko bidaia, artxibo, dokumentu, argazki eta alkarrizketen bidez\".\nLanaren mamia, 1870 eta 1940 urteen artean Aragoi eta Nafarroako andra askok neguro egin eben sasoiko migrazinoa da, Pirinioak zeharkatu eta Iparraldean amaituten zana, bertako abarketa fabriketan. Bertara, urtea pasetako dirua irabaztera joaten ziran, udabarrian euren herrietara bueltauta. Denporaldiro oinez egin beharreko bide hau ehundaka andrek egiten eben hamarkadetan zehar. Hortik dator \"ainarak\" izena, enararen sinonimoa, txoriek egiten daben migrazinoaren antza eukalako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001074", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Zuri' antzezlana egongo da ikusgai Karabie Gaztetxean\nGaur taularatuko dau Goitibera konpainiak espetxeek presoengan daben eragina aztertuten dauan melodramea, 19:00etan.\nKarabie Gaztetxeak gabonetako egitarauagaz segiduten dau eta gaurkoan, urtailak 2, antzerki bat egongo da ikusgai, Goitibera konpainiaren Zuri hain zuzen be. Saioa Iribarrenen gidoi eta zuzendaritzapean, Gaizka Chamizo eta Ander Basalduak interpretautako obrea da Zuri. Publiko helduarentzako ikuskizun laburra da, 25 minutu, euskeraz. Antzerki saritua da gainera, euskerazko piezarik onenaren Kriseilu saria jaso dau eta Ander Basalduak aktore onenaren saria be lortu dau, Pabilioi 6ko antzerki arinaren IX. Jardunaldietan.\nGoitibera konpainiak azalduten dauanez, kartzelek presoengan daben eragina aztertuten dauan melodramea da antzezlana: \"Espetxean oso erraz sartu daiteke baina bertatik ateratea ez da inoz erraza izan. Zoritxarrez, sistema kapitalistak oindino erabilten dituan instituzino zaharkitu honeetan gertatuten diran istorioetariko bat da hau\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001075", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "BEGITUk 20 urte, aurrera goaz!\nArratia, Ubide eta Zeberioko albisteak euskeraz kontetan hogei urte bete doguz 2022an eta historia laburtu zein etorkizunaren inguruan berba egiteko, gehigarri berezia dakar 397. aleak.\n\"Ezinbestekoa da udalek biztanleko 2,60 euro ipintea, ezpabere BEGITUren proiektua arriskuan egon leike\", Iñigo Iruarrizaga.\nErreportajearen lehen zatian, 2001. urtean Zertu Kultur Elkartea sortu zanetik gaur egun arteko ibilbidea kontetan da. Hiru pausutan emon dan hazkuntzea da BEGITUn: 2002an hilekariaren jaiotzea, 2008an astebikaria izatera pasatzea eta atzena, 2021an begitu.eus webguneari esker egindako digitalizazinoa.\nGero, BEGITUren finanziazinoaren gainean be egiten dau berba erreportajeak. Aldizkaria eta webgunea atera ahal izateko eta beharginak ordainduteko hiru diru-iturri daukaz BEGITUk: publizidadea, Begitu-lagunak eta dirulaguntzak. Iñigo Iruarrizaga zuzendariak azalduten dauanez, udal gehienak ez dira heltzean proiektu hau aurrera eroateko behar diran biztanleko 2,60 euroko dirulaguntzara, proiektua arriskuan dago holan.\n\"BEGITU barrikuntza bidean sartu da atzen urteotan eta hori da lagunduko doguna\"\nHurrengo atalean, Zertu Kultur Elkartearen presidentea dan Alvaro Rabelliri egindako alkarrizketea dauka irakurgai gehigarri bereziak. Zertu Kultur Elkartea da BEGITU argitaratuten dauan alkartea. Honen berbetan, BEGITU bizi-bizirik dagoan proiektua da gaur, \"ekonomia aldetik zailtasunak egon arren, momentu polit batean\" dagoala dino, digitalizazinoak ekarritako barrikuntzakaz: BEGITU asko irakurten da. Sarekoan milaka irakurle edo erabiltzaile dagoz eta hori ikaragarria da. BEGITUk Arratia egiten lagundu dau, hori esaterik badago.\nAmaituteko, Zertu Kultur Elkarteak sinatutako eretxi artikulu bat be badago irakurgai. Bertan Zertuk \"irabazi dogu\" aldarrikatuten dau: \"Hogei urte pasau eta BEGITUk segiduten dau gure etxeetara ailegetan. Nork esango eban kulturara lerratuago sortu zan hilabetekari harek urte luzez iraungo ebanik, sendo iraun be\".\nHau eta askoz gehiago dauka gehigarri bereziak, irakurri aldizkarian zein webgunean!", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001076", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gabonzaharrak ospatuko dira hainbat herritan\nArteako Herriko Bentan, Areatzako Gaztetxean eta Diman ekintzak antolatu dabez gauerako.\nArteako Herriko Bentan gaueko 01:00etan hasiko da jaia, Gomi dj-agaz. Mozorrotuta joatea eskatuten dabe, gaueko lehenengo tragua doban lortuteko atxakia izango da. Areatzako Laminetxe Gaztetxean ostera, 01:30ean hasiko da gaua eta karaokea eta musikea egongo da. Dimako kasuan, Dimetaleroek antolatuta lehenago hasiko da jaia, 00:15ean dj Disco & Kendalls-egaz Dimako Gaztetxean. Ostean karaokea egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001077", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "San Silbestreetako lasterketak egongo dira zapatuan\nZeanurin, Igorren eta Lemoan ibilbide desbardinak egingo dabez.\nZeanuriko karrerea ume eta nagusientzat izango da. 11:00etan emongo dabe izena umeek eta jarraian nagusiek. Ostean Barauskarria egongo da.\nIgorreko San Silbestreetan be umeek eta nagusiek hartu ahalko dabe parte. Goizeko 11:00etan zabalduko da izen-emotea udaletxean eta 11:30ean izango da urtekerea. Lasterketearen ostean, opariak zozketatuko dabez Igorren.\nLemoan Eneko Zamalloa Memoriala egingo dabe, Elizondo auzoan. 12:30ean umeen lasterketeari emongo jako hasikerea, 500 metroko luzeereagaz. 12:45ean hasiko dira 1.300 metro eta 4.000 metroko lasterketak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001078", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Preso, deportau eta igeslariak etxeratzea eskatzeko zitea bihar Lemoan\nTomas Linaza deportaua herriratzea eskatuko dabe.\nGabonzahar egunean, atzen urteetan ohikoa dan lez, Lemoako Bagabiz Badatoz ekimenak deituta, 18:30ean, Lemoako Tomas Linaza deportaua, herriko kaleetan gura dabela aldarrikatzeko manifestazinoa egingo da Plaza Gorrian. Ostean, ekitaldi bat egongo da. Tomas Linaza herriratzea eskatuteaz gainera, euskal deportauak, presoak eta igeslariak etxera bueltetea ahalbidetzen dabezan politikak eskatuko dabez bertaratutakoek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001079", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Elkarretaratzea egingo da Igorren Bilboko hilketa matxistea salatuteko\nArratiako Mobimentu Feministeak deituta, gaur, hilak 29, 18:30ean, elkarreteratzea egingo da Igorreko farmaziaren aurrean, Bilbon izandako hilketa matxistea salatu eta hildako andrearen hurrekoei alkartasuna adierazoteko.\nAurten indarkeria matxisteak hildako bosgarren andrea da. Abenduran 28an, 09:00etan, gizon batek deitu eban esanez andrea hil ebala. Gorpua Hilargi tabernako sukaldean topau eben larrialdi zerbitzuek eta andrea hilda egoala eta ezin zala ezer egin egiaztatu eben. Labankadak eukazan sabelean, sorbaldan eta arpegian. Poliziak gizona atxilotu eban. Aurrekariak daukaz indarkeria matxisteagaitik.\nHildakoa, 45 urteko Rebeca Huayta Huacan zan. Alaba bat eukan Bolivian eta Hilargi tabernea hartu eban aspaldi ez dala eta bertan egiten eban lan.\nEuskal Herriko bosgarrena\n2022an indarkeria matxisteak bost hildako itxi ditu. Urtailean andra bat hil eben Tuteran. Poliziak senarrari egotzi eutsan hilketea. Aprilean, Barakaldon 90 urteko andra bateri indarkeria zantzuak topau eutsiezan Gurutzetako ospitalean hil ostean eta semea atxilotu eben. Urri lehenengoan, Soraluzeko andra bat hilda topau eben Benidormen, ustez senarrak hilda eta abenduaren 19an, Cortesko andra bat kolpeka hil eban senarrak Zaragozan.\n2003tik, 117 andra eta 11 ume hil ditu indarkeria matxisteak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001080", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jon Urutxurtuk bere \"Eleuterio Goikoetxea eta Eleuterioren txabola (Gorbeia) 1922-2022\" liburua aurkeztuko dau Zeanurin\nBihar, abenduak 30, 18:30ean, Jon Urutxurtu Zeanuriko historialariak Eleutrioren txaboleari buruz idatzi dauan liburua aurkeztuko dau Arkotxan.\nLiburua euskeraz eta gaztelaniaz idatzita dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz argitaratu da. 96 orrialdek osotzen dabe eta testuez gain, 65 bat argazki, mapak, planoak, marrazkiak... biltzean ditu.\nGaragarrilaren 9an, \"Eleuterioren txaboleak\" 100 urte beteten zituala-ta, mendeurren ospakizuna antolatu eban Zeanuriko Udalak Igiriñaon (Gorbeia); bertan, Eleuterio Goikoetxea eta bere ekimen aitzindaria gogoratu eben, eta jatorrizko mendiko aterpe-ostatuaren hormetako batean plaka oroigarria inaugurau eben.\nMendiko turismoaren aitzindaria\nEleuterio mendiko turismoaren aitzindaritzat jo daiteke, 1922an Igiriñaon (Gorbeia) Euskal Herriko lehen mendiko aterpe-ostatua zabaldu eban eta. Iniziatibeak euki eban harrera ona ikusiz, lehenengo 1923an eta gero 1927an barriztau eta handitu egin eban. Eregiteko zein 1923ko handitzerako Aldundiaren dirulaguntzak hartu zituan. Mendiko aterpe-ostatutik hur ermita txiki bat be eregi eban -gaur egun be han dago-, Edurretako Amaren ermitea, udan domeketan eta jai egunetan artzainek eta bisitariek mezea entzuteko aukerea izan eien.\nJon Urutxurtu ikerketa lan honen egilearen arabera Eleuteriok merezidu eban bere ekimena liburuetan jasota egotea. \"Liburuetan errege-erreginak, konkistatzaileak, zientzialariak, artista ospetsuak... agertzen dira baina, badagoz gizon eta andra batzuk liburuetan azaltzen ez diranak, eta euren ekintzengaitik, ekimenengaitik, ekarpenengaitik-tokian tokikoak izan arren- eta ibilbideagaitik gogoan eukitea merezidu dabenak. Holango persona bat Eleuterio Goikoetxea Goikouria da\".\nArratia ibaiaren ganeko zubia eta ondoan Eleuterio Goikoetxea jaio zan Zubiate etxea.\nArgazkia: Felipe Manterola.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001081", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan Bulego musika taldea egongo da Lemoan\nEskolako aterpean joko dabe arrastiko 19:00etan.\nBulego taldea doban ikusteko aukerea egongo da barikuan Lemoan. Kontzertua 19:00etan hasiko da, baina ateak 18:30ean zabalduko dabez. Euskal Herriko azken joera musikaletan agertuten dan taldeetako bat da. Azkoitiarrek 2019an hasi eben euren ibilbidea eta Erdian oraina izeneko diskoagaz emon dabe saltua azken urtean. Dj Binilo saioa egongo da kontzertuaren ostean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001082", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Lagun beltz asko\" antzezlana Igorren barikuan\nAdos Teatroa konpainiaren eskutik helduko da antzezlana Lasarte Aretora, abenduaren 30ean, 20:00etan.\nLagun beltz asko antzezlana komedia baltza da, Garbi Losadak idatzi eta zuzendutakoa. Sinismenak eta printzipioak ipinten dauz mahai gainean eta gizakiaren miseriak be erakusten ditu. Ramon Ibarrak, Asier Hormazak eta Josu Ormaetxek hartuko dabe parte antzezle lanetan. Antzezlana komediatik dramara pasetan da eta guztiok desorekatik ze hur gagozan be erakusten dau.\nPersona ezezagunei, migratzaileei, beste erlijino bateko jarraitzaileei, gizarte-klase ahulekoei edo bestelako joera sexuala daukienei jenteak deutsen bildurra be landuten dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001083", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Erabakitze Eskubidearen aldeko kantu poteoa bihar Igorren\nGure Eskuk antolatutako kantu poteoa 19:00etan hasiko da Gau Lora tabernan.\nGure Esku plataformeak Erabakitze Eskubiadearen aldeko hainbat ekimen burutu dauz atzen hamar urteetan. \"Gaurkoak agian, ez dira garai onenak, baina gure herriak Erabakitzeko Eskubidea dauka eta ahaleginak egiten segidu behar dogu helburua lortzeako. Uzta oparoak, erein egin behar dira aldez aurretik\", azaldu dabe Arratiako Gure Eskukoek. Lan horregaz segiduteko antolatu dabe biharko poteoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001084", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan Peri & Gros taldearen kontzertua egongo da Areatzako The Quiet Corner tabernan\nThe Quiet Corner tabernako urteko atzenengo kontzertua datorren barikuan izango da, abenduak 30, 21:00etan.\nBertan, Peri & Gros bersinoak egiten dauan bikoteak joko dau. Taldeak, 1970 eta 1980 hamarkadetan arrakasta izan eben pop era rock musika taldeen kantu ezagunak eskainiko dabez; Bruce Springsteen, Creedence Clearwater Revival eta El Último de la Filaren kantuak, musika pop eta rockaren historiaren zatitxo bat gogora ekarteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001085", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Joseba Sarrionandia Lemoan egongo da eguenean\nKarabie Gaztetxearen hamabostaldi kulturalaren parte izango da.\nAbenduaren 29an arrastiko 19:00etan Lemoako gaztetxean egongo da Joseba Sarrionandia Euskera, gure tribu ttipia aurkeztuten. Gaur arrastiko 19:00etan pintxo eta korto lehieketea prestau dabe.\nGaztetxeko hamabostaldi kulturalak datorren astean be segiduko dau ekintza gehiagogaz. Urtailaren 2an Zuri antzerkia egongo da, 4an Los doce faros del fin del mundo liburuan aurkezpena arrastiko 19:00etan eta 5ean Stankeik taldearen kontzertua, gaueko 23:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001086", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Udalak Kotxepin Kultur Etxeko abonu kanpainea sustatzeko ekimena sortu dau\nKultura opari bat da! lelopean jarri dabe abian ekimena.\nLemoako etxe guztiek Kultura opari bat da txartela jaso dabe. Gabonen atarian jarri dabe martxan kanpainea eta kultura arloa sustatzea dauka helburu. \"Kotxepineko bazkide egitearen abantailen barri emotea ez ezik, kulturak herritarrei emoten deuskunari balioa emotea eta kultur industriari merezi dauan garrantzia emotea da\", azaldu dau Saio Elejabarrieta, Lemoako alkateak.\nKultura oparitzea ipini gura izan dabe erdigunean, danontzat opari bat dala azpimarratuz. Kotxepin Kultur Etxeko bazkide izateagaz batera, %30eko deskontua dago kultur ekimenetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001087", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Oparia\" clown ikuskizuna egongo da Areatzan\nAbenduaren 29an, eguena, arrastiko 18:00etan Areatzako udaletxeko areto nagusian izango da.\nZirkugintza Zirku Antzerkiaren eskutik ekarriko dabe Oparia clown ikuskizuna Areatzara. Antzerkiaren protagonistak opariak jasoten hasiko dira, baina opariak zabaltzeko egunaren bezperea da oindino. Clown-ek ezingo dabe itxaron eta opariak zabaltzen hasiko dira, ikuslegoa emozinoz eta abenturaz betetako esperientzia batera murgilduz.\nBarikuan 19:30ean Areatzako Bandaren Gabonetako kontzertua eta ipuin musikala egongo dira Areatzan. Urtea amaituteko, zapatuan Lamino Kirol Klubak antolatuta, Urrekoatxan goizeko 11:30ean argazkia eta bideoa egingo dabez, hamaiketakoagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001088", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Udalak etorkinentzako dobako euskera ikastaroak antolatu dauz\n2023an hasiko dira ikastaroak eta Lemoara heldutako personek emon ahalko dabe izena.\nIkastaroen helburua euskaltegietako A0 mailara heltzeako oinarrizko jakintzea bermatutea da. Bakotxaren maila eta beharrizanak zeintzuk diran aztertu eta gero sortuko dira taldeak. Ikastaroak dobakoak izango dira eta 2023ko urtailetik aurrera hasiko dira.\nInteresa izan ezkero 635 07 54 27 zenbakira edo helbidera idatzi behar da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001089", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberioko indianoen istorioak jaso ditu Perez Urrazak erakusketa eta berbaldi baten\n1534. urtetik 1970era Zeberiotik \"Indietara\" joan ziran 180 zeberioztarren, eta euren ondorengoen historiak jaso ditu Kepa Perez Urraza EHUko irakasle jubilautakoak, eta jakitera emongo ditu gaur, abenduak 27; 18:30ean, Zeberioko Kultur Etxean zabalduko dan Zeberioztarrak Ameriketan, lau mendetan zehar izeneko erakusketaren eta 19:00etan egingo dauan berbaldiaren bitartez.\nPerez Urraza, Pedagogian doktore eta Zeberioko ondare kulturalaren ikertzaile eta bultzatzailearen atzen ikerketea izan da hau. Artxibo historikoetan topau ditu Ameriketara eta Filipinetara joandako 180 zeberioztar eta euren bizitzak aztertu ditu. Berbaldian istorio horreetako batzuk entzuteko aukerea egongo da. Tartean, bost gertakari garrantzitsutan parte hartu eben zeberioztarrenak: espioitza, gerra eta iraultzari lotutako istorioak, hain zuzen be. Erakusketan, persona famadu horreen argazkiak eta beste atzerriratu askoren argazki eta sare familiarrak be egongo dira ikusgai. Baita, XVI. mendetik aurrerako dokumentu originalen argazkiak, gutunak eta \"Indietara\" joateko baimenak be, beste dokumentu interesgarri askoren artean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001090", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Alex Txikon Manasluko tontorra neguan egiten saiatuko da\nAlex Txikon alpinista lemoaztarra, neguan eta oxigeno artifizial barik Manaslura igoten saiatuko da aurten be.\nManaslu munduko zortzigarren mendirik altuena da eta 8.163 metroko altuerea dauka. Txikon bitan saiatu dan arren, oindino ez dau lortu tontorra neguan zapaltzea.\nAbenduaren 26an heldu zan Txikon bere espedizinokide batzukaz Beheko Kanpamentura. Espedizino taldea, Simone Morok, Cheppal Sherpak, Pasang Sherpak eta aurreko batzuetan Txikonen espedizinokide izan diran beste batzuek osotuten dabe. Oingoan Beheko Kanpamentua 3.700 metrora ipini dabe, aurreko espedizinoetan baino 1.200 metro beherago, edurte eta edur-jausietatik babestuago egoteko. \"Manasluko gailurrera heldu zan lehen japoniar espedizinoak bere Beheko Kanpamentua altuera horretan ipini eban eta guk gauza bera egingo dogu\" azaldu dau Txikonek prensa-ohar batez.\nManaslura, mendebaldeko zonaldetik igoten saiatuko dira, 2021ean ikusi ebenaren arabera hori dalako ibilbide bideragarri bakarra urteko sasoi honetan.\nEguzki-plakak\nTxikonek EKI Fundazinoak itxitako eguzki plakak erabiliko ditu Behe Kanpamenturako energia sortzeako. Asmoa da, espedizinoa amaitutakoan, eguzki-plaketako bat inguruko ikastetxe bateri emotea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001091", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ane Pirata egongo da bihar Artean\nBihar arrastiko 18:00etan izango da ikuskizuna.\nAne Piratarekin irri kantu eta dantza egiteko aukerea egongo da Herriko Bentaren eskutik. Haurrentzako disko festeagaz jarraituko dau arrastiak Arteako Plazan.\nAne Pirata Pirritx, Porrotx eta Marimotosen lagun handia da. Gaixo dago Ane baina pozik dago, pirata izatea ebatzi daulako halanda be. Beragaz gozatzeko aukera parebakoa", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001092", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko liburutegia goizez bakarrik egongo da Gabonetan\nAbenduaren 26tik urtailaren 9ra bitartean Igorreko udal liburutegiak ordutegi berezia eukiko dau.\nGoizez bakarrik erabili ahalko da zerbitzua, 09:00etatik 13:30era. Gabonetako ospakizunak amaituten diranean bueltauko da ohiko ordutegira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001093", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Udalak Boulder rokodromoaren lehen zatia instalau dau\nKirol-ekipamentuak instaletako eta hobetuteko politikearen barruan kokatzen da Boulder rokodromoa. Udalak momentuz, Boulder rokodromoaren lehen zatia instalau dau.\nRokodromoetan eskalada blokean egiten da, 5 metro baino altuera gitxiago izaten dabe normalean, eta horman ibilbide desbardinak sortzean dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001094", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur familientzako antzerkia egongo da eta otzarak zozketatuko ditu AMEk\nZirko Txosko konpainiaren Oh-Pera familientzako antzerkia ekarriko dau Igorreko Lasarte Aretora AME merkatarien alkarteak\nIkuskizunaren ostean, herriko dendetako produktuez osotutako otzarak zozketatuko dira, abenduan AMEko dendetan erosketak egin dabezanen artean.\nAntzerki, umore eta zirkuaren arteko nahasketea da Oh-Pera ikuskizuna. Lan osoan zehar, zirku teknikak modu barritzailean erakutsiko dabez, ikuskizunaren barruan integrauta. Aritza Rodriguezena da zuzendaritzea eta Ariñe Azkue eta Oscar Paez dira aktoreak.\nOstean, sei otzara zozketatuko dira. Otzaretako bat, antzerkira joandakoen artean zozketatuko da eta beste bosten zozketan, dendetan batutako txartel guztiak sartuko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001095", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "2023ko Zeanuriko egutegia salgai\nArgazki Lehiaketako argazkiakaz osotu dabe egutegia eta salgai jarri dabez Zeanuriko udaletxean.\n5 euro balio dabez datorren urteko egutegiak. 2023ko herri-egutegia beteteko IV. Argazki Lehiaketea antolatu eban Zeanurik eta jasotako 12 argazki onenak jarri ditu egutegiko hilabete bakotxean.\nArgazkietako egile bakotxak 100 euroko saria jaso dau eta abenduaren 1era arte jaso ebazan argazkiak udalak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001096", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguberritik urtebarrirako astean, aisialdirako jarduera ugari antolatu ditue eskualdean\nOingo astean ez dira faltauko jarduera kulturalak, urte amaierako lasterketak eta umeentzako gabonetako parkeak, oingo urteari amaierea, eta datorren urteari ondoetorria, behar dan moduan emoteko.\nAkaso, pasau dan astean egindako Olentzero eta Mari Domingiri harrerak izango ziran Gabonetako programetako jardueren artean jente gehien batzean dabenak, baina Arratia eta Zeberioko udal eta alkarteen Gabonetako programen zatirik mamitsuenak oingo astean izaten dira. Izan be, oingo astean ez dira faltauko jarduera kulturalak, urte amaierako lasterketak eta umeentzako gabonetako parkeak, oingo urteari amaierea, eta datorren urteari ondoetorria, behar dan moduan emoteko.\nArantzazu\nAbenduak 28, eguaztena\n11:00etatik 13:30era, jokoak, puzgarriak... frontoian.\nAbenduak 30, barikua21:00etan, Foterie taldeagaz rock kontzertua Herriko Tabernan.\nAreatza\nAbenduak 26, astelehena\n19:00etan, bertso-saioa Laminetxe Gaztetxean. Bertsolariak: Peio Lago, Janire Arrizabalaga eta Araitz Katarain.\nAbenduak 27, martitzema\n19:00etan, El odio biolentzia poliziala eta errazakeriaren gaineko pelikulearen proiekzinoa eta ostean barriketaldia. Laminetxe Gaztetxean.\nAbenduak 28, eguaztena\n18:30ean, mahai-ingurua Arratiako gaztetxeen gainean, Laminetxe, Kiñu eta Karabie Gaztetxeetako kideakaz. Laminetxe Gaztetxean.\nAbenduak 29, eguena\n10:30ean, boltsak eta erropea pintetako tailerra Laminetxe Gaztetxean.\n18:00etan, Zirkugintza Zirku Antzerkiaren Oparia clown ikuskizuna udaletxeko areto nagusian.\nAbenduak 30, barikua19:30ean, Areatzako Bandaren Gabonetako kontzertua. Gaia: ipuin musikalak. Areatzako Bandak antolatuta.\nAbenduak 31, zapatua11:30ean, argazkia eta bideoa Urrekoatxan. Hamaiketakoa bertan. Bakotxak gura dauan orduan, eta moduan igon ahal dau. 10:00etan, eleiz portalean igoten ez dakienentzat. Lamino Kirol Klubak antolatuta.\nArtea\nAbenduak 26, astelehena\nGabon Postalen Lehiaketearen erakusketea Kultur Etxean. Urtailaren 8ra arte.\nAbenduak 27, martitzena\n18:00etan, Ane Piratagaz Irri, kantu eta dantza umeentzako disko festa. Herriko Bentak antolatuta.\nAbenduak 28, eguaztena18:00etan, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria Kultur Etxean.\nAbenduak 29, eguena10:00etan, GUPera urtekerea. 2007 eta 2017 urte bitartekoek udaletxean emon daikie izenahilaren 20ra arte.\nBedia\nAbenduak 27, martitzena11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, Gabonetako parkea frontoian.\nAbenduak 29, eguena10:00etan, Bilboko GUPera urtekerea.\nIgorre\nAbenduak 26, astelehena20:15ean, Arratiako Merkatarien Elkarteak antolatuta, antzerki familiarra Oh-Pera eta horrenostean, 6 otzararen zozketea Lasarte Aretoan.\nAbenduak 28, eguaztena17:00etan, Zinuema, zinea umeentzat, The Snow Queen Lasarte Aretoan.\nAbenduak 29, eguenaGabonetako Umeen Parkea aterpean eta kiroldegian.\nAbenduak 30, barikua20:00etan, Lagun beltz asko helduentzako antzerkia Lasarte Aretoan.\nAbenduak 31, zapatua11:30ean, San Silbestre lasterketea herritik zehar.\nLemoa\nAbenduak 27, martitzena10:00etan, Olentzeroren etxera urtekerea HH4 eta LH2 bitarteko umeentzat eskolatik urtenda.\n19:00etan, Pintxo eta Korto Lehiaketea Karabie Gaztetxean.\nAbenduak 28, eguaztena11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara, Gabonetako Haur Parkea kiroldegian.\nAbenduak 29, eguena11:00etatik Got Talent ludotekan.19:00etan, Joseba Sarrionandia Euskera, gure tribu ttipia Karabie Gaztetxean.\nAbenduak 30, barikua\n10:00etan, mendi urtekerea ludotekako umeek. Eskoletan.\nAbenduak 31, zapatua12:30ean, Eneko Zamalloa Memoriala Gabonetako XI. Lasterketea, Elizondotik.\nZeanuri\nAbenduak 26, astelehena11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara umeen eguna. GUP. Ibarretako frontoian;18:30ean, Aitor Intxaurragaren Artzaintzaren naturbidea GR 282 dokumentala Arkotxan.\nAbenduak 27, martitzena18:30ean, Juan Manuel Etxebarriaren Matriarkalismoa eta euskal mundua berbaldia Arkotxan.\nAbenduak 28, eguaztena18:30ean, umeentzako zinea Arkotxan.\nAbenduak 29, eguena18:30ean, Aritz Ganboa de Miguelen Bideak dokumentala Arkotxan.\nAbenduak 30, barikua18:30ean, Jon Urutxurturen Eleuterioren txabolea berbaldia Arkotxan.\nAbenduak 31, zapatuaSan Silvestre urtekerea.\nZeberio\nAbenduak 26, astelehena12:30ean, herri kirolak: San Esteban jaiak Etxazon.\nAbenduak 27, martitzena18:30ean, Zeberioztarrak Ameriketan, lau mendetan zehar erakusketea Kultur Etxean. Gero,berbaldia.\nAbenduak 28, eguaztena11:30ean, gazteentzako sukaldaritza saioa Gaztelekuan.18:30ean, Zeberioztarrak Ameriketan, lau mendetan zehar erakusketea Kultur Etxean.\nAbenduak 29, eguena11:30ean, Gabonetako parkea aterpean.\n12:30ean, San Tomas Zaharra.\nAbenduak 30, barikua17:00etan, eskupelota partiduak: finalak eta lagunartekoak.\nAbenduak 31, zapatua10:00etan, San Silbestre eguneko mendi urtekerea Tontorrandira. Plazan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001097", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eukeni Bikarregi izango da EH Bilduren Lemoako alkategaia\nOgasun zinegotzi eta alkateorde izandakoak hartu gura dau Saioa Elejabarrietaren lekukoa, \"Lemoa osasuntsua, jasangarria, parekidea eta bizia eregiten jarraitzeko\".\nEukeni Bikarregi, EH Bilduk osotutako udal gobernu taldean Ogasun zinegotzia da egun eta alderdiaren proposamena onartu dau, 2023ko maiatzeko udal hauteskundeetan Lemoako alkategai izateko. Helburua, Lemoan EH Bilduk Saioa Elejabarrietagaz hasitako \"proiektu eraldatzailea landuten jarraitutea\" da. Bikarregik azaldu dauanez, esperientzia eta ilusinoa dira alkategai izateko errazoi propio nagusiak.\nIzan be, Ogasun zinegotzi lez atzen urteetako udal aurrekontuen arduradun nagusia izan da. Adibide lez ipini dau Kotxepin eta zenbait obra: \"Atzen urteetan Udalak egin dauzan inbersino ekonomiko garrantzitsuenak, Kultur Etxe barria edo Arraibiko obrea, berbarako, milioi batetik gorakoak biak, gure aurrekontuagaz onartu doguz, krediturik eskatu behar barik\". Gainera, Elejabarrieta haurdun egon zanean, bera izan zan alkateordea.\nDatorren legealdiko erronken inguruan ostera, Bikarregik onartu dau aldaketa handiak biziko dirala, \"egungo sistema ekonomikoa jasanezina\" dalako eta \"krisi klimatikoari aurre\" egin beharko jakolako. Burruka honeek, udal mailan be landu beharko dirala azaldu dau eta horretarako, Lemoa 2030 proiektua landuten jarraitzeko borondatea erakutsi dau, puntu batzuekaz kritikoa izan arren.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001098", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mila lagunetik gora gara Instagramen!\nAurten hogei urte bete doguzala-ta, 1.020. jarraitzaileak opari sorta bikaina lortuko dau: liburuak, diskoak eta Garena txakolin botila bi.\nUrte eta erdiko ibilbidea dauka BEGITUk mundu digitalean. Begitu.eus webgunean edukiak sortu eta sare sozialen bitartez alkarbanatuten. Momentuz, Twitterren 333 jarraitzaile doguz, 2.316 lagun Facebooken eta Instagramen, 1.003 laguneko komunidadea sortu dogu.\nProiektu honek izan dauan harrera ona ospatu eta hogeigarren urteurrena opari eder bategaz amaituteko, otzara bat prestatu dogu, Instagramen @begitu.eus kontuaren 1.020. jarraitzaileak eroango dauana.\nHemen otzarearen edukiak:\nGarena txakolin botila bi.\nKristonak taldearen Ahobetehortz diskoa.\nArratia Inguruko Hiztegia.\nAlvaro Rabelli eta Jose Carlos Torreren Frantziako Dama komikia.\nGontzal Mendibilen Neure txiki polita diskoa.\nThe Electic Alley taldearen Apache diskoa.\nAIKO taldearen Oinak kantuz, Bikaña eta Kobreik! diskoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001099", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gabonetarako egitaraua antolatu dabe Laminetxe Gaztetxean\nBertso saioa, La Haine pelikulearen proiekzinoa, Arratiako gaztetxeen inguruko mahai-ingurua eta erropak margoztuteko tailerra egongo dira datorren astean.\nAreatzako Laminetxe Gaztetxean, lau eguneko egitaraua antolatu dabe gazteek, abenduaren 26tik 29ra. Egun bakotxeko, ekintza desbardin bat egongo da: bertsoak, proiekzino eta solasaldia, mahai-ingurua eta tailer bat hurrengoz-hurrengo.\nBertso saioa izango da lehena, hilaren 26an. Iluntzeko 19:00etan Peio Lago, Janire Arrizabalaga eta Araitz Katarain batuko dira Laminetxeko oholtzan, Amaiur Irazabalek botatako gaiakaz kantetan.\nHurrengo egunean, hilak 27, La Haine -Gorrotoa- pelikula frantziarra proiektauko da 19:00etan. Mathieu Kassovitz-ek zuzendutako filmak Pariseko auzo pobre bateko judu, arabiar eta baltz baten istorioa kontetan dau, indarkeria poliziala eta arrazakeria ardatz dituala. Gero, gai honeen inguruko solasaldia egingo da.\nAbenduaren 28an ostera, Arratiako gaztetxeak izango dira berbagai 18:00etatik aurrera. Laminetxe, Karabie eta Kiñu gaztetxeetako kideak egongo dira mahaiaren inguruan batuta, bizipen eta esperientziak alkarbanatzeko.\nAmaituteko, abenduaren 29an oihalak margozteko tailerra egingo da, goizez, 10:30ean. Bakotxak bere erropak, zaharrak ala barriak, eta boltsak eroan ahalko dauz, bakotxaren gustura pintetako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001100", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago oinarrizko bizi-euskarri eta desfibrilazinoaren gaineko ikastaroan izena emoteko epea\nAlkarteentzako kursoan, urtailaren 3ra arte emon daiteke izena eta ikastaroa urtailaren 11n eta 18an emongo da.\nIgorreko Udalak antolatuta, Igorreko alkarteentzako bideratutako Oinarrizko bizi-euskarriari eta desfibrilazio erdiautomatikoari buruzko ikastaroa egingo da urtailean; 11n eta 18an hain zuzen be. Izena, urtailaren 3aren aurretik emon behar da, Kultur Etxeko harreran edo helbidera idatzita; alkartea, izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa zehaztu behar da. Lau eta zortzi persona artean onartuko dira.\nIkastaroaren saioetan, batetik, bihotz-birikietako geldialdia sufridu daben personei oinarrizko bizi-euskarriaren teknikak apliketan ikasiko dabe parte-hartzaileek. Gero, bihotz-birikietako geldialdia sufridu daben personakaz desfibrilazino makinak zelan erabili erakutsiko da, makina erdiautomatikoak hain zuzen be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001101", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskerearen aldeko trikipoteoa egingo da Igorren\nKatiuska ta Katiluk girotutako trikipoteoa barikuan egingo da herriko tabernetatik, 19:00etan hasita.\nAbenduaren 23an, barikua, urteari amaierea euskeraz eta jai giroan emoteko trikipoteoa antolatu dabe Igorreko Udalak eta Euskerea Zuzterretik taldeak. \"Euskeraz garelako\" mobiduko dira euskaltzaleak herriko tabernetatik iluntzean. Gainera, Katiuska ta Katilu animatzaile taldeak girotuko dau trikipoteoa.\nHezkuntza-bizia eta arte plastiko eta eszenikoak oinarri dauzan taldea da Katiuska ta Katilu. Ikuspegi ekologista batetik, bakerako hezkuntza lantzean dabe, eta balioak erdigunean dauzan genero-ikuspegiaren bidez, egungo behar ekosozialetara egokitzeko giltzak eskaintzen ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001102", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Irati Astondoa bigarren izan da Urrezko Kopan\n45 hazbeteko bost enborrak hamazortzi minutu eta berrogeta zortzi segundotan zatitu dauz eta urrea Nerea Arrutirentzako izan da.\nAtzo jokatu zan, Donostiako Trinitate plazan, andrazko azkolarien Urrezko Kopa. Egin beharreko lana, inoz baino gogorragoa izan zan, bost oinbeteko ebagitetik 45 hazbetekora pasau ziran eta. Irati Astondoa azkolari zeanuriztarrak be hartu eban parte lehiaketan eta lortu eban podiumean sartutea, bigarren postuan hain zuzen be.\nLehena Nerea Arruti izan zan (17:33), Astondoari (18:48) minutu batetik gorako aldea aterata. Podiumeko atzena barriz, Nerea Sorondo (18:59) izan zan, atzen edizino bietako irabazlea. Atzetik egon ziran Maika Ariztegi (22:51), Uxue Ansorregi (23:09), Beatriz Tanco (27:09) eta Garazi Arruti (31:48).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001103", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberioko Debalde Azokea egingo da barikuan\nZeberioztar gazteek antolatu dabe truke azokea; hilaren 23an, 17:00etatik aurrera egongo dira postuak plazan.\nZeberioko Gazte Elkarteak antolatuta, Zeberioko Debalde Azokea egongo da herriko plazan abenduaren 23an, 17:00etatik 21:00etara. Bertan, etxeko gauzak eroan eta beste batzuekaz trukea egiteko aukerea egongo da.\n\"Etxeko armairuak txukundu eta Gabonetako atzen orduko opariak lortzeako aukera bikaina\" dala azaldu dabe antolatzaileek. Gauza asko eroan eta lekua hartu gura ezkero, edota informazino gehiago gura ezkero, 688 817 309 telefonora deitu daiteke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001104", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lamino Kirol Klubak bazkide izan eta federatzeko kanpainea abiatu dau\nAurretik bazkide eta federaua izan ezkero, formulario baten bitartez egin daiteke eguneraketea; osterantzean, 646 355 550 telefonora deitu behar da.\nLamino Kirol Klubak mendian federau eta klubeko bazkide izateko kanpainea abiatu dau aurten be, hurrengo urtera begira. Prozesua online egin beharko da eta bazkide barri zein federau barri egiteko, Xabi Iturriagagaz harremanetan ipintea gomendau dabe, 646 355 550 telefonoan. Zenbaki bardina erabiliko da BIZUM bidez ordainketak egiteko.\nAurten bazkide eta federau izan bazara barriz, formulario bat bete behar da. Bertan agertzen da prezioei buruzko informazino guztia, prezioak adinka eta kategoriaka sailkatuten dira; adibidez: nagusia 20€ + NAGUSIA Federau \"NORMALA\" + BTT 100,38€. Espainiar estadu osorako federazino \"normalaz\" gainera, mendi bizikletea eta mugaren beste aldeko Pirinio zatia be aukeratu daitekez; baita FEDMEn egotea be.\nFederau ezkero, Mendi Federazino erremesak abenduaren 28an, urtailaren 10ean eta 24an helduko dirala aurreratu dabe. Lamino Kirol Klubeko bazkide izateko prezioak ostera honeek dira: 26 urtetik gorako nagusiak 20 euro, 65 urtetik gorakoak 15 euro, familiarrak 45 euro (nagusi 2 + 1, 2, 3... ume) eta guraso bakarreko familia 25 euro.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001105", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar aurkeztuko da Dimako II. Berdintasun Plana\nIdoia Torregarai eta Mirari Martiarena kazetari eta umoregileek gidatuko dabe saioa, 19:00etan eskolako kamaran.\nAtzen hileetan plana landu ostean bihar, hilak 22, aurkeztuko deutsa Udalak herriari Dimako II. Berdintasun Plana. Eskolako kamaran da hitzordua 19:00etan, eta aurkezle lanak egiteko konbidau ditue Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena, kazetari eta umoregileak biak, \"feminismoa umoretik be burrukatu daitekelako\".\nBardintasun plana, 2023 eta 2026 artean indarrean egotea espero da eta Andraizeako kideen laguntzea izan dabe ordezkari politikoek. Lau ardatz nagusi ditu: gobernu ona, andren ahalduntzea, ekonomia eta gizarte antolakuntzea eraldatzea eta indarkeria matxista bako bizitzak sustatzea, hain zuzen be. Iurdana Acasuso zinegotziak zirriborroaren aurkezpenean azaldu ebanez, aurreko plana \"guztiz gainditu dauan proposamena da hau; adibidez, aurrekoan ez zan indarkeria matxistea aitatzen ezta andrak ahalduntzea be\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001106", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Osakidetza defendiduteko deialdia egin dabe sindikatuek\nHilaren 22an, 11:00etan ospitaletan egingo dira alkarretaratzeak eta 13:00etan, herri guztietako osasun zentroetan.\nSATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuak \"Osakidetza defenda dezagun\" lelopean mobilizauko dira eguenean, abenduak 22. Hasteko, 11:00etan ospitale guztietan egongo dira mobilizazinoak, Usansoloko Ospitalean gertuen; gero, bakotxa bere herrira mobiduko da, 13:00etan herrietako osasun zentroen aurrean egingo dira-ta alkarretaratzeak.\nHerritarrak osasun publikoaren defensan mobilizetako helburuaz gainera, sindikatuek azaldu dabe Osasunaren Mahai Sektorialeko negoziazinoa desblokeatzea be topetan dabela. Holan azaldu dau arazoa LABek: \"Denpora asko daroagu salatuten Mahaia foro huts bihurtu dala, informatiboa, bertan ez dala benetako negoziazinorik egiten, eta Osakidetzak gura dauanari eta gura dauanean bakarrik heltzen dauala. Egoera horrek, hobera egin beharrean, okerrera egin dau, eta horrek erabateko blokeora ekarri gaitu\".\nHorrezaz gain, sindikatuek azpimarratu dabe osasun publikoaren arazo nagusietakoa dala prekariedadea gaur egun: \"%50etik gorako behin-behinekotasun tasea, hamarkada batean erosteko ahalmenaren %20tik gorako galerea, lan gainkarga sistematikoa, langileen eskasia, etab\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001107", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hasi da 'Aire!' dokumentala amaituteko diru-bilketa kanpainea\nCarlos Iglesias, Bideografik ekoiztetxea: \"Maurizia Aldeiturreiagari buruzko oso pelikula desbardina izango da, inork espero ez dauana\".\nMarmoka Films eta Bideografik Ekoizpenak ekoiztetxeen urte biko aurre-ekoizpena eta geroko filmaketak egin ostean, Aire! dokumentala amaituteko azken txanpan dago. Holan, atzen pausu honeen finanziazinoa bultzatzeko crowdfunfing kanpainea ipini dabe martxan. Abenduaren 8an aurkeztu eben dokumentalaren aurrerapena Durangoko Azokan eta aurkezpen ekitaldia aprobetxau eben finanziazino kanpainearen barri emoteko.\nLaguntza ekonomikoa Verkami plataformearen bitartez egin dabe eta urtailaren erdikaldean zarratuko da proiektua diruz bultzatuteko aukerea. Ekarpenak egiteko aukera desbardinak emon ditue: 10, 20, 40, 70, 100, 500 edo 1.000 eurokoak. Bakotxagaz, sari desbardinak lortu daitekez: kredituetan agertzea, boltsak, kamisetak, estreinurako sarrerak, emonaldi pribauak eta abar.\nMaiatzerako amaituta\nFilma, 2023ko maiatzerako amaituta egotea espero dabe. \"Prozesua luzea izan da baina esperientzia oso aberasgarria. Maurizia Aldeiturriagari buruzko oso pelikula desbardina izango da, inork espero ez dauana\" azaldu deutso BEGITUri Carlos Iglesias Bideografikekoak. Maurizia bertakoa zala-ta, eskualdeak grabau dira irudietako asko: Igorre, Artea eta Zeberion. Gainera, parte-hartu daben gazteetako batzuk be badira arratiarrak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001108", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenera arte, merkeago da Igorreko Kultur Etxeko bazkide izatea\nBanakako, familiako zein gazteentzako kuotea bost euro merkeagoa izango da hilaren 22ra arte.\nOhiko lagun txartelaren urteko banakako kuotearen prezioa 30 eurokoa da, familiakoa 25 euro kide bakotxarentzako eta 20 eurokoa 14 urtetik beherakoentzat. Holan, abenduaren 22ra arte bost euro merkeagoa izango da lagun-txartela lortutea. Kultur Etxeko harreran erosi, edo eguneratu, daiteke txartela ohiko egutegian.\nLagun txartelagaz abantaila eta deskontuak lortu daitekez urte osoan zehar: ikuskizun guztien sarrera prezioaren %25eko beherapena, lau film eta Lasarte Aretoak hautatutako ikuskizun bat doban, ikastaroetan %15eko deskontua eta programazino liburuxka etxean jasotea. Gainera, ikuskizunen deskontuak Igorren bakarrik ez, Euskal Antzoki Sareko areto guztietan erabili daitekez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001109", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gehiago gara eta ez hain zaharrak\nAtzen 20 urteotan, 2001etik 2021era, %14,3 hazi da Arratiako biztanleria, 12.023 lagunetik 14.132 biztanlera pasauz. Eskualdeko hazkundea, Hego Euskal Herrikoa (%8,3) baino sei puntu handiagoa izan da.\nHerri guztiak hazi dira Ubide izan ezik. Biztanle kopuruari jagokonean, gehien hazi dana Lemoa da, 2021ean, 2001ean baino 839 lagun gehiago bizi ziran eta 2.692 biztanletik 3.531ra pasau ziran, %31ko hazkundeagaz. Ehunekoetan baina, gehien hazi dana Arantzazu izan da %43ko hazkundea izan dau-eta; 2001ean, 291 lagun bizi ziran Arantzazun eta hogei urte beranduago 417.\nArantzazu eta Lemoaz gainera, ehunekotan, Hego Euskal Herriko batez besteko hazkundea baino handiagoa izan dabe Dimak (%30), Areatzak (%20), Arteak (%17), Bediak (%10) eta Igorrek (%10). Zeanuri barriz, %1 hazi da eta Ubiden, oin dala 20 urte baino biztanle bat gitxiago dago egun.Joerea denpora guztian gorakoa izan bada be, hazkunderik handiena, 2007 eta 2013 bitartean gertatu zan.\nEz gara hainbeste zahartuHego Euskal Herrian, azken urteotan gizartea nabarmen zahartu da, eta 60 urtetik gorako persona gehiago dagoz oin. Holan, 2001ean edade horretako jenteak gizartearen %24,06 osotuten eban bitartean, 2021ean %30,23 izatera pasau zan. Eskualdeko datuei begiratuta barriz, 2001ean biztanleen %27,3 zan 60 urtetik gorakoa, Hego Euskal Herrian baino hiru puntu gehiago, eta 2021ean, %28,1. Beraz, hogei urte honeetan, Arratian edadeko jentearen pisua ehunekoetan hazi egin dan arren (%0,8), oin, Hego Euskal Herriko gizartea zaharragoa da Arratiakoa baino. Ehunekoetan, gazteen taldea, 20 urte baino gitxiagokoek osotuten dabena da gehien hazi dan taldea, %15,9tik %19,3ra pasauz. Hogei eta berrogeta hamar urte arteko taldeak barriz, apur bat behera egin dau ehunekoetan, nahiz eta lagun gehiago izan. Izan be, 2001ean, Arratian, 20 eta 59 urte bitarteko 6.824 lagun bizi ziran, gizartearen %56,7, eta 2021ean, 7.433 biztanle, %52,6.\nJaiotzak eta heriotzakGorabehera handiak euki dabez jaiotzak gurean. 2021ean, 103 ume jaio ziran, 2001ean baino gitxiago (108), biztanleria handiagoa izan arren. Ha-ta guzti be, 2010 eta 2013ren artean, boom txiki bat egon zan: 2010ean, 175 ume jaio ziran; 2011n, 177; 2012an, 169 eta 2013an, 164. Biztanleria, 13.700etik 13.933ra igon zan.\nHeriotzei jagokienean, 2001ean, 119 izan ziran. Heriotz zenbakirik altuenak, 2020 eta 2021ean izan ziran, 158 eta 157, hurrengoz hurrengo, baina 2003an eta 2005ean be zenbaki altuak dagoz; 153 eta 146 hain zuzen be, eta orduko populazinoagaz alderatuta atzen urte biotakoak baino txarragoak dira.\nHogei urte honeetako demografiako bilakaeran, personen mobimentuek be eragin handia izan dabe eta duda barik azalduko dabe zergaitik oin dala 20 urte, Hego Euskal Herria batez beste baino gizarte zaharrago batetik, batez bestekoa baino gazteagoa izatera pasau dan Arratia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001110", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaitu dira Astui erreskastoa naturalizetako lanak\nUraren Euskal Agentziak egin ditu errekastoak gainezka egitea prebeniduteko obrak, 79.000 euroko aurrekontuagaz.\nBagilean hasi ziran Artean, Astui errekatxoaren arroa handitu eta naturalizetako lanak. Udalak holan eskatuta, URAk egin dauz 79.000 euroko, gehi BEZa, aurrekontua izan dauzan lanak. Bide batez, kamino azpitik doazan ur hornidura, saneamentua, gas hodi eta telekomunikazino kableen bidea be barriztu da.\n\"Hor, Z bat bezela egiten dau errekatxoak. Eta harriak eta ur asko ekarten dauanean, zarratu be egiten da uraren bidea eta gero gainezka egin eta etxe batzuetan be sartzean da\" azaldu eutsan obrak hasterakoan BEGITUri Alberto Intxaurraga Arteako alkateak. Bidean okerruneak egin eta alboak leundu dabez arroa naturalago egiteko. Bestetik BI-3530 bide azpitik doan kanala 2x1,2 metroko hodi bategaz bideratu da urak gainezka ez egiteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001111", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hastear dago Gabon sasoia\nOlentzero eta Mari Domingi zapatuan bajatuko dira basotik; aurretik, astebarruan be badagoz jarduera kulturalak eta umeentzako hainbat ekintza.\nGabon sasoia hastear dago Arratia, Ubide eta Zeberion eta lehenengo ospakizun eguna zapatua izango da. Olentzero eta Mari Domingi gure haranetako herri guztietatik pasauko da zapatuan, umeak agurtu eta gutunak batuko ditue, gauez beharrean hasi aurretik. Astean zehar be, hainbat ekintza antolatu dira.\nArantzazura joango dira hasteko Olentzero eta Mari Domingi, 10:00etatik aurrera txistulari eta herritarrakaz egingo dabe auzoetatik birea. Lemoan barriz, 10:30ean egongo dira udaletxean baina iluntzean bueltauko dira, 19:00etan Karabie Gaztetxean. 11:30ean barriz, Diman egingo deutsee harrerea, eleizan.\nEguerdi partean ostera, 12:00etan Igorrera helduko dira Mikeletik, kalejireagaz ospatuko da Olentzero eta Mari Domingiren etorrerea. Gero, Bedian egongo dira 13:00etan, gaztaina erreakaz lagunduta.\nGainontzeko herrietan arrastiz egongo dira, Ubiden adibidez. Artean auzorik auzo abestuten eta Zeberioko aterpean, 17:00etan egongo dira. Gero, 17:30ean Areatza eta Zeanuritik pasauko dira; Areatzan kalejirea egingo da eta deiadar bategaz amaituko da, txalapartearen erritmoan. Zeanurin barriz, Ibarretako frontoian egingo da harrerea.\nASTEKO AGENDEA:\nAbenduak 19, astelehena\nZeberio\n18:00etan, musika entzunaldia Kultur Etxean.\nAbenduak 20, martitzena\nZeberio\nFamilia ginkanea.\nAbenduak 21, eguaztena\nBedia\n17:30ean, Onditz Mendizabalek gidatutako Gabonetako Liburu-maleta Ibiltaria.\n19:00etan, Arratia Musika Eskolearen Gabonetako kontzertua eleizan.\nAbenduak 22, eguena\nArtea\n18:30ean, Gabon Postalen Lehiaketearen erakusketea hasten da Kultur Etxean. Urtailaren 8ra arte.\nBedia\nGabon jaia frontoian: Sarrerea janari pakete bat edo euro bi Senegal koopera proiekturako. 17:30ean, ateak zabaldu, erakusketeak; 18:00etan, Gimnasia erritmikoko erakustaldia, Jauziri jantza taldearen erakustaldia, Gabon Postalen Lehiaketearen sari banaketea, Gabon Zuhaitzen Lehiaketearen sari banaketea; 19:00etan, pintxoak eta edariak.\nIgorre\n18:00etan eta 19:30ean, Arratia Musika Eskolearen Gabonetako kontzertua Lasarte Aretoan.\nAbenduak 23, barikua\nDima\n11:00etan, komiki tailerra liburutegian.\nLemoa\nRockrismas Fest Karabie Gaztetxean: 19:30ean, Rockalean taldeagaz poteoa Atxetatik; 22:00etan, Old Berri Band eta Zeinke taldeen kontzertuak.\nZeanuri\n19:00etan, Etzanderak jantza taldearen emonaldia Ibarretako frontoian.\nZeberio\n17:00etatik 21:00etara, Truke azokea.\n17:00etan, gazteentzako urtekerea Scape room-era.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001112", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskadiko Trontza Txapelketea irabazi dau Ruth Linazak\nGarbiñe Lopez de Uraldegaz lortu dau markea, bost minutu eta zortzi segundotan egin ditue hamar ebagiak.\nDomekan jokatu zan, Gernikan, Euskadiko Trontza Txapelketea eta bertan lehiatu zan Ruth Linaza lemoaztarra Garbiñe Lopez de Uraldegaz batera. Maria eta Ainhoa Iraizoz ahiztak ziran faboritoak baina atzenean, Linaza eta Uraldek minutu batetik gorako aldeagaz amaitu eben probea. Bikote bien lehia estua izan zan, baina seigarren ebagian aurreratzen hasi eta txapela jantzi ahal izan eben.\nBost minutu eta zortzi segundotan amaitu eben probea txapeldunek, hamar ebagi guztira. Iraizoz ahiztek sei minutu eta hamazazpi segundo behar izan ebezan, eta Antsoaingo Lucia eta Irunek hamahiru segundo gehiago. Laugarrenak barriz, ia bederatzi minutu, Arratzuko Piratak taldeko Mendinueta eta Gezuraga bikotea; eta bostgarren postua Lorea Rojo eta Amaia Jimenezentzako izan zan.\nTxapelketa aurreratuteko eskaerea\nRuth Linazak BEGITUri azaldu deutsanez, trontza txapelketak udan jokatu dira betidanik, baina atzen edizino bietan, Euskadiko Txapelketea abenduan jokatu da. Horrek, kirolarientzako suposatzen dau, \"entrenamentuak hainbat hilabete luzatzea\". Izan be, lurraldekako txapelketak udan jokatuten dira eta \"orduan gagoz gure puntu gorenean\". Linazak aitortu dauanez, kirolariek ez dabe jaso federazinoaren azalpenik. Gainera, lemoaztarrak azaldu dau sokatirea eta beste proba batzuk be badagozala negu sasoian eta bietarako entrenau behar dirala: \"Bakarragaz topera bagabiz ondo, baina biak buztartu behar ...\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001113", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Diario Vascoren txapela jantzi dau Amaia Aldaik\nMiriam Arrillaga izan eban aurkari lau eta erdiko finalean, sufriduta baina 22-20 irabazi eban dimoztarrak.\nAbenduaren 17an jokatu zan Tolosan Diario Vascoren Lau t'erdiko Txapelketea Tolosan, Amaia Aldai eta Miriam Arrillagaren artekoa. Partidu gogorra espero eban Aldaik, eta holan izan zan. Eskuan min hartu ostean, hogeina bardinduta egon ziran eta \"zorte apur bategaz\" lortu eban 22-20 irabaztea. Holan, aste bitan bigarrenez irabazi dau Dimako pelotariak kaiolako txapelketa bat, aurreko astegoienean Master Laboral Kutxakoa lortu ostean.\nAmaiak aitortu dauanez, partiduan ez zan bape eroso sentidu: \"Partidura behar baino lasaiago sartu nintzan, tensino barik. Neure jokoagaz ez nintzan gustura ibili eta aireko jokoa ezin neban egin\". Halanda be, irabazten egoan, baina egoereak okerrera egin eban, eskoiko eskuan min hartu ostean. Arrillagak hogeina bardindutea lortu eban baina \"sufridu\" eta \"zorte apur\" bateri esker heldu zan 22ra Aldai.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001114", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia A lidertzan sendo\nGizonezkoen Arratia klubeko talde biak indartsu dabiz; Arratia Ak 7 partidu jarraian irabazi dauz eta B taldeak 5. Lemoako Harrobik atzen partidu biak galdu ditu eta andrazkoei jagokonez, Arratia A taldeak galdu egin eban eta Bk irabazi.\nGizonezkoen Arratia A\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian Urbietan jokatu eban Otxarkoaga, bigarren sailkatuaren kontra, eta zazpigarren garaipena jarraian lortu eban 2-0 irabazita. Hamalau jardunaldiren ostean lidertzan dago Arratia A 31 puntugaz. Datorren partidua Gallarta A taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo urtailaren 7-8ko astegoienean.\nGizonezkoen Arratia B\nArratia Aren partiduaren ostean jokatu eban Arratia B taldeak zapatuan Etxebarri B taldearen kontra eta 1-0 irabazi eban. Arratia B taldearen hasikera eskasaren ostean bost partidu jarraian irabazi ditu. Hamalau jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago Arratia B 20 puntugaz. Datorren partidua Amorebieta B liderraren kontra jokatuko dau Urbietan urtailaren 7-8ko astegoienean.\nAndrazkoen Arratia A\nDomeka eguerdian jokatu eban Arratia A taldeak Eibar B taldearen kontra eta 1-2 galdu eban Urbietan. Hamahiru jardunaldiren ostean Arratia A hamahirugarren postuan dago 11 puntugaz. Datorren partidua Tolosaren kontra jokatuko dau urtailaren 7-8ko astegoienean etxetik kanpo.\nAndrazkoen Arratia B\nDomeka arrastian jokatu eban andrazkoen bigarren taldeak Igorreko Urbieta zelaian Ariz taldearen kontra eta 3-2 irabazi eban etxeko taldeak. Hamabi jardunaldiren ostean laugarren postuan dago Arratia B taldea 21 puntugaz. Datorren partidua urte barriko lehen astegoienean jokatuko dau Bizkeneskak taldearen kontra barriro etxean.\nLemoako Harrobi\nZapatu arrastian jokatu eban Lemoako Harrobik lidertzan dagoan Amorebieta B taldearen kontra eta Arratia Bgaz galdu ostean bere bigarren partidua jarraian galdu eban Zornotzan, 2-0. Hamalau jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi bosgarren postura bajatu da eta 27 puntu ditu. Datorren partidua urte barriko lehen astegoienean jokatuko dau Arlonagusian Ezkurdi A taldearen kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001115", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako Xake Txapelketea jokatuko da Artean\nDomekan izango da txapelketea eta Xake Bizi alkarteko kideek berbaldi bat be eskainiko dabe, 688 634 548 telefonoan edo Herriko Bentan emon daiteke izena.\nAbenduaren 18an, domekea, Arratiako Xake Txapelketea egongo da jokoan Arteako Herriko Bentan, 11:00etatik aurrera. Hasteko, Xake Bizi Kirol Klub billaroztarreko kideek Xakearen introdukzioa eta bere praktikaren onurak berbaldia emongo dabe, jokalariek txapelketea motibauta hasteko. Hogei minutuko berbaldia izango da eta jarraian hasiko dira partidak.\nMomentuz, hogei bat lagunek emon dabe izena eta antolatzaileek, bazkaldordurako txapelketea amaituta egotea espero dabe. Holan, partida bakotxa erlojuagaz neurtuko da, hamabost minutu gehienez. Irabazleak, \"Gabon otzara eder bat\" jasoko dau sari lez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001116", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "AZE saritu dabe Bizkaiko Txirrindularitzearen Galan\nUrteko lasterketak antolatzen egindako lanagaitik saritu dabe txirrindularitza eskolea; ziklo-krosean, Igorrek etorkizuna daukala eta helburua Munduko Kopea bueltan ekartea dala azaldu dau Leire Aurrekoetxea presidenteak.\nAtzo ospatu zan Bilbon Bizkaiko Txirrindularitzearen Gala, Arratia Ziklista Eskolea egon zan bertan eta kideak ez ziran esku-hutsik urten. Alkarte moduan, sari garrantzitsuena izan zan antolatzailearen saria. Zidarra jaso dabe, urtean zehar lehiatu diran txapelketetan modu aktiboan parte hartuteagaitik. Horrezaz gain, Peio Legina eta Xabier Cerro txirrindulari gazteek be jaso ditue sariak. Lehenengoa Txiki Kopako irabazlea izan dalako eta Cerro, kronoeskaladan hirugarren izan dalako.\nIgorreko Ziklo-krosaren gaineko balorazinoa be egin deutsa Leire Aurrekoetxea AZEko presidenteak BEGITUri, eta oso argia izan da: \"Herri honek badauka etorkizuna ziklo-krosean\". Herritarren erantzunagaz zein antolaketarako gaitasunagaz be agertu da harro: \"Goragoko kategorietako lasterketak antolatzeko kapazak garala frogatu dogu\". Holan, Munduko Kopea bueltan ekartea da helburua baina Aurrekoetxeak argitu dau, denporea beharko dabela.\nIzan be, oingo premina handiena txirrindularitza eskolarako inbersinoak egitea da: \"Furgonetea aldatu behar dogu, lasterketaren batera ez gara heldu autoa bidean apurtu dalako eta daukagun lokala, trasteleku bat da\". Gainera, atzen urteetan talde-aldaketa handia egon da, bai boluntarioen aldean bai zuzendaritzan. Holan, momentuz hurrengo urtean kategoria bardina jokatuko da, baina helburua begi bistatik kendu barik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001117", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Esti Markezek bere bakarkako lehen lana aurkeztuko dau Lemoan\nBarikuan izango da Hitzekin jolasean diskoaren aurkezpen kontzertua Kotxepin Kultur Etxean, 20:00etan.\nEsti Markezek, Mikel Markez bidelagun izan ostean, bakarkako kantautore ibilbidea abiatu barri dau. Bere lehen lana, Hitzekin jolasean urrietan argitaratu eban eta Lemoara dakar aurkezpena abenduaren 16an. Diskoan estilo desbardinak tartekatzen ditu baina pop-rocka da estilo nagusia eta kantu askok, berak sortutako hitzak ditue.\nIker Lauroba (gitarrea), Josu Erviti (bateria) eta Dánae Riaño (bajua,) musikari ezagunez inguratu da Hitzekin jolasean diskoan; Garazi Esnaola piano-jolea eta Arkaitz Miner biola eta bibolin-jolearen kolaborazinoak izan ditu eta Alaia Martinek kantu biren hitzak sortu ditu, besteak beste.\nDisko osoa argitaratu aurretik, honeri izena emoten deutsan kantea atera eban Markezek: \"Abestiari berari idatzitako abestia da, berbakaz jolasean gura barik sortutakoa. Kantak izaten dira guri esaka aritzen diranak, emozino desbardinen biziarazle. Oingo honetan kontrako bidea egin dot, ni biluztu naz bere aurrean eta kantea bera egin dot protagonista\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001118", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar egingo da Igorreko III. Azoka Solidarioa\nLehendakari Agirre kaleko autobus geltoki ostean egongo dira umeentzako gauzak salduten arrastiz; bildutako dirua, minbizia daukien umeen familientzako bideratuko da.\nZemendiaren 17an eta abenduaren 1ean herritarrek emondako jostailu, liburu, motxila eta mozorroak batu ostean, abenduaren 16an egingo da horreek saltzeako Igorreko III. Azoka Solidarioa, 16:00etatik 20:00etara. Elkartasun Begiradak alkarteak antolatuten dau azokea eta aurten, batzean dan dirua Aspanovas alkarteak eroango dau.\nAspanovasen helburua da minbizia sufriduten daben Bizkaiko ume eta nerabeen familiak zaindu eta lagundutea. Holan, Igorren lortutako ditua ospitaleratutako adinbakoen zaintzaileentzako bazkari eta afari-txartelen proiektuan erabiliko dau Aspanovasek. Izan be, elikadura osasungarria jaten animau gura dabez gurasoak, \"ahalik eta baldintza fisiko onenetan egon daitezan euren seme-alabei lagunduteko\" Elkartasun Begiradak taldekoen arabera.\nBirziklapena be, helburu\nAzoka solidarioaren helburu nagusia gizarte perminaren baten gainean jentea sensibilizau eta honen alde modu aktiboan parte-hartzea da, baina badauka bigarren helburu bat be. Elkartasun Begiradak-ek azoka honen bitartez jostailuen erabilerea luzatutea be topetan dau. Hondakin gitxiago sortu eta planetearen osasuna zaintzeako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001119", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'La inocencia' filma proiektauko da Igorreko Zineklubean\nGaur iluntzean, 20:00etan, Lasarte Aretoan egongo da ikusgai Lucia Alemanyren nerabezaroaren gaineko pelikulea.\nZineklubeko zaleen abenduko zitea izango da La inocencia (Lucia Alemany, 2019) filma. Zuzendariaren lehen pelikulea izanik be, kritika profesional positiboak izan ebazan. \"Zuzendari lez estreinaldi gitxi dira hain zintzoak, hain odolberoak eta hain zuzenak\" inoan El Mundon Luis Martinezek.\nZuzendariagaz batera, Laia Solerrena be bada gidoia eta zinema jaialdi esanguratsuetan hartu dau parte pelikuleak. Holan, Goya sarietan nominazino bi lortu ebazan: antzezle barri onena eta abesti onena. Feroz sarietan barriz, banaketa aktore onenean egon zan izentaua eta sari definitiboa, Gaudi sarietan heldu zan, banaketa aktore onena, beste zazpi izendapenen artean.\nSinopsia\nLis, zirkuko artista bihurtuteko eta bere herritik urteteko ametsa daukan nerabea da, baina badaki hori lortzeako gogor burrukatu beharko dala gurasoekaz. Uda da, eta Lisek herriko kaleetan jolasten emoten dau eguna, lagunakaz zein mutil-lagunagaz, bera baino urte batzuk zaharragoa. Auzokoen intimidade falteak eta etenbako zurrumurruak harreman hori isilpean eroatera behartuten dabe Lis, gurasoek harremanaren barri ez izateko. Baina uda idiliko hori amaitzear dago, eta udagoienaren hasikereagaz batera, Lisek ezusteko albiste bat jasoko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001120", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Zeberioko III. Argazki Lehiaketako irabazleak bozkatuteko aukerea\nAbenduaren 31ra arte emon daiteke botoa, hamahiru argazki aurkeztu dira eta bi izango dira sarituak.\nZemendiagaz batera amaitu zan Zeberioko III. Argazki Lehiaketarako argazkiak proposatuteko aukerea eta oin, bozkaketea faltau da nork irabazi dauan ebazteko. Guztira, baserriko lanen inguruko hamahiru argazki aurkeztu ditue eta honeen artean egin beharko da aukeraketea. Abenduaren 31 da botoa emoteko atzen eguna eta boto gehien daukiezan argazkilari biak sarituko ditue. Herriko taberna batean, persona birentzako bazkaria da saria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001121", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Pandemia garaiko gizartea mintzagai, COVID kasua' berbaldia Artean\nZapatuan 18:00etan, Herriko Bentan emongo dabe berbaldia Adrian Zelaiak eta Ion Andoni del Amok.\nArteako Herriko Bentan, pandemia sasoiko gizartea izango da berbagaia abenduaren 17an, arrastiz. Horretarako, Adrian Zelaia eta Ion Andoni del Amo konbidau ditue. Bata, EHUko Ekonomia Aplikatuko irakaslea, Ekai Center ikerketa zentroko presidentea eta Ekonomia eta Politika Publikoetan aditua da. Bestea, NOR ikerketa taldeko kidea eta EHUn irakaslea da; Telekomunikazioetako ingenieri eta Soziologian lizentziaduna izateaz gainera, Gizarte Ikerketako Eredu eta Arloetako masterra, eta Gizarte Komunikazino doktoretzea be egin ditu.\nHolan aurkeztu dau Herriko Bentak berbaldia: \"Gaurkotasun-kolpe bakotxean hondatuten ez diran eztabaida lasaietarako guneak sortutea, premia politikoa dogu gaur egun. Gure buruen gainetik pasaU dan pandemia (iraganean berba egin badaiteke) berbarako. Gure pentsamentuetan ziurtasun baino zalantza gehiago itxi dituana. Ziurbakotasunei iskin egitea ariketa kolektiboa izan behar dala sinetsita, honako eztabaida hau planteetan dogu. Hausnarketeari ekiteko, gai honetan buru-belarri aritu diran hizlari bi izango doguz gure artean: Ion Andoni del Amo eta Adrian Zelaia\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001122", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Kepa Junkera berpiztu' filma proiektauko da Zeberion\nTrikitilari ospetsuenaren gaineko dokumentala barikuan egongo da ikusgai udaletxean, 19:30ean.\n2018ko abenduaren 6an igon zan Kepa Junkera atzenengoz oholtza batera, Ganten (Belgika). Iktus baten ondorioz egin behar izan eban alde batera eta dokumentalak, errehabilitazino prozesua batzean dau, bere ibilbide profesional zein personalaren errepaso bat eginda.\nTrikitixea eta euskal musika herrikoia maila gorenera igon ebazan euskal artisteak, hiru hamarkadako ibilbidean ia urtero diska bat argitarau dauanak; berba egiten, eskuak eta burua mobiduten ikasi behar izan dau barrio. Halanda be, Kepa Junkera berpizten dokumentala egin dabenek defendatzen daben moduan, \"biziten eta sortuten jarraitzen dau, artea, musikea, poesia, pinturea eta argazkigintzeagaz hunkitzen\". Holan, emozino horreen kontakizuna da dokumentala.\nFitxa teknikoa\nZuzendaria: Fermin Aio\nGidoia: Fermin Aio\nEkoizpena: FMK Media\nBanaketa: Barton Films\nArgazkia: Oier Plaza, Kerman Goikouria\nMuntaketa: Fermin Aio, Oskar Epelde\nMusikea: Kepa Junkera\nSoinua: Daniel Asua\nIraupena: 104 minutu\nHizkuntzea: euskerea, gaztelania", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001123", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bertsolari Txapelketa Nagusia zuzenean Igorren\nZinuemak ekarrita, domeka arrastian Lasarte Aretoan ikusgai egongo da Iruñan jokatuko dan finala, 17:00etatik aurrera.\nAbenduaren 18an jokatuko da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren final handia Iruñako Nafarroa Arenan, 13.000 ikusleren aurrean. Hara joateko sarrerarik lortu ez dabenek, Igorreko Lasarte Aretoan arrastiko saioa ikusteko aukerea izango dabe, 17:00etatik aurrera. Zinuemako egitarau barruan dago zuzeneko proiekzinoa. Holan, bonuak erosita dabezanak doban sartuko dira, Kultur Etxeko bazkideak hiru euroren trukean eta gainontzekoek, lau euro.\nFinalistak zortzi dira: Aitor Mendiluze Gonzalez, Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia, Beñat Gaztelumendi Arandia, Joanes Illarregi Marzol, Maialen Lujanbio Zugasti, Nerea Ibarzabal Salegi eta Sustrai Colina Acordaerrementeria. Atzen hiru edizinoetako irabazleak dagoz finalisten artean: Maialen Lujanbio (2009, 2017) eta Amets Arzallus (2013). Lau urterik behin jokatuten dan txapelketea da eta aurtengoa, 2021ean jokatu behar zana, COVIDa dala-ta atzeratu zan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001124", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Gabonetako ametsak' entzungo ditue gaur Lemoako umeek\nKotxepinen egongo dau gaur Izaskun Mujika ipuin kontalaria bost urtetik gorako umeentzako ipuinakaz.\nGaur, abenduak 14, Izaskun Mujika antzezle eta narratzaileak Gabonetako ametsak izeneko kontaketea egingo dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, 18:30ean. Gabon gauerako hamar egun faltau diranean, umeen gabonetako ametsak biztuko dauz, sasoiko kontaketakaz.\nNafarroako Antzerki Eskolan egin ebazan Mujikak Arte Dramatikoko ikasketak eta antzerki talde askogaz dabil lanean, Atikus eta Pasadas las 4, besteak beste. Joko dramatikoko irakaslea izana da NAEn eta Lehen Hezkuntzako zentroetan. Ingumak antzerki taldeko sortzaileetakoa be dada. Narratzaile munduan, 2000an hasi eban ibildidea. Geroztik, bakarrik zein alkarlanean, Euskal Herriko liburutegi, ludoteka eta ikastetxeetan aritu da ipuinak kontatetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001125", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bigarren greba eguna da gaur hezkuntza publikoan\nEskualdean langileen %64ak jarraitu dau greba deialdia, aurrekoan baino sei puntu gitxiago da; Jaurlaritzearen esanetan, EAEn %38,9koa da jarraipena.\nELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta, eskola publikoko beharginek greba egun bi egin ditue, zemendiaren 30ean eta gaur, abenduak 14. Hezkuntza legearen aurreproiektuaren kontra egin eta hezkuntza publikoa aldarrikatu dabe sindikatuek, bai eta Arratia zein Zeberioko ikastetxeetako langileriaren gehiengoak be. Lehen jardunaldian, grebak %69,9ko jarraipena izan eban eta bigarrenean, apur bat gitxiago, %64 inguru.\nBizkaia, Gipuzkoa eta Arabako jarraipenaren inguruan, Eusko Jaurlaritzeak ikastetxeen %38aren datuakaz dino, langileen %38,9ak egin dauala greba. Arratia eta Zeberion baino %25 gitxiago.\nArtea eta Zeberioko eskoletako beharginak izan dira greba gehien babestu dabenak, %100ean. Diman be, lehen egunean danek egin eben greba eta gaur, bat bakarrik aurkeztu da lanera. Desbardintasun handiena, Zeanurikoa izan da. Lehenengoan %85ak babestu eban deialdia, gaurkoan %46ak.\nIgorre, Lemoa eta Areatzako ikastetxeetan ostera, deialdien jarraipena %50aren bueltan egon da egun bietan, baina gaur, gehiago izan dira grebalariak, Areatzan izan ezik. Arratia BHIren kasuan, zemendiaren 30ean %37ak egin eban greba eta gaur, \"aurrekoan baino gehiago\" faltau izan dira, Galder Olibares irakaslearen esanetan.\nLegea aurreproiektua da oindino, baina Arratia eta Zeberioko irakasle gehienak sano kezkatuta dagoz sakoneko aldaketarik egin ezean, Hezkuntza legeak hezkuntza publikoari kalte egingo deutsalakoan, itunpeko ikastetxeen mesedetan. \"Jokin Bildarratzek dino hau zirriborroa dala, baina badakigu zer pasauko dan\" inotsan BEGITUri irakasle batek.\nLegebiltzar eta ikastetxeen arteko desadostasuna\nJokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, egun tristea zala esan eban zemendiaren 30eko greba eguna baloretako orduan. Gogora ekarri eban, aprilaren 7an aurreproiektuak legebiltzarkideen %90aren adostasuna lortu ebala. Bere esanetan, lan egiteko aukerak dagoz eta berak eskaintzen dau \"alkarrizketea, akordioa eta alkarren artean ulertzea\". Greba deialdia kritikau eban konbokau zalako aurreproiektuak jentearen eretxia jasoteko aukerea eukanean eta \"oindino jakin barik zein izango dan behin betiko testua\".\nHamar aldarrikapen\nPublikoa ardatz izango dauan Hezkuntza legea\nSegregazinoari aurre egin eta gizarte kohesinoa bermatuko dauana\nPublifikazino-marko eta araudi orokor eta adostua izango dauana\nHezkuntza lege propioa\nInbersino eta baliabide nahikoa izango dituan Hezkuntza legea\nEuskerea erdigunean ipiniko dauana\nBetebehar eta kontrol mekanismo zehatzak dituana\nHezkuntza sistemea osotuten daben langile guztion enplegua eta lan baldintza egokiak bermatuko dituana\nMerkaduen interesen gidaritzatik eta enpresa pribaduen negozio esparrutik kanpo egongo dana\nHezkuntza lege parte-hartzailea, langileak aintzat hartuko dituana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001126", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jokatu dira Txutxin Txapelketako finalak\nAbenduaren 9an, barikua, jokatu ziran Lemoako frontoia Txutxin Pelota Txapelketearen atzen edizinoko finalak. Bost partidu jokatu ziran guztira kadete, jubenil, andra eta lehen mailako zein elite mailako nagusien bikote binaren parte-hartzeagaz.\nKadeteak\nBediaga (Lemoa) eta Martin (Zeberio) 22 - 10 Ruiz de Infante (Zeanuri) eta Ibargarai (Galdakao)\nJubenilak\nAldea (Iurreta) eta Egaña (Dima) 22 - 6 Ziarsolo (Dima) eta Zabalgogeaskoa (Gernika)\nAndrak\nZabalta (Leitza) eta Galeano (Antzuola) 22 - 12 Anitua eta Gaminde (Lea)\nNagusiak 1.maila\nArtaraz (Zeanuri) eta Arrien (Zornotza) 22- 19 Varela eta Etxebarria (Lemoa)\nNagusiak Elite\nRekalde eta Egaña (Dima) 10- 22 Aurrekoetxea (Lemoa) eta Emaldi (Zeanuri)", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001127", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hezkuntza eredua errotik aldatuteko mobilizauko da Ikama\nEguen eguerdian Bilbon egingo dan manifestazinora joateko, 10:05ean batuko dira ikasle arratiarrak institutuko patioan.\nIkama euskal ikasleen antolakundeak \"hezkuntza eredua errotik aldatutearen\" alde mobilizetako deialdia egin dau abenduaren 15erako. Hego Euskal Herriko lau uriburuetan egingo dira manifestazinoak, Bilbon La Casillatik urtengo dira ikasleak 12:00etan. Arratiako Ikama be batu da burrukara eta Bilbora taldean joateko hitzordua ipini dau eguen goizerako: 10:05ean institutuko patioan.\n\"Errotiko aldaketa\" horren helburua, \"segregazino bako hezkuntza publikoa, feministea, ekologistea eta burujaubea\" lortutea izan behar dala defendiduten dabe. Bide horretan, eta \"hezkuntza sistemearen erreprodukzinorako tresna\" dan heinean ikasleak \"eraldaketarako subjektu\" lez heztean eta \"gure herrira egokituko dan eredu batean\" sinisten dabela be azaldu dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001128", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Zu non han DA!' ekimenak Igorrera dakar Durangoko Azokea\nUmeentzako liburu bi aurkeztuko ditue asteon; Yako kokomoko gaur Marrak-en eta barikuan, Ahizpari gutuna Orrie-n.\nDurangoko Azokearen 57. edizinoa amaitu barri, Euskal Herriko liburu-dendetara mobiduko dira oin azokako hainbat jarduera, Zu non, han DA! ekimenagaz. Igaz, 150 saltokik hartu eben parte ekimenean eta aurtengo barrikuntzea da, sortzaileen eskutik liburuen aurkezpenak egingo dirala, zuzenean. Holan, Igorreko liburu-dendetan zita bi egongo dira asteon.\nGaur, abenduak 13, Marrak liburu-dendan egongo dira Kris Etxabe eta Paul Caballero 17:30etik aurrera, Yoko mokoko liburuagaz. Zortzi urtera arteko umeentzako liburu honek ume baten, eta honen aititak oparitutako, loro baten arteko harremana kontetan dau.\nBarikuan barriz, hilak 16, Orrie liburu-dendan izango da hitzordua, 18;30ean. Elena Olavek idatzitako eta Irrimarrako Karmele Gorroño eta Irene Iruretak marraztutako Ahizpari gutuna, Mari Paz Jimenez eta pintura aurkeztuko dabe Olave eta Gorroñok. Istorio honen muina Mari Paz Jimenez artisteak ahizteari bialdutako fikzinozko gutun bat da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001129", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zekorrak garaile San Txismen\nBera Bera taldearen kontra 24-8 irabazi ostean, sailkapenean aurrera egiteko aukerak daukaz Arratiko Zekorrak taldeak.\nEkin Erainkuntzako Arratiko Zekorrak errugbi taldeak Euskal Ligako Ohorezko B Mailan jokatuten dabizan denporaldiko bigarren partidua irabazi dau astegoienean, San Txismen irabazitako lehena. 24-8 amaitu zan Bera Bera talde donostiarraren kontrako lehia eta bost puntu gehitu ditue, sailkapenean aurrera egiteko aukera bat. Izan be, zortzi talde dira guztira eta zekorren aurretik dagozan lau taldeek sei puntuko aldea baino ez daukie. Horreetako baten kontra, Gaztedi, izango dabe arratiarrek hurrengo aurrez aurrekoa, etxean urtailaren 7an.\n\"Partidu serioa izan zan bi taldeon aldetik, partidu polita; guk gure beharra ondo egin genduan eta bost puntuak etxean geratu ziran\"\nZapatuan donostiarrak zigor kolpe bateri esker irabazten hasi ziran arren, arratiarrak nagusi izan ziran jokoan. Oingoan aurkariak egoazan hamalau jokalarigaz; halanda be, partidu polita izan zala balorau dau Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001130", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Master Laboral Kutxa Lau eta Erdiko txapela jantzi dau Amaia Aldaik\nOlatz Arrizabalagari 22-15 irabazita mantenidu dau pelotari dimoztarrak igazko txapela.\nZornotzan jokatu zan zapatuan Master Laboral Kutxako Lau eta Erdiko finala, txapela Amaia Aldairentzako izan zan, Olatz Arrizabalaga hamabost tantugaz itxi ostean. Holan, igazko titulua berretsi dau Dimakoak, orduan be, antzerako emoitzeagaz irabazi eban, 22-14, Miriam Arrillagaren kontra.\nZapatuko partidua, emoitzea alde batera itxita \"nahiko bardinduta\" egon zala azaldu dau Aldaik, baina bera \"hasikeratik lasaiago eta konzentrauago\" egon zala. Holan, bide onetik hasi eban dimoztarrak partidua, 6-1 irabazten. Arrizabalagak zortzina bardindutea lortu eban, partiduari bueltea emoteko aukerakaz baina Aldaik ez eban etsi, eta 15-8 aurreratu zan. Arrizabalga barriro saiatu zan erritmoa hartzean eta lortu eban 16-13 baina dejada bat txapara bota eta hor egin eutsan iges partiduak.\nDiario Vascoren txapela be jokoan\nDiario Vascoren Lau t'erdiko Txapelketako finalera be heldu da Amaia Aldai. Finalaurrekoa Tolosan jokatu eban abenduaren 8an, Enara Gaminderen kontra eta 22-8 irabazi eban. Finala hilaren 17an jokatuko dau Tolosan goizeko 11:00etan Mirian Arrillagaren kontra, Laia Salsamendi barriro larritasunez lesionau da eta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001131", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Anton Ferdinande eta Lucia Gonzalez izan dira Igorreko XLV. Ziklo-krosaren irabazleak\nBelgikara eta Asturiasera doaz sariok, aurreko egunean jokatutako Txiki Kopea ostera, Peio Legina igorreztarrak irabazi eban.\nAmaitu da ziklo-kros astegoiena Igorren, jardunaldi potente biren ostean. Zapatuan, ume eta gaztetxoak izan ziran protagonista Olabarriko zirkuituan eta gainera, Txiki Kopea Igorren gelditu da, Peio Legina irabazleari esker. Lehia estu-estua bizi izan zan, sailkapeneko lehen hirurak puntu biko aldeagaz egozan eta. Hirurak mantenidu ziran lasterketearen buruan baina atzen biran, Leginak aurrea hartu eta bakarrik ailegau zan helmugara, kopea eskuratuta.\nDomekan barriz, XLV. Nazinoarteko Igorreko Ziklo-krosa jokatu zan, elite, 23 urtez azpiko eta kadete mailetan. Elite kategoriako gizoznezkoen podiuma Anton Ferdinandek (01:02:44), Kevin Suarezek eta Gonzalo Inguazok osotu eben. Andrazkoena barriz, Lucia Gonzalezek (46:00), Sofia Rodriguezek eta Irene Trabazok. 23 urtez azpikoetan ostera, Gorka Corres eta Natalia Alonso izan ziran garaileak eta kadete mailan, Arkaitz Suso eta Ion Eguia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001132", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Genero indarkeria izango da gaurko berbagaia Artean\nAya Zouhair biktimea eta Norma Vazquez psikologoa egongo dira indarkeria matxistearen gainean berbaz Kultur Etxean, 18:30ean.\nKafrangak Arteako talde feministeak, Basoa defendatzaileen etxeak eta Arteako Herriko Bentak antolatuta, indarkeria matxistearen inguruko solasaldia egongo da gaur, hilak 12, arrastian Kultur Etxean. Gazteleraz izango da Conversatorio sobre violencia de género saioa eta esperientzia personalak zein adituen komentarioak batuko dira.\nIndarkeriaren gainean, esperientzia propiotik egingo dau berba Aya Zouhairrek, Artean bizi dan eta indarkeriaren biktimeak. Beragaz batera, Norma Vazquez egongo da, indarkeria matxistan aditua dan psikologo feministea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001133", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Alex Txikon eta Javier Lopez Everesteko kanpamentu nagusirako bidean dagoz\nMendizale lemoaztarrak hamar eguneko trekkinga egingo dau Javier Lopezegaz batera, garun-paralisia daukan zallatarra.\nZapatuan heldu zan Javier Lopez Katmandura eta bertan alkartu zan Alex Txikonegaz. Aurretik, erronka garrantzitsua daukie Lemoako mendizaleak eta garun-paralisidun zallatarrak: munduko mendi altuenaren kanpamentu nagusira heltzea, 5.364 metroko altuerara. Horretarako, hamar egun inguru egongo dira oinez, eta biak agertu dira ilusinoagaz.\n\"Urduri nago, baina erronkeari ekiteko gogoz\", esan eban Javier Lopezek bidaiagaz hastean eta Txikonek, \"ilusinoz gainezka\" dagozala gehitu eban: \"Izugarria da Javik daukan borondatearen indarra ikustea. Gu guztiak motibatzen gaitu. Bera hemen egotea asko da. Ziur nago irekiko dauan bidea motibazinoa izango dala jente askorentzat. Jarraitu beharreko eredua da, zalantza barik\".\nEzinezkoa helburu\nJavier Lopez eta Alex Txikon aurten alkar ezetu dira lehenengoz, Urbegi Fundazinoak banatzen dauzan Ezinezkoa Sarien banaketa ekitaldian, bagilean. Ekimen horren helburua, \"gainditzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko espirituaren bitartez laneratzea lortu daben eta, gainera, antzeko egoeran dagozan beste persona batzuen erreferente eta eredu bihurtu diran zaurgarritasun-egoeran dagozan kolektiboetako personen bizi-ibilbideak aintzatestea, gizartean zabaltzea eta balioestea\" da. Bertan egin eutsan Txikonek Lopezeri proposamena eta zemendian egin eben espedizino berezi honen aurkezpena Zallan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001134", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorrekoek irabazi dabe derbia\nArratia Bk lidertzan egoan Lemoako Harrobiri irabazi eutsan zapatuan 1 eta 2ko emaitzagaz. Gizonezkoen Arratia A taldeak ostera, lidertzea eskuratu dau atzen sei partiduak jarraian irabazita.\nGizonezkoak Arratia A\nEguenean, hilak 8 jokatu eban gizonezkoen lehen taldeak hamahirugarren jardunaldiko partidua Zaldua A taldearen kontra etxetik kanpo eta bere seigarren garaipena jarraian lortu eban 0-2 irabazita. Garaipen honek lidertzan jartzeko balio izan deutsa gainera. Hamahiru jardunaldiren ostean lehen postuan dago Arratia 28 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau hilaren 17an arrastiko 17:30ean, Otxarkoaga A taldearen kontra.\nLemoako Harrobi eta Arratia B\nZapatu arrastian jokatu zan arratiarren arteko derbia Arlonagusia zelaian eta Igorrekoak izan ziran 3 puntuak etxera eroan ebezanak. Etxeko taldea aurreratu zan eta deskantsura bana heldu ziran, bigarren zatian ostera, Arratiako Koldo Errekagorri jokalariak bigarren gola sartu eta hiru puntuak eskuratu ebazan. Partidu amaieran talde bietako jarraitzaileak Atxeta tabernan batu ziran giro onean. \"Jente asko egon da, espero zan moduan. Gu baino hobeto egon dira eta Zorionak emotea baino ez jaku geldituten\" adierazo dau Lemoako Harrobi taldeko kide batek. Arratiako presidenteak ostera hau adierazo eban: \"Giroa benetan ederra, atzen urteetan behintzat ez dabela holako girorik ikusi esan deuskue, tratu ona danon artean... partidua bakotxak bere taldea txalotuten amaitu da\". Hamahiru jardunaldiren ostean Lemoako Harrobik lidertzea galdu dau eta bigarren postuan dago 27 puntugaz liderragaz bardinduta; Arratia B barriz harmargarren postuan dago 17 puntugaz atzen lau partiduak irabazi ostean. Lemoako Harrobik etxetik kanpo Amorebieta Bren kontra jokatuko dau hilaren 17an, 18:15ean. Arratia Bk ostera Urbietan jokatuko dau hilaren 17an 19:45ean Etxebarri B taldearen kontra.\nAndrazkoak Arratia A\nJoandako astegoinenean ez dau partidurik jokatu Emakumezkoen Nazional Lehenengo Mailako taldeak. Datorren partidua hilaren 18ko eguerdian, 13:15ean jokatuko dau Arratia Ak Eibar B taldearen kontra.\nAndrazkoak Arratia B\nDomekan, hilak 11 jokatu eban Arratia Bk Ugao talde liderraren kontra etxetik kanpo eta 6-1 galdu eban. Hamaika jardunaldiren ostean Arratia B laugarren postuan dago 18 puntugaz. Datorren partidua etxean jokatuko dau andrazkoen bigarren taldeak Ariz taldearen kontra hilaren 18an arrastiko 16:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001135", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko Udalak ez dau lortu Gueñes-Itsaso goi tensinoko linea gelditutea\nAuzitegi Gorenak errekursoa atzera botata amaitu da Igorreko Udalak goi tensinoko linearen kontra abiatutako ibilbide judiziala. Astegoienean, euskal eta frantziar kolektiboek makroproiektuaren kontra egin dabe mugaren alde bietan.\nIgorreko Udalak jakirazo dauanez, amaitu da Gueñes-Itsaso goi tensinoko lidearen kontrako Udalaren ibilbide judiziala. Ibilbide hau 2012an hasi zan Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Espainiatik Frantziara argindarra eroateko makroproiektua onartu ebanean. Ordutik agertu da Igorreko Udala Red Electrica de Españaren proiektuaren kontra; bai inpaktu ekologiko eta bisual handia daukalako bai eta multinazionalen aldeko eredu energetikoa bultzatzen daualako be.\nLinea osotuten daben torreak hasi dira eregiten, oin dala urte bat baino gehiago, gurean. Guztira, 73 kilometro eta erdiko bidean, 70 metroko 132 torre eregi gura dauz Red Electrica de España enpreseak. Tarte honetan dagoan laugarren goi tensinoko linea izango da hau. Bide horretan dagoz Zeberio, Igorre, Lemoa eta Bediako mendi eta basoak, Bizkaia eta Gipuzkoako beste 21 herriren artean. Ingurumenaren gaineko eragin handia izango dau 400 kilovolt garraiatuko dituan lineak, gurean Aramotz inguruan habia daukien sai zuriak dira arriskuan dagozanak.\nAutopista elektrikoaren kontra, mugako alde bietan\nDomekan, abenduak 4, goi tensinoko linea honen kontra burrukan dabizan talde desbardinek mobilizazino bateratuak egin ebezan, kableak itsasoan sartuko diran puntu bietan. Alkarretaratze honeek, proiektua aurrera eroateko partzuergoak hasikeran esan zana baino 1.000 milioi euro gehiago beharko dirala iragarri eta egun batzuetara egin zan.\nHolan, Le Groupe National de Surveillance, Pickitup40, Amis de la terre, Sepanso, CADE, Benesse Environnement, France Nature Environnement eta Stop THT 40 kolektibo frantziarrak Landetako Capbreton hondartzetan bildu ziran. Mugako beste aldean, Interkonexio Elektrikorik Ez!, Butroi Bizirik eta Makatzak Arratiako Ekologistak batu ziran Lemoiz alboan. Proiektua salatu eta honen kontra egiteko", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001136", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ziklo-kros astegoiena dator Igorren\nZapatuan gaztetxoen lasterketak egongo dira, Txiki Kopea jokoan; domekan barriz, XLV. Nazinoarteko Igorreko Ziklo-krosa lehiatuko da.\nArratia Ziklista Elkarteak Nazinoarteko Igorreko Ziklo-krosa antolatu dau aurten, berrogeta bosgarren edizinoa izango da hau eta lehenengoz, egun bitan gozatu ahalko dabe bizikleta eta lupetzagaz zaleek. Izan be, domekan jokatuko da txapelketa nagusia, baina aurreko egunean gaztetxoenak izango dira protagonista. Momentuz, astegoienean ez da euririk espero baina bariku gauean bai, lupetza egongo da beraz.\n\"Astegoien honetan, eguraldi onaren laguntzeagaz eta dobako sarrerareagaz, ziklo-kross ikuskizun handi bat ikusiko dogu barriro Igorren, kirolzale orok galdu beharko ez leukena\"\nLeire Aurrekoetxea AZEko presidentea.\nHolan, zapatuan haurren kategoriatik hasi eta infantilak arte, bost lasterketa egongo dira jokoan. 10:30ean hasiko dira haurrak, 10:45ean benjaminak, 11:10ean kimuak, eta gero eguneko plater indartsuenak: 11:45ean neska infantilak eta 12:15ean mutil infantilak. Azken lasterketa honetan egongo da Peio Legina igorreztarra. Lehia bizia izango da, Txiki Kopako lider lez helduko da Igorreko lasterketara eta irabazteko aukera handiak daukaz. Baina, bigarrenagaz puntuka bardinduta dago, bihar ebatziko da beraz emoierea.\nDomekan barriz, kadeteak 10:00etan urtengo dira eta 10:45ean junior mailakoak. Gero, 11:45ean 23 urtez azpiko elite mailako andrak lehiatuko dira eta 12:45ean, gizonak. Atzen proba hau aurreko urteetan Munduko Kopa jokatuten zan zirkuitu berean egingo da. Bertan egongo dira Europako txirrindulari gazte onenetako asko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001137", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Artean azokea egongo da domekan\nPlazan, 10:30etik aurrera egongo dira zortzi ekoizle eta bi artisauren postuak zabalik.\nAbenduaren 11n, domekea, merkadua egingo da Arteako plazan goizez, 10:30ean hasi eta 14:00etara arte. Hamaika postu egongo dira guztira: zortzi ekoizle, artisau bi eta Gorbeialderen informazino puntua.\nBertan barazkiak, gilda eta piparrak, ogi eta pastelak, ahuntz txorizoa, gaztaia, patea, oilo hanburgesak eta marmeladak egongo dira erosgai. Artisauei jagokonez, bitxiak, eskulanak, panpinak eta eguzkiloreak salduko ditue besteak beste.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001138", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garagardao dastaketea antolatu dau Berbalagunek\nAbenduaren 14an egingo da Kiñu Gaztetxean dastaketea, izena euskaltegian edo whatsapp bidez emon daiteke.\nArratiako Berbalagun dinamikeak, euskerearen erabilerea bultzatuteko beste ekintza bat antolatu dau, oingoan Boga garagardaoen dastaketea. Hilaren 14an, Kiñu Gaztetxean egongo da garagardaori buruz gehiago ikasteko aukerea, 19:00etatik aurrera. Bogako aditu baten eskutik, edari honen ezugarri nagusiak eta aukeraketea egiteko ezagupen batzuk azalduko dira.\nGehienez be, 30 lagunentzako ekintzea izango da eta beraz, izena aldez aurretik emon behar da. Prezioa bost eurokoa da eta AEKren Igorreko Kubulu euskaltegian (09:00-13:00 eta 16:00-18:00) edo whatsapp bidez emon daiteke izena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001139", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Lupin III' dakar domekan Zinuemak\nLapur trebearen istorioa euskerazko azpitituluakaz proiektauko da Lasarte Aretoan hilaren 11n, 17:00etan; 19:30ean barriz, Unicorn Wars egongo da ikusgai.\nZemendiaren 27an hasi ziran Zinuema euskerazko ikus-entzunezkoen proiektu pilotuko emonaldiak, Zure platerean hasten da mundua dokumentalagaz eta osteko berbaldiagaz. Abenduaren 4an proiektau zan lehen pelikulea eta 11n, domekaz, 17:00etan, izango da bigarren animazinozko filma: Lupin III (Takashi Yamazaki, 2019).\nGaztetxoei zuzendutako animazinozko filma da Lupin III. Jatorrizko bersinoan, japonieraz, euskerazko azpitituluakaz ikusi ahal izango da. Arsene Lupinen abentura honetan, Lupin arnegatutako talde bategaz batera, Bresson irakaslearen egunkari mitikoa bilatzen eta lapurtzen saiatzen da eta, bide batez, modua asmatu be egingo dau konspirazino nazi bat ezetu arazoteko, poliziarengandik iges egiteko eta mundua salbetako. Hau Takeshi Koikeren anime bat da, Monkey Punch-ek sortutako manga baten oinarritua.\nZinuema\nZinema aretoetan dagoan euskerazko eskaintza urriari erantzuteko asmoz, sortu eban Zinuema egitasmoa Uemak (Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak) Tinko Filmeak-en laguntzeagaz. Proiektu pilotua lau herritan ipini da martxan, Ataun, Azpeitia, Etxarri-Aranatz eta Igorren, hain zuzen be.\nHerri horreetan, 12 ikus-entzunezko, pelikulak, dokumentalak eta abar, euskeraz edo euskerazko azpitituluakaz ikusi ahal izango dira, jentearen erantzuna ikusi eta proiektua denporan eta lekuetan zabaldu ahal dan ikusteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001140", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umezurtzentzako eskalada materiala eroango dau Itziar Zabalak Tanzaniara\nEskalatzaile dimoztarra hilaren 17an joango da Jipe Moyo Centre umezurztegira eta materiala lortzeako, dohaintza kanpaina bat ipini dau martxan.\nItziar Zabala eskalatzaile dimoztarrak Tanzaniako Musoma herrian pasauko dauz gabonak, bere bikotea dan Ekhi Aboitiz Isuntza taldeko arraunlariagaz batera, Jipe Moyo Centre umerzurztegiko umeakaz. Zentro honetan, Climbing for a Reason ekimenagaz, euren egoera zaurgarriari aurre egiteko eskalatzen hasi dira umeak baina materiala lortzeako zailtasunak handiak dira.\nHolan, Zabalak materiala haraino eroatea ebatzi dau eta hau erosi zein bertara eroan ahal izateko, dohaintza kanpaina bat ipini dau martxan GoFoundMe plataforman (klikatu diruz lagunduteko). Diru horregaz katu-hanka zapatilak, arnesak, rokodromorako piezak, magnesioa eta eskalatzeko bestelango materialaz gain, medikamentuak, erropea eta dirua be emongo deutsa Jipe Moyo Centre umezurztegiari.\nHori dala-ta, jentea \"zeuzertxu\" emoten animau gura izan dau eskalatzaileak, \"gure laguntza txiki bat be, eurentzako asko dalako\". Gainera, Zabala ingurura heltzean dan lehen eskalatzaile profesionala izango da, eta besteei erakusteaz gain, eskalatzeko bide barriak be zabalduko dauz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001141", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Turroia egiteko tailerra antolatu dau Andraizeak\nAbenduaren 14an eta 15ean egingo da tailerra Diman, izena hilaren 9ra arte emon daiteke.\nDimako Andraizea talde feministeak antolatuta, Turroi ikastaroa emongo da Diman hilaren 14 eta 15ean, arrastiko 18:00etatik aurrera. Gabonetan gozo honeek zelan egin ikasi gura izan ezkero, abenduaren 9a baino lehen emon behar da izena helbidean edo 679 584 412 telefonoan. Plaza mugatuak dagoz eta Andraizeako kide ez diranentzako, prezioa bost eurokoa izango da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001142", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskerazko produktuen Katalogoagaz bat egin dabe Dima eta Zeberioko Udalek\nEuskal Herriko beste 200 udalegaz egin da aurten be Katalogoa.eus, etxeko ume eta gazteentzako euskerazko liburu, jostailu eta eduki ugari batzean dituana.\nEuskerazko Produktuen Katalogoa 1998. urtean Nafarroako udal gitxi batzuek abiatutako ekimena da eta gaur, 115 toki-entidadek eta 200 udaletik gora hartzean dabe parte; Dimako eta Zeberioko Udala tartean. Katalogoa, udaletxeetan zein webgunean eskuratu daiteke.\nKatalogoak 0 eta 12 zein 12 eta 16 urte bitarteko produktuak eskaintzen dauz, Gabonetan oparituteko modukoak: aldizkariak, musikea, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak eta gurasoentzako materiala. Bertan ez da ezer zuzenean saltzean, baina gitxi gora-beherako prezioa eta non erosi azaltzen dauz; webgunean berbarako, erosketa puntuetara joateko loturak eskaintzen dauz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001143", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zazpi langile kaleratu ditu Walter Pack enpreseak\nELA sindikatuak salatu dau, lan baldintza duinagoak eskatu eta hauteskunde sindikalak antolatzen saiatu diralako kaleratu dituala beharginak.\nELA sindikatuak jakinarazo dauanez, NER Group taldeko Walter Pack enpreseak Igorren daukan lantokitik zazpi langile kaleratu ditue. Eurei produkzino -eta ekonomia- arrazoiak dirala azaldu jakien arren, sindikatuaren esanetan, \"beste askotan bezala, zuzendaritzearen politikakaz bat ez datozan personak kaleratu ditu\" Walter Pack-ek.\nELAk BEGITUri azaldu deutsanez, apainketa pieza teknikoak egiten dituan lantokian, oingoa ez da egoera barria. Bertan ez dago enpresa-batzorderik eta arrazoia, enpreseak \"hauteskunde sindikalak antolatzen saiatzen diranak jazartzen\" dituala da. Horrezaz gain, salatu dau lan-hitzarmenaren puntu asko ez dirala aplikatzen: \"Langileek akzinodunentzako etekinak lortzean dabezan bitartean, honeek hitzarmenak batzean dauzan soldaten igoerak ukatuten dauz\".\nSindikatutik onartu dabenez, ez dago argi burrukaren bat abiatuko dan, langileen artean \"bildur asko dago-ta\". Halanda be, ELA Walter Packeko 120 langileak sindikalki eta juridikoki babesteko prest agertu da, \"hirugarren munduko lan baldintzak duin egiteko\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001144", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Erasoen kontrako karteletako bat erre dabe Igorren\nKartelak oin dala aste bi jarri ebezan eta gaur goizean, gurpilak gainean ipinita erre dabe Arantzazu eta Igorre artekoa. Igorreko Udalak erasoa salatzeko alkarretaratzea deitu dau barikuan, hilak 9, arrastiko 18:00etan.\nIgorreko Udalak salatu dauanez, gaur Igorre eta Arantzazu artean dagoan eta beraz, azpian egoan UEMAko kartela be, erreta agertu da. Ertzaintzak 07:00rak aldera amatau dau sua, ezezagunak kartel gainean gurpil bi ipinita saiatu dira erasoen kontrako aldarria erretan.\nIgorren bakarrik ez, atzen hileetan Artea eta Diman be emon dira holango kartel eta mezuen kontrako erasoak.\nErasoa salatzeko Igorreko Udalak kontzentrazinoa antolatu dau barikurako, hilak 9. Garbe auzoko Fasioren iturrian alkarreratuko dira arrastiko 18:30ean.\nKartela oin dala aste bi baino ez dago bertan ipinita. Eraso Matxisten Kontrako Nazinoarteko Eguna zala-ta ipini ebezan mezuok, zemendiaren 24an. Guztira lau jarri ziran, Igorreko sarrera-urtekeretan. Udalak, sare sozialetan adierazo dau, \"gaur inoz baino gehiago, Igorreko sarreretan agertan dan mezua berrestu\" gura dabela.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001145", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "EH Bilduk Igorrerako herri proiektua berrikusi eta eguneratuko dau\nIlbanduz indartu: Igorre 2030 entzute prozesu bategaz hasiko da: \"Herri proiektuaren helburua da inor baztertu barik igorreztarrak babestuko gaituan jantzi barria ilbandutea\".\nIlbanduz indartu: Igorre 2030 Igorreko EH Bilduk bere herri proiektua berrikusi eta eguneratzeko abiatu dauan prozesua da. Herriko alkarte, eragile eta norbanakoak entzuten hasi gura dabe politiken berrikusketea. Hurrengo asteen batuko dira honeekaz eta gainera, norbanakoak entzuteko hitzordu bat be antolatu dabe hilaren 17an, Igorreko Kultu Etxean 10:30ean.\n\"Gauzak azkar aldatzen diran sasoian\" eta \"ziurbakotasuna nagusi dan garaian\", bere herri proiektua eguneratu gura dau EH Bilduk: \"Aitagarria da udaletik atzen lau legealdietan egin dan lana, eta askotan errepetiduten dogun moduan, erakutsi dogu badakigula hanka bat udaletxean eta bestea herrian izaten. Horregaitik, oingoan be, komunidadeagaz batera egin gura dogu lanketa hau, igorreztarrakaz eta Igorrerentzako. Herri proiektuaren helburua da inor baztertu barik igorreztarrak babestuko gaituan jantzi barria ilbandutea\".\nPandemiak, gerrak eta atzen urteotako beste gertakariak medio, \"babesten omen gintuen sistemearen jantziak urratu\" dirala dino ezker abertzaleak, eta beraz, kapitalismoaren mugak eta bakotasunak agirian geratu dirala: \"Horren ondorioz hainbat persona babes barik dabil geldituten, bizitza duina izateko aukeratik urruntzen doa gitxika-gitxika, eta gizarte kohesinoa arriskuan dago. Egun egoera honetan egotea ez da kasualidadea, ez da aurreikusi ezin eitekean fenomeno meteorologiko bat, hartutako bide eta ebatzien ondorioa da\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001146", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago Berbalagunen II. Mikroipuin Lehiaketea\nArratiako Berbalagun dinamikeak aurten be antolatu dau Mikroipuin Lehiaketea. Bigarren edizino honetan, gazte eta helduen kategoriak bereiziko ditue; hamasei urteak dira mugea. Gaia librea da, baina mikroipuin izateko, 50 eta 100 berba bitartean izan behar dauz lanak. Berbalaguneko ordezkari batek eta Kubulu Euskaltegiko beste batek osotuko dabe epaimahaia.\nLan proposamenak urtailaren 7ra arte bialdu daitekez helbide elektronikora. Igaz 27 lan aurkeztu ziran eta 3 izan ziran sarituak: Maite Artaberen Arantxaren proiektua; Manex Bernalesen Blaitu euskaraz! eta Edurne Villanuevaren izenburu bako ipuina.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001147", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Misty taldea estreinauko da The Quiet Cornerren\nGaur izango da saxofoia eta ahotsa protagonista izango dituan taldearen lehen kontzertua, 20:00etatik aurrera.\nZeberioko Elsa Garcia Lizundia musikariaren atzen proiektua da Misty taldea eta gaur iluntzean joko dau lehen kontzertua, Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrean. Lizundiaren saxofoi doinuak abeslariagaz buztartuta, jazz bersinoak joko ditue batez be zuzenean. Atzenaldian, Lizundia behin baino gehiagotan pasau da The Quiet Cornerretik, Girls in Band taldeagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001148", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Durangoko Azokatik bueltatzeko autobusa ipiniko dau Mankomunitateak\nLemoako tren estazinotik, autobusak Arratiako herri guztietara eroango dauz gazteak zapatu gauean.\nAbenduaren 7tik 11ra egingo da Durangoko Azokearen 57. edizinoa eta gauez jente gehien espero dan egunean, hilaren 10ean, Arratiako Udalen Mankomunitateak gazteak euren herrietara eroateko autobus zerbitzua ipini dau. Autobusa ez da Durangotik urtengo, Lemoako tren estazinoan egongo da gaueko trenak itxaroten eta Arratiako udalerri guztietara joango da birritan: goizeko 03:00retan eta 05:00etan.\nUdako jaietako autobus zerbitzuaren jarraipen modura aurkeztu dau Mankomunitateak zerbitzua, uda sasoian \"harrera bikaina eukiten dauala\" gehituta. Holan, jaietan lez, Durangoko Azokako jarduera eta kontzertuetan parte hartu ostean, gazteak etxera modu seguruan bueltau ahalko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001149", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorre eta Lemoako zabortegiak handituteko baimena emon dau Jaurlaritzeak\nTapia Legearen bidez handituko da zabortegien edukierea eta herri bietako alkateek eskatu ditue proiektuaren gaineko azalpenak.\nZemendi erdikaldean ezetu zan Bizkaiko hiru zabortegi handitu eta Artxandakoa barriro martxan ipinteko baimena emon ebala Eusko Jaurlaritzeak. Horreetako bi dira Igorreko zabortegia eta Bistibietakoa (Lemoa). Illart Gumuzio eta Saioa Elejabarrieta alkateek prensaren bidez izan eben honen barri eta Ekonomiaren Garapenerako, Jasangarritasunerako eta Ingurumenerako Sailera eskutitza bialdu dabe, informazino eskean.\n\"Ez dogu euki notifikazinorik eta bialdu dot eskutitz bat Eusko Jaurlaritzara esanez, egia bada prensan agertzen dana, horren proiektua eskatzen dogula\" azaldu deutso begituri Saioa Elejabarrieta Lemoako alkateak.\nBaimen hau, Euskal Autonomia Erkidegoan 400.000 tona hondakin biltegiratzeko leku falta dagoalako emon dauala azaldu dau Jaurlaritzeak eta proiektua, 2030erako Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzek Planaren barruan sartu dau. Pasau dan urtean, maiatzean, Bistibietako zabortegia handituteko eskaerea egin eban FCC enpreseak baina Lemoako Udalak atzera bota eban eskakizuna. Baina, 2021eko abenduaren 9ko Legeagaz, Tapia Legea moduan ezetuten danagaz, udalerrien planen gainetik ebazte ahalmena dauka Jaurlaritzeak.\n\"Bagenkian zabortegietako enpresek zabortegiak handituteko asmoa eukiela, baina ez Eusko Jaurlaritzeak hori baimenduko ebanik. Gutuna bialdu dogu bilerea eskatuten Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena Jasangarritasuna eta Ingurumena Sailera, ea ze terminotan handituko dan jakiteko. Irekia Jaurlaritzako webgunean aitatuten da Igorrekoan fibrozementoa, hau da amiantoa sartuko dala. Horreek zehaztasun guztiak jakin gura doguz, jakiteko Igorren zer dan egin gura dabena\" dino Igorreko alkateak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001150", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Master Laboral Kutxako kaiolako finala jokatuko dau Amaia Aldaik\nMiriam Arrillagari irabazita, Olatz Arrizabalaga izango dau aurrez aurre dimoztarrak zapatuan Zornotzan jokatuko dan finalean.\nDomekan jokatu dira Master Laboral Kutxako Lau eta Erdiko txapelketearen finalaurreko biak eta ebatzita gelditu dira finaleko parte-hartzaileak: Amaia Aldai eta Olatz Arrizabalaga. Erraz egin dabe aurrera biek, finalaurrekoetan alde nabarmenagaz aurrera eginda. Arrizabalagak 22-2 egin eban Enara Gaminderen aurka eta Aldaik 22-7 irabazi eban Arrillagaren kontra.\nAldai eta Arrillaga dira txapelketako atzen edizino bietako irabazleak, bai eta atzen urteko finalistak be. Holan, Aldairen esanetan partidu orekatuagoa espero zan: \"Gogorra izango da\". Halanda be, dimoztarra nagusitu zan hasikeratik, 8-0tik. Tarteka jokaldiak eutsi eta pelotakada onak emon arren, Arrillagak ezin izan dau Aldairen pelotakaden abiadurea segidu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001151", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Harrobi lider eta gizonezkoen Arratia A bigarren postuan\nGizonezkoen Arratia A, B eta Lemoako Harrobik euren partiduak irabazi ebezan, andrazkoen Arratia Ak galdu eta bigarren taldeak bardinketea lortu dabe jardunaldi honetan. Hurrengo jardunaldian derbia jokatuko dabe Arlonagusian Lemoako Harrobik eta Arratia Bk.\nGizonezkoak Arratia A\nZapatu arrastian jokatu eban etxean Arratia A taldeak Basurto A taldearen kontra. Hamabi jardunaldiren ostean bigarren postuan dago Arratia 25 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau hilaren 8an, eguena, arrastiko 19:15ean etxetik kanpo Zaldua A taldearen kontra.\nGizonezkoak Arratia B\nZapatu arrastian jokatu eban gizonezkoen bigarren taldeak Urbietan eta hirugarren jarraiko garaipena lortu eban. 2-0 irabazi eban Artibai taldearen kontra. Hamabi jardunaldiren ostean Arratia Bk 14 puntu ditu eta hamaikagarren postuan dago. Datorren partidua Lemoan jokatuko dau Lemoako Harrobiren kontra, hilaren 10ean arrastiko 17:00etan.\nAndrazkoak Arratia A\nZapatu arrastian jokatu eban andrazkoen lehen taldeak etxetik kanpo Oiartzun taldearen kontra eta 3-0 galdu eban. Hamabi jardunaldiren ostean hamahirugarren postuan dago Arratia 11 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Eibar B taldearen kontra, hilaren 17-18ko astegoienean.\nAndrazkoak Arratia B\nZapatu eguerdian jokatu eban andrazkoen bigarren taldeak Urbietan eta bana bardindu eban Mungia taldearen kontra. Hamar jardunaldiren ostean hirugarren postuan dago Arratia B 18 puntugaz. Datorren partidua Ugao liderraren kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 11n, arrastiko 16:30ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako taldeak zapatu arrastian jokatu eban Arlonagusian Etxebarri B taldearen kontra eta 1-0 irabazi eban. Hamabi jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi lidertzan dago 27 puntugaz. Datorren partiduan derbia arratiarra jokatuko da Lemoako Harrobik Arratia Bren jokatuko dau eta hilaren 10ean, arrastiko 17:00etan Arlonagusian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001152", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oin dala 20 urte baino 2.019 lagun gehiago bizi dira Arratian\nAtzen 20 urteotan, Hego Euskal Herriko biztanleria %8,3 handitu da eta 2001ean baino jente gehiago bizi gara oin Hego Euskal Herrian. Baita Arratian be: 2001ean, 12.023 lagun bizi ziran eskualdean eta 2021ean 14.132 biztanle. Hego Euskal Herria baino 6 puntu gehiago hazi da Arratia, populazinoaren %14,3 hain zuzen.\nHerri guztiak hazi dira, Ubide izan ezik. Biztanle kopuruari jagokonean, gehien hazi dana Lemoa da, 2021ean 2001ean baino 839 lagun gehiago bizi ziran eta, 2.692 biztanletik 3.531era pasau ziran, %31ko hazkundea. Ehunekoetan baina, gehien hazi dana Arantzazu izan da %43ko hazkundea izan dau eta; 2001ean, 291 lagun bizi ziran Arantzazun eta hogei urte beranduago 417.\nArantzazu eta Lemoaz gainera, ehunekotan, Hego Euskal Herriko batazbesteko hazkundea baino handiagoa izan dabe Dimak (%30), Areatzak (%20), Arteak (%17) eta Igorrek (%10). Zeanuri barriz, %1 hazi da eta Ubiden, oin dala 20 urte baino biztanle bat gitxiago dago egun eta %-2ko hazkundeagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001153", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskerara bikoiztutako 'Izurde mutikoa' filma ikusgai Lasarte Aretoan\nZinuema proiektuaren bigarren saioa domekan izango da, 17:00etan, Mohammad Kheyrandish errusiarraren animazinozko pelikuleagaz.\nDomekan, hilak 4, 17:00etan, Mohammad Kheyrandish-ek zuzendutako Izurde mutikoa, (Errusia, 2022) euskerara bikoiztutako animazinozko pelikulea egongo da ikusgai Lasarte Aretoan.\nZine aretoetan euskerearen presentzia handitu gura dauan Zinuema proiektuaren barruan dago emonaldi hau. Hamabi euskerazko ikus-entzun dagoz programauta zezeilaren 19ra arte, proiektu pilotu honetan eta domekakoa, bigarrena da.\nSinopsia\nIzurde batzuek itsasoan galdutako ume bat salbetan dabe, eta familiako beste bat balitz lez hezten dabe. Poz-pozik bizi dira olatu azpian, munstro gaizto batek urpeko mundua bereganatzen dauan arte. Umetxoa lehorrera erbesteratzen dabe, eta bertan bihotz oneko Murvarid kapitainak hartzean dau etxean. Kapitainaren eta bere lagun mina eta ia anaia dan Elur-bola izurdearen laguntzeagaz, mutikoak bere benetako jatorriaren misterioa argitzeko bidaia bateri ekingo deutso.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001154", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Aketegiko Mari' proiektauko da gaur Zeberion\nMitologia eta alpinismoa batzean dituan ikus-entzunezkoa udaletxean egongo da ikusgai 19:30ean, gero Koke Lasa egileagaz berba egiteko aukerea egongo da.\nKoke Lasa ormaiztegiarrak grabau eta editautako ikus-entzunezkoa da Aketegiko Mari, alpinismoa eta mitologia uztartzen. Ezohiko begirada batetik, Euskal Herriko paisaiez gozatuteko kontaketa bat da, mendizale talde batek, Mari topau gurean egindako bidaia kontetan dauana.\nBertan, mendizale batzuk Aizkorritik dabizan bitartean, Aketegi kobatik kea urteten ikusten dabe eta adineko batek dino, Marik labea izetuta daukanaren frogea dala. Holan, mendizaleak Mari topetan saiatuten dira, bidean Euskal Herriko hainbat txokotatik pasauta: Txindoki, Murumendi, Anboto, Itxina, Aloña, Putterri...\nAnatomia tailerra\nZeberion bigarren hitzordu bat be badago gaur, abenduak 2. Gaztelekuan, anatomia tailerra parte hartzeako aukerea izango dabe gazteek, 17:30etik 19:00etara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001155", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskerearen aldeko jarduera ugari egongo dira oingo bariku eta zapatuan\nAstegoienak Euskaraldiaren amaiereagaz eta Euskerearen Nazinoarteko Egunagaz egiten dau bat eta eskualdeko zazpi herritan egingo dira ospakizunak.\nEuskaraldiari amaierea emongo jako gaur eta bihar da Euskerearen Nazinoarteko Eguna. Hori dala-ta euskeraz aisialdia biziteko ekintza ugari antolatu ditue Arratian eta Zeberion, Euskaraldian hartutako hizkuntza ohiturei eusteko.\nHolan, Artean, 17:00etan, apainketa tailerra egongo da, 18:00etan, euskal abestien maratoia eta 20:00etan, jantza modernoko taldeak erakustaldia egingo dau. Ondoren, taloak egongo dira danontzat. Areatzan barriz, 17:30ean, Euskaraldiko kantuaren jantzea egingo dabe eskolako umeek, jantza garaikideko eta euskal jantzetako ikasleek; ostean txokolatea egongo da.\nDiman Euskaraldiari agur esango deutsie frontoi txikian, 19:00etan egingo dan ekitaldi oparo bategaz. Herriko albokarien musikeagaz hasiko da, testu bat irakurriko da gero, eta herriko bertso eskolakoek bertsoak botako dabez. Ondoren, Bihotzen txandea izango da eta Gurutze eta Oierrena bere ostean. Eskolako umeen jantzak emongo deutsie amaierea ekitaldiari eta 20:00etan, Sama Siku fanfarrearen laguntzeagaz ibiliko dira dimoztarrak tabernaz taberna euskal giroan.\nLemoan be ekitaldia egongo da gaur, 16:30ean, eskolako aterpean. Han, umeentzako jolasak egongo dira, Txoborro magoak be umeentzako ikuskizuna eskainiko dau eta Ane Lindaneren bakarrizketeagaz gozatuteko aukerea egongo da. Ostean, 20:00etan, helduentzat, magia poteoa egongo da herritik zehar, Txoborro magoagaz hau be.\nEuskerearen Eguna\nBihar be egongo da Arratian euskerea euskeraz ospatuteko modurik. Arantzazun, 18:00etan, serigrafia tailerra antolatu dabe Kultur Gunean eta 20:00etan, kantaldia Anderregaz Herriko Tabernan. Areatzan, Azalerako ipuinak ipuin kontaketea egongo da17:30ean ludotekan, Saroa Bikandiren eskutik eta 20:30ean, Elepunto dj-ak musikea ipiniko dau udaletxeko arkupeetan.\nDiman, beste ekitaldi bat egingo dabe frontoi txikian eguerdiko 12:00etan. Ekitaldian, testu bat irakurri eta Gazte Barri jantza taldearen, bertso eskolakoen eta Zamakola alkarteko abesbatzaren emonaldiak egongo dira.\nIgorren barriz, kalejirea egongo da 11:30etik 15:00etara, Katiuska Ta Katilu Hezkuntza eta Antzerki taldeagaz. Lemoan, umeentzako antzerkia egongo da 17:30ean, Kotxepin Kultur Etxean; Didau Antzerkia Faktoriaren Frankenstein ausarta, eszentrikoa, sentibera lana, hain zuzen be.\nZeanuriko batzuk Makean ospatzekoak dira Euskerearen Eguna, Euskal Selekzinoaren aldeko jaian. Han, pelota partiduak, berbaldiak, argazkia eta kontzertuak egongo dira.\nZeberion barriz, ibilaldia antolatu dabe 11:00etan eta ostean, gaztaina jana eta musikea. Arrastian, umeek eukiko dabe euskeraz ondo pasetako aukerea. 18:30etik 20:00etara, artzain jokoa, puzzle tailerra eta hozkailurako imanen tailerrakaz eta 20:00etatik 21:00etara, disko festea egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001156", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Amodiorako eta desamodiorako elkarrizketak' berbaldia bihar Arantzazun\nSaio Hernadez sexologoak gidatutako saioa Kultur Gunean izango da, 19:00etan.\nBihar, abenduak 2, Indarkeria Matxistearen Kontrako Nazinoarteko Egunaren programazinoagaz segiduko dabe Arantzazun berbaldi bategaz. Kultur Gunean, 19:00etan egingo dau Saioa Hernandez sexologoak Amodiorako eta desamodiorako elkarrizketak berbaldia. Ikuspegi feminista batetik, zelan aurre egin amodioari eta desamodioari kontauko dau Hernandezek. Izan be, amodio erromantikoak min handia eta kalte ugari eragin leike andrazkoen bizitzetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001157", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia eta Zeberioko ikastetxe publikoetako irakasleen %69,6k egin eben greba atzo\nELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta, eskola publikoko beharginek greba egin eben atzo, Hezkuntza legearen aurreproiektuaren kontra eta hezkuntza publikoaren alde agertzeko.\nAraba, Bizkaia eta Gipuzkoan, langileen %60k egin eben greba sindikatuen arabera eta %35,2 Jaurlaritzearen arabera. Arratiako ikastetxe publikoetan, bataz beste, irakasleen %69,6k egin eben greba baina desbardintasun handiak egon ziran eskolen artean.\nHolan, Artean, Diman eta Zeberioko eskola publikoetan irakasle guztiek egin eben greba, %100ek; Arratia Institutuan barriz, irakasleen %37 inguruk. Igorreko eskolan, irakasleen %42k eta sukaldeko beharginen %20k erantzun eutsien deialdiari; Lemoakoan, irakasleen %43k eta sukaldeko behargin guztiek. Areatzako eskolan irakasleen erdiek egin eben greba eta Zeanurin %85ek.\nAurreproiektua izan arren, Arratia eta Zeberioko irakasle gehienak sano kezkatuta dagoz sakoneko aldaketarik egin ezean, Hezkuntza legeak hezkuntza publikoari kalte egingo deutsalakoan, itunpeko ikastetxeen mesedetan. \"Abenduaren 14rako beste deialdi bat dago eta ea jarraipen handiagoa daukan! Jokin Bildarratzek dino hau zirriborroa dala, baina badakigu zer pasauko dan\" inotsan BEGITUri irakasle batek.\nAldarrikapenak\nGrebaz gainera, manifestazinoa egin zan Donostian, Bilbon eta Gasteizen, hamar aldarrikapen eginez: publikoa ardatz izango dauan Hezkuntza legea; segregazinoari aurre egin eta gizarte kohesinoa bermatuko dauana; publifikazino-marko eta araudi orokor eta adostua izango dauana; Hezkuntza lege propioa; inbersino eta baliabide nahikoa izango dituan Hezkuntza legea; euskerea erdigunean ipiniko dauana; betebehar eta kontrol mekanismo zehatzak dituana; hezkuntza sistemea osotuten daben langile guztion enplegua eta lan baldintza egokiak bermatuko dituana; merkaduen interesen gidaritzatik eta enpresa pribaduen negozio esparrutik kanpo egongo dana eta Hezkuntza lege parte-hartzailea, langileak aintzat hartuko dituana.\nJokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, egun tristea zala esan eban prensa aurrean egindako balorazinoan, eta gogora ekarri eban aprilaren 7an, aurreproiektuak, Legebiltzarrean %90aren adostasuna lortu ebala. Bere esanetan, lan egiteko aukerak dagoz eta berak eskaintzen dau \"alkarrizketea, akordioa eta alkarren artean ulertzea\". Greba deialdia kritikau eban konbokau zalako aurreproiektuak jentearen eretxia jasoteko aukerea eukanean eta \"oindino jakin barik zein izango dan behin betiko testua\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001158", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Nire espazioa eman' antzezlana gaur Bedian\nLiburutegian taularatuko da umeakanako sexu abusuak prebeniduteko helburua daukan antzezlana, 18:00etan.\nIndarkeria Matxistearen Kontrako Nazinoarteko Eguneko lanketeagaz segiduko dabe bediaztarrek abenduaren 1ean. Bediako liburutegian, espazio propioaren beharrizana aldarrikatzen dauan familiarentzako antzerkia egongo da 18:00etan.\nNire espazioa eman izeneko antzezlanak, umeakanako sexu abusuak prebeniduten lagundu gura dau. Bertan, umeak euren gorputzaren jaube dirala esaten da, eta \"ez\" esateko eskubidea daukiela ikutu edo laztanik gura ez badabe. Eta helduek errespetau egin behar dabela ezezko hori azpimarratzen dau antzezlanak.\nEuskaraldia\nBedian, bigarren hitzordu bat dago gaur. 19:00etan Euskaraldiko argazki herrikoia aterako dabe frontoian. Trikitilariek girotutako festa txiki bat be egingo da bertan, gaztai eta ardao dastaketeagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001159", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Azoka solidarioa egiteko salgaiak batuko dira gaur\nAbenduaren 1ean, Elkartasun Begiradak alkarteak Hirugarren Azoka Solidarioa egiteko jostailuak, liburuak, motxilak, mozorroak eta antzekoak batuko ditu arrastian, Igorreko Agirre Lehendakaria kaleko autobus geraleku osteko arkupeetan.\nAzokea abenduaren 16an egingo da. Azoka solidarioak helburu bi ditu. Alde batetik, gauzen erabilerea luzatutea, hondakin gitxiago sortzeako; eta bestetik, gizarte preminaren baten gainean jentea sensibilizatea. Aurten Azoka solidarioan jasoko dan dirua Aspanovasentzat izango da; alkarteak daukan ospitaleratutako adinbakoen zaintzaileentzako bazkaritarako eta afaritarako txartelen proiekturako, hain zuzen be. Holan, elikadura osasungarria jaten animau gura dabez gurasoak, \"ahalik eta baldintza fisiko onenetan egon daitezan euren seme-alabei lagunduteko\" Elkartasun Begiradak taldekoen arabera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001160", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Metal eta hardcore musikea dakar Kiñu Gaztetxeak\nBarikuan Calathea eta Bullets of Misery taldeen kontzertuak egongo dira ikusgai Igorreko gaztetxean.\nAbenduaren 2an, barikua, Igorreko Kiñu Gaztetxean Calathea eta Bullets of Misery hardcore eta metal taldeek zuzeneko kontzertuak eskainiko dabez. Gaztetxeko ateak 21:00etan zabalduko dira eta sarrerearen prezioa hiru eurokoa izango da.\nCallathea 2021ean Galdakaon sortutako laukotea da eta iraganeko rocka zein hardcorea buztartuten dauz. Eurena, \"inork azaleratu gura ez dauzan sentimenduak gure barneko forma gordinenean oihukatzen dauan musikea\" dala dinoe. Doinuen iturri nagusi lez barriz, Viva Belgrado, Counterpartes talde kanadiarra eta Meltdown hernaniarra ditue.\nBullets of Misery ostera, Gernikan jaio zan eta hamabost urte daroaz oholtzan. Lau disko argitaratu ditue daborduko, urrietan aurkeztu eban atzena: Debile principium melior fortuna sequatur (Violence in the Veins). Death metal, thrash eta hardcore musikea lantzean dabe baina batez be, eurena \"%100 baserriko death-a\" dala dinoe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001161", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Basoko sekretuak' ezetuko ditue umeek\nLemoako Kotxepin Kultur Etxean izango da Ameli eta Xirrikituen Jostunek-en ipuin kontaketa musikatua gaur, hilak 30, arrastiko 18:30ean.\nGaur, zemendiak 30, bi eta hiru urte bitarteko umeentzako Basoko sekretuak ipuin kontaketa musikatua egongo da ikusgai Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Amaia Elizagoienek eta Irati Celestinok, Ameli eta Xirrikituen Jostunek, kontauko ditue 18:30etik aurrera basoa sentidu, bizi eta maitatzeko ipuinak.\nEmonaldi honen bidez, umeek sasoi bakotxean basoan gordeten diran sekretuak ezetuko dabez, animalien bitartez. Holan, hartu-emonak, laguntasuna, norberaren buruan eta inguruan konfiantzea, aniztasuna, hezkidetzea, naturearen zaintza, eguneroko errutina eta euskal mitologia landuko ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001162", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Peio Leginak irabazi dau umeen kategoriako ziklo-kroseko Bizkaiko Txapelketea\nIgorreztarra lider modura helduko da Igorren, abenduaren 10ean, jokatuko dan Txiki Kopako atzen lasterketara.\nArratiako Ziklista Elkarteko Peio Leginak irabazi eban zemendiaren 26an Abadiñon jokatutako lasterketea eta horrezaz gainera umeen kategoriako Bizkaiko Kopa. Hori dala-ta, Txiki Kopako sailkepeneko lider da, Txiki Kopa amaituteko lasterketa bakarra falta danean, abenduaren 10ean Igorren jokatuko dana. Atzen lasterketan lehia handia egongo da, Legina bigarrenagaz puntuetan bardinduta dago, eta hirugarrenagaz daukan aldea puntu bakarrekoa da.\nAZE eskolako beste txirrindulari batzuk be oso ondo sailkatuta dagoz. Umeen kategorian, 2009 eta 2010ean jaiotakoak lehiatzen dira. Leginak irabazi arren, kontuan izaten da 2010eko nor heltzean dan mugara lehenengoa eta ha be Arratia Zikista Eskolako txirrindularia izan zan, Aretx Tellaetxe, hain zuzen be. Kimu kategoriako lehena Zeberioko Oihan Rekakoetxea izan zan.\nUgandarako bizikletak\nUgandako zortzi eskolatako irakasleei eroateko bizikletak dabil jasoten Saluganda alkarteak. Bizikleta bat emon gura ezkero, 652 745 062 telefonora deitu behar da.\nAlkarteak Ugandako nekazal eremuko eskolei lagunduteko proiektu bat dauka. Zortzi eskola eta 3.000 ume baino gehiagori lagunduten deutsee. Bizikletak irakasleei eskolen arteko desplazamentu luzeetan lagunduteko dira. Nagusientzako bizikletak behar dira. Proiektu honetan Alberto Contador fundazinoagaz alkarlanean dabiz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001163", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Peña Gorbeako Gurutzeak Vigora egingo dau urtekerea\nUrtailaren atzen astegoienean, Athletic Club eta Celta de Vigo arteko partidua jokatuko da eta Areatzeko peñak bertaratuteko deialdia egin dau, abenduaren 5era arte emon daiteke izena.\nUrtailaren 27 eta 29 arteko astegoienean jokatuko da Vigon, Athletic Club eta Celta de Vigoren arteko ligako partidua. Harreman oneko zaleak dira biak eta urtero batzean dira athleticzale ugari Vigon. Aurten, Areatzako Gorbeako Gurutzea Athletic Club Peñako kideak eta eurekaz izena emoten dabenak be egongo dira Galizia aldean talde bizkaitarra animetan. Pandemiaz geroztik egingo dan lehenengo urtekera da hau, atzena 2020ko martian egin zan, Valladolidera. Izena 657 719 554 telefonoan edo The Quiet Cornerren emon behar da abenduaren 5a baino lehen.\nUrtekerea partidua astegoienean bada bakarrik egingo da, izan be, partidu batzuk astelehenean jokatuten dira eta ordutegia ez dago oindino zehaztuta. Astegoienean bada, urtailaren 27an goizeko 09:00etan urtengo da autobusa Aretzatik. Prezioak bidaia, ostatua eta sarrerea barne hartuko dau, baina oindino zehazteko dago.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001164", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Adinekoak egoitzetan sartzeako betebeharrak azalduko ditue Diman\nGaur, hilak 29, 18:30ean egongo da entzungai Zamakola alkarteak antolatutako berbaldia jubiladuen lokalean.\nDimako Zamakola alkarteak antolatuta, Ander Garaigorta eta Patxi Perez de Mendiola egongo dira zemendiaren 29an jubiladuen lokalean, 18:30etik aurrera. Bertan, adinekoak egoitzetan onartuak izateko betebehar eta baldintzak azalduko ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001165", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaiko Eskuz Binakako txapela irabazi dau Amaia Aldaik\nEnara Anituagaz batera, 22-15 irabazi eban Olatz Arrizabalaga eta Marta Gomezen kontrako finala.\nBermeon jokatu zan, zapatuan, Emakumeen Bizkaiko Eskuz Binakako Txapelketako finala. Amaia Aldai eta Enara Anitua batetik, eta Olatz Arrizabalaga eta Marta Gomez bestetik egon ziran aurrez-aurre eta markagailuak 22-15 egin eban lehenengoen alde. Holan, Bizkaiko txapeletako bat Dimara bueltan ekarrri eban Aldaik.\nPelotari dimoztarrak BEGITUri azaldu deutsanez, partidu gehiena bardinduta egin eben, baina aurkariek ez eben lortu aurrea baten bez hartutea: \"Bardinduta nahiko aldiz joan ginan; aurrean, ekimena izan genduan bai Olatzen bai neuk, baina gitxiago oparitu neban eta hor egon zan 22 tantuetara heltzeako gakoa\".\nAldai beste txapelketa bitan dabil oin buru-belarri. Batetik, Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko finalaurrekoa jokatuko dau Matienan, abenduaren 4an, Miriam Arrillagaren kontra. Bestetik, Diario Vascoren Lau t'erdiko Txapelketea be badauka jokoan. Honetan be heldu da finalaurrekora; Tolosan jokatuko dau abenduaren 8an, Enara Gaminderen kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001166", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "17-10 galdu dabe zekorrek Nerbioi UBR taldearen kontra\nLigako lehen bueltako atzen partidua abenduaren 10ean jokatuko dabe San Txismen, Bera Bera taldearen kontra.\nZapatuan jokatu zan Rekalden Nerbioi UBR eta Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldearen arteko liga partidua eta markagailuak 17-10 egin eban, etxekoen alde. Holan, Rekaldekoak Euskal Ligako Ohorezko B mailako sailkapeneko hirugarrenak dira eta arratiarrak, atzenurren postuan, zazpigarren.\nZekorrek bide onetik hasi eben partidua. Lehen zatian, Andoni Lucasen zigor kolpeari, Zumel Iturrateren entseguari eta Lucasek sartutako entsegu osteko kolpeari esker 0-10 ipini zan markagilua arratiarren alde. Halanda be, atzen partiduetan ohikoa danez bigarren zatian aurkariek aurrea hartu eben eta 60. minuturako aurretik egoazan; 70. minutuko entseguagaz lortu eben 17-10 aurreratu eta partidua irabaztea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001167", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Selekzioko Bestara batuko dira zeanuriztarrak\nAbenduaren 3an egingo da Makean (Lapurdi) Euskal Pilota Selekzioaren aldeko jaia eta Zeanuritik autobusa urtengo da; izena hilaren 30erako emon behar da udaletxean.\nAbenduaren 3an, Euskal Selekzioko Besta ospatuko da Makean, euskal pelota selekzinoaren ofizialtasuna aldarrikatuteko. Zeanuriko herritarrak, jaira batu gura izateaz gainera, Erkiaga eta Emaldi bikote zeanuriztarraren partidua ikustera hurbilduko dira. Ekhi Zirarrusta dimoztarrak be jokatuko dau.\nHorretarako, autobusa ipiniko da, eguerdiko 12:00etan Zeanuritik urten eta 21:00etan bueltarako bidea hartuko dau autobusak. Halanda be, gitxienez hogeta hamar personak emon behar dabe izena planak aurrera egiteko. Udaletxean apuntau daiteke daborduko, hilaren 30era arte hamar euro ordainduta.\nJaia arrastiko 14:00etan hasiko da, alkarrizketa publiko bategaz. Gero, pelota partiduak jokatuko dira 15:30etik aurrera: Larralde eta Ituriño/Etchelecou eta Irigaray; Saint Paul eta Echeverria/Ziarrusta eta Ugarte; Deparedes eta Borteyru/Larronde eta Funosas; Erkiaga eta Emaldi/Aurrekoetxea eta Odriozola.\nPartiduen ostean, 19:30ean selekzinoaren inguruko berbaldia egongo da entzungai eta gero, talde argazkia aterako dabe parte-hartzaileek. Ostean, jaiak kontzertuekaz segiduko dau gauez. Xutik, Ixtaklok eta Liher taldeek eskainiko dabez kontzertuak eta amaieran, DJ Uzkuluzek ipiniko dau musikea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001168", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Luze edo motz' umorezko ikuskizuna izango da gaur Areatzan\nIndarkeria matxistearen kontrako egunaren lanketa barruan dago antolatuta Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren emonaldia; udaletxeko aretoan ikusi ahalko da gaur 19:00etan.\nLuze edo motz 2020an Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak aurkeztutako umorezko ikuskizuna da. Lanku ekoizpen-etxeak zabaltzen dau eta kazetari-umoregile bardinek 2018an sortutako Bakean dagoena, bakean utzi emonaldiaren jarraipena da.\nEuskerea eta generoa umoregai lez hartuta, alkarregaz jositako sei alkarrizketa batuten dabez Torregaraik eta Martiarenak gizartea zertan luze eta zertan geratzen dan labur hausnartuteko. Euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna, \"kristalezko sabaia\", hilekoa, ligatzeko teknikak, masturbazinoa eta menopausia izango dira, besteak-beste, berbagai.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001169", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Saretzen proiektua ipini dabe abian EITBk eta TOKIKOMek\nBihar kaleratuko da alkarlan honen lehen emoitzea EITBren eta TOKIKOMen medioetan. Hego Euskal Herriko demografia jorratuko da, eta gai zehatz hori nork bere ezaugarriei eta esparruari egokituta landuko da.\nEITBk eta TOKIKOM tokiko komunikabideen sareak Saretzen proiektua jarri dabe abian, alkarregaz datu kazetaritzea jorratu eta datuok modu bateratuan kudeatu eta ustiatzeko. Egitasmoaren helburua da datu kazetaritzea alkarregaz eta alkarlanean landutea, BBCren eta Erresuma Batuko dozenaka tokiko hedabideren Local News Partnership ereduari jarraituz.\nZemendiaren 29an, asteartean, kaleratuko da alkarlan honen lehen emaitzea EITBren eta TOKIKOMen medioetan, BEGITU tartean. Hego Euskal Herriko demografia aztertuko dabe, eta gai zehatz hori landuko dabe bai EITBko eta bai TOKIKOMeko medioek, nork bere esparruari, ezaugarriei eta eremuari egokituta.\nZehazki, 2001-2021 urte bitarteko Hego Euskal Herriko demografia datuak landuko ditue, Eustat eta Nastat iturri hartuta. Azken 20 urteotako populazinoaren bilakaerea aztertuteaz gain, gizartearen erradiografia egingo dabe, biztanle kopuruari, zaharkitzen doan gizarteari eta jaiotze taseari erreparauta. Eskualdez eskualde emondako fenomenoetan jarriko dabe arretea, eta udalerriak be aztergai izango ditue, datuak eskualde, uri zein herrietako errealidadeetatik aztertuta. Hain juxtu be, hori izango da Saretzen proiektuaren ezaugarri nagusia: datuak modu bateratuan bildu ostean, horreen lanketa zehatza hedabide bakotxaren esparrura egokituko da.\nLankidetza-hitzarmena, alkarlan eredua lantzeako\nEITBk eta TOKIKOMek sinatutako lankidetza akordioaren emaitza da Saretzen, eta aliantza horreri jarraituta, asmoa da aurrerantzean beste hainbat tematika be alkarlanean lantzea.\nHain zuzen be, euskal esparru komunikatiboa garatzea eta trinkotzea da sinatutako hitzarmenaren xedea, biztanlegoaren informazino beharrizanak asetzeko eta, bide horretan, tokiko eta nazino esparruko komunikabideen arteko alkarlan eredu bat lantzeako.\nEuskeraz sortutako kalidadezko eduki lehiakorrakaz Euskal Herriko agendan eragitea be helburutzat jo dau akordioak eta, horreri lotuta, eraginkorrak izateko aldaketa teknologikoak eskaintzen dauzan aukerak aztertzea eta baliatzea, besteak beste, honako alorretan: formazinoa, Internet bidezko telebista, datu kazetaritzearen lanketea eta dataren ustiapen egokia eta bateratua...\nEtorkizuneko ikus-entzunezko ereduaren inguruko hausnarketaren erronkea be jasoten dau EITBren eta TOKIKOM sarearen arteko hitzarmen barriak.\nTOKIKOM euskarazko 76 toki komunikabidek osotutako sarea da. 2012an sortu zan eta ondoko zeregin honek ditu: toki komunikabideen solaskidetza bateratua beste eragile publiko zein pribaduen aurrean; jarduera esparru komunen kudeaketea: publizidadea, presentzia digitala, kudeaketa, erosketak...; eta sektorearen garapena eta hedapena errazteko konbergentzia estrategiak diseinatzea. Gaur egun, 28 bazkide ditu, orotara 76 komunikabide kudeatzen dabezanak, euskarri guztietan: papera, irratia, telebista eta digitala.\nEITB barriz, hedabideak dituan ikus-entzunezko talde publikoa da Euskadin. Zerbitzu publiko honen helburua da euskal gizartearen eskaerei erantzutea, informazino, dibulgazino eta entretenimentuko ikus-entzunezko eskaintza anitz, erakargarri eta kalidadezkoakaz, euskal kultura eta hizkuntza sustatuz eta egungo ikus-entzunezko ekosisteman euskera normalizetan, erabilten eta hedatuten lagunduz.\nLocal News Partnership egitasmoa\n2021eko zemendian Komunitatea Josten jardunaldiak antolatu ebazan TOKIKOMek, TOKIKOM sari banaketeari lotuta, eta hainbat kasu praktiko aurkeztu ebezan bertan, tartean oin oinarri modura hartutako Local News Partnership proiektua. BBCren eta Erresuma Batuko dozenaka tokiko hedabideren artean osatutako proiektua da Local News Partnership, Matthew Barraclough egitasmoaren zuzendariak jardunaldiotan azaldu ebanez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001170", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jarraiko laugarren jardunaldia irabazi dau gizonezkoen Arratia Ak\nGizonezkoen Arratia A eta Bk irabazi, andrazkoen Arratia Bk bardindu eta andrazkoen Arratia Ak zein Lemoako Harrobik galdu egin ditue astegoieneko partiduak.\nDomeka goizean jokatu eban gizonezkoen Arratia Ak Morazako lehen taldearen kontra eta huts bi irabazi eban. Lau jardunaldi jarraian daroaz Arratia Ak irabazten eta hori baliatuta sailkapeneko bigarren postuan dago, 22 puntugaz hamaika jardunaldiren ostean. Datorren partidua hilaren 3an jokatuko dau Urbietan, arrastiko 18:00etan, Basurto A taldearen kontra.\nGizonezkoen Arratia Bk, partidu bi irabazi ditu jarraian. Zapatuan 1-2 irabazi eban Ermua A taldearen kontra. Ligearen hasikera txar baten ostean atzen partidu bietan lortutako sei puntu honeek arnas apur bat emoten deutsee. Hamaika jardunaldiren ostean hamalaugarren postuan dago 11 puntugaz. Datorren partidua hilaren 3an jokatuko dau Urbietan, arrastiko 15:45ean, Artibai taldearen kontra.\nAndrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban bigarren postuan dagoan Añorga taldearen kontra eta 1-2 galdu eban. Hamaika jardunaldiren ostean 11 puntugaz hamabigarren postuan dago Arratia A. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau abenduaren 3an, 15:30ean Oiartzun taldearen kontra.\nAndrazkoen Arratia B taldeak ostera, domeka eguerdian jokatu eban Adiskideak taldearen kontra etxetik kanpo eta bana bardindu eban. Bederatzi jardunaldiren ostean Arratia B hirugarren postuan dago 17 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Mungia taldearen kontra, abenduaren 3an eguerdiko 13:30ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban Artibai taldearen kontra eta ligako lehen partidua galdu eban 4 eta 1eko emaitzeagaz, gainera lidertzea be galdu dau. Hamaika jardunaldiren ostean bigarren postuan dago Lemoako taldea 24 puntugaz. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Etxebarri B taldearen kontra, abenduaren 3an arrastiko 16:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001171", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Magia ikuskizuna egongo da Artean\nImanol Ituiño magoak domekan aurkeztuko dau Magia parrastan ikuskizuna, Herriko Bentan 18:00etan.\nMagia Parrastan, Imanol Ituiñoren ikuskizun magikoa da. Sei eta hamabi urte bitarteko umeentzako emonaldia eta Artean, hilaren 27an ikusi ahalko da Herriko Bentan, arrastiko 18:00etatik aurrera. Sinposian, espektakulu parte-hartzaile, dinamiko eta familiarra dala azaltzen dau:\nZer da, txori bat? hegazkin bat? Superman? Ez! Magia parrastan da! Baina... zer ote da Magia parrastan? Horixe da ikuskizun honetan ikusiko duzuena, magia parrastan, etengabe, a tutiplen! Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartuko dute protagonismoa. Espektakulu partehartzaile, dinamiko eta magikoa. Espektakulu familiarra, guraso eta seme-alabentzako aproposa!", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001172", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan hasiko dira Igorren Zinuema programako proiekzinoak\nZezeilera arte, euskerazko hamabi ikus-entzunezko egongo dira ikusgai UEMAren proba pilotuari esker. Lehena, Zure platerean hasten da mundua dokumentala.\nUdalerri Euskaldunen Mankomunidadeak, Tinko Filmeak-en laguntzeagaz, Zinuema egitasmoa aurkeztu eban urri bigarrenean, proiektu honen probea egingo dan udalerrietako ordezkari eta Kulturaz kooperatibeagaz. Ataun, Azpeitia eta Etxarri-Aranatzeko udal-ordezkariakaz batera egon zan Illart Gumuzio Igorreko alkatea. Egitasmoaren oinarria euskerazko hamabi ikus-entzunezkoren programazinoa izan da, \"zinema aretoetan dagoan euskerazko eskaintza urriari erantzuteko asmoz\". Lau herritan hasiko dan proiektu pilotua da aurtengoa eta emoitza onak emon ezkero, herri gehiagotara luzatuko da egitasmoa.\nIgorreko lehenenego proiekzinoa domekan, zemendiak 27, 17:00etan egingo da Lasarte Aretoan. Bertan, Zure platerean hasten da mundua dokumentala proiektauko da. Landarlan Ingurumen Elkarteak eta On Produkzioak elkarlanean egindako lana da hau. Konsumo ohitura arduratsuen inguruko hausnarketa bultzatu gura dau eta horretarako, Euskal Herriko txoko desbardinetako ekoizle eta baserritar txikiei emoten deutso ahotsa filmak. Gero, berbaldi labur bat be egingo da aretoan bertan.\nHurrengo asteetan proiektauko diran ikus-entzunezkoak ostera, hurrengoak dira: Izurde mutikoa, Lupin III, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala, The Snow Queen, Nire zirkua, Black is Beltza II: Ainhoa, Gabi, Emakumea film laburra (bost laburmetrai), Elkano. Lehen mundu bira, Go!azen telesailaren atzen kapitulua eta Irabazi arte bigarren denporaldiko lehen kapitulua.\nZINUEMA bonuak\nLanak ikusteko, saio bakotxeko sarrerez gainera, bonu sistema bat egongo da, eta 20 euroren truke 10 eduki malgutasunez ikusteko aukerea egongo da. 1.500 bonu inprimau dira, eta sarrerak txartelakaz trukatu beharko dira emonaldien aurretik. Bonua erosten dabenek sarrera merkeagoa izango dabe eguneko txartela erosten daben norbanakoek baino.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001173", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urte biren ostean, bueltan da Zeanuriko Enduro Taldea\nDomekan adin guztietako 75 lagun batu ziran motor eta beste ibilgailu batzukaz Otxandiora egindako hogeta hamaikagarren urtekeran.\nZeanuriko Enduro Taldea urtean behin batuten da euren mendiko motor, quad eta buggyakaz Otxandiora joateko, hogeta hamargarren edizinoa izan da aurtengoa. Pedro eta Iñigo Sagarna anaiek antolatuten dabe eta Pedrok BEGITUri azaldu deutsanez, urtero egiten dabe antzeko ibilbidea, \"asko goaz eta kontrolpean izateko, ostantzean jentea galdu ahal da\". Gainera, atzen urtekera honetan Dakarreko pilotua izan dan Fausto Motaren parte-hartzea be izan dabe, \"nibeleko pilotua\".\nZapatuan, eguraldi txarragaz be, 75 bat lagun batu dira Otxandiora Altunatik igon, Basaguren jatetxean armozua hartu eta Zeanurira Ubidetik bajatuteko. Adin guztietako jenteak egin dau bidea, \"gazte asko, gazteena hamaika urtekoa\" azaldu dau Sagarnak. Gogoz hartu dabe parte, atzen urte bietan COVIDa dala-ta ez da urtekerarik antolatu eta.\nDeialdiak WhatssApp bidez egiten dituala esan dau Sagarnak: \"Eguraldia dala-ta jente asko ez da etorri, baina urtero dator jente barria\". Asko ezagunak dira eta euren motorzale ezagunen artean be pasetan dabez mezuak, \"ez dot uste inor jakinean egon barik gelditu danik\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001174", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Azoka bi astegoienean\nZapatuan Igorren eta domekan Zeberion izango dira aste honetako nekazari eta artiasauen merkaduak.\nGorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak antolatuta, azoka bi egongo dira asteon eskualdean. Lehenengoa hilaren 26an izango da Igorren, Garbeko aparkalekuan hain zuzen be. 10:00etatik 14:00etara, nekazarien produktuak egongo dira salgai, eta batzuk dastatzeko aukerea be egongo da.\nZeberion barriz, hilaren 27an izango da artisau eta nekazarien merkadua, frontoi ondoko aterpean 10:30etik 14:30era. Azoka bietan egiten dan erosketa bakotxagaz, produktu-loteen zozketan parte hartzeako aukerea egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001175", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Jarriko bagenu mapa alderantziz?' jardunaldia antolatu dau Arteako Herriko Bentak\nGoizeko 11:00etan hasi eta arrastira arte, migrazinoaren eta mugen inguruko berbaldi, proiekzino eta eztabaidak egongo dira zapatuan.\nZemendiaren 26an, Arteako Herriko Bentan migrazinoa izango da berbagai, Jarriko bagenu mapa alderantziz? jardunaldian. Jardunaldiaren helburua da, herritarrak \"pentsamentu deskolonialera, feminismoagaz dauakan topaketara eta kapitalismoaren migrazinoen problematikara hurbiltzea\". Horretarako berbaldi bat, bazkaria, dokumental baten proiekzinoa eta solasaldi irekia egingo ditue. Bazkarirako, 94 602 88 55 telefonoan egin behar da erreserbea.\nLehenengo ekintzea 11:00etan hasiko da, Montserrat Galceran, Maribel Casas eta Sebastian Cobarrubiasen parte-hartzeagaz. Galceran La barbara Europa, una mirada desde el postcolonialismo y la descolonialidad liburuaren idazlea da. Casas eta Cobarrubias ostera, La autonomía de la migración: Una perspectiva alternativa sobre la movilidad humana y los controles migratorios ikerketearen egileak dira.\nBazkaria, 14:30ean egingo dabe; paellea jango dabe eta aldez aurretik egin behar da erreserbea. Bazkalostean ostera, Colis Suspect dokumentala ikusiko dabe kafea hartu bitartean. Sofia Catalá eta Rosa Perezen dokumental honek Europar Batasuneko muga eta hesietan ipinten dau fokua eta hamar alkarrizketaren bidez, migrazino-politiken adarra ezetuarazoten dauz: zuzenbidea, segurtasuna, armen industria, nazinoarteko harremanak eta abar.\nAmaituteko, dokumentalaren ostean solasaldi irekia egingo dabe bertaratutakoek Luciana Alfaro, Victor Pozas eta Giacomo Donadiok gidatuta. Alfaro Euskal Herriko Emakume Migratu eta Arrazializatuen Sareko kidea da, Pozas EHUko irakasle eta Nazinoarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko HEGOA Ikasketa Institutuko kidea eta Donadido, Carovane Migranti taldeko kidea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001176", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Guatemalako sendatzaile bategaz tertulia egingo da gaur Lemoan\nKarabie Gaztetxean izango da Feminismo comunitario territorial de Guatemala tailerra Red de Sanadoras Ancestrales taldeko kideagaz, 19:00etan.\nKarabie Gaztetxeak eta Zaplast talde feministeak antolatuta, zemendiaren 24ean Feminismo comunitario territorial de Guatemala -Guatemalako lurraldeko feminismo komunitarioa- izeneko tertulia egongo da 19:00etan. Hau gidatuteko konbidatua, antxinako teknikak erabilten dauzan sendatzailea da, Tzk'at Red de Senadora Ancestrales taldekoa.\nTalde honen izenak, Tzk'at, sarea esan gura dau quiché hizkuntzan, era berean antxina kosmologia maiarraren printzipioetako bat da. Halanda be, sendaketen inguruan bakarrik ez, sareak andra indigenen defensan egiten dau burrukan. Andra indigenen berreskuratze emozional eta espiritualeko prozesuetan parte hartzean dabe, kriminalizazino- eta judizializazino-arazoen aurrean, antxinako lurraldeak defendatzen dabez eta beren komunidadeen bizitzaren alde burrukatuten dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001177", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bertan behera gelditu da Gazteok Arnas Eguna\nLarrabetzun egin behar zan Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko gazteen jaialdia antolatzaileen ebatziz gelditu da bertan behera.\nZemendiaren 26ean, zapatua, Larrabetzun ospatu behar zan Gazteok Arnas Eguna UEMAko gazteentzako euskera jardunaldia. Halanda be, antolatzaileek azaldu dabe \"atzen orduko gorabeherengaitik\" bertan behera gelditu dala jaialdia eta \"negua eta eguraldi txarra datozenez\", ez dala epe laburrean barriro antolatzea aurreikusten.\nBertaratzeko Artea, Dima eta Igorretik autobusa antolatuta be egon da eta Larrabetzun, egun osorako programazinoa izan dabe prestatuta: tailerrak, ekitaldia, bertso-bazkaria, perkusino taldea eta kontzertuak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001178", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Trafiko neurriak hartuko dira eskola inguruan arrastiz\nOlabarriko bide zaharra eta eskola gaineko bidea zarratuta egoteaz gainera, institututik eskola txikira doan bideko zirkulazinoa kontrolauko da.\nIgorreko Udalak bando bidez jakinarazo dauanez, Eskola Bideak proiektutik jasotako proposamen batzuk onartu dira, eskola inguruko seguratasunari jagokonez. Urri bigarrenean 08:45etik 09:30era Olabarri eta Urbieta arteko bidea autoentzako zarratuta egongo zala jakinarazo zan eta oin, arrastiz be hartuko dira trafikoaren inguruko neurriak.\nOlabarriko bide zaharra eta eskola gaineko bidea, biak egongo dira autoentzako zarratuta 16:15etik 16:45era. Gainera Olabarrin institutua, kiroldegia eta eskolak batzean dituan bide zatian \"trafiko neurriak\" hartuko dira.\nBeste alde batetik Olabarrin eskolako, eta institutuko, sartu-urtenetan gertatzen diran auto pilaketak galarazoteko helburuagaz, eskola-garraio zerbitzurik ez daukien familiei eskolara oinez joateko konbitea be egin deutsie Udalak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001179", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Indarkeria matxistearen kontrako Arratia mailako manifestazinoa egingo da barikuan\nIndarkeria Matxisten Kontrako Nazinoarteko egunean kaleak hartuko ditu Arratiako Mobimentu Feministeak eta inguruan, sensibilizetako ekintza ugari antolatu dira.\nIndarkeria matxistearen kontrako egunean, barikuan, zemendiak 25, Arratiako Mobimentu Feministeak , \"Antolakuntza feministaz, beldurra irauli\" lemapean, manifestazinoa deitu dau. Igorreko Kultur Etxean, 20:00etan da hitzordua. Ostean, Txileko Las Tesis-en Bortxatzailea nor da? Zu! performancea egingo dabe. Gainera, urtero lez, aldarrikapenaz gainera, hainbat ekintza egongo dira aurreko eta osteko egunetan, indarkeria matxistearen kontra sensibilizetako jente-artea.\nHolan, aurreko domeka bietan Igorreko zinea gaiari lotuta egon da eta domekan be, Ainhoa Aierbe eta Tessa Andonegiren Me too antzezlana ikusteko aukerea egon zan. Atzo Arteako Kultur Etxean, Saioa Royo eta Ion Martinezen Birritan bortxatua be egon zan ikusgai. Antzezlanak, bortxaketa bat sufridu dauan andra batek erasoari eta horren ondorioei zelan egiten deutsen aurre eta epaiketea zelan bizi dauan kontetan dau.\nHurrengo jarduerak\nGaur, hilak 23, Zeanurin, Gure hots dokumentala eskainiko dabe Arkotxan eta Arrate Fernandez zuzendaria be bertan egotekoa da. Eguenean, 19:00etan, Lemoako Karabie Gaztetxean, Lorena Cabnal aktibista maiak Feminismo comunitario berbaldia emongo dau.\nZemendiaren 25erako, be ekintzak antolatu ditue Bedian eta Diman. Bedian, Arriaga Antzokira txangoa prestatu dabe. Bilbon, txokolatea eta txurroak jan ostean, 19:30ean, DavidCaiñak idatzitako Todas las hijas antzezlana ikusiko dabe. Diman barriz, 18:00etan, Bea Egizabalen Magma mia bakarrizketea ikusteko aukerea egongo da, ostean, 19:15ean konzentrazinoa egingo dabe errotondan eta gero Igorrera joango dira, Igorreko jardueretan parte hartzeako.\nHurrengo zapatuan, hilak 26, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean Piztu! EmakumeON Energia umeentzako antzezlana egongo da ikusgai. Hurrengo egunean, Lore Moreak konpainiaren Trapu zikinak antzezlana ikusgai egongo da 18:00etan, Kotxepin Kultur Etxean. Hurrengo astelehenean, hilak 28, 19:00etan, Areatzako udaletxean, Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik, Luze edo motz umorezko ikuskizuna eskainiko dabe.\nAbendura arte luzatuko da zemendiaren 25aren inguruko programea. Abenduaren 1ean,18:00etan, Bediako liburutegian, Nire espazioa eman antzerki familiarra ikusteko aukerea egongo da eta hurrengo egunean, Arantzazuko Kultur Gunean Saioa Hernandez sexologoa egongo da, 19:00etan, Amodiorako eta desamodiorako elkarrizketak berbaldiagaz.\nZeberio\nZeberio ez da batu Arratiako Mobimentu Feministeak egindako deialdira. Horren ordez, zemendiaren 25ean udaletxe aurrean egingo dabe alkarretaratzea 11:30ean eta iluntzean, Bilboko manifestazinora joateko deialdia zabaldu dabe; 19:30ean Jesusen Bihotzetik urtengo dana.\nAurreko egunean, hilak 24, Carlos Idirin, Afaf el Haloui eta Hajar el Halouiren Los sueños desvelados laburmetraia proiektauko da udaletxean, 19:30ean. Manifestazino osteko egunean barriz, hilak 26, Uribe Kostako andren antzerki taldearen ¿Hablamos coño? Nuestro Yoni antzerkia egongo da ikusgai Ermitabarriko San Antonion.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001180", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Lehendakari gaia' komedia ikusteko aukerea egongo da Igorren zapatuan\nLasarte Aretoan taularatuko dabe Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxagak antzezlana, 20:00etan.\nZapatuan, hilak 26, 20:00etan, Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga egongo dira Igorreko Lasarte Aretoan, Lehendakari gaia komedia antzezten. Igorreko Kultur Etxeko bazkideek doban ikusi ahal izango dabe antzezlana.\nLehendakari hautatu barriaren buruhausteak kontetan dauz komediak. Izan be, inbestidura ekitaldirako berbaldia dabil prestatzen eta azken orduan arazo larri bat sortu jako: arpegian tik arraro, barregarri eta aguantaezina dauka. Ekitaldia ez izorratzeko psikiatra baten laguntzea izango dau. Bien artean barriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001181", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Mendizale Federazinoak segurtasunari buruzko jardunaldia antolatu dau Ubiden\nMendi klubetako kideentzako dago prestatuta zapatuko saioa eta izena emoteko epea, bariku eguerdian amaituko da.\nEuskal Mendizale Federazinoko segurtasun batzordeak eta Dersuk antolatuta, hilaren 26an Lehenengo Mendiko Segurtasun Jardunaldia egingo da Ubiden. Mendi klubetako jardueren arduradunentzako zein klubetako kideentzako dago pentsauta formakuntza saioa. Izena emoteko aukerea hilaren 25ean, eguerdiko 12:00etan zarratuko da eta hurrengo egunean, zapatua, Olaldeko aterpean batuko dira parte-hartzaileak.\nIkastaro honen helburuak dira mendian ebatzi egokiak hartu eta planak egiten laguntzeko dagozan tresna eta teknologia guztien barri izatea eta mendian istripurik gertatu ezkero, protokolo garrantzitsuenak ezetu eta praktikan ipintea. Saioan, profesinoalen laguntzea izango dabe parte-hartzaileek; EMF eta IMMEDko Aholkularitza Medikukoak eta erreskate espezialistako ertzainak berbarako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001182", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sanandresak ospatuko ditue Asterrian aurreko astegoienean\nSan Andres eguna, eguaztenean da aurten. Egun horretan, ermitan mezea egongo da eta Asterriako jaiei amaierea emongo deutsee. Izan be, aurreko astegoienean izango dira jai egitarauko ekintza gehienak.\nOingo barikuan, 18:00etan, hasiko dira jaiak, bolanderak botaz. 19:00etan, Igel Txapelketea egongo da eta gauean, 21:30ean, auzo afaria. Afalostean izango da jai girorik ederrena mahai inguruan, mahai-jokoak eta kantuak ez dira faltauko-ta.\nHurrengo egunean, zapatuan, Ogaragoitiko iturriaren 70. urteurrena ospatuko dabe auzokoek, 17:00etan, txistularien soinuakaz eta lora eta bertso eskaintza bategaz. Ondoren, 18:30ean, Luis Polanco azkoran eta Mikel Etxebarria ardi mozten neurtuko dira jai honeetako klasiko bihurtu dan biko desafioan, eta 19:00etan, Harriti giza probetako andra taldeak hordagoa botako deutse Zeanuriko mutilei.\nGaueko jantzaldiaren aurretik, 20:30ean, odoloste jana egongo da eta 21:00etan, Jainaga eta Narbaizagaz erromeria. Ostean be musikea egongo da egunak argitu arte. Antolatzaileek zapatu arrastiko ekintzetan mozorrotuta parte hartzera animau gura dabe jentea.\nSan Andres Eguna\nSan Andres egunean emongo jakie amaierea Asterriako jaiei. Eguazten horretan, 19:00etan mezea egongo da ermitan eta ostean barauskarria. Iluntzeko 20:00etan, bolanderakaz, izango da jai amaierea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001183", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Master Laboral Kutxako finalerdirako sailkatu da Amaia Aldai\nLaia Salsamendiri 22-4 \"erraz\" irabazita lortu dau dimoztarrak aurrera egitea, Miriam Arrillaga izango dau aurrez-aurre abenduaren 4an.\nZaratamon eta Berrizen jokatu dira atzen astegoienean Master Laboral Kutxa 4 1⁄2 ko andrazkoen eskupelota txapelketako final-laurdenak eta Amaia Aldaik, Laia Salsamendi izan eban aurkari. Aldaik BEGITUri azaldu deutsanez, 22-4 amaitu partidua erraz irabazi eban: \"Egia da bera lesino larri batetik datorrela, urte oso bat egon behar izan dau geldi; partidu hau hemendik eta hiru hilera jokatuko bazan emoitza desbardina izango zan\".\nDomekako garaipenaren ostean, finalaurrekoa abenduaren 4an jokatuko da Matienan. Aldaik Arrillaga izango dau aurkari eta \"partidu gogorra izango dala\" uste dau Dimakoak, aurreko urteko finala gogoratuta: \"orduan Arrillagak estutu eustan, 22-14 irabazi neban baina gerra asko emon eustan\". Bigarren finalaurrekoa ostera, Olatz Arrizabalaga eta Enara Gaminden artean jokatuko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001184", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako Musika Eskolako ikasleak kalera urtengo dira Artean\nZezili Deuna ospatuteko, hilaren 23an, musikari gazteek kalejirea eta kontzertua eskainiko dabez 18:00etatik aurrera.\nZemendiaren 22a da Zezili Deuna, musikearen zaindariaren eguna, eta hau omenduteko Arratiako Musika Eskoleak jaialdia antolatu dau hurrengo egunerako, hilak 23. Kultur Etxetik, 18:00etan urtengo da kalejirea udaletxetik pasauta plazara heldu arte. Bertan, 20-25 minutuko kontzertu txikia eskainiko dabe eta ostean, ikusleentzako be txokolate beroa banatuko da Kultur Etxeko sotoan. Eguraldiak laguntzen ez badau, kalejirea barik, frontoian egingo litzatekez bai kontzertua bai txokolatea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001185", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Liderren kontra, atzen momentura arte eutsi dabe zekorrek\nIruña taldea izan dabe aurrez-aurre San Txismen eta atzen minutuetara bardinduta heldu ziran arren, 19-22 galdu eben partidua.\nEkin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak Iruña Rugby Clubeko jokalariak jaso ditue San Txismen astegoienean. Liderren eta sailkapeneko atzenengoen arteko partidua izan da, baina Iruñakoek ez eben garaipen errazik lortu. Markagailuak 19-22 egin eban nafarren alde, baina arratiarrek eskura izan eben garaipena.\nAtzen minutuetan 19-19 egoan bardinduta partidua eta zekorrek zigor golpe bat izan eben alde, baina ez eben sartutea lortu. Jarraian, 80. minutua pasauta Iruñakoek kontraerasoa bota eta euren alde lortu eben zigor golpea. Hau sartuta lortu eben aurrea hartutea eta denporea amaituta, eurentzako izan ziran puntuak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001186", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar batuko da Zeanuriko Jai Batzordea\nJaien ebaluazinoa egin eta sanisidroak antolatuten hasteko egin dau deialdia batzordeak.\nHerriko jaiak pasauta eta San Isidro jaia bistara dagoen honetan, Jai Batzordeak zeanuriztarrak deitu ditu biharko, hilak 22. Udaletxean 19:30ean hasiko dan batzarrean, udako jaien ebaluazinoa egingo da hasteko. Gero, aurrera begira ipini eta maiatzean ospatuko diran sanisidroetarako lehen prestaketak izango dira berbagai.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001187", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Irazu Aranburuk eta Oihana Kortazarrek irabazi dabe Lemoatx Traileko lasterketa nagusia\nHamasei kilometroko lasterketan ostera, Ander Iza eta Onintza Odriozola gailendu dira.\nDomekan jokatu zan Lemoako Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako Lemoatx Trail mendi lasterketearen seigarren edizinoa. Eguraldiak lagundu ez eban arren, egitarauak aurrera egin eta programautako martxa biak zein lasterketa biak egin ziran: hogeta lau kilometroko martxea, hogetalau eta hamasei kilometrotako lasterketak eta atzena, martxa txikia.\nJokoan lasterketa biak egon ziran, hogeta lau kilometrokoak 1.350 metroko desnibela izan eban, Lemoatik Belatxikieta igon, Tallerretara bajatu eta Lemoatx igon eben helmugea zapaldu aurretik. Ailegetan lehen gizonak Irazu Aranburu, Jon Durana eta Ander Lopez izan ziran; andrak barriz, Oihana Kortazar, Oihana Azkorbebeitia eta Montserrat Vazquez. Ganzabaleko kide azkarrenak be saritu ebezan: Tamara Txikon eta Markel Aierdi.\nHamasei kilometroko lasterketak barriz, 800 metroko desnibela izan eban; Belatxikietara igon eta bajatu. Bertan Ander Iza, Jon Goiria eta Ibai Cebrianek osotu eben gizonezkoen podiuma; andrazkoena ostera Onintza Odriozolak, Estitxu Azpitartek eta Irati Casaisek. Ganzabaleko kide arinenak barriz, Kevin Lucha eta Ainara Fernandez izan ziran.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001188", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ermuari irabazita lidertzea berreskuratu dau Lemoako Harrobik\nUrbietako talde guztiek be lortu ditue puntuak; gizonezkoen A eta B taldeek zein andrazkoen Arratia Bk irabazi eta andrazkoen A taldeak bardindu egin dau.\nZapatu arrastian jokatu eban gizonezkoen Arratia Ak Gatikaren aurka, 3-0 irabazi eben etxekoek. Hamar jardunaldiren ostean hirugarren postuan dago taldea 19 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Moraza A taldearen kontra hilaren 27an goizeko 11:30ean.\nArratia Bk be zapatuan jokatu eban eta oingoan bai, lortu ditue hiru puntuak; Solokoetxeren kontra bat huts irabazita. Hamar jardunaldiren ostean jatsiera postuetatik atera da eta ligako bigarren garaipenaren ostean, zortzi puntugaz hamabosgarren dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ermua A taldearen kontra hilaren 26an, arrastiko 18:30ean.\nZapatuan andrazkoen Arratia A taldea Aurrera de Vitoria taldearen kontra lehiatu zan eta bina bardinduta amaitu zan partidua. Hamar jardunaldiren ostean hamaikagarren postuan dago 11 puntugaz. Datorren partidua barriro jokatuko dau etxean Añorga taldearen kontra hilaren 26an, arrastiko 17:15ean.\nAndrazkoen Arratia Bk ostera, 4-3 irabazi eban Basauriko Kimuak taldearen kontra. Zortzi jardunaldiren ostean hirugarren postuan dagoz arratiarrak hamasei puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Adiskideak taldearen kontra hilaren 27an, eguerdiko 12:00etan.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik Ermuako lehen taldea izan dau aurrez-aurre Arlonagusian eta 1-0 irabazita, lidertzea berreskuratu dau. Hamar jardunaldiren ostean 24 puntu ditue lemoaztarrek. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Artibai taldearen kontra hilaren 26an arrastiko 16:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001189", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hasi da Zeberio Ezagututen lehiaketearen bigarren edizinoa\nEuskaraldiak iraun bitartean, Zeberioko euskera eta ondarearen inguruko galdera sortak erantzunda sariak irabazteko aukerea egongo da.\n\"Lehiaketa honen asmoa geurea ezagutzea eta ezagutaraztea da: gure herria eta bertako ondarea; baita euskaran murgildu eta bertoko berbak ikastea bere. Modu parte hartzailean, etxeko txikienak nagusienakaz, bertakoak etorri barriakaz, jakinduria transmititzea da xedea, geure hizkuntzan, modu arin eta jostagarrian\"\nHasi da Euskaraldia, eta honegaz batera Zeberio Ezagututen lehiaketearen bigarren edizinoa. Bi egunik behin, zeberioztarrentzako galdera sorta bat argitaratuko da eta Euskaraldia amaitzerakoan, abenduaren 2an, jakinarazoko dira irabazleen izenak.\nLehen galderak erantzuteko epea bihar amaituko da, hilak 19. Holan, ondo erantzundako galdera bakotxagatik puntu bat lortuko dau erantzuleak eta puntuak pilatu ahala, hiru sarietako bat irabazteko aukerea izango dau: 150, 100 eta 50 euroko opari-txartelak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001190", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kontsumo bonuen kanpainea hasi dau Lemoak\nHamar euroko bono bakotxak hamabost euroko balioa izango dau urtailaren 15era arte.\nLemoako Udalak eta merkatarien alkarteak kontsumo bonuak ipini ditue herritarren eskura, urtailaren 15era arte herriko komertzioetan beherapenak lortzeako. Hiaren 15ean hasi da kanpainea eta parte-hartzean daben komertzioetako bakotxean, hamabost bonu egongo dira. Bonuaren prezioa hamar eurokoa da baina bonuagaz erosterakoan, hamabost euroko balioa izango dau.\nZazpi dira kanpainara batu diran komertzioak: Tximeleta gozoki denda, Lezat estetika zentroa, Amorrortu taberna jatetxea, Merceria Josier, Laiane ileapaindegia, Kresala taberna eta Argazkilune. Bonu kanpaineagaz batera, Lemoako Merkatari Elkarteak oindino alkartearen parte ez diran komertzioak deitu dauz, alkartearen parte izan daitezan.\nAlkartea komertzioentzako laguntzea dala azaldu dabe; besteak beste, urteko lau bonu kanpainetan parte-hartzean, sare sozialetako ikusgarritasunean eta herriko merkataritza zabalpenean eragiten daualako. Bazkide izateko, helbidera idatzi behar da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001191", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar hasiko da Euskaraldia!\nHilaren 18an, Euskaraldiari ondo etorria emoteko ekitaldi eta jaiak antolatu ditue Aretzan, Artean, Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanurin.\nZemendiaren 18an hasi eta abenduaren 2an amaituko da Euskaraldia, hizkuntza ohiturak aldatutea bilatzen dauan ariketa sozial masiboa. Hasikeratik arrakastatsua izan eta euskerearen erabilerea bultzatu dagian, eskualdeko herrietan hainbat jarduera prestatu ditue bariku arrastirako.\nAreatzan, 17:00etan hasiko dira plazan ahobizi eta belarriprest txapak banatuten. Bakotxak bere txapa ipinita, argazki herrikoia aterako dabe 18:00etan, ostean jatekoa egongo da bertaratutakoentzat eta gero, Eingo eskolako trikitilariek gidatuko dabe herritik kalejirea.\nArtean ostera, 19:00etan Euskaraldiko pankartea udaletxeko balkoian eskegi eta kalejirea egingo da herritik; trikitilari, pandero-jole eta saxofoi-joleakaz.\nDiman be 19:00etan egingo da Euskaraldiko hasikera ekitaldia, frontoi txikian. Bertan argazki herrikoia atera eta Eingo taldearen musikeagaz egingo dabe poteoa herriko tabernetatik.\nIgorren barriz, Kultur Etxe aurrekaldean batuko da jentea, Euskaraldiko abestiagaz koreografia kolektiboa egin eta jantzatzeko. Gero, batukadea egongo da, 19:00etatik 21:00etara.\nLemoan, kirol jardunaldietako pelota partiduak jokatuko dira arrastian eta honeen artean, 19:45 inguruan egingo da hasikera ekitaldia. Manifestu bat irakurri, \"kultur pilula\" bat eta txapak ipinteko ekintzak egingo dira ekitaldian.\nZeanurin ostera, ekitaldia jai oso bat izango da. 18:00etan manifestua irakurri eta argazki herrikoia atera ostean bertso-saioa, euskal jantzen erakustaldia, txistulariak eta danentzako txorizo eta urdaia egongo dira plazan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001192", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Barrokora bidaia' antzerki lirikoa taularatuko da Bedian\nAdhara Martinezek eta Teresa Merinok antzeztuko dabe Barbara Strozzi XVII. mendeko abeslari eta konpositorearen istorioa, barikuan 18:00etan, liburutegian.\nZemendiaren 18an, Bediako liburutegian Barrokora bidaia kontzertu musikala egongo da ikusgai 18:00etatik aurrera. Berton, Adhara Martinez mezzosopranoak eta Teresa Merino tiorba eta gitarra barroko joleak barrokoko musikan oinarritutako ikuskizuna plazaratuko dabe; Vivaldi, Monteverdi, Pergolesi, Haendel eta antzerkiaren protagonista izango dan Strozziren musikeagaz.\nBarbara Strozzi XVII. mendeko abeslari eta konpositorea izan zan eta antzerkian, Adhara Martinezek hartuko dau bere papera. Teresa Merinok ostera, Strozziren mezenasa izan zanaren lekua hartuko dau, Annarena hain zuzen be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001193", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ahoztar Zelaietak zaintza negozioaren inguruan jardungo dau Diman\nAbaroan aurkeztuko dau kazetariak Residencias SA ikerketa liburua, gaur 19:00etan.\nGaur, hilak 17, 19:00etan, Dimako Abaroan egongo da Ahoztar Zelaieta Residencias SA bere liburua aurkezten. Liburuan, Euskal Herriko zaintza negozioaren interesak eta administrazinoagaz dagozan loturak azalduten dauz.\nZelaietaren arabera, nagusien egoitza pribadu eta kontzertaduen negozio eredua irabazi ekonomikoan oinarrituten da, %25eko errentagarritasunera helduz. Hain negozio errentagarria izanda, Euskal Herrian esku pribaduetan dago batez be zaharren zaintza, eta dagozan 370 egoitzetatik, 277 dira pribaduak. Oin dala 30 urte barriz, EAEko egoitzen %9 baino ez egoan esku pribaduetan.\nLiburuak langileen lan baldintza eskas eta prekarioak be aztertuten dauz, eta honeek daukien eragina zaintzaren kalidade eskasean; baita administrazinoa eta alderdi politikoakaz lotuta dagozan zahar etxeetako jaubeen praktika txarrak be salatuten dauz Zelaieta kazetari eta kriminologoak Residencias SA ikerketan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001194", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorren egingo da zemendiaren 25eko Arratia mailako manifestazinoa\nManifestazino ostean, Las Tesisen Botxatzailea nor da? Zu! performancea egiteko entseguak antolatu dira hilaren 18 eta 22an, Artean.\nZemendiaren 25a Andren Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazinoarteko Eguna da eta Arratiako mobimendu feministak, andrek eta erakundeek kaleak hartuko ditue indarkeria bako eta bildurrez libre diran bizitzak aldarrikatzeko. Arratia mailako manifestazinoa, \"antolakuntza feministaz beldurra irauli\" lemapean urtengo da Igorren, 20:00etan.\nManifestazino ostean, Las Tesis txiletarren abesti mitikoagaz, Botxatzailea nor da? Zu! , performancea egingo da eta parte-hartzea handia izan daiten, entsegatzeko saioak antolatu dira. Lehena hilaren 12an egin zan eta hurrengoak bihar, hilak 18, eta martitzenean, hilak 25, egingo dira Arteako eskolako kiroldegian, 18:00etan.\nBotxatzailea nor da? Zu!\nPatriarkatua juez Epaitzen gaituna sortzez Ta gure zigorra Bortxa, nahiz ikusi nahi ez.\nPatriarkatua juez Epaitzen gaituna sortzez Ta gure zigorra Bortxa, ikus liteke errez\nFeminizidioa Zigorgabe ni hiltzen nauena Desagertzen gaituzte Ta bortxatzen gaituzte\nTa errua ez zen nirea, ez non nengoen, ez nire janzkera (4)\nBortxatzailea nor zen? Zu! Bortxatzailea nor da? Zu!\nTxakurrak dira Epaileak Estatua Presidentea\nEstatu zapaltzailea Harro ta bortxatzailea Estatu zapaltzailea Arra ta bortxatzailea\nBortxatzailea nor zen? Zu! Bortxatzailea nor da? Zu!\nDuerme tranquila niña inocente, sin preocuparte del bandolero, que por tus sueños dulce y sonriente vela tu amante carabinero.\nBortxatzailea nor da? Zu! Bortxatzailea nor da? Zu! Bortxatzailea nor da? Zu! Bortxatzailea nor da? Zu!", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001195", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoatx Trail lasterketeagaz amaituko dira Kirol eta Ariketa Fisikoaren Jardunaldiak\nAstelehenean hasi ziran kirol jardunaldiak Lemoan eta domekan jokatuko dira Lemoatx Traileko lau lasterketak, 08:00retatik aurrera.\nAstelehenean, hilak 14 hasi eta domekara arte, kirol eta ariketa fisiko jarduera ugari egongo dira; ibailaldi gidatuak, txapelketak eta erakustaldiak, tartean. Domekan Lemoatx Trailaren VI. edizinoak zarratuko dauz jardunaldiok.\nHelduentzako ibilaldi gidatu bat, intensidade handiko entrenamentuko saio bi eta Spinning saio bi egin ostean, atzo, hilak 16, Padel txapelketea jokatu zan ume eta nagusien parte-hartzeagaz. 17:30ean, helduentzako Osasuna: gorputza eta burua izeneko tailerra be egin zan Kotxepin Kultur Etxean.\nGaur, hilak 17, 16:00etan, 9 eta 11 urte bitarteko umeentzat saskibaloi saioa eta 14 urtetik gorakoentzat hirukoen txapelketea egongo dira kiroldegian. 17:30etik 19:00etara, beste tailer bat egongo da; oingoan 60 urtetik gorakoentzat izango da, Elikadura gure osasunean izenpean jubiladuen egoitzan emongo dana. Tailerrak bigarren saio bat be izango dau hilaren 24an. Atzenik, 18:30ean, andrazkoek galapan egiteko saioa egongo da eskolatik urtenda.\nBarikuan, peloteak izango dau protagonismoa, ping-pong txapelketea eta eskupelotako 3 modalidaderen erakustaldiagaz. Ping-pong txapelketea 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek jokatuko dabe 18:00etan, Gaztelekuan. Eskupelota erakustaldia barriz, kiroldegian izango da 18:00etan.\nZapaturako, hilak19, Guraso Elkarteak Duatloi Txikia antolatu dau. Bertan, LH1 eta LH6 bitarteko umeek hartuko dabe parte eta eskolan izango da. Arrastian, 16:00etatik 18:00etara, leku berean, bizikleta ginkanea egongo da 7 urtetik gorakoentzat, Lemoako Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Eta 17:30ean, Gaztelekuan, Million Dollar Baby proiektauko dabe. Lemoatx Trail Lasterketearen VI. edizinoak zarratuko dauz Kirol eta Ariketa Fisikoaren Jardunaldiak.\nLemoatx Trail\nDomekan, hilak 20, goizeko 08:00retan hasiko da Lemoatx Trail, martxa luzeko martxalariak abiatzen diranean. Lasterketa nagusia 09:15ean hasiko da; 10:00etan, lasterketa laburra eta 10:15ean, 8 kilometroko martxea. Herrian jai giroa egongo da. Mendiko materiala, kamisetak, txapelak eta sudaderak salduteko salmahaiak egongo dira eta taloak eta jatekoa erosteko aukerea be egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001196", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mundu mailako zidarra lortu dau Andoni Cintado zeberioztarrak\nGuadalajaran (Mexiko) jokatu dan Munduko Taekwondo Txapelketan lortu dau markea, 80 kilotik azpiko mailan.\nJon Andoni Cintado zeberioztarra Mexikon jokatutako taekwondo mundialean izan da asteon. 80 kilotik azpiko kategorian, munduko hogeta hirugarren postuan heldu eta sorpresa itzela emon dau, bertatik munduko bigarren onena lez urtenda. Finalean Park korearraren kontra galdu eban baina egun berean, lau burrukaldi irabazi ebazan, zidarrezko domina lortuta.\nBurruka guztiak egin ebezan astelehenean, hilak 14. Hasteko, Julio Ferreira portugaldarraren aurka lehiatu eta bardindu ostean, hirugarren burrukaldian lortu eban garaipena. Gero, atzen urteko txapeldunordea, El-Sharati jordaniarra, garaitu eban 2-1. Hurrengo burrukea errazago irabazi eban, 2-0, Apostolos Telikostoglou greziarraren aurka, finalaurrekora pasea lortuta. Brontzea eskuan, Eissa egipziarra izan eban aurrez-aurre eta galtzean hasita be, emoitzeari bueltea emon eta 2-1 gailendu zan. Holan, finalean ezin izan eban Park garaitu baina txapeldunorde modura amaitu eban Cintadok jardunaldia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001197", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "ZETAK eta Easyerren kontzertuak egongo dira Kiñun hilaren 26an\nSarrerak gaur salduko dira 17:00etatik aurrera Areatzako Hagina, Igorreko Herriko eta Lemoako Atxeta tabernetan.\nPellor Reparazek gidatutako ZETAK taldea Igorreko Kiñu Gaztetxean izango da zemendiaren 26an, Gaztetxe Bira kontzertu zikloko atzen emonaldia izango dalarik, Leitza, Elorrio eta Donapaleuko gaztetxeetatik pasau ostean. Kontzertu egunean, Kiñuko ateak 21:30ean zabalduko dira eta ordu bete beranduago igongo da ZETAK oholtzara. Ostean, 00:30ean hasiko da EASYER dj-aren saioa.\nHilaren 21ean BEGITUk lau sarrera zozketauko dauz Twitterren, adi ibili!\nSarrerak gaurtik, hilak 16, aurrera eskuratu ahal izango dira Areatza, Igorre zein Lemoan. 17:00etatik aurrera, ipiniko dira salgai Hagina tabernan, Axular Herriko Tabernan eta Atxeta tabernan. Persona bakotxeko lau sarrera banatuko dira gehienez be. Sarrera guztiak salduten ez badira, kontzertuaren egunean egongo dira erosgai Kiñun bertan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001198", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Egoera soziopolitikoaren gainean egingo dau berba eguenean Adrian Zelaiak Igorreko Lasarte Aretoan\nEguenean, hilak 17, arrastiko 18:30ean, Adrian Zelaia ekonomia eta politika publikoetan adituak, bizi dogun egoerea aztertuko dau Mundua bidegurutzean izeneko berbaldian.\nAskeBizi Arratien taldeak antolatua dago berbaldia, \"bizi doguzan sasoi kezkagarrien aurrean\" argi apur bat emoteko. Izan be, beharrezkotzat joten dau berbaldia Arratiara ekartea, \"egoera soziopolitiko eta geopolitikaren nondik norakoak ezetuten emoteko, eta horrek Europa mailan eta gure herrietan izan leikezan ondorioeen gainean berba egiteko\".\nAdrian Zelaia Ulibarri, EHUko Ekonomia Aplikatuko irakaslea da, Ekai Center ikerketa zentroko presidentea eta Ekonomia eta Politika Publikoetan aditua. El futuro de Europa. Bases para un nuevo modelo liburuaren egilea da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001199", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Datorren urteko aurrekontuetarako proposamenak batzean dabiz Zeberion\nUdalaren galdetegiaz gainera, EH Bilduk herritarren eretxia jasoteko bilerea egingo dau gaur plazan.\nZeberioko Udalak 2023 urterako aurrekontua parte-hartzailea izateko helburuagaz galdetegi bat prestau dau, etxeetara bidali dabe eta webgunean be erantzun daiteke, zemendiaren 20aren aurretik jasoko dira erantzunak. Holan, herritarrek botoa emon eta egin behar diran hobekuntzen gaineko ekarpenak egin dagiezan. Galdetegi labur-laburra da, dirua zertan inbertidu behar dan aukeratzeko: seinaleak, saneamentu-sarea, argiteria, auzo-bideak, oinezkoentzako bideak, umeen aisia, errepidea, asialdirako guneak eta abar.\nZeberioko EH Bilduk ostera, zemendiaren 16an, 18:30ean, herritarren eretxia jasoteko bilerea egingo dau plazan \"Aurrekontu parte-hartzaileak\" lelopean.\nHa-ta guzti be, proposamenak irekiak dira, eta botoa emoten dabenek aukerea izango dabe hobekuntza gehiago planteetako. Aurrekontuen inguruko edozein zalantza galdetu edo zeozer gehituteko alkateagaz batzea be eskatu leikie zeberioztarrek. Galdetegia erantzun eta entregauta egon behar da zemendiaren 20a baino lehen, udaletxeko postontzian edo webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001200", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Abenduaren 22ra arte, merkeago da Igorreko Kultur Etxeko bazkide izatea\n2023 urterako lau film eta ikuskizun bat debalde ikusteko eta emonaldi guztietan deskontua izateko balio dau txartelak.\nUrtero lez, bazkide izateko Gabonetako kanpainea abiatu dau Igorreko Kultur Etxeak. Holan, atzotik eta abenduaren 22ra arte, bost euro merkeago izango da lagun-txartela egitea. Bazkidea izateak hainbat bentaja dakarz lagun-txartelak.\nIzan be, Lasarte Areto eta saretuta dagozan beste aretoetako ikuskizunetan %25eko deskontua izaten dau txarteldunak, lau film eta Lasarte Aretoak aukeratutako beste ikuskizun bat debalde ikusteko aukerea izango dau; IKEko ikastaroetan %15eko deskontua dauka eta programazinoa etxean jasoten dau. Igorren bakarrik ez, Euskal Antzoki Sareko areto guztietan balio dau txartelak.\nKanpaineak irauten dauan bitartean, norbanakoek 25 euro pagau beharko dabe lagun-txartela; familiako lagun txarteleko 20 euro kide bakotxak eta 14 urtetik beherakoentzako prezioa 15 eurokoa da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001201", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratian enpresaren bat sortu daben gazteek dirulaguntzak eskatu daikiez\nAtzen urte bietan eskualdean enpresa bat sortu daben 18 eta 35 urte bitartekoek eskatu ahalko dabe mankomunidadearen laguntzea.\nArratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) eta Bizkaiko Foru Aldundiak 15.000 euroko hornidurea daukiezan dirulaguntzak iragarri ditue 2020ko urri lehenengoaren 15etik eta 2022ko urri lehenengoaren 14ra bitartean, eskualdean enpresa bateri alta emon deutseen 18 eta 35 bitarteko gazteentzat. Helburua, gazte ekintzaileei laguntzea da Arratiako eskualdean jarduera ekonomikoa eta enplegu-sorrerea bultzatzen daben enpresak sortzean.\nDirulaguntza eskaerak abenduaren 9ra arte aurkeztu daitekez posta elektronikoaren bidez, edota Mankomunidadearen dokumentazino sarrerearen Erregistro Orokorrean. Deialdi honetatik kanpo geratzen dira jokoagaz, tabernakaz edo antzekoakaz lotutako jarduerak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001202", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar batuko da Dimako Jai Batzordea\n2023ko jaiak antolatuten hasteko laguntzea eskatu dau batzordeak, 19:00etan izango da hitzordua udaletxean.\nDimako Jai Batzordeak jaien prestaketakaz hasteko lehen batzarra hilaren 16an egingo dau, udaletxean 19:00etan. Jai Batzorde taldea sortzeako laguntzearen beharra erakutsi dabe, esku eta buru barriak behar diralakoan. Izan be, atzen jaietan kritikak jaso ebezan eta honeei erantzuteko gutunean, batzordeak azpimarratu eban \"jentearen parte-hartze eta inplikazinoa gero eta urriagoa dala\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001203", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan ospatuko da IX. Rockupa\nKiñu Gaztetxearen okupazinoaren urteurrenean, kalera aterako dau egitaraua gazte asanbladeak: tailerrak, auzolana, poteoa, baba jana eta kontzertuak tabernetan.\nKiñu Gaztetxeak urtero antolatzen dau Rockupa jaialdia, Garbeko eraikinaren okupazinoa Igorreko kaleetan gogoratuteko. Bederatzigarren urteurren honetan be, zemendiaren 19an, holan izango da eta egun osorako egitaraua antolatu dabe gazte asanbladakoek.\nGoizez umeentzako tailerrak, Garbeko Fasioren iturriaren barriztapena eta poteoa egingo dabez. Eguerdian baba jana egongo da, txartelak Axular Herriko tabernan dagoz salgai eguenera arte. Gauean ostera, Las Sexpeares taldeak eskainiko dau kontzertua Kukuman eta gero, Dj Feministrak egongo dira Herrikoan.\nEgitaraua\n11:00etan, umeentzako tailerrak Zaztaparrakaz eta Fasioren iturriaren barriztapena.\n13:00etan, Bafle-poteoa Kiñutik Olabarrira.\n15:00etan, baba jana: sarrerak Herrikoan (8 euro)\nGero, Maratuk girotutako bazkalostea.\n21:30ean, Las Sexpearen taldea Kukuma tabernan.\n23:00etan, Dj Feministrak Axular Herriko Tabernan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001204", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Meteo Arratia Facebook kontuak argazki lehiaketea ipini dau martxan\nAbenduaren 12ra arte bialdu daitekez Euskal Herriko argazkiak, Meteo Arratia Argazki Lehiaketan parte hartzeako.\nAbenduaren 12ra arte heltzean diran argazkietatik, onenak Euskal Herriko produktuen otzaratxo bat izango dau saritzat. Argazkiok Messengerren bidez bialdu behar dira. Horretarako, Facebooken Meteo Arratia kontuari jarraitu, Messenger aplikazinoa jeitsi eta horren bidez bialdu behar dira argazkiok. Parte-hartzaile bakotxak gehienez 3 argazki bialdu ahal ditu.\nMeteo Arratia Facebook kontua, Arantzazuko Mikel Ugarrizak sortu eban metereologia eta argazkia zaletasunak buztartzeko asmoagaz. \"Gaztetatik meteorologian eta argazkigintzan afizionaua nazanez, asko gustetan jata jenteari informetea eta nik egiten dodazan edukiakaz disfrutetea. Meteo Arratia nire hobby nagusietako bat da, denpora asko emoten dot edukiak erderatik euskerara itzultzen eta nire jarraitzaileakaz partekatzen\", azaldu deutso Ugarrizak BEGITUri.\nEgunero Arratiarako eguraldiaren iragarpena, argazkiak, bideoak, jarraitzaileen argazkiakaz egindako hileroko portadea, edurra egiten dauenean portuen atzen orduko egoerearen informazinoa eta bailarako alerta meteorologikoak jakinarazotea dira Meteo Arratia kontura Ugarrizak igoten dituan edukiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001205", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Makeako Irekia irabazi dau Ekhi Ziarrustak\nIturbegaz batera, Olçomendy eta Lambertek osotutako bikotea 40-34 gainditu eban Ziarrustak barikuan.\nBariku gauean jokatu zan Joko Berrin, Makeako Irekiaren finala Ziarrusta-Iturbe eta Olçomendy-Lambert bikoteen artean. Final gogorra izan zan, Ziarrusta-Iturbe aurretik hasi ostean partidu gehiena atzetik egin eben eta atzen hamar tantuetan hartu eben aurrea, 40-34 irabazteko.\nZiarrusta eta Iturbek 6-2 irabazten hasi eben partidua baina 6-6an bardindu ostean, Olçomendy eta Lambert arin aurreratu ziran, 10-14 tantuetaraino. Ziarrusta eta Iturbek jarraian bardindutea lortu baeben be, barriro hartu eben aurrea aurkariek 16-22ra helduta.\nPartiduaren erdialdera helduta, Ziarrusta eta Iturbek erritmoa handitu eta orduan hasi ziran aldea gitxitu eta partiduan sartzean. Lehia estua izan zan, 22-22tik 29-29ra egin eben. Orduan, Ziarrusta eta Iturbek erasokorrago jokatu eta arriskatu ostean, lortu eben aurrea hartzea, dimoztarrak berrogeigarren tantua lortu eban arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001206", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko txapeldunorde izan da Irati Astondoa\nAndrazkoen finalean, Nerea Arrutiren atzetik eta Uxue Ansorregiren aurretik amaitu eban probea azkolari zeanuriztarrak.\nZemendiaren 13an jokatu dira Bilbon Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren andrazkoen eta gizonezkoen finalak. Lesino bat dala-ta, Aitzol Atutxa txapelketatik kanpo geratu bazan be, arratiarrek izan dabe ordezkaria finalean; Irati Astondoa zeanuriztarra hain zuzen be. Nerea Arruti urnietarra eta Uxue Ansorregi mendarotarra izan ziran bere aurkariak eta Astondoak zidarra lortu eban atzenean.\nProbea, 45 hazbeteko lau enbor zatitutea izan zan eta arinenak, Nerea Arrutik, hamabi minutu eta hamasei segundotan amaitu eban egitekoa. Atzetik, Astondoak hamabost minutu eta 58 segundo behar izan ebazan eta Uxue Ansorregik, hamazazpi minutu eta 52 segundo.\nAnsorregik hirugarren enborra Astondoak baino hiru segundo beranduago bakarrik zatitu eban, baina ezin izan eban Astondoaren erritmoa segidu atzen enborragaz. Astondoak BEGITUri onartu deutsanez, lehen postua lortutea oso gatxa zan eta pozik dago egindakoagaz, \"Arrutik indar asko dauka gure aldean\".\nGizonezkoen finala\nJulen Alberdi Txikia IV.a izan da gizonekoen irabazlea, 42 minutu eta 39 segundo behar izan dauz eta lau kana-erdiko, lau ontza eta lau oinbiko ebagiteko. Atzetik, ia hiru minutuko aldeagaz amaitu dau Eneko Otañok (45 minutu eta hamasei segundo) eta brontzea Mikel Larrañagarentzako izan da (46 minutu eta zortzi segundo).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001207", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia A eta andrazkoen Arratia B izan dira jardunaldiko irabazleak\nGizonezkoen Arratia Bk eta andrazkoen Arratia Ak galdu, eta Lemoako Harrobik bina bardindu dau.\nGizonezkoen Arratia A taldeak domeka arrastian jokatu eban Gernika B taldearen kontra eta 0-2 irabazi eban. Bederatzi jardunaldiren ostean Arratia A bosgarren dago 16 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau, hilaren 19an 17:45ean, Gatika taldearen kontra.\nGizonezkoen Arratia Bk ostera, zapatu goizean jokatu eban Gernika Sporting A taldearen kontra eta 2-1 galdu eban. Bederatzi jardunaldiren ostean Arratia B jatsiera postuetan dago 5 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau, hilaren 19an 20:00etan, Solokoetxe A taldearen kontra.\nAndrazkoen Arratia A taldeak domeka goizean jokatu eban Mulier taldearen kontra eta 1-0 galdu eban. Bederatzi jardunaldiren ostean Arratia A hamaikagarren postuan dago 10 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau, hilaren 19an 15:30ean, atzen postuan dagoan Aurrera Vitoria taldearen kontra.\nAndrazkoen Arratia Bk barriz, zapatu arrastian jokatu eban Elorrio taldearen kontra eta 1-3 irabazi eban. Zazpi jardunaldiren ostean Arratia B bosgarren postuan dago 13 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau, hilaren 20an 13:30ean, Basauriko Kimuak B taldearen kontra.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobi taldeak zapatu arrastian jokatu eban Solokoetxe A taldearen kontra eta bina bardindu eban. Bederatzi jardunaldiren ostean lidertzea galdu dau eta hirugarren postuan dago Lemoako taldea 21 puntugaz. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau, hilaren 19an 16:00etan, Ermua A taldearen kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001208", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Guatemalako Las Poderosas Teatro kolektiboak antzerkia eskainiko dau gaur\nArteako Basoa defendatzaileen etxean izango da ikuskizuna zapatuan, hilak 12, 18:30ean. Itsas Salbamentu Humanitarioak ipinitako erakusketea be ikusi ahal izango da.\nLas Poderosas antzerki taldeak, In la K'ech lana antzeztuko dau. In la K'ech esakereak, \"zu beste ni bat zara\" esan gura dau maien hizkuntzan eta agurtzeko erabilten da. Antzezlana, bereizketearen kontrako aldarria da.\nLas Poderosas kolektiboan, indarkeria matxistea sufridutako andrak dagoz eta euren biografietan eta historian oinarritutako antzezlanak egiten ditue euren esperientziak transmitiduteko eta egunerokoan alkarreri lagunduteko helburuagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001209", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan helduko da Igorrera 'Udagoieneko Ostera: Katebegiak' kontzertu zikloa\nNiko Etxart eta Kerobiaren kontzertuak eta Txikiren umorezko bakarrizketea egongo dira entzungai Lasarte Aretoan.\nEuskaltzaleen Topaguneak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Udagoieneko Ostera ekimenaren barruan, zapatuan, hilak 12, 20:00etan, Niko Etxart eta Hapa Hapa taldeak eta Kerobiak Igorreko Lasarte Aretoan joko dabe. Jon Martinez \"Txiki\" bakarlariak ipiniko dau umorea emonkizunean.\nUdagoieneko Osteraren aurtengo edizinoak, Musikaren Katebegiak dauka izena eta sasoi desbardinetako musikearen arteko transmisinoa erakutsi gura dau. Lau herritan egingo dira emonaldiak, Igorren, Bilbon, Zallan eta Berrizen, hain zuzen be. Emonaldi bakotxak 45 minutuko zati bi izango ditu.\nIgorreko Euskaraldiako batzordeak ikuskizunerako hamar sarrera zozketauko dauz, helbidera idazten dabenen artean.\nNiko Etxart eta Kerobia\nErrobi taldeagaz batera, euskeraz abestutako rock musikearen aurrendarietako bat da Niko Etxart; izan be, euskal rockaren zimenduak ipini ebazan 1970eko hamarkadan. Bakarkako lau disko; Minxoriak taldeagaz, bi, eta Hapa Hapa taldeagaz beste disko bi kaleratu ebazan. Niko Etxartek, rockaz gainera, musika tradizionala be landu dau.\nKerobia taldea 2001ean sortu zan Iruñean. Sei disko kaleratu eta 2014ean taldea desegin zan. 2021ean barriz alkartu eta Hilak diskoa atera eben, taldearen ibilbideko zazpigarrena. Kerobiak egiten dauan pop-rockak kritika espezializauaren oneretxia eta milaka jarraitzaileren goresmena jaso dau urte guztiotan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001210", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako Caritasek jaialdia antolatu dau zapaturako\n\"Pobreekin pobre\" lemapean, musikea, antzerkia, animazinoa, jantzaldiak eta txokolatea egongo dira Lemoako kiroldegian; batutako dirua Auzobizirentzako izango da.\nFrantzisko eleiza buruak sortutako pobreziaren kontrako egunaren harira, Arratiako Caritasek jaialdia antolatu dau Lemoako kiroldegian. Hasteko, eguerdian Arratiako eleiza eta ermitetan kanpaiak joko dita eta arrastian izango da jaialdia. 18:00etan hasita, \"Pobreekin pobre\" lemapean, musikea, antzerkia, animazinoa, jantzaldiak eta txokolatea egongo dira besteak beste, hurreratzen diranentzat.\nBatutako dirua, Caritasen Auzobizi Bizkaia gazte migratzaileen inklusinorako lan egiten dauan proiekturako izango da. Auzobizik, kale egoeran dagozan gazte migratzaileei etxea eta ikasketak eskaintzen deutsez. Lemoako merkatariek emondako hamar bat loteren zozketaren txartelen salmentatik bilduko da dirua. Aurtengoa, Arratiako Caritasek antolatutako seigarren sensibilizazino eta topaketa jardunaldia da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001211", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Udal tramiteak online egiteko ikastaroa emongo da Zeberion\nZapatu eguerdian egingo da kudeaketak internet bidez egiten ikasteko saio praktikoa, udaletxean.\nZemendiaren 12rako, online tramiteak egiten ikasteko ikastaro praktikoa antolatu dau Zeberioko Udalak. Herritarrak 12:00etan batuko dira udaletxean eta bertan, udalaren webgunetik egin daitekeazan tramite desbardinak norbere kabuz zelan egin azaldu eta praktikatuko da. Ikastaroaz gain, Udalak tramiteak egiteko gida bat be argitaratu dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001212", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nekazaritzako elikagaien azokea egongo da Lemoan\nDomeka goizean izango da merkadua eta postuez gain, perretxiko erakusketea be egongo da ikusgai.\nLemoako hogeta hirugarren nekazal azokea zemendiaren 13an, domekea, egingo da Arlonagusia plazan, 10:00etatik aurrera. Bertan, inguruko ekoizleek hogei postu beteko ditue gaztaia, eztia, barazkiak eta bestelango produktuak eskainiz.\nHorrezaz gain, Ganzabal Mendi Taldeak perretxiko erakusketea egingo dau Atxetako plazan, 10:00etatik 14:00etara. Gure parajeetan topau daitekeazan perretxiko eta onddo ugari ezetuteko aukerea egongo da, jatekoak zein pozoitsuak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001213", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "TOKIKOM Sarien finalisten artean dago BEGITU!\nBihar banatuko ditu sariok euskerazko tokiko 76 komunikabide batzean dituan sareak, hamargarren urteurreneko ekitaldian.\nTOKIKOM euskerazko toki komunikabide gehienak batzean dauzan sarea da eta hamar urte bete dauz aurten. Hamarkadea ospatuteko, Arantzazuko Santutegi alboko ArantzazuLAB aretoan ekitaldi berezia egingo da bihar, hilak 11, eta bertan egongo da BEGITU be. BEGITU da TOKIKOMeko atzen bazkidea eta halanda be, epaimahaiak komunikabide arratiarra finalisten artean kokatu dau. Izan be, normalean kazetaritza lanak sarituten dira arren, oingoan komunikazino proiektu osoak sarituko dira.\nHorrezaz gain, hamarka honen errepasoa egiteko 10 urte, 10 ahots dokumentala estreinauko da ekitaldian, gero BEGITUren webgunean be ikusgai egongo dana. TOKIKOMeko hamar komunikabideren esperientziak jasoten ditu dokumentalak, BEGITUko Asier Abrisketa eta Bea Azpiri kazetarienak barne.\n76 komunikabide\nGaur-gaurkoz, 28 bazkidek osatzen dabe TOKIKOM, guztira 74 hedabide kudeatzen dabezanak: 32 webgune, 28 aldizkari, 5 telebista eta 9 irrati. Guztira, 240 langilek dihardute taldeko komunikabideetan, %58 emakumezkoak, eta Euskal Herri osoko 297 udalerritara ailegetan dira. Gaur-gaurkoz, TOKIKOM taldeko edizino digitalen trafikoa euskarazko medio ez-publikoak batzean dituan Hekimen alkarteko guztien %63 da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001214", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Folk eta country rock musikea egongo da entzungai Areatzan\nBariku gauean Carlos Carranzak eta Charlie Coshek eskainiko dabe kontzertua The Quiet Cornerren.\nZemendiaren 11n, Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrean izango dira Carlos Carranza eta Charlie Cosh musikariak 21:00etatik aurrera. Old folk eta rock country abestiak taularatuko ditue zuzenean. Carlos Carranzaren lehen kontzertua izango da The Quiet Cornerren baina Charlie Cosh ezaguna da Areatzan, atzenengoz zezeilean egon zan kantetan, Mikel Gaztañaga eta Juan Duranegaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001215", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Musika eta poesia errezitaldia batuko dira barikuan Igorreko liburutegian\nBilboko Mala letra/Letra txarra eta Igorreko Poesia hegalaria taldeek hartuko dabe parte errezitaldian, 20:00etan.\nBilboko Mala letra/Letra txarra eta Igorreko Poesia hegalaria taldeek musika eta poesia errezitaldia eskainiko dabe barikuan, zemendiak 11, 20:00etan, Igorreko liburutegian.\nJose Ignacio Maestre abeslariak, Javier Arnaiz rapsodak eta Luis Alberto Egia piano-joleak osotuten dabe Mala letra/Letra txarra taldea. Pablo Cabañas, Ana Juez eta Irune Elexpe Poesia hegalaria alkartekoek partaidetza berezia izango dabe emonaldian.\nMala letra/Letra txarra 2016an sortu zan Bilbon, Javier Arnaizen poesiatik abiatuta errezitaldiak, Jose Ignacio Maestreren abestiak eta Alberto Luis Egiaren moldaketak sortzeako. Harrezkeroztik, hamaika errezitaldi eta kontzertu eskaini ditue Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo; tartean, Javier Arnaizek Manchesterren, Liverpoolen eta Londresen egindako emonaldiak, berbarako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001216", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Basajaun eta Basandrearen inguruko berbaldia egongo da entzungai Diman\nXarles Bidegain euskaltzain eta ikerlariak emongo dau berbaldia eguenean, jubiladuen lokalean 19:00etan.\nTxumuluxueta Kultur Elkarteak eta Zamakola Alkarteak antolatuta, zemendiaren 10ean Basajauna eta Basanderea, han eta hemen berbaldia egongo da entzungai Dimako jubiladuen lokalean, 19:00etatik aurrera. Berbaldia Xarles Bidegain lapurtarrak emongo dau. Bidegain Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria, euskerearen ikertzailea eta Paueko eta Aturrialdeko Unibersidadean Euskal Literaturako katedradun emeritua da.\nEuskal mitologian, basoetan bizi diran izakiak dira Basajaun eta Basandre eta herririk-herri istorioa aldatuten bada be, orokorrean artaldeen jagole eta lehen nekazari lez hartzean dira. Mitologiak dinoanez, gizakiok honeei ostu geuntsozan garia ereiteko, zerrak egiteko, errotak eregiteko eta metalak lortzeako teknikak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001217", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Suteen eta nekazal munduaren desagerpenaren gaineko filma Igorreko Zineklubean\nEguenean, hilak 10, 20:00etan, proiektauko da O que arde Oliver Laxe zuzendariaren pelikulea Lasarte Aretoan.\nZemendiaren 10ean, 20:00etan proiektauko da O que arde Oliver Laxe zuzendariaren pelikulea Zineklubean. Filmak 2019ko Cannesko Zinemaldian bere saileko epaimahaiaren saria eta soinu sorkuntza onenaren saria eskuratu ebazan. Pelikulea galegoz dago, Galizian aktore ez profesionalakaz grabautakoa da. Sute eta nekazal munduaren desagerpena tratetan dau filmak.\nSinopsia\nSute bat eragiteagaitik espetxe zigorra bete ondoren, Amador etxera itzuliko da. Lugoko Os Ancares mendietan galdutako herrixka baten, Benedicta amagaz, Luna txakurragaz eta hiru behigaz bizi beharko da barriz. Bizitzak astiro-astiro igaroko dira, naturaren erritmoan, sute batek ingurua suntsitzen dauan arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001218", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeen artean euskerea buztartuteko gurasoentzako berbaldiak antolatu dira Lemoan\nHilak 9 eta 23an, euskeraz ez dakien gurasoentzako eta euskeraz dakien gurasoentzako berbaldi bana emongo dira, 17:00etan eta 18:30ean hurrengoz hurrengo.\nLemoako Udaleko Euskera sailak, umeen euskera erabilerea bermatuteko berbaldi zikloa antolatu dau hileon. Zemendiaren 9an eta 23an izango dira berbaldiok jubiladuen txoko gaineko aretoan, eta egun bakotxeko bi egongo dira: euskeraz ez dakien gurasoentzako 17:00etan eta guraso euskaldunentzako 18:30ean. Bietan egongo da zaintza zerbitzua. Saioen gidaria Paula Kasares izango da, soziolinguistika doktore eta Nafarroako Unibersidade Publikoko irakaslea.\nEuskeraz moldatuten ez diranentzako saioen izenburua No sabemos euskera. ¿Cómo ayudaremos a nuestras/os hijas/os? da. Bertan umeekaz euskerea aktiboki erabiltearen garrantzia azpimarratuko da, \"eta gurasoei ohartarazo hizkuntzearekiko izan ahal daben rolak be zeresana izan ahal dauala\".\nGaraso euskaldunentzako berbaldia ostera, Haurrok, egin ezazue euskaraz! Lelo horretatik harago da. Bertan, hizkuntza ohituren eraginaren inguruan arituko da Kasares, eta euskerearen alde guraso lez egin daitekena, edo egin ezin daitekena, azalduko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001219", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako EH Bildu hilaren 12an Bilbon egingo dan manifestazinorako deialdira batu da\nAbante! lelopean, elite ekonomikoek sortutako \"ekaitzari aurre egin behar bajako, ezkerretik eta burujaubetzatik\" izango dala aldarrikatuko dabe zapatu arrastian.\nEH Bilduk deituta, zemendiaren 12an Bilboko La Casillatik 17:30ean urtengo da Abante! lelopeko manifestazinoa. Mobilizazino hau, egungo krisi garaiari aurre egiteko erantzun bat da, eta \"bizi dogun egoerearen aurrean, soluzinoak egon badagozala\" aldarrikatu eta urtenbidea \"Euskal Olatua martxan\" egotea dala erakusteko: \"Badaukagu txalupa sendoa eta iparrorratz argia be. Ekaitzari aurre egingo bajako, ezkerretik eta burujaubetzatik izango dalako\".\nEgoera hau, kasualidadea ez dala defendatzen dau EH Bilduk eta arduradun nagusiak, \"elite ekonomiko batzuk\" dirala: \"Sistema kapitalista basati batek ekarri gaitu egoera honetara, eta planeteak jada, ezin deutsa erritmo honeri eutsi. Elite ekonomiko batzuen mesedetan hartutako erabakiek ekarri gaitue egoera honetara: bankuak, elektrikak, multinazionalak... eta eurek inozko irabazi handienak pilatzen dabezan bitartean, negurako prestau gaitezala esaten deuskue, jakitun milaka familiek ezingo deutseela eten barik eta era basatian gora doazen prezioen erritmoari eutsi\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001220", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Pantailaldia aurkeztuko dau Pantailak Euskaraz-ek Diman\nHilaren 11tik 18ra \"ikus-entzunez ekiteko garaia\" lemapean antolatutako egitasmoa eguaztenean aurkeztuko da, eskolako kamaran 19:00etan.\nPantailak Euskaraz taldeak, Euskaraldiaren bezperarako antolatu dau Pantailaldia egitasmoa. \"Ikus-entzunez ekiteko garaia\" lemapean, zemendiaren 11tik 18ra euskerazko ikus-entzunezkoak bakarrik konsumidu eta sortutera animau dabez euskaldunak eta gero, sare sozialetan #Pantailaldia traola erabilita, bizipen eta zailtasunak alkarbanatzea izango da helburua. Izena emon daiteke daborduko, Pantailak Euskaraz taldearen webgunean dagoen formularioa beteta.\nEkimenari indar handiagoa emoteko, hilaren 13an hainbat protesta be egingo ditue. Euskal Herriko uriburu bakotxeko zinema batean egingo dabe alkarretaratzea, \"Zinema euskeraz, gure eskubidea\" lelopean. Izan be, azaldu dabenez Euskal Herrian eskaintzen diran zinema emonaldien %1 baino ez da euskeraz.\nPantailak Euskaraz taldearen helburua argia da, euskerazko ikus-entzunezkoak konsumiduteko eskubidearen alde egitea, eta Pantailaldiaren bidez hizkuntza ohituretan be eragin gura da: \"Telebistan, zineman, streaming plataformetan, Youtuben, bideojokoetan... dagozan euskerazko kateak, baliabideak, euskal sortzaileen lanak zein nazinoarteko euskeratutako edukiak konsumiduteko ohitura zabaldu gura dau Pantailak Euskaraz ekimenak euskal komunidade linguistikoan. Pantailetan konsumiduten dogunak hizkuntza ohituretan eragin zuzena dauka, eta, beraz, herritarrak euskerazko kateak eta edukiak hautatzera bultzatu gura ditu\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001221", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketatik kanpo geratu da talde arratiarra\nMarkina-Xemeinen jokatu zan atzo Lea-Artibai eta Arratiako taldeen arteko kanporaketea eta etxekoek lortu ebezan puntu gehien.\nAtzo, hilak 7, emon jakon hasikerea Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketeari Markina-Xemeingo Plazaberripe aretoan. Lea-Artibai eta Arratia taldeak egon ziran aurrez-aurre baina arratiarrek ez dabe lortu aurrera egitea. Beraz, Lea-Artibai taldeak izango dau hilaren 21ean Zornotzan jokatuko dan lehen finalaurrekoan parte-hartzeako aukerea.\nArratiako taldearen ordezkariak sei izan dira guztira, baina ez dira danak arratiarrak izan; Igor Galarza abadinarra berbarako. Maindi Estiballes, Joane Bilbao eta Aner Zuluaga hamazortzi urtetik azpikoak eta Araitz Katarain, Irune Basagoiti eta Igor Galarza hogeta sei urte artera artekoak izan dira ordezkariak. Saioa Etxahun Lekuek aurkeztu eban eta Miriam Juaristi, Jone Antsotegik eta Beñat Romerok osotu eben epaimahaia. Idazkari lanetan barriz, Ander Elortegi eta Ione Narbaiza egon ziran.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001222", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Xabier Gartzia \"Utxu\" hirugarren izan da bigarren mailako Bizkaiko Aizkora Txapelketan\nDimoztarrak hamazortzi minutu eta hogeta bat segundotan amaitu eban probea Lekeition, lehenak baino lau minutu gehiago.\nDomekan jokatu zan Lekeitioko plazan bigarren mailako Bizkaiko Aizkora Txapelketea eta bertan egoan Xabier Gartzia \"Utxu\" azkolari dimoztarra. Utxuk hirugarren postua lortu eban, hamazortzi minutu eta hogeta bat segundo behar izan ebazan 54 hatzkadako enbor bi, eta 60 eta 72 hatzkadako bana zatituteko.\nJardunaldiko irabazlea, alde nabarmenagaz gainera, Aritz Irazabal izan zan, hamalau minutu eta zortzi segundoko denporeagaz. Bigarren Mikel Agirre izan zan hamazortzi minutu eta bederatzi segundogaz, Utxugaz oso parekatuta. Podiuma bete ebenen ostetik amaitu eben probea Marco Nevadok, Daniel Lopezek eta Aritz Oregik, hurrengoz hurrengo.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001223", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "26-20 galdu dabe zekorrek La Unica taldearen kontra\nDatorren partidua San Txismen jokatuko da hilaren 19an, Iruña Rugby Club taldearen kontra.\nEkin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldea zapatuan lehiatu zan Iruñan La Unica taldearen kontra eta 26-20 amaitu zan iruindarren kontrako partidua. La Unica zekorren lehiakide zuzena da, iruindarrak atzenaurreko eta zekorrak atzen doaz-ta sailkapenean. Halanda be, kontuan hartzeakoa da zekorrek partidu bat gitxiago jokatu dabela eta puntu bakarreko aldea dagoala talde bien artean.\nZekorrek adierazo dabenez, \"partidu gogorra\" izan zan Iruñakoa. Aurkariek zekorren akats puntualak izan zirala-ta lortu ebezan entseguak: \"Lehenengo zatia polito jokatu genduan, bigarren zatian zikindu zan partidua\". Holan, pozik agertu dira egindako lanagaz. Arratiarren aldeko puntuak Iñaki Luengok, Egoitz Garmendiak eta Zumel Iturratek lortu ebezan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001224", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Olatz Urkiza izango da Igorreko EAJren alkategaia\nAlkatetza berreskuratu eta Igorre \"berpizteko\" izentau dau EAJk 2023ko maiatzeko udal hauteskundeetarako hautagai barria.\nAndere Ortuzar izan da Igorreko jeltzaleen alkategaia atzen hauteskunde bietan baina alkate heltzera izan barik pasau dau lekukoa. Oin, Igorreko Euzko Alderdi Jeltzaleak jakinarazo dauanez, Olatz Urkiza Atutxa (Igorre, 1977) izango da 2023ko maitzaren 28an egingo diren udal hauteskundeetako hautagaia. Urkizak BEGITUri bialdutako komunikatuan aldarrikatu dau: \"Igorre berpiztera gatoz\".\nAtzen legegintzaldietan udal taldearen parte izan ez bada be, Urkizarentzat ez da barria izango esperientzia. Izan be, zortzi urtez zinegotzi izandakoa da, 2007tik 2015era; oposizinoan izan da beti, EAJk 2007an galdu eban eta alkatetza. Holan, oposizinotik be EAJk egindako lana azpimarratu gura izan dau: \"Beste aldean egonda, ezinezkoa izan da proiektu handiak aurkeztea, baina lan handia eta oso ona egiten dauan udal talde bat dogu; gatazkarik sortarazoten ez dauana eta proposamenak egiten dituana\".\nKontrara, EH Bilduk herria \"noraezean\" gidatu dauala kritikatu dau. Ezker abertzalearen lidergotza ezak \"desgobernua eta konpondu ezin dan gelditasuna\" eragin dauala seinalau dau eta euren programea bete ez dabela gehitu: \"Hasikera baten saldu eben guztitik ez dabe ia ezer egin; auzoei kasurik be ez deutsie egiten; kultur eskaintza ia ezereza da, ez gazteentzat, ez adinekoentzat; gure kaleen oinarrizko mantentze-lanak be ez dira ikusten\".\nIrabazi ezkero, legegintzaldiko eginkizunen artean hainbat gai zerrendatu dauz Urkizak. Auzoen mantentzea etea garbiketan ipini dau helburu nagusia: irisgarritasuna hobetu, azpiegiturak birgaitu, uri-altzariak aldatu eta argiak barriztau berbarako. Bestetik, \"industrialdearen hobekuntza bultzatu eta adin guztietarako agenda kultural bat\" proposatuko dauala aurreratu dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001225", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hilda agertu da Gorbeian desagertutako Laudioko bizilaguna\nZapatuan desagertu zan 64 urteko gizona Aldamiñapen topau eben Larrialdi Zerbitzuek domeka goizean.\nZapatu goizean Gorbeiara abiatu zan 64 urteko Miguel P. C. Laudioko bizilaguna eta iluntzean bueltau ez zala ikusita, senideek desagerpenaren barri emon eben. Honen autoa Pagomakurreko aparkalekuan agertu zan eta domeka goizean, 11:30ak inguruan, topau eben bere gorpua kurutzetik gertu, Aldamiñapen (Zeanuri). Lehen azterketen arabera, gizona kurutzera heldu aurretik, edo bajatuten hasibarri, jausi zala uste dabe ikerlariek.\nErreskate lanak Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzeak koordinau ditu eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko kideek, Txakur Unitateak, helikopteroak eta drone-zerbitzuak, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeak, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek eta Gurutze Gorriko zein DYAko boluntarioek hartu dabe parte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001226", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Estadu mailako marka onenak lortu ditu Onditz Iturbek Tailandian\nIgorreztarrak lasterketa bi korridu ditu Tailandiako Mundialean, bosgarren eta bederatzigarren postuak lortuta.\nAstegoienean jokatu da Chiang Mainen (Tailandia) Mendi eta Trail Runnig Mundiala eta bertan izan da Onditz Iturbe korrikalari igorreztarra, espainiar selekzinoagaz. Dominik lortu ez dauan arren, selekzinoko andren artean azkarrena izan da Iturbe, jokatu dauzan lasterketa bietan: bosgarren eta bederatzigarren postua.\n\"Denporaldiko zein momentutan harrapau deustan eta egon dan maila ikusita, pozarren nago lortutakoagaz. Esperientzia itzela izan da zentzu guztietan\"\nBarikuan, hilak 4, zortzi kilometro eta erdiko eta mila metrotik gorako desnibeleko Uphill lasterketan hartu eban parte. Helmugara bosgarren postuan ailegau zan 57 minutu eta 56 segundoko denporeagaz; Allie McLaughlin estatubatuarrak lortu eban garaipena (55:15).\nDomekan ostera, hamaika kilometro eta 400 metrotik gorako desnibeldun Classic Up and Down lasterketea korridu eta bederatzigarren postua lortu eban, 50 minutu eta 57 segundoko denporeagaz. Garaipena Rebecca Cheptegei ugandarrarentzako izan zan, 46 minutu eta 25 segundoko denporeagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001227", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lehen postua eskuratu dau Lemoako Harrobik\nArratiar talde guztiek lortu dabez hiru puntuak atzen jardunaldian, gizonezkoen Arratia Bk izan ezik; honeek bana bardindu dabe Loiu Aren kontra.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu iluntzean jokatu eban partidua Urbietan Sondika Aren kontra eta 2-0 gailendu ziran arratiarrak. Holan, zortzi jardunaldiren ostean zazpigarren postuan dago Arratia, hamahiru puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dabe, Gernikako bigarren taldearen auka hilaren 13an, 17:30ean.\nArratia Bk barriz, domekan jokatu eban Urbietan eta bana bardinduta amaitu zan Loiu A taldearen kontrako partidua. Zortzi jardunaldiren ostean jatsiera postuetan segiduten dau Arratiak bost puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Arratia Bk, Gernika Sporting A taldearen kontra hilaren 12an, eguerdiko 12:30ean.\nAndrazkoen Arratia Ak ostera zapatu arrastian jokatu eban eta 1-0 irabazi eban Dux Logroño B taldearen kontra. Hamaikagarren postuan dago sailkapenean, zortzi jardunaldiren ostean hamar puntu lortuta. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Mulier taldearen kontra hilaren 13an, 11:30ean.\nAndrazkoen Arratia Bk zapatu gauean jokatu eban eta Pauldarreak B taldeari 4-2 irabazi eutsan. Sei jardunaldiren ostean bosgarren postuan dago Arratia B, hamar puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dabe, Elorrio taldearen kontra hilaren 12an, arrastiko 16:00etan.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobi liderraren aurka lehiatu da atzen jardunaldian, Gernika Sporting hain zuzen be, eta 4-2 irabazi ostean, lidergoa eskuratzea lortu dau talde lemoaztarrak hogei puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Solokoetxe A taldearen kontra hilaren 12an, 17:45ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001228", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aita Mari erreskate barkuko tripulazinoa Arratian izango da astebetez\nBasoagaz alkarlanean, eragile eta ikasleakaz batu, Mediterraneoaren egoerea kontau, dokumental bat proiektau eta alkartasun festa bat egingo dabez.\nItsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) bolondres alkartearen Aita Mari barkua Mediterraneoan izaten da, Afrikatik Europara itsasotik heltzean saiatuten diran etorkinak erreskatatzen. Behin lurreratuta, Basoa moduko lekuetan egiten jakie harrerea. Beraz, behar-beharrezkoa da salbamentu eta harrerarako erakundeen arteko alkarlana eta horretan dabiz Aita Mari eta Basoa Defendatzaileen Etxea. Ez da Aita Mari tripulazinoa Arratiara datorren lehen aldia, abuztuan be hartu eben deskantsua Basoan baina oingoan, harago joan eta aste osorako programazinoa antolatu da.\nZemendiak 7, astelehena\nAstelehenean Basoara konbidau ditue Arratiako eragileak, Aita Mariko bolondresakaz kontaktu zuzena izateko. Hitzordua 19:00etan da, Bildosolako Basoa etxean.\nZemendiak 8, martitzena\nMartitzenean ostera, hitzordua zarratua da. Izan be, Arratia BHIko ikasleakaz berbetan egongo dira Aita Mariko kideak goizez Lasarte Aretoan.\nZemendiak 9, eguaztena\nEguaztenean bai, edonor hurbildu ahalko da Lasarte Aretora 19:00etan. Bertan, Unax Blancok zuzendutako Zuk dokumentala proiektauko da. 2017 urteko \"krisis migratorioan\" euskal boluntario taldeek egindako lana kontetan dau dokumentalak, lau istorio paralelo batuta.\nZemendiak 11, barikua\nBarikuan Aita Mariko tripulazinoa Lemoako Karabie Gaztetxera mobiduko da. Bertan, Mediterraneoan, tragediaren lekukoak berbaldia eskainiko dabe 19:00etatik aurrera.\nZemendiak 13, domekea\nTopaketeari amaierea emoteko, domekan alkartasun jaialdia egingo da Arteako plazan, 11:00etatik aurrera. Munduko janariak dastatzeko aukerea, tailerrak eta musikea egongo dira eta gainera, Aita Marik beharrean jarraitu ahal izateko miliak erosi ahalko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001229", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Sex-sua' liburuaren aurkezpena egingo da astelehenean\nBediako Karlos Aretxabaletaren ipuin erotikoen bildumea idazleak berak aurkeztuko dau Lasarte Aretoan, 18:30ean.\nAEKren Berbalagun egitasmoak antolatuta, Bedian bizi dan Karlos Aretxabaleta filologo eta idazleak bere atzen lana aurkeztuko dau zemendiaren 7an Igorreko Kultur Etxean, 18:30ean. Sex-sua (Elkar, 2022) bederatzi ipuin erotiko batzean dauzan bildumea da, atzen hiru urteetan Aretxabaletak egindako kolaborazinoetatik sortutakoa.\nIpuinen abiapuntua \"mendian gertatutako pasadizoak\" dira eta holan, gazteengana hurbildu gura izan da idazlea. Istorioen arteko loturaz galdetuta, hau erantzun dau Aretxabaletan BEGITU aldizkariaren 393. zenbakian egindako alkarrizketan: \"Sexua izan lei ildoa, duda barik, kontakizun guztiek hori daukielako eta kanpotik ikusita hori da deigarriena. Baina nik esango neuke, gainera, guztiek daukiela freskotasuna eta protagonisten izakerea kontrapuntua dala. Ez dot segidu patroi bat narrazinoetan baina bai gura izan dot irakurlea erakarri eszenaleku desbardinetara. Hau da, Rafa Ugaldek esandako moduan, nire ustez errelatu erotikoen munduan, pasarte erotikoa atxakia da eta beste guztia da errelatua\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001230", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ane Elordi izentau dabe Korrikaren koordinatzaile barria\nZornotzarrak 2015eko urtailetik egiten dau behar AEK-ko Igorreko Kubulu Euskaltegian.\nAEK-k euskerearen aldeko ekimen nagusiaren, Korrikaren, koordinatzalea barriztu dauala jakinarazo dau. Asier Amondok ia hamar urtez egindako lanaren ostean, Ane Elordi zornotzarrak hartuko dau lekukoa oindik aurrera. Kazetaritzan lizentziatua, 2015etik dago AEKn; Igorreko Kubulu Euskaltegian hain zuzen be. Horrezaz gain, Berbalagun egitasmoaren parte eta atzen Korrika bietan gidari eta komunikazino lantaldearen kide izandakoa be bada.\nAEK-k argitaratutako aurkezpen bideoan, Elordik adierazo dau \"gaztetasuna, haize freskoa eta beste ikuspuntu baten\" ekarpena egiteko heldu dala: \"Korrika da Euskal Herriak daukan egitasmo handienetako bat. Zergaitik? Bada, euskerearen mugak baino ez ditualako, eta kolore eta eritxi askotako jentea batzean dauan egitasmo bakarrenetakoa dalako. Ni neu horren gidari izatea ohorea da. Talde handia dago atzetik, eta gogotsu heltzen deutsat erronka honi\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001231", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Gure kanoa' txotxongilo emonaldia egongo da ikusgai Igorren\nZurrunka antzerki taldeak taularatuko dau ikuskizuna gaur Kultur Etxean, 18:00etan.\nGaur, zemendiak 4, Zurrunka Teatro konpainiak Gure kanoa txotxongilo ikuskizuna dakar Lasarte Aretora 18:00etan. Senegalgo familia arrantzale bateko Abba umearen istorioa da Josu Camarak, Eñaut Gorbeak eta Odei Arregik sortutako Gure kanoa. Hiruren artean egin eben gidoia eta Camarak zuzenduta, Gorbea eta Arregik manipuletan ditue txotxongiloak.\nSinopsia\nAbbak ondo daki Maam Kumba kantuan hasten danean bere bihotzean bizi dan Arrain Argitsua mila kolorez biztu eta, herritarrek arrantzatu dagiezan, arrainak erakarten dituala. Baina zoritxarrez itsasontzi handiek bizimodua eraldatu deutsee, Maam Kumbaren bihotzeko arraina sare artean harrapauta, mutu gelditu da eta arrain barik geratu da itsasoa. Hori dala-ta, Abbak ezustekoz betetako bidaia luzea egingo dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001232", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur hasiko dira Diman Euskaraldirako txapak banatuten\nGaur arrastian eta domeka eguerdian egongo da izena emon eta txapa lortzeako aukerea frontoi txikian.\nZemendiraren 18tik abenduaren 2ra ospatuko da aurtengo Euskaraldia eta herrietan hasi dira daborduko prestaketakaz. Euskara batzorde desbardinak sortu eta Euskaraldia 2022an izena emoteko kanpainak abiatu dira, Diman berbarako. Izena, Euskaraldiaren webgunean be emon daiteke.\nGaur arrastian, hilak 4, eta domeka eguerdian, hilak 6, Belarriprest eta Ahobizi txapak banatu eta Euskaraldian izena emoteko mahaia egongo dira frontoi txikian. Gaurko ordutegia 18:00etatik 20:00etara izango da eta 12:30etik 14:00etara domekan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001233", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Tailandiako Mundialean lehiatuko da Onditz Iturbe\nGaur hasi eta domekaraino jokatuko dira Mendi eta Trail Running txapelketa, Iturbek hilaren 4an eta 6an jokatuko ditu lasterketak.\nPandemia dala-ta birritan atzeratua izan ostean, Mendi eta Trail Running Mundiala Tailandian jokatuko da, Chiang Mainen hain zuzen be. Zemendiaren 3an hasi eta 6an amaituko dira probak eta horreetatik, bitan hartuko dau parte Onditz Iturbe igorreztarrak.\nHilaren 4an, Uphill modalidadean, 8,5 kilometro eta 1.014 metro desnibeleko lasterketea korriduko dau eta hilaren 6an, 11,2 kilometro eta 441 metro desnibeleko Classic Up and Down lasterketea. Proba laburrak dira horreek, baina beste bi be egongo dira: Trail Running 40 kilometrokoa eta Ultra Trail Running 80 kilometrokoa.\nHogeta hamairu atleta aukeratu ditu Espainiako Federazinoak txapelketan parte hartzeako, hamazazpi gizon eta hamasei andra; tartean, Aritz Egea urretxuarra, Maite Maiora mendaroarra eta Onditz Iturbe igorreztarra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001234", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Salgai dagoz Arantzazuko bertso-afarirako txartelak\nHilaren 11n egingo da sanmartinetako hamargarren bertso-afaria, Igor Elortza eta Unai Iturriagaren parte-hartzeagaz.\nArantzazuko Bildu Kultur Batzordeak, zemendiaren 11rako antolatutako sanmartinetako X. bertso-afarirako txartelak, Arantzazuko Herriko Tabernan eta Montero tabernan erosi daitekez hilaren 10era arte, 20 euroko prezioan. Igor Elortza eta Unai Iturriaga izango dira bertso-afariko bertsolariak.\nIgor Elortza bost bider izan da Bizkaiko txapeldun, eta Euskal Herriko hiru finaletan lehiatu da. Kultur eragiletzan be jarduten da. Unai Iturriaga bertsolaria, idazlea eta abeslaria da. Bi aldiz izan da Bizkaiko txapeldun eta Bertsolari Txapelketa Nagusian sei aldiz izan da finalista.\nArantzazuko Sanmartinetako IX. bertso-afaria 2019an egin zan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001235", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ekhi Ziarrustak Ehiztarien Kopako txapela jantzi dau Inhar Ugartegaz\nMalik Niang eta Antton Luroren kontra 40-31 irabazita lortu eben garaipena Donibane Garaziko Garat trinketean.\nUrri bigarrenaren 31n jokatu zan XXIX. Ehiztarien Kopako finala Donibane Garaziko Garat pelotalekuan eta bertan lehiatu ziran Ziarrusta-Ugarte eta Niang-Luro bikoteak. Partiduak bizkaitarren alde egin eban atzenean eta beraz, txapeletako bat Dimara ekarri dau Ekhi Ziarrustak.\nZiarrusta eta Ugarte partidu osoan mantenidu ziran aurretik, baina alde handirik mantenidu barik. Holan, aurkariek honeek harrapetako aukerak izan eta aprobetxau ebezan baina ez eben lortu aurrea hartzea. Hiru bardinketa egon ziran guztira, partiduari bueltea emoteko aukerak zabalduta baina bizkaitarrek eustea lortu eben hiruretan: 17 tantuko bardinketan, 27koan eta 31n. Atzen bardinketearen ostean, Niang-Luro bikoteak ez eban beste tanturik lortu eta jarraian heldu ziran Ziarrusta eta Ugarte 40ra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001236", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Udalak bihar hasiko dau 2030 Agenda Plana zehazteko prozesua\nHasteko, 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak aurkeztuko jakiez herritarrei Kotxepinen, 18:30ean.\nLemoako Udalak, Nazio Batuen Erakundeak garapen jasangarriaren bidean proposatutako 2030 Agenda Plana garatuten hasiko da aurrerantzean. Herriko plana garatzeko, herritarren parte-hartzea gura dabela adierazo dabe Udaletik eta hartu-emonagaz hasteko, 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak zer diran azaltzeko aurkezpen bat prestau da. Zemendiaren 3an, eguena, Kotxepin Kultur Etxean egingo da aurkezpena, arrastiko 18:30ean.\nAurkezpenaren helburua, hiru galderari erantzuna emotea izango da: \"Zer da 2030 Agenda?\", \"Zer egin da Lemoan 2030 Agendaren testuinguruan?\" eta \"Zeintzuk dira Lemoan datozen urtetan doguzan erronka nagusiak?\". Gero, galdera honeek argitu ostean azalduko dira Lemoa 2030 prozesuaren gakoen aurkezpena.\nSaioa Elejabarrieta alkatea, 2030 Agendaren inguruan: \"Hitz potoloak, helburu beharrezkoak, baina seguraski urrunak egingo zaizkionak kale mailako herritarrari. Galdera litzateke: zer ekarpen egin diezaioke Lemoa bezalako herri batek Nazio Batuetatik datorren halako proiektu handi bati?\"", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001237", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Contra la banalizacion del feminismo' liburuaren aurkezpena egingo da bihar Diman\nAbaroa Aretoan egingo dau aurkezpena Maria Gorosarrik, saiakerearen egileak, 18:30ean.\nAndraizea taldeak antolatuta, bihar 18:30ean izango da Maria Gorosarriren Contra la banalizacion del feminismo saiakerearen aurkezpena Dimako Abaroa Aretoan. Egilea bertan egotekoa da.\nSaiakera honetan Gorosarrik, feminismoaren banalizazinoa dakarzan mobimentuaren inguruko hainbat klitxe ikustarazoten ditu. Egilearen arabera, inor ez danean ez-feminista moduan agertzen, feminismoak ez dau aprobetxau momentu historiko hori, andren eskubideen atzerapausuak galarazoteko egiturak sortzeako.\nMaria Gonzalez Gorosarri (Durango, 1978) Zuzenbidean eta Kazetaritzan lizentziatua eta EHUko irakaslea da. Horrezaz gain prensa, historia eta mobimentu politikoen gaineko hainbat ikerketa argitaratu ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001238", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaitu da VIII. Udagoieneko Orbela Txapelketea\nNagusien artean Olaetxeak, andren artean Agirrek eta kadete mailak Meabe dimoztarrak jantzi ditue txapelak.\nTxumuluxueta Pelota Klubak zortzigarrenez antolatu dau aurten Udagoieneko Orbela Txapelketea. Torneo berezia da, kiniela formatuan jokatuten dalako. Hau da, jokalari bi izan barik, hiru dira pelotalekuan batzean diranak eta tartekatuta jokatuten dabe partidu bardina.\nNagusien finalean Erkiaga II zeanuriztarra, Rekalde dimoztarra eta Olaetxea irurtzundarra lehiatu ziran eta atzen hau izan zan hogeta bi tantuetara heldu zana. Erkiaga eta Rekalde arratiarrei alde handia aterata irabazi eban gainera, hamabi eta hamaika tantu lortu ebezan hurrengoz hurrengo.\nAndren finala barriz Zabaleta leitzarraren, Barrocal bergararraren eta Agirre zestoarraren artean jokatu zan. Txapela lortzeako lehia estua egon zan Agirre eta Zabaletaren artean baina atzenean, Agirre heldu zan hogeta bi tantuetara, Zabaleta hogeta bategaz itxita. Barrocalek ostera, bederatzi lortu ebazan.\nKadeteen finalak izan ebazan Dimako jokalari bakarrak, Txumuluxueta klubeko Rekalde II eta Meabe, hirugarren jokalaria Markinako Zearra izan zan. Lehia estuko partidua izan zan hau be, markagailuan alde txikia mantenduta. Txapela Meabek eroan eban baina Rekalde eta Zearra oso hurbil geratu ziran, hemeretzi tantugaz bardinduta.\nFinalaurrekoak\nUrri bigarrenak 14\nKadete: Rekalde II 22, Egilior 17 eta Mandaluniz 15.\nAndrak: Barrokalek 22, Etxegarai 18 eta Galeano 15.\nNagusiak: Erkiaga 22, Rekalde 16 eta Apezetxea 14.\nUrri bigarrenak 21\nKadete: Zearra 22, Meabe 21 eta Olazabalaga 18.\nAndrak: Zabaleta 22, Agirre 18 eta Ruiz de Infante 14.\nNagusiak: Olaetxea 22, Albizu 17 eta Aurrekoetxea 14.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001239", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arteako Gabonetako Postal Lehiaketarako lanak ludotekan entregau daitekez\nAbenduaren 9a da entregetako epemugea eta irabazleek, liburuak erosteko bonu bana jasoko dabe saritzat.\nParte hartu gura daben umeek, abenduaren 9ra arte daukie lanak entregetako epea. Partaide bakotxak lan bi aurkeztu leikez gehienez eta Gabonaldian, lanakaz erakusketea egingo da Kultur Etxean. Kategoria bi egongo dira, 2010 eta 2014 urteen artean jaiotakoak eta 2013 eta 2017 urteen artean jaiotakoak. Irabazleek liburuak erosteko bonu bana jasoko dabe saritzat eta sari banaketea abenduaren 22an izango da Kultur Etxean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001240", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ekhi Ziarrusta Abadinoko trinkete txapelketako txapeldunorde izan da\nInhar Ugartek 33-40 irabazi eutsan dimoztarrari Kepa Arroitajaurregi III. Memorialaren finala Tornosolo trinketean joan dan barikuan.\nFinalera zuzenean sailkatu zan Ugarte; Ziarrustak barriz, finalerdikoa jokatu behar izan eban, Santamariaren kontra. Finalerdikoa nagusitasunez irabazi eban dimoztarrak 40-13, baina finalean ezin izan eban gauza bera egin, sarritan, Ipar Euskal Herriko zirkuituan, bere bikotekidea izaten dan Inhar Ugarteren kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001241", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aldaik eta Mendizabalek txapela jantzi dabe Donostian\nJuanito Alvarez Txapelketako binakako finala 22-8 irabazi eutseen Amaia Aldaik eta Nora Mendizabalek Uxue Oseseri eta Maddi Barrocaleri atzo Egiako pelotalekuan.\nErraz irabazi eben partidua Aldaik eta Mendizabalek. Dimoztarrak, aurreko joko ona egin eban tantuak amaituz, asmatu eban errematean eta min egin eban sakeagaz. Horren aurrean, Osesek eta Barrocalek ezin izan eben ezer egin.\nHasikeratik konzentrauta eta konfiantzeagaz egon zan Dimakoa, sensazino onakaz, eta pozik agertu zan partiduan egindako lanagaitik eta txapelketea irabazteagaitik. \"Oso pozik nago txapelketa hau irabazi izanagaitik, horrek beste txapelketetarako be konfiantzea emoten deusta\" azaldu eutsan BEGITUri txapeldunak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001242", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Alberto Intxaurraga izango da barriro EAJren hautagaia Artean\nHerriko aztarna ekologikoa murriztea, Ekomuseoko proiektua martxan ipintea eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorra onartzea izango dira hurrengo agintaldiko eginbehar nagusiak.\nAlberto Intxaurraga Gotik EAJrentzat berreskuratu eban Arteako alkatetza atzen hauteskundeetan eta 2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetarako bere hautagaitza berretsi dau Arteako Euzko Alderdi Jeltzaleak. COVID pandemia dala-ta, \"ez dala legealdi erraza izan\" onartu dau Intxaurragak baina jelkideek berarengan ipinitako konfiantzea \"ilusinoz eta esker onez\" hartu daula azaldu dau alderdiak, \"lan egiten jarraituteko gogo handiagaz\".\nAgintaldi honetan, Arteako EAJk gidatutako hiru proiektu nabarmendu gura izan dauz alkategaiaren aurkezpenean. Batetik, udalerri garbiagoa izatea; bestetik, \"auzo eta auzo-bide irisgarriagoak\" egitea eta amaituteko: \"Gure aztarna ekologikoa murriztera bideratutako zeregin ugarietan jarri gura dan lana, argi publikoak barriztatzeagaz, eraikin publikoetan plaka fotovoltaikoak instalatzeagaz edo auto elektrikoentzako karga-puntuak martxan ipinteagaz\".\nDatorren agintaldirako, aztarna ekologikoa murriztuten jarraituko dabela azaldu dau EAJk; horretarako, energia-komunidadeak sortzeako oinarriak sortzea proposatu dabe. Beste alde batetik, Ekomuseoa \"bizitzaz beteko dauan proiektua behin betiko martxan jartzea\" be agintaldiko puntu indartsua izango dala aurreratu da. \"Euskal musika tradizionala eta bereziki Arratiakoa berreskuratu eta bultzatzera bideratutako proiektua\" ez da barria, baina aprileko suteak atzeratu eban. Gainera, Hiri Antolamenduko Plan Orokor barria onartu ahal izatea be aurreikusi dau EAJk: \"Horreri esker, gure gazteak Artean bizi eta hazi ahal izango dirala bermatuko dogu\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001243", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur ospatuko da Gau Baltza Artean\nArrastian txikerrenek Kokomarroekaz egingo dabe eske errondea eta gero, Jaiotze basatia ikuskizuna egongo da plazan.\nGau Baltza, edo Arimen Gaua, barikuan ospatu da herri askotan baina Artean gaur, hilak 31, izango da eguna. Hasteko, 17:30ean herriko ume eta gaztetxoak Kokomarroakaz batuko dira 17:30ean plazan.\nBertatik, \"sarie ala zirie\" eske errondea egingo dabe herriguneko auzoetatik. Hau amaituta, Jaiotze basatia ikuskizuna egongo da ikusgai, plazan 20:00etan. Arteaztarrek sortutako emonaldi bildurgarria da, hau sortzaileen abisua: \"Ez da umeentzako ikuskizuna, abisauta zagozie\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001244", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garaipen bako jardunaldia jokatu dabe Arratiako futbol taldeko klubek\nGizonezkoen Arratia B eta andrazkoen Arratia A puntu banagaz bueltau dira etxera, gainontzeko taldeak barriz esku-hutsik; lemoaztarrek barriz irabazi egin dabe.\nGizonezkoen Arratia Ak zapatu arrastian jokatu eban Etxebarri A taldearen kontra etxetik kanpo eta irabazten hasi arren, 2-1 galdu eban talde arratiarrak. Zazpi jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago Arratia 10 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Sondika A taldearen kontra zemendiaren 5ean, zapatua, arrastiko 17:45ean.\nGizonezkoen Arratia Bk be zapatu goizean jokatu eban etxetik kanpo, Orozkon, Atxulaur A taldearen kontra eta bina bardinduta amaitu zan partidua. Zazpi jardunalditan partidu bakarra irabazi eta joan dan astegoien honetan jokatutakoa bardindu dau Arratiak. Beraz, jatsiera postuetan dago lau puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau zemendiaren 6an, domekea, 17:15ean Loiu A taldearen kontra.\nUrri bigarreneko hirugarren astegoineko deskantsuaren ostean, andrazkoen Arratia Ak zapatuan bana bardindu eban Pradejonen kontra, etxetik kanpo. Zazpi jardunaldiren ostean zazpi puntu ditu Arratiak eta hamaikagarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau DUX Logroño B taldearen kontra zemendiaren 5ean, zapatua, arrastiko 15:30ean.\nDomeka arrastian jokatu eban andrazkoen Arratia B taldeak etxetik kanpo Plentzia taldearen kontra eta 2-1 galdu eban. Bost jardunaldi jokatuta Arratia B bederatzigarren dago sailkapenean, zazpi puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Pauldarrak B taldearen kontra zemendiaren 5ean, zapatua, gaueko 20:00etan.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik, zapatu arrastian Loiu A taldearen kontra etxetik kanpo jokatutako partidua 0-2 irabazi eban. Holan, hamazazpi puntu lortu ditue zazpi jardunalditan. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau zemendiaren 5ean, zapatua, arrastiko 16:00etan Gernika Sporting A taldearen kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001245", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberioko Errementari Museora bisitea antolatu dau Gorbeialdek\nOndarearen Europako Jardunaldien barruan dagoan bisitea zapatu goizean izango da eta izena aldez aurretik emon behar da.\nGorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak antolatuta, Ondarearen Europako Jardunaldiak Otzarretako Pagaditik eta Antzasti Museotik pasau ostean, eskualdeko atzen bisitea izango da Errementariak: burdinaren arrastoa Zeberioko haranean.\nHilaren 29an, 11:00etan izango da hitzordua Ermitabarri auzoko Errementari Museoan eta berbaldi bat entzunda, bisitea egingo dabe ikusleek. Azalpenak gasteleraz emongo dira. Izena 94 612 26 95 telefonoan, helbidean edo ondareabizkaia.eus webgunean emon daiteke.\nErrementariak, burdin ekoizpenak eskatzen ebazan produktu desbardinetan (barrak, lanabesak...) espezializauta egozan eta euren bizimodua eta errealidadea ulertuten lagunduten dau 2018an inaugurau zan museoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001246", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuetan eskolako aterpea zabalduko dau Udalak\nNegu sasoian zapaturo erabili ahalko da instalazinoa, 11:00etatik 20:00etara.\nEguraldiak holan ez dinoan arren, udagoiena aurrera doa eta eguraldi txarra egiten dauanean herritar guztientzako, baina batez be Igorreko ume eta gaztetxoen erabilerarako ebatzi da eskolako aterpea zapatuetan zabaltzea. Neurri hau \"proba gisa\" ipini dau martxan Udalak eta espazioaren erabilera egokia, danen ardurea dala gogoratu dau.\nHorrezaz gain, eskolan eragina izango dauan beste neurri bat be hartu da Udaletik. Asteon jakinarazo danez, Olabarriko bide zaharra zarratuta egongo da astebarruan egunero, 08:45etik 09:30ak arte. Holan, eskolara oinez doazen umeak babestu gura dirala azaldu da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001247", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Blues musikeak beteko dauz Areatzako tabernak\nGaur Cotton Blues taldea egongo da Bixerren eta bihar, Confluence taldea The Quiet Cornerren.\nBlues doinuak izango dira nagusi astegoienean Areatzako tabernetan, kontzertu bi programau ditue eta. Hasteko gaur, hilak 28, Bixer tabernan Cotton Blues talde getxoztarrak eskainiko dau zuzeneko kontzertua, blues eta rock abestien bersinoak joko ditue gauean, 22:00etatik aurrera.\nBihar barriz, zapatua, The Quiet Corner tabernan egongo dira Confluence taldeko kide biak 20:00etan. Honeek kanta originalak egiten ditue, blues musikea pop eta jazz doinuakaz nahastuta. Irrintzi Ibarrola eta Jorge Gros dira taldekideak eta \"Memphis, Mississippi, San Francisco, Gallarta eta hegoaldeko itsasoetako esentzia\" izetuten dabe kontzertuetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001248", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aiaraldera egingo dabe urtekerea Austarri Mendi Taldekoek\nZemendiaren 6ko mendi urtekerarako izen-emotea gaur egin daiteke taldearen lokalean, edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetan.\nZeberioko Austarri Mendi Taldeak antolatuta, Zeberioko mendizaleak Aiaraldeara joango dira zemendiaren 6an. Bertan, Luiando eta Laudio arteko hamalau kilometroak egingo ditue, bidean Pagonabarra (606 m) eta Pagolar (722 m) tontorretatik pasauta. Ibilbide errazagoa be badago aukeran, Amurrio eta Laudio arteko Nerbioko Bide Berdea. Ibilbidearen ostean, Laudion geratuko dira danak baba jana egiteko.\nUrtekeran parte-hartzeako, izena zemendiaren 2a baino arinago emon behar da eta horretarako aukera bi dagoz. Batetik, gaur 20:00etatik 21:00etara taldearen lokalean emon daiteke izena; bestetik, 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetan. Nagusientzako prezioa bost eurokoa da eta bazkarirako bakarrik edo ibilaldirako bakarrik apuntetako aukerea be badago.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001249", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan jokatuko dira Udagoieneko VIII. Txapelketako finalak\nKadete, andra eta nagusien finalak 19:00etatik aurrera jokatuko dira Dimako frontoian, 19:00etatik aurrera, kiniela formatuan eta jai giroan.\nUrri bigarrenaren 28an amaituko da Dimako Txumuluxueta Pelota Klubak kiniela formatuan antolatutako Orbela Udagoieneko VIII. Txapelketea, 19:00etan hasiko diran hiru finalakaz. Maila bakotxeko finala hiru pelotariren artean jokatuko da, tartekatuta baina partidu bardina jokatuz. Partiduez gain, Txumuluxuetak jaia be antolatu dau; taberna, urdai, zozketa, DJ eta guzti.\nFinalak hiru izango dira. Kadeteetako finalera heldu diranak Rekalde II eta Meabe dimoztarrak eta Zearra markinarra dira. Andrak barriz, Barrocal bergararra, Zabaleta leitzarra eta Agirre zestoarra. Atzen finala nagusiena izango da eta bertan lehiatuko dira Erkiaga zeanuriztarra, Olaetxea irurtzundarra eta Albizu learra.\nFinalaurrekoak\nFinalaurreko saio bi jokatu dira atzen asteetan, hilaren 14an lehena eta 21ean bigarrena. Kadeteen lehen saioan Rekalde II-ak irabazi eban eta Zearrak bigarrenean. Andren arteko partiduetan barriz, Barrokal eta Zabaleta izan dira irabazleak. Nagusietan ostera, Erkiaga II eta Olaetxeak irabazi ditue partiduak hurrengoz hurrengo.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001250", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Ur bizitan' ikuskizuna dakar Haatik Dantza Konpainiak Igorrera\nHilaren 29an egongo da ikusgai ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria dan obrea Lasarte Aretoan, 20:00etan.\nUr bizitan Haatik Dantza Konpainiaren antzerki eta jantza ikuskizuna da, modu jasangarri baten biziteko aukeraz diharduena. Konsumismoaren inguruko gogoeta bakarrik ez, bizitza beraren oinarri eta garapenari be begiratzen deutsa emonaldiak.\nSinopsiaren arabera, \"gizaki eta natura baliabideen arteko alkar ulertze zintzo baten beharrean kokatzen dan alegoria bat\" da Ur bizitan: \"Zoritxarrez horren ohituak gagozan arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agerian itxi gura dira\".\nAiert Beobiderena da koreografia; Koldo Izagirrerena gidoia eta Pascal Gaignerena musikea. Jantzariak barriz Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala eta Leire Romero dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001251", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Karabie Gaztetxearen XXIII. urteurrena ospatuko da zapatuan\nEguerdian txupina botateagaz batera hasiko da jai giroa; tertulia, poteoa, bazkaria eta olinpiadak egingo ditue egunez, gauean barriz, Arratians eta Very Txarrak taldeen kontzertuak egongo dira.\n1999an, gazte batzuek harrobiaren txaboletako bat okupau eben Lemoan eta bertan sortu zan Harriketarrak Gazte Asanbladea. Karabie izeneko gaztetxe harek urtebete iraun eban, erre zanera arte. Espazio barik, asanbladako kideek eta herritarrek eskola izandako Udalaren eraikina eskatu eben eta bertan egin ditue atzen 22 urteak. Lemoako gizarte eragile aktibo bihurtu da Gaztetxea. Izan be, herriko bizitzaren parte izan da beti eta gizarte mobimentuko herriko talde asko urten dira bertatik.\nUrte luze honeek gogoan izan eta datozenak gogoz hartzeako, urri bigarrenaren 29an asanbladearen hogeta hirugarren urteurrena ospatuko da Karabie Gaztetxean:\n12:00etan, txupinazoa.\n12:30ean, Izan zirelako gara, asanbladako belaunaldi arteko tertulia.\n13:30ean, poteo musikatua.\n15:00etan, bazkaria.\nBazkalostean, olinpiadak herritik.\n23:00etan, kontzertuak: Arratians eta Very Txarrak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001252", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'M Ama* Eme* Ume*' liburuaren lanketa sakona egingo da Artean\nGaur Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez idazleek aurkeztuko dabe liburua 18:30ean eta bihar, Irakurleen Txokoan liburuaren gaineko eztabaidea egingo da 19:00etan.\nM Ama* Eme* Ume* (Elkar, 2022) Erika Lagoma eta Estitxu Fernandezek feminismotik eta amatasunetik garatutako kontaketea da, hamaika ama eta aita biren testigantzak jasoten dauzanak. Argitaratu barri dan liburua langai izango da Artean asteon, saio bigaz.\nBatetik, urri bigarrenaren 27an idazle biak egongo dira Kultur Etxean 18:30ean, Kafrangakek konbidauta, liburua jendaurrean aurkeztuteko. Hurrengo egunean, hilak 28, Irakurleen Txokoan be landuko dabez liburuaren nondik norakoak 19:00etan, oingoan idazle barik.\nM Ama* Eme* Ume*\nHamaika ama eta aita biren testigantza bana jasoten dira: bikotedunak eta bikotebakoak, heterosexualak eta homosexualak, amabakarrak, adoptatzaileak, ama ez izatea ebatzi dabenak... Askotarikoak dira esperientziak eta bizipenak, ugariak eretxiak eta desbardinak mundu ikuskerak. Amentzat, eta ama izan ez diran andrazkoentzat (euren ebatziz edo ezinez) eta gaiagaz sensibilizauta dagozan gizonezkoentzat da liburua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001253", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorrera be helduko da Berbalagun egitasmoa\nBihar egingo da ekimenaren aurkezpen ekitaldia Lasarte Aretoan, 18:00etatik aurrera.\nLemoa eta Areatzatik, aurtengoan Igorrera be luzatuko da Berbalagun egitasmoa eta ondo etorria emoteko, aurkezpen ekitaldia egingo da urri bigarrenaren 27an, arrastiz Igorreko Kultur Etxean. AEK-k euskerea ikasten dabizanei zein euskaldunei egin deutse gerturatzeko konbitea. Ekitaldian, Igorreko hainbat sortzaileren bideoa erakutsiko da, beste gauza batzuen artean.\nBerbalagun egitasmoak euskera ikasleek eta euskaldunek osotutako taldeak sortzean ditu, adin guztietarako mintzapraktika saioak antolatuta. Taldeek eurek ebazten dabe euren ordutegia eta non batu; beraz, hainbat jardueratarako aukerea emoten dau: mintzataldeak, txangoak, tailerrak, mintzodromoak, lehiaketak, berbaldiak, urtekerak eta astegoienpasak, berbarako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001254", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Ipuin kuttunak' kontauko dauz Amaia Fernandezek Lemoan\nKotxepin Kultur Etxean egingo da umeentzako ipuin kontaketea gaur, hilak 26, 18:00etatik aurrera.\nUrri bigarrenaren 26an, eguaztena, Amaia Fernandez ipuin kontalaria Lemoako Kotxepin Kultur Etxean izango da, Ipuin kuttunak umeentzako emonaldi literarioa aurkezten, 18:00etan. Lau eta zortzi urte bitarteko umeentzako ipuin kontaketea izango da.\nFernandezek, aurretik egindako kontaketetan berak zein umeek gehien disfrutau dabezan ipuinen aukeraketea dakar Lemoara. Izan be, garrantzi handikoa dala uste dau norberak be kontaketea disfrutetea, ilusino eta emozinoa \"transmitidu\" egiten dala defendatzen daualako. Holan, saioan \"ipuinak berak transmitiduten dituan balioez gainera, taldean zelan aritu, berbearen eta emozinoen garrantzia, alkarrizketa eta taldean agertuteko ausardia\" landuko da umeakaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001255", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaztaina eta jantza artean ospatuko da Arimen Gaue Igorren\nBarikuan, arrastitik gauera arteko egitaraua antolatu dabe Igorreko eragile desbardinek; Kultur Etxeko plaza izango da jai gunea.\nArimen Gaua, edo Gau Baltza, ospatuteko tradizinoa berreskuratuteko lanketea egin da Igorren atzenaldian eta aurten emon ditu bere frutuak, eragileek alkarlanean antolatutako egitarauagaz. Holan, urri lehenengoaren 28an ospatuko da Arimen Gaua arrastitik iluntzera, Kultur Etxe inguruan. Igorreko Udalagaz eta UEMAgaz batera antolatu dabe jardunadia Guraso Elkarteak, Zaztaparrak Asti Taldeak, Igorreko Jubiladuen Elkarteak, Arantzarte jantza taldeak, Bizi Igorrek eta Maratuk.\n\"Xanduli, manduli, Kikirriki, emon gaztainak guri!\"\nHasteko, Maratu gazteria zerbitzuak antolatutako Escape Room-a egongo da 15:00etatik aurrera zabalik. Taldean egiteko proba honetan parte hartzeako aldez aurretik emon behar da izena 688 898 765 telefonora deituta. Gero, umeek ludotekea apainduko dabe 17:00etatik 18:30era eta eskulanak egiteko aukerea be egongo da, kalabazak eta mozorroak berbarako. Ostean, ipuin kontaketa bat egongo da entzungai.\nIluntzean barriz, 19:30etik aurrera, \"ziria ala sariaren\" truke gaztaina erreak banatuko dabez jubiladuek eta amaitzeko, Arantzarteko kideek Arimen Gaueko jantza emonaldi berezia eskainiko dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001256", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Indarkeria matxista kasuei erantzuteko protokoloa aurkeztuko da Diman\nProtokolo instituzionala aurkezteagaz batera Bea Egizabalek Klownklusioak ikuskizuna taularatuko dau bihar, eskolako kamaran 19:00etan.\nUrri lehenengoaren 27an, eguena, indarkeria matxista kasuei erantzun intituzional bat emoteko protokoloa aurkeztuko dau Dimako Udalak eskolako kamaran, 19:00etatik aurrera. Bertan, eraso sexistak gertatzerakoan, jazoerea salatu eta biktimea laguntzeko zehaztu diran pausuak zehaztuko ditue; etorkizuneko erasoei modu arin eta eraginkorrago batean erantzun ahal izatea da protokolo honeen helburua.\nGero, protokoloa aurkeztu ostean clown emonaldi bat egongo da ikusgai, Bea Egizabalek taularatuko dauan Klownklusioak. Egizabal narratzaile lez hasi zan pailazoa da, 2005az geroztik clown mundua buztartu dau Kontukantoi taldean. Obretan, feminismoa da ardatz nagusia, ipuinetako estereotipoei bueltea emon eta iruditegi barriak sortzeako helburuagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001257", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar egingo da Igorreko Bardintasun Planerako atzen eztabaida saioa\nBardintasunaren bidean herritarren beharrizan, arazo, interesgune eta hobekuntzarako aukerak identifiketea izango da eztabaidearen helburua.\nUrri lehenengoaren 26an, eguaztena, egingo da Igorreko Emakume eta Gizonen Berdintasun Diagnostikoaren lanketa barruko bigarren eta atzen eztabaida saioa Kultur Etxean, 18:00etan. Lehenengoan alkarte eta eragileak egozan deituta eta oingoan norbanakoak. Halanda be, Udaletik deialdi berezia egin jakie guraso, jubiladu, gazte, zaintzaile, andra, genero disidente eta migrautako personei. Saioan, umeentzako zaintza zerbitzua be eskainiko da, 94 631 17 17 telefonora aldez aurretik deituta.\nDaiteke Gizarte Aholkularitzearen laguntzeagaz, Igorreko Udala eta Arratiako Makomunidadeko Bardintasun Zerbitzua alkarlanean dabiz atzenaldian, Emakume eta Gizonen Berdintasun Diagnostikoa lantzean. Diagnostikoak lau fase ditu. Udal lanketeagaz hasi zan, gero herritarrentzako galdetegiak jaso, talde eztabaidea asteon amaitu eta amaitzeko, diagnostikoaren aurkezpena. Beraz, hurrengo asteetan landuko da diagnostikoa, abenduan aurkezteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001258", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Alaine Agirre Zeanuriko literatura feminista tailerrean izango da\nKarena eleberriaren idazlea Mazalak konbidauta egongo da barikuan Kultur Etxean, 18:30ean.\nUrri bigarrenaren 28an izango da kursoko Mazala Andra Talde zeanuriztarrak antolatutako literatura feminista tailerreko lehenengo saioa, Kultur Etxean 18:30ean. Karena (Elkar, 2021) liburua izango da langaia eta Alaine Agirreren, liburuaren idazlea, parte-hartzea izango dau tailerrak.\nAmatasuna berbagai, Agirrek hainbat gai landuko dauz barikuko saioan: dolua, isileko amatasuna, gura bako abortuak, erditueraren arrakalak eta ondorio fisiko zein psikologikoak, besteak beste. Liburuan Sara Mendizabal protagonisteak bizitako amatasunaren esperientzien gaineko hausnarketa eta kritika feministea izango dau helburu tailerrak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001259", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Bildurretatik kalabazetara' berbaldiagaz berotuko da Dimako Gau Baltza\nKokoriko Hezkuntza Faktoriako Aritz Lilik emongo dau berbaldia hilaren 26an; Gau Baltza hilaren 31n ospatuko da.\nHeltzear dago Gau Baltza, edo Arimen Gaua, eta hau ospatu aurretik giroa sortu eta tradizino honen nondik norakoak ezetuteko Bildurretatik kalabazetara berbaldia egongo da entzungai Aritz Liliren eskutik, eskolako kamaran, eguaztenean 19:00etan.\nGau Baltzeko egitarau nagusia hileko atzen gauerako dago antolatuta, urri lehenengoaren 31. Hasteko, 17:30ean eskulanak egiteko txokoa egongo da frontoi txikian eta kristalezko pote bana eroatea gomendau dabe antolatzaileek. Gero, ipuin kontalari bat egongo da Abaroan eta hau amaituta hasiko da arimen kalejirea; mamuaren etorrereagaz amaituko da eta ostean, gaztaina erreak banatuko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001260", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Txalapartea kallean' ikastaroa antolatu da Areatzan\nZemendiko eta abenduko zapatu eguerdietan izango dira saioak doban; izena asteon emon behar da, 649 979 115 telefonoan.\nAspaldian Trukutze Txalaparta Taldea egoan Arratian baina hau galduta, txalapartea joten hasteko aukera gitxi dago gurean. Holan, \"jenteari aukerea emoteko\" antolatu da Txalapartea kallean ikastaroa. Hamabi urtetik gorako gazte eta helduentzako saioak izango dira, ezer ordainduteko beharrizan barik, zapaturo.\nKlaseak zemendiaren 5ean, 12an, 19an, 26an eta abenduaren 3an, 10ean, 17an eta 24an izango dira 12:00etan. Antolatzaileak azaldu dauanez, printzipioz klaseak plazan izango dira eta eguraldi txarra egin ezkero, udaletxeko arkupeetan. Parte hartzeako, izena hilaren 28a baino lehenago emon behar da, 649 979 115 telefonora deituta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001261", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Final-laurdenetako ligaxkako atzen postuan dago Danel Elezkano\nLau eta erdiko txapelketan, finalaurreko partidu biak galdu dauz Elezkano II.ak, atzena Ezkurdiaren aurka, 22-12.\nLau eta erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian Joseba Ezkurdia izan dau aurkari Danel Elezkanok Tafallan eta Dimako pelotariak 22-12 galdu dau partidua. Emoitza horrek, ligaxkako B multzoko atzen postuan mantenidu dau Elezkano eta ia ezinezkoa da daborduko, finalera ailegetea.\nAurreko astean Lasogaz pasau zan modura, partidua bardinduta hasi zan baina arin batean hartu eban aurrea Ezkurdiak. Berrogeta bat minutuko partidua izan zan, 209 pelotakada on. Elezkano irabazten hasi zan arren, lau tantugaz geratu zan, Ezkurdiak aurrera egin eta aldea handitu ahala, partidua erdikaldetik aurrera Dimakoak hamar puntuko aldea gehiago ez handitzea lortu eban, baina gitxitzerik ez: 0-2/2-2/2-4/10-4/10-5/16-5/16-7/20-7/20-12 eta 22-12 egin eban markagailuak.\nAstegoien honetan jokatuko da ligaxkako atzen partidua. Elezkano II Elordiren kontra lehiatuko da, B multzoko lehena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001262", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sahararako material bilketea egingo da asteon\nArtean, Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanurin batuko da jana eta umeentzako erropea.\nSaharako Elkartea Arratian taldeak Arratiako hainbat eragileren laguntzea izan dau aste honetan egingo dan material bilketa solidarioa aurrera eroateko. Holan, aste osoan zehar egongo da lau eta hamasei urte bitarteko ume eta gaztetxoentzako erropea eta jana emoteko aukerea. Elikagai iraunkorrak eskatu ditue batik bat: azukerea, pastea, arroza, orioa, lekaleak, uruna, gailetak, atun eta sardina konserbak berbarako.\nBilketea non\nArtean, astebarruan eskolan itxi ahalko da materiala edo Herriko Bentan, hilaren 27 eta 28an, arrastiz.\nDiman be, astebarruan eskolan zein herriko komertzioetan batuko da materiala eta horrezaz gain, frontoi txikian egongo da horretarako txokoa hilaren 28an, 17:00etatik 20:00etara, eta hilaren 29an, 11:00etatik 14:00etara.\nIgorren institutua izango da bilketea egiteko tokia, hilaren 26tik 28ra, eskola orduetan.\nLemoan, materiala batzeako Karabie Gaztetxea zabalduko da hilaren 27an eta 28an, 18:00etatik 21:00etara.\nZeanurin barriz, astebarruan eskolan itxi ahalko da erropa zein jana, barikura arte. Gainera, hilaren 28an plazan egongo da horretarako txokoa 17:00etatik 20:00etara eta hilaren 29an, 11:00etatik 14:00etara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001263", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia B izan da atzen jardunaldiko irabazle bakarra\nLemoako Harrobik eta gizonezkoen Arratia Ak puntu bakarra lortu dabe eta gizonezkoen Arratia B taldea atzen postuan dago daborduko.\nGizonezkoen Arratia A taldeak San Ignacio izan eban aurkari zapatuan eta bana bardindu eben ligako seigarren jardunaldian. Holan, Arratia Ak hamar puntu ditu eta sailkapeneko zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Arratiak, Etxebarri A taldearen kontra, hilaren 29an arrastiko 18:30ean.\nGizonezkoen Arratia Bk ostera, ligako erritmoa harrapau barik segiduten dau eta atzen postuan dago, sei jardunalditan partidu bakarra irabazita. Oingo astegoienean Umore Ona talde usansolotarra izan dabe aurkari Urbietan eta 0-2 galdu eben. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Arratia Bk Atxulaur A taldearen kontra. Zehaztu barik dago oindino eguna eta ordua.\nAndrazkoen Arratia Ak barriz atsedena hartzeako jardunaldia izan dau. Sailkapenean hamaikagarren postuan dago taldea, sei puntugaz. Datorren partidua Pradejon B taldearen kontra jokatuko dau Arratiako taldeak etxetik kanpo 29an, arrastiko 16:00etan.\nAndrazkoen Arratia B izan da talde arratiarren artean hiru puntuak lortu dauzan talde bakarra, Bilboko Artizarrak taldearen kontra jokatu eban zapatuan eta 1-0 irabazita amaitu zan partidua. Holan, seigarren postuan dago zazpi puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau hilaren 30ean arrastiko 16:00etan Plentzia taldearen kontra.\nLemoako Harrobi\nLemoaztarrek be zapatu arrastian jokatu eben seigarren jardunaldia Atxulaur A taldearen kontra eta bina bardindu eben partidua. Hamalau puntu ditue daborduko eta hirugarren postuan dagoz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dabe, hilaren 29ko arrastiko 16:00etan, Loiu A taldearen kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001264", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aitzol Atutxak ezin izango dau Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusian jarraitu\nHernia daukala-ta, medikuaren gomendioa jarraituta dimoztarrak ez dau bihar jokatzekoa dan finalaurreko saioan parte hartuko.\nBihar, hilak 22, jokatuko da Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren atzen kanporaketea, zemendiaren 13ko finalerako sei pase dagoz jokoan. Aitzol Atutxa azkolari dimoztarra kanporaketea jokatzekoa zan baina dudak egon dira, sufriduten dauan hernia guztiz osatu ez dalako.\nAtutxak BEGITUri jakinarazo deutsanez, gaur bertan jaso dau medikuaren ezezkoa eta beraz, txapelketatik kanpo geratuko da. Hernia dala-ta, Atutxak atzenaldian itxi behar izan dauan hirugarren txapelketea da hau. Izan be, Bizkaiko Binakako Txapelketea eta Euskal Pentatloia itxi behar izan ditu.\nIker Vicente be geratu da txapelketatik kanpo, Euskal Federazinoko txapelketara bueltatzea ebatzi ostean. Holan, bihar Sherpa txapelketako atzenaurreko saioan parte hartuko daben azkolarien zerrendea honakoa da: Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Julen Alberdi, Jon Irazu, Ugaitz Mugerza, Julen Larrea, Iñaki Azurmendi, Jexux Mujika, Arkaitz Jauregi, Jon Rekondo, Ibai Soroa eta Txomin Amondarain.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001265", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Oroitzen hondarrak nota txikietan' errezitaldia egongo da entzungai zapatuan\nLasarte Aretoan errezitauko dauz Mikel Etxaburuk bere poemak, Nerea Zuloaga eta Izaskun del Cerroren laguntzeagaz, 20:00etan.\nUrri bigarrenaren 22an, Mikel Etxabururen Ahaztu baino lehen, ama poema liburuan oinarritutako Oroitzen hondarrak nota txikietan emonaldia egongo da entzungai Igorreko Kultur Etxean, 20:00etatik aurrera. Oholtzara, Nerea Zuloaga abeslari billaroztarraren eta Izaskun del Cerro piano jolearen laguntzeagaz igongo da Etxaburu; Yera Sanchezek aukeratutako irudiek apainduko dabe eszenatokia.\nAma bizitzaren atzen fasean sartzerakoan hasi zan idazten liburua Etxaburu, oin dala lau urte. Esperantzea emoteko kantu bat da obrea. Bere erara, poemakaz, gorpuztu gura izan eban Etxaburuk amaren azken bidai horretako bidelaguntasuna. Bere amari kantetan deutsa, eskutik heltzeako modu bat dala dino egileak, baina egoera bardintsuan dagozan ama eta aita danentzako egindako liburua be bada.\nEtxaburuk beste hiru poema liburu be baditu: Zu zara orain txoria (Elkar, 2011), Hodeiak zapatetan (Susa, 2014) eta Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak (Erein, 2016). Atzen hau izan zan saritua, Blas de Otero-Bilbo Uria nazioarteko tituluagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001266", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "La Baldosa Flotantek kontzertua eskainiko dau Artean\nHerriko Bentan izango da bakarlari bilbotarraren zuzeneko emonaldia, domeka eguerdian.\nArteako Herriko Bentan La Baldosa Flotanteren kontzertua egongo da entzungai urri bigarrenaren 23an, domekea, 13:00etatik aurrera. David Larrinaga da abeslariaren izena eta gitarrearen laguntzeagaz, munduko soinuak plazaratuko dauz Artean; bere bidaietan ikasitako doinuak.\nLa Baldosa Flotante proiektua Irola Irratia bilbotarreko programa lez jaio zan 2003. urtean eta bertatik abiauta, bizi-proiektu bihurtu eban Larrinagak. Holan, hainbat disko sortu ditu, inongo generotan sailkatzeari uko eginda. Larrinaga poeta, kantari, ahotsaren sonoridadeen ikertzailea eta antxinako iturrietatik edatea gustatzen jakon espeziea da: Andeetako mendietatik, Mediterraneoko kaleetatik, Sacromonte, Mongolia edo Indiako kobazuloetatik. Beraz, zuzeneko emonaldietan planeta osoan zehar musika bidaia bat egitea proposatzen dau, emozinoz beteta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001267", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Dima, 5 zentzumenekin' tailerra egingo da Antzasti museoan\nOndarearen Europako Jardunaldien barruan dagoan tailerra hilaren 22an egingo da, Artauneko museoan 11:30ean hasita.\nOndarearen Europako Jardunaldien programazino barruan, hiru ekintza egon dira programauta eskualdean. Urri bigarrenaren 15ean Otzarretako pagadia ezetuteko ibilaldiaren ostean, hilaren 22an izango da bigarren ekintzea: Dima, 5 zentzumenekin. Hau Artaun auzoko Antzasti museoan egingo da, 11:30etik aurrera. Hurrengoa Zeberioko Errementari Museoan egingo da, hilaren 29an.\nDima, 5 zentzumenekin tailerra esperimentazinoan oinarrituko da eta bost zentzumenakaz jolastuko dira partaideak Dimako ondarearen balioa gozatuteko. Herriko profesional eta artistek sortutako ikus-entzunezkoak erabiliko ditue eta bertoko ekoizleen janari-edariak dastatuko dabez. Tailerra, Antzasti museoan izango da 11:30ean eta izena helbidean edo 94 631 57 25 telefonoan emon behar da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001268", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ubiden merkadua egongo da zapatuan\nEkoizle eta artisauen hamabi postu egongo dira herriko frontoian, 10:00etatik 14:00etara.\nUrri lehenengoaren 22an, Ubideko merkadua egingo da goizez frontoian, 10:00etatik aurrera. Hamabi postu egongo dira guztira eta danerik salduko da: txorizoak, ardi gaztaia, gildak, piparrak, barazkiak, patea, garagardaoa, oilo hanburgesak, ogia, pastelak, zidarrezko bitxiak, boltsak, buffak eta bestelango hornigarriak. Betiko lez, erosketa bakotxagaz produktu-loteen zozketan parte hartzeako aukerea egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001269", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorren egingo da ZINUEMA egitasmoaren proba pilotua\nUEMAk bultzatuta, euskerazko hamabi proiekzino egingo dira datozen hileetan lau herritan, Igorre tartean; filmak, telesailak, dokumentalak eta Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala egongo dira ikusgai.\nUdalerri Euskaldunen Mankomunidadeak, Tinko Filmeak-en laguntzeagaz, ZINUEMA egitasmoa aurkeztu dabe gaur Donostian, proiektu honen probea egingo dan udalerrietako ordezkari eta Kulturaz kooperatibeagaz. Ataun, Azpeitia eta Etxarri-Aranatzeko udal-ordezkariakaz batera egon da bertan Illart Gumuzio Igorreko alkatea. Egitasmoaren oinarria euskerazko hamabi filmen programazinoa izan da, \"zinema aretoetan dagoan euskerazko eskaintza urriari erantzuteko asmoz\". Lau herritan hasiko dan proiektu pilotua da aurtengoa eta emoitza onak emon ezkero, herri gehiagotara luzatuko da egitasmoa.\nIllart Gumuzio: \"Garrantzitsua da ahalegin kontziente bat egitea euskeraz egin diran lanak eta itzulitakoak batu eta gure herrietara ekarteko. Uste dot gure esku be badagoala herritarrak euskerazko edukiak konsumitzera ohitzea\".\nHolan, aurtengo zemenditik datorren urteko zezeilera arte Zure platerean hasten da mundua, Izurde mutikoa, Lupin III, Euskal Herritxo Bertsonlari Txapelketa Nagusiaren finala, The snow queen, Nire zirkua, Black is Beltza II: Ainhoa, Gabi, Emakumea film laburra (bost laburmetrai), Elkano. Lehen mundu bira, Go!azen telesailaren atzen kapitulua eta Irabazi arte bigarren denporaldiko lehen kapitulua proiektauko dira Lasarte Aretoan.\nZINUEMA bonuak\nLanak ikusteko, saio bakoitzeko sarrerez gainera, bonu sistema bat egongo da, eta 20 euroren truke 10 eduki malgutasunez ikusteko aukerea egongo da. 1.500 bonu inprimau dira, eta sarrerak txartelakaz trukatu beharko dira emonaldien aurretik. Bonua erosten dabenek sarrera merkeagoa izango dabe eguneko txartela erosten daben norbanakoek baino.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001270", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzan ospatuko da Arratia, Ubide, Zeberio eta Otxandioko XXI. Mendizale Eguna\nJoko Alai, Ganzabal, Arginatx, Mirugain, Austarri, Amexier eta Lamino mendi taldeetakoak hamabost kilometroko ibilbidea egin eta eguna batera pasauko dabe domekan.\nUrtero lez, Mendizale Egunak Arratia, Ubide, Zeberio eta Otxandiko mendizaleak batuko ditu eta hogeta batgarren edizino hau Areatzan izango da. Holan, urri lehenengoaren 23an Joko Alai, Ganzabal, Arginatx, Mirugain, Austarri, Amexier eta Lamino mendi taldeetako kideak eta izena emoten dabenak Areatzako plazan batzera deituta dagoz, goizeko 09:00etan.\nHasteko, bolanderea bota eta honegaz batera urtengo dira oinez bertaratutakoak, Lamino Kirol Klubak prestatutako hamabost kilometroko ibilbideari hasikerea emoteko. Ibili bakarrik ez, inguruko toponimia erakusteko kartelak ikusteko aukerea be egongo da, Xabier Iturriaga Lamino taldeko presidenteak azaldu dauanez: \"Hamabost kilometroko ibilbide honetan, 40 kartel edo ipini doguz. Honetaz aparte, inoz erabili bako pista bi zapaldu doguz\". Bide barri honeek Areatzako Mendi Martxarako zabaldu ebezan urri lehenengoan.\nMartxa erdikaldean horniketa puntu bat egongo da, Kerexekoatxa eta Potin Potingo iturrien artean. Horrezaz gain, ibilbidea plazan amaitu eta bertan parrilladea egongo da parte hartu dabenentzako; \"egun polita izaten da\" dino Iturriagak.\nMendizale egunerako izen emotea, herri bakotxeko mendi taldean egingo da. Hau da, Areatzan, Lamino Mendi taldean; Arantzazun, Arginatxen; Lemoan, Ganzabalen; Ubiden, Amexierren; Zeanurin Joko Alain eta Zeberion, Austarrin.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001271", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan inaugurauko da Zeberioko pumptrack barria\nEguerditik aurrera modalidade desbardinen erakustaldiak, musikea, jana eta edana egongo dira pista barriaren inaugurazino jaian.\nUrri lehenengoaren 22an, 12:00etan hasiko da Zeberioko Ermitabarri auzoan eregitako pumptrack zirkuitu barriaren inaugurazino jaia. Pista zirkular honeek hainbat aldats gora eta behera ditue, motor bako gurpildun ibilgailuakaz abiadura hartzeako dagoz pentsauta. Eskualdean zabalduten dan bigarrena da hau, Lemoakoagaz batera.\nHasteko bizikleta, patinete eta skateakaz egingo dabe zirkuitua adituek, herritarrei pumptrack-a zelan erabili erakusteko. Gero, 13:30etik aurrera herritarrak izango dira pista barria probauko dabenak; hau erabilteko, kaskoa janztea da baldintza bakarra. Bitartean danontzako janari eta edariak egongo dira, musikeak lagunduta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001272", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Ogi erdia eta liburu bat' ipuin kontaketea egongo da bihar entzungai\nInes Bengoak eta Iosu Lizarragak kontauko dabez helduentzako istorioak Igorreko liburutegian hilaren 21ean, 19:00etan.\nUrri lehenengoaren 21ean, barikua, Ines Bengoa ipuin kontalariak eta Iosu Lizarraga akordeoi joleak Ogi erdia eta liburu bat ipuin kontaketea egingo dabe Igorreko liburutegian, 19:00etatik aurrera. Bertan, literaturea ahoz-aho transmitiduten zanetik gaur egunera arteko kontakizun ugari egongo dira entzungai hamasei urtetik gorakoentzako: Sherezade, Emilia Pardo Bazan, Hector Gomez Navarro edo Sorche Nic Leodhasenak, tartean.\nEuskerazko zein gaztelaniazko kontakizunak entzungo dabez bertaratutakoek; sasoi, giro eta genero desbardinetakoak. Bengoak kontautako istorio honeek, Lizarragaren akordeoi doinuekaz batera, \"liburutegientzako omenaldi\" bat dala azalduten dabe sortzaileek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001273", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Liburutegi Eguna ospatuko da Zeberion\nIrakurketa buztartuteko jarduerak, eskulanak eta Kiki pailazoaren ikuskizuna egongo dira bariku arrastian.\nHilaren 21a, barikua, Liburutegi Eguna izango da Zeberion. Txikerrenen irakurzaletasuna buztartuteko helburuagaz, hainbat jarduera antolatu ditu Udalak, arrastian zehar plazan eta ludotekan egingo diranak.\nJarduera honeek 18:00etan hasiko dira. Alde batetik, ludotekan eskulanak egiteko aukerea egongo da eta plazan ostera, irakurketea buztartzeko hainbat jarduera egingo dira. Honeek amaituta, 19:30ean Kiki pailazoaren ikuskizuna egongo da, hau be plazan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001274", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Herriko eta Hego Amerikako erritmoak batuko dira gaur\nCeleste Aguero eta Garazi Basterretxeak La encendida emonaldi poetiko musikala eskainiko dabe Bediako liburutegian, 18:00etan.\nGaur arrastian, hilak 19, La encendida emonaldia taularatuko dabe Bediako liburutegian Celeste Aguero eta Garazi Basterretxeak. Emonaldi poetiko musikal honek Euskal Herriko eta Latinoamerikako erritmoak, doinuak eta berbak batzean ditu, ozeanoaren alde bietako abesti eta poemen bitartez, garai desbardinetako ahots, burruka eta ametsak konpartiduteko helburuagaz\nAguerok poemak irakurteko ardurea izango dau, \"cuatro venezolano\" izeneko musika tresnearen laguntzeagaz. Basterretxeak barriz, perkusinoagaz lagunduko deutsa Aguerori. Emonaldiak une lasaiak zein jantzan egitekoak izango dauz; xuxurlatu eta arpegioak batetik, kunbia eta txakarera erritmoak bestetik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001275", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ikastaroetan plaza libreak dagozala gogorarazo dau Kultur Etxeak\nHilaren 25era arte igorreztarrek emon daikie izena eta gainontzeko lagunek, hilaren 26tik aurrera egin ahalko dabe matrikulea.\nIgorreko Kultur Etxean hainbat ikastaro dagoz hasita baina euretako batzuetan, plaza libreak dagoz oindino be: umeen akrobaziak, yoga, hipopresiboak eta literatura tailerrean. Plazak beteteko, Igorren erroldatutako bizilagunek urri bigarrenaren 19tik 25era emon ahalko dabe izena eta hilaren 26tik aurrera, igorreztarrak ez diranei be zabalduko jakie aukerea. Izena oin emoten dabenek zemendian hasi ahalko ditue klaseak. Gainera, abenduan 2023ko ikastaroetarako plaza barriak urtengo dirala argitu dabe Kultur Etxetik.\nUmeen akrobazia ikastaroan berbarako, hiru talde dagoz eta martitzenetan izaten dira saio guztiak. Hasibarrien klasean hiru plaza libre dagoz; saio honeek zazpi eta hamabi urte bitartekoentzako dira, 16:40tik 18:00etara. Hasibarriak ez diran zazpi eta hamabi urte bitarteko taldean barriz, plaza bakarra dago eta saio honeek 18:00etatik 19:20ak arte izango dira. Hamabi urtetik gorakoentzako be badago plaza libre bat, saio honeek 19:20etik 20:20ra arte izango dira.\nYoga klaseak ostera, martitzen eta eguen goizean Kultur Etxean, eta arrastietan eskolan emoten dira. Lehenengo taldeak 11:30etik 13:00etara praktiketan dau eta plaza bakarra dago libre. Arrastiko taldean barriz, 18:15etik 19:45era, beste plaza bat dago libre.\nHipopresiboak ikastaroaren saioak be martitzenetan dira, Kultur Etxeko jantzagelan. Talde bi dagoz, 17:00etatik 18:00etara batetik eta 18:15etik 19:15era arte bigarrena. Aukera bietan dagoz plazak libre, bi lehenengoan eta bost bigarrenean.\nAmaituteko, literatura tailerra be emongo da Kultur Etxean. Honek saio bi baino ez ditu izango, zemendiaren 21ean eta abenduaren 19an, 17:00etan hasi eta 18:30ak arte. Bertan bost plaza dagoz hutsik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001276", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago Arantzazuko Argazki Lehiaketea\nIrabazten daben argazkiakaz datorren urteko egutegia egingo dau Udalak lehenengoz.\nArantzazuko Udalak herriko lehenengo argazki lehiaketea antolatu dau aurten, 2023 urteko egutegia beteteko helburuagaz. Argazkiotan Arantzazuko bazter eta paisajeak agertu beharko dira eta bakotxaren proposamenak abenduaren 2a baino arinago bialdu behar dira helbidera.\nEgutegiaren formatua ez da oindino ebatzi eta argazki bakarrak irabazten badau, horregaz egingo da egutegi osoa. Argazki nahikoa egon ezkero barriz, honeek be erabiliko dira hilez-hile bat agertuteko. Edozein kasutan, irabazleentzako sariak egongo dirala aurrreratu dau Udalak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001277", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Final-laurdenetako ligea galtzean hasi dau Danel Elezkanok\nLau eta erdiko txapelketan lehiatu zan Dimakoa zapatuan baina 22-7 galdu eban Unai Lasoren kontrako partidua.\nLau eta erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian Unai Laso izan dau aurkari Danel Elezkanok Labriten. Zapatuan jokatu zan partidua eta Lasok Elezkano II erraz gainditu eban, 22-7. Emoitza horrek, ligaxkako B multzoko atzen postuan itxi dau Dimakoa eta finalaurrekoetara ailegau gura izan ezkero, hurrengo partidu bietan dana emon beharko dau, Ezkurdia eta Elordiren kontra, hurrengoz hurrengo.\nLasoren aurka jokatutako partidua laburra izan zan, 35 minutu eta 139 pelotaka on baino ez. Hasikera baten partidua bardinduta egongo zala pentsau eben ikusleek, baina gitxi iraun eban lehia estuak, 5-4tik aurrera aldea hamar tantutik gorago egon zan eta: 15-4, 15-5, 19-5, 19-6, 20-6, 20-7 eta 22-7.\nFinal-laurdenetako hurrengo jardunaldia be Iruñan jokatuko dau Elezkano II.ak, Ezkurdiaren aurka urri bigarrenaren 22an, zapatua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001278", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Dimako ludotekea\nArrastiro zabalduko dauz ateak ludotekeak astebarruan, gaztelekua barriz barikuetan egongo da zabalik.\n2022-2023 ikasturterako ludoteka zerbitzua astea hasi orduko ipini da martxan Diman eta gaztelekuak bardina egingo dau barikuan. Biak egongo dira Zaztaparrak taldeko kideen ardurapean.\nLudotekan, lau eta hamabi urte bitarteko umeak batu ahalko dira astelehenetik barikura, 16:30etik 18:30era eskolak dagozan egunean. Gaztelekua barriz, hamabi eta hamazortzi urte bitarteko gazteek erabili ahalko dabe barikuro, 19:00etatik 21:00etara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001279", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gurasoentzako euskera eskolak doban izango dira Kubulun\nUrri bigarrenean zehar emon daikie izena, dirurik aurreratu behar barik, euskera maila guztietako gurasoek eta ordutegi eskaintza zabala dago aukeran.\nIgorreko Udaleko Euskera Zerbitzuak gurasoak euskalduntzeko kanpaina bat abiatu dau, eurentzako AEKn euskerazko eskolak doban dirala gogora arazoten. Holan, hileon AEK-ko Kubulu Euskaltegian izena emotera animau dabez gurasoak. Eskolak astean bitan izango dira eta \"maila eta ordutegi guztiak\" eskaintzen ditue.\nGurasoentzako bakarrik ez, euskera eskolak urtero dira doban merkatari eta 0 mailako ikasleentzako be. Besteek, matrikula egiterakoan dirua aurreratu behar izaten dabe, halanda be, urte amaieran bueltetan jakie. Guraso, merkatari eta 0 mailakoek barriz, ez dabe dirurik aurreratu behar.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001280", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jokatu dira Udagoieneko VIII. Txapelketako lehen finalak\nHurrengo finalerdiak bariku arrastian jokatuko dira eta hilaren 28ko finalakaz amaituko da Dimako kiniela formatuko txapelketea.\nDimako Txumuluxueta Pelota Klubak antolatutako Orbela Udagoieneko VIII. Txapelketea hiru jardunaldiko torneoa da, kiniela formatuan jokatuten dana. Hau da, jokalari bi izan barik, hiru dira pelotalekuan batzean diranak eta tartekatuta jokatuten dabe partidu bardina. Kadeteen, andren eta nagusien partiduak dira eta lehenak barikuan jokatu ziran Dimako frontoian.\nKadete mailan Txumuluxuetako Rekalde II, Lagun Onak taldeko Mandaluniz eta Joko Alaiko Egilior lehiatu ziran. Lehen partidu hau etxekoak irabazi eban, Rekalde II-k, 22 tantuetara helduta. Zeanuriko Egilior hamazazpigaz geratu zan eta Mandaluniz hamabostegaz. Andrazkoak barriz Barrokal bergararra, Aloña Mendiko Etxegarai eta Olaldeko Galeano. Partidu hau Barrokalek irabazi eban, Etxegarai hamazortzi eta Galeano hamabost tantugaz itxita. Nagusiak ostera, Rekalde dimoztarra, Erkiaga II zeanuriztarra eta Erreka taldeko Apezetxea. Nagusien finalerdiko lehen irabazlea Erkiaga II izan zan, ostetik Rekaldek hamasei tantu lortu ebazan eta Apezetxeak hamalau.\nHilaren 21ean, barikua, jokatuko dira hurrengo partiduak Dimako frontoian 19:00etan eta beraz, orduan ebatziko dira hilaren 28ko finalak jokatuko dabezan jokalariak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001281", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hiru Hiriburuetako txapeldunordea izan da Amaia Aldai\nOlatz Arrizabalagak eta Andrea Capellanek 15-22 irabazi eutseen Amaia Aldai eta Nora Mendizabaleri Donostian jokatutako finalean.\nDomekan jokatu da, Atano III pelotalekuan Kiru Hiriburuak Txapelketako final nagusia. Txapela Capellan eta Arrizabalagak jantzi eben, Aldai eta Mendizabalen kontrako partidua 15-22 irabazi ostean. Partidu gogorra izan zan eta maila handia erakutsi eben lau pelotariek.\nUrdindunak hasikeratik ipini ziran aurretik, dimoztarrak eta andoaindarrak ezin izan eutsien bueltea emon, burrukan gogor egin arren. Partidu ostean egindako adierazpenetan, Aldaik onartu eban aurkariak gehiago izan zirala: \"Nik uste dot kriston partidua egin dabela eurek, gu baino gehiago izan dira eta gu saiatu eta saiatu arren, irabazi egin dabe\". Ha-ta guzti be, egindako lanagaz danak \"harro egon daitekezala\" gehitu eban Dimako pelotariak.\nAinhoa Romero\nAinhoa Romero lemoaztarrak be jokatu dau Hiru Hiriburuak Txapelketako finala, pelota mistoko gazteen mailan. Baina hau be, txapeldunorde tituluagaz geratu da. Nagore Galeano eta Leire Galeanok lortu eben garaipena, Romero eta Anituari 18-7 irabazi ostean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001282", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ligako lehen garaipena lortu dabe zekorrek Irunen\nZaisa Txingudi taldea izan dabe aurkari eta 12-19 irabazita bueltau dira zekorrak Arratiara.\nZapatuan Irunen jokatu dau Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak Euskal Ligako Bigarren Mailako hirugarren jardunaldia, Zaisa Txingudi taldearen kontra. Aurten irabazitako lehen partidua izan da, arratiarrak 12-19 gailendu ziran zelaian.\nArratiarren entsegu guztiak heldu ziran lehen zatian eta 0-19 ipini ziran aurretik. Irungoen tantuak ostera, partiduko atzen 5 minutuetan heldu ziran. Pozik agertu zan Ekaitz Duñabeitia entrenatzailea baina arratiarrak gitxi zirala-ta, amaieran igarri zala adierazo eban. Datorren partidua San Txismen jokatuko dabe Iruña R.C. taldearen kontra, hilaren 29an, zapatu arrastian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001283", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Harrobi bigarren postuan dago, liderragaz bardinduta\nArratiako andren talde biek garaipena lortu dabe atzen jardunaldian; gizonezkoetan barriz, lehen taldeak bardindu eta bigarrenak galdu egin dau astegoienean.\nAndrazkoen Arratia Ak domekan jokatu dau Urbietan, Santanderreko Racing B taldearen kontra eta 2-1 irabazi eben etxekoek. Holan, bigarren partidua irabazita sei puntu lortu dabez daborduko, hamaikagarren postura igonda. Hurrengo partiduan Pradejon B taldea izango dabe aurkari; urri lehenengoaren atzen astegoienean jokatuko da, astegoien honetan deskantsua izango dabe eta.\nArratiako andren B taldeak be domekan jokatu dau Berrio-Otxoa taldearen kontra eta 2-5 irabazi eben, aurten irabazitako lehen partidua izan da eta zazpigarren postuan dagoz andrak, 4 puntugaz. Hilaren 22an, Bilbao Artizarrak taldeko andrak etorriko dira Urbietara, zapatu iluntzean, 20:00etan.\nUrbietako gizonezkoen taldeentzako barriz, bosgarren jardunaldia garaipen bakoa izan da. Batetik, Arratia Ak Lekeition bina bardindu eta puntu bakarra ekarri dabe bueltan. Holan, seigarrren postuan kokatu dira bederatzi puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Arratiak San Ignacio A taldearen kontra hilaren 22an, zapatua, arrastiko 17:45ean.\nArratia B barriz jaitsiera postuetan dago, partidu bakarra irabazi eta gainontzekoak galduta. Oingo jardunaldian Ibarsusi izan dabe aurkari eta 2-1 galdu dabe. Datorren partidua Urbietan jokatuko da Umore ona taldearen kontra, hilaren 22an 15:30ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik Umore Ona taldearen aurka jokatu dau bosgarren jardunaldia eta 1-2 irabazi dabe Usansolon jokatutako partidua. Holan, hamairu puntu ditue daborduko eta bigarren postuan dagoz, liderragaz bardinduta. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Atxulaur A taldearen kontra hilaren 22an, zapatua, arrastiko 16:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001284", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mendien inguruko jardunaldia egongo da Artean domekan\nArteako Herriko Bentan egingo dabe jardunaldia.\nUrri bigarrenaren 16an izango da mendien inguruko jardunaldia Artean eta egun osoan zehar jardun desbardinak egongo dira. Berbaldi, bazkari, dokumental eta solasaldiak, besteak beste.\n12:30ean emongo deutsie hasikerea jardunaldiari hitzaldi-eztabaida bategaz, Pablo Batalla Cueto, historialari eta kazetariaren eskutik. 14:30ean Herri Bazkaria egongo da, baba janera apuntetako 94 602 88 55 zenbakira deitu behar da. Bazkal ostean, kafe-dokumentalean, Jennifer Peedom australiarraren Mountain piezea egongo da ikusgai. Dokumentalaren ostean, solasaldi irekian parte hartzeako aukerea egongo da, Silvia Trigueros, Txomin Uriarte, Jon Lazkano eta Gotzon Idirinegaz batera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001285", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Makatzak Arratiako talde ekologisteak Aramotzera urtekerea antolatu dau\nDomeka honetan izango da urtekerea, Igorreko udaletxean hasita, goizeko 09:00etan.\nDomekan Makatzak talde ekologisteak Aramotzera urtekerea antolatu dau. Gure ingurune naturalaren krisia salatuten dau taldeak. Horregaitik, urtekera honen bitartez bertakoa ezetutera eta defendidutera animetan dabe jentea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001286", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur ospatuko da Euskal Jaia Areatzan\nBazkariaren prezioa 17 euro dira eta txartelak Areatzako tabernetan erosi daitekez eguazten gauera arte.\nAreatzako Euskal Jaia badator eta bertan, euskal sukaldaritza zaharra edo tradizionala dastatzeko aukerea egongo da. Goizean bertako produktuen dastaketea; bazkarian, marmitakoa, saiheski errea eta pantxinetea, gura izan ezkero sagardaoagaz edo ardaoagaz eta iluntzean berakatz-zopea.\nMerkaduak eta musikeak osotuten dabe egitaraua. Inguruko nekazari eta artisauek 25 postu inguru ipiniko dabez plazan eta inguruetan.\nGoizean, nekazal eta artisau azokeagaz hasiko da jaia, bertako produktuen dastaketea be goizean zehar izango da, 11:30ean eta 12:30ean gaztaia dastatu ahal izango da eta 12:00etan eta 13:00etan txakolina eta bermuta. Parte hartzeako izen emon behar da Gorbeialdeko postuan. 13:00etan Akelarre Grass Brass taldeak kalejirea egingo dau herriko kaleetan zehar.\nHerri bazkaria 15:00etan izango da frontoian eta bertan euskal sukaldaritza tradizionaleko jatekoak dastatzeko aukerea egongo da. Hasteko, gilda bat egongo da; lehenengo plater moduan, marmitakoa; bigarrena, saiheski errea tximitxurriagaz eta postretzat, pantxinetea. Hau dana, ogia, ura, kupeleko sagardaoa eta urteko ardaoagaz. Gero kafea.\nArrastiko 18:00etan, Frakazuri Gazte Asanbladeak antolatuta, kuadrillak Herri Olinpiadetan neurtuko dira. Ostean, 19:00etan, kalejirea egongo da Arratiako Eingo eskolako trikitilariakaz. Afaltzeko, 20:30ean, berakatz-zopea egongo da. 21:00etan, Lehian taldeagaz erromeria egongo da plazan eta ostean Oihan Vega dj-ak luzatuko dau jaia goizaldera arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001287", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Landa eremuko Andren Nazinoarteko Eguna ospatuko dabe Diman\nAmama pelikulea egongo da ikusgai eta andrek ekoiztutako km0 produktuak be probau ahalko dira.\nUrri bigarrenaren 15ean ospatuko dabe Lan eremuko Andrazkoen Nazinoarteko Eguna Diman. Andraizea talde feministeak hainbat ekintza prestatu dauz. Arrastiko 18:30ean Amama pelikulea ikusi ahalko da jubilauen lokalean. Pelikulearen ostean, andrak ekoiztutako km0 produktuen degustazinoa egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001288", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aitzol Atutxak eta Unai Aldapek ezin izan dabe Bizkaiko Binakako Txapelketea amaitu\nXabier Gartzia \"Utxu\" eta Julen Mendieta bosgarren geratu dira.\nSei bikotek hartu dabe parte atzo Basaurin ospatutako Bizkaiko Binakako Aizkolari Txapelketan. Xabier Gartzia \"Utxu\" eta Julen Mendieta arratiarrek bosgarren postua lortu dabe. Aitzol Atutxa eta Unai Aldaperen kasuan, ezin izan dabe txapelketea amaitu Atutxak garriko arazoak euki ditualako. \"Garria txarto euki dot, aurrekoan pentatloira ez nintzan joan eta ondo nauelakoan ja, baina lan erdietan geratu egin behar izan naz\", adierazo deutso BEGITU-ri Atutxak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001289", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan Dantzan Plazaz Plaza egongo da Lemoan\nDurundi Barri jantza taldeak prestatu dau jarduerea. Barikuan arrastiko 18:30ean Txoanen batuteko aukerea egongo da.\nPlazaz Plaza jantzaldia 2019 egin zan lehenengoz, aurten be plazea girotuteko asmoagaz datoz. Durundi Barri jantza taldeak BEGITU-ri azaldu deutso 2018an taldearen bizi iraupena kolokan egoala, jantza-irakasle baten faltan egoan taldea. Egoereri aurre egiteko gurasoek erreleboa hartu eta taldearen ardurea hartu eben.\nGaur egungo egoerea hobea izan arren, proiektuan sartu gura daben familiak dagoz baina jantza-irakasleen faltea dala-ta, umeen ratioak gura dabezanak baino txikiagoak dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001290", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan, musika jaialdia egongo da Basoan\nKaserna, Lentejas, Foterie, Puro hasta luego, Kutxaratxas eta Niño feriante taldeek kontzertuak eskainiko dabez Arteako Bildosola auzoan dagoan Basoa defendatzileen etxean.\nMusika estilo desbardinak batuko dira jaialdian. Kasernak, rock, reggae, funk eta musika elektronikoaren eragina dauka. Ahotsetan, hip-hop estiloa da nagusi. Lentejas taldea, belaunaldien arteko punk banda transfeminista bat da. Foterie taldea Arteako Foterie etxeko musikariek osotuten dabe: Danilok, gitarrea eta ahotsa; Antonek, bajua; Juanek, bateria; eta Mikelek, gitarrea eta armonikea. Arteakoa be bada Puro hasta luego taldeko kideetako bat: Ilia Mitxelena. Taldeak, ikuspegi feministako kantautore musikea egiten dau. Kutxaratxas talde gasteiztarrak, bluegrass, rumba eta soinu irlandarrak nahastuten ditu. Azkenik, Niño Feriante bikoteak, inprobisazinoz eta poemaz betetako kontzertuak eskaintzen ditu perkusinoaren, gitarrearen, biolearen eta bateriaren laguntzeagaz.\nKontzertuen artean, aldarrikapen mezuetarako eta giza eskubideen defendatzaileen lekukotasuna entzuteko aukerea be egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001291", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Otzarretara ibilaldia eta pago motzen gaineko gogoetak antolatu dauz Parketxeak\nOndarearen Europako Jardunaldien barruan, zapaturako, urri bigarrenak 15, Otzarretara ibilaldia antolatu dau Areatzako Parketxeak.\nSaldropotik 10:00etan urtenda, Otzarretara joango dira partaideak eta han, Juanjo Hidalgo historialariak pago motzez gainean jakin beharrekoak azalduko dauz, Pago motzak, iraunarazi beharreko altxorra izeneko berbaldian. Paraje eder horretan, pago motzek, kultura eta natura batu eta historia kontau egiten dabelako babestu beharreko altxorra da historialariarentzat.\nOndarearen Europako Jaurdunaldien aurtengo gaia, Ondare Iraunkorra da, gure kultura ondarea babesteko ze pausu emon daitekezan aztertzera konbidatuten dauana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001292", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oingo zapatu-domekan jaiak ospatuko ditue Arantzazun\nOingo zapatu-domekan, Arantzazun sanfaustoak ospatuko ditue, herriko mugetatik zeharreko ibilaldiagaz eta herri bazkariagaz, besteak beste. Kantuan eta jantzan egiteko aukerea be ez da faltauko.\nZapatuan, 09:00etan, plazan hasiko da Arginatx Mendi Elkarteak antolatutako herriko mugetatik zeharreko ibilaldia. Partaideek hamaiketakoa izango dabe Industrialdean. Bazkalorduan, 14:30ean, babak jango ditue Arantzazukoek bazkari herrikoian eta bazkalostean, 17:00etan, kantuan eta jantzan egiteko aukerea izango dabe Inguma taldeagaz. Egunari amaierea emoteko, Olatz Txurruka egongo da dj lanak egiten Herriko Tabernako terrazan.\nDomekan, merkadua egongo da plazan 10:00etatik14:00etara. Arratiako artisauak, erropa barriak eta bigarren eskuko musikea eta liburuak egongo dira salgai bertan. Eguerdiko 12:00etan, ipuin kontaketea egongo da umeentzat, udaletxeko goiko lokalean. Rakel Imaz izango da ipuin kontalaria eta Munstroak, printzesak eta sorginaren bat kontaketea. Publiko helduagoarentzat bakarrizketea egongo da 14:00etan, Herriko Tabernan. Txikik egingo dau eta 40 urte eta aldapan behera niek da bakarrizketearen izena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001293", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lisette Cintadok brontzea lortu dau Europako Gazteen Taekwondo Txapelketan\nZeberioztarrak 63kilotik gorako andrazkoen kategorian hartu dau parte.\nUrri bigarrenaren 6an eta 7an jokatu eban Rigan, Letonia, Europako Gazteen Taekwondo Txapelketea. Cintadok hirugarren postua lortu eban, brontzea, 63 kilotik gorako andrazkoen kategorian.\nZeberioztarraren lehen Europa mailako txapelketea izan da eta Espainiako selekzinoagaz joan da Letoniara. Hiru konbate jokatu ebazan Cintadok eta finalerdietako konbatea galdu eban. Oso pozik agertu da egindako lanagaz eta junior denporaldia ixteko \"modu itzela\" izan dala azpimarratu dau kirolariak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001294", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Undurragako urtegia ezetuteko ibilbidea egongo da zapatuan\nZeanuriko urtegiari bueltea emon eta bertako errotak ikusteko aukerea egongo da, Gorbeia Turismoren eskutik.\nUrri bigarrenaren 15ean, Gorbeia Turismok gidatutako bisitea egongo da Zeanuriko Undurraga urtegian. Ordu biko bisitea izango da, sei kilometro eta erdiko ibilbidean egitekoa. Hasteko, Errotabarri errotan egingo dabe bisitariek geldialdia. Honen funzionamentua eta errotarien lanbidera hurbilduko dira parte hartzaileak. Honen ostean presara joan eta honen historia zein funzionamentuaren inguruko azalpenak entzungo ditue.\nHitzordua, 11:00etan izango da, Zeanuriko plazan. Baina aurretik, izena emon behar da basquemountains webgunean. Hamabi urtetik gorakoentzako prezioa hiru eurokoa da, ibilbidea amaitzerakoan, Txoko Sagarna tabernan aldatu daiteke sarrerea pintxo-potea egiteko. Sei eta hamabi urte bitartekoek barriz, euro eta erdi ordaindu beharko dabe, freskagarri bategaitik aldatu daitekeana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001295", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bertso jaialdi musikatua egongo da barikuan Diman\nArrastiko 19:00etan emongo jako hasikerea saioari Dimako eskolako kamaran.\nGaiak Idoia Anzorandiak ipiniko dauz. Musikearen atala, Garikoitz Otamendik eta Araitz Bizkaik ipiniko dabe. Holan, protagonistak bertsolari ezagunak eta ibilbide luzekoak izango dira. Uxue Alberdi, Oihana Bartra, Beñat Gaztelumendi eta Etxahun Lekue arituko dira bertsotan astegoien honetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001296", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaiak irabazi dau Euskal Herriko Bote Luzeko Txapelketea\n8-2 irabazi eban Bizkaiak Otxandion jokatu zan partidua.\nLur Ziarrusta, Mikel Aurrekoetxea, Mikel Beldarrain eta Ander Varela arratiarrak izan dira taldearen parte. Bestalde, Eneko Uribe, Ander Antxia, Ander Martin eta Egoitz Amantegik osotu eben Bizkaiko taldea.\nHasikeratik aldea atera eban Bizkaiko taldeak, 3-2 egotetik, 8-2 egotera igaroz. Autengoa zazpigarren ekitaldia izan da eta azken seiretan lez Bizkaia izan da nagusi, parte hartu dauan guztietan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001297", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Orbela Pelota Txapelketea barikuan hasiko da\nUdagoineko txapelketeari barikuan emongo jako hasikerea, arrastiko 19:00etan.\nUrri bigarrenaren 14, 21 eta 28an jokatuko da txapelketea. Kadete, andra eta nagusien mailak hartuko dabe parte eta kiniela formatuan jokatuko dabe. Txumuluxueta Pelota Klubak antolatutakoa da txapelketea.\nKadete mailan, Rekalde II (Txumuluxueta), Mandaluniz (Lagun Onak) eta Egilior (Joko Alai), neurtuko dira. Andrazkoen kasuan, Barrokal (Bergara), Etxegarai (Aloña Mendi) eta Galeanok (Olalde) jokatuko dabe. Nagusien kategorian, X. Rekalde (Txumuluxueta), Erkiaga II (Joko Alai) eta Apezetxea (Erreka) arituko dira Dimako frontoian.\nHilaren 28an ospatuko da finala, arrastiko 19:00etan Dimako frontoian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001298", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Gure jangela osasuntsuak' antzezlana eta merienda osasungarria antolatu dabe gurasoek eskolako patioan\nDatorren barikuan, hilak 14, 16:30ean, Igorreko Inazio Zubizarreta Guraso Elkarteak antolatuta, Katiuska ta Katilu konpainiak Gure jangela osasuntsuak antzeztuko dau eskolako patioan eta ostean merienda osasungarria egongo da bertaratutakoentzat.\nHonegaz umeen jateko ohituretan eragin gura dabe, osasuntsua izan daiten. Katiuska ta Katilu Hezkuntza eta Antzerki Biziak izeneko konpainiak, arte plastiko eta eszenikoak, ikuspegi ekologista eta feministatik balioetan oinarritutako lanak eskaintzen ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001299", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Joseba Sarrionandia eta Ines Osinagaren ikuskizun poetiko-musikala egongo da barikuan Lasarte Aretoan\nIluntzeko 20:00etan, eskainiko dabe Katuen kontuak ikuskizun poetiko-musikala.\nJoseba Sarrionandia idazlearen testuei Ines Osinaga abeslariak ipiniko deutse ahotsa eta musikea.\nKatuen kontuak oin dala hamar urte Joseba Sarrionandiak Habanan sortutako dozena bat testu dira. Ines Osinagaren ahotik, trikitixea edo ukeleleagaz lagunduta entzungo dira testuok. Itziar Garaluce artista bisualaren irudiek jantziko dabe ikuskizuna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001300", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jean-Luc Godard-en 'Al final de la escapada' pelikulea dakar Igorreko Zineklubak\nJean-Luc Godard-en heriotzaren hile bat beteten dan egunean, urri bigarrenak 13, 20:00etan, Igorreko Lasarte Aretoan, zuzendari frantsesaren Al final de la escapada (À bout de souffle, 1960) pelikulea egongo da ikusgai.\nPelikula honek ordura arteko narrazino kode guztiak apurtu, eta Nouvelle Vague mobimentuari hasikerea emon eutsan. Jean-Paul Belmondok eta Jean Seberg-ek antzezten dabez paper nagusiak eta hainbat sari jaso ebazan; tartean, zuzendari onenari Berlinalen edo Frantziako zine kritikoen pelikula onenari saria.\nSinopsia\nMichel Poiccard (Jean Paul Belmondo) zinezalea da eta Bogarten jarraitzailea. Parisera joateko Marseillan auto bat lapurtu ondoren, poliziako motorzale bat hil dau gura barik. Baina egin dauanagaitik damutu barik, aurrera jarraitzen dau. Parisen, lagun bateri dirua lapurtu ondoren, Patricia (Jean Seberg) gazte burges amerikarraren bila dabil. Patriciak idazlea izan gura dau, eta New York Herald Tribune egunkaria saltzean dau Eliseoko Zelaietan. Bere ametsa Sorbonan matrikulatzea eta egunen batean idaztea da. Michelek ez daki polizia bere bila dabilala.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001301", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jantza ikastaroak antolatu dauz Austarri Kultur Elkarteak\nJantza ikastaro bi jarri ditue martxan Zeberion.\nJantza karibearrak eta jantza-plaza eskainiko dabez. Dantza karibearrak urri bigarrenaren 10ean hasi ziran eta astelehenetan egingo dabez, arrastiko 18:00etatik 19:00etara. Prezioa parte-hartzaile kopuruaren araberakoa izango da eta informazinoa edo apuntau gura izan ezkero helbidera idatzi.\nDantza-plazaren kasuan, barikuan hasiko dira eta frontoian egingo dabez saioak. Barikuetan 18:15etik 19:15era izango dira saioak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001302", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Elezkanok Artola kanporatu dau\nDanel Elezkanok Alegiako aurrelariaren kontra irabazi eban Villabonan jokatutako partidu bardinduan (22-19).\nDanel Elezkanok Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkarako sailkatzea lortu eban Iñaki Artolari Villabonako pelotalekuan irabazita (22-19). Alegiako aurrelaria atzen minutuetara garaipena lortzeako aukerakaz helduko zala irudien, baina saketik falta egin eta kanporatzera kondenau eban bere burua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001303", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lehenengo partidu biak galdu dabez zekorrek\nZekorrek ezin izan eben irabazi zapatu arrastian Zarautz Beltzak taldearen kontra (10-18).\nGaztedi taldearen kontra hasi eban ligea Arratiako taldeak hilaren 1ean, partidu ha 27-10 galdu eben arratiarrek; hurrengoa San Txismen jokatuko zan hilaren 8an Zarautz Beltzak taldearen kontra, zapatu arrastian, eta 10-18 galdu eben Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak etxeko taldekoek. Partidua irabazten hasi eben arratiarrek, baina bueltea emon eutsan kanpoko taldeak. \"Ointxe, lesino batzuk daukaguz, jente faltea, gauza asko hobetuteko, baina apurka-apurka partidurik partidu joango gara hobetuten\" adierazo eban Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak.\nDatorren partidua Irunen jokatuko dabe Zaisa Txingudi taldearen kontra, zapatuan hilak 15, 16:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001304", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hiru Hiriburuak Txapelketako finalera heldu da Amaia Aldai\n22 eta 10 irabazi eban dimoztarrak Bilbon jokatutako finalaurrekoa.\nNora Mendizabalegaz batera, Andrea Capellan eta Olatz Arrizabalagaren aurka jokatuko dau Aldaik urri bigarrenaren 16ko finalean. Datorren domekan Donostiako Atano III frontoian izango da Hiru Hiriburuakeko estreinako finala.\nAldai eta Mendizabalek Madalen Etxegarai eta Uxue Osesen aurka irabazi eben, 22-10. Lau pelotariek maila ona emon eben baina dimoztarrak Mendizabalegaz batera ez eban arazo handirik euki partidua bereganatzeko. 14. tantuan min hartu eban atzamar txikian baina partidua amaitzeko gai izan zan, finalerako txartela lortuz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001305", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Harrobi bigarren sailkapenean\nLemoako Harrobi bigarren dago sailkapenean eta gizonezkoen Arratia A hirugarren.\nLehenengo hiru jardunaldietan irabazi eta gero Lemoako Harrobik bina bardindu eban zapatuan Arlonagusian jokatutako partidua. Lau jardunaldiren ostean bigarren postuan dago Lemoako taldea 10 puntugaz. Datorren partidua Usansolon Umore Ona Aren kontra jokatuko dau Lemoako Harrobik hilaren 15ean arrastiko 17:00etan.\nArratia\nArratia A gizonezkoen taldeak zapatu arrastian jokatu eban laugarren jardunaldiko partidua Urbietan Gordexola taldearen kontra eta husna bardindu eban. Lau jardunaldiren ostean hirugarren postuan dago Arratia A 8 puntugaz, liderrarengandik puntu bakarrera. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dabe arratiarrek, hilaren 15ean, 16:30ean, bigarren postuan dagoan Lekeitio taldearen kontra.\nArratia B taldeak ostera ligako lehen garaipena lortu eban zapatuan Urbietan jokatutako laugarren jardunaldian 2-0 irabazita Montefuerte A taldearen kontra. Lau jardunaldiren ostean hiru puntu daukaz Arratia Bk eta 15. dago sailkapenean. Datorren partidua Ibarsusi taldearen kontra jokatuko dau Arratia Bk hilaren 16an, 10:00etan.\nAndrazkoen A taldeak 4-1 galdu eban Santandergo Monte taldearen kontra domekan, hilak 9 jokatutako partiduan. 5 jardunaldi jokatuta, Arratia jatsiera postuetan dago 3 puntugaz. Datorren partidua Santandergo Racing B taldearen kontra jokatuko dabe Urbietan, hilaren 16an 13:00etan.\nArratia Bk ostera bina bardindu eban domekan Derio A taldearen kontra Urbietan jokatutako partidua. Jardunaldi biren ostean Arratiak puntu bat dauka eta 12. dago sailkapenean. Datorren partidua Berrio-Otxoa A taldearen kontra jokatuko dau Arratia Bk, hilaren 16an arrastiko 18:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001306", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sukaldaritza osasuntsuaren ikastaroa antolatu dau Andraizeak\nTxaramela pasta agroekologikoaren egileek emongo dabe ikastaroa Diman, hilaren 19 eta 26an.\nAndraizea Dimako andra taldeak sukaldaritza osasuntsua lantzeako ikastaroa antolatu dau Txaramela Koop. Elk. Txikiagaz batera. Ikastaroak saio bi izango ditu, urri bigarrenaren 19an lehenengoa eta 26an bigarrena; 18:00etatik 21:00etara izango dira saio biak. Parte hartzeako, izena hilaren 14a baino lehenago emon behar da helbide elektronikoan edo 679 584 412 telefonora deituta. Ikastaroak bost euroko balioa dauka, Andraizea taldeko kide ez diranentzako.\nTxaramela pasta agroekologikoa ekoizten dauan kooperatiba txikia da, \"0 kilometroko\" lehengaiak eta sasoiko fruta eta barazkiak erabilita. Proiektua ur-errota zahar baten bizitza berreskuratzeko gogoagaz hasi eben eta \"agroindustriaren aurrean jaio dan alternatiba\" lez identifiketan dabe euren burua, \"ama Lurraren defensea eta elikadura burujaubetza oinarri hartuta\". Holan, ekoizpenean bakarrik ez, ume zein helduentzako ikastaro eta tailerrak be egiten ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001307", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizikletearen erabilerea garatzeko azpiegiturea hobetuten dabil Lemoako Udala\nBizikletaren Udal Estrategiari esker aparkatzeko puntuak, garbiketa eta konponketa guneak eta pumptrack-a ipini dira atzenaldian; bidegorri sarea be handituko da datorren urtean.\nLemoako Udalak, Gizartegintza eta Hirigintza sailen laguntzeagaz Bizikletaren Udal Estrategia garatu dau 2019tik aurrera. Holan, Mogikortasun Plana eta BIZIkletan proiektuak landu ditu hiru arloren inguruan: segurtasuna, aparkalekuak eta zerbitzuak. Bizikletearen erabilerea sustatuta \"mobikortasun jasangarriaren aldeko apustua\" egin dau Udalak.\nSaioa Elejabarrieta alkatea: \"Estrategiaren helburu nagusia bizikletea Lemoako uri planeamentuaren eta udal ekimenaren erdigunean kokatzea izan da (beti be oinezko mobikortasuna lehenetsita), mobikortasun jasangarri eta seguru baten testuinguruan, garraio modu honegaz lotutako lerro estrategikoak eta neurriak zehazte aldera\".\nProiektua praktikan ipinteko, atzenaldian bizikletentzako azpiegitura handitu da Udaletik. Bizikletan aparkau eta lotzeko puntuak eta bizikletak konpondu eta garbitzeko gune bi eta pumptrack-a zabaldu dira. Beste alde batetik, bidegorri sarea handitu da eta 2023an be, bide barriak zabaltzea da Udalaren asmoa; Arraibi auzoan egin dan modura.\nBeste alde batetik, Udal langileei bizikletak erabilteko deia zabaldu jakie, herritik ibilteko. Hau errazteko bizikleta bi, kasko bat eta giltzarrapo bat daukaz Udalak udaletxe osteko biltegian, langileen erabilerarako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001308", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hilaren 15ean egingo da Arratia BHIko ikasle ohien bazkaria\nSarrerak astelehenera arte, hilak 10, lortu daitekez institutuan, Txaparron eta Axular Herriko Tabernan.\nArratia Bigarren Hezkuntzako Institutuak 50. urteurrena ospatu eban 2021-2022 ikasturtean eta hau ospatzeko, ikasle ohien bazkarirako deialdia zabaldu zan maiatzerako. Atzenean bertan behera gelditu zan eta oin berreskuratu dabe ekimena. Holan, urri lehenengoaren 15ean izango da bazkaria eta honen inguruko ekitaldiak.\nHasteko, 11:30ean urteurrena ospatzeko egin zan ekitaldiaren bideo emonaldia egongo da ikusgai institutuko aretoan. Gero, bazkalduteko lekuak banatu bitartean, argazkiak aterateko txokoa egongo da, photocall-a. Bazkaria 14:30ean hasiko da; menu normala eta menu beganoa dagoz aukeran eta sarrerea erosterakoan aukeratu behar da. Horrezaz gain, bakotxak norbere edalontzia eroateko deia egin dabe. Bazkalostean barriz, bingoa eta jantzaldia egongo dira.\nIzen-emotea\nSarrerak urri lehenengoaren 10era arte lortu daitekez bide desbardinetatik. Institutuan goizero 14:15era arte, Txaparro tabernan edo Axular Herriko Tabernan. Hamabost euro balio dauz eta bertan sartzean dira sarrerako platerak, paellea, postrea, ogia, kafea eta edana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001309", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan izango da Garbeko XLII. Azokea\n10:00etatik aurrera egongo dira salgai baserriko produktu ugari eta eguerdian, herri-kirolen erakustaldia egingo da.\nUrri bigarrenaren 9an, domekea, izango da aurtengo Garbeko Azokea. Postuak 10:00etan zabaldu eta 13:30ean zarratuko dira. Guztira, hogeta hamar ekoizle inguruk hartuko dabe parte euren produktuekaz: barazkiak, frutak, gaztaia, ogia eta bestelango artisautza produktuak. Udagoiena da urte sasoirik ugariena baserrian eta bistan egongo da Garbeko salmahaietan.\nHorrezaz gainera, atzen urtean egin ez zan ikuskizuna berreskuratuko da aurten. Mikel Agirre eta Unai Osa probalariek herri-kirol erakustaldia egingo dabe 12:00etan. 1975. urtean azokea lehenengoz egin zanetik, urtero egin izan da ikuskizunen bat baina atzen urte bietan ez da holangorik eginn; 2020an COVIDaren kontrako neurriak zirala-ta ez zalako azokarik egin eta 2021ean, azokea bai baina ikuskizunik ez zan egin.\nEgokitzen jakin\nBehin baino gehiagotan desagertzeko arriskuan egon dan arren, sasoira egokituz jarraituten dau Bizkaiko azoka antxinenetako bat dan Garbeko Azkokak. 1975ean, ganadu azoka lez jaio zan, baina laster baserriko produktuak saltzeako azoka bihurtu eta ortuariak hartu eben protagonismoa. Holan jarraituten dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001310", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'ETAren agiri bulegoa' antzezlana Lemoan\nZapatuan taularatuko dau Gilkitxaro antzerki taldeak \"metraileta baten erritmoa\" daukan komedia laburra, Kotxepinen 19:30ean.\nUrri lehenengoaren 8an, zapatua, Gilkitxaro antzerki taldeak ETAren agiri bulegoa antzerki laburra taularatuko dau Kotxepin Kultur Etxean. Petral Bilbao eta Makal Xiberu protagonistatzat dituan komedia hau Ane Zabala eta Galder Perezek zuzendu eta antzezten dabe, 2019ko Durangoko Azokan estreinau ebenetik.\n\"Non hartzean dira herri honen erabakiak, bulego ala barrikadetan?\"\n\"Metraileta baten erritmoa\" daukan komedia eta \"usaintzeko teatro\" moduan definiduten dabe antzezlana. Umoretik landuta, eszenaratze kurioso bategaz Petral Bilbaoren, ETAren agiri bulegoko langilearen, kontakizuna dakar lan honek. Petral Bilbaoren lana ETAren zigiluak banatzea da eta Makal Xiberu bulegora doa eginkizun sekretu bategaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001311", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aisialdiko begirale ikastarorako dirulaguntzea izango dabe dimoztarrek\nZemendian hasi eta aprilera arte iraungo dau ikastaroak; dimoztarrek bihar arte daukie izena udaletxean emoteko epea.\nUrtxintxa Eskolak begirale ikastaroa emongo dau arratiarrentzako Diman. Kursoa zemendiaren 8an hasiko da eta hurrengo urteko aprilean amaitu. Beste arratiarrentzako izena emoteko epea amaituta badago be, Diman erroldatutakoentzako urri lehenengoaren 7a, barikua, izango da matrikulea egiteko atzen eguna. Horrezaz gain, Udalak herritarrak diruz lagunduko ditu Aisialdiko Begirale titulua aterateko orduan.\nIkastaroaren alde teorikoa betetako, bederatzi asteburutan emongo dira klaseak Diman eta hiru astegoien aterpetxean, guztira kursoaren 150 ordu teorikoak betez. Gero titulua eskuratuteko, bakotxak beste 160 ordu praktiko egin behar dauz udaleku edo bestelako ekintzetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001312", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Emakumeak Museoan kale erakusketea ikusgai dago Artean\nBilboko Arte Ederren Museoko 30 obrak urri bigarrenaren 11ra arte egongo da herriko plazan.\nBBK Artearen Ibilbidea programeari esker, Bilboko Arte Ederren Museoko artelan ugari dagoz ikusgai Arteako plazan. Martitzenean ipini dabe eta hilaren 11ra arte egongo da ikusgai. Erakusketan XV. mendetik hasi eta gaur egun arte egindako obrak egongo dira ikusgai, gai nagusia andrak diralarik, artista eta irudikapen lez.\nGuztira, 30 dira Emakumeak museoan erakusketako artelanak: margolanak, marrazkiak, kartelak eta argazkiak. Honeek kalidade handiko erreprodukzinoetan erakutsiko dira, bakotxaren iruzkinagaz batera, euskeraz, gazteleraz eta ingelesez. Iruzkinak audio bitartez deskargatzeko aukerea be badago, QR kodeen bidez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001313", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andra etorkinen topaguneak abiatuko dauz Jabekuntza Eskolako ikastaro eta tailerrak\nHilaren 16an hasita, hamabostero batuko dira Arratiara heldutako andrak Areatzan, Johana Muñoz trebatzaileagaz lanketea egiteko.\nUrri bigarrenaren 16an hasita, domekea, 11:00etatik 13:00etara hamabostero Areatzako Gaztelekuan batzeako konbitea egiten deutse Ilgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskoleak, Arratiara etorritako andrazkoei. Johana Muñoz trebatzaileagaz batera, bizi izandako migrazino prozesuak aztertu, lan eta bizitzeko eskubideak landu eta sufridutako indarkeriak eta eskura dituen baliabideak konpartiduteko. Euren jatorrizko lurraldeetako jatekoak be konpartiduteko aukerea egongo da. Parte hartzeako, aldez aurretik emon behar da izena.\nPerretxiko jangarrien ikastarorako izen-emotea zabalik\nUrri bigarrenaren 20an hasiko dan perretxiko jangarriak ezetu, batu eta jateko prestatzeko ikastarorako izen-emotea zabalik dago. Lemoako Kulturgunean izango da, Enkarna Delgado eta Marta Miramonen eskutik eta sei saio izango dauz, eguenetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001314", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago Lemoako XI. Argazki Lehiaketea\nHilaren 31ra arte jasoko dira Lemoan ateratako argazkiak eta hamabi onenakaz beteko da datorren urteko egutegia.\nLemoako XI. Argazki Lehiaketearen helburua da, argazkigintzea sustatzeaz gainera, 2023 urteko herri-egunkarirako argazkiak aukeratzea. Herritar bakotxak Lemoako argazki bakarra bialdu ahalko dau helbide elektronikora urri bigarrenaren 31 baino lehen. Udalak aukeratutako argazkigintza adituek jasotako argazkien artean hamabi aukeratuko ditue eta, aukeratuek sari bana jasoko dabe, egunkarian agertuteagaz batera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001315", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nazinoarteko mendi lasterkari onenak batuko dauz Zeanurik\nZapatuan jokatuko da Gorbeia Suzien eta lasterketea Gorbeian ikusteko, Pagomakurrera igoteko autobusak egongo dira Zeanuritik.\nUrri lehenengoaren 8an, goizean goizetik hasita, 07:00retan, Gorbeia Suzien lasterketea ikusi gura dabenak gora eroateko izango da autobus zerbitzua arrastiko 16:00ak arte, Pagomakurre autoz betetea ebitetako. Autobusak Zeanuri eta Areatzan bakarrik egingo ditu geldialdiak.\nJente asko espero danez, trafikoari jagokonean be aldaketa batzuk egongo dira. Karpotik Zeanurirako errepidea ebagita egongo da 08:00retatik 16:00etara Zeanurirantzako bidean, beraz, Areatzatik Zeanurira kamino jeneraletik joan beharko da. Zeanuritik Areatzarantza ostera, bide hori erabiliko da eta errail bat erabiliko da kotxeak aparketako. Bizkaibusek be holan egingo dau joan-etorria: Zeanurirantza kamino jeneraletik eta bueltea ohiko bidetik. Taxi zerbitzua be egongo da.\nLasterketak\nLehenengo lasterketea, Skymarsterseko finala, 09:00etan urtengo da eta ordu erdi beranduago, 09:30ean, Skyrace, Gorbeia Suzien 32 kilometroko lasterketa nagusia. Bertan 600 lasterketarik hartuko dabe parte.\nEuskal Herriko eta nazinoarteko mendi lasterkaririk onenak izango dira Zeanurin. Holan baieztatu dabe Linndsay Websterrek, Iris Pessyk, Denisa Dragomirrek, Marcela Vasinovak, Onditz Iturbek, Maite Maiorak, Martina Cumerlatok, Oihana Azkorbebeitiak, Kalie Mc Crystalek eta Amelie Bertschyk. Eta gizonezkoetan, Raul Butacik, Damien Humbertek, Luka Kovacicek, Jan Margaritek, Raul Ortizek, Ander Iñarrak, Loic Robertek eta Nico Molinak.\n11:00etan ostera, Gorbeia Suzien 21 kilometroko lasterketak abiatuko dira. Euskal Herriko Kadete, Gazte eta Junior txapelak be jokatuko dira.\nAna Zamoranoren berbaldia\nLasterketak dirala-ta, egeunean hilak 6, 19:00etan, Ana Zanorano munduan zehar bizikletaz ibilten dan zinemagile, argazkilari, editore eta abenturazaleak berbaldia emongo dau Igorreko Kultur Etxean. Zamoranok Europa eta Ipar Amerikan zehar bidaiatu dau familiagaz, El Salvadorren, Nikaraguan, Gambian edo Ugandan bolondres lanak egin ditu.\nEGITARAUA\nUrri bigarrenak 6, eguena\n19:00etan, Gorbeia Suzienek antolatuta, Ana Zamoranoren Mundua bizikletan zeharkatuz berbaldia Igorreko Kultur Etxean.\nUrri bigarrenak 7, barikua\n17:00etatik 20:30era, dorsal banaketea.\n19:00etan, lasterketearen gaineko berbaldi teknikoa Zeanuriko plazan.\n20:00etan, ikuskizuna.\nUrri bigarrenak 8, zapatua\n07:30etik 09:00etara, dorsal banaketea.\n08:45ean, Skymasters korrikalarien material ikuskapena.\n09:00etan, Gorbeia Suzien Skymasters lasterketearen urtekerea.\n09:15ean, Skyrace korrikalarien material ikuskapena.\n09:30ean, Gorbeia Suzien Skyrace lasterketearen urtekerea.\n10:45ean, 21 K korrikalarien material ikuskapena.\n11:00etan, Gorbeia Suzien 21K eta Euskal Herriko Gazteen Txapelketak.\n14:30ean, sari banaketak.\n18:00etan, musika emonaldia: The Broken Brothers Brass Band.\n20:00etan, Skymasters Munduko Kopako sari banaketea.\n21:00etan, dj-a eta jaia.\nUrri bigarrenak 9, domekea\n11:00etan, umeen lasterketarako izen-emotea.\n12:00etan, umeen lasterketea.\n13:00etan, herri-kirolak umeentzako, puzgarriak be egongo dira goizean zehar.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001316", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur egingo da Dimako II. Bardintasun Plana landuteko saio irekia\nPlanaren zirriborroa aurkeztu eta herritarren eretxiak jasoko dira gaur, hilak 5, eskolako kamaran 19:00etan.\nDimako Udala 2023tik 2026 indarrean egotea espero dan II. Bardintasun Plana landuten dabil, lau ardatz izango dituana: gobernu ona, andren ahalduntzea, ekonomia eta gizarte antolakuntzea eraldatzea eta indarkeria matxista bako bizitzak sustatzea, hain zuzen be. Iurdana Acasuso zinegotziak azaldu dauanez, aurreko plana \"guztiz gainditu dauan proposamena da hau; adibidez, aurrekoan ez zan indarkeria matxistea aitatzen ezta andrak ahalduntzea be\".\nUdalak bigarren planaren zirriborroa ordezkari politikoek eta Andraizeako kideek landu dabe, Elhuyar Aholkularitzearen, Emakunderen dirulaguntzearen eta Arratiako Udalen Makomunidadearen laguntzeagaz.\nOin, plana herritarrei aurkeztuko jakie. Honeek plana balorau eta hobetuteko aukerea izango dabe urri bigarrenaren 5eko saioan, dimoztarren eretxiak be jaso gura ditue eta. Hurrengo pausua plana udal plenoan eztabaidatu eta onartzea izango da, zemendiko udal bilkuran seguru antzean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001317", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskaraldiaren Dimako herri batzordea batuko da bihar\nZemendiaren 18tik abenduaren 2ra izango da Euskaraldia, hizkuntz ohituretan eragin gura dauan ariketa soziologiko masiboa. Aurtengo lema, \"Hitzez ekiteko garaia da\".\nAhobizi edo Belarriprest moduan parte hartzeako izena emon daiteke Euskaraldiaren webgunean eta herrietan be hasi dira batzarrak egiten Euskaraldia prestatzeko. Diman eguaztenean, hilak 5, 18:00etan batuko dira herritarrak udaletxean, herri batzordean ekarpenak egiteko. Aurten, Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak egindako kaleko euskerearen erabilerearen azterketearen datuakaz egin dau bat deialdiak eta Euskaraldi berezia espero da, datuen aurkezpenera gerturatutako dimoztarrak arduratuta agertu dira-ta.\nMartxan dira Euskaraldiaren hirugarren edizinoa prestatzeko lanak. Pasau dan hilean zabaldu zan norbanakoren izen emotea, Euskaraldiaren bezperan, zemendiaren 17an, ariketearen hasikerea iragarriko daben ekitaldiak egingo dira eta bitartean, herrietako batzordeetan parte hartzeako konbitea egin dabe antolatzaileek.\nAurreko edizinoak\nEuskaraldia, lehenengoz, 2018ko zemendiaren 23tik abenduaren 3ra egin zan, 225.000 herritar ingururen partaidetzeagaz. Antolatuteko Euskal Herri osoko 400 herritik gora ibili ziran beharrean, bakotxa bere herri batzordeagaz. Herriez gainera, entidadeek be sustatzaile moduan hartu eben parte: 200 entidade inguruk emon eben izena Euskaraldia euren ingurunean zabalduteko.\nBigarren edizinoa 2020ko zemendiaren 20tik abenduaren 4ra izan zan. Ehunka herri eta batzordek, eta milaka herritarrek hartu eben parte ariketan eta Ariguneak izan ziran orduko barritasun nagusia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001318", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Ahalduntzea eta burujaubetzea (berr)eskuratzeko\" berbaldia antolatu dau Aske Bizi Arratien taldeak\nHilaren 5ean, Lasarte plazan izango da berbaldia 19:00etan, Joseba Argintxona eta Idoia Larrañagaren eskutik.\nAske Bizi Arratien plataformeak Joseba Argintxona, filosofia eta psikologia irakaslea, eta Idoia Larrañaga, osasun hezitzaile eta terapeutea, konbidau dauz Igorrera, Zelan aurre egin beldurrei, ahalduntzea eta burujabetza (berr)eskuratzeko? berbaldia aurkezteko.\nAske Bizi Arratien \"COVID neurriakaz galdutako eskubideak errekuperatzearen alde diharduen taldea\" da eta berbaldian pandemiak eragindako bildurrei aurre egitea izango da helburua. Holan, bildurrak alde batera itxita galdutako eskubideak berreskuratzearen aldeko pausuak emon gura dabez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001319", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hiru Hiriburuak txapelketako lehen kanporaketea irabazi dau Amaia Aldaik\nNora Mendizabalen laguntzeagaz, 22-11 garaitu ebazan dimoztarrak Miren Arraiza eta Enara Gaminde; domekako finalaurrekoan Etxegarai eta Oses izango ditue aurkari.\nDomekan emon jakon hasikerea Gasteizko Ogeta frontoian aurtengo Hiru Hiriburuak eskupelota jaialdiari. Guztira, maila guztietako 60 bat pelotari egon ziran lehian 450 ikusleren aurrean eta eliteen artean, partidu bi jokatu ziran eguerdian: Amaia Aldai-Nora Mendizabal 22/11 Miren Arraiza-Enara Gaminde batetik, Olatz Beitia-Irati Zabala 5/22 Madalen Etxegarai-Uxue Oses bestetik. Beraz, hilaren 9an Bilbon jokatuko diran finalerdietan Aldai eta Mendizabal, Etxegarai eta Osesen kontra lehiatuko dira; Capellan eta Arrizabalaga barriz, Arraiza eta Gaminderen aurka.\nAldaik jokatutako partidua gora-behera handikoa izan da hasikeratik amaierara. Lehen zatian, Arraiza eta Gaminde aurretik joan dira. Gaminde izan da nagusi, Aldai jokoz kanpo itxita. Halanda be, dimoztarrak erritmoa hartu dauanean egoereari bueltea emotea lortu dau. Jokoa azkartu dau saketik be aurkariei min eginda, danera, lehen pilotakadeagaz zazpi tantu atera dauz jarraian eta orduan egin dau partiduak Aldai eta Mendizabalen alde.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001320", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Berbalagun taldeetan parte hartzeako izena emon daiteke\nBerbalagun ekimenaren euskerazko mintzapraktikak debalde dira eta hainbat jarduera desbardinetarako aukerea emoten dabe: astegoienpasak, tailerrak, mintzataldeak eta mendi urtekerak berbarako.\nBerbalagun taldeen ordutegi aukerea zabala da, eta tabernetako ohiko taldeez gainera, beste talde batzuk be badagoz, paseo taldea eta gurasolagun taldea esate baterako. Izena helbidean, 662 199 033 telefonoan edo Igorreko Kubulu Euskaltegian bertan emon daiteke.\nBerbalagun ekimenaren euskerazko mintzapraktikak debalde dira eta hainbat jarduera desbardinetarako aukerea emoten dabe: mintzataldeak, familia ekintzak, txangoak, tailerrak, mintzodromoak, lehiaketak, berbaldiak, mendi urtekerak eta astegoienpasak, beste batzuen artean. Edade guztietako jentearentzat da eta partaideek zozketetan parte hartzean dabe eta deskontuak eta opariak izaten ditue.\nDirulaguntzak\nHilaren 19ra arte, euskera ikastaroetarako dirulaguntza eskaerea egin daiteke Igorren. Eskaerea egiteko, Euskaltegian izena emonda euki behar da eta HABEn be dirulaguntza bera eskatu behar da. Informazino gehiagorako, Udaleko Euskera Zerbitzura jo, edo helbidera mezua bialdu, edo 94 685 25 18 eta 94 631 56 57 telefonoetara deitu daiteke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001321", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar hasiko dira Indusiko jaiak\nSan Fresku egunean mezea egongo da; bariku eta zapatuan barriz karta-jokoak, erromeriak, bertso eta jantza emonaldiak, lehiaketa gastronomikoak eta umorezko bakarrizketa bat be antolatu dabe.\nMartitzenean, urri lehenengoak 4, hasiko dira sanfreskuak ospatuten Dimako Indusi auzoan. Hiru egunez luzatuko dira jaiak guztira, martitzen, bariku eta zapatuan. Lehenengo egunean eguerdian mezea eta geroko barauskarria baino ez da egingo; egitarauko beste ekintzak bariku eta zapaturako itxi dabez.\nHilaren 7an, barikua, Briska Txapelketea jokatuko da 17:00etatik aurrera. Lehen saria 50 euro eta \"lora eder bat\" izango da. Hau amaituta, 19:00etan txitxi-burduntzia egingo da. Tripea beteta, Eingo taldeak ipiniko dauz jantzan auzotarrak. Amaitzeko, txokolatea zerbitzauko da 22:00etan.\nZapatuan barriz, egun osorako plana antolatu dau Indusiko Jai Batzordeak. Hasteko, Gazte Barri jantza talde dimoztarrak egingo dau emonaldia 12:30ean. Horrezaz gain, goizean zehar baba lapikoak egingo ditue, 14:00etan lehiaketara aurkezteko. Gero, 14:30ean egingo da bazkaria eta bazkalostean, bertso-saioa egongo da ikusgai, Gorka Pagonabarraga eta Ibon Ajuriagojeaskoaren eskutik.\nArrastian, umeentzako jolasak egongo dira 17:00etatik aurrera eta auzotarrak barriro ipiniko dira jatekoa prestetan, oingoan Berakatz-zopa, Tortilla eta Ogizko Tostaden Lehiaketarako. Plater honeek 19:30ean aurkeztu behar jakie epaimahaikoei. Gauez, Txikik 40 urte eta aldapan behera niek bakarrizketea taularatuko dau. Hau amaituta, Jainaga eta Narbaizaren erromeriagaz egingo dabe jantzan bertaratutakoek. Bitartean txokolatea zerbitzauko da eta errifearen zozketea egin.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001322", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan hasi dabe ligea zekorrek\nGaztedi taldearen kontrako partidua 27-10 galdu eben arratiarrek; hurrengoa San Txismen jokatuko da Zarautz Beltzak taldearen aurka, zapatu arrastian.\nEkin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak hasi dau 2022-2023 denporaldia, Euskal Ligako Bigarren Mailan. Lehen partidua Gaztedi Rugby Taldearen kontrakoa izan da baina ez dabe irabazterik lortu, markagailuak 27-10 egin dau-eta etxekoen alde. Halanda be, Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak partiduaren balorazino \"positiboa\" egin dau, lehen partidua izanda.\nPartiduaren lehen minutuetan zekorrak izan ziran nagusi, 3-0 irabazten hasi ziran eta. Baina aurrera joan bitartean Gaztediko jokalariek hartu eben aurrea. Duñabeitiak azaldu dauanez, lesino batzuk dirala-ta ez ziran jokalari arratiar nahikoa egon eta honek gasteiztarren alde egin eban, \"epailearen eragina\" be egon zan atzetik. Halanda be, atzen minutuetan egoereari bueltea emoten jakin eben zekorrek eta aurkarien zelaian egin ziran atzen jokaldiak. Orduan lortu eben 10 puntuetara heltzea, atzen minutuko entseguari esker.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001323", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Altzustarentzat Zeanuriko Kofradien arteko Bola Txapelketea\nHamazortzi txirlo botata eskuratu eben garaipena altzustarrek, ostetik geratu ziran Otzerinmendi eta Ipiñaburu-Undurraga.\nAltzustak irabazi eban 2022ko Zeanuriko Kofradien arteko Bola Txapelketea. Altzustako bolalekuan jokatu zan taldekako txapelketa hau urri bigarrenaren 1ean, eta lehenengo tokia etxekoak, altzustarrak, eskuratu eben 18 txirlo botata. Laukote irabazlea honako bolari honeek osatu eben: Juan Carlos eta Mikel Izurza aita-semeak, Asier Ibarrondok eta Beñat Mendiak.\nBigarren Otzerinmendi eta hirugarren Ipiñaburu-Undurraga sailkatu ziran, 16 eta 13 txirlogaz hurrengoz hurrengo.\nUdalerria osatzen daben zazpi kofradietako ordezkariak hartu eben parte taldeka jokatzen dan txapelketan: Altzuak, Altzustak, Asterriak, Ibarguenek, Ipiñaburu-Undurragak, Otzerinmendik eta Uribek.\nTaldea 4 bolarik osatzen dabe, bolari bakotxak 6 jaurtiketa egiten ditu, eta taldekide guztiak botatako txirloen batuketea hartzean da kontuan.\nJuantxo gogoan\nBestalde, igaz hil zan Juantxo Ozerinjauregi gogoratu eta omendu zan, azken urteotan txapelketa honen arimea eta sustatzailea bera izan da eta. Hori dala-ta, txirlo gehien botaten zituen bolariarentzat sari berezi bat emon zan, \"Juantxo Ozerinjauregi saria\", eta irabazlea Juan Carlos Izurza izan zan 8 txirlo botata. Aitamen berezia merezidu dau txapelketako bolaririk beteranoenaren parte hartzeak: Esteban Ozerinjauregi izan zan, 85 urtegaz eta 5 txirlo bota ebazan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001324", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ligako liderra da gizonezkoen Arratia A\nLemoako Harrobi barriz hirugarrena da, jokatutako hiru jardunaldietan irabazita.\nGizonezkoen Arratia Ak hirugarren jardunaldia jokatu dau Iturrigorriko lehen taldearen kontra eta 1-3 irabazi dabe. Holan, zazpi puntugaz ipini dira lehenengo postuan, Basconia B taldeagaz bardinduta. Datorren partidua Gordexola taldearen kontra jokatuko dau Arratia Ak Urbietan, hilaren 8an 17:15ean.\nGizonezkoen Arratiako bigarren taldeak ostera, jokatutako hiru partiduak galdu dauz; La Merced taldearen kontrakoa izan da atzena, 5-1 galduta. Puntu barik, hamazazpigarren postuan dago Arratia B, jatsiera postuan, Datorren partidua Montefuerte A taldearen kontra jokatuko dau Arratia Bk Urbietan, hilaren 8an 19:30ean.\nArratiako andren taldeek be ez dabez bide onetik hasi euren ligak. Arratia Ak 0-2 galdu dau San Ignacio taldearen kontra eta lau partidutan hiru puntu baino ez ditue lortu. Beraz, jatsiera postuetan dago taldea. Hurrengo partidua Monte taldearen kontra jokatuko dabe hilaren 9an, 12:30ean etxetik kanpo.\nAndrazkoen Arratia Bk ostera, astegoien honetan hasi dau ligea Sestao Riverren kontra eta 3-1 galdu dau. Holan, hamabigarren postutik hasiko dau aurtengo denporaldia. Datorren partidua Derio A taldearen kontra jokatuko dau Arratia Bk Urbietan, hilaren 9an 13:20an.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik barriz, oin arte jokatutako hiru partiduak irabazi ditu, hirugarren postura arte igonda. Atzen partidua Montefuerteren aurka jokatu dau eta 0-1 irabazi eben Lemoakoek. Datorren partidua hilaren 8an jokatuko da Arlonagusian, Ibarsusi izango dabe aurkari 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001325", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan egingo da Igorreko VIII. Duatloi Txikia\nHamabost urtera arteko ume eta gaztetxoek izango dabe domeka goizeko duatloian parte hartzeako aukerea, korrika egin eta bizikletan ibiltea dira probak.\nIgorreko Duatloi Txikiak zortzi urte beteko ditu urri lehenengoaren 2an. Igorreko eskoletan hasiko dira lasterketak, 11:00etan. Parte hartzeako, izena 10:30etik aurrera emon behar da eskoletan eta hiru euro balio dauz dortsalak. Amaieran, guztiek jasoko dabe domina bat eta mokautxoa; horrezaz gain, oparien zozketea be egongo da. Izen-emoteagaz lortzean dan dirua Hiru Hamabi Fundazinoarentzako izango da, haurrek hartutako kalte zerebralaren alkartea da.\nLasterketak hiru izango dira, adin tarteetan banatuta. Holan, bost urtera artekoek 240 metro galapan, 330 metro bizikletan eta beste 100 metro egingo dabez galapan. Bost eta hamar urte bitartekoek barriz, 360 metro galapan, 560 bizikletan eta 300 galapan. Hamabost urtera artekoek ostera, 600 metro galapan, 560 bizikletan eta 30o galapan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001326", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gastronomia izango da Gorbeiako Altxorrak jardunaldiaren ardatza\nDastaketa eta azokeaz gainera, Burdin Hesira bisitea eta zuzeneko musikea be egongo da, Jazz Kollective Quartet eta Korrontzi taldeakaz.\nGorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak Gorbeiako Altxorrak izeneko jardunaldiak antolatu dauz. Pasau dan zapatuan Oletan ospatu da lehenengoz eta urri bigarrenaren 1ean barriz, Zeberiora helduko da jaialdia. Goizean zehar, Gorbeiaren inguruko informazino puntua, ekoizle eta artisauen azokea, Gastro Gunea eta umeentzako sormen txokoa egongo dira. Azokako hainbat produktu be zozketauko ditue eguerdian.\nHorrezaz gain, hainbat ekintza egongo dira egun osorako egitarauan. Goizean, Burdin Hesiaren hondakinen bila Zeberion bisita gidatua hasiko da 10:00etan. Hau amaituta, Urigoitiko txorizo eta Ugabe txakolin zein bermutaren dastaketak egingo dira. Hiru ekintza honeetarako, izena emon behar da gorbeiaeuskadi.com webgunean.\nEguerdian, musikearen txandea izango da, 13:00etatik 15:00etara Jazz Kollective Quartet taldeak eskainiko dau kontzertua. 19:00etan barriz, Korrontzi taldeak Izan bagara ikuskizuna taularatuko dau; jantzea, herri-kirolak eta folk musikea buztartuko dabez emonaldian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001327", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Errekeari lepoa emon\n\"Hasi gaitezan eskuragarri daukaguzan lehengaiak babesten, ingurua eta alkar maitatzen eta zaintzen; hau da, errekeari lepoa emoteari itxi behar deutsagu!\".\n\"Herri honetan beti bizi izan gara errekeari lepoa emoten\" esan eustan behin arratiar peto-peto batek. Harritu ninduan hain zintzotasun handiz egindako adierazpenak. Aldatu ezin dan ohitura horreetako bat izango da belaunaldiz belaunaldi, subkonzientean daukaguzan horreetakoa akaso... Izan be, udaro Arkotxan hainbat ordu emoten dituen umeak ohituta dagoz euren txoko horretara errepidetik darion zabor multzoa ikusten, urteetan eta eten barik. Holan izan beharko da orduan!\n\"Pues que lo limpie URA\" esan eustan haserre beste batek, lagunak zigarrokina uretara botaten eban bitartean.\n\"Pues que lo limpie URA\" esan eustan haserre beste batek, lagunak zigarrokina uretara botaten eban bitartean. Egungo erreka hau ez ei da eurek maite ebena. Ur Agentziak egindako obrakaz zapuztu eben. Obrak uriolen zaurgarritasun handia zala-eta eginda baziran be, maite ebezan arbolak eta guneak kendu eta harri handiz eta inongo xarmarik topetan ez deutseen zugatxez jantzi ebezan. 3Dan egindako irudi birtual polit horreetan ez eben sentimentuen konturik aurreikusi. \"Zaindu maiten dozun hori!\" dino lemak, baina ez badot maite, orduan zertarako babestu behar dot ba!\nUrri lehenengoaren 24an Baso Biziak Plataformatik konbitea jaso genduan Euskal Herriko hainbat txokotan gure inguruko errekak garbitzeko. Izan be, benetako baso biziak eta uraren kalidadea bat etorri arren, basoak bakarrik ezin dau helburu hori bete. Arroan gizakion eragin negatiboa beste puntu batzuetan be igarten da; obrak, monokultiboen landaketa-mozketa masiboak, espezie inbaditzaileak, isuriak, zaborrak...\nGure aletxoa ipinteko, Zeanuri, Igorre, Artea eta Lemoan talde politak bildu ziran. Arantzazun eta Areatzan taldetxoak (hirukoteak hain zuzen, kar, kar, kar). Garrantzitsuena ez da zenbatekoa, gogoa baino, egitea! Errekeari arrotzak jakozan objektu artifizial horreek ateratea, alde hortatik \"garbitutea\".\nAreatzako taldean han egoan gure Kontxa, busti-busti eginda, besteek botatako zikinkeria batzean. Antza danez, gauza batzuk gitxienez urte bi eroazen bertan. Kontrakoa, ikusten ohitzea izango litzateke eta hori ez jakon buruan sartzean. Kontxa hainbat burruketan ibilia da, baina oindino jo eta su ibilteko indarra dauka. Etenbako militante horreetako bat da; presoak, klase burrukea, feminismoa, euskerea, naturea... Berak argi ikusten dau burruka guztiek bat egiten dabela, oindino gehiago, egin behar dabela, norberaren indibidualismotik harago... batzearen konziente, akaso.\nGertatzen dabilanaren tamainuaz jaubetzeko, eztabaidea sustatu eta soluzino bila hasteko ordua da.\nDatorren astegoienean (urri lehenengoak 30, urri bigarrenak 1-2) hiru eguneko jardunaldiak izango dira Portugaleten: Ekotopaketak. Agian izenburuak ez dau jente asko erakarriko, baina esan beharra dago giza historiako krisi ekosozial larrienean sartuta gagozala eta horrek ezinbestean, aldatuko dituala gure bizitzak.\nGertatzen dabilanaren tamainuaz jaubetzeko, eztabaidea sustatu eta soluzino bila hasteko ordua da. Planetearen mugak, ezegonkortasun ekonomiko-energetikoa, hornidura kate apurtuak, lehorteak, aurtengo suteak, gerra Europan, eraildako eta itotako etorkinak, ekofaxismoa, prekarizazinoa... egungo egoerea isladuten daben hainbat gai jorratuko dira. Hortaz ez legoke txarto proposamenak eta iniziatiba barriak jasotea eta praktikan ipinten hastea. Arratiak adibidez, horretarako eskala egokia daukala iruditzen jata eta Kontxa lango jentea be badauka. Hemen be, kontrakoa, gure bizitzak kapitalaren menpe ixtea izango litzateke.\nHortaz ebatziak hartuko dituenak ez dira gure azalean ipiniko eta ebatzi horreek bete arazoko dituenek aginduak beteten dituela esango deuskue. Ez dau inork erantzunik hartuko! Beraz hasi gaitezan eskuragarri daukaguzan lehengaiak babesten, ingurua eta alkar maitatzen eta zaintzen; hau da, errekeari lepoa emoteari itxi behar deutsagu!\nOihane Astui, Makatzak Arratiako Ekologistak taldeko kidea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001328", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Birkit taldeak kontzertua eskainiko dau Artean\nHerriko Bentan izango da zuzenenko emonaldia, domeka eguerdian.\nBirkit bakarlariaren lehen talde proiektua da Inertzia diskoa eta hau aurkeztuko dau Arteako Herriko Bentan. Zuzeneko kontzertua urri lehenengoaren 2an izango da, 13:30ean. Bertan, Birkite Alonso taldeburuagaz batera Ilargi Agirre, Mikel Palenzuela eta Patxi Agirre musikariak izango dira, Birkiten bide barriaren kide.\nIzan be, Birkite Alonsoren bakarkako proiektu lez jaio zan Birkit 2017an. Orduan, Emen diskoagaz emon eban saltua oholtzara. Aurretik be, Eoran eta Red Carmine taldeetan ibili zan 2000ko hamarkadan eta bakarlari lez egon ostean, taldea osotutea ebatzi eban 2019an. Holan, proiektu barriztuaren lehen lana izan da 2021ean argitarautako Inertzia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001329", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zirku ikuskizun mutua egongo da ikusgai Ubiden\nZapatuan, The Funes Troup konpainiak Aukerak ikuskizuna taularatuko dau 13:30ean.\nUbiden azokea eta Aukerak ikuskizuna egoan programauta urri bigarrenaren 1erako, baina azokea urri bigarrenaren 22an izango da atzenean. Halanda be, ikuskizuna mantentzen da. Zirku garaikideko proposamena da Aukerak, \"dimensino metaforikoa eta poetikoa\" daukana. Bertan, objektuen, teknika akrobatikoen eta irudien manipulazinoaren bidez, bizitzako aukeren, giza hartu-emonen eta bilaketaren inguruan berba egiten da: \"Gure ametsak eta gure helmugak, bide bakarreko bidaia sortuten daben aukerak dira\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001330", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dendak kalera aterako ditue zapatuan Igorren\nAinara Kirolak, Klitz, Kili Kili, Sein eta Politteren postuak egongo dira Urbieta zelaiaren inguruan.\nArratiako Merkatarien Elkarteak, AME, barriro antolatu dau Dendak Kalera ekimena. Holan, urri bigarrenaren 1ean bost denda egongo dira Urbieta futbol zelaiko aparkalekuan. Ainara Kirolak, Klitz, Kili Kili, Sein eta Politte dira dendak; batez be erropa eskaintzea dabenak. Postuok 10:00etan zabaldu eta 18:00etan zarratuko dira. Oingo edizinoan, opariak be emongo ditue orduro.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001331", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Keu Agirretxea Lemoan izango da barikuan\nGitarra-jole eta abeslariak kontzertua eskainiko dau urri lehenengoaren 30ean, 20:00etan Kotxepin Kultur Etxean.\nKeu Agirretxea bakarlaria da egun, baina ibilbide musikal luzea daroa hainbat talde ezagunetan be. Bakarlari lez, bederatzi lan argitaratu dauz daborduko, Ura eta bakea diskoa da atzena, 2019koa. Aurretik, 1990eko hamarkadan Etsaiak taldearen parte izan zan eta Governors taldeagaz be ibilitakoa da, Collage diskoaren garaian. Beste alde batetik Fjord, Uek eta Psychophony taldeen kide be izan da.\nBakarlari moduan egindako lanetan, hainbat musikariren parte-hartzea be izan dau. Holan, Jairo Zavala Depedro, Olatz Salvador, Joseba Irazoki, Izaro edo Jon Gurrutxagagaz egon da alkarlanean. Esne Beltza taldean be hartu eban parte, Gazta zati bat grabetan eta hainbat antzerkirako musika grabazino be egin ditu, Hozkailua eta Boxon(s) berbarako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001332", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan izango da aurtengo Musika Airean\nJonu kantautorea izango da barikuan Bediako plazan kontzertua eskaintzeko artista konbidatua.\nJonu Ugutz Ezkurdiak Leihotik begira diskoko kantak taularatuko ditu Bediako plazan urri lehenengoaren 30ean, 19:00etatik aurrera. Jonu, Koiu taldeko kidea be bada, baina sano musika desbardina egiten dau taldean eta bakarka. Leihotik begira diskoa 2021ean kaleratu eban, itxialdiak sortutako hausnarketen eta bizipenen harira. Izenak dinoanez, etxean egondako garaian leihotik ikusitakotik abiatu da Jonu sormena martxan ipinteko\nKontzertua Bediako Musika Airean ekimenaren barruan dago. Jaialdia urtero antolatzen da Bedian, urri lehenengoan, antolatzaileek azaldu dabenez, ekimena herritarrek proposatu eben, oin dala lau urte, \"pintxo-potea eta denpora ona aprobetxetako\". Holan, hurreko kantautore euskaldunak gonbidatzen dabez plazan kontzertua emoteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001333", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguen eta barikuan ospatuko dira sanmigelak Garben\nEguen eguerdian Mikeleko ermitan egingo da ospakizuna eta bariku arrastian Garbeko landetan; eguraldi txarra egiten badau ostera, Kiñu Gaztetxean.\nGarbe eta Mikeleko jaia da San Migel eta eta urtero lez, San Migel ermitako mezeagaz emongo jako hasierea ospakizunari. Hilaren 29an, mezea 12:00etan izango da eta gero, barauskarria egingo da trikitixek girotuta. Barikuan barriz, hilak 30, arrasti osorako plana antolatu dau Garbeko Jai Batzordeak, Kiñu Gaztetxearen laguntzeagaz.\nEkintzok Garbeko landan egiteko dagoz pentsauta, baina euri arriskua egon ezkero, Kiñu Gaztetxera mobiduko dira. Holan, 17:00etan ludoteka zerbitzua egongo da eta 18:00etan, Zirika Zirkus konpainiaren Egunon sikiera umeentzako ikuskizuna. Jantzatu, abestu eta jolastu ostean, danentzako mokautxoa egongo eta Kiñu Gaztetxeak barrea zabalduko dau edana zerbitzatzeko.\nIluntzean barriz, eguraldia ona bada gaztetxearen landako aldean eta txarra bada barruan, zuzeneko musikea egongo da. 20:30ean Nayck MC Garbeko raperuak abestuko dauz kanta propioak, gero inprobisazinoakaz jarraituteko. Ostean, Ibis Templun dj arratiarrak ipiniko dau musikea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001334", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Etxera bidea gertu\" manifestazinorako autobusak egongo dira Arratiatik\nUrri bigarrenaren 8an autobus biak urtengo dira Donostiarantza 10:00etan, lehena 19:00etan bueltauko da eta bigarrena, 03:00retan. Barikuan amaituko da izena emoteko epea.\nUrri bigarrenaren 8an, Sarek manifestazinoa egingo dau Donostian \"Etxera bidea gertu!\" lelopean. Holan, euskal preso politikoen aldeko Sare antolakundeak mezu bi aldarrikatu gura dauz kalean: \"Euskal presoak etxetik gero eta gertuago dagozala eta herritarrok be etxeratze prozesu hori gauza daiten gertu, hau da, prest gagozala\".\nBertara gerturatzeko, Arratiatik be egongo dira autobus bi. Horretarako, urri lehenengoaren 30a da 15 euroak ordaindu eta izena emoteko atzen eguna. Igorreko Axular Herriko Tabernan lortu daitekez sarrerok. Manifestazino egunean, goizeko 10:00etan urtengo dira autobusak. Bueltea egiteko barriz, lehenengo autobusa arrastiko 17:00etan urtengo da Donostiatik eta bigarrena, goizeko 03:00retan, kontzertuak amaitzerakoan.\n\"Aldarrikapena eta festa\"\nMobilizazino egunagaz hasteko, 2020ko maiatzan aurkeztutako 'Izan Bidea' dinamikaren baitan 3.127.326 kilometro egiteko erronkea amaituko dabe, azken kilometroak Donostiako kaleetan eginda. Hau 11:00etan egingo da, Bulebarretik hasita. Gero izango da manifestazino \"koloretsua\", 12:00etan Pio XIItik Ilunberaino. Bertan egongo dira txosnak, bazkariak, haurrentzako gunea eta kontzertuak.\nZuzeneko musika emonaldiak 15:30ean hasiko dira, danetariko eskaintzea dago: Maddalen Lujanbio, Amets Arzalluz eta Eñaut Elorrieta hasteko; atzetik helduko dira Belako, Rotten XIII, Esne Beltza, Su Ta Gar, Zea Mays, Liher, Sua, Doctor Deseo, Josu eta Gari (Hertzainak), Dupla, Andoni Oilokiegi eta Trikidantz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001335", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Miren Agur Meabe Arteako Irakurleen Txokoan izango da barikuan\nEspainiako Poesia Sari Nazionalaren irabazleak Kristalezko begi bat liburura izango dau berbagaia.\nArteako Udalak antolatutako oingo ikasturteko Irakurleen Txokoari hasikerea emoteko, Kristalezko begi bat liburuaren gainean egingo dabe berba irakurleek, Miren Agur Meabe idazleagaz. Hilaren 30ean izango da saioa, 19:00etan, Arteako Kultur Etxean.\n\"Errealidadea eta fikzinoa josiz eta urratuz sortutako kontakizuna da. Hausturek eragindako minetik igesi, idazten sosegua hartzean dauan andra baten autoerretratua da liburua\"\nMiren Agur Meabe Azalaren kodea (Susa, 2000) libruagaz egin zan ezaguna eta 2021ean Espainiako Poesia Saria jaso eban Nola gorde errautsak kolkoan lanagaitik. Euskaltzain urgazlea da 2006tik. Poesiaz gainera, beste generoak be landu ditu Meabek, narratibea esaterako. Bere narratiba liburuetako bat, Kristalezko begi bat (Susa, 2013) da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001336", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberiotik Zuberoara egingo dabe urtekerea mendizaleek\nAustarri Mendi Taldeak antolatutako Zuberoara mendi urtekerarako izena emoteko atzen eguna datorren astelehena da.\nZeberioko Austarri Mendi Taldekoak Zuberoara joango dira urri bigarrenaren 8 eta 9an, Ahargo (609 m), Kanbillu (660 m), Erretzü (700 m) eta Maidalena (795 m) mendietara igoteko. Izena emoteko epea urri bigarrenaren 3an amaituten da. Izena emon daiteke mendi taldearen lokalean, barikuan, urri lehenengoaren 30ean, 20:00etatik 21:00etara; edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetan.\nUrri bigarrenaren 8an, goizeko 07:00retan plazan batuko dira partaideak eta hurrengo egunean, arrastiko 20:00etan itzuliko dira. Ahargora Barkoxe herriko plazatik igon daiteke eta Erretzüra, Atharratze, Züztarri edo Montoritik. Maidalenaren ermitea, XVI. Mendekoa, ikusteko aukerea be izango dabe mendizaleek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001337", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Anwar' dokumentala egongo da ikusgai eguenean Igorren\nAlex Txikonek neguan Manaslu igoteko saiakerea kontetan dau filmak, eguzki panelek bultzatutako lehen espedizinoa.\nUrri lehenengoaren 29an, Igorreko Kultur Etxean proiektauko da, Ganzabal Mendi Taldeak antolatura Anwar dokumentala, 19:30ean. Rosa Garciak zuzendutako dokumentalaren ardatza Alex Txikonek neguan egindako espedizinoa da, Manaslu mendian. Tontorrera heltzea lortu ez eban arren, \"kutsadura bako eta eguzki panelek bultzatutako lehen igokerea\" izan zan. Erronkearen omenezkoa da \"anwar\" izena, euskeraz \"argiz betea\".\nNepalen bakarrik ez, Sierra Leona eta Pakistanen be filmau da dokumentala. Izan be, \"alpinismo, alkartasun eta energia barriztagarriaren\" istorio bat kontetan dau. EKI fundazinoaren laguntzeagaz, Manaslun eguzki panelakaz ibili ostean, teknologia hau Fretowneko fabeletara eta Nanga Parbat azpiko Günter Mountain School-era eroan eban Txikonek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001338", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lau urtetan hamazortzi puntu bajatu da euskerearen erabilerea Diman\nJosune Aramendi bertsolariak aurkeztuko dauz erabilerearen gaineko datu zehatzak eguenean, eskolan 18:30ean.\nArratia osoa lez, Dima da euskerearen arnasguneetako bat baina Euskal Herriko joerearen antzera, Diman be beherantza doa euskerearen erabilerea kalean. Hori da Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak, Dimako Udalak eta Abizarie alkarteak egindako azterketearen emoitza. Holan, azterketearen datu sakonagoak urri lehenengoaren 29an, eguena, aurkeztuko dauz Josune Aramendi bertsolariak Dimako eskolan, 18:30ean.\n2017an erabilerea %78,4an egoan baina 2021erako %60,5era bajatu da kalean entzuten dan euskera kantidadea. Hamazortzi puntuko aldea da hori eta batez be, gazteen artean gitxitu da erabilerea; 32,6 puntu. Adinekoen laurden batek be itxi dotso euskeraz egiteari eta helduen artean, bostetik batek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001339", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago andra eta gizonen Bardintasun Planerako diagnostikoaren prozesua Igorren\nUdal lanketea amaituta, herritarrek galdetegia betetea da hurrengo pausua. Digitalki egin daiteke edo hilaren 28 arrastian, Daitekeko teknikarien laguntzeagaz Kultur Etxean.\nDaiteke Gizarte Aholkularitzearen laguntzeagaz, Igorreko Udala eta Arratiako Makomunidadeko Bardintasun Zerbitzua alkarlanean dabiz atzenaldian, Emakume eta Gizonen Berdintasun Diagnostikoa lantzean. Diagnostikoak lau fase ditu. Amaitu barri dan Udal lanketea, oin egin beharreko herritarrentzako galdetegia, talde eztabaidea eta amaitzeko, diagnostikoaren aurkezpena.\nOin galdetegien bidez informazinoa jasoteko momentua da eta sarean edo eskuz egin ahalko da hamar minutuko galdetegia. Horretarako, galdetegi digitala QRdun kartelen bidez egingo da eta herriko hainbat lekutan ipiniko dabe fisikoki be: Udaletxean, anbulategian, Kultur Etxean eta jubiladuen tabernan berbarako. Gainera, hilaren 28an, eguaztena, Daiteke Gizarte Aholkularitzako teknikariak egongo dira Kultur Etxean 18:00etatik 20:00etara; galdetegia erantzuten lagundu eta dudak argitzeko. Galderetan Udalaren zerbitzuen erabilpena, zaintzaren erantzunkizuna eta bardintasunagazko perzepzinoa landuko dira besteak beste.\nHurrengo faseak\nGaldetegiak jasota, diagnostikoaren hirugarren fasea izango da talde eztabaidea. Horretarako hitzordu bi antolatuko ditue urri bigarrenean, 19 eta 26an hain zuzen be. Lehenengo eztabaidea alkarte eta persona parte-hartzaileen arteko lanketea izango da; bigarrenean barriz, egoera sozial desbardinetako personen parte-hartzea topauko da. Diagnostikoa abenduan amaituta egotea espero da eta gero egingo da aurkezpena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001340", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenetik zapatura ospatuko dira Altzustako jaiak\nZeanuriko zazpi kofradien arteko Bola Txapelketea Juantxo Ozerinjauregiren omenez jokatuko da aurtengoan, zapatuan 17:30ean.\nZeanuriko Altzusta auzoan datorren astegoienean ospatuko dira sanmigelak, urri lehenengoaren 29tik urri bigarrenaren 1era arte. Lehenengo egunean, eguena, goizean mezea eta osteko kopautxoagaz hasiko dira jaiak. Barikuan barriz, Mus Txapelketea jokatuko da arrastian eta zapatua izango da jai egun nagusia. Eguerdian auzo bazkaria eta gero, Briska Txapelketea eta Zeanuriko kofradien arteko Bola Txapelketea jokatuko dira. Honeek amaitzerakoan musikea egongo da txokoan, txorizo eta urdaia be zerbitzauko dira.\nJuantxo Ozerinjauregi gogoan\nUrri bigarrenaren 1ean, zapatuan, arrastiko 17:30etik aurrera Altzustako bolatokian jokatuko da Zeanuriko Kofradien Arteko Bola Txapelketea. Bertan igaz hil zan Juantxo Ozerinjauregi gogoratuko da, azken urteotan txapelketa honen arima eta sustatzailea bera izan da-ta.\nUdalerria osatzen daben zazpi kofradietako ordezkariak hartuko dabe parte taldeka jokatzen dan txapelketan: Altzuak, Altzustak, Asterriak, Ibarguenek, Ipiñaburu-Undurragak, Otzerinmendik eta Uribek. Taldea 4 bolarik osatuko dabe, bolari bakotxak 6 jaurtiketa egingo dauz, eta taldekide guztiak botatako txirloen batuketea hartuko da kontuan; beraz, txirlo gehien botaten dauan kofradia izango da irabazlea eta bardinketea egongo balitz, gerrea jokatuko litzateke.\nAzken txapelketea 2019an jokatu zan, eta COVID-19aren ondorioz urte biko etenaldiaren ostean, aurten barriro berreskuratzen da. Urte haretan Ipiñaburu-Undurraga izan zan irabazlea, bigarren tokian Altzusta sailkatu zan eta hirugarrenean Uribe.\nEgitaraua:\nUrri lehenengoak 29, eguena\n11:00etan, mezea eta barauskarria.\nUrri lehenengoak 30, barikua\n18:30ean, Mus Txapelketarako izen-emotea.\n19:00etan, Mus Txapelketea.\nUrri bigarrenak 1, zapatua\n14:00etan, auzo bazkaria.\n17:00etan, Briska Txapelketea.\n17:30ean, Juantxoren omenezko Bola Txapelketea.\n19:00etan, musikea, txorizoa eta urdaia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001341", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'80 amandre' ipuin kontaketea Lemoan\nDorleta Kortazarrek kontauko dau istorioa, hilaren 28an Kotxepin Kultur Etxean, 18:30etik aurrera.\nOteizaren berbetan, 80 amandre baino ez ei dira behar antxinako andrak egungoakaz lotzeako. Kortazarrek barriz, nahikoa izan dauz lau, holan laburtuten dau kontaketea bere webgunean:\n\"Nik 4 amandre nahikoa izan dodaz munduan nire txokoa topetako, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan alkartu dodazanak. Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribarre egiten ikasi eben andren istorioak dira honeek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez be irribarrea begietan daukien amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak...\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001342", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia A eta Lemoako Harrobi izan dira atzen jardunaldiko irabazleak\nAndrazkoen Arratia Ak barriz, 4-0 galdu dau Burgosen eta gizonezkoen Arratia Bk be, 0-4 etxean.\nAndrazkoen Arratia Ak Burgosen kontra jokatu dau ligako hirugarren jardunaldia eta 4-0 galdu dabe. Holan, hiru puntu daukiez oindino eta hamargarren postuan dagoz sailkapenean. Hurrengo jardunaldia Urbietan jokatuko dabe, San Ignacio taldearen aurka, urri bigarrenaren 1ean 17:45ean. Andrazkoen Arratia Bk ez dau oindino ligea hasi, baina urri bigarrenaren 2an jokatuko dau lehen partidua, etxetik kanpo Sestao River taldearen kontra 18:00etan.\nArratiako gizonezkoek barriz, bigarren jardunaldia jokatu dabe astegoienean. Arratia A Galea taldearen kontra lehiatu da Urbietan eta etxean geratu dira hiru puntuak, 2-0 irabazita. Holan, taularen erdikaldean dago Arratiako lehen taldea lau puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Iturrigorriren kontra, urri lehenengoaren 2an 11:00etan.\nGizonezkoen Arratia Bk barriz, ez dau oindino punturik lortu jokatutako jardunaldi bietan. Oingoan Begoña A izan eben aurkari Urbietan baina 0-4 galdu dabe. Datorren astegoienean, urri lehenengoaren 1ean La Merced A izango dabe aurkari etxetik kanpo 16:00etan.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik barriz, liga barriko partidu biak irabazi ditu momentuz. Atzen jardunaldian La Merced A izan dabe aurkari eta 2-1 irabazi eben, hiru puntuak Lemoan geratu dira beraz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dabe urri bigarrenaren 2an, Montefuerte taldearen kontra 18:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001343", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "San Mateo Torneoko txapeldunordea izan da Amaia Aldai\nOlatz Arrizabalaga eta Andrea Capellan izan dira irabazleak, Aldai eta Itxaso Erasuneri estu-estu irabazita, 22-20.\nZapatuan jokatu zan, Logroñoko (Errioxa) Adarraga frontoian Master Laboral Kutxa San Mateo Torneoaren finala. Aldai eta Erasunen aurkariak Arrizabalaga eta Capellan izan ziran eta tensino handiko partidua atzen honeek irabazi eben, 22-20.\nHasikeran, Erasun ez da ondo moldatu eta Capellan mantenidu da jokoaren protagonista lez. Halanda be, lehia partidu osoan mantenidu da eta gradak beteta, emozino handiko partidua izan da. Izan be, Aldaik irabazteko faltan daukan txapel bakanetako bat da San Mateokoa. Amaieran hurbildu dira, hamasei tantuan bardinduta egon dira-ta, baina aurkariek partidua eusten jakin dabe eta puntu biko aldeagaz gailendu dira atzenean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001344", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan jokatuko dau Arratiko Zekorrak taldeak lehen partidua\nIgorreko San Txisme zelaian izango da Gaztedi Bren kontrako lagunarteko partidua, 17:00etan.\nEuskal Ligako Senior 2. Mailako ligea urri bigarrenaren 1ean hasi aurretik, Arratiko Zekorrek aurkari bardinen kontrako partidua jokatuko dabe astegoien honetan. Bihar, hilak 24, izango da partidua Gaztedi B taldearen kontra, etxean 17:00etan.\nDatorren astean beraz, Arratiko Zekorrak talde barriztuaren bigarren denporaldia hasiko da. 2022-2021 denporaldian zazpigarren geratu zan talde arratiarra, atzenaurreko hain zuzen be. Halanda be, lehen urtea izanda, ligako balorazino ona egin eben, \"erregulartasun faltea\" egon bazan be. \"Hamabost jokalari egon garen partiduetako balorazinoa oso ona da, baina askotan hamabi joan behar izan gara arpegia emoten. Ez da erraza izan baina datorren urtera begira perspektiba onak dagoz, hau aurrera doa\", adierazo eben aurreko ligea amaitzerakoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001345", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aitzol Atutxa, Euskal Pentatloiaren lehian\nZapatuan, 22:00etan jokatuko dira Azpeitiako zezen plazan V. Euskal Pentatloiaren andrazko eta gizonezkoen finalak.\nAitzol Atutxa azkolari dimoztarrak V. Euskal Pentatloiaren finala jokatuko dau bihar, gaueko 22:00etan Azpeitian; Etb1-en be egongo da ikusgai finala. Atutxak beste bost probalari izango ditu aurrez-aurre. Finalaurrekoan Atutxak baino lan hobea egin eben Xabier Zaldua, Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a eta Julen Gabirondo Ioritz Gisasola Zelai IV.a, eta bere atzetik geratu zan Joseba Otaegi.\nGizonezkoen finalaz gain, andrazkoena be jokatuko da Karmele Gisasola, Lucía Orbe eta Nerea Arrutiren artean.\nSei gizonezkoek, bost probak ahalik eta arinen egin beharko dabez. Finalaurreko proba bardinak dira, baina luzeagoak: 100 kiloko harriari hogei jasoaldi, giza proban 400 kiloko harriagaz bina plaza, azkoran hiru kanaerdiko, 50 kiloko txingakaz sei plaza eta korrikan hiru kilometro.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001346", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar egingo da Dimako Ermiten Ibilbidea\nHerriko parrokia eta hamabost ermita bisitetako aukerea egongo da, 32 kilometroko ibilbidean.\nZapatuan, hilak 24, izango da urteroko Dimako Ermiten Ibilbidea. Oinez zein mendiko bizikleteagaz egin daiteke 32 kilometroko martxea; oinez 07:00retan frontoi txikitik urtenda eta bizikletaz, 09:00etan urtenda. Parrokia eta beste hamabost ermiten ingurutik pasauko da bidea. Baina osorik egin beharrean, bakotxaren neurriko zatia be egin daitekeala azaldu dabe antolatzaileek.\nBisitauko dira eraikin erlijiosoak Piedadea, San Pedro parrokia, San Migel Txiki, Roke Deuna, San Inazio, Santa Magdalena, San Blas Urriko, San Fresku, Lontzo Deuna, Santa Mañe, Santa Apolonia, San Antolin, Bizente Deuna, Santa Ageda, San Millan, Santiago eta San Balentin dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001347", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia errekea eskuz garbituko dabe herritarrek\nZapatuan, goizeko 10:00etan, arratiarrak herri inguruetan errekea garbitzera deituta dagoz Arantzazun, Areatzan, Artean, Igorren, Lemoan eta Zeanurin.\nErrekea eta errekondoa garbituteko deialdiak urtero egoten dira fetxa desbardinetan eta, lekuaren arabera, herritarrek, talde ekologistek edo eskola-umeek egiten dabe behar hori. Aurten, Baso Biziak plataformea errekak garbituteko egunak bateratzea proposatu dau eta datorren zapatua, hilak 24, da aukeratutako eguna.\nEskunarruak eta errekarako erropea etxetik eroateko eskatu dabe antolatzaileek.\nArantzazun, Arginatx Mendi Taldeak deituta, plazan da hitzordua; Areatzan, Makatzak Arratiako Ekologistak-ek deitu dau eta herriko plazea da topagunea; Artean, Basoak eta Artea Sareak deitu dabe eta leku bitan batuko da jentea errekea garbituteko: plazan eta Basoan, hain zuzen be.\nIgorren, Rugby zelaia da batzeako lekua, Igorreko Udalak, Bizi Igorrek eta Arratia Institutuak deituta; Lemoan, deialdia Karabie Gaztetxekoek egin dabe eta erromatar zubian bilduko dira eta Zeanurin, Eguzkiolak deituta, Eguzkiolan alkartuko dira herritarrak garbiketeari ekiteko. Igorren gainera programatxoa antolatu dabe: 09:30ean, gosaria emongo dabe Batxilergo 2. mailako ikasleek, gero errekearen garbikuzia egin ostean, 12:30ean, kopaua egongo da institutuko patioan. Bertaratutakoek Igorreko kiroldegian dutxea hartzeako aukerea eukiko dabe.\nIngurumenaren egoerea\nErrekak garbitzeaz gainera, besteak beste, uraren egoerea eta zaborraren jatorria salatuteko, argazkiak eta bideoak egiteko eskatu dau Baso Biziak plataformeak, gero dossier bat egin gura dabe udaletxeetan, URA Agentzian, Ingurumen Fiskaltzan eta jente-aurrean aurkeztuteko.\nOingo zapatuan, Eibarren, Soraluzen, Azkoitia-Azpeitian, Ataunen, Amurrion, Atxondon, Elorrion, Elgoibarren, Hernanin, Argantzonen eta Lemoizen be garbituko dabe errekea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001348", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako Andra Sortzaile eta Ekintzaileen II. Azokea zapatuan izango da\n\"Andrak plazara(tu)\" lelopean andra gaiteroen kalejirea, azokea eta bertso-saioa egongo dira Areatzako frontoian.\nAzokea frontoian izango da 11:00etatik 14:00etara, baina jai giroa lehenago hasiko da, 10:00etan, Bizkaiko gaitero andra musikarien kalejireagaz. 13:30ean barriz, Onintza Enbeita, Maddalen Arzallus eta Ane Labaka bertsolariek bertso-saioa eskainiko dabe.\nArratiako andra sortzaileen lana bultzatu eta euren artean sareak sortzeako helburuagaz antolatuten dau Arratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuak andra sortzaile eta ekintzaileen azokea. Urtean-urtean, herri baten egiteko asmoa dago. Holan, igaz Diman egin zan eta aurten, Areatzak hartu dau azokearen lekukoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001349", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sanmigelak ospatuko dira asteon\nBediako Yeuri-Jauregi eta Zeanuriko Uribe auzoetan egongo dira ospakizunak zapatu, domekan eta astelehenean.\nUrri lehenengoaren 29a izango da San Migel eguna eta Arratiako hainbat auzotan egongo dira honen inguruko ospakizunak. Hasteko, astegoien honetan Bediako Yeuri-Jauregi auzoan zein Zeanuriko Uriben egingo dira jaiak hilaren 24tik aurrera. Hurrengo astean barriz, Arteako Eleixabeitin mezea eta kopautxoa egongo dira eta Zeanuriko Altzusta auzoan, eguenetik zapatura izango dira jaiak. Igorren be, Garbeko jaiak ospatuko ditue eguen eta barikuan.\nEgitaraua\nYeuri-Jauregi (Bedia)\nUrri lehenengoak 24, zapatua\n12:00etan, jaien hasikerea eta pintxo-potea.\n13:00etan, Igel Txapelketea.\n14:30ean, auzo bazkaria.\n17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak (bikoteko bat auzokoa izan behar da) eta jolasak.\n20:00etan, txokolatea eta bingoa.\n21:00etan, diskofesta.\nUrri lehenengoak 25, domekea.\n14:00etan, VI. Pintxo Lehiaketea.\nUribe (Zeanuri)\nUrri lehenengoak 24, zapatua\n14:00etan, auzo bazkaria.\nArrastian, Zapo Txapelketea eta Mus zein Briska Txapelketak.\nUrri lehenengoak 25, domekea\n10:30ean, plazatik Urkistara bizikleta igokerea.\n12:30ean, mezea, barauskarria eta herriko txistulariak.\nUrri lehenengoak 26, astelehena\n12:00etan, arimen aldeko mezea.\nArrastian, urdaia eta txokolatea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001350", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sanmigelak ospatuko dira asteon\nBediako Yeuri-Jauregi eta Zeanuriko Uribe auzoetan egongo dira ospakizunak zapatu, domekan eta astelehenean.\nUrri lehenengoaren 29a izango da San Migel eguna eta Arratiako hainbat auzotan egongo dira honen inguruko ospakizuna. Hasteko, astegoien honetan Bediako Yeuri-Jauregi auzoan zein Zeanuriko Uriben egingo dira jaiak hilaren 24tik aurrera. Hurrengo astean barriz, Arteako Eleixabeitin mezea eta kopautxoa egongo dira eta Zeanuriko Altzuste auzoan, eguenetik zapatura izango dira jaiak. Igorren be, Garbeko jaiak ospatuko ditue eguen eta barikuan.\nEgitaraua\nYeuri-Jauregi (Bedia)\nUrri lehenengoak 24, zapatua\n12:00etan, jaien hasikerea eta pintxo-potea.\n13:00etan, Igel Txapelketea.\n14:30ean, auzo bazkaria.\n17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak (bikoteko bat auzokoa izan behar da) eta jolasak.\n20:00etan, txokolatea eta bingoa.\n21:00etan, diskofesta.\nUrri lehenengoak 25, domekea.\n14:00etan, VI. Pintxo Lehiaketea.\nUribe (Zeanuri)\nUrri lehenengoak 24, zapatua\n14:00etan, auzo bazkaria.\nArrastian, Zapo Txapelketea eta Mus zein Briska Txapelketak.\nUrri lehenengoak 25, domekea\n10:30ean, plazatik Urkistaren bizikleta igokerea.\n12:30ean, mezea, barauskarria eta herriko txistulariak.\nUrri lehenengoak 26, astelehena\n12:00etan, arimen aldeko mezea.\nArrastian, urdaia eta txokolatea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001351", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeiako Altxorrak jardunaldia ospatuko da Zeberion\nUrri bigarrenaren 1ean Burdin Hesira bisitea, bertako produktuen dastaketea, azokea eta zuzeneko musikea egongo dira, besteak beste.\nGorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak Gorbeiako Altxorrak izeneko jardunaldiak antolatu dauz. Zapatu honetan, hilak 24, Oletan ospatuko da lehenengoz eta urri bigarrenaren 1ean barriz, Zeberiora helduko da jaialdia. Goizean zehar, Gorbeiaren inguruko informazino puntua, ekoizle eta artisauen azokea, Gastro Gunea eta umeentzako sormen txokoa egongo dira. Azokako hainbat produktu be zozketauko ditue eguerdian.\nHorrezaz gain, hainbat ekintza egongo dira egun osorako egitarauan. Goizean, Burdin Hesiaren hondakinen bila Zeberion bisita gidatua hasiko da 10:00etan. Hau amaituta, Urigoitiko txorizo eta Ugabe txakolin zein bermutaren dastaketak egingo dira. Hiru ekintza honeetarako, izena emon behar da gorbeiaeuskadi.com webgunean.\nEguerdian, musikearen txandea izango da, 13:00etatik 15:00etara Jazz Kollective Quartet taldeak eskainiko dau kontzertua. 19:00etan barriz, Korrontzi taldeak Izan bagara ikuskizuna taularatuko dau; jantzea, herri kirolak eta folk musikea buztartuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001352", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Atzen borondateen dokumentua prestetako berbaldia egongo da Diman\nGaur, hilak 21, 18:30ean emongo dau Aita Menni Ospitaleko Egoitz Zabalak berbaldia Abaroa aretoan.\nAtzen borondateen dokumentua, ofizialki Aurretiazko Borondateen Dokumentua, mediku taldeari zuzendutako dokumentua da. Bertan, adin nagusiko edozein personak, judizialki ezgaituta ez dagoan eta askatasunez jarduten dauan bitartean, jasota ixten dauz jarraibide batzuk, etorkizunerako. Hau da, bere borondatea adierazoteko gai ez danerako erabil daitezan. Adibidez, zelango heriotzea gura dauan edo atzen momentuak nogaz pasau gura dauzan adierazoteko.\nDokumentu hori edozein momentutan aldatu edo atzera bota daiteke, ebatziak hartzeko gaitasunari eusten jakon bitartean. Une horretara arte, personearen ebatziak izango du lehentasuna dokumentuan jasotakoaren gainetik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001353", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan ospatuko da Deiadar Mendi Eguna\nEguerdian egingo da Batzar Nagusietarako deia Gorbeiako kurutzetik eta gero egingo da jaia Arraban.\nUrri lehenengoaren 24an, zapatua, Gorbeiako kurutzea izango da Bizkaiko Batzar Nagusietarako deiaren lekuko, atzen urteetan adarra Ganekogorta, Kolitza, Sollube eta Oiz tontorretatik pasau ostean. Aurtengoa hamazazpigarren edizino modernoa izango da, 2004an berreskuratu zan tradizinoa eta, Batzar Nagusien aro barriaren 25. urteurrenean hain zuzen be. Igoerea Ganzabal Mendi Talde lemoaztarraren ardurea izango da eta ekitaldia amaitzerakoan, Balmasedako Mendi Taldeari emongo jako adarra, hurrengo urtean deialdia Kolitzatik egin daiten.\nUrte biko atzerapenagaz datorren Mendi Deiadar Eguna 09:30ean hasiko da Pagomakurretik. Eguerdirako helduko dira mendizaleak Gorbeiako kurutzera eta bertan egingo da, 12:00etan, deialdia. Ostean, Arrabako aterpera bajatu eta bertan ospatuko da jaia 13:30etik aurrera. Igon diranentzako kopautxoaz gainera, musikea eta jantzak egongo dira.\nTradizinoa ala kondairea?\nBatzar Nagusietarako deiaren inguruko lehenengo erreferentzia historikoak 700 urte daukaz. 1342. urtean Juan Nuñez de Balboak idatzi eban koaderno batean: \"En la Junta de Garnica, seyendo juntado cavalleros e escuderos / e fijosdalgo de Vizcaya, llamados a Junta General, e tannidas las cino vozinas\". Deia egiten zala frogatutzat emoten dan arren, deia nondik egiten zan ez da inoz garbi egon.\nHolan, Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Enkarterriko Museoak ikerketa-lana egin eben 2020an. Azterlan horretatik ondorio argi batek urten eban: Bizkaiko bost Deiadar Mendietan adarrak joaz egindako deiarena berrinterpretazino historikoa zala, Antonio de Trueba kronistak XIX. mendean egindakoa. Izan be, antxina, dei hori Gernikako Batzar Etxean bertan egiten zan, baina Batzar bakotxa hasi aurretik, eta ez mendi tontorretatik, Truebak ulertzera emon eban lez.\nTradizinoa gure garaietara egokitzearen ondorioa izan da deiadarren ohiturea bailaratik gailurretara eroatea, hau da, foru-uribildutik lurraldeko bost mendietara aldatzea, beti be ohitura eta erakunderik errotuenak -Batzar Nagusiak esaterako- defendiduteko ahaelginean. Antonio de Trueba izan zan lehenengoa bost deiadar mediak (Gorbeia, Ganekogorta, Oiz, Sollube eta Kolitza) aitatzen, oin dala 150 urte; irudi hori errotuz joan da euskal historiografian eta jentearen usteetan, eta gaur egunera arte heldu da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001354", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago Beldur Barik bideo lehiaketea\nGazteen artean emakumeen ahalduntzea bultzatzera bideratutako mezuak indartuten dabezan bideoak zemendiaren 11ra arte aurkeztu daitekez.\nEmakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak aurten be antolatu dau Beldur Barik lehiaketea. 2010etik egiten dan programearen helburua, gazteek egindako bideoen bitartez \"indarkeriari buruzko kanpainetan agertuten diran estereotipoetatik aldendu (indarkeria fisikora mugatuta, eta emakumea biktima irudira mugatuta) eta ikuspegi positibotik heltzea\"; hau da, \"Beldur Barik jarrerea indartzea\". Bideoa egin, Youtube edo Vimeora igon eta zemendiaren 11ko 23:59 baino arinago bete behar da fitxa beldurbarik.eus webgunean.\nHolan, EAEko hamabi eta hogei urte bitarteko gazteak animau dabez bideo lehiaketan parte hartzera; bakarka zein alkarte, ikastetxe edo gaztelekuaren izenean hartu daiteke parte. Gehienez be, hiru minutuko bideoak aurkeztu ahalko dira dagozan hiru kategorietan: 12 eta 14 urte tartea, 15 eta 17 urte tartea edo 18 eta 20 urte tartea. Bideoen ardatza, bakotxaren bizitzetan aurre egin behar diren indarkeria matxistak kontetea izango da, baina honeei aurre egiteko estrategia personal zein kolektiboak be proposatu behar dira. Arau eta zehaztasun guztiak topau daitekez beldurbarik.eus webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001355", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan ospatuko da VI. Dimetal Fest\nSoziedad Alholika, Leize, Elbereth eta Herra taldeak izango dira zapatuko protagonistak Diman.\nFormatu txikian bada be, bueltau egin da Dimako heavy metal jaialdia eta zapatuan, hilak 24, 18:00etatik aurrera eta izango dira kontzertuak. Herrak, Elbereth-ek, Leizek eta Soziedad Alkoholikak osotuten dabe kartela. Kontzertuen ostean, Dani Alvarezek, DJ Jarros-ek ipiniko dau musikea gaua girotzeko. Dimetal Fest jaialdia 2015ean sortu zan Dimetaleroak kultur alkarteak antolatuta eta aurtengoa, jaialdiaren seigarren edizinoa da.\nAurtengoa edizinoan lau taldek joko dabe zapatuko arrasti eta gauean. Izan be, pandemia sasoiko dekretuek eragindako etenaldiaren ostean, antolakuntzeak atzera pausu bat egiteko premina senditu dau. Hori dala-ta, aurten, jatorrira itzuli eta formatu txikiko debaldeko jaialdia eskainiko dau, euskal metal musikeak barriro Dimako plazea hartu dagian.\nBarikutik domekara, Ugarana plaza zarratuta egongo da. Elexalde kalea auzokoentzako bakarrik egongo da zabalik eta Landaburu kalea, noranzko bietarako egongo da zabalik.\nSoziedad Alkoholika kartelburuak 23:30ak aldera joko dau. Ibilbide luzea izan arren, 30 urtetik gorakoa, taldea bere momenturik onenean dago. Beteranoa bada SA, oindino beteranoagoa da Leize. Taldeak berrogei urte daroaz oholtza gainean eta aitzindarietakoa da. Hogei urte inguru daroaz Elbereth taldeak. \"Euren musikea gordina da eta zuzenekoan zapalgailu baten modukoak dira. Pentsetan dot talde honek ez daukala merezidu dauan errekonozimentua, daukan kalidadeagaitik askoz gorago egon beharko litzateke eta\" azaldu deutso Begituri Itsaso Petralanda antolakuntzakoak. Herra talde arabarra barriz, barria da. Oin dala hiru edo lau urte sortu zan eta metal modernoa, melodikoa, egiten dau. Daborduko estadu mailako proiekzinoa dauka eta Dimetalaren hurrengo astegoienean Murtzian jotekoak dira.\nDima, euskal metalaren herriburu\nDimetal Festeko lehenengo edizinoan, 2015ean, sei taldek Dima euskal metalaren herriburu bihurtu eben. Hortik aurrera jaia handituz joan zan eta 2019ra arte, Europako metalean izen handia daukien taldeak be izan ziran Diman, Destruction talde alemaniarra, esate baterako. Pandemia dala-eta egin ez zan 2020ko edizinoan, lau agertoki eta 37 banda egozan aurreikusita eta hain jaialdi handia aurrera aterateko kontzertu batzuk ordaindu beharrekoa ziran. Bost edizino honeetan, Dimetal Festen 70 talde baino gehiagok jo dabe; tartean, Su Ta Gar, Koma, Apatrida, Crisix, Anestesia, The Wizards, Vhäldemar eta Childrain. Musikeaz gainera berbaldiak, umeentzako jarduerak, Herri Metal Olinpiadak, bertsolariak, bazkaria eta abar izaten ziran herrian, giro ederra sortuz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001356", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aste amaiera magikoa Diman\nEguen, bariku eta domekan zazpi mago batuko dauz Dimagia ekimenak; Run Run, Aratz eta Walas arratiarren parte-hartzeagaz.\nHilaren 22, 23 eta 25ean ospatuko da Dimagia jaialdia Diman. Magia saio desbardinak egongo dira eguen eta bariku arrastian; domekan barriz, Arratiako ekoizle eta artisauen azokea be egongo da. Magia saio bereziena, hilaren 23koa izango da. Izan be, Arratiako magoen txoko magikoak saioan hiru arratiar egongo dira euren trukuak erakusten: Arteako Run Run magoa, Igorreko Aratz eta Dimako Walas Magoa. Halanda be, guztira lau saio desbardinek osotuten dabe Dimagiako eskaintzea, zazpi magogaz.\nEgitaraua\nUrri lehenengoak 22, eguena\n19:00etan, Asier Kidam: Sekreturik ez. Helduentzako magia saioa, eskolako kamaran.\nUrri lehenengoak 23, barikua\n18:30ean, Arratiako magoen txoko magikoak. Plazatik hasita, Gora Bihotzak alkartearen eskutik.\n20:00etan, Enikma magoak: Gertuko magia. Frontoi txikitik hasita.\nUrri lehenengoak 25, domekea\n11:00etan, Arratiako ekoizle eta artisauen azokea. Frontoi txikian.\n13:00etan, Eriz magoa: Auskalo. Frontoi txikian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001357", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Asteon zabalduko da Zeberioko Gaztelekua\nKursoan zehar barikuro egongo da zabalik Gaztelekua, arrastiz Kultur Etxean.\nZeberioko Udalak urri lehenengoaren 23an, barikua, zabalduko dau barriro Kultur Etxeko Gaztelekua. Herriko gazteentzako txokoa bariku arrasti guztietan egongo da zabalik aurrerantzean, 17:00etan hasi eta 20:00etara arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001358", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jantzari bila dabil Gazte Barri\nDimako jantza taldeak urri bigarrenean hasiko dauz LH eta DBHko gaztetxoentzako klaseak.\nGazte Barri Dantza Talde dimoztarrak sei urtetik gorakoentzako euskal-jantza saioak egingo dauz aurtengo kurtsoan Elexalde gelan. Urri bigarrenaren 13an ipiniko dira martxan eta ikasle barrientzako, lehenengo hilea doban izango da. Gero, hiru hilebetero ordaindu beharko dira umeko 45 euro, edo 70 euro neba-arrabak izan ezkero.\nTalde bi egingo ditue, txikiena eta nagusiena. Nagusiek eguenetan izango ditue klaseak, 16:30etik 17:30era, urri lehenengoaren 13tik hasita. Bertan batuko dira LH4, LH5, LH6 eta DBH mailetakoak. Txikien taldeak barriz barikuetan batuko dira, 16:45etik 17:45era, urri bigarrenaren 14tik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001359", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Izena emon daiteke Arantzazu, Areatza eta Dimako udal ikastaroetan\nAreatzan urri lehenengoaren 23an amaituko da epea; Arantzazu eta Diman barriz, hilaren 30ean.\nAreatzako ikastaroetarako, izena hilaren 23ra arte emon daiteke udaletxean goizez, eta astelehenetan, arrastiz be bai, 15:30etik 17:30era. Arantzazun eta Diman barriz, hilaren 30era arte dago epea zabalik.\nGuztira, hamaika ikastarok osotuten dabe Areatzako eskaintzea: Eskulanak, Crossfit, Boxeoa, Spinning, Pilates, Mantenimendu gimnasia, Puntua eta kakorratza, Ehoziri lanak, Joskintza, Luzaketak etaYoga. Danak izango dira hamasei urtetik gorakoentzat eta gitxienez, hamar persona egon beharko dira talde bakotxa osotuteko. Luzaketak eta Yogaren kasuan, prezioa 80 eurokoa da, astean ordu eta erdi emongo dira klaseak. Beste danak, ordu bikoak izango dira eta prezioa 110 eurokoa. Erdia izena emoterakoan ordaindu behar da eta hurrengo erdia, abenduan.\nArantzazun, Txi kung,Yoga, Sukaldaritza, Mantenimenduko gimnasia, Entrenamendu funtzionala etaSpinning ikastaroek osotuten dabe 2022-2023 ikasturteko eskaintzea. Txi kung, yoga eta sukaldaritzako eskolak astean behin izango dira Kultur Gunean; Mantenimenduko gimnasia eta Entrenamendu funtzionala barriz, astean bitan izango da frontoian eta spinning saioak, gimnasioan. Ikastaroak urri bigarrenaren 3ko astean hasiko dira.\nDimako eskaintzea 2022-2023 ikasturterako Pilates, Luzaketak, Yoga, Entrnamendu funtzionala, Eskulanak, 3. adinean ariketa fisikoa eta Zunba ikastaroek osotuten dabe. Hamasei urtetik gorakoentzat dira eta gitxienez 8 persona behar dira taldea egiteko. Ordainketea hilero egin behar da eta ikastaroen prezioa, hilean 30 euroren bueltan dago Diman erroldatuentzat eta 40 euroren bueltan, Diman erroldatuta ez dagozanentzat.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001360", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Basoa, burujaubetza energetikoaren bila\nDenfendatzaileen etxea Germinador Social lehiaketara aurkeztu da eta proiektu energetikoaren alde emon daiteke botoa urri bigarrenaren 9ra arte.\nBildosolako Basoa etxean behar dan energiaren %80 lortuteko proiektua, Som energiak eta Coop57k antolatutako Germinador Social lehiaketara aurkeztu dabe. Lehiaketako irabazleak 6.000 euro jasoko ditu saritzat. Basoaren proiektuaren alde egiteko, urri bigarrenaren 9a baino lehen emon behar da botoa estekan.\nBasoan, baliabide barriztagarriakaz burujaubetasun energetikoa lortzeako helburua daukie. Holan, etxea berotuteko eta ur beroa izateko, Arratiako basoetako egurra erabili gura dabe eta elektrizidadea sortzeako, teilatu gainean plaka fotovoltaikoak ipini. Sariak lagunduko leuke instalazino honeek ordainduten. Izan be, instalazino fotovoltaikoak 4.000 euro inguru balio dau eta egur-galdara eta etxeko berokuntzaren eta ur bero sanitarioaren instalazinoa konektetako1.000 litroko inertzia-tankeak, 2.000 euro inguru.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001361", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan amaituko da Oporretako Argazki Lehiaketarako epea\nUrtero lez, zuen bidaietako argazkiak irakurle guztiakaz konpartiduten konbidatzen zaituegu. Landetxe batean, persona birentzako astegoien bat dago jokoan!\nAsteon amaituko da BEGITUren Oporretako Argazki Lehiaketan parte hartzeako epea. Urri lehenengoaren 25era arte egongo da zabalik helbide elektronikoa Arratia, Zeberio eta Ubideko herritarren oporretako argazkiak jasoteko, hiru gehienez. Argazkiagaz batera non, noz eta nok atara dauan be esan beharko da mezu elektronikoan.\nIrabazlea edo, epaimahaiak holan ebatzi ezkero, irabazleak urri bigarrenean argitaratuko dira eta saria, Euskal Herriko landetxe batean astegoien bat pasatzeko bonua izango da. Epaimahaia BEGITUko erredakzino-taldeak osotuko dau. Argazkiak urri bigarrenean argitaratuko dira, baina BEGITUk batan bat arinago argitaratzeko eskubidea gordeko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001362", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ruiz de Infante ez da sailkatu Plazaz Plazako finalera\nAinhoa Ruiz de Infante eta Maite Ruiz de Larramendik, Andrea Aldaregia eta Iera Agirreren kontra 15-22 galdu eben Dulantziko finalaurrekoa.\nDulantzin jokatu zan finalerdietako partidua urri hehenengoaren 19an. Ainhoa Ruiz de Infante eta Maite Ruiz de Larramendik ezin izan eben finalerako txartela lortu, Andrea Aldaregia eta Iera Agirreren kontra 15-22 galdu eben-eta.\nAldaregia eta Agirrek baino hobeto hasi eben partidua Ruiz de Infante eta Ruiz de Larramendik, baina sekulako lana egin eben defensan urdinek eta arriskuak hartu behar izan ebezan gorriek. Arrisku horreetan, euren aurkariek baino huts gehiago egin ebezan Ruiz de Infantek eta Ruiz de Larramendik eta partidua urdinek irabazi eben.\nFinala, Etxaurin jokatuko da datorren zapatuan. Bertan, Barrocal eta Mendiburu, Aldaregia eta Iturriagagaz neurtuko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001363", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Onditz Iturbek irabazi dau Sorginen Lasterketea\nAtxondon lortutako garaipenagaz, Euskal Mendizale Federazinoko txapela be jantzi dau korrikalari igorreztarrak.\nZapatuan Atxondon jokatu da EMF Txapelketea, Sorginen Lasterketako hamabosgarren edizinoan. Axpe auzotik Anboto igon eta bajatu behar izan dabe 300 bat korrikalarik, guztira 21 kilometro eta 1.700 metroko desnibela gaindituta. Irabazleak Onditz Iturbe eta Gontzal Murgoitio izan dira, biak be Aiaramendi Korrikalariak Kirol Klubekoak.\nOnditz Iturbek ordu bi, hogei minutu eta 45 segundo behar izan dauz helmugara ailegetako, Ainara Urrutiari, bigarrena, ia lau minutuko aldea aterata. Hasikeran lehia handia izan dabe, lehen sei kilometroetan batez be, Urrutia aurretik be egon da-ta. Baina Iturbek hau aurreratu ostean, alde gehiago atera dau apurka-apurka. Holan, lasterketako andren errekorra hobetu dau igorreztarrak, 15 minutu hobetuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001364", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiar bi Bizkaiko Artzain Gazta Txapelketako podiumean\nEmilia Aranak bigarren postua eta Antxon Iturriagak hirugarrena lortu dabez Bermeon jokatu dan txapelketan.\nBarikuan, hilak 16, izan zan Bermeon Bizkaiko Artzain Gazta Txapelketearen hogeta hamabigarren edizinoa. Bertan, Arratiako gaztaiak izan ziran sarituenak, guztira hiru sari lortuta. Emilia Arana zeanuriztarrak zidarra lortu eban eta Txonde Gaztaiaken egileak, Antxon Iturriaga billaroztarrak, brontzeaz gain dastaketa herrikoia be irabazi eban. Irabazle nagusia, Markina-Xemeingo Baskaran Gaztak izan zan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001365", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Irabazten hasi dau ligea Lemoako Harrobik\nArratia Ak bardindu eta Arratia Bk galdu egin dau denporaldiko lehen jardunaldia.\nGizonezkoen talde arratiarrak astegoien honetan hasi dabe 2022-2023 denporaldia euren ligetan. Arratia A Lurraldeko Lehentasunezko Mailan eta Arratia B zein Lemoako Harrobi Lurraldeko Lehen Mailan.\nArratia Ak zapatu arrastian jokatu eban Atletismo Ortuellaren kontra etxetik kanpo eta husna bardindu eben partidua. Datorren jardunaldian Galea Aren aurka lehiatuko dira Urbietan, hilaren 24an 19:45ean.\nArratia B taldeak ostera, Mungia A izan eban aurkari zapatuan eta 4-1 amaitu zan partidua, Mungiakoen alde. Datorren partidua Urbietan jokatuko da, hilaren 24an 17:00etan, Begoña Aren kontra.\nLemoako Harrobik barriz, lortu dauz denpòraldiko lehen hiru puntuak Begoña Aren kontra huts eta bi irabazi ostean. Bigarren jardunaldia La Merced Aren kontra jokatuko dabe Arlonagusian, zapatuan 17:45ean.\nArratia Ako andrek barriz, bigarren jardunaldia jokatu dabe Berriozarren aurka eta galtzean hasi baziran be, 2-1 amaitu zan partidua, arratiarren alde. Holan, zortzigarren postuan dagoz hiru puntugaz. Hurrengoan Burgosen kontra lehiatuko dira etxetik kanpo, domekan 12:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001366", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barriro apurtu dabe Kafrangak andra taldearen karteldegia\nZapatu gauean apurtuta agertu ziran erasoen kontrako eta \"izan Kafrangak\" kartelak Artean.\nArteako Kafrangak andra taldeak salatu dauanez herriko jaietan, zapatu gauean, hainbat kartel kendu eta apurtu ebezan ezezagunek taldearen karteldegitik. Kartel honeetako batzuek eraso sexualik gertatu ezkero zer egin eta erasoen kontrako protokoloa azaltzen eben. Beste batzuk ostera, \"izan Kafrangak\" leloa eukien idatzita. Astegoien honetan Merkartea ospatuko dala-ta, barriztu dabez kartel guztiak.\nEz da hau Artean gertatzen dan lehenengo aldia. Pasau dan udan be agertu ziran kartelak hainbatetan apurtuta; ordukoak, homosexualidadearen eta transexualidadearen lanketa soziala bultzatzeko kartelak izan ziran.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001367", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Agirre Lehendakaria kaleko obrak amaituta, auzoetako bideak konponduteko esleipena martxan da\nHurrengo pausoa Santa Luzia, Loiate, Mikele eta Agarre auzoetako bideak konpondutea izango da eta 356.239,92 euroko aurrekontua izango dau proiektuak.\nAgirre Lehendakaria kalean, lurreko zebra-bidea eta seinale bertikal baten faltan, Agirre Lehendakaria kaleko obrak amaituta dagoz. Obra honen helburua bidean sortutako zuloak eta kalteak konpondutea izan da eta 37.900 euroko aurrekontua izan dau.\nBideak konponduteko esleipena barriz, martxan dago eta hilaren 22ra arte, enpresek proposamenak aurkeztu leikiez. Santa Luzia, Loiate, Mikele eta Agarre auzoetako bideak konponduko dira eta 356.239,92 euroko aurrekontua dauka proiektuak. Herrigunea eta auzoak lotzeako eta loturak hobetuteko konpromisoa argia erakutsi dauala beti Udalak eta bere momentuan azterketa sakona egin ebela auzoetako bideen egoerea zein zan ikusteko. Ikerketa horren emaitzaren ondorioz plangintza zehaztu eben eta datozen hilabeteetan gauzatuko dala azaldu dau Illart Gumuzio Igorreko alkateak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001368", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan izango da Areatzako Mendi Martxea\nInguruko toponimia eta antxinako hiru bide ezetuteko aukerea egongo da, 26 eta 19 kilometroko ibilbideetan.\nAreatzako inguruak ezetuten emoteko sortu zan Areatzako Mendi Martxea eta bederatzigarren edizino honetan antxinako hiru bide barri dagoz ibilbidean. Partaideek ibilbide bi ditue aukeran: 26 kilometro eta 1.200 metroko desnibel positiboko ibilbide luzea eta 19 kilometro eta 750 metroko desnibel positiboko ibilbidea. Urri lehenengoaren 17an, 08:00retan plazatik urtengo dira ibiltariak ibilbide luzea egiteko. Hemeretzi kilometrokoa egitekoak diranak, Mendiganan ekingo deutsie ibilbideari. Hara joateko antolakuntzeak autobusa ipiniko dau. Amaieran, parrilladea egongo da partaideentzat.\nBederatzigarren edizino honetako ibilbideak zati barriak ditu. Aurten hiru bide barri zabaldu dabez, antxinako bideak, urteetan erabili barik egon diranak. Eta toponimiari be garrantzia emon deutsie. Izan be, 50 kartel baino gehiago prestatu dabez lekuen izenak marketako, Iñigo Iturbe adituaren laguntzeagaz.\nParaje ederrak\nBeti 100 lagunetik gora hartu dabela parte eta 2017an 300era ailegau zirala dino Xabier Iturriaga antolakuntzakoak eta partaideek ibilbidea ederra dala esan deutseela beti dino: \"Ez da Gorbeiako puntara igon behar, leku polit, ezezagunak eta ikuspegi ikaragarrizkoak ikusteko\". Udalak antolatu dau beti Areatzako martxea, atzenengo urteetan Lamino Kirol Klubaren laguntzeagaz. Klubak 100 federadu eta bazkidetik gora dauka egun.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001369", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoienean jokatuko dira gizonezkoen ligen lehen partiduak\nArratia A eta B taldeek zapatu arrastian hasiko dabe lehiaketea eta Lemoako Harrobik domeka goizean; hiru partiduak jokatuko dira etxetik kanpo.\nLurraldeko Lehentasunezko Mailan jokatzen dauan Arratia Ak zapatuan, 15:30ean, jokatuko dau etxetik kanpo igon barria dan Atletismo Ortuella taldearen kontra. Lemoako Harrobik talde honen kontra jokatu eban kategoriaz igon ahal izateko partidua, baina ezin izan eben garaitu.\nArratia B eta Lemoako Harrobi ostera, Lurraldeko Lehen Mailan dagoz, Arratia Bk pasau dan denporaldian lortu eban mailaz igotea lortu ostean. Arratia Bk etxetik kanpo jokatuko dau zapatuan, hilak 17, 17:00etan Mungia A taldearen kontra. Lemoako Harrobik be etxetik kanpo hasiko dau ligea domekan Begoña A taldearen kontra, 11:15ean.\nAndrazkoak\nAndrazkoen Arratia A taldeak pasau dan domekan jokatu eban Liga Nazionaleko lehen partidua eta gol bakarragaitik galdu eban Logroñes taldearen kontra etxetik kanpo. Ligako bigarren partidua domekan, hilak 18, jokatuko dabe eguerdiko 13:00etan Nafarroako Berriozar taldearen kontra Urbietan. Arratia Bk ostera urri bigarreneko lehen astegoinean hasiko dau ligea, etxetik kanpo Sestao River taldearen kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001370", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur zabalduko da Artea eta Areatza arteko bidea\nObrea ez da amaitu baina Arteako Udalak jakinarazo dau trafikoa noranzko bietan egongo dala zabalik arrastitik aurrera.\nGaur, hilak 15, zabalduko da barriro Artea eta Areatza arteko errepidea noranzko bietan. Momentuz, trafikoa bideratuta egongo da eta hurrengo egunetan margoztuko dabez errepideko marrak. Halanda be, errepidea ez da behar bakarra eta obrak oindino ez dira amaitu, izan be, errepide azpiko errekatxoaren arroa zabaltzea izan da helburua. Obrak abuztu amaierarako amaituta egotea espero bazan be, aste batzuk atzeratu dira.\nAstuiko errekatxoak askotan egin dau izan dau gainezka atzenaldian. Hori dala-ta, obrak hasi ebezan bagila amaieran; urbidea naturalizau eta uriolak prebeniduteko. Lanen eraginez, Areatzara doan errepidea ebagita egon da eta Astuibekoa kaletik desbideratu da trafikoa. Arroari sakonerea emoteko eta kamino azpitik doazan ur hornidura, saneamentua, gas hodi eta telekomunikazino kableak mobiduteko izan dira udako obra honeek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001371", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Inbigu Gypsy Jazz taldea Diman\nAntzasti Museoan izango da jazz kontzertua, hilaren 17an 19:30etik aurrera.\nArtaun auzoko Antzasti Museoak Inbigu Gypsy Jazz taldea dakar zapatu arrastian, zuzeneko kontzertua eskaintzeko. Sarrerak aldez aurretik lortu daitekez museoaren webgunean eta zortzi euroko balioa izango dabe, txakolin kopa bat barne. Hamabi urte azpikoentzako, sarrerea doban izango da, baina helbidera bialdu behar da mezu bat, abisatzeko.\nInbiGu Gipsy Jazz 2019an sortu zan eta ordutik swing, hot jazz eta Django Reinhardt sortzailearen ijito zuztardun musiken nahasketatik jaiotako jazz berezia plazaratuten dabe. Carlos Velascok, Victor Delgadok, Aitor Torrek eta Gurutze Etxebarriak osatzen dabe Gypsy Jazz taldea. Kontzertuetan jazz kantu klasikoen artean bidaiatzen dabe entzuleek, rock klasiko eta euskal kantekin tartekatuta. Diman, oin dala urtebete egon ziran atzenengoz, Andra Sortzaile eta Ekintzaileen Azokan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001372", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan zine saioa egongo da Karabien\nHilaren 16an, Fermin Muguruzaren Black is beltza pelikulea proiektauko da Lemoako gaztetxean, 20:00etan.\nLemoako Karabie Gaztetxe barriztuan Zinemaldia ospatuko da urri lehenengoaren 16an eta bertan, Black is beltza (Fermin Muguruza, 2018) pelikulea egongo da ikusgai iluntzean. Pelikula honek Manex Unanueren fikzinozko istorioa kontetan dau.\nNew Yorken San Ferminetako erraldoiakaz desfilea egitera konbidatua izan ostean, erraldoi baltzak urteteko debekua jasoten dabe konpartseroek eta Manexek, honeetako baten garraiatzailea, hasarratuta Euskal Herrira bueltatzeari uko egiten deutsa. Holan, \"maitasuna, iraultza eta espioitza\" ardatz izango dauzan bidaia bateko istorioa da pelikulea; Manex, 1960. hamarkadako gatazka ugariren lekuko bihurtuko dalarik: Kubako iraultzaile eta CIAren arteko talkak, Black Panthers antolakundea, Malcolm X-en hilketea eta Gerra Hotza, besteak beste.\nBlack is Beltza II\nBlack is beltza pelikulearen bigarren zatia hileon estreinauko da, 23an Donostiako Belodromoan eta 30etik aurrera, zineetan. Oingoan, Fermin Muguruzak Ainhoaren istorioa kontetan dau, Manexen alabarena hain zuzen be. Bertan, Bolivian jaio eta Kuban hezitako protagoniste Euskal Herrira joango da, aitaren lurra ezetutera 1988an. Josune kazetaria ezetu eta Libano, Afganistan eta Marseillara egingo dabe bidaia, Gerra Hotzeko atzen urteen testuinguruan, narkotrafiko sareak trama politikoakaz alkartzen diran munduagaz egingo dabe topo.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001373", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan izango da Zeberio Haranaren hirugarren edizinoa\nBerrogeta hiru eta hogeta lau kilometroko ibilbideak izango ditu Zeberio Harana mendi martxeak; luzea Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuiturako puntuagarria da.\nUrri lehenengoaren 17an izango da Zeberio Harana mendi martxea. Ibilbide bi dagoz; luzea, Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuiturako puntuagarria dana eta laburra, aurten lehenengoz egingo dana. Martxa egunean bertan emon daiteke izena; 06:00etatik 06:30era ibilbide luzea egin gura dabenek eta 08:00etatik 08:30era laburra egiteko.\nAustarri Mendi klubak antolatuten dauan martxa hau urte birik behin egiten da. 2016an izan zan lehenengoa eta 2018an bigarrena. Aurtengoa hirugarren edizinoa da. Luzeak, 43 kilometro daukaz, 2.400 metroko desnibela eta gehienez 11 ordutan egin behar da. Partaideak Zeberioko plazatik urtengo dira goizeko 07:00retan. Ordu bi beranduago urtengo dira 24 kilometroko martxea egin gura dabenak.\nIbilbideak\nIbilbideetako zati bat Zeberioko mugetatik doa. Martxa biek, Upotik aurrera, ibilbide bera daukie. Upora joan aurretik luzea egiten dabenak plazatik urten eta Piku Bikotx (616 m), Garaigorta (662 m), Aibelabe (638 m), Arrugaeta (669 m), Untzueta (770 m) eta Artandatik (550 m) pasauko dira. Ibilbide laburra egiten dabenak Upora ailegetako, Mintegitik (272 m) pasauko dira. Upo mendiaren ostean, Tontorrandi (522 m), Mandoia (638 m) eta Argiñaoko Atxa (524 m) mendietatik pasauko dira ibiltariak, plazan helmugara ailegau baino lehen.\nLau horniketa puntu dagoz; hiru bidean eta laugarrena plazan, amaitukeran. Diplomea eta opari bana be jasoko dabe martxalariek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001374", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Erreka Mari txotxongilo ikuskizuna egongo da ikusgai Lemoan\nTxotxongillo Taldearen ikuskizun historikoa zapatuan izango da Kotxepin Kultur Etxean, 18:00etan.\nUrri lehenengoaren 17an Txotxongillo Taldeak lehenengoz 1978an taularatutako ikuskizuna dakar Lemoako Kotxepin Kultur Etxera: Erreka Mari. Rosa Mari Martinezek eskainiko dau hiru eta zortzi ute bitarteko umeentzako txotxongilo emonaldia. Bertan, Euskal Herriko atzen laminaren istorioa entzun ahalko dabe umeek umorez eta samurtasunez, eta errekak garbi mantenidutearen garrantzia be azpimarrauko da.\nSinopsia\nPosible ete da Euskal Herrian oindino laminak bizi izatea? Nekez. Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarrekaz ezkutatuz joan ziran laminak. Baina ez larritu. Bat geratzen jaku eta bere istorioa kontauko deutsugu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001375", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mandoia Eskupelota Eskolak hasi dauz entrenamentuak\n2016 urtera arte jaiotakoak hartuko dabez eskolan, baina gazteagoei be pelotak itxiko jakiezala jakinarazo dabe antolatzaileek. Horrezaz gain, pala taldea be sortu gura dabe Zeberion.\nZeberioko Mandoia Pelota Klubak asteon hasi dabez 2022-2023 denporaldirako entrenamentuak Zubialdeko frontoian. Entrenamentuak sei urtetik gorakoentzako izango dira, baina ume txikiei be itxiko jakiez pelotak praktiketan hasteko. Interesdunek, frontoian eskuratu ahal izango dabe informazino gehiago entrenamentu egunetan. Pelota entrenamentuak astelehenetik eguenera izango dira frontoian, 19:00etatik 20:30era.\nBeste alde batetik, pala taldea sortzeako proiektua be ipini dabe martxan. Horretarako eguenetan egingo dira topaketan pelota entrenamentuen aurretik, 17:00etatik 19:00etara. Beraz bihar, hilak 15, izango da lehenengo saioa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001376", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan ospatuko da Inbiu Eguna\n\"Euskereak batzean gaitu\" lelopean ospatuko da euskerearen aldeko jaia Igorren. Gainera, Inbiu kanta barria be aurkeztuko da eguerdian.\nAurtengoan, urri lehenengoaren 17an ospatuko da Igorreko Inbiu Eguna, egun osoan zehar Kultur Etxeko plazan. Euskerearen erabilerea bultzatzeko helburuagaz antolatu dabe egun osorako egitaraua Igorren Euskera Zuzterretik alkarteak, Igorreko Udalak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak.\nGoizez, 11:00etatik aurrera umeentzako jolas eta tailerrak egongo dira, Panpotx kultur alkartearen eskutik. 11:30ean, euskerearen aldeko kartel eta pankartak egiteko materiala banatuko da, holan, kuadrillak be animau gura izan ditue gero kartelak herritik eskegiteko. Goizeko atzen ekintzea Inbiuren kanta barriaren aurkezpena izango da, bazkalaurretik.\nBazkaltzeko, Udalak mahai eta aulkiak ipiniko dauz baina jateko eta edatekoa, bakotxak eroan beharko dau. Bazkaldu ostean barriz, Kittu taldearen erromeria egongo da Kultur Etxeko plazan eta gero, parte-hartzaile guztiak egongo dira herritik abestuten.\nInbiu kantua\nUrtero Igorren ospatzen da jaia\naldarrikatzeko biziera\nnagusi ta gazte guztiok batera\nbakoitzak bere neurrian.\nZuhaitz adarretan, abesten txoriak\negoten dira libre-librean\neuskaldunok ere nahi dogu lortzea\naskatasuna gure kabian.\nHor dogu euskera\neta harro gu sentitzen gara\netxean zein kalean\nberari esker herri bat gara. (bis)\nInbiu, inbiu, euskeraz bizi gura dogu\ninbiu, inbiu, euskerak aberasten gaitu.\nInbiu kalean, inbiu etxean, inbiu euskeraz\ninbiu klasean, inbiu beharrean, inbiu euskeraz\ninbiu tagernan, inbiu olgetan, inbiu euskeraz\ninbiu egunez, inbiu gauean, inbiu euskeraz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001377", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ipuin tailerra emongo dau Diman Miru Sorginak\nAsmatu dezagun ipuin bat tailerra barikuan izango da Abaroan, 17:30etik aurrera; izena aldez aurretik emon behar da.\nUrri lehenengoaren 16an, Miru Sorgina ipuin kontalaria Dimako Abaroan egongo da, umeakaz batera ipuin bat asmatuteko. Idazketa tailerra 17:30ean hasiko da eta ordubetez egongo dira ipuina sortzean. Jolas dinamiko batzuen bitartez, umeen irudimena martxan ipini eta partaideek \"barruan daukien ahalmena\" bultzatuko dau Miruk. Holan, ipuin bat sortuko dabe tailerreko partaide guztien artean.\nBertan parte hartzeako izena emon behar da aldez aurretik helbidean edo 685 759 997 telefonoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001378", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Maurizia gogoan hartuko dau Merkarteak zapatuan\nBertoko produktuen merkadua 10:00etatik 15:00etara izango da eta bertan 24 ekoizle eta 16 artisauen salmahaiak egongo dira.\nUrri lehenengoaren 17an ospatuko da aurtengo Merkartea, hogeta zortzigarren edizinoa. Goizean zehar, azokako postuak udaletxe inguruan eta frontoi barruan egongo dira euren produktuak eskaintzen; umeentzako puzgarriak barriz Ekomuseoaren atean ipiniko ditue. Eguerdian, 12:00etan, Maurizia Aldeiturriaga eta Leon Bilbaoren eskulturearen 25. urteurreneko ekitaldia egingo da udaletxe ondoan. Gero, 13:00etan Aitzol Atutxa eta Julen Larrea azkolariek erakustaldia egingo dabe. Iluntzean barriz, 21:00etan, Aukeran jantza konpainiak Maurizia ikuskizuna eskainiko dau eta ostean, Altxa Porru erromeria taldeak ipiniko dau jai giroa, 23:30etik aurrera.\nAurreko egunean be, hilaren 16an, egongo da Maurizia gogoan hartzeako aukerea. Izan be, Arratia eta Herrialde Katalanetako gazte batzuk Aupa Maurizia dokumentala dabiz grabetan eta Arteako plazan erromeria egingo dabe. Holan, antolatzaileek jentea 18:30etik aurrera hurbiltzeko deialdia egin dabe, erromerian parte hartzeako.\nInformazino puntu bat be egongo da birziklatze eta energia barriztagarrien gaineko informazinoa emoteko.\nHiru hamarkadatan urteroko zitea\nAurten 28 urte beteko ditu Merkarteak. 1994tik urtero antolatu ditu Udalak merkadua eta egun osoko jaia. Atzenengo edizino biak, formato murriztuan egin ziran COVID-19 zala-ta baina azokea egin zan.\n2010eko hamarkadan, Merkartean salmahaiak ipinten eben ekoizle kantidadeak behera egin ebala dino Gorka Beitia zinegotziak, baino oin barriro be, lehengo kopurua errekuperau dala. Aurrera begira, Merkarteak etorkizuna daukala uste dau, \"gizarteak ekoizle eta konsumitzaileen artean hartu-emon zuzena\" eskatuten daualako eta \"azoka honeek erlazinoa eta kalidadea sustatuteko, eta babesa emoteko oso onak diralako\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001379", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Igorreko Igeriketa Taldean izena emoteko epea\nDenporaldi honetan 2004 eta 2012 urteen bitartean jaiotakoek egin ahalko dabe uger taldeagaz.\nIgorreko Igeriketa Taldeak 2022-2023 denporaldian uger egiteko aukerea zabaldu dau hamar eta hamazortzi urte bitarteko gazteentzako. Beraz, interesdunek helbide elektronikora mezu bat bialtzera animau gura ditu taldeak. Ordutegiak oindino zehaztu ez diran arren, entrenamentuak martitzen eta eguen arrastietan egingo dabezala aurreratu dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001380", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mendi lasterkarien arteko mahai-ingurua egingo da Areatzan\nZapatuan mendi martxa dagoala-ta, eguenean Oihana Azkorbebeitia, Oihana Kortazar eta Onditz Iturbe egongo dira berbetan.\nUrri lehenengoaren 17an izango da Areatzako IX. Mendi Martxea eta aurretik, mendi lasterketen inguruan hausnartzeko mahai-ingurua antolatu da Areatzako Udalak. Hau hilaren 15ean izango da, eguena, 18:30ean udaletxean. Bea Azpiri kazetaria egongo da moderatzaile lanak egiten eta aurrez-aurre izango dauz lasterketen munduan ezagun egin diran hiru andra korrikalari: Onditz Iturbe igorreztarra, Oihana Azkorbebeitia eta Oihana Kortazar.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001381", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur zarratuko da Andraizeak antolatutako urtekerarako izen-emotea\nZapatuan Azpeitiara joango dira, Trenbidearen Euskal Museoa bisitau eta bazkaltzera.\nDimako Andraizea andra taldeak urtekerea antolatu dau urri lehenengoaren 17rako, Azpeitiara. Parte hartzeako, aldez aurretik emon behar da izena helbide elektronikora idatzita eta gaur, hilak 13, da horretarako atzen eguna. Bazkideentzako prezioa 20 eurokoa da eta 40 eurokoa gainontzekoentzako. Horregaz autobusa, museoko sarrerea eta bazkaria ordainduko da. Ordaintzeko, hilaren 14an egongo dira Andraizeako kideak Dimako frontoi txikian, 17:30ean.\nZapatuan, 09:15ean urtengo da Dimatik autobusa, frontoi handitik. Azpeitiara heldu eta Trenbidearen Euskal Museoan egingo dabe bisitea. Hau ikusi eta bazkaria egingo dabe gero, arrastia pasau eta 20:30ean bueltauko dira Dimara. Beste alde batetik, urtekerara morez jantzita joateko deialdia be egin dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001382", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kilometro Bertikaleko Munduko Txapelketan laugarren izan da Onditz Iturbe\nItalian jokatu zan Skyrunning Txapelketako proban mila metrotik gora igon ebazan igorreztarrak lau kilometrora heltzean ez dan bidean.\nHilaren 9an hasi zan Italiako San Domenico di Varzo herrian Skyrunningeko Mundu Txapelketea eta lehen proban jokatu zan kilometro bertikala. Onditz Iturbe korrikalari igorreztarra be egoan bertan, Espainiako selekzioagaz, eta laugarren ailegau zan helmugara.\nKilometro bertikalean, 1.063 metro gainditu behar izan ebazan 3,8 kilometroko bide laburrean eta helmugea, ia 2.500 metroko altueran egonda. Hau 44 minutu eta 14 segundotan egin eban, selekzioko arinena beraz. Irabazleak ostera, Maude Mathys suitzarrak 40 minutu eta 50 segundotan amaitu eban probea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001383", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hassan Aitchaouk eta Oihana Azkorbebeitiak jantzi dabez txapelak Ubiden\nZapatuan jokatu da Ubidestroi Trail lasterketearen lehenengo edizinoa eta 126 korrikalarik amaitu eben ibilbidea denporaz.\nUrri lehenengoaren 10ean jokatu da Ubiden Ubidestroi Trail mendi lasterketea. 27 kilometroko bidea eta 1.700 metroko desnibela gainditu behar izan dabez parte hartu daben korrikalari guztiek, Oketa, Gorbeia, Bastelarra eta Eneabetik pasauta, gehienez be, sei ordutan. Hainbat arratiar be egon ziran Ubiden galapan, eta lehenengo hirurak izan ziran zeanuriztarrak: Unai Intxaurraga, Jon Aingeru Artetxe eta Jon Intxaurbe.\nSailkapen orokorrean, arinena izan zan Hassan Aitchaou villabonarra; ordu bi, hogeta sei minutu eta hiru segundotan heldu zan helmugara. Ostetik izan ebazan Jokin Lizeaga eta Hodei Samaniego. Andrazkoen artean barriz, azkarrena Oihane Azkorbebeitia abadiñotarra izan zan; ordu bi, berrogeta hamazazpi minutu eta hogetasei segundoko denporeagaz. Andrazkoen podiuma, Uxoa Irigoien eta Andikona Albizurik osotu eben.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001384", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako andrek hasi dabe ligea\nLehenengo partidua 1-0 galdu dabe, UD Logroñes taldearen kontra. Gizonezkoen Arratia Bk ostera, Superkopea jokatu dau baina ez da finalera ailegau.\nAndrazkoen Arratia A taldeak domekan, hilak 11, jokatu dau Liga Nazionaleko lehen partidua eta gol bakarragaitik galdu dau Logroñes taldearen kontra. Bigarren taldean dago Arratia eta Eibar B, Burgos, San Ignacio, Real Sociedad B, Logroñes, Mulier, Monte, Racing B, Oiartzun, Tolosa, Berrizar, Pradejon B, Añorga, Logroño B eta Aurrera Vitoria izango ditu aurrez-aurre hurrengo hileetan. Ligako bigarren partidua datorren astegoienean jokatuko dau Arratiak, Berriozar taldearen kontra Urbietan. Urri lehenengoaren 18an, domekea, jokatuko dabe partidua eguerdian, 13:00etan.\nGizonezkoen Arratia Bk barriz, liga desbardinetako irabazleen artean jokatu dan XIX. Superkopan hartu dau parte astegoienean. Abadiño taldeak irabazi dau kopea eta ostetik gelditu dira hurrengoz hurrengo Etxebarri, Uritarrak eta Arratia B.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001385", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizon bat desagertu da Diman\nLarrialdi Zerbitzuak domekatik dabiz 67 urteko gizonaren bila Dima inguruan, fraka urdina eta biseragaz egoan gizona atzenengoz.\nLarrialdi Zerbitzuek hilaren 11n, domekea, jakinarazo eben Diman 67 urteko gizonezko bat desagertu zala. Ordutik dagoz bere bila, helikopteroa be ikusi daiteke Dima inguruetatik bueltaka. Antza danez, adinekoen erresidentzian ikusi zan antzenengoz gizona, fraka urdin, bisera \"madrildar\" eta makila bategaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001386", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Soinketa ikastaroak emongo ditue Zeberion\nMuskulazino, heziketa fisiko eta mantentze gimnasia saioetarako izen-emotea zabalik dago hilaren 24ra arte.\nZeberioko Udalak gorputza sasoian mantentzeko ikastaroak antolatu dauz: Muskulazinoa, Heziketa Fisikoa eta Mantentze Gimnasia. Lehen saioa urri bigarrenaren 4an izango da eta martitzen zein eguen arrastietan jarraituko dabe, eskola zaharrean. Izena, udaletxean emon behar da eta epea urri lehenengoaren 24an amaituko da.\nSaioak txandaka egingo dira martitzen eta eguen guztietan. Holan, 17:00-17:45 bitartean muskulazinoa landuko da, 18:00-18:45 bitartean heziketa fisikoa, 19:00-19:45 bitartean muskulazinoaren bigarren txandea eta amaitzeko, 20:00etatik 20:45era arte mantentze gimnasia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001387", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia Herririk Herri bideko lehen etapea egiteko deialdia dago domekan\nGorbeiako Parke Naturalak antolatutako ibilaldian parte hartzeako 94 673 92 79 telefonoan emon behar da izena.\nUrri lehenengoaren 11n, Gorbeiako Parke Naturalak antolatuta, Arratia Herririk Herri ibilbidearen lehenengo zatia egingo da oinez, Bediatik Igorreraino dagozan hamar kilometroak. Aldez aurretik emon behar da izena 94 673 92 79 telefonoan eta bertan emongo dabez deialdiaren zehaztasunak. Gainera, Bediara garraio publikoan heltzera animau dabe jentea.\nArratia Herririk Herri bidea, Arratiako Mankomunidadea osotuten daben bederatzi herriak lotuten dauzan ibilbidea da, Bediatik Ubideraino heltzean dana. Bide osoa dago seinalauta, 38 kilometrotan 1.900 metroko desnibela dauka eta oinez zazpi ordu eta erdian egin daiteke, gitxi gora-behera. Galapan barriz, lau ordutan eta ordu bi eta erdian bizikleteagaz egin ezkero.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001388", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan amaituko da Pantailak Euskarazen lehiaketan parte hartzeako epea\nEkimenaren kamisetea jantzita, oporretako argazkiak sareetan alkarbanatzen dabezanen artean opari ugari zozketauko ditue.\nPantailak Euskaraz ekimenak Disney+, Netflix, Youtube eta zinemetan euskerazko edukiak buztartzen dauz eta udarako, ekimen parte-hartzaile bat ipini eban martxan: argazki lehiaketea. Urri lehenengoaren 11ra arte, alkartearen kamisetea jantzita oporretako argazkiak Twitter, Facebook eta Instagramen argitaratzera animau dabe jentea. Parte-hartze handia egon dala-ta luzatu eben epea.\nArgazkiagaz batera, @pantailakeus eta @pantailakeuskaraz aitatu eta #pantailakeuskaraz traola idatzita egongo da zozketan parte hartzeako aukerea. Zozketako sarien artean Tinko Euskara Elkarteak emondako euskeraz konfigurautako telefono mobikor bat, Elkarren 50 euroko kultur-bonoa eta Garena txakolinaren kutxa bat egongo dira, baina badagoz beste opari sorpresa ugari be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001389", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako Merkatarien Elkartearen jaia ospatuko da zapatuan\nJolasak, errealidade birtualaren esperientzia, musikea eta pintxo solidarioak egongo dira goizean hasi eta iluntzera arte Igorreko Kultur Etxeko plazan.\nUrri lehenengoaren 10ean, zapatua, Igorreko merkatariak batzean dauzan AME alkarteak urteroko jaia ospatuko dau kultur etxe parean. Euria egiten badau ostera, eskolako aterpera mobiduko dabez ekintzak. Goizeko 11:00etan hasi eta iluntzera arte egongo da zer egin.\nHasteko, 11:00etan umeentzako egurrezko jolasak eta errealidade birtuala biziteko txokoa egongo dira 13:30era arte. Arrastian be aterako ditue egurrezko jolasak, 16:00etatik 17:30era. Bitartean, Kittu taldearen musikea egongo da entzungai, 17:00etan hasi eta 19:30era arte. Taldeak amaitu ostean, pintxo solidarioak saldu eta opari bana egongo da parte hartzaileentzako. Pintxoakaz lortutako dirua, Hiru Hamabi alkartera bideratuko dau AMEk, garuneko kalteak jaso dabezan umeak laguntzen dauzan alkartea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001390", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzan dago garbigune mobikorra\nUrri lehenengoaren 20ra arte egongo da plazan gailu eta hondakin txikientzako garbigunea.\nArratiako herri desbardinetatik pasau ostean, gailu eta hondakin txikiak botateko ipini dau Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiker enpreseak garbigune mobikorra Areatzan. Beste hondakinak, handiagoak diranak ohiko garbiguneetara eroan beharko dira.\nHondakin mota asko batzeako gaitasuna dauka: etxeko tresna txikiak, sueteko tresnak, etxeko orioa, sakeleko telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001391", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kurso barrirako ikastaroak Artea eta Lemoan\nEskulanak, gorputza sasoian manteniduteko ariketak, irakurleen txokoak eta sukaldaritza ikastaroak izango dira nagusi datorren ikasturtean.\nAurreko urteetan jente gehien euki daben ikastaro eta tailerrez gainera, udal batzuek ikastaro barriak be eskaini ditue eta horreen artean, sukaldaritza osasuntsua indarra hartzean doa. Gorputza sasoian manteniduteko gimnasia, jantzak, yoga, pilates eta antzekoek be arrakasta handia izaten jarraituten dabe Arratian.\nArtea\nArtean, hilaren 21era arte dago zabalik izen emotea. Eskulanak, Arte aplikaduak, 3. adineko gimnasia, Zumba, Pilates, Entrenamentu funtzionala, Txikung, Euskal dantzak nagusientzat, Dantza modernoa umeentzat eta Irakurleen Txokoak osotuten dabe Arteako eskaintza. Ikastaro guztiak urri bigarrenean hasi eta bagilean amaituko dira eta euren prezioa 50 euro eta 150 euro bitartean dago, Irakurleen Txokoa izan ezik, hau debalde da-ta. Ikasturte honetan Xabier Mendiguren idazle oparoak gidatuko dau Arteako Irakurleen Txokoa.\nLemoa\nLemoako Udalak 15 ikastaro antolatu ditu eta elikadura osasuntsuaren aldeko apustua egiten dau, edade desbardinetakoentzako ikastaroak eskainiz. Holan, 6 eta 9 urte bitarteko umeentzako Elikadura osasuntsuarekin familiarizatzen ikastaroa dago, 12 eta 16 urte bitartekoentzako Elikadura osasuntsura lehen pausoak, 18 urtetik gorakoentzako Elikadura kontzientea eta 60 urtetik gorakoentzat Elikadura gure osasunean izenpeko ikastaroak eskaintzen dira.\nLemoako ikastaro batzuk ikasturte osoa hartzean dabe baina beste batzuk lehenengo zatia edo bigarrena, horren araberakoa da matrikula epea. Berbarako, hilaren 14ra arte izango da Ginekologia naturala eta Ahalduntze sexuala; Gizonak eta parekidetasuna; Death cafe; Idazketa sortzailea; Umeen irakurle taldea; Elikadura osasuntsuarekin familiarizatzen; Elikadura gure osasunean; Informatika ikastaroa eta Eskulan ikastaroan izena emoteko epea.\nEuskera ikastaroetarako ostera, 30era arte emon daiteke izena Udalaren webgunean, Euskara eskolak edo Euskara eskolak merkatarientzat ikastaroak jasoteko. Elikadura kontzienterako martrikulea barriz, abenduaren 5etik 16ra egin behar da eta zezeilaren 6tik 17ra, Bizikletan ibiltzen ikasi; Skate eta Elikadura osasuntsuaren lehen pausoak ikastaroak egiteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001392", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoienean jokatuko da Ubidestroi Trail lasterketea\nLasterketea zapatuan izango da, barikuan barriz, Eliteko kirola osasuntsua al da? mahai-inguruan hartuko dabe parte hainbat kirolari eta medikuk.\nUrri lehenengoaren 10ean, zapatua, jokatuko da Ubiden Ubidestroi Trail mendi lasterketearen lehenengo edizinoa. Oketa, Gorbeia, Bastelarra eta Eneabetik pasauko da lasterketea, Ubidera bueltau aurretik. Bidean, 27 kilometro eta 1.700 metroko desnibela gainditu beharko dabez korrikalariek. Bezperan barriz, mahai-inguru bat egongo da, Eliteko kirola osasuntsua al da? galdereari erantzuteko ahaleginean.\nMahai ingurua hilaren 9an, 20:30ean hasiko da eta Unai Ugartemendia kazetariak gidatuta, mediku eta kirolarien eztabaidea entzuteko aukerea egongo da. Mahaiaren inguruan jesarriko dira Jokin Lizeaga eta Oihana Azkorbebeitia korrikalariak, Lide Gorostiola korrikalari eta traumatologoa eta Andoni Ormazabal kirolari eta fisioterapeutea.\nHurrengo egunean, korrikalariak goizeko 09:00etan urtengo dira Ubidetik Gorbeiarako bidean. Honeek galapan egin bitartean, herrian umeentzako puzgarriak egongo dira 11:00etatik 16:00etara. Lasterketea, askoz jota sei ordutan egin behar da beraz, 15:00etarako ailegauko dira atzen korrikalariak. Sari banaketea egin ostean, jai giroak Ubiden segiduko dau Erruki erromeria taldearen musikeagaz, 20:00etara arte.\nTurismo jasangarria\nUbideko lehen mendi-lasterketea izango da aurtengo Ubidestroi Trail eta antolatzaileek azaldu dabenez, \"gure ametsetako herria\" mundura zabaldu gura dabe, era jasangarrian. Beste alde batetik mediko ondarea berreskuratutea be topau dabe: \"Antxinako baso-bide eta estarta ahaztuak berrerabiltea da gure xedeetako bat\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001393", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txumuluxuetak klubaren eguna ospatuko dau zapatuan\nKlubeko argazkia atera, pelota partiduak eta Primike Mundiala jokatu eta afaria egingo dabe Dimako eskupelota klubekoek.\nTxumuluxueta Pelota Klubak eskupelotearen inguruko hainbat ekintza antolatu dauz urri lehenengoaren 10erako, Diman. Klubeko jokalariak eta ingurukoak batuko dira herriko pelotarien eguna ospatuteko plazako frontoian.\nHasteko, 18:30ean klubeko argazkia aterako dabe plazan, pelotariak zuriz jantzita. Gero, frontoi txikira mobiduko dira eta bertan, pelota partiduak jokatuko dira 19:00etatik aurrera. Partiduen ostean, primi jolaseko arauakaz jokatuko dabe Primike Mundiala 20:30etik aurrera eta amaitzerakoan, Ugatxan egingo da klubeko afaria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001394", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andramariak ospatuko dira Lemoan asteon\nEguenean mezea, trikitilariak, jolasak eta Zirkus ikuskizuna egongo dira; zapatuan barriz, Sustrai Colina eta Oihane Pereagaz bertso-bazkaria eta Taberna Ibiltariagaz poteoa.\nLemoaztarrek Andra Mari jaia berreskuratu dabe eta egun bitan ospatuko dabe, urri lehenengoaren 8an, eguena, eta 10ean, zapatua. Andra Mari eguna, meza nagusiagaz hasiko da eta eguerdian Etxebarria aita-seme trikitilariek girotuko dabe herria. Arrastirako barriz, alkartrukeko gazteek hainbat tailer eta jolas antolatu dabez. Gero, Malas Compañias konpainiaren Zirkus ikuskizuna egongo da ikusgai.\nZapatua barriz bertsoak entzun, jan eta poteatzeko eguna izango da Lemoan. Ekintza nagusia izango da bertso-bazkaria, Colina eta Perearen parte-hartzeagaz, Kulturguneko plazan. Honen aurretik eta atzetik, poteo musikatua egingo dabe herritik. Lehenengo, 13:00etan batuko dira Mailuki tabernan. Arrastian, barriz, 19:00etan hasiko dira Atxetatik eta Taberna Ibiltaria taldeak girotuko dau poteoa. Hogei bat musikarik osotuten dabe taldea, eta euskal abestiak kantatzen ipiniko dauz poteatzaileak.\nEgitaraua\nUrri lehenengoak 8, eguena\n12:00etan, Meza Nagusia Andra Mari eleizan.\n13:00etan, Etxebarria aita-seme trikitilariak herritik.\n17:00etan, alkartrukeko gazteek antolatutako tailer eta jolasak, Elizondon.\n19:00etan, Zirkus ikuskizuna Kulturguneko plazan.\nUrri lehenengoak 10, zapatua\n13:00etan, poteo musikatua, Mailuki tabernatik.\n15:00etan, bertso-bazkaria.\n19:00etan, Taberna Ibiltaria taldeak girotutako poteoa, Atxeta tabernatik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001395", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur zabalduko dauz ateak Bertako Sortzaileen Lanen Erakusketak\nArteako Kultur Etxean egongo da ikusgai erakusketea; 18:00etatik 21:00etara aste osoan eta hilaren 10ean zein 17an, 12:00etatik 14:00etara be.\nAtzo iluntzean egin zan Bertako Sorzaileen Lanen Erakusketearen inaugurazinoa, Arteako Kultur Etxeko lehen solairuan eta hurrengo egunetan be egongo dira ikusgai lanok. Erakusketa gelako ateak urri lehenengoaren 7an, 8an, 9an eta 11n 18:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik eta zapatuetan barriz, hilak 11 eta 17, 12:00etatik 14:00etara zein 18:00etatik 20:00etara.\nIzenak dinoan moduan, bertako sortzaileek egindako artisau-lanak dira ikusgai dagozanak. Honeen artean eskulturak, egur tailak, zidargintza lanak, ilustrazino eta koadruak ikusi ahalko dabez bisitariek, besteak beste.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001396", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago Igorreko Bonodenda kanpainea\nHamar euroan salduko dira Igorren erosketak egiteko hamabost euroko bonoak, honeek urri bigarrenaren 31ra arte egongo dira erabilgarri.\nIgorreko Udalak eta Arratiako Merkatarien Elkarteak martxan ipini dabe ezohiko Bonodenda kanpainea. Bakotxa 10 euroan, 3.500 bonu banatuko dira guztira, 15 euroko balioagaz, kanpaineagaz bat egiten daben saltokietan erabilteko. Igorreztar bakotxak hiru bonu hartu ahalko dauz gehienez eta urri bigarrenaren 31ra arte egongo dira erabilgarri. Igorren erroldatu bakoek barriz, hilaren 12tik aurrera erosi ahalko dabez bonuak.\nBonuen salmentea hilaren 29an amaituko da, edo bonuak amaitzerakoan. Honeek, Mandoia kaleko Kultur Etxeko leihoan dagoz eskuragarri. Astelehen, eguazten eta barikuetan 10:30etik 12:30era eta martitzen zein eguenetan, 18:00etatik 20:00etara. Erosleek NAN agiria edo errolda ziurtagiria aurkeztu beharko dabe bertan.\nGehienez be, erosketa bakotxeko bonu bi pilatu ahalko dira. Eta erositakoaren balioa bonuen zenbatekoa baino txikiagoa izan ezkero, ez da dirurik bueltan emongo.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001397", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "San Antolin torneoko txapeldunordea izan da Ainhoa Romero\nLeire Galeanok 18-11 gainditu eban domekan lemoaztarra, Lekeitioko lau t'erdiko finalean.\nEmakume Master Cup-en San Antolin torneoaren lehen edizinoko finalak jokatu ziran hilaren 4an Lekeitioko Santi Brouard frontoian. Binakako eta lau t'erdiko txapelak egon ziran jokoan eta atzen horretan hartu eban parte Ainhoa Romero lemoaztarrak, baina 18-11 galdu eban.\nLeire Galeanoren aurkako partidua orekatua eta bardindua izan zan hasikeran, hamarnako bardinketara arte gora eta behera ibili zan markagailuko aldea. Halanda be, Galeanoren erremateak nagusitu ziran eta Romero 11 tantuetan geratu zan atzenean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001398", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar hasiko dira Arteako jaiak\nDomekararte ospatuko ditue arteaztarrek andramariak; buruhandi, bertso saio, ikuskizun, txapelketa gastronomiko, mozorro eta batez be, musika askogaz.\nArtean, urri lehenengoaren 7tik 11ra arte ospatuko dira Andra Mari jaiak. Txupinazoa eguaztenean botako da eta buruhandiak batukadeagaz batera urten ostean hasiko da egitaraua. Musikeari jagokonez Foterie, Benetan Zoro, Unholy Covers, Kruddö eta Puro Relajo taldeen kontzertuez gain, Patxi eta konpainiaren zein Akerbeltz taldeen erromeriak egongo dira plazan.\nHainbat emonaldi be egongo dira, Antzarrekin dantzan eta Piratak antzerkiak berbarako. Horrezaz gain, Kafrangakek antolatutako Gora emakumeok ekitaldia eta Onintza Enbeita eta Andoni Egaña batuko dauzan bertso saioa be egongo dira ikusgai. Beste alde batetik, janak izango dau garrantzia. Tortilla Txapelketea jokatuko da zapatuan baina txokolatea, taloak eta herri afaria be egongo dira jaietan.\nEgitaraua:\nUrri lehenengoak 7, eguaztena\n18:00etan, txupinazoa, buruhandiak eta batukadea.\n19:30ean, Patxi eta konpaniagaz erromeria.\nUrri lehenengoak 8, eguena\n12:00etan, mezea.\n13:00etan, bertso saioa: Onintza Enbeita eta Andoni Egaña.\n18:00etan, Antzarrekin dantzan umeentzako antzerkia.\n19:30ean, txokolatea eta Goloka antzerki taldearen Piratak.\n20:30ean, Foterie taldearen kontzertua.\n22:00etan, herri afaria.\nUrri lehenengoak 9, barikua\n18:00etan, umeen playback-ak.\n20:00etan, Orkresta elektrotxarangea.\n21:00etan, taloak.\n23:00etan, Akerbeltz taldeagaz erromeria.\nUrri lehenengoak 10, zapatua\n11:00etan, umeentzako puzgarri eta jolasak, frontoian.\n14:00etan, Tortilla Txapelketea.\n14:30ean, herri bazkaria, Eingo taldeak girotuta.\n18:00etan, Xaibor, Batzokiko plazan.\n19:30ean, Gora emakumeok ekitaldia, Kafrangakek antolatuta.\n21:00etan, indarkeria sexista bako gunea zabaldu, 01:00 arte.\n21:30ean, mozorroen desfilea, gaia pelikula eta telesailak.\n22:00etan, kontzertuak: Benetan Zoro eta Unholy Covers.\n02:30ean, Dj-a.\nUrri lehenengoak 11, domekea\n11:00etan, eskupelota partiduak.\n13:30ean, Kruddö taldea, Herriko Bentan.\n19:00etan, Puro Relajo taldea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001399", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arabako lasto jasotzean txapeldunordea izan da Ruth Linaza\nHilaren 3an jokatu zan txapelketea Eltziegon eta lemoaztarrak bere marka personala apurtu eban, 25 jasoaldi eginda.\nUrri lehenengoaren 3an jokatu zan Eltziegon Arabako Lasto Jasotze Txapelketea. Ruth Linaza probalari lemoaztarra Garbiñe Lopez de Uraldegaz lehiatu zan, Euskal Herriko txapelduna hain zuzen be. Txapela Lopez de Uraldek jantzi eban, 29 jasoaldira helduta. Lemoaztarra atzetik geratu zan, baina pozik agertu da lortutakoagaz; izan be, aurreko marka personala hiru jasoaldigaitik gainditutea lortu eban, hau da, 25 jasoaldi.\nHurrengo asteetan, Arabako Trontza Txapelketa Mistoan be parte hartuko dauala aurreratu dau Linazak. Baina oindino Federazinoak ez dau egun eta lekurik zehaztu. Arabako txapelketetan denporaldi sano ona egiten dabil lemoaztarra. Izan be, abuztuan hiru txapelketatik bitan jantzi dau txapela: ingudean eta zakulari proban.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001400", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Antiguoko Txapelketea irabazi dau Amaia Aldaik\nDenporaldiko zazpigarren txapela Leire Garairen kontra 18-4 irabazita lortu dau pelotari dimoztarrak.\nHilaren 3an jokatu da, Donostian, Antiguoko Txapelketearen 74. edizinoko finala, Amaia Aldai eta Leire Garairen artean. Dimoztarrak jantzi eban txapela, 18-4 erraz irabazita. Holan, 2021-2022 denporaldiko zazpigarren txapela jantzi dau Aldaik.\nAldairen esanetan, erraz irabazi eban partidu osoa bere agindupean jokatu zan-ta, Garai erasorako aukera barik itxita. Finalera urduri heldu bazan be, aurrera egin ahala berreskuratu eban konfiantzea: \"Partidu hasikeran nahiko urduri sartu nintzan, final guztietan lez, tensino puntu bategaz, baina partidua aurrera joan ahala, gustura sentiduten hasi nintzan eta holan nire joko mailarik onena emona ahal izan neban\".\nSan Mateoko finalderdia\nSan Mateoko Txapelketea be dago jokoan eta finalaurrekoan, Aldai barriro egongo da aurrez-aurre Garaigaz. Hilaren 17an izango da partidua Santo Domingo de la Calzadan (Errioxa). Txapelketea bikoteka jokatzen da eta arratiarra Itxaso Erasunegaz egongo da, Garai barriz, Nora Mendizabalegaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001401", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Pentatloiaren finala jokatuko dau Aitzol Atutxak\nZaldua, Izeta VI.a, Gabirondo, Zelai IV.a eta Basozabalen kontra lehiatuko da Atutxa hilaren 24an, Azpeitiako zezen plazako finalean.\nHamabi jokalarik hartu dabe parte Gizonezkoen V. Euskal Pentatloiaren finalaurreko saioan eta horreetatik, sei sailkatu dira urri lehenengoaren 24an jokatuko dan finalerako: Xabier Zaldua (12 minutu eta 12 segundo), Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a (12:22), Julen Gabirondo (13:21), Aitzol Atutxa dimoztarra (13:22), Ioritz Gisasola Zelai IV.a (13:27) eta Jokin Urretabizkaia Basozabal (13:32). Finaletik kanpo ostera, beste sei kirolariak geratu dira: Joseba Otaegi (13:54), Iñaki Errazkin (14:10), Aritz Irazabal (14:32), Beñat Amade (15:38), Julen Kañamares (15:40) eta Jon Gisasola Zelai V.a (16:15).\nFinalaurreko jardunaldiko probak bost izan dira, finalean jokatuko diran bardinak, baina laburragoak. Holan, 100 kiloko harriari hamar jasoaldi, giza proban 400 kiloko harriagaz plaza bana, azkoran kanaerdiko eta 45 ontzako enbor bana zatitu, 50 kiloko txingakaz hiru plaza eta korrika kilometro bat egin behar izan dabez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001402", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako bertso-bazkarirako sarrerak lortzeako atzen eguna da gaur\nSustrai Colina eta Oihane Perea dira konbidautako bertsolariak, zapaturako sarrerak udaletxean lortu daitekez.\nUrri lehenengoaren 10ean Lemoan egongo dira Sustrai Colina eta Oihane Perea bertsolariak, bertso-bazkarian kantetako. Kulturguneko bazkarian parte hartzeako, sarrerak aldez aurretik erosi behar dira Lemoako udaletxean, gaur arte, hilak 5. Menu beganoa eta orojalea dagoz aukeran 15 euroren truke, umeentzako prezioa barriz 10 eurokoa da.\nHolan, zapatuan bertsoak entzun, jan eta poteatzeko eguna izango da Lemoan. Ekintza nagusia izango da bertso-bazkaria, 15:00etan, Colina eta Perearen parte-hartzeagaz, Kulturguneko plazan. Baina bertso-bazkaria ez da eguneko plan bakarra izango. Honen aurretik eta ostetik, poteo musikatua egingo dabe herritik. Lehenengo, 13:00etan batuko dira Mailuki tabernan. Arrastian, barriz, 19:00etan hasiko dira Atxetatik eta Taberna Ibiltaria taldeak girotuko dau poteoa. Hogei bat musikarik osotuten dabe taldea, eta euskal abestiak kantau eta jantzatzen ipiniko dauz poteatzaileak", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001403", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberioko jaietako atzen eguna da gaur\nBarrakak merkeago izango dira eta gainera, umeentzako jolasak eta giza futbolina egongo dira eguerdian. Baba jana, kale musikea eta Deabru Beltzak be egongo dira.\nGaur, urri lehenengoak 5, amaituko dira Zeberioko sandoniak baina aurretik, egun osoan egongo dira hainbat ekintza. Umeen eguna be bada eta barraka guztiak izango dira ohi baino merkeago. Horrezaz gain, 12:00etan umeentzako jolasak egongo dira, giza futbolina tartean. Gero, trikipoteoa eta baba jana egongo dira. Arrastian barriz, bingo musikatua 17:00etan eta Orkresta elektrotxarangea ibiliko da herritik 19:00etatik aurrera. Gauean ostera, Deabru Beltzak konpainiak Su danborrak kale ikuskizuna aurkeztuko dau Zubialden.\nAtzen eguneko egitaraua:\n12:00etan, umeentzako jolasak, giza futbolina.\n13:00etan, trikipoteoa.\n15:00etan, baba jana.\n17:00etan, bingo musikatua.\n19:00etan, Orkresta elektrotxarangea.\n22:00etan, Deabru Beltzak konpainiaren Su danborrak kale ikuskizuna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001404", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kurso barrirako informazinoa eskuratzeko deialdia egin dau Txumuluxuetak\nPelota klubeko entrenatzaileak frontoian egongo dira hilaren 12an eta 14an, 16:15etik 17:00etara.\nDimako Txumuluxueta Pelota Klubak gazteak eskupelotan jokatzera animau gura izan dauz, 2016 baino arinago jaiotakoak. Holan, dudak argitu eta kursoko informazinoa eskaintzeko hitzordu bi antolatu dabez. Horretarako, jakinarazo dabenez, urri lehenengoaren 12an eta 14an klubeko entrenatzaileak herriko frontoian egongo dira 16:15etik 17:00etara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001405", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ermitabarri ezetuteko bisita gidatua antolatu dau Gorbeia Turismok\nZapatu goizean, Zeberioko auzoko tenplu eta etxeen jatorri eta kokapenaren inguruko azalpenak emongo dabez, Santo Tomas eleizatik hasita.\nGorbeia Turismok antolatutako bisita gidatuen artean dago Zeberioko altxorrak: Ermitabarri ibilbidea. Historia luzeko auzo honetan, eraikin desbardinen eta inguruko ondarearen historia ezetuteko aukerea egongo da, hilaren 3an, 11:30etik aurrera.\nOlabarrietako Santo Tomas eleizako arkupean hasiko da ibilbidea. Paseo laburra izango da, baina azalpen ugarikoa. Izan be, auzotik ibilteko bideak kilometro bat dauka baina bisitea ordu bi luzatuko da.\nParte hartzeako, izena aldez aurretik emon behar da basquemountain.eus webgunean. Helduentzako prezioa 3 eurokoa da eta 1,5 eurokoa sei eta hamabi urte bitarteko umeentzako. Amaitzerakoan txartela Ermitabarriko tabernan trukatu daiteke, nagusiek pintxopotea hartu eta umeek freskagarri bat edateko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001406", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan egingo dabe Peña Gorbeako Gurutzeako kideek urteroko igokerea\nGorbeiara igon, hildako kideak omendu, bazkaldu eta alkartearen egoitza barria estreinauko dabe athleticzaleek.\nAlkartearen hogetazazpigarren urteurrena da aurtengoa eta Peña Gorbeako Gurutzeak urteroko jardunaldia ospatuko dau, kideakaz eta izena emon dabenekaz. Urri lehenengoaren 3rako, ohiko egitaraua antolatzeaz gain, egoitza barria estreinauko dau kirol-lagunarteak The Quiet Cornerren, zuzeneko musika eta guzti.\nGoizean Gorbeiako kurutzera ibilaldia egingo dabe askok, baina herrian be egongo da zer egin. The Quiet Cornerren Eingo taldeko trikitilariak eta pintxoak egongo dira 12:30ean eta ostean, kalejiran urtengo dira trikitilariak.\nGorbeiako kurutzera igongo diranak, goizeko 09:00etan urtengo dira Areatzako frontoitik. Gora heldu, taldearen bufanda eta banderakaz argazkia atera, hamaiketakoa egin eta Pagomakurreraino bajatuko dira gero. Bertan, hildako bazkideen omenezko ekitaldia ospatuko dabe 13:30ean.\nGero, Areatzara bajatuko dira parte-hartzaileak eta udaletxeko arkupeetan zerbitzauko da sagardotegi erako bazkaria, 15:00etan.\nEgoitza barriaren inaugurazino jaia, 20:15ean hasiko da, Motxo tabernea atzean itxi eta The Quiet Corner izango da egoitza barria. Pintxoak eta rock&roll musikea egongo dira bertan; Los Tessee Rocking Boys taldeak Es de noche y es la hora diskoa aurkeztuko dau zuzenean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001407", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako jubiladuek Gasteizera egingo dabe urtekerea\nIzena gaur, bihar eta astelehenean emon daiteke Uparan alkartearen lokalean, 18:00etatik 20:00etara.\nAreatzako Uparan Jubiladu eta Pentsiodunen Elkarteak antolatuta, herriko jubiladuek urri lehenengoaren 14an Gasteizera joateko aukerea izango dabe. Bertan Alde Zaharretik bisita gidatua egin, Salburuan bazkaldu eta Fournier Karta Museoa ezetuko dabe.\nUrtekeran parte hartzeako, aldez aurretik emon behar da izena alkartearen lokalean. Horretarako, hilaren 1ean, 2an eta 5ean egongo da zabalik lokala, 18:00ak eta 20:00ak bitartean. Bazkideentzako prezioa 30 eurokoa da eta bazkide ez diranentzako, hamar euro gehiago.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001408", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Antzasti museoa ezetuteko bisita gidatua egongo da domekan\nMuseoa, Artaun eta Ugariotzeko karobia ikusi ahalko dira Gorbeia Turismok antolatutako Iraunkortasuna bizitza tradizionalean bisitan.\nGorbeia Turismok Parke Naturalaren inguruetatik hainbat bisita gidatu antolatu dauz eta horreetako bat da Dima: Iraunkortasuna bizitza tradizionalean. Urri lehenengoaren 4koa bigarren bisitea izango da, 11:00etatik 13:00etara. Helduentzako prezioa 3 eurokoa da eta 1,5 eurokoa sei eta hamabi urte bitarteko umeentzako. Amaitzerakoan txartela Azurmendi tabernan erabili daiteke, pintxopotea hartzeako. Izena, basquemountain.eus webgunean emon behar da.\nUrri bigarrenaren 2an be egongo da bisita bardina egiteko aukerea.\nBisitea, Artaun auzoko Antzasti museoan hasiko da, bertan ikusgai dago bai baserrietako bizitza tradizionala, bai Bilboko bizimodu burgesa. Museotik urten eta Artaun auzotik ibili ostean, Ugariotzera egingo dabe ibilalditxoa, bertako karobia ezetutera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001409", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ados andrazkoen pelota alkarteak erakustaldia egingo dau Ubiden\nZapatuan, 18:30ean hasiko da gazteen partidua eta gero lehiatuko dira Ruiz de Infante-Orbegozo eta Aldaregia-Mujika bikoteak.\nAdos andrazkoen pelota alkarteak eta Udalak antolatuta, eskupelota erakustaldia egongo da urri lehenengoaren 3an Ubideko frontoian. Hasteko, 18:30ean gazteen partidu bat egongo da eta hau amaitzerakoan urtengo dira Adoseko jokalariak, binaka. Ainhoa Ruiz de Infantek Oihana Orbegozogaz jokatuko dau eta Andrea Aldaregiak barriz, Maite Mujikagaz.\nAdos alkarteko pelotariak udako Plazaz Plaza torneoaren bigarren edizinoa jokatuten dabiz baina Ubideko partidua ez da txapelketearen parte izango. Torneoko ligaxka fasea hilaren 11n jokatuko da eta orduan ebatziko da nortzuk jokatuko dabezan Oñati eta Dulantziko finalerdiak. Gero, hilaren 24an jokatuko da finala Etxaurin.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001410", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako Mendi Martxea antolatzeko batzarra egingo da gaur\nUrri lehenengoaren 17an egingo dan martxarako bilerea udaletxean izango da gaur, hilak 1 19:00etan.\nLamino Kirol Klubak antolatuta, urri lehenengoaren 17a egingo da Areatzako IX. Mendi Martxea. Izen-emotea zabalik dago daborduko, urri lehenengoaren 15era arte martxearen webgunean zortzi eurotan; baina egunean bertan be egin daiteke lau euro gehiago ordainduta, hau da, hamabi. Martxako horniketea, opari bana eta amaitu osteko parrilladea sartzean dira prezioan.\nAurtengo edizinoan, ibilbide bi antolatu dabez. Martxa laburrak hemeretzi kilometro izango dauz eta Bikotzganen hasiko da, bertara igoteko autobusa egongo da. Horniketa puntua Arraban izango dabe, bajatuten hasi orduko. Martxa luzeak ostera, 26 kilometro eta 1.200 metroko desnibel positiboa izango dauz. Hau Areatzako plazan hasi eta Upoko tontorretik pasauta, Mendiganara helduko da. Bertan egongo da lehenengo horniketa puntua. Gero Larreder, Atxulo eta Potxoletatik joango dira mendizaleak, Arraban horniketa puntuan geratu eta barriro Areatzara bueltau orduko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001411", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago Zeberioko Harana mendi martxarako izen-emotea\nUrri lehenengoaren 17ko mendi martxeak ibilbide bi izango dauz, 43 eta 24 kilometrokoak.\nZeberioko Austarri Mendi Klubak aurten be antolatu dauz Zeberioko Harana martxea. 43 kilometro eta 2.400 metro desnibeleko martxea Euskal Herriko Iraupen Luzeko Zirkuiturako puntuagarria izango da. Baina badago laburrago bat be, 24 kilometro eta 1.300 metroko desnibela daukana. Izena, urri lehenengoaren 12ra arte emon daiteke www.zirkuitua.com helbidean, edo egunean bertan.\n43 km\nGoizeko 07:00retan plazatik urten eta Piku Bikotx (616 m), Garaigorta (662 m), Aibelabe (638 m), Arrugaeta (669 m), Untzueta (770 m), Artanda (550 m), Upo (573 m), Tontorrandi (522 m), Mandoia (638 m) eta Argiñaoko Atxetik (524 m) pasauko da Zeberiora bajatu aurretik.\n24 km\nIbilbide laburra be plazan hasiko da, baina 09:00etan. Mintegi (272 m), Upo, San Segismundo (407 m), Tontorrandi, Mandoia eta Argiñaoko Atxa dira erreferentzia puntuak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001412", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan hasiko dira Neska* Gazteon Udalekuak\nEuskal Herriko Neska* gazteak antolakundearen udalekuak Bildosolako Basoa etxean egingo dira astegoienean.\nEuskal Herriko Neska* Gazteak euskal talde feminista ugari batzean dauz, Arratiako Orratzak tartean. Urtero antolatzen dabez udalekuak eta oingoan, Arteako Basoan batuko dira urri lehenengoaren 2, 3 eta 4an. Hurrengo ikasturterako erronkak tailer eta eztabaiden bidez landuko ditue, baina izango dabe aisialdirako denporea be.\nHelburua, datorren ikasturtera begira, \"sarea barritu, handitu eta egonkortzea\" izango da. Horretarako, espazio eroso bat sortuko dabe Basoan, harremanak trinkotu eta mobimentuaren inguruko ebatziak \"lanerako prest egongo diran kide konpometiduakaz\" hartzeako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001413", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoienean ospatuko da Arratiako motorzaleen kontzentrazinoa\nUrri lehenengoaren 2tik 4ra beteko dabe Igorre motorren zaratek, kontzertuak eta txosnea be egongo dira Garbeko landan.\nArratia Motor Taldeak antolatu dauan 2022ko Kontzentrazinoa barikuan hasi, hilaren 2an, eta domekan amaituko da, hilaren 4an. Garbeko landetan izango dabe kanpaleku, eszenatoki eta txosnagunea. Bertan izango dira kontzertu eta ekintza gehienak, baina Igorretik poteoan eta Arratiatik motorretan igonda be ikusi ahalko dira zapatu eta domeka goizean.\nUrri lehenengoak 2, barikua\n19:00etan, kanpaleku eta txosnagunerako izen-emotea.\n21:00etan, pikoteo afaria eta John Lee Junior-en kontzertua.\n01:00etan, txosnea zarratu.\nUrri lehenengoak 3, zapatua\n10:00etan, izen-emotea eta armozua.\n11:00etan, motor ibilbidearen hasikerea.\n13:00etan, triki-poteoa.\n14:00etan, Blues Road Band taldearen kontzertua.\n15:00etan, bazkaria.\n19:00etan, poteoa eta zezen mekanikoa.\n20:00etan, merienda afaria.\n21:00etan, rock bersinoen kontzertua.\nUrri lehenengoak 4, domekea\n11:00etan, izen-emotea eta armozua.\n11:30ean, motor ibilbidearen hasikerea.\n13:30ean, herri-kirolak eta parrilladea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001414", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Diman eta Lemoan ospatuko dabe San Antolin\nUrri lehenengoaren 2an, Oban mezea eta trikitilariak egongo dira eguerdian; San Antolin ermitan barriz mezea, baba jana eta erromeria.\nUrri lehenengoaren 2an, barikua, leku bitan ospatuten da San Antolin: Lemoatx azpiko San Antolin ermitan eta Dimako Oba auzoan. Oban, astegoien osoan egongo dira hainbat ekintza San Juan eta San Antolin ermitan. Lemoan ostera, eguerditik iluntzeraino mantenduko da giroa Lemoatx azpian. Gainera, joan-etorria egiteko autobusa egongo da, 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.\nOba (Dima)\nUrri lehenengoak 2, barikua\n12:00etan, mezea.\nGero, trikitixea eta pintxoak.\nUrri lehenengoak 3, zapatua\n12:00etan, mezea.\n19:30ean, txitxi-burduntzia eta musikea.\nUrri lehenengoak 4, domekea\n19:30ean, txokolatea.\nSan Antolin (Lemoa)\nUrri lehenengoak 2, barikua\n12:00etan, mezea eta gero kopaua.\n14:00etan, Baba Lehiaketako lapikoen aurkezpena.\n17:00etan, Joxe Mendizabal erromeria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001415", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Edorta Aierdi zinegotzi ohiak botako dau Zeberioko txupinazoa\n1977an, udaletxean ikurrinea altxetan lehenengoa izan zanak txupina bota orduko hasiko da bost egunez luzatuko dan ospakizuna, urri lehenengoaren 1etik 5era.\nUrri lehenengoaren 1ean hasiko dira jaiak Zeberion, Edorta Aierdi Urrazak udaletxetik txupina bota orduko. Zeberioztarrek aukera hau berari emon deutsie, oin dala 45 urte bera izan zalako, Franco hil ostean, udaletxean ikurriñea jaso eban lehenengo personea. 1976ko abenduan honen erabilerea legeztatuta, urtailaren 23an egin zan ekitaldia eta Aierdik, zinegotzi gazteena zalako altxau eban ikurrinea. Pedro Olabarri alkateak esan eban: \"Estaduko estamentu batzuk ikurrinea izeneko bandera bikurutzeduna alderdi politiko baten sinbolo lez aurkeztu gura izan daben arren, ezaguna da Euskal Herriaren gehiengoak bere sinbolotzat onartu dauala\". Jarraian, Aierdik igon eban ikurrinea, zinegotzi gazteen zala-ta, txistularien soinu artean.\nEgitaraua\nUrri lehenengoak 1, eguena\n19:00etan, txupinazoa, Txubel eta buruhandiak.\n20:00etan, Kittu taldea.\n21:00etan, herri afaria, txahala.\nUrri lehenengoak 2, barikua\n10:00etan, kalejirea trikitilariakaz.\n12:00etan, Laura Orueren aldeko mezea, XXII. urteurrena.\n13:30ean, helduentzako kopaua eta trikipoteoa.\n15:00etan, jubiladuen bazkaria.\n17:30ean, jubiladuen Mus, Tute eta Briska Txapelketak.\n18:30ean, pelota partiduak.\n22:00ean, Muxutruk taldearen erromeria.\n00:00etan, DJ Marianpolleta eta Masha.\nUrri lehenengoak 3, zapatua\n10:00etan, plater tiroa Isasin.\n10:30ean, Asel Txirrindulari Martxea; plazea-Santa Kurtze-Ugao-plazea.\n14:00etan, Makailao, Tortilla eta Paella Txapelketak.\n19:00etan, Elektropapo elektrotxarangea.\n20:00etan, Sexu Bizi Bitxi furgonetea.\n23:00etan, kontzertuak: The Clayton, Sofokaos, Beranduegi eta Dj Balkiria.\nUrri lehenengoak 4, domekea\n10:00etan, kalejirea.\n11:00etan, azokea.\n13:00etan, pelota partidua: Aldai-Gaminde vs. Arrizabalaga-Mendizabal\n13:00etan, mezea.\n18:30ean, Patxin eta Potxin pailazoak.\n20:00etan, Este chico no tiene cura antzerkia.\nUrri lehenengoak 5, astelehena\n12:00etan, umeentzako jolasak, giza futbolina.\n13:00etan, trikipoteoa.\n15:00etan, baba jana.\n17:00etan, bingo musikatua.\n19:00etan, Orkresta elektrotxarangea.\n22:00etan, Deabru Beltzak konpainiaren Su danborrak kale ikuskizuna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001416", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Laugarren izan da Ruth Linaza Euskadiko Trontzalarien Txapelketa Mistoan\nAbuztuan txapel bi irabazi dauz lemoaztarrak, Arabako Ingude Jasotze Txapelketan eta Arabako Zakulari Txapelketan.\nZapatuan, Laudion jokatu zan Euskadiko Trontzalarien Txapelketa Mistoa eta bertan, taldea osotu eben Ruth Linazak eta Juan Carlos Lopezek. Guztira, lau bikotek hartu eben parte eta atzenak izan ziran lemoaztarra eta okinarra, hamabost epaiak ebagiteko hamaika minutu eta erdi behar izan ebezalako.\nPodiuma osotu eben bikoteak honeek izan ziran: Ainhoa Iraizoz-Josetxo Barberena (05:48), Garbiñe Lopez de Uralde-Jon Lapazaran (05:53) eta Maria Iraizoz-Iñaki Barberena (07:42).\nTxapelketak abuztuan\nTrontza mistoa ez da Linazak hileon jokatutako txapelketa bakarra. Beste lau jokatu dauz eta txapel bi lortu, Arabako Ingude Jasotze Txapelketan eta Arabako Zakulari Txapelketan. Arabako Trontza Txapelketan ostera hirugarren egin eban eta bigarren Euskal Herriko Lasto Jasotze Txapelketan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001417", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urri lehenengoaren 1ean zabalduko da Kubulun izena emoteko epea\nEuskaltegian bertan, telefonoz edo posta elektronikoz egin daiteke matrikulazinoa urri lehenengoaren 30era arte.\nAEK-k Igorren daukan Kubulu Euskaltegian, klaseak jasoteko matrikulazino prozesua urri lehenengoaren 1etik 30era egongo da zabalik. Euskera maila guztietako ikastaroak egongo dira eskura, A1etik C2raino. Klaseak jasoteko, ordutegi zabalak egongo dirala be aurreratu dabe Euskaltegikoek.\nIzena aurrez aurre emoteko, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etik 19:00etara joan daiteke Euskaltegira hile osoan zehar. Beste aukera bat, 94 631 56 57 edo 607 632 916 telefonoetara deitu edo helbide elektronikora idaztea da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001418", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberiok medikua behar dauala aldarrikatuko dabe barriro\nEH Bilduk deituta, osasun publikoaren aldeko udako hirugarren alkarretaratzea egingo dabe zeberioztarrek bihar, 19:00etan.\nBagila amaieran jakin eben zeberioztarrek uda sasoian herriko Osasun Zentroa mediku barik geratuko zala eta beraz, Ugaora joan beharko zirala. Holan, EH Bilduk lehen mobilizazinoa egin eban bagila amaieran eta hurrengoa garagarrilean. Oin, uda amaitzear dagoala, abuztuaren 31n barriro mobilizauko dira udaletxe aurrean 19:00etan.\nDeialdian, EH Bilduk aldarrikatu dau Zeberiok medikua egunero behar dauala. Halanda be, arazoa estrukturala dala be azpimarratu dabe: \"Osakidetzaren gainbeherea bistakoa danez, kalidadezko osasun sistema publiko baten aldeko aldarria egiten jarraitu behar dogu\".\nLehen arretea indartzeko mozinoa\nGaragarrilean EHBilduk mozino bat aurkeztu eban, Udalaren partetik, Osasun Sailari hainbat eskaera egiteko. EAJk, maiatzean ez eban mozinoa onartu, baina garagarrilean bai. Lau izan dira eskaerak, Hasteko, Udala Osasun Sailagaz harremanetan ipintea, herriko osasun zerbitzuak pandemia aurretiko mailari eusteko. Bestetik, Udalak Osasun Sailari lehen arretea \"garai barrietara egokitu eta arreta komunitarioa garatzea\" eskatzea. Jarraitzeko, Udalak Osasun Sailari aurrez aurreko konsultei lehentasuna emoteko eskaerea egitea eskatzen da. Amaitzeko, Udalak Osasun Sailari \"iraupen luzeko kontratuak lehenesteko\" eskaerea egitea exijidu dabe, \"lehen arretak osasun-langile eta gaixoen arteko konfiantzea eta ezagutzea eskatzen\" daualako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001419", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jai egun bi faltau dira Areatzako jaiak amaituteko\nKarta jokoak, Kobr3 ikuskizuna, umeen playback-ak eta mariatxiak egongo dira; eta gauez, plazatik gaztetxera mobiduko da jaia.\nGoizean umeentzako puzgarriak egon dira eta eguerdirako, Makailao Txapelketarako proposamenak aurkeztu behar dira Areatzako jaietako zazpigarren egunean. Jaien agurra martitzen gauean izango da baina oindino badagoz faltau diran orduei probetxua aterateko indarrak.\nHolan, egitarauak aurrera jarraituten dau, desbardintasun bategaz, gaur eta bihar Laminetxe Gaztetxera mobiduko da gaueko giroa. Gaur Lukiek taldeak berreskuratuko dau gaztetxeko oholtza, zazpi urte geroago. Martitzenean barriz, techno musikea egongo da gaztetxean.\nAtzen egunetako egitaraua\nAbuztuak 29, astelehena\n11:00etan, umeentzako puzgarriak.14:00etan, Makailao Txapelketea.17:00etan, Tute Txapelketea.20:00etan, Zirkozaurre konpainiaren Kobr3 ikuskizuna.23:00etan, Lukiek Laminetxe Gaztetxean.\nAbuztuak 30, martitzena\n12:00etan, bits jaia.16:00etan, Mus Txapelketea.17:00etan, umeen playbacka.22:00etan, Mariachi Dominguez taldea eta jaien agurra.00:00etan, techno gaua Laminetxe Gaztetxean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001420", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaitar taldeak irabazi dau andrazkoen triatloia\nIrati Astondoa azkolariagaz batera, Karmele Gisasola Zelai III eta Garazi Arrutik lortu dabe txapela Elgoibarren.\nBariku arrastian jokatu zan Elgoibarren Taldekako Herri Kiroletako Emakumezkoen Triatloiaren lehenengo edizinoa. Lau talde lehiatu ziran eta txapela bizkaitarrentzako izan zan: Irati Astondoa zeanuriztarra azkoran, Karmele Gisasola Zelai III harri jasotzean eta Garazi Arruti txingak eroaten.\nModalidade bakotxa, hirutan errepikatzea izan zan probea eta bizkaitarrek 15 minutu eta 30 segundotan amaitu ebezan danak. Bigarrenak nafarrak izan ziran, 16:54; hirugarrenak gipuzkoarrak, 17:05; eta atzenak Mintxeta taldekoak, 18:27.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001421", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Udako Torneoa irabazi dau Amaia Aldaik\nAndrea Capellanegaz batera, 22-7 irabazi dau finala Zumaian, Maddalen Etxegarai eta Enara Gaminderen kontra.\nUdako Torneoko lehen jardunaldian lez, partida orekatua espero zan zapatuan Zumaian, orduko bikote bardinak neurtu ziran-ta: Amaia Aldai eta Andrea Capellan, Maddalen Etxegarai eta Enara Gaminderen aurka. Halanda be, ez zan esperotakoa bete. Lehenengoan Aldai eta Capellanek tantu bakarreko aldeagaz irabazi eben, baina Udako Torneoko finalean ez dabe aurkarientzako aukerarik itxi. Holan, 22-7 irabazita eroan dabe txapela.\nAldai eta Capellan hasikeratik izan ziran indartsuenak, 9-1eko aldeagaz hasita. Partiduak aurrera egin ahala, hamar tantuko aldea mantenidu eta gitxika-gitxika aldea handitutea be lortu eben. Oingoan be, protagonista nagusia izan zan pelotari dimoztarra eta txapela bakarrik ez, torneoko jokalari onenaren saria jaso eban.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001422", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "GBH taldea Areatzan egongo da gaur\nCity Babby Attacked by Rats disko mitikoaren 40. urteurreneko biran, geldialdia egingo dau Birminghameko taldeak Areatzako jaietan.\nGaur, hilak 26, iluntzean Burrunba elektrotxarangeak kaleak animau eta Radiocrimen taldeak plazako giroa izetu ostean, GBH taldea igongo da oholtzara. 1978an, Charged GBH moduan jaio zan taldea hardocore punk musikearen aintzindaritzat hartzean dabe adituek.\nOspea 1982an lortu eban GBH taldeak, lehenengo estudioko diskoagaz: City Babby Attacked by Rats -Arratoiak erasotutako uriko haurra-. Diskoak berrogei urte bete dauzala-ta abiatu dabe aurtengo birea. Collin Abrahall, Colin \"Jock\" Blyth, Sean McCarthy eta Andrew Williams izan ziran lehen taldekideak. Gaur egun, McCarthy eta Williams- en faltan, Ross Lomasek joten dau bajua eta Scott Preecek bateria.\nIngelesen aurretik, Radiocrimen punk taldeak eskainiko dau kontzertua Areatzako plazan. Hamar urteko ibilbidea daukan taldea Luis \"Punk\" (Punk Guerrilla), Txarly \"Usher\" (Los Carniceros del Norte), Unai Santacoloma billaroztarra, David \"Sopli\" eta Gontzalek ostuten dabe. 2012tik, bost lan argitaratu ditue: Matame, Antecedentes, Tercer Grado, Made in Baske Country zuzenekoa eta Las peores cosas imaginables están sucediendo ahora mismo, hurrengoz hurrengo.\nLos trogloditas\nUrte luzez Loquillogaz batera ibili zan bandeak be geldialdia egingo dau Areatzako jaietan. Domekan, Zubizarran izango da zuzeneko kontzertua, 13:00etan. Taldearen atzen kontzertuetako bat izango da, izan be, uda hasikeran jakinarazo eben taldeak uda ostean agur esango ebala.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001423", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar jokatuko dau Amaia Aldaik Udako Torneoko finala\nAldai eta Capellan, Etxegarai eta Gaminderen kontra lehiatuko dira Zumaiako Aitzuri frontoian, 20:30ean.\nTxapelketako lehen jardunaldian alkarren aurka jokatu ostean, abuztuaren 27an barriro egongo dira aurrez-aurre Aldai eta Capellan batetik, Etxegarai eta Gaminde bestetik. Partidu haretan puntu bakarreko aldeagaz lortu eban garaipena dimoztarrak. Beraz, zapatu iluntzeko partidua orekatua izatea espero da.\nGaur, hilak 26, egin dabe Udako Torneoaren finaleko aurkezpena Zumaian eta Haron jokatu zan lehenengo jardunaldiaren pareko ikuskizuna eskaintzeko gogoa plazaratu dabe bikote biek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001424", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberiora joan-etorria egiteko autobusa egongo da jaietan\nUrri lehenengoaren 3an egongo da autobusa doban, kontzertuen egunean, Arratia zein Ugaotik.\nZeberioko jaietako zapatuan The Clayton, Sofokaos, Beranduegi erromeria eta Dj Balkiriaren kontzertuak egongo dira eta joan-etorri segurua egiteko, dobanezko autobusa egongo da. Geldialdiak Artean, Zeanurin, Igorren eta Ugaon egingo dauz.\nZeberiora joateko autobusa, 21:00etan urtengo da Zeanuritik. Gelditu barik joango da Igorreraino, bertan be jentea batu eta Artean atzen geldialdia egin ostean Zeberiora helduko da 22:00etan, Ugaora gero joango da. Bueltarako autobusa barriz, Ugaora joango da lehenengo eta gero batuko dauz arratiarrak. 04:30ean bajatuko da lehenengo Zeanurirantza, eta jarraian Igorrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001425", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Frontoian egingo dira arrasti eta gaueko ekintzak\nEuria egingo dauala-ta, Areatzako Udalak jakinarazo dau gaurko egitarauaren parte diran ekintzak frontoian egingo dirala.\nGaur, hilak 25, euria espero da arrasti eta gau osoan. Holan, Areatzako jaietako ekintzak aterrian egin ahal izateko, Udalak adierazo dau arrasti eta gaueko egitaraua frontoian eroango dala aurrera. Hau da, 16:00etako Briska Txapelketea, Tortilla lehiaketea, afari herrikoia eta geroko, Dj Mariskal-en emonaldia.\nAldaketak Bizkaibusen ibilbidean\nAbuztuaren 27an, aldaketak egongo dira autobusek Areatzatik egiten daben ibilbidean. Bi dira aldaketak: 18:00etatik 18:40ra Bilbora doan autobusaren geltokia Arratiano jatetxearen ondoan egongo da. 22:20tik 23:15era Zeanurira doan autobusa be, leku beretik pasauko da, erdigunetik pasau beharrean. Beraz ordu horreetan Ugarte, Biteri, Areatza eta Bolibar Egoitzako geralekuak zerbitzuz kanpo egongo dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001426", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketea jokatuko da Diman\nZapatu arrastian izango da txapelketearen atzenengo jardunaldia nagusien egoitzaren aurreko landan.\nAbuztuaren 27an, Dimako egoitza aurrean jokatuko da taldekako 600 kiloko kategoriaren Bizkaiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketearen atzen jardunaldia. Taldeak 14:00etan pisatu eta 17:00etan hasiko da lau taldeen arteko neurketea. Laukizeko talde bi, Gaztedi A eta B, eta Erandioko beste bik hartuko dabe parte, Goiherri eta Akelarre taldeak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001427", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hilebete falta da BEGITUren Oporretako Argazki Lehiaketea amaitzeko\nUrtero lez, zuen bidaietako argazkiak irakurle guztiakaz konpartiduten konbidatzen zaituegu. Landetxe batean, persona birentzako astegoien bat dago jokoan!\nUrri lehenengoaren 25era arte egongo da zabalik helbide elektronikoa Arratia, Zeberio eta Ubideko herritarren oporretako argazkiak jasoteko, personako hiru gehienez. Argazkiagaz batera non, noz eta nok atara dauan be esan beharko da mezu elektronikoan.\nIrabazlea edo, epaimahaiak holan ebatzi ezkero, irabazleak urri bigarrenean argitaratuko dira eta sari nagusia, Euskal Herriko landetxe batean astegoien bat pasatzeko bonua izango da. Epaimahaia BEGITUko erredakzino-taldeak osotuko dau. Argazkiak urri bigarrenean argitaratuko dira, baina BEGITUk baten bat arinago argitaratzeko eskubidea gordeko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001428", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Irati Astondoa taldekako triatloian lehiatuko da talde bizkaitarragaz\nBariku arrastian, Elgoibarren jokatuko da Taldekako Herri Kiroletako Emakumezkoen Triatloiaren lehenengo edizinoa.\nAbuztuaren 26an, Elgoibarreko Aita Agirre plazan hasiko da, 19:00etan, I. Taldekako Herri Kiroletako Emakumezkoen Trialtloia. Harri jasotzea, azkorea eta txinga eroatea izango dira probak eta lau talde egongo dira aurrez-aurre eta horreen artean, Irati Astondo zeanuriztarra, bizkaitar taldean.\nAstondoa azkorearen arduraduna izango da bere taldean eta honegaz batera Karmele Gisasola Zelai III, harri jasotzean, eta Garazi Arruti, txinga eroatean, egongo dira. Mintxeta taldean ostera Luzia Orbe, Laiene Pikabea eta Nerea Egurrola dagoz. Gipuzkoar taldea Lur Errekondok, Nerea Arrutik eta Ainitze Zumetak osotuten dabe eta amaitzeko, Nafar taldean Patricia Martin, Nerea Sorondo eta Santha Sousa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001429", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Katuen koloniak antzututeko kanpainea aurrera doa Bedian\n40 katu antzutu dira guztira, 24 eme eta 16 ar, baina oindino badagoz lan egiten jarraitu beharreko lekuak be.\nBediako Udalak buletinean jakinarazo dauanez, udalerrian 40 katu antzutu dira atzenaldian, emeak gehienbat. Eugenio Altuzarra albaitariak gidatu dau kolonien antzutze kanpainea: \"Oso datu onak dira honen moduko udalerri batentzako, baina badagoz lan egiten jarraitu behar dan lekuak be\". Katuak, Bediatik Durangoko klinikara eroaten ditue, bertan ebakuntzea egiteko.\nBaina lan hori egiten jarraitzeko, Altuzarra albaitariak dino katuei ez jakiela janaria bereizketa barik emon behar, atzenaldian pasau dan modura. Izan be, janaria bertan ustelduten da askotan, eta honek, arratoi eta bestelako marraskariak deitzean dauz ingurura. Gainera, katuentzako kaltegarria izan daiteke janaria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001430", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ikastaro ugari eskainiko dira Bedian\nUrri lehenengoaren 8tik 16ra emon ahalko da kirol, arte, hizkuntza eta eskulanak egiteko tailerretarako izena. Guztira, hamabost dira aukeran dagozan ikastaroak.\nDatorren ikasturterako, hamabost tailerren eskaintza antolatu dau Bediako Udalak. Talde bat osotuteko gai diran ikastaroak urri bigarrenean ipiniko dira martxan, baina aurretik, izena emon behar da urri lehenengoaren 8tik 16ra. Izen emotea liburutegian izango da, 16:30etik 19:30era. Ikastaro bakotxeko informazino guztia ikusgai dago Bediako udal buletinean.\nAdin guztietako jenteak parte hartzeako moduko ikastaroak zazpi dira: Egurra lantzen, Yoga, Pilates, Koroa, Soinketa hipopresiboa, Euskerea eta Memoria kognitiboa.\nUme eta gaztetxoentzako berenberegi antolatutakoak barriz, lau dira. Euskal dantzak hamaika eta hamasei urte bitartekoentzako, Ingelesa lau-sei eta zazpi-hamaika urte tarteentzako, Marrazketa tailerra sei eta hamabost urte bitartekoentzako eta Gimnasia erritmikoa, lau-seI eta zazpi-hamasei urte tarteentzako.\nGazte eta helduentzako bakarrik be badagoz tailerrak eskura. Holan, hamasei urtetik gorakoek Mugiment programan hartu ahalko dabe parte, korrika eta luzapenak egiteko. Eskulan tailerrean izena emoteko barriz, hamazortzi urte izan beharko dira. Beste alde batetik, 60 urtetik gorakoentzako Manteinu soinketa ikastaro bi egongo dira: oinarrizkoa eta aurreratua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001431", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lehiaketan parte hartzeako epea luzatu dau Pantailak Euskarazek\nUrri lehenengoaren 11 izango da ekimenaren kamisetea jantzita, oporretako argazki lehiaketan parte hartzeako atzen eguna.\nPantailak Euskaraz ekimenak Disney+, Netflix, Youtube eta zinemetan euskerazko edukiak buztartzen dauz eta udarako, ekimen parte-hartzaile bat ipini eban martxan: argazki lehiaketea. Urri lehenengoaren 11ra arte, alkartearen kamisetea jantzita oporretako argazkiak Twitter, Facebook eta Instagramen argitaratzera animau dau jentea.\nArgazkiagaz batera, @pantailakeus eta @pantailakeuskaraz aitatu eta #pantailakeuskaraz traola idatzita egongo da zozketan parte hartzeako aukerea. Zozketako sarien artean Tinko Euskara Elkarteak emondako euskeraz konfigurautako telefono mobikor bat, Elkarren 50 euroko kultur-bonoa eta Garena txakolinaren kutxa bat egongo dira, baina badagoz beste opari sorpresa ugari be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001432", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Itzinatik ibiliko dira zapatuan Arantzazuko mendizaleak\nArginatx Mendi Taldeak antolatutako ibilbide bietan egongo da Atxulaurreko begia, Supelegor koba eta inguruko eraketa geologikoak ikusteko aukerea.\nAbuztuaren 27rako, Arginatx Mendi Taldeak Gorbeia azpiko Itzinako Biotopo Babestura egingo dau urtekerea. Pagomakurretik hasita, ibilbide luze eta labur bana prestatu dabez. 9 kilometro eta erdiko ibilbide luzea Atxulaurreko begitik, Supelegor kobatik, Itxulegorretik eta Axpeko arkutik pasauko da, Pagomakurrerako bidea Arrabatik egiteko. Ibilbide laburra egiten dabenek barriz, Atxulaur eta Supelegor ikusi ostean egingo dabe bueltea.\nPagomakurrera kotxeetan igongo dira parte hartzaileak baina bidea batera egiteko, 08:00retan dagoz geratuta Arantzazuko plazan. Holan, bidearen lehenengo zatia batera egingo dabe ibilbide luzea zein laburra egingo dabenek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001433", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Datorren astean amaituko da Pantailak Euskarazen argazki lehiaketea\nAbuztuaren 31n amaituko da Pantailak Euskarazen kamisetea jantzita, oporretako argazkiakaz lehiaketan parte hartzeako epea.\nPantailak Euskaraz ekimenak Disney+, Netflix, Youtube eta zinemetan euskerazko edukiak buztartzen dauz eta udarako, ekimen parte-hartzaile bat ipini eban martxan: argazki lehiaketea. Abuztuaren 31ra arte, alkartearen kamisetea jantzita oporretako argazkiak Twitter, Facebook eta Instagramen argitaratzera animau dau jentea.\nArgazkiagaz batera, @pantailakeus eta @pantailakeuskaraz aitatu eta #pantailakeuskaraz traola idatzita egongo da zozketan parte hartzeako aukerea. Zozketako sarien artean Tinko Euskara Elkarteak emondako euskeraz konfigurautako telefono mobikor bat, Elkarren 50 euroko kultur-bonoa eta Garena Txakolinaren kutxa bat egongo dira, baina badagoz beste opari sorpresa ugari be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001434", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Laminetxe Gaztetxean be antolatu dabe jaietako egitaraua\nBingo musikatua, kuadrillen arteko olinpiadak, Lukiek taldea eta dj-ak egongo dira hurrengo egunetan.\nGaur eguerdian hasiko dira Areatzako jaietako ospakizunak eta Laminetxe Gaztetxea ez da atzean geratu. Zazpi urtez zarratuta egon ostean, garagarrilean inaugurau eben billaroztar gazteek gaztetxe barria eta bueltan dator zuzeneko musikea.\nAurretik, abuztuaren 24an, bingo musikatua egongo da 20:00etatik aurrera. Astelehenean barriz, hilak 29, Gazte Eguna ospatuko dabe. Lehenengo, kuadrillen arteko jokoak egingo ditue herritik, gaztetxeak 18:30ean hasita. Gauean barriz, Lukiek taldea urtengo da 23:00etan Laminetxeko oholtzako giroa berreskuratzen eta jarraian Dj Feministrak bikoteak hartuko dau musikearen ardurea. Hurrengo egunean, hilak 30, gauez bakarrik zabalduko da Laminetxe, jaiei techno musikearen erritmoan agurra egiteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001435", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Undurragako urtegia ezetuteko ibilbidea egongo da zapatuan\nZeanuriko urtegiari bueltea emon eta bertako errotak ikusteko aukerea egongo da, Gorbeia Turismoren eskutik.\nAbuztuaren 27an, Gorbeia Turismok gidatutako bisitea egongo da Zeanuriko Undurraga urtegian. Ordu biko bisitea izango da, sei kilometro eta erdiko ibilbidean egitekoa. Hasteko, Errotabarri errotan egingo dabe bisitariek geldialdia. Honen funzionamentua eta errotarien lanbidera hurbilduko dira parte hartzaileak. Honen ostean presara joan eta honen historia zein funzionamentuaren inguruko azalpenak entzungo ditue.\nHitzordua, 11:00etan izango da, Zeanuriko plazan. Baina aurretik, izena emon behar da basquemountains webgunean. Hamabi urtetik gorakoentzako prezioa hiru eurokoa da, ibilbidea amaitzerakoan, Txoko Sagarna tabernan aldatu daiteke sarrerea pintxo-potea egiteko. Sei eta hamabi urte bitartekoek barriz, euro eta erdi ordaindu beharko dabe, freskagarri batengaitik aldatu daitekeana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001436", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanurin eta Lemoan egongo da garbigune mobikorra\nAbuztuaren 23tik urri lehenengoaren 5era egongo da hondakin txikientzako garbigunea herri bietan.\nArtea eta Dimatik, Lemoa eta Zeanurira mobiduko dauz Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiker enpreseak garbigune mobikorrak bihar, eguaztena. Holan, hilaren 23ko 15:00etatik, urri lehenengoaren 5eko 14:00ak arte egongo da bertan hondakin txikiak ixteko aukerea. Lemoan Lehendakari Agirren egongo da edukiontzia eta Zeanurin, sarrerako aparkalekuan.\nHondakin mota asko batzeako gaitasuna dauka: etxeko tresna txikiak, sueteko tresnak, etxeko orioa, sakeleko telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak. Gainontzeko hondakinak, ohiko garbigunera eroan behar dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001437", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberion be ospatuko ditue sanbartolomeak\nUrizar auzoko ermitan mezea entzun eta kopaua hartuko dabe eguaztenean.\nZeberioko Urizarreko auzotarrek San Bartolome eguna ospatuko dabe abuztuaren 24an. Ospakizuna San Bartolome ermitan egingo da 13:00etatik aurrera. Lehenengo, mezea entzun eta gero barauskarria hartuko dabe XVI. mendeko ermitearen portalean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001438", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar hasiko dira Areatzako jaiak\nUparan Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteko kideek botako dabe txupina 14:00etan.\nUrte biren ostean, txotxongilo, erraldoi eta buruhandiak barriro egingo dabe desfilea Areatzako uribildutik, Areatzako Banda, Bizkaiko Gaitero eta txistularien erritmoan. Horrezaz gain, txapelketa gastronomikoak, kontzertu eta kale musikea, karta jokoak, pelota partiduak eta umeentzako ekintzak egongo dira aste batez.\nEgitaraua\nAbuztuak 23, martitzena\n13:00etan, \"Errepresaliatuak etxera!\" kontzentrazioa plazan, Presoak kalera dinamikak antolatuta.14:00etan, txupinazoa. Areatzako txotxongilo, erraldoi eta buruhandiak, Areatzako txistulariak, Areatzako Banda eta Bizkaiko Gaiteroak. 18:00etan, Matraka elektrotxarangea. 20:00etan, Salbe Herrikoia. Hilarion Eslavaren Salve Regina. Areatza eta beste herrietako lagun taldea. 22:00etan, erromeria Altxa Porru taldeagaz. 23:30ean, XXVII. Playback Lehiaketa eta jarraian erromeria Altxa Porru taldeagaz.\nAbuztuak 24, eguaztena\n06:00retan, mortero jaurtiketea. 11:30ean, txistu eta metalezko musika tresnen kalejirea. 11:30ean, herri kirolak umeentzat plazan.12:00etan, meza nagusia. 12:45ean, txistu eta metalezko musika tresnen kalejirea. 13:00etan, herri kirolak plazan. 14:00etan, kalejirea Arratiako Eingo eskolako trikitilariakaz. 17:45ean, eskupelota partiduak: Neskak: Aldai-Erasun vs. Arrizabalaga-Gaminde. Mutilak: Aurrekoetxea-Aizpuru vs. Karregal-Ibarloza.20:00etan, bingo musikatua Laminetxe Gaztetxean.\n22:00etan, Dj Feli. 02:30ean, txokolate jana presoen eskubideen aldeko txosnan.\nAbuztuak 25, eguena\n11:30ean, arimen aldeko mezea. 13:00etan, hirugarren adinekoentzako kopaua. 16:00etan, Briska Txapelketea plazan, Uparan Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak antolatuta. 20:00etan, Tortilla Txapelketa (aurkezpena). 21:30ean, afari herrikoia. Jarraian Dj Mariskal.\nAbuztuak 26, barikua\n13:45etik 14:30era, Paella Lehiaketa (aurkezpena). 20:00etan, Burrunba elektrotxarangea. 24:00etan, kontzertuak: Radiocrimen eta GBH taldeak.\nAbuztuak 27, zapatua\n18:00etan, Danborrada Txikiaren kalejirea. 22:30ean, kuadrillen kalejira eta suak. Areatzako kuadrillak, Areatzako Danborrada, su artifizialak eta Pasai txarangea. 00:00etan, Nikotina taldea. 02:00etan, Areatzako Danborradaren bigarren bueltea. Ostean, Dj Martin Selektah.\nAbuztuak 28, domekea\n13:00etan, Los Trogloditas taldea Zubizarran. Loquilloren banda ohia. 14:00etan, Durundue batukadearen kalejirda. 14:00etan, tabernen arteko Pintxo Lehiaketea. 18:00etan, eskupelota partiduak. Paleta gomazkoa, Areatzako eskolako neskak, partida bi. Gero Saez-Salanueva vs. Martin-Ruiz de Azua.21:30ean, Areatzako Banda: Sorotan Bele Gogoan.\nAbuztuak 29, astelehena\n11:00etan, umeentzako puzgarriak.14:00etan, Makailao Txapelketea.17:00etan, Tute Txapelketea.18:30ean, Kuadrillen arteko olinpiadak, Laminetxe Gaztetxetik.20:00etan, Zirkozaurre konpainiaren Kobr3 ikuskizuna.23:00etan, kontzertuak Laminetxe Gaztetxean: Lukiek eta Dj Feministrak.\nAbuztuak 30, martitzena\n12:00etan, bits jaia.16:00etan, Mus Txapelketea.17:00etan, umeen playbacka.22:00etan, Mariachi Dominguez taldea eta jaien agurra.00:00etan, techno gaua Laminetxe Gaztetxean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001439", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bosgarrena izan da Onditz Iturbe Matterhorn Ultraks lasterketan\nSuitzan jokatu dan Skyrunner World Series Kopako lasterketearen ibilbidea laburtu behar izan eben antolatzaileek, eguraldi txarra zala-ta.\nHilaren 19an jokatu zan Zermatt-en (Suitza) Matterhorn Ultraks 2022 lasterketea, Skyrunner World Series Koparen hamargarren probea. Bertan, Onditz Iturbe korrikalari igorreztarra bosgarren postuan heldu zan helmugara, korrika egin aurretik \"lasterketatzat baino, abentura lez\" biziko ebala azaldu baeban be.\nLehen postuetan, andra euskaldunen protagonismoa itzela izan zan. Urrea Naiara Irigoyenentzako izan zan eta Iturberen ostetik, Maite Maiora eta Ainara Urrutia heldu ziran, seigarren eta zazpigarren postuan, hurrengoz-hurrengo.\nEguraldi txarra\n25 kilometro eta ia 2.900 metroko desnibeleko lasterketea 08:00retan urten behar zan Zermatt-etik, baina euria eta ikuspen falteagaitik antolatzaileak aldaketak egitera behartuta ikusi ziran. Holan, ordubete beranduago hasi ziran galapan eta ibilbeko zati arriskutsuenak kendu ebezan: pasabidea eta glaziarren bidekurutzea. Beraz, ibilbidea 21 kilometro eta 2.250 metroko desnibelagaz geratu zan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001440", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lehendakari Agirreko obrak amaituta\nIgorren, Lehendakari Agirre kaleko obrak amaitu dabez.\nLehendakari Agirre kaleko obrak bukatu dabez. Obra txikiak izan dira, leku batzuetan zorua bajatu da eta sortutako zuloak konpondu dira. Abuztuan jente gitxi dagoalako aukeratu dabela garai hau azaldu deutso Soraya Lizundia Igorreko alkateordeak BEGITUri.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001441", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanuriko ikastaroetan izena emoteko epea zabalik\nUrri lehenengoaren 9a baino lehenago emon behar da izena udaletxean.\nZeanuriko Udalak eskaintzen dauzan ikastaroetan izena emoteko epea zabalik dago. Plaza mugatuak egongo dira eta herrian erroldatutakoek lehentasuna izango dabe.\nPilates, Zumba, Entrenamentu funtzionala, Txi Kung eta Erlajazinoa urri bigarrenean hasiko dira. Gimnasia eta Emozinoen tailerra adinekoentzat ostera urri lehenengoan. Pintura eta Biodanza tailerren kasuan, oindino ordutegia zehaztu barik dago.\nBestalde, Udalak Gurutze Gorriagaz sinatuta daukan hitzarmenari esker, beharrizanean dagozanantzat, medikura joateko edo beste edozein tramite egiteko, laguntza zerbitzua eskaintzen dau udalak. Informazio gehigorako 94 673 62 62 zenbakira deitu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001442", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Basoko langile bat hil da Zeanurin\nBehargin talde bat zugatzak ebagiten ebilanean pasau zan istripua. Arboletako batek harrapau eban behargina.\nLakuako Segurtasun Sailak jakinarazo eban, basoko behargin bat hil zala atzo arrastian Zeanurin lan istripuz.\nLarrialdi zerbitzuak istripuaren lekura joan ziran, baina ezin izan eben ezer egin, eta hartu eban golpearen ondorioz hil zan behargina.\nLAB sindikatuak salatu dau egur ustiapen intensiboa lan harreman prekarizauetan oinarritzen dala etekinak lortu ahal izateko. LABen arabera Osalanek eta Lakuako Gobernuak daukie egoerea aldatzen hasteko \"giltza\" eta \"behingoz martxan ipiniteko\" exijitu deutse.\nZeanuriko EH Bilduk, \"heriotza hau gogor salatzeaz gain gure doluminak eta babesa helerazo gura deutsegu hildakoaren senideei\" adierazo dau ohar baten eta \"prekariedadeak eta lan erritmo amaibakoek eragindako enegarren heriotza hau salatzera dei egiten doguz Zeanuriko herritarrak\" gehitu dau.\nBihar, abuztuak 19, eguerdiko 12:00etan, Zeanuriko plazan, Euskal Herriko gehiengo sindikalagaz batera burutuko dan alkarretaratzean parte hartzeko deia luzatu dau EH Bilduk.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001443", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arginatx Mendi Elkarteak bazkaria izango dau zapatuan\nAbuztuaren 20an Arginatx Mendi Elkarteak bazkaria izango dau Arantzazun.\nArginatx Mendi Elkarteak zapatuan egingo dau urtero lez abuztuko bazkaria. Taldeko bazkide guztiak batuteko asmoagaz egin ohi dan bazkaria Arantzazuko plazan izango da eta bazkide guztientzako debaldekoa da.\nMarmitakoa egongo da bazkaltzeko eta ostean musikea girotuteko. Hilaren 15erarte Montero tabernan eta Herrikoan apuntatzeko aukerea egon da eta 60 bat persona batuko dira zapatu honetan Arantzazuko plazan.\nAbuztuaren 27rako ostera urtekerea antolatu dau taldeak, Itzinako mendiak bisitauko dabez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001444", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urri lehenengoaren 17an egingo da Areatzako martxea\nMartxa laburrak 19 kilometro eukiko dauz eta luzeak ostera 26.\nAreatzako mendi martxea urri lehenenegoaren 17an egingo da. Ibilbide bi egongo dira, luzea eta laburra. Ibilbide luzea 26 kilometrokoa izango da eta laburra 19koa. Izena urri lehenengoko 15a baino lehen emon ezkero 8 euro ordaindu beharko dira eta egunean bertan apuntau ezkero, 12.\nIzena emoteko areatzakomendimartxa.blogspot.com orrialdean sartu edo irudian agertzen dan QR-aren bidez egin daiteke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001445", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ubideko antxinako galtzadea ezetuteko ibilbidea dago zapatuan\n10:00etan urtengo da Ubideko udaletxetik bertako antxinako galtzadea ezetuteko ibilaldia.\nAbuztuaren 20an egingo da Gorbeia Turismok aurten antolatutako hirugarren bisita gidatua. Izena 94 612 26 95 telefonoan, helbidean edo basquemountains webgunean emon daiteke. 12 urtetik gorakoek 12 euro ordaindu beharko dabez eta umeek 1,5 euro.\nParte hartzaileek, herria zeharkatzen dauan antxinako galtzadea ezetuteko aukerea eukiko dabe, garai baten Araba eta Bizkaia lotzean ebazan bidearen aztarnak ikusteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001446", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Podologo zerbitzua Artean\nOin eta behatzen estetika zerbitzua egongo da urri lehenengoan, Artean.\nUrri lehengoaren 16an izango da estetika zerbitzua. Hitzordua hartzeako Arteako udaletxera jo beharko da, hurbilduz edo hurrengo telefono bietara deituz. Garagarrilean be podologo zerbitzua eskaini eben Artean.\nTelefono zenbakiak: 94 673 92 05 / 94 673 92 17", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001447", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Matterhorn Ultrakseko Extreme lasterketan hartuko dau parte Onditz Iturbek astegoienean\n24 kilometroko lasterketea izango da Suitzakoa eta barikuan goizeko 08:00retan hasiko da.\nExtreme lasterketea oso teknikoa dala azaldu deutso Onditz Iturbek BEGITUri. Mendi lasterketa eta altueretan esperientzia eskatzen dauan lasterketea da Extreme. 24 kilometro eta 2.750 metroko desnibela gainditu beharko dau igorreztarrak. Lasterketatzat baino abenturatzat daukala azaldu dau korrikalariak.\nMunduko Kopa\nCampedrosako Skyracean zidarra lortu eban Iturbek garagarrilean. Gorbeia Suzien lasterketan jokatuko dan Munduko Kopako finalerako sailkatutea lortuz. Andorrako lasterketan, Ibilbideko 24 kilometro eta 2.400 metroko desnibela gainditzeko 3 ordu, 51 minutu eta 4 segundo behar izan ebazan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001448", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urri lehenengoaren 17an izingo da Zeberioko Harana mendi martxea\nIbilbide luzea 43 kilometrokoa izango da, laburra ostera 24 kilometrokoa.\nAustarri Mendi Klubak antolatzen dauan aurtengo Zeberioko Harana mendi martxea urri lehenengoaren 17an egingo da eta ibilbide biren artean aukeratuko ahalko dabe parte hartzaileek. Luzea 43 kilometrokoa izango da eta 11 ordu inguru iraungo dauz. Laburrak 24 kilometro edukiko dauz eta 6 ordu inguru irautea espero da.\nMendi martxan izena emoteko www.zirkuitua.com helbidean sartu beharko da, urri lehenengoaren 12a baino lehen. Fedarauek 12 euro ordaindu beharko dabe eta ez federauek 15. Ibilbide luzerako goizeko 06:00etatik 06:30era bitartean egon beharko da eta laburrerako 08:00retatik 08:30era bitartean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001449", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Highlanders taldeak kontzertua eskainiko dau Areatzan\nThe Quiet Corner taberna irlandarrean egongo dira entzungai zuzenean, barikuan hilak 19, 20:00etan.\nHighlanders taldea 2014an sortu eben Borja Feal (flautea/gaitea) eta Edu Andérez (gitarrea) musikariek. Atzen urteetan, estudioko hiru disko grabau dabez: Cruce de Caminos (2015), Celtic Colours (2016) eta Travels (2019), eta kontzertuak emon dabez Espainiako folk jaialdi eta antzoki nagusietan (Madril, Soria, Segovia, Granada, Salamanca, Kantabria, Palentzia, eta abar). Zeltiar musikea jazzagaz, flamenkoagaz eta euren konposizinoen beste sonoridade batzuekaz egindako fusino bereziek, publikoaren eta kritikearen onarpena emon deutse.\nBikote formatuan joko dabe Areatzan, TQCtik pasau diran gehienetan lez. The Quiet Moments disko solidarioko lehen kantua eurena da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001450", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"¡Que buen dia!\" antzezlana egongo da ikusgai eguenean Areatzan\nEguenean Areatzako plazan ikusgai egongo da Maite Guevararen kale antzerkia.\nIrudimena lantzeko aukerea egongo da eguenean 20:00etan. Areatzako plazan Martinaren istorioak biziteko aukerea egongo da eta ikuslegoak parte hartutekoa. Barrea, imajinazinoa landu eta besteakaz partekatuteko aukerea emoten dau ¡Que buen dia! antzerkiak.Maite Guevarak antzeztuko dau eta idea Guevarak Pablo Ibarluzearegaz batera sortutakoa da. Antzezlana erdaraz izango da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001451", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Axlorreko arkeologia indusketara bisita gidatua\nAbuztuaren 19an izango da Axlorreko arkeologia indusketari bisita gidatua, goizeko 11:30ean hasita.\nAztergai arkeologikoa bisitau ahalko da barikuan. Bisitea 11:30ean hasiko da, baina, lehenago egon beharko da Zamakolako aparkalekuan, 11:00etan.\nPlaza mugatuak egongo dira eta izena emoteko 94 631 57 25 zenbakira deitu, 685 75 99 97 zenbakira mezu bat bidali edo email bidez egin daiteke, helbidera bidaliz.\nErdi Paleolito garaikoa da eta mendilerro karstiko batean dago kokatuta. 2017. urtean Baltzola eta Axlorreko kobazuloak kultura ondare izentau ebezan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001452", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatza Musik&Beer-eko bisera eta kamiseta irabazleak badagoz\nBEGITUk biserea eta kamisetea zozketatu dau sare sozialetan hurrengo edizinorako taldeak proposatu dabezanen artean.\nAreatza Musik and Beer jaialdiko antolatzaileak barriro hasi dira merchan-a saltzean. Jaialdiko biserak eta andrazkoentzako kamisetak daukiez salgai. Hori dala eta BEGITUk zozketea iragarri eban eta badagoz saridunak daborduko. Txapela Xabat Pelaezek eroan dau eta kamisetea Eider Gorostiagak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001453", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aitzol Atutxak bosgarren postua Urrezko Kopan\nAtzo jokatu zan Urrezko Kopa Donostiako Trinitate Plazan eta Julen Alberdik irabazi eban. Atutxa bosgarren geratu zan.\nBost azkolarik hartu eben parte atzoko proban, Julen Alberdi (33:04), Iker Vicente (33:52), Mikel Larrañaga (35:23), Hodei Ezpeleta (39:05) eta Aitzol Atutxa (43:38).\nRamon Latasa Saria irabaztetik heldu zan dimoztarra Donostiako probara. Urrezko Kopa lau alditan bereganatu arren, atzokoan ez eban lortu lehenengo hiruren artean geratutea. Alberdi izan zan irabazlea, Iker Vicente eta Mikel Larrañagaren aurretik, atzen honek bereganatu eban lehengo urteko kopea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001454", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Irati Astondoa eta Laiene Pikabea irabazle Sunbillan\nZapatuan, abuztuak 13, jokatu zan Sunbillako pelotalekuan Ramon Latasa Sariaren hemeretzigarren edizinoa.\nEuskal Herriko azkolaririk onenak, egungoak zein beteranoak, batu ziran joan dan zapatuan eta Irati Astondoa eta Laiene Pikabea izan ziran irabazleak. Aurten lehenengoz parte hartzean eben andrazkoak sariketa honetan.\nBikote bik hartu eben parte eta Astondoa eta Pikabea izan ziran lehenak lana amaitzen. Bikote bakotxak metroko lau enbor ebagi behar zituan. Irabazleek 10 minutu eta 31 segundo behar izan ebezan, Nerea Sorondo eta Uxue Ansorregik barriz 13 minutu eta 8 segundo.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001455", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aitzol Atutxa eta Eneko Otaño irabazle Ramon Latasa Sarian\nZapatuan, hilak 13, jokatu zan Sunbillako pelotalekuan Ramon Latasa Sariaren hemeretzigarren edizinoa, urte biko etenaren ostean.\nEuskal Herriko azkolaririk onenak, egungoak zein beteranoak, batu ziran Nafarroako herrian zapatuan eta Aitzol Atutxa dimoztarrak eta Eneko Otañok osotutako bikoteak irabazi eban. Gainera, barritasun bat be euki dau aurtengoak: gizonezkoak ez ezik, andrazkoen binakako azkora erakustaldia be egon da.\nBikote bakotxak hamar kanaerdiko eta sei 60 ontzako ebagi ebezan. Atutxak eta Otañok 30 minutu eta 19 segundo behar izan ebazan lanak amaitzeko, bigarren izan ziran Julen Alberdi eta Ugaitz Mugertza 31 minutu eta 52 segundogaz, hirugarren postuan sailkatu ziran Mikel Larrañaga eta Jon Rekondo eta laugarren izan ziran Iker Vicente eta Jon Irazu.\nAtutxak Urrezko Kopa gaur arrastian\nGaur arrastian, 19:30ean, jokatuko da Donostiako Trinitate plazan Aizkolarien Urrezko Kopako finala. Garagarrilaren 16an, leku berean batu ziran hamabi azkolari, zazpi kanaerdiko ebagi behar izan ebezan proban bost izan ziran sailkatuak. Atzen urteko irabazleak, Larrañagak, denporarik onena errepikatu eban eta Atutxa dimoztarra izan zan bigarrena, probea 14 minutu eta 49 segundotan amaituta.\nHolan, txapelaren lehiarako sailkatutako bost kirolariak, Mikel Larrañaga (14:25), Aitzol Atutxa (14:49), Iker Vicente (14:56), Julen Alberdi Txikia IV. (15:00) eta Hodei Ezpeleta Bihurri (15:42) dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001456", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan jokatu ziran Zeanuriko Pelota Txapelketako finalak\nBarikuan jokatu ziran Zeanuriko Pelota Txapelketako Kadete, Promesa eta Nagusien finalak.\nNagusien kategorian Agirreamalloa eta Barturenek irabazi enen Mendia eta Beitia Iaren kontra. Promesen mailan Beitia II eta Arroitak, Artaraz eta Bernaola gainditu ebezan. Atzenik Kadeteen mailan Elorz II eta Egiliorrek irabazi eben finala Ramirez eta Ruizen kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001457", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Udako Torneoaren finala jokatuko dau Amaia Aldaik\nAldaik Capellanegaz batera jokatuko dau Udako Torneoko finala. Etxegarai eta Gaminderen kontra jokatuko dabe abuztuaren 27an, Zumaiako Aitzuri frontoian.\nAldai eta Capellan 22 eta 17 nagusitu ziran, Arrizabalaga eta Osesen aurrean. Partida orekatua izan zan baina dimoztarrak irabaztea lortu eban Capellanegaz batera. Partidu luze eta burrukatua eskaini eben bikote biek.\nTorneoko ligaxka fasea lider amaitu eben Aldai eta Capellanek, partidu bakarra galduz. Astegoein honetan finalerako txartela lortu dau bikoteak. Abuztuaren 27an jokatuko dabe finala Etxegarai eta Gaminderen aurka, honeek 22 eta 7 gailendu ziran finalerdietako partiduan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001458", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Baskoniak irabazi dau aurtengo Igorre Saria\nBaskoniak lortu dau XXXIV. Igorreko Saria bereganatutea. Arratiak Baskoniaren aurka galdu eban barikuan 0 eta 3.\nArratiak Baskoniaren kontra galdu eban lehen partidua eta beste adarrean Urduliz nagusitu zan Paduraren aurka gol bakarragaz. Baskonia eta Urdulizen arteko finala atzo jokatu zan eta 1 eta 4 irabazi eban Carlos Gurpeguiren taldeak.\nAbuztuaren 12an hasi zan torneoaren hogeta hamalaugarren edizinoa Igorren. Barikuan jokatu zan lehenengo kanporaketa, Arratia eta Baskoniaren artekoa. Bigarrena zapatuan, Urduliz eta Padura, Uribe Kosta eta Arrigorriagako taldeak izan ziren protagonistak. Finala atzo jokatu zan, 18:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001459", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimako Olazabal auzoan eta Bedian ospatuko dira San Rokeak\nGaur hasiko dira Olazabalgo San Rokeak 12:30ean. Bedian bihar ospatuko da eguna, mezea eta musikeagaz.\nOlazabalgo San Rokeak gaur 12:30ean hasiko dira eta hiru egunez egongo da jai giroa bertan. Bedian mezea bihar 12etan hasiko dabe, hamaiketakoa eta trikitixea egongo dira ostean.\nOlazabal (Dima)\nAbuztuak 15, astelehena\n12:30ean, Txakoli Egunaren hasikerea.\nAbuztuak 16, martitzena\n08:30ean, Ilunbeko atxara ibilaldia.\n12:00etan, meza nagusia.\n12:30ean, umeentzako jolasak.\n13:30ean, Nagusien Bola Txapelketea.\n16:30ean, Umeen Bola Txapelketea.\n18:00etan, umeentzako opariak.\n18:30ean, Patrice Dumoraren kontzertua.\n19:30ean, txokolatea.\n20:00etan, errifearen zozketea.\nAbuztuak 17, eguaztena\n14:00ean, auzo bazkaria.\nSan Roke Bedian\nAbuztuak 16, martitzena\n12:00etan, mezea eta ostean hamaiketakoa eta trikitixea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001460", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur ospatuko da udako jaia Igorren\nAndra Mari egunean, Brista eta Igel Txapelketak jokatu eta Juantxu Urkiagaren Ut! taldea egongo da entzungai.\nAbuztuaren 15ean Andra Mari eguna ospatuko da Igorren, udako jai lez ezetuten dan ospakizuna. Eguerdian, mezea entzun eta barauskarria egingo da udaletxeko plazan eta arrastian barriz, jokoak eta musikea egongo dira Bidebarriko plazan. Briska eta Igel Txapelketak lehenengo, txokolatea eta amaitzeko, Juantxu Urkiagaren Ut! talde barriaren kontzertua egongo da iluntzean. 1970 eta 1980. hamarkadetako musikea dakar Ut! taldeak: Errobi, Itoiz, Benito Lertxundi eta Zarama, berbarako.\n17:00etan, Briska Txapelketea.\n17:30ean, Igel Txapelketea.\n19:00etan, txokolatea.\n20:00etan, Ut! taldea.\nXXXIV. Igorreko Saria\nAurreko astegoienean, gaurtik hasita domekaraino, Igorreko Saria be jokatuko da Urbieta futbol zelaian. Arratia, Baskonia, Urduliz eta Padura taldeek hartuko dabe parte, hiru partiduko txapelketan. Partidu guztiak jokatuko dira 18:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001461", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanurin jokatuko da XVII. Bizkaiko Arraza Libreko Artzain-txakurren Txapelketea\nTorreko soloan jokatuko da ardi-txakurren txapelketea domekan, 18:00etatik aurrera.\nAbuztuaren 14an jokatuko da Zeanurin XVII. Bizkaiko Arraza Libreko Artzain-txakurren Txapelketea, jaietako egitarau barruan be badagoana. Torreko soloan batuko dira sei artzain, sei txakur, ardiak eta ikusleak 18:00etan. Proban Jon Olibares zeanuriztarrak hartuko dau parte, Bizi txakurraren laguntzeagaz.\nOlibares eta beste bost izango dira txapelketan parte hartzean daben artzainak: Bittor Bengoetxea, Puppy txakurragaz; J. Inaxio Irakulis, Beltzegaz; Juanjo Garate, Tinagaz; Igor Elordi, Lagunegaz; eta J. Ramon Azkargorta, Bategaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001462", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Inizitu batek Arteako banderea bota dau\nAtzo arrastiko ekatxa izan da udaletxe aurreko banderearen zutoina zatitzearen erruduna.\nAtzo, abuztuak 11, ekatxak Arratia jo eban 19:00ak eta 20:00ak bitartean eta inizituetako batek Arteako udaletxe aurrean dagoan herriko banderea jo eta zutoina bitan zatitu eban. Udaletik aurreratu dabe, ez dala beste kalterik gertatu eta laster ipiniko dabela barria.\nArteako bandera ofiziala oin dala hile batzuk, urtailean, ofizializau zan Bizkaiko Batzar Nagusietan. Aurretik, 2021eko martian ipini zan banderea udaletxe aurrean egindako ekitaldi batean, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusien presidentearen aurrean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001463", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberioganako jaiak ospatuko dira astelehenean\n13:00etan mezea eta gero jatekoagaz egingo dabe jaia Zeberioganako Andra Mari ermitearen inguruan.\nAbuztuaren 15a, jai eguna izango Zeberioko Zeberiogana auzoan. Auzotarrek 13:00etan hasiko dabe mezea Behe Erdi Aroko ermitan, barroko garaian barriztau zana. Bertan, famaduak dira XVI. mendeko egurrezko koru zizelkatu eta apaingarriak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001464", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan hasiko dira Zeanuriko jaiak\nTxistulariak egunero urtengo dira Hiru zubiak egitera eta jai giroa ez da lau egunez amatauko. Herri bazkariak, Rally Umoristikoa, Iheskide, ardi-txakurrak, erromeriak eta lehiaketa gastronomikoak egongo dira besteak beste.\nAbuztuaren 13tik 16ra, lau egunetan antolatu dabez jaiak zeanuriztarrek: Txupinazo eguna eta Gazte gaua, Ume eta Jubiladuen eguna, Andra Mari eguna eta Sanrokeetako Sukaldarien eguna. Honeen inguruan guztientzako moduko ekintza eta ekimen ugari egongo dira.\nMusikeari jagokonez, txistulariak egunero urtengo dira, trikitilariakaz be lehen egunean. Kaleko musikeagaz jarraituta, Burrunba elektrotxarangea egongo da eta oholtzan, La Topadora eta Iheskide taldeak zein Zirkinik Bez, Lehian, DJ Jotatxo eta Xaiborren erromeriak. Emonaldiek be badabe loturea musikeagaz: Kresala jantza taldea eta Demode Quartet.\nJanak be eukiko dau bere lekua. Jaiak herri bazkariagaz hasiko dira, baina aurretik Gorbeiara igonda. Domekan barriz, jubiladuentzako kopaua egongo da plazan eta martitzenean jokatuko dira txapelketa gastronomikoak: paellea, tortillea eta moussa.\nEgitaraua, osorik:\nAbuztuak 13, zapatua\n08:00retan, Gorbeiara igoerea.\n15:00etan, herri bazkaria.\n17:00etan, Rally Umoristikoa.\n18:00retan, Txupinazoa eta Hiru zubiak herriko txistulari eta trikitilariakaz.\n19:00etan, Burrunba elektrotxarangea.\n22:30ean, Gazteen Gaua: La Topadora, Iheskide eta Zirkinik bez taldeak.\nAbuztuak 14, domekea\n11:00etan, Hiru zubiak herriko txistulariekaz.\nJarraian, umeen jolas parkea 14:00etara arte.\n13:00etan, jubiladuen kopaua herriko plazan, herriko txistularien musikeagaz girotuta.\n16:00etan, umeen jolas parkea 18:00etara arte.\n18:00etan, Bizkaiko XVII. Txapelketea, Artzai-txakurrak Arraza Librean.\n22:00etan, Zeanuri Loran, Zeanuriko Ortuaen eta Jaietako Kartel Txapelketen sari banaketea.\nJarraian, playback-a.\nJarraian, Lehian taldeagaz erromeria.\nAbuztuak 15, astelehena\n11:00etan, Hiru zubiak herriko txistulariekaz.\n11:00etan, meza nagusia Andra Mari parrokian. Ostean, Arratiako Eingo eskolako trikitilariek girotuko dabez herriko plaza eta tabernak.\n19:00etan, Kresala euskal jantza taldearen emonaldia.\n22:00etan, Demode Quartet musika emonaldia.\nJarraian, DJ Jotatxogaz erromeria.\nAbuztuak 16, martitzena\n11:00etan, Sukaldarien eguna, izen emotea.\n11:00etan, meza nagusia Andra Mari parrokian.\n14:00etan, Paella, Tortilla eta Moussen aurkezpena.\n14:30ean, sari banaketea eta herri bazkaria plazan.\n17:00etan, Zeanuriko Mus eta Briska Txapelketak.\n20:00etan, Xaibor-egaz erromeria.\n22:00etan, txokolatea.\n23:00etan, Hiru zubiak herriko txitulariekaz eta jaien amaierea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001465", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako uribildua ezetuteko aukerea dago zapatuan\n11:00etan urtengo da gehienez be 20 personako taldea alde zaharretik ibilbide gidatua egitera.\nAbuztuaren 13an, Gorbeia Turismok aurten antolatutako bigarren ibilbide gidatua egingo da Areatzatik, urri lehenengoaren 18an be egongo da beste aukera bat. Bainuetxetik 11:00etan urten eta ordu bi inguruko bisitea egingo dabe, Karporaino. Izena 94 612 26 95 telefonoan, helbidean edo basquemountains webgunean emon daiteke.\nParte hartzaileek, monumentu multzo izentautako alde zaharretik ibiliko dira, bertako jauregi eta etxetzarrak ikusten. Bitartean, gidariak Areatzaren eta monumentuen jatorriak azalduko dauz. XVI. mendeko Santa Isabel komentua eta Gortazar jauregia, Bekoerrota eta Goikoerrota errotak eta bestelako eraikin historikoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001466", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatza eta Zeanurira dator odola emoteko autobusa\nBihar, hilak 12, Osakidetzaren autobusa Zeanuriko plazan egongo da 16:30ean eta Areatzako Añibarro parkera helduko da 18:30ean.\nBarikuan, Osakidetzaren odola emoteko autobusa Arratiatik pasauko da arrastian. Lehen geldialdia Zeanurin egingo dau, 16:30etik 18:00etara emon ahalko da odola plazan. Areatzara barriz, 18:30ean egongo da zabalik Pedro Antonio Añibarro parkean, 21:00etara arte.\n18 eta 65 urte bitartekoa eta 50 kilotik gorakoa izatea da oinarrizko baldintza bakarra. Baina badagoz beste kasu batzuk be. Adibidez, odola lehenengoz emon gura ezkero, 60 urte da gehienezko adina. Urtero emon ahal dan odolaren muga be badago. Holan, andrek hirutan emon ahal dabe eta gizonek, lautan.\nBeste baldintza batzuk, atzen tatuajea egitetik lau hilebete pasau behar dirala eta hepatitisa hamabi urte bete aurretik izatea, ez beranduago. Ohiko botikak hartuta edo kolesterol altua izanda be emon daiteke odola eta atzenik, gomendatzen da aurretik zeozer jatea, ondo hidratatzea eta atsedena hartuta egotea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001467", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan jokatuko dira Zeanuriko Pelota Txapelketako finalak\nKadete, promesa eta nagusien finalak jokatuko dira jaien bezperan, 19:00etatik aurrera.\nAbuztuaren 12an, Zeanuriko txupinazoaren aurreko egunean banatuko dira Ibarreta frontoian herriko Pelota Txapelketako sariak. Sei bikote egongo dira aurrez aurre, hiru final eta hiru txapel jokoan, kategoria bakotxeko bat. Kadeteen partidua 19:00etan hasiko da eta gero jokatuko ditue hurrengoak.\nHasteko, Elorz II eta Egilior, Ramirez eta Ruizen aurka lehiatuko dira. Gero, promesen finalean Artaraz eta Bernaola, Beitia II eta Arroitagaz neurtuko dira eta amaitzeko, Mendia eta Beitia I, Agirreamalloa eta Barturenen arteko finala jokatuko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001468", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Basoan dago Aita Mari salbamentu ontziko tripulazinoa\nGaur 19:00etan, Aita Mari proiektuaren inguruan egingo dabe berba Mediterraneoan etorkinak erreskatatzen dauzan euskal ontziko kideek.\nArteako Basoa defendatzaileen etxeak iragarri dauanez, Aita Mari salbamentu ontziko tripulazinoa Bildosolan dago \"laster itsasoratzeko asmoagaz, lana berrantolatu eta indarrak hartzean\". Holan, gaur arrastian arratiarrak Basoara hurbiltzeko deia zabaldu dabe. 19:00etan, lehen lerroan dagozan kideakaz proiektua hurbiletik ezetuteko aukerea egongo da-ta.\nMaydayterraneo proiektua\n2017 urtean, gerra eta pobreziagaitik iges egiten, Mediterraneo erdikaldea kurutzatzen eben etorkinen bide arriskutsua ikusita; Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundeak atunak harrapatzeko ontzi bat barriztau eta etorkinak erreskatatzera joan zan. Ordutik, itsaso erdian noraezean ibili diran milaka lagun hurbildu dabez portura. Proiektua, boluntarioek bultzatu eta eroan dabe aurrera baina asko izan dira gobernuek ipinitako trabak. Holan, askotan agertu izan da Aita Mari komunikabideetan, ontzia dozenaka etorkinez beteta be, batez be Italiak, portuetara sartzeako baimenik emon ez deutsalako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001469", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bediako Murtatzan eta Zeberioko Elizondon be ospatuko dira sanlontxoak\nMezea eta barauskarria egingo dabez gaur eguerdian, Murtatzan trikitilariak eta Briska Txapelketea be egongo dira\nLemoako Azurreka auzoan eta Zeanuriko Uribe-Otzerimendin lez, Murtatza eta Elizondon be San Lontxo eguna da gaur, abuztuak 10. Mezea 12:00etan hasiko da Murtatzan eta 13:00etan Elizondon. Gero, barauskarria eginda amaituko da ospakizuna Zeberioko auzoan. Bedian barriz, trikitilariek girotuko dabe barauskarria eta arrastian, 17:00etan, Briska Txapelketea jokatuko dabe auzotarrek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001470", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hilaren 23an hasiko dira errugbi entrenamentuak\nArratiko Zekorrak taldea hileon hasiko da hurrengo ligarako prestatzen eta gazteak errugbira jokatzera animau gura dauz.\nAbuztuaren 23an, martitzena, hasiko dira San Txismen Arratiako Zekorrak taldearen entrenamentuak, 19:30ean. Datorren ligeari begira, \"talde oso ona\" izango dabela aurreratu dabe zekorrek, \"baina gazteak apuntetea gura dogu\". Talde barriztuaren bigarren urtea izango da oingoa eta Senior Euskal Ligako Bigarren Mailan egongo dira barriro.\nEntrenamentuak, Igorreko San Txisme zelaian egingo dabez astean birritan. Martitzenetan astero, eta bigarrena eguen edo barikuan, partidurik ez badago. Arratiako Zekorren kide izan gura ezkero, entrenamentura joan edo entrenatzaileagaz kontaktuan ipinteko, 639 504 375 telefonora deitu (Ekaitz), azaldu dabe zekorrek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001471", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenera arte emon daiteke Zeanuriko herri bazkarirako izena\nAbuztuaren 13an egingo dan herri bazkarian parte hartzeako, jubiladuen tabernan egin behar da ordainketea.\nZeanuriko Andra Mari jaietan, herri bazkaria egingo da zapatu eguerdian, Gorbeiatik bajatu ostean. Tiketak jubiladuen tabernan egongo dira salgai abuztuaren 11ra arte. Helduentzako prezioa 20 eurokoa da eta hamabi urtez azpikoentzako ostera, 12 eurokoa.\nZapatua izango da jaien hasikera eguna eta seguruenik, Zeanurin jente gehien batuko dana. Herri bazkariaren ostean, kuadrillen Rally Humoristikoa egongo da herritik eta gero botako da txupina, 18:00etan. Jarraian txistulari eta trikitilariek Hiru zubiak egingo ditue kalejiran Burrunba elektrotxarangea martxan ipini arte. Gauean barriz, kontzertuak egongo dira; La topadora eta Iheskide taldeak lehenengo eta Zirkinik bez erromeria gero.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001472", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arabako Ingude Txapelketea irabazi dau Ruth Linazak\nEuskal Herriko Lasto Jasotze Txapelketan bigarren eta Arabako Trontza Txapelketan hirugarren be izan da astegoienean.\nRuth Linaza probalari lemoaztarrak hiru txapelketa jokatu dauz hiru egunetan, danak jarraian. Hurrengoz hurrengo, zapatuan Arabako Emakumeen Trontza Txapelketan, domekan Euskal Herriko Emakumeen Lasto Jasotze Txapelketan eta astelehenean Arabako Emakumeen Ingude Jasotze txapelketan hartu dau parte eta postua hobetu dau proba bakotxean. Trontzan hirugarren, lasto jasotzean bigarren eta ingudean txapelduna izan da Linaza. Atzen honetan, minutu eta erdian 89 jasoaldi egin dauz, 10 kiloko ingudeagaz Gasteizen.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001473", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Uribe eta Otzerimendin be ospatuko ditue San Lontzoak\nMezea, erromeria eta bola jokoagaz ospatuko ditue jaiak eguazten eta eguenean.\nZeanuriko Uribe eta Otzerimendi auzoetako sanlontzoetarako egun biko egitaraua antolatu dabe auzotarrek, hilak 10 eta 11, bola jokoa erdigunean ipinita. Horrezaz gain, jaietako egun biak mezeagaz hasiko dira eta eguaztenean txistulariek eta Eingo taldeak ipiniko dabe musiketa. Jana be ez da faltauko, eguaztenean barauskarria egingo dabe meza ostean eta eguenean, urdaia eta txokolatea egongo dira bola finala amaitu ostean.\nEgitaraua\nAbuztuak 10, eguaztena\n12:00etan, meza nagusia.\nGero, barauskarria eta herriko txistulariak.\n17:30ean, bola jokoa. Uribe eta Otzerimendiko kanporaketea.\n18:30ean, jantzaldia Eingo taldeagaz.\nAbuztuak 11, eguena\n12:00etan, arimen aldeko mezea.\n13:00etan, andran bola jokoa.\n17:30ean, herriko bola joko finala.\nGero, urdaia eta txokolatea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001474", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Emakumezkoen Gasteizko II. Pelota Masterra irabazi dau Amaia Aldaik\nCapellan eta Aldaik 22-19 irabazi dabe Larrarte eta Mendizabalen kontrako jaietako finala.\nAmaia Aldai eta Andrea Capellan, Miren Larrarte eta Nora Mendizabalen aurka lehiatu ziran domekan, Emakumezkoen Gasteizko II. Pelota Masterreko finalean. Dimoztarrak eta bere bikoteak lortu eben txapela, 22-19 irabazi ostean. Gora-behera handiko partidua izan zan, \"nahiko arraroa\", izan da Aldaik emon dauan deskribapena.\nHasikeran, Aldai eta Capellan hasi ziran irabazten, 12-2 tantuetara be helduta. Jaietako partidua izanda, bikotea lasaitu zala azaldu dau Aldaik. Holan, Larrartek aukerea aprobetxau eta jokoan sartzean hasi zan, bardindutea lortu arte. Halanda be, amaieran Dimako aurrelaria barriro hasi zan aurkariei min egiten, hiru tantuko aldeagaz irabazteraino.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001475", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan hasiko da XXXIV. Igorreko Saria\nArratiak, Baskoniak, Urdulizek eta Padurak hartuko dabe parte astegoienean Urbietan jokatuko dan txapelketan.\nAbuztuaren 12an emongo jako hasikerea Igorreko Sariaren hogeta hamalaugarren edizinoari, Udako Jaiak ospatu bitartean. Partidu biak eta finala jokatuko dira Urbietan 18:00etan, bariku, zapatu eta domekan hurrengoz hurrengo.\nLehenengo jardunaldian Arratia eta Baskonia taldeak urtengo dira zelaira, etxekoak eta Basaurikoak. Irabazten dauenak lortuko dau finalerako pasea. Hurrengo finalistea bigarren jardunaldian ebatziko da, hilaren 13an, Urduliz eta Padura taldeen artean, Uribe kosta eta Arrigorriagakoak dira honeek. Txapelketako irabazlea barriz, hilaren 14ko finalean ezetuko da, hau be 18:00etan.\nUdako Jaia Igorren\nAndramarien inguruan, Udako Jaia ospatuko da Igorren. Astegoienean zehar XXXIV. Igorreko Saria jokatuko da eta egun nagusia abuztuaren 15a izango da. Eguerdian, mezea eta kopaua egongo dira Andra Marin. Arrastian ostera, Briska eta Igel Txapelketak jokatuko ditue Bidebarrin; ostean txokolatea zerbitzau eta Juantxu Urkiagaren Ut! taldeak eskainiko dau kontzertua 20:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001476", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Azurrekako jaiak ospatuko ditue eguaztenean\nHilaren 10ean, San Lontxon mezea entzun ostean jatekoa eta musikea egongo da. Arrastirako, jolas eta jokoak be antolatu dabez auzotarrek.\nAbuztuaren 10a da San Lontxo eguna eta Lemoako Azurreka auzoan jai eguna izango da, Uribe-Otzerinmendi eta Murtatza auzoetan be ospatuk ditue San Lontxoak. Azurrekan, 12:00etan hasiko da mezea ermitan. Hau amaituta, trikitilariakaz animautako kopaua zerbitzauko dabe eta 13:30ean erromeria egongo da. Arrastian barriz, umeentzako jolasak eta nagusientzako Igel Txapelketea egongo dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001477", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Asteon amaituko da Zeanuriko Ortuen Txapelketea\nEpaimahaiko kideak eguaztenerarte egondo dira soloen itxurea eta lanketea baloretan, jaietan banatuko dira sariak.\nOrtuetan egiten dan lana erakusgarri egin eta saritzeko helburuagaz, Zeanuriko Udalak Ortuen Txapelketea ipini eban martxan lehenengoz garagarrilean. Abuztuaren 10era bitartean, epaimahaikoak abisau barik pasauko dira herriko ortuak ikusten. Bertan, ongarri natural edo biologikoen erabilpena, lurra ondo jorratuta izatea, soloa era tradizionalean lantzea, landara bariedadea, etxeko hazien erabilpena, garbi-ikuzia eta ortuaren antolamentua balorauko dabez. Andra Mari jaietan, hilaren 14an egingo dabez publiko irabazleak: 200 euro jasoko dauz lehenak eta 100 bigarrenak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001478", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Metal musikea entzungo da zapatuan Artean\nZortzi taldek hartuko dabe parte II. Brutal Arratia BBQ jaialdian, etxeko Mutilated Judge tartean.\nBrutal Arratia Records-ek bigarrenez antolatu dau Brutal Arratia BBQ metal jaialdia. Abuztuaren 6an, 17:00etan hasiko dira Arteako plazatik grind, groove, heavy zein death metal eta post punk musikea plazaratuko dabezan zortzi talde. Euskal Herriko eta Espainiako taldeak izango dira danak, Proudhon talde frantziarraren kontzertua bertan-behera gelditu da-ta.\nProudhon taldearen ordez, Logroñoko Ernia egongo da, deathgrind estilokoa. Gurutzetako Obstetra taldeak be joten dau deathgrind musikea. Grincorea barriz, Santanderreko Bisturi eta Abono taldeek eskainiko dabe. Mutilated Judge be egongo da Artean zapatuan, noisegrind musikeagaz. Azpeitiako Hellwatch taldeak ostera, groove eta death metala buztartuko dauz. Heavy metal eta punka barriz El Paso Killers deustuarrek ipiniko dabe eta postpunka, Bilboko Bilintx taldeak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001479", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hiru txapelketa jokatuko dauz Ruth Linazak hurrengo egunetan\nZapatuan trontzan, domekan lasto jasotzean eta astelehenean ingude altxatzean lehiatuko da lemoaztarra.\nEgun garrantzitsuak daukaz aurretik Ruth Linaza probalari lemoaztarrak. Euskal Herriko txapelketa bat eta Arabako bi jokatuko ditu eta hurrengo hiru egunetan, danak jarraian.\nZapatuan, hilak 6, Gasteizen jokatuko da Arabako Emakumeen Trontza Txapelketan, 12:00etatik aurrera. Ane Aspegaz batera ibiliko da, beste hiru bikoteren kontra: Garbiñe López de Uralde - Eneritz Muruaga, Maider Etxezabal -Ane Fernández eta Lorea Rojo -Amaia Jimenez de Vicuña.\nDomekan barriz, Euskal Herriko Emakumeen Lasto Jasotze Txapelketea jokatuko da Berangon. Hemen, aurkari bakarra izango dau Linazak, Garbiñe Lopez de Uralde hain zuzen be.\nAbuztuaren 8an barriz, Arabako Emakumeen Ingude Jasotze Txapelketan neurtuko dabez indarrak Ruth Linazak eta Esti Cidadek.\nAbuztu amaieran be lehiatuko da. Oingoan, Euskal Herriko Trontza Misto Txapelketan hartuko dau parte, Gasteizen.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001480", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatza Musik&Beer-eko bisera eta kamisetak ditue salgai\nBEGITUk bisera eta kamiseta bana zozketauko dau sare sozialetan hurrengo edizinorako taldeak proposatzen dabezanen artean.\nAreatza Musik & Beer jaialdiko antolatzaileak badagoz hurrengo urtera begira eta barriro hasi dira merchan-a saltzean. Jaialdiko biserak eta andrentzako kamisetak daukiez salgai. Zurea lortzeako bi bide dagoz, helbidera idatzi eta produktuak erostea edo BEGITUren zozketan parte hartzea.\nZozketan, bisera bat eta andrentzako L kamiseta bat egongo dira. Parte hartzeako, BEGITUren sare sozialetan (Twitter, Facebook eta Instagram) zozketearen argitalpena topau, eta idatzi komentarioetan 2023ko Areatza Musik & Beer jaialdian ze talde entzun gura dozun. Animau eta bota zure proposamena!", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001481", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Galduta be, liderrak izan dira Aldai eta Capellan ligaxka fasean\nAtzen partidua galdu daben arren, finalera heltzeako aukera asko ditue, azkenak izan diran Arrizabalaga eta Osesen kontra lehiatuko dira-ta.\nLigaxka fasea amaituta, Amaia Aldai eta Andrea Capellan lehenengoak dira sailkapenean, baina oindino ez dabe finalerako pasea lortu. Aurretik, abuztuaren 13an Hondarribian jokatuko daben finalaurrekoa irabazi beharko dabe. Lehenak izan diralako, atzenengoen kontra neurtuko dira, Arrizabalaga eta Oses. Beste finalaurrekoa egun berean jokatuko da, Etxegarai-Gaminde eta Garai-Erasunen artekoa.\nLigaxka faseko atzen partidua izan da Aldai eta Capellanek galdu daben bakarra, 18-22, Nora Mendizabal, Garairen ordezkoa, eta Itxaso Erasunen aurka. Honeek be galdu dabe partidu bakarra liga fasean. Atzo jokatutako Bastidako partiduan, Aldai eta Capellan irabazten joan dira baina atzenean, bikote urdinagaitik gaindituta ikusi dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001482", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Estivallesek irabazi dau Zeberioko X. Kartel Lehiaketea\nAndra jantzarien oinakaz egin dau aurtengo Sandonietarako erabiliko dan kartela.\nAmaia Estivallesek egin dau aurten epaimahaiak jaietako egitaraua ipinteko aukeratu dauan kartela. Holan, 70 euro jasoko dauz egindako lanagaitik. Epaimahaiak hainbat erispide izan dauz kontuan, Estivallesen kartela aukeratzerakoan: obraren edukia, gaia, originaltasuna eta andra eta gizonezkoen artean bazterkeria alboratzen eta bardintasuna bultzazen dabezan egoera sustatzea.\nBigarren saria barriz, mandala koloretsu baten marrazkiak irabazi dau, Karmele Goikoetxearen kartelak. Honek be badauka \"txubelasoa\". Hogeta hamar euro jasoko dauz txapeldunordeak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001483", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzan izango da Andra Sortzaile eta Ekintzaileen II. Azokea\nUrri lehenengoaren 24an izango da \"Andrak plazara(tu)\" lelopeko azokea. Parte hartzeako Arratiako Udalen Mankomunidadeagaz ipini behar da kontaktuan.\nArratiako Udalen Mankomunidadeko Bardintasun Zerbitzuak, arlo ekonomikoan, gizon eta andren artean dagoan arrakala txikitzeko, Andra Sortzaile eta Ekintzaileen Azokea antolatu eban atzen urtean Diman, eta Areatzan izango da merkadua aurten. Oingoan, \"Arratiako sare ekonomikoan andrek daukien espazioa aldarrikatzea\" ipini dabe erdigunean.\nMerkadu honetan, lehen sektoreko eta artisautzako produktuak edota Arratia eta inguruko andren edozein motatako negozioak erakusteko mahaiak ipiniko ditu Arratiako Udalen Mankomunitateak. Andrek euren produktuak edo jarduna ipiniko ahalko dabe ikusgai edota salgai azokan.\nAurreko edizinoan eskaintza ugaria egon zan: zidarrezko bitxiak, frutak eta barazkiak, gozoak, ogia, euskal pastela, artelan grafikoa, umeentzako erropak, euskal jantziak, narruzko produktuak eta janari marokoarra, besteak beste. Giro ederra sortu zan, Bihotz Gorospe abesten eta Inbigu Gipsy Jazz taldeak be parte hartu eben eta.\nParte hartzeako, idatzi helbidera edo deitu 94 631 17 17 edo 688 627 393 telefonoetara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001484", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan ospatuko da San Adrian\nArgiñaoko auzotarrek mezea eta jatekoagaz ospatuko dabe jaia ermitan.\nAbuztuaren 8a, astelehena, da San Adrian eguna eta Zeberio eta Arantzazu artean dagoan Argiñaotarrek astegoienean ospatuko dabe jaia. Hilaren 6ean, San Adrian ermitan batuko dira 12:30ean, mezea entzun eta kopaua eukiko dabe gero.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001485", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Basoan izango dira aurtengo Neska* Gazteon Udalekuak\nUrri lehenengoaren 2tik 4ra batuko dira Euskal Herriko Neska* Gazteak Bildosolan, izen emotea zabalik dago daborduko.\nEuskal Herriko Neska* Gazteak euskal talde feminista ugari batzean dauz, Arratiako Orratzak tartean. Urtero antolatzen dabez udalekuak eta oingoan, Arteako Basoan batuko dira urri lehenengoaren 2, 3 eta 4an. Helburua, datorren ikasturtera begira, \"sarea barritu, handitu eta egonkortzea\" izango da. Horretarako, espazio eroso bat sortuko dabe Basoan, harremanak trinkotu eta mobimentuaren inguruko ebatziak hartzeako. Hurrengo ikasturterako erronkak tailer eta eztabaiden bidez landuko ditue, baina izango dabe aisialdirako denporea be. Parte hartzeako, izena formulario honetan emon behar da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001486", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoienean ospatuko dira Artaungo jaiak\nZapatuan, 18:30ean txupina bota eta domeka iluntzeraino luzeauko da Dimako auzoan jai giroa.\nDimako Artaun auzoko San Bizente jaiak abuztuaren 6an eta 7an ospatuko dira. Aurten ez da mezarik egongo, abadea faltau da-ta, baina gainontzeko egitaraua mantenidu dabe auzotarrek. Lourdes Soraluze Bola Txapelketea, jana, erromeriak, bits jaia, herri kirol erakustaldiak eta mozorro erakusketea izango dira jaietako ardatzak.\nAbuztuak 6, zapatua\n18:30ean, txupinazoa eta Lourdes Soraluze XXIII. Bola Txapelketearen hasikerea.\n20:00etan, txitxi-burduntzia.\n22:00etan, Eingo taldeagaz erromeria.\nAbuztuak 7, domekea\n12:00etan, bits jaia.\n13:00etan, trikipoteoa.\n19:00etan, herri kirolak: harrijasotzaileak, Karmele Gisasola eta Inhar Urruzuno; trontzalariak; azkolariak, Aitzol Atutxa eta Julen Larrea; eta ingudea, Karmele Gisasola.\n20:30ean, trikitilariak, mozorro erakusketea eta errifearen zozketea. Ostean, txokolatea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001487", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Artea, Dima eta Zeberion egongo da garbigune mobikorra hileon\nArtea eta Diman, hilaren 9tik 23ra egongo da hondakin txikientzako garbigunea, Zeberion barriz hilaren 10etik 24ra.\nIgorren egon ostean, gailu eta hondakin txikiak botateko ipiniko dau Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiker enpreseak garbigune mobikorra Artea, Dima eta Zeberion. Beste hondakinak, handiagoak diranak ohiko garbiguneetara eroan beharko dira.\nHondakin mota asko batzeako gaitasuna dauka: etxeko tresna txikiak, sueteko tresnak, etxeko orioa, sakeleko telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001488", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar amaituko da Udako Torneoko ligaxka fasea\nBastidan jokatuko dira atzen partidu biak. Aldai eta Capellan liderrak, Garai eta Erasunen aurka neurtuko dira 19:30ean.\nAbuztuaren 3an jokatuko dira Emakume Master Cup-en Udako Torneoko lehen fasearen atzenengo partidu biak, 19:30etik aurrera Bastidan. Amaia Aldai dimoztarra eta Andrea Capellan dira momentuz liderrak, aurreko partidu biak irabazita. Oingoan, Leire Garai eta Itxaso Erasun izango dira aurkariak. Honeek, lehen partidua irabazi eta bigarrena galdu dabe.\n\"Capellan eta biok paper ona egin dogu. Egia da atzenaldian alkarregaz askotan egokitu jakula eta horrek txapelketetarako konplizidade maila hobetzen laguntzen dauala\"\nAldai eta Capellan, gustura dabiz torneo honetan, \"oin barriro disfrutetan nabil eta biok gagoz maila polit batean\" azaldu dau Aldaik. Finalaurrekora pasau ezkero, abuztuaren 13an jokatuko ditue hurrengo partiduak Hondarribian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001489", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Peña Gorbeako Gurutzeak egoitza barria estreinauko dau\nGorbeiara igoerea eta hildako kideei omenaldia egiteko egunean inaugurauko dabe egoitzea, urri lehenengoaren 3an.\nUrteroko Gorbeiako kurutzerako ibilaldia urri lehenengoaren 3an egingo dau aurten izen bereko Athletic Cluben Areatzako zaleen alkarteak. Igon ostean, hildako bazkideei omenaldia eta sagardotegi erako bazkaria egingo dabez Pagomakurren. Egoitzea iluntzean inaugurauko dabe, The Quiet Cornerrean, kontzertu eta guzti.\nGorbeiako kurutzerantza, goizeko 09:00etan urtengo dira athletic zaleak Areatzako frontoitik. Gora heldu, bufanda eta banderakaz argazkia atera eta Pagomakurreraino bajatuko dira gero. Bertan, 14:30ean egingo da ekitaldi bat, hildako bazkideen omenezkoa.\nJarraian, sagardotegi menua zerbitzauko da bertan. Bazkarirako izena 691 52 97 48 edo 609 48 67 22 telefono zenbakietan emon daiteke, abuztuaren 31ra arte, edo The Quiet Corner tabernan, abuztuaren 28ra arte. Menuaren prezioa 12 eurokoa da bazkideentzako, eta 32 euro bazkide ez diranentzako. Umeen kasuan, menuak 5 euro balioko dauz bazkideentzako, eta 10 euro gainontzekoentzako.\nPagomakurren bazkaldu eta Areatzara bajatuta, 20:30ean izango da alkartearen egoitza barriaren inaugurazinoa, The Quiet Corner Tabernan. Zuzeneko musikea be egongo da inaugurazino-jaian, Los Tesse Rocking Boys taldeak aurkeztuko dau 2021ean argitaratutako lehen diskoa, Es de noche y es la hora.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001490", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sanjustoak ospatuko ditue Zeanurin\nAbuztuaren 6ean mezea, jana, txistulariak eta bola zein karta jokoak egongo dira Otzerinmendin.\nZeanuriko Otzerinmendi auzoan sanjustoak ospatuko ditue aurten be, abuztuko lehenengo astegoienean. Hilaren 6ean, zapatua, eguerdian hasiko dira ospakizunak Justo eta Pastor santuen ermitan inguruan, 12:00etako mezeagaz. Gero, barauskarria hartu eta herriko txistulariak girotuko dabe erromeria.\nUrtero lez, jentea bertan bazkaltzera igongo da eta arrastian, hainbat txapelketa jokatuko ditue.17:30ean hasiko dira Mus, Briska eta Bola Txapelketak. Sariak be banatuko ditue irabazleen artean, jokoak amaitzerakoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001491", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Pintaketa matxistak agertu dira Diman\nAndraizea talde feministeak salatu dauz herriko sarreran, frontoi txikian eta udaletxean agertu diran mezuak.\nAstelehen goizean, gitxienez hiru lekutan agertu ziran espraiagaz egindako pintaketa matxistak. Frontoi txikian \"Eraso guztiak ez al dira fobiak? LGTBI fobia bakarrik\" dago idatzita eta udaletxeko horman, \"Hiltzaileak ez du generorik\". Herriko sarreran barriz, zakil bat dago margoztuta, eraso matxista eta LGTBIQ+ fobikoen kontrako kartelaren gainean.\nAndraizea talde feministak kartel baten bidez jakinarazo dau atzen erasoa, nahikoa dala adierazo dabe eta \"hau da gure dogun herria?\" galderea egin deutsee dimoztarrei. Izan be, ez da atzenaldian gertatutako eraso bakarra, Bea eta semearentzako justizia eske egindako pankarta bat desagertu zan maiatzean eta zezeilan, herritarrek egindako zugatz morea erreta agertu zan.\nUdalak be salatu dauz \"ekintza bandalikoak\", Iurdana Acasuso alkateordeak sinatutako Bando baten bitartez. Bertan adierazo dau, pintaketa honeek herritarren ondasunak kaltetzen dabezala eta herri moduan egiten diran aldarrikapenak hondatzen dabezala, \"andra eta gizonen arteko bardintasuna eta genero identidade askatasuna\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001492", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hasi dira heltzean BEGITUren Argazki Lehiaketarako lehen erretratuak\nUrri lehenengoaren 25era arte bialdu ahalko dira oporretako argazkiak helbidera. Landetxe batean, persona birentzako astegoiena dago jokoan!\nGaragarrilaren 1a heldu orduko ipini zan martxan urteroko BEGITUren Oporretako Argazki Lehiaketea eta heldu dira daborduko argazki batzuk. Hurrengo asteetan, urri lehenengoaren 25era arte egongo da zabalik helbide elektronikoa Arratia, Zeberio eta Ubideko herritarren oporretako argazkiak jasoteko, bakotxak hiru proposatu ahalko dauz gehienez be. Argazkiagaz batera non, noz eta nok atara dauan be esan beharko da mezu elektronikoan.\nUrtero lez, zuen bidaietako argazkiak irakurle guztiakaz konpartidutera konbidatzen zaituegu!\nIrabazlea edo, epaimahaiak holan ebatzi ezkero, irabazleak urri bigarrenean argitaratuko dira eta saria, Euskal Herriko landetxe batean astegoien bat pasatzeko bonua izango da. Epaimahaia BEGITUko erredakzino-taldeak osotuko dau. Argazkiak urri bigarrenean argitaratuko dira, baina BEGITUk batan bat arinago argitaratzeko eskubidea gordeko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001493", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urtekerea antolatu dabe Arteako jubiladuek\nEguaztenean, plazatik urtengo dira 09:00etan eta ibili ostean, txitxi-burduntzia egingo dabe Artean.\nMikel Deuna Jubiladu eta Pensiodunen Alkarteak oinez egiteko urtekera bat antolatu dau abuztuaren 3rako. Goizeko 09:00etan plazan batu eta Txorietxerantza joango dira, industrialdeatik. Arandui eta Mendiolatik pasau ostean, herrira bueltako dira Ugarte aldetik. Amaitu ostean, txorizoa eta urdaia izango dabe itxaroten.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001494", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jokoan dago Uda Gorbeian Marrazki Lehiaketea\nAreatzako Parketxeak antolatu dau sei eta hamabi urte bitarteko umeentzako lehiaketea.\nGaztetxoak uda sasoiko Gorbeia eta inguruen marrazkiak egitera animau gura izan dauz Parketxeak eta horretarako antolatu dau Uda Gorbeian Lehiaketea. Uda osoan egongo da bakotxaren marrazkiak helbidera bialtzeko aukerea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001495", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zidarra lortu dau Onditz Iturbek Comapedrosako Skyrace-an\nGorbeia Suzien lasterketan jokatuko dan Munduko Kopako finalerako sailkatzea lortu dau korrikalari igorreztarrak.\nAndorran jokatu da Skyrunner World Series-eko zortzigarren lasterketea, Arinsal herriaren eta Fonts zein Comapedrosa tontorren artean, herrialde piriniarreko teilatua hain zuzen be. Bertan egon da Onditz Iturbe eta bigarrena ailegau da helmugara. Lehenengoen artean egotea gatx ikusten baeban be, atzenean lortu dau podiuma zapaltzea; \"itzel, oso pozik eta gustura!\" izan dira bere berbak. Holan, lehenengo hamarren artean egon danez, jarraian sailkatu da Munduko Kopako finalera, Zeanurin jokatuko dana, Gorbeia Suzien.\nIbilbideko 24 kilometro eta 2.400 metroko desnibela gainditzeko 3 ordu, 51 minutu eta 4 segundo behar izan dauz igorreztarrak. Lehenengoa barriz, bederatzi minutu arinago heldu da Arinsalera, txapelketako liderra dan Lindsay Webster kanadiarra. Podiuma Iris Pessey frantziarrak osotu dau, Iturbe baino ia minutu bi beranduago helduta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001496", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ustekabez betetako bisita\nErrepidetik Bergarara gerturatzean ez duzu barruan ikusiko duzuna iradokitzen dizunik topatuko, opariari bilgarria kentzen diozunean besteko ezustea jasoko duzu herri barrura sartzearekin batera, liluratzeraino.\nHistoria handiko herria da Bergara, eta hori erakusten duten eraikin eta monumentu asko daude herrigunean bertan. Interes handiko ondare artistiko eta monumentala da. Baina ez hori bakarrik, herri bat ez baitute soilik eraikinek osatzen, pertsonek egiten dute herria. Izana ondo errotuta duten herritarrak, haienaz harro, bisitariak hartzeko besoak zabal izango dituzu bergararrak.\nHerri barruko ibilbidean, kalez kale, eraikin eta lorategi historikoen artean, zientzia eta berrikuntza biltzen dituen Laboratorium Museoa aurkituko duzu, hori ere XIX. mendeko lorategi eta jauregi eder batean. Bergaran izan genuen euskal ilustrazioaren eragile nagusietako bat.\nLaboratorium Museoa gizarte museo bat da. Ondarea bildu, zaindu, ikertu eta ezagutarazten du, gizartearen gozamenerako. Garapen eragile izatea du helburu, jasangarritasuna eta berrikuntza oinarri izanik. Museoa irisgarriagoa egiteko helburuarekin, 2021. urte amaieran erakusketa iraunkorra gorrentzat egokitu zuen. Hori egin duen Euskal Herriko lehen museoa izan da.\nAskotariko bisita gidatuak ere eskaintzen ditu Turismo bulegoak. Informazioa www.bergaraturismo.eus webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001497", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoieneko kontzertuak Lemoan\nGaur Galazota, Pakean utzi arte eta Akerbeltz taldeak igongo dira oholtzara. Zapatuan barriz, McOnak, Kaotiko eta Djs Burruntzali.\nOrdu batzuk baino ez dira falta Lemoako Jaiak hasteko eta kanpotik, gaueko kontzertuak ikustera hurbilduko da jente gehiena. Holan, zuzeneko musikeak biztuko dau jai giroa. Gaur, hilak 29, eta bihar, hilak 30, taularatuko dabez sei taldek euren emonaldiak.\nGaur, barikua, etxeko talde bat izango da oholtzea estreinatzen lehenengoa. 23:00etan, Galazota talde arratiar-galdakaoztarrak punk-rock abesti propioak eta bersinoak kantauko dauz. Gero, Hertzainak talde mitikoaren tributoa dan Pakean utzi arte taldeak hartuko dau lekukoa. Amaitzeko, Akerbeltzen erromerian jantza egitera urtengo dira parrandazaleak.\nZapatuan be, hiru talde urtengo dira eszenatokira. Lekeitiko McOnak taldeak folk-rock zeltiarra ekarriko dau Lemoara, 22:00etan. Ostean, daborduko 21 urteko esperientzia daukan Kaotiko taldeak eskainiko dau kontzertua eta gaua zarratzen Burruntzali dj taldeak hartuko dau musikearen ardurea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001498", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako larrialdietarako etxeetan kokatu dabez etxea galdu daben lemoaztarrak\nLemoako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak eta Mankomunidadeko Gizarte Zerbitzuak koordinazino-mahai bat osotu dabe suteak kaltetutako herritarren egoerea aztertzeko.\nHamar dira guztira garagarrilaren 20an Lemoako Estazinoa kalean izetu zan sutean etxebizitzea galdu daben lemoaztarrak. Tailer bi, kotxeena bat eta plastikoen birziklapenerako bestea, eta zortzi etxebizitza desagertu arazo ebazan suteak. Saioa Elejabarrieta alkateak BEGITUri azaldu deutsanez, etxea galdu eta lehen egunak ostatuan pasau ebezan auzotarrak Arratiako larrialdietarako etxebizitzetan kokatu ditue daborduko.\nTraba legalak sortu daitekez, etxebezitzetako batzuk baimen bakoak ziralako, baina Elejabarrietak argi adierazo dau: \"Guretzako ezer barik gelditu diran personak dira\". Garrantzitsuena herritarrentzako urtenbidea topetea dala azaldu dau, eta \"gero gerokoak\".\nIkerketak martxan\nOindino ikerketa lanak amaitu barik, ez dago argituta zein izan zan sua izetuteko arrazoia, ezbeharraren egunean zirkuitu labur bateri egotzi bajakon be. Ertzaintza eta suhiltzaileak bakarrik ez, Uraren Euskal Agentzia be badago gertautakoa ikertzen. Izan be, 50 tona plastiko, 4.000 litro gasoil, 50 auto eta amiantoa erre ostean, sustantzia toxikoak errekara heldu ziran. Honeek Ibaizabaletik behera joatea eragozteko, hesi flotagarri bat ipini dabe uretan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001499", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Foterie taldeak kontzertua eskainiko dau Areatzan\nBixer tabernan izango da Arteako taldearen kontzertua gaur gauean, 22:00etan.\nGaur, hilak 29, arteaztarrek osotutako Foterie taldeak bere bigarren kontzertua joko dau Areatzako Bixer tabernan. Taldea Danilok, gitarrea eta ahotsa; Antonek, bajua; Juanek, bateria; eta Mikelek, gitarrea eta armonikea, osotuten dabe. Taldearen izena euren Arteako etxearen izena da: Foterie. Izan be, antxina fotea egiten zan etxe horretan, ogi mota bat.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001500", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Auzoetako jaiak abuztuan\nSan Bizente, San Adrian, San Justo, San Lorentzo edo sanlontxoak, Andra Mari, San Roke eta San Bartolome ospatuko ditue auzoetan meza eta jatekoagaz. Badagoz egun osoko edo hainbat eguneko egitarauak antolatu dabezanak be.\nHerrietan bakarrik ez, auzoetan be badabiz pandemia ostean jaiak berreskuratzen. Ermitetan mezea entzuteko aukerea eta jatekoa egongo da auzo gehienetan. Gero bola eta karta jokoak, txapelketa gastronomikoak, erromeriak eta kontzerturen bat be egongo dira Arratia eta Zeberioko auzune askotan.\nArtaun (Dima)\nAbuztuak 6, zapatua\n18:30ean, txupinazoa eta Lourdes Soraluze XXIII. Bola Txapelketearen hasikerea.\n20:00etan, txitxi-burduntzia.\n22:00etan, Eingo taldeagaz erromeria.\nAbuztuak 7, domekea\n12:00etan, bits jaia.\n13:00etan, trikipoteoa.\n19:00etan, herri kirolak: harrijasotzaileak, Karmele Gisasola eta Inhar Urruzuno; trontzalariak; azkolariak, Aitzol Atutxa eta Julen Larrea; eta ingudea, Karmele Gisasola.\n20:30ean, trikitilariak, mozorro erakusketea eta errifearen zozketea.\nOstean, txokolatea.\nOtzerinmendi (Zeanuri)\nAbuztuak 6, zapatua\n12:00etan, mezea San Juston, gero barauskarria eta herriko txistulariak.\n17:30ean, Mus eta Briska Txapelketak, eta bola jokoa. Sari banaketea amaitzerakoan.\nAzurreka (Lemoa)\nAbuztuak 10, eguaztena\n12:00etan, mezea San Lontxon.\n13:00etan, kopaua eta trikitilariak.\n13:30ean, erromeria.\n18:30ean, umeentzako jolasak eta Igel Txapelketea.\nMurtatza (Bedia)\nAbuztuak 10, eguaztena. San Lorentzo jaiak\n12:00etan, mezea eta ostean barauskarria eta trikitilariak.\n17:00etan, Briska Txapelketea.\nSan Lontxo (Uribe-Otzerinmendi)\nAbuztuak 10, eguaztena\n12:00etan, meza nagusia eta ostean barauskarria eta herriko txistulariak.\n17:30ean, bola jokoa, Uribe-Otzerinmendiko kanporaketea.\n18:30ean, Eingo taldeagaz jantzaldia.\nAbuztuak 11, eguena\n12:00etan, arimen aldeko mezea.\n13:00etan, andren bola jokoa.\n17:30ean, bola jokoa (herriko finala) eta ostean urdaia eta txokolatea danontzat.\nIgorreko Udako Jaia\nAbuztuak 12, barikua\n18:00etan, futbola, XXXIV. Igorreko Saria, Arratia-Baskonia. Urbieta zelaian.\nAbuztuak 13, zapatua\n18:00etan, futbola, XXXIV. Igorreko Saria, Urduliz-Padura. Urbieta zelaian.\nAbuztuak 14, domeka\n18:00etan, futbola, XXXIV. Igorreko Sariaren finala. Urbieta zelaian.\nAbuztuak 15, astelehena\n12:30ean, mezea; 13:00etan, kopaua Goiko Plazan; 17:00etan, Briska Txapelketea Bidebarriko plazan; 17:30ean, Igel Txapelketea Bidebarriko plazan; 19:00etan, txokolate jana Bidebarriko plazan; 20:00etan, Ut taldearen kontzertua Bidebarriko plazan.\nOlazabal (Dima)\nAbuztuak 15, astelehena\n12:30ean Txakoli Egunaren hasikerea.\nAbuztuak 16, martitzena\n08:00retan, Ilunbera ibilaldia.\n12:00etan, meza nagusia.\n12:30ean, umeentzako jolasak.\n13:30ean, Nagusien Bola Txapelketea.\n16:30ean, Umeen Bola Txapelketea.\n18:00etan, umeentzako opariak.\n18:30ean, Patrice Dumoraren kontzertua.\n19:30ean, txokolatea.\n20:00etan, errifen zozketea.\nAbuztuak 17, eguaztena\n14:00ean, auzo bazkaria.\nSan Roke (Bedia)\nAbuztuak 16, martitzena\n12:00etan, mezea eta ostean hamaiketakoa eta trikitilariak.\nSan Antolin (Lemoa)\nUrri lehenengoak 2, barikua\n12:00etan, mezea eta gero kopaua.\n14:00etan, Baba Lehiaketako lapikoen aurkezpena.\n17:00etan, Joxe Mendizabal erromeria.\nAutobus zerbitzua egongo da: 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001501", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hasi da Communia, kontrapodere eta autonomia jaialdia\nAtzo aurkezpena egin ostean, Basoa gatazka sozial ugariren inguruan hausnartu eta \"hurrengo burruka zikloa alkarregaz irudikatzeko\" lekua izango da astegoien osoan.\nFundación de los Comunes kolektiboak antolatuta, Communia kontrapodere eta autonomia jaialdia ospatuko da astegoienean Basoan, defendatzaileen etxean. Tailerrak, berbaldiak, emonaldiak eta kontzertuak egongo dira Bildosolan hilaren 31ra arte. Antolatzaileek azaltzen dabenez, herri mobimentuen topaketa bat izango da, hurrengo burruka zikloa alkarregaz irudikatzeko: \"Alkarregaz matxinada modu barriak pentsatzeko eta alkar ezetutearen poz errebeldeaz gozatzeko\".\nBurruka sozialen ziklo barria, 15M dalakoak lurra jo daualako zabaldu behar dala dinoe eta honek, klase-burrukea erdigunean izango dauala uste dabe: \"15M zikloko mobimentu sozial eta plataforma politiko gehienak jota eginda, integrauta edo desagertuta egon arren, undergroundetik zentzua sortzeako modu barriak zabaltzen dabiz. Klase elementuak, belaunaldi barrikoak, eta beste menpekotasun batzuk, klase ertain aurrerakoiaren porrotaren aurrean, prest dagoz bere burua baieztatzeko joera kulturalak sortzeako, ikusezintasunaren aurkako erronkak sortzeako\".\nEdozelan be, ondorioak jardunaldiakaz amaitu ostean aterako ditue. Izan be, burruka desbardinen inguruan hausnartzea izango da lehenengo egitekoa. Landuko dituen gaien artean dagoz autonomia eta antolaketea, gaztetxe eta zentro sozialak, krisi ekosoziala eta transnazionalak, mobimentu migrante eta antierrazistak, sindikalismoa eta alkarlaguntza sareak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001502", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urri lehenengoan estreinauko dau Errotak egoitza barria\nCoworking-erako espazio barrian ekintzailetzea eta barne ekintzailetza proiektua garatuko dau Errotak Arratiako enpresa eta erakundeakaz.\nCampus Zulaibar proiektuaren barruan, Errota Fundazinoak egoitza barria izango dau hurrengo ikasturteari begira, Zeanuriko lanbide ikastegian. \"Arratiako ingurune sozio-ekonomikoa dinamizatuko dauan proiektu integrala\" da Errota, 2016 urtetik enpresa eta erakundeen arteko lankidetza bideratzen dauana. Egoitza barrian, \"ekintzailetzea eta barne ekintzailetzea\" garatzeko proiektua ipiniko dau martxan, EusGara eta Enpresa Foroa proiektuakaz jarraitu bitartean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001503", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizitza tradizionalaren iraunkortasuna ezetuteko aukerea egongo da zapatuan\nAntzasti museotik eta Ugariotzeko karobitik pasauko dan bisita gidatua antolatu dau Gorbeia Turismok.\nGorbeia Turismok Parke Naturalaren inguruetatik hainbat bisita gidatu antolatu dauz eta horreetako bat da Dima: Iraunkortasuna bizitza tradizionalean. Lehen bisitea garagarrilaren 30ean izango da, 11:00etatik 13:00etara. Helduentzako prezioa 3 eurokoa da eta 1,5 eurokoa sei eta hamabi urte bitarteko umeentzako. Amaitzerakoan txartela Azurmendi tabernan erabili daiteke, pintxopotea hartzeako. Izena, basquemountain.eus webgunean emon behar da.\nUrri lehenengoaren 4an eta urri bigarrenaren 2an be egongo da bisita bardina egiteko aukerea\nBisitea, Artaun auzoko Antzasti museoan hasiko da, bertan ikusgai dago bai baserrietako bizitza tradizionala, bai Bilboko bizimodu burgesa. Museotik urten eta Artaun auzoa ikusi ostean, Ugariotzera egingo dabe ibilalditxoa, bertako karobia ezetutera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001504", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar hasiko da beteranoen San Antolin Txapelketea\nBihartik aurrera, zortzi bikote lehiatuko dira Zeberioko Zubialdeko frontoian, finala urri lehenengoaren 1ean jokatuko da.\nZeberioko Mandoia Pelota Klubak beteranoen eskupelota torneoa antolatu dau, San Antolin Txapelketea. Zortzi bikotek hartuko dabe parte, ligaxka fasea garagarrilaren 29aren eta abuztuaren 14aren artean jokatuko da eta final nagusia, urri lehenengoaren 1ean. Hirugarren eta laugarren postuak barriz, urri lehenengoaren 4an jokatuko ditue.\nLehenengo partiduan, Markina igorreztarra eta Jokin Etxebarria dimoztarra neurtuko dira Garcia eta Kantxoren kontra. Hilaren 31n ostera, Mardaraz-Urrutikoetxea eta Gorostiaga-Zabaleta. Abuztuaren 3an, Arandia-Mugarra zeberioztarrak Iglesias I-Iglesias IIIren aurka eta hurrengo egunean, Villanueva-Joseba Etxebarria dimoztarrak Carrillo-Larrinagaren kontra. Partidu guztiak izango dira arrastian, 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001505", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar botako dabe txupina Lemoan\nMozorro Eguna, Gastronomia Eguna eta San Inazio Eguna ospatuko dabez lemoaztarrek astegoienean. Gauez Galazota, Pakean utzi arte eta Akerbeltz taldeak egongo dira barikuan; zapatuan barriz McOnak, Kaotiko eta Djs Burruntzali.\nGaragarrilaren 29an hasiko dira jaiak Lemoan eta astegoien osoan luzatuko dira, hiru egunez. Saioa Elejaberrieta alkateak udaletxetik txupinazoa bota ostean ipiniko da martxan egitaraua. Mozorroen kalejirea, afari eta bazkariak, kontzertuak, lehiaketa gastronomikoak, joko eta jolasak, playback-ak, azokea, emonaldiak eta askoz gehiago antolatu dauz Jai Batzordeak. Jaiakaz hasi aurretik, danok gozatzeko aukerea bermatzeko helburuagaz aurkeztu dabe Jai Parekideen Dekalogoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001506", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jai Parekideen Dekalogoa aurkeztu dabe Lemoan\nHainbat argibide emon eta erasoren bat ikusi ezkero, 675 874 233 telefonora deitzea aholkatu dabe.\nLemoako Udalak, Jai Batzordeak, Karabie Gaztetxeak eta Txosnaguneak aurkeztu dabe danontzako jai seguruak izateko dekalogoa:\nSolik bai da bai, jaietan ez dau danak balio.\nEz jazarri eta ez jarraitu emakumeak.\nAlkohola eta beste sustantzia batzuk konsumitzeak ez dau erasoa justifikatzen.\nEz dogu ez txiste, ez burla sexistarik onartuko.\nErrespetau daigun emakumeen askatasun personala.\nEraso matxisten aurrean, ez dogu beste alde batera begiratuko.\nErasoren bat sufridu edo ikusi ezkero, deitu 675 874 233 telefonora.\nIndarkeria jaso dauan edozein emakumeri laguntza eta babesa emongo deutsagu.\nJaietan harreman osasuntsuak sustatuko doguz.\nGuztiok izango dogu jaietan, bardintasunez gozatzeko aukerea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001507", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Pagomakurrera hurbiltzeko autobusa egongo da San Inazio egunean\nHilaren 31n, debekatuta egongo da motordun ibilgailuak, bizikletak eta zaldiak autobusaren bidetik joatea.\nGaragarrilaren 31 da San Inazio eguna eta urtero lez, milaka izango dira Gorbeiako kurutzera igoteko bidea egingo dabenak. Ingurunea babestu eta zirkulazino arazoak saihesteko, Aldundiak autobus zerbitzua ipiniko dau aurten be. Lehenengoa goizeko 06:00etan urtengo da Areatzako ugerleku paretik eta azkena, 19:00etan bajatuko da Pagomakurretik. Autobusa 20 minuturo urtengo da norantzako bakotxean. Autoak Areatzan aparkatzeko, hainbat gune seinaleztatuko dauz Udalak autobusa urteten dan lekutik gertu.\nAzken urteetan, debekatuta egon da norbere ibilgailuagaz Pagomakurrera edo aurreko aparkalekuetara heltzea, eta aurten bardin jarraituko dau arauak. Lurren jaubeak, abeltzainak eta aterpeetako erabiltzaileak be ezingo dira autoetan igon. Gainera, lehenengoz debekatuko da bizikletan edo zaldiz ibiltea autobusaren bidetik. Beste alde batetik, aurreko egunetan aparkalekuak ez beteteko helburuagaz, debekatuta egongo da hilaren 27an, 28an, 29an, 30ean eta 31n Parke Naturalean akanpau eta gaua pasatzea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001508", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzea eskatzeko epea zabaldu da Areatzan\n18 eta 35 urte arteko gazteek urri lehenengoaren 30era arte izango dabe udaletxean laguntzea eskatzeko aukerea.\nAreatzako Udalak 3.000 euro ipiniko dauz deialdi honetan, \"gazteei emantzipazino prozesuan babesa emoteko\" helburuagaz. Gehienez be, 600 euroko alokairuak ordainduko dabezan gazteei lagunduko deutsie eta etxe horretan biziko diranen artean, ezingo dabez urtean 35.000 euro baino gehiagoko diru sarrerak izan. Holan, 20.000 euro baino gitxiagoko diru sarrerak dabezanek 200 euro jasoko dabez hilean. 27.500 euroetara heltzen ez diranek 150 euro eta hortik gora, 100 euro.\nDirulaguntzea jasoteko, bizikidetza unidadeko guztiak izan behar dira 18 eta 35 urte bitartekoak. Salbuespena, menpeko adin txikikoak egotea da. Beste alde batetik, laguntzea jasoteko gitxienez hiru urtez Areatzan erroldatuta dagoan persona bat egon behar da eta etxebizitzan sartu ostean, danak erroldatu beharko dira bertan.\nArau, dokumentazino eta bete-behar guztiak dagoz Areatzako Udalaren webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001509", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar amaituko da Zeberioko jaietarako kartela aurkezteko epea\nKartel Lehiaketarako zein Umeen Kartel Lehiaketarako proposamenak udaletxean itxi behar dira.\nZeberion amaitzear dagoz sandonietarako X. Kartel Lehiaketea eta X. Umeen Kartel Lehiaketea, garagarrilaren 28a da atzen eguna. Kartelak udaletxean aurkeztu daitekez, euskarri digital zein fisikoan, 50x60 zentimetroko tamainukoak. Persona bakotxak, gehienez kartel bi aurkeztu ahalko dauz eta A3 tamainuko orriaren beheko herena hutsik egon beharko da, egitaraua bertan ipinteko. Kartelagaz batera, gutunazal zarratu batean emon beharko dira egilearen datuak, telefono zenbakia eta NANaren kopia.\nLehiaketa nagusian, balorauko diran erispideak obraren edukia eta gaia, originaltasuna eta \"andrazko eta gizonezkoen artean bazterkeria alboratzen eta bardintasuna bultzatzen dabezan egoerak sustatzea\" izango dira. Kolorea eta teknikea libreak dira, baina kartelean \"Zeberioko Sandoniak 2022, irailaren 1etik 5era\" testua agertu behar da. Guztien artean, saritu bi aukeratuko dauz epaimahaiak. Lehenengoak 70 euro jasoko dauz, eta 30 euro bigarrenak.\nUmeen lehiaketan barriz, 14 urtez azpikoek izango dabe parte hartzeako aukerea. Hau umeentzako egitaraua iragarteko erabiliko da. Beraz, \"Zeberioko sandoniak 2022, umeen ekintzak\" izango da ipini beharreko testua. Parte-hartzaile guztiek jasoko dabe sari bana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001510", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kirol Eguna ospatuko da eguenean Lemoan\nJaietako txupinazoaren bezperan jokatuko dira futbito, eskupelota eta padel txapelketen finalak. Txosnagunean herri afaria be egingo da 21:30ean.\nHilaren 29an, barikua, hasiko dira Lemoako jaiak, baina berotzeko aukerea egongo da eguenean be. Arrastian zehar, jaietako kirol txapelketen finalak jokatuko dira kiroldegian: 15 urtez azpiko futbito finala 17:00etan, 15 urtez gorakoena 18:00etan, eskupelotako finala 19:00etan eta padelekoa 19:30ean. Horrezaz gain, 19:00etatik 20:00etara Mozorro Lehiaketan parte hartzeako izena emoteko aukerea egongo da kiroldegian.\nIluntzean barriz, final guztiak amaituta, txosnagunera joango da jentea herri afarian parte hartzera, 21:30ean. Afarian, bingo musikatua egongo da eta kartoiak markatzeko boligrafoak etxetik ekarteko deia egin dau Jai Batzordeak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001511", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Datorren astean hasiko dira Auzolandegiko gazteak Lemoatxako lubakietan lanean\nHogei bat gazte egongo dira abuztuko lehenengo hamabostaldian Gerra Zibil garaiko lubakiak garbituten, Aranzadiko kideekaz indusketak be egingo dabez.\nAbuztuaren 1ean helduko dira Auzolandegia programako parte hartzaileak Lemoara, abuztuaren 15era arte. Aste-barruan, Lemoatxan pasauko dabez goizak, Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzeagaz Gerra Zibileko lubakietan behar boluntarioa egiten. Aurretik, Pablo Rodriguez Lemoako Gizartegintza teknikariagaz Lemoatx 1937 museoa eta Lemoatx mendi inguruko lubakiak ezetuko dabez, lanean zer topauko daben jakiteko.\nBertan, aurreko urteetan egindako berreskurapen prozesuagaz segiduko dabe, 1937 urteko burruka hareetan gertatutakoa hobeto ulertzen jarraitzeko. Horretarako lubakiak garbitu eta zaku barriak ipinita egokituko ditue, Aranzadigaz batera indusketa eta ikerketa lanakaz jarraitu bitartean. Halanda be, ez dira lan egiteko bakarrik etorri eta arrasti eta astegoienetan hainbat ekintza egingo ditue, inguruetatik batzuk.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001512", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean izango dira Areatza Udan egitarauko atzen ekimen kulturalak\nBainuetxe ondoko landan izango dira Trakamatrakaren ikuskizuna eta La Mareren kontzertua, 20:00etatik aurrera.\nAreatza Udan egitarauan bildu dabez gargarrileko ekintza kulturalak eta hilaren 28an, eguena, izango dira atzenengo emonaldiak. Bainuetxe alboko landan, 20:00etan hasiko da Trakamatrakaren Matraka Culinary Center ikuskizuna. Bertan, Jon Urrutia musikariak, musikea aterako deutso jatekoari eta birziklautako materialei.\nLa Mare kantautore cadiztarraren kontzertua ostera, 22:00etan hasiko da. Bertan, Mar-en La raíz (Mauka Musikagintza, 2021) atzen diskoko abestiak entzuteko aukerea egongo da. Diskoan, folklorea eta munduko musika desbardinak buztartu dauz Marek, maitasun eta konpromiso sozialen garrantzia azpimarratuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001513", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur arrastian zabalduko da Laminetxe Gaztetxea\nZazpi urte eta auzolan ugariren ostean, Areatzako gaztetxean edana, musiketa eta bingoa egongo dira gaur arrastian.\n2015eko aprilean egin zan Areatzako Laminetxe Gaztetxean atzen kontzertua eta ateak barriro zabalduko dira gaur arrastian, 16:00etan. Atzen hileetan Arragoeta kaleko eraikina garbitu eta atonduten egon dira gazte ugari. Gaztetxea prest dagoala, lehen aisi ekintzarako bingoa egitea pentsau dabe. Bitartean, taberna zerbitzua eta musikea be egongo dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001514", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Udako Torneoko liderrak dira Aldai eta Capellan\nLekeition Arrizabalaga eta Zabalaren kontra 22-13 irabazita lortu dabe ligaxka faseko lehen postua. Kanporaketen aurretik, Bastidan jokatuko dabe atzen partidua, abuztuaren 3an.\nLaboral Kutxako Udako Torneoaren ligaxka fasearen bigarren partiduak jokatu dira astegoienean Lekeition eta Amaia Aldai pelotari dimoztarra bide onetik doa aurrera txapelketan. Andrea Capellanegaz batera, lehen faseko liderra da, oin arteko partidu biak irabazi ostean.\nLekeitioko partiduan, 22-13 garaitu dabez Olatz Arrizabalaga eta Irati Zabala. Barriro be, Santi Brouard pelotalekura hurbildu diranek Aldairen protagosnimoa igarri dabe. Berak markau dau jokoaren erritmoa eta asko asmatu dau erremateetan. Aldaik BEGITUn azaldu dauenez, \"Capellanek Zabala apurtu eban atzean eta Arrizabalaga jokoz kanpo itxi genduan, gainetik pasauta\".\nBigarren partiduan Leire Garai eta Nora Mendizabal izan dira garaileak, sailkapenean bigarren postua lortuta. 22-16 irabazi dabe Olatz Beitia eta Enara Gaminderen aurka.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001515", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Santiago jaia ospatuko da Artean\n2019an gurata egindako kalteak sufridu ostean, astelehenean barriro egongo da ikusgai Santiagoren tailua ermitan, zaharbarrituta.\nHilaren 25a, jai-egun berezia izango da aurtengoa Arteako Santiago ermitan. Izan be, 1.700 urtean egindako Santiagoren tailu barrokoak, eta ermitak berak, hainbat kalte sufridu ebezan 2019 Merkartea egunean. Santiagoren egurrezko eskulturea barriztatze lanetan euki dabe Leioako Aurea tailerrean eta 3.000 euroren trukean konponduta, Santiagon dago oin dala hilabete inguru. Halanda be, izara bategaz tapauta mantenidu dabe, Santiago egunean, hilaren 25ean, herriari erakusteko.\nIzarea 12:30etako mezan kendu eta auzotarrek barriro ikusi ahalko dabe tailu barrokoa. Gero, Marmitako Txapelketea egingo dabe ermita kanpokaldean eta 17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak be jokatuko ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001516", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Folklore Bizian jaialdia egongo da ikusgai domekan\nGaldakaoko Andra Mari Dantza Taldeak, Gran Ballet Argentinok eta Sri Lankako Sama Ensemble Folklorique Nationalek egingo dabez erakustaldiak Areatzako plazan.\nAreatza Udan garagarrileko egitarauaren hirugarren ekintzea izango da Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak antolatuten dauan Folklore Bizian jantza jaialdia. Hilaren 24an, 20:00etan ikusi ahalko dira ballet argentinarra, Sri Lankako folklorea eta galdakoztarren jantzak.\nSri Lankako folklore nazionala Sama taldeak plazaratuko dau. Euren ikuskizunak kolore eta intzentsoen erabilereagaitik egin dira entzutetsu, misterioa eta elementu sagraduak nahasten ditue. Jantzariek sua iruntsi eta botaten dabe, txingarren gainean ibili eta harribitxiz jositako jantzakaz mobiduten dira. Gran Ballet Argentino barriz, taularatze originalen bidez, herrialdeko eskualde desbardinetako jantzak buztartzeagaitik nabarmentzen da nazinoartean.\nargazkia: Wikipedia\nAreatza Udan egitarauko hurrengo eta atzen ekintzea hilaren 28an izango da, Matraca Culinary Center ikuskizuna eta La Mareren kontzertua egongo dira bainuetxe ondoko landan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001517", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kantauri Beat taldeak kontzertua eskainiko dau Areatzan\nZapatuan izango da soul eta funk musika emonaldia, 20:00etan The Quiet Corner tabernan.\nBihar, garagarrilak 23, kontzertu barri bat dakar Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrak. Oingoan, Kantauri Beat boskote bilbotarrak girotuko dau zapatu iluntzea. Soul eta funk doinuekaz, \"leherketa psikodelikoa\" iragarri dabe kartelean. Erritmo biziko oinarria, saxoagaz eta hammond organuagaz buztartzen dauz Priscilla Band eta Kantauri Studios-en sortzailea dan Kantauri Beat taldeak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001518", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ur parke bat zabaldu dau Lemoako Udalak\nArraibi barriztatzeko lanen proiektu barruan egin dabe plazan umeentzako ur parke txikia.\nLemoako Arraibi auzoa barriztatzeko proiektuaren lanak 2018an hasi ziran, patioaren konponketeagaz. Guztira, 1.538.004,25 euroko aurrekontuagaz gauzatu dira proiektuaren hiru faseak. Atzen hileetan plazan eta kalean izan dira lanok eta kaminoa barriro zabaldu ostean, plazan kokatutako ur parkea estreinau dabe umeek asteon.\nLanak garagarril amaierarako amaituta egotea espero dau Udalak, hau da, Lemoako jaietarako. Izan be, oindino plazan dabiz lanean beharginak. Obrak amaitzerakoan, plazea \"auzotarrentzako atseginagoa eta irisgarritasun arazo bakoa\" izango dala azpimarratu dau Saioa Elejabarrieta alkateak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001519", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bearen ustezko erasotzaileak arauak bete dauzala defendatzen dau bere abogaduak\n\"Alarma bat jaso dauan bakotxean, gailu elektronikoaren arazoak\" dirala dino Ederren abogaduak. Andraizeako kideek barriz, alarma egoerak \"zuzenean bizitea tokau\" jakiezala azpimarratzen dabe.\nBearen ustezko erasotzailearen letraduak, Borja Irizarrek, idatzi baten bidez defendatu dau Ederrek ez dauzala \"bete barik itxi auto horretan -epaitegiaren aginduan- jasotako betebeharrak\". Guzurra esatea leporatu deutsee Andraizeako kideei: \"Eder jaunak, arau eta agindu judizialak bete ez dauzala adierazoten dauan edonork, egiari falta deutsa, eta jakinaren gainean badago, guzurretan dabil. Gainera, Zigor Kodearen 205. artikuluan jasotako delitua egiten dau.\" Arauak apurtu ez dauzala arrazoitzeko, biktimearen abogaduak ustezko arau apurketak dirala-ta askatasuna ezeztatzeko eskatu dauan bakotxean, epaileak uko egin dauala azaldu dau.\nHalanda be, hori izan zan Andraizeako kideek atzen mobilizazinoetan salatu ebena. \"Txarrena, inolako ondoriorik\" ez izatea dala: \"Durango eta Bizkaiko arlo judizialaren funtzionamentua lotsagarria da\". Bearen abogaduak astero bideratzen dauz kejak, baina ez dago ustezko erasotzailearentzako eraginik. Borja Irizarrek dino, lokalizazino \"gailu elektronikoaren arazoetan edo estaldura faltan\" dagoala alarmen arazoa. Baina atzen mobilizazinoetako karteletako argazkian ikusten danez, alarmeak \"agresor cerca\" dino. Hau da, erasotzailea hurbil. Gailua bateria edo seinale barik agertzen bada, alarmea desbardina da.\nAlarmeagaz sortzean diran egoerak Ederreri egotzi ezin jakozala dino Irizarrek: \"zehatz-mehatz beteten ditu judizialki ezarri jakozan arau eta aginduak\". Edozelan be, Beak, abisuak jasoterakoan \"bildurra eta ikarea\" sentiduten dauzala salatu dabe Andraizeako kideek: \"Biktimea babestuteko helburuagaz edo hobeto esanda, ustezko erasotzailea kontrolatzeko helburuagaz, alde biei gailu elektroniko bat ipini eutsien. Gailu hori astegoienero eta batzuetan, astean zehar be, martxan ipiniten da, alarma egoera bat sortuz\".\nBai Andraizeak, bai ustezko erasotzailearen abogaduek adierazo dabe, ez dirala epaiketa publikoetan sartu gura. Irizar letraduak azaldu dau, \"prozedura judizializatu batean eztabaida eta epaiketa paraleloetan sartu gura izan barik\" egin dauala idatzia, alarmen inguruko euren bersinoa azaldu eta Eder aske egotearen arrazoia \"instrukzinoko epaile eskudun batek emondako autoa\" dala azpimarratzeko. Andraizeak barriz, \"epaiketa publikorik\" ez dabela egingo azpimarratu dabe; euren helburua \"andren aurkako indarkeriaren prebentzinoa; errotik kentzea eta erreparazinoa bideratzea\" dala argudiatuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001520", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Oroitzeak dakarren askatasunaz\" lehiaketea antolatu dabe Udalak eta EHUk\nLemoako Memoria Historioa artearen bidez gorpuzteko lehiaketearen helburua da gerra eta diktadurako herritarren bizipenak gaurkora ekarri eta aitortza justua egitea.\n\"Oroitzeak dakarren askatasunaz\" erronkea, Lemoako Memoria Historikoan oinarritutako proiektu artistikoak garatzea da, banaka edo taldeka, eta euskeraz. Artelanaren formea librea izango da, iraunkorra zein ez-iraunkorra. \"Artearen ikuspuntutik herriaren testuinguruan sakondu\" behar dabe artelanek. Eta horretarako, kokapena edo proiektua garatzeko lekua be aukeratu ahal izango dabe.\nBaina hasteko, urri lehenengoaren 26a muga lez hartuta, portfolio formatuan proiektuaren dokumentazino grafikoa. Horregaz batera, ikasketak egiaztatzen dauzan dokumentazinoa eta curriculuma aurkeztu beharko dira fakultateko Hedapenerako Dekanotzan edo helbidean.\nArte Ederren Fakultadeko irakasle bik eta Lemoako Udaleko ordezkari bik, aurkeztutako proiektuen artean hiru aukeratuko ditue eta bakotxak 800 euro jasoko dauz artelana garatzeko. Honeek 2023ko urtailean aurkeztu beharko dabe gauzatutako proiektua Lemoan eta atzenean, epaimahaiak ebatziko dau irabazle bakarra. Honek, 2.500 euroko dirulaguntzea jasoko dau proiektua burutu eta maiatzeko Memoria Astean lemoaztarrei egindakoa aurkezteko.\nParte hartzaileak\nLemoako Udalak eta Arte Ederren Fakultadeak antolatutako lehiaketan fakultadean ikasi daben lemoaztar guztiek hartu ahalko dabe parte. Lemoakoak ez diranak barriz, 2017tik aurrera fakultadeko ikasketak amaituta izan edo datorren ikasturtean matrikulauta egon beharko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001521", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanuriko parrokiako organua zaharbarritua izango da\nHurrengo hamar hilabeteetan Zeanuriko organua entzuteko aukerarik ez da izango, 1910eko instrumentua zaharbarritu egingo dabelako.\nArratiako parrokietan organu ederrak aurkitu daitekez: Zeanurikoa, 112 urtekoa eta Lope Alberdik eregi ebana; Areatzakoa be Lope Alberdi bat da, eta 109 urte ditu; Bediakoa eta Arteakoa oin dala gitxi zaharbarrituta dagoz, eta Lemoa, Dima eta Igorreko parrokietan be organuak dagoz.\nZeanuriko parrokiako organua Bartzelonan eregi eban Lope Alberdik 1910. urtean, 15.000 pezeta ordaindu eban parrokiak eta 1910eko abuztuaren 15ean, Andra Mari egunean, inaugurau eben. Organu erromantikoa da, 56 notako bi teklau dituena, gehi 27 notako pedalontzi bat, eta transmisino mekaniko bidez funtzionetan dau. Harribitxia da, Lope-Alberdiren onena, Abadiñoko San Trokaz eta Areatzako San Bartolome parrokietarako eregitakoakaz batera.\nBigarren zahabarritzea\nEz da Zeanuriko organua zaharbarritzen dan lehenengo aldia, 100 urte betetean, 2010ean, eguneratze behar handia egin zan, baina ez zan guztiz zaharbarritu eta azken aldian ez dau funtzionetan izan behar zan moduan. Hori guztia dala-ta, garagarrilean, 112 urte betetear dagoala, organua zainketa intensiboetan sartuko dala esan daikegu. A. Turanzas Organeros enpresa arduratuko da beharrezko lanak egiteaz: batzuk parrokian bertan egingo dabez eta beste batzuetarako, pieza desbardinak enpreseak Igorren daukan tailerrera eroango dabez.\nElementu modernorik ez sartzea da zaharbarritzaileen konpromisoa, ezta jatorrizko eraikuntzan erabilitako materialez bestelakorik be. Jatorrizko larru eta egurrak erabiliko dira, eta kutxan eta fatxadan, kontsolan, teklauan, noten eta erregistroen transmisinoan, sekretuetan, hauspoetan, motor-haizegailuan, haize-ontzietan eta hodietan egingo dira lanak, eta ostean afinau egingo da.\nAurrekontua ia larogei mila eurokoa da, eta Zeanuriko parrokiak ordainduko dau, nahiz eta partikularren edo erakundeen edozein laguntza onartzen dan.\nParrokiako organuak Zeanuriko ehunka herritar lagundu ditu bataioen alaitasunean, hildakoen agurrean, ezkontza eta domeketako mezetan eta herriko abesbatzaren kontzertuetan. Oin 112 urteko organuak hamar hilabeteko atsedenaldia hartuko dau, eta 113 urtegaz itzuliko da guztiz zaharbarrituta.\nLope Alberdi goimailako organugilea\nLope Alberdi (Guategiz-Arteaga, 1869-Barzelona, 1948) 1869ko urri lehenengoaren 25ean Gautegiz Arteagan jaio zan. Bere gurasoek Fonda txiki bat eukien. Hor Akilino Amezua organugileak hartu eban ostatu, Gautegizko parrokiako organuaren muntaia lanak egiten ebazan bitartean. Dirudienez, Lope mutikoa azkarra eta trebea zala konturatu zan Akilino eta organua muntatzeko lan taldean sartu eban.\n15 urtegaz eta gurasoen baimenagaz, Amezuak Bartzelonara eroan eban beragaz behar egitera. 22 urte besterik ez zituela, tailerreko buru moduan, Filipinetara bialdu eben instrumentu batzuk muntatzera.\n23 urtegaz Bartzelonan ezkondu zan uri haretan bizi zan Dolores Aguirrezabal durangarragaz eta zortzi seme-alaba euki ebezan, horreetako bat, Antonio Alberdi Agirrezabal, musika sakrako konpositore ospetsua.\nAlberdi XX. mendeko lehen urteetan banandu zan Akilino Amezuarengandik, eta Bartzelonako Gracia pasealekuko 126. zenbakian jarri eban tailerra: Lope Alberdi y CIA.\nLope Alberdi y CIA sinadurapean agertzen dzn lehen instrumentua Bergarako Hirutasun Santuaren Monasterio klaretarrerako eregi eban organua da, 1902an inauguraua.\nIbilbide profesional luzea egin ondoren, Espainia zein nazinoarte mailan, 80 organu baino gehiago eregi zituen, horreetako bat Zeanurikoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001522", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garbigune mobikorra ipini dabe Igorren\nUrbieta zelaiaren kanpokaldean egongo da hilaren 26ra arte, mota askotako hondakin txikiak birziklatzeko balio dauan garbigunea.\nGailu eta hondakin txikiak botateko ipini dau Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiker enpreseak garbigune mobikorra Igorren. Abuztuan, 9tik 23ra Diman egongo da garbigunea.\nBeste hondakinak, handiagoak diranak ohiko garbiguneetara eroan beharko dira.\nHondakin mota asko batzeako gaitasuna dauka: etxeko tresna txikiak, sueteko tresnak, etxeko orioa, sakeleko telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001523", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Preso eta igeslarien aldeko murala margotzeko deialdia egin dau Ernaik\nHilaren 22an, barikua, Axular Herriko Tabernan 16:00etan batu ostean horma-irudia pintau eta \"Etxera bidea gertu\" manifestazinora batzeako deialdia egingo dabe.\nArratiako Ernaik \"preso eta igeslarien aldeko\" jardunaldia antolatu dau barikurako eta gazteak be animau dauz \"hormak atontzera\". 16:00etan izango da hitzordua Igorreko Axular Herriko Tabernan. Materiala batu eta murala egingo dabe arrastian zehar, jana eta edana be egongo dirala gogoratu dabe.\n19:00etan, \"Etxera bidea gertu\" gazte argazkia atarako dabe eta amaitzeko, jolas batzuk be antolatu dabez. Holan, Sarek urri bigarrenaren 8an \"Etxera bidea gertu\" lelopean egingo dauan manifestazinorako deia egin dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001524", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Luis Prieto da Mirandeseko prestatzaile fisiko barria\nJoseba Etxeberriaren aginduetara egongo da datorren denporaldian: \"Urte bete egon naz geldi eta faltan bota dot zelaietan egotea\".\nLuis Prieto Athleticeko jokalari ohiak Pablo Gomez ordezkatuko dau 2022/23 denporaldian, CD Mirandes taldeko jokalarien fisikoa zaintzeako. Beraz, Espainiako futbol ligako Bigarren Mailan egongo da oindik aurrera, eta hor eustea da, Prietoren esanetan, helburua. Denporaldia oso gogorra izango dala azpimarratu dau, \"talde oso indartsuak\" dagozala-ta, \"ez da partidu errazik egongo\". Momentuz, taldea ez dago guztiz zarratuta baina hasi dira daborduko beharrean, lehen taldeko jokalari eta filialeko batzuekaz.\nDenporaldi hau konpainia bereziagaz egingo dau gainera, izan be, \"Etxebe\" da taldeko entrenatzailea. San Mamesen batera jokatu bakarrik ez, Lezaman be izan dira kide atzen urteetan. \"Beragaz joatea opatu eustanean ez neban inolako dudarik euki proiektuaren parte izateagaz\", azaldu dau Prietok.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001525", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago Lemoatx Trail lasterketarako izen emotea\nZemendiaren 20an jokatuko dira 24 eta 16 kilometroko lasterketak. Horrezaz gain, mendi martxa familiarra be egongo da zazpigarren edizinoan.\nAtzo, garagarrilak 19, zabaldu zan VII. Lemoatx Trail-en izena emoteko aukerea. Epea zemendiaren 14ko 20:00etan amaituko da, lasterketea baino sei egun arinago. Ganzabal Mendi Taldeak lasterketa bi eta mendi-martxa bat antolatu dauz.\nLasterketa nagusiak 24,2 kilometroko luzeerea dauka, 1.350 metroko desnibelagaz. Lemoako herrigunetik hasi, Kabreruenetik pasau eta Belatxikieta (661m) igon beharko dabe. Lemoako eskoletara bajatu ostean barriro egin beharko dabe gora korrikalariek, Lemoatxara (363m). Handik jarraian bajatuko dira eskoletako helmugara.\nLasterketa laburreko parte-hartzaileek barriz, Belatxikietako zatia egingo dabe, Lemoatxara igon barik: 16,4 kilometro eta 800 metroko desnibela. Mendi-martxa familiarra egiten dabenek ostera, Lemoatx igon eta bajatuko dabe. Zortzi kilometro eta 425 metroko desnibela dauka ibilbideak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001526", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oinez inguratuko ditue Zeanuriko mugak astegoienean\nZapatuan eta domekan izango da Joko Alaik antolatutako 50 kilometroko ibilaldia, gauean Arrabako aterpean egingo dabe lo.\nUdalaren eta Kultur Batzordearen laguntzeagaz, Joko Alaik aurten be antolatu dau Zeanuriko Mugetatik, herria inguratzen dauan egun biko ibilaldia. Garagarrilaren 23an, 08:00retan urtengo dira Zeanuritik eta egunean zehar 25 kilometro inguru ibili ostean, Arrabako aterpean afaldu eta egingo dabe lo. Hurrengo egunean, armozau eta beste 25 kilometro egingo ditue beste aldetik Zeanuriko plazaraino. Izen emotea bagilaren 30ean amaitu zan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001527", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzak badauka jaietako kartel ofiziala\nGaur egingo da Danborrada Txikirako lehen entsegua eta bihar Jai Batzordearen txosnearen inguruko batzarra.\nAreatzako jaietarako gero eta gitxiago falta da eta hasi dira daborduko prestaketa lanakaz. Gaur bertan, hilak 19, jakinarazo dau Jai Batzordeak Eneko Quintana izan dala aurtego Kartel Lehiaketearen irabazlea. 150 euroko saria jasoko dau, hamabi lanen artean aukeratutako kartelaren egileak.\nBeste alde batetik, gaur arrastian hasiko dira Danborrada Txikiaren antolaketeagaz. 19:45ean eskoletan batzeako deia zabaldu dabe, tanborradan izena emon eta lehenengo entsegua egiteko. Hurrengo saioak, martitzen eta eguen guztietan egingo ditue, 20:00etan. Bihar barriz, hilak 20, Jai Batzordeak txosnearen kudeaketarako batzarra egingo dau 20:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001528", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan ospatuko ditue madalenak Ubiden\nEguerdian hasi eta gauera arte, jana eta Tortilla Txapelketea, jolasak, mariatxiak, erromeria eta kale ikuskizunak egongo dira.\nGaragarrilaren 22a da Maria Madalena eguna eta beraz, ospakizun eguna Ubiden. Holan, barikurako ekintza ugari antolatu dabez musika, janari eta jolasen inguruan antolatuta. Hasteko, luntxa egingo dabe ubideztarrek eguerdian, 13:00etan. Gero be, janagaz jarraituko dabe, 14:30ean izango da-ta, Tortilla Txapelketea.\nArrastiko lehenengo ekintzea 16:00etan izango da, Bingora jolastu eta umeentzako, 17:00etan egongo dira jolas bereziak. 19:00etan jolasak itxi eta sardinak eta txokoate apur bat zerbitzau ostean hasiko da kantau eta jantzateko momentua, Los Gavilanes mariatxien erritmoan.\n21:00etan barriz, Bibote Txapelketea egingo dabe jantzan hasi aurretik. Izan be, 21:30ean hasiko dira Modesto erromeriakoak iluntzea girotzen. Baina segidu aurretik, geldiadi bat egingo dabe 23:00etan, Deabru Beltzak konpainiaren Su danborrak ikuskizuna egongo da-ta herriko kaleetatik. Amaitu ostean bueltauko da Modesto taldea oholtzara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001529", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean izango da Igorreko Uda Kulturalaren bigarren ikuskizuna\nEidabe konpainiak Gora bihotzak! ikuskizun musikala taularatuko dau eskolako patioan, 20:00etan.\nIgorreko Uda Kulturalerako programautako hiru emonaldietako bigarrena garagarrilaren 21ean egongo da ikusgai eskolako patioan, edo eguraldiak laguntzen ez badau, kiroldegiko frontoian. 20:00etan hasiko dira Eidabe konpainiako Leire Sanjurjo, Iratxe Bilbao eta Iñigo Cruz jantzariak Gora bihotzak! ikuskizunagaz umeak Inun-en Gora bihotzak abestiaren erritmoan jantzan ipinten.\nFamilientzako ikuskizun musikal honen bidez, Eidabe konpainiak atzen garaietan atzean itxitako jantza, mosu eta besarkadak berreskuratu gura dauz: \"Jantzatzea aldarrikatzen dogu, besarkatzea, mosukatzea eta kantetea. Gura dogunean, gura dogunagaz eta gura dogun moduan\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001530", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Transizino digitala izan da Arratiako Enpresa Foroaren ardatza\nEnpresa Foroaren bederatzigarren saioa \"oso emonkorra\" izan dala balorau dau Errota Fundazioak: \"Proposamen barritzaileak ezetu eta enpresek esperientzia aberasgarriak partekatu ditue\".\nHilaren 8an ospatu zan, Errota Fundazinoak antolatuta, Enpresa Foroaren bederatzigarren saioa. 2017an hasitako bidea jarraituta, enpresa industrialen trantsizino digitala landu eben hizlariek Arratiako enpresetako ordezkarien aurrean. Hasteko, Iñaki Leibar Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikorako eta Berrikuntza ataleko teknikariak aldundiaren laguntza programa \"Digital eta Berdeak\" azaldu ebazan; enpresei trantsizino digitalerako bidean laguntzeko helburua dabenak.\nOstean, Arratiako enpresa batzuek euren esperientzia propioak azaldu ebezan. Esaterako, Ormaurreko Ibon Silvak lehengai eta konsumogarrien automatizazinoaren inguruan egin eban berba. Electro Ilunbeko Jose Ramon Ribatek barriz, plantako datuak eskuratzeko sistemak izan ebazan berbagai eta Batzeko Igor Bustinzak zibersegurtasunaren garrantzia azpimarratu eban.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001531", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Irabazten hasi dau Udako Torneoa Amaia Aldaik\nHaron jokatu dan txapelketako lehen partidua 22-21 irabazi dabe Aldai eta Capellanek, Etxegarai eta Gaminderen aurka.\nEmakume Master Cup-ek antolatutako Udako Torneoaren lehen partiduak Haron jokatu ziran, bariku iluntzean. Ligaxka fasean, Olatz Arrizabalaga eta Uxue Oses, Leire Garai eta Irati Zabalaren aurka neurtu ziran eta lehenengoek irabazi eben, 22-12. Bigarren partidua izan zan Amaia Aldai eta Andrea Capellan, Maddalen Etxegarai eta Enara Gaminderen artekoa, 22-21 amaitu zan neurketea.\nBigarren partidu hau gora-behera handikoa izan zan. Hasikeran Aldai eta Capellanek alde handia ateratea lortu eben, 18-8 aurreratzeraino. Baina Etxegarai-Gaminde bikoteak presinoa handiarazo eta hogeina bardintzera heldu ziran, partidua kolokan ipinita. Halanda be, Aldai eta Capellanek eustea lortu dabe eta Etxegaraik min hartuta, partidua minutu batzuk geldi egon ostean, lortu dabe garaipena.\nHurrengo ligaxkako partidua hilaren 24an jokatuko dabe Aldai eta Capellanek Lekeition, Arrizabalaga eta Osesen aurka.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001532", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aizkolarien Urrezko Kopa jokatzeko sailkatu da Aitzol Atutxa\nAbuztuaren 15ean jokatuko dan koparako sailkapen saioan hamabi aizkolarik hartu dabe parte eta dimoztarrak egin dau bigarren denpora onena.\nAbuztuaren 15ean jokatuko da Donostiako Trinitate plazan Aizkolarien Urrezko Kopako finala. Zapatuan, leku berean batu ziran hamabi azkolari, zazpi kanaerdiko zatitzeko proban bost izan ziran sailkatuak. Atzen urteko irabazleak, Larrañagak, denporarik onena errepikatu eban eta Atutxa dimoztarra izan zan bigarrena, probea 14 minutu eta 49 segundotan amaituta.\nHolan, txapelaren lehiarako sailkatutako bost kirolariak dira Mikel Larrañaga (14:25), Aitzol Atutxa (14:49), Iker Vicente (14:56), Julen Alberdi Txikia IV. (15:00) eta Hodei Ezpeleta Bihurri (15:42).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001533", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aitzol Atutxak ez dau Euskal Herriko Federazioaren txapelketa nagusian parte hartuko\nEZPAL alkarteko azkolariek ez dabe onartu federazinoaren proposamena. 2020an, \"atzen orduan eta modu desegokian\" antolatutako txapelketara aurkeztu ez ziranez, hirugarren mailatik hasi behar dirala agindu dau federazinoak.\n2020ko bagilean hasitako gatazkeak konpondu barik segiduten dau azkolaritzearen munduan. Euskal Herriko Federazinoak orduan jakinarazo eban ez zala txapelketa nagusirik antolatuko. Azkolariek txapelketea eurek antolatzea proposatu eben. Ezezkoa jaso baina aurrera segidu eben Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren antolaketeagaz.\nAbuztu amaieran barriz, azkolarien esanetan \"kirolariekaz inolako harremanik izan barik\", federazinoak txapelketea jokatuko zala jakinarazo eban. Edozelan be, arautegiagaz desadostasunak egozala-ta, azkolariek txapelketa propioagaz jarraitu eben aurrera. Horretarako, Euskal Herriko Aizkolarien Elkartearen inguruan, Ezpal, antolatu ziran lehen mailako hamabi azkolariak eta bigarren mailako zazpi.\nAurten, azkolariak txapelketara bueltatzeko negoziazinoak egin dabez federazinoak eta Ezpalek, baina ez da akordiorik lortu. Izan be, federazinoak eskatu dau azkolari honeek hirugarren mailatik hastea. Hau da, 2020ko eliteko azkolari guztiak geratuko dira lehen mailatik kanpo. Lehen mailan atzen urtean bigarrenetik igondakoak bakarriz geratuko dira.\nHolan, Aitzol Atutxak BEGITUri azaldu deutsa \"Ezpalek bere bidea egiten jarraituko\" dauala, akordiorik lortu ezean gitxienez. Horretarako, baldintza minimoa bakotxa bere mailara bueltetea dan galdetuta, egin beharrekoa \"estrukturazino barria egiteko kanporaketa bat\" dala erantzun dau Atutxak. Momentuz, Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren maila bi jokatuko dirala aurreratu dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001534", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Beroa dala-ta, larrialdi egoerea ezarriko dau gaur Eusko Jaurlaritzeak\nBarbakoa eta suak izetutea debekatzeaz gain, baso-lanetarako zein uztak jasoteko murrizketak sartuko dira indarrean.\nJosu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun saileko buruak atzo aurreratu ebanez, Araban indarrean dagozan murrizketak Bizkaia eta Gipuzkoara be luzatuko dira astegoienean: \"Astegoieneko tenperatura altuek eta haize nabarmenak su-arrisku handia eragingo dabe\". Holan, landa eremuetan bizi dan jenteari \"zuhurtziaz\" jokatzeko eskatu deutsee.\nBaso-suteetarako Larrialdi Planak alerta egoeratik arrisku fasera egingo dau salto beraz. Erkorekak azpimarratu dau, udako astegoienetan ohikoak diran barbakoak alde batera gertatu beharko dirala oingoan. Lemoan adibidez, Lemoatxako barbakoak zigilatu dabez daborduko eta Igorren Larraganekoak. Horregaz batera, soloetan sastrakak erretea eta baso-lanetan edozein motatako makinaria erabiltea debekatuko dira. Gainera, uztak makinariagaz batzeako murrizketa ugari ipiniko ditue martxan.\nSantamañeko jaiak, bertan-behera\nArteako Udalak gaur bertan jakinarazo dauanez, bihar Santamañeko jaiak ospatzeko pentsauta egoazan paella txapelketea eta karta-jokoak bertan-behera gelditu dira. Beraz, 11:30eko mezeagaz baino ezin izango dabe eguna ospatu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001535", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Menu2tres taldeak kontzertua eskainiko dau Artean\nHerriko Bentan izango da bersino umoretsuen kontzertua domekan, 19:00etan.\nDomeka arrastian, hilak 17an 19:00etan, Menu2tres taldea egongo da Arteako Herriko Bentan, plazea girotzen. 2015ean jaio zan taldea eta \"zorionez edo zoritxarrez\" kontzertu bakarrerako sortutako proiektuak zazpi urte bete dauz oholtzan. Euren emonaldietan euskerea, gaztelerea eta ingelesezko kantu ezagunen bersinoak plazaratzen dabez umoreagaz nahastuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001536", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zumaiako flysch-a bisitauko dabe Arginatx Mendi Taldekoek\nDeba eta Zumaia arteko 50 milioi urteko historia gordetzen daben egitura geologikoak ezetuko dabez. Bero lar egin ezkero, Zumaian bertan ibilaldi laburra egin eta hondartzan pasauko dabe eguna.\nAtzen ordukoa: Beroa dala-ta, bertan-behera gelditu da urtekerea.\nZapatuan, hilak 16, Arantzazuko Arginatx Mendi Taldeak urtekerea antolatu dau. Oingoan, mendiak itxi eta kostaldera joango dira, Deba eta Zumaia (Gipuzkoa) arteko flysch-ak ikustera. Arantzazun 7:45ean geratu eta Lemoako geltokian hartuko dabe trena Debaraino. Bertatik, kosta-lerrotik doan GR bidea egingo dabe Zumaiara heldu arte. Bazkaria barriz, Kupela erretegian egingo dabe, 25 euroko menua.\nTenperatura altuak iragarrita dagozala-ta, Zumaiara joango dira jarraian eguna hondartzan pasetako. Halanda be, eguna aprobetxau eta ibilbide labur bat egingo dabe flysch-a hurbiletik ikusteko. Antolatzaileek BEGITUri azaldu deutsienez, tenperaturen alertea dala-ta, posible da urtekerea bertan-behera gelditzea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001537", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ubidestroi Trailerako izena emoteko epea luzatu dabe antolatzaileek\nUrri lehenengoaren 2ra arte emon daiteke izena www.kronoak.com webgunean, lasterketea urri lehenengoaren 10ean jokatuko da.\nAskoz jota, 300 dorsal banatuko ditue Ubidestroi Trail mendi-lasterketa jaiobarriaren lehenengo edizinoarako. Momentuz, 120 banatu ditue eta urri lehenengoaren 2ra arte egongo da zabalik izen-emotea www.kronoak.com webgunean. 27,5 kilometro eta 1.700 metroko desnibeleko ibilbidean jokatuko da lasterketea urri lehenengoaren 10ean; Oketa, Gorbeia, Bastelarra eta Eneabe tontorretatik pasauko dira korrikalariak.\n\"Gurean ondo etorriak izango dira munduko txapeldunak eta helmugara justu helduko diran korrikalariak. Guztientzako lekua dago Ubidestroin\"\nLasterketeagaz batera, bestelako ekintzak antolatuko ebezala iragarri eben antolatzaileek Ubidestroiren barri emon ebenean eta gitxika-gitxika, badoaz egitaraua prestatzen. Momentuz, lasterketa aurreko egunean, barikua, aurkezpena egin ostean hainbat korrikalari batuko ditue mahai-inguruan: Oihana Azkorbebeitia, Jokin Lizeaga, Andoni Ormazabal eta Lide Gorostiola. Lasterketa egunean be umeentzako puzgarriak eta erromeria egongo dirala aurreratu dabe BEGITUn.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001538", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Epertargiak topetako urtekerea egingo dabe gaur Zeanurin\nEguzkiola alkarteak antolatu dau Epertargien Gaua. Ilundutakoan, plazan alkartuko dira argidun intsektuen bila joateko.\nGaur, gagarrilak 14, Eguzkiola Kultur Elkartearen deialdiari erantzun eta epertargiak ikustera joango dira hainbat zeanuriztar gauean. Linternak hartu eta 22:30ean batuko dira Zeanuriko plazan, bertatik hasita ibilaldia egiteko. Edozein alkartu daiteke urtekerara, baina antolatzaileek gogorarazo dabe umeak guraso edo bestelako arduradun heldu bategaz egon beharko dirala.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001539", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "The Sorry String Band-ek kontzertua eskainiko dau Areatzan\nThe Quiet Corner tabernan egongo dira entzungai blues, folk rock eta country rock doinuak barikuan, 19:30ean.\nAreatzako The Quiet Corner taberna irlandarrak beste zuzeneko kontzertu bat dakar asteon, The Sorry String Band laukotea. Hilaren 15ean, 19:30etik aurrera hasiko dira Mario Gomez (dobroa, gitarrea eta ahotsa), Txutxo Iturralde (6 eta 12 kordako gitarrea, banjoa eta ahotsa), Cameron Wbster (mandolina, gitarrea eta ahotsa) eta Asier Yarza (kontrabajua eta ahotsa) euren instrumentuakaz blues, folk eta country rock musikea buztartzen.\nBikote lez jaio zan bandeak 2014an emon ebazan lehen pausuak, Jesus Iturralde 'Txutxo' eta Mario Gomez Residence Bilbaoko Jam eta Bluegrass saioetan alkartu ostean, abestiak batera joten hasi ziranean. Cameron Wbster hurrengo urtean batu jakien, Mariogaz batera The Junk Band, Esme Squalor eta Coigreack Ago Baile taldeetan batera lan egindakoak ziralako.\nAsier Yarza be Mariok hurbildu eban taldera 2017an, Playa Canalla Jam Band, Sticky Pointers eta Banda Badayan alkarregaz egon ostean. Orduan sortu zan gaur egungo The Sorry String Band eta hasi ziran Euskal Herriko areto, taberna eta kaleak girotzen.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001540", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurrera doa Zeanuriko Pelota Txapelketea\nAtzoko final-laurdenetan Ugalde-Ibarzabal bikoteak Kadete mailan eta Artaraz-Bernaolak Promesen mailan egin eben aurrera txapelketan. Barikuan jokatuko dira hurrengo partiduak.\nMartitzenean jokatu dira Zeanuriko Pelota Txapelketako atzen partiduak. Alebinen arteko erakustaldiaren ostean hasi ziran final-laurdenak. Kadete mailan, Rekalde II-Bereziartua eta Ugalde-Ibarzabal neurtu eta bigarrenek irabazi eben, 7-22. Gero lehiatu ziran promesak; Artaraz-Bernaola eta Pascual-Barandika. Markagailuak lehenengoen alde egin eban, 22-18.\nTxapelketeak garagarrilaren 15ean jarraituko dau 19:00etan, Kadete eta Promesen final-laurden gehiagogaz. Elorz II-Egilior eta Saratxo-Diaz kadeteetan eta promesen partidu bi: Beitia II-Arroita eta Bikandi-Alonso batetik eta Bilbao-Elorz eta Iglesias II-Busket bestetik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001541", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Santamañeko jaiak ospatuko dira domekan\nMezea, paellak eta karta jokoak egongo dira 11:30etik aurrera.\nAzken ordukoa: beroa eta sute arriskuen larrialdi egoerea dala-ta, bertan behera gelditu dira paella, mus eta briska txapelketak.\nAstelehena, garagarrilak 18, da Santa Marina eguna eta Arteako Santamañeko ermita inguruan egingo dabe ospakizuna aurreko egunean, hilak 17. Mezea 11:30ean hasiko da eta gero, landan egingo da Paella Txapelketea. Arrastian barriz, 17:00etatik aurrera, Mus eta Briska Txapelketak jokatuko dira. Izena emoteko, nahikoa da bertan 15 minutu arinago aurkeztea.\nSantiago\nSantiago auzoko jaiak be hurbil dagoz, garagarrilaren 25ean ospatuko dira. Jai egun berezia izango da aurtengoa. Izan be, ermitan gordetan zan Santiagoren eskulturea konpontze lanetan egon da bagilera arte, 2019ko Merkartea egunean ezezagunek hau apurtu ostean. Santiagoren ospakizunean kenduko dabe oin eskulturea estalduten dauan izarea, 12:30etako mezan. Gero, Marmitako Txapelketea eta karta jokoak egongo dira.\nSantiagoren eskulturea ermitara bueltau zan eguneko argazkia.//Arratia Eleiza.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001542", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabaldu da ardi-ule bilketan izena emoteko epea\nGorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak antolatu dauan bilketarako, garagarrilaren 26a izango da bertara deitzeako atzen eguna.\nAurten be, Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz, artzainentzako ardi-ule bilketea antolatu dau Arratia-Nerbioi eskualdean. Gorbeialdek ardien ulea batzea gura izan ezkero, artzainek 94 631 55 25 telefonora deitu beharko dabe. Horretarako aukerea garagarrilaren 26ra arte luzatuko da.\nBaldintza bakarra baserria edo esplotazinoa Arratia-Nerbioi eskualdean helbideratua izatea da. Batutako artileari frogak egin ostean ebatziko dabe zer egin: ehungintzarako erabili, konposta lortu edo hondakin lez kudeatu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001543", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Abereh-k kontzertua eskainiko dau Lemoan\nKotxepin Kultur Etxean aurkeztuko dau bakarlariak Joan-etorrian diskoa hilaren 15ean, 20:30ean.\nLemoako Kultur Etxeak konbidauta, Abereh-k (Mikel Berganza) zuzeneko kontzertua eskainiko dau bariku iluntzean. Bertan, bakarlariak bere atzen lana taularatuko dau, Joan-etorrian diskoa. 2020ko atzen egunetan Bonberenean grabautako zazpi kantuko lanak Karlos Osinagaren gidaritzea izan dau.\nHolan aurkezten dau Bonbereneak diskoa: \"Edozelan definidu behar izatekotan lo-fi folk, emo eta punkrockaren arteko zeozer izango litzateke, baina zer dira etiketak...\".\nAbereh Iruñan bizi dan bizkaitarra da eta Hartzak Blues Band eta Estricalla taldeetatik pasau ostean hasi eban bakarkako ibilbidea 2016an. Ordutik lau disko argitaratu dauz Berganzak: Zaunka datoz arin (autoekoizpena, 2017), Logela sessions (autoekoizpena, 2018), Laino eta Belatz artean (Bonberenea, 2019) eta Joan-etorrian (Bonberenea, 2021).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001544", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bonodenda kanpainea luzatu da Areatzan\nHamasei urtetik gorako herritarrek beste bonu bi lortu ahalko dabez udaletxean, 20 eurogaz 25 euroko erosketak egiteko.\nBagilea hasi orduko ipini zan martxan Areatzako Bonodenda kanpainea. Udaletxean egon ziran 400 bonuak saldu ez diranez, NAN bakotxeko beste bonu bi lortzeako aukerea emon dabe Udalak eta Merkatarien Elkarteak. Honeek be 20 eurotan, hamasei urtetik gorako herritarrentzako.\nBonuak lortuta, honeekaz Bonodenda kanpaineagaz bat egin daben saltokietan egin ahalko dira erosketak, ehuneko hogeiko beherapenagaz. Bonuak multzotu daitekez, baina erosketak egiterakoan, ordaindu beharrekoa bonoen baliora heltzean ez bada, ez da dirurik bueltako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001545", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Orain-Bi konpainiak 'Mute' taularatuko dau barikuan\nIgorreko Uda Kulturalaren egitarauaren parte dan zirku ikuskizuna Goiko plazako frontoian egongo da ikusgai, 20:00etan.\nAurten be, Igorreko Uda Kulturaleko ikuskizunak udaletxe alboko frontoian egingo dira, sikeran, eguraldiak laguntzen dauanean. Bagilean Markeliñe konpainiak estreinau eban kale-ikuskizunen denporaldia eta asteon, garagarrilaren 15ean, Orain-Bi konpainiarena izango da txandea. Edade guztietako ikusleentzako aproposa dan Mute zirku ikuskizuna taularatuko dabe 20:00etan.\nHurrengo ikuskizuna, hilaren 21ean izango da eskolako patioan: Eidabe konpainiaren Gora bihotzak!.\n2022ko Leioako Umore Azokan Euskadiko ikuskizun onenaren saria lortu dau Rodrigo Lacasa eta Sara Alvarezek interpretatzen daben Mute-k. Coral Graciani eta Kike Aguileraren zuzendaritzapean umorea, poesia eta sorpresearen bitartez, aldatzeko preminaz egiten dau berba antzezlanak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001546", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan ospatuko dira Tallerreta eta Lemorietako jaiak\nEguerdiko txupinazoaren ostean bazkaria, kontzertua, DJa eta oilasko erreak egongo dira Lemoako auzoetako ospakizunean.\nGaragarrilaren 28an hasiko dira Lemoako jaiak baina zapatu honetan, hilak 16, berotzen hasteko aukerea izango dabe lemoaztarrek. Izan be, Tallerreta eta Lemorieta auzoetako jaiak ospatuko ditue. Egun osorako egitaraua antolatu dabe, eguerditik gauera, jana eta musikea izango dira protagonista nagusiak.\n12:00etan, txupinagaz batera lehertuko da jaia Atutxen eta kalejireagaz batera ibiliko dira auzotarrak inguruetatik. Bazkaria Cementoseko etxeetan izango da, 15:00etatik aurrera. Ostean, Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek laukote durangarrak rantxerak joko dauz. 21:00etan oilaskoaren erreketea egingo dabe, Palestinarekiko alkartasun keinu bereziagaz.Gauean barriz, DJ bat egongo da Bikandi tabernan, Azurreka Selektor.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001547", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jaietako kartela aurkezteko epea aurreratu da Zeberion\nGaragarrilaren 28ra arte aurkeztu ahalko dira umeen eta nagusien kartel lehiaketetarako proposamenak udaletxean.\nZeberion martxan dagoz aurtengo sandonietarako X. Kartel Lehiaketea eta X. Umeen Kartel Lehiaketea. Lanok abuztuaren 5era arte entregatzeko aukerea emon eben Udalak eta jai batzordeak hasikera batean, baina epe-mugea aurreratu dabe hilaren 28ra. Kartelak udaletxean aurkeztu daitekez, euskarri digital zein fisikoan, 50x60 zentimetroko tamainukoak. Persona bakotxak, gehienez kartel bi aurkeztu ahalko dauz eta A3 tamainuko orriaren beheko herena hutsik egon beharko da, egitaraua bertan ipinteko. Kartelagaz batera, gutunazal zarratu batean emon beharko dira egilearen datuak, telefono zenbakia eta NANaren kopia.\nLehiaketa nagusian, balorauko diran erispideak obraren edukia eta gaia, originaltasuna eta \"emakume eta gizonezkoen artean bazterkeria alboratzen eta bardintasuna bultzatzen dabezan egoerak sustatzea\" izango dira. Kolorea eta teknikea libreak dira, baina kartelean \"Zeberioko Sandoniak 2022, irailaren 1etik 5era\" testua agertu behar da. Guztien artean, saritu bi aukeratuko dauz epaimahaiak. Lehenengoak 70 euro jasoko dauz, eta 30 euro bigarrenak.\nUmeen lehiaketan barriz, 14 urtez azpikoek izango dabe parte hartzeako aukerea. Hau umeentzako egitaraua iragartzeko erabiliko da. Beraz, \"Zeberioko sandoniak 2022, umeen ekintzak\" izango da ipini beharreko testua. Parte-hartzaile guztiek jasoko dabe sari bana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001548", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ibilgailuentzako noranzko bakarreko bide lez zabaldu da Arraibi kalea\nArraibi barriztatzeko lanak amaitzeko gitxi faltau danean, \"oinezkoentzako pentsautako auzoa\" gura dabela adierazo dau Saioa Elejabarrieta Lemoako alkateak.\nLemoako Arraibi auzoa barriztatzeko proiektuaren lanak 2018an hasi ziran, patioaren konponketeagaz. Guztira, 1.538.004,25 euroko aurrekontuagaz gauzatu dira proiektuaren hiru faseak. Atzen hileetan plazan eta kalean izan dira lanok eta barikuan zabaldu zan kaminoa. Autoentzako, norabide bakarreko kalea izango da oindik aurrera, Zornotzarako noranzkoa. Holan, \"oinezkoen mesederako\" espaloiak asko handitzeko aukerea izan dabela azaldu dau Elejabarrieta alkateak.\nLanak garagarril amaierarako amaituta egotea espero dau Udalak, hau da, Lemoako jaietarako. Izan be, oindino plazan dabiz lanean beharginak. Atzen asteetan ur-jolasak ipini ditue eta obrak amaitzerakoan, plazea \"auzotarrentzako atseginagoa eta irisgarritasun bakoa\" izango dala azpimarratu dau alkateak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001549", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "San Fermin torneoko txapeldunordea izan da Amaia Aldai\nGarai eta Gamindek 22-6 garaitu dabez Aldai eta Mendiburu Iruñean jokatutako finalean.\nSan Fermin torneoko andren hirugarren edizinoko finala Labrit frontoian jokatu zan zapatuan, hilak 9. Amaia Aldai eta Ane Mendiburu, Leire Garai eta Enara Gaminderen kontra neurtu eta atzen honeen alde egin eban txapelak, 22-6ko garaipen borobila lortuta.\nPartidu hasikeratik igarri eben Labrit bete eben ikusleek Aldai eta Mendiburu ez zirala euren momenturik onenean egon. Izan be, lehen tantua gorrien alde izan bazan be, Garai eta Gamindek 15 tantu egin ebezan jarraian. Are gehiago, Aldai eta Mendiburu ez ziran tantu bakarra euren kabuz eskuratzeko gai izan. Lortutako sei tantuak izan ziran aurkarien hutsegiteak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001550", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimara dakar Bilboko Arte Ederren Museoak 'Emakumeak museoan' erakusketea\nHilaren 12tik 19ra egongo dira andrek museoko bilduman daukien presentzia erakusten daben artelan ugari.\nBBK Artearen Ibilbidea programeari esker, Bilboko Arte Ederren Museoko artelan ugari egongo dira ikusgai Dimako plazan astebetez, garagarrilaren 12tik 19ra hain zuzen be. Erakusketan XV. mendetik hasi eta gaur egun arte egindako obrak egongo dira ikusgai, gai nagusia andrak diralarik, artista eta irudikapen lez.\nGuztira, 30 dira Emakumeak museoan erakusketako artelanak: margolanak, marrazkiak, kartelak eta argazkiak. Honeek kalidade handiko erreprodukzinoetan erakutsiko dira, bakotxaren iruzkinagaz batera, euskeraz, gazteleraz eta ingelesez. Iruzkinak audio bitartez deskargatzeko aukerea be badago, QR kodeen bidez.\nErakusketeak Bizkaiko 26 herri bisitauko dauz guztira. Dimatik pasau ostean, Emakumeak museoan urrietan bueltauko da Arratiara. Artean egingo dau bigarren geldialdia, urri bigarrenaren 4tik 11ra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001551", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ehun urte bete dauz \"Euleterioren txaboleak\"\nZapatu goizean, Zeanuritik oinez igon eta omenaldia egingo jako Euleteriori, Egiriñaoko aterpearen mendeurrenean.\n1922ko garagarrilaren 9an inaugurau eban Euleterio Goikoetxea zeanuriztarrak Egiriñaon (Gorbeia) Euskal Herriko lehenengo mendiko ostatua. Gertaerea gogoratu eta iniziatiba horren sortzailea omenduko dau Zeanuriko Udalak. Beste batzuen artean, gaur egun aterpearen jaubeak diran hiru mendi taldeen ordezkariek be hartuko dabe parte ekitaldian: Arnotegi Mendi Taldeak, Bilbao Alpino Clubak eta Juventus S.D.-k.\nGorbeiako artzainak Egiriñaoko aterpearen aurrean, 1934an//Felipe Manterola\nEuleterio Goikoetxea, Gillerma Uriarte emaztea eta familiako kideak, 1920//Felipe Manterola\nHolan, ehun urteak ospatzeko egitaraua prestatu dau Zeanuriko Udalak garagarrilaren 9an. Goizeko 09:00etan Zeanuriko plazan alkartzeko deia zabaldu dabe. San Justoko bide tradizionaletik gora igongo dira Egiriñaora (1.200 m). Ordu bi eta erdiko ibilaldiaren ostean, 12:00etan hasiko da Euleteriori eta berak sortutako aterpeari buruzko oroitzapen ekitaldia. Aterpean plaka oroigarri bat ipini eta Euleterioren txabolan abestia kantauko dabe danon artean. Zeanurira 13:00etan hasiko dira bajatzen.\nIrakurri Jon Urutxurtuk Euleterio eta aterpeari buruz idatzitako erreportaje osoa Begitu aldizkariaren 387. alean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001552", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jazz Ta Bien zazpikotea Artaunen egongo da domeka eguerdian\n12:30ean hasiko da jam session-etan hezitako zazpikote bizkaitarraren kontzertua Antzasti museoan.\nMaiatzean eskaini eban Jazz Ta Bien taldeak kontzertua Artaunen eta barriro errepikatuko dau garagarrilaren 10ean. Zuzenekoa Antzasti museoan egingo dabe eguerdian, 12:30etik 14:00etara. Zazpikotea atzen urteko bagilean hasi zan zuzeneko kontzertuak eskaintzen, baina eskarmentu handiko musikariek osotuten dabe inprobizazinoa eta abesti propioak buztartuten dauzan taldea.\nPianoan Josu Muñoa eta tronboi zein ahotsean Bixente Lonigan adibidez, Sacratif taldekoak dira. Jabi Conde gitarrajolea barriz, Ados Quartet-en hartzean dau parte, besteak beste. Taldeko beteranoena Jose Larrakoetxea tronpetajolea da, Bilbaína Jazz Club-aren sortzaileetako bat. Iratxe Miñau saxojoleak eta Tomasso Poggi baju-joleak be urteetako esperientzia daukie. Amaitzeko, etorkizun handiko Ander Hernandez dago baterian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001553", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimako udaletxeko pleno aretoko hiru leiho apurtu ditue jaietan\n\"Alkarbizitzaren kontra dagozanak, gauaren iluntasunaren babespean\" jardun dabela salatu dau alkateak.\nDimako Udalak bando bidez jakinarazo dauanez, pasau dan astegoienean, sanpedroak ospatu bitartean, ezezagunek udaletxeko hiru leiho apurtu ebezan \"gauaren iluntasunaren babespean\". Apurketen errudunak \"alkarbizitzaren kontra dagozanak\" dirala adierazo dau Josu Gorospe alkateak bandoan.\n\"Ekintza bandaliko\" lez balorau dau gertatutakoa eta gogorarazo gura izan dau, kristal zatiek suposatzen daben arriskuaz gain, konponketak herritarren diruagaz egin beharko dirala. Amaitzeko, ekintza bandalikoak ez errepikatzeko herritarren laguntzea be eskatu dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001554", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur be, lehen arretaren alde mobilizauko dira Zeberion\n19:30ean batuko dira herritarrak udaletxe aurrean, EH Bilduren deialdiari jarraituta. Martitzenean \"lehen arretea indartzeko mozinoa\" aurkeztu zan udaletxean eta EAJk be bebestu ebazan Osasun Sailarentzako eskaerak.\nPasau dan astean egindako mobilizazinoan, \"Zeberiok medikua behar dau, lehen arreta itolarrian!\" lelopean, alkarretaratzeak astero egitea ipini zan mahai gainean. Oindino ez dabe holango ebatzirik hartu baina momentuz, mobilizazinoak ez dira gelditu. Gaur, hilak 8, barriro egingo dabe kontzentrazinoa, EH Bilduk deituta, udaletxe aurrean 19:30ean. Oingoan, aurrerapausu bat emon dau EH Bilduk, izan be, hilaren 5ean \"lehen arretea indartzeko mozinoa\" aurkeztu eta ahobatez onartu zan osoko bilkuran, udal gobernuaren (EAJ) babesagaz.\nRoberto Calleja, Zeberioko EH Bilduko zinegotzia: \"Egoki ikusten dogu EAJren jarrera aldaketea. Kontuan izan behar da, maiatzean be aurkeztu gura izan genduala mozino bardina, baina EAJ ez zuen osoko bilkurarako onartu. Herriam dagoen hasarre eta kezka sentidu dabela uste dogu\".\nMozinoan, Zeberioko ezker abertzaleak salatu dau, \"herri askotako osasun etxeetako lehen arretako konsultategiak zarratzen\" ari dirala eta ondorioz, personak ondoko herrietara mobidu behar dirala. Gogorarazo dabe, lehen arretan gertatzen dabilena ez dala COVID19 pandemiaren ondorioa, \"pandemia aurretik be lehen arretaren gainbeherea nabarmena zan\". Erreibindikazinoakaz hasi aurretik, EH Bilduk argudiatu dau \"gero eta zaharragoa\" dan gizartean, \"arreta komunitarioaren\" aldeko apustua egin behar dala. Izan be, Zeberion \"jarraipen zehatza, tratu personalizaua eta arreta berezia behar dauan adinekoen multzo handi bat daukagu eta askotan, itxikeria sensazinoa daukie\".\nArgudio horreetan oinarrituta, lau eskaera egin dauz EH Bilduk, EAJk onartu dauzanak. Hasteko, Udala Osasun Sailagaz harremanetan ipintea, herriko osasun zerbitzuak pandemia aurretiko mailari eusteko. Bestetik, Udalak Osasun Sailari lehen arretea \"garai barrietara egokitu eta arreta komunitarioa garatzea\" eskatzea. Jarraitzeko, Udalak Osasun Sailari aurrez-aurreko konsultei lehentasuna emoteko eskaerea egitea eskatzen da. Amaitzeko, Udalak Osasun Sailari \"iraupen luzeko kontratuak lehenesteko\" eskaerea egitea exijidu dabe, \"lehen arretak osasun-langile eta gaixoen arteko konfiantzea eta ezagutzea eskatzen\" daualako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001555", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kadete mailako txirrindulari lasterketea jokatuko da zapatuan\nAZEk antolatu dau Igorren hasi eta Zeanuira joan-etorria egin ostean, San Kristobalen amaituko dan lasterketea.\nArratiako Ziklista Elkarteak, Igorreko jaietako urteroko lasterketea antolatu ezin izan dauanez San Kristobaleko jaietara mobidu dau aurtengo karrerea. Garagarrilaren 9an, 10:00etan urtengo dira Bizkaia eta Kantabriako 80 txirrindulari gazte, Bizkaiko Kopako proban. Partaideak Igorretik urten, Zeanurira heldu eta Karpon ezkerretara jota Igorrera bueltauko dira, San Kristobaleraino heltzeako, 11:30ak inguruan.\nParte hartuko daben AZEko txirrindulariak Arteako Oihan Agirre, Igorreko Markel Ealo, Dimako Txaber Lazpita eta Lemoako Aimar Elorriaga izango dira. Mikel Zarrabeitia eta Jose Ramon Uriarte ziklista ezagun izandakoek prestatu dabez euren, eta eskolako beste txirrindularien, entrenamentuak.\nFrantziako Tourraren Eguna Igorren\nBizkaian 18 herri aukeratu ditue 2023an, Frantziako Tourraren Eguna antolatuteko eta euretako bat Igorre da. \"Tourrari buruzko historia, Bizkaiko txirrindulariek izan daben papela Tourrean, eta pistak egongo dira, ondo dabizanak praktiketako eta ikasi gura dabenek ikasteko. Tourreko denda bat be egongo da. Frantziako Tourraren zatitxo bat herrira ekartea lez izango da\" dino Aurrekoetxeak. Lasterketearen aurretiko atzen Tour Eguna izango da Igorrekoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001556", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jokin Zabalak zidarra lortu dau Bilboko mendi-maratoi erdian\nBilbao Mountain Marathon-en bigarren edizinoan, bigarren postua lortu eban Bediako korrikalariak, 21 kilometroko laterketan.\nGaragarrilaren 2an jokatu zan Bilbon, Errekalden hasi eta amaituta, II. Bilbao Mountain Marathon lasterketea. Jokin Zabala bediaztarrak maratoi-erdiko lasterketan hartu eban parte, 21 kilometro eta ia 1.000 metroko desnibeldun ibilbidea. Helmugara bigarren heldu zan Zabala, 01:49:50ko denporeagaz.\nHonen aurretik, urrea Marc Vizcainok lortu eban, zazpi minutuko aldeagaz. Hirugarrena barriz, Jon Betolaza, Zabalagaz lehian egon zan helmugara heldu arte, hamar segundoko alde estuagaz amaitu eban lasterketea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001557", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanuriko Pelota Txapelketako final-laurdenak jokatuko dira bihar\nArrastiko 18:00etatik aurrera izango dira Ibarreta frontoian kadete eta nagusien binakako partiduak, hiru guztira.\nGargarrilaren 8an, barikua, ebatziko dira Zeanuriko Pelota Txapelketako finalaurrekoetara helduko diran bikoteetako batzuk, 18:00etatik aurrera. Hasteko, kadeteen arteko partidu bat jokatuko da. Gero, nagusien lau bikote neurtuko dira partidu bitan.\nKadeteetan Ramirez-Lopez, Goti-Ortizegaz neurtuko dira. Nagusien kategorian ostera, lehenengo Urigoitia-Ibarloza eta Cortazar-Egaña bikoteen arteko partidua egongo da ikusgai. Arrastiko atzena barriz, Mendia-Beitia eta Rekalde-Pujana neurtuko dira, finalaurrerako pasea jokoan egongo da partidu guztietan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001558", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Las Kapritxosas konpainia Basoan egongo da barikuan\nHilaren 8an, 19:30ean taularatuko dabe Ba al dago lekurik? Una de huecos y agujeros helduentzako clown ikuskizuna.\nArteako Bildosola auzoko Basoan, defendatzaileen etxean, egongo dira Las Kapritxosas konpainiako kideak bariku arrastian. Han euren ikuskizunetako bat aurkeztuko dabe, Ba al dago lekurik? Una de huecos y agujeros -Hutsune eta zuloen inguruko bat- helduentzako hamabost minutuko ikuskizuna. \"Kapritxosek\" sexualidadeaz eta andetaz hausnartzen dabe euren sorkuntzetan, termino biak nahastu eta konbinauta.\nSinopsia\nBoltsa, aulkia, toallea, krema apur bat eta, zelan ez, lagunak. Hondartzan egun on bat pasatzeko osogai guztiak. Hutsune bat edo gure zulo propioak topatzea ez da inoz lan erraza izan. Eta hori deskubritzeko, ez dago Kapritxosak taldea langorik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001559", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Clown ikuskizuna eta kontzertua egongo dira bihar Areatzan\n'Areatza udan' programazino barruan dagoz Bapatean Zirkoren Adabaki ikuskizuna eta Puerto Vaivén taldearen kontzertua, iluntzean Karpoko landan.\nGaragarrilean, lau eguneko 'Areatza udan' programazinoa antolatu dau Udalak. Zapatuan izan zan lehena, Ospitalosteko santomasen ospakizuna. Bigarrena hilaren 7an izango da, eguen iluntzean hain zuzen be, Karpo auzoko landan. 20:00etan izango da clown ikuskizuna, Bapatean konpainiaren Adabaki. Gero herritarrak batera afaltzeko aukerea izango dabe, bakotxak bere jana eroanda. Amaitzeko, 22:00etan hasiko da Puerto Vaivén taldearen kontzertuan. Talde hau Espainia, Mexiko, Txile eta Venezuelako musikariakaz dago osotuta eta bertako folklore doinuetan dagoz oinarrituta abestiak.\n'Areatza udan'-en hurrengo jardunaldiak garagarril amaieran izango dira, 24an eta 28an. Hilaren 24an Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldea, Gran Ballet Argentina eta Sama taldea, Sri Lankako folklore ensenblea, egongo dira. Hilaren 28an barriz, Matraca Culinary Center ikuskizuna eta La Mareren kontzertua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001560", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Beñat Amade, Salvador Erleaga eta Oier Ibergallartu izan dira zapatuko txapeldunak Diman\nAmadek Bizkaiko Lasto Jasotze Txapelketea irabazi eban eta Erleaga-Ibergallartu bikoteak trontza jardunaldia.\nDimako jaien egitarau barruan, garagarrilaren 2an, izan zan herri kirolen jardunaldi oparoa: lasto jasotzea, trotzea, ingudea, azkorea eta zaku eroatea. Atzen hirurak erakustaldiak izan ziran, baina trontza eta lasto jasotze txapelketa ofizialak jokatu ziran. Bizkaiko Lasto Jasotze Txapelketea batetik, eta promozino mailako Bizkaiko Gizonezkoen Trontza Txapelketako bigarren jardunaldia bestetik.\nLasto jasotzean, Beñat Amadek 21 jasoaldi egin ebazan 45 kiloko fardoagaz minutu bitan. Jon Loiola dimoztarrak barriz 19. Jose Martin Bustinza \"Tubi\" Bizkaiko Txapeldun ohiak ezin izan eban parte hartu, lesino bat dala-ta.\nTrontzan Mikel Agirre eta Unai Osa, Xabat Erleaga eta Jose Arrien, Salva Erleaga eta Oier Ibergallartu bikoteek hartu eben parte. Probea beteten arinenak atzen honeek izan ziran, 7 minutu eta 26 segundotan. Agirre eta Osa bost segundora geratu ziran, Erleaga eta Arrienek barriz, 8 minutu eta 41 segundo behar izan ebezan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001561", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko Guraso Elkarteak lan-boltsea zabaldu dau\nEskolaz kanpoko ekintzetan, umeakaz begirale lanak egiteko persona euskaldun bila dabiz. Curriculumak helbidera bialdu behar dira.\nIgorreko Guraso Elkarteak hainbat ekintza antolatzen dauz urtean zehar eta horreetan begirale edo bestelango lanak egiteko jente bila dabiz. Umeakaz egon bakarriz ez, kirolari edo sukaldari perfiletan be badagoz intersauta. Lan-boltsan izena emoteko, helbide elektronikora bialdu daiteke curriculuma.\nBeharrezko baldintza bakarra euskeraz ondo moldatzea da. Ez da titulurik eskatuko, baina aisialdiko begirale izateko kursoa izatea kontuan hartuko da beharko diran postuak beteteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001562", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimako jaietako egitaraua dala-ta jasotako kritikei erantzuteko Jai Batzordearen gutuna\n\"Mesedez, ez ahaztu guk egindako beharra guztiz boluntarioa dala. Gutun honen helburua zuei, herritar eta instituzinoei, gogoeta eginarazotea da\".\nDimoztar maiteok:\nDimako jaiak urtebetez prestatzen egon ostean, minduta sentidu gara, umezurtz sentidu gara, jaiak amaitzerakoan.\nBeharbada, herritarrok ez dozue jakingo antzezlan, kontzertu edo bertso-saio bat ekarteko zenbateko lana dagoan atzean. Bada, benetan dinotsuegu ez dala kontu makala, izan be, telefono-dei asko, tramiteak, kontuak eta abar egin behar dira.\n\"Jai Batzordea\" berbak entzutean batzuek pentsauko dozue talde hori hiru personak baino gehiagok osatzen dabela eta aurrekontu ederra darabiltela, gainera. Ez da holan, baina. Aurten, jaietako egitaraua dala-ta, kritika-mezuak jaso doguz; eta egiari zor, zoriontzeko mezuren bat be heldu jaku. Egia esan, ez dogu behar hori egiten jenteak zorion gaitzan, ez horixe! Guk kulturea maite dogu eta badakigunez, kulturgileek sasoi txarra pasau dabe COVIDa dala-ta. Horregatik, aurten be gogotsu ibili gara jaiak antolatzen.\nAmaitzeko, esan aspaldidanik lana borondatez egiten dogula, udaleko koloreak alde batera itxita. Baina denporea pasau ahala konturatu gara jentearen parte-hartze eta inplikazinoa gero eta urriagoa dala. Herritarrek zein instituzinoek ez dabe behar besteko basbesik emoten. Mesedez, ez ahaztu guk egindako beharra guztiz boluntarioa dala. Gutun honen helburua zuei, herritar eta instituzinoei, gogoeta eginarazotea da.\nEskerrik asko.\nDimako Jai Batzordea", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001563", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago BEGITUren Oporretako Argazki Lehiaketea\nUrtero lez, zuen bidaietako argazkiak irakurle guztiakaz konpartiduten konbidatzen zaituegu. Landetxe batean, persona birentzako astegoien bat dago jokoan!\nGaragarrilaren 1a heldu orduko ipini da martxan urteroko BEGITUren Oporretako Argazki Lehiaketea. Hurrengo hileetan, urri lehenengoaren 25era arte egongo da zabalik helbide elektronikoa Arratia, Zeberio eta Ubideko herritarren oporretako argazkiak jasoteko, hiru gehienez. Argazkiagaz batera non, noz eta nok atara dauan be esan beharko da mezu elektronikoan.\nIrabazlea edo, epaimahaiak holan ebatzi ezkero, irabazleak urri bigarrenean argitaratuko dira eta saria, Euskal Herriko landetxe batean astegoien bat pasatzeko bonua izango da. Epaimahaia BEGITUko erredakzino-taldeak osotuko dau. Argazkiak urri bigarrenean argitaratuko dira, baina BEGITUk batan bat arinago argitaratzeko eskubidea gordeko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001564", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Udan Zeanuriko brigadan lan egiteko behargin bila dabil Udala\nGaragarrilaren 8a izango da udaletxean izena emoteko atzen eguna. Garagarril eta abuzturako da lanpostua, 08:00etatik 12:00etara.\nZeanuriko Udala herriko mantenimentuaz arduratzen dan brigadan laguntzeko langilea topetan dabil, garagarril eta abuzturako. Postua lortzean dauanak goizez egindo dau lana, lau orduz 08:00etatik aurrera. Interesdunek udaletxean bertan emon ahal dabe izena aste honetan zehar, barikuko 14:00ak arte.\nLanpostua lortzeako baldintzak hiru dira: 18 urtetik gorakoa izatea, euskeraren B1 maila izatea eta gidatzeko B baimena aterata eukitea. Hautaketa prozesuan, Zeanuriren inguruko ezagutza izango da Udalak balorauko dauana. Bost galderako proba bat egin eta lau erantzun zuzen emoten dabezanen artean egingo da zozketea. Lau erantzun emoteko gai inor ez bada, hiru beharko dira eta holan hurrengoz hurrengo.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001565", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan hasiko dira San Kristobaleko jaiak\nTxupina bota orduko hasiko da hiru eguneko jaia; txirrindulari lasterketea, lehiaketa gastronomikoak, azkolariak, joko zein jolasak eta Akerbeltz erromeria dagoz programauta.\nBarikuan, hilak 8, botako dabe aurtengo jaietako txupina Igorreko San Kristobal auzoan, 20:00etan. Gero, pintxo-poteoa egin eta jai giroak sankristobal egunera arte iraungo dau, domekararte hain zuzen be. Domekan, mezea eta Julen Mendieta eta Xabier Garcia \"Utxu\"ren azkolari erakustaldia egongo dira baina lehenengo, ekintzaz betetako zapatuaz gozatzeko aukerea izango dabe auzotarrek.\nGaragarrilaren 9 goizean, Arratiako Ziklista Elkarteak antolatutako lasterketea egongo da ikusgai eta gero, paella txapelketarako izena emoteko momentua izango da. Bazkalaurretik Igel Txapelketea be jokatuko da. Paellak aurkeztu eta janda, arrastian zehar tortillak egingo ditue, iluntzean aurkezteko. Bitartean, Tiragoma Txapelketea eta umeentzako bits-jaia egongo dira. Zapatua Akerbeltzen erromeriaren doinu eta jantzakaz amaituko da, 23:30etik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001566", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garagarrilaren 13an Ordiziara egingo dabe urtekerea jubiladuek\nUrtekerara joan ahal izateko, gaur arrastian emon behar da izena Bediako eskolan, 18:00etatik 18:30era.\nBediako Eleizalde Jubilatu eta Pentsionisten alkarteak urtekera bat antolatu dau, Ordiziara (Gipuzkoa) joango dira garagarrilaren 13an. Goierriko herria bisitetako izen emotea gaur, hilak 5, egin behar da eskoletan. Ordu erdiko tartea egongo da horretarako, 18:00etatik 18:30era.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001567", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Europako Off Road Txapelketan lehiatu da Onditz Iturbe astegoienean\nKilometro bertikalean hamaikagarrena eta Up&Down modalidadean zortzigarrena izan da korrikalari igorreztarra La Palman.\nOnditz Iturbe Espainiako bertikaleko txapeldun tituluagaz joan da astegoienean El Pasora (La Palma) eta dominarik irabazi ez badau be, parte hartu dauan lasterketetan bera izan da Espainiar Estaduko korrikalarien artean azkarrena. Garagarrilaren 1ean Kilometro Bertikalean hartu eban parte eta hilaren 3an, Up&Down modalidadean. Iturbek BEGITUri azaldu deutsanez, \"ibilbidearen ezaugarriak dirala eta, abiadura handian tokau da galapan egitea\" eta \"lasterketa azkarrak izan dira biak\".\n\"Lasterketa biak osorik amaitu dodaz eta emaitza aldetik be polito. Esperientzia aberasgarria izan da Europa mailako onenakaz lehiatzea\".\nKilometro Bertikaleko proban, ia bederatzi kilometroko ibilbidean mila metroko desnibela igon behar izan eben lasterkariek. Irabazlea Maude Sui Mathys suitzarra izan zan, 51:41ko denporeagaz. Ostetik, Austriako Andrea Mayr eta Frantziako Christel Dewallek osotu eben podiuma. Iturbe hamaikarren heldu zan helmugara, 55:16ko denporeagaz.\nDomekako proban, 17,6 kilometroko ibilbidean 850 metroko desnibela igon eta gero bajatu ebezan korrikalariek eta Iturbek postu hobea lortu eban, zortzigarrena izan zan igorreztarra 01:21:31ko denporegaz. Lehen postua Sui Mathis suitzarrak errepikatu eban (01:17:30) eta podiuma Errumaniako Monica Madalina Floreak eta Scout Adkin ingelesak osotu eben.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001568", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "BEGITU aldizkariaren ale bi argitaratuko dira udan\nOhikoa danez, hilero ale bi argitaratu beharrean hileroko aldizkaria izatera pasauko da garagarril eta abuztuan.\nBegitu.eus webgunea eta sare sozialek barriz, bere horretan jarraituko dabe bai garagarril bai abuztuan.\nUda sasoia heldu da, eta honegaz batera ondo merezidutako atsedenaldi bat hartzeako garaia. Holan, kursoan zehar hilero aldizkari bi argitaratzetik bakarra egitera pasauko da BEGITU aldizkaria. Hil hasieran urten da 387. aldea eta abuztu hasikeran egongo da irakurgai 388.-a. Hogei urteren ostean, 400.-etik gero eta hurbilago!", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001569", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Badago martxan Zeanuriko jaietako Kartel Lehiaketea\nZeanurikoek parte hartu ahal dabe lehiaketan eta kategoria bi dagoz: 14 urtera artekoa eta nagusiena. \"Zeanuriko Andra Mari jaiek 2022, abuztuaren 13tik 16ra\" testua derrigor agertu behar da.\nHilaren 11ra arte bialdu daitekez lanak helbidera edo paperean udaletxera eroan. Sariak, umeentzako Athletic-eko ekipazino barria eta nagusientzako euskal produktuen otzara bat izango dira. Lan irabazlea jaietako kartelean eta jai-egitarauaren azalean agertuko da eta parte hartutako kartel guztiak ikusgai egongo dira herriko jaietan. Behar irabazlearen egile eskubideak Zeanuriko Udalaren esku geldituko dira eta epaimahaiaren ebatziaren kontra ezin da gor dairik egin.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001570", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bearen ustezko erasotzaileak epailearen urruntze-agindua astebururo hausten dauala salatu dau Andraizeak\nEgoerea salatzeko, \"Bea, zuokaz gagoz!\" lelopean, domekan 19:30ean Dimako plazan mobilizatzeko deia zabaldu dau talde feministeak.\nBihar, garagarrilak 3, barriro eskatuko dabe dimoztarrek Bea eta semearentzako justizia, herriko plazan 19:30ean. Atzen orduko deialdi hau, Andraizea talde feministeak egin dau, atzenaldian Bea eta semearen segurtasunagaitik arduratuta. Izan be, Andraizeako kide batek BEGITUri azaldu deutsonez, ustezko erasotzaileak epailearen aginduak behin eta barriro apurtzen dauz. Gizona Dimara sartzerakoan, Bearengana hurbiltzerakoan edo lokalizazino aparailua kobertura edo bateria barik dagoanean Beak alarma bat jasoten dau eta oin \"astebururo dauka alarmea jo eta jo\". Batez be, \"erasotzailea hur\" alarmea da jasoten dauana azaldu dabe Andraizeako kideek.\nBeste batzuetan, Beak edo bere kontaktu zuzenek dei bat jasoten dabe lokalizazino aparailuen kudeaketea egiten dauan enpresatik, ustezko erasotzailea topau ezin dabelako. Hau bera gertatu da gaur, zapatua, goizaldeko 05:00etan. Eguerdira arte ez dabe lortu gizona topatzea, zazpi orduz egon da desagertuta, eta agertu danean be barriro jo dau Bearen alarmeak.\nAndraizeako kideak salatu dau, arau-hausteen inguruan, \"txarrena, inolako ondoriorik\" ez izatea dala: \"Durango eta Bizkaiko arlo judizialaren funtzionamentua lotsagarria da\". Bearen abogaduak astero bideratzen dauz kexak, baina ez dago ustezko erasotzailearentzako eraginik. Epaileak aprilean abisau eban gizona, ezin ebazala arauak apurtu, kartzelara bueltatzeko mehatxupean. Orduan, alarmeak ez eban aste batzuetan abisurik emon. \"Komilla arteko lasaitasunak\" gizonak baldintzapeko askatasunaren agindua sinatu arte iraun eban. Izan be, egun horretatik astebururo ibili da barriro be arauak hausten.\nHilketa saiakerea\nOin dala urtebete atxilotu eben, andreagaz joiala, auto istripu bat ustez apropos eragin eban gizona, Citruenigon (Nafarroa). Biktimeak, Dimako andra batek, zauri arinak izan ebazan eta gertatutakoa salatu eban. Kartzelara, hilketa saiakerea eta genero indarkeria egotzita sartu eben gizona baina oin, epailea aldatu dala-ta, kalean da ustezko erasotzailea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001571", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Oroitzen hondarrak nota txikietan' emonaldia dakar Kotxepinek\nZapatuan izango da Mikel Etxabururen atzen poema liburuaren errezitaldia, Lemoako Kultur Etxean 20:30ean.\nMikel Etxaburu poeta ondarrutarraren Ahaztu baino lehen, ama (Pamiela) liburuan oinarrituta dago, Oroitzen hondarrak nota txikietan ikuskizuna eta musikea, jantza eta irudiak be batzean ditu. Etxabururen poemei, Nerea Zuloaga abeslari billaroztarrak eta Izaskun del Cerro pianojoleak ipinten deutsie musikea, irudiak barriz, Yera Sanchezenak dira.\nOrdubete inguruko emonaldiak, giro intimoan, zahartzaroa, memoria eta desmemoria, bizitza eta heriotzea hartzean ditu gaitzat. Ama bizitzaren atzen fasean sartzerakoan hasi zan idazten liburua Etxaburu, oin dala lau bat urte, esperantza emoteko kantu bat da. Izan be, ikuskizunak, gai horreen gaineko bizipenak konpartiduteko aukerea emoten dau.\nEtxaburuk beste hiru poema liburu be baditu: Zu zara orain txoria (Elkar, 2011), Hodeiak zapatetan (Susa, 2014) eta Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak (Erein, 2016). Atzen hau izan zan saritua, Blas de Otero-Bilbo Uria nazinoarteko tituloagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001572", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Confluence taldeak kontzertua eskainiko dau Areatzan\nThe Quiet Corner tabernan izango da jazz, blues eta pop doinuak bateratzen dauzan talde bilbotarraren kontzertua, zapatu iluntzean.\nIrrintzi Ibarrolak eta Jorge Grosek osotutako Confluence taldea Areatzako The Quiet Cornerren egongo da garagarrilaren 2an, 21:00etan. Ahots eta gitarrakaz, batzuetan beste musikari batzuen laguntzeagaz be, jazz, blues eta pop doinuak nahasten ditue Ibarrolak sortutako kantetan.\nBikote bilbotarraren musikeak \"gesal eta delta usainekoa, Memphis, Mississippi, San Francisco, Gallarta eta hegoaldeko itsasoetako esentziaduna\" dala azaltzen dabe. \"Abestietan, batzuetan fin beste batzuetan ozen, bandak omentzen dauzan artisten eraginak somatzen dira: Redding, Sun Ra, Waits, Taj Mahal, Dylan, Bruce, Sting, Mingus edo Hiatt langoak\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001573", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaiko Lasto Jasotze Txapelketea jokatuko da zapatuan Diman\nJon Loiola eta Beñat Amade buruz-buru ipiniko dauzan probeaz gain, trontzea, azkorea, ingude jasotzea eta zaku eroatea be egongo dira arrastian.\nGaragarrilaren 2an, arrastiko 18:00etan, Dimako jaien egitarauaren barruan jokatuko da Dimako frontoian Bizkaiko Lasto Jasotze Txapelketea. Bertan, Getxoko Beñat Amade eta Dimako Jon Loiola neurtuko dira. Jose Martin Bustinza \"Tubi\" Bizkaiko Txapeldunak ezin izango dau parte hartu, lesino bat dala-ta. 45 kiloko fardoa minutu bitan nok gehiagotan altxatzean dago erronkea. Markarik onena Tubirena da, 25 jasoaldigaz.\nHorrezaz gain, promozino mailako Bizkaiko Gizonezkoen Trontza Txapelketako bigarren jardunaldia be hartuko dau Dimak egun berean. Hiru bikote neurtuko dira proban: Mikel Agirre eta Unai Osa, Xabat Erleaga eta Jose Arrien, Salva Erleaga eta Oier Ibergallartu.\nJokatuko dan atzen txapelketea Ingude Jasotzearen Open Bizkaia izango da. Bertan, Jon Tobarrak, Oier Ibergallartuk, Valentina Rangelek eta Iraide Gezuragak hartuko dabe parte.\nErakustaldiak\nTxapelketen artean, erakustaldi bi be egongo dira frontoian. Azkora erakustaldia batetik, eta zaku eroate erakustaldia bestetik. Lehenengoan azkolari bik hartuko dabe parte: Xabier Gartzia \"Utxu\" Dimakoa eta Hodei Ezpeleta \"Bihurri\". Zaku eroatea barriz, andren artekoa izango da, Valentina Rangelek eta Iraide Gezuragak egingo dabe lasterketea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001574", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jaietako Kartel Lehiaketea ipini dau martxan Areatzako Jai Batzordeak\nGaragarrilaren 15era arte aurkeztu daitekez kartelak udaletxean, sari bakarra 150 eurokoa izango da.\nAreatzako Jai Batzordeak aurten be antolatu dau jaietako kartel ofiziala ebazteko lehiaketea. Garagarrilaren 15ean, eguerdiko 14:00etan amaituko da bakotxaren kreazinoa udaletxean aurkezteko epea. Kartela formatu digitalean (60/40 zentimetroko formatuan) eta A4an inprimiduta aurkeztu behar da, bertan \"Areatzako Jaiak 2022, abuztuaren 23tik 30era\" testua agertu behar dalarik. Kartelak egiterakoan, edozein teknika erabili daiteke, fisikoa edo digitala.\nKartelok aurkezterakoan, honeekaz batera bakotxaren datuak eroan beharko dira udaletxera zarratutako gutunazal batean: izena eta abizen bi, helbidea eta telefono zenbakia. Egunean bertan, Jai Batzordeko kide bik eta Udaleko kultur arduradunak aukeratuko dabe behin betiko kartel irabazlea. Honek, 150 euroko saria jasoko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001575", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ortu eta balkoietako edertasuna sarituko dau Zeanurik\nZeanuri Loran Txapelketan pisu eta etxeetako balkoiak balorauko ditue eta Ortuen Txapelketan barriz, soloen itxurea eta lanketea.\nOrtuetan egiten dan lana erakusgarri egin eta saritzeko helburuagaz, Zeanuriko Udalak Ortuen Txapelketea ipiniko dau martxan lehenengoz garagarrilean. Abuztuaren 10era bitartean, epaimahaikoak abisau barik pasauko dira herriko ortuak ikusten. Bertan, ongarri natural edo biologikoen erabilpena, lurra ondo jorratuta izatea, soloa era tradizionalean lantzea, landare bariedadea, etxeko hazien erabilpena, garbi-ikuzia eta ortuaren antolamentua balorauko dabez. Andra Mari jaietan egingo dabez publiko irabazleak: 200 euro jasoko dauz lehenak eta 100 bigarrenak.\nBigarren txapelketea, Zeanuri Loranen laugarren edizinoa izango da. Garagarrilaren 15era arte pasauko dira epaimahaiko kideak herriko pisu eta etxeetako balkoi eta sarrerak ikusten. Kasu honetan zainketa eta mantenimentua, originaltasuna, lorakaz egindako konposizinoak, bariedade, kalidade eta loreen iraunkortasuna eta espazioen zein elementu osagarrien egoerea eukiko dabez kontuan. Pisu eta etxeko balkoi politenek 200 euroko sari bana eukiko dabe. Bigarren sari bat be egongo da kategoria bakotxean, 100 eurokoa.\nArgazki lehiaketea\nAurtengoan, Argazki Lehiaketea be egongo da, 2023ko herri-egutegia betetzeko. Izan be, bertan ipiniko ditue hamabi argazi onenak. Horreetako egile bakotxak 100 euroko saria be jasoko dau. Argazkiok abenduaren 1era arte jasoko dira helbidean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001576", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Auzoetako jaiak astegoienean\nLemoako Elorriagan eta Zeanuriko Undurragan sanpedroak ospatuko ditue, Areatzako Ospitalosten barriz, santomasak.\nGaur, hilak 29, da San Pedro eguna eta hasi dabez jaiak Zeanuriko Undurraga auzoan. Mezea eta barauskarria izan dabez goizean baina astegoienean be jarraituko dau jaiak. Zapatuan, garagarrilak 2, goizean goizetik hasiko da jaia, 08:00etako kalejireagaz. Gero, Txatonean poteoa eta auzo bazkaria egingo dabe eta ostean, Eingo taldeak ipiniko dau musikea. Arrastian, igel jaurtiketara jokatu eta txitxi-burduntzia jateko aukerea be izango dabe. Domekan Tortilla Txapelketan parte hartuko dabe auzotarrek eta arrastian Bolo Txapelketea jokatu bitartean, umeentzako jolasak egongo dira. Ospakizunei amaierea emoteko, txokolatea eta zozketea egongo dira.\nLemoako Elorriaga auzoan zapatuan ospatuko dabez sanpedroak, txosnea eta trikitilariak egongo dira. Horrezaz gain, egun osoko egitaraua antolatu dau Elorriako Jai Batzordeak, 12:00etako mezeagaz hasi eta iluntzera arte. 13:00etan luntxa jan eta jarraian, herri kirolak egongo dira. 14:00etan barriz, Igel Txapelketea egongo da. Bazkalostean ostera, Mus Txapelketea hasiko da 17:30ean eta boloena 19:00etan. Amaitzeko, Elorriagan be txitxi-burduntzia egingo dabe 20:00etan.\nEgun berean, gargarrilaren 2an, santomasak ospatuko dira Areatzako Ospitaloste auzoan. Eguerdian, mezea egongo da ermitan, 12:00etan. Iluntzean barriz, parrilladea egongo da afaltzeko, 20:00etatik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001577", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Bidaia liluragarria' ipuin kontaketea egongo da gaur Lemoan\nKotxepin Kultur Etxean izango da aniztasun, bardintasun eta ekologiaren aldeko ipuin kontaketea, 18:30ean.\nPasau dan urteko urrietan Kotxepinen egon ziran Antton Aranburu eta Lore Ibarguren Lemoara bueltauko dira gaur, hilak 29, ipuin kontaketa desbardin bategaz. Oingoan, Bidaia liluragarria izango da lau eta zortzi urte bitarteko umeentzako kontauko daben istorioa.\nIkuskizun honetan, Perli eta Koxkolok bidaia bat egitera konbidauko ditue umeak. Musika eta jantzen laguntzeagaz, familia giroan ondo pasetako aniztasunaren, bardintasunaren eta ekologiaren aldeko bidaia izango da. Lurrean hasi eta ilargira be helduko dan bidaian, munduko txoko eta lagun bitxiak ezetuko ditue Perli, Koxkolo eta umeek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001578", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan botako dabe jaietako txupina Arantzazun\nTxupin aurretik, San Pedro eguna ospatuteko mezea, herri kopaua eta Arratiako Musika Eskolako ikasleen emonaldiak egongo dira gaur.\nAstegoienean ospatuko dira Arantzazun aurtengo sanpedroak. Hasteko, gaur bertan, 13:00etan mezea, 14:30ean herri kopaua eta 17:00etatik aurrera Musika Eskolako ikasleen emonaldia egongo dira. Baina jaien egitarau ofiziala barikuan hasiko da, garagarrilaren 1ean hain zuzen be. Hiru egunez ospatu ditue herriko jaiak, ekintza aukera ugarigaz: jantzak, kontzertuak, elektrotxarangea, erromeria, lehiaketa gastronomikoak, jokoak, kirola eta umeentzako jolasak besteak beste.\nEgitaraua\nGaragarrilak 1, barikua\n19:00, txupina\n19:30, Larrain eta plaza jantzak\n22:00, kontzertuak: Belarrasa eta Kristonak\nOstean, Sakatu elektrotxarangea\nGargarrilak 2, zapatua\n10:00, Paella eta Tortilla Lehiaketarako mahaien banaketea\n12:00, Txubelaso eta Futbolin Txapelketak Herriko tabernan\n14:00, paella eta tortillen aurkezpena\n17:30, Txinga Txapelketea\n18:00, Mus (Montero) eta Briska (Herriko) Txapelketak\n19:00, playback-a\n21:30, Basajaun taldeagaz erromeria eta pijama gaua\nGaragarrilak 3, domekea\n11:30, umeen eskupelota partiduak\n13:00, nagusien eskupelota partiduak\n16:30, bits jaia\n17:30, Txomin eta Txistuman deskontzertuan ikuskizuna\n18:30, bingo solidarioa\n19:15, txokolatea", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001579", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar amaituko da Zeanuriko Mugetatik ibilaldira joateko izen emotea\nGaragarrilaren 23an eta 24an izango da Zeanuri inguratuko dauan ibilaldia, parte hartzaileek Arrabako aterpean pasauko dabe gaua.\nUdalaren eta Kultur Batzordearen laguntzeagaz, Joko Alaik barriro antolatu dau Zeanuriko Mugetatik, herria inguratzen dauan egun biko ibilaldia. Garagarrilaren 23an, 08:00retan urtengo dira Zeanuritik eta 25 kilometro inguru ibili ostean, Arrabako aterpean afaldu eta egingo dabe lo. Hurrengo egunean, armozau eta beste 25 kilometro egingo ditue beste aldetik.\nIzena emoteko atzen eguna bagilaren 30a da, hau udaletxean emon daiteke, edo Gorka Peredagaz berba eginda. Arrabako aterpean afariak, ohiak eta armozuak 25 euroko prezioa dauka eta domekako bazkariak barriz, 20 euroko prezioa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001580", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimako Bertso Eskoleak botako dau sanpedroetako txupina\nEguaztenean, 18:30ean txupina bota eta bost egunez luzatuko da jai giroa Diman, domekara arte.\nBihar, bagilak 29, hasiko dira aurtengo Dimako jaiak, sanpedroak. Txupina arrastiko 18:00etan izango da baina aurretik, mezea eta jubiladuen bazkaria ospatuko dira egun berean. Gero, bost eguneko egitaraua dago antolatuta: kontzertuak, erromeriak, herri kirolak, lehiaketa gastronomikoak, bertsolariak eta emonaldi ugarigaz gozatuteko aukerea izango dabe gargarrilaren 3ra arte.\nEgitaraua\nBagilak 29, eguaztena\n12:00, mezea\n13:30, 85 urte egin dabezanei omenaldia\n14:00, jubiladuen bazkaria\n18:00, txupina\n19:00, Matraka Culinary Center musika emonaldia\nArgazki erakusketea egunean zehar.\nBagilak 30, eguena\n17:00, tortillak\n20:00, Jaietako VII. Pelota Txapelketako finalak\n22:30, Elizagoien ahizpak erromeria\nGaragarrilak 1, barikua\n17:00, Euskaraz jolasten Panpotx Kultur Elkartea\n22:00, Neonak taldearen kontzertua\n00:30, Urrats taldearen erromeria\nGaragarrilak 2, zapatua\n12:00, Gazte Barri Dantza Taldearen emonaldia\n18:00, Bizkaiko Lasto Jasotze Txapelketea, Bizkaiko promozino mailako Trontza Txapelketako bigarren jardunaldia eta azkora erakustaldia\n20:00, Andraizeak egindako taloak\n22:00, Liher taldearen kontzertua\n00:00, Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia\n01:00, DJ Bull\nGaragarrilak 3, domekea\n10:00, Arimatik eskuetara Dimako andren artelanak\n18:00, bertso-saio musikatua eta Argazki Lehiaketearen sari banaketea\n20:00, Zanguango antzerki taldearen Bestaldean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001581", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mediku barik egongo dira zeberioztarrak udan\nMediku faltea salatzeko, eguaztenean 19:30ean udaletxe aurrean mobilizatzeko deia zabaldu dau EH Bilduk.\nZeberioko EH Bilduk salatu dauanez, garagarrilean eta abuztuan ez da medikurik egongo Zeberion. Osasun zerbitzu bakarra, erizaintza izango da. Egoera hau salatu eta \"Osakidetzaren desegitearen aurka\" egiteko, bagilaren 29an alkarretaratze bat antolatu dau alderdiak udaletxe aurrean, 19:30ean.\nOsasun Sailak, Lehen Mailako Arretako zentro guztietan medikuen presentzia bermatzea ezinezkotzat jo dauala adierazo dau Zeberioko Udalak. Zeberio izango da ebatzi horrek eragiten dauan udalerrietako bat. Beraz, medikuaren hitzorduak Ugaon egingo dira. Horretarako, taxi zerbitzua doban eskaini dau Udalak, astelehenetik barikura, 08:00etatik 14:00etara. 607 907 685 da taxiaren telefonoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001582", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Udako argazki lehiaketea antolatu dau Pantailak Euskaraz ekimenak\nPantailak Euskaraz-en kamisetea jantzita, oporretako argazkiak sareetara igoten dabezanen artean hainbat sari zozketauko ditue uda amaitzerakoan.\nPantailak Euskaraz ekimenak Disney+, Netflix, Youtube eta zinemetan euskerazko edukiak buztartzen dauz eta udarako, ekimen parte-hartzaile bat ipini dau martxan: argazki lehiaketea. Abuztuaren 31ra arte, alkartearen kamisetea jantzita oporretako argazkiak Twitter, Facebook eta Instagramen argitaratzera animau da jentea.\nArgazkiagaz batera, @pantailakeus eta @pantailakeuskaraz aitatu eta #pantailakeuskaraz traola idatzita egongo da zozketan parte hartzeako aukerea. Zozketako sarien artean Tinko Euskara Elkarteak emondako euskeraz konfigurautako telefono mobikor bat, Elkarren 50 euroko kultur-bonoa eta Garena Txakolinaren kutxa bat egongo dira, baina beste opari sorpresa asko be egongo dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001583", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hitzarmen duin baten aldeko mobilizazinoak hasi dabez Cementos Lemonan\nLan orduetatik kanpo alkarreratu ziran astelehenean, baina beharrezkoa izan ezkero, lan-ixteak egiteko prest agertu dira langileak.\nCementos Lemonako lan hitzarmena 2021 urtea amaitu orduko indargabetu zan eta, LABeko ordezkariek adierazo dabenez, enpresak eta langileek atzen batzarretan ez dabe hau hobetzeko akordiorik lortu. Holan, langileek \"mobilizazino dinamika bat\" ipini dabe martxan. Astelehenean goizeko 07:00retan batu ziran \"Cementos Lemona burrukan, hitzarmen duina orain!\" pankartearen atzean, LAB eta ELA langileen sindikatuetako sinadurakaz.\nMobilizazino zikloa \"lehenik lan orduetatik kanpo\" hasiko dabela adierazo daben arren, \"blokeo egoera honen aurrean\" lana gelditzeko prest be agertu dira. Hitzarmen barria sinatzekotan, euren lanpostuen segurtasuna mantentzea eta enpresearen zuzendaritezak malgutasun gehiagorik ez izatea eskatuko dabe. Izan be, kezkatuta agertu dira atzen urteetan langileen kopurua gitxitu dalako eta langileen esanetan, enpreseak \"gaur egungo plantillea gehiegizkotzat joten\" daualako. Holan, langileek euren \"enpleguaren defensan atzerapausurik ez\" dabela onartuko adierazo dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001584", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arrastian be \"Herrian jolasean\" egongo dira umeak Igorren\nUdaleku irekiak iraun bitartean, arrastiro egongo dira ekintza desbardinak Zaztaparrakek antolatutako egitarau bereziagaz.\nGaur hasi dira Zaztaparrak Asti Taldeak antolatutako udalekuak Igorren. Goizez, Garbeko landa beteko dabe umeek garagarrilaren 29ra arte bertan, herritik edo urtekeretan ekintza ugari egiteko. Baina aurtengoan, arrastiro be egongo da zer egin, Zaztaparrakek 'Herrian jolasean' egitarau berezia prestatu dau-ta. Holan, udalekuak dagozan arrastietan be egongo dira gaztetxoentzako hainbat ekintza, 17:30etik 20:00etara.\nAstelehen eta eguaztenetan, herria esploratzeko urtekerak egingo ditue. 17:30ean udalekuetako landan geratuta, gehienez be 25 persona joango dira Igorreko txoko desbardinak ezetutera. Parte hartzeako, umeen gurasoek baimen bat sinatu beharko dabe egunean bertan.\nMartitzen eta eguenetan ostera, landan bertan egongo dira olgetan. Arrasti bakotxean, hezitzaileek material eta jolas ugari proposatuko dabez baina azpimarratu dabe, umeak ez dirala euren ardurapean egongo.\nBarikuan barriz, Igorreko parkeak bisitauko dabez \"Karrofest\"-ean. Musikeak lagunduta, jai giroan mobiduko dira herritik eta jolas ugari egongo dira barikuro.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001585", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "60 arratiar baino gehiagok argiztauko dabe Haltzamendi\nPirinioetako tontorrak argiztauta, Katalunia eta Euskal Herriaren autodeterminazino eskubidea aldarrikatu gura dau Gure Eskuk zapatuan.\nArratiako Gure Esku taldearen arabera, momentuz hirurogei arratiar baino gehiago alkartuko dira garagarrilaren 2ko astegoienean Ipar Euskal Herrian, Pirinioetako Bidea ekimenean parte hartu eta Katalunia eta Euskal Herriaren autodeterminazino eskubidea aldarrikatzeko. Arratiarrek, Bidarrai (Behenafarroa) herritik hur dagoan Haltzamendi (813 m) mendiaren tontorra argiztatuko dabe. Horretarako, inguruko herrietako kanpinetan hartuko dabe ostatu eta bertan alkartuko dira danak batera Haltzamendi igoteko. Garagarrilaren 2an, 17:30ean Ortzaizen alkartuko dira eleizaren ondoan dagoan frontoian alkarregaz igoteko. Gaueko 21:00etan tontorrean egon behar da prest.\n\"Ekimen erraldoi eta hunkigarri honetara, arratiarrok ilusinoz beteta goaz. Katalunia eta Euskal Herria libre eta burujabe gura doguz herritarrok gure etorkizuna erabagiteko, eta herritarron borondatea entzun eta errespetau daiten eskatuteko\".\nGau horretan, Katalunia eta Euskal Herriko herritarrek 300 gailurretik gora argiztatuko dabez Pirinio osoan zehar. Farol eta linternakaz, Kantauri itsasotik Mediterraneoraino helduko dan argi-lerro bat osatuteko. Argiok 22:00etan izetuko dabez eta argitasuna 40 kilometroko distantziara heltzea espero da. Izan be, indar handiko farol berezi bat egongo da tontor bakotxean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001586", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "San Fermin Torneoko finala jokatuko dau Amaia Aldaik\nAne Mendiburugaz batera, Tafallan Miren Larrarte eta Itxaso Erasunen kontra 22-7 irabazita lortu dau pasea dimoztarrak.\nDomekan jokatu da Tafallako Ereta pelotalekuan andrazkoen San Fermin Torneoko lehenengo finalaurreko partidua. Bertan, Aldai eta Mendiburu, Larrarte eta Erasunen aurka neurtu dira. Dimako pelotariak aurreko koadroetan egindako joko biziak ebatzi dau barriro be emaitza, 22-7 Aldai eta Mendibururen alde. Holan, garagarrilaren 9an Labriten jokatuko dan finalean parte hartu ahalko dau bikoteak.\nGaraipenerako, erabakigarria izan da Aldaik aurrekaldean egindako jokoa. Larrarteren pelotakadei erantzunda, aurkariak alde batera eta bestera mobidu dauz, Mendiburuk atzeko pelotakadei eutsi bitartean. Erremateak bakarrik ez, oingoan sakeakaz be harritu dau Aldaik eta bederatzigarren koadrotik erantzun behar izan dabe aurkariek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001587", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hizkuntzaz aldatzeko gaitasuna ikertzeko parte hartzaile bila dabil Iraia Flores\nEuskeraz eta gazteleraz dabizan elebidunen hizkuntza erabilerea dabil ikertzen Flores doktoretzan eta memoria zein hizkeran eragiten daben gaixotasun bako helduak behar dauz ikerketarako.\nIraia Flores igorreztarrak Zientzia Kognitiboa ikasi eta honen inguruko doktoretza dabil egiten Universitat Oberta de Catalunyan. Bere doktoretzan hizkuntzaz aldatuteko gaitasuna dabil ikertzen, konkretuki euskeraz eta gazteleraz dabizan elebidunen hizkuntza erabilerearen gainean. Galdakaoko Hospitalean hizkera eta memorian eragiten daben gaixotasunak dabezan pazienteakaz dabil lanean baina parte hartzaile \"osasuntsuak\" behar dauz datuak alderatu ahal izateko.\nParte hartu gura izan ezkero, deitu edo idatzi 697 488 332 telefonora.\nHolan, Flores ikerketan parte hartzeako boluntario arratiarren bila dabil oin. 20 eta 80 urte bitarteko personen bila dabil, txikitatik bai euskeraz bai gazteleraz moldatzen diranak eta hizkera zein memorian eragiten daben gaixotasun bakoak. Hurrengo lau edo bost hileetan egongo da Flores ikerketarako saioak antolatzen.\nEsperimentuak banaka egingo dauz, 45 minutu inguruko saioetan. Batetik, lehen hamabost minutuetan berak aukeratutako istorio edo ipuin bat kontau beharko dau parte hartzaileak, euskeraz eta gazteleraz. Honen ostean, Floresek argazki batzuk erakutsi eta ozenki izendatu beharko dauz parte hartzaileak. Saioetan, ahotsa grabauko da ikerketarako, baina norberaren datu personalak ez dira inon argitaratuko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001588", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lau t'erdiko San Fermin Torneoko final-laurdenetako bat jokatuko da Zeanurin\nDomeka arrastian, Urrutikoetxea gaur gauean Zaldibarren irabazten dauanaren kontra lehiatuko da, Jaka edo Peña II.\nPelota eguna izango da domekea, hilak 26, Zeanuriko Ibarreta pelotalekuan. Arrastiko 17:00etatik aurrera partidu bi jokatuko dira. Lehenengoa binakakoa eta bigarrena lau t'erdiko San Fermin Torneoaren final-laurdenetako bat.\nZeanuriztarrek udaletxean lortu ahal dabez partiduetarako sarrerak 20 eurotan. Zeaunurikoak ez direnek barriz, Baikoren webgunean.\nHasteko, Artola eta Aranguren, Alberdi II eta Imazen kontra lehiatuko dira 17:00etan. Hau amaitu orduko jokatuko da San Fermin Torneoko bigarren final laurdena. Bertan Urrutikoetxea Jaka edo Peña II-ren aurka lehiatuko da. Gaur gauean ebatziko da Zaldibarren nor izango dan Urrutikoetxearen aurkaria, emaitzaren arabera.\nLau t'erdiko San Fermin Torneoko beste final-laurdenak honako honeek dira: bihar jokatuko dan Ezkurdia-Elezkano II, hilaren 29ko Altuna III-P. Etxebarria eta garagarrilaren 1eko Laso-Artola.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001589", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Emakumezkoen I. Larruzko Paleta Txapelketea jokatuko da bihar\nAreatzako frontoian, partidu bi jokatuko dira 17:30etik aurrera. Lehenengo lagun artekoa eta 1. mailako finala gero.\nBagilaren 25ean jokatuko da Areatzan Emakumezkoen I. Larruzko Paleta Txapelketea udal pelotalekuan, 17:30ean. Lehenengo partidua lagun artekoa izango da, Orozkoko Olgetan taldekoak izango dira bikote biak: Canales eta Ugarriza, Zaballa eta Zulaikaren aurka. Honeek amaituta jokatuko da 1. mailako narruzko paletako finala. Orozkoko Olgetan taldeko Saez eta Zulaika Sopelako Kurene taldeko Ouro eta Iturberen kontra neurtuko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001590", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Harry Bird-ek kontzertua eskainiko dau Artean\nZapatuan izango da bakarlariaren indie-folk kontzertua, Herriko Bentan 19:00etan.\nHarry Bird Glasgowko (Eskozia) kantari, musikari, konpositore eta aktoreak indie-folk eskoziarraren doinuak ekarriko dauz Arteko Herriko Bentara bagilaren 25ean, 19:00etan. 2020ko martiaren 27tik dago atzeratuta emonaldia, baina ordutik, itxialdiak, mobiduteko murrizketek eta Brexit-ak be Birden bidaia eragotzi dabe. Urte biren ostean, kontzertua jotzeko \"zelango gogoak!\" daukazan adierazo dau sare sozialetan.\nBirdek kontzertu ugari emoten dauz, bai Europan bai kanpoan, bakarlari edo Harry Bird and the Rubber Wellies taldeko kide lez. Bere lanetan pentsamendu original, entretenigarri eta probokatzailea erakusten dau eta ikuskizun ikusgarriak prometidu. Oin arte, bost album argitaratu dauz: Long way to be free (2009), The bones on black (2012), Kettle of Silver (2013), Bricks and Feathers (2015) eta Blue Angels (2020).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001591", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Abuztuaren amaierara arte luzatuko dira Astuiko errekatxoko lanak\nUriolak saihesteko obrak dirala eta, Astuibekoa kaletik desbideratu da Areatzara doan errepidea.\nAstuiko errekatxoak askotan egin dau gainezka atzenaldian. Hori dala-ta, obrak hasi ditue urbidea naturalizau eta uriolak prebeniduteko. Lanen eraginez, Areatzara doan errepidea ebagita dago eta Astuibekoa kaletik desbideratu da trafikoa. Arroari sakonera emoteko eta kamino azpitik doazan ur hornidura, saneamendua, gas hodi eta telekomunikazino kableak mobiduteko lanak abuztu amaierara arte irautea espero da.\nEuriteak diranean puntu horretan errekatxoak gainezka egiten dauala ikusita, Udalak Ura Uraren Euskal Agentziara jo eban, konponbide bila. \"Hor, Z bat bezela egiten dau errekatxoak. Eta harriak eta ur asko ekarten dauanean, zarratu be egiten da uraren bidea eta gero gainezka egin eta etxe batzuetan be sartzean da\" azaldu deutso begituri Alberto Intxaurraga Arteako alkateak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001592", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "San Juan suek argiztauko dabe gaurko gaua\nTradizinoari eutsiz, zapoak eta sugeak erre eta artoak eta gariak gordeko dabez herri guztietan udako solstizioa ospatuteko.\nArantzazun, 18:00etan hasiko dira gaueko sua elikatzeko egurra batzean. Gero, 21:30ean izetuko da sua eta sardina zein saiheski errea zerbitzauko da herritarren artean.\nAreatzan 20:00etan izango da Zubizarran San Juan sua izetuteko momentua eta hemen be egongo dira sardinak. Suaren aurretik, 18:30ean Arratiako Musika Eskolako ikasleen musika emonaldia egongo da eskolako aterpean.\nArtean, Santamañen izango da ospakizuna 20:00etatik aurrera. Sua eta sardina janagaz emongo jako ondo etorria udari.\nBedian jaiak hasiko dira gaur, San Juan bezperan. Gauerdian izetuko da sua, Jokaldiren kontzertuaren eta Jauziri taldearen jantzen ostean, kalejiran egingo dabe surainoko bidea bediaztarrek.\nDiman, \"Sua izetu, etxeko traste zahar guztiak erre eta txitxiburduntzia egingo\" dabe frontoi handiaren alboan, 20:30etik aurrera.\nIgorren, urtero lez San Juan auzoan izango da ospakizuna. 19:30etako txupinagaz hasiko da jai giroa. Bilbao anaien trikitixek ipiniko dabe musikea, sardinek beteko dabez tripak eta zelan ez, suak emongo dau argitasuna.\nLemoan ostera, Kotxepin Kultur Etxe osteko landan izango da San Juan sua eta parrilladea, 21:00etatik aurrera. Baina arrastian, 19:00etan, umeentzako ekintzak egongo dira Atxetako arkupeetan.\nUbiden be, San Juan bezperan hasten dira herriko jaiak. 22:00etan sua izetu aurretik, jaiei hasikerea emoteko arbolea altxauko da udaletxe aurrean, 19:00etan. Gero, beste hiru jai egun izango ditue aurretik Sanjuanak ospatzeko.\nZeanurin barriz, Altzuaga auzoko jaiak hasiko dira gaur eta bertan izetuko da sua. 15:00etan txupina bota ostean 21:00etan hasiko da gaueko jaia. Suaren berotasunean trikitixa doinuak entzun eta sardinak, txarri giharra eta txokolatea egongo dira jateko.\nZeberion ostera Arkulanda auzoan, Mosondon, izango da ospakizuna 21:30etik aurrera. Bertan sua izetu eta parrilladea, txokolatea eta edana egongo dira, su ikuskizunagaz batera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001593", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Proiektuan parte hartzeako gida bat argitaratu dau Basoak\nBildosolako defendatzaileen etxeak, ekonomikoki laguntzeko, auzolan eta txandetan parte hartzeako edo bertan militatzeko jarraibideak emon dauz.\n\"Defendatzaile eta aktibisten komunidade solidarioa, amesten dogun bizitza konspiratzeko, gozatzeko eta biziten hasteko espazio askatua\" dan Basoak dokumentu bat argitaratu dau, non proiektuaren parte izateko modu desbardinak azaltzen diran. Hasteko, proiektuaren informazinoa jasoteko bideak argitu dabez: 'Basoa info' Telegrama, posta eta webgune zein sare sozialak. Gero, \"denporea partekatzeko\" eta ekonomikoki laguntzeko zer egin azaldu dabe.\nModu aktiboan parte hartu gura ezkero, hiru bide emon dabez Basoatik. Batetik, txandetan gitxienez urtean behin parte hartzera animau dabe. Besteak beste, ekintzak antolatzen diran asteburuetan otordu, afari eta garbiketetan parte hartzeako bidea da hau eta 'Denok gara Basoa' Telegramen bitartez antolatzen dira txandok. Bestetik, hilean behin egiten diran auzolanetan parte hartzeako deia be zabaldu dabe. Horretarako, helbidera idaztea gomendau dabe. Amaitzeko, asanblara eta bertako batzordeetara batzera be animau dabe jentea. Hurrengo asanblada irekiak garagarrilaren 17an, abuztuaren 28an, urri lehenengoaren 16an, urri bigarrenaren 16an, zemendiaren 27an eta abenduaren 18an izango dira.\nAzken aukerea Basoa proiektua ekonomikoki babestea da, bazkide izanda edo ekarpen bereziak eginda. Bazkide egiteko, basoa.eus webgunean dagoan galdetegia bete edo bertako dokumentua inprimidu, bete eta Basoara eroan daiteke. Holan, hamar euroko hileroko ekarpena proposatu dabe, baina posible da gehiago edo gitxiago be emotea. Beste alde batetik, ES71 1550 0001 2000 0928 7624 kontura egin daitekez ekarpen ekonomikoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001594", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur hasiko dira jaiak Bedian\n20:00etan txupina bota ostean, Jokaldiren kontzertua, jantzak eta kalejirea egongo dira San Juan bezperako sua izetu aurretik.\nUrte biko geldialdiaren ostean gaur, hilak 23, hasita lau eguneko jaiak izango dabez aurretik Bedian. San Juan suaren, musikearen, janaren, jantzen, umeentzako jolasen, kale ikuskizunen, karta txapelketen eta autoen erakusketen inguruan batuko dira bediaztarrak eta inguruko herrietakoak jai giroan.\nEgitaraua\nBagilak 23, eguena\n20:00etan, jaien hasikerako txupina, trikitixeagaz alaituta eta sardinak.\n20:30ean, Jokaldi.\n22:00etan, Jauziri jantza taldea.\n24:00etan, suaren lekuraino kalejirea trikitixeagaz alaituta.\n24:00etan, San Juan sua.\nBagilak 24, barikua\n11:00etan, meza nagusia.\n12:00etatik 13:30era, umeentzako puzgarriak.\n17:00etatik 19:30era, umeentzako puzgarriak eta bitsa.\n18:30ean, Tortilla Lehiaketarako izen emotea.\n20:00etan, tortillak aurkeztuteko unea.\n21:00etan, herri afaria.\n23:00etan, Akerbeltz taldea.\nBagilak 25, zapatua\n12:00etan, XIII. Paella Lehiaketarako izen emotea.\n14:00etan, paellak aurkezteko unea.\n17:00etan, Mus Txapelketea Batzokiak antolatuta.\n17:00etan, bazkalosteko bingoa eta umeentzako tailerrak.\n18:00etan, XXXIV. Briska Txapelketea (bikotekide bat behintzat Bediakoa).\n22:00etan, Oxabi eta DJ Markelin.\n02:30ean eta 05:00etan, autobusa Arratia, Galdakao eta Zornotzara.\nBagilak 26, domekea\n12:00etan, VI. antxinako autoen eta motorren erakusketea.\n12:00etan, pintxo potea txosnatan.\n15:00etan, IV. Bediako Slalom-a Club Automovilístico Bizkaiak antolatuta San Lorenzo poligonoan.\n18:30ean, Tio Teronen Semeak.\n20:00etan, Roberto Urrutia eta bere mariachia.\n21:00etan, txokolatea eta jaien amaierako txupina.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001595", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arbolea plazan altxauta hasiko dira jaiak Ubiden\nSan Juan bezperan hasi eta domekan amaituko dira jaiak. Musikea, antzerkiak, herri kirolak eta herri afaria izango dabez bost egunez.\nTradizinoari eutsiz, bagilaren 23an arbolea batu eta Ubideko plazan altxauko dabe herritarrek jaiei hasikerea emoteko. Gero, San Juan bezperako sua be izetuko da jaietako lehen egunean, hurrengo egunetarako egitarauari hasikerea emon aurretik. Bagilaren 26ra arte iraungo dau jai giroak txaranga, erromeria, DJ eta musika taldeen eskutik. Tartean jana, azkora desafioa, playbacka, antzerkiak eta umeentzako jolasak be egongo dira besteak beste.\nEgitaraua:\nBagilak 23, eguena\n17:00, arbolearen bila\n19:00, arbolea altxau\n22:00, San Juan sua\nBagilak 24, barikua\n13:00, kopaua\n18:00, azkora desafioa: Luis Polanco eta Asier Armentia\n19:00, Sutan txarangea\n21:00, playback-a\n23:00, Feos Pero Majos taldearen kontzertua\nBagilak 25, zapatua\n12:30, Kalean otso, etxean uso umeentzako ikuskizuna\n18:00, Legea gu gara antzerkia\n21:30, herri afaria mozorrotuta\n23:30, Zirkinik Bez erromeria eta DJ Pinttatzen\nBagilak 26, domekea\n10:00, puzgarriak\n13:00, bits jaia\n18:00, pelota partidua. Imanol Agirre eta Jon Uriarte vs. Jagoba Bengoa eta Ander Sevilla\n20:00, Ilargiak talde akustikoa\n20:30, parrilladea\n22:00, atzen traka", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001596", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'La energía de los pueblos' dokumentala proiektauko da gaur Basoan\nMexiko eta Guatemalako komunidadeek abiatutako autogestino energetikoaren gaineko proiektuak ezetuteaz gain, ONERGIA kooperatibako Sofia Pachecogaz solasaldia egiteko aukerea egongo da.\nGaur, hilak 22, La energía de los pueblos -Herrien energia- La Sandia Digitalek ekoiztutako dokumentala proiektauko da Basoa defendatzaileen etxean, 19:00etan. Bertan, Mexiko eta Guatemalako hiru komunidadek megaproiektu energetikoei aurre egin eta euren energia elektriko propioa ekoizteko apustua kontatzen da. Lan horretan laguntzen ibili izan da ONERGIA kooperatibea eta euren kidetako bat egongo da Basoan, Sofia Pacheco.\nKomunidadeetako kideen eta euren bidelagun izan diran kooperatibetako kideekaz egindako alkarrizketen bidez eredu energetiko justu, herrikoi eta jasangarriak ezetu ahalko dauz ikusleak. Beste alde batetik, pribatizazino eta megaproiektuetan oinarritzen dan sistemeari aurre egiten lagundu deutseen esperientzia eta hausnarketak azaltzen dira, energia jaubetza kolektiboa eta eskubidea dala oinarri hartuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001597", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoa eta Zeberioko Batzokietan Errusiaren alde egindako pintaketak salatu dauz EAJk\nGaur goizaldean agertu dira Bizkaiko Batzoki desbardinetan Errusiak gerran erabilten dauan 'Z' letrea eta igitai eta mailuaren sinboloak.\nEAJren Bizkaiko ejekutibeak salatu dauz atzen gauean hainbat Batzokitan agertu diran Errusiaren aldeko pintaketak. Larrabetzu, Lezama, Lemoa eta Zeberioko Batzokietako sarreretan egin ditue ezezagunek sinbolo bi. Batetik, Errusiak Ukrainan identifikazino sinbolo lez erabiltzen dauan 'Z' letrea. Bestetik, komunismoaren sinboloa dan igitai eta mailua.\nBizkai Buru Batzarren ustez, \"Ukrainatik Euskadira heldu diran errefujiaduen oinarrizko eskubideen eta giza duintasunaren aurka\" egiten daben ekintzak dira, \"zarpail, bandaliko eta justifikazino bakoak\". Horrezaz gain, gehitu dabe \"gitxiengo batek\" egindako jarduerek ezin dabela ezabatu \"gizartearen gehiengo nagusiak gerra arbuiatzen dauala\". Amaitzeko, ulertezina dala dinoe, \"Putinek ekarri dauan gerrea\" babestea eta \"pintadakaz biktimak barriro biktimizau gura izatea\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001598", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Saiatuena eta Mendatea sariak jaso dauz Xabier Cerrok Eibarren\nDomekan jokatu dan San Juan Sari Nagusia lasterketako junior mailan irabazi dauz sariok Murias Arratiako txirrindulariak.\nDomekan lehiatu zan Eibarren San Juan Sari Nagusiaren 86. edizinoa eta bertan egon zan Murias Arratia taldea be. Arratiarrek podiumean lekurik lortu ez arren, Xabier Cerro txirrindulari gazteak kopa bi ekarri ebazan etxera, Saiatuarena eta Mendatea.\nSailkapen orokorrean hemeretzigarrena izan zan Cerro, irabazlea baino 39 segundo beranduago bakarrik heldu zan. Halanda be, lasterketa osoan izandako jarrerea dala-ta, Saiatuena saria jaso eban. Kopa hau lasterketako burrukalarienari emoten jako, lasterketan izandako protagonismoagatik. Hori bakarrik ez, Azkarate eta Calvario mendi portuetan azkarrena izateagatik be jaso eban bigarren kopa bat, Mendatea saria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001599", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Alkarte eta establezimentuak Euskaraldian arigune izatera animau dauz Zeberioko Udalak\nUdagoienean egingo dan Euskaraldiaren hirugarren edizinoan ariguneen rola indartu gura dabe antolatzaileek, era guztietako entidadeetan euskerearen erabilerea bermatzeko.\n\"Hitzez ekiteko garaia\" lelopean egingo da aurtengo Euskaraldia, zemendiaren 18tik abenduaren 2ra. Hirugarren edizino honetan euskerearentzako ariguneak areagotu gura dauz Euskaraldiak, eta Zeberioko Udala be batu da ekimenera. Holan, Zeberioko alkarte, establezimentu eta entidadeak arigune lez izena emotera animau dauz Udalak. Euskaraldiaren webgunean emon daiteke izena, edo aurreko urtean arigune izan diranek euren datuak eguneratu ahal izango dabez.\nAriguneak Euskaraldian euskerearen erabilerea bermatuko daben alkarte, denda, enpresa eta bestelako egoitzadun erakundeak izango dira. Beraz, arigune lez izena emoteko baldintza bakarra dago; egoitzan uneoro egon behar da euskaldun bat bezero eta herritarrei arreta emoteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001600", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeialde Turismok bisita gidatuak egingo dauz udatik aurrera\nAreatzako uribildua, Dimako bizitza tradizionalaren iraunkortasuna, Ubideko antxinako kaltzadea, Zeanuriko Undurragako urtegia eta Zeberioko Ermitabarri ezetuko dabez bisitariek.\nGorbeialde Turismok aurten be prestau dauz Gorbeia inguruak ezetutera emoteko hainbat bisita gidatu. Gurean Areatza, Dima, Ubide, Zeanuriko Undurraga eta Zeberioko Ermitabarrin egingo dira bisitak, baita Orozko eta Otxandion be. Bagilaren 26an hasi eta urrietararte iraungo dau ibilbide zikloak.\nAreatzako uribildua ikusteko garagarrilaren 17an, abuztuaren 13an edo urri lehenengoaren 18an emon daiteke izena; 11:00etan hasiko dira danak. Dimako bizitza tradizionala barriz garagarrilaren 30ean, urri lehenengoaren 4an eta urri bigarrenaren 2an ezetu ahalko da, 11:00etan hasita. Ubideko kaltzadea ikusteko egunak garagarrilaren 23a, abuztuaren 20a eta urri lehenengoaren 24a izango dira, 10:00etan. Undurraga inguratzeko ostera, garagarrilaren 2an, abuztuaren 27an eta urri bigarrenaren 15ean emon daiteke izena, 11:00etan. Amaitzeko, Ermitabarri bagilaren 26an eta urri lehenengoaren 3an bisitauko dabe, 11:30ean.\nIzena 94 612 26 95 telefonoan, helbidean edo basquemountains.eus-en emon daiteke.\nOrozko eta Otxandio\nOrozko eta Otxandioko inguru naturala ezetuteko bisitak be antolatu dauz Gorbeialdek. Orozkon, bi izango dira ibilbideak: Zubiaurretik Izartzako pagadira garagarrilaren 16an eta Irigoititik Atxulora urri lehenengoaren 17an.\nOtxandioko ibilbidea barriz mendiko bizikletan egingo da: garagarrilaren 9an, abuztuaren 6an eta urri lehenengoaren 10ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001601", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hilero urtengo da Areatzako Banda herritik kalejiran\nDomekan jo dabez instrumentuak lehenengoz kalean eta Aritz Labrador zuzendariak sortutako Areatza kalejira abestia be aurkeztu dabe.\nAreatzako Banda hilero entzuteko aukerea egongo da oindik aurrera herriko kaleetan. Izan be, kalejira bat egingo dabe hile bakotxeko domeka goiz baten. Lehen agerraldia domekan, hilak 19, egin eben bandako Aritz Labradorren zuzendaritzapean 30 bat musikarik, haizezko musika-tresna eta perkusinoagaz lagunduta. Gainera, Areatzako Bandaren ereserki barri bat lehenengoz entzuteko aukerea izan eben gerturatutakoek: Areatza kalejira. Areatzako Udalaren Facebook kontuan dago entzungai abestia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001602", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ume eta gazteek 'Hegaz' ikuskizuna eskainiko dabe Lasarte Aretoan\nIgorreko zirku klaseetan parte hartzean daben 23 ikaslek aire akrobaziak egingo dabez martitzenean, 19:00etan.\nIgorreko akrobazia ikasleek ikuskizun bat eskaintzen dabe urtero ikasturte amaieran. Oingoan, Hegaz emonaldiagaz ospatuko dabe hamargarren urteurrena. Bagilaren 21ean egingo dabez aire akrobaziak, material desbardinakaz, Lasarte Aretoan 19:00etan.\nBertan, aurtengo akrobazia klaseetan parte hartu daben 32 ikasleetatik 23 igongo dira oholtzara martitzenean. Ikasle gazteenek urtean egiten daben emonaldi bakarra da hau, baina badagoz ikasle adituagoak be, emonaldietan parte hartzen dabenak. Izan be, hamar urteko ibilbidea egin dau taldeak, Maider Yabar irakasleak BEGITUri azaldu deutsanez \"300 ikasle inguru\" pasau dira klaseetatik daborduko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001603", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Galdakaoko Helduen Hezkuntza Ikastetxean izena emoteko epea\nHHIk helduentzako oinarrizko prestakuntza emoten dau zentro publiko, ofizial eta dobako honetan. Eskolak Lemoan eta Igorren emoteko aukerea be badago.\nIrakaskuntza presentziala da CEPA Galdakao HHIn, eta prestakuntza-aukerak eskaintzen dira zentro publiko, ofizial eta dobako honetan. Gainera, jarduera soziokulturalei ekin jakie barriro, berbaldiak, tailerrak eta urtekerak. Galdakaon (Urreta kalea 4-6, atzekaldea), Igorren (Kultur Etxea) eta Lemoan (Liburutegia, Arraibi 2) be emoten ditu eskolak.\nHelduen Hezkuntza Ikastetxeetan egiten diran ikasketetara 18 urte bete dabezan edo matrikulazinoa egiten dan urte naturalaren barruan beteten dabezan personak sar daitezke, salbu eta ikasturtearen hasikeran Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikastetxe batean matrikulau badira.\nHelduen Hezkuntzak oinarrizko prestakuntza emoten dau: alfabetatzetik hasi eta Bigarren Hezkuntzako graduau titulua lortu artekoa. Bigarren Hezkuntzako graduau titulua lortu ondoren, beste ikastetxe batzuetan erdi-mailako heziketa-ziklo bat edo Batxilergoa egiteko aukerea dago.\nMatrikulazinoa\nGaldakaoko Helduen Hezkuntza Ikastetxean ikasketak egin gura dabenek zabalik dabe 2022-23 ikasturterako matrikulazinoa egiteko epea. Goizetan 10:00etatik 12:00etara eta arrastietan 18:00etatik 20:00etara egin daiteke izen emotea. Horretarako, bagilaren 30a izango da atzen eguna.\nInformazino gehiago gura izan ezkero, telefono honeetara deitu daiteke: 94 456 60 98 telefonora edo 688 810 808 whatsapp-era; helbide elektronikora edo www.epagaldakao.com webgunera be jo daiteke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001604", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoienean jokatuko da Arratiako Goitibehera Txapelketea\nZapatuan Zeanurin eta domekan Diman jokatuko diran lasterketetan parte hartzeako bagilaren 22a baino lehenago emon behar da izena euskalkopa.com webgunean.\n2022ko Euskal Inertzia Kopako erlojupeko lasterketa bi jokatuko dira Arrastian datorren astegoienean. Proba honeek Sputnik Koparako be izango dira puntuagarriak eta Arratia mailako txapelketea egiteko aprobetxau dabe Arratiako Freeskate Taldekoek. Izan be, arratiarrentzako sari banaketea egongo da lasterketa bakotxaren ostean.\nLehenengo lasterketea Zeanurikoa izango da, hilaren 25ean. 17:00etatik aurrera hasiko dira lasterkariak Soloetatik Arregia auzora bajatzen, eskola pareko aldatzetik pasauta. Hurrengo egunean, hilak 26, Diman izango da lasterketea goizez. 10:30etan hasiko dira pilotuak Olazabaletik behera egiten, Santururaino.\nLasterketetarako izen emotea zabalik dago Euskal Inertzia Koparen webgunean. Bagilaren 22a baino arinago egin behar da matrikulea. Goitibeherarik ez dabenentzako, honeek erosi edo alokatzeko aukerea be badago www.maldanbehera.com webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001605", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Europa mailako brontzeagaz amaitu dau Lisette Cintadok denporaldia\nBulgarian jokatu dan Multi European Taekwondo Games Txapelketan lortu dau domina zeberioko burrukalariak.\nBagilaren 2 eta 8aren bitartean jokatu zan Sofian (Bulgaria) Multi European Taekwondo Games txapelketea eta Lisette Cintado zeberioztarrak brontzezko domina lortu eban 68 kilo azpiko Junior kategorian. Podiuma, Lena Reyesek eta Polina Kucheriavak osotu eben Cintadoren aurretik.\nEmoitza itzela bada be, sabore gazi-gozoa itxi deutso txapelketeak Cintadori. Izan be, Munduko Txapelketara sailkatzeko aukerea izan dau baina lehenengoarentzako izan zan pase hori, Reyesentzako hain zuzen be. Edozelan be, egindako lanagaz pozik agertu da Cintado: \"Txapelketan ondo joan jatan. Nazinoarteko txapelketea zan eta hemen jokatu ahal dan edozein txapelketa baino maila handiagoa eskatzen dau horrek. Bai fisikoki bai buru aldetik sano txapelketa ona izan zan\". Holan, denporaldia amaitu eta Junior mailatik Nagusietara egingo dau salto Cintadok.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001606", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hogei urte beteko dauz Bediako eskulangintza eta elikagaien azokeak\nBagilaren 19an, nekazal eta artisautza produktuez gain, tailer eta erakustaldiak be egongo dira Bediako plazan.\nDomekan, hilak 19, ospatuko da Bediako XX. eskulangintza eta elikagaien azokea, plazan 11:00etatik aurrera. Bertan, gertuko nekazarien elikagaiak eta artisautza lanak topau ahalko dauz erosleak. Erosketa bakotxagaz, produktu-loteen zozketan parte hartzeako aukerea egongo da.\nBaina merkadua ez da eguneko plan bakarra izango. Izan be, azokeak iraun bitartean ehungailuen inguruko tailer bat eta tornu-lanen erakustaldia be egongo dira. Merkadua amaituta, herriko jubiladuena izango da protagonismoa, bazkari herrikoia antolatu dabe-ta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001607", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Preso politikoen alde kilometroak egiteko ekimenagaz jarraituko dau Sarek\nDomeka goizean oinez, galapan edo bizikletaz kilometroak egiteko deialdia zabaldu dau Sarek, 2020an hasitako 3.127.326 kilometroen erronkea beteteko helburuagaz.\nBagilaren 19an, Igorreko Kultur Etxe paretik 09:00etan hasita, euskalherritarrak besteko kilometro kopurua beteteko erronkeagaz jarraituko dau Sarek, euskal preso politikoen gehiengoari babesa emoteko alkarteak. \"Etxera bidea gertu\" lemapean, 2020an hasi zan Igorren, eta beste hainbat herritan, 3.127.326 kilometro pilatzeko erronkea. Izan Bidea ekimenaren hirugarren urte honetarako, milioi bat kilometro baino gitxiago falta dira egiteko. Sareren helburua \"bidea egitea\" da, \"etxerako bidea, alkarbizitzarako bidea, bakerako bidea\".\nHau beteteko, domeka goizerako kilometro biko zirkuitua antolatu dabe Igorretik. Parte-hartzaileek gura daben modura egin ahalko ditue kilometroak, beti be motor bako ibilgailuetan: oinez, galapan, bizikletan, patinetean... Izan Bidea Donostian amaituko da urri bigarrenaren 8an. Bertan, atzen kilometroak bete ostean manifestazinoa egingo dabe ekimenaren parte-hartzaileek. Mobilizazinoa bakarrik ez, jai erraldoia izango da Donostiakoa. Izan be, kontzertuak eta bestelako emonaldiak egongo dira: Belako, Rotten XIII, Esne Beltza, Su Ta Gar, Zea Mays, Liher, Doctor Deseo, Eñaut Elorrieta, Hertzainakeko Josu eta Gari, Dupla, McOnak, Trikidantz, Ttek elektrotxarangea, Porrotx, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus...", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001608", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lau taldek osotuko dabe Zeberio Metaleko kartela\nBasaki, Elizabeltz, Rat-zinger eta 4 Villains kontzertuen aurretik paella lehiaketea eta eskolako umeen emonaldia be egongo dira.\nBagilaren 18an, rock eta metal musikeak beteko dau Zubialde auzoa, Zeberio Metalen zazpigarren edizinoan. Metalaren eszenaleku naturala uria dala emoten dauan arren, mendiko herri txikiek hain gustuko dauan kontrastea eskaintzen deutsie musika estilo honeri. Asko dira herri txikietan izaten diran metal jaialdiak. Dimetalen antzera, Zeberiokoa be sendotzen doa urtean-urtean.\nAurtengo Zeberio Metal jaialdia eguerdian hasiko da, 14:30ean aurkeztu beharko dan paella lehiaketeagaz. Arrastia pasau ostean, kontzertu gunera mobiduko da jentea. 19:00etan, oholtzara igoten lehenak izango dira Zubialde Eskolako ikasleak.\nGaztetxoen ostean helduko dira bandak. Hasteko, 19:15ean Basaki Leioako taldeak hoko dauz rock eta metalaren artean dabizan melodiko baina indartsuak. Hurrengoa, Elizabeltz talde bermeoztarra izango da, 20:45ean. Ibilbide laburreko taldea izanda be, eskarmentu handiko kideek osotzen dabe banda. 22:15ean barriz punk eta hardcore estiloa buztartzen dauan Rat-zinger talde entzutetsuaren ordua izango da. Taldeakaz amaitzeko, 4 Villains-ek musikea eta zirkua nahastuko dauz oholtzan, Freak show postapokaliptikoa. Bandak amaituta, 02:00etan DJ batek hartuko dau musikearen ardurea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001609", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Langile bila dabil BATZ\nBerehala lanean hasteko personak behar dabez, muntaketa katean behar egiteko.\nBATZ enpresea langile bila dabil Igorreko lantokian. BATZ, automobilgintzearen sektorerako sistema mekaniko eta mekatronikoen diseinuan eta fabrikazinoan jarduten dauan enpresea da, Mondragon Korporazinoan dagoana.\nInformazino gehiago 94 630 50 00 telefonoan.\nMuntaketa katean lan egiteko personak behar ditue, \"arduratsuak, jarrera positiboa dabenak eta lan egiteko eta ikasteko gogoa dabenak\". Ez da beharrezkoa Lanbide Heziketako Goi-Mailako Ziklokoak izatea. Berehala beharrean hasteko da eskaintza, aste honetan ahal bada. \"BATZen ondo egokitzen badira\", denpora luzerako izan daiteke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001610", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaueko jai giroari barriro ekingo deutsee gaur igorreztarrek\nKuadrillen mozorro gaua ospatuko da gaur eta hurrengo egunetan Tortilla Txapelketea, herri-bazkaria, rally poteoa eta kontzertu ugarigaz gozatzeko aukerea egongo da besteak beste.\nEgunotan, igorreztarrek eta inguruko herrikoek bete egin dabez kaleak, plazak eta txosnagunea. Lehenengo barikuan espero baino jente gehiago egon zan gauean. Aurreko urteetan, zapatuetan etorten zan inguruko herrietako jentea, baina barikuetan herrikoak egoten ziran batez be. Baina urte bitan jairik barik, gazte jenteak, batez be, gogotsu hartu ditu eskualdeko lehenengo jaiak.\nBaina dana ez da poztekoa izan, jaietako lehenengo barikuan bitan eta zapatuan behin ipini behar izan zan martxan Orratzak neska gazteen taldeak antolatutako eraso matxisten kontrako protokoloa. Protokoloagaz jaiak neskentzako seguruagoak izan arren, gertatu egin ziran erasoak. Dana dala, erantzun antolatua emon dabe Igorren. Erasotua erdigunean ipini, entzun, sinistu eta laguntzeko da, intimidadea gordez eta erasotzailea gunetik botatea be ahalbidetzen dau.\nHurrengo egunetako egitaraua\nBAGILAK 16, EGUENA\n17:00 nesken pala partiduak, goiko plazako frontoian18:00 Astrapalea Rock Eskolearen emonaldia, txosnagunean19:00 Karropoteoa herrian zehar21:00 kuadrillen afaria, txosnaguneanMozorrotuteko gaia: Musika festibalakOstean, DJ Feministrak\nBAGILAK 17, BARIKUA\n17:00 \"Saharauis en Arratia\" alkarteak egindako jakien dastaketea, txosnagune ondoko landan17:00 Patata-tortilla Txapelketea, txosnagune ondoko landan (Tortillea kinpulladuna edokinpullabakoa izan ahal da. Aurkeztuten dan tortilla bakotxeko 3€ ordaindu beharko da)Saria: Patata-tortillarik onenari euskal produktuen otzara eder bat19:30 tortillen aurkezpena18:30 Orkresta elektrotxarangea, txosnagune ondoko landan hasite23:00 KONTZERTUAKHerdoilNafarroa 1512Gora Herria\nBAGILAK 18, ZAPATUA\n9:00-14:00 Andrazko Alebinen Futbol Txapelketea, Urbieta zelaian12:00 Eingo taldeagaz kantu-poteoa, herriAn zehar14:00 herri bazkaria, eskoletako aterpeanGero, Eingo taldeagaz bazkalostekoa16:00 Bizkaiko Rugby Txapelketea, txosna ondoko rugby zelaian17:30 Rally umoristikoa, eskoletan hasita18:00 Txingones de la Rencle taldea, Lasarte parkean23:00 KONTZERTUAKZEINKESKAKEITANDJ JOTATXO\nBAGILAK 19, DOMEKEA\n14:30 jubiladuen bazkariA, eskoletako aterpean19:00 jubiladuen karta txapelketetako sari banaketea, Lasarte parkean19:30 Jokaldi Lasarte parkeanBitartean, kuadrillen arteko sari banaketea: Online (Saria 300€ bonoetan)Akabetako, txokolatadea AMEren eskutik, Lasarte parkean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001611", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Artean egongo da bihar Joseba Sarrionandia\nIrakurleen txokoak konbidauta, Narrazio guztiak ipuin-bildumaren gaineko solasaldian hartuko dau parte 19:00etan.\nIrakurleen txokoak idazleakaz batera solasaldiak antolatzen jarraitzen dau. Oingoan, aurkezpen gitxi behar dauan idazle iurretarra ekarriko dabe Arteara, Joseba Sarrionandia. Liburu bilduma handia dauka Sarrionandiak, baina hilaren 17an, Narrazio guztiak ipuin sorta izango da berbagai Arteako Kultur Etxean.\n1983an argitaratutakoa, euskal ipuingintza modernoaren ikur eta hasiera puntua da Narrazio guztiak. Bertan, \"hizkera barri bat landu eban, dotore bezain adierazkorra, kolorez eta oihartzunez betea. Teknikan, barriz, esperimentazinotik fantasiaraino egiten dau, hango eta hemengo erreferentzia literarioz zipriztinduta. Kokalekurako, amaitzeko, nongura eta noizgurako giroak azaltzen dira, bidaia exotikoak zein haur begiz oroituriko baserri-bazterrak\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001612", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bagilaren 18an egingo da Arratiatik Urkiolarako errogatibea\nAutobusez joan, edo Dimatik eta Zeanuritik bidea oinez egiteko aukerea izango da.\n\"Urkiolara joan, zapatak urrutu... Aita San Antoniok barriak egingo ditu...\" dino kopla zaharrak, eta oinetakoak urrututeko aukerea izango dabe Arratiako oinezko errogatiban parte hartu gura dabenek.Bagilearen 18an, zapatuan, egingo da aurten Paduako San Antonioren Urkiolako santutegira errogatibea. Tradizinoa jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan izaten da arratiarren errogatiba eguna; lehenago herri bakotxak bere errogatibea antolatzen baeban be, azken urteotan, Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira Urkiolara, bailarako abadeakaz batera. Horretarako, autobus zerbitzua egongo da; autobusez joan-etorria egiteko edo etorteko bakarrik bada be. Dana dala, danak ez dira autobusean joango, batzuk euren kotxeetan eta beste batzuk oinez joango dira-ta.\nOinez Dimatik eta ZeanuritikAurten be Arratiatik Urkiolara joateko oinezko ibilaldi gidatuak izango dira Dimatik eta Zeanuritik. Dimako plazan goizeko 07:00retan izango da urtekerea eta Zeanurin San Antonio txikerraren (plaza ondoan) ermitearen aurretik abiatuko dira, 07:30ean. Zeanuri eta Urkiola lotzean dituan ibilbidea oin dala urte batzuk seinalizau zan PR-BI 1 moduan; Joko Alaiko Alkarteko boluntario talde batek seinalizau eban Zeanuriko Udalaren laguntzeagaz eta errogatiba eguna bide hori erakusteko eta ezetutera emoteko aprobetxatuko da. PR-a Zeanuriko plazatik abiatzen da, Soloeta eta Makaztui auzuneetatik igaroz, Zumeltzako atsedenlekura zuzentzeko, eta hemendik santutegira dagozan 5,5 kilometroak egiten dira, GR 12 (Euskal Herriko bidezidorra) ibilbide luzea jarraituz. Martxa normalean, hiru ordu eta hamabost minutuan egin daiteken ibilbidea da. Mezea \"Argiari esker, alkartasun bidean\" lelopean ospatuko da, Arratiako herrietako abade guztiak buru dirala. Holan, Ukrainako krisi ekonomikoa eta gerraren gaiez gain, Frantzisko Aita Santuak deitutako atzen bide sinodalaren barri izango dabe bertaratutakoek.Ospakizun eukaristikorako, Bediako parrokiako antolatzaileek, \"diskrezinoz, parte-hartzaileek atsegin izango daben sorpresa bat\" prestatu dabe.Urtero legez, meza ostean parte-hartzaileek argazki ofiziala egingo dabe Urkiolako Santutegiko eskaileretan eta 13:00etan autobusak urtengo dira partaideak euren herrietara eroateko. Informazino gehiagorako arratiaeliza.blogspot.com eta 680 705 666 (Xabier Eskauriatza).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001613", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Prostituzinoa lantzen jarraituko dabe barikuan Arantzazun\nOingoan prostituzinotik urtendako abolizionista batena izango da berbea, Amelia Tiganusena, 19:00etan Kulturgunean.\nAprilean Carolina Clemente sexu-langile eta Putas en Lucha kolektiboko kideak prostituzinoa erregularitzaren aldeko berbaldia emon eban. Oin, feminismoak atzen urteetan izandako eztabaida garrantzitsuenetakoa lantzean jarraituko dabe Arantzazun: erregularizazinoa ala abolizinoa.\nHolan, abolizinoaren aldeko sexu-langile ohia dan Amelia Tiganus konbidau dabe oin. Las conexiones entre violencia sexual, pornografia y prostitución: propuestas éticas para vivir una sexualidad saludable berbaldia emongo dau - Biolentzia sexual, pornografia eta prostituzinoaren arteko loturak: sexualidade osasusuntsua biziteko proposamen etikoak-.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001614", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoan be entzun ahalko da 'Bihotz anpuluak'\nBihotz Gorospek barikuan, hilak 17, eskainiko dau kontzertua Kotxepin Kultur Etxean, 20:00etan.\nBihotz Gorospek bere bakarkako lehen lana, Bihotz anpuluak, aurkezten jarraitzen dau. Oingoan Lemoako Kultur Etxean izango da kontzertua, bagilaren 17 iluntzean. Bertan, Amagana dokumentalean abestutako kantuak eta atzenaldian bere Youtube kanalean argitaratutako abesti propioak eta bersinoak taularatuko dauz Gorospek, Inun musikariaren laguntzeagaz.\nBakarkako proiektu hau atzen urteetan beste musikari eta alkarte batzuekaz egindako alkarlan eta kolaborazinoen ostean dator. Besteak beste, Yogurinha Borova, Harrobi, Bizipoza Elkartea eta Kupelagaz ibili da lanean. Honeekaz hainbat disko, telebista saio eta bideoetan hartu dau parte Gorospek. Inunegaz be bada lan egindakoa, oin Bihotz anpuluak kontzertu aroaren musikaria dana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001615", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako Bardintasun Planean parte hartzeako aukerea izango dabe gazteek\nAreatzako Udala herritarren parte hartzeagaz dabil egiten III. Bardintasun Plana eta gaur arrastian, gazteek egin ahal izango dabez proposamenak Gaztelekuan.\nAprilean hasi eban Areatzako Udalak III. Bardintasun Plana herritarrakaz batera egiteko prozesu parte-hartzailea. Aprilaren 27an, maiatzaren 18an eta bagilaren 1ean herri-batzarrak egin ostean, gaur izango dabe berbea gazteek. Horretarako, hitzordua antolatu dabe gaur, hilak 15, Gaztelekuan. Arrastiko 18:00etatik aurrera idea eta proposamenak egin ahal izango dabez, plan barrian onartuak ahal izango diranak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001616", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Pirinioak argiztatzeko deia zabaldu dabe Arratiako Gure Eskuko kideek\nAutodeterminazino eskubidea aldarrikatzeko, garagarrilaren 2an Pirinioetako 300 gailurretik gora argiztauko dabez kataluniar eta euskal herritarrek. Izena Gure Eskuren webgunean emon daiteke.\nHerrialde Katalanetako eta Euskal Herriko herritarrek zubi argiztatu bat eregiko dabe garagarrilaren 2an Pirinioetako tontorretatik, Bizkaiko golkotik hasita Mediterraneora, autodeterminazino eskubidearen alde. Parte hartzea handia izatea gura dau Gure Eskuk eta beraz, zabaldu dabe izen emotea www.gureesku.eus webgunean.\nGailur \"berde\" eta \"gorriak\" desbardindu dauz antolakuntzeak. Berdeak edozeinek igoteko aproposak dira eta gorriak, mendizale trebatuentzako. Atzen honeetarako plazak mugatuak dira eta helbidera idatzi behar da honeetara igoteko. Webgunean izena emoterakoan, bakotxaren bizitokiaren arabera proposatuko dira gailurrak, herritarrakaz batera joan ahal izateko.\nEsaterako, Igorreko Gure Eskukoak Haltzamendira joango dira ekimenaren egunean. Urtean zehar nikiak saldu eta informazinoa banatuten egon dira Igorren. Holan egin dabe BEGITU aldizkariko Begi Txindorra atalean parte hartzeako deia: \"Euskal Herritik Pirinio aldera joandako familiak, baita Kataluniatik joandakoak be, Auñamendiak argiztauko doguz, Kantauri Itsasoan hasi eta Mediterraneoraino, aldarrikapen ozen bat egiteko: Herri bat gara! Etorri gura dozuenok Bidarrai inguruan aukera asko daukazuez ostatua hartzeako. Arratiako herrietatik joango garan hainbat parte hartzaile Amestoya kanpinean alkartuko gara, eta bertatik Haltzamendira joango gara\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001617", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimara dator Nicole et Martin antzerki konpainia ibiltaria\nBagilaren 16tik 19ra egingo dabez ikuskizunak Diman, lehenengo eskola-umeentzako eta gero publiko osoari zuzenduta.\nNicole Gubler eta Martin Gublerrek osotutako antzerki independientea egiten dauan konpainia bihar, hilak 16, helduko da Dimara. Eskola alboan ipiniko dabe karpea emonaldi zikloa eguenean bertan hasteko. Lehen egun bietan eskola-umeentzako egingo dabe agerraldia eta astegoinean izango dira publiko osoarentzako ikuskizunak.\nNicole et Martin konpainiak Grimm anaien ipuinetan inspirautako lanak taularatzen dabez. Holan, eskolaumeek La docella sin manos eta Los musicos de Bremen ikusiko dabez. Ikuskizun irekiak barriz Wassilissa, zapatuan 19:00etan, eta Arrantzalea eta haren emaztea, domekan 12:30ean, izango dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001618", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Beroa helduta, hurrengo egunetan zabalduko ditue ugerlekuak\nLemoakoak bagilaren 18an zabalduko dabez ateak, Areatzakoak ostera, hilaren 20an.\nLemoako ugerlekuan, bagilaren 18an zabaldu eta urri lehenengoaren 18an zarratuko dabez ateak. Goizeko ordutegia finkoa izango da, 11:00etan zabalduko ditue ugerlekuak. Iluntzean barriz, zarratzeko ordua aldatuko da hilero. Bagilean 19:30ean zarratuko dabez, 20:30ean garagarrilean, 20:00etan abuztuan eta 19:30ean urri lehenengoan.\nAreatzakoak barriz, hilaren 20an zabalduko ditue, astelehenean. Ordutegi finkoagaz, goizeko 11:00etatik, 20:00ak arte. Baina zabaldu aurretik, bonua egiteko aukerea egongo da astegoienean, hilak 18 eta 19an, 11:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Halanda be, aurrerago be egin ahal izango da. Ohikoa danez, Arantzazu, Artea, Dima eta Igorrekoek be Areatzako herritarren moduan pagau ahal izango dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001619", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Elikadura burujaubetza eta mobikortasun jasangarria landuko dauz Makatzakek asteon\nEguaztenean Itsasoiko dokumentalaren proiekzinoa eta zapatuan Arratiatik \"bizikletadea\" antolatu dauz talde ekologistak.\nMakatzak Arratiako Ekologistak taldeak elikadura burujaubetzarantzako eta mobikortasun jasangarrirako pausoak emoten segidu gura dau aste honetarako prestatu dauzan ekintza biekaz. Batetik, bagilaren 15ean Itsasoiko. Itsasotik sasoikoa dokumentala proiektauko dabe Igorreko Kultur Etxean 18:00etan. Bestetik, hilaren 18an, 10:00etan Zeanurin hasita Arratia bizikletaz kurutzauko dabe, herriak \"bizikleta-lagunak\" diran baloratzeko.\nEguaztenean proiektauko dan dokumentala, Itsasoiko, oin dabil Euskal Herritik aurkezpen bira egiten. Bertan, Euskal Herriko arrantza eredua aztertzen da eta eredua artisau arrantzara hurbiltzea proposatzen dau, bai elikadura bai ingurumena zaintzeako. Eztabaida izetuteko hainbat galdera planteatzen dira: \"Zelangoa leiteke Euskal Herria arrantza barik? Zelangoak leitekez gure arraindegiak, bertako arrain barik?\".\n\"Bizikletadan\" ostera, Arratiatik eta bertako herrietatik bizikleteagaz segurtasunez mobidu ahal izatea da helburua. Horretarako, Zeanuritik hasi eta Lemoaraino herri guztietatik pasau ostean, Dimara joango dira bizikletan. Holan bideak, segurtasuna eta aparkalekuak balorauko dabez, besteak beste, hobekuntza proposamenak egin ahal izateko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001620", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hondarribiko alardea izango dau langai Kafrangakek Zineforumean\nAurrera egin badugu dokumentala proiektau eta Jaizkibel Konpainiako kide bategaz berba egiteko aukerea egongo da eguazten arrastian Arteako Kultur Etxean.\nArteako Kafrangak talde feministeak Zineforuma antolatu dau bagilaren 15ean, Kultur Etxean 19:00etan. Bertan, Hondarribiko alardean andren parte hartzea sustatzeko Jaizkibel konpainiak egindako lana izango da berbagai. Hasteko, gatazka horren nondik norakoak kontetan dauzan Aurrera egin badugu dokumentala proiektauko da. Jaizkibel konpainiako kide bat be egongo da Zineforumean, eztabaidan parte hartzeako.\nAurrera egin badugu dokumentalean konpainiako Arantxa Urretabizkaia, Jaime Altuna eta Oihana Etxebarrietak, Garbiñe Biurrun, Kattalin Miner eta Itziar Ituño alkarrizketatzen dabez. Jaiez, parekidetasunaz eta borroka feministeaz aritu dira alkarregaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001621", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mendexara joango dira udalekuetan Lemoako Gaztelekukoak\nGaragarrilaren 5etik 9ra joateko, aste honetan emon behar dabe izena 2010 eta 2006 urteen artean jaiotako gazteek.\nLemoako Gaztelekuak Mendexako kanpinean egingo diran bost eguneko udaleku itxiak antolatu dauz aurten. Garagarrilaren bigarren astean joango dira, martitzenetik zapatura. Bertan olinpiadak, ur kirolak eta superbibentzia egingo dabez, besteak beste.\n2010 eta 2006 urte bitartean jaiotakoek hartu ahalko dabe parte, horretarako bagilaren 19a izango da www.lemoa.net webgunean izena emoteko atzen eguna. Gehienez be, 36 gazterentzako lekua egongo da eta gehiago matrikulau ezkero, zozketa bidez ebatziko dira plazak. Mendexara doazenek 30 euro ordaindu beharko dabez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001622", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Atletismo Federazinoen Espainiako Bertikaleko Txapelketea irabazi dau Onditz Iturbek\nAtzo, bagilak 12, jokatu zan Cercs-en (Bartzelona) Atletismo Federazinoen Espainiako Bertikaleko Txapelketea. 4,6 kilometro eta 1.050 metro desnibel dituan lasterketean. Onditz Iturbek 48:09ko denporeagaz irabazi eban probea. Bigarren Sheila Avilesek 49:13 egin eban eta hirugarren Silvia Larak 49:18.\nUrtekeran, zazpigarren amaitu eban Laia Montoyak ipini eban erritmoa. \"Oso arin hasi zan eta jakinda ondo igoten dala, ez neutsan alde egiten itxi gura, beraz, bere atzetik joaten saiatu nintzan. Hasikeran apur bat iges egitea lortu eban, baina harrapatutea lortu genduan beste bik eta hirurok. Egoera horretan gogor egitea ebatzi neban, zer etorren jakin barik. Edozelan be lortu neban eustea eta gora ondo ailegau nintzan, sensazino onakaz eta disfrutetan. Eta emaitza aldetik bikain\" azaldu deutso BEGITUri txapeldunak. \"Eguna sano beroa izan zan, baina goizeako 08:10ean urten ginanez eta zati batzuk basotik izan, nahiko ondo zentzu horretan\" gehitu dau igorreztarrak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001623", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mallabiako Biharko Izarrak Txapelketea irabazi dau Amaia Aldaik\n10-1 galtzean joan ostean, markagailuari bueltea emon eta 19-22 irabazi eban Olatz Arrizabalagaren kontrako finala.\nBarikuan, hilak 10, jokatu ziran Mallabiako frontoian Biharko Izarrak torneoko finalak. Aurten, lehenengoz jokatu da andren artekoa eta Amaia Aldai dimoztarrak Olatz Arrizabalagaren aurka 19-22 irabazita jantzi eban txapela.\nPartidu gatxa izan zan Aldaientzat, izan be, alde nabarmenagaz galtzean hasi eban jokoa. 10-1 izan eban markagailua be kontra, baina Arrizabalgaren huts bat aprobetxau eta gitxinaka-gitxinaka laburtu eban aldea. Hamazazpina bardindu eta atzenean, Aldaik 22 tantuetara heltzea lortu eban.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001624", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Harrobik ez dau Lurraldeko Lehentasunezko Mailara igotea lortu\n\"Urte oso polita izan da, pena gertu geratu garelako, baina pozik gagoz bizi izan dogunagaz\".\nLemoako Harrobi taldeak, Lurraldeko Lehentasunezko Mailara igoteko promozinoa jokatu dau ligan bigarren postuan amaitu ostean. Lehenengo partidua bagilaren 4an jokatu eban etxetik kanpo Atletismo Ortuellaren kontra eta 2-1 galdu eban. Bueltako partidua ostera hilaren 11n jokatu eben Arlonagusian. Baina talde lemoaztarrak ezin izan eban garaipenik lortu, banakoagaz amaitu zan partidua. \"Urte oso polita izan da, pena gertu geratu garelako, baina pozik gagoz bizi izan dogunagaz\" adierazo dabe Lemoako Harrobiko zuzendaritzatik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001625", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Udan ere euskaraz' eta datorren ikasturterako aurrematrikulazino kanpainea martxan ditu AEK-k\nIkasleei udan be euskeraz berba egiteko aukerea emon guran ipini dau martxan AEK-ko Mintzalagun dinamikeak Udan ere euskaraz kanpainea.\nIkasleei udan be euskeraz berba egiteko aukerea emon guran, AEK-ko Mintzalagun dinamikeak, Udan ere euskaraz izeneko kanpainea martxan ipini dau, berbalagun taldeak sortzeako helburuagaz. Izena, Kubulu euskaltegian, helbidean edo 662 199 033 telefonora whatsapp bat bialduta emon daiteke.\nBeste alde batetik, datorren ikasturtean euskerea ikasten hasi edo segidu gura dabenentzat eskaintza berezia emon dau jakietara AEK-k. Igazko prezioa mantentzeaz gainera, bagilaren 30a aurretik izen-emotea egiten daben ikasleek %5eko deskontua eta ordainketa malguagoa izango dabe eta lehentasuna izango dabe ikastaroetan.\nAEKren helburu nagusia \"jente gehiagorengana\" ailegetea da. Holan, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua be eskainiko dabe. Horregaz batera, Foruko barnetegia urte osoan zabalduko dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001626", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Valdecebollas eta El Fraile tontorrak igongo dabez Austarri Mendi Taldekoek\nBagilaren 18an eta 19an joango dira Zeberioko mendizaleak Kantauriar mendikateko tontorretara. Hilaren 12a izango da izena emoteko atzen eguna.\nBagileko hirugarren astegoienean Kantauriar mendikatera egingo dabe urtekerea Zeberioko Austarri Mendi Taldeko kideek, Valdecebollas (2.143 m) eta El Fraile (2.001 m) tontorrak igotera. Palentziako iparraldean, Kantauriar mendikateko erdikaldean dago Abusu mendilerroa eta bertan kokatzen dira tontor biak.\nZeberiotik bagilaren 18an urtengo dira, goizean goiz, 07:30ean. Bueltea barriz, hurrengo egunean egingo dabe, 20:00etan. Domeka, bagilak 12, da izena emoteko atzen eguna. Urteeran parte hartu gura izan ezkero, helbidera idatzi edo 665 735 054 / 656 415 597 telefonoetara deitu daiteke.\nBazkideentzako prezioa 55 eurokoa da eta 65 euroko besteentzako. Ordainketa horregaz autobusa, afaria, logela eta armozua ordainduko dabez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001627", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako saharar komunidadeak egoitza bat zabaldu dau Igorren\nArratiako Sahararren Alkarteak ekintza kulturalak antolatzeaz gain, saharar eta arratiarren loturak estutzeko helburuagaz ipini dabe martxan egoitza.\nBagilaren 3an izan zan Arratiako Sahararren Alkarteak zabaldu barri dauan egoitzaren inaugurazinoa. Arratiako Saharar Kultur Gunea izenagaz ezetuko dana Igorreko Garbe auzoko lokal batean dago kokatuta. Inaugurazino ekitaldian Guraso Elkarteko, mobimendu feministako, EAJko eta EH Bilduko kideek be hartu eben parte, besteak beste. Illart Gumuzio alkateak saharar burrukearen aldeko babesa berretsi eban igorreztarren partetik.\nHamada Hatab Abdelhayk, alkarteko presidenteak, BEGITUri azaldu deutsonez helburu bikoitza izango dau egoitzak. Batetik, saharar kulturgune lez, komunidadeak hainbat ekintza antolatuko dauz, beti \"arratiak gizarte zibil osoari zabalik\". Bestetik, \"saharar herriaren eta euskal herriaren arteko senidetze eta adiskidetasun loturak sendotzeko\" aurrerapauso bat dala azaldu dau presidenteak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001628", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bueltan dagoz Goiko frontoiko ikuskizunak Igorren\nUda sasoiko lehen emonaldia Markeliñe konpainiaren Chef Nature antzerkia izango da, bagilaren 13an, 18:00etan.\nDatorren astelehena, San Antonio, jai eguna izango da Igorren. Atzen udako emonaldien antzera, Lasarte Aretoko ekintza asko Goiko Plazako frontoian egingo dira udan. Bertako oholtzan antzezten lehenak izango dira Markeliñe konpainiakoak, Chef Nature izeneko antzerkiagaz. Jon Kepa Zumalde Moreno, Iñaki Eguiluz, Fernando Barado eta Sandra Fdz. Aguirrek antzeztuko dabe aire zabalean dagoan jatetxearen istorioa.\n\"Proposautako menua, magikoa, harrigarria, terapeutikoa eta oso dibertigarria izango da\".\nErritmo handikoa, keinuetan oinarritutako antzerkia eta hainbat materialegaz olgetan dauan lana da Chef Nature. Aire zabalean dagoan jatetxea da, berezko ortuagaz. Mahaikideek, bere mobilak eta pantaila guztiak baztertu behar dabez bertan jateko eta holan, natureagaz konektetan dira barriro.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001629", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Batzokiak 44. urteurrena ospatuko dau astegoienean\n1977tik gaur arte egindakoa gogoratzeko egitaraua antolatu dau EAJk bariku eta zapaturako.\n1977 urtean hasi zan, Euzko Alderdi Jeltzalearen eskutik, Lemoako Batzokiaren historia. Aurten bete dauz 44 urte eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza egingo ditue bai barikuan bai zapatuan. Bihar, bagilak 10, hasiko da jai giroa, zuzeneko musika eta danontzako sardinak egongo dira iluntzean.\nZapatuan barriz, bagilak 11, azkolari probak eta poteoa egongo dira eguerdian. Gero, Batzokian zerbitzauko da asteburuko menua. Arrastian, helduentzako Mus eta Briska Txapelketak zein umeentzako puzgarri eta txokolatea egongo dira. Urteurrena musikeagaz amaituko da. Izan be, 22:00etan Fito & Fitipaldis taldeak San Mamesen joko dauan kontzertua zuzenean proiektauko dabe Batzokian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001630", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar botako da Igorreko jaiei hasikerea emoteko txupina\nKepa Intxaustik botako dauan txupinagaz hasiko dira hamar egun eta bederatzi gau luzatuko diran ospakizunak.\nUrte biko etenaldiaren ostean, igorreztarrak izango dira jai gosea baretzen lehenengoak. Izan be, bagilaren 10ean, 19:00etan hasiko dira aurteko San Antonio jaiak. Bagilaren 19ra arte kontzertuak, kuadrillen arteko jokoak, lehiaketa gastronomikoak, herri bazkariak eta beste hainbat ekintzetan parte hartzeako aukerea egongo da, 50 jardueratik gora.\nDanontzako jai seguruak helburu\nJai giroan emoten diran eraso sexistakaz arduratuta eta honeek eragozteko tresna autodefensea dalakoan, erasoei aurre egiteko protokoloa antolatu dau Orratzak Arratiako neska gazte talde feministeak. Hau, festa egongo dan gau guztietan egongo da martxan, 22:00etatik 08:00etara.\nOrratzakekoek gau bakotxerako arduradun bi eta hiru laguntzailek osotutako brigadak antolatu ditue. Beste herritar batzuek be eroango dabe zinta more bat besoan, honeengana joan behar da erasorik ikusi ezkero. Ostantzean, brigadarentzako erreferentzia lekua Ernaiko txosnea izango da eta 645 421 088 telefonora deituta be emon daiteke abisua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001631", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dxusturi Teatroak 'Lakoste' antzezlana taularatuko dau Kotxepinen\nZapatu iluntzean izango da 2021eko Poltsiko Antzerki Jaialdiko lehen saria irabazi eban obraren emonaldia.\nBagilaren 11n, 20:00etan egongo da ikusgai Lemoako Kultur Etxean Laskoste antzezlana. Dxusturi Teatroa konpainiak ekarriko dau oholtzara Eneritz Artetxe gidoilari, aktore eta zuzendariaren obra. Lan honek, euskerazko formatu txikiko antzerkien sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko helburua daukan Poltsiko Antzerki Sorkuntza jaialdiko lehen saria jaso eban 2021ean.\nLakoste galdera ugariren gainean eregiten dan proposamen eszenikoa da: \"Zelan buztartu ama bakarra eta sortzaile izatea? Zergaitik ez deusku inok sekula menopausiaz ganoraz berba egiten? Zelan hezi nerabe bat? Ze jente-arte mota gabiz nerabeei transmitiduten? Mundu distopiko honetan geratzen ete jaku alkar zaintzarako eta maitasunerako tarterik?\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001632", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lau egunez ospatuko ditue Ermitabarriko jaiak\nBihar hasita, astelehenera arte musika emonaldi, bazkari eta bestelako ekintza ugari antolatu dauz Iturripe alkarteak San Antonioak ospatzeko.\nBarikuan, bagilak 10, 18:00etako txupinazoagaz hasiko dira aurtengo San Antonio jaiak Zeberioko Ermitabarri auzoan. Jarraian, pelota partiduak eta afaltzeko sardinak banatuko ditue, elektrotxarangea entzun bitartean.\nZapatua izango da jaietako egun luzeena. Izan be, goizetik umeentzako puzgarri eta jolasakaz hasi eta gauean amaituko da jaia, trikitilari eta txokolateagaz. Tartean jantza, bazkari eta adin guztietarako joko ugari egongo dira.\nDomekan barriz, pato lasterketak izango dira protagonista, bai ume bai helduenak, errekatik behera plastikuzko ahateakaz. Eguerdian etxebarrietatarrak bueltauko dira, trikitixakaz eta arrastian Esti eta Olatzek eskaniko dabe kontzertua.\nAstelehenean, San Antonio egunean, mezea entzun eta geroko barauskarriagaz emongo jakie amaierea aurtengo jaiei.\nEgitaraua\nBagilak 10, barikua\n18:00etan, txupinazoa.\n18:30ean, pelota partiduak.\n21:00etan, sardina jana.\n21:30ean, OstKda elektrotxarangea.\nBagilak 11, zapatua\n11:00etan, puzgarriak eta umeentzako tailerrak.\n13:15ean, joaldunak Otxandategi Dantza Taldea.\n15:00etan, herri bazkaria.\n16:00etan, plater tiroa ehiza eta arrantza alkartearen eskutik.\n18:00etan, kutxa eskaladea.\n18:30ean, bola jokoa.\n19:30ean, herri meriendea.\n19:30ean, Elektrokela elektrotxarangea.\n22:00etan, Etxebarria aita-seme trikitilariak.\n01:00etan, txokolatea.\nBagilak 12, domekea\n12:00etan, helduen pato lasterketea.\n12:15ean, umeen pato lasterketea.\n13:00etan, trikipoteoa Etxebarria aita-semeen eskutik.\n18:00etan, Esti eta Olatzen kontzertua.\nBagilak 13, astelehena\n13:00etan, mezea ermitan.\n13:30ean, barauskarria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001633", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeentzako Frontoi Topaketak egingo ditue Zeberion\nBagilaren 20tik 23ra pala, zesta-punta eta eskupelotea praktikatzeaz gain, sensibilizazino jolasetara be olgauko dabe umeek.\nMandoia Zeberio Pelota Kirol Klubak, bagilaren 20etik 23ra, 17:00etatik 19:00ak arte, Umeentzako Frontoiko Topaketak antolatu ditu Zubialde frontoian. Izen emotea hasita, eta \"arpegi barriak\" dagozala kontuan hartuta, ekintza barriak prestatu ditue. Halanda be, Aste Santuko topaketen ildotik joango dala bagilakoa azaldu deutso BEGITUri Beñat Garcia monitoreak. Orduan egin zan Zeberioko lehen eskupelota kanpusak harrera handia izan eban herriko gaztetxoen artean.\nAurrekoan legez, ikusmenik ez dauan eta pelotea gustuko dauan ume baten narruan ipiniko ditu umeak. Holan landuko dabe, besteak beste, zailtasun bereziak daukiezan umeenganako sensibilizazinoa.\nEskupelotea bultzatzeaz gainera, frontoiko beste joko batzuk be umeei ezetu arazotea daukie helburu topaketa honeek. Holan, pala eta zesta-puntako oinarriak ikasi eta pelotakada batzuk jokatzeko aukerea egongo da.\nIzen emotea\nMatrikulea, ume bakotxeko 50 eurokoa da, baina neba-arrebek %20ko deskontua izango dabe. Edade aldetik mugatuta egon ez arren, Lehen Hezkuntzako umeak dira parte hartzean daben gehienak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001634", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hilaren 15ean amaituko da Areatzako udalekuetan izena emoteko epea\nBagilaren 27an hasita, hiru asteko udalekuak izango dira aurtengoan. 2010 eta 2018 urteen artean jaiotakoek emon ahalko dabe izena.\nZaztaparrak Asti Taldeak antolatu dauz Areatzako herri udalekuak, hilaren 27an hasi eta garagarrilaren 15ean amaituko diranak. Urtekera egunak kenduta, 09:30etik eta 13:30era egongo dira ume eta gaztetxoak udalekuetan. Izan be, kanpora joateko egunetan 17:00etan helduko dira herrira. Haur Hezkuntzako 3. maila eta Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte dagozan umeak hartuko ditue.\nIzena galdetegiaren bitartez egin behar da, bagilaren 15ean amaituko da epea. Matrikulea asteka egin behar da. Ume bat aste bakarrean apuntau ezkero, 40 euro ordaindu beharko dira eta 30 euro familia bereko hurrengoek. Aste bi egoteko barriz, ume bakarreko prezioa 68 eurokoa izango da eta neba-arrebak be apuntau ezkero, honeek 51 euro ordaindu beharko dabez. Amaitzeko, aste bitan egongo diranak hirugarren astea doban izango dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001635", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Arratiako futbol kanpusean izena emoteko epea\nBagilaren 20ra arte emon daiteke izena bagilaren 27tik garagarrilaren 1era Urbietan egingo dan udalekurako.\nArratia Futbol Taldeak aurten be antolatu dau udako futbol kanpusa. Futbolean olgau bakarrik ez, urtekera zein jolas eta tailerrak egiteko aukerea izango dabe aste batez 2010 eta 2017 urteen artean jaiotako neska-mutilek. Udalekuko ordutegia goizekoa izango da, 09:30etik 14:00etara.\nUme bakotxeko prezioa 100 eurokoa izango da, ordainketa horregaz eguneko armozua eta kamiseta bat be sartzean dira. Izena emoteko 617 803 440 (Asier) telefonora deitu edo helbidera idatzi behar da bagilaren 20a baino arinago.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001636", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bigarren izan da Tubi Bizkaiko Lasto Botatze Txapelketan\n\"Lesino bat medio, hile eta erdi geldi egonda, txapelketan parte hartutea ebatzi neban. Txapelketa egunean gauzak ez ziran ondo joan, indar barik ikusi neban neure burua\".\nArratzun, bagilaren 4an jokatu zan Bizkaiko Lasto Botatze Txapelketea. Zazpi lasto jaurtitzaile onenak batu ziran han. Tartean, Jose Martin Bustinza \"Tubi\" eta Jon Loiola, biak Dimakoak. Batak bigarren postua eta besteak laugarrena lortu ebezan, hurrengoz hurrengo.\nTxapela barriz, Beñat Obieta arratzuarrak eroan eban, lasto meta 5,60 metroko distantziara botata. Tubi txapeldun historikoa 5,50 metroetara heldu zan, lesionauta egon dala-ta, indar barik ikusi eban bere burua. Beraz, BEGITUri azaldu deutsonez, ez daki Euskadiko Txapelketara aurkezterik izango dauan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001637", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Zeberioko udalekuetan izena emoteko epea\nBagilaren 17ra arte egin daiteke udaleku ibiltari, herri udaleku edo udaleku txikirako matrikulea udaletxean.\nHiru udaleku antolatu ditue aurtengoan Zeberion: udaleku ibiltariak 2006 eta 2010 artean jaiotakoentzako, herri udalekuak 2011 eta 2015 artean jaiotakoentzako eta udaleku txikiak 2016 eta 2019 bitartekoentzako. Izena udaletxean emon behar da, ohiko ordutegian, hilaren 17a atzen eguna dalarik.\nUdaleku ibiltariak bost egunekoak izango dira, bagilaren 27tik garagarrilaren 1era. Hau da, astelehenetik barikura. Beste udaleku biak barriz, astebete gehiago luzatuko dira, garagarrilaren 8ra arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001638", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Arroz urez' eta 'Zaldi Zoro' liburuak aurkeztuko ditue gaur Diman\nMikel \"Antza\" eta Aitor Fresnedo 19:00etan egongo dira liburutegian. Batak ETAren sorrera eta amaierea izan dauz langai, besteak Siux gerren inguruko liburua euskeratu dau.\nMikel Albisu \"Mikel Antza\" Arroz urez liburuaren idazlea eta Aitor Fresnedo Zaldi Zoro liburuaren itzultzailea, bagilaren 7an, 19:00etan, egongo dira Dimako liburutegian, liburu bi horreek aurkezten.\nArroz urez saiakeran, Euskadi Ta Askatasuna erakundearen sorrerea eta amaierea kontetan dau egileak \"edo behintzat, sorrera eta amaiera bana, autorearen bizitzari lotuak\". Introspekzino ariketa baten bidez, Txabi Etxebarrietagaz hasi eta tia Luzigaz amaitzen dau Mikel Antzak idatzi personal hau; tartean, beste hamaika izen esanguratsu, oihartzunezko edo ezezaguneri lekua egiten deutse. Lan honen hari gidaria Burgosko Auzia da: autoreak auzipetuetako batzuk alkarrizketatu eta testigantzak jaso dauz-ta.\nZaldi Zoro barriz, 1942an Maria Sandoz idazleak argitarau eban liburua da. Fresnedok 2002an egin eban topo istorio horregaz, Ocaña I espetxean preso egoala. Holan, ingelesetik euskeratu eta 2020an Ateramiñe argitaletxearen bitartez argitaratu eban. Zaldi Zoro Lakoten Oglala tribuko buruzagia izan zan eta liburuaren bidez, Siux gerrak moduan ezagunak diran gatazkaren testuinguruan ipinten gaitu kontakizunak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001639", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Herria Zuzenean jaialdirako sarrera parea zozketauko dau BEGITUk\nIrisarrin (Behe Nafarroa) izango da garagarrilaren 1etik 3ra EHZ jaialdia. Zozketan parte hartzeako, sare sozialetan argitalpena partekatu eta komentario bat egin, entzun gura dozuen taldearen ingurukoa.\nUztailaren 1ean, 2an eta 3an ospatuko da aurtengo Euskal Herria Zuzenean musika jaialdia, Behe Nafarroako Irisarrin. 1996 urtetik, rap, rock, elektro, metal, reggae... Publiko guztiei egokitutako eskaintza bat proposatzen dau festibalak, euskal taldeak eta nazinoartekoak batuta. Musikearentzako bakarrik ez, alkartruke politikorako lekua be badago EHZn tailer, berbaldi, mahai-inguru eta bestelako lanketa kolektiboen bitartez.\nSarrera bi lortu gura izan ezkero sare sozialetan argitalpena partekatu eta komentario bat egin, entzun gura dozuen taldearen ingurukoa. Bagilaren 12a izango da parte hartzeko atzen eguna. Zorte on!", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001640", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Arantzazuko herri udaleku eta itxietarako izena emoteko epea\nBagilaren 17ra arte egin daiteke garagarrilaren 4tik 15era udalekuetan parte hartu edo 4tik 8ra Goizuetara joateko matrikulea.\nMaiatzaren 30ean zabaldu zan Zaztaparrak Asti Taldeak Arantzazun antolatutako udaleku bietan izena emoteko epea, kasu bietan, hilaren 17a izango da atzen eguna. Izena emon eta ordaintzeko, udaletxera joan behar da. Matrikulazino epearen ostean, udaleku bietarako batzar informatiboa egongo da bagilaren 22 arrastian, kultur gunean.\nUdaleku itxietan, Goizuetara joango dira aurten 2005 eta 2012 urte bitartean jaiotakoak, garagarrilaren 4tik 8ra. Erroldatutako gaztetxoentzako prezioa 60 eurokoa da eta 80 eurokoa erroldatu bakoentzako.\nHerri udalekuak barriz, aste bitan luzatuko dira, garagarrilaren 4tik 8ra eta 11tik 15era. Aste bakotxean 25 euro ordaindu beharko dabez Arantzazuko umeek, eta 40 euro erroldatu bakoek. Udaleku honeetan, 2010 eta 2018 urte arteetan jaiotakoek emon ahalgo dabe izena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001641", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Espainiako Trail Running Classic-eko azpitxapelduna da Onditz Iturbe\nRioparren (Albacete) jokatu dan 18 kilometro eta erdiko lasterketan 01:33:49ko denporeagaz lortu dau zidarra korrikalari igorreztarrak.\nEspainiako Trail Runnig Classic 2022 mendi lasterketen txapelketea Albaceten jokatu zan zapatuan. Hamazortzi kilometro eta erdiko eta 750 metroko desnibel metatua gainditu behar izan dabe korrikalariek, Calar del Mundo (1.517m) tontorrera igon eta bajatuta.\nTxapeldunak Alex Garcia eta Sara Alonso izan dira. Onditz Iturbe barriz, bigarren heldu da helmugara, Alonso baino minutu eta erdi beranduago. Andrazkoen podiuma Yolanda Martinek osotu eban, hirurak dira Atletismo Bilbaoko taldekideak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001642", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nafarroako Foru Komunitateko txapela jantzi dau Amaia Aldaik\nAldaik eta Nora Mendizabalek 22-16 gainditu dabez Maddi Barrokal eta Itxaso Erasun Nafarroa Arenan jokatutako finalean.\n1.600 zaleren aurrean jokatu ziran atzo Iruñan Nafarroako Foru Komunitatea torneoko finalak. Elite mailan, Aldai eta Mendizabal lehiatu ziran Barrokal eta Erasunen aurka. Ikusleek aurreko koadruetan jokatu dan burruka estua ikusi ahal izan eben. Baina azkenean, dimoztarra nagusitu zan lehian, batez be, sakean lortutako puntuakaz. 22-16 amaitu zan norgehiagokea.\nBiharko Izarrak jokoan\nBiharko Izarrak Mallabiako Txapelketako finala be jokatuko dau Aldaik, asteon. Bagilaren 10ean jokatuko da partidua, Olatz Arrizabalagaren kontra. Maiatzaren 26an lortu eban pasea Enara Gaminderi 22-11 irabazita.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001643", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lurraldeko Bigarren Mailako kopea irabazi dau Arratia Bk\nLemoako Harrobik igoera promozinoko lehen partidua galdu dau Ortuellaren kontra, zapatuan jokatuko da bueltako partidua Arlonagusian.\nLigea irabazi dauan gizonezkoen Arratia Bk domekan jokatu eban Galdakaon, Sestao River Bren kontrako partidua. Bigarren mailako liga bietako irabazleak kopea lortzeako lehiatu ziran eta Arratia B taldeak lortu eban garaipena, 0-3.\nLemoako Harrobi barriz, Lurraldeko Lehentasunezko Maialara igoteko promozinoa jokatuten dabil. Lehenengo partidua pasau dan zapatuan jokatu eban etxetik kanpo Atletismo Ortuellaren kontra eta 2-1 galdu eban. Jente asko hurbildu zan Lemoatik Ortuellara eta giro itzela egon zan futbol zelaian. Oin bueltako partidua jokatuko dabe datorren zapatuan, hilak 11, Arlonagusian arrastiko 18:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001644", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Abian da AEKren 2022-2023 ikasturteko aurrematrikulazioa\nDatorren ikasturtean euskara ikasten hasi edo jarraitu nahi dutenentzako eskaintza berezia iragarri du AEK-k. Iazko prezioa mantentzeaz gain, ekainaren 30a aurretik izen-ematea egiten duten ikasle guztiek %5eko deskontua eta ordainketa malguagoa izango dute. Gainera, lehentasuna izango dute ikastaroetan.\nAEK dagoeneko hasi da ikasturte berria prestatzeko lanetan eta erakundearen helburu nagusia \"jende gehiagorengana\" iristea da. Hala, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua ere eskainiko dute. Horrekin batera, Foruko barnetegia urte osoan irekiko dute.\nDatu onak 2021-2022 ikasturtean\nAEK-ko ordezkariak \"oso pozik\" daude aurtengo ikasturtearekin. Batetik, pandemiaren eragina euskaltegietatik \"guztiz desagertzen\" ari delako, eta, bestetik, aurten \"aurreko ikasturtean baino %5 ikasle gehiago\" matrikulatu direlako euskara-ikastaroetan.\nAurretiko izen-ematea\nMatrikulazioa webgunearen bidez nahiz AEKren edozein euskaltegietan egin daiteke -100 euskaltegitik gora daude Euskal Herrian-. Informazio gehiago aek.eus-en.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001645", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sabadell bankuak Kiñu Gaztetxearen kontrako prozesua galdu dau\nSabadelleko abogaduak ez ziran epaiketara aurkeztu eta errekursoetarako epea amaituta, garaipena aldarrikatu dabe asanbladakideek.\nIgorreko Kiñu Gaztetxeko kideek 2020ko abuztuaren 9an jakinarazo eben Sabadell Banketxeak eta honen menpeko Solvia higiezinen agentziak gazteak kaleratzeko prozesua ipini ebela martxan. Urte bi egon dira Bilboko Okupazio Bulegoagaz lanean eta bitartean hainbatetan egin dabe berba bankuko negoziatzaileakaz. Baina negoziaketa amaitu barik, aprilaren 27an egoan programauta epaiketea.\nHalanda be, Sabadelleko abogaduak ez ziran aurkeztu. Epaileak hilebeteko epea emon eban Sabadellek bigarren aukera bat eskatzeko, baina gaztetxekoek ez dabe barri gehiago jaso. Holan, asanbladakideek sareetan jakinarazo dabe, bankuak euren kontra abiatutako prozesu judiziala irabazi dabela. Epaiketea zortzigarren urteurrena ospatu bitartean izan zala eta, \"gaztetxean urteurren gehiago ospatzeko prest\" agertu dira asanbladakideak garaipen honegaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001646", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Margolanak eta musikea izango dira astegoieneko protagonistak Zeanurin\nBiharko Arineketan jantza eta musika emonaldiaz gain, domekan margolan lehiaketea, erakusketea eta Rock&Roots kontzertua egongo dira.\nZeanuriko Udalak Kultura Bizirik jardunaldiak antolatu ditu, musikea eta pinturea buztartzeko helburuagaz. Bagilaren 4an, Jagoba Astiaran eta Iñar Sastre musikarien Arineketan diskoa zuzenean entzuteko aukerea egongo da, jantza eta guzti. 21:00etan izango da emonaldia, frontoian.\nDomekan barriz, hilak 5, goizean Aire Zabaleko IV. Margolan Lehiaketea egongo da. Partaide bakotxak, bost ordu izango dauz Zeanuri eta inguruetako parajeak gehienez 100x100 zentimetroko euskarrian margozteko. 09:00etan hasiko da izen emotea. Bitartean, Zeanuriko pintura taldearen obrak egongo dira ikusgai plazako frontoian.\nKontzertu bat be egongo da plazan, 13:00etan. Bertan, Charlie Cosh eta Mikel Gaztañagak. Rock&Roots kontzertuan, rock klasikoko kantuen bersinoak joko dabez. Izenak dinoan moduan, zuztarreko rockak, rockaren jatorrietara begiratzen dau, 1960ko hamarkadara. Abestietan folk, blues eta country elementuak erabilten dabez sortzaileek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001647", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Jaia ospatuko dabe Lemoan\nPoteo musikatuagaz hasi, herri bazkariagaz jarraitu eta iluntzean, erromeriagaz jantzan ospatuko dabe jaia zapatuan.\nBihar, hilak 4, ospatuko dabe lemoaztarrek aurtengo Euskal Jaia. Festa 13:00etan hasiko da, Mailuki tabernatik abiatuko dan poteo musikatuagaz. Horretarako Kittu taldea konbidau dabe, 15:00etan hasiko dan herri bazkarira arte herria girotzeko. Bazkaria Elizondon izango da baina eguraldi txarra bada, eskolako aterpera mobiduko dabez mahaiak. Iluntzean be, musikeak jarraituko dau Elizondon, Oskarbe taldearen erromeriagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001648", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sua eta operea nahastuko dira Areatzako kaleetan\nDomeka gauean, Hortzumuga Teatroa eta Deabru Beltzak konpainiek Senta. Noraezean kale ikuskizuna antzeztuko dabe.\nBagilaren 5ean, 21:30etik aurrera, Hortzuma Teatroak eta Deabru Beltzek perkusino, su eta opera ikuskizunagaz Areatzako kaleak astinduko dabez. Holandar alderraian inspirauta, Wegnerren operearen barrikuspen eguneratua da Senta. Noerezean. Euskal eszenako konpainia entzutetsu bien artean, Sentaren istorioa kontauko dabe, noraezean dabilen mamu ontzi gidaria.\nSinopsia\nSenta, mamu ontziaren buru eta gidari, iparra galduta dabil. Ez daki non dagoan ezta norantza nabigatzen dauan be; amorru bizian marru eginez noraezean dabil. Egun baten, tripulazinoaren agintea hartzea ebatziko dau, munduari indarrez kantetako. Oingoan, berak ebatziko dau eta norabide barik ibiltea; noraezean baina duintasunez\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001649", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar hasiko dira Gezalako jaiak\nBarikuan film emonaldiagaz eta zapatuan txapelketa, jolas eta erromeriagaz ospatuko ditue auzoko jaiak.\nIgorreko Gezala, edo Basauntz, auzoko jaiak ospatuko ditue astegoien honetan. Bagilaren 3an hasi eta zapatuan izango dabe jarraipena. Barikuan, egitaraua 21:30ean hasiko da, Erlauntza filmaren proiekzinoagaz. Mireia Gabilondoren komedia honetan, andra-talde bat festarako batzen da baina plana ez da ondo urtengo, aspaldiko eta oingo trapu zaharrak argitara urteten dira-ta.\nZapatu goizean barriz, argazki erakusketeagaz hasiko dabe eguna. Gero, tortilla eta paella txapelketetarako kozinau bitartean, umeentzako tailerrak egongo dira. Arrastian be egongo dira umeentzako tailerrak, briska eta mus lehiaketak jokatu bitartean. Amaitzeko, Kittu taldearen erromeriagaz jantzan egiteko aukerea egongo da.\nEgitaraua\nBagilak 3, barikua\n21:30ean, film emonaldia Gezalako plazan, Erlauntza pelikulea. Ikusleen artean txokolatea eta bizkotxoak bananduko dira.\nBagilak 4, zapatua\n11:30ean, argazki erakusketea.\n11:30etik 12:00etara, Paella eta Tortilla txapelketetarako izen emoteak.\n12:30ean, umeentzako tailerrak Urtxintxa eskolak dinamizauta.\n14:00etan, tortillen aurkezpena.\n14:30ean, paellen aurkezpena.\n16:00etan, Briska eta Mus Txapelketetarako izen emoteak.\n16:30ean, Briska eta Mus Txapelketak.\n16:30ean, umeentzako jolasak Urtxintxa eskolak dinamizauta.\n18:00etan, Kittu taldeagaz erromeria. Erromeria amaitu eta gero, parrilladea egongo da bertan dagoan jentearentzat.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001650", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako merkatarien alkarteak kanpaina barria ipini dau martxan\nHerriko komertzioetan, 25 euroko erosketak alkartearen boltsa bategaz sarituko dabez.\nLemoakom merkatarien alkarteak ehun boltsa oparituko dauz hurrengo egunetan, honeek amaitu arte. Kanpainearen helburua herriko komertzioei bultzada bat emotea da. Hori dala-ta, erosleek 25 euro gastatzen dabezanean, boltsa bat jasoko dabe trukean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001651", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "41 urte beteko dauz Arratiako Maratoi Txikiak\nBagilaren 5ean lehiatuko da hiru ibilbideko maratoi herrikoia. Nagusiak Zeanuritik urtengo dira, gazteak Arteatik eta umeek Igorretik egingo dabe lasterketea.\nDomeka goiza egun berezia izango da Arratiako korrikalarientzako, Arratiako Maratoi Txikiaren 41. edizinoa jokatuko da-ta. Arratia Ikastolak, Igorreko jubiladuek, Igorreko Udalak, Arratia Institutuak, Arratiako Motor zaleen alkarteak eta Arratiako Ziklista Elkartea izan dira jardunaldia antolatzeko arduradunak.\nAdinaren arabera, hiru ibilbide prestatu dabez aurten. Luzeena Zeanuritik Igorreraino jokatuko da, 11 kilometro. Horretarako autobus bat urtengo da 09:30ean Igorretik. Izan be, izen emotea Igorreko kiroldegian egingo da 08:45etik 09:15era. Beste aukera bat, bagilaren 4ra arte izena sailkapenak.com webgunean egitea da.\n2005 eta 2009 artean jaiotako gazteek barriz, Arteatik Igorreraino egingo dabe galapan. Honeek 10:30etan urtengo dira plazatik. Izen emotea 09:15etik aurrera egin behar da Arteako plazan bertan. Txikerrenak barriz, 2010etik aurrera jaiotakoek, Igorretik egingo dabe zirkuitu bat 10:00etatik aurrera, izen emotea egunean bertan egin beharko dabe, eskoletako aterpean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001652", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Sorotan Bele Gogoan' ikuskizuna Igorrera helduko da domekan\nJatorrizko taldeko Gorka Sarriegik eta Urbil Artolak Areatzako Bandagaz batera gogoratuko dabez kanta mitikoak Lasarte Aretoan.\nSorotan Bele taldeak 30 urte bete dauzanean, Gorka Sarriegi abesleak eta Urbil Artola gitarrajoleak herri desbardinetako musika bandakaz batera antolatu dabez Sorotan Bele Gogoan emonaldiak. Igorren, kontzertua bagilaren 5ean izango da, 19:00etan Kultur Etxean, Areatzako Bandaren musikeagaz. Bandarentzako egokitutako partiturak Xabi Zabala zuzendariak egin dauz.\nIrlandako doinuak, pop eta rock musikeagaz nahastuta egin zan Sorotan Bele taldea entzutetsu 90. hamarkadako Euskal Herrian. Abesti famaduenetariko batzuk izan ziran Arratsalde honetan, Mariñelaren zai eta Zortzi orduko ekaitza. Honeek eta gehiago egongo dira entzungai domekan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001653", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur hasi da Areatzako Bonodenda kanpainea\nHogei eurotan salduko dira udaletxean herriko komertzioetan 25 euroko balioa izango daben 400 bonoak.\nGaurtik aurrera, 400 bonoak saldu arte egongo da honeek udaletxean lortzeako aukerea. Aurkeztutako NAN bakotxeko gehienez hiru bono salduko dabez, 20 eurotan, beti be hamasei urtetik gorako herritarrentzako.\nBonoak lortuta, honeekaz Bonodenda kanpaineagaz bat egin daben saltokietan egin ahalko dira erosketak, ehuneko hogeiko beherapenagaz. Bonoak multzotu daitekez, baina erosketak egiterakoan, ordaindu beharrekoa bonoen baliora heltzean ez bada, ez da dirurik bueltako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001654", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Disobedience' filma dakar bihar Zineklubak\nBagilaren 2an, 20:00etan proiektauko da gizarte judu ortodoxoaren barnean andra biren arteko maitasun istorioa kontetan dauan drama erromantikoa.\nHilero lez, bagilean be pelikula barri bat egongo da ikusgai egueneko Zineklub saioan, Lasarte Aretoan. Oingoan, drama erromantiko baten proiekzinoa antolatu dabe: Sebastian Leliok zuzendutako Disobedience filma, 2017 urtekoa.\nRachel Weisz, Rachel MacAdams eta Alessandro Nivola dira familia, erlijioa eta maitasun homosexualaren artean sortzean diran gatazkak lantzean dauzan filmaren protagonistak. Torontoko Nazinoarteko zine jaialdian 2017an estrenau eta harrezkeroztik, kritika onak jaso eta publikoaren aldetik be arrakastea izan dau. Baita sari batzuk be; tartean 2019ko Cinhomo jaialdiko publikoaren saria, fikzinozko pelikularik onenari.\nSinopsia\nFamilia judu ortodoxo batean hezitako andra bat etxera bueltau da, bere aitaren hileta dala-ta. Gatazkak arin igarriko dira, haurtzaroko lagun bat honen interesa izetuten hasten danean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001655", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Maia eta Iturriaga, balkoitik balkoira bertsotan\nUnai Iturriaga eta Jon Maia bertsolariek udaletxe eta Aramotz tabernako balkoietan hasi eta plazan amaituko dabe bertso-saioa zapatu eguerdian.\nBagilaren 4an, 12:30ean hasiko da Dimako Udabarriko bertso-saioaren 21. edizinoa, bertso eskoleak eta Udalak antolatuta. Bertsoak balkoitik balkoira kantetan diran bigarren urtea izango da aurtengoa. Covid saioan hasi zan formatua oso sinbolikoa dino Ibon Iza antolakuntzakoak: \"udaletxeko balkoikoa arean gorago dago, baina azkenean biek lur bardina zapaltzen amaituten dabe saioa, parean\".\nIgazko bertsolari berdinak egongo dira, Jon Maia eta Unai Iturriaga. Bata udaletxeko balkoian eta bestea Aramotz tabernakoan egongo dira, gero plazara bajatuteko. Bertsolari bi honeek ia beti etorri dira 20 urte honeetan, \"hor be badago hari bat, batzean gaituan kordela\" dino Izak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001656", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Emakumeak lehen lerrora' pastorala aurkeztuko dabe Igorreko eskolako ikasleek\nBariku arrastian taularatuko dabez Graziana Barrenetxea, Maurizia Aldeiturriaga eta Maialen Lujanbioren istorioak Kultur Etxean.\nIgorreko eskolako 6. mailako ikasleek Loraldia alkartearen laguntzeagaz antolatu dabe Emakumeak lehen lerrora pastorala. Holan, bagilaren 3an aurkeztuko dabe andren espazio publikoaren eskuratzea kontetan dauan antzezlana, 16:00etan Lasarte Aretoan. Ahalduntze prozesua hiru momentu, hiru leku eta hiru personajeren bidez azalduko dabe.\nIstorioa XVII. mendeko Zugarramurdiko plazan hasten da. Orduan, Inkisizinoak sutara kondenau eban, sorginkeria egotzita, Graziana Barrenetxea. Holan, andren presentzia publikoa galarazo zan sasoia gogoratuko da. Hurrengo istorioak, 1978ra egiten dau salto, Maurizia Aldeiturriaga Egiako plazan kantari ebilen garaia hain zuzen be. Ibon Iza irakasleak dinoanez, \"andra bat, bera konturatu barik be, iraultza egiten egoan\". Iraultza zan-eta, espazio publikoan jardutea eta bere burua goratzea. Amaitzeko, 2017ko Bertso Txapelketako finalera egingo dau salto antzezlanak. Orduan, Maialen Lujanbiok txapela irabazi eta \"bertsolaritzearen tradizino errotuagaz apurtutea lortu eban, bidea zabalduz\".\nUrte osoko lana\nNaia Arantzamendi gidoigile ondarrutar gaztearen gidoiagaz, seigarren mailako hiru tutoreak eta Erika Uranga, Loraldiako dinamizatzailea, ikasleakaz egon dira lanean ikasturte osoan ikuskizuna aurrera aterateko. \"Batzuek musikea egiten dabe, beste batzuek atrezzoa, beste batzuek antzerkia, beste batzuek bertsoak... bakotxak bere lana hartu dau eta gu lagunduten egon gara\" azaldu deutso BEGITUri Ibon Iza seigarren mailako tutoreak. Seigarren mailako hiru gelak; hau da, 58 umek, hartu dabe parte, Zuberoako pastoralaren egitureagaz, disziplina ugari batzean dituan ikuskizun honetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001657", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Xabier Lete omentzeko jardunaldiak antolatu dauz The Quiet Cornerrek\nGaur 19:30ean Leteren ikuspegi dialektikoaren gaineko berbaldia egongo da eta bihar, musika eta poesia emonaldia, 19:30ean.\nMaiatzaren 26an hasi ziran Xabier Lete omentzeko jardunaldiak The Quiet Cornerren, Areatzako taberna irlandarrean. Orduan, Eugenio Ibarzabalek Nik ezagutu dudan Xabier Lete berbaldia emon eban. Asteon, beste bi ekintza antolatu ditue. Gaur, bagilak 1, Xabier Aierdi izango da hizlaria. Leteren ikuspegi dialektikoa azalduko dau Aierdik, Izarren hautsa kantuaren berbetatik abiatuta. Bagilaren 2an barriz, Leteren poema eta abestiak entzun ahal izango dira The Quiet Cornerren, Arratiarren aho eta taupadetan izeneko emonaldian.\nTQCren disko propioa\nAtaxia telangiectasia gaixotasun sendaezinak jotako ume eta gazteak laguntzen dauzan AEFAT alkartearentzako dirua batzeko helburuagaz, tabernan jo daben taldeen kantu batzuk disko batean bildu dabez. Bertan, Highlanders, Cosh & Duran, Confluence, Euskelga, Four Friends, Funk Collective, Iker Piris, Los Blues Morning Singers, Los Brazos eta Xuxurlaka taldeen abestiak dagoz. CD formatuan, 12 euroko prezioan; eta pendrive formatuan, 15 eurokoan, dago salgai diskoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001658", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean zabalduko da barriro Arantzazuko Herriko Tabernea\nHilaren 2an, 18:30ean izango da inaugurazino jaia musika, edari eta pintxoakaz.\nAurreko arduradunagaz beharrean egon zan Karinak, Alexanderregaz batera zabalduko dau Arantzazuko Herriko Tabernea. Lekua eta bezeroak ezetuten dabez eta herritarrak be pozik agertu dira inaugurazinoagaz, taberneak bizitasuna emoten deutsolako herriguneari. Eguen arrastian ospatuko da inaugurazino jaia eta sare sozialetan musikea, edaria eta jana prometidu dabe.\nKartea be barriztu dabe eta barikutik aurrera hasiko dira afari eta bazkariak emoten. Astegoinetan mus txapelketak be jokatuko dira tabernan eta udagoienetik aurrera, ekintza kulturalak antolatuko dira Udalagaz batera, kontzertuak tartea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001659", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Zeanuriko udalekuetan izena emoteko epea\nBagilaren 10a izango da 2010 eta 2018 artean jaiotako umeentzako izena emoteko atzen eguna.\nMaiatzaren 26an ipini eban martxan Zeanuriko Udalak aurtengo udalekuetarako matrikulazino prozesua, bagilaren 10ean amaituko dana. 2010 eta 2018 urte bitartean jaiotakoek izango dabe parte hartzeako eskubidea, biak barne. Hiru astez luzatuko dira aurtengo udalekuak, bagilaren 27tik garagarrilaren 15era arte.\nZeanurin erroldatutako ume bakotxarentzako asteroko prezioa 60 eurokoa izango da, 80 erroldatu bakoentzako. Familia unidadean bi edo gehiago izan ezkero barriz, ume bakotxeko 50 euro dira, 70 erroldatu bakoentzako.\nIzena emoteko matrikulazino orria bete behar da. Gero, ES21 2095 0335 2421 3500 0016 kontu zenbakian ordaindu eta azalpenean umearen abizena eta \"UDA\" ipini behar dira. Amaitzeko, helbidean edo udaletxean aurkeztu behar dira dokumentu eta ordainagiriak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001660", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Atzo hasi zan Arratiako V. Antzerki Topaketea\nAreatza, Artea, Igorre eta Lemoako eskoletako umeek dramatizautako pelikula eta antzerkien emonaldiek bagilaren 1 eta 2an izango dabe jarraipena, Lasarte Aretoan.\nAtzo, maiatzak 30, hasi zan Kurkuluxuetan Kultur Elkarteak Areatza, Artea, Igorre eta Lemoako eskolakaz batera antolatutako Arratiako Antzerki Topaketearen bosgarren edizinoa. Emonaldiak arrastiko 17:30ean hasten dira, Igorreko Kultur Etxean. Guztira, hiru jardinaldi daukaz topaketeak, hurrengoak bagilaren 1ean eta 2an izango dira.\nEskola bakotxean, langai desbardinak izan ditue ikasleek. Lemoakoek bullyingaren gaineko film laburrak egin dabez. Igorrekoek ostera, ipuin klasikoetan oinarritutako antzezlanak prestatu dabez. Areatzakoek musikal bat taularatuko dabe eta Arteakoek, film saritu baten egokitzapena zein sketchez osotutako pieza bat.\nEgitaraua\nMaiatzak 30, astelehena\nLemoako eskolearen Erabakia zure esku filma.Arteako eskolearen Semaforoa.Igorreko eskolearen Gaiztoa izan nahi ez zuen otsoa.\nBagilak 1, eguaztena\nLemoako eskolearen Ausarten kluba filma.Areatzako eskolearen Ro Ro Ro Rolling Stones.Igorreko eskolearen Zuhaitz beldurtia.\nBagilak 2, eguena\nLemoako eskolearen Jazarpen dantza filma.Arteako eskolearen Osabaren heredentzia.Igorreko eskolearen Inazio erregea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001661", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lesinoa osatuta, bueltau da Irati Astondoa plazetara\nIbilaldian egindako erakustaldiaren ostean, hasi da sega sasoirako eta Euskal Herriko Aizkora Txapelketarako prestaketakaz.\nMaiatzaren 22ko Urrezko Aizkolarien finalaurrekoa ezin izan eban jokatu Irati Astondoak, eskubitorreko lesino bat zala-ta. Maiatzaren 29an, bueltau zan plazetara, Bizkaiko Ikastolen jaian, Ibilaldian, azkora erakustaldi bategaz. Azkoraz gainera, hastear dagoan sega sasoian be lehiatuko da Zeanuriko probalaria.\nMaiatzaren erdikaldean jausi egin zan eta hartutako golpearen ondorioz ezin izan ebazan hainbat mobimentu egin. Hori dala-ta, aste pare baten, aizkora lehiaketa zein erakusketetan baja emon behar izan eban. Maiatzaren atzen domekan erakustaldia egin eban Ikastolen jaian, sensazino onakaz: \"eskubitorrak ondo erantzun eustan eta esan lei osatuta dagoala\", azaldu eutsan BEGITUri.\nHurrengo zitak\nBagilaren 18an, bularreko minbiziaren kontrako ikerketarako dirua batzeako jaialdi bat egingo dabe Gordexolan eta bertan izango da azkolaria marka bat ezarri guran. Egun horretan 1,80 metroko pago egur bat mozten saiatuko da ahalik eta denpora laburrenean. Euskal Herriko Aizkora Txapelketarako be entrenetan hasita dago.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001662", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aitzol Atutxak V. Euskal Pentatloi Sariko lehen kanporaketea gainditu dau\nTolosan jokatu da lehiaketako lehen kanporaketea, Atutxak 11 minutu eta 41 segundo behar izan dau bost probak egiteko.\nV. Gizonezkoen Euskal Pentatloi Sariaren lehen jardunaldia zapatuan jokatu zan, Tolosako zezen plazan. Hamairu izan ziran guztira probalariak eta Aitzol Atutxa aizkolari dimoztarra laugarrena izan zan. Beraz, urri lehenengoaren 3an jokatuko dan bigarren kanporaketan parte hartu ahalko dau. Atutxaren aurretik Xabier Zalduak, Ioritz Gisasolak \"Zelai V.\" eta Jokin Urretabizkaiak osotu dabe podiuma.\nBete beharreko probak bost izan dira: 100 kilogramoko bolea zortzitan altxau, giza proban plaza bat egin, aizkoreagaz kanaerdiko bat zatitu, txingakaz hiru plaza egin eta galapan kilometro bat egin.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001663", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zoru pelbikoaren gaineko berbaldi bi egongo dira asteon\nLehenengoa gaur izango da Lasarte Aretoan eta bigarrena bihar, Areatzako udaletxean.\nGaur, hilak 30, zoru pelbikoaren inguruko berbaldia emongo dau Leire Bernaola fisioterapeuteak Igorreko Kultur Etxean, 18:00etan. Maiatzaren 31n barriz, Areatzako udaletxean, Saioa Hernandez Castro sexologo eta psikologoak gidatuko dau gai bardinaren gaineko berbaldia. Ordu biko saioa izango da, 18:00etatik 20:00etara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001664", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Onditz Iturbe hirugarren izan da Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikalean\n44 minutu eta 15 segundo behar izan dauz igorreztarrak hiru kilometrotan 1.015 metro igoteko.\nZegama-Aizkorriko Kilometro Bertikalaren zortzigarren edizinoa jokatu zan barikuan. Lasterketan lehenengoz hartu dau parte Onditz Iturbe korrikalari igorreztarrak eta lortu dau andren podiumean egotea, hirugarren postuan. Emelie Forsberg (42:26) eta Naira Irigoyenen (43:43) atzetik zapaldu dau helmugea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001665", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Ubidestroi mendi lasterketarako izen emotea\nUrri lehenengoaren 10ean jokatuko da 27 kilometro eta 1.700 metroko desnibeleko lasterketea Ubiden.\nMaiatzaren 20an zabaldu zan Ubidestroi lasterketarako izen emotea. Guztira, 300 dorsal banatuko dira, askoz jota, garagarrilaren 20ra arte www.kronoak.com webgunean. Ubideztarrek antolatutako lasterketea urri lehenengoaren 10ean izango da. Honegaz batera berbaldiak, umeentzako jolasak, kontzertuak, taloak eta abar be egongo dira Ubidestroi jardunaldian.\n\"Gurean ondo etorriak izango dira munduko txapeldunak eta helmugara justu helduko diran korrikalariak. Guztientzako lekua dago Ubidestroin\"\n27 kilometroko ibilbidea Ubiden hasi eta amaituko da. Bidean Oketa, Gorbeia, Saldropo, Bastelarra eta Eneabetik pasauko dira korrikalariak. \"Proiektu handien garai honetan jasangarritasuna ardatz daukan lasterketa txiki herrikoia. Herritik eta herriarentzat sortua. Animau zaiteze bertan parte hartzean!\", dinoe antolakuntzakoek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001666", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lizitazinora atera dau Areatzako Udalak Aldamin tabernea\nBagilaren 3ra arte aurkeztu daiteke uda sasoian ugerlekuko tabernea kudeatzeko lehiaketa publikora.\nAreatzako Udalak Aldamin tabernea kudeatzeko lehiaketa publikoa ipini dau martxan. Holan, ugerlekua zabalik dagoan hiru hilabeteetan, bagilaren 20tik urri lehenengoaren 20ra, zabaldu ahalko dau taberna proiektu onena aurkeztuten dauanak. Parte-hartu ahal izateko, bagilaren 3a baino arinago egin behar dira tramiteak. Udaleko webgunean topau daitekez baldintza eta bete beharrekoak.\nUdalak ezarritako hileroko errenta minimoa 150 eurokoa izango da, BEZ barik. Hau da, guztira 544 euro ordaindu beharko dira hiru hileetan, BEZ barne. Hau lokalaren alokairua da; ura, gasa, argindarra eta bestelako tasak norberak ordaindu beharko dauz.\nHiru hilabeteko kontratua izango da eta gainera, ugerlekuetako ordutegian zabalik egon beharko da tabernea. Kudeaketa nori emon ebazteko, Udalak hainbat gai izango dauz kontutan, gehienez be, 100 puntugaz balorauko dira proiektuak. Hasteko, aurkeztutako eskaintza ekonomiko onenak 70 puntu lortuko dauz. Bestetik, ostalaritzan behar egindako urte bakotxagaitik puntu bi banatuko dira, 10 gehienez be. Amaitzeko, 20 puntu banatuko dira hurrengo baldintzak kontuan hartuta: proiektuaren memoria, langileen koalifikazino eta hizkuntza gaitasuna, ordutegia eta eskaintza gastronomikoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001667", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimara bajatuko dira jentilak bihar\nIkuskizunez betetako ibilbidea mitologikoagaz eta akelarreagaz ospatuko da aurtengo Jentilak Diman jaialdi paganoa, 21:00etatik aurrera.\nJentilzubi eta Baltzolatik, Dimako herrigunera bajatuko dira aurten jentil eta bestelako izaki mitologikoak. Maiatzaren 28 gauean, zazpi gunetan zortzi ikuskizun ikusteko aukerea egongo da eta gero, akelarrea ospatuko dabe 23:00etatik aurrera.\nTxumuluxuetak 18 urtez azpikoentzako argazki eta bideo lehiaketea antolatu dau, ibilbide mitologikoan zehar ataratako argazki eta bideo onenak saritzeko.\n21:00etan herriko plazatik urten eta herriko txoko desbardinetatik pasauko dan ibilbidean zehar zortzi ikuskizun egongo dira: Jentila eta Atlasa, Gazte Barri taldearen jantzak, Sorgina eta Meiga, Atremingo ikazkina, Lamiñategi, Baso sorgindua, Abesbatzaren kantuak eta lau osagaiak, hurrengoz hurrengo. Honeek amaitzerakoan, Txumuluxueta Elkarteak antolatutako akelarrea ospatuko da su, Eingo taldearen musika eta janagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001668", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hika Teatroak 'Tarara' taularatuko dau bihar Igorren\nHilaren 28an, 20:00etan ikusi ahal izango da parkamenari, laguntasunari eta amatasunari omenaldia egiten deutsan antzezlana.\nJosi Alvaradok sortu eta Arantxa Iturbek euskeratutako antzezlana da Tarara, zapatu iluntzean Lasarte Aretoan ikusgai egongo dana. Gidoi saritua da, izan be, SGAEren Ana Diosdado I. Antzerki Saria irabazi eban Alvaradoren testuak. Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean, Tania Fornieles, Kepa Errasti, Jurdana Otxoa, Eneritz Artetxe, Jose Cruz Gurrutxaga, Adrian Garcia de los Ojos eta Iñar Sastrek antzezleek taularatuko dabe Bilboko Sanfran auzoan bizi dan Rosa bibolinjolearen istorioa.\n\"Sensibilidade eta dotorezia handiko testua da, idatzita dagoana baino gehiago adierazoteko gai dana, emozinoa darien isiluneen bidez musikea transmitiduteko gai dana. Testuak thriller bokazinoa dauka, eta poesiaren dardarak astintzen dau. Tarara inoz kontau ez dan hainbat umeren historia da; haragiaren barrurako bidaia iniziatikoa, menpekotasun sortzailea. Parkamenari buruzko ipuina da, diferentziaren goraipamena, eta Txanogorritxuk, azkenean, bibolina joko deutse otsoei\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001669", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur hasiko da Areatza Musik and Beer jaialdia\nGaurtik hasita bihar arte, musikazale eta garagardaozaleek beteko dabez Areatzako kaleak.\nAreatzako Musik and Beer jaialdian, maiatzaren 27an, Blues Morning Singers, EraBatera, A Contra Blues kataluniarrak eta Laura Cox frantziarrak eskainiko dabe zuzeneko musikea. Hurrengo egunean barriz, Northagirres, The Electric Alley Cadizeko taldea, The L.A. Maybe Estatu Batuetakoa eta The Treatment britainiarrak izango dira protagonistak.\nJaialdiaren izenak dinoan modura, musikea ez da izango protagonista bakarra. Izan be, Basqueland Brewing-eko artisauen garagardao desbardinak be egongo dira egun bietan dastatzeko. Beste alde batetik, foodtruck-ak egongo dira jatekoa saltzean. Gainera, maridaje bi dastatzeko aukerea be egongo da aurten: ostra eta garagardaoa 12:00etan; eta gazi-gozoa eta garagardaoa 13:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001670", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Urpekontzi misteriotsua' taularatuko da bihar Igorren\nHilaren 27an, eskoletako patioan izango da musika, jantza eta antzerki emonaldia 18:00etan.\nUda sasoia hurbilduten dabilela eta, Lasarte Aretoko ikuskizunak badabiz kalera urtetan. Bariku arrastian, maiatzak 27, Urpekontzi misteriotsua umeentzako antzerkia egongo da ikusgai Igorreko eskoletako patioan. Hiru eta hamabi urte bitarteko umeentzako istorioa kontetako XX. mendeko abesti ospetsuen moldaketak egin dauz hirukoteak. Holan, antzerki parte-hartzailea izango da, musikearen erritmoan jantza egitekoa.\nSinopsia\nSimon, Bobby eta Janis aspaldiko lagunak dira. Udako egun bero batean, uriko asfaltoa atzean itxi, eta hondartzara joatea ebazten dabe. Uretan jolasean dabizala, urpekontzi itxurako zeozer ikusten dabe urrinean. Baina gauzak ez dira itxuraren araberakoak...", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001671", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Alokairua ordaintzeko dirulaguntzak emongo dauz Lemoako Udalak\n18 eta 35 urte bitarteko gazteek bagilaren 2ra arte eskatu leikiez emanzipazino prozesuan lagunduteko dirulaguntzok.\nLemoako Udalak etxebizitza alokatzea diruz lagunduko dau, gazteei Lemoan emanzipatzeko laguntzea eskaintzeko helburuagaz. Laguntzea eskatzeko eskubidea 18 eta 35 urte bitartekoek izango dabe, bagilaren 2ra arte.\nBaldintza nagusiak dira, etxea Lemoan egon, bertan erroldatu eta alokairua 700 euro baino gitxiagokoa izatea. Beste alde batetik, beharrezkoa izango da gitxienez urtebeteko kontratua betetea (urtailetik, abendura), jaube eta maizterraren artean familia-loturarik ez egotea eta kontratua Bizilagunen erregistrauta egotea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001672", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nafarroako Foru Komunitatea torneoko finalera heldu da Amaia Aldai\nMendizabalegaz batera Arrizabalaga eta Zabalari 22-19 irabazi ostean, Iruñean jokatuko dau finala bagilaren 5ean.\nAtzo, hilak 25, arrastian jokatu zan II. Nafarroako Foru Komunitatea Torneoko finalaurrekoa Lizarran. Oingoan, Aldaik ezin izan dau Mendiburugaz jokatu, eskua minduta izan daualako, eta Mendizabalek jokatu dau honen ordez. Halanda be, ondo moldatu dira Remontivalen, 22-19 irabazi dabe partidua.\nAzken momentura arte ez da egon irabazle argirik. Izan be, bardinketa ugariko partidua izan da, azkena 19-19. Tantu ikusgarriak, koadro luzeetan burruka gogorra eta aurrekaldean be errematez betetako partiduaz gozatu dabe Lizarrako frontoia bete daben ikusleek. Partidu aurretik, Lizarrako andra pelotariei omenaldia be egin jakie, 43 andra guztira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001673", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bea eta semearen aldeko pankartea desagertu dala salatu dau Andraizeak\nAsteleheneko konzentrazino ostean errepidean eskegi eben pankartea kenduta egon da gaur goizean.\nAndraizea Dimako talde feministeak gaur goizean salatu dauanez, \"Bea eta semearentzako justizia!\" exijiduteko Igorreko saihesbidean ipini eben pankarteak hiru egun be ez dauz iraun bere lekuan. Asteleheneko konzentrazinoaren ostean eroan eben bertara, baina baten batek pankartea desagerrarazo egin dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001674", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal eta argentinar kantu herrikoiak taularatuko dauz Arbasoak bikoteak\nKotxepin Kultur Etxean izango da kontzertua maiatzaren 27an, 20:00etan.\nSebastian Ustarrozek eta Andoni Martinez de Ustaranek osotutako Arbasoak taldeak Euskal Herria eta Argentinako doinuak kontzertua eskainiko dau bariku iluntzean, Lemoako Kultur Etxean. Gitarra eta perkusinoagaz lagunduta, migrazinoaren ondorioz estu lotutako herrialde bietako kantutegi herrikoia lantzean dau bikoteak. Euskaldunontzako ereserki bihurtutako Xalbadorren heriotzan abestiaren bersinoa adibidez.\nArbasoak izenak dinoanez, taldekideen arbasoak dira lotura musikala egin dabenak. Izan be, Sebastian Ustarrozen birraitita \"goseak bultzauta\" joan zan Argentinara. Joan etorriko bidaia izan da, Sebastian oin Hernanin bizi da-ta. Holan, Andoni argentinarragaz batu zan Arbasoak taldea martxan ipinteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001675", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan ospatuko ditue Uriondoko jaiak\nMezea eta janagaz ospatuko dabez aurtengo jaiak Zeberioko Uriondo auzoko bizilagunek.\nMaiatzaren 28an, zapatua, ospatuko dira aurtengo Uriondoko jaiak. Urtero lez, mezeagaz hasiko dira auzoko ospakizunak, 13:00etan. Jarraian barauskarria eta 15:00etan auzo-bazkaria be egongo dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001676", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Andrak zer itxaron geinke justizia sistemaz?' berbaldia antolatu dau mobimentu feministeak\nBea Ilardiak emongo dau berbaldia Igorreko Kultur Etxean, hilaren 26an arrastiko 18:00etan.\nEguenen arrastian Arratiako mobimentu feministeak Bea Ilardia Olangua abogadu, genero indarkerian aditu eta EH Bilduren Batzar Nagusietako bozeroalea konbidau dau andren eta sistema judizialaren gainean berba egiteko. Hurbileko kasuen inguruan berba egiteko aukerea be egongo da, Irune Costumero kasua edo oin dala urtebete, Dimako andra batek ipinitako salaketearen ostean barriki kartzelatik urten dan ustezko erasotzailearena.\n\"Badago justizia andrentzako?\" eta \"zer espero geinke androk sistema judizialetik?\" galderei erantzuten saiatuko da Ilardia. Izan be, instituzino, komunikabide eta gizarteak indarkeria matxistea salatutera animetan dabe. Baina prozesu judizialetan andren kontra bihurtzen da salaketea askotan. Justiziak andreari sinistu ez, batzuetan seme-alabak kendu edo andrea kartzelan sartzeraino be heldu da inoz justizia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001677", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Zorte txarreko otsoa' ipuin kontaketea egongo da Kotxepinen\nGaur, hilak 25, Maite Francok kontauko dauz 4 eta 8 urte bitarteko umeentzako istorioak, 18:30etik aurrera.\nMaite Franco ipuin kontalaria Lemoako Kotxepin Kultur Etxean egongo da gaur arrastian otsoen inguruko ipuin dibertigarriak kontatzen. Zorte txarreko otsoa kontaketearen bidez norberaren identidadea, bildurrei aurre egitea eta aniztasun funtzionala lango baloreak landuko dauz.\nSinopsia\nZorte txarreko dabil Otsoko. Dana txarto urtetan jako. Ez dau janaririk topetan, edo topetan dauan janariak ziria sartzean deutso, iges eginik; txarriek, antxumeek eta baita Txanogorritxok berak be. Ezpabere Otsoko bera da iges egiten ixten deutsena, pena hartuta. Horregaitik oin inor ez da haren bildur. Eta hau gitxi balitz, Txanogorritxoren amamak super eskupetea erosi dau. Ezin amamarik bez jan! Zer egingo ote dau gure Otsoko gizajoak hemendik aurrera bizirauteko?", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001678", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizirik agertu da Artean desagertutako gizona\nOlabarriko baserritik gertu topau dabe suhiltzaileek, hipotermia eta deshidratazinoa dala-ta helikopteroan eroan dabe ospitalera.\nSOS Deiak-ek argitu dauanez, 76 urteko gizona Arteako Olabarri auzoko bere etxetik desagertu zan barikuan. Larrialdi zerbitzuek martitzen arrastian topau dabe, etxetik gertu, bizirik baina egoera txarrean. Deshidratazinoa eta hipotermia dala-ta, helikopteroan eroan dabe ospitalera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001679", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Covid pasearen gaineko solasaldia egongo da eguenean\nAske Bizi Arratian taldeak antolatu dau eztabaidea, Arteako Kultur Etxean 18:30ean.\n\"Zer dago Covid pasearen atzean?\" galdereari erantzuna emoten saiatuko da maiatzaren 26an Aske Bizi Arratian plataformak Artean. Covid paseagaz gertatutakoaren balorazino eta hausnaketea \"giro onean\" egingo dabela azaldu dabe, kafea eta pastak egongo dira debatean. Hasteko, bideo bat ikusi eta gero hasiko da eztabaidea, Aske Bizi Arratian taldekoek dinamizauko dabena. Covid pasearen eraginak sakontasunez baloratzea izango da helburua, besteak beste, kontrol sozialaren eta eskubide urraketen ikuspuntutik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001680", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Idoia Eraso izan da III. Emakumeen Klasikoko irabazlea\nIdoia Eraso 23 urtez azpiko elite mailan, Paula Ostiz kadeteetan eta Olatz Camino juniorretan izan dira kategoria desbardinetako irabazleak.\nArrigorriaga, Ugao eta Zeberioko Udalek antolatutako txirrindulari lasterketea Arratiatik be pasau zan zapatu arrastian. Hiru kategoriatan banatu ziran txirrindulariak, danak 23 urtez azpikoak: elite maila, kadete maila eta junior maila.\nElite mailan Idoia Eraso izan zan lehenengoa, 02:05:18 behar izan ebazan lasterketako 76 kilometroak egiteko. Ostetik heldu ziran Usoa Ostolaza eta Tania Calvo, hirurak dira Laboral Kutxa-Fundacion Eusk taldeko kideak.\nKadeteen lasterketea 53 kilometrokoa izan zan. Hasi eta 01:03:50era heldu zan lehena helmugara, Paula Ostiz. Honen ostetik heldu ziran Izaro Etxarri eta Irati Aranguren.\nLasteketa laburrena, 38 kilometrokoa, junior mailakoa izan zan. Olatz Caminok, Nahia Imazek eta Eneritz Vadillok osotu eben podiuma.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001681", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur berbaldia eta domekan Mandoiara martxea antolatu dauz Makatzakek\nGaur, uraren negozioaren inguruko dokumentala proiektauko dabe 18:00etan Igorreko Kultur Etxean. Domekan barriz, autopista elektrikoaren kontra egingo dabe Mandoian.\nMakatzak Arratiako Ekologista taldeak hitzordu bi antolatu dauz aste honetarako. Bata, uraren pribatizazino eta negozio ereduaren gainean hausnartzeko eta bestea Gueñes eta Itsaso artean eregiten dabizan tensino handiko autopista elektrikoa salatuteko.\nHasteko, Ricardo Gamaza kazetariak zuzendutako Monopolia. Agua: negocio y poder politico dokumentala proiektauko da gaur, hilar 24, Igorreko Kultur Etxean 18:00etan. Ondasun publikoa eta oinarrizko eskubidea dan ura, pribatizau eta negozio zein podere politikorako lehengai bihurtzea salatzen da dokumentalaren bitartez. Modu berean, ura pribatizetako Bizkaiko instituzino publiko eta enpresen arteko amarruak azaleratzen dira.\nDomekan barriz, hilak 29, Mandoiara igoteko deia zabaldu dabe. Igorreko udaletxetik abiatuko dira, goizeko 09:00etan. Bertan, Red Electrica de España enpreseak eregiten dabilen Gueñes eta Itsaso arteko 73 kilometro eta erdiko bidean, 70 metroko 132 torreen eraikuntzea zelan doan ikusi eta proiektua salatuko dabe. Torre gehienak altxauta dagoz, baina oindino ez dabe argindarrik garraiatzen. Tarte honetan dagoan laugarren goi-tensinoko linea izango da hau. Bide horretan dagoz Zeberio, Igorre, Lemoa eta Bediako mendi eta basoak, Bizkaia eta Gipuzkoako beste 21 herriren artean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001682", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "76 urteko Arteako gizon bat barikutik dago desagertuta\nSOS Deiak-ek argitu dauanez, gizona Olabarri auzoko bere etxetik desagertu zan barikuan. Baten batek zeozer jakin ezkero, 112 telefonora deitzera gomendatu dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001683", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Arrakastatsua eta itzela\" izan da Guraso Elkarteen lehen topaketea\nZapatuan ospatu zan Arratiako Guraso Elkarteen topaketa jaia, Bildosolako Basoa defendatzaileen etxean.\nIgorreko eskolatik abiatu ziran danak batera, Basoan egonda, jai giroa izan zan nagusi. Dimako gazteen bertsoakaz, institutuko ikasleek prestautako mokautxoagaz eta jolas ugarigaz gozatu eben bertaratutakoek, eguzkia lagun eta musikearen erritmoan. Igorreko Guraso Elkartetik adierazo dabe, \"arrakastatsua eta itzela\" izan zala.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001684", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan zarratuko da Igorreko udaleku irekietan izena emoteko epea\nBagilaren 27an hasi eta garagarrilaren 29an amaituko dira aurtengo udalekuak.\nHilaren 18an hasi zan Igorreko udaleku irekietako matrikula entregatzeko epea eta barikua, hilak 27, izango da atzen eguna. Matrikula orria deskargau, bete eta Kultur Etxean aurkeztu behar da 09:00etatik 14:00etara, edo 16:30etik 20:45era. Beste aukera bat, helbidera bidaltzea da. Matrikulazinoa Igorren erroldatu bakoek egin ahal izango dabe, baina igorreztarrek lehentasuna dabela kontuan hartuta.\nUrtero lez, bost asteko udalekuak izango dira baina asteka be emon daiteke izena. Asteroko prezioa umeko 30 eurokoa da, baina neba-arreba bi badira 25 euro izango dira, 20 euro barriz hiru izan ezkero. Ordaintzeko epea bagilaren 2an hasiko da, behin-behineko zerrenda publiko egin ostean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001685", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zazpigarren postuan amaitu dau ligea Arratiko Zekorrak taldeak\n\"Hamabost jokalari egon garen partiduetako balorazinoa oso ona da, baina askotan hamabi joan behar izan gara arpegia emoten. Ez da erraza izan baina datorren urtera begira perspektiba onak dagoz, hau aurrera doa\".\nAstegoien honetan jokatu dabe zekorrek Senior Euskal Ligako bigarren mailako atzen partidua, Gasteizko Gaztedi taldearen kontra. Markagailuko atzen datua ez da ona izan, 61-10, baina \"oso oso partidu duin, harro egoteko modukoa\" egin ebela azaldu dau Jon Gurtubaik. Izan be, hiru jokalari gitxiagogaz egon ziran zelaian.\n\"Aurtengo helburua taldea osotutea izan da, batzuk konprometiduta gagoz eta hau aurrera doa\"\nHamabi hamabosten aurka jokatuta, 28. minutura arte 0-3 irabazten mantenidu ziran. 50. minutuan be, alde txikiagaz egon ziran oindino, 14-3, baina zekor bat zaurituta, gasteiztarrek aurrea hartu eta 61 puntuetara heldu ziran. Zekorren 10 puntuak, Zumel Iturratek eta Unai Zuazok lortu ebezan.\nAtzen urte bietan talde propio barik egon dirala kontuan hartuta, taldekideek positiboki balorau dabe denporaldia, baina \"erregulartasun faltea\" azpimarratu dabe. Izan be, partidu askotan ez dira hamabost jokalari izatera heldu. Ligatik zortzi partidutan aurkeztu dira hamabost edo gehiago eta seitan gitxiago. \"Danok egon garen zortzi partiduetatik bost irabazi doguz eta hiru galdu, bi liderren kontra eta bestea bigarrenen aurka\", azaldu dau Gurtubaik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001686", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar hasiko da familientzako sexualidade eta indarkeria tailerra\nHilaren 24 eta 31n izango dira saio biak, Zeberioko eskola zaharrean, 18:00etatik 20:00etara.\nZeberioko Udaleko bardintasun sailak antolatu dau indarkeria sexualaren gaineko tailerra, berenberegi familientzako pentsautakoa. Tailerra saio bitan banatuko da, lehenengoa bihar bertan, maiatzak 24, eta bigarrena hilaren 31n. Arrastiko 18:00etan hasita, ordu biko saioak eskola zaharrean emongo dira.\nIzena aldez aurretik emoteko hiru modu dagoz: udaletxean, helbide elektronikora idatzita edo 94 648 10 79 telefonora deituta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001687", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Harrobi eta Arratia B, mailaz igoteko lehian\nPuntu bakarra behar dabe hurrengo jardunaldian, Arratia Bk Lurraldeko Lehen Mailara zuzenean igoteko eta Lemoako Harrobik promozino partiduak jokatuteko.\nGizonezkoen Arratia B taldeak ez dau partidurik jokatu joandako astegoienean. Datorren partidua, ligako atzena, Ugaon jokatuko dau zapatuan, hilak 28, Iberlanda taldearen kontra 18:45ean. Lehen postuan dago Arratia 31 jardunaldiren ostean 66 puntugaz, Iberlandaren kontra puntu bakarra lortu ezkero, Lurraldeko Lehen Mailan jokatuko dau hurrengo denporaldian\nGizonezkoen Arratia A taldeak ostera, domeka arrastian Astrabuduako Aren kontra etxetik kanpo jokatutako partidua 2-3 irabazi eban arren, hirugarren postuan amaituko dau ligea eta ez da mailaz igongo. Datorren partidua, ligako atzena, bigarren postuan amaituko dauan Zalla A taldearen kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 27an, 20:30ean. Arratia A hirugarren postuan dago 71 puntugaz.\nAndrazkoen Arratia A taldeak zapatuan jokatu eban Euskal Kopako partidua Real Sociedad B taldearen kontra eta 4-3 galdu eban. Hori izan zan Arratiak aurtengo denporaldian jokatutako atzen partidua. Arratia B taldeak ostera aurreko astegoienean amaitu eban ligea.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban Etxebarri taldearen kontra etxetik kanpo eta 2-0 galdu eban. Hainbat jente hurbildu zan Lemoatik Etxebarrira partidua ikustera taldeak egindako deialdiari erantzunez. \"Eskerrik asko Lemoa! Beti errespetuz\" inoen sare sozialetan. Atzen partiduaren faltan Lemoako taldeak igoera promozinoa jokatuteko aukerea dauka, horretarako Arlonagusian, zapatuan hilak 28, 18:00etan Solokoetxe A taldearen kontra jokatuko dauan atzen partidua bardinduteak balio deutso.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001688", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur zortzi zarratuko da Arteako udalekuetan izena emoteko epea\nBagilaren 27tik garagarrilaren 22ra arte izango dira 2010 eta 2017 bitarteko umeentzako udaleku irekiak.\nMaiatzaren 9an hasi eta maiatzaren 27an amaituko da Arteako udaleku irekietan matrikulatzeko epea, udaletxean. Hamabi eta bost urte bitarteko umeak aste bat, bi, hiru edo lautan egon daitekez udalekuetan; hurrengo txandetan: bagilaren 27tik garagarrilaren 1era, 4tik 8ra, 11tik 15era eta 18tik 22ra. Aste bakotxeko matrikulazinoak 30 euro balio dauz Artean erroldatutako umeentzako, eta 40 euro erroldatu bakoentzako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001689", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan egingo da Arratia Raid Ertainaren bigarren edizinoa\nHiru ordu eta erdian, bizikletaz edo oinez, baliza puntuak topau eta proba bereziak bete beharko ditue izena emon daben 51 taldeek.\nMaiatzaren 22an, 10:00etan hasiko da II. Arratia Raid Ertaina, Igorreko Kultur Etxeko plazatik. Bikoteka edo gehienez be boskoteka, taldeek mapa baten laguntzeagaz eta orientazino teknikak baliotuta, baliza ugari aurkitu beharko ditue. Bidean beste proba batzuk gainditu beharko dabez; orientazino jolasak, eski kooperatiboa, itsututa egiteko bidea, boom jolasa, eta bizikleteagaz egiteko ginkanea besteak beste.\nRaid bi egongo dira, luzea eta laburra. Luzea egingo daben taldeek, ordubete eta erdiko mendiko bizikletea eta beste horrenbesteko trekkinga daukIe baliza guztiak hartzeako eta bidean probak egin beharko dabez. Raid laburrean barriz, Xabier Iturriaga antolatzaileak azaldu dauanez, helburua \"proba berezi guztiak egin eta gero, bizikletaz edo oinez, gura daben balizetara hurbiltzea\" da. Umeekaz egiteko ekintza egokia dala uste dau Iturriagak; jolasak, bizikletea, mapak eta abarregaz ondo pasetan dabelako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001690", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzan ipiniko da martxan Aiko taldearen Danspirenaika ekimena\nAstegoien honetan hasiko da Pirinioak zeharkatuko dauzan musika eta jantza tradizionalen inguruko ikastaro, berbaldi eta jaien zikloa.\nAiko taldeak Areatzatik hasi eta Pirinioen luzeeran zehar hainbat geldialdi egingo dauz udan zehar, musika eta jantza tradizionalen inguruko Danspirenaika proiektuagaz. Areatzan, maiatzaren 21ean eta 22an egongo dira. Pilar Baca Sevillako jantza espainiarreko eta flamenkoko irakasleak, Larraitz Artetxe Aikoko kideak, Claude Iruretagoyena lapurtarrak eta Ines Uriarte ondarrutarrak emongo ditue ikastaroak. Areatzan amaitu ostean, Jacara joango da Danspirenaika, garagarrilaren atzen astegoienean.\nIkastaro eta berbaldietan parte hartzeako matrikuleak 50 euroko prezioa dauka. Hau, 634 423 539 whatsapera edo helbide elektronikora idatzita egin daiteke.\nEgitaraua\nMaiatzak 21, zapatua\n16:30ean, Danspirenaikaren ondoetorria eta aurkezpena\n17:00etan, Euskal jota eta buleria, konpasa partekatzen ikastaroa Sevillako Pilar Bacareneskutik\n18:30ean, Aiko taldeko Larraitz Artxeren ikastaroa Joteagaz olgetan Arratian Klaratarrenkomentuan, 20:00etan, jantzapoteoa Aiko taldeagaz Gudarien plazan hasita.\nMaiatzak 22, domekea\n10:00etan, Miarritzeko Maritzuli konpainiaren ikastaroa Jauzika Pirinioetan\n11:30ean, Ondarruko Ines Uriarteren ikastaroa Bikotean gidatzearen oinarrizko kontzeptuakKlaratarren komentuan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001691", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Andrezaharraren manifestua' taularatuko da Igorren\nLasarte Aretoan egongo da ikusgai Mari Luz Esteban eta Metrokoadroka kolektiboaren antzezlana, hilaren 21ean 17:30ean.\nAndrezaharraren manifestua (Pamiela, 2019) Mari Luz Esteban Gizarte-antropologiako EHUko irakasleak idatzitako poema liburua da. Estebanen laguntzeagaz, Metrokoadroka kolektiboak izen bereko antzezlana ekarriko dau Lasarte Aretoko oholtzara zapatuan. Zahartzaroaren eta zahartze prozesuaren gaineko lanketea egiten dau obrak , \"kezka personal batetik, nire buruari be idatzi deutsat hau, baina batez be kezka sozial eta politikotik\", dino Estebanek.\nZahartzaroa ikuspegi feminiteagaz lantzean da, bai liburuan bai antzezlanean, \"bazterrak mobidu arazoteko, pentsau eta hausnartu daigun\". Lan honetan, Estebanek beste lau andren laguntzea dauka oholtzan: Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias eta Jurdana Otxoa.\nEmonaldia ikusteko, izena aldez aurretik emon behar da helbide elektronikora idatzita edo 688 627 393 eta 94 631 17 17 telefonoetara deituta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001692", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Korri Kuru korri' antzezlanagaz migrazinoa eta herrimina landuko da Lemoan\nKotxepinen taularatuko da Patxi Zubizarretaren liburuan oinarritutako txotxongilo ikuskizuna, zapatuan 18:00etan.\n2019ko Euskadi Literatura Saria lehiaketea irabazi eban Patxi Zubizarretaren Korri Kuru korri libururak 2019an, Haur eta Gazte Literatura sailean. Holan, Pantzart konpainiak istorio horretan oinarritutako izen bereko txotxongilo antzerkia sortu, eta Lemoara ekarriko dau hilaren 21ean.\nLau eta bederatzi urte bitarteko umeentzako istorioa da Korri Kuru korri, migratzaileek Afrika bera eta Mediterraneoa Europarako bidean gurutzatzerakoan egiten daben bidea kontetan dau, 1827an jirafa batek egindako benetako bidaian oinarrituta.\nSinopsia\nJauskera baten ondorioz, Nora ospitalean sartu da eta han Kuru ezetuko dau. Bere istorioa tristeegia iruditzen jako eta, horregaitik, gurago dau ez kontatzea. Hori dala-ta, 1827an Egiptotik Parisera Frantziako errege-erreginei Mehmet Ali pashak egindako opari moduan bidaiatu eban jirafearen istorioa kontatu deutso. Bidaia horretan, Atir, bizitzan bakarrik dabilen eta azkenean alkarregaz banaezin bihurtuko diren haurra izango dau bidelagun.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001693", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Parkour Masterclassa emongo dabe Igorren\nHilaren 22an klase bi emongo ditue, 11:00etan parkourraren oinarriak ezetu eta 12:30ean teknika aurreratuak praktikatzeko.\nBizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Parkour Masterclassak Igorrera helduko dira domeka goizean, 16 urtetik gorako gazteentzako. Parkourra atzen urteetan urietan praktikatzen dan kirol bat da, arkitekturako elementuak erabili eta oztopo fisikoak arin-arin gainditzeko teknikak lantzean ditue.\nIgorren, saio biak Goiko Plazan izango dira. Hasteko, 11:00etan esperientzia bakoek kirol honen oinarriak ezetuko dabez. Besteak beste, lurreratzean inpaktuak xurgatu eta oztopo handiak igon eta bajatuteko teknikak ikasiko dabez. 12:30ean barriz, teknika dinamikoen bidez, ibilbide aurreratuak egingo ditue parte hartzaileek.\nIzena aldez aurretik emon behar da Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001694", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Untzueta Nafar Gaztelua taldeak ekitaldia egingo dau zapatuan\n\"Amaiur-Untzueta 1522-2022\" eguna gogoratuko dabe parte hartzaileek Gaztelakoek Amaiurko gaztelua lehertu ebenetik 500 urte pasau diranean.\nUntzueta Nafar Gaztelua memoria historikoa buztartzeko taldeak ekitaldi bat egingo dau Orozkoko Untzueta tontorrean, Nafarroako Erresumearen aldeko atzen erresistentzia gogoan hartzeako. Izan be, 500 urte bete dira Gaztelakoek Amaiurreko erresistentzia zapaldu eta gaztelua lehertarazo ebenetik. Untzuetan be, XI. mendean eregitako nafar gaztelu baten errastuak dagoz, eta bertan izango da ekitaldia.\nTontorrera igon, eta 11:30ean hamaiketako herrikoia egingo dabe. Gero, eguerdian izango da ekitaldi nagusia; aurreskua, txalapartariak eta albokariak be girotuko dabe ekitaldia. Tontorrera igoteko, bakotxa bere herritik joango da. Izan be, Untzuetan Nafar Gaztelua taldea tontor inguruko herritarrek osotuten dabe, tartean Zeberioko herritarrak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001695", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Musikea eta garagardaoa batuko dauz Ubier azokeak\nMaiatzaren 21ean Txalainak, Matt Horan, The Longboards eta AK Pintxadiskos-ek girotuko dabe garagardao artisauen dastaketea.\nZapatuan ospatuko da Ubiden Ubier Garagardo Azokearen bigarren edizinoa. Garagardao artisauak eta zuzeneko musikea izango dira aurten be protagonista handiak, 12:00etan hasi eta gauera arte. Horrezaz gain, talo eta bokadilloak jateko aukerea be egongo da, horretarako ipinitako txosnan.\nAurten azokan parte hartuko daben garagardao ekoizleak Arabako Garagart eta Byra eta Gipuzkoako Baobeer izango dira. Musikearen aldetik, lau emonaldi egongo dira. Hasteko, 13:00etan, Txalainak bikote akustiko bilbotarrak eskainiko dau kontzertua. Hurrengo kontzertua 19:00etan hasiko da, Matt Horan country abeslariak kantauko dau plazan. Gero, The Longboards surf-rock talde barakaldotarraren txandea izango da. Amaituteko, AK Pintxadiskos dj-a izango da jardunaldia zarratuteko arduraduna.\nZozketea herrikoan\nRepsol Eguzki saria irabazi barri dauan herriko tabernan persona birentzako afaria zozketauko dau Ubierrek. Gaur da parte hartzeako atzen eguna. Horretarako, Instagramen @ubier_gargardo_azoka kontua jarraitu, publikazino bateri \"atsegin dut\" emon eta hiru lagun aitatu behar dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001696", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Bea eta semearentzako justizia\" exijiduko da Diman astelehenean\nUstezko erasotzailea kalean dagoalako antolatu da kontzentrazinoa. Zapatuan, indarkeria matxistea bizi izan daben andren bizipenak entzuteko aukerea be egongo da.\nOin dala urtebete atxilotu eben, andreagaz joiala, auto istripu bat ustez apropos eragin eban gizona, Citruenigon (Nafarroa). Biktimeak, Dimako andra batek, zauri arinak izan ebazan eta gertatutakoa salatu eban. Kartzelara, hileta saiakerea eta genero indarkeria egotzita sartu eben gizona baina oin, kalean da ustezko erasotzailea. Holan, Andraizea andra taldeak kontzentrazino zaratatsua antolatu dau maiatzaren 23an, 18:30ean Dimako plazan.\nEraso matxisten inguruko lanketea egun bi arinago hasiko da, hilaren 21ean. Dimako eskolako kamaran, Volar dokumentala proiektauko da 18:00etan. Film honek indarkeria matxistea bizi izan daben andren testigantzak biltzean dauz. Hau ikusi ostean, indarkeria sufridu dauan andra batek bere testigantzea emongo dau zuzenean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001697", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hezkuntzako sailburuak eta sailburuodeak lege barriaren oinarriak azalduko ditue Lemoan\nJokin Bildarraitz eta Begoña Pedrosa Kotxepinen egongo dira bariku arrastian XXI. mendeko hezkuntzarako oinarriak azalduten.\nEusko Alderdi Jeltzaleak antolatu dau Lemoan, Hezkuntza Lege barria dala-ta, Hezkuntza Saileko buruen berbaldia. Maiatzaren 20an izango da XXI. Mendeko hezkuntzarako oinarriak berbaldia, 19:00etan Kotxepin Kultur Etxean. Eusko Jaurlaritzako Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuak eta Begoña Pedrosa Sailburuordeak gidatuko dabe saioa.\nBerbagai nagusia Hezkuntza Lege barria izango da, sindikatu eta hezkuntza komunidadearen aprilaren 7ko akordioagaz lortutakoa. Bertan, eskola publiko eta pribaduak, gizarte kohesinoak, euskereak eta teknologiak hezkuntzan daukien egitekoa eta garrantzia azpimarratzen da. Halanda be, eskola publikotik kritika sakonak izan ditu proiektuak.\nEuskal Eskola Publikoaz Harro plataformeak publikoa ardatzean jarri ez, eta titulartasun desbardineko ikastetxeak parekatzen dituala kritikau dau. Eskola publiko eta pribaduen abiapuntu eta egoera desbardina kontuan hartu barik. Beste alde batetik, itunpeko eskolak be hauspotzen dauzanez, proiektua hezkuntza publikoaren kalterako dala dinoe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001698", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako Guraso Elkarteek jai bateratua egingo dabe\nMaiatzaren 21ean, Basoan batuko dira jai giroan jan, olgau, bertsoak entzun eta erromeriagaz jantzan egiteko.\nZapatuan Arratiako Guraso Elkarteen topaketa jaia ospatuko da Bildosolako Basoa defendatzaileen etxean. Guraso eta seme-alabak eguerdiko 12:00etan batuko dira Igorreko eskolan, bertatik Basoara oinez joan eta jaiari hasierea emoteko. Parte-hartzeako, izena aldez aurretik emon behar da (egin klik hemen). Egitarauaz gain, txosnea eta musikea egun osoan egongo dira, bakotxak bere edalontzia eroatea gomendau dabe.\nDanak Basoara heldu ostean, 13:00etan Dimako bertsolari gazteen bertsoek zabalduko dabe jardunaldia. Gero, institutuko ikasleek prestatutako mokautxoa eta postre mahaia egongo dira, adin guztientzako jolasakaz hasi aurretik.\nArrastiko 16:00etan olgetan jarraituko dabe, ginkana formatuan. Hau amaituta, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako gaztetxoentzako ezetuteko jolasak egongo dira. Holan, hurrengo ikasturtean institutura joakeran euren artean ezetuteko aukerea izango dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001699", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko jaietarako erasoen kontrako protokoloa aurkeztuko da barikuan\nEraso matxista, LGTBfobo eta arrazistei aurre egiteko protokoloa Kiñu Gaztetxean aurkeztuko da, 18:00etan.\nArratiako neska gazteen antolakundea dan Orratzak taldeak prestatu dau Igorreko jaietarako eraso matxista, LGTBfobo eta arrazisten kontrako protokoloa. Holan, danontzako jai segurua izatea bermatu gura dabe eta erasorik egon ezkero, honeri aurre egiteko tresnak eskura izan. Biolentzia patriarkalaren aurrean arma nagusia autodefentsa feministea dala azpimarratu dabe Orratzakeko kideek.\nProtokoloa herritarrei aurkeztuteko, batzar irekia antolatu dabe maiatzaren 20an Kiñu Gaztetxean. Arrastiko 18:00etarako deitu dabez igorreztarrak bilerara, protokoloak funtzionatzeko modu eraginkorrena, guztiok ezetutea dalakoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001700", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan ospatuko da institutuko ikasleen agur jaia\nLasarte Aretoan emongo deutsie agurra batxillerreko bigarren mailako ikasleek irakasle, kide eta institutuari, 18:00etan.\nBatxillerreko bigarren urtea atzen ikasturtea izaten da ikasleentzako Institutuan. Hori dala-ta ikasturte amaieran agurra egiten deutsie Institutuari ekitaldi baten bitartez urtero. Aurten maiatzaren 20an izango da agur jaia, 18:00etan batuko dira Lasarte Aretoan, ikaskide, irakasle eta Institutuari berari agur esan eta hurrengo etapeari hasikerea emoteko.\nIkasleen ekimenez sortu zan agur jaia, oin dala urte batzuk, eta eurak izaten dira ekitaldia antolatzeko arduradunak. Aurten be, aurrekoetan legez, Institutuan egindako urteak gogoan izan dagiezan, orla bat eta Institutuko zigilua daukan zapi bat emongo deutsee oroigarri moduan. Ikasleek hartuko dabe berbea ondoren eta abesti, zirku ikuskizun eta bertsoakaz besteak beste, egingo dabe agurra. Irakasleek be hartuko dabe berbea, atzen ikasturtea gogoratu eta badoazan ikasleei hurrengo urteetarako animoak emoteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001701", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Basoak ateak zabalduko dauz domekan\nBildosolako defendatzaileen etxeak ate irekien jardunaldia antolatu dau maiatzaren 22an. Bermuta, zuzeneko musikea eta bazkaria be egongo dira eguerditik aurrera.\nBasoa defendatzaileen etxea Artea Sareatik abiatutako proiektua da, migratzaile eta errefujiaduei laguntzea emoteko jaioa. Beste alde batetik, proposamen alternatiboak garatzeko lekua be izan gura dau Basoak: \"Defendatzaile eta aktibisten arteko komunidade solidarioa, kospiratzeko, gozatzeko eta amesten dogun bizitza biziten hasteko gune liberatua\".\nProiektua bera eta Bildosolako etxea ezagutarazo gura dabe inguruko jentearen artean. Hori dala-ta, ate irekien jardunaldia egingo dabe maiatzaren 22an, 12:00etatik aurrera. Etxea aurkeztu ostean, honetaz gozatzeko aukerea be egongo da. Bermut \"klandestinoa\", zuzeneko musikea eta bazkari herrikoia egongo dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001702", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia BHIko ikasle ohien bazkaria urrietara atzeratu da\nInstitutuaren 50. urteurrena ospatzeko batu behar ziran belaunaldi desbardinak patioan baina atzenean, uda ostea ospatuko da jaia.\nArratia BHIk 50. urteurrena ospatu dau aurtengo ikasturtean. Holan, hainbat ekintza egin ditue atzenaldian: urteurreneko ekitaldia, erakusketea, abestia, BEGITUko argitalpen berezia, murala eta abar. Ikasturteari eta ospakizunei amaierea emoteko, maiatzaren 28an ikasle ohien bazkaria egin behar zan. Halanda be, urrietara atzeratzea ebatzi dabe antolatzaileek. Bazkarira, atzen 50 urteetan bertan ikasi daben ikasle guztiak joan ahal izango dira. Institutu berean ikasitako belaunaldi desbardinetako jenteak alkar ikusi, ikasle sasoia gogoratu eta ondo pasetako helburuagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001703", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Maiatzaren 21ean izango da Emakumeen III. Klasikoa\nZeberiotik bajatu ostean, Artea eta Areatzatik pasauko dira txirrindulariak zapatu arrastian, bueltea emon eta Sarasolatik Ugaorako bidea hartzeako.\nZeberio, Ugao eta Arrigorriagako Udalek antolatutako Emakumeen Klasikoa bueltan dator, urte biko geldialdiaren ostean, hirugarren edizinoa izango da hau. Hego Uribetik bakarrik ez, Arratiatik be pasauko dira txirrindulariak maiatzaren 21ean. Hiru lasterketa egingo dira guztira: 15:00etan Kadeteak urtengo dira 38km-ko ibilbidera; 16:30ean Junior kategoriakoak, 53km; eta ordu berean Sub23-Elitekoak, baina honeen ibilbidea luzeagoa izango da 76,5km-koa.\nZeberio, Artea eta Areatzatik Junior eta Sub23-Elite lasterketak pasauko dira. Ugaotik helduta, Zeberiotik Artea eta Areatzara joango dira, Zeanuriko sarreran buelta emon eta barriro be Sarasolatik Ugaora joateko. Tarte horretatik, txirrindulariak 17:30etik 18:30era egotea espero dabe lasterketako antolatzaileek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001704", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago Bziber lehiaketearen bosgarren edizinoa\nBagilaren 10era arte, 13 eta 16 urte bitarteko gazteek hartu ahalko dabe parte barikuro egingo diran TikTok erronketan.\nAzkue Fundazinoak bosgarrenez antolatu dau Bziber, TikTok bideo-plataformako lehen euskal lehiaketea. Maiatzaren 13tik bagilaren 10era, barikuro erronka bat egin beharko dabe gazteek eta sarien zozketan parte hartu ahal izango dabe. Aurtengo edizinoan Asier Burgete da lehiaketearen aurkezlea, Go!azen telesaileko protagonistea.\nBziber lehiaketan parte hartzeako, pauso bi egin behar dira. Lehenengo, TikTok edo Instagramen @bziber_lehiaketa profila jarraitu behar da eta bertan azaldutako erronka egin. Erronka bideo bat egitea izango da, gero hau sare sozialetan argitaratu eta Bziber kontua etiketau, edo mezu pribadu lez bialdu daiteke. Astero irabazle bi egongo dira, zozketaz aukeratuta. Kargagailudun motxila bat eta kargagailu eroangarria izango dira sariak.\nLehen probea, #zegaruna\nPasau jatzu inoz izozkia erosi eta jarraian bola lurrera jaustea? Edo etxeko lanak egiterakoan ohartzea liburua gelan itxi dozula? Egin bideo bat gertatzen zaizun holangoakaz Che la luna abestiagaz.\nZer egin behar da parte hartzeako?\nJarraitu Tik Tok eta Instagramen\nPartekatu probea Tik Tok-en eta etiketatu @bziber_lehiaketa edo bideoa mezu pribatuz bidali\nHurrengo traolak jarri: #zegaruna #bziber #euskara #lehiaketa #euskaldunaktiktoken #euskalherria", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001705", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "5-33 galdu dabe Arratiko Zekorrek liderraren kontra\nDenporaldiko atzenurreko partiduan Baztango Menditarrak aurka lehiatu ziran San Txismen, atzena Vithas Gaztediren kontra jokatuko dabe zapatuan.\n2021/2022 denporaldian etxean jokatu daben atzen partidua izan zan Arratiko Zekorrak eta BRT Menditarraken artekoa. Liderrak partiduaren jaun eta jaube izan ziran hasikeratik eta 5-33 egin eban markagailuak baztandarren alde. Arratiarren aldeko entsegu bakarra Iñigo Ahedok lortu eban, 69. minutuan. Beste alde batetik, \"Txirolo\" jokalariak zelaia itxi eta oindik aurrera zuzendaritza lanetan jarraituko dabela adierazo dabe zekorrek sare sozialetan.\nHurrengo eta ligako atzen partidua maiatzaren 21ean jokatuko dau Arratiko Zekorrak taldeak. Vithas Gaztedi Bren kontra izango da partidua, Gamarran 16:30ean. Sailkapenean arratiarrak zazpigarren postuan dagoz eta arabarrak seigarrenean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001706", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Titan Deserteko Master 40 kategoriako irabazlea izan da Julen Zubero\nMarokoko desertuan jokatzen diran sei etapetatik hirutan egon da txirrindulari lemoaztarra podiumean eta bigarren lasterketea irabazi eban.\nMaiatzaren 8tik 13ra, basamortuan jokatu da sei etapako aurtengo Skoda Titan Desert. 645 kilometroko proba gogorra da, 40 gradutik gorako tenperatureagaz jokatuten dana. Guztira, hirutan igon da podiumera Julen Zubero ziklista lemoaztarra. Bigarren etapan barriz lehena heldu zan helmugara. Holan, Zubero hirugarren izan zan sailkapen orokorrean, Koony Looser eta Francisco Herreroren ostean. Baina Master 40 kategorian, irabazlea izan da. \"Lasterketa honek berez, beti dira gogorrak baina aurten, prestaketa eta deskantsu aldetik, sentsazino onakaz egon naz egunero\" azaldu deutsa Zuberok BEGITUri.\n\"Gogorra beti da, baina ondo sentiduten zarenean ez da hainbesterako. Pozik nago lortutakoagaz.\"\nLasterketa honetan beteranoa da lemoaztarra, aurten hamargarrenez egin dau, eta bere helburua izaten da etaparen bat irabazi eta sailkapen orokorrean aurrean geratu. Estrategia hori jarraituta, aurten, sei etapetan, danetan egon da aurrean, \"fisikoki ondo egon naz eta hortik egunero aurrean egotea, eta sailkapen orokorrean hirugarren egitea. Bigarren etapan ondo joateaz gainera, nabigazinoa ondo urten jatan eta holan irabazi neban bigarren etapea\" azaldu deutso Zuberok BEGITUri. Etapea, Looser aurreko eta aurtengo edizinoko irabazleari sprint-ean irabazi eutsan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001707", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nafarroako torneoko finalaurrekoetara heldu da Amaia Aldai\nMaiatzaren 25ean jokatuko dau finalaurreko partidua Olatz Arrizabalaga eta Irati Zabalaren kontra Lizarran, Ane Mendiburugaz.\nLigaxka fasea gaindituta, II. Nafarroako Foru Komunitatearen torneoko finalaurrekoetara sailkatu dira Aldai eta Mendiburu. Maiatzaren 25ean lehiatuko dira finalerako pasea lortzeako Lizarran, Olatz Arrizabalaga eta Irati Zabalaren aurka.\nSailkapen fasean, hiru partidu izan dabez Nafarroako txapelketan. Lehenengoa, Leire Garai eta Uxue Osesen kontra, 22-20 irabazi eben Aldaik eta Mendiburuk. Bigarrena ez zan jokatzera heldu, Etxegarai eta Capellanen kontrakoa, izan be Etxegarai lesionauta egon zan. Hirugarrena barriz, domekan jokatu zan Barrokal eta Mendizabalen kontra, 22-12 galdu eben Aldai eta Mendiburuk.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001708", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia B, Lurraldeko Lehen Mailatik gertuago\nAndrazkoen Arratia Bk hamalaugarren postuan amaitu dau ligea. Gizonezkoen Arratia Ak, mailaz igoteko aukera asko galdu dauz Erandioren kontra galduta.\nGizonezkoan Arratia A taldeak 0-1 galdu eban maiatzaren 14an Erandio B taldearen kontra Urbietan jokatutako partidua. Datorren partidua Astrabuduako taldearen kontra jokatuko dau maiatzaren 22an 18:30ean etxetik kanpo. 36 jardunaldiren ostean eta ligea amaituteko jardunaldi bi falta diranean Arratia hirugarren postuan dago 68 puntugaz. Arratia A sano ondo ibili da urte osoan eta oindino badauka aukerarik, gatx daukan arren, mailaz igoteko.\nArratia Bk ostera San Miguel taldearen kontra Basaurin jokatutako partidua irabazi baeban mailaz igongo zan, baina gol barik amaitu zan partidua, 0-0. Arratia Bk deskantsua dauka datorren jardunaldian baina bigarren sailkatuak, San Miguelek, ez badau partidua irabazten Arratia Lurraldeko Lehen Maialara igongo da.\nArratia futbol taldeak igazko neguan emon eban jakitera gaur egungo presidenteak, Asier Etxezarragak, 13 urte eta gero ez ebala karguan jarraituko. Bagilaren 30etik aurrera Pedro Jose Ormazabalek hartuko dau bere lekua.\nAndrazkoen Arratia A taldea ligea amaitu ostean Euskal Kopa jokatuten hasi da. Hilaren 14an Gasteizko Hauskaitz taldearen kontra irabazi eban 2-3. Oin final-laurdenak jokatuko dauz maiatzaren 21-22ko astegoienean Real Sociedad B taldearen kontra, etxetik kanpo.\nAndrazkoen Arratia B taldeak ligako atzen partidua jokatu eban zapatuan, hilak 14, Sestao River taldearen kontra etxetik kanpo eta 6-1 galdu eban. Ligea amaituta 14. postuan amaitu dau Arratia Bk.\nLemoako Harrobi\nLemoako taldeak 3-0 irabazi eban Orduñaren kontra Arlonagusian hilaren 14an jokatutako partidua. Datorren partidua Etxebarri A talde liderraren kontra jokatuko dau hilaren 21ean arrastiko 18:45ean etxetik kanpo. Partidu hori irabazi ezkero lehen postuan ipiniko da Lemoako Harrobi. Bigarren postuan dago Lemoako taldea ligea amaituteko partidu bi baino ez diranean falta 66 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001709", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Musika eskolako perkusino joleek kontzertua eskainiko dabe gaur\nAreatzako udaletxean izango da kontzertu didaktikoa, bandaren gelan 19:00etan.\nArratiako Musika Eskoleak antolatu dau perkusinozko kontzertu didaktikoa. Gaur, maiatzak 16, joko dabez euren instrumentuak musika eskolako ikasleek arrastiko 19:00etan. Kontzertua udaletxe barruan izango da, bandaren gelan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001710", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar irabazi ezkero, mailaz igongo da Arratia B\nBihar arrastiko 18:00etan Basaurin jokatuko dan partidurako, babesa emoteko deialdia zabaldu dabe taldekideek.\nBihar arrastian jokatuko da Arratia Bren urteko partidurik garrantzitsuena. Basauriko Abaroa zelaian izango da neurketea, San Miguel taldearen aurka 18:00etan. Sailkapeneko lehen talde bien arteko partidua Arratiak irabazi ezkero, lurraldeko bigarren mailatik lehenengora egingo dau salto.\nHolan, etxetik kanpo jokatzen dabenez, arratiako futbolzaleak Basaurira joateko deialdia zabaldu dabe taldekideek: \"Zure laguntza behar dogu!\". Abaroa zelaian Urbietako giroa bardindu gura dabe, etxean lez sentidu eta San Migueleri konfidantzaz aurre egiteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001711", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Musikearen inguruan batuko dira lemoaztarrak bihar Kotxepinen\nArratiako Musika Eskolea, Esanezin, Pasadena, Habi eta Ibil Bedi taldeek eta Ane Han lemoaztarrak hartuko dabe parte Lemoakustik jaialdian.\nBarriro be udabarrian izango da Lemoakustik jaialdia; maiatzaren 14an, hain zuzen be. Ez da ibiltaria izango eta kontzertu guztiak Kotxepinen izango dira, baina pandemiaren aurreko edizinoetan lez, jana eta edana egongo da foodtruck eta txosnatan. Gainera, karteleko taldeak gazteak eta etorkizun handikoak dira. Horregaitik, aurtengoa \"itxaropenaren edizinoa\" dala dino Izkander Fernandez Lemoakustik jaialdiko antolakuntzakoak. Arratiako Musika Eskolea, Ane Han, Esanezin, Pasadena, Habi, eta Ibil Bedi taldeak egongo dira Kotxepinen prestatutako oholtza bietan, batzuk landan eta besteak lorategian.\nOholtzara igoten, lehenak izango dira Arratiako Musika Eskolako ikasleak, 12:00etan landako eszenatokian. Izkander Fernandez antolatzailearen ustetan, aukera bat izan daiteke Musika Eskolan sortutako taldeentzat. Izan be, \"ezetuten dabezan musikari ezagunakaz kartel bardinean egon, ekipo bardinagaz jo eta eszenaleku berean jotea, nik uste dot polita izango dala\" azaldu dau Fernandezek.\n13:00etan barriz, Ane Han bakarlari lemoaztarrak bere lehen zuzeneko emonaldia eskainiko dau lorategian, banda baten laguntzeagaz. Ane Goienetxek indie estiloko musikea egiten dau eta arinago, Larregi taldeagaz ibilitakoa da. Bere lehen abestia argitaratu barri dau Youtuben, Gorantz izenekoa.\nGero, Esanezin-en txandea izango da, 14:00etan landan. Honek be indie musikea egiten dau. Ianire Aranzaberen bakarko proiektua da Esanezin, baina Lemoakustiken taldeagaz aurkeztuko da. Holan egiten dauan lehenengo kontzertua edo lehengoetarikoa izango dala azaldu dau Fernandezek.\nArrastian, 18:30ean hasiko da barriro zuzeneko musikea, Pasadenaren eskutik. Rock alternatibo amerikarra country-aren ingurukoa egiten dabe Pasadenakoek. Izaki Gardenak taldeko musikariak dira gehienak, proiektu paralelo baten. Fernandezen esanetan, ez dago hainbesteko desbardintasunik Pasadena eta Izaki Gardenak taldeen musikan; \"akaso ilunagoa da Pasadena taldekoa\".\n20:00etan barriz, Habi taldeak joko dau lorategian. Jon Ander Artolak eta Yerey Gasconek 2018an sortutako bikoteak rock alternatiboa lantzean dau, bateria, gitarrea eta ahotsa buztartuta. \"Igual indartsuena izango da, gitarrak-eta entzungo doguz, baina oso gozoa da\", azaldu dau Fernandezek.\nAmaitzeko, 21:30ean atzenaldian entzutetsu egin dan Ibil Bedi taldea igongo da oholtzara. Folk-rock talde gazteak country eta folk britainiar estiloak lantzean dauz besteak beste. Arrakasta handia lortu dabe Orain bat gara moduko abestiakaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001712", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Militantzia eraginkorrerako formakuntza saioak antolatu dabez Basoan\nGizarte mobimentuen eta desobedientzia zibilaren ingurukoa izango da lehen saioa, maiatzaren 21ean.\nAldaketa erradikalaren aldeko burrukan eraginkorragoak izateko, Basoa defendatzaileen etxean hiru formakuntza saio antolatu dira. Gizarte mobimentuetako militante eta aktibistei zuzenduta egongo dira formazinoak, Basoa Eskola izenpean.\nLehenengoa maiatzaren 21ean izango da, desobedientzia zibilaren ingurukoa. Ongi Etorri Errefuxiatuak eta KEM-MOC Bilboko Talde Antimilitaristako kideek gidatuko dabe saioa. Bagilaren 18an barriz, nazinoarteko alkartasuna landuko da eta urrietan amankomuna eregiteko moduen gainean jardungo dabe.\nIzena helbidean emon daiteke. Tailerrok goizeko 10:00etan hasiko dira eta modu parte-hartzailean eta gizarte eraldaketara bideratutako gizarte mobimentuan jarduteko, usteak eta erispideak indartzea eta finkatzea daukie helburu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001713", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Anboto aldera joango dira Austarri Mendi Taldekoak domekan\nPlazatik 08:00etan urtenda, Urkiolatik Otxandiora joango dira mendizaleak, bidean Urkiolagirre eta Anbotoko tontorrak zapalduta.\nMaiatzaren 15ean Zeberioko Austarri Mendi Taldeak hamahiru kilometroko ibilbidea prestatu dau Urkiola eta Otxandio artean. Goizeko 08:00etan Zeberioko plazatik urtenda abiatuko dira mendizaleak Urkiolara. Bertatik, 1.008 metrotara dagoan Urkiolagirrera joango dira oinez, gero Anbotoko tontorrera igoteko, 1.331 metrotaraino. Bidean Mariren kobea ikusteko aukerea be egongo da. Helmugea Otxandioko herrigunea izango da. Aukeran, 11 kilometroko bigarren ibilbide errazago bat be antolatu dabe, Anbotoko tontorretik pasau barik joango da hau Otxandiora.\nUrtekerara joan ahal izateko, izen emon behar da helbidera idatzita edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetara deituta. Bazkideen kasuan, helduentzako 8 euro eta haurrentzako 4 euro dira prezioak. Bazkide ez diran helduek barriz 10 euro ordaindu beharko dabez, 5 euro umeek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001714", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Autopista elektrikoaren kontrako mendi-martxea antolatu dau Zeberioko EH Bilduk\nUgaoko EH Bildugaz batera egingo dabe Gueñesetik Itsasora doan goi-tensinoko linearen eraikuntzearen aurkako martxea. Bakotxa bere herritik urtenda, Artandan eregitako torrean batuko dira zapatu eguerdian.\nGueñes eta Itsaso arteko 73 kilometro eta erdiko bidean, 70 metroko 132 torre eregiten dabil Red Electrica de España enpresea. Torre gehienak altxauta dagoz, baina ondino ez dabe argindarrik garraiatzen. Tarte honetan dagoan laugarren goi-tensinoko linea izango da hau. Bide horretan dagoz Zeberio, Igorre, Lemoa eta Bediako mendi eta basoak, Bizkaia eta Gipuzkoako beste 21 herriren artean. Zeberioko lurretan, hiru dira torreak.\nAutopista Elektrikoaren Kontrako Koordinadorakoek eta Makatzak Arratiako Ekologistak taldeak urteak daroez makroproiektu honen kontra burrukan. Bide osoan sortu dauzan eta eragingo dauzan arazo ekologikoak asko dira, baina batez be, Aramotz inguruan bizi diran sai zuriak eta honeen habitata arriskuan ipinten dauzalako dagoz arduratuta. Babestutako espeziea da sai zuri edo alimotxea, mundu osoan desagertzeko arriskuan dago eta. Gogoratu behar da, 2009an Enagas enpreseak gas hodi bat instalau ebala bertan eta sai zuriaren txitoa hil egin zala. 60.000 euroko isuna jaso eban orduan Enagasek.\nZeberioko EH Bildu be arduratuta agertu da sai zuriaren egoereagatik, holan azaldu dau Laxia Olagorta zinegotziak GEURIAn: \"Inguruko herrietako zonalde jakin batzuetan sai zuria eta belatza bizi dira eta proiektu honek kalte handiak sor leikie, besteak beste\". Holan, Ugaoko kideakaz batera egingo dabe martxea Artandara maiatzaren 14an. Zutabe bitan, Artandako torrean batuko dira 12:00etan azpiegiturearen kontrako salaketea egiteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001715", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan jokatuko da Udaberrikopako bosgarren jardunaldia Igorren\nGoizean zehar, Bizkaiko txirrindularitza eskoletako haur eta gazteen lasterketak egongo dira 10:30etik aurrera.\nAurreko asteetan Abadiño, Sondika, Durango eta Berangotik pasau ostean, maiatzaren 15ean, Igorren izango da Bizkaiko txirrindularitza eskolen artean lehiatzen da Udaberrikoparen bosgarren lasterketea. Infantil mailakoek puntuak pilatzen dabez lasterketa bakotxagaz sailkapenean aurrera egiteko. Kategoria gazteagoetan barriz, ez dago sailkapenik. Udaberrikopa zortzi lasterketetan dago banatuta, Igorre ostean Leioa, Karrantza eta Zaldibarrera joango dira txirrindulari gazteak.\nIgorren, lasterketak 10:30ean hasiko dira, baina 09:00etan egin beharko dabe taldeek izen emotea. Gazteenak izango dira pedalei eragiten lehenak, haurren mailakoak. Gero, 10:45ean urtengo dira benjaminak. Ostean, 11:00k eta 11:25ean lehen eta bigarren urteko alebinak, hurrengoz hurrengo. Atzenik, sailkapenerako lehiatuko dira infantilak, 11:50ean lehen urtekoak, 12:20an bigarren urtekoak eta 12:50ean neskak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001716", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "San Isidro jaiak ospatuko ditue astegoienean Zeanurin\nGanadu, artisau eta nekazal produktuen XXXIX. edizinoaz gain, musikea, eskupelotea, mezea eta idi-probak be egongo dira.\nMaiatzaren 14an hasiko dira zeanuriztarrak San Isidroak ospatzen, San Isidro bezperan. Hasteko, ohikoa dan ganadu, artisau eta nekazal produktuen azokea egongo da hogeta hemeretzigarrenez, atzena 2019an izan zan. 10:00etatik 14:00etara egongo da azokea, bitartean hainbat ekintza antolatu dabez: gaztaia egitea, ardiak eskilatzea, txakoli eta artxo-txuleta dastaketea. 13:00etan, animalia ederrenen sari banaketea be egingo da.\nArrastian barriz, kirola eta musikea izango dira protagonista. 17:30ean pelota partiduak jokatuko dira eta gero, Dunbots txarangeak girotuko dau iluntzea. Jaiak gauean be jarraituko dau, Kulto-kultiboren kontzertu eta Trikizioren erromeriagaz.\nDomekan barriz, 11:00etan hiru zubietatik pasauko da kalejirea, herriko txistulariek gidatuta. Amaitu orduko, umeentako puzgarriak egongo dira. 11:30ean mezea egongo da San Isidron. Arrastian, egitarauari amaierea emoteko, idi proben erakultaldia egingo dabe hiru bikotek, 17:30etik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001717", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Auzolan eguna antolatu dabe Laminetxe Gaztetxean\nMaiatzaren 14an izango da Areatzako gaztetxean lan eguna, 11:00etatik aurrera.\nUrteak dira Frakazuri Gazte Asanbladak antolatutako gaztetxean ez dala ekintzarik egiten. 2007an hasi eta 2015era arte egon zan martxan Laminetxe, aprilean egin zan azkenengo kontzertua. Baina gazte belaunaldi barriek hau berreskuratuteko beharra ikusi dabe atzenaldian.\nBeharrizanari urtenbide bat topetan dabiz oin. Gazte ugari bildu dabezan asanblada irekiak antolatu ostean, lekua atonduten hasi ziran urten hasikeran. Oindino, ekintzak antolatzen hasteko hainbat konponketa egin behar dituela eta deitu dabez billaroztarrak auzolanera zapatuan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001718", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaitu dira Eskolarteko Gomazko Paleta Txapelketak\nIgorreko umeen A taldea eta Areatzako kadeteen B taldea izan dira euren kategorietako irabazleak.\nMaiatzaren 7an jokatu ziran Eskolarteko Gomazko Paleta Txapelketetako atzen finalak eta talde arratiarren parte-hartze handia egon da kategoria guztietan. Igorreko, Areatzako eta Zeanuriko Joko Alai taldeak izan dira honeek.\nKadeteetan Ilarregi eta Valdelvirak osotutako Areatza Bk 2-0 irabazi eban finala Olgetan taldearen kontra. Gaztetxoen A mailan barriz, Igorre/Areatza taldea osotu dabe Ilarregik eta Oliverok, baina finalean 1-2 galdu eben Olgetan A bikotearen aurka. Presino bako umeen mailan barriz, Goioaga eta Santano igorreztarrak izan dira irabazleak, Durango Bri 2-1 irabazita.\nPresino bako umetxoen mailan barriz, ez da finalik jokatu, baina Joko Alai bigarrena izan da sailkapen orokorrean. 13 partidu irabazi eta bost galdu ditue, lehenak Hori Hori Bkoak izan dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001719", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astelehenean hasi zan Igorreko Bonodenda kanpainea\nHamar eurotan salduko dira Igorren erosketak egiteko 15 euroko bonoak, bagilaren 30era arte egongo dira erabilgarri.\nIgorreko Udalak martxan ipini dau urteroko Bonodenda kanpainea, merkataritza eta ostalaritza dinamizau eta herriaren irudia sendotzeko helburuagaz. 3.000 bonu banatuko dira guztira, bakotxa 15 eurokoa, kanpaineagaz bat egiten daben saltokietan erabilteko. Igorreztar bakotxak hiru bonu hartu ahalko dauz gehienez. Igorren erroldatu bakoek barriz, maiatzaren 16tik aurrera erosi ahalko dabez bonuak.\nBonuen salmentan bagilaren 10ean amaituko da gehienez, edo bonuak amaitzerakoan. Honeek, Mandoia kaleko Kultur Etxeko leihoan dagoz eskuragarri. Astelehen, eguazten eta barikuetan 10:30etik 12:30era eta martitzen zein eguenetan, 18:00etatik 20:00etara. Erosleek NAN agiria edo errolda ziurtagiria aurkeztu beharko dabe bertan.\nGehienez be, erosketa bakotxeko bonu bi pilatu ahalko dira. Eta erositakoaren balioa bonuen zenbatekoa baino txikiagoa izan ezkero, ez da dirurik bueltan emongo.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001720", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Trakamatraka Lasarte Aretoan egongo da barikuan\nMatraka Culinary Center ikuskizunean janari eta birziklatutako materialakaz musikea egingo dau Jon Urrutia musikariak, 18:00etan.\nMaiatzaren 13an, 18:00etan Igorreko Lasarte Aretoan egongo da Matraka Culinary Center ikuskizuna. Bertan, Jon Urrutia \"Trakamatraka\" musikariak, musikea aterako deutso jatekoari eta birziklatutako materialei.\n\"Erritmo mamitsuek, usain melodikoez bustitako sabore harmoniatsuez elikatutako ikuskizun gustagarria\" da ikuskizuna, \"jakin-min gosea asetzea eta musikearen, sormenaren eta irudimenaren munduan eta ingurumenagazko errespetuan murgiltzea bilatzen dogu. Ikuskizun honetan ez da ezer botaten eta dan-dana aprobetxetan da\".\nTrakamatraka proiektua musikea eta birziklatzea, sormena eta irudimena, musika aniztasuna eta ingurumenaganazko errespetua bateratzen dauzan ekimena da. Material birziklatuakaz egiten ditu instrumentuak, eta honeekaz kontzertu zein tailerrak eskaini.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001721", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeia ensenbleak kontzertua eskainiko dau bihar Areatzan\nPlazan izango da Arratiako Musika Eskolako ikasleen emonaldia, hilaren 11n 19:00etan.\nGorbeia ensenblea Arratiako Musika Eskolako ikasleek osotutako taldea da. Haizezko zein hari-instrumentuek hartzean dabe parte bertan, perkusinoagaz batera: bateria, klarinetea, zeharkako txirulea, akordeoia eta saxofoia, besteak beste.\nAtzen kontzertua Zornotzan eskaini eben ensenblekoek, perkusino konboagaz batera Zornotzako Zubiaur Musika Eskolako aretoan, martian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001722", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Tipularen sehaska kanta' dokumentala proiektauko da Igorren\nHilaren 12an egongo da ikusgai Lasarte Aretoan kartzela eta gaixotasunari buruzko Lander Garroren dokumentala, 19:00etan.\nLander Garro argazkilari, idazle eta dokumentalgileak Sare euskal preso politikoen aldeko antolakundearen laguntzeagaz zuzendu dau Tipularen sehaska kanta. Kartzela, gaixotasunak eta heriotzak lantzean dituan dokumental honek Nana de la cebolla dauka abiapuntu lez. Miguel Hernandez poetaren olerkia, 1942an kartzelan hildakoa. Filmak, analogia historiko bat egiten dau, gerraosteko eta gaurko egoeren artekoa; 1936ko gerran preso hilteak zentzurik ez baeukan, zentzurik ba ete dau gaur?\nSinopsia. Diagnostiko bat egiteko edo tratamentu bat izateko medikuarenera joatea gauza arrunta da kanpoko munduan. Baina preso dagozanentzako bide oso gatxa edo ezinezkoa da. Zuzendariak, kartzelan gaixo egotearen esperientzia bizi izan dabenengana jo dau, horren ondorioak ulertuteko. Diskurso politikotik harago doan hizkuntzea erabilten dau, osasunerako eskubiderik ez daben presoen indefensinoa emozinoen ikuspegitik esplorauz. Film artistikoa da Tipularen sehaska kanta, lehen personan eta hesteetatik kontatua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001723", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "31-6 galdu dau Arratiko Zekorrak taldeak Iruñean\nHamabi jokalarigaz egin eutseen aurre arratiarrek Iruña RC taldeari, baina nafarrek nagusitasuna aprobetxau eben.\nZapatuan jokatu zan Iruñean Iruña RC eta Arratiko Zekorren arteko partidua, Euskal Ligako bigarren mailako 17. jardunaldia. Arratiarrek ez eben baldintza onenetan jokatu, izan be, etxetik kanpo eta jokalari gitxigaz lehiatu ziran, aurkariak baino hiru gitxiago.\nHalanda be, sailkapeneko hirugarren taldearen kontra eta baldintza desbardintasunak kontuan izanda, \"oso paper duina\" egin ebela azaldu deutsee jokalariek BEGITUri. Zekorrak irabazten hasi ziran, lehen minutuetan Iñigo Galleterok amaitutako zigor-kolpe biri esker. Baina gero, iruñearren entseguak heldu ziran. 31-6 eta bigarren zatia hasi barri, arratiarrek partidua amaitutzat emotea ebatzi eben hiru jokalarik min hartu ebelako.\nHamabi aurkeztuta eta hiru minduta, hurrengo astegoienerako partidurako prest egoteko hartu eben partidua amaitzeko ebatzia. Izan be, zapatuan Menditarrak talde baztandarraren kontra neurtuko dira denporaldi honetan San Txismen jokatuko dan atzen partiduan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001724", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur hasiko da Lemoako Memoria eta Kultura Astea\nAstean zehar bost jardueragaz ospatuko da Memoria eta Kultura Astea, lehena Prohibido recordar dokumentalaren proiekzinoa izango da, gaur 19:00etan.\nGaur, maiatzak 9, hasi eta domekararte ospatuko da Lemoako Memoria eta Kultura Astea. Egitarau nagusia Kotxepineko bost emonaldik osotuten dabe: Prohibido recordar dokumentala, eRRe bertso emonaldia, Arratiako Musika Eskolearen kontzertua, Lemoakustik Fest eta Amatxik dixit antzerkia. Emonaldi guztiek izango dabe sarrera librea. Beste alde batetik, eskolan herri kirolak, jolasak, azoka solidarioa, ipuin kontalaria, zientzia astea eta urtekerak egongo dira eskolan, besteak beste.\nEsan moduan, Prohibido recordar dokumentalaren proiekzinoa izango da lehen jarduerea, gaur 19:00etan. Txaber Larreategi eta Josu Martinezek zuzendutako dokumentalak gerra ostean Mutrikuko Saturraran hondartzako bainuetxea andrantzako kartzela bihurtu zanekoa gogoratzen dau, bertako biktima eta honeen seme-alaben kontaketetatik abiatuta.\nBihar, martitzena, eRRe. Aldarri bat bertsoz emonaldia egongo da Kotxepinen, hau be 19:00etan. Haizea Arana, Oihana Arana, Aner Peritz eta Leire Vargasek taularatzen daben ikuskizunak bertsolaritzea buztartzen dau, eta antzerkiaren, musikaren eta poesiaren arteko mugak lausotzen. Helburua dikotomia, binarismoa eta dualismoen markoetan hausturak proposatzea da Lanku kultur zerbitzuen produkzino honetan.\nEguenean barriz, maiatzak 12, Arratiako Musika Eskolako ikasleen kontzertuak egongo dira entzungai, lehen saioa 18:00etan hasiko da eta 19:30ean bigarrena.\nZapatuan be jarraituko dau musikeak protagonista izaten. Izan be, Lemoakustik Fest jaialdia ospatuko da eguerditik aurrera. Aurtengo edizinoan, Arratiako Musika Eskoleaz gain Gorantz abestia argitaratu barri dauan Ane Han lemoaztarra, Esanezin, Pasadena, Habi, eta Ibil Bedi taldeak dira egotekoak.\nDomekan, hilak 14, Amatxik dixit antzerkia izango da Memoria eta Kultura Asteko egitaraua zarratzeko jarduerea. Goitibera Teatro konpainiaren produkzino honek memoria historikoa lantzen dau familia bateko amatxiren lehengusinaren istorioa kontauta, guda eta maitasun istorioa hain zuzen be: \"Marcelina eukab izena, 24 urte zituen eta Linareseko jauntxo batzuen etxean lan egiten eban neskame...\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001725", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Master Kaiolako txapeldunordea izan da Amaia Aldai\nOlatz Arrizabalagak 22-18 irabazi dau pelotari dimoztarraren aurka Zornotzako VII. Master Kaiolako finalean.\nZornotzako Master Kaiola Txapelketearen seigarren edizinoa domekan amaitu zan, finalak jokatuta eta txapelak banatuta. Finaletara arratiar pelotari bakarra heldu zan, Amaia Aldai dimoztarra, baina txapel barik bueltau da Arrizabalagaren aurka 22-18 galdu ostean.\nPartiduaren hasikerea parekatua izan zan, pelotari biei kostau jakien erritmoa hartzea. Hutsegite ugari eta tantu gehienak sakeagaz lortuta Arrizabalaga markagailuan aurrea hartuta mantenidu zan. 8-7tik 14-8ra salto egitea lortu eban gernikarrak eta orduan bizitu zan partidua. Aldai atzetik egonda be, jokoa markagailua baino estuagoa izan zan. Baina Aldai aldea txikitzeko hurbil ibili zan guztietan Arrizabalagak barriro lortzean eban alde erosoa eta atzenean, 22-18 amaitu zan partidua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001726", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Onditz Iturbe bigarren izan da Bergako lasterketan\nIturbe taldekide dan EAEko nesken selekzinoak barriz urrea lortu dau Espainiako Txapelketan.\nOnditz Iturbe lasterkari igorreztarrak Berga-Rasos-Berga lasterketan hartu dau parte astegoienean EAEko nesken selekzino seniorragaz batera. 26 kilometroko eta 1.760 metroko desnibeloko ibilbidean lehiatu eta lehenengo postua lortzeako bidean egon da. Izan be, tropelaren buruan ipini zan hasikeratik. Halanda be, Sara Alonso taldekideak lasterketan daukan eskarmentu handia aprobetxau eta Iturbe harrapatzea lortu eban. Alonsok 02:40:51 denporeagaz kurutzatu eban atzenean helmugea, Iturbek ia bi minutu beranduago.\nTaldekideen arteko lehiakortasunak frutuak emon ebazan. Izan be, talde bakotxeko lehenengo hiru kideen denporak hartzean ziran kontuan taldekako sailkapenerako. Holan, EAEko nesken selekzinoak irabazi eban Espainiako Txapelketea. Nafarroako andrek barriz laugarren postua lortu eben. Gizonak ez ziran podiumera hurbildu, nafarrak zazpigarren eta EAEkoak zortzigarrenak izan ziran.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001727", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Etxeko talde guztiek irabazi ditue atzen jardunaldiko partiduak\nGizonezkoen Arratia Bk kategoriaz igoteko aukerea izango dau hurrengo astegoienean, San Miguelen.\nGizonezkoen Arratia Ak 0-2 irabazi eban Moraza A taldearen kontra domeka goizean etxetik kanpo jokatutako partidua. Datorren partidua Erandio A taldearen kontra jokatuko dau Igorreko taldeak Urbietan, hilaren 14an arrastiko 16:30ean. 35 jardunaldiren ostean hirugarren postuan dago talde arratiarra 68 puntugaz. Sano gatx dauka Arratia Ak kategoriaz igotea, 3 jardunaldiren faltan bigarren postuan dagoan Zallak 6 puntu ateraten deutsazalako.\nGizonezkoen Arratia B taldeak 4-1 irabazi eban Berriatukoren kontra Urbietan jokatutako partidua. Datorren norgehiagokea hilaren 14an jokatuko dau etxetik kanpo San Miguel taldearen kontra arrastiko 18:00etan. Ligako partidu garrantzitsuena izango da, irabazi ezkero kategoriaz igongo dira arratiarrak. 30 jardunaldi jokatu ostean, lidertzan dago Arratia B, 65 puntugaz.\nAndrazkoen Arratia B taldeak be 4-3 irabazi eban zapatu arrastian Urbietan jokatutako partidua, Pauldarrak B taldearen kontra. Datorren partidua Sestao River taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo Arratia Bk hilaren 14an 15:30ean. 29 jardunaldiren osetan hamalaugarren postuan dago Arratia B 33 puntugaz.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik 1-3 irabazi eban zapatu arratian Gernika Sport A taldearen kontra jokatutako partidua. Datorren partidua Orduña taldearen kontra jokatuko dau Lemoako taldeak hilaren 14an 17:00etan Arlonagusian. 31 jardunaldiren ostean bigarren postuan dago Lemoako Harrobi 63 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001728", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Karpoko jaiak ospatuko ditue astegoienean\nPaella eta gisadu lehiaketak, musikeak eta frontoi-jokoek osotuko dabe egitaraua, Areatzako VI. Ganadu eta Artisau azokea be izango da domekan.\nEgun bitarako programazinoa antolatu da Karpoko jaiak ospatuteko. Maiatzaren 7an, paella eta gisadu lehiaketakaz hasiko da jaia eta ez da hurrengo egunerarte amaituko. Domeka eguerdian zarratuko da egitaraua, azokea amaitu, errifak zozketau eta taloak jan arte.\nZapatua, maiatzak 7\nErrekondo Txokoak antolatutako paella -okelezkoa- eta gisadu lehiketea errekako paseoan izango da. 10:00etatik aurrera hasiko dira zenbakiak banatzen, parte-hartzaileek bertan topauko ditue esarleku, mahai eta karpak. Prestautakoaren aurkezpena 14:00etan izango da, udaletxeko arkupeetan. Danak batera jateko, 14:30ean egin dabe bazkari-herrikoierako deialdia.\nArrastian barriz, pelotalekura mobiduko da jai giroa. 17:00etan, zesta-punta eta pala motzeko partiduak jokatuko dira. Zesta-puntan, Basterra eta Julen del Rio lehiatuko dira Aaron eta Adrian Feernandez Ibarraren kontra.\n20:00etatik aurrera, Areatzako kaleetatik Rockalean taldea ibiliko da rock abesti mitikoen bersinoakaz iluntzea animetan, tabernaz-taberna.\nMaiatzak 8, domeka\nDomeka goizean musikeak jarraituko dau Areatzan, Bizkaiko Gaiteroak taldearen eskutik. 10:30ean emongo jako hasikerea Areatzako Ganadu eta Artisau Azokearen seigarren edizinoari, plazan. Hiru orduz egongo dira postuak. Gero, errifen zozketea egingo da, Guraso Elkarteak egindako taloak jaten amaituko dira aurtengo Karpoko jaiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001729", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bueltan dago Zeanuriko Erroten Ibilaldia\nUrte biko etenaldiaren ostean, maiatzaren 8an izango da hamazortzi kilometrotan bederatzi errota ezetetuteko ibilbidea.\nMaiatzaren 8rako prestatu dau Joko Alai alkarteak 2022ko Zeanuriko Erroten XV. Ibilaldia. Goizeko 09:00etan urtengo dira ibiltariak udaletxe aurretik. Antolatzaileek adierazoten dabenez helburuak hasikerako berberak dira: \"Alde batetik, herritarrei zein kanpotik hurreratzen diran bisitariei Zeanuri eta bere auzoak ezetuten emotea; bestetik, Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezetu arazotea eta azkenik, domeka goiza natureagaz hartu-emonetan eta kirola eginez pasetako aukerea eskaintzea\".\nZeanurin hamazortzi errota ezetuten badira be, ibilbidean zehar bederatziren ondotik igaroko dira ibiltariak. Horreetako hirutan -Errotabarrin, Ibargutxin eta Olabarrin- sartu-urtena egiteko aukerea be izango dabe. Errotak ikusteko, ibilbide bi antolatu ditue aurten, bata 18 kilometrokoa eta bestea 12 kilometrokoa. Bidean, jan-edana be egongo da, Gastronomía Cantábricak banatuta.\nBisitetan diran hiru errotak: Errotabarri, Ibargutxi eta Olabarri\nIbilbidean zehar bederatzi errotaren ondotik igaroko dira ibiltariak eta hirutan -Errotabarrin, Ibargutxin eta Olabarrin- sartu-urtena egiteko, errotea lanean ikusteko eta osatzen daben atalak bertatik bertara ezetuteko aukerea izango dabe.\nErrotabarriko errotea\nOtzerinmendiko kofradian dago Errotabarri. 1785ean eregitakoa, Zeanuriko errotarik barriena da. Hiru harri ditu. Errota honetan, presa eta antepara lotuta dagoz konporta baten bidez. Zeanuriko gainontzeko errotetatik bereiztuz, Errotabarrin errotapetik kaltze bat ateraten da, urak errekara bideratzeko. 1975eko aprilean itxi eutsan lan egiteari eta azken errotaria Andres Aldekoa \"Ane\" izan zan. 2015ean guztiz zaharbarritu eban Errotabarri Manterola familiak.\nIbargutxiko errotea\nIpiñaburuko kofradian dago. XIX. gizaldian burdinolea izan zan. Gaur egun harri bi badaukaz be, hiru harrigaz egin eban behar. Hirugarren harriak 1950erantza itxi eutsan lan egiteari. 1945ean errotearen azpiko aldean turbina bat eta generadore bat jarriz argindarra ekoizten hasi ziran Ibargutxin, eta 1978ra arte gitxi gorabehera Altzua, Ipiñaburu eta Undurragako baserri batzuetara saltzean eben elektrizidadea. Ibargutxiko errotearen instalazinoak guztiz zaharbarrituta dagoz. Azken errotaria Gabriel Larrazabal izan zan, eta bere heriotzearen ostean, urte batzuetan, Satur semeak jarraitu eban ingurukoentzat ehoten. 2019an Pedro Elexpek erosi eban errotea eta bera da gaur egungo jaubea.\nOlabarriko errotea\nIbarguen kofradian dago. Hau be jatorriz burdinolea izan zan eta Zeanuriko patronoa zan Arriola familiaren jaubetzea. Pujanatarren aurretik Manterola familiak ustiatu eban, 1898ko zemendiaren 30ean, San Andres egunean, Isidro Pujana, errentari moduan, errotearen kargu egin zan arte. XX. gizaldiaren erdirantza Benigno Pujanak -Isidroren semeak- errotea erosi eutsen Arriolatarrei. Benignok errotari lanetan jardun eban 1995eko urri bigarrenaren 11n hil zan arte. Aitaren heriotzearen ostean, Fermin semeak errotearen zaharbarritze lanei heldu eutsen eta hor darrai gaur egun be jo eta ke apurka-apurka txukunduz. Olabarriko erroteak hiru harri daukaz. Errotearen ondoan burdinolearen errastuak azaltzen dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001730", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Malabaricia eta Yolen kontzertua egongo da Arteako Herriko Bentan\nMaiatzaren 8an, 13:00etan hasiko da Poesia errebelde musikalizatua emonaldia.\nMalabariciak (Haizea Murgia) artibista lez aurkezten dau bere burua, izan be, arte eta aktibismoa esparru askotatik pasautakoa da. Arteari jagokonez, klown, aktore, poeta eta musikaria da besteak beste. Ellas son poetas andra bilbotar idazleen parte eta Lentejas punk taldearen letragile eta abeslea da adibidez. Poesiaren aldetik, Malabaricia en el pais de las Alcantarillas poema-liburua argitaratu dau eta errezitaldiak be egiten ditu. Oholtza gainean Yolen gitarrearen laguntzea izaten dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001731", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zemenditik atzeratutako 4kote taldearen kontzertua berreskuratu dau Dimak\nAhots zurien taldearen kontzertua maiatzaren 8an izango da, 19:00etan eskolako kamaran.\nDurangoko Bartolome Ertzilla musika eskolan sortutako taldea da 4kote, 2011n. Ahots teknikako ikasleak ziran lau emakumek sortu eben laukotea, oin bost badira be, ez dabe izena aldatu. Kantu lirikoak, euskal kantuak, swing, jazz eta bolero estiloak lantzean dauz besteak beste Edurne Eguiak, Bidane Txopiteak, Iratxe uribelarreak eta Igone Amestik osotu eta Agurtzane Mentxakak gidatutako taldeak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001732", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arantxeko jaiak ospatuko dira zapatuan\n11:30ean txupinazoagaz hasi eta iluntzean, The Pellis taldearen kontzertuagaz, amaituko dira Lemoako auzoko jaiak.\nMaiatzaren 7an ospatuko dira Arantxe auzo lemoaztarreko aurtengo jaiak. Goizean, 11:30ean botako da txupina, ospakizunei hasikerea emoteko seinalea. Hasteko, auzoko iturrira paseo musikatua egingo dabe auzotarrek eta gero, pitxer lehiaketea.\nOstean, hamaiketako girotua egongo da, eta txikerrenei kotxe-jostailuak ekarteko gonbidapena egin jakie. Auzo bazkaria be egingo dabe arantxetarrek eta jai batzordeak danon artean dastatzeko postreak eroatera animau dauz auzotarrak.\nArrastian barriz, briska txapelketea 16:00etan hasiko da eta jan kontuak ez dira eguerdian amaituko. Izan be, tortilla lehiaketea egongo da arrastian zehar, honeek 20:00etan aurkezteko. Tortillea afaldu ostean The Pellis talde hernaniarrak ipiniko dau musikea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001733", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barrizteko lanetan dagoan Lemoako Kulturgunean kalte ugari eragin ditue atzen astean\n\"Lemoako Udalak bere kezka eta haserrea erakutsi gura dau ekintza honeen aurrean, atzen aldian, askotan, gehiegitan, errepikatzen dabizanak\".\nLemoako Udalak, aprilaren 29ko boletinean jakinarazo eban Kulturguneko lehio bat espraiagaz zikinduta agertu zala. Gero, maiatzaren 3an sareetan salatu eben lehio bat golpez apurtuta eta eraikuntzarako material ugari be, apurtuta agertu zirala.\n\"Gogorarazo behar da eraikina obretan dagoala, eta halako ekintzek, inongo onurarik ez ekartzeaz gain, alferrikako atzerapenak eta gainkostuak ekarriko dabezala\" azpimarratu eban boletinean Udalak. Era berean, sareetan adierazo dau: \"Lemoako Udalak bere kezka eta haserrea erakutsi gura dau ekintza honeen aurrean, azken aldian, askotan, gehiegitan, errepikatzen dabizanak\".\nKotxepinen be kalteak\nKulturgunekoak ez dira atzenaldian Lemoako Udalak salatu dauzan apurketa bakarrak. Izan be, ikasturte hasikeran Kotxepin Kultur Etxeko fatxadako 63 harri apurtu ebezan ezezagunek. Urte hasikeran be, komuneko atea eta beste hamar harri agertu ziran apurtuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001734", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "AMAraun ikuskizuna taularatuko da zapatuan Lasarte Aretoan\nOihana Iguaran eta Amaiur Luluagaren eskutik, gorputz, ahots, jantza eta bertsoen bitartez amatasunaren inguruan hausnartzeko emonaldia izango da.\nMaiatzaren 7an, 20:00etan, AMAraun gorputza, ahotsa, jantza eta bertsoak buztartzen dauzan ikuskizuna egongo da Igorreko Kultur Etxea. Oihana Iguaran eta Amaiur Luluagaren sorkutzak amatasunaren inguruko hausnarketea egiteko helburua dauka. Lanku kultur zerbitzuen konbiteagaz hasi eben proiektu hau, bertsolaritzaren azpiegitura indartzeko Bertsozale Elkarteak sortutako enpresea.\n\"Ez aurreikusi jantza ikuskizun bat, ez espero bertso emonaldi bat; hau bidaia bat da. Bidaia hipotetiko bat amatasunean zehar. Bidean gorputzak, ahotsak, jantza eta bertsoa kurutzatu jakuz. Eta amatasunak kurutzatu gaitu\"\n\"(Ama) izan ala ez izan\" ebatzitik abiatuko da emonaldia. Egia absoltuturik ez dau agerrarazten, sortzaileen esantean, amatasunaren gaineko alkarrizketea hasi eta agertzen diren hari muturrei tiraka egiteko pentsau dabe ikuskizuna. Era berean, enpatia eta aitortza ariketa bat da, hausnarketa bat, gizartean amatasunak beteten dauan paperaren gainean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001735", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Santa Kurtze jaiak ospatuko ditue astegoienean Helbarrenen\nMartitzeneko mezeagaz hasi zan ospakizunak aurrera jarraituko dau bariku arrastiko txupinazoaren ostean.\nSanta Kurtze egunean, mezea, erramu bedeinkapena eta kopaua egon ziran ermitan eguerdian. Elorria bedeinkatzea eta ondorengo jaia tradizino handiko ospakizuna da. Helbarrenen oindino indartsu manteniduten da elorri edo arantza erramua bedeinkatu, eta soloetan ipinteko nekazal ohiturea. Elorria goizaldean batu, adar bategaz kurutzea egin, Santa Kurtze ermitan bedeinkatu eta baserriko atarian eta soloetan ipinten da, soloa babestu eta uzta ona emon dagian. Erromako eleizeak, aurretik egozan erritu eta ohituren gainean ezarri eban jai hau, IV. mendean.\nEgitaraua\nHalanda be, txupina maiatzaren 6ko 18:30ean bota ostean, zapatu eta domekan be ospatuko dabez auzokoek jaiak. Tortilla Lehiaketeak izango dau protagonismoa barikuan. Partaideek 19:30ean aurkeztu beharko dabez tortillak eta epaimahaiak sariak banatuko dauz. Gauean, jai giroak segiduko dau parrilladea eta musikeagaz.\nZapatuan egun osoan luzatuko dira ospakizunak. Goizeko 11:00etan, Santa Kurtze ermitatik, Helbarren osotuten daben auzoetatik pasauko dan martxea abiatuko da. Eguerdian, alkarregaz bazkalduko dabe auzokoek, bakotxak etxetik eroandakoagaz. Jai batzordeak edaria, ogia eta kafea ipiniko ditu. Arrastiko 17:30ean, jolasak, txapelketak eta txokolate jana egongo da, eta gaueko 21:00etan, Both eta Ostrich Wedding taldeek kontzertuak eskainiko ditue.\nJaiak domekan amaituko dira, konbidaduen bazkariagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001736", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Frantziako B mailako txapeldunordea izan da Ekhi Ziarrusta\nInhar Ugartegaz batera lehiatu zan finalean Phillippe Bielle eta Andoni Ipharren kontra, baina 40-18 galdu eban partidua.\nAstelehenean jokatu zan Donibane Garazin trinkete finala, Frantziako Elite B mailakoa. Gorriz jokatu eben Ekhi Ziarrustak eta Inhar Ugartek, kamiseta zuriagaz Phillippe Biellek eta Andoni Ipharrek. Txapela ez zan Dimara heldu, izan be, markagailuak 40-18 egin eban bikote zuriaren alde.\nLehenengo tantuetan, Ziarrustaren bikoteak aurrea hartu eban. Baina Bielle eta Iphar partidu osoan mantenidu ziran alde erosoagaz, 18-8aren ostean, hamar puntuko aldea mantenidu eben. Hortik aurrera aldea handitu eta txapela lortu eben bikote gorria 18 tantutan itxita.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001737", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'The black power mixtape 1967-1975' dokumentala dakar gaur Zineklubak\nEstatu Batuetako Black Powerraren garaian grabau eta 30 urtez ahaztuta egon diran film zatiak batzean dauz Lasarte Aretoan 20:00etan proiektauko dan dokumentalak.\nThe Black Power Mixtape 1967-1975 Göran Olsson suediarrak zuzendutako pelikula dokumentala da. Filman erabilitako materiala oin dala 50 urte inguru grabau eben kazetari suediarrek, New Yorkeko Harlem eta Brooklyn auzoetan batez be, Black Power mobimenduak gizarte estatubatuarra astindu eban garaian.\nBaina Suediako telebistak ez ebazan irudiok argitaratu, sotoan geratu ziran Göran Olssonek berreskuratu arte. 2011n argitaratu ziran lehenengoz, The Roots eta Questloveren musikeagaz, The Black Power Mixtape 1967-1975 dokumentalean. Irudiotan, komunidade baltzaren giroa deskribidu eta Black Power mobimentuko buruzagietako batzuk agertzen dira, Angela Davisen inoz ikusi bako alkarrizketa bat tartean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001738", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Egokitu zure saltokia TicketBAI araudira\nforu-ogasunek eta Eusko Jaurlaritzak batera egindako araudi berria da, gure jarduera ekonomikoa erregistratzeko zenbait betebehar ezartzen dituena.\nDenda, saltoki edo negozio bat baduzu, honezkero izango duzu, agian, TicketBAIren entzutea. Ez kezkatu. Artikulu honetan, nola funtzionatzen duen azalduko dizugu, bai eta zertan datzan eta TicketBAI araudia betetzeko zer egin behar duzun ere.\nOrain arte, araudiaren arabera, produktu edo zerbitzu bat kobratzen genuenean, erosketa-tiketa eman behar genion bezeroari. Aldi berean, salmenta hori guretzat erregistratzen genuen, fakturazio hori guztia biltzeko, gure jarduera ekonomikoen aitorpenerako.\nHemendik aurrera, TicketBAIrekin, bezeroarentzako tiketa sortzen dugunean, salmentaren berri eman beharko diogu gure Foru Ogasunari. Gure negozioaren edo saltokiaren jarduera edozein dela ere, sektore ekonomiko guztiak egongo dira TicketBAI araudiaren mende, eta nahitaez bete beharko da Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian. Izan ere, ez betetzeak zehapenak ekar ditzake. Aitzitik, araudira egokitzen bazara, kenkari handiak lor ditzakezu.\nZalantzarik gabe, TicketBAI araudiak jarduera ekonomiko guztien agerikotasun eta gardentasun handiagoa lortzea du helburu, baina baita, iruzur fiskalaren aurka egitea ere.\nNola egokitu dezakegu gure saltokia TicketBAI araudira?\nLABORAL Kutxak irtenbide erraza eskaintzen digu gure saltokietan TicketBAI araudia betetzeko, bere saltokiko terminal (ST) berriari esker. Informatika-programarik instalatu gabe.\nBideo honetan, TicketBAI terminal berriari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu. ST hori erabiliz, TicketBAI araudiaren bi baldintza nagusiak beteko dituzu:\nTicketBAIren eskakizunen araberako salmenta-tiketa eman ahal izango diozu bezeroari.\nFakturazio guztia baliabide telematikoen bidez bidaliko diozu Foru Ogasunari.\nGainera, Laboral Kutxaren terminal berriak beste abantaila batzuk ditu zuretzat eta zure negozioarentzat:\nZure kobrantza guztiak gestionatuko dituzu, bai eskudiruzkoak bai txartel bidezkoak.\nEgindako kobrantzak Foru Ogasunari baliabide telematikoen bidez jakinarazteko modurik errazena eta seguruena da.\nKutxako kontaketak egunero egiteko aukera ematen dizu, salmentak hobeto kontrola ditzazun.\nBestalde, Laboral Kutxak merkataritzan espezialistak diren gestoreen taldea ere badu, eta aholkatu eta gidatu egingo gaituzte TicketTBAIra jauzi egiteko prozesuan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001739", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "50 lagun batu dira Arteako kaleratzea salatzeko protestan\n10:30ean batu da jentea Itziar eta bere hiru seme-alaben kaleratzea saihesteko ahaleginean.\n\"Nire seme-alaben etxea defendatuko dot\" lelopean alkarreratu dira hamarnaka persona Arteako udaletxe aurrean. Etxe hustea 13:00etarako dago aurreikusita eta Ertzaintzaren autoak bueltaka dabiz goizean goizetik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001740", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zinegoak jaialdiko sei film egongo dira ikusgai Igorren\nLes filles ne marchent pas seules la nuit, No deberías, Elsa, Berak baleki, 17 minutos con Nora eta To The Future, With Love dira maiatzaren 6an, Lasarte Aretoan proiektauko diran film laburrak, 20:00etan.\nBariku iluntzean, Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans 19. Nazinoarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko sei film labur ikusteko aukerea egongo da Igorreko Lasarte Aretoan. Zezeila eta martia bitartean Bilbon ospatu dan zinema festibalak \"gure burua birpentsau eta berraurkitzeko\" asmoa dauka. Hau sexu-identidade- eta genero-aniztasunari ikusgarritasuna eskaintzen deutseen kultur proposamenen bidez egiten dau.\nLes filles ne marchent pas seules la nuit\nKaterine Martineau zuzendari kanadiarraren 2020ko filma da Les filles ne marchent pas seules la nuit. Institutuko gaueko graduazino festa baten ondotik, Chantal eta Delphine bakarrik abiatuko dira etxerantza oinez. Basoan galduta, desirak hartuta egingo dabe gaueko ibilbide luzea. Jatorrizko bersinoan, frantsesez, euskera eta gaztelaniazko azpitituluakaz ikusi daiteke 17 minutuko film hau.\nNo deberías\nEuskal Herriko Maider Garcia Merinorena da No deberías film laburra. Garcia Merinok dilema bat planteetan deutso protagonisteari filman. Iratxe protagonisteak 21 urte ditu, eta unibersidadeko azken urtea amaitzen dago. Neska-lagunagaz lehen urteurrena ospatu aurreko egunetan, espero ez eban albiste bat ekarriko deutso haurdunaldi testak. Badaki lehenbailehen kontau behar deutsala Norari, baina badaki lur jota itxiko dauala, ez zalako erraza izan ebaztea sexua berresleitzeko ebakuntzarik ez egitea. Jatorrizko bersinoan, gaztelaniaz, botako dabe No deberías.\nElsa\nAlbert Carbó zuzendari kalanaren pelikulea katalanez dago eta euskera eta gaztelaniazko azpituluakaz ikusi ahal izango da. Transexualidadea haurtzaroan da filmak jorratzen dauan gaia. Elsak 6 urte ditu eta bere edadeko umeek lez, zoriontsu eta aske bizi gura dau. Eta badaki bera desbardina izan arren, neskea dala.\nBerak baleki\nEuskeraz dago Aitor Gametxoren filma. Filmak Martinen istorioa kontetan dau; behar egiten dauan platoa egunero ilusinoz beteten badau be, bere bizitza personalean hutsune handi bat sentiduten dau.\n17 minutos con Nora\nImanol Ruiz da Larak zuzendutako filmak nerabe baten istorioa kontetan dau. Nora, jagokon ez gorputzean harrapatutako neska bat da, aitaren oneretxia bilatzen dauana. Antzerkia asko gustetan jako baina aitak pentsetan dau horrek ez daukala etorkizunik. Bien bizitzak guztiz aldatuko dira, bere benetako identidadea aitari erakusten deutsanean. Gaztelaniaz dago.\nTo The Future, With Love\nAnimazinozko pelikula batek osotuten dau emonaldia. Shaleece Haas estatubatuarrak zuzendutako film honetan, Hunter Jimenez \"Pixel\", Guatemalako etorkin familiako nerabea, bere familiaren espektatiba eta bere urruneko mutil lagunagaz zoriontsu biziteko ametsen artean harrapatuta sentiduten da. Ingelesez eta euskeraz eta gaztelaniazko azpitituluakaz egongo da ikusgai.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001741", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Maiatzaren 7an ospatuko da Dimako Dantzari Egune\nGazte Barrik antolatuta, kalejirea, jantza erakustaldia, bazkaria eta erromeria egongo dira besteak beste, Arratia eta Otxandioko jantza taldeen arteko giroa alaituten.\nHerriko zein kanpotik etorritako jantzariak 10:45ean batuko dira plazan, eta 11:00etan, hamaiketakoa egingo dabe frontoi txikian. Jaia, 11:30ean hasiko da kalejireagaz. Lehenengo, Igorreko Arantzarte eta Zeanuriko Arrikibar taldeetako jantzariak joango dira. Bigarrenean barriz, Lemoako Durundi Barri, Otxandioko Urduri eta Dimako Gazte Barri taldeetako jantzariak.\nKalejirea 13:00etan amaituko da plazan. Bertan, jantza ugari egingo ditue: Agurra, Ezpata joko txikia, Polka Pik, Esku dantza, Gorulari, Domingilloa, Lantzeko zortzikoa, Zapatari eta Txulalai. Ondoren otzara bat zozketatuko da eta jantzariek, txistulariek eta arduradunek bazkaria izango dabe frontoi txikian.\nArrastian, 16:00etan hasiko da erromeria plazan Kittu taldeagaz eta 18:00etan txokolatea egongo da danontzat. Eguraldia txarra bada, ekitaldia frontoi handian egingo dala adierazo dabe antolatzaileek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001742", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiara dakar Mari Luz Estebanek 'Andrezaharraren manifestua'\nMaiatzaren 4an Zeanurin poemen lanketearen bidez, eta 21ean Igorreko ikuskizunagaz egongo da liburua sakontasunez ezetuteko aukerea.\nZahartzaroaren lanketa feministeagaz interesauta dagozanek hitzordu bi daukiez maiatzean, biak Mari Luz Estebanek idatzitako Andrezaharraren manifestua (Pamiela, 2019) poema liburuaren inguruan. Zahartzaroaz eta zahartze prozesuaz idatzi dau liburuan Estebanek, \"kezka personal batetik, nire buruari be idatzi deutsat hau, baina batez be kezka sozial eta politikotik\".\nArratian lehen hitzordua Zeanuriko Kultur Etxean izango da, maiatzaren 4an, 18:30ean. Mazala Andra Taldeak antolatutako irakurketa feministearen tailerren barruan, poesia liburuaren lanketea egingo da egileagaz batera.\nBigarren hitzordua, maiatzaren 21ean izango da 17:30ean, Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan. Liburuan oinarrituta, poemak, musikea eta antzezlana buztartzen dituan ikuskizuna taularatuko dau Mari Luz Estebanek. Metrokoadroka kolektiboko Ainhoa Alberdik, Iraia Eliasek, Jurdana Otxoak eta Idoia Beratabidek be hartuko dabe parte ikuskizunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001743", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Itziar eta bere hiru seme-alabak etxetik kanporatzea ebatzi dau epaileak\nBihar, maiatzak 4, 13:00etarako dago iragararrita etxe-hustea. Familia babestu eta kaleratzea saihesteko deialdia egin dau Kiñu Gaztetxeak goizeko 10:30ean.\nDurangoko lehen auzialdiko eta instrukzinoko 3. epaitegiak Artean bizi diran Itziar eta bere hiru seme-alaben kaleratzea agindu dau. Ebatzi hau dibortzio prozesu baten ostean heldu da, Itziarren senar ohiak Astuibekoa kaleko etxean bizi dan familia kanporatzeko eskatu dauanean. \"Psikologikoki, umeentzako golpe bat da euren aitak etxetik botatea\", azaldu deutso Itziarrek BEGITUri. Izan be, seme-alabetako bi adin txikikoak dira, bederatzi urteko bikotxak. Larritasuna gehituz, kaleratzea, umeak amaren etxean dagozan astean burutuko da. \"Zer ikusiko dabe umeek, 17:00etan eskolatik heltzerakoan?\" galdetzen deutsa bere buruari.\nSenarraren jarrereagaz bakarrik ez, prozesu judizial osoagaz harrituta bezain arduratuta agertu da Itziar: \"Emakumeori, txarto ez, txarrago tratetan jaku epaitegietan, bardin dau epailea gizon ala ala andra izan\". Alde batetik, azpimarratu dau ez daukala zentzurik epaileak kaleratzea ebaztea Itziar propiedadearen %50aren jaube danean eta gainera, epaitegian be, senar ohiari bere zatia alkilau edo erostea behin baino gehiagotan proposatu dauanean. Bestetik, Itziarrek gogoraratu ez daukala beste etxe alternatiborik, ez eta bat erosi edo alokatzeko aukerarik. Izan be, egoera prekarioetan egiten dau lan, soldatearen zati handi bat lanerako garraioak konsumiduten deutsalarik.\nBEGITUri azaldu deutsanez, epaileak ez dau Itziarrentzako inolako kalte-ordainik eskatu, desbardintasun ekonomiko nahikorik ez dagoalako. Errealidadea beste bat da, izan be, Itziarrek urteroko 13.000 euroko diru-sarrerea baino ez dauka, \"berak barriz, 60.000 euro kobretan dauz\".\nEtxe-hustea eguaztenean\nMaiatzaren 14an, komitiba judizialak eta Ertzaintzak, Astuibekoako etxebizitza 13:00etan husteko agindua daukie. Itziarrek BEGITUri argi itxi deutso momentuz ez dala etxetik urtengo, \"beste etxeren bat opatzen badeustie balorauko neuke\". Etxe kanpoan, familiagaz alkartasuna adierazo eta kaleratzea saihesteko, Kiñu Gaztetxeak 10:30ean Arteako udaletxean batu eta Astuibekoara hurbiltzeko deialdia egin eban atzo. Gaur bertan, Arteako Kafrangak talde feministeak, Guraso Elkarteak eta Artea Sareak be egin dabe Itziarren familia babesteko deialdia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001744", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "TOKIKOMek Komunikazino talde izaerea sendotzea onartu dau Urteko Batzar Orokorrean\nSoziedadea eratu zanetik 10 urte laster beteko diran honetan, egindako ibilbidearen balorazino positiboa egin eta datozen urteetarako erronka barriak ipini deutsaz taldeak bere buruari.\nKomunikabide taldetik komunikazino talderantz\nTOKIKOM sortzeako helburu nagusienetako bat sakabanatuta egoazan toki komunikabide txikien baturatik indarra atera eta sinergiak aprobetxatzea zan, eta egindako bideak erakutsi dau ebatzizuzena izan zala. Hareri esker, TOKIKOMek bazkideetako bakotxarentzako bakarka eskuraezinak diran tresnak eta zerbitzuak ipini dauz martxan: plataforma digitala, publizidade kanal bateratua, papererako edizino sistemea, multimedia artxibo eta zerbitzaria, adimen artifizialeko tresna multzoa... Oin dala urte gitxi batzuk euskarazko toki komunikabideentzat pentsaezinak ziran aukerak gaur esku-eskura daukiez, TOKIKOMek bultzatutako indar metaketeari esker. Horrezaz gain, TOKIKOM euskerazko toki komunikabideen erreferentziako eragile eta solaskide bilakatu da erakunde publikoen, beste hedabideen zein iragarle handien aurrean.\nLorpen horreek ikusita, eta 2020an egindako gogoeta estrategikoaren ondorioz, Batzar Orokorrak onartu dau TOKIKOMen barne kohesnioa landu eta bazkideen arteko lankidetzan sakontzea, 'komunikabide talde' izatetik 'komunikazino talde' izatera pasatzen hasteko. Eraldaketa hori izango da TOKIKOMen hurrengo urteotako pausuak gidatuko dauzan helburu nagusia.\nEgonkortzea\nSortu eta ia 10 urtera, TOKIKOMek bere egitura tekniko eta finantzarioa egonkortzea lortu dau, datozen urteetako erronkei erantzuteko oinarri sendoa ezarriz. Taldearen zerbitzu propioek eta publizidade salmentak sarreren %83a suposatzen dabe honezkero, eta urteko bolumena 600.000 eurokoa da.\nTaldearen produktu eta zerbitzu eskaintza biderkatu egin da azken urteotan, eta horrek be erronka handia suposatzen dau barne kohesinoari begira. Barikuko Batzar Orokorrean ezarritako etxeko lanen artean, taldearen eta bazkide txikienen arteko komunikazinoa zaintzea dago, bazkide txiki horreei be gitxinaka-gitxinaka dinamika barrietan sartu eta hazkunde fasean sartzea errazteko.\nZero kilometroko komunikazinoa\nPandemia garaiotan inoz baino argiago geratu danez, tokiko kazetaritza esentziala da demokrazia sozialerako, eta toki komunikabideek kalidade handiko kazetaritza lana egiten dabe. Holan adierazoten dabe audientzia datuek (tokikoek euskerazko komunikabide ez publikoetako audientzia digitalaren %70a dira), hainbat ikerketa lanek, bai eta toki komunikabideek atzenaldian jasotako zenbait sarik.\nTokiko kazetaritza bertatik bertara egiten da, ez dago teletipoen itxaroan, notizia dagoan lekutik egiten da, kaletik. Testuak, argazkiak, bideoak... herritarrengana gerturatuz sortzean dira. Horrek dakar eduki hau bakarra eta gertukoa izatea eta, nahiz eta denpora eta dirua kostau, zero kilometroko kazetaritzak emaitzak emoten dauz. Hori dala-ta, TOKIKOMen Batzar Orokorrak azpimarratu dau inoz baino beharrezkoagoa dala toki komunikabideen bezeroei, irakurleei zein erakundeei argi erakustea tokiko kazetaritzearen onurak. Izan be, tokiko komunikazinoak badauka bere kostua, baina bere hartzaile kopurua eta epe ertain-luzeko eragina kontuan izanda, beharrezko inbersinoa da.\n76 komunikabide\nGaur-gaurkoz, BEGITUgaz batera, 28 bazkidek osotzen dabe TOKIKOM, guztira 74 hedabide kudeatzen dabezanak: 32 webgune, 28 aldizkari, 5 telebista eta 9 irrati. Guztira, 200 langiletik gora dagoz jardunean taldeko komunikabideetan, eta Euskal Herri osoko 297 udalerritara heltzean da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001745", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago udalekuetarako izen emotea Igorren\nGaragarrilean ekintza ugari antolatu ditu Maratu Gazteria Zerbitzuak LHko seigarren mailako eta DBHko gazteentzako.\nBatetik, DBH3 eta 4ko gazteentzako, garagarrilaren 11tik 14ra Jaka inguruan antolatuko diran abenturetan emon daiteke izena. Bestetik, LHko 6. maila, DBH1 eta DBH2koentzako jardunaldi zein udaleku itxietan be emon daiteke izena. Jolas eta tailerrak garagarrilaren 5ean eta 6an izango dira, udalekuak barriz 7tik 9ra.\nMaiatzaren 11ra arte emon daiteke izena, Igorreko Maratu Gazteria Zerbitzuko bulegoan, astelehen, eguazten eta barikuetan, 17:00etatik 19:00ak arte. Igorreko Udalak antolatuta, Zaztaparrak Asti Taldearen eskutik egingo dira udalekuok. Plaza mugatuak dira eta Igorreko gazteek eukiko dabe lehentasuna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001746", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Magina Sky Raceko lasterketa biak irabazi ditu Onditz Iturbek\nKorrikalari igorreztarra, zapatuan kilometro bertikalean eta domekan 24 kilometroko lasterketan urten zan garaile Jaenen.\nAiaramendi Korrikalariak Kirol Klubagaz batera parte-hartu eta irabazi eban astegoienean Onditz Iturbek Magina Sky Race-n. Aprilaren 30 eta maiatzaren 1ean izan dira proba biak, bata 2,7 kilometro eta 1.000 metroko desnibelekoa, bestea 24 kilometro eta 1.700 metroko desnibelekoa.\nKilometro Bertikalean, igorreztarrak 00:44:02ko denporan egin eban, bigarrenari minutu erdi bat baino gehiago ateraz, eta minutu bateko aldea, hirugarrenari. Hasikerea kostau, baina lasterketa gogorra bezain polita iruditu jako probea korrikalariari: \"Amaierea zan zatirik teknikoena eta hor gehiago kostau jatan baina burrukatzeko indarra aterateko gai izan nintzan. Gustura amaitu neban, eta pozik, egindako lanagaz\".\nBigarren, Andaluziako selekzinoko Silvia Lara Dieguezek egin eban, eta hirugarren, Todovertical taldeko Cristina Trujillo Gonzalezek. Aiaramendi Korrikalariak taldeko Ainara Urrutia Yurrebasok laugarren egin eban. Oihane Sarasketak barriz, 23.a.\nHurrengo egunean, 24 kilometroko lasterketea egitera animau zan Iturbe, \"taldeko mutilek berotuta\". Orduan be, helmugea kurutzatzen lehenengoa izan zan, 02:33:31 denporea eginda. Bigarrena Beatriz Pardo izan zan 02:50:31ko denporeagaz, eta hirugarren Maria Jesus Galvez, 03:06:43. \"Lasai hartu dot eta entrenamentu modura oso ondo. Zatirik handiena bakarrik egin dot eta amaieran beroak be estutu dau, beraz, apur bat astuntxu egin jata. Baina ibilbidea egia esan polita izan da\" azaldu deutso Igorrekoak BEGITUri.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001747", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Master Kaiolako finala jokatuko dau Amaia Aldaik domekan\nMaiatzaren 8an jokatuko dira Zornotzako torneoaren finalak, Aldai eta Arrizabalaga 17:00etan neurtuko dira.\nZornotzako VIII. Master Kaiola txapelketea heldu da atzen fasera, domeka arrastian jokatuko dira andra, gazte eta 22 urtez azpikoen atzen partiduak. Ebatziko dan lehen txapela andren artekoa izango da, bertan lehiatuko dira Olatz Arrizabalaga eta Amaia Aldai, 17:00etan. Dimako pelotariak aprilaren 24an lortu eban finalerako pasea, Miren Larrarteri 22-17 irabazi ostean.\nNafarroan be txapelaren bila\nMaster Kaiola ez da Aldai jokatuten dabilen txapelketa bakarra. II. Nafarroako Foru Komunitateko Torneoa be hasia da, eta Aldaik finalerdietarako pasea lortzeako aukerea izango dau zapatuan, maiatzak 7. Mendiburugaz batera astegoien honetan Garai eta Osesen aurka 22-20 irabazi ostean, Etxegarai eta Capellanen kontra neurtuko dabez indarrak datorren astegoienean. Arbizun izango da partidua, arrastiko 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001748", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoienean jokatutako partidu guztiak irabazi dabez talde arratiarrek\nArratia eta Lemoako Harrobiko gizonezkoen taldeek podiumean segiduten dabe, andrazkoen Arratia B barriz, hamalaugarren postuan dago.\nGizonezkoen Arratia A taldeak 1-0 irabazi eutsan maiatzaren 1eko eguerdian Basconia B taldeari. Aurreko astegoienean ostera 4-1 galdu eban, etxetik kanpo Galea A taldearen kontra. 34 jardunaldiren ostean Arratia hirugarren postuan dago 65 puntugaz. Datorren partidua domekan, hilak 8, jokatuko dau Moraza A taldearen kontra goizeko 11:30ean, etxetik kanpo.\nGizonezkoen Arratia B taldeak aprilaren 30ean jokatu eban Mungia B taldearen kontra eta 1-3 irabazi eban. Aurreko astegoienean Abadiño Bren kontra etxean jokatutako partidua be irabazi eban, 3-2. 29 jardunaldiren ostean Arratia B lider da 62 puntugaz. Datorren jardunaldian Berriatuko taldearen kontra jokatuko dau etxean maiatzaren 7an, 18:00etan.\nAndrazkoen lehen taldeak ligea amaitu dau. Arratia Bk barriz, maiatzaren 1ean jokatutako atzen partidua, 2-5 irabazi eban Arizen kontra etxetik kanpo. Aurreko astegoienean ostera Adiskideak taldearen kontra Urbietan jokatutakoa galdu egin eban, 0-3. 28 jardunaldiren ostean 30 puntugaz hamalaugarren postuan dagoz arratiarrak. Datorren aurkaria Pauldarrak B taldea izango da, etxean neurtuko dira zapatuz, hilak 7, 15:30ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik 2-0 irabazi eban Ibarsusi taldearen kontra aprilaren 30ean Arlonagusian jokatutako partidua. Aurreko astegoienean partidu garrantzitsua eukan Arlonagusian be eta 3-2 irabazi eban bere aurretik joian Mungia A taldearen kontra. 30 jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi bigarren dago sailkapenean 60 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Gernika Sport A taldearen kontra maiatzaren 7an, 16:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001749", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskararen kudeaketa eta jabekuntzara bideratutako masterra eskaintzen du UPV/EHUk\nXXI. mendeko Europako gizarteak eleanitzak dira: hainbat hizkuntza kudeatu behar dituzte enpresek nahiz erakunde publikoek, eta bai herritarrek ere. Bigarren eta hirugarren hizkuntza bat ikasi beharra izaten dute heldu askok. Eta kudeatu beharreko hizkuntza horien artean, hizkuntza gutxituek ere badute beren lekua gure gizarteetan.\nEuskarak azken 30 urte hauetan egindako bidetik abiatuta, eleaniztasuna kudeatzeko giltzarriak ematen dituen masterra eskaintzen du Euskal Herriko Unibertsitateak: Euskararen jabekuntza, kudeaketa eta hizkuntza-praktikak XXI. mendean: hizkuntzen kudeaketa aro globalean.Euskara Lan munduan eta Administrazioan zerbitzu hizkuntza ez ezik, laneko hizkuntza ere izan dadin egindako planak (Erreferentzia Marko Estandarra, Bikain Dekretua); gizartean euskararen erabilera areagotzeko bultzatu diren egitasmoak (Euskaraldia); aisialdiari eman zaion garrantzia (kirol arloari, besteak beste); Helduen Euskalduntzean egindako bidea (Europako Erreferentzia Markoa, Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Curriculuma, xede berezietako ikastaroak: helduaroan nola prozesatzen dugun bigarren hizkuntza)... Hori guztia aztertzea du helburu moduluka antolatutako masterrak. Aldi berean, beste hizkuntza batzuk kudeatzeko irizpideak irizpide eta estrategiez ere jabetuko dira ikasleak.\nMasterra egiten dutenek hainbat gaitasun eskuratuko dituzte: hizkuntzak biziberritzeko giltzarri diren faktoreez jabetzea; hizkuntza-planifikazio eta ebaluaziorako dauden tresnak erabiltzen ikastea; euskararen eta, oro har, hizkuntzen kudeaketa, kudeaketa aurreratuan txertatzen ikastea; eremu ez-formalean euskararen (edo hizkuntza gutxitu baten) sustapenerako eraginkorrak diren estrategia eta esperientziak ezagutzea; bigarren hizkuntzak ikasteko eta irakasteko metodologiak ezagutzea...\nHainbat irteera profesional\nMaster honekin, erakunde publikoetan euskara erabilera normalizatzeko teknikari lanetan jarduteko oinarri bikaina lortzen da. Eremu sozioekonomikoko erakunde, finantza-entitate, enpresa eta abarretan euskara planak diseinatu eta garatzeaz arduratzen diren aholkularitza-enpresetan ere izan daiteke lan-aukera ederra. Baita gaztetxoen aisialdirako ekimenak gauzatzen dituzten enpresetan ere. Edo helduen euskalduntzea helburu duen euskaltegi-sare zabalean, nahiz HABEn bertan.\nBestalde praktikei lotuta, hautazko praktikaldia egin ahal izango dute ikasleek herri-administrazioetan, eremu sozioekonomikoko aholkularitza enpresetan, aisialdiko enpresetan, nahiz euskaltegietan.\nMasterra egiteko ez da beharrezkoa hizkuntzalaritza edo filologia-ikasketak izatea. Hezkuntzako, Antropologiako, Komunikazioko, Filosofiako, Soziologiako. Ekonomia eta Enpresako... gradua dutenek ere ez dute arazorik izango irakasgaiak jarraitu ahal izateko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001750", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nesken Eskolarteko Gomazko Paleta Txapelketaren finalaurrekoak jokatuko dira Igorren\nAreatza, Igorre eta Zeanuriko taldeak lehiatuko dira zapatu goizean Igorren eta Orozkon jokatuko diran partiduetan.\nNesken Eskolarteko Gomazko Paleta Txapelketea finalaurrekoetara heldu da honezkero. Finalak nork jokatu ebazteko, aprilaren 30ean jokatuko dira kanporaketak; 11:00etatik aurrera Igorren eta Orozkon. Arratiako ordezkari asko dagoz txapelketan, guztira zazpi: Zeanuriko Joko Alaiko taldeak, Igorrekoak eta Areatzakoak.\nIgorreko pelotalekuan, lehen bi partiduak umeen artekoak izango dira; Joko Alai B eta Durango B, Igorre A eta Olaburu B. Gero, gaztetxoen mailan lehiatuko dira Areatza/Igorre eta Olgetan B batetik, eta Olgetan A eta Igorre A bestetik.\nOrozkon be egongo dira arratiarrak. Umeen mailan Joko Alai A, Olgetan B bikotearen kontra neurtuko dira. Kadeteetan, Areatza B Joko Alairen aurka. Kadeteakaz amaitzeko, Areatza C eta Olgetan lehiatuko dira. Jardunaldia umeen mailako Olgetan C eta A taldeen arteko partiduagaz amaituko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001751", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Orkesta elektrotxarangeak girotuko dau zapatu arrastia Lemoan\nAprilaren 30ean, Herradura tabernatik hasiko da elektrotxarangearen birea, 19:00etan.\nZapatu iluntzean, giro berezia espero da Lemoako tabernetan. Izan be, Bilboko Orkestra elektrotxarangea taldea ibiliko da kalean gora eta behera, Udalak eta Jai Batzordeak konbidauta. Musikea 19:00etan hasiko da herritik mobiduten, Herrradura tabernatik hasita.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001752", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nazinoarteko Jazz Eguna ospatuko dau The Quiet Cornerrek\nAprilaren 30ean, Crazy Jazzers-ek eta Elsa Lizundia Triok eskainiko dabez kontzertuak, eguerdian eta iluntzean hurrengoz hurrengo.\nAprilaren 30a da Nazinoarteko Jazz Eguna. Holan, Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrak Crazy Jazzers Banda eta Elsa Lizundiak gidatutako hirukotea konbidau dauz oholtzara. Lehen kontzertua, Crazy Jazzers taldearena, 13:30ean hasiko da. Bigarrena barriz iluntzean, 20:00etan.\nCrazy Jazzers-ek New Orleanseko kaleko bandetan inspirautako musikea joten dau. Taldea sei musikarik osotzen dabe: Gorka Carralero (korneta), Andoni Aizpuru (saxo sopranoa), Izaskun Alzola (banjo eta ahotsa), Mikel Gonzalez (saxofonoa), Claudio Martin (garbitzeko ohola) eta Santi San Roman (gitarra erresonatzailea eta ahotsa).\nElsa Lizundia barriz, Trapagararen jaio eta gaur egun Zeberion bizi dan musikaria da. Hainbat proiektu musikaletik pasautakoa da, besteak beste Dinamita pa los Pollos, Bilboko Carrusell Orkestra, Bilbao Lindy Band, Bilbao Jazz Band eta gehien harrotzen dauana, Girls in Band.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001753", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kurkuma eta Eskean Kristö taldeek eskainiko dabez kontzertuak Kiñu Gaztetxean\nZapatuan, Eskean Kristören atzen kontzertua izango danagaz zarratuko da gaztetxearen zortzigarren urteurreneko programazinoa.\nGau berezia izango da aprilaren 30ekoa Kiñu Gaztetxean, bai gaztetxearentzat eta bai musika arratiarrarentzat. Izan be, zapatuan amaituko dira Kiñuren zortzigarren urteurreneko ospakizunak. Oingoan, ospatzeko arrazoiakaz gainera, gazteek Sabadell bankuari lehenengo epaiketea irabazi deutsee eta, bankuko abogaduak aurkeztu ez diralako. Bestetik Eskean Kristök, atzen urteetako banda arratiar entzutetsuenak, etapa bat zarratuko dau zapatuan, Kristonak moduan bueltau aurretik.\nZapatuan, 21:30ean zabalduko dira Kiñu Gaztetxeko ateak. Taula gainean, Kurkuma talde nafarra izango da lehenengo taldea. Maiatzaren 13an argitaratuko daben Bel3zidorrean diskoaren aurrerapen bat entzuteko aukera aparta. Gero igongo dira oholtzara Eskean Kristöko taldekideak, proiektuari agur bero bat emon eta hurrengo etapea indarrez hasteko. Izan be, oindik aurrera Kristonak izenagaz identifikau beharko dira.\nSarrerak Igorreko Axular herriko tabernan, Arantzazuko Montero tabernan eta Areatzako Bixer tabernan dagoz salgai sei eurotan, gaur atzen eguna. Gero, zapatuan bertan gaztetxean salduko dira soberan geratu diran sarrerak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001754", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "76 postu egongo dira Dimako artisautza eta ganadu azokan\nZapatu goizean izango dan merkaduan jana, artisautzea eta ganaduaz gain; artzain txakur eta ardi-mozte erakusketak be egongo dira.\nAprilaren 30ean izango da Dimako artisautza eta ganadu azokea, 10:00etan hasita. Bertan 76 postu egongo dira, artisau eta baserritarrenak. Ugaranako plazan kokatuko dira besteak beste, bitxiak, egurrezko-lanak, jantzi eta eskulanak egiten dabezan artisauen 21 postu. Honeekaz batera, beste bederatzi postu egongo dira gaztaia, ogia, eztia eta odolkiak saltzean, besteak beste.\nEskola eta frontoi arteko aparkalekuan barriz, egongo da ganadu azokea. Bertan, 46 kaiolatan egongo dira behiak, moxalak, zaldiak, behorrak, astoak eta beste hainbat abere. Ganaduagaz lotuta, erakusketa bi be egongo dira zapatu goizean. 11:00etan artzain txakurren erakusketea egongo da Iturrigorriko soloan. Gero, 12:00etan hasiko da ardien triskilatze erakusketea.\nMerkadua 14:00etan amaituko da, baina aurretik, herriko tabernetan moxal pintxoak banatuko dira, doban.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001755", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Adin artean egingo dira Igorren auzolana eta jaia astegoienean\n'Bizi eta eragin' jardunalietan, Igorreko guneak hobetzeko behaketea egingo da barikuan. Zapatuan, eskolako hesia koloreztatu, jantzak, musikea eta kirolak egongo dira, azoka solidarioa zabalik dagoan bitartean.\nIgorreko eskolako seigarren mailako ikasleek, Guraso Alkarteak, Bizi Igorren 2030 taldeak eta Udalak antolatu dabez astegoien honetako 'Bizi eta eragin' jardunaldiak, hilaren 29 eta 30ean. Ekimenaren helburu nagusiak herria hobetzeko auzolana egin eta azoka solidarioaren bidez Gure Señeak alkartea laguntzea dira, belaunaldi artean. Gure Señeak alkarteak gaixotasun arraro eta desgaitasun bereziak dabezan umeak laguntzen dauz, honeei dirua bideratzeko egongo da zapatu goizean azokea zabalik.\nAprilaren 29an, barikua, Igorreko guneak aztertu eta honeek hobetzeko proposamenak batuko dabez, adinarteko behaketa ibiltaria eginda. Holan, herri bizigarri eta jasangarriagoa egiteko bidean ipini gura dira antolatzaileak. Kultur Etxetik hasiko da ibilbidea, 17:30ean.\nHurrengo egunean, zapatuan hasiko da auzolana eskoletan. 09:00etan materiala banatu ostean, patioa inguratzen dauan hesia koloreztatuko dabe ume, gazte eta helduek. Parte hartzeako, aldez aurretik emon behar da izena (klikatu hemen). Auzolana 11:00etan amaituko da, jai giroari hasierea emoteko. Bitartean, zabalik manteniduko da azoka solidarioa be.\n11:00etan emongo jako hasikerea ekitaldiari, Bilbao anaien bertso eta kantuakaz. Gero, Arantzartekoek egingo da jantzan, Ainarak gidatutako zumba saioarako beroketa lez. 11:45ean herri kirol proben txandea izango da. 13:15ean pelota partiduak be jokatuko dira entrenatzaile eta gurasoen artekoak. Baina aurretik, Aiala eta Enarak musika emonaldi bat eskainiko dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001756", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Musikea eta birziklapena batuko dauz Trakamatrakak Lemoan\nMatraka Culinary Center emonaldia Kotxepinen aurkeztuko dau barikuan Trakamatrakak, 18:30ean.\nTrakamatraka proiektua musikea eta birziklatzea, sormena eta irudimena, musika aniztasuna eta ingurumenaganazko errespetua bateratzen dauzan ekimena da. Material birziklatuakaz egiten ditu instrumentuak, eta honeekaz kontzertu zein tailerrak eskaini.\nLemoan, familia osoarentzako kontzertua eskainiko dau aprilaren 29an Kotxepin Kultur Etxean. Sarrerak www.lemoa.net webgunean dagoz salgai, hiru eta sei eurotan, ume eta helduentzako hurrenez hurren. Kotxepin-lagunentzako barriz, 2,10 eta 4,20 eurotan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001757", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Four Friends taldeak blues, jazz eta soul soinuak eskainiko dauz Ermitabarrin\nBarikuan, aprilak 29, izango da talde bilbotarraren kontzertua Sanantonion, 20:00etatik aurrera.\nZeberioko Udalak gonbidauta, Four Friends boskote bilbotarra Ermitabarri auzoko Sanantonion egongo da bariku iluntzean. Oin arte, hiru disko argitaratu dauz bandeak: Bilbop, Dzanga eta Haruntzago. Kontzertuan, entzuleek soul, jazz eta blues abestiak entzun ahalko ditue, euskeraz.\nGaur egun Iñaki Iraetak (gitarrea), Eneka Albizuk (gitarrea), Eider Saratsagak (ahotsa eta perkusinoa), Fernando Iraetak (bajua) eta Jorge Gomezek (bateria) osotuten daben taldea 1999an jaio zan. Laukote moduan hasi ziran, eta swing edo funk estiloak be landu ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001758", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Adin arteko jolasak egingo ditue gaur Lemoan\nBelaunaldien arteko Alkartasunaren eta Lankidetzaren Europako Eguna ospatzeko antolatu da jarduerea, 17:00etatik aurrera kiroldegian.\nGaur, aprilak 27, 17:00etan hasi eta 18:30era arte, Lemoako Udalak Belaunaldien arteko Alkartasunaren eta Lankidetzaren Europako Eguna ospatzeko ekintza prestau dau, Oingabiz proiektuaren alde biak batuta. Eguaztenero Oingabizek gazte eta adinekoentzako jarduerak antolatzen dauz. Gaur, egun berezia izango da, adin-tarte biak batuko dira eta, jolas lehiakor zein kooperatiboetan parte hartzeako.\nJolasak eskolako aterpean egin behar ziran, baina eguraldi txarra dala eta, kiroldegian batuko dira azkenean belaunaldi desbardinak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001759", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorren erroldatu bakoek be erabili ahalko dabe boulderra\nIgorreko Udalak bando bidez jakinarazo dauanez, entsegu lokala be zabaldu da gaur.\nIgorreko Udalak bando bat argitaratu dau gaur udal-instalazinoen erabilerearen inguruan albiste bi iragarriz. Batetik, musikarientzako, entsegu lokala gaurtik aurrera barriro zabalduko dala adierazo dabe. Bestetik, eskalatzaileentzako, oindik aurrera boulderra Igorrekoek bakarrik ez, bertan erroldatu bakoek be erabili ahal izango dabela.\nEntsegu lokal zein boulderra erabilteko, Kultur Etxean egin behar da giltzen eskaerea. Horretarako aurretiazko hitzordua eskatzea be gomendatu dabe, 94 673 62 51 telefonora deituta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001760", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar izango da Durangon Kiñu Gaztetxearen kontrako epaiketea\nAsanbladakideek deialdi bi egin dabez, 09:15ean epaitegi aurrean eta 20:00etan Igorren.\nOin dala ia urte bi jakin eben Igorreko Kiñu Gaztetxeko asanbladakideek Sabadell Banketxeak eta honen menpeko etxe-agentziak, Solviak, gazteak eraikinetik kanporatzeko prozesua hasi ebela. Gatazkaren etorkizuna bihar, aprilak 27, hasiko da argitzen Durangoko epaitegietan 09:30ean.\nAurretik, 09:15ean gaztetxeko asanbladakideek alkarretaratzea antolatu dabe epaitegi aurrean, bai akusauari eta bai Kiñu proiektuari babesa adierazoteko. Arrastian be mobilizauko dira Igorren, epaiketan gertatutakoa kontau eta hurrengo pausuen barri emoteko, Lehendakari Aguirre kaleko BM aurrekaldean 20:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001761", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberion hasiko da Hego Uribeko Maiatz Gorriaren egitaraua\nBihar, aprilak 27, nekazariak eta honeen potentzial iraultzailea izango dabez langai Zeberioko eskola zaharrean, 18:00etatik aurrera.\nZeberioko Gazte Asanbladeak, Hego Uribe eskualdeko kolektibo, gaztetxe eta alkarlaguntza sareakaz egin dau bat Maiatz Gorriko programazinoa antolatuteko. Langileen Nazinoarteko Egunaren bueltan, ekintza ugari antolatu ditue, Galdakao, Basauri eta Arrigorriagan batez be. Baina lehenengo berbaldia Zeberion izango da.\nBerbaldian gaurko nekazaritza eredua izango da langai, eta batez be, eredu hau gainditzean ipiniko da fokua. Nekazaritza ereduak gaur egungo baserritar eremuan da berbaldiaren izena eta bertan, talde komunal, nekazari txiki eta alogeroen potentzial iraultzailea azpimarratu gura da, erronka eta oztopoak identifikau ostean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001762", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dorleta Kortazar ipuin kontalariak '80 amandre' istorioa kontauko dau Lemoan\nBihar, hilak 27, izango da hamasei urtetik gorakoentzako emonaldia Kotxepin Kultur Etxean, 18:30ean.\nIzena aldez aurretik emon behar da www.lemoa.net webgunean. Prezioa euro bikoa da.\nOteizaren berbetan, 80 amandre baino ez ei dira behar antxinako andrak egungoakaz lotzeako. Kortazarrek barriz, nahikoa izan dauz lau, holan laburtuten dau kontaketea bere webgunean:\n\"Nik 4 amandre nahikoa izan dodaz munduan nire txokoa topetako, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan alkartu dodazanak. Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribarre egiten ikasi eben andren istorioak dira honeek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez be irribarrea begietan daukien amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak...\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001763", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bruno Sotok hiru urre lortu dauz Espainiako Halterofilia Txapelketan\nGazte lemoaztarra Espainiako Txapelketa Absoluturako eta Europar Batasuneko Txapelketarako sailkatu da domina horreekaz.\nBruno Soto 17 urteko lemoaztarrak urrezko hiru domina lortu dauz astegoienean Espainiako Junior Txapelketan, Madrileko Vallecas auzoan jokatu dan txapelketan. 96 kilo azpiko mailan izan da irabazlea, hiru kategoriatan: 132 kilo abiadan, 167 kilo denpora bitan, eta 299 kilo erabateko olinpikoan.\nMarka horreei esker, Bruno Sotok Espainiako Txapelketa Absolutuan parte-hartu ahal izango dau. Horrezaz gain, Maltan be lehiatuko garagarrilaren 8 eta 11 bitartean, Europar Batasuneko Txapelketan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001764", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Irati Astondoa Urrezko Aizkolarien finalerdietarako sailkatu da Arespalditzan\nClaudia Muñoz eta Beatriz Tanco izan ebazan aurrez aurre Arespalditzako kanporaketan eta erlojuaren kontra zein abiaduran, bietan nagusitu zan Zeanurikoa.\nIrati Astondoa azkolari zeanuriztarrak irabazi eban Arespalditzan aprilaren 24an jokatutako Urrezko Aizkolarien bigarren kanporaketea, Muñoz eta Tancoren kontra. Holan, andrazkoen Banakako Urrezko Aizkolarien finalaurretarako sailkatu zan.\nErlojuaren kontra 1'34''ko kronoa egin eban; bigarrena, Claudia Muñoz izan zan minutu bat eta 58 segundoko kronoagaz. Hirugarren eta azkena barriz, Tanco izan zan, minutu bi eta lau segundogaz. Abiaduran be, Astondoa izan zan garaile, 10' 08'' eta 11'42'' denporakaz. Modalidade honetan be, Muñozek egin eban bigarren eta Tancok hirugarren.\nAstondoak hiru aurkari izango dauz finalaurrekoan, Laiene Pikabea eta ebazteko dagozan beste azkolari bi. Izan be, txapelketako lehenengo kanporaketea Leaburun jokatu eben bezperan Uxue Ansorregik eta Laiene Pikabeak. Atzen hau izan zan irabazlea. Bigarren kanporaketea, Arespalditzakoa izan zan eta han Astondoak lortu eban hurrengo faserako pasea. Beste kanporaketa bi egongo dira, eta horreetan beste bost partaide neurtuko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001765", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amatasunaren gainean egingo dau berba Alaine Agirrek Diman\nKarena liburuaren idazleak aurkeztuko dau 'Amatasun ukatuak' berbaldia, eguen arrastian eskolako kamaran.\nDimako Andraizea talde feministeak amatasunaren inguruko lanketea antolatu dau. Horretarako, Alaine Agirre konbidau dabe, Karena (Elkar, 2021) nobelearen idazlea. 'Amatasun ukatuak' izeneko berbaldia emongo dau Agirrek Diman aprilaren 28an. Eskolako kamaran izango da saioa, 18:00etatik aurrera.\nAmatasuna berbagai, Agirrek hainbat gai landuko dauz egueneko saioan: dolua, isileko amatasuna, gura bako abortuak, erditueraren arrakalak eta ondorio fisiko zein psikologikoak, besteak beste. Antolatzaileek azaldu dabenez, ez da beharrezkoa Agirreren liburua irakurrita izatea.\nKarena\nAmatasunagaz lotutako hainbat gai, normalean isilpean eta ostonduta geratzen diranak agerrarazoten dauz Alaine Agirrek, intensidadez eta hunkiduraz idatzitako eleberri honetan: Lagundutako Ugalketa teknikak, horren ondorio fisiko eta psikologikoak, bikoteko batek guraso izateko besteak baino gogo gehiago dauanean sortzean diran arrakalak, amarenganako errespeturik bako erditzeak, bilatu bako abortuak eta horren doluak...\nEgilearen ohikoa dan indar eta pasinoagaz kontatzen deusku Sara Mendizabal protagonistearen ibilbidea, lirismoz eta musikalidadez, minetik edertasuna sortuz, gorputzaren barrutik uniberso oso bat eraikiz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001766", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bardintasun plana herritarren parte hartzeagaz egin gura dau Areatzako Udalak\nEguazten arrastian hasiko da prozesu parte-hartzailea, 17:30ean udaletxean.\nAreatza III. Bardintasun Plana sortzeako prozesuan dago murgilduta, eta herritarren laguntza eskatu dau Udalak. Holan, hurrengo asteetan hiru hitzordu antolatu dira, plan barrian herritarren ideia eta proposamenak jasoteko. Lehen saioa aprilaren 27an izango da, 17:30etik 19:30era, udaletxean. Gero, maiatzaren 18an eta bagilaren 1ean be jarraituko dau prozesu parte-hartzaileak.\nParte hartzeako izena emon behar da aldez aurretik, helbide elektronikoan edo udaletxean bertan. Haurrentzako zaintza zerbitzua be egongo da, izena emoterakoan honen beharra azaldu ezkero.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001767", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaia Torneoko txapeldunordeak dira Aldai eta Mendizabal\n11-22 galdu eben Arrizabalaga eta Agirreren kontrako finala, halanda be, torneoaren balorazino positiboa egin dau Dimako pelotariak.\nOlatz Arrizabalaga eta Naroa Agirre dira IV. Bizkaia Torneoko txapeldunak. Finala zapatuan jokatu zan Bilbon, txapeldunek 11-22ko garaipena lortu eben Amaia Aldai eta Nora Mendizabalen aurka. Euskera, Kultura eta Kirol foru diputadu dan Lorea Bilbaok ipini eutsezan txapelak irabazleei. Torneoko pelotari onenari saria Olatz Arrizabalagak jaso eban.\nAmaia Aldai dimoztarrak eta Nora Mendizabalek partidua txarto hasi arren, bueltea emon eta 10-10 bardindutea lortu eben. Halanda be, sakea galdu eta bata bestearen ostetik heldu ziran aurkarien tantuak. \"Arrizabalagak sakeagaz min handia egin eban eta nik ebatzi txar batzuk hartu nebazan. Horren ondorioz eurAk 22ra heltzea lortu eben\" azaldu deutso BEGITUri Aldaik. Amaierako helburua lortu ez arren, txapelketearen balantze positiboa egin dau Dimako pelotariak. Izan be, nahiz eta txarto hasi, finala jokatutea lortu eben.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001768", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hamaikagarren postuan amaitu dau ligea andrazkoen Arratia Ak\nLemoako Harrobi eta gizonezkoen Arratia B izan dira jardunaldiko irabazle bakarrak. Andrazkoen A taldeak bina bardindu dau, eta besteek galdu.\nGizonezkoen Arratia B taldeak lidertzan jarraituten dau etxean jokatutako atzen partidua, zapatuan, Abadiño B taldeari 3-2 irabazi ostean. 28 jardunaldiren ostean Arratia B lider da 59 puntugaz. Hurrengo jardunaldia Mungia B taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo zapatuan, aprilaren 30ean, 17:00etan.\nGizonezkoen lehen taldeak ostera 4-1 galdu eban, etxetik kanpo Galea A taldearen kontra zapatuan jokatutako partidua. 33 jardunaldiren ostean Arratia hirugarren postuan dago 62 puntugaz. Hurrengo partidua domekan jokatuko dabe, maiatzak 1, Basconia B taldearen kontra eguerdiko 12:15ean, Urbietan.\nAndrazkoen Arratia A taldeak ligako atzen partidua jokatu eban domeka eguerdian Monte talde kantabriarraren kontra. Atzen partiduetan punturik lortu barik ibili badira be, bina bardindu eban atzen jardunaldi hau. Ligea hamaikagarren amaitu dau Arratiak, 26 jardunalditan 24 puntu lortuta. Ligea amaituta, Kopari maiatzean ekingo deutso.\nArratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban Adiskideak taldearen kontra Urbietan eta 0-3 galdu eban. 26 jardunaldiren ostean 27 puntugaz hamalaugarren postuan dagoz arratiarrak. Hurrengo aurkaria Ariz taldea izango da, etxetik kanpo neurtuko dira domekan, arrastiko 18:00etan.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik partidu garrantzitsua eukan domekan Arlonagusian eta 3-2 irabazi eban bere aurretik joian Mungia A taldearen kontra. 29 jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi bigarren dago sailkapenean 57 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001769", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Prostituzinoaren gaineko berbaldia antolatu da Arantzazun\nPutas en Lucha alkarteko Carolina Clementek egingo dau berba aprilaren 27an, Arantzazuko Kulturgunean.\nArantzazuko Udalak eta Noka talde feministeak antolatu dau Trabajo sexual bajo el punitivismo o el reconociemiento? Clandestinas o con derechos? - Lan sexuala zigorpean ala onarpenean? Klandestinak ala eskubidedunak?- berbaldia. Aprilaren 27an izango da, 19:00etan prostituzinoaren gaineko lanketea, Arantzazuko Kulturgunean.\nSaioa, Carolina Clementek gidatuko dau, sexu langilea eta Putas en Lucha kolektiboko kidea. Clementek, prostituzinoaren erregularizazinoaren aldeko aktibistak, mahai gainean ipiniko dau feminismoa atzen urteotan gehien banatu dauan eztabaidetako bat: abolizioa edo erregularizazioa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001770", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bigarren kontzertu bat eskainiko dau Bihotz Gorospek Igorren\nAprilaren 30ean izango da Bihotz-anpuluak emonaldia Kultur Etxean, 20:00etatik aurrera. Domeka honetan hasiko da aurretiazko sarreren salmenta.\nOtsailean izan zan Lasarte Aretoan Bihotz Gorosperen Bihotz-anpuluak kontzertua. Hurbileko emonaldia egin ahal izateko, edukiera mugatuagaz egin zan, ikusle guztiak eta Gorospe bera oholtzan. 80 aulkiak bete ziran, eta beraz, kanpoan geratu ziranentzako bigarren aukera bat egongo da aprilaren 30ean.\nBertan, Amagana dokumentalean abestutako kantuak eta atzenaldian bere Youtube kanalean argitaratutako abesti propioak taularatuko dauz Gorospek, Inun musikariaren laguntzeagaz.\nBakarkako proiektu hau atzen urteetan beste musikari eta alkarte batzuekaz egindako alkarlan eta kolaborazinoen ostean dator. Besteak beste, Yogurinha Borova, Harrobi, Bizipoza Elkartea eta Kupelagaz ibili da lanean. Honeekaz hainbat disko, telebista saio eta bideoetan hartu dau parte Gorospek. Inunegaz be bada lan egindakoa, oin Bihotz anpuluak kontzertu aroaren musikaria dana.\nAurretiazko salmenta domekan\nIgorreztarrek sarrerak aprilaren 24an lortu ahalko ditue Kultur Etxeko takilan, 17:10etik 17:45era. Bakotxak bost sarrera erosi ahako dauz gehienez. Sarrerak 5 euro balio dauz, eta 3,75 euro Kultur Etxeko lagun-txartelagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001771", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aprilaren 29 eta 30ean izango da atzenean lodifobiaren gaineko lanketea\nUrtailean atzeratutako saioak berreskuratzen hasia da Ilgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskolea.\nMijo Lizarburuk gidatuko dauz, euskeraz, loditasuna ikuspuntu politiko batetik lantzeko saio teoriko eta praktikoa. Lehenengo saioa barikuko berbaldia izango da, hilak 29an 17:00etatik 20:00etara. Teoriak zapatu goizean eukiko dau jarraipena, 10:00ak eta 14:00ak artean, tailer baten bidez.\nSaio biak egingo dira Areatzako udaletxean, eta izena aldez aurretik emon behar da formulario honetan, 688 627 393 telefonoan edo helbide elektronikoan. Saio bakarrera joateko aukerea be badago.\n\"Loditasuna politikoa da! Gordofobiaren zapalkuntza akatu!\"\nIkasturte hasikeran Ilgorak alkarteak banatutako Arratiako Andren Jabekuntza Eskolaren inguruko eskuliburuan azalduten danez, lodifobiaren lanketa teorikoan bizitzak politizatzearen bidez izentau eta landuko dira biolentzia lodifobikoaren erroak. Politizatzearen ondorioz, konexino feminista, antiarrazista eta antikapitalistak be eratuko ditue.\nZapatuko saio praktikoan barriz identidade lodietan ohikoak diran leku eta afektuak izango dira aztergai, biolentzia medikoa eta autoestimua besteak beste. Gero, afekzino horreetan oinarritutako proposamen artistikoak ezetu eta sortzeako aukerea egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001772", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Tipos malos' eta 'El aconteciento' pelikulak proiektauko ditue domekan\n17:00etan hasiko da lehenengoa, eta 19:30ean bigarrena. Takilea pelikula bakotxa hasi baino 45 minutu arinago zabalduko da.\nAprilaren 24an, domekero lez, pelikula bi proiektauko ditue Igorreko Lasarte Aretoan. 17:00etan, Tipos malos (Pierre Perifel, 2022) animazinozko film estatubatuarra proiektauko da. Aaron Blabeyren liburuetan oinarritutako istorioan, bost delitugile entzutetsuk helburu konplikatu bat izango dabe: ondo jardutea.\nGero, 19:30ean hasiko da El acontecimiento (Audrey Diwan, 2021) drama historikoa. 1963ko Frantzian, Anne etorkizun handiko ikasle azkarra da, baina haurdun dagoala jakingo dau. Egoera honek kolokan jarriko dau bere etorkizuna, beraz Annek aurre egin beharko deutso, kartzelara joateko arriskuaren gainetik be. Veneziako festibaleak pelikula onenaren saria jaso eban produkzino honek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001773", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Benjamin mailako torneoa jokatuko da zapatuan Urbietan\n2013an jaiotako arratiarrak beste hamar taldegaz lehiatuko dira goizeko 09:00etatik aurrera.\nArratia Futbol Taldeak 2013an jaiotako Benjaminen Torneoa antolatu dau. Talde-arteko txapelketea aprilaren 23an jokatuko da Igorreko Urbieta zelaian; 09:00etan hasi eta 17:15ean jokatuko da atzen partidua. Partidu laburretan, etxeko jokalari gazteak hamar taldegaz neurtuko dira: Getxo, Bermeo, Ermua, Galdakao, Trapaga, Antiguo, Santurtzi, Ariznabarra, Lumo eta Retuerto.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001774", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Irati Astondoak domekan hasiko dau aurtengo aizkolari txapelketea\nArespalditzan jokatuko dau zeanuriztarrak txapelketako lehen jardunaldia, aprilaren 24an, eguerdiko 12:45ean.\nAstegoien honetan hasiko da Aiaraldean 2022ko Emakumezkoen Aizkolari Txapelketea. Urrezko aizkolariek hartuko dabe parte Eusko Label Saria lortzeko norgehiagokoan: Claudia Muñoz, Beatriz Tanco eta Irati Astondoa zeanuriztarra.\nArespalditzako lehen jardunaldian 24 enbor zatitu beharko ditue hiru izakeratan. Egun berean, Emakumezkoen Harrijasotze Txapelketea be jokatuko da. Udane Ostolaza eta Naiara Zumeta lehiatuko dira, 63 kiloko harri borobil eta kubikoakaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001775", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurkeztu dabez Lemoakustik eta Musik and Beer jaialdietako banda parte-hartzaileak\nMaiatzean izango dira jaialdi biak; Lemoakustik hilaren 14an eta Musik and Beer, 27 eta 28an. Talde euskaldunekaz batera egongo dira banda frantziarrak, andaluzak, kataluniarrak, britainiarrak eta estatubatuarrak.\nLemoako maiatzak 14ko Lemoakustik Fest jaialdian Arratiako Musika Eskolea, Ane Han lemoaztarra, Esanezin, Pasadena, Habi, eta Ibil Bedi taldeak dira egotekoak. 2020k0 etenaldiaren ostean, aurreko urtean urrietan ospatu bazan be, ohiko fetxetara bueltau da jaialdia, udabarrira.\nAreatzako Musik and Beerren barriz, maiatzaren 27an, Blues Morning Singers, EraBatera, A Contra Blues kataluniarrak eta Laura Cox Band frantziarra izango dira. Hurrengo egunean, Northagirres, The Electric Alley Cadizeko taldea, The L.A. Maybe Estatu Batuetakoa eta The Treatment britainiarrak dira etortekoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001776", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeentzako zeramika tailerra egongo da zapatuan Areatzan\nAmaren eguna dala eta antolatu da sei urtetik gorako haurrentzako tailerra, izena aldez aurretik emon behar da 615 731 182 telefonoan.\nDatorren astegoienean izango da Amaren Eguna, hau ospatu eta haurrek amarentzako oparia sortzeko aukerea egongo da aprilaren 23ko zeramika tailerrean. Saioa goizean izango da, 11:30etan hasi eta ordu batez.\nSaioa Larrearen tailerrean -Askatasun kalea 29- emongo deutsee forma eta kolorea zeramikeari. Parte hartzeako, 615 731 182 telefonoan emon behar da izena eta 12 euro ordaindu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001777", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dima ezetuteko ibilbidea prestatu dau Zamakola alkarteak\nZapatuan, hilak 23, egingo dabe Dimako auzoetatik hamabi kilometroko ibilaldia, Zamakola alkartetik 09:00etan hasita.\nDimako hirugarren adineko Zamakola alkarteak prestatu dau 'Dima eta inguruak ezetuz' lau ordutan egiteko hamabi kilometroko ibilbidea. Herritarrakaz batera, aprilaren 23an egingo dabe Zamakolaren egoitzan hasi eta Indusi, Kortabarria, Agiñona, Txinorreta eta barriro Indusitik pasau ostean, Ugaranan amaituko dan martxea.\nIbilbidearen zailtasun maila erraza dala adierazo dabe antolatzaileek, eta bakotxak bere hamaiketakoa eroan beharko dauala.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001778", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jendaurrean berba egiteko gaitasuna landuko dau Idoia Eizmendik\nBihar hasiko da Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako ikastaroa, Zeanuriko Kultur Etxean.\nIlgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako egitarauak aurrera jarraitzen dau eta bihar, hilak 21, hasiko da hurrengo ikastaroa: \"Nola hitz egin jendaurrean?\". Saioak, maiatzaren 26ra arteko eguenetan izango dira Zeanuriko Kultur Etxean 18:00etatik 20:00etara.\nIdoia Eizmendi Aldasorok gidatuko dauzan saioetan ahozko aurkezpenak egiteko trebetasuna eta ziurtasuna lortzen eta jente-aurreko komunikazinoa hobetzen saiatuko dira parte-hartzaileak. Bidean beldurrak identifikau, aztertu eta horrei aurre egiteko tresnak ipiniko ditue praktikan. Beti be, generoak komunikazinoan daukan eragina kontuan hartuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001779", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Frantziako B mailako finala jokatuko dau Ekhi Ziarrustak\nMaiatzaren 2an izango da finala Garazin. Astelehenean jokatutako lagunartekoa puntu bakarragatik galdu dau, 40-39.\nEkhi Ziarrustak eta Inhar Ugartek jokatuko dabe Frantziako Elite B finala, maiatzaren 2an Donibane Garazin. Aurkaritzat izango dabez Philippe Bielle eta Andoni Iphar. Oin, finalerako beroketa lez, partidu ikusgarria ikusi zan aprilaren 18an. Ugartegaz batera jokatu eban Inchauspe eta Cubiaten kontra.\nZiarrusta eta Ugarte, hasieran izan ezik, partidu osoan egon ziran bikote gorriaren atzetik. Halanda be, hurbiletik jarraitu eta atzen tantura arteko burrukea mantendu eben. 39-39ko bardinketearen ostean, bost minutuko lehia bizia jokatu eben, Inchauspe eta Cubiatek 40-39a lortu arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001780", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Poesia errezitaldi bategaz ospatuko da Liburuaren Nazinoarteko Eguna\nIgorreko Liburutegian izango da olerkari, rapsoda eta musikarien errezitaldia, aprilaren 22an, 19:30ean.\nIgorreko Liburutegiak, Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dau barikuan, poesia errezitaldi bategaz. Poemetako askok, musikearen laguntzea be izango dabe. Goi mailako alkarteetako olerkariek, rapsodek eta musikariek hartuko dabe parte errezitaldian. Horrezaz gain, mikrofonoak zabalik egongo dira parte hartu gura dauan edonorentzako.\nLiburutegiak, Igorren jaiotako poeta eta rapsoda Poesia hegalaria taldearen laguntzeagaz antolatu dau emonaldia. Alkarlanean \"kulturearen plataformea eta bultzadea\" izan gura dabe eta jentea parte hartzean animau gura dabe, \"sormena lagunen artean\", adierazotera, hain zuzen be.\nAprilaren 23an, mundu mailan ospatuten da Liburuaren Nazioarteko Eguna 1995etik, Unescok bultzatuta. Helburua, irakurketea, liburugintza eta, egile eskubideen bitartez, jaubetza intelektuala bultzatzea da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001781", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kimuentzako VII. Harrobi Txapelketea jokatuko da zapatuan\nAprilaren 23an, 2010ean eta 2011n jaiotako futbolariez osotutako 12 talde lehiatuko dira Lemoako Arlonagusia zelaian.\nUrte biko etenaldiaren ostean, zapatu goizean,10:00etatik aurrera, eta arrastian 16:15etik aurrera estadu osoko gaztetxeoen taldeak neurtuko dabez indarrak Arlonagusian. Lemoako Harrobi Futbol Klubak antolatutako VII. txapelketea izango da.\nLemoako Harrobi, Deportivo Alaves, Real Zaragoza, SD Eibar, CD Parquesol, Valencia CF, Arenas Club, Real Sociedad, Real Racing, Real Valladolid, Antiguoko eta Club Atletico Osasuna dira aurtengo txapelketan parte hartuko daben taldeak.\nTxapelketa osoa egun bakarrean jokatuten da. Partiduak 20 minutukoak izango dira eta aldi berean bi jokatuko dira, baina finalak 12 minutuko zati bi izaten ditu. Ligaxkako lehenengoa zuzenean pasauko da finalera. Bigarren eta hirugarren geratzen diranen artean barriz, partidua jokatuko da finala nork jokatu ebazteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001782", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Egun osoko egitarauagaz ospatuko da Kiñuren urteurrena zapatuan\nAprilaren 23an, eguerditik hasita ginkanea, bazkaria, bafle txarangea eta kontzertuak antolatu ditue gaztetxearen zortzigarren urteurrena dala eta.\nKiñu Gaztetxeak publiko egin dau VIII. urteurreneko egitarau osoa. Sabadell Banketxearen kaleratze mehatxuei aurre eginda, gaztetxeak ekintzak antolatzen segiduten dau aprilaren 27an Durangon izango dan epaiketearen inguruan. Urteurreneko egun potoloena izango da aprilaren 23a, egun osoan luzatuko da eta ospakizuna.\nHasteko, 12:00etan taldeka egiteko ginkanea egongo da herritik zehar, Kiñu Gaztetxean hasita. Hau amaituta, bazkaria egingo dabe eskoletako aterpean. Txartelak Igorreko Axular Herriko Tabernan dagoz zazpi eurotan salgai. Aukera beganoa be eskatu daiteke, txartelak erosteko atzen eguna eguena izango da, hilak 21.\nArrastian barriz, bozgorailuak izetu eta txarangeagaz ibiliko dira herriko giroa berotzen 18:00etatik aurrera. Amaitzeko, gaztetxean hiru talderen kontzertuak egongo dira. Oholtzan lehena izango da Algortako Arene 6 punk-oi! taldea. Gero, Gazte Maketa Lehiaketaren 30. edizinoa irabazi dauan Silitia bikoteak girotuko dau gaztetxeko aretoa. Gaua, Aiaraldeko Soinu Sistema kolektiboaren dub musikeagaz amaituko da.\nHile osoko urteurrena\nVIII. urteurrena ez da aprilaren 23an bakarrik ospatuko. Egitaraua hilaren 9an hasi zan, Lemoatxara egin eben martxeagaz. Bariku honetan be, hilak 22, taberna lez zabalduko dabe gaztetxea, Pantx Records kolektiboaren musikeagaz. Bestetik kaleratzea gertatuko dan ebazteko epaiketea izango dabe hilaren 27an. Amaitzeko, 30ean Eskean Kristö eta Kurkuma taldeak egongo dira Kiñun.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001783", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan amaituko da Igorreko jaietako kartel lehiaketan parte hartzeako epea\nAprilaren 22an, 13:00etan zarratuko da kartelak aurkezteko epea. Gero, bozkaketa bidez aukeratuko da lan irabazlea.\nIgorreko Jai Batzordeak antolatu dau 2022ko Igorreko jaietako kartel lehiaketea. Igorreztarrek, euren lanak barikura arte aurkeztu ahal izango dabez udaletxeko erregistroan. Kartelak euskarri digitaletan aurkeztu beharko dira; izen barik eta kartazal batean egilearen izena, telefonoa eta helbideagaz batera.\nCD edo pendrivean kartel bi egon beharko dira, bata mutua eta bestea testuduna: \"IGORREKO JAIEK 2022, BAGILAREN 10etik 19ra\". Kartel guztiak jasota, lanen bozketea egingo da aprilaren 29ra arte, Kultur Etxean eta online bozkatzeko aukerak egongo dira. Kartel irabazlea maiatzaren 2an jakinarazoko dau Jai Batzordeak, eta 150 euroko bonoa izango da sari bakarra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001784", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Final-laurdenetan kanporatu dabez Arratiako klubetako atzen jokalariak\nTxumuluxuetako Ainhoa Ruiz de Infante eta Joko Alaiko Bingen Beitia izan dira Zornotzako VII. Master Kaiolako atzen kanporatuak. Baina Amaia Aldaik finalaurrekoa jokatuko dau domekan.\nBeitia II.-ak barikuan jokatu eban Erreka klubeko Apezetxearen aurka gazteen mailan, 22-16 galdu eban zeanuriztarrak. Ekhi Ziarrusta torneoaren antolatzaileak BEGITUri azaldu deutsonez, maila itzela erakutsi dau Beitiak pelotalekuan. Izan be, kadetea izanda lehiatu da gazteen aurka eta halanda be, heldu da final-laurdenetara. Apezetxea heldu behar izan da, Ziarrustaren esanetan adin horretako onena, Beitia kanporatzeko.\nDiman jokatzen dauan Ruiz de Infante barriz, domekan neurtu zan andren mailan, Su Berriko Larrarteren aurka. Partidua 22-19 amaitu zan, alde txikiagaz bada be, Larrarteren alde egin eban markagailuak. Holan amaitu da Arratiako kluben parte-hartzea.\nHalanda be, Amaia Aldai badago oindino andren txapela irabazteko jokoan, Lea klubagaz. Finalaurrekoa aprilaren 24an jokatuko dau Su Berri taldeko Larrarteren kontra. Goizeko 10:30ean hasiko dan jardunaldiko bigarren partidua izango da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001785", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Deskantsurako jardunaldia izan dabe talde arratiarrek\nAstegoien honetan bueltauko dira futbol partiduak Urbieta eta Arlonagusiara.\nGizonezkoen Arratia A taldeak hilaren 23an 18:30ean, zapatua, jokatuko dau Galea A taldearen kontra etxetik kanpo. 32 jardunaldiren ostean Arratia hirugarren postuan dago 62 puntugaz, igoera postuetatik 3 puntura.\nArratia B taldeak be zapatuan, hilak 23, jokatuko dau. Abadiño B taldearen kontra izango da partidua Urbietan, arrastiko 18:45ean. 27 jardunaldiren ostean Arratia Bk lider jarraitzen dau 56 puntugaz.\nAndrazkoen Arratia A taldeak datorren partidua, ligako atzena, hilaren 24an, 12:30ean, Monte talde kantabriarraren kontra jokatuko dau etxetik kanpo. 25 jardunaldiren ostean hamaikagarren postuan dago Arratia 23 puntugaz.\nAndrazkoen Arratia B taldeak be domeka eguerdian, hilak 24, jokatuko dau Adiskideak taldearen kontra Urbietan eguerdiko 13:15ean. 26 jardunaldiren ostean hamalaugarren postuan dago Arratia B 27 puntugaz.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobi taldeak, hilaren 24an arrastiko 17:00etan Mungia A taldearen kontra jokatuko dau etxean. Mungia puntu bakarrera dauka eta partidu garrantzitsua da lemoaztarrentzat. 28 jardunaldiren ostean hirugarren postuan dago Lemoako Harrobi 54 puntugaz, igoera promozinoa jokatzeko burrukan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001786", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeia Central Park ekimena ipini dau martxan Gorbeia Helmuga Turistikoak\nAste Santurako proposatutako ekintzen artean, Dimako Antzasti museoa bisitetako aukerea egongo da aprilaren 18an, astelehena.\nGorbeia Helmuga Turistikoak inguruetako naturea, ondarea, tradizinoa, gastronomia, historia, mitologia, abenturea eta kirolak ezetuteko programazino berezia antolatu dau oporretarako. Besteak beste, artzain-esperientzia, mendi-ibilaldiak Gorbeian, museoak, Street Scape-ak, ur-bizikleta ibilaldiak, espeleologia, mikologia edo nazinoarteko ardao-dastaketea egiteko aukerak ipini dabez mahai gainean.\nEkintza gehienak dira Orozkon, Aramaion, Murgian, Muruan, Legution eta Otxandion. Baina bisiten artean, Dimako Artaun auzoko Antzasti museoa ezetuteko aukerea egongo da hilaren 18an, 12:00etan. Museo honek XIX. mendeko bizimodua erakusten dau, Arratiako baserritarren etxeak eta Bilboko burgesenak konparauta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001787", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Pantx Recordsek ipiniko dau musikea Kiñuren urteurrenaren bigarren jardunaldian\nAprilaren 22an tabernea ipiniko dabe Igorreko gaztetxean, musika jamaikarrak girotuta.\nIgorreko Kiñu Gaztetxea VIII. urteurreneko prestaketetan dago murgilduta, aprilaren 27ko epaiketea burutik kendu barik be. Lemoatxera egindako urtekerearen ostean, aprilaren 22an izango da ospakizunaren bigarren jardunaldia.\nBariku arrastian, 17:00etatik aurrera zabalduko dabe tabernea Kiñun. TArrastia girotuteko, Pantx Records kolektiboak musika jamaikarraren pintxada egingo da arrastian zehar. Iluntzean barriz, 20:00etatik aurrera Pantx Recordsekoek platerak zabalduko dabez, norberaren gustuko biniloak be ipinteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001788", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrentzako 'Autozaintza emozionala' ikastaroa egingo da Zeberion\nAprilaren 25ean zabalduko da maiatzako astelehenetan emongo diran saioetarako izena emoteko epea.\nZeberioko Udaleko Bandintasun Sailak antolatu dau andrantzako Autozaintza emozionala ikastaroa. Maiatzako astelehenetan izango dira saioak 18:00etatik 19:30era; 9an, 16an, 23an eta 30ean, eskola zaharrean. Ikastaroaren helburua da estresa eta ansiedadea saihesten ikastea, horretarako tarte praktiko eta irekia izango dabe parte hartzaileek.\nIzena, aprilaren 25a eta maiatzaren 4a bitartean emon behar da, 94 648 10 79 telefonoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001789", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizitza bera bezain polita\nEdade guztietako eta kolore desbardinetako jenteak, sasoian dagoanak eta bizitzaren arpegi latzenari duintasunez erantzuten deutsanak eroan eban euskerearen lekukoa.\nBizitza bera bezain ederra izan zan Korrika Arratian. Poza, kolorea, oroimena, errebeldia eta duintasuna ikusi zan. Arratiako herri bakotxean, historia bateri lotu jakon Korrika, lekuko eroalearena eta beragaz joian jentearena, hain zuzen be. Eta poza nagusi izan arren, bizitzaren beste aldeak be agertu ziran, duintasunez beti.\nLan eguna izan arren, jentetzea batu zan Korrikara. Arratiak itzel erantzun eban, \"betiko moduan\", AEK-ko Klara Astondoaren berbetan. Poza. Korrika pasau zan herri guztietan somatu zan poza. Eta herritik pasau barik be poza adierazo eben Dimako Udalak, alkarteek, eskoleak... lekukoa eroan eben Barazarreko kilometroetan. Kilometro bakotxean bertso bat bota eban Zefe Ziarrustak. Berezia izan zan. Itzelezko jentetzea egon zan Zeanurin, baita Areatzan be. Areatzako lehenengo kilometroa, BEGITU argitaratuten dauan Zertu Kultur Elkartearena zan. Kolorea nagusitu zan han. Ustrukuaren koloreetako guardasolpetan hartu eben lekukoa Joane eta Malen Bilbaok eta Onintze Petralandak.\nAEK-ko kilometroa izan zala bereziena dino Klara Astondoak, oindino hunkituta. Egoitz AEK-kidea oin dala urte bi hil zan, eta haren oroimenean, AEKren kilometroan bere neskalagunak, semeak eta aitaginarrebak eroan eben lekukoa. Mobimentu feministearen mendeetako errebeldia ekarri eban akordura Lemoako lehenengo kilometroan kolore moreak. Irune Costumerok eta Maitane Olatz Bilbaok eroan eben lekukoa, giro ederrean.\nBedian, momentu berezienetako bat bizi izan zan. Jandoniz egoitzaren kilometroan, lekukoa, gurpil aulkian dagoan egoiliar batek hartu eban. AEK-ko lankide ohi baten aita dala dino Klara Astondoak. Lekukoa tente, indarrez eta duintasunez eroan eban. Edade guztietako eta kolore desbardinetako jenteak, sasoian dagoanak eta bizitzaren arpegi latzenari duintasunez erantzuten deutsanak eroan eban euskerearen lekukoa. Ederra izan zan.\nAEK: \"Euskal gizarteari KORRIKA eskainiko jako euskerearen olatua handitzen jarraitzeko\".\nHamaika egun eta 2.500 kilometro baino gehiago egin eta Donostiako jaia amaituta, Korrikaren balorazino positiboa egin dau AEKk, \"Amurriotik Donostiara Euskal Herriko errepideetan gertatu dana zinez indartsua izan da\".\nKorrikaren helburu biak bete dirala uste dau AEK-k. Batetik, euskerearen aldeko kontzientzia eta herri-gogoa hauspotuta ikusi dabe. Bestetik, AEKren jarduna finantziatzeko helburua be badauka Korrikak, oindino balorazino zehatza egiteko goiz bada be, aldagaiek helburuak bete dirala adierazoten dabela dinoe AEKtik.\nHelburuak beteta be, 23. edizinoko prestaketei laster helduko deutseela azpimarratu dabe: \"inoz baino argiago dogu KORRIKA egiten jarraituko dogula; edizino honek inoz baino irmoago erakutsi deusku Korrikak zelango babesa izan dauan: ikusi dogu hau izan dala maitatuena, kilometroz kilometro ondoen zaindu dana\".\nHorrez gain, AEK-k gorotau dau Euskaltegiak badagozala zabalik, \"euskaltegiak zabal-zabalik daukazuez, euskerea lantzeako, gaitasun egokia eskuratzeko, gehiago erabilteko\". Amaitzeko, Administrazino Nagusiengana zuzendu da, hizkuntzaren dobako ezagutzearen unibersalizazinoaren bidean laguntzeko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001790", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "VII. Master Kaiolako final-laurdenak jokatuko dira asteon\nTxumuluxuetako Ainhoa Ruiz de Infante eta Joko Alaiko Bingen Beitiak jokatuko ditue partiduak Zornotzan.\nZornotzako VII. Master Kaiola aurrera doa eta oindino be badagoz Arratiako pelotariak Amorebieta IV. pelotalekuko txapelketan. Finalaurrerako pasea lortuteko burrukan dagoz Zeanuriko Joko Alai klubeko Beitia II. eta Dimako Txumuluxueta klubeko Ruiz de Infante, otxandioztarra.\nBeitia II.-ak barikuan jokatuko dau Erreka klubeko Apezetxearen aurka gazteen mailan, aprilaren 15ean 19:30ean. Ruiz de Infante barriz, domekan neurtuko da andren mailan, Su Berriko Larrarteren aurka, aprilaren 17an goizeko 11:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001791", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Peli Perez de Anuzita, gastronomiaren talentu gaztea\nBasque Culinary Centerrek argitaratutako 100 talentu gazteen zerrendan dago Garenako sukaldaria.\nBigarrenez aurkeztu dau Basque Culinary Centerrek Espainiar estaduko gastronomiaren talentu gazteen 100 izeneko zerrendea. Oingoan, Peli Perez de Anuzita sukaldari billaroztarrak bere lekua lortu dau onenen artean, Dimako Garena jatetxean egindako lanagatik.\n26 urtegaz, Pelik barriki Michelin Izarra lortu dauan Garenan egiten dau behar Julen Bazegaz batera. Suetean, ibilbidea Basque Culinary Centerren egindako ikasketakaz hasi eban. Gero, Aitor Elizegiren Gaminiz jatetxean eta Boroan egin ebazan praktikak. Garenako proiektuagaz hasi aurretik, txokolategile eta pastelegile lanetan egon zan Oaxen Krogen, Suedian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001792", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jaietarako kartel lehiaketea ipini dau martxan Lemoako Jai Batzordeak\nBagilaren 3ra arte aurkeztu ahalko dabez lemoaztarrek kartelak, 175 euroko sari bi banatuko dira.\nAurten bai, urte biko geldialdiaren ostean bueltan datoz Lemoako San Inazio jaiak, eta honeekaz batera kartel lehiaketea. Kartelak lemoaztarrek bakarrik aurkeztu ahal izango dituez, bertan \"Lemoako Jaiak 2022\" testua agertu beharko da. Eskuz zein euskarri digitaletan egindako lanak onartuko dira.\nKartelak A4 neurriko orientazino bertikalekoak izan beharko dira, sinadura bakoak eta udaletxean bertan aurkeztu beharko dabe kartela sortzaileek, bagilaren 3a baino arinago. Guztien artean, kartel bi aukeratuko dira eta bakotxak 175 euroko saria jasoko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001793", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hiru txapelketa ipini dira martxan Zeanurin\nHerriaren edertasuna erakutsi eta bultzatzeko antolatu ditu Udalak Zeanuri Loran, Ortuen Txapelketea eta Argazki Lehiaketea.\nZeanuri Loran Txapelketearen laugarren edizinoak, herriko balkoiei eta etxe bakarretako eskailerei bizia emoteko helburua dauka. Atal bi daukaz: pisuetako balkoiak eta etxeetako balkoiak. Pisu eta etxeko balkoi politenek 200 euroko sari bana eukiko dabe. Bigarren sari bat be egongo da kategoria bakotxean, 100 eurokoa. Bagilaren 15etik garagarrilaren 15era bisitauko dabez herriko balkoiak, ederrenak aukeratuteko.\nZeanuriko Ortuen I. Txapelketearen helburua ortuetan egiten dan lana erakustea, irakastea eta saritzea da. Ortuotan, ongarri naturalak eta biologikoak erabilteak puntuak emongo ditu, baita era tradizionalean landuak izatea be. Ortuko antolamentua be puntuagarria izango da. Sari bi emongo dira; lehenengoa 200 eurokoa eta bigarrena 100 eurokoa. Garagarrilaren 1etik abuztuaren 10era balorauko ditue ortuak, landuenak aukeratuteko.\nAmaitzeko, Argazki Lehiaketea be egongo da aurten, 2023ko herri-egutegian ipiniko ditue Zeanuriko hamabi argazki onenak. Horreetako egile bakotxak 100 euroko saria be jasoko dau. Argazkiok abenduaren 1era arte jasoko dira helbidean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001794", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "El Conquistador programako kapitain barria da Aitzol Atutxa\nAzkolari dimoztarra talde gorriagaz, Yocahu, sartu da Karibea konkistatzeko abenturara.\nEtb2ko El Conquistador del Caribe programara hiru kapitain barri sartu dira atzen astean, bat talde bakotxera. Yocahu izeneko talde gorrira Aitzol Atutxa batu da, Dimako aizkolaria, eta honen ordez bueltau da etxera Arantxa, talde gorriko kapitainetako bat. Jokatu dauan lehenengo inmunidade jokoa ez da ondo joan, gorriak barriro izan dira atzenak.\nAtutxaren sarrerea ez da bape epikoa izan. Akanpaleku pobreenera heltzean, taldekideakaz batu aurretik garriraino sartu da lupetzetan eta. Gainera, taldekide batzuk arduratuta agertu dira, Atutxak ez daualako programea inoz bez ikusi. Baina beste taldekide batzuk, eliteko kirolari bat euren artean egotea eskertu dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001795", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabaldu da Dimako Jaietako VII. Pelota Txapelketan izena emoteko aukerea\nAprilaren 18an zarratuko da binakako txapelketan izena emoteko epea, gitxienez jokalarietako bat izan behar da dimoztarra.\nAurten be, Dimako jaietan zazpigarrenez jokatuko da binakako pelota txapelketea. Bikoteek aprilaren 18ra arte emon ahalko dabe izena 688 640 221 telefonoan. Jokalariak ezin izango dira federauak izan, eta bikote bakotxean, bat gitxienez izan beharko da Dimakoa.\nTxapelketea hiru fasetan jokatuko da. Lehenengo, aprilaren 25 eta bagilaren 5 bitartean jokatuko da ligaxka fasea. Bikote onenek, bagilaren 17an jokatuko ditue finalaurreko partiduak eta amaitzeko, bagilaren 30ean jokatuko da finala.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001796", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaia Torneoko finala jokatuko dau Amaia Aldaik\nMendizabalegaz batera finalaurrekoa 22-8 irabazi ostean, hilaren 23an jokatuko dabe finala Arrizabalaga eta Agirreren aurka.\nAldai eta Mendizabalek osotutako bikoteak Andrazkoen IV. Eskupelota Bizkaia Txapelketako finala jokatuko dabe aprilaren 23an. Bizkaia Frontoian jokatuko da Arrizabalaga eta Agirreren kontrako partidua, arrastiko 15:30ean, 3. eta 4. postua k ebazteko partiduaren ostean. Etb1-en be egongo da ikusgai finala.\nBikote biek lortu dabe txapela janzteko aukerea barikuan jokatu ziran finalaurrekoetan. Lehenengo, Aldai eta Mendizabal neurtu ziren Larrarte eta Osesen kontra. Aldai izan zan jokoaren protagonistea, eta Mendizabalek aurreko jardunaldietan baino seguruago jokatuta lortu eben 22-8ko garaipena.\nEgun berean jokatu zan Garai-Gaminde eta Arrizabalaga-Agirre bikoteen arteko finalaurrekoa. Honeek be 8-22 amaitu eben neurketea, Arrizabalaga eta Agirreren alde.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001797", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hamargarren urteurrena ospatuko dabe +Ke... Pan eta The Quiet Cornerrek\nAreatzako okindegiak eta taberna irlandarrak eguazten iluntzean ospatuko dabe urtebetze jaia.\nKristo Kaleko aldapan, bata erdian eta bestea behean, komertzio bi zabaldu ziran oin dala hamar urte: The Quiet Corner taberna irlandarra eta +Ke...Pan okindegia. Holan, aprilaren 13an urtebetetze jaia ospatuko dabe 20:00etatik aurrera tabernan.\n\"Bidai honetan lagundu gaituen personakaz batera datorren hilaren 13an, eguaztena, topagunea antolatu dogu. Etorri zaiteze eta lasai ospa dezagun\" dinoe antolatzaileek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001798", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oporretarako egitarau berezia prestatu dau Areatzako ludotekeak\nJolas, urtekera eta eskulanak egingo ditue aste bitan zehar, Zaztaparrak Asti Taldeak antolatuta.\nGaur emon jako hasikerea, altxorraren bila jolasagaz, Areatzako ludotekan Aste Santuko oporretarako programazino bereziari. Bihar, talde jolasakaz girotuko dabe goiza eta etzi, mendi urtekerea egingo dabe ludotekako erabiltzaileek.\nJai-egunen ostean be, aprilaren 19, 20 eta 21ean egongo dira ekintza bereziak. Martitzena playback-ak aurkeztu eta bingora jolasteko eguna izango da. Eguaztenean City Jumpera egingo dabe urtekerea, ohe-elastikoetan saltoka pasauko dabe goiza. Amaitzeko, eguenean eskulanak egiteko aukerea izango dabe umeek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001799", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "22-0 irabazi dau Arratiko Zekorrak taldeak Eibarren kontra\nHamahiru partidu jokatuta zazpigarren postuan dagoz zekorrak sailkapenean, 22 puntugaz.\nZapatu arrastian lehiatu ziran San Txisme errugbi zelaian Arratiko Zekorrak eta Eibar. Atzen partiduak bertan-behera geldituta eta Zarautzen kontra 73-7 galdu ostean, bersino onenean bueltau da talde arratiarra 22-0 irabazita. Tantuak Egoitz Garmendia, Koldo Cuevas, Jon Gurtubai eta Aimar Ruizek egin ebezan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001800", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arrasate-Udalatx lasterketako andrazkoen errekorra hobetu dau Onditz Iturbek\nUnai Itxaurraga korrikalari zeanuriztarrak be zapaldu dau podiuma, beteranoetatik arinena izan da eta.\nArrasate-Udalatx mendi-lasteketako seigarren edizino hau izan da oin arteko edizino arinena. Gizonezkoen eta andrazkoen errekorrak hobetu ditue. Oihana Azkorbebeitiaren errekorra -2:11:06- Onditz Iturbe igorreztarrak gainditu dau ibildideko 21 kilometroetan 2:07:32ko denporea eginda. Asier Larruzeak lortutako errekorra barriz -1:47:37- Elorrioko Gontzal Murgoitiok hobetu dau 15 segundotan.\nIturbe ez da arratiar irabazle bakarra izan. Izan be, beteranoen mailan, Unai Intxaurraga zeanuriztarra izan da arinena.\nargazkia: mondraberri.eus", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001801", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur zabaldu dauz ateak Igorreko kiroldegiak\nSuteak eragindako kalteak konpoduta, instalazino ia guztiak dagoz erabilgarri, saunea eta hiru aldagela izan ezik.\nMartiaren 24an hartu eban suak Igorreko kiroldegiko lehenengo solairua, saunatik hasita. Suak saunea bera eta inguruko aldageletako teilatu faltsua hartu ebazan, eta keak gainontzeko espazioetan be eragin ebazan kalteak. Keak eragindako kalteak garbitu eta pintauta konpondu dabez, eta gaurtik aurrera erabili ahal dira instalazino horreek.\nDiru itzultzea edo klaseak berreskurapenaren gainean aprilean zehar hartuko dituala ebatziak adierazo eban Udalak.\nHalanda be, saunea eta hiru aldagela oindino zarratuta dagoz. Aldagela faltearen ondorioz sortutako \"overbooking-a\" saihestu asmoz Igorreko Udalak aldagelak erabilteko baldintzen inguruko bandoa argitarau eban aprilaren 8an.\nHolan, goizez aldagela bat eskoleak erabiliko dau eta beste biak kiroldegiko erabiltzaileek. Arrastian ostera aldagela bi erabiltzaileek erabiliko dabez eta bestea familiek. Aste Santuetako oporrak dirala eta hurrengo aste bietan aldagela bi erabiltzaileentzat izango dira eta bat familiek erabiliko dabe.\nEbatzi horreek erabilerearen arabera aldatu daitekezala azaldu eban Udalak \"egoera ez-ohiko baten ondorio dira eta\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001802", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia Bk lidertzan segiduten dau\nArratia B taldeak atzen partidua bardindu arren lider segiduten dau, Arratia A eta Lemoako Harrobi be igoera postuetatik hurbil dagoz. Andrazkoen talde biek ezin izan dabez euren partiduak irabazi.\nGizonezkoen Arratia A taldeak husna bardindu eban zapatu arrastian Abadiño A liderraren kontra Urbietan jokatutako partidua. Datorren partidua aste bi barru jokatuko dau, Aste Santuko oporraldiaren ostean hilaren 23-24ko astegoienean Galea A taldearen kontra etxetik kanpo. 32 jardunaldiren ostean Arratia hirugarren postuan dago 62 puntugaz igoera postuetatik 3 puntura.\nArratia B taldeak ostera domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Otxarkoaga B taldearen kontra eta bana bardindu eban. Datorren partidua aste bi barru jokatuko dau, Aste Santuko oporraldiaren ostean hilaren 23-24ko astegoienean Abadiño B taldearen kontra Urbietan. 27 jardunaldiren ostean Arratia Bk lider jarraitzen dau 56 puntugaz.\nAndrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban San Ignacio A taldearen kontra etxean eta 2-3 galdu eban. Datorren partidua, ligako atzena, aste bi barru jokatuko dau, Aste Santuko oporraldiaren ostean hilaren 23-24ko astegoienean Monte talde kantabriarraren kontra etxetik kanpo. 25 jardunaldiren ostean hamaikagarren postuan dago Arratia 23 puntugaz.\nAndrazkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Peña Athl. Santurtzi taldearen kontra eta 7-2 galdu eban. Datorren partidua aste bi barru jokatuko dau, Aste Santuko oporraldiaren ostean hilaren 23-24ko astegoienean Adiskideak taldearen kontra Urbietan. 26 jardunaldiren ostean hamalaugarren postuan dago Arratia B 27 puntugaz.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobi taldeak, liga osoan partidurik galdu barik egon eta atzen porrot bien ostean, garaipen garbia lortu eban Ezkurdi A taldearen kontra etxetik kanpo zapatuan, 0-5. Datorren partidua aste bi barru jokatuko dabe, Aste Santuko oporraldiaren ostean hilaren 23-24ko astegoienean Mungia A taldearen kontra, etxean. 28 jardunaldiren ostean hirugarren postuan dago Lemoako Harrobi 54 puntugaz, igoera promozinoa jokatzeko burrukan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001803", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ate-ireki jardunaldia antolatu dau Areatzako haurreskoleak\nAprilaren 11n, izena emoteko epea zabaltzeagaz batera izango dabe gurasoek haurreskolea ezetuteko aukerea, 17:00ak eta 18:00ak bitartean.\nAreatzako Haurreskolan izena emoteko epea aprilaren 11n, astelehena, zabalduko da eta maiatzaren 9an zarratu. Gurasoek eskolako instalazino eta proiektuak ezetu ahal izateko aukerea be mahai gainean ipini dabe. Holan, hurrengo belaunaldiko haurren gurasoek eskolea ikusi ahalko dabe aprilaren 11 arrastian, 17:00etan hasi eta ordu batez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001804", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Baserritarren merkadua egongo da domekan Zeanurin\nAprilaren 10ean, 10:00etatik aurrera egongo dira salgai nekazal produktuak frontoi txikian.\nUdabarria hasi dala-ta, merkaduak be bueltan datoz herri askotako plazetara. Astegoien honetan, Gorbeia inguruetako nekazariak Zeanurin batuko dira domeka goizean. Sasoiko produktuak egongo dira salgai frontoi txikian ipiniko diran postuetan. Erosketa bakotxagaz, bezeroak produktu-loteen zozketan parte hartzeako aukerea izango dabe.\nZeanuriko azokeak Gorbeialde Landa Garapenerako Alkartearen, Gorbeiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Zeanuriko Udalaren babesa dauka.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001805", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Regueiglobertsoaren ekitaldi nagusia argazkitan\nGaliziako, Kataluniako eta Euskal Herriko ahozko inprobisazinoa musika eta jantzeagaz aberastu dabe gazteek, nazinoarteko giro itzelean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001806", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan emongo jako hasikerea Kiñu Gaztetxearen VIII. urteurreneko programazinoari\nAprila osorako antolatu ditue ekintzak, Lemoatxara urtekerea izango da lehena, aprilaren 9an.\nUrteurren berezia izango da aurtengoa Kiñu Gaztetxearentzat, izan be, hile berean ospatuko dabe zortzigarren urtebetetzea eta egingo deutsee aurre epaiketeari, 27an. Programazinoa zapatu honetan hasiko da, aprilak 9, Lemoatxara egingo daben urtekeregaz. Hurrengo ekintzen zehaztasunik momentuz ez dabe emon, baina aurreratu dabenez 22, 23, 27 eta 30ean jarraituko dau programazinoak.\nHasteko, zapatu honetan 10:00etan izango da hitzordua Kiñu Gaztetxean, kotxeetan antolatu eta Karabie Gaztetxetik hasiko da oinezko bidea, 10:15ean. Gaztetxeak, natura eta memoria historikoa izango ditue langai. Izan be, bidean aspaldi erre zan Karabie zaharra ikusi, inguruko landarak ezetu, guda zibileko lubakiak aztertu eta Lemoatx tontorrean amaituko da ibilaldia, kurutze frankista bota zan lekuan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001807", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberioko zaintza lanen diagnostikoaren ondorioak azalduko dira gaur\nMurgibe bardintasunerako aholkularitza bulegoak egin dau zaintza eta erantzunkidetasunaren gaineko azterketea.\nGaur, aprilak 8, Murgibe bardintasunerako aholkularitza bulegoko kideek Zeberioko zaintza lanen diagnostikoaren ondorioak azalduko ditue udaletxean, 19:00etan. Saio parte-hartzaile izango da, esperientziak alkarbanatu eta proposamenak batuta, helburua herrian zaintza eta erantzunkidetasun zerbitzuak hobetzea da.\nAtzen hileetan egindako ikerketan herriko zaintza formal eta informala aztertu dau Murgibek, ikuspuntu desbardinetatik: espazioa, ekipamentua, denporea, profesionalak, Covida... Ateratako ondorioak aurkeztu eta herritarren balorazino eta proposamenak jasoteko dago antolatuta gaurko saioa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001808", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeentzako ipuin kontaketea Igorreko liburutegian\nInes Bengoa kontauko ditu Haizeak ekarritako ipuinak gaur, aprilak 8, Igorreko liburutegian.\nBarikuan, Ines Bengoa ipuin kontalari nafarra egongo da Igorreko liburutegian. Arratian askotan egondakoa da ume, gazte zein helduentzako saioak egiten. Oingoan, saio bi egingo ditu: 18:00etan, 3 eta 7 urte bitarteko umeei zuzendutakoa eta 19:00etan, 8 urtetik aurrerakoentzat.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001809", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatza historiaurrean erakutsiko dau Juan Carlos Lopez Quintana \"Tana\" arkeologoak\nGaur, 18:30ean, Agiri Arkeologi Elkarteko \"Tana\"k, historiaurreko hobi, giza kokagune eta lurralde markaketen gaineko berbaldia egingo dau Areatzako Parketxean.\nMendigana-Larrederreko gailur lerroa: hobiak, giza kokaguneak eta lurralde markaketak Areatzako historiaurrean izeneko berbaldian, Gorbeian egindako indusketen emaitzen barri emongo dau, hasikera baten komentuan egoan iragarrita berbaldia baina Parketxean izango da. Inguru honetan topautako errastuetan, 5.000 urteko aldea dago, topautako errasturik zaharrena eta barriaren artean, historiaurreko denpora tarte eta kultura desbardinen lekuko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001810", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jabier Muguruza izango da gaur Diman\nFamilia guztiarentzako emonaldia eskainiko dau Jabier Muguruzak, Dodoa, Abaroan arrastiko 17:30ean.\nDodoa (Mara Mara, 2021) Muguruzaren haurrentzako bosgarren proiektu musikala da. Kasu honetan, Iñigo Astizen letrak erabili ditu, 2020ko Haurrentzako Literatura Sariduna dan kazetari eta idazlearenak.\nMuguruza anaietako zaharrena haurrentzako musika sortzean egon da atzenaldian. Oker, txakurra da diskoaren ostean, jarraian argitaratu dau Dodoa, lankide gehienak errepikatuz. Hamar abesti dituan diskoan, Muguruzak Nieves Arillagagaz abestu eta akordeoia be joten dau. Mikel Aspiroz be badago tekladuan, Jean Marie Ecay gitarra elektrikoan eta Karlos Arancegi baterian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001811", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eriz magoa Zeberion izango da gaur\nAustarri Kultur Elkarteak, gaur 19:15ean, Eriz Magoaren Auskalo ikuskizuna ekarriko dau Zeberioko Ermita Zaharrera.\nEriz Magoak urte asko daroaz, bai umeak bai helduak, gozatu arazoten. Zeberion Auskalo ikuskizun atsegin, parte-hartzaile eta dibertigarria eskainiko dau. Bertan 20 urte baino gehiagoko esperientzia batzean dau ordu baten. Adin guztietako publikoarentzat da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001812", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "85 urte bete dira gerra sasoiko Zeanuriko egunik hilgarrienetik\nZortzi persona hil ziran 1937ko aprilaren 7an; hiru nazionalen bonbapean, bost milizianoek erahilak.\nEgun iluna bizi izan zan Zeanurin gaurko egunez, oin dala 85 urte. Legutio eta Barazarreko frontea desegiteko bidean egoan. Holan, nazionalen aldeko hegazkinak bonbak botaten ibili ziran Arratia osoan. Zeanurin, hiru persona hil ziran faxisten bonbak jota: Jesus Urutxurtu eta Esteban Astondoa zeanuniztarrak, eta Cristobal Gonzalez milizianoa.\nAranzadik euskal batailoietako milizianoei egotzi deutsaz hilketak, ez asturiarrei.\nBaina horreek ez ziran egun haretako biktima bakarrak. Balaz hildako beste bost persona egon ziran Zeanurin, 1937ko aprilaren 7an. Legutio eta Barazarreko frontetik atzera egiten egozan miliziano asko eta Zeanuriko ahozko-historiak dinoanez, miliziano asturiar komunistek bost herritak ejekutau ebezan: Florencio eta Ramon Etxebarria abeltzainak Beretxikortan, Benito Atutxa parrokoa, Leon Zuluaga zinegotzi jeltzalea eta Bizente Ozerinjauregi frantziskanoa. Azken honen gorpua ez da inoz aurkitu.\nHalanda be, Aranzadik euskal batailoietako milizianoei egotzi deutsaz hilketak, ez asturiarrei. Erailketa batzuk Cristobal Gonzalez hildako milizianoaren kideek egin ebezala dino Aranzadik, Perezagua batailoikoak; eta besteak Durruti batailoiko milizianoek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001813", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "85 urte bete dira faxistek Igorre bonbardeau ebenetik\nAprilaren 6 eta 7 artean, hiru persona hil ebezan gitxienez: Osita Fano Urrutia, Blasida Pujana Yurrebaso eta Begoña Larrinaga Yurrebaso.\n1937ko aprilaren 6 arrastian bota ebezan hegazkin italiarren lehenengo bonbak Igorren, Dimatik pasau ostean. Sei S79 bonbarderok, hiru S81 bonbarderok eta hamar Fiat CR32 ehiza-hegazkinek hartu eben parte Areatza eta Dimarako bideak eta ibilgailuak apurtzeko misinoan.\nHalanda be, bonba batzuk Beko Plaza inguruan bota ebezan. Osita Fano Urrutia bi seme-alabakaz egoan han. Indusi erreka bazterrean ostontzerako bidean, bonba batek Osita jo eban, seme-alaben aurrean.\nHurrengo egunean be, aprilaren 7an, aurrekoan baino hegazkin gehiago heldu eta kalte larriagoak eragin ebezan, Arratia erreka inguruetako eta Beko Plazako etxe ugari botata.\nEgun haretan, 15 urteko Blasida Pujana Yurrebaso eta 5 urteko Begoña Larrinaga Yurrebaso, Juan Aranaren txaletean egozan. Begoñaren ama neskamea zan Aranatarren etxean eta Blasildak umeak zaintzen ebazan. Burdinezko ate eta horma baten artean ostondu ziran, baina metrailak Blasilda hil eta Begoña zauritu eban. Bost urteko umea aprilaren 22an hil zan, zauria gangrenauta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001814", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiatik jeitsiko da Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etapea\nEguen eguerdian pasauko dira txirrindulariak Galdakaorako bidean, beraz, N240 errepidea zarratuta egongo da noranzko bietan.\nGaur hasi da Euskal Herriko Itzulia Hondarribian, eta aprilaren 7an Gasteiz eta Zamudio artean izango da lasterketea. Bidean, Barazarretik beherantza kurutzatuko dabe Arratia N240 errepidetik. Osotara, 185 kilometro egingo dabez txirrindulariek, bidean esprint bi eta lau mendate izango dabez.\nLasterketea dala eta trafikoa etenda egongo da bidean zehar, noranzko bietan. Ubidera 13:30ean heltzea espero dabe antolatzaileek, eta Bediatik 14:30ean urtengo dira, beraz ordu tarte horretan egongo da trafikoa ebagita.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001815", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kodes mendilerrotik ibiliko dira Austarri Mendi Taldekoak domekan\nKodesetik Kanpezura joango dira Zeberioko mendizaleak, bidean Ioar eta La Plana tontorretatik pasauta.\nAprilaren 10ean, domekea, urtekerea egingo dabe Austarri Mendi Taldeak antolatuta, Nafarroa eta Araba artean dagoan Kodes mendilerrora. Zeberioko plazatik 07:45ean urtenda, Kodes-ko Santutegira abiatuko dira, bertatik oinezko ibilbidea hasteko. Santutegiko 800 metroetatik hasita, Ioar tontorretik (1.417m) eta La Planatik (1.338m) joango dira gero Kanpezura jeisteko, 11 kilometro guztira.\nKodesetik Kanpezura joateko, desnibel txikiagoko bide laburragoa be prestatu dabe Austarrikoek, 9,5 kilometrokoa. Bide alternatibo honek malda gitxiago ditu bidean, izan be, Ioar eta La Plana tontorren azpitik doa, 430 metroko desnibela baino ez dauka etapeak.\nIzen-emotea\nUrtekerara joan ahal izateko, izen emon behar da helbidera idatzita edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetara deituta. Bazkideen kasuan, helduentzako 8 euro eta haurrentzako 4 euro dira prezioak. Bazkide ez diran helduek barriz 10 euro ordaindu beharko dabez, 5 euro umeek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001816", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Adina Pintilieren 'Touch Me Not' pelikulea proiektauko da zineklubean\n2018an Berlingo Zinemaldiko pelikula irabazlea izan zana eguenean egongo da ikusgai Lasarte Aretoan, 20:00etan.\nTouch Me Not (2018, Adina Pintilie), \"ez ni ikutu\" euskeraz, terapia saioetan oinarritutako dokumetal faltsua da. Errealidade eta fikzinoaren arteko draman, pelikulan Laura, Tudor eta Christianen gora-behera emozionalak kontetan dira. Izan be, euren arteko harreman intimoak izateko irrikitan badabiz be, defensa mekanismo eta tabu ugari gainditu beharko dabez aske izan aurretik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001817", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bertsolari, regueifeira eta glosadoreen arteko topaketea hasiko da bihar\nRegueiglobertso izeneko topaketan ikasle arratiar, galiziar eta kataluniarrak batuko dira Igorren. Ekitaldi nagusia eguenean ospatuko dabe Lasarte Aretoan, konbidadu bereziakaz batera.\n2016an hasi zan, \"Hizkuntzak egiten gaitu\" lelopean, Galiziako regueifeiren eta Arratiako bertsolaritza ikasleen arteko topaketea. Gero, Kataluniako glosadoreak be batu ziran alkartruke kulturalera. Holan jaio zan Regueiglobertso; Euskal Herria, Katalunia eta Galiziako ahozko literatura eredu herrikoien arteko topaketea.\nAurtengo edizinoan, regueifeira eta glosadoreak Korrikan parte hartzeako aukerea be eukiko dabe, eta holan hasiko dabe topaketea. Aprilaren 6 goizean, Korrika Txikian hartuko dabe parte eta gero, Korrika ofizialagaz egingo dabe bat, 15:00etan Igorren. Arratiako Bertso Eskoleagaz batera egingo dabe kilometroa, jubiladuen egoitza parean hasita.\nArrastian be, ariketa fisikoagaz jarraituko dabe, beti be kultureagaz lotuta. 17:30ean Karmele Gisasolak herri kirol probak gidatuko dauz Kultur Etxeko plazan. Ostean, Arratia BHIko ikasleek jantza saio irekia egingo dabe.\nTopaketako ekitaldia nagusia hurrengo egunean izango da, aprilaren 7an. Lasarte Aretoan, 17:30etik aurrera batuko dira Arratia BHIko ikasleak, Galiziako ikasleak, Kataluniako ikasleak, Arratiako Bertso Eskolea, Glosadors de Catalunya eta regueiferoak. Bertsolaritza munduko izen esanguratsuen laguntzea izango dabe, Maialen Lujanbio eta Onintza Enbeitarena. Hori bakarrik ez, konbidadu sorpresak be prometidu dabez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001818", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urten da Korrika Arratiatik\nUbidetik Bediara, 12:48tik 16:06ra, euskerearen aldeko 47 kilometro egingo dabez galapan alkarte eta instituzino ugarik.\nAprilaren 6an helduko da Korrika Arratiara eta betiko lez Zertu Kultur Elkarteak kilometro erdi erosi dau. Aurten, aukerea emon deutsegu Begitu-lagunei testigua eroateko. Onintze Petralanda Iriondok, Joane Bilbao Basterrak eta Malen Bilbao Basterrak eroango dabe Zertu Kultur Elkartearen testigua.\nZerturen testigua eroango dabenakaz kilometroa egin gura badozu, jakizu 1.491 kilometroa dala gurea, Ugunaga inguruan (Areatza) hartuko doguna 14:20an. Konbidauta zagoz gugaz galapan egitera.\nKilometro guztiak", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001819", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimako bonbardaketearen 85. urteurrena izango da bihar\nFaxistek bonbak bota ebezan orduan, 17:00etan, herriko eleiza eta ermita guztietako kanpaiak joko ditue urteurrena gogoratzeko.\nGerra Zibilaren testuinguruan, 1937ko aprilaren 6an hasi ziran hegazkin espainiar, alemaniar eta italiarrak Dima gainean bonbak botaten, arrastiko 17:00ak aldera. Urte bereko bagilaren 13ra arte, zazpi egun desbardinetan jaurti ebezan bonbak herrigunean, errepidean eta Oba auzoan.\nOin, 85. urteurrenean, Txumuluxueta Kultur Elkarteak gertaera horreek gogoratu gura izan dauz, memoria historikoa lantzeko ekimenaren bitartez. Urteurren egunean, aprilaren 6an, Dimako eleiza eta ermita guztietako kanpaiak ipiniko dabez martxan arrastiko 17:00etan: Parrokian, Piedadean, Santiagon, Biteriñon, Artaunen, Bikarregin, Bargondian, Oban, Baltzolan, San Migelen, Arostegietan, San Blasen, Indusin, Olazabalen, Lamindaon eta San Valentinen.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001820", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mendaron be txapeldun izan da Onditz Iturbe\nX. Kilimon Trail lasterketako 23 kilometroak ordu bi eta hogeta hiru minututan egin ebazan, bigarrenak baino bost minutu arinago.\nEMF Koparen bigarren lasterketea jokatu da Mendaron astegoienean, Kilimon Trail mendi-lasterketea. Otarre mendian 250 korrikalari lehiatu dira 23 kilometroko eta 1.650 metroko desnibela daukan ibilbidean. Barriro be, Onditz Iturbe igorreztarra izan da andrazko azkarrena, 02:23:43ko markea egin dau.\nOnditzen ostetik, Ainara Urrutia heldu da bigarrena helmugara, ia bost minutu beranduago. Baina lehia estuena gizonezkoen podiumean egon da. Javi Goitiak 02:01:43 behar izan dauz ibilbidea osotuteko, hurrengo biak hamar segundoko aldeagaz kurutzatu dabe helmugea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001821", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabaldu da Gorbeia Suzieneko 21K lasterketarako dorsala lortzeako epea\nUrri lehenengoaren 8an jokatuko dan lasterketarako izena emoteko epea gaurtik hasita, dorsalak amaitu arte, egongo da zabalik.\nGorbeia Suzien jardunaldirako sei hile faltau diranean, hasi dira lehenengo korrikalariak 21 kilometroko lasterketarako izena emoten. Gaur goizean zabaldu da dorsala lortzeako aukerea. Federatuek zuzenean lortu ahalko dabe Euskal Herriko junior, kadete eta jubenil Txapelketan parte hartzeko dorsala, beste korrikalari guztiak barriz, itxaron-zerrenda batean sartuko dira. Epea dorsalak amaitzerakoan zarratuko da, edo gehienez be, aprilaren 30ean.\n21K lasterketea, 21 kilometro eta 1.200 metroko desnibela daukan ibilbidetik pasauko da. Urri lehenengoaren 8an, 11:30ean urtengo da Zeanuriko plazatik Arrabako landetatik pasau eta Egiriñao da bidearen puntu garaiena, 1.200 metro. Bertatik Lambreabera jeitsi eta Zeanurira helduko dira barriro korrikalariak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001822", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia B lidertzan barriro\nArratiako gizonezkoen talde biek irabazi dabez euren partiduak, andrazkoen talde biek ostera galdu egin dabez. Lemoako Harrobik bina bardindu dau.\nGizonezkoen Arratia A taldeak domeka goizean jokatu eban Ugeraga A taldearen kontra etxetik kanpo eta 1-4 irabazi eban. Datorren partidua etxean jokatuko dau aprilaren 9an, Abadiño A liderraren kontra 17:30ean. 31 jardunaldiren ostean Arratia A hirugarren postuan dago 61 puntugaz, bigarren postuan dagoan Zalla taldearengandik puntu bakarrera.\nArratia B taldeak ostera zapatu arrastian jokatu eban, eta 2-1 irabazi eban Derio B taldearen kontra Urbietan galtzean hasi bazan be. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Arratia Bk, Otxarkoaga B taldearen kontra aprilaren 10ean, arrastiko 18:30ean. 26 jardunaldiren ostean Arratia lidertzan dago barriro 55 puntugaz Galdakao B taldeagaz bardinduta.\nAndrazkoen Arratia A taldeak Bizkerre talde liderraren kontra jokatu eban domeka eguerdian eta 1-2 galdu eban. Datorren partidua San Ignacio taldearen kontra jokatuko dau Urbietan, aprilaren 9an arrastiko 15:00etan. 24 jardunaldien ostean Arratia hamaikagarren postuan dago 23 puntugaz.\nAndrazkoen bigarren taldeak 2-4 galdu eban zapatuan San Ignacio B taldearen kontra Urbietan jokatutako partidua. Datorren partidua Peña Athl. Santurtzi B taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo Arratia Bk aprilaren 10ean arrastiko 15:30ean etxetik kanpo. 25 jardunaldiren ostean hamahirugarren postuan dago Arratia 27 puntugaz.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobi taldeak bina bardindu eban zapatu arrastian etxean Loyola Indauchu taldearen kontra. Atzen hiru partiduetan puntu bakarra atera dau Lemoako Harrobik. Datorren partidua Ezkurdi A taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo, aprilaren 9an, arrastiko 16:00etan. 27 jardunaldiren ostean laugarren postuan dago Lemoako taldea 51 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001823", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar estreinauko da Alex Txikon protagonistatzat daukan 'Anwar' dokumentala\nEuskaldunan izango da Rosa Garciak zuzendutako pelikulearen mundu mailako estreinaldia, iluntzeko 19:30ean.\nAnwar dokumentalaren muina Alex Txikonek neguan egindako espedizinoa da, Manaslu mendian. Tontorrera heltzea lortu ez eban arren, \"kutsadura bako eta eguzki panelek bultzatutako lehen igoerea\" izan da. Erronkaren omenezkoa da \"anwar\" izena, euskeraz \"argiz betea\".\nNepalen bakarrik ez, Sierra Leona eta Pakistanen be filmau da dokumentala. Izan be, \"alpinismo, alkartasun eta energia barriztagarriaren\" istorio bat kontetan dau. EKI fundazinoaren laguntzeagaz, Manaslun eguzki panelakaz ibili ostean, teknologia hau Fretowneko fabeletara eta Nanga Parbat azpiko Günter Mountain School-era eroan dau Txikonek.\nLaguntza energetikoagaz jarraitzeko, dokumentala ikusteko sarreren salmentan lortutakoagaz, EKI fundazinoak instalazino fotoboltaikoak egingo ditu Afrikako hainbat eskola eta osasun zentroetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001824", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Podere korporatiboaren aurka batuko dira ekofeministak Basoan\nAprilaren 2an Latinoamerikako, Afrikako, Espainiako, Herrialde Katalanetako eta Euskal Herriko alkarte ugari batuko dira Bildosolako defendatzaileen etxean.\nBotere korporatiboen aurkako aliantza ekofeministak izenpean ospatuko da Basoan nazinoarteko topaketea aprilaren 2an. 10:00etan hasiko da jardunaldia ondo-etorri ekitaldiagaz. Argentina, Brasil, Uruguay, Senegal, Mexiko, Guatemala, Katalunia, Espainia eta Euskal Herriko ekofeministak batuko dira, mahai-inguruetan parte hartu eta alkarregaz esperientzia eta burrukak partekatzeko.\nLehenengo mahai-ingurua izango da Botere korporatiboen kontrako agenda feminista bat, honen helburuak dira lehentasunak adostu eta danen artean, burrukan aurrera egiteko nazinoarteko agenda bat zehaztuten ahalegintzea. Bigarren mahai-inguruan, 12:30etik aurrera, babes eta laguntasun feministearen inguruko, tokiko eta nazinoarteko, esperientziak partekatuko dira.\nGero, 14:30ean bazkalduko dabe, arrastiko 17:00etan debateagaz hasi aurretik. Eztabaidarako gaia \"Nazinoarteko aliantzak ehuntzea\" izango da. Bertan saiatuko dira munduko txoko desbardinetako burrukak batzeako moduak topetan.\nEztabaidak amaituta eta jardunaldiari amaierea emoteko, kontzertua egongo da iluntzean, 20:00ak aldera, Celeste Agüerok La encendida emonaldia taularatuko dau, latinoamerikako poesia eta musikea Arratiara hurbilduz.\nEztabaidaren jarraipena\nPaz con Dignidad alkartearen Omal (Multinazionalen Behatokia Latinoamerikan) proiektuak antolatu ditu nazinoarteko topaketa feministea eta eztabaidak. Arteako Basoan egingo dan topaketearen ostean, eztabaida jardunaldiek jarraipena izango dabe datorren astean: aprilaren 4an Bilbon, 5ean Hernanin eta 6an Gasteizen.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001825", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar izango da udabarriko lehen merkadua Artean\nAprilaren 2an, Arteako frontoian batuko dira baserritar eta artisauak 10:00etatik aurrera.\nZapatu goizean, 10:00etatik 14:00etara, udabarriko merkadua egingo da Artean, plazan egitekoa bazan be, eguraldi txarra dala eta frontoira mobiduko dira. Baserrietan ekoiztutako sasoiko produktuak eta artisautzakoak erosteko aukerea egongo da han.\nEskualdeko baserrietako txorizoak, barazkiak, frutea, pateak, konserbak, gildak, pastelak, ogia eta ahuntz gaztaia, baita zidarrezko bitxiak edo-eta sendabedarrak be erosi ahal izango dira bertan. Dozena bat inguru salmahai izango dira guztira, Gorbeialde inguruko produktuak eskainiko ditue gehienek. Erosketa bakotxagaz, produktu lote biren zozketan parte hartu ahalko dabe erosleek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001826", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Korrikaren inguruko ekintza ugari antolatu dira astegoienerako\nAprilaren 6rako prestaketa lanakaz batera, tailerrak, musikea, urtekerak eta ikuskizunak egongo dira hainbat herritan gaurtik aurrera.\nKorrika da euskerearen jairik handiena eta milaka personak hartzean dabe parte bertan, lekukoa eskuan eta pankartearen atzean galapan egiten. Baina ez da hori bakarrik, herritik pasatzean jai giroa ixten dau herrian. Egunean bertan, musikea eta janagaz ospatuten da Korrika herritik pasetea, aurten jente ugari espero da Arratian, arrastian zeharkatzen dau bailarea eta. Baina aurreko egunetan be herriak atondu edo korrika kulturaleko ekintzakaz hasten dira jairako girotzen. Gaur bertan, hilak 31, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria egongo da Dimako eskolan. 19:00etan hasiko da Ezina ekinez egina ikuskizuna taularatzen\nBarikuan Bedian, aprilaren 1ean, batuko dira 17:15ean petoak eta pankartak egiteko. Gero, 18:30ean, umeek egingo dabe euren neurriko Korrika Txikia herrian. Honeek amaitzerakoan, 19:00etan, Zirkoteke ikuskizuna egongo da plazan. Nagusientzako barriz, ardao ekologikoen dastaketea egongo da plazan 20:00etan.\nEgun berean, aprilaren 1ean, egingo dabe Igorren be Korrika prestatzeko jaia. Igorreztarrak 18:00etan batuko dira Bidebarriko parkean eta han taldeko Korrika argazkia aterako dabe. Gero, ume eta gazteek Korrika kantearen koreografia egingo dabe. Musikea eta bertsoak ez dira faltauko jaia girotzeko. 19:30ean barriz, Gau Lora tabernaren aurrean, kantuak: Igorre Kantari, 11 Kanturen eskutik.\nZapatuan, aprilak 2, Ganzabal Mendi taldeak, Berbalagunek eta guraso alkarteak antolatuta, Orozkoko Larragorri mendira joango dira oinez, 09:30ean Lemoatik urtenda eta 09:45ean Igorretik. Hamabi kilometroko ibilaldia da.\nZeanurin be, zapatuan ospatuko dabe Udalak eta Kultur Batzordeak antolatutako Korrika eguna. Jaia eguerdiko 12:00etan hasiko da umeentzako jolasakaz. Arrastian be jarraituko dira umeak jolasean, 16:00etatik aurrera, bazkalduteko etenaldia egin ostean. Izan be, 14:00etan herri bazkaria egongo da. Arrastian barriz, 19:30ean, Eingo \"fun-fun\".\nDomekan barriz, umeentzako jolas eta tailerrak gidatuko dauz Areatzan Zaztaparrak Asti Taldeak. Udaletxeko aurkupeetan egongo dira txokoak, eguerditik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001827", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko merkatariek kalera aterako ditue dendak zapatuan\nAprilaren 2an, eskolako aterpean egingo dabe salmentea komertzio ugarik, 10:00etatik 20:00etara. Tablet bat zozketauko dabe erosleen artean.\nIgorreko merkatarien alkarteak, AMEk, antolatutako \"Dendak kalera\" ekimena zapatu honetan bueltauko da, herritarrengana hurbiltzeko helburuagaz. Hasikera baten, postuak Urbietako aparkalekuan ipintekoak ziran, baina eskolako aterpean egongo dira atzenean. Egun osoko ekintza izango da, 10:00etan hasi eta 20:00etara arte.\nPostuetan erropa, paper-dendako materiala, antiparrak eta jana egongo dira salgai, besteak beste. Bederatzi komertziok hartuko dabe parte azokan: Klitz, Maran Kirolak, Ainara Kirolak, Kili Kili, Marrak, Rock & Love, Olaetxe Optika, Politte eta On Egin.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001828", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur hasiko da Korrikaren hogeta bigarren edizinoa\nGaur gauean hartuko dabe lekukoa Zeberioko alkarteek, Arrankudiaga eta Ugaoko ibilbideetan.\nAmurriotik urtengo da gaur arrastian 22. Korrika. 16:00etan egingo da aurkezpen ekitaldia, eta ordu erdi beranduago urtengo dira furgonetea, ostetik lekukoa, Euskal Herri osoa euskerearen alde zeharkatzeko.\nEskualdean, lekukoa hartzean lehenak izango dira zeberioztarrak. Arrankudiaga eta Ugaon ditue banatuta kilometroak, izan be, ibilbidea ez da Zeberiotik pasauko. Holan, Arrankudiagako lehen kilometroa (95. km), peajetik hasita, Austarri Mendi Taldeak eta Gure Indarra Jubiladuen Elkarteak egingo dabe, 23:30ean.\nArrankudiagako atzen kilometroa be, Korrikako 102. kilometroa, Zeberioko eskoleak eta Guraso Elkarteak gidatuko dabe, 23:50 aldean. Gero, Korrika Ugaon sartuko da, bertako alkarteen ostean Arrigorriagara sartu aurreko kilometro biak be izango dira zeberioztarrenak, 00:10 aldean. Bentakorrekako tunelean hartuko dau lekukoa Zeberioko EH Bilduk, gero Austarri Kultur Elkarteak eta amaitzeko, Zeberioko Udalak Martiartuko biribilgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001829", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaian ura pribatizetako prozesua azaltzen dauan dokumentala proiektauko da Zeanurin\nMakatzak talde ekologistak antolatu dau Monopolia filmaren proiekzinoa, Kultur Etxean ikusi ahalko da aprilaren 1ean, 18:00etan.\nRicardo Gamaza kazetariak zuzendutako Monopolia. Agua: negocio y poder politico dokumentala proiektauko da bariku arrastian Zeanuriko Kultur Etxean. Ondasun publikoa eta oinarrizko eskubidea dan ura, pribatizau eta negozio zein podere politikorako lehengai bihurtzea salatzen da dokumentalaren bitartez. Modu berean, ura pribatizatzeko Bizkaiko instituzino publiko eta enpresen arteko amarruak azaleratzen dira.\n\"Uragaz gertatzen dabilena herri-subirautzaren lapurketea da, instituzino publikoen bitartez multinazionalen etekinak handitzeko\", Ricardo Gamaza.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001830", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mendi Film jaialdiko onena ikusteko aukerea egongo da Igorreko Kultur Etxean\nGanzabal Mendi Taldeak antolatu dau martiaren 31n eta aprilaren 1ean izango dan pelikula sarituen proiekzinoa.\nEguen eta bariku honetan, 19:30etik aurrera proiektauko dira Igorreko Lasarte Aretoan atzen urteko Mendi Film edizinoko pelikula sarituak. Film honeek Action Directe, Mendiak 1976, Amagana, The Traverse eta Black Ice dira.\nMartiaren 31an proiektauko dabezan filmak Action Directe eta Mendiak 1976 izango dira. Lehenengoa 16 minutuko pelikula laburra da, Zachary Barr eta Josh Lowellek zuzendutako istorio estatubatuarra. Melissa Le Neve eskalatzaile frantziarraren erronkea kontetan dau, izan be Action DIrecta 9a graduko bide ikonikoa osotu eban lehen andrazkoa izan zan.\nJarraian proiektatuko da Luis Arrieta Etxeberriaren Mendiak 1976. Ordu eta erdiko pelikula honek euskaldunok igondako lehen zazpimilakoaren espedizinoa kontetan dau, Iruñeako gazte batzuek Afganistaneko Shakhaur (7. 116 m) mendia igon ebenekoa. Gailurretik bajatzekoan, istripu bat dala eta kide bat hil zan, eta beste bat larriki zauritu. Ikusleen saria jaso eban pelikula honek.\nHurrengo egunean barriz, Itziar Zabala eskalatzaile dimoztarraren gaineko Amagana filma proiektauko da. Jon Goikoetxea eta Iker Larrañagak zuzendutako istorio laburrak euskerazko pelikula onenaren saria jaso eban.\nGero, Ben Tibbettsen The Traverse film frantziarra proiektauko da. Valentine Fabre eta Hillary Gerardi, goi-mailako atleten erronka kontetan dau pelikulak. Chamonix eta Zermatt lotzen dituan Haute Route ibilbidea geldialdi barik eskiatzen daben lehen emakumeak izateko erronkea hain zuzen be. Epai-mahaiaren saria jaso eban honek Mendi FIlmen.\nAmaitzeko, Zachary Barr eta Peter Mortimerrek zuzendutako Black Ice filma proiektauko da barikuan. Eskaladako Film Onenaren saria jaso eban pelikulak Memphis-ko auzune pobre bateko eskalatzaile beltzen abenturea kontetan dau, Montanako negu sasoian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001831", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeentzako ipuinak kontauko ditu Ines Bengoak Lemoan\nKotxepin Kultur Etxean izango da ipuin-kontaketa saioa, martiaren 31an 18:30ean, 3 eta 5 urte bitarteko umeentzako.\nTxikerrenek barre egin, ondo pasau eta honeen irudimena elikatzeko ipuin sorta musikatua taularatuko dau Ines Bengoak Kotxepinen. Kontalariak, ahots, musika eta gorputz adierazpenagaz aurkeztuko dauz Pacaren istorioa, Txominena, zaunka egiten ez dauan txakurranena eta beste asko.\nSaiora joan ahal izateko lemoa.net webgunean lortu daitekez sarrerak. Euro bi balio ditu sarrera orokorrak, eta 1,40 euro Kotxepineko bazkideentzat.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001832", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako sahararrek Mendebaldeko Sahararen egoerea azalduko dabe Basoan\nBihar, martiak 30, izango da berbaldia Bildosolako defendatzaileen etxean, arrastiko 18:30ean.\nSaharako Elkartea Arratian saharar komunidadeak sortu eban eta atzen hileetan, hainbat mobilizazino eta ekitaldi antolatu dauz. Azkena martiaren 24ko manifestazinoa. Oin, Espainiako Gobernuaren jarrera aldaketearen ostean, arratiarrei Mendebaldeko Saharak gaur egun bizi dauan egoerea azaldu gura deutsee.\nOngi Etorri Errefuxiatuak eta Basoa Defendatzailearen laguntzeagaz antolatu dau saharar komunidadeak eguazten honetan, hilak 30, emongo dan berbaldia. Basoan izango da, Bildosolako harrera-etxean 18:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001833", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Korrikako materiala zozketatuko dau BEGITUk\nMartiaren 31n, eguena, hasiko da Amurriotik 22. Korrika, aprilaren 10ean Donostian amaitzeko. Bidean, aprilaren 6an kurutzatuko dau Arratia.\nAEK-k materiala emon deutsa BEGITUri zozketea egiteko. Kamisetak, giltzatakoak, petoak, biserak, agenda txikiak... daukaguz besteak beste. Sare sozialetan Korrikagaz zerikusia daukan zeozer aitatu beharko da parte hartu ahal izateko, gaurtik eta barikura bitartean, aprilaren lehen egunera arte.\nZozketan parte hartzeako, BEGITUren sare sozialetako batean artikulu honen argitalpena topau eta bertako komentarioetan Korrikaren gaineko zeozer aitatu behar da (leloak, kantak...). Parte hartzeako atzen eguna aprilaren 1a izango da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001834", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "73-7 galdu dabe Arratiko Zekorrek Zarautzen\nBardinduta hasi baziran be, arratiarren lesino bi eta txartel hori bi aprobetxau ebezan zarauztarrek aurrea hartzeako.\nAtzeratutako partidu bat jokatu dau Arratiko Zekorrak taldeak astegoienean, Gesalaga Okelan Zarautz/Beltzak KE taldearen aurka. Arratiarrak hamabost jokalarigaz aurkeztu ziran, hau da, aldaketak egiteko aukera barik. Halanda be, jokoari eutsi eta deskantsura zazpina bardinduta heltzea lortu eben.\nBigarren zatia hasi orduko, arratiar jokalari bi zauritu ziran eta beste bi, txartel horia jasota, hamar minutuz egon behar izan ziran jokatu barik. Zarautzekoek abantaila honeri etekin handia atera eutseen entsegu eta transformazinoak bata bestearen ostetik sartuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001835", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan amaituko da Arteako Umeentzako II. Ipuin Lehiaketara aurkezteko epea\nAprilaren 1era arte aurkeztu ahalko dabez 8 eta 12 urte bitarteko umeek euren ipuinak helbide elektronikoan. 75 euroko bonoa izango da sari nagusia.\nArteako Udalak antolatu dau Amestu Ipuin Lehiaketea: \"irakurle txokoa eta beste ekintza batzuekaz batera, euskal literatura, irakurketa eta umeen artean idazteko ohiturak bultzatzea da\" azaldu eutson bere momentuan BEGITUri Gorka Beitia zinegotziak.\nLehiaketearen arauek dinoenez, lan originalak, gai librekoak, aprilaren 1era arte aurkeztu daitekez helbidean. Partaide bakotxak lan bakarra bialdu ahal dau, izenburuduna, beste lehiaketa batera aurkeztu edo argitaratu bakoa. Ezizen bategaz sinatuta aurkeztu behar ditue ipuinak, Word dokumentu batean ordenagailuz idatzitakoak izan behar dira lanak: Arial letra tipoa 12 tamainan, folio biko luzeerea da muga.\nLau sari banatuko dira, lan onenen artean. Irabazleak 75 euroko bonoa; bigarrenak, 60 eurokoa; hirugarrenak 40koa eta laugarrenak 30 eurokoa jasoko dabe saritzat.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001836", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean amaituko da Nafarroako produktuak erosteko Errigoraren kanpainea\nKonsumiduteko eredua aldatzea eta euskerea indartzea helburu dituen kanpainearen bidez eskatu daitekez oliba orioa, konserbak, pasta, arroza eta lekaleak.\nMartiaren 30ean amaituko da Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainea. Honen bidez, errigora.eus webgunean eta 848 871 223 telefonoan, Nafarroan ekoiztutako elikagai ugari erosi ahal dira, \"euskeraz etiketauta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan\".\nHolan, Errigorak ekoizpen eta banaketa ereduak aldatu gura dauz, elikadura burujaubetzarantza bidea egiteko ahaleginean. \"Eskaera honek balio behar dau gero eta handiago izan daiten bestelako ekoizpen ereduen arabera, landuten dan lur eremuaren zatia eta beste modu baten banandu daiten uzta\".\nBeste alde batetik, Nafarroa hegoaldean eta salmenta prozesuan euskerearen posizionamentua hobetu gura dau kanpaineak. Euskereari ez jako dirurik zuzendu, produktua ekoizlearengandik konsumitzailearengana gainkostu barik heldu ahal izateko. Halanda be, etiketak eta ekoizleen webgunean euskeraz egin ditue, eta enpresei euskera planak garatzen lagunduko deutsee.\nOliba orioa bidoika, eta konserba, pasta, arroz eta lekaleak 12 unidadeko sortetan saltzean dira. Erosketea online egin ezkero, zati bitan ordaintzeko aukerea dago; ezpabere, dana batera eskudirutan be ordaindu daiteke.\nProduktuak aprilaren 26an helduko dira Arratiako banaketa guneetara. Arantzazura, Arteara, Areatzara, Bediara, Lemoara, Dimako eskolara, Zeanuriko Sagarnara eta Igorrera, euskaltegira eta jubiladuen egoitzara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001837", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Binakako bigarren txapela lortu dau Oier Etxebarriak\n8-22 irabazi dabe Etxebarria eta Zabalak promozino mailako finala, Bakaikoa eta Elizegiren kontra.\nOier Etxebarria eta Javier Zabalarentzako txapelketak gora-behera handiak izan baditu be, uste baino errazago irabazi dabe atzenean Labriteko finala. Pelota biziak nagusitu ziran Bakaikoa eta Elizegiren kontrako partidua 8-22 amaitu zan. Holan, pelotari igorreztarrak bere bigarren binakako txapela irabazi dau, Zabalarentzako lehena.\nPelota biziei etekina aterata, Etxebarria eta Zabala partidu osoan izan ziran jaun eta jaube. 1-7 irabazten hasi ziran eta alderik txikena 5-9an ikusi zan. Partidu erdian, pelota geldoagoa atara eben Bakaikoa eta Elizegik, baina ordurako dozena erdiko aldea egoan markagailuan. Halanda be, Etxebarria eta Zabalak aurrera jarraitu eben protagonismo guztia bereganatuz. 390 pelotakada emon ebezan 45 minutuko finalean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001838", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zarratuta manteniduko da momentuz Igorreko kiroldegia\nSutearen ostean, sauna ingurua luzaroan manteniduko da itxita baina beste espazioak laster zabaltzea da asmoa.\nEguen goizean, sutea izetu zan Igorreko kiroldegian, bertan jentea egon bazan be, ez zan inor zaurituta urten. Atzenaldian zarratuta egon dan sauna barriro zabalduteko probak egiten ibili ziran momentuan hasi zan sua, eta keak kiroldegi osoa hartu eban. Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileen bost kamioi hurbildu ziran eta eguerdirako amatau ebezan garrak.\nUdalak ordutik mantenidu dau kiroldegia zarratuta. Balorazinoa egin ostean, bando baten bitartez jakinarazo dau sauna aldean suak kalte nabarmenak eragin dauzala. Beraz, alde hori luzaroan egongo da zarratuta.\nGainontzeko espazioak be ikusi dira kaltetua, kea danetik zabaldu zan eta. Udalak dinoanez, oindino kiroldegia \"ez dago erabilteko egoeran\". Halanda be, \"kalteak arinak dira eta ahalik eta arinen zabaltzeko asmoa\" azaldu dau Udalak.\nSauna erreta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001839", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Emakume Master Cup Binakako Txapelketako txapeldunorde izan da Amaia Aldai\nAndrea Capellanegaz batera jokatu dau finala, baina alde handiagaz izan dira garaituak, 3-22.\nDomekan jokatu da, Irungo Uranzo Pelotalekuan Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketako finala. Gorriz jantzita jokatu dabe Amaia Aldaik eta Andrea Capellanek, eta urdinez, Enara Gaminde eta Olatz Arrizabalagak. Markagailuak, eta jokoak, bigarrenen alde egin dau, 3-22 amaitu da txapelketea, bete-betetako frontoian.\nUrdinak hasikeratik aurreratu dira markagailuan, 0-6, Aldai eta Capellaneri aukera gitxi emonda. Lehen puntua galduta, eroso sentidu ez dan Aldaik bolea bat huts egin eta sakea berreskuratu dabe Gaminde eta Arrizabalagak. 2-11tik 2-20ra egin dau salto jokoak, partiduaren nondik-norakoa guztiz ebatzita gelditu da holan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001840", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lidertza berreskuratzeko bidean da gizonezkoen Arratia B\nGizonezkoen talde arratiar biek lortu dabez hiru puntuak atzen jardunaldian, Lemoako Harrobik eta andren taldeek barriz ez dabe punturik jaso.\nLemoako Harrobi taldeak 2-1 galdu eban domeka eguerdian etxetik kanpo Begoña B taldearen kontra. Denporaldi osoan partidurik galdu barik egon bada, be atzen partidu biak segiduan galdu ditu. Datorren partidua Loyola Indauchu taldearen kontra jokatuko dau Arlonagusian, aprilaren 2an, arrastiko 17:00etan. 26 jardunaldiren ostean bigarren postuan dago Lemoako taldea 50 puntugaz.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Gallarta A taldearen kontra Urbietan eta 2-1 irabazi eban. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau aprilaren 3an, Ugeraga A taldearen kontra 11:30ean. 30 jardunaldiren ostean Arratia A hirugarren postuan dago 58 puntugaz.\nArratia B taldeak be zapatuan jokatu eban, eta 1-2 irabazi eban Iraultza taldearen kontra etxetik kanpo. Datorren partidua etxean jokatuko dau Arratia Bk, Derio B taldearen kontra aprilaren 2an, arrastiko 16:00etan. 25 jardunaldiren ostean Arratia bigarren postuan dago 52 puntugaz eta puntu bira dauka Galdakao B liderra.\nAndrazkoen Arratia A taldeak barriz Urbietan jokatu eban domekan, Athletic Club C taldearen kontra eta 1-2 galdu eban. Datorren partidua Bizkerre liderraren kontra jokatuko dau etxetik kanpo, aprilaren 3an eguerdiko 12:30ean. 23 jardunaldien ostean Arratia hamaikagarren postuan dago 23 puntugaz.\nAndrazkoen bigarren taldeak 2-1 galdu eban zapatuan Elorrio B taldearen kontra etxetik kanpo jokatutako partidua. Datorren partidua San Ignacio B taldearen kontra jokatuko dau Arratia Bk aprilaren 2an arrastiko 18:30ean Urbietan. 24 jardunaldiren ostean hamahirugarren postuan dago Arratia 27 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001841", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Etnokaierak' proiektua aurkeztuko da bihar Antzasti Museoan\nEguerdian hasita Abel Ariznabarretak azalduko dauz ekimenaren emaitza diran hiru koadernuak. Bertsoak, musikea eta txakolinaz gozatzeko aukerea be egongo da Artauneko museoan.\nBihar, hilak 26, Etnokaierak proiektua aurkeztuko da Artaun auzoko Antzazti Museoan, 12:00etan. XIX. mendeko bizimodua, baserritar eta burgesena, erakusten dauan museoak euskeraz, gazteleraz eta ingelesez idatzitako hiru koadernu argitaratu dauz, bakotxak sei artikulo dituanak.\n'Etxearen espazio soziala', 'Negu sasoia: lihoa eta artilea iruten, eta 'Denborari eta espazioari neurria hartzen' liburuxken aurkezpena Abel Ariznabarretak egingo dau. Horrezaz gain, Sebastian Lizaso egongo da bertsotan, Olatz Garcia abestuten eta Migel Salvadorrek joko da kitarrea. Lagun artean, txakoli kopa bategaz be ospatuko dabe jardunaldia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001842", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Brontzezko domina irabazi dau Andoni Cintadok Belgikako Openean\nHolan, Zeberioko taekwondo burrukalariak Europako eta Munduko Txapelketetarako matematikoki sailkatzea lortu dau.\nJon Andoni Cintado zeberioztarra Belgikan egon da atzen astegoienean, Taekwondoko Openean lehiatzen, 80 kilo azpiko kategoria absolutuan. Hiru burrukatan, lehenengo biak irabazi eta atzena galdu dau, munduko txapeldunordearen kontra. Orokorrean, emaitzagaz gustura agertu da Cintado, batez be, maiatzan Manchesterren jokatuko dan Europako Txapelketarako eta zemendian Cancun-eko Munduko Txapelketarako matematikoki sailkatu dalako.\nLehenengo burrukaldia, final-zortzirena, danimarkar baten kontra jokatu eban. Zailtasunak izan zituen oindino \"burua hotz\" eukitearren eta tapiz barria labankorra zalako. Halanda be, aurkariak ez eutson arazo handirik eragin eta erraz irabazi eban.\nGero, Olinpiar Jokoetan ibilitako norbegiar bat izan eban aurkari. Altua zala eta, golpeak emoteko gatxa izango zala iruditu jakon Cintadori. Beraz, erritmo biziko estrategia hartu eban, ukalbikada asko jota. Irabazten mantenidu zan burruka osoan, baina atzenean besteak bardindu, eta \"urrezko puntua\" jokatu eben. Bi ukabilkadagaz lortu eban Cintadok garaipena.\nAtzen burrukea izan zan gatxena. Munduko Txapeldunordea dan greziar baten kontra lehiatu zan, Cintado aurrekoan baino erosoago sentidu bazan be, markagailuan atzetik egin eban burruka osoa, bardinketea lortu eban arte. \"Urrezko puntua\" jokatzen, ukabilkada bategaz lortu eban aurreratzea, baina greziarrak sorpresaz hartu eban Andoni golpe batean, eta atzenean aurkaria urten zan garaile.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001843", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ate joka dago Korrika\nAstegoien honetan, Korrika Eguna ospatuko da Lemoan. Diman, Zorionak Marimotots egongo da 29an eta Ixabel Agirresarobek ipuinak kontauko dauz hilaren 31n.\nLemoan bihar, martiak 26, Korrika eguna ospatuko da. Eguerdiko 13:00etan hasita, Hartaguzti sagardao lemoaztarragaz dastaketa eta bazkaria, eta ostean jolasak egongo dira. Arratiarrek etxetik bazkaria eroan eta jaigiroan bazkalduko dabe 15:00etan. Poteo musikatua, jantzak eta Korrika denda be egongo dira. Tailerren txokoan, lekukoak eta apaingarrian be egiteko aukerea izango dabe.\nDiman hilaren 29an, Zorionak Marimotots! ikuskizuna egongo da frontoi txikian, arrastiko 18:00etan, martiaren 31n ostera, Ixabel Agirresaroberen Ezina ekinez egina ipuin kontaketea egongo da 19:00etan eskolako kamaran. Korrika Kulturaleko programazinoan dagoz ekintza biak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001844", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zaintza kolektiboa indartzeko Lemoa Jagon proiektua ipini dau martxan Udalak\nHerriko eragileakaz alkarlanean komunidadea eregi, indartu eta parte hartze aktiboa bultzatuko da proiektuak faseka aurrera egin bitartean.\nJagon Lemoa ekimena, herritar eta eragile guztientzako egongo da zabalik. Denetara heldu ahal izateko, proiektua fasetan eroango da praktikata, adin tarteak eta perfil desbardinak kontuan izanda. Martiaren 9an, Udala eragileakaz batu zan, egoerearen barri emon eta euren ikuspuntua ezetuteko. Hurrengo pausua programazinoa martxan ipintea da. Programazino honen barruan tutoretzak, berbaldiak, dekalogoa eta Street Scape-a egiten dabiz.\nLehen fasean, 11 eta 14 urte bitarteko nerabeakaz egingo dala lan jakinarazo dabe Udaletik. \"Herrian suertatu diran egoera batzuk (Kotxepin Kultur Etxearen apurketak, esate baterako) baliatu gura doguz egoereari bueltea emon eta balio positibo eta eraikitzaileetan oinarritutako komunidade eredua landu eta garatzeko. Horretarako, eragileakaz alkarlana landu eta parte-hartze aktiboa bultzatuko da\", azaldu eban Saioa Elejabarrieta Lemoako alkateak, proiektuaren aurkezpenean.\nStreet Scape\nLemoa Jagon proiektuaren lehen fasean, 'Elkarbizitza nerabezaroan' ekimena dago. Ekimen honen programeak \"baloreetan hezi, gu eta gure ingurua zainduz\" dinamikea abiatu dau.\nMartian gazteakaz tutoretza saioak egin dira, eta berbaldi batean azaldu jakiez nondik-norakoak gurasoei. Baita Street Scape-ren sorkuntza lanak be, 12 eta 16 urte bitarteko gazteen artean. Street Scape edo \"ihes kalea\" izeneko jarduera hori, aprilaren 4tik 8ra egingo dabe LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleek eta 12 eta 20 urteko bitartekoek aprilaren 15ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001845", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Udalak eta Ureztatzen merkatarien alkarteak hitzarmena barriztau dabe\nSaioa Elejabarrieta alkateak eta Maria Eugenia Trevejo Ureztatzen-eko buruak sinatu daben akordioagaz, merkataritza herrikoi eta ekintzailea buztartzeko 5.000 euroko dirulaguntza jasoko dauz alkarteak.\nLemoako alkateak eta Ureztatzen merkatarien alkarteko presidenteak sinatu eben 2022rako akordioa, aurreko hitzarmena barriztauz. Holan, lemoaztar eta ingurukoek, erosketak bertako dendetan egin dagiezala bilatu gura dabe. Bilkuran, Lemoa Ureztatzen merkatarien alkarteko kide gehienak eta Bizkaidendak-eko kideak egon ziran.\nHitzarmenen barriaren helburu nagusiak dira asoziazionismoa sustatzea, bezeroen leialtasuna bultzatzea eta bezero barriak erakartea, besteak beste. Asoziazionismoa bultzatzeko, herriko alkarte eta instituzinoakaz alkarlana izango da metodoa. Merkatariek Udalaren deialdietan parte hartzea eta Udalagaz edo beste kultura eta kirol alkarteakaz, ekimen bateratuak egiteko lankidetza azpimarratu gura izan dabe.\nHerri merkataritzearen ikuspegi bateratua eta erakargarria sustatu eta sendotu gura dabe Udalak eta merkatariek. Hori dala eta, bezeroen leialtasuna bultzatuteko kanpainak eta ekimenak antolatuko ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001846", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihotx taldeak kontzertua eskainiko dau Lemoan\nNorabide guztiak izeneko txalaparta emonaldia eskainiko dau Bihotx-ek, martiaren 25ean Kotxepin Kultur Etxean, 19:00etan.\nBihotx taldeak txalaparta soinuak Kotxepinera eroango dauz zapatuan. Norabide guztiak emonaldiagaz, txalapartearen historia kontauko dabe, antxinako soinuetatik hasi eta gaur-eguneko erritmoetara arte. Dana, kantu eta jantzakaz lagunduta.\nGema Inesek, Ixiar Jauregik eta Lara Mitxelenak osotuten dabe Bihotx taldea, 2016tik dabiz kontzertuak eskaintzen. Euren bizitzetan txalapartea agertu orduko, urteak eroiazan musika munduan, Gemak gitarreagaz; Larak, akordeoiagaz eta Ixiarrek perkusinoagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001847", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arantzazuko Udalak lizitazinora atera dau Herriko Taberna\nGaurtik hasita, martiak 24, hogei eguneko epea zabaldu dabe lokala kudeatzeko lehiaketara aurkezteko.\nArantzazuko Udalbatzak, 2022ko martiaren 15eko Ohiko Osoko Bilkuran, hurrengo ebatzia hartu eban: Arantzazuko Herriko Tabernako instalazinoen ustiaketarako kontratu administratibo berezia, kontratazinora atera eta Baldintza Pliegu Ekonomiko-Administratiboak onartzea.\nLokalaren aurrean, jaubetza publikoan gehienez 50 metro karratuko terrazea ipinteko eskubidea eukiko dau. Arduralaritza erako alokairua urtebetekoa izango da, epe hau beste hiru urtetan luzatu ahal izango da, alde bietariko batek, lehen urte hori amaitu baino hile bi arinago kontratua amaitzeko bere borondatea azaltzen ez badau. Hartzaileak ordaindu behar dauan errentea, 50 eurokoa izango da eta urtero gaurkotuko da. Informazino guztia Udalera hurbilduta eskatu leikie interesdunek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001848", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Artzain Txakur Txapelketea jokatuko da astegoienean Zeanurin\nSaldropon izango dira, zapatuan eta domekan, Lanerako Border Collie Alkarteko sailkapen probak eta ligea. Gorbeialdeko produktuen merkadua be egongo da domeka goizean.\nGorbeiazpi Zeanuriko Abeltzainen Elkarteak antolatu dau astegoienean jokatuko dan ABCT Artzain Txakurren Txapelketea, Asociación Border Collie de Trabajo eta Zeanuriko Udalaren laguntzeagaz. Sailkapen probak zapatuan, hilak 26, hasiko dira goizeko 08:00etan. Arrasti berean jokatuko da ABCT ligea, 14:30etik aurrera, eta hurrengo egunean be eukiko dau jarraipena, hilak 27 08:00etatik aurrera.\nDomeka goizean, 10:00etatik 14:00etara, Gorbeialdeko produktuakaz osotutako merkadua be egongo da Saldropon.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001849", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur eta bihar egongo da zarratuta gitxienez Igorreko kiroldegia\nUdalak azaldu dauanez, bihar balorauko dabe egoerea, kirol-instalazinoak noz zabaldu ebazteko.\nGaur goizean, sutea izetu da Igorreko kiroldegian, bertan jentea egon bada be, ez da inor zaurituta urten. Atzenaldian zarratuta egon dan sauna barriro zabalduteko probak egiten ibili diran momentuan hasi da sua, eta kea kiroldegi osotik zabaldu da. Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileen bost kamioi hurbildu dira eta eguerdirako amatau dabez garrak.\nLeiho eta ate guztiak zabalduta, eraikina aireztau behar da oin. Suhiltzaileek bihar arte inor ez sartzea gomendatu dabe, beraz, bihar goizean sartuko dira egoerearen balorazinoa egiteko. Ostean ebatziko dabe noz arte manteniduko dabezan zarratuta instalazinoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001850", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "El Drogasek kontzertu akustikoa eskainiko dau Areatzan\nAkustik Fraktion jirearen parte izango da zapatuan 20:00etan hasiko dan abeslari nafarraren kontzertua, komentuan.\nEnrique Villarrealek, El Drogas ezizenagaz ezaguna dan abeslaria, 189 escritos con una mano enferma poema liburua eta El largo sueño de una polilla disko barria aurkeztuten dabil Akustik Fraktion jiran. Kantu barriakaz batera, bere ibilbideko kantu mitikoetako batzuk be eskainiko ditu musikari nafarrak Areatzan. Akustik Fraktion, bere proiekturik personalena dala dino El Drogasek.\nIzena aldez aurretik emon behar da Areatza Urtaroka webgunean, edo 94 673 90 10 telefonoan, barikuko 15:00ak orduko. Aforoa bete ezkero Areatzako 16 urtetik gorakoek eukiko dabe lehentasuna.\n1980ko hamarkadan, Barricada taldeagaz egin zan ezaguna Enrique Villarreal, Euskal Rock Erradikalaren erreferenteetakoa. Hiru hamarkadetan, 23 disko argitaratu ebazan taldeak, euretako bi Por instinto (1991) eta Balas blancas (1992) platinozko diskoak izan ziran, eta beste lau, urrezkoak. Txarrena eta La venganza de la abuela taldeakaz be, beste bost disko kaleratu ebazan, eta El Drogas talde modura ostera, beste sei.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001851", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garena jatetxeko Txakoli Egunerako lagun birentzako bazkaria zozketatuko dau BEGITUk\nAprilaren 2an izango da Lamindaoko jatetxean, 14:00etatik aurrera Txakoli Eguna. Bazkaria girotzeko Kittu Zornotzako taldea egongo da eta ostean Dj batek girotuko dau arrastia.\nMichelin izar bat eta Repsol gidako Eguzki bat daukan Garenak Txakoli Eguna antolatu dau aprilaren 2rako. 14:00etatik aurrera bazkaria eta txakolina zerbitzauko da. Girotzeko, musika emonaldiak be egongo dira, Kittu taldea lehenengo eta Dj bat gero.\nJoserra Calvo enologoa egongo da bertaratutakoakaz txakoliaren nondik-norakoen azalpenak emoten. Beste alde batetik, aurtengo enbajadorea Alicia Rueda diseinatzaile bilbotarra izango da.\nBazkariak 60 euroko prezioa dauka eta aforoa mugatua da. Izena emon gura dauanak, 94 631 72 15 telefonora deitu edo helbidera idatzi behar dau.\nLagun birentzako zozketan parte hartzeako, BEGITUren sare sozialetako batean artikulu honen argitalpena bilatu eta bertako komentarioetan Garena jatetxearen gaineko zeozer aitatu behar da (sukaldariak, txakolinen izenak...). Parte hartzeako atzen eguna martiaren 28a izango da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001852", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sutea izetu da Igorreko kiroldegian\nUdaltzainen arabera, saunan hasi da sua. Kanpotik, ke asko urteten da gimnasioko lehioetatik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001853", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoien honetako Ilgoranen saioak maiatzera atzeratu ditue\nArratiako Andren Jabekuntza Eskoleak antolatutako ¿Cómo estar en grupos y no morir en el intento? tailerra maiatzaren 20 eta 21ean izango da atzenean.\nKolektibo, alkarte eta militantzia esparruetan, nekatu barik lan egiteko truku eta metodoak azaldu behar ebazan hilaren 25 eta 26an Mar Garrote formatzaileak. Baina antolatzaileak, Ilgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskoleak atzeratu egin dau ikastaroa. Hurrengo hilean, maiatzaren 20 eta 21ean izango dira atzenean ¿Cómo estar en grupos y no morir en el intento? ikastaroko saioak, Areatzako udaletxean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001854", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ukrainarrentzako oinarrizko materialak batuko ditue Zeberioko udaletxean\n08:00ak eta 15:00ak bitartean batuko dabez elikagai ez-galkorrak, osasun materiala, produktu higienikoak eta bestelakoak.\nZeberioko udalerria parte dan Nerbioi-Ibaizabaleko Mankomunidadeak ipini dau martxan gaur hasi dan oinarrizko materialen bilketea. Ukraina-Euskadi Garapen Lankidetzarako Alkarteagaz lankidetzan, batutakoak \"Ukrainako populazino zibilarentzako\" eroango dabez.\nMomentuz, eskatu dabena umeentzako janaria, latako elikagaiak, osasun materiala (ez botikak), pilak, kandelak, kanpin-gasak, ura edangarri egiteko pilulak eta norberaren garbitasunerako produktuak dira.\nEskualde mailan, produktuok Ugaoko Usilako industrialdera eroateko deia egin dabe; 1. kaleko 2. pabiloira, astelehenetan eta eguenetan 09:30etik 11:00etara, eta eguaztenetan 18:00etatik 20:00etara. Baina Zeberioko udaletxean be batuko ditue astebarruan 08:00etatik 15:00etara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001855", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gurasoek umeen pantailak kudeatzen ikasteko berbaldia egongo da Zeberion\nBihar, martiak 24, izango da 6 eta 12 urte bitarteko umeen familientzako saioa udaletxeko aretoan.\nZeberioko Udalak antolatu dau eguen arrastian Rakel Gamito, EHUko Dialektika eta Eskola Antolakuntza saileko irakasle atxikiak, gidatuko dauan Zelan kudeatu pantailak berbaldia. Bertan, umeen eta online munduaren inguruko galdera ohikoenak erantzuten saiatuko da Gamito.\nBesteak beste, umeen errealidade digitala aztertu, interneten alde positibo eta negatiboak azaleratu, umeen interneteko gatazkak ezetu eta familien rola zehaztuko dira berbaldian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001856", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Espainiako Gobernuaren ebatzia salatzeko alkarretaratzea antolatu dau saharar komunidadeak\nBihar, 19:00etan izango da konzentrazinoa Igorreko Kultur Etxean \"Mendebaldeko Sahara aske!\" lelopean.\nMartiaren 18an Espainiako Gobernuak, Mohamed VI.-ari bialdutako gutun batean, Mendebaldeko Sahara Marokoko eremu autonomo bihurtzeko planagaz bat egin eban, gatazka gainditzeko aukera \"serioena, errealistena eta sinesgarriena\" dala argudiatuta. Holan, Espainiak berak eta Nazino Batuen Erakundeak emondako berbea apurtu dau Pedro Sanchezek. Izan be, NBEren deskolonizazino planaren arabera, Saharan autodeterminazino erreferendum bat antolatu behar da.\nEbatzi honek erreakzino politiko asko eragin ditu, Pedro Sanchezen aurkakoak batez be. Mendebaldeko Saharako Errepublika Demokratikoak eta Fronte Polisarioak ebatzi penagarritzat hartu dabe jakobide aldaketa hau. Nazinoarteko legeen kontrako ebatzia dala balorau dabe, eta okupazinoan laguntzen dauala. Espainiak \"zapalkuntza, gizateriaren aurkako krimenak eta Marokok Mendebaldeko sahararren ondasunak arpilatzea\" zilegitzen dauala adierazo dabe.\nAljeria be, Mendebaldeko Sahararen aliatu nagusia, harrituta agertu da jokabide aldaketeagaz. Honek, ondorio ekonomiko larriak eragin ahal ditu Espainian. Izan be, bertatik garraiatzen dabe peninsulan erabilten da gas gehiena. Kontuan hartu behar da, gasak atzenaldian izan dauan prezio igoerea eta Errusiatik, gerrea dala eta, garraiatzeko zailtasunak.\nKanpoan bakarrik ez, gobernuan be sortu dira tira-birak PSOE eta Podemosen artean. Pabo Echenique bozeroaleak adierazo dau koalizinoa ez dagoala arriskuan, baina parlamentuan koalizinoa lagundu eben talde guztiek salatu dabe ebatzia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001857", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oionera joango dira aurten ume eta gazteak Zaztaparrakaz\nMartiaren 24a eta 25a izango dira udalekuetan izena emoteko egunak, Igorreko Kultur Etxean 17:00etatik 19:00etara.\n2020an joan behar ziran Zaztaparrak Oionera, baiana pandemia dala eta udalekuak bertan behera gelditu ziranez, aurtengoan joango dira atzenean Arabar Errioxako udalerrira. Abuztuaren 1etik 12ra egongo dira Oioneko San Bizente Ikastolan ume, gazte eta begiraleak.\nMatrikulazinoa aste honetan egin behar da. Horretarako, Igorreko Kultur Etxean egongo dira begiraleak eguen eta bariku arrastian, 17:00ak eta 19:00ak bitartean. Ume bakarra matrikulatzeko prezioa 220 eurokoa da, anai-arreba bi izan ezkero 370 euro eta hiru izatekotan, 470 euro.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001858", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Gerorik balego' ikuskizunerako sarrera parea zozketatuko dau BEGITUk\nGuggenheim museoan izango da bertsoak, musikea eta literaturea buztartzen dauzan emonaldia, domekan 12:30ean.\nBilboko Loraldia Festibalaren zortzigarren edizinoko programazino barruan taularatuko da Guggenheim museoan Alaine Agirrek sortutako testuan oinarritutako emonaldia. Oihana Bartra, Amaia Agirre eta Nerea Ibarzabal bersolariek eta Olatz Salvador abesleak be hartzean dabe parte obran.\nLoraldia Festibalak ekitaldi honen formatua errepikatzen dau urtero, programazinoa zarratzeko. Antolatzaileek idazle bat aukeratu eta geroa gai hartuta, testu bat idazten dau. Idazki hau oinarri lez hartuta, beste artista batzuek bertsoak eta musika piezak sortzen dabez zuzenean aurkezteko. Aurreko edizinoetako idazleak Harkaitz Cano, Angel Lertxundi eta Kirmen Uribe izan dira, besteak beste.\nEmonaldirako sarrera parea gura izan ezkero, BEGITUren sare sozialetako batean artikulu honen argitalpena bilatu eta bertan komentario bat idatzi behar da. Parte-hartzaileen artean zozketatuko dira sarrerak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001859", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan jokatuko dau Oier Etxebarriak promozinoko binakako txapelketako finala\n22-16 irabazita be, Elezkano eta Zabaletak ez dabe lortu finalerako pasea Laso eta Imazek be irabazi ebelako.\nMartiaren 26an jokatuko da, Iruñeako Labrit pelotalekuan, promozino mailako binakako txapelketea. Oier Etxebarria igorreztarrak Zabalagaz batera egingo deutso aurre Bakaikoa eta Elizegik osotutako bikoteari.\nTxapelketan zehar, birritan lehiatu dira eta garaipen bana lortu dau bikote bakotxak, 22-16 eta 19-22. Indarrak oso parekatuta dagoz, Etxebarria eta Zabala sailkapenerako ligaxkan ez ziran onenen artean egon, bosgarren izan ziran. Baina play off eta finalaurreko partiduetako beharrezko maila erakutsi dabe, sailkapeneko lehen bikotea be kanporatzea lortuta, Salaberria eta Erostarbe hain zuzen be.\nDanel Elezkano\nElezkano II eta Zabaleta atzen finalaurrekoan izan dira txapelketatik kanporatuak. Zapatuan 22-16 irabazi eben Irribarria eta Rezustaren kontra, baina ez zan nahikoa izan. Finalerako pasea lortzeako gitxienez 22-15 irabazi behar eben, eta Laso-Imazek galtzea; edo 22-16 irabazi, eta Laso-Imaz hamasei tantura ez heltzea.\nHalanda be, alderantzizkoa pasau zan domekan. Laso eta Imazek, Altuna III eta Martijaren aurka irabazi ebelako, eta alde handiagaz gainera, 6-22. Holan, finalean barriro neurtuko dira bardinak: Laso eta Imaz, Altuna III eta Martijaren kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001860", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jon Maiaren 'Kantu bat gara' emonaldirako sarrera parea zozketauko dau BEGITUk\nIgorreko Kultur Etxean kantauko dauz Maiak atzen urteetan idatzitako abestiak, barikuan 20:30ean. Daborduko amaitu dira salmentarako sarrera guztiak.\nMartiaren 25 iluntzean dakar Jon Maia Soria bersolari, abesle eta idazleak Igorreko Lasarte Aretora atzen 30 urteetan idatzitako abestien bilduma, Kantu bat gara (Elkar, 2021). 1991n idatzi eban lehenengo kantua, Negu Gorriak taldearen Lehenbiziko bala hain zuzen be. Ordutik 200 abesti inguru idatzi ditu euskal talde eta bakarlari entzutetsuenentzako. Oin, liburu eta CD batek osotutako Kantu bat gara proiektuan batu ditu horreetako asko, baita kantuen inguruko istorioak be.\nZuzeneko emonaldietan, Maiak diskako kantuak abesten dauz Pello Ramirezen celloa, Gorka Hermosaren soinu handia eta Nacho Sotoren pianoa lagun dituala. Abestiak berak idatzitako kantu originalen bersinoak dira. Diskoan, abestiok ezagun egin ebezan musikari batzuen laguntzea be badauka. Gari, Asier Etxeandia, Juan (S.A.) eta Xabier Amuriza, besteak beste.\nSarrera parearen zozketan parte hartzeako, BEGITUren sare sozialetako batean artikulu honen argitalpena bilatu eta bertako komentarioetan Kantu bat gara CDko kanta baten izenburua aitatu behar da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001861", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "700 lagunek hartu dabe parte Kolazinoko VI. Mendi Egunean\nAsier Larruzea eta Oihana Azkorbebeitia izan dira lasterketa luzeko irabazleak, Aingeru Sainz eta Estizen Duque barriz laburrekoak.\nZapatuan jokatu ziran Bedian Kolazinoko VI. Mendi Eguneko mendi lasterketak, eta martxea. Urte biko geldialdiaren ostean, antolatzaileak pozik agertu dira, jardunaldia \"ate handitik\" bueltau dalako. Guztira, 700 lagun inguruk hartu dabe parte 24 eta 16 kilometroko lasterketetan eta 16 kilometroko martxa herrikoian. Edizino honetan, Bizkaiko Txapelketea jokatu da, eta Euskal Herriko Koparen probetako bat be izan da.\nLasteketa nagusian, 24 kilometro eta 1700 metroko desnibelekoan, Asier Larruzea izan zan irabazlea ibilbidea 02:10:46ko denporeagaz. Ostetik heldu ziran Hodei Samaniego eta Imano Goñi. Andren artean barriz, Oihana Azkorbebeitia izan zan lehena, 02:34:27, gero heldu ziran Malen Osa eta Andrea Garay. Holan, Larruzea eta Azkorbebeitia Bizkaiko txapeldun izendatuak gelditu ziran, eta Gernikako Arrolapeko kluba taldekako txapeldun.\nHamasei kilometroko lasterketan barriz Aingeru Sainz izan zan helmugea kurutzatzen lehenengoa, 01:16:22ko denporeagaz. Honen ostetik Mikel Baz eta Ibai Angulok osotu eben gizonezkoen podiuma. Andren arteko sailkapenean Estizen Duque izan zan arinena, 01:36:34 behar izan ebazan ibilbidea egiteko. Geroago heldu ziran Jone Fuente eta Lorena Esteban.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001862", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Unisonoa' ikuskizunerako sarrera parea zozketauko dau BEGITUk\nZapatuan, hilak 26, izango da La Fundición aretoan emonaldi musikal-literarioa, 19:00etatik aurrera.\nBilboko Loraldia Festibalaren programazino barruan taularatuko dabe Ixiar Rozasek, Ainara LeGardonek eta Rafael Martínez del Pozok Unisonoa. Kontzertua eta irakurketea buztartzen dauzan emonaldiaren oinarria izen bereko Ixiar Rozasen formatu bidun obra da, poema eta soinu piezak batzean dituan Unisonoa (Pamiela, 2020; Bandcamp, 2020).\nEsperimentazinoa lan-tresna nagusia dan zapatuko emonaldian hats, hots, ahots, sonema eta soinuen bidez sortuko dabe berben zentzua aldatuko dauan atmosfera bat.\nAntzerkirako sarrera parea gura izan ezkero, BEGITUren sare sozialetako batean artikulu honen argitalpena bilatu eta bertan komentario bat idatzi behar da. Parte-hartzaileen artean zozketatuko dira sarrerak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001863", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jokatu barik irabazi dauz Arratiko Zekorrak taldeak lau puntu\nErrioxako Domiberia taldea ez zan San Txismen aurkeztu, bajak dirala eta ez ebelako taldea osotu.\nAtzo jokatu behar zan San Txismen Arratiko Zekorren eta Errioxako Domiberia taldearen arteko errugbi partidua. Aukera ona zan arratiarrentzat, sailkapenean ostetik daukien taldeari irabazi eta atzen postuetatik urrundu ahal izateko. Halanda be, errioxarren abisua jaso eben, beharrezko jokalariak batu ezin ebezala eta, partidura aurkeztuko ez zirala esanda.\nHolan, kontrakoak aurkeztu ez ziranez, lau puntu jaso ditue zekorrek baina zazpigarren postuan jarraituko dabe. Hurrengo jardunaldia datorren domekan jokatuko dabe Zarautzen, hilaren 27an Gesalaga Okelan Zarautz/Beltzak KE taldearen aurka, 11:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001864", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ainhoa Romerok jantzi dau Emakume Master Cupeko txapela\nIrati Zabalagaz batera lortu dau lemoaztarrak MLKko promozino mailako binakako txapela irabaztea.\nGabiriako pelotalekuan jokatu zan zapatuan Emakume Master Cupeko eskuz-binakako pilota mistoko finala, promozino mailakoa. Frontoia bete-beteta neurtu ziran Ainhoa Romero lemoaztarra eta Irati Zabala lizartzarra, Antzuolako Nagore eta Leire Galeano ahizten kontra. Markagailuak lehenengoen alde egin eban, 18-16, gora-behera handiko partiduan.\nLehia estuko partidua izan zan. Izan be, hasikeran Galeano ahiztek alde handia atera eben, 13-5 aurreratu ziran. Egoera gatx horretan, Romero eta Zabalak aurrerapausua emon eta 13 tantura bardindutea lortu eben. Bardinduta, Romerok pelotakada bi bota ebazan txapara eta partidua galtzeako zorian egon ziran. Halanda be, atzenean arinago heldu ziran 18 tantuetara eta beraz, Lemoara etorri da txapeletako bat.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001865", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Harrobik lehenengoz galdu dau partidua ligan\nArratiako gizonezko talde biek lortu ditue hiru puntuak atzen jardunaldian. Andrazkoen Arratia Bk ostera, 2-4 galdu dau Derioren kontra.\nLemoako Harrobi taldeak 0-1 galdu eban zapatu arrastian Arlonagusian, Usansoloko Umore Ona A taldearen kontra. Datorren astegoienean Begoña A taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo, hilaren 27an, eguerdiko 12:45ean. 25 jardunaldiren ostean bigarren postuan dago Lemoako taldea 50 puntugaz, liderrarengandik 5 puntura.\nGizonezkoen Arratia A taldeak ostera, zapatu arrastian jokatu eban Aranguren A taldearen kontra etxetik kanpo eta 0-1 irabazi eban. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau zapatuan, hilak 26, Gallarta A taldearen kontra 17:30ean. 29 jardunaldiren ostean Arratia A hirugarren postuan dago 55 puntugaz, igoera postuetatik 4 puntura.\nArratia B taldeak be zapatuan jokatu eban, gizonezkoen bigarren taldeak 2-0 irabazi eban Basurtu B taldearen kontra Urbietan. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Arratia Bk Iraultza taldearen kontra hilaren 26an, arrastiko 17:00etan. 24 jardunaldiren ostean Arratia hirugarren postuan dago 49 puntugaz, Galdakao B liderrarengandik puntu bira.\nAndrazkoen Arratia A taldeak ez dau ligako partidurik jokatu joandako astegoienean. Datorren jardunaldian barriz Urbietan jokatuko dau Athletic Club C taldearen kontra, hilaren 27an arrastiko 15:30ean.\nAndrazkoen bigarren taldeak ostera 2-4 galdu eban Derio taldearen kontra hilaren 19an jokatutako partidua. Datorren partidua Elorrio B taldearen kontra jokatuko dau Arratia Bk hilaren 26an arrastiko 16:00etan. 23 jardunaldiren ostean hamabigarren postuan dago Arratia 27 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001866", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Fruta arbolen txertaketarako oinarrizko teknikak erakutsiko dabez Zeberion\nBihar, martiak 19, gidatuko dau Unai Onaindiak tailerra, 11:00etan izango da hitzordua plazan.\nUdabarria datorrela eta, heldu da fruta-zugatzak denporaldi barrirako prestatzeko ordua. Lan honetan garrantzi handiko elementuak dira txertaketak, bariedade zehatzak ugaldu eta hazien mutazinoak lortzeako.\nHonetarako oinarrizko teknikak azalduko ditu zapatuan Onaindia Haztegiko Unai Onaindia frutikultura teknikariak, gero praktikan ipinteko. Txertaketak noz egin, zein tresna, zelan erabili eta abar azalduko dau. Tailerrerako, bakotxak bere kuter edo laban txiki zorroztuak eroatea gomendatu jakie interesdunei.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001867", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txikitatik Askatasunera jaialdia antolatu dau Aske Bizi Arratien taldeak\nDomekan umeentzako tailerrak, herri kirolak, pailazoak eta txokolate beroa egongo dira frontoi txikian 11:00etako txupinazoaren ostean.\nMartiaren 20an, Txikitatik Askatasunera izeneko jaia antolatu dau Diman AskeBizi Arratien taldeak, Dimako Guraso Elkartearen laguntzeagaz. Jai giroa ez da faltauko 11:00etatik aurrera frontoi txikian. Izan be, tailer ugari egingo ditue; txapak, arpegiak margoztu, txalapartea... Gero, txokolatea zerbitzauko da bertaratutakoen arten, herri kirol probetarako indarra hartzeako. Honen ostean egongo da ikusgai Antxo eta Pantxa pailazoen Antzarrekin dantza ikuskizuna.\nCOVID-19aren neurriakaz umeak asko sufridu dabela eta sufriduten segiduten dabela eretxita, pozez eta ilusinoz goiz bat pasetako aukerea emon gura izan deutsee antolatzaileek herritar txikienei. \"Konfinamentu garaian 42 egunez, 1.008 orduz, luzaro, luzaroegian etxetik urten barik egon dira umeak. Bigarren mailako herritartzat konsiderau ebezan eta euren garapenari lotutako preminak ez ziran/ez dira kontuan hartu neurri hain gogorrak ezartzean, ezta neurriok umeengan egindako kalteak be\" dinoe AskeBizi Arratien taldetik.\nJai txiki honegaz, \"haurtzaroa ilusinoz, askatasun haizez, erabagiteko gaitasunez, besarkada estuz, konfiantzazko zaintzaz, eskubidez, emozino eta sentimentu osasuntsuz\" bete gura dabe domeka goiza.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001868", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan jokatuko da Kolazinoko Mendi Egunaren VI. edizinoa\nMartxea, lasterketa laburra eta luzea hasiko dira Bediatik. Bizkaiko Mendizaleen Koparako puntuagarriak diran lasterketan, Federazinoko bakarkako eta taldekako txapelketak be jokatuko dira.\nBihar, martiak 19, ospatuko da Kolazinoko Mendi Egunaren VI. edizinoa Bedian. Bizkaiko Mendizaleen Federazinoko bakarkako zein taldekako txapelketak jokatuko ditue korrikalariek. Beste alde batetik, lasterketa hau Bizkaiko Mendizaleen Kopan dabizan lasterkarientzako puntuagarria izango da lortutako emaitza.\nLasterketak bi izango dira; 24 km-koa luzea, bertan jokatuko dira Kopa eta Txapelketea maila absolutuan; eta bestea laburra, 16 km-koa, Kadete eta Junior mailakoena. Oinez egiteko hamasei kilometroko martxea be antolatu dabe, izena emon dabenek ibilbide inguruko parajeak erritmo lasaiagoan ezetu dagiezan. Parte hartzeko, izen emotea hilaren 12an zarratu zan.\nIbilbilde zirkularra daukie bai lasterketeak eta bai martxeak. Martxalariak izango dira urtetan lehenengoak, 08:30ean, 16 km eta 900 metro desnibeleko ibilbidea egiteko. Hurrengoak, 10:00etan, mendi lasterketa luzea (24 km 1.700 m+) egitekoak diranak urtengo dira, 24 kilometroko ibilbide honek 1.700 metroko desnibela dauka. Hamasei kilometroko lasterketan parte hartzean dabenak barriz, 11:30ean urtengo dira.\nBidea atonduten\nMartiaren lehenengo egunetako euriek, ibilbidea lupeztu eben. \"Ibilbidearen garbiketea aurrera doa. Atzen egunotan lokatz piloa dago ibilbidean eta horrek gehiago gogortuko dau dana\" azaldu eutson BEGITUri antolakuntzan ibili dan Jokin Zabalak. Ha-ta guzti be, astegoienero ibilbidea markau eta prestatzeko nahikoa jente batu izan da plazan, bidea badago jada biharko prest.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001869", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurrera doaz Korrika Kulturaleko ekintzak\nGaur, Areatzan Uhinak dokumentalaren proiekzinoa eta Korrikaren inguruko barriketaldia egongo dira. Zeberion barriz, Korrika jaia ospatuko da 18:00etatik aurrera.\nGaur Areatzan, martiak 18, 18:00etan, Uhinak dokumentalaren emonaldia eta ostean Korrikaren inguruan berba egiteko hitzordua dagoz Udal Aretoan, Berbalagunek antolatuta. Korrikako materiala be salduko da bertan.\nOrdu berean, Korrikaren aurkezpena egingo da Zeberion. Gero, eskolako umeek bertsoak botako dabez, play-backa, grafitia, Korrika erropeagaz pasarelea, jana, edana eta jolasak be egongo dira plazan. Nafarroa Kantuz taldearen musikeagaz girotuko dabe herria.\nHurrengo egunean, zapatua, San Josetako bertso saioa egongo da Igorren 18:00etan. Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Alaia Martin, Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Jon Maia izango dira aurten bertsotan jardungo daben bertsolariak. Urteroko ,eta arrakasta handiko, jarduera hou Korrika Kulturalaren programazino barruan dago aurtengoan. Beste jarduera bat be egongo da Igorren, berenberegi Korrika Kulturalerako antolatutakoa: martiaren 25ean, 20:30ean, Jon Maia Igorrera bueltauko da, Kantu bat gara kontzertua eskainiko dau Lasarte Aretora, hain zuzen be.\nLemoan, martiaren 26an Korrika datorrela ospatuz eguerdian 13:00etan hasita, Hartaguzti sagardo lemoaztarraren dastaketea, herri-bazkaria 15:00etan eta jolasak egongo dira. Arratiarrek etxetik bazkaria eroan eta jaigiroan bazkalduko dabe. Musikea eta jantzea ez dira faltauko Durundibarri Dantza Taldeagaz, eta Korrika dendea be egongo da.\nDiman martiaren 26an, Ixabel Agirresaroberen Ezina ekinez egina ipuin kontaketea egongo da 19:00etan eskolako kamaran. Hilaren 29 arrastian, barriz Zorionak Marimotots! umeentzako ikuskizuna egongo da frontoian.\nBedian, martiaren 31n 17:00etatik 19:00etara Korrika tailerra egongo da Ludotekan. Hurrengo egunean, 17:15ean hasita, tailerrak, Korrika Txiki eta umeentzako Zirkoteke ikuskizuna antolatu dabez txikientzako. Nagusientzako ostera, 20:00etan ardao dastaketea. Aprilaren 2an, Ganzabalek antolatuta, umeakaz egiteko pentsauta dagoan ibilalditxo bat be egingo da, \"beti Arratiako mendi batera joan izan gara, baina aurten Orozkoro joango gara\" dino Ortegak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001870", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Altsasu kasuaren gaineko antzezlana taularatuko da Igorren\nIgorreko Kultur Etxean antzeztuko dau bihar La dramatica errante konpainiak Altsasu, 20:30ean.\nMartiaren 18an, 20:30ean, Maria Goiricelayak sortutako Altsasu, La dramática errante konpainiaren antzezlana, ikusteko aukerea egongo da Lasarte Aretoan. Obrea fikzinoa bada be errealidadean dago oinarrituta istorioa. Holan, Altsasu kasuko epaiketako lekukotza batzuen transkripzinoak eta prensan, hedabideetan eta sare sozialetan agertutakoak jasoten ditu.\nEgoitz Sanchezek, Ane Pikazak, Nagore Gonzalezek eta Aitor Borobiak egiten dabez aktore lanak, Maria Goiricelaya egilea eta Eider Zaballaren zuzendaritzapean.\nAltsasu kasua\n2016ko urri bigarrenaren 15eko gauean istilu bat gertatu zan Altsasuko (Nafarroa) Koxka taberna parean, herriko hainbat bizilagun eta Guardia Zibil agente bi eta euren bikotekideen artean. Emaitza, atxilotu bi eta apurtutako orkatila bat; tenientearena. Liskarrak jasotako arreta mediatiko masiboaren ostean, kasua Estadu-arazo bihurtu zan Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak gertakariak Audientzia Nazionalaren aurrean salatu ebazanean, nahiz eta ikerketak ordurako Nafarroako epaitegietan bere ibilbidea izan.\nKolektibo honek terrorismo salaketea egin ostean, zemendiaren 14an, polizia operazino bat ipini eben martxan zortzi gazteren kontra. Ahozko bista 2018ko aprilaren 16an hasi zan eta fiskalak 62 eta 12 urte bitarteko kartzela zigorrak eskatu ebazan. Epaiketeak ikusmin handia biztu eban, askatasunen murrizketa, \"terrorista\" adieraren neurribakokeria, eta epaiketa justu bat izateko eskubidearen urraketea mahai gainean ipini ebazalako. Gazteek, urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdi bitarteko kondenak izan ebezan atzenean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001871", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jose Marcos Blazquezen zensurautako liburu bat berreskuratu dau Urko Garamendik\nKazetari lemoaztarrak martiaren 18an, 18:00etan aurkeztuko dau Lemoako Kotxepinen Homenaje a los pueblos libres. Una gesta heroica liburua.\nHomenaje a los pueblos libres. Una gesta heroica liburuak zati bi ditu, José Marcos Blazquez izeneko madrildar errepublikazale batek idatzitako lan originala batetik, eta Garamendik berak idatzitako autorearen biografia eta testuinguru historikoa bestetik. Blazquezek idatzitakoa, atzen 85 urteetan Salamancako Gerra Zibilaren artxiboan isildu arazota egon dan antzezlana da. Bai zensurautako lana bai autorea ezetutera emotea gura izan dau Lemoakoak.\nUrko Garamendi: \"85 urtez bahituta izan dan antzezlana argiratzeagaz askatasunaren alde aritu ziranak omendu gura izan dodaz\".\nHomenaje a los pueblos libres kultur sormenaren bitartez egindako aitortza dala dino Garamendik. \"Modu arinean idatzita dago, kazetari hizkuntzatik lar urrundu barik. Gerra sasoiko pasarteak lotuz, istorio bat kontau gura izan dot eta batez be belaunaldi gazteenak hartu dodaz kontuan, oin dala ez hainbeste denpora, herri honek bizitakoak ezetu dagiezan. Egun, guztiz naturala da ikastolara edo euskal unibersidadera joatea, euskeraz berba egitea, herri lez hainbat erakunde izatea edo partidu batera ikurriña garrian lotuta joatea, baina horren atzetik gauza asko dago\".\nGaramendik dinoanez, antzezlanaren autorea espainiarra eta errepublikazalea bazan be, guztiz konprometiduta egoan Jaurlaritzeagaz, \"politikari jeltzaleengan konfidantza osoa eukan eta Agirre Lehendakaria izan zan sasoi haretako politikarien artean gehien miresten ebana\".\n\"Liburua zabaltzean gustauko litxakit konziente izatea norbaitek bere sasoian ez ebala gura guk liburu hori irakurterik edo bertan dagoan antezlana taula gainean ikusterik\", azpimarratu gura izan dau idazleak.\nLiburuak, José Marcos Blazquezen semearen hitzaurrea dauka. Juan Manuel Marcos, idazle famaduna da Paraguayn, El invierno de Gunter eleberriaren idazlea, eta kultura arloko personaia ezaguna da. \"Asko eskertu dau nik egindako lana. Ez eban ezetuten bere aitaren obra hau\".\nGontzal Mendibilen abesti bat be badauka liburuak, burdin hesiari buruzko abestia da. José Marcos 19 urte zituanean, Euskal Herrira etorri zan, 1936an, Bilboko burdin hesian lan egitera. Carlos Baudilio \"Baudi\" margolariaren triptikoa be badago, antzezlanean oinarrituta hiru margo egin ditu liburuan sartzeako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001872", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Neskentzako futbol topaketea antolatu dau Arratia Futbol Taldeak\nDomekan, 10:30ean Urbietan, izango da neska gazteak futbolera hurbiltzeko topaketea.\nArratia Futbol Taldeak \"nesken futbolean sinisten daualako eta nesken futbola sustatzeko\" antolatu dau martiaren 20an ospatuko dan topaketea. Futbolean jokatutea gustuko daukien 2008 eta 2017 urte bitartean jaiotako neskak deitu ditu parte-hartzera.\nBertan, Urbietako instalazinoak ikusi, taldearen proiektuak ezetu eta entrenamentu teoriko-praktikoa jasoko dabe bertaratutako neska gazteek. Gero mokautxoa be jango dabe danak batera.\nAste Santuko kanpusa\nAurten be, Aste Santuan futbol-kanpusa egiteko aukerea egongo da Urbietan, aprilaren 11, 12 eta 13an. 2010 eta 2017 urte bitartean jaiotako neska eta mutilek emon leikie izena. Horretarako, aprilaren 4ra arte dago zabalik epea, helbidean edo 617 803 440 telefonoan. Kanpusaren prezioa ume bakotxeko 60 eurokoa da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001873", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bigarren hamabostaldian be emongo jako jarraipena Martiaren 8ari\nLa Basuren kontzertua, Irantzu Varelaren bakarrizketea, formazino saio eta bertso-afariagaz zarratuko da Emakume Langileen Nazinoarteko Eguneko programazinoa.\nHilaren 18an, Arantzazun, kontzertua eskainiko dau La Basu Etxebarriko rap abeslariak, Herrikoan 19:00etan. Remixes (2013); Aire es vida (2015); Izotz Erregina (2016) eta Ni naiz izotz erregina (2017) diskoak argitaratu ditu momentuz. Aneguriagaz batera, hip-hopean andren aldeko Esquina Femenina proiektuko kidea da.\nDomekan barriz, hilak 20 Lemoan, barre batzuk egiteko aukerea egongo da Irantzu Varelaren Villana bakarrizketeagaz. 19:00etan hasiko da emonaldia Kotxepinen. Izena aldez aurretik emon behar da www.lemoa.net webgunean, haurtzandegi zerbitzua be egongo da aurretik eskatu ezkero.\nMartiaren atzen bariku-zapatuan, hilaren 25 eta 26an, hain zuzen be, Ilgoran Jabekuntza Eskolako ¿Cómo estar en grupos y no morir en el intento? tailerra emongo dau Areatzan Mar Garrotek. Lehenengo saioa, barikukoa, 18:00etatik 20:00etara izango da eta hurrengo egunekoa 11:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era. Tailer honetan zelan lan egin sarean eta kolektiboan nekatu barik ikasiko dabe partaideek.\nZapatu berean, Artean, Kafrangak talde feministeak antolatuta, bertso-afari feministea egongo da Ustrukue jatetxean, 20:00etatik aurrera \"andrentzako*\". Saioa Alkaiza 2021eko Nafarroako Bertsolari txapeldunak eta Onintza Enbeita, 2018ko Bizkaiko Bertsolari txapeldunak botako ditue bertsoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001874", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Tekno jaialdia ospatuko dabe Kiñu Gaztetxean\n22:00etan hasiko da zapatuan bost Dj batuko dauzan saioa, Azkonar eta Ibis Templum arratiarrak be egongo dira.\nUrtailean neurri murriztaileek sortu ebezan arazoak dirala eta bertan behera gelditu zan tekno-gaua berreskuratu dau Kiñu Gaztetxeak. Atzerapenen ostean, martiaren 19 gauean beteko da atzenean Kiñuko aretoa tekno musikeagaz.\nBost izango dira parte hartuko daben DJak: Oke, Dstant, Bendiak, Azkonar eta Ibis Templum. Atzen bi honeek dira arratiarrak, Zeanuri eta Dimakoak hurrengoz-hurrengo.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001875", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ehundik gora lagun batu dira Lemoako sexu-erasoa salatzeko alkarretaratzean\nDomeka goizaldean sufridu eban andra batek erasoa, ustezko erasotzailea momentuan atxilotu eban Ertzaintzak.\nAtzo arrastian, Arratiako Mugimendu Feministak deituta batu ziran ehun lagun inguru \"Aski da, erasotzaileak sutara!\" lelopean. Holango gertaerarik onartu ezin dabela aldarrikatu eben, \"ez hemen, ez inon\". Arazo honeek ezin dirala kasu isolatu lez ulertu be gogorarazo eben hizlariek, indarkeria matxistea arazo estruktural eta sistemikoa dala azpimarratuz.\nBeste alde batetik, indarkeriari erantzuteko bardintasunerako bidea egin eta indarkeria matxistearen kontra zorrotz jokatzeko beharra aldarrikatu eben, \"norberarengandik hasi eta eraldaketea kolektiborarte emon\" behar dala gogorarazi eben plazan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001876", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Basoen Nazinoarteko Egunerako bideo kolektiboa osotuko dabe Makatzakeko ekologistek\nArratiarrei \"baso bizien aldeko aldarrikapenakaz\" bideo laburrak bidaltzeko deia egin deutsee, martiaren 21ean danen arteko bideoa argitaratzeko.\nMartiaren 21ean ospatzen da Basoen Nazinoarteko Eguna, basoek personen eta Lurraren bizitzan daukien garrantziaz konzientziatzeko eguna. Iparraldean udabarriaren hasikereagaz, eta hegoadean udagoienaren hasikereagaz bat egiten dau egunak. Makatzak Arratiako ekologisten taldeak be egingo dau bat ospakizunagaz, herritarren aldarrikapenak batuta.\nMartiaren 21erako baso bizien aldeko aldarrikapenakaz argitarauko dabe bideo bat. Horretarako martiaren 18ra arte egongo dira arratiarrek bialdutako bideoak batzean, 676 767 516 telefonoan. Bideo laburrak egiteko deia luzatu dabe, bost eta hamar segundo artekoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001877", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Klaseak barrakoiean jaso behar izana salatu dabe institutuko ikasleek\nBatxilerreko 1Ako klasekideek salatu dabenez, barrakoiak ez dauz klasea emoteko baldintzak beteten eta zuzendaritzearen erantzun ezaz be kexau dira.\nArratia BHIko batxilerreko 1A klaseko ikasleek ikasturte ia osoa egin dabe institutuko patioan ipini zan barrakoian. Honeen ustez, ikasgela honek ez dauz hezkuntza duin baterako baldintzak beteten. Goizetan, aurretik berogailua izetuten ez danez, lehen orduan kalean baino hotz handiagoa egiten dauala azaldu dabe. Beste alde batetik, ikasleak klasean dagozan bitartean beste batzuk patioan dagozanez barrakoitik golpe eta zaratea entzuten da. Ez patioan bakarrik, gimnasia orduetan be jasoten dauz barrakoiak golpeak, baloikadenak adibidez.\nPasau dan urri lehenengoan, astegoienean barrakoiko ateak apurtuta eta barruko guztia nahastuta agertu ziran. Orduan mobidu ebezan ikasleak \"ikasgela normal\" batera, baina lehen ebaluaketea amaitu orduko bueltau ziran barrakoira. Oin, barriro agertu dira leihoetako barroteak apurtuta. Ikasleen kezka da, edonor sartu daitekeanez \"liburu eta gauza guztiak\" lapurtzea. Momentu honetan, irakasleen jangelan ixten dabe materiala, eta goizero joan behar dira eguneko liburuen bila.\nZuzendaritzearen erantzuna\nIkasleek BEGITUri emondako azalpenetan, barrakoira bueltatzerakoan arrazoiengaitik galdetu eta \"persona bakotxak gauza desbardin bat\" esan eutsielako kexau dira; beste klasea behar zalako, txarto portatzen diralako eta zikinak diralako, besteak beste.\nBEGITUri barriz, zuzendaritzeak azaldu deutso eraikineko klasea musika emoteko behar dala eta momentuz, ez dagoala beste klase librerik. Arazo hau oindino proiektua dan eraikina handitzeko obreagaz konpontzea espero dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001878", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gatx daukie Elezkano eta Zabaletak finalera heltzea\nAstegoienean Laso eta Imazen kontra 18-22 galdu ostean, Irribarria eta Rezustaren aurka zazpi tantuko aldea lortu beharko dabe aukeraren bat izateko.\nEibarren jokatu zan domekan Elezkano-Zabaleta eta Laso-Imazen arteko partidua. 18-22 galdu eben Elezkano eta Zabaletak eta holan, finalerako sailkapena ebazteko kalkuluak guztiz nahastu dira, oin lau bikoteek izango dabez sailkatzeko aukerak, finalaurretako jardunaldi bakarra geratzen danean.\nElezkano eta Zabaletak, hurrengo partidua Iruñan jokatuko dabe, martiaren 19an, Irribarria eta Rezustaren kontra. Finalerako pasea lortzeako gitxienez 22-15 irabazi behar dabe, eta Laso-Imazek galtzea; edo 22-16 irabazi, eta Laso-Imazek hamasei tantura ez heltzea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001879", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bueltan datoz udako jaiak\nAreatza eta Igorren, ospakizun egunak antolatzen hasteko Jai Batzordeen batzarrak egingo dira eguenean.\nOin dala urte bi, pandemia dala eta, hasi zan lehenengo Alarma Egoerea. Ordutik, uda bi pasau dira herrietako jai barik baina antza, aurten bai, ospatu ahal izango dira, momentuz. Iragarpena egiten lehenengo herriak izan da Igorre eta Areatzako Jai Batzordea.\nIgorren, martiaren 17rako deitu dabez herritarrak jaien antolaketeagaz hasteko. 19:30ean izango da hitzordua Kultur Etxean. Jaiak ohiko datetan ospatuko dira, bagilaren 10etik 19ra. Batzordearen deialdiagaz batera formulario labur bat be beteteko eskatu dabe, herri-afaria eguenean mantenidu edo astegoienera mobidutea ebazteko.\nAreatzan be batuko da Jai Batzordea eguen honetan, 19:00etan Udal aretoan. Jaiak, betiko lez hasiko dira abuztuaren 23an.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001880", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Laboa, Lekeitiotik hegan' ikuskizunerako sarrera parea zozketauko dau BEGITUk\nBihar, hilak 16, izango da Arriaga Antzokian Laboaren sorkuntza esperimentala berreskuratu dauan ikuskizuna, 19:30ean.\nLoraldia Festibalaren zortzigarren edizinoko programazino barruan taularatuko da Arriagan Laboa, Lekeitiotik hegan emonaldia eguazten iluntzean. Hiru arte diziplina kurutzatzen dauz \"Mikel Laboa, euskal musika garaikidearen barritzailea, berrinterpretatzeko irrikatik\" jaio dan proiektu honek: Elektrarten arte bisuala, Ensamble Kuraiaren musika garaikidea eta Maddi Oihenarten kantua.\nAntzerkirako sarrera parea gura izan ezkero, BEGITUren sare sozialetako batean artikulu honen argitalpena bilatu eta bertan komentario bat idatzi behar da. Parte-hartzaileen artean zozketatuko dira sarrerak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001881", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ertzaintzak gizon bat atxilotu dau Lemoan sexu-erasoa egotzita\nArratiako Mugimendu Feministak erasoa salatzeko alkarretaratzea antolatu dau biharko, martitzena, Lemoako plaza gorrian 18:30ean.\nDomeka goizaldean, 06:00ak inguruan gertatu zan eraso sexistea Ertzaintzaren arabera, Non diskoteka alboan. Lekukoek Ertzaintzari deitu eta honeek hurbiltzerakoan, 25 urteko gazte bat identifikau eta atxilotuta eroan dabe Durangoko komisaldegira. Udal iturrien arabera, biktima eta erasotzailea ez dira, ez bata ez bestea, Lemoakoak.\nErasoa salatzeko, Arratiako Mugimendu Feministak kontzentrazinoa egingo dau bihar, hilak 15, Aski da! Erasotzaileak sutara! lelopean. Lemoako plaza gorrian batuko dira arrastiko 18:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001882", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketako finala jokatuko dau Amaia Aldaik\nAndrea Capellanegaz batera finalaurrekoa 22-12 irabazi ostea sailkatu dira finalerako. Promozino mailan, Ainhoa Romero lemoaztarrak be jokatuko dau finala.\nAtzo jokatu ziran Lezon, Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketako finalaurreko partiduak eta jokalari arratiarrek helburuak bete ebezan, finalerako sailkatuta. Eguerdian Amaia Aldai eta Andrea Capellaneko osotutako bikoteak 22-12 garaitu ebazan Maddi Barrokal eta Itxaso Erasun. Gero, bigarren finalaurrekoan Olatz Arrizabalagak eta Enara Gamindek lortu eben finalerako pasea, Leire Garai eta Ane Mendibururi 10-22 irabazita.\nArrastian barriz, promozino mailako finalaurreko partiduak jokatu ziran. Honeek be Lezon. Ainhoa Romero eta Irati Zabala urten ziran lehenengo, Miren Gisasola eta Olatz Insaustiren kontra jokatzeko. Lehenengoen alde egin eban markagailuak, alde itzelagaz gainera, 18-2. Bigarren finalaurrekoan, Nagore eta Leire Galeanok irabazi eben, 18-6, Olatz Beitia eta Janire Arrizabalagaren kontra.\nFinalak Irunen jokatuko ditue Aldaik eta Capellanek martiaren 27an eta Romero eta Zabalak hilaren 19an Gabirian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001883", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Iruña RCren kontrako partidua galdu dabe Arratiko Zekorrek\n14-32 amaitu zan zapatu arrastian San Txismen jokatutako partidua, zazpigarren postuan dagoz arratiarrak 18 puntugaz.\nZapatuan, Euskal Ligako 2. mailako podiumean dagoan Iruña Rugby Club taldearen aurka lehiatu ziran Arratiko Zekorrak etxean. Naurketea ondo hasi baeben be, atzenean iruñarrak aurrea hartu eta 14-32 amaitu zan partidua. Holan, zazpigarren postuan dago Arratiko Zekorrak, seigarrenetik hamabi puntura eta zortzigarrenetik laura.\nIruñaren kontra, lehenengo minutuan lortu eban entsegua Jon Gurtubaik zekorren alde, gero Egoitz Garmendiak transformau ebana. Gitxira lortu eben nafarrek aldea txikitzea, laugarren minutuan entsegua lortuta baina gero transformau barik. 23. minutuan barriro lortu ebezan beste 7 puntu Gurtubai eta Garmendiak. Holan, irabazteko bidean egon ziran lehenengo zati osoa. Baina bigarren zati hasikeran, txartel gorria dala eta hamalau jokalarigaz geratu ziran zekorrak.\nHolan, Iruña RCk aurrea hartu eta atzean itxi ebezan arratiarrak 27 puntu gehiago lortuta. Arratiko Zekorrak taldeko jokalariek azaldu dabenez, \"atzen hamar minutuetan joan jakun (partidua), markagailua engainagarria da.\"\nHurrengo jardunaldia martiaren 20an jokatuko dabe Arratiko Zekorrek, Errioxako Domiberia taldearen aurka. San Txismen izango da partidua, oin dala hile batzuk, Errioxan jokatu ebenean garaipen borobila lortu eben arratiarrek, 14-47 irabazita.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001884", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eulalia Abaitua argazkilariaren inguruko antzerkia ikusteko sarrerak zozketauko dauz BEGITUk\nBihar, hilak 15, taularatuko da Mira hadi, Eulalia Abaitua andre-begietan antzezlana, Arriaga Antzokian, 19:30ean.\nLoraldia Festibalaren zortzigarren edizinoaren produkzino propioa da Ane Pikaza, Getari Etxegarai eta Maite Larburu artistek taularatuko daben Mira hadi, Eulalia Abaitua andre-begietan antzezlana. Abaitua euskal andren artean lehenengo argazkilarietakoa izan zan XIX. mendean eta emonaldian honen argazkiak ikusi eta bere historia antzeztuko dabe, musikeagaz lagunduta.\nAntzerkirako sarrera parea gura izan ezkero, BEGITUren sare sozialetako batean artikulu honen argitalpena bilatu eta bertan komentario bat idatzi behar da. Parte-hartzaileen artean zozketatuko dira sarrerak.\nEulalia Abaituak Ingalaterran emon ebazan argazkilaritzan, jaiobarria zan artean, lehenengo pausuak. 1873an joan zan Liverpoolera, Bigarren Karlistalditik iges. Handik, Bilbo aldera ekarri eban kamarea XIX. mende amaieran. Bertan, paraje, jai eta persona asko, batez be andrak, erretratau ebazan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001885", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bigarren postura bueltau da Lemoako Harrobi\nGizonezkoen Arratia Bk irabazi, andrazkoen A taldeak galdu eta beste taldeek puntu bana lortu dabe astegoien honetan.\nLehentasunezko mailan, liga osoan galdu ez dauan talde bakarra da Lemoako Harrobi. Atzen partidua domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo, bina bardindu eban Bermeoko bigarren taldearen aurka. Datorren partidua hilaren 19an jokatuko dau Arlonagusian Usansoloko Umore Ona A taldearen kontra arrastiko 17:00etan. 24 jardunaldi jokatu diranean Lemoako Harrobik lidertzea galdu eta bigarren postuan dago 50 puntugaz.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatua arrastian jokatu eban Igorren Apurtuarte taldearen kontra eta husna bardindu eban partidua. Datorren jardunaldia hilaren 19an jokatuko dau, arrastiko 16:30ean, Aranguren A taldearen kontra etxetik kanpo. 28 jardunaldi jokatu direnean Arratia hirugarren postuan dago 52 puntugaz, igoera postuetatik 7 puntura.\nArratia B taldeak be zapatu arrastian jokatu eban, Lezama Sport taldearen kontra etxetik kanpo eta 0-2 irabazi eban. Aurreko partidu bietan puntu bakarra lortu ostean arratiarrek barriro irabaztea lortu eben. Datorren partidua hilaren 19an jokatuko dau Urbietan, Basurto B taldearen kontra arrastiko 18:00etan. 23 jardunaldi jokatuta laugarren dago Arratia B, 46 puntugaz.\nAndrazkoen A taldeak Real Sociedad B taldearen kontra jokatuko eban domeka arrastian eta 3-0 galdu eban. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau hilaren atzen astegoienean Athletic Club C taldearen kontra. 22 jardunaldi jokatu diranean hamaikagarren postuan dago Arratia, 23 puntugaz.\nArratia B taldeak ostera, zapatu arrastian etxetik kanpo jokatu eban Ibaiondo Nerbioi A taldearen kontra eta bina bardindu eban. Datorren partidua Derio taldearen kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 19an arrastiko 15:30ean. 22 jardunaldi jokatuta hamaikagarren postuan dago Arratia B 27 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001886", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Onditz Iturbe txapeldun\nAtzo arrastian jokatu zan FEDMEk antolatutako Kilometro Bertikalen Espainiako Txapelketea KV de las Hurdes proban (Caceres) eta Onditz Iturbek irabazi eban txapela, holako probetan esperientziarik ez daukan arren.\nIturbek 47 minutu eta 35 segundo behar izan ebazan ibilbidea egiteko. Berez, Laia Montoya izan zan azkarrena ibilbidea egiten 46 minutu eta 28 segundoko denporeagaz, halanda be, Montoya 23 urtez azpikoa da eta arautegiak dino 23 urtez azpiko atleta batek ezin dauala txapelketa absolutua irabazi. Bigarrena Silvia Lara izan zan 47 minutu eta 57 segundoko denporea eginaz eta hirugarrena Fatima de Diego 48 minutu eta 31 segundoko denporeagaz. Laugarrena Lemoan bizi izandako Virginia Perez izan zan eta zazpigarrena ama Igorrekoa daukan Ainara Urrutia. Gizonezkoetan Pere Rullanek eroan eban txapela. Iturbek Euskal Selekzinoagaz andrazkoen taldekako txapela be irabazi eban. Hiru kilometro eta erdiko ibilbidea eta 1.000 metro positiboko desnibel eukan proba teknikoa izan zan atzokoa.\n\"Lehenengo aldia izan dana lez, ezjakintasunak urduritasun puntu bat sortu deusta, egoerea gestionetako ia gai izingo nintzan zalantzakaz. Baina behin urtekerea emonda, dana ahaztu eta nirean zentrau naz. Erritmo polit bat hartu eta gorantza tiratu dot. Faboritoak ni baino atzerago urten dira, orduan igual erreferentziarik ez eukiteak lagundu eta dana egin deusta, nirean zentrauz\" adierazo deutso Iturbek BEGITUri. \"Eguraldi sano sano eskasa egin dau, euria, hotza eta haizea, behin helmugara heldu eta beheranzko bidea infernua izan da. Sano gogorra egin jata, guztiz hoztuta, hainbat hipotermia kasu egon dira\" gehitu dau lasterkariak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001887", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hiru hamarkada bete dauz Arteako jubiladuen alkarteak\nUrteurrena bihar, zapatua, ospatuko dabe Artean mezea, kopaua, erromeria eta txokolate beroagaz.\nArteako jubiladuak 1992. urtean hasi ziran, Mikel Deuna jubiladuen alkartean antolatuta, herriko jubiladuentzako ekintzak prestatzen. 30 urte pasau diranean, ospakizun berezia egingo da dabe astegoien honetan, Artean bertan.\nOspakizunagaz hasteko, eguerdiko mezea entzungo dabe danak batera eleizan. Gero, 14:00etan kopaua zerbitzauko da frontoian jantzarako indarrak hartzeako. Izan be, mokautxoaren ostean erromeria egongo da, Jokaldi taldearen eskutik. Amaituteko, txokolate beroa zerbitzauko dabe bertaratutakoen artean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001888", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "EAEko erakunde publikoek euskerazko hedabideak finantzatzeko akordioa barriztu dabe\n2024ra arte, urtero 11,5 milioi euro bideratuko dira hedabideon jarduna finantzatzera. Hekimen alkartearen arabera aurrerapausoa da, baina oindino ez dira oinarrizko eskaera guztiak gauzatu.\nEusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiek euskerazko hedabideak diruz laguntzeko hitzarmen markoa berretsi dabe gaur, Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan egindako ekitaldi ofizial batean. Ekitaldian, erakunde publikoak bakarrik ez, hedabideen ordezkariak be egon dira, tartean BEGITU bazkide dan TOKIKOM.\nAlaitz Artolazabalen, TOKIKOM: \"zifretatik harago, azpimarratzekoa da erakundeak eta hedabideak alkarregaz lan mahai bateratua osotu eta langaiak bertan adosteko egindako ibilbide emonkorra\".\n2019an egin zan modura, beste hiru urterako marko bat onartu da, 2022-2024 bitartean indarrean egongo dana. Guztira, urtero 11,5 milioi euro bideratuko dira hedabideon jarduna finantzatzera. Erakundeek azaldute dabenez, hitzarmenak helburu nagusi bi ditu: euskerazko hedabideon garrantzia aitortzea, eta sektorea egonkortu eta sendotzeko eredu barri bat bilatzea.\nHiru urte honeetan sakontzeko hainbat gai izango dabez erakundeek zein hedabideek sortutako mahaian. Tartean, hedabidegintzak bizi dauan krisiari aurre egiteko barrikuntza beharrak eta digitalizazinoa.\nHekimenen balorazinoa\nEuskal Hedabideen Elkarteak modu positiboan balorau dau hitzarmen barria, mahaia bera eta lortutako aurrerapausu bat dan heinean. Baina gogorarazo dau, oindino be, sektorearen benetako beharrei erantzuteko neurri eta baliabide gehiago behar dirala, besteak beste, barrikuntzak sustatzeko.\nHekimenek dinoanez, \"sektoreak hartzaileengana heldu gura badau trantsizino digitala egin beharra dauka\". Bide horretan Hekimenek defendatzen dau erakunde publikoen laguntza ezinbestekoa dala. Jokoan behar-beharrezkoa dan zerbitzua dagoalako, hain zuzen be, herri ekimeneko euskal komunikabideena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001889", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zugatz eguna ospatuko da domekan Igorren\n10:30ean eskolatik hasita antxinako burdinola bisitau eta gero zugatzak landatuko ditue Lasarte parkean.\nMartiaren 13an, domekea, Zugaitz Egunerako egitaraua antolatu dau eskolako guraso alkarteak Udalaren laguntzeagaz. Goizean, 10:30ean, \"Garai batean, noz zegoen burdinola?\" galderapean egingo dabe ibilaldia eskolatik hasita. Antxinako Igorreko burdinolaraino helduko dira ibiltariak, Erdi Arotik hasita, Indusi errekako urei esker funtzionatzen egon zan burdinola.\nPaseotik bueltan, 12:00etan Kultur Etxeko plazan geratuko dira, inguruan zugatz landaketa kolektiboa egingo dabe. Lanaren ostean mokautxoagaz amaituko da 2022ko zugatz eguna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001890", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoak egongo dira Igorren\nGaur, martiak 11, 18:00etan hasiko da Kultur Etxean hirukotearen Hondartzan perretxikotan saioa.\nKurkuluxeta Kultur Elkarteko pailazoak dira Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoak, Zirtada antzerki taldetik sortutako konpainia. Gaur arrastian Lasarte Aretoan egingo daben ikuskizunaren izena da Hondartza perretxikotan.\nIsotrio horretan, hiru pailazoak egun pasa doaz hondartzara, baina sarri gertatzen dan moduan, euretako batek arazoa eukikoo dau bere meriendeagaz. Holan, Txorroskilori laguntzeko, Txintxeta, Klipa eta hirurak janaria bilatzera joango dira. Bidean, Euskal Herriko nekazaritza eta arrantza ezetuko dabez, besteak beste.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001891", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Diman eta Ubiden be egongo dira ikusgai Laburbirako 9 film laburrak\nGaur Dimako eskolako kamaran 19:00etan eta bihar Ubideko Ortuzarren 19:30ean izango dira zine-jaialdiak eskualdean egingo dauzan atzen proiekzinoak.\nAreatzan aurkeztu zan zezeilaren 25ean Laburbiraren hemeretzigarren edizinoa. Igorren be pasau dan barikuan egon ostean, Dima eta Ubideren txanda izango da astegoien honetan. Bertan ikusi ahal izango dira aurtengo kartela osotuten daben bederatzi film laburrak: Iban del Camporen Serendipia; Alba Romera eta Rony Devozen Itsasoaren mugimendua; Paula Iglesiasen Lanbroa; Jose Luis Gomezen Falta zaizuna; Naia Aizpuruaren Hurrengo geltokia; Amaia San Sebastianen Rewind; Aitor Alberdiren Turnoka; Josu Martinezen Subandilla eta Sergi Martinezen Itsaso.\nEuskaltzaleen Topaguneak antolatuten dauan Laburbira, zuzendari hasibarri eta profesionalizetako bidean dagozanai bideratutako zine-jaialdia da. Euskal Herrian sortu barri diran film onenetako batzuk eskaintzen dira, 30 herrik osotutako zirkuituan.\nArratian Zertu Kultur Elkarteak antolatzen dau Laburbira, Areatza, Igorre eta Ubiden, udalen laguntzeagaz; eta Diman, Abizarie alkartea eta Udala dira antolatzaileak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001892", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ukrainako gerrako biktimei laguntzeko dirua batuko dau Arratiako Caritasek\nDatozen domeka bietan batuko dabe dirua Arratiako parrokietan. Batutako guztia Poloniako eta Ukrainako Caritasera bialduko dabe.\nArratiako Caritasek, otoitz egin eta gerrea salatzea nahikoa ez dala argudiatuta, diru bilketa bat ipini dau martxan \"alkartasunaren ordua da\" aldarrikatuz. Aste bitan, milioi bitik gora errefuxiatu eragin dauz Errusia eta Ukraina arteko gerreak. Beraz, \"krisi humanitarioari erantzun eta kaltetutako personei laguntzeko\" batuko dabe dirua.\nBatutako dirua zuzenean bialduko dabe Ukrainako Caritasera; baina baita errefujiaduen gehiengoa jaso dauzan Poloniara be. Diru horregaz, Caritasek dino gatazkan dagozan personei elikagaiak, ura, higine-kitak, ostatua eta garraioa eskainiko jakiela.\nDirua jasoteko, datozen domeka bietan alkartasun-kutxak ipiniko dabez Arratiako parrokietan. Beste alde batetik, dirua transferentzia bitartez be emoteko hainbat kontu-korronte zabaldu dabez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001893", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur hasiko dira Lemoako bonbardaketearen urteurrena gogoratzeko ekintzak\n85 urte bete diranean, Gernika Batzordearen dokumentala proiektauko da gaur. Bihar, Lemoako museoa aurkeztuko da eta domekan Lemoatxatik bertso-paseoa egingo da.\n1937 urtean, Gerra Zibilaren testuinguruan, bonbardeau eben faxistek Lemoa, inguruko herriakaz batera. Urteurrena gogoan izateko, memoria historikoa lantzeako ekintza ugari egin dira Lemoan atzen urteetan. Aurten, 85. urteurrena danean, Udalak \"Oroitzeak dakarren askatasunaz\" lelopean antolatu dauz hiru ekintza.\nGaur, hilak 10, izango da lehenengo ekintzea. Kotxepin Kultur Etxean, 19:00etan proiektauko da Gernika Batzordearen 1976tik kontakizun kaleidoskopikoa eraikitzen dokumentala. Batzordeak 1976 eta 2021 artean egindako lana kontetan dau ikus-entzunezkoak, protagonisten ahotsetatik abiatuta, memoria kolektiboa eregiteko prozesua.\nBarikuan barriz, hilak 11, 18:30ean Lemoatxeko gudaren inguruko museoak ateak zabalduko dauz lehenengoz Kotxepinen. Erakusketa aretoa Memoria Lekua bilakatu dabe, Lemoan Gerra Zibilean gertatutakoa labur eta era ikusgarrian ezetuteko, aztarna arkeologiko eta panelen bidez.\nDomekan ostera, hilak 13, 10:30ean Gudarien Parketik hasita bertso-paseoa antolatu dabe Lemoatx 1937 bidetik. Pasau dan urtean, Ernaik Lemoatxeko kurutze frankistea bota eban eta gero, Udalak kurutze-bidea be kenduarazo eban. Horren ordez eregitako espazio barriaren aurkezpena izango da domekan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001894", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ukrainako gerraren inguruko berbaldia antolatu dau Kiñu Gaztetxeak\nBarikuan 18:30ean, Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteak emongo dauz gatazkearen inguruko klabeak. Siriaren aldeko Euskal Herriko plataformako kideak be egongo dira Siriaz berbetan.\nAste bi dira Errusiak Ukrainaren kontrako erasoa hasi ebanetik. Donbass aldean gerrea 2014an hasi bazan be, gatazkeak oin jaso dauan foku mediatikoa dala eta, herritarren interesa be izetu da. Holan, Kiñu Gaztetxeak asteotan berbaldiz-berbaldi dabizan Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteko kideak konbidau ditu berbaldia emotera, gatazkearen gaineko ezagutzea handitzeko. Barikuan, hilak 11, izango da berbaldia Igorreko gaztetxean, 18:30ean. Bide batez, Siriaren aldeko Eukal Herriko plataformea be egongo da, oindino gehiago luzatu dan gerrearen inguruan berba egiten.\nTalde bi honeek Donbass eta Siriako herritarrenganako alkartasuna antolatu eta honeen kausei laguntza emoten ibili dira atzen urteotan. Gerren inguruan, mendebaldeko hedabide handiek emoten daben bersinotik urruntzen dan ikuspuntu desbardina eskaintzen dabe. EHDonbass Komitearen kasuan, holan azaltzen dabe egindako lana: \"Gure helburu nagusiak informazino objektibo eta sinisgarria zabalduz blokeo informatiboa haustea, lan politikoa eta analisi zientifikoa egitea eta internazionalismoaren ikuspegitik giza-laguntza eraginkorra helarazotea dira\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001895", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Loraldia Festibaleko Terminala jardunaldirako sarrera parea zozketatuko dau BEGITUk\nBilbronx, Aztarnak, Gorpuztu, Satiro eta J Martinaren ikuskizunak egongo dira ikusgai Terminalean, martiaren 12an egun osoan zehar.\nLoraldia Festibalaren zortzigarren edizinoan, ekintza ugari egingo ditue Zorrotzaurre irlako La Terminal Aretoan. Hilaren 12an, zapatua, 11:30etik aurrera gazteei zuzendutako eta euskerazko egun osoko programazino oparoa antolatu dabe graffiti, musika, literatura eta arte plastikoen emonaldiakaz.\nEgun osorako sarrera parea gura izan ezkero, BEGITUren sare sozialetako batean artikulu honen argitalpena bilatu eta bertan komentario bat idatzi behar da. Parte-hartzaileen artean zozketatuko dira sarrerak.\nZapatuko Terminala jardunaldia 11:30ean hasiko da Bilbronx-egaz. Hasteko, graffiti tailerrean hartu ahalko dabe parte bertaratutakoek eta gero, Euskal Herriko Beatbox Txapelketea jokatuko da zuzenean. Arrastian zehar izango dira hurrengo emonaldiak.\n18:30ean, Kresala Dantza Taldeak Aztarnak, mihisean dantzan emonaldia taularatuko dau, jantza garaikidea eta arte plastikoak buztartzen dauz ikuskizunak. Gero, Xanti Agirrezabalak bere sorkuntza dan Satiro personaia aurkeztuko dau antzerki-bakarrizketa formatuan, \"sexu-sen gordinenak irudikatzen dauzan izakia\".\n20:30ean barriz artea, literaturea eta musikea batzean dauzan Gorpuztu ikuskizuna taularatuko dabe Ekiñe Casado, Iraitz Agirre, Libe Argoitia eta Maria Osesek. Fereka liburuan oinarritutako obrea da hau.\nJardunaldia J Martina taldearen kontzertuagaz amaituko da, 22:00etan hasiko dana. Ane Barcena, Kattalin Barcena eta Javi Jorajuriak osotutako hirukote entzutetsuak pop elektronikoa ekoizten dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001896", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Laso eta Imazen kontra lehiatuko dira Elezkano II eta Zabaleta domekan\nFinalaurreko lehen jardunaldiko bikote galtzaile biak Eibarren jokatuko dabe partidua arrastian. Oier Etxebarriak barriz, play offa irabazi eta finalaurrekorako pasea lortu dau.\nFinalaurreko ligaxkako bigarren jardunaldia astegoien honetan jokatuko da. Lehenengo jardunaldiko irabazleek, Irribarria-Rezusta eta Altuna III-Martija, zapatuan jokatuko dabe partidua Iruñean. Galtzaileek barriz, Elezkano II-Zabaleta eta Laso-Imaz, domekan izango dabe hitzordua Eibarren. Gero, Egiguren V eta Oier Etxebarria neurtuko dira Dario eta Gaskueren kontra.\nElezkano eta Zabaletak osotutako bikoteak 22-15 galdu dabe atzen astegoienean Altuna III eta Martijaren aurka, Bilboko Bizkaia pelotalekuan jokatutako partidua. Ikusleek lehia handiko partidua gozatu eben, batez be lehenengo zatian. Halanda be, bikote gorria izan zan jokoaren jaube, Elezkano eta Zabaletari askorik jokatzen itxi barik. Baina 13-13an amaitu zan lehia, Altuna eta Martijak bata bestearen ostetik lortu ebezan hurrengo tantuak.\nOier Etxebarria\nPromozino mailan, emaitza hobea lortu dabe Etxebarria eta Zabalak. Domekan alde minimoagaz lortu eben garaipena Zubizarreta III eta Eskirozen kontra, 22-21. Holan, lortu dabe finalaurrekora heltzea, partidua martiaren 18an jokatuko da Ataunen, Salaberria eta Erostarberen aurka.\nBaina arinago, astegoien honetan, ezetuko da lehenengo bikote finalistea. Barikuan Victor eta Gaskue, Bakaikoa eta Elizegiren kontra neurtuko dira Mallabian, irabazleak lortuko dau Iruñean martiaren 26an jokatuko dan finalerako pasea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001897", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Iñaki Alegriak eta Joseba Sarrionandiak Galeanoren liburua aurkeztuko dabe Diman\nEguen iluntzean, Eduardo Galeanoren Latinoamerikaren zain urratuak obra mitikoaren gainean egingo dabe berba Abaroa aretoan.\nIñaki Alegriak eta Joseba Sarrionandiak martiaren 10ean, 19:00etan, Latinoamerikaren zain urratuak liburua aurkeztuko dabe Dimako Abaroa aretoan. Aldez aurretik emon behar da izena, helbide elektronikora idatzita edo 685 759 997 telefonora deituta.\nIñaki Alegria da Eduardo Galeanoren 1971ko Las venas abiertas de America Latina liburua euskeratu dauan itzultzailea. Galeanok kolonialismoa aztertzen dauan liburua idatzi ebanetik, gauza asko aldatu badira be, Alegriaren ustez, asko dira bardinean manteniduten diran aztergaiak. Liburua \"irakurri beharrekoa\" dala defendatzen dau, egungo hainbat gai aurreratu ebazalako.\nSarrionandiak barriz, ondo ezagutzen dau Latinoamerika. Martutene espetxetik Imanol kantariaren bozgorailu baten ostonduta igesi egin eta urte luzeetan bere paraderoa jakin barik, 2016an jakin zan Habanan (Kuba) eroiazala hainbat urte. Errepresino politikoagaitik igesiz Latinoamerikan bizi izandakoa da beraz idazlea, eta liburu honen gaineko bere eretxia interes handikoa da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001898", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ukrainako gerrea salatzeko alkarretaratzeak egin ditue Udalek\nGaur, 12:00etan egin dira kontzentrazino isilak Zeanuri eta Zeberioko udaletxeetako ateetan.\nZeanuri eta Zeberioko Udalek Ukrainako gerrea dala eta, alkarretaratze isilak egitera deitu dabez herritarrak. Eguerdian, bost minutuz egin dabez protesta isilak, bakotxak bere udaletxe aurrean.\nZeanuriko Udalak fokua ukrainarrengan ipini dau, \"Ukrainako herriari gure babesa eta alkartasuna adierazoteko\", Zeberioko Udalak barriz \"Ukrainkare alde\" antolatu dau kontzentrazinoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001899", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Satrustegi bisitatzeko urtekerea antolatu dau Austarri Mendi Taldeak\nSatrustegi, Satrustegiko hatxa eta Ihabar artean 13 kilometro egingo dabez Zeberioko mendizaleek. Izena aldez aurretik emon behar da.\nDomeka honetan, martiak 13, Nafarroara mendian ibiltzera joateko urtekerea antolatu dau Zeberioko Austarri Mendi Taldeak. Satrustegiko mendilerroan zehar hamairu kilometro egingo dabez. Zeberioko plazatik 07:45ean autoetan urten ostean, Satrustegitik (416 m) hasiko dabe oinezko bidea. Satrustegiko hatxera igon (1204 m) eta Ihabarrera (464 m) bajatuko dira gero.\nBide labur eta errazagoa egiteko aukerea be badago; Satrustegitik Ihabarrera, Irañetatik pasatzen dan 10 kilometroko bidetik. Edozein kasutan, taldean joateko izena emon behar da lehenengo, hilaren 10era arte, helbidera idatzita edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetara deituta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001900", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko Velatia taldeko lantegian behin-behinekotasunak dakarren prekariedadea salatu dau LABek\n\"Lotsagarria iruditzen jaku 500 milioi euro baino gehiago irabazten dituan enpresa batek %30 inguruko behin-behinekotasuna izatea.\"\nIgorreko Velatia taldeko lantegiko aldi baterakotasun handia salatu eta urtenbideak exijiduteko, Langile Abertzaleen Batzordeak mobilizazinoa egin eban martiaren 3an, Bilbon. Lan Ikuskaritzaren aurrean alkarretaratu ziran eta salaketa bat aurkeztu eben bertan. Izan be LAB sindikatuaren arabera, legez kanpoko egoerea da eta balditza horreek, prekaridadera kondenatzen dauz langileak.\nIgorreko lantegian, guztira dagozan 500 langiletatik 150 baino gehiago dira behin behinekoak, heren bat gitxi gorabehera. Igorren, Velatia hiru enpresatan bananduta dago (Tecnichapa, Ormazabal eta OPA), eta behin-behineko langileen kopurua enpresa bakotxeko langileek egin dituen burruken araberakoa dala dino LABek. Hau da, burruka gehiago egin dan lantegietan alde baterako kontratu gitxiago egiten dira, edo honeek finko bilakatu.\n\"Adibidez, Tecnichapan, enpreseak behin-behineko langileen %60ren finkatze prozesua hasi dau, plantillako burruken ondorioz. Taldeko beste enpresa batzuetan, ostera, kontratu finkoen kopurua hutsaren hurrengoa da. Ormazabalen, adibidez, behin-behineko 9 langile finko bihurtzeko proposamena egin dau, eta 90 dira behin-behineko langileak guztira\" dinoe sindikatutik.\nLABen arabera, enpreseak irabazi handiak ditu. \"Lotsagarria iruditzen jaku 500 milioi euro baino gehiago irabazten dituan enpresa batek %30 inguruko behin-behinekotasuna izatea. Gainera, atzen urteotan, ekoizpena eta etekinak handitu ahala, behin-behineko langileen ehunekoa handitu egin da, argi eta garbi egiturazkoak diran lanpostuak prekarizauz\" salatu dau LABek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001901", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen eskuz binakako finalaurrekoa jokatuko dau Amaia Aldaik domekan\nAndrea Capellangaz batera atzen jardunaldia 22-13 irabazi ostean, martiaren 13an Lezon jokatuko dabe finalaurrekoa, eguerdian.\nEskuz Binakako MLK txapelketea aurrera doa eta Amaia Aldai pelotari dimoztarra txapela lortzeako bide onean doa. Zezeilaren 27an Segurako Baratze pelotalekuan lehiatu ziran Aldai eta Capellan, Miriam Arraiza eta Itxaso Erasunen aurka. Partidua lehenengoek irabazi eben alde nabarmenagaz, 22-13.\nHolan, finalaurrekoan parte hartzeako sialkatu dira Aldai eta Capellan. Astegoien honetan jokatuko dabe, martiaren 13an 12:00etan Lezoko Koldobike Gezala pelotalekuan Maddi Barrokal eta Itxaso Erasunen aurka. Beste finalaurrekoa be jokatu da Lezon domekan, Garai-Mendiburu eta Arrizabalaga-Gaminderen artekoa.\nFinalaurreko bakotxeko bikote irabazleak izango dau finala jokatuteko aukerea. Txapelketako atzen partidu hau Irunen jokatuko da, martiaren 27an.\nAinhoa Romero\nLemoako Ainhoa Romero be badabil, promozino mailan, eskuz binakako txapelketan Irati Zabalagaz batera. Domeka honetan Asteasun jokatutako partiduan 18-06 irabazi dabe, Garazi Lasa eta Eider Zubizarretaren aurka.\nPromozino mailako finalaurrekoak be jokatuko dira astegoien honetan, Lezoko frontoian arrastian. Bertan, Romero-Zabala bikotea, Gisasola eta Insaustiren kontra neurtuko da. Gero, Galeano eta Galeano, Beitia eta Arrizabalagaren kontra lehiatuko dira bigarren finalaurrekoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001902", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bardintasunaren aldeko konzentrazino instituzionala antolatu dau Zeberioko Udalak\nGaur, martiak 8, egingo dabe alkarretaratzea udaletxe aurrean 12:00etan.\nZeberioko Udaleko bardintasun sailak, Emakume Langileen Nazinoarteko Egunean, herritarrak Zeberion be mobilizatzera deitu dauz. Eguerdian izango da kontzentrazino instituzionala, udaletxeko atean. Beste alde batetik, Igorren 19:00etan egingo dan eskualde mailako manifestazinoan parte hartzeako deiagaz be egin dau bat Zeberioko Udalak.\nUmeak eta harremanak\nZeberioko Udaleko bardintasun sailak eskolako umeentzako be antolatu dau Martiaren 8aren gaineko lanketea. Zubialde eskolako bosgarren eta seigarren mailako ikasleek harreman sexualen eta tratu onen inguruko tailer batean hartuko dabe parte eguazten eta eguenean, eskola orduetan. Veronika Huerto Pascual sexologoa izango da gaztetxoen artean harremanak hobetzen hasteko arduraduna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001903", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketan azpitxapelduna izan da Irati Astondoa\nLaiane Pikabea hernaniarragaz batera lehiatu da Zeanuriko probalaria Nerea Sorondo eta Nerea Arrutiren kontra.\nDomekan, Azpeitiako Izarraitz pelotalekuan azkora eta harri-jasotze txapelketa ugari jokatu ziran, Egur Sportek antolatuta. Honeen artean egon zan andrazkoen Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketea, bertan hartu eban parte Irati Astondoa aizkolari, segalari eta trontzalari zeanuriztarrak.\nLaiane Pikabeagaz batera aurkeztu zan probara, aurkariak Nerea Sorondo eta Nerea Arruti izan ebezan eta atzen honeek izan ziran irabazleak. Egin beharreko probak hamaika minutu eta 40 segundotan amaitu ebezan, Astondoa eta Pikabea baino minutu eta erdi arinago.\nArgazkia: uztarria.eus", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001904", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Herriko Txapelketea irabazi dabe Lemoako eta Zeanuriko klubek\nLemoako Eskupilota Taldeak nagusien mailako txapela, eta Joko Alaik 22 urtez azpikoena irabazi ditue astegoienean.\nHitzordu garrantzitsu bi izan dabez pelotari arratiarrek zapatu honetan, Euskal Herriko Txapelketako finalak jokatu dira eta txapel bi ekarri dabez. Batetik, Zumarragako frontoian Mikel Aurrekoetxea eta Markel Egañak Lemoako kluba ordezkatu dabe Lazkaoren kontra nagusien mailan eta garaipen biribila lortu eben, 22-07.\nBestetik, 22 urtez azpiko mailan, Zeanuriko Joko Alai eta Dimako Txumuluxueta klubak lehiatu dira Mungiako frontoian. Zeanuriko Beñat Etxeita eta Maren Emaldiren alde egin eban markagailuak, 22-10, Xabier Rekalde eta Ioritz Arbaiza zeanuriztarraren aurka.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001905", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "UZ Trail mendi lasterketako txapela irabazi dau Onditz Iturbek\nOrdu bi, 20 minutu eta 28 segundotan egin ebazan ibilbideko 23,4 kilometroak, andren artean lehena eta sailkapen orokorrean hamargarrena izan zan korrikalari igorreztarra.\nUrretxu eta Zumarraga artean, 23 kilometro eta 1.600 desnibel positiboko UZ Trail lasterketea irabazi eban Onditz Iturbek 02:20:28ko denporeagaz. Euskadiko Atletismo Federazioak antolatutako Euskadiko Trail Txapelketea jokatu da aurtengo UZ Trail mendi lasterketan.\nHelmugara heltzean lehenak Bergarako Etxabe anaiak izan ziran, galapan ordu bi eta zazpi minutu inguru ibili ostean. Hamairu minutu geroago, hamargarrena heldu zan helmugara Onditz Iturbe, andren artean lehenengoa. Hurrengo andrak bost minutu gehiago behar izan ebazan, Elgoibarreko Mayi Mujikak hain zuzen be.\nZezeilaren 27an Zaramillon (Bizkaia), Apuko Igoerearen XIV. edizinoa be irabazi eban. Irabazi bakarrik ez, lasterketako andren errekorra hobetutea lortu eban.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001906", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ugaori irabazi eta lehenengo postua lortu dau Lemoako Harrobik\nHarrobigaz batera, Gizonezkoen Arratia Ak eta andrazkoen Arratia Bk irabazi dabez hiru puntuak.\nLemoako Harrobi taldeak zapatuan jokatu eban Ugao taldearen kontra, 5-1 irabazi eban Arlonagusian. Bigarren postuan denpora luzez egon ostean ligako lider barriak dira oin lemoaztarrak, 49 puntugaz. Datorren jardunaldian Bermeo B taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 13an 19:00etan.\nGizonezkoen Arratia Ak be irabazi eban zapatuan, 0-1 Zaldua A taldearen kontra. Datorren partidua Apurtuarte taldearen kontra jokatuko dau etxean, hilaren 12an17:30ean. Arratia hirugarren postuan dago 51 puntugaz, 27 jardunaldi jokatu diranean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak barriz 1-2 galdu eban zapatu arrastian Urbietan, Ariz A taldearen kontra jokatutako partidua. Aurreko astean lidertza galdu ostean, bosgarren postura bajatu da Arratia B, 43 puntugaz. Hurrengo neurketea etxetik kanpo jokatuko dau Lezama Sport taldearen kontra hilaren 12an, arrastiko 18:30ean.\nAndrazkoen A taldeak domekan jokatu eban Osasuna B taldearen kontra etxean eta 0-4 galdu eban. Datorren partidua Real Sociedad B taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 13an 15:30ean. Arratia bederatzigarren postuan dago 21 jardunaldiren ostean, 23 puntugaz.\nAndrazkoen Arratia B taldeak ostera zapatuan jokatu eban Urbietan Ezkurdi taldearen kontra eta garaipen itzela lortu eban, 14-1 amaitu zan partidua. Datorren jardunaldia etxetik kanpo jokatuko dau Arratia Bk Ibaiondo Nerbioi taldearen kontra, hilaren 12an 20:00etan. 21 jardunaldiren ostean Arratia B hamaikagarren postuan dago 26 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001907", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Antolakuntza feministaz zaintza sistema publikoa borrokatu\" leloa aldarrikatuko da martiaren 8an\nEmakume Langileen Nazinoarteko Eguna dala-ta, mobilizazino eta kultur ekintza ugari antolatu ditu Arratiako Mobimentu Feministeak.\n\"Antolakuntza feministaz zaintza sistema publikoa borrokatu\" leloa aukeratu dabe Martiaren 8ko manifestazinorako Arratiako eragile feministek. Izan be, andren bizi kalidadea eta askatasuna murriztean eragin zuzena dauka zaintza sistemaren ahultasun eta gainbeherak. Egoera honeri aurre egin beharra ezinbestekotzat joten dau Arratiako Mobimentu Feministeak.\nArratia mailako manifestazino nagusia, martiaren 8an, 19:00etan, Igorreko Kultur Etxetik abiatuko da. Ibilbidearen amaieran, manifestua irakurteko ekitaldia egongo da. Arratiako erakundeek eta mobimentu feministeak prestatutako aldarri feministea dakarren ekintza bakarra ez da izango manifestazinoa. Alkarretaratzeak be egingo dira herri gehienetan eta baita, konzienziano eta sensibilizazinoa bilatzen daben kultur eta aisi ekintzak be.\nZezeilaren 24an hasi ziran martiaren 8aren inguruko jarduerak, Orratzak talde feministak antolatutako 'Feminismoa eta euskal identidadea' tailerragaz eta egun bi beranduago, Zeanurin, Virginia Imaz pailazoaren emonaldiagaz.\nHurrengo ekintzak\nDiman, Borobilean errotondea aukeztuteko ekitaldia egingo da martiaren 5ean. Proiektua alkarteen arteko alkarlanean eroan da aurrera; Pirritx, Porrotx eta Marimototsen abestian inspirauta.\nDomekan, hilak 6, Artean, 'Geroa morea da' izenpean, jantza modernoko ikasleek eta edadekoek jantza ikuskizuna eskainiko dabe frontoian 13:00etan.\nDiman be domekan, Itziar Zabala eskalatzaile dimoztarraren gaineko Amagana dokumentala, 18:00etan, eskolako kamaran. Bihotz Gorospe, dokumentaleko abesle igorreztarra eta Itziar Zabala bera egongo dira.\nDomekan be, Igorren, Euskal emakume olerkariak ikuskizun poetiko-musikala, 19:00etan, Kultur Etxean. Ikuskizunak Angela Figuera eta Amparo Gaston poetak omentzen ditu.\nMartiaren 8an, Bediako andren omenez, plaka bat eta herriko andren artean egindako bufandea zugatz baten ipiniko ditue, 18:30ean. Ondoren taldeko argazkia musikeagaz girotuta eta martiaren 8aren aldarrikapena.\nMartiaren 10ean, 18:30ean, Fabricando mujeres filmaren emonaldia Igorreko Kultur Etxean. Paula Iglesiasen pelikulan, Fábrica de Mujeres dalakoak hedatzen dituan estereotipo errepikakorren aurrean burrukatzeko bideak bilatzen ditu Maitek.\nZeanurin, martiaren 10, 17 eta 24an Mazalak antolatutako Indarkeria sinbolikoa, patriarkatu kamuflatua ikastaroa. Saioak 18:00etatik 20:00etara izango dira.\nArtean, martiaren 11n Oihulari Klown konpainiako Virginia Imazen Pronoia ikuskizuna, 19:00etan Kultur Etxean.\nHilaren 13an, 12:00etan, Artean, Itziar Zabala eskalatzaileak ikastarotxoa emongo deutse 12 urte arteko umeei rokodromoan.\nEgun berean, 18:00etan, Areatzako komentuan, Piztu! EamkumeOn energia antzezlana. Umorez, antzezlanak andra zientzialariak ditu hausnarketagai.\nHilaren 15ean, 18:00etan, Tere Maldonadok egungo feminismoaren zereginen barri emongo dau Bediako eskoletan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001908", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Amagana' dokumentala ikusi eta protagonistakaz egoteko aukerea egongo da Diman\nHilaren 6an, domekea, eskolako kamaran izango da emonaldia, 18:00etan. Gero, Bihotz Gorospek kantau eta Itziar Zabalak filmaren sorkuntzaren gainean hausnartuko dau ikusleakaz.\nDomeka arrastian Itziar Zabala eskalatzaile dimoztarraren inguruko Amagana (Jon Goikoetxea eta Iker Larrañaga, 2021) dokumental laburraren proiekzinoa antolatu da, Emakume Langileen Nazinoarteko Egunaren programazino barruan. Dimako txoko ugari ageri diran pelikulan, kantuen arduradun eta abeslea be Arratiakoa da, Bihotz Gorospe igorreztarra. Biak egongo dira eskolako kamaran 18:00etatik aurrera.\nBertan, dokumentala aurkeztu eta proiektauko dabe. Ostean, Bihotz Gorospek abesti pare bat kantauko dauz. Amaitzeko, Itziar Zabalak be hartuko dau parte, pelikulearen sorkuntzaren gaineko berbaldia egingo dau. Dokumentala 2021eko Bilboko Mendi Film Festival-ean aurkeztu zan eta Euskerazko Film Onenaren saria jaso eban.\nSinopsia\nItziar Zabala Dimako eskalatzaile profesionalaren jaioterria eta kirol ibilbidea Bizkaiko paisaietan errotuta dago, beti be, Baltzola babesgune izanda. Haren altzoan, Baltzolako barrunbeetan, hasi eta segida dauan istorioa da Itziar Zabalarena, pasinoaren bihotz-minak gidari dauzala, batzuetan gozo, besteetan garratz, baina beti aberats. Bihotz Gorosperen ahots eta kanten doinura egiten dau amets eta kulunka, Itziarren arimeak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001909", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Entzik, Otsoak eta Hugok zuzeneko musikea eskainiko dabe domekan\nArteako Herriko Bentan izango da kontzertua, martiaren 6an 13:30ean.\nArteako Herriko Bentak domekako bermut ordua animatzeko Entzi, Otsoa eta Hugo musikariak konbidau dauz. Hugok Perkusinoagaz, Entzik gitarra elektrikoagaz eta Otsoak gitarra akustikoagaz girotuko dabe eguerdia Artean, kantau be egiten daben bitartean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001910", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Aztarnak' dokumentala proiektauko dabe domekan Zeberion\nMaru Soloresen filmak haurtzarako lehenengo urteek personengan ixten dabezan arrastoen inguruan hausnartzen dau.\nZeberioko Udaleko bardintasun sailak, Emakume Langileen Nazinoarteko Eguna hurbil dagoala eta, antolatu dau Aztarnak (Maru Solores, 2021) dokumentalaren proiekzinoa. Martiaren 6an, 18:30ean hasiko da emonaldia udaletxeko bigarren solairuan. Dokumentala euskeraz proiektauko da, eta azpitituluak eukiko ditu gazteleraz.\nAztarnak dokumentala Donostiako Zinemaldiaren 69. edizinoan estreinau eban Maru Soloresek, Zinemira Saila zarratu eban filmak. Galdera bategaz aurkezten da haurtzaroko lehen urteetako heziketearen garrantzia azpimarratzen dauan filma: \"Haurtzaroan ereiten ete da zoriontasunaren hazia?\".\nIkusleak ume jaiobarri eta ama baten ahotsagaz jarraituko dau istorioa, bidai bat da, ikusleak aspaldi ahaztutako jaiobarri garaira. Elementu naturalek eta gorputzaren aztarnek irudiak osotuten dabezan bitartean, kontaketara adituen ahotsak be batzean dira: Hazi hezi zentroko Ramon Maudit, Laura Gutman, Michel Odent eta Ibone Olza adibidez. Beste alde batetik, Donostia inguruko hainbat familiak be hartzean dabe parte dokumentalean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001911", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanuri eta Dimako klubak lehiatuko dira Euskal Herriko Txapelketako finalean\nEtxeita eta Emaldi, Rekalde eta Arbaizaren kontra neurtuko dira zapatuan Mungian jokatuko dan 22 urtez azpiko finalean. Nagusien mailako txapela be etorri daiteke Arratiara, Lazkaoko taldearen aurka jokatuko dabe Aurrekoetxea eta Egañak Zumarragan.\nZapatuan, martiak 5, ebatziko da Euskal Herriko 22 urtez azpiko eskupelota txapelketearen bikote irabazlea. Mungian jokatuko da partidua eta batek ala besteak irabazi, Arratiara etorriko dira txapel biak. Izan be, Zeanuriko Joko Alai kluba eta Dimako Txumuluxueta kluba egongo dira aurrez aurre.\nMungiako frontoian, 11:00etan hasiko dira partiduak, finala hirugarrena izango da. Bertan neurtuko dabez indarrak Zeanuriko Beñat Etxeita eta Maren Emaldik alde batetik eta Xabier Rekalde eta Ioritz Arbaizak bestetik.\nNagusien mailako finalean be egongo dira arratiarrak jokoan. Lemoako taldea osotuten dabe Mikel Aurrekoetxea lemoaztarrak eta Markel Egaña dimoztarrak. Lazkaoko LAPKE B bikotearen kontra izango da partidua, Zumarragako Beloki pelotalekuan 17:30ean.\nHonen ostean jokatuko dira txapelketako andrazkoen finala, Lea Ibarra eta Aloñamendi taldeen artekoa, eta ohorezko mailako finala, Tartaloetxe eta Tolosa taldeen artekoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001912", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hasi da Arteako Umeentzako II. Ipuin Lehiaketea\nAprilaren 1era arte aurkeztu ahalko dabez 8 eta 12 urte bitarteko umeek euren ipuinak helbide elektronikoan. 75 euroko bonoa izango da sari nagusia.\nArteako Udalak antolatu dau Amestu Ipuin Lehiaketea, 8 eta 12 urte bitarteko umeen artean euskerea eta literaturea bultzatzeko helburuagaz. Lan originalak, gai librekoak, aprilaren lehenengo egunera arte aurkeztu daitekez helbidean.\nPartaide bakotxak lan bakarra bialdu ahal dau, izenburuduna, beste lehiaketa batera aurkeztu edo argitaratu bakoa. Ezizen bategaz sinatuta aurkeztu behar ditue ipuinak, Word dokumentu batean ordenagailuz idatzitakoak izan behar dira lanak: Arial letra tipoa 12 tamainan, folio biko luzeerea da muga.\nSariei jagokienean, lau sari banatuko dira lan onenen artean. Irabazleak 75 euroko bonoa; bigarrenak, 60 eurokoa; hirugarrenak 40koa eta laugarrenak 30 eurokoa jasoko dau saritzat.\nIgaz 9 ipuin aurkeztu ziran eta Luka Orbegozok irabazi eban lehenengo saria.\nEuskerea eta literaturea bultzatzen\nLehiaketearen helburua, \"irakurle txokoa eta beste ekintza batzuekaz batera, euskal literatura irakurketa eta umeen artean idazteko ohiturak bultzatzea da\" azaldu deutso BEGITUri Gorka Beitia zinegotziak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001913", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "80 lagun inguru batu dira Ukrainaren aldeko kontzentrazinoan\n\"Gerrarik ez!\" lelopean batu ziran Igorreko eleiza aurrean atzo iluntzean egindako alkarretaratze isilean.\nArratiako Eleizak deituta, gerraren aurkako eta Ukrainaren aldeko kontzentrazinoa burutu eben atzo iluntzean Arantzazu, Areatza, Dima, Zeanuri eta Igorreko 80 herritar inguruk, eleizaren esanetan. Kandelak eskuan isiotuta eta \"Gerrarik ez!\" kartelakaz burutu eben alkarretaratzea isiltasunean.\nBertan, gabon eta uda garaietan Txernobileko umeak jasoten dabezan andrak bik euren kezkaz azaldu ebezan. Batek, oindino ez dau lortu ekarten dauan neskatoagaz kontaktuan ipintea. Besteak barriz, umearen barri izan dau eta hango umeen egoerea larria dala azaldu eban.\nArratiako Eleizak errefujiaduak onartzeko eta Ukrainara laguntza bideratzeko konpromisoa hartu dau. Laguntza hau Bizkaiko Caritasek Ukrainako Caritasegaz alkarlanean gauzatuko dauala azaldu dau.\nUkrainako Gerra\nUkrainan 2014an hasi zan gerra, Donetsk eta Luhansk probintziek osotzen daben Donbass eskualdean. Aurretik, 2013 amaieran Viktor Janukovitx presidentea Europar Batasunagaz merkataritza askerako akordia sinatzera ukatu zan eta honek, europazaleen protestak eragin ebazan, Euromaidan mobimentuari hasikera emonda. Hasikera batean, ez ziran manifestazino jentetsuak izan, baina Europatik jasotako babes mediatikoak gizartearen sektore gehiago animau ebazan protestara. Europazaleak, Janukovitx eta honen inguruko ustelkeriaren kontrakoak eta eskoi-muturreko taldeak batu ziran besteak beste. Azken honeek batzerakoan, Azov Batailoi eta Pravy Sektor talde paramilitarretan antolatuta, hasi zan Maidan plazako protesta indarkeria erabilten. Polizia be, gogor oldartu zan orduan.\n2014ko zezeilan, manifestari eta polizien artean 100 hildako baino gehiagoren ostean, Janukovitxek eta oposizinoak 2004ko konstituzinoa berrezarri eta hauteskundeak antolatzeko akordioa lortu eben. Baina talde ultraeskoitiarrek ez eben akordioa onartu eta ultimatuma emon eutsien presidenteari. Honek Kievetik alde egin eta Parlamentuko diputaduek Janukovitx kargubakotze ebatzi eben.\nBaina egoera honek beste protesta batzuk eragin ebazan, Ukrainako errusiera hiztun eta errusiar etniakoenak hain zuzen be, eskuin muturrak boterea estatu kolpearen bidez lortu ebala argudiatuta. Krimea, Odessa eta Donbass inguruetan emon ziran protesta eta istilu nagusiak. Krimean, Errusiar Federazinoak peninsulea anexionauta amaitu zan gatazkea. Odessan, gatazkea sarraski baten ostean apaldu zan; ultraeskoitiarrek Sindikatuen Etxea erre eben, barruan errusiarzale ezkertiarrak egozan bitartean, 40 persona baino gehiago hil ziran erreta.\nDonbassen barriz, armen bitartez hartu eben errusiarzaleek kontrola. Bertan, Ukrainiako Armadearen eta talde paramilitarren aurkako gerrak bizirik dirau 2014tik. Ordutik, 14.000 persona inguru hil dira, oin arte geldirik egon dan gerra frontean. Baina oin dala aste bi, Errusiar Federazinoak Donetsk eta Luhantsk herrialde independiente modura onartu ebazan. Ukrainako Armadak lurralde honeek bonbardatzen jarraitu eban eta Errusiako Armadak erantzuna emon deutsee atzenean.\nBaina Donetsk eta Luhansken defentsan lagundu bakarrik ez, Errusiar Federazinoak Ukraina osoaren aurkako erasoa hasi eban zezeilaren 24an. Bonbardaketa eta inbasinoak, aste bakarrean milioi bat errefujiadu eragin dauz. Hildakoak zenbatzea barriz, gatxa da momentuz, informazino arloan be emoten dalako gerrea, batek puztu eta besteak gitxitu. Informazinoak egiaztatzeko zailtasuna gehitu behar jakoz burruka propagandistikoari, izan be, Europar Batasunean errusiar hedabide garrantzitsuenak blokeau ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001914", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "XIX. Laburbirak Igorren proiektauko dauz 9 film labur\nBarikuan, hilak 4, Kultur Etxean egongo dira ikusgai zine-jaialdiko labur partehartzaileak 19:30ean. Diman eta Ubiden be proiektauko dira pelikulak, 11n eta 12an hurrengoz hurrengo.\nAreatzan aurkeztu zan zezeilaren 25ean Laburbiraren hemeretzigarren edizinoa. Bertan ikusi ziran lehenengotik aurtengo kartela osotuten daben bederatzi film laburrak: Iban del Camporen Serendipia; Alba Romera eta Rony Devozen Itsasoaren mugimendua; Paula Iglesiasen Lanbroa; Jose Luis Gomezen Falta zaizuna; Naia Aizpuruaren Hurrengo geltokia; Amaia San Sebastianen Rewind; Aitor Alberdiren Turnoka; Josu Martinezen Subandilla eta Sergi Martinezen Itsaso.\nEuskaltzaleen Topaguneak antolatuten dauan Laburbira, zuzendari hasibarri eta profesionalizetako bidean dagozanai bideratutako zine-jaialdia da. Euskal Herrian sortu barri diran film onenetako batzuk eskaintzen dira, 30 herrik osotutako zirkuituan.\nArratian Zertu Kultur Elkarteak antolatzen dau Laburbira, Areatza, Igorre eta Ubiden, udalen laguntzeagaz; eta Diman, Abizarie alkartea eta Udala dira antolatzaileak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001915", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Goizargi abesbatzak gospel musikea taularatuko dau Artean\nMartiaren 5ean izango da, eleizan 19:00etan, abendutik atzeratutako Goizargi Gospel Choir taldearen kontzertua.\nRamon Escaleren zuzendaritzapean, hamabi abeslek osotuten dabe Goizargi Gospel Choir, zapatuan Artean abestuko dauan taldea. \"Arima baltzeko gorputz zuriak\" dirala azalduten dabe, kantu estiloaren sorrerea gogoratzen. Gospel kantuak 1960ko hamarkadan urten ziran komunidade baltzen eleizetatik eta Aretha Franklin moduko abeslariek egin eben ezagun.\nBaina Europara oin dala gitxi hurbildu zan gospela. Escale zuzendariak El Pais egunkarian azaldu ebanez, honek kartzelan egindako kontzertu baten ondorioz hartu eban gospelagaz aurrera egiteko ebatzia: \"Sardiniako seguridade altuko kartzelan kontzertua eskainita, maitatua sentidu nintzan, beste kondizino batzuetan baino gehiago\". Presoak negarrez hurbildu jakozala kontau eban, soinu eta interpretazinoagaz emozionauta.\nGospel musikeagazko gustua zabaltzen hasi da Euskal Herrian, Goizargikoak 2019an hasi ziran publikoaren aurrean abesten eta kontzertu ugari eskaini ditue. Euskal Herrian eta atzerrian, Espainia eta Herrialde Katalanetan batez be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001916", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gozategi taldeak kontzertu akustikoa eskainiko dau Areatzan\nZapatuan izango da, komentuan 19:30ean, trikitixea eta pop musikea 30 urtez buztartu dauzan taldearen emonaldia.\nKulturea Aterpe Epelean eta Korrika Kulturalaren programazino barruan antolatu da Areatzan Gozategiren kontzertu akustikoa, martiaren 5ean. Emonaldi akustikoa izanda, ez da talde osoa egongo. Asier Gozategi, Imanol eta Iñigo Goikoetxeak emongo dabe kontzertua. Izena aldez aurretik emon behar da Areatza urtaroka webgunean edo 94 673 90 10 telefonoan.\nHogeta hamar urteko ibilbidea eginda, Gozategi sano talde ezaguna da; arrakasta handiko diskoak argitaratu eta kontzertu jentetsuak jotakoa da Euskal Herriko txoko gehienetan. Gozategi anai-arrebek 1992 sortu eben taldea, Iñigo Goikoetxea ezetu eta euren erromeria moldatzen hasitakoan. 1995ean kaleratu eben lehenengo diskoa.\nBosgarren diskoaren ostean, 2006an, Ainhoa Gozategik taldea itxi eban. 2012an, zazpigarren diskoa atera eben, Gozategi All Stars izenekoa, \"izar guztiak\" euskeraz. Disko horretan, diskografia guztitik hartutako kanta ezagun eta arrakastatsuenak batzean dira.\nGozategiren musikea Euskal Herritik kanpo be bada ezaguna, Katalunian batez be, baina baita Madrilen, Vigon, Segovian... eta Finlandian eta Argentinan jo ditualako kontzertuak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001917", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Elikadura burujaubetzarantzako bide kolektiboa egin gura dau Makatzak talde ekologistak\nBidea egiteko, elikadurearen inguruko eragile guztiak batzeako deia luzatu dabe. Igorren izango da batzarra martiaren 5ean, 11:00etan Lehendakari Agirre kaleko arkupeetan.\nMakatzak Arratiako Ekologistak taldeak elikadura eta konsumo ereduak aldatuteko prozesua ipini gura dau martxan, elikadura burujaubetzarantzako norabidean. Horretarako, beharrezkoa ikusten dabe inguruko eragileakaz alkarlanean egotea, \"danak beharrezkoak!\". Beraz, eragileei egin deutsie martiak 5erako Makatzakekoek deialdia; ekoizle eta konsumitzaile eragileei, bai eta guraso alkarte zein bestelakoei.\nHolan, sare sozialetan azaldu dabenez, Arratiako egoerearen argazkia egin eta urtengo diran proposamenak gauzatzeko bideak topauko dabez zapatu goizean. Helburua, elikadura burujabetzarantzako pausuak emotea eta konsumo konszientea bilatzea da.\nElikadura burujaubetza La Via Campesina mobimentuak 1996an sortutako terminoa da eta nazinoarteko merkadu eragileen menpe dagozan elikagaien aurrean, jentearen elikadura, nekazaritza , abeltzaintza eta arrantza sistemak definiduteko eskubidea aldarrikatzen dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001918", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sukaldaritza ikastaroa jasoko dabe Arteako jubiladuek\nMikel Deuna alkarteak antolatutako ikastaroan izena emoteko, martiaren 4an hurbildu beharko dira interesdunak jubiladuen lokalera, 18:00etatik 19:30era.\nArteako Mikel Deuna Jubiladuen Elkarteak hamar jubiladurentzako sukaldatitza ikastaroa antolatu dau. Klaseak astean behin emongo dira lau astez, batzuetan martitzenean beste batzuetan eguenean. Ordu bi eta erdiko klaseak izango dira arrastiz, 16:30ean hasita jubiladuen lokalean.\nIkastaroan parte hartzeako, bariku honetan emon behar da izena lokalean bertan, 18:00ak eta 19:30ak artean. Alkarteko bazkideentzako prezioa klaseko zortzi eurokoa izango da, prestatuko dabezan hiru platereko menuaren kostua da hau. Bazkide ez diran parte-hartzaileek barriz, 30 euro gehiago ordaindu beharko ditue. Hamar jubiladurentzako lekua egongo da, baina plazaren bat soberan gelditu ezkero, jubiladuak ez diranak be hartu ahalko dabe parte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001919", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kiñu Gaztetxeak jasotako alkartasunaren balorazinoa\n\"Ehundaka gara, eta bost zinegotziren abstentzinoak ez dau burruka hau apalduko\".\nKiñu Gaztetxearen kontrako epaiketea gainean daukagula eta, Sabadell Banketxeari aurre egiteko indarrak neurtuteko aukerak izan doguz. Herritik jaiotako proiektua da gurea, eta kalean topau dogu babesik handiena. Ehundaka lagunen alkartasuna jaso genduan zapatuan Igorretik egindako manifestazinoan. Aste bardinean barriz, ez zan Igorreko udaletxean bardina pasau.\nAsanbladakideok, mozino baten bitartez, Udalaren alkartasuna eskatzera joan ginan plenora. Udalak mozinoa onartu eban, EH Bilduren aldeko sei botogaz eta EAJren bost abstenzinogaz. Bai, herritarren alkartasun eskaeraren aurrean alboz ipini dira zinegotzi jeltzaleak. Txarrena da, zergaitia galdetzerakoan, erantzun bakarra \"mozinoak absteniduteko aukerea emoten dau\" izatea.\nEz dogu ulertzen bost minutu arinago, urteko aurrekontuak eztabaidatzen, gazteriarentzako aurrekontu falta kritikau ostean EAJk Gaztetxearen kontra egitea. Ez dogu ulertzen Gaztelekua hutsik dagoalako kexau ostean, EAJk Kiñu be hutsik ikusi gura izatea.\nIgorreko EAJk, 2017an BEGITUn, Kiñu Gaztetxeari zuzendutako gutunean esan eban: \"Ez ete dogu danok defendiduten autogestinoa eta segurtasuna buztartu behar dirala?\". Oin antza, epaiketea bistan dagoenean, ez dabe ez bata ez bestea defendiduko. Ez jakie ardura Igorre autogestinorako espazio barik geratzea. Ez jakie ardurako euren alderdikeek gurera Ertzaintza bialtzea, banketxe baten izenean gu kolpatu, multatu eta atxilotzera.\nDana dala, zapatuko manifestazioan ikusi zan nortzuk dagozan Kiñu Gaztetxearen alboan. Ehundaka gara, eta bost zinegotziren abstentzinoak ez dau burruka hau apalduko. Indar gehiagogaz agertuko gara, instituzinoetatik herritarren arazoei aurre egiten ez jakien bitartean, erantzuna behetik antolatzen garenok emongo dogulako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001920", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zubialdeko frontoiaren ateak zabalik mantenidutea eskatuko dabe Zeberioko herritarrek\n\"Frontoiaren pribatizazinoaren aurrean zer?\" galdereagaz hasiko dabe barikuan egingo dan batzar irekia, plazan 18:30ean.\nZeberioko Zubialde frontoiaren \"pribatizazinoa\" salatu dabe Zeberioko herritarrek. Frontoia ez da esku pribadutetan geratu, baina gaur egun, giltzak eskatu ezkero baino ez dago pelotalekua erabilteko aukerea. Kontrara, frontoiko ateak beti zabalik egon behar dirala aldarrikatzen dabe hainbat herritarrek eta parte-hartze prozesu bat hasi gura dabe Udalari sarrera librea exijiduteko.\nHorretarako, martiaren 4an batzar irekia egingo dabe \"Frontoiaren pribatizazinoaren aurrean zer?\" galdereari erantzun kolektiboa emoteko. \"Herriko frontoia zarratuta daukagu, egoera honen aurrean zer egin ebazteko\" antolatu dabe batzarra, azaldu dau antolatzaileetako batek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001921", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Vitoria, 3 de marzo' pelikulea egongo da ikusgai sarraskiaren urteurrenean\nMartiaren 3an, 20:00etan, ikusi ahalko da Igorreko Kultur Etxean 1976an Gasteizen poliziak eragindako langileen hilketearen inguruko pelikulea.\nVitoria, 3 de marzo (Victor Cavaco, 2018) gertakizun errealetan oinarritutako filma da. Gidoia, Hector Armadok eta Juan Ibarrondok landutakoa da eta aktore lanetan, Ruth Diazek eta Jose Manuel Sedak hartzean dabe parte, besteak beste.\nTransizino garaian, 1976an, langileriaren mobilizazinoak ugariak ziran Euskal Herrian. Martiaren 3an Gasteizen, greba orokorraren testuinguruan, langileen asanblada bat ospatu zan Zaramaga auzoko eleiza batean. Martin Villa ministroak gidatutako poliziak, eleiza hutsituteko saiakeran, bost persona hil ebazan egun haretan.\nFilmean Begoñak, erdiko klaseko gazte batek, zuzenean biziko dauz \"inoz ezer gertatzen dan uria\" astindu eban gertakari horreek. Gero eta latzagoa dan gatazkan, Begoñak eta honen familiak ze aldegaz bat egin ebatzi beharko dabe. Atzenean, sarraskiaren ostean, ez dira inoz be bardinak izango.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001922", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar zabalduko da Gorbeia Suzieneko 31K lasterketan izena emoteko epea\nMartiaren 20ra arte emon ahalko dabe izena korrikalariek urri bigarrenean Zeanurin izango dan lasterketarako.\nMartiaren 1etik aurrera gorbeiasuzien.eus webgunean emon beharko dabe izena Gorbeia Suzieneko 31 kilometroko mendi-lasterketan parte hartu gura daben korrikalariek. Izena emoteko epea martiaren 20an amaituko da. Gero, zozketa bidez osotuko da urtekerako parte hartzaileen zerrendea eta baita itxaron zerrendea be. 21 kilometroko lasterketan parte hartzeako barriz, aprilaren 4tik aurrera emon behar da izena.\nAurtengoa edizino berezia izango da. Izan be, urri bigarrenaren 8an SkyMasterseko Munduko Kopako finala jokatuko da Zeanurin. SkyMasterseko 40 korrikalari onenak zozketan parte hartu barik sartuko dira jarraian urtekerara. Honeek Frantzia, Portugal, Japonia, Austria, Kanada, Katalunia, Andorra, Norvegia, Suitza, Italia eta Bulgarian puntu gehien batzean dabezan 40 korrikalariak izango dira, andrak eta gizonak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001923", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martitzen karnabalerako be antolatu ditue hainbat ekintza\nAratusteak ospatuteko egun tradizionala dala eta, martiak 1ean ospakizunakaz jarraituko dabe Arantzazun eta Bedian.\nBedian arrastiko 18:00etan desfilea egingo dabe herritarrek mozorro eta disfrazakaz jantzita. Aurretik, 17:30ean, desfilerako izena emon behar dabe parte hartzaileek frontoian. Bitartean aragazkiak aterateko txokoa egongo da bertan, photocalla. Desfilearen ostean, 18:30ean, Irrien Lagunaken 10 urte! ikuskizuna egongo da ikusgai frontoian.\nArantzazun barriz, ogi tostaden txapelketea antolatu dabe, 18:00etan izango da plazan eta bitartean txokolate beroa be banatuko da hurbildutakoen artean. Gero 19:00etan, Arrankariaren Hiletea ospatuko da. Herri askotan amaituten dira aratusteak Sardinaren Hileteagaz eta Arantzazun, tradizino hau errekara moldatu dabe. Antolatzaileek herritarrak doluzko jantziagaz etortera animau dabez, baltzez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001924", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lidertza galdu dau gizonezkoen Arratia B taldeak\nGizonezkoen lehen taldea hirugarren postuan dago. Andrazkoen taldeak barriz, zortzigarren eta hamabigarren postuan dagoz, hurrenez hurren. Lemoako Harrobik bigarren postua manteniduten dau oindino.\nGizonezkoen Arratia A taldeak 1-0 irabazi eutsan sailkapenean bere aurretik egoan Gordexola taldeari zezeilaren 26an Igorren jokatutako partiduan. Datorren partidua Zaldua A taldearen kontra jokatuko dau Arratiak etxetik kanpo hilaren 5ean, 17:00etan. Arratia hirugarren postuan dago 48 puntugaz, 26 jardunaldi jokatu diranean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak barriz bana bardindu eban zezeilaren 26an, etxetik kanpo Ezkurdi B taldearen kontra jokatutako partidua. Hurrengo neurketea etxean jokatuko dau Ariz A taldearen kontra hilaren 5ean, arrastiko 17:45ean. 21 jardunaldiren ostean, ligako zatirik handienean lider izan da Arratia B, baina hirugarren postura bajatu da, 43 puntugaz bigarrenagaz bardinduta dago oin.\nAndrazkoen A taldeak zezeilaren 26an jokatu eban Racing B taldearen kontra etxetik kanpo eta husna bardindu eban. Datorren partidua bigarren postuan dagoan Osasuna B taldearen kontra jokatuko dau etxean, hilaren 6an eguerdiko 12:30ean. Arratia zortzigarren postuan dago 20 jardunaldiren ostean, 23 puntugaz.\nAndrazkoen Arratia B taldeak ostera zezeilaren 27an jokatu eban Ugao taldearen kontra etxetik kanpo, 8-5 galduta amaitu zan partidua. Datorren jardunaldia etxean jokatuko dau Arratia Bk, Ezkurdi taldearen kontra, hilaren 5ean 20:00etan. 20 jardunaldiren ostean Arratia B hamabigarren postuan dago 23 puntugaz.\nLemoako Harrobi\nLemoako taldeak zezeilaren 26an jokatu eban bere atzen partidua Padura B taldearen kontra etxetik kanpo, 0-1 irabazi eban. Datorren jardunaldian Ugao taldearen kontra jokatuko dau Arlonagusian gilaren 5ean 16:30ean. Hogeta bi jardunaldiren ostean, bigarren postuan segiduten dau Lemoako Harrobik, 46 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001925", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eleder magoa Arteara bueltauko da astelehenean\nZezeilaren 28an izango da adin guztietarako magia ikuskizuna Arteako frontoian, 18:00etatik aurrera.\nEleder Iglesias Etxebarriko mago gazteak eskainiko dau ikuskizuna Arteako frontoian. Ume, gazte eta nagusien harridurarako egingo dauz trukuak, azken urteotan hain ezagun egin diranak.\nIzan be, sano ezaguna da gaur baina, Eleder magoa entzutetsu egiten hasi zan 2018an Igorreko Zu Bai Zu talentu lehiaketan parte hartu ebanean, hasikeratik harritu egin eban publikoa eta finalera heldu zan. 2019an, Bilboko Udalak eta Kultur Elkarteen Federazinoak emoten daben Harrapazank saria jaso eban. Sari honek, gazteen artean euskerea bultzatzea dauka helburu.\nEleder aktorea be bada, 2020an Santurtziko zinemaldiaren lehen saria jaso eban, El Huesped metraje laburreko filman protagonistea izatearren.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001926", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astebete atzeratu da Biren taldearen kontzertua\nAtzenean, hurrengo barikuan, martiak 4, izango da ahizpa ondarrutarrek gaur iluntzean Ermitabarrin eskaini behar eben kontzertua.\nGaurko, hilak 25, egoan programauta Biren taldearen kontzertua. Iturripe Kultur eta Kirol Elkarteak antolatuta, Ermitabarri auzoko San Antonio ermitan jo behar eben Ane eta Nora Agirre ahizpa ondarrutarrek. Baina martiaren 4ra atzeratu da kontzertua, ordua eta lekua manteniduta, 19:30ean San Antonion.\nBatez be, gitarrea eta kantua dira Ane eta Noraren musika sorkuntzarako elementuak. Ahizpek osotutako bikotea, Algara laukoteagaz hasi zan zuzeneko musikearen munduan. Kide batek taldea itxi ostean sartu ziran Algarara eta gero, ahizpek Biren bikotea osotuta be, talde biak mantenidu ebezan martxan.\nBizkaiko Kantu Txapelketea birritan irabazi eben, bai Algarako kideakaz bai Biren talde moduan. Euskal Herriko txapelketea irabazteko hurbil be egon ziran, hirugarren postua lortuta. 2018an argitaratu eben bikotearen lehenengo maketea. Pandemiaren etenaldiaren ostean, 2021ean Barrura Begira diskoa argitaratu eben.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001927", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hiru egunez luzatuko dira Igorreko aratusteen ospakizunak\n\"Mozorroa jantzi, disfraza etxean itxi!\" leloagaz animau dabez herritarrak ekintza desbardinetan mozorro tradizionalakaz parte hartzera.\nGurasoen Elkarteak, Zaztaparrak Asti Taldeak, Maratuk, Berbalagun dinamikeak eta Bizi Igorren proiektuak antolatu dabez Igorreko 2022ko aratusteetako ekintzak. Aurten, aratusteen eredu aldaketea bultzatu gura izan da Igorren, disfrazatzetik mozorrotzera animau dabe jentea, Oier Araolazaren 'Mozorrotzea ez da disfrazatzea' berbaldiaren osteko lanketea eginda. Araolazak azaltzen dauanez, disfrazatzea personaia edo gauza konkretu baten elementuak janztea da. Mozorrotzea barriz, norberaren identidadea ostondutea. Holan, tradizionalki narru, hazur, trapu-zahar edo elementu naturalakaz jantzi dira mozorrodunak. Artean Kokomarroek egiten daben antzera.\nBihar, hilak 25, aratusteak umeentzako ikuskizunagaz hasiko dira. 17:00etan Irrien Lagunak-en Elkartasun jantokia emonaldia egongo da ikusgai Kultur Etxean. Gero, 19:00etan Lekittoko Deabruak antzerki taldeak bere mozorro, argi eta piroteknia ikuskizuna aurkeztuko dau kalean. Amaituteko, Guraso Elkarteak txokolate beroa banatuko dau errugbi zelai txikian.\nHurrengo egunean, zapatuan, eguerdiko mozorro kalejirea izango da ekintza nagusia. 12:00etan hasiko da herritar mozorrotuen desfilea Garbe auzotik. Gero, gazteek egindako \"kopautxoa\" zerbitzauko da parte-hartzaileen artean.\nAstelehenean be egongo da kalejirea, oingoan familientzako. Zaztaparretako eta Berbalaguneko kideek antolatu dabe 10:30ean hasiko dan mozorro tailerra. Gero, 11:30ean sortuko dabe Ziripot personaia eta 12:00etan urtengo dira kalejiran danak batera. Tailerrean parte hartzeako, helbidean emon behar da izena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001928", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Pronoia' klown ikuskizuna egongo da ikusgai Zeanurin\nEmakume Langilearen Nazinoarteko Eguneko programazino barruan antolatu dau Udalak zapatu iluntzean egingo dan emonaldia.\nOihulari Klown konpainiaren ikuskizuna da Pronoia. Virginia Imazek taularatuko dau antzezlana Kultur Etxean, hilaren 26an 19:00etan. Zeanuriko Udalak antolatu dau gazte eta helduentzako ekintzea, gazteleraz izango da emonaldia.\nVirginia Imazek Emakunderen Bardintasun Saria jaso eban. Pronoia martiaren 8ko programazino barruan sartu dau Udalak, ikuskizunean falozentrismoa, lenguaia sexistea, indarkeria fisikoa, sinbolikoa eta bardintasun erreal zein formala lantzean diralako. Gai erreal eta serioak, Imazek umoreagaz kontauko dauzanak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001929", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako dendetan euskerearen erabilerea saritzeko kanpainea hasiko da martian\nUdaleko euskera zerbitzuak eta herriko 22 dendak ipini dabe martxan merkataritzeari eta euskereari bultzadea emoteko sari-sistemea.\nMartiaren 1etik hasita, aprilaren 8ra arte iraungo dau Lemoako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta herriko denda ugarik alkarlanean antolatutako kanpainea. Denda honeetan euskeraz eskatu eta agurtzen daben bezeroek, eta ahalegintzen diranek, hazkatzeko txartel bat jasoko dabe. 500 saritik gora banatuko dira txartelen bidez, saririk ez daukienak, Urduñako bainuetxean persona birentzako egonaldi birako zozketan sartuko dira.\n\"Lemoako hizkuntza ohituretan eragin gura da egitasmo honegaz, eta herriko merkatari zein ostalariek babes zabala eskaini deutsee\" azaldu dau Saioa Elejabarrieta alkateak.\nTxarteletako sarien artean erosketetarako edo produktu zehatzetarako beherapenak eta armozu edo bazkariak dagoz. Araua da, saria Lemoako beste denda batean trukatzea, hau da, saria ezin da jaso dan komertzio bardinean erabili. Sarien zenbatekoa, erdi bana ordainduko dabe komertzioek eta euskera zebitzuak.\nKanpainan 22 komertziok hartuko dabe parte, dendak eta tabernak: Amorrortu jatetxea, Arraibigane, Atxeta taberna, Bizkarra okindegia, Ezkur, Farmazia, Geltokia taberna, Giaconi ile-apaindegia, Intzuntza harategia, Kresala taberna, Laiane ilea-apaindegia, Lemoa Doner Kebab, Lemoako Batzokia, Lemones taberna, Lezat estetika zentroa, Lur 2000, Luzea ile-apaindegia, Mailuki taberna, Josier mertzeria, Lemona okindegia, Tresnak, eta La Herradura taberna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001930", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Eraikuntzarako materiala' nobelea izango da langai Irakurleen Txokoan\nBihar, Arteako Kultur Etxean 19:00etan, Eider Rodriguezen lehen nobelan azaleratzen dan aita-alaba arteko erlazino arrotzaren, eta hurbiltzeko saiakerearen, inguruan hausnartuko dabe irakurleek.\nUrte luzez etxe bardinean bizita be, Eraikuntzarako materiala (Susa, 2021) nobelako protagonistak, aitak eta honen alabeak, erlazino arrotza izan dabe urteetan. Baina aitak iktus bat sufridu eta ospitalean dagoala, alabak honengana hurbildu eta hau ulertzeko saiakera bat egiten dau. Irakurleen Txokoko saioetan idazlea bera egoten dan arren, oingoan Eider Rodriguez ez da Arteara etorriko, narrazinoa oso pertsonala dalako.\nEguneroko bat idaztea izango da alabearen lehen pausua, hortik hasten da narrazinoa. Persona baten hondamenditik hasita, familiarteko harremanetan dagozan ondorioak lantzean dauz Eider Rodriguezek eleberrian.\nNarrazinoa lau ataletan antolatu dau Rodriguezek. Lehenengo atal bietan, egunerokoaren bitartez, alabeak bere esperientziak kontetan dauz lehen personan. Hirugarren atalean eguneroko formatua aldatzen da. Narratzaileak aitari egiten deutsa berba, baina ez lehen personatik, alabea hirugarren personara pasauko dalako. Laugarrenean barriz, aitaren ahotsa ezetuten da, baina iraganekoa, amari soldadiskatik bialdutako gutunak dira, alabearen oharrakaz batera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001931", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hitano ikastaroa antolatu dau Abizarie euskera alkarteak\nGotzon Aurrekoetxeak gidatuko dauz martiako astelehetan eta aprileko lehen astelehenean Dimako eskolan emongo dira klaseak, 18:00etatik 19:00etara.\nDimako Abizarie Euskera Elkarteak antolatuta, hitanoa ikasi eta praktikan ipinteko aukerea egongo da hurrengo asteetan. Astelehenetan emongo dauz klaseak Gotzon Aurrekoetxea Euskal Filologian doktorea dan dimoztarrak. Martiaren 7, 14, 21 eta 28an, eta aprilaren 4an izango dira ordubeteko saioak, 18:00etan hasita eskolan. Izena emoteko atzen eguna zezeilaren 28a izango da, helbidean elektronikoan.\nAntolatzaileek BEGITUri emondako azalpenetan adierazo dabenez, ikastaroak esperotakoa baino harrera hobea izan dau. Izan be, Arratia kanpoko jenteak be emon dau izena. Ia hogei persona apuntau dira momentuz, beraz, astelehenean batuko dira Abizarieko kideak jente kopurua mugatu edo saio gehiago antolatu behar diran ebazteko.\nKlaseak jarraitu ahal izateko euskalduna izan behar dala azaldu bade antolatzaileek. Bertan, arau orokorrak ezetuteko teoria apur bat emongo da, baina praktikea izango da hitanoa ikasteko metodo nagusia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001932", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Galazota taldeak kontzertua eskainiko dau zapatuan\nDimako Baltzola jatetxean izango da punk-rock taldearen bigarren kontzertua, 21:30ean.\nZezeilaren 26an aratusteak ospatuko dabez Dimako Baltzola jatetxean, Galazota talde arratiarraren kontzertuagaz. Punk-rock taldeak eskainiko dauan bigarren kontzertua izango da zapatukoa. Lehenengoz Arratiako Gazte Egunean jo eben zuzenean, Kiñu Gaztetxean. Hurrengo hileetan kontzertu pare bat izan ebezan programauta, baina Covidaren seigarren olatua dala eta, bertan behera gelditu ziran.\nMomentuz, lau abesti propio argitaratu dauz lau arratiar eta galdakoztar batek osotutako taldeak: Etxera!, Amorrua, Baso beltz hartan eta Oroimenak. Atzen biak oin dala hilebete egin dabez publiko, guztira 4.500 ikustalditik gora izan dabez Youtuben.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001933", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Rock & Roots' kontzertua egongo da entzungai The Quiet Cornerren\nZapatuan, 20:00etatik aurrera eskainiko dabez Mikel Gaztañaga, Charlie Cosh eta Juan Duranek rock kantu klasikoen bersinoak.\nZezeilaren 26an, 20:00etan hasiko da Areatzako taberna irlandarrean Mikel Gaztañaga eta Charlie Cosh-en Rock & Roots izeneko kontzertua. Areatzako saioan, Juan Duran konpositore galiziarra izango dabe konbidau lez zapatuko saioan.\nCosh abeslariak Irlandako eta Kaliforniako jatorria dauka, eta, beste batzuen artean, Akelarre taldeagaz ibilitakoa da. Gaztañaga barriz, piano jolea da eta Kepa Junkeragaz jo dau. Gitarrea eta ahoko soinuagaz be osotuten dabez emonaldiak Coshek eta Gaztañagak.\nBikoteak, rock klasikoko kantuen bersinoak joko dauz kontzertuan roots rock estiloari jarraituta. Izenak dinoan moduan, zuztarreko rockak, rockaren jatorrietara begiratzen dau, 1960ko hamarkadara. Abestietan folk, blues eta country elementuak erabilten dabez sortzaileek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001934", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aratusteetako ekintza ugari antolatu dira barikurako\nDima, Igorre, Arantzazu, Artea, Lemoa eta Zeberion ikuskizun, kalejira eta txokolateagaz ospatuko dabe mozorrotzeko astegoienaren lehen jardunaldia.\nSasoi batean inauteriak martitzeanean ospatuten baziran be, astegoienera pasau ditue atzen urteetan aratusteen inguruko ekintza eta ospakizunak. Herri askotan, barikuan hasiko dira mozorro-jaiakaz.\nAurten, aratusteen eredu aldaketea bultzatu da Igorre eta Areatzan, disfrazatzetik mozorrotzera animau dabe jendea, Oier Araolazaren 'Mozorrotzea ez da disfrazatzea' berbaldia dala eta. Artean aurreko urtean animau ziran mozorrotzera eta Kokomarroak berpiztu ebezan, aurten be urtengo diranak. Barikuan, hilak 25, urtengo dira kalejiran Arteako eskolatik plazara, han \"Kuberue\" erre eta mokautxoa jateko.\nBaina barikuko lehenengo ekintzak Igorre eta Diman hasiko dira 17:00etan. Igorren, Irrien Lagunak-en Elkartasun jantokia emonaldia egongo da ikusgai Kultur Etxean. Gero, 19:00etan Lekittoko Deabruak antzerki taldeak bere mozorro, argi eta piroteknia ikuskizuna aurkeztuko dau kalean. Amaituteko, Guraso Elkarteak txokolate beroa banatuko dau errugbi zelai txikian.\nDiman be 17:00etan hasiko da jaia, Dj Ismaren musika eta mozorro desfileagaz. 19:00etan barriz, Jokaldik hartuko dau musikearen ardurea eta txokolate beroa be banatuko da.\nArantzazun be egingo dabe herritik kalejirea mozorrotuta, 18:00etan. Herriko tabernan amaituko dabe ibilaldia, han mozorro onenen arteko txapelketea egiteko.\nLemoan Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen Zoro gaitezen ikuskizunagaz hasiko da jaia, 18:30ean kiroldegian. 19:30ean barriz, Oxabiren lagunak taldeak girotutako kalejirea hasiko da jubiladuen tabernatik.\nZeberion txokolatadeagaz hasiko dabe ospakizuna musika artean, 18:30ean plazan. Berotu ostean, mozorro eta disfrazak erakusteko pasarelea egingo da 19:30ean, talde argazkia ateraten amaituteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001935", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzan aurkeztuko dira XIX. Laburbirako bederatzi film laburrak\nHilaren 25ean hasiko da, Areatzako udaletxean 19:30ean, 30 herri bisitauko dauzan film laburren zirkuitua. Igorre, Dima eta Ubiden be egongo dira ikusgai hurrengo asteetan.\nBizkaia, Araba eta Gipuzkoako ibilbideari ekingo deutso Areatzan Laburbiraren hemeretzigarren edizinoak. Bertan ikusi ahal izango dira lehenengotik aurtengo kartela osotuten daben bederatzi film laburrak, zezeilaren 25ean, 19:30ean Areatzako udaletxean.\nEuskaltzaleen Topaguneak antolatuten dauan Laburbirak, zuzendari hasibarri eta profesionalizetako bidean dagozanai bideratutako zine-jaialdia da. Euskal Herrian sortu barri diran film onenetako batzuk eskaintzen dira, hainbat herrik osotutako zirkuituan.\nAurtengo edizinoan bederatzi pelikula proiektauko ditue 30 herritan: Iban del Camporen Serendipia; Alba Romera eta Rony Devozen Itsasoaren mugimendua; Paula Iglesiasen Lanbroa; Jose Luis Gomezen Falta zaizuna; Naia Aizpuruaren Hurrengo geltokia; Amaia San Sebastianen Rewind; Aitor Alberdiren Turnoka; Josu Martinezen Subandilla eta Sergi Martinezen Itsaso.\nLaburbira Arratian\nArratian Zertu Kultur Elkarteak antolatzen dau Laburbira, Areatza, Igorre eta Ubiden, udalen laguntzeagaz; eta Diman, Abizarie alkartea eta Udala dira antolatzaileak.\nBarikuan Areatzan egon ostean, Igorren martiaren 4an izango da Laburbira, Lasarte Aretoan 20:00etan. Gero Diman martiaren 11n, eskolako kamaran 19:00etan, eta Ubiden 12an, 19:30ean Ortuzarren ikusi ahal izango dira filmok.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001936", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Feminismoaren eta euskal identidadearen gaineko tailerra antolatu dau Berbalagunek\nOrratzak taldeko kideek emongo dabe tailerra Igorreko Kultur Etxean, hilaren 24an 18:30ean.\nAEK-k antolatutako Berbalagun dinamikearen programazino barruan dago 'Feminismoa eta euskal identidadea' tailerra. Zezeilaren 24an, eguena, izango da saioa arrastiko 18:30etik aurrera. Bertan, Arratiako Orratzak gazte talde feministako lau kidek gidatuko dabe saioa.\nAndra eta gizonentzako zuzendutako tailer honen helburua hausnarketea izango da. Feminismoaren, identidadearen, euskerearen eta eukal kulturearen inguruko hausnarketak partekatuko dabez, loturak eginaz, bai feminismoaren bai euskerearen garapenean aurrera egiteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001937", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kultura desbardinetako ipuinak kontauko dauz Maider Alcelayk Lemoan\nEguenean, hilak 24, izango da Istorio hegalariak emonaldia Kotxepinen, 18:00etatik aurrera.\nZezeilaren 24an Maider Alcelay ipuin kontalariak Istorio hegalariak ikuskizuna taularatuko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, sei urtetik gorako umeentzako. Sarrerak euro bitan salduko ditue egunean bertan. Emonaldian, Alcelayk hainbat mozorrotik abiatuta munduko leku desbardinetako ipuin eta kondairak kontauko dauz.\nIpuin kontaketeak ohitura, folklore eta hizkuntza ugari ezetuteko aukerea emoten dau personai bitxien bitartez. Izan be, jatorria kultura desbardinetan daukien ahoz-aho transmitidutako kontaketak batuten dauz Istorio hegalariak saioak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001938", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Asiako liztorren kontrako kanpaineagaz jarraituko dau Zeberioko Udalak\nHilaren 26an liztorren inguruko informazinoa emon eta erreginak harrapatzeko tranpak banatuko dira udaletxean, 11:00etatik aurrera.\nUrtero lez, Zeberioko Udalak vespa velutina edo asiako liztorraren kontrako kanpainea antolatu dau. Zezeilaren 26 goizean egingo dan saioan, kanpainearen garrantzia gogorarazo, pasau dan urtearen balorazinoa egin, tranpak erabilten ikasi eta honeek banatuko ditue hurbildutakoen artean.\nKanpainearen helburua espezie inbaditzaileari aurre egitea da. Izan be, liztor honek Euskal Herrian ez dauka etsai naturalik eta bertako erleak jaten dabez. Holan, erle autoktonoen eskasiak eragin txarrak ditu ezti ekoizleentzako, baina batez be, desoreka ekologikoa eragiten dau, landaren polinizazino aukerak gitxitzen diralako.\nLiztor asiarra oin dala hamarkada bat baino gehiago heldu zan Euskal Herrira. Zeberion, 2015. urtean identifikau ziran lehenengo habiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001939", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hiru txapel eta errekor bat ekarri dabez korrikalari arratiarrek Apuko Igoeratik\nZaramilloko lasterketan Onditz Iturbe izan da, aurreko markea gaindituta, andren artean irabazlea. Beteranoen artean barriz, Unai Intxaurraga izan da garaile eta 2021eko Bizkaiko Mendi Lasterketen Ligako txapela be jaso dau.\nDomekan izan da, Zaramillon (Bizkaia), Apuko Igoerearen XIV. edizinoa. Korrikalari arratiarrek protagonismo handia izan dabe, kategoria bitan irabazita. Sailkapen orokorrean, zortzigarren postuan heldu zan Unai Intxaurraga korrikalari zeanuriztarra, ibilbidearen 23 kilometroak ordu bat, 51 minutu eta 31 segundotan eginda. Holan, gizonezko beteranoen sailkapenean lehenengoa izan zan.\nOnditz Iturbe igorreztarra minutu bi beranduago heldu zan helmugara, andrazkoen artean lehena. Andren arteko lehenengo postua bakarrik ez, Apuko Igoeran andren errekor historikoa be gainditu eban domekan Iturbek. Marka barria ordu bat, 53 minutu eta 30 segundotan itxi dau. Aurreko errekorra Oihana Azkorbebeitiarena zan, 2020an 01:54:46 behar izan ebazan lasterketea amaituteko.\nLigako irabazlea\nApuko Igoera izaten da urteko Bizkaiko Mendi Lasterketen Ligako lehenengo probea. Holan, aurreko urteko txapelak banatuteko ekitaldia be egiten da. 2021eko txapela Zeanurira dakar Unai Intxaurragak ligan 434 puntu batu ostean, bigarrenari ia 50 puntu atera deutsoz Intxaurragak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001940", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "EPELen Binakako Txapelketako finalaurrerako sailkatu dira Elezkano II eta Zabaleta\nMariezkurrena II eta Jakari 22-18 irabazita lortu dabe finalaurreko ligaxkarako pasea. Promozino mailan, Etxebarria eta Zabalak playoff-ak jokatu beharko ditue txapelketan aurrera egiteko.\nBurruka gogorra izan da aurtengo EPELen Binakako Txapelketan. Lau bikote egon dira sailkapeneko buruan, alde minimoagaz. Atzenean, Altuna III-Martija eta Elezkano II-Zabaleta izan dira lehenak. Beraz, finalaurreko ligaxkara egingo dabe zuzenean saltu, hurrengo laurek barriz, playoff-ak jokatuko ditue.\nElezkano II eta Zabaletak 22-18 irabazi dabe sailkapen ligako hamalaugarren eta atzen jardunaldian. Holan, euren partea bete eben, irabazitako hamar partiduak lortuta. Halanda be, Altuna III-Martija eta Irribarria-Rezusta bikoteen emaitzen faltan, ez eben jakin finalaurrekoetara edo playoff-etara joango ziran. Atzenean, lehenengoek bakarrik lortu eben garaipena, beraz sailkapeneko bigarren postuan geratu dira Elezkano eta Zabaleta.\nAstegoien honetan, playoffak jokatu bitartean, deskantsurako aukerea eukiko dabe lehenengo bikote biek. Gero, martiaren lehen astegoienean hasiko dira finalaurreko partiduak.\nPromozino mailan\nOier Etxebarria igorreztarrak be eukiko dau Zabalagaz batera finalaurrekoak jokatuteko aukerea. Zubizarreta III eta Eskirozen aurka neurtu dira astegoienean eta 22-18 irabazi dabe. Baina sailkapen orokorrean bosgarrenak izan diranez, playoffak jokatu beharko ditue lehenengo.\nLehenengo playoff partidua astegoien honetan jokatuko dabe, barriro be Zubizarreta III eta Eskirozen kontra, honeek izan diralako laugarrenak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001941", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urgozo taldearen kontra irabazi dabe Arratiko Zekorrek\nPuntu bakarreko aldeagaz irabazi dabe arratiarrek sailkapeneko bigarren taldearen kontrako partidua, 19-20.\nDomekan jokatu da Arratiko Zekorren eta Zornotzako Urgozo taldearen arteko errugbi partidua, Larreako zelaian. Aurkari gatxak izan ditue oingoan, izan be, sailkapenean bigarrenak dira Urgozo taldekoak. Zekorrak zazpigarrenak dira, baina zornotzarrei aurre egin eta hogei puntu lortu ditue, aurkariak baino bat gehiago.\nPartidu garbia jokatu eben talde biek, kaleratzerik bakoa. Arratiarrak indartsu hasi ziran, 20. minututik aurrera, hiru entsegu egin ebezan bost minututan. Koldo Cuevas, Mohamed El Madani eta Andoni Lucas izan ziran ohargileak. Gero, Urgozo taldekoek markagailua bardindutea lortu eben. Baina 52. minutuan Jon Gurtubairen entseguagaz ipini ziran zekorrak aurretik, baina hamar minutu ostean, Zornotzakoek barriro hartu eben aurrea. Azkenean, 76. minutuan zigor kolpe bategaz lortu eban Andoni Lucasek hogei puntuetara heltzea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001942", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garaipenaren norabidea berreskuratu dau gizonezkoen Arratia Bk\nLemoa eta Arratiako gizonezkoen talde bakotxak lortu dauz hiru puntuak atzen astegoienean. Andren kasuan, Arratia Ak galdu eta Arratiak Bk hiruna bardindu dabe.\nAndrazkoen A taldeak zapatuan jokatu eban Tolosa taldearen kontra Igorreko Urbieta zelaian, 2-3 galdu eben arratiarrek. Datorren partidua Santandergo Racing B taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo, hilaren 26an arrastiko 16:00etan. Sailkapenean, Arratia bederatzigarren postuan dago 19 jardunaldiren ostean, 22 puntugaz.\nAndrazkoen B taldeak ostera domekan jokatu eban Berrio-otxoa A taldearen kontra, hiruna bardinduta amaitu zan partidua. Datorren jardunaldia be etxetik kanpo jokatuko dau Arratia Bk, Ugao taldearen kontra izango da, hilaren 27an arrastiko 17:30ean. 19 jardunaldiren ostean Arratia B hamaikagarren postuan dago 23 puntugaz.\nGizonezkoen Arratia A taldeak barriz 2-3 irabazi eban Lekeitio taldearen kontra, zapatu eguerdian jokatu zan partidua, etxetik kanpo. Datorren partidua zuzeneko aurkarien kontra jokatuko dabe, hirugarren postuan dagoan Gordexola taldearen kontra. Urbietan neurtuko dira hilaren 26an, arrastiko 16:30ean. Arratia laugarren postuan dago 45 puntugaz, 25 jardunaldi jokatu diranean.\nArratia B taldeak be 1-3 irabazi eban Berrizen kontra etxetik kanpo jokatutako partidua, aurreko hiru partiduetan garaipenik lortu barik egon da Arratia B. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau barriro Ezkurdi B taldearen kontra hilaren 26an arrastiko 16:30ean. 20 jardunaldiren ostean lider jarraitzen dau Arratiak, 42 puntugaz.\nLemoako Harrobi\nZapatuan jokatu eban etxean Lemoako taldeak eta 4-0 irabazi eban Artibai taldearen kontra. Datorren partidua Arrigorriagako Padura B taldearen kontra jokatuko dau hilaren 26an, 15:00etan. Hogeta bat jardunaldiren ostean, bigarren postua mantenduten dau Lemoako Harrobik, 43 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001943", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Spiderman, no way home' eta 'No somos nada' proiektauko ditue domekan\nHurrengo barikuko Irrien lagunak saiorako konbiteak be banatuko dira 17:15etik 18:30era, igorreztarrentzako bakarrik.\nDomeka honetan, hilak 20, Spiderman: no way home (Jon Watts, 2021) izango da Igorreko Kultur Etxean proiektauko dan lehenengo pelikulea, 17:00etan. Tom Holland eta Zendaya dira Marvelen atzen istoriaren protagonista nagusiak. Spiderman: far from home pelikulearen osteko filmean, Spidermanen identidadea publiko egiten da lehenengoz. Holan, superheroiak ezingo dau bere bizitza normala aurrera eroan, arrisku asko hartuko dauz eta.\nLehenengo pelikulea hasi eta 18:30ak arte, hilaren 25eko Irrien lagunak saiorako konbiteak be banatuko dira takillan. Igorreztarrek bakarrik batu ahalko dabez dobaneko sarrerak, gehienez bost.\nGero, 19:30ean proiektauko da La Polla Records taldearen inguruko dokumentala; No somos nada (Javier Corcuera, 2021). Agurra emoteko banda mitikoaren bueltan, Evaristo Paramos abesleak atzen 40 urteen errepasoa egiten dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001944", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bertan behera gelditu da Zeberioko zaintza eta erantzunkidetasunaren diagnostikoaren aurkezpena\nUgaon neska batek sufridutako eraso matxisteari erantzuteko, gaurko mobilizazinora batu ahal izateko atzeratu dabe saio parte-hartzailea.\nGaur, hilak 18, aurkeztu behar ebazan Murgibe bardintasunerako aholkularitza bulegoak, Zeberioko zaintza lanen diagnostikoaren ondorioak, 19:00etan. Atzen hileetan egindako ikerketan herriko zaintza formal eta informala aztertu dabe ikuspuntu desbardinetatik: espazioa, ekipamentua, denporea, profesionalak, Covida... Ateratako ondorioak aurkeztu eta herritarren balorazino eta proposamenak jasoteko egoan antolatuta gaurko saioa.\nBaina domekan neska batek eraso matxista bat sufridu eban Ugaon. Ugaoko Mugimendu Feministeak manifestazinoa antolatu dau gaur 19:00etan, eta Zeberioko herritarrak mobilizazinora gehitu gura diranez, diagnostikoaren aurkezpena atzeratzea ebatzi dau Udalak. Oindino ez da data barririk zehaztu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001945", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Biojantza saioak antolatu dauz Mazala andra taldeak\nZapatu honetan hasita, hamabostero gidatuko dauz saioak Elena Ocasarrek Zeanuriko gimnasioan, 10:00etan.\nHolan deskribatzen dau biojantzea Biojantzaren Federazino Internazionalak: giza integrazinorako, barrikuntza organikorako, berreziketa afektiborako eta bizitzako jatorrizko funtzinoen barrikaskuntzarako sistemea. Metodologia hau 1960ko hamarkadan sortu eban Txileko Rolando Toro antropologo eta psikologoak, ez da terapia zientifiko bat, terapia filosofiko eta humanista bat da. Biozentrismoa ardatz moduan hartzean dauan ekintza fisikoa eta emozionala da.\nZeanurira be heldu da jantza modalidadea, Mazala andra taldearen eskutik. Elena Ocasarrek gidatuko dauz gimnasioan hamabostero egingo diran saioak. Lehen saioa zezeilaren 19an izango da, 10:00etatik aurrera. Parte hartzeako 605 749 696 telefonora deitu behar da aldez aurretik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001946", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihotz Gorospek Igorreko Kultur Etxean abestuko dau zapatuan\nHilaren 19an, 20:00etan hasiko da Bihotz anpuluak izeneko kontzertuaren laugarren emonaldia.\nKontzertu aro barri bat hasi dau abeslari igorreztarrak bakarlari moduan, Bihotz anpuluak proiektuagaz. Igorrekoa laugarren emonaldia izango da, bigarrena Arratian. Bertan, Amagana dokumentalean abestutako kantuak eta atzenaldian bere Youtube kanalean argitaratutako abesti propioak taularatuko dauz Gorospek, Inun musikariaren laguntzeagaz.\nBakarkako proiektu hau atzen urteetan beste musikari eta alkarte batzuekaz egindako alkarlan eta kolaborazinoen ostean dator. Besteak beste, Yogurinha Borova, Harrobi, Bizipoza Elkartea eta Kupelagaz ibili da lanean. Honeekaz hainbat disko, telebista saio eta bideoetan hartu dau parte Gorospek. Inunegaz be bada lan egindakoa, oin Bihotz anpuluak kontzertu aroaren musikaria dana.\nBihotz anpuluen jatorria\nOin dala urte eta erdi sortu eban Bihotz Gorospek Youtube kanala. Bertan batzean ditu Bihotz anpuluak osotuten daben abestiak: Esan, Minaren beldurrez eta Azalean besteak beste. Baina estilo desbardinetako bersino ugari be argitaratu dauz bertan; Hertzainak, La Polla, Silvio Rodrigez, Benito Lertxundi...\nBeste alde batetik, Igorreko abeslariak Itziar Zabala Dimako eskalatzailearen Amagana dokumentaleko kantuen sortzaile eta abeslea be izan da. Mendi Film Festivalen euskerazko pelikula onenaren saria jaso eban dokumentalak. Eta abesti honeek be egongo dira entzungai kontzertuan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001947", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan batuko da Zeberioko Korrika batzordea\nBihar, hilak 18, izango da hogeta bigarren edizinoa antolatzeko batzarra Eskola zaharrean, arrastiko 17:00etan.\nHogeta bigarren Korrika Zeberiotik pasauko ez bada be, batzordea bariku honetan batuko da herrian zeozer antolatuko dan ebazteko. Besteak beste, beste urte batzuetan lez Korrika Txikia egiteko aukerea edo Korrika Kulturaleko ekimenen bat egitea ipini ahalko da mahai gainean.\nZeberioko Korrikaren aurkezpen eguna barriz, datorren hilean izango da, martiaren 18an. Hurbileko Korrika ofizialaren ibilbide bi izango dauz Zeberiok. Lehenengo, martiaren 31 gauean pasauko da lekukoa Ugaotik Arrigorriagarako bidean. Aprilaren 6an barriz, 14:30ean Arteatik pasauko da Korrikaren ibilbidea, Arantzazurako bidean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001948", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mikel Etxabururen poemak errezitauko dira musikearen laguntzeagaz\nAreatzako komentuan izango da Oroitzen hondarrak nota txikietan emonaldia, zezeilaren 19an, 19:30ean. Nerea Zuloaga billaroztarrak, Izaskun del Cerrok eta Mikel Etxaburuk egingo dabe errezitaldia.\nMikel Etxaburu poetaren Ahaztu baino lehen, ama poema liburuan dago oinarrituta zapatuko errezitaldia. Honegaz batera, kantuek eta piano soinuek osotuten dabe errezitaldi musikatua, dana zuzenean. Emonaldi bera bertan behera gelditu zan abenduan, Covid-aren seigarren olatua dala eta. Oin, Korrika Kulturalaren programazino barruan antolatu dabe barriro errezitaldia.\nAma bizitzaren atzen fasean sartzerakoan hasi zan idazten liburua Etxaburu, oin dala hiru urte. Esperantza emoteko kantu bat da obrea. Bere erara, poemakaz, gorpuztu gura izan eban Etxaburuk amaren azken bidaia horretako bidelaguntasuna. Bere amari kantetan deutsa, eskutik heltzeako modu bat dala dino egileak, baina egoera bardintsuan dagozan ama eta aita danentzako egindako liburua be bada.\nEtxaburuk beste hiru poema liburu be baditu: Zu zara orain txoria (Elkar, 2011), Hodeiak zapatetan (Susa, 2014) eta Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak (Erein, 2016). Atzen hau izan zan saritua, Blas de Otero-Bilbo Uria nazinoarteko tituloagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001949", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kiñu Gaztetxean ospatuko da ZUTIK! gazte martxearen aurkezpen jaialdia\nZapatu gauean Sigeruban & Pula Gzon, Leihotikan eta Gora Etorri taldeek eskainiko dabez kontzertuak. Sarrerak badagoz salgai, online eta Axular herriko tabernan.\nAprilaren 14an Zugarramurdin hasiko da Ernaik antolatutako gazte martxea, \"Bostehun eta ZUTIK!\" lelopean. Hiru egun ostean, Elizondora heldu arte musika emonaldi, berbaldi eta tailerretan hartuko dabe parte gazteek. Aprilaren 17an, Iruñean egingo dan Aberri Egunean amaituko da ekimena. Urtailaren 14an egindako aurkezpenean azaldu eben, \"Bostehun eta ZUTIK!\" leloagaz Amaiurko gazteluaren setioaren urteurrenari egiten jakola keinua: \"zutunik dagoan herria eta zutunik dagoan gazteria badala aldarrikatuko dogu\".\nTopaketa nazionalaren aurretik, lurralde bakotxean aurkezpen ekitaldi bat ospatuko da. Bizkaian zezeilaren 19an izango da aurkezpena, Igorreko Kiñu Gaztetxean. Osasun larrialdi egoera barik, neurri murriztaile bako lehen astegoiena izanda, giro itzela espero dabe antolatzaileek zapatuan.\nHiru kontzertuk osotuko dabe aurkezpen jaialdia. Hasteko, rap doinuak hasiko dira giroa berotuten 21:00etan, Sigeruban bilbotarrak abestuko dau Pula Gzonek ipinitako musikea. Gero, Iruñeako Leihotikan punk-rock talde beteranoa igongo da oholtzara. Amaituteko, Durangaldeko Gora Etorri taldeko neskek jantzatzeko doinuak ipiniko dabez; eurodance estiloko musikea, baina eurek dinoenez \"euskaldunagoa eta baserritarragoa\".\nZapatu honetako jaialdia Baztan kurutzatuko dauan gazte martxearen aurrerapen txikia baino ez da. Izan be, atzen urte bietan ospatu ezin izan zan arren, Ernaik udabarriro batu dauz milaka gazte independista aurreko edizinoetan. Arratian birritan ospatu da topagunea, 2017an Igorren eta 2019an Lemoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001950", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Piztu! EmakumeOn energia' antzerkia taularatuko da Igorren\nBarikuan, hilak 18, egongo da ikusgai Eidabe Ekimen Kulturalak sortutako andra zientzialarien inguruko antzezlana, Kultur Etxean 18:00etan.\nMarie Curie XX. mende hasikerako fisika eta kimikako nobel sariduna protagonista dala, andra zientzialarien historiaren zehar mobiduten da antzezlana. Holan, andrak zientzian izan daben benetako pisu eta eragina azaleratu gura dau Eidabe Ekimen Kulturalak.\nTaula gainean, aktore lanetan Tania Fornieles eta Nahikari Rodriguez ibilten dira, Imanol Ituiño gidoigilea badan zuzendaritzapean. Ikuskizunak hainbat abesti be baditu, partaidetza arratiarragaz gainera. Izan be, Piztu abestia Bihotz Gorospe igorreztarrak kantetan dau, Mikel Inunen musikeagaz.\nPiztu! EmakumeOn energia antzerki umoretsuak hausnarketarako tartea be badauka, ikuslearentzako hainbat galdera planteauta: \"Zelangoa litzateke mundu bat benetako bardintasunagaz? Desorekaz eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia biztuko bagendu? Guztion energia erabiliz guztiontzat aukera bardinak zabaltzen dituan mundu bat asmatuko bagendu? Eta, bat-batean, zientzialari batek asmatuko baleu ezjakintasun guztiakaz amaitzeko makina miraritsua? Horrek bardintasuna ahalbidetuko leuke? Eta asmatzailea andrea balitz?\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001951", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Herri Txiki Infernu Handi' saioa jendaurrean grabauko da Zeberion datorren astean\nETB1eko programea zezeilaren 24an grabauko da plazako frontoian, 20:00etan. Konbiteak badagoz udaletxean eskuragarri, lekuak amaitu arte.\nEuskal Telebistan Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadik zuzendutako umorezko saioa Zeberiora helduko da zortzigarren denporaldian. Zeberioko herritar batzuekaz grabazinoak egin ostean, saioan ohikoa danez, emonaldia egingo dabe zeberioztarrentzako. Aurkezle biak izango dira umorearen arduradunak Sebastian Lizaso bertsolariak barriz, emongo deutso iluntzeari emozino puntua. Gero, emonaldia eta herritarrakaz alkarrizketak dira telebistan ikusi ahalko diranak.\nEmonaldia zuzenean ikusi ahal izateko, aldez aurretik egin behar da konbitearen eskaerea Zeberioko udaletxean. Emonaldia datorrean astean izango da, hilak 24, plazako frontoian 20:00etatik aurrera.\nBizkaiko alde honetan Zeanuri, Dima, Igorre, Ubide, Arantzazu eta Lemoatik pasau dira dagoeneko 'Herri Txiki Infernu Handi' saioko grabazinoak. Euskal Herriko herri txikiak erakusten, zortzigarren denporalditik doaz oin Euskal Telebistakoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001952", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txomin Artolaren 'Et incarnatus est' emonaldia egongo da Lemoan\nBarikuan, hilak 18, izango da abeslari hondarribiarraren kontzertua Kotxepin Kultur Etxean, 19:30ean.\nZuzeneko kontzertuan, bere ibilbide artistikoari gainbegiratua emongo deutso abesleak. 1970eko hamarkadatik gaur arteko abestiak entzun ahalko ditue ikusleek. Artola, euskal musikearen munduko izen garrantzitsuenetarikoa bilakatu daben abestiak, hain zuzen be.\nTxomin Artolak hamarkada asko daroaz musikea ekoizten. 1975ean atera eban bere lehenengo diskoa, Olaxta, eta 2021ean atzena, Et Incarnatus Est izenekoa. Liburu-disko honetan bere ibilbidea laburtuten daben 14 kantu jasoten ditu, Lemoan be entzun ahal izango diranak.\nEt Incarnatus Est disko-liburua \"Artolaren ibilbide oparoaren isla egokia\" dala esan eban Migel Zeberiok proiektuaren bultzatzaileak. Kantuak aukeratzea ez dala lan erraza izan gehitu eban, baina sartu diran hamalauak, derrigorrez sartu behar zirala.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001953", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aprilaren 27an izango da Kiñu Gaztetxearen epaiketea\nKaleratze arriskuari aurre egiten hasi eta Sabadell Banketxea negoziaketara bultzatzeko, zezeilaren 19an Igorren egingo dan manifestazinoan parte hartzeako deia luzatu dabe asanbladakideek.\n\"Heldu da Kiñu Gaztetxea zabalik manteniduteko pausu garrantzitsuenak emoteko ordua\" azaldu dabe asanbladakideek zitazinoaren barri emoterakoan. Aprilaren 27an, Durangoko epaitegietan izango da gaztetxearen eta Sabadell Banketxearen arteko epaiketea.\nNegoziazino mahaian presionatzeko, herritarren eta gaztetxearen arteko loturea erakutsi gura dabe mobilizazinoetan. Aste honetan bertan hasiko dira lanean. Manifestazinoa antolatu dabe zapatuan, hilak 19, Igorren. Kultur Etxeko plazatik urtengo dira manifestariak 18:30ean. Bidean, jendea batu eta \"Kiñuz gaztetxea defendatu\" lemapean bilatuko dabe alkartasuna.\nHurrengo asteak \"erabakigarriak\" izango diralakoan eta gaztetxearen etorkizuna gazteen esku egon behar dalakoan, Arratiako ikasle eta langileriari egin jakie zapatuan kalera urteteko deia. \"Goazen ba gurea dana kalean defendatzen. Indar espekulatzaileen kontra, okupazinoa eta alkartasuna!\" aldarrikatu dabe gazteek.\nMozinoa Udalean\nHerritarrena bakarrik ez, Igorreko Udalaren eretxia be publiko egitea gura izan dabe. Zezeilaren 14ean, gazteek aurkeztutako mozinoa eztabaidatu eta bozkatuko zan udaletxeko plenoan. Udalak Kiñuri alkartasuna adierazoteko mozinoa onartu zan, baina ez ahobatez. Izan be, EAJko bost zinegotziek abstenzinoa bozkatu eben.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001954", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Migrazinoa izango da aurtengo alkartruke proeiktuaren gaia\nBueltan da Lemoako Elkartruke Proiektua \"danok etorkinak, danok ondo etorriak\" lelopean. Aurretik migrazinoa landu ostean, garagarrilean bidaia bat egiteko aukerea izango dabe Lemoako hogei gaztek.\nProiektu baten lanketeak eta udako bidaiak osotuten dabe Lemoako Elkartruke proiktua. Aurten, migrazino prozesuak landuko dabez parte hartzean daben gazteek. Oindino ez da zehaztu bidaia nora egingo dan, baina bai garagarrilaren 11tik 17ra izango dala eta izena emoteko atzen eguna zezeilaren 25a dala. Hasierako epea luzatu da eta.\nParte hartzeako ezinbestekoa da Lemoan erroldatuta egon eta 2001-2006 urteen artean jaiotakoa izatea. Adin mugea 18 urtetik 16ra bajatu dabe. Guztira, hogei plaza zabaldu dira. Beraz, izena gazte gehiagok emon ezkero, zozketa bidez egingo da aukeraketea. Plaza bakotxaren kostua 250 eurokoa da, hemen sartzean dira bidaia, hostala eta armozua.\nAurreko esperientziak\nHau ez da proiektuaren lehenego esperientzia izango. Izan be, atzen urte bietan etenda egon dan alkartrukeak urteak daroaz martxan. Adibidez, Alemaniara egin eben bidaian memoria historikoa landu zan. Belgikan barriz, konsumoaren inguruan hausnartu eta bizikletearen erabilerea buztartu eben. Kroazian merkataritza eredu txikiak izan ziran langai. Finlandia eta Estonian barriz, hizkuntza gitxituen gainean hausnartu eben.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001955", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "DEIAren Pelotari Onenaren saria jasoko dau Amaia Aldaik\n2021ean Lau Terdiko eta Plazandreakeko txapelak irabazteagaitik emongo deutsie bihar saria, Guggenheim Museoan ospatuko dan ekitaldian.\nPasau dan urtean frontoietan egindako lanagaitik ebatzi dau Deia egunkariak Pelotari Onenaren Gruas Ibarrondo saria Amaia Aldairi emotea. Pelotariarentzako Lau Terdiko Txapelketako garaipena da garrantzitsuena, baina ez da 2021ean lortutako bakarra. Plazandreak Txapelketan be urten zan garaile eta gainera, San Fermin eta San Mateo torneoetako finaletara heldu zan.\nHolan, andrazko pelotari gazteen eredu dala dino Deiak. Baina 2021 urtea, gora-behera askokoa izan dala be azalduten dau. Izan be, pandemiaren ondorioek desmotibau egin eben Aldai. Egoera honetatik urteteko, entrenamentua izan zan indartuteko metodoa. Teknikea, fisikoa eta gogoak hobetuz egin eutsan aurre kaiola-txapelketeari, hortik aurrera denporaldi parebakoa jokatu dau dimoztarrak.\nHau ez da aurten Aldaik jasotako sari bakarra. Urtailean, El Correoren Kirolari Onenen Saria be jaso eban, pelota modalidadean Danel Elezkanogaz batera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001956", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Mozorrotzea ez da disfrazatzea' berbaldia eskainiko da Areatzan\nOier Araolaza antropologoak egingo dau aratuste tradizionalen gaineko aurkezpena bihar, hilak 16, Udal Aretoan, arrastiko 18:30ean.\nOier Araolazak, Euskal Herriko eta Europako inauteri tradizionaletan topetan diran mozorroen ezaugarrien inguruko berbaldia emongo dau Aretzako Udalean. Izan be, tradizino guztiak desbardinak izan arren, antzeko eredu asko errepikatzen dira mozorrootan.\nBeste batetik, Araolazak \"disfrazatzea\"-ren eta \"mozorrotzea\"-ren desbardintasunak be azaltzen dauz. Honek dinoanez, gaurko aratusteetan disfrazaren eredua jarraituten da. Hau da, zeozertaz disfrazatzen da jentea eta norberak badauka garrantzia; indioz, pirataz...\nBaina munduko txoko honetan, tradizionalki \"mozorrotu\" egin da jentea aratusteetan. Araolazak dino mozorrotzea norberaren identidadea ostondutea dala. Desbardintasun honek badaukaz hainbat eragin sozial eta kultural, honeen gainean egingo dau berba Araolazak.\nKokomarroak berbiztuten\nAntropologoak arinago be emon ditu berbaldiak Arratian eta aurreko batek errastua itxi eban. Izan be, neguko jaien inguruko berbaldiaren ostean, Artean, antxinako Kokomarroen tradizinoa berbiztu eben igaz. Erropa zahar, narru eta zakuakaz egindako mozorroak jantzi eta kalera urten ziran gauza txarrak sinbolizetan ebazan papin bat erreteko, kalejirea egin ostean. Aurten be hartuko dabez kaleak Kokomarroek, hilaren 25ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001957", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kiñu Gaztetxeari alkartasuna adierazotea onartu dau Igorreko Udalak\nAsteleheneko osoko bilkurako bozketan, EH Bilduren sei baiezko eta EAJren bost abstentzino jaso ebazan asanbladakideek aurkeztutako mozinoak.\nIgorreko Kiñu Gaztetxeko kideek urtailean aurkeztu eben Ohiko Udal Batzarrean bozkatuteko mozinoa. Honen bidez, Udalaren eta alderdien babesa topatu gura izan dabe, gaztetxeagaz alkartasuna publiko egitea eskatuta. EH Bilduren sei botoakaz onartu dau Igorreko Udalak mozinoa. Halanda be, asanbladakideen helburua zan hamaika baiezkoak lortutea, baina EAJko bost zinegotziak absentzinoaren alde egin dabe.\nAlkartasuna adierazotea baiezko edo ezezko kontua zala argudiatuta, kideetako batek galdetu eban zein zan absteniduteko arrazoia. Andere Ortuzarrek, Igorreko EAJko buruak, beste barik erantzun eban mozinoak absteniduteko aukerea emoten dauala eta EAJren eretxia beste momentu batzuetan be adierazo dabela.\nBozkaketa aurretik, Kiñuko kideetako batek azaldu ebazan, asanbladearen ikuspuntutik, mozinoan aldeko botoa emoteko arrazoiak. Arrazoi honeen artean egoazan Udalak eta gaztetxeak bat egiten dabela transmitidu gura diran baloreetako batzuetan, euskal kulturan eta feminismoan besteak beste. Gaztetxea adin guztietarako ekintzak antolatzen dauzan zerbitzu publikoa be badala azaltzen da mozinoan, eta adin guztietako herritar ugarik hartzean dabela parte ekintza honeetan.\nHerritarrentzako, gaurko egoerea askoz onuragarria be badala azaldu eban, Sabadell Banketxearen eskuetan dagoan eraikin huts bat baino. Izan be, Sabadell Banketxeak ez dau eraikinarentzako inolako proiektu edo alternatibarik aurkeztu. Amaituteko, mozinoan azpimarratu dabe oindino negoziazino prozesua martxan dagoala eta Sabadellek ez dauala errespetau aurreko jaubeagaz egin zan akordioa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001958", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Finalerdietarako burrukan jarraituten dau Danel Elezkanok\nZabaletagaz batera, zapatuan 10-22 irabazi eben Urrutikoetxea eta Arangurenen aurka. Oier Etxebarriak barriz, 18-22 galdu eta promozino mailako lehenengo postuetatik urrundu da.\nEPELen Binakako Txapelketa profesionalean, finalaurrekoetara pasetako aukerak manteniduten dabez Elezkano II.ak eta Zabaletak. Zezeilaren 12an Urrutikoetxea eta Arangureneri, Bilbon 22-10 irabazi ostean, bigarren postuan dagoz ligaxkako sailkapenean. Baina Irribarria-Rezusta eta AltunaIII-Martija bikoteakaz bardinduta, bederatzi partidu irabazi ditue hirurek ligaxkako atzen jardunaldiaren faltan.\nAtzen jardunaldia Iruñan jokatuko dabe zapatuan, Elezkano II. eta Zabaleta, Jaka eta Mariezkurrena II.agaz neurtuko dira orduan.\nOier Etxebarria\nPromozino mailan, hilaren 12an, Zabalak eta Oier Etxebarriak 18-22 galdu eben, Labrit pelotalekuan, Larrazabal eta Salaverriren aurka. Ligaxkako jardunaldi bakarren faltan, bosgarren dira sailkapenean. Zubizarreta III eta Eskirozegaz neurtuko dira barikuan, Azkoitian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001959", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Urpekontzi misteriotsua' ikustera joango dira Lemoako ludotekako umeak\nGaur arrastian joango dira Kotxepin Kultur Etxera, ikuskizunagaz gozatu, jantza egin eta abestera.\nHitzordu berezia izango da gaurkoa, hilak 15, Lemoako ludotekan. Bertatik urten eta herriko Kultur Etxera joango dira gaztetxoak Urpekontzi misteriotsua ume eta familientzako ikuskizunean parte hartzeako. LH4 eta LH6 artekoentzako dago antolatuta antzerkia, zuzeneko musikea eta jantzea taularatuten dauzan emonaldia.\nSinopsia\nSimon, Bobby eta Janis aspaldiko lagunak dira. Udako egun bero batean, uriko asfaltoa atzean itxi, eta hondartzara joatea ebazten dabe. Uretan jolasean dabizala, urpekontzi itxurako zeozer ikusten dabe urrinean. Baina gauzak ez dira itxuraren araberakoak...", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001960", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Errugbizaleen arteko giro itzela egon da zapatuan San Txismen\nGoizean, ehun umetik gora batu ziran talde bizkaitarren arteko partiduak jokatuteko. Arrastian barriz, La Unica taldearen kontra jokatu eben Arratiko Zekorrek, 5-24 galdu eben, baina ondo jokatuta.\nHitzordu berezia egoan antolatuta zapatuan Igorreko San Txisme errugbi zelaian. Bilbo, Getxo, Plentzia, Durango eta Elorrioko zortzi urtez azpiko taldeak batu ziran Arratiako zekor txikiekaz goizean. Hamar talde guztira, euren arteko zazpi minututako partiduak jokatuten. Hurbildu ziran 104 jokalari txikien eta ikusleen artean giro itzela sortu zan zelaian.\nArrastian heldu zan nagusien txandea. 16:30ean, Arratiko Zekorren eta La Unica talde iruñearraren arteko partidua jokatu zan. 5-24 amaitu zan jardunaldia. Izan be, arratiarrak ahulduta heldu ziran partidura, lesino eta konfinamentuen eraginez hamabi jokalarigaz jokatu behar izan eben. Beraz, hamabost nafar eta hamabi arratiar lehiatu ziran zelaian. Galduta be, taldekideak pozik agertu dira egindako lanagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001961", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hondakin plastikoak batuko ditu Gorbeialdek baserrietan\nMartitzenean eta eguenean batuko ditue Landa Garapenerako Alkartekoek baserrietako abeltzaintza eta nekazaritza lanetan erabilitako hondakin plastikoak.\nGorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz, antolatu dau baserrietako ekoizleei lana errazteko ekimena. Hilaren 15 eta 17an, ganadu edo nekazaritza lanetan erabilitako plastikoak batuko ditue.\nBilketa zerbitzua jasoteko, izena emon behar da telefonoz aurretik. Bi aukera dagoz horretarako, 94 631 55 25 telefonora deitu edo 663 873 442 zenbakira WhattsApp bidez idaztea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001962", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eusko Label Txapelketako finalaurrekora sailkatu da Ainhoa Ruiz de Infante Kortazar\nOihana Orbego Iraetagaz batera, Ane Mendiburu Etxenike eta Irantzu Etxebeste Iantziren kontra 19-22 irabazi ostean lortu dabe finalaurrekorako pasea Labriten.\nAdos Pilotak antolatu dau Eusko Label Binakako Txapelketa Nagusia, eskuzko andra pelotari profesionalen lehen klubak. Partiduetan, XX. mendeko erraketistei omenaldi modura, pelotariek amaren abizena daroe bizkarrean. Beraz Ainhoa Ruiz de Infante Kortazarrek eta bere bikotea dan Oihana Orbegozo Iraetak ostutako bikotea Kortazar-Iraeta da.\nHoneek, zezeilaren 13an jokatu eben Iruñeako Labrit pelotalekuan, Ane Mendiburu Etxenike eta Irantzu Etxebeste Iantziren kontrako partidua. Alde txikiagaz irabazi eban Txumuluxuetako pelotariak azpeitiarragaz batera, 19-22.\nHolan, zapatuan finalaurrekoa jokatuteko aukerea izango dabe Amurrion. Zezeilaren 19an, Kortazar eta Iraeta, Iera Agirre Iturriaga eta Uxue Oses Egañaren kontra neurtuko dira. Bertan ebatziko da finala jokatuteko aukerea nork irabazi dauan, txapelak Azpeitian banatuko dira, zezeilaren 27an.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001963", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bertan behera gelditu da EAEn osasun larrialdi egoerea\nGaurtik aurrera Eusko Jaurlaritzearen eskumeneko neurri murriztaileak ezabatuko dira: edukiera mugak, ordutegiak eta hamar lagunetik gora batuteko debekua. Labi Batzordea be desegin zan zezeilaren 10ean egindako batzarrean.\nZezeilaren 10ean Labik, COVID-19ari aurre egiteko neurri guztiak bertan behera ixtea ebatzi eban. Hurrengo egunean, Lehendakariaren Dekretuak, pandemiaren ondoriozko osasun larrialdiko egoerea amaitu dala deklaretan dau. Beraz, osasun larrialdiaren ondoriozko neurriak eragin barik geldituko dira gaurtik aurrera. Neurri murriztaileak bakarriz ez, honeek gomendatzen ebazan Labi Batzordea be desegin da.\nHori dala eta, kendu egin dira aforo eta ordutegi murrizketak. Ordura arte, 01:00 zan zarratuteko ordua eta establezimentu gehienetan aforoa %60koa zan. Tabernetan, barran konsumiduteko aukerea zabaldu eta mahai bakotxean 10 persona baino gehiago batu ahalko dira.\nHalanda be, Espainiako gobernuaren esku dagozan neurriak manteniduten dira oindino be: mosukoaren derrigortasuna barruko espazioetan eta kirol estadioetako edukierak, besteak beste. Espazio zabaletan, mosukoaren derrigortasuna kendu eban zezeilaren 8an Espainiako Gobernuak.\nOsakidetzako langileak mobilizazinoetan\nLAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek, greba deialdia egin dabe Osakidetzako Lehen Arretan zezeilaren 25erako. Hurrengo egunean, 26an, manifestazinoak antolatu ditue EAEko uriburuetan. Hilaren 28an barriz, mobilizazinoa handituko dabe, greba deialdia Osakidetzako langile guztientzat izango da.\nUrtailaren 23an egindako manifestazino jentetsuen ostean, Osakidetzak eta Osasun Sailak, Osakidetzaren arazo larriak konponduteko, ez dabela pausurik emon salatuten ditue sindikatuek. Osasun sistema publikoaren desegitea eta prekarizazinoari aurre egiteko dira mobilizazinoak, izan be, COVID-19aren krisiak larriagotu egin dau egiturazko arazo hau.\n.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001964", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia A garaipenaren bidera bueltau da 2-0 irabazita\nAndrazkoen Arratia Bk 2-3 galdu dau, gizonezkoen Arratia Bk eta Lemoako Harrobik barriz, bana bardindu dabez Zornotzako taldeen kontrako partiduak.\nAndrazkoen Arratia A taldeak deskantsu-jardunaldia euki dau pasau dan astegoienean. Hurrengo astean bueltauko dira zelaira, Urbietan jokatuko dabe datorren jardunaldia Tolosaren kontra, hilaren 19an, 17:15ean.\nAndrazkoen Arratia Bk barriz, domekan jokatu eban Igorren. 2-3 galduta amaitu zan Leioako Emakumeak taldearen aurkako partidua. Datorren jardunaldian Berrio-Otxoa Aren kontra neurtuko dira etxetik kanpo, hilaren 20an 18:00etan. Hamazortzi jardunaldi jokatuta, hamaikagarren postuan dagoz Arratiako andrak 22 puntugaz.\nGizonezkoen Arratia Ak zapatuan jokatu eban eta atzen jardunaldietako bolada txarragaz amaitutea be lortu eban 2-0 irabazita. Tragaparen A taldearen kontra izan zan partidua, Urbietan. Datorren astegoienean Lekeitiko taldearen kontra lehiatuko dira hilaren 19an Lekeition, 12:30ean. Hogeta lau jardunaldiren ostean, laugarren postuan dago Arratia 42 puntugaz.\nGizonezkoen B taldeak be jokatu eban Urbietan, bana amaitu zan Zorrontzakoren kontrako partidua. Hurrengo jardunaldian Berrizen aurka jokatuko dabe etxetik kanpo, hilaren 19an arrastiko 16:00etan. Hemeretzi jardunaldi jokatuta, Arratia B sailkapeneko liderra da 39 puntugaz. Baina ostetik datozan taldeek puntuen aldea laburtzea lortu dabe, puntu bakarrera dago bigarren taldea, San MIguel.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik Zornotzan jokatu eban atzen partidua zapatuan, Amorebieta B taldearen kontra bana bardindu eben Lemoakoek. Hogei jardunaldi jokatuta, bigarren postuan mantentzen da Harrobi 40 puntugaz. Hurrengo jardunaldia etxean jokatuko dabe, Arlonagusian, Artibai taldearen kontra, zapatuan 16:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001965", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia BHIko ikasleak seinalatu dauz Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak\nArratia BHIn egindako Aitor eta Galderren aldeko alkarretaratzea salatu eban COVITEk sare sozialetan. Zuzendaritzeak eskegita geratu zan pankartea kenduarazo ostean, Ikamak salatu dau zuzendaritzearen ebatzia \"talde faxista baten txioaren ondorio\" dala.\nZezeilaren 2an, Arratia BHIko ikasleak patioan alkartu ziran Auzitegi Nazionalak epaitu eta kondenau dauzan Aitor Zelaia eta Galder Barbadori alkartasuna adierazo eta absoluzinoa bakarrik onartuko dabela esateko. Egun berean COVITEk, ETAren biktimen alkarteetako batek, Twitter eta Facebooken konzentrazinoa publikoki salatu eban, institutu batean hori gertatzea \"duintasun bako\" egoerea dala argudiatuta.\nIrakasle batek, txioa ikusi eta zuzendaritzan jakinarazo eban COVITEren salaketea. Orduan, zuzendaritzeak ebatzi eban, Ikamak azaldu dauanez, pankartea institututik kentzeako beharra eta oindik aurrera ezingo dala ikastetxean holango kontzenrazinorik egin. \"Araudia bete behar dogu\" adierazo deutso zuzendaritzak BEGITUri, legeak agintzen dauan modura, baimenik eskatu ez zala eta mobilizazinoa ezin dala anonimoa izan argudiatuta.\nIkama ikasle antolakundeak barriz, talde faxista bateri kasu egiteagaitik egotzi eban zuzendaritza. Izan be, 2021ean alkarretaratze bardina egin zanean, ez zan trabarik ipini. Zezeilaren 9an, klase orduetan, jesarrialdia antolatu eben institutuko korridoreetan \"Zentsurari ez\" lemapean. Bitartean Ikamako kide bi zuzendaritzeagaz batu ziran azalpen eske, gazteetako batek BEGITUri azaldu deutsanez, \"institutuan jardun politikorik egin ahal dan jakiteko informau\" behar zirala azaldu jakien.\nCOVITEk, Arratiako Ikamaren sareetara adi, bere lorpena goraipatu eban jesarrialdiaren barri eukitean: \"Gure salaketeari esker manifestazino honeek debekatu ditue Arratiako institutuan\". Zuzendaritzeak ez dauz komentario honek balorau gura izan, baina Ikamako kide batek azaldu dau ez dagozala \"ume-burruketan\" sartze", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001966", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguraldi txarra dala eta Manaslutik Katmandura bajatutea ebatzi dau Alex Txikonen taldeak\n\"Asko kostau jaku ebatzi hori hartzea, baina zentzuzkoena dala uste dot. Edur asko eta haize bortitzak iragarri dabez datozen egunetarako\".\nZezeil hasikeran Txikonen taldea \"pozik eta motibauta\" agertu bazan be. Eguraldiak txarrera egin dau atzen egunotan Manaslu partean. Hurrengo egunetarako be, iragarpenak ez dira onak, haize bolada gogorrak eta edur asko jaustea espero da. Holan, espedizinoaren segurtasunagatik, taldea Nepaleko uriburura bajatu da atzenean.\n\"Manasluk ez deusku aukera erdirik bez emon\"\n\"Bizi izan dogun negurik gogorrenetakoa da. Pena da, oso ondo prestatuta etorri ginalako\", azaldu dau Txikonek Katmandutik. Izan be, aurtengo bigarren saiakerea izan da zezeilekoa. Urtailan be ahalegindu ziran Manasluko 8.163 metroetara heltzean baina eguraldi txarra dala eta, denpora asko egon ziran Oinarrizko Kanpamenduan. Keroseno faltan, orduan batzuk Katmandura eta besteak Samagaun herrixkara bajatu ziran igoteko egoera hobeak itxarotera.\nHalanda be, espedizinoaren beharrak ez dira amaitu. Hurrengo asteetan Oinarrizko Kanpamendura joan-etorriak egingo dabez bertan itxitako materiala batzeako. Izan be, eremu babestua da eta taldearen helburua ahalik eta errastu txikiena ixtea da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001967", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Hnuy illa' jantza emonaldia dakar Kukai konpainiak Igorrera\nZapatu iluntzean izango da Kultur Etxean, Joseba Sarrionandiaren poesian oinarritutako ikuskizuna.\nBihar, zapatua, 20:00etan egongo da ikusgai Lasarte Aretoan, Kukai jantza konpainiaren, Hnuy illa lana. 2008an sortutako ikuskizuna da; 2020an, Kukaik eta Ttanttaka Teatroak barrikusi eta eguneratutakoa. Ikuskizuna Sarrionandiaren poesian inspirauta dago eta Iurretako idazlearen unibersoa osotuten dau jantza, kantu eta ikus-entzunezkoen bidez.\nMireia Gabilondo da zuzendaria eta Jon Maya koreografoa. Jantzariak barriz Alain Maya, Aritz Lopez, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001968", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Birritan bortxatua' antzezlana taularatuko da Lemoan\nZapatuan, hilak 12, 19:00etan egongo da ikusgai Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen lana Kotxepin Kultur Etxean.\nSaioa Royo eta Ion Martinezek sortu eta taularatutako antzerki honek Nagoreren bizipenak kontetan ditu. Herriko jaietan, Mikel deitutako ezagun batek bortxatu eban Nagore, hiru urte geroago, honek salaketea ipini osteko esperientzia gogorra dramatizatzen dau Birritan bortxatua antzezlanak.\nEpaiketeak berak, deklarazinoak, gizartearen epaiak eta albisteen protagonista izateak Nagorerengan bigarren sufrimentu ziklo bat eragiten dau. Holan, oso erreala dan egoera bateko hausnarketak, galderak, zalantzak eta bildurrak azaleratzen ditu obrak. Egileek, fikzino-dokumental moduan sailkatu dabe antzezlana, izan be, kasu errealakaz dokumentau dira hau sortzeako, epaiketetako galderak adibidez, errealak dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001969", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Serantesera urtekerea antolatu dau Arginatx Mendi Taldeak\nZapatuan, hilak 12, joango dira Ezkerraldeako tontorrera, 08:30ean urtengo dira Arantzazuko plazatik.\nAurtengo bigarren mendi urtekerea 451 metroko Serantes mendira egingo dabe Arginatxeko mendizaleek. Santurtzi eta Zierbenako mugan kokatuta dagoan tontor konikoak Ezkerraldearen eta Eskumaldearen bista argia eskaintzen dau, Bilboko portuaren alboan dago eta.\nItsasadarraren bista ona dala eta, interes militarreko mendia da Serantes eta gotorleku militarrak ikusteko aukerea emoten dau, ondo jagonda ez badagoz be. XVIII. mendekoa da bertan eregitako lehen gotorlekua, Espainiako Ondorengotza Gerrearen garaikoa. Baina gaur egun, 1868koa da dorre zaharrena, Hirugarren Gerra Karlistakoa. Azkenengoz, Gerra Zibilean erabili ziran gortorlekuok.\nHiru dira gaur bertan jarraitzen daben eraikin militarrak. Tontorrean 1868ko torrea, beherago 1880 urteko fortea eta 245 metroko altueran, Kubako Gerraren garaian eregitako 'El Mazo' bolbora biltegia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001970", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Errugi jardunaldi oparoa ospatuko da zapatuan San Txismen\nGoizean 8 urtez azpiko talde bizkaitarren partidu laburrak jokatuko dira. Arrastian barriz, Arratiko Zekorrak taldea La Unica taldearen kontra lehiatuko da, 16:30ean.\nZezeilaren 12an, goizetik egongo da Igorreko errugbi zelaia, San Txisme, girotuta. 10:30etik aurrera Bizkaiko errugbi jokalari gazteenek hilero egiten daben topaketea ospatuko da Igorren. Sub8 mailako hamar talde batuko dira, euren arteko partidu laburrak jokatuteko, zazpi minututakoak. Bilbotik, Getxotik, Durangotik, Elorriotik eta Plentziatik datozen jokalariakaz lehiatuko dira zekor gaztetxoak.\nBazkalostean helduko da nagusien momentua, 16:30ean. La Unica Rugby Taldea B etorriko da Iruñatik Arratiako Zekorren kontrako ligako partidua jokatutera. Ez da partidu bape erraza izango, talde iruñarra hirugarrena da sailkapenean, arratiarrak barriz zazpigarren.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001971", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andren arteko alkartasuna indartzeko saioa gidatuko dau Edurne Epeldek\nAhizpatasuna gure gorputzean tailerra aurkeztuko dau Gure genealogia feminista liburuaren idazleetako batek Dimako eskolan, hilaren 18 eta 19an.\nIlgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskolaren programazinoaren parte da Ahizpatasuna gure gorputzean. Nire buruaren eta taldearen zaintza tailerra. Lehen saioa zezeilaren 18an izango da, 18:00etatik 20:00etara. Bigarrena, hurrengo egunean 10:30etik 14:30era. Izena astebete lehenago emon behar da Mankomunidadean, Udaletxeetan edo webgunean.\nSaioetan ahiztatasuna indartzea izango da helburua, ez ahiztatasun familiarra bakarrik, kontzeptu honek andren arteko alkartasuna gozpuztu gura dau. Ikastaroan zaintza, konfiantzea eta kohesinoa landuko dira. Andren arteko sareak ongizatea lortzeako estrategia moduan ikustarazoteko.\n2021an lez, Edurne Epelde Pagolak gidatuko dau saioa. Epelde kazetaria da, Bilgune Feministako kidea eta Gure genealogia feminista liburuko hiru sortzaileetako bat, Miren Aranguren eta Iratxe Retolazagaz batera. 2015eko liburu honek, orduko Euskal Herriko Mobimentu Feministearen azterketa eta kronika sakona egiten dau, halanda be, atzen urteetan asko garatu dan mobimentua dogu, aldakorra dana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001972", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Gomazko Paleta Txapelketako kanporaketa bat jokatuko da Areatzan\nZezeilaren 12an jokatuko dira Elite mailako palarien partidu bi 17:00etan, bikoteka. Aurretik, herriko nesken partiduak be egongo dira.\nEuskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatu dau andrazkoen paleta txapelketea. Oin, ligaxkea dago jokoan eta hiru jardunalditik bat jokatuko da Areatzako frontoian. Zortzi palariek, jardunaldi bakotxa bikote desbardinakaz jokatuko dabe, hamabi dira beraz, taldeak guztira.\nLehenengo jardunaldia Etxarrin jokatu zan hilaren 5ean. Han, irabazleak izan ziran Irazustabarren-Mendizabal eta Galdos-Arrieta bikoteak, galtzaileak barriz, Martin-Ruiz de Azua eta Murillo-Saez bikoteak.\nBigarren jardunaldia hilaren 12an izango da, Areatzan. Herriko jokalarien partiduak amaituta, lehiatzen lehenak izango dira Nagore Martin-Maider Mendizabal eta Amaia Irazustabarrena-Irati Ruiz de Azua bikoteak. Hurrengoak izango dira Leire Galdos-Laura Saez eta Uxue Morillo-Ariane Arrieta bikoteak.\nGero, Tolosako Beotibar pelotalekuan izango da hirugarren jardunaldia, zezeilaren 19an. Hiru jardunaldien ostean, puntu gehien batu dabezan bikote biak helduko dira finalera, martiaren 5ean jokatuko da Mallabian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001973", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimako zugatz moreak jasandako erasoa salatu dabe Andraizeako kideek\nZezeilaren 5ean erreta agertu zan Andraizeako kideek herritarrakaz batera egindako ponpoi morezko zugatza, eta 7an egin eben \"Nahikoa da!\" esateko kontzentrazinoa.\nGabonetarako egin eben, Andraizea talde feministako kideek, eskolako umeek eta jubiladuek, besteak beste, eskola alboko errotondan kokatu zan ponpoi morez osotutako zugatza. Baina atzen astegoienean ezezagun batzuk sua emon deutsie eta dimoztarrak erasoa salatuten urten ziran astelehenean, \"Nahikoa da!\" lelopean.\nAndraizeako kideek salatu dabenez, hau ez da jasandako eraso bakarra. Arduratuta agertu dira, taldeak atzen urteetan herriko alkarte desbardinakaz landutako sensibilizazino kanpaina batzuk erasotuak izan diralako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001974", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Iñaki Morenok bere 'Urtxumeren ipuinak' liburua aurkeztuko dau Lemoan\nHilaren 11n, barikua, izango da aurkezpena Kotxepin Kultur Etxean arrastiko 18:00etatik aurrera.\nUrtxume ezizenagaz idatzi dau Iñaki Morenok emakumean oinarritutako olerki liburua, Urtxumeren ipuinak (Circulo Rojo, 2022). Lemoako idazleak azaldu dauanez, egoera eta eszenatoki desbardinetan kokatutako maitasun olerkiak dira obraren muina. Irakurlearentzako barriz, Morenok dino liburu fresko eta sinplea dala, irakurlea harrapatu eta kontakizuna norberaren istorio lez somatzeko gai izango dana.\nUrtxume errekea izan da Morenoren inspirazino iturria. Nafarroan, milaka urtez harria igatu ostean, Ikaburuko kobazuloaren sortzailea dan errekea. Bere bizitzako errekea dala dino Morenok, honen jarioak indarra, balentria, kontzientzia, maitasuna eta energia emoten ei deutsoz.\nIñaki Moreno.//argazkia: lemoatzen.lemoa.eus", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001975", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Fruta-arbolak inausteko tailerra eskainiko da Zeberion\nUnai Onaindia frutikultura teknikariak gidatuko dau hilaren 12an, plazan 10:00etan hasiko dan saioa.\nBeste urte batzuetan egin dan modura, aurten be antolatu da Zeberion fruta-arbolen inausketa tailerra. Hau gidatuteko arduraduna izango da Viveros Onaindia enpresako kudeatzailea dan Unai Onaindia frutikulturan aditua.\nBertan azalduko dau, baserritar edo interesauentzako, fruta-arbolak ondo inausten, honeek osasuntsu mantenidu eta produktibidadea jagoteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001976", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Danel Elezkano eta Oier Etxebarriak ligaxkan aurrera egiteko aukerak daukiez\nBata profesional mailan eta bestea promozinoan, jardunaldi biren faltan, biek daukiez finalaurrekoetara heltzeako aukerak atzen partiduak irabazi ostean.\nPeña II eta Albisuren aurka neurtu dira EPELen Binakako Txapelketako atzen jardunaldian Elezkano II. eta Zabaleta, atzo Beotibar pelotalekuan. Txapelketa hasikerako mailara bueltau ziran atzen honeek, eta garaipen biribila lortu, 22-9. Momentu guztietan egon ziran markagailuan aurrea hartuta, 8-6 izan zan alderik estuena. Hortik aurrera, Elezkanoren erasoak eta Zabaletaren defensa gogorrak aukera gitxigaz itxi ebazan Peña II eta Albisu.\nHolan, Elezkano II eta Zabaleta bigarren postuan dagoz sailkapen orokorrean, jardunaldi biren faltan. Halanda be, lehenengo postuetako lehia estu-estua da, lehen laurak dagoz zortzi partidu irabazita. Lehenengo biak jarraian jokatuko dabez finalaurrekoak martian. Besteak barriz, playoffean lehiatu beharko dira, hirugarrena seigarrenaren aurka eta laugarrena bosgarrenaren kontra.\nHurrengo partiduan Urrutikoetxea eta Arangurenen aurka jokatuko dabe Bilbon, hilaren 12an.\nPromozino mailan\nOier Etxebarria igorreztarra Zabalagaz batera dabil promozino mailan, atzen jardunaldi bietan irabazi ostean, semifinalak jokatuteko lehian sartu dira. Atzo jokatu eben Bakaikoa eta Elizegiren kontra, 19-22 amaitu zan partidua, Etxebarria eta Zabalaren alde.\nJardunaldi biren faltan, laugarren postuan dago Etxebarria, hamabi partidutik sei irabazita. Hurrengo jardunaldian seigarrenen aurka lehiatuko dira, Larrazabal-Salaverri II, eta atzen jardunaldian hirugarrenen aurka, Zubizarreta III-Eskiroz. Beraz, partidu biak irabazi ezkero, semifinalean egongo dira Zabala eta Etxebarria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001977", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Noche en la tierra' filma proiektauko da zineklub saioan\nJim Jasrmuschenen komedia dramatikoa Igorreko Kultur Etxean egongo da ikusgai zezeilaren 10ean, 22:00etan.\nJim Jarmusch zuzendari estadubatuarraren 1991ko Night on Earth pelikulea dakar zineklubak zezeilean. Besteak beste Winona Ryder, Rosie Perez eta Roberto Begnini dira dramako protagonista nagusiak.\nZatikako film honetan, bost istorio kontetan dauz zuzendariak, taxietako gertakari eta alkarrizketak lotura moduan hartuta. Holan, uri bakotxeko gaueko panoramea erakusten dau Jasrmuschek.\nLos Angelesen, casting zuzendari batek taxi gidari gaztea bere izar barria izango dala pentsetan dau. New Yorken, Brooklynera itzuli gura dauan gizon batek taxian gidaria ordezkatu beharko dau. Parisen barriz, itsu bat Afrikako gidari profesional baten amesgaizto bihurtuko da. Erroman, abade bat eroatean konfesetako momentu dala pentsetan dau taxi gidariak. Amaituteko, Helsinkin lagun talde batek jakingo dau autoa daroanak daukala historiarik tragikoena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001978", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean batuko da Arratiako Korrika batzordea Igorren\nHilaren 10ean Kultur Etxean izango da, 19:00etan, hogetabigarren edizinoaren aurkezpena. Antolatu gura danaren arabera ebatziko da batzar gehiago egin behar dan.\n\"Hitzekin\" lemapean, Amurrion martiaren 31n hasi eta lekukoa aprilaren 10ean helduko da Donostiara. Bidean, aprilaren 6 eguerdian, Manurgatik pasau ostean helduko dira furgonetea eta korrikalariak Ubidera. Bertatik, Barazar bajatu eta bailarako herrietatik pasauko da Korrika, Bediatik 16:15ean urteteko.\nEgueneko batzar irekian, aurkezpena egingo dabe AEKkoek, Arratiako Korrika zatiaren nondik-norakoak azalduta. Korrikearen inguruak hainbat ekintza antolatzen dira edizino guztietan eta, honen gainean berba egiteko denporea be egongo da. Indarrak neurtu eta antolatu behar danaren arabera, eguenean bertan ebatziko dabe parte-hartzaileek batzordea barriro batu beharko dan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001979", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Egoera politikoaren buruzko hausnarketa saioa antolatu dau EAJk\nAitor Esteban eta Josune Gorospe diputaduak hartuko dabe parte bariku iluntzean Igorreko Kultur Etxean egingo dan saio irekian.\nArratiako jeltzaleek gaur eguneko egoera politikoa aztertu gura dabe datozen erronkei alderdi modura aurre egin ahal izateko. Holan, jeltzale arratiarrek hausnarketa saioa antolatu dabe Igorren, hilaren 11n 19:00etan. Lasarte Aretoan batuko dira alderdikide eta herritarrak.\nHitzorduan, eskualdeko jelkide entzutetsuenetako bik hartuko dabe parte, Aitor Esteban zeberioztarrak eta Josune Gorospe dimoztarrak hain zuzen be. Biak dira espainiar estaduko Diputaduen Kongresuko batzarkideak.\nAitor Esteban Diputaduen Kongresuan.\nBeraz, igarri daiteke Madrilen ebazten diran gaiak pisu handia eukiko dabela hausnarketa saioan, besteak beste, atzen astean legeztatutako lan erreformea, euskal alderdi eta sindikatuek onartu ez dabena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001980", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arabar Errioxara urtekerea antolatu dau Austarri Mendi Taldeak\nOion eta Biasteri artean, antxinako merkataritza bidea hasikeratik egingo dabe 16 kilometroko ibilbidea, domeka goizean. Izena emoteko epea eguenean amaituko da.\nAntxina, gaur GR38 moduan ezetuten dan bidea, Oion eta Bermeo artekoa, erabilten zan Arabar Errioxatik ardaua bajatu eta kostaldetik arraina igoteko, beste merkantzia batzuekaz batera. Zezeilaren 13an, Zeberioko Austarri MTk bide historikoaren lehenengo zatia oinez egiteko urtekerea antolatu dau, Oion eta Biasteri arteko zatia.\nUrtekerara, bazkideak ez diranak be joan daitekez, izena hilaren 10era arte emon daiteke helbide elektronikora idatzita. Bazkide nagusiek zortzi euro ordaindu beharko dabez, umeek barriz lau. Bazkide ez diranentzako barriz, hamar edo bost eurokoa da prezioa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001981", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Udaleko euskerearen plana diseinatzeko saio parte-hartzailea egingo da Bedian\nZezeilaren 9an, 18:00etatik 20:00etara izango da hausnartu eta eretxiak jasoteko lan-mahaia, liburutegian.\nBediako Udalak euskerearen plan estrategiko bat diseinau eta antolatu gura dau etorkizunerako. Planaren oinarrietako bat da herritarren parte-hartzea, euskerearen erabileran bakarrik ez, plana eregiten laguntzea be topetan da eguazten arrastirako antolatu dan hitzorduan. Parte hartzeako, helbide elektronikora idatzi behar da.\nLiburutegian izango da batzarra, 18:00etatik aurrera. Bertan erronka nagusiak identifikau, gaur egungo egoerea aztertu eta etorkizunerako helburuak marraztuko dira hausnarketa eta eztabaida prozesuaren ondorioz. Euskereagaz zeharkako eta zuzenezko harremana dauan guztia aztertu gura da prozesuan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001982", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gurasolagun ekimena ipiniko da martxan Lemoan\nBerbalagun dinamikearen barruan, guraso eta seme-alaben artean euskeraz biziteko helburua dauka ekimenak, hilaren 15era arte emon daiteke izena.\nArratiako Berbalagunek antolatutako ekimenen artean dago Gurasolagun, familiei zuzendutako ekimen berezia. Familia euskaldunak euskera ikasten dabizanakaz alkartuko ditu, holan, guraso eta seme-alabek euskeraz berba egitea eta jolastea bultzatuko da antolatuko diran jolas, tailer eta txangoetan.\nHorregaitik, euskera-maila desbardinetako familiek izena emotea bilatzen da, euskaldun osoak besteen bidelagun izateko. Izena emon ostean, talde desbardinak antolatuko dira eta honeek, bere kabuz ebatziko dabez batzeko maiztasuna eta tokia. Ekintza batzuetan dinamizatzaileek be hartuko dabe parte.\nIzen emoteko aukerea zezeilaren 15ean amaituko da, Lemoako Udaleko webgunean emon daiteke. Bertako galdetegian zehaztu ahal dira euskera-maila, familia kide kopurua, gelditzeko maiztasuna eta abar.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001983", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hasi dau Amaia Aldaik Emakume Master Cup Binakako Txapelketea\nAstegoien honetan hasi da, Eibarren, andrazkoen eskupelota txapelketea. Andrea Capellanegaz batera jokatzen dau, baina lehen partidua 22-16 galdu dabe Arrizabalaga eta Gaminderen kontra.\nEibarreko Astelena pelotalekuan emon jako hasikerea aurtengo Binakako Master Cup Txapelketeari. Sei bikotek hartuko dabe parte. A taldean Olatz Arrizabalaga-Enara Gaminde, Amaia Aldai-Andrea Capellan eta Miriam Arraiza-Itxaso Erasun dagoz. B taldean barriz, Leire Garai-Miriam Arrillaga, Madalen Etxegarai-Uxue Oses eta Maddi Barrokal-Nora Mendizabal.\nPelotari dimoztarrak ez dau ondo hasi txapelketea, izan be, Arrizabalaga eta Garminde nagusitu ziran, 22-16 atzo jokatutako partiduan. Halanda be, Aldaik BEGITUri adierazo deutsonez, sentsazino onakaz urten ziran, \"zorte txarra izan dogu\". Aurrelarien arteko lehia bizia gozatu eben gerturatu ziranak, jokalarientzako barriz \"partidu gogorra\" izan zan.\nLigaxkako hurrengo partidua Miriam Arraiza eta Itxaso Erasunen kontrakoa izango da, Asteasun, martiaren 5ean. Lan ona egin ezkero, martiaren 13an jokatuko dabez finalerdak Lezon eta gero, finala Irunen, 27an.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001984", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia Ak eta Lemoako Harrobik bakarrik lortu dabe garaipena\nAndrazkoen Arratia B eta gizonezkoen A taldeek puntu bana lortu dabe, lider dan gizonezkoen B taldeak barriz 3-1 galdu dau.\nAndrazkoen Arratia A taldeak partidu garrantzitsua jokatu eban zapatuan Gasteizen, Aurrera de Vitoria taldearen kontra eta emoitza ona lortu eban, 1-5 irabazi eban talde arratiarrak. Datorren partidua be sano inportantea da, puntu bakarrera daukan Tolosa taldearen kontra jokatuko dau-eta Urbietan aste bi barruko astegoienean. Hamazortzi jardunaldiren ostean zortzigarren postuan dago Arratia A 22 puntugaz.\nArratia B taldeak ostera hiruna bardindu eban domeka arrastian Plentziaren kontra. Hurrengo partidua Leioako Emakumeak B taldearen kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 13an, 15:30ean. Hamazazpi jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago Arratia 22 puntugaz.\nGizonezkoen Arratia A taldeak bana bardindu eban etxetik kanpo, domeka goizean Retuerto Sport taldearen kontra jokatutako jardunaldian. Datorren partidua Trapagaran A taldearen kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 12an arrastiko 17:15ean. Hogeta hiru jardunaldiren ostean seigarren postuan dago Arratia A 39 puntugaz.\nArratia B taldeak ostera domeka arrastian jokatu eban Etxebarri Bren kontra, 3-1 galdu eban talde liderrak. Partidu bi segiduan galdu ditu Arratiak, halanda be lidertzan jarraitzen dau hamazortzi jardunaldiren ostean 38 puntugaz. Datorren partidua Zorrontzako taldearen kontra jokatuko dau Arratia Bk hilaren 13an, 18:00etan.\nLemoako Harrobi\nLemoako taldeak 2-0 irabazi eban zapatuan Arlonagusian Atxulaur taldearen kontra jokatutako partidua. Datorren partidua Amaorebieta B taldearen kontra jokatuko dau talde lemoaztarrak, hilaren 12an, 19:30ean. Hemeretzi jardunaldiren ostean bigarren postuan dago Lemoako Harrobi 39 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001985", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Ilargirantz' eta 'El caso Villa Caprice' pelikulak proiektauko ditue domekan\n17:00etan hasiko da umeentzako pelikulea Igorreko Kultur Etxean, 19:30ean barriz nagusiena. Takilea emonaldiak hasi baino 45 minutu arinago zabalduko da.\nZezeilaren 6an, proiektauko dan lehenengo emonaldia izango da Ilargirantz (Ali Samadi Ahadi, 2021) animazinozko film alemaniarra. Jatorriz Moonbound izena daukan pelikula hau Alemaniako umeentzako liburu ezagunean dago oinarrituta. Espazioko abentura honetako protagonistea Pete haurra da, ilargiko gizon gaiztoaren eskuetatik bere arrebea askatu beharko dauana bere lagunakaz batera.\nGero, 19:30ean proiektauko da El caso Villa Caprice (Bernard Stora, 2020) drama frantsesa. Istorio honetan, Luc Germon abogagu entzutetsuaren kasu bat kontetan da. Abogaduaren ospe ona kolokan ipiniko da bezero barri bat onartzerakoan, Gilles Fontaine enpresari poderetsua. Honek jaubetza bat erosi dau, baina legez kanpoko prozesu baten bidez egiteagaitik izan da akusatua. Germonek kontrakoa frogatu beharko dau, baina bidean, aliatuak etsai bilakatuko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001986", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Locas por las herramientas' ikastaroa hasiko da astelehenean\nPaz Carbajosak gidatutako tailerrean andrak erremintakaz torpeak diran mitoa apurtuko dabe astelehen arrastietan, maiatzera arte Lemoan.\nHilaren 7an hasiko da Ilgoran alkarteak antolatutako Arratiako Andren Jabekuntza Eskolearen programazinoaren parte dan Locas por las herramientas ikastaroa. Astelehenero batuko dira Paz Carbajosa eta parte-hartzaileak Lemoako liburutegi zaharrean, 17:00etatik 20:00etara, maiatzaren 9an izango da atzen saioa.\nSaioetan zurgintzea izango da autonomia landu eta autoestimua hobetuteko atxakia. Bihurkinak, mailuak, alikateak, zulagailua eta bestelango erreminta mekaniko zein elektrikoak erabiliko ditue sorkuntzak egiteko. Tresnak erabilita, bildurrak kendu eta honeekaz disfrutatzea da helburu nagusia, izan be, bakotxak egindako gauzak balore berezia daukie.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001987", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Niño Feriante' bikoteak kontzertua eskainiko dau Artean\nHilaren 6an izango da kontzertu musiko-poetikoa, Herriko Bentan 13:00etan.\nSabin Gorostidi eta Agustiz Perez de Aransolok osotutako bikotea da Niño Feriante taldea. Inprobisazinoz eta poemaz betetako kontzertuak eskaintzen ditue perkusinoaren, gitarrearen, biolearen eta bateriaren laguntzeagaz.\nPeace Monkeys eta Su Puta Madre Cavareten garaitik ezetuten dira, 2001etik. Baina ez ziran euren arteko proiektu bat sortzeako batu hamar urte beranduago arte. 2013an El monstruito bideoa grabau eben eta hori hartzean dabe proiektuaren hasikera lez. Euskal Herrian eta Kantabrian kontzertu ugari eskaini ostean, diskoa grabau eta 2017an argitaratu eben 4 piedras en el bolsillo estudioko lana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001988", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Formazino ikastaroa antolatu dau Ilunbek zezeilaren 14tik 24ra\nAstebarruan arrastiro egingo diran saioetan muntaia elektrikoak, azpimultzoen muntaketak eta harreman ereduak landuko ditue.\nHilaren 14an hasiko da Ilunbek antolatutako ikastaroa. Astebarruan, 16:00etatik 18:30era izango dira formazino saioak, enpresearen instalazinoetan. Langabezian dagozanentzako edo lanpostua hobetu gura dabenentzako egongo da bideratuta ikastaroa eta gero, Ilunbek bilatzen dauan profileko langileak kontratatzeko konpromisoa hartu dau.\nBete beharreko baldintza bakarrak dira curriculuma gaurkotuta eukitea eta informatika ezagutza basikoak izatea. Beste alde batetik, elektronikeari buruzko ezagutzak ez dira beharrezkoak, baina bai baloragarriak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001989", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lamino MTk mendi urtekerea antolatu dau domekarako\n08:00etan eleizan batu eta kotxean Obara igon ostean egingo dabe 12 kilometro eta 900 metroko gora-beherea dauakan ibilbidea.\nParte-hartzaileak Areatzako eleiz parean batuko dira goizean-goiz. Bertan, kotxeak antolatu eta Dimako Obara igongo dira, autoak bertan itxi eta hamabi kilometroko ibilbide zirkular bat egiteko.\nIgongo daben lehenengo tontorra Leunagane izango da, eguneko altuena, 1008 metrokoa. Gero, Artatzagan (996 m) eta Mugarratik (969 m) pasauko dira, bueltea barriz beste bide batetik egingo dabe. Pagasarri (838 m), Atzoker (858 m) eta Amidianaganatik (886 m) ibili ostean Obako Atxera heldu eta Kobaso kobazuloa ikusteko aukerea be izango dabe goizari amaierea emoteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001990", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Iker Pirisek kontzertua eskainiko dau Areatzan\nHilaren 5ean izango da blues emonaldia The Quiet Corner tabernan, 20:00etan.\nIker Piris (Tolosa, 1979), The Romanticos taldeko liderra izan zan bederatzi urtez, hiru disko atera ebezan 2018ra arte. Hurrengo urtean, Solo bere bakarreko lehenengo diskoa kaleratu eban, hain gustuko dauan blues akustiko primitiboa musika estilokoa. 2020an barriz, Electra diskoa argitaratu eban. Honetan, hainbat blues musikari handiren kolaborazinoa dauka.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001991", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andoni Cintado zeberioztarrak irabazi dau Espainiako Taekwondo Txapelketa Nagusia\nLaugarrenez jantzi dau Cintadok txapel hau, atzena urtailaren 29an Alakanteko Camilo Cano pabilioian.\nEspainiako Taerkwondo Txapelketa Nagusiko atzen lau edizinoetan lortu dau garaipena Jon Andoni Cintado Artetxe zeberioztarrak. Hego Uribeko Geuria.eus-en egindako adierazpenetan azaldu dau esperientza polita eta gogorra izan dala. Izan be, oingoan gatx egin jakozan atzen bi burrukaldiak.\nHiru burruka egin ebazan Alakanteko jardunaldian. Lehenengoan ziurtasunez jokatu eta aldeagaz irabazi eban. Hurrengo bietan barriz, aurrera egitea kostau jakon. Kataluniar baten kontra jokatu eban finalaurrekoan justu eta larri ibili zala azaldu deutsa Geuriako kazetariei. Finalean barriz, lagun baten aurka lehiatu zan, Raul Corredor madrildarra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001992", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako koruak Agate Deunaren koplak eroango dauz barikuan Arratiatik Bilbora\nArratia, Zornotza, Galdakao eta Bilbon entzungo da korua. Herritarrek be jarraituko dabe santaeskearen tradizinoa, makilak eskuan ibiliko dira herri eta auzoetatik kantetan.\nIgazko etenaldiaren ostean, Arratiako koruak urteroko plana berreskuratu eta egun osoa emongo dau Agate Deunaren koplak kantetan, Arratian eta Arratiatik kanpo. Goizeko 07:45ean hastea da plana, Igorren hartuko dabe autobusa, Areatzan 08:00etako mezea entzuteko. Hau 08:30ean amaitu orduko joango dira Zeanurira, eguneko lehenengo kantua egiteko, 08:45ean.\nGoiz berean pasauko dira Dima (09:15), Igorre (09:30) eta Lemoatik (09:45). 10:00etan Zornotzan kantau ostean joango dira Bilbora. Iluntzera arte egongo dira han, Galdakaon 20:15ean kantau eta barriro bueltauko dira Arratiara 20:40ean Bedia, Arantzazu (21:00), Artea (21:15) eta Areatzan 21:30ean amaituteko asmoagaz.\nBaina korua ez da izango zezeilaren 4an kalera urtengo da gizatalde bakarra, izan be, umeek, abesbatzek, laguntaldeek eta alkarteek be hartuko dabez kaleak santaeskean ibilteko. Lehenengoak 17:00etan urtengo dira, Bedian auzoetatik ibiliko dira kantuan eta Artean barriz, kokomarroek egingo dabe agerraldia. Arantzazun, Kultur Batzordeak herritarrei 18:00etan batuteko deia zabaldu deutsie.\nLemoa, Igorre eta Zeberion be urtengo dira hainbat talde arrasti partean eta Ubiden umeak izango dira Agate Deunaren koplan abestuko dabezanak. Zeanurin barriz, auzo gehienetan daukie koru propioa eta bakotxa bere auzunetik mobiduko da.\nArratiako korua Bilbon\n11:15ean hasiko dabez kantu eta makila kolpeak Begoñako Basilikan; 12:00etan San Antonen eta gero, Erribera merkaduan, Euskal Museoan, udaletxean, Laboral Kutxan, BBVAn, El Corte Inglesen eta Kutxabanken.\n13:45ean, Bizkaiko Foru Aldundian egongo dira eta 14:30ean, Guggenheim museoan. Goiz luzearen ostean, bazkaldu eta 17:00etan ekingo deutsie barriro kantaldiari. Arrastiko geralekuak izango dira Albia lorategia, Zabalgunea, Egilor Plaza, La Viña jatetxea, Kale Nagusia, Areatza... 18:30ean, San Nikolasen, metroan eta Donibane santuen plazatxoan kantauko dabez koplak; 19:20an, Santiagoko katedralean eta 19:45ean, esango deutsie agur Bilbori, Arriaga aurrean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001993", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kaleko lau gizarte hezitzaile kontratau ditu Arratiako Mankomunitateak\nBizikidetza hobetu eta gazteen artean jokabide zibikoak sustatzeko ipini da martxan bagilera arte iraungo dauan ekimen pilotua.\nArratiako Udalen Mankomunitateak, eskualdeko hezkuntza-eragileakaz eta Udalakaz batera hasi dau ekimena, kale hezitzaileak protagonista izango dituana. Mankomunitatearen Enplegu Planaren testuinguruan, eta Lanbideren babesagaz, lau gizarte-hezitzaile kontratau ditue; bagila bitartean garatuko dabe proiektua.\nLaguntzino-, akonpainamentu- eta orientazino-zerbitzu hau emoteko, koordinazino estua egongo da parte hartzean daben eragileen artean; era berean, une oro ekimena balorauko dabe, eta egokitu egingo dabe, sortzean diran beharrizanen arabera.\nLehen fasean, hezitzaileek Igorre eta Lemoako hezkuntza-zentroen inguruan jardungo dabe, bertako proiektu eta ekimenetan hezitzaile papera beteteko. Igorre eta Lemoatik hasiko dira, bertan batzean diralako Arratiako ikasle gehienak. Besteak beste, oinez busa eta eskola bideak ekimenetan laguntzea emon eta eskola-inguruneko jarduera ludikoetan hartuko dabe parte. Ekintza honeetan, euren funtzinoa izango da ikasleen artean jokaera osasungarriak uztartzea eta jarrera zibikoak sustatzea.\nBigarren fasean, eta ikastetxeen zeregina bideratuta dagoala, kale hezitzaileen esku-hartzea Arratiako udalerrietako hainbat lekutara zabalduko da. Batetik, udal-ordezkariek zehaztutako jarduerak egingo dabez. Baina edozein personaren kezkak, kexak edo/eta hobetzeko proposamenak be jasoteko arduradunak izango dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001994", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota dau ziurtagiria luzatzeko eskaerea\nJaurlaritzeak neurria ez daualako \"behar beste justifikau\" hartu dabe epaileek ebatzia. 50 jakidetik gorako jatetxeetan eta gaueko aisialdian bakarrik mantenduko da neurria.\nAuzitegi Nagusiko Luis Garrido epailearen auzitegiaren aretoak bertan behera itxi dauz bai neurria bi astez luzatzeko eskaerea bai ostatu turistiko eta joko aretoetan ziurtagiria eskatzeko asmoa. Eusko Jaurlaritzeak eguenean eta barikuan ebatzi ebezan neurriok, atzo fiskaltza luzetzearen alde agertu bazan be, Auzitegi Nagusiak dauka azken ebazpena emoteko poderea.\nHolan, bertan behera gelditu da kontrako ahots gehien batu dauzan neurria, ziurtagiriaren derrigortasuna. 50 jakidetik gorako jatetxe handietan eta gaueko aisialdian bakarrik eskatu ahalko da ziurtagiria.Auzitegiak Eusko Jaurlaritzaren justifikazino faltan oinarritu dau ebazpena. Izan be, autoak dinoanez, gobernuak ez dau ondo azaldu zertan dan ziurtagiria eraginkorra kutsatzeak saihesteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001995", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Alex Txikon, \"oso pozik eta motibauta\"\nOinarrizko Kanpamendutik C1era igotea lortu eta iragarpen baikorrenak bete dirala egiaztatu dau taldeak, bidearen baldintzak onak dira.\nAstegoienean, hiru astez Samagaun herrian egon ostean, barriro hasi eben Manaslu (8.163 metro) igoteko saiakerea. Atzo goizean, Oinarrizko Kanpamendutik hasita, 5.750 metrotara dagoan kanpamendura heltzea lortu eben. Gainera, uste baino arinago heldu zirala onartu dau Txikonek, eguzkiak eta haizeak edurra egonkortu dabelako.\nHolan, bidea egoera \"nahiko onean\" dagoala baieztatu dabe espedizinoko kideek. Hurrengo egunetan edur gehiago botateko arriskua dago, baina taldeko meteorologoak, Javier del Vallek dinoenez, zezeilaren 6tik aurrera \"eguraldi oneko lehioa zabalduko da\". Kota altuenetan haizea egongo dala esan dauan arren, taldekideak pozik eta motibauta agertu dira iragarpenagaz.\n\"Egunez egun joan behar da. Oindino zezeila osoa dogu aurretik, eta baikorra naz, baina ez dot pasatu gura. Mendiak etena emoten badeusku, saiatuko gara\", Alex Txikon.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001996", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "SkyMasterseko Munduko Kopako finala jokatuko da Gorbeian\nGorbeia Suzien 2022 Munduko Txapelketako atzen probea izateko aukeratu dau Nazinoarteko Skyrunning Federazinoak, urri bigarrenaren 8an izango da lasterketea.\nZeanurin izango da 2022ko SkyMasterseko Munduko Kopearen finala, urteroko Gorbeia Suzien lastekerta egunean. Urri bigarrenaren 8an, munduko 40 lasterkari onenak batuko dira, Gorbeiako magaletan, mundu mailako txapelduna izateko lehian. Holan proposatu deutso ISF-k, Nazinoarteko Skyrunning Federazinoak, Gorbeia Suzieneko talde antolatzaileari.\nJurek Ziemkiewicz lasterketearen zuzendariak BEGITUri azaldu deutsanez, arrazoi ugari dago, ISF-k Gorbeia Suzien aukeratuteko: \"gurean bereizgarriak dira Gorbeiako Parke Naturala bera, batzean doguzan 250 boluntarioak eta behar egiteko gogoa\". Beste alde batetik, pisu handiko arrazoiak be badirala uste dau Ziemkiewicz-ek lasteketearen inguruan urtero ageri dan jai-giroa eta Euskal Herriko mendizaletasuna, gitxitan betetan diralako mendiak korrikalariei animoak emoteko.\n\"Asko poztu gara, ilusinoagaz gagoz, baina erronka handia izango da\", Jurek Ziemkiewicz.\nKorrikalari profesionalentzako, txapelketea maiatzaren 8an hasiko da Frantzian. Gero, Portugal, Japonia, Austria, Kanada, Katalunia, Andorra, Norvegia, Suitza, Italia eta Bulgarian puntu gehien batzean dabezan 40 korrikalariak, andrak eta gizonak, helduko dira Arratiara, denporaldiko atzen lasterketan garaipenaren bila.\nFinaleko egunean, Zeanurin, munduko 40 korrikalari onenak 32 kilometroko ibilbidea egingo dabe, zozketaz aukeratzen diran beste korrikalariekaz batera. Baina ibilbidean ezaugarri desbardinetako beste proba edo bide bat hartuko dabe 40 finalistek, Jurek Ziemkiewiczek BEGITUri azaldu deutsonez, oindino ez da ebatzi \"extra\" hau zein izango dan, baina \"kilometro berak ala 500 metro gehiago\" izango dira askoz jota, holan, \"hemengo korrikalariei be, onenakaz lehiatuteko aukerea\" emon gura jakie.\nSkyrunner Mundu Kopako egutegia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001997", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Wikipedia Arratiako andren biografiakaz elikatzeko tailerra egingo da Artean\nArratiako andrak ezetutera emoteko helburuagaz batzean dira hileko lehen martitzenetan. Baina zezeilako saioa atzeratu da, hilaren 15ean 18:00etan batuko dira Arteako Kultur Etxean.\nArteko Kafrangak taldeak antolatuta batzean dira andra ugari hileko lehenengo martitzenetan euskerazko Wikipedia elikatzeko. Oin dala urtebete inguru konbidau eben #wikiemakumeok proiektuko Marisa Barrena berbaldi baterako eta, bertan konturatu ziran wikipediaren garrantziaz. Beraz, arratiako andren biografiak euskeraz idaztera animau ziran.\nOin, hilero batuten dira biografiak sortu eta barriztuteko. Arratiako andra ezagun eta garrantzitsuenen zerrendan aurrera egitea da tailerraren helburua. Atzen hileetan Amaia Aldai pelotaria, Dalita Argueta ekintzailea, Matxalen Legarreta soziologoa, Haizea Ziarrusta kimikaria, Kotxepin Bengoetxea euskaltzalea eta Onditz Iturbe korrikalariaren biografiak argitaratu ditue, besteak beste.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001998", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "226 positibo zenbatu ditu Osakidetzak atzen astean\nAurreko astean baino 29 gitxiago dira. intzidentzia metatua be 1.000 kasutan bajatu da, hazkunde tasea barriz apur bat igon, 0,78koa da oin.\nAtzen astean Osakidetzak batu dauzan datuek dinoenez, beherantzako joerea mantenidu da egunotan, baita Arratia, Zeberio eta Ubiden be. Betiko lez, astebarruan identifikau dira kasu gehienak, astegoienean barriz ez dira hainbeste froga egiten. Astelehenean (50) eta eguenean (56) zenbatu ziran positibo gehien eta domekan gitxien, 8.\nAurreko asteko datuakaz konparau ezkero, 29 positibo gitxiago zenbatu dira. Datu adierazgarrienak, intzidentzia metatuak be beherantzako salto handia egin dau, mila kasu gitxiago. Positiboen hazkunde taseak barriz gora egin dau, baina bataren azpitik dago oindino, 0,72tik 0,78ra igon da.\nCovid ziurtagiria\nKontrako ahots gehien batu dauzan neurriaren etorkizuna bihar ebatziko dau EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Eguenean egin eban Eusko Jaurlaritzak ziurtagiriaren derrigortasuna zezeilaren 13ra arte luzatzeko eskaerea eta fiskaltza honen alde agertu da. Baina barikuan, ezarritako neurrien artean, ziurtagiria hoteletan, turismo ostatuetan eta joko aretoetan be eskatzeko neurria hartu eban. Oingoan, fiskaltza ziurtagiriaren hedapenaren kontra agertu da, izan be, Jaurlaritzeak ez dau aurkeztu hau justifikatzeko daturik. Esan moduan, atzen ebatzia bihar hartuko dabe epaileek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0001999", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaurko osoko batzarra atzeratu dau Igorreko Udalak\nOsasun arazoak dirala eta, hurrengo astelehenean eztabaidatu eta bozkatuko dira 2022ko aurrekontu ekonomikoak eta Kiñu Gaztetxeak aurkeztutako mozinoa.\nOsoko batzar garrantzitsua ospatu behar zan gaur arrastian Igorreko udaletxean, baina hitzordua atzeratzea ebatzi da, osasun arazoak medio. Beraz, zezeilaren 7an ospatuko da atzenean Igorreko udal aurrekontuak onartzeko plenoa. EH Bilduk aurkeztutako aurrekontuen puntu garrantzitsuenak dira auzoetarako bideen konponketea, Gezalako oinezbidea, gaztelekua eta eskolako hobekuntzak. Proiektu honeekaz batera dirulaguntzakaz aurrera egiteko konpromisoa be hartu dabe.\nAurrekontuakaz batera, batzar berean eztabaidatu behar eben zinegotziek Kiñu Gaztetxeak Udalean aurkeztutako mozinoa. Bertan, asanbladakideek eskatzen eben, kaleratze arriskuaren aurrean, Udalak gaztetxeagaz alkartasuna adierazotea. Gazteek azaldu ebenez, herritarrentzako interesgarriagoa dala gaur egun Garbeko eraikinean existiduten dan proiektua, Sabadell bankuaren eskuetan dagoan eraikin huts bat baino.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002000", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Manasluko Oinarrizko Kanpamendura igon da barriro Alex Txikonen taldea\n\"Hiru astez edurra tarteka egin ostean, eguraldiak etena emon deuskula esan daiteke eta atzenean Oinarrizko Kanpamendura igoteko aukerea izan dogu. Oin dana barriro antolatu behar dogu\".\n\"Garrantzitsuena taldearen segurtasuna da. Horretan oso zorrotzak gara. Ez dogu arriskurik hartuko. Manaslu neguan igotera etorri gara, asmo handiko helburua da eta arriskuak dakartza, baina funtsezkoa da taldea seguru egotea. Garrantzitsuena etxera onik bueltetea da, horretan ez dago bainarik\"\nManaslu azpiko Samagaun herrian hiru aste egon ostean, barriro saiatuko da Alex Txikon eta bere taldea espedizinoa amaituten. Edurra dala eta ebatzi eben Oinarrizko Kanpamentutik bajatutea, oindino be edur asko dago, baina hurrengo egunetan gehiago botako ez dauanez, dagoana egonkortzea espero dau Lemoako alpinisteak.\nDatozen egunak kanpamentua konpondu eta barriro egokitzen pasauko dabezala azaldu dau Txikonek, izan be, edurjausiek kanpamentua kolpatu dabe eta denda batzuk edurpean dagoz.\nGero, hurrengo kanpamentuetarako ibilbidearen baldintzak ebaluatu, arriskuak balorau eta estrategiarik aproposena aukeratu beharko dabe. Honetarako, joan etorri txikiak egingo dabez bidetik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002001", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lidergotza galdu dabe Elezkano II eta Zabaletak\nLaso eta Imazen kontra galduta, lehia estutu da EPELen Binakako Txapelketan, lehenengo lau bikoteak dagoz zazpi garaipenegaz bardinduta. Oier Etxebarriak barriz 22-08 irabazi dau Zabalagaz batera, Alberdi eta Uriondoren aurka.\nBarikuan jokatu eben Hendaian Elezkano II.ak eta Zabaletak, Laso eta Imazen aurkako partidua. Asko egoan jokoan, izan be, lehenengoek txapelketa osoan lidergotza mantenidu ostean, partidu bi galdu eta lehia estutu zan EPELen Binakako Txapelketan. Barikuan Laso eta Imazek irabazi eben, 15-22, sailkapenari bueltea emonda.\nLaso izan zan partiduko protagonista nagusia, eta Imazek lan parebakoa egin eban defensan. Zabaleta eta Elezkanok asko sufridu eben, horren erakusle izan zan bien belaunak odoletan ikustea, Zabaletak atzamarrean be egin eban zauria eta jokoa gelditu behar izan eben hau tratetako.\nHolan, Elezkano II eta Zabaleta, atzen hiru partiduak galdu ostean hirugarren postura bajatu dira. Baina oindino be, aukera asko daukiez lidergoa berreskuratzeko, izan be, lehen laurak dagoz zazpi partidu irabazita, oso bardinduta. Irribarria-Rezusta, Laso-Imaz, Elezkano II-Zabaleta eta Altuna III-Martija dira, hurrenez hurren, sailkapeneko protagonistak.\nPromozino mailan\nIgorreko Oier Etxebarria be badabil Binakako Txapelketan, Promozino mailan Zabalagaz batera. Honeek emaitza hobea lortu dabe oingoan, Alberdi eta Uriondoren aurka 22-08 irabazi eben atzo Etxebarrin. Hamaika jardunalditan bost partidu irabazi ditue Etxebarria eta Zabalak, sailkapenean bosgarrenak dira. Liderrak barriz, Bakaikoa eta Elizegi dira, bederatzi partidu irabazita.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002002", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia Bk lehenengo postua eta Lemoako Harrobik bigarrena manteniduten dabe\nGizonezkoen Arratia A bosgarren da, irabazteko zailtasunakaz. Andrazkoen talde biak barriz, hamaikagarren postuan dagoz.\nAndrazkoen Arratia A taldeak urtailaren 30ean etxetik kanpo jokatu eban Mutilvera taldearen kontra eta 2-1 galdu eban. Datorren partidua Aurrera Vitoria taldearen kontra jokatuko dau Arratiak, hilaren 5ean, arrastiko 16:30ean etxetik kanpo. Hamazazpi jardunaldi jokatuta, hamaikagarren postuan dago Arratia 19 puntugaz.\nArratia B taldeak urtailaren 29an garaipen borobila lortu eban Indautxu taldearen kontrako partidua Urbietan, 5-1 amaitu zan. Datorren partidua Plentziaren kontra jokatuko dabe hilaren 6an, arrastiko 19:00etan etxetik kanpo. Hamasei jardunaldiren ostean hamaikagarren postuan dago Arratia B, 18 puntugaz.\nGizonezkoen Arratia A taldeak be urtailaren 29an jokatu eban Urbietan, baina Ermua Aren kontra 0-1 galdu eban. Datorren partidua barriz etxetik kanpo jokatuko dabe Retuerto Sport taldearen kontra, hilaren 6an 11:30ean. Hogeta bi jardunaldiren ostean bosgarren postuan dago Arratia 38 puntugaz.\nArratia Bk Urbietan jokatu ditu atzen partidu biak, urtailaren 30ean 1-3 galdu eban Galdakao Bren kontra. Datorren jardunaldian etxetik kanpo jokatuko dau Etxebarri B taldearen kontra, hilaren 6an arrastiko 16:00etan. Lider jarraitzen dau Arratiak hamazazpi jardunaldi jokatu dauzanean 38 puntugaz, bigarrena 4 puntura dauka Igorreko taldeak.\nLemoako Harrobi\nLemoaztarrek barriro bardindu dabe, oingoan bana, Montefuerte Aren kontra. Datorren partidua etxean jokatuko dau Atxulaur taldearen aurka, hilaren 5ean arrastiko 16:30ean. Hamazortzi jardunaldi jokatu ostean bigarren postuan dago Lemoako Harrobi 36 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002003", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zezeilaren 13ra arte mantenduko ditu Jaurlaritzeak neurri murriztaileak\nBatzorde teknikoaren eta Lehendakariaren gomendioaren ostean hartu dau ebatzia LABI batzordeak, eskola kiroleko txapelketak bakarrik berreskuratuko dira. Covid ziurtagiriaren derrigortasuna luzatzeko eskaerea be egingo da.\nEITBk aurreratu dauanez, neurriak zezeilaren 13ra arte mantenduko dira. Beraz, gaueko aisialdia 01:00etan amaitu beharko da eta espazio zarratu gehienetan %60ko gehienezko edukiera errespetatu beharko da, beste neurrien artean. Covid ziurtagiriaren derrigortasuna luzatzeko eskaerea be aurkeztuko dau Eusko Jaurlaritzeak EAEko Auzitegi Nagusian.\nGaur arrastian bildu da LABI batzordea, gaur amaitu behar ziran neurri murriztaileakaz zer egin ebazteko. Atzo bertan, Iñigo Urkullu Lehendakaria neurriak bere horretan jarraitzearen alde agertu zan. Positiboak beherantzako joerea hartu dabela baieztatu eban. Baina joera hori atzen egunetan baretu egin dala azaldu eban eta gaur-eguneko datuak, neurriak ezarri ziren momentukoak baino txarragoak dirala gehitu eban.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002004", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'El valle de las linternas' eta 'Mama o papa' pelikulak proiektauko ditue domekan\n17:00etan hasiko da umeentzako pelikulea Igorreko Kultur Etxean, 19:30ean barriz nagusiena. Takilea emonaldiak hasi baino 45 minutu arinago zabalduko da.\nEl valle de las linternas (Caleb Hystad, 2018) izango da urtailaren 30ean Lasarte Aretoan proiektauko dan pelikulea. Animazinozko film kanadiar honek Olistene paperezko linterna egilearen istorioa kontetan dau. Honen beharra da urtero haranean ospatuten dan jairako linternak eregitea, eta horretan ibili da bizi osoa, haren aititak erakutsi eutsanetik. Baina Olistene be zahartuten hasia da, eta Porter bilobaren laguntzea beharko dau. Olistenek sekretu bat be gordeten dau, bere gaixotasuna eta ingurukoen arazoak konpondu ahal dauzan sorginkeria bat. Era berean, sorginkeria hau arrisku bat izango da familiarentzako.\nGero, 19:30ean proiektauko da Papa o mama (Dani de la Orden, 2021) komedia espainiarra. Paco Leon eta Miren Ibarguren protagonista dituen film honek Victor eta Floraren banaketearen istorioa kontetan dau. Gurasoak ez dira umeen zaintza partekatua adosteko gai, hori dala eta, umeek nogaz gelditu ebatzi beharko dabe euren kontura. Film hau Martin Borboulonek zuzendutako pelikula frantsez baten remakea da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002005", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lan erreformearen inguruan Arratiako LAB sindikatuaren eretxia\n\"Erreforma hau ez da Alderdi Popularrak 2012. urtean ezarritakoaren derogazino edo indargabetzea. Kontrara, erreforma horren mamia bardinean mantentzen dauan akordioa da\".\nEgunokaz sinatuko dan lan erreformaren inguruan LAB sindikatutik gure eretxia emon gura dogu. Lehengo, esan beharrekoa da erreforma hau ez dala Alderdi Popularrak 2012. urtean ezarritakoaren derogazino edo indargabetzea. Kontrara, erreforma horren mamia bardinean mantentzen dauan akordioa da. Akordioa Bruselatik etorritako presinoen ondorioz dator, eta patronalak berak akordioa sinatuteak argitzen dau erreforma honen nondik norakoak zeintzuk diran. Modu berean, Alderdi Popularrak legedi barriaren proposamenaren aurrean izan dauan jarrera epelak erakusten dau honek ekarriko dauzan aldaketen eduki falta.\n\"Akordioa Bruselatik etorritako presinoen ondorioz dator, eta patronalak berak akordioa sinatuteak argitzen dauz erreforma honen nondik norakoak\".\nErreforma hau Espainian eta Espainiako lan egoerara begira dago eginda, Euskal Herriko eta estaduko beste erkidego batzuetako errealidade sozio-ekonomikoak kontutan hartu barik. Estaduko sindikatu handiek sinatu dabe akordioa, beste eragile sozialakaz berba egin edo berauen eretxia galdetu barik. Horren erakusle dira estatalizazioaren alde jokatuko daurien hainbet arau. Hau da, hein batean, espainiar estaduko konbenioak gailentzen dira probintzietakoen aldean. Honek ez dau bermatuten gure lan eta bizitza eskubideak bertan eta bertatik negoziatu eta erabakitzea. Horregatik, sinatu dogu estaduko nazino ezbardinetako 17 sindikatuk erreforma honen aurkako testu bateratua. CIG eta CUT Galizian, IAC eta kataluniako intersindikalak eta beste hainbat lurraldetako sindikatu eraldatzailek, besteak beste.\nMedio batzuetan esaten danaren kontrara, araudi barriak ez dau inondik inora tenporalidadeagaz amaituko dauan neurririk ezartzen, ez eta kontratu honeek ekarten daben prekariedade kronikoari muga argirik ipinten. Akordioa sinatu zanetik hilabete pasa da, eta enpresak hasi dira behin-behinekotasunaren inguruan lege barria berauen alde erabilten.\n\"Araudi barriak ez dau inondik inora tenporalidadeagaz amaituko dauan neurririk ezartzen, ez eta kontratu honeek ekarten daben prekariedade kronikoari muga argirik ipinten\".\nLABen ustetan, ez dago 2012ko lan erreforma bertan behera ixten dauan aurrerapausorik. Kaleratzeak merke-merke urtetan jakoz patronalari, eta bertoko hitzarmenak mugatzen ditu. Izan be, gai batzuk Espainia mailan bakarrik negoziau ahalko dira. Atzen urteotan hitzarmen ugarik galdu dabe indarra eta estadu mailako hitzarmenera jausi dira, langileen lan eta bizi baldintzak nabarmenki kaltetuta. \"Nahikoa da!\" esateko momentua da. Euskal Herrian badago behar beste indar bestelako lan eta bizi baldintzak ezartzeko, gure esku dago horren alde egitea. Hori dala eta, urtailak 30ean manifestazinoa egingo dogu Bilbon, Moyua plazatik 12:00etan urtenda. Lan Erreforma berresteko bozketaren bezperan be mobilizauko gara, lan-zentro guztietan.\n\"Nahikoa da!\" esateko momentua da. Euskal Herrian badago behar beste indar bestelako lan eta bizi baldintzak ezartzeko\".\nArratieri begira be argi geratzen dira 2012ko lan erreforman ondorioak. Zenbat enplegu suntsitu dira atzen urteotan? Alfus, Negarra, Incoesa Ebai, Gea.. eta beste hainbeste. Lanpostu duinek izan dabezan enpresetan galdu dire beharrak. Kontrara, baldintza txarragoak eukiezan enpresetan sortu dira lanpostuak, kontratazino barrietan tenporalidadea eta prekariedadea nagusi direlarik. Esaterako, Tecnichapa Ormazabalen 160 bat langile ebentual dagoz, Arratia osoan daukagun langabetuen laurdena! Hori, igaz 550 miloi euro irabazi ebazan enpresa batean.\nBatzuen diru-goseak ez dauka amaierarik. Hau da espainiar estaduari lotuten gaituen legediak dakarrena, horregatik aldarrikatzen dugu euskal langilegoak, bere erabakitze eta negoziazino marko propio baten beharra daukala.\nArratiako LAB sindikatua", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002006", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ubideko historia ezetuteko ibilbidea gidatuko dau Joxan Pagolak\nHilaren 30ean, domekea, egingo dira saio bi Aretzako Parketxeak antolatuta; 11:00etan euskeraz izango dira azalpenak, 12:30ean barriz gazteleraz.\nUrtailaren 30ean, domekea, Ubideren historia ezetuteko aukerea egongo da, Joxan Pagola alkate ohiak gidatutako herritik zeharreko ordu bateko ibilaldian. Parte hartzeako, aldez aurretik emon behar da izena helbidean edo 94 673 92 79 telefonoan.\nUbideko ondare historikoa bai euskeraz bai gazteleraz ezetu ahalko dabe bisitariek. Batez be, Erdi Aroko istorio eta azalpenak entzungo ditue bisitariek, baina historia modernoagoa be ezetuko dabe. Lehenengo urtengo da euskerazko taldea, goizeko 11:00etan. Hau amaitzerakoan, 12:30ean urtengo da gaztelerazko taldea.\nUbide Arratiako herririk txikiena da, baina historio luze eta aberatsa dauka Arabako mugako herriak. Antxina, Zeanuriko elizatearen auzoa izan zan Ubide, XVI. mendean banandu zan arte. Ordukoa da San Juan Bautista eleizea, 1540 urtean sortutakoa.\nHerriaren sasoi bateko burdinolen inguruan hazi zan; izan be, Zuazola, Aurtenola, Sartenera eta Ubide bera be burdinolak izan ziran. Horrez gain, gaur-egun lez, Gaztela eta Bizkaiko jaurerriaren arteko merkataritza igarotzen zan bide garrantzitsu baten ondoan egoan. Bide hori, kaltzada hori, oindino ikusi daiteke leku batzuetan.\n1936ko Gerra Zibilean be eremu garrantzitsua izan zan Ubide. Izan be, kolpe militarraren ostean, Araba frankisten esku eta Bizkaia errepublikazaleen eskutan geratu ziran, Ubide zan mugea. Holan, lehenengo Eusko Jaurlaritza sortu zanean, Bizkaiko hegoaldeko mugea zan Ubide, ejerzito frankistearen aurrean. Frankisten IV. brigadak, Ubiden hasi eban Bizkaia menperatzeko erasoa 1937. urteko udabarrian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002007", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Atzeratu egin da gaur hasi beharreko lodifobiaren lanketea\n\"Loditasuna politikoa da! Gordofobiaren zapalkuntza akatu!\" lelopean Mijo Lizarburuk gidatu behar eban berbaldia eta tailerra osasun arazoak dirala eta atzeratu dabe, ez da data barririk zehaztu.\nIlgoranek antolatutako Arratiako Andren Jabekuntza Eskolaren programazino barruan, astegoien honetan egin behar zan lodifobiaren gaineko lanketea. Baina gaur bertan jakinarazo dabe, osasun arazoak medio, saio biak atzeratuko dirala.\nBerbaldia batek eta tailer batek osotutako ikastaro laburrarentzako ez dabe, momentuz, data barririk zehaztu antolakuntzatik. Baina egun barriak lotzean jakinarazoko dabela esan dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002008", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ur patzuergoak Arratiako hondakin urak Sestaora eroateko obrak hasi dauz\nHamazazpi hile inguru barru geldituko da Bediako araztegia zerbitzuz kanpo, 3,2 miloi euro inbertidu ostean, Galindo sistemeagaz egin beharreko loturea amaitzerakoan.\n2021eko urtearen amaieran hasi ziran lanak 18 hilabetetan amaitzea espero da eta 3.250.021,44 euroko inbersinoa beharko dala dago aurreikusita. Bedia, Lemoa, Igorre, Arantzazu, Dima, Artea, Areatza eta Zeanuritik datozen hondakin urak Galindoko (Sestao) araztegira eroango dira orduan, Bediako Hondakin Uren Araztegia zerbitzuz kanpo itxita.\nHolan, Ibaizal errekea garbiago mantendu gura da, eta euri asko egiten dauanean, gainezkatzeak murriztea be espero da. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak adierazotakoaren arabera, hondakin uren kontrol eta kudeaketea hobetuko da obreagaz. Kolektore barri bat egingo dabe Bediako araztegia eta Galindoko sistemea banatzen dauan kilometroa lotuteko. Ganera, konexino puntuan dagozan instalazino batzuk barriztauko ditue eta ponpatze estazino barri bat eregiko dabe, oin dagoanaren ondoan, segunduko 320 litro mobiduteko gai izango dana.\nMendietako ponpatze estazinora helduteko hodia be birgaituko dau patzuergoak. Murtazarreko ponpatze estazino zaharra desegin eta Bediako araztegiko erreaktore eta dekantagailuak hesitu, hustu eta garbituko dira. Obrak egiten diran bitartean, Ibaizabal errekearen eskoieko ertzean dagoan biderako sarbidea zarratuko da Usansolora sartzeako N-240 errepideko biribilgunearen eta Bediako zentral hidroelektrikoaren arteko tartean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002009", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aitor eta Galderren aldeko pankartak egiteko deia luzatu dau Ernaik\nBihar, hilak 28 17:30ean, Kiñu Gaztetxean geratu dira Auzitegi Nazionalak lau urteko espetxealdiagaz zigortutako gazteen aldeko kanpaina komunikatiboa hasteko.\nEspainiako Auzitegi Nazionalak 2021eko zezeilean zigortu ebazan Aitor Zelaia eta Galder Barbado Aiaraldeko gazteak lehergailuak egiteko materialak eukitea leporatuta. Zigorra lau urteko espetxealdia, urte bateko zaintzapeko askatasuna eta hamar urteko inhabilitazinoa da. Oin, Auzitegi Gorenaren ebazpena itxaroten dabiz, edozein momentutan heldu daitekeana, horregatik dabiz eskualde ugaritan honeen aldeko mobilizazinoak antolatzen eta herritarrak jakinaren gainean ipinten.\nAitor eta Galderren inguruko kasua salatu eta gazteei alkartasuna adierazoteko sortu zan Ankerkeriari Stop plataforma herrikoia. Bertatik, hasikeratik salatu dabe kasua \"muntai polizial, politiko eta judiziala\" dala, poliziak aurkeztutako froga eskasek ezin dabezalako halango zigor handiak eragin.\nErtzaintzak 2019an atxilotu ebazan gazte biak, aurreko urtean Duranan (Araba) aurkitutako bidoi bategaz loturea eukielakoan. Sei hilez egon ziran kartzelan, fidantzapean urten aurretik. Epaileak frogatutzat hartu dau gazteak bidoia 2014tik ostonduten ibili zirala eta bidoian lehergailuak prestatzeko materiala egoala baina, epaile berak baztertu dau \"helburu terroristak\" izatea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002010", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ene Kantak-en 'Liluragarria, gorputz barrura goaz' ikuskizunaren saio bi egongo dira zapatuan\nSarrerak atzen domekan eta interneten saldu ostean, Lasarte Aretoko edukiera ia osoa bete da saio bietan, hiru leku baino ez dagoz dagoeneko.\nEne Kantak konpainiak haurrentzako antzerki musikatua ekarriko dau Igorrera zapatuan. Oin dala hamarkada bat hasi ziran umeentzako abestiak egiten, gero, jantzakaz bideoak grabatzen hasi eta zuzeneko ikuskizunak egiten amaitu dabe atzenean.\nIgorrera Liluragarria, gorputz barrura goaz ikuskizuna aurkeztera etorriko dira urtailaren 29an, zapatuan. Hasikera batean, saio bakarra egin behar zan, arrastiko 17:30ean. Baina sarrera guztiak agortu ziranez, beste saio bat egitea ebatzi zan.\nBeste saio hau egun berean izango da, baina eguerdian, 12:00etan. Honetarako sarrera fisikoak domeka arrastian saldu ziran igorreztarrentzako, Kultur Etxeko takilan. Izan be, lehenengo saiorako sarrera guztiak, bat izan ezik, interneten saldu ostean, Igorreko herritar ugarik adierazo eben aukera barik gelditu zirala.\nDomekan be, ilara luzea sortu zan Kultur Etxeko takilan, Ene Kantak konpainiaren arrakastearen froga. Gaur egungo COVID protokoloagaz, 180 lagun sartu daitekez aretoan, 100 sarreratik gora saldu ziran domekan, besteak aste barruan internet bidez. Gaur, sarrera bi baino ez dagoz salmentan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002011", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kiñu Gaztetxearen aldeko mozinoa aurkeztu dabe Igorreko Udalean\nAsteleheneko Ohiko Udal Batzarrean eztabaidatu eta bozkatuko dabe zinegotziek gaztetxeaganako alkartasun publikoa adierazotea.\nIgorreko Kiñu Gaztetxeko asanbladakideek, kaleratze agindua emon ahal dauan epaiketea gero eta hurbilago ikusita ebatzi dabe Igorreko Udala be konponbidearen parte izan behar dala. Helburu honegaz aurkeztu dabe udaletxean urtailaren 31ko Ohiko Batzarrean bozkatuko dan mozinoa, herriko instituzinoaren babesa topau eta negoziaketan be baliagarri izateko.\nMozinoan, Udalari eskatu jako gaztetxeagaz alkartasun publikoa adierazotea, asanbladakideek emoten dabezan arrazoiak eztabaidatu ostean.\nArrazoi honeen artean dagoz udaletxeak eta gaztetxeak bat egiten dabela transmitidu gura diran baloreetako batzuetan, euskal kulturan eta feminismoan besteak beste. Gaztetxea adin guztietarako ekintzak antolatzen dauzan zerbitzu publikoa be badala azaltzen da mozinoan.\nAsanbladakideek dinoe, herritarrentzako askoz interesgarriagoa dala gaurko egoerea, Sabadell Banketxearen eskuetan dagoan eraikin huts bat baino. Izan be, Sabadell Banketxeak ez dau eraikinarentzako inolako proiektu edo alternatibarik aurkeztu.\nAmaituteko, mozinoan azpimarratu dabe oindino negoziazino prozesua martxan dagoala eta Sabadellek ez dauala errespetau aurreko jaubeagaz egin zan akordioa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002012", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago Zeberioko III. Argazki Lehiaketea\nAurreko edizinoan ura eta egurra erretratau ostean, 'Baserriko lanak' izango da aurtengo argazkietan lantzeko gaia.\nAurreko urteetako ezaugarri bardinak izango ditu Zeberioko Udalak antolatutako argazki lehiaketeak, baina oingoan 'Baserriko lanak' gaia ipini dabe. Argazkiak horizontalak eta ez-panoramikoak izan beharko dira, dan-danak Zeberion ateratakoak.\nArgazki batzuk lehiaketatik baztertu ahal izango dauz Udalak, honeek kalidade txarrekoak, desegokiak edo mingarriak badira. Lehiaketearen irabazle biak herritarren boto bidez ebatziko dira urte amaieran, zemendiaren 30a da argazkiak bidaltzeko atzen eguna.\nIrabazle bakotxak sari bat jasoko dau, Zeberioko jatetxeetako batean lagun birentzako bazkaria. Baina aurten ezingo dauz sari biak persona bardinak lortu, izan be, atzen edizinoan irabazle bakarra egon zan, sari bigaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002013", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko aratuste ereduaren gaineko hausnarketa saioa egingo da Kultur Etxean\n\"Nolako inauteriak gura doguz Igorren?\" galdereari erantzuteko saio parte-hartzailea bihar arrastian izango da, hilak 27 18:00etan.\nBizi Igorrek eta Igorreko eskoleak antolatu dau Igorreko aratusteen inguruko lanketa prozesua. Urtailaren 12an hasi zan lanketea, Oier Araolaza antropologoa konbidau eben Mozorrotzea ez da disfrazatzea berbaldia emoteko, oin emongo jako jarraipena.\nAraolazak disfrazatzearen eta mozorrotzearen arteko desbardintasunak azaldu ebazan orduan, eta inauteri tradizionaletan topetan diran mozorroen ezaugarrien inguruan egin eban berba. Tradizino honeetatik urrin dagoz gaur-egungo aratusteak eta honen inguruko hausnarketa kolektiboa egin gura da Igorren.\nBihar arrastiko berbaldian umeentzako zaintza zerbitzua be egongo da. Baina horretarako izena emon behar da helbide elektronikora idatzita, mezuan zehaztu behar da ume kopurua eta honeen adina.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002014", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "El Correoren Kirolari Onenen Saria jaso dabe Amaia Aldaik eta Danel Elezkanok\nPelota modalidadean, Dimakoak izan dira \"zailtasunez betetako urtean onenak\" izateagaitik sarituak, izan be, txapel preziaduak ekarri dabez Bizkaira 2021ean.\nAtzo, hilak 25, banatu ebazan El Correo egunkariak 2021eko Kirolari Onenen Sariak, Bilboko BBK Salan. Bertan batu ziran antolatzaileakaz 19 kirolari bizkaitar eta klubetako kideak. Taulara igoten lehenengoak izan zira Amaia Aldai eta Danel Elezkano pelotariak, Juan Pablo Martin kirol-kazetariaren eskutik jaso ebezan sariak.\nEskupelotako txapel preziaduenetarikoak Bizkaira ekartearren jaso ebezan sariak. Elezkanok Binakako Txapelketea irabaztearren eta Aldaik andrazkoen \"pelotaririk nabarmenena\" izatearren, Plazandreak eta Master Cup txapelketak irabazi eta San Fermin zein San Mateo txapelketetako finaletara heldu zalako, besteak beste.\nBeste kirol modalidadeetako kirolari bizkaitarrek be lortu ebezan sariak. Adibidez, Jon Rahm golf jokalariak, Sandra Sevillano Ultra Trail korrikalariak, andrazkoen Lointek Gernika saskibaloi-taldeak eta Athleticek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002015", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hiru sari banatu dira Berbalagunek antolatutako mikroipuin lehiaketan\nMaite Artabe, Manex Bernales eta Edurne Villanuevaren lanak izan dira 27 ipuinen artean saritutakoak.\nArratiako Berbalagun dinamikeak antolatutako txapelketara 50 eta 100 berba arteko 27 ipuin aurkeztu dira guztira, lehiaketa arrakastatsua izan da antolatzaileen ustetan. Hainbeste lanen artean gatx egin jakie bakar bat saritutea, hori dala eta, hiru idazle saritu ditue atzenean.\nHoneek izan dira saritutako ipuinak:\nArantxaren proiektua Maite Artabe\nArantxaren bizi-proiektua herentziazko Otxandioko etxean emakume artisten elkargunea egitea da.\nDena dauka pentsatuta eta emakume ta artista-taldeei ezezik instituzioei ere aurkeztu die. Ederra dela proiektua, beharrezkoa ere izan daitekeela, ahalduntzerako egokia... baina ez du burutzeko beste laguntza eta babesik lortu.\nBaina ez du sekula etsi eta irabazi du azkenean bere saria: Amets birrinduen lehiaketan 1goa eman diote milaka emakumek aurkeztutako beste hainbat amets birrinduren artean.\nBlaitu euskaraz! Manex Bernales\nBazen behin, Malagatik etorritako Julia izeneko neskatoa. Julia, baina, oso triste zegoen lagunik ez zuelako, euskara ez zekielako eta Euskal Herrian euria eta euria egiten zuelako.\nLagunak ez izatearen arazoa eskolara joatean konpondu bazuen ere, kostata ulertzen zien eta askotan isilik eta triste geratzen zen eskolako patioko bazter batean, askotan euria barra-barra ari zuelarik.\nEgun batean, euritako etxean ahaztu eta euripean, euri tanta bakoitzak euskaraz hitz bat xuxurlatzen ziola konturatu zen Julia. Urez blaituta eta,...euskaraz blaituta heldu zen Julia eskolara! Akabo tristura! Gora lagunak, gora euskara, gora euria! Gora bihotzak! Eta hala bazan ala ez bazan...\n(Izenburu bakoa) Edurne Villanueva\nDuela urte asko, herri txiki batean neska txikiak bizi ziren, etxea mendian zegoen eta egunero herrira joaten ziren esnea saltzera. Kantinak astoan eramaten zituzten. Esnea saldu ondoren eskolara joaten ziren. Egun batean etxera itzuli zirenean jolasten geratu ziren eta berandu egin zitzaien. Bidea ilun zegoen eta bapatean hegazkinez itzala mendian zehar kobazuloan sartu zen, beldur askorekin korrika etxera joan ziren, bere amari kontatu zioten ikusi zutela eta bere amak esan zien: ez eduki beldurrik, Anbotoko andrea ikusi duzue!", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002016", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hilero 2.019 erabiltzailek bisitau dabe bataz-beste BEGITUren webgunea\nBegitu.eus-ek 19.000 ikustaldi baino gehiago jaso dauz lehenengo bost hile eta erdian. Datu onenak abuztuan eta abenduan izan dauz, opor garaietan.\nGaragarrilagaz batera heldu zan begitu.eus webgune barria Arratia, Ubide eta Zeberioko informazinoa egunez-egun gaurkotuteko helburuagaz. Lehenengo bost hile eta erdian 19.259 bisita jaso dauz webguneak guztira, hileroko bataz-bestekoa 3.501ekoa da.\nHileroko erabiltzaile desbardinak barriz 1.000 eta 2.400 artean dagoz. Erabiltzaile honeek ikusitako 39.000 orrialdetik gora pilatu dabez oin arte agenda, albiste, bideo eta portadaren artean.\nSare sozialetan be badaukaz BEGITUk irakurtzaile ugari. Momentuz, Twitterren 151 jarraitzaile, Instagramen 584 eta Facebook-en 1.971 lagun. Baina azken honek urteak daroaz funtzionamenduan.\nBEGITUko zuzendariaren balorazinoa\nHilabetekari izatetik hamabostekari izatera pasau ostean, Zertu Kultur Elkarteak Arratia, Ubide eta Zeberioren gaineko informazinoaren alde egindako erronkarik handiena izan da. Langile barria daukagu igazko garagarriletik eta hau saltu handia izan da guretzat.\nBehin baino gehiagotan BEGITU aldizkaria kudeatzen dauan Zertu alkartetik adierazo izan dogu komunikazino proiektu hau sendotu, hobetu eta zabaldu gura dogula. Ardura hori hasikeratik bertatik euki dogu. Proiektu hau martxan hasi zanetik urte batzuk joan dira, eta urte horreetan guztietan, jente eta erakunde askoren laguntzeagaz, beti aurrera joateko urratsak egiteko gai izan gara. Gaur egun BEGITU aldizkaria Arratia, Ubide eta Zeberio bere baitan hartzean dituan eremu honetan euskerazko komunikazino errefente garrantzitsua bihurtu dalan esan geinke.\nEdozelan be, proiektu guztiei gertatzen jakien lez, BEGITU aldizkariari aurrerapausuak egitea ezinbestekoa jako. Aurrera ez egitea benetako atzerapausua litzateke. Horregaitik, pentsau genduan igaz momentua heldu zala BEGITUri bultzadea emoteko. Zein norabidetan egin genduan apausu hori? Labur esanda, komunikazinorako teknologia barriak eskaintzen deuskuezan tresnak, eta horreek ekarritako abantailak, behar zituan eta behar ditu BEGITUk. Beste modu batera esanda, betiko paperezko BEGITUren ondoan sareko BEGITU eraginkor eta indartsu bat sortu dogu. Holan, BEGITUren webgunea bultzatzeaz gain, BEGITU sare sozialetan be badago.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002017", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Karena' nobelearen inguruan hausnartuko dabe barikuko Irakurleen Txokoan\nAlaine Agirre idazleagaz batera egingo da berba amatasunen inguruan, Arteako Kultur Etxean, hilak 28 19:00etan.\nAtzen Durangoko Azokan aurkeztu eban Alaine Agirrek Karena eleberria. Sara protagonistak honen amatasunean egiten dauan bidea kontetan dau istorioak. Andra askoren errealidadea kontetako modu bat be bada liburua, izan be, amatasuna ez da bakarra.\nArteako Irakurleen Txokoa saioan be amatasunak izango dira berbagai bariku iluntzean. Ama izateko desioa, harremanetako gatazkak, haurdunaldia, abortu eta erditzeen inguruan egingo da hausnarketa kolektiboa.\nSinopsia\nAmatasunagaz lotutako hainbat gai, normalean isilpean eta ostonduta geratzen diranak agerrarazten dauz Alaine Agirrek, intensidadez eta hunkiduraz idatzitako eleberri honetan: Lagundutako Ugalketa teknikak, horren ondorio fisiko eta psikologikoak, bikoteko batek guraso izateko besteak baino gogo gehiago dauanean sortzean diran arrakalak, amarenganako errespeturik bako erditzeak, bilatu bako abortuak eta horren doluak...\nEgilearen ohikoa dan indar eta pasinoagaz kontatzen deusku Sara Mendizabal protagonistearen ibilbidea, lirismoz eta musikalidadez, minetik edertasuna sortuz, gorputzaren barrutik uniberso oso bat eraikiz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002018", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ipuin erotikoak kontauko dauz Ixabel Agirresarobek Kotxepinen\nErotik, zerotik, berotik! emonaldia hilaren 27an izango da, 18:30ean 16 urtetik gorakoentzako.\nIxabel Agirresarobe aktore eta ipuin kontalariak gidatuko dau eguenean Kotxepin Kultur Etxean egingo dan literatura erotikoaren saioa. Gazte eta helduentzako emonaldia izango da, sarrerak aurretik lortu daitekez lemoa.net webgunean.\nErotik, zerotik, berotik! emonaldirako, Agirresarobek herri ipuin ezagunetan bilatu, eta topau, dauz gai eta kontaketa erotikoak. Besteak beste, Joseba Sarrionandia eta Goiatz Labandibar testuetan. Honeek moldatu dauz ipuin-kontalariak, bere ikuspuntuaren araberako umorea erabili eta edonori gertatzeko moduko testuinguru sexualetara eroan dauz kontaketak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002019", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lodifobia landuko dau Ilgoran Jabekuntza Eskoleak astegoienean\n\"Loditasuna politikoa da! Gordofobiaren zapalkuntza akatu!\" lelopean antolatu dabez bariku arrastiko berbaldia eta zapatu goizeko tailerra Areatzako udaletxean.\nMijo Lizarburuk gidatuko dauz, euskeraz, loditasuna ikuspuntu politiko batetik lantzeko saio teoriko eta praktikoa. Lehenengo saioa barikuko berbaldia izango da, hilak 28an 17:00etatik 20:00etara. Teoriak zapatu goizean eukikoo dau jarraipena, 10:00ak eta 14:00ak artean, tailer baten didez.\nSaio biak egingo dira Areatzako udaletxean, eta izena aldez aurretik emon behar da formulario honetan, 688 627 393 telefonoan edo helbide elektronikoan. Saio bakarrera joateko aukerea be badago.\nIkasturte hasikeran Ilgorak alkarteak banatutako Arratiako Andren Jabekuntza Eskolaren inguruko eskuliburuan azalduten danez, lodifobiaren lanketa teorikoan bizitzak politizatzearen bidez izentau eta landuko dira biolentzia lodifobikoaren erroak. Politizatzearen ondorioz, konexino feminista, antiarrazista eta antikapitalistak be eratuko ditue.\nZapatuko saio praktikoan barriz identidade lodietan ohikoak diran leku eta afektuak izango dira aztergai, biolentzia medikoa eta autoestimua besteak beste. Gero, afekzino horreetan oinarritutako proposamen artistikoak ezetu eta sortzeako aukerea egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002020", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "255 positibo zenbatu ditu Osakidetzak atzen astean\nArratia, Ubide eta Zeberion be igarri da beherantzako joerea. Intzidentzia tasa 3972, 08koa da eta hazkundea 0,72koa.\nGotzone Sagardui Osasun sailburuak gaur adierazo dau \"joera aldaketa\" baten aurrean gagozala, hori dinoe datuek. Izan be, atzen aste bietan EAEko intzidentzia tasa ia 2500 kasutan bajatu da eta ugaltze tasa 1en azpitik mantenidu da. Ospitaleetan be igarri da aldaketea, aste batean %25 egin dau behera ospitaleratze kopuruak. ZIUetan larriagotuta dagozan gaixoen kopurua handia izanda be, egoera «egonkortu» egin dala esan du Sagarduik.\nBarikuan, hilak 28, amaituko dira ezarri ziran atzen neurri murriztaileak. Barrukaldeetako edukiera osoa berreskuratu eta gaueko ordutegiak luzatu ahalko dira, neurri barririk ezartzen ez dan bitartean. Momentuz, Iñigo Urkullu lehendakariak ez dau LABI batzordearentzako hitzordurik ipini. Covid ziurtagiria be baliobakotuko da gaur zortzi, neurria luzatzen ez bada.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002021", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bigarren bueltea trabestu jakie Elezkano II eta Zabaletari\nBinakako txapelketan atzen partidu biak galdu ditue baina lider dira oindino. Oier Etxebarriak be galdu dau, Zabalagaz batera promozino mailan.\nEPELen Binakako Txapelketearen lehenengo fasean lan parebakoa egin ostean konplikau jakie Danel Elezkano eta Jose Javier Zabaletari bigarren bueltea. Lehenengoan zazpitik sei irabazi ostean, atzen biak galdu ditue. Zapatu honetan Jokin Altuna eta Julen Martijaren aurka lehiatu dira Iruñan eta 22-13 galdu dabe.\nHalanda be, sailkapen orokorrean lider jarraitzen dabe, hamar partidutik zazpi irabazita. Baina txapelketako ligaxka fasea estu-estu dago lehenengo postuetan. Izan be, atzetik dagoz sei partidu irabazita Laso-Imaz, Irribarria-Rezusta eta Altuna III-Martija bikoteak.\nHurrengo jardunaldian honeetako bikote baten kontra jokatuko dau Dimako pelotariak, sailkapena estuago ipini ahalko da. Laso eta Imazegaz neurtuko dira Iruñan urtailaren 30ean.\nPromozino mailan\nOier Etxebarria igorreztarra be badabil binakako txapelketan, promozino mailan. Zabalagaz batera lau partidu irabazi ditue hamar jardunalditan, bosgarrenak dira sailkapen orokorrean. Atzen partidua Victor eta Gaskueren kontra jokatu dabe Bilbon, eta 22-14 galdu.\nHurrengoan Alberdi eta Uriondogaz lehiatuko dira Etxebarrin, hilaren 30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002022", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Vithas Gaztediren kontra 17-5 irabazi dabe Arratiko Zekorrek\nZazpigarren postua berreskuratu dabe sailkapenean, seigarren dan Vithas Gaztedigandik hurbilago dagoz oin arratiarrak.\nIgorreko San Txisme zelaian jokatu dabe atzen jardunaldia zekorrek, zapatu arrastian. Partidu garrantzitsua izan da, sailkapeneko aurkari zuzen baten kontrakoa. Vithas Gaztedi talde gasteiztarra seigarren da sailkapenean eta honeri irabazita, Arratiko Zekorrak taldeak zazpigarren postua berreskuratu dau. Seigarrenagaz egoan bederatzi puntuko aldea bostekoa da oin.\nLiderraren kontra entsegu bakarra lortu ostean, zekorrek zelaia kurutzatzeko aukera gehiago izan ditue oingoan. Ordu erdiz husna joan ostean, Asier Julek entsegu bi egin ebazan. Gasteiztarrek 51. minutuan lortu eben beste entsegu bat baina 70. minutuan Jon Gurtubairen entseguak eta ostean Andoni Lucasen transformazinoak zarratu eben markagailua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002023", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lidertzan sendo jarraitzen dau gizonezkoen Arratia Bk\nLemoako Harrobi bigarren postuan mantentzen da 35 puntugaz.\nAndrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Oiartzun taldearen kontra, bana amaitu zan partidua. Datorren jardunaldian Multivera taldearen kontra jokatuko dabe, etxetik kanpo, hilaren 30ean, 12:30ean. Hamasei jardunaldi jokatuta, zortzigarren postuan dago Arratia A 19 puntugaz.\nAndrazkoen Arratia Bk ostera zapatu goizean jokatu eban Urbietan Sestao Riverren kontra, 2-3 galdu eban etxeko taldeak. Datorren partidua Indautxu taldearen kontra jokatuko dabe hilaren 30ean, eguerdiko 12:15ean barriro be Urbietan. Hamabost jardunaldiren ostean hamahirugarren postuan dago Arratia B 15 puntugaz.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Iturrigorri A taldearen kontra etxean, husna amaitu zan partidua, atzen aldian kosta egiten jakie irabaztea arratiarrei. Datorren partidua Urbietan jokatuko dabe barriro, Ermua A taldearen kontra hilaren 29an 18:00etan. Hogeta bat jardunaldiren ostean bosgarren postuan dago Arratia 38 puntugaz.\nArratia Bk ostera sendo jarraitzen dau, izan be 4-1 irabazi eban domekan, Iberlandaren kontra Urbietan jokatutako partidua. Datorren jardunaldian be Urbietan lehiatuko dira Galdakao B taldeagaz, hilaren 30ean arrastiko 18:00etan. Líder jarraitzen dau Arratiak hamasei jardunaldi jokatu ostean, 38 puntugaz. Bigarrenak dira San Miguel taldekoak, 32 puntugaz.\nLemoako Harrobi\nLemoako taldeak husna bardindu eban Solokoetxe A taldearen kontra etxetik kanpo zapatu arrastian jokatutako partidua. Datorren partidua be etxetik kanpo jokatuko dau Montefuerte A taldearen kontra, hilaren 30ean arrastiko 18:30ean. Hamazazpi jardunaldi jokatu ostean bigarren postuan dago Lemoako Harrobi 35 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002024", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Vithas Gaztediren kontra jokatuko dabe zekorrek zapatuan\nSan Txisme zelaian izango da gasteiztarren aurkako partidua, hilaren 22an 16:30ean.\nAtzeratutako partidu hau sano garrantzitsua izango da Arratiko Zekorrak taldearentzako. Errioxan eta Eibarren irabazi ostean, lider dan Menditarrak taldearen kotra galdu eban atzen astegoienean. Gaztedi zekorren aurkari zuzena da, izan be, talde errioxarra baino ez dago honeen artean. Gasteiztarrak seigarrenak dira sailkapenean, arratiarrak barriz zortzigarren, 9 puntuko aldeagaz.\nSan Txismen azken partidua jokatu zanetik aste asko pasau diranez, eguraldi hotza eta partidua bera berotutera animau gura izan dabez zaleak. Holan, edari merkeak eta sorpresak prometidu dabez sareetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002025", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurkeztu dabe 'Gorbeia bira bike tour'-en ibilbidea\nGorbeia Jomuga Turistikoak FITURen aurkeztutako ibilbide zirkularrak 93 kilometrotan inguratzen dau parke naturala eta 2.400 metroko gorabeherea dauka.\nAtzo, eguena, aurkeztu zan Madrileko nazinoarteko turismo azokan, FITURen, Gorbeiako Parke Naturalak eskainiko dauan produktu turistiko barria. Mendiko bizikletan egiteko ibilbide barri honek Gorbeiako Parke Naturala eta Gorbeia tontorra bera inguratzen dau. Tontorrera igoteko aukerea be emoten da, ibilbideari 9,8 kilometro eta 760 metroko gorabeherea gehituta.\n\"Gorbeia Bira Bike Tour\" ekimenaren aurkezpena Agustin Otsoa Eribeko Landa Gorbeialdeko Kuadrillako Presidenteak eta Eider Ajuriagerra Arana ADR Gorbeialdeko Presidenteak egin dabe. Honeekaz batera egon dira Goyo Zurri, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria; Cristina González Clavar Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren Sustapenerako diputadua; Juan Felipe García Miravalles, Arabako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria; Cristina Múgica Vargas Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasun eta Turismo zuzendari nagusia; eta Javier Gorbeña García, Zigoitiko alkatea. Bi eskualdeetako teknikariak be egon dira jardunaldian.\nParke naturala inguratzen\nIbilbide honek Gorbeiako tontorraren inguruak ezetuteko aukerea emoten dau, eskarmentuzko txirrindulariek egun bakarrean egin ahal izango dabe. Baina bi edo hiru egunetan egiteko dago pentsauta, sasoi fisikoaren arabera. Bidean gaua pasatzeko aterpetxe eta hotelak be gomendatzen dira. Otxandion hasi ezkero, bizikleta elektrikoa alkilatzeko aukerea dago.\nBira barri horren bidez, bisitariak interes naturaleko lekuetan gelditu ahal izango dira, Gorbeiako Parke Naturalean besteak beste. Eta ondare kulturala ezetu Areatza, Legutio edo Otxandioko urigune historikoetan. Urrunagako eta Albinako urtegi edo Albertiako, Altubeko, Izartzako eta Presazelaiko pagadiak ikusteko aukerea be emoten da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002026", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ene Kantak-en 'Liluragarria, gorputz barrura goaz' ikuskizunaren saio bi egongo dira Igorreko Kultur Etxean\nSaioak urtailak 29an izango dira. Arrastirako sarrerak amaituta dagoz, goizerako barriz, domeka honetan salduko dira Kultur Etxeko takilan, 17:30etik 18:30era, igorreztarrentzako.\nEne Kantak konpainiak haurrentzako antzerki musikatua ekarriko dau Igorrera. Oin dala hamarkada bat hasi ziran umeentzako abestiak egiten, gero, jantzakaz bideoak grabatzen hasi eta zuzeneko ikuskizunak egiten amaitu dabe atzenean.\nIgorrera Liluragarria, gorputz barrura goaz ikuskizuna aurkeztera etorriko dira urtailaren 29an, zapatua. Hasikera batean, saio bakarra egin behar zan, arrastiko 17:30ean. Baina sarrera guztiak agortu diranez, beste saio bat egitea ebatzi da.\nBeste saio hau egun berean izango da, baina eguerdian, 12:00etan. Honetarako sarrera fisikoak astegoien honetan hasiko dira saltzean igorreztarrentzako, Kultur Etxeko takilan. Domekan, hilak 23, arrastiko 17:30 eta 18:30 artean zabalduko da takilea eta bakotxak ezingo dauz bost sarrera baino gehiago erosi.\nDomekatik sarrerarik soberan gelditu ezkero, honeek Kutxabanken erosi ahalko dira astelehenetik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002027", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Komuneko atea eta fatxadako harriak apurtu dabez Kotxepin Kultur Etxean\nUda hasikeran zabaldu zanetik hirugarrenez salatu dauz kalteak Lemoako Udalak, Elizondoko kulturguneko leiho bat be agertu da apurtuta.\nAurreko udan zabaldu ebazan ateak Lemoan Kotxepin Kultur Etxeak eta barriro agertu dira fatxadako harriak apurtuta. Urri lehenengoan 63 apurtu ebezan, aste honetan 10. Baina oingoan, kalte gehiago be eragin dabez ezezagunek.\nArgazkian: urri lehenengoan egindako apurketak\nKotxepin kanpokaldean dagoan komuneko atea eta Elizondoko kulturguneko leiho barrietako bat be agertu dira apurtuta.\nEukeni Bikarregi alkateordea: \"Herritarrenganako errespetu falta galanta da gertatzen dabilena. Kotxepin Kultur Etxea ez da eraikin bat bakarrik; Lemoako herritarrentzako alkargune bat da\".\n\"Hirugarrenez berba egin behar dogu kultureagaz, liburuekaz edo musikeagaz zerikusirik ez daukan gertakariren baten inguruan\" kexau dira Udal arduradunak azken apurketakaz.\nSegurtasun kamarak\nKotxepin Kultur Etxean segurtasun kamarak ipintea aurreikusi zan hasikeratik, baina honeen instalazinoa atzeratu egin da. Udalak azaldu dau pandemiak eta tresna informatikoen hornidura falteak eragin dauala atzerapena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002028", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Karabie zaharra omenduko dabe erreketearen 23. urteurrenean\nHarriketarrak Gazte Asanbladak barriro omenduko dau 1999 urtean erre zan gaztetxe zaharra. Zapatuan egingo dabe martxea bertara, gaztetxe barrian 11:00etan hasita.\n23 urte pasau dira lehenengo Karabie Gaztetxea erre zanetik, harrobietatik gertu. Aurten be ospatuko dabe lemoaztarrek urteurrena, gaurko Karabietik zaharrera joanda. Bertan egonda, tiragoma txapelketea eta txitxiburduntzia egingo dabez, ohikoa danez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002029", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Igorreko eskola bidea' proiektuaren erakusketea dago ikusgai Kultur Etxean\nErakusketan azaldu dabez umeek bideen ezaugarriak, eta proiektua bera. Lau bideak domeka goizean markatuko dabez auzolanean.\nIgorreko eskoleak bultzatutako proiektuaren helburua da haurrek autonomia irabaztea, honeek eskolarako bidea heldu barik egin ahal izateko, lagunekaz edo bizikletan. Umeek proiektua arrazoitu, bideak aztertu eta topau ostean, egindako lan osoa gorpuztu dabe erakusketa batean, herritarrek bideak ezetu ahal izateko. Lan horretan laguntzaile izan dabez Zaztaparretako eta Urtxintxako kideak guraso, irakasle eta udal langileakaz batera.\nKartulina ugaritan komiki, bertso, mapa, marrazki, galdera eta erantzunakaz azalduten da proiektua, lurrean margoztutako oinatzek jarraitu beharreko bidea erakusten daben bitartean. Bideo bat be badago ipinita, bertan be azalduten dabe haurrek proiektua eta bide bakotxaren ezaugarriak, banan-banan. Amaitzeko, heldu eta umeentzako galderak planteatu dabez, eretxia emoteko buzoi bat be badago.\nEmoitza Igorreko bazter desbardinak kurutzatuten dabezan lau bide dira: morea, berdea, arrosa eta laranja. Honeek astegoien honetan markauko ditue eta herritarrak parte-hartzera be konbidau dabez. Eskoletako patioan daukie hitzordua, urtailaren 23an goizeko 10:00etan hasita.\nLau bide\nIparraldetik hasita bide arrosan Udea eta Agarreko ikasleak Elexalde kalean batuko dira honeekaz batera herri sarrerako errotondara joateko. Zubia pasau eta Urbieta inguruko ikasleak batuko jakiez, Zekutze taberna aurreko parke eta Olabarri atzkealdetik eskolara joateko.\nBide laranja ekialdetik hasten da, San Juan eta Hierros Sancho lantegi inguruetako ikasleak batuko dira, Torrea kaletik bizi diranak batu eta Donibane taberna aurretik joango dira eskolara.\nMendebaldetik ostera, bide berdean batuko dira Lehendakari Agirre eta Lasarte parkearen inguruetan bizi diran umeak. Goloskiko zubitik eta Isntitutu aurretik joango dira eskolara.\nHegoaldetik sartuten dan bide moretik joango dira Garbe auzoko ikasleak. Egurrezko zubitik errekea kurutzatu eta eskola osteko bidetik sartuko dira klaseetara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002030", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bertso-saioa ospatuko da domekan Zeanurin\nUrtailaren 23an batuko dira sei bertsolari hamazortzigarren edizinioan, frontoian 18:00etatik aurrera.\nAurten, hamazortzigarren edizinoan, puntako bertsolariakaz gozatuteko aukerea egongo da domekan Zeanurin. Arrastiko seiretan hasiko da Udalak eta Kultur Batzordeak antolatutako bertso-saioa, sarrerak egunean bertan ipiniko dira salgai frontoiko sarreran, 17:00etatik aurrera.\nGaiak Eñaut Intxaurragak ipiniko dauz. Kantetako arduradunak barriz, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Jon Maia, Amets Arzallus eta Sustrai Colina izango dira.\nHolan, bertsolari saritu eta beteranoak izango dira zapatuko protagonista. Adibidez, Bizkaiko txapeldunak: irabazi barri dauan Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriaga. Euskal Herriko txapeldunak be egongo dira, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus. Sustrai Colina barriz, Euskal Herriko Txapelketako finalera heldu da hainbatetan eta beteranoa da Zeanurin. Jon Maia be egongo da, askotan finalista eta Kantu bat gara liburu-disko barriaren sortzailea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002031", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Lubaki lainotsua' antzeztuko dau Igorren Atx teatroak\nUrtailaren 22an, 20:00etan taularatuko da konpainiaren hamargarren proiektua, Igorreko Kultur Etxean.\nAtx teatroak hamargarren urteurrenean sortutako antzerkia da Lubaki lainotsua, eta harmagarren proiektua. Drama eta umorea erabilita, saihestezin bezain beharrezkoa dan belaunaldien arteko talka landuten dau antzezlanak, mundua begiratuteko ikuspegi desbardinak. Istorio hau Maren Basterretxeak, Miriam Marchantek eta Javier Barandiaranek taularatuten dabe.\nSinopsia\nIzen bako gerrearen lubaki baten, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi batekoa: baldintzarik bako militantzia eta diziplina zorrotzekoa. Aspaldian ez dago ez batailarik, ezta etsairik be... badirudi dana bare-bare dagoala. Jeneralek \"bakea\" sinatu eben, tropak etxera bialdu ebezan aspaldi, baina ez eutsien erreleborik bialdu, eta jakina, errelebo barik ez dago postua ixterik.\nBeterano hau gaur egungo sasoiarentzako oztopoa baino ez da. Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun baten erreleboa jatorko. Eskarmentu bako soldadu gazte bat, bere bizitza labur osoan sekula ez dauana gerra izpirik ezetu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002032", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaitu da Arteako bandera ofizialaren legeztapen prozesua\nBizkaiko Batzar Nagusiek onartu dabe gaur, 2002an hasi zan prozesua zarratuta. Halanda be, banderea martiatik dago ikusgai Udaletxe aurrean.\nGaur, hilak 19, Gernikan ospatu dan Bizkaiko Batzar Nagusiko osoko bilkuran eztabaidatu beharreko gaien artean egon da Arteako banderea onartzeko puntua. Izan be, Arteak ez dau bandera ofizialik izan oin arte.\nGorka Beitia Arteako zinegotziak azaldu dau, gaur onartu dan banderearen diseinua 2002koa dala. Orduan, Udalak Arteako historia, bertako sinbolo eta ikurren inguruko txosten bat bidali eban Espainiako Vexilologia Soziedadera, honek bandera proposamen bat egiteko.\nBertan, antxinako Arteako familia garrantzitsuen eta Elizatearen armarrien diseinuak deskribatzen dira. Holan, Juan Jose Gonzalez vexilologoak banderaren diseinua egin eban. Hau izan zan bere proposamena.\n\"Bandera laukizuna, 2:3 proportzinokoa; urdina, erdian hori kolorezko zitori horizko antza daukana; kurutzearen besoak bardinak dira, eta aldetik aldera 4/5 neurria daukie, zabalera 1/10ekoa da. Proportzino bi horiek entseinaren zabalerearen eta makilaren arabera; goitik beherako zerrenda zatituza, zuria eta gorria, horren zabalera, luzeraren 1/3 da\".\nBaina 2002an ez zan proiektu hau aho batez onartu eta udaletxeko kajoietan gelditu zan itxaroten. Hamazazpi urte egin ebazan kajoian, legealdi barriagaz batera prozesua barriz martxan ipintea ebatzi zan arte, Gorka Beitiak dinoanez, \"bandera alternatiborik aurkeztu ez dalako\". Udalbatzan, 2019an aurkeztu zan barriro eta onartuta gelditu zan, baina ez aho betez. EH Bilduko zinegotziek, ez eben bozkatu.\nHalanda be, EAJko lau botoakaz onartu eban Udalak Banderea eta hau legeztatzeko tramiteak hasi ziran. Foru Aldundiak 2021 hasikeran emon eban baiezkoa eta martian, Gernikako zugatzaren arbasoaren landaketa eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusiaren presidentearen bisitea aprobetxauta altxau zan lehenengoz Arteako banderea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002033", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Bat edo hiru' diskoa aurkeztuko dau Amorantek Lemoan\nKotxepin Kultur Etxean izango da emonaldia, urtailaren 21 arrastian, 18:30ean.\nZazpi abestik osotutako diskoa 2019ko abenduan grabau zan, Aitor Etxebarria \"El_Txef_Ak\" ekoiztutako lana da. Tronpetea, pianoa eta loops-ak erabilten ditu disko sano original honetan. Disko \"iluna\" da, heriotzea oso presente daukalako, baina baditu argitasun momentuak be.\nBat edo hiru lanean, John Cazale aktoreari omenaldia egiten jako, Uxue Alberdiren letra bat dago, Bilintxen inspirazinoa ageri da eta Mikel Laboak ezagun egin eban Joxean Artzeren Ama hil zaigu testuaren moldaketa bat be batzean dau.\nRodrigo Amarante musikari brasildarraren eta Enrique Morente flamenko kantariaren abizenak nahastuz sortu eban Iban Urizar irakasle eta musikariak bere izen artistikoa.\nAmorantek hiru disko kaleratu dauz atzen sei urteetan: Amorante (2016); Manuela/Brueghel Zaharra (2017) eta Bat edo hiru (2020). Bizarra edo Mengele Quartet lango proiektu esperimentaletan hartu dau parte, eta Joseba Irazoki, Rafa Rueda edo Joseba Tapiagaz be egin dau behar.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002034", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeia Jomuga Turistikoak produktu barri bat aurkeztuko dau FITURen\n'Gorbeia Bira Bike Tour', mendiko bizikletentzako ibilbidearen barri emongo dabe aste honetan nazinoarteko turismo azokan, Madrilen.\nTurismo sektoreko profesionalentzako, bihartik aurrera egongo da Gorbeia Bira Bike Tour, aisialdiko alternatiba barria, ezetuteko aukerea FITUR nazinoarteko turismo azoka entzutetsuan. Aurkezpena bihar, hilak 20, egingo dabe Agustín Otsoa Eribeko Landa Gorbeialdeko Kuadrillako Presidenteak, eta Eider Ajuriagerra Arana ADR Gorbeialdeko Presidenteak, 12:30ean.\nMendiko bizikletan egiteko ibilbide barri honek Gorbeiako Parke Naturala eta Gorbeia tontorra bera inguratzen dau.\nUrtailaren 21era arte, FITUR azokea sektoreko profesionalentzako egongo da bideratuta. Hilaren 22 eta 23an ezetu ahalko dau jendeak produktu barria Madrilen. Baina bihar bertan egingo dira publiko ibilbidearen zehaztasunak eta noztik aurrera erabili ahalko dan bidea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002035", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aprilaren 6an pasauko da Korrika Ubidetik Bediarako bidean\nAmurrion martiaren 31n hasi eta aprilaren 10ean helduko da Donostiara euskerearen aldeko ekimena.\nEguerdian, Manurgatik pasau ostean helduko dira furgoneta eta korrikalariak Ubidera. Bertatik, Barazar bajatu eta bailarako herrietatik pasauko da Korrika, Bediatik 16:15ean urteteko.\nGaur egin dau publiko AEKk aurtengo Korrikan lekukoak egingo dauan ibilbidea, \"Hitzekin\" lemapean. Berbek hizkuntzea eta ekintzek herria egiten dabelakoan zabaldu dau AEKk parte-hartzeako deia. 22. edizinoa izango da aurtengoa, 1980. urtean Oñatitik Bilborako Korrikea ospatu zanetik.\nKorrikaren laguntzaile izateko aukerea be zabaldu dau AEKk. Hamabi euro ordainduta Korrikaren parte izan daiteke, eta abantaila ugari lortu: sarien zozketetan parte hartu, ekimenetan lehentasun eta deskontuak, deskontuak ikastaro eta Aizu! aldizkarian eta azkenik, Korrika laguntzaileentzako aldizkaria jaso. Lortutako dirua gau-eskola eta euskaltegietara bideratuko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002036", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bediako eleizan gertatutako adinbakoenganako abusuak azaleratu dauz 'El País' egunkariak\nIkerketearen arabera, 1964 eta 1966 artean \"N.\" akusatuak egin ebazan abusuak. Bilboko Elizbarrutiak ikertuko dauz oin gertaereak, Bizkaian beste lau kasu azaleratu dira.\nEl País egunkariak abenduan argitaratu eban Espainiako Eleizan adin txikikoei eragindako abusuen inguruko txostena. Bertan, eleiza katolikaren sareak adin txikikoei egindako sexu abusuren 251 kasuren zerrendea dago ikusgai, 1950eko eta 1990eko hamarkadearen bitartekoak. 31 erlijino-orden eta 31 elizbarruti ikusi dira seinalatuak, honeen artean Bilboko Elizbarrutia.\nBost kasu azaleratu dauz txostenak Bizkaian. Hiru Bilbon, bat Barakaldon eta beste bat Bediako San Juan Bautista eleizan. Ikerketan ez da erantzuleen izenik agertzen, baina bai honen inizialak. Kasu honetan, El País en arabera \"N.\" da akusaua, ez da beste informazinorik emoten.\nSexu abusuen prebentzinorako batzordea\nBilboko Eleizbarrutian sexu abusuen prebentzinorako Batzordeak oharra atera eban urtailaren 4an. Bertan, kasuok argitzeko ahaleginak egingo dituala dino eleizeak. Horretarako ikerketea zabaltzea ebatzi dau: \"Gertatu ahal izan dan edozein abusu kasu argitzeko ahaleginagaz bat egiten dogu. Batez be, helburu modura egia bilatzea baldin badau, biktimen preminen zerbitzura badago eta salatutako kasuak ez errepikatzea lortu gura bada\"\n\"Holakoak barriro ez gertatzeko neurriak jarteko ahaleginean\" jarraituko dauala Bilboko Eleizbarrutiak dinoe.\nHorretarako, txostenean agertzen diran edo beste edozein kasuren barri euki leikien personei eskatzen deutsee Batzordeagaz hartu-emonetan ipinteko, eta edozein informazino konfidenzialtasun osoz erabiliko dala dinoe Batzordetik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002037", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bazkidetzeko kanpainea ipini dau martxan Kotxepin Kultur Etxeak\nUrtailaren 10etik dago zabalik 'Kotxepin lagun' edo 'Kotxepin txiki' moduan bazkidetzeko aukerea, sarreretan %30eko deskontua lortzeako.\nKultur Etxeko bazkidetza kanpainea ipini dau martxan Lemoako Udalak 'Kotxepin lagun' eta 'Kotxepin txiki' izenakaz. Kotxepin Kultur Etxeko lagun edo bazkide egiten diranek %30eko deskontua izango dabe 2022an egingo diran emonaldi guztietan.\nBazkidetza www.lemoa.net webgunean egin daiteke. Kotxepin lagun izateko, urteko kuotea 20 eurokoa izango da hamalau urtetik gorako herritarrentzako.\nUmeentzako kultur eskaintzea be badagoala kontuan hartuta, umeei be bazkide izateko aukerea emon deutsee, Kotxepin txiki bazkidetzeagaz. Bazkidetza mota hau hamahiru urte arteko gaztetxoentzako dago pentsauta, urtean 10 euro ordaindu beharko dabez.\nProgramazinoa\nUrteko lehenengo hileetako programazinoa be egin da publiko, martiara artekoa. Hilean hiru jarduera egingo dira aretoan; antzerkiak, musikea, literatura eta magia ikuskizunak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002038", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kolitzara urtekerea antolatu dau Arginatx Mendi Elkarteak\nZapatuan, urtailak 22, joango dira Enkarterriko deiadar mendira, Arantzazuko plazatik 08:30ean urteteko deia luzatu dabe.\nUrteko lehenengo urtekerea zapatu honetan egingo dabe Arginatx mendi alkartekoak Ordunteko mendilerroko 879 metroko tontorrera. Kolitza Balmasedan dago, Enkarterrin, eta inguruko tontor altuena ez bada be, garrantzi historiko handiko mendia da.\nIzan be, Bizkaiko bost deiadar mendietako bat da Kolitza, inguru guztia dalako ikusgai, 360 graduak. Tradizinoz, bertatik egiten zan Bizkaiko Batzar Nagusietarako deia, Oiz, Gorbeia, Sollube eta Ganekogortan lez. Tontor honetan San Roke ermita erromanikoa dago, XIII. mendekoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002039", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ahoztar Zelaietak 'Residencias SA' liburua aurkeztuko dau Arantzazun\nEuskal Herriko zaintza negozioaren interesak eta administrazinoagaz dagozan loturak azalduko dauz gaur, hilak 18, 19:00etan Kultur Etxean.\nAhoztar Zelaieta Zamakona ikerketa-kazetari, kriminologo eta idazlea da. Ezaguna da bere liburuetan politika eta ustelkeria kasuak ikertzeagatik, batez be honeen arteko loturak eginda.\nBerak dinoan moduan, \"euskal oasiko\" administrazino, enpresa eta bezero-sareetan fokatzen dauz bere ikerketak, liburuetan argitaratzen diranak: Jóvenes Burukides Bizkainos, La Casta Vasca, Kutxabank, Panama connections, Euzkadi SA, Caso De Miguel, Narco-oasis vasco, Zaldibar zona cero eta azkena, Residencias SA.\nResidencias SA (Txalaparta, 2021) aurkeztuko dau gaur Arantzazuko Kultur Gunean. Liburuan, nagusien egoitza pribadu eta kontzertaduen negozio eredua deskribatzen da, irabazi ekonomikoan oinarritutako eredua, %25eko errentagarritasunera be heltzean dana.\n\"Oin dala 30 urte, EAEko egoitzen %9a baino ez egoan esku pribaduetan. Oin, dagozan 370 egoitzetatik 277 dira pribaduak.\" Iñaki Egaña, Gara.\nZaintza eredu honetan, galtzaileak langile eta bezeroak dirala defendiduten dau Zelaietak eta honeei emoten jakie berbea liburuan. Irabazleak barriz funts putreak, brokerrak eta bestelako enpresariak dira. Liburuak honeen praktika txarrak aztertuten dauz, dirulaguntza eta jaubeen bidez, askotan administrazino eta alderdi politikoakaz lotuta egoten diranak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002040", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "1.857 positibo zenbatu ditu Osakidetzak Arratian atzen lau hileetan\nUrtaileko lehenengo astean identifikau ziran gehien, 538. Atzen egunetan behera egin dabe positiboek, intzidentziak eta honen hazkunde tasak be. Sintoma bako kontaktuei PCRak egiteari itxi deutso Osakidetzak.\nGaur egin dauz publiko Osakidetzak azken lau egunetako COVID19aren datuak. Datu adierazgarriek beherantzako joerea hartu dabe, positibo gitxiago identifikatzen dira eta. Baina kontaktuen jarraipen protokoloaren aldaketeagaz lotuta be egon daiteke joera hau.\nSintoma bakoei PCRak egiteari itxi deutso Osakidetzak. Holan, etxean antigeno test bategaz positibo emon ezkero Osakidetzara ez joatea aholkatu eban Gotzone Sagarduik, Osasun sailburuak. Sintoma larriak agertuten diran kasuetan egingo jakie harrerea osasun zentroetan, Osakidetza gehiago ez tensionetako eta kasu zaurgarrienei arreta hobea emoteko.\nArratia, Ubide eta Zeberion be zenbatu dira aurreko egunetan baino PCR positibo gitxiago. Intzidentzia tasa 6298,46-tik 5569,7-ra bajatu da atzenengo lau egunetan. Intzidentziaren hazkundea neurtzeko erabilten dan I(D)/I(D-7) zenbakia be 1etik bajatu da lehenengoz atzen asteetan, 0,95ean dago oin.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002041", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Elezkano eta Zabaleta dira EPELen Binakako Txapelketearen liderrak\n7-22 galdu dabe Irribarria eta Errezustaren kontrako partidua. Oier Etxebarriak, Zabalagaz, be galdu dau atzen jardunaldian 11-22, hirugarrenak dira promozino mailan.\nElezkano II.ak eta Zabaletak osotutako bikotea bide onetik doa finalera heltzeako helburuaren ostetik. Lehenengoak dira sailkapenean, atzen partidua 7-22 galduta be. Bederatzi partidutik zazpi irabazi ditue eta 40 puntuko koefiziente positiboa daukie. Honeen ostetik dagoz Laso eta Imaz, sei partidu irabazita eta 27 puntuko koefizienteagaz.\nHalanda be, urtailaren 15ean Irribarria eta Rezustak osotutako bikotea nagusitu zan Zumaiako Aitzuri frontoian. Jokoaren erritmoa markau eben, Elezkano II eta Zabaleta aukera barik itxita. Lehenengo tantuetatik hasita eukin ebezan zailtasunak, baina markagailua alde txikiagaz mantentzea lortu eben. Baina 4-6tik aurrera Irribarriak protagonismoa hartu eta atzean itxi ebazan liderrak, 5-15ean ipini zan markagailua eta gorriak ez ziran burua altxatzeko gai izan.\n7-22 amaitu zan Elezkano eta Zabaletak txapelketa osoan jokatutako partidurik txarrena. Hurrengoan Altuna III eta Martijaren kontra lehiatuko dira Iruñako Labriten, urtailaren 22an.\nPromozino maila\nOier Etxebarria igorreztarra be badabil Binakako Txapelketan, baina promozino mailan. Zabalagaz batera, hirugarrenak dira sailkapenean, finalaurrekoak jokatuteko aukereagaz momentuz, bost aste falta dira sailkapen fasea amaituteko. Honeek be galdu dabe atzen jardunaldia, Salaberria eta Erostarberen kontra neurtu ziran Zumaian eta 11-22 galduta bueltau ziran etxera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002042", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Liderraren kontrako partidua galdu dau Arratiko Zekorrak taldeak\nLekarozen jokatu eben partidua zapatuan, BRT Menditarrak taldearen kontra eta 55-5 galdu eben zekorrek. Sailkapenean, zazpigarren postuan mantentzen dira arratiarrak.\nSareetan adierazo eben moduan, partidu gatxa espero eben zekorrek astegoien honetarako. Izan be, liderraren kontra lehiatu dira etxetik kanpo eta partidurik galdu barik egon dira Menditarrak liga osoan.\nAtzen partiduak irabazi baditue be, Arratiko Zekorrek aukera gitxi izan dabez oingoan, entsegu bakarra lortu dabe, Unai Zuazoren eskutik. Menditarrek ostera bederatzi entsegu eta bost transformazino egin dabez, 55 puntu lortuta.\nSailkapenean zazpigarren segiduten dabe arratiarrek hamar puntugaz, Gaztedi RTren ostetik dagoz, honeek 19 puntu ditue. Baina sailkapeneko lehen bost taldeek puntu gehiago pilatu dabez azken jardunaldi bietan, Arratiko Zekorrakaz aldea handituta.\nHurrengo jardunaldian Gesalaga Okelan Zarautz/ Beltzak KEren kontra lehiatuko dira, aste bi barru. Honeek laugarrenak dira sailkapenean, 27 puntugaz. Baina arinago, atzeratuteko partidu bat jokatuko dabe astegoien honetan. Hilaren 22an, San Txisme zelaian lehiatuko dira 16:00etan zuzeneko aurkarien kontra, Vithas Gaztedi RT.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002043", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Puntu bi bakarrik lortu ditue talde arratiarrek astegoienean\nAndrazkoen A taldeak 3-0 galdu dau eta B taldearen partidua atzeratu egin da. Gizonezkoen lehen taldeak eta Lemoako Harrobik, biek bardindu dabez partiduak. Arratia Bk ostera, deskantsurako jardunaldia euki dau.\nAñorgaren kontra jokatu eban andrazkoen Arratia Ak hilaren 16an, 3-0 galdu eban. Datorren partidua Oiartzun taldearen kontra jokatuko dau Igorren hilaren 22an, 15:30ean. Hamabost jardunaldiren ostean zortzigarren postuan dago Arratia A, 18 puntugaz.\nAndrazkoen Arratia B aurreko egunean, zapatuan, Pauldarrak B taldearen kontra jokatu behar eban. Baina COVIDa dala eta partidua atzeratu egin zan. Datorren partidua hilaren 23an jokatuko dau Arratia Bk Sestao River taldearen kontra hilaren 23an, 10:30ean. Hamalau jardunaldiren ostean hamaikagarren postuan dago Arratia 15 puntugaz.\nGizonezkoen A taldeak atzen partidua Loiu Aren kontra jokatu eban etxetik kanpo, hilaren 16an, bana amaitu zan jokoa. Datorren partidua Iturrigorri A taldearen kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 22an, 18:00etan. Arratia A bosgarren postuan dago 37 puntugaz, hogei jardunaldiren ostean.\nArratia Bk deskantsua euki dau astegoienean. Datorren partidua Iberlanda taldearen kontra jokatuko dabe Urbietan hilaren 23an, 12:30ean. Hamabost jardunaldiren ostean Arratia Bk lider segiduten dau 34 puntugaz.\nLemoako Harrobi\nHilaren 15ean Arlonagusian Etxebarri A liderraren kontra jokatutako partidua bana amaitu zan. Datorren partidua Solokoetxe A taldearen kontra jokatuko dau hilaren 22an, 16:00etan etxetik kanpo. Hamasei jardunaldiren ostean bigarren postuan dago Lemoako Harrobi 34 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002044", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Laminetxe Gaztetxea garbituteko auzolana egingo da zapatuan\nBihar goizean, urtailak 15 10:00etan, hasiko dira Areatzako gaztetxea zan eraikina atonduten, barriro be erabilgarria izan daiten.\nUrteak dira Frakazuri Gazte Asanbladak antolatutako gaztetxean ez dala ekintzarik egiten. 2007an hasi eta 2015era arte egon zan martxan Laminetxe, aprilean egin zan azkenengo kontzertua. Baina gazte belaunaldi barriek hau berreskuratuteko beharra ikusi dabe azkenaldian.\nBeharrizanari urtenbide bat topetan dabiz oin. Gazte ugari bildu dabezan asanblada irekiak antolatu ostean, lekua atonduten hasiko dira astegoien honetan. Lehenengo pausua izango da eraikina garbitutea. Horretarako zapatu honetan, hilak 15, egingo dabe auzolana goizeko 10:00etatik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002045", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Atzen egunetako COVID19aren datuak Arratia, Ubide eta Zeberion\nAstelehenean 66, martitzenean 79 eta eguaztenean 70 positibo identifikau ditu Osakidetzak. Gaur egun, 6.298,46koa da intzidentzia tasa eskualdean.\nUrtailaren 3, 4 eta 5ean baino positibo gitxiago identifikau ditu Osakidetzak azkenengo egunetan, orduan 97, 87 eta 89 zenbatu ziran eskualdean. Halanda be, asko dira oindino egunero urtetan diran PCR froga positiboak eta 400 puntu baino gehiago igon da itzidentzia tasa astelehenetik.\nEAEn hamabi urtetik gorako populazinoaren %92ak txertoa hartuta izan arren, COVID-19a inoz baino gehiago zabaldu da, omikron aldaerearen eraginez. Atzen hilabetean intzidentzia zazpi aldiz biderkatu eta, bai ospitaleratu bai hildakoek egin dabe gora. Halanda be, txertoaren eragina asko igarri da. Adibidez, 2021eko zezeil hasikeran, 650 inguruko intzidentzia tasagaz 173 persona egon ziran ZIUn, orduan populazinoaren %1a bakarrik egoan txertatuta. Urtailaren 13an barriz, 6.937ko intzidentziagaz, 136 dira ZIUn dagozanak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002046", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Trash' eta 'La familia perfecta' pelikulak proiektauko ditue domekan\n17:00etan hasiko da umeentzako pelikulea, 19:30ean barriz nagusiena. Takillea emonaldiak hasi baino 45 minutu arinago zabalduko da.\nIgorreko Kultur Etxean, arrastiko lehenengo pelikulea izango da Trash, la leyenda de la piramida magica (Francesco Dafano eta Luca Della Grotta, 2020). Film italiar honetan gizakion zaborrak dira protagonista; latak, botilak eta kutxak, besteak beste. Gizakiek honeek kalera bota ostean, ostonduta bizi dira, garbitzaile eta honeen makinetatik igesean. Zaborren munduan be badagoz kondairak. Istorio batek dino badagoala, hainbaten, piramide magiko bat zabor mota guztientzako bigarren aukera bat eskaintzen dauana.\nLa familia perfecta (Arantza Etxebarria, 2021) barriz izango da bigarrena. Komedia familiar honetako protagonistea Lucia (Belen Rueda) da. Ezkondu zanetik daroa gogo guztiak bizitza perfekturako familia perfektua zaintzen, eta uste dau dana dagoala kontrolpean. Halango batean agertuko da Sara, semearen bikotea, idea oso desbardinak dituan neska, bere familiagaz batera. Lucia holan konturatuko da, familia perfektua ez dala berak uste ebana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002047", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sari bi jaso dauz Olaetxe Optika Zentroaren erakusleihoak\nAMEren lehiaketako irabazlea izateaz gainera, Bizkaidendak alkartearen laugarren saria be lortu dau Igorreko komertzioak.\nEgurrezko elementuakaz betaurrekodun mozoiloak eginda irabazi dabez sariok, sareetan adierazo dabenez, \"erakusleihoagaz Igorre animatzen\" jarraituko dabe hurrengo urteetan be.\nUrtea hasi orduko lortu eban Igorreko Olaetxe Optika Zentroak lehenengo saria, Arratiako Merkatarien Elkarteak banatutakoa.\nBeste alde batetik, aste honetan banatu dira Bizkaiko III. Erakusleiho Lehiaketako sariak, Bizkaidendak alkarteak banatzen dauzanak. Olaetxek laugarren saria jaso dau, sarituen artean, Arratiako komertzio bakarra da optikea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002048", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ilusionismo ikuskizuna eskainiko dau Hodei Magoak Lemoan\nZapatu arrastian, 18:00etan, aurkeztuko dau mago nafarrak Harritzearen abilezia ikuskizun Kotxepinen.\nUrtailaren 15ean, 18:00etan, 5 urtetik gorako umeentzat, Mago Hodei Magoa konpainiak Harritzearen abilezia izeneko ikuskizuna eskainiko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean.\nIkuskizun honetan, aurreko lau ikuskizunen idea onenak batzean dauz magoak inpaktu handia lortuz. Magia eta umorea dira ikuskizunaren muina. Hodei magoaren betiko umoreak, joku landuek, ilusinoak, soinu bandak eta idea originalek osotuten dabe ikuskizuna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002049", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Mañana' dokumentalaren proiekzino eta hausnarketea antolatu dau Makatzak taldeak\nBasoa etxean izango da mundu jasangarriago bat lortzeako hausnarketa saioa, urtailaren 15ean, 10:00etan hasita. Ekologistak Martxan alkarteko Iñaki Barcena EHUko irakasle eta ikerlariak gidatuko dau saioa.\nMakatzak Arratiako Ekologistak taldeak antolatutako jardunaldia da zapatuan Arteako Basoan, defendatzaileen etxean, ospatuko dana. Talde ekologistak dino aldaketea Arratian hasi gura dauala, \"tokian tokiko ebatziak hartzean\".\nDokumentala ikusi ostean, eredu honeek Arratiara eta eguneroko bizitzara zelan ekarri aztertuko dabe parte-hartzaileek. Hausnarketea Ekologistak Martxan alkarteko Iñaki Barcena EHUko irakasle eta ikerlariak gidatuko dau.\nIdea hau da, mundu mailara eroanda, Mañana dokumental frantzesak transmitidu gura dauana. Egiteko beste modu batzuk posible eta beharrezkoak dirala, Lurra eta gizateria onik atera gura izan ezkero gitxienez.\nCyril Dion eta Melanie Laurentek 2015ean zuzendutako dokumentalaren sorburua ikerketa zientifiko bat da, 2100 urtean gizakion zati handi baten desagerpena aurreikusten dauana, katastrofe ekologikoen erruz.\nHau gertatu ez daiten Cyril Dion eta Melanie Laurentek, beste lau personagaz, hamar herrialde bisitauko dabez, katastrofearen arrazoiak ezetu eta batez be, urtenbidea emon ahal izateko. Biziteko beste eredu barriztaile batzuk topauko ditue bidean; energia, elikadurea, garraioa, zaborra, ekonomia eta demokrazia kudeatzeko eredu jasangarriak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002050", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'We are the best!' filma proiektauko da zineklubean\nIgorreko Kultur Etxean ikusi ahalko da Luka Moodyssonen pelikulea gaur, hilak 13, 20:00etan.\nVi är bäst! (Luka Moodysson, 2013) da komedia suediarraren izen originala. 1982 urteko Estokolmon dago kokatuta istorioa. Bertan, 12 eta 13 urteko neska batzuen punk talde bat osotuteko ahaleginak kontetan dira.\nFilm honek kritika oso onak jaso ditu, punk pelikula \"autentiko\" moduan azaldu dabe kritikagile profesionalek.\nBaina musika bandearen sorrerea atxaki bat da, neska gazte punkien laguntasun istorioa kontetako, umetasunetik gaztetasun errebelderako bidea egiten dabizen bitartean; lehen amodioa, lehen mozkorra...\nTokioko Jaialdiaren pelikula onenaren saria jaso eban eta National Board of Review-en film atzerritar onena legez izentau zan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002051", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Eguneroko bizitzako gatazkak\" kudeatzeko ikastaroa hasiko da Zeanurin\nUrtailaren 13 arrastian izango da lehen saioa. Gizagune fundazinoko Aitziber Hormazak gidatuko dau Mazala andra taldeak antolatutako ikastaroa.\nEmakunderen babesagaz antolatu dau Zeanuriko andra taldeak, Mazalak, Gatazkak eguneroko bizitzan izeneko ikastaroa. Astero egingo dira saioak, eguenero, aste honetan hasi eta zezeilaren 24ra arte, 17:30etik 19:30era, Zeanuriko Kultur Etxean.\nAntolatzaileek dinoe, \"gure bizitzetan eguneroko gatazkak ulertu, eta gatazka hauen kudeaketa zelan egin\" ikasi ahalko dala saio honeetan. Eta gatazken aurrean beharrezkoak diran komunikazinoaren eta emozinoen lanketea be egingo da.\nIkastaroan laguko diren gaietaz galdetuta, argitu dabe: \"Ez dira andra eta gizonen gatazkak\". Izenak dinoan moduan egunerokotasunean sortzean diran gatazkak izango dira langaiak. Honeei erantzun bat emoteko \"estrategiak landu eta garatuko\" ditue.\nIkastaroaren gidaria dan Aitziber Hormaza gizarte hezkuntzan da aditua, eta Gizagune fundazinoko teknikaria da gaur. Fundazino honek gatazken kudeaketea eta alkarbizitzaren sustapena buztartzen dauz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002052", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Ni STEM Emakumea' erakusketea dago ikusgai Zeberioko plazan\nUrtailaren 17ra arte egongo da Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko zientzia eta teknologiagaz lotutako 11 andren istorioak ezetuteko aukerea.\nUrtailaren 4tik hasita dagoz Zeberioko plazan 'Ni STEM emakumea' erakusketearen panelak eta 17an, astelehenean, kenduko ditue. Zeberioko Udalak antolatu dau aurkezpena Elhuyar, Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitatea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz.\nSTEM science, technology, engineering eta mathematics berbakaz dago osotuta, eta jakintza modu honeekaz dagoz lotuta erakusketearen protagonista diran hamaika andrak. Helburua, andrak zientzia eta teknologiaren mundura hurbildutea da, oin arte batez be gizonena izan dan mundura.\nSTEAM hitzarmena\nNerbioi-Ibaizabaleko beste bederatzi udalerri eta Elhuyarregaz batera sinatu eban urri lehenengoan Zeberioko Udalak STEAM hitzarmena. Gazteen artean Zientzia, Teknologia, Ingeniaritzea, Artea eta Matematikak suspertuteko sarea sortu zan holan.\nOrdutik ekintza ugari egin ditue eskualdean. Zeberion adibidez, kriminologia tailerra eskaini zan zemendian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002053", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Tuterako hilketa matxistea salatzeko kontzentrazinoa antolatu dau Arratiako Mugimendu Feministak\nBihar, urtailak 13, mobilizauko dira Igorreko sarrerako errotondan, iluntzeko 19:00etan.\nAstelehen goizean topau eben Foruzaingo eta suhiltzaileek 2022an biolentzia sexistak aurretik eroan dauan lehenengo andrea. Sara Pina izeneko 38 urteko andrearen gorpua bere etxean topau eben, tripan hainbat labankada jasota. Nafarroako Audientzia Nagusiak azaldu dauanez, hilaren 8a eta 9a artean gertatu zan \"bortizkeria handiko\" hilketea.\nEpaile eta ikerlarientzako, hasikeratik izan da haren gizona susmagarri nagusia. Hau atxilotzeko euroagindua baliatuta, atzo arrastian harrapau eben Frantzian, Bordeletik 65 kilometro iparraldera.\n41 urteko gizonak eskuko telefonoa etxean itxita egin eban iges eta astelehenean lanera agertu ez zanez, ikerketearen fokuan ipini eta atxilotzeko agindua emon zan epaitegitik.\nIndarkeria matxistaren eraginez 2022an Euskal Herrian hil daben lehen andrea da Sara Pina. Igaz bost hil ebezan, eta 2003. urtetik barriz, 112 dira eraildako andrak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002054", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Mozorrotzea ez da disfrazatzea' berbaldia eskainiko da Igorreko Kultur Etxean\nOier Araolaza antropologoak egingo dau aratuste tradizionalen gaineko aurkezpena gaur, hilak 12, arrastiko 18:30ean.\nOier Araolazak, Euskal Herriko eta Europako inauteri tradizionaletan topetan diran mozorroen ezaugarrien inguruko berbaldia emongo dau Igorreko Lasarte Aretoan. Izan be, tradizino guztiak desbardinak izan arren, antzeko eredu asko errepikatzen dira mozorrootan. Berbaldia online be ikusi daiteke, zuzenean (egin klik hemen).\nBeste batetik, Araolazak \"disfrazatzea\"-ren eta \"mozorrotzea\"-ren desbardintasunak be azaltzen dauz. Honek dinoanez, gaurko aratusteetan disfrazaren eredua jarraituten da. Hau da, zeozertaz disfrazatzen da jentea eta norberak badauka garrantzia; indioz, pirataz...\nBaina munduko txoko honetan, tradizionalki \"mozorrotu\" egin da jentea aratusteetan. Araolazak dino mozorrotzea norberaren identidadea ostondutea dala. Desbardintasun honek baditu hainbat eragin sozial eta kultural, honeen gainean egingo dau berba Araolazak.\nTradizinoa ezetu ostean, hausnarketa saio partehartzailea antolatu dau Igorren Bizi taldeak. \"...eta Igorren, zelango jaiak gura doguz?\" galdereari erantzuna emoteko antolatu dabe batzarra, urtailaren 27an Kultur Etxean, 18:00etan.\nKokomarroak berpiztuten\nAntropologoak arinago be emon ditu berbaldiak Arratian eta aurreko batek arrastoa itxi eban. Izan be, neguko jaien inguruko berbaldiaren ostean, Artean, antxinako Kokomarroen tradizinoa berbiztu eben igaz. Erropa zahar, narru eta zakuakaz egindako mozorroak jantzi eta kalera urten ziran gauza txarrak sinbolizetan eban papin bat erreteko, kalejirea egin ostean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002055", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Wikipedia elikatzeko tailerrak egiten dabiz Artean\nArratiako andrak ezetutera emoteko helburuagaz batzean dira hilean behin. Gaur, hilak 11, 18:00etan batuko dira Arteako Kultur Etxean.\nArteko Kafrangak taldeak antolatuta batzean dira andra ugari hileko lehenengo martitzenetan euskerazko Wikipedia elikatzeko. Oin dala urtebete inguru konbidau eben #wikiemakumeok proiektuko Marisa Barrena berbaldi baterako eta, bertan konturatu ziran wikipediaren garrantziaz. Beraz, arratiako andren biografiak euskeraz idaztera animau ziran.\nOin, hilero batuten dira biografiak sortu eta barriztuteko. Atzen hileetan Amaia Aldai pelotari, Dalita Argueta ekintzaile, Matxalen Legarreta soziologo, Haizea Ziarrusta kimikari, Kotxepin Bengoetxea euskaltzale eta Onditz Iturbe korrikalariaren biografiak argitaratu ditue besteak beste. Arratiako andra ezagun eta garrantzitsuenen zerrendan aurrera egitea da tailerraren helburua.\nHurrengo hitzordua zezeilaren 1ean izango da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002056", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Elexaldetik Barroetara' liburuxkea argitaratu dabe Bedian\nHerriko ondarea ezetutera emoteko, Labayru Fundazioa dabil Bedia oinez ezagutzen proiektua aurrera ateraten. Argitaratu dan bigarren liburuxkea da hau.\n2021 urte hasikeran argitaratu eban Labayru Fundazioak, Bediako Udalaren enkarguz, Bedia oinez ezagutzen liburu sortearen lehenengo liburuxkea. Oin, Gabonetan jaso dabe Bediako herritarrek bigarrena: Elexaldetik Barroetara izenekoa. Izan be, ibilbide horretan ezetu daiteken ondarea jaso da bertan.\nProiektu hau atzen urteotan egindako bideoen jarraipena da. Hiru ikusentzunezko egin ziran, hiru ibilbide desbardinetan ikusgai dan ondarearen azalpenakaz. Oin dabiz bideo bakotxaren osogarri diran liburuxkak egin eta argitaratzen, Elexaldetik Barroetara bigarren bideoan dago oinarrituta.\nIbilbideak Bediako lurren zati handia hartzean dau, plazan hasi eta amaitzen da. Bidean auzo, baserri eta baso gune ugaritatik pasauta: Jauregi, Ibarra, Barroeta, Ugarte, Eroso, Asteitza... Zaukutza baserriraino be heltzean da bidea. Urtengo dan hiragarren liburuxkeak barriz Mugartatzako bidea azalduko dau, aurten prest egotea espero da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002057", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Enkarterrira urtekerea antolatu dau Austarri Mendi Taldeak\nUrtailaren 16an egingo dabe Zalla eta Balmaseda arteko 11,5 kilometroko bidea, hainbat tontorretatik pasauko dana. Hilaren 13an amaituko da izena emoteko epea.\nDomekan goizean, 08:00etan urtengo da autobusa Zeberioko plazatik. Austarri Mendi Taldearen urteko lehenengo urtekerea izango da hau, oingoan Enkarterri oinez ezetutera joango dira, Zallan hasi eta Balmasedan amaituta.\nBidean tontor ugari pasauko dabez parte-hartzaileek, lehenengoa izango da 678 metrora heltzean dan Rioya. Handik, Somokurtziora (686 m) eta jardunaldiko mendi altuenera joango dira, 696 metroko Trasmosomos. Gero, Arbalitzatik (683 m) pasau eta bertako buzoia ikusi ostean bajatuko dira Balmasedako herrigunean ikustera. Ibilbideak 11 kilometro eta erdi ditu osotara.\nIzena emoteko atzen eguna da urtailaren 13a. helbide elektronikora idatzita emon daiteke izena. Informazino gehiago lortzeako telefonoak dira 656 415 597 eta 665 735 054.\nBazkide nagusientzako prezioa zortzi eurokoa da eta, umeek lau euro ordaindu beharko dabez. Bazkideak ez diran nagusiek barriz, hamar euro ordaindu beharko dabez eta umeek erdia, bost euro.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002058", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Danel Elezkano EPELen Binakako Txapelketearen lider da Zabaletagaz batera\nZapatuan Iruñako Labriten irabazi eben Ezkurdia eta Tolosaren aurka, 16-22. Oier Etxebarriak be lortu eban garaipena Binakako Promozino Txapelketan, Zabalagaz batera, 22-13.\nBost aste falta dira Binakako Txapelketearen sailkapen fasea amaituteko eta momentuz, Elezkano II.ak eta Zabaletak osotutako bikotea bide onean doa playoff partiduetan parte hartu ahal izateko. Lehenengoak dira sailkapenean, alde nabarmenagaz gainera. Izan be, zortzi partidutik zazpi irabazi ditue eta 55 puntuko koefiziente positiboa daukie. Bigarrenak dira Laso eta Imaz, bost partidu irabazita eta 22 puntuko koefizienteagaz.\nHalanda be, zapatuan Labrit frontoian jokatutako partidua ez zan ondo hasi Elezkano II eta Zabaletarentzako. Ezkurdia eta Tolosa atzenak dira sailkapenean eta gogo handiz hasi ziran jokoan. Bi eta hiru puntuko aldeagaitik irabazten mantenidu ziran partiduko lehenengo erdian, 13-14ean hartu eben lehenengoz aurrea Elezkano eta Zabaletak.\nHortik aurrera, Danel Elezkano izan zsn partiduaren protagonista nagusia, gorrien bonbardeoari eutsi, aurrera egin eta 0-6ko partziala lortu eban bikote urdinak. Guztira, hamar tantu irabazi ebazan pelotari dimoztarrak. 13-18tik hasita, tartea mantentzeko gai izan ziran urdinak atzen tantura heldu arte.\nZapatuan jokatuko dabe hurrengo partidua, Irribarria eta Rezustaren kontra Zumaian.\nOier Etxebarria\nOier Etxebarria igorreztarra be badabil Binakako Txapelketan, baina promozino mailan. Zabalagaz batera, hirugarrenak dira sailkapenean, semifinalak jokatuteko aukereagaz momentuz, sei aste falta dira sailkapen fasea amaituteko. Atzen partidua astegoien honetan jokatu dabe Labriten, 22-13 amaitu zan Egiguren V eta Untoriaren aurka.\nHurrengoan Solaberria eta Erastorbegaz lehiatuko dira Zumaian, zapatuan, hilak 15.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002059", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Atzen egunetako COVID19aren datuak Arratia, Ubide eta Zeberion\nUrtailaren 3an zenbatu ziren positibo gehien, 97. Atzo, urtailak 9, barriz 59 izan ziren identifikatutako COVID positiboak. Eskualdeko intzidentzia tasa barriz 5.874koa da gaur egun.\nUrtzi Iriondok Barakaldo itxi eta Xerez DFCean jokatuko dau\nEspainiako futbol ligako bigarren B mailan jokatuko dau oindik aurrera Lezaman hezitako jokalari zeberioztarrak.\nNeguko fitxaketa sasoian joan da Urtzi Iriondo ezker hegaleko jokalaria Barakaldoko taldetik Xerez DFCera. Lezaman hezitako jokalariak denporaldi bi jokatu ebazan Athletic Clubeko bigarren taldean, Cuco Zigandaren garaian. 2016an joan zan Elchera eta hurrengo denporaldian Granadara, aukera handirik lortu barik. Guztira, 50 partidu jokatu ebezan Espainiako ligako bigarren mailan.\n2018an barriz, Belgikara joan zan Iriondo bigarren mailako Saint Gilloise taldeagaz jokatuten. Atzerrian sortea probau ostean bueltau zan Euskal Herrira 2019ko udan, Barakaldoren jokalari lez. Bigarren B mailan hamazazpi partidu jokatu ebazan bertan, pandemiak txapelketea gelditu eban arte. Gero, orkatilan izandako lesino batek geldi izan dau aurtengo denporaldira arte, hirugarren mailan egon da jokatuten azken hileetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002060", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Alex Txikonen espedizinoa Manasluko oinarrizko kanpamendutik bajatu behar izan da\nAtzenengo astean, edurrak ez deutsie mendian gora egiten itxi eta keroseno barik gelditu dira, batzuk Katmandura eta beste batzuk Samagaunera joan dira lehengaien bila. Oindino 40 eguneko epea daukie gailurrera heltzeako.\nAlex Txikon eta bere taldea neguan munduko zortzigarren gailur altuenera heltzeako saikeran dabiz, baina Himalaian neguak gogorrak dira. Manasluko oinarrizko kanpamentuan egon dira geldirik atzen egunotan, izan be, edurra ia gelditu barik ibili da jausten eta edur-jausien arriskua oso handia da, Europako eskalan altuena, bostetik bostekoa.\n\"Mendia zeureganatzeko lan egin behar dozu, errespetau egin behar da, eta atzen egunetan hainbeste edur jausi danez, Oinarrizko Kanpamentuan jarraitzea gehiegi arriskatzea zan. Beraz, deskantsua hartzeako aprobetxauko dogu eta indar osoakaz bueltauko gara barriro saiatzera.\"\nHolan, atzen egunak kanpamentuko edurra garbitzen eta bideak makilakaz markatzen emon dabez. Baina hainbeste denpora geldi egonda, kozinatzeko eta edurra urtuteko beharrezkoa dan kerosenoa amaitzear izan dabe, \"dagoaneko garrafa bat baino ez zan geratzen...\", adierazo eban Txikonek atzo bertan.\nEgoerea ikusita, lehengaien bila bajatutea ebatzi eban taldeak. Edur-jausien arriskua dala eta, kanpamentu gehiena batu eta batzuk helikopteroan joan ziran Katmandura. Besteak oinez bajatu ziran Samagaun herrira. Indarrak berreskuratu eta materiala lortuta, denporalea lasaitu eta edurra finkatu arte itxarotea da taldearen asmoa: \"Astebete barru kanpamentura bueltan egotea espero dogu\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002061", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia Ak hiru hileko bolada txarragaz amaitutea lortu dau\nAndrazkoen B taldeak barriz, 0-5 galdu dau. Gizonezko talde biek bana amaitu dabe jardunaldia eta Lemoako Harrobik 0-2 irabazi.\nAndrazkoen Arratia A taldeak 8-0 irabazi eban zapatu arrastian Urbietan Nueva Montaña talde kantabriarraren kontra. Urriaren 10ean jokatutako bosgarren jardunalditik egon dira garaipenik lortu barik. Baina zapatuan, sailkapenean atzen postuan dagoan eta punturik ez daukan taldearen kontra, lortu eban irabaztea hiru hilabete beranduago. Datorren partidua Añorgaren kontra jokatuko dau hilaren 16an, arrastiko 16:30ean etxetik kanpo. Hamalau jardunaldiren ostean zazpigarren postuan dago Arratia A, 18 puntugaz.\nAndrazkoen Arratia B taldeak ostera 0-5 galdu eban zapatu gauean, Urbietan. Datorren partidua Pauldarrak B taldearen kontra jokatuko dau, hilaren 15ean, 15:30ean etxetik kanpo. Hamahiru jardunaldiren ostean hamaikagarren postuan dago Arratia 15 puntugaz.\nGizonezkoen Arratia A taldeak aste honetako bigarren partidua jokatu eban atzo, domekea, etxetik kanpo Zallaren kontra. Talde arratiarra 1-0 galtzean hasi bazan be, bana bardindu eban atzenean. Datorren partidua, Loiu A taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo, zapatuan hilak 15, arrastiko 16:00etan. Arratia A hirugarren postuan dago 36 puntugaz, hemeretzi jardunaldiren ostean.\nArratia Bk ostera zapatu arrastian jokatu eban Igorren, San Miguel taldearen kontra, honeek be bana bardindu eben. Datorren astegoienean Arratia Bk deskantsua eukiko dau. Hamabost jardunaldiren ostean Arratia Bk lider segiduten dau 35 puntugaz eta lau puntu ateraten deutsaz bigarrenari.\nLemoako Harrobi taldeak domeka arrastian jokatu eban Orduña taldearen kontra etxetik kanpo eta 0-2 irabazi eban. Datorren partidua Etxebarri A taldearen kontra jokatuko dau zapatuan, hilak 15, 17:00etan Arlonagusian. Hamabost jardunaldiren ostean bigarren postuan dago Lemoa 33 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002062", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Irati' erabiltzaileak irabazi dau Ubideko Egunean Behin Lehiaketea\nTxapeldunaren sariagaz batera, beste bi saridun be ezetuko dira zapatuan 17:30ean plazan.\n31 personek hartu dabe parte Egunean Behin jokoaren Ubideko lehiaketan. Zortzigarren denporaldi honetan, puntu gehien lortu dauzan ubidarra Irati da, 2.527,83 puntu lortuta. MOONEKIren lamina bat jasoko dau sari lez.\nSari banaketea Ubideko plazan ospatuko da bihar, hilak 8, 17:30ean. Hiru sari emongo dira guztira. Izan be, \"irabazle \"sorpresa\" bat be badago, Lavandularen produktu sorta bat jasoko dauana. Beste alde batetik, jokalarien artean ATIC181ren diru-zorro bat zozketatuko da.\nEgunean behin\nTribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Egunean Behin. Egun bakotxean partida bakarra jokatzeko aukerea emoten dau online jokoak. Hamar galdera erantzun behar dira egunero, arineketan gainera, horrek emoten dauzalako puntuak. Holan, Euskal Herriko klasifikazinoan aurrera egitea da helburua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002063", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Kutsidazu bidea Ixabel' musikal saritua taularatuko da Igorren\nUrtailaren 9an, 19:00etan hasiko da Joxean Sagastizabalen nobelan oinarritutako ikuskizuna. Musika Ikuskizun Onenaren Max saria irabazi barri dau antzezlanak.\nJuan Martin gazte donostiarraren istorioa oso ezaguna egin zan, Sagastizabalen nobela umoretsutik hasita, antzerki eta pelikula moduan be kontau zalako. Oin, Aitziber Garmendia eta Patxi Barcok musikalera egokitu dabe eleberria.\nJuan Martin Donostiako euskaldun barria da, bere euskerea hobetuteko helburuagaz, mendiko baserri batera doana. Han konturatuko da, baserritarren euskerea eta berak klasean ikasitakoa sano desbardina dala. Musikalean, ingurua musikearen bidez komuniketan da beragaz: zugatzak rap doinuan, sagarrak \"a kuppela\" abesten eta behiak jantzan.\nFitxa artistikoa\nDemode Produkzioak-en ekoizpena da Kutsidazu bidea Ixabel musikala, Patxi Barcok zuzendua. Zuzendaritza musikala ostera, Joli Pascualen esku geratu da. Interpreteak barriz, Xanti Korkostegi, Maria Redondo, Ainhoa Aierbe, Inazio Tolosa, Karlos Nguema, Iker Huitzi, Joli Pascual eta Santi Romano dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002064", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Salbuespeneko espetxe politikaren aurkako mobilizazinoak antolatu ditu Sarek\nUrtero Bilbon egiten dan manifestazinoa deszentralizau eta herriz-herri batuko dira bihar arrastian euskal preso politikoen eskubideen alde herritarrak.\nMilaka persona batzean dira urtero Bilbon euskal preso, igeslari eta deportau politikoen askatasuna eskatzeko. Oingoan, egoera epidemiologikoa dala eta, Sarek ebatzi dau mobilizazinoa deszentralizetea. Beraz, Euskal Herriko 200 herritan egingo dira manifestazinoak. Arratia, Zeberio eta Ubideko plazak be beteko dira bihar arrastian, urtailak 8. Igorre eta Diman gainera, manifestazinoak egingo dira.\nArantzazu: 17:00 PlazanAreatza: 17:00 Gudarien plazanArtea: 17:00 PlazanDima: 18:30 PlazanIgorre: 17:00 Kultur etxeko plazanLemoa: 17:00 Plaza gorrian\nUbide: 18:00 PlazanZeanuri: 17:00 PlazanZeberio: 17:00 Plazan\nSareren eskaerak hiru dira. Batetik, euskal preso guztiak hurbiltzea, salbuespen eta atzerapen barik. Bestetik, bigarren gradutik hirugarren gradurako progresinoa eta baldintzapeko askatasuna lortzeako aukerea desblokeatzea. Eta azkenik, bizikidetzaren eta bakearen aldeko pausuak emotea.\nGoizean ekitaldi bategaz hasiko da jardunaldia, Bilboko Euskalduna Jauregian. Mahai-ingurua egingo dabe, indarkeria desbardinen biktimak batuko dira bertan gatazkaren egoeraren inguruan hausnartu eta urtenbideak topetako asmoagaz.\nEkitaldian, eta mobilazinoetan, eragile politiko, sindikal eta sozialek be hartuko dabe parte. Honeen artean dagoz EAJ, EH Bildu eta Podemos alderdiak. Sindikatu nagusiak be batuko dira: ELA, LAB, UGT, CCOO, STEILAS, ESK, ETXALDE, HIRU, CGT, CNT eta EHNE. Arartekoaren bulegoko ordezkaritza batek eta eragile kataluniar eta galiziarrek be hartuko dabe parte: ERC, JUNTS, CUP, ANC, OMNIUM, CONSELL PER LA REPUBLICA eta BNG.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002065", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astrabuduakoren aurka irabazi dau gizonezkoen Arratia Ak\n1-0 amaitu zan atzo goizean Urbietan jokatutako partidua, garaipena lortu barik egon da Arratia azken sei jardunaldietan.\nGizonezkoen Arratia A taldeak atzo goizean, erregen egunean, jokatu eban Urbietan Astrabuduako A taldearen kontra. Talde arratiarrak zemendian lortu eban atzen garaipena, abendua osoan ez eban partidurik irabazi eta, atzokoan ostera barriro lortu eban garaipena, 1-0 irabazita.\nArratia A hirugarren postuan dago 35 puntugaz hamazortzi jardunaldiren ostean.\nDatorren partidua, bigarren postuan dagoan Zalla A taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo, domekan hilak 9, arrastiko 17:00etan. Beraz, irabazi ezkero bigarren postua lortuko dau talde arratiarrak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002066", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Perez Sagutxoa, benetako jatorria' antzeztuko da Igorreko Kultur Etxean\nZapatuan, hilak 8, taularatuko dau Glu Glu konpainiak umeentzako antzerki musikatua, 12:00etan.\nUmeen haginak batu eta opariak ixten dauzan sagutxoaren kondairak muga eta belaunaldiak gainditzen dauz, izen desbardinakaz bada be, saguzaharra adibidez.\nGlu Glu konpainiak sagutxoaren benetako istorioa taularatuko dau, 3 eta 9 urte arteko umeentzako ikuskizunean. Antzerki musikala Ugaitz Alegriak zuzendu dau.\nIpuin klasikoa jantza eta abestien bitartez kontetan dau obra honek. Istorioaren erdigunean zaintza ipini gura izan dau Galder Perez sortzaileak, pertsona ahulenen zainketan, bai umeak bai adinekoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002067", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eskoletako COVID protokoloak indartu dauz Eusko Jaurlaritzak\nIkasgela desbardinetako ikasleak ezingo dira patioan alkartu eta maskarea jantzita eroan beharko dabe. Eskola kiroleko lehiaketak be gelditu dira bertan behera.\nNeurri barrien aginduz, ikasleak bakotxaren taldekideakaz baino ezingo dira batu ikastetxean. Hau da, jolastokian be, ikasgelako taldeetan mantenidu beharko dira. Gainera, momentu guztietan erabili beharko dabe maskarea 6 urtetik gorako ikasleek. Oin arte, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek patioan ez eukien jantzi beharrik, 1,5 metroko distantzia mantenidu ezkero.\nEskola kirol lehiaketetan be egin dira aldaketak. Entrenamentuak baimendu dira, baina inzidentzia tasa handia izan ezkero, gaur egun beteten dan baldintza, ezingo da lehiaketarik antolatu. Gainera, kanpokaldean edo ondo aireztatutako espazioetan jokatzeari emongo jako lehentasuna.\nEspainiako Gobernuak eta ordezkari autonomikoek atzo egindako bileran ebatzi zan maila guztietako klaseak aurrez aurre izaten jarraitzea, haur hezkuntzatik hasi eta unibersidadera arte. Eta berrogeialdiaren arauak be ezarri ziran batzarrean. Baina gobernu autonomikoen esku geratu zan protokoloak indartzea. Holan egin dau Eusko Jaurlaritzeak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002068", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eukene Uriartek irabazi dau Zeberioko II. Argazki Lehiaketea\nLehiaketearen bi ataletan, ura eta egurra, irabazi dau Uriartek 'Mandoia' eta 'Arkulanda' argazkiekaz.\n'Zeberio ezetuten' lehiaketearen irabazleak garaipen barria lortu dau Zeberion, oingoan argazkilaritzan. Gai bakotxean boto gehien jasoten dauzan argazkiak irabazi dabe lehiaketea, biak dira Eukene Uriarte Intxaurragarenak.\nEgurra modalidadean, 'Mandoia' izeneko argazkiak irabazi dau, parte-hartzaileen %70en botoekaz. Uraren modalidadean barriz, 'Arkulanda' izeneko argazkia izan da boto gehien jaso dauzan irudia, parte-hartzaileen %67aren oneretxia jaso dau.\nBeraz, herriko jatetxe batean bi personentzako jan bikotxa irabazi dau. Zeberioko Udalak, lehiaketako argazkiekaz bete dau aurtengo egutegia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002069", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurrez aurre bueltauko dira ikasleak ikasgeletara\nZalantzak egon badira be, atzo baieztatu zan ebatzia. Eusko Jaurlaritzeak protokoloak indartuko ditu.\nEspainiako Gobernuak eta ordezkari autonomikoek atzo egindako bileran ebatzi zan maila guztietako klaseak aurrez aurre izaten jarraitzea, haur hezkuntzatik hasi eta unibersidadera arte. \"Klaseak leku seguruak dira\" errepikatu dabe behin eta barriro. Agintari autonomikoen esku geratu da protokolo honeek indartzea.\nKlaseetan positiboak egon ezkero, gizarte orokorrean martxan dagoan protokolo bera jarraituko da. Positibo emon dauan ikasleak zazpi eguneko berrogeialdia bete beharko dau etxean. Honegaz kontaktuan egon diranak, txertatuta eta sintoma barik egon ezkero ez dabe berrogeialdirik bete beharko, txertatu barik dagozanak barriz bai.\nTxertaketeagaz jarraitu\nOsasun ministroa dan Carolina Dariasek, positiboen kudeaketan baino, prebentzinoan ipini dau fokua. Honek dinoanez, txertaketea da armarik onena: \"Txertoek bizitzak salbatzen dabez\". Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 5 eta 11 urte bitarteko umeen %34,9k hartu dabe dosi bat gitxienez eta %4,1ek pauta osoa. 12-15 urteko gazteen %91,8k daukie pauta osoa, eta 16-19 urtekoen %90,6k.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002070", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bertan behera gelditu da zapatuan Kiñun ospatu behar zan techno-gaua\nKontzerturik egongo ez danez, auzolanera deitu dabez herritarrak domekan, hilak 9, 10:00etatik aurrera.\nPandemiaren egoera eta ordutegien gaineko neurri murriztaileak dirala eta gelditu da bertan behera hilaren 8ko musika jardunaldia. Techno gauean Oke, Bendiak, Azkonar zeanuriztarra eta Ibis Templun ziran jotzekoak baina beste baterako itxi behar izango dabe. Momentuz, ez da data barririk publiko egin.\nZapatu gaueko aisialdirako plana kenduta, hurrengo eguna lan egiteko erabiltea ebatzi dabe Igorreko gaztetxekoek. Domekan, 10:00etatik aurrera egongo dira auzolanean, eraikina garbitu, atondu eta konpontzen. Horretarako, herritarren laguntzea eskatu dabe, eta hurbiltzera konbidau. Eguerdian jana zerbitzauko da, indarrak berreskuratu eta barriro lanean hasteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002071", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar arrastian emongo jakie ondo etorria hiru erregeei\nIgorren 17:00etan egongo dira Kultur Etxean. Bedian barriz, txokolate beroa zerbitzau ostean urtengo dira kabalgatan, 18:30ean.\nEgoera epidemiologikoa dala eta, aurten ez da ohiko kabalgatarik ospatuko Igorren. Horren ordez, erregeak Kultur Etxeko Lasarte Aretoan egongo dira umeen gutunak jasoten. Urtailaren 5ean,17:00etan zabalduko dira ateak izena aldez aurretik emon dabenentzako. Antolatzaileek azaldu dabenez, beharrezkoa bada bigarren saio bat zabalduko da 18:00etan.\nBedian be egongo dira hiru erregeak, 18:30ean. Lehenengo, txokolate beroa zerbitzauko da plazan eta gero urtengo da kabalgatea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002072", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Mari eta gaileta fabrika' antzezlana taularatuko da Arantzazun\nArantzazuko Kulturgunean egongo da ikusgai umeentzako antzerkia, urtailaren 6an, eguena, arrastiko 18:00etan.\nEidabe konpainiaren Mari eta gaileta farika antzezlanak memoria eta transmisinoaren garrantzia azpimarratzen dauz, gaurko andrei bidea erraztu deutseen andra langileei omenaldia eginez.\nSinopsia\nLulak labean egindako gailetak prestatu gura deutsaz amamari, bere etxean egun batzuk geratuko dala aprobetxauz. Gozoki gozo honeekaz, etxetik kanpo erosoago sentiduten lagunduko deutsala uste dau. Baina gaileten oroitzapenek hain gozoa ez dan iraganera eroango dabe amama, irunstea kostako jakon gogorapenera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002073", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Azken egunetako COVID19aren datuak Arratia, Ubide eta Zeberion\nSeigarren olatuak inoz baino positibo gehiago eragin ditu eskualdean. Urtailaren 31n zenbatu ziran gehien, 79, eta azkenengo egunetan behera egin dau positibo kopuruak, domekan 39 izan ziran.\nGarbigune mobikorra instalau dabe Areatzan\nUrtailaren 11ra arte egongo da plazan hondakin txikientzako eukiontzia, gero Zeanurira mobiduko da.\nGailu eta hondakin txikiak botateko ipini dau Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiker enpreseak garbigune mobikorra, Areatzako plazan.\nHondakin mota asko batzeako gaitasuna dauka: etxekotresna txikiak, sukaldeko tresnak, etxeko orioa, sakeleko telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.\nBeste hondakinak, handiagoak diranak ohiko garbiguneetara eroan beharko dira. Areatzako eukiontzi mobikorra Zeanurira mobiduko dabe hilaren 11tik aurrera", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002074", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Preso eta igeslarien aldeko jardunaldia antolatu dau Ernaik\n\"Gazteok zuekin\" lelopean egingo dabez urtailaren 5ean Axularreko begira urtekerea eta arrastian, Igorreko Herrikoan, Errepresino politikoa eta Arratiako gazte antolatuak berbaldia. Lekandan bazkaldu eta berbaldi ostean triki-poteora batzeako deia be egin dabe.\nEuskal preso eta igeslari politikoei alkartasuna adierazoteko antolatu dau Arratiako Ernaik urteko lehenengo jardunaldia. Egun osorako egitaraua prestatu dabe, goizetik hasi eta afalordurarte. Eguaztenean, 09:30etan batuko dira Gabolaneko aparkalekuan, danak batera Pagomakurrera igoteko. Handik, oinez egingo dabe Axulargo begirako bidea.\nBueltan, Lekandan egingo dabe bazkaria, norberak bere jana eroan beharko dau. Arrastirako bajatuko dira Igorrera parte-hartzaileak, Igorreko Herrikoan egongo dan berbaldia entzuteko. 17:30ean hasiko da Errepresino politikoa eta Arratiako gazte antolatuak izeneko berbaldia. Segi gazte antolakundearen inguruan egingo dabe berba, haren ilegalizazinoaz eta militanteen kontrako sarekaden inguruan. Gatazka honen parte izan ziran gazte arratiarren bizipenak entzuteko aukerea be egongo da.\nHau amaituta, herritik triki-poteoa hasiko dabe, Herriko Tabernan hasi eta amaituko da ibilbidea, izan be, afaltzeko errazinoak zerbitzauko dira bertan 21:00etatik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002075", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Elederren magia trukuak egongo dira ikusgai Artean\nGaur, urtailak 3an izango da ikuskizuna Arteako frontoian 18:00etan. Ez da aurretik izena emon beharko.\nEleder Iglesias Etxebarriko mago gazteak eskainiko dau ikuskizuna Arteako frontoian. Ume, gazte eta nagusien harridurarako egingo dauz trukuak, azken urteotan hain ezagun egin diranak.\nIzan be, sano ezaguna da gaur baina, Eleder magoa entzutetsu egiten hasi zan 2018an Igorreko Zu Bai Zu talentu lehiaketan parte hartu ebanean, hasikeratik harritu egin eban publikoa eta finalera heldu zan. 2019an, Bilboko Udalak eta Kultur Elkarteen Federazinoak emoten daben Harrapazank saria jaso eban. Sari honek, gazteen artean euskerea bultzatzea dauka helburu.\nEleder aktorea be bada, 2020an Santurtziko zinemaldiaren lehen saria jaso eban, El Huesped metraje laburreko filman protagonistea izatearren.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002076", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia B lider da oindino, Lemoako Harrobi bigarren\nArratiako taldeek aste honetako partidu guztiak jokatuko ditue Urbietan. Gizonezkoen Arratia Ak eguenean eta besteak barriz, zapatuan. Lemoako Harrobik domekan jokatuko dau Orduñan.\nGizonezkoen Arratia A taldeak bana bardindu eban Urbietan Moraza A taldearen kontra, abenduaren 18an jokatutako partidua. Urtailaren 2koa be bardindu eban, husna, Erandioren kontra. Hamazazpi jardunaldiren ostean laugarren dago Arratia, 32 puntugaz. Datorren partidua Astrabuduako taldearen kontra jokatuko dau hilaren 6an, 11:30ean Urbietan.\nArratia B taldeak 0-1 galdu eban Mungia B taldearen kontra abenduaren 18an. Abenduaren 29an Berriatuko taldearen kontra jokatukoa ostera 0-3 irabazi eban. Hamalau jardunaldiren ostean lidertzan segiduten dau Arratiak, 34 puntugaz. Datorren partidua San Miguel taldearen kontra jokatuko dau Urbietan, hilaren 8an 17:45ean.\nAndrazkoen Arratia A taldeak ez dau partidurik jokatu joandako astegoienetan eta datorren partidua, bigarren bueltako lehena, hilaren 8an 15:15ean jokatuko dau kantabriako Nueva Montaña taldearen kontra, Urbietan.\nArratia B taldeak 0-5 galdu eban abenduaren 19an Peña Athl. Santurziren kontra. Adiskideak taldearen kontra hilaren 2an jokatutakoa barriz, 2-3 irabazi eban. Datorren partidua hilaren 8an, 20:00etan, jokatuko dau Urbietan Arizen kontra. Hamabi jardunaldiren ostean hamargarren postuan dago Arratia B, 15 puntu ditue.\nLemoako Harrobi taldeak husna bardindu eban abenduaren 19an, Ibarsusi taldearen kontra etxetik kanpo eta 1-0 irabazi eban abenduaren 24an etxean Gernika Sport-en kontra. Datorren partidua Orduñaren kontra jokatuko dau, etxetik kanpo hilaren 9an, 17:00etan. Hamalau jardunaldiren ostean bigarren postuan jarraitzen dau Lemoako taldeak 30 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002077", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aretzakoa da 2022an Euskal Herrian jaio dan lehenengo umea\nUrtailaren 1ean, 00:16ean jaio zan Unax, Oiana Telleria eta Mikel Amurizaren semea.\nBasurtoko ospitalean jaio zan urteko lehen euskal umea, 2022 urtea hasi eta ordu laurdenera. Gurasoak Areatzan bizi dira eta, medioetan azaldu dabenez, urtailaren 18an jaio behar zan umea.\nHalanda be, aurreratu egin jakien arren ez da arazorik sortu, aitaren esanetan \"umea oso ondo dago, fenomeno\", 3330 gramo pisatu ebazan jaioterakoan. Oiana min apur bategaz dago oindino be, baina normaltasunaren barruan. Aitak BEGITUri azaldu deutsanez, bihar bertan urtengo dira Basurtotik, \"Areatzan gerrea emoten hasteko\".\nGabonzahar egunean, barikuan, joan zan ospitalera bikotea, amak etxean urak bota ostean. Arrasti osoan dilatatzen egon ostean, urte barrian sartu eta 16 minutura urten zan jaiobarria. Goizera arte ez eben jakin Unax 2022an jaiotako lehenengo bizkaitarra zala, gero, hedabideetan barriak agertu orduko baieztatu eben urteko lehen euskalduna ekarri ebela mundura.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002078", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eneko Zamalloaren omenezko 10. lasterketea ospatuko da barikuan\nUrtero lez, Lemoako X. Gabonetako Lasterketea abenduaren 31n izango da. Eguerdian, Elizondotik hasiko dira hiru lasterketa.\nOin dala hamar urte hil zan Gironan Eneko Zamalloa lemoaztarra. Familian egoan oporretan baina, gustUkoen eban kirola egiten urten zanean, galapan, kotxe batek jo eban. Ordutik egiten jako Zamalloari omenaldia, galapan egiten.\nHiru ibilbide egongo dira, danak Elizondotik hasita. Lehenengoa, laburrena, 12:30ean hasiko da, umeentzako pentsautako ibilbidea da, 500 metrokoa. Gero, 12:45ean hasiko dira beste biak. 1300 eta 4000 metroko lasterketak izango dira gazte eta nagusienak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002079", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako 'Kulturea aterpe epelean' programazinoko emonaldiak atzeratu ditue\nZezeilan eta martian izango dira azkenean Oroitzen hondarrak nota txikietan errezitaldia eta, Gozategi eta El Drogasen kontzertuak.\nEusko Jaurlaritzeak abenduaren 28an dekretu bidez ezarri ebazan neurri murriztaileak dirala eta atzeratu ditu emonaldiak Areatzako Udalak.\nBatetik, Mikel Etxabururen Ahaztu baino lehen, ama liburuan oinarritutako poesia errezitaldia, Nerea Zuloaga billaroztarraren eta Izaskun del Cerroren laguntzeagaz egin beharrekoa, zezeilaren 19an egingo da azkenean.\nKontzertu biak barriz, martiara mobidu ditue. Gozategik urtailaren 4an eskaini behar eban emonaldi akustikoa martiaren 5ean egingo da. El Drogas Akustik Fraktion emonaldia barriz, urtailaren 2an zan eskaintzekoa baina, martiaren 26an ospatuko da azkenean.\nUdalak azaldu dauanez, oin arte izena eman daben inskripzinoak ezabatu egingo dira. Beraz, barriro emon beharko dabe izena, zabalduko dan denpora epe barruan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002080", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Atzeratu egin da gaur Artean egin beharreko gospel emonaldia\nGoizargi Gospel Choir abesbatzak eskaini behar eban kontzertua gaur, abenduak 30, 18:30ean eleizan. Ez da hitzordu barririk jakinarazo.\nRamon Escaleren zuzendaritzapean, hamabi abeslek osotuten dabe gospel abesbatza. \"Arima baltzeko gorputz zuriak\" dirala azalduten dabe, kantu estiloaren sorrerea gogoratzen. Gospel kantuak 1960ko hamarkadan urten ziran komunidade baltzen eleizetatik eta Aretha Franklin moduko abeslariek egin eben ezagun.\nBaina Europara oin dala gitxi hurbildu zan gospela. Escale zuzendariak El Pais egunkarian azaldu ebanez, honek kartzelan egindako kontzertu baten ondorioz hartu eban gospelagaz aurrera egiteko erabakia: \"Sardiniako seguridade altuko kartzelan kontzertua eskainita, maitatua sentidu nintzan, beste kondizino batzuetan baino gehiago\". Presoak negarrez hurbildu jakozala kontau eban, soinu eta interpretazinoagaz emozionauta.\nGospel musikeagazko gustua zabaltzen hasi da Euskal Herrian, Goizargikoak 2019an hasi ziran publikoaren aurrean abesten eta kontzertu ugari eskaini ditue. Euskal Herrian eta atzerrian, Espainia eta Herrialde Katalanetan batez be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002081", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Alex Txikon Manasluko oinarrizko kanpapentuan dago eguraldi hobea itxaroten\nEdurrak ez dauka etenik Manaslun (8163 m), \"metro eta erdi edur baino gehiago dabil jausten eta palakaz etengabe ari gara kentzean. Hau da neguan Himalaian dagoena. Badakigu burruka gogorra izango dala\", azaldu du alpinisteak.\nAtzo, pretsa ohar bitartez jakinarazo ebanez, Alex Txikon eta honen taldearen espedizinoa geldi dago momentuz, izan be, ordu asko egon da edurra etenbarik jausten. Munduko zortzigarren mendi altueneko Bigarren Kanpamenturako bidean egon ziran edurra hasi zanean eta, bueltea emotea ebatzi eban taldeak.\nOin, kanpamentu inguruko edurra kentzen dabil taldea, palen laguntzeagaz. Edurra jausten gelditu arte itxarongo dabela jakinarazo dabe. Gero, ibilbideko edurra kendu eta bidea makilekaz markau beharko dabe. \"Gogorra da barriro hasi behar izatea, baina gogor lan egitera etorri gara. Datozen egunetan aurrera egiten hasi ahal izango garela uste dogu\", amaitu dau Txikonek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002082", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar zabalduko da Gabonetako Umeen Parkea Igorren\nUdaletxeko plazan eta alboko frontoian kokatuko dira puzgarri eta tailerrak, bai goizean bai arrastian.\nUrtero lez, Gabonetako Umeen Parkea zabalduko da Igorren abenduaren 30ean, Zaztaparrak Asti Taldeak antolatuta. Aurten, COVIDaren egoerea ikusita eta eguraldiak lagunduta, kanpokaldean egongo dira bai puzgarriak bai tailerrak. Halanda be, oingo protokoloak beteko dirala argitu dau Udalak.\nUdaletxe aurreko plazan eta alboko frontoian egongo da parkea. Goizean, 10:30ean zabalduko dauz ateak, 13:30era arte. Arrastian barriz, 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Jolasak hamabi urtetik beherako umeentzako izango dira, aurretiazko izen-emoterik ez da emon beharko. Bertan antolatuko dira txandak, edukierea bete arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002083", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Txanogorritxotik otso emera' antzezlana taularatuko da Igorren\nBihar, hilak 30, antzeztuko dau Aitziber Garmendiak umorezko bakarrizketea Kultur Etxean, 20:00etan.\nTentazio Konpainiaren antzezlana da Txanogorritxotik otso emera (sei mutil medio) obrea, Marta Gonzalez de Vegak sortutakoa eta Fernando Bernuesek gidatutakoa. Aitziber Garmendiak, bakarrizketan antzezten dau maitasun kontuen patetismoa umorea besarkatuz gainditzeko eskuliburu lez aurkezten dan istorioa.\nSinopsia\nIkuskizun hau harreman afektiboen inguruan egindako ikerketa baten ondorio da. 'Saioa-belarrondokoa' metodo ezagunean oinarritutako azterketa. Maitasun kontuen patetismoa umorea besarkatuz gainditzeko eskuliburu peto petoa. Eta beraz, edozein sexurentzat moduko ikuskizuna. Izan be, maitasunean danok gara patetikoak... Eta horretaz gozatzeko modu bakarra honako maxima hau da. 'Barre azkenengo egiten dauanak, denpora preziatua galdu dau'.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002084", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Atzeratu egin da Areatzako Bandaren urteroko Gabonetako kontzertua\nAbenduaren 30ean ospatu behar zan kontzertu tradizionala, Areatzako eleizan, baina osasun egoerea dala eta ebatzi dabe hitzordua atzeratzea. Lamino Kirol Klubaren gabonzahar eguneko urtekerearen formatua be aldatu da.\nUrtero ospatu dau Areatzako Bandak Gabonetako kontzertua herrian baina, antolatzaileek uste dabe, aurten ez dirala baldintzak beteten. Izan be, COVIDaren seigarren olatuak gogor jo dau eskualdean. Osakidetzaren abenduak 27ko datuek dinoenez, Areatzako intzidentzia 1219koa da, atzen astean 11 positibo identifikau dira. Momentuz, ez dabe data barririk emon.\nBeste alde batetik, abenduaren 31rako mendi urtekerea antolatu dau Lamino Kirol Klubak. Aurten be, ez dira danak batera joango Urrekoatxara. Aurreko urteko formatua berreskuratuko dabe, hau da, bakotxa bere kontura igon eta \"Zorionak eta urte barri on!\" esaten bideo bat grabatzeko eskatu dabe antolatzaileek, gero guztien artean bideo bat osotzeko. Bideo eta argazkiak 646 355 550 telefono zenbakira bidaltzeko eskatu dabe. Kirol Klubeko ikurrina 08:30etik 12:30era egongo da tontorrean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002085", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Laminetxe Gaztetxea berbiztuteko ahaleginetan dabiz gazteak\nGaur, abenduak 29, izango da Areatzako gaztetxea martxan ipinteko bigarren asanblada irekia, 18:00etan Udal Areto Nagusian.\nUrteak dira Frakazuri Gazte Asanbladak antolatutako gaztetxean ez dala ekintzarik egiten. 2007an hasi eta 2015era arte egon zan martxan Laminetxe, aprilean egin zan azkenengo kontzertua. Baina gazte belaunaldi barriek hau berreskuratuteko beharra ikusi dabe azkenaldian. Beharrizanari urtenbide bat topetako dabiz oin asanblada irekiak antolatzen.\nAsanbladetatik espero da, Laminetxe aurrera eroateko moduko talde egonkor bat lortzea. Honetarako, gazteek parte hartzera konbidau ditue herritarrak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002086", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Iñigo Urkulluk hurrengo asteetarako neurri murriztaileen barri emon dau\nBihartik hasita, urtailaren 28ra arte egongo dira martxan neurri barriak; jarduera komertzial, kultural eta sozialak edukieran eta ordu-tartean mugatuko dira.\nGaur bildu da Eusko Jaurlaritzearen LABI batzordea, Iñigo Urkulluk atzo aurreratutako neurri murriztaileak martxan ipinteko asmoagaz. Lehendakariaren proposamen nagusiak onartu ditu batzordeak.\nNeurri orokorrak, urtailaren 28ra arte iraungo dabe eta jarduera sozial eta kultural guztiak 01:00etan amaitzea (hostalaritza barne), tabernetan zutunik ez kosumitzea, barnekaldeen edukierea %60ra mugatzea eta lagun-taldeak 10 personara mugatzea dira, besteak beste. Gehienez, 600 persona batu ahalko dira barnekaldeko jardueretan, kanpokaldean barriz 800. Bihar ebatziko da kanpoan egiten diran kirol jarduerakaz zer egin.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002087", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arantzazuko ume eta gazteak Urkiolara joango dira bihar\nBihar, abenduaren 29an egingo dabe urtekerea Urkiolako natura parkera, 09:00etan urtengo dira plazatik.\nZaztaparrak Asti Taldeak antolatu dau txangoa, begiraleakaz batera, Arantzazuko gaztetxoak Urkiolako santutegira eta inguruetako natura parkera egingo dabe bisitea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002088", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Artea eta Areatzako erizainak erretiroa hartu dau\nIzaskun Martin 25 urtez egon da herri bietako zerbitzua emoten, 'Areatza lantzen' Udal aldizkariko alkarrizketa batean kontatzen dauz azken mende laurdenean bizitakoak.\nAbenduaren 23an egin eban lan azkenengoz Izaskun Martinek, Areatza lantzen aldizkarian esan dauanez gustura egon da urte honeetan baina, kantsauta hartu dau aurre-erretiroa: \"Lanpostu honek ez dauzala asetzen Areatza eta Arteako herritarren beharrak, errefortzua behar da. Honegatik ez balitz, 65 urte bete arte jarraituko neban lanean; oso nekatuta nagoelako erretirau naz lehenago\".\nAlkarrizketan kontetan dauz lehenengo urteetako arazoak, eskualde barri batera etortea, euskerea... Martinek dinoanez, \"jenteak gazteleraz berba egiteko eskatzen eustan, euskera batua ez ebela ulertzen eta. Halango batean hasi nintzan ezetz esaten, euskeraz ikastea kostau jatan guztiagaz, euskaldunakaz euskeraz egingo nebala berba\".\nCOVID garaia be bizi izan dau erizainak, barrutik bizi be, agintarien ebatziak zoratzeko modukoak dirala azaldu dau, aztarnari faltea eta protokoloen aldaketa etenbakoaren erruz. Urtenbideari jagokonez, argi dauka Martinek: \"Planeta guztiko jenteak txertatzeko aukera izatea; hemen %90 txertatuta gagoz, baina Afrikan, adibidez, ez da %10era heltzean\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002089", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Q sukarraren albistea broma bat izan da\nInozente eguna dala eta, Baltzolako Q sukarraren inguruko albiste faltsua hedatu dogu eta konturatu gara, BEGITUren inpaktu soziala gorantza doala.\nLarritasuna sortu dau eskualdean Q sukarraren hedatzearen albisteak. BEGITUtik argitu gura dogu albiste faltsua dala, inozente eguneko broma bat.\nHonen gainean, kontu batzuk aitatu gura doguz. Batetik, igarri dogunez, pozik gagoz jenteak goizetik irakurten daualako gure informazinoa. Honek gure inpaktu soziala handia dala konturatzeko balio izan deusku.\nHalanda be, albisteak goitik behera irakurtzearen garrantzia aldarrikatu gura dogu. Izan be, albiste amaieran argitzen zan, fikzinozko albistea izan dala.\nBestetik, parkamena eskatu gura dogu, informazinoak jentea neurriz kanpo larritu baldin badau. Q sukarra existiduten da bai, baina ez da personatik personara kutsatzen, Baltzolan egon ez ezean, ez dago arriskurik.\nUmorez ulertuko dozuelakoan, eskerrikasko BEGITUren irakurle komunidade osoari gu hazten laguntzearren.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002090", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gabonetarako ekintza ugari antolatu dauz Karabie Gaztetxeak\nGaurko pintxo lehiaketa campingeroa bertan behera gelditu dan arren, aurrera jarraitzen dabe gabonzahar eguneko futbol patxangeroak eta urtailaren 5eko karaoke-poteoak.\nAbenduaren 24an Olentzero eta Maridomingigaz egon ziran gaztetxekoak Lemoatik paseoan. Astelehen honetan barriz, Lemoako burdin-iturrietatik egin dabe martxea.\nGaur zan egitekoa, 19:30ean plaza gorrian, pintxoen lehiaketea. Baina gaur bertan sare sozialetan jakinarazo dabenez, osasun arazoak dirala eta, bertan behera gelditu da plana. Halanda be, momentuz, egitekoak dira hurrengo ekintza biak.\nAbenduaren 31 goizean futbol patxangeroa jokatuko da Arlonagusia zelaian, 10:00etatik aurrera. Urtailaren 5ean barriz, karaokea eta poteo nahastuko ditue, 19:30ean EAtik hasita.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002091", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Tarzan' antzezlana taularatuko da Igorren\nKultur Etxean izango da emonaldia, gaur, hilak 27, 20:15ean. AMEren gabonetako otzaren zozketea be egingo da aretoan bertan.\nArratiako Merkatarien Elkarteak antolatu dau, Udalaren laguntzeagaz gaurko Lasarte Aretoko saioa. Urtero lez, gabonetako otzarak zozketauko ditue, Igorren erosketak egin dabezan herritarren artean. Honegaz batera, Mar Mar teatroren lehenengo antzezlana ikusteko aukerea egongo da, doban.\nJose Carlos García eta Kide Díaz de Rada portugaletetarrak dira Tarzan obraren zuzendaria eta gidoilaria. Edgar Rice Burroughs idazlearen personaia ezagunaren bizitzako interpretazino propioa kontatzen dau antzezlanak. Kasu honetan, ohiana uri bat da. Izan be, nonok zooko kaiolak zabaldu ostean lehoiek, panterek eta gainerako animaliek kaleak hartu dabez, kaosa eraginda.\nNork zabaldu ditu kaiolak? Susmagarri nagusia poliziako psikologoarengana eroan eta izena galdetzerakoan honek \"Tarzan\" erantzun dau. Horixe da Mar-Mar teatrok taularatuko dauan Tarzan antzezlanaren abiapuntua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002092", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaiko banakako txapelduna da Aitzol Atutxa\nAbenduaren 24an jokatu zan, Zorrotzako frontoian, Bizkaiko Banakako Aizkora Txapelketea. Estu-estu, baina Atutxa dimoztarra izendatu zan txapeldun, zortzi segundoko aldeagaz.\nAitzol Atutxa eta Xabier Gartzia \"Utxu\" arratiarrakaz batera lehiatu ziran barikuan Julen Larrea, Hodei Ezpeleta, David Naredo eta Ioritz Gisasola \"Zelai IV\". Lau kanaerdiko (54 ontza), 60 ontzako enbor bi eta oinbiko bi (72 ontza) zatitu behar izan ebezan aizkolariek.\nAtutxa, Larrea eta Ezpeletaren arteko lehia izan zan azpimarratzekoa, izan be, gitxitan ikusten dira azkolariak alde hain estuagaz. Hiru aizkolariek amaitu eben probea bederatzi segundoko aldeagaz: Atutxa, 27 minutu eta 05 segundo; Larrea, 27 minutu eta 13,19 segundo; eta Ezpeleta, 27 minutu eta 13,67 segundo.\nHoneen ostetik amaitu eben Naredok (28 minutu eta 37 segundo), Zelai IVk (35 minutu eta 47 segundo) eta Utxuk (40 minutu eta 17 segundo).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002093", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kidam magoaren ikuskizuna egongo da gaur komentuan\nAreatzako komentuan, 18:30ean hasiko da Aroak eta mirariak ikuskizun magikoa, gaur, hilak 27an.\nUme eta familientzako magia ikuskizuna eskainiko dau gaur arrastian Asier Kidam magoak. Aroak eta mirariak bost urtetik gorako umeentzako ikuskizuna da, umoreak eta soinu bandak osotzen dauan emonaldian ume eta nagusien parte-hartzea sustatzen dau magoak, bere pelutxe magikoagaz batera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002094", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Galdu barik amaitu dau urtea Lemoako Harrobik\n1-0 irabazi eban barikuan Gernika Sportingen aurkako partidua. Holan, zortzi garaipen eta sei bardinketagaz, 30 puntu lortu ditu talde lemoaztarrak; bigarren dira ligako sailkapenean.\nHasikeratik nagusitu zan Lemoako Harrobi Arlonagusian. Lehenengo zatian aukera ugari sortu ebezan, baina atezain gernikarra adi mantenidu zan bere postua jagoten. Lemoakoek lehenengo aukerea bakarrik aprobetxau ahal izan eben, 11. minutuan, Oierrek baloia erdiratu eta Arizabaletak amaitu eban jokaldia.\nBigarren zatian barriz, arazo gehiago sortu ebezan Gernika Sportingeko jokalariek Arlonagusian. Halanda be, atzelarien defensa eraginkorrari eta erdilarien arintasunari esker, kontraeraso arriskutsuak egin ebezan Lemoakoek. Atutxak bigarren gola sartu eban, baina epaileak bertan behera itxi eban, jokoz kanpoko jokaldia zala argudiatuta.\nAtzenean, lehenengo jokaldiak ebatzi eban jardunaldia eta, txalo zaparrada artean joan ziran aldageletara Lemoako Harrobiko jokalariak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002095", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Auzoetako bideak konponduten dabiz Ubiden\nUbide inguruetako errepideetako zoladurea konponduten hasi ziran eguaztenean. Bost izango dira kamino barriztuak izango dabezan auzoak.\nUbidegoiti, Zubixola, Goikoetxe, Serrasolo eta Eniabeko bideak konponduko ditue langileek hurrengo asteetan. Ubideko Udalak ipini dauz martxan obrak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002096", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mikroipuin lehiaketea ipini dau martxan Berbalagun dinamikeak\nUrtailaren 7an amaituko da idazlanak helbidera bidaltzeko epea.\nEdonork hartu ahal dau parte Berbalagun eta Kubulu euskaltegiak antolatutako mikroipun lehiaketan, epaimahaia be honeek osotuko dabe. Idazlanak 50 eta 100 berba bitartean izatea da arau bakarra.\nGaia librea da, baina ipuin originala izan beharko da, beste lehiaketaren batera aurkeztu bakoa. PRAKTIKATU material sorta izango da saria: koadernoa, boligrafoa, poltsa, antiojuak...", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002097", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako Musika Eskoleak Gabonetako kontzertua berreskuratuko dau Bedian\nEleizan ospatuko da emonaldia gaur, hilak 23, 19:00etan. Beste alde batetik, arrastian batu ahalko ditue herritarrek Bediako Gabon Postal Lehiaketan aurkeztutako marrazkiak, 16:00etatik 19:30era.\nHitzordu bi dagoz gaur arrastian Bedian. Batetik, atzo arrastian amaitu zan postal lehiaketan, bakotxak aurkeztu eban marrazkia batu ahalko dau, bihar Olentzero eta Maridomingiri emoteko. Sariak atzoko Gabon Jaian banatu ziran, Gabonetako Zugatzen sariakaz batera.\n19:00etan barriz, Arratiako Musika Eskolako ikasleen kontzertua egongo da. Musikari gazteek banaka, taldeka eta konboak osotuta joko ditue tresnak ikusleen aurrean. Koruak be entzungo dira Bediako eleizan. Urtero lez, ikasleen familiakaz beteta egongo da ospakizuna. Atzen urtean ez zan ospatu, aurten maskarea eta COVID paseagaz sartu beharko dira ikusleak. Atzo, egoera bardinean emon eben kontzertua Igorreko Lasarte Aretoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002098", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Esti eta Olatzek kontzertua eskainiko dabe Ermitabarrin\nSan Antonio ermitak batuko ditu gitarrea, txirulea eta kantua gaur, hilak 23, 19:30ean.\nIturripe alkarteak antolatu dau gaur ospatuko dan bikote zeanuriztarraren zuzeneko emonaldia. San Antonio ermitara sartzeako, COVID pasea beharrezkoa izango dala gogorarazi dabe antolatzaileek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002099", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kalean maskarea erabiltzera behartuko dau Espainiako Gobernuak bihartik aurrera\nMilitarrakaz indartu gura dau Pedro Sanchezek txertaketa kanpainea, 60 urtetik gorakoen %80ak hiru txertoak jasoteko helburuagaz. Erretiroa hartu daben osasun langileak barriro kontratatzeko aukerea be zabalduko dau seigarren olatuari aurre egiteko.\nAtzo arrastian batu zan gobernuko presidentea autonomia erkidegoetako buruekaz, neurri barriak adostuteko. Neurriak gaurko Ministro Kontseiluan onartuko dira. Halanda be, Iñigo Urkulluk salatu dau ez dala akordio batera heltzeako aukerarik egon. Izan be, lehendakaria maskara kanpokaldean be derrigortzearen aldekoa da, baina beste eskaera zerrenda bat be eroan eban konferentziara, adostu barik gelditu ziran neurriok.\nMaskarea derrigorrezkoa izango da kanpoaldean be, salbuespenak kenduta. Kirola egitean edo «espazio naturaletan» kendu ahal izango da, bakarrik edo bizikideekaz egon ezkero. Jarduera horreetako batean bizikide ez dan baten bategaz egon ezkero be, ez da derrigor jarri beharko, metro eta erdiko distantzia gordetzen dan kasuetan.\nBesteak beste, urtailaren 31ra arte, establezimentu komertzial, sozial eta kulturalak gehienez 01:00ak arte zabalik egotea proposatu eban, eta leku zarratuen edukierea gehienez be %60ra mugatzea. Gainera, Gabonetako egun garrantzitsuenetan neurri zehatzagoak be proposatu ebazan; adibidez, ostalaritzako establezimentuen eta komertzioen ordutegiak mugatzea abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtailaren 1ean, 5ean eta 6an.\nMomentuz, Urkulluk esan dau ez dauala EAEn bestelako neurririk inposatuko. Izan be, uste dau ez daukala zentzunik \"beste erkidegoekaz koordinau bako neurri murriztaileak ezartzea\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002100", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan helduko dira Olentzero eta Maridomingi eskualdera\nUrtero lez, abenduaren 24an bajatuko dira basotik ikazginak. Egunean zehar umeak bisitauko ditue eta gauean, opariak etxeetan itxi.\nLemoara helduko dira lehenengo, goizeko 11:00etan udaletxera. Gero, iluntzean be pasauko dira herritik Gaztetxeak eskatuta, 19:30ean herrian zehar.\nGoizean be, Lemoatik Dimara joango dira, 11:30ean egingo jakie harrerea. 12:00etan barriz, Arantzazuko plazan egingo dabe agerraldia. Ordu berean hasiko da Igorren ospakizuna. Eguerdian urtengo dira kalejiran Olentzero eta Maridomingi Garbetik. Bidean kantau eta Olabarrin amaituko da kalejirea, eskolatan gaztaina erreak banatuko dira.\nBedian, 13:00etan egongo dira herriko plazan, ume eta familiei gaztain erreak be banatuko jakiez.\nArtea eta Areatzan 17:00etan hasiko ditue ospakizunak. Artean jentea auzoz-auzo ibiliko da kantetan, Olentzero eta Maridomingigaz frontoian batu arte, 19:00etan. Areatzan, plazatik hasita kalejirea egongo da herria girotuten. 17:50etan helduko dira, umeak eskolako klasekideakaz sartuko dira, adinez-adin, txikienetik handienera.\nZeberion 17:30ean egingo dabe agerraldia, aterpean batuko dira umeakaz. Ubiden barriz, etxez-etxe ibiliko dira Olentzero eta Maridomingi, ume guztien gutunak jasoteko.\nZeanuritik be ibiliko dira, baina ez betiko moduan. Aurten auzoz-auzo egingo dabe bisitea. Bakotxean buzoi bat eta umeentzako sorpresa bat itxiko dabez. Umeek, familiak lagunduta, gutunak buzoian sartu eta gauean batuko dabez Olentzero eta Maridomingik, bakotxaren etxean zein opari behar dan jakiteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002101", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mikel Etxabururen poemak errezitauko dira musikeagaz lagunduta\nAreatzako komentuan izango da Oroitzen hondarrak nota txikietan emonaldia, abenduaren 26an 19:30ean. Nerea Zuloaga billaroztarra, Izaskun del Cerro eta Mikel Etxaburuk egingo dabe errezitaldia.\nMikel Etxaburu poetaren Ahaztu baino lehen, ama poema liburuan dago oinarrituta domekako errezitaldia. Honegaz batera, kantuek eta piano soinuek osotuten dabe errezitaldi musikatua, dana zuzenean.\nAma bizitzaren atzen fasean sartzerakoan hasi zan idazten liburua Etxaburu, oin dala hiru urte. Esperantza emoteko kantu bat da obrea. Bere erara, poemakaz, gorpuztu gura izan eban Etxaburuk amaren azken bidai horretako bidelaguntasuna. Bere amari kantetan deutsa, eskutik heltzeako modu bat dala dino egileak, baina egoera berdintsuan dagozan ama eta aita danentzako egindako liburua be bada.\nEtxaburuk beste hiru poema liburu be baditu: Zu zara orain txoria (Elkar, 2011), Hodeiak zapatetan (Susa, 2014) eta Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak (Erein, 2016). Atzen hau izan zan saritua, Blas de Otero-Bilbo Uria nazioarteko tituloagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002102", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Atutxa eta Utxu lehiatuko dira Bizkaiko Banakako Aizkora Txapelketan\nAbenduaren 24an jokatuko da Zorrotzako frontoian 1. mailako txapelketea, 17:30ean. Aurretik, trontzalarien desafioa be egongo da.\nArratiar bi egongo dira barikuan Bizkaiko 1. Mailako Banakako Txapelketearen lehian. Aitzol Atutxa dimoztarra batetik, eta Xabier Gartzia \"Utxu\" bestetik. Honeekaz batera egongo dira txapelketan Julen Larrea, Hodei Ezpeleta, David Naredo eta Ioritz Gisasola \"Zelai IV\".\nTxapelketa nagusiaren aurretik jokatuko da, Zorrotzako frontoian be, trontza desafioa. Bikote bizkaitar bat, Agirre eta Zubiaurre, eta arabar talde bi lehiatuko dira, Lapazaran-Lopez eta Elizondo-Ruiz de Aretxabaleta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002103", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urte amaierako ekintza kulturalak bertan behera itxi dauz Zeanuriko Udalak\nUdal Bando baten bidez jakinarazo dau ebatzia Alkateak. Olentzero eta Maridomingiri barriz, auzoetatik buzoiak ipinteko eskatu deutsee, gauean umeen gutunak batzeako.\nCOVIDagaz \"kutsatutako personen kopurua igon\" dala eta ebatzi dau Zeanuriko Udalak abenduaren 30erarte dagozan ekintza kultural guztiak bertan behera ixtea. Izan be, azkenengo astean 27 positibo egon dira herrian, asko umeak. Intzidentzia tasa 2394koa da Osakidetzaren datuen arabera. R0 tasa 6koa da, bakotxak zenbat persona kutsatzen dauzan esaten dau honek, Euskal Auntonomia Erkidegoko altuena da.\nAbenduaren 31n edo beranduago, ekintzaren bat egiten bada emongo dau jakitena Udalak. Ekintza bakarra egongo da, umeei zuzendutako beste Bando baten bitartez jakinarazo dana. Abenduaren 24an Olentzero eta Maridomingi Zeanuritik ibiliko dira, baina ez betiko moduan. Aurten auzoz-auzo egingo dabe bisitea. Bakotxean buzoi bat eta umeentzako sorpresa bat itxiko dabez.\nUmeek, familiak lagunduta, gutunak buzoian sartu eta gauean batuko dabez Olentzero eta Maridomingik, bakotxaren etxean zein opari behar dan jakiteko.\nUriben, Uribe Zelaiako plazan; Asterrian, Ogaragoitiko plazan; Ipiñaburun, Ipiñeko plazan; Altzusten, Kallarteko plazan; Otzemendin, Ortuzarreko goiko bidekurutzean; Undurragan, Txaton portal aurrean; Albakoan, eskola aurrean; Altzuan, Sekutzeko bidegurutzean; eta herriko plazan egongo dira buzoiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002104", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gabonetako jaia ospatuko dabe bihar Bedian\nAbenduaren 22an, 17:30ean hasiko dira erakusketa, ikuskizun, kanta eta lehiaketak herriko frontoian.\nBihar hasiko ditue Bedian Gabon sasoiko ospakizunak. Fontoian ospatuko dan jaialdian sartzeako bi modu izango ditue; euro bi ordainduta edo janari pakete bat emonda.\nBarruan topauko ditue gimnasia erritmiko erakustaldia eta Jauziri Dantza Taldearen ikuskizuna. Gabon abestiak be kantauko ditue. Beste alde batetik, Gabon postalen lehiaketearen eta Gabon zugatzen lehiaketearen irabazleak ezetu eta sariak banatuko jakiez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002105", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Osakidetzaren lehen mailako arretaren garrantzia aldarrikatuko da bihar\nSindikatuek antolatu ditue \"Osakidetzaren gainkarga eta itxikeria salatzeko\" bihar, hilak 22, egingo diran kontzentrazinoak.\nSatse, ELA, LAB, CCOO eta UGTk egin dabez deialdiak. 13:00etan batuko dira herri guztietako osasun zentroetan Osakidetzak lehen mailako arreta zerbitzuak hobetzea exijiduteko. Arrastian barriz, Artean, udaletxe aurrean konzentrauko dira 18:00etan\nHil hasikeran, Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak salatu ebanez, lehen arreta ahuldu dau azkenaldian Osakidetzak. Adibide bat, azkenengo COVID olatutik, 700 aztarnari baino gehiago izatetik 384 izatera pasa dira. Honek, birusaren aztarna jarraitzea mugatzen dau, positibo gehiago eraginda. Beste alde batetik, azkenaldian Osakidetzak konsulta ugari atzeratu edo bertan behera itxi ditu, ebakuntzetan be badagoz atzerapenak.\nEgoera honetan, sindikatuek uste dabe ez dala murrizketak egiteko garaia, lehen arreta indartzeko sasoia dala dinoe. Egoera honen irakurketan, herri mobimentuko talde batzuk be batu dira mobilizazinora, Kafrangak talde feministea tartean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002106", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Osasunaren gaineko online mintzodromoa antolatu da Berbalagun dinamikatik\nBihar, hilak 22, izango da hitzordua jitsi meet online plataforman, 18:30ean. Parte hartzeako, helbide elektronikoan emon behar da izena, gaur.\nAEK-k, instituzino publikoen laguntzeagaz antolatzen dau Berbalagun dinamikea. Egunerokotasunean euskeraz berba egiteko aukerea ez daukan jentea, ikasten dabilena eta euskaldunak batzean ditue talde txikietan, aisialdian euskerearen erabilerea bultzatzeko. Oingoan, mahai-inguru batera eroango dabe erabilerea, osasunaren inguruan berba egiteko.\nBerba hutsa egitea bakarrik ez, jakintzea be topauko dabe mintzodromoan. Horretarako, aditu baten laguntzea izango dabe, galderak erantzun eta mahai-inguruaren dudei argitasuna emoteko. Ordubete inguruko ekintzea izango da mintzodromoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002107", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Ezinbestekoa da Covid-19aren ondorioei aurre egiteko Jaurlaritzak emandako laguntzak gainontzeko euskerazko komunikabideei zabaltzea\"\nBingen Zupiria sailburuak Legebiltzarrean emon dauzan azalpenak entzun ostean, Hekimen alkarteko zuzendariaren arabera ezinbestekoa da Covid-19aren ondorioei aurre egiteko Jaurlaritzak emondako laguntzak gainontzeko euskerazko komunikabideei zabaltzea.\nGaur Gasteizko Legebiltzarrean Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak Covid-19ak eragindako kalteak arintzeko Eusko Jaurlaritzak zenbait komunikabideri esleitutako laguntzen inguruan emandako azalpenak entzun ondoren, Igor Astibia Hekimen elkarteko zuzendariaren arabera ezinbestekoa da laguntza horiek gainerako euskarazko komunikabideetara zabaltzea.\nHekimen elkarteko zuzendariaren esanetan, ez dago ez-ohiko laguntza horiek eguneroko prentsara edo irratietara mugatzeko arrazoi objetiborik. Covid-19ak eragindako kalteak komunikabide guztiek pairatu dituzte eta pairatzen ari dira, bai eta euskarazko komunikabideak ere. Hortaz, ez da ulergarria laguntzak komunikabide batzuetara mugatzea. Laguntza horiek zabaldu egin behar dira, euskarazko komunikabideek ere Covid-19ak eragindako kalteei aurre egiteko laguntza behar baidute.\nEuskarazko komunikabideek pandemia garaian ahalegin berezia egin dute, ez bakarrik informazio-gaitasunari eusteko, baizik eta gaitasun hori indartzeko. Ahalegin berezia, bakoitzak bere esparruan pandemiak eskatzen zuen neurrian erantzuteko. Eta herritarrek ahalegin hori eskertu dute. Ikusi besterik ez dago pandemia garaian nola handitu den euskarazko komunikabideen kontsumo digitala. Horrelako laguntza puntualek edota berrikuntzari lotutako inbertsioek euskarazko komunikabideak kontuan hartzen ez badituzte, zaila izango da aurrera egitea.\nHonegatik guztiagatik, Hekimen elkartetik Eusko Jaurlaritzari berresten diogu bere garaian egindako eskaera, alegia, Covid-ak eragindako kalteak arintzeko helburuz onartutako laguntza hauek euskarazko gainerako komunikabideei ere zabaltzea.\nAndoainen, 2021eko abenduaren 17an", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002108", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Miñan' liburua aurkeztuko dau Amets Arzallusek Basoan\nBihar, hilak 21, 18:30ean izango da Arteako Basoan, defendatzaileen etxean, Ibrahima Balde ginearraren bizitzaren kronikea, Arzallusek idatzitakoa.\nMiñan (Susa, 2019) Gineako etorkin baten historia erreala da, Ibrahima Balderena. Zidarrezko Euskadi Saria lortu eban Baldek ahoz kontatutako eta Arzallusek euskeraz idatzitako nobeleak. Ibrahim kamioilari aprendiz izan zan haren sorterrian, aste batean Konakrytik Nzerekorera dagozan mila eta hirurehun kilometroak egiten ebazan, eta hurrengo astean Konakryra bueltau.\nEgun batean, amaren dei bat jaso eban, anaia txikia desagertu zala esanda. Eta honen bila joan zan, Europarako bidean. Baina ibilbide horretan basamortua eta itsasoa kurutzatu behar dira, eta tartean pasatzaile, polizia, bahitzaileakaz topo egin; egarria, gosea, mina ezetu ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002109", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Emakume Master Cupa irabazi dau Amaia Aldaik\nAtzo Mungian Miriam Arrillagari 22-14 irabazita jantzi dau lau eta erdiko txapela pelotari dimoztarrak.\nGustukoen dauan modalidadean, kaiolan irabazi dau Aldaik bere lehenengo Master Cup txapela. Frontoia beteta irabazi eban Arrillagaren kontrako partidua, 600 ikusle eta zale batzuk frontoian sartu ezinik, edukiera bete zalako.\nJokoa bardinduta hasi zan baina, 4-4an aginagarrak huts egin eta orduan hasi zan Aldai nagusitzen. Partidu erdira arte jokalari biek izan ebezan aurrea hartzeako aukerak, alde txikia atera eban Aldaik. Baina 12-14tik aurrera, dimoztarraren tantuak bata bestearen ostetik heldu dira.\nUrteko bakarkako txapelketa garrantzitsuena izan da hau, Plazandreak txapelketan bere balioa erakutsi ostean, pelotari onenen artean kokatzeko bidean da dimoztarra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002110", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiko Zekorrek 22-17 irabazi dabe Eibarren\nZapatu arrastian jokatu eben Eibar Rugby Taldearen aurkako partidua, hamar puntugaz, zazpigarrenak dira sailkapenean.\nEuskal Ligako 2. mailan hasi dira lehiatzen aurten Zekorrak. Hasikeran zailtasunak izan badabez be, taldea hasi da egonkortu eta lehiaketako erritmoa hartzean. Denporaldiko bigarren partidua irabazi dabe Eibarren aurka, atzen partidua Errioxan irabazi ostean.\nHurrengo aurrez aurrekoan Iruña RCren kontra lehiatuko dira Igorren, San Txisme zelaian, urtailaren 8an. Arratiko Zekorrei hamar puntu atarata, laugarren dira iruñarrak sailkapenean. Oso bardinduta dagoz Zekorren aurretik dagozan taldeak, beraz talde arratiarrak badaukaz podiumera hurbilduteko aukerak, Gaztedigaz bederatzi puntuko aldea txikitu ezkero.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002111", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Galdu ostean be segiduten dau gizonezkoen Arratia Bk lidertzan\nArratia A barriz, laugarren da sailkapenean eta andrazkoen B taldea hamaikagarren. Lemoako Harrobi, partidurik galdu barik, bigarrena da 27 puntugaz.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatuan jokatu eban Urbietan, bana bardindu eban Moraza A taldearen kontra. Datorren astegoienean Arratiak ez dau partidurik jokatuko eta oindino ipini barik dago hurrengo partiduaren egun eta ordua. Hamabost jardunaldiren ostean laugarren dago Arratia, 31 puntugaz.\nArratia B taldeak be zapatuan jokatu eban etxean, Mungia B taldearen kontra eta 0-1 galdu eban. Datorren partidua Berriatuko taldearen kontra jokatuko dau Arratia Bk, hilaren 29an, 18:30ean etxetik kanpo. Hamahiru jardunaldiren ostean lidertzan segiduten dau Arratiak 31 puntugaz.\nAndrazkoen Arratia A taldeak ez eban partidurik jokatu joandako astegoienean eta hurrengo partidua urtaileko bigarren astegoienean jokatuko dau.\nArratia B taldeak ostera domekan jokatu eban etxean Peña Athl. Santurziren kontra eta 0-5 galdu eban. Datorren partidua Adiskideak taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo urte barrian, urtailaren 2an arrastiko 18:00etan, hain zuzen be. Hamaika jardunaldiren ostean hamaikagarren postuan dago Arratia B 12 puntugaz.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobi taldeak husna bardindu eban, zapatuan, Ibarsusi taldearen kontra etxetik kanpo. Datorren partidua Gernika Sport. A taldearen kontra jokatuko dabe. Hamahiru jardunaldiren ostean bigarren postuan jarraitzen dau Lemoako taldeak 27 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002112", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gabonetako merkadua ospatuko da zapatuan Artean\nBihar, abenduaren 18an egongo dira artisau eta ekoizleak produktuak saltzean, 10:00etatik 14:00etara.\nGorbeia Jomuga Turistikoak eta Gorbeialde Landa Garapenerako alkarteak antolatuta, \"Herri bat, merkatu bat\" proiektuaren barruan prestatu dabe azokea. Inguruetako ekoizleak batuko dira Artean, erosleei kalidadezko eta hurbileko produktuak eskaintzeko. Gabonetako bazkari eta afariei begira, denporaldiko lehengai onak lortzeako aukera lez aurkeztu da merkadua.\nOhikoa danez, erosketa guztiakaz batera, produktuen loteen zozketan sartzeako aukerea egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002113", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Basoak crowfundingaren bigarren txanda ipini dau martxan\n32.750 euro lortu gura dabez eraikinean errefujiaduentzako hainbat konponketa eta hobekuntza egiteko. 27.475€ lortu ditue daborduko, mugearen %84ra heldu dira.\nArteako Basoa defendatzaileen etxeak sare sozialak zabaldu ebazan urri bigarrenean proiektuen barri emoteko eta, honegaz batera ipini eban crowfunding kanpainea martxan.\nGabonak amaitu arte egongo da zabalik errefujiaduak laguntzeko proiektua kofinantzatzeko aukerea. Gitxieneko beharrak egiteko 22.425 euro beharko dabezala kalkulau eben eta diru hori lortuta daukie. Oin, bestelako hobekuntzak egiteko kantidade hobeezina lortzeko bidean dagoz, 32.750 euro beharko dabez.\nAzpiegiturei jagokienez, beharrezko ikusten ditue komunak eta dutxak egitea, hamabost logela egokitzea eta suete industrialerako bidea hartzea. Beste alde batetik, diru nahikoa lortu ezkero ugerlekuko instalazinoak hobetu eta energia fotoboltaikoa lortzeako eguzki plakak be ipini gura ditue.\nIdentifikau daben beste atal bat da \"eginkizunak\". Honen barruan sartu dabez ordaintzen dabizen lan zehatzagoak. Etxea margoztea, lanparak, argiteria barriak eta hondeamakina baten alokairua besteak beste. Diru kantidade \"hobeezinera\" heldu ezkero, tximinia sistemak be hobetuko dabez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002114", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Luis Iruarrizaga abesbatzagaz batera kantauko dau Aba Taano taldeak zapatuan\nAbenduaren 18an, 19:00etan hasiko da Igorreko abesbatzaren eta Ugandako gospel taldearen alkarlaneko zuzeneko emonaldia.\n\"Literaturea eta musikea, Kirekatik Igorrera eta Igorretik Kirekara. Proiektu honetan senidetu egingo gara Igorreko kulturako arlo batzuk (liburutegia, Luis Iruarrizaga abesbatza eta euskera arloa) eta Kirekako (Uganda) Aba Taano taldea. Herri bietako musikea eta hizkuntzea -euskerea eta suajilia- alkartuko dira kulturea izanda bidegile\" dinoe Luis Iruarrizaga abesbatzakoek.\nAba Taano taldea bost ugandarrek osotuten dabe. Gospel musikea eskainiko dabe, beste estilo batzuekaz batera, popa eta Afrikako kantuak besteak beste. Danak kantauko dabez a capella, mobimentu askoko ikuskizun antzeztua be bada talde afrikarraren taularatzea. 2008tik hasita, ehunka kontzertu eskaini ditue Europan, nazioarteko sei sari irabaztea be lou dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002115", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Arratia posta txartelean' erakusketea egongo da ikusgai Kotxepin Kultur Etxean\nAbenduaren 18an, 12:30ean inaugurauko da erakusketa historikoa. Urtailaren 7ra arte ikusi ahalko da Jon Urutxurturen liburuan oinarritutako esposizinoa.\nXX. mendearen lehen erdian Arratiari buruz egindako posta txarteletan azaltzen diran 90 erretratu inguru billtzean dauz argazki erakusketeak, 24x38 zentimetrokoak. Osagarri moduan, bailaran grabautako zinema irudiak be egongo dira ikusgai Kotxepinen.\nErakusketearen helburua da Arratia eta arratiarren irudiak agertzen diran posta txartelak ezetutera emotea. Holan, Arratiako ondare historikoaren atal bat berreskuratzeko.\nArgazki honeek partikularrek eta enpresek argitaratu ebezan, euren artean aitamen berezia merezidu dau Felipe Manterolak (Zeanuri, 1885-1977). 1904an hasi zan Manterola argazkiak ataratzen, eta milatik gora egin ebazan 1936ko gerrak eztanda egin arte. Irudietan parajeak, lagunak eta herriko lanbideak erretratau ebazan batez be, Zeanurigaz lotutakoak askotan. Berak editau ebazan, posta txartel asko, egindako argazkiekaz. 1928 eta 1932 artean, filamaketeari be ekin eutsan, bideoetako batzuk egongo dira ikusgai Lemoan, posta txartelakaz batera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002116", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatuko da Igorren\nAbenduaren 18an Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformeak deituta, kalejira koloretsu eta aldarrikatzailea eta herrialde desbardinetako pintxo dastaketea egingo dabe Igorren, eskubide guztiak jente guztiarentzako izan behar dirala defendiduteko.\nEguerdian, 12:00etan urtengo da kalejira aldarrikatzailea herri sarrerako errotondatik. Arratian bizi diran komunidade desbardinetako jentea batuko da. Kultur etxeko plazan amaituko da kalejirea, bertan egingo da pintxo dastaketea.\nMigratzaileen eskubideak egunero urratzen dira, batzuetan lege diskriminatzaileak jasan behar dabezalako, besteetan gizartearen aurreretxi eta jarkera xenofoboagaitino. Giza Eskubideen urraketen artean, eskubide zibil eta politikoak ukatzea (atxiloketa arbitrarioa, torturea edo prozesu judizialik eza) eta eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak urratzea dagoz. Injustizia honeei egin gura deutsie aurre Arratiako harrera talde eta etorkinek.\nMigratzaileen Nazinoarteko Eguna\nNazino Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak, migrazino-fluxuen gorakadea ikusita, abenduaren 18a Migratzaileen Nazinoarteko Eguna izentau eban. Hamar urte lehenago, egun horretan bertan, 1990ean, Batzarrak langile migratzaile guztien eta euren familiakoen eskubideak babesteari buruzko Nazinoarteko Konbentzinoa onartu eban. 2016an, Batzar Nagusiak hainbat neurri onartu ebazan, eta neurri horreek Errefujiaduei eta Migratzaileei buruzko New Yorkeko Adierazpenean zehaztu ziran. Adierazpen horrek migratzaileen lan positiboa aitortzen dau, eta migratzaileen segurtasuna, duintasuna, askatasuna eta Giza Eskubideak babesteko konpromisoa hartzean dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002117", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bertan behera gelditu da Unidad Alavesa eta Wood Stringsen kontzertua\nBihar, hilak 17 ziran Kiñu Gaztetxean kontzertua esakaintzekoak. Gaztetxeak sare sozialetan adierazo dauanez, data barria topau ezkero emongo dabe abisua.\nUrteko azkenengo ekitaldia ospatu behar zan Kiñu GaztetxeaN bariku honetan. Unidad Alavesa, folk-rock talde ataundarra eta Aretxabaletako Wood Strings rock akustiko taldea izan dira ikasturtea zarratuteko arduradunak baina, ezingo dabe zuzenekoa eskaini. Izan be, kontzertu aurreko egunean ebatzi dabe, antolatzaile eta taldekideek, hau bertan behera ixtea.\nKiñura, urtailaren 8an bueltauko da musikea. Oingoan, techno soinuak egongo dira entzungai Oke, Bendiak, Azkonar eta Ibis Templumen eskutik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002118", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garena jatetxeak bere lehenengo Michelin Izarra jaso dau\nJulen Baz sukaldariak dinoanez, \"lan gogorra eta baserriko bizimodua berreskuratzea\" izan da saria urte bakarrean lortzeako errezetea. Michelin Izarra lortzean dauan lehen jatetxe arratiarra bihurtu da Garena.\nAtzo gauean Valentziako Palau de les Arts Reina Sofian ospatutako galan emon ziran ezetutera estaduko jatetxe onenak, 600 konbidaugaz. Saridunak Michelin 2022 zerrendan sartuko dira, nazinoarteko ospea irabazita.\n\"Eskualdeari izena emotea garrantzitsua ikusten dogu, espero dogu turismo gastronomikoa be buztartzea\".\nEuren artean kokatu da Julen Baz sukaldariburuak gidatzen dauan Garena jatetxea, Diman. Valentziara Peli Perez de Anuzita suiteko laguntzaile billaroztarragaz joan zan. 2020ko zezeilaren 20an zabaldu zan jatetxea, Bazek BEGITUri azaldu deutsanez, \"ez da normala izarra hain arin eskuratutea\". Halanda be, badagoz arinago lortu dabezanak be.\nSukaldaria oso eskertuta agertu da, baina onartu dau ez dauala sentimentuetan pentsetako denporarik euki, izan be, egun osoa ibili da dei eta medioen alkarrizketakaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002119", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Leku zarratu gehienetan eskatu ahalko da COVID ziurtagiria\nGaurtik urtailaren 31ra arte egongo da indarrean espazio zarratu txikietarako be ziurtagiriaren beharra inposatzen dauan dekretua. Neurria 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 300tik gorakoa dan herrietan bete beharko da.\nEAEko Aldizkari Ofizialak 08:00etan argitaratu dau Iñigo Urkullu lehendakariak sinatutako dekretua, atzo auzitegiek eskaerea onartu ostean. Oin arte, ziurtagiria 50 bezerotik gorako jatetxeetan eta gaueko aisi espazioetan baino ez zan eskatzen baina, gaurtik aurrera neurriak murriztuko ditue zarratutako leku gehienetan.\nBesteak beste, kultur eta arte ekitaldiak egiten diren aretoetan, ostalaritza establezimentu guztietan, jantzak dagozan bankete aretoetan, kiroldegietan eta frontoietan eskatu ahalko da ziurtagiria. Espetxe eta ospitaletan be, bisitariek ziurtagiria aurkeztu beharko dabe sartu ahal izateko. Aire zabaleko kirol jarduerak barriz, neurriotatik kanpo geratu dira, futbol zelaiak esaterako.\nZiurtagiriaren beharrizanik ez daukien kolektibo bakarrak dira 12 urtetik berakoak eta goian aitatutako lekuetako langileak. 2022ko urtailaren 31ra arte egongo da martxan neurria, baina egoera epidemiologikoaren arabera luzatu edo laburtu ahalko da epea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002120", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eraso matxista bat sufridu dau andra dimoztar batek\nAndraizea talde feministeak deituta, erasoa salatzeko konzentrazinoa egingo da barikuan, 20:00etan udaletxe aurrean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002121", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan ospatuko da Arratia BHIren 50. urteurreneko ekitaldia\nAbenduaren 17an, 12:00etan Institututik pasau dan jenteari egin deutsee bertaratu eta Kultur Etxean urteurrena ospatzeko konbitea. BEGITUren 374. aleak urteurrenari buruzko gehiagarri bat be prestatu dau.\nEkitaldian Institutuak azkenengo mende erdian egindako bidea errepasauko da, musikaz, jantzaz, bertsoez eta sorpresez lagunduta. Historia luze horretako protagonistak izan diranak batuko ditu hitzorduak, belaunaldi desbardinetakoak, ikasle eta irakasleak.\nGatxena, ekitaldian parte hartuko daben ikasle edo irakasle izandakoen kontaktua lortzea izan zala dino Beñat Intxauspe ekitaldiaren koordinatzaileak. Baina kontaktua eginda, parte-hartzea bikaina izatea espero dala.\nPublikoan egoteko konbitea WhatsApp bidez zabaldu da, izena emoteko formularioagaz batera. Sarrerea ez da ordaindu behar, baina aforoa mugatua danez, izena aldez aurretik emon behar da. 300 ikusle sartu ahalko dira, Lasarte Aretoaren gehienezkoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002122", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur batuko dira herritarrak eta Gure Esku alkartekoak\nZemendiaren 29an, ospatu behar zan batzarra abenduaren 14an izango da atzenean, 19:30ean Kultur Etxean. Gure Eskuko zuzendaritza be egongo da asanbladan.\n\"Gailurra zain dogu\" lemapean dabiz Gure Eskukoak eskualdeka batzar zikloetan aurrera egiten. Gaur batuko dira Igorren Zelai Nikolas, Karmele Olabarrieta eta Paula Roson zuzendaritzako kideakaz alkartekide arratiarrak.\nBatzar irekia da, beraz, edonok eukiko dauz ateak zabalik Gure Eskuko dinamiketan parte hartzean hasteko. Hile honetan ezetutera emon dabenez, ANC eta Omnium alkarte katalanakaz ekitaldi handi bat prestatzen dabiz alkarlanean, garagarrilerako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002123", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ekhi Ziarrustak irabazi dau binakako esku huska finala\nInhar Ugartegaz batera, 40-32 irabazi eban Iparraldeko Trinketeko Txapelketako 1. mailako finala Senperen.\nDavid Barreneche eta Andoni Larrek osotutako bikotea, 'Zaharrer segi', izan eben aurkari domeka arrastian jokatutako finalean. Ziarrusta eta Ugarte 'Endaiarrak' izenagaz aurkeztu ziran barriz.\nPartiduan, hasi orduko hartu eben aurrea Ziarrusta eta Ugartek, hasieran tantu gitxiko aldeagaz baina partiduaren erdirantza hurbiltzerakoan igarri zan nagusitasuna. Hiruzpalau puntuko aldeagaz hasita, hamar tantu inguruko aldeagaz mantendu ziran momentu gehienetan.\nEndaiarrak bikoteak 30 tantuak lortu ebazanean, Barreneche eta Larrek tantuen aldea gitxitzea lortu eben, baina ez zan parekatzeko nahikoa izan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002124", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Lurralde hotzak' dokumentala proiektauko dabe Zineklubean\nAbenduaren 16an, 20:00etan, Iratxe Fresneda zinemagile bizkaitarraren road movie itxurako ez fikzinozko filma ikusteko aukerea egongo da Igorreko Kultur Etxean.\nAndra batek bere kamareagaz bakarrik egiten dauan bidaia da pelikulearen ardatza. Bidean zinemagilearen begiradea, erlezaintza, arkitekturea eta iparraldeko argiagaz kurutzatzen da protagonistea. Denporea be gelditu egiten dala dirudi, kamareak irudi libreak erregistretan dauzanean.\nMusika euskaldunaren eskutik txandakatzen dira planoak, Anari, Uxue Alberdi eta Joseba Irazokiren soinuak. Lurralde hotzak filmak epaimahaiaren aitamen berezia jaso eban Italiako Mostra Internazionale del Cinema jaialdian.\nIratxe Fresneda gidoilaria eta filmeko argazki zuzendaria be bada, zuzendari izateaz gainera. Bere filmografia, Irrintziaren oihartzunak (2016), Lurralde hotzak (2018), Bigarren sexua (2020, gidoilari eta ekoizle lanetan), Errotatiba (2020) eta Tetuan (2021) filmek osotuten dabe", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002125", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurrekontuetako ildo nagusiak aurkeztu ditu Areatzako Udalak\nEretxia emon eta prozesuan parte-hartze zuzena izateko izena emoteko aukerea be badago hilaren 15era arte, banatutako galdetegia beteta. Abenduaren 17an izango da herritarrakaz aurrez-aurreko aurkezpen hitzordua, 19:00etan.\nOsoko bilkuran onartzeko asmoz aurkeztu dau Udalak 2022 urterako aurrekontuen aurrerapen bat, aldizkari formatuan. Gardentasuna, hurbiltasuna eta parte-hartzea indartu gura ditu holan. Jendaurreko aurkezpena udaletxean egingo dabe hilaren 17an, barikua, 19:00etan.\nAurrekontu proposamen honetarako, \"aurreko urteetan egindako bidea indartu eta horretan sakontzeko herritarren eretxiak jaso genduzan, eta horreen arabera, lehentasun eta hobekuntzak batzean dituan plana aurrera eroango dogu. Horregaz batera, bidean dagozan proiektuakaz jarraituko dogu, herri atseginago bat helburu izanda, peatonalizazinoa bultzatuz, irisgarritasuna bermatuz eta parte-hartzea indartuz\" azaldu dau Udalak aurrekontuak aurkeztuteko herrian banandutako aldizkaritxoan.\nEsku-orri horreetan, aurrekontuen gaineko informazinoa emoteaz gainera, bakotxaren Udal zerbitzuei eta aurkeztutako proiektuei buruzko eretxia jaso eta zuzenean parte hartu ahal izateko izena be emon daiteke, abenduak 15a da azken eguna.\nHiru proiektu nagusi\n2022an aurrera atera gura diran hiru proiekturen barri emoten dabe esku-orriok. Eleizearen iparraldeko arkupea handitutea, Kristo kalearen birmoldaketea eta Askatasun kalea barriztatzea dira proiektu horreek.\nUdalaren asmoa da, batetik, eleizearen atzeko partea handitu eta han dagozan kable eta makinariak lurperatzea, gune berde bat sortuteko. Bestetik, Kristo kaleko goikaldean, lorategiak konpondu eta eleizako kanpai zaharra ipini eta, behekaldean eserlekuak ipinteko proiektua dauka. Atzenik, Askatasun kaleari jagokonean, Agenda 2030aren arabera barriztutekoa, kotxeen abiadurea murrizteko neurriakaz eta oinezkoei lehentasuna emonez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002126", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Raul Lopez eta Irati Quintanok irabazi dabe Txiki Kopa\nAbenduaren 12an ospatu zan Igorreko Ziklo-krosaren 44. edizinoa. Profesional eta nazioarteko txirrindulari barik, Federazinoko Txiki Kopa jokatu zan, Bizkaiko eskolek eta txirrindularirik gazteenek egin eben Olabarriko zirkuitua.\nEguraldi ona egin eban domekan, aspaldiko partez. Baina hiru astez euria egin ostean, lupetz handia egoan ibilbidean. Gaztetxoek ziklo-krosaren esentzia ezetu eben, lehen personan. Txirindularitza eskola ugarik hartu eben parte, Kadete eta Junior mailakoen lasterketetan podium eta sariak egon ziran.\nAlebin eta Infantil mailako Bizkaiko Federazinoaren 8 probez osotutako Txiki Kopearen atzen lasterketea izan zan Igorrekoa, bertan ebatzi ziran beraz irabazleak. Raul Lopezek eta Irati Quintanok eskuratu ebezan sariak.\nKadete mailan, 74 txirrindularik hartu eben parte mutilen lasterketan eta zazpik neskenean. Podiumera igoteko aukerea lortu eben Haritza Allende, Iñigo Uria eta Hodei Muñoz, eta Joane Gorostiza, Maria Martinez eta Paula Gonzalezek. Lehenengo arratiarrak be izan eban saria, postu bakarragatik gelditu zan podiumetik kanpo Xabier Cerro, helmugan laugarren sartu zan.\nJunior mailako lasterketetan barriz, 52 mutil eta 18 neska sartu ziran zirkuituan. Beñat Fernandezek irabazi eban probea gizonezkoetan; bigarren, Oier Ruiz de Arkaute izan zan eta Lemoako Galder Leiza Zuberok osotu eban podiuma, hirugarren postuan. Andrazkoetan, Maria Modenes izan zan irabazlea; Marta Betik egin eban bigarren eta Lidia Tarasek, hirugarren. Podiumetik kanpo, Arratia Ziklista Eskolako onena, Markel Ealo izan zan.\nAZEk denporaldiko proba guztietan parte hartzearren bost sari be banatu ebazan: Igor Maguregi, Aretx Tellaetxe, Markel Egiluz, Markel Gorostizagoiza eta Peio Leginari, hain zuzen be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002127", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txapel bi lortu ditu Tubik astegoienean\nEuskadiko txapela eta Bizkaikoa jantzi ebazan Tubik lasto botatean, abenduaren 11n Urdulizen eta 12an, Arratzun.\nEuskadiko Txapelketan, 6,10 metrotan ipinitako listoia pasau eban; bigarren Beñat Obieta izan zan (5,50 m) eta hirugarren Juan Carlos Lopez (5,30 m). Dimako Jon Loiolak eta Igorreko Bernardo Ureta \"Urpe\"k be hartu eben parte proban, seigarren eta zortzigarren postuak lortu ebezan hurrenez-hurren.\nBizkaiko Txapelketan barriz 5 metro eta 90 cm-ko markaraino altxau eban 12 kiloko fardoa. Bigarren, Beñat Obieta Arratzukoa izan zan (5,50 m) eta hirugarren Ondarroako Mikel Agirre, (5,30 m). Jon Loiola izan zan laugarrena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002128", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hasi da Areatzako Bonodenda kanpainea\nGaurtik hasita, 500 bonoak saldu arte egongo da martxan kanpainea, herriko dendetan %20ko deskontua lortzeako balio dabe bonoek.\nOrburu Merkatarien Elkarteak eta Areatzako Udalak antolatu dabe urteko bigarren kanpaina hau, abenduaren 13an hasi dana. Udalak 2.500 euro ipini ditu honetarako. Holan, herriko dendetan erostera animau gura ditue herritarrak.\nBonuak 20 eurotan erosteko aukerea dago estankoan, eta 25 eurogaitik trukatu ahal izango dira Bonodenda saltokietan.\nAurkeztutako NAN bakotxeko gehienez hiru bonu erosi ahal izango dira, beti be 16 urtetik gora euki ezkero. Bonu bakotxa behin bakarrik erabili ahal da hurrengo baldintzakaz: ez da dirurik bueltauko ezta ordaindu beharreko kopurua 25 euro baino gitxiagokoa bada be, debekatuta egongo da bonuen truke dirua jasotea, baina bonuak pilatu daitekez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002129", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan izango da Igorreko Ziklo-krosa\nIgazko etenaren ostean, eta Arratiako Ziklista Elkarteko zuzendaritza barriagaz, domekan, hilak 12, 09:30etik aurrera, Igorreko Ziklo-krosaren 44. edizinoa izango da. Aurten, ez da nazinoarteko txirrindularirik izango, umeak eta txirrindularitza eskolak izango dabe protagonismoa.\nIgorren emongo jako amaierea Bizkaiko ziklo-kros eskoletako alebin eta infantilen Txiki Kopa Txapelketeari. Kadeteak eta juniorrak be izango ditue lasterketak. Guztira 500 bat txirrindularik hartuko dabe parte.\nAdin bakotxari egokitutako ibilbide desbardinak izango ditue partaideek. \"Ibilbidea laburragoa izango da, leunagoa eta kategoria bakotxak bere ibilbidea izango dau. Ez da betiko zirkuitua izango, nagusiena eta gogorra. Kadeteak eta juniorrak zirkuitu gogortxoagoa eukiko dabe alebin eta infantilak baino\" azaldu deutso begituri Juan Mari Zurinaga lehengo zuzendaritzakoak.\nAZEk zuzendaritza talde barria\nArratiako Ziklista Elkarteak antolatuten dau Igorreko Ziklo-krosa. Sortu zanetik 43. edizinora arte, talde berberak eroan dau aurrera Arratiako ziklismo eskolea eta Igorreko Ziklo-krosa antolatu dau, hainbat urtetan munduko ziklo-kroslari onenak Arratiara ekarrita. Igorreko Ziklo-krosaren 44. edizino hau barriz, alkarlanean antolatu dabe lehengo zuzendaritzeak eta zuzendaritza barriak.\nLeire Aurrekoetxea da oin alkartearen zuzendaria eta Mikel Zarrabeitia, zuzendariordea. Bederatzi persona dira guztira, gehienak, txirrindulari eskolako ikasleen gurasoak, eta txirrindulari bi, Mikel Zarrabeitia eta Jose Ramon Uriarte.\nAurtengo ziklo-krosa antolatuteko herriaren erantzun ona ezinbestekoa izan dala dino Aurrekoetxeak, \"herritarren parte hartzea oso garrantzitsua izaten da beti, batez be ziklo-krosaren aurreko egunetan, zirkuituaren antolaketarako jentea behar izaten dogulako. Beti eskatzen dogu laguntzea eta erantzuna handia izaten da beti. Aurten be gauza bera gertatu da\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002130", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurrekontuak osotzeko prozesu parte-hartzailea zabaldu dau Zeanuriko Udalak\nUdala 2022ko aurrekontuak egiteko zeanuriztarren proposamenak batzean dabil, \"danon artean Zeanuri hobetzeko\" beharrezkoak dirala eretxita.\nGaldetegi baten bitartez batuko dauz Udalak herritarren proposamenak. Erantzunak aurrekontuak egiteko proiektuan ipintea balorauko dau udalak, honeek posible ikusten baditu.\nProposamenak sailkatzeko bost galdera ditu galdetegiak: auzoa edo ingurua hobetzeko beharrizanak zeintzuk diran, herria hobetzeko beharrizanak, beharrezkoa ikusten dan proiektu bat izentatzea, lehentasunak zeintzuk diran eta azkenik, norberak gura dauan beste gai bat be aitatu leiteke.\n\"Udal aurrekontuen zati bat zertarako erabili ahal dan proposatu\" gura izan ezkero, herritarren artean banatu dan galdetegia bete eta udaletxera eroan behar da hilaren 15erako. Emailez be bialdu daitekez proposamenak, honeek helbidera bialtzeko eskatu dau Udalak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002131", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Orientazino ikastaroa eta XVIII. Mendi Martxea egingo dira San Kristobalen\nZapatu honetan, hilak 11n egingo da oinarrizko orientazino ikastaro teoriko-praktikoa 10:00etatik aurrera. Mendi martxea ostera, abenduaren 18an izango da, 24 eta 17 kilometroko ibilbideak izango ditu.\nIgaz urteroko martxea bertan-behera gelditu bazan be, Intxaurbizkar Kultur Elkarteak barriro antolatu dau mendi martxea, auzoan antolatu dan hamazortzigarrena. 08:30ean urtengo dira ibiltariak hurrengo zapatuan.\nAurretik, bihar abenduak 11, orientazino ikastaroa antolatu dau Intxaurbizkar alkarteak. Auzoko ermitan emongo dan saio teorikoaren ostean, ikasitakoa praktikauko dabe parte-hartzaileek San Kristobaletik. Izena aldez aurretik emon behar da eta 5 euroko prezioa dauka ikastaroak, gehienez 40 persona hartuko ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002132", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Harkaitz Canoren 'Sisiforen paperak' antzerkia taularatuko da zapatuan\nIgorreko Kultur Etxean, abenduaren 11n 20:00etan, egongo da ikusgai Euskaldunon Egunkariaren itxieran inspirautako obrea.\n2020an, Gasteizko Nazinoarteko Antzerki Jaialdian taularatu zan lehenengoz Harkaitz Canok idatzitako eta Fernando Bernuesek zuzendutako antzezlana. Kazetaritzari eta modu bidebakoan zarratutako hedabideei egindako omenaldia izan gura dau istorioak, foku nagusia Egunkaria auzian ipinita.\nEszenatokian, 'Eleak' fikzinozko egunkariaren bitartez egoera desbardin bi azaltzen dira, batetik kazetariek erredakzinoan egiten daben lana eta bestetik komisaria batean jasandako indarkeria. Momentu berean ikusten dira erredakzinoan zelan dabizan eguneroko lanean, eta, bitartean, epailea zein poliziak atzetik dabizala, besteek arrastorik igarri barik. Errealidadearen alde paralelo biak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002133", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eskaintza kultural oparoa antolatu dabe Zeberion\nAbendu Kulturalaren programazino barruan antolatu ditue herriko alkarteek alkarlanean berbaldi, tailer, antzerki eta kontzertu ugari.\nGaurtik, hilak 10, hasita abenduko azkenengo egunerarte luzatuko da Zeberion eskaintza kulturala. Zeberioko Udalak Austarri Kultur Elkartea eta Mendi Taldeagaz, Gure Indarra, Iturripegaz eta Txubelasu Guraso Elkarteagaz antolatu ditu ekintzok. Hasteko, gaur arrastian Xabier Madariaga kazetariak aurkeztuta, Albiste faltsuak berbaldia egongo da entzungai Hogarrean 19:00etan.\nAbenduak 15ean barriz, Pou anai eskalatzaileen inguruko filma proiektauko da, Aupa Pou, bizitzari sokaz lotuta. Ekintza hau be Hogarrean izango da, eguaztenean 19:30ean. Hurrengo egunean, abenduak 16, jarduera bi egongo dira. Egin euskaraz! esatetik harago, nola motibatu haurrak euskaraz egiteko berbaldia 17:30ean hasiko da Udaletxean. Gero, 19:30ean Hogarrean Juan Ulezuri liburua aurkeztuko da, Jürgen Langeren liburua.\nAbenduaren 17an be egongo dira ekintza bi. Batetik, 18:20an ballet ikuskizuna plazako frontoia. Bestetik, 19:00etan Noraren sekretua txontxongilo ikuskizuna taularatuko da Kultur Etxean. Hurrengo egunean barriz, Ermitabarriko San Antonio ermitan eskainiko dau kontzertua Ugaoko Koroak.\nAbenduaren 23an izango dira hurrengo ekintzak, baten faltan hiru. 12:00etatik 14etara eta 17:00etatik 20:00etara euskal mitologiaren erakusketea egongo da Kultur Etxean, Euskal mitologian barrena. 18:30ean barriz ipuin kontaketea egingo da, Kultur Etxean. Iluntzean barriz, 20:00etan swing erritmoko musika eta jantza ikuskizuna egongo da Ermitabarrin.\nUrtero lez, hurrengo egunean basotik Olentzero bajatuko da 17:30ean, aterperako bidean.\nAbenduaren 27an, umeentzako jolasak egongo dira goizean zehar. 29an, gazteentzako robotika saioa antolatu dabe, eguerdian hasiko da Hogarrean. Amaituteko, abenduaren 31n Tontorrandira egingo dabe zeberioztarrek urtekerea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002134", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kontzertua eskainiko dau Rafa Ruedak Lemoan\nRueda diskoa aurkeztuko dau abeslariak Kotxepin Kultur Etxean. Bihar, abenduak 10, izango da emonaldia 19:30ean.\nGitarrea, ahotsa, musika elektronikoa eta literaturea buztartzen dauz bere bakarkako seigarren diskoan. Zortzi kantaz osotutako obra da Rueda, bertan Inge Muller, Joseba Sarrionaindia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaveren testuak musikatzen dauz Rafa Ruedak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002135", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bazkari bategaz hasiko dabez Gabonak Arteako jubiladuek\nAbenduaren 18an, zapatua, Ustrukue jatetxean egingo dabe urteroko jana. Hilaren 10a da jubiladuen lokalean izena emon ahal izateko azken eguna.\nAurten be, Urte Amaierako Bazkaria ospatuko dabe Arteako pensionista eta jubiladuek, Gabonei ondo etorria emoteko. Parte hartzeako, bariku arrastian, 17:30etik 19:30era hurbildu behar da Artean daukien lokalera. Mikel Deuna alkarteak bazkide guztiei egin deutsee konbitea, izan be, igaz egin ez zan 90 eta 91 urtekoei omenaldia egingo jakie.\nBazkideentzako prezioa 20 eurokoa da, besteek barriz 40 euro ordaindu beharko ditue. Izena emonda, abenduaren 14a izango da atzera botateko azkenengo eguna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002136", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Prezipitazino iraukorra dala eta, alerta laranja ezarri dau Euskalmetek\nMetro koadroko 100 litro be jausi daitekez egun bakarrean, Udalek errekakaz kontuz ibilteko abisua zabaldu dabe. Uholdeei Aurre Egiteko Euskadiko Larrialdietarako Plan Bereziaren alerta-fasea be aktibau dau Jaurlaritzeak.\nBarriro be, hurrengo orduetan kalte ugari eragin leikez urak. Azkenengo asteetan jausi dan ur danari eta urtutako edurrari, gaur eta biharko euria batu behar jako oingoan. Meteosatek alerta laranja izetuta manteniduko dau bihar, hilak 10, eguerdirarte sikeran, bataz beste, 24 ordutan metro koadroko 80 litro botako dauz. Haize bolada gogorrak be egongo dira ohiko haizeguneetan, orduko ehun kilometrorainokoak.\nUdal batzutatik, Lemoa eta Areatzatik adibidez, kontuz ibilteko abisua zabaldu dabe herritarren artean. Batez be, erreka bazter eta lur-azpiko aparkalekuetan autorik ez ixteko eta mendian ez ibilteko esan dabe. Oin dala aste bi lez, lur-jausi ugari be egon daitekez, errepidean kontuz ibilteko abisua be emon da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002137", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "EPELen Binakako Txapelketearen sailkapen partidua jokatuko da Zeanurin\nUrrutikoetxea eta Arangurenek egingo deutsee aurre Irribarria eta Rezustak osotutako bikoteari. Danel Elezkanok Zabaletagaz batera egingo deutso aurre Iruñan bikote liderrari.\nIbarreta Udal Pelotalekuan, abenduaren 10 gauean jokatuko dira binakako partidu bi, 22:00etatik aurrera. Jokoan lehenengoak izango dira Bengoetxea VI eta Aretxabaleta gorriz eta Artola eta Salaverri II azulez. Gero helduko da Txapelketa Nagusiko bikoteen ordua. Urrutikoetxea eta Arangurenek egingo deutsee aurre Irribarria eta Rezustak osotutako bikoteari. Azken honeek dabiz sailkapenean hobeto, izan be, biak irabazi ditue hirutik bina partidu baina Irribarria eta Rezustak +16 tantuko aldea daukie, besteak barriz -5.\nDanel Elezkano\nElezkano II be badago Binakako Txapelketea jokatuten. Zabaletagaz batera, bigarren da sailkapenean Irribarria eta Rezustagaz parekatuta. Baina zapatuan partidu gatxa izango dabe Iruñan. Izan be, liderrakaz lehiatuko dira, Laso eta Imazegaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002138", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eneko Atxak eta Mundukidek 'munduko errezetarik onena' kozinatuko dute\nHegoaldeko herrialdeekin elkartasuna sustatzeko #MundukoErrezetarikOnena ekimena aurkeztu du Azurmendi jatetxeko sukaldari buruak.\nMugimendu kooperatiboaren babesarekin sortutako Mundukide GKEk hegoaldeko herrialdeekin lankidetza sendotzeko kanpaina jarri du martxan berriki, abendua amaitu arte iraungo duena. Horretarako, hiru Michelin izan dituen eta munduko jatetxe jasangarrieneko sukaldaria den Eneko Atxa izango du bidelagun.\nAtxaren ustez, \"konpromiso bat dugu gure planetarekin eta pertsonekin eta horregatik, erantzukizun soziala eta lankidetza bezalako balioetan sinisten dut, eta balio horiek Mundukiderekin partekatzen ditut\".\nSentsibilizazioa helburu\nAbagune hori baliatuta, urte bukaerako diru bilketa kanpainari errezeta itxura eman diote, \"laguntzeko gosea eta aho zaporerik onenarekin geratzeko gogoa duten pertsona guztiak\" gonbidatuz parte hartzera. Horretarako, dirua biltzeko atal bat prestatu dute mundukide.org webgunean, ekarpen bat egin nahi duten pertsonek Internet bidez, modu seguru eta errazean egin ahal izan dezaten, txartel, Bizum edo banku transferentzia bidez. Kanpainan parte hartzen dutenek beren dohaintza desgrabatu ahal izango dute, gainera, zerga ziurtagirirako datuak betez. Oraingoz ekimena \"erantzun ona\" jasotzen dabilela aipatu du Urizarrek, \"askori deigarria\" iruditu zaielako.\n22 urteko lankidetza\nGaur egun Mozanbiken, Etiopian, Ekuadorren, Kolonbian eta Brasilen jarduten du Gobernuz Kanpoko Erakundeak, nekazaritza eta abeltzaintzaren bitartez familien garapen sozioekonomikoari laguntza emanaz: \"Helburua pertsonei autonomiaz lan egiteko tresnak ematea da\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002139", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Neurri bereziak hartu ditu Arteak birusaren transmisino altua dala eta\nUdal Bando baten bidez iragarri eban Udalak ludotekea, frontoia eta eskolako patioa zarratuta egongo dirala eskola-orduetatik kanpo. Osakidetzaren datuen arabera, intzidentzia tasa 1525,66koa da gaur egun Artean.\n10 egunez egongo dira funtzionamentuan neurriok Artean, abenduaren 4an 00:00etan ipini ziran martxan eta hilaren 14an, 23:59an geldituko dira bertan behera. Bandoaren bidez, Udalak azaldu dau Arteako kutsadura maila \"umeen fokua\" dala. Hori dala eta zarratuko ditu Udalak umeen erabilerarako espazioak: frontoia, ludotekea eta patioa.\nBeste alde batetik, gogorarazo dabe \"eraikin publiko guztietan maskarea ipinita izatea derrigorrezkoa\" dala. Egoerearen larritasunak \"alkartasunez eta urkoaganako errespetuz\" jokatzea eskatzen dauala be azpimarratu dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002140", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lau eta erdiko finalera sailkatzea lortu dau Amaia Aldaik\nMiriam Arrillagaren kontra jokatuko dau Aldaik Master Laboral Kutxaren azken partidua. Finalaurrekoan Olatz Arrizabalagari 22-19 irabazi ostean, abenduaren 19an, Mungian izango da txapelketako finala. Promesen mailan, Ainhoa Romero izan da txapeldunorde.\nDomekan, Aldai eta Arrizabalaga aurrelarien arteko partidua, aireko joko biziko partidua izan zan. Arrizabalaga gora-behera ibili zan jokoan, tantu parebakoak eta ebatzi okerrak tartekatuz. Atzenerako bere lana sano txukun egin eban arren, Aldai nagusitu zan, partidu osoan maila ona mantenidu ebalako. Halanda be, izan ebazan momentu gatxak, 14-18 atzetik joan zanean esaterako, finalak iges egingo eutsala irudien baina pelotari dimoztarrak aurrea hartutea lortu eban atzen tantuetan.\nFinalerako sailkatuta, joko desbardina espero da Mungian hilaren 19an. Izan be, estilo sano desbardindua da bi jokalari finalistek erabilten dabena.\nAinhoa Romero txapeldunorde\nHilaren 4an Abadiñon, Master Laboral Kutxa honetako lehen finalak jokatu ziran, pelotalekua bete-beteta egon zan gainera. Promesen mailako pelota mistoko finala Maddi Berrokal eta Ainhoa Romero lemoaztarrak jokatu eben. 18-6ko emaitzagaz irabazi eban Barrokal bergararrak partidua. Hasikera baten, markagailuak erakusten dauana baino lehia estu eta peloteatuagoa izan zan, baina azkenerako tantu gehienak Barrokalen aldera jausi ziran.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002141", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lidertzan jarraitzen dau gizonezkoen Arratia Bk 6-0 irabazita\nGizonezkoen Arratia A eta Lemoako Harrobi bigarren dira sailkapenean. Andren talde biak barriz, bederatzigarren.\nGizonezkoen Arratia A taldeak husna bardindu eban zapatua arrastian Abadiño A taldearen kontra etxetik kanpo jokatutako partidua. Datorren partidua etxean jokatuko dau Arratiak hilaren 8an, Galea A taldearen kontra eguerdiko 12:00etan. Hamabi jardunaldiren ostean bigarren dago liderragaz bardinduta Arratia 28 puntugaz eta oindino ez dau partidurik galdu.\nArratia B taldeak be zapatuan jokatu eban eta 6-0 irabazi eban Otxarkoaga B taldearen kontra Igorren. Datorren partidua Abadiño B taldearen kontra jokatuko dabe, hilaren 12an 16:00etan etxetik kanpo. Hamaika jardunaldiren ostean lidertzan segiduten dau Arratiak 28 puntugaz.\nAndrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban San Ignacio taldearen kontra etxetik kanpo eta 1-3 irabazten joan ziran arren hiruna bardindu eben arratiarrek. Datorren partidua etxean jokatuko dau Arratiak Monte taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 15:15ean. Hamabi jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago 15 puntugaz.\nArratia B taldeak be zapatuan jokatu eban etxean Elorrio B taldearen kontra eta 1-2 galdu eban. Datorren partidua San Ignacio B taldearen kontra jokatuko dabe etxetik kanpo hilaren 11n, 16:00etan. Bederatzi jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago Arratia 12 puntugaz.\nLemoako Harrobi taldeak husna bardindu eban zapatuan Ezkurdi A taldearen kontra etxean jokatutako partidua. Datorren partidua Mungia A taldearen kontra jokatuko dabe 11n arrastiko 17:45ean etxetik kanpo. Hamaika jardunaldiren ostean bigarren postuan dago Lemoako taldea 23 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002142", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Berbaldia emongo dau Juan Manuel Etxebarriak Zeberion gaur\nZeberioko euskerearen inguruan egingo dau berba Etxebarria etnolinguista eta filologoak udaletxean, 18:30ean.\nJuan Manuel Etxebarria (Zeberio, 1948) etnolinguista eta euskal filologian doktorea da. 1988 urtean \"Zeberio-Haraneko euskararen azterketa etno-linguistikoa\" doktore-tesia aurkeztu eban Deustuko Unibersidadean.\nZeberioko euskerea, ekin eta jarrai izenpean emongo dau Euskerearen Nazioarteko Egunean, abenduak 3, berbaldia. Zeberio aztergai euki dau urte luzez Etxebarriak, izan be, Zeberioko kanten bilduma be batu eban 1999 urtean, besteak beste.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002143", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sultana Jaya omentzeko alkartasun jaia antolatu dau Arratiako saharar komunidadeak Kiñun\nGiza Eskubideen Defentsarako Liga Sahararraren lehendakariak urte bat baino gehiago daroa etxean preso eta talde paramilitar marokoarren bortxaketak sufridu dauz, bere familiagaz batera.\nArratiako komunidade sahararrak Kiñu Gaztetxean antolatu dau alkartasun jaialdia. Zapatuan, abenduak 4 arrastian omenduko dabe Jaya, Sahararen askapenerako militantea. 16:00etan hasiko da jaialdia, musikea, ekintza ludikoak eta bideoen proiekzinoa egongo dira gaztetxean. Sarrerak 5 euro balio dauz, baina doban da umeentzako.\nSultana Jaya 2020ko zemendiaren 19an atxilotu eban marokoar poliziak, Espainiatik osasun frogak egin ostean bueltan. Bi egun beranduago emon eben etxean atxilotzeko agindua eta holan bizi da, familiagaz batera gaur arte. Etxea 24 orduz dago zaintzapean, baina berak salatu dauanez, urte bakarrean bost aldiz sartu dira paramilitarrak bere etxera. Lapurretak, kolpeak eta bortxaketak sufridu dabez, besteak beste, erasoaldi horreetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002144", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lur-jausi batek ur barik itxi dauz 300 dimoztar inguru\nKalte personalik ez dau eragin eguaztenean gertatutako lur-jausiak. Baina ur-hodi bat eta Artabilerako errepidea apurtu ditu, etxe batzuk be egon daitekez arriskuan.\nAzkenengo egunetan jausi dan euriak kalte ugari sortu dauz aste honetan. Eguaztenean, mendi-lepo batek behera egin eban Diman, Oba inguruan. Lur masaren mobimentuak Oba, Baltzola, Bargondia, Egiraun Zubero, Lamindao, Arostegieta, Olazabal, Iturriotz, Bernaola, Indusi eta Zamakola auzoetako 300 biztanlerentzako ura garraiatzen eban hodi bat apurtu eban.\nJosu Gorospe alkateak BEGITUri egindako adierazpenetan azaldu dau, Ur Patzuergoaren esanetan, urarena ez dala \"momentu batetik bestera konponduko\". Momentuz, denporaldi baterako urtenbide topetan ei dabiz. Patzuergoa kamioietan dabil auzoetara ura eroaten, goizeko 08:00etatik gaueko 22:00etara egongo dira Olazabaleko plazan, Lamindaon eleiza eta hilerri artean, Indusiko ermitan eta Bargondiako 18.ean.\nUra ebagitea ez da izan lur-jausiak eragin dauan kalte bakarra. Obako txoko parean errepidea guztiz ebagita dago, izan be, Artabilerako bidea apurtu eta hainbat pista mobidu dira lurragaz batera. Txabola bat be mobidu da beherantza, hainbat metro. Atzo, hilak 2, geologo bat egon zan gunea aztertuten, txostena hurrengo asterako espero dau Udalak.\nGorospe alkateak esan dauanez, \"hiru edo lau etxe be egon daitekez arriskuan\". Bertan bizi diranei etxetik urteteko eskatu jakie, badaezpada. Danak joan dira familia edo lagunen etxera, baina persona bat Dimako erresidentzian hartu dabe, etxe alternatibo barik egon dalako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002145", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hitza eta ekimena indartzeko urtea\nAuzia ez da izan ala ez izan. Nolako edo halako izan. Kontua ez da hori. Kontua ekitea da. Egitea. Egiten duguna gara. Izatea egitea da.\nSei urte luze pasatu dira Lorea Agirrek 19. KORRIKAren amaieran hitz gogoangarri haiek adierazi zituenetik. Kontua ahalduntzea zen; ekintza aldarrikatzea, alegia. Izan ere, azken urteotan maiz zabaldu da alde egotetik alde egitera jauzi egiteko deia ere; euskararen mugimenduan, nabarmen azpimarratu izan dugu harago joateko unea zela, eta dela.\nKORRIKAren azken aurreko edizioan ere, Klika egiteko gonbidapena luzatu genuen; hots, hautua egiteko, konpromisoak hartzeko gonbidapena. Eta 2018an ezagutu genuen euskal herritarrok mugiarazi gaituen ekimenik praktikoena: EUSKARALDIA. Ekintzan oinarritutako ariketa sozial erraldoi horrek nork bere hizkuntza-ohiturak aldatzeko proposamena egin eta rol bi eskaini zizkigun: ahobizi eta belarriprest rolak. Batzuok euskaraz aritzeko konpromisoa hartu genuen, eta besteok ezinbesteko konplize bihurtu ginen euskaraz aritzeko. Bigarren edizioan, gainera, entitateetara ere zabaldu zen ariketa eta ariguneak sortzeko proposamena zabaldu zen; hau da, euskaraz eroso aritzeko espazioak.\nEuskararen aldeko dinamikak hedatzen eta indartzen ari zirela, ordea, pandemia agertu zen, eta, hondamendi soziala eragiteaz gain, euskararen biziberritze-dinamika gogor kolpatu zuen. Pandemiak erakutsi digu, ikusarazi digu, gal dezakegula orain arte irabazitakoa, zaindu eta sustatu ezean.\nHorregatik, azken urteetako irabazia galbidean ikusi nahi ez badugu, gure hizkuntzaren iraupenak eta garapenak bultzada berriak beharko dituzte. Eta horretarako aukera bikaina eskainiko digu datorren urteak, Korrikan parte hartuta, Euskaraldian ahobizi edo belarriprest modura arituta, eta ekimenok antolatzeko batzordeetan esku hartuta.\nAte joka dugun 2022. urtean, ekimen erraldoi bi horien edizio berriak ezagutuko ditugu. Abian da jada 22. Korrikaren kanpaina, eta, udaberrian, -2022ko martxoaren 31tik, apirilaren 10era- eskuz esku joango da lekukoa Amurriotik Donostiaraino. Bestalde, 3. Euskaraldia ere aurkeztu da: 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da, eta, aurreko bi edizioetan abian jarritakodinamikak sendotzeaz gain, herritar, entitate eta herri gehiagorengana/gehiagotara iristeko helburua ere izango du.\nBeraz, 2022a euskararen urtea izan dadin lortu behar dugu, aro berri baterako abiapuntua jarrita. HITZEKIN dio 22. KORRIKAren leloak, eta HITZEZ EKITEKO GARAIA 3. Euskaraldiarenak. Bi ekimenen antolatzaileok argi dugu 2022a hitzaren eta ekintzaren urtea izango dela. Gainera, bi ekimenak, biak ala biak, Euskal Herri osora zabaltzen dira. Guk Baionatik Tuterara eta Muskizetik Santa Grazira zabaldu nahi dugu euskararen aldeko dinamika, euskararen ezagutza unibertsaliza dadin, erabilera lau haizeetara heda dadin eta euskaraz eroso aritzeko guneak ugal daitezen.\nEuskararen biziberritze-bide honetan, jakina, guztion ekarpena behar-beharrezkoa izango da: herritarrona, gizarte-mugimenduena, erakundeena eta era guztietako entitateena. Soilik elkarlanean eta denon bultzadaz lortuko dugu euskarak aurrera egitea, guztiok baitugu egin, eragin eta eginarazteko aukera.\nHizkuntza bat hitzekin osatzen da, eta hitza beharrezkoa da ohiturak aldatzeko. Ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea, eta, inguruan eragiteko, ekintza nahitaezkoa dugu. Euskal Herri osoko euskaldunak, beraz, hitzekin ekitera animatzen zaituztegu, Korrika eta Euskaraldia batzordeetan parte hartzera, hizkuntza-ohiturak aldatzeko dinamikak sustatzera, euskarazko guneak sortzera, eta euskara erabil dadin baldintzak bermatzera zeuen entitateetan edo ingurunean.\nKORRIKArekin nahiz EUSKARALDIArekin, berriz kalera ateratzeko garaia da.\nAlizia Iribarren AEK-ko koordinatzaile nagusia eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko presidentea", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002146", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bertso poteo musikatuagaz ospatuko da abenduaren 3a Lemoan\nTrikitixeak lagunduko deutsie Unai Iturriaga eta Oihane Perea bertsolariei. Bitartean jokatuko dira Txutxin Pelota Txapelketako finalak; arinago barriz, umeentzako jolas ugari egongo dira.\n16:30ean, umeentzako jolasak prestatu ditue Guraso alkartetik eskolako patioan. Besteak beste, herri kirolak, eskulan tailerrak, arpegiak margotzeko txokoa eta kantu lekua egongo dira gaztetxoenentzako. Musikaz betetako jai giro alaia prometidu dabe antolatzaileek.\n19:00etan, frontoian hasiko dira Txutxin Pelota Txapelketako finalak. Lehenengo, Ander Elorzek eta Aitor Zilaurrenek jokatuko dabe aurrez aurrekoa. Bigarren partidua izango da binakakoa, Joseba Bilbao eta Gorka Lazkano lehiatuko dira Aitor Etxebarria eta Urtzi Bidabururen kontra.\nMomentu berean hasiko da bertso poteo musikatua, 19:00etan. Jubiladuen tabernatik urtengo dira lemoaztarrak, trikitixea, Unai Iturriaga eta Oihane Perea bertsolariakaz batera. Tabernarik taberna, kantuan ospatuko dabe Euskerearen Nazinoarteko Eguna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002147", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ekitaldi bategaz egingo jako omenaldia euskereari Diman\n18:00etan izango da Euskerearen Nazinoarteko Egunaren ekitaldi nagusia frotoian. Gero, Errautsetatik erne antzerkia eta Patrice Dumoraren kontzertua be egongo da.\nAbenduaren 3a ospatuteko ekitaldi berezia prestau dabe dimoztarrek, baina ez da ospakizuna horregaz amaituko. Ekitaldia amaitu orduko, 19:00etan inkisizino garaiko istorioa egongo da ikusgai, Errautsetatik erne antzerkia taularatuko dabe Muxika eta Ibarruriko andrek frontoian bertan.\nGero, 20:00etan frontoi txikian kontzertua eskainiko dau Patrice Dumora Iparraldeko abeslariak. Ostean jana banatuko da bertaratutakoen artean, urdaia eta txokolatea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002148", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzaztarrek jantzan ospatuko dabe abenduaren 3a\nKoreografia herrikoiagaz burutuko dabe Euskerearen Nazioarteko Eguneko jaia. Zapatuan Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzerkia be egongo da.\nAbenduaren 3an, 17:00etan jantzetako ikasleek landuko dabe koreografia, gero herritar guztiek jantzan egiteko. Euskaraz bizi nahi dut abestiaren soinuagaz egingo da koreografia herrikoia. Gero, txokolate beroa banatuko da parte-hartzaileen artean.\nEkintza honeek herriko plazan burutuko dira. Euria bada barriz, eskolako aterpera mobiduko dabez planak.\nHurrengo egunean, abenduak 4, Kamikaz Kolektiboaren eta Ttak Teatroaren Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzerkia taularatuko da udaletxeko Areto Nagusian, 19:00etan. Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Iraia Eliasek hiru andren arrastiroko merienda ordua antzezten dabe, barriketaldian askatasunaren inguruko hausnarketa ugari azaleratzen.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002149", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ikuskizun, kalejira eta tailerrakaz ospatuko da abenduaren 3a\nIgorren kalejirea eta poesia emonaldia, Bedian umeentzako tailerrak, Artean magia eta Zeanurin kantu poteoak girotuko dabe Euskerearen Nazinoarteko Eguna.\nBedian, 17:00etan hasiko da umeentzako tailerra, ludotekan egongo dira ordu bi, laguntzeagaz eskulanak egiteko. Artean, be ume eta familientzako egongo da ikuskizuna. Eleder magoak eroango dau magia herriko plazara 19:00etan. Euria izan ezkero, frontoian egingo dala azaldu dabe antolatzaileek.\nIgorren eta Zeanurin barriz, mobimentuan egongo da giroa. Igorren Ein Go taldearen kalejireari 18:30ean emongo jako hasikerea, Gau Lora tabernatik hasita. 20:00etan, Poesia Hegalaria talde arratiarraren errezitaldia egingo da 105ean. Zeanurin kantuan ibiltekoak ziran taberna artean baina bertan behera gelditu da kantu poteoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002150", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketearen lehen jardunaldia jokatuko da Diman\nAndrazkoen eta gizonezkoen taldeak egongo dira sokatik tiraka zapatu arrastian, abenduak 4, 17:00etan frontoian.\nHiru jardunaldi izango dauz Bizkaiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketeak, bata Diman, hurrengoa Leioan eta azkenengoa Abadiñon. Zortzi talde bilduko ditu txapelketeak, kategoria bitan. Andrazkoen 520 kilokoko hiru taldeak alde batetik; Gaztedi, Abadiño A eta Abadiño B eta gizonezkoen 640 kiloko bost talde bestetik; Goiherri, Gaztedi, Murueta, Abadiño A eta Abadiño B.\nDimako frontoia 15:00etan beteko da tiratzaileakaz, izan be, hori izango da taldeak pisatzeko momentua. Ordu biren ostean eta ikusleak frontoian, hasiko dira taldeak goma gainean bata besteari aurre egiten.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002151", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Pantailak euskaraz' mobimentuko kideek berbaldia emongo dabe Igorren bihar\nAbenduaren 2an, 19:00etan izango da hitzordua Igorreko Kultur Etxean. Mahai gainean egongo da atzen astean Gobernuak eta alderdi subiranistek onartutako akordioa, streaming plataformetako edukien %6 gitxienez euskeraz izatea. Izan be, Pedro Sanchezek onartu dau ez dala neurria beteko.\nIkus-entzunezkoen sektorea estrategikotzat joten dau Pantailak euskaraz mobimentuak euskerearen normalizazinorako. Horretarako, EITB indartzea, euskerazko streaming plataforma bat sortzea eta Netflix, Amazon Pride eta HBO moduko plataforma nagusietan euskerearen presentzia legez bermatzea eskatzen dabe.\nZinemaren eta ikus-entzunezkoen lege propioetan eragitea eta hiru lurralde administrazinoetako ordezkariz osotutako koordinazino organoa eratzea be badagoz aldarrikapenetan, besteak beste. Honeen eta gaurkotasunezko gaien inguruan berba egiteko aukerea be egongo da berbaldian.\nIzan be, zemendiaren 23an Espainiako Gobernuak eta indar subiranista parlamentarioak gaiaren inguruko akordio batera heldu ziran, Sanchezek Espainiako Aurrekontuetarako babesa lortu eban holan. Akordioan batzean da streaming plataformetako edukien %6 gitxienez euskeraz, katalanez edo galegoz izatea.\nBaino atzo bertan presidenteak onartu eban sektoreko enpresa garrantzitsuenek ez dabela neurri minimoa bete beharko. Netflixek, Amazon Prime Videok, Disney Plusek eta HBO Maxek, besteak beste. Legeak estadu mailako serbitzarietan baino ez dau eragingo, Filmin eta FlixOle adibidez. Hau entzun ostean, ERCk esan dau, legea holan argitaratzen bada ez dauazala aurrekontuak onartuko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002152", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Diman be jarraituko dabe zemendiaren 25eko lanketan sakontzen\nBarikuan Errautsetatik erne antzerkia taularatuko da iluntzean, hurrengo astegoienean barriz, Autoestima feminista irakatsiko da tailer bidez.\nAste honetan, abenduaren 3an aurkeztuko dabe frontoian Muxika eta Ibarruriko andren Errautsetatik erne antzerkia. Inkisizino garaian kokatutako emonaldia 19:00etan hasiko da. 2015eko martian estreinau zan antzezlana, Onintza Enbeitaren zuzendaritzapean. Orduan Muxikako 50 andratik gora hartu eben parte. Harrezkeroztik, leku askotan eta arrakasta handiz taularatu da antzezlana.\nHurrengo astean be egongo da zeregina. Oingoan autoestimea izango da langaia, eskolako kamaran. Abenduaren 11n, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara, Autoestima feminista tailerra emongo dau Emagin alkarteak. Bertan aztertuko da andrek jendartetik ze mezu jasoten dabezan, mezuok autoestimuan eragiteko bideak eta horren aurrean norbera zelan indartu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002153", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "COVID ziurtagiria ezarri eta osasun larrialdi egoerea aktibauko dau Eusko Jaurlaritzeak\nBarikuan, abenduak 3, batuko da barriro Labi batzordea neurri murriztaile barrien ezarpena martxan ipinteko.\nUrri lehenengo hasieran desegin zan pandemiaren kudeaketarako Labi batzordea. Atzen asteetan positiboek gora egin dabe gurean, hasiera batean epaitegiek COVID ziurtagiriaren ezarpena desgaitu baeben be, azkenean, Gorenak ebatzi dau hau onartzea.\nEbatzi honegaz batera, osasun larrialdia be berreskuratu gura dau Jaurlaritzak, Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren esanetan. Albiste agentziek dinoenez, bariku arrastian batuko da Labi batzordea. Bertan zehaztuko ditue osasun larrialdia ezartzeagaz batera indarrean sartuko diran neurri murriztaile barriak. Besteak beste, COVID ziurtagiria zelan eta noz ezarriko dan zehaztuko dabe bilera horretan.\nLokal eta aretoen edukierak, edo talde bilerak mugatzeko eskumena dauka Jaurlaritzeak pandemiaren aurkako legeari esker, baina ezingo dau mobikortasuna mugatu. Hau da, ez da itxialdi perimetralik ez etxeratze agindurik onartuko, eskumen honeek Espainiako Gobernuaren esku dagoz eta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002154", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bazkari bategaz emongo deutsie ondo etorria Gabonei Areatzako pensionistek\nIzena emoteagaz batera, bazkaria, loteria eta urteko kuotea be ordainduteko epea amaituko da eguenean, abenduak 2. Iluntzeetan, Areatzako lokalean egongo dira Uparan alkartekoak.\nAbenduaren 18an, zapatuan, hasiko dituez Gabonak Areatzako jubiladu eta pensionistek. Bainuetxean ospatuko dabe bazkaria, 100 personarainoko lekua prestauko dabe. Izena emon eta ordaintzeko inskripzino epea zabaldu eben atzo, eguenerarte egongo da zabalik. 18:00etatik 20:00etara zabalduko dabe alkartearen lokala honetarako.\nBazkariagaz batera, Uparan alkartearen parte diranak urteroko kuotea eta loteria be, egun berean ordaintzeko deia zabaldu dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002155", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zemendiaren 25eko ikaspenetan sakontzeko ekintza ugari egongo dira aste honetan\nBerbaldi, tailer, antzerki, dokumental proiekzino eta barriketaldiakaz biribilduko dabe andrakanako indarkeriaren kontrako lanketea.\nZemendiaren 25a pasauta, andrakanako biolentzia ez da gelditu. Prozesu luzea izango da, etenbako lanketea eta sakontasuna behar dauana. Hori dala eta, hainbat ekintza egingo dira gaurtik aurrera.\nLehenengoa, gaur bertan, hilak 30, Lemoan egingo dan berbaldia izango da. Kotxepin Kultur Etxean, Idoia Lekue hezitzaileak Nola hezi gure umeak genero rol eta estereotipoetatik at? berbaldia aurkeztuko dau 18:30etik aurrera.\nAbenduaren 1ean barriz, Areatzako Udal Aretoan, arrastiko 18:30ean, Jaizkibel konpainiak bultzatu eta Julen Hernandezek zuzendatutako Hondarribiako alardeari buruzko Aurrera egin badugu dokumentala proiektauko da. Gero, Oihana Etxebarrietak gidatutako barriketaldia egingo dabe ikusleek.\nHurrengo egunerako, abenduak 2, eguena, Zer egin daiteke indarkeria matxistaren aurrean tailerra antolatu dau Kafrangak talde feministeak. Arrastiko seiretan hasiko da Arteako Kultur Etxean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002156", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen alde\" mobilizatzeko deia luzatu dabe sindikatuek\nBihar, abenduak 1, manifestazinoa egingo da Igorren, 19:00etan udaletxean hasita.Zortzi dira Hego Euskal Herri osoan mobilizatzera deitu daben sindikatuak: ELA, LAB, STEILAS, ESK, ETXALDE, HIRU, CGT eta CNT. Deialdiagaz herri mobimentuko kolektibo ugarik be egin dabe bat.\n\"Urteetako burrukearen ondorioz irabazitako eskubideen murrizketarik ez dogu onartuko, eta besteren artean pensino duinerako eskubidea aldarrikatzen dogu. Bai oin pensinodunak garen eta bai etorkizunean izango garenonak. Genero arrakalarik bako pensino sistema, eros ahalmen errealari lotutakoa, propioa, publikoa eta unibertsala\".\n\"2008ko krisiaren ondorio lazgarriak gainditu barik geunkazala harrapau gaitu COVID19ak eragin dauan osasun krisiak\" berbakaz hasten da sindikatuek argitaratutako komunikadu bateratua. Pandemiaren kudeaketeak aurretiko zapalkuntzak sakondu dauzala uste dabe sindikatuek: \"Poderegune ekonomiko eta politikoen hautua bizitzaren sostenigarritasuna alboratu eta kapital metaketeari eusteko ebatziak inposatzea izan da\".\nHorregaitik, bizitza duina lortzeako burujaubetza eskatzen dabe. \"Lan guztiak aitortu eta bananduteko neurriak beharrezkoak dira, eta enplegurako baldintza duinak bermatzeko ordua be bada. Prekariedadera kondenautako langile belaunaldi barrion aldarrikapena da hau, bazterrean eta ezkutuko lanetan gagozan androna, bizirauteko nahikoak ez diran langabezia prestazinoak jasoten doguzanona\".\nHego Euskal Herriko lau uriburuetan egingo dira manifestazinoak, 11:00etan. Arrastian barriz, mobilizazinoak egingo dira eskualdeka, Bizkaiko 12 herritan, tartean, Igorre; Gipuzkoako 10etan, Arabako hirutan eta Nafarroako beste hirutan. Bat egin daben 40 bat eragile, herri mobimentu eta kolektibok; talde feministak, ekologistak, pensinodunenak eta gizarte-bazterkeriaren kontrako burrukan dabizen taldeak, tartean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002157", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bazkide txartela lortzeako kanpainea ipini dau martxan Igorreko Kultur Etxeak\n\"Gabonetan kulturea oparitu!\" lelopean egin da urteroko konbitea. Bazkide txartela, 5 euro merkeago egin edo barriztu daiteke abenduaren 28ra arte, 25 eurotan.\nKultur Etxeko harreran, goizeko 09:00etatik 13:30era bitartean edo 16:30etik 20:30era lortu daiteke bazkide txartela. 25 eurotan abenduaren 28a baino arinago bada.\nTxartelagaz, urteko ikuskizun guztietan %25eko deskontua izaten da, zuzeneko ikuskizun bat eta lau pelikula be izaten dira debalde. Euskal Antzoki Sareako antzoki guztietan be deskontuak egiten ditue Lasarte Aretoko bazkide txartelagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002158", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "COVID-19 erreskatea jaso ez dugunok ere sufritu ditugu COVID-19aren ondorioak\nHedabide batzuk jaso dabezan dirulaguntzen inguruan, TOKIKOMen eretxia: \"Emon eta hartu. Herritarrek eskertu dabe lekuko hedabideetan egindako lana eta datuak dira horren adierazgarri; erakundeek ez eben bardina pentsau, antza\".\nEusko Jaurlaritzak erabaki du hedabide batzuei laguntzea COVID-19ak eragindako galerak apaltzeko, 5 milioi eurorekin. Albisteak egoneza sortu du, inon ez baita azaldu zeren arabera eman zaizkien laguntza horiek hedabide batzuei, eta beste batzuei ez. TOKIKOMen Administrazio Kontseilutik galdegin diogu Jaurlaritzari ea asmorik duen gainontzekook ere laguntzeko, eta erantzun horren zain gaude. Erantzuna jaso bitartean, ohar hau argitaratzea erabaki dugu.\nDirulaguntzak hedabideei emateak hizkuntza politika gainditzen du eta ondo irizten diogu, edozein enpresa edo sektore moduan behar baitu laguntza hedabideen sektoreak eta horrela jokatzen da munduko hainbat herrialdetan. Hedabideen kasuan, gainera, behar dira editorial ezberdinak dituzten hedabideak, behar ditu demokrazia sano batek. Edozein industria arlo moduan hedabideena ere lagundu izana albiste ona da eta horretan sakontzeko deia egiten diogu Eusko Jaurlaritzari.\nHala ere, momentuz, COVID-19aren garaian, hedabide batzuen galerak estaltzeko jarri da dirua, eta, bistakoa da demokrazia sendo batek eskatzen duela hedabide guzti-guztiak laguntzea. Arrazoia oso argia da: COVID-19ak hedabide guztioi eragin digu. Datu horien berri badu Eusko Jaurlaritzak.\nTOKIKOM osatzen dugun hedabideon kasuan, zailena zen momentuan ere mezu instituzionalak, osasunekoak eta oinarrizko beharrei lotuak zabaldu ditugu kazetaritza egin eta zerbitzua emanez. Biak ala biak ziren garrantzitsuak, 200 profesional baino gehiagok eman zuten komeni zen zerbitzu esentzial hori eta irismena handia izan da, trafikoa ia bikoiztu eta 2.314.268 bisita jasotzeraino Tokikomeko hedabide digitaletan, esaterako.\nEman eta hartu. Herritarrek eskertu dute tokikoetan egindako lana eta datuak dira horren adierazgarri; erakundeek ez zuten berdina pentsatu, antza, pandemian egindako kanpainak eta publizitatea ia osotasunean egunerokoetara bideratu zutelako. Hala ere, espero dugu publizitatearekin ez bezela, laguntza puntual hauekin hedabideek pandemia honetan egindako lana aitortuko dela. Horixe da idatzi honen helburua: eskatzen dugu 5 milioi bideratu dutenekin mahai batean jartzea, jaso ez dutenentzako zer pentsatu den hitz egitea eta proposamen bat lantzea. Azkenik, baldintza berberetan dirulaguntza puntual bat adostea.\nCOVID-19a ez dute sufritu dirua jaso dutenek bakarrik; latza izan da kazetaritza egitea egun horietan eta egindako esfortzua aitortzea litzateke laguntza jaso ez dutenekin elkartu eta gaia lantzea. Hasieran esan dugunez, beraz, albiste ona da Eusko Jaurlaritzak hedabideen sektorea industria moduan kontuan hartu eta harentzako ere COVID-19 laguntza bereziak sortu izana. Eseri gaitezen mahai baten bueltan eta adostu ditzagun sektore osoarentzako babesaren nondik norakoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002159", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiko Zekorrek 12-47 irabazi dabe Errioxan\nZapatuan, hilak 27, 15:00etan jokatu eben Pradoviejon atzen partidua, Domiberia RC Rioja taldearen aurka garaipen borobila lortuta. Sei puntugaz, zazpigarren ipini dira sailkapenean arratiarrak.\nEuskal Ligako 2. mailan hasi dira lehiatzen aurten Zekorrak. Hasikeran zailtasunak izan badabez be, taldea hasi da egonkortu eta lehiaketako erritmoa hartzean. Astegoien honetan lortu dabe lehenengo garaipena Errioxan, 35 puntuko aldeagaz gainera. Andoni Lucas Alonsok lortu dauz Zekorrentzako ohar gehien, aurreko astean fitxautako jokalariak.\nHurrengo partidua Gaztedi Rugby Taldearen kontra jokatuko dabe, abenduaren 12an San Txismen.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002160", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lidertzan jarraitzen dabe gizonezkoen talde arratiarrek\nGizonak: Arratia A 1-0 Ugeran A, Derio B 2-0 Arratia B, Loiola Indautxu 2-3 Lemoako Harrobi.\nAndrak: Arratia A 1-3 Bizkerre, Derio 4-3 Arratia B.\nGizonezkoen Arratia A taldeak 1-0 irabazi eban zapatu arrastian Ugeraga Aren kontra Urbietan jokatutako partidua. Datorren astegoienean etxetik kanpo jokatuko dau Arratiak hilaren 4an, Abadiño A taldearen kontra, arrastiko 16:00etan. Hamaika jardunaldiren ostean lidertzan dago Arratia 27 puntugaz.\nArratia B taldeak ostera domekan jokatu eban, baina 2-0 galdu, aurten lehenengoz Derio B taldearen kontra. Datorren partidua Otxarkoaga B taldearen kontra jokatuko dabe, hilaren 4an 17:45ean Igorren. Hamar jardunaldiren ostean lidertzan segiduten dau Arratiak 25 puntugaz, liga osoan atzen partidu hau baino ez dau galdu.\nAndrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Bizkerre liderraren kontra Igorren, 1-3 galdu eben arratiarrek. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau, San Ignacio taldearen kontra hilaren 4an, arrastiko 16:00etan. Atzen lau partiduak galdu ditu Arratiak ligan lehenengo bost postuetan dagozan taldeen kontra. Hamaika jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago 14 puntugaz.\nArratia Bk barriz domekan jokatu eban etxetik kanpo, Derioren kontra eta 4-3 galdu eban. Datorren partidua Elorrio B taldearen kontra jokatuko dabe Igorren hilaren 4an, 20:00etan. Zortzi jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago Arratia 12 puntugaz.\nLemoako Harrobi taldeak 2-3 iarabazi eban domekan Loiola Indautxu taldearen kontra etxetik kanpo jokatutako partidua. Datorren partidua Ezkurdi A taldearen kontra jokatuko dabe, hilaren 4an 16:00etan Arlonagusian. Hamar jardunaldiren ostean hirugarren postuan dago Lemoako taldea 22 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002161", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zailtasun ugari eragin ditu urak errepideetan\nUr putzuak dirala eta, barazarreko portua zarratuta egon da goizean. Trafiko zuzendaritzaren arabera, oin txandaka emoten dabiz pasatzeko aukerea. Lemoan, Udalak erreka bazterrak zarratu dauz Aparion, Txiriboketan, Zabalen eta Batzoki osteko parkean.\nAstegoien osoan euria jausi ostean, gaur be abisu beilegian jarraitzen dabe Arratia, Zeberio eta Ubidek, gauerdirarte gitxienez. Izan be, egun osoan jarraituko dau prezipitazinoak. Zapatutik, tenperaturak gora egin dauanez, edurra be hasi da urtuten, errekek gora egin dabe beraz.\nHolan, goizean goizetik zarratu dabe Barazarreko errepidea, oin txandaka pasau daiteke. Karpo eta Dimako portuan be, lurjausiak egon dira, errepidera jausi eta zailtasunak sortu dabez goizean zehar.\nArtean barriz, BI-3530 errepide azpitik pasetan dan errekastoak gainezka egin dau gauean, errepidea lupeztuta itxita. Lemoan, errekea Zabaleko zubiaren altuera dago jada, zubian enborrak eta bestelako zaborra pilatu dira.\nIgorre eta Dima arteko industrialde parean be, errekeak gainezka egin dau puntu batzuetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002162", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Scaperoomera urtekerea antolatu dabe Lemoako Gaztelekutik\nAbenduaren 3an, barikua, joango dira Bilboko The Rombo Code scaperoomera gazteak. 16:45ean urtengo dira Lemoatik, 22:00etan bueltatzeko.\nUrtekerara apuntetako atzen eguna izango da abenduaren lehenengoa, eguaztena, www.lemoa.net webgunean. 12 eta 16 urte bitarteko hamabi personarentzako lekua egongo da.\nThe Rombo Code gunean, \"La fuga de Casanova\" scaperoomeko frogak gainditu eta bertatik urteteko giltzea topau beharko dabe taldeka.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002163", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Batzar irekia abenduaren 14ra atzeratu dau Gure Eskuk\nGaur, hilak 29, ospatu behar zan batzarra abenduaren 14an izango da atzenean, 19:30ean Kultur Etxean. Gure Eskuko zuzendaritza be egongo da asanbladan.\n\"Gailurra zain dogu\" lemapean dabiz Gure Eskukoak eskualdeka batzar zikloetan aurrera egiten. Abenduaren 14an batuko dira Igorren Zelai Nikolas, Karmele Olabarrieta eta Paula Roson zuzendaritzako kideakaz erabakitze eskubidearen aldeko militante arratiarrak.\nBatzar irekia da, beraz, edonork eukiko dauz ateak zabalik Gure Eskuko dinamiketan parte hartzean hasteko. Hile honetan ezetutera emon dabenez, ANC eta Omnium alkarte katalanakaz ekitaldi handi bat prestatzen dabiz alkarlanean, garagarrilerako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002164", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan hasiko dira Asterriko San Andres jaien ospakizunak\nBihar, hilak 27, emongo jako bolanderakaz hasikerea jaiei, inguruetatik ibilaldia eta auzo-bazkaria be egingo dabez. Martitzenean barriz, meza ostean, txokolateagaz amaituko ditue ospakizunak.\n10:00etan hasiko dira Asterriko jaiak. Bolanderen zaratak Asterrie ezetuez ibilaldiari hasikerea emongo deutso. Ogaragoitiko plazan hasita, Ogarabeitira joan eta Lamindaotik Atxondoara joango dira. Handik, San Blasetik pasauta joango dira Emaldira, barriro be Ogaragoitin amaituteko.\n12:30ean, barauskarria egingo dabe ibiltariek. Gero, 14:00etan izango da auzo bazkaria, aurretik izena emon dabenentzako.\nMartitzenean, hilak 30, ospatuko da San Andresen mezea, izen bereko ermitan. Txokolate beroa banatu ostean emongo jako amaierea aurtengo Asterriko jaiei.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002165", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txomin Artolak kantauko dau zapatuan Artean\nBihar, hilak 27, izango da Hondarribiko abeslariaren zuzeneko kontzertua, 20:00etan Kultur Etxean.\nTxomin Artola 1963 urtean sartu zan musikearen munduan, Troublers rock taldea sortuta. Urteakaz, Ez Dok Amairuko taldekideakaz harremanetan egon ostean ebatzi eban euskeraz kantauko ebala, izan be, aurretik ingelesez eta frantsesez kantetan eban.\nFernando Artola Bordari poeta eta idazlearen semeak 1975ean atera eban lehenengo diskoa, Olaxta izenekoa. Gaur arte, ia dozena eta erdi disko argitaratu ditu, estilo desbardinetako musikariakaz alkarlanean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002166", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Cristina Villamiak kantauko dau zapatuan Areatzan\nThe Quiet Corner tabernan, 20:30ean hasiko da bakarlariaren zuzeneko kontzertua hilaren 27an. Egun berean goizetik, eta hurrengo egunean kantu klaseak be emongo dauz Arteako Basoa etxean, 10:30etik 14:00etara.\nCristina Villamiak, bere gitarreagaz batera joko dau Cancion de vida y vuelta abesti sortea Areatzako taberna irlandarrean. Astegoiena Arratian pasauko dau irakasle eta kantariak. Izan be, zapatu eta domeka goizetan, kantu klaseak antolatu ditue Basoa defendatzaileen etxekoek. Kurtsoak 40 euro balioko dauz eta, informazino gehiago lortzeako, 676 011 873 telefonora deitu behar da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002167", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako Bandak Santa Zezilia kontzertua eskainiko dau zapatuan\nMusikearen zaindariaren eguna ospatuko dabe musikari eta ikusleek hilaren 27an, Areatzako eleizan 19:30etik aurrera.\nMota guztietako tresna eta doinuak aurkezten ditu Areatzako Bandak zuzenekoetan. Hareekaz lortzean dau errepertorio klasikoaz gainera, estilo desbardinetan murgildu eta abesti modernoak taularatzea. Holan, \"malgutasuna eta osotasuna\" erakusten dauala dino zuzendariak.\nOin arteko zuzendariak, Paula Perez Buenok pieza bat zuzendu eta lekukoa zuzendari barriari pasauko deutso, trantsizinoa sinbolizetako. Aritz Labrador Odriozola izango da zuzendari barria, zapatuko kontzertua gidatu, eta hortik aurrera bandea zuzenduko dauana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002168", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Ameriketako bidaia' antzerkia taularatuko da zapatuan Igorren\nKultur etxean, iluntzeko 20:00etan antzeztuko dabe Nerea Mazo eta Miren Arrietak, Patxo Telleriak sortu eta Mireia Gabilondok zuzendutako ikuskizuna.\nIzenak dinoen moduan Ameriketako bidaian ikasle euskaldun biren Ameriketarako bidaia kontetan da. Ikasturte osoa egongo dira Estadu Batuetan Jone eta Maria. Lehenengoak \"american way of live\" dalakoaren (biziteko eredu amerikarra) eretxi ona dauka, bigarrena barriz yankeekanako aurreretxiz beteta helduko da.\nBaina heltzerakoan, poliziak Jone etorkin latinoamerikar bat dala pentsau eta atxilotu egingo dabe, Estadu Batuen alde iluna ezetutera eroango dau egoera honek Jone. Maria barriz, gizartearen alderik onenagaz geldituko da harrituta, izan be, persona solidario ugari ezetuko dauz eta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002169", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan amaituko da Zeberioko Udagoien Kulturala\nBarikuan Kantu Kolore taldearen umeentzako ikuskizunak eta Gorka Aguinagalderen bakarrizketeak, eta domekako azokeak zarratuko dabe ziklo kulturala astegoien honetan.\nHilaren 26, barikua, arrastian jarduera bi egongo dira ikusgai, lehenengoa umeentzako eta bigarrena nagusientzako. 18:00etan Kantu Kolore taldeak kantuan eta jantza ipiniko ditu haurrak, Ametsen urtebetetzea ikuskizunagaz plazako aterpean. Geroago, 20:00etan helduko da Gorka Aguinagalde aktorea. Honek El regrueso de Patxi bakarrizketa umoretsua taularatuko dau.\nDomekan, hilak 28, izango da azkenengo jarduerea, Zeberioko plazan baserriko produktuak eta artisautza lanak egongo dira ikusgai eta salgai azokan, 10:00etatik 14:00etara. Erosketa guztiakaz batera, lekuko produktu-loteen zozketan sartzeako aukerea emongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002170", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan amaituko da 'Gazteak Berbaz!' alkarrizketa eta jarduera zikloa\nPello Reparaz, Kattalin Barcena eta Ane Barcena abeslarien arteko mahai-ingurua 20:00etan hasiko da kiroldegiko goiko pistan. Gero helduko da musikearen txandea, Zetak eta J Martina egongo dira taula gainean.\nEuskerazko streaming plataformen eta futbol euskaldunaren inguruan hausnartu ostean, musikea izango da berbagai Gazteak Berbaz! dinamikearen azkenenego jardunaldian. Hilaren 26an, euskal abeslari gazteak batuko ditue Lemoako kiroldegian, euskereak musikearen munduan daukan lekuaz berba egiteko.\nPello Reparaz, Ane Barcena eta Kattalin Barcena izango dira hiztunak, gero euren taldeen musikea taularatuteko. Solasaldia 20:00etan hasiko da kiroldegiko goiko pistan, kontzertuak barriz 21:00etan. Barcenatarrak, Javi Jorajuriagaz batera hasiko dira, J Martina taldea osotzen dau hirukoteak. Gero helduko da Zetak, Pello Reparaz abeslari izanda.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002171", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gazteentzako negulekuak antolatu ditue abenduaren 27tik 29ra\n12 eta 16 urte bitartekoek abentura parkera joan, tailerrak egin eta izotz pistan patinatzeko aukerea izango dabe. Izena emoteko azken eguna da hilaren 26a, barikua.\nZaztaparrak Asti Taldeak, Igorreko Udalaren laguntzeagaz ipini dauz martxan aurtengo gazteentzako negulekuak. Egun bakotxean ekintzetako bat egingo dabe parte-hartzaileek, baina izen emotea bateratua dala azaldu dabe Gazteria Zerbitzukoak: \"negulekuetan izena emon eta hiru ekintzetara zoaz, ez banaka\".\nIzena Igorreko Kultur Etxean Gazteria Zerbitzuak daukan bulegoan emon behar da 17:00ak eta 19:00ak bitartean, hilaren 26a izango da azkenengo eguna. Gazte igorreztarrentzako prezioa 5 eurokoa da, besteentzako barriz 7 eurokoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002172", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "II. Argazki Lehiaketako irudiakaz beteko dau Zeberiok 2022ko egutegia\nLehiaketan aurkeztutako argazkien artean egingo dabe herritarrak bozketea, hilak 30a izango da parte hartzeako azkenengo eguna.\nBozkaketarako drive dokumentu publikoa ipini dau martxan Udalak, herritarrek 2022ko egutegia beteko daben argazkiak aukeratzeko. Udaletxean bertan, webgunean edo karteleko QR kodea eskaneatuta be parte hartu daiteke bozketan.\nArgazki guztiak dira Zeberioko II. Argazki Lehiaketara herritarrek bialdutakoak, Ura eta Egurra izan dira gaiak, 2022ko egutegia elementu naturalakaz beteko da beraz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002173", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorren izango da zemendiaren 25ean Arratiako manifestazino bateratua\n\"Indarkeriaren kontra, iraultza feminista\" lelopean batuko dira manifestariak Kultur Etxeko plazan 19:00etan. Arinago be, 18:00etan kontzentrazinoak egingo dira Artea, Dima eta Lemoan.\nZemendiaren 25a da Andrakanako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko eguna eta Arratian be mobilizazinorako deia luzatu dabe talde feminista, andra talde eta instituzinoek. Egunean bertan, kaleak hartuko ditue arrastian feminismoagaz konprometidutako talde eta gizabanakoek. Baina aurretik eta atzetik be, egin eta egingo dira ekintza kultural eta berbaldi ugari.\nGaur, Bediako frontoian Mari eta gaileta fabrika umeentzako antzerkia taularatuko da 18:00etan. Eidabe konpainiaren obrak memoria eta transmisinoaren garrantzia azpimarratzen dau, gaurko andrei bidea erraztu deutseen andra langileei omenaldia eginez.\nIgorren barriz, pelikula bat proiektauko da 19:00etan, kultur etxean. Volar filmak indarkeria sufridu daben 9 andraren bizipenak jasoten dauz, testigantzen bidez.\nEgun nagusia izango da biharkoa, zemendiak 25. Hasteko, ekitaldiak egingo dira Artea, Dima eta Lemoako plazetan, 18:00etan. Diman sokajantzea be egingo da.\nOstean, herri guztietatik mobiduko dira Igorrera, ekitaldi nagusian parte hartzeako. 19:00etan urtengo da manifestazino zaratatsua Kultur Etxeko plazatik, gero herriko kaleak \"indarkeriaren kontra, iraultza feminista\" aldarriagaz beteteko.\nHurrengo ekintzak\nIndarkeriaren kontrako lanketea ez da eguenean amaituko. Zapatuan Abaroa aretoan 12:30ean, Irune Costumerok bere kasua aurkeztu eta Guraso Alienazino Sindromerik existiduten ez dala aldarrikatuko dau. Hilaren 30ean barriz berbaldia egongo da Lemoan, 18:30ean Kotxepinen: Nola hezi umeak genero rol eta estereotipoetatik at?.\nAbenduan barriz, 1ean Hondarribiko alardeari buruzko Jaizkibel Konpainiaren Aurrera egin badugu dokumentala ikusi eta egun gatazkatsuari buruz egingo da berba Oihana Etxebarrietagaz Areatzan 18:30ean. Hurrengo egunean, Kafrangak andra-taldeak indarkeria matxistearen aurrean zer egin azalduko dabe Artean 18:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002174", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ondare natural eta kulturalaren aldeko jardunaldiak antolatu ditue Makatzak taldekoek astegoienerako\nHilaren 26an, barikua, Sukar Horia talde ekologistakoak Krisi ekologikoa eta klase borroka berbaldia emongo dabe Kiñu Gaztetxean, 19:00etan. Zapatuan barriz, 10:00etan mendi-martxea egingo dabe goi-tensinoko lineak Mandoia eta Aramotz aldean sortu eta sortuko dauzan eraginak ezetuteko.\nMakatzak arratiar talde ekologisteak, Sukar Horia, Kiñu Gaztetxea, Ekologistak Martxan eta Ganzabal Mendi Taldeagaz batera antolatu ditue berbaldia eta martxea. Hitzorduetara animatzeko kartelagaz batera, gutun bat be zabaldu dabe sareetan, Arratia eta Bizkaiko eragileak autopista elektrikoaren kontra batzeako deia eginez.\nMakatzaken gutuna:\n\"Andra, jaun edo alkarteko arduradun hori,\nGutun honen bitartez, Arratia eta Bizkaiko eragile eta elkarteoi laguntza eta babesa eskatzera gatoz, Gueñesetik Itsasora eregiten dabizen laugarren autopista elektrikoa behin betiko gelditzeko.\nEspainiako Ministroen Kontseiluak eta Red Electrica de España SAU enpresak bultzatutako proiektua bada be, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiak erakunde eskudunak dira. Aginte gaitasuna daukie ingurumena, euskal herriaren ondare kultural eta naturala begitu, defendatu eta zaintzeko. Legezkoa dan gurea zainduz.\nTxikizio hau onartezina da auzotar eta herritar guztiontzat.\nMandoia eta, batez be Aramotzeko aurreistoriako ingurunetik (Arlanpe, Atxarte eta Otsatx), megalitikoko Pagotxuetatik eta erdi-aroko Aramotzeko Santa Marina ingurune babestuaren gainetik pasau gura ditue gaur ikusgai daukaguzan dorreak eta autopista elektrikoa.\nBurubako erabagiak zuzendu eta Bizkaia osoa defendatzeko, zemendiaren 27an Igorreko Udaletxeko plazatik, goizeko 10:00etan hasiko dan Mandoiarako mendi martxara gonbidatzen zaituegu\".\nMakatzak Arratiako Ekologistak", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002175", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Digitalizazinoaren arrakalaz egingo da berba eguaztenean Kultur Etxean\nHilaren 24an, 17:00etan hasiko da adin guztietarako antolatutako berbaldia. Digitalizazinoak gizartean dituan eraginak aztertuko dira, fokua adinartekotasunean ipinita.\nIgorreko jubiladuak oin dala bost urte antolatu ziran Bizi proiektuaren inguruan. Edadeko personakaz, eta personentzako, herri adeitsuago bat izan guran ipini ziran martxan. Bizi proiektuak, aurrera egiteko adinarteko dimensinoa hartu behar ebalako Udalagaz eta herriko guraso alkarteakaz ipini ziran kontaktuan eta holan sortu dabe aurten Bizi Igorren 2030 ekimena.\nEkimenak hiru helburu bete gura ditu hurrengo hamarkadarako Igorren. Alde batetik, bizi osorako herri seguru, garbi eta irisgarria sustatzea. Bestetik herri hezitzaile, inklusibo, solidario eta parte-hartzailea izatea. Eta amaitzeko zaintza, prebenzino eta jasangarritasunean oinarritutako herri osasuntsua eregitea. Bide honetan antolatu dabez hainbat ekintza, eguazteneko digitalizazinoaren inguruko hausnarketea besteak beste.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002176", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hilaren 26an amaituko da Dimako peoi lan-boltsan izena emoteko aukerea\nSarrera libreko lehiaketa-oposizino bidez egingo da lanposturako hautaketea. Urtean 20.245,68 euroko oinarrizko soldatea opatzen da eta beharrezkoa da euskera maila ona izatea.\nLehiaketa fasean enplegua, familiaren egoerea eta esperientzia izango dira kontuan. Batetik, langabezian urte batez egotea izango da puntuagarriena. Bestetik, seme-alaba kopurua eta Diman bertan edo hurbil biziteak emongo dauz puntuak. Antzeko lanetan aurretiazko esperientzia izateak be emongo dau puntu gehiago lortzeako aukerea.\nOposizino fasean barriz, 15 puntu lortu ahalko dira gehienez proba teoriko-praktikoetan. Adibidez desbrozadora, motozerra eta antzeko makinen erabilerea, atoiagaz maniobrak, lan bertikalak eta arketak eraikitzen jakitea balorauko da probetan.\nInformazino zehatza Dimako Udalaren webgunean topau daiteke, izen-emotea be, webgunean bertan edo udaletxean egin ahal da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002177", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Munduko emakumeak' ipuin kontaketa musikatua taularatuko da Lemoan\nGaur, hilak 23, Kotxepin Kultur Etxean Amaia Elizagoien eta Irati Celestinok kontauko dabez andren istorioak 18:00etatik aurrera.\nElizagoien ipuin kontalaria eta Celestino musikariak hurreratuko ditue Lemoara helduentzako bost emakumeren istorioak, munduko bazter desbardinetakoak: \"munduak badu txokorik eta txoko horreetako batzuetan istorioak suertatzen dira, sortu, eraldatu\".\nBazter bakotxean, parajeak lez baldintzak be badira desbardinak. Holan istorio bakotxak gai desbardinak ikututen dauz, besteak beste bakardadea, alkarlaguntzea, familia, gerrea, heriotzea, tradizinoa, kultura aniztasuna, emakumeen poderea, ausardia...", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002178", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'The Dawn Wall' eta 'Mendian hil, hirian hil' pelikulak proiektauko ditue Zeberion\nGaur, hilak 22, 19:30ean egongo da ikusgai The Dawn Wall eskola zaharrean. Eguaztenean barriz Mendian hil, hirian hil proiektauko dabe, ordu eta leku berean.\nThe Dawn Wall (Josh Lowell eta Peter Mortimer, 2017) dokumentalak Yosemiteko Parke Nazionalean (Kalifornia, EEBB) dagoen El Capitan mendia eskalada librean igondako lehen aldia kontetan dau. The dawn wall izeneko 900 metroko horma bertikala eskalatzeko erronka Tommy Caldwell eta Kevin Jorgesonek lortu eben, mundu osoko eskalatzaileen arreta bereganatuta.\nEguazteneko saioan barriz, Mendian hil, hirian hil (Iñaki Peña, 2020) dokumentala proiektauko da. BBK Mendi Filmeko euskeraz egindako pelikula onenaren saria jaso eban Peña medikuak egindako lanak. Kasu honetan heriotza da osogai nagusia, eta honen inguruko galderak planteatzen ditu: Gogora al daiteke mendi-gailur edo ospitaleko gela batean hildako pertsona maite bat, oroitzapenak sufrimendt jasanezina eragin gabe? Zergaitik neurtu mendiak metrotan eta ez eragindako bizi-pozaren arabera?", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002179", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Imanol Goñi eta Onditz Iturbe izan dira Lemoatx Trail lasterketako irabazleak\nIturbe igorreztarra izan zan andren artean lehenengoa. Gizonen sailkapenean be arratiar ugari egon ziran buruan: Alexander Ordeñana, Unai Intxaurraga, Galder Aldekoa eta Arkaitz Arana besteak beste.\nDomeka goizean lehiatu zan Lemoan Bizkaiko Mendi Lasterketen Ligaren parte dan martxea. 400 korrikalarik hartu eben parte lasterketa luze eta ertainaren artean, Arratiako ordezkaritza handiagaz gainera.\nGizonen sailkapenean Eako Imanol Goñi izan zan mugea zeharkatzen lehenengoa, ordu bi, bost minutu eta 29 segundo behar izan ebazan 24 kilometroak egiteko. Lehenengo arratiarra barriz bosgarren postuan heldu zan sei minutu beranduago, Lemoako Alexander Ordeñana izan zan hau. Unai Intxaurraga zeanuriztarra be hurbil egon zan, zazpigarren heldu zan mugara.\nOnditz Iturbe andren faboritoen artean egon zan, eta espero zana lortu eban. Andren sailkapenean lehenengo postua lortu eban, ordu bi, 21 minutu eta 30 segundotan egin eban ibilbidea. Abadiñoko Oihana Azkorbebeitia hurbil euki eban lasterketa osoan zehar, izan be, Aramotzetik lehenengoa pasau zan Azkorbebeitia baina Iturbek hau aurreratzea lortu eban. Mugan 14 segundo beranduago sartu zan abadiñarra.\nHemen sailkapen osoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002180", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Laugarren izan da Aitzol Atutxa Aizkolari Txapelketa Nagusian\n44 minutu eta 32 segundo behar izan ebazan Atutxak probea amaitzeko. Iker Vicente izan zan lehenengoa, Atutxa baino ia bost minutu arinagoa izan da nafarra. Andren probea barriz Karmele Gisasolak, Zelai III, irabazi eban.\nDomeka eguerdian, Bilbao Arenan jokatu zan Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finala. Sei gizon eta hiru andra batu ziran aizkolari arinenaren txapela lortzeako. Vicentek egin eban lan onena, izan be, faboritoa zan baina uste baino errazago egin eban probea. Hamabi enborrak 39 minutu eta 37 segundotan zatitu ebazan, bigarren izan zan Larrañagagaz minutu biko aldea lortuta.\nHolan gelditu zan sailkapen orokorra: Iker Vicente 39:37, Mikel Larrañaga 41:57, Eneko Otaño 43:14, Aitzol Atutxa 44:32, Julen Alberdi - Txikia IV 45:53 eta Jon Irazu 54:15.\nAndren kasuan, Zelai III nagusitu zan Bilbao Arenan lau enborrak 11 minutu eta 48 segundotan zatituta. Atzetik, Uxue Ansorregik 13 minutu eta 2 segundotan amaitu eban, Maika Ariztegik ostera 15 minutu eta 25 segundo behar izan ebazan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002181", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lidertzan jarraitzen dabe gizonezkoen Arratiako taldeek\nGizonak: Gallarta A 0-2 Arratia A, Arratia B 2-0 Iraultza, Lemoako Harrobi 2-1 Begoña A.\nAndrak: Athletic C 3-0 Arratia A, Arratia B 4-2 Ibaiondo Nerbioi A.\nGizonezkoen Arratia A taldeak 0-2 irabazi eban zapatuan Gallarta A taldearen kontra etxetik kanpo jokatutako partidua. Datorren partidua etxean jokatuko dau hilaren 27an, Ugeraga A taldearen kontra arrastiko 17:45ean. Hamar jardunaldiren ostean lidertzan dago Arratia 24 puntugaz.\nArratia B taldeak be zapatuan jokatu eta 2-0 irabazi eban Iraultza taldearen kontra. Datorren asteburuan Derio B taldearen kontra jokatuko dabe, hilaren 28an 16:30ean etxetik kanpo. Bederatzi jardunaldiren ostean lidertzan segiduten dau Arratiak 25 puntugaz, ez dau liga osoan partidurik galdu, lehenengo dira sailkapenean, zazpi puntuko aldeagaz.\nAndrazkoen A taldeak domeka arrastian jokatu eban Athletic C taldearen kontra Lezaman eta 3-0 galdu eben arratiarrek. Datorren partidua Bizkerre talde liderraren kontra jokatuko dabe Urbietan hilaren 27an, arrastiko 15:30ean. Atzen hiru partiduak emaitza beragaz galdu ditu Arratiak aurkari gogorren kontra, hamar jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago 14 puntugaz.\nArratia B taldeak barriz zapatuan jokatu eban etxean, Ibaiondo Nerbioi A taldearen kontra 4-2 irabazi eban. Datorren partidua Derio taldearen kontra jokatuko dabe etxetik kanpo hilaren 28an, arrastiko 18:45ean. Zazpi jardunaldiren ostean zazpigarren postuan dago Arratia 12 puntugaz.\nLemoako Harrobi taldeak 2-1 irabazi eban Usansolon Begoña A taldearen kontra zapatuan jokatutako partidua. Datorren partidua Loiola Indautxu taldearen kontra jokatuko dabe, hilaren 27an 19:45ean Lemoan. Bederatzi jardunaldiren ostean hirugarren postuan dago talde Lemoaztarra 19 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002182", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan lehiatuko da Lemoatx Trail mendi lasterketea\nBizkaiko Mendi Lasterketen Ligarako puntuagarriak izango dira lasterketa luze eta laburra. Martxa bi be antolatu dabez, bata 24 kilometrokoa, bestea 8koa.\nHilaren 21ean jokatuko dira Bizkaiko txapelak 09:15ean urtengo dan 24 kilometro eta 1100 metroko desnibel positiboa daukan lasterketan eta 10:30ean urtengo dan 16 kilometrokoan, azken hau 775 metroko desnibelagaz. Bakotxean 200 dortsal banatu dira eta, danak agortuta dagoz.\nLasterkari ezagunak hurreratuko dira Lemoara domekan, Walter Becerra, Imanol Goñi, Oihana Azkorbebeitia eta Onditz Iturbe igorreztarra, besteak beste.\nMendi martxetan be, 200 pertsonek hartu ahalko dabe parte bakotxean. Beraz, 800 mendizale inguru batuko ditu Lemoatx Trailek astegoienean.\nOnditz Iturbe\nLemoatx Trail lasterketeagaz amaituko dau korrikalari igorreztarrak egindako denporaldi paregabea. Bilbao Mountain Marathoi erdia irabazi eban zemendiaren 13an, sailkapen orokorrean laugarren izanda. Arinago, Gorbeia Suzien-en bigarren izandakoa; Mitxarro Bira, Galdameseko Mendi Bira, Bastida Trail eta Abadiñoko lasterketea be irabazi ditu, besteak beste. Lemoatxen be podiumaren ganean agertuteko faboritoetakoa da Iturbe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002183", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Akarregi mendira urtekera egingo dabe Zeberiotik hilaren 27an\nOndarrutik Akarregira igon eta Markinara bajatu ostean, bertan bazkalduko dabe 13,5 kilometroko ibilbidea egin ostean. Izena emoteko azkenengo eguna hilaren 22a da, astelehena.\nGoizeko 08:00etan Zeberioko plazatik urtengo dira parte-hartzaileak autobusean, Ondarrurako bidea hartuta. Bertan hasita, Arno mendilerrotik egingo dabe ibilbidea, Akarregiko tontorra izango da zapalduko daben punturik altuena, 433 metro.\nAurrera jarraitu eta Markinara helduko dira ibiltariak, Austarri Mendi Taldeak gidatuta. Herriko jatetxe batean egingo dabe bazkaria danak batera, gero autobusean bueltatzeko.\nIzen emoteak 5 euro balio dauz nagusientzako, autobusa ordaintzeko. Parte hartzeako mendi taldearen lokalean emon daiteke izena, gaur hilak 19, 20:00ak eta 21:00ak bitartean. helbidera be idatzi daiteke, edo 665 735 054/656 415 597 zenbakietara deitu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002184", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kluba itxiko dauala jakinarazo dau Arratia Futbol Taldeko zuzendaritzeak\nIdatzi baten bitartez adierazo dabe zuzendaritza-batzordeak eta haren presidenteak bagilaren 30ean, denporaldia amaitu orduko, itxiko dabela klubaren kudeaketea.\nOin dala hamairu urte hasi zan laneran gaur Arratia Futbol Taldea zuzentzen dauan taldea, Asier Etxezarraga presidente izanda. Igazko denporaldian hauteskundeak ospatu behar ziran baina, COVIDak eragindako egoera nahasgarria zala eta, beste urte bat jarraitzea ebatzi eben.\nOin, \"Arratiako Futbol Taldeari eskainitako gure denporea eta lana honaino heldu dala\" uste dau zuzendaritza taldeak.\nPrest agertu dira hautagai barriei ahal daben moduan laguntzeko eta jentea aurkeztera animau dabe: \"Luze eta sakon gogoetatu ostean, uste dogu momentu egokia dala (zuzendaritzea) itxi eta arduradun barriei, ideia barriei... bidea egiteko\".\n\"Aupa Arratia!\" aldarriagaz amaitu dabe komunikaua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002185", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Oltxiak' eta 'El buen patron' pelikulak proiektauko dira zinean domekan\nHilaren 21ean, Kultur Etxean 17:00etan hasiko da umeen emonaldia, 19:30ean barriz nagusiena. Takillea pelikula bakotxa hasi baino 45 minutu arinago zabalduko da.\nOltxiak (Toby Genkel, John Chambers eta Verlag Friedrich Oetinger, 2021) Erhard Dietlen liburuetan oinarritutako istorioa da, Zinema Euskaraz programearen barruan, aurten euskeratu dan zortzigarren filma. Bertan, etxe barri baten bila dabiz Oltxiak baina inon ez dira ondo etorriak. Izan be, gizakiek uste dabe usain txarra daukiela. Halango batean, familiaren dragoia Kirasterriko zabortegian lurreratzen da, Oltxiak bertan geratzera animatzen diralarik.\nEl buen patron (Fernando Leon de Aranoa, 2021) komedia pintzeladak dituan drama bat da, fokua enpresari eta langileen arteko lan-harremanetan ipinten dauana. Julio Blanco (Javier Bardem) enpresa baten jaubea da eta lantegia bisitauko dauan komisino bat itxaroten dabil, bikaintasun sari bat jasoko dauan ebatziko dauan komisinoa. Bisitarako dana egon behar dau prest, baina presinoak eta aurretiazko arazoak langileekaz talkak eragingo dauz, saria kolokan ipinita.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002186", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aizkolari Txapelketa Nagusia jokatuko da domekan Bilbao Arenan\nAzkolarien artean egongo da Aitzol Atutxa dimoztarra hilaren 21ean 12:00etan. BEGITUk sei sarrera zozketauko dauz sare sozialetan, binaka.\nAitzol Atutxa finalerako sailkatu zan Zestoako sailkapen saioan eta honeek dira dimoztarragaz batera egongo diran azkolariak: Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Iker Vicente, Julen Alberdi eta Jon Irazu.\nEgun berean, andren finala be jokatuko da Bilbao Arenan. Karmele Gisasola, Maika Ariztegi eta Uxue Ansorregi izango dira protagonistak.\nZozketea\nBi sarrera irabazteko Twitter, Facebook eta Instagram kontuetan, publikazino honeri erantzun behar jako, \"Aizkolaritza\" berbeagaz batera lagun bat aitatuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002187", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Musikearen zaindariaren eguna ospatuteko ospakizun ugari egingo dira Arratian\nZemendiaren 22an ospatuten dan Zezili Deunaren inguruan kontzertu eta kalejirak egongo dira hurrengo egunetan Igorren, Artean eta Areatzan.\nLehenengo ekitaldia zapatuan, hilak 20, izango da Igorreko Kultur Etxean. Aurten 40 urte bete dauzan Luis Iruarrizaga Abesbatzak eskainiko dau kontzertua urtero lez, oingoan Bilboko Sanfran Koruegaz batera. Egun eta ordu berean, Diman be kontzertua egon behar zan, baina atzeratu egin da 4kote abots zurien boskotearen emonaldia.\nHilaren 25ean barriz, eguena, kalejirea egingo dabe Arratiako Musika Eskolakoek Artean. 18:30ean urtengo dira Kultur Etxetik instrumentuakaz, herriari buelta emon eta bai plazan bai udaletxean egingo dabe geldialdia kantetako.\nZemendiaren 27an, zapatua, izango da Areatzako Bandaren txandea. Eleizan eskainiko dabe Santa Zezilia kontzertua 19:30ean. Oin arteko zuzendariak, Paula Perez Buenok pieza bat zuzendu eta lekukoa zuzendari barriari pasauko deutso, trantsizinoa sinbolizetako. Aritz Labrador Odriozola zuzendaria izango da beraz, gainontzeko piezak gidatuko dauzana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002188", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nazionalidade desbardinetako ohitura eta kulturak batuko ditue Diman zapatuan\nMugarik Gabeko Emigratuak alkarteak antolatu dau Euskadiko aniztasunaren aldeko karabanea, besteak beste Dima Harrera Herriaren laguntzeagaz. Munduko jantzak, jana, eskulanak eta musikea erakutsiko dabez emigraduek, gune desbardinetan.\nHilaren 20an, 12:30ean hasiko da topaketa internazionala Diman. Lehenengo Andeetako jantzen erakusketea egongo da, hain zuzen be, Bolivia, Ecuador eta Peruko jantzariakaz.\n13:30ean amaituko dira jantzak, jarraian nazionalidade desbardinetako pintxo dastaketea eta haurrentzako eskulan tailerra hasiko dira. Biak amaituko dira 15:30ean\nHoneen aurretik, 13:00etan beste hiru aukera egongo dira: umeentzako musika tailerra, Ondo sentidu barrearen bitartez tailerra eta trentza afrikarrak egiteko aukerea. Honeek be, 15:30ean amaituko dira.\n14:00etan barriz, giza liburutegia zabalduko da, formakuntzarako balioko dauan txokoa, 15:30ak arte. Amaiera ekitaldia batukada soinu artean egingo da herritik, 14:45ean hasi eta 15:30ean amaituko da musikea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002189", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kofradien eta komunalaren inguruko jardunaldiak egongo dira astegoienean Zeanurin\nAltzustako Kofradia desagertzear dagoala eta, hainbat ekintza egingo ditue Geurea Zaindu taldekoek hilaren 19, 20 eta 21ean, herritarrak antxinako antolakuntza mota honen ondasunak ezetu eta jagoteko helburuagaz.\nJardunaldien antolatzaileek dinoenez, \"asmoa ei dago Kofradia desegin eta sociedad civil bihurtuteko eta ermitearen inguruko lurrak saltzeako\". Ondare material eta inmaterialak ikusten dituez arriskuan; ermitea eta lurrak batetik, eta Kofradia erakundea bera.\nHelburua da antxinako zuzenbide pirenaikoaren hiru zutabeen inguruan hausnartu eta honeek jagotea: auzolana, batzarra eta lur komunala. Tradizino honeek herritarren artean ezagun egiteko hiru ekintza antolatu ditue Geurea Zaindu taldekoek.\nBarikuan Josu Naberan saiakeragileak Altzustako ermitearen sorreraren pista batzuk emongo dauz udaletxeko aretoan. Honek dinoenez, San Migel deitutako ermitak Mari personaje mitologikoaren leku enblematiko danetan dagoz. Naberanek Guillermo Piquero aurkeztuko dau gero, eta honek bere liburua: En el vientre de Mari. Raices preindoeuropeas de la mitologia vasca.\nZapatuan, hilak 20, ezkurrak eta landare jangarriak batuko ditue 10:00etatik aurrera. 14:00etan bazkaria egingo dabe batutakoagaz: eskanda, asun eta llanten menestrea, ahuntz gisaua ezkurrakaz, ezkur opiltxoak eztiagaz eta ezkur kafea ezkur esneagaz.\nHurrengo egunean, domekan, Kofradiak eta herri ondasunak, herriaren ondarea mahaingurua egingo da goizean, 10:00etan. Lur komunalen garrantzia azpimarrauko da bertan, eta historiari begirada bat botako jako komunidade desberdinetan eukin daben papela ezetuteko. Mahainguruak Felix Rodrigo Mora idazlea, Iñaki Uriarte arkitektoa eta Angel Larrea historialaria batuko dauz udaletxeko aretoan.\nGero, 14:30ean bazkalduko dabe Dimako Baltzola jatetxean, izena 636 875 743 telefonoan emon behar da aurretik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002190", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaztetxearen okupazinoaren zortzigarren urteurrena ospatuko da zapatuan Igorren\nUrtero lez, hilaren 20an, eraikinean sartu ziran eguna ospatuteko herrira mobiduko ditue kontzertuak Kiñu Gaztetxekoak. Aurretik, bazkaria eta kontzentrazinoa be antolatu dabez gazteak.\n2013ko zemendiaren16an sartu ziran lehenengo gazteak gaur Kiñu Gaztetxea dan eraikin abandonaura, antxina diskoteka eta gero estudio izandakoa. Ospakizunean asanbladakideek musikea eta okupazinoaren aldarria ateraten dabez kalera urtero.\nEgitaraua 15:00etan hasiko da gaztetxean bertan. Herri bazkaria antolatu dabe arrastirako indarrak hartzeako. Edonork emon ahal dau izena Igorreko Axular Herriko Tabernan, bost euro balio dauz menuak.\nBazkalostean Kiñutik herrirako bidea hartuko dabe musika artean, 18:00etan egingo dan kontzentrazinora. Gaztetxea kaleratze arriskuan dagoala eta, aurten mobilizazinorako deia be zabaldu dabe. Oin dala hile pare bat Igorretik joan dan Sabadell Banketxearen aurrean kontzentrauko dira, herriko sarrerako errotondan.\nMobilizazinoa amaitu ostean hasiko dira kontzertuak. Lehenengoa izango da Cecilia Payne taldea, Kukuma tabernan eskainiko dabe zuzeneko musikea 19:30etik aurrera. Hau amaituta Axular Herriko Tabernara mobiduko da giroa, bertan Perlata taldeak zarratuko dau egitaraua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002191", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garagardaoak dastatzeko aukerea egongo da barikuan Zeberion\nZemendiaren 19an, 20:00etatik aurrera egongo dira hainbat garagardao mota probatzeko. Eskola Zaharrean izango da hitzordua, helbidean emon behar da izena eta 5 euro balio dauz sarrereak.\nAustarri Kultur Taldeak antolatu dau, Udalaren laguntzeagaz, garagardao dastaketea. Bariku iluntzean Bilboko \"La catedral de la cerveza\" garagardaotegikoak ekarriko ditue bariedade desbardinak, gustu guztietarako garagardaoak.\nBariedadeen artean, \"La catedralen\" nabarmertzen diren dastaketak belgiar estilokoak, alemaniarrak eta diablesak dira baina, mundu osoko garagardaoak izaten dabez aukeran.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002192", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan pintauko da Arantzazun zemendiaren 25a gogoan hartzeako murala\nZemendiaren 25eko ekintzen artean Arantzazun, herri ekimenez, murala margotzeko ziran hilaren 21ean, baina atzenean zapatuan, hilak 20an daukie zitea 12:00etan plazan.\n\"Indarkeriaren kontra, iraultza feminista!\" izango da aurten Arratiako mobimentu feministeak erabiliko dauan lemea. Atzekalde baltzaren aurrean idatziko dabe morez lemea, herriko kaleetan indarkeriaren aurkako aldarria ikusgai egiteko. Honen alboan esku moreak be margoztuko dabezela adierazo dabe antolatzaileek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002193", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hamar egunetan zarratuko da Basoako crowfunding-ean parte hartzeako aukerea\n22.500 eta 32.750 euro artean lortu gura dabez eraikinean errefujiaduentzako hainbat konponketa eta hobekuntza egiteko. 21.885€ lortu ditue daborduko, hobekuntza minimoak egiteko beharrezkoaren % 97.\nArteako Basoa defendatzaileen etxeak sare sozialak zabaldu ebazan urri bigarrenean proiektuen barri emoteko eta, honegaz batera ipini eban crowfunding kanpainea martxan.\nZemendiaren azken-aurreko asterarte egongo da zabalik errefujiaduak laguntzeko proiektua kofinantzatzeko aukerea. Gitxieneko beharrak egiteko 22.425 euro beharko dabezala kalkulau dabe eta, bestelako hobekuntzak egiteko kantidade hobeezina 32.750 eurokoa da.\nAzpiegiturei jagokienez, beharrezko ikusten ditue komunak eta dutxak egitea, hamabost logela egokitzea eta suete industrialerako bidea hartzea. Beste alde batetik, diru nahikoa lortu ezkero ugerlekuko instalazinoak hobetu eta energia fotoboltaikoa lortzeako eguzki plakak be ipini gura ditue.\nIdentifikau daben beste atal bat da \"eginkizunak\". Honen barruan sartu dabez ordaintzen dabizen lan zehatzagoak. Etxea margoztea, lanparak, argiteria barriak eta hondeamakina baten alokairua besteak beste. Diru kantidade \"hobeezinera\" heldu ezkero, tximinia sistemak be hobetuko dabez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002194", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Tratu txar psikologikoen inguruan hausnartuko dabe andrak barikuan\nHilaren 19an, 19:00etan, tratu txar psikologikoen gaineko Desenfocada film laburra ikusi eta ostean solasaldia egongo da Arteako Kultur Etxean.\nDesenfocada (Miguel A. Furnier, 2009) hamairu minutuko plano-sekuentzia bat da. Tratu txarren lehenengo faseak erakusten dauz, indarkeria fisikora heldu arte. Tratu txarrak sufridu dabezan andren kontakizunetan dago oinarrituta Miriam Viñolas eta Tomy Alvarez protagonista dituan pelikulea.\nPelikulea ahalik eta errealistena izateko dago pentsauta, soinu banda barik eta plano bakarrean. Horregatik, hainbat sari jaso ebazan Madrileko zine digitalaren jaialdian eta Gineseko Jaialdi Internazionalean, besteak beste.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002195", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kiñuren okupazinoaren zortzigarren urteurrena\nZortzi urte bete dira gaur, Igorreko gazteriak \"Eizu Kiñu\" dinamikea landu ostean, Garbeko eraikin huts batean sartu eta okupau genduanetik. Okupazinoa publiko egin eta jaubeagaz tratua egin ostean, herriko eta inguruetako jentea hurbildu zan, adin guztietakoa, eraikina gaztetxe izateko prestatzen. Lan gogorra bai, baina auzolanean ikusi genduan dana dala posible, kolektiboan eginda. Horretan gabiz oindino be.\nKiñu Gaztetxeak sei hileren ostean zabaldu ebazan ateak, aprilean. Herriari gure proiektua erakusteko ekintzaz betetako asteak heldu ziran orduan, herriaren erantzun positiboa jasota gainera. Herritik eta herriarentzat jaioten diran proiektuak jasoten dabe auzokideen berotasuna eta, holan sentiduarazo gaitue arratiarrek.\nUrteokaz Kiñun indarra ez da bape gelditu. Hiru modutan jarraitu dogu herriari bultzada bat emoten. Batetik, aisialdi zein kultura alternatibo eta herrikoia antolatzen. Bestetik, Arratiako eragile sozial, politiko eta ekonomikoak babesten, espazioa eta laguntza eskainita. Atzenik, eta aurreko biakaz lotuta, antolatutako gazteria indartzea da gure helburua. Bihotzetik uste dogulako ezin dala gizarte osasuntsu bat eregi kolektiboan pentsau eta gure artean saretu barik.\nGaur, inoz baino jentetsuagoa da Kiñu Gaztetxeko asanbladea eta aldaketa generazionalagaz batera erronka eta proiektu barriak ipini doguz mahai gainean. Denporeagaz, autogestinoaren baloreetan sakondu eta kapitalismoak eragiten dituan zapalkuntza formen kontrako burrukeak garatzeko helburua daukagu. Baina, hau ez zan posible izango gure aurretik asanbladearen parte izan diranen barik. Zuontzako, eskerrik beroenak gaurko gazteenen partetik!\nOin, Sabadell Banketxea gure etorkizuneko proiektuak zapaldu gurean dabil, eraikina husteko ahaleginetan. Epaitegi, polizia eta bankuetatik ez dogu ezer espero, baina bai herritar eta Euskal Herriko gazte asanbladen partetik. Horregaitik hartu dogu Kiñutik ez mobiduteko ebatzia. Instituzinoek ikasle eta langileon beharrizanak jagoten ez badabez, aberatsenen eraikinak okupatzen jarraituko dogu. Ez dogu euren sobrak jasoteko itxarongo!\nGora okupazinoa! Gora Kiñu Gaztetxea!", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002196", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Errioxara eskiatzera joango dira Lemoako gazteak abenduan\nAbenduaren 27 eta 29 artean eskiatzera joateko aste honetan emon behar da izena www.lemoa.net webgunean, hilaren 19an amaituko da epea.\nHogei gazterentzako urtekerea antolatu dabe Lemoako Gaztelekukoek, Udalaren laguntzeagaz. Izena emoten dauan gazte bakotxak 10 euro ordaindu beharko dauz Errioxako Anguianora joan, eta Valdezcarayn eskiatzeko, sorpresaren bat be iragarri dabe.\n12 eta 16 urte bitartekoek emon ahalko dabe izena urtekeran, abenduaren 27an urten eta 29an bueltako dira herrira negulekutik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002197", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Caritasen Etxepel proiektuari laguntzeko azokea antolatu da Igorren\nAbenduaren 16an izango da Bigarren Azoka Solidarioa. Hau gauzatuteko jostailuak, liburuak, motxilak eta mozorroak batuko ditue Elkartasun Begirada Taldekoak zemendiaren 18 eta 25ean.\nHurrengo bi eguen arrastietan, hilak 18 eta 25, egongo da herritarrak etxeko gauzak Lehendakari Agirre kaleko autobus markesinaren osteko arkupeetara eroateko aukerea. Batez be umeentzako gauzak batzeako deia zabaldu dabe Elkartasun Begiradak taldekoek: motxilak, jostailuak, liburuak, komikiak, mozorroak... 17:00k eta 20:00ak bitartean egongo dira objetuok jasoten.\nBatzean dan guztiagaz Bigarren Azoka Solidarioa antolatuko da abenduaren 16an Igorren. Bildutako dirua Bizkaiko Caritasen Etxepel proiektuari bultzada bat emoteko bideratuko da. 2014an sortutako proiektu honen bitartez Durangaldean etxe barik dagozan pertsonei arreta emon eta gizarteratzen laguntzen dabez.\nIgorreko Lehenengo Azoka Solidarioa 2019an egin zan. Orduan, 1.712 euro lortu ziran, Indautxuko Jantoki eta Eguneko Zentrora eroan zan dirua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002198", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eskupelotean inguruko mahai-ingurua antolatu da Diman\nHilaren 18an, eguena, eskolako kamaran batuko dira Dimako eta konbidautako pelotan adituak 18:30ean. Konbidauen artean Joseba Urkiola kazetaria eta Abel Barriola, Iera Agirre eta Joseba Ezkurdia pelotariak egongo dira.\nTxumuluxueta Pelota Klubak 25 urte bete dauz aurten, ospatuteko hainbeste ekintza antolatu ditue urtean zehar. Hurrengo ekimenean torneo eta partidurik ez da egongo, baina mahai-ingurua antolatu dabe, pelotearen inguruan hasnartuteko. Gaur, hilak 16, da 688 653 473 telefonoan izena emoteko azkenengo eguna.\nAlkarrizketarako, pelotearen munduko hainbat erreferente konbidau ditue, etxekoak eta kanpokoak. Dimako delegazinoa osotuko dabe Ekhi Ziarrusta entrenatzaile eta trinketistak, Ainhoa Ruiz de Infante entrenatzaile eta pelotariak eta Danel Elezkano pelotariak. Kanpotik be izen entzutetsuak hurreratuko dira Dimara: Joseba Urkiola kirol kazetariagaz batera Abel Barriola, Iera Agirre eta Joseba Ezkurdia pelotariak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002199", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaztetxoakaz 'Guillermo Tell' operea ikusteko urtekerea antolatu dabe Zeanurin\nZeanuriko Kultur Batzordeak antolalatu dau urtekera. Hamar eta hamasei urte bitartekoakaz Arriagara joango dira urtailaren 4an, 10 euroko prezioan. Izena udaletxean emon daiteke hilaren 18ra arte.\nABAO Txikiren programearen barruan, Rossiniren Guillermo Tell operearen ume eta gazteentzako bersinoa egongo da ikusgai Bilboko Arriaga Antzokian 2022ko urtailaren 3tik 5era. Artisau azoka eta Bilboko gabonetako argiak be ikusiko dabez arrasti berean Zeanuriko gaztetxoak.\nUmeak begiraleakaz joango dira eta 16:00etan urtengo dira Zeanuritik. Opera ikuskizuna 18:00etan da, eta aurretik, Bilbon, artisautza azokea ikusiko dabe. 20:30ean abiatuko dira Zeanurira opera emonaldia eta Bilboko Gabonetako argiak ikusi ostean.\nUmeak operara zaletuten\nABAO Txikik 2005-2006 denporaldian ekin eutsan bere ibilbideari, operea eta musikea orokorrean, txikerrenei hurreratzeko asmoz. Bilboko Operaren Lagunen Alkarteak antolatutako programea da, opera klasikoen gazteenentzako bersinoak ekarten arduratuten dana besteak beste. Operak publiko honetara egokitzen dira; ikuskizun koloretsu eta dibertigarriak izaten dira, ordubete ingurukoak eta kalidade handiko produkzinoetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002200", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barriro jantzi dau Tubi Bustinzak lasto jasotze txapela\nHerri kirol modalidade honetako hamaikagarren txapela da dimoztarrarena. Bigarren, Beñat Amade izan zan 21 jasoaldigaz; eta hirugarren, Jon Lapazarene, fardoa 20 aldiz altxatuta. Ruth Linaza lemoaztarra barriz txapeldunorde izan zan andren txapelketan.\nZemendiaren 13an, Laukizen jokatu zan Gizonezkoen Euskadiko Lasto Jasotze Txapelketea. Bustinzak argi itxi eban, oindino be bera dala modalidade honetan nagusia. 45 kilogramoko lasto fardoa 23 aldiz altxau eban zazpi metroko altueraraino minutu bitan, bigarren izan zan Amadek baino bi aldiz gehiago.\nEgun berean, Mungian jokatu zan Andrazkoen Euskadiko Lasto Jasotze Txapelketea. Lemoako Ruth Linazak bigarren postua lortu eban bertan. 21 aldiz altxau eban 30 kiloko fardoa bost metroko altuerara. Txapela Garbiñe Lopez de Uraldek eroan eban, 29 jasoaldi eginga.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002201", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaizka Garitano eta Ainhoa Tirapuk futbolaren eta euskerearen inguruan hausnartuko dabe Lemoan\nHilaren 16an Arlonagusia zelaian izango da hitzordua, arrastiko 18:00etatik aurrera. Alkarrizketearen osterako entrenamentua be antolatu dabe Eibarreko entrenatzaile orokorrak eta Athleticeko atezainen entrenatzaileak.\nGaur amaituko da Gazteak Berbaz! ekimenaren bigarren ekintzan parte hartu ahal izateko izena emoteko epea www.lemoa.net webgunean. Ekintzak 12 eta 18 urte arteko gazteentzako prestauta dagozan arren, edozein hurbildu daiteke.\nEuskera eta streaming plataformen inguruko alkarrizketa-tailerraren ostean kirolaren ingurukoa izango da biharko hitzordua. Honetarako euskal futboleko pertsonai bi batuko dira lemoaztarrakaz Arlonagusia futbol zelaian. Ainhoa Tirapu Athleticeko atezainen entrenatzailea eta Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzailea dira konbidatu biak.\nLehenengo, 18:00etan hasiko da herritar eta entrenatzaileen arteko alkarrizketea, euskerea eta futbolaren arteko erlazinoen inguruan hasnartuko dabe bertan. Gero futbolean entrenauko dira parte-hartzaileak, entrenatzaile biek gidatuko dabe saioa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002202", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lidertzan dagoz Arratiako gizonezkoen A eta B taldeak\nEmaitza onak lortu dabez gizonezkoen taldeak: Arratia A 4-2 Aranguren, Basurto B 1-2 Arratia B eta Umore Ona A 0-1 Lemoako Harrobi. Andren kasuan be, Arratia B taldeak 10-0 irabazi dau Ezkurdiren aurka, A taldek barriz 0-3 galdu dau Real Sociedaden kontra.\nGizonezkoen Arratia A taldeak 4-2 irabazi eban zapatuan Arangurenen kontra Urbietan jokatutako aurrez aurrekoa. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Arratiak hilaren 20an, Gallarta A taldearen kontra arrastiko 15:00etan. Bederatzi jardunaldiren ostean lidertzan dago Arratia 21 puntugaz.\nArratia B taldeak ostera domekan jokatu eban etxetik kanpo eta 1-2 irabazi eban Basurto B taldearen kontra. Datorren partidua Iraultza taldearen kontra jokatuko dabe, hilaren 20an 17:45ean Urbietan. Zortzi jardunaldiren ostean lidertzan segiduten dau Arratiak 22 puntugaz, ez dau liga osoan partidurik galdu.\nAndrazkoen Arratia A taldeak domeka eguerdian jokatu eban Real Sociedad taldearen kontra Urbietan baina 0-3 galdu eben arratiarrek. Datorren partidua Athletic C taldearen kontra jokatuko dabe Lezaman hilaren 21ean, arrastiko 17:00etan. Atzen partiduetan behera egin dau Arratiak aurkari gogorrak izan ditualako eta bederatzi jardunaldiren ostean seigarren postuan dago 14 puntugaz.\nArratia B taldeak be domekan jokatu eban, etxetik kanpo Ezkurdi taldearen kontra ,eta 0-10 irabazita bueltau ziran etxera. Datorren partidua Ibaiondo Nerbioi A taldearen kontra jokatuko dabe Urbietan hilaren 20an, arrastiko 15:30ean. Sei jardunaldiren ostean zortzigarren postuan dago Arratia 9 puntugaz.\nLemoako Harrobik 0-1 irabazi eban Usansolon Umore Ona A taldearen kontra zapatuan jokatutako partidua. Datorren partidua Begoña A taldearen kontra jokatuko dabe, hilaren 20an 17:00etan Lemoan. Zortzi jardunaldiren ostean hirugarren postuan dago Lemoako taldea 16 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002203", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martitzenean helduko da delegazino zapatistea Zeberiora\nBazkalorduan babajanagaz eta gero Encuentro de la escucha y la palabra, entzute eta berbearen topaketea, alkarrizketeagaz emongo jakie ondo etorria iraultzaile mexikarrei.\nHilaren 16an, 15:00etan hasiko da babajan herrikoia, 5 euro balio dauz bazkariak eta herriko dendan, Herriko tabernan, Amañen, Batzokian eta Ermitabarrin lortu daitekez tiketak. Tripak beteta, 17:00etan emongo jako hasikerea zapatistek parte hartuko daben alkarrizketeari.\nNazino Askapenerako Armada Zapatista (EZLN) 1994 urtean Chiapasen matxinatu zan indigena talde iraultzailea da. Gaur egun Mexikoko 50 bat udalerri gobernatzen dabez, autogestinoa eta antikapitalismoa ardatz. Erreferente bilakatu da mundu osoko mobimentu ezkertiarrentzat egin dabezan lorpenak dirala eta. Gobernu autonomoak, andran liberazinoa, inguruaganako errespetua eta jaubetza komunalaren bidez lortu dabe gizarte barri baten bidean ibilten hastea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002204", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aizkolari Txapelketa Nagusirako 10 sarrera zozketatuko dauz BEGITUk\nSherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finala jokatuko da hilaren 21ean Bilbao Arenan, 12:00etan. BEGITUk lau sarrera zozketatuko dauz Begitu-lagunen artean eta beste sei Instagramen.\nBEGITUk sarrera bikote bi zozketatuko dauz bazkideen artean, zemendiaren 16an argitaratuko dan 372. alean egingo dira publiko irabazleak. Instagramen barriz hiru sarrera bikote zozketatuko dira.\nParte hartzeako @begitu.eus kontua jarraitu, publikazino hau storietan alkarbanatu eta komentarioetan \"Aizkolaritza\" berbeagaz batera lagun bat etiketau beharko da. Garrantzitsua da lagun biek @begitu.eus kontua jarraitzea, partaide bakotxak orduan eta komentario gehiago egin, aukera gehiago izango dauz sarrera bi lortzeako.\nAitzol Atutxa finalerako sailkatu zan Zestoako sailkapen saioan eta honeek dira dimoztarragaz batera egongo diran azkolariak: Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Iker Vicente, Julen Alberdi eta Jon Irazu.\nEgun berean, andren finala be jokatuko da Bilbao Arenan. Karmele Gisasola, Maika Ariztegi eta Uxue Ansorregi izango dira protagonistak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002205", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Pickleball erakustaldia egongo da Lemoan astelehenean\nHilaren 15ean, kiroldelgian izango da tenisa, badmintona, padela eta ping-ponga nahasten dauzan kirol modalidadea ezetuteko aukerea, 18:30etik aurrera.\nPadela pil-pilean dagoan garaian, erraketa joko barri bat hasi da hedatzen gurean be, Estadu Batuetatik helduta. Han, Pickleball Asoziazinoaren esanetan, 5 miloe personak jokatuten dabe gaur egun, azkenengo sei urteetan %650eko hazkundea izan dauan kirola dogu.\nPickleballa 1965. urtean jaio zan Washingtonen, Joel Pritchar senatari eta bere lagun Bill Bellen eskutik. Aspertuta, badmintonera jokatu guran egon ziran baina, ez ebezan erraketak ez sarea altua topau.\nBeraz, badminton pistan ping-pongeko palakaz eta plastikozko pelota bategaz hasi eben jokoa, gaur materiala gehiago garatu bada be. Kirolaren izena barriz senatariaren txakurraren omenezkoa da, Pickle txakurra pelotak biltzean ibili zan eta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002206", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Dos colegas y la gran bestia' eta 'Erase una vez en Euskadi' proiektauko dira domekan zinean\nHilaren 14ean 17:00etan hasiko da umeen emonaldia, 19:30ean barriz nagusiena.\nDos colegas y la gran bestia (Gunhild Enger eta Rune Spaans, 2020) animazinozko pelikula norvegiarrean Knudsen eta Ludvigsen dira protagonistak. Trenen tunelean bizi dira lagun biak, pozik, baina egun batean kaleratze karta bat heldu da: tunelak trenentzako dira, ez personentzako. Kaleratzea gelditzeko gai dan bakarra Knudsen Kapitaina da, bietako baten aitita. Lagun minak marinela topetan urtengo dira, bidea ez da erraza izango, baina bai abenturaz betea.\nErase una vez en Euskadi (Manu Gomez, 2021) 1985 urtean girotutako drama bat da. Marcos, Jose Antonio, Toni eta Paquito hamabi urteko gaztetxoak dira, uda noz heldu etxoten. Hau helduta, gogoz hartzean dabe, orduak kalean pasetako prest. Bitartean, orduko Euskal Herriko giroa markau eben borroka armatuaren eta heroinak sortutako ondorioen lekuko izango dira, besteak beste.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002207", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Pobreziaren kontrako jaialdia ospatuko da Diman zapatuan\nDimako frontoian, 18:30etik hasita egongo dira bertsoak, musikea, jantzea, antzerkia eta txokolate beroa.\nIbon Iza eta Xabier Etxebarria bertsolariak, Bihotz Gorospe kantaria, Dimako korua eta EALEko jantzariak izango dira besteak beste konbidautako artistak. Ikuskizunak amaitu ostean zerbitzauko da txokolate beroa ikusleen artean. Sarrerak euro bitan dagoz salgai, 0 filako txartelak be erosi daitekez.\nTartean, antzerkiaren aurretik zozketa bat be egingo da, hainbat sari egongo dira: astegoieneko lau menu Baltzola jatetxean, gosari bi Axlor tabernan, menu bi Hermo jatetxean, erosketa bonua Eroskin, otzara bete produktu okindegian, Garena jatetxeko txakolin eta orio kutxa bat eta Antzasti museorako sei sarrera zozketatuko dira besteak beste.\nPobreen Eguneko V. Jaialdia\nArratiako Caritasek ospatzen dauan bosgarren jaialdia da aurtengoa. Lehenengo hiru urteetan Igorren ospatu zan, gero Zeanurin eta oin, Diman. Igaz 9.000 euro batu ziran, Areatzan eta Bedian dagozan atzerriko gazte ez lagunduen egoitzak lagunduteko. Aurten batzean dan dirua, Bilboko Errekaldeko Elurra programeari lagunduteko izango da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002208", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuko kontzertu gaua izango da Udagoien Kulturaleko hurrengo ekintza\nHilaren 13an, 21:00etan hasiko da zuzeneko musikea Zubialden. Punk soinuak Zero eta Erruki Jauna taldeak ipiniko ditue, honeek amaituta helduko da musika elektronikoa DJ Balkiriaren eskutik.\nZeberioko Jai Batzordeak antolatu da Udagoien Kulturala, Udalagaz batera. Gau baltzagaz hasi ebezan ekimenak eta momentuz, tailerrak, kontzertuak eta perretxiko erakusketea egin dabez herrian.\nHurrengo ekintzea astegoien honetan izango da, kontzertu bi eta DJagaz girotuko da Zeberion zapatu gaua. Zero punkrock taldea izango da taula gainean lehena, gero Erruki Jauna hardcore punk talde ugaotarrak emongo dau kontzertua. Amaitzeko DJ Balkiriak jarraituko dau jai giroa animatzen.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002209", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ubidek lehenengo desfibriladore publikoa instalau dau udaletxean\nUrri lehenengoan formazino saioa egin ostean, arkupeetan ipini dabe herriko lehen desfibrilatze makinea.\nDesfibriladorea bihotz taupadak kontau eta deskarga elektrikoen bidez honeek normaltasunera bueltatzeko erabilten dan aparatua da. Ohikoa da makina honeek eraikin publiko eta jentea batzeako lekuetan, kirolgune edo aretoetan egotea ezbeharrei arintasunagaz erantzuteko.\nUbiden hau da desfibriladore publiko bakarra, eta Iñaki Beobide alkateak adierazo dau momentuz ez dirala gehiago instalauko. Arkupeetan hau ipini aurretik, formazino klase bat egin zan herrian. Halanda be, makineak berak kontetan dau pausoz pauso partxeak zelan ipini, eskuzko erreanimazinoa zelan egin eta deskarga elektrikoak noz emon.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002210", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskerazko streaming plataformen inguruko tailerra egongo da barikuan\nGazteak Berbaz! proiektuaren lehenengo ekimena izango da Ane Atxutegi youtuberra eta 'Nebukai' twitchlaria batuko dauzan alkarrizketa eta tailerra. Saioa Izkander Fernandez kazetariak gidatuko dau Kotxepinen, hilaren 12an arrastiko 18:00etan.\nSaioaren helburua streaming plataformetan euskereak daukan presentzia aztertzea izango da. Gero, tailer baten bidez animauko ditue gazteak interneten euren edukiak sortzean, euskeraz. Honetarako, alkarrizketa formatua izango dau hitzorduak, Ainhoa Azkue 'Nebukai' eta Ane Atxutegi egongo dira galdera danak argitzeko.\nTailerrean barriz, kalidadezko stream bideoak zelan grabau azaldu eta praktikauko da. Parte hartzeako izena emon behar dabe interesdunak, hilaren 11n amaitzen da epea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002211", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako Industrialdea 9 pabilioi eregiten hasi da Artean\nBost miloe euro inguruko inbersinoa eginda 544 eta 1.246 metro koadro bitarteko bederatzi pabiloi eregiko ditue. 2022 urteko erdialdean obrea amaituta egotea espero da.\nSprilur-ek (SPRI Taldea eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila), Bizkaiko Foru Aldundiak (Azpiegiturak) eta Artea, Arantzazu eta Igorreko Udalek partaidetutako Arratiako Industrialdea S.A. pabilioi modularren fase barri bat eregiten hasi da Bildosola Industrialdean.\nBederatzi pabilioi eregiko dira J2 partzelan. Partzelak 11.545 metro koadroko azalerea dauka, honeetatik 9.229 metro dira eregigarriak. Holan, proiektu honen bidez egingo diran nabeek 544 eta 1.246 metro koadro bitarteko azalera izango dabe, eta industri arloko enpresentzat izango dira baliagarriak.\nPabilioiek 10 metroko gehieneko garaiera izango dabe, posible izango da egituran garabi-zubiak egokitzea 5 eta 10 tonako karga astunak mobiduen dituen jardueretarako. Eraikin barrietan xafla fotovoltaikoak instaletako aukerea egongo da, 61.000 kWatioko energia sortzeako. Energia horrek pabilioi bakotxaren % 85eko autokonsumoa ahalbidetuko dau.\nSprilur-ek \"Area 17\" (Igorre) poligonoa eta Bildosolako ekialdeko poligonoa (Artea) kudeatu eta sustatu ditu. Gaur 600 langile baino gehiago enplegatzen dituen 50etik gora enpresa dagoz, bederatzi pabiloien bidez lanpostu barriak sortu eta Arratiako industriari bultzada emotea espero da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002212", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanurik bere lehenengo Pintxo Txapelketea ospatuko dau barikuan\nHilaren 12an, 19:00etatik aurrera odolosteagaz egindako pintxoak dastatzeko aukerea egongo da herriko tabernetan.\nFrontoiko taberneak, Jubiladuenak eta Batzokiak hartuko dabe parte pintxo txapelketan, pintxoek buzkantza euki beharko dabe. Herriko tabernetara hurbilduten diranak honeek probau eta bozkauko dabez. Boto gehien jasoten dauan tabernari emongo jako 200 euroko saria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002213", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kirol jardunaldiak egingo dira Lemoatx Trail mendi lasterketearen aurreko egunetan\nHilaren 11n hasi eta 21era arte berbaldi, ekitaldi, ikastaro, liburu-aurkezpen eta modalidade desbardinen erakustaldietan parte hartzeako aukerea egongo da besteak beste.\nZemendiaren 21ean izango da Bizkaiko Mendi Lasterketen Txapelketearen Lemoatx Trail saioa. Kirol egun garrantzitsua da Lemoarentzako eta, hau aprobetxauta, aurreko egunetan kirola lemoaztarrei hurreratzeko ahaleginak antolatu eta zertu dabez. Mendi lasterketeak, txirrindularitzeak eta peloteak izango dabe batez be protagonismoa, baina ohikoa ez dan beste ikuspuntu batetik.\nLehenengo ekimena hilaren 11n izango da, eguen iluntzean, 19:00etan. Ganzabal Mendi Taldeak Jokin Lizeaga konbidau dau Kotxepin Kultur Etxean Gozamena ala sufrimentua berbaldia gidatuteko.\nJokin Lizeaga urnietar korrikalariak istripu larri bat sufridu eban 2018 urtean, mendi lasterketa batean 15 metroko harriarteko zulo batera jausi zan. Hiltzeko zorian egon bazan be, lasterketetara bueltau da Lizeaga, oindino eragin fisiko eta psikikoak baditu be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002214", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garaio taldeak irabazi dau Dimeko VII. Udagoieneko Txapelketea\nHiru partidutatik bitan gailenduta lortu eben barikuan taldeko txapela. Amai Aldaik lortu eban Urrekoatxarentzako puntua eta Mikel Aurrekoetxeak barriz lortu eban pelotari onenaren saria.\nKadete mailakoak binaka urten ziren lehenengo Udagoieneko Txapelketearen finala topetan. Elorz eta Olazabalaga, Garaio taldekoak, hasikeratik lortu eben Ramirez eta Alvarez markagailuan aurreratutea. Urrekoatxako atzelaria deseroso ibili zan kantxan, eta posizinoz aldatu ziran partidu erdikaldean. Halanda be, Garaiokoak indartsu, 09-22 amaitu zan jokoa.\nAndren kasuan Aldai gailendu zan, Urrekoatxarentzako puntua lortu eta finala irabazteko aukerak bardinduta. Maddalen Etxegaraik ezin izan eban bere jokoa erakutsi, izan be, gaztea da eta Aldaik bere indar nagusitasuna baliatu eban aurrera egiteko. 22-05 amaitu zan partidua eta, finala 1-1 bardinduta, emozinoz beteta hasi zan txapelketea erabakitzeko azken aukerea.\nPartidu gogorra izan zan azkenengoa ikusleen artean be tensinoa igarri zan. Tantu eta pelotakada ikusgarriak ikusi ziran pelotari danen partetik. Azkenean, estu-estu baina Garaio taldeko Aimar Morgaetxebarriak eta Beñat Etxeita zeanuriztarra nagusitu ziran, 22-20 Gorka Lazkano eta Mikel Aurrekoetxearen aurka.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002215", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Autodefentsa feminista tailerra antolatu dau Ilgoran Jabekuntza Eskoleak\nIgorreko Kultur Etxean hilaren 19tik abenduaren 10era arteko barikuetan, 18:00etatik 20:00etara, izango dira Ester Lopezek gidatutako saioak. Izena emoteko epea hilaren 12an zarratuko da.\nArratiako Andren Jabekuntza Eskolako egitarauaren barruan, hurrengo ekimena izango da autodefentsa tailerra. Zemendiaren 19an hasiko dira saioak, euskeraz eta doban, baina aste honetan amaituko da mankomunidadean, udaletxeetan edo webgunean izena emoteko aukerea.\nTailer honeen bidez \"indarkeriak identifikau eta aurre egiteko baliabideak\" ipini gura dabez Ilgoranekoak andren eskura. Izan be, \"tailer eta taldeak indarkeria matxistak saihesteko tresna eraginkorrenak\" dirala defendatzen dabe.\nHurrengo ekimena urtaila amaieran egingo dabe jabekuntza eskolakoak. Berbaldi eta tailer bidez lodifobia landuko dabe, loditasuna \"perspektiba politiko\" batetik lantzeako proposamena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002216", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Testamentuaren inguruko berbaldian izen emoteko epea amaituko da hilaren 12an\nAzken nahiak tailerrean parte hartzeako udaletxean emon behar da izena astea amaitu baino arinago, berbaldiaren eguna zehaztu barik dago oindino.\nZeberioko Udalak antolatu dau testamentuak antolatzen ikasteko berbaldia. Bertan azken nahiak zer diran eta zergaitik egin galderei erantzun argiak emotea izango da helburua. Beste alde batetik, parte-hartzaileek testamentuaren inguruko galderak argitu ahal izango dabez hizlariagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002217", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiko Zekorrek 7-43 galdu dabe Urgozo taldearen kontra\nZapatuan San Txismen jokatu zan zornotzar eta arratiarren arteko partidua. Arratiko Zekorren talde gazteak gatx euki eban liderren kontrako aurrez aurrekoa baina \"talde moduan indartuta\" urten dirala dinoe.\nEuskal Liga aurrera doa eta birsortutako talde arratiarra azkena da sailkapenean. Urte pare batez Gernikakoakaz jokatu ostean, aurten lortu dabe Arratian errugbi talde propioa osotutea eta denporaldi hasikeran esan ebenez, \"aurtengo helburua jokatuteko moduko taldea mantentzea da\".\nLigako lehenengo partiduetan arazoak izan dabez baina astiro-astiro, badoa taldea egonkortu eta aurrera egiten. Astegoien honetan Zornotzako Urgozo Rugby Taldeagaz neurtu dira San Txismen, talde bietako zale askogaz ganera.\nZornotzarrak hasikeratik ibili ziran markagailuan aurrea hartzean eta partidu amaierara arte ez ziran Aimar Ruiz eta Unai Zuazok Zekorrentzako lortutako 7 puntuak ikusi.\nHurrengo partidua hilaren 14an jokatuko dabe, Uribealdea RKE taldearen aurka Asti Kirolguneko Zelaian, Mungian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002218", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bigarren izan da Lemoa Kluben arteko Nazionalean\nAtzen edizinoan moduan, Irurtzuneko taldeak eroan eban domekan txapela, Lemoari hiru partiduak irabazita.\n2020tik atzeratutako Kluben VI. Txapelketa Nazionalean inoz baino urrunago heldu dira lemoaztarrak. Halanda be, Irurtzun indartsuago heldu zan finalera eta jardunaldiko hiru partiduak irabazi ebazan Zumarragan. Finala ikusten joan ziranak ostera argi daukie, \"harmailetan arratiarrok irabazi\".\nLehenengo partidua Alberto Ongay profesional ohiak irabazi eban 18-9, Aitor Etxebarriaren aurka. Gero heldu ziran Mikel Aurrekoetxea eta Julen Retegi, hau be profesional ohia. Puntua nafarrentzako joan zan oingoan be, emaitza bardinagaz, 18-9.\nFinala eta txapela ebatzita lortu eben Irurtzungoak garaipenik errazena. Bikoteka urten ziran Olaetxea-Bergerak eta Elezkano I.a-Egaña, Lemoako taldeak galdu eban 22-4 aurrez aurrekoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002219", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Berbaldi bi antolatu dauz Bizi Igorre taldeak eguenerako\nHilaren 11n, 17:00etan izango dira berbaldiak Igorreko kultur etxean. 55 urtetik gorakoentzat Gure ongizateaz berbetan hausnarketa saioa egongo da, adin guztietarako barriz, Bizitzaren digitalizazinoa eta arrakala digitala: nola eragiten digu gure egunerokotasunean? hitzaldia prestatu dabe.\nIgorreko jubiladuak oin dala bost urte antolatu ziran Bizi proiektuaren inguruan. Edadeko personakaz, eta personentzako, herri adeitsuago bat izan guran ipini ziran martxan. Hausnarketa prozesuakaz amaitu ostean, 2019ko amaieran garatu eben Ekintza Plana baina, hile gitxira parau izan behar ebezan planak, pandemia gurera heldu orduko.\nEgoerea luzerako etorrela eta, Batzordeak ebatzi eban lanean jarraitu behar zala eta bilerak online egitera ausartu ziran. Bizi proiektuak, aurrera egiteko adinarteko dimensinoa hartu behar ebalako Udalagaz eta herriko guraso alkarteakaz ipini ziran kontaktuan eta holan sortu dabe aurten Bizi Igorren 2030 ekimena.\nEkimenak hiru helburu bete gura ditu hurrengo hamarkadarako Igorren. Alde batetik, bizi osorako herri seguru, garbi eta irisgarria sustatzea. Bestetik herri hezitzaile, inklusibo, solidario eta parte-hartzailea izatea. Eta amaitzeko zaintza, prebenzino eta jasangarritasunean oinarritutako herri osasuntsua eregitea. Bide honetan antolatu dabez Bizi Igorrekoak egueneko berbaldiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002220", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zurrunka Teatroak 'Aioko' antzezlana taularatuko dau zapatuan\nHilaren 13an, 17:30ean hasiko da Igorreko Kultur Etxean itzalak, txotxongiloak eta aktoreak obra bakarrean batzean dauzen ikuskizuna.\nIstorio honek abentura eta sorpresen, Geinu eta itzalen bidez alkarbizitzaren inguruan hausnartzea topetan dau. Ikuskizunean aniztasuna eta natureagazko erlazinoak bultzatu gura ditu Aioko irlan, emozinoz betetako bidaiean parte hartzean dabenen artean.\nSinopsia\nAioko sasoi baten irla alai bat izan bazan be, aspaldian iluntasunak bertako biztanleen bihotzak hartuak zituan. Biztanleek, ez dabe gogoratzen euren herria oparoa izateko aniztasunak daukan balioa. Natureagazko errespetua ahaztu dabe eta baita bizitzaz gozatuteko denporea izatearen garrantzia be. Doe bereziak dituen Azkartxin eta Moteltxin dira istorio honetako protagonistak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002221", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lidertzan sendo jarraitzen dau Arratia Bk\nGizonezkoen A taldeak bana bardindu eban, B taldekoak 5-0 irabazi. Andrek barriz ez eben garaipenik lortu, 3-0 eta 1-6 galdu eben. Lemoako Harrobik lortu eban tarterik handiena 6-0 irabazita.\nGizonezkoen Arratia A taldeak bana bardindu eban domekan Apurtuarte taldearen kontra etxetik kanpo jokatutako partidua. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Arratiak hilaren 13an, Aranguren taldearen kontra arrastiko 16:00etan. Zortzi jardunaldiren ostean hirugarren postuan dago Arratia 18 puntugaz, liderrarengandik puntu bira.\nArratia B taldeak zapatuan jokatu eban Urbieta zelaian eta 5-0 irabazi eban Lezama Sport taldearen kontra. Datorren partidua Basurto B taldearen kontra jokatuko dabe, hilaren14an 11:30ean etxetik kanpo. Zazpi jardunaldiren ostean lider da Arratia 19 puntugaz eta ez dau partidurik galdu.\nAndrazkoen Arratia A taldeak domekan jokatu eban Osasuna B taldearen kontra eta 3-0 galdu eben arratiarrek. Datorren partidua Real Sociedad B taldearen kontra jokatuko dabe Urbietan hilaren 14an, eguerdiko 12:00etan. Zortzi jardunaldiren ostean bosgarren postuan dago Arratia 14 puntugaz.\nArratia B taldeak ostera zapatuan jokatu eban Urbietan Ugao taldearen kontra eta 1-6 galdu eban, markagailuan arratiarrak aurreratu ziran arren. Datorren partidua Ezkurdi taldearen kontra jokatuko dabe etxetik kanpo hilaren 14an, eguerdiko 12:00etan. Bost jardunaldiren ostean hamargarren postuan dago Arratia 6 puntugaz.\nLemoako Harrobi taldeak 6-0 iarabazi eban Bermeo B taldearen kontra zapatuan Arlonagusian jokatutako partidua. Datorren partidua Umore Ona A taldearen kontra jokatuko dabe, hilaren13an 17:00etan Usansolon. Zazpi jardunaldiren ostean bosgarren postuan dago Lemoako taldea 13 puntugaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002222", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Valentina Plastilinaren umeentzako ikuskizuna egongo da Artean\nDomekan, hilak 7, iluntzeko 19:00etan hasiko da haurrentzako antzerkia Herriko Bentan.\nValentina Plastilina y su maleta dividida ikuskizun parte-hartzailea umeentzako antzerkia da. Umeak alkarregaz sartu ahal izango dira Valentinaren istorioan jolas desbardinen bidez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002223", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan helduko da Urriko Martxa Kiñu Gaztetxera\nGaur iluntzean Etxebarrin batu eta bihar hartuko dabe Arrigorriagarako bidea. Domeka goizean barriz helduko dira oinez Igorrera.\nAtzen edizino bietan Hego Uriben antolatu eta ospatu izan da martxea. Oingoan, eskualde desbardinetako gazte asanbladak batuteko helburuagaz Arratiara be luzatu da deialdia. Izitu gazte antolakundeak, Etxebarriko gazte mobimentuak, Arrigorriagako Gaztetxeak eta Kiñu Gaztetxeak antolatu dabe urri bigarreneko iraultzearen omenezko egitaraua.\nDomeka goizean hartuko dabe parte-hartzaileek Igorrera bajatuteko bidea. Arginatxen berbaldia egiteko geldialdia egingo da Kiñu Gaztetxera heldu aurretik. Igorreko gaztetxean bazkaldu eta Jazz In Hell bikote komikoaren bakarrizketea egongo da, gero agur ekitaldiagaz emongo jako amaierea III. Urriko Martxari.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002224", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoien mikologikoa antolatu dau Ganzabal Mendi Taldeak\nLemoako mendi taldeak deituta, perretxikoak batu eta erakusketea egingo dabe hurrengo egunean.\nZapatuan, hilak 6, 08:30ean geratuko dira Kotxepin Kultur Etxean Ganzabaleko kideak eta hurretaratu gura dan edozein. Herritik basora joan eta perretxiko desbardinak batuko dabez goizean zehar, bazkalordurako herrira bajatuko dira barriro.\nDomekan barriz, perretxiko danak janda ez badagoz, egingo dabe erakusketea. 10:00etatik aurrera ipiniko dabez Atxetako plazan aurreko egunean batutako perretxiko espezie desbardinak. 14:00ak arte egongo dira bertan ikusleei mikologiaren inguruko interesa izituteko asmoagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002225", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiko Zekorrak taldeak Urgozoren aurka jokatuko dau zapatuan\nIgorreko San Txisme zelaian izango da zornotzarren kontrako partidua, arrastiko 16:00etan.\nZekorrek errugbi taldea osotuta urri bigarrenaren 16an, Igorren hasi eben ligea Zarauzko taldearen kontra, Euskal Ligako 2. mailan. 10-40 galdu eben partidua arratiarrek.\nAurten jente barria hurbildu da taldera eta lortu dabe jokatuteko moduko taldea antolatzea. Izan be, atzen urte bietan Gernika B taldekoakaz batera ibili dira arratiarrak. Hurrengo partidua Iruñan Unica taldearen kontra jokatzekoak ziran baina hainbat arazo eukin eta ezin izan eben partidua jokatu.\nBihar, Urgozo Zornotzako errugbi taldearen kontrako derbia jokatuko dabe, Igorreko San Txisme zelaian, arrastiko 16:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002226", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Bella y el circo magico' eta 'Cry Macho' proiektauko dabez domekan\nHilaren 7an 17:00etan hasiko da umeen emonaldia, 19:30ean barriz nagusiena.\nBella y el circo magico (Atle Solberg Blakseth eta Frank Mosvold, 2020) izango da Lasarte Aretoan arrastiko lehen pelikulea. Film norvegiar honetan Ella Bella eta Henry dira protagonista nagusiak. Lagun banaezin honeek zirko bat antolatu dabe euren herrian, magiagaz herritarrak harrituta itxita. Baina herrira ume barri bat heldu da, Johnny, eta Henry Bellarengandik banatuko da, Johnnyren jostailu eta bizikleta garestiakaz zurtuta.\nCry Macho (Clint Eastwood, 2021) proiektauko da gero, 19:30ean 12 urtetik gorakoentzako. 1978ko Texasen girotutako draman, Eastwood jubilautako rodeo izar eta zaldi hazlea da. Antxinako nagusi batek misino berezi baterako kontratauko dau: haren semea Mexikotik ateratea, amaren alkoholismotik iges egiteko. Eatwoodek onartu eta biak batera egingo dabe bidaia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002227", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Camila Valdesek Txileko erreboltan feminismoak izandako ekarpenak azalduko dauz Artean\nBerbaldia barikuan, zemendiak 5, izango da Arteako Herriko Bentan 18:30etik aurrera.\nCamila Valdes psikologo komunitarioa eta defendatzailea da Wallmapun, Txile eta Argentina artean banatzen dan indigena maputxeen lurralde historikoan. Kafrangak Arteako talde feministeak, Basoa Defendatzaileen Etxeak eta Arteako Sareak deitu dabe Herriko Bentara haren esperientziak entzuteko.\nBerbaldiaren muina Txilen 2019an hasitako gizarte matxinadan mobimentu feministeak izandako parte-hartze eta ekarpena izango da. Batez be, Wallmapu lurraldearen mugetan, izan be, bertakoa da Valdes. Aspaldian askotan gertatu ez dan moduan, burrukak bere fruituak emon ebazan gatazka honetan. Izan be, hile luzeetan kalean burrukan egon ostean, Txileko Konstituzinoa, Pinocheten diktaduraren garaikoa, aldatzeko prozesua hastea lortu eben manifestariek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002228", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bolo txapelketea, merienda eta elektrotxaranga egongo dira Ermitabarrin\nIturripe Kultur eta Kirol Elkarteak antolatu dau zapatu arrastian, hilak 6, ospatuko dan jaia.\nArrastiko egitaraua 18:00etan hasiko da, Ermitabarriko bolalekuan. Bolo txapelketea jokatu ostean, irabazleari txapela jantzi eta beste sari batzuk be banatuko dira.\n19:00etan hasiko dira antolatzaileak bertaratu diranei meriendea banatuten, urdaia emongo dabe ogi artean. Gero helduko da musikearen ordua OstiKda elektrotxarangearen eskutik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002229", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Egaña eta Agirre izango dira Zeanuriko bertso afariko protagonistak\nZapatuan, hilak 6, 21:00etan, jubiladuen tabernan izango da Zeanuriko bertso afaria.\nZeanuriko Udalak urtero antolatuten dau bertso afaria. Andoni Egaña eta Unai Agirre izango dira aurten bertsoak kantatzeko arduradunak. Izena bezpera arte, hilak 5, emon daiteke jubiladuen tabernan.\nAndoni Egaña Makazaga (Zarautz, 1961) da bertsolaririk ezagunenetarikoa, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia lautan irabazi ebanetik. 1993an, 1997an, 2001ean eta 2005ean izan zan nagusi, hain zuzen be. Euskal filologoa, idazlea eta eskarmentu handiko bersolaria da Egaña. Telebistarako gidoiak be idazten ditu, baita literatura eta kazetaritza lan ugari be.\nUnai Agirre Goia (Hernani, 1975) bertsolariak sagardogintzan be egiten dau behar. Bertsogintzeari jagokonean, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera heldu zan 2017an. Bertso zaharrak berreskuratzeko lanak egin ditu, eta sarritan tradizino handiko doinuak erabilten ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002230", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Udagoieneko produktuen azokea egongo da zapatuan Ubiden\nZemendiaren 6an, 10:00etatik 14:00etara ospatuko da merkadua. Bertan inguruko baserrien sasoiko produktuak egongo dira salgai.\n\"Herri bat, merkadu bat\" lelopean, Gorbeialde, Gorbeia, Bizkaiko Foru Aldundi eta Ubideko Udalaren babesagaz prestatu da zemendiko merkadua.\nElikagaiak saltzean, dozena bat postu egongo dira zapatuan, baita talogile bat be. Jai giroa manteniduteko trikitixearen musikeak lagunduko dau goizeko azokea. \"Herri bat, merkadu bat\", tokiko merkatarien beste azoketan legez, Ubiden be egindako erosketa guztiekaz tokiko produktuen loteen zozketan parte hartzeako eskubidea eukiko dabe erosleek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002231", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jardunaldi magikoak egingo dira Zeanurin astegoienean\nTor eta Txoborro magoak magiagaz girotuko dabe poteoa barikuan, 19:30etik aurrera. Zapatuan barriz, Aztikeriak magia ikuskizuna eskainiko dabe mago biek plazan, 18:00etan.\nEuskal Herrian hain errotuta dagoan tradizinoa da poteoa, eta formatu barriztatzaile askogaz busti da azkenengo urteetan. Elektrotxarangak, rallypoteoak, ginkanak... Tor eta Txoborrok poteorako beste atxakia bat ekarriko dabe barikuan, magiapoteoa.\nHurrengo egunean be egongo dira magoak Zeanurin, ikuskizun familiarra aurkezten. Tor eta Txoborro ilusionistek sortutako familientzako ikuskizuna da Aztikeriak. \"Zer gertatuko litzateke mago batek, loak hartuta, bere ikuskizunera joatea ahaztuko baleu?\" Egoera hau oinarri hartuta, mago bikoteak alkarlanean sortu dabe magia saio erabat barritzailea. Holan aurkezten dabe sortzaileek zapatuko ikuskizuna: \"Uniberso magiko bat, antzerkia eta magia bilatuz logikatik aldentzen dana. Baina... dan dana?\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002232", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberioko EH Bilduk herritarren aurrekontuetarako proposamenak jasoko dauz\nHilaren 5ean, 18:30ean zeberioztarren proposamenak jasoko ditu EH Bilduk plazan. Ekarpenen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa aztertu ostean, Udal gobernuaren aurrean aurkeztuko dauz, EAJk onartuz gero, 2022 urteko aurrekontuetan egon daitezan.\nProposamenak Udalean aurkezteko EH Bilduren jardunbide eta erispideakaz bat datozenak, Udal eskumenekoak eta tekniko zein ekonomikoki bideragarriak izan daitezala gura dabe. Zeberion bizi diran herritar guztienak batuko dabez, edo auzo baten interesa eta ongizatea bermatzen dabezanak. \"Proposamen horreek guztiak defendiduko doguz eta aukeren arabera, EAJ-PNVgaz adosten saiatuko gara\" adierazo dabe.\nProposamenak batzeako galdetegi bat be ipini dabe herritarren eskura edo-eta helbidera idatzi daiteke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002233", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Koplariak' hitzaldi musikatua eskainiko da barikuan Lemoan\nKorrontzi taldeko Agus Barandiaran eta Xabier Amuriza bertsolari, idazle eta politikariak landutako obran kopla zahar eta barriak dagoz entzungai.\nKopla kontzertu/hitzaldi musikatua Kotxepin Kultur Etxean izango da, hilaren 5ean, 20:00etatik aurrera. Amurizak azken hamarkadetan batu eta sortu dauzan koplen bilduma da Koplariak diskoa. Agus Barandiaranek, trikitixeagaz laguntzen dauz koplak.\nIkuskizunaren bitartez entzuleek kopla zahar eta barriek musika herrikoian izan daben eragina ezetuko dabe, bai eta honeen edukiak aletu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002234", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Makatzak talde ekologisteak Arratiako zaborren kudeaketaren inguruko berbaldia antolatu dau hilaren 4an\nZaborra Arratian berbaldia Kotxepin Kultur Etxean izango da, eguenean 19:00etan. Zero Zabor Bizkaia taldeko Joserra Otegik gidatuko dau saioa.\nMakatzak Arratiako talde ekologisteak antolatu dauan hitzaldian Arratiako zaborren kudeaketa hobeto ezetuteko aukerea egongo da Joserra Otegiren eskutik.\nHoneek dira planteetan diran galderak: \"Zenbat zabor sortzen dogu gurean? Nora doa?\", \"Ze zabor pilatuten da gure zabortegietan? Nondik dator?\", \"Ze zabor erretzen dira? Zeintzuk dira osasun arriskuak?\", baina batez be arazoei bueltea emoteko zer egin daitekeen erantzungo da berbaldian.\nCOP26 Aldaketaldia\nGlasgown (Eskozia) egiten dabizan klima aldaketaren inguruko gobernuburuen arteko topaketak dirala eta, gizarte-eragileak be batu dira leku askotan aldaketa sakon eta zentzuak egite aldera presionatzeko.\nBizkaian COP26 Aldaketaldia plataforman bildu dira hainbat eragile, batez be ekologistak. Arratiako Makatzak taldekoek plataformek antolatutako ekintzetan be parte hartzeako deialdia zabaldu dabe sare sozialetan.\nEkintza nagusiak zapatu honetan izango dira, hilak 6 Bilbon. Goizean hainbat berbaldi egongo dira Santutxuko Karmela espazio autogestionatuan. Gero, bazkaria egingo dabe danak batera, arrastian manifestazinora joan aurretik. 18:30ean urtengo dira manifestariak Bilboko udaletxetik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002235", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Lemoako pumptrack pista barria\nUrri bigarrenaren 18an hasi ziran aire zabaleko kirol instalazioa eregiten eta, hamaika egunetan amaitu dabe langileek 700 metro koadroko pistea.\nIbilbideak 89 metro ditu, Agirre Lehendakari kalearen parkean dago patin, patinete eta bizikletakaz ibilteko pistea. Lanak egiteko aurrekontua 36.287,90 eurokoa izan da.\nUdalak dinoanez, erabiltzaile talde desbardinen beharrak beteteko pentsauta dago, eta ez dago diziplina, maila, genero edo adin bakar batera mugatuta, \"mota horretako instalazinoek 2 urtetik 99 urtera bitarteko erabiltzaileak hartzean ditue\". Holango proiektuakaz Lemoako Udalak herritar guztientzako kirol irisgarriak bultzatu gura ditu. Pista zirkular honeek hainbat aldatz gora eta behera ditue, motor bako gurpildun ibilgailuakaz abiadura hartzeako dagoz pentsauta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002236", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Abian da Arteko Udalaren 2022ko aurrekontuak egiteko prozesu parte-hartzailea\nZemendiaren 19ra arte egongo da zabalik herritarren ekarpenak jasoteko epea.\n2022ko aurrekontuak egiteko prozesua urri bigarrenaren 22an hasi zan. Udaletxeko Ogasun Batzordea batu eta erabagi ebezan aurrekontuetan herritarrek parte hartzeako moduak. Atzo, hilak 2, egin zan herritarrakaz batzar informatiboa, ekarpenak zelan egin eta aurrekontuen informazinoa jakitera emoteko.\nOin, herritarren ideak jasoko dauz Udalak zemendiaren 19ra arte. Honetarako idatzi bat prestatu eta udaletxera eroan beharko dabe arteaztarrek. Beste bide bat idatzia emailez bialtzea da, helbidera.\nEspero da hilaren 22an egitea batzar informatiboa, alderdi politikoakaz. Gero, Ogasun Batzordearen lana izango da abenduaren 10ean behin-behineko aurrekontuak aurkeztea, honeek abenduaren 17ko ez-ohiko bilkuran bozkatuko dabez udaletxean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002237", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aizkolari Txapelketa Nagusiko finalerako sailkatu da Aitzol Atutxa\nPasau dan zapatuan jokatu zan Zestoan Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finalerako pasea lortzeako sailkapen saioa. Hamahiru azkolarik hartu eben parte gizonezkoetan eta seik lortu eben finalerako txartela, tartean Aitzol Atutxak. 19 minutu eta 16 segundo behar izan zituan probea amaitzeko.\nHilaren 21ean, Bilbao Arenan jokatuko da finala. Honeek dira dimoztarragaz batera egongo diran aizkolariak: Mikel Larrañaga (16'44''), Eneko Otaño (17'57''), Iker Vicente (18'11''), Julen Alberdi (19'25'') eta Jon Irazu (20'03'').\nAzkolariek egin behar izan eben lana hauxe izan zan: oinbiko bi, 60 ontzako bi eta kanaerdiko bi ebagi.\nAndrazkoetan hiru azkolarik joktuko dabe Bilbao Arenako finala: Karmele Gisasolak (9'05''), Maika Ariztegik (9'08'') eta Uxue Ansorregik (9'11''), hain zuzen be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002238", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Idoia Carramiñanak gidatutako literatura tailerra egongo da eguenetan Udal liburutegian\nEguen honetan hasi eta abenduaren 23ra, eguenero ordubetez 19:00etatik 20:00etara, Igorreko Udal Liburutegian izango da idatz tailerra. Izena aldez aurretik emon behar da liburutegian bertan, ala 966 852 530 telefonora 16:00etatik 20:00etara deituta.\nTailerrean euskerea izango da hizkuntza poetikoa, testu edota lan poetikoak garatzeko. Partaideek emozinoak ezetu eta gorputzetik orrira eroango ditue sentipenak; euren bozen errastuak eta norbera eta munduaren arteko hartu-emona aztertuko ditue. Taldea sortzeako, gitxienez, 5 lagunek emon behar dabe izena eta gehienez 12 lagun egongo dira.\nIdoia Carramiñana Miranda (Bilbo, 1985) euskal filologian lizentziatua, irakaslea, ikertzailea, itzultzailea eta idazlea da. Batez be, poesia lantzean dau eta hori izango da tailerraren muina. 2014tik, Bilboko Grito de mujer Arte eta Poesiaren nazinoarteko jaialdia koordinetan dau. Bere Bi poema liburua argitaratu eban 2018an Amargord Ediciones argitaletxeak. Euskeraz eta gaztelaniaz dago idatzita eta \"hizkuntza bi, mundu bi eta kultura biri\" egiten deutso erreferentzia. Baita, \"zergaitik ez\" egilean bizi diran \"genero bi, edade bi eta sentipen biri\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002239", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urrekoatxa eta Garaioko taldeak lehiatuko dira Dimeko VII. Udagoieneko Txapelketan\nBarikuan, zemendiaren 5ean jokatuko da txapelketearen azkenengo saioa. Hiru partidu egongo dira 19:00etatik aurrera.\nGaraiokoak oin dala bi aste lortu eben finalerako pasea, Kobasoren kontrako hiru partiduak irabazita. Urrekoatxakoak barriz azken barikuan lortu dabe finalera sartzea, honeek be hiru partiduak irabazi ebezan Larraunganen kontra.\nLehenengoak izan ziran kadeteak binaka. Partidu gogorra jokatu eben, Sopelako Ramirezek gidatu eban jokoa hasikera-hasikeratik eta 22-14 amaitu zan partidua. Gero, Amaia Alday eta Naroa Agirreren arteko aurrez aurrekoa heldu zan. Dimoztarra nagusitu zan, Agirreri jokaldi gitxi emonda, 22-04 amaitu zan lehia.\nFinalera heltzeako puntu baik lortuta euki arren, azkenengo partidua izan zan biziena, 22-21 amaitu eben nagusiak, binaka eta barruan. Ez jakien erraza egin bosgarren markaren barruan mantentzea eta huts asko egin ebezan baina, kalidadezko jokaldiak be ikusi ebezan ikusleek.\nHolan, finalean dagoz Garaioko Elorz, Olazabalaga, Etxegarai, Rekalde eta Morgaetxebarria. Urrekoatxan partetik egongo dira Ramirez, Alvarez, Alday, Aurrekoetxea eta Lazkano.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002240", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bana bardindu dau Lemoako Harrobik Ugaoren aurka\nLuzapenean, 93. minutuan, lortu eban talde lemoaztarrak bardinketea, Oierren golari esker. Lau partidu bardindu eta bi irabazi dauz momentuz Lemoako Harrobik.\nLemoako Harrobik barikuan jokatu eban Ugao taldearen kontra etxetik kanpo, 1-1 amaitu zan aurrez aurrekoa. Ugaok partidua hasi eta segiduan lortu eban gola sartzea, bosgarren minutuan. Harrobikoentzako kolpea izan bazan be, partidu osoan izan ziran baloiaren jaube baina, jokaldi onak eginda be, ez ebezan azkenengo paseak ondo emon, aukera garbirik ez eben lortu.\nBigarren zatian zelaian gero eta gehiago aurreratu ziran Lemoakoak, entrenatzaileak aldaketa erasokorrak egin ostean. Bardineketea topatzeko hiru aurrelarigaz egin eben azkenengo zatia eta 93. minutuan lortu eben saria. Ferrerasek zutoinera bialdu eban baloia eta errebotean, Oierrek orpoagaz sartu eban baloia sarera.\nSei jardunaldiren ostean zazpigarren dago sailkapenean Lemoako taldea 10 puntugaz. Datorren partidua etxean jokatuko dau Lemoako Harrobik hilaren 6an, 17:00etan, Bermeo B taldearen kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002241", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia A liderragaz bardinduta dago eta B taldeak lidertzan jarraitzen dau\nGizonezkoen Arratia A taldeak husna bardindu eban Zaldua Aren kontra zapatuan, Urbietan jokatutako partiduan. Zazpi jardunaldiren ostean bost partidu irabazi eta bi bardindu dauz, liderragaz bardinduta dago 17 puntugaz. Datorren partidua Apurtuarteren kontra jokatuko dau, hilaren 7an etxetik kanpo, arrastiko 17:15ean.\nGizonezkoen B taldeak domekan jokatu eban Ariz A taldearen kontra, 0-2 irabazi eban partidua. Bost partidu jokatu ditu Arratia Bk, lau irabazi eta bestea bardindu egin dau. Arratia lehenengo dago sailkapenean 16 puntugaz. Datorren partidua Lezama Sport taldearen kontra jokatuko dabe hilaren 6an Urbietan, arrastiko 19:30ean.\nAndrazkoen A taldeak barriz, Urbietan jokatu eban zapatuan eta bana bardindu eban Racing B, Santanderreko taldearen kontra. Arratiarrak aurreratu ziran markagailuan Nerea Gallastegiren gol bateri esker baina bigarren zatia hasi eta segiduan banakoa lortu eban kanpoko taldeak. Partidua hasi aurretik minutu bateko isilunea gorde zan Naia Bilbao Arratiako ordezkariaren aitaren omenez. Zazpi jardunaldiren ostean Arratia bosgarren da sailkapenean 14 puntugaz. Datorren partidua Osasuna B taldearen kontra jokatuko dau Arratiak etxetik kanpo hilaren 7an, 12:00etan.\nAndrazkoen B taldeak domekan jokatu eban ligako laugarren partidua eta 3-1 irabazi eban Berrio Otxoa A taldearen kontra Urbietan. Zazpigarren dagoz sailkapenean arratiarrak 6 puntugaz. Datorren partidua Ugao taldearen kontra jokatuko dabe hilaren 6an Urbietan, 15:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002242", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Cumbaos hirukoteak kontzertua eskainiko dau domekan The Quiet Cornerren\nHilaren 31n, iluntzeko 19:00etan hasiko da kontzertua Areatzako taberna irlandarrean.\nJazz gai klasikoetan oinarrituta, Bilboko Cumbaos hirukoteak bere ikutua emoten deutsee soinu mitikoei. Soinu, egitura eta musika barriak inprobiaatzen ditue zuzeneko kontzertuetan, bakotxa erripakezin bihurtu arte, jazz klasikoari elementu modernoak gehituta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002243", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoatxako kurutze-bidea kendu dau Lemoako Udalak\nErnaik botatako Lemoatxako kurutzea eta Udalak kendutako kurutze-bideak osotutako monumentu frankistearen ordez, elementu demokratiko bat eregiko dauala emon dau jakitera Lemoako Udalak. Eraitsitako kurutzeak kendu izanaren asmoa \"ez da sinbolo kristauak kentzea, monumentu frankista bateri esangura barria emotea baino\" azaldu dabe komunikadu bidez.\n\"Balio autoritario eta antidemokratikoak lotuta dituen\" sinbolo horreen kentze prozesua eta esangurea Alba Peña-Muñoz arkeologoaren azterlan historiko-arkeologikoan oinarritu da.\nPeña-Muñozen azterlanaren arabera, Arratia bailararen gainaldean egoan kurutze monumentala \"Kurutzadan\" hildakoen omenez eregi zan, erregimenaren ideologia goraipatu eta garaituak umilatzeko. Oinean plaka bat egoan, eta hau irakurri eitekean bertan: \"A los que en defensa de una civilización dieron su vida por Dios y por España en esta Peña. 5 junio 1937\" (Zibilizazino baten defensan, hatx honetan bizitza Jainkoaren eta Espainiaren alde emon ebenen omenez. 1937ko bagilearen 5a).\nBaseleizea gudatik hogei bat urtera eregi zan, 1956an onartu eta 1958an inaugurau zan. Memoria-gune konpleju bat eregi zan: sartzeako errepide bat, kurutze-bide bat, gailurrean egoan kurutze monumentala, Santo Cristo de las Batallas santuaren ermitea, kapera eta horren azpiko hileta-kripta eta kalbario bat mendigunearen gunerik altuenean.\nBere garaian, aurrekontua 276.000 pezetakoa izan zan. Bizkaiko Gobernu Zibilak 70.000 pezeta ipini zituan, eta Bizkaiko Foru Aldundiak beste 50.000 pezeta, baina ez dira ezetuten gainerako diru emoileak eta bildutako zenbatekoa.\nKurutze-bidea monumentu moltsoaren zati modura eregi zan 1956 eta 1958 artean, eta Infanterriko Dukesak, Isabel Falguer Morenok ordaindu ebazan kurutzeak, Lemoatxako batailan hil zan bere se Franciscoren omenez.Oindino be gordeta dago Udalak hareri eskerrak emoteko bidali eutsan gutuna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002244", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Telefono mobikorra erabilteko ikastaroa antolatu dabe Artean\nMikel Deuna Arteako jubiladuen alkarteak antolatu dau jarduerea, zemendiaren 2ra arte emon daiteke izena udaletxean.\nAdineko jenteak gero eta arazo gehiago eukiten dabez telefonoakaz, izan be, gero eta tramite gehiago egin behar dira honeekaz. Osakidetzako zitak lortzea edo banketxeakaz komuniketako orduan atzean itxi dira azkenaldian aurrez aurreko eskaerak, oin interneten bidez egin behar dira tramite asko. Baina familiako gazteakaz komuniketako arazoak be topetan dabez adinekoek.\nArteako jubiladuen alkartekoek mobilak kontrolatzeko beharrizana identifikau eta ikastaroa antolatu dabe. Zemendiak 2ra arte dago zabalik udaletxean apuntatzeko epea, kursoak 10 euro balio dauz. Zemendi hasieran irakasleagaz batu eta bertan informauko jakie eduki eta daten inguruan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002245", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arteako Kokomarroek antolatu dabe aurtengo Gau Baltza\n\"Gureak diren ohiturak eta jaiak mantendu eta ospatuz, bete daigun gau baltza kalabaza argiz!\" dino kartelak. Halloween izeneko jaia heldu aurretik, Euskal Herrian be ospatzen zan jaia dala azpimarratuz.\nKokomarro taldea urte hasikeran jaio edo, berbiztu zan Artean. Aratusteen inguruan ohitura zaharrak berreskuratuteko helburuagaz. Eta lortu eben Artean aratuste berezia ospatutea, herritarrakaz mozorrotu eta koronabirusa 'erre' eben jantza eta musika artean. Dantza.eus webgunean kontau eben kokomarroen berpizkunde eta jaia.\nOin, Gau Baltza ospatuko dabe hilaren 31 iluntzean. Etxeko \"trapu zaharrakaz\" mozorrotu eta 18:00etan ume txikiekaz, \"zirie edo sarie!\" artean eske erronda egiten hasiko dira Arteako plazan. Gero, 19:00etan hasiko da Arimen ibilaldia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002246", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Ninja a cuadros 2' eta 'Maixabel' pelikulak proiektauko dira domekan\nHilaren 31n 17:00etan hasiko da umeen emonaldia, 19:30ean barriz nagusiena.\nNinja a cuadrosen bigarren edizinoan Tailandian dagoz Taiko eta Alex, Eppermintek kartzela zigorra saihestu daualako. Lagun biak, familia osoaren laguntzeagaz joango dira Asiako herrialdera Eppermint harrapetako. Halanda be, misino arriskutsuak presinoak eragingo dauz protagonisten artean.\nGero, Donostiako Zinemaldian Euskal zinemaren Irizar saria jaso eban Maixabel pelikulea ikusteko aukerea egongo da. Benetako gertaeretan oinarrituta, Blanca Portillo eta Luis Tosar aktoreek emoten deutsee bizitza Maixabel Lasa, ETAk hildako Juan Mari Jauregiren alargunari, eta Ibon Etxezarreta, Jauregi hil eban ETAko kide izandakoari. Honek beragaz berba egiteko eskatu eutsan Maixabeleri, Langraiz Okako espetxean (Araba), zigorra beteten egoaneko kartzelan, ETAgaz hartu-emonak eten ostean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002247", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urrekoatxa eta Larraunganeko taldeak lehiatuko dira barikuan Dimeko VII. Udagoieneko Txapelketan\nGaraiokoak 3-0 irabazi eben atzen asteko finalaurrekoan.\nHilaren 29an, 19:00etan hasiko da Dimeko VII. Udagoieneko Txapelketearen bigarren finalaurreko saioa. Urrekoatxa eta Larraungan arteko hiru partidu jokatuko dira Dimako frontoian.\nLehenengo, binaka ibiliko dira kadeteak. Ramirez eta Alvarez, Rekalde II eta Egiliorren aurka. Honeen ostean, lau t'erdian jokatuko dira andrak, Alday Agirreren kontra. Talde arteko atzen partidua nagusien artekoa izango da, barruan eta binaka lehiatuko dira Aurrekoetxea eta Lazkano, Urigoitia eta Kortazarren kontra.\nHurrengo barikuan izango da finala, Garaioko taldea eta aste honetan irabazten dauanaren artekoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002248", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Suteen aurkako prebentzino jardunaldia egingo da domekan\nAdin guztietarako berbaldiak, simulagailuak eta familientzako ginkanea egingo dira goizean.\nHilaren 31n, 10:00etatik 14:30era, izango da Bizkaiko Suhiltzaileek Igorreko Kultur Etxeko parkean antolatutako jardunaldia. Helburua gizartea suaren prebentzinoan heztea da eta, suaren kontra egiteko teknika batzuk ikastea.\nLehengo berbaldiak egongo dira, bi aukeran. Alde batetik 6 eta 12 urte arteko umeentzako eta bestetik, 12 urtetik gorako gazte eta helduentzako. Teoria erakutsi ostean errealidade birtualeko simulagailuak probauko dabez parte-hartzaileek, bideojoko baten bitartez sua amatatzen ikasteko.\nAmaitzeko, familian egiteko ginkana bat be antolatu dabe suhiltzaileek. Jarduerak 14:30ean amaituko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002249", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Perretxiko erakusketea egingo da astelehenean Zeberion\nAustarri Kultur Elkarteak eta Udalak antolatu dabe jardunaldi mikologikoa.\nZemendiaren lehenengoan, domusantu egunean, izango da plazako eskolan erakusketea. 12:00etatik 15:00etara egongo dira inguruetako hainbat onddo eta perretxiko espezie, honeek identifikatzen ikasi eta ezaugarriak ulertzeko.\nUdagoien kulturaleko jardunaldi gehiago be iragarri dira Zeberio Sarean webgunean. Astegoien honetan tailer eta kontzertuak egongo dira herrriko plazan. Zemendian barriz, 13an kontzertuak egingo dira, Erruki Jauna eta Zero taldeak. 26ean Kantukolore eta El regreso de Patxi ikuskizunak helduko dira Zeberiora eta, 28an merkaduagaz emongo jako amaierea udagoien kulturalari.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002250", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar arrastian ospatuko da Gau Baltza Igorren\nGinkanea, txikientzako txokoa, scaperooma, kalejirea eta gaztain erreak egongo dira 17:00etatik aurrera. Mozorrotzeko konbitea be egin dabe antolatzaileek.\n17:00etan hasiko da \"Arimen Gaue\" ospakizuna. Ludotekeak ginkana tematikoa prestatu dau Igorretik, gaztetxoak mozorrotuta ibiliko dira herritik hainbat proba eta jolas egiten. Bitartean ume txikientzako txokoa egongo da Garbeko aparkalekuan instalau dan karpan.\nGinkanea amaituta, scaperooma zabalduko da Kiñu Gaztetxean, 19:00etan. Garrantzitsua da aurretik izena emotea, izan be, taldeak egin eta denporak zehaztu behar dabez antolatzaileek.\nGazteak scaperoomean egon bitartean, 19:15ean kalejirea hasiko da Kultur Etxeko plazatik. Musikea herriko kaleetatik ibiliko da, barriro be Garbeko parkinean amaitzeko. Bertan banatuko dira gaztaina erreak egunari amaierea emoteko.\nEguraldi txarra eta euria egin ezkero, Garbeko parkinerako plan danak mobiduko dira eskolako aterpera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002251", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Harriketarrak Gazte Asanbladearen 22 urteak ospatuteko hainbat ekintza antolatu ditue zapaturako\nEgun osoan zehar ospatuko da Lemoako gazte asanbladearen urteurrena.\nMende laurdeneko historiaren bidean doa Harriketarrak Gazte Asanblada, 22 urte bete ditue eta zapaturako, hilak 30, egitarau oparoa prestatu dabe. 12:30ean hasiko dabe Lemoakoak ospakizuna. Txupinazoagaz batera \"parkepoteo dinamikoa\" eta \"beertruck\" -garagardo kamioia- egongo dira herrian.\nBazkari herrikoia 15:00etan hasiko da, tiketak 8 eurotan erosi daitekez Atxeta eta Kresala tabernetan. Gero Lemoako tabernetatik \"bira musikatua\" egingo dabe arrastian. Azkenengo bueltea kontzertura bidean izango da.\n19:00etan Ane Han Session hasiko da musikea ipinten, iluntzea girotuteko. Honen ostean, 20:30ean helduko dira Azurreka Selektah eta Pablo Runtogeder.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002252", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan amaituko da Lemoa eta Zeberioko argazki lehiaketetan parte hartzeako epea\nHilaren 31 da, kasu bietan, lehiaketetara argazkiak bidaltzeko azkenengo eguna.\nLemoako X. Argazki Lehiaketearen helburua da, 2022 urteko herri-egunkarirako argazkiak aukeratzea. Herritar bakotxak Lemoako argazki bakarra bialdu ahalko dau helbide elektronikora urri bigarrenaren 31 baino lehen. Epaileek 12 argazki aukeratuko ditue eta, aukeratuek sari bana jasoko dabe, egunkarian agertuteagaz batera.\nZeberioko II. Argazki Lehiaketan barriz \"ura\" eta \"egurra\" dira argazkion gaiak. Gai bakotxean boto gehien jasoten dauzan argazkiak irabaziko dabe lehiaketea. Irabazleek aukeratuko dabe herriko zein jatetxetan bazkaldu gura daben eta, lagun birentzako bazkaria jasoko dabe. Argazkiak formatu horizontalean izan behar dira eta helbidera bialdu behar dira hila amaitu aurretik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002253", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gau Baltza eta udagoien kulturala ospatuko dira Zeberion\nBariku arrastian egingo dira Gau Baltza ospatuteko tailerrak, gero elektrotxarangea. Zapatuan barriz kontzertu bi egongo dira.\nHilaren 29an, 17:30etik hasita Txubelasu Guraso Elkarteak antolatutako ekintzak egongo dira plazan. Eskulan \"beldurgarriak\" egin eta mozorro lehiaketea be egongo da. Gainera, gaztaina erreak, musikea, edana eta bokatak eskainiko dira parte-hartzaileentzako.\nGero, 20:00etan Orkresta elektrotxaranga taldea ibiliko da herritik musikea ipinten. Zapatuan barriz kontzertu bi ekarriko dabez Zeberiora. 21:00etan hasiko da Dena taldea eta gero, John Dealer and the coconuts taldeak emongo deutso amaierea jardunaldi kulturalari.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002254", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Deabru Beltzak konpainiaren ikuskizuna egongo da barikuan\nHilaren 29an, Bediako plazan hasiko da 19:30ean piroteknia, argi, jantza eta musikaz betetako funtzinoa.\nDeabru Beltzak Euskal Herriko kale-antzerki konpainia garrantzitsuenetakoa da, kanpotik gehien ibilitakoa gitxienez. Bost kontinentetako 35 herrialdetan ibili dira euren esanetan. 1996an batu eta hasi ziran kale ikuskizunak antolatzen. Munduko erritmoak, \"su primitiboa\", argia, kea eta koreografiak izaten dira emonaldien ardatzak, herrietako kaleak zuzeneko eszenatoki bilakatzen dabez holan.\nBedian Su a Feu ikuskizuna egingo dabe baina, Udala arduratuta agertu da eguraldi txarraren arriskua dala eta. Euria egin ezkero, Tambors de Feu ikuskizuna aterperen batean egin edo bertan behera gelditu ahal dalako ikuskizuna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002255", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Eclat' jantza eta moda ikuskizuna eskainiko da zapatuan Igorren\nHilaren 30ean, 20:00etan, Adriana Bilbaoren jantza konpainiak, Éclat. Eztanda egiten duen gorputz batetik askatutako atala obrearen emonaldia egongo da Igorreko Lasarte Aretoan.\nIkuskizunak XIX. mendetik hasita eta XX. mendearen zehar andrazkoen modan izandako mugarrietako batzuk erakusten dauz. Musika flamenkoa oinarri hartuta eta jantzearen bitartez, Adriana Bilbao eta Mikel del Valle jantzariek egiten dabe modaren mundutik ibilbidea.\nEurakaz, Elena Morales (cante flamenkoa), Jose Almarcha (gitarrea), Victor Guadiana (bibolina eta gitarra elektrikoa) eta Epi Pacheco (perkusinoa) dira musikearen arduradun. Antzezlan honetan garrantzia handia daukien erropak Fran Lopez del Cerrorenak dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002256", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusirako kanporaketea jokatuko dau zapatuan Aitzol Atutxak\nZestoako Kiroldegian jokatuko da finalerako pasea lortzeako sailkapen saioa, hamahiru aizkolaritik seik egin ahal izango dabe aurrera. Andren kasuan, bostetik hiru pasauko dira baina hiru bakarrik egongo dira Zestoan.\nSherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finalerako sailkatuteko kanporaketak hilaren 30ean, zapatua, arrastiko 18:00etan jokatuko dira Zestoan. Hamahiru gizon eta sei andra batuko dira finalerako lehian, Atuxa II.a tartean.\nGizonen kasuan sei enbor zatitu beharko ditue: oinbiko bi (53,1 cm-ko diametroa), 60 ontzako bi (44,3 cm) eta kanaerdiko bi (39,8 cm). Aizkolariak Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Yon Irazu, Julen Alberdi (Txikia IV), Aitzol Atutxa (Atutxa II), Jon Rekondo, Ugaitz Mugertza, Jexux Mujika, Julen Larrea (Larrea III), Arkaitz Jauregi, Iñaki Azurmendi eta Eloy Corchero dira, seik lortuko dabe finalera heltzea.\nAndrek barriz, bakotxak 36 zentimetroko diametroa daukien lau enborri egin beharko deutsee aurre. Karmele Gisasola (Zelai III), Garazi Arruti eta Uxue Ansorregi izango dira Zestoan lehiatuko diranak, izan be, beste biak, Maika Ariztegi eta Beatriz Tancok, oin dala aste bi Araian ebatzi ebezan denporak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002257", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizitza Arratia taldeak haurren eta covidaren inguruko berbaldia antolatu dau zapatuan\nRakel Amigo, osasun psikologoa eta psikoneuroinmunologian aditua eta Estibalitz Vegas psikologoa eta haurren prebenzinoan aditua, Dimako Abaroa aretoan egongo dira hilaren 30ean, 18:30ean, neurriok zelan eragin deutseen umeei eta zelan lagundu ahal jakien hausnartuteko.\nBizitza Arratia taldeak Haurrak eta COVID izeneko berbaldia antolatu dau, COVID-19ari datuetan oinarrituta eta \"hedabideek emoten ez daben beste begirada bat emoteko asmoagaz\". Urte eta erdi honetan COVID-19a dala-eta hartu diran neurri murriztaileek ume eta gazteei sufrimentu handia eragin deutsee askoren ustez. Egoera honegaz lotuta buruko nahasmentuak, arazo psikologikoak eta suizidioak asko hazi dira adin txikikoen artean.\nArazo larri honeen inguruan hausnartuteko eta egoereari buelta emoteko antolatu dau Bizitza Arratiak berbaldia. Adituen azalpenak gazteleraz izango dira baina entzuleak euskeraz parte hartu ahalko dabe, adituek euskerea ulertzen danez, \"belarriprest\" sistemea jarraituko da.\nBizitza Arratia taldea\nKonfinamentua amaitu zanean, dekretuek ezartzen ebezan oinarrizko eskubideen urraketakaitik kezkatuta, Lemoako Karabie Gaztetxean egoerearen gainean hausnartzeko berbaldi batzuk antolatu ebezan, \"Informatu, pentsatu, ekin\" lemapean. Berbaldi hareetatik sortu zan Bizitza Arratia taldea, COVID-19ari aurre egiteko hartu diran neurriakaz kritiko dan jenteagaz. Momentu honetan, taldean, Arantzazu, Dima, Igorre, Lemoa eta Zeanuriko jentea dago.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002258", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Heldu da Arteara Bilboko Arte Ederren Museoko esposizino ibiltaria\nZemendiaren 2ra arte egongo da Arteako plazan 36 arte obren erakusketea.\nBBKk eta Bilboko Arte Ederren Museoak antolatu dabe Euskal Herriko hainbat herri bisitau, eta bisitauko, dauzan erakusketa ibiltaria. Artearen historia kontetan dauan esposizino hau ABC, el alfabeto del Museo de Bilbao erakusketearen luzapena da.\nKalidade handiko koadroen irudiakaz batera, eskaneatzeko QR kodea topauko dau ikusleak. Honegaz obren inguruko komentario interesgarriak entzun ahalko dira, obra bakotxa hobeto ezetutera heldu arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002259", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Kolorez jantzia' ipuin musikatua egongo da eguenean Lemoan\nHilaren 28an, 18:00etan, Antton Aranburu eta Lorena Martinek ipuinak, musikea, jantzak eta jolasak batzean dauzan ikuskizuna eskainiko dabe Kotxepin Kultur Etxean.\nAntton Aranburu eta Lorena Martinen Kolorez jantzia 3 eta 6 urte arteko umeentzako ipuin kontaketa musikatua da. Istorio honetan, Kamila zebrak eta Perli otsoak desbardintasunak dakarren aberastasuna eta balioak landuten dabez, aniztasuna gure gizartearen osagai aberasgarri moduan ulertuteko.\nHolan deskribiduten dau Aranburuk ikuskizuna: \"Gure ikuskizunera hurbiltzen danak ez dau ipuin kontaketa arrunt bategaz topo egingo, baizik eta ipuina, antzerkia, musikea, jantzea eta jolasez betetako ikuskizun batetaz gozatu ahal izango dau\".\nSarrerak online erosi daitekez Lemoako Udaleko webguneko kultura.lemoa.net/sarrerak/ atalean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002260", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gazteentzako scaperooma egongo da Gau Baltzean\nMaratuk eta Zaztaparrak Asti Taldeak, Igorreko Udalaren laguntzeagaz, antolatu dabe hilaren 29an Kiñu Gaztetxean 19:00etan zabalduko dan scaperooma. Gaur amaituko da 688 898 765 telefonoan izena emoteko epea.\nGau Baltza, edo Arimen Gaua, 1950. hamarkadara arte ospakizun garrantzitsua zan Euskal Herrian. Historialari eta lekukoak dinoe etxean kalabazak hustu eta suagaz argitzen ebezala, eta gazteak mozorrotuta ibilten zirala kaletik jentea bildurtuten. Oin askok uste dabe ohitura hau ameriketatik inposatuta datorrela, baina ez da egia, jai bardintsuak zirean oin dala ez hainbeste urte.\nOhitura honen bueltan, Igorreko Maratu gazteria zerbitzuak scaperooma antolatu dau gazteentzako Kiñu Gaztetxean. Jolas edo proba honetan, gazte taldeak zarratutako gela batean egongo dira. Urten ahal izateko giltzea topau beharko dabe, horretarako igarkizunak eta hainbeste buruhausteren pistak jarraituta.\nScaperoomak zabalik jarraituko dau hurrengo hileetan, gazte eta ez hain gazteak be jolasera animau daitezan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002261", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kluben VI. Txapelketa Nazionaleko finalera heldu da Lemoako taldea\nZapatu honetan Zumarragan jokatu da Lemoa eta Ultzamako taldeen arteko finalaurrekoa, 2020ko martxotik egon da atzeratuta txapelketearen azkenengo fasea.\nLemoa urdinez eta Ultzama gorriz, hiru partidu jokatu ebezan hilaren 23an: lau t'erdian, banaka eta binaka. Aitor Etxebarria eta Astiz izan ziran lehenengo protagonistak. 18 tanturainoko partidua Lemoako Etxebarriak irabazi eban, 18-6.\nLehenengo puntua lortuta Aurrekoetxea eta De la Fuente urten ziran frontoira. Bigarren aurrez-aurrekoa be Lemoak irabazi eban, Aurrekoetxeak 10 tantura itxi eban ultzamarra. Holan, partidu bi irabazita lortu eben Lemoakoak finalera heltzea, Mikel Aurrekoetxeak adierazo ebanez, \"laugarren urtea da nazionaleko txapelketan gagozala eta askotan itxi dogu torneoa finalaurrekoetan, aurten finalerako gogoakaz etorri eta lortu dogu\". Finala Zumarragan jokatuko da zemendiaren 7an.\nBinakako partiduan, Lemoako taldea osotu eben Elezkano eta Egañak, Ultzamakoa barriz Iriarte eta Sarasak. Azken aurrez-aurreko honetan Ultzamako taldea ibili zan hasikeratik irabazten. Halanda be, kanporaketea ebatzita egoan. 5-22 eta Lemoak galduta amaitu zan finalaurreko azkenengo saioa, baina finalerako pasea lortuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002262", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Desfibriladore sarea handitu dau Lemoako Udalak\nKotxepin Kultur Etxean ipini dabe desfibriladore barria, oin lau dira herriko desfibrilatze makinak.\nDesfibriladorea bihotz taupadak kontau eta deskarga elektrikoen bidez honeek normaltasunera bueltatzeko erabilten dan aparatua da. Ohikoa da makina honeek eraikin publiko eta jentea batzeako lekuetan, kirolgune edo aretoetan egotea ezbeharrei arintasunagaz erantzuteko.\nLemoan hiru egon dira oin arte: Arlonagusia zelaian, Udal kiroldegian eta aguazilaren autoan. Laugarrena Kotxepin Kultur Etxean instalau dabe aurreko astean, \"Plaza\" aretoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002263", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lidertzan jarraitzen dabe gizonezkoen Arratia A eta B taldeek\nLemoako Harrobik barriz, zapatuan jokatu eban Padura B taldearen kontra Arlonagusian eta 5-1 irabazi eban. Bost jardunaldiren ostean seigarren dago sailkapenean, 9 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau talde lemoaztarrak hilaren 29an, 20:30ean, Ugaoren kontra.\nGizonezkoen Arratia A taldeak 0-2 irabazi eutsan Gordexolari zapatuan etxetik kanpo jokatutako partiduan. Sei jardunaldiren ostean bost partidu irabazi eta bat bardindu dau, lider da 16 puntugaz. Zaldua Aren kontra jokatuko dau datorren partidua hilaren 30ean Urbietan, arrastiko 17:15ean.\nGizonezkoen B taldeak be zapatuan jokatu eban Ezkurdi B taldearen kontra Urbietan, 2-1 irabazi eban partidua. Bost partidu jokatu ditu Arratia Bk, lau irabazi eta bestea bardindu egin dau. Holan, lider dago sailkapenean 13 puntugaz. Datorren partidua Ariz A taldearen kontra jokatuko dabe hilaren 31n Basauriko Soloarte zelaian, goizeko 11:15ean.\nAndrazkoen Arratia A taldeak ostera astegoien honetan deskantsua euki dau eta datorren partidua Racing B, Santanderreko taldearen kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 30ean, 15:00etan.\nAndrazkoen B taldeak barriz domekan jokatu eban ligako hirugarren partidua eta 5-2 galdu eban Leioako Emakumeak B taldearen kontra, etxetik kanpo. Hiru jardunaldiren ostean bederatzigarren dago sailkapenean, 3 puntugaz. Datorren partidua Berrio-Otxoa A taldearen kontra jokatuko dabe hilaren 31n Urbietan, 12:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002264", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiko Zekorrak taldeak zapatuan hasiko dau ligea Iruñan\nArratiak errugbi talde propioa osotutea lortu dau aurten eta \"ilusino handiagaz\" hasi dabe kurso barria. Hilaren 23an, 17:00etan Iruñan hasiko dau ligea La Unica taldearen kontra, Euskal Ligako 2. mailan.\nJokalari asko San Txismera inoz joan ez badira be, bueltan dira Arratiko Zekorrak. Jente barria hurbildu da taldera kalean ahoz-ahoz eta sareetan egin daben kanpaineari esker eta oingoan lortu dabe jokatu ahal izateko taldea egitea. Atzen urte bietan Gernika B taldekoakaz batera ibili dira, baina jente barria hurbildu dala eta, taldea osotu dabe arratiarrek aurten. Halanda be, jokalari batzuk taldez talde ibiliko dira, beharrizanak eskatzen dauanaren arabera.\n\"Ausartu gara taldea ateraten baina justutxo gabiz jente aldetik, badago jentea entrenetan dabilena baina jokatuteko asmo barik, saiatuten gabiz horreek konbenziduten, ligea berme handiagoagaz hasteko. Dudan dagoan edonor be animau gura dogu etorri daiten taldera. Kontuan eukita esperientzia bakoa dala jente gehiena, ez daukagu helburu zehatzik aurten, gugan zentrau eta taldea hobetutea da gure asmoa\" adierazo deutso BEGITUri Jon Gurtubai taldeko kideak.\nAurten Arratiko Zekorrak taldeak logotipo barria be estreinau dau eta, kamisetak eta jertseak ipini ditu salgai.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002265", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Dortagnan eta hiru mosketxakurrak' eta 'Chavalas' pelikulak proiektauko dira domekan\nBetiko lez, 17:00etan hasiko da zinema saioa Igorreko Kultur Etxean. Takillea saioa hasi baino 45 minutu arinago zabalduko da.\nD'ortagnan eta hiru mosketxakurrak (Toni Garcia, 2021) umeentzako pelikulea izango da lehenengo saioa. Hiru moketariak nobela eta pelikula mitikoaren animazinozko adaptazinoa da film hau. D'ortagnan Parisera heldu eta bertan topetan dauz Athos, Portos eta Aramis mosketxakurrak, honeekaz hainbat personai ezetu eta hainbat abentura biziko dabez uriburuan.\nChavalas (Carol Rodriguez, 2021) kudrillako lagunen berraurkitze baten istorioa da. Gaztetako lagun ohiak barriro egiten dabe topo auzoan, adiskidetasun tragikomikoa barriro biziz. Daborduko ez dira lehengo nerabeak eta beraz, ebatzi garrantzitsuak hartu behar dabez, besteen laguntzeagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002266", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urriko Martxa Igorretik pasauko da aurten\nUrriko Martxaren hirugarren edizinioa ospatuko da Etxebarri, Arrigorriaga eta Igorren, zemendiak 5 eta 7 artean.\nAurreko urtean antolatu ez bazan be, atzen edizino bietan Hego Uriben antolatu eta ospatu izan da martxea. Oingoan, eskualde desbardinetako gazte asanbladak batuteko helburuagaz Arratiara be luzatu da deialdia. Izitu gazte antolakundeak, Etxebarriko gazte mobimentuak eta Kiñu Gaztetxeak antolatu dabe urri bigarreneko iraultzearen omenezko egitaraua.\nMartxea Etxebarrin hasiko da, zemendiaren 5ean. Bertan egingo dira harrerea, ezagutze jolasak eta bertso-afaria. Hurrengo egunean gosaldu eta Arrigorriagarako bidea hartuko dabe menditik, bidean autopista elektrikoaren inguruko berbaldia be egongo da. Arrigorriagako gaztetxean bazkaldu ostean, hainbat tailer eta berbaldi egongo dira. Zapatua afaria eta karaokeagaz amaituko da.\nDomeka goizean hartuko dabe parte-hartzaileek Igorrera bajatuteko bidea. Arginatxen berbaldia egiteko geldialdia egingo da Kiñu Gaztetxera heldu aurretik. Igorreko gaztetxean bazkaldu eta Ane Lindaneren bakarrizketea egongo da, gero agur ekitaldiagaz emongo jako amaierea III. Urriko Martxari.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002267", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arbegui enpreseak langilea behar dau\nArratia inguruko persona bat dabil topetan Arteako Industrialdean dagoan Arbegui enpresea. Peoi ikastun lanpostua da eskaintzen dabena eta B gidabaimena eta C+E (trailerra) gidabaimena izatea balorauko dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002268", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Irune Costumero Britania Handiko konferentzia feminista baten egon da bere kasua kontetan\nFilia alkarteak konbidauta, Irune Costumerok, legez kanpoko GAS (Gurasoen Alienazino Sindromea) argudiatuta, Bizkaiko Foru Aldundiak zelan kendu eutsan indarrez alabearen zaintza kontau eban 1.000 feministen aurrean, Britania Handian urtero egiten dan konferentzia feministan.\nFilia alkarteak andra eta neskatoen kontrako indarkeriaren aurka egiten dau behar eta aurreko astegoienean Portsmouth-en egindako Bretainia Handiko urteroko konferentziara konbidau eban Costumero bere kasua adierazoteko.\nIgorrekoak epailearen aurrean jarri ebazan BFAko Haurren Arreta Zerbitzuetako lau langile eta kargu; tartean, Gizarte Ekintza diputadua. Prebarikazino, tratu txar eta lesino psikologikoko karguetatik absolbidu ebazan Probintziako Auzitegiak, baina Costumero hainbat helegiteren ebazpenen zain dago. Portsmoutheko konferentzian, NBEk estadu espainiarra txarretsi ebala kasu honengaitik ekarri eban gogora.\nEAEko erakundeek adin txikikoen ebaluazinoan, \"tratu txar psikiko\" atalean, \"guraso figurak gatazkan instrumentalizatzea\", hau da GASa, jasoten dauan dokumentua erabilten jarraituten dabela salatu eban. Beste herrialde batzuetan be apliketan dala andren kontrako indarkeria tresna hau salatu eben Britania Handiko feministek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002269", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Euskelele bidaiaria' egongo da barikuan Kotxepin Kultur Etxean\nEuskelele bidaiaria, familientzako ipuin musikatua eskainiko dabe Euskal Barrokensemble eta JK Igerabidek barikuan, 18:30ean, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean.\nEuskal Barrokensemble antxinako musikan, klasikoan eta herriko musikan espezializauta dagoan taldea da. Enrike Solinisek sortu eban 2006an, musikariak aldatu egiten dira eta errepertorio handia daukie gustu eta edade guztietarako. Sei urtetik gorako umeentzako ipuin musikatua eskainiko dabe Lemoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002270", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako taldeak ez dau aurrera egin Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketan\nAurtengo edizinoko bigarren saioa jokatu zan atzo Mungian, Uribe Butroe eta Arratia taldeen artean. Saioa Mungiako Torrebillela Aretoan izan zan eta herriko ikastetxeetako ikasleek izan eben saioaz gozatzeko aukerea. Irabazlea Uribe Butroe taldea izan zan.\nSaioak sailkapen izaerakoak dira. Beraz, irabazi ez dauan taldea kanporatuta geratzen dan bitartean, irabazlea finalaurrekoetara pasatzen da.\nAtzoko saioko aurkezlea Peru Vidal izan zan eta epaimahaia Beñat Romerok, Leire Etxebarriak eta Miriam Juaristik osatu eben.\nHoneek izan ziran kantau eben bertsolari gazteak:\nAgroekofeminismo tailerra egongo da Artean bariku eta zapatuan\nIlgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskoleak antolatuta, elikadura burujaubetza eta feminismoa landuten dauan Agroekofeminismo tailerra egongo da Arteako Kultur Etxean.\nEtxalde, elikadura burujaubetzaren aldeko baserritarren mobimentuko andrek gidatuko dabe tailerra.\nSaio bi izango ditu tailerrak, barikuan 18:00etatik 21:00etara, euskeraz izango da eta alde teorikoa landuko dabe partaideek. Zapatuan, 10:30etik 13:30era, gaztelaniaz, ustiapen bat ikusten joatekoak dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002271", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Baltzolako kobak zarratuta Q sukarragaitiko arrisku biologikoa dagoalako\nGanzabal Mendi Taldeak, besteak beste, argitara emon dau bere sare sozialetan,\nOsakidetzak, Baltzolako kobetan Q sukarragaitiko arrisku biologikoa dagoan informazinoa zabalduteko eskatu deutsela, eskalatzaile eta bisitarien artean kutsadurarik egon ez daiten.\nEz da lehenengo aldia Baltzolako kobetan egondakoen artean Q sukarraren (Coxiella burnetii bakterioak eragindako gaixotasuna) hainbat kasuren barri izan danik. Pasau dan neguan eta Aste Santuan be kasuak agertu ziran. Q sukarra animalien bidez transmitiduten dan gaixotasuna da; besteak beste, ahuntzek, ardiek eta behiek transmitiduten dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002272", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Basoak crowfunding kanpainea ipini dau martxan etxeko azpiegiturak hobetzeko\nDiru bilketeagaz 22.500 eta 32.750 euro lortu gura dabez eraikinean hainbat konponketa eta hobekuntza egiteko.\nArteako Basoa defendatzaileen etxeak sare sozialak zabaldu barri dauz proiektuen barri emoteko eta, honegaz batera ipini dau crowfunding kanpainea martxan. Zemendiaren azken-aurreko asterarte egongo da zabalik proiektua kofinantzatzeko aukerea. Gitxieneko beharrak egiteko 22.425 euro beharko dabezala kalkulau dabe eta, bestelako hobekuntzak egiteko kantidade hobeezina 32.750 eurokoa da. Daborduko, 4.000 euro baino gehiago batu dabez.\nAzpiegiturei jagokienez, beharrezko ikusten ditue komunak eta dutxak egitea, hamabost logela egokitzea eta suete industrialerako bidea hartzea. Beste alde batetik, diru nahikoa lortu ezkero ugerlekuko instalazinoak hobetu eta energia fotoboltaikoa lortzeako eguzki plakak ipini gura ditue.\nIdentifikau daben beste atal bat da \"eginkizunak\". Honen barruan sartu dabez ordaintzen dabizen lan zehatzagoak. Etxea margoztea, lanparak, argiteria barriak eta hondeamakina baten alokairua besteak beste. Diru kantidade \"hobeezinera\" heldu ezkero, tximinia sistemak be hobetuko dabez.\nAzken beharrizana da material eta tresneriaren erosketea. Pinturea, kableak, zementua eta kanpoko aldea garbi manteniduteko tresnak adibidez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002273", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Anton Telleriak 'Nekatutak' monologoa ekarriko dau Igorrera zapatuan\nHilaren 23an Kultur Etxean izango da Telleriaren umorezko bakarrizketea, 20:00etan.\nNekatutak izeneko ikuskizunean, Antton Telleria kazetari eta umoregileak zuzentasunaren mugak esploratzen dauz. Lehenengo adibidea da ikuskizunerako aukeratu dauan izena. Monologoan, barre eginarazoteko helburu \"bakar eta sakrauagaz\", delikaduak izan ahal diran hainbat kolektiboren inguruan ibiliko da Telleria brometan. Honeetako batzuk izango dira psikologoak, ETA, Ertzaintza eta abar. Nekatutak-en laburpenean aitatzen dauanez ezin dira faltan egon \"polemikoenak: irakasleak\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002274", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago kirola sustatzeko Oingabiz proiektua\nOingabiz programearen barruan dagoz adin guztietarako hainbat dinamika: orientazino zerbitzua, ibilaldi gidatuak, gazteak aktibo eta gimnasia gidatua.\nLemoako Udalak herritarren artean kirola sustatu gura dauala eta, Oingabiz proiektuaren aldeko apustua berretsi dau aurten. Honen bidez, erraztasunak emon gura dauz lemoaztarrak aktibo mantentzeko. Zerbitzu honeek doban emongo dira, batzuetan parte hartzeako aurretik emon behar da izena 647 889 040 telefonoan.\nProgramearen lehenengo puntua da adin guztietarako orientazino zerbitzua. Astelehenetan, 11:00etatik 13:30era eta eguaztenetan, 16:00etatik 17:00etara eta 18:30etik 20:00etara emongo da zerbitzua Arraibin. Bertaratuteko izena emon behar da aldez aurretik.\nPraktikara sartuta, helduentzako paseo gidatuak egingo dira herritik. Honeek astelehenetan izango dira Gudarien parketik hasita, 09:30ean, 11:00k arte. Parte hartzeako ez da beharrezkoa izena emotea.\nBigarren Hezkuntzako gaztetxoentzako barriz, kiroldegian egingo da \"gazteak aktibo\" dinamikea. Izena emon behar da aurretik, eguaztenetan 16:30etik 17:15era kiroldegian ariketa fisikoak egiteko.\nHirugarren adinekoentzako programea da gimnasia gidatua. Honetarako be emon behar da izena eta kiroldegian izango dira saioak, eguaztenetan 17:30etik 18:30era.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002275", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ogasun eta Funtzio Publikoen Ministerioak alkateen soldatak gaurkotu ditu\nZeberiokoa da 2020 urtean eskualdean gehien kobrau dauan alkatea, 43.999 euro guztira. Ubidekoa barriz, kobrau ez dauan alkate bakarra.\nLau dira BEGITUren eskualdean dedikazino osoa daukien alkateak: Zeberiokoa (43.999€), Igorrekoa (41.185€), Lemoakoa (41.103€) eta Bediakoa (35.160€).\nBeste alde batetik, badagoz dedikazino partziala daukienak be. Alkate honeek dira Zeanurikoa (22.100€), Dimakoa (21.420€) eta Arantzazukoa (13.763€).\nGitxien kobratzen dabenak dira ministerioak \"dedikazino bako\" izentatzen dauzanak. Adibidez Arteako alkateak (4.000€), Areatzako alkateak (300€) eta Ubidekoak (0€) jasoten dabez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002276", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hilaren 22an hasiko da Dimeko VII. Udagoieneko Txapelketea\nHurrengo hiru barikuetan jokatuko dira partiduak, aurtengo berezitasuna, taldekako txapelketea izango dala da. Pelota lehiaketeagaz batera errifak, jana eta edana be egongo dirala dinoe Txumuluxueta alkartekoek.\nUrri bigarrenaren 22an, 19:00etan emongo jako hasikerea txapelketeari. Garaio eta Kobaso taldeen arteko aurrez-aurrekoa izango da lehenengo partidua.\nGero, beste hiru partidu jokatuko dira. Kadeteak hasiko dira binaka, Elorz eta Olazabalaga, Oregi eta Diazen aurka. Gero, lau t'erdian ibiliko dira andrak, Etxegarairen aurkaria izango da Ruiz de Infante eta amaitzeko, nagusiak binaka jokatuko dabe barruan: Rekalde eta Morgaetxebarria, Karregal eta Emaldiren kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002277", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Otzarretako pagadia bisitau eta sutondoko topaketak egingo dira Antzastin\nOndarearen Europako Jardunaldien barruan eta \"Guztion ondarea, guztiok parte\" lelopean, hilaren, 23an, ekintzak antolatu ditue, Areatzan eta Diman.\nZapatu goizean hasiko da Areatzako Parketxeak antolatutako Natura bizian jarduerea. 11:00etan, Saldropotik hasita egingo dabe lauzpabost kilometroko zailtasun gitxiko ibilaldia, bidean topautako hainbat elementuren azalpena entzunda, euskeraz eta zeinu hizkuntzaz. Tartean, Otzarretako pagaditik pasauko dira bisitariak, udagoienean ekosistema desbardinez gozatuteko aukerea eskaintzen dau jarduera honek. Parte hartzeako izena emon behar da aurretik, 94 673 92 79 telefonoan.\nArrastiko hitzordua barriz Diman izango da, 17:00etan Artaun auzoko Antzasti Euskaldunon Etxean. Arabieraz eta euskeraz izango da Afrika eta Euskal Herriko ondareen alkartrukea, sutondoan. \"Topaketea hasiko dogu jatorria kontinente afrikarrean daukien hainbat komunidade gure etxera konbidauz eta Antzasti, Euskaldunon Etxean, bisita gidatua egingo dogu. Horren ostean, suaren inguruan alkartutea kultura guztiok konpartidu dogun zeozer danez, sua egin eta bere inguruan, afrikar zein euskal ipuin tradizionalak eta gastronomia tailerrean prestautako jakiak\" azaldu dabe antolatzaileek.\nDimako Udalak, Txumuluxueta Kultur Elkarteak, Dima Harrera Herriak eta Antzasti Euskaldunon Etxeak antolatu dabe kultur arteko topagunea, parte hartzeako Dimako udaletxean bertan edo 94 31 57 25 telefonoan emon daiteke izena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002278", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Herriko merkatariei bultzadea emoteko bonuak atara ditue Lemoan\nLemoa Ureztatzen merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen alkarteak, Udalaren laguntzeagaz 3.595 euro bideratu dauz deskontu bonuak aterateko, kanpainea bonuak amaitu arte luzatuko da.\nHilaren 18an ipini da martxan Lemoako deskontu kanpainea, Udalak eta Ureztatzen alkarteak hitzarmena sinatu ostean. 719 bonu dagoz saltokietan bananduta, erosleak 12 eurotik gorako erosketea egin ostean jasoko dau 5 euroko deskontua. Saltoki bakotxak bonu kopuru mugatua dauka eta bezero bakotxak bonu bakarra gastau leike saltoki bakotxean.\nHoneek dira aurtengo kanpainan parte hartzean daben 24 negozioak: Ortuzar arraindegia, Iratxe Ruiz uleapaindegia, Alday harategia, Autoservicio Arraibigane, Montero Abrasivos, Lemoako Batzokia, Luzea Beauty, Laiane uleapaindegia, Autoservicio Ainhoa, Frutas y verduras Yasmin, Kresala taberna, Tximeleta, Ilune Foto, Lezat estetika zentroa, Ezkur urdaitegi-gaztaitegia, Merceria Perfumeria Josier, Atxeta taberna, Mailuki taberna, Lemoa Doner Kebab, Marigorringo, La Herradura taberna, Panaderia Lemona, Herriko Denda Amalaur eta Lemoako farmazia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002279", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaitu da Zeberio Ezagututen galdera lehiaketearen lehenengo edizinoa\nLehen saria irabazi dau Eukene Uriarte Intxaurragak (107 puntu), bigarrena Mentxu Etxebarria Ayestak (106 puntu) eta hirugarrena Gesala Perez Junkerak (102 puntu).\nAprilean hasi zan Zeberio Ezagututen lehiaketea, azken hileetan Zeberioren inguruko 100 galderatik gora erantzun ditue parte-hartzaileek. Egunean Behin erako joko hau hamabostero egin da, aste birik behin jaso dabez 42 helbide parte-hartzaileek hainbat galdera. Irabazleak 150 euroko opari txartela jaso dau, bigarren eta hirugarrenak barriz 100 eta 50ekoa, hurrenez hurrengo.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002280", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur hasi dira Lemoako pumptrack pistea eregiten\nAire zabaleko 700 metro koadroko kirol instalazinorako lanak hasi dira. Ibilbideak 89 metro izango ditu eta Agirre Lehendakari kalearen parean egongo da patin, patinete eta bizikletakaz ibilteko pistea. Lanak egiteko aurrekontua 36.287,90 eurokoa da.\nUdalak dinoanez, erabiltzaile talde desbardinen beharrak beteteko pentsauta dago, eta ez dago diziplina, maila, genero edo adin bakar batera mugatuta, \"mota horretako instalazinoek 2 urtetik 99 urtera bitarteko erabiltzaileak hartzean ditue\". Holango proiektuakaz Lemoako Udalak herritar guztientzako kirol irisgarriak bultzatu gura ditu. Pista zirkular honeek hainbat aldatz gora eta behera izaten ditue, motor bako gurpildun ibilgailuakaz abiadura hartzeako dagoz pentsauta.\n\"Gure ustez, pumptrackak potentziala dauka herriko jentearentzako aisialdi eta topaleku bihurtzeko, eta hori erabilteko ez da espezializazino maila handirik behar. Persona bakotxak bere beharretara egokitu ahal izango dau, kirola egin eta ondo pasau\"; dino Ioritz Fernandez kirol zinegotziak. Gainera, instalazino horreek aukerea emoten dabe UCIk (Txirrindularitzaren Nazinoarteko Batasuna) oin dala gitxi arautu dituan bizikleta lehiaketa batzuk egiteko, baita patin eta patinete lehiaketak be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002281", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lehen Hezkuntzan maskarearen derrigorrezko erabilerearen aurkako alkarretaratzea egingo da gaur Diman\n\"Haurrak ere bai\" familia sareak egin dau eskoletan eserialdiak egiteko deialdia. Diman Lehen Hezkuntzako umeak eskolatik urtetean egingo da konzentrazinoa, 16:30ean.\n\"Planto! Haurrak SOS\" lemapean egingo dabe protestea hainbat gurasok gaur arrastian. Hamar minutuko eserialdia egingo dabe hainbat ikastetxetan, Dimakoa tartean. Protesta hau COVID-19aren aurkako azken hezkuntza protokoloaren kontrakoa da, izan be, 6 eta 12 urte arteko umeek mosukoa momentu guztietan erabiltera derrigortzen ditu, jolastoki eta hezkuntza fisikoan be. Antolatzaileek ez dabe neurri hau ulertzen, kaleko neurriak ia guztiz desagertu diranean, ez dabe ulertzen eskolan holan jarraitu beharra.\nBizitza Arratia taldeak deialdiagaz bat egin eta \"gurasoak, hezkuntzako profesionalak eta herritarrak\" animau dauz eserialdian parte hartzera. Hala azaldu dabe BEGITUri bialdutako komunikaduan: \"Umeak barriz be kriminalizauak izaten dabizela uste dabe familia sarekoek, eta umeen garapenari jagokien beharrak kontuan hartu barik hartzean dira ebatziak. Honegaz amaitu beharra daukagu eta planto egiteko sasoia da.\"", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002282", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lidertzan dagoz gizonezkoen Arratia A eta B taldeak\nGizonezkoen Arratia A taldeak 1-0 irabazi eutsan Lekeitiori zapatuan Igorreko Urbieta zelaian jokatutako partiduan. Bost jardunaldiren ostean lau partidu irabazi ditu Arratiak eta bat bardindu, lider da 13 puntugaz. Gordexolaren kontra jokatuko dau datorren partidua hilaren 23an etxetik kanpo, arrastiko 15:45ean.\nGizonezkoen B taldeak ostera domekan jokatu eban Berriz taldearen kontra Urbietan eta 1-0 irabazi eban partidua. Lau partidu jokatu ditu Arratia Bk, hiru irabazi eta bestea bardindu egin dau. Lau jardunaldiren ostean Arratia lider dago sailkapenean 10 puntugaz. Datorren partidua Ezkurdi B taldearen kontra jokatuko dabe hilaren 23an, Urbietan arrastiko 17:15ean.\nLemoako Harrobik zapatuan jokatu eban Artibai taldearen kontra eta bana bardindu eban. Lemoak atzen hiru partiduetan emoitza bardina errepetidu dau. Lau jardunaldiren ostean zortzigarren dagoz sailkapenean lemoaztarrak 6 puntugaz. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko da, hilaren 23an, 17:00etan, Padura B taldearen kontra.\nAndrazkoen Arratia A taldeak ostera etxetik kanpo jokatu eban Tolosa taldearen kontra domeka arrastian. Husna bardindu eban Arratiak. Seigarren jardunaldian lidertza galdu dabe arratiarrek eta bigarren dagoz sailkapenean oin 13 puntugaz. Datorren partidua Racing B, santanderreko taldearen kontra jokatuko dabe, Urbietan hilaren atzen astegoienean.\nAndrazkoen B taldeak zapatuan jokatu eban ligako bigarren partidua eta 1-2 galdu eban Plentziaren kontra Igorren. Bosgarren dago sailkapenean Arratia B 3 puntugaz. Datorren partidua Leioako Emakumeak B taldearen kontra jokatuko dabe hilaren 24an, etxetik kanpo 11:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002283", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Peter Rabbit 2' eta 'Las cosas que decimos, las cosas que hacemos' proiektauko dira domekan\n17:00etan hasiko da umeen emonaldia, 19:30ean barriz nagusiena.\nPeter Rabbit 2: a la fuga (Will Gluck, 2021) Peter eta bere lagun untxien bigarren istorioa da. Aurreko pelikulan Bea eta Thomadegaz bakea egin ostean, Peterrek ez dau bere bihurri famea kendutea lortu eta oingoan urira joango da igesean. Baina familiak arazoak daukazala eta, bueltau edo gelditzeko barne eztabaidea sortuko jako.\nLas cosas que decimos, las cosas que hacemos (Emmanuel Mouret, 2020) barriz pelikula frantsesa da eta oporretako istorio bat kontetan dau. Daphnee haurdun dago landa-eremu batean eta bere bikotearen lehengusuari ostatua emoten deutso, bikotea egun batzuk kanpoan dagoan bitartean. Lau egunez, Daphnee eta Maxime ezetu eta adiskidetu egiten dira, esperientzia sentimentalak kontauta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002284", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Otsoa-lobo' liburua aurkeztuko dau Endika Lahainek Diman\nGaur, 19:00etan izango da literatura aurkezpen rapeatua Abaroa espazioan. Aforoa bermatzeko izena emon behar da, emailez edo 685 759 997 telefonoan.\nLobo (otsoa) olerkiak biltzean dauzan liburua da, Endika Lahainek idatzia eta Taupaka Elkarteak argitaratua. Liburua lau ataletan dago antolatuta. Lehenengoa Otso bakartia eta bere kumea manga obran inspirauta dago.\nBigarren atalak Ramun Barearen El otro es nosotros antzezlanaren testu batzuk biltzean dauz. Hirugarren atalean barriz, Jose Garran margolariak egindako olerkiak jasoten ditu, materia, guda, egitea, desegitea eta abar lantzean dira bertan.\nLaugarren eta azkenengo atala da Lahainerentzako personalena, izan be, idazlearentzat azken urteotan garrantzitsuak izan diran olerkien bildumea da: jaiotzak, agurrak, dudak, biziraupena...", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002285", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lurralde Sarean parte hartzea ebatzi dau Udalak\n\"Lemoan erdigunean jarri izan doguz beti bardintasuna ardatz daben proiektuak, eta zentzu horretan, beste erakunde batzuekaz alkarlana sendotzea garrantzitsua dau\" azaldu dau Marian Garay Salutregi Bardintasun zinegotziak.\nBizkaiko Foru aldundiko Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko sailaren parte da Bizkaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lurralde Sarea. Bilkura barri hau aurten ipini da martxan, 2018an onartutako Berdintasunaren Foro Arauak organoa sortzea ebatzi ostean. 127/2020 Dekretuak adierazoten dauan modura, sare honen helburua da \"toki-mailako bardintasun politiketan eragitea eta udaletan bardintasun-arloaren zeregina indartzea\".\nBerdintasunerako Lurralde Sareak informazino, aholkularitza eta laguntza zerbitzuak emongo ditu Bizkaiko udalerrientzako. Gainera, Lemoako Udalak azpimarrau dauanez, foru dekretu barri bat be onartuko da, 7.000 biztanletik beherako herri bizkaitarren bardintasun politikak dirulaguntzakaz babestuteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002286", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeentzako antzerkia egongo da hilaren 16an Igorren\nUrri bigarrenaren 16an, 17:30ean, Rosa A. Garciaren Leihoak, 2 eta 6 urte bitarteko umeentzako antzerki, jantza, irudi eta musika ikuskizuna egongo da Kultur Etxean.\nAntzezlan hau Haizaraba in the mapping jaialdian estreinau zan, holan aurkezten dabe antzerkia:\n\"Haizea txistuka dabil eta hotz egiten dau. Albisteek hotz eta edur olatu handi batez dabiz berbetan, etxetik ez urtetea gomendatzen da.\nAndra aspertuta dago, bere gogoetan murgilduta, leihotik begira eta lurrunean margozten. Gaueko kerizpeen artetik jantzale baten forma agertzen hasten da, leihoko islada itsaso kosmiko batean bihurtuz, besoetan lorakaz, ilargipean jantzan. Andrea ez dago bakarrik, bere irudimena dauka lagun\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002287", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Udalak jakinarazo dau ez dauala Lemoatxako kurutze frankistea barriz altxauko\nLemoako Udalak aspalditik euki dau planteauta kurutzea kendu eta bertan lanketa berezi bat egitea: \"ikur frankistea ez da barriro altxauko, Memoria Historikoaren legearen kontrakoa bakarrik ez, ikur ilegitimoa be badalako\".\nAstelehen goizean botata agertu zan frankistek Lemoatxako burrukea oroituteko eregi eben kurutzea. Ernai, ezker abertzaleko gazte antolakundeak, bideo baten bitartez jakinarazo eban faxismoaren ikur hau botatea lortu ebela.\nBeste kasu batzuetan, Udalak ikur honeek konpontzera behartzen ditu legeak, ez oingoan. Lemoako Udalak 2011 urtean hasi eban memoria historikoaren inguruko lanketea, plan horren barruan kurutzea kendu eta inguruko lubakien azterketa arkeologikoak egitea sartzean zan. Lubakien azterketea egin bai, baina kurutzeak hor jarraitzen eban. Botata agertu danean, prensa-ohar baten bidez egin dabe publiko ez dala ikurra barriz eregiko eta, bertan memoria historikoaren inguruko lanketea egiteko planagaz jarraituko dabela.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002288", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Magia ikuskizuna egongo da barikuan Zeberion\nTor magoak Amarru ikuskizuna ekarriko dau Zeberiora bihar, hilak 15.\nIluntzeko 18:30ean hasiko da magia saioa, eskola zaharretako txokoan. Tor magoa ezagun egin da, izan be, 300 saio baino gehiago grabau ditu euskal telebistan, batez be, 3txulo eta Sorgintxulo programetan, Zuriñe Hidalgogaz batera. Emonaldi hau Austarri Kultur Elkarteak antolatu dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002289", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sanfaustoak ospatuko ditue astegoienean Arantzazun\nHilaren 16 eta 17rako antolatu ditue hainbat ekintza. Zapatuan, mendi urtekerea, baba-jana eta kontzertua. Domekan barriz txistulariak, merkadua eta magia ikuskizuna.\nHerriko mugetatik mendi ibilaldiagaz hasiko dira aurtengo jaiak. Partaideak, 09:00etan batuko dira Arantzazuko plazan, 12 kilometroko ibilbideari ekiteko. 10:30ean, hamaiketakorako geldialdia egingo dabe industrialdean. Eguerdian barriz, baba-jana egingo dabe herritarrak plazan, Herrikoan eta Monteron lortu daitekez sarrerak. Bakotxak bere platera, basua eta koilara-sardeskak eroan beharko dauz. Arrastian, Ein Go taldeak animauko dau bazkalostea 17:00etatik aurrera.\nDomekan jaigiroagaz hasiko da eguna, Arantzazuko txistulariak ibiliko dira herritik 09:30etik aurrera. Gure Azoka merkadua be antolatu dabe, bertan artisautza, erropea eta bigarren eskuko liburuak eta musikea egongo dira salgai. Bitartean, 12:00etan, Imanol Ituñok Magia parrastan ikuskizun magikoa eskainiko dau.\nEuria bada, frontoian egingo dira jaietako ekintza guztiak. Halanda be, momentuz ez da eguraldi txarrik iragarri astegoienerako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002290", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mobilizazinoak antolatu dabez Gasteizen eraildako andra dala eta\nGaur, hilak 13, eraso sexisten kontraako alkarretaratzeak antolatu dabez 19:00etarako, Igorren eta Zeanurin.\nArratiako Mugimendu Feministak deitu dauz arratiarrak Igorren egingo dan konzentrazinora. \"Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feministea!\" lelopean zabaldu dabe deialdia. Izan be, Gasteizen gorpu bi agertu ziran atzo etxe batean. Gerora jakin dabe, gizon batek bere bikotea erail ebala laban bategaz, gero bere buruaz beste egiteko. Gertakariak umeen aurrean izan ziran, eta bikotea dibortziorako prozesuan egoan.\nZeanuriko Udalak, bando baten bidez deitu dauz herritarrak, Zeanurin ordu berean egingo dan hamar minutuko alkarretaratzera. Konzentrazino hau \"Gasteizko andraren hilketa matxistea gaitzetsi eta genero indarkeria jasoten daben biktimei babesa adierazoteko\" dala dinoe Udaletik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002291", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Pelota Eguna ospatuko da Zeberion domekan\nMandoia Zeberio Pelota Kirol Klubak antolatuta, hilaren 17an jokatuko dira gazteen eta lehen mailako andren partiduak. Zubialdeko frontoian, udaletxe alboan, izango da Pelota Eguna, 10:00etatik aurrera.\nZeberioko pelota-eskolan jokatuten daben gaztetxoak izango dira goizeko protagonistak, prebenjaminetatik hasi eta kadete mailarainokoak. Guztira lau partidu jokatuko dabez, 12:00ak arte. Gero helduko dira lehen mailako pelotari andrazkoak, binakako partidu bi izango dira honeek.\nLaia Salsamendi eta Ane Mendiburu nafarrak ibiliko dira Txumuluxuetako Ainhoa Ruiz de Infante (Otxandio) eta Olatz Ruiz de Larramendiren (Beasain) aurka. Bigarrenak izango dira Leire Garai (Gasteiz) eta Enara Garminde (Laukiz), Nora Mendizabal andoaindarraren eta Amaia Aldai dimoztarraren kontra.\nEusko Jaurlaritzak Labi batzordea desegin eta murrizketa gehienak bertan behera gelditu diranez, frontoiko edukiera guztia bete ahal izango dabe ikusleek pelota partiduotaz gozatzeko, izan be, %100ean bete ahal izango dira jesarlekuak. Halanda be, derrigorrezkoa izaten jarraituko dau mosukoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002292", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratieko I. Gazte Egune ospatuko da Igorren hilaren 16an\nArratia, eta Zeberioko, gazte eragile eta asanbladak batuko dauzan lehenengo jaialdia ospatuko da zapatuan. \"Badoa, Bagabiz, Badator\" lemagaz deskribidu dabe eskualdean errotzen dabilen gazte mobimentu barriztua.\nJaialdia goizean goizetik hasiko da Kiñu Gaztetxean, 09:30ean hasiko da gazte gosaria. Indarrak hartu eta formazino saioak egingo ditue goizean, berbaldiak eta debateak tartean. 13:00ak arte izango dira gazteen problematikak lantzeko ekintza honeek. Halanda be, herri azokea eta umeentzako tailerrak be egongo dira Igorren, 11:00etatik 14:30era. Merkaduak inguruko hainbat baserritar eta sortzaile bilduko ditu, produktuak saltzean.\n15:00etan barriz, herri bazkaria ospatuko da, bertso eta guzti. Menu beganoa ogi, ur, ardao eta kopeagaz zerbitzatuko da. Sarrerak bederatzi eurotan erosi daitekez Igorreko Herrikoan, Lemoako Atxetan eta Zeberion, Maribiren dendan. Bazkaria, eguraldiaren arabera, frontoian edo Gaztetxe alboko landan egingo da.\nArrastian rally-poteoan ibiliko dira gazte kuadrillak herriko tabernetatik, 21:00etan barriz Gaztetxera egingo dabe buelta. Bertan Aramaioko El exterminio de la raza del mono punk taldea eta Galazota taldeak emongo dabez kontzertuak. Talde arratiarra da Galazota, bere lehenengo zuzenekoa eskainiko dau zapatuan, azken hilean hainbat kanta kaleratu ostean. Gaua amaitzeko giroa DJ Balkiriaren esku geratuko da, murrizketen osteko Arratiako lehen jaialdian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002293", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sare sozialen inguruko lanketea egingo da Igorren gaztetxoakaz\nAzkue Fundazioak zuzentzen dau Bziber egitasmoa eta Arratiako Udalen Mankomunitatearen lankidetzeagaz egingo dira tailerrak, hamaika eta hamalau urte bitarteko umeentzako.\nSare sozialen gaineko lantegiak egongo dira Igorreko Kultur Etxean urri bigarrenaren 16an, 16:00etatik 20:00etara, eta 17an, 09:30etik 13:30era.\nHelburu nagusia sarean euskerea indartzea da, euskerazko erreferenteak erakutsi eta ikus-entzunezko edukiak sortzean animetea. Gainera, sare sozialen erabilereaz jaubetzea eta norberaren irudiak grabetearen ondorioez hausnartzea be bilatzen dabe tailerrok. Lantegiotan, hainbat plataforma teknologiko aztertuko ditue; Instagram eta Tik-Tok, besteak beste, eta ikus- entzunezkoak zelan sortu landuko dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002294", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Orratzak talde feministeak Neska* Gazteon Baterajotzearen inguruan egindako balorazinoa\nPasau dan astegoienean, Euskal Herriko Neska* Gazteon Baterajotzea ospatu genduan Elizondon. Bertan 600 neska* gazte alkartu ginen, feminismoa helburu eta gaztetasuna erregai, gure indarrak biderkatzeko asmoagaz. Arratiako hainbat neska* gazte be han izan ginan, Orratzakeko kideok tartean.\nBaterajotzea Euskal Herriko Neska* Gazteon sarea eraberritu eta indartzeko inflexino puntua izan da guretzako, burruka berean bidelagun daukaguzan Euskal Herriko txoko desbardinetako neskak* ezetu eta gure artean eztabaidatzeko. Honetarako, bizi dogun testuinguru politikoa aztertu dogu alde batetik, krisi ugarien ulerkeran sakonduz, eta bestetik, neska* gazte subjetuaren logikan sakondu dogu. Hau egiteko, berbaldiak, tailerrak eta mahai inguruak izan doguz. Mahai-inguru zentral bi egon dira, Testuinguruari erreparatuz: krisi anizkoitzaren gaineko gakoak ikuspegi feministatik eta Neska* gazteok zer? Mugimenduaren oinarriak eta aurrera begirako erronkak.\nMahai-inguru nagusien amaieran, adostasunak, desadostasunak eta bestelako ekarpen eta eztabaidak jasotzeko dinamika egin doguz talde txikietan jarrita. Bestalde, eduki zentraletatik harago, hainbat berbaldi izan dira feminismoa ikuspegi desbardinetatik aztertuteko asmoagaz, Ekofeminismoak arakatzen: zerk mugitzen dizkigu barrenak? edo Langile klasearen borrokak feminismo eta gazte ikuspegitik besteak beste. Gainera, mobilizazino eta aisialdirako hainbat espazio izan doguz.\nNeska* Gazteon sarea antolakunde bat baino, mobimentu bat dala dinogu, mobimentu ikaragarria. Irakurketa politiko orokorrak konpartiduten doguz, baita burruka moldeak be, baina egitura zurrunak baztertzen doguz momentuz, eta honek baditu onura batzuk. Adibidez, neska* gazte talde bakotxaren flexibilidade eta herrira lotzeako gaitasuna, herriaren burrukak neska* gazteen burrukak egin, eta alderantziz. Logika honetan, baina, testuinguruaren analisiak egiteko eta erronkak zehazteko, behar-beharrezkoak doguz Baterajotzea moduko eremuak, eta eremu honetan emoten diran eztabaida eta ekarpenak. Eremu honeek batzean gaitue, eta espazio honeetan egiten gara eraldaketarako motore zabala, mobimentuan dagoan lurrikara bat.\nLurrikara sortu dogu Elizondon, baina egun biak pasau eta herrietara bueltau gara. Eta, zelan ez, indarbarrituta. Anbizino gehiagogaz, Euskal Herria feminista bat lortzeako tresna eta lan barriakaz, bai barrura bai kanpora begituteko. Arratiako neska* gazteok badakigulako, gutako bakotxari, eta herriari, feminismoak egingo gaituala aske.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002295", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Ospatuteko ezer ez\" lemapean egin dau konzentrazinoa Ernaik\n\"2021eko urri bigarrenaren 12a, Hispanidadearen Eguna. 529 urte dira Espainiako Inperioak Ameriketako etnizidioa abiatu ebala. Eta 529 urteren ostean ospatzen jarraitzen dabe. Ukazinoa eta inposizinoa harrotasunez bizi dauan estadua da Espainia\".\nEuskal Herriko eskualde guztietan egin daben moduan, Ernaik deituta hainbat gazte mobilizau dira eguerdian Igorren. 30 persona inguru batu dira Kultur Etxe parean 13:00etan. Hamar minutuz bertan egon ostean, Ernaik Hispanidadearen Egunaren inguruan egindako irakurketea entzun dabe partaideek.\nIrakurketan azpimarrau dabez Espainian, faxismoak eta, lotuta dagozan, kapitalismoak daukazan zuztar sakonak. Gogorarazo dabe, gaurko egunak oin dala 529 urte suposatu eban Amerikako etnizidioa eta 1978ko erregimenak, ospakizun honegaz ostondu gura dauan lurraldetasun krisia. Amaitzeko, guzti hau iraultzeko beharra azaldu dabe Ernaikoak.\nKontzentrazinoagaz amaitzeko, txalo artean espainiar estaduko hainbat personajegaz betetako kartel handi baten gainean, espraiagaz idatzi dabe \"ezer ez ospatzeko\". Kartelean gobernukideak: presidentea eta Marlaska ministroa; politikariak: Diaz Ayuso, Santiago Abascal, Iturgaiz eta Andoni Ortuzar; Florentino Perez enpresaria, Franco eta erregeak agertu dira besteak beste. Hau margoztu ostean, behera bota dabe kartela. Honen ostean domeka gauean Lemoatxen botatako ikur frankistearen oingo egoerea erakusten dauan kartela agertu da, \"eraitsi dogu, eraitsiko dogu\" lemagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002296", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeiako Altxorrak ekitaldia ospatuko da zapatuan Artean\nEuskal gastronomia eta kulturea izango dira Landa Garapenerako Gorbeialde Alkarteak antolatutako ospakizunaren ardatzak.\nMerkaduan bertako produktuak egongo dira salgai eta txakolin, ogi eta ezti mikro-dastatzeak eskainiko dira, goizeko hiru ordutegitan bananduta, 12 laguneko taldeentzako. Bertako produktuen zozketea be egingo da, 14:00etan.\nGoizean zehar, bisita gidatu bi be egongo dira, Mauriziaren bizitza eta ibilbide profesionala erakutsiko dabenak. Mauriziagaz lotuta, Izan bagara ikuskizuna be ikusteko aukerea egongo da. Bertan Korrontzi taldearen folk musikea, jantzak eta herri kirolak batzean dira. Jarduera kultural eta gastronomiko horreek guztiak Arratia Kantuz taldeak girotuko ditu.\nEkitaldiak, informazino gune bat, umeentzako sormen-gune bat eta moda-salmenta izango dauan Guikuri busa izango ditu. Arrastian Guikuri moda desfilea egingo da. Bisitek eta dastatzeek 3 euroko prezioa izango dabe. Sarrerea pintxo pote bategaz trukatu ahal izango da Arteako edozein tabernatan.\nEider Ajuriagerra, Landa Garapenerako Gorbeialde Alkarteko presidentea: \"Guretzat harro egoteko modukoa da oparitzat hartzean doguna aurkeztea, atzetik talde lan handia egin behar izan dala ahaztu barik. Opari bat, Euskadiko Bihotz Berdearen onena kontzentretea erronka bat zalako eta lortu dogulako. Ziur gagoz Gorbeiako Altxorrak ekitaldira hurbiltzen diran persona guztiek, bai gure jomuga ezetuten dabenek, bai bertan lehen aldiz barneratzen diranek, garena erakusten dauanagaz gozatu ahal izango dabela eta Gorbeia ezetuteko mila modu izango dabezala, ezinezkoa dalako paradisu natural, hurbil eta zentzu guztietatik eskuragarri honetara ez itzultzea\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002297", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gazteen emanzipazinorako laguntza ekonomikoak emongo dauz Lemoako Udalak\nHilaren 28ra arte eskatu leikiez dirulaguntzok Lemoan etxebizitza alokairuan hartuta daukien 18 eta 35 urte bitartekoek. Urtean, 25.000 eurorainoko diru sarrerea daukienak lagunduko dauz Udalak. Kasu honetan hileko alokairuaren %30 eta gehienez 180 euroko dirulaguntzea.\nGaur egun, gazte gehienak 30 eta 34 urte bitartean joaten dira gurasoen etxetik Euskadin, Europa mailan, beranduen emanzipetan diranen artean dagoz. Beste alde batetik, suediarrak dira goizen joaten diranak, bataz beste 17,8 urtegaz. Etxebizitzaren prezio altuak eta lanen prekarizazinoa dirala eta, 30 urte beteta be, gatx egiten jakie Euskal Herriko gazteei bizitza independiente proiektu bateri ekitea. Problematika hau gero eta entzutetsuagoa izan da azkenengo urteotan, holan ikusi da batez be uri eta herri handietan, etxebizitza sindikatuak sortu eta indarrak hartzean dabizan lekuetan. Instituzinoen partetik be laguntzeko aukerea hartu dau Lemoako Udalak.\nHilaren 28ra arte eskatu leikiez dirulaguntzok Lemoan etxebizitza alokairuan hartuta daukien 18 eta 35 urte bitartekoek. Eskatzaileen diru sarreren araberakoa izango da dirulaguntzea. Handiena, alokairuaren %50 eta gehienez 300 eurokoa da, urteko diru sarrerea 3.000 eta 9.000 artekoa daukienentzako. Diru sarrerea 9.001 eta 18.000 euro bitartekoa bada alokairuaren %40 eta gehienez 240 euro jasoko dabez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002298", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hispanitatearen eguna ez ospatzeko herri eskolea antolatu dau Ikamak\nBihar, hilak 12, ospatuko da espainiar estaduan Hispanitatearen Eguna. Jaiegun arrotza dala eta, hainbat ekintza egingo ditue Ikamako ikasleek Igorreko institutuan.\n\"Ez gara espainolak\" lemapean antolatu dabez Arratieko Ikamako ikasleek herri eskolak Igorren. 10:30ean hasiko dira gosariagaz eta \"plangintzeagaz lotutako\" ariketakaz jarraituko dabe. Gero, dokumental bat ikusiko dabe eguerdian eta amaitzeko, mikro irekia.\nHau da sareetan Ikamak egin dauan irakurketea: \"Ez gara espainolak, eta ez gara errepikatzeaz kantsauko. Urte bat gehiago espainar estaduak jai egun hau inposatzen deuskula, asimilazinoa eta gure herriaren zapalkuntza errotuta. Españolismoak badaukaz hamaika adierazpen gure hezkuntza sisteman, jai egun arrotzetatik espainar historia ikasteraino. Eta ikasleok ez dogu ezer ospatuko, hezkuntza propioaren alde burrukan jarraituko dogu herri eskoletan\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002299", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Austarri alkarteko mendizaleak Umion mendira joango dira domekan\nAustarri Mendi Taldeak urtekerea antolatu dau hilaren 17rako, Burgoseko Umion mendira. Tobalina haranean kokatuta dago eta 1.437 metroko altuerea dauka. Mendi hau Obarenes mendien zatia da, baita Obarenes-San Zadornil mendien Parke Naturalaren zatia be.\nParte hartzeako izena hilaren 14ra arte emon daiteke, edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetan.\nZeberioko Zubialde plazatik aterako dira 07:30ean mendizaleak. Urtekerearen prezioa bazkideentzat 8 eurokoa da helduen kasuan eta 4 eurokoa umeenean, eta 10 eta 5ekoa, bazkide ez diranentzat.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002300", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bana bardindu dau Lemoako Harrobik\nArlonagusian izan da Amorebieta B taldearen kontra jokatutako partidua. Hiru partidu jokatu ditue momentuz, bat irabazi eta beste biak bardindu egin dauz. Lemoako Harrobi zazpigarren postuan dago sailkapenean 5 puntugaz.\nDatorren partidua Artibai taldearen kontra jokatuko dau Markinan hilaren 16an, 16:30ean. 1-1 amaitu zan astegoien honetako partidua, baina batez be, Lemoakoak zelaian egoan giro parebakoa azpimarratu dabe sareetan: \"Talde bietako jokalariak, entrenatzaileak eta zaleak lagun giroan, ezin arrastiari gehiago eskatu\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002301", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lidertzan dagoz andrazkoen Arratia A eta B taldeak eta gizonezkoen A taldea\nHiru partidu jokatu ditu gizonezkoen Arratia Bk eta bi irabazi, bestea bardindu egin dau. Hiru jardunaldiren ostean arratiarrak hirugarren dagoz sailkapenean, baina liderragaz bardinduta, 7 puntugaz.\nArratia andrazkoen taldeak Urbietan jokatu eban Aurrera Vitoria taldearen kontra domeka eguerdian. 1-0 irabazi eban partidua, gol bakarra bigarren minutuan heldu zan Arrate Arrietak aurkarien atezainaren huts galanta aprobetxau eta gero. Bost jardunaldiren ostean lider jarraitzen dabe sailkapenean 12 puntugaz Igorrekoek. Datorren partidua Tolosa taldearen kontra jokatuko dabe, etxetik kanpo hilaren 17an, arrastiko 16:30ean.\nArratia B taldeak ostera hilaren 10ean jokatu eban ligako lehen partidua, Lurraldekoaren Lehenengo Mailan dagoz eta 0-7 irabazi eban Indautxuren kontra. Lider dago Arratia B taldea 3 puntugaz. Datorren partidua Plentzia taldearen kontra jokatuko dabe hilaren 17an, Urbietan 20:00etan.\nGizonezkoei jagokonean, nagusien Arratiako hiru taldeek, Arratia A, Arratia B eta Lemoa Harrobik, zapatuan, hilaren 9an, jokatu ebezan euren partiduak.\nArratia A taldeak etxetik kanpo jokatu eban eta bana bardindu eban Trapagaran taldearen kontra. Lau jardunaldiren ostean hiru partidu irabazi ditu Arratiak eta bat bardindu eta lider da 10 puntugaz. Arratiak Lekeitio taldearen kontra jokatuko dau datorren partidua hilaren 16an Urbietan, arrastiko 18:15ean.\nArratia B taldeak be zapatuan jokatu eban Zorrontzako taldearen kontra eta 1-4 irabazi eban partidua. Hiru partidu jokatu ditu Arratia Bk eta bi irabazi eta bestea bardindu egin dau. Hiru jardunaldiren ostean Arratia hirugarren dago sailkapenean liderragaz bardinduta 7 puntugaz. Datorren partidua Berriz taldearen kontra jokatuko dabe hilaren 17an, Urbieta zelaian arrastiko 16:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002302", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Uparan Jubilatuen Elkarteak ospakizuna egingo dau hurrengo zapatuan\nUparaneko alkartekideek luncha antolatu dabe urri bigarrenaren 16an. Gaur da izena emoteko azkenengo eguna.\nFrontoian mahai eta jarlekuak ipini eta luntx bategaz ospatuko dabe Areatzan jubiladuen eguna. Derrigorrezkoa izango da aurretik izena emotea, horretarako gaur da azken eguna, hilak 8. Alkarteak Areatzan daukan lokalera hurbildu behar da izena emoteko, 17:00etatik 19:00etara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002303", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garbeko Azokea bueltauko da Igorrera domekan\nIgazko etenaldiaren ostean, bueltan da eskualdean urte gehien daroan merkaduetako bat; Garbeko Azokea, hain zuzen be. Bertan, 10:00etatik 13:30era, inguruko baserrietako produktuak egongo dira salgai.\nNekazaritza produktuak eta artisauen eskulanak egongo dira salgain Garben domekan. Eguraldi txarra egin ezkero, kiroldegira eta eskolako aterpera mobiduko dabez postuak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002304", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"La baldosa flotante\"-k munduko musikea ekarriko dau Arteara\nDomekan, hilak 10, arrastiko 17:00etan, David Larrinaga, La baldosa flotante musika proiektuaren zuzendaria, kantautorea, konpositorea eta musikoterapeuteak kontzertua eskainiko dau Arteako Herriko Bentan.\nLa baldosa flotante 2003an sortu zan, Irola irratiako gaueko saio moduan eta bost disko ditu kalean: La baldosa flotante (2003), Amniótico (2007), Leve (2009), Rama (2012) eta Los artistas del precipicio (2014).\nLarrinaga sortzez bilbotarra da eta leku askotan bizi eta ikasi dauz musikea edo-eta musikeagaz lotutako beste diziplina batzuk, musikoterapia barne. Bilbon, Granadan, Toledon, Benares-en (India) eta han sitar musika tresna joten ikasi eban, La Veran (Caceres) eta Cercedillan (Madril) bizi izan da eta leku horreetako musikeak eragina izan dau berak sortutako lanetan. Bilboko Banda Sonora, Primordiales, Humanos Intentandolo eta Puro Luego taldeetako partaide be izan zan sasoi baten.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002305", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zineko ordutegi normala berreskuratuko dau Kultur Etxeak\nUrriaren 10etik aurrera COVID aurreko ordutegiak eta aforoak berreskuratuko ditu Igorren zineak, beraz, umeen zinea 17:00etan izango da eta nagusiena, barriz, 19:30ean.\nSarreren aurretiko salmenta Kutxabankeko webgunean egiten da, eta bazkideen konbiteak barriro, beste sarrera motakaz batera atera daitekez (lagunaren kodea sartuta). Ikuskizunaren egunean barriz, txarteldegia 45 minutu lehenago zabalduko da; gomendagarria da denporaz joatea ikuskizunak puntuan hasiko dira eta.\nKultur Etxean eta aretoan maskarea erabiltea derrigorrezko izaten jarraituko dau baina eduki osoa berreskuratuko da, 300 persona. Beste alde batetik, sarreran ez da tenperaturea hartu beharko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002306", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorren jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen bigarren kanporaketea\nHilaren 9an, 17:00etan lehituko dira Lasarte Aretoan Ander Ucelay Aristi, Garazi Navarro Ugarteburu, Gorka Pagonabarraga Agorria, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Julen Arzanegi Erezuma eta Mikel Goiriena Larrazabal. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean dagoz eskuragai.\nHilaren 3an hasi ziran kanporaketa faseak Durangon eta Bilbon jokatuko da, abenduaren 18an, finala. Sei kanporaketa jokatuko dira osotara, 2018an baino bat gehiago, eta bakotxean sei bertsolarik hartuko dabe parte. Hiru finalaurrekoetan be sei bertsolari lehiatuko dira. Finala 8 bertsolarik jokatuko dabe: finalurreetako hiru irabazleek eta puntuazinoz bost lehenengoek.\nBizkaiko txapelaren lehian ibiliko dan bertsolari arratiar bakarra Iñaki Iturriotz Zuluaga da. Kanporaketea urri bigarrenaren 30ean jokatuko dau Elorrioko Arriola Antzokian, 17:00etan, Aitor Arrutia Azkueta, Igor Galarza Intxausti, Imanol Arrutia Azkueta, Imanol Uria Albizuri eta Peru de Pedro Larrearen kontra. Antolakuntzan barriz, badago arratiar gehiago. Holan, talde antolatzailean Arantzazuko Igor Menika Bengoetxea eta Igorreko Illart Gumuzio Larrazabal dagoz. Menika, gai-jartzaile taldeko partaidea be bada.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002307", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Merkadua egingo da Areatzan zapatuan\nInguruko ekoizleen produktuak salduko dira postuetan, 10:00etatik aurrera.\nHilaren 9ko goizean ospatuko da Areatzan udagoieneko merkadua. 14:00ak arte egongo dira postuak plazan, eguraldi txarra egiten badau eskoletako aterpean ipiniko dabez postuak. Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak eta Gorbeiak antolatu dabe, Gorbeia inguruetako produktuak salduko dituan merkadua.\nErosketa bakotxagaz, \"tokiko produktu loteen\" zozketarako aukera bat jasoko dabe merkadura hurbiltzen diranek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002308", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ondarearen Europako Jardunaldiakaz lotutako jarduerak egingo dira\nAurtengo edizinoan, \"Guztion ondarea, guztion parte\" lelopean ospatuko da kulturan parte-hartzeako eskubidea. Europar jardunaldiakaz lotuta, hainbat ekintza egingo ditue Zeanuri, Dima eta Areatzan.\nGiza Eskubideen Adierazpen Unibersalak, esparru kulturalean parte hartzeako persona guztiek daukien eskubidea aitortzen dau 27. artikuluan eta hori izango da aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien ardatza. Zeanurin zapatuan izango da jarduerea, hilaren 9an 18:30ean. Izen emoteko 946 122 695 telefonoan eskatu daiteke informazinoa.\nGorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak antolatu dau bisitea, Zeanuriko Andra Mariko erretaula. XV. Mendean marrazten hasi zen komikia izenpean. \"Irisgarritasuna ez da kontzeptu modernoa. Mendeetan zehar artelanak erabili dira idea konplejuak ulertu arazoteko edo irakurten ez ekienei istorioak kontetako. Jasokundearen erretaula, ezagutzak eta jakintzak igortzeko gaitasun horren froga da\" dinoe antolatzaileek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002309", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ginekologia naturalaren inguruko saioa egongo da zapatuan Basoa etxean\nIrene Lamok gidatuko dau andren gorputza autoezetuteko bideratuta dagoan trebaketa tailerra. Hilaren 9an izango da, 12:00ak eta 14:00ak artean eta sei euroko balioa dauka saioak.\n\"Deseregi, poderetu eta alkarbanatzeko topagune\" lez aurkezten da ginekologia naturaleko ikastaro labur hau. Helburua bakotxaren gorputza ezetu eta entzuteko tresnak baliatzen ikastea da. Andren esperientziak eta gogoetak alkarbanatzeko be balioko dau zapatu goizak Basoan.\nAntolatzaileek aldarrikatu dabe andra bakotxa izan behar dala bere gorputza ezetuten lehena, mendeetako patriarkadu, inbisibilizazino eta genozidioak ezagutza honeek ezabatzeko ahaleginak egin dabezalako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002310", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Salgai dagoz Arratieko Gazte Eguneko bertso-bazkarirako sarrerak\nApurka-apurka badoa eskualdeko lehen gazte eguneko egitaraua publiko egiten, eguerdian menu beganoa zerbitzauko dabe bertso artean.\nBazkaria Kiñu Gaztetxe alboko landan egingo da eguraldi ona egiten badau, ostantzean, frontoian ospatuko da bertso-jana. Bederatzi eurotan ipini dabe menua salgai, beganoa izango da eta ur, ogi eta ardaoagaz dator. Tiketak Igorreko Axular Herriko Tabernan, Lemoako Atxetan eta Zeberioko Maribiren dendan egongo dira salgai.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002311", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Herritarrek ateratako argazkiakaz beteko dau Lemoak 2022ko egutegia\nDatorren urteko egutegiarako hamabi argazki aukeratuko dauz Lemoako Udalak X. Argazki Lehiaketan.\nLemoa izango da lehiaketako argazkion gaia, izan be, herri egutegirako dira erretratuak. Argazkiak, formatu horizontalean bialdu behar dira helbide elektronikora urri bigarrenaren 31 baino lehen. Partaide bakotxak argazki bakarra bialdu ahalko dau.\nEpaimahaia, Udalak aukeratutako argazkigintzako adituek osotuko dabe eta saria, egutegian argazkia argitaratzeaz gainera, opari bat izango dabe aukeratutako argazkien hamabi egileek. Sari banaketea Gabonak aldean izango da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002312", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Osasun Larrialdi egoerea indarbakotu dau LABI batzordeak\nBihartik aurrera kenduko dira pandemiaren kontrako neurri eta muga gehienak. Iñigo Urkulluk esan dau Bizi Berri IV plana betetearen arrazoia txertaketa kanpainea izan dala.\nArrastiko 17:00etan urten zan atzo Urkullu Lehendakaria LABIren erabaki ofizialak publiko egitera. Aurretik uste zana baieztatu eban orduan, batzordea desegingo da eta Nafarroako bidea jarraituta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian be bertan behera geldituko dira eduki eta ordutegi muga gehienak.\nHalanda be, espainiar estaduaren menpe dagozan neurriak bere horretan jarraituko dabe. Maskarearen erabilereak derrigorrezkoa izaten jarraituko dau barrukaldeetan, eta kanpoan distantzia minimoa bete ezin danean. Beste alde batetik, espazio zarratuetan eta 5.000 personatik gora sartzean diran lekuetan eukierea %80ean bete ahalko da gehienez.\nEspero ez zan beste neurri bat be ipiniko dau martxan dekretu barriak, izan be, kultur eta kirol ekitaldietan ezingo da ez jan ez edan, ura bakarrik konsumidu ahalko dabe ikusleek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002313", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeiako Parke Naturaletik bisita gidatu arkeologikoa egingo da zapatuan\nGorbeiako Parke Naturalak antolatuta, Juan Carlos Lopez Quintana arkeologoak gidatuko dau bisita aurrehistorikoa. Harrera handia izan dau bisiteak, izan be, plaza guztiak dagoz beteta.\nAreatzako Parketxean hasiko da bisitea, bertan dagoan erakusketa arkeologikoa ezetuko dabe parte-hartzailerk. Herritik Larrederrerako bidea hartuko dabe gero bisitariek, hango moltso arkeologikoa ikusteko. Mendiganara be joango dira azalpen artean bertako trikuharria ezatutera. Bisitea Sustrigin amaituko dau taldeak aire zabaleko gune arkeologikoa ikusten.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002314", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar hasiko da Mugimendu Garaikidea ikastaroa\nNaia Negredo zeberioztarrak emongo dauz jantza klaseak. Eguaztenero izango dira saioak, 18:00etatik 20:00etara Zubialde eskolan.\nBigarrenez emongo ditu Negredok jantza klaseak Zeberion. Kursoko lehenengo klasea hilaren 6ean izango da eta bi atal izango dauz saio bakotxak. Alde batetik, beroketa eta luzaketak egin eta fisikoki prestatuko dira ikasleak. Bestetik, jantza garaikidearen teknika eta koreografiak landuko ditue.\n16 urtetik gorakoentzat prestatu dauz klaseak Negredok, izena emoteko 688 631 960 telefonora deitu beharko dabe interesdunek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002315", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bioeraikuntzaren inguruko ikastaroa emongo da Basoa etxean hilaren 9tik 12ra arte\nEH Bioeraikitzen alkarteak gidatuta, rocket berogailu bat eregiko dabe errefuxiatuen etxean. Ikastaroan izena emoteko helbide elektronikora idatzi behar da, 350 euroko prezio dauka ikastaroak, ostatua eta jana barne.\nEH Bioeraikitzen euskal gazte teknikariak batzean dituan sarea da eta eraikintzarako eredu orekatu bat lortzeako alternatiba iraunkorrak badirala ezetuarazotea da honeen helburua. Proiektuetarako batez be, baliabide naturalak erabilten ditue. Egurra, lastoa, lurra eta karea adibidez, holan ingurumenean ahalik eta inpaktu gitxien eragiteko. Proiektu honeen bidez ohiko eraikuntzak eragiten dabezan sarraski naturalak gelditu gura ditue.\nIkastaroa Basoan\nDatorren astegoieneko zubian izango da bioeraikuntza ikastaro-tailerra Basoa defendatzaileen etxean. Helburua rocket berogailuak egiten ikastea da, energetikoki oso eraginkorrak diralako. Ohiko tximinien antzekoak dira berogailu honeek, baina su kaja bat daukie, bertan beroa gorde eta egunean zehar gitxika-gitxika askatzen dabe energia termikoa.\nTeoria be egongo dan arren, ikastaro praktikoa izango da batik bat, tailer modukoa. Ez da aurretiazko ezagutza eta praktikarik behar parte hartzeako. Izena emon izan gure ezkero helbidera idatzi edo 646 742 241 eta 620 195 411 telefonoetara deitzea gomendatzen dabe antolatzaileek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002316", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bigarren izan zan Aitzol Atutxa Bizkaiko Binakako Aizkora Txapelketan\nInhar Urruzunogaz batera ibili zan Atutxa domekan Sestaon jokatu zan lehiaketan.\n16 minutu eta 16 segundo behar izan ebezan Atutxak eta Urruzunok 54 hazbeteko sei enbor eta 60 hazbeteko beste bi zatitzeko. Lehenengoak izan ziran Larrea aita-semeak, 15 minutu eta 50 segundotan bete eben probea.\nTaldekako harrizulatze proba be jokatu zan Sestaon hilaren 3an, Burdin Gazteak irabazi eben probea 11 zulo eginda.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002317", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hilaren 7an ipiniko da martxan Zeanuriko bertso eskolea\nEguenetan izango dira asteroko saioak, ludotekan 19:00etatik 20:00etara.\nUme, gazte eta helduak hurbilduteko konbitea zabaldu dabe dabe Zeanuriko bertso eskolakoak. Bertsotan ikasi eta praktikatzeko saioak egingo dira astero, debalde. Lehenengo eguna izango da hilaren 7a eta sarrerea librea izango da herriko ludotekan. Halanda be, duda edo galderak izan ezkero Eñaut Intxaurragari deitzeko aukerea dago, 615 717 445 telefonoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002318", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Galazota taldeak bere lehenengo abestia argitaratu dau\nArratiarrak dira Galazota punk-rock taldeko kide gehienak eta domekan igon eben sareetara 'Etxera!' abesti barria.\nAitor Yurrebaso, Oier Barrenetxea, Jon Pelaez, Mikel Zarrabe eta Mikel Egiluz dira jaio barri dagoen Galazota taldeko kideak. Lehenengo diskoa heldu artean, estreinuzko abestia argitaratu eben domekan eta ia 500 ikustaldi lortu dabez daborduko YouTuben.\nZuzeneko kontzertua be eskainiko dabe hurrengo asteetan, halanda be, ez dabe oindino eguna publiko egin. Lagun eta zaleak kontzerturako etxonean egon dira denpora luzez, izan be, oin dala urte bi baino gehiago batu ziran taldekideak. Baina pademiaren kontrako dekretuak dirala eta, kontzertuak egiteko zailtasunak joan arte itxaron gura izan dabe kalidadezko zuzenekoa eskaini ahal izateko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002319", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean Poesia Hegalaria eta zapatuan Oktoberfest egongo dira The Quiet Cornerren\nHilaren 7an, 19:00etan izango da errezitaldia. Iker Allur musikariaren laguntzeagaz, Irune Elexpek, Pablo Cabañasek eta Ana Juezek hainbat poema irakurriko ditue Areatzako tabernan. Hilaren 9an barriz ospatuko da Oktoberfes , 20:00etatik aurrera musika artean.\nPoesia hegalaria taldea, Irune Elexpek, Pablo Cabañasek eta Iker Allurrek sortu eben Igorren poesia publikoari hurreratzeko asmoagaz. Taberna eta plazetan emoten dabez poesia eta musikea buztarten dituen emonaldiak.\nSaioak desbardinak izaten dira. Leku desbardinek errepertorio desbardinak eskatzen dituelako. TQCen egingo daben errezitaldian Espainiako Poesia Saria irabazi dauan Miren Agur Meabe euskaldunaren poema batzuk irakurriko ditue, tartean.\nBeste alde batetik, hilaren 9an, Oktoberfest, urri bigarreneko festa ospatuko dabe Cornerrean. Oktoberfest, 1810etik ospatuten da Munich-en eta munduko jai herrikoirik jentetsuenen artean dago. Raphaëlek gaita joleagaz eta Anderrek akordeioagaz lagunduta, Ingrid Kuschik \"Lilofee\" abeslariak Alemaniako \"edateko kantuak\"eskainiko ditu 20:00etatik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002320", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Abian da mendiko ipuinen bigarren lehiaketa\nClub Vasco de Camping Elkartearen Errimaia aldizkariak literatura lehiaketa deitu du, bigarrenez. Euskarazko zein gaztelaniazko ipuinak aurkeztu behar dira, eta gaia mendia da, zentzu zabalenean hartuta. Lanak aurkezteko epea urriaren 15ean bukatuko da eta ipuin irabazleek 800 euroko sari bana jasoko dute.\nAskok dute gustuko ipuinak entzutea eta beste hainbatek kontatzea. Baina zergatik idatzi ipuin bat? Kontatzea merezi duen abenturaren bat bizi izan duzulako edo amestu duzulako; idaztea gustuko duzulako; gozatu nahi duzulako edo sufritu... Horregatik guztiagatik, CVC- Errimaiak mendiko ipuinen lehiaketa jarri du abian.\nMendiaren bueltako ipuinak\nEuskarazko zein gaztelaniazko idazleek parte hartu ahal izango dute. Eta gaia mendia izango da, zentzu zabalenean -kirol, etnografia, historia edo beste edozein ikuspegitatik landuta-. Gehienez hiru lan onartuko dituzte lehiakide bakoitzeko, eta egileak autoretza eta jabetza intelektuala bermatu beharko ditu.\nEuskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira lanak eta hamar orri baino gutxiago izan beharko dituzte. Ipuinak honako helbide honetara bidali beharko dira: Aurkezteko epea urriaren 15ean itxiko da eta emaitza azaroaren 15ean argitaratuko dute.\nBi irabazle izango dira: bata, gaztelaniazko lanaren egilea; eta bestea, euskarazkoarena. Eta bakoitzak 800 euro eta diploma-oroigarria jasoko ditu; horrez gain, ipuinak Errimaia aldizkarian argitaratuko dira. Ipuin finalistek, berriz, 200 euroko saria eta diploma jasoko dituzte oroigarritzat, eta horiek ere argitaratu egingo dira.\nEpaimahaia osatuko dute mendi eta literatura munduan nabarmendutako pertsonek. Horien erabakiaren eta irabazleen berri azaroaren 15ean emango dute aditzera, Donostian, eta Club Vasco de Camping Elkartearen webgunean argitaratuko dituzte. Sari banaketa abenduaren bukaeran izango da; emaitza argitaratzen denean jakinaraziko den egunean, hain zuzen ere.\nArgibide gehiago jakin gura dituenarentzat hona hemen oinarriak xehetasun guztiekin.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002321", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kriminologia tailerrak emongo dira zemendian Zeberion\nHilaren 21ean amaituko da udaletxean izena emoteko epea, tailer saioak barriz zemendiko zapatuetan izango dira, 18:00etatik 20:00etara.\nZeberio Hego Uribe eskualdeko herriakaz batera gehitu zan STEAM sarera, honen bidez gazteen artean zientzia, teknologia, ingeniaritzea, artea eta matematikak bultzatzeko. STEAM sareak hainbat tailer antolatu dauz eskualdean eta honeen parte izango da Zeberioko gaztegunean emongo dan kriminologia tailerra,\n12 eta 15 arteko gazteak hartu ahalko dabe parte tailerrean, horretarako gurasoen baimenagaz herriko udaletxean izena emonda. Antolatzaileek webgunean dinoenez, \"misteriozko istorio batean oinarritutako tailerra da\". Bertan, pistak jarraitu beharko dabez gazteak, misterioa argitu ahal izateko eta, horretarako, bakterioei eta genetikeari lotutako esperimentuak egin beharko dabez gaztegunean ipiniko dan laborategian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002322", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaibusen hamabi autobus erre dauz Lemoan ezusteko sute batek\nAvanza konpainiak Lemoak daukan kotxetegian gertatu zan ezbeharra zapatu gauean. Miguel Angel Gomez Viar Garraio diputaduak dino lau milioi eurotik gorako kaltea sortu dauala istripuak.\nGomez Viar diputaduak azaldu dauanez, gaueko azkenengo autobusak sortu dau sutea. Bolueta eta Galdako arteko zerbitzutik bueltan, autobusa garbiketa tunelean egoala teilatuko errefrigerazino motorrak sua hartu dau. Gero, tunela erre eta alboko autobusengana joan da sua. Suhiltzaileak arineketan hurbildu diralako eta, gaueko euria dala eta lortu dabe suak autobus gehienak eta eraikina ez harrapatzea.\nEzbehar honek ez dauz aste honetako Bizkaikus zerbitzuak kaltetuko, izan be, Avanza konpainiak erreserbako autobusak daukaz eta erabili ezin ezean, beste enpresa adjudikatzaileek itxi beharko dabez ibilgailuak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002323", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lidertzan dagoz Arratiako andrazko eta gizonezkoen taldeak\nArratia andrazkoen taldeak aurreko jardunaldiko deskantsuaren ostean partidua jokatu eban Urbietan Mutilvera talde nafarraren kontra domeka eguerdian. Arratiak 4-0 irabazi eban partidua, oin ider dira sailkapenean 9 puntugaz. Datorren partidua Aurrera de Vitoria taldearen kontra jokatuko dabe, Urbietan hilaren 10ean, eguerdiko 12:00etan.\nArratia B taldeak ostera hilaren 10ean jokatuko dau ligako lehen partidua, Lurraldekoaren Lehenengo Mailan dagoz eta Indautxuren kontra jokatuko dabe hilaren 10ean 16:00etan, etxetik kanpo.\nGizonezkoei jagokonean, nagusien Arratiako hiru taldeek, Arratia A, Arratia B eta Lemoa Harrobik, zapatuan, hilaren 2an, jokatu ebezan euren partiduak.\nArratia A taldeak arrastian Urbietan jokatu eban eta 3-0 irabazi eutsan Retuerto Sport taldeari. Hiru jardunaldiren ostean hiru partiduak irabazi ditu Arratiak eta lider da 9 puntugaz. Arratiak Trapagaran taldearen kontra jokatuko dau hilaren 9an etxetik kanpo, arrastiko 16:30ean.\nArratia B taldeak be zapatuan jokatu eban Etxebarri B taldearen kontra eta husna bardindu eben partidua. Partidu bi jokatu ditu Arratia Bk eta bata irabazi eta bestea bardindu egin dauz. Jardunaldi biren ostean Arratia bosgarren dago sailkapenean 4 puntugaz. Datorren partidua Zorrontzako taldearen kontra jokatuko dabe hilaren 9an, Zornotzako Larrea futbol zelaian arrastiko 17:30ean.\nLemoa Harrobik be bardindu egin eban, bana, Orozkon Atxulaur taldearen kontra jokatutako partidua. Partidu bi jokatu ditue momentuz, bata irabazi eta bestea bardindu egin dauz. Jardunaldi biren ostean Lemoa Harrobi bosgarren postuan dago sailkapenean 4 puntugaz. Datorren partidua Amorebieta B taldearen kontra jokatuko dau hilaren 9an 17:00etan Arlonagusia futbol zelaian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002324", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Dardara' dokumentala proiektauko da hilaren 7an Lemoan\nKotxepin Kultur Etxean izango da Berri Txarrak taldearen historia azaleratuten dauan dokumentalaren emonaldia. Marina Lameiro zuzendaria be egongo da bertan, Izkander Fernandez kazetariak gidatuko dauan solasaldian parte hartzeako.\nUrri bigarrenaren 7an, 19:00etan hasiko da Dardara dokumentalaren proiekzino eta solasaldia. Halanda be, beharrezkoa da aurretik izena emotea. Hilaren 4an, goizeko 09:00etan, amaituko da www.lemoa.net webgunean apuntatzeko epea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002325", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko EH Bilduren kontrako lege-neurriak hartzea baloretan dabil EAJ-PNV\nPandemian zehar udal zerbitzuetan jarduerarik egin ez eben enpresei, kontratauko zerbitzuak osorik ordaintzea leporatzen deutsee jeltzaleek EH Bilduri. Ordainketa honeek irregularrak izan ahal dirala dinoe, Bilduk barriz, \"beharginak ez kaltetzeko\" ebatzi eban kontratuak mantenidutea.\nIgorreko EAJ-PNVk egindako ordainketak ageriko egiteko exijidu deutso Udalari. Izan be, uste dabe COVID-19aren ondoriozko eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko hartutako neurriei buruz, Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuan adierazotakoaren aurkako ordainketeak egin dauzala Udalak.\nJeltzaleek prensa-oharrean salatu dabe, Udaleko gobernu-taldeak uko egin deutsola hori ageriko egiteari, gaiari buruz galdetu jakonean: \"2020ko bagilean, Igorreko EAJ-PNVk gaia mahai gainean ipini eban alarma egoerea hasi zanetik egindako lehenengo Ogasun Batzordean, baita ondoren izandako batzorde guztietan be. Gainera, 2021eko zezeilaren 8an, honako hau eskatu zan idatziz: enpresa horreei egindako ordainketen legezkotasunari buruzko txosten juridiko bat, eta gai horreri buruzko ebatziak hartzeako ardura eben karguak identifiketea\".\nCOVID-19a agertutakoan, Illart Gumuzio Igorreko alkatearen arabera, \"enpresen kontratuak mantenidutea ebatzi zan, beharginak ez kaltetzeko. Beranduago atera zan zer pagau ahal zan eta zer ez ebazten eban kontratua\". Gero enpresokaz negoziazinoetan hasi zirala dino alkateak likidazinoan dekretura egokituteko asmoagaz, \"jakinda konponduko zala, berme moduan fiantzea dago-eta\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002326", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan hasiko da Lasarte Aretoko zine denporaldia\nUrri lehenengoaren 3an Space Jam: Aro Berria eta Nora pelikulak proiektauko ditue Igorreko Kultur Etxean.\n16:30ean hasiko da ume eta gazteentzako pelikulea, Space Jam (Malcolm D. Lee, 2021) Warner Bros konpainiak egindako animazinozko filma da. Halanda be, errealidadea eta animazinoa nahastuten dauz, LeBron James saskibaloi jokalaria da protagonista nagusia.\n18:45ean barriz proiektauko da Nora (Lara Izagirre, 2020) \"road-movie\" lana. Igazko Donostiako Zinemaldian parte hartu eta urri lehenengoaren 3an estreinau zan aretoetan, hilabete bat pasauta egongo da Igorren ikusteko aukerea.\nAne Pikazak egiten dau Nora protagonistearen papela. Nora bere aititagaz bizi da eta aitita hil ostean, Euskal Herriko kostaldetik bidaia egingo dau. Bidaian izandako bizipenak kontetan dauz filmak. Lara Izagirre zuzendari eta gidoigilearen bigarren fikzinozko film luzea da hau. Lehenengoa, Un otoño sin Berlin, izan zan 2015ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002327", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Deltebre' argazkiak irabazi dau BEGITUren Oporretako Argazki Lehiaketea\nNagore Agirrebeitia Fontetxak (Areatza) Ebroko deltan ataratako argazkia da irabazlea. Iker Zamakonak Ustrukuen txonboa argazkiagaz lortu dau bigarren saria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002328", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Herriko Bote Luze Txapelketan lehiatuko da Arratiako taldea zapatuan\nBizkaia 1 taldearen kontra jokatuko dabe arratiarrak urri lehenengoaren 2an, 17:00etan Berrizen.\nEuskal Herriko Bote Luze Txapelketako finalaurreko saioa izango da zapatuan Berrizburu kiroldegian jokatuko dana. Arratiako taldea Mikel Beldarrain (Artea), Mikel Aurrekoetxea (Lemoa), Ibai Cimadevilla (Igorre), Beñat Etxeita (Zeanuri), Lur Ziarrusta (Dima), Ekhi Ziarrusta (Dima), Imanol Arrese (Lemoa) eta Ander Varelak (Lemoa) osotzen dabe.\nBosteko taldeetan, aurrez-aurre jokatuten dan pelota joko honetan, Arratia taldeak Bizkaia 1 taldea garaitu beharko dau finalera heltzeako. Algorta, Abadiño, Mallabia eta Mungiako jokalariek osotzen dabe talde hau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002329", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Boxeo eta gitarra klaseak emongo dira Kiñu Gaztetxean\nKursoa hasi dala eta, barriro ipini dira martxan Kiñu Gaztetxeko Boxeo taldea eta Hari's Rock School.\nBakarkako gitarra klaseak urri lehenengoaren 7an hasi ziran baina badago oindino izena emoteko aukerea. Ordutegi eta egutegiak zehaztuteko malgutasuna emoten jako ikasle bakotxari eta edozein mailatako gitarra ikasleak onartzen dira klaseetan. Izena emoteko 664 303 528 (Alex) telefonora idatzi edo deitu behar da. \"Modu intuitibo eta praktikoan oinarritutako\" klaseen prezioa orduko 15 eurokoa da.\nBoxeo klaseak be badagoz martxan. Honeek astelehen, martitzen eta eguenetan bai 10:00ak eta 11:00k artean bai 17:00ak eta 18:00ak artean emongo dira. Eguaztenetan barriz goizeko ordutegi bardinean eta arrastian 18:15etik 19:15era artekoak izango dira saioak. Asko jota 10 persona hartuko dira ordu tarte bakotxean eta norbere guante, babes eta eskupainua eroan behar dabez boxeolariak. Hilean 20 euroko kostua daukie klaseek eta izena emoteko 626 924 843 (Endika) telefonora deitu edo idatzi beharko dabe interesdunek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002330", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Deskubritu gaitezen ahalduntzearen bidean\" tailerra antolatu dau Mazala andra taldeak\nUrri bigarrenaren 7an hasiko da abenduak 2ra arte, eguenero egingo dan irakurketa tailerra. Beste alde batetik, urri bigarrenaren 15ean Uxue Alberdigaz batera, Dendaostekoak liburuaren inguruko literatura tailerra egongo da. Bietarako emon behar da izena helbidean.\nZeanuriko andrak batzean dauzan taldea da Mazala eta hainbat irakurketa tailer antolatu ditue urte amaierarako. Urri lehenengoaren 7an hasiko dabe Deskubritu gaitezen ahalduntzearen bidean dinamikea, irakurketearen bidez feminismoaren eta ahalduntze prozesuen inguruan lan egiteko. Eguen guztietan errepikatuko diran tailer honeek Gizagune Fundazioko Aitziber Hormazak gidatuko ditu. 17:30ean hasi eta 19:30ean amaituko dira abenduak 2ra arte luzatuko diran jardunaldiak.\nUrri bigarrenaren 15erako be prestatu dabe literatura tailer bat, oingoan Uxue Alberdi idazle eta bersolariak gidatuko dau tailerra. Berak idatzitako Dendaostekoak liburua izango da jardunaldiaren ardatza, eta liburua irakurrita izatea gomendatu dabe antolatzaileek.\nDendaostekoak1970eko hamarkadan, Uxue Alberdiren amak eta izekok Pitxintxu dendea ipini eben Elgoibarren. Dendariek, besteak beste, zelan bizi izan ebezan, grebak, manifestazinoak eta ETAren atentadu bi kontetan dau. Baita andra dendari bi honeen bizitzek askatasunaren alde egindakoa be.\nUxue Alberdi Estibaritz (Elgoibar, 1984) idazle eta bertsolari ezagun eta saritua da. Beste sari batzuen artean, Kontrako eztarritik saiakeragaitik Euskadi Literatura Saria jaso eban 2020an. Lehenago be, 2016an, jaso eban Euskadi Literatura Saria, haur eta gazte literaturan Besarkada lanagaitik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002331", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiak errugbi talde propioa izango dau aurten\nAurten bai, Arratiko Zekorrakek taldea osotutea lortu dau, \"ilusino handiagaz\" hasi dabe kurso barria.\nJokalari asko San Txismetik inoz joan ez badira be, bueltan dira Arratiko Zekorrak. Gazte barriak hurbildu dira errugbi taldera sareetan egin daben kanpaineari esker eta oingoan, lortu dabe jokatzeko moduko taldea egitea. Atzen bi urteetan egon dira Gernika B-koakaz batuta, baina jente barria hurbildu dala eta, talde bi osotuko dabez aurten. Halanda be, jokalari batzuk taldez talde ibiliko dira, beharrizanak eskatzen dauanean.\n\"Urri bigarrenaren amaieran hasiko gara Euskal Ligako 2. mailan\" dino Jon Gurtubai Arratiko Zekorrakeko kideak, baina aurretik Gernika B-ren kontra lagun arteko partidua jokatuteko asmoa be badaukie. San Txisme zelaia badabil barriro bizia hartuten, izan be, hasi dira ume eta gazteen entrenamentuak. Eguazten eta barikuetan 14 eta 12 urte azpikoak egoten dira errugbia praktikan ipinten, 18:00etatik aurrera. 10 urte azpikoak be egoten dira errugbia ikasten barikuetan, honeek be 18:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002332", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Idoia Asurmendiren kontzertua egongo da zapatuan Igorren\nUrri bigarrenaren 2an izango da abeslariaren emonaldia, 20:00etan udaletxe alboko frontoian.\nBagilean programatuta egoan kontzertua bertan behera gelditu ostean, aste honetan helduko da azkenean Idoia Asurmendi Igorrera. Aramaioko abeslari gazteak bere lehenengo diskoa atera eban aurtengo aprilean, Ilun eta abar izena daroan obrak arrakasta handia lortu dau denpora gitxian eta zuzeneko kontzertuakaz beteta euki dau uda osoa.\nKonbiteak doban lortzeako webgunean emon behar dabe izena ikusleek. Euria bada, Lasarte Aretoan izango da kontzertua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002333", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Tobaco Road taldeak kontzertua eskainiko dau zapatuan The Quiet Cornerren\nUrri bigarrenaren 2an, 20:00etan izango da blues emonaldia Areatzako taberna irlandarrean.\nTobaco Road por un tubo izena daroan atzen lana aurkeztuko dau Tobaco Road Gasteizko blues bikoteakThe Quiet Cornerren, zuzeneko kontzertuan. Txitxo Amilibi eta Antonio Azaceta musikariek osotuten daben bandak blues klasikoak zein propioak joten dabez. In Cold Blood (1998) eta Albaniako Hot Sessions (2008) dira taldeak kalean dituan beste lanak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002334", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguzki panelak ipiniko ditue Zeberioko udal eraikinen energia beharra asetzeko\nUdaletxe eta Kultur Etxearen teilatuetan ipiniko dabez 25,28 Kw produziduko dabezan 64 panelak.\n38.800 euroko inbersinoa egingo dau Zeberioko Udalak, urte amaieran hasi eta martian amaitzea espero dan obrarako. Eguzki-panel honeekaz argindarra erostea saihestu gura dau Udalak, energia honek azkenengo hileetan daukan egundoko prezioari aurre egiteko neurria da hau. Egindako inbersinoa 7-8 urtetan amortizauta eukitea espero dau Udalak.\nUdaletxe gainean 40 eta kultur etxean 24 eguzki panel instalauko ditue hurrengo hileetan. Honeekaz espero da urtean 7.327 CO2 kilogramo gitxiago heltzea atmosferara, edo 1.146 zugatz gitxiago ebagitea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002335", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Uzta dastaketea eta hazi trukea egingo dira zapatuan Zeanurin\nOrtuko produktuen inguruko topalekua urri bigarrenaren 2an izango da, 12:00etan Sagarna alboan.\nInguruko baserritarrek uda amaierako produktuak hurbilduko dabez, honeek dastatu eta ekoizteko jakituria alkarbanatuteko helburuagaz. Beste alde batetik, negua hurbil dagoala eta, neguko barazkien hazien trukea be egiteko aprobetxauko dabe ekoizleen topaketan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002336", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Elexabeitiko San Migel ermitea ezetuteko bisita gidatua egingo da zapatuan\nEleizportaleko haretxezko zutabe eta estaldurea barriztu ostean, Jesus Muñiz ondare historiko-artistikoaren ikertzaileak bisita gidatua egingo dau urri bigarrenaren 2an, 19:00etan doban.\nUrte zehatza argi ez badago be, XV. mendean eregi zan San Migel ermitea Arteako Elexabeiti auzoan, halanda be baegoan bertan ermita txikiago bat Erdi Arotik gitxienez. Egurrezko estaldurea dala eta egin da ezagun, baina hainbat barriztapen behar izan dauz bere horretan manteniduteko. Azkenengoa oin dala 30 urte egin zan, eta haretxezko zutabeak ez dira egoera onean egon.\nEgoera hau aldatu guran batu ziran auzotarrak, Udala eta parrokia. 21.000 euro inguru behar izan dabez oin amaitu diran barriztapenak egiteko, aurrekontuaren erdia egon da Udalaren esku eta Arteako parrokiak ordaindu dau beste erdia. Aurreko zutabeak aldatu eta alboetakoak konpondu dabez estilo originala manteniduta, Roberto Iparraguirre Lucarini arkitektoaren laguntzeagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002337", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kiñu Gaztetxeak taberna lez zabalduko dauz ateak barikuan\nUrri bigarrenaren 1ean, 17:00etatik aurrera egongo da zabalik Igorreko Gaztetxea.\nKursoari hasikerea emoteko, taberna zerbitzua emongo da Kiñun barikuan. Betiko lez, euririk egiten ez badau terrazan egoteko aukerea egongo da. Euria bada, barruan zerbitzauko dira jana eta edana, izan be, areto zabalak aukera asko emoten dauz.\n20:00etatik 22:00etara bertan afaldu ahal izango dabe hurbilduten diranak, gero 01:00k arte manteniduko da zabalik Gaztetxea. Holan, urri bigarrenaren 16an Kiñun ospatuko dan Arratiako I. Gazte Egunerako beroketea egingo dabe gazteak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002338", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dendak Kalera ekimena antolatu dabe AMEkoek zapaturako\nArratiako Merkatarien Elkarteak kalera atarako ditue euren produktuak urri bigarrenaren 2an.\nAurreko urtean ospatu barik gelditu zan urteroko feria, izan be, martirako egon zan antolatuta baina etxean geldituteko agindua heldu zan orduan, \"Karpak eta dana prest egozan\" dinoe AMEkoek.\nAurten bai, Urbieta futbol zelaiaren inguruan ipiniko dabez postuak, merkatariak 10:00etatik 20:00etara egongo dira bertan. Erropak, oinetakoak, bitxiak, kirol-produktuak, etxerako gauzak eta beste produktu asko lortzeako aukerea egongo da. Hamar denda batu dira momentuz feriara baina AMEtik gogorarazi dabe, alkarteak antolatutako ekimenak zabalik dagozala herriko merkatari guztientzat. Hau da, parte hartzeako ez dala derrigorrezkoa alkarteko kide izatea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002339", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Maratugaz batera bodegara urtekerea egingo dabe Arratiako gazteek\nUrri bigarrenaren 23an izango da txangoa, baina hilaren 30ean amaituko da izena emoteko epea. 18 eta 30 urte bitarteko gazteak Biasteri eta Haro bisitauko dabez, Casa Primicia bodegan egingo dabe barriz ardo-dastatze eta bazkaria.\nIzena emoteko bariku aurretik 688 898 765 telefonora, WhatsApp bidez, bialdu beharko dabez interesdunak izen-abizenak. Prezioa 35 eurokoa da, baina plaza mugatuak dagoz. 55 persona baino gehiago egon ezkero, Igorrekoak eukiko dabe lehentasuna.\nUrri bigarrenaren 23an, autobusez urtengo dira izena emon dabenak, Igorretik 09:30ean. 11:00etan bodegea ikusi eta bertako ardaoak dastauko dabez. Honen ostean Biasterira mobiduko dira gazteak, bazkaltzeko 15:00etan bodegara buelta eginda. Arrastia barriz Haron pasauko dabe eta gaueko 01:00etan bueltauko dira Arratiara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002340", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeen defensan\nGizarte baten zaurgarrienak tratetako moduak asko esaten dau gizarte horretaz. Egoera gatxetan ezetuten ei dira personak (eta gizarteak), eta gure gizarteak covidari eta horreri aurre egiteko hartu diran neurrei emondako erantzuna (edo erantzun eza) ikusita, ezin esan gizarte solidarioa daukagunik.\nZaurgarrienak. Kolektibo asko sartzean dira zaurgarrienen artean, baina horreen artean, duda barik, zaharrak eta umeak dagoz. Zaharren kasuan, hartutako neurrien defendatzaile sutsuenak be ados egongo dira kritiko garanokaz, gauzak ez dirala ondo egin eta hurrengo baten beste modu baten egin beharko dirala. Gure ustez, personearen duintasuna eta askatasuna bermatu behar dira momentu guztietan, osasun asistentzia emonda -kasu gehiegitan ukatu egin jakiena- eta hilteko momentua ailegetan danean, maite dituanakaz inguratuta hilteko eskubidea kendu barik.\nSano krudelak izan dira neurriok zaharrakaz.\nBaita umeakaz be, eta oin gabiz horren ondorioak ikusten. Oin gabiz ikusten, \"guk baino hobeto daroa\", \"heroi bat da\" eta antzekoek fakturea pasau deutseela gure gaztetxoei. Askatasun eza, euren bizimodua guztiz apurtu behar izatea, ordurarte ikasitako guztia (konpartiduten, eta abar) ahaztu behar izatea... ez dabela hain \"ondo\" eroan. Eta ondo eroaten saiatu arren, kalte handiak egin deutseezala neurriok buru osasunean.\nOin, ume eta gazteen artean \"Covid-19ak\" eragindako \"buru gaixotasunen pandemiaz\" berba egiten dabiz ia egunero hedabideak. Izan be, gaztetxoenen artean, depresinoak, ansiedadea eta suizidioak ikaragarri hazi dira atzen urte t'erdi honetan. Gehienetan, Covid-19 gaixotasunak baino, hartutako neurriek eraginda. Hedabideek, totum revolutum bat egiten dabe Covid eta Covidari aurre egiteko hartutako neurriakaz, eta holan, horreen ondorio larrien erantzukizunetik libretan dabez neurriok ezarri edo-eta bete dabezanak.\nZe, zintzo izanda, agintariek, maisu-maistrek, medikuek, gurasoek... uste eben umeei ez eutseela eraginik egingo, hilabeteetan etxetik urten barik egon izanak, eskolara joan barik eta euren edadekoakaz kontakturik izan barik? Ezta familiako askogaz be, are gitxiago aitita-amamakaz? Neurriak ezarri, defendidu eta bete egin dabezanek benetan uste eben ez eutseela umeei eraginik egingo euren bizitza soziala errotik moztuteak, bakartzeak eta harremanak eukitera ezin buelteteak, hedabideek barruraino sartu deutseen bildurragaitik? Bildurrez bizi dira asko, covidagaz gaixotu ezkero, beste batzuen bizitzak arriskuan ipinten dabezala da-eta, sinistu arazo deutseena.\nBenetan pentsetan eben gure osasun autoridadeek, umeei ez eutseela fakturarik pasauko sozializazino falteak eta aire falteak? Hainbat itxialdi pasauta dagoz gehienak, ez bakarrik gogoratu gura ez dogun 2020ko martitik maiatzera artekoa, gero be, inguruko baten batek positibo emon ezkero PCRan, hamar eguneko itxialdiak izan ditue askok.\nBaina airea kentzeako (zentzu literal zein figuratiboan) modu bakarra ez da izan hori: pasau dan kurso osoan mosukoa jantzita egon behar izan ziran eta oingo kursoko hasikeran be holan egon behar dira eskolako ordu guztietan. Benetan pentsetan dabe horrek ez daukala eraginik umeen osasun mentalean? Ondo eroan daitekela arpegia (norberaren identidadea) estalita eukitea, besteen irribarreak ez ikustea, bildurra gogora arazoten dauan ikurra soinean izatea eskola ordu luzeetan?\nEta hori gitxi balitz, oin txertoa jartzeko presionetan dabiz. Ez eurek behar dabelako. Txertoa hartuta daukien zaharrak ez kutsatzeko baino. Hortik ez goaz ondo. Ez horixe! Horrek be ekarriko ditu ondorioak gaztetxoen osasun eta biziteko gogoan. Euren bizitzetan eta gure gizartearen etorkizunean. Inork ez dau hartuko horren erantzukizuna bere gain?\nBIZITZA ARRATIA TALDEA", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002341", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zulaibarrek 10 elektrikarirentzako lan-deialdia zabaldu dau\nZulaibarrek, sareetan zabaldu dau koadru elektrikoen muntaketarako lan-deialdia.\nLan eskaintza egin dauan enpresearen izena ez da publiko egin, \"inguruko enpresa bat\" da azalpen bakarra. Halanda be, hamar langile topau gura dabez, koadru elektrikoak instalatzeko. Interesa izan ezkero, 94 673 91 16 telefonora deitzera eta enpresako arduradunagaitik galdetzera animau dabe jentea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002342", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur hasi da Egunean Behin jolasaren 8. denporaldia\nTribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Egunean Behin. Egun bakotxean partida bakarra jokatzeko aukerea emoten dau online jokoak. Hamar galdera erantzun behar dira egunero, arineketan gainera, horrek emoten dauzalako puntuak. Holan, Euskal Herriko klasifikazinoan aurrera egitea da helburua.\nLemoan herri txapelketea antolatu dabe, Egunean Behineko jokalari lemoaztarrakaz. Herriko edonor batu ahal da lehiaketara, aplikazinoan 204F9E kodea sartuta. Denporaldi amaieran Lemoako finala be egingo da aurtengoan, sailkapeneko lehenengo hamar jokalariakaz. Honeek bi sari irabazteko lehiatuko dira, baina hirugarren bat be egongo da. Hau finalean parte hartu gura dauan edozeinek irabazi ahalko dau, sailkapenaren aurrekaldean egon ala ez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002343", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiak lehenengo partidu biak irabazi ditu\nGizonezkoen Arratia futbol taldeak ligako bigarren partidua be irabazi eban zapatu arrastian Ermuaren kontra. 0-2 izan zan emaitza eta golak Azibar Sagarna igorreztarrak eta Ekain Garaizar dimoztarrak sartu ebezan.\nArratia 6 puntugaz dago sailkapeneko goiko postuetan. Datorren partidua Retuerto Sport taldearen kontra jokatuko dau Arratiak Urbietan urri bigarrenaren 2an, 15:30ean.\nArratia B taldeak be zapatuan jokatu eban Galdakao B taldearen kontra ligako lehen partidua etxetik kanpo eta 0-1 irabazi eban. Datorren partidua Etxebarri B taldearen kontra jokatuko dau Arratiak Urbietan urri bigarrenaren 2an, 17:45ean.\nLemoako Harrobi taldeak be zapatuan ekin eutsan ligeari eta 3-1 irabazi eban Montefuerte taldearen kontra hiru puntuak eskuratuz. Datorren partidua Atxulaur taldearen kontra jokatuko dabe Orozkon urri bigarrenaren 2an, 17:00etan.\nAndrazkoen Arratia taldeak deskantsua eduki eban urri lehenengoko atzen astegoienean eta datorren partidua urri bigarrenaren 3an jokatuko dabe Urbietan Mutilvera taldearen kontra eguerdiko 13:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002344", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arantzarteko umeak barriro hasiko dira jantzan\nArantzarte jantza taldeak umeen taldea martxan ipiniko dau. Horretarako gurasoakaz batzarra antolatu dau, gaur hilak 27, 19:00etan Igorreko Kultur Etxeko entsegu gelan.\nAforo kontua dala eta apuntetako aukera bakarra batzarra izango da. Bertan azalduko dabez kurso barriko nondik norakoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002345", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldaik ez eban lortu Errioxako San Mateo Txapelketea irabaztea\nOlatz Arrizabalaga eta Naroa Agirre 13-22 nagusitu jakien Amaia Aldai eta Andrea Capellan-eri urri lehenengoaren 25ean, Logroñoko Adarraga pelotalekuan jokatu zan finalean.\nAmaierako markagailuak (13-22) aldea erakutsi arren, partidu orekatua izan zan. Izan be, bardinketa asko egon ziran, batez be lehengo zatian. Amaia Aldaik hartu eban partiduaren pisua gorriei jagokienean. Partidua bardinduta egon zan hamaikako bardinketara arte.\nHortik aurrera aldatu zan binakakoa. Aurreko koadroetan lehia ikusgarria egon arren, dimoztarraren eta Olatz Arrizabalaga, Emakume Master Cup Txapelketan palmaresik handiena daukan pelotariaren artean, Arrizabalaga nagusitu zan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002346", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Molly Malone jaialdia ospatuko da astegoienean The Quiet Cornerren\nZapatuan zuzeneko kontzertua eta domekan mojojoi eta berberetxoak banatuko dira Molly Malone sonatua gogoratzeko.\nMolly Malone oso ezaguna da Irlandan, kondairak dino mojojoiak eta berberetxoak saltzean ibilten zala Dublineko kaleetatik. Egun batean, hilda agertu zan kalean, oindino neska gaztea zalarik. Butzuek dinoe gaur egun be Dublineko kaleetan ibilten dala bere mamua mojojoi eta berberetxoak salduten.\nPersonai mitikoa gogoratuteko, The Quiet Corner taberna irlandarrak urtero ospatzen dau Molly Malone jaialdia. Oingoan, hilaren 25ean Viola Serra eta Asier Gallegoren kontzertua egongo da 20:00etatik aurrera. Hurrengo egunean barriz, domekea, Mollyren omenezko photocall bat ipiniko da tabernan eguerdi partean. Bertan argazkia atera eta Friends of The Quiet Corner Facebookeko orrira igoten dauanak berberetxo eta mojojoi razinoa jasoko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002347", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jentil eta sorginen gaua ospatuko da Diman zapatuan\nHilaren 25ean, 21:30etik aurrera izango Txumuluxueta alkarteak antolatutako jantza eta antzerki ospakizuna.\nHasteko, Sodupeko Gazte Berri taldekoak egingo dabe jantzan Dimako plazan. Gero izango da ipuin kontaketa antzeztua: Marimundukoren ipuin eta kontu zaharrak. Kontaketa honen bidez Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoetako batzuk ezetuteko aukerea izango dabe ikusleek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002348", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeia Suzien mendi lasterketea zuzenean emongo dau ETB1ek\nUrri lehenengoaren 26an, Gorbeia Suzien mendi lasterketea jokatukoda Zeanurin. Lasterketeak txapelketa bitan puntuatzeko balioko dau, Golden Trail National Series estadu mailakoan, eta ISF, International Skyrunner Federation-eko Munduko Kopan, hain zuzen be. Herrialde askotako seirehun lasterkarik emon dabe izena 31 kilometroko lasterketa honetan partehartzeako, tartean Euskal Selekzinokoek.\nUmeentzako lasterketea zapatu goizean izango da; arrastian barriz lasterkari nagusientzako azalpen teknikoak eta briefinga egingo dira. Ostean Tio Teronen Semeak taldeak jantza ikuskizuna eskainiko dau Zeanurin. Aurkezpen teknikoan, ibilbidea 3Dan eta bideo batzuk ikusteko aukerea egongo da. Baita parte hartuko daben korrikalarien aurkezpenak be. Bitartean taloa edo-eta beste zeozer jateko aukerea egongo da, janaria saltzean dauan furgoneta bat ipiniko dalako.\nGorbeia Suzien Skyrace lasterketa ofiziala, goizeko 10:00etan hasiko da Zeanuriko herrigunetik eta San Justoko ermitara igoko da. Aldapa handiak izango ditu hasikeratik, beraz. Zanburu, Lekanda eta Arrabatik pasauta, Gorbeiako tontorrera helduko dira partaideak. Azero ingurura jeitsi eta barriro be igon beharko dira Aldaminera. Handik herrira jeitsiko dira helmugara ailegetako. Lasterketeak 2.400 metroko desnibel positiboa dauka. Punturik altuena Gorbeiako tontorra da (1.481 m) eta bajuena, herrigunea (243 m).\nEgun berean, hilaren 26an, 11:30ean hasiko da 21K lasterketea. Lasterketeak 21 kilometroko ibilbidea eta 1.200 metroko desnibel positiboa dauka. Lasterketa honetako partaideek ez dabe Gorbeiako tontorra zapalduko, punturik altuena Egiriñaon (1.200 m) izango dabe eta. Berrehun lagunek emon dabe izena 21Kn parte hartzeako.\nEgitarau osoa\nUrri lehenengoak 24, barikua19:00etan, Juan Dualen berbaldia eta ikus-entzunezkoa Corriendo por la vida Igorreko Kultur Etxean.\nUrri lehenengoak 25, zapatua11:00etan, umeen lasterketarako izen-emotea.12:00etan, umeen lasterketearen urtekerea.13:00etan, umeentzako herri-kirolak.17:00etatik 20:00etara, dorsal banaketea.18:00etan, briefinga, hitzaldi teknikoa.19:00etan, Tio Teronen Semeak-en Freshcool jantza ikuskizuna.\nUrri lehenengoak 26, domekea08:00etatik 09:30era, dorsal banaketea.09:30ean, 31K material ikuskapena.09:45ean, 31 kilometroko lasterketako partaideak urtekeran.10:00etan, 31K lasterketearen urtekerea.11:00etan, lasterketa laburreko lasterketarien material ikuskapena.11:15ean, 21K lasterketako partaide guztiak urtekeran.11:30ean, 21K lasterketearen urtekerea.14:30ean, sari banaketea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002349", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andren ekoizpena bistaratuteko merkadua egingo da Diman\nArratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuak, arlo ekonomikoan, gizon eta andren artean dagoan arrakala txikitzeko, andra sortzaile eta ekintzaileen azokea antolatu dau Diman. \"Andrak plazara(tu)\" izenpean, hilaren 26an egingo da merkadua.\nMerkadu honetan, lehen sektoreko eta artisautzako produktuak edo-eta Arratia eta inguruko andren edozein motatako negozioak erakusteko 15 mahai ipiniko ditu Arratiako Udalen Mankomunitateak. Azokea, modu ibiltarian, Arratiako herrietatik zehar, urtero egiteko asmoa dago.\nAndrek euren produktuak edo jarduna ipiniko dabe ikusgai edo-eta salgai azokan. Eskaintza ugaria da: zidarrezko bitxiak, frutak eta barazkiak, gozoak, ogia, euskal pastela, artelan grafikoa, umeentzako erropak, euskal jantziak, narruzko produktuak eta janari marokiarra, besteak beste.\nGurutze Etxebarria Dimako abeslariak Inbigu Gipsy Jazz taldeagaz girotuko dau azokea zuzenean musikea ipiniz. Bihotz Gorospe bakarlariak be emongo dau kontzertua Abaroa aretoan. Eguraldi ona bada, azokea Dimako plazan izango da; ezpabere frontoi txikian egitea da asmoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002350", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratieko I. Gazte Egune urri bigarrenaren 16an ospatuko dala baieztatu dabe antolatzaileek\n\"Badoa, bagara, badator!\" lemapean egin dabe publiko sareetan Arratieko Gazte Egunaren data.\nAzken asteotan eskualdeko herri desbardinetan egin diran asanbladen ostean, badoa formea hartzean Arratia eta Zeberioko gazteak batuko dauzan eguna. Lehen gazte egun hau Igorren izango da eta, egun osorako egitaraua eregiten dabiz antolatzaileak.\nEkintza gehienak Kiñu Gaztetxean izango badira be, Igorretik be ibiliko dira gazteak urri bigarrenaren 16an. Hurrengo urteetan herriz aldatzea da idea. Goizetik hasita berbaldiak, jana, jokoak, poteoa eta hurbileko talde batzuen estreinuzko kontzertuak izango dira egitarauaren ardatzak. Ekitaldi bat be egongo da antza, detaileak ezetuteko, adi egon beharko da Arratieko Gazte Egunaren Instagram kontura.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002351", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberioko Udalak STEAM hitzarmena sinatu dau\nNerbioi-Ibaizabaleko beste bederatzi udalerri eta Elhuyarregaz batera sinatu dabe gazteen artean Zientzia, Teknologia, Ingeniaritzea, Artea eta Matematikak suspertuteko hitzarmena.\nGeuria.eus-ek batu dauanez, Zeberio STEAM sarera batu da Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Ugao, Zaratamo, Arakaldo, Arrankudiaga eta Urduñako Udal eta Elhuyarregaz batera. STEAM berbea Science, Technology, Engineering, Arts eta Mathematics laburtzeko erabiltzen da. Hitzarmena sinatzeko arrazoia Arrigorriagako alkateak azaldu eban bertako udaletxean egindako aurkezpenean: \"Alkarregaz egindako identifikazino lan batetik ondorioztatu dogu gazteek joera gitxi dabela STEAM gaien inguruko ikasgaiak aukeratzeko, batez be neskak\".\nSTEAM sarearen sorrereagaz gazteen artean zientzia eta teknologiak bultzatu gura dabez eskualdean. Honetarako hainbat ekintza antolatu gura ditue udalerriek hurrengo hileetan, tailerrak eta erakusketak besteak beste, baina herri arteko topaketak be egindo ditue. Hau martxan ipinteko 32.000 euroko aurrekontua prestatu dabe Udalek, Elhuyar eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzeagaz.\nTailerra Zeberion\nHainbat dobako tailer prestatuko ditue eskualdeko gazteguneetan 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzako. Zeberion, zemendiaren 6an, 13an, 20an eta 27an Kriminologia tailerra egingo da 18:00etatik 20:00etara.\nTailerrean izena emoteko epea urribigarrenaren 21ean amaituko da, herriko gazteguneetan eta udaletxeetan bertan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002352", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lasto jasotze eta azkolaritza txapelketak jokatuko dira zapatuan Diman\nBizkaiko Lasto Jasotze Lehiaketea eta Bigarren Mailako Azkora Txapelketearen jardunaldiak dira lehiatuko diranak hilaren 25ean, 12:30etik aurrera.\nHiru partaide eukiko dauz lasto jasotzeak: Jon Loiola dimoztarra, Beñat Amade eta Joxe Martin Bustinza \"Tubi\" . Azkoreagaz barriz, bost egongo dira: Beñat Lekue, Aritz Oregi, Marco Nevado, Daniel Lopez eta Julen Mendieta lemoaztarra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002353", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urri bigarrenean ipiniko dira martxan Areatzako ludotekea eta gaztelekua\nLudotekan umeen izena emoteko epea hilaren 27an zabaldu eta 29an zarratuko da. Areatzako Udalak Zaztaparrakaz batera antolatu ditu ludotekea eta gaztelekua.\nGaztelekua urri bigarrenaren 1ean zabalduko da, gazteak libre sartu eta urten ahalko dira baina begiraleak egongo dira plazako lokalean. Barikuetan 19:00etatik 22:00etara egongo da zabalik, zapatuan barriz ordu bat luzatuko da zarratuteko ordua, 23:00etan.\nLudotekan, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5. mailako eta Lehen Hezkuntza osoko umeak izango dabe izena emoteko eskubidea. Honetarako, hurrengo astelehen, martitzen eta eguaztenean ludotekara hurbildu beharko dira gurasoak arrastian, 17:00etatik 18:00etara.\nUrri bigarrenaren 4an zabalduko dauz ateak Areatzako ludotekeak, 17:00etatik 19:30era. Astean ume bakotxa egun baten baino ezin izango da joan. Izan be, Areatzako Herri eskolako erispidea jarraituta antolatu dira txandak. Talde itxi honeetako bakotxak ludotekan be errespetauko dira: astelehenean HH3, martitzenean LH 1-2, eguaztenean HH 4-5, eguenean LH 3-4 eta barikuan LH 5-6. Ludotekearen eukierea %60 izango danez, hau gainditu ezkero bigarren talde bat antolatzea aztertuko dabe Zaztaparrak taldeak eta Udalak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002354", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeia Suzieneko egitaraua Igorren hasiko da barikuan\nLasarte Aretoan Corriendo por la vida pelikulea proiektauko da 19:00etatik aurrera. Gero Juan Dual Mateok bere esperientzien inguruko berbaldia emongo dau.\nDomeka honetan izango dira Gorbeia Suzien lasterketak, bai skyrace txapelketakoa bai 21k lasterketea. Halanda be, bariku eta zapaturako be prestatu dabez antolatzaileek dozenaka ekintza. Astegoienari hasikerea emoteko Corriendo por la vida pelikulea ikusteko aukerea egongo da Igorreko Kultur Etxean, 19:00etan.\nHau amaituta, aretoan bertan Juan Dual atleteak bere historia kontauko dau. Juan Dual kolon, ipurteste, urdail eta behazun barik bizi dan korrikalari eta txirrindularia da. Minbizia dala eta, ebakuntzen bidez gelditu zan organo honeek barik eta gero erabagi eban kirol munduan aurrera egitea. Alde batetik gaixotasuna gainditzeko eta bestetik, antzeko gaixotasunak sufritzen dabezan personak animetako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002355", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arteako jubiladuak urtekerea egingo dabe Leitza eta Lekunberrira\nMikel Deuna Arteako jubiladuen alkarteak antolatutako txangoak Nafarroa bisitauko dau hilaren 28an. Izena emoteko epea bihar amaituko da, hilak 23.\nGoizean urtengo dira parte hartzaileak, 09:30ean Arteako autobus geltokitik. Plana Leitzako Peru Harri parke-museoa bisitatzea da. Iñaki Perurena harrijasotzaileak harriari eskainitako museoa da hau. Gero, Lekunberrin egingo dabe bazkaria.\nUdaletxean emon beharko dabe izena bertara joan gura dabenak. Jubiladuen alkartetik gogorarazo dabe bertan behera gelditu zan urtekerea ordainduta izan ezkero, doban izango dala oingoa. Beste alde batetik, batan batek aurrekoa ordainduta badauka baina oingoan joateko asmorik izan ez badauka, jubiladuen lokaletik pasau ahalko da dirua jasoteko. Hau hilak 22 eta 23an egongo da zabalik, 17:30ean.\nJente barria apuntau eta ordaintzeko be, gaur eta bihar egongo da zabalik jubiladuen lokala, 17:30ean. Alkarteko bazkideek 30 euro ordaindu beharko dabez, bazkide ez diranek barriz 46 euro.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002356", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Herriko Ahaide Nagusiak erakusketea ikusgai dago Ermitabarrin\nErakusketa historikoak banderizo eta jauntxoen inguruko hainbat puntu azaltzen dauz: ohiturak, torretxeak, biolentzia garaiak eta monarkiagaz izandako erlazinoa besteak beste. Holan, jauntxoek ingurukoen bizitza politikoki, sozialki eta ekonomikoki zelan baldintzatu eben ulertu ahalko dabe ikusleek.\nXIII. eta XV. mendeen artean banderizo eta jauntxoak ziran inguruko familia garrantzitsu eta aberatsenen buruak. Ahaide Nagusi deitzen jakien jaun feudal honeei eta goitik behera baldintzatu ebezan orduko nekazarien bizitzak eta gizartea antolatzeko sistema feudala.\nGarai hau hobeto ezetuteko helburuagaz, prestatu dabe Ermitabarriko San Antonio ermitan Euskal Herriko Ahaide Nagusiak erakusketea. Urri bigarrenaren 12ra arte egongo da hau ikusteko aukerea, barikuetan 17:00etatik 20:00etara eta astegoienetan 11:00etatik 14:00etara.\nErakusketan, 12 minutuko dokumentala, bost informazino panel eta 10 ilustrazino ikusi daitekez. Bideoa, ahaide nagusien eta euren torretxeen gainekoa da. Informazino panel eta ilustrazinoetan barriz, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Ahaide Nagusi batzuk agertzen dira. Audio bidez be entzun ahalko dira azalpenak. Honeetan, personajeon sinopsia eta gertaera garrantzitsuenak azaltzen dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002357", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeinke taldeak barikuan aurkeztuko dau zuzenean \"Antiheroiak\" diskoa\nUrri lehenengoaren 10ean estreinau eben Antiheroiak, taldearen hirugarren lana. Zuzeneko aurkezpena barikuan izango da, hilak 24 19:00etan Kotxepin Kultur Etxean.\nHasikerako maketa eta Sormena, Kemena diskoaren ostean heldu da Lemoako Zeinke rock taldearen obra barria. 2019an hasi ziran diskoari bueltak emoten, baina pandemiak lana eten ebanez, hil honetan heldu da, azkenean, Antiheroiak.\nEP honek sei abesti batzen dauz: Itzalean, The End of The F*** World, Antiheroiak, Nire kontraesanekin, Galdu denbora horretan eta Estatu kolpea. Zaleek zuzenean lehenengoz entzun ahalko dituez Zeinkeren etxean, Lemoan. Kotxepin Kultur Etxean da lehenengo emonaldia, kontzertu akustikoa entzuteko sarrera doban izango da, barikuan 19:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002358", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txumuluxueta Pelota Klubaren 25. urteurrena ospatuko da barikuan\nDimako pelotari taldeak 25 urte bete dauzala eta, ekitaldi oparoa prestatu dabe urri lehenengoaren 24rako. Entrenatzaile ohien pelota desafioa eta herritarrentzako afaria egongo dira, besteak beste, 19:30etik aurrera.\n1996 urtean jaio zan Txumuluxueta Pelota Kluba Diman. Ordutik herriko pelotariak batu eta antolatzen dabez eta, Arratiako pelotarien ardatz garrantzitsuenetako bat bihurtu da kluba. Aurten beteko ditue 25 urte Euskal Herriko frontoietan lehiatuten, eta hilaren 24an ospatuko dabe urteurrena.\nEkitaldia Dimako frontoi txikian ospatuko da. 19:30ean izango da aurkezpena eta jarraian, 20:00etan hasiko da pelota partidua. Bikotekako lehia jokatuko da plaza alboko frontoian, Txumuluxuetako entrenatzaile ohien artekoa, Iker Etxebarria-Iñigo Atutxa eta Joseba Etxebarria-Xabier Atutxa.\n20:30ean urdaia banatuko dabe antolatzaileek. Bitartean bertsoak, zozketea, musikea eta giro ona prometidu dabez Txumuluxuetakoak. Beste alde batetik, kamiseta eta jertseak be egin dabez urteurrena ospatuteko eta honeek eskatuteko aukerea egongo da barikuan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002359", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Heziketa eta muskulazino ikastaroak eskaini ditu Zeberioko Udalak\nZeberioko Udalak ariketa fisikoa egitera bultzatu gura ditu herritarrak eta Muskulazino, Heziketa fisiko eta Mantentze gimnasia ikastaroak eskaini ditu 2021-2022 ikasturterako.\nTaldea sortu ezkero, ikastarook martitzen eta eguenetan izango dira eskola zaharretan arrastiz. Gehienez 10 lagun egongo dira talde bakotxean eta hilaren 24ra arte emon daiteke izena modu bitan: Zeberioko udaletxean, aurrez-aurre edo 94 648 10 79 telefono zenbakira deituta.\nEskainitako ordutegiak, 17:00etatik 17:45era Muskulazinoa; 18:00etatik 18:45era Heziketa fisikoa; 19:00etatik 19:45era Heziketa fisikoa eta 20:00etatik 20:45era Mantentze gimnasia. Urri bigarrenaren 5ean hasiko dira eskolak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002360", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Neguko ordutegia berreskuratu dabe Areatzako Udal langileek\nHerritarrentzako harrera ordutegia 08:30etik 14:30era luzatuko da. Astelehen arrastian be, 15:30 eta 17:00ak artean egingo jakie harrera herritarrei.\nBeste alde batetik, Udal langileek emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko formazinoa jasoko dabe, euskeraz, Idoia Lekue formatzaileagaz. Herritarrei be luzatu jakie hurbiltzeko konbitea. Barikuan, hilak 24, izango da formazino saioa. Bi ordutegi aukera emon dauz Udalak, 10:00-12:30 artean edo 12:30-15:00 artean. Hurbildu gura izan ezkero, udaletxera deitzea gomendau dau Udalak, 946 73 90 10 telefonora.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002361", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Kotxepin Kultur Etxeko jolas gunea\nLorategia guztiz amaituta ez badago be, azken astean jolasguneko obrak egiten ibili dira eta zabalik dago daborduko parkea. 21.512,11 eurokoa da obraren aurrekontua.\n\"Kotxepin Kultur Etxeko lorategia hasi da etorkizunean izango dauan itxurea hartzean\" adierazo dau Lemoako Udalak asteroko udal boletinean. Izan be, obra guztia amaitu ez dan arren, zabalik dago jolas gune nagusia. Egur-robiniako jarduera parkea, oreka guneak, atsedena hartzeako txokoa eta tirolina bat be badaukaz Lemoako parke barriak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002362", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Taldea handitu gura dabe Harriti taldeko harri-tiratzaileak\nAndrazko harri-tiratzaileak partaide bila dabiz, kurso barriagaz batera andrak animau gura dabez Harriti taldera batzeako. Oin arte zortzi dira 500 kiloko harriari tiraka, Artean entrenatzen dira iluntzean astean behin.\nTaldean sano giro ona sortzean dala dinoe Harritik-ekoek, euren helburuetako bat andran artean saretu eta alkarlanean jardutea dalako. Bide berean profesionalen beharrik ez dabela dinoe, gogoakaz nahikoa dala. Entrenamentuetan parte hartzeako, interesdunek 676 231 003 telefonora deitu edo idazteko konbitea zabaldu dabe.\nHarriti 500 kiloko harriari tira egiten deutsan giza proba taldea da. Baserrietan gero eta idi gitxiago dagoanez, herri kirol hau ez galtzeako, idi-proben alternatiba moduan giza probak sortu ziran; idien ordez, jente talde batek harriari tira eginaz.\nHarriti 2013an sortu zan. Andra talde sano gitxi dagoz Euskal Herrian harriari tira egiten deutsenak eta Bizkaian bakarra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002363", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Apurtuta agertu dira Arratiako Bigarren Hezkuntzako Institutuko barrakoiak\nInstitutuko patioan dagozan barrakoien modulu biak apurtu eta nahastau ditue astegoienean. Ateak indarrez zabaldu eta barruko materiala hankaz gora itxi dabe ezezagunek.\nArratia BHIko zuzendaritzako kideek uste dabe zapatuan gertatu zala ezbeharra. BEGITUri egindako adierazpenetan Ertzaintza bertara gerturatu zala esan dau kide batek, baina ez dabela inolako abisurik jaso, \"beste bide batzuetatik jakin dogu Ertzaintza hemen egon zala\".\nApurketea barrakoien ate biak indarrez zabalduta hasi zan. Barruan egonda persiana eta mando bat apurtu, mahai eta aulkiak hankaz gora ipini, koadernu batzuk erre eta teilatu gainera aulki pare bat be bota dabez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002364", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Danel Elezkanok ez dau lortu Masters CaixaBankeko txapela\nJon Mariezkurrenagaz batera heldu zan dimoztarra atzo Gasteizen jokatu zan finalera. Baina Aimar Olaizola eta Jose Javier Zabaletak lortu eben garaipena. 22-10 irabazi eben gorriek, Olaizola II.ak erretiroa iragarri dauan aste berean.\nOlaizola II eta Zabaleta izan ziran jokoaren jaube, hasikeratik amaierara. Eurak aukeratutako pelotakaz hasi zan partidua eta lehenengo bost tantuak lortu ebezan. Gero erreakzionau eben Elezkano II eta Mariezkurrena IIak, 6-6 ipini zan partidua orduan, binakako final parekatu bat izango zala pentsau eben ikusleek. Halanda be, gorriak izan ziran nagusi eta 22-10 amaitu zan Masters CaixaBank Binakako Txapelketearen finala.\nMarkagailua: 5-0, 5-3, 6-3, 6-6, 13-6, 13-7, 15-7, 15-9, 17-9, 17-10 eta 22-10.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002365", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hilaren 17an bueltau ziran Lemoako gaztelekuko ekintzak\nGaztelekua obratan dagoela eta, Kotxepin kultur Etxera eta Tipirrika gunera mobidu dabez tailer eta jolasak.\nPasa dan astegoienean mahai jolasakaz ibili eta pelikulea ikusi ostean, hilaren 24an sukaldaritza tailerra egingo dabe Lemoako gazteak Tipirrikan. Zapatuan barriz, joko librerako tartea eukiko dabe gaztelekukoek Kotxepineko plazan. Leku aldaketak gaztelekuko obrak amaitu arte iraungo dabe, ekintzearen arabera erabagiko da gazteak non pasauko dabezan arrastiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002366", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiak lehen partidua irabazi dau\nArratiako gizonezkoen futbol taldeak ondo hasi dau ligea, 1-3 irabazi eban atzo, hilak 19, Iturrigorri taldearen kontra.\nArratiako gizonezkoen taldea Lurraldekoa Lehentasunezko mailan dago, eta lehenengo jardunaldia jokatu eta gero bigarren postuan dago sailkapenean 3 puntugaz. Datorren partidua be etxetik kanpo jokatuko dau hilaren 25ean, 17:00etan Ermua taldearen kontra.\nAndrazkoak ostera, zapatuan jokatu eben ligako hirugarren partidua Oiartzunen kontra etxetik kanpo eta 2-1 galdu eben. Arratiak lidertza galdu dau eta bigarren postuan dago oin 6 puntugaz. Datorren partidua urri bigarrenaren lehen astegoienean jokatuko dabe Mutilvera taldearen kontra Urbietan.\nLurraldekoa Bigarren mailan dagoan Arratia B taldeak ostera Galdakao B taldearen kontra jokatuko dau hilaren 25ean, 19:00etan, etxetik kanpo.\nLurraldekoa Lehenengo mailan dagoan Lemoako Harrobi taldeak be hilaren 25ean, 17:00etan jokatuko dau ligako lehenengo partidua Arlonagusian Montefuerte A taldearen kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002367", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arraina salduko dabe Zeanurin bihartik\nBihartik aurrera, hilak 18, Ondarroako arraina salduko da Arregian zapatuetan goizeko 09:30etik 11:00ak arte. Gero baserrietatik pasauko da arrain-saltzailea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002368", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oporretako argazkiak bialtzeko aste bat falta da\nUrtero lez, gure Oporretako Argazki Lehiaketea dauka martxan BEGITUk. Aurten be irakurleakaz zuen momenturik onenak konpartidutera konbidatzen zaituegu.\nAste bete baino ez da falta zuon argazkiak hartzeako eta momentuz ez dira asko hartu doguzan argazkiak. Ez itxi atzen momenturako eta bialdu argazkiok hainbat arinen helbidera.\nOinarriak:· Argazkiak 2021eko oporretan egindakoak izan behar dira.· Aurkezten diran argazkiak, non, nok eta noz atera diran esan behar da. Gehienez 3 argazki bialdu ahal izango dira personako.· Hilaren 24ra arte bialdu daitekez argazkiok. · Lehenengo saria: Persona birentzako astegoien bat Euskal Herriko landetxe baten. Sari gehiago egon daitekez, epaimahaiak egoki jo ezkero.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002369", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "10-12 urteko Lemoako umeek emon ahal dabe izena umeen irakurketa taldean\n10-12 urteko umeen irakurketa taldean parte hartzeko izen emotea zabaldu dau Lemoako Udalak hilaren 24ra arte.\nIzena emoteko esteka honetako galdetegia bete behar da:\nUrri lehenengotik zemendira hilean behin izango dira saioak, urri lehenengoaren 30ean, urri bigarrenaren 28an eta zemendiaren 25ean 17:00etatik 18:00etara liburutegian.\nIrakurle talde honen bitartez, umeen irakurzaletasuna sustatzeaz gainera, euren eguneroko bizitzan oso hurbil izango dabezan hainbat gairi buruz hausnartu gura dabe. \"Irakurriko dogun liburu bakotxetik abiatuta, liburuan planteatzen dan gai nagusiari buruz egingo dogu berba, edo pertsonaiei buruz, liburuko egoera konkretuei buruz... bakotxak bere ikuspuntutik ekarpenak eginaz eta danon arteko interakzinoaren bitartez irakurketa aberatsagoa lortuz\" dinoe udal iturriek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002370", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jon Braun umeentzako txotxongilo ikuskizuna egongo da Kotxepin Kultur Etxean bihar\nUrri lehenengoaren 18an, 18:00etan, Anita Maravillas txotxongilo konpainiak Jon Braun antzezlana eskainiko deutse lau urte baino gehiagoko umeei. Ikuskizuna doban da.\nJon Braun berba bako txotxongilo western bat da. Indiar herritxo baten bizi dira Jon Braun eta bere arreba nagusia Malintxe. Txotxongilo istorio honetan, Malintxe atrapau egiten dabe eta neba-arrebak banandu egiten dira. \"Malintxegaz, andren gainean egiten dogu berba, kolonizazinoan eta gerran izan eban rolaren gainean, hain zuzen be. Ipuin honetako heroina bera da, bere askapenaren subjektu aktibo gisa agertzen dana\". Neba txikia barriz, antiheroi maitagarria da, zoritxarrei ilusinoz beteta aurre egiten deutsen ume torpe eta jostalaria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002371", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako gizonezkoek astegoien honetan hasiko dabe futbol ligea\nArratia futbol taldeak domeka honetan hasiko dau ligea 11:30ean Iturrigorri taldearen kontra Bilbon.\nArratiako gizonezkoen taldea Lurraldekoa Lehentasunezko mailan dago, COVID-19aren eraginez denpora luzean ez dabe partidurik jokatu eta aurten barriro ekingo deutsie ligeari.\nLurraldekoa Bigarren mailan dagoan B taldeak ostera Galdakao B taldearen kontra jokatuko dau 25-26ko astegoienean etxetik kanpo.\nLurraldekoa Lehenengo mailan dagoan LemoHarrobi taldeak be 25-26ko astegoienean jokatuko dau ligako lehenengo partidua Arlonagusian Montefuerte A taldearen kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002372", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dagoz Lemoako haur txokoa eta ludotekea\nTipirrika gunean egongo dira zabalik gela bik, 16:30etik 19:00etara. Bakotxean 15 ume sartu ahalko dira gehienez.\nAntxinako liburutegian kokatuta dagoan Tipirrika gunean dagoz bai haur txokoa bai ludotekea. Lemoako Udalak sareetan zabaldu dauanez, 15 ume egon ahalko dira asko jota gune bakotxean. Arrastian egongo dira zabalik, ordu bi eta erdiz, umeak alkarregaz egoteko. Halanda be, haurren txokoan familiako personaren bat egon behar dala azpimarrau dabe, \"familien ardurapean dagoan espazioa da\".\nBeste alde batetik, jaka eta zapatak sarrerako armairuan itxi behar dirala gogoratu dabe eta, bai gelak bai materiala topatu diran moduan itxi behar dirala.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002373", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Folk kontzertua emongo dau zapatuan Xuxurlaka taldeak The Quiet Corner-en\nAreatzako taberna irlandarrak barriro eskainiko dau zuzeneko musikea. Hilaren 18an, 20:00etan izango da folk emonaldia. Ainara Moreno egongo da arpea joten Patxi Villenen gaita irlandarraren laguntzeagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002374", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan izango da euskerearen aldeko Inbiu Eguna\nUrri lehenengoaren 18rako antolatu dabe Igorreko Udalak, Igorren Euskerea Zuzterretik-ek eta Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak Inbiu eguna. 12:00etan hasiko da egitaraua eta bazkalosteko kontzertuagaz amaitu.\n2020an ospatu ez bazan be, urtero lez Inbiu Eguna antolatu da Igorren. Euskerearen aldeko egun garrantzitsuena da eta antolatzaileek herria girotzeko deia luzatu dabe, banderola eta musikeagaz, baina batez be etxe eta kalean euskeraz berba eginda.\nZapatu eguerdian emongo jako hasikerea egunari, ekintza guztiak Kiñu Gaztetxe alboko landan egingo dira. 12:00etan Panpotx Kultur Elkarteak gidatuta, umeentzako tailerrak egongo dira. 12:30ean barriz familia eta kuadrilleagaz landara hurbilduteko deia egin dabe, euskerearen aldeko mezuak grabatzen. Izan be, mezu bitxienaren egileak saria jasoko dau.\n14:00ak inguruan eskolako umeen kantak entzuteko aukerea eukiko dabe gerturatzen diranek, bazkaldu aurretik. Antolatzaileek bakotxak bere jana ekartea eskatu dabe, bertan egongo dira aulki eta mahaiak. Bazkalosteko kafean izango da azkenengo ekintzea, izan be Lanbroa taldeak girotuko dau musikeagaz arrastiaren hasikerea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002375", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Herriko Neska* Gazteon Baterajotzea aurkeztuko dau gaur Orratzak talde feministeak\nIgorreko Axular herriko tabernan, hilak 16an 18:00etan, azalduko dabez Arratiako feminista gazteek Elizondon urriaren 8, 9 eta 10ean ospatuko dan topalekuaren nondik norakoak. \"Mugimenduan gaude, lurrikara gara\" lemapean batuko dira Euskal Herriko neska* gazteak baterajotzean, \"krisien gainean hausnartu eta erantzun bat emoteko\".\nEgungo krisi garaia ardatz moduan hartuta batuko dira Euskal Herriko Neska* Gazteak Elizondoko baterajotzean. Izan be, krisiak bizitzako esparru guztiak hankaz gora ipini dauzala azpimarratzen dabe feminista gazteek: osasuna, hezkuntza, lana, familia, hartu-emonak, aisialdia eta zaintza besteak beste. Orratzak talde feministeak dinoanez, \"neskon* bizitzetan ondorio larriagoak\" ekarri dauz krisi honek. Egoera honeri aurre egiteko batuko dira beraz urrian Elizondon Euskal Herriko hainbat eragile feminista.\nOrratzak da Arratiako feminista gazteen taldea eta sareetan esan dabenez, Elizondon egongo dira urri bigarrenaren 8 eta 10 artean. Topaguneak aurkezpenak antolatu dauz Euskal Herriko eskualdeetan eta gaur izango da Arratia mailakoa. Igorreko Axular herriko tabernan egongo dira Orratzak taldekoak, 18:00etan Euskal Herriko Neska* Gazteon Baterajotzearen dinamikak azaltzen.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002376", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako Mendi Martxa berezia prestatu dabe aurten\nHiru ibilbide egongo dira aukeran, laburra, ertaina eta handia. Hilaren 18an, zapatua, izango da mendi martxea baina ez da bateratua izango, izan be bakotxak ebatziko dau ze ordutan hasi. Martxako parte-hartzaileei tontorretan argazkiak aterateko deia luzatu jakie, gero Udalak bideo bateratu bat egiteko.\nIbilbide laburra 10,84 kilometrokoa izango da, 560 metroko desnibelagaz. Upoko tontorrera igongo dira parte-hartzaileak, gero Elorribirako bidea hartu eta Upo azpitik joango dira Areatzara bueltan. Esteka honetan azaltzen dira ibilbidearen zehaztasunak.\nIbilbide ertainak barriz 15,5 kilometroko luzeerea izango dau eta desnibela 850 metrokoa da. Perretxikozalako pistatik igongo dira martxakoak Upokomakatzatik pasau eta Larrederrera heldu arte. Handik Karkabitxuetara igon eta barriro behera egingo dabe, Elorribirako bidean behera joan beharko dira ibiltariak Areatzara heldu arte. Esteka honetan azaltzen dira ibilbidearen zehaztasunak.\nIbilbide luzea 22 kilometrokoa da eta altuera desbardintasuna 1.050 metrokoa. Aurrekoen bidetik Upora igon eta Upokomakatzako iturritik Mendiganara joango dira parte-hartzaileak, Sustrigi menditik ibili beharko dira gero Garratura doan pistara arte. Handik eskoiera Atxalur eta Asparreta gailurren azpitik egingo dabe bidea Areatza eta Zeanuriko mugaraino, Bideutzetako pistea hartu, Atxarganera heldu eta Elorribiko bidean behera Areatzara heltzeako. Esteka honetan azaltzen dira ibilbidearen zehaztasunak.\nUdalak dinoanez, bidean ez da horniketa posturik egongo. Baina bidean \"bi edo hiru\" iturri dagozala gogoratu dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002377", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aiko jantza taldearen erromeria egongo da barikuan Diman\nUdan Bizkaiatik jantza tailerrak antolatuten ibili dira Aiko taldeko musikari eta jantza-maisuak, Dima eta Zeberion adibidez. Oin, hilak 17an erromeria parte hartzailea egingo dabe Dimako plazan 19:00etatik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002378", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Artisau eta ekoizleen merkadua egongo da zapatuan Artean\nHilaren 18an, goizean egingo da Gorbeialdek antolatutako merkadua, 10:00etatik aurrera. Inguruko ekoizleek 22 salmahai izango ditue produktuak saltzeako. Erosketen bidez, tokiko produktu lotea lortuteko zozketan sartuko dira erosleak. Arrastian barriz, musika ekitaldiak egingo dira, Ein Go, Bitartean eta Ttarla taldeen eskutik.\n10:00etan zabalduko dira Artean ipiniko diran postuak, batzuk frontoian egongo dira eta besteak udaletxetik Ekomuseora doan bidean. Sei salmahai gordeko dira Areatza, Artea, Zeanuri, Elorrio eta Bilboko artisauentzako. Zidarra, zeramikea, motxilak eta zaku termikoak egongo dira salgai besteak beste.\nGainontzekoetan jana salduko da, Areatza, Artea, Igorre, Orozko eta Urduñako ekoizleek produzidutakoa. Ogia, pastelak, gaztaiak, gildak eta patea erosteko aukerea izango dabe hurbiltzen diranek, beste produktu batzuen artean.\nArrastian, 18:00etan emongo jakie hasikerea ekitaldi kulturalei, Ekomuseoaren plazan. Ein Go taldeak musika tresna tradizionalakaz joko ditue Euskal Herrian zuztartutako hainbat abesti. 21:00etan barriz Denak ez ziren indiano ikuskizuna eskainiko da herriko plazan. Bitartean folk taldea eta Ttarla jantza taldea batu dauzan ikuskizuna da hau. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002379", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hainbat ikastaro eskainiko ditue aurten Arantzazuk, Areatzak, Dimak eta Igorrek\nUdalek antolatutako ikastaro gehienak urrian hasiko dira eta izen emotea hilaren 30a baino arinago egin beharko da kasu askotan.\nArantzazun lehenengoz eskeiniko da Txikung. Disziplina txinatar hau ariketa fisikoen bidez gorputza, burua eta emozinoak orekatzeko erabiltzen da. Beste alde batetik Robotika, Yoga, Mantenimentuko gimnasia, Entrenamentu funtzionala eta Zumba ikastaroak be egongo dira. Hila amaitu baino arinago emon behar da izena.\nAreatzan Mantenimentuko gimnasia, Yoga, Pilates, Spinning, Crossfit nagusientzat eta 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat, Eskulanak, Puntua eta kakorratzak, Euskal dantzak, Ehoziri lana eta Boxeoa/kickboxing egiteko aukerea zabaldu dabe. Hilaren 24an amaituko da izena emoteko epea udaletxean.\nDiman be egongo dira hainbat ikastaro, gitxienez 8 persona egon beharko dira honeek aurrera eroateko. Pilatesek, Yogak, Eskulanak, Entrenamentu funtzionalak, Zumbak eta 3. adinean ariketa fisikoak beteten dabe eskaintzea. Izena udaletxean emon behar da hilaren 30era orduko.\nIgorren momentuz, kursoko lehen hiru hileetarako ikastaroak antolatu dauz Udalak. 7 eta 12 urte artekoentzako akrobazia talde bi egongo dira, barriak eta aurreratuak. 13 urtetik gorakoentzako Akrobaziak, Txikung; Yoga, hiru talde; Hipopresiboak, talde bi eta Literatura tailerra antolatu dira. Izen emotea hilaren 21era arte dago zabalik eta Izen ahal dala idatzita egin behar da, edo bulego orduetan 09:00-14:00 eta 16:30-20:00 Kultur Etxean aurretik zitea hartuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002380", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratieko Gazte Egune antolatuteko asanbladea Zeberion izango da oingoan\nArratieko I. Gazte Egune ospatuko da urriaren 16an Kiñu Gaztetxean eta inguruko gazte asanbladak dira honeri formea emoten dabizanak. Oingoan Zeberioko plazan batuko dira, gaur 17:30ean.\nMartitzen guztietan batuten dira, astero herri desbardinetan. Egun osoko egitaraua prestatuko dabe: jana, formazinoak, poteoa, ekitaldia eta kontzertuak besteak beste. Oindino egitarauaren zehaztasunak ezetuten ez badira be Arratian errastu handia itxiko dau urriaren 16ak. Eragile eta asanbladak batzeako helburua izango dau gazte egunak, eta antolatu bako gazteak be animau gura dabez gainera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002381", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia lidertzan dago partidu bi jokatu ostean\nArratia futbol taldeak 1-0 irabazi eutsan Añorga taldeari urri lehenengoaren 11n Igorreko Urbieta zelaian jokatutako partiduan.\nLehen zatia sano bardindua izan zan eta husna joan ziran aldageletara talde bietako jokalariak. Lehen zatia amaitu baino lehen Alaine Marcos Arratiako jokalaria lesionau zan eta Iratik Artarazek urte eban zelaira bere ordez.\nBigarren zatian ostera arratiarrak gailenduz joan ziran jokoan eta partidua amaitzeko minutu gitxiren faltan Arratek Arrietak arratiarren gola sartu eban. Partidu biren ostean Arratia lidertzan dago ligako partidu biak irabazita. Datorren partidua Oiartzun taldearen kontra jokatuko dau Arratiak etxetik kanpo hilaren 18an arrastiko 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002382", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txakoli Eguna egingo da Garena jatetxean hilaren 18an\n13:00etan hasiko da Garenak antolatutako Txakoli Eguna. Joxe Mari Aizega Basque Culinary Center-eko zuzendari orokorra izango da enbajadorea aurtengoan.\nBazkaria girotzen Galdakaoko Oxabi taldea egongo da, arrastian Eneko Arraibiren saxo saioa terrazan eta iluntzetik gauerdira Dj Itsua eta Dubos izango dira musikea ipiniko dabenak.\nParte hartu gura dauanak 94 631 72 15 telefonoan egin behar dau erreserbea. Bazkaria eta afaria 80 euroren truke emongo dabe Garena jatetxean Txakoli Egunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002383", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Xabier Rekalde 22-21 galduta, ez da VI. Master Kaiolako finalean egongo\nXabier Rekalde dimoztarra ikusteko aukerea izan zan hilaren 11n Zornotzan. Txumuluxuetakoa zan txapelketan gelditzen zan arratiar bakarra eta 22-21 galdu eban Igotz Bilbaoren kontra.\nPartidu hasikera bikaina egin eban dimoztarrak, bikaintasunetik hur jokatuz, Bilbao guztiz desaktibau eta partiduan sartzeako aukerak askoz murriztuz, 1-12 aurretik hasi zan Rekalde, jokoan nagusitasuna erakutsiz. 2-13tik 8-13ra hurreratu zan Igotz Bilbao, Rekalderen akats batzuei esker. Bilbao jokoan sartu zan apurka-apurka bere lekua bilatuz, bera be pelotea mobidutera pasauz. Rekaldek lortu eban Bilbaoren tantu etorria gelditutea baina gixi iraun eutsan, segiduan hartu eban-eta sakea barriro urduliztarrak eta 12-14 hurreratu zan, partidua aldatuz.\nNorgehiagokearen bigarren zatia guztiz desbardina izan zan. Rekalde 14-18 aurretik joan arren partidua bero-bero egoan. Rekalde aurretik izan arren ez eban jakin bere onena emoten eta akatsen ondorioz 20-19 aurrerratu zan Bilbao, partidu amaierea emozinoz betez. Hogeinako bardinketa tantua Rekalderen erremate dotore bat izan zan, 20-21a Rekalderen sakea Bilbaok ezin izan eban erantzun. Azken tantua izan ahal zana Rekalderen beste huts bat bilakatu zan, partidua 21-21 ipiniz eta sakea Bilbaok. Atzen tantuan Rekaldek beste akats bat egin eban. 22-21 partidu amaieran eta Txumuluxetakoa finaletik kanpo gelditu zan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002384", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ekhi Ziarrustak ezin izan eban Trophee Lauak Sport finala irabazi\nTxumuluxuetakoak Berria Open eta Kanboko trinkete torneoetan txapela bereganatu ostean, urri lehenengoaren 10ean, Hazparnen jokatutako Trophee Lauak Sport Txapelketan ezin izan eban txapela Dimara eroan.\nDucassougaz batera jokatu eban Ospital eta Guichandut-en kontra eta 40-27 galdu eben. \"Aurkariek ez dabe zulorik itxi, eta nik nirea emon arren gaur ezin izan da txapela lortu\" adierazo eutsan Ziarrustak BEGITUri partidua amaitu ostean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002385", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldai-Andrea Capellan bikotea San Mateo Txapelketako finalerako sailkatu da\nUrri lehenengoaren 12an sailkatu ziran, Miren Larrarte eta Nora Mendizabaleri, Baños de Rio Tobiako plazako frontoian 22-13 irabazi ostean. Hilaren 25ean jokatuko dabe finala Logroñoko Adarraga pelotalekuan, hilaren 15ean, Najeran finalerako sailkatzen dan bikotearen kontra.\nFinalerako pasea lortzeako partidua nahiko azkarra izan zan. Lehen tantua urdina izan zan arren, dimoztarrak eta nafarrak aurrea hartu eben laster (6-2). Amaia Aldaik erraztasun handiz jokatu eban, aurkariak ondo mobiduz eta bikain errematauz eta Nora Mendizabalek ezkerreagaz izan ebazan arazoei etekina atera eutseen gorriek. Partiduari bikain eutsi eutsan Andrea Capellanek be, eta finalean izango da Aldai-Capellan bikotea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002386", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Apacheren kontzertua gaur barik bihar, zapatua, izango da\nGaurko egon da aurreikusita Apache taldearen kontzertua Artean baina taldeak euki dauan arazo bat dala eta, kontzertua bihar izango da arrastiko 20:00ak inguruan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002387", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sara Zozayaren kontzertuak emongo deutso irekierea Lemoakustik Fest-ari\nAstegoien honetan, barikuan eta zapatuan hain zuzen be, Lemoakustik Fest musika akustiko jaialdia antolatu da.\nFestibalean zehar hainbat eta hainbat emanaldi akustiko desbardinetaz gozatu ahal izango dabe Lemoara hurreratzen diranek. Guztira 6 ikuskizun egongo dira. Gaur, hilaren 10ean, Sara Zozaya izango da arrastiko 19:00etan. Zapatuan, hilaren 11n, egun osoan zehar egongo dira emanaldiak. Goizean, Sergeren kontzertua 12:00etan eta eguerdiko 13:15ean Hartz taldea egongo da. Arrastian, Abereh 18:30ean, Eneritz Furyah 20:00etan eta azkenik, festibalari itxierea emoteko Anari egongo da 21:30ean.\nKontzertuak Kotxepin Kultur Etxean eta kanpoko lorategietan izango dira. Aforoa mugatua izango da, hau da, lekuak bete arte sartu ahal izango dira ikusleak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002388", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorrondatxe taldeak kontzertua emongo dau The Quiet Corner tabernan bihar\nArrastiko 20:00etan hasiko da eta rocka, folka eta jazza entzuteko aukerea egongo da.\nGorrondatxe taldeak kontzertua eskainiko dau zapatuan, urri lehenengoak 11, Areatzako The Quiet Corner tabernan. Niko Brochadoren proiektu barria da eta Areatzakoa izango da euren lehen kontzertua, formatu akustikoa izango dauana, abots bigaz, gitarra akustikoa eta kajoiagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002389", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldaik Errioxako San Mateo-Laboral Kutxa Txapelketea jokatuko dau\nUrri lehenengoaren 12an hasiko da txapelketea eta hilaren 25ean jokatuko da finala. Amaia Aldai, Dimako pelotaria, Andrea Capellan bikotekideagaz, txapela Arratiara ekarten saiatuko da.\nLehiaketeak maila bi daukaz, bata pelota goxoko promesena, eta bestea, eliteko pelotarientzako pelota mistoana. Bigarren honetan jokatuko dabe Aldai eta Capellanek. Finalerdi zuzenakaz hasiko da lehiaketea. Aldai eta Capellan, Miren Larrarte eta Nora Mendizabalegaz neurtuko dira Baños de Rio Tobiako finalerdian.\nFinala, urri lehenengoaren 25ean jokatuko da Logroñoko Adarraga pelotalekuan. Ikusi nahi izan ezkero, ETB1en zuzenean eta Errioxako Telebistan diferiduan botako dabe partidua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002390", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Xabier Rekaldek bihar jokatuko dau VI. Master Kaiolako finalaurrekoa Zornotzan\nAstegoien honetan ospatuko dira Lagun Onak Pelota Elkarteak antolatutako Zornotzako VI. Master Kaiolako finalaurreak.\nGoi mailako pelota afizionauan Xabier Rekalde dimoztarra ikusteko aukerea izango da. Rekalde da txapelketan gelditzen dan arratiar bakarra, finalaurrekoetan jokatuko dau hilaren 11n, arrastiko 16:30etik aurrera.\nIgotz Bilbaoren kontra jokatuko dau finalerako sarrera.Txapelketea azken txanpan sartuta ikuskizunik ez da faltauko. Finalak hilaren 18an izango dira, honeek be arrastiko 16:30etik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002391", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Apache taldearen kontzertua izango da bihar Artean\nAurton, Arteako jaiak ez dira bardinak izango. Halanda be, kontzertuek emongo deutse herriari poztasun izakerea.\nAndra Marien bueltan ekitaldi kulturalak prestau dabez Arteako plazan. Bihar, hilaren 10ean, Burrunba elektrotxarangea eta Apache taldea arduratuko dira herria musikaz girotzen. Elektrotxarangearen emonaldia 20:00etan hasiko da eta Apache-ren kontzertua, aldiz, 22:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002392", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aiko taldearen jantza tailerra antolatu da Diman\nHilaren 10ean izango da tailerra, arrastiko 19:00etan Dimako frontoi txikian.\nKoronabirusaren pandemiak Aiko taldearen jarduna kolokan jarri eban arren, jantza tradizionaleko eskola digitalagaz aurrera egitea lortu eben, ekimenak presentzialki garatzea ezinezkoa zan unean. Zorionez, bueltan dagoz barriro be, hamabost urtetan zehar egin daben jantza tradizionalaren hedapen lanagaz aurrera egiten.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002393", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ekhi Ziarrusta, udako 3. txapelaren bila\nDimoztarrak Trophee Lauak Sport finala olgauko dau bihar.\nTxumuluxuetakoak Berria Open eta Kanboko trinkete torneoan txapela bereganatu ostean, hilaren 10ean jokatuko dau hurrengoa. Ducassougaz batera jokatuko dau udako 4. finala. Oingoan, Ospital eta Guichandut-en kontrakoa izango da finala. Txapelketearen finala Hazparnen ospatuko da, arrastiko 18:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002394", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeia Suzien Test ekintza antolatuko da Zeanurin zapatuan\nSalomon zapatila markeagaz batera ibiliko dira Gorbeia Suzien lasterketearen beroketa honetan.\nGorbeia Suzien lasterketako harrera ekintza hau hilaren 11n, goizeko 09:00etan izango da Zeanuriko plazan. Bertan, Oihana Kortazar lasterkari gipuzkoarra egongo da Salomon zapatila markeagaz batera. Horrez gain, bertara hurreratzen diranek 2 zapatila modelo desbardin probau ahal izango dabez. Alde batetik, sense ride 4 modeloa eta bestetik, wings sky modeloa.\nSarrera dobanekoa dan arren, Gorbeia Suzien plataforman izen-emotea beharrezkoa izango da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002395", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatza, bardintasunaren alde beharrean\nBardintasunaren inguruko formazinoa jasoteko aukerea izango dabe bai udal langileek, bai herritarrek.\nHiru saio desbardinek osatzen dabe andren eta gizonen bardintasuna abiapuntutzat hartzean dauan formazinoa. Oinarrizko kontzeptuak eta sensibilizazinoa, andren kontrako indarkeria eta herritarrakaz arreta zuzena dabenena izango dira landuko diran gaiak. Idoia Lekue izango da formatzailea eta aitatzekoa be, euskeraz emondako saioak izango dirala.\nParte hartzea guztiz doban da. Halanda be, izena emotea ezinbestekoa izango da. Lehen saiora apuntatzeko azken eguna hilaren 13a izango da eta udaletxera deituz egin beharko da izen-emotea (946739010).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002396", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Karnetak bueltau behar dabez Areatzako udal ugerlekuko bazkideek\nUdako denporaldia amaituta, datorren domekea izango da txartelak entregatzeko azken eguna.\nHilaren 12a izango da ugerlekuan bertan entregatzeko azken eguna. Behin epemuga igarota, udaletxean entregau beharko dira txartelak.\nAzpimarratzekoa da, aurten, txartela entregatzen ez dauan bazkideak, karnetaren prezioa ordaindu beharko dauala datorren urtean beste txartel bat egin gura izan ezkero.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002397", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mandoia Pelota Kirol Klubak ate irekiak prestatu dauz\nEskupelotan jokatzeko aukerea egongo da 5 urtetik gorakoentzat. Baita, tako tailerra nagusientzat be.\nMandoia Zeberio Pelota Kirol Klubean izen emoteak areagotzeko asmoz, hilaren 8an eta 9an, 19:00etatik 20:30era, Zubialde Plazako frontoian antolatu da ate irekietako jardunaldia. Bertan, eskupelotan olgau, tako ikastaroan aritu eta izen emoteak egin ahal izango dira.\nIzen-emoteak bideratzeko telefono zenbakia jarri dabe eskuragarri: 639 373 786.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002398", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako Musika Eskolak lan eskaintza kaleratu dau\nHizkuntza musikala eta piano irakasle bila dabiz 2021-2022 ikasturterako.\nLan eskaintzeagaz batera ordutegiak argitaratu dabez. Astelehenetan 16:15etik 20:30ak arte Zeberion, martitzenetan 15:45etik 20:30ak arte Artean, eguaztenetan 15:30etik 19:15ak arte Areatzan, eguenetan 15:15etik 20:30ak arte Zeberion eta barikuetan 16:15etik 18:15ak arte Artean.\nInteresauentzako hurrengo telefono zenbakia jarri dabe eskuragarri: 656 716 183.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002399", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arteako ekintza kulturalak 8an hasiko dira\nHileon ekitaldi kulturalak prestatu ditu Arteako Udalak. Antolatutako ikuskizunetatik azpimarragarrienak dira Zea Maysek eta Puro Relajok eskainiko dabezan kontzertuak, eta umeei zuzendutakoen artean, Kantu Koloreren Ametsen urtebetetzea ikuskizuna dira Andra Marien bueltan egingo diranak.\nKantu Koloreren ikuskizuna izango da Arteako ekintza kulturalei hasikerea emongo deutsana. Hilaren 8an, eguaztenean, 18:30ean izango da Arteako plazan. Kantu Kolorek Ametsen urtebetetzea obrea taularatuko dau, euren kantuetako bideoklipak batuta sortu daben 50 minutuko ikuskizuna, hain zuzen be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002400", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiko Gazte Egune antolatzeko batzarra egingo da gaur Lemoan\nAsanbladea arrastiko 17:30ean izango da Lemoako Karabie Gaztetxean.\nArratian gazte mobimentu zabal eta anitzago bat sortu guran dabiz Arratiko gazte talde eragileak. Hori dala eta, hainbat asanblada antolatu dira Gazte Eguna aurrera eroateko asmoz. Hurrengoa gaur izango da, 17:30ean, Lemoan.\nIdea desbardinak jaso, gazteen artean batu, komunidadea sortzea eta bertatik, problematika desbardinak identifikauz, hausnarketarako bide amankomuna bultzatzea izango leiteke Arratiko Gazte Egunaren helburu nagusia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002401", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Klown ikuskizuna egongo da hilaren 8an Lemoan\nAurten, Andra Mari Egunerako, klown ikuskizuna antolatu dau Lemoako Udalak.\nMaite Guevararen ¡Que buen día! kultur ekintza 18:30ean hasiko da eta Elizondoko Kulturguneko plazan izango da. Aforoa mugatua izango da, lekuak bete arte.\nSinopsia\nEuria, edurra edo inetazia Martinarentzat beti izan leiteke egun ona. Martina gaur etorriko da frogatzera amets egiten dauanak eta begiak ondo zabaltzen dituanak aukera asko dituan mundu bat ikusi daikela.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002402", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urri lehenengoaren 7an hasiko dira eskolak Zulaibarren eta 8an Igorreko Institutuan\nBihartik aurrera emongo jako hasikerea 2021-2022 kursoari. Hasikera baten, ikasturtea, normaltasunez garatuko dala aurreikusten da.\nZulaibarreko Goi Mailako Zikloen ikasturtea 8an hasi eta aurkezpena 7an izango da, 11:00etan lehenengo mailakoek izango dabe eta 11:30ean bigarrenekoek. Erdi Mailako Zikloetakoek, ostera, kursoa 14ean hasi eta aurkezpena 12an izango dabe, 11:00etan lehenengo mailakoek eta 11:30ean bigarrenekoek, hain zuzen be. Eta azkenik, Oinarrizko Lanbide Heziketakoek hilaren 16an hasi eta 15ean izango dabe aurkezpena; 11:00etan lehenengo mailakoek eta 11:30ean bigarrenekoek.\nIgorreko Institutuan, aldiz, 8an hasiko dabe ikasturte barria. Igazko kursotik hona ez dira COVID-19aren aurkako neurri barriak aurreikusten.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002403", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeek izena emon beharko dabe Arantzazuko ludotekan olgetako\nHilaren 10ean zabalduko dauz ateak Arantzazuko ludotekeak. COVID-19a dala eta, arau barriakaz. Holan, oingo ikasturtean, ludotekan egoteko izena emon behar dabe umeak eta talde txikiak egingo dira, txanda bitan. Izena emoteko atzen eguna urri lehenengoaren 17a da, goizez udaletxean.\nLudoteka zerbitzua barikuetan izango da Zaztaparrak taldearen eskutik. Txanda bi egongo dira eta bakotxean 12 ume egongo dira gehienez. Lehenengo txandea, 2013 eta 2016 bitartean jaiotakoentzat, 17:00etatik 18:10era izango da; eta bigarrena, 2009 eta 2012 bitartean jaiotakoentzat, 18:20etik 19:30era arte. Ludotekara doazen umeen erregistroa jasoko dabe, COVID-19 agerraldi bat egon ezkero, jarraipena egiteko. Lehen Hezkuntzako umeentzako maskarea derrigorrezkoa da ludotekan; ez ordea, Haur Hezkuntzakoentzat.\nErabiltzaileen familiak ezin izango dabe \"inoz\" ludotekan sartu eta sarreran \"osasun neurriak\" hartuko dira: \"tenperaturea hartzea, eskuen garbiketea eta zapaten desinfekzinoa (zapatilak sarreran itxi)\" hain zuzen be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002404", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "3.000 bonu kaleratuko dauz Igorreko Bonodendak gaurtik aurrera\nUrri lehenengoaren 6tik urri bigarrenaren 31ra bitartean martxan ipiniko da Igorreko Bonodenda kanpainea. Oingo edizinoan, 16 urtetik beherako gazteek be bonuak eskuratuteko aukerea izango dabe.\nAurreko edizinoko arrakastea ikusita, bonu kopurua 1.800etik 3.000ra igotea ebatzi dabe Arratiako Merkatarien Elkartea eta Igorreko Udalaren artean. Ezohikoa dan kanpaina hau onuragarria izango dala uste dau Illart Gumuziok, Igorreko alkateak. Bai igorreko etxeetan, eta baita \"komertzio eta ostalaritzean\" be. Atzenean, herritarrek 10 euro ordainduko dabez 15 euroko bonuen truke. Hau da, Igorreko saltokietan egindako erosketa eta konsumizinoak %33 merkeago izango dira konsumitzaileentzat.\nErabilereari jagokonez, oingoan, 16 urte baino gitxiagokoen NANagaz be eskuratu ahalko dira bonuak. Horrez gain, erosketa egiterakoan, txartelaren erabilerea lehenetsiko da. Dana dala, eskudirutan ordaindu gura izan ezkero eta dirua justu eroaten bada, aukera hori be egongo da. Erosketa txartel bakotxeko, askoz jota, 2 bonu erabili ahalko dira eta erosketearen balioa bonuena baino handiagoa izan beharko da.\nBonuak Igorreko Kultur Etxean egongo dira salgai astelehen, eguazten eta barikuetan goizeko 10:30etik 12:30era bitartean. Martitzen eta eguenetan, ostera, arrastiko 18:00etatik 20:00etara. Igorreztarrak ez diranentzat bonuen salmentea urri lehenengoaren 13an hasiko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002405", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ainhoa Ruiz de Infante Zornotzako VI. Master Kaiolatik kanpo gelditu da\nAtzo, hilak 5 jokatu eban Txumuluxuetako pelotariak Leire Garairen kontra final-laurdenetan eta 22-10 galdu eban.\nPartidu hasikeratik Garai arabarrak nagusitasuna erakutsi eban, markagailuan ez ezik, jokoan be gehiago izan zan eta. Ainhoa defentsatik saiatu zan partiduari eusten baina lan zailak izan zituan Otxandioko pelotariak. 10-0 aurreratu zan Zaramaga alkartekoa, Ruiz de Infantek lehen tantoa egin ebanerako beranduegi zan jokoan egon zan desbardintasuna kontuan izanda. Hortik aurrera tantuak apur bat gogortu ziran arren, Otxandiokoak ez eban partiduari bueltea emoteko aukerarik izan, azken emaitza 22-10.\nRekalde da beraz Zornotzako txapelketa honetan dagoan arratiar bakarra, finalaurrekoetan jokatuko dau hilaren 11n, Bilbaoren kontra, finalerako sarrerak jokoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002406", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiak 0-11 irabazi eban atzo ligako lehen jardunaldian\nArratiak 0-11 irabazi eban atzo Santanderren jokatutako ligako lehen partiduan Nueva Montaña talde kantabriarraren kontra. Nazional mailako lehen mailako bigarren taldean dago Arratia eta ezin hobeto emon deutsa hasikerea denporaldi barriari.\nAurkari gogorrak ditue aurten, Real Sociedad B, Athletic C, Osasuna B, besteak beste, baina aurten, igaz ez bezala, sano ondo hasi dabe denporaldia arratiarrek. Golak, Arratek 5, Alainek 1, Zuriñek 1, Aitanak 1, Gallastegik 1, Olaitz igorreztarrak 1 eta Anak 1 sartu ebezan. Agate Landajok, andrazkoen taldeko koordinatzaile barriak, \"Igarri izan da igon barriak dirala eta aurten txarto pasauko dabela. Arratia askoz hobea izan da\" adierazo eban partidua amaitu ostean. Datorren partidua hilaren 11n jokatuko dabe Igorreko Urbieta zelaian Añorga taldearen kontra 16:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002407", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kotxepin Kultur Etxeko fatxadearen 63 harri agertu dira apurtuta\nLemoako Udalak sareetan \"justifikazino bako ekintza bandaliko\" lez azaldu dau gertaerea.\nHemen Udalak asteroko buletinean argitaratutako idatzia:\n\"Oporren bueltan sorpresa desatsegina aurkitu dogu Kotxepin Kultur Etxean. Eraikinaren fatxadako 63 harri apurtu dabez, gureta eta justifikazino barik.\nFatxada aireztatua da, hareharri naturalez egina. Fatxada honegaz aire kamara bat sortzean dogu kanpoko eta barruko azalaren artean, estankoa ez dana, espazio hori aireztatzea ahalbidetzen dauana. Fatxada-sistema horrek kondensazinoak saihesten ditu eta plakatzearen junturen artean sartu ahal diran ur-iragazketak ezabatzen dauz. Fatxadea iraunkorra da, estaldura-sistemarik onenetakoa, bai eraikuntza barrian, bai birgaitzeetan, eta ez dau ia mantenimenturik behar.\nKotxepin Kultur Etxea Lemoako herritarrek barruan zein kanpoan gozatu ahal izateko sortutako espazio irekia da, eta, horregaitik, ez doguz horrelako ekintza bandalikoak ulertzen, lemoaztar guztien kalterako dira eta, bai ekonomikoki, bai espazio publikoaren erabilereari dagokionez.\nBarriro be, guztiok partekatzen doguna zaintzeako beharra azpimarratu gura dogu, guztiok erabili eta gozatu ahal izateko\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002408", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskera eskolak antolatu dira Lemoan\nB1, B2 eta C1 titulu ofizialak prestatzeko klaseak egongo dira eta Lemoan erroldatutakoentzako %80ko finantziazinoa prestatu dau Udalak.\nGehienez 35 ikasle hartuko dauz Lemoako euskera eskoleak, maila guztietako titulu ofizialak prestatzeko asmoagaz. Izen emotea urri lehenengoaren 30a baino arinago egitea eskatu dau Udalak. Honetarako, 94 631 30 05 telefonora deitu edo helbide elektronikora idatzi beharko dabe euskera titulua lortzeako interesa daben herritarrek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002409", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar motorren zaratotsakaz beteko dauz errepideak Arratia Motor Taldeak\nBihar, zapatua, egun osorako egitaraua prestatu dabe Arratiako motorzaleek. Aurreko urtean ospatu barik gelditu zan topaketea antolatu dabe Igorren. Goizean Arratiako kaminoetatik gidatuko dabez motorrak, bailara osoa kurutzatuta. Eguerdian, parrilladea egingo dabe Igorren eta gero, Suger taldearen kontzertua egongo da Kiñu Gaztetxean.\nArratia Motor Taldeko kideak zapatu goizean batuko dira, Igorreko Kultur Etxean 10:00etan. Motorrak hartuta Arratiako herriak bisitauko dabez 12:00ak arte. Diman egingo dabe pintxo-potea, Baltzola Jatetxean. Gero hartuko dabe barriro Igorrerako bidea, Kiñu Gaztetxe alboko landan, aire zabalean egingo dabe parrilladea. Tripak beteta, bazkalostean Suger talde dimoztarrak girotuko deutsee arrastia.\nArratia Motor Taldeko kide dan Manu Salvadorrek adierazo dauanez, hau \"ez da egin gurako geunken konzentrazinoa\". Izan be, COVID-19aren kontrako neurriak dirala eta aforo murriztua mantenidu beharko dabe, 100 personakoa gehienez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002410", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeiara igongo dira bihar Gorbeako Gurutzea Athletic Club Peñakoak\nGorbeiako kurutzera egingo daben igoereagaz jarduerak berreskuratuko dabez Areatzako Athletic-eko peñakoak, 2020ko martian egin eben atzen jarduerea, Valladolid-Athletic partidua ikusteko urtekerea egin eben orduan.\nZapatuan, 09:00etan frontoitik aterako dira, eta 11:30-12:00ak inguruan hamaiketakoa egingo dabe kurutzean. 14:30ean omenaldia egingo deutsee hildako bazkideei, eta 15:00etan bazkalduko dabe Pagomakurren. Arrastiko 20:00etan, Bluegrass Sinners taldearen kontzertua egongo da The Quiet Corner tabernan, igoerea dala eta, peñako bazkide batek sustatutako jarduerea. Aurrerantzean gauza gehiago egin ahal izatea espero dabe Gorbeako Gurutzea Peñakoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002411", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako burruken kontaketa ibiltaria, Kiñu Gaztetxea arriskuan\nZapatu goizean, Basoatik urten ziran Iraultza Txikien Akanpadako 25 persona inguru Arratiako burrukak ezetuteko helburuagaz. Goizeko hamarretan hasi zan ibilaldia, azkenengo geralekua izan zan Kiñu Gaztetxea, gazteriaren eta autogestinoaren inguruan egin zan berba bertan.\nHurreratutakoei Igorreko Gaztetxea 2013ko azaroaren 16an okupau zala azaldu jakien. Orduan, gazte taldeak lokaletan sartuta egoten zirala eta espazio komun baten falta ikusi ebelako. Lurrarin asanbladeak, Arratiako hainbat gaztegaz batera, hartu eban aisialdi alternatibo bat eregiteko okupazinoa erabiltearen ebatzia. Ordutik hainbeste proiekturen etxea izan da Kiñu, batez be \"alkarte eta eragile desbardinak hurbildu diralako honeen nahiak egi bihurtzeko leku bila\". Autogestinoaren baloreetan sakontzea eta kapitalismoak eragiten dituan zapalkuntza formen kontrako burrukeak urteakaz garatu dabezala dinoe asanbladakideek, espazio propio bat izateak ahalbidetu dau prozesua.\n\"Asanbladakide asko hurbildu dira atzenengo hiru urteetan, bai militanteak bai orain arte antolatu bakoak, horrek emon dozku gaur gaztetxeak daukan aberastasuna\"\nKaleratze arriskuaren gaia be urten zan mahai gainera. Eraikina norbanako batena zan eta beragaz egin zan akordio bat. Baina jaubetza Sabadell Banketxearena da oin eta aurreko urtean hasi zan Arratiako gazteak Kiñutik botateko prozesuagaz. Urri lehenengoan epaitegien partetik prozesuaren inguruko albisteak heldu ahal dirala azaldu dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002412", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako burruken kontaketa ibiltaria, feministak burrukan\nZapatu goizean, Basoatik urten ziran Iraultza Txikien Akanpadako 25 persona inguru Arratiako burrukak ezetuteko helburuagaz. Goizeko hamarretan hasi zan ibilaldia, bostgarren geralekua izan zan Arratiako sare feministearen inguruko azalpena.\nTalde feminista ugari dagoz gaur egun Arratian, baina berbalariak azaldu ebanez Ilgoran izan zan lehenengoa. Arratia mailako talde feminista hau 80ko hamarka amaieran hasi zan batuten eta gaurko eragileen sorleku izan zan. Halanda be, urte askoan feminismoak ez dau oihartzun handirik izan inguruetan. Gizartearen jarrera matxista da honen erantzule baina beste bi arazo identifikau dabez Arratiako feministak.\nAlde batetik, ekintza gune ia bakarra Igorre izan dala. Azken urteetan herrika antolatu dira eta asko hasi da militante, parte hartzaile eta mobilizazinoen kopurua: \"Bediatik Ubideraino, arrakasta handia izan dabe azken urteetako mobilizazinoak\". Bestetik, Emakunderen sorrera eta garapena seinalau eban. Feminismoaren instituzionalizazinoa dala eta \"euskal mogimentu feminista beherantzako bidean joan\" zala esan eban, \"kaleetatik ia desagertu arte\". Joera hau 2015 inguruan aldatu zan, gaurko indarra lortu arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002413", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako burruken kontaketa ibiltaria, nekazariak antolatzen\nZapatu goizean, Basoatik urten ziran Iraultza Txikien Akanpadako 25 persona inguru Arratiako burrukak ezetuteko helburuagaz. Goizeko hamarretan hasi zan ibilaldia, laugarren geralekua izan zan Igitie baserritar agroekologikoen alkartekoen azalpena, Agirre Lehendakaria kalean.\nIgitie \"txikian antolatuteko beharrizana\" dala eta sortu zala esan eban zapaturo produktuak salduten egoten dan baserritarrak. Banan-banan ekoizle txikiak ziran gaur Igitie osotuten daben baserritarrak, baina antolakuntzaren bidez lortu dabe baserriko produktuei esker bizitea. Urteetan hainbat azoka antolatzen ibili dira Arratian, eta \"gazteak mundu honetara erakarteko\" ekitaldiak egin dabez. Halanda be, onartu eban helburuak ez dirala gura eben moduan bete. Pandemiagaz, antolatzen ebezen ekintzak geldituta dagozala azaldu eban Igitiekoak, baina aurrera jarraituteko gogoakaz azaldu zan. Izan be, Arratiako burruka garrantzitsua da nekazari txikiena, antolatuta aurrera jarraitzea posible dala frogatu dabe Igitieko baserritarrak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002414", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako burruken kontaketa ibiltaria, ekologistak burrukan\nZapatu goizean, Basoatik urten ziran Iraultza Txikien Akanpadako 25 persona inguru Arratiako burrukak ezetuteko helburuagaz. Goizeko hamarretan hasi zan ibilaldia, hirugarren geralekua izan zan ekologismoaren inguruko azalpena, San Juanen.\nHazitegitik San Juan auzora joan ziran ibilaldikoak, Makatzak talde ekologistako kide batek plazaratu ebazan Arratiako ingurumen arazoak. Zabortegiko filtrazinoak, Cementos Lemonan urtero erreten diran 8.500 tona gurpilak, bizikletan mobiduteko arazoak eta birziklapen faltea besteak beste.\nGueñes-Itsaso arteko laugarren autopista elektrikoaren inguruan be egin eban berba, eragiten dabezan arazoak azaleratuta. Aramotz aldetik, saizuri eta belatzen habiak dagozan lekutik, goi tensinoko linea eregitea ilegala dala azaldu eban. Epaiketea itxaroten dabiz oin: \"Ez dakigu (makroproiektuagaz jarraitzeko) ze azpijoko erabiliko daben, espero dogu urri lehenengoan epaiketearen barri izatea\". Argindarrak egunokaz daukan prezioa be urten zan mahai gainera, Makatzakekoak esan eban ez ebala ulertuten, Espainiako estaduak behar dauana baino energia gehiago produzitzen dauala esplikau eban.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002415", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako burruken kontaketa ibiltaria, landara autoktonoen berreskuratzea\nZapatu goizean, Basoatik urten ziran Iraultza Txikien Akanpadako 25 persona inguru Arratiako burrukak ezetuteko helburuagaz. Goizeko hamarretan hasi zan ibilaldia, bigarren geralekua izan zan hazitegia.\nSanta Lutzia auzoko hazitegi batera mobidu ziran, langile burrukak ezetu ostean parte hartzaileak. Bertan Euskal Herriko espezie autoktonoen errekuperazinoa egiten dabe, bai zugatzak bai ortuko landarak. Azkenengo 13 urteetan ibili dira lan honetan eta aurrerapausuak ikusi dabez gizartean, \"adin guztietako jentea dago kontzientzia hartzean baina dirua dago erdian\" esplikau eban. Herritarrentzako interes ekonomiko hau elikagaiak eta egurra konsumitzerakoan agertzen da, baina benetako arazoa produkzinoa da, hori dalako kontsumitzen dana. Eukalipto eta pinuen krisi ekologikoa ipini eban adibide lez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002416", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako burruken kontaketa ibiltaria, langileriaren burrukea\nZapatu goizean, Basoatik urten ziran Iraultza Txikien Akanpadako 25 persona inguru Arratiako burrukak ezetuteko helburuagaz. Goizeko hamarretan hasi zan ibilaldia, lehenengo geralekua izan zan Batz.\nHemen azaldu jakien gerturatuko jenteari Arratiako langile mobimentuaren nondik norakoak. LABeko militante batek hartu eban berbea, \"gure burrukarako tresnak dira antolakuntzea eta autodensea\". Langileriak aurrera egiteko beharrezkoa dan klase kontzientzia falta dala esan eban, baina azken urteotan handitu dala gehitu. Araluce eta Kelvioneko gatazkak langile arteko hartu-emona handitu dabelako, burrukan esperientzia aberastuta ganera.\n\"Burruka zabalak egin behar dira: langile klasea existitzen da eta, gero eta zapalduago gagoz\"\n2000. urtetik gaur arte eskualdeko enpresen %22a zarratu dala eta, gaurko industria eredu esplotatzailea ezin dala atxakia izan gogorarazo eban. Aldaketak egin behar diralako, aldaketa sakonak: \"eredu txarra da, baina ezin dira fabrikak zarratu eta langileak bota\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002417", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aldaik galdu baina Rekaldek irabazi dau Zornotzako VI. Master Kaiolako hamargarren jardunaldian\nEl Antiguoko torneoan be bata bestearen aurka jokatu eta barriro ikusi ziran frontoian Laia Salsamendi eta Amaia Aldai. Partidu biak ondorio bardina euki eben gainera, oingoan be Aldaik ez eban lortu garaipenik, 15-22 amaitu zan aurrez aurrekoa. Xabier Rekalde dimoztarrak barriz, faboritoetako bat bota eban Master Kaiola txapelketatik, 22-20 irabazi eban Iker Egigurenen aurka.\nBardinduta hasi zan arrastiko bigarren aurrez aurrekoa, Salsamendi eta Aldairen artekoa. Tantuak banan-banan lortu ebezan biak, tensino handia sortuta. Halanda be, 12-13 joanda Aldaik sake falta bat egin eta Salsamendik ondo aprobetxau eban aukerea. Nafarrak agindu eban hortik aurrera, 15-22 irabazita.\nHurrengoak izan ziran Rekalde eta Egiguren, honeek be hasi ziran bardinduta. Baina Rekaldek aurrea hartu eta aurrez aurrekoa arin amaitu zala pentsau eben ikusleak, ez zan holangorik gertatu. 20-13 ipini zan markagailua Rekalderen alde, baina Egiguren ez zan egon erraztasunik emoteko prest. Luze burrukatu eban, partidua 22-20 amaitu zan azkenean.\nRekalde finalaurrekoetan egongo da beraz hilaren 11n, Bilbaoren kontra, finalerako sarrerak jokoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002418", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar helduko da Zeinke taldeak egindako diskoaren aurrerapen abestia: \"Antiheroiak\"\nBariku honetan Zeinke rock taldeak estreinauko dauan abestiaren izen bardina eroango dau disko barriak. Antiheroiak lan osoa hurrengo barikuan argitaratuko dabe, urri lehenengoaren 10ean. Zuzeneko aurkezpena Lemoan izango da, hilaren 24an.\nLemoako Zeinke taldearen hirugarren lana izango da Antiheroiak. 2019 amaieran hasi zan rock taldea disko barriari bueltak emoten baina koronabirusak ekarritako pandemia eta itxialdia dala eta, geldi egon ziran ia urte batez. 2021eko zezeilan hasi ziran barriro be lanean eta gogor ibili dira udan be.\nUrri lehenengoaren 10 ean aurkeztuko da sei kanta izango dituan disko barria, Lemoako Kurtur Etxean. Udan ez dabe kontzerturik emon, gogo guztiak disko on bat egiten inbertidu gura izan dabez eta. Rock estiloa manteniduko dau Zeinke taldeak, baina kanta pare bat lasaiagoak dirala adierazo dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002419", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Idoia Asurmendiren kontzertu bi egongo dira aste honetan\nBarikuan izango da lehenengoa, Areatzako eskolako aterpean 21:30etik aurrera. Ubiden be egongo da Idoia abestuten, herriko plazan 18:00etatik aurrera domekan.\nAreatzako Kallean gora kallean behera programazinoko azkenengo kontzertua izango da Idoia Asurmendirena. Ubiden barriz, jaietan bertan behera gelditu zan kontzertua emongo ahalko dau azkenean.\nAreatzan Idoia Asurmendi entzun ahal izateko Areatza Urtaroka webgunean izena emon edo 94 673 90 10 telefonora deitu behar da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002420", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar hasiko dau denporaldia Arratiko Zekorrak errugbi taldeak\nHilaren 2an hasiko ditue entrenamentuak San Txisme zelaian, 19:00etan. Errugbia probatzeko jente barria hurbilduteko deia zabaldu dabe, mundu guztia izango da ondo etorria. Bost urtetik gorako umeak barriz, bai neska bai mutil, hilaren 5ean hasiko dira entrenetan.\nSareetan zabaldu eben Arratiko Zekorrak taldekoak errugbira jokatuteko konbitea. Holan, 18 urtetik gorako gazte barriak topau gura dabez, esperientziadunak edo esperientzia bakoak, aurten talde propioa egin ahal izateko. Izan be, aurreko urtean Gernikakoakaz batera ibili ziran jokoan. Taldekoak dinoe ligan sartuko dirala bai ala bai, baina urri lehenengoan argituko dabela Gernikagaz batu ala ez, hurbilduten dan jentearen arabera hartuko dabe ebatzia.\nBeste alde batetik, errugbi eskolea be ipiniko dabe martxan hilaren 5ean, domeka, bost urtetik gorako umeentzako. Neska eta mutilak hurbiltzeko konbitea zabaldu gura izan dabe, izen emotea 616 171 464 telefonora WhatsApp bat botata egin behar da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002421", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan izango da \"Harria Herria\" jantza bertikalen ikuskizuna Igorren\nEguraldi txarra dala eta gelditu zan garagarrilean bertan behera Harrobi Dantza Bertikal konpainiaren ikuskizuna. Hilaren 3an egingo dabe azkenean jantzan, udaletxe alboko frontoian 22:15ean. Konbiteak doban lortzeko, igorrekultura.blogspot.com webgunean eskatu behar dira. Oingoan be, euri arriskua egon ezkero bertan behera geldituko da ikuskizuna.\nHarria Herria jantza bertikal ikuskizuna da, Oreka TX-en musikeagaz horman gora eta behera ibilten dira jantzan Harrobi Dantza Bertikalen taldekoak. 2019an izen bera daukan film labur bat be estreinau eben Mendi Film Festibalean. Abandonautako harrobi baten grabau eben pelikulea, han be hormetatik eskegita. Lurrean eginda be, ikusgarria izango zan jantzen prozesuak andrak gizartean hartzean dabizan garrantzia eszenaratzen dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002422", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar estreinauko da Amaia Aldai Zornotzako VI. Master Kaiolan\nLaia Salsamendiren kontra izango da Aldairen lehenengo aurrez aurrekoa. Hamargarren jardunaldiko bigarren partidua izango da. Aurretik be, beste dimoztar batek jokatuko dau, Rekaldek, Egiguren azpeitiarraren aurka. Zornotzako Amorebieta IV. Pelotalekuan 16:30ean hasiko dira partiduak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002423", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urri lehenengoaren 1ean zabalduko da Kubulu Euskaltegian izen emoteko epea\nAurten be klaseak presentzialak izango dirala uste dabe AEKko euskaltegiko irakasleek. Eguaztenetik aurrera maila guztietako ikastaroetan izena emoteko aukerea egongo da, ordutegi zabala izango da ikasturte honetakoa.\nEuskerea ikasi edo hobetu gura ezkero Igorreko Kubulu Euskaltegian emon daiteke izena. Beste bide bat da telefonoz egitea, 94 631 56 57 edo 607 632 916 zenbakietara deituta. helbide elektronikora idazteko aukerea be emongo dabe Kubulu Euskaltegikoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002424", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Koronabirusaren aurkako neurriak nasaituko dauz LABIak eguaztenetik aurrera\nTabernetan barruko edukieraren %50 bete ahalko da, futbolean barriz %30. Ostalaritzan zortzi lagun batzeako aukerea be zabaldu dau batzordeak. Berrogeialdi sisteman be badagoz aldaketak, azken sei hileetan positibo izandakoak ez dira isolatu beharko kontaktu esturen bat izan ezkero. Ebatzia inzidentzia tasaren beheranzko joerea dala eta hartu dabela dinoe batzordekoak. Eskualdean 10 positibo egon dira azkenengo zazpi egunetan, oin dala hogei egun barriz 35 izan ziran.\nEukaliptoak bota eta haretxak sartu dabez ekintzaileak basoan\nEukaliptorik ez, haritza bai! martxa egin eben Iraultza Txikien Akanpadakoak domekan. Mandoia inguruan 20 ekintzaile agertu ziran arpegia tapauta, matxete eta atxurrakaz 25 hektareako jaubetza pribadu bateko eukaliptoak bota eta haretxak sartutera. Martxako parte-hartzaileak txaloka jaso eben ekintzea, \"Gure basoak defenda daiguzan!\" eta \"Ez ez ez eukaliptorik ez!\" abestuta.\nMartxaren bidean Gueñes eta Itsaso artean egiten dabizan goi tensinoaren torreak be ikusi ebezan, honeen azpian azaldu ziran eragiten dabezan kalteak eta gogoetatu zan energia ereduaren inguruan.\nARGIAk jaso dauenez, ekintzaileak goizeko 09:00etan urten ziran Usansolotik, autoakaz errepide estuetan gora, eta gero oinez mendi bideetatik. Bidean ekintzaile batzuk taldetik banantzen joan ziran, polizia agertzekotan abisau ahal izateko. Talde nagusia hesiakaz inguratutako eta eukaliptoakaz betetako eremu batera heldu zan 10:00ak aldera, mendi baten tontorrean. Hesia gainditu eta eukaliptoak botaten hasi ziran mendian behera, ilara zabala osotuta, azkorak, atxurrak edo matxeteak eskuan. Eukalipto gazteak ziran, txikienak metro erdikoak, altuenak barriz bospasei metrokoak.\n\"Eukaliptoz betetako jaubetza pribadu honen zugatzak eta hesiak ebagi doguz, gure basoak eta natura defendatzeko, ahalik eta kalte ekonomiko handiena eragitea helburu. Gora ekintza zuzena!\".\nHiru ordutan dozenaka hektareako eremua \"garbitu\" eben, ehunka eukalipto ebagita eta hesia puntu ugaritatik apurtuta. Izan zan anekdotarako tarterik be. Mendizale batek arpegia tapautako ekintzaileak ikusi ebazan, eta hasikeran kargu hartu baeban be, berbetan hasi eta minutu gitxiren buruan ondo ebilzala eta jarraitzera animau ebazan.\nEukalipto basoa garbituta, martxakoak batu ziran ekintza zuzenera, eta ebagitako eukalipto enborren artean dozenaka haretx kimu landatu ebezan ospakizun giroan. Ekintzaileetako bat martxistengana zuzendu zan orduan: \"Eukaliptoz betetako jaubetza pribadu honen zugatzak eta hesiak ebagi doguz, gure basoak eta natura defendatzeko, ahalik eta kalte ekonomiko handiena eragitea helburu. Gora ekintza zuzena!\". Basoan galdu ziran mozorrotutako ekintzaileak, eta martxistek bere bidea jarraitu eben.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002425", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako Ume-Gazteen I. Argazki eta Bideo Lehiaketan parte hartzeako epea luzatu dabe\nUrri lehenengoaren 15ean amaituko da azkenean argazki eta bideoak helbidera bidaltzeko epea. 18 urtetik beherako edozein arratiarrek aurkeztu ahal dau bideo eta argazki bana, euskal mitologia eta ekologiaren inguruan izan behar dira irudiak. Dimako Guraso Elkartea, Txumuluxueta eta Herri Ikastetxea dira lehiaketearen antolatzaileak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002426", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "UMAPeko lehenengo 1000 txiolari euskaldunen rankinean sartu da BEGITU\nTwitterren euskerazko jarduna aztertzen dabe umap.eus webgunean. Twitterreko euskal komunidadea handia dan arren, 998. postuan dago gaur @BegituEus kontua. Oin dala hile bi martxan hasi zanetik 2.000 postu inguru egin dauz aurrera BEGITUk rankinean. Holan Ubide, Zeberio eta Arratiak bere ekarpentxoa egin dabe txioerria eregiteko lanean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002427", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan amaitu zan Zeanuriko LI. Pelota Txapelketea\nFinal bi jokatu ziran barikuan, Igotz Bilbaok irabazi eban gazte mailan. Promesen binakakoan barriz Xabier Beitia eta Ander Arroita izan ziran garaile. Zapatuan beste final bi egon ziran, Leire Garaik irabazi eban neskan lehiaketan. Nagusien binakakoan barriz, Anton Erkiagak eta Aimar Morgaetxebarriak lortu ebezan txapelak.\nEmaitzak:\nIgotz Bilbao 22/17 Faben Ituarte\nX. Beitia eta A. Arroita 22/16 M. Diaz de Guereñu eta A. Gabirondo\nLeire Garai 22/19 Miren Larrarte\nA. Erkiaga eta A. Morgaetxebarria 22/6 G. Karregal eta L. Erkiaga", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002428", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ruiz de Infantek irabazi eban Bergararen aurkako partiduan\nAurrera doa Txumuluxuetakoa Zornotzako VI. Master Kaiolako lehiaketako sailkapenean. 22-15 irabaztea lortu eban Ainhoa Ruiz de Infantek final-zortzirenetako jardunaldian.\nHasikeratik ibili zan Ruiz de Infante markagailuan aurretik, izan be, atzelaria da Bergara eta ez zan eroso ibili lau eta erdian. 12-3ko aldea atara eban Otxandioko pelotariak eta orduan hasi zan Bergara jokoan sartzean. 16-15era be hurbildu jakon baina Ruiz de Infantek erritmoa igon eta ez eutson aukera gehiagorik emon Bergarakoari. Sei tantu egin ebazan bata bestearen ostetik eta 22-15 amaitu zan aurrez aurrekoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002429", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako Sahararren Alkarteak Saharako gatazkearen historia plazaratu dau Iraultza Txikien Akanpadan\n\"Argelian edo Kuban, medikuntza edo ingeniaritza ikasita be, bueltan betiko harea da Saharakoa. Lanik ez dagoan bitartean etengabe hustuten da gure herria\".\n50 personatik gora batu ziran Basoan Saharako burrukearen barri jasoteko. Te tradizionala banatuta hasi zan gatazkearen beso danak jorratu ebazan berbaldia: kulturea, andrak, burruka armatua, errepresinoa, geopolitikea, diplomazia eta abar.\nSahararen okupazinoaren historia azaldu eben lehenengo, Espainiak eta Marokok atzen mendeetan eregi dabezan erregimenen gora-beherak kontau eta erresistentzia ahaleginak azalduten. Sahararren gaurko egoerea be plazaratu eben, hiru zatitan banatutako komunidadea da: kanpamentuetakoa, diasporea eta Marokok okupautako lurretako jentea. Egoera txar honetan be, gatazka gobernu artekoa dala gogoratu gura izan dabe: \"Ez daukagu arazorik Marokoko herritarrakaz, gobernu arteko talkak dira gureak. Marokok ez dau gugaz berbarik egin gura, Argeliagaz dabiz negoziazinoan baina ez dira akordio batera heltzeako gai\". Argeliak oin dala aste bat hartutako erabagian inguruan be gogoetatu da berbaldian, izan be, erlazino diplomatikoak eten dauz Argeliak Marokogaz.\nOkupautako lurraldeetan bizi diran sahararren egoerea ezetuteko aukerea be emon eben hizlariek. Leku honeetan mobilizazino eta protesta zibilak \"ia ezinezkoak\" dirala azaldu eben. Burruka klandestinoaren inguruan itaunduta, burruka armaturik ez erabiltea Frente Polisarioaren erabagia izan zala azaldu eben: \"Ez dogu minik gura, urtenbide bakarra topetan dogu, hau da, independentzia\". Bide honetan, sahararren batasuna handia dala esan eben, arazoa oso gitxi dirala gehituta.\nOkupazinoaren arrazoien inguruan be itaundu eben ikusleek, erantzuna argia izan zan: arrazoi ekonomikoak. Afrikako fosfato meategi handienak dagoz Saharan eta bertako itsasoan dago munduko arrantza eremu garrantzitsuenetako bat: \"Europako dozena bat enpresek parte hartzean dabe gure aberastasunak ostuteko prozesuan\".\nHartu-emon internazionalak dira Saharako Errepublika Demokratiko Arabiarrak daukan beste arazo bat. Amerikako Estadu Batuak dira Marokoren laguntzaile nagusiak, izan be, Maroko izan zan AEB estatu moduan aitortu eban lehenengo herrialdea. Holan, Sahararen laguntzaileak gitxi dirala azaldu dabe. Honeetako batzuk dira Kuba, Venezuela, Palestina eta Argelia.\nAmaituteko euskal herritarren laguntzea be eskertu dabe Frente Polisarioko berbalariak: \"Kanpoko laguntzeari esker bizi da gaur Saharako herria\". Honeek be umetan uda pasatzera etorritakoak dira, gaur ehundaka umek egiten daben modura, bertako familien laguntzeari esker. Etorkizun librea hartu-emon internazionalista honeeri esker etorriko dala uste dabe saharararrek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002430", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Abuztuaren 29an hasiko da Ainhoa Ruiz de Infante Zornotzako IV. Master Kaiolan\nDomekako bigarren aurrez aurrekoa izango da Txumuluxueta alkarteko pelotariarena, Arrate Bergararen aurka. Urri lehenengoaren 1ean Garairen kontra lehiatuko dan jokalaria ebatziko da bertan.\n16:30ean hasiko dira domekako partiduak Amorebieta IV. pelotalekuan, Irribarria eta Bernaolaren arteko izango da lehenengoa. Gero helduko dira Ruiz de Infante eta Bergara. Atzenak izango dira Ruiz de Larramendi eta Gutierrez.\nAmaia Aldai urri lehenengoaren 1ean sartuko da lehenengoz txapelketan, Laia Salsamendiren aurka. Finalerdirako bidea da jokoan daukiena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002431", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Trafikoa ebagita egongo da astegoienean Zeberioko Areiltza auzo parean\nKonponketa lanak dirala eta, trafikoa ebagiko dabe abuztuaren 28 eta 29an Areiltza auzo parean. Zeberioko Udalak emon dau lanen barri bere webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002432", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur hasiko dira Zeanuriko LI. Pelota Txapelketearen finalak\nIbarreta pelotalekuan jokatuko dira lau finalak, hilaren 27 eta 28an, 19:00etatik aurrera. Barikuan lehiatuko dira gazteak eta promesak, zapatuan barriz neskak eta nagusiak.\nGaragarrilaren 9an hasi zan jokatuten Zeanuriko LI. Pelota Txapelketea eta gaur ezetuko dira lehenengo irabazleak. Lehenengo aurrez aurrekoa izango da gazteena, lau eta erdian lehiatuko dira Ituarte eta Bilbao. Hurrengoak izango dira promesak binaka, Diaz de Gereñu-Gabirondo Beitia-Arroitaren aurka.\nZapatuan izango da nagusi eta neskan aukerea, 19:00etan hasiko dira honek be. Hasteko, lau eta erdian lehiatuko dira neskak, Larrarte Garairen kontra. Ostean helduko dira nagusiak binaka, Karregal-Erkiaga I eta Erkiaga II-Morgaetxebarria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002433", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sweet Winds taldearen kontzertua egongo da bihar Zeanurin\nBarikuan, hilaren 27an izango da kantu eta baladen emonaldia. Sweet Winds taldea Zilan artista gonbidatuagaz igongo da oholtzara, Zeanuriko plazan 20:30etik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002434", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jazz emonaldia egongo da bihar The Quiet Corner tabernan\nAnnie Bangheran eta Rafa Acevesek kontzertua eskainiko dabe barikuan, abuztuak 27, Areatzako The Quiet Corner tabernan. Arrastiko 20:00etan hasiko da Jazz Showa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002435", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Iraultza Txikien Akanpadaren bigarren eguna da gaur\nAtzo hasi zan Basoan Iraultza Txikien Akanpada. Antolatzaileek egindako lanak emaitza onak ikusi dauz, eguraldiak lagunduta baina batez be, egitarau oparoa dala eta. Oindino danak heldu ez badira be, 300 persona baino gehiagok emon dabe izena astegoienerako eta, gehiago be espero dira. Atzoko harrera arrastiaren ostean, bete-betean sartu dira daborduko egitarauan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002436", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur hasiko da Iraultza Txikien Akanpadaren bigarren edizinoa\nEuskal Herriko herri mobimentuen topalekua abuztuaren 29ra arte izango da Arteako Basoa. Bertan batuko dira hainbeste eragile-talde eta militante, bertako eta kanpoko esperientzia zein burruketatik ikasita teoriatik praktikara salto egiteko helburuagaz. Arratiako eragileentzako be bultzada handia izango da ITA, ikasi bakarrik ez, kanpotik datozenak hemengo burrukak ezetuko dabezalako.\nBazkariagaz hasiko da gaur egitaraua, 13:30ean. Gero, 16:00etan ospatuko da harrera ekitaldia berbaldiakaz hasi aurretik. Arrasti osoan umeentzako gunea egongo da zabalik. 18:00etatik aurrera hiru berbaldi egongo dira aukeran.\nAlde batetik, Brasileko nekazari antolatuen burrukea ezetuteko aukerea egongo da, Beatriz Casadok bere liburua aurkeztuko dau: Pedagogías políticas para disputar territorios: la formación politica en el MST.\nBeste aukera bat izango da Bilgune Feministakoakaz gogoetatzea: Erronka eta praktika feministak, gure arrazakeriaren ardura hartzen.\nBestetik, ekonomia sozial eraldatzaileko esperientziak entzun ahalko dira hainbat kooperatibaren eskutik: Olatu, Herrerako Sukalde Komunitarioa, Enarak, Fabrika eta abar.\n21:00etan banatuko da afaria eta ostean, Ane eta Maddi kantautoreak egongo dira gaua girotzen.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002437", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hile bat falta da BEGITUren Oporretako Argazki Lehiaketea amaituteko\nAurten be, BEGITUk Oporretako Argazki Lehiaketea antolatu dau, irakurleakaz batera oporretako momentu onenak konpartiduteko. Arratia, Ubide eta Zeberioko edonok bialdu ahal dauz argazkiak, asko jota hiru, urri lehenengoaren 24a baino arinago.\nArgazkiak oporretako momentuak harrapau behar dabez eta urri lehenengoaren 24a baino arinago bialdu beharko dira helbidera. Epaimahaia BEGITUko erredakzino taldeak osotuko dau eta urri bigarrenean egingo da publiko irabazlea, edo irabazleak BEGITUk holan ebazten badau. Sari nagusia persona birentzako astegoien bat izango da Euskal Herriko landetxe batean.\nArgazkiagaz batera non, noz eta nok atara dauan be esan beharko da mezu elektronikoan. Animau parte hartzera!", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002438", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaitu dira Zeanuriko LI. Pelota Txapelketearen finalerdiak\nAtzo jokatu ziran azkenengo finalerdiak Ibarreta frontoian. Beitia eta Arroitak irabazi eben Egiguren eta Arbaizaren aurka, 8-22. Nagusien binakako finalerdian barriz, Erkiaga II. eta Morgaetxea nagusitu ziran, 22-1 Urigoitia eta Apezetxearen kontra.\nZeanuriko LI. Pelota Txapelketearen lau finalak abuztuaren 27 eta 28an jokatuko dira. Barikuan gazte eta promesen aukerea izango da. Ituarte eta Bilbaoren arteko aurrez aurrekoa, lau eta erdikoan. Binaka barriz, Diaz de Gereñu-Gabirondo eta X.Beitia-Arroita. Zapatuan nesken eta nagusien irabazleak ezetuko dira, Garaik Larrarteren aurka jokatuko dau lau eta erdikoan. Binaka nagusiak, Karregal-Erkiaga I eta Erkiaga II-Morgaetxebarria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002439", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanuriko LI. Pelota Txapelketearen finalerdiak jokatuko dira gaur\nIbarreta pelotalekuan lehiatuko dira binakako finalerdiak, 18:45etik aurrera. Lehenengoak izango dira Egiguren eta Arbaiza, Beitia eta Arroitaren aurka. Gero nagusiak, Erkiaga II. eta Morgaetxebarria, Urigoitia eta Apezetxearen kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002440", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Udan be irakurten\" lehiaketea bultzatu dau Bediako liburutegiak\nIrakurteko zaletasuna bultzatuteko helburuagaz antolatu dabe argazki lehiaketea. Urri lehenengoaren 17ra arte bialdu leitekez irakurten dabilen jentearen argazkiak. Aurkeztuteko, helbide elektronikora edo 636 325 578 WhatsAppera bialdu behar dira erretratuak; izen-abizenak, argazkia non eta noz egin dan eta liburua gomendatuteko modukoa dan esanda. Mezuan \"Udan be irakurten\" esaldia gehitu behar da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002441", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Rekaldek atzean itxi dau Paskual Zornotzako VI. Master Kaiolan\n22-12 irabazi eban atzo Rekaldek Amorebieta IV pelotalekuan. Ez zan ondo hasi baina partiduari buelta emotea lortu eban Txumuluxueta Elkartekoak.\nBardinduta hasi zan aurrez aurrekoa, halanda be, 5-5etik aurrera atzean itxi eban Rekaldek Zaldibargo pelotaria. Tantu ikusgarriak lortu ebazan dimoztarrak eta hainbat huts egin Paskualek. Holan, 22-12 amaitu zan bostgarren jardunaldiko lehenengo partidua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002442", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Tradizinoa dala eta Salve Regina abestuko da gaur Areatzan\nAurten Areatzan jairik egongo ez bada be, Salve Regina abestuko dabe gaur 20:00etan Bartolome Deunaren eleizan. Hilarion Eslavaren kantua urtero izaten da protagonista Areatzako jaien hasikeran, jaietako ospakizun bakarra izango da gaurkoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002443", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Harrobik lehenengo taldearen aurkezpen entrenamentua egingo dau gaur\nUrri lehenengoaren amaieran hasiko da liga barria, lehenengo jardunaldia Montefuerteren kontra izango da Lemoan. Taldea ezetutera emoteko, aurkezpen entrenamendua egingo da gaur, abuztuak 23. Herritarrak jokalari eta entrenatzaileak ezetutera hurbildu ahalko dira 20:00etatik aurrera Lemoako futbol zelaira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002444", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zornotzako VI. Master Kaiolatik kanpo geratu da Etxeita\n22-15 amaitu zan Fernandez errioxarraren aurkako aurrez aurrekoa. Gaur izango da Txumuluxuetako Xabier Rekalderen aukerea, 16:30ean Paskualen kontra.\nLaugarren jardunaldiaren azkenengo norgehiagokea izan zan Etxeita eta Fernandezen artekoa. Aurrekoan Prietoren kontra lan parebakoa egin eban arren, oingoan atzetik ibili zan kontagailuan zeanuriztarra. Partiduaren erdiko tantuetan hurbildu zan gehien (13-12), halanda be, Fernandezek erritmoa igon eta 15 tantutan itxi eban Etxeita.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002445", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Disko barriaren aurrerapen bat egin eban Igorren Liher taldeak\nIgorreko Uda Kulturalaren programazino barruan egindako kontzertua izan zan Liherrena, Hemen herensugeak daude gira amaituten dabiz daborduko. Uda amaieran grabauta daukien disko barria aurkeztuko dabe eta, kanta bat aurreratu eben zapatuan.\n50 lagunetik gora batu ziran zapatuan Igorreko udaletxe alboko frontoian Liher taldearen kontzertua ikusten. Eguraldi ona dala, aretotik urtetako aukerea emoten dau Igorreko Uda Kulturalak, musika onagaz batera giro parebakoa sortu zan. Musikariek be hainbatetan eskertu eben giroa eta, hurrengo diskoaren inguruan be egin eben berba.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002446", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jantza bertikal ikuskizuna egongo da Areatzan hilaren 26an\nAmaierarantza doa Areatzako udako kultur programazinoa, ekintza bi baino ez dira falta egiteko. Kallean gora kallean behera kultur programazinoaren barruan eta hileko atzen ekintza moduan, eguenean, gaueko 22:00etan La Glo Circo konpainiaren Sacred jantza bertikal ikuskizuna egongo da herriko frontoian.\n\"Jantzea eta proiekzinoa oinarri hartuta, ekitaldiak gugan dar-dar egiten dauan notari buruz hausnartzen lagunduko deusku... unibersoko taupaden partiturara doan barne bidaia. Ezin da ekitaldi hau ikusteko aukerea galdu. Horixe bera da batzean gaituena; barnean daroagun unibersoaren hazia. Sacreden bidez, bizitzaren izaerea ezaugarritzen daben geometria zoragarri guzti horreetara bidaiatzeko aukerea izango dogu\" dinoe antolatzaileek.\nJantza ikuskizunera joan ahal izateko izena Areatza Urtaroka webgunean edo udaletxean 94 673 90 10 telefonoan emon behar da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002447", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Deabru Beltzaken ikuskizuna egongo da abuztuaren 23an Diman\n25 urte bete dauz Deabru Beltzak-ek aurten, ospakizunagaz lotuta hainbat ekitaldi egingo, eta egin, dabez Bizkaian. Astelehenean egongo dira Diman, 21:30ean herriko plazan. Perkusinoa, piroteknia eta efektu bereziak, koreografiak eta antzezpena eskainiko ditu ibilbide luzeko konpainiak.\nNazinoartean ibilbiderik luzeena daukan kale antzerkiko Euskal Herriko konpainia da Deabru Beltzak. 1996. urtean sortu zan eta 25 urte daroaz kaleko arte eszenikoen ikuskizunen ekoizpenean. Finalista aukeratu barri dabe Arte Eszenikoen XXIV. Max Sarietan, Symfeuny lanagaitik, kale-ikuskizun onenaren kategorian.\nUme eta helduentzat sortutako dozenaka kale antzerki proiektu egin dauz konpainiak, ikuskizun ibiltarien diseinuan da berezia, gainera arrakasta handia jaso izan dau nazinoartean perkusino ikuskizunakaz.\nEuskal Herriko hainbat antzerki taldetatik etorritako aktoreek sortu eben 1996an Deabru Beltzak kale antzerkia. Ordurik hona 10 antzezlan aurkeztu ditue, horreekaz 3.000 ekitaldi eginaz, 80 aldiz enkargau deutsie ekimen berezien antolakuntzea, 50 uritako jaien zuzendaritza artistikoa egin dabe, munduko 35 taldegaz egon dira alkarlanean. Bost kontinente eta 35 herrialde baino gehiagotan egin dabe lan, Euskal Herriko talderik nazinoartekoena bilakatuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002448", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bira Zapatistaren bideoklipean parte hartzeako deia luzatu dabe Zeberion\nHorazzek eta Suaiak Ya vienen abestia argitaratu dabela eta, honen bideoklipa kolektiboa izango da. Oin, bakotxak bideo laburrak bidaltzea gura dabe Bira Zapatistakoak: jantzak, saltoak, mezuak, playback... Parte hartzeako helbidera idatzi behar dabe interesdunak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002449", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Basoa atontzeko bigarren auzolana antolatu dabe domekarako\nAste bat baino ez da falta Iraultza Txikien Akanpadeari hasikerea emoteko. Abuztuaren 25ean hasiko da eragile eta militanteen topalekua Arteako Basoan, prestaketa egunak hasi dira beraz. Abuztuaren 22an, 10:00etan hurbiltzeko deia luzatu dabe ITAkoak, inguruak txukundu behar dira eta. Izatekotan, lanerako tresnak be eroatea eskatu dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002450", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Etxeitak irabazi dau Prietoren kontrako aurrez aurrekoa\nZornotzako VI. Master Kaiolako bigarren jardunaldia lehiatu zan atzo Amorebieta IV. pelotalekuan. Zeanuriztarrak 22-17 irabazi eban dimoztarraren aurrean.\nBigarren jardunaldiko azken partidua izan zan arratiarren artekoa. Etxeita izan zan faboritoa eta berak irabazi eban, halanda be, lan handia egin behar izan eban 22 tantuetara heltzeako. Parekatuta ibili ziran partida osoan baina, azken momentuan egindako tantu ikusgarriei esker lortu eban Zeanuriko pelotariak garaipena.\nSailkaketan aurrera egiteko hurrengo aukerea eukiko dau Etxeitak abuztuaren 22an, Fernandezen aurka.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002451", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurrera doa Zeberioko II. Argazki Lehiaketea\nZezeilan emon ziran ezetutera argazki lehiaketearen oinarriak eta urri bigarrenaren 31ra arte batuko dira erretratuak. Ura eta egurra gai nagusi moduan hartzean dabezan argazki horizontalak, ez panoramikoak, topetan dauz Udalak. Gai bakotxean boto gehien jasoten dauzan argazkilariak bi personarentzako bazkaria jasoko dau sari lez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002452", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mendi urtekerea egin dabe Arteako jubiladuak\nGoizeko 09:00etan Arteako plazatik hasita egin dabe mendi ibilbidea Mikel Deuna alkarteko jubiladu eta pensionistak. Santamañetik pasau eta Sarasolara joan dira, gero Murga eta Lauretatik be ibili dira. Azkenengo geldialdiak egin dabez Upokomakatxa eta Espartan barriro be Arteara bueltau orduko. Guztira hamabost kilometro inguru egin ostean urdaia eta txorizoa euki dabe etxoten Arteako Kultur Etxean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002453", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Administrari bila dabil Bediako Udala\nAdministrazinorako lanpostu deialdia luzatu dau Bediako Udalak sare sozialetatik. Urri lehenengoaren 6ra arte aurkeztu ahalko dira eskariak.\nBi fase izango dauz hautaketa prozesuak. Lehenengo ariketa teorikoa, praktikoa eta euskera froga egingo ditue aurkezten diranak. Gero egingo da lehiaketea, bakotxaren lan esperientzia eta prestakuntza osogarria begiratuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002454", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mabel Floresek kontzertua emongo dau Areatzako bainuetxeko parkean\nAreatzako Kallean gora kallean behera kultur ekintzen barruan andrazkoak protagonista dituan Ama lur musika zikloko hirugarren kontzertua emongo dau modu akustikoan abuztuaren 20an, barikua, 21:30ean. Kontzertua bainuetxeko parkean izango da eguraldi ona bada. Izena 94 673 90 10 telefonoan emon behar da edo Areatza Urtarokaren webgunean.\nMabel Flores Terrassan (Bartzelona) bizi dan kantautore katalanak Mujer incendio single barria aurkeztu barri dau Meraki (Kasba Music, 2021) bere bigarren albumaren aurkezpen-gutun gisa. Egile-abestiaren eta soinu mestizoaren artean, zuztar hegoamerikarretara, folklorikoetara eta mediterranearretara hurreratzen dan 10 abestiko proposamena da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002455", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Liher taldearen kontzertua izango da Igorren zapatuan\nHilaren 21ean, arrastiko 19:00etan izango da Liher taldearen kontzertua udaletxe ondoko frontoian, eguraldia txarragaz barriz Kultur Etxean izango da.\nLiher taldea Hemen herensugeak daude izeneko hirugarren lan luzeagaz egongo da Igorren. 14 abestiz osotutako transmedia proiektua da, musika ez ezik ilustrazinoa, narrazinoa eta ikus-entzunezko materiala biltzean dituana. Pieza guzti horreen batureak amodioa, indarkeria eta andrazkoaren bakardadea gai nagusi dituan fikzinozko istorio bat kontauko dau.\nKontzertura joateko konbitea www.igorrekultura.blogspot.com helbidean hartu behar da aldez aurretik. Igorren erroldatuek izango dabe lehentasuna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002456", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Mujercitas\" filma proiektauko da bihar Areatzan\nHile honetako bigarren eta Kallean gora kallean behera kultur programazinoko atzen pelikulea emongo dabe Areatzan hilaren 19an, eguena. Mujercitas filma proiektauko da 21:00etan, eguraldi ona bada Zubizarra plazatxoan, ostean udaletxeko arkupetan.\nMujercitas 2019ko Greta Gerwig estadubatuar zinema zuzendariaren drama filma da. Louisa May Alcott idazlearen izen bereko 1868ko eleberriaren zazpigarren egokitzapena da. March, Jo, Meg, Amy eta Beth ahizten bizitzak kontetan ditu, Concorden gertatzen diranak, Massachusetts, XIX. mendean. Gerwigek modu kronologikoan aldatzen dau obrearen tramea eta nesken lehen urteetako pasarteak tartekatzen ditu bere bizitza profesionalagaz. 150 urteren ostean eleberriaren ikuspegi barri bat egiteko asmoz, obraren azpitestu feministea azpimarratzen da.\nIzena 94 673 90 10 telefonoan emon behar da edo Areatza Urtarokaren webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002457", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Prietoren aurka lehiatuko da bihar Etxeita Zornotzako VI. Master Kaiolan\nBihar Amorebieta IV. pelotalekuan jokatuko dan azken partidua izango da zeanuriztar eta dimoztarraren artekoa. Atzo hiru zeanuriztar lehiatu ziran: Beitia, Urigoitia eta Artaraz. Baina hirurak egin eben kale txapelketan aurrera egiteko ahaleginean.\nAzkenengo momentuan aldatu behar izan eben Eskuza Artarazen ordez, baina honek be ez eban lortu aurkaria gainditutea. Hainbat akats egin ostean 12-22 amaitu zan Bilbaoren kontrako partidua. Bigarrenak izan ziran Danel Beitia eta Paskual, pelota biziagaz ibili ziran baina Paskualek ondo eutsi ebazan Danelen pelotakadak. 15-22 irabazi eban Zaldibargoak.\n22 urtez azpikoetako lehenengo aurrez aurrekoa jokatu eben Zabala eta Urigoitiak. Indartsu hasi zan Urigoitia, 7-17ko aldea be aterata. Halanda be, Zabalak partiduari bueltea emon eta 22-19 galdu eban azkenean Zeanurikoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002458", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Banatu dira Zeanuri Loran Txapelketearen sariak\nPedro Mari Ortuzar eta Garbiñe Etxebarria izan dira etxe apainduenak, pisuetako balkoi ederrenak barriz Lourdes Zuluaga eta Lourdes Uriartenak izan dira. Domekan banatu ziran sari ekonomikoak txapelketako epaimahaiak Zeanuriko balkoi zainduenak zeintzuk diran ebatzi ostean. Helburua herriko balkoi eta etxeak lora eta landarakaz txukuntzea izan da, parte hartze handia euki dau lehiaketeak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002459", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jaiak heldu orduko amaituko da \"Zeberio Ezetuten I. Lehiaketea\"\nAprilean hasi zan galdera lehiaketea eta azken galderak hurrengo egunetan argitarauko dira Udalaren webgunean. Azken hileetan Zeberioko ondare, euskera eta kulturearen inguruko galderak erantzuten egon dira herritarrak eta jaietan ezetuko dira hiru irabazleak.\nHamabostero eguneratu dira galderak zeberio.net webgunean. Parte hartzaileak puntu bat lortu dabe ondo erantzundako galdera bakotxagaitik. Holan, apriletik hona puntuak bilduten egon dira eta jaietan jakingo da nor dan Zeberio gehien ezetuten dauan personea. Opari txartelak izango dira sariak, 150 eurokoa lehenengoarentzako, 100 bigarrenak eta 50 hirugarrenak.\nHolan dinoe Zeberioko Udalaren webgunean: ​​​\"Lehiaketa honen asmoa geurea ezagutzea eta ezagutaraztea da: gure herria eta bertako ondarea; baita euskaran murgildu eta bertoko berbak ikastea bere. Modu parte hartzailean, etxeko txikienak nagusienakaz, bertakoak etorri barriakaz, jakinduria transmititzea da xedea, geure hizkuntzan, modu arin eta jostagarrian\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002460", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Laugarren postua lortu dau Aitzol Atutxak Urrezko Kopan\nDonostian lehiatu dan Urrezko Kopa irabazi dau Mikel Larrañaga azpeitiarrak. Iker Vicente, azken bi urteetan irabazi ostean, bigarren postuan gelditu da, 44 segundoko aldeagaz. Aitzol Atutxak 38 minutu eta 21 segundo behar izan ebazan hamalau kanaerdikoak zatitzeko, laugarren izan da Dimako aizkolaria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002461", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lan anitzetako ofizial lanpostua zabaldu dau Zeanuriko Udalak\nUrri bigarrenaren 1era arte jasoko dira lanposturako eskariak. Herriko azpiegitura, eraikin eta ibilgailuen mantentze lanak egiteko eskaini dau Udalak postua eta urtean 27.500 euro jasoko dauz langile barriak.\nLan anitzetako ofizial postura aurkezteko iturgintza, zurgintza, enkofratze, igeltserotza eta lorazaintzaren inguruko ezaguerak beharko dira. Horrezaz gain eskola gradua amaituta, gidatzeko B baimena eta euskerazko lehen hizkuntza eskakizuna be euki beharko dabez hautagaiak.\nLehiaketa-oposizino bidez aukeratuko da udal langile barria. Lehenengo ariketa teorikoa izango da, hogei galderako testa. Hau gainditzen dabenak, ariketa praktikoak egingo dabez eta azkenik, euskera ziurtagiririk ez daben hautagaiek euskera azterketa bat egin beharko dabe. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean topatu daiteke informazino guztia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002462", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabaldu da urri lehenengoaren 4an Gorbeiara igoteko urtekeran izena emoteko epea\nGorbeako Gurutzea Athletic Club Peñak antolatu dau ibilaldia eta gaur zabalduko da izena emoteko aukerea. 691 529 748 eta 609 486 722 telefonoetara deituta egin daiteke erreserba.\nUrri lehenengoaren 4an, 09:00etan hasiko da egitaraua, Areatzako frontoitik hasita Gorbeiara igoteko. Ibilaldiaren ostean, 14:30ean hildako bazkideen omenezko ekitaldia egingo da Pagomakurren. Jarraian sagardotegi erako bazkaria egingo da, Pagomakurren bertan.\nAbuztuaren 30a baino lehen emon behar da izena. Bazkideak 10 euro ordaindu beharko ditue, bazkideak ez diranak barriz, 32 euro.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002463", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur emongo jako hasikerea Zornotzako VI. Master Kaiola txapelketeari\nLehenengo jardunaldian jokatuko dabe Danel Beitia eta Imanol Urigoitia zeanuriztarrak, Joko Alai alkartekoak. Lau partidu egongo dira gaur Zornotzako Amorebieta IV. pelotalekuan 16:30etik aurrera, gazte mailakoak bi eta beste bi 22 urte azpikoak.\nIgor Paskualen kontra jokatuko dau Danel Beitiak eta Aitor Zabalaren aurka egingo dau Imanol Urigoitiak. Beste bi aurrez aurreko be egongo dira, Eskuza-Bilbao eta Agirreamalloa-Kortazar. Holan, gaur hasiko da urri lehenengoaren 18ra arte luzatuko dan gazte pelotarien torneoa. Beste alde batetik, andrazkoak ez dira abuztuaren 25era arte jokatuten hasiko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002464", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur amaituko dira Andra Mari Kulturalak Zeanurin\nGaur, abuztuak 16, amaituko dira Andra Mari Kulturalak. 11:30ean mezea egongo da Andra Mari parrokian eta arrastiko 18:30ean LI. Zeanuriko Txapelketako pelota partiduak jokatuko dira. Honegaz amaituko dira aurtengo Andra Marietako ekintza kulturalak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002465", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Programazino oparoa egongo da bihar Zeanurin\nMezea, musikea eta antzerkiak izango dira domekako protagonistak Zeanuriko Andra Mari Kulturaletan.\n11:00etan hasiko da egitaraua, herritik bueltaka bertoko txistulariakaz. Herria girotu ostean hasiko da meza nagusia, Andra Mari parrokian. Hau amaitu orduko egingo da Arratia Elizak argitaratu dauan Erretaula nagusia liburuaren aurkezpena.\nEguerdian, 13:00etan Miren eta Roberto Etxebarriak, panderoaren laguntzeagaz kantauko dabez koplak. Balkoietako lora lehiaketearen eta jaietako kartel txapelketearen sari banaketak be egingo dira momentuan.\nArrastian barriz antzerkiak izango dira protagonista. 19:00etan Aureo ikuskizuna egingo dabe Up Arte konpainiakoak. Gauean be beste antzerki bat egongo da, Deabru Beltzak taldearen Su a feu, 22:00etatik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002466", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia futbol taldeko infantilak entrenatuko dauz Beñat Etxebarriak\nXabier Etxebarriagaz batera, Urbietako gazteak entrenetan hasiko da Beñat Etxebarria Athletic-eko futbolari ohia. Macarthur FC taldea itxi eta gero, futbolaren munduan jarraitu gura dau Etxebarriak: \"Lehenengo pausuak herrian emon gura dodaz, konfiantzazko jenteagaz\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002467", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Poesia Hegalaria\"-ren emonaldia egongo da zapatuan Bilbon\nPoesia Hegalaria olerkiak eta musikea buztartzen dauzan talde arratiarra da. Hilaren 14an, Bilboko Santiago plazan emonaldia ikusteko aukerea egongo da, 20:00etatik aurrera.\nIgorren jaio zan proiektua da Poesia Hegalaria. Honen bidez poesian oinarritutako ikuskizunak hurbildu gura dabez ikusleengana, gero eta gehiago dira emonaldi honeetara hurbiltzen diranak. Errezitaldietan trikitixearen laguntzeagaz irakurten ditue poemak, baina pianoagaz eta bestelako instrumentuakaz be harritu dabez ikusleak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002468", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jokoak, ardi txakurrak eta antzerkia egongo dira Zeanuriko Andra Marien bigarren egunean\nAbuztuaren 14an 11:00etan hasiko da jai kulturalen programazinoa. Umeentzako joko eta puzgarriak egongo dira goizean. Arrastian barriz, 18:00etan hasiko da II. Arraza Libreko Ardi Txakur Txapelketea, Torreko soloan. Gauean Ez Dok Ero antzerkia ikusi ahalko da frontoian, doban aurretik udaletxean izena emonda.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002469", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jaiak bertan behera itxi ditu Areatzako Jai Batzordeak\nHilaren 10ean egindako batzarrean hartu eben ebatzia eta abuztuaren atzen astean ez dabe ekintzarik egingo Areatzan.\nHauxe da gaur zabaldu daben mezua: \"Areatzan, Jai Batzordeak antolatzen ditu urtero jaiak herritik eta herriarentzat. Atzen urte honeetan, jai herrikoiak, parekideak, parte-hartzaileak, bardinzaleak... izan daiguzan ilusino handiz ibili da beharrean batzordea.\nAurtengoa baina, igazkoa lez, urte berezia da. COVID-19ak sortutako egoerearen aurrean, herritar guztion osasunaren mesedetan, jaiak bertan behera ixtea ebatzi dau Jai Batzordeak.\nBatzordeak, datorren urtean jaiak egingo diran esperantzaz hilabete batzuk barru ekingo deutso datorren urteko jaien antolaketeari, inozko jairik eder eta onenak antolatuteko asmoagaz\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002470", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bira Zapatista dala eta elikagai eta beharrezko produktuen bilketea egingo da\nMexikoko delegazino zapatista bat mundu osoko bidaia egiten dabil. Bira honen bidez bost kontinenteetako kolektibo eta eragileakaz batzean dabiz, zapatisten gobernu autonomoen proiektua esportau eta laguntza biltzeako. Arteako Basoan eta Zeberioko Maribiren dendan batuko dira elikagaiak eta bestelako produktuak abuztuaren 30era arte.\nNazino Askapenerako Armada Zapatista (EZLN) 1994 urtean Chiapasen matxinatu zan indigena talde iraultzailea da. Gaur egun Mexikoko 50 bat udalerri gobernatzen dabez, autogestinoa eta antikapitalismoa ardatz. Erreferente bilakatu da mundu osoko mobimentu ezkertiarrentzat egin dabezan lorpenak dirala eta. Gobernu autonomoak, andran liberazinoa, inguruarekiko errespetua eta jaubetza komunalaren bidez lortu dabe gizarte barri baten bidean ibilten hastea.\nAbuztuaren 30era arte egongo da zabalik gauzak eroateko epea. Arteako Basoan, portalean itxi daitekez produktuak, aurretik 697 372 220 telefonora deituta. Zeberion barriz, abuztuaren 16tik aurrera eroan ahalko dira Maribiren dendara.\nBira Zapatista munduko kolektibo eta eragile askogaz batuko da bidean, proiektu ezkertiarrei praktika eraikiten eta poderea irabazten laguntzeko helburuagaz. Beste alde batetik, hango herritarrei be laguntzeko sareak sortu dira Euskal Herrian, elikagai eta beharrizanezko produktuak bilduta. Hainbat lekutan bilduko dira produktuak, adibidez Arteako Basoan eta Zeberioko Maribiren dendan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002471", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Koronabirus positibo bakarra egon zan atzo eskualdean\nBedian egon zan atzo Arratiako PCR positibo bakarra. Halanda be, intzidentzia tasa altuak dagoz oindino be. 400etik gora herri guztietan, Zeanurin izan ezik, azken astean ez da positibo bat be egon eta. Kutsatze indizeak behera egin dabe azkenengo egunetan: Ubiden neutroa da, positiboa bai Areatzan bai Bedian eta negatiboa beste herri guztietan. Beste alde batetik, aurreko astean Hego Euskal Herrian 18 hildako egon zirala jakin da gaur.\nBasoa atontzeko auzolana antolatu dabe ITAkoak\nIraultza Txikien Akanpada abuztuaren 25ean hasiko da, Arteako Basoan. Akanpalekua eta gune desbardinak atondu, eta beharrezko muntaketak egiteko auzolanera deitu dabez herritar eta inguruko eragileak. Abuztuaren 15ean eta 22an egingo dira beharrak 10:00etatik aurrera. Lanabesak eta batez be, sasiak garbitzeko makinak eskatu dabez sare sozialetatik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002472", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aizkolarien Urrezko Kopako finalean lehiatuko da Aitzol Atutxa\nDonostiako Trinitate Plazan izango da aizkolari txapelketea, hilaren 15ean 19:00etatik aurrera. 54 hazbeteko 14 enbor zatitu beharko dabez Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Aitzol Atutxa eta Jon Rekondok.\nAizkolaritzearen txapelketa klasikoa da Urrezko Kopa, oin dala 36 urte hasi zanetik. Aitzol Atutxak lau urtetan irabazi dau txapelketea (2015, 2016, 2017, 2018) baina azken bietan Iker Vicente izan da irabazle. Donato Larretxeak dauka oindino denpora markarik onena, 1995 urtean 27 minutu 17 segundo behar izan zituan 14 enborrak zatitzeko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002473", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Girls in Band taldeak emongo dau hurrengo kontzertua Areatzan\nGirls in Band jazz bandak abuztuaren 15ean, 13:30ean joko dau Zubizarra plazatxoan. Ama Lur zikloko bigarren emonaldia da hau, andrak protagonista dituan zikloa, eta Kallean gora kallean behera ekimen kulturalaren programazinoaren barruan dago.\nGirls in Band lau andrazkok osotzen daben taldea da. 1930-40ko hamarkadetako sexismo eta arrazakeriaren ondorioz, Ipar Ameriketan gorazarrerik lortu ez eben andra musikariak omendu guran batu diran musikarien laukotea dogu, espainiar estaduko hainbat lekutatik datozanak. Areatzan Irati Bilbao abeslariak lagunduta egongo dira. Taldekideak Elsa Lizundia (saxofoi tenorea), Maite Arregi (pianoa), Rakel Arbeloa (bateria) eta Magalí Datzira (kontrabajua) dira. Izena 94 673 90 10 telefonoan emon behar da edo Areatza Urtarokaren webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002474", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanuriko Andra Mari eleizearen inguruko \"Erretaula nagusia\" liburua argitaratu dau Arratiako Eleizak\nDomekan, abuztuaren 15ean aurkeztuko da liburua Zeanuriko parrokian, 12:00etan. Liburuak Andra Mariko erretaula nagusiaren gaineko irudi eta azalpenak emoten dauz, euskeraz eta gazteleraz.\nErretaula nagusia Arratiako Eleizak bultzatutako liburua da. Bertan, Andra Mariko historia azaltzen da baina batez be, erretaula nagusiaren detaileak ezetuteko izango da berezia. Erretaularen atal bakotxaren irudi eta azalpenak ikusi ahal izango dira eta. 120 orrialdeko lana izango da, Zeanuriko denda eta tabernetan salduko dana, Bilboko Arte Sacro Museoan be egongo da ikusgai.\nBestalde, Arratiako Eleizak urtebetetze garrantzitsua dauka aste honetan. Igorreko eleizak 813 urte beteko dauz, parrokia Santa Lutziatik 1208. urtean bajatu zanetik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002475", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan hasiko dira Zeanuriko Andra Mari Kulturalak\nZeanurin be betiko jaiak ospatu ezin dirala eta, Andra Mari Kulturalak antolatu ditue aurten. Barikutik astelehenera dago prestatuta egitaraua. Hilaren 13a izango da lehenengo eguna, eskupelota, txistulariak eta trikitilariak egongo dira.\n18:30ean, Zeanuriko LI. Txapelketako pelota partiduak hasiko dira pelotalekuan. Gero, 19:00etan herriko txistulariak girotuko dabe herria. Gauean Xabier Aburruzaga trikitilari eta sortzaileak Bost izeneko diskoaren emonaldia eskainiko dau 22:00etatik aurrera. Herritarrek, sarrerak udaletxean eskatu daikiez daborduko, 13:00etara arte.\nHurrengo egunetan umeentzako jokoak, ardi-txakur txapelketea, antzerkiak eta kontzertuak be egongo dira Andra Mariak ospatuteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002476", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aldaketak egin ditue \"Kallean gora kallean behera\"ren programazinoan\nAbuztuaren 19an proiektau behar eben El escandalo filma kendu eta Mujercitas pelikulagatik aldatu dabe antolatzaileak. Abuztuaren 20an barriz, Mabel Floresek emongo dau kontzertua Valeria Castroren ordez.\nZine saioa Zubizarra plazatxoan dago aurreikusita, hilaren 19an 21:00etan. Mujercitas (Greta Gerwig, 2019) lau ahizpa gazteren istorioa da, Estadu Batuetako gerra zibilaren garaian dago girotuta. Oscar sarietan jantzien saria irabazi eban 1994ko izen bardineko pelikulearen moldaera barriak.\nHurrengo egunean, hilaren 20an Valeria Castroren kontzertua egon da aurreikusita. Hemen be egon dira aldaketak, Udaleko sare sozialetan zabaldu danez, Mabel Floresen musikea izango da azkenean bainuetxeko kanpokaldea girotuko dauana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002477", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kanboko Trinkete Torneoa irabazi dau Ekhi Ziarrustak\n40-27 irabazi eben atzo Ducassou eta Ziarrustak, Ospital eta Lamberten aurka. Dimoztarrak txapela ekartea lortu dau, emaitzak holan erakusten ez badau be, partidu luze eta gogorraren ostean.\nPozik agertu da Ekhi Ziarrusta atzo Kanboko trinketean irabazi ostean. BEGITUgaz egon da eta azaldu dauanez, emaitzan alde handia ikusten bada be \"atzetik hasita\" lortu eben garaipena. Aurrez aurrekoaren hasikeran tantuak banan-banan lortzean ibili ziran bikote biak. Partiduaren erdira helduta Ducassou-Ziarrusta atzetik ibili ziran, 21-25.\nMomentu horretatik aurrera Ziarrustak dino Ducassouk erritmoa handitu ebala. Egoereari bueltea emotea lortuta, tantuak bata bestearen atzetik heldu ziran 40-27ra heldu arte. Txapela ipinita urten zan Ziarrusta Kanbotik, aste batzuk denkantsetako gogoagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002478", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txarrera egin dau Lemoako gaztearen egoereak\nOin dala aste bi Zornotzan jipoia jaso eban lemoaztarrak garunaren bi aldeak daukaz minduta. Eguenean komatik aterateko ahalegina egin ostean, barikuan egindako eskanerrak azaleratu eban arazoa.\nEskanerrak egoerearen larritasuna erakutsi dau eta medikuak barriro hasi dira 23 urteko gaztea medikatzen. Eguenean medikazinoa kendu eutsien itxartuteko gai zan ikusteko baina burmuineko zauriak dirala eta bertan behera itxi dabe ahalegina. Halanda be, bere kabuz arnasteko gai da trakeotomiari esker.\nAlbistea familiak eta bozeroaleak emon eben Gurutzetako Hospitaleko sarreran. Garuneko bi aldeak minduta dagozala azaldu eben eta bizirik urteten bada, eragin fisiko eta psikikoak eukiko dauzala be gehitu eben.\nDaborduko hamalau persona atxilotu dauz Ertzaintzak jipoia dala eta. Oindino gehiago egon daitekezela azaldu dau Ertzaintzak astegoienean, bideoetan hogei persona inguru agertzen diralako talde erasoan parte hartzean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002479", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ruth Linazak txapela eroan dau Arabako Ingude Txapelketan\nLasto Altxatze Txapelketan be lortu dau podiumean egotea, bigarrena izan da, Garbiñe Lopez de Uralderen ostetik.\nDomekan jokatu zan Arabako Ingude Txapelketea Gasteizen eta Ruth Linazak jantzi eban txapela, minutu eta erdian 84 kolpe emonaz. Bigarrenak, atzen urte bietako txapelduna eta faborito nagusia zan Esti Cidad-ek, 81 emon ebazan. Zapatuan ostera, Arabako Lasto Altxatze eta Trontza Misto Txapelketak jokatu ziran Gasteizen, eta Ruth Linazak bigarren egin eban lasto altxetan 19 jasoaldi eginda minutu bitan, Garbiñe Lopez de Uraldek irabazi eban 27 jasoaldi eginda. Trontzan ostera hirugarren egin eban Juan Carlos Lopez Perez de Onraitagaz batera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002480", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar batuko da Areatzako Jai Batzordea\nBihar, abuztuak 10, 19:30ean dago programatuta Areatzako Jai Batzordearen batzarra. Udaletxeko Areto Nagusian egingo da bilera eta Areatzako herritarrak hurbiltzeko deia luzatu dabe Udalaren sare sozialetatik. Aurten be ez da San Bartolomeetan ohiko jairik egongo, batzarrean ebatziko da abuztuaren atzen astean ekintzaren bat antolatuko dan edo ez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002481", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Positibo bi dirala eta etxera bueltauko dira Zaztaparretako ume gehienak\nAstelehenean hasi ziran udalekuak eta persona bik emon dabe gaur positibo PCR proban. Egoera gatx honen aurrean ume gehienak etxera bueltatzen dabiz momentu honetan. Osakidetzaren gomendioz, nagusien hiru taldeak baino ez dira Sopelan geldituko, oin arte ez diralako Ander Deuna Ikastolara heldu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002482", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Larri baina egonkor dago Zornotzan erasotutako gaztea\nEguaztenean trakeotomia egin eutsien Lemoako gazteari eta oin hobeto arnasten dauala dinoe Gurutzetako Hospitalekoak. Koman jarraitzen dau baina medikazinoa kendu deutsie medikuak, bere kabuz itxartuteko gai dan ikusteko.\nAste bi beteko dira 23 urteko lemoaztar batek talde jipoia jaso ebanetik. Gazteak Gurutzetako Hospitalean jarraitzen dau, larri eta koma induziduan. Familia, lagunak eta Lemoako herritarrak ardutatuta dagoz eta holan erakutsi eben aurreko asteko kontzentrazinoan. Gazteak, trakeotomiaren ostean, hobeto arnasten dauela emoten dau eta oin medikuak medikazinoa emoteari itxi deutsie. Holan itxartuteko aukerak gehituko diralakoan.\nDaborduko hamalau gizon gazte atxilotu dauz Ertzaintzak. Horreetako sei dagoz espetxeratuak, 18 urtetik gorakoak. Izan be eguaztenean atxilotutako 19 urteko gaztea atzo bialdu eben kartzelara. Epaiketearen esperoan dagoz danak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002483", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hasi dira helduten BEGITUren Oporretako Argazki Lehiaketearen lehenengo erretratuak\nUrtero lez, martxan da BEGITUk antolatutako argazki lehiaketea. Arratia, Zeberio eta Ubideko herritarrak hasi dira oporrak gozatuten eta momentu onenak erretratuetan gordetzen. Urri lehenengoaren 24ra arte egongo da zabalik honeek helbide elektronikora bialtzeko aukerea.\nEpaimahaia BEGITUko erredakzino taldeak osotuko dau eta urri bigarrenean egingo da publiko irabazlea, edo irabazleak BEGITUk holan ebazten badau. Sari nagusia persona birentzako astegoiena izango da Euskal Herriko landetxe baten. Argazkiagaz batera non, noz eta nok atara dauan be esan beharko da mezu elektronikoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002484", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ruth Linazak Arabako hiru txapelketetan hartuko dau parte astegoienean\nRuth Linaza Lemoako herri kirolariak Arabako txapelketa bi jokatuko ditu zapatuan, abuztuak 7, Trontza mistoa eta Lasto Jasotze Txapelketak, hain zuzen be. Hurrengo egunean ostera Ingude Txapelketea jokatuko dau. Bai zapatuan eta bai domekan eguerdiko 12:00etan jokatuko dira txapelketok Gasteizko Campillo kiroldegian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002485", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Masters CaixaBank eskupelota txapelketearen laugarren jardunaldiko partidua jokatuko da Diman\nSailkapen ligako laugarren jardunaldia jokatuko da astegoienean Plentzia, Gasteiz eta Zarautzen. Diman astelehenean izango da partidua 22:00etatik aurrera, Elezkano II eta Mariezkurrena II lehiatuko dira Peña II eta Rezustaren aurka.\nAurrera doa CaixaBank Masters Txapelketearen klasifikazino liga. Lau jardunaldiren faltan oindino ez dago argi ze bikote sailkatuko diran playoffa jokatzeko. Halanda be, ligearen ekuadorrera helduko dira pelotariak astegoien honetan eta hurrengo partiduak izango dira garrantzitsuenak.\nElezkano II-Mariezkurrena II bikoteak azken partidua irabazi eban Etxarri-Aranatzen baina aurreko biak galdu dauz. Bide hobea egin dau oin arte Peña II-Rezusta bikoteak, hiru jardunaldietan irabazita datoz eta. Ligan antzeko bide onean doaz Altuna III-Aranguren eta Urrutikoetxea-Martija, daborduko jokatu diran partidu guztiak irabazita.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002486", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Itsaso Bengoetxea izentau dabe eutanasiarako Berme eta Jarraipen Batzordeko buru\nZaintza Aringarrien saileko eta Etika Batzordeko medikua da Itsaso Bengoetxea igorreztarra. Oin Euskal Autonomia Erkidegoan eutanasia eskaeren prozedurak ebaluau eta onartuko dituan batzordearen buru izendatu dau Osasun Sailburuak.\nBagilaren 25ean zabaldu zan eutanasia eskaerak egiteko epea. Prozedura honeek kontrolatzeko batzordea antolatu eban Osasun Sailak eta Osakidetzako Etika Batzordeetako jentea batu eban zeregin honetarako. Ebatzia ez da erraza izan, baina bai egin beharrekoa. Itsaso Bengoetxeak dino: \"Gauza barria da eta bertigo apur bat be emoten dau\". Halanda be, BEGITUri esan deutsanez, lege barriaren \"beharrizana ikusi\" dau aspalditik Galdakaoko Zaintza Aringarrietako sailean urteak egin ostean.\nEuskal Autonomia Erkidegoko Berme eta Jarraipen Batzordearen lana da eutanasia eskaeren prozesuetan medikuen erabagiak ikuskatzea. Prozedura honetan, eutanasia jaso gura dauan gaixoak berak aukeratutako mediku baten laguntzea eskatuko dau. Konfiantzazko medikuak, pazientea alkarrizketatuko dau eta baldintzak beteten diran ebatzi. Gero, mediku aholkulari bat be egon beharko da baldintza bardinak onartzeko.\nMediku biak gauza bera ebatzi ezkero Berme eta Jarraipen Batzordeak emongo dau oneretxia. Medikuen artean kontraesanak egon ezkero, Batzordeak ebatziko beharko dau eutanasia emon ala ez emon. Eutanasia egiteko arduraduna izango da pazienteak aukeratutako konfiantzazko medikua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002487", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aldundiak Ugao eta Zeberio arteko bide zati bat zarratu dau kamioientzako\nBizkaiko Foru Aldundiak hiru tona eta erdi baino gehiagoko kamioien zirkulazinoa debekatu dau BI-3524 errepidean, Zeberio eta Ugao artean. Kamioiak ezingo dira Ugaotik Zeberioko plazara heldu. Arteatik igon beharko diranez, garraio denporak luzatuko dira. Artean eta Ugaon ipini dabez seinalizazinoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002488", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ruth Linaza lemoaztarra txapeldun izan zan Arabako Txinga Eroate Txapelketan eta bigarren Zaku Eroate Txapelketan\nGaragarrilaren 31n jokatu ziran Arabako Txinga eta Zaku Eroate Txapelketak Laudion eta Ruth Linazak txapela jantzi eban txingetan eta bigarren postua lortu eban zakua eroaten.\nLemoaztarrak 14 plaza, 3⁄4 eta 6 metro eta 70 zentimetro egin ebazan 25 kiloko txingakaz esku banatan, bigarren Garbiñe Lopez de Uralde sailkatu zan 14 plaza, plaza 1⁄4 eta 6 metro eta 72 zentimetro eginda. Zaku eroaten ostera, 40 kiloko zakua aldean dala, 4 plaza egiteko 35 segundo eta 56 ehuneneko behar izan ebazan, Garbiñe Lopez de Uralde irabazleak baino segundu eskas bat gehiago. Linaza pozik agertu zan egindako beharragaz bere espezialidadeak ez diran arren, \"herri kirol txapelketak aurrera ateratea da helburua pandemia egoera honetan batez be\" adierazo deutso BEGITUri. \"Goraipatzekoa zakulariaren lana, ia bera besteko pisua eroan daualako gainean edo eskuetan Susana Sanchez, hirugarren sailkatuak, eta horrek aurreretxiak eta estereotipoak apurtuteko balio dau, neska fina baina indartsua dalako\" gehitu eban.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002489", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ekhi Ziarrustak Kanboko Trinkete Torneoaren finala jokatuko dau\nKaboko Trinkete Torneoan parte hartzean dabil Ekhi Ziarrusta eta bera da afizionau mailako bakarra eta, hortaz, partidu \"gogorra\" izango zala aurreikusten eban Ziarrustak BEGITUri adierazotakoaren arabera.\nZiarrustak atzo, abuztuak 4, jokatu eban finalerdia Ducassoougaz batera eta 40-33 irabazi eben Darmendrail eta Guichandut-en kontra. Partidu hau irabazita, abuztuaren 9ko finala jokatuko dau dimoztarrak Ospital eta Lambert-en kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002490", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Tio Teronen Semeak-en \"Festamentua\" ikuskizuna izango da Igorren abuztuaren 7an\nIgorreko Uda Kulturalaren barruan abuzturako ekintza bi dagoz antolatuta. Hilaren 7an Tio Teronen Semeak taldearen Festamentua ikuskizuna egongo da eta 21ean Liher taldearen kontzertua; saio biak udaletxe ondoko frontoian dagoz aurreikusita arrastiko 19:00etan, eguraldi txarra bada Kultur Etxean.\nFestamentua jantza eta musika ikuskizuna dakar Tio Teronen Semeak taldeak. Ikuskizunean jantza eta musika estilo desbardinak joan eta etorriko dira, nahastu eta aldenduko dira; patroi zehatz bat segidu barik eta ondo pasetako helburu bakarragaz. \"Zoritxarreko egoera batean alkartzea egokitu jako gure lagun kuadrilla entzutetsuari; hileta batean, hain zuzen. Bertan, pasartea ulertu guran ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan\" dino sinopsiak.\nIkuskizunetarako konbiteak www.igorrekultura.blogspot.com helbidean hartu behar dira aldez aurretik. Igorren erroldatuek izango dabe lehentasuna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002491", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Entrenatzaile bila dabiz Lemoako Harrobi Futbol Klubean\nFutbol taldeak hasi dira hurrengo denporaldirako prestatzen, azken urtean egon diran baino liga eta bestelako txapelketa gehiago egongo diralakoan. Lemoako Harrobi Futbol Klubak bagilean aurkeztu ebazan Iraultza eta Juanpe, lehen taldeko entrenatzaileak izango diranak. Oin Kadete B eta lehen urteko Benjamin taldeak entrenatzeko jentearen bila dabiz.\nUda osterako behar dira Lemoako Harrobiko gazteak entrenatzeko langileak. Kadete B eta lehen urteko Benjamin taldeak prestatzeko deialdia luzatu dau Lemoako futbol taldeak Bizkaiko Futbol Federazioaren webguneko lan boltsearen bidez.\nKadeteen kasuan, lehen mailako entrenatzaile tituloa eta esperientzia eskatzen dabe. Hau da, futbol federauan entrenatzaile lez ibili izana edo eskola futbolean urteetako esperientzia.\nBenjaminak entrenetako euskera maila ona, titulu orokorra eta eskola futbol taldeak entrenatzen esperientzia da eskatzen dana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002492", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gueñes-Itsaso goi tensinoko linearen torreak eraikitzen jarraituten dau Red Electrica de Españak\nMandoian 70 metroko torre bi altxetan dabiz daborduko eta hasi dira Arratia eta Zeberion eregi beharrekoen lanen prestaketeagaz. San Inazio egunean Belatxikietara igon ziran Makatzak Arratiako Ekologista taldekoak egoerea ezetutera emon eta goi tensioko linea legez kontrakoa dala gogoratuteko.\nArduratuta agertu dira Makatzak taldekoak Gueñes eta Itsaso arteko \"autopista elektrikoaren\" obrak dirala eta. 73 kilometro eta erdiko bidean, 70 metroko 132 torre eregi gura dauz Red Electrica de España enpresak. Tarte honetan dagoan laugarren goi tensinoko linea izango da hau. Bide horretan dagoz Zeberio, Igorre, Lemoa eta Bediako mendi eta basoak, Bizkaia eta Gipuzkoako beste 21 herriren artean. Ingurumenaren gaineko eragin handia izango dau 400 kilovolt garraiatuko dituan lineak, eta honen kontra dabiz lanean Autopista Elektrikoaren Kontrako Koordinadorakoak eta Makatzak taldekoak Arratian.\nMakroproiektu honek ez dau lortu Bizkaiko Foru Aldundiaren baimena, Aramotz inguruan bizi diran sai zuriak eta honeen habitata arriskuan ipinten dauzalako. Babestutako espeziea da saizuri edo alimotxea, mundu osoan desagertzeko arriskuan dago eta. Gogoratu behar da, 2009an Enagas enpreseak gas hodi bat instalau ebala bertan eta saizuriaren txitoa hil egin zala. 60.000 euroko isuna jaso eban Enagasek.\nHalanda be, REE enpresak aurrera jarraitu dau Espainiako Gobernuaren baimenagaz, ingurumen konpetentziak Diputazinoaren esku dagozala ahaztuta. Makatzak taldekoak makroproiektua legez kanpokoa dala dinoe eta arratiarren inplikazinoagaz lanak gelditu ahal dirala be uste dabe. Baina hau gelditzeko lehenengo erantzunkizuna Diputazinoak daukala gogoratu dau Makatzak-ek, bere konpetentziak erabili behar dauzalako Bizkaiko altxor naturalak jagoteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002493", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Orsai\" antzezlana egongo da zapatuan Areatzan\nMalas Compañias Zirko Taldeak Orsai izeneko obra antzeztuko dau Areatzako Plazan. Ikuskizuna zapatuan izango da, abuztuak 7, 21:30ean. Publiko guztientzako egindako antzezlana Kallean gora kallean behera ekimen kulturalaren barruan dago sartuta.\nOrsai kaleko ikuskizuna da, hiru persona dira protagonista eta aurkezpenean dinoe askatasunaren eta zoramenaren arteko mugeagaz ibilten dirala olgetan. Irudimena eta jokoak erabilita, zirku emonaldiaren bidez gauza eta gertaera sinpleenak be zentzu barria irabazten dabela dinoe konpainiakoak. Izena 94 673 90 10 telefonoan emon behar da edo Areatza Urtarokaren webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002494", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratieko I. Gazte Egune antolatuteko bigarren asanbladea egingo da gaur\nGazteak Arratieko I. Gazte Egune antolatuten jarraituko dabe gaur. Asanbladea Kiñu Gaztetxean egingo da arrastian, 17:30etik aurrera. Azkenengo batzarrean Gazte Egune urri bigarrenaren 16an ospatzea ebatzi eben. Oin programazinoa zehaztuteko, Arratiako gazteak bigarren bilkurara be hurbilduteko deia zabaldu dabe eragileak sare sozialetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002495", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldaik irabazi dau Plazandreak Txapelketearen bigarren edizinoa\nUxue Oses eta Leire Garaigaz batera, Aldaik irabazi dau Plazandreak lehiaketearen txapela. Erlantz Garciak zuzendutako taldeak azken saioan jokatu ziran hiru partiduak irabaztea lortu eban.\n245 lagun bildu ziran atzo Zornotzako pelotalekuan, eta gehiago telebistan, andra gazteen udako txapelketea ikusten. Hiru partidu jokatu eta hirurak irabazi ebazan Erlantz Garciaren taldeak. Birritan atera eban Amaia Aldai pelotalekura eta lan parebakoa egin eban Reyes Azkoitiak gidatutako taldearen kontra. Hamabi puntuko partiduetan, Miren Larrarte, Mirian Arraiza eta Arrate Bergara ez ziran sei tantuen muga gainditzeko gai izan.\nLehenengo aurrez aurrekoan Aldai Arraizaren aurka ibili zan. Hasikerako sakeagaz zazpi puntuko aldea ateratea lortu eban Aldaik eta bi oker egin ebazan Arraizak. 6-12 amaitu zan jokoa, 21 minututan 70 pelotakada eginda.\nHurrengoan binaka lehiatu ziran talde finalista biak. Oses-Aldai eta Larrarte-Bergararen arteko partiduan be Aldai, izan zan protagonistea sakean lortutako puntuak dirala eta. Reyes Azkoitiaren taldea hasikeran indartsu ibili bazan be, 5-12 amaitu zan jokoa, 189 pelotakadaren ostean.\nAmaierako aurrez aurrekoan, txapeldunak ebatzita egon ziran baina Larrarte bere taldearentzako garaipen bat lortuten ahalegindu zan. Ez eban egun onena euki eta Garaik ez eutsan aukerarik emon. 6-12 amaitu ostean banatu ziran txapelak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002496", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur jokatuko da Plazandreak Txapelketearen finala\nPlazandreak Txapelketearen bigarren edizinoaren irabazleak ezetuko dira gaur gauean. Amaia Aldai eta Uxue Oses bueltan dira, azken saioan konfinauta egon ostean. Zornotzako pelotalekuan izango da finala, arrastiko 19:30ean.\nFinalaurreko saioan parte hartu ez eban arren, finalerako sailkatu da Amaia Aldai dimoztarra. Uxue Oses eta Leire Garaigaz batera lehiatuko da Reyes Azkoitiaren taldearen aurka. Lehenengoz, pelotalekuan ikusleak egon ahalko dira animatzen eta lehiaketearen aurreko gora-beherak ezetu ostean, emozinoz betetako partiduak espero dira Zornotzako Amorebieta III. pelotalekuan. Telebistan be egongo da Plazandreaken finala ikusteko aukerea, ETB1en 22:30etik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002497", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Autoagaz amildegi batetik jausita hil da gizon bat Zeberion\nAtzo, domeka arrastian, Ertzaintzak gizon baten gorpua topau eban Zeberioko baso pista baten alboko amildegi baten. Antza, eguerdian bere autoaren kontrola galdu eta bidetik urten zan 87 urteko gizona.\nEguerdian biktimearen senide batek desagerpena salatu ostean topau eban Ertzaintzak autoa. Zaintza eta Erreskate Unitatea helikopteroagaz hurbildu eta barruan topau eben 87 urteko gizonaren gorpua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002498", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Akelarre\" filma proiektauko da eguenean Areatzan\nKallean gora kallean behera egitarau kulturalaren sei jarduera egingo dira abuztuan Areatzan. Antzerkia, zinea, musikea eta jantzak bertikalak osotzan dabe eskaintza. Lehen ikuskizuna hilaren 5ean, eguena, izango da. Akelarre filma proiektauko da 21:30ean, eguraldi onda bada Zubizarra plazatxoan, ostean udaletxeko arkupetan. Pablo Agueroren filma Goya sarien azken edizinoko pelikularik sarituenetako bat da, bost sari jaso ebazan eta.\n1609 urtera egiten dau bidaia pelikuleak, sorgin ehizan indarra hartu eban sasoira. Euskal Herriko eskualde txiki baterko biztanleakan ipinten dau fokua kontaketeak. Zonaldeko gizonak itsasoz bestaldera urten dira beharrean eta inguruak geratutako emazte, alaba eta ahiztak basoan bilduko dira ospakizun handi baterako. Baina Rostegi epaileak, Erregeak eskualdea garbitu eta kontrolpean eukiteko izentautako personeak, jaialdian parte hartu daben andrak preso hartuteko agindua emoten dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002499", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jendaurreko arreta ordutegia berreskuratu da udaletxean\nAurreko astean Areatzako udal bulegoaren ordutegia bi ordu eta erdi murriztu ostean lehengora bueltau da jendaurreko arretarako ordutegia: 08:00etatik 14:00etara. Ordutegi hau abuztu osoan mantenidu eta urri lehenengoaren 10era arte egongo da martxan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002500", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Harria Herria\" bertan behera gelditu da\nGaragarrilaren 31rako Igorreko Udalak Uda Kulturalaren barruan iragarrita eukan Harria Herria jantza bertikal ikuskizuna eguraldi txarraren iragarpenaren ondorioz, bertan behera gelditu da. Aurrerago beste data bat iragarriko dau Udalak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002501", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoakustik Fest21 egingo da Lemoan\nLemoako Udalak bideo baten bidez sare sozialetan jakitera emon dauanaren arabera 2021 urte honetan barriro egingo da Lemoakustik Fest, musikea, artea, garagardaoa eta janarien jaialdia urri lehenengoaren 10 eta 11n.\nKotxepin Kultur Etxean eta lorategian izango dira kontzertuak. Hau inoan Udalak zabaldutako bideoak: \"2020an ez ginan egon, baina aurten eta zailtasun guztien gainetik bueltan gara!\".\nZe talde edo artista egongo diran be emon dabe jakitera; Sara Zozaya, Anari, Eneritz Furyak, Abereh, Hartz eta Serge izango dora bertan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002502", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hilaren 31n amaituko dira Lemoako San Inazioak\nSan Inazio egunean, goizean artisautza azokea egongo da Atxetako plazan, 11:00etatik 15:00etara eta arrastiko 19:00etan, Zirkozaurre konpainiak Kobr3 eskainiko dau Elizondo Kulturguneko plazan. Malabare teknikak, objetuen manipulazinoa, Cir gurpila, bertikalak eta mobimentu konpasauak konbinetan ditue euren ikuskizunetan konpainiakoak. Antzezlanak kobrearen inguruan jarduten dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002503", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "San Inazioetan ez da autobusik egongo Pagomakurrera joateko\nAurten Areatzako Udalak jakitera emondakoaren arabera \"ez da Pagomakurrera igoteko autobus zerbitzurik egongo garagarrilaren 31n, San Inazio egunean; bideak kontrolauta egongo dira eta aparkalekuak beteten diranean igarobidea eten egingo da\".\nSan Inazio eguna dala eta, mendizale asko hurreratuten da Gorbeiara eta Areatzako Parketxekoek aholku batzuk emongo deutseez Gorbeiara igoteko asmoa euki eta aholkuak hartzera Parketxetik pasetan diranei. Eguerdiko 12:00etan mezea emongo da ohikoa dan lez, mosukoa ipinita euki eta segurtasun tartea itxi beharko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002504", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Harria herria\" jantza bertikal ikuskizuna ekarriko dau Igorreko Uda Kulturalak\nGaragarrilaren 31n, 22:15ean hasiko da Igorreko udaletxe alboko frontoian ikuskizuna. Harrobi Dantza Bertikal konpainiako jantzariak Harria Herria izeneko lana antzeztuko dabe pelotalekuko hormatik eskegita. Konbiteak doban eskatu daitekez www.igorrekultura.blogspot webgunean.\nHarria Herria jantza bertikal ikuskizuna da, Oreka TX-en musikeagaz horman gora eta behera ibilten dira jantzan Harrobi Dantza Bertikalen taldekoak. 2019an izen bera daukan film labur bat be estreinau eben Mendi Film Festibalean. Abandonautako harrobi baten grabau eben pelikulea, han be hormetatik eskegita. Lurrean eginda be, ikusgarria izango zan jantzen prozesuak andrak gizartean hartzean dabizan garrantzia eszenaratzen dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002505", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Taberna lez zabalduko da bihar Kiñu Gaztetxea\nAzken hileetan egin dan modura, taberna zerbitzua eskainiko dau Kiñu Gaztetxeak bariku honetan be. 16:00etatik aurrera ipiniko dituez mahaiak kanpoan eta giroa animetako \"mikrofono zabalduak\" egongo dira.\nArrastian zabalduko dau terrazea Kiñuk, 16:00etatik aurrera. Mikrofono zabalduetatik musikea, abestiak, bertsoak edo txisteak entzuteko aukerea egongo da Igorreko Gaztetxean, eta edonor batu ahal izango da inprobisazinora. Gero, pizzak be egongo dira jateko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002506", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txemaren tekladuak musikeagaz bustiko dau The Quiet Corner tabernea\nTxema pianojoleak \"Tekladu magikoak\" deitutako saio bi eskainiko dauz Areatzako The Quiet Corner tabernan. Bariku honetan, hilaren 30, izango dira kontzertuak. Lehenengoa eguerdian, 13:00etan bermutagaz batera entzuteko. Arrastiko saioa 19:00etan izango da, tabernako garagardaoak probetako momentua.\nTxema piano eta tekladu elektronikoagaz moldatzen da, batez be 60 eta 70. hamarkadetako abesti ezagunak interpretatzen. Areatzako Kristo kalera animauko da beraz barikuan. Tabernaren barruko edukiera murrizketa barriak dirala eta, hamabost persona baino ez dira barruan jarrita sartzean. Halanda be, kanpoko terrazatik be entzungo dau piano errezitaldia hurbiltzen dan jenteak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002507", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Alkarretaratzea egingo da Lemoan gazte batek sufridutako erasoa salatzeko\nLemoako Udalak alkarretaratze isila antolatu dau gaurko, hilak 29, 20:00etan udaletxeko plazan. Astegoienean Zornotzan erasotutako gaztea Lemoan bizi da eta Gurutzetako Hospitalera eroan behar izan eben larrialdi zerbitzuetakoak. Prensa ohar batean, Lemoako Udalak erasoa salatu eta alkartasuna adirazo deutse biktimearen senide eta lagunei.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002508", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ibilgailu barria dauka Igorreko brigadeak\nIgorreko Udalak brigadearen ibilgailua aldatu dau. Azken 23 urteetan erabili daben kamioneta kendu eta edukiera handiko pickup bat erosi dabe. 30.024,99 euroko gastua egin dau Udalak Igorreko espazio publikoen mantenimentu lanak egiten dauzan brigadearen lana hobetuteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002509", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurrera doa Igorreko eskolako patioaren barriztapena\nUrri lehenengoaren 20rako obra osoa amaituta egotea espero dau Udalak. Jolasleku barriak eraikitea eta patioan berdeguneak egotea da udan luzatuko diran lanen helburua. Horrezaz gain, azpiko hodien egoerea be begiratuko dabe langileak, horreek aldatuteko beharrizanik dagoen ikusteko.\nIllart Gumuzio alkateak BEGITUri azaldu deutsanez, martxa onean ei doaz lanak eta ikasturtea hasi orduko eskolako patioa amaitutea espero dau Udalak. Eskolak dituan hiru patioak barriztauko dira lau fasetan: kirol zelaiak, Haur Hezkuntzako jolasgunea eta Lehen Hezkuntzako goiko patioa. Helburua asfaltoa altxau eta patioari kolore gehiago emota da, horretarako berdeguneak eta testura desbardinetako jolasguneak eregiko dira bertan.\nGumuziok aurretatu dauanez, aukera geihago emongo dauz patio barriak. Eszenatoki bat, boulder txikia, skate pista, ping-pong mahaiak, zibuak eta futbol zein saskibaloi zelaiak izango dauz eskoleak hurrengo ikasturterako. Proiektuaren aurrekontua 205.000 eurokoa da, %60a Eusko Jaurlaritzeak ordainduko dau eta %40 Udalak. Halanda be, aurrekontutik kanpo dagoz landatu gura diran zugatzak, honeek Igorreko Udalak ordainduko dauz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002510", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia eta Zeberioko zazpi enpresek jaso dabe COVIDaren kontrako jomuga seguruaren bereizgarria\nGorbeia Parke Naturalean dagozan 29 jatetxe, ostatu eta tabernari emon deutsie Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuak Jomuga Seguruaren agiria. Honeetatik zazpi banatu dira Zeberio, Zeanuri eta Areatzan.\nEuskadiko Turismoaren Kode Etikoagaz konprometiduta egon eta pandemiari aurre egiteko kontingentzia planak egin dabezalako jaso dabe agiria enpresa turistikoak. Koronabirusaren kutsatze eta hedatze prozesuak prebenidu dabezala ebatzi dau Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuak.\nArabako hamabi eta Bizkaiko hamazazpi establezimentu dagoz sarituen artean. Honeetako batzuk dira Altzuste Landetxea, Areatza Bainuetxea, Zuhaitz Etxeak, Ermitabarri Apartamentuak, Spa Etxegana Hotela, Taberna Zaharra eta The Quiet Corner tabernea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002511", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Raquel Lúaren kontzertua Areatzan\nRaquel Lúa, Raquel Molinero Porras (Bartzelona, 1993) kantautorearen izen artistikoa da. Areatzako Kallean gora kallean behera kultur ekintzen barruan andrazkoak protagonista dituan Ama lur musika zikloko lehenengo kontzertua da hau. Lúaren abots apartagaz, bere literaturaz betetako letrakaz eta estilo desbardinak batzean dituan musika ederragaz gozatuteko aukerea egongo da garagarrilaren 30ean, barikua, 21:30ean. Kontzertua eskoletako aterpean izango da. Izena 94 673 90 10 telefonoan emon behar da edo Areatza Urtarokaren webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002512", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaierara bihurtu dau Arantza Etxebarriak \"Ander\" filmaren gidoia\nItzultzaile igorreztarrak Ander (Roberto Caston, 2009) film elebidunaren gidoia araututako bizkaieraz eta gazteleraz argitaratu dau. LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren bueltan, Labayru Fundazinoagaz batera egindako proiektua izan da. Ander filmak baserri giroko hartu-emon homosexualak lantzean dauz. Kanpoan arrakastea lortu eban, baina trabak izan ebazan barriz Euskal Herriko aretoetan proiektetako.\n2009an estrenau zan Roberto Castonek zuzendutako Ander filma eta zine jaialdietan arrakasta handia izan eban, 150 jaialditan proiektau eta 27 sari irabazi zituan. Europa, Asia eta Amerikako areto askotan be ikusi zan pelikulea baina Euskal Herrian ez zan estreinaldi komertzialik egon. Krisi garaia zan areto gehienentzako, baina gaiak eta drama bat izateak ez eban lagundu.\nOin, hamabi urte beranduago, film elebidunaren gidoia bizkaieraz eta gazteleraz idatzi dau Arantza Etxebarriak. Halanda be, Bizkaie kultur agerkariak egindako alkarrizketan dinoanez, Etxebarriak ez dau uste zineetan bizkaierazko bersinoa ikusiko danik: \"2009. urtean grabau zala kontuan hartuta, ez dot uste gaur egun zinema-aretoetan ipiniko dabenik, hamarkada bat baino gehau pasau da-eta, ziklo bereziren baten ez bada...\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002513", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arotza Mosok kontzertua eskainiko dau Lemoan\nAurtengo San Inazioetako egitarau kulturalak musikeagaz bustiko dauz oingoan Lemoako kaleak. Eguenean, garagarrilak 29, 17:30ean egingo da Arotza Mosoren kontzertua herriko eskolako aterpean. Leioako gitarra-jole eta abeslaria da Arotza Moso. Abesti herrikoiak kantetan dauz bere bakarkako ekitaldietan, batez be bilbainada eta habanera estiloko kanta ezagunak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002514", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jendaurreko arretarako ordutegia murriztu dau Areatzako Udalak\nAste honetan 09:30etik 13:00etara emongo dau Areatzako Udal bulegoak jendaurreko arreta zerbitzua. Hurrengo astean bueltauko da betiko ordutegira, hau da, 08:00etatik 14:00etara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002515", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Finala jokatuteko sailkatu da Amaia Aldairen taldea\nEmozinoz beteta amaitu da Plazandreak Txapelketeraren klasifikazino fasea. Aldai eta bere taldekidea dan Oses konfinauta badagoz be, lana bete dabe honeen ordez jokatu daben Barrokal eta Gamindek. Hiru taldeek lortu dabez sei puntu eta averagea begiratu behar izan dabe epaileek finalerako sailkatuak nortuzk diran jakiteko.\nZornotzako pelotalekuan jokatuko da Plazandreak Txapelketearen finala, abuztuaren 2an, 19:30ean. Oin arteko jardunaldi guztiak publiko barik egin dira, baina finalak bizia merezi dauela eta, ikusleak sartu ahalko dira frontoian, edukierearen %35a bete arte. Reyes Azkoitiaren eta Erlantz Garciaren taldeak izango dira finalean, oin arte lehen postuan egon dan Mikel Inuntziagaren taldea kanporatu ostean.\nBeraz, konfinamentua amaitu eta Amaia Aldai finalean lehiatuko da Uxue Oses eta Leire Garaigaz batera. Astelehen iluntzean ezetuko da Plazandreaken txapela Dimara helduko dan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002516", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldai ezingo da gaurko Plazandreak saioan lehiatu\nKoronabirusagaz kutsatu dan pertsona baten kontaktu zuzena dala eta, Aldaik eta bere taldekidea dan Uxue Osesek ezingo dabe gaur Zornotzan egon. Finalera heltzeko aukerak daukiez hiru taldeak eta gaur ebatziko da ze talde sailkatuko diren.\nLehia bizia dago Plazandreak txapelketearen inguruan eta ganera, gauzak okertu dira Amaia Aldairen taldean. Oses eta biak dagoz konfinatuta eta ezingo dabez gaurko partidak olgau. Bergarako Maddi Barrokal eta Laukizko Enara Gaminde izango dira erreleboak. Halanda be, Erlantz Garciak entrenautako taldea finalerako sailkatzen bada bueltan egongo dira Aldai eta Oses.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002517", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ikuskizun bi egingo dauz Oihan Vegak Lemoan\nBihar, hilaren 27an emongo jako hasikerea Lemoan San Inazioetako egitarau kulturalari. Oihan Vega Elizondo kulturguneko plazan egongo da arrastian. Lehenengo, umeentzako Ipuin dantza ikuskizuna egingo dau eta ostean helduentzako Euskañolitis bakarrizketa umoretsua plazaratuko dau.\nJairik ez da egongo, baina programazino kulturalagaz aurrera egingo da Lemoan. Hainbat ikuskizun egongo dira aste honetan, martitzenean hasiko da egitaraua Oihan Vegaren eskutik. 17:30etan Ipuin dantza antzerki musikatua antzeztuko dau gaztetxoentzako. Iluntzean barriz, 20:30ean, helduek Euskañolitis bakarrizketea entzun eta barre egiteko aukerea eukiko dabe Elizondoko Kulturguneko plazan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002518", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zaintza lanetarako lan boltsea sortu gura dau Lemoako Guraso Elkarteak\nLemoako Eskolako Guraso Elkarteak lan boltsea antolatuko dau hurrengo ikasturteari begira. Zaintza beharrarrizanari modu eraginkorragoan erantzun ahal izateko ipini gura dabe martxan lan boltsea. Eskolearen zerbitzuak indarbarritu eta ikasleen zaintza kalidadea hobetu gura dabe holan. Proposamenak eta informazinoa helbidearen bidez antolatuko ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002519", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ezkiña Futbol Taldea, tabernatik zelaira\nFutbol talde barria jaio da Arratian. \"Ordu txikitan izandako alkarrizketetan\" idea bat botatea baino ez da falta askotan pausu handiak emoteko. Eta holan egin dabe Igorreko Ezkiña tabernan arrastiak pasetan egoten diran gazteak. Lagunartean osotutako taldearen lehenengo esperientzia itxaropentsua izan da, futbol zazpi Koparen finalaren atean gelditu dira eta. Hurrengo urteari begira, Bigarren mailatik Lehenengora saltu egiteko eginkizuna hartu dabe Ezkiñakoak.\nBagilean hasi zan Ezkiña Futbol Taldea futbol zelaian lehenengo pausuak emoten. Berotuteko denpora barik, Bizkaiko futbol zazpi kopan apuntau eta bost partidu irabazi ditue jarraian. Finalaurrekoan, bardindu ostean galdu eben aurrez aurrekoa penaltietan. Finalaren ateatan gelditu da talde jaiobarria, baina hurrengo kursoan gerrea banatuteko prest dauz.\nBizkaiko Futbol Arina ligako Bigarren mailan hasiko da urri bigarrenean Ezkiña Futbol Taldea. Helburua lehenengo urtean mailaz igon ahal izatea da. Hori bai, lagunarteko giroa da oinarria: \"disziplinea bai, baina emaitzeari garrantzia lar emon barik\".\nKanpora begira, Arratian futbol herrikoiaren inguruko zaletasuna bultzatu gura dabe Ezkiñako jokalariak. Taldea herriko jenteak sortu dauala eta, \"herritarrakaz bat ondo pasatzea\" da futbol taldearen ametsa. Dibersinoaren bidean, arratiarrek Ezkiña FTren egunerokotasuna jarraituteko sortu eben @EzkinaT Twitter kontu umoretsua. \"Futbolaren gloria zaharrak, tabernatik zelaira eta zelaitik tabernara\" lemapean irauli dabe Arratiako txiolarien komunidade txikia. Oin, Bizkaiko zazpiko futbolaren komunidadea be hankaz gora ipintera datoz Ezkiñakoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002520", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "01:00etan zarratu beharko dira tabernak gaurtik aurrera\nAtzo arrastian egin ziran publiko LABI batzordearen ebatzi barriak. Lokal eta instalazino guztien jarduerak gaueko ordu batetan amaitu beharko dira eta %35eko edukiera muga be bete beharko dabe zabalik egon bitartean.\nAtzo, garagarrilak 22, LABIk agindu barriak onartu ebazan positiboen gorakadea dala eta. Halanda be, bi baino ez dira barriak. Lehenengoa jardun komertzial, sozial eta kulturalen ordutegi murrizketea da. Oindik aurrera gaueko ordu batetan zarratu beharko da dana. Eta bigarrena, lokal eta instalazino guztien geihenezko edukierea %35ean mugatzea. Baina hau ez da bete beharko aurretik kontratauta dagozan ekintzetan.\nBeste alde batetik, Espainiako Kongresuaren agindua errepikatu dau Urkulluk maskarearen erabileraren inguruan, metro eta erdiko distantzia bete ezin danean ipini behar dala. Lehendakariaren ahotan, aurreko agindua \"anbiguoa\" zan eta oin hobeto \"zehaztuta\" dago legea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002521", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoaztar barrientzako ondo etorri gutuna bidali dau Udalak\nArabieraz, errumanieraz, ingelesez, gazteleraz, wolofez eta euskeraz bidali dauz Lemoako Udalak eskutitzak. Helburua herritar barriai ondo etorria emon eta zerbitzuen gida ezetutera emotea da.\n2019an ipini eban martxan Lemoako Udalak harrera protokoloa. Baina pandemiaren gora-beherak dirala eta, aurten be ezingo da ekitaldia aurrez aurre egin. Marian Garay Gizarte Ekintza zinegotziak azaldu dau Udalaren ebatzia: \"Gutunaren eta gidaren bidalketea dira Harrera protokoloari jarraipena emoteko topau dogun bidea\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002522", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Guardia Zibilak speed laborategi bat topau dau Diman eta persona bat atxilotu dau Lemoan\nSei persona atxilotu dauz Guardia Zibilak Diman eta Donostian aurkitutako droga produkzino eta banaketeagaz lotutako etxeak dirala eta. Honeetako bat Lemoatik eroan dabe preso. Estaduko speed laborategi handienak dirala esan dabe. Bi milioi euro balio dauzan droga kantidadea eta honeek produziduteko materiala konfiskau dau poliziak. Armak eta autoak be topau dabez laborategi moduan funtzionau daben etxeetan.\nKonposatu-Estacha da Guardia Zibilak azken hileetan Diman sekretuan aurrera eroan dauan operazino poliziala. Helburua drogak produziduteko laborategi bat desegitea izan da eta honegaz lotuta lortu dabe Donostiako laborategia be topetea.\nOperazinoan sei persona atxilotu ditue, bat Lemoan, eta bi milioi eurotan bolorau dauz Guardia Zibilak aurkitutako drogak: 56kg speed, 10kg hatxis, 2,76kg kokaina, 20kg anfetamina, 25kg metanfetamina orio, kilo 1 \"tusi\" (kokaina larrosa), 720 gramo ketamina, 291 gramo LSD, 470 gtamo kokaina pasta, 2kg marihuana birrindu eta 7,3kg sustantzia gehigarri.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002523", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "ITAk aurkeztu dau abuztuaren 25 eta 29 arteko egitaraua\nArteako Basoan izango da Iraultza Txikien Akanpadearen bigarren edizinoa. Egitaraua eta izen emotea zabaldu barri dabe sare sozialetan. \"Piztuko dugu sua?\" lemapean Euskal Herriko eragileak bost egun izango ditue alkarregaz gogoeta egin, burrukatu eta eraikiteko. Aisialdirako ekintzak eta Arratia ezetuteko ibilaldiak be prestatu dabez ITAkoak.\nAbuztuaren 25ean helduko dira Euskal Herriko eragile sozial eta politiko asko Arteako Basoa etxera. Kanpoan kanpin denda ipini eta lo sakuak prestauko dabez bost egun egoteko. Bertan topauko dabez berbaldiak, mahai inguruak, esperientzia kontaketak eta abar. Baina dana ez da formazinoa izango. Ikuskizunak, musikea, bertsoak, umeentzako jokoak, jarduera fisikoak eta jana be egongo da Basoan.\nGaur eguneko burruka eta gatazka gehienak ukutuko dira bost egunetan. Feminismoa, ekologismoa, internazionalismoa, ekonomia soziala, LGTBIQ+ burrukea, euskerea, militantzia ereduak eta euskal gatazka dira adibideetako batzuk. Gai bakotxeko aditu eta esperientziadunak egongo dira ezaguerea Euskal Herriko eragile eta militanteai zabalduten.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002524", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Irune Costumerok salatutako lau funtzionarioak absolbidu ditue\nBizkaiko Auzitegi Probintzialaren sententziak zigor barik itxi dauz Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako hiru funtzionario eta Sergio Murillo diputadua. Irune Costumerok bere tristura adierazo dau, \"sententzia honek umea torturatzen dau, ondo tratau ez dauanagaz bizitera behartuko dau eta\".\nHaurtzaro Zerbitzuko funtzionarioak Ertzaintzaren laguntzeagaz, Costumero eta bere alabea indarrez aldendu ebezan 2017ko abuztuan. Agindua Sergio Murillo arduradunak emon eban, gaur diputadua dana. Zientzialariak frogatu barik daukien Guraso Alienazino Sindromea izan zan diputazinoak emondako azalpena. Irune Costumero eta umearen aita zaintza partekatuko erregimenagaz egozan orduan, baina oin gizonak bakarrik dauka neskatoaren tutoretzea.\nCostumerok Haurtzaro Zerbitzuko funtzionarioak salatu ebazan prebarikazino, tratu txar eta lesino psikikoak egotzita eta atzo egin zan publiko sententzia. Epaileak ez dau ezelango prebarikazinorik ikusi Guraso Alienazino Sindromea atxaki moduan erabiltearen inguruan. Ama-alabak aldentzeko momentuko audioa be ez dabe kontutan euki epaitegian, epailearen ustez ezin dira umearen garrasien arrazoiak ezetu.\nIrune Costumero EAEko Auzitegi Nagusiak \"injustizia hau\" konponduko daualakoan dago baina arduratuta agertu da andren kontrako biolentziaren inguruan dagoan formazino faltea dala eta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002525", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago TOKIKOM Sarien seigarren edizinoa\nTOKIKOMek, Toki Komunikabideen Bateraguneak, TOKIKOM Sariak antolatu dauz seigarrenez, euskerazko lekuko komunikabideen lana aldarrikatu eta gizarteratzeko asmoagaz.\nAntolatzaileak azaldu dabenez, lekuko komunikabideak ekarpen handia egiten deutsie gizarteari, ikuspuntu informatibotik zein komuniddearen dinamizazinoaren ikuspegitik. \"Halanda be, bigarren mailakotzat joten dira sarritan, eta ekoizten daben edukia ez da oso ezaguna honeen eragin esparrutik kanpo\". Dinamika hori aldatu eta komunikabide txikion ekarpena azpimarratu eta gizarteratzeko, TOKIKOMek TOKIKOM Sariak sortu ebazan 2016an. \"Harrezkero, urterik urte, sariok argi itxi dabe lekuko komunikabideetan be punta-puntako kazetaritzea egiten dala, hala paperean, sarean zein ikus-entzunezkoetan\".\nLau sari banatuko dauz TOKIKOMek, azken urtean euskerazko lekuko edozein komunikabidetan argitaratutako lanentzako: azalik onena, edukirik onena, ikus-entzunezkorik onena eta komunidadearen Saria, aurreko kategorietako finalisten artean, publikoaren aldetik boto gehien jasoten dituan lanarentzat.\nLanak aurkezteko epea zabalik dago 2021eko urri lehenengoaren 10era arte. Proposamenak edonok egin ahal dauz, aurkeztutako lanen egilea izan zein ez. Sariketearen oinarriak TOKIKOMen webgunean dagoz irakurgai, eta aurkezpena bera be webgunetik bertatik egin behar da. Sariak zemendian banatuko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002526", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Mikra\" antzezlana izango da zapatuan Areatzan\nZapatuan, hilak 24, Berdinki Zirku Garaikide Konpainiak Mikra antzeztuko dau Areatzako plazan gaueko 21:30ean. Koldo Arakistain Irazustak eta Irati Gonzalez Jaimerenak osotzen dabe Berdinki. Lan honetan genero estereotipoak apurtu gura dabez zirku teknikak erabiliz. Izena Areatza Urtaroka webgunean edo 94 673 90 10 udaletxeko telefonoan emon.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002527", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ubier garagardao azokea ospatuko da zapatuan Ubiden\nAzokearen lehenengo edizinoa izango da hilaren 24an, 12:00etatik aurrera. Ubideko Udalak eta Garai Brewing garagardo konpainiak antolatu dabe Ubier azokea, egun osoan egongo dira kontzertuak, jana eta edaria.\nGaragarrilaren 24an egun osoko plana antolatu dabe Ubiden Ubier garagardao azokea dala eta. Eguerdian, 12:00etan hasiko dira ekintzak. Umeak taloak egin ahalko dabez eta nagusiagoak garagardo egileakaz tertulian ibilteko aukerea eukiko dabe. Gero, ordu bietan hasiko da musikea, Screamers and Sinners taldearen eskutik. Kontzertu ostean, zozketa bat be egingo da, 15:30ean.\nArrastian, 19:00etan hasiko da barriz mobimentua Ubiden. Oingoan, musikea Nhil bandak ipiniko dau, Puro badajo & La chirla coloradaren kontzerua bertan behera gelditu ostean. Gero, 21:00etan hasiko da Uger taldearen kontzertua eta 23:30eko azkenengo traguagaz amaituko da jaia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002528", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "URAk Astui auzoko errekastoa naturalizauko dau\nEuskal Ur Agentziak Arratia errekeak Artean daukan errekasto baten bidea konponduko dau Astui auzo parean eta BI-3530 bide azpitik Astuibekoaraino. Helburua hormigoia kendu eta inguruari berezko ezaugarri naturalak bueltatzea da.\nURAk naturaltasuna bueltauko deutsa Artea Arratia errekaraino kurutzatuten dauan errekasto bateri, Astui auzotik eta BI-3530 bide azpitik doan errekatxoa. Oin, hormigoak mugatzen dau uraren bidea eta helburua da landara eta elementu naturalak izatea hau kontrolatzeko modua. Honek leku gehiago be itxiko deutsa urari, uriolak saihestutea errazagoa izango da beraz. Obrak 79.000 euroko aurrekontua dauka, BEZa gehitu behar jako honeri.\nErrekastoa konponduteko lanak hiru fase eukiko dauz. Batetik Astui kale parean hormigoizko kanala kendu eta eremua bernaturalizatzea. Bidean okerruneak egin eta alboak leundu gura dabez honetarako. Bestetik BI-3530 bide azpitik doan kanala 2x1,2 metroko hodi bategaz bideratuko da urak gainezka ez egiteko. Azkenengo pausua izango da Arratia errekaraino doan zatiari be naturaltasuna bueltatzea, Calleja kale parean errekastoak daukan itxurea bueltau gura jako azkenengo metroetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002529", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Plazandreak txapelketearen finala jokatuteko bidean dago Amaia Aldai\nAste honetako saioko lehia biziaren ostean, Plazandreak eskupelota txapelketan dabizan hiru taldeak izango dabe finalera heltzeako aukerea. Hiru puntu dagoz jokoan garagarrilaren 26an jokatuko diran partiduetan eta puntu biko aldea baino ez dago taldeen artean. Amaia Aldaik aste honetan jokatu dituan partidu biak irabazi dauz.\nAldaik 12-7 irabazi eban Olatz Arrizabalagaren aurka, urte bitan buruz buru galdu barik egon dan lehiakidea. Irabazten hasi zan Arrizabalaga baina Dimako pelotariak partiduari bueltea emotea lortu eban, etsi barik. Gero, Aldai eta Uxue Oses binaka ibili ziran Madalen Etxegarai eta Nora Mendizalen kontra. Oingoan be Aldai eta Oses jokoan nagusitu ziran, partidu gogor baten ostean. 12-10 amaitu zan binakakoa.\nEmoitzak holan egonda, oindino ezin daiteke jakin ze talde bi egongo diran abuztuaren 2an jokatuko dan finalean. Astelehenean, hilaren 26an, izango da puntuak lortuteko azken aukerea. Orduan jakingo da Amaia Aldai Plazandreak txapelketako finalean egongo dan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002530", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratieko Gazte Egune antolatuteko deialdia zabaldu dabe gazte eragileek\nGazteriaren mobimentua bultzatu guran, Arratieko Gazte Egune sortutea ebatzi dabe gazte eragileak. Hau asanblada zabalen bidez kudeatuko da, lehenengoa hilaren 27an, martitzenean izango da, 17:30ean Igorreko Kiñu Gaztetxean.\nHasi dira Arratiako gazte antolatuak, sare sozialetatik Arratieko Gazte Egune antolatuteko deia luzatuten. \"Arratiako gazteok batuta, mobimentua sortuta... Arratieko Gazte Egune antolatutera goaz!\" lemapean animau gura dabez gazteak asanbladatara hurbilduten. Hurbilduten diranan ideak jasoteko aurreneko asanbladea hurrengo martitzenean egingo da, garagarrilak 27, 17:30ean. Asmoa da asanbladeak izatea gazte eguna antolatuteko bidea, aurrerago be egingo dira beraz gehiago.\nEbazteko badago be, Arratieko I. Gazte Egune Igorren izango da urri lehenengoan. Halanda be, urtero ospatu gura dan ekitaldia da eta urte bakotxean herri desbardin batean egitea da asmoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002531", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Black is Beltza\" proiektauko dabe Areatzan eguenean\nAreatzan zinea egongo da eguenean. 21:00etan, Black is Beltza pelikulea eskainiko da euskeraz udaletxeko arkupetan. Fermin Muguruzaren animazinozko pelikulea 2018koa da, filmak, titulu bereko nobela grafikoa eroaten dau pantailetara.\n1960ko hamarkadan girotuta dago Black is Beltza, errazismoa da pelikulearen ardatza; oindino 60 urte geroago be, gaurkotasun handiko gaia. Gainera, garai horretan munduan izandako kapitulu iraultzaileen inguruko bidaia be egiten dau istorioak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002532", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Auzolanean dabiz gazteak Axular Herriko Tabernan\nUrtero lez, auzolana antolatu dau Axular Kultur Elkarteak tabernea hobetuteko. Astelehen eta martitzena labur geratu dirala eta, eguaztenera be luzatu dabe auzolanerako deialdia. Helburua garbiketa sakona egin eta konponketa txikiak egitea da. Tabernea zarratuta egongo da lanak iraun bitartean. Beste alde batetik, udako ordutegiagaz hasi da Axular, oindik aurrera arrastiko 18:00etan zabalduko dauz ateak Herrikoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002533", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hasi dira Zeanuriko balkoiak loreakaz beteten\nZeanuriko Kultur Batzordeak antolatu dau Zeanuri Loran IV. Txapelketea herriko balkoiak landarakaz bete eta apainduteko. Abuztuaren 10era arte egongo dira epaimahaiko kideak herriko balkoiak begiratuten, irabazleak nortzuk diran ebazteko.\nLau saridun izango dauz txapelketeak, pisuko balkoi onena eta bigarrena; eta etxeko balkoi onena eta bigarrena. Lehenengo sariak 200 eurokoak dira eta bigarrenak, 100 eurokoak. Garagarrilaren 1ean emon eutsien hasikerea lehiaketeari eta Andra Mari jaietan ezetuko dira irabazleak.\nHoneek zeintzuk diran ebazteko hainbat aspektu balorauko dabez kultur batzordeko kideak, gaian aditua dan persona baten laguntzeagaz. Balkoiaren zainketea, originaltasuna, antolamentu eta lore konposizinoa, bariedadea, kalidadea eta elementu osogarrien egoerea besteak beste, izango dira aztergai. Epaimahaia bera joango da, abisau barik, balkoien argazkiak atera eta konparetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002534", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Madalenak ospatuteko egitaraua aurkeztu dabe Ubiden\nGaragarrilaren 22an izango da jai eguna eta egun osoko plana antolatu dabe Ubiden. Jana, jokoak, lehiaketak eta musikea egongo dira eguerditik gauera arte.\nEguerdiko 12:00etan hasiko dira Madalenak Ubiden, umeentzako jokoakaz. 13:00etan zeozer jateko aukerea egongo da trikitixea eta panderoak giroa animau bitartean.\n15:00etan Patata Tortila Txapelketeari emongo jako hasikerea eta gero, bingoa dago antolatuta. 18:00etan, goseagaz gelditu danarentzako, sardinak eta txokolatea banatuko dira.\nOstean, 19:30ean, Los Gavilanes mariatxien musikea egongo da eta 21:00etan Bigote Lehiaketea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002535", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoak bigarren urtez itxi dauz bertan behera jaiak\nBarikuan, hilaren 16an, iragarri eban Udalak bigarren urtez ez dirala San Inazioak ospatuko. Jai batzordeak eta Udal arduradunak hartu dabe ebatzia. Halanda be, egitarau kulturala mantenidu dabe Lemoan.\nGaragarrilaren 27an emongo jako hasikerea egitarau kulturalari, Oihan Vegaren ikuskizun bigaz. 29an musikea egongo da eta San Inazio egunean artisau azokea eta arrastian, zirku ikuskizuna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002536", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aitzol Atutxa eta Txikia IV. izan ziran txapeldun Binakako Aizkolari Txapelketan\nAitzol Atutxa dimoztarra Txikia IV.agaz batera izan zan garaile atzo, garagarrilak 16, Azpeitiko Izarraitz pelotalekuan gauez jokatutako Binakako Aizkolari Txapelketan.\nHamabi bikote neurtu ziran, bost gizonezkoen Maila Nagusian, eta andrazkoenean hiru. Gainontzeko laurak gizonezkoen Promozino Mailakoak izan ziran. Andrazkoen lehen aldia zan txapelketa honetan eta bide barri bat zabldu dabe. Andrazkoetan Karmele Gisasola Zelai III. eta Uxue Ansorregi izan ziran txapeldun eta Promozino Mailan, Julen Kañamares eta Pellejero.\nHamazortzi enbor ebagi ebezan: zortzi kanaerdiko, 60 hazbeteko sei eta oinbiko lau.\nLehen mailako sailkapena:\nTxikia IV. / Atutxa II. 39' 49\"\nIker Vicente / Azurmendi 40' 44\"\nOtaño / Ugaitz Mugerza 43' 44\"\nLarrañaga / Mujika 45' 09\"\nIrazu / Rekondo 47' 09\"", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002537", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Legeak lagundu behar dau euskal komunikazino sistema propio eta burujabea babestuten\"\nTOKIKOMen presidenteak, Iban Arantzabalek, zero kilometroko komunikazinoaren garrantzia azpimarratu dau Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak EAEko Euskerearen Legearen 40. urteurrenaren atarian antolatutako jardunaldietan.\nTOKIKOMen presidenteak, Iban Arantzabalek, Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako jardunaldietan parte hartu dau Bilbon, euskerea normalizatzeko EAEko legearen eragina eta baliagarritasuna aztertzeko, lege horren 40. urteurrenaren atarian. Arantzabalegaz batera, euskal politika eta gizarteko puntako personak hartu dabe parte jardunaldian, administrazino publikoen, hezkuntzearen eta hedabideen sektoreak ordezkatuten. Besteak beste, EAEko lehen lehendakariordeak, Josu Erkorekak, Hezkuntza sailburuordeak, Begoña Pedrosak, eta EiTB Mediako zuzendariak, Ibone Bengoetxeak hartu dabe berbea Iban Arantzabalegaz batera.\nLegearen urteak eta hedabideenak, eskutik\nArantzabalek gogorarazo dau toki komunikabideen sektoreak eta Euskerea Normalizatzeko Legeak adin berbera daukiela, gaur egun bizirik manteniduten diran lehen toki komunikabideak be 1980ko hamarkadan sortu ziran eta, kasu gehienetan euskera elkarteen eskutik. Azpimarratu dau legeak beti doazela gizartearen behar eta ekimenen atzetik, baina euskerea normalizatzeko legearen kasuan, \"hedabideak legearen eta gizartearen arteko lotura-egile\" izan ahal dirala, legegileen eta gizartearen arteko komunikazinoa eta zubilana erraztuten.\nEtorkizunera begira, Arantzabalek zero kilometroko komunikazinoan jarri dau arreta. Azpimarratu dau egunero konsumiduten dan informazinoaren zati handi bat sare sozialetako multinazionalen esku dagoan garaiotan, ezinbestekoa dala komunikazino alorrean, elikaduran, energian eta beste hainbat sektoretan modura, burujaubetzari eustea, eta komunikazino sistema propio, sendo eta dinamikoa mantenidutea. \"Komunikazinoan be elikaduran modura, bertan sortu, banatu eta konsumidutakoa askoz be osasungarriagoa eta jasangarriagoa da munduko beste puntatik ekarri beharrekoa baino\".\nAlarma egoerearen aurretik be, preminazko\nTOKIKOMen presidenteak gogorarazo dau alarma egoeran be azpimarratu zala 'premina biziko' zerbitzuak zirala hedabideak, hareen artean euskerazkoak. Eta horren ostean, datuek konfirmau dabela preminazko izaera hori. Pandemiaren garairik txarrenetan, komunikabideen konsumoa, eta bereziki tokikoena, biderkatu egin da, gutako bakotxak jakin behar ebalako bere inguru hurbilean zer pasetan zan edo nora joan litekeen eta nora ez.\nArantzabalek lekuko komunikabideen konsumoaren inguruko datuak emon dauz. Interneteko datuen inguruan, toki komunikabideak dira euskerazko komunikabide ez publikoen kontsumoaren %70, eta konsumiduteko arrazoi nagusia gertuko informazinoa eskaintzea da.\nEiTB eta erdarazko hedabideak\nEtorkizunari begira, Iban Arantzabalek erronka bi ipini dauz mahai gainean: alde batetik, EiTB eta euskerazko beste medioen arteko lankidetza aldarrikatu dau. Hala, TOKIKOM EiTBgaz lantzean dabilen lankidetza hitzarmena aitatu dau, eta Erresuma Batuko BBC ezagunak hango lekuko komunikabideakaz daukan alkarlan hitzarmena gurera egokitzeko aukerak aztertzen dabizala. Gaineratu dau EITB, TOKIKOM eta BBC laster alkartuko dirala lan-saioa egiteko.\nBestetik, eta legearen beraren garapenari jagokonez, esan dau bere ustez badala garaia \"euskerea modu anekdotikoan erabilten daben eta batez be erderaz dabizan hedabideakaz zer egin\" aztertzeko. Prensa elebidunaren errenak oin dala 40 urte be detektau ebezala gogorarazo dau.\nLaburbilduta, Arantzabalek ondorioztatu dau legeak lagundu eta lagunduko dauala euskerazko hedabideen garapenean, beti be hiru oinarriren bueltan garatzen bada: lankidetza, informazino eskubidea eta hiztun komunidadea erdigunean ipintea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002538", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hasi da BEGITUren Oporretako Argazki Lehiaketea\nUrtero lez, BEGITUk Oporretako Argazki Lehiaketea antolatu dau, irakurleakaz batera oporretako momentu onenak konpartiduteko. Arratia, Ubide eta Zeberioko edonok bialdu ahalko dauz argazkiak, hiru geihenez, urri lehenengoaren 24a baino arinago.\nArgazkiak aurtengo oporretako momentuak harrapau beharko dabez eta urri lehenengoaren 24a baino arinago bialdu beharko dira helbidera. Epaimahaia BEGITUko erredakzino taldeak osotuko dau eta urri bigarrenean egingo da publiko irabazlea, edo irabazleak BEGITUk holan erabakitzen badau. Sari nagusia persona birentzako astegoien bat izango da Euskal Herriko landetxe batean.\nArgazkiagaz batera non, noz eta nok atara dauan be esan beharko da mezu elektronikoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002539", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "ITAk baliabide ekonomikoak eskatu gura dauz bigarren edizinoa antolatu ahal izateko\nIraultza Txikien Akanpadearen bigarren edizinoa ospatuko da Arteako Basoan. Abuztuaren 25etik 29ra izango da Euskal Herriko eragile politiko eta sozialen topalekua. Programazinoagaz aurrera egin ahal izateko, mailegu ekonomikoak eskatzeko gutun bat zabaldu dau ITAk.\nAkanpadearen gastuen finantziazinoa, topalekuak iraun bitartean, salgai egongo diran bonoen bidez egingo da. Baina akanpadea antolatu ahal izateko, aurretik be dirua beharko dau antolakuntzeak. Hori dala eta, ITAk maileguak eskatu gura dauz Euskal Herriko alkarte, eragile eta banakoen artean. Dirua garagarrilaren 31 baino arinago batu gura dabe ITAkoak eta mailegua urri lehenengoaren 26a heldu orduko bueltatzeko berbea emon dabe antolatzaileak.\nMesedea egiteko, Iraultza Txikien Akanpadearen sare sozialen bidez ipini ahalko da jentea antolatzaileakaz kontaktuan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002540", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Moncayo eta Campiña mendietara joateko astegoiena antolatu dau Austarri Mendi Taldeak\nZaragoza eta Soria artean dagozan Moncayo, 2.314 metro, eta Campiña, 2.049 metro, mendiak igoteko aukerea zabaldu dau Zeberioko mendi taldeak. Urtekerea urri lehenengoaren 18 eta 19 egunetan izango da eta Vinuesan pasauko dabe gaua. Parte hartzeako izena emon behar da mendi taldearen lokalean, telefonoz edo epostaz. Epea urri lehenengoaren 11ra arte egongo da zabalik eta 60 euro ordaindu beharko dabez bazkideak ez diranak, bazkideak barriz 50.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002541", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ekhi Ziarrustak ezin izan dau Arrangoitzeko Hoberenak Txapelketako finala irabazi\nDucassougaz batera ibili da trinketean Ziarrusta, Larralde eta St. Paul bikotearen aurka. Partidua 40-32 tantugaz amaitu zan burrukaldi luze baten ostean. Izan be, bikoteak 31 aldiz bardindu eben partiduan zehar. Ziarrusta eta Ducassouk Larralde saihesteko estrategia hartu eben baina St. Paulek hau aprobetxau eta erantzuten be jakin eban, finala bere aldera eroatea lortuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002542", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gauerditik 06:00etara arte kalean bizikideen topaketak bakarrik onartzea erabagi dau Jaurlaritzak\nEtxeratze agindua baztertu dau Eusko Jaurlaritzak, baina ezin izango da leku publikoetan jente moltsorik batu. Hilaren 16tik aurrera bete beharko da dekretu bidezko agindu barria, gauean bizikideak bakarrik egon ahalko dira batera kalean.\nLABI teknikoaren batzarraren ostean, Iñigo Urkulluk erabagi dau oin arteko neurriak mantenidu eta dekretu barria onartutea. Helburua da gaueko jai eta jente moltsoen kontrako tresna juridikoak izatea, honeek isunez zigortu ahal izateko. Azken asteetako positiboen igoerearen arrazoia, gauean batuten diran jente moltsoak dirala uste dabe zenbait aditu eta politikarik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002543", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Binakako eta Caixabank Masters txapelketen saioak jokatuko dira Zeberion\nZeberioko frontoian jokatuko dira esku pelota partiduak, hilaren 17an, 18:00etan. Binakakoan leihatuko dira Zabala eta O. Etxeberria Larrazabal eta Larunberen kontra eta Caixabank Mastersean Urrutikoetxea eta Martija Peña II. eta Rezustaren aurka.\nAspe eta Baiko enpresetako jokalariak pelota partida leihatuak eskainiko dabez zapatuan Zeberion. Binakako jokoak izango dira arrastiko bi partidak. 20 eurotan dagoz sarrerak Zeberioko udaletxean, aurresalmentan, eta 25 euro balio dabez bai interneten bai leihatilan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002544", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hilaren 16an zabalduko da barriro Areatzako Bainuetxea\n2020ko martian, koronabirusak eragindako itxialdiagaz batera zarratu eben Areatzako Bainuetxea. Ordutik, tabernea baino ez dabe zabalduta mantenidu, baina uda hau aprobetxau guran ostatua eta armosuak emoten hasiko dira garagarrilaren 16an. Bainuak hartzeako aukerea be egongo da.\nUrte bat eta lau hileren ostean zabalduko dabez hotelaren ateak Areatzako Bainuetxean. Halanda be, jatetxea zarratuta manteniduko da pandemia lasaitu bitartean. Momentuz, hasi dira dagoeneko erreserbak jasoten eta lehenengo hile bietan %50-60 beteta egotea espero dau Iker Mintegi, bainuetxeko zuzendariak. Momentuz, bisitari gehienak dira euskal herritarrak edo espainiatik etorritakoak, baina abuztuan hasiko dira helduten Europako turista taldeak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002545", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Disko barria grabetan dabil Zeinke taldea\nLemoako Zeinke taldea bere hirugarren lana aurkeztuteko prest egongo da urri lehenengoan. Maketa bat eta Sormena, Kemena diskoaren ostean, disko labur barria amaituteko \"detaile batzuk bakarrik\" falta jakiezala dinoe taldekoak.\n2019 amaieran hasi zan Zeinke rock taldea disko barriari bueltak emoten baina koronabirusak ekarritako pandemia eta itxialdia dala eta, geldi egon dira ia urte batez. 2021eko zezeilan hasi ziran barriro be lanean eta uda amaierarako prest eukingo dabez kanta barriak. Grabazinoak amaitu dabez eta oin, ahotsak findutea eta maketazinoa baino ez jakie falta.\nUrri lehenengoan aurkeztuko da sei kanta izango dituan disko barria, Lemoako Kurtur Etxean. Udan ez dabe kontzerturik emongo, gogo guztiak lan on bat egiten inbertidu gura dabez eta. Rock estiloa manteniduko dau Zeinke taldeak, baina kanta pare bat lasaiagoak dirala adierazo dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002546", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko Uda Kulturalaren hiru saio egongo dira astegoienean\nEkintzaz beteta egongo da Igorre garagarrilaren hirugarren asteburuan. Barikuan Ez da kasualitatea bertso saio musikatua, zapatuan Nikotinaren kontzertua eta domekan, azken orduan baieztatu dan Txiki handia zara ipuin kontalaria. Emonaldi guztiak izango dira 19:00etan.\nOindino ez da lortu, eguraldia dala eta, Igorreko Uda Kulturala frontoian ospatutea. Halanda be, astegoien honetan denporea hobetuko dala dinoenez, ikuskizunakaz kanpoan gozatutea espero dau Igorreko Udalak. Astegoiena emonaldiz beteta dator bariku, zapatu eta domekan.\nBarikuan, garagarrilaren 16an, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Oihana Iguaran bertsolariak egongo dira Igorren. Ez da kasualitatea bertso saio musikatuaren emonaldia ospatuko da. Idoia Anzorandia izango da gaiak emoteko arduraduna eta musikea Gari Otamendik eta Ixak Arrutik ipiniko dabe.\nGaragarrilaren 17an, zapatua, Nikotina rap abeslari gaztearen kontzertua egongo da. 19 urteko abeslaria 2016 urtean hasi zan rapeatuten eta indarra hartu dau azkenengo urte bietan reggae eta dancehall estiloak be nahastuten. Ezaguna egin dan Kondorraren hegaldia kantea da laster aurkeztuko dauan disko barriaren aurrerapena.\nHurrengo egunean, domekan, dator Iñigito Txapelpunk, oingoan umeentzako ikuskizun bategaz. Abeslari modura ezagun egin ostean, idazten hasi zan oin dala urte batzuk eta ipuin horreek antzeztuko dauz Igorren, Txiki handia zara ikuskizunean. Emozinoz, abenturaz eta musikalidadez betetako arrastia pasetako berbea emon dau Iñigitok.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002547", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kakorratz tailerra eta barriketaldi feministak antolatu dauz Kafrangakek\nGaragarrilaren 14 eta 18an, eta abuztuaren 11 eta 24an izango dira saioak. Kafrangak talde feministeak deituta, Arteako plazan batuko da jentea kakorratzagaz \"sareak ehundu\" eta feminismoaren inguruan hausnartuteko. 18:00etatik aurrera izango dira hitzorduak eta materiala Kafrangakekoek eroango dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002548", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Transizino energetikoaren inguruan hausnartuteko berbaldia antolatu dabe Basoan\nTransizino energetikoa eta manipulazino mediatikoa da hilaren 15ean, eguena, 19:00etan egingo dan berbaldiaren izena. Iñigo Antolin, zientzia politikoetan aditua, hainbat galdera erantzuten ahaleginduko da. Adibidez, petroleoa agortuteak globalizazino prozesuan eragin ahal dauzan ondorioak azalduko dira Basoan. Saioa gazteleraz izango da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002549", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arteako Udalak ipinitako eraso matxisten aurkako kartela erasotu dabe\nBeste kartel bat agertu da apurtuta Artean, oingoan Udalak Areatzarako bidean ipinitako eraso matxista eta LGTBIfobikoen aurkakoa. Aurreko astean Kafrangak talde feministearen informazino gunea be erasotu eben plazan. Udala arduratuta dago gertakariakaz eta kartela laster barriztauko dauala adierazo dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002550", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hilaren 16an amaituko da Zeanuriko Andra Marien kartela aurkeztuteko epea\nAndra Mari kulturalak ospatuko dira aurten Zeanurin, abuztuaren 13tik 16ra. Jaiekaz lotuta, kartel txapelketea antolatu dau Udalak nagusi eta umeentzako. Garagarrilaren 16an, 14:00etan amaituko da txapelketan parte hartzeako epea, papelean edo eposta bidez bialdu ahal dira bakotxaren proposamenak.\nBi txapelketa egongo dira, bata nagusientzako eta bestea umeentzako, 14 urteak dira bien arteko muga. Nagusiak euskal produktuen otzara bat irabazi ahalko dabe eta umeak 100 euroko bonoa. Udalak eta Jai Batzordeak irabazlea jaietako kartelean eta egitarauaren azalean, irabazlearen proiektua ipintera konprometidu da. Parte hartzeako baldintzak Zeanuriko Udalaren webgunean ikusi ahal dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002551", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Udalak Arraibi auzoa barriztauko dau\nBagilean proiektua onartu ostean, Osoko Bilkurak obraren esleipena egin dau. 931.525,61 euroko aurrekontua, BEZa kenduta, izango dau UTE Leandro Gomez SLU -Constucciones Intxausti SA enpreseak auzoa barriztuteko. Obrak urte batez luzatuko dira eta Lemoako Udalak pazientzia eskatu gura izan dau herrian, sortu ahal diran eragozpenak dirala eta. Lanak uda ostean hastea espero dau Udalak eta helburua da espaloiak handitutea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002552", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Onartu da Lemoako Kiroldegiko zerbitzuen esleipen barria\nLemoako Osoko Bilkurak hurrengo bi urteetako zerbitzuen esleipena onartu dau. Kiroldegiko langileak eta ikastaroen zerbitzuak kudeatutea dira kontratu barriaren kakoak eta hiru urtez luzatzeko aukerea dauka Udalak.\nUrtean 349.823,08 euroko aurrekontua eukiko dau Lemoako Kiroldegiak hurrengo urteetan langileak mantenidu eta ikastaroak antolatuteko. Azken asteko Osoko Bilkuran onartu da esleipen barria.\n\"Lemoan erabiltzaile gehien dituen zerbitzuetako bat da kiroldegia, erabilera desbardinak dituan eraikina da-eta: Badagoz ikasturtean zehar emoten diran ikastaroak, ugerleku-zerbitzua udan, edo beste erabilera batzuk, kontzertuak, ikuskizunak eta abar egiten diranean\", adierazo dau Saioa Elejabarrieta alkateak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002553", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Trafikoa zarratu dabe Barazarreko portuan istripu bategaitik\nN240 errepidea zarratu dabe 28. kilometroan Trafiko Zuzendaritzaren arabera. Igorren trafikoa Dimara bideratzen hasi da Ertzaintza, Barazarreko portua husteko ahaleginetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002554", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urmuga ekimenak musikea eta kirola ekarriko dauz hilaren 15 eta 16an\nMendi ibilaldiak eta zuzeneko musikea batuten dauz Urmugak. Altubetik etorrita, garagarrilaren 15ean helduko dira Barazarrera eta hurrengo egunean egingo dabe Barazarretik Urkiolarako bidea. Garagarrilaren 16an kontzertuak antolatu dabez aerodromo zaharrean, 18:00etan hasita.\nHilaren 13an hasiko da Urmuga eta hemeretzi egunetan zeharkatuko dabe Euskal Herria mendebaldetik ekialdera. Anguloko portutik hasi eta Hiru Erregeen Mahaian amaituko da ibilbidea, atzean 365 kilometro itxita. Arratia kurutzatuko dabe hilaren 16an eta Dimako aerodromo zaharrean zuzeneko musikea egongo da eguraldiak laganduten badau. Maider Zabalegi, Ekiza, Nogen, Juantxo Arakama eta Leturiarrak taldeak animatuko dabe arrastia, 18:00etatik aurrera. Ibilaldirako izen emotea eta sarreren erosketea Urmugaren webgunean dago zabalik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002555", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Suakai taldeak \"On the Rocks\" ikuskizuna daroa Areatzara\nKallean gora kallean behera ekimen kulturalaren hurrengo saioan be musikea izango da protagonistea. Suakai taldearen esanetan, kontzertu bat baino harago doan ikuskizuna plazaratuko dabe zapatuan, garagarrilak 10, 21:30etik aurrera. Musikeari argiak, irudiak eta usainak batuko jakoz Areatzako plazan.\nOn the Rocks Suakairen azkenengo kreazinoa da eta ikus-entzunezkoen zein argiztapenaren sinkroniaz gain, esperientzia usainkorra be ziurtatzen dau taldeak. Uri handi eta hotz baten gertatutako lau istorio kontatuko ditue musikariak, eszenografia landuen lagutzeagaz. Deigarriena da, ikuskizunean lurrinak nebulizatzeko tresnak erabilten dabezala ikuslearen esperientzia handitutearren. Holan, Areatzako plazan baso, euri eta udagoien usainak batuko dira beste batzuen artean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002556", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako komertzio eta alkarteen sinadurak batuten dabil Kiñu Gaztetxea\nSabadell Banketxeak zabaldutako kaleratze prozesua hasi danetik, arratiarren sostengua irabazteko ahaleginetan dabil Igorreko gazte asanbladea. Epaiketea hasi aurretik, banketxeagaz zuzenean negoziatuteko bideak zabaldu guran dabiz oin Kiñuko kideak. Arratiarren indarra eta batasuna negoziaketa mahaian aurkeztuteko da sinadura bilketea.\nKaleratze prozesua bertan behera geldituteko ahaleginean bultzatu dau Kiñu Gaztetxeak Sabadalleko ordezkariekaz negoziazinoa. Negoziazino mahaian, bildutako alkartasun keinu guztiak aurkeztea da helburua, propiedade papelen gainetik arratiarrak gaztetxearen alde dagozala erakustea. Alkarte eta komertzioen sinadurai, aurretik batu dabezan norbanakoen sinadurak be batuko jakiez indar erakustaldian.\nAurrean Sabadell Banketxea eta Solvia inbersino funtsa izanda, burruka luze eta gogorra izatea espero dau asanbladeak. Halanda be, negoziazinoa bideratuta, erresistentzia antolatuta eta saretuteko ahalmena indartuta krisi honeri aurre egiteko aukerakaz ikusten dira gazteak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002557", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kafangrak talde feministeak karteletako LGTBIQ+ ikurren apurketea salatu dau\nArteako plazan andra taldeak daukan karteldegia hainbatetan erasotu dabe azken hileotan. Homosexualidadearen eta transexualidadearen lanketa soziala bultzatzeko karteleko ikurren apurketeagaz arduratuta azaldu da Kafrangak taldea. Konponketa asko behar izan dauz karteltegiak baina astegoeinean barriro agertu da zatituta. Jarrera honeek be homofobo eta transfoboak dirala gogoratu dau Arratiako mobimentu feministeak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002558", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mobimentu feministeak konzentrazinoa antolatu dau Murchanteko hilketa matxistea salatuteko\nEuskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak eta Arratiako Mugimendu Feministak alkarretaratzeko deia luzatu dabe urteko laugarren hilketa matxistea dala eta. Kontzentrazinoa barikuan izango da, hilaren 9an, arrastiko 19:00etan Igorre sarrerako errotondan.\nEguazten goizean izan zan hilketea, Nafarroako Murchante herrian. Gizonak ibilgailuagaz erasotu eban andrearen autoa eta bide bazterraren kontra amaitu eban andreak. Zumarragako gizona autotik urten eta labankadaz hil eban Maria Pilar, bere bi umeak be autoan egozan bitartean.\nGizonak momentuan egin eban iges eta poliziak 35 ordu behar izan dauz harrapatuteko. Beste alde batetik, Foruzaingoak dino ez dauala hilketa matxista moduan ikertuko, \"familia barruko delitu\" lez aurkeztu dabe kasua. Hiltzailea eta andra koinatuak dirala argudiatu dau foru poliziak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002559", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "AIKOren herri arteko jantza ikastaroa egongo da Zeberion\nMusikariz eta jantza-maisuz osotutako kolektiboa herri arteko jantza ikastaroa emoten dabil Zaratamon, Zeberion eta Arrankudiaga-Zollon. Garagarrilaren 9an izango da Zeberioko saioa eta Zaratamon, aste bat lehenago egindakoaren jarraipena izango da. Barikuan, arrastiko 19:00etan hasiko da ikastaroa, herriko plazan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002560", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko Udalaren kudeaketea kritikatu dau EAJk\nIgorreko EAJk Goazen Igorre aldizkariaren bigarren alea argitaratu dau eta bertan, Udalaren kudeaketea kritikatu dau. Aurrekontuetako dirua ez agortutea, hauteskunde kanpainan iragarritako lanak ez amaitutea, Kultur Etxe eta kiroldegiaren kudeaketea eta enplegurik ez sortzea dira salaketa garrantzitsuenak.\nEusko Alderdi Jeltzaleak hainbat kritika zabaldu dauz Igorreko EH Bilduren kudeaketea dala eta. Fokua 2015 eta 2020 urteen arteko aurrekontuen soberakinetan ipini dau. Bataz beste, urtero milioi bateko erremanentea egon dala salatu dau oposizioak eta diru hau \"proiektu estrategiko edo traktoreak erakarteko\" erabili beharko zala argudiatu.\nBeste alde batetik, legegintzaldiko bi urte pasatu diranean, hauteskunde kanpainan iragarritako hainbat lan ez amaitutea be salatu dabe Igorreko jeltzaleak. Honeen artean dagoz gaztegunea, Gezalako oinezbidea, kiroldegiko lanen bigarren fasea, auzoetako zoladurearen barriztatzea eta errekako aisigunea. Gainera, Kultur Etxearen eta kiroldegiaren kudeaketearen inguruan \"zalantza handiak\" daukiezala eta enplegua sortzeako partidarik ez dagoala gehitu dau EAJk.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002561", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Street Gaua antolatu dau Garenak\nIgaz egin eban moduan aurten be Garena Street Gaua jaia antolatu dau hilaren 24rako, 20:00etan, Lamindaoko Garena jatetxeak. Erreserbak 94 631 72 15 edo 627 595 959 telefonoan egin behar dira eta plazak mugatuak dira. Bertan musikea; Xabi Solano eta DJ Zigor Dz izango dira, zuzeneko sukaldea eta Food Trucka be egongo da. Prezioa 70 eurokoa da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002562", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urri bigarrenaren 3an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketea\n44 bertsolarik kantauko dabe Bizkaiko Txapelketan, honeen artean leihatuko da Iñaki Iturriotz igorreztarra. Sei kanporaketa eta hiru finalaurreren ostean, abenduaren 18an izango da finala.\nUrte birik behin ospatuten dan Bizkaiko Bertsolari Txapelketea, 2020ko maiatzean, pandemia dala eta, bertan behera gelditu zan. Udagoien honetan ospatutea erabagi dau Bertsozale Elkarteak azkenean. Urri bigarrenaren 3an hasiko dira kanporaketa faseak eta bertan jardungo dira 36 bertsolari, honeen artean dago Iñaki Iturriotz igorreztarra.\n2018 urteko leihaketako finalaurretan kantautako bertsolariak be egongo dira fase honetan. 2018ko finalistak barriz, jarraian leihatuko dira finalaurreko saioetan. Txapelketearen aurkezpen ofiziala urri lehenengoan izango da eta orduan ezetuko da Arratia, Ubide edo Zeberion saiorik ospatuko dan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002563", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ekhi Ziarrustak irabazi dau aurtengo Berria Open trinkete txapelketea\nUgarte-Ziarrusta bikoteak tantu biko aldeagaz gainditu dauz Inchauspe eta St Paul. 40-38 amaitu zan hilaren 4an Hazparnen jokatu zan Berria Open txapelketearen finala.\nEgueneko finalaurrekoa nahiko erraz irabazi ostean, domekako partidua \"gogorra eta luzea\" izan dala dino Ekhi Ziarrustak. Hasikeran aldea ateratea lortu eben arren, Inchauspe-St Paul bikoteak erritmoa hartu eta aurrean mantenidutea lortu eban partida osoan. Halanda be, 37. tantuan harrapatutea lortu eta Ziarrusta-Ugartek amaiera biribila emon eutsen domekeari. Bi orduz luzatu zan partiduaren ostean, txapeletako bat Dimara ekartea lortu eban Ekhi Ziarrustak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002564", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurkeztu da Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketearen finala\nAitzol Atutxa dimoztarra Txikia IV.agaz batera ibiliko da Binakako Aizkolari Txapelketan. Garagarrilaren 16an izango da hitzordua, Azpeitiako Izarraitz pelotalekuan, gaueko 22:00etan.\nLehengo mailako lehiaketan arituko dira Txikia IV. eta Atutxa II. beste lau bikoteren aurka. Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketako lehen kategorian hamazortzi enbor zatitu beharko ditue: zortzi kanaerdi, 60 hazbeteko sei eta lau oinbiko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002565", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "BEGITUk Begitu-lagunak behar ditu\nBEGITUren asmoa eten barik hobetzea da eta begitu.eus webgune barrira saltoa emon eta gero aldizkariak bere baliabide ekonomikoak indartuteko, proiektua diruz lagunduko daben lagunak behar ditu, BEGITU bere buruaren jaube izan eta etorkizunari bermez eusteko. Gainera, Tokikom plataforman sartzeak inbersino handia suposatzen dau eta horreri aurre egiteko diru sarrerak handitu behar ditu Arratia, Ubide eta Zeberioko aldizkariak.\n2020an Begitu-lagun kanpainea ipini eban martxan Zertu Kultur Elkarteak, 50 lagun barri egiteko helburuagaz. Helburua ez da bete oindino 21 Begitu-lagun barri egin dira ordutik eta.\nBi modu dagoz Begitu-lagun egiteko, batetik www.begitu.eus/bazkidetu estekan sartu eta datuak beteta, edo paperezko BEGITUko iragarkia bete eta bertan ipinten dauan posta arruntera edo datuak helbidera bialduta.\nBEGITUrentzako finanziazino iturri garrantzitsua dira Begitu-lagunak, horregaitik Begitu-lagun egiteak saria dauka eta lagun barriak BEGITUren hainbat produktu jasoten ditue, Zertu Kultur Elkarteak argitaratutako 6 liburu, tartean. Hamabostero be BEGITUn egitan diran zozketetan (zinea, antzerkia, produktuak, kontzertuak...) hartzean dabe parte aldizkariaren lagunak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002566", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zinea Areatzan hilaren 8an\nKallean gora kallean behera izenpean, Areatza Urtarokak hamahiru kultura jarduera egingo ditu; hamabi garagarril eta abuztuan eta urri lehenengoan bat. Euren artean dagoz garagarrilean proiektauko diran pelikula biak.\nAreatzako Zubizarra plazatxoan eguraldi ona bada, udan, hamabostean behin, gaubetan zinea egongo da. Garagarrileko eguen bitan, hilaren 8an eta 22an, 21:00etan, Parasitos eta Black is Beltza pelikulak eskainiko dira hurrengoz hurrengo.\nParasitos 2019ko Bong Joon-ho korear zinema zuzendariaren komedia baltza da. Bi familiaren arteko harremanaren inguruko komediak lau Oscar sari jaso ebazan, film onenaren saria, tartean. Cannesko zinemaldian be Urrezko Palma jaso eban. Ez da lehenengo aldia Arratian pelikula hau ikusteko aukerea daukaguna eta egon danean, arrakasta handia izan dau publikoaren aldetik. Izena Areatza Urtaroka webgunean emon behar da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002567", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Osakidetzak aste honetan zabalduko dau 16 eta 29 urte artekoen txertaketa prozesua\nGotzone Sagardui, EAEko Osasun sailburuak iragarri dauanez, barikutik aurrera zabalduko da gazteak txertatuteko aukerea. 16 eta 29 urte artekoetan inzidentzia igon ostean, olatu barri bat saihesteko ahalegina da hau.\nAurreko adin tarteetako jentearen txertaketa prozesua amaitu ez bada be, Osasun sailburuak martitzen honetan jakinarazo dau barikutik aurrera, 30 urte azpikoek txertatuteko ordua eskatu ahalko dabela. Garagarrila eta abuztuan, urte tarte honetan dagozan 270.000 personak immunizatzea espero da. Halanda be, Sagarduik gogorarazo dau eskaera guztiak ezingo dirala atoan erantzun, momentuz ez dagoalako hainbeste txerto.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002568", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Begirale ikastaroa emongo da Diman\nBizkaiko Urtxintxa Eskolaren eskutik, Dimako gazteak aisialdiko trebakuntzarako eta suspertze soziokulturalerako ikastaroa jaso ahalko dabe urritik aprilera. Matrikulazinoa zabalik dago garagarrilaren 13ra arte, hemen klikauta emon daiteke izena. Etorkizuneko begiraleak hezteko ikastaroak 450 euroko prezioa dauka eta Dimako Udalak dirulaguntzak bideratuko ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002569", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabaldu da Igorren kulturea eta kirolaren arloko dirulaguntzak eskatuteko epea\nGaragarrilaren 30ean zarratuko da eskabidea aurkezteko epea. Udalak 70.000 euro banatuko dauz kirolaren arloko alkarteen artean eta 21.500 euro kulturearen arloan.\nIgorreko kirol eta kultura alkarteen garapena bultzatuteko ahaleginean banatuko dauz Udalak 91.500 euro. Zenbatekoa handitu ahalko da dirulaguntzen emakida ebatzi aurretik. Laguntza ekonomikoa, irabazteko asmorik bako legeztatutako alkarteak eta nohizbehinkako ekimenez talde baten ordezkari partikularrak be eskatu ahalko dabe. Kultur eta euskera teknikariak bideratuko dabe prozesua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002570", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldaik ez dau lortu Nafarroako Foru Komunitatearen Trofeoko txapela\n\"Erritmo altuko partidua jokatu dogu. Guk galdu beharrean, Salsamendik eta Ruiz de Larramendik mereziduta irabazi dabe\".\nGaragarrilaren 3an jokatu eben Iruñeako Navarra Arenan Nafarroako Foru Komunitatearen Trofeoko finala. Salsamendi-Ruiz de Larramendi bikoteak 18-22 irabazi eben Amaia Aldai eta Naroa Agirreren aurka. Aldairen esanetan, partidu gogorra eta parekatua izan zan. Txapelketa osoan lez, egindako lanagaz gustura dago bikotea, txapela etxera ekartea lortu ez badabe be.\nHasikeratik amaierara izan da partidua parekatua, baina zapatuko protagonistea izan zan Laia Salsamendik lortu ebazan tantu garrantzitsuenak. Holan, faborito ziran Aldai eta Agirre garaituta urten dira aurten lehenengoz ospatu dan txapelketa honetatik.\nOin, Plazandreak txapelketean ipiniko dauz Amaia Aldaik gogo danak. Lehiaketa honetako lehen partiduak dagoz jokoan. Hilaren 5ean, 22:15ean jokatuko da hirugarren saioa eta ETB1en ikusteko aukerea izango da, zuzenean. Aldai-Garai-Oses taldekideak Larrarte-Arraiza-Capellan hirukotearen kontra arituko dira Zornotzako frontoian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002571", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Unai Etxeberriak irabazi dau III. Goilurrak Rallya\nIñaki Narbaiza eta Igorreko gidarikidea izan dira Gipuzkoan lehiatu dan lasterketearen irabazleak.\nPeugeot 208 Rally 4 autoagaz lortu dabe Etxeberria eta Narbaizak III.ak Goilurrak Rallyan garaipena. Endoia, Azkarate eta Gabiria-Zegaman ospatu da Rallyen Euskal Lehiaketearen hirugarren saioa. Bigarren postuan gelditu dira Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti, hirugarren Arkaitz Uranga eta Maialen Guridi; bikote biak gidatu dabe Peugeot 208 R2 bana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002572", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Udalak auzoetako bideak konponduko dauz udan\nArantxe, Arraño, Landitxe eta Elorriagara doazen bideetako zoladurea barriztauko da garagarrilean. Zuloak konpontzeko lanen aurrekontua 41.145,81 eurokoa da.\nAuzo arteko komunikazinoa hobetu guran, Lemoako Udalaren enkarguz konponduko dira auzoetako bide askotan dagozan zuloak. Obrak garagarrilean luzatuko dira eta zoladurea be barriztutea da helburua.\nEukeni Bikarregi, Lemoako ogasun zinegotziaren arabera \"Urtero, aurrekontua prestatzen dogunean, auzoetan lanak eta hobekuntzak egiteko partidak gordetzen dira. Aurtengo aurrekontuari begira, argi ikusi genduan lau auzo honeetako bideen zoladurea konpondu behar zala. Herriaren kohesinoari begira garrantzitsua da herrigunea eta auzoak modu egokian konektetea\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002573", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Antzerkia eta musikea sanpedroak ospatuteko Diman\nGaragarril hasikeran jarraituten dau, San Pedro egunean, bagilak 29, jaietarako antolatutako ekintzen egitarauak. Aire zabalean eskainitako antzerkian eta musikan oinarritzen da.\nBagilaren 29an, Argazki Lehiaketako erakusketea ipini zan frontoi txikian, Lauso musika taldearen kontzertua eta Aukera jantza konpainiaren Hurrengo geltokia, Dima egon ziran ikusgai. Jantza ikuskizun honetan, Gazte Barri Dimako jantza taldeak hartu eban parte.\nGaragarrileko lehenengo egunetan be, egongo dira ekintzak. Aikomen, egitaraua.\nGaragarrilak 1, eguena18:00etan, Panpotx taldearen eskutik, umeentzako ekintza ludiko hezigarriak.20:00etan, Trapu Zaharra taldearen, Turistreatzen kale antzerkia.\nGaragarrilak 2, barikua18:30ean, El Torico burdi zezenakaz entzierro irudikatua.21:00etan, La Basu rap abeslaria.\nGaragarrilak 3, zapatua12:00etan, Mikra, Berdinki Zirku Garaikide Konpainiaren antzezlana, Andraizeak antolatuta.21:00etan, Ezpalak musika taldea.\nGaragarrilak 4, domekea19:00etan, Alos Quartet musika taldea.Amaieran Argazki Lehiaketako sari banaketea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002574", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeia inguruak ezetuteko bisita gidatuak egongo dira uda osoan\nErmitabarri, Undurraga, Areatza, Otxandioko pagadiak eta Altzagortatik hasita Atxulaur bisitetako ibilaldi gidatuak antolatu dauz Gorbeia Jomuga Turistikoak. Uda sasoian, zapatu eta domeka guztietan egongo da txangoren bat eta udagoienean be luzatuko dira aukera honeek.\nBisita gidatuetan parte hartzeako prezioa hiru eurokoa izango da 12 urtetik gorakoentzako, euro eta erdikoa 12 urte bete ez dabezanentzako eta doban 6 urtetik beherako umeentzako. Gorbeian ostatua hartuta dagozan bisitarientzako be mosu-truke izango da txangoa. Sarrerea pintxo baten truke be aldatu ahal izango da Orozkoko Itxina Tabernan, Otxandioko Danoena Tabernan, Zeanuriko Sagarna Txokoan, Zeberioko Taberna Zaharran eta Areatzako The Quiet Corner-en.\nIbilaldiak:\nZeberioko Ermitabarri auzoa ezetuteko Santo Tomas eleizaren atetik urtengo da ibilaldia eta bertako tenplu eta etxeen historia izango da bisita gidatuaren ardatza.\nGaragarrilak 3, 11:00etan\nAbuztuak 14\nUrri lehenengoak 12\nUrri bigarrenak 3\nZeanuriko plazatik hasiko dan bisiteak Undurragako urtegia inguratuko dau. Uraren erabilerea ulertu eta erroten ondarea ezetuteko aukerea egongo da.\nGaragarrilak 11\nAbuztuak 7\nUrri lehenengoak 18\nUrri bigarrenak 24\nAreatzako monumentu-multso inguruan murgilduteko aukerea izango dabe bisitariak herriko bainuetxean hasi eta Karpoko zubian amaituko dan ibilaldian.\nGaragarrilak 17\nAbuztuak 28\nUrri lehenengoak 25\nUrri bigarrenak 10\nOtxandio eta Orozkotik hasita be egongo dira ibilaldi gidatuak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002575", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Hor konpon Marianton\" umeentzako bertso-antzerkiak emonaldia egingo dau Igorren\nEneko Arrate Sololuze eta Aissa Intxaustiren antzezlana izango da hilaren 3an, zapatuan arrastiko 19:00etan. Umeentzako ikuskuzinak bertsoak eta antzerkia nahasten dauz. Eguraldi ona bada udaletxe ondoko frontoian izango da ikuskizuna, txarra bada Lasarte Aretoan.\nIgorreko Uda Kulturala garagarrilaren 3an hasiko da, Idoia Asurmendiren kontzertua bertan-behera gelditu ostean. Hor konpon Marianton bertso-antzerkia udaletxe ondoko frontoian egin ahal izatea espero da, eguraldiaren menpe hartuko da egunean bertan ebatzia.\nBeste hiru ikuskizun dagoz programauta hile honetarako. Garagarrilaren 16, 17 eta 31n, bertso musikatua, kontzertua eta jantza bertikala hurrenez hurren. Abuztuan be jantza saioa eta kontzertu bat egotea espero da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002576", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabaldu da \"Arratiako Ume-Gazteen 1. Argazki eta Bideoen Lehiaketa\"n parte hartzeako epea\nGaragarril eta abuztu osoan bialdu ahalko ditue ume eta gazteek erretratu eta bideo bana. Tematikea mitologia eta ekologia izango dira eta materiala jaso orduko, jentilakdiman.eus helbidean ikusi ahalko dira. Webguneko botoen bitartez ebatziko da irabazlea.\nDimako Guraso Elkarteak, Txumuluxuetak eta Herri Ikastetxeak antolatu dabe Arratiako 18 urtetik beherakoentzako lehiaketea. Hilaren 1ean zabaldu da parte hartuteko epea eta abuztuaren 31ra arte jasoko ditue euskal mitologia eta ekologiaren inguruko erretratu eta bideoak. Urri lehenengoaren 25ean banatuko dira sariak Diman.\nParte-hartzaile bakotxak Mb bateko erretratua eta gehienez, minutu biko bideo bana bialdu ahalko dau helbide elektronikora. Mezuan hurrengo datuak be agertu beharko dira:\nEuskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak kontzertua eskainiko dau Areatzako plazan\nGaragarrilaren 2an, Areatzako plazan egingo dau emonaldia EIJO jazz bandak, 21:30ean. 14 eta 19 urte tarteko musika ikasleek osotutako taldeak jazz-a eta euskal instrumentuak nahasten dauz. Mikel Azagirre dimoztarrak albokea joko dau eta Areatzako Carlos Sagi musikagilearen piezak izango dira entzungai. Kontzertua Kallean gora, kallean behera izenpean Areatza Urtarokak udarako antolatutako hamairu kultura jardueren artean dago.\nEuskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak hiru kontzertu emongo dauz astegoeinean eta Areatzakoa izango da estreinaldia. Hurrengo egunetan ibiliko dira Elorrio eta Irunetik. Emonaldi honeetan lau musikagilek EIJOrentzat moldatutako sei pieza estrenauko dira, honeen artean, Carlos Sagiren Orro txikia.\n2015. urtean Hezkuntza Sailak sustatutako proiektu honek 30 ikasle batzean dauz gaur egun. Alain Sanchok zuzendutako jazz banda honen berezitasuna da saxofoi, tronpeta eta tronboi klasikoak bakarrik ez, eta euskal instrumentuak be erabilten dauzala. Albokea, txistua eta txalapartearen soinuak be batuko dira kontzertuotan. Mikel Azagirre dimoztarra izango da EIJOren alboka jolea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002577", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Beñat Etxebarria Athletic-eko jokalari ohiak futbola itxiko dau\nMacarthur FC talde australiarrak sare sozialetan iragarri dauan moduan, Beñat Etxebarria igorreztarrak eta Markel Susaetak futbola itxiko dabe.\nJokalari biek olgetan eben Athletic Club-en eta Susaeta Japoniatik pasau ostean batu ziran barriro Australiako Macarthur FC taldean. Oin, fitxaketetatik hile batzuk baino pasau ez diranean emon dabe ezetutera erretiroa.\nAthletic-ek sare sozialen bidez emon deutsez eskerrak Beñat eta Markeleri, talde bizkaitarraren historiaren parte izateagaitik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002578", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Ekin alkarregaz\" liburua aurkeztu dau Diman Txumuluxueta alkarteak\nTxumuluxueta alkarteko Gotzon Aurrekoetxeak \"Dimako kulturearen erradiografia apala\" moduan aurkeztu dau liburua. Bertan jasoten dira herriko kirol eta kultura alkarte gehienek herrigintzeari egindako ekarpenak. Dimako Eskolara hurbildu diran auzotarrak Azpeitiko Kultur Mahaiaren esperientziak ezetuteko aukerea be izan dabe, Xabier Gantzarain kulturgilearen eskutik.\nBagilaren 30ean, eskolako kamaran batu ziran herriko hainbat kulturgile eta kulturzale, Txumuluxuetak gidatuta, Dimako alkarteak egindako atzen ekarpena ezetu eta etorkizunerako bidea margoztuten. \"Ekin alkarregaz, Lekuko kulturaz\" liburutxoa sortzeako idea abenduaren 30ean egindako alkarte arteko mahai-inguruan sortu zan. Kulturearen inguruko taldeak batuteko lehen pausu moduan, alkarte bakotxak bere ekarpenaren inguruko idatzia egin eta danak batu dabez liburutxoan.\nIdatziak arratieraz argitaratutea ebatzi dabe, Gotzon Aurrekoetxearen esanetan, \"lekuan lekuko kulturea, lekuan lekuko berbategiagaz\" lema jarraituta.\nAlkarte bakotxaren ekarpena batuten dauan testuaren ostean, \"erradiografia\" honen ondorioak be ezetu daitekez doban banatuko dan liburuan. Bertan azpimarratuten da Dima, herri txikia izanda be, \"kulturaz blaituta\" dagoala. Pandemiaren eraginagaz be, azken urtean ehun ekitaldi baino gehiago egin dirala gogoratu dau Aurrekoetxeak berbaldian. Ondorio honeek, herri kulturea bultzatuten jarraitzeko dagoz bideratuta. Etorkizuneko bidea argi ikusi eben mahai-inguruan: liburuak dinoan moduan, alkarregaz ekitea.\nAlkarteak alkarregaz lan egiten dabenean lortu ahal diran aurrerapausuen adibide ona da Azpeitiako Kultur Mahaia. Xabier Gantzarain azpeitiarra hurbildu zan honen barri emoteko. AKM 1998 urtean jaio zan \"kultur-talde eta kulturzaleen bilkura\" modura eta gaur egun Azpeitiako kulturearen ardatz diran hiru espazioak kudeatzen ditu: Sanagustin kulturgunea, Soreasu Antzokia eta Dinamoa sorgunea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002579", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Rap emonaldia Kiñu Gaztetxean hilaren 3an\nKiñuk Erraki-ri (gune autogestionaduen babes sarea) itxi deutso Gaztetxea alkartasun jaialdi bat egiteko. Berbaldia, bazkaria eta, 18:00etan, rap estiloko kontzertuak egongo dira Kiñu Gaztetxean. Akerjembe Sound Sistema taldea eta Buru Arin eta Josu Iraola abeslariak izango dira jaiari musikea ipiniko deutsienak. Izena helbidean emon behar da. Kontzerturako txartelak 5 euro balio dau; egun osokoak 12 eta bazkariak 10 euro.\nRap eta hip hop musikeaAkerjembe Sound Sistema Bilboko Errekalde auzunean sortutako taldea da. Lehenengo pausuak perkusino afrikarreko talde moduan emon ebezan. Kukutza Gaztetxean eukien entsegu lokala eta Kukutza bota ostean, entsegu lokala Leioara aldatu eben. Bertan hainbat musika estilo probau eta Dundunkada Kultur Elkartearen laguntzeagaz, Euskal Herriko reggae, dancehall eta rap mobimentuan sartu ziran. Kontzertu ugari emon ditue eta disko bat daukie kalean.\nZeberioko Ibon Navas \"Buru Arin\" 2017an hasi zan rap eta hip hop musika estiloetako kontzertuak emoten. Urtebete beranduago, bere lehen diskoa atera eban, Haziak izenekoa. Aurten bigarren diskoa argitaratu dau, Amets gaiztoak, amets gozoak izenpean.\nJosu Iraola raplaria be egongo da Kiñun.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002580", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldai Nafarroako Foru Komunitatearen Trofeoko finalean\nAmaia Aldaik eta Naroa Agirrek bagilaren 20an lortu eben finalerako pasea, Andrea Aldaregia eta Maite Ruiz de Larramendiri 22-17 irabazi ostean. Finala, garagarrilaren 3an jokatuko dabe Iruñean, Navarra Arenan, Laia Salsamendi eta Olatz Ruiz de Larramendiren kontra.\nPartidu gogorra izan zan finalerdikoa. Hasikeran, Aldai eta Agirre ondo eta aurkariak motel hasi arren, Aldaregiak eta Ruiz de Larramendik tantua lortu ebenean, atsedena eskatu eta partiduari bueltea emotea lortu eben. Ha-ta guzti be, Aldaik eta Agirrek lortu eben euren jokoa egitea eta partidua irabaztea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002581", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeia Jomuga Turistikoak Euskadiko bihotz berdea kanpainea abiatu dau\nEuskadiko bihotz berdea, Facebook eta Instagram-eko, @GorbeiaEuskadi eta @gorbeia_euskadi, online kanpaina da. Balioan ipinten dau Gorbeiak oporretatik espero dan guztia daukala. Naturea, ondarea, tradizinoa, gastronomia, historia, mitologia, abenturea... danetik dagoala inguru honetan, hain zuzen.\nWikiloc-eko (Gorbeia-Euskadi) ibilbideen bidez, interes naturaleko lekuak topau daitekez, Undurragako urtegia, Saldropoko hezegunea eta Goiuriko urjauzia, besteak beste. Artisautza eta gastronomiako kalidadezko produktuak be erosi daitekez: gaztaia, barazkiak eta txakolina, beste askoren artean. Eta esperientzia barriak be probau daitekez: Gorbeia gaubez, orientazinoa, zaldi gainean ibili, parapentea, espeologia, bustingintzea, gastronomia edo lore tailerra beste aukera askoren artean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002582", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Udan hilean behin BEGITU\nBEGITU hamabostekariak, 22 zenbaki ateraten ditu urtean, beharginak oporrak hartu ahal izateko. Hau da, garagarrilean eta abuztuan, hile bakotxean, zenbaki bakarra kaleratzen da, hile hasikerakoa. Aurten be holan izango da, eta garagarrilaren eta abuztuaren hilaren erdiko zenbakirik ez da egongo. Hurrengo zenbakia beraz, abuztuaren 3koa izango da.\nUrri lehenengoan, barriro be, hamabostero izango da begitu.\nHelbide barriakBEGITUren webgunea www.begitu.eus da eta ia egunero barriak eskegiko dira bertan, astero-astero be bideo bi ikusteko aukerea egongo da Arratia, Ubide eta Zeberioko aktualidadeagaz. Webgunean iragarteko aukerea dago eta gure eremuko gida komertziala osotzen be hasiko da begitu. Gainera kazetaria barria be hasi da beharrean, Igorreko Asier Abrisketa. Berea izango da webgunea elikatzeko ardura nagusia eta sare sozialen kudeaketearen arduraduna izango da. Egun, honeek dira BEGITUko beharginen datuak: Beatriz Azpiri, begituko erredakzino burua; telefonoa, 649 979 112; e-posta: Asier Abrisketa, begituko webgunearen arduraduna: telefonoa 626 647 923; e-posta: eta Iñigo Iruarrizaga, begituko zuzendaria; telefonoa, 649 979 115; e-posta, Aldizkariak helbide elektroniko orokor barria be eukiko dau:", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002583", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Pantailak Euskaraz laguntzaile sarea osotuten\nBagilean sortu eben mobimentua, Netflix Euskaraz eta Disney Plus Euskaraz taldeak sektoreko hainbat eragilegaz, pantailetan euskereak daukan presentzia eskasagaz arduratuta, euskerazko ikus-entzunezkoen produkzinoa bultzatu eta zabaltzeko. Bere ekimenai bultzadea emoteko, laguntzaile sarea osotuten dabil Pantailak Euskaraz ekimena eta bost eguneko epean 200 kolaboratzaile lortu ebazan.\nIkus-entzunezkoen sektorea estrategikotzat joten dau mobimentuak euskerearen normalizazinorako. Horretarako, EITB indartzea, euskerazko streaming plataforma bat sortzea eta Netflix, Amazon Pride eta HBO moduko plataforma nagusietan euskerearen presentzia legez bermatzea eskatzen dabe. Baita zinemaren eta ikus-entzunezkoen lege propioak be eta hiru lurralde administrazinoetako ordezkariz osotutako koordinazino organoa, besteak beste.\nEuren aldarrikapenen artean dagoan ikus-entzunezko hedabideen euskal kontseilua eratzea, baztertu dau Eusko Jaurlaritzeak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002584", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Erasoen kontrako karteletako bat erre dabe Igorren\nKartelak oin dala aste bi jarri ebezan eta gaur goizean, gurpilak gainean ipinita erre dabe Arantzazu eta Igorre artekoa.\nIgorreko Udalak salatu dauanez, gaur Igorre eta Arantzazu artean dagoan eta beraz, azpian egoan UEMAko kartela be, erreta agertu da. Ertzaintzak 07:00rak aldera amatau dau sua, ezezagunak kartel gainean gurpil bi ipinita saiatu dira erasoen kontrako aldarria erretan.\nKartela oin dala aste bi baino ez dago bertan ipinita. Eraso Matxisten Kontrako Nazinoarteko Eguna zala-ta ipini ebezan mezuok, zemendiaren 24an. Guztira lau jarri ziran, Igorreko sarrera-urtekeretan. Udalak, sare sozialetan adierazo dau, \"gaur inoz baino gehiago, Igorreko sarreretan agertan dan mezua berrestu\" gura dabela.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002585", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Herritar batek sufridutako indarkeria matxistea salatu eben Diman\nAndraizeak, Dimako andra taldeak deituta ehun lagunetik gora batu ziran maiatzaren 29an herriko plazan, bizilagun batek bizi izandako indarkeria matxistea salatu eta herritarren alkartasuna adierazoteko.\nGertakaria Nafarroan izan zan. Nafarroako Foruzaingoak atxilotu eban gizona genero indarkeria eta hilketa saiakerea leporatuta, Cintruenigon, andreagaz joiala, ibilgailua zugatz baten kontra apropos jo ostean. Andrazkoa ospitalera eroan eben zauri leunakaz. Atxilotua Iruñeko espetxera bialdu eben.\nNA-6801 errepidean Cintruenigoko indusrialde baten izan zan. Furgoneteak zugatz bat jo eban abiadura handian. Andrazkoa ondoko jesarlekuan joian eta laguntza eske urten zan. Tuterako ospitalera eroan eben shock egoeran. Andreak gertatukoa salatu eta gizonarengandik urrunduteko agindua eskatu eban.\nAlkarretaratzea Zapatu eguerdian izan zan alkarretaratzea eta bertan, batez be, Dima eta Igorreko jentea batu zan indarkeria salatuteaz gainera, erasoa sufridu eban andrazkoari alkartasuna be adierazoteko. Bertan egon zan erasoaren biktimea eta berbea hartu eban han bildutakoai euren babesa eskertuteko.\nIndarkeria matxisteak, 2003tik hona 110 andra eta 11 ume hil ditu Euskal Herrian. Aurten hiru dira hildako andrak. Hilketak dira indarkeriaren adierazpen muturrekoena, baina beste modu askotan be sufriduten dabe andrak indarkeria matxistea. Indarkeria bako bizitza lortzea da helburua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002586", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Mundu guztia batzeako, jatekoa eta edatekoa da onena\"\nNoz hasi zinan Garena jatetxean?\nUrtza tabernan 9 urtez egon nintzan, eta oin dala 3 urte ebatzi genduan Garena proiektua martxan ipintea. Urtza zarratutea ebatzi neban orduan eta urte bete t'erdiz emotea formakuntzan eta gauza barriak ikasten Garena proiektu hori garatzeko. Baserrietatik be ibili nintzan informazino bila eta igazko zezeilaren 20an zabaldu genduan Garena. Lehenengoz. Zabaldu eta aste gitxira zarratu behar izan genduan. Gero be, barriz zarratu behar izan genduaneta ordutik hiru itxialdi euki doguz.\nZelan eragin deutso horrek proiektuari?\nOso urte gogorra izan da. Izan be, zabalduteko inbersino itzela egin genduan eta indar handia ipini genduan proiektuan. Zarratu behar izatea oso gogorra da eta psikologikoki be, eragin oso fuertea izan dau. Eta gainera martxan ipinten ginanean ikusten genduan jenteak erantzuten ebala, jentea etorten zala, berba egiten ebala Garenaz baina martxa apur bat hartzen genduanean, barriro zarratu egin behar izaten genduan. Horreri irakurketa positibo bategitearren, esango dot itxialdi bakotxa erabili izan dogula aurreko tartean euki doguzan akatsak edo beharrizanak hobetuteko, eta platerrai buelta bat emoteko; harreran be aldaketa batzuk egin doguz... Hau da, bezeroakaz eukin dogun feed-back horretan oinarrituta, hobetzera begirako gauzak egiteko aprobetxau doguz tarte horreek.\nEta oin, \"normalidade barri\" honek zelan eragiten deutso zuen lanari?\nOso gatxa da dana guk ointxe momentuan daukaguzan limitazinoakaz. Mahai bakotxeko persona kopuruak asko murrizten dau daukagun aforoa. Gu gabiz solairu bitan lanean, jatetxean solairu bi daukaguzanez biak erabilten doguz astegoienetan, baina jakina! jangela bitan sartzean gabiz jangela baten sartu ahal genduan kopurua. Orduan, ekonomikoki ikusita, lana bikotxa da eta errendimentua erdia.\nIrakurketa positibobat egitearren, esangodot itxialdi bakotxaerabili izan dogulaaurreko tartean eukidoguzan akatsakedo beharrizanakhobetuteko, eta platerraibuelta bat emoteko\nLehen solairu baten 60 persona sartzean bagenduzan, oin daukaguzan neurriakaz solairu bitansartzean doguz 60 lagun, baina aforo erdia euki arren, zerbitzua eta kalidadea mantenidu ahal izatekolangile kopurua mantenidu egin behar da.\nSormen sukaldaritzea egiten dozu ezta?\nBai, guk egiten doguna apurtxo bat da oinarrietara joan, oinarrietako saboreak berreskuratu, kalidadezko produktua erabili, eta batez be estetikeagaz eta testurakaz jolastu. Guk gura doguna da gure platerak eukitea betiko gisaduen saboreak, etxeetan sukaldatu izan diran oinarrizko saltsa horreen esentzia, eta produktua kalidadezko izatea. Ez gara produktu edo osagai askotakoak, \"gitxiago gehiago da\" esaten dan moduan. Azkenean, produktu fresko eta kalidadezkoa bada eta saltsa potente bat ipinita, nik pentsetan dot askotan nahikoa dala. Horreri bueltatxo bat emon, polito ipini eta ahal badogu testurakaz jolastea beti da interesgarria. Eta saiatu behar gara be dibertigarria izan daitela esperientzia.\nSukaldaritzea izan da betidanik andrazkoen ekarpen kultural bat, inbisibilizau egin dana. Ezer ez da zerotik sortzean eta izen handiko gizon sukaldariak be andrazkoen eguneroko sukaldaritzan oinarritu dira, baina euren prestijiozko sukaldaritzeagaz, oindino gehiago inbisibilizau dabe horren atzean dagoan historia kultural bat, andretatik datorrena.\nBai, ados nago horretan. Pentsetan dot gizarte matxista baten bizi garala eta oindino bardintasunerako lana oso handia dala. Zuk dinozun moduan azkenean sukaldaritzearen oinarriak andrazkoenak dira. Begiratzen badozuz antxinako Euskal Herriko sukaldaritzako liburuak, edo estadu mailakoak, edo nazinoartekoak be bai, La Marquesa de Parabere edo holango liburuak, sukaldaritzan erreferente diranak, andrazkoak idatzitakoak dira asko. Etxeetan beti andrazkoak sukaldatu dabe, baina sukaldari onaren irudia gizonezkoarena da. Garenako proiektua da baserriko bizimodua berreskuratutea, andrazkoen lana goraipatzen. Guk kontetan dogun historian, 500 urtetatik hona, erreferentzia handiena andrazkoak dira. Eurak egoten ziran baserrian lanean eta gainera, apurtu behar izaten eben burua, eukazan osagai apurrakaz familia guztiari jaten emoteko, gozo eta merke. Nik uste dot horretara bueltau behar garala. Andrazkoen lana sukaldaritzan oso garrantzitsua izan da eta oso garrantzitsua izan behar da. Eta andrazkoaren irudi hori apurkaapurka joan behar da goi gastronomiara ekarten.\nEsan dozu, hemengo produktuan eta baserriko bizimoduan oinarrituta dagoala proiektu gastronomikoa. Azaldu apur bat.\nBai. Gu Garenan, XVII. mendeko baserri baten gagoz. Gero berraltxau zan, baina badago horma bat lehenengo eraikinekoa, originala... eta pentsau neban proiektua bideratu behar genduala baserrietako bizimodutik. Hasi nintzan horretan lanean, ikerketak irakurten, jenteagaz geratuten eta abar, horren barri ikasteko. Hor, 500 urteetako historia bat dago, baserri hau sortu zanetik honakoa. Garena proiektua horretan oinarritzen da. Pentsau genduan urte horreetan zehar, andrazkoak zelango imaginazinoa euki behar izaten eben, ortutik eta ganadutik ateraten ziran gauzetatik sukaldatzeko. Hau da, saltzean ez zan hondarrakaz, sukaldatu eta familia osoari jaten emon. Horretan oinarritzen da Garena: baserriko bizimodu barriztua. Gure leloa izango litzateke, tradizino barriak. Eta horretara goaz, tradizinozko sukaldaritza barriztatura.\nHasikeran Arratia etaDurangoko jenteaetorten zan, Gasteiztikzeozer be bai, bainabadabil Bilboko jenteaetorten, Madriletik bebadabiz erreserbakegiten. Kanpoko jenteabe hurreratzen dabil\nHori zelan gauzatzen da plater baten?\nAdibidez, beti azaltzen dodan plater bat, hasikeratik daukaguna, eta nik uste bertan geratuko dana, arbigarak dira. Arbigarak beti konsumidu izan dira baserrietan. Arbia, loratzeko momentu horretan batu egin behar da, oso denpora tarte txikia da, martiaren bueltan. Lehen egiten zana zan hiru biderrez egosi eta gero berakatza eta urdaiagaz sukaldatzen zan.\nSukaldatzen doguna hostoa da Galiziako greloak lez, baina hemen loratu aurretik batzean dira, ostean oso garratzak dira-eta. Azpikoa ganaduari botaten jakon, behiai eta txarriai, batez be. Guk egosteko prozesu bardina egiten dogu eta gero ipinten dogu okela saltsa oso potente bategaz, eta urdaiaren ordez, ipinten dogu kokospea. Kokospea da sukaldatzen doguna eta gero plantxan markau. Eta horren gainean zigala bat ipinten dogu. Eta sasoiko loraren bat. Guk lorak asko lantzean doguz, mendikoak ahal dala. Goizetan joaten gara basora lore bila. Ointxe momentuan borraja piloa dago eta borrajearen lorea ipinten dogu: oso polita da eta jateko gozoa. Gainera kolorea be emoten eutso. Ortu txikitxo bat be badaukagu. Oin idarrak daukaguz eta lorak ipini barri. Eta piperrak eta kalabazinak be ipini barri. Badaukagu hor guretzako sostengu apurtxo bat eta bisitan datorren jenteari gustetan jako ikustea.\nZelango jentea etorten da? Ingurukoa bakarrik ala kanpotik be bai?\nApurka-apurka bagabiz zabaltzen. Hasikeran Arratia eta Durangoko jentea etorten zan, Gasteiztik zeozer be bai, baina badabil Bilboko jentea etorten, Madriletik be badabiz erreserbak egiten. Kanpoko jentea be hurreratzen dabil. Edadeari jagokonean, edade guztietako jentea etorten da: jente gaztea eta jente heldua. Danoi gustetan jaku jatea. Nik uste dot jatekoa dala mundu guztia batzeako atxakiarik handiena. Hor ez dago ez politikarik ez futbol ekiporik ez ezer: jatekoa eta edatekoa dagoan bitartean, danak pozik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002587", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bonodenda kanpainea aprila eta maiatzean zehar izango da\nOhiko Bonodenda kanpainea ipini dabe martxan Igorreko Udalak eta AME merkatarien alkarteak. Herriko merkataritzea bultzatzeko helburuagaz, 1.800 bonu ipini ditue salgai. Aurreko urteetan baino bonu kopurua handiagoa da, dirulaguntza handiagoagaz %25etik, %33ra pasau da, eta atxikitutako komertzioak be aurreko urteetan baino gehiago dira.\nMaiatzaren 15era arte edo amaitu arte erosi ahal izango dira bonuak eta maiatzaren 31ra arte erabili ahal izango dira. Bonu bakotxa 10 euroren truke eskuratuko da baina 15 euroko balioa izango dau.\nGehienez hiru bonu erosi daikez persona bakotxak.\nSalmenta Igorren erroldatutako jentearentzat aprilaren 15ean hasi zan eta besteentzat aprilaren 23an, Mandoia kaleko Kultur Etxeko leihoan astelehen, martitzen, eguen eta barikuetan 10:30etik 12:30era eta eguaztenetan 18:00etatik 20:00etara.\nAtxikitutako komertzioak\nBonu bakotxa 10 euroren truke eskuratuko da baina 15 euroko balioa izango dau.\nBonuak hurrengo dendetan erabili ahal izango dira; Ainara Kirolak, Aldeiturriaga Oinetakoak, Arrabike, Arratek, Arratia Informatica, Axular Herriko Taberna, Belaustegui Joyeros, Bihotza Estetika Zentroa, Bizarginak, Surya Estetika Zentroa, Haize Natura Estetika Zentroa, Decoración y Pintura Igorre, Dia Autozerbitzua, Doner Kebab Igorre La Bodeguilla taberna, Donibane taberna, Edur Zapata Konponketa, Egibe Edertasun Zentroa, Enar Kirolak (Maran Kirolak), Erroitz, Expert Arratia, Iru Deko Burdindegia, Beatriz Fruta-denda, Pino Fruta-denda, Garaje Felipe, Garden Igorre, Goloski, Grelmar, Hamburgueseria Ikusgarri, Ilestyle ileapaindegia, Iratxo Oinetakoak, Jubiladuen taberna, K2 Jatetxea (Batzokian), Kantabriko Arraindegia, Kili Kili, Kirru Ileapaindegia, Klitz, Kukuma taberna, Lorane, Marrak Paperdenda, Muebles Igorre Altzariak, Mugarri Interiorismo, Nati ileapaindegia, Olaetxe Optika, On Egin, Orrie Paperdenda, Lanbreabe okindegia, Politte!, Rekalde Harategia, Sein, Troka, Txaparro jatetxea eta Zazpi Haizetara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002588", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Maiatzaren 15ean merkadu txikia\nAurten be ez da egongo San Isidroko ganadu azokarik Zeanurin. Horren ordez, Gorbeialdek antolatutako merkadu txiki bat eta EinGO taldearen musika animazinoa 15:00ak arte egongo dira. Merkadu txikia 11:00etatik 14:00etara izango da eta 13:00etatik 15:00etara EinGO taldea egongo da plazan.\nHurrengo egunean, Musikarium Oihan Vegaren umeentzako ikuskizuna egongo da Zeanuriko frontoian, arrastiko 17:00etan. Sarrerak doban izango dira eta maiatzaren 10etik aurrera hartu ahal izango dira udaletxean, 09:30etik 14:30era: maiatzaren 10etik 13ra herrikoak, eta 14an eta 16an edonork.\nGanadu azokea gogoan\nSan Isidro eguneko ganadu azokea jentez gainezka egoten zan. Herriko jente askok jai hartzean eban egun horretan eta inguruko herrietako jentea hurreratzen zan Zeanurira. Ganadu azokako protagonistak behiak izaten ziran; batez be limusina, pirenaiko eta asturiar errazako behiak egoten ziran ikusgai eta saria jasoten eben ederrenak. Baserriko beste produktu asko be egoten ziran salgai. 2018an, ekoizleentzako 28 postu egon ziran eta artisauentzako beste 16. Azoka bitartean tailerrak eta erakustaldiak egiten ziran, gaztaia eta arpana egiten ikasteko, berbarako\nAtzen edizinoa, 2019koa, 38. edizinoa izan zan. Orduan, aurreko guztiaz gainera, azoka bitartean, artxo txuleta dastaketea egon zan eta goiz guztian zehar herriko txistulariak eta trikitilariak girotu eben plazea eta inguruak. Arrastian idi-probak eta azkolariak egon ziran eta erromeria 23:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002589", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gure Zirkuak bederatzi emonaldi eskainiko ditu Diman\nIa urte bi pasau diranean Gure Zirkua azkenengoz Bizkaian egon zanetik, taldeak bere laugarren birari ekin deutso eta geldialdia egingo dau Diman.\nHemen bederatzi emonaldi eskainiko ditu maiatzaren 21etik 30era. Sarrerak www.gurezirkua.eus webgunean erosi daitekez.\nHilaren 21, 22 eta 23 eta 28, 29 eta 30ean izango dira emonaldiok. Barikuetan, hilak 21 eta 28, 19:00etan; zapatuetan, saio bi izango dira 16:30ean eta 19:00etan. Hilaren 23an, domekea, arrastiko 16:30ean eta 19:00etan izango dira saioak eta 30ean, domekea be, eguerdiko 12:00etan.\nGure Zirkua\nMalabarrak, trapezistak, magia, musika eta argia izango dira ikuskizunean. \"Zirkua fantasiari ateak zabaltzea da. Ezinezkoa dan guztia, egi bihurtu daiteken mundu magiko batera bidaia egitea\" dino taldeak bere webgunean. Zirkua Txina zaharrean sortu zan, Erromako inperioan hartu eban zirku izena eta belaunaldiz belaunaldi heldu da oingo sasoira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002590", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Untzueta mendira igoerea antolatu dau Untzueta Nafar Gaztelua taldeak\nZeberio eta Orozko herriak bananduten dituan Untzueta mendira igoerea antolatu dau Untzueta Nafar Gaztelua taldeak, maiatzaren 22rako. Han, hamaiketako herrikoia eta aurreskua eta ekitaldia egingo ditue Nafarroako Erreinua izan zan inguru hau defendidu eban gazteluaren aztarnetan. Igaz izan ezik, 2014etik egin daben moduan, aurten be mendi tontorrean batuko dira partaideak. Bertan, 11:30ean, hamaiketakoa eta 12:00etan ekitalditxoa egingo dabe. Aurten ez da herri bazkaririk egingo.\nZeberiok, Ugaok, Arrankudiagak, Zollok, Arakaldok, Orozkok eta Laudiok osotuten dabe taldea. Euren asmoa, \"isilpean dagoan gure memoria historikoaren berreskurapena dago, baita gure ondare historikoa balorean jartzea eta honen bitartez gure lurraldetasuna finkatzea. Horretarako adibidez, urteetan zehar berbaldi eta erakusketak antolatu doguz\" dinoe antolakuntzakoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002591", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mendi ibilaldietan egindako argazkien erakusketea Igorren\nGanzabal Mendi Taldearen Mendirik mendi argazki erakusketea ikusgai dago aprilaren 12tik Igorreko Kultur Etxeko erakusketa gelan, maiatzaren 10era arte. Ikusi ahal diran argazkiak, aurreko urteetan Ganzabal Mendi Taldeko kideak egindakoak dira, Mendia eta Natura gai hartuta, eta aurten taldeak antolatuten dauan argazki lehiaketara aurkeztu diranak.Guztira 20 egileren 38 argazki dagoz ikusgai.\nHamahiru sariHamabi irabazle aukeratu ditu Ganzabalek eta beste saria herritarrak emondakoa da. Joseba Undurragaren Espuguesttes aterpea izeneko argazkiak sari bi jaso dauz; herritarrena eta mendi taldeak emondako hamabi sarietako bat. Undurragaren beste argazkia Cuyalaret izenekoa be saritua izan da. Jon Tubeten Etena argazkia; Izaskun Martinen Urdin guztiak batera; Ismene Leizaren Laino artean; Alberto Barraganen Perdiguero eta Bi hitzetan Zora Garri; Jose Batanaren El Tuercas; Andoni Linazaren Amanecer en el Teide; Miren Garbiñe Etxebarriaren Udazken koloreak; Ana Gonzalezen Ocres eta Jon Ander Linazaren Campo 1 argazkiak be saritu ditue.Lokal barriaGanzabal Mendi Taldeak lekuz aldatu dau egoitzea. Aprilaren 14tik Arraibi auzoan 2, lehengo Udal Liburutegian dago eta eguaztenetan 19:00etatik 20:30era egoten dira bertan. Telefono finkoa ez dago erabilgarri eta 675 701 359 da Ganzabalen telefonoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002592", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ruiz de Infante Bizkaiko txapeldunorde\nOlatz Ruiz de Larramendik eta Ainhoa Ruiz de Infantek Bizkaiko Txapelketako finala jokatu eben Leire Garai eta Maite Ruiz de Larramendiren kontra, 22-18 galduz. Aldayk eta Orbegozok hirugarren postua lortu eben.\nPartidu gogorra izan zan Bizkaia Txapelketako finalekoa. Hasikeran gorriak irabazten hasi baziran be, Ruiz de Larramendik eta Ruiz de Infantek, aurrea hartzea lortu eben, markagailua 14-16ean ipinita. Atzenengo zatira arte, estu joan zan partidua, 17an bardinduta egoan markagailua, eta ez egoan jakiterik ze bikotek lortuko eban garaipena. Baina handik aurrera, Leire Garai eta Maite Ruiz de Larramendi izan ziran nagusi eta lortu eben txapela etxera eroatea.Ainhoa Ruiz de Infantek Dimako Txumuluxueta Pelota Klubean entrenetan dau.\nAmaia Aldayk eta Oihana Orbegozok, Olatz Arrizabalaga eta Naroa Agirreren kontra jokatu eben hirugarren eta laugarren postuak ebazteko partidua. Amaia Alday dimoztarrak, sano partidu ona egin eban eta puntu asko lortu ebazan. Holan, 22-17 irabazi eben Aldayk eta Orbegozok III. Bizkaia Txapelketako hirugarren postua lortuz.III. Bizkaia Txapelketea Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dau. Urtailaren 8an hasi zan eta, lau jardunalditan, 12 pelotarik hartu dabe parte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002593", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia jaitsiera fasea jokatuten dabil\nArratia taldeak partidu bi jokatu ditu martiako bigarren hamabostaldian. Ligako lehen zatiko atzena eta bigarren zatiko lehena, atzen hau jaitsiera fasekoa.\nMartiaren 20an Aurrera de Vitoriaren kontra jokatu eban etxetik kanpo eta 1-0 galdu eban. Arratiak, aurreko lau partiduetan garaipen bi eta bardinketa bi lortu ebazan, bosgarrenean ostera galdu egin eban. Hilaren 27an Castejon taldearen kontra jokatu eban Arratiak etxetik kanpo eta 1-0 galdu eban.\nSailkapenean atzenurrena da 9 puntugaz eta ez jeisteko helburuagaz puntu gehien egiten saiatuko dira hurrengo partiduetan Arratiakoak. Datorren partidua Berriozar taldearen kontra jokatuko dau Arratiak Igorren, aprilaren 2an, 12:00etan.Igaz hasi zan dana okertzenJokalari izandako Naia Totorikak, A taldeko ordezkaria eta neska nagusien talde bien koordinatzailea Naia Bilbaogaz batera, BEGITUri azaldutakoaren arabera, gauzak igaz hasi ziran okertzen. Aurreko denporaldia, konfinamentuak eten egin eban bat-batean; \"aidean gelditu zan dana eta amaiera txarra izan zan\" dino. Ondoren, jokalari askok itxi egin eben taldea. \"Batzuek beharragaitik, beste bat ama izan zalako, Amaia Aldayk pelotea dala-eta itxi behar izan eban, beste bat beste ekipo batera joan zan, nik be belauna dala-eta, itxi behar izan neban...\" eta bat-batean jokalari piloa falta zan taldean. Entrenatzailea be aldatu egin zan eta \"asko kostau zan ekipoa lortutea\".Taldea osotuteko, kanterako jente gaztea hartu behar izan eben, kadeteetatik zuzenean sartu zana be badago. Eta esperientzia falta hori igarri egin zala dino Totorikak. Aldaketa horreekaz guztiakaz, ligea hasi zanean emaitzak oso txarrak izan ziran.Baina taldea horreri bueltea emoten hasi dala emoten dau eta lau partidu segiduan galdu barik egin ebazan Aurrera de Vitoriaren kontra galdu aurretik. \"Ez da erraza izango baino helburua ez jeistea da. Pentsetan dogu lortu ahal dala. Gauzak atzen hile biotan legez egiten badabez nik pentsetan dot posible dala\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002594", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arteako jaietatik bueltetako autobusa egongo da gaur gauean\nBizkaibuseko autobus geralekutik urtengo da Arratiako herrietara joateko autobusa goizaldeko 02:30ean eta 05:00etan.\nArratiako Udalen Mankomunitateak herrietako jaietatik etxera modu seguruan bueltetako antolatuten dau gaueko autobus zerbitzua. Astegoien honetan, Arteako jaiak dira eta beraz, bertatik urtengo da zerbitzua. Gaur, hilak 6, egongo da autobusa. Bira bi egingo ditu Arratiako herrietatik, lehenengoa 02:30ean eta atzena 05:00etan.\nArteako jaien ostean, Galdakaoko jaietan be egongo da Arratiara bueltea egiteko autobusa. Hilaren 14an eta 21ean egongo dira gaueko autobusak, 02:30ean eta 05:00etan, Plazakoetxetik urtenda eroango ditu parrandazaleak bueltan etxera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002595", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Liburuzain bila dabiz Dimako Herri Liburutegian\nHilean behin, arrasti batez liburutegian zaintzak egiteko boluntarioak eskatu ditue eta udaletxean emon daiteke izena.\nDimako Herri Liburutegia 2024-2025 kursorako zabaltzear dago eta urtero lez, zaintzak egiteko boluntarioak beharko dira. Liburuzain izateko eskatuten dan konpromesua hilean behin, arrasti batez, liburutegiko zaintzea egitea. Irakurzaleentzako aukera ederra da, arrastia irakurten pasau eta bide batez, herriko literaturzaletasuna buztartuteko. Izena eta kontaktua udaletxean emon daiteke, zaintzak antolatzen hasteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002596", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Tailer eta ikastaro ugari egingo dira Artean\nUrri lehenengoaren 20ra arte egin daiteke tailer eta ikastaroetarako izen-emotea udaletxean.\nArteako Udalak datorren 2024-2025 kursorako tailer eta ikastaroen zerrende argitaratu dau eta daborduko, zabalik dago izena emoteko aukerea. Hilaren 20a, barikua, da datorren hilean hasiko diran ekintzetan izena emoteko atzen eguna.\nHurrengoa da ikastaro eta tailerren zerrendea: Eskulanak, Zurezko talla eta pirograbazioa, 3. Adineko gimnasia, Zumba, Pilates, Entrenamentu funtzionala, Hipopresiboak, Biodantza, Euskal dantzak nagusientzat, Euskal dantzak 10-15 urte bitartekoentzat, Margogintza, Irakurleen txokoa Alaine Agirregaz, Irakurketa kluba 2-5 urteko umeen familientzat eta Irakurketa kluba 6-8 urteko umeen familientzat.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002597", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Tailer eta ikastaro ugari antolatu ditu aurten Lemoako Udalak\nUrri lehenengoan zehar, epe desbardinak dagozalarik, egin daitekez izen-emoteak lemoa.net webgunearen bitartez.\nLemoako Udalak 2024-2025 kursoan herrian emongo diran ikastaro eta tailer publikoen eskaintzea argitaratu dau. Euskerea, informatika mundua, eskulan tailerrak eta tailer sozialak dira protagonista. Izen-emoteak hileon zehar egin ahal dira, udal webgunea ren bitartez.\nUrri lehenengoaren 4tik 17ra, hurrengo ikastaroetan emon daiteke izena: Arteterapia I eta II, Emakumeok elkarrekin hazteko espazioa, Xakea haurtzaroan, Umeen irakurle taldea, Argazkigintza digitala, Informatika, Eskulanak, Smartphone eta tablet ikastaroa . Euskera ikasteko ikastaroetan barriz, izena emoteko epea hilabete osoa da; hau da hilaren 1etik 30era, eta ikastarook honeek dira: Euskara eskolak, Euskara merkatarientzat eta Pertsona migratuentzat euskara . Azkenik, urri lehenengoaren 4tik hilaren 30era arte emon ahal da izena hurrengo ikastaroetan: Gure sareak josten eta ehuntzen, Esperientziak kontatzearen balioa, Teknologia berriak pertsona nagusientzat, Elikagaien kontserbazioa eta Risoterapia .", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002598", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoaztarrek andramariak ospatuko ditue Elizondon\nDomekan izango da jaian mezea, Durundi Barriren jantzaldia, Kitturen kaleko musikea eta Ez dok hiru! antzezlan akustikoa dagoz programauta.\nUrri lehenengoaren 8an, domekea, Andra Mari eguna ospatuko da Lemoako Elizondo auzoan. Aurten, Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak Ez dok hiru! Akustikoa antzezlana dakarre, umorez, euskal musikearen beste istorio bat eskaintzen dauana. Horren aurretik, eguerdian mezea ospatuko da Andra Marin eta Durundi Barri Dantza Talde lemoaztarrak jantzaldia egingo dau. Gero, Kittu taldea ibiliko da eguerdi partean herria musikeagaz alaituten.\nBezperan, bertso-bazkaria egongo da Kulturguneko plazan. Amets Arzallus eta Aroa Arrizubieta izango dira bertsoak kantauko dabezan bertsolariak. Bazkalaurretik eta iluntzean poteo musikatua egongo da.\nUrri lehenengoak 8, domekea\n12:00etan, meza nagusia Andra Mari eleizan; ostean, Durundi Barri Dantza Taldearen ekitaldia.\n13:30ean, Kittu musika taldea herritik.\n19:00etan, Ez dok hiru! Akustikoa. Euskal musikaren benetako istorioa antzezlana Kulturguneko plazan, euria bada Kotxepin Kultur Etxean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002599", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanurin, ermitarik ermita\nZapatuan izango da hemeretzi ermita bisitauko dauzan XXXV. Zeanuriko Ermiten Mendi Martxea. Izena egun berean emon daiteke, 06:45etatik aurrera, plazan.\nUrri lehenengoaren 7rako, zapatua, antolatu dau Joko Alai Alkarteak Zeanuriko Ermiten Mendi Martxea. Ez dira gitxi herri horretan han-hemenka azaltzen diran ermita edota eleizak, guztira hogei. Dana dala, ibilbide osoa egiten dabenek hemeretziren ingurutik igaroko dira, Igiriñako (Gorbeia) Edurretako Amarena, kanpoan geratzen da eta. Zeanurin parrokia bi eta hamazortzi baseleiza aurkitu daitekez udalerria osatzen daben zazpi kofradietan sakabanatuta. Eta beste elementu batzuekaz batera, baseleizak auzuneei nortasuna emoten deutseen ardatzetako bat dira.\nIbilbide osoa 37 kilometrokoa da, baina antolatzaileek beste bi ibilbide alternatibo diseinatu ditue: bata laburra, 15 kilometrokoa eta bestea ertaina, 28 kilometrokoa,\n37 kilometroko ibilbidea\nOndare erlijiosoa bisitatu eta ezagutuz, aldi berean natureagaz hartu-emonetan jarteko aukera parebakoa eskaintzen dabe ibilbidea osatzen daben hogeta hamazazpi kilometroek. Urteerea herriko plazan izango da, eguneko lehen argiak kukurruku egiteaz batera, 07:30ean. Atera eta bost bat minutu geroago Eleizondo auzunean sartzen da ibilbidea, lehenengo, Piedadea izenaz ezagutzen dan baseleizea aurkituz; oraindik kontserbatzen den Erdi Aroko galtzadaren tarte txikia zapalduz, eta ermitaren eleizpetik igaroz, atoan, Andra Mari parrokiarekin topo egiten da. Eleizea harro azaltzen da, bere kokaera estrategikotik herrigunea kontrolatzen dauala. Barroko estiloko erretaula ederra gordetzen dau bere barruan Andra Marik. Ezin da aitatu barik itxi parrokiaren eta Piedadearen artean altxatzen dan altzairuzko gurutzea, Gorbeiako gurutzearen mendeurrena gogoratzeko 2001ean Nestor Basterretxeak egindakoa. Gainera aurten bermeotar artista polifazetikoaren jaiotzeren mendeurrena ospatzen da.\nEleizondotik ibilbidea Asterria kofradiako lurretan sartzen da, Santi Kurutz baselizearen bila; Zeanuriko mugen barruan egon arren, eleizaz areatzatarra da. Goranzko joerari ekinez, Ogarabeiti auzotik Ogaragoiti auzora igoz, San Andresera heltzen gara. Bideari ekinez, eta Urrekoatxa (582 m.) mendia ezkerrean itxiz, Zeanuriren eta Dimaren arteko mugarako norabidea hartzen da San Blasera heltzeko. Mugarrietara begiratuz ermitea Dima partean kokatzen bada be, lurra Zeanuriko Ibarguen Kofradiaren jabetza da. San Blasetik aurrera bideak beherantz egiten dau, eta arnasa hartzeko aukerea emoten dau, Altzuste Kofradiako lurretan sartzera daroan aldapatxoari barriro heldu baino lehen. Altzusten bi ermita dagoz zain: San Migel eta Santa Lutzi. Deigarria da San Migeleko kanpaietako batean irakur daiteken idazkuna: \"En el ambito donde resuene mi voz no triunfarán los liberales\". Dirudienez, intera batean karlistak edo kontserbadoreak izan ziran jaun eta jabe paraje honeetan...\n240-N zeharkatuz, Undurraga auzunerantz jarraitzen da Bilbo urez hornitzen dauan urtegi bukolikoa eskuinaldean itxita. Arratia ibai zeharkatu ostean, San Pedrori kuku bat egin eta Ipiñabururantz egiten dau bideak, bertan aurkitzen diran eleizea eta baseleiza bien bila: Santiago,San Adrian eta Santa Ageda.\nBigarren parrokia\nSantiago Zeanuriko bigarren parrokia da. Bertako bateo agiriak -Derion, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan gordetzen direnak- Bizkaiko zaharrenak dira, 1501ekoak hain zuzen be. Santiagotik Santa Agedara eta jarraian Atxondo igaro eta Muñegi aldetik aurrera eginez, estartarik estarta, Zanburuko (789 m.) hatxaren itzalpean jarraitzen da, Altzuako San Juanera ailegatzeko. Ermita hau XV. mendearen amaierakoa da; hemen egindako indusketa arkeologikoetan epigrafe funerario -baseleizearen barruan gordetzen da- aurkitu zan honako idazki honegaz: Zeiani c/m suo ger/mani. Laun/ti In cor/pore suo/ +S+N ob/it (...)/O(...) ER/(...)DCC. Zeanuri herriaren izanari buruzko idatzizko lehen aitamenetako bat da; gainera, kontuan izan behar da gaur egun be zeanuriztarrek, aho-hizkuntzan, Zeani izenaz deitzen deutsiela euren herriari.\nAltzua kofradiatik Otzerinmendi kofradiara zuzentzen dan pistatik 20 bat minutu ibili ostean, San Justo azaltzen da haresdui zoragarri baten erdian.\nOtzerinmenditik plazara\nSan Justoko haresduia zeharkatuz eta beherantz pare bat kilometro ibili eta gero, San Lontzo azaltzen da. Tradizioaren arabera, Gorbeiaren bestaldean dagoen Orozko herritik ekartzen ei ebezen gorpuak hemen lurperatzeko; gertaera honen lekuko Pagoniotzetako andabidea toponimoa da. Errekatxoagaz topau arte aurbeheran jarraitzen da eta errekatxoa zeharkatzagaz batera Uribe kofradian sartzen gara; hiru baseleiza aurkitzen dira bertan: San Migel, San Urban eta San Pedro, hirugarren hau Axpeko jauregiaren jabetza. Jadanik ibilbidea azken txanpan sartzen da, eta ibiltariak txiri-txiri zuzenduko dira herriko plazan itxaroten eukiko daben helmugearen bila. Plazan bertan, San Isidro eta bere aurrez aurre dagoan San Antonio ermiten artetik igaro bezain laster helmuga azaltzen da.\nAmaitzerakoan, hogeta hamazazpi kilometro eroango dabez oinetan parte-hartzaileek, baina ziur zitari erantzuteak mereziko deutsiela, ondare erlijiosoa ezagutzeaz batera uda udazken bihurtzen dabilen sasoi honetan natureak erakusten dauan koloreen sinfoniaz gozatzeko aukera ezin hobea eskainiko deutsielako Zeanuriko Ermiten XXXV. Mendi Martxeak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002600", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur botako dabe arteaztarrek jaiei hasikerea emoteko txupina\n18:00etan txupina botateagaz hasiko dira erromeria, kontzertu, antzerki eta gastronomia artean lau egunez luzatuko diran jaiak.\nEgitaraua\nUrri lehenengoak 5, eguena\n18:00etan, jai hasikerako txupina, herri jantza eta buruhandiak.\n18:30ean, Etxebarria aita-seme trikitilariak.\n22:00etan, herri afaria eta bingo musikatua.\nUrri lehenengoak 6, barikua\n18:00etan, umeentzako antzerkia Gora bihotzak .\n19:30ean, indakeria sexistarik bako gunea.\n20:00etan, Elektrotxarangea Rock kalean.\n21:00etan, taloak.\n23:00etan, erromeria Akerbeltz taldeagaz.\nUrri lehenengoak 7, zapatua\n11:00etan, umeentzako puzgarriak eta jolasak frontoian.\n13:30etik 14:00etara, Tortilla Txapelketea.\n20:00etan, Mozorro Desfile Txapelketea udaletxetik plazara.\n22:00etan, Eire taldearen kontzertua.\n24:00etan, erromeria Zutik taldeagaz.\n03:00etan, DJ Kuku eta Kene.\nUrri lehenengoak 8, domekea\n12:00etan, mezea.\n13:00etan, Zirkozaurre konpainiaren Harreman ikuskizuna.\n18:00etan, erromeria Badagiro taldeagaz.\n20:00etan, txokolatea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002601", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur emon jako hasikerea Igorreko Bono Denda kanpaineari\nOingoan bonuak ez dira fisikoak izango eta dendetan erosketak egiterako orduan lortu ahalko dira NANa aurkeztuta.\nGaurtik, hilak 4, urri bigarrenaren 31ra arte egongo da martxan Igorreko Udalak eta Arratiako Merkatarien Elkarteak bultzatutako Bono Denda kanpaina barria. Udalaren 17.500 euroko inbersinoagaz, 3.500 bonu urten dira herriko komertzioetan erabilteko. Betiko lez, bonu bakotxa 10 eurotan lortu daiteke eta honeek, 15 euroko balioa izango dabe erosketak egiterakoan. Oingoan, bonuak ez dira fisikoak izango eta dendetan bertan lortu daitekez erosketak egiterako orduan, NANa aurkeztuta.\nBonu bakotxa behin bakarrik erabili ahalko da kanpainari atxikitako saltokietan. Ezin daitekez guztira hiru bonu baino gehiago erabili eta erosketearen prezioa bonuen balioa baino txikiagoa bada, ez da eskuditutan bueltauko aldaketea. Gainera, bonuak ezin dira eskudirutan trukatu eta bonuen zenbateko ez da itzuliko honeek erabili ez badira. Informazino guztia eta bonuen eskuragarritasuna, bonodendaigorre.com webgunean jarraitu ahal izango da.\nOlatz Urkiza Igorreko alkatea: \"Igorreko Udalak kanpaina honetan parte hartzera animatzen gaitu, ziur baigagoz horrelako proposamenek sektore ekonomikoa dinamizatzen eta herriaren irudia indartzen laguntzen dabela\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002602", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikura arte emon daiteke izena Andraizeak andra taldearen urtekeran\nHilaren 14an izango da txangoan Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoria eta Zarautz bisitauko ditue parte-hartzaileek.\nDimako Andraizea andra taldeak txangoa antolatu dau urri lehenengoaren 14rako. Pasaia San Pedron dagoan Albaola ontzigintza museora bisitea eta bazkaria zein arrastipasa Zarautzen egingo ditue izena emoten dabenek. Izen-emotea hilaren 6ra arte, barikua, egin daiteke helbidera idatzita zein 675 007 643 telefonoan.\nPlana goizeko 09:00etan Dimatik autobusean urten eta 11:00etan Albaola Itsas Kultur Faktoria museora bisitea egitea da. Bertan, XVI. mendeko San Joan baleontziaren erreplika zientifikoa eregiten dabiz jentaurrean, garaiko teknika eta materialak erabilita. Behin bisitea eginta, 14:00etan bazkaria egingo dabe Zarautzen eta arrastian, bertako kaleetatik ibiliko dira izena emoten daben andrak. Bueltea, 19:30ean egingo dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002603", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Harrobik zabaldu dau aurtengo denporaldirako bazkidetze kanpainea\nArlonagusian talde guztiak jokatuten dabezan partiduak doban ikusteko aukerea dago 30 euroren trukean.\nHastear dago 2024-2025 denporaldia eta Lemoako Harrobik martxan ipini dau bazkideak erakarteko kanpainea. Zabaldutako galdetegia bete eta 30 euro ordainduta izan daiteke edonor bazkide. Bazkidetuta, Arlonagusian Lemoako Harrobiko talde guztiek jokatuko dabezan partiduak doban ikusteko eskubidea lortzean da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002604", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arteako jaietako ekintzetarako izen-emoteak zarratuten dira gaur\nTortilla Txapelketa, herri bazkari, herri afari, mozorro gau eta Playback Txapelketarako egin behar dira izen-emoteak.\nEguenean, hilak 5, hasiko dira Arteako jaiak eta egitarauaren barruan, izen-emotea beharrezkoa dan ekintza ugari dagoz. Abuztuaren 26an zabaldu ziran izen-emote prozesuak eta gaur arte, hilak 3, dagoz zabalik.\nHerri afaria txupinazo egunean izango da eta honetarako txartelak Izar Zuria eta Herriko Benta tabernetan dagoz salgai. Gainontzeko ekintza guztiak (Tortilla Txapelketea, herri bazkaria,mozorro gaua eta Playback Txapelketea) hilaren 7an, zapatua, izango dira eta udaletxean emon behar da izena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002605", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeiako Gurutzea Peñak zapatuan ospatuko dau urteroko jaia Gorbeiara igonda\nGorbeiara igokerea, bazkideei omenaldia, Pagomakurren bazkaria eta Areatzan jaia egingo dira urteroko zitan; bihar arte emon daiteke izena. Bazkaria euria izan ezkero udaletxeko arkupeetan egngo da.\nAreatzan egoitzea daukan Athletic-zaleen Gorbeiako Gurutzea Peñak urtero antolatuten dau jaia eta aurtengoa oingo zapatuan, hilak 7, izango da. Goiza Gorbeiako kurutzera igoten pasauko dabe futbolzaleek bertan argazkia aterateko. Bajatukeran hildako bazkideei omenaldia egingo deutsee Pagomakurren eta bertan bazkalduko dabe, sagardotegi erako catering -a. Iluntzean barriz, The Quiet Cornerren, peñaren egoitzan, batuko da jentea zuzeneko musikearen inguruan jaia ospatuteko.\nSagardotegi motako bazkaria Trikitxotx catering enpreseak daroa Pagomakurrera eta honetan parte-hartzeako aldez aurretik izan behar da izena emonda. Domekara arte The Quiet Corner tabernan emon izan ahal da izena baita daborduko, hilaren 4ra arte, 691 529 748 (Iker) telefonoan bakarrik egin daiteke izen-emotea.\nEgitaraua:\n09:00etan, urtekerea Areatzako frontoitik.\n14:30ean, hildako bazkideei omenaldia Pagomakurren.\n15:00etan, sagardotegi erako bazkaria Pagomakurren. Euria bada udaletxeko arkupeetan.\n20:00etan, William, Koki y Txema taldearen kontzertua The Quiet Corner tabernan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002606", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sendabelarren gaineko ikastaroa antolatu dau Mazala andra taldeak\nGarbiñe Larreak gidatuko dau 'Emakumearen zikloak eta osasun hormonala sendabelarrak buztartuz' hiru saioko ikastaroa.\nMazala Zeanuriko andra taldeak antolatuta, Garbiñe Larrea naturopatak ikastaroa eskainiko dau Zeanurin. 'Emakumearen zikloak eta osasun hormonala sendabelarrak buztartuz' izenpean, andren ziklo hormonaletan sendabelarrek daukien eraginaren inguruko tailerra izango da. Garbiñe Larrea sendabelarretan da aditua, Sendabelarren baratzea eta Sendabelarrek dakitena liburuak ditu argitarauta.\nIkastaroa hiru saiotakoa izango da eta beharrezkoa da hiruretan parte-hartzea. Lehen saioa hilaren 18an, bigarrena urri bigarrenaren 16an eta atzena zemendiaren 20an izango da. Zeanuriko Kultur Etxean egingo dira saio guztiak, 18:00etatik 20:00etara arte. Izen-emotea zabalik dago helbidean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002607", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar egingo da Arteako jaietako herri jantzarako atzen entsegua\nMartitzenean, hilak 3, 17:30ean da atzen entsegua egiteko hitzordua, Kultur Etxean.\nEguenean, hilak 5, hasiko dira Arteako jaiak eta 18:00etan txupinazoa bota ostean, herri jantzea egingo dabe adin guztietako arteaztarrek, danak batera. Garagarrilean zehar hainbat entsegu egin ziran eta oin, jaien hasikera aurretik, atzen entsegu bat egingo da. Hau martitzenean, hilak 3, izango da. Kultur Etxean batuko dau Jai Batzordeak jentea eta gero, kalean egingo da atzen prestaketak egiteko entsegua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002608", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia Motor Taldeak kontzentrazinoa antolatu dau astegoienerako\nBarikutik zapatura izango da motorzaleen jaian motor ibilaldiak, zuzeneko musikea, jana, edana eta motor gaineko akrobaziak egongo dira.\nOingo bariku-zapatuan izango aurtengo Arratia Motor Taldearen kontzentrazinoa eta bertan batuko dira inguruko banakako motorzale zein motor taldeak. Hogeta laugarren urtez egingo da motorzaleen alkarretaratzea eta urtero legez motor ibilaldiak, zuzeneko musikea, jana, edana eta akrobaziak egongo dira zitan.\nKonzentrazinoa, bariku iluntzean hasiko da 20:00etan, partaideei harrerea eginez. Ordu horretan txosnea eta izen-emotea zabalduko dira. Ostean, 21:00etan taloa txorizoagaz izango da afari-legez eta gauerdian zarratuko da txosnea.\nHurrengo egunean, zapatuan, izango da motorren festa. 10:00etan zabalduko dira barriro txosnea eta izen-emotea eta 12:00etan ekingo deutsie Arrtiatik ibilaldiari motorzaleek. 14:00etan, marmitakoa janda indarrak berreskuratu eta gauerdira arte luzatuko dan jaia hasiko da: 16:00etan, motor jolasak eta urdaiazpiko zozketea. Ostean, 18:00etan, zilindrada handiko motorrakaz akrobazia erakustaldia egongo da espezialista baten eskutik.\nGero, kontzertuak egongo dira guneko eszenatokiaren inguruan. Lehena, 20:00etan, Howdy Bluegrass talde donostiarraren zuzeneko emonaldia izango da. Hau amaituta parrilladea egongo da eta ostean, 21:30ak aldera, Triple Zero blues-ean oinarritutako rock taldeak eskainiko dau bere musikea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002609", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aroa Arrizubieta eta Amets Arzallus izango dira Lemoako bertso-bazkarian\nZapatuan izango da bertso-bazkaria eta txartelak udaletxean lortu daitekez eguaztenera arte, hilak 4, hain zuzen be.\nUrri lehenengoaren 7an, zapatua, izango da aurtengo Lemoako bertso-bazkaria Kulturguneko plazan, edo euria bada, eskoletako aterpean, 15:00etatik aurrera. Bertan Aroa Arrizubieta eta Amets Arzallus bertsolariak izango dira protagonista. Txartelak salgai dagoz udaletxean hilaren 4ra arte, eguaztena. Helduentzako prezioa 16 eurokoa da eta haurrentzakoa 10 eurokoa.\nBertso-bazkariaren aurretik poteo musikatua egingo da herritik zehar. Batzokitik urtengo da poteoa, 13:00etan, eta tabernaz taberna hurbilduko da bazkaltzeko lekura. Bertso-bazkariaren ostean be, jaia ez da geldituko. Izan be, 19:00etan Txerokiak taldeak girotutako poteo musikatua hasiko da bazkaltzeko lekutik abiatuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002610", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Euskal Herria Kopako atzen partidua bardindu eban Arratia Ak\nZapatu arrastian, abuztuak 31, jokatu eban Arratia Futbol Taldeko andrazkoen A taldeak Euskal Herria Kopa C maialako 5. eta 6. postuak ebazteko partidua eta bana bardindu eban Oiartzun taldearen kontra.\nArratiak bosgarren postuan amaitu dau Euskal Herria Kopako C mailako Txapelketea. Lehen multzoan egon da Arratia A eta bost partidu jokatu ditu guztira; partidu bi irabazi, bi galdu eta bat bardindu dauz. Partiduari jagokonez Arratiak eroan eban partiduaren kontrola eta gola sartzeako aukera gehiegirik egin ez baeban be, argienak etxekoenak izan ziran. Partidua amaitzeko minutu batzuk falta zirala Oiartzun markagailuan aurreratu zan, arratiarrek ostera partidua amaitzeko 3 minutu falta zirala sartu eben gola, Irune Egiguren izan zan golegilea.\nLigea hilaren 7an hasten dabe\nArratia Ak urri lehenengoaren 7an, zapatua, hasiko dau ligea. Lehen partidua Urbietan jokatuko dau Berriozar talde nafarraren kontra, arrastiko 16:00etan. Urri lehenengoaren 3an ostera aurredenporaldiko atzen partidua jokatuko dabe Elorrio taldearen kontra etxetik kanpo, arrastiko 19:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002611", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar, Zeberioko jaietako kontzertuetara joateko autobusa egongo da Artea eta Igorretik\nPorco Bravo rock bandea kartelburu dala, 21:30ean hasiko dira bihar, hilak 31, Zeberioko jaietako kontzertuak, ordu txikiak arte. Chuleria joder, Porco Bravo, TOC eta Akerbeltz erromeria taldeek joko dabe eta kontzertuetara Arratiatik joan eta bueltetako dobaneko autobus zerbitzua egongo da Zeberio, Artea eta Igorregaz lotzeako.\nHoneek dira autobus ordutegiak: 21:30ean, Igorren eta 21:35ean Artean, Zeberiora joateko. Bueltako autobusa, 04:30ean urtengo da Zeberiotik, Artea eta Igorrera joateko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002612", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Autobusa bete arte emon daiteke izena Ernaik deitutako Donostiako manifestazinora joateko\nUrri lehenengoaren 8an, 13:30ean, Donostiako Bulebarrean hasita, Bat eginez indenpendentziara lelopean, manifestazinoa deitu dau Ernaik eta hara joateko autobusa egongo da Arratiatik.\nIzena atzen egunerarte edo autobusa bete arte emon daiteke Igorreko Axular Herriko Tabernan 10 euroren truke edo Bizum bidez, kartelean dagoan telefono zenbakira 10 euro bialduta.\nMozal legea aplikauta, Ernaiko 133 kideri 1.500 eta 2.500 bitarteko isunak ipini deutsie, guztira 290.500 euro, 2023ko urri lehenengoan, Bilbon eta Gasteizen Galder Barbado eta Aitor Zelaia kontrako espetxeratze agindua salatzeko protestetan parte hartzeagaitik. Hori dala-ta Ernaik manifestazinoa egingo da. Manifestazinora joateko autobusa Igorreko autobus geralekutik urtengo da 11:00etan eta manifestazinoaren ostean, bueltakoa, 19:00etan urtengo da Donostiatik.\nArratian 10 personari ipini deutsie isuna, guztira 24.000 euro. Bederatzik Bilboko protestetan hartu eben parte eta bat Gasteizkoan. \"Ebatzi konsensuaua ulertuten dogu; hau da, gazteria independentista zapalduteko eta erasotuteko dala\" azaldu deutsie begituri Ernaitik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002613", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eskolak hasteagaz batera, ohiko ordutegira bueltauko dira Arratiako liburutegiak\nArratiako liburutegi gehienak zarratuta egon dira udan. Urri lehenengoan, umeak eskolan hasten diranean, zabalduko dabez barriro ateak askok, ohiko ordutegian.\nIgorreko Udal liburutegiak urri lehengoagaz batera zabalduko ditu ateak goizetan, 09:30etik 13:30era, baina ez da egongo liburu mailegu zerbitzurik hilaren 9ra arte. Egun horretan, ohiko ordutegian erabili ahal izango da liburutegia: astelehenetik barikura zabalik egongo da 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era, bertan irakurri edo ikasi ahal izateko. Publikoari arreta, astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta barikuetan 09:00etatik 13:30era, emongo jako.\nLemoan be, abuztuan zarratuta egon ostean, urri lehenengoaren 10ean zabalduko da Udal liburutegia ohiko ordutegian; 16:30etik 19:30era astelehenetik barikura.\nBediako Udal liburutegia 16:30etik 19:30era egoten da zabalik. Liburutegia, herriko kultur gunerik garrantzitsuenetakoa da eta bertan, liburuak maileguan hartzeaz gainera, berbaldiak, umeemtzako ikuskizunak eta beste gauza asko egiten dira. Hilaren 9an ekingo deutsie ikasturteari Bediako liburutegian eta bertan emon ahal izango da izena, Udal ikastaroetarako eta hainbat urtekeratarako.\nZeberioko Udal liburutegia be ikasturteagaz batera bueltauko da ohiko ordutegira: astelehenetik barikura, 17:00etatik 19:00etara.\nArantzazu eta Dima\nArantzazuko Udal liburutegia ez dago liburutegien sarean, baina herritarrek asko estimetan daben zerbitzu ona emoten dau. Egun batzuk kenduta, udan zabalik egon da ohiko ordutegian, eta Arantzazukoek hartu ahal izan dabez liburuak maileguan udan be. Arantzazuko liburutegia 17:00etatik 19:00etara egoten da zabalik astelehenetik barikura.\nKasu berezia da Dimako Herri liburutegia. Herritarren ekimenez zabaldu zan 2013ko urtailean eta boluntarioen lanagaz funzionetan dau. 2023-2024ko ikasturtean 20 persona inguruk egin eben txandaren bat eta persona bi dagoz guztiaren koordinazinoaz arduratzen diranak. Udan zarratuta egon da eta urri bigarrenean zabalduten dauz barriro ateak. astelehenetik eguenera 16:30etik 19:30era egoten da zabalik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002614", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Euskal Herria Kopako C mailako 5/6 postuak ebazteko partidua jokatuko dau Arratiak bihar Urbietan\nAndrazkoen Arratia A taldeak bihar, abuztuak 31, arrastiko 16:00etan jokatuko dau Urbietan bosgarren postua eskuratzeko lehian Oiartzun taldearen kontra.\nAbuztuaren bigarren hamabostaldian jokatutako Euskal Herria Kopa C maialako ligaxkako lau partiduen ostean, Arratiak bosgarren postua lortzeako aukerea dauka. Ligaxkan galdu egin eban Añorga eta Athletic C taldeen kontra eta irabazi Bizkerre B eta Bilbao Artizarrak taldeen kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002615", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "San Antolin jaiak Igorreko Garamendin eta Lemoan\nZeberioko jaiak eta Obakoak izateaz gainera, urri lehenengoaren 2an, aurten astelehena, San Antolin jaiak ospatuten dira Arratiako hainbat auzunetan: Igorreko Garamendin eta Lemoatxako San Antolinen, berbarako.\nIgorreko Garamendin, eguna aurreko domekan ospatuko dabe; hau da, urri lehenengoaren 1ean, oingo domekan. Mezea egongo da 12:00etan ermitan eta ostean barauskarria, herriko trikitilariek girotuta.\nLemoan barriz, astelehenean, hilak 2, ospatuko da baina leku aldaketea jakinarazo dabe udaletik. Holan, mezea, 12:00etan jubiladuen etxean izango da. Ostean barauskarria egongo da eta 13:00etan, aizkolarien erakustaldia, Mendieta Herri Kirol taldearen eskutik. Baba Lehiaketea eskolako aterpean izango da eta gasagaz sukaldatu beharko da. Azkenik, erromeria egongo da 16:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002616", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar gauean, Areatzako jaietatik Arratiako herrietara bueltetako autobus zerbitzua egongo da\nAbuztuaren 30ean, bariku gauean, 02:30ean eta 05:00etan, Areatzako autobusen geralekuan, hartu ahal izango dira autobusak, Amorebieta-Etxano, Galdakao eta Arratiako herrietara bueltetako.\nArratiako Udalen Mankomunitateak (AUM), Galdakao eta Zornotzako Udalakaz batera, herriko jaietako egun nagusietan, gaueko autobus zerbitzua dauka martxan. Arratia, Amorebieta-Etxano eta Galdakaoko gazteek, kotxea hartu beharrean, autobusa erabili dagien.\nZerbitzua bagilaren 8an ipini zan martxan, Igorreko jaietan, eta urri lehenengora arte, Galdakaoko jaiak izan arte, egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002617", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeako Gurutzea Peñak Gorbeiara urteroko igoerea egingo dau urri lehenengoaren 7an\nAreatzako Athletic-zaleen Gorbeako Gurutzea Peñak urtero antolatuten dau Gorbeiara igokerea. Gorbeiara igon, Pagomakurren bazkaldu eta iluntzean, William, Koki y Txemi taldearen kontzertua izango dabe. Izena, urri lehenengoaren 1era arte emon daiteke The Quiet Corner tabernan eta 4ra arte 691 529 748 (Iker) telefono zenbakian.\nUrri lehenengoaren 7an, goizeko 09:00etan frontoian batuta egingo dabe igokerea kurutzera eta bertan, banderakaz batera aterako dabe talde argazkia. Gero, Pagomakurrera bajatuko dira eta bertan, atzen urtean hildako bazkideei omenaldia egingo deutsee. Bazkaria, sagardotegi erakoa izango da; hau be, Pagomakurren.\nArrastian, Areatzara bajatu eta Peñaren egoitzan, The Quiet Corner tabernan, William, Koki y Txemi hirukoteak kontzertua eskainiko dau.\nUmeakaz, urri lehenengoaren 6an\nIgokerearen aurreko egunean, umeentzako txango berezia be antolatu dau Gorbeako Gurutzea Peñak. Arrastian, 16:00etan, Arrabako aterpera joango dira umeakaz eta bertan, ibilaldi bat egin eta gaua pasauko dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002618", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia Ak Emakumeen Euskal Herria Kopako bigarren partidua irabazi dau\nAtzo, hilak 28, jokatu eban Urbietan Bilbao Artizarrak taldearen kontra eta bigarren zatian penaltiz sartutako golari esker etxekoek partidua irabazi eben.\nArratiak Euskal Herria Kopako laugarren partidua jokatu eban atzo eta partidu bi irabazi eta bi galdi ditu. Sailkapenean bost taldetatik hirugarren gelditu da 6 puntugaz. Atzoko partiduari jagokonez etxeko taldeak partidu osoa dominau eban baina lan handia egin behar izan eban partidua aurrera aterateko. Lehen zatian ez eban aukera askorik sortu Arratiak baina izan eban aukerea markagailuan aurretik ipinteko. Bigarren zatian hiru-lau aukera argi izan ebazan, baina gola penalti bateri esker heldu zan. Nerea Izagirrek sartu eban gola.\nEH Kopako sailkapen fasea amaituta C mailako 5.-6. postuagaitik burrukatuko dabe arratiarrek astegoien honetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002619", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gazte Txosnak bere programazinoa dakar Zeberioko jaietan\nBihar, 19:00etan, emongo deutse hasierea txupinak Zeberioko jaiei, eta txupina bota ostean, txosna zabalduko da. Gazte Txosnan, musikea, jolasak eta beste ekintza ugari egongo dira goizeko ordu txikiak arte. Sandoni egunean, makarroi-jana izango dabe gazteek txosnan. Horretarako izena emon behar da txosnan bertan eta 5 euroko prezioa dauka.\nAiko hemen egitaraua:\nAbuztuak 29, eguena\n19:00etan, txupina eta txosnaren irekiera.\n24:00etan, Txiton Txiton Jonny.\nAbuztuak 30, barikua\n22:00etan, suzko zezena.\n02:00etan, dj Radio Patio.\n03:00etan, Linbo party.\nAbuztuak 31, zapatua\n24:00etan, bikoteen jolasa.\nUrri lehengoak 2, astelehena\n12:30ean, marianito pintxadea.\n15:30ean, makarroi-jana.\n17:00etan, tribiala.\n20:30ean, Berakatz taldeagaz kantu-poteoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002620", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lau eguneko jai egitaraua prestatu dabe Oban sainduniak ospatuteko\nDatorren barikuan, hilak 30, hasiko dira Obako jaiak eta urri lehenegoaren 2ra arte luzatuko dira.\nEgunero, Obako eskolako argazki erakusketea egongo da ikusgai txokoan eta Obako eskolako mendeurrena ospatuko da. Urteroko, Dimatik Obara, krosa eta nordic walking martxea be ez dira faltauko; eta, auzo bazkariak, antzerkiak, txitxi-burduntziak eta bola, karta joko eta igel txapelketek, besteak beste, osotuten dabe jai egitaraua.\nAbuztuak 30, barikua\n19:00etan, txupina.\n20:00etan, Tortilla Txapelketea (izen-emotea, 19:00etan).\nAbuztuak 31, zapatua\n10:00etan, bizikleta igoerea Dimatik Obara.\n19:00etan, antzerkia eta ostean txitxi-burduntzia eta dj Isma.\n21:00etan, Bola Txapleketea.\nUrri lehenengoak 1, domekea\n11:30ean, Nordic Walking/oinez eta umeak Dimatik Obara.\n12:00etan, krosa Dimatik Obara.\n14:30ean, auzo bazkaria.\n17:00etan, Briska Txapelketea.\n19:00etan, Igel Txapelketea.\n20:00etan, txokolatea.\nUrri lehenengoak 2, astelehena\n12:00etan, mezea.\n12:45ean, Obako eskolako urteurrenaren ospakizuna. Ostean, talde argazkia eta kopaua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002621", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ondo jokatu arren, euren helburua ez eben lortu arratiarrek Munduko Wallball Txapelketan\nIrlandako Limerick urian jokatu da Munduko Wallball Txapelketea, aurreko domekatik pasau dan barikura arte, hilak 23. Bertan, pelotari arratiar bik hartu dabe parte, Lur Ziarrustak eta Mikel Beldarrainek, hain zuzen be.\nBanaka zein binaka goreneko mailan jokatu eben biek eta emaitzak espero ebazanak ez badira izan be, txukun jokatu eta txapelketa polita egin dabe.\nBanaka Beldarrain final-hamaseirenetan hasi zan eta Ziarrusta final zortzirenetan. Beldarrainek Irlandako Cormac Finn-en kontra galdu eban lehenengo partidua. \"Lehenengo set-ean, Mikelek bere mailarik onena erakutsi eta 21-06 irabazi eban. Bigarrenean, barriz, aurkariari jokoan sartzean itxi eta honek partiduari bueltea emon eutsan, 13-21 irabaziz. Bardinketea apurtuteko set-a puntu bakar batengaitik galdu eban arratiarrak, 10-11\" azaldu deutso BEGITUri Lur Ziarrustak.\nZiarrustak lehenengo partiduan, final-zortzirenetan, beste irlandar bat, Paul Donnelly euki eban aurkari. Hasikerea parekoa izan arren arazo barik irabazi eban parditua dimoztarrak, 21-09 eta 21-07 eginda.\nFinal-laurdenetan baina, ez eban lortu partidua irabaztea. Ziarrustak, New York-eko izarretako bat izan eban aurkari, Timbo Gonzalez, hain zuzen be. \"Partidua irabazteko esperantza eta gogorik ez ziran falta, baina Timbo ni baino gehiago izan zan: lehenengo set-ean 21-12 eta bigarrenean 21-16 gailendu jatan\" dino Ziarrustak.\nBinakakoa\nBinakako final laurdenetako partidu polita jokatu eben Ziarrustak eta Beldarrainek, nahiz eta azkenean galdu. Erresuma Batuko Luke Thomson eta AEBko Johnson Gonzalezen kontra jardun eben. Lehenengo set-a galtzean hasi arren, bueltea emon eta 21-15 irabazi eben arratiarrek. Bigarren set-a aukariak ibili ziran aurretik eta 14-21 irabazi eben. Bardinketea apurtutekoa estu joan zan baina Thomson eta Gonzalez gailendu ziran 08-11.\nBinakakoan, arratiarrek lehenengo partidua galdu arren, jokatzen jarraituteko aukerea emoten eban txapelketeak, koadro nagusiko kanporatutakoen arteko lehiaketan. Eta hori irabazi eben arratiarrek. Izan be, final laurdenetan zuzenean aurrera pasau eta eta finalaurrekoak 21-09 eta finala 21-16 irabazi eben. Partidu biak, Irlandako pelotarien kontra. \"Final hau irabazita behintzat Arratiara domina bat ekartea lortu dogu, ez zan hasikeran eroan genduan helburua, baina ezer be ez baino gehiago da\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002622", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nire Txoko Kuttuna Gorbeiako Argazki Lehiaketan parte hartzeako atzen egunak\nZapatura arte, hilak 31, hartu daiteke parte Gorbeialde Landa Garapen Alkarteak antolatuten dauan argazki lehiaketa honetan. Gorbeia Helmuga Turistikoaren barruko leku edota esperientziak erretratau behar dira lehiaketarako, Parke Naturalean edo Helmugea osotuten daben herrietan.\nArgazkiok Instagramera igon behar dira #MiRinconFavorito, #GorbeiaEuskadi eta #CorazonVerdeDeEuskadi hastag-akaz eta online inprimaki bat bete behar da irudiaren deskribapenagaz.\nSariak\nIrabazleak 200 euro jasoko ditu eta bere argazkia promozinorako materialean erabiliko da. Bigarren saria, 100 eurokoa da.\nArgazki irabazleak gainera, Mi Rincón Favorito proiektuaren estadu mailako sarietan be parte hartuko dau. Honeek dira estadu mailako sariak: 1. saria: 500 euro; 2. saria: 400 euro; 3. saria: 300 euro; 4. saria: 200 euro; 5. saria: 100 euro eta 10 akzesit-sari, 50 eurokoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002623", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean hasiko dira Zeberioko jaiak\nEtzitik, hilak 29, urri lehenengoaren 2ra arte, zeberioztarrek herriko jaiak ospatuko ditue.\nEkintza ugari antolatu ditu jai batzordeak: umeentzako jolasak, kalejirak, kantaldiak, kontzertuak, txarangak, jubiladuen bazkaria eta karta-jokoak, eskupelota partiduak, bizikleta martxea, lehiaketa gastronomikoak, mezak, azokea, herri-kirol erakustaldia eta baba-jana.\nTxupina Zeberioko Gazte Elkarteko kideek botako dabe.\nAbuztuak 29, eguena\n19:00etan, txupinazoa udaletxeko plazatik Gazte Elkartearen eskutik. Ostean buruhandiak.\n19:00etan, Adiskideak fanfarria.\n19:30ean, limonada dastaketea.\n21:00etan, herri afaria.\n23:00etan, Adiskideak fanfarria.\nAbuztuak 30, barikua\n12:30ean, umeetzako jolasak.\n13:00etan, kalejirea Etxebarria aita-seme trikitilariakaz.\n15:00etan, jubiladuen bazkaria eta gero, Mus, Tute eta Briska Txapelketak.\n18:00etan, esku-pelota partiduak.\n19:30ean, Latuna Bando txarangea.\n23:00etan, erromeria Nonbait taldeagaz.\nAbuztuak 31, zapatua\n10:30ean, Asel Ozerinjauregi Bizikleta Martxea.\n12:30ean, Bilbao anai trikitilariak.\n14:00etan, Makailao, Tortilla eta Paella Txapelketak.\n18:00etan, umeentzako jolasak.\n18:30ean, Zutik elektrotxarangea.\n21:30ean, kontzertuak: Chuleria joder!, Porco Bravo, TOC.\n00:30ean, Akerbeltz erromeria.\nUrri lehenengoak 1, domekea\n10:00etan, azokea.\n13:00etan, mezea.\n13:30ean, kalejirea herriko albokariakaz.\n14:00etan, herri-kirolak.\n17:00etan, kantaldia Gora Musika taldeagaz.\n19:30ean, jota nafarrak Voces Riberas taldeagaz.\nUrri lehenengoak 2, astelehena\n12:30ean, umeentzako jolasak.\n13:00etan, Laura Orueren aldeko mezea.\n13:00etan, kalejirea Etxebarria aita-seme trikitilariakaz.\n15:00etan, baba-jana.\n18:30ean, profesional eta profesional ohien esku-pelota partiduak.\n· Iturriaga-Agirre vs R. Infante-Zabala\n· Goñi II-Garcia vs Bengoetxea VI-Agirre\n· Sarrerak salgai udaletxean (8 euro) abuztuaren 29an eta 30ean, 10:00etatik 14:00etara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002624", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Atzen astea Areatzako Parketxean Karsta eta espeleologia erakusketea ikusteko\nAbuztua amaitzeagaz batera, amaituko da espeleologia erakusketea ikusteko aukerea. Parketxeko hirugarren solairuan dagoan erakusketa honetan, Gorbeia eta inguruko kobazuloetan, hainbat espeleologok aterako argazkiak dagoz ikusgai.\nAitor Abia Parketxeko Ingurumen Hezitzailearen arabera, ikusgai dagozan argazkiak, \"interesgarriak\" izateaz gainera, \"politak be badira\". Bigarren solairuan, Itzinara sartzeako kareharrizko arkuaren kopia bat dago; baita inguruko kobazuloetako estalaktita eta estalagmiten erreprodukzinoak be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002625", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurora Beltranen kontzertua gaur Areatzako plazan\nGaur, abuztuak 27, iluntzeko 21:00etan, Aurora Beltran rock abeslari mitikoak kontzertua eskainiko dau Areatzako plazan.\nAurora Beltrán Gila rock musikari nafarrak, txikitatik dauka musikeagaz lotura estua. Gaixotasun bat zala-ta, ordu luzez geldi egon behar zan eta aitak oparitutako gitarreagaz topau eban zeregina. Oso gaztea izanda, Enrique Villareal \"El Drogas\"-egaz ibili zan tabernaz taberna kantari. Gero, 1980ko hamarkada erdikaldean, Belladona taldea sortu eban eta 1987an, Lolo anaiagaz batu zan Tahúres Zurdos taldea sortzeako. Hamazazpi urtetan, bederatzi disko grabau ebezan, ospea lortuta.\nTahúres Zurdos deseginda, 2004an hasi eban bakarkako ibilbidea Beltranek. Bakarlari moduan, lan luze bi grabau ditu Aurora Records bere estudioan: Clases de baile (2008) eta Usiana (2017). Bere bakarkako bidean Rosendo, Barricada, Enrique Bunbury, Loquillo eta Carmen Paris moduko izen entzutetsuak izan ditu alboan. Gainera, kolaborazinoak egin ditu atzen urteetan Kutxi Romero, La Fuga, Los Secretos, Amaral, Burning, Mago de Oz, Luz Casal, Porretas, Sinkope, Baron Rojo eta beste talde zein abeslari batzuekaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002626", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia A taldearen denporaldiko egutegia emon dabe jakitera\nEmakumezkoen RFEF Hirugarren Mailako bigarren multzoan dagoan Arratia A taldea izango da Arratiako taldeen artean ligea hasten lehena. Urri lehenengoaren 7-8ko astegoienean jokatuko dau Urbietan Berriozar taldearen kontra ligako lehen norgehiagokea.\nHurrengo partidu biak ostera etxetik kanpo jokatuko ditu Igorreko taldeak, urri lehenengoaren bigarren astegoienean Oyonesa talde arabarraren kontra eta hirugarren astegoienean Bilbao Artizarrak taldearen kontra. Urri lehenengoko atzen astegoienean etxean jokatuko dau Bizkerre taldearen kontra.\nIgaz denporaldi ona egin eban Arratiak eta bosgarren postuan amaitu eban denporaldia, aurten Nerea Beitia futbolari lemoaztarrak BEGITUri azaldutakoaren arabera, helburua mailaz igotea da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002627", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mundu zabaleko bazterrik ederrenak eta esperientzia gozagarrienak konpartiduteko aukerea emoten dau BEGITUren udako Argazki Lehiaketeak\nUrtero legez, garagarrilean ipini zan martxan eta urri lehenengoaren 25era arte, Begituren irakurleek bialdu leikiez euren oporretako argazkiak lehiaketan parte hartzeako. Irabazleak landetxe baten astegoieneko egonaldia izango dau saritzat.\nUdako Argazki Lehiaketea 2010ean ipini zan martxan lehenengoz, aurretiko Postal Lehiaketeari lekukoa hartuz. Harrezkeroztik, guztira, mila argazki inguru jaso doguz zein baino zein ederragoa, eta urtero, irabazleek landetxe baten egonaldiagaz disfrutau dabe. Epaia emon ostean, hurrengo Begituko erdiko orrialdeetan, jasotako argazkirik ederrenak, bitxienak edo esanguratsuenak ateraten dira, irakurleen gozamenerako. Eta holan, argazki horreek, arratiarren eretxian munduko bazterrik ederrenak diranen bildumatxo bat egin dabe.\nIa mila argazki horreek egiten, zientoka lagunek hartu dabe parte. Asko dira lehiaketari fidelak diranak eta urtero bialtzen dabezanak oporretako argazkiak. Izan be, Rafael Conderen kantu ha parafraseauz, probetan dauanak errepetidu egiten dau, zeozerrengaitik izango da.\nAurten be, urri lehenengoaren 25ean zarratuko da argazkiak bialduteko epea. Egile bakotxak, gehienez, hiru argazki bialdu ahal ditu helbidera, bere datuak eta argazkia non dagoan aterata adierazoz. Eskerrik asko parte hartzeagaitik eta zorte on!", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002628", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aste osoan zehar jarduera ugari Areatzako jaietan\nPasau dan barikuan hasi ziran Areatzako jaiak eta lehenengo astegoiena gainditu ostean, aste osoan zehar datorren zapatura arte, oindino asko dago bizi eta disfrutetako Areatzako jaietan.\nEsate baterako, gaur eta bihar iluntzean, kontzertuak egongo dira; mariatxiak gaur, eta Aurora Beltran, ibilbide luzeko musikari nafarraren kontzertua, bihar.\nAbuztuak 26, astelehena\n12:30ean, arimen aldeko mezea.\n13:30ean, edadekoentzako kopaua eta musikea Kittu taldeagaz.\n16:00etan, Briska Txapelketea.\n17:30ean, pala partiduak.\n20:30ean, Chuchin Ibañez & Garibaldi Band taldea.\nAbuztuak 27, martitzena\n11:00etan, umeentzako puzgarriak.\n13:00etan, bits jaia.\n18:00etan, umeen playback-ak.\n19:30ean, Zumba herrikoia eta gero, kolore festa.\n21:00etan, Aurora Beltranen kontzertua udaletxeko arkupeetan.\nAbuztuak 28, eguaztena\n14:30ean, Makailao Txapelketearen aurkezpena.\n18:00etan, Rally Umoristikoa.\n22:00etan, kontzertuak Laminetxe Gaztetxean.\nAbuztuak 29, eguena\n13:00etan, Igel Txapelketea.\n16:00etan, Mus Txapelketea.\n20:00etan, Tortilla Txapelketearen aurkezpena.\n21:00etan, afari herrikoia.\n22:00etan, Andoni Ollokiegi.\nAbuztuak 30, barikua\n13:45etik 14:30era, Paella Lehiaketearen aurkezpena.\n18:00etan, olinpiadak.\n20:00etan, Joselontxos Txaranga.\n23:00etan, kontzertuak: Zilibito\nRecords eta Xiberoots; ostean, MJ Potota.\nAbuztuak 31, zapatua\n18:00etan, Danborrada Txikiaren kalejirea.\n22:30ean, kuadrillen, Areatzako Danborradaren eta Areatzako Bandaren kalejirea eta su artifizialak.\n00:00etan, erromeria Mugi Panderoa taldeagaz.\n02:00etan, Areatzako Danborradaren bigarren bueltea; jarraian, erromeria. Jaien agurra Lamino Kirol Klubaren eskutik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002629", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ubiden Mankomunidadeko kamioia pasauko da urri lehenengoaren 3an baztertutako gauzak batzeako\nZeozer bota gura dabenek urri lehenengoaren 2an baino lehenago emon behar dabez datuak udaletxean.\nBeren tamainuagaitik edota ohiko bideak erabiliz bota ezin diran hondakinak, -esate baterako, etxeko tresnak, altzariak, metalezko txapak, egurrak eta abar- jasoko ditu kamioiak. Gogoratu behar da hondakin honeek edukiontzien inguruetan, bide publikoetan edo orube edo lursail publiko zein pribaduetan ixtea galarazota dagoala", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002630", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Herria Kopako Athletic C taldearen kontrakoa partidua galdu eban andrazkoen Arratia A taldeak\nHasikera baten zapatu arrastian jokatzekoak baziran be, eguerdian Urbietan Athletic C taldearen kontra jokatutakoa partidua 1-2 galdu eben arratiarrek.\nEuskal Herria kopako hirugarren partiduan Arratia A 0-2 galtzean heldu zan atsedenaldira. Bigarren zatian ostera taldeak asko hobetu eban eta Nerea Izagirrek sartutakoa golak amaierako bat eta bikoa ezarri eban. Kopako atzen partidua, abuztuaren 28an, martitzena, arrastiko 20:00etan jokatuko dabe Bilbao Artizarrak taldearen kontra Urbietan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002631", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arteako jaietako izen-emoteak\nHurrengo astean, hilaren 26tik urri lehenengoaren 3ra arte, Arteako jaietako ekintzetan parte hartuteko izen-emoteak zabalduko dira.\nHerri bazkarira joateko eta Mozorro gauean parte hartzeako udaletxean emon beharko dabe izena herritarrek. Herri afarira joateko barriz, 5 eurotan egongo dira salgai txartelak bai Herriko Bentan baita Izar Zuria tabernan be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002632", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Laminolinpiadak 2024\nLamino Kirol Klubak botako dau txupinazoa Areatzako jaietan eta hori dala-ta jaietako programazinoa osotzeko eta tarte libreak beteteko ekintza batzuk antolatu ditue.\nHemen prestatu daben egirataua:\nAbuztuak 23, barikua\n14:00etan, txupinazoa. LAMINO bandera igoerea eta jokoen hasikerea.\nAbuztuak 25, domekea\n19:00etan, I. Nagien kronoaldeko bizikleta proba. (Azkena garaile).\nAbuztuak 27, martitzena\n11:30ean, Orientazino proba.\n12:00etan (adin guztietarako ekintza, familian egiteko aukerea egongo da), I. Beerrllarium Gazte Txapelketea (14 urtera arte).\nAbuztuak 29, eguena\n9:30ean, Lamino mendi urtekerea, Upo eta Urkidi (Lamino buzoiak), adin guztietarako ekintza.\n12:30ean, I, Beerrllarium Master txapelketea (15 urtetik aurrera).\nAbuztuak 31, zapatua\n20:30ean, I. Mendi Poteo karaokea, plazatik hasita buzoiak ipiniko dira tabernetan.\n02:30ean, tanborradeagaz batera mendizaleen martxa, bandera jatsierea eta jaien eta Laminolinpiaden agurra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002633", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "San Bartolome 2024\nAstegoien honetan, zapatuan hain zuzen be, sanbartolomeak ospatuko dabez igorreztarrek eta zeberioztarrek.\nIgorren, Urkizu auzoan ospatuko dabez. Eguna eguerdiko 12:00etan hasiko dabe mezeagaz eta ondoren barauskarria egongo da eta herriko trikitilariek ipiniko dabe musikea.\nZeberion be antzeko egitaraua prestau dabe. Mezea 13:00etan egingo da eta gero luntxa egongo da hurbiltan dan edonorentzako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002634", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanuriko Ermiten XXV. Mendi Martxea urri lehenengoaren 7an izango da\nHiru ibilbide dagoz aukeran, 37 km-koa, 28 km-koa eta 15 km-koa. Urtekerea 07:30ean izango da plazatik eta ibilbide luzea egiten dabenak 19 ermita edota eleizaren ingurutik pasauko dira.\nIzena egunean bertan emon daiteke plazan 06:45etik aurrera, edo urri lehenengoaren 2ra arte, BBK-ko kontu zenbaki baten ordainduz.\nZeanurin parrokia bi eta hamazortzi baseleiza aurkitu daitekez udalerria osatzen daben zazpi kofradietan sakabanatuta.\nErmitarik ermita, 37 kilometro\nUrteerea herriko plazan izango da. Elizondo auzunean, Piedadea izeneko ermita eta Andra Mari parrokiatik pasauko dira ibiltariak. Gero, Asterria kofradietako lurretan, Santa Kurutz ermitea eta Ogarabeiti auzotik Ogaragoiti auzora igoz, San Andres ermitea dago. Zeanuri eta Dima arteko mugan, San Blas: ermitea Dimako partean egon arren, Zeanuriko Ibarguen kofradiaren jaubetza da.\nAurrera egin eta ibiltariak ermita bi topauko dabez Altzusten; San Migel eta Santa Lutzi. Gero, Undurraga urtegia eskoian itxita, Arratia ibaia zeharkatu ostean, San Pedrotik pasau eta Ipiñaburun, Santaiago, Zeanuriko bigarren parrokia eta San Adrian eta Santa Ageda ermitak dagoz, eta Altzuan, San Juan, XV. mendeko ermitea. Altzua kofradiatik Otzerinmendi kofradiara zuzentzen dan pistatik 20 bat minutu ibili ostean, San Justo azaltzen da haresdui zoragarri baten erdian.\nSan Justo zeharkatu eta gero, San Lontzo agertzen da. Jarraitu eta Uribe kofradian, hiru baseleiza dagoz: San Migel, San Urban eta San Pedro, hirugarren hau, Axpeko jauregiaren jaubetza. Ibilbidearen helmuga dan plazan, ibiltariek San Isidro eta bere aurrez aurre San Antonio ermitak topauko ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002635", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia Ak irabazi egin dau Euskal Herria Kopako bigarren partidua\nAtzo arrastian, abuztuak 21, jokatu eban Arratia Ak Bizkerre B taldearen kontra Urbietan eta 1-0 irabazi eban.\nEuskal Herria Kopako bigarren partidua 1-0 irabazi eban Arratia Ak lehen zatian Amaia Altzagak sartutako golari esker. Kopako bigarren partidua eukien arratiarrek eta lehen partidua Añorgaren kontra 2-3 galdu ostean bigarren partidu honetan irabaztea lortu eben. Ez zan partidu oso ona izan arratiarrek partidua bere menpe euki baeban be.\nKopako hirugarren partidua, abuztuaren 24an, zapatua, jokatuko dabe Urbietan Athletic C taldearen kontra arrastiko 18:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002636", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaiko Sokatira Txapelketako finala Diman\nZapatu honetan, hilaren 24an, Bizkaiko Lur Gaineko Txapelketako finala jokatuko da Diman.\nFinala, Ibarrako landan (erresidentzia aurreko zelaian) izango da eta bai gizonezkoen eta baita andrazkoen finalak egongo dira. Kategoria bietan jokatuko daben taldeak Goiherri, Akelarre, Gaztedi A eta Gaztedi B izango dira bai gizonezko 600 kg-ko kategorian, baita andrazkoen 520 kg-ko kategorian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002637", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urri lehenengoaren 2an ospatuko dabe San Antolin jaia lemoaztarrek\nLemoatxan mahaia erreserbau gura daben taldeentzako izena emoteko epea asteon zabaldu eta zarratuko da eta erreserbea egiteko 30 euroko fiantzea ipini beharko da.\nIgoteko eta bajatuteko autobus zerbitzua be egongo da. 10:00etatik 15:00etara igoerak egingo dauz autobusak eta 17:00etatik 21:00etara jatsierak. Igoko dan kotxe kopurua mugatu egingo da, beraz apuntetan dan mahai bakotxeko kotxe bat bakarrik igon ahal izango da eta goizeko 10:00ak baino lehenago igon beharko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002638", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia Aren aurredenporaldia\nArratiak emon ditu jakitera gizonezkoen A taldearen aurredenporaldiko partiduak, honeek dira:\nAbuztuaren 30ean, Arratia A-Lekeitio, Urbieta zelaian.\nUrri lehenengoaren 4an, Arratia A-Iturrigorri, Urbieta zelaian.\nUrri lehenengoaren 7an, Laudio-Arratia A, Ellakuri zelaian.\nUrri lehenengoaren 11n, Elorrio-Arratia A, Eleizalde zelaian.\nUrri lehenengoaren 14an, Dinamo San Juan taldearen torneoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002639", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Abuztuaren 24an jokatuko da futboleko XXXVI. Igorre Saria\nUrbieta zelaiak Igorre Sariaren hogeta hamaseigarren edizinoa hartuko dau abuztuaren 24an, zapatua.\nAurten, txapelketea egun bakarrean jokatuko dan triangelukatua izango da, gizonezkoen Arratia A, Bermeo eta Aurrera de Vitoria taldeen artean.\nLehen partidua 17:00etan izango da eta etxeko taldeak eta Bermeok jokatuko dabe alkarren kontra, partiduak 45 minutukoak izango dira. Bigarrena, 18:00etan jokatuko dana, Bermeok jokatuko dau Aurrera de Vitoria taldearen kontra eta 19:00etakoa Arratiak eta Aurrera de Vitoriak jokatuko dabe. 20:00etan sari banaketea izango da eta talde irabazleari txapela jantzi eta jokalari onenari saria emongo jako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002640", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Billaroztarrak 9 eguneko jai giroan murgilduko dira aste honetan\nBariku honetan, hilaren 23an, hasi eta 31n amaituko dira Areatzako jaiak. Ohiturea danez, aurtengo jaietan be ez dira faltauko txontxongiloak, erraldoiak, buruhandiak, txistulariak, gaiteroak, Areatzako Banda eta zelan ez, tanborradea.\nEgunez, ekintza ugari antolatu dira adin guztietarako. Musikearen aldetik, txaranga eta kalejirak egongo dira. Lehiaketa gastronomikoak be egongo dira, paella, tortilla eta makailaoa hain zuzen be. Kirolak be izango dau bere lekua, eskupelota eta pala partiduak jokatuteaz gainera, herri-kirol erakustaldia egingo da. Edadekoentzako, Kittu taldeagaz girotutako kopautxo berezia egongo da astelehenean eta umeentzako, puzgarriak eta bits jaia egongo dira martitzenean.\nGauez ostera, XXIX. Playback Lehiaketeaz gainera, kontzertu, erromeria eta DJ-ak izango dira nagusi: Gautegun, Altxa Porru eta Mugi Panderoa erromeriak, DJ Feli, Chuchin Ibañez & Gari baldi Band, Aurora Beltran, Andoni Ollokiegi, Zilibito Records, Xiberoots eta MJ Potota. Gainera, kontzertuak be egongo dira Laminetxe Gaztetxean.\nTxupina aurten Lamino Kirol Klubeko kideek botako dabe.\nHemen lehenengo lau egunetako egitaraua:\nAbuztuak 23, barikua\n14:00etan, txupinazoa. Jarraian, Txotxongilo, Erraldoi eta Buruhandiak, Areatzako Txistulariak, Areatzako Banda eta Bizkaiko Gaiteroak.\n18:00etan, Safara Percussion batukadea.\n20:00etan, Salbe herrikoia: Hilarion Slavaren Salve Regina eleizan.\n22:30ean, XXIX. Playback Lehiaketea.\n00:00etan, erromeria Gautegun taldeagaz.\nAbuztuak 24, zapatua\n11:30ean, txistularien kalejirea.\n12:00etan, meza nagusia.\n12:45ean, txistularien kalejirea.\n14:00etan, kalejirea Kittu taldeagaz.\n18:00etan, eskupelota partiduak.\n21:30ean, erromeria Altxa Porru taldeagaz.\n00:30ean, DJ Feli.\n02:30ean, txokolate jana.\nAbuztuak 25, domekea\n12:30ean, herri-kirolak plazan.\n13:30ean, Tabernen arteko Pintxo Lehiaketea (txartelak16:00etan batuko dira).\n17:00etan, Tute Txapelketea.\n21:30ean, Areatzako Bandaren kontzertua Aldapeko Latin Jazz-egaz batera plazan.\nAbuztuak 26, astelehena\n12:30ean, arimen aldeko mezea.\n13:30ean, hirugarren adinekoentzako kopaua eta musikea Kittu taldeagaz.\n16:00etan, Briska Txapelketea.\n17:30ean, pala partiduak.\n20:30ean, Chuchin Ibañez & Garibaldi Band taldea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002641", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Greba egunetan kiroldegia zarratuteagatik ordaindu beharreko tasa eta ikastaroen dirua itzultzea\nUdalak kiroldegiko abonu tasen eta ikastaroen zati proportzionala itzuliko dau, kirol esparruaren kudeaketearen enpresa esleipendunak egindako grebaren ondorioz zerbitzurik emon ez dan egunengaitik.\nKiroldegiaren erabiltzaileek jasotako kexa guztiei erantzunez, Udalak jakinarazo dau itzuli egingo dauala abonu-kuotearen eta kiroldegia zarratutearen ondorioz egin ez diran ikastaroen zati proportzionala, egindako grebaren ondorioz.\nItzulketak 2024ko abenduaren 31 baino lehen egingo dira, banku-transferentzia bidez, kiroldegiko erabiltzaileek eskatu ondoren.\nHorretarako, interesdunek Udaleko webgunean dagoan eskabidea bete eta sinatu beharko dabe, eta kiroldegiko harreran aurkeztu edo posta elektronikoz bidali helbidera.\nEpea: abuztuaren 19tik urri bigarrenaren 31ra\nInformazino gehiago: 946 31 55 91 edo Udalaren webgunean .", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002642", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "2024-2025 ikasturterako eskaintza zabala Bedian\nBediako Udalak, 2024-2025 ikasturte osoko hamalau ikastaro, tailer edo kultura jarduera eskaintzen ditu. Izen-emotea urri lehenengoaren 9tik 19ra, liburutegian, 16:30etik 19:30era egin behar da.\nHoneek dira ikastaroak: Yoga, Pilates, Koroa, Euskal dantzak, Jauziri dantza taldea, Euskera ikasteko ikastaroa, Marrazketa, Gimnasia erritmikoa, Memoria kognitiboa, Oinarrizko interneta, Batzen-kido, Saltsa/merenge dantzak, Trokelgintza: oinarrizko ikastaroa eta Arteterapia.\nIkastaro bakotxean gitxieneko taldea osotu behar da aurrera egiteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002643", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia B taldea martxan\nAtzo, abuztuak 19, hasi ebazan entrenamentuak gizonezkoen Arratia B taldeak.\nArpegi barri asko ikusi ahal izan ziran arratiarren Urbietako lehen entrenamentuan. Denporaldiaurreko partiduak zehaztuta ditu Arratia Bk eta ligea etxetik kanpo hasiko dau Etxebarri A taldearen kontra urri lehenengoaren 21-22ko astegoienean.\nHoneek dira ligea hasi aurretik jokatuko dituen partiduak:\nAbuztuaren 28an, Arratia B-Retuerto. Urbieta zelaian.\nAbuztuaren 31n, Arratia B-Erandio B. Urbieta zelaian.\nUrri lehenengoaren 3an, Gurutzeta-Arratia B. La Siebe zelaian.\nUrri lehenengoaren 6an, Ugao-Arratia B. Arandia zelaian.\nUrri lehenengoaren 14an, Amurrio-Arratia B. El Refor Kirol Gunea zelaian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002644", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Luis Mari Goioaga nagusi Zeanuriko Bola Txapelketan\nFinala San Lontzon jokatu zan, abuztuaren 11n, San Lontzo bigarrenean, eta bertan aurtengo udan auzuneetan jokatu diran lau txapelketetako -Undurragakoa, Ipiñaburukoa, San Justokoa eta San Lontzo bertakoa- lehen lau sailkatuak hartu eben parte. Altzuan ez zan jokatu txapelketarik eguraldi txarraren ondorioz.\nLuis Mari Goioagak undurragaztarrak jantzi eban txapela, lauko jaurtiketa bategaz. Bigarren eta hirugarren lekuetan Gotzon Erkiaga eta Eusebio Larrazabal sailkatu ziran. Finalera heldu ziran bolarien artean andrazko bat be baegoan: Dorleta Goioaga, irabazlearen arrebea.\nTxapelketako bolaririk beteranoena 87 urteko Esteban Ozerinjauregi altzuarra izan zan eta gazteena 13 urteko Gotzon Erkiaga uribeztarra, gainera azken honek egin eban bigarren.\nAitagarria da bola jokoa barru-barrutik bizi dauan Esteban Ozerinjauregiren kasua. 87 urtegaz finalerako sailkatu zan, Undurragan eta Ipiñaburun lehen tokia eskuratuz. Urtero hutsik egin barik auzune guztietako bola txapelketetan parte hartzean dau ilusino handiagaz, umetatik bizi izan dauan joko bat da eta. Adinagaz indarra galdu badau be, goi mailako teknika dauka.\nDorleta Goioaga eta Igone Lejarza andrazkoetan\nHerri mailako andrazkoen txapelketarik ez bada jokatzen be, Undurragann eta San Lontzon auzune mailako txapelketak jokatu ziran. Undurragan Dorleta Goioaga izan zan irabazlea eta San Lontzon Igone Lejarza.\nZeanuriko bolarien hurrengo hitzordua Altzustan izango da urri bigarrenaren 5ean, San Migel jaietako egitarauaren barruan. Kofradien arteko taldekako txapelketea jokatuko da: udalerria osatzen daben zazpi kofradietako ordezkariek hartuko dabe parte, talde bakotxa lau bolarik osatuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002645", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Basilio eta Enrike Etxebarria dultzaineroak omendu zituen Bizkaiko Gaiteroek\nEnrike Etxebarria eta bere aita Basilio (+) omendu zituan Bizkaiko Gaiteroak alkarteak Andra Mari egunean, Zeanurin.\nAndra Mari eguneko goizean zehar, Zeanuriko Udalak eta Bizkaiko Gaiteroak alkarteak antolatuta, dultzainari buruzko argazki erakusketea egon zan ikusgai plazako pelotalekuan eta dultzaineroek eta Markina-Xemeingo erraldoiek herriguneko kaleak animau ebezan kalejira eginez.\n14:00etan, Enrike Etxebarria eta bere aita Basilio dultzaineroak omentzeko ekitaldia egin zan. Bizkaiko Gaiteroak alkarteko Jon Gamindek eta herriko alkateak emon eutsezan oroigarriak Enrikeri eta bere bi ahizteari, honeek aitaren ordezko moduan. Oroigarria jaso ostean, Enrikek bere metalezko dultzaina hartu eta hirulau pieza eskaini eutsan Zeanuriko plazan bildu zan jenteari, entzuleek txalo zaparradeagaz erantzuten eutsien bitartean.\nBasilio Etxebarria (1899-1982) Uribeko Zuloa baserrian jaio zan eta auzune bereko Lexartza baserrira ezkondu zan Felisa Lejarzagaz, 1929. urtean. Basilio ofizioz artzaina izan zan Gorbeian, baina dultzaina be joten eban auzuneetako erromerietan. Artzaina izateaz gain, 1960. urtetik Arrabako aterpea edo \"Botxoa\" jagoteaz be arduratu zan.\nEnrikek (1943) aitaren lanbideari eta afizinoari jarraipena emon eutsen: ofizioz artzain eta afizinoz dultzaineroa. 14 urtegaz, eskola itxi eta artzain lanetan hasi zan aitagaz eta 1992. urtera arte Arrabako aterpearen ardura be eroan eban.\nBizkaiko Gaiteroak alkarteak, Gureak gogoan, kateak ez hausteko lelopean, joan dan gizaldiaren hasierako zortzi gaitero gogoratuko ditu aurten: Juan Bilbao, Mañarian; Patxi Bilbao, Diman; Juan Aiesta, Bedian; Teofilo Maruri, Aulestin; Lucas Sainz Matxakito, Zallan; Basilio eta Enrike Etxabarria, Zeanurin; eta Simeon Iragorri, Usansolon.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002646", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Trinketeko Alex Erviti Txapelketea irabazi dau Ekhi Ziarrusta dimoztarrak\nEkhi Ziarrusta eta Luis Sanchez, Pierre Etcheverry eta Ellande Orhategarayri 40-20 nagusitu jakien Zuraiden (Lapurdi) abuztuaren 11n.\nHasikeran aurkariek hartu eben aurrea, baina laster lortu eben markagailua bardindutea Ziarrustak eta Sanchezek. Partiduaren erdian aurkariak nekatzen hasi ziran eta euren erritmoan jarraitu eben dimoztarrak eta bere bikotekideak 20-12, 30-17 eta 37-17 partzialak egin ebezan, 40-20 irabazi arte. \"Bai ni, bai Sanchez gustura ibili ginan eta hori emaitzetan be ikusi da. Finalerdian, 31-10 irabazten ginoiazala, aurkariak erretirau egin ziran, Barrenetxe aurkariak min hartu ebalako eta finalean, 7-1 galtzen hasi arren, gero gehiago izan ginan, nik nirea ondo egin neban eta Sanchez atzean erraz nagusitu zan\" azaldu deutso begituri Ekhi Ziarrustak.\nTrinketeko goi mailako zirkuitua\nDana dala, aurtengo urtea ez dabilala erraza izaten dino Ziarrustak, trinketeko goi mailako zirkuituan arduradunek ez deutseela parte hartzeako aukera askorik emoten eta. \"Ha-ta guzti be, garagarrilean jokatutako txapelketea irabazita Amotzen eta Donapaleun, Zuraideko hau, onenakaz jokatuteko aukerea emon jatan\" dino Dimakoak. Izan be, Zuraidekoan izan handiko pelotariak neurtu dira. \"Luis Sanchez, nire bikotea, momentuko pelotari onena da. Eta aurkarien artean, finalerdietan, Ducassou, trinketean egon dan pelotaririk onena egon da, besteak beste\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002647", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txumuluxuetako Xabier Rekalde txapeldun Zizurkilen\nDimako klubeko pelotariak Intxaur torneoko laugarren edizinoa irabazi dau 22 urtez azpiko mailan. Txapela, ikasturte honetan irabazitako beste askori; tartean, Bizkaikoa, Federazinoen artekoa eta Euskal Herrikoa, gehitu jako.\nFinala abuztuaren 17an jokatu zan. Rekalde, Hernaniko Xabier Apaolazari nagusitu jakon 22-14. Hasikeratik joan zan aurretik Txumuluxuetakoa, eta Hernakikoak ezin izan eban partidua irabazi, saiatu arren.\nBuruz buruko beste txapelak\nBere 20 urtegaz, Euskal Herriko pelotari ez profesionalen onenen artean dago Xabier Rekalde pelotari dimoztarra. Izan be, Zizurkilekoaz gainera, banaka jokatuten diran 3 txapelketa ofizial nagusiak irabazi ditu aurtengo ikasturtean: Bizkaikoa, Federazinoen artekoa (GRABNI) eta Euskal Herrikoa. Bestelako txapelketetan be emaitza onak lortu ditu; Zornotzako master kaiolan, txapela; Euskal Herrikoan binaka azpitxapeldun, eta Mungian be azpitxapeldun, besteak beste. \"Badira bizpahiru urte Rekalde pelotari berezia dala ikusten hasi ginala eta berak egindako behar guztia frutuak emoten hasi da, txapelketetatik hasi eta profesionalakaz entreneteraino. Esan lei gure inguruko pelotari afizionau potenteena bihurtu dala dimoztarra\" azaldu eutsien begituri Txumuluxuetatik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002648", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Herria Kopako lehen partidua galdu dau andrazkoen Arratia Ak\nDomeka arrastian jokatu eban Arratia Ak Añorga taldearen kontra eta 2-3 galdu eban Urbietan.\nAurredenporaldiko lehen partidua 0-2koagaz heldu zan atsedenaldira, kanpotarrak nagusi izan ziran lehen zatian. Bigarren zatian ostera etxeko taldeak hamaika jokalariak aldatu ebazan eta itxura hobea erakutsi eban. Bigarren zatiko 25. minuturako bina bardindutea lortu eban Igorreko taldeak Nerea Izaren eta euren atzelari batek bere atean sartutako golei esker. Partidua amaitzeko dagoala ostera, etxeko jokalariek penaltia egin eben eta 2-3koa sartu eban Añorgak.\nArratiak plantilla luzea daukala aurten ikusi ahal izan genduan, 22 jokalari erabili ebazalako, Bizkerre A taldetik etorritako Jon Gonzalez \"Peli\" entrenatzaile barriak eta beste jokalari batzuk ez eben parte hartu. Aurredenporaldia A taldeagaz egiten dabilen jokalariren bat Arratia B taldean amaituko dauala be aurreikusten da.\nKopako datorren partidua, abuztuaren 21ean, eguaztena jokatuko dabe Urbietan Bizkerre B taldearen kontra arrastiko 19:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002649", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko eskoletara sartu eta kalteak eragin ditue\nIgorreko Udalak jakitera emon dauanaren arabera, atzen asteotan, eskolara sartu eta kalteak egin ditue: ateak apurtu eta eskolako materiala txikitu, besteak beste.\nUdalak, ekintza horreen aurrean bere txarrespena adierazo dau eta igorreztarren diruagaz ordaintzen dirala ekarri dau gogora. Gertakari horreek \"onartezinak dira eta soberan dagoz gure herrian. Erabateko gizalegerik ezaren ondorioak eta persona batzuen 'ganberradak' Igorreko herritar guztien diruagaz ordaintzen dira\" azaldu dabe Udaletik sare sozialetan. Hori dala-ta, \"gure aldetik, ahal dogun guztia egingo dogu holangorik barriro gertatu ez daiten eta horreen arduradunak aurkitzeko\" gehitu dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002650", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako Udalak ikastaroen eskaintzea emon dau jakitera\nIzen-emotea urri lehenengoaren 9tik 20ra bitartean egin ahal izango dabe interesa daukienek.\nAurreko urtean lez Areatzako Udalak hamabi ikastaro ekainiko ditu 2024-2025 ikasturterako. Honeek dira ikastarook: Eskulanak , Crossfit , Zunba , Spinning , Pilates , Mantenimendu gimnasia , Puntua eta kakorratza , Euskal dantzak , Ehoziri lanak , Joskintza , Luzaketak eta Yoga . Euskal jantzak doban dira eta beste ikastaroetan prezioak 95 euro (luzaketak eta yoga) edo 145 eurokoak dira (beste guztiak). Izena urri lehenengoaren 9tik 20ra emon daiteke udaletxean edo helbidean, izena emoterakoan ordaindu behar da erdia; beste erdia, abenduan; eskudirutan ordaintzen dabenek osorik ordaindu beharko dabe izena emoterakoan. Ikastaroak urri bigarrenean hasi eta bagilaren 13an amaituko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002651", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Datorren astelehenetik erosi daitekez Lemoako bertso bazkarirako txartelak\nAurten be, urri lehenengoaren 7an, Andra Mari jaietan, bertso bazkaria egingo da Lemoako Kulturguneko plazan. Aroa Arrizubietak eta Amets Arzallusek botako dabez bertsoak.\nBertso bazkarirako txartelak abuztuaren 19tik urri lehenengoaren 4ra arte erosi daitekez udaletxean, 16 euroko prezioan (umeak 10 euro).\nBertso bazkaria 15:00etan izango da. Aurretik eta ostean poteo musikatua egongo da. Bazkalaurrekoa 13:00etan abiatuko da Batzokitik eta bazkalostekoa, Kulturguneko plazatik abiatuko da 19.00etan, Txerokiak taldeagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002652", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Etzi, Bizkaiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da Igorren\nOingo domekan, hilak 18, 17:30ean, Institutu aurreko zelaian, Bizkaiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketako bigarren jardundaldia jokatuko da. Gizonezkoek 600 kiloko mailan jardungo dabe eta andrazkoek 520 kilokoan.\nTaldeen pisaketea 15:30ean izango da. Bizkaiko Txapleketan, Erandioko Goiherri eta Akelarre, eta Laukizko Gaztedi taldeak neurtuko dira. Lehenengo jardunaldia Erandio Goikoan jokatu zan atzo, abuztuak 15. Sailkapena, gizon eta andrazkoetan bardin geratu zan. Kategoria bietan, Gaztedik irabazi eban 3 puntugaz; Goiherrik puntu bi lortu ebazan bai gizonezko eta bai andrazkoetan, eta Akelarrek bana.\nFinala Diman jokatuko da hurrengo zapatuan, hilak 24, erresidentzia aurreko zelaian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002653", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bilboko jaietan gau osoan egongo da Arratiara bueltetako autobusa\nBilbora joateko be autobusa egongo da Zeanuritik 22:45etik 03:45era.\nBilboko Aste Nagusian Bizkaibusek gaueko zerbitzuak ipini ditu hainbat lineatan, tartean, A3927 Bilbo-Zeanuri linean. Holan, abuztuaren 18tik 23ra, Bilbora joateko orduro egongo da autobusa 22:45etik 03:45era eta Bilbotik Zeanurira bueltetako 23:15etik 05:15era orduro. Jaietako zapatuetan, hilak 17 eta 24, ordubete luzatuko da zerbitzua: Zeanuritik 04:45era arte egongo da autobusa, eta Bilbotik Zeanurira 06:15era arte. Jaietako atzen egunean, hilak 25, domekea, 23:15ean egongo da Bilbotik Zeanurira autobus zerbitzu berezia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002654", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Munduko Wallball Tapelketan arituko dira arratiar bi\nIrlandako Limerick urian jokatuko da txapelketea abuztuaren 18tik 23ra bitartean.\nWorld Wallball Council kirol honetako erakunde gorenak eta Irlandako GAA Handball erakundeak antolatu dabe txapelketea, azken honen 100. urteurrena ospatzeko.\nArratiar pelotariak izango dira bertan, Lur Ziarrusta eta Mikel Beldarrain, hain zuzen be. Banakakoan zein binakakoan mailarik gorenean jokatuko dabe, Open mailan.\n537 pelotarik hartuko dabe parte maila desbardinetan banatuta, horreetatik 264 nagusien mailetan, banaka zein binakako txapelketetan.\nMunduko herrialde askotako jokalariek hartuko dabe parte, besteak beste, Irlanda eta Estatu Batuetako pelotari onenek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002655", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako kuadrillen kalejiran parte hartzeako izen-emotea zabalik dago\nHilaren 31n Areatzako Danborradeagaz batera egiten dan kuadrillen kalejiran parte hartzeako epea zabalik dago. Aurten kuadrilla onenak saria eroango dau.\nIzena emoteko mezu bidez Nerea Zuloagagaz ipini behar da hartu-emonetan 666 098 954 telefonoan abuztuaren 26ko arrastiko 18:00ak arte.\nEmon beharreko datuak eta euskarriak honeek dira: taldearen izena, kalejirarako gaia edo izena eta lau lerrotan azalpen txiki bat. Plazan musikea erabili gura izan ezkero, pen drive batean prestatu behar da. Kalejiran parte hartzeko beharrezkoa da egun horretan 22:00etan Areatzako Bainuetxe parean egotea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002656", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "XIV. Euskal Herria Kopa 2024 edizinoan parte hartuko dau andrazkoen Arratia A taldeak\nAbuztuaren 10an jokatu ziran XIV. Euskal Herria Kopa 2024 edizinoaren lehen partiduak.\nHiru mailatan antolatu da aurtengo Euskal Herria Kopa, lehiaketa orekatua eta ahalik eta talde gehien parte hartu ahal izateko.\n12 klubetako 19 talde arituko dira lehian, Athletic, Reala, Eibar, Bizkerre eta Alaves klubetako lehen, bigarren eta hirugarren taldeak be izango dira-ta 'A' zein 'B' eta 'C' mailetan.\nAbuztuan jokatuko dira sailkapen partidu guztiak eta 3/4 postuetarako zein finalak abuztuaren 31n eta urri lehenengoaren 1ean izango dira.\nArratia A \"C\" mailan dago, Añorga, Athletic C, Bilbao Artizarrak eta Bizkerre B taldeakaz.\nHoneek dira Arratia A taldearen partiduen egun eta orduak:\nAbuztuak 18: 17:30ean, Urbietan, Arratia A-Añorga.\nAbuztuak 21: 19:30ean, Urbietan, Arratia A-Bizkerre.\nAbuztuak 24: 18:00etan, Urbietan, Arratia A-Athletic C.\nAbuztuak 28: 18:00etan, Urbietan, Arratia A-Bilbao Artizarrak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002657", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Erakusketea herriko gaiteroen omenez Zeanurin Andra Mari egunean\nZeanuriko jaien egitarauaren barruan herriko gaiteroen omenez Gureak gogoan, katea ez hausteko erakusketea egingo da plazako frontoian eta egunean zehar ekintzak egongo dira.\nZeanuriko Udalak Bizkaiko Gaiteroakaz batera antolatu dau eguna. Ekintzak eguerdiko 12:30ean hasiko dira Markina-Xemeingo erraldoien eta gaiteroen kalejireagaz. 14:00etan, omenaldia egingo jakie herriko gaiteroei eta 18:00etan, erromeria egongo da Aiko talldeagaz eta Bizkaiko Gaiteroakaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002658", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan, Fer Zapa eta Kike Perezen kontzertua Areatzako The Quiet Corner tabernan\nOingo zapatuan, hilak 17, 20:30ean, country musikearen zaleek, Fer Zapa eta Kike Perezen kontzertua entzuteko aukerea izango dabe Areatzako The Quiet Corner tabernan.\nMusikari bikoteak, amerikar country estiloko abesti ezagunen bersinoak egiten ditu. Fer Zapa da bikotearen ahotsa baina biek instrumentu asko joten ditue: Zapak, gitarra akustikoa, dobroa, mosu-gitarrea, perkusinoa... eta Perezek, bibolina, bodhran-a eta turuta, beste batzuen artean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002659", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako jaietako playbackean izena emon ahal da\nHilaren 23an hasiko dira Areatzako jaiak eta Jai Batzordea buru belarri dabil beharrean.\nTxupinazo egunean izaten dan Playback Lehiaketeak arrakasta handia izaten dau jaietan eta daborduko zabalik dago parte-hartzeako epea. Izena emoteko, idatziz zein mezu bidez, Aintzira Etxebarriagaz ipini behar da hartu-emonetan hilaren 21era arte.\nHoneek dira emon beharreko datuak eta euskarriak: Parte-hartzailea (norbanakoa edo taldea) eta egingo dan abestiaren zein taldearen izena. Abestia pen drive baten emon behar jako arduradunari.\nAurten gainera talde bi onenek eroango dabe saria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002660", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "San Roke ospatuko da barikuan Bedian\nEroso-Ugarte auzoko ermitan izango da ospakizuna hilaren 16an, 12:00etan, eta gero, trikitilariek girotutako barauskarria egongo da.\nBeste auzo batzuetan lez, Bedian be San Roke jaia egingo da eguerdian. Mezea 12:00etan izango da eta gero, pintxoak eta edatekoa egongo dira hurreratu diranentzat. Antxina, Santo Tomas zan auzoko ospakizuna baina oin dala 50 bat urte, ebatzi zan San Roke ospatutea, neguan jairako sasoi txarra egoala-ta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002661", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bidebarri parkea barriztuteko lanak amaitu dira\nBidebarri parkean zibu barriak ipinita, eta jolas eremuko lurzoru barriagaz, guztiz barriztuta geratu da plazea. Lanak abuztuaren 6an hasi ebazan Udalak eta, aurreikusita egoan moduan, oingo astean amaitu ditu.\nHainbat urte eukiezan hango txirrista, zibu eta oserantzekoan eta barriakaz plazea seguruagoa eta erakargarriagoa izango da, ume eta nagusiek erabili dagien.\nEgurrezko eserlekuak anbulategiko plazan\nHerri-hornigarriak erabilgarriago egiten dituan beste lan bat be egin dau Udalak egunotan. Izan be, anbulategiko plazan harrizko eserlekuen zati bat egurrezko eserlekuakaz estali dira erosoagoak izan daitezan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002662", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Meza bigaz ospatuko dabe Zeberioganen Andra Mari eguna\nAbuztuaren 15ean, eguena, Andra mari egunean, mezea 13:00etan eta ostean barauskarria egongo da eta eta hurrengo domekan, hilak 18, 13:00etan oingoan be, mezea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002663", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kalejirea eta erromeria Igorreko Udako jaian\nAkaso herriko jaiak udabarrian diralako, abuztuaren 15ean, Andra Mari egunean, Udako jaia ospatuten da Igorren.\nTrikitilariek, txapelketek eta erromeriak ipiniko dabe, besteak beste, jai giroa egun horretan. Hurrengo domekan Bizkaiko sokatira txapelketea egongo da Olabarrin eta hurrengoko zapatuan, futboleko Igorre Saria.\nAbuztuak 15, eguena\n12:30ean, mezea. Ostean, trikitilarien kalejirea.\n13:15ean, barauskarria Goiko Plazan.\n17:00etan, Briska eta Mus Txapelketak Bidebarrin.\n17:30ean, Igel Txapelketea Bidebarrin.\n19:00etan, erromeria Berriztu taldeagaz Bidebarrin.\n19:30ean, txokolatea.\nAbuztuak 18, domekea\n17:30ean, Bizkaiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketako bigarren jardunaldia Olabarriko landan.\nAbuztuak 25, zapatua\nFutboleko XXXVI. Igorre Saria Urbietan. 17:00etan, Arratia-Bermeo; 18:00etan, Bermeo-Aurrera de Vitoria; 19:00etan, Arratia-Aurrera de Vitoria eta 20:00etan, sari banaketea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002664", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Harrobiren Argazki Lehiaketea aurrera doa\n\"Gozatu uda eta irabazi sariak Harrobik antolatutako lehiaketan parte hartuz\" adierazo dabe sare sozialen biartez.\nParte hartzeako hiru gauza honeek egin behar dira:\n1-. Harrobiren Instagram kontua segidu.\n2-. Harrobiren kamisetea jantzita igon argazkia zure Instagrameko perfilera eta etiketatu Lemoako Harrobi. Ez da beharrezkoa arpegia erakustea.\n3-. Erabili egizu #lemoakoharrobi2012 hashtag-a.\nLehiaketan parte hartzeako atzen eguna urri lehenengoaren 15a izango da eta zozketea 16an izango da. \"Gure kamisetea mundua zehar bidaiatzea zure esku dago\" azaldu dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002665", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko 22 urteko gazte bat hil da itota Ourenseko erreka baten\nPasau dan zapatuan, hilak 10, gertatu zan ezbeharra, Ourenseko Rios herrian, A Veiga do Seixon, Galizia eta Portugal arteko mugan. Igorrekoa oporretan egoan han, Covelas herrian familia eukan eta.\nIgorreko gaztea Mente errekan bainu bat hartzean egoan lagunakaz eta urazalera agertzen ez zala ikusi eben lagunek. Topau ebenean, larrialdietara deitu eben eta bertan egoan erizain bat saiatu zan gaztea suspertzen. Istripuaren lekura joan ziran Urxencias Sanitarias de Galicia-061ekoak, eta helikoptero medikalizau bat be bialdu eben, baina ezin izan eben gaztearen bizitza salbau.\nIgorreko Udalak doluminak eta babesa heldu arazo deutsez sare sozialen bitartez hildako gaztearen familia eta lagunei.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002666", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Jaiak bai, borroka ere bai\" lemapean, Palestina eta Venezuelaren aldeko ekintza ludikoak antolatu ditu Eguzkiolak\nBihar eta etzi, Palestinaren aldeko vermouth musikatua eta erreka jeitsiera egongo dira eta barikuan Venezuelaren aldeko berbaldia.\nUrtero lez, Zeanuriko jaietako ekintza ludiko errebindakatzaileak prestatu ditu Eguzkiolak. Bihar, hilak 13, 13:00etan, mikro irekiagaz Palestina gogoan, vermouth musikatuagaz gozatuteko aukerea egongo da Egukiolako lokalean.\nEguaztenean, 13:00etan, izango da Arratia errekatik jeitsierea. Aurten, Palestinaren aldeko aldarria egingo dabe, Palestina askatu eta genozidioa gelditu lemapean. Partaideek, lokalean bainujantzia jantzi eta flotagailu eta uleorde koloretsuagaz ekingo deutsie jeitsiereari. Presa apurtutik plazaraino joango dira, ekintza ludiko eta aldarrikatzailean. Errekatik ibilteko oinetako erosoak eroateko gomendioa egin dabe antolatzaileek.\nBarikuan, barriz, 18:00etan, Venezuelaren alde topa egin eta Zer gertatzen da Venezuelan? izeneko berbaldia egingo dabe Zulay Gil eta Maritza Milano aktibisteak, hauteskunde osteko Venezuelako giro nahasiaren barri emoteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002667", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanuriko jaiak\nZapatuan, hilaren 10ean hasi ziran Zeanuriko jaiak eta honeei hasikerea emoteko pregoia eta txupina, herriko komertzio txikietako andrek bota eben.\nAste honetarako egitarau zabala osotu dabe zeanuriztarrek jaiez disfrutetako. Txistulariak, umeentzako jolasak, zirku ikuskizuna, Txinbera Lehiaketea, antzezlanak, kontzertuak eta adin guztietarako beste hainbat jarduera egongo dira aste osoan zehar.\nHemen asteko egitarau osoa:\nAbuztuak 12, astelehena\n11:00etan, Hiru Zubiak herriko txistulariakaz.\n11:30ean, umeentzako puzgarriak eta kart-ak.\n17:00etan, bits jaia.\n17:00etan, Zeanuriko V. Arraza Libreko Ardi-Txakur Txapelketea Torreko soloan.\n19:30ean, Orain Bi zirkuaren Mute ikuskizuna.\nAbuztuak 13, martitzena\n11:00etan, Hiru Zubiak herriko txistulariakaz.\n12:00etan, haur eta gazteentzako Txinbera Lehiaketea Torreko soloan Zeanuriko Basurde Ehiza Elkartearen eskutik.\n13:00etan, jubiladuen barauskarria plazan, herriko txistulariek girotuta.\n18:00etan, Zeanuriko Pelota Txapelketako finalak.\n20:00etan, Barsanti Konpainiaren Kale gorrian antzezlana.\n22:00etan, kantaldia Bostak eta Laurdenak taldeagaz.\nAbuztuak 14, eguaztena\n08:00etan, Gorbeiara igoerea.\n11:00etan, Hiru Zubiak herriko txistulariakaz.\n11:30ean, Frontenis Txapelketako finalak.\n15:00etan, herri bazkaria (izen-emotea Jubiladuen tabernan).\n18:00etan, umeentzako DJ Kaktus.\n19:30ean, poteo musikatua.\n22:00etan, Playback Txapelketea eta erromeria Gautegun taldeagaz.\nAbuztuak 15, eguena (Andra Mari eguna)\n11:00etan, Hiru Zubiak herriko txistulariakaz.\n11:30ean, meza nagusia Andra Marin.\n12:30ean, gaiteru eta erraldoiak.\n14:00etan, omenaldia herriko gaiteruei.\n18:00etan, erromeria AIKO taldegaz.\n22:30ean, kontzertua: Buen Castigo (Fito & Fitipaldis tributoa).\nAbuztuak 16, barikua (San Roke eguna)\n11:00etan, Hiru Zubiak herriko txistulariakaz.\n11:00etan, Sukaldarien Egunerako izen-emotea.\n11:30ean, meza nagusia Andra Marin.\n14:00etan, Paella, Tortilla eta Postreen Txapelketetako aurkezpenak.\n14:30ean, Paella, Tortilla eta Postreen Txapelketako sari banaketea.\n17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak.\n20:30ean, txokolatea eta txurroak.\n21:30ean, Hiru Zubiak herriko txistulariakaz.\n22:30ean, erromeria Bidean taldeagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002668", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Olazabalgo jaiak\nAste honetan hasiko dira Dimako Olazabal auzoko jaiak.\nNahiz eta egun handia 16a izan, abuztuaren 15, 16 eta 17an txakoli eguna, mezak, Bola Txapelketak, jolasak, musikea eta beste hainbat ekintza antolatu dabez San Roke jaiak ospatuteko.\nHemen egitarau osoa:\nAbuztuak 15, eguena\nAndra Mari eguna\n12:30ean, Txakoli Eguna: txakolina, pintxoak eta musikea.\nAbuztuak 16, barikua\nSan Roke eguna\n09:30ean, urtekerea Ilunbera.\n12:00etan, meza nagusia.\n13:30ean, Nagusien Bola Txapelketea.\n16:30ean, Umeen Bola Txapelketea eta jolasak.\n17:30ean, bits jaia eta umeentzako baloiak.\n19:00etan, Tortilla Txapelketea.\n20:00etan, zozketea eta txokolatea.\n20:30ean, umorezko bakarrizketea.\nAbuztuak 17, zapatua\nSan Roke Txiki eguna\n12:00etan, mezea.\n14:00etan, auzo bazkaria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002669", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimako udaleko bandoa\nDimako Udalak herritarrei bide bazterretako errama, adar, etabarrak ebagiteko eskaerea egin eutsen.\nLur partikularretatik, udal bide publikoetara urtetan dabezan arboletako erramak, adarrak eta sasiak ebagitea jabeen betebeharra dala adierazo eban bandoan eta hori ez egiteak, bidean ondorio larriak euki leikezala segurtasun aldetik edo behar garrantzitsu bat dagoenean, adibidez suhiltzaileak bide horreetatik joan behar diranean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002670", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia futbol taldeak zehaztu ditu Eskola Kirolako taldeen hasikera egunak\nOindino talde batzuetan izena emoteko aukerea dauala adierazo dabe klubetik.\nArratiak emondako informazinoaren arabera talde honeetan emon ahal da izena: Futbol Eskolea (2019, 2018 eta 2017), andrazkoen zein gizonezkoen benjamin taldeetan eta andrazkoen infantilak.\nHoneek dira talde bakotxaren hasteko egun eta ordua:\nFutbol Eskolea, urri lehenengoaren 2an (datuak hartu), 17:45ean.\nGizonezkoen benjaminak, urri lehenengoaren 2an, 17:45ean.\nGizonezkoen alebinak, urri lehenengoaren 2an, 19:00etan.\nAndrazkoen infantilak, urri lehenengoaren 2an, 16:45ean.\nGizonezkoen infantilak 11R, urri lehenengoaren 2an, 16:45ean.\nGizonezkoen infantilak 11-12, urri lehenengoaren 2an, 16:45ean.\nGizonezkoen infantilak 12R, urri lehenengoaren 3an, 16:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002671", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ruth Linaza lemoaztarrak Arabako Trontza Txapelketea irabazi dau\nGarbiñe Lopez de Uraldegaz batera, joan dan eguaztenean, jantzi eban Gasteizen Arabako txapela Linazak. Lana amaituteko, bikoteak 3 minutu eta 44 segundoko denporea egin eban.\nTxapelketea Gasteizko jaietan barruan izan zan eta bost bikote neurtu ziran. Linaza eta Lopez de Uralderen ostean; Ane Aspe eta Eukene Martinez de Ereñu, Sara Jimenez de Aberasturi eta Maite de Felipe, Iranzu Urra eta Amaia Jimenez de Vicuña eta Maider Etxezabal eta Susana Sanchez sailkatu ziran hurrenkera horretan.\nPozik agertu zan kirolari lemoaztarra egindako lanagaz. \"Txapelketa oso txukuna egin dogu\" azaldu eutsan begituri. Hurrengo hitzordua, urri lehenengoaren 15ean izango dau. Orduan, Arabako Trontza Mistoko Txapelketea jokatuko dau Kimetz Lapazagaranegaz batera, Legution.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002672", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "San Lontzo Zeberion\nElizondoko San Lontzo eguna ospatuko dabe bihar, abuztuak 10 Zeberion.\n13:00etan mezea egongo da Elizondon eta horren ostean, gerturatuten diranentzat luntxa antolatu dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002673", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoaztar bat Munduko Halterofilia Txapelketan\nAurten lortutako emaitzei esker, Bruno Soto Fernandez lemoaztarra Munduko Junior eta Europako Halterofilia Txapelketetarako sailkatu da.\nMunduko Junior Txapelketea urri lehenengoaren 19tik 26ra egingo da Leonen, eta Europako Txapelketea barriz, Poloniako Raszyn urian izango da urri bigarrenaren 26tik zemendiaren 3ra arte. Txapelketetan bere helburuak, oin arte euki dauzan pisuak hobetzea eta dominetatik hurbilago egotea dirala adierazo dau Sotok.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002674", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Autobusa herrietara Zeanuriko jaietatik\nJaietatik bueltetako autobus zerbitzua, Zeanurin, abuztuaren 10ean, zapatua, eskainiko da.\nOrdutegiari jagokonean, 02:30ean eta 05:00etan, autobusen geralekuan, hartu ahal izango dira autobusak herrira bueltetako.\nArratiako Udalen Mankomunitateak (AUM), Galdakao eta Zornotzako Udalakaz batera, herriko jaietako egun nagusietan, gaueko autobus zerbitzua dauka martxan. Arratia, Amorebieta-Etxano eta Galdakaoko gazteek, kotxea hartu beharrean, autobusa erabili dagien.\nZerbitzua bagilaren 8an ipini zan martxan, Igorreko jaietan, eta urri lehenengora arte, Galdakaoko jaiak izan arte, egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002675", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Obako auzo-eskolak 100 urte bete ditu\nErakusketa bat egiteko, Obako eskola garaiko argazkiak behar dauz Dimako Udalak.\nArgazkiak entregetako modu bi dagoz. Lehenengoa Udalera bertara hurbildu eta han argazkiak eskaneau, eta bigarrena, argazki digitalizauak edo etxean eskaneautakoak emailez bialdutea.\nArgazkiak bialduteko atzenengo eguna abuztuaren 26a da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002676", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bediako San Lorentzo jaiak\nAstegoien honetan, hilaren 10ean, ospatuko dabez Bedian San Lorentzo jaiak. Eguna 12:00etan hasiko dabe mezeagaz Murtatzan, eta gero, barauskarria eta trikitilariak egongo dira eguerdia girotzen.\nArrastian barriz, Briska Txapelketea antolatu dabe 17:00etan eta parte hartzeako nahitaezkoa da bikoteko bat gitxienez herrikoa izatea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002677", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kontzertua The Quiet Corner tabernan\nZapatu honetan, hilaren 10ean, Olatz Garcia-Ergüin Trio egongo da Areatzan zuzenekoa eskaintzen, arrastiko 20:30ean.\nOlatz, Iñaki García - Ergüin margolariaren iloba, musika lirikotik dator, ikastolako abesbatzetatik eta txikitan Bilboko Koral Elkartetik pasatzetik, nahiz eta bere etxean jazza beti entzun izan dan. Jazza jorratzen dau Olatzek eta grina hori bere aitaren eta familiarengandik jatorko. Askotan seikote moduan emon dauz zuzenekoak, baina oraingo honetan hirukote moduan aurkeztuko dau bere proiektua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002678", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatu honetan ospatuko dira Azurrekako jaiak Lemoan\nArratiako auzo eta ermita inguruetan jai ugari egongo dira abuztuan. Astegoien honetan, hilaren 10ean, Azurrekako jaiak ospatuko dabez Lemoan. Eguna 12:30ean hasiko dabe San Lontxon mezea ospatuz eta berau girotzeko hainbat ekintza desbardin antolatu dabez.\nHemen egun osoko egitaraua:\n12:30ean, mezea San Lontxon.\n13:00etan, trikitilariek girotutako barauskarria.\n13:30ean, erromeria.\n18:30ean, umeentzako jolasak eta Igel Txapelketea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002679", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Joko barriak ipiniko dabez Igorreko Sabino Arana plazan\nHainbat urte euki dabezan umeentzako tobogan, kolunpio eta bestelakoak aldatu eta plazea barriztuteko lanak hasi ebezan atzo Igorreko Udalak.\nJoko barriak ipinteko obrak, asteon hasi eta hurrengo asterako amaituta egongo dirala aurreikusten dau udalak, beraz, abuztuan herrian geratu diran familiek eta umeek disfrutau ahalko dabe plaza barriztuaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002680", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Abuztuan be aukerea dago Igorreko Goiko Plazako frontoiaren estalgiaren proposamenak bozkatzeko\nArkitektoek diseinu bi egin ditue eta Igorreko Udalak, galdeketea martxan dauka herritarren artean, gustukoena eregiteko.\nUrri lehenengora arte, Kultur Etxean sei panel dagoz, informazino guztiagaz eta bertan bozkatu daiteke bakotxaren gustukoena. Behin diseinua aukeratuta, proiektua gauzatzeko lanak lehiaketa publikora aterako dabez.\nDesbardintasun nagusia, eregiteko erabilitako materialen aukeraketan dago; batean zura da nagusi, bestean metala. Pelotalekua estaltzeaz gain, umeentzako jolas gunea be tapauko dau teilatu barriak. Horrezaz gainera, soinua xurgatzeko panelak izango ditu estalgiak, ekitaldien akustikea hobetze aldera.\nEstalgia ipintearen arrazoia, euria danean kirola egiteko aukerea egoteaz gainera, mota guztietako ekitaldiak egin ahal izatea da. Frontoia bakarrik ez, alboko umeentzako jolasgunea be tapauko dau estalgiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002681", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskerearen aldeko giza mosaiko erraldoia egingo dabe Igorren Inbiu egunean\nUrri lehenengoaren 21a izango da aurten Igorreko euskerearen aldeko Inbiu eguna eta egun horretarako Udaleko Euskera Sailak, herri erronka bat eratu dau: giza mosaiko erraldoia, dronez grabauko dana.\nKatiuska ta Katilu Hezkuntza eta Antzerki Biziak konpainia arduratu da ekintza bideratzeaz.\nEguerdiko 12:00etatik 14:00etara egingo da mosaikoa Lehendakari Agirre kalean. Hizkiez osotutako mosaikoa izango da eta euskerearen aldeko esaldi bat sortuko da. Igorreko alkarteek, hezkuntza zentroek, biztanleek eta egunean hurreratzen diran personek hartuko dabe parte mosaikoan. Hori guztia, Zuztertxuk, Igorreko euskerearen maskotak, gidatuko dau. Zuztertxu lau galtzagorriz lagunduta egongo da eta euretako hiruk hankapalu luzeak izango ditue edozein lekutatik ikusgarri egoteko. Eingoko herriko trikitixa eta musika eskolako kide batzuek girotuko dabe eginkizuna.\nParte-hartzea\nParte hartzeako modu desbardinak egongo dira. Alkarteak eta institutuak giza mosaikoaren hizkiak sortuko ditue eta koloretako paperak izango ditue horretarako. Ikastetxeek, jubiladuek eta beste alkarte batzuek, esaldiaren kanpoko dekorazinoa egingo dabe, paper zuriz buruak estaltzen, eta gainerako jenteak eta publikoak, kanpoko dekorazinoa, zapiakaz edo eskuak altxatuta. Hori dana kamara bi eta dron batez grabauko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002682", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldaik Plazandreak torneoko txapela jantzi eban atzo\n22-21 gailendu ziran Aldai eta Mendizabal, Zabaleta eta Gaminderen kontra Bilboko Esperanza frontoian jokatu eben finalean.\nDimoztarrak eta bere bikoteak, gorriz jantzita, ez eben partidua erraz euki. Bikote gorria aurretik joan arren, urdinak asko presionau eban eta 19-19 jartzea lortu eban. Azkenean gorria izan zan, Aldaik peloteari beste martxa bat emonez eta Mendizabalek atzekaldean emon eban seguridadeagaz, finaleko txapela lortu eban bikotea.\nBilbon jokatutako binakako finaleko partiduak 70 minutu iraun eban. Lehenengotan Gaminde eta Zabaleta faborito izan arren, dimoztarra eta bere bikotea gailendu ziran Emakume Masters Cup zirkuitoko, Plazandreak torneoko finalean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002683", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoienean hasiko dira Zeanuriko jaiak\nAbuztuaren 10ean hasi eta 16an amaituko dira Zeanuriko andramariak.\nZapatu iluntzean herriko komertzio txikietako andrek txupinazoa bota orduko, jai luzeak hasiko dira zeanuriztarrentzako. Lehen gaua Chulería, joder!, Tropa do Carallo eta Gora Herria taldeek girotuko dabe. Lehen egunean be San Lontzo jaiak ospatuko dira Uribe-Otzerinmendin.\nHemen astegoieneko egitaraua:\nAbuztuak 10, zapatua\nEgunean zehar, San Lontzoko jaia (Uribe-Otzerinmendin)\n12:00etan, meza nagusia.\n18:00etan, bola-jokoa. Trikitixea eta musikea danontzat.\n20:30ean, txupinazoa herriko komertzio txikietako andren eskutik eta Hiru Zubiak herriko txistulariakaz.\n22:30ean, kontzertuak: Chulería, joder!, Tropa do Carallo eta Gora Herria erromeria plazan.\nAbuztuak 11, domekea\nEgunean zehar, San Lontzoko jaia.\n12:00etan, aromen aldeko mezea.\n18:00etan, bola-jokoa, Zeanuriko finala. Gero urdaia eta txokolatea. Ermitan.\nAbuztuak 12, astelehena\n11:00etan, Hiru Zubiak herriko txistulariakaz.\n11:30ean, umeentzako puzgarriak eta kart-ak.\n17:00etan, bits jaia.\n17:00etan, Zeanuriko V. Arraza Libreko Ardi-Txakur Txapelketea Torreko soloan.\n19:30ean, Orain Bi zirkuaren Mute ikuskizuna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002684", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia futbol taldea ipini da martxan\nArratiako futbol taldeko gizonezkoen Gazteen A taldeak atzo, abuztuak 5, egin eban lehen entrenamentua Urbietan.\nIgazko denporaldian mailaz igon ostean, lehen aldiz historian Gazteen Euskal Ligan jokatuko dau Igorreko taldeak. Gogoratu urte bitan jarraian igon dala taldea mailaz. Lehen partidua etxean jokatuko dau Arratia Ak urri lehenengoaren 7-8ko astegoienean Laudio F. San Rokezar taldearen kontra.\nLigako egutegia estekan dago.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002685", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Goikokalea zabalik dago ibilgailuentzat\nGaur Goikokalea ibilgailuentzat zabaldu da; beraz, Areatzako Alde Zaharrera errotatik sartu ahalko da. Zubizarra kale zati batek behin-behinean itxita segiduko dau.\nGaragarrilaren 28an Areatzako etxe huts baten gertatutako sutearen ondorioz, gaur arte ezin izan da normaltasunez zirkulau Areatzan. Areatzako Udalak pasau dan astean bialdutako ohar baten gogorarazo eutsen herritarrei eta kanpotik Areatzara doazenei zirkulazino eta aparketako arauak errespetetako, izan be, \"izandako sutean txarto aparkauta egon ziran ibilgailuek suhiltzaileak larrialdi gunera pasatzea oztopatu eben, eta horrek ondorio larriak eragin ahal izan ebazan\". Etxearen perimetroa ziurtatu dau Udalak aldamio bategaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002686", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ubidek eta Zeanurik Idazkari lanpostua konpartiduteko alkartea desegin dabe\nZeanurik bere Idazkaria eukiko dau eta Ubidek Idazkaria Arakaldogaz konpartiduteko asmoa dauka.\nZeanuriko eta Ubideko udalerriek eskatuta, Idazkaritzako lanpostu bakarra bien artean manteniduteko eratutako alkartea desegiteko ebazpena emon eban Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak garagarrilaren 15ean. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian abuztuaren 2an argitaratu zan.\nOin arte, Idazkaria konpartidu izan dabe Ubidek eta Zeanurik. Idazkariaren egitekoak egiteko, fede publikoa eta arauzko lege aholkularitza emotea tartean, udalerri guztietan lanpostua egon behar dan arren, zerbitzu edo baliabide urrikoek, alkarte baten bilduta ordaindu daikie Idazkariaren lanpostua. Holan egin izan dabe Ubiden eta Zeanurin; baina, martiaren 6an eta 21eko Udal batzetan hurrengoz hurrengo, Idazkaritzako lanpostua alkarren artean manteniduteko eratutako udalerrien alkartea desegiteko prozedurea hastea ebatzi eben. Bizkaiko Foru Aldundiak eskaerearen aldeko eretxia emon eban eta garagarrilaren 15eko ebazpenak, desegin eban alkartea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002687", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Axlorreko arkeologia indusketara bisita gidatua\nDatorren eguenerako, abuztuak 8, bisita gidatua antolatu dabe Axlorrera Dimatik.\nJoateko interesa daukanak izena emoteko bide bi erabili ahal ditu; 685 759 997 eta 94 631 57 25 telefonoak eta helbide elektronikoa. 11:00etan Zamakolako aparkalekuan da hitzordua Indusira joateko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002688", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hondakin handiak batzeako izen emotea Ubiden\nGaur, hilak 5, da Arratiako Udalen Mankomunitateak hondakin handiak batzeako izena emoteko eguna.\nIzena emon gura dauanak, udaletxera hurbildu eta bertan apuntau behar da. Bihar, hilak 6, izango da hondakin handien bilketea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002689", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldaik Plazandreak Txapelketearen finala jokatuko dau gaur\nGaur, abuztuaren 5a, 19:30ean, Bilboko Esperanza frontoian jokatuko dira Plazandreak Txapelketearen finalak.\nBinakako partiduan Amaia Aldai eta Nora Mendizabal, Goiuri Zabaleta eta Enara Gaminderen kontra lehiatuko dira. Lau t'erdian barriz, Arrillaga eta Larrarte lehiatuko dira. Etb1-en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango dira finalak gaueko 22:30ean.\nBinakako finala ebazteko, atzen momentura arte itxaron behar izan da. Izan be, Aldai-Mendizabal eta Arrizabalaga-Capellan bikoteek puntu bana eukien, biek be galdutako partiduan 13 tantu lortu ebezan eta euren arteko norgehiagokeari erreparau behar izan jako sailkapena egiteko. Lehen jardunaldian Aldai eta Mendizabal gernikarrari eta errioxarrari gailendu jakienez, eurentzat izan da finalerako txartela.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002690", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Abuztuan be hartu daiteke parte Lemoa Aktibo Erronkan\nUdalaren ekimeneko Lemoa Aktibo Erronkearen helburua, partaideek batez beste 8.000 pausu inguru egitea da. Maiatzean abiatu zanetik, hilero 20 plaza eskaintzen ditu Active City aplikazinoaren bidez, erronkea beteteko\nAbuztuan be ekimenak ez dau hutsik egingo. Erronkan parte hartzeako, izena 637 897 453 telefonoan edo helbidean emon behar da. Maiatzetik hona, 70 persona inguruk hartu dabe parte Lemoa Aktibo Erronkan.\nHilero bardina da erronkea: egunero batez beste 8.000 pausu emon behar dira eta objektu birtualak bilatu behar dira. Objektu birtualok mota desbardinetakoak dira: sariak, armarriak, galdetegiak, argazkiak egiteko gauzak eta herriko informazino kulturala eta historikoa, besteak beste. Horretarako, aplikazinoak eskaintzen dituan ibilbideetatik bat aukeratu behar da eta osorik egin. Aplikazinoak berak kontroletan dau ea ibilbidea osorik egin dan ala ez.\nActive City aplikazinoa\nActive City aplikazinoa erabiltzea derrigorrezkoa da Lemoa Aktibo Erronkan parte hartzeako. Hori dala-ta, Udalak aplikazinoa erabilteko formakuntza emon izan dau, eta 24 orduko soporte teknikoa dago zalantzei erantzuteko. Gazte zein nagusientzat diseinautako aplikazinoa dala dinoe Udaletik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002691", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Rock klasikoaren bersinoak The Quiet Corner tabernan\nZapatuan, hilak 3, 20:30ean, Paketengas taldeak, lehen Behind, kontzertua eskainiko dau Areatzako The Quiet Corner tabernan.\nCornerrean askotan jo daben gitarra jole bik osotuten dabe taldea. Orduan Behind izenagaz egiten ebezan rock musikako bersinoak eta hainbat urtetan alkarregaz publikoaren aurrean jo barik egon ostean, barriro alkartu dira kontzertuak emoteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002692", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako Udalak zirkulazino eta aparkatzeko arauak betetea eskatu dau\nPasau dan astean Areatzako etxe huts baten gertatutako sutearen ostean, ikusita herritarrek ez dabela zirkulau eta aparketako arauak beteten, Areatzako Udalak bialdutako ohar baten gogorarazo gura deutse herritarrei eta kanpotik Areatzara doazenei arau horreek errespetetako.\n\"Areatzako Alde Zaharrean zirkulau eta aparkatzeko baldintzak arautzen dituan ordenantzea errespetetako eskaerea egin gura dau Udalak. Gogoratu Alde Zaharrean baimendutako lekuetan baino ezin dala aparkau eta plazan baimendutako egun eta orduetan (nahiz eta oin ibilgailuak pasatzeko zabalik egon). Hainbat herritarrek ez dabez arauak beteten eta ondorioz segurtasun arazoak sortzean dabez; besteak beste, larrialdi zerbitzuen ibilgailuak ezin pasau ahal izatea. Izan be, pasau dan domekan izandako sutean txarto aparkauta egon ziran ibilgailuek suhiltzaileak larrialdi gunera pasatzea oztopatu eben, eta horrek ondorio larriak eragin ahal izan ebazan. Zorionez, ez zan zauriturik izan. Bizikideen segurtasuna bermatzea guztion esku dago\" dinoe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002693", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia futbol klubeko taldeak laster martxan\nArratiak hamar talderen entrenamentuen hasikeren datak jakitera emon ditu.\nHoneek dira entrenamentuen hasikera datak:\nAndrazkoen Arratia A: abuztuaren 7an, 20:00etan.\nGizonezkoen Arratia A: abuztuaren 15ean, 10:00etan.\nAndrazkoen Arratia B: abuztuaren 29an, 18:30ean.\nGizonezkoen Arratia B: abuztuaren 19an, 18:30ean.\nGizonezkoen jubenilak A: abuztuaren 5ean, 19:00etan.\nGizonezkoen jubenilak B: urri lehenengoaren 3an, 19:00etan.\nAndrazkoen kadeteak A: urri lehenengoaren 3an, 17:45ean.\nGizonezkoek kadeteak A: abuztuaren 26an, 11:30ean.\nGizonezkoen kadeteak B: urri lehenengoaren 2an, 15:30ean.\nGizonezkoen kadeteak C: urri lehenengoaren 2an, 15:30ean.\nAndrazkoen Arratia Ak lehen lagunarteko partidua hilaren 17an jokatuko da Añorga taldearen kontra eta gizonezkoek 24an Urbieta zelaian Igorre Sariaren hogeta hamaseigarren edizinoko partiduak jokatuko dabez. Aurten, txapelketea egun bakarrean jokatuko dan triangelukatua izango da, gizonezkoen Arratia, Bermeo eta Aurrera de Vitoria taldeen artean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002694", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "BEGITUko Argazki Lehiaketara argazkiak heltzean hasi dira\nArgazkiak helbidera bialdu behar dira eta non, noz eta nork ateratakoa dan zehaztu behar da.\nGaragarriletik dago martxan BEGITUren Oporretako Argazki Lehiaketea eta daborduko heldu dira proposamen batzuk. Urri lehenengoaren 25era arte egongo da zabalik helbide elektronikoa Arratia, Zeberio eta Ubideko herritarren oporretako argazkiak jasoteko, bakotxak hiru gehienez.\nIrabazlea edo, epaimahaiak holan ebatzi ezkero, irabazleak urri bigarrenean argitaratuko dira eta saria, Euskal Herriko landetxe batean astegoien bat pasatzeko bonua izango da. Epaimahaia BEGITUko erredakzino-taldeak osotuko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002695", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "San Justo jaiak Zeanurin\nAstegoien honetan, zapatu-domekan Otzerinmendiko San Justo jaiak ospatuko dira. Auzo bazkariak, bola-jokoa eta txapelketa gastronomikoek hartuko dabe protagonismoa.\nAbuztuak 3, zapatua\n14:30ean, auzo bazkaria.\n16:30ean, Mus eta Briska Txapelketak.\nAbuztuak 4, domekea\n12:30ean, mezea; gero barauskarria eta txistulariak.\n14:00etan, Tortilla eta Paella Txapelketak.\n17:30ean, andren bola-jokoa; gero gizonen bola-jokoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002696", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimako frontoi nagusian erabarritze lanak\nDimako Udala herriko frontoi nagusiko lanak egiten dabil eta lanok abenduaren amaierara arte luzatuko dira.\nFrontoia lanak irauten daben bitartean zarratuta egongo da, baita Informazino bulegoa be. \"Nonok informazino gehiago behar badau udaletxera deitu behar dau edo helbidera idatzi\" adierazo dabe Udaleko iturriek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002697", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberioko liburutegia zabalik dago abuztuan be\nArantzazu, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa eta Zeberion liburutegiak dagoz, baina gehienek abuztuan zarratu egiten dabe.\nZeberiokoa hile osoan egongo da zabalik 11:00etatik 13:00etara eta Arantzazukoak 12an zabalduko dauz ateak (17:00-19:00) barriro, 23an eta 28an zarratuta egongo dan arren.\nGainontzeko herrietan abuztuan liburutegiak zarratuta egongo dira. Igorre eta Lemoan urri lehenengoaren 2an zabalduko ditue barriz ateak eta Bedian 5ean. Dimakoa urri bigarrenean ipiniko da martxan barriro.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002698", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oingo zapatu-domekan jaiak ospatuko ditue Artaunen\nBola jokoa, herri kirolak, erromeria... Dimako Artaunen auzoko jaiak ospatuteko egun biko egitaraua prestatu dabe.\nAbuztuak 3, zapatua\n18:30ean, txupinazoa.\n18:30ean, Lourdes Soraluze XV. Bola-joko Txapelketea.\n20:00etan, txitxi-burduntzia.\n22:00etan, erromeria Bilbao anaiakaz.\nAbuztuak 4, domekea\n12:00etan, umeentzako jolasak.\n18:00etan, herri-kirol erakustaldia. Azkoran: Irati Astondoa, Aitzol Atutxa eta Julen Larrea; lasto altxetan, botaten eta ingudean: Jon Loiola eta Jose Martin Bustinza \"Tubi\".\n20:30ean, Tortilla Txapelketea.\n21:00etan, Bilbao anai trikitilariak, mozorro erakusketea eta zozketea.\n22:30ean, txokolatea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002699", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako frontoian jokatuko dira gaur Zeanuriko Pelota Txapelketako finalerdiak\nZeanuriko frontoian \"hezetasun arazoak\" dagozala-ta lekualdatu dira partidu biak beraz, Areatzako frontoian jokatuko dira 19:00etatik aurrera.\nGaurko, hilak 30, egoazan programauta, 18:45ean Zeanuriko frontoian, Zeanuriko LIV. Pelota Txapelketako nagusien finalaurrekoak. Baina frontoian \"hezetasun arazoak\" dagozala Areatzako frontoian jokatuko dira atzenean norgehiagokoak. 19:00etara atzeratu da hasikerea, ikusleren bat Zeanurin agertu ezkero, Areatzara joateko denporea emoteko.\nFinalaurrekoak nagusien mailakoak izango dira. Hasteko Etxeita-Uriondo vs. Alberdi-Mendia partidua jokatuko da eta honen ostean, Hormaetxe-Erkiaga II vs. Okamika-Bullon partidua. Finalak Zeanuriko Jaietan izango dira. Abuztuaren 13rako, martitzena, dagoz programauta arrastiko 18:00etatik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002700", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Argiñaoko sanadrianak ospatuko dira zapatuan\nEguerdian mezea entzungo da auzoko ermitan eta gero barauskarria egingo da San Adiran eguna ospatuteko.\nZeberio eta Arantzazu artean dago Argiñao auzoa eta bertako San Adrian ermitearen inguruan, jaia ospatuko da urtero lez, abuztuaren lehen astegoienean. Beraz, abuztuaren 3an, zapatua, mezea egongo da entzungai 12:30ean eta hau amaituta, barauskarria egongo da auzotarrentzako. Horrezaz gainera, Zeanuriko Otzerinmendiko sanjustoak eta Dimako Artaungo jaiak be ospatuko dira astegoienean. Kasu bietan, egitarau potoloa dago antolatuta abuztuaren 3 eta 4rako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002701", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jon Loiola hirugarren izan da Bizkaiko Lasto Jasotze Txapelketan\nMin hartu eta probea arinago itxi behar izan eban Loiolak eta halanda be, hamazazpi jasoaldigaz lortu eban hirugarren postua.\nZapatuan Busturiako Axpe auzoan jokatu zan arrastiz Bizkaiko Lasto Jasotze Txapelketea. Lau probalari egoazan aurrez aurre eta euren artean, Jon Loiola dimoztarra. Min hartu eta probea ezin izan eban amaitu baina egindakoa nahikoa izan zan brontzezko saria irabazteko.\nLehena Beñat Amade izan zan, 23 jasoaldiko markeagaz. Atzetik egon ziran Xabat Erleaga hamazortzi jasoaldigaz, Jon Loiola hamazazpigaz eta atzenik, Bingen Erleaga hamasei jasoaldigaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002702", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar zabalduko da 'Espeleologia Gorbeian' erakusketea\nAreatzako parketxean bisitau ahalko da bihartik aurrera eta abuztu osoan zehar argazki eta azalpenakaz osotutako erakusketea, ohiko ordutegian.\nGorbeia Parke Naturalaren Interpretazio Zentroan espeleologiari buruzko erakusketea egongo da ikusgai abuztu osoan zehar. Baina bihar, hilak 31, San Inazio eguna dala eta bisitariak egongo diranez, aurreratu egin da zabaltze eguna. Egunero egongo da ikusgai argazki eta azalpenakaz osotutako erakusketea, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arrastiz 16:00etatik 18:00etara.\nErakusketan, Gorbeia Parke Naturaleko eremu karstikoetako egitura geologiko, kobazulo eta bertatik ibilitako espeleologoen argazki ikusgarri ugari dagoz ikusleen gozamenerako. Honeen deskribapenak eta kobetan topau daitekezan izaki zein egitura geologikoen azalpenak be emoten dira, euskeraz zein gazteleraz.\nBeste alde batetik, informazino panelek osotuten dabe erakusketea. Batzuetan eremu karstiko bat zer dan eta kobazuloak zelan sortzean diran azalduten da. Besteetan espeleologia zer dan eta zertan datzan azalduten da; espeleologia egiten hasi gura dauan jentearentzako aholku etiko eta praktikoak be badagoz ikusgai.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002703", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Salgai dagoz Zeanuriko jaietako herri bazkarirako txartelak\nAbuztuaren 7ra arte, jubiladuen tabernan egongo dira menu normala zein beganoa eskatuteako txartelak.\nZeanuriko Andra Mari jaietako egitarauaren barne, abuztuaren 14an egingo dan herri bazkaria dago. Daborduko, txartelak ipini dira salgai jubiladuen tabernan eta honeek erosteko aukerea, abuztuaren 7ra arte luzatuko da. Helduentzako prezioa 22 eurokoa da, ume zein langabetuentzako barriz, beherapena dago, hamabi euro.\nMenu normala aukeratzen dabenei patatak errioxar erara, oilasko errea eta pantxinetea zerbitzauko jakie. Baina aukeran, badago menu beganoa be. Barazki menestrea, pistoagaz betetako kalabazina eta abenazko dultzea izango dabe honeek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002704", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Irati Astondoak hirugarren egin dau Sega Sail Lehiaketan\nMalou Henriksen-egaz batera lortu eban brontzezko saria zeanuriztarrak, zapatuan Altzon jokatutako txapelketan.\nAlmintza Sega Elkarteak antolatuta, garagarrilaren 27an Binakako Andrazkoen III. Sega Sail Lehiaketea jokatu zan Altzon, jaietako egitarau barnean. Bertan, Irati Astondoa zeanuriztarra lehiatu zan Malou Henriksen danimarkarragaz batera. Hirugarren egin eben, probea 16 minutu eta 9 segundotan amaituta.\nAzkarrenak Izadi Arrospide eta Maide Garmendia izan ziran, 14 minutu eta 57 segundogaz eta bigarrenak, Alaitz Imaz eta Jugatx Agirre, 15 minutu eta 22 segundotan egin ebezan lanak. Astondoa eta Henriksen-en ostetik barriz, Susana Lopez eta Luixa Uzkudun geratu ziran, 17 minutu eta 28 segundogaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002705", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Areatzako XI. Mendi Martxarako izen-emotea\nUrri bigarrenaren 5ean egingo dira hiru ibilbideak; 28 kilometrokoa, 21 kilometrokoa eta 14 kilometroko familiarra.\nLamino Kirol Klubak Areatzako Udalaren laguntzeagaz antolatu dau aurten Areatzako Mendi Martxearen hamaikagarren edizinoa. Urri bigarrenaren 5ean izango da mendi jardunaldia antxinako bideak eta mendi zein buzoi ezezagunak ezetu arazoteko helburuagaz. Kirola bakarrik ez, jaia egongo da Areatzan, elektrotxaranga eta bestelango ekintzak egongo dirala aurreratu dabe eta antolatzaileek.\nGoizeko 08:00retan urtengo dira martxa luzea eta laburra, 28 kilometro eta 1.500 metroko desnibelduna, eta bestea, 21 kilometro eta 700 metroko desnibela daukana. Atzen hau Bikozganetik urtengo da, bertara autobusean joan ostean. Aurten ibilbide laburrago bat egiteko aukerea be egongo da, ibilbide familiarra. Atzen hau, 09:00etan urtengo da Areatzako plazatik, eta 14 kilometro eta 500 metro desnibel inguru eukiko dauz.\nIzen-emotea, zabalik dago daborduko areatzakomartxa.blogspot.com webgunean. 18 euro edo 15 euro ordaindu behar dira (adinaren arabera) eta barnean dagoz asegurua, horniketak, kamisetea, dutxea eta martxa amaierako horniketa berezia. Hamalau urtera arteko gaztetxoentzako prezioa barriz, 10 eurokoa da. Aurten be, igaz lez, ezin izango da izena martxearen egun berean emon. Izen-emotea, urri lehenengoaren 26a baino lehen egin behar da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002706", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Saninazioak ospatuko dira eguaztenean auzolanean txukundu barri dan Igiriñaoko Edurretako Ama ermitan\nGorbeiara jente ugari igongo da eta ezingo da autoetan areatzatik gora joan. Beraz, autobusak egongo dira egun osoan joan-etorrian\nGaragarrilaren 31, eguaztena, da San Inazio eguna. Arratiar eta orokorrean, bizkaitar askok aprobetxetan dabe eguna, tradizino moduan, Gorbeiara igoteko. Gogoratu behar da baina, Parke Naturalean ibilgailuen eragina gitxitzeko asmoagaz, Bizkaiko Foru Aldundiak kotxeen erabilerea zein akanpetea debekatu dauala. Jentea autobusetan igon beharko da Areatzatik, zerbitzua doban da.\nLehen autobusa goizeko 06:00retan urtengo da Areatzatik Pagomakurrera. Bigarrena 07:00retan izango da eta hortik aurrera, gitxi gora-behera, 20 minuturo egongo da autobusa arrastiko 19:00etara arte. Pagomakurretik Areatzara barriz, 08:00retan bajatuko da lehena eta 19:00etan atzena.\nMezea Edurretako Aman\nUrtero lez, Bizkaiko 464 ermitetatik altuen dagoan Igiriñaoko Edurretako Aman, 1.119 metrora, mezea ospatuko da goizez. Aurten, txukun-txukun topauko dabe sinisdunek kaperatxoa, hainbat boluntarioak hau garbitu eta mantentze lanak egin dabezalako garagarrilean zehar. Zortzi persona egon dira bertan, garagarrilaren 11n eta 20an, lizuna kendu, egurra lixatu eta margozten San Inazio eguneko erromesentzako. Gainera, datorren urtean gangea be barriztuko da.\nMezea Zeberioko Undurragan\nZeberioko Undurraga auzoan San Inazio ermitea dago eta bertan be, jaia ospatuko da hilaren 31n. Ospakizun erlijiosoa 12:30ean izango da eta gero, barauskarria egingo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002707", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ruth Linazak txapelketa bi jokatu ditu astegoienean\nZapatuan zaku proban laugarren egin eban eta domekan hirugarren, lasto jasotzean.\nRuth Linaza lemoaztarrak astegoien gogorra izan dau, txapelketa bikotxa jokatu dau eta astegoienean. Zapatuan Arabako Zakulari Txapelketea izan eban Lantaronen eta atzena izan zan, laugarren. Domekan barriz, Arabako Lasto Jasotzean ibili zan eta hirugarren postuan geratu zan, atzenengo. Ama izan eta jarraian be, lehian segiduten dau Linazak.\nZakulari lanetan hurrengoa izan zan sailkapena, hurrengoz hurrengo: Sara Asenjo, Sara Jimenez de Aberastui, Garbiñe Lopez de Uralde eta Ruth Linaza. Lasto jasotzean barriz, holan geratu zan sailkapena: Garbiñe Lopez de Huralde (30 jasoaldi), Sara Asenjo (26) eta Ruth Linaza (18).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002708", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako eraikin huts batean sutea izan da gaur goizaldean\nAreatzako Goikokale kaleko eraikin batean, argituteko dagozan arrazoiengaitik, goizaldean (05:50 inguruan) biztu dan sutearen ondorioz, inguruko etxeetako bizilagunak atera behar izan dabez.\nEz da inor zauritu, eta suhiltzaileek 11:10ean sua amatautzat emon dabe.\nSegurtasun Sailak jakinarazo dauanez oindino ez dakie zerk eraginda izan dan sua.\nErtzainak eta Iurreta eta Basauriko suhiltzaileak bertaratu dira, eta, badaezpadako neurri moduan, etxeetatik atera dabez inguruko bizilagunak. Eguerdian euren etxeetara sartu ahal izan dira.\nBEGITUk Areatzako alkatea dan Peru Perez de Anuzitagaz egoteko aukerea euki dau eta hau adirazo dau: \"Areatzako herriak barriro be sustu itzela hartu dau. Bizilagunen erantzun azkarrari esker, benetan izan dana baino askoz ere hondamendi handiagoa saihestu da.\nNahiz eta jakin 0 arriskua ez dala existiduten, pentsetan dogu eraikin, orube eta etxebizitzen jaube guztiok kontu handiz ibili behar dogula sute aukerak minimizetako.\nBaina barriro be gizalegearen kontrako ekintzakaz topau gara, eta ez gara nekatzen salatzeaz. Larrialdietako ibilgailuak urigune historikora sartzea oztopatzen eben autoak egon dira egon ezin diran lekuetan. Herritarren laguntza barik, ezinezkoa da arriskuakaz amaitzea. Jakin behar dogu horretarako prestatutako gune batean aparkau ostean, ehun metro oinez egiteak, gure herrigunea sutetik edo personen bizimodua salbau daikezala, larrialdi mediko edo gaur gertatutako baino sute handiagoen kasuan.\nHorregaitik guztiagaitik, alkartasuna eskatu gura deutsegu herritarrei eguneroko bizitzan, baita be herriko bizi-kalidadea hobetzeko iradokizunak, era berean komunidadearen onurarako ekintza zuzenak be eskatzen dogu, esaterako zirkulazino eta aparkaleku arauak errespetatzea\".\nBestalde, Areatzako Udalak mezu hau zabaldu dau: \"Alde zaharrean goizaldean izan dan sutearen ondorioz, Goikokalea osoa eta Zubizarra kale zati bat behin-behinean itxita egongo dira ibilgailuentzat. Hori dala-ta, alde zaharrera ibilgailuagaz plazatik sartu beharko da Bekokaleara eta Arragoetatik urten. Beraz, alde zaharrera ezin da errotatik sartu. Barkatu eragozpenak\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002709", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txapelketa bi jokatuko ditu Ruth Linazak astegoienean\nZapatuan zakulari txapelketan eta domekan lasto jasotze txapelketan lehiatuko da lemoaztarra.\nRuth Linaza probalari lemoaztarrak astegoien gogorra dauka aurretik, izan be, txapelketa bitan arituko da, deskantsurako denpora barik. Halanda be, badaukaz txapelak lortzeako aukerak, aurkari gehienek errepikatuko dabez eta proba biak. Bihar, hilak 27, zakulari lanetan egongo da Lantaron-en 13:00etan. Domekan barriz, hilak 28, lasto jasotzean ibiliko da.\nArabako Zakulari Txapelketan Ruth Linazaren kontra arituko diranak Sara Asenjo, Garbiñe Lopez de Uralde eta Sara Jimenez de Aberastui dira. Hurrengo egunean, Arabako Lasto Jasotze Txapelketan ostera, bardinak egongo dira lehian, Sara Jimenez de Aberastui izan ezik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002710", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaiko Lasto Jasotze Txapelketea jokatuko dau Jon Loiolak\nBusturiako Axpe auzoan jokatuko da txapelketea garagarrilaren 26an, zapatua, 18:00etatik aurrera.\nOingo zapatuan, hilak 26, Jon Loiola probalari dimoztarra Bizkaiko Lasto Jasotze Txapelketan lehiatuko da, beste hiru probalariren kontra. Beñat Amade, Xabat Erleaga eta Bingen Erleaga izango dira bere aurkariak. Hitzordua 18:00etan da Busturian, Axpe auzoan hain zuzen be.\nGero erakustaldi bi egongo dira. Batetik Busturiko Harriaren harrijasote erakustaldia egingo dabe Inhar Urruzunok, Engels Bellok, Itsasne Apraizek eta Iñaki Rafaelek. Ostean, trontza, ingurde eta txinga eroate proba konbinadua egingo dabe Leire Oleak, Leire Astorekak, Iker Kalzadak eta Iñaki Rafaelek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002711", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dana prest gaur Lemoako jaiei hasikerea emoteko\nHarriketarrak Gazte Asanbladak txupina bota orduko hasiko da jaia, sei egunez, eguaztenera arte, luzatuko dana.\nAurten 25 urte bete dituan Harriketarrak Gazte Asanbladak emongo deutse hasikerea jaiei, udaletxetik txupina 19:00etan botata. Hortik aurrera, ondo pasetako jarduera ugarik osotuten dabe jaietako programea: kontzertuak, erromeriak, gastronomia lehiaketak, playbacka, eta artisautza azoka, besteak beste.\nGaueko giroari jagokonean kontzertu ugari dagoz programauta: Feos pero Majos, Eire eta Zutik erromeria taldea egongo dira barikuan; Ithaka, Gozategi eta DJ Opilak, zapatuan; Arratians, Dupla eta Mugi Panderoa erromeria taldea martitzenean eta jaiak zarratuten, Puro Relajo eguaztenean.\nGaragarrilak 26, barikua (Mozorro eguna)\n18:30ean, jaietako kartelen erakusketea.\n19:00etan, jaien hasikerako txupina Harriketarrak Gazte Asanbladak botata\nGero kalejirea: Mozorro lehiaketan parte hartuko dabenak, erraldoiak eta gaiteroak.\n21:00etan, kuadrillen afaria Kulturguneko plazan. (Euria bada, kiroldegian).\n23:00etan, kontzertuak: Feos pero Majos, Eire eta Zutik erromeria.\nGaragarrilak 27, zapatua (Kuadrillen eguna)\n11:00etan, umeentzako jolas parkea eskolako patioan.\n13:30ean, bits jaia eskolako patioan.\n13:00etatik 14:00etara, Paella, Gisadu eta Tortilla lehiaketetako aurkezpena. Ostean, herri bazkaria eskolako patioan.\n16:00etan, jubiladu alkarteak antolatuta, Mus eta Briska Txapelketak jubiladuen tabernan.\n17:30ean, Igel Txapelketea 18 urtetik beherakoentzat. Eskolako patioan.\n18:00etan, Igel Txapelketea 18 urtetik gorakoentzat. Eskolako patioan.\n19:00etan, Bola Txapelketea 18 urtetik beherakoentzat. San Inazio plazan.\n19:30ean, Bola Txapelketea 18 urtetik gorakoentzat. San Inazio plazan.\n22:30ean, kontzertuak txosnagunean: Ithaka, Gozategi, DJ Opilak.\nGoizaldean pikoteoa txosnagunean.\nGaragarrilak 28, domekea\n18:00etan, Desorekatua magia ikuskizuna txosnagunean.\n19:00etan, Euskolabela daukan oilasko pintxo dastaketa solidarioa txosnagunean.\nGaragarrilak 29, astelehena (Umeen eguna barraketan)\n12:00etan, hareazko irudien tailerra Kulturguneko plazan (euria bada, Kotxepin Kultur Etxean).\n18:00etan, Euskal pelota ezagutzen Lemoako Esku Pilota taldearen eskutik kiroldegian.\n21:30ean, herri afaria txosnagunean.\nGaragarrilak 30, martitzena\n12:00etan, Zuresko egurrezko jolasak familian. Kulturguneko plazan (euria bada, Kotxepin Kultur Etxean).\n18:00etan, rally umoristikoa Elkartrukeko gazteek antolatuta Arlonagusia plazatik.\n22:00etan, Playback Lehiaketea txosnagunean.\n23:30ean, kontzertuak txosnagunean: Arratians, Dupla eta Mugi Panderoa erromeria.\nGaragarrilak 31, eguaztena (San Inazio eguna)\n11:30ean, XXVI. Artisautza Azoka Atxeta plazan.\n12:00etan, mezea San Inazio baselizan; meza ostean, Durundubarri Dantza Taldearen ekitaldia. Baserritar jantzita doazenei, taloa eskuratzeko txartela emongo jakie.\n19:00etan, Puro Relajoren kontzertua txosnagunean.\nGero, Garsu erre.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002712", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astebete dago Lemoako Eskupilota Taldearen urteurreneko bazkariko txartelak lortzeako\nUrri lehenengoaren 21ean izango da 40 urteak ospatuteko jaia eta bazkarirako izena garagarrilaren 31ra arteko emon daiteke.\nLemoako Eskupilota Taldeak 40. urteurrena ospatuten dau aurten. Urteurren borobila izanda, jaia ospatuko dau alkarteak kurtso hasikeran, urri lehenengoaren 21ean. Belaunaldi desbarinden arteko partiduak jokatuko dira baina triki-poteoa eta erromeria be egongo dira.\nHorrezaz gainera, eguerdian herri bazkaria eta bingoa egongo dira. Herri bazkarirako aldez aurretik emon behar da izena. Kiroldegian eta galdetegia beteta emon daiteke izena. Oilasko edo barazki paellea, haragi bolak jardinera erara, pantxinetak, ardaoa eta ura datoz hamasei euroko menuan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002713", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "La Kontra taldeak kontzertua eskainiko dau Areatzan\nBarikuan, hilak 26, izango da punk-rock taldearen zuzeneko emonaldia Bixer tabernan, 21:30etik aurrera.\nAreatzako Bixer tabernan punk-rock kontzertu gaua antolatu dabe garagarrilaren 26rako, barikua. Konbidautako taldea La Kontra da eta 21:30ean hasiko dau kontzertua. Bilboko taldea Xabik (ahotsa), Mogok (bateria), Josek (baxua) eta Parabellum talde mitikoko Txetxuk (gitarrea) osotuten dabe.\nTxetxu Palacios 2013an hasi zan bere ideia musikal barriak materializetako musikari bila eta atzenan, 2015ean osotu eban La Kontra bandea. Ordutik, plazaz plaza eta jaialdiz jaialdi ibili da taldea argitaratu dituan hiru diskoakaz: Siente el miedo (2016), Si Vis Pacem I (2017) eta La Kontra (2019).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002714", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur emon behar da Lemoako Jaietako Mozorro Lehiaketarako izena\nAtxeta plazan, 19:00etatik 20:00etara egongo da izen-emotea egiteko aukerea.\nGaragarrilaren 26an hasi eta 31n amaituko dira aurtengo Lemoako Jaiak eta daborduko, Jai Batzordeak argitaratu dau egitarau osoa . Tartean, aurretiko izen-emotea zein txartelen erosketea beharrezkoa dan ekintzak dagoz. Oindino zabalik dagozan aukerak, Mozorro Lehiaketea eta Playback- ak dira.\nKarrozatan egiten dan Mozorro Lehiaketea txupinazo egunean da eta parte-hartzeako gaur, garagarrilak 24, emon behar da izena 19:00etatik 20:00etara Atxeta plazan. Playback -ak barriz, hilaren 30ean egingo dira eta izena emoteko aukerea, aurreko egunean, hilak 29, egongo da txosnagunean 18:00etatik 21:00etara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002715", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ipiñaburun jaiak segiduko dau bihar eta etzi\nSantiago egunean mezea, umeentzako jolasak, karta-jokoak, artile zein ardi-txakur erakustaldiak eta mokautxoa egingo dira; Santa Ana egunean barriz, arimen mezea.\nZapatuan, hilak 20, hasi ziran Zeanuriko Ipiñaburu auzoko jaiak. Txupinazoa bota ostean, auzo bazkaria eta Zeanuriko Kofradien arteko Bola Txapelketako saio puntuagarria egon ziran auzotarren gozamenerako. Asteon, beste jai egun bi egongo dira. Bihar, hilak 24, Santiago eguna ospatuko da eta etzi, hilak 25, Santa Ana.\nGaragarrilak 20, zapatua\n12:00etan, jaien hasikerako txupina.\n14:00etan, auzo bazkaria.\nBazkalostean, animazinoa, bingoa...\n19:00etan, Bola Txapelketea, Zeanuriko Kofradia Txapelketarako puntuagarria.\n20:00etan, txokolatea.\nGaragarrilak 25, eguena (Santiago eguna)\n12:00etan mezea. Ostean barauskarria herriko txistulariek girotuta.\n17:00etan, umeentzako jolasak.\n17:00etan, Mus eta Briska txapelketak. Izen-emotea eguerdian zarratuko da 605 591 101 telefonoan.\n18:00etan, artile tailer erakustaldia Monseren eskutik.\n19:00etan, ardi-txakurren erakustaldia.\n20:30ean, txarri giharra eta trikitilariak.\nGaragarrilak 26, barikua (Santa Ana eguna)\n12:00etan, Arimen mezea eta ostean barauskarria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002716", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Auzolandegietako gazteak badagoz aurten be Lemoan\nAbuztuaren 4ra arte egongo dira hogei gazte gerra zibileko Lemoatxeko lubakiak musealizau eta hainbat ekintza egiten.\nBeste urte batez, Eusko Jaurlaritzaren Auzolandegiak programak hogei gazte boluntario ekarri ditu Lemoara. Atzo, hilak 22, heldu ziran eta abuztuaren 4ra arte Lemoatxako lubakien gunean ibiliko dira lanean. Lubakien inguruak garbitu eta honeek musealizetako beharra izango dabe, turistek eta inguruko jenteak, gune historikoa ezetu dagien.\nGoizetan egongo dira bertan lanean eta sakuak ipiniko ditue, urte osoan iraungo dauan zementu bereziagaz. Holan, 1937an Lemoatxeko gudua gertatu zan momentuko itxurea izango dabe lubakiek. Lan honeek Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatuko ditu. Baina behar bakarrik ez, arrastietan txangoak eta ekintza desbardinak egingo ditu udaleku berezi honetara batu diran gazteek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002717", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Plazandreak txapelketako finalerako sailkatu dira Aldai eta Mendizabal\nArrizabalaga eta Capellanegaz puntuka zein tantuka bardinduta egon ostean, euren arteko norgehiagokoan, lehen jardunaldian, irabazi ebelako sailkatu da dimoztarra.\nAtzo jokatu zan Plazandreak txapelketako ligaxka faseko atzen partidua eta horren ostean, ebatzita gelditu da finala. Abuztuaren 5ean Bilboko Esperantza frontoian egongo dira binakako partiduan Aldai eta Mendizabal, Zabaleta eta Gaminderen kontra. Lau t'erdian barriz, Arrillaga eta Larrarte lehiatuko dira. Etb1-en ikusi ahal izango dira finalak zuzenean, 19:30etik aurrera.\nBinakako finala ebazteko, atzen momentura arte itxaron behar izan da. Izan be, Aldai-Mendizabal eta Arrizabalaga-Capellan bikoteek puntu bana eben, biek be galdutako partidan 13 tantu lortu ebezan eta euren arteko norgehiagokari erreparau behar izan jako sailkapena egiteko. Lehen jardunaldian Aldai eta Mendizabalek gernikarrari eta errioxarrari irabazi eutsienez, eurentzat izan da finalerako txartela.\nAldaik eta Mendizabalek 22-13 irabazi eben torneoko lehen jardunaldia eta bigarrenean, ez ziran finalerako txartel zuzena lortzeako gai izan, 22-13 galdu eben-ta Zabaleta eta Gaminderen kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002718", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Obako eskolearen mendeurrena ospatuten da aurten\nDimako Udalak laguntzea eskatu dau herritarren artean, eskolako argazkiak batu eta erakusketa bat osotuteko.\nDimako Obako auzoko eskoleak, gaur txokoa dana, 1924an zabaldu ebazan ateak beraz, ehungarren urteurrena ospatuko da aurten. Dimako Udalak erakusketa bat egin gura dau eta horretarako, eskolearen zein ikasleen antxinako argazkiak eskatu ditue. Beraz, herritarrei argazkiak batzeko deialdia egin jakie.\nGaraiko argazkirik etxean izan ezkero, udaletxera eroan daitekez erretratuak. Bertan, eskaneatu egingo dira eta jarraian bueltauko jakiez argazkiak jaubeei. Beste aukera bat, argazkiak digitalizauta izan ezkero, helbidera bialtzea da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002719", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Lemoatx Trailerako izen-emotea\nZemendiaren 17an izango dira Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako mendi lasterketa eta martxak.\nAtzo, hilak 22, zabaldu zan buscametas.com webgunean Lemoatx Trail mendi martxa eta lasterketetarako inskripzinoak. Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta eta Lemoako Udalaren laguntzeagaz, zemendiaren 17an izango da Lemoako mendi jardunaldi garrantzitsuena. Izena urri bigarrenaren 27a baino arinago emotea gomendatzen da, beranduago ez diralako kamisetearen neurriak egotea ziurtatzen baina berez, izen-emotea zemendiaren 10era arte egongo da zabalik.\n25 kilometroko mendi lasterketearen prezioa 23 eurokoa da. 17 kilometroko lasterketearen prezioa barriz 17 eurokoa. Kasu honeetan, federauta ez dagozanek bost euro gehiago ordaindu beharko ditue. Martxen kasuan barriz, 25 kilometrokoak 13 euroko prezioa dauka eta 8,5 kilometrokoak, 9 euro. Martxen kasuan, hiru euro gehiago ordaindu behar dabez federau bakoek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002720", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Santiagoko jaiak ospatuko dira Artean\nEguenean, hilak 25, mezea entzungo da eguerdian Santiago ermitan, gero marmitako lehiaketea eta karta-jokoak egongo dira.\nGaragarrilaren 25a da Santiago eguna eta santuari opatutako Arteako ermitearen inguruan, jaia ospatuko da urtero lez. Ospakizun erlijiosoa 12:00etan izango da ermitan eta gero, kanpoko merenderoan segiduko dau jaiak. Bazkalordurako Marmitako Lehiaketea egingo da eta lapikoak, 14:00etarako egon behar dira aurzkeztuta. Arrastian ostera, 17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak egongo dira jokoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002721", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimener energia komunidadeko kide izatea onartu dau Dimako Udalak\n\"Klima aldaketea geldiarazoteko, Dimatik gure aletxeoa jarriko dogu\"\nDimako Udalaren atzen osoko bilkuran, garagarrilaren 17an, Dimener Dimako Energia Barriztagarrien Komunitatearen estatutuak onartu eta Udala alkartearen kide laguntzaile izatea eztabaidatu eta onartu zan. Dimenerrek ateratako komunikatuan, bai EH Bildu bai EAJri eskerrak emon deutsiez, proiektuari babesa emoteagaitik.\nPauso honegaz klima aldaketeari aurre egiteko \"aletxoa\" ipini dala azaldu dabe alkartetik. Izan be, komudide energetikoaren helburua \"komunidadean berarentzako energia barriztagarrietan oinarritutako soluzinoak buztartzea\" da, energia subiranotasunean eta kotsumo murrizketan oinarrituta. Proiektau honetarako laguntza ekonomikoa be badago, Goiener Kooperatibak emongo dauana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002722", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanuriko Pelota Txapelketako lehen finalerdiak jokatuko dira asteon\nEguaztenean izango dira promesa mailako finalerdi biak eta datorren martitzenean, hilak 30, nagusien mailakoak.\nZeanuriko LIV. Pelota Txapelketea jokoan dago eta lehenengo finalaurreko partiduak garagarrilaren 24an, eguaztena, jokatuko dira. Promesen mailako partiduak izango dira, frontoian 18:45ean hasiko da lehena. Etxeita-Uriondo bikoteak Alberdi-Mendia izango dau aurrez aurre eta gero, Hormaetxe-Erkiaga II eta Okamika-Bullon lehiatuko dira.\nDatorren martitzenean barriz, hilak 30, nagusien mailako finalerako txartelak egongo dira jokoak. Orduan Iglesias II-Elorz II eta Egurrola-Goiburu batetik, eta bestetik, Beitia II-Kalbo eta Ramirez-Galarza jokatuko dira.\nFinalak Zeanuriko Jaietan izango dira. Abuztuaren 13rako, martitzena, dagoz programauta arrastiko 18:00etatik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002723", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Asteon zarratuko ditu ateak Bediako Udal Liburutegiak\nEguaztenean zarratu eta urri lehenengoaren 5ean zabalduko da barriro, ohiko ordutegiagaz jarraitzeko.\nBediako Udal Liburutegia udako ordutegian egon da bagila amaieratik, hau da, 10:00etatik 13:00etara arte. Gaur eta bihar holan jarraituko dau baina hilaren 24tik aurrera, eguaztena, guztiz zarratuko da udako oporrak dirala-ta. Beraz, ezingo da liburutegia erabili edo liburuak hartu abuztu osoan zehar. Izan be, urri lehenengoaren 5era arte egongo dira ateak zarratuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002724", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "BideON Arratian eskaripeko garraio zerbitzuak 2.000 bidaia egin ditu lehen bost hileetan\nZezeiletik bagilera \"erantzun bikaina\" izan dau zerbitzuak, bataz besteko, bost puntutik 4,9ko puntuazinoagaz balorau dabe zerbitzua erabiltzaileek.\nBideON Arraitan eskaripeko garraio-zerbitzua zezeilean ipini zan martxan 65 urtetik gorako arratiarrak herriguneetara eta osasun-zentroetara hurbilduteko aukera jasangarri eta merke moduan. Gero, ikasle eta menpekotasun egoeran dagozanei zabaldu jakie. Bizkaiko Foru Aldundiak zerbitzuaren balorazinoa egin dau eta \"erantzun bikaina\" izan dauala ondorioztatu dau. 2.000 bidaia egin ziran zezeil eta bagila artean eta erabiltzaileek 4,9ko puntuazinoa emon dabe, bost puntutik.\n2.000 bidaia horreetatik, gehienak adinekoei jagokiez, 1.350 (%67,5). Beste alde batetik, 625 aldiz erabili dabe zerbitzua unibersidadeko ikasleek eta desgaitasuna edo menpekotasuna daben erabiltzaileek, 25 bidaia egin ditue. Igorrera (%26) eta Galdakao-Usansolo Ospitalera (%22) egin dira bidaia gehienak, bai eta Leioako EHU kanpusera zein Bilboko unibersidadeetara (%21).\nHorrezaz gainera, erabiltzaileek be egin dabe balorazinoa eta esan daiteke, bikain balorau dabela fase pilotuan dagoan ekimena. Bost puntutik 4,9 puntu emon deutsiez zerbitzuari, 5 puntu erabiltzaileari emondako arretari, 4,8 puntu gidariari eta 4,9 puntu erabilitako ibilgailuari.\nZerbitzua\nZerbitzua euro bateko prezioan ematen da Arratia barruko joan-etorrietarako, eta 1,50 euroko prezioan helmuga eskualdeko muga geografikoetatik kanpo dagoenean. BideON Arratianek jendeari informazioa emateko bulegoa dauka Igorren (Agirre lehendakaria, 11). Lokal horretatik ekimenari eta sisteman izena emateko aukerari buruzko informazioa eskaintzen jakie Arratiako bederatzi udalerrietako -Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri- bizilagunei.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002725", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bolivia, Tanzania eta Euskal Herriko jantzek girotuko dabe Areatza\nZapatuan, hilak 21, 20:00etan egongo dira ikusgai frontoian Manuel Acosta, Lumumba eta Andra Mari taldeen jantzaldiak 37. Folklore Bizian jaialdian.\nGaragarrilaren 21ean, 20:00etan Areatzako frontoian izango da aurtengo Folklore Bizian, munduko jantzakaz gozatuteko urteko zitarik garrantzitsuena Arratian. Boliviako Manuel Acosta jantza taldea eta Tanzaniako Lumumba taldearen jantzak ikusteko aukerea egongo da Galdakaoko Andra Mari taldeak ekarrita.\nGaldakaoko Andra Mari jantza taldeak antolatuten dau urtero Folklore Bizian jaialdia, eta mundu zabaleko jantza taldeak ekarten ditu euren ondarea eta ohiturak Euskal Herriko jantza-zaleen artean be jakitera emoteko. Atzen edizino bietan berbarako, Indonesia, Mexiko, Argentina eta Sri Lankako jantza taldeak egon ziran Areatzan.\nBoliviako Manuel Acosta folklore taldea\nBoliviako jantzek biolentzia eta gozotasuna adierazoten dabe: espainiarretik heredautako katolikotasunak ezarritako bizi baldintza gogorren biolentzia, alde batetik eta bizirauteko maitasuna eta poesiaren gozotasuna bestetik, hain zuzen be. Eta iluntzean, la diablada k jarraituko dau bere musikeagaz, antxinako herri honen lekukotasuna erakusten. Horixe egiten dau Manuel Acosta folklore taldeak bere jantzetan, \"haizearen eta eguzkiaren seme-alaben\" herriaren lekukotasuna erakutsi, hain zuzen be.\nTanzaniako Lumumba folklore taldea\nTanzaniako jantzak, entretenimentuaz gainera, emozinoak adierazoteko modua eta arabasoakaz komuniketako modua be badira. Taarab , berrogei instrumentuz lagunduta, tanborrak, adarrak eta sokak barne, Zanzibarren abeslari batek eskainitako ikuskizun herrikoia da. Andrak, gaueko soineko argitsuagaz, hurreratu egiten dira astiro-astiro\nArtistarengana, jantzan eta dirua eskaintzen, euren bizitzen gaineko koplak kantau dagiazan. Musikeak, indiarren, arabiarren eta afrikarren eraginak ditu. Hau dana eskainiko dau Lumumba folklore taldeak.\nGaldakaoko Andra Mari taldea\nFolklore Bizian jaialdia antolatuten dauan Andra Mari taldea, 1955 urtea sortu eben Galdakaoko hainbat gaztek, euskal jantzen ondarea bildu eta eta gizarteratzeko. Hori dala-ta, sano errepertorio zabala daukie: Altsasuko inauteriak, Luzaideko jantzak, Bizkaiko erromeria, Zuberoako eta Gipuzkoako jantzak eta Lizarrako Larrain jantzea, beste batzuen artean.\nIkerketa eta dokumentazinoan oinarritutako jantzak eta emonaldiak eskaintzen ditue eta\nsei hamarkada honeetan atzerriko hainbat jaialditan hartu dabe parte Galdakaokoek; Belgika, Alemania, Erresuma Batuan edo Montrealen, berbarako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002726", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astelehenean ospatuko dira Ubideko madalenak\nUmeentzako jolasak, bazkaria, Pikante eta Bigote txapelketak, sardinadea, kontzertua eta erromeria antolatu dira hilaren 22rako.\nGaragarrilaren 22an, astelehena, Madalena eguna ospatuko dabe ubideztarrek. Jaia eguerdian hasi eta \"eguna argitu arte\" luzatuko da herriko plazearen inguruan. Ospakizun erlijiosoa 13:00etan izango da, Madalena elizan, baina aurretik zein atzetik egongo da giroa Ubiden. Umeentzako adibidez, jolasak egingo dira 12:00etatik aurrera, bazkalordura arte.\nBazkaria bakotxak ekarritakoagaz egingo da bolalekuan eta bazkalostean, bingoa egongo da. Gero Pikante eta Bigote Txapelketak, La Jodedera talde euskal-kubatarra, sardinadea eta erromeria egongo dira, Lotxo taldeagaz. Hau amaituta, giroak txosnearen inguruan jarraituko dau bertako musikeagaz.\nEgitaraua:\nGaragarrilak 22, astelehena\n12:00etan, umeentzako jolasak.\n13:00etan, mezea.\n14:00etan, luntxa.\n15:00etan, bazkari autogestionatua bolalekuan eta gero, bingoa.\n17:30ean, Pikante eta Bigote txapelketa.\n19:00etan, La Jodedera taldearen kontzertua.\n20:00etan, sardinak eta txokolatea.\n22:00etan, Lotxo erromeria.\nGero, txosnako musikea eguna argitu arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002727", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur zarratuko da Zeanuriko Jaietako Frontenis Txapelketarako izen-emotea\nGaur, hilak, 18ra arte emon daiteke izena 696 631 491 telefonora Whatsapp-era idatzita; izen-abizenak eta adina zehaztu behar dira mezuan.\nBikoteka jokatuko da Zeanuriko Jaietako Frontenis Txapelketea garagarril amaieran eta abuztu hasikeran eta finalak, abuztuaren 14ean izango dira. Izen-emotea zabalik dago hilaren 18ra arte 696 631 491 telefonora Whatsapp mezu batean izen-abizenak eta adina zehaztuta. Doban da izen-emotea.\nHiru maila dagoz, adinaren araberakoak. Umetxoen mailan, Lehen Hezkuntzan dagozan umeek hartu ahalko dabe parte, 7 eta 12 urte bitartekoek hain zuzen be. Honeek lau lagunentzako meriendea irabaziko dabe. Gazteen mailan barriz, DBHn dagozan gazteak egongo dira, 12 eta 16 urte bitartekoak, lau lagunentzako merienda-afaria dago jokoan. Hortik aurrera, helduen maila jokatuko da eta irabazleentzako saria, lau personentzako afaria izango da.\nBinaka jokatuko da txapelketea, neskena, mutilena zein mistoa izan daiteke bikotea. Banaka be emon daiteke izena eta gero, antolatzaileek osotuko ditue bikoteak. Partiduak 18 tantura eta gehienez, 15 minutora izango dira. Finalak barriz, 22 tantura jokatuko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002728", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan ospatuko dira Lamindaoko madalenak\nGoizean Ilunbeko ikurriñea altxeteagaz hasiko da jaia. Futbolin txapelketea, kalejirea, bazkaria, herri kirolak, txokolatea eta DJ Xaibor egongo dira.\nGaragarrilaren 20an, zapatua, Lamindao auzo dimoztarreko jaiak ospatuko dira Magdalena eleizearen inguruan. Urtero lez, goizeko urtekereagaz hasiko da jaietako egitaraua. Auzotarrak Ilunbeko tontorrera igon eta ikurriña aldaketea egingo dabe, auzora bajatzerakoak jaiari hasikerea emoteko.\nEguerdian, 12:00etan, kalejira herrikoia egingo da auzotik zehar eta bitartean, Futbolin Txapelketea jokatuko da. Gero, txartela daukienek paellea eta pantxinetea jango ditue auzo bazkarian. Arrastirako barriz, herri kirol erakustaldia, 18:00etan, eta gero txokolatadea dagoz antolatuta. Jaia gauez amaituko da, DJ Xaiborren musikeagaz, 22:30etik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002729", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Geocaching jardunaldiak antolatu dira Arantzazun\nBihar hasi eta domekara arte geocaching jokalari euskal herritarrak, valentziarrak, kataluniarrak, galiziarrak eta frantziarrak batuko dira ekintza ugaritan parte-hartzeako.\nizenpean, garagarrilaren 19tik 21era, estadu mailako Geocaching jardunaldi garrantzitsuenetarikoak egingo dira Arantzazun. Iñaki Anton Arratiako geocaching komunidadeko kide eta antolatzaileak azaldu dauanez, Euskal Herriko jokalariez gainera, Valentzia, Katalunia, Galizia, Aragoi, Burgos eta Frantziakoak be egongo dira.\nGeocaching, aisialdi, natura eta gastronomiaren inguruko ekintza, erakusketa eta tailerrak antolatu dira eta horrezaz gain, inguruko cache -ak topetako txapelketea be jokatuko da. Holan, hazten dabilen komunidadearen arteko harremanak garatuteko aukerea dira jardunaldiak. Astegoien osoan zehar Argazki Lehiaketea eta LetterBox Challenge-a be egongo dira martxan.\nEgitaraua\nGaragarrilak 19, barikua\n19:00-20:00, Akreditazinoen banaketea.\n20:00etan, Garagardao festa Herriko tabernan.\n22:00etan, gaueko jokoa.\nGaragarrilak 20, zapatua\n09:00etan, armozua Montero tabernan\n10:00-14:00, akreditazinoen banaketea eta cache erakusketea.\n11:00etan, Wherigo Party.\n14:00etan, Bazkaria eta talde argazkia.\n16:00-20:00, Scape Room Kultur Gunean.\n17:00etan, GPS Garmin ikastaroa Kultur Gunean.\n20:30ean, Geocaching Zinema.\n22:00etan, afaria.\n23:00etan, Queimada galega.\nGaragarrilak 21, astelehena\n09:00etan, ibilaldia naturatik.\n14:00etan, sari banaketea eta talde argazkia.\nGeocaching, cache- en bila\nJoko honetan adin desbardinetako jokalariek parte hartzean dabe, naturara urtetera eta interes turistikoa daukien lekuak ezetuten animetan dituana. Bizkaian, 1500 cache inguru dagoz nork topau zain. Arantzazun, Igorren eta Diman ostenduta dagozan ia 200 cache , ikastaroa emongo dauan Arantzazuko Iñaki Antonek ipinitakoak dira. Ikastaroan, oinarrizko arauak ikasi ostean, Arantzazutik ibiliko dira partaideak cache bila.\nCache -ak, erregistro liburu eta alkar trukatzeko objetuak dituen kutxak dira. Geocaching-a, telefonoa erabiliz, kutxa honeek bilatzean datza. Topautakoaren erregistroa, liburuan bertan eta aplikazinoan egiten da, topautakoen kopurua batuz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002730", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Santamañeko jaiak ospatuko dira domekan\nKapilan mezea entzuteaz gainera Paella, Mus eta Briska Txapelketak egongo dira Santamañeko landan.\nBihar, hilak 18, da Santa Marina eguna eta hau ospatuteko, jaia egingo da Arteako Santamañe kapila eta inguruko landan. Meza ospakizuna 11:30ean izango da eta bazkalordurako, Paella Txapelketea egingo da. Arrastian barriz, 17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak egongo dira jokoan.\nBertatik hurbil, Santiagon, datorren eguenean izango da jaia. Eguerdian izango da mezea eta bazkalordurako, Marmitako Txapelketea egingo da. Gero, Mus zein Briska Txapelketak jokatuko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002731", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eraso sexista eta LGTBIQ+ fobikoen kontrako protokoloaren formakuntzea egingo da Zeberion\nAldez aurretik emon behar da izena, barikura arte, udaletxean bertan eta 94 648 10 79 telefonora deituta.\nZeberioko Udalak antolatuta, herriko eraso sexista eta LGTBIQ+ fobikoen aurkako protokoloaren formakuntza saio bi egongo dira garagarrilean. Hilaren 23an, 11:00etatik 13:00etara, edo hilaren 30ean, 16:00etatik 18:00etara, emon daiteke izena; biak dira martitzenak. Izen-emotea udaletxeko harreran edo 94 648 10 79 telefonoan egin daiteke hilaren 19ra arte, barikua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002732", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan hasi eta datorren astean jarraituko dau Ipiñaburun Santiago jaiak\nZapatuan auzo bazkaria eta Bola Txapelketea dagoz antolatuta eta datorren astean, Santiago eguna ospatuko da eguenean eta Santa Ana barikuan.\nZeanuriko Ipiñaburu auzoko Santiago jaioak oingo zapatuan, hilak 20, hasiko dira eguerdiko txupinazoagaz. Auzo bazkaria, txartela lortu dabenentzako, eta Bola Txapelketea izango dira zita garrantzitsuenak. Datozen jai egunak ostera, eguena eta barikua izango dira, hilak 25 eta 26, hurrengoz hurrengo.\nSantiago egunean, eguena, mezea egongo da eguerdian eta gero, herriko txistulariek girotutako barauskarria. Arrastian barriz, umeentzako jolasak, Mus eta Briska Txapelketak, artile tailer eta ardi-txakur erakustaldiak eta gero, trikitilariakaz girotutako afaria. Barikuan Santa Ana ospatuteko ostera, arimen aldeko mezea eta barauskarria egingo dira eguerdian.\nGaragarrilak 20, zapatua\n12:00etan, jaien hasikerako txupina.\n14:00etan, auzo bazkaria.\nBazkalostean, animazinoa, bingoa...\n19:00etan, Bola Txapelketea, Zeanuriko Kofradia Txapelketarako puntuagarria.\n20:00etan, txokolatea.\nGaragarrilak 25, eguena (Santiago eguna)\n12:00etan mezea. Ostean barauskarria herriko txistulariek girotuta.\n17:00etan, umeentzako jolasak.\n17:00etan, Mus eta Briska txapelketak. Izen-emotea eguerdian zarratuko da 605 591 101 telefonoan.\n18:00etan, artile tailer erakustaldia Monseren eskutik.\n19:00etan, ardi-txakurren erakustaldia.\n20:30ean, txarri giharra eta trikitilariak.\nGaragarrilak 26, barikua (Santa Ana eguna)\n12:00etan, Arimen mezea eta ostean barauskarria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002733", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Two for the Road taldeak kontzertua eskainiko dau Areatzan\nZapatuan, hilak 20, izango da bikotearen jazz kontzertu akustikoa The Quiet Corner tabernan, 20:30ean.\nOingo astegoiean, jazz doinuak bueltauko dira Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrera. Edu Andérez gitarra-joleak eta Luis Bregel kontrabaxu-joleak osotutako Two for the Road taldea da konbidatua. Garagarrilaren 20an, zapatua, 20:30ean hasiko da kontzertua.\nAndérez eta Bregelek chamber jazz akustikoa taularatuko dabe zapatuko emonaldian. Bikoteak hamarkada batetik gora daroaz jazz, blues, bossa eta funky abestiak jentaurrean eskaintzen. Pat Metheny, Ralph Towner, Charles Mingus, Miles Davis, Herbie Hancock, Laurence Juber eta beste hainbeste artisten konpozizinoak taularatu ditue. Edu Andérez-entzako ez da lehen aldia izango The Quiet Cornerren, Highlanders taldeagaz be eskaini ditu eta kontzertuak bertan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002734", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Upoko San Segismundon jaiak ospatuko ditue astegoienean\nZapatu zein domekan egongo dira mezea eta txistulariak. Domeka arrastian barriz, umeentzako herri kirolak eta Zeberio-Zaratamo sokatira desafioa jokatuko da.\nAstegoien hoentan, Zeberio eta Zaratamoko herritarrek sansegismundoak ospatuko ditue Upo dagoan izen bereko ermitearen inguruan. Zapatuan, hilak 20, txistulariak egongo dira eta 12:00etan, mezea entzuteko aukerea. Txosnea be egongo da goiz osoan zehar. Hurrengo egunean barriz, domekan, egun osoko egitaraua antolatu da.\nGoizez, 11:00etan, txistulariak egongo dira eta eguerdian mezea. Arrastiz ostera, 17:00etan umeentzako herri kirolak egongo dira eta 18:00etan, Zeberio eta Zaratamoko herritarrak sokatira lehia egingo dabe. Txosnea zabalik egongo da egun osoan zehar.\nSan Segismundo\nErmita honeen atzean, istorio ugari dagoz. Adibidez, Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II liburuan Juan Manuel Etxebarria Ayestak kontetan dau totelka berba egiten ebezan umeak eroaten ebezala San Segismundora, bedeinkatu eta toteltasuna osatuteko.\nBeste alde batetik, zeberioztar askorentzako bertan hasi zan 1936ko Gerra Zibila. Izan be, 1936ko garagarrilaren 18an, San Segismundon egozan asko astegoien honetan lez, erromeria ospatuten. Jantzan egin bitartean izan eben militarren altxamenduaren barri. Ermitearen atzekaldean gainera, Bilbo babesteko eregi zan Burdin Hesiaren parte zan ametralladora habia dago.\nSan Segismundo ermitearen antxinako itxurea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002735", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatza Udan ekimenak bigarren saioa dakar egunean\nPikor Teatroren Atsoak dantzan antzezlana eta SÉS kantautore galegoaren kontzertua egongo dira ikusgai.\nAreatzako Udalak aurten be antolatu dau Areatza Udan ekimen kulturala. Garagarrilaren 4an izan zan lehenengo saioa eta egunean, hilak 18, izango da bigarrena. Bainuetxe ondoko landan egiten dira ekimenak eta bakotxak etxetik eroandako afariagaz, aire zabalean musikea eta antzerkiagaz gozatuteko aukerea ipini da mahai gainean.\nPikor Teatro konpainia arabarrak Atsoak dantzan lana antzeztuko dau 20:00etan. Ikuskizun honetako protagonistak, zaharretxe batetik iges egindako andra bi dira. Euren asmoa itsasoa ikustea da. Antzezlan hau Pikor taldekoen zaharrei egindako omenaldia da, \"zahar zoriontsuei, ametsez betetakoei eta bizitza trago luzeetan edaten dabenei\". 22:00etan barriz, Maria Xosé Silvar, Sés, kantautore galegoa egongo da. Bere gitarreagaz, musika galiziarra, rock eta blues estiloak latinoamerikako autoreen musikeagaz nahastuten ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002736", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aisialdiko begirale ikastaroaren gaineko informazino bilerea egingo da Diman\nDimako udaletxean egingo dau saio irekia Urtxintxa eskolak eguaztenean, hilak 17, 12:30ean.\nAisialdiko begirale izatea gazte askorentzako izaten da lehenengoz lan egin edota udan diru-sarrerak eukiteko aukerea. Honetarako, ikastaroa egin behar da eta Urtxintxa Eskolak horretarako aukerea emoten dau. Ikastaroaren inguruan informetako, bilerea antolatu da garagarrilaren 17rako. Dimako udaletxean, 12:30ean da hitzordua.\nIkastaroak 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko izaten ditu, 450 euroko balioagaz. Teoria atala, hamabi astegoienetan emoten da eta guztira, hamasei langai teoriko dagoz, metodologia parte-hartzailean lantzen diralarik. Atzen urteetan, Dimako Udalak 200 eurorainoko diru-laguntzak eman ditu dimoztarrentzako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002737", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aldai eta Oses sanferminetako txapeldunordeak izan dira\nAmaia Aldai eta Uxue Oses-ek 9-22 galdu eben Aizane Ibarrola eta Enara Gaminderen kontra San Fermin Torneoko finalean.\nGaragarrilaren 13an, zapatua, jokatu zan Iruñako Labrit pelotalekuan andrazkoen binakako San Fermin Torneoko finala. Burruka gitxiko aurrez aurreko baten ostean, Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek osotutako bikoteak jantzi eban txapela, Amaia Aldai eta Uxue Osesi 9-22 irabazita. Uria sanferminetan murgilduta, giro sano alaia egoan harmailetan, 1000 ikusle batu ziran bertan.\nLehen tantu biak Aldai-Osesen alde egin eben arren, partidua hasikeratik hautsi zan. Ibarrola-Gaminde fin ibili ziran bakotxa bere postuan eta partidu osoan nagusitu ziran. Gamindek atzean aginte makila eroan eban eta Ibarrola gazte nafarrak ezin hobeto eutsi eutsan bere lehen sanferminetako finalaren presinoari. Holan, San Fermin Torneoko faboritoa bihurtu da Gaminde, hiru txapel irabazi baititu jarraian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002738", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Asteon egingo da Luis Zubero Skill Parkearen inaugurazino ekitaldia\nEguenean, hilak 18, izango da bizikletentzako zirkuitu barriaren inaugurazino ofiziala, 19:00etatik aurrera.\nLemoako Udalak aprilean hasi ebazan Arlonagusia zelai alboan, lehen arezko zelaia egoan lekuan, skill park bat eregiten. Eginda dago eta maiatzean bozkaketa bidez, lemoaztarrek Luis Zubero izena ipini eutsien zirkuituari. Hau inauguretako ekitaldi ofiziala garagarrilaren 18an egingo da, 19:00etan.\nZirkuituak lur eta harrizko gainazala dauka eta bizikleteagaz abiadura hartu zein saltoak egiteko aldapak ditu. Horrezaz gainera, oztopoak zein oreka praktiketako egiturak ditu, egurrez eginda. Hiru bide desbardin ditu, eta oztopoen araberakoa da zailtasuna. Inaugurazino ekitaldian, zenbait aditu egongo dira zirkuitua probetan, etorkizuneko erabiltzaileei zelan egiten dan erakusteko.\nLuis Zubero\nLuis Zubero (1948, Zeberio) zazpi urtez izan zan txirrindulari profesionala, 1968 eta 1975 urteen artean. Amateur moduan be lortu ebazan garaipenak, 1967an Bizkaiko zein Espainiako txapelduna izan zan. Gero, 1968ko Mexikoko Olinpiar Jokoetan, Frantzia Tour-aren lau edizinotan, Italiako Giroaren hiru edizinotan eta Euskal Herriko Itzuluan, 1969tik 1976ra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002739", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskadiko Trontza Txapelketako txapeldunordea izan da Ruth Linaza\nAtzo Markinan jokatutako saioan Iraizoz ahiztek irabazi eben eta atzetik egon ziran Ruth Linaza lemoaztarra eta Garbiñe Lopez de Uralde.\nDomekan, hilak 14, jokatu zan Markina-Xemeinen 2024ko Euskadiko Emakumezkoen Trontza Txapelketea. Bost bikotek hartu eben parte lehian eta enbor bertikalari, 45 ontzako hamar ebaketa bertikal egitea zan lana. Bertan egon zan Ruth Linaza probalari lemoaztarra, Garbiñe Lopez de Uralde gasteiztarraren laguntzeagaz. Bigarren egin eben, Iraizoz ahizten atzetik.\nHolan gelditu zan beraz sailkapen orokorra, hurrengo hurrengo: Maria Iraizoz eta Ainhoa Iraizoz, Ruth Linaza eta Garbiñe Lopez de Uralde, Irantzu Urra eta Amaia Jimenez, Nerea Huarte eta Uxue Rodriguez eta azkenik, Irune Biurrun eta Uxue Ansorregi.\nHurrengo txapelketak\nRuth Linazak beste txapelketa bi jokatuko ditu hileon, bata bestearen ostean. Garagarrilaren 27an Arabako Emakumezkoen Zakulari Txapelketea izango dau Lantaronen eta hurrengo egunean, Arabako Emakumezkoen Lasto Jasotze Txapelketea Gopegin.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002740", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Errefujiaduen inguruko erakusketea dago ikusgai Basoan\nDatozen hileetan ikusi ahal izateaz gainera, garagarrilaren 16an bisita gidatua egingo da, 16:30ean, errefujiaduen egoerea sakontasunez ezetuteko.\nBasoa defendatzaileen etxean garagarril, abuztu eta urri lehenengoan zehar, Errefuxiatuak Lesbos-en erakusketea egongo da ikusgai. Argazki eta informazino panelen bitartez, Afrika eta Ekialde Hurbiletik iges egiten dabizen errefujiaduek Europara heltzerakoan topetan daben errealidadea ezetu arazoten dau erakusketeak.\nBasoa kanpoaldean dago erakusketea eta hileotan egongo da ikusgai baina bihar, hilak 16, Imanol Bueno Bernaolak bisita gidatua egingo dau erakusketatik. Imanol Bueno gai sozialetan espezializau dau argazkilari eta idazlea da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002741", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur zabaldu dira Zeanuriko Jaietako Kartel Lehiaketarako bozkaketak\nAstelehen eta martitzenean, 18:00etatik 20:00etara, egongo dira kartelak ikusgai udaletxeko pleno aretoan.\nZeanuriko Andra Mari Jaiak abuztuaren 10etik 16ra ospatuko dira eta aste honetan, ebatzita geratuko da jaietako iruditegia izango dan kartela. Horretarako, txapelketea egin da eta proposamenak aurkeztuta, bozkaketea egingo da. Heldu zein umeen proposamenak ikusteko, gaur, hilak 15, eta bihar artean hurbildu behar dira herritarrak udaletxera, 18:00etatik 20:00etara.\nUmeen Kartel Lehiaketarako botoak udaletxean emon behar dira. Helduen Kartel Lehiaketarako barriz, online galdetegi bat dago. Bertan, ikus zein bozkatu daiteke bakotxaren gustukoena. Ume eta gaztetxoentzako saria liburu eta jolasetarako bonua izango da. Nagusientzako saria barriz, euskal produktuen otzarea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002742", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskadiko Trontza Txapelketea jokatuko dau Ruth Linazak\nDomekan, hilak 14, Markinan lehiatuko dira lemoaztarra eta Garbiñe Lopez de Uralde, beste lau bikoteren kontra.\nGaragarrilaren 14an, domeka, jokatuko da 2024ko Euskadiko Emakumezkoen Trontza Txapelketea Markina-Xemeingo zelaian, 18:00etatik aurrera. Mota guztietako trontzak erabili ahal izango diralarik, 45 ontzako hamar ebaketa bertikal egitea da probea, enborra horizontalean dalarik. Parte hartzaileen artean, Ruth Linaza lemoaztarra dago eta bere bikotea, Garbiñe Lopez de Uralde gasteiztarra da.\n2022ko txapelketan Linaza eta Lopez de Uralde bikoteak irabazi eben Euskadiko txapela. Oingoan, aurrez aurre izango dabezan bikoteak Irune Biurrun eta Uxue Ansorregi; Nerea Huarte eta Uxue Rodriguez; Irantzau Urra eta Amaia Jimenez de Vicuña; eta Maria Iraizoz eta Ainhoa Iraizoz dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002743", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur da ardi ule bilketa kanpainan izena emoteko atzen eguna\nGaragarrilaren 12an 14:00etara arte deitu ahal dabe artzainek 94 631 55 25 telefonora ardi ulea batzea gura badabe.\nAurten be, Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz, artzainentzako ardi-ule bilketea antolatu dau Arratia-Nerbioi eskualdean. Gorbeialdek ardien ulea batzea gura izan ezkero, artzainek 94 631 55 25 telefonora deitu beharko dabe, 08:00etatik 14:00etara, garagarrilaren 12ra arte.\nBaldintza bakarra baserria edo esplotazinoa Arratia-Nerbioi eskualdean helbideratua izatea da. Batutako artileari frogak egin ostean ebatziko dabe zer egin: ehungintzarako erabili, konposta lortu edo hondakin lez kudeatu. Izena emoterakoan egun bat zehaztuko da, bilketea egiteko.\nZeanurikoek udaletxeko 94 673 91 46 telefonora be deitu ahal izango dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002744", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "San Fermin torneoko finala jokatuko dau Amaia Aldaik zapatuan\nIruñako Labrit pelotalekuan jokatuko da Aldai-Oses eta Ibarrola-Gaminde bikoteen arteko final handia bihar eguerdian.\nIruña sanferminetan guztiz murgilduta dagoalarik, heldu da andrazkoen VI. San Fermin Torneoari amaierea emon eta txapelak banatuteko ordua. Final handia bihar, hilak 13, jokatuko da Labriten. Eguerdian, 12:00etan, hirugarren eta laugarren postuetako partidua hasiko da, Arrizabalaga-Bergara eta Zabaleta-Mendiburu. Hau amaituta ipiniko da martxan final handia, Aldai-Oses eta Ibarrola-Gaminde bikoteen artean. Etb1 eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira partiduak zuzenean.\nMutiloa eta Arbizun jokatu zieran kanporaketen ostean, final ikusgarria espero da zapatuan uriburuan. Aldai eta Gaminderentzako ez da lehen aldia izango Labriten sanferminetako giroaren presinoa igartzen baina euren bikoteentzako, Oses eta Ibarrola, lehen aldia izango da. Faborito argi barik \"final burrukatua eta irekia\" aurreikusten dabe Emakume Master Cup-etik: \"\"Halako giro batean urduritasunak ondo kudeatzen asmatzen dabenek asko izango dabe irabazita\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002745", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Wikipedia editetako tailerra antolatu da Diman\nMarisa Barrenak gidatuta, garagarrilaren 17an izango da tailerra eta izena astelehenera arte, hilak 15, emon daiteke 656 791 001 telefonoan.\nDimako Andraizea andra taldeak antolatuta, datorren eguaztenean, hilak 17, Wikipedia editetako tailerra egingo da Dimako liburutegian. Arrastiz, 16etatik 18:00etara, izango da Wikiemakumeok ekimenaren kide dan Marisa Barrenak gidatuko dauan saio praktikoa. Izen-emotea zabalik dago 656 791 001 telefonoan, garagarrilaren 15era arte, astelehena.\nWikiemakumeok proiektua oin dala zazpi urte sortu zan Etxebarrin, Inurtxi Elkartearen eskutik. Euskal andra ekintzaile, kirolari, politikari, artista eta abarren biografiak Wikipedian argitaratzeko asmoagaz. Etxebarritik, Hego Euskal Herriko beste txoko batzuetara zabaldu da atzen aurteetan ekimena, tartean Gasteiz, Leioako EHUko kanpusa, Iruña, Durango, Donostia, Oiartzun, Aiaraldea, Portugaleten eta gertu, Artean. Ordutik, Arratiako andra kirolari, ekintzaile, zientzialari eta abarren biografiak egin ditue.\nWikiEmakume proiektuaren helburuak dira, besteak beste, Wikipedian falta diran andra euskal herritar aurrendariak bistaratzea, Wikipedian beste hizkuntza batzuetan dagoza andren biografiak euskerara ekartea, andra editore euskaldunen kopurua handituteea, euskal Wikipedian genero ikuspegia txertatzea, historian zehar izandako andren ekarpenak eta ezagutzak euskal Wikipedian biltzea eta feminismoaren ekarpenak eta protagonistak formatu ugariko tresnetan islatzea.\nArteako WikiEmakumeak", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002746", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Zeanuriko Jaietako Frontenis Txapelketarako izen-emotea\nGaragarrilaren 18ra arte emon daiteke izena 696 631 491 telefonora Whatsapp-era idatzita, izen-abizenak eta adina zehaztu behar dira mezuan.\nZeanuriko Jaietako Frontenis Txapelketarako arauak argitaratu barri ditu Zeanuriko Udalak. Bikoteka jokatuko da txapelketea garagarril amaieran eta abuztu hasikeran eta finalak, abuztuaren 14ean izango dira. Izen-emotea zabalik dago hilaren 18ra arte 696 631 491 telefonora Whatsapp mezu batean izen-abizenak eta adina zehaztuta. Doban da izen-emotea.\nHiru maila dagoz, adinaren araberakoak. Umetxoen mailan, Lehen Hezkuntzan dagozan umeek hartu ahalko dabe parte, 7 eta 12 urte bitartekoek hain zuzen be. Honeek lau lagunentzako meriendea irabaziko dabe. Gazteen mailan barriz, DBHn dagozan gazteak egongo dira, 12 eta 16 urte bitartekoak, lau lagunentzako merienda-afaria dago jokoan. Hortik aurrera, helduen maila jokatuko da eta irabazleentzako saria, lau personentzako afaria izango da.\nBinaka jokatuko da txapelketea, neskena, mutilena zein mistoa izan daiteke bikotea. Banaka be emon daiteke izena eta gero, antolatzaileek osotuko ditue bikoteak. Partiduak 18 tantura eta gehienez, 15 minutora izango dira. Finalak barriz, 22 tantura jokatuko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002747", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan ospatuko da Tallerreta eta Lemorieta auzoetako jai bateratua\nKalejirea, bazkaria, igel eta pintxo txapelketak, DJ-a eta urteroko oilasko erreketea egingo dira Lemoako auzoetako jaietan.\nLemoako Tallerreta eta Lemorieta auzoek urtero ospatuten ditue jai bateratuak, auzotarrek osotutako Tallemorieta Jai Batzordeak antolatuta. Aurtengo jaia garagarrilaren 13an, zapatua, izango da. Eguerdian txupinazoagaz hasi eta gaueko oilasko erreketeagaz amaituko da ospakizun eguna. Tartean, auzotarrentzako ekintza ugari egingo dira, igel eta pintxo lehiaketak berbarako.\n13:00etan botako da txupinazoa Atutxen eta jarraian, kalejirea abiatuko da auzotik. Bazkaltzeko, 15:00etan, eskoletara hurbilduko da txartela daukan jentea, oilasko paellea jatera. Bazkalostean egingo da Igel Txapelketea, baita errifen zozketea be. Arrastiz, 18:00etan da Pintxo Lehiaketea eta 19:00etan, DJ batek ipiniko dau musikea. Ohiturea danez, jaia oilaskoaren erreketeagaz amaituko da 21:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002748", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oskar Garrok bere lehen akuatloia jokatu eban astegoienean\nEl Pont de Suert-eko triatloira aurkeztu zan igorreztarra baina aurreko eguneko zaparradek ibilbidea kaltetu ostean, akuatloia egitea ebatzi eben antolatzaileek.\nPasau dan astegoienean Tri Tour El Pont de Suert triatloira abiatu zan Oskar Garro txirrindulari igorreztarra, Kataluniako Pirinioetan. Domekan egin behar eban probea, banakako sprint modalidadean. Halanda be, zapatuko euriteak lur-jausiak eta uriolak eragin ebazan ibilbidean eta atzen momentuan lasterketea bertan behera ez geratzeko, antolatzaileek karrerea akuatloi bihurtutea ebatzi eben, 750 metro uger eta 5 kilometro galapan.\nHolan, Oskar Garro bere espezialidadea, txirrindularitzea, egiteko aukera barik geratu zan baina ez zan atzera bota. \"Lakuan uger egiten ez nintzen ondo moldatu baina korrikan erritmo onean ibili nintzan, nire erara\", azaldu dau BEGITUn. 107. postuan heldu zan helmugara igorreztarra, 00:58:52ko denporeagaz: \"Nire lehenengo akuatloia izan da, asko daukat ikasteko\".\nPodiumean Izan Remolina Gargallo (00:29:01), Pere Gomés Dyadin (00:29:23) eta Albert Torres Carles (00:30:42) egon ziran.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002749", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikua da Areatza 1338 soziedade publikoaren Goikokaleako etxebizitzetarako eskabideak aurkezteko atzen eguna\nEtxebizitza bi esleituko ditu Udalak, Goikokaleko 14-16 ateko 1.D eta 2.H, 160.000 eta 170.000 euroko prezioakaz, hurrengoz hurrengo.\nAreatza 1338 S.L. soziedade publikoak etxebizitza bi ditu Goikokaleko 14-16 portalean eta honeek salmentara aterako dira, zozketa bitartez, 160.283,91 eta 170.415,67 euroko prezioan. Garagarrilaren 12a, barikua, da interesdunek euren eskabidea udaletxean aurkezteko atzen eguna. Etxebizitzak esleitzeko zozketak hilaren 22an egingo dira eta gero, bost eguneko epea egongo da alegazinoak egiteko.\nEskabideak onartuak izateko, hainbat baldintza bete behar dira. Adinez nagusia izan behar da, etxebizitza ohiko bizileku iraunkorrerako erabili beharra dago, etxebizitza-premina izatea eta urtean 15.000 eta 54.250 euro bitarteko diru-sarrerak izan behar ditu eskatzaileak. Gainera, Areatzan erroldatutakoek izango dabe lehentasuna. Zehaztasun guztiak, areatza.net webgunean dagoz azalduta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002750", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Artzain Txakurren Bizkaiko Txapelketea jokatuko da Lemoan\nZapatuan, hilak 13, jokatuko da Arlonagusia zelai ondoko landan txapelketearen bigarren edizinoa, 18:00etatik aurrera.\nGaragarrilaren 13an, zapatua, jokatuko da Artzain Txakurren II. Bizkaiko Txapelketea. Lemoako Arlonagusia futbol zelai ondoko landan da zitea, 18:00etan. Zortzi artzain eta zortzi txakur egongo dira ardiak mobiduten. Epaile lanak, Mikel Garatek eta Pello Segurolak egingo ditue.\nParte-hartzaileen artean Mikel Pagazartaundua artzain lemoaztarra Lay txakurragaz egongo da eta Ion Olibares zeanuriztarrak Bizi izango dau bidelagun. Horreetaz gainera, Galdakaoko Bittor Bengoetxea Pupigaz, J. R. Askargorta Bategaz eta Rufino Zarrizbeitia Zurigaz egongo dira. Etxanotik barriz, Inaxio Irakulis aurkeztuko da Beltzegaz, Izurtzatik Juanjo Garate dator Bopegaz eta Etxebarritik Igor Elordi Lagunegaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002751", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Lemoako Eskupilota Taldearen urteurreneko bazkarirako izen emotea\nUrri lehenengoaren 21ean izango da 40 urteak ospatuteko jaia eta bazkarirako izena garagarrila amaitu orduko emon behar da.\nLemoako Eskupilota Taldeak 40. urteurrena ospatuten dau aurten. Urteurren borobila izanda, jaia ospatuko dau alkarteak kurtso hasikeran, urri lehenengoaren 21ean. Belaunaldi desbarinden arteko partiduak jokatuko dira baina triki-poteoa eta erromeria be egongo dira.\nHorrezaz gainera, eguerdian herri bazkaria eta bingoa egongo dira. Herri bazkarirako aldez aurretik emon behar da izena. Kiroldegian eta galdetegia beteta emon daiteke izena. Oilasko edo barazki paellea, haragi bolak jardinera erara, pantxinetak, ardaoa eta ura datoz hamasei euroko menuan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002752", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Disuasino-aparkaleku barria egingo da Lemoako estazino alboan\nBizkaiko Foru Aldundiak eregiko dau trenaren erabiltzaileek ibilgailu pribatua aparkatu eta herriguneetara garraio publikoan joan daitezan buztartuteko aparkalekua.\nBagilaren 26ko Bizkaiko Batzar Nagusiak Abellanedako Batzar Etxean egindako saioan Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiak Metroaren 5. linea eregiteko plangintzearen barruan, \"Lemoa inguruan\" disuasino-aparkaleku bat eregiteko asmoa dagoala jakinarazo eban. Lemoako Udalak, udal buletinean berretsi dau plana.\nHolan, Arratiako eskuadeak daukan mobikortasun beharrari erantzun gura jakola baieztau eban Etxenobek. Arratiarrek bertan aparketako aukerea izango dabe, Bilbora metroan edo Durangaldera zein Bustialdera trenean heltzeako. Honek, beste aparkalekuen eta batez be Etxebarrikoaren \"plazen erabilgarritasuna hobetzea\" ekarriko dau.\nHolan, Bizkaiko Foru Aldundiak bosparren disuasino-aparkalekua eregiko dau laster. Besteak Ibarbengoan, Leioan, Ansio-BEC-en eta Etxebarrin dagoz. Atzen urtean, 344.000 ibilgailuk erabili ditue plaza honeek, BFAren datuen arabera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002753", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dagoz Lemoako Jaietarako prestaketak\nGastronomia egun, kuadrillen afari eta herri afarirako txartelak, Rally Umoristikorako, mozorroetarako eta playback -etako izen-emotea zein Parteportea eskatuteko epeak jakinarazo dira.\nGaragarrilaren 26an hasi eta 31n amaituko dira aurtengo Lemoako Jaiak eta daborduko, Jai Batzordeak argitaratu dau egitarau osoa . Tartean, aurretiko izen-emotea zein txartelen erosketea beharrezkoa dan ekintzak dagoz. Horretarako, hurrengo egunetan adi egon beharko dira ekintzetan parte hartu gura dabenak, leku barik ez geratzeko.\nEgitarau gastronomikoari jagokonez 18 urtez azpiko kuadrillen afaria hilaren 26an, egun gastronomikoa 27an eta herri afaria 29an dagoz. Honeetarako txartelak udaletxean lortu daitekez barikura arte, hilak 12. Kuadrillen afarirako eta egun gastronomikorako txartelen prezioa euro bikoa da eta herri afarikoa, zortzi eurokoa.\nIzen-emoteak be, hiru dira. Karrozatan egiten dan Mozorro Lehiaketea txupinazo egunean da eta parte-hartzeako, garagarrilaren 24an emon behar da izena 19:00etatik 20:00etara Atxeta plazan. Rally Umoristikoa barriz, garagarrilaren 30ean egingo da. Izena lemoa.net webguneko galdetegia beteta emon daiteke, hilaren 21era arte. Playback -ak be izango dira egun berean eta izena emoteko aukerea, aurreko egunean, hilak 29, egongo da txosnagunean 18:00etatik 21:00etara.\nParteportea\nJai Batzordeak, \"lehiakortasun osasuntsuago bati bultza egin nahirik\", Parteportea aurkeztu dau. Libreta hau, jaietako ekintzetan parte hartuko dauan edonorentzako da. Ekintzetan parte hartu izanaren egiaztagiria izango da, ekintza bakotxeko, pegatina bat egongo dalarik. Hau garagarrilaren 14ra arte, domekea, lortu daiteke hurrengo estekan .", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002754", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaizka Lopez arabarra izan zan Igorreko kadeteen lasterketako irabazlea\nLeire Aurrekoetxea AZEko presindentearentzat lasterketa arrakastatsua izan zan bai antolakuntzearen bai ibilbidearen aldetik: \"Gehienek amaitu eta pilo bat heldu ziran sprint -era\".\nZapatu arrastian jokatu zan Arratia Ziklista Elkarteak urtero antolatuten dauan sankristobaletako txirrindulari lasterketea. Ia 100 txirrindulari gaztek hartu eben parte, 55 kilometrotan Igorretik Zeanurira joan-etorri bi egin ebazan karreran. Irabazlea Gaizka Lopez izan zan, Invitec-Iturribero klubekoa. AZEk ez eban talde propiorik aurkeztu, baina egon ziran arratiarrak be. Dromedario-Flotamet taldean egoan Arratiako lehena, Zeanuriko Markel Gorostizagoiza (14). F2 Informatika taldean barriz, Igorreko Peio Legina (26.), Ekhi Atutxa (62.) eta Izei Zuluaga (amaitu barik).\nLeire Aurrekoetxea AZEko presidenteak jardunaldiaren balorazinoa egin dau, \"oso pozik geratu gara\". Aurten, lasterketa ez da San Kristobal auzotik pasau, \"arrisku gitxiagoko\" proba bat planteau gura ebelako. Izan be, udan kadete askok ez ditue lasterketak amaituten eta aurten proposatutako ibilbidea hau ez gertatzeko egin zan: \"Holan izan da, gehienek amaitu eta pilo bat heldu ziran sprint -era\". Beste alde batetik, karrerea arrastiz egitea Federazinoaren, eta ez klubaren, ebatzia dala azpimarratu dau Aurrekoetxeak.\nBetiko lez, AZEko presidenteak esker bereziak emon ditu antolakuntzarako aurkeztu ziran 50 boluntarioentzako. Bereziki lasterketea udan, arrastiz, beroagaz eta oporretan izanda. Gainera, pozik agertu da gazte barriak be agertu ziralako. Laguntzaileen artean, arpegi ezagunak be egon ziran. Lehenengoz hiru txirrindulari profesional ohi batu ziran-ta: Iban Mayo, Joserra Uriarte eta Mikel Zarrabeitia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002755", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar da San Kristobal eguna\nIgorreko auzoan mezea egongo da eguerdian eta zapatuan, goitiberak eta gau giroa A&H, Akerbeltz eta DJ Urbihools-ek girotuta.\nPasau dan zapatuan hasi ziran Igorreko San Kristobal auzoko jaiak. Egun osoan zehar egon zan giroa auzoan ibilaldi, lehiaketa gastronomiko, Igel Txapelketa, antzerki eta gaueko kontzertuen inguruan. Bihartik aurrera, bigarren astean murgilduko dira auzotarrak.\nBihar, garagarrilak 10, da San Kristobal santuaren omenezko eguna eta beraz, mezea ospatuko da auzoko ermitan 13:00etan. Gero, barauskarria egingo da herriko trikitilariek girotuta. Zapatuan barriz, jaietako atzen eguna ospatuko da.\nArrastiz, 16:00etan, Euskal Inertzia Koparako puntuagarria izango dan goitibera jeitsierea jokatuko da eta gauez, A&H talde dimoztarra, Akerbeltz erromeria taldea eta DJ Urbihools egongo dira gaueko parrandazaleak jantzan ipinteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002756", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Udaletxe azpian egingo da Igorreko Gaztelekua\n55.000 euro inguruko inbertsinoa egin da eta hilabete bitan gaztelekua erabilteko moduan egotea espero dau Udalak.\nIgorreko Gaztelekua hasi da formea hartzean, behin udaletxe azpiko lokalean erabarritze integrala martxan dala. 55.000 euro inguruko inbertsinoa egin dau Igorreko Udalak eta exekuzino epea hilabete bikoa da. Beraz, datorren ikasturterako Gaztelekua erabilteko prest egotea espero da. Hainbat areto, komunak, billarra eta futbolina, telebista, mahai-jokoak eta abar izango ditu lokalak, gazteek erabilteko.\nAspalditik dago mahai gainean Gaztelekuaren beharra Igorren. Holan, Olatz Urkizak adierazo dau: \"Helburua udalerriko gazteen eskaeretako bati irtenbidea ematea da, eta gune hori lagunekaz egoteko eta jolasteko biltoki egoki eta atsegin bihurtzea\".\nAurreko agintaldietan, EH Bilduren asmoa 105. azpian, erreka bazterrean, dagoan gunea barriztu eta bertako garajeetan Gaztelekua egitea. Baina udal-gobernu aldaketeagaz, udaletxe azpian egingo da atzenean proiektua. \"Pelotaleku eta rokodromoa gazte-jarduera berrien bidez aisialdi aktiboa sustatzeko eta bultzatzeko topagune izatea ere eragiten dau. Herriko plazan bizitza soziala suspertuko duen proiektua dala uste dugu\", azpimarratu dau alkateak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002757", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanuri azpitxapelduna izan da Bizkaiko Herriarteko LIV. Txapelketan\nMarkina urten zan txapeldun zapatuan Zornotzan jokatu zan finalean, hiru partidutik bitan irabazita.\nZapatuan Zornotzako pelotalekuan jokatu zan Bizkaiko Herriarteko LIV. Txapelketako atzen jardunaldia. Aurreko hileetan sailkatuta, Zeanuri eta Markinako pelotariak egon ziran aurrez aurre hiru partidura jokatu zan finalean. Markinarrek bi irabazi ebezan eta beraz, eurentzako izan ziran txapelak. Oin dala 17 urte heldu ziran lehenengoz finalera eta ordutik 9 irabazi ditue, txapelketako faboritoak dira.\nLehenengo, kadete eta jubenilen partiduak jokatu ebezan Zeanuri eta Markinak. Biak irabazi ebezan markinarrek, alde handiagaz ganera. Lehenegoan Unax Arrizabalaga eta Iker Otxoantezana 22-4 nagusitu ziran Liher Beobide eta Tasio Ozerinjauregiren kontra. Gero, Mikel Egurrola eta Markel Calvok be 22-4 irabazi eben, Bingen Beitia eta Igor Egiliorren kontra.\nPartidurik lehiatsuena atzena izan zan, nagusiena hain zuzen be, finala ebatzita baegoan be. Bertan, Anton Erkiaga eta Benat Etxeitza zeanuriztarrak urten ziran garaile, 22-18, Josu Agirremalloa eta Alain Pujanaren kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002758", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldaik gaur jokatuko dau Plazandreak torneoko bigarren jardunaldia\nPasau dan astelehenean jokatu eben lehen jardunaldia Aldaik eta Mendizabalek, 22-13 nagusitu ziran Arrizabalaga eta Capellanen kontra.\nAmaia Aldai pelotari dimoztarra Bilboko Esperantza frontoian jokatuten ari dan Plazandreak txapelketan dabil Nora Mendizabalega batera. Ligaxka fasean dagoz eta lehen partidua 22-13 irabazita, bide onetik dabil bikotea. Ligaxkako bigarren eta atzen partidua gaur, hilak 8, jokatuko dabe 19:30ean, Zabaleta eta Gaminderen kontra. Irabaziz gero, lortuta izango dabe finalerako txartela.\nLehen partidua garagarrilaren 1ean jokatu eben Aldaik eta Zabaletak, Olatz Arrizabalaga eta Andrea Capellanen aurka. Dimakoa izan zan protagonista, andoinadarragaz ondo konponduten dala erakutsi eban eta eurek eroan eben erritmoa. Arrizabalaga Aldai geratuten saiatu bazan be, dimoztarrak abiadura bat gehiago jarri eban bakotxean hausten eban partidua. Holan, 22-13 amaitu zan.\nUdako Master Laboral Kutxa\nPlazandreak txapelketeaz gainera, Udako Master Laboral Kutxa torneoan arituko da Aldai datozen asteetan. Aldai-Oses, Larrarte-Mendizabal, Etxegarai-Gaminde, Arrizabalaga-Bergara eta Garai-Capellan bikoteek hartuko dabe parte urri lehenengoaren 22ra arte jokatuko dan txapelketan. Finala egun horretan jokatuko da Atano III. Donostiako frontoian. Ordura arte, Lezama, Sondika, Barakaldo, Plentzia, Gasteiz, Ondarroa, Larrabetzu, Deba, Aretxabaleta, Trucios, Bakio, Urduliz, Corella, Galdakao eta Zarautz-en izango dira partiduak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002759", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lamindaoko jaietako bazkarirako txartelak eskuragai\nDimako Baltzola eta Areatzako Hagina tabernetan lortu daitekez txartelak garagarrilaren 14ra arte.\nGaragarrilaren 22a da Maria Madalena eguna eta beraz, jaia ospatuko da aurreko zapatuan, hilak 20, Dimako Lamindao auzoan. Egun osoko egitaraua antolatu dabe auzotarrek, tradizinoa dira Ilunbeko ikusrriñaren aldaketea, auzo bazkaria eta herri kirol erakustaldia tartean. Futbolin Txapelketea eta gauez, DJ Xaibor be egongo dira.\nAuzo bazkarirako, txartelak erosi behar dira aurretik. Horretarako, Dimako Baltzola eta Areatzako Hagina tabernetan ipini dira txartelak eskuragai. Honeek garagarrilaren 14ra arte, domekea, lortu daitekez.\nGaragarrilak 20, zapatua\n11:00etan, igoerea Lamindako eleizatik Ilunbera. Bertan ikurriña aldatu.\n12:00etan, Futbolin Txapelketea eta kalejirea.\n15:00etan, auzo bazkaria.\n18:00etan, herri kirolak.\n20:00etan, txokolatea.\n22:30ean, DJ Xaibor.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002760", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako 'Gazteei entzuten' galdetegia erantzuteko atzen egunak\nDomekara arte daukie aukerea lemoaztar gazteek euren beharrizan eta interesen inguruko galdetegia betetako.\nLemoako Udalak herriko 16 eta 29 urte bitarteko gazteek dabezan beharrizan eta interesen inguruko diagnostiskoa egin gura dau, eurentzako \"etorkizun hobea eregiteko\" helburuagaz. Horretarako, Gazteei entzuten galdetegia prestatu dabe. Galdetegia anonimoa da garagarrilaren 7ra arte, domekea, egongo da erantzuteko.\nHelburu zehatza, etorkizuneko lan-planak ezartzeari begira gazteek dabezan gaur egungo beharrak identifiketea da. Holan, ikasketen zein lan egoera eta baldintzen inguruko galderak planteatu ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002761", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dagoz Areatza, Zeanuri eta Zeberioko jaietako kartel lehiaketak\nGaragarrilean zehar aurkeztu behar dira proposamenak: Zeanurikoa 10erako, Areatzakoa 15erako eta Zeberiokoa 24rako.\nHerri gehienetan egiten da Jaietako Kartel Lehiaketea, herritarren parte-hartzea buztartu eta jaietako egitarauari iruditegia egiteko. Uda sasoian dira herrietako jaiak eta oin, hiru lehiaketa dagoz martxan: Areatzan, Zeanurin eta Zeberion. Jaietako irudia izatea eta sariak dagoz jokoan, zehaztasun guztiak Udalen webguneetan eta komunikazino bide ofizialetan dagoz eskuragai.\nAreatza\nAreatzako kasuan, garagarrilaren 15a da proposamenak udaletxean aurkezteko atzen eguna, 14:00etara arte. \"Areatzako Jaiak 2024, abuztuaren 23tik 31ra\" testua izan behar dau txertatuta, A3 tamainuan aurkeztu behar dan kartelak. Gutunazal zarratu bategaz aurkeztu behar da eta bertan emon behar dira bakotxaren datuak: izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia. 150 euro jasoko ditu irabazleak.\nZeanuri\nZeanurirako kartel proposamenak 10era arte batuko dira udaletxean edo helbidean. Kategoria bi dagoz, 18 urte artekoa eta nagusiena. Ume eta gaztetxoentzako saria liburu eta jolasetarako bonua izango da. Nagusientzako saria barriz, euskal produktuen otzarea. \"Zeanuriko Andra Mari jaiak 2024, abuztuaren 10etik 16ra\" testua agertu behar da. Proposamen guztiak udaletxean egongo dira ikusgai bozkatzeko, hilaren 15ean eta 16an, 18:00etatik 20:00etara.\nZeberio\nZeberioko kasuan, garagarrilaren 24ra arte aurkeztu daitekez kartelak udaletxean. Maila bi dagoz, orokorra eta umeen ekintzena. Orokorrean agertu behar dan testua \"Zeberioko sandoniak 2024. Abuztuaren 29tik irailaren 2ra\" da eta sari bi egongo dira, 70 eurokoa eta 50 eurokoa. Umeen ekintzetarako kartelean gainera, adin tarte bi egongo dira, 9 urte artekoa eta 10-14 urtekoa. Honetan \"Zeberioko sandoniak 2024. Umeen ekintzak\" agertu behar da eta parte-hartzaile guztiek izango dabe oparitxoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002762", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Datorren astean kenduko ditue Artea, Igorre eta Zeberiotik garbigune mobikorrak\nArtea eta Igorrekoa hilaren 9ra arte eta Zeberiokoa hilaren 10era arte egongo dira erabilgai gailu eta hondakin txikientzako garbiguneak.\nGailu eta hondakin txikiak botateko ipini dau Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiker enpreseak herriz herri dabilen garbigune mobikorra. Beste hondakinak, handiagoak diranak ohiko garbiguneetara eroan behar dira. Garbigune hau, urte osoan egoten da herriz herri mobiduten, herri bakotxean aste pare batez egoten dalarik.\nHondakin mota asko batzeako gaitasuna dauka garbigune mobikorrak: etxeko tresna txikiak, sueteko tresnak, etxeko orioa, sakeleko telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002763", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Niere taldeak kontzertua eskainiko dau Areatzan\nZapatuan, hilak 6, izango da emonaldia Areatzako The Quiet Corner tabernan 20:30etik aurrera.\n\"Erritmo astunak pop, punk eta stoner pintzeladakaz nahasten\" dituan taldea da Niere. Boskote honek kontzertua iragarri dau Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrean. Zuzeneko emonaldia garagarrilaren 6an, zapatua, izango da, 20:30ean.\nNiere 2023. urtean sortu zan eta Basaurin dabe bere egoitzean, bertatik, Bilbotik, San Migueletik eta Arrigorriagatik bait datoz taldekideak. Iñigo (gitarrea eta koroak), Aritz (ahotsa), Maria\n(baxua), Andoni (pianoa) eta Urriz (bateria) dira taldea osotuten daben kideak.\nGaur egun, maketa bat argitaratzeko bidean dago taldea eta abesti propio bat argitaratu dabe aurrerapen moduan, Abaildura :", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002764", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kiñu Gaztetxeak auzolan egunak antolatu ditu garagarrileko eguenetan\nEguenero 16:30ean izango dira auzolanak Igorreko gaztetxean; lanak amaituta, zeozer jan eta edateko tartea egongo da.\nIgorreko Kiñu Gaztetxeak amaitutzat emon dau aurtengo kurtsoa. Kontzertu, jaialdi, X. urteurreneko ekintza eta Igorreko jaien ostean, \"hankaz gora\" dago gaztetxea eta datorren kurtsorako prest egon ahal izateko, auzolanak antolatu ditue. Honeek garagarrileko eguenetan egingo dira, hau da, hilak 4, 11, 18 eta 25ean. 16:30ean da hitzordua eguenero eta lekua txukundu, garbitu eta gauzak konpondu ostean, jana eta edana prestatuko dabe hurbiltzen diranentzako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002765", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoien biko jaiak ospatuko dira San Kristobalen\nZapatuan, hilak 6, egun osoko egitaraua dago antolatuta, eguaztenean mezea eta bigarren zapatuan goitiberak eta kontzertuak egongo dira Igorreko auzoan.\nGaragarrilaren 10a da San Kristobal eguna eta izen bereko Igorreko auzoan, jaiak ospatuko dira honen inguruan. Garagarrilaren 10ean, eguaztena, mezea, barauskarria eta trikitilariak egongo dira eguerdian. Baina aurreko zein osteko zapatuetarako, egitarau potoloa antolatu da sankristobalak jai giroan ospatuteko.\nLehen zapatuan mendi martxea, Paella eta Tortilla Lehiaketak, Igel Txapelketea, antzerki ikuskizuna eta musikea egongo dira. Astrapalea musika eskolako ikasleak eta Foterie talde arteaztarra igongo dira oholtzara eta gero, mikro irekia egongo da. Bigarren zapatuan barriz, arrastian Euskal Inertzia Koparako puntuagarria izango dan goitibera jeitsierea jokatuko da eta gauez, A&H talde dimoztarra eta Akerbeltz erromeria taldea egongo dira gaua girotzen.\nEgitaraua:\nGaragarrilak 6, zapatua\n10:00etan, Aramotz ezagutu (oinez).\n11:30ean, txupinazoa.\n12:00etan, Paella Lehiaketarako izen emotea.\n13:00etan, Igel Txapelketea.\n14:00etan paellen aurkezpena.\n17:30ean, Tortilla Lehiaketerako izen-emotea.\n18:00etan, Nimu Cia konpainiaren Jacuzzi kale antzerkia.\n20:00etan, kontzertuak: Astrapalea Rock gaua, Foterie taldea eta mikro irekia.\nGaragarrilak 10, eguaztena\n13:00etan, mezea. Ostean barauskarria eta herriko trikitilariak.\nGaragarrilak 13, zapatua\n16:00etan, San Kristobalgo I. Goitibera Jeitsierea.\n22:30ean, kontzertuak: A & H (Akesolo eta Houston) eta Akerbeltz erromeria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002766", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jantza modernoak dakarz Lemoa Dantzan jaialdiak\nBarikuan, hilak 5, hiru jantza ikuskizun egongo dira ikusgai Kotxepin Kultu Etxean 19:30etik aurrera: El espacio de los límites, Remedios Vals eta Agortu .\nGaragarrilaren 5ean, oingo barikuan, Lemoa Dantzan jantza jaialdia egingo da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Jantza modernoko hiru ikuskizun labur, 20 eta 15 minutu artekoak, egongo dira jantzazaleentzako Kotxepineko aretoan 19:30etik aurrera. Natalia Garciak El espacio de los límites taularatuko dau, Jone Amezaga eta Manu Gaignek Remedios Vals eta Ane Zapirainek Agortu .\nEl espacio de los límites -en, Natalia Garciak espazioak aztertzen ditu bere gorputzagaz berak sortutako eta taularatutako lanean: \"Espazio bat dago nire gorputzaren eta inguratzen nauanaren artean, arnasa hartzean dauan eta nire jantzagaz berba egiten dauan espazio bat. Nire gorputzaren espazioek hedatzen dan mobimentua sortzean dabe kanpoko espaziorantza doa eta beragaz komuniketan da. Horrek alkarrizketea sortzean dau bizi gaituan eta inguratzen gaituan espazioagaz une horretan\".\nRemedios Vals Jone Amezaga eta Manu Gaigneren jantzea barriz, ideen gaineko haurnarketea da. \"Ideia bat sortu, denporea, idea suntsitu. Etenbarik gertatzen jakun zerbaist da eta guk vals bategaz erantzuten deutsagun. Absurdoaren erreinuan alkar topau arte. Zentzubakokeriak jositako 3/4ko konpas zentzudunek zirrara eragiten deuskue, mobiditu egiten gaitue. Itsasoaren tripak mobiduten diran moduan bare dagoanean\" azalduten dabe.\nAmaitzeko, Agortu lanean, Ane Zapirainek, lan egiteko modua, atseden hartzeako moduaz, sexualidadeaz, zainketaz edo ibilteko modu estandarizatuaz egiten dau berba bere jantzagaz. \"Eguneroko koreografietan estututa, gorputza bizirik irauten saiatzen da bere forma agortzen, eta arrakaletan paisaiak zabaltzen dira\" dino sinopsiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002767", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko Udalak frontoiaren estalgiaren diseinu bi proposatu ditu\nUda osoan zehar Kultur Etxean bozkatu ahal izango dabe igorreztarrek Goiko Plazako frontoiarentzako diseinu bien artean.\nMahai gainean aspalditik egon da Igorreko udaletxe alboko frontoiari estalgia ipinteko proiektua. Oin, diseinu fasean dago eta arkitektuek estalgiarentzako diseinu bi proposatu ditue. Beraz, Igorreko Udalak galdeketea abiatu dau, herritarrek euren gustoko diseinua aukeratu dagien. Desbardintasun nagusia, eregiteko erabilitako materialen aukeraketan dago; batean zura da nagusi, bestean metala. Pelotalekua estaltzeaz gain, umeentzako jolas gunea be tapauko dau teilatu barriak.\nEstalgia ipintearen arrazoia, euria danean kirola egiteko aukerea egoteaz gainera, mota guztietako ekitaldiak egin ahal izatea da: kontzertuak, antzerkiak... Horretarako, proposamen biek soinua xurgatzen daben panelak ditue ekitaldien akustikea hobetuteko. \"Urte osoan zehar frontoian antolatu beharreko jarduerak asko zabaltzeko aukerea emongo deusku\", dino Olatz Urkiza alkateak.\nBozkatzeko aukerea\nA eta B proposamenen artean bozkatzeko, Udalak sei informazino-panel jarri ditu Kultur Etxean. Garagarriletik urri lehenengora, bertan galdetegi labur bat bete ahal izango dabe igorreztarrek. Behin diseinu irabazlea jakinda, Udalak proiektua gauzatzeko lanak lehiaketa publikora aterako ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002768", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatza Udan ekimen kulturalak jardunaldi bi dakarz hileon\nEguen iluntzean Cia Barsanti konpainiak antzezlan barria eskainiko dau eta gauean, Irati Bilbaok eskainiko dau kontzertua.\nAreatzako Udalak aurtengo udarako be antolatu dau Areatza Udan egitarau kulturala. Jardunaldi bi izango ditu garagarrilean, 4an eta 18an. Bainuetxe ondoko landan egingo dira ekimenak eta bakotxak etxetik eroandako afariagaz, aire zabalean musikea eta antzerkiagaz gozatuteko aukerea ipini gura da mahai gainean. Egun bakotxean, antzerki bat taularatuko da 20:00etan eta kontzertua 22:00etan.\nOingo eguenean, hilak 4, kaleko antzerkia egiten dauan Cia Barsanti konpainiak bere LJ 75/ ST 75 antzezlan barria eskainiko dau. Bertan, inguratzen gaituen populismoen arriskuez egiten da beba. Ostean, 22:00etan, Irati Bilbao, soul eta jazz abeslari durangarraren kontzertua egongo da. Bilbaok 2020an kaleratu eban bere lehenengo diskoa Begin.\nAste bi barru ostera, hilaren 18an, Pikor Teatro konpainia arabarrak Atsoak dantzan lana antzeztuko dau. Ikuskizun honetako protagonistak, zaharretxe batetik iges egindako andra bi dira. Euren asmoa itsasoa ikustea da. Antzezlan hau Pikor taldekoen zaharrei egindako omenaldia da, \"zahar zoriontsuei, ametsez betetakoei eta bizitza trago luzeetan edaten dabenei\". 22:00etan, Maria Xosé Silvar, Sés, kantautore galegoa egongo da. Bere gitarreagaz, musika galiziarra, rock eta blues estiloetako eta latinoamerikako autoreen musikeagaz nahastuten ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002769", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan da txirrindulari kadeteen Igorreko lasterketea\nBizkaiko Koparako puntuagarria izango dan lasterketea Garbe auzotan hasi eta amaituko da, tartean 55 kilometro eginda.\nAZE Arratiako Ziklista Elkarteak berrogei urtetik gora daroaz sankristobaletan kadeteen txirrindularitza lasterketea antolatuten. Aurtengoan, San Kristobal auzotik pasauko ez dan arren, garagarrilaren 6an egingo da lasterketea. Zapatuan, 16:30ean urtengo dira txirringulari gazteak Garbetik, 55 kilometro egin eta barriro bertan amaituteko.\nIbilbidea zirkularra da, Zeanurira joan-etorri bi egingo ditue eta txirrindulariek. Bigarren bueltan Undurragako presatik pasau eta Barazarreko bidetik itzuliko dira. Tarteko helmuga Igorren izango da lehenengo itzulian, eta mendiko saria 35. km inguruan, Barazarreko errepidera sartzerakoan.\nAZEk talde propiorik aurkeztuko ez dauan arren, hainbat txirrindulari arratiar egongo dira. F2 Informatika taldean, Igorreko Peio Legina, Ekhi Atutxa eta Izei Zuluaga dagoz, baita Lemoako Manex Etxebarria be. Dromedario-Flotamet taldean barriz, Zeanuriko Markel Gorostizagoiza egongo da. Guztira, 90 bat txirrindularik hartuko dabe parte, Hego Euskal Herriko herrialde guztietakoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002770", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Asterriabio proiektu agroekologikoa ezetuteko bisitea antolatu dau Gorbeiako parketxeak\nDomekan izango da talde mugatu batentzako bisita gidatua. Izen-emotea zabalik dago 94 673 92 79 telefonoan eta helbidean.\nGorbeia Parke Naturalaren Interpretazio Zentroak antolatuta, bisita gidatu egingo da domekan, garagarrilak 7, Areatzako Asterriabio proiektu agroekologikoan. Barazkiak eta frutak ekoizteko proiektua Sonia Inguzak daroa aurrera eta bere eskutik izango da bisita gidatua Asterria auzoan. Izena 94 673 92 79 telefonoan eta helbidean emon daiteke, plazak mugatuak dira. Izena emoterakoan zehaztuko da hitzordua.\nAsterriabiok ekoizpen ekologikoa ziurtatzen dauan barazki eta fruten ekoizpena egiten dau. Hau da, eraldatu bako produktu begetalak ekoizten dira bertan, hazietatik atzen produktura arte, negutegian zein aire zabaleko ortuan. Oin dala ia hogei urte hasi zan Inguza lanean eta gaur egun, Gorbeialdeko ekoizpen agroekologikoaren enpresa garrantzitsuenetarikoa da berea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002771", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Espainia eta Frantziako selekzinoei uko egin deutsee hainbat pelotarik, Euskal Selekzinoaren ofizialtasuna aldarrikatuta\nPelotari, epaile eta pelotazaleen babesagaz Amaia Larralde eta Ekhi Ziarrustak irakurri eben komunikatua zapatuan Hendaiako Beltzenia pelotalekuan.\nBagilaren 29an, Hendaiako Beltzenia pelotalekuan egin eben agerraldia pelotari, epaile eta pelotazale ugarik \"Ez Frantzia, ez Espainia gurea Euskal Herrikoa da!\" eta \"Ofizialtasuna\" leloakaz. Jarraian, Ekhi Ziarrusta pelotari dimoztarrak eta Amaia Larraldek komunikatua irakurri eben, pelotari ugarik Espainiako eta Frantziako selekzinoari uko egin eta Euskal Selekzinoaren ofizialtasuna aldarrikatzen ebela jakinarazoz.\nIzan be, aurten 22 urtez azpiko Munduko Euskal Pilota Txapelketea jokatuko da Iruñan eta iagaz Biarritzen pasau zan moduan pelotariak Espainia edo Frantziako selekzinoakaz parte hartzera behartuak izango dira. Salatu dabe, jokalarien zerrendea argitaratu barik, euskal selekzinoa ofiziala izan barik jarraituten dauala eta eurak ofizialtasunaren bidean egingo dabela lan. Gainera, ekitaldiaren amaieran azaldu dabe Euskadiko, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Iparraldeko federazinoek oztopoak ipini dabezala aldarrikapenerako, \"gure gaia ez dabela sustengatzen\" esanda.\nMartxel Toledo: \"90eko Munduko txapelketan Kuban euskal selekzio bezala desfilean izan ginan, handik hona ez da ezer egin baina hainbat urtetako burruka horrek emongo dau fruitua, eta horretarako inplikazioa eskatzen dogu. Batez be instituzinoei, pelota federazinoei, alkarteei, alderdiei...Azken batean arazoa ez da juridikoa, baizik eta politikoa\"\nIrakurritako komunikatuan, Amaia Larralde eta Ekhi Ziarrustak \"Euskal Herriak bereak sentitzen ez dituan koloreakaz\" parte ez hartzeko arrazoiak azaldu ebezan. Holan, Euskal Herriari ez jakola \"selekzino propioa izateko daukan eskubide kolektiboa\" aitortzen salatu eben. Jarraituta, \"gu, euskal pelotariak garenez, gure nazinoaren koloreakaz eta gure ereserkiaren doinupean lehiatu gura\" dabela aldarrikatuta.\nAmaitzeko, jasotako babesa eskertu eben eta ofizialtasunaren bidean, lanean jarraitzeko deia zabaldu eben: \"Dei zabala egiten dugu hemendik, pilota elkarte, federazio, pilotari, epaile eta euskal pilota maite duen orori elkarlanean eman ditzagun urratsak euskal gizartearen gehiengo handi batek aspalditik amesten duen euskal pilota selekzioaren ofizialtasuna lortzeko\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002772", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Elikagai soberakin eta hondakinak gitxitzeko proiektua abiatu dau mankomunidadeak\nElikagai-hondakin gitxiago sortzea eta egoera onean dagozan soberakinak behar dituan kolektiboei emotea dira proiektuaren helburu nagusiak.\nArratiako elikagai soberakinen neurketa, murrizketa eta errebalorizazinoa izenpean, Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM), batez be janleku handiak dituen zentroetan, alferrik galtzean dan jatekoaren kantidadea murrizteko proiektua ipini dau martxan. Horretan aditua dan Oreka Circular Economy enpresea arduratuko da proiektua aurrera aterateaz. Europako Next Generation funtsen dirulaguntzeagaz dago finanziauta ekimenaren %90a eta kanpainearen aurrekontu osoa 42.473 €-koa da, BEZ gabe.\n\"Organikoaren kudeaketa zirkularra egin gura dogu. Prebenzinotik hasi eta gero soberakinak sortzean badira, ahal bada aprobetxau-horretarako dago proiektu hau- eta ezin dana aprobetxau, ondo kudeatu edukiontzi marroian botaz\" azaldu deutso bBEGITUri Aitor Uriguen AUMko Iraunkortasuneko Teknikariak.\nMunduan, erositako jatekoaren herena alferrik galtzean dala dino Ainize Medrano Oreka enpresako marketing arduradunak: \"Oso garrantzitsua da prebenzino eta sensibilizazinoaren inguruan lan egitea. Baita datuak eukitea be. Ez dakigu lekuan lekuko zenbaki zehatza, eta egingo dogun lehenengo lana horixe neurtzea izango da. Ez etxeetan, janlekua daukien zentroetan baino; izan be, etxeetan asko botaten da, baina enpresetan, eskoletan, hoteletan, jatetxeetan eta abar askoz gehiago. Hortik hasiko gara neurketak egiten eta hor be egingo dogu prebenzino lana. Eta dohaintzen bidez janari xahuketea murriztu egingo dogu gero\". Horretarako jatekoa emoteko alkarte edo erakundeak be identifikau behar dabez.\nIzan be, proiektuaren helburuak, soberakinak identifiketea eta neurtzea; jatekoa alferrik galtzea prebenidu eta murriztea; dohaintzaren bidez jatekoa aprobetxetea eta herritar guztiei jatekoa ez botateak gizartean, ingurumenean eta ekonomian daukan garrantziaren gainean sensibilizetea dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002773", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ospitalosteko santotomasak ospatuko dira eguaztenean\nEguerdian mezea egongo da ermitan eta iluntzean, parrilladea egingo dabe auzotarrek.\nGaragarrilaren 3a, abenduaren 21agaz batera, da Santo Tomas eguna. Areatzako Ospitaloste auzoan apostoluaren omenezko ermitea dago eta honen inguruan ospatuko da jaia eguaztenean. Urteroko egitarau xumea antolatu da. Eguerdian, 12:00etan, mezea egingo da eta 20:00etan parrilladea egongo da auzokoentzako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002774", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago Gorbeialderen ardi ule bilketa kanpainea\nIzena garagarrilaren 12ra arte emon daiteke goizez 94 631 55 25 telefonora deituta.\nAurten be, Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz, artzainentzako ardi-ule bilketea antolatu dau Arratia-Nerbioi eskualdean. Gorbeialdek ardien ulea batzea gura izan ezkero, artzainek 94 631 55 25 telefonora deitu beharko dabe, 08:00etatik 14:00etara. Horretarako aukerea garagarrilaren 12ra arte luzatuko da.\nBaldintza bakarra baserria edo esplotazinoa Arratia-Nerbioi eskualdean helbideratua izatea da. Batutako artileari frogak egin ostean ebatziko dabe zer egin: ehungintzarako erabili, konposta lortu edo hondakin lez kudeatu. Izena emoterakoan egun bat zehaztuko da, bilketea egiteko.\nZeanurikoek udaletxeko 94 673 91 46 telefonora deitu ahal izango dabe be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002775", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldaik gaur emongo deutso hasikerea Plazandreak txapelketeari\nNora Mendizabal izango dau bidelagun gaur hasi eta abuzturaren 8an amaituko dan torneoan. Lehen partidua gaur da, Arrizabalaga eta Capellanen kontra.\nAmaia Aldai pelotari dimoztarra aurten be deitu dabe Emakume Master Cup zirkuituko Plazandreak 2024 txapelketara. Nora Mendizabalegaz batera jokatuko dau ligaxka fase bat eta abuztuaren 8an finala izango dauan torneoan. Lehen partidua gaur, garagarrilak 1, jokatuko da. Aldai eta Mendizabalek, Arrizabalaga eta Capellan izango ditue aurkari eta beste partidu guztiak lez, Bilboko Esperantza frontoian izango da aurrez aurrekoa.\nBigarren partidua astebete barru izango da, hilaren 8an. Orduan Zabaleta eta Gaminderen aurka arituko da Dimakoa. Ligaxka fasean, irabazitako partidu bakotxak puntu bat balioko dau eta puntu gehien dabezan bikote biek jokatuko dabe finala abuztuan. Beste bikoteak Garai-Galeano, Arrizabalaga-Capellan, Zabaleta-Gaminde eta Garai Galeano dira. Banaka barriz, Ibarrola, Larrarte, Etxegarai eta Arrillaga arituko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002776", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberioko pumptrack zirkuituan ikastaroa emongo da\nDomekan emongo dira maila bitako ikastaroak; oinarrizko mailakoa 10:00etan eta hobekuntza mailakoa 12:00etan. Izena aldez aurretik emon behar da.\nZeberioko PumpTrack zirkuituak badaroaz ia urte bi zabalik. Herri askotan zabaldu barri dira holango pistak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, Masterclass PumpTrack 2024 ikastaroa herriz herri dabil bertakoei Pump Track zirkuitua zelan erabili erakusteko. Zeberion, bagilaren 30ean izango da ikastaroa. Maila bi dagoz, oinarrizkoa eta aurreratua, bietarako emon behar da izena, hurrengo galdetegian klikatuta .\nOinarrizko maila oindino Pump Track-ean inoz ibili ez diranak, sarritan ibilten ez diranak edo konfiantzea hartu gura dabenak apuntau daitekez. 10:00etan hasi eta 11:55ean amaituko da oinarrizko ikastaroa. Hobekuntza mailan barriz, 12:00etatik 14:00etara, Pump Track-ean denpora bat daroenek eta trikimailu aurreratuak hobetu edo lortu gura dabenek emon behar dabe izena. Izena zein mailatan emon zalantzan egon ezkero, oinarrizko mailan emotea gomendatzen da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002777", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arteako jaietako herri jantzan parte hartzeako deitu ditu herritarrak Jai Batzordeak\nDomekan, hilak 30, gimnasioan egingo da aurtengo jaietako herri jantzearen bigarren entsegua, 18:30ean.\nUrri lehenengoaren hasikeran izango dira herriko jaiak Artean eta arteaztarrek hasi ditue honeetarako prestakuntzak. Urri lehenengoaren 5ean, txupinazoa bota ostean, herritarrek jantza bat egingo dabe eta domekan, hilak 30, izango da bigarren entsegua. Gimnasioan, 18:30ean da hitzordua.\nAdin guztietako arteaztarrak dagoz deituta, \"umeak, nerabeak, gazteak, helduak eta nagusiak\". Garagarrilean zehar beste entsegu bi egingo dira, 14an eta 28an. Gero, abuztuan balorauko da besterik egin behar dan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002778", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur amaituko da Bediako Ludotekako kursoa\nBediako ludoteka zerbitzuak ateak itxiko ditu garagarril eta abuztuan, urri lehenengoaren 5era arte.\nBediako Ludotekak aurten be hartu ditu herriko umeak astebarru arrastietan, 17:00etatik 19:30era arte, ikasturtean zehar. Ekintza ugari egiten dira bertan eskulan eta jolasez gainera, Ludochef eta Ludobaratzea besteak beste. Baina badator uda eta udalekuak zein ume zein gaztetxoentzako beste ekintza batzuk antolatu dira. Beraz, Ludotekak gaur zarratuko ditu ateak urri lehenengoaren 5era arte.\nUda honetan Bedian antolatu diran ume eta gaztetxoentzako ekintzak asteon egin dan adimen emozional ikastaroa eta garagarrileko ekintzak dira. Txiki-txokoa, udalekuak, uda gaztea eta ludosport dira. Daborduko, zarratuta dago honeetan izena emoteko epea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002779", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar arte emon daiteke izena Lemoako Futbito Txapelketan\nGaragarrilaren 1ean hasi eta 25ean amaituko da Lemoako Jai Batzordeak antolatutako txapelketea.\nUrtero legez, aurten be jokatuko da Lemoako Futbito Txapelketea garagarrilean zehar, 1etik hasita 25era arte. Hain zuzen be, Lemoako Jaietako lehen egunean jokatuko da final handia. Taldeek bihar arte izango dabe izena emoteko aukerea kiroldegiko harreran. Torneoa kiroldegiko kantxan jokatuko da eta taldeak zenbat diran jakin ostean antolatuko dira partiduak, honeek jokatuteko egun tarteak proposatu eta taldeek ebatziko dabe noz jokatu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002780", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguraldiaren esperoan, asteon izango da Igorreko pumptrack-aren inugurazino ekitaldia\nZapatuan, hilak 29, eguerdian izango da inaugurazino ofiziala eta rider adituek erakustaldia eskainiko dabe.\nPasau dan urteko amaieran amaitu eben eregiten Igorreko Urbieta futbol zelaiaren alboan dagoan pumputrack zirkuitua. Zirkuitu hau bizikleta, skate, patinete eta antzeko ibilgailuakaz dago pentsauta. Bulkadarik emon barik, aldats gora eta beherak erabilten dira abiadura hartu eta zirkuituaren birak emoteko.\nZezeilean egin ziran inaugurazino ofizialaren ekitaldia egiteko lehen saiakerak baina eguraldi txarrak bertan-behera itxi ebazan. Oingo zapaturako antolatu da beraz ekitaldia, bagilaren 29an 12:00etatik 14:00etara. Bertan, rider adituak egongo dira erakustaldia egin eta interesdunei azalpenak emoteko. Baina euria bada, bertan-behera geldituko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002781", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Undurragan sanpedroak ospatuko ditue astegoienean\nBarikutik domekarako egitaraua antolatu dabe auzotarrek: txitxi-burduntzia, kalejirea, mezea, bazkaria, erromeria, igel zein bola jokoak eta umeentzako jolasak.\nZeanuriko Undurraga auzoko jaiak dira sanpedroak, bagilak 29, eta honeen inguruan urtero legez, astegoienerako egiraraua antolatu dabe. Holan, auzoko heldu zein umeentzako ekintzak antolatu dira barikutik domekara. Egun handia zapatua izango da eta San Pedro ermitearen eta mezearen inguruan batuko da jentea. Baina domekan be hurbilduko da persona ugari, umeentzako ekintzak eta VI. andrazko eta gizonezko Bola Txapelketea jokatuko dalako.\nUndurraga hainbat etxe multzok osotuten dabe, auzotarrek ezetuten dabezanez: Undurra, Undurra goikoa, Urrutxie, Mintegie, Arbine, Agarre, Olabarri, Palomares, Altxagutxi, Antzone, Orbe, Ibargutxi, Masmalena eta Obrako etxeak. Sasoi batean auzo handi bat zan, eskola eta dendakaz, baina urtegia eta zentral hidroelektrikoa eregi zanean, auzoko etxe eta bide asko galdu ziran.\nZeanuriko Undurragako jaiak\nBagilak 28, barikua\n21:00etan, jaien hasikerea eta txitxi-burduntzia.\nBagilak 29, zapatua\nGoizean zehar kalejirea auzoan.\n11:00etan, mezea eta ondoren barauskarria.\n15:00etan, auzo bazkaria.\n18:00etan, Eingo taldeagaz jantzaldia.\nOndoren igel jaurtiketa txapelketea.\nBagilak 30, domekea\n13:00etan, umeen bola txapelketa.\n17:00etan, umeentzako jokoak.\n18:00etan, VI. andrazko eta gizonezko Bola Txapelketa.\n20:00etan, jaien amaierea, txokolatea eta zozketea", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002782", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan zein zapatuan egongo da zuzeneko musikea The Quiet Cornerren\nBarikuan Duo Naktê bikotea egongo da saxofoi eta akordeoiagaz eta zapatuan Johnnytxarrek joko ditu bersino akustikoak gitarreagaz.\nOingo astegoienerako kontzertu bi antolatu ditu Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrak. Bagilaren 28an, Duo Naktê taldeak eskainiko dau kontzertua 20:00etan. Hurrengo egunean barriz, hilak 29, Johnnytxar egongo da kantetan, hau be 20:00etan.\nDuo Naktê Julen Murga eta Victor Orts bikoteak osotutako taldea da. Areatzako taberna irlandarrean Tradizio berritua izeneko kontzertua eskainiko dau, saxofoi eta akordeoiaren soinuakaz. Johnnytxar barriz, musika zeltiar eta irlandarrean da aditua eta bere gitarreagaz egongo da, bersino akustikoak eskaintzen.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002783", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Baso bainua' bisita gidatua antolatu dau Gorbeiako parketxeak\nDomekan izango da Pablo Mariz-ek gidatutako bisitea Ugospeko pagadian, hamasei urtetik gorakoentzako. Izena aldez aurretik emon behar da.\nGorbeia Parke Naturalaren Interpretazino Zentroak aurten antolatutako bisita gidatuen artean dago domeka honetan, bagilak 30, egingo dan Baso bainua bisitea, gazteleraz. Hau Soldropo inguruan dagoan Ugospeko pagadian egingo da eta hamasei urtetik gorakoek emon leikie izena. Doban da eta izen emotea 94 673 92 79 telefonoan edo helbide elektronikoan egin daiteke.\nAzalpenak Pablo Mariz-ek emongo ditu, AZERI Natura Guztientzat kooperatibako kidea. Talde hau ingurumen hezkuntzan aritzen da, ingurugiroa errespetau eta babestearen beharraz kontzientziatzeko. Holan, \"naturaz gozatu nahi dauan pertsona orori zuzendutako ingurumen hezkuntzako ekintza dinamiko, aktibo eta berritzaileak\" eskaintzen ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002784", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko alkarteek giza mosaiko erraldoia osotuko dabe Inbiu Jaian\nEkimena antolatzen hasteko batzarra deitu da bagilaren 27rako, eguena, 18:00etan Kultur Etxean.\nUrri lehenengoaren 21ean ospatuko da aurten euskerearen aldeko Igorreko Inbiu Jaia. Eta Igorreko Udalaren Euskera Sailetik, herri erronka bat proposatu da: herriko alkarteek giza mosaiko erraldoi bat osotutea. Hau, Katiuska eta Katilu hezkuntza eta antzerki taldeak gidatuko dau. Holan, alkarteak batzar batera deitu ditue biharko, hilak 27, 18:00etan Kultur Etxean.\nBatzarraren helburua, mosaikorako esaldi bat adostea izango da, Arratiako herri-kantutegitik aukeratutako abeste batetik ateratakoa hain zuzen be. Holan, alkarte bakotzaren lana esaldiaren hizkietako bat osotutea izango da eta alkarte bakotxeko kideek, taldea identifiketako jantzi bereizgarri bat eroango dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002785", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar botako dabe Dimako jaiei hasikerea emoteko txupina\nAndoni Ollokiegik joko dau bihar, A & H-k barikuan eta zapatuan, The Clayton eta Los Zopilotes Txirriaos taldeek.\nBihar, bagilak 27, 19:00etan, botako dabe txupina Diman jaiei hasikerea emonez. Ordutik eta domekara arte, egunak eta gauak, musikaz, gastronomiaz eta kuadrillan ondo pasetako jarduerez beteta egongo dira.\nHerri afariak, jubiladuen bazkariak, Tortilla eta Paella Txapelketek eta taloek osotuten dabe egitarau gastronomikoa. Umeentzako jolasak, kuadrillen arteko jokoak, erromeriak, kontzertuak, Playback Lehiaketea eta edade guztietarako beste jarduera asko be badagoz egitarauan.\nKontzertuei jagokienean, Andoni Oilokiegik bere gitarreagaz girotuko dau egueneko gaua; Akesolo eta Houston, A&H talde arratiarrak joko dau barikuan eta zapatuan, The Clayton eta Los Zopilotes Txirriaos taldeek animauko dabe gaua.\nEgitaraua:\nBagilak 27, eguena\n17:30ean, kuadrillen arteko jokoak.\n19:00etan, txupinazoa.\n19:10ean, Dantza Barri taldearen jantza ikuskizuna.\n19:30ean, bafle poteoa herriko tabernetatik.\n21:00etan, herri afaria. Txartelak salgai tabernetan.\n22:30ean, Andoni Oilokiegiren kontzertua.\n24:00etan, Bide batez erromeria taldea.\n02:00etan, DJ USB.\nBagilak 28, barikua\n11:30ean, umeentzako jolasak.\n12:00etan, mezea.\n13:00etan, 85 urtekoei omenaldia.\n14:00etan, jubiladuen bazkaria.\n17:00etan, Tute Txapelketea Aramotz tabernan.\n17:30ean, LGTBIQ+ kolektiboaren sexu askapenaren eta harrotasunaren aldeko argazkia plazako eskilaretan.\n18:00etan, pelota partiduak frontoi txikian: Txumuluxueta pelota eskolako umeak. Amaia Aldai eta Olatz Arrizabalaga. Jaietako Esku Pelota Txapelketako finala.\n20:00etan, Akesolo eta Houston, A&Hren kontzertua.\n21:30ean, Playback Lehiaketea.\n23:00etan, Zutik taldeagaz erromeria.\n02:00etan, DJ Txabeneruek.\nBagilak 29, zapatua\n11:30ean, umeentzako jokoak.\n12:00etan, mezea.\n12:30ean, Txipli Txapla otxotea tabernetatik.\n14:30ean, Tortilla Txapelketea: tortillak aurkeztu.\n16:00etan, Mus Txapelketea Ibai Toki tabernan.\n17:00etan, kuadrillen arteko jokoak.\n19:00etan, elektrotxarangea.\n19:00etan, taloak.\n22:30ean, The Clayton taldearen kontzertua.\n23:45ean, errifetako sari banaketea.\n24:00etan, euskal errepresaliaduen giza eskubideen aldeko ekitaldia plazan.\n00:30ean, Los Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua.\n02:30ean, Bidean erromeria eta DJ Bass & Urbihools\nBagilak 30, domekea\n15:00etan, Paella Txapelketea. Paellak aurkeztu.\n17:30ean, bertsoak. Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Asier Galarza, Onintza Enbeita eta Oihana Bartra.\n19:15ean, Kuadrillen arteko jokoen sari banaketea.\n19:30ean, Julen Axpe \"Furgonologoa\"ren saioa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002786", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kilimak, Moonshine Wagon eta Trikizioren kontzertuak egongo dira Arantzazuko jaietan\nEguenetik domekarako egitaraua antolatu da; baina txupinazoa barikuan botako dau Arantzarte Dantza Taldeak, jantzari taldearen 50 urteak ospatuz.\nHilaren 27tik 30era ospatuko ditue San Pedro jaiak Arantzazun. Txupina, Arantzarte Dantza Taldeak botako dau barikuan 19:00etan, baina aurreko egunean hasiko dira jaiak kopaua, Arratiako Musika Eskolako ikasleen emonaldiak eta pintxopoteagaz.\nBariku gauean izango dira Kilimak eta Moonshine Wagonen kontzertuak eta erromeria Trikizio taldeagaz. DJ Jonkas-ek ipiniko dau musikea ostean, ordu txikiak arte. Zapatuan, mota guztietako txapelketak egongo dira egunean zehar eta erromeria gauean. Eta domekan, Arantzarte Dantza taldearen ekitaldia azpimarratu behar da.\nEgitaraua:\nBagilak 27, eguena\n14:30ean, herritarrentzako kopaua.\n18:30ean, Arratiako Musika Eskolako ikasleen emonaldiak.\n19:30ean, pintxopotea Herriko Tabernan.\nBagilak 28, barikua\n19:00etan, pregoia eta txupinazoa Arantzarte Dantza Taldearen eskutik.\n19:15ean, buruhandiak.\n19:30ean, plaza jantzak eta Larrain jantzea.\n20:00etan, Ardoa Barrura fanfarria.\n20:30ean, kontzertuak plazan: Kilimak, Moonshine Wagon, Trikizio erromeria eta DJ Jonkas.\nBagilak 29, zapatua\n10:00etan, Paella eta Tortilla Lehiaketetarako izen-emotea eta mahaien banaketea.\n11:00etan, 10 eta 17 urte arteko gazteen Ping-pong Txapelketea frontoian.\n12:00etan, Orkresta Elektrotuna elektrotxarangea.\n12:30ean, Igel Txapelketea.\n13:00etan, mezea.\n14:00etan, paella eta tortillen aurkezpena.\n17:00etan, Txapel Jaurtiketa Txapelketea.\n18:00etan, umeentzako ginkanea.\n19:00etan, playbacka eta karaokea.\n21:00etan, erromeria Joxpa-gaz.\nBagilak 30, domekea\n10:30etik 13:30era, jolasak eta puzgarriak frontoian.\n13:30ean, Bocabeats Komedia Show Herriko Tabernan.\n16:30ean, Mus Txapelketea Montero tabernan eta Briska Txapelketea Herriko Tabernan.\n18:00etan, Arantzarte Dantza Taldearen ekitaldia.\n19:00etan, bingoa eta txokolatea", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002787", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako kiroldegiko instalazinoak udako ordutegian dagoz\nIgerilekua 11:00etatik 19:30era egongo da zabalik egunero eta kiroldegiko zein gimnasioko ordutegiak moldatu dira udarako.\nLemoako Udal Kiroldegiak hartu dau udako ordutegia, ohikoagaz aldaketak egongo dira beraz. Igerilekuak dira udan gehien erabiliko diran instalazinoak, honeek bagilaren 10etik dagoz zabalik eta urri lehenengoaren 8ra arte, egunero zabalduko dira 11:00etatik 19:30era.\nKiroldegia barriz, astelehenetik barikura hamabi orduz egongo da zabalik, 09:00etatik 21:00etara. Astegoien eta jaiegunetan ostera, ordubete arinago zarratuko da, 20:00etan. Abuztuan izango da ordutegi murrizketea, 11:00etan zabaldu eta 20:00etan zarratuko da eta.\nAtzenik gimnasioko ordutegiak be aldatu dira. Kiroldegiaren antzera, astebarruan 09:00etatik 21:00etara erabili ahalko da gimnasioa. Zapatu, domeka eta jaiegunetan barriz, goizez bakarrik egongo da zabalik, 09:00etatik 13:00etara. Abuztuan barriro aldatuko da ordutegia. Astebarruan 11:00etatik 20:00etara eta astegoienean 11:00etatik 13:00etara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002788", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bediako Liburutegia udako ordutegian dago gaurtik hasita\nGaragarrilaren 24ra arte, astelehenetik barikura goizez bakarrik zabalduko ditu ateak, 10:00etatik 13:00etara.\nBediako Liburutegia udako ordutegian sartu da gaur, bagilak 25, bertan. Hurrengo hilabetean ateak zabalik egongo dira baina goizeko ordutegian baino ez, hau da, 10:00etan zabaldu eta 13:00etan zarratuko da liburutegia erabili edo liburuak hartzeako aukerea. Gero, garagarrilaren 24tik aurrera, ateak zarratuko ditu liburutegian ikasturte barria hasi arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002789", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eraikin publikoen erabileraren inguruko batzarra antolatu da Artean\nGaur, hilak 25, 18:30ean izango da herritarren ekarpenak jasoteko bilerea Arteako Kultur Etxean.\nMaiatzaren 28an Arteako Udalak herriko instalazino publikoen erabileraren inguruko batzarra antolatu eban eta beste bilera bat deitzeako beharra ikusita, gaur egingo da bigarrena. Kultur Etxeko aretoan egongo dira udal ordezkariak, gaur martitzena 18:30etik aurrera, herritarren proposamen eta kexak jasoteko. Eraikin publiko honeek Kultur Etxea, frontoia eta kiroldegia, eskolak eta udaletxea dira, besteak beste.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002790", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Tubik hamazortzigarren txapela jantzi dau lasto botatean\nSei metroko langea pasauta lortu eban domekan Aulestin jokatu zan Euskadiko Lasto Botatzen Txapelketako lehen saria.\nAtzo, hilak 23, Aulestin jokatu zan Euskadiko Lasto Botatzen Txapelketea. Bertan Jose Martin Bustinza \"Tubi\" lehiatu zan eta txapela Dimara bueltan ekartea lortu eban. Holan, lasto botatzeko txapelak pilatuten segiduten dau Tubik, Euskadiko hamazortzigarrena izan da atzen hau.\nSei metroko langea pasauta eskuratu eban txapela, bigarrena, Obieta bost metro eta 40 zentimetrotan geratu zan. Hirugarren postua Agirrerentzako izan zan eta Jon Loiola dimoztarra, txapelketara deituta egoana, ezin izan zan aurkeztu.\nJose Martin Bustinza \"Tubi\": \"Ni ondo nago, 6 metroren bueltan manteniduten naz. Penea gero eta jente gitxiago dagoala Lasto Botatzen\"", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002791", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Klaseak amaitu eta hasi dira eskualdean ume eta gaztetxoentzako udaleku irekiak\nUme eta gaztetxoek amaitu ditue eskolako klaseak eta jarraian, gaurtik hasita, udaleku irekiak martxan dagoz herri askotan. Arantzazun, Areatzan, Artean, Igorren eta Zeberion ikusi ahal izango dira ume taldeak begiraleakaz ekintza desbardinetan parte hartzean. Lehen astea da oingoa eta hurrengo asteetan egongo dira jolas, urtekera eta abarretan.\nUdaleku irekiez gainera, Igorreko Urbieta futbol zelaian Arratia Futbol Taldearen kanpusa be eroango da aurrera asteon. Futbola oinarri hartuta, barikura arte egongo dira honeek be kirolaren inguruko ekintzak egiteko. Ume horreetako asko, udaleku irekietan be egongo dira datorren astetik hasita.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002792", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Beste kalistenia klase bat emongo da gaur Lemoan\nIbaizabal parkeko kalistenia instalazinoak erabilten ikasteko klasea 19:00etan izango da. Izena emon behar da 674 945 426 telefonoan.\nMaiatza amaierako lehenengo saioaren ostean, Lemoako Udalak kalistenia instalazinoak erabilteko klasea antolatu dau. Gaur, hilak 24, izango da saioa 19:00etatik 20:00etara. Hamasei urtetik gorakoek hartu leikie parte eta izena aldez aurretik emon behar da 674 945 426 (Aitor) telefonoan.\nKlasean instalazino mota bakotxaren ezaugarriak eta bakotxean egiteko ariketa desbardinak erakutsiko ditu aditu batek. Holan, erabiltzaileak euren kontura joan ahal izango dira gaurtik aurrera, ariketa egokiak zeintzuk diran jakinda.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002793", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako txirrindulariek Mirador del Chivora egingo dabe urtekerea\nGaur da zapatuko urtekeran izena emoteko atzen eguna, helbidera idatzita.\nLemoa Txirrindulari Elkarteak urtekerea antolatu dau bagilaren 29rako, zapatua. Goizeko 07:00etan Arlonagusia futbol zelaiko aparkalekuan gelditu eta Mirador del Chivora (Kantabria) abiatuko dira, bertako mendiko portua bizikletaz igoteko. Izena gaur arte, hilak 24, emon daiteke helbidera idatzita. Bazkideentzako prezioa 50 eurokoa da eta 60 eurokoa gainontzekoentzako.\nPortu hau udan bakarrik dago zabalik eta itsas gaineko 1.992 metrotan amaituta, Kantauriar mendietako asfaltautako errepide garaiena da. Txirrindularitza munduan, kategoria bereziko bidea da eta 2015ean La Vueltako etapa amaierea be hartu eban.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002794", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arbolea plazan altxeteagaz batera hasiko dira gaur jaiak Ubiden\nBurrunba elektrotxarageak girotuko dau lehen arrastia eta jai giroak ez dau geldialdirik izango astelehenean atzen trakea bota arte.\nEgitaraua:\nBagilak 21, barikua\n17:00etan, arbolearen bila.\n19:00etan, arbolea altxau.\n20:00etan, Burrunba elektrotxarangea.\n21:00etan, afari-trukea.\n23:00etan, Xaukena Xauk bikotearen musika saioa.\nBagilak 22, zapatua\n12:30ean, Sorgina Txirulina umeentzako ikuskizuna.\n17:30ean, Ubideko olinpiadak.\n21:30ean, herri afaria mozorrotuta.\n23:30ean, Zazpizar-egaz erromeria.\n02:30ean, MC Mera txosnafesta.\nBagilak 23, domekea\n11:00etan, puzgarriak.\n12:00etan, Otxandioko Urduri jantza taldea.\n17:30ean, pelota partiduak. Ados Pilota: Iturriaga-Zabala vs ArrietaOrbegozo; Garfe Pelota: Uribe-Arbizu vs Victor-Markaida.\n19:30ean, Gontzal Mendibil.\n21:00etan, parrilladea.\n23:00etan, sua.\nBagilak 24, astelehena\n13:15ean, kopaua, trikitixea eta panderoa.\n18:00etan, Ipar Zirko Cia Trotamundos konpainiaren antzerkia.\n21:00etan, atzen trakea eta jaien amaierea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002795", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Anbototik Gorbeiara' taularatuko dabe Arratia eta Elorrioko musika eskolek\nZapatuan, 19:00etan, izango da Kepa Junkeraren omenezko kontzertua bertso, jantza, kirol eta magiagaz aberastuta.\nBihar, hilak 22, Arratiako eta Elorrioko musika eskolek landutako Anbototik Gorbeiara kontzertu-ikuskizuna egongo da ikusgai Igorreko Lasarte Aretoan, 19:00etatik aurrera, saio bitan. Kepa Junkeraren omenezko ikuskizuna izango da eta Junkera be, bertan izango da. Konbiteak musika eskolakoen artean banatuko dira eta lekua egon ezkero, publiko orokorra sartu ahalko da.\nGorbeia Ensemble Arratiako ikasleek eta Besaide Band Elorriokoek prestatu eta taularatu ditue piezak eta ikuskizuna aberasteko, Aitzol Atutxa azkolariaren erakustaldia, Nerea Zuloagaren sorkuntzak, Areatzako Betik Gazte taldearen jantzak eta Dimako Bertso Eskolakoen bertsoak egongo dira. Ikuskizunaren aurkezlea Eleder Iglesias izango da eta emonaldia bideratzeaz gainera, magia be ekarriko dau taula gainera.\nMusika eskolako ikasleentzako erronka bat izan da ikuskizuna prestatutea: \"Ikuskizun profesional bat zelan egiten dan bizi eta berau prestatuteko egin behar dan aurreko lan guztia ikasiko dabe; lagun barriak be egingo ditue bidean, ziur\". Holan, lehen emonaldia izango da biharkoa baina beste bat egingo da Elorrion, Gorbeiatik Anbotora izenpean.\nKepa Junkera Arratian\nLehen edizino honetan Kepa Junkera omenduko da. Izan be, Junkerak badauka Arratiagaz loturarik. Zeanuriko trikitixa txapelketa irabazteaz gainera, Arratian trikitia irakasten be urteak emon ebazan eta bere ekarpen itzela eskertu gura deutsie musika eskola biek. Horrexegaitik bere errepertorioak leku berezia izango dau emonaldian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002796", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur emongo deutsie hasikerea Bediako jaiei\nTxupina bota eta Jone eta Jon Beringaren jeitsieragaz hasiko dira astelehenerarte luzatuko diran sanjuanak.\nBagilak 21, barikua\n19:30ean, jaien hasikerako txupina, trikitixaz alaituta, Jone eta Jon Beringaren jeitsierea eta sardina jana.\n20:00etan, Pantxo Mexikarra.\n22:30ean, Bediako Jauziri jantza taldea.\n23:30ean, Play back-a.\n24:00etan, Oxabi.\nBagilak 22, zapatua\n12:00etan, XV. Paella Lehiaketerako izen-emotea.\n14:00etan, paellak aurkeztu.\n17:00etan, Mus Txapelketea. Bakotxak antolatuta, 18 urtetik gorakoentzat.\n17:00etan, bazkalosteko bingoa 18 urtetik gorakoentzat.\n17:00etan, umeentzako tailerrak eta Buruhandiak.\n22:30ean, Akerbeltz\n02:00etan, DJ A&B\nGune morea 17:00etatik 19:00etara eta 22:00etatik 05:00etara.\nBagilak 23, domekea\n12:00etan, VIII. Antxinako Auto eta Motorren erakusketea.\n12:00etan, Pintxo-potea txosnetan.\n16:00etan, Bediako slalom-a Club Automovilistico Bizkaiak antolatuta San Lorentzo poligonoan.\n19:00etan, Tortilla Lehiaketerako izen-emotea. Osagaiak: patatak, arrautzak, orioa eta gatza.\n20:30ean, Tortillen aurkezpena.\n21:00etan, herri afaria.\n22:00etan, Altxaporru\n24:00etan. San Juan sua.\nBagilak 24, astelehena\n11:00etan, meza nagusia.\n12:00etatik 14:00etara, umeentzako puzgarriak.\n17:00etatik 19:00etara, umeentzako puzgarriak eta bitsaren jaia.\n17:00etan, XXXVI Briska Txapelketea (bikotekide bat behintzat Bediakoa). Izen-emotea 6 euro bikoteko. 18 urtetik gorakoentzat.\n20:00etan, txokolatea eta jaien amaierako txupina.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002797", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eskolako Jaia ospatuko da gaur Lemoan\nErakusketak, jantzak, pailazoak, musikea, jana eta edana egongo dira 17:00etatik aurrera ikasturtearen amaierea ospatuteko.\nGaur, hilak 21, da aurtengo ikasturteko atzen klase eguna eta hau ospatuteko, Eskolako Jaia ospatuko dabe Lemoako eskolako aterpean. Arrastian zehar hainbat ekintza egingo ditue eta horrezaz gain, arte ikasleen erakusketea, jatekoa eta edatekoa egongo da arrasti osoan zehar.\nJaia 17:00etan hasiko da, gimnasia erritmiko erakustaldiagaz, kiroldegian. Jarraian, 17:30ean, Txikirritmokoen jantza emonaldia egongo da ikusgai. 18:00etan ostera, Potx eta Lotx pailazoek Aireportuan ikuskizuna taularatuko dabe. Hau amaituta, 19:00etan, DBH-koek mikro irekia izango dabe eta jaiari amaierea emoteko, 20:30ean, Kittu taldeak jantzan ipiniko ditu bertaratutakoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002798", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "HAMAIKA erakusketea zabaldu da Zeanurin, lurraldearen defensan eta makroproiektuen kontra\nGoizez 11:00etatik 13:00etara eta arrastiz 18:00etatik 20:00etara bisitau daiteke erakusketea Eguzkiolan, bagilaren 28ra arte.\nHaizeak Bizirik eta Bortziri Malerreka kolektiboek Etxalarren sortutako erakusketea da HAMAIKA. \"Hamaika errazoi gure lurraldea defendatzeko\" lelopean, Irantzu Piquero artistearen ideatik abiatuta, Euskal Herriko hamaika irudigileren lanak batzean ditu. Bagilaren 19tik 28ra egongo da ikusgai Zeanuriko Eguzkiola lokalean, goizez 11:00etatik 13:00etara eta arrastiz 18:00etatik 20:00etara.\nEskulturek, poesiak, hegaztien fanzineak eta margolanek osotuten dabe \"lurraldearen defentsarako eta makroproiektuek aurkako\" erakusketea, Euskal Herritik biran dabilena. Horrezaz gainera, Arratia inguruko gatazka ekologikoak be landu dira Zeanurin: autopista elektrikoa eta Kastillo parke eolikoa, besteak beste.\nArratia inguruko kolektiboak makroproiektuen aurka burrukan\nMakroproiektuen problematikeari aurre egiteko, Arratia inguruko hainbat eragile batuko dira Eguzkiolan bagilaren 26an, 19:00etan. Bertan Aire Hemendik (Ubidea), Makatzak (Arratia), Aiaraldeko Mendiak Bizirik (Orozko eta Aiaraldea) eta Kastillo Bizirik (Otxandio) taldeek egingo dabe Lurraldeen aurkako trantsiziotik, lurraldeen trantsiziora berbaldia. Eurekaz egongo da Alvaro Campos EHUko irakasle eta ikertzailea be. Berbaldia girotuteko, Saioa Larrea sortzailea eta Kotxino Martes musika taldea egongo dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002799", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jon Loiola eta Ruth Linazak Euskadiko Lasto Jasotze Txapelketea lehiatu eben\nLinaza hirugarren izan zan eta Loiola bosgarren, zapatuan Durangon jokatu zan herri kirol jardunaldian.\nZapatuan, bagilak 15, Durangon jokatu ziran Euskadiko Txinga Eroate eta Lasto Jasotze Txapelketak. Lasto-jasotzean arratiar bik hartu eben parte, Ruth Linaza lemoaztarrak andran kategorian eta Jon Loiola dimoztarrak gizonezkoetan. Linazak hirugarren egin eban eta Loiolak bosgarren.\nAndrazkoetan, Garbiñe Lopez de Uralde urten zan txapeldun, 30 kiloko fardoa bost metroko altueran minutu bitan 30 aldiz altxauta. Sara Asenjok bigarren egin eban 27 jasoaldigaz eta dimoztarra 22 jasoalditan geratu zan. Halanda be, pozik agertu da Linaza; ama izan ostean bere helburua 20 jasoaldi egitea zan eta bi gehiago egin ebazalako.\nGizonezkoetan, 45 kiloko fardoa zazpi metrotara altxetea zan probea, minutu bitan. Estu-estu egon zan lehia lehenengo postuetan baina txapela Eder Lopez de Abetxukok eskuratu eban atzenean, zentimetro batzuengaitik. Jon Loiola bosgarren postuan geratu zan, 20 jasoaldi eginda.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002800", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar, hilak 21, geocaching ikastaroa egongo da Arantzazuko Kultur Gunean\nJokoaren oinarrizko kontzeptuak eta caché ak bilatzeko aplikazinoa erabilten erakutsiko ditu Iñaki Anton arantzazutarrak.\nIkastaroa 19:00etatik 21:00etara izango da, 16 urtetik gorakoentzat. Bertan jokoaren oinarrizko kontzeptuak eta caché ak bilatzeko aplikazinoa erabilten erakutsiko ditu Iñaki Anton arantzazutarrak. Cachéak erregistro liburuak dira eta alkar trukatzeko objektuak.\nJoko honetan adin desbardinetako jokalariek parte hartzean dabe, naturara urtetera eta interes turistikoa daukien lekuetatik. Bizkaian, 1.500 caché inguru dagoz ostenduta nork topauko zain; Arantzazun, Igorren eta Diman, 200 inguru. Ikastaroan, oinarrizko arauak ikasi ostean, Arantzazutik ibiliko dira partaideak caché bila.\nGaragarrilean nazinoarteko jardunaldiak Arantzazun\nGaragarrilaren 19, 20 eta 21ean Arantzazun Geocoaching jardunaldiak egingo dira. Bertan, Euskal Herriko jokalariez gainera, Valentzia, Katalunia, Galizia eta Frantziako jokalariek hartuko dabe parte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002801", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar hasiko da II. Gazteen Dantza Topaketa Areatzan\nEuskal Dantzarien Biltzarrak, jantzari belaunaldi errelebo ezari aurre egiteko, bagilaren 21etik 23ra, Gazteen Dantza Topaketa antolatu dau Areatzan.\nBertan, Euskal Herriko jantzari gazteak batuko dira euskal jantzakaz gozatzeaz gainera, euren arteko loturak sortzeako. Izan be, antolatzaileen ustez, taldeen belaunaldi erreleborik eza konponduteko funtsezkoa da taldeko kide izatearen eta nortasun sentimentuak handitzea; eta topaketea, hori lortzeako bide bat izan daiteke. Bizkaiko 16 taldetako jantzariak; Arabako bi taldetakoak; Gipuzkoako talde batekoak eta Nafarroako lau taldetakoak batuko dira Areatzan.\nEgitaraua\nBagilak 21, barikua\n16:00etan, jantzarien harrerea.\n19:00etan, hasikerako ekintzea plazan.\n20:00etan, kopaua.\n20:30ean, Plaza Dantza: Tirikitrauki plazan.\nBagilak 22, zapatua\n11:00etan, ginkanea.\n15:30ean, dinamikea.\n18:00etan, kalejirea herrian zehar.\n19:00etan, jantzen desafioa plazan.\n23:30ean, erromeria Berriztu taldeagaz plazan.\nBagilak 23, domekea\n10:00etan, Gorbeiara urtekerea", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002802", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Burbuilak taldeak kontzertua eskainiko dau Artean\nArteako Herriko Bentan izango da Aiaraldeako hirukotearen kontzertua zapatuan, hilak 22, 20:00etatik aurrera.\nBurbuilak taldea Aiaraldeako hiru andrak osostuten dabe: Izaskun del Cerro piano-an, Irati Mendiguren kitarra eta ahotsean eta Izar Mendiguren trikitixa, kaxoia, melodika eta bestelango instrumentuakaz. Taldea 2022an jaio zan, kantu propioak egiten hasi eta \"ahalduntzeko burbuilak askatu eta lehertuteko\". Taldearen lehen kantu bildumea da Burbuilak . Atzen udagoienean grabau ebezan abestiak Amurrioko Burubio kulturgunean eta 2024ko zezeilean argitaratu eben lana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002803", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaua argiztauko dabe domekan San Juan bezperako suek\nBagilaren 23ko gauean, eskualdeko herri guztietan izetuko dira suak udako solstizioa eta sanjuanak ospatuteko. Ikusi hemen herri bakotxeko programazinoa.\n\"Zapoak eta sugeak erre, artoak eta gariak gorde\" suaren inguruan kantetako gaua izango da bagilaren 23koa Arratia, Ubide eta Zeberion. Denpora \"paganoetan\" udako solstizioa ospatuteko gaua zan eta kristautasunaren etorrereagaz, San Joan Bautistaren jaiotzea zan ospakizunerako arrazoia. Halanda be, beste tradizino askogaz pasau dan moduan, paganismoa eta kristautasuna nahastuta manteniduten da gaur tradizino hau Euskal Herrian. Holan, herritarrakaz batera kantau, jan eta suaren inguruan jantza egiteko gaua izango da domekakoa inguruko herrietan.\nARANTZAZU\n18:00etan, sua prestatu; 20:00etan, sardinak eta saiheski errea; 22:00etan, sua.\nAREATZA\n11:00etatik 14:30era, Artisautza Azokea; 12:30ean, kalejirea herritik Nafarroa Kanta Taldeagaz; 19:00etan, Mute kale antzerkia Gudarien plazan; 20:00etan, sardinak Zubizarran. Ostean, sua.\nARTEA\nSan Juan sua eta sardina jana Santamañen: 20:00etan, .\nDIMA\nSan Juan sua frontoia eta eskolearen artean: 20:30ean sua isiotu, etxeko traste zaharrak erre eta txitxi-burduntzia egongo da.\nIGORRE\nSan Juan auzoko jaiak: 12:00etan, jaien hasikerako txupina, ostean trikitilariak; 14:40ean, Marmitako Lehiaketako aurkezpena; 19:00etan, sardina jana; 20:30ean, Joselu Anaiak; 22:00etan, San Juan sua eta suziriak; 23:00etan, Joselu Anaiak.\nLEMOA\nSan Juan sua Tallerretan: 19:30ean umeentzako ekintzak eta janari eta edari salmentea.\nZEANURI\nAltzuako sanjuanak: 10:00etan, txupina; 11:30ean, jantzariak; 12:30ean, mezea eta ostean barauskarria eta zozketea txistulariakaz; 18:00etan, Bola Txapelketea; 21:00etan, sardinak, txarri giharra eta txokolatea musikeagaz. Ilundutakoan, San Juan sua.\nZEBERIO\nUdako solstizio jaia Mosondo-Arkulandan: 20:00etan, parrilladea, txokolatea, edabea, musikea, sua...", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002804", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hondakin zoosanitarioen bilketea egingo da bihar Igorren\nEguen arrastian zehar, Garbeko MIBA kooperatiban batuko dira animaliakaz erabilitako hondakin sanitarioak.\nGorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak hondakin zoosanitarioen bilketa kanpainea antolatu dau. Gaur Orozkon eta Ugaon izango da bilketea eta bihar, hilak 20, Igorreko MIBA kooperatiban (Cavan) izango da bilketea arrastiz.\nBertara, abeltzainek euren ustiapenetan abereekaz erabilitako hondakin sanitarioan eroan ahal izango ditue: medikamentu-flaskoak, erabili bako medikamentuak, xiringak, orratzak... Holan, honeen tratamendu egokia egin eta ingurumena jagoteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002805", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arteako kokomarroek udako solstizioa ospatuko dabe\nGaur, hilak 19, egingo dabe jaia Santamañen; 19:00etan meriendea antolatu dabe eta gero biztuko dabe sua.\nOin dala hiru urte, Aratusteak ospatuteko jaio ziran Kokomarroak Artean; atzen urte bietan udako solstizioa ospatuteko be batu dira eta aurten be egingo dabe bagilaren 19ean jaia Santamañen. Meriendea antolatu dabe 19:00etan eta gero, sua izetuko dabe. Oin dala urte bi, dantzak.eus webgunean Kokomarroek argitarautako Hemen da eguzkia artikuluan dinoenez, \"guk ospatu gura doguna udaren etorrera da eta ez San Joan Bautistaren heriotzea\".\nIzan be, Euskal Herrira kristautasuna heldu aurretik, baita bitartean be, ospatuten ziran udako zein neguko solstizioak, urteko egun luze eta laburrenetan hain zuzen be. Egun horreen garrantzia, antxina nekazaritzak eta naturaren zikloek eukien pisutik dator. Gerora, beste jai askogaz gertatu zan modura, elizak beren tradizinoagaz nahastu eban ospakizun paganoa, kristautasuna euskal herritarron artean hedatzea ahalbidetuteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002806", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lizar Begoña egongo da bagileko Arteako Irakurleen Txokoan\nHilaren 21ean, eguena, aurkeztuko dau idazle gazteak Mundu zitalaren kontra bere lehenengo eleberria, 19:00etan Kultur Etxean.\nHile honetako Arteako Irakurleen Txokoko gonbidatua Lizar Begoña Madariaga (Sopera, 1996) da. Bertan, Igartza sariak emondako bekeagaz idatzi dauan Mundu zitalaren kontra (Elkar, 2024) eleberria aurkeztuko dau eta solasaldia egingo da. Begoñak idatzitako lehen eleberria da, poesia liburu bi idatzi ostean: Aro beilegia eta Gepardo japoniarrak. Lehenak, Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketea irabazi eban 2020an.\nSinopsia\nKiosko bat Benidormen, hondartzako pasealekuaren aurrean, garai batean egunkariz eta bezeroz beteta, gaur egun ahazturearen eta dekadentziaren ikur bihurtua. Eta bertan andra bi lanean, goiz eta arrastiko txandetan: Pilar, XX. mende erditsuan kioskoa ipini eban arrantzalearen alabea, ahizta zahar elbarriagaz bizi dana; eta neska gazte bizkaitar izenik bako bat, udan lantxo bat izateko hara joana, bere barruko lainoengandik ihesi akaso. Bakardade bi paraleloren kontaketearen bidez, egungo gizartearen erretratu zorrotz bat egiten dau egileak: identidade lausoak, harreman zehaztubakoak, helburu eta esperantza argi barik noraezean ibiltea...", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002807", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Ikastestetxeko patioa eraldatzeko prozesua martxan dago\nGaur, hilak 18, batzar irekia egingo da patioan 17:30ean eta guraso, ikasle zein herritarrak dagoz deituta informau eta proposamenak emoteko.\nGaldetegiaren bitartez beharrizak identifikau, talde eragilea sortu eta batzarrak egiten hasita dagoz Lemoako eskolako patioa barriztu eta inklusiboago egiteko. 2024-2025 ikasturtean zehar osotuko da diseinua eta lanak 2025eko udan egitea espero da.\nHH, LH eta DBHko ikasleek konpartiduten dabe patioa eta eskolako ordutegia amaitutakoan, hainbat kultura eta kirol ekintza egiten dira herritarrentzat. Erabiltzaile honeek guztiak kontuan izanda osotu da patioaren eraldaketarako talde eragilea eta Maraka zerbitzuak diseinetako kooperatibearen gidaritzapean, ekin deutsie prozesuari. Talde eragilean, guraso alkarteko kide bat, eskolako zuzendaritzakoa, irakasle bat, Haur eskolako bat, jai batzordekoa, herritarrak eta politikariak dagoz. Arkitektoak be parte hartzean dau batzarretan.\nEsther Iturrioz alkatea: \"Helburua danontzako patioa egitea da, inklusiboa. Premina batzuk identifikau dauz udalak eta familia batzukaz parau da hartu-emonetan. Eskolan barruan eta herrian egiten da lanketea\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002808", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Luis Angel Erkiaga: \"Arratian txakur handiak gura dauz jenteak\"\nLuis Angel Erkiagak 1996ko garagarrilaren 1ean zabaldu eban Igorreko Albaitari klinikea. Harrezkero, txakur, katu eta gainontzeko animalia ugari artatu ditu bere klinikan. Izan be, Arratia, Ubide eta Zeberion, albaitari klinika bi baino ez dagoz; bata Lemoan eta bestea Igorren, eta eurek atendituten dabez inguruko txakur, katu eta gainontzeko maskotak.\nGizartea aldatu egin dala eta txakurrak eta katuak tratetako eran ikusten dala hau uste dau Erkiagak. Baserriko mundua eta maskotena mundu bi dira. Eta bigarrenerantza doa gizartea, bestea atzean itxita.\nArratia, Ubide eta Zeberion, Begituren eremuan ia 4.500 txakur dagoz eta etxe erdietan baino gehiagotan dago txakurren bat. Horreezaz gainera, katuak eta beste maskota batzuk be badagoz. Argi dago asko dirala. Zergaitik hainbeste maskota edo animalia etxean?\nAsko dira baina Arratian esate baterako, beti egon dira asko. Baserrietan, gehienbat, beti egoten ziran bi edo hiru txakur: arratoi-txakurrak, etxea jagotekoak... baita katuak be. Baserri bakotxean, 3 edo 4 katu. Oin, mikrotxipa daukienez, kontrolauta dagoz, kopurua jakin leiteke. Baina igoal gehiago egongo ziran lehen oin baino.\nAldatu egin dana da herritik zabizenean, paseoan ibilten dala jentea txakurrakaz. Lehen hemengo txakurra ez zan kalean ikusten; baserrikoa zan eta baserrian egoten zan, baserriaren inguruan. Eta baserri bakotxean txakur bi edo hiru eta beste katu bi edo hiru egotea nornala zan.\nBaina gizartea asko aldatu da eta atetik sartzean danean bezeroa, erradiografia atera behar deutsazu, jakin ze txakur daukan, zelangoa dan bera eta zelan tratetan dauan txakurra. Mundu bi diralako.\nBaserrietan txakurrak egoten ziran, zeozelan, lan bat egiteko eta oin kalean, herrietako kaleetan, txakurraren funzinoa konpainia egitea da, ezta?\nHorixe! Hemen txakur mota bi dagoz. Alde batetik, baserrikoa segiduten dauana lehengo moduan. Txakurrek eta katuek euren funzinoa daukie. Eta badagoz be konpainiarako dagozanak, txakurrak gehiago katuak baino.\nHor bai igertzen dala aldaketa handia, atzenengo hamar urteetan-edo gertatu dana. Konpainiako txakurrak, jaubearentzat, seme-alaben modukoak dira. Gorakada handia egon da maskotei jagokienean. Familikoatzat daukiez. Lehenengo aldia da Arratian txakurra etxe barrura sartzean dala. Baserrikoa ez zan sartzean etxe barrura.\nZergaitik? Hori gizarteagaz doa, Arratia ez dago aparte. Umeak be, txakurrak baino askoz gitxiago dagoz. Gizartea aldatu egin da eta hori Arratiara be heldu da.\nAlbaitari klinikak be mota bitakoak dagoz: betikoak, gure modukoak, familiarrak edo, albaitari bategaz edo bigaz; eta Bizkaian be badaukaguz albaitari klinika batzuk ospitalen modukoak diranak, personen ospitalen langoak. Gainera, inbersino funtsak be sartu dira arloan, eta klinika kateak dagoz.\nArratian ez dago holangorik, albaitari klinika bi dagoz, ezta? Bata Igorren eta bestea Lemoan.\nBai, ointsu zabaldu dabe Lemoan. Ha be txikia, familiarra. Baina maskota daukien familiak arduratuten dira asko eta beste zerbitzu batzuk behar dabez, albaitari espezializaudunak. Hau da oftalmologoak, dermatologoak, traumatologoak... Eta ospitaletan erresonantzia magnetikoak, scannerrak, eta abar egiten dira. Ontxe zabaldu da albaitari klinika bat Asuan (Erandio) eta horreek daukaz 50 albaitari, 2.000 metro karratu, 12 konsulta, kirofanoak...\nEta zerbitzu horreek, bakarrik erabilten dabez maskoten jaubeek ala baita baserritarrek be.\nBaserri baten bizi dan txakurra, igoal zoriontsuagoa da, baina egia da baserriko personak ez dagozala hain gainean. Batzuetan ez deutsee inportantzia handia emoten gauza txikiei. Baina kalekoek bai, edozein gauza txikigaz arduratzen dira. Eta jentea ordainduteko prest dago. Zerbitzu horreek garestiak izaten dira, baina umerik ez dagoanez holango etxeetan, ba \"gure umea bera da\" dinoe.\nTxakurren funzinora bueltauz, hemen Arratian, zertarako erabilten dira txakurrak gehien.\nHemen danerik daukagu. Gehienak konpaniarako, baina oindino baserriko asko daukaguz. Ez dakit noz arte manteniduko diran. Beste alde batetik, Arratian kazari asko dagoz, basurdetan zein txoriak harrapetan ibilten diranak, ehiza nagusi eta ehiza txiki deitzean diranetan, hain zuzen be. Eta horretarako txakur mota batzuk dagoz.\nGero ardi-txakurrak dagoz. Ardi-txakurrak asko ikusten dira. Eta euren artean gorantza egin dau mastinak. Asko. Otsoa dagoalako. Ardiak hor Gorbeia inguruan jagoteko batez be dago mastina eta etxeak jagoteko be bai.\nBaina hemen, klinikan, mastina ikustea gatxa da, ze euren manejua oso gatxa da. Mastina mobidutea ez da erraza, tamainuagaitik eta oso buru gogorra dalako.\nArratoi-txakurra desagertzen doa Arratian.\nMendian artaldean jagoten dagozan mastin handi horreek arazo izan daitekez. Batzuetan kaminora be urteten dira...\nJente gehiagok be esan deusta hori. Gu ez gagoz ohituta horretara. Hemengo ardi-txakurra 20 edo 25 kiloko txakurra izaten zan. Eta gero eta jente gehiagok esaten deusta inoz bidera urten jakola mastinen bat. Hori arazoa da. Ganadudunek dinoe otsoak dagozala, baina hor oreka bat lortu behar da mastina daukien abeltzain eta mendira doan jentearen artean.\nEtxeak jagoteko be mastinak dagoz eta arazoak sortuten dira, ze ez da bardina haginkada bat hartzea 20 kiloko txakur batena edo 70 kiloko batena. Eta askotan, jaubeek ezin dabe txakurra ekarri txertoa ipinten; ezin dabe manejau. Batzuetan geu joaten gara txertoa ipinten, baina beste batzuetan ezinezkoa izaten da.\nTxakur txikiak gitxiago dagoz handiak baino, ezta?\nBai. Hemen Arratian txakur handiak gura dauz jenteak: 20-25 kilotik gorakoak. Ardi-txakurrak zein konpania txakurrak, handiak. Txakur txikia gitxi ikusten da Arratian. 7-10 kilokoa, gero eta gitxiago ikusten da. Baserrietan egoten zan behiakaz edo oiloakaz baina desagertzen doa. Kortak be desagertzen doazen neurrian... Horren funzinoa baserrian desagertu egin da eta gaur egun, txakur txikiak topetea be gatxa da. Eta lehen baserri guztietan egoten ziran.\nTxakurrak gero eta handiagoak dira eta tratamentuak gero eta garestiagoak. Txakur handi bat eukitea, txakur txikia eukitea baino askoz garestiagoa da. Tratamentu guztiak, txertoa izan ezik, baita prebenzinozkoak be, pisuka doaz. Eta jatekoa be bai. Eta lekua, pisu baten txakur txiki batek espazio txikiagoa behar dau zoriontsu izateko; handiak, handia. Baina hemen txakur guztiak izan behar dira handiak.\nTxakurrak, katuak eta ze maskota gehiago daukaz jenteak Arratian?\nHemen txakurrak eta katuak. Oso gitxi dago besterik daukana. Baten batek, hudoa; besteren batek, konejua... baina gitxik. Tratamentuak desbardinak diranaz, beste klinika batera desbideratu behar dira.\nZeintzuk dira hona datozan txakurrek eukiten dabezan gaixotasunak?\nHemen daukagun giroagaitik, kaparrak dagoz asko. Eta horregaz jentea oso mentalizauta dago. Bai horregaz eta bai barruko biziokaz be. Hemen ez daukagunez ez bero handia udan ez hotz handia neguan, habitat oso ona da parasitoentzat. Eta horregaz eralazionautako gaixotasunak be tratetan doguz.\nBaina egia da jentea oso mentalizauta dagoala eta prebenzinoa dala batez be egiten doguna. Prebenzinoa inoz baino inportanteagoa da jenteak txakurrakaz konpartidu egiten daualako pisua. Lo be txakurrakaz egiten dabe batzuek eta badagoz gaixotasun batzuk, personetara pasau ahal diranak. Orduan lan hori oso-oso inportantea da gaur egun.\nAtzen 10 urteotan be, egin dabe gora asko antzutzeko ebakuntzek. Arrei eta emeei. Pisu baten kastrau bako ar bat eukiteak arazoak emon ahal ditu bere karakterragaitik, eta auzokoakaz euki ahal dira arazoak. Emeak antzutu barik eukiteak be arazo handiak ekarri ahal ditu. Orduan konbibentziarako maskotak, txakurrak eta katuak kapau egiten dira.\nPrebenzino lana eta kastrazinoa da gehien egiten doguna.\nEta tratetan doguzan gaixotasun batzuk aitatutearren, erreakzino alergikoak, erleen ziztadak edo sugeen haginkadak eta arazo dermatologikoak aitatuko neukez.\nArratian badago nahiko zerbitzu maskoten beharrizan guztiak atendiduteko?\nFaltan botaten dana da txakur ule-apaindegi bat. Baita, txakur edo katuentzako hotel bat. Ze jentea oporretan joaten danean, batzuek bai eroaten dabe euren maskotea, baina beste batzuek, segun nora joaten diran, ezin izaten dabe. Jenteak gauza horrek gura dauz. Esango neuke ez gagozala guztiz preparauta.\nAlbaitari aldetik ondo gagoz. Nahikoa dago arazo nagusiak konpondu eta prebenzinorako.\nAnimalienganako tratu txarren kontrako lege barriak ekarriko dau aldaketarik jentearen portaeran?\nTxakurrak edo katuak maskota moduan daukienek pentsetan dabe baserrietan txarto tratetan dabezala animaliak. Baserrikoek barriz, esaten dabe \"zuek pentsetan dozue zuok ondo zainduten dozuela txakurra pisu baten eukinda?\" Hor eztabaida bat dago. Baserrikoak pentsetan dau txakur zoriontsua dala han dagoan txakurra, eta pisuan daukanak txakurra, berak hobeto atendiduten dauala baserrikoak baino. Salaketak egon daitekez.\nLegea tratu txarrik ez egoteko da. Puntuz puntu irakurri ezkero, ehuneko ehunean ez dala beteko uste dot.\nGizartea antiespezismorantza doa, ezta? Giza eskubideak eta animalienak parekatzera.\nBai, horrantza doa. Animaliakanako erlazinoak guztiz desbardinak izango dira etorkizunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002809", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako etxeetan ia bost mila txakur dagoz\nArratia, Ubide eta Zeberion, etxe erdietan baino gehiagotan, gitxienez txakur bat dago. Baserrietan, txakurrak lanerako izaten dira: artaldea edo behiak jagoteko, baita etxea be. Baina atzen urteotan, txakurren funzinoa aldatu egin da asko, eta gero eta gehiago dira konpainia txakurrak; hau da maskotak. Gauza bera gertatu da katuakaz; baserrikoak ez diranak, etxeetan bizi dira etxekoei konpainia egiteko.\nEspainiako estaduan, txakurren bat daukien etxeen ehunekoa %24-25 da. Euskadin eta Nafarroan barriz, kopurua da 5etik 1. Arabak dauka bataz besteko handiena (%25,1), gero Gipuzkoa (%22, 2), eta Bizkaian ehunekoa %21,9 da. Zerikusirik ez, Arratia, Ubide eta Zeberiogaz, Begituren eremuan erregistrautako txakurren bat etxeen %52,5en daukie. Txakurra daukien familien ehuneko txikerrena Igorrek dauka %32,4 eta handiena Dimak %73,7.\nGaztela-Mantxa eta Kanariak dira estaduan biztanleko txakur kopurua handiena daukienak, 10 biztanleko 3 txakur inguru. Euskadik (1,50) eta Nafarroak (1,57) ratio txikinetakoak ditue.\nEz da gure eskualdearen kasua. Izan be, RIAC Euskadi eta Saretzen-en datuen arabera, txakur gehienak konpainiarako dira. Datuok erregistrautako txakurrenak dira, hau da txipa daukienenak. Horreen arabera, Ubidek dauka konpainiarako txakurren ehuneko txikiena % 57 eta zaintzarako handiena % 29; Arantzazuk barriz, konpainiarako ehunekorik handiena % 83, ehizarako be handiena % 18 eta zaintzarako txikiena % 6. Zeanurin eta Zeberion, txakurren %20 zaintza edo artzaintzarako dira.\nTxakur gehiago umeak baino\nBegituren eremuko herri guztietan, ume baino txakur gehiago dagoz. Txakurrek, umeen kopurua ia bikoztu egiten dabe. Holan, Arantzazun, 15 urtetik beherako 63 lagun dagoz eta 107 txakur; Areatzan, 191 ume eta 262 txakur; Artean, 107 ume eta 286 txakur; Bedian, 125 eta 430; Diman, 22e eta 687; Igorren, 674 dira 15 urte baino gitxiagoko biztanleak eta 860 txakur dagoz; Lemoan, 585 ume eta 774 txakur; Ubiden 22 ume eta 58 txakur; Zeanurin 167 ume eta 552 txakur eta Zeberion, 146 dira 15 urtetik beherako herritarrak eta 480 txakur dagoz erregistrauta.\nMaskotak atendiduteko, albaitari establezimentu bi dagoz gure eremuan: bata Lemoan eta bestea Igorren. Lemoan, erregistrauta dagoz 774 txakur, 61 katu eta 4 osterantzeko maskota; Igorren, 860 txakur, 93 katu eta 4 bestelako maskota. Establezimentuok ez ditue bakarrik herriko maskotak artatzen; inguruko herrietakoek be Igorre edo Lemoara eroaten dabez euren maskotak eta.\nGure gizartea gero eta abegitsuagoa da maskotakaz eta hori maskotak onartuten dituen hoteletan igartzen da. Holan, Euskadin, 346 hotel dagoz gaur egun Turismo Sailean erregistrauta eta horreen % 28,61 pet friendly dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002810", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Haira Aizpuruak hirugarrenez irabazi dau Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketea\nEkhi Zuluaga igorreztarrak hartu eban parte finalean baina lehen fasean gelditu zan.\nZapatuan Arantzako frontoian jokatu zan 36. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala, 250 ikusleren aurrean. Hamaika bertsolari gaztek hartu eben parte eta Bizkaiko ordezkariak Kelmene Abaitua eta Ekhi Zuluaga igorreztarra izan ziran. Irabazlea, hirugarrenez izan zan Haira Aizpurua lapurtarra.\nHasikerako agurrak kantau ostean, lehen gasean zortziko handian eta zortziko txikian aritu ziran finalista guztiak binaka. Horreetatik, sei sailkatu ziran bigarren faserako: Haira Aizpurua, Kattin Madariaga, Nahia Etcheverry, Unax Aizpurua, June Aiestaran eta Joanes Azpillaga. Zuluagak ez ebazan beharrezko puntuak lortu beraz, lehen fase horretan geratu zan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002811", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur arte emon daiteke izena Austarri Mendi Klubagaz Urbasara joateko\nBagilaren 22tik 23ra izango da Urbasa eta Lokiz mendikateetan astegoien pasa; izena helbidean emon daiteke.\nAustarri Mendi Klub zeberioztarrak antolatuta, astegoien pasa egingo da bagilaren 22tik 23ra, Urbasa eta Lokiz mendikateetan ibilaldia egiteko. Zapatuan, 08:30ean urtengo dira Zeberiotik eta bueltea domekan 20:00ak inguru izango da. Gaur, hilak 17, da izena emoteko atzen eguna, helbidean edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetan.\nLokiz (1.121 metro) eta Azantza (1.085 metro) tontorrak igoteko ibilaldia egingo da baina beste aukera laburrago bi dagoz, hamar kilometrokoak. Batetik, Galdeano-San Kosme-Artabia eta bestetik, Irantzu-Peña del Sacristán. Ibilteaz gainera, Lizarrako herria eta Irantzuko monasterioa ikustera be joango dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002812", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Piano emonaldia egingo da gaur Igorren\nIgorreko Kultur Etxeko plazan, 16:00etatik aurrera egongo dira piano-joleak arrastia euren doinuakaz girotuten.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002813", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Joko Alai eta Txumuluxuetako pelotariak protagonista izan ziran Bizkaiko Lau Eta Erdiko Txapelketan\nBakotxak bere mailan, Anton Erkiagak eta Malen Lamadridek lortu ebezan txapelak; Iker Rekalde barriz, txapeldunorde izan zan.\nZeanuriko Joko Alai pelota klubeko Anton Erkiagak Nagusien 1. Mailako txapela jantzi eban; Dimako Txumuluxuetako Malen Lamadridek, andrazkoena eta Iker Rekalde txapeldunorde izan zan Gazte mailan. Bizkaiko Lau Eta Erdiko Txapelketako finalak bagilaren 7an jokatu ziran Derion.\nFinalean, Erkiaga, Portugaleteko Izarra klubeko Unatx Riol pelotariari nagusitu jakon 22-10. Lamadridek Sestaoko Lagun Artea klubeko Alba Mongeren kontra 22-5 irabazi eban. Iker Rekaldek Markinako Mikel Egurrolaren kontra jokatu eban finala, 22-6 galduz.\nHorrezaz gainera, Malen Lamadridek Zaramagako Txapelketea jokatu dau atzen astegoienean, hilak 15. Fernandezegaz batera, 22-20 estu bategaz lortu eban andrazkoen promesa mailako txapela, Carretero-Ugalde bikotea garaituta.\nRuiz de Infante Udaberriko Torneoko txapeldun\nAinhoa Ruiz de Infante Txumuluxuetako pelotaria, Ados Pilotak antolatutako Udaberri Torneoa irabazi dau Kukuprakak taldeagaz. Kuuprakak taldea, taldea, Ruiz de Infante, Etxekolonea eta Mujika pelotariek osotu eben eta Mitxoleta, Iturriaga, Ruiz de Larramendi eta Mendiburuk osotutako taldearen kontra irabazita lortu eben txapela. Lau eta erdian Ainhoa Ruiz de Infantek 18-12 irabazi eutsan Ruiz de Larramendiri. Binakakoan be Kukuprakak taldearen bikoa nagusitu zan 22-20.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002814", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako komertzioetan telazko boltsak oparituko ditue bihartik aurrera\nBost euroko gitxieneko erosketeagaz lortu daitekez boltsak Lemoako dendetan.\nBagilaren 15etik, zapatua, aurrera Lemoa Ureztatzen herriko merkatarien alkarteak boltsak oparituko ditu erosketak egiten dabezanentzat. Gitxienez, bost euroko erosketea egin behar da eta honeek, dagozan 400 boltsak amaitu arte oparituko dira erosleen artean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002815", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ilgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako ikasturte amaierako saioa egingo da bihar\nGoizez, 11:00etatik 14:00etara izango da ebaluazino saioa Diman, umorezko bakarrizketa eta bazkaria be egingo dira.\nIlgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskoleak hainbat ikastaro eta tailer eroan ditu aurrera atzen ikasturtean. Danak amaituta, ebaluazinoa egiteko garaia da oin. Holan, atzen saio parte-hartzailea zapatuan, hilak 15, egingo da Diman 11:00etatik 14:00etara. Ebaluazinoa eta gero, umorezko bakarrizketa bat egongo da danen gozamenerako eta amaitzeko, bakotxak eroandakoagaz bazkaria egingo da frontoi txikian.\nBileran, ikasturtean egindako jardueren ebaluaketea egingo dabe bertaratutakoek, baita datorren ikasturterako euren proposamenak be. \"Egindako jarduera guztien hausnarketa kuantitatiboa eta kualitatiboa litzateke, izan daben asebetetze maila. Datorren urteari begirako proposamenak barriz, mota bitakoak izan daitekez: datorren ikasturterako ikastaroak proponiduteko zein asebetetze maila hobetuteko proposamenak\" azaldu deutso begituri Amagoia Villanueva AUMko Bardintasun teknikariak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002816", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Auzolanera deitu dau Basoak asteon\nDomekan, hilak 16, 10:00etan da Arteako Basoa defendatzaileen etxea auzolanez atonduteko deialdia.\nBildosola auzoko Basoa defendatzaileen etxeko asanbladak deialdia egin dau oingo bagilaren 16an, jentea auzolanera hurbiltzeko. Goizez, 10:00etan hasiko dira egin beharreko lanean martxan ipinten. Jente ugari beharko dabe, hainbat zeregin dago-ta egiteko. Batetik, egurra moztu eta biltegira eroan behar da, sikatutako egurra galdararaino hurbildu eta adarrak txikitu, pilatzeko. Bestetik, aterpea, biltegia, frontoia eta kaleko komun zein dutxak garbitu, atondu eta zaborra garbigunera eroan behar da. Beste lan batzuk be egongo dira, kolunpio bat montau eta abar.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002817", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Segan egiteko tailerra antolatu da Basoan\nZapatuan goizez gidatuko dau Irati Astondoak segan egiteko tailer praktikoa Arteako Basoa defendatzaileen etxean.\nBagilaren 15ean, zapatua, segan egiten ikasteko tailerra emongo da Bildosola auzoan dagoan Basoa defendatzaileen etxean, \"pausoz pauso gure bizimoduak deskarbonizatzen!\" lelopean. Tailerra gidatuko dauana Irati Astondoa herri kirolari zeanuriztarra izango da. Goizeko 10:30ean hasiko da tailerra eta amaitzerakoan, mokautxoa zerbitzauko da hurreratuten diranen artean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002818", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arteako jubiladuek ibilaldia egingo dabe domekan\nGoizean urten eta Zeanurira egingo dabe joan-etorria, bueltan mokautxoa egiteko.\nArteako Jubiladu eta Pentsiodunen Elkartean antolatuta, bagilaren 16an, domekea, ibilaldia egingo da. Goizez, 09:30ean batuko dira plazan ibilaldiari hasikerea emoteko. Arteatik Zeanurira eta bueltan egingo dabe urtekerea oinez. Eguerdi partera Arteara bueltautakoan, mokautxoa izango dabe itxoten dabe jubiladuen lokalean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002819", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia A taldea Lehentasunezko Mailara jatsi da\nLigea amaitu zanean gizonezkoen Arratia A taldeak ez ekian oindino mailari eutsi ahal izango eutsan.\nLigea jatsiera postuetatik kanpo amaitu eban arren, Ondarroako Aurrera Hirugarren Mailatik Ohorezko Mailara jatsi danez eragina dauka horrek eta bigarren postuan amaitu dauan Bermeo taldeak igoera play-off-etan igotea lortu behar eban Arratia Ak Ohorezko Mailan segidu ahal izateko. Baina play-offetan emon diran emaitzakaz Bermeok ez dau igotea lortu, ondorioz Arratia A Ohorezko Mailatik Lehentasunezko Mailara bajatu da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002820", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zerbitzu sektorean euskerea bultzatzeko kanpainea martxan ipini dau UEMAk\nOingo udan be, UEMAk eta udalek, Bertatik Bertara kanpainea ipini dabe martxan, bisitariak zein bisitariakaz hartu-emona daukien zerbitzu sektoreko arduradunak eta langileak euskerea aintzat hartzera gonbidatzeko.\nKanpainea bagilaren 8an abiatu zan eta urri lehenengoaren erdikaldera arte egongo da indarrean. Arantzazu, Areatza, Artea, Dima, Igorre eta Zeanuri dagoz UEMAn.\nBertatik Bertara kanpaineagaz, bertako produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren artean, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen dauana euskerea dala nabarmendu gura dabe UEMAk eta ekimenean parte hartzean daben udalek eta garapen agentziek. Horretarako, bisitarientzat eta zerbitzu sektoreko arduradunentzat eta langileentzat hainbat baliabide prestatu ditue: udalen webguneetarako eta sare sozialetarako bannerrak eta testuak, tabernetan eta jatetxeetan erabilteko mahai gainekoak, zerbitzu sektoreko eragileei kanpainearen barri emoteko baliabideak, eta bisitariek telefonoetan erabili ahal izateko hiztegia, besteak beste. Aurten, gainera, lehen aldiz, Turismo bulegoetan zein bisitariak hartzean dituen ostatu, landetxe eta antzekoetan zabaltzeko diptikoak be prestatu ditu UEMAk, euskeraz, katalanez, gazteleraz, frantsesez eta galizieraz. 300.000 mahai-gaineko inguru banatuko ditue ostalarien artean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002821", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nekazari eta artisauen azokea egingo da Bedian domekan\nMerkaduaz gainera, txakolin eta garagardao dastaketak eta talo tailerra egingo dira Bediako plazan 11:00etatik aurrera.\nBediako Udalak, Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak eta Euskal Herriko Artisauen Elkarteak antolatuta, Bediako Merkataritza, Artisautza eta Elikadura Azokea egingo da bagilaren 16an, domekea. Merkadua osotuko daben postuak 11:00etan zabalduko dira eta bertan egongo dira goiz osoan zehar, 14:00etara arte.\nPostuetan erosketak egiteaz gainera, aurtengoan txakolin eta garagardao dastaketak egingo dira. Bai eta talo tailerra; hau 12:00etan hasiko da eta izena, bertan emon behar da hasi aurretik. Txakolin dastaketea barriz, 12:30ean hasiko da eta izena 12:00etan emon daiteke bertara hurbilduta. Garagardao dastaketea ostera, 13:00etan da eta horretan be, ordu erdi lehenago emon behar da izena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002822", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dima, Igorre eta Zeanuritik urtengo dira erromesak Urkiolarra errogatiban\nZapatuan izango da Urkiolako santutegira errogatibea eta Arratiatik 200 lagun inguru joango dira, 40 bat oinez eta gainontzekoak autobusez.\nBagilaren 15ean, izango da Arratiako eleizak, aurten Areatzako parrokiak, antolatutako Urkiolara errogatibea. Aurtengo errogatibeak \"jarri egizuez zuen dohaiak besteen zerbitzura\" hartu dau goiburu eta gai hau, eleiztarrek urtean zehar landu dabela dino Karlos Olabarri Igorreko abadeak. Guztira 200 lagun inguru espero dabela azaldu deutso BEGITUri abadeak; 40 inguru oinez eta gainontzekoak autobusez joango diranak.\nUrkiolara oinez joango diran erromesak, 07:00etan urtengo dira Igorreko errotondatik eta Dimako plazatik; Zeanuritik ostera, 07:30ean, Urkiolara 11:00etako mezarako heldu ahal izateko. Urkiolako santutegian mezea entzun eta barauskarria egongo da, Eingo taldearen musikeagaz girotuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002823", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oskar Garrok bigarren amaitu dau Espainiako Kopa Paralimpikoa\nBost jardunalditik hiru irabazi eta bat bigarren postuan egin baditu be, batera ez aurkezteagaitik, ez dau Kopea irabazteko behar beste punturik lortu.\nOskar Garro txirrindulari igorreztarra A Larachan (Galiza) izan da atzen astegoienean, Espainiako Errepideko Kopa Paralinpikoko atzen jardunaldiak lehiatzen. Lasterketa bi jokatu ebazan, zapatuan bigarren eta domekan lehenengo amaitu ebalarik. Egindako lanagaz \"oso pozik\" dagoan arren, jardunaldi batera ez aurkezteagaitik, bigarren postuan amaitu dau Kopako sailkapen orokorra.\nZapatuan lehiatutako lasterketan, zirkuituari ordu bat gehi itzuli bat egitea zan probea. Oin dala aste bi lehiatutako lasterketara gaixorik aurkeztu ostean, \"arantzea kentzeako\" balio izan eutsan lasterketa honek, \"oso oso ondo\" ikusi zalako errepidean. Luis Javier Arcega izan zan bere aurkari nagusia, eta Garro harro agertu da bere kategoriako kirolari garrantzitsuenaren erritmoa jarraitu ahal izan ebalako. Lasterketa osoan egon ziran lehia estuan baina atzenean, Arcega aurreratu zan gitxigatik.\nDomekan ostera, 16 kilometroko erlojupekoa lehiatu eban. \"Oso ondo urten nintzen, indarrak gordetan, atzen itzulian topera ibilteko\", adierazo deutso Garrok BEGITUri. Orduan be, Arcegagaz lehia estuan ibili zan eta atzenean, Garrok lortu eban Espainiar selekzinoagaz Munduko Txapelketan ibilten dan txirrindularia garaitzea, 3 segungo estuko aldeagaz.\nUrtean zehar, Garro Kopako lasterketa guztietan egon da aurretik. Baina Espainiako Duatloira aurkeztu zanean, Kopako lasterketa bat egoan eta igorreztarra ez zan aurkeztu. Beraz, ezin izan ditu Kopea eskuratzeko behar beste puntu lortu. Paulino Fernandez izan da irabazlea. Halanda be, pozik agertu da. Udan, urri lehenengoaren 14an Valentzian egingo dan triatloirako prestatuko da Igorrekoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002824", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "EHZ jaialdirako sarrera bi zozketauko ditu BEGITUk\nBagilaren 28tik 30era Arberatzeko EHZ jaialdira joan gura izan ezkero, alkarbanatu eta idatzi komentarioetan zein musika talde ikusi gura dozun!\nZozketan parte hartzeako, topau argitalpena BEGITUren sare sozialetan. Alkarbanatu eta komentario bat ixteagaz parte hartu leike zozketan. Bihar, hilak 13, eguerdira arte dago sarrera biak doban lortzeako aukerea. Zorte on!", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002825", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Espainiako halterofilia txapelduna izan da Bruno Soto\nLemoaztarrak Ourensen lortu dau urrezko domina eta errekorra gainditzea; holan, estadu mailako bederatzi titulu lortu ditu hogei urtegaz.\nBruno Soto Fernandez lemoaztarrak Espainiako Federazinoen arteko Halterofilia Txapelketea lehiatu dau astegoienean Ourensen, Basauriko Urbi Halterofilia klubagaz, eta txapela jantzi dau 89 kiloko kategorian. Txapeldun moduan urtetea bakarrik ez, estauko junior mailen arteko errekorra be hautsi dau.\nSotok 137 kilo altxau ebazan urtenaldien, 180 kilo denpora bikotxean eta osoko olinpiko proban, 317 kilo. Denpora bikotxeko proban lortutako markeagaz lortu dau errekor barria. Hogei urte bete barik dituala, estadu mailako bederatzi titulo ditu lemoaztarrak. Honeri gehitu behar jako, urte eta erdi egin dauzala geldian, 2022ko Europako Txapelketan lesino bat sufridu ostean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002826", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeentzako ipuin kontaketea egongo da bihar Lemoako Kotxepin Kultur Etxean\nAmeli eta Xirrikituen jostunek-en eskutik, E z esan inori kontaketa musikatua entzun ahal izango dabe 3 eta 5 urte bitarteko umeek 18:00etan.\nBihar, hilak 12, eguaztena, 18:00etan, Amaia Elizagoien ipuin kontalariak eta Irati Celestino musikariak, Ameli eta Xirrikituen jostunek bikoteak, Ez esan inori hiru eta bost urte bitarteko umeentzako ipuin kontaketa musikatua egingo dabe Lemoan.\nUdabarriaren bueltako ipuinak izango dira, arbasoen ohituren ingurukoak \"baina gu euren istorioetan murgilduko gara, gure ipuinetatik bidaiatuko dogu eta bidea abentura bat izango da\" dinoe taldekoek sinopsian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002827", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Pajaros pintados konpainiak 'Olaiaren lorategia' dakar Kotxepinera\nHilaren 15ean, zapatua, 18:30ean ikusi ahalko da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean oroitzapenak oinarri dituan ikusle guztientzako antzezlana.\nPajaros pintados konpainiaren Olaiaren lorategia objektuakaz egindako publiko guztientzako antzezlana da. Hainbat itaun planteauta, modu poetikoan, ausentzien gainean egiten dau berba: \" Non geratzen da bizi izan doguna? Non geratzen dira gure oroitzapenak? Nora doaz gure lagun maiteak hilten diranean? Zelan bizi doguz galera honeek?\"\nHolan, Olaiaren oroitzapen garrantzitsuenak lorategi batean dagoz landatuta eta landare horreent bitartez datoz bueltan oroitzapenak. Kotoiak maskotea dakar gogora, geranioak amama eta mahats-parrek, gurasoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002828", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean hasiko dira Ermitabarriko sanantonioak\nLehen egunean txupinazoa bota eta mezea ospatuko da eta barikutik domekara, hiru eguneko egitarau potoloa antolatu Iturripe alkarteak.\nIgorren bakarrik ez, Zeberioko Ermitabarri auzoan be ospatuten dira sanantonioak. San Antonio egunean bertan, hilaren 13an, hasiko dira jaiok. Hurrengo hiru egunetan barriz, goizetik gauera egongo da jai giroa auzoan antolatu diran ekintza guztien inguruan: umeentzako ekintzak, bazkaria, txapelketak, diskofesta, trikitilariak, pelota partiduak, sardina jana, euskal dantzak, herri kirolak eta abar antolatu dira-ta.\nEgitaraua:\nBagilak 13, eguena\nBagilak 14, barikua\n18:30ean, pelota partiduak.\n21:00etan, sardina jana.\n21:30ean, diskofesta Sound.\nBagilak 15, zapatua\n12:00etan, umeentzako puzgarri eta tailerrak.\n15:00etan, auzo bazkaria.\n18:00etan, txapel jaurtiketa eta Igel Txapelketea.\n18:30ean, boloak.\n19:30ean, meriendea.\n20:30ean, diskofesta Nemux.\n22:30ean, Etxebarria Aita-seme Trikitilariak.\n01:00etan, txokolatadea.\nBagilak 16, domekea\n12:00etan, helduen pato lasterketea.\n12:15ean, umeen pato lasterketea.\n13:00etan, Gazte Barri Dantza Taldearen jantzaldia.\n14:00etan, herri kirolak.\n17:30ean, Mus Txapelketea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002829", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako VI. Haur Antzerki Topaketen bigarren zatia gaur eta bihar\nIgorre eta Areatzako eskoletako eta Lemoa-Kurkuluxetan taldearen antzezlanak egongo dira ikusgai, gaur, hilak 10 eta bihar 17:30ean, Igorreko Kultur Etxean.\nGaur, Igorreko eskoleak Vanhelssing familiaren etxea izeneko lana taularatuko dau eta Lemoa-Kurkuluxetanek Dantzariak eta futbolariak . Bihar, Igorreko eskoleak beste lan bat aurkeztuko dau, Hotel beldurgarria , eta Areatzako eskolakoek Bremengo musikariak antzeztuko dabe.\nKurkuluxetan alkartekoek, ikasturtean zehar dramatizazino klaseak emoten ditue ikastetxeetan eta lan honeek ikasturtean zehar sortu edota landutakoak dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002830", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeen eguna da gaur Igorreko barraketan\nIgorreko Jaietako aste oso bat faltau da oindino eta egunero dago zer egin; astebarruan umeak izango dira protagonistak eta eguenean bueltauko da gaueko giroa.\nBagilak 10, astelehena\nUmeen eguna barraketan.\n17:00etatik 21:00etara, musikarik bako gunea autismodun umeentzat barraketan.\n17:00etan, umeen antzerki topaketak Kultur Etxean.\n18:00etan, Astrapalea musika eskolea Txosnagunean.\nBagilak 11, martitzena\n17:00etan, umeen antzerki topaketak Kultur Etxean.\n18:30ean, Arratiako Musika Eskolako konboak Txosnagunean.\nBagilak 12, eguaztena\nUmeen eguna barraketan.\n16:30ean, umeen playback-a.\n18:00etan, Kino mendi taldeak antolatuta Bulder Txapelketea. Adin tarte guztientzako.\n19:00etan, zumba Txosnagunean.\nBagilak 13, eguena\n11:00etatik 13:30era, Txu-txu trena AME merkatari alkartearen eskutik.\n12:30ean, bits-festa Kultur Etxeko plazan.\n12:30ean, mezea San Antonio ermitan. Herriko trikitilariak.\n15:30ean, Mus Txapelketarako izen-emotea Bidebarrin.\n16:00etan, Mus Txapelketearen hasikerea.\n16:30ean, Txu-txu trena AMEren eskutik.\n18:00etan, umeentzako antzerkia, Ganso & Cia konpainiaren Welcome & Sorry Goiko Plazako frontoian. Euria bada kiroldegian izango da.\n19:00etan, karro poteoa.\n21:00etan, herri afaria Txosnagunean. Mozorroaren gaia: lanbideak. Ondoren DJ Bass & UrbiHools.\nBagilak 14, barikua\n11:00etan, eskolako triatloia.\n17:00etan, Saharauis en Arratia alkarteak egindako jakien dastaketea Txosnagune ondoko landan.\n17:00etan, Patata Tortilla Txapelketea. Aurkezten dan tortilla bakotxeko 4 euro. Saria: Otzarak.\n19:00etan, Sakatu elektrotxarangea.\n22:00etan, kontzertuak Txosnagunean. Bulego, Altxa Porru eta DJ Kuku & DJ Kene.\nBagilak 15, zapatua\n09:00etan, Emakumezko Benjaminen Torneoa Urbieta zelaian.\n17:00etan, umeen pala partiduak kiroldegian.\n17:30ean, Rally Umoristikoa.\n18:00etan, Ardi Txakur Txapelketea. Laurkineko zelaian.\n23:00etan, kontzertuak Txosnagunean: Raimundo el Canastero eta DJ Latraka.\nBagilak 16, domekea\n14:30ean, jubiladuen bazkaria eskolako aterpean.\n18:00etan, Arantzarte jantzan herritik zehar.\n19:00etan, Gauargi erromeria. Biartean Bals Lehiaketea eta txokolatea bananduko dau AME merkatarien alkarteak. Kultur Etxeko plazan. Euria bada Txosnagunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002831", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "EH Bildu gailendu da eskualdean Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan\nEH Bilduk 2.857 bozka eskuratu ditu eta atzetik, 300 botu gitxiagogaz, gelditu da da EAJ. Abstentzinoa barriz, %40ra ailegau da Arratia, Ubide eta Zeberion.\nDomekan izan dira Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak. Hego Euskal Herrian PSOE izan da lehen indarra, 300.082 boto lortutu eta Araban, Bizkaian zein Nafarroan irabazita. Bigarren postuan, EH Bildu Orain Errepublikak koalizinoan aurkeztu eta 276.692 boto lortu ditu. Atzetik, EAJ egon da, Europa Solidarioaren aldeko Koalizinoagaz (CEUS) 202.778 botu eskuratuta. Abstentzino tasa handia be egon da, Hego Euskal Herrian %50era helduta.\nArratia, Ubide eta Zeberion be, bide antzekotik joan dira emoitzak baina PSOE hirugarren postuan geratu da 573 botogaz, Orain Errepublikak (2.857 boto) eta CEUSen (2.553 boto) oso atzetik. Gainontzeko alderdi espainiarrak be oso atzetik egon dira, 200 botora heldu barik. Abstentzinoa Hego Euskal Herrian baino txikiagoa izan da, %40,03koa.\nDana dago prest gaur Igorreko sanantonioei hasikerea emoteko\nJuantxu Urkiagak 19:00etan botako dau txupina eta horregaz batera hasiko dira hamar egunez eta bederatzi gauez luzatuko diran jaiak\nBarikuan, hilak 7, hasiko dira Igorreko Jaiak. Olatz Urkiza alkateak esan dauanez, \"Igorren bizi garen guztiontzat poztasun bereziko egunak\" izango dira eta \"adin guztiei zuzendutako hamar eguneko jarduerak\" dagoz aurretik: kontzertuak, lehiaketa gastronomikoak, eskaintza kulturala, kirol probak, koadrillen olinpiadak, haurrentzako ekintzak...\nAurtengo jaietako pregoilaria Juntxu Urkiaga izango da, Jokaldi talde mitikoko partaide ohia eta gaur, Ut taldeko abeslaria. Udaletxeko balkoitik 19:00etan botako dau txupina eta holan hasiko dira sanantonioak. Jaiak zer diran galdetuta, Juantxuk zera dino : \"Sentimentuak azaltzeko momentua, personen harremanak garatzekoa, lan kontuak eta egunerokotasuna apur bat baztertzekoa... Gauza desbardin bat da, batez be, herrian besteakaz batera ospatzen egotea\".\nBaina Igorreko Jai Batzordeak antolatutako egitarau oparoari hasikerea emon aurretik be, giroa bero bero egongo da Igorren goizetik. Barrakak atzen prestaketakaz, txosna eta tabernak betetan, kuadrillak poteoan... Danak egingo dau eztanda 19:00etan, jaietako lehen asteburuari ekiteko.\nLehen asteburuko egitaraua\nBagilak 7, barikua\nGoiko plazan:\n17:00-20:00etara, Saharauiak Arratian alkarteak egindako jakien dastaketea.\n17:00-18:30etara, ume eta gazteentzako jolasak Zaztaparrakaz.\n18:30ean, ume zein helduentzako euskal jantzak Arantzartegaz.\n19:00etan, txupinazoa Juantxu Urkiagaren eskutik.\nBitartean, merindea jubiladuen eskutik.\n19:15ean, Larrain jantzea Arantzartegaz.\n19:30ean, kuadrillen argazkia eta olinpiadak: Herri Kirolak.\n20:00etan, La Tuna Bando txarangea.\nBidebarrin:\n20:30ean, Txiki Dantz.\n22:30ean, A&B Show.\nTxosnagunean:\n22:30ean, kontzertuak: Junapu, Dupla eta Trikizio.\nBagilak 8, zapatua\n08:30ean, ermitetatik kantu-birea, jubiladuen txokotik hasita.\n11:00etan, errugbi 8 inklusiboa.\n11:00etan, Inazio Zubizarreta eta Otxandioko eskoletako umeen futbito txapelketea, aterpean.\n11:30ean, umeen eskupelota partiduak, kiroldegian.\n12:00etan, paella txapelketako izen-emotea.\n14:30ean, paellen aurkezpena.\n16:00etan, Bizkaiko errugbi 7 txapelketea.\n17:00etan, DJ Isma paella gunean.\n19:00etan, Ostikada elektrotxarangea, paellagunetik hasita.\n20:00etan, Luis Iruarrizaga abesbatzaren emonaldia, Kultur Etxean.\nBidebarrin:\n22:00etan, kontzertuak: Puro Relajo eta DJ Paco.\nTxosnagunean:\n22:30ean, kontzertuak: Sua, Zirkinik bez, Karibe Mix.\nBagilak 9, domekea\n10:00-14:30era, Gurutze Gorriaren ate irekiak Bidebarrin: puzgarriak, RCP, taloak...\n18:00etan, Marginalia jantza garaikidearen ikuskizuna goiko plazan.\nGero, Otempodiz jantza afrikarren emonaldia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002832", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan amaituko da Lemoako komertzioetan euskerearen erabilerea saritzeko kanpainea\n700 sari baino gehiago banatuten dira herriko 25 komertziotan eta kanpainea amaitzerakoan, Urduñako bainuetxean bi personarentzako egonaldi bikotxa zozketauko da.\nMaiatzaren 20an hasi zan eta bagilaren 9an, domekea, amaituko da Lemoan, eskatu euskaraz eta saria irabazi! kanpainea. Bertan, 25 saltoki, zerbitzu eta tabernek hartuten dabe parte eta 700 sari egon dira euskeraz eskatu dabenentzako. Gainera, kanpainea amaitzerakoan zozketea egongo da eta sari bi banatuko dira: Urduñako bainuetxerako egonaldiak.\nParte hartu daben komertzioak Amalur, Amorrortu jatetxea, Arraibigane, Atxeta taberna, Bizkarra okidengia, Ezkur, Farmazia, Geltokia taberna, Herradura taberna, Intzuntza harategia, Iratxe Ruiz ileapaindegia, Josier mertzeria, Kresala taberna, Lemoa DOner Kebab, Batzokia, Lemoa Frutategia, Lemones jatetxea, Lur 2000, Luzea ileapaindegia, Mailuki taberna, Ortuzar arraindegia, Sorgina gozo denda, Tresnak eta Tximeleta dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002833", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekara arte emon daiteke izena datorren ikasturteko Lemoako oinezbusean\nLemoako eskolara ikasleak oinez joateko dobako begirale zerbitzurako izen-emotea galdetegi baten bitartez egin daiteke.\nOinezbusa Lemoako eskolara ikasleak oinez joateko dobako zerbitzua da, begiraleen bitartez antolatzen dana. Datorren ikasturtean be, 2024-2025, egongo da zerbitzua baina ikasturte hau amaitu aurretik emon behar da izena, bagilak 9 da atzen eguna. Izena galdetegia beteta emon daiteke. Zehaztasunak 672 618 665 telefonoan emongo ditue Eragintzako begiraleek.\nIbilbide bi dagoz, bata Pozueta, Intzuntza, Lehendakari Agirre eta estazinoko zubiaren errotondatik pasetan da eskolara arte; bestea, Txiriboketa eta Arraibitik doa ikastetxea. Ibilbide bakotxean 25 ume onartuko dira eta hau zozketa bitartez ebatziko da, bagilaren 12an. Zozketan hainbat irizpide izango dira kontuan: erroldea, behar bereziak dabezan umeak eta neba-arrebak batera joatea. Zozketan zerrendatik kanpo geratu diran ikasleak itxaron zerrendan sartuko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002834", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago datorren denporaldirako Lemoako Eskupelota Taldean izena emoteko aukerea\n2019 urtean eta aurretik jaiotako pelotari gazteek emon leikie izena Lemoako klubean, 2024-2025 denporaldirako.\nAmaitzear dago aurtengo denporaldia eta Lemoako Eskupelota Taldea datorren denporaldia antolatzen dabil daborduko. Holan, 2024-2025 denporaldian klubaren parte izateko galdetegia zabaldu dau. Aurten bost urte betetan dabezan umeak dira onartuko diran gazteenak, beraz, 2019 urtean eta aurretik jaiotakoak izango dira ondo etorriak. Zehaztazunak eta zalantzak, 689 933 775 eta 647 154 156 telefonoetan argituko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002835", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketarako sailkatu da Ekhi Zuluaga igorreztarra\nZuluaga bigarren izan zan beste hiru arratiar egon ziran Bizkaiko Eskolarteko finalean. Idatzizko finalean, beste bi arratiar izan ziran sarituak.\nMaiatzaren 25ean jokatu zan Arrigorriagan Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako finala. Bat-batekoan, Ekhi Zuluaga igorreztarra bigarren izan zan, Euskal Herriko txapelketarako sailkatu zan holan. Hau Arantzan jokatuko da bagilaren 15ean, 17:00etatik aurrera. Arrigorriagan, buruz burukora sailkatu ziran Kelmene Abaitua berriztarra eta Zuluaga, biek lortu ebelarik Euskal Herriko finalerako txartela.\nBaina buruz burukora salto egin aurretik, beste arratiar batzuk be egon ziran Bizkaiko finalean. Arantzazuko Aiala Irurtia, Dimako Enara Gallastegi eta Arteako Iradi barrenetxeak osotu eben, Zuluagagaz, ordezkaritza arratiarra. Gainera, idatzizko finala be jokatu zan egun berean.200 partaideren artean, DBH2ko bigarren saria Arantzuko Ekain Menikarentzat izan zan eta DBH3-DBH4-Batxilergo kategoriakoa Igorreko Libe Arauzorentzat.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002836", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mario Malatesttak kontzertua eskainiko dau zapatuan\nAreatzako The Quiet Corner tabernan izango da Santurtziko rockeroaren kontzertu akustikoa, 20:30etik aurrera.\nMalatestta, Mario Antolin-en (Santurtzi, 1975) izen artistikoa da. Abeslari eta gitarra-jole hau Ekintza, Lacco eta Tucker taldeetatik pasau ostean, bere ibilbidea bakarlari moduan egitera animau zan. Hamaika abesti idatzi eta musikari talde bat batuta, bere lehen bakarkako proiektua atera eban aurrera 2021ean: Persigiendo Sueños , 11 abestiko albuma.\nOrdutik, plazaz plaza eta lokalez lokal ibili da Malatestta, taldeagaz zein bakarkako kontzertu akustikoak eskaintzen. Aurten gainera, lan barria argitaratu dau, Tanto con tan poco . Abesti propioak dira hamaika eta hamabigarrena, Juan Leyvaren poema baten dago oinarrituta. Gainera, Zarama, Extremoduro eta Moonshine Wagon taldeen laguntzea izan dau atzen diskoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002837", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Harrobi Eguna ospatuko da zapatuan Arlonagusian\nLemoako Harrobi Futbol Klubaren eguna goizean zehar ospatuko da; gaztetxoen partiduak, talde argazkia eta Harrobi eta beteranoen arteko partidua egongo dira.\nLemoako Harrobi futbol taldearen aurtengo ibilbidea ospatuko dabe lemoaztarrek Harrobi Egunean, bagilaren 8an, zapatua. Arlonagusia zelaian izango da kirol jaia, goizean zehar, eta klubetik, taldearen koloreakaz jantzita hurbiltzeko deia egin dabe.\nHasteko, ume eta gaztetxoen taldeen partiduak jokatuko dira. Gero, talde guztietako jokalarien argazkia aterako da, \"Harrobi gu gara\" lelopean. Amaituteko, Lemoako Harrobi nagusien taldearen eta Harrobi Legends beteranoen arteko partidua egongo da ikusgai.\nEgitaraua:\n09:15ean, Jubenil A vs. Padura B (Txapeldunen Kopa)\n11:15ean, Futbol Eskola\n11:45ean, Benjamin eta Alebinak\n12:15ean, Infantilak\n12:45ean, Harrobi gu gara! argazkia\n13:00etan, Harrobi Legends vs. Lemoako Harrobi\n15:00etan, festa amaierea\nZuzendaritza batzorde aldaketea\nGaurko Lemoako Harrobiren zuzendaritza batzordeak lau urte egin ditu jardunean, beraz aldaketea egingo da, estatutuek adierazoten daben moduan. Holan, maiatzaren 24an zabaldu zan batzorde barria osotuteko hautagaiak aurkezteko epea eta bagilaren 14ra arte egongo da zabalik aukerea. Hautagai izan gura dabenek, helbidera idatzi leikie.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002838", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Athletic-ek irabazitako Errege Kopak Igorre bisitauko dau\nBarikuan, hilak 7, Urbieta futbol zelaian egongo da kopea aurrez aurre ikusteko aukerea, 12:00etatik 18:00etara.\nOin dala 40 urte lez, aurten be Athletic Club taldeak irabazitako Errege Kopa Bizkaiatik biran ibiliko da, jokalari barik bada be, \"Guztion Kopa\" lelopean. Arratian hau aurrez aurre ikusteko aukera bakarra oingo barikuan, hilak 7, egongo da.Arratia Futbol Taldearen instalazinoetan egongo da Kopea, honegaz argazkia aterateko, 12:00etatik 18:00etara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002839", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Auto elektrikoentzako aseguruak\n2000. urterako auto hegalariak izango genituela agindu ziguten, eta huts egin zuten. 2020rako auto autonomoak agindu zizkiguten, eta hor ere huts egin zuten. Baina dagoeneko betetzen ari den errealitatea auto elektriko eta hibrido entxufagarriak dira.\nHau ez da etorkizuneko titularra, oraingoa baizik: Ibilgailu elektrikoen salmentak % 21,47 igo dira Espainian 2022ko azaroan.\nAuto elektrikoen eboluzioa\nDuela sei hilabete, ibilgailu elektrikoaren estatuko merkatu-kuota % 4,57an zegoen jada. Joan den apirilean 74.829 auto matrikulatu ziren guztira Espainian; horietatik % 4,89 elektrikoak ziren, eta % 5,78 hibrido entxufagarriak. Horrek esan nahi du % 10,67k kargatzeko korronte-hargune bat zeukatela; kontuan hartu beharreko kopurua, beraz. Badirudi azken urtean Ukrainaren inbasioak eragindako inflazio handiaren ondorioz erregaiaren prezioa igo izanak kontsumitzaile asko animatu dituela azkenean auto elektrikorako jauzia egiteko. Gainera, ekologiaren eta jasangarritasunaren aldeko kontzientzia soziala handitzearekin bat eta 2030 Agendaren bultzadarekin, herritarrak gero eta kezkatuago daude kutsadurarekin eta karbono-aztarnarekin. Horregatik, hainbat hiritako udalak gero eta gehiago murrizten ari dira ibilgailu zaharrak eta oso kutsagarriak hirietako erdigunean sartzea. Horretarako, nahitaezko ingurumen-bereizgarri bat erabiltzen ari dira, eta hori faktore erabakigarria bihurtu da auto berri bat erostean. Horregatik, garrantzitsua da Zero isuriko etiketa (kolore urdina) edo Eco etiketa (kolore berdea eta urdina) aukeratzea, isuri gutxiago sortzen baitituzte auto horiek.\nBitartean, auto elektrikoaren prezioak jaisten joan dira, eta 2025erako auto txikiek errekuntzako modeloen antzeko prezioa izatea espero da. Bateriaren kapazitatea arazoa da oraindik ere gidari batzuentzat, baina haren potentzia handitzen ari da, eta, horregatik gero eta karga-puntu gehiago daude. Hala ere, kopurua handitu egin behar da eskariari erantzuteko.\nECO ibilgailu-motak\nDieselarekin, gasolinarekin edo erregai alternatiboekin (etanola, gas naturala, hidrogenoa, biodiesela...) funtzionatzen duten auto tradizionalak alde batera utzita, 0 isuriko etiketako edo Eco etiketako ibilgailu elektrikoen aukera zabala dago:\nHibridoak (HEV, hibrido konbinatuak): Mota horretako ibilgailuek ohiko propultsioa erabiltzen dute hiriko motor elektrikoarekin, baina autonomia gutxi dute modu independentean. Mota horretako adibide bat Toyota Prius edo Toyota Auris modeloak dira.\nMikrohibridoa (MHEV): Motor elektriko bat dute, mugimenduan jartzen (abioan) laguntzen duena eta energia estra baten ekarpena egiten duena (CO2 isuriak murrizten laguntzea da beren funtzioa). Horien artean aurki ditzakegu Ford Puma Hybrid mHEV edo Kia Stonic T-GDI MHEV modeloak.\nHibrido entxufagarriak (PHEV): Propultsio konbentzionala hiriko motor elektrikoarekin konbinatzen dute (50 km-ko autonomia), eta idealak dira hiri barruan gidatzeko. Horrelakoak dira Golf GTE edo Passat GTE modeloak.\nSerieko hibridoa (REEV-Autonomia Hedatuko Elektrikoa): Mota horretako ibilgailuen errekuntza-motorra funtzionatzen hasten da bateriaren karga % 25-30etik jaisten denean, eta 50-60 km inguruko irismena dauka. Opel Ampera, BMW I3 edo Chevrolet Volt ezaugarri horiek dituzten modeloak dira.\nElektrikoa: Motor erabat elektrikoa duten automobilak, 160-200 km inguruko autonomiarekin. Ezin hobeak dira hiriguneetarako, eta modelo ugari daude: Nissan Leaf, Renault Zoe edo Tesla Y, esate baterako.\nECO Pack gama berria auto elektriko eta hibrido entxufagarrientzat\nGure balioekin eta ingurumen-jasangarritasunaren aldeko apustuarekin bat etorriz, Lagun Arok ECO pack gama berria merkaturatu du, auto elektriko eta hibrido entxufagarrientzako estaldura espezifikoekin, hiru aukera eskainiz: Pack Oinarrizkoa, Optimoa eta Arrisku Orotakoa.\nECO Pack Oinarrizkoak barnean hartzen ditu:\nBorondatezko Erantzukizun Zibila: Aseguratutako ibilgailuak hirugarrenen estazioetan kargatzeko prozesuan eragin ditzakeen zuzeneko kalte materialak estaltzen ditu.\nDefentsa Juridikoa eta Kalteen Erreklamazioa: Ibilgailuak karga-estazio publikoetan edo hirugarrenen karga-estazioetan bateria kargatzeko prozesuan jasan ditzakeen kalte elektrikoen zenbatekoa erreklamatzen dugu.\nGidariaren istripuak: Ibilgailua kargatzeko prozesuan korronte elektrikoarekin kontaktu zuzena izateagatik ibilgailuaren gidariak jasandako kalte pertsonalak ordaintzen ditugu. Gidariaren Istripuak estalduraren kapital berdinekin estaliko da.\nBidaiako laguntza: Hurbilen dagoen karga-puntua zein den jakinaraziko dizugu, Bidaiako laguntza-zerbitzuaren bidez. Atoian eramango dugu ibilgailua (elektrikoa edo hibrido entxufagarria) hurbilen dagoen karga-punturaino, kargarik gabe (eta erregairik gabe) geratzen bada eta ezin badu zirkulatu. (Pack hau inolako kosturik gabe sartzen da kontratazio berrietan).\nECO Pack Optimoa:\nECO Pack Oinarrizkoan sartutako guztiak gehi bateriaren Lapurreta eta sutearen estaldura, karga-kable bat eta Wall box bat.\nJosu Irurek, aseguruetako kudeatzaile espezialistak, Lagun Arorekin batera garatutako ECO Pack poliza berria azaldu digu, baita errepidean seguru ibil zaitezen eskaintzen dituen estaldura espezifikoak ere:\nJosuk ziurtatu digun bezala, gure aseguruek beti hurbileko tratua bermatzen dute, bulego, telefono edo posta bidez. Gainera, gure aseguruek EthSI zigilua dute, kudeaketan gardentasuna bermatzen duena gizarteari itzuliz; eta poliza berri bakoitzarekin ekarpen solidarioa egiten diogu Stop Bide Indarkeria elkarteari.\nBeraz, auto berri bat erosteko eta ibilgailu elektrikora jauzi egiteko asmoa baduzu, asegura zaitez gure ECO pack berriarekin. Jasangarritasuna guztioi dagokigulako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002840", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguen eta barikuan egingo da Areatzako ugerlekuko karneta aterateko kanpainea\nUgerlekuak zapatuan, hilak 8, zabalduko dira eta aurreko egun bietan 16:00etatik 20:00etara atera daitekez banakako zein familiako karnetak leihatilan.\nAstelehenetik dago zabalik Aldamin Areatzako ugerlekuetako tabernea eta zapatuan, hilak 8, zabalduko ditue ugerlekuak. Aurretik, eguazten eta eguenean, hilak 6 eta 7, ugerlekuetarako karnetak aterateko kanpainea abiatuko da. Ugerlekuak zabaltzen diranean be, egin ahal izango da bazkide txartela.\nBeraz, bihar eta etzi, 16:00etatik 20:00etara hurbildu daiteke jentea uda sasoirako karneta ateraten. Aurtengo prezioak bardinak dira herri guztietako jentearentzako. Banakako karnetak hiru motatakoak dira: 5-17 urtekoak (25 euro), 17 eta 64 urtekoak (35 euro) eta 64 urtetik gorakoak (30 euro). Horrezaz gain, familia karneta dago; abonuaren zenbateko kalkuletako, guraso/tutore bakotxaren kuotari seme-alabena %50eko deskontuagaz gehituko jako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002841", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Korrontzik kontzertua eskainiko dau Lemoan barikuan\nBere 20. urteurreneko biran, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean egingo dau geldialdia folk taldeak barikuan, hilak 7, 20:00etan.\nIgazko abenduan hasita, Lemoakoa, birako 24. Kontzertua izango da, Arratian egingo dauan bakarra eta ostean, beste 31 kontzertu daukiez programauta urtea amaitu arte. Urteurrena ospatuteko, 20 izeneko disko-liburua kaleratu dau Korrontzik, nazinoarte mailako 10 diskoren onenen artean sartu eban aprilean World Music Charts Europe-k. Kantu honeek joko ditue Lemoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002842", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Sexu aniztasuna hirietatik at' berbaldi-tailerra egingo da Zeanurin\nEguenean, hilak 6, 18:00etan izango da Hiruki Larroxako Garazi Beramendik gidatuko dauan ordu biko saioa Kultur Etxean.\nMazala Andra Taldeak antolatuta, Zeanuriko Udalaren laguntzeagaz, herri txikietako LGTB+ komunidadearen gaineko berbaldi-tailerra antolatu dau: Sexu aniztasuna hirietatik at. Saioa bagilaren 6an egingo da Zeanuriko Kultur Etxean, 18:00etatik 20:00etara. Hiruki Larroxa, transfeminismoa oinarri hartuta jendarte eraldaketarako pentsamentu kritikoa sustatzea bilatzen dauan kooperatibako kide dan Garazi Beramendi Alvaradok gidatuko dau saioa.\nFormakuntza hau LGTB+ persona gehienak herrietan \"sortu, hazi eta bizi(raun)\" dirala eta gero, hirietara joateko hautua , \"sexilioa\", egin daben tesitik abiatzen da. Arazoa, herri txietako \"dinamika itxiak\" eta \"sexu eta genero aniztasunak urteetan sortu dauan hausnarketa eta praktikak herrietan be egitea falta\" dala da. Beraz, hurrengo galderei erantzun bat topetan saiatuko dira saioan: \"Zerk egiten dau LGTB+ pertsonok herriak ixteko hautua hartzea? Zergaitik egiten dogu ihes hirietara? Zergaitik da hain garrantzitsua geure komunidadeak herrian bertan sortzea?\"\nMetodologia\nFormakuntzak ordu biko iraupena izango dau. Hasteko, testuinguru orokorretik eskualdeko errealidadera gerturatzeko hitzartea hartuko da; gero, ondorio eta erronkak eztabaidatzeko dinamika parte-hartzaile bat egingo da. Helburua, eskualdea \"LGTBI+ personentzako herri bizigarri eta berdinzaleagoa\" izatea dalarik.\nHolan, hurrengo gaiak landuko dira:\nHerri txikietako LGTB+ errealidadeen ikusgaitasunaren garrantzia.\nLGTB+ personen parte-hartze sozio-komunitarioa.\nHerriak LGTB+ personentzako bizigarriak izan daitezan udal politiken diseinuaren beharrizana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002843", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur aurkeztuko dau Jon Urutxurtuk bere liburua Bilboko Liburu Azokan\nAzokako karpan, 12:00etan aurkeztuko dau historialari zeanuriztarrak Arratiako tranbiaren historia grafikoa (1902-1964) liburua.\nJon Urutxurtu historialari zeanuriztarrak Arratiako tranbiaren historia grafikoa (1902-1964) liburua aurkeztuko dau gaur Bilboko Liburu Azokan. Bertan, testigantza grafiko eta dokumentalen bidez, Arratiako tranbia gogoratuz, sasoi horretako arratiarren bizimodua erakusten dau Urutxurtuk. Liburua euskeraz eta gaztelaniaz idatzita dago eta Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratu dau.\nUrutxurturen ikerketeak, 200 bat argazki, testu dokumentu ugari, hedabideetako albisteak, iragarkiak, testigantzak eta Juanjo Olaizola Euskal Burnibidearen Museoko zuzendariak egindako ikerketak hartzean ditu abiapuntu, informazino eta material barriakaz, Olaizolaren lana osotu eta aberastuteko. Tranbiak 60 urte luze egon zan funtzionamentuan eta 1952an lortu ebazan bere gorengo emaitzak; izan be, urte haretan, guztira, 6.749.914 persona garraiatu ebazan. Arratiako tranbia behin betirako desagertu zan 1964ko zemendiaren 30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002844", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberioko eraikin historikoen maketak dagoz ikusgai\nBagilaren 13ra arte ikus daitekez Txomin Bustinza, Jose Maria Ruiz eta Alfonso Ruizen lanak udaletxean.\nTxomin Bustinza Ibarrondok eta Jose Maria eta Alfonso Ruiz del Rio anaiek Zeberioko hainbat ermita eta baserrien maketa txikiak egin ditue eta oin, ikusgai egongo dira bagilaren 13ra arte. Udaletxeko bigarren solairuan ipini da erakusketa gelea, lan guztiakaz. Honeek ikusteko, astebarruan 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik erakusketea. Astegoienean barriz, 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik gelea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002845", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eingok ikasturte amaierako jaia ospatuko dau asteon\nEguenean, hilak 6, izango da Eingo eskolearen ospakizuna Igorren; eguerdian kalejiran hasi eta iluntzera arte luzatuko da jaia.\nEingo euskal musika eskolak ikasturtea amaitu dau eta urtero lez, jaia ospatuko dabe eskolako irakasle, ikasle, familia, lagun eta zaleek. Musika eta jantza artean, eguna alkarregaz pasauko dabe bagilaren 6an, eguena, Igorreko kaleetan. Holan, goizean zein arrastian egingo diran kalejira eta jantzaldira, edonor egongo da konbidauta.\nEgitaraua:\n12:00etan, Kalejirea ikasle helduek gidatuta.\n14:30ean, bazkaria Txaparro jatetxean (20 euro)\n18:30ean, Kanta eta Dantza ume, gazte eta helduen eskutik.\n20:00etan, familia argazkia.\nGero, pikoteoa bakotxak ekarritakoagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002846", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hamabost artista ibili ziran domekan Zeanuriko txokoak margozten\nIker Mugarra eta Leticia Gaspar izan ziran epaimahaiak saritutako artistak. Publikoaren saria barriz, Carlos Lang-ek irabazi eban.\nDomekan izan zan Zeanuriko Aire Zabaleko VI. Margolan Lehiaketea, Udalaren laguntzeagaz, herriko pintura taldean antolatuta. Goizean zehar, hamabost margolari egon ziran herriko txoko desbardinan margolanetan islatzen eta eguerdian aurkeztu behar izan ebezan hutsetik hasitako lanak.\nGero, epaimahaiak saridun bi aukeratu ebazan. Lehenengo saria, 800 eurokoa, Iker Mugarrak irabazi eban eta bigarrena, 500 euro, Leticia Gasparrek. Beste alde batetik, publikoaren margolan gustokoenaren saria be egon zan eta hau, Carlos Langek irabazi eban, 300 euro eskuratuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002847", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Osakidetza hilzorian' mahai-ingurua egingo da Artean\nHilaren 6an, eguena, 18:30ean izango da eztabaidea Arteako Kultur Etxean; kazetari, mediku eta sindikatuak egongo dira mahaiaren inguruan.\nPil-pilean dagoan gaia da osasun publikoaren gainbeherea eta arazoaz ohartuta, Bizitzak Erdigunean Artea alkarteak Osakidetzaren egoerearen gaineko mahai-ingurua antolatu dau. Hau bagilaren 6an, eguena, izango da Arteako Kultur Etxean, 18:30ean. Kazetari, mediku eta sindikatuak egongo dira eztabaidan eta Itsaso Bengoetxea Osakidetzako Eutanasiarako Berme eta Jarraipen Batzordeko buru igorreztarrak egingo ditu moderatzaile lanak.\nEztabaida mahaiaren inguruan lau persona egongo dira. Sektoreko langileen aldetik, Markel Brouard familia medikoa eta Ihintza Angoitia psikiatrea egongo dira, egoerea zein dan lehen eskutik kontetako. Lan harremanen eta langileen baldintzen inguruan barriz, LAB sindikatuko Osakidetzako delegatua dan Txutxin Oñatek emondo dau barri. Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetaria be egongo da bertan, pribatizazinoaren, negozio ereduaren eta ustelkeriaren inguruan berba egiteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002848", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Xabi Rekaldek jantzi dau IX. Master Kaiolako txapela\nPartidu burrukatu baten ostean, Xabi Apaolaza hernanitarra 22-16 garaitu eban Txumuluxuetako pelotariak, 22 urtez azpiko mailan.\nZapatu arrastian jokatu ziran Amorebieta IV. Pelotalekuan Zornotzako Master Kaiolako bederatzigarren edizinoko finalak. Torneoko kategoria gorenean, 22 urtez azpiko mailan, Dimako Txumuluxueta klubeko Xabi Rekalde lehiatu zan Hernaniko Xabi Apaolazaren aurka. Txapela dimoztarrarentzako izan zan, 22-16 irabazita.\nPartidu hasikeran hernanitarra ibili zan finago, Rekalde eusteko gai izan bazan be. Izan be, Dimakoari erritmoa hartzea kostau bajakon be, Apaolazak huts garrantzitsuak egin ebazan. Holan, Rekalde fisikoki hobeto egon zan eta partiduak aurrera egin ahala, Hernanikoa makaltzen hasi zan. Beraz, partidu amaieran, markagailuan atzetik ibili ostean Rekalde aurrea hartzeako gai izan zan, 22-16 irabazi ebalarik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002849", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Europako II. Off-Road Txapelketan hartu dau parte Onditz Iturbek\nFrantziar Alpeetan Igoera Bertikala eta Mountain Classic lasterketak jokatu ditu; lehenengoan 18. eta bigarrenean 22. postuak lortu ditu korrikalari igorreztarrak.\nOnditz Iturbe korrikalari igorreztarra Alpeetako alde frantziarrean izan da astegoienean, Annecy inguruan, European Athletics-ek antolatutako Europako II. Off-Road Txapelketan. Espainiako estaduko selekzinoagaz egin dau galapan, meteorologia dala-ta, gogorra izan dan txapelketa batean. Oingoan baina, domina barik bueltau da Iturbe.\nZapatuan Igoera Bertikala jokatu eban igorreztarrak, lupetza eta hotza protagonista izan ziran goizean. Oin dala urte bi, La Palman hamaikagarrena izan zan eta oingoan, hamazortzigarren postuan ailegau zan helmugara, 7,4 kilometrotan 950 metro igon ostean. 56:34ko denporea egin eban, irabazlea izan zan Nina Engelhard alemaniarrak baino 6:26 gehiago. \"Frustragarria izan da, lupetz asko eta jente asko egoalako, batez be hasikeran. Korrikan egiteko zati errazenean hobeto kudeatu dodala uste dot eta indartsuago amaitu dot\", adierazo eutsan medioei igorreztarrak helmugan.\nDomekan barriz, Mountain Classic lasterketea jokatu zan , 16 kilometro eta 940 kilometro, eta bertan be izan zan Onditz Iturbe. Lehen postua Nina Engelhard alemaniarrak errepikatu eban, 1:22:44ko denporeagaz. Iturbe hogeta bigarrena izan zan, 1:30:44ko denporeagaz. \"Gorantza ondo joan naz baina bajatukeran galdu dodaz postuak. Ez dago atxakirik, entrenetan jarraitu behar da\", inoan Iturbek helmugan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002850", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Artea eta Lemoako eskoletako umeen lanak ikusgai egongo dira Igorren, eguazten eta eguenean, VII. Haur Antzerki Topaketan\nKurkuluxetan Elkarteak antolatuta, bagilaren 5, 6, 10 eta 11n, 17:30ean, izango dira Haur Antzerki Topaketak Igorreko Kultur Etxean. Bertan, Areatza, Artea, Igorre eta Lemoako eskolek hartuko dabe parte eta 8 lan taularatuko ditue. Oingo eguaztenean, hilak 5, eta eguenean, hilak 6, Artea eta Lemoako eskolek bina lan aurkeztuko ditue.\nEguaztenean, Arteako eskoleak Nork esan du beldurra eta Lemoakoak, Iragarkiak taularatuko ditue. Eguenean, Arteakoek Gaiztoa izan nahi ez zuen otsoa eta Lemoakoek Sare sozialak izeneko lanak antzeztuko ditue. Lan honeek ikasturtean zehar sortu eta landu ditue umeek Kurkuluxetan alkartekoakaz.\nKurkuluxetan alkartekoek, ikasturtean zehar dramatizazino klaseak emoten ditue ikastetxeetan, eta eskola horreekaz, baliabideak emon gura deutseez umeei, publiko aurrean berba egiteko, lotsea kentzeako, norberaren gorputza ezetuteko eta alkartasuna eta laguntasuna bultzatzeko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002851", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bigarren Eskuko Azokea antolatu dau Arteako Herriko Bentak\nDomekan, 11:00etatik aurrera ipini ahalko dira postuak Arteako plazan; dj Txikitin eta Luarrek girotuko dabe merkadua.\nOingo domekan, bagilak 2, Arteako plazan Bigarren Eskuko Azokea egingo da hirugarrenez, Arteako Herriko Bentak antolatuta. Bakotxak bere postua ipini ahalko dau 11:00etatik aurrera holan, etxean dituan gauzak saldu edo trukea egiteko. Merkadua musikeagaz girotuta egongo da, dh Txikitin eta Luarregaz.\nArropea, liburuak, diskoak, jostailuak, altzairuak, apaingarriak... Egunerokotasunean erabilten diran produktu ugari saldu edo erosteko aukerea zabalduten dabe bigarren eskuko azokek. Helburu nagusiak birziklapena, berrerabilpena eta aurreztea diralarik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002852", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Desgaitasun eta menpekotasuna dabenentzako zabaldu da BideON eskaripeko garraio zerbitzua\nGoizez udaletxeetan, osasun-zentroetan, farmazietan, saltokietan, banku-bulegoetan edo kutxazainetan edozein motatako kudeaketak egiteko eskatu leikie zerbitzua.\nBideON Arratian eskaripeko garraio zerbitzu jasangarriak adineko personei eta unibersidadeko ikasleei emoten deutsa zerbitzua; lehenengoei kudeaketak egiteko eta bigarrenei, ikasketa zentroetara hurbiltzeko. Oin, desgaitasuna edota menpekotasuna, adin muga barik, daben arratiarrek be erabili ahal izango dabe euren kudeaketak egiteko.\nBeraz, desgaitasun fisikoa, psikikoa, adimenekoa edo sentsoriala dabenek zerbitzua 08:00etatik 14:00etara eskatu ahal izango dabe udaletxeetan, osasun-zentroetan (Usansoloko Ospitalea eta Galdakaoko anbulategia barne), farmazietan, saltokietan, banku-bulego eta kutxazainetan kudeaketak egiteko. Desgaitasun edo menpekotasuna frogatzeko, honen balorazinoa egiazatzen dauan dokumentazinoa aurkeztu beharko da Igorreko BideON Arratian bulegoan. Senide edo gertukoek be aurkeztu ahal dabe dokumentazinoa eta laster, online egiteko aukerea zabalduko da.\nJatorria eta helmuga Arratia eskualdean daukien lekualdatzeen kasuan, zerbitzuaren prezioa euro batekoa da ibilbide bakoitzeko. Usansoloko Ospitalera edo Galdakaoko anbulategira joateko prezioa barriz, 1,50 eurokoa da. Beharrezkoa izanez gero, BideON Arratian zerbitzuak talde horretako erabiltzaileei lagunduta joateko aukera ematen die; kasu horretan, bi ibilbideren prezioa ordainduko da. Zerbitzuak ibilgailu egokitua dauka.\nBideON Arratian\nArratiako Udalen Mankomunitatearen ekimen honen helburua ibilgailu pribatuaren mendekotasuna murriztea da, bai eta CO2 isuriak gutxitzea ere, eta, aldi berean, eskualdean bizi diren personen bizi kalidadea hobetzea, gidari profesionalekaz egindako garraio seguruaren bidez, lehendik dagoen garraio publikoko zerbitzua osotuz.\nBizkaiko Foru Aldundiak 900.000 eurogaz finantziau dau proiektuaren fase pilotua. Fase hori urtebetez luzatuko da. Holan, Herri Txiki, Aukera Handi prozesu parte-hartzailearen bidez eskualdean identifikautako erronka nagusienetariko gauzatuko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002853", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Urpekontzi misteriotsua' umeentzako ikuskizuna dago Igorren\nGaur, hilak 31, 18:00etan hasiko da Igorreko Kultur Etxean hiru eta bederatzi urte arteko umeentzako antzerki musikatua, doban.\nBarikuan, maiatzak 31, Urpekontzi Misteriotsua ikuskizun familiarra egongo da ikusgai Igorreko Lasarte Aretoan. Arrastiz, 18:00etan hasiko da emonaldi musikatua eta sarrera doban da, baina gonbidapenak leihatilan hartu beharko dira aurretik. Antzerki parte-hartzaile honek, XX. mendeko abesti ospetsuen moldaketak ditu oinarri.\nHolan dino sinopsiak: Simon, Bobby eta Janis aspaldiko lagunak dira. Udako egun bero batean, uriko asfaltoa atzean itxi, eta hondartzara joatea ebazten dabe. Uretan jolasean dabizala, urpekontzi itxurako zeozer ikusten dabe urrinean. Baina gauzak ez dira itxuraren araberakoak...", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002854", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur hasiko da aurtengo Areatza Musik & Beer jaialdia\nBariku eta zapatu artean hamaika musika talde, eskaintza gastronomiko zabala eta Basqueland Brewing-en sei garagardao mota egongo dira Areatzan.\nGaur, maiatzak 31, eta bihar, bagilak 1, artean ospatuko da aurtengo Areatza Musik & Beer jaialdia uribilduko kaleetan. Gune bi izango ditu jaiak, Gudarien plazan egongo da karpa eta eszenatoki nagusia eta Zubizarran, Kallartean gunea be egongo da. Urtero lez, jaialdiaren hiru oinarriak izango dira musikea, gastronomia eta garagardaoa.\nMusikeari jagokonez, bakarlari bat eta hamar musika talde batuko ditu jaialdiak, Europa osotik heldutakoak. Lehen mailako rocabilly, rock&roll, bllues eta garaje rock soinuak entzungo dira; arrastietan Gudarien plazan eta eguerdian, Kallartean gunean.\nMaiatzak 31, Gudarien plazan\n18:30ean, Gonzalo Portugal (EH)\n20:00etan, Al Dual (Esp)\n21:45ean, The Bluesbones (Bel)\n23:45ean, Noa & The Hell Drinkers (EH)\nBagilak 1, Kallartean\n13:00etan, Leanwolf (Fr)\n14:30ean, Moonshine Wagon (EH)\n16:00etan, Montana Stomp (Esp)\nBagilak 1, Gudarien plazan\n18:30ean, Los Sex (Esp)\n20:00etan, Diamond Dogs (Sw)\n22:00etan, Himalayas (UK)\n00:00etan, The Grassland Sinners (Cat)\nGastronomia: foodtruck eta gehiago\nMusikea bakarrik ez, gastronomia da jaialdiaren oinarri garrantzitsuenetarikoa, garagardoagaz batera. Holan, Kallartean gunean hiru foodtruck egongo dira jaialdi osoan zehar, produktu propio eta bakarrakaz: Dando la brasa, Ulovers Mafaldo eta Kemekomo.\nGainera, zapatu goizez Despierta tus sentido katering enpresak, ardo dastaketeagaz batera, showcooking bi aurkeztuko ditu: Bermeoko kontserbetan oinarritutako pintxoak eta itsasoko zapore desbardinetan oinarritutakoa. Zapatu arrastian barriz, 18:00etan, Crisla Sweets gozogilea eta Jamonostruck urdaiazpiko espezialistea be egongo dira euren postuetan.\nGaragardao sariduna\nJaialdiaren izenak dinoanez, garagardaoak pisu handia dauaka Areatza Musik & Beer-en eta edizino guztietan, Euskal Herrian egindako garagardaoa eskaini da. Oingoan be, Basqueland Brewing ekoizle hernaniarrak ipiniko ditu garagardao mota desbardinak, sei egongo dira dastatzeko. Ekoizle honek, Bartzelonako Beer Challenge lehiaketako garagardogile onenaren sari jaso dau 2021ean, 2022an eta aurten, 2024an.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002855", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko Jaietako erasoen kontrako protokoloa zehazteko asanblada deitu da biharko\nBarikuan, hilak 31, egingo da Orratzak neska* gazte talde feministak deitutako batzarra Igorreko Kultur Etxean, 18:30ean.\nJaietan eta gau giroan emoten diran eraso sexistakaz arduratuta, Orratzak Arratiako neska* talde feministeak aurten be antolatu dau Igorreko Jaietarako erasoei aurre egiteko protokoloa. Honeri atzen zertzeladak herritarrakaz alkarlanean emoteko asmoagaz, asanblada deitu dabe. Maiatzaren 31n, Igorreko Kultur Etxean izango da asanbladea 18:30ean. Mutil zein neskak dagoz deituta, banaka zein kuadrillan joatera.\nBertan protokoloa aurkeztuko dabe, honen funtzionamendua argitu eta erasoen araberako erantzun desbardinak azalduz. Gero, protokoloari ekarpenak egin eta zalantzak argitzeko tartea zabalduko da. Amaitzeko, protokoloa praktikan ipinteko beteteko dagozan turnoen banaketeari ekingo deutsee.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002856", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoienean datoz Gezalako jaiak\nBarikuan El vasco pelikulea proiektauko da eta zapatuan izango da egun osoko jaia: lehiaketa gastronomikoak, umeentzako tailer eta ikuskizuna, karta-jokoa eta Fan&Go erromeria.\nHasita dago aurtengo jaien denporaldia eta Igorreko lehenengo jai auzotarrak izango dira Gezala-Basauntzekoak. Bagilaren 2 eta 3rako, bariku-zapatua, egitaraua antolatu dau jai batzordeak. Pelikula proiekzinoa, tortilla eta paella lehiaketa gastronomikoak, umeentzako tailerrak eta Gurekin konektatu umeentzako ikuskizuna, karta-jokoa eta Fan&Go erromeria dagoz antolatuta.\nBagilak 2, barikua\n21:30ean, El vasco filmaren emonaldia plazan. Ikusleen artean txokolatea eta bizkotxoak\nbananduko dira.\nBagilak 3, zapatua\n11:30etik 12:00etara, Paella eta Tortilla lehiaketetarako izen-emotea.\n12:00etan, umeentzako tailerrak.\n14:00etan, tortillen aurkezpena.\n14:30ean, paellen aurkezpena.\n16:00etan, Briska eta Mus txapelketetarako izen-emotea.\n16:30ean, Briska eta Mus txapelketak.\n17:00etan, Antxo eta Pantxa pailazoen Gurekin konektatu umeentzako ikuskizuna.\n19:30ean, erromeria Fan & Go taldeagaz.\nOstean parrilladea bertan dagoan jentearentzat.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002857", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanuri artistez beteko da domekan\nAire Zabaleko VI. Margolan Lehiaketan hainbat artista batuko dira, goizean zehar herriko txoko desbardinak margolanetan islatzeko.\nDomekan, bagilak 2, izango da Zeanuriko Aire Zabaleko VI. Margolan Lehiaketea. Zeanuriko pintura taldeak antolatuta eta Udalak lagunduta dago lehiaketea. Margolanen gaia, urtero lez, Zeanuri eta bere inguruak dira: auzoak, baserriak, basoak, errekea... Margolari bakotxak txoko bat aukeratu eta hau margoztuko dau euskarri lauan, gehienez be 100x100 zentimetrokoa.\nArtistak goizean hurbilduko dira Zeanurira, 09:00etatik 09:30era izango dabe euskarri zuria zigilatzeko aukerea. Gero bakotxak bere txokoa hartuko dau eta goiz osoa izango dabe margozteko. Lanak 14:00etatik 14:30era batuko ditue epaileek Kultur Etxean.\nEpaimahaiak irabazle bi aukeratuko ditu. Lehenengoak 800 euro jasoko ditu eta bigarrenak, 500 euro. Beste irabazle bat be egongo da, publikoak aukeratutakoa eta honek, 300 euroko saria izango dau.\n2023ko irabazleak\nEduardo Alsasua Garcia pintore gasteiztarrak irabazi eban Zeanuriko Aire Zabaleko Margolan Lehiaketearen V. Edizinoko lehenengo saria eta Artziniagako Fernando Uretak eroan eban publikoaren saria. Zortzi artistek hartu eben parte, arratiarrik ez tartean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002858", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kalejirak eta herri bazkaria egongo dira Lemoako Euskal Jaian\nZapatuan, bagilak 1, izango da Euskal Jaia eta 13:00etik iluntzera arte, kaleko musikeak girotuko dau herria: Triki Piu Pand eta Eingo.\nJaia 13:00etan hasiko da Arraibitik. Zornotzako Triki Piu Pand taldeak lagundutako poteo musikatuagaz. Herri bazkaria 15:00etan izango da udaletxeko plazan; euria bada udaletxeko aterpean. Arrastian, 19:00etan, udaletxetik hasita, Eingo taldea bere kantu eta jantza ibiltariakaz ibiliko da herritik jentea eurekaz batera kantuan eta jantzan egitera animetan. 20:00etan, afari zerbitzua eskainiko dabe Elkartrukeko gazteek Elizondon eguraldi ona bada eta Atxetako arkupeetan, txarra egin ezkero.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002859", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako udalerrien autohorniketa energetikorako aukerak aztertuko ditue eguenean\nIgorreko Kultur Etxean egingo da bihar, hilak 30, berbaldia 19:00etan; Alvaro Campos eta Irene Arana energia adituen eskutik.\nEguzki-Artea eta Dimener, Artea eta Dimako energia barriztagarrien komunitateek eta Mugarik Gabeko Ingeniaritza alkarteak antolatuta autohornikuntza energetikoaren gaineko berbaldia egingo da bihar, eguena hilak 30. Igorreko Kultur Etxean izango da Arratia bailarako udalerrien autohornikuntza energetikorako analisia berbalida, 19:00etatik aurrera.\nBertan, EHUko ingeniaritza energetikoko departapentuko irakaslea dan Alvaro Campos eta Irene Artaraz, energia barriztagarrien ingeniari zeanuriztarrak hartuko dabe berbea. Arratian gaur egun dagozan komunidade energetikoak aztertutuko dira eta honeek handitu, zein barriak sortzeko aukera, baliabide eta oztopoak aztertuko ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002860", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanurik hasi dau Euskera Plana lantzeko prozesua\nGaur arrastian, 18:00etan, planaren gainean gogoeta egiteko saioa antolatu da udaletxean eta galdetegi bat be zabaldu dau Udalak.\nZeanuriko Udalak Euskera Plana egiteko prozesua abiatu dau, \"Euskeraz gura dozu Zeanuri?\" lelopean. Horretarako, herritarrak gogoeta kolektiboa egiteko batzar batera deitu ditu gaurko, hilak 29. Udaletxean egingo da bilerea, 18:00etatik 20:00etara. Bertan herritarren eretxiak batu, euskeraren erabilerea bultzatzeko ekintzak balorau eta proposamenak jaso eta eragile aktiboak identifikauko dira.\nGainera, \"udalerriko euskerearen egoerea zein dan eta etorkizunean nora heldu gura dauan\" jakiteko galdetegi laburra zabaldu dau. Herritarrak hau betetera animau gura ditu Udalak, Euskera Plana diagnostiko egoki batetik abiatzeko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002861", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "I. Gaztai eta Esnekien Azokea egingo da Igorren\nGorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak antolatuta domekan, bagilak 2, 10:00etatik 15:00etara izango da merkadua. Dastaketea be egongo da, erreserbatuz gero.\nBagilaren 2an, domekea, Igorreko I. Gaztai eta Esnekien Azokea egingo da Garbe auzoko aparkalekuan, txosnaguneko karpa azpian. Goizez, 10:00etan zabaldu eta 15:00etan zarratuko dira esnekien zortzi postuak eta horreetaz gainera, beste produktuen postuak be egongo dira: txarrikiak, ogia, euskal pastela eta barazkiak, tartean.\nGaztai eta esnekiak saltzean, Gorbeialdeako sei gaztaigile egongo dira. Idiazabal JD jatorrizko denominazinodun gaztaia egiten daben hiru artzain (Zeberioko Olarrekoa, Areatzako Txonde eta Otxandioko Padilla) eta Euskadiko Esnekigileen Elkarteko beste hiru (Igorreko Askibil, Orozko Lusuri eta Otxandioko Otxauntz). Eskualdekoak ez diran Elkarteko beste ekoizle bik osotuko dabe eskaintzea.\nEsnekien jaiek iraun bitartean, Arratiako Musika Eskolako trikitilariek girotuko dabe merkadua.\nGaztai dastaketea\nAzokan egongo diran gaztaien dastaketak Leartiker Zentro Teknologikoko langileek zuzenduko ditue, 11:30ean eta 13:00etan, eta hiru euroko prezioa izango dabe. Batzean dan dirua Caritasentzat izango da. Izen-emotea aldez aurretik edo lekurik soberan egon ezkero, azokan bertan egin ahal izango da. Izan be, plaza mugatuak dagoz. Ordu bakotxean, dozena bat leku dagoz gaurkoz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002862", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Egitarau potoloa dakar Dimako Kultur Asteak\nDomekara arte, egunero dagoz hiruzpalau ekintza aukeran. Gaur zunba eta pelota selekzinoaren gaineko mahai-ingurua dagoz eta bihar, larrialdi ikastaroak, klown tailerra eta gaiteruen inguruko erakusketea.\nMaiatzaren 24an hasi zan Dimako Kultur Astea AH taldearen kontzertu eta hurrengo egunean, Jentilak Diman jardunaldiagaz. Baina programazino aldetik, aste hau izango da potoloena. Kirola, tailerrak, bertsoak, jantzak, ikastaroak, erakusketea, berbaldia, antzerkia, gaiteruak, pelota partiduak... Asko izango dira datozen egunetan dagozan aukerak.\nMaiatzak 28, martitzena\n17:00etan, Zunba saio irekia eskolako patioan\n18:30ean, Euskal Pelota Selekzioaren gaineko mahai-ingurua eskolako patioan.\nMaiatzak 29, eguaztena\n14:30ean, larrialdietarako ikastaroa umeentzat eskolan.\n17:00etan, klown tailerra ludotekan.\n18:00etan, BBB (RCP) ikastaroa 12 urtetik gorakoentzat Jubiladuenetan.\n18:00etatik 20:00etara, erakusketea Gureak gogoan, katea ez hausteko Abaroan.\nMaiatzak 30, eguena\nGoizean LH5 eta LH6koentzat Orienting Otxandion.\n17:30ean, Antxo eta Pantxaren Eman bizia antzerkia frontoi txikian.\n18:00etatik 20:00etara, erakusketea Gureak gogoan, katea ez hausteko Abaroan.\nMaiatzak 31, barikua\n11:30ean, musika emonaldia: Musika Eskolako ikasleak eta jubiladuen korua eskolako kamaran.\n16:15ean, ikasturte amaierako jaia eskolako patioan.\n18:00etatik 20:00etara, erakusketea Gureak gogoan, katea ez hausteko Abaroan.\n19:00etan, Itziar Ituñoren berbaldia Euskerearen ahotsa eskolako kamaran.\nBagilak 1, zapatua\n11:00etan, Txapelua ikastaroa plazan.\nGoizean zehar gaiteroak auzoetatik.\n13:00etan, gaiteroen ekitaldi nagusia plazan.\n14:00etan, bertso-bazkaria Jon Maia eta Unai Iturriaga.\nBagilak 2, domekea\n11:00etan, esku pelota partiduak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002863", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eraikin publikoen erabileraren inguruko batzarra antolatu da Artean\nGaur, hilak 28, 18:30ean izango da herritarren ekarpenak jasoteko bilerea Arteako Kultur Etxean.\nMaiatzaren 28rako, martitzena, Arteako Udalak herriko instalazino publikoen erabileraren inguruko batzarra antolatu dau. Kultur Etxeko aretoan egongo dira udal ordezkariak, 18:30etik aurrera, herritarren proposamen eta kexak jasoteko. Eraikin publiko honeek Kultur Etxea, frontoia eta kiroldegia, eskolak eta udaletxea dira, besteak beste.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002864", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar, clown ikuskizuna egongo da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean\nEguaztenean, hilak 29, 18:00etan, Itziar Sainz de Ojek, Pituxa clowntu kontari umeentzako ikuskizuna eskainiko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean\nEguaztenean, hilak 29, 18:00etan, Itziar Sainz de Ojek, Pituxa clowntu kontari umeentzako ikuskizuna eskainiko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Formatu txikiko clown antzezlan honetan ipuinak, kontuak, kantuak, umorea eta publikoaren parte-hartzea buztartzen dira.\nSinopsia\nPituxa pozik dator, ohore handia dalako beretzat ipuinak kontetan etorteko deitu izana. Baina bere poza atoan zapuztuko jako ipuinak kontetan ez dakiala gogoratzen dauanean. Zer egin? Zelan egin aurre egoera honeri? Beragaz batera dakarren maleta handia eta publikoa ezinbestekoak izango ditu lan honetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002865", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur egingo da Euskal Pelota Selekzinoaren gaineko mahai-ingurua\nDImako eskolako kamaran, 18:30ean izango da pelotarien arteko solasaldia; tartean, Amaia Aldai eta Lur Ziarrusta.\nDimako Aste Kulturalaren programazinoaren barruan, Dimesten alkarteak eta Txumuluxueta Pelota Klubak mahai-ingurua antolatu dabe, Euskal Pelota Selekzinoaren ingurukoa. Hau gaur, hilak 28, egingo da Dimako eskolako kamaran, 18:30etik aurrera. Bertan, selekzinoan egondako pelotariak izango dira protagonista.\nMahaiaren inguruan Egoitz Amantegi abadiñarra, Miren Larrarte bidaniarra eta etxeko pelotariak egongo dira, Lur Ziarrusta eta Amaia Aldai dimoztarrak. Hainbat gai urtengo dira solasaldian; tartean, aprilean Portugalen jokatutako Europako Pelota Txapelketea , pasau dan urtean Valentzian jokatutako Munduko Pelota Txapelketea, selekzinoaren etorkizuna, ofizialtasuna eta abar.\nAste Kulturaleko datozen ekintzak\nMaiatzak 29, eguaztena\n14:30ean, larrialdietarako ikastaroa umeentzat eskolan.\n17:00etan, klown tailerra ludotekan.\n18:00etan, BBB (RCP) ikastaroa 12 urtetik gorakoentzat Jubiladuenetan.\n18:00etatik 20:00etara, erakusketea Gureak gogoan, katea ez hausteko Abaroan.\nMaiatzak 30, eguena\nGoizean LH5 eta LH6koentzat Orienting Otxandion.\n17:30ean, Antxo eta Pantxaren Eman bizia antzerkia frontoi txikian.\n18:00etatik 20:00etara, erakusketea Gureak gogoan, katea ez hausteko Abaroan.\nMaiatzak 31, barikua\n11:30ean, musika emonaldia: Musika Eskolako ikasleak eta jubiladuen korua eskolako kamaran.\n16:15ean, ikasturte amaierako jaia eskolako patioan.\n18:00etatik 20:00etara, erakusketea Gureak gogoan, katea ez hausteko Abaroan.\n19:00etan, Itziar Ituñoren berbaldia Euskerearen ahotsa eskolako kamaran.\nBagilak 1, zapatua\n11:00etan, Txapelua ikastaroa plazan.\nGoizean zehar gaiteroak auzoetatik.\n13:00etan, gaiteroen ekitaldi nagusia plazan.\n14:00etan, bertso-bazkaria Jon Maia eta Unai Iturriaga.\nBagilak 2, domekea\n12:00etan, esku pelota partiduak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002866", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oskar Garrok laugarren egin dau Murtzian jokatutako Espainiako Errepide Txapelketan\nBagilaren 8 eta 9an Galizan lehiatuko da Espainiako Kopa Paralinpikoko atzen lasterketetan eta irazteko aukerak ditu, bigarrena da-ta sailkapen orokorrean.\nOskar Garro txirrindulari igorreztarra Caravaca de Cruz-en (Murtzia) izan da astegoienean Euskadiko Egokituen Selekzinoagaz, Espainiako Errepide Txapelketa Paralinpikoko jardunaldietan. Zapatuko erlojupekoan laugarrena izan zan eta domekako lasterketan be, postu bardina lortu eban. Baina Garro ez da guztiz pozik bueltau emoitzeagaz: \"Kili-kolo joan da, ondo joan nintzan eta aurrerago egoteko esperantzea neban, baina holangoa da kirola\".\nErlojupekoa \"nahiko gogorra\" izan zan. Hogei kilometro, portu bat eta tarte aldapatsuakaz. Gainera, 30 gradura igon zan tenperaturea eta ez eban lagundu: \"Espero baino txarrago egon nintzan\". Domekako lasterketan be, beroa izan zan protagonista. Hamazortzi kilometroko zirkuituari buelta bi egitea zan helburua eta lehena hirugarren postuan egin eban Garrok. Halanda be, bigarrenean makalaldian sartu zan, gorputza nekatuta ebala, atzen sprint -ean burrukatu behar izan eban laugarren postua.\nEspainiako Kopa Paralinpikoko atzen jardunaldiak\nBagilaren 8an eta 9an, A Larachan (Galiza) lehiatuko da Oskar Garro, Espainiako Kopa Paralinpikoko atzen lasterketetan. Bere kategoriako sailkapenean bigarrena da Igorreztarra. Beraz, baditu irabazteko aukerak: \"Irabazteko ahalegina egingo dogu\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002867", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kalistenia klasea emongo da gaur Lemoan\nIbaizabal parkeko kalistenia instalazinoak erabilten ikasteko klasea 19:00etan izango da. Izena emon behar da 674 945 426 telefonoan.\nIbaizabal Parkeko adineko personentzako kirol makinak erabilten ikasteko klasearen ostean, Lemoako Udalak kalistenia instalazinoak erabilteko klasea be antolatu dau. Gaur, hilak 27, izango da saioa 19:00etatik 20:00etara. Hamasei urtetik gorakoek hartu leikie parte eta izena aldez aurretik emon behar da 674 945 426 (Aitor) telefonoan.\nKlasean instalazino mota bakotxaren ezaugarriak eta bakotxean egiteko ariketa desbardinak erakutsiko ditu aditu batek. Holan, erabiltzaileak euren kontura joan ahal izango dira gaurtik aurrera, ariketa egokiak zeintzuk diran jakinda.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002868", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ume eta gaztetxoentzako udako ekintzen inguruko batzarrak egingo dira gaur Bedian\nLiburutegian izango dira gurasoentzakao batzarrak, 18:30ean udalekuetako batzarra eta 19:30ean txiki-txokokoa.\nTxiki-txokoa\nTxiki-txokoa garagarrilaren 1etik 12ra egongo da zabalik, 09:30etik 13:30era. Hiru urtetik gorako umeak onartuko dira, beti be komunera fardel barik joateko nahiko autonomoak badira. Bertan, tailer eta jolasak egingo ditue eta 110 euroko prezioa dauka.\nUdalekuak\nLehen Hezkuntzan dagozan umeentzako udalekuak be, garagarrilaren 1etik 12ra izango dira. Ohiko ordutegia 09:30etik 13:30era izango da, urtekera egunetan barriz, 17:30era arte. 200 euroko prezioa dauka eta hau aprilaren 8an ordaindu beharko da. Halanda be, ordainketa bi egiteko aukerea be badago.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002869", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldai Nafarroako Foru Komunitateko finaletik kanpo geratu da\nEtxegaraigaz batera jokatutako finalaurrekoan 13-22 galdu dau dimoztarrak, Arraiza eta Gaminderen aurka.\nZapatuan jokatu ziran Emakume Master Cup zirkuituko Nafarroako Foru Komunitatea txapelketako finalaurreko jardunaldiak. Altsasun Amaia Aldai eta Madalen Etxegarai, Arraiza eta Gaminderen kontra aritu ziran baina 13-22 irabazi eben atzen honeek. Burlatan barriz, Zabaleta-Galeano eta Garai-Erasun bikoteen artekoa jokatu zan, atzen honeek 22-18 urten ziran garaile.\nHolan, ebatzita geratu da bagilaren 9an, Iruñako Bonboneran jokatuko dan finala. Goizez, 11:30ean hasiko dira promesa mailako finalak eta gero jokatuko da elite mailako final handia. Bertan, Garai-Erasun eta Arraiza-Gaminde bikoteak egongo dira aurrez aurre.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002870", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia Ak mailari eutsiko deutsan jakin barik amaitu da ligea\nLigea amaitu dan arren gizonezkoen Arratia A taldeak ez daki oindino mailari eutsi ahal izango deutsan. Ligea jatsiera postuetatik kanpo amaitu dauan arren, Ondarroako Aurrera Hirugarren Mailatik Ohorezko Mailara jatsi danez eragina dauka horrek eta bigarren postuan amaitu dauan Bermeo taldeak igoera play-off-etan igotea lortu behar dau Arratia Ak Ohorezko Mailan segidu ahal izateko.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Uritarra A taldearen kontra etxetik kanpo eta 0-1 irabazi eban partidua. Bere esku eukan jatsiera postuetan ez amaitutea eta partidua irabazita lortu eban. 34 partidu jokatu ostean hamaseigarren postuan amaitu dau 38 puntu lortuta. Halanda be oin Bermeo taldeak mailaz igotea lortu behar dau Arratiak datorren denporaldian maila berean segidu ahal izateko.\nGizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban ligako atzen partidua etxean Montefuerte A taldearen kontra eta 1-2 galdu eban. Arratia Bk hamaikagarren postuan amaitu dau ligea 37 puntugaz 34 partidu jokatu ostean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo La Merced A taldearen kontra eta bina bardindu eban. 34 partiduren ostean zazpigarren postuan amaitu dau Lemoako taldeak 52 puntugaz\nZuzendaritza Batzordea aldatuko dau Lemoako Harrobik\nZuzendaritza Batzordeak 4 urte beteten ditu aurten eta taldeko estatutuek dinoenez zuzendaritza barria osotu behar da, honetarako bagilaren 14ra arte hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago. Interesa daukienek helbidera idatzi behar dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002871", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Baltzolako ibilbide mitologiko iraunkorra inaugurauko da bihar\nJentilak Diman ekitaldia desbardina izango da aurten. Baltzolan, 18:30ean hasiko da ibilbide mitologikoa eta igon zein bajatzeko autobusak egongo dira.\nBihar, hilak 25, izango da aurtengo Jentilak Diman jardunaldia. Atzen urteetan, inguruko izaki mitologikoak ezetuteko aukerea egon da antzerkien bitartez baina aurten, barritasunagaz dator mitologiaren inguruko jardunaldia. Izan be, Baltzolan ibilbide mitologiko iraunkor bat inaugurauko da.\nHerrigunetik Baltzolara igongo da jentea eta bertan, 18:30ean, hasiko da ibilbide mitologikotik bisita gidatua. Jentilzubi, kobak eta basoetatik pasau ostean, espero da amaierea 21:00etan izatea, Indusin. Ostean, akelarrea ospatuko da bertan.\nJoan-etorriak autobusean\nUgaranatik, Dimako herrigunetik, Baltzolara igoteko autobusak ipiniko ditu antolakuntzak. Eskolatik urtengo dira honeek 17:00etan, 17:30ean eta 18:00etan. Ekitaldia amaitu ostean barriz, jentea Bizkaibusez bajatu ahalko da 21:15ean. Horrezaz gainera, akelarreaz gozatu gura dabenek bueltea beranduago egin ahalko dabe 22:00etan, 23:00etan edo 24:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002872", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Itzal(iko) bagina' antzerkia dakar Kotxepinek\nZapatuan, hilak 25, 20:00etan taularatuko dau Lanku konpainiak bertsoetan oinarritutako antzerkia.\nMaiatzaren 25ean, zapatua, Lanku antzerki konpainia Lemoako Kotxepin Kultur Etxean izango da, Itzal(iko) bagina ikuskizuna aurkezten. Oinarria bertsolaritzan daukan emonaldi honek, egungo sistema indibidualisteari kritikea egiteko helburua dauka, itzal-jokoen bitartez. Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao egongo dira oholtzan.\nAntzezlanaren tramak, bertsolaritzearen munduko hiru personai bakardadetik kolektibora eroango ditu. Barruan dituen itzalen eta kanpoko errealidadearen linboan alkar ikusten ikasiko dabe. Bertso munduan kokatutako istorio bat izan arren, ez dau bertsoaz berba egiten, harago doazen auzi sozialetara salto egin gura dau: generoa, osasun mentala, familia nuklearra, meritokrazia...", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002873", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ahots Hutsez taldeak kontzertua eskainiko dau gaur Diman\nBoskotearen kontzertu polifonikoa Dimako eskolako kamaran izango da gaur, hilak 24, 19:30etik aurrera.\nAhots Hutsez (AH!) taldea 2022an sortu zan Pantxix Bidart eta Marie Hirigoyen lapurtarren, Claudine Arhantcet zuberotarraren, Ander Barrenetxea gipuzkoarraren eta Ibon R. G. bizkaitarraren eskuetatik. Sorkuntza propioak, kanta herrikoiak eta poemak kantatzen ditue, izenak dinoan moduan, ahots hutsez. Kontzertu polifonikoak eskaintzen ditue ahotsen melodiari lehentasuna emonda.\n\"Ah! zer da ?\nOihu bat... Ahotik edozeini ateratzen zaion lehen soinua.\nSortu berriaren lehen negarra, biziaren puntan denaren azken hatsa.\nAh! harridura izan daiteke, baina ere plazerra, atsegin hartzea, mina\nAh! biderkatuz irria !\nAh! lehen hizkia ufa batez luzatua\nA, ahots\nH, huts\nAhots Hutsez oihuka dezagun\nAh!\"\nArratian eskainiko daben lehenengo kontzertua izango da gaur, barikua, Dimako eskolako kamaran, 19:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002874", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar hasiko dira Arantzarte jantza taldearen 50. urteurreneko ospakizunak\nGauez, 21:30ean, botako da txupina eta horregaz batera hasiko da hiru egun iraungo dauzan jaia. Jantzak, kalejirak, bazkaria, azokea, herri kirolak eta musikea izango dira protagonista, Gozategi taldea tartean.\nArantzarte Dantza Taldea 50. urteurrenean dago murgilduta aurten eta Igorreko Kultur Etxean ikusgai egon dan erakusketea tartean, hainbat ekintza antolatu dira. Mende erdia ospatuteko jai nagusi bat be egingo da Igorren astegoienean, bihartik hasi eta domekara arte. Igorreko Jaietarako karpa eta txosna bi ipinita dagoz eta bertan egingo dira ekintza gehienak. Jantzak, musikea, azokea, herri kirolak... Eskaintza zabala egongo da eta gainera, zapatu gauean Gozategi taldearen kontzertuagaz ipiniko dira igorreztarrak jantzan.\nEGITARAUA:\nMaiatzak 24, barikua\n21:30ean, txupina eta jantza ikuskizuna.\n23:00etan DJ Jotatxo.\nMaiatzak 25, zapatua\n11:30ean, kalejirea.\n15:00etan, bazkaria.\n18:30ean, Gotx Elektrotxaranga.\n22:30ean, erromeria Gozategi eta Nonbait taldeakaz.\nMaiatzak 26, domekea\n10:30etik 15:00etara, azokea.\n12:00etatik 14:00etara, herri kirolak eta taloak.\n14:00etan, kalejirea zanpantzarrakaz txosnagunetik.\nMende erdia ospatuteko erakusketea", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002875", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Basilio Pujanari omenaldiagaz zarratuko ditue Solastalgia topaketak\nAstegoien honetan komiki aurkezpena eta solasaldia, tailerra, berbaldia, omenaldia eta kontzertuak egongo dira, Solastalgia topaketari agurra egiteko.\nOingo domekan zarratuko dira Arteako Herriko Bentako Solastalgia topaketak Deiedra Rebel Folk taldearen kontzertuagaz eta Basilio Pujanari omenaldiagaz. Omenaldian Igor Estankonak, Eñaut Intxaurragak, Juanjo Respalditzak eta Amaia Ajuriagerrak hartuko dabe parte.\nBarikuan, Euskal Herriko irudi idilikotik urrun dagoan Euskal Herriko turismo gidaliburu deseraikia komikia aurkeztuko dabe Asel Luzarraga eta Xabi Cerezo egileek. Osteko solasaldian, Arantza Kerexetak egingo ditu moderatzaile lanak.\nHurrengo egunean, zapatuan, goizeko 11:30ean, Nerea Zuluagak Arratiako neo-ruralen narratiba tailerra gidatuko dau. Joseba Azkarragak Ezinegonak gizarte modernoan eta Santiago Lopez Petit filosofoak Minaren indarra berbaldiak eskainiko ditue. Solasaldia Iñaki Barcenak gidatuko dau.\nIluntzean, 20:00etan, Amaia eta Izaroren kontzertua egongo da.\nBasilio Pujana bertsolari, idazle eta 1936ko gerrako gudari\nDomekako hitzordua 13:00etan da, Deiedra Rebel Folk taldeak kontzertua eskainiko dau-ta ordu horretan hasita. Talde honek musika herrikoia eta irlandar, eskoziar eta old time musika amerikarra nahasten ditu, \"era basatian\", punk-aren antzera.\nOstean, Basilio Pujanari omenaldia egingo deutsie eta bertan, Arratiako hainbat bertsolarik eta poetak hartuko dabe parte; Igor Estankona, Eñaut Intxaurraga, Juanjo Respalditza eta Amaia Ajuriagerra dira iragarritakoak.\nBasilio Pujana (Zeanuri, 1913) bertsolaria, idazlea eta Eusko gudariak kantuaren letragilea izan zan eta 1936ko Gerran Ibaizabal batailoiko gudari a.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002876", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Edade guztietako zeanuriztarrak batuko dira Kintaden egunean\nZapatuan ospatuko da Zeanuriko gazte eta helduen Kintada eguna; kalejirak, herri bazkaria sagardaotegiko menuagaz eta dj-a egongo dira besteak beste.\nHamazortzi urtetik aurrerako zeanuriztar guztiak, bertan jaioak, etorritakoak zein \"beraneanteak\" dagoz deituta zapatuan Kintaden eguna ospatutera. Kalejirak, herri bazkaria sagardaotegiko menuagaz eta dj-a egongo dira besteak beste.\nJentea parte hartzera animetako hainbat bideo egin eta partekatu ditue sare sozialetan. \"Ilusino handia egiten deusku gazteak eta helduak etortea\" azaldu deutso begituri Naia Egiluz antolakuntzakoak. \"Edadeko jentearentzat konbite berezia egin gura geunke eta etortera animau\".\nMaiatzak 25, zapatua\n12:00etan, plazan batu.\n12:30ean, Hiru Zubiak.\n12:45ean, poteoa.\n13:45ean, frontoiko Photo Call-era taldeko argazkia ateratera.\n14:30ean, Triki Txotx Sagardotegi ibiltariagaz herri bazkaria. Sagardotegiko menua 22 euroan. Menu beganoa be aukeran.\n16:00etan, bazkalosteko animazinoa.\n17:00etatik 20:00etara, DJ Feligaz jantzaldia.\nUmeentzako gunea egongo da 14:00etatik 18:00etara (umeak bazkalduta egon beharko dira).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002877", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Patxi Zubizarreta egongo da Arteako Irakurleen Txokoan\nBarikuan izango da, 19:00etan, idazlearen eta Arteako irakurleen arteko saioa; Zubikarai sariduna dan Loak eskutatzen duena eleberria izango da langaia.\nBarikuan, hilak 24, 19:00etan, Patxi Zubizarreta idazlea izango da Arteako Kultur Etxean eta 2023an Zubikarai Saria jasotako Loak ezkutatzen duena eleberria izango dau berbagai, Arteako Irakurleen Txokoko saio honetara hurreratutakoakaz batera.\nPatxi Zubizarreta (Ordizia, 1964), batez be Haur eta Gazte Literaturan da ezaguna, lau bider irabazi daualako modalidade honetako Euskadi Saria. 1998an, Gizon izandako mutila lanagaz; 2006an, Pantaleon badoa liburuagaz; 2010ean, Xia Tenzinen bidaia miragarria gaz eta 2019an, Korri, korri, korri lanagaz.\nSinopsia\nLoak ezkutatzen duena insomnioari buruzko erreportaje bat balitz moduan hasten da kontakizuna, baina laster, detektibe nobela bihurtzen da misterio eta guzti, funtsean gure gizartearen diagnostiko gordina egiteko. Horregaz batera, amodiozko eleberri baten kutsua be hartzean dau, bere zita, sedukzino eta maite jolasakaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002878", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Komunidade energetikoen gaineko berbaldia egingo da Artean\nEguenean, hilak 23, izango da Arteako Udalak antolatutako berbaldia Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera.\nAldaketa klimatikoa gure gizartearen etorkizuna bermatzeko erronka nagusietakoa dan honetan, energia lortu eta hau banatzeko eredu barritzaileak topetea da eginkizun nagusietako bat. Gainera, Euskal Herrian dependentzia energetiko handia dago, bertan konsumiduten diran erregaiak eta argindarra beste leku batzuetatik ekarri behar diralako. Holan, komunidade energetikoak dependentzia hau gitxitu eta banaketa justuago bat egiteko bidea zabaltzen dau.\nKomunidade energetikoen helburua tokian tokiko energia barriztagarri eta garbiak erabiltea da eta hau ekoizteko prozesua, komunidadeko kideen arteko alkarlanean oinarritzea da gakoa. Horretarako, ezinbestekoa da herritarrak, administrazino publikoak eta enpresak lankidetzan funtzionatzea. Modu honek, gaurko gizarteak behar duen energiaren ehuneko ehuna lortuko ez bada be, onura asko ditu. Ziurtasun energetikoa handitu eta pobrezia energetiko saihesteko bidea da, energiaren kostua asko bajatuteaz gainera. Onurak, ekonomikoak eta ekologikoak dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002879", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nafarroako Foru Komunitatea torneoko finalerdietarako sailkatu da Amaia Aldai\nEtxegaraigaz batera, Ibarrola eta Gaminderen kontra lehiatuko da dimoztarra, atzelari lez, Altsasun zapatu goizean.\nPasau dan astegoienean jokatu ziran IV. Nafarroako Foru Komunitatea torneoko finalaurrekoak ebazteko partiduak Bakaikun, Antsoainen eta Larraintzarren. Barikuan Bakaikun izan eban partidua Amaia Aldaik eta Madalen Etxegaraik osotutako bikoteak, Goiuri Zabaleta eta Leire Galeanoren kontra. Dimoztarra lehenengoz dabil atzeko koadroetan jokatuten eta ondo dabilen arren, ez eban irabazi. Partidua 22-15 amaitu zan Zabaleta-Galeanoren alde.\nHalanda be, beste partiduen emaitzak dirala-ta, Aldai eta Etxegaraik maiatzaren 25ean, zapatua 11:30ean, Altsasun jokatuko dan finalaurreko saioan egoteko aukerea izango dabe. Alazne Ibarrola eta Enara Gaminde izango dira aurkariak eta irabazleak, final handirako txartela lortuko dau. Finalaurreko hau, promesen mailako Insausti-Betegi vs. Urrutikoetxea-Zarrabeitia partiduaren ostean jokatuko da. Beste finalaurrekoa, Burlatan jokatuko da Zabaleta-Galeano eta Arrizabalaga-Erasunen artean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002880", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Euskadiko hegazti habiagileen atlasa'-ren aurkezpena eta landa urtekerea egingo da domekan\nAreatzako Parketxean da hitzordua, hilaren 26an, 10:30etik 12:30era. Izena aldez aurretik emon behar da posta elektronikoz edo telefonoz.\nMaiatzaren 26an, domekea, Gorbeia Parke Naturalak antolatutako hegaztien gaineko hitzordua dago Areatzako Parketxean. Euskadiko hegazti habiagileen atlasa azterlan barriztuaren aurkeztuko da 10:30ean. Ostean, hegaztiok euren ekosisteman ikusteko urtekerea be badago antolatuta. Aranzadi Zientzia Elkarteko Olatz Aizpuruak gidatuko dau saioa. Izena aldez aurretik emon behar da helbidean edo 94 673 92 79 telefonoan.\nEuskadiko hegazti habiagileen atlasa Euskal Autonomia Erkidekoan kumatzen diran hegazti espezie guztien inguruko azterlana da. 2023ko urrietan aurkeztu zan eta 2016an hasi zan honen gaineko lanketea. Espezieen inguruko informazino zehatza emoten dau, banaketa-mapa eta ugaritasun-datuakaz batera. Informazinoa hau, Alex Mascarell artistaren ilustrazinoakaz osotu da.\nGuztira, 180 hegazti-espezieren datuak jaso ditu azterlanak; 175 espezie autonomo eta bost exotiko. Honeek non eta noiz aurkitu daitekezan zehaztu eta populazinoaren estima bat egitea izan da helburua. Espezie asko dagoz baina ikusi danez, ugarienak eta toki guztietan agertu diranak txolarre arrunta (390.000 ale), txantxangorria (330.000 ale), txepetxa (290.000 ale), zozo arrunta (280.000 ale) eta txinbo kaskabaltza (280.000 ale) dira. Ziur domekan honeek eta gehiago ikusteko aukerea egongo dala.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002881", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Los Brazos taldeko William-ek kontzertua eskainiko dau Areatzan\nZapatuan, hilak 25, izango da rock kontzertua Areatzako The Quiet Corner tabernan, 23:00etatik aurrera.\nGuillermo Gutierrez Goiria \"William\" (Bilbo, 1980) Los Brazos rock talde mitikoko gitarra eta ahotsa da eta bakarlari moduan emongo dau Plays and Tales izeneko kontzertua Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrean. Zapatuan, maiatzak 25, izango da rock kontzertu akustikoa 23:00etan.\nBertan, garai eta toki desbardinetako rock musikea taularatuko dau Williamek. Tartean, Los Brazos taldearen abestiren bat be entzuteko aukerea izango da. Los Brazos taldeak dozena bat urte daroaz oholtza gainean eta lau bost disko argitaratu ditu: Delay (2012), Welcome to Los Brazos (2013), Gas (2015), Live (2018) eta atzena, Universal (2022)", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002882", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Parke Bio-osasungarriko makinak erabilteko klasea emongo da Lemoan\nEguaztenean, 10:00etan izango da klasea Ibaizabal Parkean. Parte hartzeako izena emon behar da 674 945 426 telefonoan.\nLemoako Ibaizabal parkean adineko personentzako kirol makinak dagoz oin dala hilabete batzuk ipinita. Honeek behar dan moduan erabilteko, garrantzitsua da bakotxaren funtzionamendua ezagutu eta gorputzaren zein parte indartzeko diran jakitea.\nBeraz, Lemoako Udalak honeek erabilten ikasteko klase bat antolatu dau biharko, hilak 22. Makinak dagozan lekuan da hitzordua, 10:00etan. Gitxi gora-behera ordu batez, aditu bat egongo da bertan hurreratzen diranei azalpenak emon eta praktikan ipinten lagunduteko. Izena aldez aurretik emon behar da 674 945 426 telefonoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002883", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoak abiatu dau jaietarako kartel lehiaketea\nBagilaren 3ra arte aurkeztu daiteke bakotxaren kartel proposamena udaletxean, goizeko ordutegian.\nLemoako jaiak hasi dira prestaketa prozesuan. Garagarrilaren 26tik 31ra izango dira jaiak eta Jai Batzordea \"buru-belarri\" dabil lanean. Herritarrei delegautako lanen artean, kartel ofizialaren portadea dago. Hau egiteko martxan ipini dabe kartel lehiaketea eta lan irabazlea izango da egitarauaren portadea.\nLanak bagilaren 3ra arte aurkeztu daitekez udaletxean goizez, 08:00etatik 14:00etara. \"Lemoako jaiak 2024\" esaldia agertu behar da derrigorrez eta kartelak egilearen sinadura barik aurkeztuko dira. A4 neurrian eta orientazino bertikalean egin behar dira kartelak. Eskuz zein ordenadorez egindako lanak onartuko dira.\nMozorroak\nJai Batzordearen zereginetako bat txupinazo eguneko mozorroen gaia ebaztea izan da. Jakinarazo dabenez, aurtengo gaia kolore beilegia izango da. Holan, lemoaztarrek badaukie disfraza prestatuten hasteko gakoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002884", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Enara Gallastegik, Andere Bouzak eta June Etxezarragak Urruzuno saria irabazi dabe bigarrenez\nArratiako Institutuko hiru ikasleek lau sari jaso ditue euren lanakaz eta Igorreko Arratia BHI bera be izan da saritua.\nEusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatuten dau Urruzuno Literatur Lehiaketako bost sari Arratiara etorri dira. Izan be, Arratiako Institutuko hiru ikaslek lau jaso ditue eta Igorreko Arratia BHI bera be, sarituta izan da. Urruzuno literatur lehiaketearen epaimahaia, Mikel Ayllon, Itxaro Borda, Miren Gorrotxategi, Iratxe Retolaza eta Patxi Zubizarreta idazleek osotu eben. Igaz be Enara Gallastegik, Andere Bouzak eta June Etxezarragak saria jaso eben, eta asko dira Arratia Insitutuak, bere historian zehar, jaso dituan Urruzuno sariak.\nEnara Gallastegi Barrenetxeak, 2006-2007 jaiotakoen kategoriako bigarren saria izan dau poesian Igande urdin bateko gogoetak lanagaitik; Andere Bouza Bengoetxeak eta June Etxezarraga Yurrebasok, biek 2008-2009 jaiotakoen kategorian poesia lanakaitik jaso dabez sariak. Bouzak lehenengo saria irabazi dau Hamaika burutapen lanagaitik eta Etxezarragaren lan bi saritu ditue, Oroitzapenezko hari bat eta The kuku revisited .", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002885", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizi Igorren 2030-en lan saioa dago antolatuta eguaztenerako\nSaioa 17:30ean izango da Kultur Etxean eta zaintza zein aldaketa klimatiko erronkei aurre egiteko proiektuak garatutea izango da helburua.\nBizi Igorren 2030 adin desbardinetako igorreztarrek sortutako ekimena da, etorkizuneko erronkei era kolektiboan aurre egiteko helburua daukana. Lan-mahai irekietan funtzionetan dau eta datorren saioa asteon izango da; eguaztenean, hilak 22, Kultur Etxean egingo da batzarra 17:30tik hasi 19:15era arte.\nOin arteko saioetan 2035erako garatzeko dagozan misino bi identifikau ditue, zaintza eta aldaketa klimatikoaren inguruan. Igorreko herritarren gehiengoa persona guztien bizitza duina lortzeako inplikauta egotea, lotura eta harremanetan oinarritutako kominidade enpatiko bat sortuz batetik, eta bertoko konsumoa eta mobikortasun eredu jasangarria herrian indartzea, naturearen zaintza eta gozamena ahalbidetuko dauana, komunidade konprometidu eta konzientziatua bultzatuz bestetik.\nBeraz, aste honetako helburua erronka horreei aurre egiteko proiektuak \"ko-sortzea\" izango da. Aurreko saioetan be heldu jako helburu honeri. Holan, honeen jarraipena egingo da eguazteneko saioan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002886", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martitzen arrastian batuko da Lemoako Berdintasunerako Herritarren Gunea\nIndarkeria matxisteari aurre egiteko protokolo herritarra sortzeako egingo dan atzen batzarra izango da biharkoa.\nLemoako Berdintasunerako Herritarren Gunea indarkeria matxisteari aurre egiteko protokoloa sotzeako prozesuan dago murgilduta. Herritarren parte-hartzea beharrezkoa ikusten da protokoloaren funtzionamendu egokirako. Beraz, hainbat lan.saio ireki egin dira atzenaldian. Atzen saioa martitzenean, hilak 21, egingo da Kotxepin Kultur Etxean 17:30etik 20:30era. Hori dala-ta, Udalak lemoaztarrak parte hartzera animau gura izan ditu, protokoloaren eraginkortasuna ziurtatzeko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002887", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Lemoako Harrobiren udako campuserako izen-emotea\nBagilaren 24tik garagarrilaren 5era izango da campusa Arlonagusian. Izena maiatzak 31 baino lehenago emon behar da galdetegian.\nAurtengo udan be, Lemoako Harrobi futbol taldeak herriko gaztetxoentzako futbol campusa antolatu dau. Arlonagusia zelaian egingo da txanda bitan, bagilaren 24tik 28ra eta garagarrilaren 1etik 5era; txanda biak edo bakarra aukeratu daitekez. Izena 2011tik 2018ra (biak barne) jaiotako neska-mutilek emon leikie hurrengo galdetegian . Ez da beharrezkoa gaztetxoek Lemoako Harrobin jokatutea.\nAste bakarra aukeratu ezkero, 100 euro ordaindu beharko dira eta aste bietan izena emonda, 180 eurokoa da prezioa. Galdetegia bete ostean, ordainagiria zelaian dagoan bulegoan edo emailez bialdu behar da helbidera.\nCampusean, futbolaren inguruko ekintzak zein bestelako jolasak egingo dira, begiraleen gidaritzapean. Ordutegia goizekoa izango da, 09:00etatik 14:00etara, baina urtekera egunak be egongo dira. Egun honeetan, arrastira arte luzetuko da ordutegia.\nInformazino gehiago behar izan edo zalantzak argitu gura izan ezkero, 690 190 738 (Eneko) telefonora deitu daiteke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002888", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurten be lortu dau Tubik Bizkaiko lasto botatze txapela\nSei metro eta hamar zentrimetoko langea pasauta lortu dau markea dimoztarrak. Jon Loiola herrikidea barriz, laugarrena izan da, lau metro eta 60 zentimetrogaz.\nZapatuan Arratzun jokatu zan Bizkaiko Gizonezkoen Lasto Botatze Txapelketea. Irabazlea, aurtengoan be, Jose Martin Bustintza \"Tubi\" izan zan fardoa pasau dan urteko langa bardinetik bota ostean, 6 metro eta 10 zentimetro. Jon Loiola dimoztarrak be hartu eban parte proban eta laugarren egin eban, 4 metro eta 60 zentimetrogaz.\nBien artean egon ziran beste probalari biak. Beñat Obieta arratzuarrak 5 metro eta 30 zentimetro altxau eban fardoa. Mikel Aguirre ondarroarrak ostera, hirugarren postua lortu eban fardoa 4 metro eta 80 zentimetroko langa gainetik botata.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002889", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia Ak bere esku dauka Ohorezko Mailan mantentzea\nGizonezkoen Arratia A taldeak partidu garrantzitsua irabazi eban Urbietan zapatu arrastian, jardunaldian emon diran emaitzek jatsiera postuetatik atera dabe eta partidu baten faltan bere esku dauka maila mantentzea. Lemoako Harrobik eta Gizonezkoen Arratia Bk be irabazi egin dabez jardunaldi honetako partiduak. Andrazkoen taldeek aurreko astegoienean amaitu eben ligea.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban San Pedro A taldearen kontra eta 3-1 irabazi eban. 33 jardunaldi jokatu ostean eta ligea amaituteko partidu bakarraren faltan Arratia A hamaseigarren postuan dago eta puntu bat gitxiago dauka jatsiera postuetan dagoan Iurretako taldeak. Datorren partidua, ligako atzena, Uritarra A taldearen kontra jokatuko dau Larrabetzun, hilaren 25ean, arrastiko 17:00etan. Arratia Ak bere esku dauka maila mantzentzea, irabazi ezkero ez daualako egon behar beste emaitza batzuei begira.\nGizonezkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo atzen postuan dagoan Ibaiondo Nerbioi taldearen kontra eta 2-3 irabazi eban. 33 jardunaldiren ostean 37 puntu ditu Arratia Bk eta hamaikagarren portuan dago sailkapenean. Ligako atzen partidua etxean jokatuko dau Igorreko taldeak Montefuerte A taldearen kontra hilaren 25ean, arrastiko 17:45ean.\nLemoako Harrobi\nZapatu arrastian jokatu eban Lemoako Harrobi taldeak Arlonagusian Ibarsusi taldearen kontra eta 3-1 irabazi eban. 33 jardunaldiren ostean eta liga amaituteko bakarraren faltan zazpigarren postuan dago Lemoako taldea 51 puntugaz. Atzen partidua etxetik kanpo jokatuko dau Lemoako Harrobik La Merced A taldearen kontra, hilaren 25ean, arrastiko 18:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002890", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Rúla taldearen kontzertua dakar The Quiet Cornerrek\nBihar, hilak 18, izango da folk eta musika irlandarra buztartuten dituan laukotearen emonaldia, 20:00etan.\nOingo zapatuan, maiatzak 18, Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrean irlandar musika folklorikoa egongo da entzungai, 20:00etatik aurrera. Gonbidautako taldea Rúla banda euskalduna da. Laukote hau Iker Lope de Bergarak, Dunkan Bennettek, Markel Elorzak eta Beltza Aveleirak osotuten dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002891", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "BideOn Arratian-ek aurkezpen berbaldia egingo dau Diman\nGaur, hilak 17, 17:00etan izango da eskaripeko garraio zerbitzu barriaren gaineko berbaldia Dimako jubiladuen lokalean.\nBideOn Arratian proiektua fase pilotuan dago, Bizkaiko Foru ALdundiak 900.000 eurogaz finantziauta eskualdean identifikau dan garraio eta mobilidade arazoari aurre egiteko helburuagaz. Unibersidadeko ikasle arratiarrak, etxetik Bizkaiko Campuseko fakultadeetara edo hurren dagoan garraio publikora eroateko; eta 65 urtetik gorakoak herriguneetatik urrun dagozan etxeetatik herriguneetara edo Galdakao-Usansoloko Ospitalera eroaten dira.\nEskaripeko garraio zerbitzu hau herritarrei aurrez aurre ezetu arazoteko antolatu da Diman egingo dan aurkezpena. Bertan, zerbitzuaren ezaugarri nagusiak azalduko dira, bai eta herritarren galdera eta zalantzak argitu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002892", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ortomobility-k erosketetarako karro aulkidun bat oparitu deutso BEGITUko irakurle bateri\nBEGITUren sare sozialetako zozketan parte hartu ostean, Aitziber Izak lortu dau Comfort Assist karroa, 246€-ko balioa daukana.\nGauzak asko aldatu dira 1990 hamarkadatik, eta gaur egun, mobikortasun arazoak daukienak ez dira etxean geratzen, euren mundua leiho batera mugatuta, kalera urteten dira eta bizimodu askoz autonomoagoa egiten dabe. Horretan laguntza handia emoten dabe mobikortasun premina bakotxera egokitutako tresnek: mobikortasuna hobetuteko bizikleta estatikoetatik hasita, ohe artikulatuetara, scooter eta gurpildun aulki elektriko zein manualetatik pasauz. Lemoan, tresna honeen aurrez aurreko salmenta eta zerbitzu teknikoa eskaintzen dauan Ortomobility dendea zabaldu dabe.\nOnline erosketei alternatiba moduan, eta Bizkaia osoan zerbitzua emon guran, Bizkaiaren erdian, zentro geografikoa izan daitekenatik hur, Lemoan zabaldutea dendea ebatzi ebela dinoe Ortomobilitytik, ahalik eta jente gehien ailegetako. Gainera, aurrez aurrekoan, zerbitzua personalizauagoa da eta \"personen arteko tratua eta hartu-emona\" be emoten dira.\nMobikortasun arazo barik be, bizimodua erosoago egiten dituen gauzak badagoz Lemoako dendan. Esate baterako, bizikleta estatikoak, eliptikoak edo aulkia daukan erosketak egiteko karroa, dendan ilarea egon ezkero, jesarri ahal izateko. Karro honeetako bat , zozketau dau BEGITUk.\nKarroa Comfort Assist modeloa da, granatea, oin 246 eurotan saltzean dana. 38 litroko edukierea dauka, bakotxaren altuerara erreguletako eskulekua, aluminioz eginda dauka gorputza eta jarlekua zein otzara txiki bat dauka.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002893", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko Euskera Plana diseinetako prozesuaren ondorioak emongo dabez jakitera oingo zapatuan\nMaiatzaren 18an, Lasarte Aretoan 10:00etatik 13:00etara egingo dan lan-mahai zabalean landuko dira ondorioak.\nIgorreko euskerearen egoerearen diagnostikoa egin eta herritarrakaz hainbat lan saio egin ostean, zapatuan, hilak 18, 10:00etan, Igorreko Euskara Plana diseinetako prozesuaren ondorioak emongo dabez jakitera Igorreko Kultur Etxean egingo dan lan-mahai zabal baten. AEK-ko Ahize Aholkularitzeak gidatzen dau 2024-2028 epealdirako Igorreko Euskara Plana diseinetako parte-hartze prozesua.\nLan-mahaian parte hartzeako aurretik izena emon behar da estekan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002894", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Solastalgia topaketan kultura, kritika eta lurraldearen gaineko lanketea egiten jarraituko da asteon\nInes Osinagaren kontzertua, mahai-inguru bi, liburu baten aurkezpena eta dokumental bi egongo dira Solastalgia topaketen hirugarren astegoienean.\nInes Osinagak kontzertua eskainiko dau zapatuan, hilak 18, 19:00etan Herriko Bentan, lurraldeari eragindako kalteek sortzean deuskuen egonezaren inguruko Solastalgia topaketen programazinoaren barruan. Oingo astegoienean, dokumental biren proiekzinoak, mahai-inguru bi eta liburu baten aurkezpena be egongo dira.\nBarikuan, 19:00etan, Piperra hazitik mahaira dokumentala ikusteko aukerea egongo da eta gero Euskal Herriko Hazien Sareko Joseba Ibargurengoitiagaz solasaldia egongo da Herriko Bentako Malu Egiluzek gidatuta.\nZapatu goizean, 11:30etik aurrera Dimako Artaun auzoan dagoan Antzazti museoko Elena Amezagak Etxea, emakumea eta lurraldea. Mundu tradiozionaletik gizarte modernora titulupeko berbaldian, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasikerako bizimoduaren barri emongo dau; hau da, bizitza tradizionalak eta modernidadeak topo egin ebenekoaren gainean jardungo dau, andrak eta etxea ardatz hartuta.\nOndoren, Josebe Blancok Hausnarrean. Ardiek egin naute artzai liburua aurkeztuko dau. Modu poetiko baten, egutegi formatuan, Blancok artzainaren egunerokotasuna dakar liburuan. Osteko publikoagaz solasaldian, Bea Azpirik egingo dauz moderatzaile lanak. Arrastian, Ines Osinagaren kontzertua egongo da. Aspaldion, Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandia behin baino gehiagotan egon dira Arratian, errezitaldi musikatu ikuskizunak eskaintzen. Osinaga, Gose musika taldeko abeslaria izan zan eta 2022an atera eben bere bakarkako lehenengo lana, Itsasoa da bide bakarra izenekoa.\nDomekan, 17:30ean, XX. mendean gertatutako eraldaketen gainean hausnartzen jarraituko dabe topaketetan. Gorka Merenen txandea izango da Euskal Herriko landa paisaiaren eraldaketearen ikuspegi etno-ekologikoa eskainiko dau. Ostean, Mikele Landaren Noizko basoa dokumentala ikusteko aukerea egongo da. Publikoagazko solasaldia Maialen Azpillagak gidatuko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002895", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lau arratiar lehiatuko dira Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako finalean\nMaiatzaren 25ean, Arrigorriagako eskolan jokatuko dan finalean kantauko dabe Aiala Irurtia, Enara Gallastegi, Iradi Barrenetxea eta Ekhi Zuluagak.\nAtzo, maiatzak 15 jokatu zan, Igorreko Lasarte Aretoan, Bizkaiko eskolartekoaren atzen finalaurrekoa. Irabazlea Aiala Irurtia arantzazuarra izan zan. Hiru kanporaketak jokatuta, ebatzita geratu da maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko dan finala. Hau 10:00etan hasiko da, idatzizko frogeagaz, eta 11:30ean hasiko da bat-batekoa.\nGuztira sei gaztek kantau eben atzen kanporaketako Igorreko saioan eta puntu gehien batu ebazan bertsolaria Irurtia izan zan, eta beraz, finalerako txartel zuzena lortu dau. Beste bertsolari gazteak Iradi Barrenetxea, Enara Gallastegi, Garazi Ibarretxe, Iraia Lauzirika eta Ekhi Zuluaga izan ziran.\nGai-emoile lanetan Iñaki Iturriotz ibili zan eta epaimahaia Miriam Juaristik, Mirari Azulak eta Jon Martinezek osotu eben. Idazkari lanetan, barriz, Ander Elortegi izan zan.\nBizkaiko Eskolarteko bat-bateko txapelketak hiru kanporaketa izan ditu, eta puntu gehien batu dabezan zortzi bertsolari honeek izango dira, datorren maiatzaren 25ean, Arrigorriagako eskolan jokatuko dan finalean abestuko dabenak, euren artean dagoz Aiala Irurtia, Enara Gallastegi, Iradi Barrenetxea eta Ekhi Zuluaga arratiarrak:\nRap eta graffiti tailerra antolatu da Dimako Bariku Txikirako\nLH 5. mailatik aurrerako gaztetxoek hartu leikie parte 18:30ean hasiko dan tailerrean eta gero, ikasitakoa aurkezteko aukerea izango dabe 20:15ean.\nDimako Bariku Txikik, herriko ume eta gaztetxoentzako egitarauak, tailer berezia dakar aste honetarako: rap eta graffiti tailerra. Maiatzaren 17an, barikua, izango da tailerra Abaroa aretoan, 18:30etik aurrera. Tailer hau, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailan edo gorago dagozan gaztetxoentzako izango da.\nTailerrera hurreratuten diran gaztetxoek, graffiteru eta raperuen oinarrizko teknikak ikasi eta praktikan ipinteko aukerea izango dabe. Beraz, aukera ederra da hastapenak egin eta gero, bakotxak bere gustukoena garatu ahal izateko. Gainera, tailerra amaituta, 20:15ean, tailerrean egindakoa jentaurrean aurkezteko tartea be egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002896", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Trakamatraka konpainiak musikea eta birziklapena batuko ditu Kotxepinen\nLemoako Kotxepin Kultur Etxean egongo da ikusgai Atraka ma non troppo emonaldi musikala barikuan, hilak 16, 18:30ean.\nTrakamatraka konpainia \"musikea eta birziklatzea, sormena eta irudimena, musika aniztasuna eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituan proiektua\" da, euren webgunean azaltzen dabenez. Holan, atzen ekoizpenetako bat da Atraka ma non troppo. Hau Lemoako Kotxepinen egongo da ikusgai maiatzaren 17an, 18:30ean.\nIkuskizun musikal hau Jon Urrutiak zuzendu eta taularatzen dau. Bertan gizarteak baztertutako objektuei bizi barri bat emoten jakie. \"Jazz erritmoko mahukak, didgeridoo bihurtzen diren jogurtak, jota kutsuko maionesaren tapak, erritmo afrikarrez betetako kuboak, melodia kutsakorrak sortzean dituen hodiak...\" adibide batzuk baino ez dira. Familia osoarentzako da egokia, zientzia, artea, teknologia eta energia barriztagarriak buztartzen baitira, besteak beste.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002897", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan, 'Hipocentros: sismos plasticos' erakusketearen inaugurazinoa egingo da Igorren\nArte Plastikoetako eta Sormeneko Seminarioan parte hartu eben Sandra Atutxa, Marisol Calzada, Tere Uribe-Etxebarria, Arantza Pineda, Maite Artabe, Juan Mari Mateos, Beatriz Iraeta eta Pedro Pinedoren lanak dagoz ikusgai.\nIgorreko Kultur Etxeko Erakusketa Gelan, 18:30ean inaugurauko da erakusketea Fausto Grossiren ekintza poetikoagaz. Erakusketa kolektibo honetan, Arte Plastikoetako eta Sormeneko Seminarioan parte hartu eben Sandra Atutxa, Marisol Calzada, Tere Uribe-Etxebarria, Arantza Pineda, Maite Artabe, Juan Mari Mateos, Beatriz Iraeta eta Pedro Pinedoren lanak dagoz ikusgai. Erakusketea, Ana Rosa Arroyo seminarioko irakasleak komisariatu dau. Bagilaren 17ra arte, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:45era egongo da ikusgai.\nKomisarioaren arabera, aniztasuna, sorkuntza askatasuna eta originaltasuna dira erakusketearen ardatz egituratzaile eta komunak, bai teknikei, dimensinoei, euskarriei eta gaiei jagokienez. Olio-pintura, pintura akrilikoa, pastela, collagea, teknika mistoak, erretratuak, paisaiak, ikusizko olerkiak eta beste sormen lanak ikusi daitekez, aitatutako kategorietatik harago doazen planteamentuakaz.\nSormenaren ikara\nArroyok azaldutakoaren arabera, erakusketearen izena sorkuntzan gertatzen danaren gaineko metaforea da. \"Hipozentroa persona bakotxaren barruan dago, eta sorkuntza ekintzak uhinak sortzean ditu. Uhin horreek hedatu eta ikusgai bihurtzen dira, eta epizentroan gauzatzen dira artelan bihurtuz. Kasu honetan, epizentroa Igorreko Lasarte Aretoa Erakusketa Aretoan kokatzen da, eta inguru osoari eragiten deutsan sismo plastikoa sortzean dau, testuingurua aldatuz eta intentsidadea oso urruneraino zabaldu daitekena. Erakusketak diran denpora arrakala horreek, giza arimaren sakoneretara hurreratzeko aukerea emoten deuskue\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002898", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiaren Udako Futbol Kanpuserako izen-emotea zabalik\nBagilaren 14ra arte emon daiteke izena bagilaren 24tik 28ra Urbieta zelaian egingo dan Arratia taldearen Futbol Kanpuserako.\nArratia Futbol Taldeak aurten be antolatu dau udako futbol kanpusa. Futbolean jokatu bakarrik ez, urtekera zein jolas eta ginkanea egiteko aukerea izango dabe aste batez 2012 eta 2019 urteen artean jaiotako neska-mutilek. Ordutegia goizekoa izango da, 09:30etik 14:00etara.\nParte hartuko dauan ume bakotxak 100 euro ordaindu beharko dauz. Horregaz eguneko armozua eta kamiseta bat be hartuko ditu. Izena emoteko 688 777 117 edo 94 631 57 04 telefonora deitu edo helbide elektronikora idatzi behar da.\nArratiako Gazteak Euskal Ligara\nArratia taldeko gizonezkoen Gazte mailako taldeak Bizkaiko Ohorezko Mailatik Euskal Ligara igotea lortu dau. Igaz lortu eban Ohorezko Mailara igotea eta aurten bigarrenez jarraian barriro igotea lortu dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002899", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Surflaria' komikiaren aurkezpena egingo da Diman\nEguenean, hilak 16, aurkeztuko dabe Uxue Alberdik eta Sussana Martinek euren lana Abaroa aretoan, 19:00etan.\nUxue Alberdi idazleak eta Sussana Martin ilustratzailek alkarlanean egindako komikia da Surflaria . Hamabi eta hamasi urte bitarteko gazteentzako istorio honek, misterioa eta maitasuna ditu muinean.\nEgileek, Dimako Abaroa aretoan aurkeztuko dabe lana maiatzaren 16an, eguena, 19:00etan. Istorioaren zehaztasunak ezetu, irakurleen zalantzak argitu edota komikia lortzeako aukerea izango da.\nSinopsia\nAmaiak telefono dei bat jaso du: hamar urte igaro ostean hiltzat jo dute Eki, itsasoan desagertu zen laguna eta maitalea. Haren arrastoaren atzetik abiatuko da Amaia, bizitzaren eta heriotzaren urek bat egiten duten istorio honetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002900", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "San Isidro eguna da bihar Zeanurin\nUmeentzako jolasak, mezea, jantzaldia eta idi-probak osotuten dabe San Isidro jaietako atzen eguneko egitaraua.\nZapatuko azoka egun jentetsuaren pasauta, maiatzaren 15ean, eguaztena, ospatuten da San Isidro eguna. Egitaraua xumeagoa da, herrikoentzako pentsautakoa, eta holan amaituko dira aurtengo sanisidroak. Abuztu erdialdera arte, Zeanuriko jaietara arte hain zuzen be, deskantsua egiteko aukerea izango dabe zeanuriztarrek.\nGoizean, 11:30etik aurrera, herriko txikerrenek egurrezko jolasakaz gozatuteko aukerea izango dabe plazan. Bitartean, 12:00etan, mezea ospatuko da herriko sarreran dagoan San Isidro ermitan. Hau amaituta, Arrikibar jantza taldearen emonaldia egongo da, herriko txistularien musikeagaz.\nArrastian ostera, 18:00etan, idi-probak egongo dira ikusgai plazako frontoi atzeko probalekuan. Hiru idi parek hartuko dabe parte. Josu Luis Ormaetxea zein Iñaki Vidaurrazaga zamudiotarrenak eta Gotzon eta Lander Plaza maruritarrenak, hain zuzen be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002901", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arteako HAPOaren bigarren parte-hartze saioa egingo da eguaztenean\nKultur Etxean egingo da, bihar 18:30ean, herriko etxebizitza eta jarduera ekonomikoen gaineko saioa.\nArteako Hiri Antolamenturako Plan Orokorraren (HAPO) aurrerakina aprilaren 29an aurkeztu zan herritarren aurrean eta oin, \"galderak, zalantzak, kezkak, ideia orokorrak eta ekarpenak\" jasoteko parte-hartze saioak ipini dira martxan. Lehenengoa maiatzaren 8an egin zan, natur eta kultur ondarea batetik, azpiegiturak eta ekipamentuak bestetik, izan ziran langaiak. Bigarrena bihar, eguaztena, egingo da Kultur Etxean, 18:30ean.\nBeste alde batetik, HAPOan batzen diran gaien inguruko banakako batzarrak eskatzeko aukerea be badago, udaletxera deituta. Batzarrak egiteko atzen aukerea eguen arrastian egongo da, udaletxetik azaldu dabenez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002902", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Walther Becerra eta Oihana Azkorbebeitia izan ziran Ubidestroi Trail-eko irabazleak\nkronoak.eus Helmugara heldu zan lehenengo arratiarrak zazpigarren postua lortu eban, Unai Intxaurraga zeanuriztarrak hain zuzen be.\nMaiatzaren 11n, Ubiden hasi eta amaitu zan Ubidestroi Trail 2024 mendi lasterketea, Etiketa Berdea ekimenaren parte dana. Ubidetik urten eta Harrikurutz, Oketa, Gorbeia, Aldamin, Arralde eta Eneabetik pasauta 28 kilometro egin ostean, Walther Becerra (02:34:55) eta Oihana Azkorbebeitia (03:20:09) izan ziran txapeldunak.\nGizonezkoen mailan, podiuma osotu eben bigarren eta hirugarren korrikalariak, hurrengoz hurrengo izan ziran Iñaki Olano (02:35:42) eta Paul Ormaetxea (02:38:25). Andrazkoen artean barriz, bigarrena Ainara Arkarazo (03:43:52) eta hirugarrena Maitane Arkarazo (03:48:03) izan ziran.\nEtxekoen artean be egon ziran korrikalariak. Hurbilekoen artean, Unai Intxaurraga Pujana (02:54:48) zeanuriztarrak zazpigarren postua lortu eban, Lander Zubiaur (03:31:45) zeberioztarra eta Andoni Vidal (03:38:12) igorrezta izan ditu atzetik.\nIkusi sailkapen orkorra kronoak.eus webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002903", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaiko Eskolarteko bertso txapelketearen kanporaketea jokatuko da Igorren\nBihar, hilak 15, jokatuko da aurtengo atzen kanporaketea Lasarte Aretoan, arrastiko 17:00etan. Finala Arrigorriagan izango da, maiatzaren 25ean.\nOingo eguaztenean, maiatzak 15, Bertsozale Elkarteak antolatutako Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako kanporaketak amaituko dira. Hirugarren eta atzen kanporaketea izango da Igorrekoa eta honen ostean ebatzita geratuko dira finalistak. Sei bertsolari gazte egongo dira Lasarte Aretoko oholtzan, 17:00etatik aurrera, eta irabazleak jarraian egingo dau salto finalera. Gainontzekoek, puntuazinoaren arabera.\nFinala Arrigorriagako eskolan jokatuko da maiatzaren 25ean. Hasteko, idatzizkofinala egingo da 10:00etan eta gero, 11:30ean, ekingo jako zortzi finalisten arteko bat-bateko saioari. Momentuz, bai ala bai egongo diran bertsolariak Durangon sailkatutako Naroa Jaio eta Getxon sailkatutako Naroa Iturrioz dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002904", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia Garbiak hondakinen gaineko sensibilizazino kanpainea abiatu dau gaur\nDatozen aste bietan herriz herri ibiliko da kanpainea eta postuetan, birziklatzeko materiala banatu eta informazinoa eskainiko da.\nArratiako Udalen Mankomunitatearen ekimena dan hondakinen inguruko lanketea egiteko Arratia Garbiak kanpaina barri bat abiatu dau gaur. Egun bakotxean, herri batean ipiniko da postu bat goizez, arrastiz edo bietan. Informazinoa jaso eta berziklapenagaz lagunduteko materiala lortzeako aukerea egongo dalarik. Gainera hondakin organikoak berziklatzen hasteko animauko ditue herritarrak zehazki, materiala emonda.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002905", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Txapeldunen Ligako kopea Igorren dago gaur\nIgorreko kiroldegian 22:00etara arte egongo da kopeagaz argazkiak aterateko aukerea.\nMaiatzaren 25ean San Mamesen jokatuko da UEFA Women ́s Champions League 2024ko finala, FC Barcelona eta Olympique Lyonnais taldeen artean. Ekitaldi hau aprobetxauz, finaleko kopa hainbat herritatik pasauko da aurreko egunetan, jentea hurbildu eta honegaz argazkiak atera ahal izateko.\nGaurko, hilak 13, geldialdia Igorreko kiroldegian egingo dau Txapeldunen Ligako kopak. Goizeko 08:00etan zabaldu da aukerea eta 22:00etara arte egongo da hau bisitau eta argazkia egiteko aukerea. Bisitea doban da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002906", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Transvulcaniako maratoi erdia irabazi dau Onditz Iturbek\nLa Palma irlako lasterketea 02:38:56ko denporeagaz amaitu eban korrikalari igorreztarrak, andren marka barria ezarrita.\nOnditz Iturbe korrikalari igorreztarra La Palman izan zan zapatuan, 2024 Transvulcania Adidas Terrex jardunaldietan. Lasterketa desbardinak egon dira eta Igorrekoak maratoi erdian hartu dau parte, irabazi eta frogako errekor barria ezarrita, 02:38:56ko denporeagaz. Holan, La Palmako lur bolkanikoan be, ondo moldatuten dala frogatu dau.\nAndrazkoen podiumean, Iturberen atzetik egon ziran Camilla Magliano (02:43:52) eta Moana Lilly Kehres (02:46:29) Gizonezkoetan be, errekor barria egon zan, Daniel Osanzek (02:12:35) lortu eban markea. Atzetik heldu ziran Fabian Venero (02:13:32) eta Alvaro Escuela (02:18:36)", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002907", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Harrobik baino ez dau garaipena lortu eta gizonezkoen Arratia A jatsiera postuetan dago\nAtzen jardunaldian Lemoako Harrobik baino ez dau irabaztea lortu. Arratiako nagusien lau taldeek euren partiduak galdu dabez eta gizonezkoen Arratia A taldea jatsiera postuetan dago.\nAndrazkoen taldeek ligea amaitu dabe eta gizonezkoei partidu bi baino ez jakiez falta ligea amaituteko.\nGizonezkoan Arratia A taldeak domeka arrastian jokatu eban Zalla A taldearen kontra etxetik kanpo eta 2-0 galdu eban. 32 jardunaldiren ostean 32 puntu ditu Arratia Ak eta hamazazpigarren postuan dago. Partidu bi falta diranean Arratia jatsiera postuetan dago eta puntu batera dauka Indautxu taldea. Datorren partidua etxean jokatuko dau San Pedro A taldearen kontra maiatzaren 18an, arrastiko 18:30ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian etxean jokatu eban Loiu A taldearen kontra eta 0-3 galdu eban. 32 jardunaldiren ostean 34 puntu ditu Arratia Bk eta hamabigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ibaiondo Nerbioi taldearen kontra maiatzaren 18-19ko astegoienean.\nAndrazkoen Arratia A taldeak domeka eguerdian jokatu eban ligako atzen partidua Eibar B talde liderraren kontra Urbietan eta 1-2 galdu eban. Liga amaituta 30 jardunaldi jokatu eta gero 49 puntu atera ditu Arratiak eta seigarren postuan amaitu dau ligea.\nBegitu taldeko kapitaina dan Nerea Beitiagaz egon da eta hauxe adierazo deutso: \"Denporaldiko balorazino orokorra oso oso ona da. Denporaldia zalantzakaz hasi genduan, jente beterano asko joan zalako. Taldea barria da, jente gaztea etorri da, entrenatzaile barria, egia esan talde oso polita sortu dogu, kriston giroa daukagu gure artean eta hori zelaian igarten da. Hasikerako helburua maila mantenidutea izan zan, baina denporaldia aurrera joan ahala taldeko exijentzia handituten joan da eta konturatu ginan sailkapenean aurrerapausu handia emoteko aukerea eukiko genduala. Hortik aurrera asmoa goiko postuetan geratutea izan da eta lortu dogu. Seigarren egin dogu, espero genduana baino askoz hobeto eta espero dogu be datorren denporaldian dimamika honegaz segidutea eta zegaitik ez seigarren postua hobetutea. Baina oin deskantsetako ordua heldu da, deskonektau eta indarrak hartu datorren denporaldirako, egurra emongo dogu-ta\".\nAndrazkoen Arratia B taldeak etxean jokatu eban zapatu arrastian Indartsu taldearen kontra ligako atzen partidua eta 4-5 galdu eban. Liga amaituta 30 jardunaldiren ostean 50 puntu atera ditu Arratia Bk eta zazpigarren postuan amaitu dau denporaldia.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik domeka eguerdian jokatu eban jatsiera postuetan dagoan Gernika B taldearen kontra eta 0-2 irabazi eban. 32 jardunaldiren ostean 48 puntu ditu Lemoako Harrobik eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Ibarsusi taldearen kontra hilaren 18an, arrastiko 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002908", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kiroldegiko langileek sektoreko hitzarmenaren aldeko alkarretaratzea egin eben atzo\nAtzen egunetan grebak egin ostean, burrukan jarraituko dabela adierazi dabe, greba egutegia zehaztu ez bada be.\nEguenean, hilak 9, Igorreko kiroldegiko langileek alkarretaratzea antolatu eben udaletxe aurrean, \"Bizkaiko kirola burrukan, negoziazinoa orain!\" lelopean. Izan be, sektorerako hitzarmen duin baten aldeko burruka zikloan dagoz murgilduta Bizkaiko kiroldegietako beharginak. Kontzentrazinoan Igorreko Guraso Elkartea be egon zan langileen alde eta guztira, 40 bat lagun bildu ziran, jantza gidatu saioa be eginda.\nAtzenaldian, hainbat greba egun egin dira eta kiroldegiko zerbitzuak murriztuta ikusi dira. Langileek adierazo dabenez, greba zikloa ez da oindino amaitu, egutegia zehaztu ez bada be. Helburua, negoziazino mahaia martxan ipintea da, langile guztientzako hitzarmen duin bat lortze aldera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002909", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "The Trouble Notes taldeak kontzertua eskainiko dau Areatzan\nDomekan, hilak 12, izango da zuzeneko emonaldia The Quiet Corner tabernan, 19:00etan.\nOingo astegoiena amaituteko, maiatzak 12an, The Quiet Corner Areatzako taberna irlandarrak kontzertua antolatu dau. Arrastiz, 19:00etan hasiko da The Trouble Notes taldearen kontzertua. \"Folk tradizionalaren, punk rock mardularen eta dantza musika tribalaren artean jarrita\", dago euren musikea eta bidaiek elikatuta, ahots bako musika \"emozionala eta pankulturala\" buztartuten dabe.\nNew Yorken abiatu zan proiektu honen partaideak Bennet Cerven, bibolina, Florian Eisenschmidt, gitarrea, eta Oliver Maguire, perkusinoa, dira. Abesti ugari egiteaz gainera, disko luze bi argitaratu ditue: Lose Your Ties (2018) eta Liberty Awaits (2023).\nDatozen emonaldiak\nDatozen asteetan be, kontzertuak egongo dira entzungai The Quiet Cornerren. Maiatzaren 18an, Rúla taldea egongo da, 20:00etatik aurrera, taula gainean. Maiatzaren 25ean barriz, 23:00etan, William gitarra-jolearen emonaldia hartuko dau taberna irlandarrak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002910", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia, Larrabetzu eta Otxandioko sei jantza talde batuko ditu Dimako Dantzari Egunak\nZapatuan 11:00etan hasiko dira jantzaldiak eta egunean zehar egingo diran saioetan zanpatzarren, albokarien eta bertsolarien laguntzea izango dabe jantzariek.\nBihar, hilak 11, ospatuko da Dimako Dantzari Eguna, sei herritako jantzarien parte-hartzeagaz. Dimako Gazte Barri, Arteako Gangorri, Igorreko Arantzarte, Lemoako Durundu Barri, Larrabetzuko Bizkargi eta Otxandioko Urduri jantza taldeak batuko dira. Honeekaz batera egongo dira Zornotzako Bizkargi 1937 zanpatzar taldea, Dimako albokariak eta DImako Bertso Eskolako ikasleak.\nTalde desbardinetako jantzarien harrerea 11:00etan egingo da plazan eta jarraian hasiko dabe kalejirea. Kalez kale ibili eta hiru geldialdi egingo ditu kalejireak, bakotxean jantzaldi bat egingo da, baina bidean zehar be egingo dira jantzak. Hau amaituta, plazan ekitaldia egingo da 12:30ak aldera eta gero, otzarea zozketauko da. Jantza taldeetakoek bazkaldu ostean barriz, 15:30ean hasita, jolasak egongo dira eta 17:30ean, Etxebarria aita-seme trikitilariek gidatuko dabe erromeria. Ostean, txokolatea zerbitzauta amaituko da jaia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002911", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan egingo da Ubidestroi Trail mendi lasterketea\n28 kilometro eta 2.000 metroko desnibeldun lasterketearen ostean taloek, txosneak, elektrotxarangak eta erromeriak girotuko dabe Ubiden jaia.\nMaiatzaren 11n, 09:00etan hasiko da Ubidestroi Trail mendi lasterketearen aurtengo edizinoa. Ubidetik urten eta punturik gorena Gorbeiako kurutzean daukan ibilbideak 28 kilometro ditu, eta 2.000 metroko desnibela. Lasterketa hau Etiketa Berdea ekimenaren barruan dago. Arrastian umeentzako lasterketea egongo da eta lasterketearen ostean jai giroa plazan. Taloek, txosneak, pastelek, Orkresta elektrotxarangeak eta erromeriak ipiniko dabe jai giroa Ubiden. Dorsalak lasterketa egunean bakarrik ez, barikuan be, hilak 10, arrastian batu ahal izango dira.\nHainbat mendi tontor zapalduko dabez lasterkariek ibilbidean: Harrikurutz (851 m), Oketa (1.018 m), Gorbeia (1.482 m), Aldamin (1.373 m), Arralde (945 m) eta Eneabe (782 m), hain zuzen be. Ibilbide osoa egiteko 6 ordu ditue gehienez partaideek.\nMaiatzak 10, barikua\n19:00etatik 20:30era, dorsal banaketea.\nMaiatzak 11, zapatua\n07:30etik 08:45era, dorsal banaketea.\n09:00etan, mendi lasterketearen hasikerea.\n12:00etan, puzgarriak.\n16:00etan, sari banaketea.\n16:00etatik 19:00etara, Orkresta elektrotxarangea.\n17:00etan, Ubidestroitxo umeen lasterketea.\n20:00etatik 23:00etara, erromeria.\nEgun osoan zehar taloak, txosnea eta pastelak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002912", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arantzarte Dantza Taldeak 50. urteurreneko jaia ospatuko dau maiatzaren 24tik 26ra\nHilaren 25ean bazkaria egingo da eta txartelak lortzeako atzen eguna oingo domekea, hilak 12, izango da; Axular Herrikoan eta Gau Lora tabernetan eros daitekez.\nArantzarte Dantza Taldea 50. urteurrenean dago murgilduta aurten eta Igorreko Kultur Etxean ikusgai egon dan erakusketea tartean, hainbat ekintza antolatu dira. Mende erdia ospatuteko jai nagusi bat be egingo da Igorren maiatza amaieran, 24tik 26rako astegoienean. Igorreko Jaietarako karpa eta txosna bi ipinita egongo dira ordurako eta bertan egingo dira ekintza gehienak. Jantzak, musikea, azokea, herri kirolak... Eskaintza zabala egongo da eta gainera, zapatu gauean Gozategi taldearen kontzertua egongo da.\nHorren aurretik, maiatzak 25 eguerdian, bazkaria egingo da eta honetarako txartelak maiatzaren 12ra arte, domekea, dagoz eskuragai Axular Herriko Tabernan eta Gau Loran. Nagusientzako menua 22 eurokoa da (marmitakoa, albondigak, pantxinetea, ardaoa eta ura) eta umeena 15 eurokoa (oilasko paella, albondigak, marrubi jogurta eta ura).\nEGITARAUA:\nMaiatzak 24, barikua\n21:30ean, txupina eta jantza ikuskizuna.\n23:00etan DJ Jotatxo.\nMaiatzak 25, zapatua\n11:30ean, kalejirea.\n15:00etan, bazkaria.\n18:30ean, Gotx Elektrotxaranga.\n22:30ean, erromeria Gozategi eta Nonbait taldeakaz.\nMaiatzak 26, domekea\n10:30etik 15:00etara, azokea.\n12:00etatik 14:00etara, herri kirolak eta taloak.\n14:00etan, kalejirea zanpantzarrakaz txosnagunetik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002913", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoakustik Fest jaialdiak eta Lemoatxa 1937 PRtik ibilaldiak ipiniko deutsie amierea Lemoako Kultura eta Memoria Asteari\nZapatuan izango da musika jaialdia eta domekan ibilaldia, baina aurretik be, eguen eta barikuan, badagoz kultura eta memoria jarduerak.\nEguenean, hilak 9, Arratiako Musika Eskolako ikasleen kontzertuak egongo dira Kotxepin Kultur Etxean. Saio bi eskainiko ditue; lehenengoa 18:00etan eta bigarrena, 19:00etan.\nBarikuan, talo tailerra eta zirku ikuskizuna egongo dira. Arratiako Berbalagun egitasmoak egingo dau talo tailerra 17:00etan Kulturguneko plazan eta Zirkozaurre konpainiak zirkua eta euskal musika tradizionala batzean dauzan Harreman ikuskizuna eskainiko dau 18:00etan, Elizondoko plazan.\nZapatuan, eguerdiko 12:00etan hasiko dira Kotxepin Kultur Etxeko atzeko landan eta lorategian Lemoakustik Fest jaialdiko kontzertuak. Arratia Musiko Eskolako taldeak, Jon Moma, Lorelei Green, Maria Vaquerizo, Aimar eta The Last Hidden Fox izango dira bertan joko daben musikari eta taldeak.\nAmaitzeko, domekan, Gerra Zibileko memoria gordetzen dauan Lemoatxa 1937 PR-BI156 ibilbidea egiteko aukerea egongo da. Hitzordua 09:30ean da Lemoako 1936ko Gudarien parkean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002914", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Proiektu desarrollistak eta lurralde antolakuntza aztergai, Solastalgia topaketetako bigarren astegoienean\nLurraldearen gaineko berbaldiek hartuko dabe Arteako Herriko Benta barikutik domekara.\nBarikuan, hilak 10, 19:00etan, Leire Urkidik eta Alvaro Camposek Euskal Herriko proiektu desarrollisten mapeoa eta analisia egingo dabe. Zapatuan, 17:00etan, Lurralde Antolakuntza Planak aztertuko ditue, Aida Lopez Urbanejak feminismoaren ikuspegitik eta Elixabete Urzelaik eta Arritu Zelaiak hizkuntzarenetik. Domekan barriz, 17:30ean, Arratiako lagunakaz solasaldia bideratuko dabe Alasne Artetxek eta Jon Urutxurtuk.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002915", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan da Laminetxe Gaztetxearen bigarren urteurreneko jaia\nMarianito-pintxadea, bazkaria, Bingoa, poteo musikatua eta Akëer, Arratians eta GEHIBIren kontzertuak dagoz programauta.\nAreatzako Laminetxe Gaztetxeak barriro ospatuko dau aurten bigarren urteurrena. Izan be, gaztetxea 2007an ipini zan martxan baina 2015ean, erabilerea eten zan. Belaunaldi barriek, 2022an ipini eben barriro martxan Laminetxe eta oin, maiatzaren 11n, egingo da bigarren urteurreneko jaialdia. Eguerdian hasi eta gauera arte geldialdirik izango ez dauan egitaraua antolatu dabe gazteek ospakizunerako.\nEguneko egitarauaz gainera, kontzertuak egongo dira gauez. Akëer talde galdakaoztarra izango da oholtzara igoten lehena. Urte biko ibilbideagaz, ahots femeninodun rock estiloa lantzean dau laukoteak. Gero, Arratians taldea, MG talde arratiarraren oinordekoak, izango da protagonistea reggae musikeagaz. Jaiagaz amaituteko, Matxinada bikote zeberioztarra egoan deituta baina atzenean, GEHIBIk ipiniko dau musikea.\n19:30ean, poteo musikatua.\n22:00etan, kontzertuak: Akëer, Arratians eta GEHIBI.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002916", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bitartean Folk taldeak eta Areatzako Bandak kontzertua eskainiko dabe Igorren\nZapatuan izango da kontzertu bateratua Igorreko Lasarte Aretoan, 20:00etatik aurrera, Aritz Labradorren zuzendaritzapean.\nMaiatzaren 11n, zapatua, Bitartean Folk & Band talde hernaniarrak eta Areatzako Bandak, kontzertu bateratua taularatuko dabe Igorreko Kultur Etxeko aretoan, 20:00etan. Areatzako Bandako zuzendariak, Aritz Labrador Odriozolak, zuzenduko dau emonaldia.\nBitartean Folk & Band taldeak urteak daroaz euskal musika banda eta jantza taldeakaz alkarlanean, proiektuak garatuten. Berbarako, euren atzen diskoa Hernaniko Musika Bandeagaz batera egindako hamabi abestiko diskoa da. Oingoan, maiatzaren 4an Areatzan egindako moduan, Areatzako Bandagaz alkartu da hainbat kontzertu emoteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002917", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar hasiko da San Isidro jaietako egitaraua\nEuskaldun egin gaituzten borrokak berbaldiagaz hasiko da bihar egitaraua baina zapatuan izango da azoka eguna. San Isidro egunean be, hilak 15, egongo da jaia, idi-probak tartean.\nDatorren egunetan, baserri giroa bueltauko da Zeanurira, ate-joka dagoz eta aurtengo San Isidro jaiak. Eguenean, Ibai Atutxa Ordeñana EHUko irakaslea eta ikasketa kulturaletan adituak berbaldia emongo dau \"euskaldun egiten gaituen burruken\" ingurukoa. Holan asiko da zapatuan egingo dan Abere, Artisau eta Nekazal Produktuen Azokea, inguruan egingo diran ekintza guztiakaz, eta San Isidro eguneko ospakizunak batuten dauzan jaia.\nMerkadu eguna izaten da jentetsuena Zeanurin, bertoko abereak ikusi eta inguruko artisau eta nekazarien produktuak erostera hulbiduten da jentea-ta. Gainera, azokeak iraun bitartean baserri mundua hurbiletik ikusteko aukera ugari egongo dira: gaztai egitea, artile tailerra, umeak ibilteko astoak, artxo txuleta dastaketea, harri zulatzaileak eta perratokia ikusteko aukerea, besteak beste. Horrezaz gainera, arrastian gaztetxoen pelota partiduak eta elektrotxarangea egongo dira. Gauez barriz, erromeria eta DJagaz girotuko da jaia.\nSan Isidro egunean barriz, datorren eguaztenean, egitarau xumeagoa antolatu da. Goizean txikerrentzako egur-jolasak egongo dira plazan eta mezea ospatuko da San Isidron. Eguerdian barriz, txistulariek girotutako jantzaldia egingo da. Arrastian emongo jako amaierea aurtengo jaiari, 18:00etan hasiko dan idi-probeagaz.\nMaiatzak 9, eguena\n18:30ean, Euskaldun egin gaituzten borrokak berbaldia Kultur Etxean. Hizlaria: Ibai Atutxa Ordeñana, EHUko irakaslea.\nMaiatzak 11, zapatua\n10.00etatik 14.00etara Abere, Artisau eta Nekazal Produkuen Azoka. Bertan, gaztaia egingo dau Enrique Etxebarriak; artile tailerrak Rakel Santamaríak; asto gainean ibilteko aukerea ume txikientxat; artxo txuleta dastaketea eta perratokia ikusgai egongo da 11:00etatik 13:00etara eta bideo proiekzinoa egongo da.\nGoiz osoan zehar, herriko txistulariak plaza inguruan.\n12:00etan, herri-kirolak. Harri zulatzaileen erakustaldia plazan.\n13:00etan, Abere lehiaketako sari banaketea plazan.\n16:30ean, pelota partiduak: Bizkaiko gaztetxoen semifinalak.\n19:00etan, Orkresta Elektrotuna.\n22:30ean, Gautegun taldeagaz erromeria eta ondoren DJ-a.\nMaiatzak 15, eguaztena\n11:30ean, egurrezko jolasak umeentzat. Plazan.\n12:00etan, Mezea San Isidron\n13:00etan, Arrikibar jantza taldearen emonaldia herriko txistulariakaz.\n18:00etan, Idi-probak. Jose Luis Ormaetxeren (Zamudio), Gotzon eta Lander Plazaren (Maruri) eta Iñaki Vidaurrazagaren (Zamudio) idiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002918", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan izango da VII. Lemoakustik Fest musika jaialdia\nArratiako Musika Eskolako taldeak, Jon Moma, Lorelei Green, Maria Vaquerizo, Aimar eta The Last Hidden Fox egongo dira entzungai, 12:00etan hasie ta iluntzera arte.\nLemoako Kultura eta Memoria Astea ren egitarauaren barruan aurten be egingo da, zazpigarrenez, Lemoakustik Fest musika jaialdia. Maiatzaren 11n, zapatua, izango da musika akustiko eta lasaiaren jaia Kotxepin Kultur Etxeko atzeko landaren eta lorategiaren artean. Ohiturea danez, Arratiako Musika Eskolako bandek emongo deutsie hasikerea jaiari, 12:00etan. Gero, 21:00ak ingurura arte luzatuko da eguna, beste bost emonaldigaz.\nOholtzara urtengo dan lehen artista gonbidatua Jon Moma izango da, 13:00etan lorategian. Jon Andoni Moreno da bera, kantautore eta tronpeta-jole ermuarra eta disko bat dauka argitarauta, Universos (2021). Hau amaituta, 14:00etan, Kotxepin osteko landako oholtzara igongo da Leire Aparicio bilbotarra, Lorelei Green izen artistikoagaz. 2013tik, bere kanta propioak abestuten ditu gitarreagaz lagunduta eta disko bi ditu kalean, Aviones de papel (2016) eta Lava (2023).\nBeste edizino batzuetan lez, aurten be egongo da Lemoakustiken Maria Vaquerizo kantautore lemoaztarra. Hau 17:00etan urtengo da taula gainera, lorategiko oholtzan. Arrastiko bigarren emonaldia Aimar gernikarrarena izango da, 18:00etan lorategian. Dientes de Luna taldearen kantaria izandakoak disko-liburu bat argitaratu barri dau bakarlari lez, Confesiones de un amor abstracto (2023). Aurtengo atzen kontzertua barriz, The Last Hidden Fox taldearena izango da, 19:30ean landan. Talde bizkaitar honek folk eta country musikea eskainiko dau eta disko bat dauka kalean, Sunflowers at Night .", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002919", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arteara dator asteon XXI. Laburbira\nBarikuan Kultur Etxean proiektauko dira, 19:00etatik aurrera: Dena asmatuta dago, Katalinaren zoria, Erro, Babesa, Mundu berri bat, Zirrara, Betizu Buru eta Talkak.\nEuskaltzaileen Topaguneak antolatuta, XXI. Laburbira euskerazko film laburren zirkuitua martxan da eta asteon geldialdia egingo dau Artean. Maiatzaren 10ean, barikua, izango da emonaldia kultur Etxeko aretoan, 19:00etan hasita.\nEuskal Herriko 35 herritatik pasetan da aurtengo edizinoa; Dima, Areatza eta Igorretik pasauta, Arratiako atzen emonaldia izango da barikukoa. Izan be, maiatzaren 12an amaituten da aurtengo zirkuitua.\nZortzi film\nDena asmatuta dago: Hamalau minutuko film honen zuzendaria Jone Arriola Lobete da eta gidoia be berea da. Aktore lanak, Xanti Agirrezabalak eta Jon Ander Urrestik egiten dabe. \"Estetika zaharra eta arrosa daukan bainugela. Komunaren erdian bainuontzi bat dago, non gazte bi erlajatzen diran porro bat erretzen daben bitartean. Alkartzea indarrean ipinten dan neurrian, elementuen jatorriari eta sorrerari buruzko filosofia egiten hasten dira, alkarrizketea gai personalagoetara joten dauan arte\" sinopsiaren arabera.\nKatalinaren zoria: Guillermo Ordás Blancoren Katalinaren zoria 9 minutuko filma da. \"Gerra latz baten erdian biziraun nahian, bere kemen eta indar guztia baliatu beharko dau Katalinak onik ateratzeko...\" dino sinopsiak.\nErro: Amaia Lejarreta durangarrak zuzendutako film laburra da. Filmean hainbat gai jorratzen ditu zuzendariak; tartean \"emakumea eta jainkosa\". \"Era organiko baten lan egin dogu, bizitzagaz batera. Eskaintza jaso nebanetik, banekian lan multidiziplinar bat egingo nebala. Eta argi neukan zein lantalde izan gura neban. Norbere buruagaz lan egitea polita da, baina baita be beste diziplina batzuetako jenteagaz lan egitea. Hori holan, Erron bodypainta eta Janire Etxaberen jantza bertikala buztartu doguz. Jon Mendizabalek bere kamereagaz grabau eta editau dau dana, eta Ines Osinagak ahotsa ipini deutso\" azaldu eban zuzendariak Anbotori emondako alkarrizketan.\nBabesa: Ander Iruretagoienaren 19 minutuko film honek egoera zailean dagoan gazte baten istorioa dakarku. \"Aratz, egoera zailak bizi dituan gaztea da, sare sozial urria dauka, lan prekaridadea eta ama gaixo terminala, etenbako laguntza behar dauana. Egoera horrek ansiedadea eta egonezina sortzean deutsaz eta familiaren arazoak konponduteko eta bizitza hobetuteko preminak dirua irabazi beharra handitzen deutso. Prostituzinoan ikusten dau Aratzek arazoak azkar konpontzeko bidea. Hor ezagutuko dau Migel, eta harenganako sentiduko dauan erakarpenak gainditu egingo dau gainerako bezeroakaz daukan harremana. Horrek ustebako egoera batera eroango dau\".\nMundu berri bat: Mikel Alvarezen film honek apokalipsiaren osteko mundua imajinetan dau. \"Apokalipsi zonbiari hogei urtez biziraun ostean, janari bilketatik etxera itzultzean, artaburu zuri baten hozkada jaso dau Loinazek. Bere buruaz beste egitetik hur dagoala, plagea amaitu dala jakiten dau. Sendagaia topatu dabe eta etxean daukanagaz prestatu daike. Mundu berri bat dauka aurretik, edo ez?\". Aktore lanetan, Miren Gojenolak, Ander Edok, Ainara Atorrasagastik, Imanol Aristik eta Gorka Estonbak dihardue.\nZirrara: Ane Cuestaren film honek neskato bat bere gorputza deskubriduten hasten danekoa kontetan dau. Deskubrimentu horrek uste baino buruhauste handiagoak ekarriko deutsaz neskatoari.\nTalkak: Ilune Diazen eta Jordi Nueten Talkak filmak, krisian dagoan bikoten baten istorioa kontetan dau. Bikoteak, bere arazoak amen baten konponduko dituan ez-usteko talkaterapia perfektua topauko dau jolas azoka baten.\nBetizu buru: Kim Maiteny Munoak zuzendutako 16 minutuko filma da Betizu buru. \"Miren eta Manuren erlazinoa ez doa ondo, eta baserri bat hartu dabe asteburua pasa eta harremana konpontzen saiatzeko. Bortizkeriak bortizkeria dakar, eta bailarako kondairak dino zintzarri bat dala zapaltzaileek entzuten daben atzen hotsa...\" sinopsiaren arabera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002920", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arteako HAPOaren lehen parte-hartze saioa egingo da eguaztenean\nKultur Etxean egingo da, 18:30ean, herriko natura eta kultur ondarearen, azpiegituren eta ekipamentuen gaineko saioa.\nArteako Hiri Antolamenturako Plan Orokorraren (HAPO) aurrerakina aprilaren 29an aurkeztu zan herritarren aurrean eta oin, \"galderak, zalantzak, kezkak, ideia orokorrak eta ekarpenak\" jasoteko parte-hartze saio bi egingo dira. Lehenengoa eguaztenean, hilak 8, egingo da 18:30ean Kultur Etxean. Bigarrena maiatzaren 15ean egingo da, ordu eta leku bardinean.\nEguazten honetako saioan natura eta kultur ondarea, azpiegiturak eta ekipamentuak izango dira berbagai nagusian. Honeek, HAPOan zelan zehaztu eta garatu ebaztea izango da helburua. Bigarren saioan barriz, datorren astekoan, etxebizitza eta jarduera ekonomikoa izango dira landuko diran gaiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002921", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaiarentzako hiru txapel lortu ditue dimoztarrek GRABNI txapelketan\nNafarroa izan da aurtengo GRABNI txapelketako irabazlea baina Amaia Aldai, Xabier Rekalde eta Iker Rekalde sariakaz bueltau dira euren finalak irabazi ostean.\nAstegoienean jokatu ziran Gasteizen aurtengo GRABNI Txapelketako modalidade eta kategoria guztietako finalak. Aurtengo lurralde irabazlea Nafarroa izan da, izan be, bertoko pelotariek irabazi ditue txapel gehien, ezker paretan (16 txapel) zein trinketean (6 txapel). Bizkaia ezker paretan izan da azpitxapeldun, 13 txapel lortuta. Trinketean barriz, txapel bi lortu ditue. Hamabost honeetatik, hiru dagoz arratiarren esku, Diman zehazki.\nAmaia Aldai ezker hormako eskuz binakako modalidadean aritu zan, nagusien mailan, Olatz Arrizabalagaz batera. Finalean garaile urten ziran, 22-20, Larrarte eta Arrillaga gipuzkoarren kontra. Ezker paretan be, banaka eta 22 urtez azpiko mailan, lehiatu zan Xabi Rekalde. Finalean Faben Ituarte gipuzkoarra izan eban aurkari eta Dimakoak irabazi eban, 22-11.\nIker Rekalde barriz trinketean ibili zan, gazte mailan eta banaka, Bizkaia ordezkatuz. Alde txikia egon zan Iparraldeko J. Videgain-en kontrako finalean, dimoztarrak 35-33 irabazita lortu eban-ta txapela.\nTxapelak\nTrinketean:\nNafarroa: 6 txapela eta 4 azpitxapelketa.\nGipuzkoa: 6 txapela eta azpitxapelketa 1.\nBizkaia: 2 txapela eta azpitxapelketa 1.\nIparralde: 1 txapela (zigor 1) eta 11 azpitxapelketa.\nAraba: 1 txapela.\nLa Rioja: 0 txapela.\nEzker Pareta:\nNafarroa: 16 txapela eta 9 azpitxapelketa.\nBizkaia: 13 txapela eta 14 azpitzapelketa.\nGipuzkoa: 11 txapela (zigor 1) eta 11 azpitxapelketa.\nErrioxa: 2 txapela eta azpitxapelketa 1.\nAraba: 0 txapela eta 3 azpitxapelketa.\nIparralde: -1 txapela (zigorrak) eta 5 azpitxallketa.\nGRABNI\nGRABNI Araba, Bizkaia, Errioxa, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroako pelota federazinoen arteko urteroko txapelketea da, modalidade eta adin desbardinek hartzean dabe parte bertan. Eskuz eta palaz, ezker paretan zein trinketean jokatuten da GRABNI.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002922", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hasita dago Lemoako taldearen Egunean Behin? denporaldi barria\nAplikazinoa deskargau eta 204F9E kodea erabilita egin daiteke bat Lemoako galdera lehiaketeagaz.\nAtzo, maiatzak 6, hasi zan Egunean Behin? mobikorrerako jokoaren 15. denporaldia. Urtero lez, Lemoako Udalak lemoaztarrak animau ditu talde bat sortu eta galdera lehiaketea abiatzeko. Lemoako taldera 204F9E kodea sartuta batu daiteke eta garagarrilera arte, egunean hainbat galdera erantzun beharko ditue parte-hartzaileek.\nDenporaldia amaitzerakoan, saridun bi urtengo dira Lemoako jokalarien artean. Batetik jokoan puntu gehien lortu dituan irabazleak eta bestetik parte-hartzaileen artean egingo dan zozketearen irabazleak herriko komertzioetan erabilteko bonu bi jasoko ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002923", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Elena Trapéren 'Blog' pelikulea dakar Zineklubak\nEguenean, hilak 9, proiektauko da Blog filma Igorreko Lasarte Aretoan, 20:00etan.\nMaiatzako Igorreko Zineklubaren emonaldiaren protagonistea Elena Trapé zuzendari eta gidoilari kataluniarraren Blog filma izango da. Maiatzaren 9an, eguena, izango da proiekzinoa Igorreko Kultur Etxean, 20:00etatik aurrera.\nFilm hau Donostiako Zinemaldiko zuzendari barrien Zabaltegi Sailean aurkeztu zan ikusleen aurrean, 2010ean. Beste batzuen artean Sara Gómez, Candela Antón, Irene Trullent, Lidia Torrent eta Oriol Puig dira antzezleak.\nSinopsia\nKlase ertain-altuko, ondo hezitako, neska adimentsu, sentibera eta kontziente talde baten istorio harrigarria kontetan dau Blogek. Plan sekretu bat eta helburu komun bat daukan gazte talde bat da, euren ustez helburu absolutua eta egia unibersala dana: emozino gogorrak biziteko beharra, besteengandik bereizten dituenak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002924", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Atzeratu egin da Andraizeak antolatutako eskilara margoketea\nEguraldi txarra espero dala-ta atzeratu da gaur arrastirako deialdia eta oindino, ez da hitzordu barririk zehaztu.\nMaiatzak 17an LGTBI fobiaren Kontrako Nazinoarteko Eguna dala-ta, Dimako Andraizea andra taldeak Landaburuko eskilarak ostadarraren koloreakaz margotuteko deialdia egin eban gaur arrastirako. Halanda be, eguraldi txarra espero danez, ekintzea atzeratzea ebatzi da. Datozen egunetan, eguraldiaren iragarpenaren arabera zehaztuko da hitzordu barria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002925", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur hasiko da Lemoako Kultura eta Memoria Astea\nGaurtik domekara, hilak 12, izango da Kultura eta Memoria Astea, lemoaztarrei kultura eskaintza berezia eskaini eta memoria historikoari lotutako espazioak zabalduteko.\nMemoria kolektiboan dagoan Arratiako tranbiari lotutako jarduerak izango dira gaurkoak. Holan, 19:00etan, Jon Urutxurtu historialariak Arratiako tranbiaren historia grafikoa (1902-1964) liburua aurkeztuko dau Kotxepin Kultur Etxean eta barikura arte zabalik egongo dan Lemoa: Arratiako tranbiaren bihotza erakusketea be zabalduko da.\nBihar, hilak 7, Bizkarsoro pelikulea egongo da ikusgai 18:30ean, Kotxepin Kultur Etxean. Josu Martinezen pelikulako personaiak fikzinozkoak izan arren, Ipar Euskal Herrian euskal identidadea eta hizkuntza arriskuan ipinitako frantzestze benetako prozesua kontetan dau pelikuleak, horren memoria galdu ez daiten. Eta eguaztenean, berbaldia egongo da Kotxepin Kultur Etxean. Avifes, gaixotasun mentala eta senideen Bizkaiko alkarteko kide batek gazteen buru osasunaren gainean egingo dau berba 19:00etan, Kultur Etxean.\nEguenean, Arratiako Musika Eskolearen kontzertuek; barikuan, zirku ikuskizunak; zapatuan Lemoakustik Fest jaialdiak eta domekan Lemoatxa 1937 ibilbidetik martxeak osotuten dabe egitaraua. Astean zehar, eskolako gurasoek hainbat ekimen antolatu ditue umeentzako eskola orduetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002926", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Donibane Lohizuneko erailketa matxistea salatuteko alkarretaratzea deitu da gaurko\nArratiako Mugimendu Feministak deituta, Igorreko sarrerako errotondan egingo da kontzentrazinoa gaur, hilak 6, 20:00etan.\nDonibane Lohizunen hilda agertu zan barikuan, maiatzak 3, 33 urteko andra bat. Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak egindako agerraldian azaldu ebanez, \"krimen bortitza\" izan zan eta hilketa matxistea izan dala da hipotesi nagusia. Erailketeagaz lotuta, 37 urteko gizon bat dago atxilotuta eta uste da, aurrez prestatutako erailketea izan dala.\n2003tik Euskal Herrian matxismoak eraildako 113. andra da, aurtengo lehena. Hau salatzeko alkarretaratzea egingo da gaur, hilak 6, Igorreko errotondan 20:00etan.\nIzan be, aprilaren 14an, andra bardina Ziburuko eraikin batetik jausi zan, zauri larriak sufriduz. Orduan be atxilotu eben gizon bera, gela bardinean egoalako baina egun biz atxilotuta egon ostean geratu zan aske, zaintzapean. Ordutik egon da andra ospitalean, eguaztenean desagertu eta barikuan hilda agertu zan arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002927", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia Ak baino ez dau irabazi joandako astegoienean\nAstegoien txarra izan da Arratiako taldeentzat. Puntuak ateratea gehien behar dauan gizonezkoen Arratiak Ak irabazi egin dauan arren etxetik kanpo. Andrazkoen Arratia Bk bardindu egin dau eta Gizonezkoen Arratia Bk eta Lemoako Harrobik eta andrazkoen A taldeak galdu egin dabez euren partiduak.\nGizonezkoen Arratia A taldeak etxetik kanpo jokatu eban Iturrigorri A taldearen kontra eta 1-3 irabazi eban. 31 jardunaldiren ostean 32 puntu ditu Arratiak eta hamaseigarren postuan dago. Jatziera postuetatik urten eta puntu bira ditu oin. Datorren partidua be etxetik kanpo jokatuko dau Zalla taldearen kontra, maiatzaren 12an, arrastiko 17:00etan.\nGizonezkoen Arratia B taldeak etxean jokatu eban Ibarsusi taldearen kontra eta 1-2 galdu eban. 31 jardunaldiren ostean 34 puntu ditu Arratia Bk eta hamabigarren postuan dago. Datorren partidua be etxean jokatuko dau Loiu A taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 20:00etan.\nAndrazkoen Arratia A taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo Berriozar taldearen kontra eta 2-0 galdu eban. 29 jardunaldi jokatu eta gero 49 puntu ditu Arratiak eta seigarren postuan dago. Datorren partidua, ligako atzena, etxean jokatuko dau Eibar B talde liderraren kontra hilaren 12an, eguerdiko 13:30ean.\nAndrazkoen Arratia B taldeak etxetik kanpo jokatu eban Pauldarrak B taldearen kontra eta bina bardindu eban. 29 jardunaldiren ostean 50 puntu ditu Arratia Bk eta seigarren postuan dago. Datorren partidua, ligako atzena, etxean jokatuko dau Indartsu taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 17:45ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik etxean jokatu eban Ezkurdi taldearen kontra eta 2-3 galdu eban. 31 jardunaldiren ostean 45 puntu ditu Lemoako taldeak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Gernika B taldearen kontra hilaren 12an, eguerdiko 12:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002928", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan topaketea egingo dabe Arratiako guraso alkarteek Zeanurin\nEskoletako sei guraso alkarteen topaketen hirugarren edizinoa izango da aurtengoa eta gurasoek, eskuko telefonoaren erabilerearen konpromiso-dekalogoa sinatu ahalko dabe.\nArratiako eskola guztietako sei guraso alkarteak batuko dira Zeanurin alkar ezetu, sarea sendotu, aldarrikapenak egin eta eguna jai giroan pasetako. Guraso Elkarteen Topaketaren hirugarren edizinoa da aurtengoa.\nEgunari hasikerea emoteko, guraso alkarteek ibilalditxoa antolatu dabe 11:30ean Undurragako presara, \"edade guztietarako ibilbidea da, hau da, ume txikiak daukienentzako eta karroa eroan gura dabenentzako\" aproposa Gotzone Arrizabalaga antolakuntzakoaren arabera.\nIgorreko eskolako 6. mailako bertsolaritza taldekoek emongo deutsie hasikerea topaketeari, 13:30ean, euren bertsoakaz eta bitartean, institutuko Batxiler 1.engoko ikasleek hamaiketakoak salduko dabez, ikasbidairako dirua jasoteko. Bazkaria plazan izango da, 15:00etan; baba-jana, bertan kozinauta, bertoko produktuakaz.\nJolasak eta meriendea egongo dira gero, eta 19:00etan, Berriztu taldeak erromeriagaz amaierea ipiniko deutso egunari.\nEskuko telefonoaren erabilerearen gaineko sinatze ekitaldia\nEra personalean konpromisoa hartu gura daben gurasoek, Altxa Burua Arratiak prestautako umeen eskuko telefonoaren erabilerearen gaineko konpromiso-dekalogoa sinatuko dabe 13:45ean plazan. Konpromisoan, seme-alabei smartphonea emoteko gitxieneko adina be zehaztuten da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002929", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan egingo da Zeanuriko Erroten XVII. Ibilaldia\nHamalau kilometroko bidean, zazpi errotaren albotik pasauko dira ibiltariak, Errotabarri, Ibargutxi eta Olabarrikoetan sartu-urtena egiteko aukereagaz.\nMaiatzaren 5ean, domekea, egingo da Zeanuriko Erroten Ibilaldiaren hamazazpigarren edizinoa, Joko Alai alkarteak antolatuta. Bertokoei zein kanpokotik hurreratzen diranei Zeanuriko auzoak eta herrian errotek izan daben garrantzia ezetuarazoteko helburuagaz antolatuta, domeka goiza natureagaz harremanetan pasau eta ondare historiko-etnografikoa ezetuteko aukerea izaten da urteroko ekintza hau.\nErrotabarrin, errotea martxan ikusteko aukerea egongo da.\nMartxea Zeanuriko plazatik abiatuko da 09:00etan eta parte-hartzeako, izena emon behar da 08:30etan, plazan bertan. Sei eurokoa da prezio orokorra; Joko Alaiko bazkideentzako barriz, lau eurokoa da eta hamahiru urtetik beherakoentzako, doban. Ibilbide nagusiak hamalau kilometro ditu eta herrian zenbatuta dagozan hamazortzi errotetatik, hurbiletik zazpi ikusiko ditue. Gainera, Errotabarrin, Ibargutxin eta Olabarrin, errotara sartzeako aukerea be egongo da.\nIbilbide laburra\nErrotak prisa barik ikusteko ohiko ibilbidea lau kilometro laburtu bada be, umeentzako edo ondo prestatuta ez dagozanentzako zazpi kilometroko ibilbide laburra antolatu da. Hau, jan-edana banatuko dan lekutik, Alkiberren, helmugara zuzentzen da. Bide hau aukeratzen dabenek, errota bitan sartzeako aukerea izango dabe, Errotabarrikoa eta Olabarrikoa hain zuzen be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002930", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gazako genozidioari aurre egiteko deialdia dago Basoa defendatzaileen etxean\nZapatu goizean zehar, 10:00etatik aurrera, berbaldi eta eztabaidak egongo dira Basoan; gero, \"Gazako genozidioa salatzeko etorkizuneko ekintzak proposatzeko\" tartea zabalduta.\nArgituz Giza Eskubideen alde lan egiten dauan alkarteak deituta bihar, maiatzak 4, Gazako genozidioari aurre egiteko jardunaldia antolatu da Arteako Basoa defendatzaileen etxean. Berbaldi eta eztabaidarako tarteak zabalduko dira baina helburu nagusia, genozidioa salatzeko etorkizuneko ekintzen proposamenak egitea, eta honeek aurrera eroatea, izango da. Holan, deialdia ahalik eta jentetsuena izatea gura da.\nGoiz osoan zehar izango da Palestina berbagai Basoan. Armozutik, 10:00etan, hasi eta jarraian hasiko dira burubelarri. Lehen berbaldia, 10:30ean, Juan Hernandezek eta Juan Ibarrondok emongo dabe: Krisia, Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen aurkako erasoak eta militarismoaren gorakada munduan izenpean. Gero, bertan urtendako gaien inguruko solasaldi-eztabaidarako tartea egongo da.\nEguerdian, 12:00etan, atsedena eta kafea hartu ostean, talde argazkia aterako dabe hurreratutakoek. Jarraian egingo da eguneko ekintza nagusia, hain zuzen be, genozidioari aurre egiteko ekintzen proposamenak batu eta antolatzea.\nHau eginda, 14:00etan Basoa ezetuteko bisita gidatua antolatu dabe eta gero, batera bazkalduteko tartea egongo da. Gainera, bazkalostean, Alfonso Aramburuk hartuko dau berbea, bere olerkietako batzuk errezitetako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002931", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan jokatuko da Dimako II. Cross Country motor mendi lasterketea\nEhun bat pilotuk hartuko dabe parte Dimako herrigunetik urten eta basotik egingo dan lasterketan; 15:30ean urtengo dira lehenengoak.\nDimako motor klubak antolatuta, lasterketea 15:30ean hasiko da. Partaideek ordu biz egingo dabe 9 kilometro inguruko zirkuitu bat. Lasterketea, Euskadi eta Nafarroako txapelketetarako puntuagarria izango da.\nAntolatzaileek ehun partaide inguru espero dabe. Pilotuak 13:00etarako egongo dira Diman, ordu horretan berifikazinoak egingo dira-ta frontoi txikian. Berbaldi teknikoa, 14:40ean izango da eta ostean, 14:50ean, errekonozimentu buelta bat egingo dabe partaide guztiek, ibilbidea ikusteko. Ostean, 15:30etik 17:30era izango da lasterketea.\nSariak 18:30ean bananduko dira eta parte-hartzaile guztien artean be zozketatuko dira opari batzuk: zirkuitu termaleko sarrera bat persona birentzako eta motorrean ibilteko materiala, hain zuzen be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002932", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan hasiko dira Solastalgia topaketak Herriko Bentan\nHile osoan, lurraldearen gaineko hausnarketea egingo dabe Arteako Herriko Bentan, mahai-inguru, zine emonaldi, liburu aurkezpen, kontzertu eta lan artistikoen bitartez.\nHile osoan, lurraldearen gaineko hausnarketea egingo dabe Arteako Herriko Bentan, mahai-inguru, zine emonaldi, liburu aurkezpen, kontzertu eta lan artistikoen bitartez. Oingo zapatuan, hiulak 4, 17:00etan, hasiko dira topaketak Adrian Almazanen aurkezpenagaz. Ostean lehenengo mahai-ingurua egongo da. Bertan, Paz Moreno Feliuk baserriaren gainbeheraz egingo dau berba eta Angel Larreak, Arratiatik, bidai historiko-etnografikoa egingo dau. Domekan, 17:30ean, Fermin Muguruzaren Bidasoa 2018-2023 dokumentalaren emonaldia egongo da eta ostean solasaldia Gari Garaialde eta Itziar Gomezegaz. Ignacio Mendiolak egingo ditu moderatzaile lanak.\nLurraldeari erasoek eragindako mina\nSolastalgia berbeak lurraldean edo inguru hurbilean gertatzen diran aldaketek bertan bizi diran personengan ondoez fisiko zein emozionalak sortzean dituala esan gura dau. \" \"Lurraldeaz eta nekazal eremuaz asko egiten da berba gaur egun, besteak beste, krisi klimatiko eta ekologikoa dala-ta. Baina bertako kulturearen eta bizimoduaren kontrako erasoa aspaldiko gauzea da. Horrek sortu deuskun minaz eta tristuraz jardungo dogu topaketa honeetan\" azaldu eben antolatzaileek topaketak aurkezteko prensaurrekoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002933", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Santa Kurtzeko jaiak ospatuko dira astegoienean\nBariku zein zapaturako, egun osorako egitaraua antolatu da Zeberioko auzoko jaiak ospatuteko. Domekan ostera, desmuntaia egiteko auzoala deitu da.\nAntxina, maiatzaren 3a elorri zuria bedeinkatu eta soloan ipinteko ohiturea egoan, udan zehar uzta ona izateko helburuagaz. Eta holan emongo jako hasikerea aurten be, Zeberioko Santa Kurtzeko jaiari. Izan be, maiatzaren 3an, 12:00etan, mezea entzun eta erramu bedeinkapenagaz hasiko dira astegoienean zehar luzatuko diran jai auzotarrak.\nHortik aurrera: kontzertuak, tortilla txapelketea, jantzak, herri-kirolak, suzko zezena, jolasak... ez dira faltauko maiatzeko lehen astegoienean. Zapatu gauean, Ilentia, Durundue, U7, Seveelrio eta Satan Kurtze taldeek joko dabe eta ostean DJ Matxinadak ipiniko dau musikea gaua luzatuteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002934", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "288 txirrindulari ume eta gazte batu ebazan Udaberrikopako Igorreko lasterketeak\nDomekan jokatu zan Igorren Udabarrikopako laugarren lasterketea, zazpitik, Bizkaiko txirrindularitza eskoletako 288 ume eta gazteren parte-hartzeagaz. Leire Aurrekoetxea Arratiako Ziklista Eskolako zuzendariak BEGITUri azaldu deutsonez, \"itzel urten zan dana\". Betiko lez, esker bereziak emon ditu AZEko lagun eta gurasoei, 30 bat batu ziran-ta boluntario lanak egiteko.\nBenjaminak, alebinak eta infantilak egon ziran, sei lasterketatan banatuta Olabarriko zirkuituari bueltaka goizean zehar. Halanda be, infantilen mailan baino ez dago sailkapenik.\nLehen lasterketan Telmo Hernandez, David Rico eta Enar Kortabarria egon ziran podiumean; arratiarren artean barriz, Ekhi Lazkano izan zan lehena hogeigarren postuan. Bigarren lasterketan Alvaro Taramonak, Aratz Ruizek eta Alain Villardonek osotu eben podiuma; Aretx Tellaetxe izan zalarik arratiarren artean lehenengoa, zortzigarren postuan. Nesken lasterketan barriz Noa Vega, Ehari Achalandabaso eta Maialen Haza izan ziran, hurrengoz hurrengo, lehenengoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002935", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zineforum intergenerazionala egingo da gaur Diman\nEskolako kamaran izango da saioa 18:30ean eta belaunaldi desbardinen ikuspuntutik landuko da andra eta gizonen arteko desbardintasuna.\nGaur, maiatzak 2, Dimako eskolako kamaran belaunaldi desbardinak batzeako Zineforum saioa egingo da 18:30etik aurrera. Bertan, andra eta gizonen arteko desbardintasuna izango da langaia eta gaiaren inguruko ikusentzunezko bat ikusiko dabe adin desbardinetako herritarrek. Honen ostean, bardintasuna oinarri hartuta, belaunaldi desbardinek euren bizipenak, esperientziak eta pentsakerak alkarbanatuko ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002936", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Regueibertsoak bersolari eta regueifeira gazteak batuko ditu gaur\nDimako plazan 15:00etan eta Igorreko goiko frontoian 19:30ean egongo dira Arratiako eta Galizako ahozko inprobizatzaile ikasleak.\n2016an hasi zan \"Hizkuntzak egiten gaitu\" lelopean, Galiziako regueifeiren eta Arratiako bertsolaritza ikasleen arteko topaketea. Gero, Kataluniako glosadoreak be batu ziran alkartruke kulturalera. Holan jaio zan Regueiglobertso; Euskal Herria, Katalunia eta Galiziako ahozko literatura eredu herrikoien arteko topaketea.\nAurten, glosakoreak ez dira egongo beraz, bertsoak eta regueifeirak entzungo dira gaur, maiatzak 2, Dimako plazan 15:00etan egingo dan emonaldian. Gero, Igorreko goiko frontoian, 19:30ean be egongo da ikusteko aukerea. Bertan Arratia BHIko bertsolaritza ikasleak eta Galizako regueifeira ikasleak batuko dira. Bakotxak bere kulturearen zatitxo bat erakutsiko deutso besteari, ahozko inprobizazinoa eta musikea oinarri hartuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002937", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia A jatsiera postuetan dago\nArratiako futbol taldeek, andrazkoen Arratia Ak izan ezik, maiatzaren 1ean jokatu dabez Athletic-ek jokatutako Errege Kopako finala dala-ta atzeratutako partiduak.\nGizonezkoen Arratia A taldeak etxetik kanpo jokatu eban Santutxu taldearen kontra eta 2-0 galdu eban. 30 jardunaldiren ostean 29 puntu ditu Arratiak eta hamazazpigarren postuan dago, jatsiera postuetan. Datorren partidua sano garrantzitsua da Arratiarentzat kategoria mantentzeko burrukan aurrerapausua izango litzatekelako bere atzen postuan dagoan Iturrigorri A taldearen kontra irabaztea, maiatzaren 5ean izango da norgehiagokea, goizeko 11:30ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak Urbietan jokatu eban Ibarsusi taldearen kontra eta husna bardindu eben. 30 jardunaldiren ostean 34 puntu ditu Arratia Bk eta hamabigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Berriatuko taldearen kontra maia- tzaren 5ean, eguerdiko 13:00etan.\nAndrazkoen Arratia B taldeak Urbietan jokatu eban Galdakao taldearen kontra eta 7-0 irabazi eban. 28 jardunaldiren ostean 49 puntu ditu Arratia Bk eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Pauldarrak B taldearen kontra maiatzaren 4an, arrastiko 15:30ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik etxetik kanpo jokatu eban Loiu taldearen kontra eta 1-3 irabazi eban. 30 jardunaldiren ostean 45 puntu ditu Lemoako taldeak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Ezkurdi A taldearen kontra maiatzaren 4an, arrastiko 18:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002938", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "V. Oñati Bizirik kontzertu zirkuituaren lehen saioa hartuko dau Kiñu Gaztetxeak\nZapatuan Sukena, Zentzu Okerra eta Hamarratz talde oñatiarrak igoko dira Kiñuko oholtzara, 20:00etatik aurrera.\nOñati Bizirik Antixena Gaztetxeak antolatutako ekimena da, herriko musikari eta musika taldeak batzeako asmoagaz. Aurten egin da bosgarren edizinoa eta bertatik urten da Oñati Vizirik diskoa, herriko 18 talde eta bakarlarik alkarlanean eginda. Hau Aprilean aurkeztu zan Oñatin eta parte hartutako taldeek, kontzertu bira egingo dabe.\nLehen kontzertua izango da Igorreko Kiñu Gaztetxekoa, zapatuan, maiatzak 4, 20:00etatik aurrera. Sarrerea doban da. Bertan, Oñati Vizirik diskoan parte hartu daben taldeetako hiru egongo dira zuzeneko musikea eskaintzen: Sukena, Zentzu Okerra eta Hamarratz.\nOñati Bizirik ekimenaren beste kontzertu saio bi egingo dira datozen asteetan. Maiatzaren 18an Arrasateko Gaztetxean izango dira Lizartxo, Letagin, Malko, Aiert eta Aitor Regueiro. Bagilaren 1ean barriz, Iruñako Aitzina tabernan joko dabe Larru Beltzak, Lee Kore, Inguma eta Osaba Kimu taldeek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002939", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zirkuaren astegoiena ospatuko da Igorren\nBarikuan akrobazia eskolako ikasleen emonaldia, zapatuan Zirkozaurreko konpainiaren Harreman ikuskizuna eta domekan Mr. Frank eta Eleder Magoaren funtzinoak dagoz programauta.\nDatorren astegoienean, maiatzaren 3tik 5era, Zirkuaren Asteburua antolatu dau Igorreko Udalak. Herriko txoko desbardinetan egingo dira emonaldi desbardinak baina eguraldi txarra eginez gero, Kiroldegira mobiduko dira kaleko ikuskizunak. Akrobazia eskolako ikasleen emonaldia barriz, bai ala bai egingo da Lasarte Aretoan.\nHau izango da hain zuzen be lehen ekintzea. Igorreko akrobazia eskolako ume eta gazteek atzen urtean ikasitako akrobaziak taularatuko ditue, Fantasien erreinua ikuskizun bateratuan. Hau barikuan izango da, 18:00etan, Lasarte Aretoan.\nHurrengo egunean, maiatzak 4, Zirkozaurre konpainia bilbotarrak eskainiko dau Harreman emonaldia, Goiko plazan, 19:00etan. Funtzino honek euskal musika tradizionala eta zirkua buztartzen ditu: \" Harreman, zuztarretatik, identidadetik bidaia bat da. Ibilbide honetan, zirkuko teknikak berrasmatu egiten dira, gure melodia ezagunenakaz besarkatzeko eta eszena emozinoz eta konplizidadez beteteko\".\nDomekan ostera, emonaldi bikotxa egingo da. Eguerdian, 12:00etan, Goiko frontoian Mr Frank (Xabi Larrea) zirkuko aktoreak magia, antzerkia eta zirkua bateratuten dituan ikuskizuna eskainiko dau. Malabareak, umorea eta inprobisazinoa erabiliko ditu, ikusleak parte-hartzaile bihurtuta. Gero, 13:00etan, Goiko plazara mobidu eta bertan Eleder magoaren magia ikuskizunak gozatuteko aukerea egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002940", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Astegoienean datoz Karpoko jaiak\nZapatuan egun osoko egitaraua egongo da, tartean lehiaketa gastronomikoak, mendi lasterketea, plastikozko ahate lasterketea, giza probak eta musikea. Domekan barriz, Ganadu eta Ekoizleen azokea hartuko dau herriak.\nMaiatzaren 4an eta 5ean ospatuko dira aurtengo Karpoko jaiak, egitarau potolo bategaz. Zapatu goizean Upo Galapan hamalau kilometrokomendi lasterketea, Paella eta Gisadu Lehiaketak eta Areatzako Banda eta Bitartean folk taldearen kontzertuak izango dira protagonista.\nTaldeetan egindako paella eta gisaduak bazkaldu ostean barriz, txapelketa bi egingo dira. Hasteko, 17:00etan plastikozko ahateen lasterketea egingo da errekatik behera. Ostean, Goikokalen giza proba desafioa hasiko da, 18:30ean. Herritarren talde misto bi lehiatuko dira alkarren kontra, proba desbardinetan. Iluntzean ostera, jaia poteoagaz luzatuko da, Kittu taldearen musikeagaz girotuta.\nDomekea Ganadu eta Ekoizleen Azoka eguna izango da. Arratia eta inguruetako abeltzain eta nekazariak batuko dira plazan, 10:00etatik 13:30era. Horrezaz gainera, azokea zarratuterakoan errifen zozketea egingo da eta eguerdi aldean, Eingo taldea ibiliko da kalez kale, giroa animetan.\nEgitaraua\nMaiatzak 4, zapatua\nPaella eta Gisadu Lehiaketak errekako paseoan.\n09:30ean, Upo Galapan mendi lasterketea.\n12:30ean, Areatzako Banda eta Bitartean Folk Taldea.\n14:00etan, Paella eta Gisadu Lehiaketen aurkezpena udaletxeko arkupetan.\n15:00etan, bazkari herrikoia.\n17:00etan, plastikozko ahate lasterketea errekan.\n18:30ean, Giza proba desafioa Goikokalen. Herritarren talde misto bi alkarren kontra.\n20:00etan, Kittu taldeagaz kalejirea herriko kaleetan zehar.\nMaiatzak 5, domekea\n10:00etatik 13:30era, Ganadu eta Ekoizleen Azokea plazan.\n13:00etan, kalejirea Eingo taldeagaz herriko kaleetan zehar.\n13:30ean, Azokearen amaierea eta errifearen zozketea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002941", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan helduko da XXI. Laburbira Areatzara\nUdaletxeko aretoan proiektauko dira, 19:00etatik aurrera, aurtengo zortzi film laburrak: Dena asmatuta dago, Katalinaren zoria, Erro, Babesa, Mundu berri bat, Zirrara eta Talkak.\nEuskaltzaileen Topaguneak antolatuta, XXI. Laburbira euskerazko film laburren zirkuitua martxan da eta asteon geldialdia egingo dau Areatzan. Maiatzaren 3an, barikua, izango da emonaldia udaletxeko aretoan, 19:00etan hasita.\nEuskal Herriko 35 herritatik pasetan da aurtengo edizinoa eta Dima eta Igorretik pasauta, Arratiako atzenaurreko emonaldia izango da barikukoa. Izan be, beste bat egingo da Artean maiatzaren 10ean.\nZortzi film\nDena asmatuta dago: Hamalau minutuko film honen zuzendaria Jone Arriola Lobete da eta gidoia be berea da. Aktore lanak, Xanti Agirrezabalak eta Jon Ander Urrestik egiten dabe. \"Estetika zaharra eta arrosa daukan bainugela. Komunaren erdian bainuontzi bat dago, non gazte bi erlajatzen diran porro bat erretzen daben bitartean. Alkartzea indarrean ipinten dan neurrian, elementuen jatorriari eta sorrerari buruzko filosofia egiten hasten dira, alkarrizketea gai personalagoetara joten dauan arte\" sinopsiaren arabera.\nKatalinaren zoria: Guillermo Ordás Blancoren Katalinaren zoria 9 minutuko filma da. \"Gerra latz baten erdian biziraun nahian, bere kemen eta indar guztia baliatu beharko dau Katalinak onik ateratzeko...\" dino sinopsiak.\nErro: Amaia Lejarreta durangarrak zuzendutako film laburra da. Filmean hainbat gai jorratzen ditu zuzendariak; tartean \"emakumea eta jainkosa\". \"Era organiko baten lan egin dogu, bizitzagaz batera. Eskaintza jaso nebanetik, banekian lan multidiziplinar bat egingo nebala. Eta argi neukan zein lantalde izan gura neban. Norbere buruagaz lan egitea polita da, baina baita be beste diziplina batzuetako jenteagaz lan egitea. Hori holan, Erron bodypainta eta Janire Etxaberen jantza bertikala buztartu doguz. Jon Mendizabalek bere kamereagaz grabau eta editau dau dana, eta Ines Osinagak ahotsa ipini deutso\" azaldu eban zuzendariak Anbotori emondako alkarrizketan.\nBabesa: Ander Iruretagoienaren 19 minutuko film honek egoera zailean dagoan gazte baten istorioa dakarku. \"Aratz, egoera zailak bizi dituan gaztea da, sare sozial urria dauka, lan prekaridadea eta ama gaixo terminala, etenbako laguntza behar dauana. Egoera horrek ansiedadea eta egonezina sortzean deutsaz eta familiaren arazoak konponduteko eta bizitza hobetuteko preminak dirua irabazi beharra handitzen deutso. Prostituzinoan ikusten dau Aratzek arazoak azkar konpontzeko bidea. Hor ezagutuko dau Migel, eta harenganako sentiduko dauan erakarpenak gainditu egingo dau gainerako bezeroakaz daukan harremana. Horrek ustebako egoera batera eroango dau\".\nMundu berri bat: Mikel Alvarezen film honek apokalipsiaren osteko mundua imajinetan dau. \"Apokalipsi zonbiari hogei urtez biziraun ostean, janari bilketatik etxera itzultzean, artaburu zuri baten hozkada jaso dau Loinazek. Bere buruaz beste egitetik hur dagoala, plagea amaitu dala jakiten dau. Sendagaia topatu dabe eta etxean daukanagaz prestatu daike. Mundu berri bat dauka aurretik, edo ez?\". Aktore lanetan, Miren Gojenolak, Ander Edok, Ainara Atorrasagastik, Imanol Aristik eta Gorka Estonbak dihardue.\nZirrara: Ane Cuestaren film honek neskato bat bere gorputza deskubriduten hasten danekoa kontetan dau. Deskubrimentu horrek uste baino buruhauste handiagoak ekarriko deutsaz neskatoari.\nTalkak: Ilune Diazen eta Jordi Nueten Talkak filmak, krisian dagoan bikoten baten istorioa kontetan dau. Bikoteak, bere arazoak amen baten konponduko dituan ez-usteko talkaterapia perfektua topauko dau jolas azoka baten.\nBetizu buru: Kim Maiteny Munoak zuzendutako 16 minutuko filma da Betizu buru. \"Miren eta Manuren erlazinoa ez doa ondo, eta baserri bat hartu dabe asteburua pasa eta harremana konpontzen saiatzeko. Bortizkeriak bortizkeria dakar, eta bailarako kondairak dino zintzarri bat dala zapaltzaileek entzuten daben atzen hotsa...\" sinopsiaren arabera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002942", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko Euskera Plana diseinetako lan-mahai irekiak egingo dira asteon\nEguenean, maiatzak 2, saio bi egingo dira; hezkuntza eta familia transmisinoaren ingurukoa goizean eta arrastian, kultura, aisialdia eta kirolaren ingurukoa.\nAmaitutzat emon da 2018an martxan jarritako Igorreko Euskera Plana eta daborduko, hasi da 2024-2029 Euskera Plana diseinetako prozesua. Urte hasikeran, Udalak gaurko euskerearen egoera eta erabilerearen diagnostikoa egiteko galdetegian zabaldu ebazan herrian eta oin hasiko da horreen lanketea egiteko fasea.\nHolan, maiatzaren 2an saio ireki bi egingo dira, Kultur Etxean, lan-mahaietan antolatuta. Izena aldez aurretik emon daiteke formularioan . Lehenengo saioan, 10:00etan hasi eta 12:00etan amaituko dana, hezkuntzearen eta familiarteko transmisinoaren inguruan egingo da berba. Bigarrenean barriz, 18:00etatik 20:00etara, euskerea kulturearen, aisialdiaren eta kirolaren aldetik landuko da.\nDatorren saioa, prozesutik sortutako ondorioak aurkeztu eta honeek garatuteko saioa hain zuzen be, maiatzaren 18an egingo da. Bertan be, lan-mahai irekitan landuko dira datorren hileetan praktikan ipinteko gaiak. Saio hau 10:00etatik 13:00etara egingo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002943", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur egingo da Lemoa Aktibo erronkearen aurkezpena\nGaur, hilak 29, 19:00etan egingo da erronkea aurkeztu eta herritarrak animetako deialdia Kotxepinen. Gero, pintxoak eta edana egongo dira.\nUdalak antolatutako Lemoa Aktibo erronkeari hasikerea emoteko, astelehenean, hilak 29, egingo da honen aurkezpen ofiziala Kotxepin Kultur Etxean, 19:00etan; pintxo-potea be egingo da amaitukeran. Erronkan, hilabetero hogei personek Lemoatik zehar kokatu diran objektu birtualak topau beharko ditue eta gero, bertan dagozan argibideak jarraitu beharko dira sariak lortzeako.\nErronkan parte-hartzeako, izen-emotea doban da Active City aplikazinoa deskargau eta bertatik izena emonda edo 674 945 426 (Oingabiz) telefonora idatzita. Gero, aplikazinoa deskargau, hilabetea aukeratu eta erronkeagaz martxan ipini daitekez interesdunak, bertako jarraibideak jarraituta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002944", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "BideOn eskaripeko garraio zerbitzuak ordutegia luzatu dau\nUnibertsitateko gazteentzako taxi partekatu zerbitzuak, klaseetako sarreretara eta urteeretara egokitutako joan-etorriko ordutegi barriak ditu.\nBideOn Arratian eskaripeko 65 urtetik gorakoentzako zein unibersidadeko gazteentzako garraio zerbitzuak garatuten segiduten dau. Oin arteko ordutegiak zehaztu eta luzatu dira. Holan, adinekoen zerbitzua 08:00etatik 14:00etara egongo da martxan. Unibersidadera joateko barriz, klaseetako sarrera eta urteeretara egokitutako ordutegiak barriztu ditu.\nUnibersidadera goizez joan behar diran ikasle arratiarrentzako taxia 06:45ean eta 07:30ean abiatuko da Zeanuritik. Klaseak arrastiz dabezan ikasleentzako zerbitzua barriz, 12:30ean eta 13:45ean abiatuko da. Bueltarako ordutegiak barriz, 13:45ean, 15:15ean eta 18:45ean dira. Leioako EHUko fakultadetik urtengo da taxia ordu horreetan eta geldialdi bat egingo dau Bilbon, 15 minutukoa, ikasleak batzeako.\nZerbitzuak, ikasleak Bizkaibuseko geraleku batera edo Euskotrenek Lemoan dauan geralekura eroateko aukerea be emoten dau, unibersidade campusetara hurreratzen dituan garraio publikoagaz lotzeako. Kasu horretan, bidaiaren kostua euro batekoa izango da, beste bidaiek 1,5 euroko prezioa daukie.\n94 471 46 24 telefonoan zein BideOn Arratian-en Igorreko bulegoan eskatu daiteke informazino gehiago.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002945", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mobikortasun arazoak dituen personek eskaerak aurkeztu leikiez alokairuan etxebizitza hartuteko Areatzan\nEskaerak Areatzako udaletxean aurkeztu daitekez, lehenengo esleipenerako hilaren 10era arte.\nEtxebizitza bi dira, Goikokale 14-16 A behea eta B behea, Areatza 1338 soziedade publikoak esleitu gura dituanak 70 urtetik gorakoentzat edo mobikortasun arazoak dituenentzat. Eskaerak Areatzako udaletxean aurkeztu daitekez, lehenengo esleipenerako hilaren 10era arte. Halanda be beharrizana daukanak edozein momentutan egin leike eskaerea.\nEtxebizitza horreetako bat alokairuan hartu ahal izateko derrigorrezko baldintzak, Areatzan erroldatuta egotea, 70 urte baino gehiago edo mobikortasun arazoa izatea eta etxebizitza irisgarririk ez izatea dira. Hileroko alokairu kuotea 450 eurokoa izango da, komunidadeko gastuak barne. Kuota hori urtero igongo da aurreko urteko KPIaren arabera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002946", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen A taldeak baino ez dau irabazi\nAndrazkoen Arratia Ak baino ez dau irabazi ligako atzen jardunaldian. Aandrazkoen B taldeak bana bardindu dau etxean eta gizonezkoen Arratia Ak eta Bk eta Lemoako Harrobik ostera galdu egin dabez euren partiduak.\nAndrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Mulier taldearen kontra eta 1-0 irabazi eban Nerea Izagirrek bigarren zatian sartutako golari esker. 28 jardunaldiren ostean 49 puntu ditu Arratiak eta seigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Berriozar taldearen kontra maiatzaren 5ean, eguerdiko 13:00etan.\nAndrazkoen Arratia B taldeak be zapatu arrastian jokatu eban Urbietan, Ibaiondo Nerbioi taldea izan eban aurkari eta bana bardindu eben. 27 jardunaldiren ostean 46 puntu ditu Arratia Bk eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Galdakao taldearen kontra maiatzaren 1ean, goizeko 11:15ean. Athletic-en Errege Kopako finala dala-ta atzeratutako partidua da hau.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Santurtzi talde liderraren kontra eta 0-1 galdu eban bigarren zatian aurkariek penaltiz sartutako golagaitik. 29 jardunaldiren ostean 29 puntu ditu Arratiak eta hamaseigarren postuan dago, jatsiera postuetatik puntu bakarrera. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Santutxu taldearen kontra maiatzaren 1ean, goizeko 11:15ean. Athletic-en Errege Kopako finala dala-ta atzeratutako partidua da hau.\nGizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Orozkon Atxulaur taldearen kontra eta 3-1 galdu eban. 29 jardunaldiren ostean 33 puntu ditu Arratia Bk eta hamabigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Ibarsusi taldearen kontra maiatzaren 1ean, eguerdiko 13:30ean. Athletic-en Errege Kopako finala dala-ta atzeratutako partidua da hau.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Sondika taldearen kontra eta 2-1 galdu eban. 29 jardunaldiren ostean 42 puntu ditu Lemoako taldeak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Loiu taldearen kontra maiatzaren 1ean, arrastiko 17:00etan. Athletic-en Errege Kopako finala dala-ta atzeratutako partidua da hau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002947", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimako errefusa poltsetako edukia aztertuko da jente-aurrean\nDimako hondakinen karakterizazinoa Farmaziaren ondoko plazan egingo da bihar, hilak 27, 12:30ean.\nAurreko urteko kanpainan egin zan legez, aurten be egingo da Diman hondakinen karakterizazinoa. Hau da, errefusa eukiontzietatik zabor boltsa batzuk hartu eta barrukoa zein eukiontzitan joan beharko litzateken ikusi. 2023ko martian Igorren egindako hondakinen karakterizazinoan, errefusa boltsetako edukiaren %87 birziklagarria zala frogatu eben teknikariek.\nBirziklatu ahal izateko, lehen pausua da hondakinak gaika banandutea eta bakotxa jagokon eukiontzian botatea. Hau da, beira eukiontzi berdean; papela, urdinean; ontzi arinak, horian; organikoa, marroian eta errefusa grisean. Arratian, gaikako bilketa maila oso bajua da, dana nahastuta botaten da eukiontzi grisera eta eukiontzi horretakoa, zabortegira edo erraustegira doa. Arratiako Udalen Mankomunitateak, organikoen bilketa handituteko eta holan, errefusa gitxitzeko Arratia Garbia kanpainearen bigarren bueltea ipini dau martxan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002948", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kiñu Gaztetxeak X. Urteurreneko jaia ospatuko dau zapatuan\nArmozutik hasi eta gaueko kontzertuetara arte, egun osorako egitaraua antolatu dau gazte asanbladak; tartean, manifestazinoa egingo da arrastiz.\nKiñu Gaztetxeak 2014ko aprilean zabaldu ebazan lehenengoz ateak eta oin, hamar urte beranduago, hamarkadea bete dabela ospatuko dabe. April osoan zehar egin dira hainbat ekintza baina zapatu honetan, hilak 27, izango da jai nagusia. Izan be, egun osorako egitaraua antolatu dabe.\nEguna goizetik, 10:10ean hasiko da gaztetxean egingo dan armozuagaz. \"Kriston gosaria\"-ren ostean, aprilean zehar egin dan erronken olinpiaden joko finala egingo da, talde irabazlea sarituteko. Goizeko egitarauagaz amaituteko, 13:10etik aurrera marianito prestatua zerbitzauko da, biniloen musikeak girotuta. Ostean izango da gazte bazkaria, 15:10ean.\nArrastiz barriz, 18:10ean Kultur Etxeko plazatik abiatuko dan manifestazinoa izango da hitzordu nagusia. Deialdian gaztetxeak azaldu dauanez, Sabadell Bankuaren eta Kiñu Gaztetxearen arteko negoziazino mahaia etenda dago eta beraz, epaitegietan egongo dira laster aurrez aurre. Ekitalditxo bategaz amaitu ostean, Matxinada bikote zeberioztarraren musikeagaz girotutako poteoa egingo da.\nGauez ostera, 22:10ean, kontzertuak egongo dira gaztetxeko aretoan, borondatearen truke. Hiru talde igongo dira Kiñuko oholtzara: Itzek, Katu eta Ezpalak. Jaiari amaierea emoteko, Ibis Templum dj arratiarrak ipiniko dau techno musikea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002949", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan jokatuko da Arratiako Xake Txapelketea\nArteako Herriko Bentan izango da txapelketea 11:00etan hasita; izena 688 634 548 telefonora idatzita emon daiteke.\nAprilaren 28an, domekea, Arratiako Xake Txapelketearen beste edizino bat jokatuko da Artean, Herriko Bentak antolatuta. Partidak 11:00etan hasiko dira eta bazkalordurako amaitutea espero dabe antolatzaileek. Izen-emotea irekia da eta 688 634 548 telefonora WhatsApp-ez idatzita emon daiteke.\nPartida bakotxa erlojuagaz neurtuko da, hamabost minutuko jokaldiak egingo dira gehienez be. Finalera heldu eta hau irabazten dauanak, bertoko produktuen otzarea jasoko dau sari lez. Aurreko edizinoetan, hogei lagunetik gora egon dira txapelketan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002950", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako belaunaldien arteko jaia ospatuko da zapatuan\nLemoako Udalak, Lemoatx Jubiladu eta Pentsiodunen alkarteak, Karabie Gaztetxeko asanbladak eta Durundibarri Dantza taldeak antolatu dabe jaia alkarlanean.\nDatorren astelehenean, aprilak 29, ospatuten da Belaunaldien arteko Elkartasunaren eta Lankidetzaren Europako Eguna. Honegaz lotuta, lemoaztarren aurten be antolatu dabe herriko belaunaldien arteko eguna. Aprilaren 27an, zapatua, izango da jaia.\nEguerdian hasiko da jaia, 12:00etan, Durundibarri Dantza Taldearen jantzaldiagaz. Hau amaituta, eskolatik abiatuko dira gazte, heldu eta adinekoak batera poteoan herriko tabernetatik. Eskolara bueltau eta bertan egingo da bazkaria, paelleak eta euskal pastelak osotuten dabe menua. Bazkalostean bingoa egongo da eta 18:00etatik aurrera, erromeriak girotuko dau arrastia. Txokolatea be zerbitzauko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002951", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan jokatuko da Udaberrikopako Igorreko lasterketea\nGoizean zehar izango dira maila desbardinetako lasteketak Olabarri auzoan prestatuko dan zirkuituan, 10:30etik aurrera.\nAprilaren 28an, Bizkaiko txirrindularitza eskoletako ume eta gazteen lasterketak egongo dira Igorren 10:30etik aurrera, Olabarri auzoan. Urtero lez, partaidetza handia espero da, 200 umeetik gora. Horreen artean, Igorreko AZE eskolakoak izango dira 30 inguru.\nZazpi lasterketak osotuten dabe aurtengo Udaberrikopa. Igorreko lasterketea, Udaberrikopako laugarrena izango da: aurretik, Markina, Durango eta Sondikako karrerak egin dira; ostean, Berango, Karrantza eta Ermuan ibiliko dira ziklista gazteak. Sailkapena Infantil kategorian, 13 eta 14 urte, baino ez dago; gazteagoak, lehia barik egiten ditue lasterketak.\nOrdutegia\n10:30ean, zirkuituaren berrikuspena.\n10:50ean, Benjaminak.\n11:15ean, 1. Alebinak.\n11:40ean, 2. Alebinak.\n12:20ean, 1. Infantilak.\n12:50ean, Infantilak neskak.\n13:20ean, 2. Infantilak", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002952", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Diman artisau, nekazari eta ganadu azokea egingo da zapatuan\nGoizean zehar egongo dira postuak eta honeetaz gainera, ardi mozte erakusketea, tabernatan moxal pintxoak eta errifen zozketea be egongo dira.\nZapatuan, hilak 27, Dimako Artisau, Nekazari eta Ganadu Azokea egingo da herrian zehar, 10:00etan hasi eta 14:00etara arte. Ortuko produktuak, ogi eta gozoak, odolkiak, gaztaia eta beste salgai asko egongo dira eskuragai Arratia eta inguruko baserrietan egindakoak. Artisauen produktuak eta abereak be hartuko ditu azokeak: behorrak, behiak, ardiak, ahuntzak...\nGainera, ekintza ugari antolatu dira azokearen inguruan. Holan, goiz osoan zehar ibiliko dira trikitilariak merkadua animetan eta tabernetan, doban egongo dira dastatuteko moxal pintxoak. Beste alde batetik, artile mozketa erakusketea egingo da 12:00etan. Azokea zarratuteko orduan barriz, 14:00etan, errifen zozketea egingo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002953", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Isabara joango dira Lemoako gaztetxoak udalekuetan\nMaiatzaren 6ra arte emon daiteke izena, bagilaren 24tik 28ra egingo diran 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako udalekuetan.\nLemoako Gaztelekuak antolatuta, hamabi eta hamasei urte bitarteko gazte ugari udalekuetan joango dira Isabara, bagilaren 24tik 28ra. Asolaze kanpinean egingo dabe egonaldia eta egunean ekintza zehatz bat egingo da. Holan, Belarbatzeko urjausia, Ibon kobazuloa eta Arrako trikuharria ezetuko ditue besteak beste. Horrezaz gainera jolasak, kirol ekintzak, gaubelak eta denpora librea be izango ditue gazteek.\nUdalekuan 40 gazterentzako plazak dagoz eta izena gehiagok emon ezkero, zozketea egingo da. Formularioa ren bitartez izena emoteko atzen eguna maiatzaren 6a da eta egonaldiaren prezioa 30 eurokoa da. Informazino gehiago behar izanez gero, helbidera idatzi daiteke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002954", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako Musika Eskolako ikasleek 'Yellow Submarine' ipuin musikala eskainiko dabe\nIgorreko Lasarte Aretoan izango dira emonaldi biak zapatu arrastian, lehenengoa 17:00etan eta bigarrena 19:00etan.\nAprilaren 27an, zapatua, Igorreko Kultur Etxeak Arratiako Musika Eskolearen kontzertu bikotxa hartuko dau. Yellow Submarine ipuin musikala taularatuko da, 17:00etan eta 19:00etan. Saioetako bakotxean 120 bat ikaslek eta 15 irakaslek osotutako orkestrea urtengo da oholtzara.\nThe Beatles talde mitikoaren musikea izan da aurtengo gaia eta zapatuko emonaldian, taldearen abesti ezagunenetako batzuk zuzenean entzuteko aukerea egongo da. The Beatles, 1960an Liverpool-en jaiotako taldea, rock eta pop musikearen historian eragin handiena izan dauan taldetzat joten da.\nKontzertuak ikusi ahal izateko orduan, ikasleen familiek izango dabe lehentasuna eta honeen artean banatu dira sarrera gehienak. Halanda be, badago sarrerarik eskuratzeko aukerea, Arratiako Musika Eskoleagaz kontaktuan ipinita.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002955", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Burbuilak taldeak kontzertua eskainiko dau Diman\nAbaroan izango da hirukotearen zuzeneko kontzertua barikuan, hilak 26, 18:00etatik aurrera.\nAndraizea Dimako andra taldeak antolatuta, kontzertua egongo da Dimako Abaroa aretoan oingo bariku arrastian. Konbidautako taldea Burbuilak da, Aiaraldeako hiru andran taldea: Izaskun del Cerro piano-an, Irati Mendiguren kitarra eta ahotsean eta Izar Mendiguren trikitixa, kaxoia, melodika eta bestelango instrumentuakaz.\nTaldea 2022an jaio zan, kantu propioak egiten hasi eta \"ahalduntzeko burbuilak askatu eta lehertuteko\". Taldearen lehen kantu bildumea da Burbuilak . Atzen udagoienean grabau ebezan abestiak Amurrioko Burubio kulturgunean eta 2024ko zezeilean argitaratu eben lana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002956", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Liburuaren Egunaren inguruan ekimen ugari antolatu dira liburutegietan\nAtzo izan zan Liburuaren Nazinoarteko Eguna eta irakurzaletasaunari bultzadea emoteko antolatu dira irakurketa kanpainak, ipuin kontaketak eta liburu aurkezpenak.\nArratiako udal edo-ta liburutegiek hainbat ekintza antolatu ditue aprilaren 23a Liburuaren Nazinoarteko Egunaren inguruan, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuagaz. Literatur Txokoetan, Miren Agur Meabe eta Eneko Bidegain egongo dira eta irakurteko kanpainak, ipuin kontalariak eta liburu aurkezpenak be ez dira faltauko.\nArtea\nHilaren 26an, Irakurleen Txokoan, Eneko Bidegainen Bichta Éder liburua landuko dabe egileagaz. Hitzordua 19:00etan da, Kultur Etxean.\nBedia\nBediako liburutegiak, aprilean zehar, Ezin dozu galdu kanpainea abiatu dau, irakurleek irakurri eta gustau jakien liburu bat, beste irakurleei gomendatzeko. Horretarako, irakurle batek liburutegian mailegu bat egiten dauanean, fitxa bat emongo jako beteteko. Fitxan, liburuaren sinopsi laburra eta zergaitik \"ezin dozun galdu\" azalduko dau. Kanpainea amaitu ostean, gomendatutako liburuakaz eta gomendio fitxakaz erakusketea egingo da.\nGaur, aprilaren 24ko ekintzea edadekoei zuzendutakoa da. Maite Gonzalezen Joven y plena. Guia de 7 herramientas para recuperar la vitalidad liburuaren aurkezpena eta idazleagaz solasaldia egongo da.\nHurrengo barikuan, hilak 26, umeei bideratutako poesia emonaldia egongo da, Amaia Egidazu eta Saroa Bikandiren Poltsikorako poemak izenpean.\nIgorre\nUdal Liburutegian Liburu Eguna ospatuteko, Ameli eta Xirrikituen jostunen ipuin kontaketea egongo da hilaren 24an. Saio bi egongo dira. Lehenengoa, 18:30ean, 4 urte arteko umeentzat izango da, eta bigarrena, 19:15ean, 5 urtetik gorako umeentzat.\nLemoa\nLemoa be, kanpainea egiten dabil aprilean, irakurzaletasuna sustatzeko; euskerazko liburuak irakurtzera bultzatzeko, hain zuzen be. Irakurri euskaraz, biderkatu euskara da kanpainearen izena. Holan, apirilaren 2tik 23rako epean Lemoako liburutegian euskarazko liburu bat hartzen dabenek aukerea izan dabe zozketa baten parte hartzeako. Euskerea konsumiduten jarraitzeko aukerea ahalbidetzen daben sariak zozketatuko dira: Kotxepin Lagun izateko harpidetza bi; Gaztezulo aldizkarirako harpidetza bi; Berria egunkaria babesteko Berrialagun ekarpen bi; eta liburu elektroniko bat.\nHorrrezaz gainera, gaur gazte eta helduentzako ipuin kontaketea egingo da Kotxepin Kultur Etxean. Dorleta Kortazar kontalariak, Ispiluak kontakizuna egingo dau 18:00etan.\nZeanuri\nZeanurin liburu aurkezpen bi eta errezitaldi musikatua prestatu dabez Liburuaren Eguna ospatuteko. Aprilaren 24an eta 25ean, 19:30ean Kultur Etxean izango dira liburu aurkezpenak. Lehenengoa Asisko Urmenetaren Gora euskal herrientsak kulturaren transmisinoan aurrendari izandako andren gaineko saiakera grafikoa izango da. Hurrengo egunean, Gorka Molaren La apostasia de las putas eleberria aurkeztuko dabe.\nHilaren 26an, Unai Elorriagak eta Josu Aurrekoetxeak Odola kantari. Euskal kantagintzaren tragepedia izeneko ikuskizuna eskainiko dabe. Errezitaldi musikatu honek erakutsiko dau euskal kantagintzan asko kantau jakola heriotzeari. Heriotzeari, gerrari, hilketei eta odolari, hain zuzen be. Eta ikus-entzunezkoak sorpresa bat dakar: \"oin arte anonimotzat hartu dogun bertso-sorta baten egilea deskubridu dogu\" dinoe Elorriagak eta Aurrekoetxeak. Unai Elorriagak 2002ko Espainiako Narratiba Saria jaso eban SPrako tranbia lanagaitik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002957", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorren egongo dira ikusgai asteon XXI. Laburbirako zortzi film laburrak\nBarikuan, 18:00etan hasiko da Dena asmatuta dago, Katalinaren zoria, Erro, Babesa, Mundu berri bat, Zirrara eta Talkak pelikulen proiekzinoa.\nEuskaltzaileen Topaguneak antolatuta, martxan dago XXI. Laburbira eta 35 herritan egingo diran geldialdien artean lautan egongo da Arratian. Aurtengo eskaintzea osostuten dabe euskerazko zortzi film laburrak ikusteko lehenengo aukerea Diman izan zan eta oin asteon, Igorren. Barikuan, hilak 26, 18:00etan hasiko da emonaldia Lasarte Aretoan. Gero, Areatzan maiatzaren 3an eta Artean maiatzaren 10ean egongo dira aukera gehiago.\nZortzi film\nDena asmatuta dago: Hamalau minutuko film honen zuzendaria Jone Arriola Lobete da eta gidoia be berea da. Aktore lanak, Xanti Agirrezabalak eta Jon Ander Urrestik egiten dabe. \"Estetika zaharra eta arrosa daukan bainugela. Komunaren erdian bainuontzi bat dago, non gazte bi erlajatzen diran porro bat erretzen daben bitartean. Alkartzea indarrean ipinten dan neurrian, elementuen jatorriari eta sorrerari buruzko filosofia egiten hasten dira, alkarrizketea gai personalagoetara joten dauan arte\" sinopsiaren arabera.\nKatalinaren zoria: Guillermo Ordás Blancoren Katalinaren zoria 9 minutuko filma da. \"Gerra latz baten erdian biziraun nahian, bere kemen eta indar guztia baliatu beharko dau Katalinak onik ateratzeko...\" dino sinopsiak.\nErro: Amaia Lejarreta durangarrak zuzendutako film laburra da. Filmean hainbat gai jorratzen ditu zuzendariak; tartean \"emakumea eta jainkosa\". \"Era organiko baten lan egin dogu, bizitzagaz batera. Eskaintza jaso nebanetik, banekian lan multidiziplinar bat egingo nebala. Eta argi neukan zein lantalde izan gura neban. Norbere buruagaz lan egitea polita da, baina baita be beste diziplina batzuetako jenteagaz lan egitea. Hori holan, Erron bodypainta eta Janire Etxaberen jantza bertikala buztartu doguz. Jon Mendizabalek bere kamereagaz grabau eta editau dau dana, eta Ines Osinagak ahotsa ipini deutso\" azaldu eban zuzendariak Anbotori emondako alkarrizketan.\nBabesa: Ander Iruretagoienaren 19 minutuko film honek egoera zailean dagoan gazte baten istorioa dakarku. \"Aratz, egoera zailak bizi dituan gaztea da, sare sozial urria dauka, lan prekaridadea eta ama gaixo terminala, etenbako laguntza behar dauana. Egoera horrek ansiedadea eta egonezina sortzean deutsaz eta familiaren arazoak konponduteko eta bizitza hobetuteko preminak dirua irabazi beharra handitzen deutso. Prostituzinoan ikusten dau Aratzek arazoak azkar konpontzeko bidea. Hor ezagutuko dau Migel, eta harenganako sentiduko dauan erakarpenak gainditu egingo dau gainerako bezeroakaz daukan harremana. Horrek ustebako egoera batera eroango dau\".\nMundu berri bat: Mikel Alvarezen film honek apokalipsiaren osteko mundua imajinetan dau. \"Apokalipsi zonbiari hogei urtez biziraun ostean, janari bilketatik etxera itzultzean, artaburu zuri baten hozkada jaso dau Loinazek. Bere buruaz beste egitetik hur dagoala, plagea amaitu dala jakiten dau. Sendagaia topatu dabe eta etxean daukanagaz prestatu daike. Mundu berri bat dauka aurretik, edo ez?\". Aktore lanetan, Miren Gojenolak, Ander Edok, Ainara Atorrasagastik, Imanol Aristik eta Gorka Estonbak dihardue.\nZirrara: Ane Cuestaren film honek neskato bat bere gorputza deskubriduten hasten danekoa kontetan dau. Deskubrimentu horrek uste baino buruhauste handiagoak ekarriko deutsaz neskatoari.\nTalkak: Ilune Diazen eta Jordi Nueten Talkak filmak, krisian dagoan bikoten baten istorioa kontetan dau. Bikoteak, bere arazoak amen baten konponduko dituan ez-usteko talkaterapia perfektua topauko dau jolas azoka baten.\nBetizu buru: Kim Maiteny Munoak zuzendutako 16 minutuko filma da Betizu buru. \"Miren eta Manuren erlazinoa ez doa ondo, eta baserri bat hartu dabe asteburua pasa eta harremana konpontzen saiatzeko. Bortizkeriak bortizkeria dakar, eta bailarako kondairak dino zintzarri bat dala zapaltzaileek entzuten daben atzen hotsa...\" sinopsiaren arabera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002958", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Hizkuntza indigenetan etorkizunera' mahai-ingurua egingo da Arteako Herriko Bentan\nEl Salvadorko nawat hizkuntzearen eta euskerearen arteko alderaketea egingo da, honeen gaurko egoerea eta berpiztuteko ekimenak kontuan hartuta.\nAprilaren 25ean, eguena, Hizkuntza indigenetan etorkizunera izenpeko mahai-ingurua hartuko dau Arteako Herriko Bentak, 18:00etatik aurrera. Herriko Bentak, Arratiako Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Arratia BHIk antolatutako saioan, hizkuntza indigena bi izango dira aztergai: nawat-a eta euskerea.\nHainbat gai landuko dira, esaterako honeen gaurko egoerea eta berpiztuteko ekimenak, hizkuntza bakotxak eragiten dauan mundu ikuskerea, ondare kulturala eta abar. Helburua, hizkuntza indigenak indartzea eta komunidade bien arteko harremanak estututea izango da.\nNawat\nNawat hizkuntzea, edo pipil moduan be ezaguna, gaur El Salvador danaren eskualdean kolonizatzaileak heldu aurretik berba egiten ziran zortzi hizkuntzetatik bizirik dirauan bakarra da. CONCULTURA Auzi Indigenetarako Idazkaritzaren arabera 1996an 100 personak baino ez eukien nawata ama-hizkuntza lez. Ordutik hainbat ekimen egin dira hizkuntzearen berpizkundea buztartuteko, tartean eskola monolingueak zabaldu dira atzen hamarkada bietan eta hobetuten doa, astiro bada be, egoerea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002959", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nerabeen eta mobikorraren gaineko berbaldia antolatu dau Altxa Burua Arratiak\nBihar, hilak 24, Igorreko Kultur Etxean izango da Leire Erkoreka psikiatraren eta Guk 16 guraso alkartearen berbaldia, 19:30ean.\nAprilaren 24an, eguaztena, nerabeen eta smartphone n arteko harremanaren inguruko berbaldia egingo da Igorreko Kultur Etxean, 19:30ean hasi eta gitxi gora-behera, 20:30era arte. Berbaldiak zati bi izango ditu, hasteko Leire Erkoreka psikiatrak hartuko dau berbea eta gero, Durangoko Kurutziaga eskolako guraso alkarteak kontauko ditu bere esperientziak.\nLeire Erkoreka \" smartphone n eta nerabeen osasun mentalaren arteko harremanaren inguruan dagoan ebidentziari buruz\" arituko da. Bertan, garuna garapen prozesuan daukien nerabeengan, mobikorrek sortuten dabezan eraginak aztertuko dira.\nDurangoko Kurutziaga eskolako nerabeen gurasoen osotuten daben Guk 16 alkarteak gero hartuko dau berbea. Bertan, eskola haretan bizi izandako arazoak eta honei aurre egiteko ekimenak azalduko ditue lehen eskutik, nerabeen gurasoek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002960", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ameli eta Xirrikituen jostunek ipuin kontaketea egingo dau Igorren\nBihar egingo da liburutegian saio bikotxa, 18:30ean lau urtetik beherako umeentzat eta 19:15ean bost urtetik gorakoentzat.\nAprilaren 24an, eguaztena Igorreko Udal Liburutegian ipuin kontaketea egingo da, Liburu Eguna dala-ta, txikerrenak be literaturara hurreratzeko helburuagaz. Ameli eta Xirrikituen jostunak konpainiaren eskutik egingo da kontaketea eta saio bi egongo dira, adinaren arabera.\nHolan, lau urtetik beherako umeentzako saioa 18:30ean hasiko da. Hau amaituta, 19:15ean, izango da bost urtetik gorako umeentzako txandea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002961", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "EH Bildu eta EAJ-PNVren artean banandu dira Arratia, Ubide eta Zeberioko herritarren botoen gehiengo handia\nEH Bilduk 3.844 eta EAJk 3.509 boto lortu ditue eskualdean; atzetik egon dira PSE-EE (260), PP (181), Podemos (108), Sumar (99) eta Vox (63).\nAprilaren 21ean, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan ziran EAEn eta EAJ-PNVk boto gehiago lortu arren, jarleku kopuru bardina lortu dabe EAJ-PNVk eta EH Bilduk, 27 bakotxak. PSE-Eek 12 jarleku lortu; PPk, 7 eta Sumarrek eta Voxek bana. Emaitza honeek erakutsi dabe EH Bilduren gorako joerea jarraituten dala eta EAJ-PNVk eta PSE-EEk agintean segiduteko gehiengo osoa daukiel. Alderdi batzuen indarrak be desbardinak izango dira legegintzaldi honetan, aurreko legebiltzarra asko aldatu dalako. 2020an EAJ-PNVk 31 eserleku lortu ebazan; EH Bilduk, 21; PSE-EEk, 10; Elkarrekin Podemosek 6; PP eta Ciudadanosek beste 6 eta Voxek 1.\nArratia, Ubide eta Zeberio\nGure eremuko herrietan, 2023ko udal hauteskundeetan EH Bilduk irabazitako herrietan, lortu ditu boto gehien Aprilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako haustekundeetan be. Eta gauza bera gertatu da EAJ-PNVk irabazitako herrietan. Eta orokorrean gertatu dan legez, partidu bi honeek eroan dabez boto konpururik handiena, besteei alde handia aterata. Ha-ta guzti be, ikusi daiteke PSE-EEk eta PPk 2020an baino boto gehiago lortu dabezala herri gehienetan oingo hauteskundeetan, eta, beste leku guztietan legez, Elkarrekin Podemos eta Sumarrek sano boto gitxi jaso dabezala, banandu aurretiko Elkarrekin Podemosek aurrekoan lortutako erdiagaz alderatuta.\nArantzazun , 2020ko hauteskundeen aldean, EH Bildu, PSE-EE eta PP dira igon diran partiduak. EH Bilduk 127tik 148 boto jasotzera pasau da; PSE-EEk 4 boto jaso ebazan orduan eta oin 7, eta PPk ez eban botorik jaso 2020an eta boto bi jaso dauz oingoan. Beste partiduek boto gitxiago jaso dabez. EAJ-PNVk 77 boto jaso ebazan 2020an; Podemosek 38 boto jaso ebazan, baina oin bitan banandu da eta botok erdi bananduten dira oingoagaz alderatzeko; holan Elkarrekin Podemosek eta Sumarrek 19na boto jaso ebezala joten da eta oingoan, Podemosek 5 jaso ditu eta Sumarrek 4. PACMA bardin geratu da boto bakarragaz.\nAreatzan , 2020eko emaitzakaz alderatuz, EH Bildu, PP, PSE-EE eta Vox igon dira, 296 bototik 342era, 19tik 23ra, 14tik 22ra eta 4 bototik 7ra pasauz, hurrengoz hurrengo. Lehen ez egoan IZAN partiduak 3 boto jaso ditu eta aurreko hauteskundeetan botorik jaso ez eben PUM+J eta PCTE/ELAK alderdiek boto bana jaso dabe oraingoan. 2020an baino boto gitxiago jaso dabez EAJ-PNVk (258, 2020an), Sumarrek eta E. Podemos-AVk (19na) eta PACMAk (6 boto 2020an).\nArtean , EH Bildu igon da (182 boto 2020an); PSE-EE (4 boto aurreko hauteskundeetan) eta EB-AZk eta PUM+Jk ez eben jaso botorik orduan. Bardin geratu da Vox boto bigaz eta EAJ-PNVk (211, 2020an), PPk (10 boto 2020an); E. Podemosek (20 bototik 7ra pasau dana), Sumarrek (20tik 5era) eta PACMAk (3tik 1era) botoak galdu dabez aurreko hauskundeetan jasotakoagaz alderatuta.\nBedian , EAJ-PNVk emaitza hobeak lortu dauz aurten 2020an baino; izan be 2020an, 277 boto jaso ebazan. Boto gehiago jaso dabez baita be, EH Bilduk (153, 2020an), PSE-EEk (19, 2020an), PPk (10, 2020an), EB-Azk boto bat gehiago orain eta PUM+Jk aurrekoetan ez eban lortu botorik eta. Bardin geratu dira Vox eta PACMA; eta botoak galdu dabez Sumarrek eta Elkarrekin Podemosek (bien artean 58 boto 2020an).\nDiman , EH Bildu (446 boto 2020an), PSE-EE (5 boto 2020an) eta PP (4 boto 2020an) igon dira. Voxek ez eban orduan botorik jaso. Aurreko hauteskundeakaz alderatuz botoak galdu dabez EAJ-PNVk (295, 2020an); Elkarrekin Podemos eta Sumar bat ziran eta 44 boto jaso ebezan 2020an, eta PACMAk, 4 boto.\nIgorren , EAJ-PNVk (936 boto 2020an), EH Bilduk (770, 2020an) PSE-EEk (47, 2020an), PPk (24, 2020an), Voxek (17, 2020an), PACMAk, EB-AZk eta PUM+Jk aurrekoan baino boto gehiago jaso dabe. Galdu egin dabez botoak barriz, Podemosek eta Sumarrek (jasotakoak erdibanandu ostean, 66).\nLemoan , boto gehiago jaso dabez EAJ-PNVk (678, 2020an), EH Bilduk (591), PPk (41), Voxek (23), EB-Azk, PUM+Jk, IZAnek eta Partido Humanistak. Galdu barriz, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek eta Sumarrek (bakotxari egokitzen jakon 71 boto).\nUbiden , Eh Bilduk eta PSE-EEk gora egin dabe (2020an, 57 eta 3 boto, hurrengoz hurrengo). EAJ-PNVk (22), Elkarrekin Podemosek (4) eta PACMAk (2) barriz, boto gitxiago lortu dabez.\nZeanurin gora egin dabe EH Bilduk (295, 2020an) eta PPk (8). IZAN talde barriak 3 boto lortu ditu eta PACMAk 1. Aurreko hausteskundeetan baino boto gitxiago lortu dabez EAJ-PNVk (358, 2020an), Sumarrek eta Elkarrekin Podemosek (18na) eta PSE-EEk (11).\nZeberion , EH Bilduk (262, 2020an), PPk (6) eta Voxek (2) euki dabe aurrekoan baino boto gehiago. IZAN talde barriak 4 boto izan ditu eta aurrekoan botorik lortu ez ebezan, PACMAk eta EB-AZk izan dabe botorik oingoan. EAJ-PNVk (298, 2020an)eta Elkarrekin Podemos eta Sumarrek (13na) galdu dabez botoak. PSE-EE (8, 2020ean) aurreko hauteskundeetan besteko boto jaso ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002962", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oskar Garrok urrezko domina bi lortu ditu astegoienean\nEspainiako Kopako lasterketa bi izan ditu Murtzian eta erlojupekoan zein zirkuituan lortu dau lehen postuan ailegetea.\nOskar Garro txirrindulari igorreztarra Ceutín (Murtzia) izan da astegoienean, Espainiako Txirrindularitza Egokituko Kopako lasterketa bi jokatuten. Zapatuan erlojupekoa eta domekan zirkuituko lasterketea egin eta biak irabazi ebazan. Bueltan, lortutakoagaz pozik agertu da eta hilebete barru jokatuko dauan Espainiako Txapelketarako indartsu dago, gogorra izango dala jakin arren.\nCeutín, erlojupekoa izan zan batez be gogorra, \"hamazortzi kilometro gogor, igoerakaz\". Halanda be, Garrok aurrea hartu eta bere kategoriako lehena izan zan helmugara ailegetan. \"Sufridu ostean irabazi neban, ondo kostata\", adierazo dau Garrok. Hurrengo egunean barriz, hiru kilometroko zirkuituan lehiatu zan, ordu bete gehi bira bat egin behar izan ebazan eta orduan be, lehena izan zan igorreztarra. Hasikeratik \"erasoan eta aurkariak agortuten\" lortu eban hau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002963", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Miren Agur Meabek 'Itzulerak' liburua aurkeztuko dau gaur\nIgorreko Kultur Etxeko Literatur Txokoan egongo da idazlea bere atzen eleberria irakurleakaz komentetako, gaur 18:00etan.\nGaur, aprilak 22, egingo da Igorreko Kultur Etxeko Literatur Txokoaren saioa 18:00etan. Bertan, Miren Agur Meabe idazlea izango da protagonista eta berbagaia, Itzulerak , gazteentzako bere atzen eleberria. Sarrerea librea da, liburua egileagaz komentau gura dauan edonorentzako.\nItzulerak eleberriak, 450 urteko aldeagaz baina lotura daukien istorio bi kontetan ditu. Holan dino sinopsiak: \"1569 urtea. Garaitzeta sutan dago. Sugarretatik ihesi hamabost urteko Estefana gaztea Garrax uhartera heldu da, itsasbeheran. Itasertze berera ailegau dira Miriam Otalora eta Katalin eta Gontzal seme-alabak, Haize-Begi familia-etxera, 450 urte geroago. Elkarri lotuta dagoz, ordea, euren bizitzan.\nMiren Agur Meabe\nMiren Agur Meabe Plaza (Lekeitio, 1962) euskal idazle handienetakoa da. Poesia, narrazinoa, haur eta gazte literatura, itzulpenak... genero ugari landu ditu Meabek, errekonozimentu handia jasoz. 2001ean, Espainiako Kritikaren saria jaso eban Azalaren kodea poema liburuagaitik. 2011n, Espainiako Kritikaren saria Bitsa eskuetan liburuagaitik eta 2021ean, Espainiako Poesia saria Nola gorde errautsak kolkoan lanagaitik. 2006tik euskaltzain urgazle, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izentau eban 2022an.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002964", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen taldeek irabazi egin dabe\nAndrazkoen Arratia Ak eta Bk irabazi egin dabez joandako astegoienean jokatutako partiduak, gizonezkoen Arratia taldeek ostera galdu egin dabez euren partiduak. Lemoako Harrobik bardinketea lortu eban etxean.\nAndrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Tolosa taldearen kontra etxetik kanpo eta 0-3 irabazi eban. 27 jardunaldiren ostean 46 puntu ditu Arratiak eta seigarren postuan dago sailkapenean. Datorren jardunaldian Mulier taldearen kontra jokatuko dabe Urbietan, hilaren 27an, arrastiko 15:20an.\nAndrazkoen Arratia B taldeak be irabazi egin eban etxean zapatuan Ariz B taldearen kontra, 2-1. 26 jardunaldiren ostean 45 puntu ditu Arratia Bk eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Ibaindo Nerbioi taldearen kontra, hilaren 27an, arrastiko 20:00etan.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Balmaseda taldearen kontra etxetik kanpo eta 3-0 galdu eban. 28 jardunaldiren ostean 29 puntu ditu Arratiak eta hamaseigarren postuan dago sailkapenean. Jatsiera postuak puntu bira baino ez ditu Igorreko taldeak. Datorren jardunaldian Santurtzi taldearen kontra jokatuko dabe Urbietan, hilaren 27an, arrastiko 15:20an.\nGizonezkoen Arratia B taldeak zapatuan jokatu eban Begoña taldearen kontra etxean eta 0-2 galdu eban. 28 jardunaldiren ostean 33 puntu ditu Arratia Bk eta hamabigarren postuan dago sailkapenean. Datorren jardunaldian Atxulaur taldearen kontra jokatuko dabe etxetik kanpo, hilaren 27an, arrastiko 18:30ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobi taldeak zapatuan jokatu eban Artibai taldearen kontra etxean eta bana bardindu eban. 28 jardunaldiren ostean 42 puntu ditu Lemoako Harrobik eta zazpigarren postuan dago sailkapenean. Datorren jardunaldian Sondika taldearen kontra jokatuko dabe etxetik kanpo, hilaren 27an, arrastiko 18:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002965", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Intxixu taldeak kontzertua eskainiko dau Artean\nDomekan, hilak 21, izango \"euskal folk paganoa\" joten dauan taldearen emonaldia Arteako Herriko Bentan, 13:30ean.\nIntxixu taldearen musikea \"Euskal Pagan Folk garaikidea\" da eta hau zuzenean entzuteko aukerea egongo da domekan, aprilak 21, Arteako Herriko Bentan eguerdiz, 13:30ean. Lau gasteiztarrek osostutako taldeak zazpi bat urte daroaz kalejira eta kontzertuak eskaintzen eta disko luze bat kaleratu dabe, Beti aurrera! .\nMari jainkosari abesten deutsee; alboka, gitarra eta perkusino potenteen bibrazinoakaz, jantzan egitera eta ohiukatzera animetan dabe jentea euren akelarreetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002966", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jon Plazaolak umorezko bakarrizketea egingo dau Kotxepinen\nZapatuan 20:00etan Lemoako Kultur Etxean aurkeztuko dau Plazaolak Tu-Tum, Platz! bakarrizketea.\nAprilaren 20an, 20:00etan, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean izango da Jon Plazola aktore eta umoregilea, Tu-Tum, Platz! umorezko bakarrizketea lemoaztarrei aurkezten. Txalo Produkzioak-en lan hau 2023an estreinau zan, Plazaola taula gainean bere lehen agerraldia egin ebanetik 23 urtera.\nJon Plazaola urretxuarra \"bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-Tum, Platz! umorezko ikuskizun barriagaz. Taula gainean bere lehen agerraldia egin ebanetik 23 urte pasau dira eta barriro be stand up formatuko bakarrizketeari heldu deutso; hori bai, 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Ordubete izango dogu jakiteko ardao ona legez urteen podesuz hobera egin dauan ala ardao txarra legez ozpindu egin dan\" azalduten dau sinopsiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002967", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Almazenean' antzezlana taularatuko da Igorren\nZapatuan 20:00etan taularatuko dabe Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxagak lan munduaren gaineko komedia garratza, Lasarte Aretoan.\nBihar, hilak 20, Igorreko Kultur Etxean ikusi ahalko da, 20:00etan, David Desola idazle kataluniarraren Almazenean antzezlana, Zuhaitz Gurrutxaga eta Iker Galartza aktore ezagunek taularatuta. Begoña Bilbaok zuzenduta, komedia garratza da obrea, lan mundua aztertuten dauana.\nLangileenganako esplotazinoa eta sistema kapitalista ardatz moduan hartuta, langileen arteko gatazkak ipinten dira jopuntuan. \"Jubilazinoa hartzeako dagoan arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko dauanak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lanlekua partekatuko dabe, itxuraz ezer gertatzen ez dan almazen huts batan. Erlojuaren tik-tak okerra, ezezagun biren arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazinoa, personaia biren arteko gatazka eta guzur handi baten zama\", sinopsiaren arabera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002968", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Akesolok eta Houston-ek, A & H bikoteak kontzertua eskainiko dau Areatzan zapatuan\nBihar, hilak 20, 20:00etan hasiko da kontzertua The Quiet Corner tabernan eta Lubakiak rock operako piezak egongo dira entzungai.\nZapatuan 20an, 20:00etan, Igorreko Iñaki Akesolok (gitarrea) eta Dimako David Ibarra \"Houston\"ek (ahotsa); hau da, A&H taldeak kontzertua eskainiko dau Areatzako The Quiet Corner tabernan. Bertan, Lubakiak rock operako piezak joko dabez.\nHamar urte inguruko lanaren ostean, igaz, 2023an kaleratu eban talde arratiarrak, Lubakiak 13 abestiz osotutako diskoa. Rock opera honetan, XX. mendeko atzen hiru hamarkadetako Euskal Herria erakusten da eta hedabideen poderearen inguruko hausnarketea be egiten da, besteak beste. Kanten hitzak David Ibarrak sortutakoak dira, eta musikea taldekide bien artean sortu eben.\nIbilbide luzea musikan\nAkesolo eta Houston 1991 urtetik dabiz alkarlanean. Urte haretan The Impresentables taldean ibili ziran. Talde honegaz disko bi kaleratu eta gero, beste talde bat sortu eben, Harrobi. Harrobi taldeagaz, Moai diskoa atera eben 2005ean, eta Harrobian Indusi izenekoa 2009an. 2018an, Houston Pub taldeagaz, rock klasikoen bersinoez osotutako diskoa kaleratu eben. Azkenik, bikote moduan, A&H, Lubakiak rock opera bat kaleratu dabe, euren lan guztietan legez, betiko rock musikan oinarritutakoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002969", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan hasiko da Komunikazio Ez Bortitza berbaldi zikloa Lemoan\nOingo barikuan, hilak 19, eta hurrengoan, hilak 26, egingo dira arrastiz Nerea Mendizabalek gidatutako berbaldiak. Izena 688 661 477 telefonoan emon daiteke.\nLemoako Udalak antolatuta, hurrengo bariku bietan Komunikazio Ez Bortitza berbaldi zikloa eroango da aurrera. Euskeraz izango dira berbaldiak, 16:30etik 20:30era Kotxepin Kultur Etxean. Hizlaria Nerea Mendizabal izango da, Psikopedagogia eta Gizarte Hezkuntzak ikasketak egin ditu eta komunikazino ez bortitzean aditua da, Center for NonViolent Communication-en aritu ostean.\nIkastaroa Marshall Rosenberg.ek garatutako komunikazino ereduan oinarrituko da. \"Modu praktikoan gugaz edo besteakaz komunikatzeko, norbere sentimentu eta beharrak adierazoteko eta bestearen jarrera desatsegina entzun eta ulertzeko aukerea emoten deusku\" eredu honek. Holan, \"egoera gatazkatsuak kooperazino eta eta errespetutik konpontzeko; ez epaiketa eta min egitetik\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002970", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Laburbira zirkuituaren Arratiako lehen geralekua izango da Dima, barikuan\nEskolako kamaran, 19:30etik aurrera proiektauko dira aurtengo Laburbira osotuten daben euskerazko zortzi film laburrak\nEuskaltzaileen Topaguneak antolatuta, martxan dago XXI. Laburbira eta 35 herritan egingo diran geldialdien artean lautan egongo da Arratian. Aurtengo eskaintzea osostuten dabe euskerazko zortzi film laburrak ikusteko lehenengo aukerea Diman izango da bihar, hilak 19. 19:30ean eskolako kamaran. Gero, Igorren aprilaren 26an, Areatzan maiatzaren 3an eta Artean maiatzaren 10ean egongo dira aukera gehiago.\nZortzi film\nBabesa: Ander Iruretagoienaren 19 minutuko film honek egoera zailean dagoan gazte baten istorioa dakarku. \"Aratz, egoera zailak bizi dituan gaztea da, sare sozial urria dauka, lan prekaridadea eta ama gaixo terminala, etenbako laguntza behar dauana. Egoera horrek ansiedadea eta egonezina sortzean deutsaz eta familiaren arazoak konponduteko eta bizitza hobetuteko preminak dirua irabazi beharra handitzen deutso. Prostituzinoan ikusten dau Aratzek arazoak azkar konpontzeko bidea. Hor ezagutuko dau Migel, eta harenganako sentiduko dauan erakarpenak gainditu egingo dau gainerako bezeroakaz daukan harremana. Horrek ustebako egoera batera eroango dau\".\nMundu berri bat: Mikel Alvarezen film honek apokalipsiaren osteko mundua imajinetan dau. \"Apokalipsi zonbiari hogei urtez biziraun ostean, janari bilketatik etxera itzultzean, artaburu zuri baten hozkada jaso dau Loinazek. Bere buruaz beste egitetik hur dagoala, plagea amaitu dala jakiten dau. Sendagaia topatu dabe eta etxean daukanagaz prestatu daike. Mundu berri bat dauka aurretik, edo ez?\". Aktore lanetan, Miren Gojenolak, Ander Edok, Ainara Atorrasagastik, Imanol Aristik eta Gorka Estonbak dihardue.\nZirrara: Ane Cuestaren film honek neskato bat bere gorputza deskubriduten hasten danekoa kontetan dau. Deskubrimentu horrek uste baino buruhauste handiagoak ekarriko deutsaz neskatoari.\nTalkak: Ilune Diazen eta Jordi Nueten Talkak filmak, krisian dagoan bikoten baten istorioa kontetan dau. Bikoteak, bere arazoak amen baten konponduko dituan ez-usteko talkaterapia perfektua topauko dau jolas azoka baten.\nBetizu buru: Kim Maiteny Munoak zuzendutako 16 minutuko filma da Betizu buru. \"Miren eta Manuren erlazinoa ez doa ondo, eta baserri bat hartu dabe asteburua pasa eta harremana konpontzen saiatzeko. Bortizkeriak bortizkeria dakar, eta bailarako kondairak dino zintzarri bat dala zapaltzaileek entzuten daben atzen hotsa...\" sinopsiaren arabera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002971", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako ardi ustiapena hurbiletik ezetuteko bisita gidatua antolatu dau Gorbeiako Parke Naturalak\nZapatuan, hilak 20, izango da Txonde gaztandegira bisitea. Izena aurretik emon daiteke 94 673 92 79 telefonora deituta.\nOingo zapatuan, aprilak 20, Gorbeiako Parke Naturalak antolatutako bisita gidatu egongo da Areatzan goizez. Helburua, bertako ardi ustiapena eta gaztaigintzea hurbiletik ezetutea izango da. Horretarako Txonde gaztandegira egingo da bisitea, Txomin Iturriaga artzainak gidatuta.\nIzena aldez aurretik emon behar da helbidean edo 94 673 92 79 telefonoan. Izena emoterakoan zehaztuko da zein eta non dan hitzordua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002972", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dorleta Kortazar ipuin kontalaria protagonista Dimako Bariku Txikin\nBihar, aprilak 19, Abaroa lokalean egongo da Kortazar 18:00etatik aurrera, txikerrenentzako ipuinak kontetan.\nTiti ta lolo alkarteak, Liburutegiak eta Udalak alkarlanean antolatuten dabe Bariku Txiki, umeen aisialdian arte eszenikoak sartzeako ekimenaren programazinoa. Hori dala-ta, hilean umeentzako ikuskizunen bat eskaintzen dabe Abaroa lokalean. Aprilean, ipuin-kontaketea izango da umeentzako saioa, Dorleta Kortazarrene eskutik\nUme eta helduentzako kontaketak ditu Kortazarrek. \"Berbak dira nire lanerako tresna eta horregaitik zaintzen dodaz tentuz. Ipuin tradizionalak, nik sortuak eta egile barrienak kontetan dodaz, helduentzat, haurrentzat eta nerabeentzat\" dino bere webgunean.\nHelduentzako kontaketea Lemoan\nDatorren astean, Kortazar barriro bueltauko da Arratiara. Oingoan Lemoan egingo dau emonaldia, hilaren 24an Kotxepinen, 18:00etan. Lemoako saioa helduentzako izango da, hamasei urtetik gorakoentzako. Bertan, Ispiluak kontakizuna egingo dau; espiluan euren buruari begiratu eta beste aldera gurutzatzeko ausardia izan daben andren istorioak batuko ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002973", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Caritas Bizkaiak, eleizaren ikuspuntuko ekologiaren gaineko berbaldia egingo dau Igorren\nLaudate Deum. Ekologia integralari buruzko hitzaldia titulupean, Caritas Bizkaiak berbaldia antolatu dau hilaren 18rako, 18:00etan, Igorreko Kultur Etxean. Caritas Bizkaiak, ekonomia sozial eta solidarioko ekintzak egiten ditu eta ekintza horreek, eta boluntarioen zereginak \"ekologia integralaren\" ikuspuntutik azalduko dauz Alicia Suso hizlariak.\nSusoren arabera, Caritasek, persona ahulenak eta hauskorrenak oso gogoan izanda heltzean deutso ekologia integralari. \"Ekologia integrala munduan biziteko daukagun modua, gure bizimoduak, lurreko baliabideakaz daukagun harremana eta, orokorrean, gizakia ikusteko eta bizitza biziteko daukagun modua eraldatuko dituan ikuspegi barri bat da\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002974", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Billy Wilderren 'El apartamento' ikusgai aprileko Zineklub saioan\nBihar, hilak 18, 20:00etan proiektauko da Igorreko Lasarte Aretoan Hollywoodeko urrezko sasoiko komedia erromantiko klasikoa.\nBihar, hilak 18, egingo da aprileko Igorreko Zineklub saioa, 20:00etan, eta bertan Billy Wilder zuzendariaren klasikoetako bat egongo da ikusgai: El apartamento (1960). Jack Lemmon, Shirley MacLaine eta Fred MacMurray aktoreak protagonista ditu komedia erromantiko honek.\nZinegintzaren historiako pelikula erromantiko onenen artean dagoan film honek, bost Oscar eta hiru Urrezko Globo jaso ebazan, besteak beste. Billy Wilderren beste film ezagun batzuk dira Irma La Douce , Sabrina eta Sunset Boulevard , tartean.\nSinopsia\nC. Baxter, Manhattango aseguru-etxe bateko langile apala baina anbizino handikoa da. Ezkongabea da eta apartamentu diskretu baten bizi da. Apartamentua laneko nagusiei ixten deutse lantzean behin amodio hitzorduetarako. Mesede horreek enpresan daukan posizinoa hobetuteko balioko deutsien itxaropena dauka. Baina egoerea aldatu egiten da igongailuzain batez maiteminduten danean; izan be, apartamentua erabilten daben nagusietako baten maitalea da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002975", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urdaibaiko Guggenheim-aren inguruko berbaldia bihar Axular Herriko Tabernan\nEguenean, hilak 18, 18:30ean emongo dabe berbaldia Guggenheim Urdaibai Stop herri mobimentuko kideeek.\n2008an proiektua lehenengoz aurkeztu zanetik, hainbestetan gelditu eta barriro ipini da martxan Urdaibaiko biosfera erreserban Guggenheim bat eregiteko proiektua baina atzenaldian ikusi da, aurrera doala. Holan, Guggenheim Urdaibai Stop plataformea sortu eben Busturialdeko herritarrek, euren ingurune naturala arriskuan egoalakoan.\nHolan, Igorreko Axular Herriko Tabernan Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformako kideak egongo dira bihar, hilak 17, plataformeak proiektuarekiko dituan kezkak plazaratu eta proiektua zelan doan kontetako. Berbaldia 18:30ean hasiko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002976", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kiñu Gaztetxeak hamargarren urteurreneko egitarauaren bigarren asteari ekingo deutso gaur\nGaur kakorratz tailerra, barikuan Hari's Rock School-en emonaldia eta zapatuan Urban Festa egingo dira Igorreko gaztetxean.\nIgorreko Kiñu Gaztetxeak hamargarren urteurrena ospatuten dabil. aprilean zehar egingo dan egitarau berezia gaz eta asteon ekintza gehiago egingo dira. Pasau dan asteko Klown tailer eta Ibil Bedi taldearen kontzertuaren ostean kakorratz tailerra, Hari ́s Rock School-en emonaldia eta Urban Festa egingo dira asteon.\nKakorratz tailerra gaur, hilak 17, izango da 19:00etatik aurrera. Bertan partaideek kakorratz-beharrak egiteko lehen pausuak eta teknikak ikasiko ditue danen artean lan bat egiteko.\nBarikuan ostera, hilak 19, Hari ́s Rock School gitarra eskolako ikasle eta lagunen emonaldia egongo da Kiñun, 18:30etik aurrera. Ikasle eta lagunen artean banda osoak osotuta, hainbat abesti taularatuko ditue. Tabernea be zabalduko da.\nZapatuan barriz, goizetik hasita, Urban Festa ospatuko da. Potekumeak taldeak graffitia egingo dau Kiñuko horman eta bitartean, musika urbanoa eta rap tailerra be egongo dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002977", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Riglos-en egingo dira Maratuk antolatutako gazte udalekuak\nGaragarrilaren 8tik 11ra izango dira hamalau eta hamasei urte bitarteko gazteentzako udalekuak.\nMaratu Igorreko gazteria zerbitzuak antolatuta, gazteentzako udalekuak egingo dira garagarrilaren 8tik 11ra bitartean, Riglos-en (Huesca). Herria ezaguna da inguruan dituan mallo izeneko egitura geologiko ikusgarria eta Gallego errekeari esker. Holan, inguruak abentura ekintza ugaritarako aukerea emoten dau: rafting, eskaladea, arroila jaitsiera...\nHamalau eta hamasei urte bitarteko gazteek emon leikie izena udalekuetan eta igorreztarrek daukie lehentasuna. Izena emoteko, aprilaren 28ra arte idatzi daiteke 688 898 765 telefonora.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002978", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Upo Galapan Areatzako II. Mendi Lasterketarako izen-emotea\nAprilaren 28ra arte emon daiteke izena eta lasterketea maiatzaren 4an egingo da: 14 kilometro eta 800 metroko desnibela ditu ibilbideak.\nKarpoko jaiak iraun bitartean egingo da aurtengo Upo Galapan Areatzako Mendi Lasterketearen edizinoa, Lamino Kirol Klubak eta Areatzako Udalak bigarrenez antolatuta. Maiatzaren 4an, zapatua, egingo da 14 kilometro eta 800 metroko desnibela dituan lasterketea. Gudarien Plazan hasi eta amaituta, ibilbide zirkularra dauka.\nLasterkariek 09:30ean ekingo deutsie karrereari eta, ibilbidearen erdi inguruan, 8. kilometroan, izango da horniketa puntua. Lasterketeari izena emoten deutsan Upo mendiaren tontorra, 10. kilometroan zapalduko dabe. Mendi lasterketa herrikoia da \"edozeinek egin ahal izateko modukoa, bai distantzia, bai desnibel aldetik\" adierazo eben igaz antolakuntzakoek.\nIzen-emotea zabalik dago upogalapan.com webgunean hilaren 28ra arte. Asegurua, dorsala eta horniketea, izen-emotearen zortzi euroko prezio barruan dagoz; bazkideek sei euro ordaindu behar dabez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002979", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "BideOn Arratian zerbitzua aurkezteko berbaldia egingo da Lemoan\nLemoatx alkartearen lokalean izango da garraio zerbitzuaren gaineko berbaldia gaur, hilak 16, 17:00etan.\nBideOn Arratian proiektua fase pilotuan dago, Bizkaiko Foru ALdundiak 900.000 eurogaz finantziauta eskualdean identifikau dan garraio eta mobilidade arazoari aurre egiteko helburuagaz. Unibersidadeko ikasle arratiarrak, etxetik Bizkaiko Campuseko fakultadeetara edo hurren dagoan garraio publikora eroateko; eta 65 urtetik gorakoak herriguneetatik urrun dagozan etxeetatik herriguneetara edo Galdakao-Usansoloko Ospitalera eroaten dira.\nEskaripeko garraio zerbitzu hau herritarrei aurrez aurre ezetu arazoteko antolatu da Lemoan egingo dan aurkezpena. Bertan, zerbitzuaren ezaugarri nagusiak azalduko dira, bai eta herritarren galdera eta zalantzak argitu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002980", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako belaunaldien arteko bazkarirako txartelak salgai dagoz\nBarikura arte, hilak 19, erosi daitekez Lemoako Jubiladuen Etxean edo Karabie Gaztetxean, aprilaren 27an egingo dan belaunaldien arteko bazkarirako txartelak.\nBelaunaldien arteko Elkartasunaren eta Lankidetzaren Europako Eguna aprilaren 29an ospatzen da. Horren harira, Lemoako Udalak, Lemoatx Jubilatu eta Pentsiodunen alkarteak, gaztetxeko asanbladeak eta Durundibarri Dantza Taldeak, aurreko zapatuan ospatuteko egitaraua prestatu dabe alkarlanean. Jantzak Durundubarri jantza taldearen eskutik, poteoa, bazkaria, bingoa, txokolate-jana eta erromeria dira egun horretan gazteak eta edadekoak batuko dituen jarduerak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002981", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Onditz Iturbe bigarren Espainiako kilometro bertikal eta mendi lasterketa txapelketetan\nLasterketa bertikalean zein modalidade klasikoan egin eban bigarren Onditz Iturbek joandako astegoienean Avilan jokatutako Espainiako Txapelketetan.\nKilometro bertikala jokatu zan lehenengo joan dan zapatuan. Probeak 7,5 kilometroko ibilbidea eukan eta kilometro bateko desnibela. Oihana Kortazar hasikeran ipini zan aurrean eta minutu bat eta hamalau segundo atera eutsazan Bigarren egin eban Iturberi.\nHurrengo eguneko lasterketeak 16 km-ko ibilbidea eta 840 metroko desnibela euki eban. Honetan be iges egin eban Elgetakoak, baina igoerearen atzen herenean, Iturbek harrapatu eta atzean itxi eban, urrea lortu guran. Baina bajatukeran, barriro hartu eutsan aurrea Kortazarrek eta minutu bat eta 20 segundo atera eusazan lasterkari igorreztarrari.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002982", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiko Zekorrak taldeak amaitu dau 2023-2024 ligea\nLa Unica talde iruñarraren kontra 48-5 galdu dabe zekorrek atzen partidua, \"partidu serioa baina jokalari gitxigaz\" jokatuta.\nEkin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak zapatuan, hilak 13, jokatu eban Euskal Ligako 2. Mailako 2023-2024 ligako atzen partidua, La Unica taldearen kontra, Iruñan. Emaitzea, 48-5, ez zan ona izan baina Ekaitz Duñabeitia entrenatzailea harro agertu da egindakoagaz. Izan be, zehaztu dau hamalau jokalarigaz heldu zirala eta lehen minutuetan bat lesionau zanez, gitxiagotasunez jokatu eben partidua: \"Partidu serioa izan da eta defentsan ondo ibili gara, baina jokalari gitxigaz\".\nHolan zekorrek amaitutzat emon dabe ligea, lau partidu irabazita. Guztira, 22 puntu batu ditue arratiarrek ligan zehar eta oin, zazpigarren postuan dagoz, AVK Bera Bera taldearen aurretik. Ondino, sailkapena ez da behin betikoa izan be, jardunaldi bat falta da, Arratiko Zekorrak taldeari baina, deskantsua egokitu jako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002983", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia Ak garaipen garrantzitsua lortu eban Urbietan\nAndrazkoen Arratia A taldeak ez ezik atzen aste bietan ez da ligarik jokatu eta joan dan astegoienean barriro bueltau da futbola. Gizonezkoen Arratia Ak garaipen garrantzitsua lortu eban etxean Galdakao A taldearen kontra.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Igorren Galdakao A taldearen kontra eta 2-0 irabazi eban partidua. 27 partiduren ostean 29 puntu ditu Arratiak eta hamalaugarren dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Balmaseda A taldearen kontra, hilaren 20an, arrastiko 17:30ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo La Merced A taldearen kontra eta husna bardindu eban. 27 jardunaldiren ostean 33 puntu ditu Arratia Bk eta hamargarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Begoña A taldearen kontra, hilaren 20an, arrastiko 18:30ean.\nAndrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan UD Logroñes taldearen kontra eta 0-2 galdu eban etxeko taldeak. 26 jardunaldiren ostean 43 puntu ditu Arratia Ak eta seigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Tolosa taldearen kontra, hilaren 20an, arrastiko 15:30ean.\nAndrazkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban Urbietan Orduñaren kontra eta 7-1 irabazi eban etxeko taldeak, hiru jardunaldi eroiazan irabazi barik. 25 jardunaldiren ostean 42 puntu ditu Arratia Ak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Ariz taldearen kontra, hilaren 20an, arrastiko 16:00etan.\nInskripzino epea zabalik dauka ostera Arratia futbol taldeak bagilaren 3ra arte 2024/2025 denporaldirako. Informazino gehiago 688 777 117 eta 94 631 57 04 telefonoetan edo helbide elektronikoan lortu daiteke.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban derbia etxetik kanpo Amorebieta Bren kontra eta bina bardindu eban. 27 jardunaldiren ostean 41 puntu ditu Lemoako taldeak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Artibai taldearen kontra, hilaren 20an, arrastiko 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002984", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanuriko atzen Santa Ageda egunaren gaineko dokumentala proiektauko da zapatuan\nIngrid Kurschick Zeanurin bizi dan antropologoak egindako filma Kultur Etxean egongo da ikusgai, zapatuan 19:00etan.\nIngrid Kurschick Zeanurin bizi dan alemaniarra da, antropologoa eta euskal ikasketetan aditua. Euskal ohiturakaz zer ikusia dabezan gaien gaineko hainbat ekoizpen egin ditu eta atzen Santa Ageda egunean, zeanuriztarren eskutik egon zan santaeskearen gaineko dokumental bat grabetako. Holan, Santa Ageda 2024 dokumentala Zeanuriko Kultur Etxean proiektauko da zapatuan, hilak 13, 19:00etan.\nDokumentalean ohitura hau batu dau, kantuek eta parte-hartzaileen berbak tartekatzen dituana. Holan, talde eta kofradia desbardinak aurkeztu eta abestien sekretuak kontetan dira dokumentalean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002985", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hezkuntza sistemaren gainean hausnartzeko jardunaldia antolatu dau Arteako Herriko Bentak\nGoizez \"turbokapitalismoaren garaiko\" hezkuntzaren joeren inguruko berbaldia egingo da eta arrastiz Euskal irakasleak Hezkuntza Sailaren aurrean eztabaida irekia.\nArteako Herriko Bentak Eskola ala Ankerkeria izenpean, hezkuntza sistemaren gainean hausnartzeko jardunaldia antolatu dau zapaturako, hilak 13. Hezkuntzaren azken joeren gaineko berbaldi batek eta irakasleen arteko debate ireki batek osotuten dabe egitaraua. Horrezaz gainera, bazkaria egingo da 14:30ean; 94 602 88 55 telefonoan egin daiteke erreserba.\n\"Azken joerak\" hezkuntzan, eskola turbokapitalismoaren garaian berbaldia 11:00etan hasiko da eta gazteleraz izango da. Hizlariak Carlos Fernandez Liria eta Teresa Maldonado Barahona izango dira, biak dira filosofo eta irakasleak.\nEuskal irakasleak Hezkuntza Sailaren aurrean eztabaida irekia barriz, 17:00etan hasiko da. Bertan, hezkuntzako langileak eta hezkuntza saila aurrez aurre jartzen dituen hainbat gai urtengo dira, honeen inguruan hausnartzeko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002986", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar Estankonak kontzertua eskainiko dau Areatzako The Quiet Corner tabernan\nBorja Estankona musikari arteaztarrak, kontzertua eskainiko dau bihar, hilak 13, 20:00etan, Areatzako The Quiet Corner tabernan.\nKontzertuan, Estankonak, gitarregaz lagunduta, bere ibilbideko abestien bilduma bat eskainiko dau. Borja Estankonak urte asko daroaz kantagintzan eta Estankona (2011), Fruitua (2012), Ardatza (2015) eta Zuzenean (2019) diskoak ditu kalean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002987", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arteako ermiten arteko ibilbidea egingo da domekan\nPlazatik 09:30ean abiatuta, herriko templu erlijiosoen artean oinez mobiduko dira, kirola eta ondasuna buztartuz.\nDomekan, hilak 14, Arteako Jubilatu Elkarteak antolatutako martxea egingo da. Goizeko, 09:30ean plazan da hitzordua eta hortik, templuz templu mobiduko dira hurreratzen direnak. Holan, Arteako ondasun materialaren gainean gehiago jakiteko eta kirola egiteko aukerea eskainiko da.\nArtean, Santa Mariako parrokia da templu nagusia baina beste eleiza bat eta hiru ermita be badagoz. Holan, San Miguel eleizatik zein Santiago, Santamañe eta San Martin ermitetatik pasauko da ibilbidea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002988", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan ospatuko da Zeberioko Gazte Eguna\nBazkaria, bazkaloste musikatua, poteoa egongo dira egunean zehar; gauean barriz, Katilu, Hofe x 4:40 eta Drama Daramak girotuko dabe jaia.\nZeberioko Gazte Elkarteak antolatuta, aprilaren 13an ospatuko da Zeberioko Gazte Eguna. Bazkariak, poteo musikatuak eta gaueko kontzertuek osotuten dabe herriko gazteek gazteentzako osotutako eskaintzea.\nOspakizuna 15:00etan hasiko da, gazte bazkariagaz. Aprilaren 7an zan txartelak lortzeako atzen eguna. Hau amaituta, bazkalostean kontzertu akustikoa egongo da, Modorra izenpean. 19:30ean barriz, mobimentuan ipiniko dira gazteak, tabernaz taberna \"baflepoteoan\".\nGaueko eskaintza musikala ostera, Katiluk, Hofe x 4:40k eta Drama Daramak osostuten dabe. Katilu taldea izango da, 22:30ean, oholtzara igoten lehena. Arrigorriagako talde gazte honek blues-rock estiloa buztartuten dau. Hofe x 4:40 barriz, Igotz Mendez abeslariak eta Xabier Lafuente zein Marcos Galech ekoizleek sortutako proiektua da, trap eta pop sintetikoaren inguruko doinuak egiten ditua. Gaua zarratuteko, Drama Darama dj-ak hartuko dau musikearen ardurea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002989", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gauargi taldeak girotuko dau zapatu arrastia Igorren\nAprilaren 13an, 18:00etan hasiko da Kultur Etxeko plazan Gauargi taldearen erromeria.\nOingo zapatuan, hilak 13, Gauargi erromeria bandak kontzertua eskainiko dau 18:00etan, igorreztarrak jantzan ipinteko. Eguraldi ona espero da, beraz, Kultur Etxeko plazan izango da erromeria baina iragarpena aldetu ezkero, kiroldegiko frontoian egingo da. Gauargi taldea eskarmentu handikoa da, hamar urtetik gora daroaz eta Euskal Herriko plaza eta agertokietan.\n2012an sortu zan, Amaia Txintxurreta eta Asier Castroren ekimenez, Gauargi erromeria taldea. Txintxurreta hamasei urtegaz hasi zan erromeria talde baten kantuan, eta harrezkeroztik hainbat musika taldetan eta telebista saiotan hartu dau parte. Goiena telebistako Kantari saioko aurkezlea be bada. Eta Asier Castro, musika irakaslea, gitarra-jotzailea, tekladu-jotzailea eta DJ ekoizlea be bada.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002990", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aliantza antierrazistak eregiteko topaketea egongo da zapatuan Basoa etxean\nSos Arrazakeriak, Basoak, Zehar-ek eta Ongi Etorri Errefuxituak-ek antolatuta, eztabaida eta berbaldiak egongo dira. Bai eta Bidasoa 2018-2023 dokumentalaren proiekzinoa.\nZapatuan, hilak 13, mahai-ingurua, berbaldiak, tailerrak eta Bidasoa dokumentalaren proiekzinoa egongo dira Arteako Bildosolako Basoa etxean, bertara hurreratutakoen artean, aliantza antierrazistak sortu edota sendotzeko helburuagaz. Sos Arrazakeriak, Basoak, Zehar-ek eta Ongi Etorri Errefuxituak-ek antolatu dabe ekintza hau.\nEgitaraua\n10:00etatik 12:00etara, mahai-ingurua. Partaideak: Carolina Agudelo, Andoulaye Sarr, Lolita Chavez, Marie Lucie monsheneke, Hassana Aaalia eta Fernanda Candida. Moderatzailea: Marra Ngom.\n12:00etatik, 12:30era, hamaiketakoa.\n12.30etik 14:30era, Pilar Alba eta Iker Barberoren berbaldia Muga politikak eta legedia .\n14:30ean, bazkaria.\n16:30etik 18:30era, fondoko gelan, Shandra Louridok eta Javier Canivellek gidatutako Eskubide (gabeziaren) gauzatzea tailerra egongo da eta gela nagusian, Alaine Aranbururen Bidasoa 2018-2023 dokumentalaren proiekzinoa eta ostean eztabaida egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002991", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ibil Bedi taldeak kontzertua eskainiko dau Kiñu Gaztetxean\nHamargarren urteurreneko egitarauaren lehen ekintzen artean, eguenean Klown tailerra eta zapatuan Ibil Bedia taldearen kontzertua eskainiko dira Igorreko gaztetxean.\nIgorreko Kiñu Gaztetxeak hamargarren urteurrena ospatuko dau aprilean zehar egingo dan egitarau berezia gaz eta asteon izango dira lehen ekintzak. Bihar, hilak 11, egingo dan Klown tailerra eta zapatuko Ibil Bedi taldearen kontzertua izango dira lehen ekintza honeek.\nEgueneko Klown tailerra 19:00etan izango da. \"Edonork jaso ahal dauan tailerra da, danok daukagulako Klown (pailazo) bat gure barruan\", azaldu dabe gaztetxetik. Bertan, klown teknika desbardinak jasoko dira eta gero, mokautxoa be egongo da.\nZapatuan barriz, Ibil Bedi taldea igoko da Kiñuko oholtzara. Ateak 20:30ean zabalduko ditue eta sarrerak aldez aurretik eskuratu daitekez Igorreko Axular Herriko tabernan zein egunean bertan, gaztetxeko atean. Folk-rock talde gazteak country eta folk britainiar estiloak lantzean dauz besteak beste. Arrakasta handia lortu dabe Beltxarga Beltza (2021) eta Goldea (2023) diskoakaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002992", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskeraz irakurteko ekimena abiatu dau Lemoako Liburutegiak\nMaileguan hartzen dan euskerazko liburu bakotxeko, hainbat sari lortzeako zozketan parte-hartuko dabe liburutegiko erabiltzaileek.\n'Irakurri euskeraz, biderkatu euskerea' ekimenari esker, Lemoako Liburutegian sariak lortu daitekez euskerazko liburuen maileguakaz aprilaren 23ra arte. Izan be, maileguan hartzean dan liburu bakotxeko, sarien zozketan sartuko dira irakurle euskaldunak. Kotxepin lagun harpidetza bi, Gaztezulo aldizkariko harpidetza bi, Berrialagun izateko harpidetza bi eta Ebook bat dira zozketaren bitartez lortu daitekezan sariak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002993", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan da Bziber, gazteentzako TikTok-eko erronka lehiaketea\nAstero erronka bat proposatuko da 13 eta 16 urte bitarteko gazteentzako Azkue Fundazioak antolatutako ekimenean.\nAstelehenean ipini da martxan eta maiatzaren 2ra arte parte hartu ahalko da Azkue Fundazioak antolatutako Bziber lehiaketan. Bertan, hamahiru eta hamasei urte bitarteko gazteek, TikTok bideo plataforman hartu leikie parte, @bziber_lehiaketa kontua jarraituta. Profil horretan, Lorea Intxausti aktoreak erronka bat proposatuko dau astero, gazteek bete dagien.\nErronka bakotxeko, irabazle bat egongo da eta maiatzaren 3an jakinarazoko dira saridunak. Honeek Fnac dendetan erabilteko 75 euroko erosketa txartelak jasoko ditue sari lez. Lehiaketa honen helburua da, ingurune digitalean be gazteen artean euskerearen erabilereari bultzadea emotea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002994", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Selekzioak modalidade guztietan lortu ditu dominak Europako Pelota Txapelketan\nAndrazkoek jokatutako hiru modalidadeetan lortu ditue urrezko dominak eta gizonezkoek, urrezko domin bat eta brontzezko hiru eskuratu ditue Portugalen jokatutako txapelketan.\nEuskal Pelota Selekzinoa Portugalen jokatu dan CIJB erakundeak antolatutako XI. Europako Pelota Txapelketan aritu da atzen astean. Tartean, Patricia Espinar eta Eneko Uribek entrenatzaileek hautatutako lau arratiar izan dira: Amaia Aldai, Mikel Aurrekoetxea, Mikel Beldarrain eta Lur Ziarrusta.\nArrakasta handia lortu dabe. Izan be, andrek hiru modalidadetik hirurak irabazi ditue, sailkapen orokorreko txapeldun izanda. Gizonezkoetan, modalidade guztietan dominak lortuta, sailkapen orokorreko azpitxapeldun izan dira.\nHolan, Amaia Aldai parte izan dauan andren selekzinoa Joko Internazionalean, Pelota portugaldarrean zein OneWall espezialidadeetan nagusitu dira, guztietan urrezko dominak irabazita. Honeek, ez dabe Llargues joko balentziarra jokatu.\nGizonen selekzinoak ostera, Aurrekoetxea, Beldarrain eta Ziarrusta tartean, lau modalidadeak jokatu ditu eta guztietan lortu ditu dominak. Holan, Pelota portugaldarrean lortu dau urrea eta Llargues, Joko Internazional eta OneWallean lortu ditu brontzezko dominak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002995", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Bizkarsoro' ikusteko aukerea Artean barikuan\nBarikuan, hilak 12, 19:00etan egongo da filma ikusteko aukerea Kultur Etxean. XX. mendean, Ipar Euskal Herrian, euskerearen egoerea islatzen daben bost istorio batzean dauzan filma da.\nBizkarsoro filma herriz herri ibili da eta barikuan aprilak 12, Arteako Kultur Etxean egongo da ikusgai, 19:00etan. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zan Josu Martinezek zuzendutako benetako istorioa kontetan dauan fikzinozko film hau. Izan be, Bizkarsoro herria ez da existiduten eta bizkarsorotarrak fikzinozko personaiak dira, baina zeozelan, euskeraz biziteagaitik jazarriak izan diran euskaldun guztiak dira bizkarsorotarrak.\n1914tik 1982ra bitartean gertatzen diran bost istoriok osatuten dabe filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarrituta dagoz, bost hamarkadatako kontakizuna egiteko.\nPelikuleak, herri txiki batek bizi izandako aldaketa sozialak erakusten ditu, baita euskerearen zuztartze eta urruntzea eta euskerearen bizirauteko burrukea be. \"Frantzia sortu zan. Frantsesak sortzea falta zan bakarrik\", pelikulako kartelean azaltzen dan moduan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002996", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mendi Filmeko pelikulak datorren eta hurrengo eguenetan proiektauko dira Igorreko Lasarte Aretoan\nAprilaren 11n izatekoa zan saioa, hilaren 19ra pasau da eta datorren barikuko, hilak 12, programea ez da aldatu.\nHolan, oingo barikuan, 19:30ean, Lasarte Aretoan, Oinez , The Silent Escape , La Gara eta Rope filmak eskainiko dira eta hurrengo barikuan, hilak 19, Body of a Line , Everest Invaders eta Udalatatx, ura eta atxa ikusi ahal izango dira.\nGanzabal Mendi Taldeak urtero, Bilboko Mendi Film jaialdiko pelikularik onenak ekarten ditu Igorreko Lasarte Aretora, Mendi Amesgarriak izenpean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002997", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Liburu aurkezpena eta solasaldia Arteako Herriko Bentan\nXabier Uriarte mediku naturistea egongo da Artean, eguenean, hilak 11, 18:00etan, De las infecciones del contagio y de las vacunas liburua aurkezten. Ostean solasaldia egongo da egileagaz.\nUriartek hainbat liburu idatzi ditu txertoen arriskuez eta elikadurearen garrantziaz; Peligro de las vacuna (2003) edo Alimento como medicamento (2004) tartean. Izan be, txerto masiboen derrigortasunaren kontra eta erabakitze askatasunaren aldeko Liga para la libertad de vacunación alkarteko kidea be bada.\nAskeBizi Arratien\nLiburu aurkezpena AskeBizi Arratien taldeak antolatu dau. Talde hau 2020an sortu zan pandemia zala-ta, dekretu bidez kendu ziran eskubide eta zerbitzu guztiak errekuperetako; tartean, aurrez aurreko arreta medikua edota norberaren osasunaren burujaubetza.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002998", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar eta datorren martitzenean, Bizi Igorren 2030 egitasmoko saioak egingo dira\nIgorre komunidade zaintzaile eta zaindua izatea eta lurrari konprometiduta egotea dira Bizi Igorren 2030eko aurreko saioetan definidutako helburuak. Bihar, hilak 10, eta datorren martitzenean, hilak 16, 17:30etik 19:15era Kultur Etxean saio bi egingo dira helburuok beteteko proiektuak sortzeako. Martxan dagozan proiektuak eta beste plan batzuetan, Lagunkoitzasun Plana eta Berdintasun Planean, esate baterako, jasota dagozan proiektu eta ekintza ideak be azalduko dira saio honeetan.\n2035erako, Igorren komunidade enpatikoa sortu gura dabe eta herritarren gehiengoa persona guztien bizitza duina lortzeako inplikauta egotea. Bertako konsumo eta mobikortasun\njasangarria be indartu gura dabe, Naturearen zaintza eta gozamena ahalbidetuteko.\nSistema ikuspegia\nHelburu edo misino honeen bidez, \"erakunde, eragile edo herritarrek sortzen dituen ekintzek zelanbaisteko loturea izatea ahalbidetzen da, gure egitekoan sistema ikuspegia txertatuz. Sistema, sarea da eta sareak egiteko modu desbardinak eskatzen ditu: ondokoa entzutera, gure egunerokotasunetik harago dagozan errealidadeak ezetutera eta adosguneetara heltzera konbidetan gaitu. Eta egiteko modu honek, gobernantza eredu barriak planteau eta hausnartzera eroaten gaitu\" azaldu dau Eider Aldapek, Bizi Igorren 2030 proiektuko idazkaritza teknikoko kideak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0002999", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oskar Garrok hirugarren postua lortu dau bere lehenengo duatloian\nAvilesen jokatutako Espainiako Duatloi Txapelketa egokituan lortu dau brontzezko domina igorreztarrak. Oin, iraileko triatloia prestatuten hasiko da Garro.\nOskar Garro txirrindulari igorreztarra Avilesen izan da astegoienean, Espainiako Duatloi Txapelketan parte-hartzean. Bere lehen duatloia izanda, poz-pozik bueltau da hirugarren postua lortuta. Galapan bost kilometro, bizikletaz hogei eta beste 2,5 kilometroko korrikaldia egin ebazan. \"Lorpen oso handia da niretzako, ez neban espero eta oso pozik nago\" adierazo deutso BEGITUri. Hileotan beste lasterketa batzuk izango ditu eta gainera, irailean triatloi bat egiteko prestatzen dabil.\nLasterketea zelan joan zan galdetuta Garrok azaldu dau, normala danez, korrikan sufridu ebala gehien. \"Lehenengo zatia gogorra izan zan, aldapatsua zala-ta, atzetik hasi nintzen\", esan dau. Halanda be, bizikletea hasi orduko hasi zan besteak aurreratu eta aldea ateraten, bere kategoriako bigarren postua lortu arte. Ostean, bigarren korrikaldian postu bat galdu eban, beraz, hirugarren ailegau zan Garro helmugara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003000", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Liburuetako orri-markatzaile lehiaketea abiatu dau Arteak\nAprilaren 17ra arte aurkeztu daitekez lanak udaletxean eta sari banaketea, Liburuaren Nazinoarteko Egunean, hilak 23, izango da.\nArteako I. Orri-markatzaile Lehiaketan lanak aurkezteko epea, zabalik dago hilaren 17ra arte. Orri markatzailearen gaia \"Liburuak\" izango da eta euren neurria: 5 x 20 cm-koa. Sari banaketea, Liburuaren Nazinoarteko Egunean, aprilaren 23an, izango da, 19:00etan, Kultur Etxean.\nHiru kategoria dagoz: 4-10 urte bitartekoak; 11 eta 16 urte bitartekoak eta 17 urtetik gorakoak. Kategoria bakotxean sari bi egongo dira. Lehenengo saria, kategoriaren arabera, 30, 40 edo 50 euroko bonoa izango da, eta bigarrena, 25, 30 edo 40 euroko bonoa.\nOrri-markagailuak eskuz edo ordenagailuz egin daitekez eta originaltasuna, kalidadea eta sormena hartuko dauz kontuak epai-mahaiak saritzerakoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003001", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Herriko II. Gazteen Dantza Topaketaren aurkezpen ofiziala egingo dabe Areatzan\nDatorren zapatuan, hilak 13, 17:30ean izango da aurkezpena Areatzako plazan eta ostean, jantza-plaza egingo da.\nEuskal Herriko II. Gazteen Dantza Topaketea, bagilaren 21etik, 23ra izango da Areatzan. Euskal Herriko 15 eta 25 urte bitarteko jantzari gazteek hartuko dabe parte. Aurkezpen ekitaldian, aurreko edizinoan parte hartutako jantzariez gainera, Areatzako Udala, Eusko Jaurlaritzea eta proiektua antolatuten dauan Euskal Dantzarien Biltzarra izango dira.\nTaldeen belaunaldi aldaketa falteagaz kezkatuta eta horreri urtenbide bat emon ahal izateko antolatu dau II. Gazteen Dantza Topaketea Euskal Dantzarien Biltzarrak. Helburua, besteak beste, jantzari gazteei topaleku bat eskaintzea da, eta barriro alkartzeko eta loturak sortzean jarraituteko aukerea emotea, Euskal Dantzarien Biltzarretik uste dabelako jantza taldeen belaunaldi erreleborik eza konponduteko funtsezkoa dala taldeko kide izatearen sentimentua handitutea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003002", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako Berbalagunek antolatuta, ibilbide gidatua egingo dabe eguenean Basoan\nIzena aldez aurretik emon daiteke 662 199 033 telefonora WhatsApp-a bialduta.\nArratiako Berbalagun taldea Arteako Bildosola auzoan dagoan Basoa defendatzaileen etxea eta bertako proiektua ezetuteko urtekerea antolatu dau. Aprilaren 11n, eguena, 18:00etan da hitzordua Bildosola industrialdeko aparkalekuan. Izena edozeinek emon daike, aldez aurretik, 662 199 033 telefonora WhatsApp-a bialduta.\nAEK-ko Berbalagun ekimenaren euskerazko mintzapraktikak debalde dira. Euskeraz egin gura dabenen artean taldeak egiten dira eta eurek aukeratutako leku eta orduetan batzean dira berba egiteko. Gainera, alkarregaz, hainbat jarduera egiten ditue: familia ekintzak, txangoak, tailerrak, mintzodromoak, lehiaketak, berbaldiak, mendi urtekerak eta astegoienpasak, beste batzuen artean. Oingoan, berbalagunek, Basoako defendatzaile eta ekintzaileen arteko alkartasun komunidadea ezetuko dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003003", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Debagoieneko Lanbide Heziketa publikoak 21 ziklo eta hiru espezializazio programa eskaintzen ditu\nDatorren ikasturteari begira daude dagoeneko ikasleak eta baita ikastetxeak edo formakuntza-zentroak ere. Oñati Institutuak, Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketak eta Aretxabaleta Lanbide Eskolak, esaterako, zortzi arlotan banatutako eskaintzak dituzte.\n16 urtetik gorako gazte zein helduentzako prestakuntza eskaintzen dute Debagoieneko Lanbide Heziketako zentroek. Oñati Institutuak, Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketak eta Aretxabaleta Lanbide Eskolak etorkizuneko langileei zuzendutako kalitatezko, doako eta euskarazko zikloak dituzte; hain zuzen ere, 21 ziklo eta hiru espezializazio programa. Horiek guztiak zortzi arlo profesional barnebiltzen dituzte, eta lan mundura edo beste ikasketa batzuetarako bidea dira.\nAurrematrikula eta ate irekiak\nAurrematrikula egiteko epea maiatzean irekiko da, baina ikastetxeak eta haiek eskaintzen dituzten zikloak ezagutzeko, ate irekiak antolatu dituzte hiru zentroetan:\nOñati Institutua: apirilak 17 eta maiatzak 15.\nMiguel Altuna Lanbide Heziketa: apirilak 13 eta maiatzak 7.\nAretxabaleta Lanbide Eskola: apirilak 10, apirilak 24 eta maiatzak 8.\nMiguel Altuna Lanbide Heziketako makinetako batean lanean.\nFormakuntza eredua, egokituta\nLanbide Heziketak duen abantailetako bat malgutasuna da, eta bakoitzaren beharretara egokitutako formazioa hautatzeko aukera luzatzen dute bailarako zentro publikoek.\nIkasleek eredu presentziala aukeratu dezakete, baina baita enpresako eta ikastetxeko jarduna lotzen dituen LH Duala ere: ikasleen %25 dago, hain zuzen ere, aldi berean ikasten eta lanean. Bestetik, praktikak inguruan edo atzerrian -Erasmus+ programaren bidez- ere egin daitezke: egun, zazpiehun ikasle baino gehiago daude era horretan.\nEAEko lanbide heziketako zentroetan urtez urte goraka doa matrikulazio kopurua. %40 emakumezkoak dira eta %60 gizonezkoak, eta Jorge Arevalo Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordearen arabera, horien guztien laneratze kopurua %92koa da. Are gehiago, emakumeen presentzia STEAM eta industria arloko lanpostuetan %12koa da.\nAretxabaleta Lanbide Eskolako ikasle batzuk praktiketan.\nOñati Institutuko ikasle batzuk bizikletan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003004", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia Ak irabazi egin dau atzen jardunaldian\nAndrazkoen Arratia Ak ez ezik beste taldeek atsedena euki dabe joan dan astegoienean Athletic-en Kopako finala dala-ta. Aprilaren lehen astegoieneko jardunaldia maiatzaren 1ean jokatuko da.\nAndrazkoen Arratia A taldeak, aprilaren 6an jokatu eban etxean Valladolideko Parquesol taldearen contra eta 1-0 irabazi eban. 25 jardunaldiren ostean 43 puntu ditu eta sailkapeneko seigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau barriro UD Logroñes taldearen kontra aprilaren 13an, arrastiko 17:15ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003005", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kultura, kritika eta lurraldearen gaineko topaketak egingo dira Artean maiatzan\nOingo zapatuan topaketen aurkezpen ekitaldia, kontzertua eta bazkaria egingo da Arteako Herriko Bentan.\nArteako Herriko Bentak, Ekopol, Parte Hartuz Ikerketa Taldea eta Makatzak Arratiako Ekologistak alkarteen laguntzeagaz, Solastagia Topaketak antolatu ditu maiatzerako. Kultura, kritika eta lurraldea oinarri hartuta, \"lurraldeari eragindako kalteak sortzen deuskun egonezaren\" inguruan hausnartzeko saioak antolatuko dira maiatzaren 4tik 26ra Artean.\nTopaketearen aurkezpena zapatuan, hilak 6, izango da Arteako Herriko Bentan. Eguerdian izango da ekitaldia; 13:00etatik aurrera. Hasteko prentsaurreko baten bitartez egingo da topaketearen aurkezpena, honen nondik norakoak azaltzeko. Ostean, egingo dan argazki erakusketarako deialdia zabalduko da jenteak parte hartu dagian, Arratiako begiradak, atzo eta gaur erakusketea hain zuzen be.\nGero, 14:00ak inguruan, Gailu taldearen kontzertua egongo da Herriko Bentan. Luis Andre bideogileak eta Mikel Abrego musikariak sortu eben -gailü. Abiapuntua, trafikoa kudeatzeko Bilbon 1997an ezarritako kamera sarea izan zan. Kamerek hartutako irudiekaz 40 minutuko bideoa grabatu eban Andrek kontrola eta zaintzaren gaineko hausnarketa egiteko, eta Abregok musika jarri zion. Horren emaitza Kutxa beltza diskoan jaso eben. 2021ean proiektua berpiztu eben Abregok, Okene anaia eta Xabier Olazabal 'Drake' lagun hartuta, rock musikea eta elektronikoa buztartuta.\nAlkartasun bazkaria\nAurkezpenaz gainera, Makatzak taldeak alkartasun bazkaria antolatu dau, autopista elektikoaren kontrako burrukearen alde. Izena aldez aurretik emon behar da 94 602 88 55", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003006", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Ezin dozu galdu' kanpainea abiatuko dau Bediako Liburutegiak\nIrakurleen artean liburuak gomendatzea, ideiak partekatzea eta irakurtearen esperientzia aberastea bilatzen dau kanpaineak.\nBediako Liburutegian Ezin dozu galdu kanpainea ipiniko da martxan aprilaren 8tik aurrera; irakurleek, euren artean irakurgaiak gomendatzeko sistemea izango da. Liburutegian mailegu bat egiterakoan, liburuagaz batera fitxa bat emongo da, irakurleak hau bete beharko dau, sinopsi labur eta zergaitik \"ezin dozun galdu\" azalduz. Holan, hurrengoek komentario honek irakurri ahalko ditu, liburua aukeratzeko orduan.\nKanpainearen helburu nagusiak irakurleen artean liburuak gomendatzea, ideiak partekatzea eta irakurtearen esperientzia aberastea dira. Baina liburutegiko irakurleak genero eta estilo desbardinak probatzera animetea be topetan dau kanpaineak. \"Lagun batek beste zeozer irakurtzen badau edo beste norbaitek liburu baten gainean eretxi bitxia partekatzen badau, jakin-mina edo irakurtzeko gogoa biztu ahal jako\", arrazoitu dau Rakel liburuzainak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003007", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garena jatetxeko Txakoli Egunerako bi lagunentzako bazkaria zozketauko dau BEGITUk\nAprilaren 20an ospatuko da aurtengo Txakoli Eguna eta Eder Aurre diseinatzailea izango da enbajadorea.\nLamindao auzoko Garena jatetxeak, Michelin Izar bat eta Repsol gidako Eguzki biren irabazleak, aurten be ospatuko dau Txakoli Eguna, jatetxe inguran hazitako mahatsakaz egindako edabeagaz. Aprilaren 20an, zapatua izango da jaia 13:00etatik aurrera. Aurtengo enbajadorea Eger Aurre izango da, moda diseinatzaile bizkaitarra.\nSarrera biren zozketan parte-hartzeako, alkarbanatu argitalpena Instagramen eta aitatu nogaz joango zaren aurtengo Txakoli Egunera. Zorte on!\nBazkaria, 60 euroko menua izango da eta bertoko txakolina probetako aukerea egongo da, Hondarribi Zuri %20 eta Hondarribia Zerratia %80 mahastitik ateratakoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003008", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako Aldamin taberna alokairuan hartzeako pleguak eskuragarri dagoz\nUdalak lau urterako kontratu luzagarria eskaintzen dau ugerlekuetako tabernea kudeatu gura dauanarentzako, 250 euroko errentearen trukean.\nAreatzako Udala, ugerlekuetako Aldamin tabernea nork kudeatu topetan dabil eta eskuragarri ipini ditu, areatza.net webgunean, kontratazinorako pleguak. Udarako bakarrik ez, lau urtetarako kontratua eskaintzen da, beste urte bi luzatu daitekeena. Hileroko errentea 250 eurokoa izango da; argindar, ur, gas, berogailu eta bestelako gastuak kenduta. Aprilaren 12ra arte aurkeztu daiteke dokumentazinoa, zehaztasun guztiak topau daitekez areatza.net -en eta udaletxean.\nTabernea kudeatuteko interesa daben persona edo entidadeek proiektuaren gaineko memoria bat aurkeztu beharko dabe eta horretan oinarrituko da Udala, lizitazinorako. Bertan puntuauko dira lokalean egin gura diran barriztapenak, eskainiko diran zerbitzuak, profesionalen ezaugarriak eta esperientzia, besteak beste.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003009", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoatxeko lubakiak musealizetan jarraituko dabe udan Auzolandegietako gazteek\nLemoatxeko trintxerak musealizetea; hau da, denporan iraungo daben zakuak ipintea Auzolandegiak, Eusko Jaurlaritzeak bultzatutako programearen eskaintzaren barruan dago, aurten be. Programan parte hartu gura daben 14 eta 26 urte bitarteko gazteek, izena emon daikie online galdetegian . Lemoako auzolandegiok garagarrilaren 22tik abuztuaren 4ra izango dira.\nMundu zabaleko gazteek hartzean dabe parte programa honetan. Goizetan, Aranzadi Zientzia Elkartearen gidaritzapean, 1937ko Lemoatxeko batailako trintxera gunean egiten dabe behar eta arrastian, ingurua eta kulturea ezetuteko, hainbat jarduera ludikotan hartzean dabe parte.\nMemoria\nHerrian gertatutakoak berreskuratu eta jakitera emoteko helburuagaz, memoria historikoa lantzen lan handia egin dau Lemoak. Lemoa gune estrategikoa izan zan Gerra Zibilean eta hildako asko egon ziran Lemoatxeko batailan. 2011n Aranzadi Elkarteak gorpuzki batzuk atera ebazan Lemoatxen, lurpetik, eta 2013an, Udaletxeko Kultura Batzordeak, memoria historikoa berreskuratzeko Batzorde Herritarra ipini eban martxan. Lan handia egin dabe harrezkeroztik, eta indusketetatik ateratako materialagaz, erakusketak, liburuak, adierazpen artistikoak eta ibilbide tematikoak, besteak beste, egin ditue.\nAuzolandegiak programegaz trintxera gunean beharrean, aurkikuntza ugari egin ditue hamar urteotan, Lemoatxen geratu zana eta honek zer eragin izan eban herrian azaldu dabenak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003010", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dima bonbardeau ebenekoa gogoratuko dabe zapatuan\nBakearen Lore Gara programearen barruan, ermitetan kanpaiak joko dira 17:00etan. Gero, ekitaldi instituzionala eta memoria historikoaren gaineko berbaldia egingo da herrian.\n1937ko aprilaren 6an izan zan bonbardaketea. Ha gogoan izateko, Dimako memoria historikoa berreskuratzen behar egiten dauan Txumuluxueta alkarteak eta Udalak, aurten be Bakearen Lore Gara izenpeko programea dakarre oingo zapaturako.\nBonbardaketa orduan, 17:00etan, herriko ermitetako kanpaiak joten hasiko dira eta bost minutuz luzatuko da kanpai-hotsa. Gero, 18:00etan, ekitaldi instituzionala egongo da Landaburun. Nagore Pastor bibolin-joleak eta Zamakolako koruak ipiniko deutsie musikea ekitaldiari. Amaitzeko, 18:30ean, memoriaren garrantziaz hausnartuko dau Joseba Sarrionandiak, Abaroa lokalean, Egiten gaituen memoria berbaldian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003011", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kopako finala ikusteko pantaila erraldoiak ipiniko ditue Areatza, Igorre, Lemoa eta Zeberion\nZapatuan, hilak 6, 22:00etan jokatuko da Athletic Club eta Mallorcaren arteko Errege Kopako finala, Sevillan.\nAprilaren 6an jokatuko da Errege Kopako finala, Athletic Club eta Mallorca taldeen artean. Arratia, Ubide eta Zeberioko herritar asko eta asko, hegazkin, kotxe, tren eta autobusetan mobiduko da Sevillara arte, taldea animau eta giroaz gozatuteko. Danak ezingo dira joan eta partidua lagun-artean ikusteko aukerea izango dabe bertatik be.\nHorretarako, Areatzako Gudarien plazan, Igorreko Goiko Plazan, Lemoako kiroldegiko futbito kantxan eta Zeberion, Zubialden. Horrezaz gainera, Areatzan Peña Gorbeako Gurutzea Athletic Clubak antolatutako jaia egongo da egunean zehar. Goizez, errealidade birtualeko betaurrekoakaz jolasteko aukerea egongo da udaletxean. Gero, bazkaria egingo da eta 18:00etan, Etxebarria aita-seme trikitilariek gidatuko dabe kalejirea. Zeberion ostera, 20:30ean herri-afaria egongo da bakotxak etxetik eroandakoagaz eta partiduaren atsedenaldian uemeentzako zozketea egingo da. Zeanurin be, partidua proiektauko dabe plazako frontoian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003012", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Herriko Itzuliak Ubide eta Arratia kurutzatuko ditu barikuan\nUbidetik Lemoarainoko bidea, gitxi gora-behera, 14:00etatik 14:45era egingo dau lehenengo eta gero, Dimatik Lemoara pasauko da, 15:45etik 16:15era arte.\nHasita dago Euskal Herriko Itzulia eta barikuan, aprilak 5, Ubide eta Arratiatik pasauko dira txirrindulariak, Gasteiz-Zornotza etapan, Itzuliko bosgarrena izango dana. Gainera, birritan kurutzatuko dau Arratia. Lehenengo, Ubidetik sartu eta Lemoaraino egingo dau lasterketeak N-240 errepidetik, Zornotzaraino. Gero, Otxandiotik bajatuko da Dimara, bertatik barriro hartuko dau N-240 errepidea Lemoaraino, barriro Zornotzan amaituteko.\nAntolatzaileen kalkuluen arabera, Arratia lehenengoz kurutzatzeko gitxi gora-beherako ordutegia 13:56etik (Ubiden) 14:43era (Lemoan) izango da. Bigarrenean barriz, Dimara 15:43an sartuko da lasterketea arin joan ezkero eta Lemoara, 16:13an helduko da arin joanda.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003013", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lau arratiar arituko dira Portugalen gaur hasiko dan Europako Pelota Txapelketan\nAmaia Aldai, Mikel Aurrekoetxea, Mikel Beldarrain eta Lur Ziarrusta izan dira Euskal Pelota Selekzioa ordezkatuteko hautatu dabezan pelotari arratiarrak.\nCIJB erakundeak antolatuta, Europako XI. Pelota Txapelketea jokatuko da asteon Portugalen, Freixo de Espada á Cintan hain zuzen be. Euskal Pelota Selekzioak atzo aurkeztuko eban bertara bidaiatuko dauan taldea eta hamabost pelotariren artean, lau dira Eneko Uribe eta Patricia Espinar hautatzaileek deitutako arratiarrak. Holan, Amaia Aldai dimoztarrak, Mikel Aurrekoetxea lemoaztarrak, Mikel Beldarrain arteaztarrak eta Lur Ziarrusta dimoztarrak ordezkatuko dabe Arratia euskal selekzinoan.\nTxapelketea lau espezialidadetan lehiatuko da, baina andren kasuan, Llargues joko balentziarra ez da jokatuko. Beraz, Joko Internazionala, Pelota portugaldarra eta OneWall espezialidadeak izango dira amankomunak. Joko Internazionalaren kasuan, gaur hasiko da taldekako fasea etabihar, hilak 4, jokatuko da atzen fasea. Pelota portugaldarraren ltaldekako fasea be gaur hasiko da eta barikuan amaitu; zapatuan jokatuko dalarik atzen fasea. OneWall-a barriz bihar hasiko da eta barikuan jokatuko da atzen fasea. Llargesean, gizonak bakarrik, hasiko da taldekako fasea barikuan eta zapatuan jokatuko dira finalak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003014", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kiñu Gaztetxeak aurkeztu dau hamargarren urteurreneko egitaraua\nAprilean zehar, olinpiadak zein ekintza ugari antolatu ditue Igorreko gaztetxean. Urteurrena ospatuteko jai nagusia hilaren 27an izango da.\nKiñu Gaztetxeak X. Urteurrena ospatuten dau hileon eta ibilbide luzea gogoan hartzeako, hile osorako egitaraua antolatu dau. Egunez egun, zein ekintza egingo dan aurreratu barri dau asanbladak sare sozialetan eta laster emongo dau informazino zehatza. Gainera, jai nagusia aprilaren 27an izango dala iragarri dabe eta taldeka parte-hartzeako olinpiadak antolatu ditue.\nEgitaraua:\nAprilak 11: Klown tailerra.\nAprilak 13: Ibil Bedi taldearen kontzertua.\nAprilak 17: Gantxillo tailerra.\nAprilak 19: Hari's Rock School-eko ikasle eta lagunen zuzeneko kontzertua.\nAprilak 20: Urban Fest jaia.\nAprilak 21: \"Mertxan tunning\", Kiñuko materiala personalizetako tailerra.\nAprilak 27: X. Urteurreneko jaia. Egun osoko egitaraua eta kontzertuak: Ezpalak, Katu, Itzek + Ibis Templum dj-a.\nOlinpiadak\nTailer eta ekintza kulturalez gainera, hil osoan zehar egingo diran olinpiadak antolatu ditu gaztetxeak. Hiru eta bost persona bitarteko taldeetan hartu daiteke parte, online galdetegian izena emonda. Izena emon ostean, probak argitaratzen joango dira eta aprilaren 27an ebatziko da talde irabazlea. Honek, \"okerkerien otzarea\" jasoko dau sari lez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003015", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizikletan bidaia bat prestatzeko tailerrean izen-emotea zabalik dago\nIlgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskoleak, Biziletan bidaiatzen: bakea, bizipoza eta bideak gureak diralako tailerra eskaintzen dau aprilaren 13rako. Saio bakarra izango dau 10:00etatik 14:00etara Bediako Errekaondo udal lokalean.\nBidaiatzeko beste modu bat proposatzen dau tailerrak: feminista, ekologista eta antikapitalista. Tailer honetan, bizikletearen historia eta andrek zelan erabilten daben bizikletea hausnartuko dabe partaideek; eta taldeka, bikoteka edo bakarka, bidaia bat prestatuko dabe gura izan ezkero, oporretan egiteko. Izena, Arratiako Udalen Makomunitatean (webgunean, telefonoz edo bertan) edo udaletxeetan emon daiteke.\n\"Arratian bizikletea batez be kirola egiteko erabilten da, ez garraio moduan. Ha-ta guzti be, gero eta gehiago dira, Arratia barruan, beharrera joateko-eta, garraio moduan bizikletea erabilten daben andrak. Tailer honetan, oporrak bizikletan egitera animau gura da. Bizikletan bidaiatzeak, bizimodu azkar honetako abiadurea moteltzen lagunduten dau, eta, batez be edade batetik aurrera bilatzen dogun lasaitasuna, bakea eta bizipoza dakar. Bizitzan probau beharreko plazerra da\" dino tailerra gidatzekoa dan Bea Azpirik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003016", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguaztenera arte emon daiteke izena Zeberioko andrentzako autozaintza emozionaleko tailerrean\nZeberioko Udalak, estresa eta ansiedadea saihesten lagunduteko andrentzako Autozaintza emozionala izeneko tailerra antolatu dau. Aprilaren 10ean hasita eta bagilearen 5era arte, tailerrak 8 saioa izango ditu eguaztenetan, 18:00etatik 20:00etara, eskola zaharrrean. Izena hilaren 5a baino lehen emon daiteke 94 648 10 79 telefonoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003017", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garena jatetxean egiten dau lan estaduko zerbitzari onenak\nMiguel Lopez Mendez galiziarra Garenako sumiller-a aukeratu dau Alimentaria-Hostelcoko epaimahaiak Espainiako zerbitzari onena legez.\nAlimentaria-Hostelco gastronomia eta ostalaritza jaialdiak Espainiar estaduko zerbitzari onenaren txapelketea antolatu dau eta 250 hautagaien artean, Miguel Lopez Mendez Garenako sumiller-a aukeratu dau irabazle legez. Holan, Michelin Izarraz gainera, sariak pilatuten dabil gitxika-gitxika Julen Bazek gidatutako Dimako Garena jatetxeak.\nMiguel Lopez Mendez zerbitzaria Padron-etik (Galizia) heldu zan Garenara, Santiagoko Ostalaritza Eskolak ikasketak egin eta hainbat jatetxetik pasau ostean. Beka bati esker, Hungarian lan egindakoa da eta Quinta da Auga zein A Tafona de Lucia Freitas jatetxe entzutetsuetan be ibili da beharrean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003018", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Asteon emon behar da Zeberioko Gazte Eguneko bazkarirako izena\nAprilaren 7a baino lehen emon daiteke izena dendan edo 688 817 309 telefonoan, txartelak 10 euroko prezioa dauka.\nZeberioko Gazte Elkarteak antolatuta, aprilaren 13an ospatuko da Zeberioko Gazte Eguna. Bazkariak, poteo musikatuak eta gaueko kontzertuek osotuten dabe herriko gazteek gazteentzako osotutako eskaintzea.\nOspakizuna 15:00etan hasiko da, gazte bazkariagaz. Aprilaren 7a baino lehen emon daiteke izena plazako dendan edo 688 817 309 telefonora idatzita, txartelak 10 euroko prezioa dauka. Hau amaituta, bazkalosteko ekintzak egingo dira. 19:30ean barriz, mobimentuan ipiniko dira gazteak, tabernaz taberna \"baflepoteoan\".\nGaueko eskaintza musikala ostera, Katiluk, Hofe x 4:40k eta Drama Daramak osostuten dabe. Katilu taldea izango da, 22:30ean, oholtzara igoten lehena. Arrigorriagako talde gazte honek blues-rock estiloa buztartuten dau. Hofe x 4:40 barriz, Igotz Mendez abeslariak eta Xabier Lafuente zein Marcos Galech ekoizleek sortutako proiektua da, trap eta pop sintetikoaren inguruko doinuak egiten ditua. Gaua zarratuteko, Drama Darama dj-ak hartuko dau musikearen ardurea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003019", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia Ak zapatu arrastian jokatuko dau Urbietan\nAndrazkoen Arratia Ak ez ezik beste taldeek hurrengo jardunaldia aprilaren bigarren astegoienean jokatuko dabe Athletic-en Kopako finala dala-ta. Aprilaren lehen astegoieneko jardunaldia maiatzaren 1ean jokatuko da. Aprilaren lehen astegoienean jokatuko dauan talde bakarra andrazkoen Arratia A izango da.\nAndrazkoen Arratia A taldeak, martiaren 23an jokatu eban etxetik kanpo atzen jardunaldian Añorga taldearen kontra eta 4-3 galdu eban. 24 jardunaldiren ostean 40 puntu ditu eta sailkapeneko seigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Valladolideko Parquesol taldearen kontra aprilaren 6an, arrastiko 15:00etan.\n\"Kriston denporaldia egiten gabiz, oso pozik gagoz eta hori sailkapenean ikusten da, talde moduan beti euki dogu helburu orokor moduan kategoria mantenidutea eta hori lortu dogu daborduko, eta hurrengo urtean be kategoria honetan jokatuko dogu barriro. Ikusita gauzak ondo egiten gabizala eta jokalarion arteko hartu-emona sano sano ona dala, datorren urteko helburua sailkapeneko goi partean egotea izango da. Aurten be hori lortzean gabiz eta oso harro gagoz denporaldian egiten gabizanagaz. Seigarren postuan gagoz eta datorren partidua gure ostetik dagoan baina puntu berberak daukazan Parquesol-en kontra izango da hilaren 6an Igorren eta lortu behar dogu hiru puntuak eskuratzea, oso partidu garrantzitsua da eta egutegian markauta daukagu\" adierazo deutso BEGITUri Nerea Beitia Lemoako jokalariak.\n\"Sei partidu geratzen jakuz ligea amaituteko eta gure asmoa da ahalik eta puntu gehien lortutea; saiatuko gara puntu guztiak lortzean, atzen partidua Igorren da Eibar liderraren kontra, baina jokatzeko daukaguzan partidu gehienak, Eibar eta Mulier izan ezik, gure ostetik dagozanen kontra jokatzen doguz\" gehitu dau jokalari arratiarrak. \"Argi daukagu gerrea emoten segiduko dogula eta geratzen diran partiduak irabazteko asmoa daukagula eta gainera gai gara hori egiteko\" dino Beitiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003020", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aste Santua Gorbeian egitarauaren barruan, bisita gidatuak eskainiko ditu Antzasti Museoak\nMartiaren 28an eta 29an, goizez egingo dira bisita gidatu bereziak Artaun auzoko museoan; Gorbeialdeko beste museo eta esperientzietan be badagoz ekintza desbardinak.\nGorbeia Turismok bultzatuta, Aste Santua Gorbeian ekintza zikloa egingo da aste honetako jai egunetan. Eskualdean, Antzasti Museoak eskainiko dau egitarau berezia martiaren 28an, eguena, eta martiaren 29an, barikua; 11:00etatik aurrera\nBisita gidatu baten bitartez, bisitariak XIX. mende amaierako eta XX. mende hasikerako \"baserri tradizionaletik etxe modernora bidaia\" egin ahal izango dau. Hau da, Arratia aldeko baserri eredua eta Bilbo erdialdeko etxebizitza burgesa alderatuko dira.\nErreserbak 657 704 207 telefonoan egin daitekez. Hamabi urtetik gorakoentzako prezioa 8,50 eurokoa da eta sei eta hamaika urte bitarteko bisitarientzako, 4,50 eurokoa. Aste Santua Gorbeian egitarauko gainontzako ekintzak, Gorbeia Turismoren webgunean ikus daitekez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003021", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Burbona mendietara urtekerea antolatu dau Zamakola alkarteak\nZapatuan, hilak 30, Zamakola alkartearen lokalean 08:00etan batu eta bertatik urtengo dira parte-hartzaileak autoetan antolatuta Sarriako parketxera.\nDimako Zamakola alkarteak txangoa antolatu dau martiaren 30erako. Gorbeiako Parke Naturalaren alde arabarrean dagozan Burbonak mendietara joango dira dimoztar ugari, hamalau kilometroko eta 408 metroko desnibela daukan zailtasun ertaineko ibilbidea egitera. Ibilbidea Sarriako parketxean hasi eta amaituko da eta bidean bost tontor zapalduko ditue: Txintxularra, Astaiz, mendebaldeko Burbona, erdiko Burbona eta ekialdeko Burbona.\nHitzordua goizeko 08:00etan da, Zamakola alkartearen Dimako lokalean. Bertan, hurreratzen diranak kotxeetan antolatuko dira Murgiako Sarriaraino joan ahal izateko. Antolatzaileek gogorarazo dabe, bakotxak bere hamaiketakoa eroan behar dauala.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003022", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Gorbeiako nire txoko kuttuna\" argazki lehiaketea martxan da\nGorbeialde Landa Garapen Alkarteak eta Gorbeialdeko Kuadrillak \"Gorbeiako nire txoko kuttuna\" lehiaketearen bigarren edizinoa antolatu dabe. Argazkiak Instagramera igon behar dira #MiRinconFavorito, #GorbeiaEuskadi eta #CorazonVerdeDeEuskadi hastag-akaz eta online inprimaki bat bete behar da irudiaren deskribapenagaz, abuztuaren 31ra arte.\nGorbeia Helmuga Turistikoaren barruko leku edota esperientziak erretratau behar dira lehiaketarako. Hau da, Parke Naturalean edo Helmugea osotuten daben herrietan: Arakaldo, Aramaio, Arantzazu, Arratzua-Ubarrundia, Artea, Areatza, Bedia, Galdakao, Legutio, Otxandio, Orozko, Ubide, Urkabustaiz, Zeanuri, Zigoitia eta Zuia. Ez da paisaiak bakarrik erretratetako lehiaketea. Animaliak, bertoko beharrak, gastronomia, herriak... Asko dira Gorbeiako inguruak emoten dauzan aukerak.\nSari bi egongo dira; lehenengoa, 200 eurokoa, eta bigarrena, 100 eurokoa. Lehenengo saria irabazten dauan lana promozinorako materialetan (postalak, pegatinak, posterrak) inprimiduteko erabiliko da, eta lehiaketa irabazi dauan lana dala adierazoko da bertan.\nIgaz, 105 lan aurkeztu ziran, eta lehen saria Aintzine Larreina Fernández de Lecetak jaso eban.\nEstadu mailako lehiaketea\nArgazki irabazleak gainera, \"Mi rincón favorito\" proiektuaren estadu mailako sarietan be parte hartuko dau. Honeek dira estadu mailako sariak: 1. saria: 500 euro; 2. saria: 400 euro; 3. saria: 300 euro; 4. saria: 200 euro; 5. saria: 100 euro eta 10 akzesit-sari, 50 eurokoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003023", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jubiladuen Etxeko tabernea lizitazinora atera dau Lemoako Udalak\nDokumentazinoa, aprilaren 8an 13:30era arte, aurkeztu daiteke udaletxean edo udal webgunean.\nHiru gutunazalek osotuten dabe aurkeztu beharrekoa. Baten, administrazino agiriak sartu behar dira; beste baten, balio judizioen bidezko dokumentazinoa; hau da, negozio planaren proposamena, instalazinoak manteniduteko eta garbituteko plana eta jarduerearen kudeaketan ipini beharreko ingurumen neurriak. Hirugarren gutunazalean, eskaintza ekonomikoa eta Baldintza Teknikoen Pleguan erretiratuentzat zehaztutako prezioen gaineko %15eko gitxieneko deskontua hobetuten dauan eskaintzea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003024", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dago Memeka, gazteentzako euskerazko meme-lehiaketea\n15 eta 18 urte bitarteko gazteek hartu leikie parte lehiaketan. Memeka.eus plataforman memeak sortu eta aprilaren 21era hartu aurkeztu daitekez.\nAzkue Fundazioaren eta Iametza enpresaren eskutik ipini da abian Memeka, hamabost eta hamazortzi urte bitarteko memezaleentzako lehiaketea. Plataforma digitaletan gazteek euskerearen erabilera aktiboa buztartuteko helburua dauka lehiaketeak, beti be, \"modu dibertigarri eta erakargarrian\".\nLana errazteko, memeka.eus plataforma zabaldu da. Plataformea euskerazko memeen sorkuntzea errazteko dago diseinauta. Erabiltzaileek irudi garbiak eskuratu eta bertan, gura dan testua txertatu ahal izateko. Gero, plataforma bardinaren bitartez aurkeztu daiteke bakotxaren memea, aprilaren 21era arte.\nOstean, bozkaketea zabalduko da, aprilaren 24tik maiatzaren 2ra arte. Saridun bi egongo dira: webgunean bozka gehien lortzen dituen memearen egileak 200 euro jasoko ditu eta Memeka-ko sare sozialetan like gehien lortu dauzanak, 150 euro. Saritutako memeekin serigrafiautako kamisetak ere jasoko dabez irabazleek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003025", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurten be Lemoatxeko guda-zelaia musealizauko dabe Auzolandegiko gazteek\nUdan ibiliko dira gazte boluntarioak, Aranzadik gidatuta, Lemoako lubaki gunean. Aurreinskripzinoa zabalik dago aprilaren 18ra arte.\nAurtengo udan be Auzoladegiak programako gazte boluntarioak Lemoatxeko lubakietan ibiliko dira lanean; Gerra Zibileko guda-zelaian hain zuzen be. Memoria historikoaren eremua manteniduteko helburuagaz, lubakiak musealizatzen jarraituko dabe besteak beste, denporan iraungo daben zakuak jarrita.\nLana, Aranzadi Zientzia Elkarteak zuzenduko dau eta garagarrilaren 22tik abuztuaren 4ra egongo dira bertan hogei bat gazte boluntario, goizez. Izan be, arrasti eta astegoienetan inguruak ezetu zein Lemoatxeko memoria historiko landuteko ekintzak egingo ditue.\nAuzolandegiak\nAuzolandegiak Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programa da, Euskal Herrian zein estadu mailan, gazteek indusketa arkeologiko eta ondasun materialaren mantzentze lanetan aritzeko. Programea 14 eta 26 urte bitarteko gazteentzako dago zabalik eta aurreinskripzinoa, zabalik dago aprilaren 18ra arte, Auzolandegiak-en webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003026", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Axlorren topautako hiru haginen analisiek adierazo dabe oin dala 100.000 urte bizi izandako neardentalenak dirala\nJesus Gonzalez-Urquijoren azterketeak probau dauanez, oin arte, kostalde kantauriarrean topautako giza errasturik zaharrenak dirala Axlorrekoak.\nZezeilean publikau eban Jesus Gonzalez-Urquijok Journal of Human Evolution aldizkarian, Dimako Axlor kobako indusketetan oin dala 20 urte inguru topautako hiru haginen analisia. Bertan, azalduten da oin dala 100.000 urte bizi izandako 10 eta 12 urte bitarteko ume bi eta heldu gazte baten haginak dirala, Iberiar peninsulako iparraldean topautako zaharrenak.\nNeandertal honeek, neandertalen eta sapiensen arteko harremanen eta Asia zentraleko neandertalen hedapenaren aurretik bizi izan ziran, Goi Pleistozenoaren hasikeran.\nBarandiaranek 1932an Axlor topau eta 1960ko hamarkadan indusketak egiten hasi ziranetik, neandertalen sasoi desbardinetako hagin eta errastuak topau dira aztarnategian, sekuentzia arkeologiko luzea, neandertalen kultura desbardinak ikertuteko aukerea emoten dauana.\nNeandertalak Arratian\nNeandertalen gainean berba egiten dogunean, 160.000 urteri buruz gabiz berba egiten, eta giro ekologiko oso desbardinetan bizi izan ziran neandertalak: glaziazinoetan eta sasoi epeletan, hain zuzen be. Arratiako bailaran, glaziazinoarteko sasoian, tenperaturak oso altuak ziran, gaur egungoak baino 5 gradu altuagoak, \"Euskadi tropikala\". Arratian, makakoak, hamsterrak, eta epoka glaziarretan egon ez ziran eta gaur egun be ez dagozan hainbait animalia eta landare bizi izan ziran.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003027", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bialdu Korrikako zure argazkiak BEGITUra!\nEskualdeko zein kanpoko kilometroetan edo hasikera zein amaiera jaian egon bazara, bialdu zure argazkiak helbidera eta batu gure bildumara!", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003028", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zekorren 38-27 irabazi dabe Gaztedi taldearen kontra\nLigako atzenaurreko partidua izan da astegoienekoa; atzena aprilaren 13an jokatuko dabe zekorrek etxetik kanpo, La Unica taldearen kontra.\nZapatuan jokatu eban Arratiko Zekorrak Ekin Eraikuntzak taldeak ligako atzenaurreko jardunaldia, Gaztedi talde gasteiztarraren kontra San Txismen. Talde biek partidu bardindu bat jokatu ostean, arratiarrak urten ziran garaile, 38-27. Denporaldiko laugarren garaipena izan da.\nPartiduan Gaztedi hasi zan irabazten, nahiz eta Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak azaldu dauan, jokoan \"bardinduta\" egon zirala. Holan, 7-15 galtzean heldu ziran arratiarrak atsedenaldira. Bueltan barriz, partiduaren erritmoa bizitu zan eta entseguak lortu zein honeek eraldatuta, aurrea hartu eta 38-27 amaitu zan jokoa.\nHolan, Arratiko Zekorrak taldea seigarren postuan dago sailkapen orokorrean. Atzetik, puntu bakarrera ditu AVK Bera Bera eta Gaztedi taldeak. Aurretik barriz, zazpi puntura ditu Zarautz Beltzak, Zaisa Txingudi eta La Unica. Atzen honeen kontra jokatuko dabe ligako atzen jardunaldia aprilaren 13an, Iruñan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003029", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Harrobik eta gizonezkoen Arratia Bk irabazi\nAtzen jardunaldian puntuak lortu dabezan bakarrak izan dira Lemoako Harrobi eta Arratia B. Gizonezkoen eta andrazkoen A taldeek eta andrazkoen Arratia Bk galdu egin dabez euren partiduak. Andrazkoen Arratia Ak ezik beste taldeek hurrengo jardunaldia aprilaren bigarren astegoienean jokatuko dabe Athletic-eko Kopako finala dala-ta. Aprilaren lehen astegoieneko jardunaldia maiatzaren 1ean jokatuko da.\nLemoako Harrobi taldeak Arlonagusian jokatu eban zapatu arrastian Urduliz B taldearen kontra eta 2-0 irabazi eban. 26 jardunaldiren ostean 40 puntu ditu Lemoako taldeak eta zazpigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua derbia izango da aprileko bigarren astegoienean etxetik kanpo Amorebieta B liderraren kontra.\nArratia\nGizonezkoen Arratia A taldeak ezin izan eban aurreko asteko garaipena errepetidu atzen postuan dagoan Iurretakoren kontra eta 0-1 galdu eban Urbietan zapatu arrastian. Aukera ona galdu eban jatsiera postuetatik urruntzeko. 26 jardunaldiren ostean 26 puntu ditu Arratia Ak eta hamabosgarren postuan dago sailkapenean, jatsiera postuak puntu bira ditu oin. Datorren partidua aprileko bigarren astegoienean jokatuko dau Igorren Galdakao A taldearen kontra.\nGizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Gernika B taldearen kontra eta 0-1 irabazi eban. 26 jardunaldiren ostean 32 puntu ditu Arratia Bk eta hamargarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua aprileko bigarren astegoienean jokatuko dau etxetik kanpo La Merced A taldearen kontra.\nAndrazkoen Arratia A taldeak, zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Añorga taldearen kontra eta 4-3 galdu eban. 24 jardunaldiren ostean 40 puntu ditu Arratiak eta sailkapeneko seigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Valladolideko Parquesol taldearen kontra aprilaren 6an, arrastiko 15:00etan.\nAndrazkoen Arratia B taldeak zapatu iluntzean jokatu eban Derio A taldearen kontra etxetik kanpo eta 1-0 galdu eban. Atzen hiru partiduak jarraian galdu ditu Igorreko taldeak. 24 jardunaldiren ostean 39 puntu ditu Arratia Bk eta zazpigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua aprileko bigarren astegoienean jokatuko dau etxean Orduña taldearen kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003030", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Parke eolikoa egin gura daben mendietatik ibilaldia egingo da domekan\nDomekan 10:00etan, Ubidetik urtengo da ibilaldia, proiektu fasean dagoan Kastillo Parke Eolikoak okupauko dituen lurrak ikusteko.\nProiektuan dagoan \"Kastillo\" Parke Eolikoak Ubideko mendiei egingo deutsena erakusteko, txangoa prestatu dabe Ubiden aerosorgailuak eregi gura dabezan lekuetatik, Mekoleta eta Ubide arteko lursailetatik, pasetan dan ibilbideagaz. Hitzordua, domekan, hilak 24, 10:00etan, Ubideko plazan da.\nEuskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak zezeilaren 23an argitaratu ebanez, martxan dagoz Kastillo Parke Eolikoa eregiteko administrazino izapideak. Zentral eolikoa Ubide, Legutio eta Otxandioko lurretan egongo litzateke eta bost aerosorgailu eta 22,5 MW-ko potentzia izango leukiez instalazinoak.\nPlauri Energy S.L.U. enpresea da Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari baimena eskatu deutsana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003031", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "23. Korrikak Zeberio eta Arratia kurutzatuko ditu gaur, ikusi zuzenean!", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003032", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal pelotearen inguruko ekintzak egingo dira Aste Santuan Zeberion\nAprilaren 2tik 5era, goizero egongo dira umeentzako pelota ekintzak Zeberioko frontoian. Izen-emotea zabalik dago 666 025 389 telefonoan.\nAurten be, Zeberioko Mandoia Pelota Kirol Klubak umeentzako campusa antolatu dau Aste Santurako. Aprilaren 2, 3, 4 eta 5ean, 10:00etan hasi eta 14:00etara arte egingo dira ekintzak Zubialdeko frontoian. Bertan, ume eta gaztetxoek euskal pelota modalidade desbardinak probetako aukerea izango dabe: eskupelotea, palea, zesta-punta...\nIzena 666 025 389 WhatsApp bidez idatzita emon daiteke. Zeberioko umeentzako prezioa 25 eurokoa da eta Zeberion erroldatuta ez dagozenentzako prezioa barriz, 50 eurokoa. Ez dago zehaztuta adin tarterik, baina Lehen Hezkuntzako umeek emoten dabe batez be izena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003033", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Galdakao-Usansoloko Ospitalea hurbilago daukie 65 urtetik gorakoek\nBideOn Arratian garraio zerbitzuak taxi partekatuetan eroango ditu ospitalera oindik aurrera Arratiako herrietan erroldatutako 65 urtetik gorakoak.\nGaldakao-Usansoloko Ospitalera taxi partekatuaren bidez joateko aukerea eukiko dabe 65 urtetik gorako arratiarrek. Zerbitzu hau, edade honetako erabiltzaileak etxeko atetik eskualdeko herriguneetara eroaten dituan zerbitzuari gehituko jako. Prezioa 1, 5 eurokoa izango da ibilbide bakotxeko eta 94 471 46 24 telefonoan eskatu daiteke.\nHolan, gainera, ospitalera oin arte euren ibilgailuan joaten ziranak, eta Usansoloko futbol zelaiko aparkalekuan edo udalerrian bertan aparkatu behar ebenak gitxiago izango dirala uste dabe bideOn Arratian-ekoek eta aparkaleku arazoa be konponduko dala.\nProiektu pilotua\nBideOn Arratian proiektua fase pilotuan dago, Bizkaiko Foru ALdundiak 900.000 eurogaz finantziauta eskualdean identifikau dan garraio eta mobilidade arazoari aurre egiteko helburuagaz. Unibersidadeko ikasle arratiarrak, etxetik Bizkaiko Campuseko fakultadeetara edo hurren dagoan garraio publikora eroateko; eta 65 urtetik gorakoak herriguneetatik urrun dagozan etxeetatik herriguneetara edo Galdakao-Usansoloko Ospitalera eroateko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003034", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Artean merkadua egongo da domeka goizean\nPostuak plazan zabalduko dira 10:30ean eta zabalik egongo dira 15:00etara arte. Eguraldi txarra eginez gero, frontoian egingo da azokea.\nMartiaren 24an, domekea, merkadua egongo da Artean, 10:30ean hasi eta 15:00etara arte; eguraldiaren arabera, plazan edo frontoian. Arratia eta inguruetako nekazarien produktuak zein artisautza lanak egongo dira azokan. Gainera, erosketa bakotxagaz, produktu-loteen zozketan parte-hartzeako zenbakiak emongo ditue.\nFlamenkoa Herriko Bentan\nDomeka eguerdian, azokeak iraun bitartean flamenko emonaldia egongo da Arteako Herriko Bentan. 13:30ean, Juanjo Navas flamenko-kantariak eskainiko dau kontzertua, gitarra-jole, kutxa-jole eta dantzariagaz lagunduta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003035", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Badator Korrika Zeberio eta Arratiara!\nBihar, hilak 22, 13:30ean helduko da Korrika Zeberiora eta 17:30ean urtengo da Lemoatik. Herrietako egitarauak eta parte-hartzaileak, kilometroz kilometro, BEGITUn.\nUbidekoek Erriberan egin eben Korrikako 764 kilometroa, euren euskerearen aldeko konpromisoa herritik kanpo be erakutsiz. Zeberio eta Arratiatik barikuan pasauko da Korrika, gurean 59 kilometro egiteko. Zeberiotik sartuko da eguerdiko 13:39ak aldera eta Artea, Areatza, Artea, Arantzazu, Igorre, Dima eta Igorretik pasauta Lemoatik urtengo da 17:38ak inguruan. Korrika pasau ostean, musikea eta jaia egongo da herrietan.\nEgitaraua\nZeberio\n13:30ean, Korrika herritik pasau; 15:00etan, bertsoak eskolako umeek; 15:30ean, bazkari herrikoia bakotxak berea eroanda; 16:30ean, karaokea; 17:00etatik aurrera, txosnea, Guraso alkarteak ipinita; 19:00etan, Orkresta Elektrotxaranga; 19:30ean txistorra-jana Austarri Kultur Elkartearen eskutik.\nArtea\n14:30ean, Badator Korrika, Korrika herritik; 16:00etan, ludotekea plazan; 17:30ean, umeen euskal jantzak; 18:30ean, taloak; 19:00etan, Kilometrokantu.\nAreatza\n14:55ean, Korrika. Ostean jokoak eta tailerrak umeentzat; 18:30ean, DJ Naroa Gudarien Plazan.\nArantzazu\n15:28an, Korrika; 21:00etan, Zuku eta otsoa musika saioa. Herriko Tabernan.\nIgorre\n15:35ean eta 16:27an, Korrika. Pasau ostean, txarangea; 16:30ean, taloak autobus geraleku ostean; 17:30ean, erretxina tailerra gazteentzako Kultur Etxean.\nLemoa\n17:00etatik 17:33ra arte, Korrika. 17:20ean, pintxoak, herri-kirolak eta Durundubarrigaz musikea eta jantzak plazan, trikiak eta Elkartrukeko gazteek janaria salduko dabe; 21:00etan, Kittugaz erromeria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003036", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Korrika Igorretik pasau ostean, kontzertuak egongo dira Kiñu Gaztetxean\nUnidad Alavesa eta Enemigos del Comercio taldeak igoko dira martiaren 22an, gauez, Kiñu Gaztetxeko oholtzara.\nUnidad Alavesa folk-rock estiloko musikea egiten dauan talde gipuzkoarra, eta Enemigos del comercio Andeetako folk estiloko musikea egiten dauana Igorreko Kiñu Gaztetxean egongo dira martiaren 22an, 21:00etatik aurrera, kontzertua eskaintzeko. Sarrerak aldez aurretik eros daitekez Igorreko Axular Herriko Tabernan, barikuko 19:00ak arte. Gero, gaztetxean be egongo dira salgai.\nUnidad Alavesa, folk-rock talde ataundarra da eta euskerazko zein gaztelerazko kantak abesten ditue. Kiñukoa Motoko, Zakurreki, Egurreki... euren laugarren eta atzen diskoaren aurkezpen biraren lehenengotariko kontzertua izango da. Taldea 2016an sortu eben Haritz Artolak (ahotsa eta gitarrak), Iker Artzak (bajua), Gurutz Bikuñal (gitarra), Eneko Dorronsorok (trikia eta banjoa) eta Unai Munduatek (bateria). Honek Benito Lertxundi, Ancha es Castilla, Fiachras, Brigada Criminal, Los Rockinson, Bizardunak, Stanislaw eta Los Zopilotes Txirriaos taldeetatik datoz.\nEnemigos del comercio Iruñako taldea, Bizardunak taldeko kide ohiek osotuten dabe. Andeetako folk estiloko musikea egiten dabe, charangoak eta kenak joz. Euren lehen diskoa aurkeztuko dabe barikuan Kiñu Gaztetxean: Enemigos del Comercio.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003037", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ahoztar Zelaitak Ertzaintzaren etorkizunaz egingo dau berba Axular Herriko Tabernan\nEguenean, hilak 21, 18:30ean aurkeztuko dau kazetariak La Ertzaintza que viene. Tecnologia de hipervigilancia y capitalismo de consultoria liburua.\nAhoztar Zelaieta Zamakona kazetari eta kriminologoak, Ertzaintzaren gainean egindako ikerketaren ondorioak aurkeztuko dauz. \"\"Ertzaintza zelatan egiteko tresna aurreratuak integretan dabil; gehienak industria pribaduko erraldoiek egiten ditue eta horreen artean Israelgo enpresak dagoz\". Ertzaintzaren teknifikazino prozesu honen praktikarik ezatabaidagarrienak be jakitera emoten ditu Zelaietak bere liburuan: \"Segurtasun publikoa modernizeteak segurtasun prediktiboaren ikuspegirantza aldatzea dakar, eta ikuspegi horrek datu sentikorren azterketa erabilten dau delituak egiteari aurrea hartzeako\".\nZelaietaran beste liburu batzuk, El narco oasis vasco, Zaldibar zona cero eta Residencias SA dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003038", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Bizkarsoro' filma proiektauko da gaur Zeanurin\nGaur, hilak 20, 19:30ean egongo da ikusgai Kultur Etxean XX. mendeko Iparraldean, euskerearen egoerea islatzen daben bost istorio batzean dauzan filma.\nBizkarsoro filma herriz herri dabil eta gaur, martiak 20, Zeanuriko Kultur Etxean ikusi ahalko da, 19:30ean. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zan Josu Martinezek zuzendutako benetako istorioa kontetan dauan fikzinozko film hau. Izan be, Bizkarsoro herria ez da existiduten eta bizkarsorotarrak fikzinozko pertsonaiak dira, baina zelanbait, euskeraz biziteagaitik jazarriak izan diran euskaldun guztiak dira bizkarsorotarrak.\n1914tik 1982ra bitartean gertatzen diran bost istoriok osatuten dabe filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarrituta dagoz, bost hamarkadatako kontakizuna egiteko.\nPelikuleak, Ipar Euskal Herriko herri txiki batek bizi izandako aldaketa sozialak erakusten ditu, baita euskerearen zuztartze eta urruntzea eta euskerearen bizirauteko burrukea be. \"Frantzia sortu zan. Frantsesak sortzea falta zan bakarrik\", pelikulako kartelean azaltzen dan moduan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003039", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberio Harana mendi martxarako izen-emotea zabalik dago aprilaren 15era arte\nHiru ibilbide dagoz aukeran; luzea, 43 kilometro eta 2.400 metroko desnibelekoa; ertaina, 25 kilometro eta 1.300 metroko desnibela eta laburra, 15 kilometro eta 600 metroko desnibela.\nAprilaren 20an egingo dan Zeberio Harana mendi martxarako izen-emotea zabalik dago aprilaren 15era arte, www.zirkuitua.com webgunean. Hiru ibilbide dagoz aukeran; luzeak, 43 kilometro eta 2.400 metroko desnibela dauka; ertainak 25 kilometro eta 1.300 metroko desnibela eta laburrak 15 kilometro eta 600 metroko desnibela. Martxea Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuituan dago eta ez dauka norgehiagoka izakerarik. Egunean zehar plazan, puzgarriak eta musikea egongo dira.\nMartxea urte birik behin antolatuten dau Austarri Mendi Taldeak. Aurtengoa laugarren edizinoa da, 2016an hasi ziran eta 2020an, pandemia zala-ta, ez zan egin. \"Lehenengo urteetan, martxa bakarra egin zan eta luzeagoa. Oin 43 kilometro izango dira baina hasikeran 48 edo 50 kilometro ziran\" azaldu deutsie begituri antolakuntzatik.\nIbilbideak eta ordutegiak\nMartxa luzeko partaideak, 07:00etan abiatuko dira Zubialdeko plazatik. Handik Piku Bikotxera (616 m) joango dira partaideak eta Garaigorta (662 m), Aibelabe (638 m), Arrugaeta (669 m), Untzueta (770 m), Artanda (550m), Upo (573m), Tontorrandi (522 m), Mandoia (638m) eta Argiñaoko Atxtika (524 m) pasau ostean, barriro Zubialdeko plazan amaituko dabe martxa luzea. Ibilbide hori egiteko gehieneko iraupena 11 ordukoa da eta gitxienekoa 6 ordukoa.\nGehienez 7 ordu ditue martxalariek, martxa ertaina egiteko. 09:00etan urtengo dira Zubialdetik eta, Zubialde (125 m), Mintegi (272m), Upo (573 m), San Segismundo (407 m), Tontorrandi (522 m), Mandoia (638 m) eta Argiñaoko Atxako (524 m) ibilbidea egingo dabe plazan amaitu aurretik.\nHamabost kilometroko martxearen ibilbidea barriz, Zubialde (125 m), Mandoia (638 m), Argiñaoko Atxa (524 m) eta Zubilde izango da. Ibiltariak 10:00etan urtengo dira eta 5 ordu ditue ibilbidea egiteko.\nJana eta edan guneak, Adaro, Kortatxi, Upo, Argiñao eta helmugan egongo dira. Zubialdeko frontoian dutxa hartu ahal izango da eta kanpotik datozenentzat, eskola barrian lo egiteko lekua egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003040", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hodei Magoaren ikuskizuna egongo da Igorren\nEguenean, hilak 21, Igorreko Kultur Etxean izango da 18:00etan magia ikuskizuna, doban.\nMartiaren 21ean, Igorreko Lasarte Aretoan bost urtetik gorako guztientzako magia ikuskizuna egongo da ikusgai, doban, 18:00etan. Hodei Magoak, Sentsazioak ikuskizuna taularatuko dau. Bertan, magiaren bitartek teknologia barriek gugan daukien eragina aztertuko dau Hodeik. Ilusino handi, umore eta efektu berezien bitartez \"show handi\" honetan zibersegutasunaren eta teknologien erabileraren inpaktuaren inguruan hausnartzeko saioa izango da.\nSinopsia\nIsiltasuna sortzen da, iluntasuna heltzen da. Zure besaulkian emonaldia hastea itxaroten dozun bitartean hurrengo orduan biziko dozuna imajinatzen hasten zara. Oihala irekitzen entzuten dozu eta une zehatz horretan... Telefono mugikor bat jotzen hasten da! Benetan? Orain?", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003041", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ixabel Agirresarobek umeentzako ipuinak kontauko ditu Lemoan\nBihar, hilak 20, izango da Kotxepin Kultur Etxean sei eta bederatzi urte bitarteko umeentzako kontaketea, 18:00etan.\nIxabel Agirresarobe aktore eta ipuin kontalariak, Argi ibili izenpeko errepertorio desbardinak ditu umeen adinaren arabera. Bihar, eguaztena, sei eta bederatzi urte bitarteko umeentzako aproposak diran ipuinak kontauko ditu Kotxepinen, 18:00etan.\nIxabel Agirresarobe\nIxabel Agirresarobe Arzallus (Usurbil, 1971) aktorea eta ipuin kontalaria da. Antzerki ikasketak egin ebazan Donostiako Antzerti eskolan eta umeentzako kale antzerkian ibili izan da Hankagorri eta Gorringo taldeakaz. Beste batzuen artean, Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanean hartu eban parte. 1991tik dabil aretoetan ipuinak kontetan eta ETB1eko Ipupomamua saioan hartu eban parte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003042", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikura arte dago zabalik Dimako udalekuetarako izen emotea\nGaragarrilean zehar egingo diran udaleku ibilatietarako, irekietarako eta Goizuetara joateko izen-emotea egin daiteke martiaren 22ra arte.\nZaztaparrak Asti Taldeak gidatutako hiru udaleku egingo dira aurtengo udan Dimako ume eta gaztetxoentzako. Udaleku ibiltaria, herrian egongo diran udaleku irekiak eta Goizuetan egingo diran udaleku zarratuetan egin daiteke izen-emotea martiaren 22ra arte. Horretarako, helbidera idatzi behar da.\nBertan, ume edota gazteen izen-abizenak eta jaiotza data zein aukeratutako udalekua zehaztu behar dira. Horregaz batera, umearen izenagaz zehaztuta transferentzia egin behar da, prezioaren %50a ordainduta, ES7120950154509111708612 kontura.\nUdaleku irekiak garagarrilaren 1etik 5era arte egingo dira, herrian bertan goizez, 2011 eta 2019 bitartean jaiotako umeentzako. Prezioa ume bakotxeko 32 eurokoa da, edo neba-arraba bi izanez gero, umeko 28 eurokoa.\nOstean egingo dira, garagarrilaren 8tik 12ra, Dimatik abiatuko dan udaleku ibiltaria, 2006 eta 2019 bitartean jaiotako umeentzako. Prezioa umeko 70 eurokoa da; neba-arreba bi izan ezkero, umeko 64 eurokoa.\nAmaituteko, garagarrilaren 15etik 19ra arte 2006 eta 2011 urteen artean jaiotako dimoztarrek Goizuetara joateko aukerea izango dabe. Prezioa umeko 105 eurokoa da; neba-arreba bi izan ezkero, umeko 95 eurokoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003043", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikuan zarratuten da Areatzan bagilean egingo dan Euskal Herriko Gazteen Dantza Topeketarako izen-emotea\nEuskal Herriko II. Gazteen Dantza Topaketan parte hartzeako, oingo barikura arte, hilak 22, emon leikie izena 1999 eta 2008 bitartean jaiotako Euskal Herriko jantzari gazteek gazteendantzatopaketa.eus webgunean.\nTopaketea, Areatzan izango da bagilaren 21etik 23ra. Bertan, jantza taldeek beteten daben zereginen gainean hausnartuko dabe jantzari gazteek, taldeetan belaunaldi erreleborik ez dagoanean hartu beharreko neurriak ebazteko.\nIzan be, gazteek taldeetan jarraituteko beharrezkoa diran pausuak emoteko abiatu dau Euskal Dantzarien Biltzarrak, Gazteen Dantza Topaketaren bigarren edizino hau. Horren gainean hausnartzeaz gainera, euskal jantzez gozatuko dabe eta talde eta herrialde desbardinetako jantzarien arteko hartu-emonak sortuko ditue topaketan; komunidade bateko kide izatearen sentimentua handituz.\nEuskal Dantzarien Biltzarra\nEuskal Dantzarien Biltzarra 1965ean sortu zan, Euskal Herriko jantzea, musikea eta ohiturak mantenidu, berreskuratu eta zabaltzeko helburuagaz. Diru irabazi asmorik bako alkarte soziokulturala da, euskal jantzak sustatu eta babesteko helburua daukana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003044", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jon Betolaza eta June Villaroel izan dira Kolazinoko Mendi Eguneko txapeldun nagusiak\nHamasei kilometroko lasterketa txikian barriz, Ion Artetxe eta Itsasne Urkiaga heldu ziran lehenak helmugara.\nZapatuan jokatu ziran Bedian VIII Kolazinoko Mendi Eguneko mendi lasterketak, 24 eta 16 kilometrokoak. Horrezaz gainera, mendi martxea eta arrastian, umeen lasterketea be jokatu ziran. Guztira, 550 mendizale inguruk hartu eben parte modu aktiboan, korrikalari eta martxistak ikusten be batu zan jente ugari, eguraldi onak lagunduta.\n24K lasterketan, Jon Betolaza izan zan arinena, ibilbidea 02:12:38ko denporeagaz amaituta. Honen atzetik, podiuma Walther Becerrak (02:12:40) eta Hodei Samaniegok (02:12:48) osotu eben. Andrazkoen artean barriz, June Villaroel (02:39:09) izan zan aldea handiagaz lehena. Uxue Zorrillak (03:04:30) eta Ainhoa Celaya (03:05:35) osotu eben podiuma.\n16K lasterketan ostera, Ion Artetxe izan zan bizkorrena, 01:21:47ko denporeagaz. Atzetik ibili ziran, Markel Iragorri (01:27:39) eta Harri Pasquier (01:28:08). Andrazkoen podiuma Itsasne Urkiagak (01:46:55), Begoña Uriartek (01:49:02) eta Zuriñe Frutosek (01:50:18) bete eben.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003045", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ezkerraldea izan da III. Mugarri Desafioko eskualde txapelduna\nDomekan jokatu zan Arratia eta Ezkerraldearen arteko finala Otxandion eta Ezkerraldekoek, hiru partidutik bi irabazita lortu eben txapela.\nEbatzita geratu da III. Mugarri Desafioaren finala, Ezkerraldea da Bizkaiko eskualdeen arteko txapeldun handia. Txapela, martiaren 17an Otxandion jokatutako finalean irabazi eben, Arratiako taldearen kontra. Lehen partidu bietan, talde bakotxak garaipen bana lortu eban eta beraz, banakakoan ebatzi zan txapelketea, Ezkerraldearen garaipenagaz.\nLehenengo, lau t'erdiko partidua jokatu eben euren artean Ruiz Ezkerralekoak eta Urigoitia arratiarrak. Honetan, Urigoiti Ruiz baino arinago mobidu zan frontoian eta beraz, arratiarrak 22-13 irabazi eban. Binakakoan barriz, Ezkerraldeko taldean Etxegibel-Lopez eta Arratiakoan Etxeita-Erkiaga egon ziran aurrez aurre; 22-17 irabazi eban Ezkerraldeak. Atzen partiduan, banaka aritu ziran Ezkerraldeako Kortazar eta Arratiako Aurrekoetxea. Hasikera gogor baten ostean, bigarren zatian Kortazar fin ibili zan, 22-16 amaituz.\nFinalaurrekoak\nEzkerraldea martiaren 2an, Igorren jokatutako saioan sailkatu zan finalerako, Durangaldeako taldeari hiru partidutik bi irabazita (22-0, 15-22 eta 22-16). Arratiarrak barriz, Ubiden martiaren 9an sailkatu ziran finalerako, Lea-Artibai taldea garaituta. Lau t'erdikoa ez ezik, binakakoan zein banakakoan izan ziran irabazle arratiar pelotariak (11-22, 22-8 eta 22-01).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003046", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jake Mate kuadrillen arteko erronka jokoa antolatu dau Karabie Gaztetxeak\nGaur, hilak 18, da taldeka izena emoteko atzen eguna. Gero, taldearen bideo aurkezpen bat egin eta barikuan hasiko dira erronkak.\nLemoako Karabie Gaztetxeak 25 urte beteko ditu aurten, urrietan haiz zuzen be. Holan, giroa berotuten hasteko urteurren egunera arte iraungo dauan Jake Mate txapelketea antolatu dabe. Aspaldi antolatuten zan lez, kuadrillen arteko erronka jokoa izango da Jake Mate.\nHolan, antolatzaileen erronka desbardinak planteuko ditue datorren hileetan. Kuadrillaka erronka honeek egin eta puntuak pilatuten joatea da helburua. Urrian, 25. urteurreneko jaian jokatuko da Jake Materen finala.\nIzen-emotea\nIzena emoteko atzen eguna martiaren 18a da, galdetegiaren bitartez egin daiteke hau. Izena emon ostean, eguenera arte egongo da kuadrilla bakotxak taldea aurkezteko bideo bat aurkeztuteko. Ondoren, barikuan jakinarazoko da lehen erronkea, Korrika Lemoatik pasauko dala-ta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003047", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dozena bat partiduren ostean barriro irabazi eban gizonezkoen Arratia A taldeak\nArratiako talde guztiek andrazkoen Arratia Ak izan ezik jokatu ebezan euren partiduak zapatu arrastian. Gizonezkoen Arratia Ak, 12 jardunaldi irabazi barik egon ostean, garaipena lortu eban etxetik kanpo. Andrazkoen Arratia A taldeak be irabazi egin eban. Lemoako Harrobik etxetik kanpo eta andrazkoen Arratia Bk etxean galdu egin ebezan euren partiduak eta gizonezkoen Arratia Bk bina bardindu eban etxean.\nGizonezkoen Arratia A taldeak hamabi partiduren ostean barriro be lortu eban irabaztea. Zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Somorrostro A taldearen contra eta 1-2 irabazi eban. 25 jardunaldiren ostean 26 puntu ditu Arratia Ak eta hamalaugarren postuan dago sailkapenean, jatsiera postuak oin lau puntura ditu. Datorren partidua etxean jokatuko dau atzen postuan dagoan Iurretako taldearen kontra hilaren 23an, arrastiko 17:45ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxean Ezkurdi A taldearen kontra eta bina bardindu eban. 25 jardunaldiren ostean 29 puntu ditu Arratia Bk eta hamabigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Gernika B taldearen kontra hilaren 23an, arrastiko 16:00etan.\nAndrazkoen Arratia A taldeak, domeka goizean jokatu eban Urbietan Bizkerre B taldearen kontra eta 3-2 irabazi eban. 23 jardunaldiren ostean 40 puntu ditu Arratiak eta seigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Añorga taldearen kontra hilaren 23an, arrastiko 18:00etan.\nAndrazkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Sestao River taldearen kontra Urbietan eta 2-3 galdu eban. Atzen partidu biak jarraian galdu ditu Igorreko taldeak. 23 jardunaldiren ostean 39 puntu ditu Arratia Bk eta zazpigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Derio A taldearen kontra hilaren 23an, arrastiko 20:00etan.\nLemoako HarrobiLemoako Harrobi taldeak zapatu arrastian Usansolon jokatu eban Umore Ona A taldearen kontra eta 2-1 galdu eban. 25 jardunaldiren ostean 37 puntu ditu Lemoako taldeak eta zazpigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Urduliz B taldearen kontra hilaren 23an, arrastiko 18:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003048", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoan eta Ubiden egongo dira bihar Korrika Kulturalaren ekintzak\nLemoan egun osorako plana antolatu dau Korrika Batzordeak eta Ubiden, Korrika Txikia eta Bizkarsoro pelikulea izango dira protagonista.\n23. Korrika Zeberio eta Arratiatik martiaren 22an heldu aurretik, beroketa saio asko egongo dira herri gehienetan. Holan, oingo zapatuan, hilak 16, Lemoan eta Ubiden hasiko dira zabalduten euskerearen aldarria.\nLemoan Korrika egunerako herria apaiduz hasiko dabe zapatua. Gero, poteo, Harro Herri erakusketea, bazkari herrikoia, azterketa parodia, Oihaletxe dokumentalaren proiekzinoa eta \"Korrika poteoa\" egingo ditue.\nUbiden barriz, 17:00etan urtengo dan Korrika Txikia izango da nagusi. Aurretik pankartea egiteko deialdia zabaldu da eta ostea, otzara bat zozketau. Iluntzean ostera, Bizkarsoro pelikulea ipiniko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003049", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Bihar arte soilik' antzezlana dakar Igorrera Erre Produkzioak konpainiak\nZapatuan, hilak 16, egongo da ikusgai 20:00etan Lasarte Aretoan harreman ireki eta sexualidade barrien gaineko antzezlana.\nErre Produkzioak.ek, Arriaga Antzokiaren laguntzeagaz ekoiztutako antzezlana da Bihar arte soilik. Hau Igorren ikusi ahalko da oingo zapatuan Lasarte Aretoan, 20:00etatik aurrera. Obrak, ikuspegi komiko batetik baina angelu emozionala ahaztu barik, hartu-emon irekiei eta sexualidadea ulertuteko modu barriei buruz egiten dau berba; \"Gurea betirakoa da edo bihar arte soilik?\", ohiko galdereari erantzunda.\nIstorio honetan Aitziberrek lau personarentzako bidaia irabazi dau supermerkadu bateko zozketan, Karibeko konpleju turistiko batera. Honeek dira bidaira konbidatzen dituanak: Olatz, bikotekidea; Ilargi, Aitziberren eta Olatzen laguna, eta Ekaitz, Ilargiren laguna, atzen momentuan konbidaua, Ilargik mutil-laguna desleiala izan jakola jakin ostean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003050", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar da Kolazinoko Mendi Eguna\nZapatuan goizez izango dira mendi lasterketak eta martxea; arrastian ostera, lehenengoz egingo da umeentzako lasterketea.\nZapatuan, hilak 16, izango da Bediako Kolazinoko Mendi Eguna. Goizean 24 kilometroko lasterketea, 10:00etan, eta 16 kilometroko lasterketa, 11:30ean, eta martxea, 08:30ean, urtengo dira. Lehenengoz antolatu dan umeentzako lasterketea barriz, 16:30ean urtengo da.\nAurten, 550 mendizale inguruk emon dabe izena lasterketaren baten edo martxan parte hartzeako. Tartean dagoz Onditz Iturbe, Xabier Gonzalez \"Errot\" eta Unai Intxaurraga korrikalari ezagunak.\nProbek iraun bitartean Bediako giroa animetako, txosnea eta musikea egongo dira egun osoan zehar plazan. Izan be, aurtengoa lagun arteko lasterketea izango da, ez baitau mendiko koparako punturik emongo. \"Herriko lasterketea izango da. Datorren urtean saiatuko gara barriro karrerea Federazinoko egutegian ipinten\" azaldu dau Jokin Zabala antolatzaileak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003051", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nekazari eta artisauen azokea egongo da Areatzan zapatuan\n10:30etik 15:00etara egongo dira postuak plazan; eguerdian, kontzertua eskainiko dau Areatzako Bandak eta gero, kalejirea gidatuko dau Kittu taldeak.\nMartiaren 16an, zapatua, nekazaritzako elikagaien eta artisau produktuen azokea egongo da Areatzan, 10:30ean hasi eta 15:00etara arte. Azokan baserriko ogia, euskal pastela, ortuariak, gaztaia, patea eta artisautza lanak egondo dira salgai, besteak beste; danak Arratia eta inguruetakoak. Ohikoa danez, erosketa bakotxagaz produktu loteen zozketan parte hartu ahalko da.\nAzoka eguna girotuteko, musikea be izango da protagonista zapatuan, Korrika Kulturalaren baitan. Izan be, 12:00etan kontzertua eskainiko dau Areatzako Bandak plazan bertan. Hau amaituta, Kittu taldea urtengo da kalejiran, poteoa animetako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003052", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Oihaletxea' dokumentala egongo da ikusgai Artean\n23. Korrikak omenduko dauan Azterketak Euskaraz kolektiboaren jardunaren gaineko dokumentala barikuan proiektauko da Kultur Etxean, 19:00etan.\nGaur bertan hasiko dan 23. Korrika euskerearen aldarria Euskal Herria osoan zabaltzeko bakarrik ez, Azterketak Euskaraz kolektiboarentzako omenaldi bat be izango da. Holan, Lander Garrok kolektibo honen gaineko Oihaletxea dokumentala egin dau eta hau, Artean egongo da ikusgai bihar, hilak 15. Kultur Etxean, 19:00etan hasiko da proiekzinoa.\nAzterketak Euskaraz kolektiboa zer dan, zergaitik sortu eben eta zer dinamika dauan kontetan dau dokumentalak. Seaska Ikastolako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohien testigantzak jaso ditu Lander Garrok, AEKrentzat eta Korrikarentzat egindako lanean. Lan honetan, Lander Garroren laguntzaile izan dira Peru Galbete eta Iñigo Salaberria kameralariak, Kepa Etxaberria ekoizpen laguntzailea eta Peio Aranzabal dokumentatzailea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003053", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Harribitxi taldeak kontzertua eskainiko dau Lemoan\nBihar, hilak 15, taularatuko dau Harribitxi taldeak Kotxepin Kultur Etxean Deiadar disko propioa, 20:00etan.\nAitor Urkiza eta Iker Alvarez musikariek osotutako taldea da Harribitxi eta euren lehenengo estudioko diskoa da hamar kantu propiok osotuten daben Deiadar. Hau, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean aurkeztuko dabe martiaren 15ean, barikua, 20:00etan.\nHarribitxi taldeak euskal musika tradizionalean zuztartutako musika garaikidea egiten dau, instrumentu ugariren laguntzeagaz. Holan, txistuaren soinua danbolin, bonbete, ttun-ttun, pandero, shruti box indiarra, glockenspiel, gitarra, mandolina eta ez ohikoak diran beste hainbat musika tresnagaz buztartuten dabe.\n\"Txistuaren eta musika tradizionalaren garaikidetasuna eta izaera bizia aldarrikatzen dauan bikote artistikoa gara. Gure ikusmira artistikoa txistuaren erabilera barrien bilaketan, txistulari duoaren sustaketan eta sormen berriko musika tradizionalean oinarritzen da\"", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003054", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiak eta Ezkerraldeak jokatuko dabe III. Mugarri Desafioaren finala\nFinalaurrekoetan sailkatutako eskualde biak Otxandion egongo dira aurrez aurre domekan 11:30ean, hiru partiduko finala jokatuteko.\nBizkaiko lau eskualderen arteko finalaurreko saio biak jokatu ostean, ebatzita geratu da III. Mugarri Desafioaren finala: Arratia vs. Ezkerraldea. Saioa martiaren 17an, domekea, jokatuko da Otxandion 11:30ean hiru partidutara. Hau da, lau t'erdian, binaka eta banaka, hurrengoz hurrengo. Partiduez gainera, musikea, zozketak eta txosnea egongo dira zabalik eta aurretik, 10:30ean, umeen partiduak ikusi ahal izango dira.\nEzkerraldea martiaren 2an, Igorren jokatutako saioan sailkatu zan finalerako, Durangaldeako taldeari hiru partidutik bi irabazita (22-0, 15-22 eta 22-16). Arratiarrak barriz, Ubiden martiaren 9an sailkatu ziran finalerako, Lea-Artibai taldea garaituta. Lau t'erdian, galdu eben arratiarrek partidu bakarra, Okamimak 22-11 Ziarrusta II. Binaka barriz, Etxeita eta Erkiaga II-k 22-08 egin eben Agirremalloa eta Pujanaren aurka eta banaka, Aurrekoetxeak irabazi eban Egurrolaren kontra, 22-01.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003055", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Anbotoko Mari' umeentzako multimedia antzezlana taularatuko da Igorren\nBarikuan, hilak 15, 18:00etan egongo da ikuskai Lasarte Aretoan hiru eta hamar urte bitarteko umeei zuzendutako ikuskizuna.\nAnbotoko Mari Logela Multimedia Production Studioren produkzinoa da. Ikuskizun honetan, umeek euskal mitologiako izakiak ezetuteko aukerea izango dabe, bideo-animazinoak, interakzinoak eta musikeak lagundutako antzerki baten bitartez.\nIstorio honek kontetan dauanez, Gari, mutiko txoriburu bat, lagunakaz haserretu eta bakarrik abiatuko da Anbotora. Mariren haitzuloan sartu eta harri magikoa lapurtu eta alde egingo dau, harria lagunei erakusteko asmoagaz. Anbotoko Mari atzetik abiatuko jako mendirik mendi eta Garik gero eta magia zoroagoak egingo ditu harriagaz. Marik, Tartaloren, iratxoen eta beste jeinu batzuen laguntza eskatu beharko dau harria berreskuratzeko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003056", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Bizkarsoro' filma Areatzan proiektauko da barikuan\nMartiaren 15ean, udaletxeko areto nagusian 18:30ean egongo da ikusgai XX. mendeko Iparraldean, euskerearen egoerea islatzen daben bost istorio batzean dauzan filma.\nBarikuan, hilak 15, 18:30ean udaletxean Bizkarsoro filma proiektau eta lantaldeko kide bategaz solasaldia egongo da. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zan Josu Martinezek zuzendutako benetako istorioa kontetan dauan fikzinozko film hau.\nBizkarsoro herria ez da existiduten eta bizkarsorotarrak fikzinozko pertsonaiak dira, baina zelanbait, euskeraz biziteagaitik jazarriak izan diran euskaldun guztiak dira bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diran bost istoriok osatuten dabe filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarrituta dagoz, bost hamarkadatako kontakizuna egiteko.\nPelikuleak, Ipar Euskal Herriko herri txiki batek bizi izandako aldaketa sozialak erakusten ditu, baita euskerearen zuztartze eta urruntzea eta euskerearen bizirauteko burrukea be. \"Frantzia sortu zan. Frantsesak sortzea falta zan bakarrik\", pelikulako kartelean azaltzen dan moduan.\nArratiako emonaldiak\nArratiako estreinaldia Igorren izan zan zezeilaren 18an, Korrika Kulturalaren barruan. Gero, Diman egon zan ikusgai martiaren 1ean. Areatzan pelikulea ikusteko aukerea martiaren 15ean egongo da eta Artean, aprilean. Izan be, urtailean, UEMAk hitzarmen bat sinatu eban Gastibeltza Filmak ekoizleagaz eta Dijitalidadea Banatzaileagaz UEMAko udalerrietan eskaintzeko erraztasunak emoteko eta emonaldiaren kostuaren erdia UEMAk hartuko dau bere gain.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003057", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Onditz Iturbek Espainiako Trail Running irabazi dau\nPassau dan domekan, martiak 10, irabazi eban Onditz Iturbe lasterkari igorreztarrak Espainiako Trail Running Txapelketea Murtzian. Gizonezkoetan Alex Garcia murtziarrak irabazi eban.\nLasterketeak, 1 kilometro eta 1.200 desnibela dauka eta Iturbek 1:57:49 denporan egin eban. Garaipen horregaz maiatzaren 31n Annecyn (Frantzia) jokatuko dan Europako Txapelketarako plazea be lortu dau. Julia Font valentziarrak eta Nuria Gil Kataluniakoak osotu eben podiuma. Taldeka, Euskadikoa bigarrena izan zan Kataluniakoren atzetik.\nOnditz Iturbe lasterketearen hasikeratik ipini zan lasterketa buruan. Izan be, bere espezialidadea igoerak dira eta baekian aldapan gorako lehenengo 10 kilometroetan ateratako bentajea sano inportantea izango zala lasterketea irabazteko. Lasterketa osoan egon zan aurrean eta Iturbe eta bere atzetik joiazan Julia Font, Nuria Gil eta Rosa Maria Laragaren artean distantzia egon zan. Font bigarrenari 35 segundoko aldea atera eutsan igorreztarrak.\nTaldeka, bigarren\nEuskadiko taldeak bigarren egin eban, Kataluniakoaren atzetik, Iturberen garaipena eta taldekideen postu onei esker. Izan be, Ainhoa Sanz seigarrena izan zan eta Maite Etxezarreta hamabosgarrena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003058", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "BEGITUren irakurle batek eroango dau Korrikako lekukoa Zertu Kultur Elkartearen kilometroan\nZozketan parte hartzeako mezu elektroniko bat bialdu behar da hilaren 19a baino lehen, helbidera.\nBEGITU ateratzen dauan Zertu Kultur Elkarteak, irakurleen artean zozketatuko dau nok eroango dauan lekukoa Korrikako bere kilometroan. Zozketan parte hartzeako mezu elektroniko bat bialdu behar da hilaren 19a baino lehen, helbidera lekukoa eroateko zozketan parte hartzeako dala adierazoz eta izen-abizenak eta kontakturako telefonoa emonez. Zozketea hurrengo egunean egingo da, martiaren 20an, eta saridun suertatutakoari jakinarazoko jako.\nSaridunak, martiaren 22an, 15:15ak aldera hartuko dau Korrikako lekukoa Arteatik Arantzazura doan bidean, Arteako Bildosola auzoan. Begitu eta Begituren irakurle guztiak ordezkatuko dauz Korrikan, euskerearen aldeko aldarria harro eginaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003059", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Loraldia Festibaleko bigarren asterako sarreren zozketea!\nMitologia txikiak, AMAraun eta Sarri min ematen du akordatzeak emonaldietarako sarrera pareak dagoz eskuragai BEGITUko irakurleentzako.\nSarrera pareen zozketan parte hartzeako, topau argitalpena Begituren sare sozialetan ,X (Twitter), Facebook zein Instagramen, \"gustoko dot\" emon eta argitalpenari erantzun, zein emonalditara joan gura dozun zehaztuz. Ez ahaztu Begituren kontuak jarraitzea eta zorte on! Sarrerak, Loraldia Festibaleko hirugarren astean zehar egingo diran hiru emonalditarako dira.\nLehen emonaldia, Mitologia txikiak jantza ikuskizuna izango martiaren 19an, martitzena, Azkuna Zentroan 19:30ean. Hurrengo egunean, hilak 20, AMAraun bertso eta jantza emonaldia egongo da ikusgai Campos Antzokian, 19:30ean. Barikuan ostera, hilak 22, Joseba Sarrionandiak gidatutako Sarri min ematen du akordatzeak La Terminalen egongo da ikusgai, 21:45ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003060", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Xabi Rekalde eta Urko Bullon Euskal Herriko Eskuz Binakako azpitxapeldunak izan dira\nTxumuluxueta klub dimoztarreko pelotariek 20-22 galdu eben Lea Ibarrakoen kontra, zapatuan Mungian jokatutako finalean.\nZapatu goizean, hilak 9, Mungian jokatu zan Euskadiko Eukal Pilota Federakuntzeak antolatutako Euskal Herriko Eskuz Binakako Txapelketako finala. Bertan, Txumuluxueta Klubeko Xabi Rekalde eta Urko Bullon dimoztarrak, Lea Ibarra Klubeko Albizu-Iriondo bikotearen kontra aritu ziran. GItxigatik izan bazan be, dimoztarrek ez eben lortu txapelak etxera ekartea, 20-22 galdu eben eta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003061", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urbihools Kopa antolatu dabe Arratia Futbol Taldearen jarraitzaileek\nFutbol zazpiko txapelketea bagilaren 21etik 22ra jokatuko da Urbietan; izen-emotea zabalik dago hamasei urtetik gorakoentzako.\nUrbihools Urbietako zaleen taldeak antolatuta, Urbihools Kopa jokatuko da bagilak 21 eta 22 artean. Txapelketan parte hartzeako baldintza bakarrak, hamasei urtetik gorakoa izatea eta gitxienez, zazpi jokalariko taldeak osotutea dira. Izena, @urbihools Instagram kontura emon daiteke eta taldearen izena, partaideak eta ordezkari baten telefonoa emon behar dira.\nPersonako, bost euro ordaindu beharko dira eta bertatik urtengo da sarietarako dirua. Lehenengo hiru taldeek izango dabe kopa eta dirusaria. Horrezaz gainera, txapelketako jokalari onenari eta \"kopako fraudeari\" be emongo jakiez sariak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003062", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean 'La (des)educación de Cameron Post' pelikulea emongo dabe Igorren\nMartiako Zineklub saioan Desiree Akhavaneren 2018ko Sundance jaialdiko pelikularik onena dakar hilaren 14an, Kultur Etxean 20:00etan.\nEtzi, hilak 14, 20:00etan, Igorreko Zineklubak Desiree Akhavanek zuzendutako La (des)educacion de Cameron Post 2018ko pelikulea dakar Lasarte Aretora. Filmak Sundance-ko jaialdian pelikularik onenari saria jaso eban.\nGazte homosexualen sexualidadea aldatuteko AEBko errehabilitazino zentro baten kokatzen da kontakizuna. Gurasoak hil ondoren, Montanako hamabi urteko neska bat izekoagaz bizitera joan behar danean hasten da pelikulearen argudioa. Izekoa oso konserbadorea\nda eta bere lagunik onenagaz egoera konprometidu baten topatzen dauanean neskatxia, persona homosexualentzako errehabilitazino zentro baten sartzera behartzen dau.\nDesiree Akhavan\nDesiree Akhavan (1984) New York-en bizi dan guraso iraniarreko Amerikako Estadu Batuetako zine zuzendari, ekoizle, gidoilari eta aktorea da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003063", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiko Zekorrak 15-24 Universitario Bilbao Rugby\nDatorren zapatuan, hilak 16, Urgozo talde zornotzarraren kontra jokatuko dabe zekorrek etxetik kanpo, 18:00etan Larreako zelaian.\nAtzen jardunaldian, Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldea Universitario Bilbao Rugby taldearen kontra egon zan aurrez aurre San Txismen baina punturik lortu barik amaitu eben arratiarrek, 15-24 galduta. Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak onartu dau, etxekoak baino hobeto aritu zirala: \"Talde oso oso ona ekarri dabe, gu baino gehiago, baloia arin-arin mobiduten eben eta guk defentsan ahal genduana egin dogu. Erasoan, izan doguzan aukera txikiak aprobetxetan saiatu gara\".\nIzan be, bilbotarrak aurretik egon ziran partidu osoan zehar. Lehen zatian arratiarrek 7-0eko aldea manteniduteko gai izan ziran arren, 7-5ekoa egin eta jarraian hasi ziran markagailuko aldea handituten. Holan, atzen minutuetan Iñaki Artetxek eta Aitor Yurrebasok lortutako entseguak, ez ziran nahikoak izan gitxienez, bardinketea lortzeako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003064", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskerearen gaurko egoerearen gainean arituko da Iñaki Iurrebaso soziolinguistea Igorren\nEguaztenean, hilak 13, izango da 19:00etan Kultur Etxean Euskeraren egoera gaur, zer diote datuek? berbaldia.\nUdalerri Euskaldunen Mankomunitateak, euskerearen \"ezagutzaren eta erabilerearen arteko aldea handia dala eta areagotuz doalako\" kezkatuta, hitzaldi zikloa antolatu dau eta Igorren egingo dau geldialdia martiaren 13an. Iñaki Iurrebaso soziolinguistak, Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Euskal Herrirako aplikazio praktikoa doktore tesian oinarritutako berbaldia egingo dau: Euskeraren egoera gaur, zer diote datuek?.\nBerbaldi honetan, dagozan datuak aztertuta, \"asko edo gitxi erabilten ete da euskerea dagoan ezagutzarako? Aurrera goaz ala atzera goaz euskerearen indarbarritze prozesuan? Zer perspektiba izan daikeguz aurrera begira? Zein paper jokatu leikie udalerri euskaldunek euskerearen indarbarritze prozesuan?\" moduko galderei erantzun eta diagnostiko barri baterako kakoak emongo ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003065", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur zabaldu da Igorreko Bonodenda kanpainea\nHmar euroren truke, 47 komertziotan hamabost euroko balioa izango daben 3.500 bonu dagoz salgai Igorreko Kultur Etxean.\nGaurtik, martiak 11, aurrera igorreztarrek Bonodenda kanpainarako bonuak erosi ahal izango dabez Igorreko Kultur Etxeko Mandoia kaleko leihoan. Bonu bakotxak hamar euroko balioa dauka eta herriko 47 komertziotan, hamabost euroko balioa izango dabe. Holan, jentea berrian bertan erostera animetea dauka helburu udalaren eta Arratiako Merkatarien Elkartearen kanpaineak.\nAstelehen, eguazten eta barikuetan, 10:30etik 12:30era egongo da zabalik Kultur Etxeko leihoa eta martitzen eta eguenetan 18:00etatik 20:00etara. Lehen astean, igorreztarrek bakarrik erosi ahal izango dabez bonuak baina hilaren 18tik aurrera edozeinek erosi ahal izango ditu, aprilaren 5a edo bonuak agortu arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003066", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia Ak eta Lemoako Harrobik irabazi egin dabe\nAndrazkoen Arratia Ak irabazi egin eban etxetik kanpo domekan eta Lemoako Harrobik zapatuen etxean. Gizonezkoen Arratia A taldeak irabazi barik segiduten dau eta galdu egin eban etxean domeka eguerdian; gizonezkoen Arratia B taldeak zapatuan eta andrazkoen Arratia Bk domekan galdu egin ebezan euren partiduak etxetik kanpo.\nGizonezkoen Arratia A taldeak ez dau lortzean partidurik irabazterik eta domeka eguerdian etxean Bermeo A taldearen kontra jokatutako partidua 0-3 galdu eban. 24 jardunaldiren ostean 23 puntu ditu Arratia Ak eta hamaseigarren postuan dago sailkapenean, jatsiera postuak puntu bakarrera ditu. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Somorrostro A taldearen kontra hilaren 16an, arrastiko 17:00etan.\nGizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Sondika A taldearen kontra eta 2-0 galdu eban. 24 jardunaldiren ostean 28 puntu ditu Arratia Bk eta hamahirugarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxean jokatuko dau Ezkurdi A taldearen kontra hilaren 16an, arrastiko 17:45ean.\nAndrazkoen Arratia A taldeak, aurreko astegoieneko geldialdiaren ostean domeka eguerdian jokatu eban Tajonarren Osasuna C taldearen kontra eta 0-3 irabazi eban. 22 jardunaldiren ostean 37 puntu ditu Arratiak eta seigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxean jokatuko dau Bizkerre B taldearen kontra hilaren 17an, goizeko 11:30ean.\nAndrazkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban Berrio-Otxoa A taldearen kontra etxetik kanpo eta 5-3 galdu eban. 22 jardunaldiren ostean 39 puntu ditu Arratia Bk eta seigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxean jokatuko dau Sestao River taldearen kontra hilaren 16an, arrastiko 15:30ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobi taldeak zapatu arrastian etxean jokatu eban Ermua A taldearen kontra eta 1-0 irabazi eban. 24 jardunaldiren ostean 37 puntu ditu Lemoako taldeak eta zazpigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua Usansolon jokatuko dau Umore Ona A taldearen kontra hilaren 16an, arrastiko 16:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003067", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako gazte feministek topaketea egingo dabe M8aren biharamonean\nMartiaren 8aren osteko astegoiena, jarduera feministez beteta dago: Ganbara Feminista, Todas las hembras que habito ikuskizuna, Sorgina Txirulina ipuin kontalaria, La Basuren kontzertua eta Sultanaren ametsa filma.\nZapatuan, martiak 9, Arratiako gazte feministek hitzordua daukie Areatzako Laminetxe Gaztetxean, Ganbara Feminista izenpeko egun osoko jardunaldian. Horrezaz gainera, Igorren, 20:00etan Amparo Noguesek Todas las hembras que habito ikuskizuna eskainiko dau liburutegian eta Zeberion, 18:00etan, Sorgina Txirulina ipuin kontalaria egongo da Hogarrean. Hurrengo egunean, Artean, 13:30ean, La Basuk kontzertua eskainiko dau Herriko Bentan eta 19:30ean, Igorren, Sultanaren ametsa filma ikusteko aukerea egongo da.\nGanbara Feminista, Arratiako Gazte Egun Feministea, 10:30ean hasiko da. Ordu horretan, batuko dira gazteak, armozau eta esnatze jolasak egiteko. Gero, 11:30ean, feminismoaren objektu estrategikoaren gaineko berbaldia egingo dau Uma Ulazia Euskal Herriko Neska* Gazteen Sareko kideak. 14:00etan, partaideek alkarregaz bazkalduko dabe bakotxak etxetik eroandakoagaz eta arrastian, bingo musikatuak, jolasek eta poteo musikatuak osotuten dabe egitaraua. Amaitzeko, gauean Mikosis taldearen kontzertua, ekitaldia eta DJ Plast egongo dira.\nEgun horretan bertan, Igorreko liburutegian, Amparo Noguesek Todas las hembras que habito ikuskizuna eskainiko dau. Klowna, jantzea, musikea, zuzeneko abestiak eta gorputz joko asko buztartzen ditu 7 urtetik gorakoentzat zuzendutako lan honek. Ikuskizuna istorioen sorta bat da, \"andren bizitzako uneez berba egiteko beharrizanetik sortzean da eta badira momentu samurrak, tristeak, mingotsak, baina baita alaiak eta dibertigarriak be\".\nZeberion barriz, Sorgina Txirulina ipuin kontalariak ipuin kontaketa musikatua egingo dau umeen gozamenerako.\nDomekan kontzertua eta zinea\nHurrengo egunean, domekan, La Basu, rap abeslari feministeak kontzertua eskainiko dau Arteako Herriko Bentan. Etxebarriko Elena Caballero Villanueva, La Basu, 1990eko hamarkadan hasi zan rapeatzen. Raparen munduan Euskal Herrian egoan andra bakarretako bat zan eta 1999an andrazko talde bat eratu eban, Jungla Urbana izenekoa.\nArrastian, Igorren, Isabel Hergueraren Sultanaren ametsa animazinoko pelikula feministea ikusteko aukerea egongo da Lasarte Aretoan, domeketako ohiko zine saioan. Sultanaren ametsa Donostiako Zinemaldian aurkeztu zan eta euskal zinemaren Irizar saria jaso eban. Isabel Herguera zuzendari eta animatzaile donostiarraren lehen film luzea da. Filmak Rokeya Hossainek 1905ean Indian idatzitako izen bereko liburua dauka abiapuntutzat eta askatasuna bilatzeari buruzko film eder eta berezia da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003068", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Elizondoko frontoi barria eregitearen alde agertu dira lemoaztarrak\nBaiezko 359 boto eta ezezko 84 botogaz egingo dau aurrera proiektuak. Gainera, frontoi eredu biren artean be egin izan da aukeraketea eta B aukerea urten da irabazle.\nLemoako Udalak Elizondo Barria proiektuaren inguruan egindako galdeketearen emoitzak argitara emon ditu, 443 lemoaztarrek hartu dabe parte. Batetik, proiektua aurrera atera edo ez galdetu da eta 359k (%81) emon dau baiezkoa. Bestetik, frontoi eredu biren arteko aukeraketea egin da eta B aukerak atera ditu boto gehien, %73 hain zuzen be.\nBeraz, Elizondo auzoan frontoi ireki barri bat egingo da, beti zabalik egongo dana. Honen lizitazinorako aurrekontua, 552.172,15 eurokoa izango da eta espero da, zortzi hiletan egitea aurrera proiektuak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003069", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mobimentu feministen erantzun tresnen gaineko formakuntza ikastaroa dakar Ilgoran eskoleak\nArantzazuko Kulturgunean izango dira saioak martiaren 15ean, 22an eta 29an, 18:00etatik 20:00etara. Izen-emotea zabalik dago mankomunitatean eta udaletxeetan.\nEmagin alkartearen eta Idoia Eizmendiren eskutik, Ilgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako hurrengo formakuntzea izango da Emakume mugimenduen erantzun tresnak ikastaroa. Hiru barikutan egingo dira saioan, hilaren 15etik 29ra, 18:00etatik 20:00etara Arantzazuko Kulturgunean. Izena, Arratiako Udalen Makomunitatean (webgunean, telefonoz edo bertan) edo udaletxeetan emon daiteke.\nMobimentu feministatik zelan erantzun patriarkaduari landuko da ikastaroan. \"Erakunde eta gizarte mailan preminazko erantzun egokien alde, eta era bateratuan arraun egiteko tresnak ezetu bildu eta barriak sortzeako ariketea\" da tailerra. \"Proposamen honegaz, tokian toki, andra taldeok bizi doguzan egoera ohikoei erantzunak emotearen bila alkartuko gara\" dinoe Jabekuntza eskolatik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003070", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanuriko Udalak Martiko jaie antolatu dau hilaren 16rako\nHerri bazkaria, pala eta frontenis partiduak, poteoa eta gauez, kontzertuak egongo dira frontoiko tabernan. Bazkarirako txartelak, astelehenera arte lortu daitekez jubiladuen tabernan.\nZeanuriko Udalak, Jokin Larrakoetxea zinegotziak azaldu dauanez, \"herriari bizitasun apur bat emoteko\" antolatu dau Martiko jaia datorren zapaturako, hilak 16. Eguerdian, herri bazkariagaz hasiko da jaia eta gauez, kontzertuak, Mixerableak eta Zaparra taldeak, egongo dira egun osoan zehar zabalik egongo dan frontoiko tabernan. Bazkarirako txartelak 15 eurotan lortu daitekez jubiladuen tabernan, hilaren 11ra arte.\nArrastian barriz, 18:00etatik aurrera, frontoian bertan egongo da giroa, jokatuko diran pala eta frontenis partiduen inguruan. Izan be, Udalak Maialen Landajo pala jokalariari omenalditxoa egin gura izan deutso. Holan, palan arituko dira Maialen Landajo eta Maialen Rodrigez, Maialen Bengoetxea eta Irati Saez-en kontra. Frontenisean ostera, Mikel Izurza eta Imanol Urigoitia, Jokin Larrakoetxea eta Gorka Unzuetaren aurka. Partiduak amaituta, poteo musikatua egingo da herritik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003071", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zaintzaren sistemearen eraldaketea aldarrikatuko dabe bihar Arratian\nAndren Nazioarteko Eguna dala-ta, egun osoan zehar beteko dira kaleak aldarrikapen feministez. Eskualde mailako manifestazinoa, Igorren izango da 19:30ean.\n\"Gure bizitzakaz negoziorik ez\" lelopean, bihar, martiak 8, Andren Nazinoarteko Egunean, aldarrikapen feministez beteko dira Arratiako herrietako kaleak. Eskualdeko manifestazinoa Igorreko Kultur Etxetik urtengo da 19:30ean, eta bertara zutabeetan joateko, 19:00etan batuko dira Lemoakoak, Garakoiko bus geralekuan; Igorrekoak, Beheko plazan; Dimakoak Torrea auzoan eta Zeanuri, Areatza, Artea eta Arantzazukoak Arantzazuko plazan.\nEskualde mailako manifestazinoa iluntzean izango bada be, herrietan, egun osoan bandera moreak ikusi eta aldarrikapen feministak entzungo dira. Diman, esate baterako, 17:00etan Andran parkea atonduko eta 18:00etan konzentrazinoa egingo dabe Igorreko manifestazinora joan aurretik. Ostean, herrian bueltan, afaria egingo dabe Dimako andrek.\nLemoan, goizeko 08:30ean, Zaplast talde feministeak lapikojotea antolatu dau, eta eskolan, udaletxean, Plaza Gorrian eta Atxetako plazan entzungo dira lapiko hotsak. Bazkalostean, 17:30ean, elkarretaratzea egingo dabe Plaza Gorrian, Igorrera abiatu aurretik.\nBeste konzentrazino batzuk be deituta dagoz; Zeberion 13:30ean, udaletxea aurrean eta Bedian, 19:00etan herriko plazan, berbarako.\nJarduera kulturalak\n\"Jantzan egin ezin bada, hau ez da nire iraultza\" esan ei eban aspaldi Emma Goldman idazle anarkisteak eta pentsamentu horreri jarraituz, manifestazinoaren ostean, 21:00etan, DJ Watxas egongo da Arantzazuko Herriko Tabernan, jantzan egin ahal izateko. Jarduera kulturalak be egongo dira hainbat herritan, konzienziazino feministea zabalduteko.\nHolan, Bedian, ipuin kontaketea egongo da 17:30ean, liburutegian; Elssie Xalbadorrek Emakumeak mundua aldatzen izeneko kontaketea egingo dau, gurean oso ezagunak ez diran baina mundua aldatzeko lan handia egin daben hainbat andra omentzeko, Wangari Maathai Nobel Sariduna, tartean. Igorren be, 18:00etan, Eidabe Ekimen Kulturalak-ek Kuku. Ezkutuan dauden emakumeak antzezlana ekarriko dau Lasarte Aretora.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003072", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oskar Garrok podium bi zapaldu ditu Caceresen jokatutako Europako Txirrindularitza Egokituko Kopan\nZapatuan lasterketea eta domekan erlojupekoa jokatu ebazan eta proba bietan lortu eban igorreztarrak hirugarren postua.\nOskar Garro txirrindulari igorreztarra Casar de Caceres herrian izan da martiaren 2an eta 3an, European Paraycling Cup-a jokatuten. Bietan lortu ebazan dominak, hirugarren postu bi eskuratuta. Lasterketea 45 kilometroko zirkuituan egin zan eta erlojupekoa 26 kilometrotan. Bigarren probagaz agertu da Garro harro, aurreko urtetik, minutu bat eta hamar segungutan hobetu daualako markea.\nOskar Garro lasterketearen podiumean.\n\"Emondakoagaz oso pozik\" agertu da buetan eta oin, aprilaren 7an, Avilesen jokatuko dan Espainiako Duatloi Txapelketarako prestatuten hasiko da. Bizikletan hogei eta korrika zazpi kilometro eta erdi egin beharko ditu, ez dau inoz hain duatloi luzerik egin, baina gogotsu dago.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003073", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ezkerraldeako taldea sailkatu zan Igorren III. Mugarri Desafioko finalerako\nZapatu arrastian Ubiden jokatuko da bigarren finalaurreko saioa, Arratia eta Lea-Artibaiko pelotarien artean, Otxandion jokatuko dan finala ebazteko.\nMartiaren 2an, Igorreko pelotalekuan \"giro ederrean\" jokatu zan III. Mugarri Desafioaren, eskualde arteko txapelketearen, lehen saioa Durangaldea eta Ezkerraldearen artean. Hiru partidu jokatu ebezan eta Ezkerraldea, euretako bi irabazita, sailkatu zan martiaren 17an Otxandion jokatuko dan finalerako.\nZapatuko finalaurrekoan hiru partidutatik bitan, lau t'erdian eta banakakoan, nagusitu ziran Ezkerraldeako pelotariak. Lehenengoan Bernaola mañariarrak orkatilea bihurritu eban eta beraz, Ruiz sestaotarrak 22-0 irabazi eban. Binaka barriz, Etxagibel-Lopez Alday bikoteak defendatu eban Ezkerraldea eta Bikandi-Bullon bikoteak Durangaldea, atzen honeek urten ziran garaile, 22-15. Banakako atzen partiduan barriz, Kortazar ortuellarrak 22-16 irabazi eban Ituarte atxondotarra, kanporaketea ebatzita itxita.\nOingo zapatuan, hilak 9, jokatuko da III. Mugarri Desafioaren atzen finalaurreko saioa. Ubiden izango dira partiduak 18:30etik aurrera eta Arratia eta Lea-Artibaiko pelotariak egongo dira aurrez aurre, finalera nor helduko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003074", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'20.000 legoa itsaspeko zaborretan' umeentzako antzezlana taularatuko da Lemoan\nJulio Verneren eleberrian oinarritutako antzezlana Kotxepin Kultur Etxean egongo da ikusgai zapatuan, 18:00etan.\nMartiaren 9an, zapatua, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean 20.000 legoa itsaspeko zaborretan antzerkia taularatuko dau Txalo Produkzioak konpainiak. Obra hau, umeentzako egokituta eta euskeratuta dago, Julio Verneren liburua oinarri hartuta. Itsasoko kutsaurearen arazoa ipinten dau mahai-gainean antzezlanak. Begoña Bilbao da zuzendaria eta aktore lanak, Alfonso Diez eta Aitor Fernandinoren esku dagoz.\nSinopsia\nItsas munstro izugarri batek alarma guztiak biztu ditu; bale handiena baino handiagoa, ziztu baten uger egiten dauana eta kolore askotan itxuraldatzen dan pizti honek ikara eta bildurra eragin ditu itsasoan dabizan marinelen artean. Ze pizti ikaragarri klase izan daiteken ikertzera abiatuko jaku itsasora Anorak, surflari trebe eta itsasozale amorratua.\nEta munstro baten partez, intenzino gaiztoko urpeko ontzi bat topatuko dau, Nemo kapitainak gidatutako urpekontzi malapartatu-zitala. Gure lagunak, ustegabean, itsas azpiko bidai luze bateri ekingo deutso, Nemo kapitainak gidatuta eta itsasoko barrunbeak ezagutuz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003075", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeentzako Kirol Campusa egongo da Igorren Aste Santuko oporretan\nMartiaren 25, 26 eta 27ko arrastietan izango dabe sei eta hamairu urte bitarteko umeek kirol ugari praktiketako aukerea. Izena kiroldegian emon daiteke hilaren 15era arte.\nIgorreko Udalak hiru eguneko Kirol Campusa antolatu dau aurtengo Aste Santuko oporretarako, martiaren 25etik 27ra. Eskoletako aterpean, kiroldegiko frontoian eta igerilekuan egingo dira hainbat kirol-ekintza, sei eta hamairu urte bitarteko umeentzako, 17:00etatik 20:00etara. Dibersidade funtzionala daben gaztetxoentzako ekintza aproposak be egingo dira eta guztira, 30 plaza dagoz.\nIzen-emotea badago zabalik eta Udal Kiroldegiko harreran egin beharko da, hilaren 15era arte. Egunez egun, zein hiru egunetarako egin daiteke izen-emotea. Kiroldegiko bazkideentzako prezioa eguneko hiru eurokoa eta bazkide ez diranentzako, bost eurokoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003076", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Korrikaren urtekerara joateko autobusa antolatu dau Arratiako AEKk\nMartiaren 14an Irunera joateko, eguerdian urtengo da autobusa Arratiatik eta bueltea, 20:00etan izango da.\n23. Korrika Irunen hasiko da, martiaren 14an, arrastiko 16:00etan. Aurten be, urtekerea jai bat bihurtuko dau AEKk, lekukoa eskuz esku pasetea baino askoz gehiago. Arratiarrak Korrikarako berotu eta jai honetaz gozatu ahal izateko, Arratiako AEKk autobusa antolatu dau egun horretarako, Irunera joan-etorria egingo dau, 12:00etatik 20:00etara.\nPrezioa hamabie eurokoa da eta izena emoteko bide bi dagoz. Igorreko AEKren Kubulu euskaltegian aurrez aurre edo 94 631 56 57 zein 607 632 916 telelefonoetara deituta.\nKorrika irteera eguna\n11:00etan: Korrika Gaztea.\n11:30ean: Bertsopoteoa San Juan plazatik abiatuta.\n11:30ean: Euskal Herriko Artisauen azoka.\n12:30ean: Txosnen irekiera.\nJantokiak, 12:30etik 15:15era: Irungo Mendizaleak eta Motor elkarteak.\n15:30ean: Ekitaldi nagusia.\n16:00etan: Korrikaren urteera.\n17:30ean: Kontzertuen hasiera.\n17:30ean: Burrunba elektrotxaranga.\n19:30ean: Esne Beltza.\n21:30ean Bad Sound System eta Lagunak.\nTxosnak irekita.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003077", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Artean, Diman, Zeanurin eta Zeberion jarduerak ditue martiaren 8aren bezperan\nEgunean, martiak 7, andren nazinoarteko egunaren bezperan, eguna prestatzeko ekintzak egongo dira hainbat herritan. Holan, Artean, manifestazinoaren ostean egingo dan soka-jantzaren ensaioa egingo dabe 20:00etan eskolako kiroldegian; Diman, Iratxe Ormatza Imatzen Printzak begietan liburuaren aurkezpena egingo da 19:00etan liburutegian; Zeanurin, herriko andren memoria jasoten dauan Akordetan naz ahiztu ez iteko dokumentala eskainiko da 18:00etan Kultur Etxean, eta Zeberion, hormairudia egiten amaituko dabe 18:00etatik aurrea udaletxeko arkupetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003078", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nekane Jurado ekonomialariak berbaldia eskainiko dau Artean\nMartiaren 9an, zapatua, Arteako Herriko Bentan izango da Eta ekonomiarekin zer? berbaldia, 17:30ean, gazteleraz.\nNekane Jurado ekonomialari marxista Ekonomia eta Enpresa Zientzietan, Aktuaritza eta Finantza Zientzietan eta Psikologia Klinikoan lizentziatua da, eta 1988tik,Ezker abertzalearen Sozioekonomia Sail Nazionaleko kidea da. Horrezaz gainera, genero ikertzailea da, ekonomian emakumeen ekarpena aztertzen duena, eta hogeita bost urte baino gehiago daramatza Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailean.\nEzpala aldizkariaren sortzaileetako bat da, eta Política Social y Vivienda en HEH, el Estado español y la UE liburua plazaratu eban Ipar Hegoa fundazioarekin, 2004an. Hamaika artikulu idatzi ditu, baita talde-liburuak ere; besteak beste, La Europa, ¿de quién? (Txalaparta, 2005) eta Conversaciones en una Euskal Herria en crisis (Kimetz Kolektiboa, 2009).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003079", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako Lurralde Plan Partziala barriztatzen hasteko lehen saioa egingo da asteon\nEguenean, hilak 7, izango da saioa Igorreko Kultur Etxean 18:00etatik 19:30era. Arratiako LPPa zertan datzan azaldu eta herritarren parte-hartzerako oinarriak jarriko dira.\nGaur egun eskualdean indarrean dagoan Arratiako Lurralde Plan Partziala 2010ean onartu zan eta hamalau urte pasauta, hau berriskusteko beharrizana ikusi da. Beraz, Bizkaiko Foru Aldundiak hasi dau hau barriztatzeko prozesua, partaidetza publikoko prozesua barne. Helburuak \"Arratiaren garapenaren ikuspegia aldatzeko eukerea emongo dauan agertoki barri bat\" izatea eta arratiarren bizi-kalidadea hobetzea dira.\nHonen bitartez, Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa eta Zeanuriko lurralde-estragia legeztauko da. Besteak beste, bizitegi- eta industriaguneetako esku-hartze nagusiak, azpiegitura nagusien kokalekua eta egokitasuna, etorkizunean okupatu daitekezan lurzoru-eremuak, naturaguneen babesa, mugikortasun estrategiak eta hondatutako guneetako esku-hartzeak ebatziko dira dokumentuaren bitartez.\nParte-hartzea\nArratiako herritar eta eragile guztiak dagoz deituta Arratiako LPPren prozesuan parte-hartzera eta horretarako, lehen hitzordua martiaren 7an izango da. Lasarte Aretoan, 18:00etatik 19:30era izango da lehen saioa eta aurrerago zehaztuko dira gehiago. Hau, informazino eta diagnostiko fasearen hasierea baino ez da-ta. Zehaztasun gehiago, aldundiak zabaldutako eskuorrietan topatu daiteke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003080", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martiaren 8ko ekintzak prestatzeko hitzorduak Zeberion eta Diman\nZeberioko andra taldea atzo hasi zan hormairudia margoztuten. Diman, Lorena Arangoaren Terapia antzezlana egongo da ikusgai eguaztenean.\nHilebeteagaz batera hasi zan, martiaren 8aren inguruko programazinoa eta oingo asteko lehenengo egunetan, aldarrikapen eta kultura jarduera bana dagoz Zeberion eta Diman. Zeberion, udaletxe ondoan ipinteko hormairudi bat egiteko lanegunak hasi ziran atzo, hilak 4, astelehena, eta eguenera arte, luzatuko dira.\nArrastiko 18:00etatik aurrera, udaletxeko arkupetan da hitzordua eta bertara, material birziklatua edo berrerabiligarria eroan behar dau jenteak hormairudia egiteko. Zeberioko andra taldeak hormairudiaren proposamena egin eban Udaleko Bardintasun Batzordean, feminismoa aldarrikatzeko. \"Gaur izango da lehenengo eguna, espero dogu herritarrek materiala ekartzea eta parte hartzea. Hiru interbenzino izango dira, udaletxeko horman lan egingo dogu\" azaldu eutson BEGItUri Laxia Olagorta andra taldekoak.\nDiman Terapia antzezlana\nDiman, eguaztean, hilak 6, 18:00etan, Lorena Arangoaren Terapia izeneko bakarrizketea egongo da eskolako kamaran. Umorezko bakarrizketa honetan, Arangoak Historian zehar itzalpean egon diran andren istorioak dakarz eta imajinetan dau andrazko personaia historikoak terapia saio baten alkartuko balira, zeintzuk izan leitekezan euren alkarrizketak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003081", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldaik ez dau lortu MLK Binakako txapelketako finalerako txartela\nArrate Bergaragaz atzo jokatutako finalaurrekoan, Enara Gaminde eta Madalen Etxegarai urten ziran garaile, 16-22.\nAtzo eguerdian jokatu ziran Elgoibarren Emakume Master Cup zirkuituaren parte dan Master Laboral Kutxa Binakako Txapelketako finalaurreko biak. Amaia Aldai dimoztarrak Arrate Bergaragaz jokatu eban, Gaminde-Etxegari bikotearen kontra baina partidu gogor baten ostean, bigarrenak urten ziran gaile 16-22. Beste finalaurrekoan, Arrizabalaga-Erasun izan ziran irabazleak, 22-14, Beitia-Mendizabalen kontra.\nAldaik jokatutako partidua sano gora-beheratsua izan zan. Izan be, Aldai eta Bergararentzako, 8-0 irabazten, garaipena erraza izango zala espero zanean, aurkariek eutsi eta euren erritmora egokitu eben jokoa. Aldai aurrelariaren gainetik botaten ebezan pelotakadak, bere jokoa ezin egitera behartuz. Hamabina izan zan lehen bardinketea eta orduan Aldai-Bergarak tantu on batzuk lortu baebezan be, merezitako garaipena eskuratu eben aurkariek. Holan, Gaminde-Etxegarai eta Arrizabalaga-Erasunen artekoa izango da aurtengo finala.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003082", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Loraldia Festibaleko bigarren asterako sarreren zozketea!\nNeomak taldearen kontzertua, Ai gure juaneteak!, Erresiñula kantari eta Bihar, atzo, gaur, bihar emonaldietarako sarrera pareak dagoz eskuragai BEGITUren irakurleentzako.\nSarrera pareen zozketan parte hartzeako, topau argitalpena Begituren sare sozialetan ,X (Twitter), Facebook zein Instagramen, \"gustoko dot\" emon eta argitalpenari erantzun, zein emonalditara joan gura dozun zehaztuz. Ez ahaztu Begituren kontuak jarraitzea eta zorte on!\nSarrerak, Loraldia Festibaleko bigarren asteko emonaldi batzuetarako dira, sarrera pare bat daukagu ikuskizun bakotxerako. Lehena, Neomak taldearen zuzenekoa, martiaren 14an izango da Arriaga Antzokian, 19:30ean. Hurrengo egunean, hilak 15, Ai gure juanteak! ikuskizun eszenikoa, musikea eta antzerkia buztartuta, egongo da Itsasmuseumean, 19:30ean. Zapatuan barriz, hilak 16, Erresiñula kantari kontzertua egongo da Itsasmuseumean, 19:30ean, Jean Mixel Bedaxagar abeslearen eskutik. Domekan ostera, Bihar, atzo, gaur, bihar saioa egongo da Guggenheim museoko entzungelan, musikea, bertsolaritzea eta literaturea oinarri dituan ikuskizuna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003083", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur zabaldu da Gorbeia Suzien 21K lasterketarako izen-emotea\nUrri lehenengoaren 28an jokatuko da 21 kilometro eta 1.200 metroko desnibela daukan lasterketea.\nGaur, hilak 4, 10:00etan zabaldu dau Gorbeia Suzien mendi-lasterketako antolakuntzeak 21K lasterketarako izen-emotea, kronoak.eus webgunean. Dortsalak amaitu arte egin ahal izango da izen-emotea. Gainera, argitaratu da 32K lasterketako parte-hartzaileen zerrendea zein itxarote zerrendea gorbeiasuzien.eus webgunean.\n21K lasterketearen ibilbidea Zeanuritik hasiko da, 11:00etan. Bertatik, San Justo ermitatik sartuko dira korrikalariak Gorbeiako Parke Naturalera, hasikera aldapatsuagaz. San Justotik, Zanburura helduko da bidea eta bertatik, Lekandarantza. Tontorrera heldu aurretik, Arrabako landetatik pasau eta Egiriñaora doa bidea. Hortik, Aldaminapera egingo dabe korrikalariek, Lanbreabe auzora bajatu eta San Juanen atzen igoera labur bat egin ostean, helmugarako atzen metroak faltauko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003084", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Udalak haretx gazteak banatuko ditu gaur eta bihar\nUdaletxean, 08:00etatik 14:00etara banatuko dira herritarren artean 200 haretx gazte. Zugatz Egunea, hilaren 17ra atzeratu dabe.\nLemoako Udalaren ekimenez, egunotan 200 haretx gazte oparituko dira udaletxean. Barikuan hasi zan banaketea eta gaur, hilak 4, eta bihar artean banatuko dira faltau diranak. Udaletxean goizez, 08:00etatik 14:00etara, eskatu daitekez arbola gazteak.\nHorrezaz gainera, atzen asteburuetan eguraldi txarra egon dala-ta, barriro atzeratu da Lemoako Zugatz Eguna. Martiaren 17an, domekea, izango da hitzordua. Eskoletan 09:30ean geratu eta Pagotxuetara egingo da ibilaldia, ez da aurretik izenik emon behar.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003085", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen eta andrazkoen Arratia Bk euren partiduak irabazi dabez\nGizonezkoen Arratia Bk 3-0 irabazi eban zapatu arrastian Urbietan eta andrazkoen Arratia B taldeak, zapatu arrastian be, 3-0 irabazi eban Urbietan. Gizonezkoen Arratia Ak eta Lemoako Harrobik galdu egin ebezan euren partiduak etxetik kanpo.\nGizonezkoen Arratia A taldeak ez dau lortzean partidurik irabazterik eta zapatu arrastian etxetik kanpo Soduperen kontra jokatutako partidua 2-1 galdu eban. 23 jardunaldiren ostean 23 puntu ditu Arratia Ak eta hamaseigarren postuan dago sailkapenean, jatsiera postuak puntu bakarrera ditu. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Bermeo A taldearen kontra hilaren 10ean, eguerdiko 12:30ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian Urbietan jokatu eban Artibairen kontra eta 3-0 irabazi eban. 23 jardunaldiren ostean 28 puntu ditu Arratia Bk eta hamaikagarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Sondika A taldearen kontra hilaren 9an, arrastiko 17:00etan.\nAndrazkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian Urbietan jokatu eban Adiskideak taldearen kontra eta 3-1 irabazi eban. 21 jardunaldiren ostean 39 puntu ditu Arratia Bk eta bosgarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Berrio-Otxoa A taldearen kontra hilaren 10ean, arrastiko 16:00etan.\nAndrazkoen A taldeak ez dau partidurik jokatu joandako astegoienean. Datorren partidua Osasuna C taldearen kontra jokatuko dau Tajonarren hilaren 10ean, eguerdiko 12:15ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobi taldeak zapatu arrastian etxetik kanpo jokatu eban Montefuerte A taldearen kontra eta 3-0 galdu eban. 23 jardunaldiren ostean 34 puntu ditu Lemoako taldeak eta zazpigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Ermua A taldearen kontra hilaren 9an, arrastiko 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003086", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan Wikiemakumeok mobimentuaren gaineko dokumentala Artean ikusteko aukerea egongo da\nKultur Etxean izango da proiekzinoa 18:00etan eta gero, berbalditxoa eta txokolatea egongo dira.\nOingo domekan, martiak 3, 18:00etan, Wikipedian andren biografiak sartzean dauzan Wikiemakumeok taldearen genealogia azalduten dauan dokumentala ikusi eta Josi Sierra dokumentalaren egilea eta Marisa Barrena Durangoko taldeko wikilariakaz berba egiteko aukerea egongo da. Txokolatea egongo da bertaratuten diranentzat. Kafrangak talde feministak antolatuta, ekintza hau martiaren 8ko programan dago.\nWikiemakumeok proiektua hainbat herritan zabaldu da; holan taldeak dagoz, Gasteizen, Leioako EHU campusean, Iruñean, Durangon, Donostian, Oiartzunen eta Aiaraldean, esate baterako. Artea oin dala hiru urte inguru batu zan proiektura eta Arratiako hainbat andraren biografiak sartu dauz Wikipedian. Dokumentalaren helburua Wikiemakumeok proiektuaren genealogia berreskuratzea da eta bertan, hainbat andrek azalduten dabe nondik datorren ekimena eta zer egiten daben astero Wikipedian andren eta gizonen biografien arteko oreka bilatzeko.\nWikiEmakume proiektuaren helburuak dira, besteak beste, Wikipedian falta diran andra euskal herritar aurrendariak bistaratzea, Wikipedian beste hizkuntza batzuetan dagoza andren biografiak euskerara ekartea, andra editore euskaldunen kopurua handituteea, euskal Wikipedian genero ikuspegia txertatzea, historian zehar izandako andren ekarpenak eta ezagutzak euskal Wikipedian biltzea eta feminismoaren ekarpenak eta protagonistak formatu ugariko tresnetan islatzea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003087", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan, Beatriz Egizabalen 'Magma mia' umorezko bakarrizketea Zeberion\nOingo domekan, hilak 3, 18:30ean, Beatriz Egizabalek Magma mia bakarrizketea egingo dau Hogarrean; Udalak antolatutako martiaren 8ko Zeberioko programaren barruan.\nIkuspegi feministatik, umorez, bakarrizketa honetan, bere egunerokotasunaren azterketea egiten dau umoristeak. \"Adin jakin bat daukat, eta hor dagoz menopausia, zoru pelbikoa... Alua gora, alua behera ibilten gara. Aluan daukagun indar horregaz, magma horregaz, sumendia bizten badogu... goazen sistema erretera\" dino Egizabalek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003088", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gazte eta umeen ekintza ugaritarako izen-emotea zabaldu da gaur Bedian\nBagilean egingo dan Adimen emozionala ikastarorako zein garagarrileko Txiki-txokorako, udalekuetarako eta ludotekarako izen emoteak zabaldu ditue.\nBedian udan egingo diran ume eta gazteentzako ekintzen plana eginda dago eta honeetan parte hartzeako izena emon beharko da aldez aurretik. Gaur, martiak 1, hasi eta hilaren 15era arte, liburutegian egin daitekez izen-emoteak 16:30etik 19:30era.\nAdimen emozionala ikastaroa\nHamabi eta hamazortzi urte bitarteko gazteentzako ikastaroa bagilaren 25etik 28ra emongo da, goizero 10:00etatik 14:00etara. Ikastaroak 70 euroko prezioa dauka.\nTxiki-txokoa\nTxiki-txokoa garagarrilaren 1etik 12ra egongo da zabalik, 09:30etik 13:30era. Hiru urtetik gorako umeak onartuko dira, beti be komunera fardel barik autonomoak badira. Bertan, tailer eta jolasak egingo ditue eta 110 euroko prezioa dauka.\nUdalekuak\nLehen Hezkuntzan dagozan umeentzako udalekuak be, garagarrilaren 1etik 12ra izango dira. Ohiko ordutegia 09:30etik 13:30era izango da, urtekera egunetan barriz, 17:30era arte. 200 euroko prezioa dauka eta hau aprilaren 8an ordaindu beharko da. Halanda be, ordainketa bi egiteko aukerea be badago.\nUda gaztea\nHamabi eta hamazazpi urte bitarteko gazteek barriz, garagarrilaren 13tik 19ra arte, Barcena de Ebro ingurura joateko aukerea izango dabe kirol ekintzak egitera (rafting, kanoak...). 350 euroko prezioa dauka eta hau aprilaren 8an ordaindu beharko da. Halanda be, ordainketa bi egiteko aukerea be badago.\nUdako ludoteka: Ludosport\nUdako ludotekan ostera, garagarrilaren 15etik 24ra, adinaren araberako talde bi egingo dira. Hiru eta sei urte bitartekoek ingelesa eta zirku tailerrak landuko ditue. Zazpi eta hamabi urte bitartekoek barriz, robotika eta zirku tailerra. Astean zein hamabostaldian apuntau daiteke, lehen astek 30 euroko prezioa dauka eta bigarrenak, 18 eurokoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003089", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Soinu Basatiak kolektiboak bigarren urteurrena ospatuko dau zapatuan Kiñun\nPostpunk musikearen inguruko zazpi talderen kontzertuak eta hiru dj-k girotuko dabe Soinu Basatiak antolatutako jaia, 17:30etik goizaldera arte.\nSoinu Basatiak musika kolektibo bizkaitarrak urte bi daroaz, underground musikea buztartu eta kontzertu zein jaialdiak antolatuten. Oin, urte bi beteko ditu eta ospakizunerako, Igorreko Kiñu Gaztetxea aukeratu dabe. Jaialdia, 17:30ean hasi eta goizaldeko 03:30era arte luzatuko da. Sarrerak Igorreko Axular Herrikoan eta Kukuman dagoz salgai; egunean bertan be eskuratu ahal izango dira gaztetxean, 12 eurotan.\nSoinu Basatiak kolektiboak deituta zazpi talde, postpunkaren ingurukoak eta gazteak, igoko dira Kiñuko oholtzara: Dame Area, Los Yolos, 80% Baul, Sei Sega, Katarsi, Seggs Tape eta S'Aferra Aferra. Honeen emonaldiak amaituta, Gramma, Chilbi Raffito eta Xuxxe dj-ek girotuko dabez atzen orduak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003090", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Helduentzako ipuin kontaketea egongo da barikuan Artean\nBihar, martiak 1, Amelie eta Xirrikituen jostunek-en Munduko emakumeak ipuin kontaketea egongo da entzungai Arteako Kultur Etxean, 19:00etan.\nAmelie eta Xirrikituen jostunek ipuin kontalariak Munduko emakumeak helduentzako kontaketea dakar bihar Arteara. Ordu bateko emonaldia izango da, euskeraz, eta hainbat gai landuten ditu: generoa, bakardadea, elkarlaguntza, familia, gerra, heriotza, tradizioa, kultura aniztasuna, emakumeen boterea eta ausardia.\nSinopsia\nMunduak badu txokorik eta txoko horietako batzuetan istorioak suertatzen dira, sortu, eraldatu. Eta hala, kontaketa honetan 5 emakumeren istorioak kontatuko dizkizuegu. Munduko bazter ezberdinetan bizi zirenak hain zuzen. Haien indarrak elkartuz eta beraiengan sinetsiz lortutakoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003091", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hainbat berbaldi egongo dira zapatuan Basoa defendatzaileen etxean\nAlkarregazkotasuna, alkartasuna eta autonomia oinarritzat hartuta, egun osoan zehar lau berbaldi egongo dira entzungai eta eguerdian, bazkaria.\nZapatuan, martiak 2, Arteako Bildosola auzoko Basoa defendatzaileen etxean hainbat berbaldi egongo dira egunean zehar. Gai ugari mahai-ganeratuko dira baina danak dagoz lkarregazkotasun, alkartasun, autonomia eta zaintzaren inguruan lerratuta. Lehen saio bat 10:30ean hasiko da. Hau amaituta bazkaria zerbitzauko da eta beste hiru berbaldiak arrastiz izango dira.\nLehenengo saioa mahai-inguru bat izango da, Sentido, contenido y rasgos de la vivencia comun. Bertan Amador Fernandez Savaterrek, Violeta Cabellok eta Alfonso Duboisek hartuko dabe berbea. Hau amaituta, 14:30ean, izango da bazkaria.\n16:30etik aurrera izango dira hurrengo saioak, bata bestearen atzean. Lehena Mar Garroteren Experiencias y retos desde la lucha comunitaria berbaldia. Gero, Karmela proiektu komunitarioko kide batek emongo dauan berbaldia: La construccion de lo comun en el ejercicio de la solidaridad social. Atzena barriz, Xabier Barandiaranen esku egongo da, Autonomia, desarrollo y cuidado de lo común en las prácticas tecnopolíticas.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003092", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Billaroztarrek baiezkoa emon deutsie jaietan su artifizialak erabilteari\nAtzo egindako galdeketan 208 lagunek hartu eben parte eta baiezkoak 107 boto lortu dauzanez, suak botako dira aurtengo Areatzako jaietan.\nAreatzako Jai Batzordeak, atzen urteetan suak botatearen gaineko eztabaidea sortu dala-ta, honen inguruko galdeketea egin eban atzo udaletxean. Hamasei urtetik gorako 208 herritarrek bozkatu eben eta baiezkoa nagusitu zan, 107 botogaz. Kontrara, 93 ezezko eta balibako 8 boto kontau ziran. Jai Batzordeak esan ebanez, emoitzeari lotuko da bere ebatzia eta beraz, aurten be, su artifizialen ikuskizuna egongo da jaietan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003093", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Bizkarsoro' filma Diman egongo da ikusgai bihar\nBarikuan, martiak 1, 18:30ean eskolako kamaran proiektauko da XX. mendeko Iparraldean, euskerearen egoerea islatzen daben bost istorio batzean dauzan filma.\nBarikuan, martiak 1, 18:30ean eskolako kamaran Bizkarsoro filma proiektau eta lantaldeko kide bategaz solasaldia egongo da. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zan Josu Martinezek zuzendutako benetako istorioa kontetan dauan fikzinozko film hau.\nBizkarsoro herria ez da existiduten eta bizkarsorotarrak fikzinozko pertsonaiak dira, baina zelanbait, euskeraz biziteagaitik jazarriak izan diran euskaldun guztiak dira bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diran bost istoriok osatuten dabe filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarrituta dagoz, bost hamarkadatako kontakizuna egiteko.\nPelikuleak, Ipar Euskal Herriko herri txiki batek bizi izandako aldaketa sozialak erakusten ditu, baita euskerearen zuztartze eta urruntzea eta euskerearen bizirauteko burrukea be. \"Frantzia sortu zan. Frantsesak sortzea falta zan bakarrik\", pelikulako kartelean azaltzen dan moduan.\nArratiako emonaldiak\nArratiako estreinaldia Igorren izan zan zezeilaren 18an, Korrika Kulturalaren barruan. Areatzan pelikulea ikusteko aukerea martiaren 15ean egongo da eta Artean, aprilean. Izan be, urtailean, UEMAk hitzarmen bat sinatu eban Gastibeltza Filmak ekoizleagaz eta Dijitalidadea Banatzaileagaz UEMAko udalerrietan eskaintzeko erraztasunak emoteko eta emonaldiaren kostuaren erdia UEMAk hartuko dau bere gain.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003094", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Loraldia Festibaleko emonaldietarako lehen sarreren zozketea!\nLortu Sustraien matxinada, Gorputzaren atzean eta OMA emonaldi musikaletarako zein Hiria Lokatzetan podcast emonaldirako sarrerak.\nSarrera pareen zozketan parte hartzeako, topau argitalpena Begituren sare sozialetan ,X (Twitter), Facebook zein Instagramen, \"gustoko dot\" emon eta argitalpenari erantzun, zein emonalditara joan gura dozun zehaztuz. Ez ahaztu Begituren kontuak jarraitzea eta zorte on!\nSarrerak, datorren asterako Loraldia Festibaleko emonaldietako batzuetarako dira. Sustraien matxinada ikuskizun musikal-literarioa martiaren 5ean izango da, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegian. Gorputzaren atzean ikuskizun futuristak barriz, jantza eta teatroa buztartzen ditu; hau, martiaren 6ean izango da Azkuna Zentroko auditorioan, 19:30ean. Basabi taldearen OMA kontzertua barriz, martiaren 9an izango da Campos Antzokian, 19:30ean. Hiria Lokatzetan podcast-aren zuzenekoa ostera, Guggenheim museoko entzungelan izango da martiaren 10ean, 12:30ean.\nDatorren astetik aurrera Neomak, Ai gure juaneteak!, Erresiñula kantari, Bihar atzo gaur bihar, Mitologia txikiak, Amarauna eta Terminala emonaldietarako sarrerak zozketauko doguz, adi ibili!", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003095", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorren eta Zeberion egingo dira 23. Korrikaren aurkezpen ofizialak\nIgorren bihar, hilak 29, izango da aurkezpena 19:30ean jubiladuen lokalean. Zeberion barikuan, martiak 1, 18:00etan izango da erabilera anitzeko gelan.\nHilabete be ez da falta 23. Korrika, martiaren 22an, eskualdetik pasetako eta asteon egingo dira gurean aurkezpen ofizialak. Arratiako AEKren aurkezpen ekitaldia Igorreko jubiladuen lokalean izango da egunean, hilak 29, 19:30ean. Ekitaldiaren ostean, kopautxoa zerbitzauko da hurreratutakoen artean.\nZeberio ostera, Hego Uribeko AEKren parte da. Aurkezpen ekitaldia barikuan, martiak 1, egingo da Zubialden 18:00etan. Aurkezpenaren ostean, Oihaletxea dokumentala proiektauko da. Gainera, Korrikako erropeagaz pasarelea egin eta hau erosteko aukerea be badago.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003096", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal kultura gastronomikoaren inguruan sare bat sortzeako Gardena manifestua sinatu dau Garenak\nInformazinoa, produktuk eta jakintzea konpartiduteko helburuagaz batu dira Gardena Konpromezu Manifestuaren bitartez artisau, nekazari, abeltzain, sukaldari, zerbitzari eta hornitzaileak.\nPasau dan astelehenean, zezeilak 26, Garena Jatetxean, Gardena Konpromezu Manifestua sinatu zan. Manifestuak, euskal kultura gastronomikoaren inguruko informazinoa, produktuak eta jakintza konpartidueko sare bat sortzea dauka helburu. Julen Baz sukaldaria da ekitaldi honen gidaria eta guztira 45 persona batzean ditu gremio guztietakoak: artisauak, nekazariak, abeltzainak, sukaldariak, zerbitzariak, hornitzaileak... Izan be, holan, \"bakotxak bere ikuspuntutik gainbalioa emongo deutso Garenako esperientzia gastronomikoari, eta balioa emongo jakie Euskal Herriko artisau, nekazari eta abeltzainei\".\nGardena proiektua\nGarena Jatetxeak 2020ko zezeilaren 20an zabaldu ebazan ateak eta 2021ean, Basque Culinary Center-egaz alkarlanean hasi zan, Gardena proiektuagaz, galtzeko arriskuan dagozan barazki eta animaliak aztertzen. Horretarako, jatetxe inguruan ortu txiki bat ipini eben, baita desagertzear dagozan euskal oiloentzako espazio bat egokitu be.\nHelburua antxinako saboreak berreskuratzea da eta horretarako animaliak lehen zaintzen ziran moduan zaindu behar dirala dinoe proiektuaren bultzatzaileek. Modu ekologikoan, inongo pestizidarik erabili barik lan egitea be garrantzia handikotzat joten dabe. \"Hornitzaile guztiakaz bat eginik, lanaren bikaintasuna bilatzeko konpromisoa da gaurkoan erakutsi dana. Izan be, lan guztiaren atzean personak dagoz, eta argi geratu da personak eta alkarren arteko hartu-emonak jagon behar dirala\" azaldu eben Garenatik.\nEuskal Herriko produktoreen sarea\nManifestua sinatuteko ekitaldira bertaratu ziran Garena jatetxeko Julen Baz, Aitzol Atutxa, Garazi Garzia, Miguel Lopez, Mario Verdeja, Idoia Etxebarria, Luciana Dasilva, Iratze Barroeta, Peli Perez de Anuzita, Mikel Alonso, Mateo Blanco, Sendoa Serna, Eric Marrero eta Alvaro Castellano. Igorreko Iker Yurrebaso, Iker Villasana, Joseba Bilbao, Diego Fernandez San Juan eta Julen Aitzelai nekazariak be egon ziran han. Abeltzainen ordezkari, Zeanuriko Jon Etxebarria eta Puy Arrieta, Moises Urquijo, Eugenio Arriaga, Fernando Rekalde, Joxe Miguel Jauregi, Jesús Mari Lasarte, Iker Barato, Ion Areitio eta Imanol Rekarte; eta Blanca Gomez de Segura, Ainara Garay, Kepa Ikutza, Xabier Gorrotxategi, Oihane Pardo, Oier Landa, Asier Auge, Rakel Gonzalez, Koldo Auzmendi, David Custodio eta Itxaso Tabuyo, Gorka Armentia y Cristina Hernandez, Maore Ruiz eta Omar Eskarra, Bertol Izaguirre, Peio Uriarte, Narbarte eta Mauricio llanesa artisauak. BCC-ko Joxe Mari Aizega eta Mantalako Imanol Zubelzu be informazino, produktu eta jakintza sarean dagoz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003097", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Greban dagoz Igorreko kiroldegiko langileak\nZezeilaren 28 eta 29an, eta martiaren 4, 5 eta 9an egongo da Igorreko Udal Kiroldegia zarratuta\nBizkaiko kirol zerbitzuetako langileak, hitzarmen barri batean alde dagoz borrokan eta hainbat greba egun deitu ditue datozen asteetarako. Egoerea ikusita eta zerbitzuak normaltasunez emon ezingo dirala-ta, Igorreko Udalak jakinarazo dau kiroldegia zarratuta egongo dala hainbat egunez. Holan, gaur, hilak 28, eta bihar zarratuta egongo da; martian barriz, 4an, 5ean eta 9an.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003098", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Korrikaren materiala zozketatuko dau Lemoako merkatarien alkarteak\nMartiaren 1etik 15era, herriko komertzioetan bost eurotik gorako erosketak eginda sartu daiteke material moltsoen zozketan.\nOingo barikuan, martiak 1, hasita, eta hilaren 15era arte, herriko komertzioetan bost eurotik gorako erosketak egiteagaitik, Korrikaren materialez osotutako moltsoak zozketatuko ditu Lemoa Ureztatzen, Lemoako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresetako alkarteak.\nAlkartean dagoan komertzio bakotxean 3 moltso zozketatuko dira. Moltso bakotxean, Korrikaren kamisetea, frakak, motxilea eta agendea dagoz, besteak beste. Guztira mila eurotan balorauta dagozan 30 moltso zozketatuko ditu merkatarien alkarteak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003099", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Basotik Ibilalditxua' umeentzako ipuin kontaketea Lemoan\nBihar, hilak 28, 18:00etan, 3 eta 5 urte bitarteko umeentzako, Basotik Ibilalditxua ipuin kontaketea eskainiko dabe Igor eta Itxiar ipuin kontalariek Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Kontaketeak hiru ordu laurden eta ordubete arteko iraupena dauka.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003100", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jon Maiak 'Kantu berri bat gara' disko-liburua aurkeztuko dau Karabien\nBarikuan, martiak 1, egingo dau berba Jon Maiak bere atzen proiektu musikalaren inguruan, Lemoako Karabie Gaztetxean 19:00etan.\nJon Maiak atzen 30 urteetan idatzitako abestien bilduma, Kantu bat gara (Elkar, 2021) argitaratu eban eta hau Lemoako Karabie Gaztetxera aurkeztera dator asteon. 1991n idatzi eban lehenengo kantua, Negu Gorriak taldearen Lehenbiziko bala hain zuzen be. Ordutik 200 abesti inguru idatzi ditu euskal talde eta bakarlari entzutetsuenentzako. Liburu eta CD batek osotutako Kantu bat gara proiektuan batu ditu horreetako asko, baita kantuen inguruko istorioak be.\nZuzeneko emonaldietan, Maiak diskako kantuak abesten dauz Pello Ramirezen celloa, Gorka Hermosaren soinu handia eta Nacho Sotoren pianoa lagun dituala. Abestiak berak idatzitako kantu originalen bersinoak dira. Diskoan, abestiok ezagun egin ebezan musikari batzuen laguntzea be badauka. Horrezaz gainera, lotura berezia dauka Kantu bat gara proiektuak Arratiagaz, emonaldi batzutan, bertoko umeek be kantau izan dabelako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003101", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Palestinaren egoeraren gaineko hitzordu bi dagoz asteon\nEguaztenean, hilak 28, Zer gertatzen ari da Palestinan? berbaldia egongo da Zeberion eta domekan, martiak 3, \"alkartasun aktiboa\" erakusteko alkarretaratzea egingo da Artean.\nIsraelen Gazaren gaineko erasoaldiak 30.000 bat palestinar hil eta beste 70.000 inguru zauritu ditu urri bigarrenean gerra berpiztu zanetik. Egoerea kritikoa da eta gatazkak pil-pilean jarraituten dauan honetan, hitzordu bi antolatu dira asteon, berbaldi bat eta alkarretaratze bat.\nBerbaldia Zeberioko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak antolatu dau eta hilaren 28an, eguaztena, izango da herriko plazan, 19:00etan. Taher Ali abokatu, Palestinar Presoen Alkartasun Sareko eta Al-Yudur gazte palestinarren erakundeko kideak hartuko dau berbea bertan, \"Zer dabil gertatzen Palestinan?\" galdereari erantzunez.\nGernikatik Palestinara ekimenaren inguruan barriz, alkarretaratzea egingo da Arteako plazan domekan, martiak 3, 12:30ean. \"Netanyahu nazinoarteko epaileen aurrera eroateko, Gazan alkartasun proiektuak bultzatzeko eta Palestina leku guztietan ikusi arazoteko\" egingo da protesta. Zapi palestinarrak eroatera animau dau jentea antolakuntzeak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003102", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ubideko hegoaldeko sarbidea zarratuta egongo da lanak amaitu arte\nBitartean Bizkaia aldeko sarreratik sartu edo urten beharko da herrira eta Bizkaibusek bueltea emon ahal izateko, hainbat aparkaleku zarratuko dira.\nN240 kaminoaren hegoaldeko Ubideko sarrera eta urtekerea, hau da Arabantzakoa, zarratuta dago zezeilaren 22tik eta holan segiduko dau obrak amaitu arte. Hori dala-ta, bitartean, iparraldeko sarreratik; hau da, Bizkaikotik, sartu edo urten behar da. Autobus geralekua be lekuz aldatu da.\nSarbide horretan segurtasuna hobetutea ubideztarren aspaldiko eskakizuna da. Izan be, stop-a bide erdian dago eta Ubidera sartzerakoan, kamioiak ondo-ondotik pasetan dira, alde bietatik, gidarien segurtasuna arriskuan ipiniz. Lanek, eurek be segurtasun arazoak sortzean ditue eta obrak egin bitartean, arriskua gitxitzeko neurriak aztertzen dabil Udala. Bitartean, Bizkaiko urtekeratik urteteko Saleroarino joan eta han bueltea emotea gomendatzen dau Udalak. Bizkaiko sarreran bide segurtasuneko elementuak instaletako errei bat zarratuta egon zan zezeilaren 26an.\nAutobus geralekua\nAutobus geralekua lekuz aldatu da, lanak egin bitartean. Bizkaitik sartuta lehenengo markesinan dago oin eta autobusak bueltea emon ahal izateko, Madalena auzoko 17 lekutan ezin da aparkatu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003103", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jaietako su artifizialen inguruko eztabaideari ekingo deutso Areatzako Jai Batzordeak\nEguaztenean, hilak 28, udaletxeko pleno aretoan egingo dan galdeteketan parte hartzeako aukerea izango dabe hamasei urtetik gorako billaroztarrek, goizez eta arrastiz.\nAreatzan \"su artifizialak botatearen gaineko eztabaidea sortu da atzen urteetan\", azaldu dau Jai Batzordeak eta beraz, ikuskizun honen erabilerearen gaineko galdetegia egingo dau herritarren artean. Zezeilaren 28an, eguaztena, udaletxeko pleno aretoa zabaldik egongo da 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, galdeketan parte hartzeako.\nAreatzan erroldatuta egotea eta hamasei urteak beteta eukitea dira baiezkoa edo ezezkoa emon ahal izateko baldintza bakarrak. Jai Batzordeak zehaztu dau, galdeketan urtendako emoitzeari lotuko dala atzen ebatzia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003104", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zekorrek garaipena lortu dabe etxetik kanpo\nBera Bera talde donostiarraren aurka zapatuan jokatutako partiduan 26-31 nagusitu ziran arratiarrak.\nZapatu arrastian, Donostian jokatu eban ligako jardunaldia Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak, AVK Bera Bera B taldearen kontra. Arratiarrak urten ziran irabazle, 26-31. Holan, denporaldiko hirugarren garaipena lortu dabe zekorrek eta seigarren postuan ipini dira sailkapen orokorrean, Bera Bera eta Gaztedi taldeen aurretik.\nEkaitz Duñabeitia entrenatzaileak azaldu dauanez, \"zelaia egoera txarrean egoan eta ezin zan askorik jokatu\", beraz, partidu gora-beheratsua izan zan. Gainera, etxekoak nagusitu ziran, partidu osoan joan ziran aurretik, arratiarrek birritan berdindu behar izan eben markagailua atzen minutuetan entsegu bi eta eraldaketa bategaz, donostiarrak aurreratu ebezanera arte.\nDatorren partidua be etxetik kanpo jokaguko dabe, Zornotzan Urgozo taldearen kontra, martiaren 17an.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003105", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia Bk eta Lemoako Harrobik irabazi egin dabez euren partiduak\nGizonezkoen Arratia Ak ez dau lortzean partidurik irabaztea, atzen hamarrak daroaz irabazi barik, eta husna bardindu dau atzen partidua, gizonezkoen B taldeak eta andrazkoen Ak ostera galdu egin dabez euren partiduak.\nAndrazkoen Arratia A taldeak domeka eguerdian jokatu eban sailkapenean bigarren postuan dagoan Burgos taldearen kontra eta 0-1 galdu eban. 21 jardunaldiren ostean 34 puntu ditu Arratiak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Osasuna C taldearen kontra martiaren 9-10eko astegoienean.\nAndrazkoen Arratia B taldeak domeka goizean jokatu eban Plentzia taldearen kontra etxetik kanpo eta 0-14 irabazi eban. 20 jardunaldiren ostean 36 puntu ditu Arratiak eta bosgarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Adiskideak taldearen kontra martiaren 2an, arrastiko 19:30ean.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Getxo taldearen kontra eta husna bardindu eban. Daborduko 10 partidu daroaz Arratiak irabazi barik eta 22 jardunaldiren ostean 23 puntu ditu eta hamalaugarren dago, jatsiera postuetatik puntu bakarrera. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Sodupe taldearen kontra martiaren 2an, arrastiko 17:30ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban Amorebieta B talde liderraren kontra eta 5-1 galdu eban. 22 jardunaldiren ostean 25 puntu ditu eta hamabigarren dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Artibai taldearen kontra martiaren 2an, arrastiko 17:15ean.\nLemoako HarrobiLemoako Harrobik domeka eguerdian jokatu eban Ibaoindo Nerbioi taldearen kontra eta atzen hiru jardunaldietan bardinketea lortu ostean 4-0 irabazi eban Lemoako taldeak. 22 jardunaldiren ostean 34 puntu ditu eta seigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Montefuerte A taldearen kontra martiaren 2an, arrastiko 16:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003106", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Loraldia Festibaleko emonaldietarako sarrera ugari zozketauko ditu BEGITUk\nDatorren astetik aurrera zozketauko doguz Bilbon martian zehar egingo diran musika, jantza, literatura, bertso eta antzerki emonaldietarako sarrerak. Abi ibili!\nMartiaren 1etik 23ra izango da Loraldia Festibalaren hamargarren edizinoa. Urtero lez, kultur eskaintza zabala izango da Bilboko areto, antzoki eta bestelako guneetan. Era guztietako adierazpen kulturalak egongo dira ikusgai, besteak beste, musikea, jantzak, literaturea, bertsolaritzea eta antzerkia.\nBEGITUk emonaldi ugaritarako sarrerak ditu eta honeek, irakurleen artean zozketauko dira sare sozialen bitartez. Datorren astetik hasita egingo dira zozketak, hurrengo emonaldietarako: Sustraien matxinada, Gorputzaren atzean, OMA, Hiri lokatzetan, Artxibo biluzia, Munduari begiratzeko, Neomak, Ai gure juaneteak!, Erresiñula kantari, Bihar atzo gaur bihar, Mitologia txikiak, Amarauna, Terminala eta Kantu bat gara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003107", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Liztor asiarrari aurre egiteko kanpainearen berbaldia Zeberion\nZapatuan, hilak 24, 12:30ean izango da Hogarrean espezie inbaditzailearen gaineko berbaldia eta erreginak harrapetako tranpen banaketea.\nKanpainearen garrantzia, pasau dan urteko balorazinoa, tranpen osogaiak azalduteko eta erreginak harrapatzeko tranpak bananduteko berbaldiak antolatu ditue herrietan Gorbialde Landa Garapen Alkarteak, Bizkaiko Erlezianen alkarteak, BFAk eta udalerriek.\nOin dala hamarkada bat baino gehiago heldu zan Asiako liztorra, Vespa velutina, gurera. Hemen, ez dauka etsai naturalik eta erleak jaten dituanez, desoreka ekologikoa sortu eta arriskuan ipinten ditu erleak. Hori dala-ta, espezie inbaditzaileak egiten dituan kalteak murrizteko asmoz, Arratia eta Zeberion, berbaldiak emon eta tranpak banatu ditue asteotan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003108", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Herri-kirolarien erakustaldia Igorreko kiroldegian\nGaur izango da hiru harru-jasotzaileren eta lau azkolariren erakustaldia; Udaletik, \"sorpresatxoren bat\" be egongo dala aurreratu dabe.\nUdane Ostolaza, Urdax Magunazelaia eta Haritz Aranguren harri-jasotzaileek eta Iker Vicente, Ioritz Gisasola, Karmele Gisasola eta Nerea Arruti azkolariek, erakustaldia egingo dabe barikuan, hilak 23, 19:00etan Igorreko kiroldegian.\nErakustaldiaz gainera, \"sorpresatxoren bat\" egon daitekela azaldu eutsan Erik Esparta zinegotziak Begituri eta leitekena dala edozein publikotara egokitutako herri-kirol materiala egotea, jenteak herri-kirolak egiten probau dagian.\nSarrerak Igorreko kiroldegian dagoz salgai, 5 euroko prezioan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003109", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan egingo da Igorreko pump track-aren inaugurazino erakustaldia\nZapatuan, hilak 24, 12:00etan egongo dira kirolari adituak Igorreko pump track-ean, erakustaldia egin eta gazteei teknikak erakusten.\nIgorreko Urbieta futbol zelaiaren alboan dagoan pump track bizikleta eta patinentzako zirkuitua oin dala hil batzuk zabaldu zan. Oin, Igorreko Udalak zenbait aditu deitu ditu, erakustaldia egiteko. Zapatuan, zezeilak 24, 12:00etatik 14:00etara izango da erakustaldia. Txirrindularitzaren modalide hau herrian buztartuteko, txirrindulari adituek hurreratzen diranen aurrean erakutsiko ditue zirkuitua erabilteko modu eta teknikak.\nEuria egin ezkero barriz, ekitaldia atzeratuko dau Igorreko Udalak. Momentuz, euria iragarrita badago be, ez da inaugurazino jaia atzeratu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003110", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Saharako andra burrukalarien gaineko 'Insumisas' dokumentala proiektauko da Igorren\nZapatuan, 19:00etan egongo da ikusgai dokumentala Lasarte Aretoan. Gero, solasaldia egongo da, Euskal Fondoko Itsaso Andueza eta Mansoura Bachari, Saharako Andren Alkarte Nazionaleko Espainiako ordezkariagaz\nOingo zapatuan, hilak 24, Laura Daudenek zuzendutako Insumisas dokumentala proiektauko da Igorreko Kultur Etxean, 19:00etan. Dokumentalak atzen hamarkadetako saharar andren burrukea eta Morokoko estaduaren partetik jasotako errepresinoa kontetan dau. Hau borobilduteko, pelikulea ikusi ostean solasaldia egongo da entzungai, Euskal Fondoko Saharako koordinazino unidadeko arduraduna dan Itsaso Andueza eta Saharako Andren Alkarte Nazionaleko Espainiako estadu mailako ordezkaria dan Mansoura Bacharigaz.\nDokumentala EHUko Hegoa Institutua eta Euskal Fondoaren kolaborazinoagaz dago eginda. Bertan, Saharako hiru andra aktibista eta politikari biren ahotsak jasoten ditu, euren esperientziak dira oinarria. Istorioa kontetako, Brasilgo Leste estudioko artisten egindako marrazki mobikorren laguntzea erabilten da. Emoten diran datuak barriz, Hegoa Institutuaren Que salga todo a la luz: violaciones de derechos humanos de las mujeres en el Sahara Occidental ocupado (1975-2021).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003111", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Elizondoko frontoi barriaren inguruko batzar irekia deitu dau Udalak\nLemoako Udalak barikuan, hilak 23, kiroldekiko frontoian 17:30ean egingo dan batzarrera deitu ditu auzotarrak, \"Elizondo Barria\" diseinetako.\nLemoako Udalak 2023ko aprilean jakinarazo eban, Eleizondo auzoan, eleizako plazan, frontoi bat eregiteko asmoa eukala, Lemoako Esku Pilota Elkartearen eskakizunez. Antxinako moduko estalgi bako frontoi bat egitea da helburua, inguruan integrauta eta danontzako beti zabalik egongo dana. Oin, auzoan be eragina izango dauanez, Elizondo Barri proiektu moduan bataiatu dabe ekimena eta hau diseinetako parte-hartze pozesua ipiniko da martxan.\nHolan, zezeilaren 23an batzar irekia egingo da Tallarretako kiroldegiko frontoian, 17:30ean. Udalak, \"inplikazinoa\" bilatuten dau auzotarren aldetik, frontoia eregi behar dan ebazteko eta baiezkoa izan ezkero, hau zelango izango dan ebazteko. \"Proiektuak tradizinoa eta modernidadea batzean ditu. Auzoa barriztatzea, pelota jolasetarako gune ireki barri bat sortzea eta irisgarritasuna hobetzea ahalbidetuko dau\", azaldu dau udalak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003112", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeentzako ipuin musikatua egongo da barikuan Lemoan\nKotxepin Kultur Etxean izango da Pantzart konpainiaren Amilami ipuin kontaketa musikatuaren emonaldia, 18:30ean.\nBarikuan, hilak 23, Pantzart konpainiak Amilami izeneko ipuin musikatua taularatuko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, 18:30ean. Umeentzako emonaldi honek ilustrazinoa, musikea, ahozko narrazinoa eta usaimena buztartuten ditu, euskal eta Afrikako, zehazki Boli Kostako, kultura herrikoiak batuta.\nIstorioa, Juan Cruz Igerabideren Amilami ipuinean dago oinarrituta eta tradizinozko laminen kontakizunetatik abiatuta, izaki fantastiko honek egungo gizartean kokatzen ditu. Guzti hau usain-bedarren, sehaska kanten, aho-korapiloen, proiekzinoen eta instrumentu desbardinen bitartez kontetan dau Pantzart konpainiaren produkzinoak.\nPantzart konpainia 2012an sortu zan eta euskal egileen testuetan oinarritutako ikuskizunak, \"dramaturgia barritzaileagaz\" ekoizten ditu. Inauterietako personaia da Pantzart eta konpainiak izen hori hartu ebala \"Inauterietako kultura komikoa eta herri-barrea gure lanaren inspirazinoaren etenbako iturria\" diralako dinoe euren webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003113", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Haretx gazteak landatzeko deialdia zabaldu dau Makatzak Arratiako ekologista taldeak\nZapatuan, hilak 24, 10:00etan da deialdi irekia Bildosolan. Ehun haretx gazte landatu eta harestientzako leku gehiagoren beharra aldarrikatuko dabe.\nMakatzak Arratiako Ekologistak taldeak antolatuta, Bildosolan haretx gazteak landatzeko ekimena egingo da zezeilaren 24 goizean. Bildosolako industrialdearen amaieran dagoan aparkalekuan batuko da jentea 10:00etan eta bertan banatuko dira ehun haretx gazte. Ahal dauanak, atxurra eta beste tresnak ekarteko be eskatu dabe.\nBildosolan, N240 errepidearen zuzenguneetako bi aldeetan, ehunka urteko haretxak dagoz oindino eta euren ezkurretatik atera ditue asteon landatuko diran ehun haretx gazteak. Honeek landatzea ez da helburu bakarra. Izan be, Makatzakek azaldu dau, \"ekintza sinboliko\" bat dala, baso mota honeetarako azalera gehiago behar dala aldarrikatzeko: \"Haresti atlantiko mistoa gurean daukagun basorik aberatsena da biodibersidadeari jagokonez\".\nGainera, ekintza honen bitartez biodibersidade aberatseko basoak hazte ixteko azalera publikoak askatzea eskatuten dabe ekologistek: \"Txalogarria da Euskal Herrian hainbat udal hasi dirala mendi publikoak etorkizuneko biodibersidade-gune bihurtzen. Udal horreetako asko lurrak edo mendiak erosten dabiz beren-beregi xede horretarako\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003114", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "BideON Arratian garraio-zerbitzuak Bilboko unibersidade guneetara be hurbilduko ditu ikasleak\nUriguneetatik kanpo bizi diran 65 urtetik gorako arratiarrak Galdakaoko anbultategira eroateko zerbitzua be martxan ipintea da hurrengo asmoa.\nBideON ARRATIAN, eskaeraren araberako garraio-zerbitzua martxan da daborduko eta oin, zerbitzua handituko dau unibersidadeko ikasleentzako. Izan be aste honetatik aurrera Deustuko Unibertsitatera, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatera, Bilboko Ingeniaritza Eskolara eta Mondragon Unibertsitateko Bilboko Campusera be eroango ditu arratiarrak. Bilboko atzen geldialdia Ugaskoko biribilgunean, Deustuko zubiaren amaieran egingo dau eta bertatik, EHUko Leioako campusera heltzeako bidea hartuko dau.\nOin arte moduan, zerbitzua erabilteko geralekuak Zeanurin, Areatzan, Artean, Arantzazun, Igorren, Lemoan eta Bedian egongo dira. Zerbitzuaren prezioa ibilbide bakotxeko 1,5 eurokoa da.\nAdinekoentzako zerbitzua\nBideON Arratian ekimenaren bigarren hartzaile taldea 65 urtetik gorako arratiarrak dira, herriguneetatik urrin bizi diranak. Kasu horretan, zerbitzua etxetik eskualdeko uriguneetara hurbiltzekoa da. Etorkizun batean, honeek Galdakaoko anbultaoriora hurbilduko dituen garraio-zerbitzua martxan ipintea da asmoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003115", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jon Artano egongo da zezeilako Arteako Irakurleen Txokoan\nKazetariak bere atzen lana, Juana eleberria, aurkeztuko dau barikuan Arteako Kultur Etxean, 19:00etan.\nZezeilako Arteako Irakurleen Txokoa barikuan, hilak 23, izango da kultur etxean 19:00etatik aurrera. Bertan, Jon Artano kazetaria izango da, berak idatzitako Juana eleberriagaz, XVII. Tene Mujika bekaren lan irabazlea hain zuzen be. Eleberriak Juana Perea Plataren historia kontetan dau, Kolonbiara iges egin eben euskaldunen alaba. Abenturaz betetako bizitza baten ostean, Juana 2020an hil zan, narkotrafikatzaileei aurre egin ostean.\nSinopsia\nJuana nork eta zergatik hil eban ulertzeko, krimena gertatu zan tokira bidaiatu, lekukoak alkarrizketatu, eta ikerketako agiriak arakatu ditu Jon Artanok. Behatxuloa dago orriotan Amerikako gatazka armatu zaharrenari begiratzeko, horko logika makabroa ulertu eta biktima bakotxak inguruan sortzen dauan samina sentiduteko. Literaturaren saskitik hartutako aparailuez txirikordatu dau egileak Juanaren eta haren familiaren historia. Eta kazetaritzak zor dauan zorroztasuna muturreraino eramanez egin dau hori, gerra garaiko Bizkaia eta gaur egungo Kolonbiako ertzik basatiena lotuz epopeia harrigarrian; Jose Antonio Agirreren bulegotik Tribugáko oihan abarotsura, Afganistanen barrena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003116", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Asteon jokatuko da anaia arratiarren arteko pelota desafioa\nBarikuan Dimako plazako frontoia txikian izango da II. Mugarri Desafioa, 18:00etan hasiko dira partiduak.\nUrtailaren 5a zan II. Mugarri Desafiorako lehen datea baina atzen momentuan atzeratu zan. Oin, zezeilaren 23rako, barikua, dago antolatuta Arratiako anaia pelotarien arteko txapelketea. Dimako plazako frontoi txikian jokatuko dira partiduak, 18:00etatik aurrrera.\n2020an, lehen desafioan, Dima eta Zeanuriren artekoa izan zan eta oin, anaia artekoa. Gainera, lehen datan sei anaia bikote egoazan baina oingorako, zortzi izango dira atzenean. Dimatik Rekaldetarrak, Asuatarrak eta Etxebarriatarrak egongo dira; Zeanuritik Beitiatarrak, Intxaurragatarrak eta Erkiagatarrak; Igorretik Atutxatarrak eta Lemoatik, Erauzkintarrak.\nMartian barriz, III. Mugarri Desafioa jokatuko da. Hau, Bizkaiko eskualdeen artekoa: Arratia, Durangaldea, Ezkerraldea eta Lea Artibai.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003117", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arantzazuko Herriko Tabernak bersino gaua antolatu dau barikurako\nHilaren 23an, Cover Band taldeak girotuko dau gaua Arantzazun, talde eta abeslari ezagunen bersinoakaz, 22:00etatik aurrera.\nOin dala aste batzuk zabaldu ebazan barriz ateak Arantzazuko Herriko Tabernan eta asteon, kontzertua antolatu da bertan. Barikuan, hilak 23, izango da Cover Band musika taldearen zuzeneko emonaldia, 22:00etan hasita.\nCover Band-ek, atzen hamarkadetako banda eta abeslarien bersinoakaz girotuko dau Herriko Tabernea. Besteak beste, El último de la fila, Antonio Flores, Sabina, Fito, Maná, Reincidentes, Los Suaves eta Extremoduroren kantak taularatuko ditue, abestu eta jantzan egiteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003118", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorka Molak 'La apostasia de las putas' eleberria aurkeztuko dau Igorren\nEguenean, hilak 22, Gau Lora tabernan izango da 19:00etan, autodefentsan indarkeria erabilteko zilegitasunaren inguruko hausnarketea egiten dauan nobelearen aurkezpena.\nZer gertatuko litzateke, andrek, gizonezkoen biolentziari erantzuteko biolentzia erabiliko balebe? Zilegi litzateke biolentzia erabiltea autodefensa feministearen markoan? Molak galdera horreek planteetan ditu nobela baltz honetan eta biolentzia erabilten dauan autodefensa feminista bat imajinetan dau.\nArgumentua hilketa matxista batetik abiatzen da. Bere gizonak Magally hilten dauanean, alkar babesteko zin egin eben bost andra agertzen dira eta bakotxak biktimario bat hil beharko dau. Protagonistak, indarkeria matxista eta patriarkaduaren biktima diran benetako andretan dagoz inspirauta, baina eleberriak aurrera egin ahala, gero eta fikzinozkoagoak dira. La apostasia de las putas trilogia baten lehenengoa izatea gura dau egileak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003119", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andran parkerako apaingarriak egingo ditue dimoztarrek\nEguen arrastian, materiala banatu eta mandalak egiteko tailerra antolatu dau Andraizea andra taldeak.\nHilaren 22an, eguena, Andraizea andra taldeak deituta dimoztar ugari batuko dira herriko jubiladuen lokalean, andran parkeko apaingarriak barriztuteko helburuagaz. Arrastiz, 17:00etatik 19:00etara, da hitzordua eta haria eta zotzak banatuko dira, bakotxak bere mandalatxoak egiteko helburuagaz. Gero, eskulanak andran parkeko arboletatik eskegiko ditue parte hartzaileek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003120", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'La Ertzaintza que viene' liburuaren aurkezpena Diman\nEguenean, hilak 22, 19:00etan, Ahoztar Zelaieta egongo da Dimako liburutegian, bere atzen lana, La Ertzaintza que viene. Tecnologia de hipervigilancia y capitalismo de consultoria liburua aurkezten.\nAhoztar Zelaieta Zamakona kazetari eta kriminologoak, Ertzaintzaren gainean egindako ikerketaren ondorioak aurkeztuko dauz. \"\"Ertzaintza zelatan egiteko tresna aurreratuak integretan dabil; gehienak industria pribaduko erraldoiek egiten ditue eta horreen artean Israelgo enpresak dagoz\". Ertzaintzaren teknifikazino prozesu honen praktikarik ezatabaidagarrienak be jakitera emoten ditu Zelaietak bere liburuan: \"Segurtasun publikoa modernizeteak segurtasun prediktiboaren ikuspegirantza aldatzea dakar, eta ikuspegi horrek datu sentikorren azterketa erabilten dau delituak egiteari aurrea hartzeako\".\nZelaietaran beste liburu batzuk, El narco oasis vasco, Zaldibar zona cero eta Residencias SA dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003121", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako eraikin eta lokal publikoetako garbitzaileek hitzarmen barria lortu dabe\nUdalak azpikontratautako Impacto enpreseagaz sinatutako hiru urteko hitzarmenagaz %18ko soldata igoerea izango dabe garbitzaileek.\nELA sindikatuaren bitartez, Lemoako Udalaren eraikin eta lokaletako garbitzaileek 2024, 2025 eta 2026 urteetarako indarraldia izango daua hitzarmena lortu dabe. Akordioa udalak azpikontratautako Impacto enpreseagaz sinatu da. Aurten %12an igongo jakie soldatea eta datorren urtean, %6a. Igoera honegaz, jarraipena emongo deutsie 2023ko greba amaierako akondioan lortutako %12ko igokereari. ELAk aldarrikatu dau, akordioa plantillearen antolaketa eta burruka sindikalari esker lortu dala.\nSoldata igokereaz gainera, akordioak beste hobekuntza batzuk jasotzen ditu; berbarako, norbere arazoetarako ordaindutako bi eguneko lizentzia edo 14 orduko lizentzia ordaindua, aukeran. Enpresak lan poltsa bat sortuko dau antxinatasunaren araberako lehentasun ordenagaz, eta horren ondorioz, enpresak lanpostu barriak eskaini beharko deutsiez lanaldi partziala daukien eta aldi baterako kontratuak daukiezan beharginei. Hitzarmen barri horrek klausula bat dauka neurri guztiak ezartzen dirala bermatzeko eta gainera, mugagabea izango da. Hau da, lan baldintzak indarrean egongo dira hitzarmen barri bat sinatu arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003122", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mauriziaren omenezko ekitaldia prestatzeko batzarra egingo da Zeberion\nBihar 18:00etan izango da Hogarrean bagilean egingo dan Mauriziak ez dau inor hil ekitaldirako informazino bilerea.\nZeberioko Udalak antolatuta, bagilaren 6an Maurizia Aldeiturriaga panderojole zeberioztarraren bizitzaren gaineko ekitaldia egingo da, Maurizia hil zanetik 37 urte pasau diranean. Ekitaldian, zeberioztarrak be parte-hartzaile izango dira eta guztia antolatuten hasteko, bilerea deitu dau Udalak barikurako, hilak 14. Zubialdeko ermitan, Hogarrean, egingo da batzarra 18:00etan eta herritar zein eragileak dagoz deituta.\nBagilean egingo dan Mauriziak ez dau inor hil ekitaldia Maurizia Aldeiturriaga nor zan jakin eta hurbil-hurbiletik ezetuteko aukerea izango da. Ines Osinagak, Lorea Argaratek, Olatz Salvadorrek eta Itziar Garalucek 2022an izen beragaz sortutako proiektuaren luzapena izango da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003123", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bilboko konsul venezuelarrak berbaldia eskainiko dau Artean\nGlenna Cabello barikuan, hilak 14, egongo da Arteako Herriko Bentan, 19:00etatik aurrera Venezuela jo puntuan berbaldia gidatuten.\nArteako Herriko Bentak nazinoarteko politikaren gaineko berbaldia antolatu dau zezeilaren 14rako, barikua. Berbagaia Venezuela izango da eta honen gainean berba egiteko, Glenna Cabello Bilboko konsul venezuelarra konbidau dabe. Venezuela jo puntuan: egungo egoerea ulertzeko gakoak izenpean egingo da saioa eta 19:00etan hasiko da.\nVenezuela munduko petroleo biltegi nagusiena da baina 1999an Hugo Chavezek -eta oin Nicolas Madurok- lideratutako petroleoaren nazionalizazinoak eta politika sozialistek herrialde kapitalisten jo puntuan ipini eben herrialdea. Atzen urteetan, oposizinoaren eta gobernuaren aldeko mobimentuen arteko gatazkak handitu egin dira eta honeen errazoiak azaldutera dator Cabello Arteara.\nGlenna del Valle Cabello Rondon (Maturin, Venezuela; 1959) venezuelar politologoa da eta postu diplomatikoetan ibili da Nicolas Maduroren agintepean. Nazio Batuen Erakundearen aurrean Venezuelako Misio Iraunkorreko kontseilaria, Parisko konsula eta oin, Bilboko konsula da. Bere nebea be, izen handiko personea da Venezuelan: Diosdado Cabello, hain zuzen be. Hau Asanble Nazionaleko presidentea eta Venezuelako Alderdi Sozialista Batuko (PSUV) presidenteordea da, Maduroren atzetik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003124", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskerazko bluesa eskainiko dau Pettik Artean\nDomekan izango da abeslari nafarraren zuzeneko emonaldia Arteako Herriko Bentan, 13:30etik aurrera.\nJuan Luis Perez Mitxelena, Petti, abeslari nafar ezagunak kontzertua eskainiko dau zezeilaren 16an, domekea, 13:30ean Arteako Herriko Bentan. Arratian -Igorren eta Diman- kontzertuak emon dituan arren, lehenengo aldia izango da Artean bere musikea alkarbanatuko dauala. Herriko Bentako konbitea gustura onartu eban Pettik: \"Proiektu oso ederra eta lagungarria iruditzen jatalako, holango jente gehiago behar da mundu honetan\".\n\"Folka, bluesa eta rocka nahasiko dodaz gitarra akustiko baina elektrifikaduagaz, efektu desbardinak sortzean daben pedalen laguntzeagaz. Nere diskoetako kantuez eta bersinoez osotutako errepertorioa joko dot\"\nBerako musikariak bluesa, folka eta rocka nahasten ditu bere musika sano personalean. Pettik hamar bat disko kaleratu ditu bere 25 urteko musika ibilbidean eta, gitarrea hartuta, disko horreetako hainbat kantu joko ditu Artean. Zuzeneko emonaldiez gainera, disko-liburu bat eta estudioko disko bat be prestatzen dabil aurten argitaratzeko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003125", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'La amiga de mi amiga' proiektauko da Kiñun\nOrratzak-ek antolatutako proiekzinoa domekan, hilak 16, egingo da 19:00etan Igorreko Kiñu Gaztetxean\nOrratzak Arratiako gazte feminista taldeak proiekzinoa antolatu dau zezeilaren 16rako, domekea, Igorreko Kiñu Gaztetxean \"Maitasun heterosexual eta erromantikoa deseraiki\" lemapean. 19:00etan egongo da ikusgai La amiga de mi amiga (Zaida Carmona, 2022) bost aldetako endredo lesbikoen komedia erromantikoa eta gero, mokautxoa egingo dabe solasaldiagaz batera.\n\"Hogeita hamar urte ditue, baina hogei urte ebezanean bezala bizi dira, nahiz eta jada ez daben promesa gazte bihurtzeko adinik. Maitasunaz maiteminduta dagoz, baina, haien bilaketan, bata bestea suntsitzen dube, neska-lagun ohi batetik bestera, harremanez harreman. Popa eta autofikzioa atzeko oihaltzat hartuta eta erabat erreala dan inoiz ez dakigun abeslari ezagun baten agerpenagaz, \"La amiga de mi amiga\" Zaida, haustura baten ondoren, hirira itzultzen denean hasten den jolasa da\", dino sinopsiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003126", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskera Plana jente-aurrean aurkeztuko dau Zeanuriko Udalak\nBarikuan, hilak 14, 18:00etan aurkeztuko da herrian euskereari bultzadea emoteko behin-betiko plana Kultur Etxean.\nZeanuriko Udalak maiatzean hasi eban Euskera Plana barriztuteko prozesua, \"Euskeraz gura dozu Zeanuri?\" lemapean. Diagnostikoa egiteko galdetegia zabaldu eta herritarren proposamen, eretxi eta kezkak batzeako saio parte-hartzaile bi egin ostean, prest dago behin-betiko Euskera Plana. Hau zezeilaren 14an, barikua, aurkeztuko da Kultur Etxean 18:00etan.\nAurkezpenean, AEK-ko Ahize hizkuntza aholkularitzako kideak be egongo dira, planaren diseinuaren arduradunak hain zuzen be. Udalak herritar zein eragile guztiak deitu gura izan ditu aurkezpenera eta saioa amaituta, mokautxoa be egongo da hurreratuten diranentzako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003127", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskera Plana jente-aurrean aurkeztuko dau Zeanuriko Udalak\nBarikuan, hilak 14, 18:00etan aurkeztuko da herrian euskereari bultzadea emoteko behin-betiko plana Kultur Etxean.\nZeanuriko Udalak maiatzean hasi eban Euskera Plana barriztuteko prozesua, \"Euskeraz gura dozu Zeanuri?\" lemapean. Diagnostikoa egiteko galdetegia zabaldu eta herritarren proposamen, eretxi eta kezkak batzeako saio parte-hartzaile bi egin ostean, prest dago behin-betiko Euskera Plana. Hau zezeilaren 14an, barikua, aurkeztuko da Kultur Etxean 18:00etan.\nAurkezpenean, AEK-ko Ahize hizkuntza aholkularitzako kideak be egongo dira, planaren diseinuaren arduradunak hain zuzen be. Udalak herritar zein eragile guztiak deitu gura izan ditu aurkezpenera eta saioa amaituta, mokautxoa be egongo da hurreratuten diranentzako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003128", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Askatasun doinua' liburuaren aurkezpena egingo da Diman\nPalestinako gatazkea umeentzako azalduten dauan liburuaren kontaketea marrazki tailerragaz lagunduko da bariku arrastian, Abaroa aretoan.\nZezeilaren 14an, barikua, Mitxel Elortza eta Mariñe Jauregi irakasleek Palestinako gatazkea \"haur klabean\" kontetan dauan liburua aurkeztuko dabe Dimako Abaroa aretoan, 18:00etan: Askatasun doinua (Zorrotz, 2024). Umeentzako saioa izango da, izan be, ipuin kontaketea egin eta gero, gaiaren gaineko marrazki tailerrean parte-hartu ahal izango dabe txikerrenek.\nMariñe Jauregi arte irakasleak eta Mitxel Elortza musika maisuak sortu eben liburua, Gasteizko Zabalganako ikastetxeko proiektu solidarioaren testuinguruan. Askatasun doinua -ren helburua, umeei Palestinako gatazkea \"haur klabean\" azaldutea da. Bai Gazako zerrendea bai ZIsjordania hartzean ditu kontakizunak eta musikea dauka lagun, umeek gerrea enpatiaz eta bakean uletzeko tresna modura.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003129", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "La boda de Tuya film txinatarra eskainiko dau gaur Igorreko Zineklubak\nIgorreko Lasarte Aretoan, 20:00etan, Wang Qua'an zuzendariaren La boda de Tuya (2006) filma egongo da ikusgai. Pelikula Onenaren Saria jaso eban film honek Berlingo zinemaldian\nSinopsia\nMongolian, Tuya andra gaztea bere patua aldatzeko burrukan bizi da: senarra, elbarrituta dago eta seme-alaba bi eta artaldea aurrera atera guran dabil. Artzain mongoliarrek euren betiko bizimodu nomada bertan behera itxi dagien, gobernuak egiten dauan presinoa gero eta handiagoa da.\nTuyak, bere animaliak eta familia zaintzen ditu eta larreak ixteari uko egin deutso, baina ahalegin luzeak ondorioak izan ditu eta gaixotu egin da. Urtenbide bakarra Ba Te Er senarrarengandik dibortziatzea da, eta barriro ezkontzea aurrera egin ahal izateko. Ez dira gitxi ezkongaiak, baina inork ez dau onartu gura Tuyak ipinten dauan baldintzea: bere semealabak eta, batez be, Ba Te Er senarra zaintzea eskatzen dau-ta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003130", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabaldu da Dimako Jaietako Pelota Txapelketarako izen-emotea\nMartiaren 31ra arte emon daiteke izena hiru txapelketetako batean 688 653 473 telefonora deituta.\nDime Jaietan batzordeak Dimako Jaietako Pelota Txapelketearen hamargarren edizinoa antolatu dau aurtengo jaietarako. Txapelketea jaien aurretik jokatuko da eta atzen faseak egongo dira jokoan jaietako egunetan, bagilean. Izena 688 653 473 telefonoan emon daiteke, martiaren 31ra arte. Aurten hiru txapelketa antolatu dira; Kristauak, Lamiak eta Jentilek izenpean.\nKristauen mailan edonork emon ahal izango dau izena baina federatua ez izatea eta bikotekide bat gitxienez dimoztarra izatea dira baldintzak. Doban da eta ligaxka motakoa izango da lehia. Lamien txapelketan barriz, andrazkoek emon ahal izango dabe izena eta hau be, ligaxka moduan jokatuko da. Jentilen txapelketan ostera, izen-emoteak hamar euroko kostua dauka eta bikotean, gehienez federau bat egon ahalko da; hau, eliminatoria moduan jokatuko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003131", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Irabazi arte!' telesailaren aurre estreinaldia egingo da hainbat herritan\nBarikuan Igorren, zapatuan Areatzan eta domekan Zeanurin zein Diman egongo da ETB1eko telesailaren laugarren denporaldiaren estreinua ikusteko aukerea.\nPrintzesak andrazkoen futbol taldearen abenturak kontetan dituan Irabazi arte! haur eta gaztetxoentzako telesailaren laugarren denporaldia zezeilaren 21ean estreinauko da ETB1en baina aurretik, lehen kapitulua ikusteko aukerea egongo da herri askotan, tartean Arratian be. Barikutik domekara, lau herritan egingo dira proiekzinoak.\nLehenengoa Igorreko Lasarte Aretoan egingo da barikuan, hilak 14, 19:00etatik aurrera. Zapatuan barriz, Areatzako udaletxean egingo da proiekzinoa, 18:00etan. Domekan ostera, Zeanurin 18:00etan egongo da ikusgai lehenengo kapitulua kultur etxean 18:00etan; eta ordu berean, Dimako eskolako kamaran be egingo da proiekzinoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003132", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Artean Familientzako Irakurketa Klubaren saio bat egongo da bihar\nArteko Udalak, umeak irakurten zaletuteko, 6 eta 8 urte bitarteko umeen familientzako Irakurketa Kluba antolatu dau. Hiru saio egongo dira, eta lehenengoa bihar, hilak 12, izango da 17:30ean liburutegian.\nIrakurketa klubera, umeak nagusi bategaz joan behar dira. \"Bertan gurasoek, euren seme-alabakaz batera, partekatuko ditue irakurketa momentu batzuk. Saioetan, umeek, guraso edota hezitzaileakaz batera hartu daikie parte\" azaldu dabe Udaletik.\nHurrengo saioak, martiaren 12an eta aprilaren 29an izango dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003133", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Grabadu tailerra egingo da Axular Herriko Tabernan\nEguen arrastian egingo dan saiorako izen-emotea eguaztenera arte egin daiteke Axularren bertan, bost euroko balioagaz.\nZezeilaren 13an, eguena, Igorreko Axular Herriko Tabernan grabadu tailerra egingo da 18:30etik aurrera. Izaro Mazo billaroztarrak gidatuko daua eskulanak egiteko tailerra. Izena Axular Herriko Tabernan emon daiteke bihar, hilak 12, arte. Saioak bost euroko prezioa dauka eta material eta tresneria bertan egongo da tailerra aurrera eroateko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003134", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Partidu gogorra\" jokatu zan zapatuan San Txismen\nArratiko Zekorrak taldeak 21-31 galdu eban Iruñako La Unica taldearen kontrako partiduan.\nZapatuan jokatu eban Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak Euskal Liga Senior 2. maila ligako hamabigarren jardunaldia La Unica Rugby Taldea nafarraren kontra, San Txisme zelaian. Atzen jardunaldietan modura, zekorrek ez eben punturik lortu, 21-31 amaitu zan-ta aurrez aurrekoa. Holan, arratiarrak atzen posturaino egin dabe atzera sailkapen orokorrean.\nImanol Iriondo jokalariak holan laburtu deutso aurrez aurrekoa BEGITUri: \"Partidu gogorra orokorrean, denpora asko egon ginan defendiduten eta eurak tamainu handikoak ziren\". Partidua iruindarren entsegu bigaz hasi zan baina zekorrek emorerik emon ez eta hurbiletik segidu eutseen markagailuan. 54. minutuan Zumen Iturratek entsegua lortu eta Iñaki Artetxek transformauta, arratiarrak aurretik ipini ziran. Halanda be, minutu gitxira nafarrek beste entsegu bi egin eta holan amaitu zan partidua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003135", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Kaiolatutako poemei hegoak\" emongo jakiez Bedian\nZezeilean zehar edonork itxi ahalko dau poema bat, originala zein idatzitakoa, liburutegiko kaiolan eta martian Poema bat askatu ekimena egingo da, honeek \"askatzeko\".\nBediako Udal Liburutegian Poema bat askatu ekimena eroango da aurrera martian eta hileon, bediaztarrek poemak proposatuteko epea daukie. Gaurtik aurrera eta zezeilaren 28ra arte, jenteak liburutegiko sarreran dagoan kaiolan poema bat itxi ahalko dau, norberak idatzia zein beste baten obrea. Gero, poema honeek \"askatuko\" ditue.\nPoemen kaiolea eguaztenero zabalduko da martian, 17:30ean, honeek irakurri eta hausnarketarako tartea zabalduteko. Saioetan ludotekako umeek, jubiladu eta pentsiodunen alkarteak, andra alkarteak eta beste eragile batzuk hartuko dabe parte: \"Kaiolatuteko poemei hegoak emongo deutseguz\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003136", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Irungo erailketa matxistea salatuteko mobilizazinoa egingo da Igorren\nArratiako Mugimendu Feministak deituta, Igorreko errotonda aurrean izango da alkarretaratzea gaur, hilak 10, 19:00etan.\nHilaren 5ean, Ertzaintzak 47 urteko gizon bat atxilotu eban arrastiz Irunen (Gipuzkoa), amari labanaz eraso egitea leporatuta. Andra bizirik baina larriki zaurituta eroan eben ospitalera larrialdi zerbitzuek baina atzenean, gaueko 22:30ak aldera hil zan zauriengaitik. Gizonak alde egin eban arren, erasotik minutu gitxira atxilotu eban Ertzaintzak hilketa saiakerea leporatuta baina oin, erailketea leporatuko jako.\nArratiako Mugimendu Feministeak atzen erailketa matxista hau salatuteko alkarretaratzea deitu dau gaurko, astelehena. Igorreko sarrerako errotonda aurrean egingo da mobilizazinoa 19:00etan. \"Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista!\" lelopean egin da deialdia. Hau Euskal Herrian 2025ean gizonen eskuetan hildako bigarren andrazko biktimea da; 2003tik, 127 dira indarkeria matxistak hildako andrak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003137", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Harrobik bakarrik lortu dau irabaztea\nAstegoien eskasa izan da arratiarrentzat joandakoa, Lemoako Harrobik baino ez dau irabazi eta. Gizonezkoen Arratia Ak bardindu egin eban eta gizonezkoen Arratia Bk eta andrazkoen talde biek galdu egin eben.\nLemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban Arlonagusian San Miguel A taldearen kontra eta 3-0 irabazi eben lemoaztarrek. Iker Bikandik ipini eban bat eta hutsekoa 35. minutuan eta bigarren zati hasikeran be berak sartu eban lemoaztarren bigarren gola. Bigarren zati amaieran sartu eban hiru eta hutsekoa Iker Artetxek. 20 jardunaldiren ostean 22 puntu ditu Lemoako Harrobik eta hamabigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau La Merced A taldearen kontra hilaren 16an, eguerdiko 12:00etan.\nArratia\nAndrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo bere aurretik dagoan Bizkerre taldearen kontra eta 2-1 galdu eban. Aukera ona galdu eban bigarren postuan ipini ahal izateko eta oin bosgarren postuan dagoz. Arratiarrak aurreratu ziran 52. minutuan Amaia Altzagaren gol bateri esker baina handik 10 minutura bardintzea lortu eben etxekoek eta 65. minutuan 2 eta 1ekoa sartu eben. 19 jardunaldiren ostean 37 puntu ditu Arratia Ak. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Arratiak laugarren postuan eta puntuetan arratiarrakaz bardinduta dagoan Alaves B taldearen kontra hilaren 15ean, arrastiko 18:00etan.\nAndrazkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Peña Santurtzi Ath. A talde liderraren kontra eta 2-1 galdu eban. Etxekoak aurreratu ziran markagailuan lehen zatian, bigarrenean ostera arratiarrek Uxue Aurtenetxe aurrelariaren gol bateri esker bardintzea lortu baeben be etxekoek 64. minutuan sartu eben garaipenaren gola. 16 jardunaldiren ostean 25 puntu ditu Arratia Bk eta seigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Arratia Bk Bizkerre C taldearen kontra hilaren 16an, eguerdiko 13:30ean.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Abadiño A taldearen kontra etxetik kanpo eta huts eta hutseko emaitzagaz amaitu zan partidua. 20 jardunaldiren ostean 31 puntu ditu Arratia Ak eta zazpigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Arratia Ak Sestao River B taldearen kontra hilaren 15ean, arrastiko 15:30ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban Urbietan Begoña A taldearen kontra eta 1-2 galdu eban. Atsedenaldira 0-1 heldu zan partidua eta 65. Minutuan 0 eta 2koa ipini eben aurkariek, arratiaren gola Josu de la Torrek sartu eban 86. Minutuan. 20 jardunaldiren ostean 24 puntu ditu Igorreko taldeak eta hamaikagarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau San Miguel A taldearen kontra 15ean, arrastiko 17:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003138", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Euskadiko Gazteak Lankidetzan edizino barrirako izen-emotea\nEusko Jaurlaritzako programa honen bitartez, gazteek hegoaldeko herrialdeetan boluntariotza lanak egiteko aukerea izango dabe. Zezeilaren 17ra arte emon daiteke izena.\nEusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiokoaren sailak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programearen edizino barria ipini dau martzan. Gazteria Zuzendaritzeak eta eLankidetzak bultzatutako programa honen helburua da gazteak hegoaldeko herrialdeetako lankidetza ekintzetan sensibilizetea eta, modu horretan, euskal gazteen artean herrien eta kulturen arteko alkartasun kulturea sustatzea.\nPrograma beteranoa da hau, lehenengo edizinoa 1993an egin zan, eta Euskadiko ehun bat gazteri gure mugetatik kanpora lankidetza-lanak egiteko aukerea emoten deutse. Izena emoteko epea zezeilaren 17ra arte egongo da zabalik.\nEskaerak online egin behar dira gazteaukera.euskadi.eus webgunean , eta bertan konsultau daiteke erabilgarri dagoan informazino guztia. Izena emoteko pausoak eta hautaketa prozesuaren gaineko informazinoa, bidaia prestatzeko faseen gaineko bideoak, aurreko edizinoetako parte-hartzaileen esperientziak eta abar dagoz ikusgai, prozesua errazteko helburuagaz.\nProgramea 22 eta 30 urte bitarteko personei zuzenduta dago, eta aukeratzen dabezanek lankidetza ekintzak egin ahal izango dabez Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeakaz datorren udako hiru hilebeteetan zehar eta Amerika, Asia eta Afrikako herrialdeetan.\nJaurlaritzeak hautatutakoen bidaia gastuak eta, hala bajagoko, helmugako herrialdean sartzeako bisauaren gastuak ordainduko ditu. Igazko udan 67 gaztek parte hartu eben programa honetan, Amerikako eta Afrikako bederatzi herrialdetako 22 proiektutan lankidetza ekintzak eginaz: Hondurasen, Perun, Ekuadorren, Mexikon, Guatemalan, Bolivian, Kolonbian, Ginea Konakryn eta Etiopian. Programa honen historian 2.500 gaztek baino gehiagok parte hartu dabe 100 GGKEgaz baino gehiagogaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003139", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zugatz Egunerako izen-emoteak Areatza eta Bedian\nAreatzan hilaren 15ean eta Bedian hilaren 23an ospatuko dira Zugatz Egunak bertoko espezieak landatuta. Bietan emon behar da izena, hilaren 13 eta 14ra arte hurrengoz hurrengo.\nEskualdeko herri gehienetan ospatuko da aurten be Zugatz Eguna zezeilean zehar eta oindino ekintza guztiak zehaztu ez badira be, Areatza eta Bedian bai eta aldez aurretik egin behar da parte hartzeako izen-emotea. Areatzan zezeilaren 15ean egingo da landaketea eta izena Udaletik zabaldutako galdetegian emon behar da, hilaren 13ra arte. Bedian barriz, hilaren 23an egingo dabe landaketea eta izena liburutegian emon behar da, hilak 14a dalarik atzen eguna.\nAreatzako Zugatz Egunean, Makalan 300 zugatz landatutea da plana. Partaideak, ume zein nagusi, eleiza aurrean batuko dira 10:00etan, Makalara joateko eta zugatzok landatu ostean, hamaiketakoa egongo da. Norberak bere atxurra eroatea eskatzen da. Igaz 255 zugatz landatu ziran eta aurten beste 300 zugatz autoktono, haretxak, urkiak eta lizarrak batez be sartuko dira Larreder pasau eta Makala inguruan, Gorostolan. Izan be, baso bat bota zan han eta hori beteten saiatzen dabil Udala. Lurra udalarena da eta zugatzak Bizkaiko Foru Aldundiak ipiniko ditu. Zugatzak sartzeako zuloak eginda egongo dira, BFA arduratzen da zuloak egiteaz. Hamaiketakoa han bertan dagoan etxola baten egingo da.\nBedian, zezeilaren 23an ospatuko dabe Zugatz Eguna. Bediaztarrak 10:00etan batuko dira plazan San Lorentzo baseleizara joateko zugatzak landatzera. Umeak heldu bategaz joan behar dira eta lana egin ostean txitxi-burduntzia egongo da. Udala arduratuko da suaz eta txorizoa eta ogia bakotxak berea eroango ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003140", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gazteentzako egokitutako herria diseinetako batzarra deitu da Diman\n11 eta 14 urte bitarteko gazteak deitu ditue domekan, hilak 9, 17:00etan Abaroan egingo dan saio parte-hartzailera.\n\"Nolakoa da zure Dima ideala? Batera imaginau daigun!\" izenpean, Dimako Udalak batzartutera deitu ditu herriko gazteak, 2010 eta 2013 artean jaiotakoak, biak barne. Zezeilaren 9an, domekea, Abaroa lokalean egingo da bilerea arrastiko 17:00etan. Batzarra, \"gazteen parte-hartze aktiboa bultzatu eta gazteen ahotsak entzuteko\" izango da eta bertan emongo jako hasikerea Bagatoz Dima! ekimenari.\nUdaletik azaldu dabenez, herrian adin tarte horretako gazteen protagonismoa buztartuteko hainbat ideia ditue baina domekako saioan, ideia \"barriak sortu eta gogokoenak garatuko dira\". Gazteek aisi zein kultur ekintza eta ekimenak egiteko proposamenak be eroan ahal dabez, eta egiteko aukerak balorauko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003141", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Arratiako jotea danontzat' ikastarorako eta Danspirenaikarako izen-emoteak zabalik dagoz\nDanspirenaika Arratiako eskualdean jakitera emoteko, martiko domeka arrastietan, 18:00etan, Arratiako jotea danontzat jantza ikastaroa antolatu dau Aikok.\nIkastaroa debalde da baina aldez aurretik izena emon behar da 634 423 539 whatsappez Arratiako jotea danontzat ikastaroa ipinita edo helbidera idatzita.\nIgorren martiaren 9an izango da ikastaroa eskolako aterpean; Diman, 16an frontoi txikian; Zeanurin, 23an plazako frontoian eta Areatzan martiaren 30ean eskolan. Saioak 18:00etan izango dira. Ez dira lau ikastaro, ikastaro bera da lau herritan emongo dana.\nDanspirenaika, aprilaren 4, 5 eta 6an izango da Areatzan eta izen-emotea zabalik dago.\nArratiako jotea danontzat ikastaroa\nArratiako jotea izenagaz, batez be, \"talde folklorikoen akademizazinoaren aurretik hedatuta egoan jantzan egiteko modu herrikoi, aberats eta anitza izentatzen da. Galdakaoko Andra Mari jantza taldeak, eta batez be bertoko jantza maisua izan dan Kepa Artetxeren lanari esker Euskal Herri guztian zabaldu zan Arratiako jota moduan\". Jantzakera honen oinarria, egiturea eta sistematizazino didaktikoa irakatsiko dabe Aikokoek martiko ikastaroetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003142", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratietik Indepentziara jardunaldia ospatuko dau Ernaik\nEguerditik hasita eta gauera arteko egitaraua antolatu dabe gazteek Igorreko Axular Herriko Tabernan oingo zapaturako.\nGazteon Eskutik izenpean egingo da aurten Ernaik urtero antolatuten dauan Gazte Topagunea Berriozarren, aprilaren 17tik 20ra, eta eskualde guztietako Ernaiko taldeek deialdia egin eta motorrak berotuteko antolatuten daben Independentziara jardunaldiak. Arratiako Ernaik hilaren 8rako, zapatua, antolatu dau Arratietik Independentziara eguna, eguerdian hasi eta gauez amaituko da Igorreko Axular Herriko Tabernan egingo dan egitaraua.\nJardunaldia 12:00etan hasiko da, Izar Zubiaga eta Urko Urrutikoetxeak emongo daben Euskeraz biziko garen Arratie berbaldiagaz. Hau amaituta, 13:30ean Kukuma eta Troka tabernen arteko parkean murala pintauko dabe bertaratutakoek eta gero, bertso-bazkaria dago antolatuta 15:00etarako. Arratiako bertsolari gazteek hartuko dabe parte eta txartelak Axularren eros daitekez hamar eurotan.\nArrastian, 18:00etatik aurrera Kartel Pegada Txapelketea egingo da eta gauez, kontzertuak egongo dira 21:00etatik aurrera. Nekktar eta Aiert taldeak egongo dira entzungai eta gero, MJ Izarren Ahuntzak ipiniko dau jentea jantzan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003143", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Fruta-arbolen gaineko tailerra egingo da Zeberion\nZapatu goizean egingo da fruta-arbolen landaketa, eraketa eta inausketaren gaineko tailer teoriko-praktikoa, Hogarrean.\nZeberioko Udalak eta Bizkaiko Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna sindikatuak antolatuta, fruta-arbolen gaineko tailerra egingo da Zeberion. Zezeilaren 8an, zapatua, 10:30etik 13:30era egingo da tailer teoriko-praktikoa Zubialden, Hogarrean hain zuzen be. Bertan, baserritar zein interesatuek fruta-arbolak landatu, behar dan moduan inaustu eta honeek osasuntsu manteniduteko zereginak ikasiko ditue, honeek produktibidadea jagoteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003144", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aprilaren 23an epaituko dabe Kiñu Gaztetxea\nHilaren 21erako deitu dabe manifestazinoa: \"Argi itxi gura dogu ez garela belauniko geldituko, eraso honeek ez dirala erantzun barik geldituko\".\n2020ko garagarrilean hasi eban Sabadell Bankuak Igorreko Kiñu Gaztetxea hustuteko prozesu judiziala eta bost urte geroago, tartean Sabadelleko abogaduak aurkeztu ez ziran epaiketa bat izanda, aprilaren 23an izango da behin betiko epaiketea. Kiñu Gaztetxeko asanbladak komunikatu baten bitartez azaldu dau egoerea eta hilaren 21erako, barikua, deitu dau epaiketearen kontrako manifestazinoa.\nGarbe auzoko eraikina, Sabadell Bankuarena da jaubetza legalez baina oin, gazteak bertara sartu ziranetik hamaika urte pasau diranean, gazteak \"herrian antolakuntza alternatiborako beharrezkoa dan espazioa\" defendiduteko hautua hartu dabe: \"Argi itxi gura dogu ez garela belauniko geldituko, eraso honeek ez dirala erantzun barik geldituko\". Holan, burrukea antolatuten hasiak dirala argitu dabe: \"Gune okupau eta autogestionatuonganako erasoak handituten diran moduan, gu be bagabiz saretuten eta gure amorrua zein alkartasuna antolatuten\".\nZezeilaren 21ean egingo dan manifestazinoaz gainera, zrhaztu dabe epaiketa egunera artee beste deialdi batzuk egingo dirala eta beraz, sareetara adi egotea eskatu dabe: \"Amaierara arte dana emongo dogu eta zu be gure ondoan egotea behar dogu!\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003145", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gitarra elektrikoagaz girotutako ipuin kontaketea Lemoan\nAna Apikak eta Intxixu Valbuenak txikerrenentzako Ipuinak dantzan kontaketa musikatua egingo dabe barikuan Kotxepinen, 18:30ean.\nZezeilaren 7an, barikua, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean hiru eta lau urte bitarteko umeentzako ipuin kontaketa berezia egongo da 18:30ean. Izan be, Ana Apika kontalariak eta Intxixu Valvuena gitarra-joleak Ipuinak dantzan kontaketea eskainiko dabe.\nIpuin poetikoak dira, musikeagaz lagunduta. Edo \"musika berezia ipuinakaz lagunduta. Ipuin musikatu saio honetan berbek eta notek alkarregaz egingo dabe jantza. Intxixu Valbuena musikariak gitarra elektrikoa jo eta kantu batzuk abestuko ditu eta Ana Apika kontalariak, musikaz lagundutako istorioak kontauko ditu. Entzuteko, abesteko eta, aldi berean, ondo pasetako saio berezia ume eta familientzat\" sinopsiaren arabera.\nZezeilaren 18an, Igorreko Liburutegian be egongo da saioaz gozatuteko aukerea, 17:00etatik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003146", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko Bardintasun Planaren balorazinoa egingo da jente-aurrean\nPlana martxan ipini eta urtebetera, Daiteke aholkularitzako kideek eta udal ordezkariek egindakoaren barri emongo dabe barikuan, Kultur Etxean 18:30ean.\n2024an ipini zan indarrean Igorreko II. Bardintasun plana eta honen nondik norakoak azaldu, atzen urtean lortutakoaren barri emon eta balorazinoa egiteko, aurkezpena egingo da zezeilaren 7an. Igorreko Kultur Etxean, 18:30ean izango da hitzordua eta bertan egongo dira plana diseinau eben Daiteke aholkularitza teknikoko kideak zein udal ordezkariak.\nAurkezpenera, deituta dagoz bai plana diseinetako prozesuan parte hartu eben eragileak zein interesauta dagozan herritarrak. Izan be, balorazinoa entzuteko bakarrik ez, kezkak eta ekarpenak egiteko aukerea be egongo da barikuko saioan.\n\"Planaren espiritua azaldu eta nondik norakoak zehaztuko dira. Eta lehenengo urte horretan egindako lorpen zein ahaleginak be azaleratuko dira. Hau da, programa operatiboaren ibilbide labur bat eskeiniko da gero herrigintzatik etorri daiteken edozein iradokizun, kexa eta kezka jasoteko\" azaldu deutso BEGITUri Amagoia Villanueva Bardintasun Teknikariak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003147", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "National Geographic-en Helmuga Natural Onena Sariketako finalean dago Gorbeia\nNationalgeographic.com webgunean emon daiteke botoa edonork, hilaren 21era arte, estadu mailako parke natural ugariren artean.\nGorbeiako Parke Naturala finalistea da National Geographic aldizkariaren Bidaia Irakurleen Sarien hirugarren edizinoan, Espainiako Helmuga Natural Onenaren kategorian. Gorbeiako Parke Naturalagaz batera sailakatu dira Val d'Aran, Teideko Parke Nazionala, Guadarrama Mendilerroko Parke Nazionala eta Tajo Garaiko Parke Naturala.\n\"Gorbeia euskal mendizaletasunaren erreferente izateaz gainera, jasangarritasunaren adibide be bada. Natura 2000 Sareko Natura Turismoaren Iraunkortasuna Aitortzeko Sistemak ziurtatutako helmuga ekoturista danez, bere baliabideen kudeaketa jasangarriko estandarrak beteten ditu\" dinoe Gorbeia Helmuga Turistikotik. \"Mendi-ibilaldiek, zikloturismoak, espeleologiak eta zaldiz egiten diran ibilbideek natura eta turismo aktiboa maite debenentzako leku ezin hobea bihurtzen dabe Gorbeia. Gainera, Goiuriko ur-jauziak, ehun metrotik gorako altuerea daukienak, eta Itxinako Biotopo Babestuak, paisaia balio aparta daukie\".\nBotoa emon\nGorbeiako Parke Naturala bere kategorian irabazlea izan daiten, edonork emon ahal dau botoa nationalgeographic.com webgunean. Helmuga Natural Onenaren kategoriaz gainera, beste hamabost kategoria dagoz sariketan eta danetan emon behar da botoa. Kategoria bakotxean helmuga bat aukeratu ostean, balidazino formularioa bete, baldintzak onartu eta botoa bialdu behar da prozesua amaituteko. Bozkatuten dabenen artean, hamar Samsonite maleta zozketauko dira. Hamasei kategorietako irabazleak datorren aprilaren 22an iragarriko dira, aldizkariaren maiatzeko edizinoan eta webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003148", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ardaoaren eta arrainaren ibilbidean zeharreko 12 km-ko ibilaldia antolatu dau Austarrik\nZeberioko Austarri Mendi Klubak, GR38tik Laguardia-Lagran ibilbidea prestatu dau hilaren 16rako.\nIzena, oingo barikuan, hilak 7, 20:00etatik 21:00etara mendi klubaren lokalean, edo zezeilaren 13ra arte, helbidean eta 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetan emon daiteke.\nIbilbideak 12 kilometro eta 600 metroko desnibela dauka. Ardaoa eta arrainaren ibilbidearen 2. etapa honetan, Arabako Errioxa atzean itxi eta baso zabalez osotutako Kantabria-Toloño mendilerroko hesi orografikoa gainditzeko bideari ekingo deutsie partaideek. Kanpezuko Koadrila-Arabako Mendialdeko lurrak zeharkatuko dabez, Lagrango urigunean amaituteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003149", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenean aurkeztuko da Dimako Klima eta Energia Planaren diagnostikoa\nAbaroa aretoan egingo da saioa 18:30ean eta autokontsumo partekaturako proiektu fotovoltaikoan izena emoteko aukerea be egongo da.\nDimako Udala eta Dimener alkartea Klima eta Energia Plana garatuten dabiz klima aldaketeari modu kolektiboan aurre egiteko asmoagaz. Eskolan eta frontoian 80kw-ko panel fotovoltaikoak ipini gura dira eta sortutako energia, inguruan bizi diranakaz partekatuko da. Holan, instalazinoaren inguruan kilometro biko erradioan bizi diran lagun guztiek emon ahal izango dabe izena proiektu ireki honetan.\nPlan energetiko honen diagnostikoa jendaurrean aurkeztuteko, Dimako Udalak batzarrera deitu ditu herritarrak eguenerako, hilak 6. Abaroa aretoan egingo da saioa 18:30etik aurrera. Bertan, proiektuaren nondik norakoak azalduko ditue gero bakotxak, parte-hartu edo ez ebazteko. Parte-hartzeako beharrezkoa izango da Dimenerren bazkidetzea eta norberaren faktura elektrikoko HPKU/CUPS zenbakia emotea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003150", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zekorrek atzen momentuan galdu eben Mungian\nAtzen momentuan egindako entseguagaz, Uribealdea Mungia taldeak 17-14 irabazi eban Arratiko Zekorrak taldearen kontra.\nZapatu arrastian jokatu eban Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak Senior Euskal Liga 2. mailako hamaikagarren jardunaldia, Uribealdea Mungia taldearen kontra etxetik kanpo. Markagailua 17-14 gelditu zan, etxekoen alde. Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak azaldu dauanez, partidua \"nahiko bardinduta\" egon zan baina zelaia egoan lupetz guztiak, zaildu egiten eban jokoa. Halanda be, zekorrak hurbil izan eben garaipena 12-14 joanda baina 77. minutuan, mungiarrek entsegu bategaz hartu eben aurrea.\nHolan, zekorrek beherantza egin dabe sailkapen orokorrean eta atzenaurrekoak dira, zortzigarren postuan. Izan be, mungiarrak euren aurretik joiazan baina puntuak irabazita, aurrea hartu deutsee arratiarrei. Hamabigarren jardunaldia San Txismen jokatuko dabe zekorrek oingo zapatuan, hilak 8, 16:00etan La Unica taldearen kontra. Partidu gatxa izango dabe, hirugarren doaz eta iruñarrak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003151", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kolazino Mendi Eguneko lasterketetarako izena emon daiteke oindino\nDorsal gitxi geratzen diran arren, oindino emon daiteke izena Bedian jokatzen diran Kolazino Mendi Eguneko lasterketaren baten edo mendi martxan parte hartzeako. Izen-emotea sportmaniacs plataforman egin behar da.\nMartiaren 15ean jokatu dira lasterketa nagusiak, 24 kilometro eta 16 kilometrokoak eta mendi martxea. Umeen lasterketea, hurrengo egunean, martiak 16, izango da. Izen-emotea martiaren 10era arteko epea dauan arren, ia beteta dagoz lasterketak eta dorsalak amaitutakoan ezin izango da izenik emon; izan be, guztira 600 parte hartzaileentzako lekua dago.\nAurten, lasterketen noranzkoa aldatu egin da eta ibilbidea aurreko urteetakoa izan arren, beste aldera egingo da. Aurtengo beste nobedade bat da umeek euren eguna eukiko dabela eta lasterketea hurrengo egunean, domekan, 11:00etan izango dala. Edadearen araberako ibilbide desbardinak izango dabez.\nZapatuan, martiak 15, izango dira beste hiru probak. Lehenengoak urteten, 08:30ean, martxalariak izango dira 16 km eta 900 metroko desnibela daukan ibilbidea egiteko. Lasterketa nagusiko lasterkariak barriz, 10:00etan abiatuko dira 24 km eta 1.600 m-ko desnibela daukan lasterketea egiteko. Azkenik, 11:30ean urtengo dira 16 km-ko lasterketea egingo dabenak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003152", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal Herria distopikoa Arteako Irakurleen Txokoan\nIñaki Petxarromanen Lehendakariaren alaba eleberria izango da langaia zezeilako saioan, barikuan 19:00etan Kultur Etxean.\nZezeilako Arteako Irakurleen Txokoa hilaren 7an izango da, 19:00etan Kultur Etxean Alaine Agirre idazleak gidatuta. Oingo saioan landuko dan liburua Iñaki Pentxarroman idazle eta kazetariaren Lehendakariaren alaba (Elkar, 2024) eleberria izango da. Obra hau, 2026 eta 2040 urte bitarteko Euskal Herria distopiko batean girotuta dagoan thriller politikoa da\n\"EH Bildu Gasteizko Jaurlaritzan, gero barriro ilegalizauta eta bere lehendakaria Baionan erbesteratua; Ayuso eta Abascal Espainiako Gobernuan, euri faltearen ondorioz ura negozio pribadu bihurtua, bero itzelaren eraginez ehunka mila migratzaile peninsulatik euskal kostaldera; gazte asko, egoera etsigarri horreri aurre egin guran, ETA Berri izeneko erakundean sartuta sabotajeak eta bestelako ekintzak burutzeko...\" Elementu honeek osotuten dabe nobela honen korapiloa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003153", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ekintza ugaritarako izen-emotea zabalduko da Bedian eguaztenean\nEsku urtekeran, Antzasti museoko bisitan, Zugatz Eguneko ekintzetan eta Kirol Erronkak ekimenean emon ahal izango da izena, 16:30etik 19:30era.\nZezeilaren 5ean, hainbat ekintzetan parte hartu ahal izateko inskripzino prozesua hasiko da Bediako liburutegian. Eguaztenetik aurrera, 16:30etik 19:30era egongo da zabalik liburutegia izen-emoteak egiteko.\nHilaren 10era arte , Ganguren Mendi Taldeak antolatutako martiaren 7tik 9ra Baqueirara eski urtekerarako izen-emotea. Behin izena emoteko epea amaituta, baja emon ezkero ez da dirua itzuliko.\nHilaren 14ra arte , martiaren 29an izango dan Dimako Antzasti Euskaldunon Etxera urtekerarako izen-emotea. Liburutegian. Behin izena emoteko epea amaituta, baja emon ezkero ez da dirua itzuliko.\nHilaren 14ra arte , zezeilaren 23an egingo dan Zugatz Egunean parte hartzeako izena emon daiteke liburutegian.\nHilaren 21era arte , Kirol Erronkak ekimenean parte hartzeako izen-emotea liburutegian. Erronkea zezeilaren 5etik garagarrilaren 18ra arte, hiru mendi (Burtotza, San Pedro de Atxarre eta Urkiolagirre) igotea da", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003154", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lurra esnatzera urtengo dira bihar Arratian hainbat koru\nBihar, zezeilak 4, Agate Deunaren bezperea, makilak hartuta koplak kantetan eta eske errondan ibiliko dira koru ugari auzoz auzo eta kalez kale. Koruen artean ezagunena Arratiako Korua da. Urtero legez, aurten 74garrenez, Arratiako herrietan, inguruetakoetan eta Bilbon kantauko ditue koplak. Herri batzuetan herriko jentea be batuko jakie.\nGarazi Navasen zuzendaritzapean, egingo dau Arratiako Koruak bere urteroko ibilbidea Arratiatik eta Arratiatik kanpo. Koplak kantetan batutako dirua Caritasentzat izango da. Aurreikusitako ibilbidearen arabera, partaideek 07:30ean hartuko dabe autobusa Igorren Areatzara joan eta hango parrokian mezea entzuteko 07:45ean. 08:15ean izango dabe urtekerea; 08:25ean, Zeanurin kantauko dabe; 08:40an, Arantzazun; 09:00etan, Igorren; 09:20an, Diman; 09:40an, Lemoan; 09:55ean, Bedian; 10:15ean, Usansolon eta Zorrontzan 10:45ean kantauko dabe. Ostean, 11:05ean, barriro be autobusa hartu eta Bilbora abiatuko dira. Han, 11:30ean, kantauko dabe Begoñako Basilikan kantau eta ostean Bilboko errondeari ekingo deutsie: 12:00etan, San Antonen eta Erribera merkaduan izango dira euren kopla eta makilakaz; 13:00etan, Arenalean eta 13:15ean, udaletxean kantauko dabe. 13:45ean, Ibaiganen; 14:10ean, Bizkaiko Foru Aldundian, 14:30ean, Carlton hotelean; 14:45ean, Botikazar Institutuan; eta 15:05ean, Guggenheim museoan izango dira kantuan. Gero, 15:20an, bazkalduteko etenaldia egingo dabe.\nBazkalostean Bilboko ibilbideari ekingo deutsie barriro, 17:00etan, Abando hotelean,\nEpaitegietan, Jado Plazan, Egileor Plazan, La Viñan, Kutxabanken, BBVAn, El Corte Inglesen, Laboral Kutxan eta Ledesman entzunahal izango dira Arratiako Koruaren koplak. Ostean, 19:00etan, metroan, Plaza Barrian, eta Donibane plazatxoan. 19:30ean, Santiago katedralean eskainiko dabe emonalditxoa eta 20:15ean, Arriaga aurrean agurra egingo deutsie Bilbori.\nArratiarantzako autobusa 20:30ean hartuko dabe, baina geldiunetxo bat egingo dabe Galdakaon 20:50ean. Artean 21:20an egongo da korua eta 21:30ean Areatzan egunari amaierea emoteko atzenengo kantaldia egingo dabe Gudarien Plazan.\nBeste koruak\nArratiako Koruagaz daukien hitzorduagaz gainera, Arantzazukoak 19:00etan batuko\ndira herriko plazan, ensaio txiki bat egin eta herritik kantetan hasteko. Plazan, Oilakorben, eleiza parean eta Montero tabernan kantau ostean, Herriko Tabernan\namaituko dabe kantuen ostean, mokadutxo bat janez.\nArtean, Kokomarroak, Ahots guraso alkarteak eta Mikel Deuna jubiladu alkarteak antolatuta, 16:00etan batuko dira eskolan eta Agate Deunaren koplak eskolan eta plazan kantau ostean, San Martinera joango dira ermitako kanpaia jo eta tostadak jatera. Ostean jarraituko deutsie eske errondeari plazan, tabernaz taberna.\nBedian, 17:00etan batuko dira herritarrak plazan auzorik auzo joateko koplak kantetan.\nIgorren, 15:00etan San Antonio ermitan batuko dira auzoetatik errondea egiteko.\nAreatzan, Diman, Lemoan, Zeanurin eta Zeberion eskolaumeek eta hainbat auzotako koruek beteko dabez kaleak eta baserri inguruak kantuz eta makila hotsez.\nZeanurin harago doa jaia. Koru ugari dagoz; auzo askotan eta batzuk oso antxinakoak, baina gainera, bezperan bakarrik ez, egunean bertan eta hurrengo domekan be ospakizunak egoten dira Santa Ageda ermitearen inguruan. Oso ezagunak dira, han kantetan diran Agedaren bizitza eta martirioa kontetan daben koplak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003155", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garaipenik ez joandako astegoienean\nAndrazkoen Arratia Ak eta Bk etxean, eta gizonezkoen Arratia Bk etxetik kanpo, bardindu egin ebezan euren partiduak; eta gizonezkoen Arratia Ak etxean eta Lemoako Harrobik etxetik kanpo galdu egin eben.\nAndrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Bilbao Artizarrak taldearen kontra eta bana bardindu eban. Aukera itzela galdu eban bigarren postuan kokatzeko, bardinketa honegaz laugarren postura jatsi da Arratia. Aurkariak aurreratu ziran 22. minutuan areaz kanpo jaurtitako faltea eskuadratik sartuta. Lehen zati eskasa jokatu eben arratiarrrek. Nerea Izagirrek sartu eban bardinketearen gola 60. minutuan. Bigarren zatian askoz hobeto ibili zan etxeko taldea eta irabaztea merezidu izan eban, baina bardinketeagaz konformau behar izan ziran. 18 jardunaldiren ostean 37 puntu ditu Arratia Ak eta laugarren postuan dago. Datorren partidua hilaren 8an jokatuko dau etxetik kanpo puntu batera, hirugarren postuan, daukan Bizkerre taldearen kontra, arrastiko 16:00etan.\nAndrazkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban Urbietan Balmaseda taldearen kontra eta bina bardindu eban. Arratiarrak 0-2 galtzean heldu ziran atsedenaldira, bigarren zatian ostera Uxue Aurtenetxek eta Miren Gordok sartu ebezan arratiarren golak, atzen minutuetan partiduari bueltea emoteko aukerea izan eban Arratia Bk, baina penalti bat hutsegin eban. 15 jardunaldiren ostean 25 puntu ditu Arratia Bk eta bosgarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau hilaren 8an liderra dan Peña Ath Santurtzi A taldearen kontra, arrastiko 18:00etan.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Astrabuduako taldearen kontra eta 2-3 galdu eban. 0-1 eta 1-2 galtzean hasi arren atsedenaldira bina heldu ziran, baina bigarren zatiko 64. minutuan sartu eben aurkariek garaipenaren gola. 19 jardunaldiren ostean 30 puntu ditu Arratia Ak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua hilaren 8an jokatuko dau etxetik kanpo Abadiño A taldearen kontra, arrastiko 18:15ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Gernika B taldearen kontra eta bana bardindu eban. Golak bigarren zatian heldu ziran, arratiarrak aurreratu ziran markagailuan 72. minutuan Asier Aranaren gol bateri esker, baina gernikarrek 3 minutu beranduago bardindu eben penalti bateri esker. 19 jardunaldiren ostean 24 puntu ditu Arratia Bk eta hamargarren postuan dago. Datorren partidua hilaren 9an jokatuko dau Urbietan Begoña A taldearen kontra, arrastiko 19:15ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik domeka goizean jokatu eban etxetik kanpo Begoña A taldearen kontra eta 4-0 galdu eban. 19 jardunaldiren ostean 19 puntu ditu Lemoako taldeak eta hamahirugarren postuan dago. Datorren partidua hilaren 8an jokatuko dau Arlonagusian San Miguel A taldearen kontra, arrastiko 17:45ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003156", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako gazte egun feministea antolatuteko asanbladea egingo da gaur\nMartiaren 22an izango da II. Ganbara Feminista eta hau antolatuteko lehen batzarra Kiñu Gaztetxean egingo da gaur, 18:00etan.\nMartiaren 22an, Lemoako Karabie Gaztetxean ospatuko da II. Ganbara Feminista, Arratia mailako gazte egun feministea. Hau antolatuten hasteko, lehenengo asanblada bat deitu da urtailaren 31rako, barikua. Igorreko Kiñu Gaztetxeko espazio feministan egingo da batzarra eta 18:00etan da hitzordua. Bertan ebatziko dira prestaketa asanbladak egiteko hurrengo hitzorduak.\nPasau dan urtean, martiaren 9an egin zan Ganbara Feminista Areatzako Laminetxe Gaztetxean. Orduan, egun osorako egitaraua antolatu eben gazte feministek. Armosuaren ostean, Uma Ulaziak gidatutako Feminismoaren sujetu estrategikoaz berbaldia izan zan ekintza nagusia eta gero, aisialdirako eguna ospatu eben bazkari, bingo, mahai-joko, poteo eta kontzertuakaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003157", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Segurtasunaren alde\", hainbat neurri hartzean dabil Lemoako Udala\nSegurtasun batzordea eratu, diru partidak handitu eta etxera lagunduta joateko proiektu pilotuaz gainera, Ertzaintzaren presentzia handitu eta Arraibiko pabilioi batean bizi diran lagunak botateko ahalegina egingo da.\nLemoako Udalak jakinarazo dauanez, hainbat neurri hartu ditu \"Lemoa seguruagoaren alde\". Esther Iturrioz alkateak BEGITUri azaldu deutsonez, atzenaldian gertatutako \"lapurreta episodioek\" eta lapurreten kontrako manifestazinoek bultzatu ditue neurriak. Lapurreta honeek komertzioetan eta etxebizitzaren batean gertatu dira. Alkateak argitu dauanez, gezurra da, jendartean zabaldu dan moduan, zuzenean personen kontrako lapurretarik egon danik.\nKomertzioetan emondako lapurreta olatua 2024 urte amaieran gertatu zan, batik bat. Orduan, komertzioetako jabeek bultzatuta, manifestazino bi egin ziran. Jenteak, Arraibiko pabilioi huts batean bizi diran etorkin gazteei egotzi eutsezan lapurretak eta herrian \"moroen\" kontrako margoketa arrazistak be agertu ziran. Oin, Lemoako Udala pabilioi hau husten saiatuko da.\n\"Identifikau da arazoa hor egon dala\", adierazo dau Iturriozek pabilioiaren inguruan galdetuta. Holan, udalak \"utzarazpen administratiboko espedientea\" zabaldu dau, pabiloiaren jabeen salaketa judizialari batu jakona. Iturriozek azaldu dauanez, arrazoia da pabiloian bizitea arriskutsua dala, besteak beste, hotza egiten dauanean sua egiten dabelako: \"Eurek eta auzokoak babesteko neurria da\". Halanda be, alkateak ez dau gazteentzako alternatibarik eskaini eta zehaztu dau arrazoia dala, \"inork ez dakiala nortzuk eta zenbat dagozan bertan, errotazino handia dago\".\nLapurretak dirala-ta, Lemoako Udalak eta Ertzaintzak presentzia poliziala handitutea be adostu eben, bai eta bien arteko eta Udaltzaingoaren eguneroko hartu-emona handitutea. Urri lehenengoaren 1etik abenduaren 31ra arte, Ertzaintzak 1.539 prebentzio-ekintza egin ditu Lemoan eta esku-hartzeak 840 izan dira. Esther Iturrioz alkateak adierazo dau, errefortsu honek \"ziurtasuna\" emoten dauala eta herritarrek neurria eskertu dabela.\nBeste zeharkako neurri batzuk ere hartu ditu Lemoako Udalak. Besteak beste, segurtasunagaz lotutako gaiakaz herritarrei arreta handiagoa eskaintzeko helburuagaz, Proiektu Estrategikoen, Parte-hartzearen, Segurtasunaren eta Komunikaznioaren Batzordea sortu da. Horrezaz gainera, aurrekontuetan 5.000 euroko partidea gorde da segurtasun esku-hartzeak egiteko, \"kamerak instaletea edo segurtasuneko langileen kopurua unean-unean indartuteko\" helburuagaz.\nBeste alde batetik, 2024an 80.000 euro inguru inbertidu ziran kaleko argiztapena hobetuteko eta aurten be jarraituko da honetan. Amaituteko, laster etxera lagundutako bueltetako proba pilotua be ipiniko da martxan, erdigunetik urrun bizi diran herritarrentzako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003158", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mastodon kontua be zabaldu dau Begituk\nX, Facebook eta Instagram kontuetan legez, begitu.eus webgunean argitaratuten diran albiste eta bideoak egongo dira ikusgai oindik aurrera Mastodonen.\nUrtailaren 24tik, begitu.eus-ek Mastodon sare sozialean be badauka kontu propioa, @begitu izenpean. X, Facebook eta Instagram kontuetan legez, begitu.eus webgunean argitaratuten diran albiste eta bideoak egongo dira ikusgai oindik aurrera Mastodonen. Kontua, TOKIKOM komunidadeagaz batera sortu dau Begituk, Euskal Herriko toki-komunikabideek osotuten daben online komunidadeagaz hain zuzen be.\nMastodonen kontua sortzeako arrazoia, sare sozialen inguruan TOKIKOMek hartu dauan bide estrategiko barriagaz dago lotuta. Izan be, \"gure edukia, gure erara\" zabalduteko hautua hartu dau TOKIKOMek eta honek, talka egiten dau ohiko sare sozialen jabeen interes pribatuakaz. X, Facebook eta Instagram, jabetza eta software pribatuko sareak dira, Elon Musk eta Mark Zuckerberg moduko aberatsen ildo editoriala jarraituten dabelarik, euren interes pribatuen mesedetan. Mastodon barriz, software libreko sarea da eta algoritmorik erabilten ez dauanez, ildo editorial bakoa da, erabiltzaileak izanik atzen bezeroak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003159", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aratustei begira, umeentzako tailerrak egingo dira Igorren\nZaztaparrek antolatuta, HH eta LHko umeentzako tailerrak oingo zapatu goizean egingo dira kiroldegiko frontoian.\nZaztaparrak Asti Taldeak eta Urtxintxa begirale eskolak antolatuta, Inauterietako Tailerrak ekintzea egingo da zezeilaren 1ean, zapatua. Igorreko Kiroldegiko Frontoian egongo dira \"jolastu, sortu eta jantzatuteko\" txoko desbardinak, 11:00etatik 14:00etara. Ekintzan, ondo etorriak izango dira Haur Hezkuntzako 4. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte dagozan umeak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003160", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aisialdi eredu barria landu gura da Diman\nDatorren eguaztenean, Abaroa aretora deitu ditue 18:30ean herriko hezitzaileak, \"aisialdi eredu barriari ekarpenak egiteko\".\nDimako Dimesten alkarteak eta Urtxintxa begirale eskolak, begirale ikastaroa egin daben eta egiten dabizen herritarrak deitu ditu zezeilaren 5erako, eguaztena. Abaroa aretoan, 18:30ean da hitzordua eta saioan, Dimako aisialdi eredua birpentsauko da. Batutakoek ekarpenak egin ahal izango ditue udalekuen, gaztelekuaren, ludotekearen eta urtean zehar egiten dan aisi eskaintzaren inguruan, ekintzok herriari hurbilduteko asmoagaz.\nGehiago jakin guraz gero, 946 31 57 25 telefonora deitu daiteke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003161", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Adur eta Gabinet taldeek Laminetxe bisitauko dabe\nZapatuan 21:30ean zabalduko dira Areatzako gaztetxeko ateak, euskal musika elektronikoa egiten daben talde biek eskainiko daben kontzertu gauaz gozatuteko.\nAreatzako Laminetxe Gaztetxean zezeilaren 1ean, zapatua, egingo da urteko lehenengo kontzertu gaua. Konbidautako taldeak Adur eta Gabinet taldeak dira eta bikote biek, musika elektronikoa egiten dabe, euskeraz. Gaztetxeko ateak 21:30ean zabalduko jakoz publikoari eta sarrerearen prezioa, borondatezkoa da.\nAdur taldea Xabier Aguado eta Naroa Esturok osotuten dabe. Soinu estetika oso berezia daukie, izan be, euskal folklorearen doinuak oinarri hartuta, rave-punk estiloko musikea egiten dabe. Gabinet taldea ostera, Ekain eta Amaiur altsasuarrek osotuten dabe. 2023az geroztik, kantuen bertsinoak eta propioak landu ditue, doinu lasaiak musika elektronikoagaz lagunduta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003162", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lekarozko Aroztegia proiektu turistikoaren gaineko berbaldia egingo da bihar Zeanurin\nProiektuaren kontrako kanpaldian parte hartzeagaitik zazpi lagunei hogei urteko kartzela zigorra eta isuna eskatu deutsiez; proiektuaren kontra eta auziperatuen aldeko manifestazinoa deitu da zapaturako Iruñan.\n350 biztanlera heltzean ez dan Baztango Lekaroz herrian, Aroztegia proiektu turistikoak aurreikusten dau 228 txalet, lau izarreko hotel bat eta golf zelai bat eregitea. Nafarroako Gobernuak, udalerriz gaindiko eragina dauan plan lez tramitau eban proiektua 2015ean eta beraz, udalerriak ez dauka inolako ebazteko eskumenik. Herritarrak proiektuaren kontra agertu dira eta obrak hasteko egozanean, eremu hau okupau eben kanpanldi bat antolatuta. Oin, epaitegiek hogei urteko kartzela zigorra eta isunetan56.000 euro eskatuten ditue protestetan parte hartu eben zazpi laguni.\nAroztegiko Elkartasun Komiteak absoluzinoa exijiduteko kanpainea abiatu dau eta zezeilaren 1ean, zapatua, manifestazino nazionala deitu da Iruñan, \"Lurraren defentsan Aroztegia gelditu!\" lelopean. Iruñako epaitegietatik urtengo da manifestazinoa, 16:00etan.\nMakatzak Arratiako Ekologista Taldea be alkartasun olatura batu da eta bihar, eguena, solasaldia antolatu dau Zeanuriko Eguzkiola alkartearen lokalean, 19:00etan. Bertan, manifestazinora batzeako deialdia egiteaz gainera, Aroztegiko kasuaren gaineko solasalditxoa gidatuko dabe ekologistek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003163", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurrekontuetarako jaso diran proposamenak aurkeztuko ditu jente-aurrean Zeberioko Udalak\nBarikuan, 18:30ean izango da Hogarrean jasotako proposamenakaz zer egin ebazteko batzar irekia.\nZeberioko Udalak \"gardentasuna eta zeberioztar guztien parte-hartzea sustatu\" gura dau 2025erako Udal Aurrekontuen prestaketa prozesuan. Aurrekontuetan partida finkoak dagoz betiko gastuei aurre egiteko baina beste partida batzuk, herritar eta alkarteakaz ebazteko gordetan dira. Abenduan zehar egin ziran hiru batzarrotan, batetik \"auzoentzako ardura daben gaiak\" landu dira eta bestetik, norbanako edo alkarteek proposatu ahal dabezan egitasmo edo proiektu \"txiki zein handiak\".\nOin, batzar horreetan jaso diran proposamenak eta udal ordezkariek landutako ondorioak aurkeztuko dira. Urtailaren 31n, barikua, egingo da batza irekia Hogarrean, (plazako ermita zaharrean) 18:30etik aurrera. Bertan, proposamenak oinarri moduan hartuta, aurrekontuetan herritarren nahiak zelan isladatu zehaztuko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003164", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorreko Jai eta Kultura Elkarte barria sortu da\nJaiak antolatuten hasteko lehen batzarra bihar, hilak 29, egingo da 19:00etan Igorreko Kultur Etxean.\nSan Antonio Jai Batzordea desegin ostean, Igorreko sanantonioen antolaketea oso-osorik udalaren esku egotea galarazo eta jaiak herrikoiak izatea bermatuteko helburuagaz hainbat gaztek boluntarioki sortu dabe Igorreko Jai eta Kultura Elkartea. Holan, urrengo Igorreko Jaien antolakuntzea honeek deituko dabezan batzarretan egingo da eta horrezaz gainera, urtean zehar hainbat ekintza antolatuteko konpromesua be hartu dabe. Helburuen artean, \"herritar eta alkarteen arteko alkarlana buztartutea\" eta \"herriaren egunerokotasunean giroa bultzatzea\" be badagoz.\nAurten, bagilaren 6tik 15era ospatuko dira Igorreko San Antonio Jaiak eta honeek antolatuten hasteko lehen batzarra urtailaren 29an, eguaztena, egingo da Kultur Etxeko goiko pisuko geletan. Deialdia irekia da eta jai batzorde barritik, herritar zein alkarte guztiak deitu ditue. Gainera, kuadrilla bakotxetik persona bat edo bi hurbildutea espero da, kuadrillen ekintzen antolaketarako. Eskaintza musikal eta kulturala be batzarrotan ebatziko da, beraz, batzordetik eskatu dabe proposamenak pentsauta eroateko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003165", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Harkaitz Cano eta Gotzon Barandiaranen poema liburuen aurkezpena bertan behera geratu da\nEtzirako egoan programauta, Harkaitz Cano eta Gotzon Barandiaran idazleek poema liburu bana aurkeztea Dimako liburutegian, baina bertan behera geratu da.\nCanoren Ulu egiteko bolondres bila (Susa, 2023) eta Barandiaranen Galbahea (Susa, 2024) ziran aurkeztuko beharreko liburuak. Idazleek batak bestearen liburua iruzkindu eta poema irakurrialdea eta liburutegira hurreratutako jenteagaz solasaldia be egitekoak ziran.\nCanok, Ulu egiteko bolondres bila liburuan, poesiari buruz hausnartzen dau, poemearen muga formalak ikertuz. Galbahea poemarioak barriz, maitasunaz egiten dau berba.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003166", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Harkaitz Cano eta Gotzon Barandiaranen poema liburuen aurkezpena eta irakurrialdia Diman\nEguenean, hilak 30, 19:00etan, Harkaitz Cano eta Gotzon Barandiaran idazleek poema liburu bana aurkeztuko dabe Dimako liburutegian.\nCanoren Ulu egiteko bolondres bila (Susa, 2023) eta Barandiaranen Galbahea (Susa, 2024) dira aurkeztuko dan liburuak. Idazleek batak bestearen liburua iruzkinduko dabe eta poemak irakurriko ditue norberarenak zein bestearenak, eta liburutegira hurreratutako jenteagaz solasaldia egingo dabe.\nCanok, Ulu egiteko bolondres bila liburuan, poesiari buruz hausnartzen dau, poemearen muga formalak ikertuz. Galbahea poemarioak barriz, maitasunaz egiten dau berba.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003167", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia futbol taldeak topaketea antolatu dau neskentzat domekarako\nZezeilaren 2an izango da Igorreko Urbieta zelaian goizeko 11:00etan hasita.\n2010 eta 2020 urteen artean, biak barne, jaiotako neskei zuzenduta dago topaketea. Informazino gehiago gura izan ezkero helbidera mezua bialdu edo 94 631 57 04 eta 747 452 538 telefonoetara deitu behar dabe interesdunek.\nFutbolaz gozatzeko entrenamentu teoriko-praktiko bat izango dabe bertaratutakoek, Urbietako instalazinoak ikusi eta Arratiaren proiektua ezetu ahal izango dabe.\n\"Helburua neskak futbolera hurbiltzea da, neskakaz kostetan jaku, gainera nagusiak dagozan kategorian egonda, beheko kategorietan talde gehiago euki gura doguz. Gurasoei azaldu gura deutsegu proiektua, ze oindino bildurrak dagoz -gero eta gitxiago egia esan- baina batzuek ez dabez gauzak erreztuten euren alabak futbolera joan daitezan\" dino Pedro Ormazabal Arratiako presidenteak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003168", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Helduentzako ipuin kontaketea dakar Kotxepinek\nEguazten arrastian Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariak gazte eta nagusientzako Zaharrak berri kontaketea eskainiko dau Lemoako Kultur Etxean.\nUrtailaren 29an, eguena, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean helduentzako ipuin kontaketea egongo da entzungai, 18:30etik aurrera. Konbidautako kontalaria, oholtza gainean kontaketak egiten 30 urtetik gora daroazan Ixabel Agirresarobe usurbildarra da. Agirresarobek zuzeneko kontaketa biziak egiten ditu, publikoaren parte hartzea topatu eta ahozko tradizinotik jasotako ipuinak kontauz. Adin guztietarako kontaketak egiten ditu eta oingoan gazte eta nagusientzako ipuinak ekarriko dauz Lemoako aretora.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003169", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aldai eta Zabalak ez dabe lortu binakakoan aurrera egitea\nLehenengo ligaxka fasean hiru partidutik bakarra irabazi ostean, finalaurrekoak ebazteko ligaxkatik kanpo geratu da bikotea Zabaleta eta Osesen kontra galdu ostean.\nIrati Zabalagaz batera, Amaia Aldai Emakume Master Cup zirkuituko Eskuz Binakako Txapelketa Nagusiaren ligaxka fasea egon da lehiatuten. A multzoko ligaxka fasea jokatu dabe eta atzo jokatu zan hirugarren eta atzen jardunaldia Amezketan. Zabala ezin izan zan Aldairen alboan egon eta honen partez, Bertizek jokatu eban. Baina Goiuri Zabaleta eta Oxue Oses honeen gainetik pasau ziran, minimoagaitik (21-22) irabazita. Holan, ligaxka fasean hirutik partidu bakarra irabazi dabenez (17-22, 22-14 eta 21-22), hurrengo faserako txartela galdu dau bikoteak.\nAldai-Bertiz eta Zabaleta-Oses bikoteen kontrako partidua lehia estu-estuagaz jokatu zan, atzen momentura arte egon zan ebatzi barik aurrez aurrekoa. Partidu hasikeran, Aldai eta Bertiz nagusitu ziran, aurretik 9-0 be ipini ziralarik. Baina leitzarrak eta oñatiarrak ez eben amorerik emon eta jokoan gitxika-gitxika sartu ziran, markagailua orekauta. 21-17ko markagailuagaz partidua irabazita eukiela emoten ebanean, Aldai eta Bertiz barriro ipini ziran martxan eta bardinketea lortu eben baina atzenean, Zabaleta-Osesek eroan eben atzen tantua.\nGauzak holan, Arrizabalaga-Bergara eta Zabaleta-Oses dira A multzotik finalaurrekoetarako ligaxka fasera sailkatu diran bikoteak. B multzoko atzen jardunaldia jokatuteko dago oindino eta Arrigorriagan jokatuko dira partiduak oingo astegoienean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003170", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bardinketa bi eta porrot bi\nJoandako astegoiena ez da ona izan talde arratiarrentzat, Lemoako Harrobik eta gizonezkoen Arratia Bk bardindu egin ebezan etxean jokatutako partiduak eta gizonezkoen Arratia Ak eta andrazkoen Arratia Bk galdu egin eben etxetik kanpo.\nLemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban etxean Gernika B taldearen kontra eta husna bardindu eban. 18 jardunaldiren ostean 19 puntu ditu Lemoako taldeak eta hamabigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Begoña A taldearen kontra zezeilaren 2an, goizeko 11:15ean.\nArratia\nGizonezkoen Arratia A taldeak domeka goizean jokatu eban etxetik kanpo Ugeraga A taldearen kontra eta 1-0 galdu eban. Bigarren zatian 10 jokalarigaz gelditu zan Arratia Azibar Sagarna Igorreko golegilea kanporatu ebelako txartel hori bi ikusi ostean. 18 jardunaldiren ostean Arratia A zazpigarren postuan dago sailkapenean eta 30 puntu ditu. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Astrabuduako taldearen kontra zezeilaren 1ean, arrastiko 15:30ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxean Etxebarri A taldearen kontra eta bina bardindu eban. Arratiarrak 2-0 ipini ziran aurretik Jokin Goti zeanuriztarrak lehen zati amaieran eta Nikola Eguzkiza billaroztarrak bigarren zati hasikeran sartutako golei esker, baina 76. eta 90. minutuetan aurkariek sartutako golek partidua bardindu eben. 18 jardunaldiren ostean 23 puntu ditu Arratia Bk eta hamargarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Gernika B taldearen kontra zezeilaren 1ean, arrastiko 18:30ean.\nAndrazkoen Arratia A taldeak ez dau partidurik jokatu joandako astegoienean. Gogoratu Igorreko taldea hirugarren postuan dagoala sailkapenean eta postu horrek igoera promozinoa jokatzea ahalbidetzen deutsala. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Bilbao Artizarrak taldearen kontra zezeilaren 1ean, arrastiko 18:00etan.\nAndrazkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban bigarren bueltako lehen partidua etxetik kanpo Basauriko Kimuak taldearen kontra eta 1-0 galdu eban. 14 jardunaldiren ostean 24 puntu ditu Arratia Bk eta bosgarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau zezeilaren 2an Balmaseda taldearen kontra, eguerdiko 13:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003171", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Agate Deuna bezperan dirua batzeako jentea behar dau Arratiako Koruak\nSanta Ageda bezperan, zezeilaren 4an, 74.nez Arratiako Korua urtero legez herriz herri joango da abestera.\nAbestu bitartean dirua batzeako personak behar ditu. Parte hartzeako prest dagoanak, 606 276 467 elefono zenbakira deitzeako eskatzen dabe korukoek.\nIgaz batutako dirutik 4.500 euro Caritaseri emon eutsazan Arratiko Koruak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003172", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Musika gaua Axular Herriko Tabernan\nBihotz bakarlari elorrioztarrak eta DJ Tibek alkarlanean eskaniko dabe kontzertua gaur 21:00etatik aurrera.\nUrtailaren 24an, barikua, Igorreko Axular Herriko Tabernan musika gaua ospatuko da 21:00etatik aurrera. Bertan, Bihotz bakarlari elorrioztarra eta DJ Tibe zeanuriztarrak hartuko dabe parte. Bihotzek ahotsagaz, gitarreagaz eta sintetizadoreagaz jolastuten dau bere musikea egiteko eta DJ Tibek, nahaste-mahaiagaz egiten dau musika elektronikoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003173", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bazkidetzeko kanpainea zabaldu dau Lemoa Ureztatzen alkarteak\nHerriko merkatari, ostalari eta zerbitzu-enpresen alkartera batzeako kanpainea urtailaren 31ra arte egongo da zabalik euren webgunean.\nLemoa Ureztatzen herriko hainbat merkatari, ostalari eta zerbitzu-enpresek osotuten dabe eta urtailean zehar, bazkidetzeko kanpainea ipini dabe martxan. Holan, urtailaren 31ra arte komertzioak lemoaureztatzen.com estekan sartu eta izena emon ahal izango dabe, alkartearen parte izatearen abantailak aprobetxauz. Besteak beste, urtean zehar egiten diran kanpainen parte izatea eta sare sozialetan ikusgarritasuna izatea.\nLemoako komertzioak \"sinergiak batu eta baliabideak optimizauta, eranginkorrago\" bihurtzeko helburuagaz batu ziran Lemoa Ureztatzen alkartearen inguruan 2020an. Gaur egun, hamar komertzio dagoz: Argazkilune, Amorrortu jatetxea, Kresala taberna, Laiane ileapaindegia, Lezat estetika zentroa, Farmazia, Merceria Josier, Bizkarra, Tximeleta gozoki denda eta Clinica Veterinaria Lemoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003174", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arteako umeentzako aisialdirako ekimen barria sortu da\nKukuke egitasmoagaz 2-12 urte bitarteko umeek hilean behin, domeka goizean ekintza desbardinetan parte-hartzeako aukerea izango dabe herriko plazan.\nZaztaparrak Asti Taldeak, Arteako Herriko Bentak eta Kafrangak andra taldeak antolatuta jaio da Artean Kukuke ekimena. Honegaz, bi eta hamabi urte bitarteko umeek aisialdirako aukera barria izango dabe herrian bertan. Jarduerak hilean behin egingo dira, domeka batean, eta lehenengo saioa asteon egingo da, hilak 26. Lehenengo ekintzearen helburua ekimena bera ezetuteko izango da, Ezagutu gaitezan izenpean.\nEkintzak antolatuta dagozan domeka guztietan, 11:00etatik 14:00etara batuko dira ume eta begiraleak. Adinaren araberako talde bi egingo dira, urte bitik seirako talde bat eta beste bat, zazpi urtetik hamabirainokoa. Saioetan, beharrezkoa da gurasoak hurbil egotea, batez be txikerrenen taldean. Ekintzetan parte-hartzeako, beharrezkoa izango da izen-emotea egitea, hurrengo online galdetegia ren bitartez, bost egun arinago.\nEgutegia\nUrtailak 26: Ezagutu gaitezan.\nZezeilak 16: Sukaldaritza tailerra.\nMartiak 16: Sormen tailerra.\nAprilak 6: Gurpil eguna.\nMaiatzak 4: Baserrira bisitea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003175", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jantzaldia egingo dau Arantzartek Igorren\nZapatuan Igorreko Udal Kiroldegiko frontoian eskainiko dabe Arantzarteko jantzariek neguko emonaldia, 18:00etatik aurrera.\nOingo zapatuan, urtailak 25, Arantzarte Jantza Taldeak negu sasoiko jantzaldia egingo dau Igorreko Udal Kiroldegiko frontoian. 18:00etan hasiko dira jantzak eta adin guztietako jantzari taldeak urtengo dira jentaurrean atzenaldian praktikautako jantzak taularatuten. Beraz, euskal jantza tradizionalen errepertorio zabala ikusteko aukerea izango da zapatukoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003176", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eriz magoak umeentzako trukuak egingo ditu zapatuan\nKotxepin Kultur Etxean eskainiko dau Eriz magoak Begizur ilusionismo kuskizuna, 18:00etatik aurrera.\nUrtailaren 25ean, zapatua, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean bost urtetik gorako ume eta familientzako magia ikuskizuna egongo da ikusgai, 18:00etan. Konbidautako magoa taula gainean hogei urtetik gora daroazan Eriz Marques da eta Begizur ikuskizuna da Kotxepinera dakarrena.\nIlusionismo ikuskizunetan, nora begiratu izaten da kakoa, publikoaren begiradea bideratu behar dau magoak. \"Begiradea begien bitartez egiten da eta magoa ikustera bazoaz begizur egon behar dozu\" dino Erizek ikuskizunaren aurkezpen lez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003177", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Maiatzaren 30etik 31ra ospatuko da Areatza Musik&Beer jaialdia\nAurtengoa nazinoarteko musika eta garagardaoaren zortzigarren edizinoa izango da eta laster emongo dabez jakitera egongo diran taldeetako batzuk.\nAreatza Musik & Beer nazinoarteko musika eta garagardaoaren jaialdiaren zortzigarren edizinoa izango da aurtengoa eta antolakuntzeak aurreratu dauanez, maiatzaren 30 eta 31ko bariku-zapatuan ospatuko da. BEGITUri azaldu deutsienez, laster izango dogu bertan egongo diran taldeetako batzuen izenak eta \"sorpresaren bat\" be egongo dala aurreratu dabe.\nBeste alde batetik, garagardaoak be izango dau betiko garrantzia, jaialdiaren oinarrietako bat izanda. 2024an Basque Beer alkarteak parte hartu eban lehenengoz urteak daroazan Basqueland Brewing-egaz batera. Momentuz, 22 dira Euskal Garagardoaren Elkartea osotzen daben markak, \"euren artean dago BBP garagardaoa, gure jaialdiko parte garrantzitsua dana\". Horrezaz gainera, txoko gastronomikoa be egongo da Kallartean gunean, foodtruck eta postu desbardinakaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003178", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Praktikak egiteko ikasle bila dabil Errota Fundazinoa\nEnpresen administrazino eta zuzendaritza edo Ekonomia goi mailako ikasketan dituan arratiar gazteak topetan dira Plan Estrategiko barriari bultzadea emoteko.\nArratiako garapen ekonomiko buztartuteko lanetan jarduten dauan Errota Fundazinoak bertan praktikak egiteko eskaintzea zabaldu dau. Enpresen administrazio eta zuzendaritza edo Ekonomia graduko ikasleak dira behar diranak. Ikasleek Errotaren plan estrategikoaren prozesuan parte hartuko dabe batik bat, eta lan hizkuntza euskerea izango da. Praktikak amaituta, bertan \"zure ibilbide profesionala gauzatzeko aukerea\" be emongo da. Interesa daukienek helbidera bialdu leikie euren curriculuma.\nDeialdi honen helburua Arratiako gazteentzat Errotan eta Arratiako enpresetan praktikak eta lan egiteko aukerak sortzea da. Errotan praktikak egiten daben ikasleek plan estrategikoaren prozesuan parte hartzeaz gainera, proiektu eta dirulaguntzen kudeaketa eta komunikazino arloko lanetan hartuko dabe parte Errotako langileakaz batera.\nPlan Estrategikoa barriztuten\nGaur egun, Errota Fundazinoa bere jarduna antolatu eta eraginkorragoa egiteko Plan Estrategiko barria diseinetan dabil. Zazpi hilabetez luzatuko dan lehenengo fasean murgildu barri da. Lehenengo, Arratiako patronatoa osotuten daben kideakaz eta Udalakaz alkarrizketak egingo ditue eta Errotako koordinatzailea dan Kizkitza Aurrekoetxeak azaldu dauanez, \"hortik urtetan diran emaitzakaz hasiko gara sorkuntza prozesuagaz\". Bigarren fasean ostera, arlo soziala landuko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003179", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Iciar Bollainen 'El olivo' proiektauko da Zineklubean\nPasau dan astean bertan behera gelditu zan saioa gaur egingo da Igorreko Kultur Etxean, 20:00etan.\nOin arte, hilean behin eguenetan izan dira Lasarte Aretoko Zineklub saioak baina 2025ean, eguaztenetara aldatuko dira karteldegian ez dagozan pelikula interesgarriak proiektetako saioak. Pasau dan astean saioa bertan behera gelditu zan atzen momentuan, beraz, urteko lehenengoa gaur izango da, eguaztenean 20:00etan. Urteari ondo etorria emoteko, El olivo (Iciar Bollain, 2016) proiektauko da. Anna Castillok, protagonistearen papera egiten dauan aktoreak, 2017ko Goya Saria jaso eban pelikula honetan egindako lanagaitik.\nSinopsia\nAlmak 20 urte ditu, eta asko maite dau aitita. Honek jateari uko egiten deutsanean, familiak bere borondatearen kontra saldutako milaka urteko zugatza berreskuratzea ebazen dau Almak. Horretarako, ostera, krisiaren biktima izan dan osabearen, Rafa lagunaren eta herri osoaren laguntasuna behar dau. Arazoa da jakitea Europako zein lekutan dagoan olibondoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003180", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurten be protagonista izango da Gorbeia Madrilgo FITURen\nNazinoarteko turismo azokan Gorbeia Helmuga Turistikoak aurkezpen bi egingo ditu, estrategia digitala azaldu eta Euskadiko Bihotz Berdea proiektua aurkezteko.\nGaur hasi eta domekan, hilak 26, amaituko da Madrilgo IFEMA azoka eta kongresu gunean egiten ari dan FITUR Nazinoarteko Turismoa Azokea. Atzen urteetan legez, Gorbeiako Parke Naturalak bere txokotxoa izango dau Euskadiko stand -ean. Bertan, Gorbeia Helmuga Turistiko erakundeak aurkezpen bi egingo ditu. Bata gaur, hilak 22, egingo da 18:30ean, Estrategia digital berria eta webgune berritua izenpean. Bigarrena bihar, 14:00etan, izango da Paco Nadal bidaia kazetariaren eskutik: Gorbeia, Euskadiko Bihotz Berdea .\nGaur arrastiko aurkezpenean, Olatz Urkiza Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteko lehendakaria eta Agustin Otsoa Gorbeialdeko Kuadrillako lehendakariak hartuko dabe parte, Gorbeiako estrategia digital barria azalduteko. \"Badakigu gure webgunea bisitariek inspiretako, planifiketako eta jarduerak erreserbetako erabilten daben leihoetako bat dala. Helmuga turistikoaren estrategiaren icebergaren punta da. Hori dala-ta, gure irakurleek Gorbeiarekiko erakusten daben interesa benetako bisita bihurtarazteko beharrezko tresnak gehitu doguz\", dinoe deialdian.\nBiharko saioan barriz, Olatz Urkiza eta Agustin Otsoaz gainera, Paco Nadal kazetari eta bidaietan aditua dan idazleak hartuko dau parte Euskadiko Bihotz Berdea proiektua azalduteko. Honek, 2024ko urrietan Gorbeia, inguruak eta bertan eskaintzen diran jarduera eta esperientziak ezetu ostean egindako bideoaren aurrerapen esklusiboa egingo dau azokan.\nMendiak eta bailarak\nGorbeia Helmuga Turistikoa Euskadiko stand- eko \"Mendiak eta Bailarak\" gunean egongo da, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren zuzendaritzapean, urtailaren 26ra arte. Jenteak astegoien honetan, urtailaren 25 eta 26an, bertako altxorrak ezagutzeko aukera izango dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003181", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Karabie zaharraren erreketea gogoratuko dabe zapatuan\nUrtero lez gaztetxe zaharrera abiatuko dira 10:00etan, bertan txitxiburduntzia egin eta Tiragoma Txapelketea jokatuteko.\n1999an erre zan, oin dala 26 urte, Lemoako lehenengo Karabie Gaztetxea, Cementos Lemoaren harrobietako eraikin zahar batean egoana. Urtero legez, Harriketarrak Gazte Asanbladak urteurrena gogoratuko dau urtailaren 25ean. Karabie Gaztetxean 10:00etan da hitzordua eta bertatik gaztetxe zaharrera joango dira, txitxiburduntzia egin eta Tiragoma Txapelketea jokatuteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003182", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mungiako Txorizo eta Odoloste Lehiaketan txapeldun izan da Igor Zuazo\nDimako Zuazo Janaridendako txorizoek laugarrenez irabazi dabe San Antontxu eguneko sariketea.\nUrtailaren 18an Mungian ospatu zan San Antontxu eguna eta egitarauaren parte izan zan, XXVI. Txorizo eta Odoloste Lehiaketea, Mungiako Merkatari eta Ostalarien alkartearen eskutik. Aurten be, Dimako Zuazo Janaridendako Jon Zuazo izan zan bertan eta txorizoen kategoriako sari nagusia eskuratu eben dimako txorizoek.\nHau, txapelketa honetan Zuazok irabazitako laugarren lehenengo saria da eta bigarren postu bat be badauka esku artean. Horrezaz gainera, Gernika-Lumoko Jesus Mari Harategia (barazki-odolosteen kategorian) eta Bermeoko Landabaso Harategia (arroz-odolosteen kategorian) izan ziran txapeldunak.\nLehiaketearen ostean 300 pintxo solidario banatu ziran euro baten truke eta sari banaketearen ostean, Zuazoren txorizo irabazlearen enkantea be egin da. Danetara, 1300€ bildu dira. Bildutako diru guztia, Bihotzez sortzetiko kardiopatien alkartearentzat izan zan.\n2023ko txapelaren ostean egindako alkarrizketea", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003183", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Geopolitikaz Ikerketa Taldeak berbaldia eskainiko dau Igorren\nAldaketa politiko eta geopolitikoak egun berbaldia bihar, hilak 21, egingo da Axular Herriko Tabernan 19:00etatik aurrera.\nMartitzenean, 19:00etan izango da Aldaketa politiko eta geopolitikoak egun izeneko berbaldia, Geopolitikaz Ikerketa Taldeko kide baten eskutik eta hizlariak, momentu honetako geopolitikearen egoerea aztertuko dau. Geopolitikaz Ikerketa Taldea 2019an sortu zan Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Politika eta Administrazio Zientzia sailean. Bere ikergai nagusiak dira nazinoarteko politikea, nazinoarteko harremanak, eremuko azterlanak eta geopolitikea. Helburuen artean dagoz ikerketa lan akademikoak garatzea, zientzia dibulgazinoa egitea eta koiuntura analisia burutzea.\nHorrezaz gainera, Axular Herriko Tabernak beste ekintza bi egingo ditu, asteon hasita. Hilaren 23an eta 30ean, eguenetan, puntu tailerra emongo da. Saio biak, 20:00etan izango dira. \"Asmoa bufanda itxi bat egitea da. Puntua egiten idearik ez daukagun batzuk egongo gara, baita dakienek be\" azaldu deutsie Begituri antolakuntzatik. Kontzertuei jagokienean, Bihotz taldea eta DJ Thibe, hilaren 24an, barikuan 21:00etatik aurrera izango dira emonaldiak. Bihotz taldeak musika elektronikoa egiten dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003184", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimako Gazte Barri Dantza Taldeak matrikulazino epea zabaldu dau barriro\nIzena urtailaren 31ra arte emon leikie 12 eta 18 urte bitarteko gazteek jantza taldeak zabaldutako online galdetegian.\nHamabi eta hamazortzi urte bitarteko gazteei zuzenduta zabaldu dabe barriro 2024-2025 ikasturteko matrikulazinoa, izena emoteko atzen eguna urtailaren 31 da, hurrengo galdetegian .. Saioak zezeilaren 6an hasiko dira eta eguenetan izango dira 17:00etatik 18:00etara Elexalde gelan.\nGaztetxoen taldea egon arren, edade horretako jantzari gitxi egozan. Matrikulazino epea zarratuta egoanean, DBHko gaztetxo batzuek, taldera jo eta jantzan ikasteko eta Dantzari Egunean eta herri mailako jantza ekintzetan parte hartzeako interesa agertu eutseen. Hori dala-ta, matrikulazinoa barriro zabaldutea ebatzi dabe Gazte Barri Dantza Taldean. \"Taldea indartu gura dogu. Edade guztietarako izan daitela\" azaldu deutso begituri Amaia Urkiaga taldekoak.\n2024-2025 ikasturtean, 4 urteko umeentzako talde bat be ipini dabe martxan. Lehen 5 urte euki behar ziran gitxienez. Holan, 2024-2025 ikasturtean, Haur Hezkuntza (4-5 urte); LH 1-2-3; LH 4-5-6; DBHtik gorakoak (12-18 urte) eta Helduen taladeak dagoz. Gainera, Arratiako jotea eta arin-arina jantzatzeko taldea. Guztira, 46 lagun.\nGazte Barri Dantza Taldea 1965ean sortu zan Diman euskal folklorea sustatzeko eta sasoian sasoikoari egokituta, hirurogei urte beranduago jarraituten dau euskal jantzak erakusteko ekinean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003185", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hitano ikastaroa antolatu dau Abizarie alkarteak\nEguenean egingo da lehen saioa, Abaroa lokalean 18:00etan hasita. Izen-emotea zabalik dago helbidean.\nDimako Abizarie Euskara Elkarteak antolatuta, hitano ikastaro praktikoa egingo da Diman. Lehenengo saioa hilaren 23an, eguena, egingo da udaletxe azpiko Abaroa lokalean 18:00etatik aurrera eta parte-hartzaileek bertan ebatziko dabez hurrengo saioak. Aldez aurretik, izen-emotea egin behar da helbide elektronikora idatzita.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003186", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Puntu banaketea arratiarren arteko derbian\nJoandako astegoienean jokatu da Lemoako Harrobi eta Arratia Bren arteko derbia Lemoan eta bana bardindu eben. Andrazkoen Arratia A taldeak erraz irabazi eban etxean Oyonesa taldearen kontra eta gizonezkoen Arratia Ak etxetik kanpo irabazi eban Basurto A taldearen kontra. Andrazkoen Arratia Bk ostera galdu egin eban etxetik kanpo.\nLemoako Harrobik eta Arratia Bk zapatu arrastian jokatu eben derbia Lemoan eta bana bardindu eben. Lemoako Harrobi aurreratu zan markagailuan eta bat eta hutsekoagaz heldu ziran atsedenaldira 38. minutuan Asier Beldarrainek sartutako golari esker; bigarren zatian ostera Arratiak partidua bardindu ahal izan eban Jokin Goti zeanuriztarrak 65. minutuan sartutako golagaz. Epaileak 7. minutuan partidua gelditu behar izan eban Arratiako jarraitzaileen petardo eta bengalengaitik. 17 jardunaldiren ostean hamargarren postuan dago Arratia B 22 puntugaz eta hamahirugarren Lemoako Harrobi 18gaz. Datorren partidua barriro jokatuko dau Arlonagusian Lemoako Harrobik Gernika B taldearen kontra hilaren 25ean, arrastiko 17:45ean. Arratia Bk ostera Urbietan jokatuko dau Etxebarri A taldearen kontra hilaren 25ean, arrastiko 17:15ean.\nGizonezkoen Arratia A taldeak domeka goizean jokatu eban etxetik kanpo Basurto A taldearen kontra eta 0-1 irabazi eban. Gola lehen zatiko 10. minutuan sartu eban Azibar Sagarna golegile igorreztarrak, aurten 10 gol sartu ditu daborduko. 17 jardunaldiren ostean 30 puntu ditu Arratia Ak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau barriro Ugeraga A taldearen kontra hilaren 26an, goizeko 11:30ean.\nAndrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban bigarren itzuliko lehen partidua Oyonesa talde arabarraren kontra eta 5-0 irabazi eban. Lehen zatian Irati Artaraz bediaztarrak hiru gol segiduan sartu ebazan 16., 19. eta 28. minutuetan. Itsaso Kumik sartu eban atsedenaldira heldu orduko arratiarren laugarrena. Bigarren zatian, 73. minutuan, Amaia Alzagak sartu eban bosgarren gola aurkarien atezainaren huts bateri esker. Epaileak 90. minutuan Oyonesakoen atezaina kanporatu eban baloia eskuagaz joteagaitik areatik kanpo. 17 jardunaldiren ostean 36 puntu ditu Arratiak eta hirugarren postuan dago. Liderra dan Athletic C hiru puntura eta Bizkerre, bigarrena, puntura batera ditu Igorreko taldeak. Datorren astegoienean ez dabe partidurik jokatuko eta hurrengo norgehiagokea zezeilaren 1ean jokatuko dau Arratiak Urbietan Bilbao Artizarrak taldearen kontra, arrastiko 18:00etan.\nAndrazkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Indartsu taldearen kontra eta 2-0 galdu eban. Hamahiru jardunaldiren ostean 24 puntu ditu Arratia Bk eta laugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Basauriko Kimuak B taldearen kontra hilaren 25-25ean, arrastiko 19:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003187", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oi! musikeak astinduko dau zapatuan Kiñu Gaztetxea\nEstutu, Perlata, Arene 6, Galazota, Streetwise, Neskatasuna eta Azken Sustraiak taldeak igoko dira oholtzara 16:30etik aurrera. Bezperan, Punkaren beste aldea dokumentala proiektauko da 19:30ean.\nUrte Barri Oi! jaialdiaren bigarren edizinoa bihar, hilak 18, ospatuko da Igorreko Kiñu Gaztetxean. Punk eta oi! musikearen inguruko zazpi talde batuko ditu jaialdiak: Estutu, Perlata, Arene 6, Galazota, Streetwise, Neskatasuna eta Azken Sustraiak. Gaztetxeko ateak 16:30ean zabalduko ditue eta antolatzaileek Kiñu betetea espero dabe, sarreren %95a saldu da-ta Igorre, Elorrio eta Algortako tabernen artean. Dagozan sarrera gitxiak, bertan salduko dira.\nGaur, hilak 17, barriz Jaione Martinez Saez de Maturana, Ane Garai Arrieta eta Maialen Oleaga Perlata taldeko kideek idatzi eta zuzendutako filma, Punkaren beste aldea ikusteko aukerea izango da 19:30ean. Dokumental biografikoa da, Arrasateko Jesusi Etxebarriaren bizitza eta harek Arrasateko musika eszenari egindako ekarpena kontetan dauana. 50 urtez ibili zan musikako klaseak emoten; musika hezkuntza, pianoa, gitarrea, bajua... erakutsi izan dau 70 urtegaz jubilau zan arte. Perlata musika taldeko kideen irakaslea izan zan. \"Punkak ez dau mugez eta patroi sozialez ulertzen eta Jesusik hala erakusten dau. Musikea pasinoa da eta norbere bidea bakarra eta autentikoa\".\nTaldeak\nEstutu taldea, 2018an, Elorrion hasitako proiektua da. Bere hastapenetan boskote moduan aurkeztu zan arren, gaur egun lau partaidek osatzen dabe taldea, Mario (bateria), Andoni (baxua), Andu (gitarrea) eta Aimar (ahotsa). 2021. urtean kaleratu eben lehen lana, Errebeldia hasi da izenekoa, punk oi eta punk rock doinuek osotutako diskoa. 2024an Gure hautua izenekoa grabau eben Aitor Ariñoren eskutik Lorentzo Recordsen. Tartean, beste hainbat abesti solte azaleratu ditue, proiektu desbardinetan parte hartuz.\nPerlata taldea, 2015an sortu zan Arrasaten. Maialen, Ane, Jaio eta Txerrak osotuten dabe gaur egun Perlata, eta KuirPunk moduan aldarrikatzen dabe egiten daben musikea. Musika talde bat baino gehiago, sorkuntza espazio moduan definiduten dira. Musika zuzena, kritika sozialak eta letra gordinak nahasten ditue, inguruan daukien errealidadeari eta errealidadetik sortuz. Etenik bako gerran kokatzen dira normaren kontra, normaltasunak apurtu eta eradaltzeko helburuagaz.\nArene 6 Punk Oi! musika taldea 2019an sortu zan Algortan, Erasoka taldeak joteari itxi eutsanean. Ibon (ahotsa) eta Iñaki (bateria) musikan jarraitzeko gogoa eukien, eta proiektu hau sortzea ebatzi eben. Gitarra-jole bi Jokin (Smoking Barrels) eta Jon; eta baju-jotzaile bat Koldo, (Garrasika) gehitu ziran taldera gero. Taldeak disko luze bat argitaratu dau Errautsetatik (2022) eta EP bi ditu kalean. Baita hainbat single be.\nGalazota talde arratiarrak be joko dau Urte barri oi! jaialdian. Aitor Yurrebaso arantzazuarrak, Oier Barrenetxea eta Mikel Zarrabe igorreztarrek, Jon Pelaez dimoztarrak eta Mikel Egiluz galdakao-zeanuriztarrak osotuten dabe taldea. 2021ean argitaratu eben Etxera! lehen kantea eta 2022an hasi ziran oholtzetara igoten. 2024an, Heldu orduko usteldu sei kantuk osotutako EPa kaleratu eben.\nStreetwise taldea 2017an sortu zan Iruñean eta 2019an kaleratu eban bere lehenengo diskoa 11 kantugaz. Ibon (ahotsa), Adri (bajua eta koruak), Jon (bateria eta koruak) eta Aritz (gitarrea) dira taldea osotuten daben musikariak. Arene 6 taldeagaz batera, Split 12\" kantu biko albuma kaleratu eben 2023an. Egia ala Gezurra (2021) EPa eta Streetwise (2019)albuma be dabez argitarauta.\nIratxek, Luciak, Kolorinek eta Kamik osotuten dabe Azkoiengo (Nafarroa) Neskatasuna taldea. Taldea 2022an sortu zan Ager Vasconum bere lehenengo lanagaz. 2024an, Cicatrices del futuro Digipack formatuko lana kaleratu eben. Albumak, estudioan grabautako 10 kantu ditu.\nBeasaingo Azken Sustraiak punk-Oi! eta punk-rock taldea 2017an sortu zan Xabi (gitarrea), Mendilu (bajua), Unai (bateria) eta Agirreren (ahotsa) eskutik. Lau disko ditu kalean: Azal berri bat (2017), Utopian gara aske (2019), Fza Bol. 1-6 (2021) eta Goierri (2023).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003188", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ilunion ikuztegiko langileek eta kale garbitzaileek hitzarmena sinatu dabe Lemoan\nBurruka sindikalen ostean, Lemoako garbiketa gremioak lan-baldintzak hobetu ditu eta martxan dagoz lorazainen eta udal lokalen garbitzaileen negoziazinoak.\nLemoako garbiketa gremioko langileak, bide desbardinetatik, burrukan egon dira atzenaldian euren lan-baldintzak hobetuteko asmoagaz. Batetik, Lavanderias Ilunion ikuztegi industrialeko langileak 2023tik egon dira burrukan eta ELA, LAB eta CCOO sindikatuek ordezkatuta, euren lehen hitzarmen kolektiboa sinatu dabe. Bestetik, udal zerbitzuetako garbitzaileak egon dira eta kale garbitzaileek, ELAk gidatuta sinatu dabe euren akordioa.\nIlunion enpresako langileek hainbat burruka ekimen egin ebezan 2023an eta 2024an, greba egunak barne . Atzenean, enpresa batzordeak lortu dau patronalagaz 2023-2025 urteak baitan hartzean dauzan hitzarmen kolektibo propioa sinatutea eta datorren urtean, hitzarmena barriz negozietako akordioa dago. Hambost urteren ostean, \"bizitzak duintzeko\" balioko dauan lehen hitzarmena da hau.\nIzan be, hitzarmenaren bitartez langileek hobekuntzak lortu ditue, atzerakinak kobreteaz aparte. KPIaren igokerea baitan hartu eta aurten %1 gehiago izango dabe, Horrezaz gainera, ofizial kategoria sortu eta honeek %6ko igokerea izango dabe soldatan. Antzinatasuna hobetutea eta lan egindako jai egunen soldatea be handituko da, egun libreak hartu eta baja hartzearen egoerea hobetuteaz gainera.\nUdal garbiketa zerbitzuak be burrukan\nELA sindikatuak gidatuta, Lemoako udal garbiketa zerbitzuetako langileak be egon dira edo badagoz hobekuntzak exijiduteko burrukan murgilduta. Negoziazinoa hiru bidetatik eroan da, hiru azpikontratagaz: kale garbitzaileak, lorazainak eta udalaren lokalen garbitzaileak. Kale garbitzaileek sinatu dabe daborduko hitzarmena, %15eko soldata igokereagaz. Lanaldi murrizketea, lanpostu hutsak betetzeko betebeharra, indarraldi mugagabea eta honeek aplikatzeko bermea be jasoten dau hitzarmenak.\nELAko Jon Ander Zelaiak BEGITUri aurreratu deutsonez, sindikatua hiru azpikontratakaz eta Lemoako Udalagaz ibili da batzean udal garbiketa zerbitzuetako langileen lan-baldintzak hobetuteko. Kale garbitzaileen hitzarmena sinatuta, \"helburua da datozen asteetan (lorazain eta loketako garbitzaileen) akordioak be behingoz sinatutea\", adierazo dau Zelaiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003189", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jaengo Baños Árabes kulturgunean dago ikusgai Ilia Mitxelenaren lepoko saritua\nFundación Unicaja Artisautza Sarien Bitxigintza eta Orfebreria kategoria irabazi eban artisau arteaztarrak Velut umbra izeneko lepokoagaz.\nErakusketea, Fundacion Unicajak 2024an saritutako 30 piezek osotuten dabe eta martiaren 16ra arte egongo da ikusgai Jaengo Baños Ärabes kulturgunean. Piezen artean, Arteako Ilia Mitxelenak sortutako Velut umbra izeneko lepokoa dago. Mitxelenak, Bitxigintza eta Orfebreria kategorian irabazi eban igaz estadu mailako sari hau. Ostean, erakusketa ibiltari baten egongo da Fundacion Unicajak dituan beste espazio batzuetatik.\nVelut umbra lepokoak denporea sinbolizetan dau eta antxinako erloju askotan agertzen dan, tempus fugit, sicut nubes, quasi naves, velut umbra (denporeak hegan egiten dau, hodeiak, ontziak eta itzalak lez) esaldiak emoten deutso izena bitxiari.\nIlia Mitxelena\nEz da Arteakoak jasoten dauan lehenengo saria. 2024ko Unicajakoaz gainera, 2003an, Biartea alkartearen Artisau gazteentzako Villa de Bilbao Saria jaso eban; 2008an, Arabako Foru Aldundiaren Blas Arratibel Saria; 2010ean Bizkaiko Foru Aldundiaren IkasArt saria eta 2012an Sortzen alkarteak emondako ExperimenTarte Bilboko Artisautza Azokako saria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003190", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Animal Jane kantautoreak kontzertua eskainiko dau Artean\nDomeka eguerdian izango da bere EP barria aurkeztuteko emonaldi akustikoa Arteako Herriko Bentan.\nOingo domekan, hilak 19, Animal Jane (Adri Garcia) kantautore bilbotarra Arteako Herriko Bentan egongo da, 13:30ean zuzeneko kontzertu akustikoa eskaintzen. Emonaldian bere atzen lana, Animal Jane EPa, aurkeztuko dau. Autoreak beste EP bat be badauka, 2016an argitarautako Bare Horizon.\nAnimal Janek hamarkada biko esperientzia dauka gainean: \"Urteetan zehar, bakarka zein izen eta banda desbardinetan egin dodazan kantuak dagoz. EPak kantu horreetako batzuk batzean ditu\". Horreezaz gainera, zuzenekoan rock, blues, soul, folk eta abarreko kantu ezagunen bersinoak joten ditu abeslariak", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003191", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "San Antonio eguna ospatuko da zapatuan Barañaon\nBarañao auzo zeberioztarreko ermitan mezea emongo da 12:00etan eta gero, mokautxoa zerbitzauko da hurreratutakoen artean.\nUrtailaren 17an, zapatua, ospatuten dira Zeberioko Barañao auzoko sanantonak, santuari auzoan eskainitako San Antonio Abadea ermitan. Eguerdian izango da ospakizun erlijiosoa eta hau amaitzerakoan, barauskarria egingo dabe auzotarrek.\nErmita hau, ezaguna da ermitea bera baino zaharragoa dan leiho preerromanikoa daukalako. Ermitea, bizkaiko zaharrenetarikoa, XI. mendekoa dala uste da, XVII. mendean guztiz erabarritu bazan be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003192", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sorginen gaineko ikuskizun musikala Lemoan\nKotxepin Kultur Etxean taularatuko da bihar iluntzean Sorginak eta sorginkeriak kontaketea akordeoi eta klarineteak lagunduta.\nOingo barikuan, hilak 17, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean Sorginak eta sorginkeriak ikuskizun musikala egongo da ikusgai, 20:00etatik aurrera. Toti Martinez de Lezeak sorginen inguruko kontaketea egingo dau, Gorka Hermosaren akordeoi eta Edurne Zabaloren klarinetearen musikeagaz lagunduta.\nToti Martinez de Lezeak, sorginen gaineko bere jakintza ipiniko dau ikuskizunean, eta musikaz lagunduta \"zer ziran, edo hobeto esanda, zer ez ziran\" azalduko dau. Landareak, akelarrea, kondairak... baliatuz, \"andrak gure historian zer izan diran kontatuko dau, eta zer izango dan\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003193", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Punta-puntako bertsolariak Zeanuriko Bertso Jaialdian\nIbarzabal, Arzallus, Colina, Maia eta Lujanbiok kantauko dabe domeka arrastian Zeanuriko frontoian; sarrerak bertan salduko dira.\nUrtailaren 19an, domekea, egingo da Zeanuriko Bertso Jaialdiaren 21. edizinoa. Urtero lez, momentuko bertsolaririk garrantzitsuenak deitu ditu Zeanuriko bertso eskoleak. Hitzordua 18:00etan da eta frontoian egingo da bertso-saioa. Sarreren egunean bertan salduko ditue, 17:00etatik aurrera.\n2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Maialen Lujanbio txapeldunak, Amets Arzallus txapeldunordeak, Sustrai Colina finalisteak, Nerea Ibarzabal finalisteak eta 2023ko Bizkaiko Txapeldunak eta Jon Maia ibilbide luzeko bertsolari eta letragileak osotuten dabe aurtengo kartela. Gai-emoile lanetan Eñaut Intxaurraga Zeanuriko bertso eskolako irakasleak jardungo dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003194", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txotxongilo ikuskizuna dakar Bariku Txiki ekimenak\nBasoko ipuin ttipiak antzezlana Abaroa Aretoan egongo da ikusgai urtailaren 16an, 18:00etatik aurrera, Tenderete Titeres taldearen eskutik\nBariku Txiki ekimenak, barikua \"txutxe eguna bakarrik ez dalako\" tailer, ikuskizun eta bestelako ekintzak antolatuten ditu Diman. Oingo astean, Tenderete Titeres konpainia konbidau dabe Dimara, Basoko ipuin ttipiak txotxongilo antzerkia taularatuteko. Abaroa aretoan egongo da ikusgai antzezlana, 18:00etan.\nHiru urtetik aurrerako umeentzat dago gomendauta ikuskizuna eta istorio bi dakarz. Lehenengoan, Zapa eta Zapo untxikumeak beti liskarretan dagoz. Egun baten Zapok izugarrizko sustoa emongo deutso Zapari eta sustoagaitik Zapa hil egingo da. Ondoren, bere mamua basoan agertuko da Zaporen bila.\nBestean, protagonista Ondo Ibili aitita izango da. Bera onddoen munduan txapelduna da eta egunero basora joaten da perretxikoak, lanpernak eta zizak hartzera. Baina onddo honeek basoko Ogroaren askaria dira. Zer gertatuko da Ogroak Ondo Ibili harrapatzen dauanean?", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003195", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal greba feministen gaineko liburua aurkeztuko da gaur\nAxular Herriko Tabernan 19:00etan izango da Lisipe bildumako Euskal Herriko greba feministak liburuaren aurkezpena, Uma Ulazia eta Garazi Burgoagaz.\nEuskal Herriko greba feministak: Diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik (Lisipe, 2024) saiakerak 2019ko eta 2023ko greba feministak ditu oinarri. Bakotxaren diskurtsoak aztertu ditu Uma Ulazia Aldarondok, feminismo idealista eta materialistaren arteko desbardintasunak azaleratuta. Ulaziak Bere lana Igorreko Axular Herriko Tabernan aurkeztuko dau gaur, hilak 15, 19:00etan Ernaiko kidea dan eta greben parte izan dan Garazi Burgoagaz batera.\nSinopsia\nEuskal Herriko greba feministetan bide-orri gisa erabili doguzan dosierren analisia egingo dau eskuartean dozun liburuak, sexua, zaintza eta estatua hizpide izanik.\nDiskurtsoaren gaineko kontrola boterea da, diskurtsoak errealidadea sortzen dauan heinean. Horregaitik, liburuak berbak bere inpaktu politikoekin lotuko dauz. Diskurtso feminista fintzeko gakoak biltzeko asmoan eta barne eztabaida politikoak hauspotzeko helburuagaz dago eginda. Militante gisa, guretik eta guretzat idatzia da.\nMenderatzaileek zentzu komunaz dihardute. Baina guk ondo dakigu hizkuntza hegemonikoa erabiltzen dabezan indarkeria-estrategien parte dala. Ez dabe lortuko kontzeptuen eraldaketa politikoa gelditzerik. Kategoria propioekin berba egitea debekatzerik. Jarrai dezala botere lehiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003196", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "BideON Arratia eskaripeko garraio zerbitzuak \"kalifikazino bikainagaz\" zarratu dau urtea\n6.239 bidaia egin eta 4,9/5 kalifikazinoa jaso dau erabiltzaileen partetik; halanda be, ikasleak kexu dira unibersidadeetara joateko zerbitzua ez dalako nahikoa.\nArratiako Udalen Mankomunitateko BideON Arratian eskaripeko garraio zerbitzuak bere lehen urtea bete dau 6.239 bidaia egin eta erabiltzaileen \"kalifikazino bikainagaz\". Izan be, erabiltzaileek 4,9/5eko puntuazinoa emon deutsee zerbitzuari berari, 5/5 puntuazinoa erabiltzailearenganako arreteari, 4,8/5 gidariari eta 4,9/5 ibilgailuei. Zerbitzua gehien erabilten dabenak 65 urtetik gorakoak dira, uriguneetara heldu zein osasun zentroetara joateko 5.048 bidaia egin ditue. Ikasleek barriz, 897 bidaia egin ditue hezkuntza zentroetara joan zein bueltetako eta menpekotasun/desgaitasuna daben personek 294 bidaia egin ditue.\nBideON Arratianek eskainitako lehen zerbitzua izan zan 65 urtetik gorakoak auzuneetatik herriguneetako zerbitzuetara hurbildu eta bueltea egitea, hau izan dalarik urte osoan gehien erabilitako zerbitzua. Grafikoetan ikusten danez, zerbitzu-gune nagusia eta biztanleria-gune nagusia dan Igorrera mugatuten dira zerbitzu gehienak. Dima, Zeanuri eta Artea be dira protagonista, auzuneetan jente gehiena bizi diran herriak hain zuzen be. Lemoan barriz, garraio publiko zerbitzu hobeak dagoz eta gitxiago erabilten da zerbitzua.\nEskualdetik kanpo be badoa BideON Arratian, 65 urtetik gorakoak osasun zentroetara eroan eta ikasleak hezkuntza zentroetara hurbilduteko. Datuek erakusten dabe adinekoak dirala hau gehien erabilten dabenak, Galdakao-Usansoloko Ospitalearen eta Galdakaoko Anbulategiaren artean, eskualdez kanpoko bidaien ia %80a egiten dira. Gainontzeko bidaiak ikasleek egiten ditue, unibersidadeetara joan-etorriak egiteko.\nLeioako EHU kampuseko ikasleen kexak\n@arratiakoehuikasleak Instagram kontuan salatuten danez, ikasleek arazo ugari ditue Leioako EHU kampusera ailegetako eta kexu dira, BideON zerbitzua \"ez dala esan euskuen modukoa eta ez dituala gure beharrak beteten\". Izan be, AUMk zuzenean unibersidadera joateko autobusa eskaini ebala dinoe eta azkenean, Lemoa edo Zornotzako garraioguneetara baino ez dabezala hurbilduten. Holan, euren eskaria da Arratiatik Leioako kampusera zuzenean doan autobusa ipintea da ikasleen eskaria, bai eta Gasteizera doazen autobusen kopurua igotea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003197", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Iciar Bollainen 'El olivo' proiektauko da Zineklubean\nAurten eguaztenetan egingo dira Igorreko Zineklub saioak eta urteko lehena bihar, hilak 15, izango da 20:00etan Lasarte Aretoan.\nOin arte, hilean behin eguenetan izan dira Lasarte Aretoko Zineklub saioak baina 2025ean, eguaztenetara aldatuko dira karteldegian ez dagozan pelikula interesgarriak proiektetako saioak. Urteko lehenengoa asteon izango da, eguaztenean 20:00etan. Urteari ondo etorria emoteko, El olivo (Iciar Bollain, 2016) proiektauko da. Anna Castillok, protagonistearen papera egiten dauan aktoreak, 2017ko Goya Saria jaso eban pelikula honetan egindako lanagaitik.\nSinopsia\nAlmak 20 urte ditu, eta asko maite dau aitita. Honek jateari uko egiten deutsanean, familiak bere borondatearen kontra saldutako milaka urteko zugatza berreskuratzea ebazen dau Almak. Horretarako, ostera, krisiaren biktima izan dan osabearen, Rafa lagunaren eta herri osoaren laguntasuna behar dau. Arazoa da jakitea Europako zein lekutan dagoan olibondoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003198", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Berbalagun talde barriak sortzeako kanpainea abiatu dau AEK-k\nIzen-emotea emanizena.praktikatu.eus webgunean, 662 199 033 telefonoan Whatsapp bitartez edo Igorreko Kubulu euskaltegian egin daiteke.\nAEKren Berbalagun ekimenenean euskaldun zahar zein barriek hartzean dabe parte eta honen helburua berbaz euskerea praktiketea da eta honetarako ekintza desbardinak antolatuten dabez. Izan be, mintzapraktika egiteko tabernan geratuten dira, paseoak egin edo tailerretan, edo mintzodromoetan, lehiaketetan, berbaldietan eta tailerretan hartzean dabe parte, besteak beste. Mintzapraktika honeek doban dira eta parte hartu gura dauan edonork emon ahal dau izena.\nUrtailean Arratian Berbalagun talde barriak sortu gura ditu AEK-k. Taldeko partaideek aukeratuko dabe eguna, ordua eta zer egiteko batuko diran: paseau, kirola egin, mendira joan, kafea hartu... Parte hartzea debalde da eta abantaila ugari dagoz, deskontuak, opariak eta Arratia mailan antolatuten diran ekintzetan parte hartzea, besteak beste. Izena emanizena.praktikatu.eus webgunean, 662 199 033 whatsappean edo Igorreko Kubulu euskaltegian emon daiteke.\nPasta tailerra\nHilarren 23rako, Lemoan, Pasta tailerra antolatu dau AEKren Arratiako Berbalagun egitasmoak. Tailerra debalde da eta izen-emotea zabalik dago helbidean. Ikastaroan Txaramelako lagunek pasta egiten erakutsiko deutsee Berbalagun taldekoei. Pasta lortzeak eraldaketa prozesuaren atal bakotxa azalduko deutsee. Ikastaroa debalde da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003199", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zekorrak puntu barik bueltau ziran Lasartetik\nGesalaga Okelan Gipuzkoa Sortzen 33-22 Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak.\nEkin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak Euskal Liga Senior 2. Maila ligako bederatzigarren jardunaldia jokatu eban zapatuan, Gesalaga Okelan Gipuzkoa Sortzen talde zarauztarraren kontra Lasarte-Oriako Mitxelin zelaian. 33-22 amaitu zan partidua, etxekoen alde. Garaipenagaz sailkapenean aurrera egiteko aukerea izan dabe zekorrek, Gaztedik be galdu dau-ta, baina puntu barik bueltau ziranez, zazpigarren postuan manteniduten dira hamar puntugaz.\nEkaitz Duñabeitia zekorren entrenatzaileak kontau dauanez, arratiarrak aurretik ibili ziran partidu gehienean zehar. Izan be, 54. minutura arte, estu-estu baina zekorrak aurretik ibili ziran, alde txikiagaz edo bardinduta izan bazan be. Halanda be, hamabost jokalari bakarrik bertaratu ziran eta batek min hartuta, bategaz gitxiago geratu ziran zekorrak. Holan, atzenean aurkariek aurrea hartu eta garaipena lortu eben.\nAste honetan, arratiarrek deskantsua egingo dabe eta datorren jardunaldian Uribealdea Mungia taldearen kontra arituko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003200", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urtekerako istripu batek Espainiako Ziklo-kros Txapelketea zapuztu deutso Manu Quintanillari\nAs Pontesko lasterketa hasikeran txirrindulari ugari jausi ziran, igorreztarra tartean, eta ondorioz hamaikagarren postuan geratu zan Quintanilla.\nIgorreko Manu Quintanilla txirrindularia Espainiako Ziklo-kros Txapelketan izan da astegoienean, As Pontes-en (A Coruña). Denporaldi bereziki emonkorra egin dau oin arte Quintanillak baina estadu mailako txapelketan istripu bat sufridu eban urten bezain pronto eta bizikleteagaz arazoak izanda, hamaikagarren postuan geratu zan faboritoetako bat zana. Izan be, hirugarrena zan Quintanilla Master 50 kategoriako estadu mailako sailkapenean.\nManu Quintanilla: \"Sensazino garratzagaz geratu naz, urte on hau ezin izan dodalako gitxienez, podium bategaz amaitu\".\nZapatuko lasterketarako, Igorrekoa lehenengo lerroan ipini zan urtekera-parrilan hasikeratik burrukan sartzeako asmoagaz. Baina lasterketea hasterakoan, txirrindulari bat jausi eta honen kontra joan ziran hamar bat txirrindulari, Quintanilla tartean. Altxetarakoan, Igorrekoak ez eban bere bizikletea topetan eta hau hartzerakoan, eskulekua arteztu, katea ipini eta zapatilak kanbiau behar izan ebazan. Holan, atzenetarikoa geratu zan Quintanilla: \"Desastre bat izan zan\". Halanda be, \"belaunean min hartuta eta motibazino gitxigaz\", aurrera egin eban gitxinaka-gitxinaka, hamaikagarren amaituta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003201", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mandoian aerosorgailu parkea ipinteko proiektua aurkeztu da\nFerosca Wind (Delta Power) enpreseak 4,7 MWko bost aerosorgailu ipini gura ditu Zeberioko lurretan eta beste bat Bedian.\nFeroksana parke eolikoa izenagaz, Zeberioko lurretan, 4,7 MWko bost aerosorgailu eta Bediako lurretan bat ipintea aurreikusten dau Ferosca Wind (Delta Power) enpreseak aurkeztutako proiektuak. Eskualdean inpaktu handiena eukiko leuken proiektua da, baina ez bakarra; izan be, Plaury Energyk Kastillo parke eolikoaren proiektua dauka, Ubide, Legutio eta Otxandioko lurretan.\nGeuria Hego Uribeko komunikabideak informautakoaren arabera, Ferosca Wind enpreseak, 27 MWko sei aerosorgailuz osotutako parke eolikoa ipini gura dau Mandoia mendilerroan: bost Zeberioko aldean eta bat Bedian. 2023an, Ferosca Wind-ek parke eolikoa sortu ahal izateko lehen eskaria egin eban eta 2024ko urtailean eskumen izapidearen ebazpena egin eben. 2024ko garagarrilean, enpreseak Aurretiazko Administrazio Baimenaren (LMA) eta Ingurumen Inpaktuaren Adierazpenaren (HIA) eskaerea aurkeztu eban Industriako Bizkaiko Lurralde Bulegoan.\nAurtengo apirila-maiatza aldera, proiektua jente-aurrean aurkezteko epea zabalduko dala be informau dau Geuriak, 30 egunekoa, informazinoa publikoa izan daiten eta enpresa eskatzaileak aurkeztutako ingurumen inpaktuaren azterlanaren gehigarria aztertu ahal izateko. Zemendian ingurumen inpaktuaren adierazpenari buruzko ebazpena egingo dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003202", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aldai eta Zabalak lehen puntua lortu dabe Binakakoan\nTxapelketako ligaxka faseko bigarren jardunaldian, Garai eta Mendizabalen kontra 22-14 nagusitu dira Aldai eta Zabala.\nZapatuan Larrabetzun jokatu zan Emakume Master Cup zirkuituko Eskuz Binakako Txapelketa Nagusiaren ligaxka faseko A multzoaren bigarren jardunaldia. Amaia Aldai eta Irati Zabalak garaipena lortu eben, 22-14, Leire Garai eta Nora Mendizabalen kontra. Holan, lehen jardunaldian Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergararen kontra galdu ostean (17-22), aukerea izango dabe, hurrengo partidua be irabazita, txapelketako lehen fasea gaindituteko.\nA multzoaren beste partiduan, Olatz Arrizabalagak eta Arrate Bergarak 22-7 irabazi dabe, Goiuri Zabaleta eta Uxue Osesen kontra. Holan, Arrizabalaga eta Bergarak argituta daukie finalerdietako ligaxka faserako txartela. Holan, Aldaik eta Zabalak eskuan daukie fasea gainditutea, datorren jardunaldian Zabaleta eta Osesen aurka irabaziz gero.\n90 pelotari batu dauzan txapelketan, maiala gorenean hamasei pelotari dagoz zortzi bikotetan antolatuta. Talde bitan banatutako ligaxka fasea dago oin jokoan. Gero, beste ligaxka bat jokatuko da talde bakotxeko bikote bi onenakaz eta orduan ebatziko dira finalerdietarako gurutzaketak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003203", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia A igoera promozinoa jokatzeko postuetan\nAndrazkoen Arratia A eta B taldeak eta Lemoako Harrobik euren partiduak irabazi dabez. Gizonezkoen Arratia Ak eta Bk ostera bardindu egin dabez euren partiduak. Datorren jardunaldian Lemoako Harrobi eta Arratia Bren arteko derbia jokatuko da.\nAndrazkoen Arratia A taldeak ia hilebeteko atsedenaren ostean zapatuan jokatu eban etxetik kanpo Berriozar talde nafarraren kontra eta 2-3 irabazi eban. Lehen zatia oso ondo hasi eban eta 0-1 ipini zan Itsaso Kumik sartutakoa golari esker, baina gauzak okertu jakiezan gero eta lehen zatia amaitu orduko etxekoek bueltea emon eutsien markagailuari. Bigarren zatian ostera oso ondo ibili zan Arratia, Irune Egigurenek bardinketearen gola egin eban eta Kumik bi eta hirukoa. 16 jardunaldiren ostean 33 puntu ditu Arratiak eta hirugarren postuan dago, igoteko promozino postuetan. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau, bigarren itzuliko lehena, Oyonesa talde arabarraren kontra hilaren 18an, arrastiko 17:30ean.\nAndrazkoen Arratia B taldeak domeka goizean jokatu eban eta 4-1 irabazi eban Ibaiondo Nerbioi A taldearen kontra. Lau golak bigarren zatian heldu ziran eta Alaitz Zelestinok sartu ebazan. Dimoztarra pitxitxia da eta 16 gol sartu ditu denporaldian. 12 jardunaldiren ostean 24 puntu ditu Arratia Bk eta hirugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko, bere ostean, puntu bakarrera dagoan Indartsu taldearen kontra hilaren 18-19ko astegoienean.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Iturrigorri A taldearen kontra eta bana bardindu eban. Kanpotarrak hartu eben aurrea markagailuan 73. minutuan baina Xabier Orbe igorreztarrak bardinketearen gola sartu eban 82. minutuan. 16 jardunaldiren ostean 27 puntu ditu Arratia Ak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Basurto A taldearen kontra hilaren 19an goizeko 11:30ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxean Orozkoko Atxulaur A taldearen kontra eta bana bardindu eban. Kanpotarrak lehen zati amaieran aurreratu ziran baina 71. minutuan heldu zan Jokin Goti zeanuriztarraren bardinketearen gola. 16 jardunaldiren ostean 21 puntu ditu Arratia Bk eta hamargarren postuan dago sailkapenean. Datorren partiduan derbi arratiarra ikusi ahal izango da, Arlonagusian jokatuko dau-ta Lemoako Harrobiren kontra hilaren 18an, arrastiko 17:00etan.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Etxebarri A taldearen kontra eta 0-1 irabazi eban 89. minutuan Aimar Larrea lemoaztarrak sartutako golari esker. 16 jardunaldiren ostean 17 puntu ditu Lemoako taldeak eta hamalaugarren postuan dago sailkapenean. Datorren astegoienean derbia ikusteko aukerea izango da Arlonagusian; Lemoako Harrobik Arratia B taldearen kontra jokatuko dau hilaren 18an, arrastiko 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003204", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Manu Quintanillak Espainiako Ziklo-kros Txapelketea jokatuko dau astegoienean\nZapatuan, 14:30ean lehiatuko da Master 50 kategoriako estadu mailako txapelketea As Pontes-eko (A Coruña) lakuaren inguruan.\nManu Quintanilla txirrindulari igorreztarrak denporaldi emonkorra daroa gainean, atzen asteetako lasterketetan podium ugari bete eta Euskadiko Txapelketan be nagusitu dalarik. Oingo astegoienean, Espainiako Ziklo-kros Txapelketara egingo dau salto. Lago das Pontes Nazinoarteko Ziklo-krosean egongo da jokoan estadu mailako txapela zapatuan, hilak 11. Igorrekoa Master50 kategorian lehiatuko da, 14:30ean urtengo da lasterketea.\nQuintanillak lehiatutako atzen lasterketea urtailaren 4an jokatu zan Amurrioko Ziklo-krosa da. Bertan, hirugarren postua lortu eban 48:05eko denporeagaz. Aurretik izan ebazan Julien Almanda (46:20) frantziarra eta Toledoko Daniel Lorca (47:36). Atzen honegaz, Quintanillaren esanetan \"burrukea\" izango dau Igorrekoak Espainiako Txapelketan. Amurrioko proban, Iñaki Parada bediaztarra be izan zan eta seigarren postua eskuratu eban, 49:41ko denporeagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003205", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Alex Txikon gaur bueltauko da etxera\nPeritonitisak jota Katmandun ebakuntzea egin behar izan ostean, alpinista lemoaztarrak bertan behera itxi dau Annapurna neguan igoteko saiakerea.\nAlex Txikon alpinista lemoaztarra Himalayan izan da, Annapuna (8.091 m) neguan igoteko saiakerea egiten. Baina aklimatazino moduan Ama Dablam (6.812 m) igoten ebilela, \"ondoeza handia\" sentidu eta urgentziaz ebakuau eben Nepalgo uriburura. Bertan, ebakuntzea egin eutsien, peritonitisak jo ebalako alpinistea.\nBertan errekuperetan ibili da Alex Txikon eta tartean lurrikara bat be sentidu daualarik, egunez egun hobeto sentiduten joan dan arren, atzenean taldeak ebatzi dau espedizinoa bertan behera ixtea. Holan Txikon badago etxerako bidean eta momentu honeetan, Loiuko aeroportura ailegetan dago daborduko lemoaztarra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003206", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zarauztarren kontra jokatuko dabe zekorrek astegoienean\nGesalaga Okelan Gipuzkoa Sortzen eta Arratiko Zekorren arteko partidua zapatuan jokatuko da, 18:25ean, Mitxelin-Lasarte zelaian.\nEkin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak urteko lehen partidua jokatuko dau bihar, urtailak 11. Euskal Liga Senior 2. Maila ligako bederatzigarren jardunaldia da jokatuko dauana eta aurkaria Gesalaga Okelan Gipuzkoa Sortzen talde zarauztarra izango da. Partidua Lasarte-Oriako Mitxelin zelaian jokatuko da, arrastiko 18:25ean.\nPartiduak berebiziko garrantzia izango dau zekorrentzako, sailkapenean aurrera egiteko. Izan be, arratiarrek hamar puntu ditue eta zarauztarrek hamaika. Holan, partidua irabaziz gero bosgarren postura egingo dau salto Arratiko Zekorrak taldeak. Aurkerea hor dago, izan be, bien artean dagoan Gaztedi taldeak Iruña R.C. taldearen kontra jokatuko dau eta iruindarrak garaila urtetan badira, aurrera egin ahal izango dabe zekorrek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003207", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Niko: Más allá de la aurora boreal' eta 'Azken erromantikoak' proiektauko ditue Lasarte Aretoan\nUrtailaren 12an, domekea, egingo da aurtengo lehenengo zinema saioa Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan. Domekero lez, pelikula bi proiektauko dira. Lehenengoa, 17:00etan, Niko: Más allá de la aurora boreal (Kari Juusonen eta Jorgen Lerdam, 2024) animazinozko film finlandiarra egongo da ikusgai. Gero, 19:30ean, Azken erromantikoak (David P. Sañudo, 2024) euskerazko komedia dramatikoa proiektauko da.\nNiko: Más allá de la aurora boreal\nNiko elur-orein gazte hegalariak Santa Clausen lerako taldeagaz bat egitea dauka amets. Gura barik lera galtzen dauanean, berau berreskuratzeko egiten dauan jazarpenak adiskidetasunaz eta bere buruarekiko leialtasunaz irakasten deutso.\nAzken erromantikoak\nIrunek, emakume ez-segurua, bakartia eta hipokondriakoa, Arabako herri industrial baten kanpoaldean dagoan paper fabrika batean egiten du lan. Bere bizitza ezagunen zirkulu txiki batera mugatzen da: bere lankideak, adiskidetasunaren antzeko zerbait partekatzen dauan auzokide bat eta inoiz hartzen ez dauzan trenen ordutegiak kontsultatzen deutsozan Renfeko operadore bat. Haren oreka hauskorrak eztanda egingo dau bular batean ́bulto bat detektatzen danean, eta horrek bat egingo dau inplikatuta dagoan lan-gatazka bategaz. Orduan hartu eban bere bizitzak ustekabeko bira, eta aukera eskaini eutson, beharbada jakin barik, beti zain egon zana.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003208", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aldaik Binakako txapelketan aurrera egiteko bigarren aukera bat dauka zapatuan\nLarrabetzun jokatuko da A multzoaren bigarren jardunaldia eta Aldai-Zabalak Garai-Mendizabal bikotea izango dabe aurrez aurre.\nJokoan dago Emakume Master Cup zirkuituko Eskuz Binakako Txapelketa Nagusia eta oingo zapatuan, hilak 11, Larrabetzun jokatuko da A multzoaren bigarren jardunaldia, 18:00etatik aurrera. Lehenengo jardunaldian kale egin ostean (17-22), Amaia Aldai eta Irati Zabalarentzako berebiziko garrantzia dauka garaipenak, bigarren ligaxka fasera saltoa egin gura badabe. Beraz, partida gogorra espero dau bikoteak, Leire Garai eta Nora Mendizabalen kontra.\nBeste aldean, Goiuri Zabaleta eta Uxue Oses, Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergararen kontra neurtuko dira Larrabetzun. Arrizabalaga-Bergara da bikote faboritoa, izan be Arrizabalagak binakako bost txapel ditu aldean eta lehen jardunaldian Aldai-Zabalaren kontra nagusitu ziran. Datorren jardunaldian, Zabaleta-Oses bikotearen kontra lehiatuko da Aldai-Zabala bikotea.\nAldaik eta Zabalak lehenengo jardunaldia galdu eben arren, ez dagoz txapelketatik kanpo. 90 pelotari batu dauzan txapelketan, maiala gorenean hamasei pelotari dagoz zortzi bikotetan antolatuta. Talde bitan banatutako ligaxka fasea dago oin jokoan beraz, gauzak ondo egin ezkero, Aldaik baditu aurrera egiteko aukerak. Gero, beste ligaxka bat jokatuko da talde bakotxeko bikote bi onenakaz eta orduan ebatziko dira finalerdietarako gurutzaketak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003209", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Holy Redemption' dokumentala proiektauko da barikuan Eguzkiolan\nKolono israeldarrek eragiten daben sufrimendua kontetan dauan dokumentala ikusteaz gainera, palestinar biren esperientziak entzuteko aukerea egongo da.\nUrtailaren 10ean, barikua, Zeanuriko Eguzkiola alkartearen lokalean Palestinako gatazkearen gaineko lanketea egingo da. Hasteko, 19:00etan, Holy Redemption (TRT World, 2024) dokumentala proiektauko da, kolono israeldarren palestinar lurretan eragiten daben sufrimendu eta zapalkuntzea kontetan dauana. Gero, Enwar Kittana eta Shaker Kettaneh palestinarrek egingo dabe berbalditxoa.\nHoly Redemption (\"erredentzio sakratua\"), TRT World ekoizetxeak egindako ikerketa dokumentala da eta Sarajevoko Al Jazeera Balkans Zinema Dokumental Nazinoarteko Jaialdiko dokumental onenaren saria jaso barri dau. Israelgo ekintzaileakaz, soldadu ohi israeldarrakaz, kolono erradikalen buruzagiakaz eta Knesseteko kideakaz egindako alkarrizketen bidez, dokumentalak Israelgo Estaduak palestinarrak lekuz aldatzeko eta haien lurrak sistematikoki lapurtzeko dituen estrategiak erakusten ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003210", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorretik kantu-poteoa egiteko ekimena birsortu da\nBarikuan 19:00etan hasiko da Igorre Kantuen ekimena Eguzki tabernatik eta hiru hilerik behin errepikatuko da kantaldia.\nUrtailaren 10ean, barikua, Igorre Kantuen ekimenari hasikerea emongo jako. Eguzki tabernatik 19:00etan hasita, poteoa kantuakaz girotuteko. Jentea batu eta musikarien laguntzeagaz, euskeraz abestea buztartuko da. Kantuen letrak danontzako egongo dira eskuragarri, papelean zein Kantari app-ean. Ekimen hau, hiru hilerik behin errepikatutea da asmoa.\nAurretik be egon zan holako ekimen bat, Euskera Planetik sortua, Kantu-pote izenekoa. \"Lauzpabost urtez ibili ginan kantetan, gero desagertu egin zan. Gero Arratia kantuz be sortu zan eta han be ibili ginan. Azkenean pandemia zala eta ez zala desagertu egin zan ekimena\" azaldu deutsie BEGITUri Igorre kantuan taldekoek. Kantu-potean eta Arratia kantuz-en ibilten ziran batzuk, hutsune hori somatuta, batu egin ziran igaz kantaldiak berreskuratzeko eta Igorre Kantuan sortu zan.\nEuskerea indartuz\nEkimenaren helburu nagusia, Igorre girotuteaz gainera, euskerea kalean indartzea da, euskeraz ondo pasauz eta jentea euskerara erakarteko. Igorreko Kantuan-en antolakuntzea: \"Jentea erakarri gura dogu. Euskeraz ez dakiena be bai, baita ikasten dabilena be. Eurei be esan gura deutsegu, etorri gugana, ondo pasauko dozu euskeraz kantetan eta. Euskeraz ondo pasetako ekimentxoa da, danontzat, zabal-zabala\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003211", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako iruditegia birsortuteko saio parte-hartzailea egingo da asteon\nBihar, hilak 9, udaletxean egingo da herritarrek euren ekarpenak egiteko bilkurea 18:30ean.\nAreatzako Udalak, Areatzako Irudia Birsortzen ekimenagaz ipini dau abian bere irudi korporatinoa eguneratu eta modernizetako prozesua. Gainera, helburuak \"sasoi barrietara egokitutea\" eta \"herriaren nortasuna hobeto isladatzea\" izanik, prozesu parte-hartzaile baten bitartez diseinauko da iruditegi barria. Horretarako, egungo diagnostikoa egiteko online galdetegia zabaldu zan herrian. Oin, diagnostikoa eta herritarren eretxiak mahai gainean izanda, batzar irekia egingo da eguenean, hilak 9, udaletxean 18:30ean.\nInkesteagaz, herritarrek Udalaren irudiari buruz daukien perzepzioa ezetu gura eban Udalak eta jentearen eretxia eta iradokizunak jaso. \"Asmoa da irudi bateratuagoa eta adierazgarriagoa sortzea edo barritzea, komunidade osoaren ekarpenak islatuko dituana\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003212", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zezeilean Baqueirara eskietan joateko izen-emotea zabalduko da gaur\nGaurtik hasita hilaren 16ra arte, Bediako liburutegian emon daiteke izena arrastiz, 16:30etik 19:30era.\nGanguren Mendi Taldeak antolatuta, Bediako Udalaren laguntzeagaz, urtekerea egingo da Kataluniar Pirinioetan dagoan Baqueira Beret eski estazinora zezeilaren 14tik 16rako astegoienean. Barikuan, 18:15ean urtengo da autobusa eta domekan egingo dau bueltea, 21:00ak inguruan heltzeako. Izen-emotea gaur, hilak 7, zabalduko da eta datorren eguenean, hilak 16, zarratu. Bediako liburutegian egin behar da hau, astebarruan arrastiro, 16:30etik 19:30era.\nLau prezio desbardin dagoz. Gangureneko kide nagusiek 237 euro ordaindu beharko ditue eta hamaika urte artekoek 193 euro. Gangureneko kide ez diranek barriz, nagusiek 264 euro eta gaztetxoek 227 euro ordaindu behar ditue. Prezio horretan sartzean da autobusa, egun birako forfaita, segurua, aterpetxeko bi gau, gosari bi eta afari bat. Lehenengo egunerako afaria, egun birako bazkaria eta eskupainua, bakotxak eroan behar dau. Eskietako materiala be, bakotxaren esku geratuko da.\nBaquiera Beret\nEstazinoa sano ezaguna da eskiatzaileen artean. Eskietako 167 kilometro ditu dana zabalik dagoanean eta aukera ugari emoten ditu. Guztira 112 pista ditu eta horreetatik, 51 dira eskiatzaile hasibarrientzako aproposak (sei pista berde eta 43 urdin ditu). Gainontzekoak, eskarmentu handiagoko eskiatzaileentzako zailtaun desbardinetako pistak dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003213", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Animalia domestikoak' da Arteako Irakurleen Txokoko hurrengo langaia\nBarikuan 19:00etan, Esti Martinez egileak aurkeztuko dau bere ipuin bildumea Alaine Agirrek gidatutako saioan.\nUrtailaren 10ean, barikua, izango da aurtengo Arteako Irakurleen Txokoko lehen saioa, 19:00etatik aurrera. Atzenaldian egin legez, Alaine Agirre idazleak gidatuko dau saioa eta konbidau moduan, Esti Martinez egongo da, bere zortzi ipuineko bildumea dan Animalia domestikoak (Elkar, 2023) liburuagaz.\nAnimalia domestikoak Martinezen lehen ipuin bilduma da. Bildumak \"leku hurbilak eta giro intimoak erakusten ditu, irakurleak erraz identifiketako modukoak, baina aldi berean esanezinaren misterioa daukienak, inok zabalduten ez dauan ate baten ostean gordetzen dan horren antzera. Istorio eder eta sotilak, panpina-etxe baten moduan erreal bezain ametsezkoak, sobrako berbarik bako idazkera fin, soil eta arin batez idatziak\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003214", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barakaldoko erailketa matxistea salatuteko mobilizazinoa egingo da Igorren\nArratiako Mugimendu Feministak deituta, Igorreko errotonda aurrean izango da alkarretaratzea gaur, hilak 7, 19:00etan.\nUrtailaren 3an, Barakaldoko etxebizitza batean 84 urteko andra bat hil eben eta Ertzaintzak abiatutako ikerketearen ostean, andra honen semea atxilotu eben, ama hil izana leporatuta. Abisua auzokoek emon eben egunean bertan, etxean zaratak eta eztabaidak entzun ostean. Andrak ez eban inoz semearenganako salaketarik jarri baina gizonak, aurrekariak ebazan indarkeria matxistagaitik eta epaileak, espetxera bialdu dau, behin behinean.\nArratiako Mugimendu Feministeak atzen erailketa matxista hau salatuteko alkarretaratzea deitu dau gaurko, martitzena. Igorreko sarrerako errotonda aurrean egingo da mobilizazinoa 19:00etan. \"Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista!\" lelopean egin da deialdia. Hau Euskal Herrian 2025ean gizonen eskuetan hildako lehen andrazko biktimea da; 2003tik, 126 dira indarkeria matxistak hildako andrak", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003215", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia Bk baino ez dau garaipena lortu urteko lehen partiduan\nAndrazkoen Arratia B taldeak baino ez dauz lortu hiru puntuak. Gizonezkoen Arratia Ak bardindu egin dau etxetik kanpo eta Arratia Bk eta Lemoako Harrobik, etxetik kanpo be, galdu. Andrazkoen Arratia Ak ia hilabeteko geldialdiaren ostean zapatuan jokatuko dau urteko lehen partidua.\nAndrazkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Ariz taldearen kontra eta 1-5 irabazi eban. Arratiarren golak Alaitz Zelestino dimoztarrak eta Miren Gordo zornotzarrak sartu ebezan. 11 jardunaldiren ostean 21 puntu ditu Arratia Bk eta hirugarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Ibaiondo Nerbioi A taldearen kontra hilaren 12an, goizeko 11:00etan.\nAndrazkoen Arratia A taldeak ia hilebeteko atsedenaren ostean datorren zapatuan, hilak 11, jokatuko dau etxetik kanpo Berriozar talde nafarraren kontra, arrastiko 15:45ean. Gogoratu 15 jardunaldi jokatu ostean laugarren postuan dagoala Arratia A 30 puntugaz.\nGizonezkoen Arratia A taldeak domeka goizean jokatu eban etxetik kanpo bere aurretik doan Gernika Sporting A taldearen kontra eta bana bardindu eban. Arratiarrak galtzean hasi baziran be Azibar Sagarna goleagile igorrreztarrak sartutako golari esker puntu bat eskuratu eben. 15 jardunaldiren ostean 26 puntu ditu Arratia Ak eta zazpigarren postura jatsi da. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Iturrigorri A taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 18:15ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Montefuerte A taldearen kontra 2025 honetako lehen partidua etxetik kanpo eta aurkariek atzen minutuan sartutako gol batek puntu barik itxi ebazan arratiarrak. 15 jardunaldiren ostean 20 puntu ditu Arratia Bk eta bederatzigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Orozkoko Atxulaur A taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 15:45ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Orozkoko Atxulaur A taldearen kontra eta 2-1 galdu eban. Etxekoak aurreratu ziran eta Oier Etxebarriaren gol batek 7 minuturen faltan partidua bardintzea lortu baeban be, segiduan sartu eben bi eta batekoa orozkoarrek. 15 jardunaldiren ostean 14 puntu ditu Lemoako taldeak eta hamabosgarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua be etxetik kanpo jokatuko dau Etxebarri A taldearen kontra, hilaren 11n, arrastiko 18:15ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003216", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zinea Igorreko Kiñu Gaztetxean\nKursoko laugarren pelikulea, Urte berri on, amona! ikusteko aukerea izango da urtailaren 6an, arrastiko 19:30ean.\n2011. urtean Telmo Esnalek egindako filma da. Aupa Etxebeste! eta gero, zuzendariaren bigarren film luzea izan zan.\nFilm honen aurretik, Erlauntza Urri bigarrenean, Kutsidazu bidea Ixabel zemendian eta abenduan Irati euskal filmak ikusteko aukerea egon da Kiñun. \"Urte barria ondo hasteko, beste euskal klasiko bat, Urte berri on, amona! Palomitak eta pikoteoa egongo dira, errutinara bueltea hain gogorra izan ez daiten, beraz, ez eizue galdu!\" dinoe antolatzaileek.\nSinopsia\nAmama Mari oso posesiboa da, Maritxu bere alabea bereganatzen dau. Joxemari bere suhinak zahar egoitza batean sartzea ebatzi dau. Horretarako Kintxo bere suhinaren laguntzea izango dau, baina Maritxu ezin da konturatu.\nZahartzaroaren gaia jorratzen dau ikuspuntu komiko batetik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003217", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Preso politikoen aldeko bertso saioa antolatu da Axular Herriko Tabernan\nDomekan, 19:30etik aurrera kantauko dabe Maite Sarasola, Unai Mendiburu eta Haizea Telleriak.\nUrtailaren 11n egingo da Bilbon urtero Sare Herritarra alkarteak antolatuten dauan euskal preso politiko eta errefuxiatuen aldeko manifestazinoa nazionala. Mobilizazinora batzeako deialdia egiteko, Igorreko Axular Herriko Tabernan urtero egiten da bertso saioa eta aurtengoa, urtailaren 5ean, domekea, izango da. 19:30etik aurrera, hiru bertsolari gazte egongo dira presoen alde kantetan: Maite Sarasola, Unai Mendiburu eta Haizea Telleria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003218", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan ospatuko da Stankeik, \"munduko kontzerturik popularrena\"\nUrtero lez, lemoaztar eta lagunak Karabie Gaztetxeko oholtzara igoko dira, bersino ezagunen artean urteari ondo etorria emotera.\nDomekan, urtailak 5, 23:00etan hasiko da urteroko Stankeik kontzertua Lemoako Karabie Gaztetxean. 2006tik aurrera, urtero-urtero egun honeetarako bersortzen da Stankeik, lemoaztarrak eta inguruko lagunak, musikariak zein ez musikariak, batuta. Taldetxoetan antolatu eta abesti ezagunen bersinoak joten ditue. Holan, klasiko bat bihurtu da Stankeik, gabonetako eskaintza kulturalean. Helburua, \"jenteari bere kanta kutun bat abestuteko aukerea emotea da\".\n\"Kultura herritik herrira. Ekimen autogestionarioa, munduko kontzerturik popularrena. Kanta bat aukeratu, musikariei pasau, entsegu pare bat eta oholtzara!\"", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003219", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Faktura elektrikoaren gaineko lanketa saioa antolatu dau Berbalagun taldeak\nUrtailaren 14an izango da Goiener-en berbaldia Areatzan eta izen-emotea zabalik dago helbidean.\nAEKren Arratiako Berbalagun egitasmoak antolatuta, Goiener kooperatibako kideek Ulertu eta hobetu zure etxeko faktura elektrikoa berbaldia gidatuko dabe. Urtailaren 14an, martitzena, egingo da berbaldia Areatzako udaletxean, 18:00etatik 19:30era. Parte hartzeako bakotxak bere etxeko fakturea eroan beharko dau eta aldez aurretik izena emon, helbide elektronikoan.\nHelburu bikotxa dauka ekintzeak. Batetik, Berbalagun taldeak antolatutako ekintza guztietan modura, euskerea praktiketea da helburu nagusia, bai euskaldun zahar bai barrien artean euskeraz arituteko ohiturea zabalduz. Bestetik, \"energia eraginkortasunaren eta aurrezpenaren kontzeptuak ezagutarazoteko\" helburua dauka saioak. Goienerreko kideek, norberaren beharretara egokituak ez dagozan kontratuak detektetan lagunduko dabez hurreratutakoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003220", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dagoz Ubidestroi Trail lasterketetarako izen-emoteak\nMaiatzaren 1era arte egin daiteke 28 edo 22 kilometroko lasterketetarako inskripzinoa kronoak.eus webgunean.\nMaiatzaren 25ean egingo da aurtengo Ubidestroi Trail mendi jardunaldia. Antolakuntzeak lasterketa bi antolatu ditu, bata 28 kilometro eta 2.000 metroko desnibelduna eta bestea, 22 kilometro eta 1.200 metroko desnibelduna. Honeetarako izena kronoak.eus webgunean emon daiteke, maiatzaren 1era arte edo 300 dorsalak agortu arte.\nParte-hartzaile bakotxak, inskripzinoagaz (30 edo 25 euro, lasterketearen arabera) lasterketearen kamiseta ofiziala eta talo bat jasoko dau egunean bertan. Beste alde batetik, Ubidestroitxo umeentzako lasterketea be egingo da baina horretarako izen-emotea egunean bertan egin behar da, Ubideko plazan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003221", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Zepo Zapo' antzezlana taularatuko dau Igorren Markeliñe konpainiak\nGerra baten protagonisten istorio eta emozinoak kontetan dituan antzezlana zapatuan taularatuko da Lasarte Aretoan, 18:00etan.\nUrtailaren 4an, zapatua, Markeliñe konpainiako kideak Igorreko Kultur Etxean egongo dira beste behin, oingoan, Zepo Zapo antzezlanagaz. Arrastiz, 18:00etan hasiko da emonaldia. Keinu bidezko ikuskizun hau familientzako dago pentsauta eta edozein gerratan bizi diran egoerak azaleratuten ditu. Hobeto esanda, gerra baten protagonista diranen istorioa, emozinotik eta eszenaren egiatik sensibilizau gura dauana.\nSinopsia\nZepo gerrara joan zan... eta han bere moduko beste bat topau eban, baina desbardina. Soldadu etsai bi aurrez aurre. \"Gaiztoa\" bestea da, bera da-ta arrotza eta kanpoztarra. Baina holan pentsetan dabe biek. Zer egingo dogu orduan?", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003222", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Telazko boltsak apainduteko tailerra Diman\nZapatuan 10:00etatik 14:00etara egingo da tailerra eta izen-emotea zabalik dago helbidean.\nZaztaparrak Asti Taldea, Dimesten eta Dimener alkarteek \"plastikuzko boltsen erabilerea murriztuteko helburuagaz\" antolatu dabe telazko boltsen \"tuneoa\" egiteko tailerra. Urtailaren 4an, zapatua, egingo da tailerra goiz osoan zehar, 10:00ak eta 14:00ak bitartean. Hamabi urtetik gorakoentzako da tailerra eta izena helbidean emon daiteke.\nTailerrera bakotxak bere poltsa propioa eroan behar dau eta bertan egongo da hau apainduteko materiala. Antolatzaileek tela zatiak, margoak eta abar ipiniko ditue bakotxak bere diseinua pentsau eta boltsea apaindu dagian. Holan, poltsa personalizau bategaz urteteaz gainera, gero bakotxak bere boltsea etxean egiten be ikasiko dabe parte-hartzaileek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003223", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Aho bete doinu' kontzertua eskainiko da bihar Lasarte Aretoan\nAreatzako Bandak eta Luis Iruarrizaga abesbatzak alkarlanean eskainiko dabe Gabonetako emonaldi berezia.\nUrtailaren 3an, barikua, Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan kontzertua egongo da ikusgai 19:30etik aurrera, Aho bete doinu izenpean. Ardatz musikala Areatzako Bandaren esku egongo da, Aritz Labrador Odriozolak zuzenduta. Kantuak barriz, Luis Iruarrizaga Abesbatza igorreztarrak ipiniko ditu, Miren Zubieta Egiak zuzenduta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003224", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ruth Guimerak umorezko bakarrizketea egingo dau Lemoan\nEguenean, 19:00etan taularatuko dau Ruth Guimera aktoreak Euskal Marketing bakarrizketea Karabie Gaztetxean.\nLemoako Karabie Gaztetxea Gabonetako Hamabostaldi Kulturaleko egitarauan dago murgilduta eta atzenaurreko ekintzea 2025eko urtailaren 2an, eguena, izango da. Ruth Guimera aktore basauritarra egongo da Karabieko oholtzan, 19:00etatik aurrera, Euskal Marketing umorezko bakarrizketeagaz bertaratutakoak barrez animetan.\nGabonetako Hamabostaldi Kulturaleko atzen ekintzea barriz urtailaren 5ean, domekea, izango da. Urteroko STANKEIK kontzertuak hartuko dau Lemoako gaztetxea 23:00etatik aurrera. Bertan, Lemoako eta inguruko lagunek osotutako taldeek kontzertu herrikoia eskainiko dabe, lagunartean bandak osotu eta bertsino ezagunak joz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003225", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gabonzahar jaia antolatu dau Arteako Herriko Bentak\n1960, 1970 eta 1980 hamarkadetako musikearen erritmoan, mozorrotuta jantzan egiteko gaua izango da gaurkoa.\nAbenduak 31 ditu eta 2025ari ondo etorri beroa emoteko, Arteako Herriko Bentak Gabonzahar jaia antolatu dau gaur gauerako, 01:00etatik aurrera. Mahatsak jan bezain pronto, arteaztarrak etxean mozorrotu eta Herriko Bentara joateko konbitea daukie. Bertan 1960, 1970 eta 1980ko hamarkadetako musikea ipiniko dabe festazaleen gozamenerako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003226", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "San Silbestre lasterketa eta mendi urtekerak egingo dira gaur\nZeberion 10:00etan, Zeanuri eta Igorren 11:30ean eta Areatzan 17:30ean izango dira sansilbestreetako lasterketak eta Lemoan 12:30ean hasiko da Eneko Zamalloa memoriala lasterketea.\nZapatuan Arantzazuko I. Sansilbestrail amaituta, gabonzahar eguna izaten da mozorrotuta korriduten dan San Silbestre lasterketa herrikoia egiteko ohiko eguna. Eskualdean aukera ugari dagoz kirol apur bat giro alaian egiteko. Areatzan, Igorren, Zeanurin eta Zeberion egingo dira sansilbestreetako lasterketa edo mendi urtekerak.\nZeberion oin, 10:00etan, urten da plazatik Austati Mendi Taldeak antolatutako San Silbestreko mendi urtekerea, Tontorrandira. Geroago, 11:30ean, urtengo dira San Silbestre lasterketak bai Igorreko bai Zeanurin. Arrastian barriz, Areatzako III. San Silbestrea 17:30ean urtengo da plazatik.\nEneko Zamalloa memoriala\nLemoan ostera, XIII. Gabonetako Eneko Zamalloa memoriala lasterketea egingo da. Umeentzako ibilbideak 500 metro ditu 12:30ean emongo jako hasikerea. Ordu laurden beranduago barriz, nagusiak urtengo dira ibilbide bietako bat egiten, 1.300 edo 4.500 metroko bideak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003227", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Manu Quintanilla nagusitu da Euskadiko Ziklo-kros Txapelketan\nHonen atzetik egon dira Iñaki Parada bediaztarra bigarren postuan eta Juan Lazpita dimoztarra laugarren postuan.\nAtzo jokatu zan Aiarako Ibarguengo kirolgunean Euskadiko Ziklo-kros Txapelketea aurreko astean Gorlizeko lasterketan gertatu zan antzera, arratiar txirrindulariak izan ziran protagonista Master 50 kategorian. Aitor Hernandez eta Maider Olano izan ziran proba nagusiko txapeldunak baina 50 urtetik gorako kategorian, Igorreko Manu Quintanilla izan zan arinena 38:21ko denporeagaz.\nLehen postuetan, lehia handia bizi izan zan domekako lasterketan. Izan be, minutu bateko aldeagaz ailegau ziran helmugara lehenengo laurak. Euren artean, Iñaki Parada bediaztarra izan zan bigarren 38:36ko denporeagaz eta Javier Santos arabarrak osotu eban podiuma, ibilbidea 38:59-an eginda. Juan Lazpita dimoztarrak, eskura izan eban hirugarren postua baina atzenean, hamazazpi segundo atera eutsozan Santosek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003228", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Futbol partiduen egun eta ordutegiak\nJoan dan astegoienean ez da partidurik egon eta gure taldeek, andrazkoen Arratia A taldeak izan ezik, urte barriko ligako partiduak astegoien honetan jokatuko dabez, partidu guztiak dira etxetik kanpo.\nGizonezkoen Arratia A taldeak etxetik kanpo jokatuko dau Gernika Sporting A taldearen kontra hilaren 5ean, goizeko 11:00etan; gizonezkoen Arratia B taldeak etxetik kanpo jokatuko dau Montefuerte A taldearen kontra hilaren 4an, arrastiko 16:15ean; andrazkoen Arratia B taldeak etxetik kanpo jokatuko dau Ariz taldearen kontra hilaren 5ean, arrastiko 18:00etan eta Lemoako Harrobik etxetik kanpo jokatuko dau Orozkoko Atxulaur A taldearen kontra hilaren 4an, arrastiko 19:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003229", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Binakako txapelketearen lehen partiduan kale egin dau Aldaik\nOlatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara nagusitu ziran (17-22) Amaia Aldai eta Irati Zabalaren kontra.\nPasau dan egunean jokatu zan Etxebarriko pelotalekuan Emakumen Master Cup zirkuituko Eskuz Binakako Txapelketa Nagusiaren lehen jardunaldia. Amaia Aldai pelotari dimoztarra Irati Zabalagaz batera dago lehian baina lehenengo aurrez aurrekoa galdu dabe, 17-22, Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergarak osotutako bikotearen kontra. Arrizabalaga da txapelketako faboritoa, izan be, seitan irabazi dau txapelketea.\nAldaik eta Zabalak lehenengo jardunaldia galdu daben arren, ez dagoz txapelketatik kanpo. 90 pelotari batuko dauzan txapelketan, maiala gorenean hamasei pelotari dagoz zortzi bikotetan antolatuta. Talde bitan banatutako ligaxka fasea dago oin jokoan beraz, gauzak ondo egin ezkero, Aldaik baditu aurrera egiteko aukerak. Gero, beste ligaxka bat jokatuko da talde bakotxeko bikote bi onenakaz eta orduan ebatziko dira finalerdietarako gurutzaketak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003230", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Alex Txikon urgentziaz operau dabe Katmandun \"apendizitis larria\" sufridu ostean\n\"Ondo nago eta hobetuten ari naz, ahalik eta arinen sendatuteko esperantzeagaz\" adierazo dau alpinista lemoaztarrak hobekuntzearen ostean.\nAlex Txikon alpinista lemoaztarra neguan Annapurna (8.091 m) tontorra zapalduteko espedizinoan dago murgilduta. Aklimatazino moduan, Ama Dablam (6.812 m) mendia igon eban oin dala aste bi, \"ikonikoa bere edertasunagaitik eta teknikoki zorrotza izateagaitik\", Txikonen esanetan. Halanda be, espedizinoa okertu zan \"ondoeza handia\" sentidu eta urgentziaz ebakuau behar izan ebelako.\nKatmanduko ospitalean jaso eben Alex Txikon eta bertan jakin eban taldeak, ondoeza \"apendizitis larri\" batek eragin ebala. Beraz, ebakuntzea egin behar izan deutsie urgentziaz. Txikonen taldeak sare sozialetan argitu dauanez, ebakuntzea ondo joan da eta lemoaztarra badabil astiro errekuperetan. Halanda be, taldeak ez dau publiko egin aurtengo Annapurnako espedizinoagaz zer gertatuko dan. Argitalpenean, alpinistearen komunikazino taldeak Manel de la Matta gogoratu dau, 2004an K2a bajatuten hil zan kataluniarra peritonitisa dala-ta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003231", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Organu kontzertua eskainiko da domekan Zeanurin\nMatias Sagreras organujolearen eskutik, Bizkaiko hotsak kontzertu zikloaren atzen emonaldia 19:00etan hasiko da Andra Mari parrokian.\nBizkaiko hotsak XIX. Diego de Amezua Organo Jaialdiaren atzen kontzertua abenduaren 29an, domekea, eskainiko da Zeanuriko Andra Mari parrokian. Matias Sagreras organujole argentinarrak eskainiko dau emonaldia Lope Alberdik 1910ean eregi eban eta o in dala urte eskas barriztau zan organuagaz . Kontzertua 19:00etan hasiko da eta sarrerea librea da.\nSanta Zezilia egunean hasi zan Bizkaiko hotsak kontzertu zikloa eta ordutik, Bizkaiko hainbat eleizatan eskaini ditue kontzertuak. Juan San Martin, Roberto Fresco, Juan Seguí, Raul del Toro eta Matias Sagreras bera izan dira biran aritu diran organujoleak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003232", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Santo Tomas Zaharra ermitan jaia ospatuko da bihar\nEguerdian mezea entzun eta barauskarria zerbitzauko da. Arrastiz barriz, Ermitabarritik kantu poteoa egingo da Berakatz taldeafaz.\nBarbatxao auzoan dago Santo Tomas Zaharra ermitea, Zeberio haraneko parrokiarik zaharrena izan daitekeana; izan be, J. R. Iturriza historiagilearen azterketek argitu dabe 1.190 urtetik dagoala ermitearen existentziaren barri. Abenduaren 29a da Kanterburiko Santo Tomas eguna baina aurten, jaia aurreko egunean ospatuko da, hilaren 28an hain zuzen be.\nParrokian, auzotarrek mezea entzungo dabe 12:00etan eta hau amaituta, barauskarria egingo da ermita kanpoaldean. Jaiak arrastiz be izango dau jarraipena, Ermitabarrin. Bertan, 19:00etatik aurrera Berakatz taldea ibiliko da euskal kantu ezagunak abestuz poteoa girotuten.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003233", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Identidadeen inguruan hausnartzeko antzezlana dago ikusgai bihar Zeanurin\nGilkitxaro konpainiaren eskutik, Identitarteak antzezlana 19:00etan egongo da ikusgai zapatuan Zeanuriko Kultur Etxeko aretoan.\nBihar, abenduak 28, Gilkitxaro Antzerki Taldeak Lutxo Egiak landutako Identitarteak antzezlana taularatuko dau Zeanuriko Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. 2016an Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko saria jaso eban. Obreak antzerkiaren eta identidadeen gaineko hausnarketea proposatuten dau. Lutxo Egia idazle bilbotarrak eskarmentua dauka gai honeen inguruan, Transitoak eta Transitoak II performanceak be sortu ebazan-ta.\nGilkitxaro\nGilkitxaro antzerki taldeak 1996an hasi eban bere ibilbidea Deustuko Gaztetxean. Orduan gazte kuadrilla batek osotuten eban kolektiboa, baina oin, Ane Zabala eta Galder Perez geratu dira taldeko kide egonkor lez. \"Askatasuna eta komedia dira taldearen egiteko motoreak. Askatasuna sormenenean eta antzezteko unean, egitura komertzial edo instituzionalakaz lotura bakoa. Askatasuna, justizia sozialagaz batera izaten da lanen ildoa, komedia landuz. Komedia, ikusleengana hurreratzeko tresnarik eraginkorrena dala sinisten dabelako\" dinoe taldekoek euren webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003234", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jon Plazaolak umorezko bakarrizketea egingo dau Igorren\nBihar, hilak 28, 20:00etan taularatuko dau Plazaolak Tu-Tum, Platz! bakarrizketea Lasarte Aretoan.\nAbenduaren 28an, zapatua 20:00etan, Igorreko Kultur Etxean izango da Jon Plazola aktore eta umoregilea, Tu-Tum, Platz! umorezko bakarrizketea igorreztarrei aurkezten. Txalo Produkzioak-en lan hau 2023an estreinau zan, Plazaola taula gainean bere lehen agerraldia egin ebanetik 23 urtera.\nJon Plazaola urretxuarra \"bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-Tum, Platz! umorezko ikuskizun barriagaz. Taula gainean bere lehen agerraldia egin ebanetik 23 urte pasau dira eta barriro be stand up formatuko bakarrizketeari heldu deutso; hori bai, 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Ordubete izango dogu jakiteko ardao ona legez urteen podesuz hobera egin dauan ala ardao txarra legez ozpindu egin dan\" azalduten dau sinopsiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003235", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaueko orientazino proba herrikoia egingo da bihar Artean\nJesus de la Fuente XI. Orientazio Zirkuitu Herrikoiaren hirugarren probea izango da Arteakoa eta maiatzean, beste bat egingo da Lemoan.\nJesus de la Fuente Orientazino Zirkuitu Herrikoiaren hamaikagarren edizinoa jokatuten dabiz orienting proben euskal zaleak eta zirkuituaren hirugarren probea, gauez egingo dan bakarra, Artean jokatuko da zapatuan, hilak 28. Zirkuituaren atzen probea be, Arratian egingo da, Lemoan hain zuzen be, maiatzaren 11n. Arteako probarako izen-emotea zarratuta dago daborduko.\nArteako proban zailtasun desbardineko hiru ibilbidea antolatu dira. Ibilbide horia orientazinoa \"dosi txikietan\" gura dabenentzat da; laranjak zailtasun tekniko eta fisiko ertainak ditu eta gorria, orientazinoan trebatutakoentzat eta fisikoki ondo dagozanentzat. Mapan 35 kontrol egongo dira eta ibilbide desbardinetan, honeek topetako tranpa eta zailtasunak egongo dira.\nPartaideen harrerea eta txip banaketea 17:00etan egingo da eta 17:45ean, probearen azalpena. Urtekera ordua 18:00etan izango da. Ibilbide osoa egiteko ordubete daukie partaideek. Ibilbidea egindakoan helmugatik pasau behar da ibilbidea deskargetako. 19:00ak baino beranduagoko minutu bakotxeko puntu bat galtzean da eta 19:15a baina beranduago heldu ezkero puntu guztiak galduko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003236", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ume eta faminientzako klown ikuskizuna dakar Lasarte Aretoak\nRoi Borrallas pailazo sarituak Solo antzezlana taularatuko dau gaur, hilak 27, 18:00etan Igorreko Kultur Etxean.\nAbenduaren 27an, barikua, Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan sei urtetik gorako ume eta familientzako klown ikuskizuna egongo da ikusgai. Arrastiko 18:00etan igongo da Roi Borrallas pailazoa oholtzara, Solo antzezlana taularatutera. Obra honetan txotxongilo, objektu manipulatu eta maskarakaz, komikotasuna buztartuten da umorea, bakardadea eta egunorokotasunean janzten doguzan maskarak azaleratuz.\nRoi Borrallas bizi osoan ibili izan da antzerkiaren inguruan. 15 urtegaz estreinau zan oholtzan eta 21 urtegaz hasi eban bere ibilbidea pailazo modura. Solo antzezlanagaz, 2022an Zirkolika saria irabazi eban eta 2023an, Xixonen ospatu zan Haurrentzako Aste Eszenikoen Europar Azokako gizonezkoen interpretazino onenaren FETEN 2023 saria jaso eban.\nSinopsia\nPailazoen habitat naturala bere publikoaganako eszenea da. Baina zer gertatzen da bakarrik geratzen danean? Kamerinoan nahasten dira personea eta personaia. Han, agertokia eta bizitza erreala ez dan linboa bereizten dituan lerroa marrazten da. Muga horretan gertatzen da antzezlan hau. \"Erdu eta ikusi artista honen atzekaldea. Bere ideak eta erokeriak, ikusi zelan defendiduten dan bakardade eta errutinatik irudimenagaz eta umoreagaz. Sartu eta ikusi inork ikusten ez dauana. Persona bat bere buruaren aurrean. Ikuslerik bako aktorea. Pailazo bat inor begira ez dauanean\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003237", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bertso-klown saioa antolatu dau Andraizeak\nBarikuak eskolako kamaran, Beatriz Egizabal egongo da klown lanetan eta Miren Amuriza zein Aissa Intxausti egongo dira bertsotan, 19:00etatik aurrera.\nAbenduaren 27an, barikua, bertso-klown saioa egingo da Dimako eskolako kamaran, 19:00etatik aurrera. Emonaldia Andraizea andra feminista taldeak antolatuta dago eta bertsolaritzea klown ikuskizunagaz buztartuko da, bertso saio bereziki dibertigarria sortze aldera. Klown moduan, Beatriz Egizabal arituko da eta mikrofonoagaz barriz, Miren Amuriza eta Aissa Intxausti bertsolariak egongo dira kantetan.\nBertso-klown saioak ugaritu egin dira bertsolaritza monduan atzen urteetan, Beatriz Egizabal eta Ane Labakaren Erradikalak gara emonaldiak disziplina biak oholtzan batu ebazanetik. Bertso jarri eta klown emonaldia izan zan lan ha. Ideiak harrera ona izan eban bertsozaleen artean eta horren ondotik hasi ziran saio gehiago antolatuten, bertsolari zein klown desbardinakaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003238", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garik kontzertua eskainiko dau bihar Zeanurin\nKultur Etxean izango da Gariren bakarkako zuzeneko emonaldia 19:30ean eta agortuta dagoz sarrera guztiak.\nIñaki Igon Garitaonaindia Murgiondok (Legazpi, 1963), musikari moduan Gari ezizenagaz ezaguna, kontzertua eskainiko dau abenduaren 27an, barikua, Zeanuriko Kultur Etxean 19:30ean. Zeanuriko emonaldia 2024ko Behin Bizitzea birako hemeretzi kontzertuetako atzena izango da. Bakarlari moduan arituko da Gari bihar, hau da, Maldanbera musikari talde barik egongo da oholtzan. Zeanuriko Udalak argitu dauanez, sarrera guztiak dagoz agortuta.\nGarik rock eta pop doinuak landu ditu atzen urteetan, punk eta rock musikeagaz hasi eta geroago, joera barriko pop, folk eta bestelakoak jorratu ebazan Hertzainak musika taldeagaz ezagun egin ostean. Bakarlari moduan edo Maldanbera taldeagaz ibili izan da Hertzainak taldea 1993an desegin eta Gari 1995an berragertu ostean. Betaurreko ilunak, kapela baltza, ahots urratua eta batez be, agertoki gaineko karismea dira gaur bere adierazlerik argienak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003239", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "AMEren Gabonetako otzaren zozketea egingo da gaur Igorreko Kultur Etxean\nTavole zirku ikuskizunak zabalduko dau ekitaldia 20:15ean eta hau amaituta egingo da AMEren urteroko bost otzaren zozketea.\nArratiako Merkatarien Elkarte (AME) igorreztarrak aurten be antolatu dau Gabonetako otzaren zozketea. Bost otzara desbardin, bakotxa denda bateko produktuakaz beteta izango dira zozketauko diranak; Rekalde harategiak, DIAk, Zazpi Haizetara dendak, Cantabriko arrandegiak eta Pino frutadendak bete ditue otzarak. Zozketea gaur, hilak 26, egingo da Igorreko Kultur Etxean ospatuko dan ekitalditxoan.\nZozketearen aurretik, Zirko Txoko konpainiaren Tavole , umore, akrobazia eta emozinoz betetako zirku ikuskizuna egongo da ikusgai. Ikuskizuna 20:15ean hasiko da, merkatariek be ikuskizunagaz gozatuteko aukerea izan dagien eta amaitutakoan egingo da otzaren zozketea. Otzara bat bertan dagozanen artean zozketatuko da eta gainontzekoak, atzen hileetan denda eta tabernetan erosketakaz lortutako boletoen artean zozketauko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003240", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sansilbestrail mendi lasterketea Arantzazun zapatuan\nArginatx Mendi Elkarteak, lasterketa herrikoia antolatu dau hilaren 28rako. Lasterketeak 5 kilometroko ibilbidea eta 350 metroko desnibela dauka.\nIzena lasterketa eguneko 12:00ak arte kronoak.com webgunean emon daiteke eta zazpi euro ordaindu behar dira.\nLasterketea Arantzazuko plazatik urtengo da arrastiko 16:00etan. Antolakuntzeak, partaideak mozorrotuta joatera animetan dauz eta mozorro onena sarituko da. Basoa jagotea be eskatzen dabe eta txakurrik ezin dala eroan gogorarazo. Sariak eta dutxetako aukerea egongo da eta lasterketea amaitutakoan parrilladea egongo da lasterkarientzat.\nGauean, 21:00etan hasita, Galazota eta Reder taldeek kontzertua emongo dabe Herriko Tabernan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003241", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Patxo Telleria eta Mikel Martinez Arantzazun\nTartean Teatro konpainiako Patxo Telleriak Txizatoki bat eszenatokian eta Mikel Martinezek Hamalau eskainiko dabe domekan, 19:00etan Kultur Gunean.\nBakarrizketa biak, Bilboko Zazpi Kaleetako LautanHiru jaialdian estreinau ziran 2023an; Txizatoki bat eszenatokian lanaren egilea Telleria da, eta Lutxo Egiak idatzi eban Martinezek aktore lanak egiten dauzan Hamalau bakarrizketea.\nTxizatoki bat eszenatokian\nOin dala ehun urte, Marcel Duchamp-ek txizatoki bat ipini eban erakusgai museo baten, eta ekintza horrek artearen kontzeptua kolokan ipini eban. \"Nik gaur txizatoki bat ipiniko dot eszenatokian. Ekintza sinboliko eta iraultzaile honegaz, antzerkiaren kontzeptua kolokan ipini gura dot\" dino Telleriak.\nHolan emoten jako hasikerea monologoari. Atxakia bat da, egile-aktoreak antzerkiaren fenomenoari buruzko bere ikuspuntu subjetibo eta emozionala plazaratzeko.\nHamalau\nEraikin bat uri baten. Hamalaugarren solairua. Terraza bat. Gizon bat dago bertan. Notarioa da, eta bere bezero baten zain dago. Hain zuzen be, bezero horren suizidioa egiaztatzera joan da. Ez da ohiko lana, baina nor da notario bat juzku moralik egiteko? Dana baldintza egokietan dagoala ziurtatzera mugatu behar da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003242", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "\"Ai gure juaneteak\" antzezlana Zeberion\nAbenduaren 27an, 19:00etan, Gabonetako programazinoaren barruan, Tartean Teatro konpainiako Patxo Telleriak, Ai gure juaneteak! ikuskizuna eskainiko dau Hogarrean.\nAi gure juaneteak! ikuskari eszeniko hibridoa da, berbek eta musikeak osotutakoa. Taula gainean aktore-musikari bat eta musikari-aktore bi. Berbearen eremua aktorearena da, esatariarena. Baina aktorea be musikari bihurtzen da tarteka. Musikearen eremua musikariena da. Baina musikariak be ikuskizunaren partea dira, eta honenbestez, aktoreak.\nTestua, Laboaren hainbat kantaren letren berrinterpretazinoa da, gaur egungo ikuspuntutik. Hegazti errariak , Izarren hautsa , Bedeinkatua , Negu hurbila , Lili bat , Oi Pello Pello , Haika mutil , Baga biga higa eta Ihes betea kantuen berbak dira testuaren oinarria. \"Hamarkadak pasau dira kanta horreek konposatu ziranetik eta ez dabe galdu orduko indarra eta zirrarea. Eta horrexegaitik, gure ondare emozionalaren ezinbesteko zatia diralako, izan dot kantok berregituratzeko eta berkodifikatzeko ausardia. Gureak diralako. Nireak diralako\" dino Telleria aktore eta lan honen egileak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003243", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Saturrarango kartzelan preso egondako andren omenezko ikuskizuna Zeanurin\nEguenean taularatuko dabe Mikel Etxaburuk eta Nerea Zuloagak Manttalingo alaba ikuskizun poetiko-musikala Zeanuriko Kultur Etxean, 19:00ean.\nAbenduaren 26an, eguena, Zeanuriko Kultur Etxean Manttalingo alaba ikuskizuna taularatuko da 19:00ean. Mikel Etxaburu poeta ondarrutarraren izen bereko poema liburuan dago oinarrituta ikuskizuna. 2023an, Ernestina de Champourcin Poesia Saria irabazi eban Saturrarango kartzelan gerraostean, 1938 eta 1944 bitartean, preso egon ziran 4.000 andren inguruan berba egiten dauan poema liburuak.\nIkuskizunean poemak errezitau eta kantau egiten dira eta berbek, abeslariaren ahotsak, akordeoiak eta biolinak sentimentuz eta duintasunez janzten dabe diktadurako pasarte gordin ha. Egileak irakurten ditu poemak eta ostean, Nerea Zuloaga Areatzako abeslariak kantau egiten ditu akordeoia eta biolinaren musikeagaz.Oroitze ariketa bat da: \"oroitzen dogun hori gara\" dino idazleak, \"oroitzen ez dana ez da inoz gertatu\".\nSaturraranen aurkeztu zan bagilean eta bertan arratiar asko egon ziran lehenengo emonaldi haretan. Izan be, ikuskizun askotan (Etxabururen Ahaztu baino lehen, ama, Manttalingo alaba... eta Zuloagaren Dolu bat eta dolu bi ) egin dabe lan alkarregaz Etxaburuk eta Zuloagak eta lan taldean hainbat arratiar dagoz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003244", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Etxaso auzo zeberioztarrean sanestebanak ospatuko dira eguenean\nEguerdian mezea egingo da San Esteban ermitan eta gero, barauskarria eta herri kirol erakustaldia egongo dira.\nAbenduaren 26a da San Esteban eguna eta Zeberioko Etxaso auzoan santuaren omenezko ermitea dago, gitxienez XVI. mendetik. Holan, ermitearen inguruan jaia ospatuko da oingo eguenean, 12:00etatik aurrera. Ermitan mezea entzun ostean, barauskarria zerbitzauko da eta ostean, herri kirol erakustaldia dago antolatuta auzotarren gozamenerako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003245", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gabonetarako egitarau berezia antolatu dau Laminetxe Gaztetxeak\nAbenduaren 26tik 30era, egunero egongo da zer egin Areatzako gaztetxean: tailerrak, jokoak, Dolu bat eta dolu bi lanaren gaineko jardunaldia eta film proiekzinoa antolatu dira.\nAreatzako Laminetxe Gaztetxeak \"Gabonak Laminetxen\" egitaraua antolatu dau Gabonetako opor sasoirako. Eguenean, hilak 26, hasiko dira ekintzak eta bost egunez, arrastiro egongo dira ekintzak abenduaren 30era arte, datorren astelehena. Bost ekintza egingo dira guztira eta danak dira irekiak, barikuan egingo da Emoten zara nonor! jolaserako izan ezik, izena aldez aurretik emonda eukin behar zan daborduko-ta.\nEgitaraua:\nAbenduak 26, eguena\n17:30ean, serigrafia tailerra Torontilegaz (bakotxak bere kamisetea eroan behar dau).\nAbenduak 27, barikua\n20:30ean, Emoten zara nonor! jolasa.\nAbenduak 28, zapatua\n18:00etan, Dolu bat eta dolu bi liburuko partaideakaz solasaldia eta argazki erakusketea.\nAbenduak 29, domekea\n18:30ean, mahai jokoak eta txokolate beroa.\nAbenduak 30, astelehena\n17:30ean, Pippi kaltzaluze pelikulearen proiekzinoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003246", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiarrak protagonista izan ziran Gorlizeko Ziklo-krosean\nMaster50 kategorian, hiru arratiarrek osotu eben podiuma: Manu Quintanilla, Iñaki Parada eta Juan Lazpitak, hurrengoz hurrengo. Parada lehena da sailkapen orokorrean eta Quintanilla bigarrena.\nAbenduaren 21ean, zapatua, jokatu zan Bizkaiko CX Koparen atzen probea izan dan Gorlizko ziklo-kros lasterketea eta arratiarrek protagonismo berezia hartu eben, master50 kategoriako podiuma beteta. Horrezaz gainera, amaitutzat emon da 2024ko Bizkaiko CX Kopea eta Iñaki Parada bediaztarra izan da lehena sailkapen orokorrean, Manu Quintanilla igorreztarra barriz, bigarrena izan da.\nGorlizeko lasterketara bueltan, Igorreko lasterketea baino egoera hobean jokatu zan, euriak atseden eguna emon ebalako baina aurreko egunetatik pilatu zan lupetzak markau eban probea. Halanda be, arratiarrek ezin hobeto egin eutseen aurre probeari. Manu Quintanilla igorreztarrak 46 minutu eta 53 segundotan amaitu eban probea. Atzetik, Iñaki Parada bediaztarrek 47:06 egin eban eta Juan Lazpita dimoztarrak, 48:28.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003247", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Irudiakaz lagundutako ipuin kontaketea egingo da eguenean Artean\nKamishibai teknika japoniarra baliatuta, HA-RRI ipuin kontalariak kontauko ditu istorioak Arteako Herriko Bentan, hilak 26an 18:00etan.\nArteako Herriko Bentan Gabonetarako antolatu diran ekintzen artean HA-RRI ipuin kontalariaren kontaketea egingo da abenduaren 26an, eguena, 18:00etatik aurrera. Ipuin kontaketa berezia izango da, \"kamishibai\" teknika japoniarragaz egingo da-ta. \"Kamishibai\" berbeak \"paperezko antzerkia\" esan gura dau, izan be, ahotsez kontautako istorioa papelean egindako irudiakaz lagunduten da. Irudi honeek, hiru ateko \"oholtzatxo\" batean ikustin dira, laminak ordenean jarri eta erakutsita, istorioa osotuteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003248", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar bajatuko dira basotik Olentzero eta Mari Domingi\nEskualdeko herri guztietan izango dabe ume zein nagusiek Gabonetako protagonistakaz aurrez aurre egon eta opariak eskatuteko aukerea.\nAbenduaren 24 gaua izango da Olentzero eta Mari Domingirentzako urteko gaurik lanpetuena, etxez etxe ibiliko dira-ta opariak banatuten. Baina aurretik, herriguneetara bajatuko dira egunez, umeak eta nagusiak agurtu eta gutunak jasotera. Herri batzuetan eguerdian eta beste batzuetan arrastian, baina danek izango dabe Gabonetako protagonisteagaz denporatxo bat pasetako aukerea.\nArantzazu: 13:00etan, Olentzero eta Mari Domingiri harrerea eta 18:30ean, 564 abestia kantetako hitzordua eleiz portalean.\nAreatza: 17:30ean, Olentzero eta Mari Domingiri harrerea.\nArtea: 17:00etan, kantaldia auzoz auzo plazatik hasita eta 19:00etan, harrerea Olentzero eta Mari Domingiri.\nBedia: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00 artean Gabonetako Parkea frontoian eta 13:00etan, Olentzero eta Mari Dominigiri harrerea.\nDima: 17:00etan, kalejirea Olentzero eta Mari Domingigaz eleizatik hasita.\nIgorre: 12:00etan, kalejirea Olentzero eta Mari Domingigaz Mikele auzotik hasita.\nLemoa: 10:30etik aurrera, Olentzero eta Mari Dominigi udaletxean eta 16:00etan, Durundi Barri Dantza Taldearen jantzaldia. 18:30ean, Olentzero eta Mari Domingiri harrerea Karabie Gaztetxean.\nZeanuri: 17:00etan, Olentzero eta Mari Domingiri harrerea.\nZeberio: 17:00etan, kalejirea Olentzero eta Mari Domingigaz Ermitabarri auzotik hasita.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003249", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Atutxa eta \"Utxu\" txapeldun Bizkaiko Binakako Aizkora Txapelketan\nAitzol Atutxak lehenengo mailako txapela irabazi eban eta Xabier Gartzia \"Utxu\"-k bigarren mailakoa.\nSanto Tomas egunean, abenduak 21, Bilbon jokatu zan Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak antolatutako Bizkaiko Binakako Aizkora Txapelketea. Lehenengo eta bigarren mailako txapelketak egin ziran eta kasu bietan, txapeletako bat dimoztarrek eroan eben. Aitzol Atutxak Julen Larreagaz irabazi eban lehenengo mailan eta bigarrenean, Xabier Gartzia \"Utxu\" eta Beñat Lekue nagusitu ziran.\nLehenengo mailako proban, 54\" eta 60\"-ko seina enbor zatitu behar izan ebezan parte-hartzaileek. Aitzol Atutxak eta Julen Larreak 22 minutu eta 52 segundo behar izan ebezan. Atzetik geratu ziran Hodei Ezpeleta-Ioritz Gisasola (23 minutu eta 29 segundo) eta David Naredo-Aritz Irazabal (25 minutu eta 50 segundo) bikoteak.\nBigarren mailako proban, 54\" eta 60\"-ko hiruna enbor ebagi behar izan ebezan probalariek. Xabier Gartzia \"Utxu\" eta Beñat Lekue nagusitu ziran 17 minutu eta 42 segundoko denporeagaz. Bigarren mailan Marco Nevado eta Borja Fernandez bikotea izan zan (19 minutu eta 02 segundo) eta hirugarrena, Mikel Agirre-Daniel Lopez (19 minutu eta 26 segundo).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003250", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Karabie Gaztetxearen hamabostaldi kulturala hasiko da gaur\nTonito con Bonate taldearen emonaldiagaz emongo jako hasikerea urtailaren 5era arte luzatuko dan egitarauagaz.\nLemoako Karabie Gaztetxean urtero lez, hamabostaldi kulturala antolatuten da Gabonakaz batera eta aurten be, holan izango da. Sei ekintza antolatu dira gaur, hilak 23, eta urtailaren 5a artean: kontzertuak, Olentzerto eta Mari Domingiri harrerea, dokumental proiekzinoa, liburu aurkezpena eta umorezko bakarrizketea dagoz programauta.\nEgitaraua\nAbenduak 23, astelehena\n23:00etan, Tonito con Bonate taldearen kontzertua.\nAbenduak 24, martitzena\n18:30ean, Olentzero eta Mari Domingiri harrerea gaztetxean.\nAbenduak 26, eguena\n19:00etan, 25 urtez Karabie gure kabie dokumentalaren proiekzinoa\nAbenduak 30, astelehena\n19:00etan, Gurpilak liburuaren aurkezpena Eztizen Artolagaz.\nUrtailak 2, eguena\n19:00etan, Euskal Marketing umorezko bakarrizketea Ruth Guimeragaz.\nUrtailak 5, domekea\n23:00etan, STANKEIK bertsino gaua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003251", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia Bk baino ez dau lortu garaipena\nEz da ona izan joandako astegoiena Arratiako futbol taldeentzat, gizonezkoen Arratia Bk baino ez dau irabaztea lortu eta. Lemoako Harrobik bardindu egin dau etxean, eta gizonezkoen Arratia Ak etxean eta andrazkoen Arratia Bk etxetik kanpo galdu egin dabez euren partiduak. Andrazkoen A taldeak urtailaren 11-12ko astegoienera arte ez dau partidurik jokatuko.\nGizonezkoen Arratia A taldeak bariku gauean jokatu eban urteko atzen partidua Urbietan Galea A taldearen kontra eta 1-2 gakdu eban. Partiduko 18. minutuan aurreratu ziran arratiarrak Edorta Ormazabal billaroztarraren gol bategaz baina lehen zatia amaitu orduko kanpotarrak 1-2 ipini ziran. Bigarren zatian ez zan markagailua mobidu. 14 jardunaldiren ostean 25 puntu ditu Arratia Ak eta igoera postuetatik kanpo dago, laugarren postuan. Datorren partidua urtaileko lehen astegoienean jokatuko dau etxetik kanpo bere aurretik dagoan Gernika Sporting A taldearen kontra.\nGionezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Ermua A taldearen kontra eta 3-1 irabazi eban. Lehen zatiko golak Jokin Goti zeanuriztarrak eta Ibon Agirretxe artaaztarrak sartu ebezan eta bigarren zatiko gola Iker Olibares zenauriztarrak sartu eban. 14 jardunaldiren ostean 20 puntu ditu Arratia Bk eta bederatzigarren postuan dago. Datorren partidua urtaileko lehen astegoienean jokatuko dau etxetik kanpo Montefuerte A taldearen kontra.\nAndrazkoen A taldeak ez dau jokatu joandako astegoienean eta ligako hurrengo partidua etxetik kanpo jokatuko dau Berriozar talde nafarraren kontra urtailaren 11-12ko astegoienean.\nAndrazkoen Arratia B taldeak zapatu eguerdian jokatu eban Larrabetzun Uritarra taldearen kontra eta 3-1 galdu eban. Etxekoak 2-0 aurreratu izran lehen zatian eta bigarren zatia hasi eta lehen minutuan Alaitz Zelestino dimoztarrak sartutako golak 2 eta 1ekoa ipini eban arren, 3-1 galdu eban Igorreko taldeak. Hamaika jardunaldiren ostean 18 puntu ditu Arratia Bk eta bosgarren postuan dago. Datorren partidua urtaileko lehen astegoienean jokatuko dau etxetik kanpo Ariz A taldearen kontra.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobi taldeak bariku gauean jokatu eban urteko atzen partidua Montefuerte A taldearen kontra Arlonagusian eta bana bardindu eban. Kanpokoak hartu eben aurrea baina 26. minutuan Xanti Kortak sartutako golak partidua bardindu eban. 14 jardunaldiren ostean 14 puntu ditu Lemoako taldeak eta hamalaugarren postuan dago. Datorren partidua urtailaren 4an jokatuko dau etxetik kanpo Orozkoko Atxulaur A taldearen kontra, arrastiko 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003252", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arrastia girotuteko txarangea egongo da gaur Lemoan\nTxoanetik 19:30ean hasita, Sama Siku fanfarria tabernaz taberna ibiliko da Gabon sasoiari ondo etorria emoteko.\nGaur, abenduak 20, da askorentzako atzen lan eguna, ate joka dagoz eta Gabonetako oporrak. Herri askotan antolatu dira barikuko giroa alaituteko ekintzak eta Lemoan txaranga bat ibiliko da tabernaz taberna. Sama Siku Fanfarre talbe bilbotarra da Lemoako Udalak eta Jai Batzordeak konbidautako txarangea eta 19:30ean abiatuko dau ibilbidea, Txoanetik hasita.\nSama Siku Santutxu auzo bilbotarreko konpartsa moduan jaio zan 1978. urtean, lehenengo Aste Nagusi herrikoietarako hain zuzen be. Orduan, konpartsak txistulari, jantza eta tanborrada taldeak eukazan baina bigarren Aste Nagusian, 1979an, konpartsak Tirri-Tarra fanfarria gipuzkoarra kontratau eban aste osorako eta sortu eben giro ona ikusita, euren fanfarria propioa sortuteko ideia jaio zan.\nHolan, 1979an lehen instrumentuak erosi eta entseguak egiten hasi ziran. Euren lehenengo emonaldia 1980ko Atxuriko aratusteen aurkezpenean egin eben. Urte horretan bertan Bilboko Konpartsak asanbladeagaz arazo batzuk medio, konpartsa izateari itxi eutseen baina txarangeak aurrera egin dau geldialdirik barik.\nOrdutik, 1978 eta 1979 urteetan Bilboko konpartsen lehiaketea irabazteaz gainera, 30 saritik gora jaso ditue guztira. Sari honeek Euskal Herriko, Kataluniako, Espainiako, Frantziako eta Belgikako musika eta animazino lehiaketa eta jaialdietan irabazi ditue atzen hamarkadetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003253", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ubideko umeek mendi urtekerea egingo dabe Olentzero eta Mari Domingiri gutunak emoteko\nBihar, hilak 21, arrastiz urtengo dira basora euren bila eta bueltan magia ikuskizuna, txokolatea eta gaztain erreak egongo dira herrian.\nDatorren eguaztenean ibiliko dira Olentzero eta Mari Domingi etxez etxe opariak eroaten baina aurretik, bakotxak zer gura dauan jakin behar dabe. Horretarako Ubideko umeak basora joango dira zapatuan, abenduak 21, honeek topau eta gutunak aurrez aurre emotera. Horretarako, danak batera joateko hitzordua antolatu dabe herriko plazan, 16:30ean.\nOlentzero eta Mari Domingi aurkitu eta gutunak entregau ostean, herrira bueltauko dira bertan antolatu diran ekintzakaz gozatutera. Ortuzarreko Gaztetxean batuko dira 18:00etan, izan be, bertan egongo da Walas magoa bere Osaba patxikuren etxe zaharra magia ikuskizuna taularatzen. Gero, gaztain erreak eta txokolatea zerbitzauko da bertaratutakoen artean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003254", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urtero lez, Gabonetako Jaia ospatuko dabe bediaztarrek\nGaur arrasti osoan zehar jantzaldiak, kirol erakustaldiak eta Gabonetako lehiaketen sariketak egingo dira frontoian; pintxo, edari eta musikeagaz girotuta.\nAurten be, Bediako Udalak Gabonetako Jaia antolatu dau eta hau abenduaren 20an, barikua, egingo da herriko frontoian 17:30etik aurrera. Jaialdian parte hartzeako gauza bakarra eskatuko da sarreran, personako janari pakete bat emon edo euro bi ordaindutea. Batutako janaria Arratiako Elikagaien Bankurako izango da eta dirua Arratiako Gurutze Gorriak eroango dau.\nGabonetako Jaiaren zentroan, hainbat erakustaldia egongo dira ikusleen gozamenerako, herriko ikastaroetako parte-hartzaileen eskutik. Hurrengoz hurrengo, 18:00etatik aurrera, honeek izango dira erakustaldiak: gimnasia erritmikoa, Batzen Kido arte martzialak, saltsa eta merenge jantzak eta Jauziri Dantza Taldearen emonaldia. Gainera, 19:00etatik aurrera pintxoak eta edariak egongo dira, DJagaz girotuta.\nBeste alde batetik, erakusketa eta sariketak be egingo dira. Berbarako, eskulanen ikastaroan egindako lanak eta marrazketa ikastaroan egindako marrazkiak egongo dira ikusgai. Horrezaz gainera, Gabonetako postalak eta birziklatutako materialakaz egindako Gabon zugatzak be egongo dira ikusgai; kasu honetan, saria eroango dabe lanik onenak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003255", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Agur Artzai' dokumentala proiektauko da Zeanurin\nDomeka arrastian izango da Gorbeiako atzen artzainetako baten gaineko dokumentalaren proiekzinoa eta gero, solasaldia egingo da Julen Zubiete zuzendariagaz.\nZeanuriko Udalak antolatutako Gabon Kulturala egitarau potoloaren parte da abenduaren 22an, domekea, egingo dan abeltzaintzaren gaineko dokumental proiekzino eta solasaldia. Agur Artzai dokumentala izango da langaia eta proiekzinoa 18:30ean hasiko da, Kultur Etxeko aretoan. Bertan izango da Julen Zubiete, dokumentalaren zuzendaria.\nAgur Artzai 26 minutuko dokumentalean, Julen Bizuete Gorbeian geratuten dan atzen artzainetako batengana hurbilduten da, Jose Ereñorengana hain zuzen be, amaitzear dagoan bizimodu bat erretratau gurean. Alkarregaz konpartiduten daben denporan, iraganerako ateak zabalik geratuko dira atzean itxitakoaren erreparetako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003256", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikua girotuteko elektrotxarangea eta kontzertuak dagoz Igorren\nArrastian Orkresta elektrotxarangea ibiliko da herritik eta gauez, lau talde igoko dira Kiñu Gaztetxeko oholtzara.\nAbenduaren 20an, barikua, jente askok hartuko ditu Gabonetako oporrak eta atzen lan egunaren ostean oporrei ondo etorria emoteko giro ederra egongo da Igorren, beste herri batzuetan lez. Izan be, arrastiz hasita, 18:30etik 21:30era, Orkestra Elektrotuna elektrotxarangea ibiliko da herriko tabernetatik. Gauerako barriz, Kiñu Gaztetxeak kontzertu gaua antolatu dau.\nIgorreko gaztetxearen ateak 21:00etan zabalduko dira eta bata bestearen atzetik igongo dira oholtzara Bris, Chuleria Joder! eta Gurs taldeak. Honeek amaituta, gaztetxea zarratu arte Pineapple Sweets dj-ak hartuko dau musikearen ardurea, jentea platerren erritmora jantzan ipinteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003257", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Artisautza lanak eta negu sasoiko produktuak egongo dira Arteako merkaduan\nDomekan, abenduak 22, egingo da azokea 10:00etatik aurrera Arteako plazan, tokiko produktu-loteen zozketeagaz.\nGorbeialde Landa Garapenerako alkarteak antolatuta, oingo domekan egingo da negu sasoiko Arteako Merkadua. Artisau eta nekazarien postuak 10:00etatik 14:00etara egongo dira zabalik herriko plazan -frontoian eguraldi txarragaz- jentea hurbildu eta hurbileko produktuak erosteko. Betiko lez, egindako erosketa bakotxagaz erosleek zenbaki bat jasoko dabe produktu-loteen zozketan sartzeako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003258", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiko Musika Eskoleak kontzertua eskainiko dau gaur\nIgorreko Kultur Etxean entzun ahal izango da urteroko Gabonetako kontzertua, 19:00etatik aurrera.\nAurten be, aurretik Otxandio, Zeberio eta Bediatik pasau ostean, Arratiako Musika Eskolako adin guztietako ikasleek eta irakasleek Gabonetako kontzertua eskainiko dabe Igorren. Emonaldia eguaztenean, abenduak 18, egingo da Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan, 19:00etatik aurrera. Talde eta banda desbardinetan, arratiar musikari gaztetxoek urtean zehar prestatutako Gabonetako abestiak eskainiko ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003259", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bariku arrastia girotuteko ekintza ugari antolatu dira Zeberion\nBallet ikuskizuna, debalde azoka eta dj-a egongo dira 18:00etatik gauera arte Zeberioko plazearen inguruan.\nZeberioko Udalak antolatutako Abendu Kulturala egitarau oparoaren barruan, nabarmentzekoa da abenduaren 20a, barikua, askorentzat urteko atzen lan eguna izango dana. Izan be, beste herri batzuetan legez Gabonei ondo etorria emoteko ekintzak antolatu dira eta giro ederra espero da arrasti-iluntzean. Ballet ikuskizuna, debalde azoka eta dj-a egongo dira Zubialden, 18:00etatik aurrera.\nBallet ikuskizuna ate irekiko entsegua izango da eta hau 18:00etan hasiko da, Hogarrean, jantzakaz gozatu gura dauanantzako. Ordu berean hasiko da, 18:00etan, debalde azokea bakotxak bere gauzak eroan eta beste liburu, erropa, jostailu eta abar batzuekaz trukatu ahal izango dauz, 21:00etara arte, eskola zaharrean. Hau amaituta, 21:00etan, DJ Auzolotsak girotuko dau plazea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003260", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lisipe bildumako 'Aingeruak eta neskameak' liburua aurkeztuko da Artean\nBihar, hilak 18, egingo da Arteako Kultur Etxean haurdunaldi subrogatuen gaineko saiakera liburuaren aurkezpen eta solasaldia, 18:30ean June Fernandez egileagaz.\nJune Fernandez kazetariak argiraratutako Lisipe bildumako saiakerea da Aingeruak eta neskameak: haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak eta analisia zein gaia bera sakontasunez ezetuteko, aurkezpen-solasaldia antolatu dau Arteako Kafrangak andra taldeak. \"Arratian oin arte ez dogu gai honen inguruko berbaldirik antolatu eta berba egin beharreko gaia da\", dinoe Kafrangakeko kideek. Holan, abenduaren 18an, 18:30ean egingo da saioa egileagaz beragaz Arteako Kultur Etxean.\nLisipe euskeraz egindako lehen bilduma feministea da eta bertatik argitarau dau kazetaritza saiakera hau. \"Erraza da feminismo abolizionistak -alokairuzko sabelak- lez izentautako fenomenoaren kontrako jarkera morala izatea, baina askoz gatxagoa da errealidade globalizau honeri konponbide politiko egingarria topatzea. Zein izan daiteke bidea andren eta umeen eskubideak defendiduteko, gorputz autonomia errespetetako, ugalketa-merkaduen gosea frenetako eta punitibismoaren lokatzetan ez erortzeko?\". Hausnarketa horretan lagunduteko dago Fernandezen liburua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003261", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Frantzia zein Euskal Herriko txapelketetatik dominaz beteta bueltau dira arratiarrak\nTxapelketa bien artean hiru urre, hiru zidar eta brontzezko domina bat eskuratu ditue Aitor Asua, Mikel Beldarrain, Jokin Burgete, Kimetz Zapiko eta Lur Ziarrustak.\nAbenduko lehen astegoienean jokatu zan Tolosan (Frantzia) Frantziako OneWall Opena eta bertan izan ziran Rebotean OneWall Klubeko (ROWK) jokalari arratiarrak. osotu eben euskal delegazinoa txapelketan eta ezin hobeto egin eben, dan-danek lortu eben-ta dominaren bat. Gainera, bai banako bai binakako urre zein zidar biak ekarri ditue Arratiara.\nBanakako txapelketan, Ziarrusta II.ak irabazi eban urrea eta Mikel Beldarrain arteaztarra eta Aitor Asua, Jokin Burgete eta Lur Ziarrusta dimoztarrek Beldarrainek zidarra, Open kategorian. C mailako txapelketan be egon zan Arratia podiumean, Asua II.ak brontzea eskuratu eban-ta. Binaka barriz, Open kategorian Beldarrain-Burgete izan ziran irabazle nagusiak eta bigarren postuan geratu ziran Ziarrusta II eta Asua II.\nLekeition be txapeldun\nZapatuan Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzeak antolatutako Euskal Herriko OneWall Txapelketea jokatu zan Lekeition. Gizonezko zein andrazkoen txapelketak egon ziran jokoan eta gizonezkoetan, arratiarrak nagusitu ziran lehenengo postu bietan. Urrea Mikel Beldarrain eta Kimetz Zapikorentzako izan zan eta zidarra, Jokin Burgete eta Lur Ziarrustarentzako.\nMikel Beldarrain eta Kimetz Zapiko izan dira Euskal Herriko txapeldunak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003262", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako Udalak bere iruditegia barriztauko dau\nAreatzako Udalak bere irudi korporatiboa eguneratzeko eta modernizetako prozesua ipini dau martxan, \"sasoi barrietara egokitzeko eta herriaren nortasuna hobeto islatzeko\".\nAreatzako Udalak, Areatzako Irudia Birsortzen ekimenagaz ipini dau abian bere irudi korporatinoa eguneratu eta modernizetako prozesua. Gainera, helburuak \"sasoi barrietara egokitutea\" eta \"herriaren nortasuna hobeto isladatzea\" izanik, prozesu parte-hartzaile baten bitartez diseinauko da iruditegi barria. Horretarako, egungo diagnostikoa egiteko online galdetegia zabaldu da herrian; udaletxean be lortu daiteko paperezko inprimakia.\nInkesteagaz, herritarrek Udalaren irudiari buruz daukien perzepzioa ezetu gura dau Udalak eta jentearen eretxia eta iradokizunak jaso. \"Asmoa da irudi bateratuagoa eta adierazgarriagoa sortzea edo barritzea, komunidade osoaren ekarpenak islatuko dituana\". Inkestan parte hartzeako epea zabalik dago hilaren 19ra arte.\nHasikerako diagnostikoagaz eta herritarrakandik jasotako informazinoagaz, datorren urtailaren 9an, 18:30ean, udaletxean bilgune bat antolatu da herritarrek euren ekarpenak egiteko. Udalak prozesuaren parte izatera konbidau gura ditu herritar guztiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003263", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zekorrak garaipenetik hurbil geratu ziran San Txismen\nZapatuan etxean jokatutako partiduan 15-17 egin eban Arratiako Zekorrak taldeak Zaisa Txingudi taldearen kontra.\nZapatuan jokatu zan Igorreko San Txisme zelaian Euskal Liga Senior 2. Maila ligako zortzigarren jardunaldiko Arratiko Zekorrak eta Zaisa Txingudiren arteko partidua. Oingoan be, zekorrak punturik irabazi barik geratu dira, izan be, 15-17 amaitu zan partidua. Hurbil geratu baziran be, puntuak lortu eta sailkapenean aurrera egiteko aukera paregabea galdu dabe, Zaisa Txingudi taldea aurkari zuzena dabe eta. Oin, arratiarrak zazpigarren (10 puntu) eta irundarrak zortzigarren (8 puntu) dagoz sailkapen orokorrean.\nImanol Iriondo jokalariak BEGITUri azaldu deutsonez, \"partidu gogorra\" izan zan zapatukoa: \"Eguraldi txarragaz baloiak jausi egiten ziran eta aurkariak sendo etorri ziran\". Halanda be, \"defentsan ondo eta atakean min egiten\" urten ziran zekorrak. Lehenengo zatian, Iñaki Artetxek zigor kolpe bat eta entsegu bi egin ebazan, baina euretako bat bakarrik transformau ostean eta aurkariek 17 puntu eginda, 2 puntuko alde negatiboagaz geratu ziran arratiarrak. Bigarren zatian be, aurkariak gehiago izan ziran baina zekorren jokalariak min hartzean hasi ostean be, markagailua mantenidu eben.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003264", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaiko Foru Aldundiak 'Bizkaiko merkataritza. Oso Pro' kanpaina abiarazi du\nElixabete Etxanobek, Bizkaiko ahaldun nagusiak, legealdi osoan zehar luzatuko den eragin handiko kanpaina aurkeztu du: Bizkaiko tokiko saltoki txikiaren irudi berritu eta eguneratua eskaintzea du helburu, aldaketa eta berrikuntza bultzatzeaz gain, merkatari izateaz harro egotea sustatzeko.\nBizkaiko tokiko merkataritza txikiari laguntzeko asmoz, Foru Aldundiak Bizkaiko merkataritza. Oso Pro. Proaktiboa. Profesionala. Eta oso gertukoa izeneko kanpainaren berri eman du. Helburu nagusia lurraldeko merkataritzaren irudia berritzea da, garai berrietara egokitzeko gaitasuna eta tokiko ekonomiarentzat duen garrantzia nabarmentzeko. \"Kanpaina honen bidez esan nahi dugu Bizkaian dauden 11.000 erakusmahaietako bakoitzaren atzean pertsona proaktiboak, profesionalak eta oso gertukoak daudela. Bizkaian oso pro diren 46.000 merkatari baino gehiago daudela\" azpimarratu du Elixabete Etxanobek, Bizkaiko ahaldun nagusiak.\nBizkaiko saltoki txikiek erronka handiei egin behar diete aurre, teknologia, demografia eta ingurumen-eraldaketaren ondorioz. Operadore handien lehiari eta digitalizazio beharrari ere aurre egin behar diete. Hala, testuingurua hori izanik, Bizkaiko Foru Aldundiak, BilbaoDendak Bizkaidendak -Bizkaiko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Enpresen Federazioa- eta Cecobi -Bizkaiko Merkataritza Enpresa Konfederazioa- merkatarien elkarteekin lankidetzan, ekintzak bultzatzen ditu tokiko merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko eta negozio-eredu berritzaileago, digital eta hurbilago bateranzko eraldaketa sustatzeko. Horretarako:\nSektorearen digitalizazioa sustatzen du, tailerren, aholkularitzen eta prestakuntza-ikastaroen bidez.\nSaltokietako profesionalizazioa eta berrikuntza bultzatzen ditu, jardunaldi, prestakuntza-programa eta aholkularitza espezializatuen bidez.\nHurbileko merkataritza ikusgarriago egiten du, kontsumo arduratsurako duen garrantzia nabarmentzeko.\nGenero-berdintasuna sustatzeaz batera, emakumeen lidergoa merkataritzan ikusarazten du, sektoreko langileen % 68 emakumeak baitira.\nIbilbide luzeko eta eragin handiko kanpaina\nOso Pro kanpainak ibilbide luzeko ikuspegia du, eta legegintzaldi osoan zehar hedatuko diren hainbat fase ditu. Helburua da Bizkaiko saltoki txikiaren pertzepzioa hobetzea, ez soilik kontsumitzaileen artean, baita merkatarien artean ere, lanbidearekiko harrotasuna sustatzeko eta beren negozioak kontsumo-joera berrietara (aurrez aurre zein modu digitalean) egokitzera bultzatzeko. Bizkaiko merkataritzaren irudi berrituak profesionaltasuna, proaktibitatea eta hurbiltasuna nabarmentzen ditu funtsezko ezaugarritzat. Kanpaina burutzeko hamabi saltoki protagonistaren laguntza lortu da: Bizkaiko hainbat tokitakoak dira, eta lurralde-, genero- eta sektore-aniztasuna adierazten dute, bai eta berrikuntzarekiko konpromisoa ere.\nKanpainaren aurkezpenean Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatu Ainara Basurkok ere parte hartu du. Adierazi duenez, kanpaina jendaurrean erakusteko, Bizkaiko merkataritzaren isla diren egungo kolore bizi askotan egindako piezak erabiliko dira. Ahalik eta inpakturik handiena lortzearren, hainbat formatu eta kanaletan agertuko da, hala nola sare sozialetan, autobus-markesinetan, kanpoko pantailetan, tren-geltokietan, zinemetan, tranbietan, komunikabide digital nahiz analogikoetan eta streaming-plataforma nagusietan.\nAzkenik, kanpainaren aitzindari diren hiru merkatari berritzailek Bizkaiko merkataritza. Oso Pro esperientziaren berri eman dute. Igorreko Arratek Informatica enpresako Unai Garcíak, Gernikako Gakoak Interiorismoko Idoia Atekak eta Bilboko R-evoluciona Taller de Cueroko Fernando Cabok azaldu dute nola espezializazioa, pertsonalizazioa eta iraunkortasunaren aldeko apustua funtsezkoak izan diren gero eta lehiakorragoa den merkatu batean ezberdinak izateko, eta Bizkaiko tokiko merkataritzaren alde egitea oso \"pro\" dela erakutsi dute.\nBizkaiko Foru Aldundiak tokiko merkataritza berritzaile, lehiakor eta erakargarriaren aldeko apustua egiten jarraitzen du. Oso Pro kanpainak balioa eman nahi dio Bizkaiko merkatarien eguneroko ahaleginari; izan ere, beren profesionaltasun, proaktibitate eta hurbiltasunarekin lurraldearen kohesioari eta garapen ekonomikoari laguntzen diote.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003265", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Sansilbestrail lasterketarako izen-emotea kronoak.com-en\nAbenduaren 28an jokatuko da bost kilometroko mendi lasterketa herrikoia eta antolatzaileek mozorrotuta parte-hartzeako deia egin dabe.\nArginatx Mendi Talde arantzazuarrak lehenengoz antolatu dauan mendi lasterketa herrikoia da Sansilbestrail. Abenduaren 28an, arrastiz egingo da bost kilometroko ibilbide aldapatsua (350 metroko desnibela) daukan lasterketea. Izen-emotea kronoak.com webgunean emon daiteke atzen momentura arte, lasterketa eguneko 12:00etara arte hain zuzen be. Zazpi euroko kostua dauka izen-emoteak eta opari moduan, mendiko kaltzetin parea jasoko dabe parte-hartzaileek.\nLasterketea Arantzazuko plazatik urtengo da 16:00etan eta berezitasun moduan, antolakuntzeak mozorrotuta joatera animau ditu korrikalariak; mozorro onenak be, saria jasoko dau. Basoa jagotea be eskatzen dabe antolatzaileek eta txakurrik ezin dala eroan gogorarazo. Sariak eta dutxetako aukerea egongo da eta lasterketea amaitutakoan parrilladea egongo da parte-hartzaileentzat.\nMendia ez da dana izango, herrian giro ona espero da-ta. Jaia animetako, 21:00etatik aurrera, kontzertuak egongo dira Herriko Tabernan. Punk-rock talde bi igongo dira oholtzara: Galazota talde arratiarra eta Durango eta Elorrioko kideak dituan Reder taldea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003266", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabaleta Aldairen gainetik pasau da Lau Eta Erdiko finalean\nAtzo Sestaoko Las Llanas pelotalekuan jokatu zan finalean Goiuri Zabaletak eroan eban txapela, Amaia Aldairi 22-11 irabazita.\nDomekan txiki geratu zan Sestaoko Las Llanas pelotalekuan jokatu eban Amaia Aldaik Emakume Master Cup zirkuituko banakako txapelketa garrantzitsuena, Lau Eta Erdiko Txapelketea hain zuzen be. Baina atzen hiru edizinoak irabazi ostean, Dimakoa garaituta ikusi zan bere laugarren finalean. Hamabost urtegaz, Goiuri Zabaleta leitzarra da banakako txapeldun barria, Aldai 22-11 garaitu eban-ta.\nZabaletak egin eban finaleko lehen tantua, sakez. Seguru jokatu eban partidu osoan; Aldai, ostera, bere mailatik urrun geratu zan. Dana dala, emaitzak adierazo ahal dauana baino gogorragoa izan zan partidua baina Zabaletak hasikeratik eroan eban partiduko aginte makilea, dimoztarrak oldarralditxoak egin baebazan be.\nZabaletak markagailua 1-4 ipini ostean, launa bardindutea lortu eban Aldaik. Baina laster, nafarrak, 10 tantu egin (4-14) eta sano gatx ipini eutsan partidua irabaztea Dimakoari. Ha-ta guzti be, lau tantuko takadatxoa egin eban. Azkenean 11-22 nagusitu zan Zabaleta nafarra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003267", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar emongo jako hasikerea Dimako magia asteari\nMartitzenetik hasi eta domekara arte, egunero egongo dira magiaren inguruko tailer eta ikuskizunak frontoi txikiaren eta Abaroa lokalaren artean.\nTiti Ta Lolo alkarteak, Dibi Danba Karanba magia alkarteak, Dimako Udalak eta Liburutegiak, umeentzako arte eszenikoak bultzatzeko ekimenaren barruan, Dimagia izenpean, magia astea antolatu dabe hilaren 17tik, bihar, 22ra, domekera arte. Egun horreetan, magia ikuskizunak eta tailerrak egongo dira Diman, Arratia eta Euskal Herriko magoen eskutik.\nWalas, Run Run, Aritzoi, Imanol Ituinok eta Eleder magoek eskainiko ditue ikuskizunak astean zehar. Horrezaz gainera, Imanol Ituinok magia tailerrak eskainiko ditu martitzen eta eguenean, ume zein helduentzako. Barikuan ostera, tailerretako parte-hartzaileek euren emonaldi propioa egingo dabe publikoaren aurrean.\nEgitaraua\nAbenduak 17, martitzena\n17:00etatik 18:30era, umeentzako magia tailerra.\n18:30etik 20:00etara, helduentzako magia tailerra.\nImanol Ituiñok bideratuta Abaroan. Aurretik izena emon behar da udaletxean.\nAbenduak 18, eguaztena\n17:30ean, Txoko magikoak Arratiako magoen topalekua. Frontoi txikitik hasita.\nAbenduak 19, eguena\n17:00etatik 18:30era, umeentzako magia tailerra.\n18:30etik 20:00etara, helduentzako magia tailerra.\nImanol Ituiñok bideratuta Abaroan.\nAbenduak 20, barikua\n18:00etan, magia tailerretako parte-hartzaileen emonaldia. Abaroan.\n19:00etan, Imanol Ituiñoren Magia parrastan emonaldia. Abaroan.\nAbenduak 21, zapatua\n12:30ean, Walas magoaren Osaba Patxikuren etxe zaharra ikuskizuna Abaroa aretoan.\nAbenduak 22, domekea\n18:00etan, Eleder magoaren Magia mundiala saioa frontoi txikian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003268", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garaipen bi eta bardinketa bi\nGizonezkoen Arratia A eta B taldeek etxetik kanpo jokatu ebezan partiduak irabazi dabez eta andrazkoen Arratia Ak eta Lemoako Harrobik bardindu. Andrazkoen Arratia Bk atsedena izan dau joandako jardunaldian.\nAndrazkoen Arratia A taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Tolosa taldearen kontra eta bina bardindu eban. Lehen minutuan ipini zan aurretik Tolosa taldea eta lehen zatiko 33. minutuan bardinketea lortu eban Arratiak Nerea Izagirreren golari esker. Bigarren zatiko 54. minutuan ostera arratiarrak 1-2 ipini baziran be -Irune Egiguren izan zan golegilea- handik eta bost minutura Tolosak bardintzea lortu eban. 15 jardunaldiren ostean 30 puntu ditu Arratia Ak eta laugarren postuan dago. Oin ia hilebeteko geldialdia dauka. Datorren partidua urtailaren 11-12ko astegoienean jokatuko dau etxetik kanpo Berriozar talde nafarraren kontra.\nAndrazkoen Arratia B taldeak atsedena izan dau atzen jardunaldi honetan. Hamar jardunaldiren ostean 18 puntu ditu Arratia Bk eta laugarren postuan dago. Datorren partidua, abenduaren 21ean jokatuko dau etxetik kanpo Uritarra taldearen kontra, eguerdiko 12:00etan.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Zaldua A taldearen kontra eta 0-3 irabazi eban. Azibar Sagarna igorreztarrak sartu ebazan lehen gola eta hirugarrena eta Anton Iza dimoztarrak bigarrena. 13 jardunaldiren ostean 25 puntu ditu Arratia Ak eta hirugarren dago igoera postuetan. Datorren partidua etxean jokatuko dau Galea A taldearen kontra hilaren 20an, arrastiko 20:00etan.\nGizonezkoen Arratia B taldeak domeka goizean jokatu eban etxetik kanpo Moraza A taldearen kontra eta 0-1 irabazi eban. Garaipenaren gola 42. minutuan sartu eban Iker Olibares zeanuriztarrak. 13 jardunaldiren ostean 17 puntu ditu Arratia Bk eta hamargarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau hilaren 21ean Ermua A taldearen kontra, arrastiko 16:30ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Ermua A taldearen kontra eta bina bardindu eban. Lemoako taldea, Xanti Korta eta Iker Bikandiren golei esker 0-2 irabazten hasi bazan be Ermua Ak partiduko atzen minutuetan penalti bat sartuta bardindutea lortu eban. 13 jardunaldiren ostean 13 puntu ditu Lemoako Harrobik eta hamabosgarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Montefuerte A taldearen kontra hilaren 20an, arrastiko 20:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003269", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ignazio Mendiola soziologoak migratzaile eta disidenteen \"ehizaz\" egingo dau berba Artean\nDomekan izango da Boterea eta pertsonen ehiza berbaldia Arteako Herriko Bentan, 18:00etan.\nAbenduaren 15ean, domekea, Ignazio Mendiola soziologoa egongo da Arteako Herriko Bentan, 18:00etan hasiko dan Boterea eta pertsonen ehiza: Terrorismoaren, migrazioaren eta disidentziaren aurkako guda berbaldia egiten. Mendiolan El poder y la caza de personas (Bellaterra, 2022) liburuan animalien ehizaren munduko kontzeptuak personen ehizaren mundura aldatu ebazan, migrazino- eta muga-politiken inplikazinoetara hurbilduta. Holan, gaur egun disidente eta migratzaileen kontrako gudan, botereak \"ehiztari\" eta \"harrapakin\" gatazkea elikatuten dauala defendiduten dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003270", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Unai Iturriagak eta Andoni Egañak kantauko dabe gaurko bertso-afarian\nZeanuriko jubiladuen tabernan egingo da bertso-afaria 21:30ean eta sarrera guztiak agortuta, giro ederra espero da saioan.\nEuskerearen Egunaren harira, Zeanuriko Udalak bertso-afaria antolatu dau gaurko, babenduak 13 21:30ean. Afarian giroa sortzeako arduradunak, punta-puntako bertsolari bi izango dira: Andoni Egaña eta Unai Iturriaga. Jubiladuen tabernako jantokian egingo da bertso saioa eta txartelak, agortuta dagoz beraz, giro sano ona espero da saioan.\nAndoni Egaña Makazaga (Zarautz, 1961) da bertsolaririk ezagunenetarikoa, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia lautan irabazi ebanetik. 1993an, 1997an, 2001ean eta 2005ean izan zan nagusi, hain zuzen be. Euskal filologoa, idazlea eta eskarmentu handiko bersolaria da Egaña. Telebistarako gidoiak be idazten ditu, baita literatura eta kazetaritza lan ugari egin be. Unai Iturriaga barriz bertsolaria, idazlea eta abeslaria da. Bi aldiz izan da Bizkaiko txapeldun eta Bertsolari Txapelketa Nagusian sei aldiz izan da finalista.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003271", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Negu sasoiko merkadua egingo da bihar Areatzan\nNekazaritzako elikagaiak eta artisauen produktuak egongo dira salgai 10:30etik 14:30era.\nGorbeialde Landa Garapena alkarteak antolatuta, abenduaren 14an, zapatua, Areatzako Merkadua egingo da plazan. Goizez, 10:30ean zabaldu eta 14:30ean zarratuko dira postuak eta euria eginez gero, eskolako aterpean izango da merkadua. Areatzako Udaletik zehaztu dabenez, bost ekoizle eta zortzi artisauren postuak egongo dira azokan. Betiko lez, erosketa bakotxagaz tokiko produktu-loteen zozketarako zenbakiak jasoko ditue erosleek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003272", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan jokatuko da Zeanurin andrazkoen Bizkaiko Harrijasotze Txapelketea\nHamar harrijasotzaile lehiatuko dira, abenduaren 15ean, 12:30ean, Zeanuriko frontoian.\nZihara Zabala, Aida Ugalde, Itxasne Apraiz, Laura Perez eta Julia Martinez dira 60 kilotik beherako kategorian neurtuko diranak eta Karmele Gisasola \"Zelai III\", Patricia Martin, Lucia Orbe, Leire Olea eta Ane Atxutegi kategoria absolutuan. 60 kilotik beherako kategoriakoek 62,3 kiloko harri zilindrikoa, 50 kiloko harri kubikoa eta 50 kiloko bolea altzau beharko dabe, minutu biko altzaldietan. Kategoria absolutukoek barriz 75 kiloko harri zilindrikoa, 62,5 kiloko harri kubikoa eta 62,5 kiloko bolea altzau beharko dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003273", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Olga Ortuzarri omenaldia egingo jako bihar Igorreko frontoian\nTorralba vs. Zearra eta Bengoetxea-Agirre vs. Goñi-Cimadevilla partiduak jokatuko dira 19:00etatik aurrera.\nAbenduaren 13an, barikua, Olga Ortuzarren omenezko eskupelota partiduak jokatuko dira Igorreko Udal Kiroldegiko frontoian. Olga Ortuzar andra ezagun eta parte-hartzailea izan zan Igorreko eskupelotearen komunidade barruan eta aprilean zendu zan. Lau t'erdiko eta binakako partidu bana jokatuko dira eta ohorezko konbidauak izango dira Oinatz Bengoetxea eta Mikel Goñi. Sarrerak kiroldegian dagoz salgai bost eurotan.\nPartiduak 19:00etan hasiko dira eta bitartean, pintxo potea eta musikea be egongo dira. Lau t'erdiko partiduan Izkander Torralba eta Beñat Zearra lehiatuko dira. Honeen ostean jokatuko da binakakoa, Bengoetxea eta Agirre, Mikel Goñi eta Cimadevillaren kontra egongo dira aurrez aurre.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003274", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lagun Artean alkartearentzako egingo da Igorreko V. Azoka Solidarioa\nBihar, hilak 13, arrasti osoan zehar egongo dira Elkartasun Begiradak alkarteko kide eta laguntzaileak Lehendakari Agirren batutako jostailu, liburu eta bestelakoak saltzean.\nElkartasun Begiradak alkarte igorreztarrak bosgarrenez antolatu dau Igorreko Azoka Solidarioa abenduaren 13rako, barikua. Urtero-urtero egiten dabe alkartasun azokea, lortutako dirua alkarte desbardinentzako bideratzen dalarik. Aurtengoan, Lagun Artean alkarteko Emakumeentzako Programa proiektura joango da dirua. Holan, bakarrik eta bazterketa egoeran dagozan 39 andrari eta euren seme-alabei ostatu eta laguntza zerbitzuak emon ahal izango jakiez.\nElkartasun Begiradak alkarteak jenteak emondako jostailuak, liburuak, motxilak, mozorroak eta antzekoak batu ditu. Urri bigarrenaren 24an, zemendiaren 7 eta 12an, egon ziran Lehendakari Agirren jentea hurbildu eta erabileten ez dituan gauzak batzeako. Bilketea amaituta, azokea bera abenduaren 13an egingo da eta jostailu eta bestelakoei bigarren bizitza bat emoteaz gainera, Lagun Artean alkarteak finantziazino laguntzea jasoko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003275", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Iratxe Etxebarriak bere liburuaren aurkezpena egingo dau domekan Diman\nDatorren domekan, hilak 15, 12:30ean, Iratxe Etxebarria Dimako Artaun auzoan dagoan Antzasti Euskaldunon Etxean egongo da 7.300 miligramo eszitalopram bere liburua aurkezten.\nIratxe Etxebarria kazetari arratiarra lanaren ardureak jota gaixotu egin zan, eta horrek eragindako hausnarketakaz aurkeztuko dauan liburua idatzi dau. Liburuak \"negu luze eta hotz batez egiten dau berba\" eta buruko osasuna jagoteko zantzu batzuk be emoten dauz.\nOin Etxebarriak, burnout edo lanagaitiko estres sindromean espezilizautako \"entrenatzaile emozional\" moduan egiten dau lan. Bixi bizi coaching webgunean eskaintzen ditu coaching prozesuak.\n7.300 miligramo eszitalopram\nLiburuaren izenburuak, gaixorik egoanean hartu behar izandako botikeari egiten deutso erreferentzia. Hiru zatitan dago bananduta liburua eta atal bakotxak kolore bat dauka. Lehenengo partea, urdina, buruko gaixotasunaren inguruko hausnarketak dira; bigarrenak, gorriak, egileak irakurritako literatura zientifiko edo zaintzako literaturan jasotako gomendioak dakarz. Hirugarren atalean, berdean, \"opari modukoak edo errezeta batzuk dagoz\" egilearen esanetan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003276", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Alkartasun jaialdia antolatu dau Ernaik barikurako\nIgorreko Axular Herriko Tabernan egingo da Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren aldeko protestetan arratiar militanteek jasotako isunak ordaintzeko jaialditxoa musika eta hamburgesakaz.\nAbenduaren 13an, barikua, Elkartasun Jaialdia antolatu dau Arratiko Ernai ezker abertzalearen gazte antolakundeak Axular Herriko Tabernan. Iluntzean, 20:00etatik aurrera zuzeneko musikea eta pintxadea egongo da. Gainera afariak ipiniko ditue eta ateraten dan dirua Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren aldeko protestetan isundutakoei lagunduteko izango da.\nZuzeneko musikea kontzertu akustikoa izango da, Amaiur eta Haritzen eskutik. Abesti ezagunakaz, kantetako giroa sortuko dau bikoteak gitarra eta ahotsagaz. Hau amaituta, jantzan ipiniko dau jentea MANGUAL bikoteak, binilo pintxadeagaz 22:00etatik aurrera. Tartean, afariak be zerbitzauko dira, hamburgesak hain zuzen be, 21:00etatik 23:00etara.\nIsunei aurre egiteko\n2023ko urri lehenengoan Ernaik Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren kontrako espetxeratze agindua salatzeko protestak egin ebazan Bilbon eta Gasteizen. Bertan, Ertzaintzak 133 militante identifikau ebazan eta Mozal Legea aplikauta, 1.500 eta 2.500 euro bitarteko isunak ipini eutsiezan, 290.500 euro guztira. Arratiako Ernaiko kideak be egon ziran bertan eta euretako hamarrek jaso ebezan isunak, 24.000 euro guztira. Orduan, isunak \"gazteria independentista zapaldu eta erasotuteko\" helburuagaz izan dirala azaldu eutsien Ernaitik BEGITUri. Holan, isunduek banan-banan salatu dabe Eusko Jaurlaritzea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003277", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Miñan' antzezlana taularatuko da eguenean Igorren\nIbrahima Balde etorkin ginearraren bizitzaren inguruan Amets Arzallusek idatzitako liburuan dago oinarrituta antzezlana.\nBihar, abenduak 12, Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak Miñan obrea taularatuko dau Igorreko Lasarte Aretoan, 20:00etan. Miñan (anaiatxoa) Ibrahima Balderen bizitzearen kronikea da, berak ahoz kontautakoa, Amets Arzallusek idatziz jasotakoa, eta Artedramak antzerkira egokitutakoa.\nIbrahima kamioi baten ebilan aprendiz Ginean, egun baten amak deitu eban arte: anaia txikiak etxetik alde egin eban. Eta haren bila abiatu zan Ibrahima. Sahara kurutzatu; pasatzaile, polizia eta bahitzaileakaz topo egin; egarria, gosea eta mina ezetu eban Afrikatik Europarako bidean. Mediterraneoa zeharkatzen dabenak deshumanizetea ezinbestekoa da euren heriotzen, kanporatzeen, ilegalizautako bizitzen gaineko arduraeza zabalduteko. Baina bizitza horreetako bakotxa bakarra da eta, beraz, unibetsala. Eta konteteak hori azpimarratzen dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003278", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lupetza izan zan protagonista Igorreko XLVI. Nazinoarteko Ziklokrossean\nYorben Lauryssen eta Noemie Garnier izan ziran lasterketa nagusiko irabazleak eta Master50ean, Manu Quintanilla igorreztarrak eroan eban txapela.\nEkatxak bete-betean harrapau eban domekan jokatu zan Igorreko XLVI. Nazinoarteko Ziklokross lasterketea berez gogorra izateko pentsau zan zirkuituari, zailtasuna gehituta. Holan, eta Italian jokatu behar zan Munduko Kopea bertan-behera gelditu ostean, Igorreko probea astegoieneko garrantzitsuena izan zan mundu mailan. Lasterketa erregineko irabazleak Yorben Lauryssen eta Noemie Garnier izan ziran baina aipamen berezia emon behar jako Manu Quintanillari, Master50 kategorian irabazi eta txapela Igorren itxi ebalako.\nElite mailan, Mountain Bike-ko txapeldunordea dan Noemie Garnierrek aprobetxau eban egoera hau; izan be, lupetzetan gehiago zan bere aurkariak baino. Nesta taldeko Sofia Rodriguezek eta Alicia Gonzalezek osotu eben podiuma, bigarren eta hirugarren eginda. Gizonezkoetan, lasterketea irabazteko lehia belgiar biren artean egon zan, Yorben Lauryssen eta Anton Ferdinanderen artean, hain zuzen be, baina Ferdinandek arazo tekniko bat izan eban eta garaipena Lauryssenentzat izan zan. Laurysennegaz podiumean, Mario Junquera eta Miguel Rodriguez egon ziran. Ferdinandek laugarren egin eban.\nJunior mailako lasterketea be izan zan nazinoartekoa. Benjamin Novalek irabazi eban probea eta Gabin Gauthier eta Baptiste Carrere frantziarrek osotu eben podiuma. Andrazkoetan, Maier Olanok jantzi eban txapela eta Irati Arangurenek eta Lorena Patiñok egin eben bigarren eta hirugarren, hurrengoz hurengo.\nMaster 50 kategorian igorreztarra irabazle\nAurretik Master kategorietako eta Kadete mailako lasterketak egon ziran. Master 50 kategorian Manu Quintanilla igorreztarra nagusitu zan. \"Urduri nengoan, etxean jokatuten nebalako. Oin dala urte batzuk bigarren egin neban Master 40 kategorian. Hasikeratik aurrean ipini nintzan eta minutu bat eta berrogei segundoko errenta baliotsua lortu neban.Ondo kudeatu eta hainbeste desio neban garaipena lortu neban\" azaldu deutso begituri Quintanillak. Bezperan be Tarazonan (Zaragoza) jokatutako ziklo-kros lasterketea irabazi eban.\nAndoni Etxeberri, Patxi Cia eta Aitor Zabaleta izan ziran Master kategorietako beste irabazleak. Ez zan egon kategoria honeetako andrazko lasterketarik.\nTxiki Kopa zapatuan\nBezperan, Txiki Kopako lasterketea jokatu zan Olabarriko zirkuitua. Beñat Busto Roblesek eta Uxue Santana Ibañezek irabazi ebezan Haur mailako lasterketak.Izei Ferrero Pagaldaik eta Telmo Hernandez Totorikak osotu eben mutikoen podiuma eta Claudia Pando Perezek eta Haizea Goiri Sellanek neskatoena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003279", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeiako abesti eta kondairen kantaldia egingo da Lemoan\nGontzal Mendibil eta Iñaki Garcia Uribek bariku iluntzean eskainiko dabe Kontuak eta kantuak Gorbeian emonaldia Kotxepinen.\nAbenduaren 13an, barikuan, 19:30ean Lemoako Kotxepin Kultur Etxean Kontuak eta kantuak Gorbeian ikuskizunaren 38. emonaldia egingo dabe Gontzal Mendibil eta Iñaki Garcia Uribek. Mendibilek kantau egingo dau eta Garcia Uribek, Gorbeiaren inguruko ipuin, istorio, kondaira eta mitoakaz osotuko dau kontzertua.\nKantaldiak zortzi kantu batzean ditu, \"danak Gorbeia eta Arratiaren inguruari buruzkoak. Batzuk antxinakoak eta egokitutakoak dira, beste batzuk sortutakoak eta barriak\" azaldu deutso begituri Mendibilek. Ama Gorbeia, Gorbeiako haizea eta Neure txiki polita dira entzun ahal izango diran kantuetako batzuk.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003280", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ane Albisuk euskal jantzi tradizionalen gaineko tailerra gidatuko dau\nEguenean, hilak 12, egingo da tailer teoriko eta praktikoa Dimako Abaroa lokalean, 17:30etik aurrera.\nDimako Andraizea andra taldeak euskal jantzi tradizionalen gaineko lanketa berezia antolatu dau. Ane Albisu adituaren gidaritzapean, tailer teoriko-praktiko bat egingo da abenduaren 12an, 17:30ean hasita Dimako Abaroa lokalean. Bertan, tradizinozko janzkerearen inguruan ikasteaz gainera, bakotxak bere jantzia eroan ahalko dau hobetu ezetu eta moldaketak egiteko aukerak baloretako.\nSaioa bi ataletan banatuko da. Hasteko, euskal jantzi trandizionalei ikuspuntu teoriko batetik hurbilduko dira parte-hartzaileak. Euskal jaietan jazten diran janzki eta jantzien izakerea eta iturburuari buruzko ezagutzea alkarbanatuko dau Albisuk. Gero, ikuspuntu praktikoa hartuko dau tailerrak. Bertan, jantzi bakotza zelan jantzi eta atondu ikasiko dabe eta bakotxak bere jantzia eroango dauanez, Albisuk hauek birmoldatzeko proposamenak emongo ditu.\nAne Albisu\nAne Albisu Iriarte (Donostia, 1960) aktorea eta euskal filologoa izateaz gainera, euskal jantzietan aditua da. 2006an, ATONDU - XXI. Menderako Proposamena liburua argitaratu eban, gaia sakontasunez aztertzen dauan lana. Gainera, euskal folklorea aztertu, berreskuratu eta manteniduteaz arduratuten dan Ikerfolk alkarteko ikertzailea be bada.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003281", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Karlos Aretxabaletak 'Izarrak eta haitzak' liburua aurkeztuko dau Igorren\nMendiko kirolarien narrazinoan batzean dituan liburuaren aurkezpena Axular Herriko Tabernan izango da, eguaztenean 19:00etan.\nKarlos Aretxabaleta \"Txapel\" arrigorriagarraren atzen lana da Izarrak eta haitzak (Susa, 2024). Idazleak lana Igorreko Axular Herriko Tabernan aurkeztuko dau abenduaren 11n, 19:00etan. Bere alboan izango dira Iñaki Marco eta Bego Quevedo mendi kirolariak. Izan be, liburu honetan euskal mendi kirolari ugariren narrazinoak batzean ditu, honeek \"nobelizatuz\". Tartean, Alex Txikon eta Itziar Zabala arratiarren istorioak topau daitekez bertan. Liburu honen salmenteagaz lortutako dirua, SOS Himalaya Fundazinoarentzako izango da.\nSinopsia\nImajinau eskalatzaile edo mendizale ezagun baten aurrean zagozala, miresten dozun baten aurrean; garagardaoa daukazula eskuan, irribarrea aurpegian, eta ahotik berbak jariatzen dirala, konfiantza osoz. Imajinau euren istorioetan sartu ahal izatea, euren bizitza eraiki daben pasadizoetan eta gero, guztia liburu batean gordetzen dozula.\nBada, horixe egin dau Karlos Aretxabaleta idazle bizkaitarrak. Edurne Pasaban, Juanjo San Sebastian, Pou anaiak, Alex Txikon, Oihana Azkorbebeitia, Mikel Zabalza, Alberto Iñurrategi, Ekaitz Maiz, Imanol Amundarain, Irati Anda, Iker Arroitajauregi, Iñigo Basterra... horreekaz guztiakaz, besteak beste, solasean jardun da. Hitzaurrea Juanra Madariagak eta azken berbea barriz, Ioritz Gonzalez Lertxundik jarri dau. Izarren eta haitzen arteko bidaia da liburua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003282", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gabonetako ipuinak entzungo ditue bihar txikerrenek Kotxepinen\nAinhoa Etxebarriak Olentzero, Mari Domingi eta euskal ipuinak kontaketea egingo dau bihar, hilak 11, 18:30ean.\nAbenduaren 11n, eguaztena, Ainhoa Etxebarria ipuin kontalaria izango da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean hiru urtetik gorako ume eta euren familientzako Gabonetako istorioak kontetan. Saioa 18:30ean hasiko da eta irudiak, objetuak eta txotxongiloak erabilita, hiru euskal ipuin kontauko ditu. Istorioen kontaketea laguntzeko, Galtzagorri musikariagaz egongo da Etxebarria, hainbat instrumentu joko dituena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003283", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Olentzero eta Mari Domingirentzako Gutunen Lehiaketea antolatu da Lemoan\n2008 urtearen ostean jaiotakoek abenduaren 16ra arte Kotxepingo buzoian ixten dabezan gutunek hartuko dabe parte lehiaketan.\nLemoako Udalak txikerrenei gutunak idaztera animetako helburuagaz antolatu dau aurten Olentzero eta Mari Domingirentzako Gutunen Lehiaketea. Abenduaren 9aren eta 16aren artean, Lemoan bizi diran edo ikasten daben 2008 ostean jaiotako umeen gutunak itxi ahal dabez Kotxepin Kultur Etxean dagoan postontzian. Euskeraz eta eskuz idatzita egon behar dira gutunak eta jasoten diran guztiak sartuko dira lehiaketan.\nLehiaketako sariketak, adinaren araberakoak izango dira. Hiru kategoria dagoz, 2012an jaio ostekoak, 2010-2011 artean jaiotakoak eta 2008-2009 artean jaiotakoak. Adin tarte bakotxean, hiru sari emongo dira. Lehenengoak 30 euroko material didaktiko sorta jasoko dau, bigarrenak 25 eurokoa eta hirugarrenak 20 eurokoa. Gogoratu, gutunagaz batera kontaktuan ipinteko informazinoa zehaztutea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003284", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Enplegu jardunaldia antolatu dau Beharbidek martitzenerako\nIgorreko Kultur Etxean, 10:00etan hasiko da inguruko enpresen inguruko informazinoa eskuratu eta lan-eskaintzak ezetuteko jardunaldia.\nBeharbide Igorreko Enplegu Proiektuak antolatuta, abenduaren 10ean Enplegu Jardunaldia egingo da Igorreko Kultur Etxean. Goiz osoan zehar, 10:00etatik aurrera, inguruko enpresa garrantzitsuenetariko batzuk egongo dira bertan: Grupo SSI, BATZ, Ormazabal, Alliance, Walter Pack eta Ilunbe. Helburua beharra topetan dabenek, enpresei buruz informau eta honeek emoten dabezan lan aukerak ezetutea da.\nJardunaldia 10:00etan hasiko da, irekiera ekitaldi eta Beharbideren proiektuaren aurkezpenagaz. Honeen ostean, 10:30etik 13:30era, enpresa parte-hartzaileen zirkuitua egongo da honeek hurbiletik ezetuteko. Amaituteko, 13:30ean ekitaldia zarratuko da Kalitatezko eta tokiko enplegu baterako ondorioak berbaldiagaz. Honen ostean, enpresen mahaietan, enpresen eta lan-eskaintzen inguruko informazinoa emongo da, hautagaitzak aurkezteko laguntzeagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003285", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxea arratiarren Puntuak eta komak taldea irabazle BBK Sariketan\nAbenduaren 5ean jokatu zan Bertsolari Gazteen XXXII. BBK Sariketearen finala Zornotzan eta bertan, 18 urte artekoen mailan, Puntuak eta komak taldea, Sagutxu kaskarinak 2.0 taldeari nagusitu jakon. Puntuak eta komak taldea, Amaiur Betanzosek, Ekhi Zuluaga igorreztarrak eta Iradi Barrenetxea arteaztarrak osatuten eben. 19 eta 26 urtekoen mailan, Okerbide taldea izan zan irabazlea.\nAnder Aldazabal Olabarri izan zan gai-emoilea eta epaimahaia Ainhoa Arregi Elosuak, Beñat Romero Maguregik eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osotu eben. Idazkari beharretan, ostera, Ione Narbaiza Gallastegi ibili zan. \"Oholtzan eta publikoan egon zan giro ona nabarmentzekoa izan da. Honezaz gainera, saioan zehar finalista guztien karikaturak egiten ibili da Unai Gaztelumendi Arandia bertsolari eta ilustratzailea. Karikatura honeek izan dira bertsolariek jaso daben oparietako bat\" azaldu dabe Bizkaiko Bertsozale Elkarteko iturriek.\nBestalde, kantakera onenaren saria Bittor Altube Sarrionandiak eskuratu eban. Aurtengo saria, Unai Iturriaga Zugaza-Artaza bertsolari, idazle eta sortzaileak egindako ilustrazinoa izan da.\nAurten 30 urte bete ditu Bertsolari Gazteen BBK Sariketeak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003286", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Igorreko Gabonetako Kirol Kanpuserako izen-emotea\nAvenduaren 26 eta 27an eta urtailaren 3an egingo diran ekintzetan parte hartzeako abenduaren 15era arte emon daiteke izena kiroldegian.\nIgorreko Udalak antolatuta, sei eta hamairu urte arteko gaztetxoentzako Gabonetako Kirol Kanpusa egingo da oporretan. Abenduaren 26an, 27an eta urtailaren 3an, 16:00etatik 20:00etara, kirolagaz lotutako ekintzak egingo dira eskolako aterpearen, frontoiaren eta ugerlekuaren artean. Ekintzok, aniztasun funtzionala daben umeentzako be izango dira aproposak.\nIzen-emotea zabalik dago daborduko, abenduaren 15era arte, Igorreko Udal Kiroldegiko harreran. Egun bakarrerako, bitarako edo hiruretarako emon daiteke izena, egun bakotxeko hamar euroko prezioagaz. Neba-arreba bik edo gehiagok izena batera emonda ostera, 7,50 euro ordaindu beharko dira personako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003287", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lau garaipen eta bardinketa bat\nAndrazkoen Arratia Ak eta Bk, gizonezkoen Arratia Bk eta Lemoako Harrobik irabazi egin dabez euren partiduak, gizonezkoen Arratia A taldeak ostera bardindu egin dau.\nAndrazkoen Arratia A taldeak, zapatuan, abenduaren 7an jokatu eban etxean Mulier talde nafarraren kontra eta 2-0 irabazi eban. Golak bigarren zatian heldu ziran, lehena Amaiur Artetxek sartu eban eta bigarrena Nerea Izagirrek. 14 jardunaldiren ostean 29 puntu ditu Arratia Ak eta laugarren postuan dago. Datorren partidua, urteko atzena, etxetik kanpo jokatuko dau Tolosa taldearen kontra hilaren 15ean, arrastiko 17:00etan. Partidu honen ostean ia hilabeteko geldialdia eukiko dau Emakumezkoen RFEF Hirugarren Mailako bigarren multzoan dagoan Arratia Ak.\nAndrazkoen Arratia B taldeak, eguenean, abenduaren 5ean jokatu eban etxetik kanpo Derio A taldearen kontra eta 1-3 irabazi eban. Igorreko taldea galtzean hasi bazan be Alaitz Zelestino dimoztarrak lehen zatian bardindutea lortu eban. Bigarren zatian heldu ziran Miriam Hormaetxea eta Uxue Aurtenetxeren golak. 10 jardunaldiren ostean 21 puntu ditu Arratia Bk eta hirugarren postuan dago. Datorren jardunaldian arratiarrek atsedena izango dabe eta hurrengo partidua abenduaren atzen astegoienean jokatuko dabe etxetik kanpo Larrabetzuko Uritarra taldearen kontra.\nGizonezkoen Arratia A taldeak, barikuan, abenduaren 6an jokatu eban Urbietan Amorebieta B taldearen kontra eta husna bardindu eban. 12 jardunaldiren ostean 22 puntu ditu Arratia Ak eta laugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Zaldua A taldearen kontra, hilaren 14an, arrastiko 18:00etan.\nGizonezkoen Arratia B taldeak, barikuan, abenduaren 6an jokatu eban Urbietan Berriatuko taldearen kontra eta 2-1 irabazi eban. Bigarren zatian heldu ziran arratiarren gol biak, Nikola Eguzkiza billaroztarrak sartu eban 46. minutuan lehenengoa eta Mikel Sarobe igorreztarrak atzen minutuan bigarrena, deskontuan kanpotarrek penaltiz sartu eben euren gola. Sei jardunaldi eroiazan Arratia Bk punturik lortu barik. 12 jardunaldiren ostean 14 puntu ditu Arratia Bk eta hamaikagarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Moraza A taldearen kontra hilaren 15ean, goizeko 11:30ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik, barikuan, abenduaren 6an jokatu eban Arlonagusian Moraza A taldearen kontra eta 2-1 irabazi eban. Lemoako taldea galtzean hasi bazan be lehen zatiko 44. minutuan Oier Etxebarriak eta 72. minutuan Hasier Cuadrak sartutako golei esker bueltea emon eutsan markagailuari. 12 jardunaldiren ostean 12 puntu ditu Lemoako taldeak eta hamalaugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ermua A taldearen kontra, hilaren 14an, arrastiko 16:15ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003288", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nazinoarteko zein bertoko 300 txirrindularik hartuko dabe parte Igorreko XLVI. Ziklokrossean\nDomekan 09:00ak eta 13:15ak artean jokatuko dira Olabarriko zirkuituan master, kadete, junior, elite eta sub23 kategorietako lasterketak.\n1977an egin zan Igorren lehenengoz ziklokross lasterketea eta aurtengoa, berrogehita seigarrena izango da, Arratiako Ziklista Elkarteak antolatuta. Domekan, abenduak 8, Euskal Herriko zein Europako beste nazinoetako 300 txirrindularik hartuko dabe parte Igorreko XLVI. Ziklokrossean. Euren artean dagoz Yorben Lauryssen belgiarra, Marcel Meissen alemaniarra eta Noemie Garnier eta Gwennig Le Dantec frantziarrak beste izen entzutetsuen artean. Bezperan jokatuko dan Txiki Kopako probea kontuan hartuta, 600 txirrindulari egongo dira astegoienean guztira, inozko probarik handienean.\nOlabarri auzoko landetan prestatu dan zirkuituan, goizeko 09:00etan hasiko dira lasterketak. Master kategorietako gizonak izango dira lehenengoak; 10:00etan, Master andrazkoak eta Kadete andra eta gizonen lasterketak izango dira. Ostean, 10:45ean, ordura arte egindako lasterketetako sari banaketea egongo da. Hurrengo lasterketak Junior mailakoak izango dira, 11:00etan, andrak eta gizonak, eta ostean, 12:00etan, hasiko dira lasterketa nagusiak, nazinoarteko txirrindulariak ekarriko dituenak, Elite eta Sub23 mailakoak. 12:00etan, Elite eta Sub-23 andrazkoak lehiatuko dira eta 13:15ean, gizonak. Junior eta Elite eta Sub23 mailako lasterketetako irabazleek sariak jasoko dabez 14:30ean.\nLeire Aurrekoetxea, AZEko presidentea: \"Txirrindularitzan mobidu diranak eta mobiduten diranak danek daukie egun hau gordeta hona etorteko. Igorrek jarraitzen dau ziklo-kroseko marka bat izaten \".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003289", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Musiktopa taberna ustiatzeko proposamenak aurkeztu daitekez Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforman\nZemendiaren 25eko osoko bilkuran onartu ebazan Arteako Udalak Musiktopa tabernea ustiatzeko oinarriak. Proposamenak elektronikoki aurkeztu behar dira Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforman, abenduaren 17aren 14:00ak baino lehenago.\nLizitazinoa bost urterako litzateke, beste urte bi luzatu daitekena eta alokairua, hilean 800 eurokoa. Bost urteko alokairua, 48.000 euro, hasikerako inbersinorako izango da; hau da, \"2022-04-02an izandako sutearen ondorioz, higiezina gaur egun zein egoeratan dagoan kontuan hartuta, esleipendunak 48.000 euroko hasierako inbersinoa egin beharko dau\". Inbersino hori, sukaldea negozioaren beharretara egokitzeko bideratuko da. Horregaz bost urtetako alokairua ordainduta egongo da eta negozioaren beharretara egokitzeko; hau da, altzariak ipinteko, hiru hilabeteko epea izango dau esleipendunak.\nTabernea Musktopa deituko da eta musikeari lotutakoak izango dira tabernearen dekorazinoa, pintxo edo menuen izenak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003290", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberioko Udal Aurrekontuetarako prozesu parte-hartzailea hasiko da astelehenean\nAbenduaren 9an Santa Kurtzen, 11n Ermitabarrin eta 16an plazan egingo dira aurrekontuei begirako batzar irekiak.\nZeberioko Udalak \"gardentasuna eta zeberioztar guztien parte-hartzea sustatu\" gura dau 2025erako Udal Aurrekontuen prestaketa prozesuan. Aurrekontuetan partida finkoak dagoz betiko gastuei aurre egiteko baina beste partida batzuk herritarrakaz egingo diran batzarretan ebatziko dira. Batzarrotan, batetik \"auzoentzako ardura daben gaiak\" landuko dira eta bestetik, norbanako edo alkarteek proposatu ahal dabezan egitasmo edo proiektu \"txiki zein handiak\".\nAbenduan zehar, hiru auzo batzar egingo dira, danak be 18:30ean. Lehenengoa datorren astelehenean, hilak 9, izango da Santa Kurtzeko ermitan; bigarrena abenduaren 11n egingo da Ermitabarriko Taberna Zaharrean eta atzena, abenduaren 16an Plazako ermitan, Hogarrean. Honeen ostean, laugarren batzar bat antolatuko da, auzo batzarretako ondorioak aurkezteko helburuagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003291", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txiki Kopako probak inaugurauko dau ziklo-kros astegoiena Igorren\nZapatuan 14:45etik aurrera izango dira benjamin, kimu eta haur kategorietako 300 txirrindulari gazteen lasterketak Olabarriko zirkuituan.\nDomeka goizean jokatuko da Igorreko XLVI. Ziklo-kros-a, aurten barriro be nazinoartekoa izango dana. Baina aurreko egunean, abenduaren 7an, txirrindulari gaztetxoek hartuko dabe Olabarrin prestatu dan zirkuitua. Arrastiz izango dira lasterketak, 14:30ean zirkuitua berrikusi ostean. 14:45ean Benjamin neska-mutilak urtengo dira, 15:05ean Kimuak eta 15:30ean, Haur kategoriakoak. Zelan ez, Arratiako Ziklista Elkarteko txirrindulariek be hartuko dabe parte.\nTxiki Kopan Bizkaiko ziklismo eskoletako txirrindulariek hartzean dabe parte eta Igorreko proban, 300 ziklista egongo dira. Kopa zazpi lasterketak osotuten dabe eta Igorrekoa atzenaurrekoa izango da. Aurretik Urduñan, Elorrion, Zornotzan, Lezaman eta Karrantzan izan ditue lasterketak eta atzean, abenduaren 21ean jokatuko da Gorlizen.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003292", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zinema saio bi dakarz Lasarte Aretoak astegoienerako\nBarikuan Joker: Folie à Deux proiektauko da eta domekan, Guardianes en la ópera eta La Infiltrada.\nIgorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan domekero egoten dira film bi ikusgai baina oingoan, hiru izango dira astegoienean zehar proiektauko diran pelikulak. Izan be bihar, abenduak 6, Todd Phillips-en Joker filmaren bigarren zatia egongo da ikusgai 19:30ean. Domekan barriz, hilak 8, ohiko programazinoa egongo da. Lehenengo, 17:00etan, Guardianes en la ópera umeentzako animazinozko filma proiektauko da eta 19:30ean, La Infiltrada , ETAn zortzi urtez infiltrauta egon zan polizia baten istorioa.\nSinopsiak\nJoker: Folie à Deux (Todd Phillips, 2024) Kaosa sortu ondoren, Arthur Fleck (Joaquin Phoenix) Arkhamen espetxeratu dabe, Joker bezalako bere krimenen epaiketaren itxonean. Bere nortasun bikoitzarekin borrokan dabilen bitartean, Arthurrek benetako maitasunarekin topo egiteaz gainera, bere barruan beti egon den musika be deskubriduten dau. 'Joker' -en jarraipena (2019).\nGuardianes en la ópera (Vasily Rovenskiy, 2023) New Yorkeko Opera Metropolitarra, leku ospetsu eta entzutetsua, eta Carmen, munduko ballet-obrarik ospetsuena, abentura honetako eszenatokiak dira, non Samsonek, kaleko txakurren talde bateko buruak, obra mitiko bat salbatuko dauan. Egun batean, ehiztariengandik ihesi, Met eraikinean ezkutatu zan. Han, Margot xarmanta ezagutuko dau, Anastasiaren maskota, antzokiko lehen dantzaria. Trama korapilatu egiten da Britainia Handiko erreginarena izan zan diadema bakarra, Anastasiak obran jantzi behar dauana, kamerinotik desagertzen danean. Diadema barik, ikuskizunak ezin dau jarraitu eta bertan behera itxi behar da. Orain Margotek eta Samsonek lapurra aurkitu beharko dabe eta Georges Bizet handiaren musikaren doinuan funtzioa salbatu.\nLa Infiltrada (Arantxa Echevarria, 2024) Aranzazu Berradre Marínen benetako istorioan oinarrituta dago. Ezizen horrekin Polizia Nazionaleko agente bat ETAn infiltratu zan zortzi urtez. Hogei urte besterik ez eukazanean, gazteak ezker abertzalean sartzea lortu zuen, ETAko buruzagiekin etxebizitza batean bizi izan zan andra bakarra izanik. Infiltrazinoan zehar, familiagaz lotura guztiak moztu behar izan ebazan, Donosti komandoa desegin ahal izateko, taldeak su-etenean egoala adierazi eban une erabakigarri batean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003293", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Durangoko Azokatik bueltetako autobusa ipini dau mankomunidadeak\nZapatu gauean, 03:00etan eta 05:00etan, eroango dau jentea autobusak Lemoako tren estazinotik Arratiako herrietara.\nAbenduaren 5etik 8ra egingo da aurtengo Durangoko Azoka, berrogeta hemeretzigarren edizinoa hain zuzen be. Egitarauaren barruan kontzertuak be badagoz eta zapatuan batez be, gaueko jai giroa egongo da Durangon. Holan, Arratiako Udalen Mankomunitateak ebatzi dau aurten be gaueko autobusa ipintea, parrandazaleak etxera segurtasunez ailegau ahal izan dagien.\nAutobusa zapatuan urtetan diranentzako izango da eta Durangotik Lemoara trenean joan ostean, arratiarrek Lemoako estazino aurrekaldean izango dabe autobusa itxoten, goizaldeko 03:00etan eta 05:00etan. Autobusak Igorre, Dima, Arantzazu, Artea, Areatza eta Zeanurira eroango ditu gautxoriak, doban.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003294", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Indarkeria gineko-obstetrikoaren gaineko berbaldia Zeanurin\nGaur, hilak 4, 18:00etan emongo dau berbaldia udaletxean Nahia Alkortak, Mi parto robado liburuaren egileak.\nZeanuriko Udalaren eta Emakunderen laguntzeagaz, Mazala andra taldeak Indarkeria gineko-obstetrikoa ezagutu eta identifikatu berbaldia antolatu dau. Abenduaren 4an, eguaztena, izango da berbaldia udaletxeko pleno aretoan, 18:00etatik 20:00etara. Sarrerea librea izango da eta indarkeria hau zertan datzan azalduteko, Nahia Alkorta Elezgarai konbidau dabe saiora.\nNahia Alkorta Elezgarai (Zizurkil, 1986) ezaguna da Sabeletik Mundura proiektuagaitik eta Ama(T)asunak podcasta gidatzeagaitik. Horrezaz gainera, esperientzia propioa dauka indarkeria gineko-obstetrikoagaz. Izan be, baimendu bako zesarea bat egin eutseen eta honen harira, Nazio Batuen Erakundearen Emakumearen Aurkako Berizkeria-Mota Guztiak Ezabatzeko Konbentzioak (CEDAW) Espainiako Estatua salatu eban, insarkeria obstetriko kasu honetan salaketearen inpunidadea onartzeagaitik. Gerora, gertatutakoaren inguruan idatzi eban Alkortak Mi parto robado (Arpa, 2023) liburua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003295", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Unai Iturriaga eta Andoni Egaña konbidau ditue Zeanuriko bertso-afarira\nAbenduaren 13an egingo da bertso-afaria eta txartelak Jubiladuen tabernan lortu daitekez, honeek amaitu arte, 25 eurotan.\nEuskerearen Egunaren harira, Zeanuriko Udalak bertso-afaria antolatu dau abenduaren 13rako, barikua 21:30ean. Afarian giroa sortzeako arduradunak, punta-puntako bertsolari bi izango dira: Andoni Egaña eta Unai Iturriaga. Jubiladuen tabernako jantokian egingo da bertso saioa eta txartelak be, bertan lortu daitekez daborduko 25 eurotan.\nAndoni Egaña Makazaga (Zarautz, 1961) da bertsolaririk ezagunenetarikoa, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia lautan irabazi ebanetik. 1993an, 1997an, 2001ean eta 2005ean izan zan nagusi, hain zuzen be. Euskal filologoa, idazlea eta eskarmentu handiko bersolaria da Egaña. Telebistarako gidoiak be idazten ditu, baita literatura eta kazetaritza lan ugari egin be. Unai Iturriaga barriz bertsolaria, idazlea eta abeslaria da. Bi aldiz izan da Bizkaiko txapeldun eta Bertsolari Txapelketa Nagusian sei aldiz izan da finalista.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003296", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurrera doaz Zeanuriko Udal Aurrekontuetako auzo batzarrak\nAltzusta, Eleizondo, Asterria eta plaza inguruko auzotarrentzako bilerak deitu dira datozen egunetarako.\nZeanuriko Udala 2025eko Aurrekontuen prestaketan dago murgilduta eta herriko biztanleria auzo ugaritan banatuta dagoanez, berebiziko garrantzia izango dabe auzuneek aurrekontuetan. Auzoz auzo zer behar dan, arazoak zeintzuk diran eta herritarren proposamenak jakiteko helburuagaz, Udala batzartuten dabil egunotan auzotarrakaz.\nAurreko egunetan Uribe, Otzerinmendi, Undurraga, Altzua, Ipiñaburu eta Ipiñako auzotarrakaz egin dira batzarrak. Oindo, egiteke dagoz beste batzuk. Holan, eguaztenean, hilak 4, Altzustako txokoan egingo da batzarrak 19:00etan. Hurrengo egunean barriz, hilak 5, 18:00etan Eleizondon eta 19:30ean Asterrian egingo dira bilerak. Plaza inguruan bizi diran herritarrentzako batzarra izango da atzena, zapatuan 12:30ean Kultur Etxean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003297", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Zeanuriko Haurreskolarako izen-emotea\nUrtailaren 7an hasi ahal izateko, abenduaren 10era arte emon daiteke izena aurrez aurre, telefonoz edo posta elektronikoz.\nTxikerrenentzako lehen hezkuntza esperientzia da haurreskolea, inguruko umeakaz harremanetan ipinteko eta Zeanuriko Haurreskolan, 2025eko urtailaren 7tik aurrera hasteko plazak dagoz oindino. Beraz, zabalik dago izen-emotea, atzo zabaldu zan eta inskripzino barriak abenduaren 10era arte onartuko dira.\nIzen-emotea egin edo informazino gehiago eskuratzeko hiru bide dagoz. Zeanuriko Haurreskolan bertan, Albakoa auzoko 27 zenbakian, aurrez aurre egitea da biderik zuzenena. Baina bertaratu ezin ezkero, 94 673 97 25 telefonoan edo helbidera idazteko bideak be badagoz zabalik", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003298", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Tuppersex tailerra antolatu dau Arratiako Berbalagun taldeak\nAbenduaren 13an, Igorreko Kiñu Gaztetxean egingo da saioa 18:00etan; izen-emotea zabalik dago posta elektronikoan.\nAEKren Arratiako Berbalagun egitasmoaren taldeak antolatuta, abenduaren 13an, barikua 18:00etan, Tuppersex tailerra egingo da Igorreko Kiñu Gaztetxean. Jostailu erotiko eta \"sexua dibertigarriago egiteko\" objektu eta produktu ugari egongo dira mahai-gainean eta aditu baten laguntzeagaz, honeek ezetu eta zelan erabili ikasiko dabe hurreratutakoek.\nBerbalagunek antolatutako ekintza gehienak legez, lagunartean euskeraz arituteko tailerra doban izango da baina aldez aurretik emon behar da izena. Ez dago epemugarik, posta elektronikora idatzi eta bertaratuko zarela abisetako.\nLagun artean euskeraz\nAEKren Berbalagun ekimenenean euskaldun zahar zein barriek hartzean dabe parte eta honen helburua berbaz euskerea praktiketea da eta honetarako ekintza desbardinak antolatuten dabez; Mikroipuin txapelketea tartean. Izan be, mintzapraktika egiteko tabernan geratuten dira, paseoak egin edo tailerretan, edo mintzodromoetan, lehiaketetan, berbaldietan eta abar hartzean dabe parte. Astegoienpasak be antolatuten dabez. Mintzapraktika honeek doban dira eta parte hartu gura dauan edonork emon ahal dau izena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003299", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar Euskerearen Eguna ospatuko da\nBihar, abenduak 3, euskerea ospatu eta aldarrikatzeko jaialdi eta ekitaldiak egongo dira Arratiako herrietan\nArantzazun, 18:00etan, manifestua irakurriko da, Argazki Lehiaketearen sari banaketea eta kantua eta euskerearen aldeko topa txokolateagaz. Ostean, 19:00etan, Tor magoak Hator magia ra ikuskizuna eskainiko dau Herriko Tabernan.\nAreatzan, Euskerea Sustatzeko Plan Estretegikoa egiteko parte-hartze saioa egongo da 19:00etan udaletxean. Planak euskerea bultzatzeko helburua bete dagian, zer egin behar dan hausnartu eta adostuko dabe partaideek saioan eta ostean kopaua izango dabe bertaratutakoek. Beste saio bat be egongo da hilaren 17an, honeri jarraipena emoteko, ordu berean eta leku berean.\nArtean, euskal musikea, jantzak, eskulanak, txokolatea, argazkiak, margoztea eta Irakurleen Txokoa egongo dira frontoian 17:00etatik 19:00etara. \"Batu ditzagun ahotsak, eraldatu dezagun etorkizuna\" lemapean antolatu da jaialdia eta norberaren edalontzia eroatea eskatuten da, plastikoen erabilerea murriztuteko.\nHorrezaz gainera, 19:00etan, plazan, Zaztaparrak Asti Taldeak, Arratiako herrietan egindako mural zatiak batu eta murala osotuko dabe. Ostean meriendea egongo da.\nBedian, bertako zinegotzi eta Labayru Ikastegiko zuzendaria dan Igone Etxebarriak idatzitako Bedian jai giroan herriginen liburuaren aurkezpena egingo dabe 18:00etan liburutegian. Ostean, 19:00etan, plazan, ardao eta gilda dastaketea egongo da, jai giroan, euskeraz herriginen jarraituteko.\nDiman, 18:00etan egingo dabe Euskerearen Eguneko ekitaldia frontoi txikian baina aurretik, 17:00etan plazan batuko dira eta aurkezpena egin ostean, kalejirea egingo dabe herritik frontoira joan aurretik. Ekitaldian, Euskaraldiko Hamaikakoaren aurkezpena egingo da, beste gauza askoren artean. Amaitzeko txokolatea bananduko da bertaratutakoen artean.\nIgorren, Euskerearen Eguneko gala, Lasarte Aretoan izango da 17:30ean. Bertan, Inbiu egunean grabautako bideoa egongo da ikusgai, baita musikea, bertsoak eta jantzak be. Ostean, kopaua egongo da Kultur Etxeko hallean.\nLemoan, euskerea ikasten dabizanei aitortza egingo deutse. Ekitaldia 18:00etan izango da Kotxepinen eta horrezaz gainera, Egunean Behin Lehiaketako sari banaketea, muralaren bideo aurkezpena, Asier Kidam magoa eta txokolatea egongo da hurreratzen diranentzat.\nZeanuriko Kultur Etxean, 19:00etan, Tartean Teatrok bakarrizketabi eskainiko ditu: Patxo Telleriak Txizatoki bat eszenatokian taularatuko dau eta Mikel Martinezek Hamalau.\nDomekan ospakizun ugari egin ziran\nBaina euskerearen aldeko ospakizunak hasita dagoz eta atzo, domekea izanik, euskerearen aldeko ospakizuna eta aldarria egin zan herri askotan.\nArantzazukoek, euskerearen aldeko hormairudia margotu eben, eta txapa eta banderola tailerra eta bizikleta martxea egin eben. Baita pelikula bat ikusi be.\nAreatzan, Manttalingo alaba ikuskizuna egon zan aurreko zapatuan eta Argazki Lehiaketako sari banaketea domekan.\nArtean, euskerearen hazia erein zan. Hazi hori erein gura eben herritarrei, hazi papera, gutun bat, lorontzia eta lurra emon eutsen Udalak. \"Hazi paperean bakotxak euskereagazko konpromisoa idatziko dau. Paper honek daukan berezitasuna da, kimu batzuk landatu eta aterako dirala. Gure konpromisoa loratzen ikusteko balio dau\".\nZeberion Euskerearen Eguna domekan ospatu eben. Umeentzako ekintzek, mintzodromoak eta Tio Teronen Semeak jantza taldearen ikuskizunak osotu eben ospakizuna.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003300", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaurtik aurrera emon daiteke izena Igorreko Udalak antolatutako ikastaro eta tailerretan\n2025eko lehen hiruhilekoan egingo diran ikastaroetan parte hartzeako abenduaren 13ra arte emon daiteke izena aurrez aurre eta 15era arte emailez.\nIgorreko Udalak ikastaro ugari antolatu ditu 2025eko urtail, zezeil eta martiarako eta gaur, abenduak 2, zabaldu da izen-emotea. Inskripzinoa aurrez aurre egin daiteke Igorreko Kultur Etxeko harreran abenduaren 13ra arte (09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era) edo posta elektronikoz abenduaren 15era arte, helbidean.\nAbenduaren 17an jasoko dabe mezu bat izena emon dabenek, plazea egokitu jakien ala ez abisetako. Izan be, gitxienez sei personako taldeak egon beharko dira ekintzak aurrera aterateko eta izena emon dabenak asko badira, zozketea egingo da plazak ebazteko. Ordainketea abenduaren 18tik 30era egin beharko da, Kultur Etxean bertan edo transferentzia eginda.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003301", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lau t'erdiko finalareko txartela eskuratu dau Amaia Aldaik\nFinalaurrekoan Miriam Arrillaga 22-12 garaitu ostean, Goiuri Zabaletaren kontrako final handia jokatuko dau dimoztarrak abenduaren 15ean Sestaon.\nDomekan Basaurin jokatuko ziran Emakume Master Cup zirkuituko Lau t'erdiko txapelketaren finalaurreko saioak eta holan, ebatzita geratu da abenduaren 15ean Sestaon jokatuko dan final handia. Aurreko urtean legez, Amaia Aldai eta Goiuri Zabaleta egongo dira aurrez aurre finalean. Aldaik 22-12 garaitu eban finalaurrekoetan Miriam Arrillaga eta Zabaletak be, 22-12 egin eban Itxaso Erasunen kontra. Beraz, Dimako pelotariak bere laugarren txapela janzteko aukerea izango dau.\nAldai eta Arrillagak atzo kaiolan eskainitako lehia burrukatua eta estua izan zan igazkoagaz alderatuta, lehenengo zatian gitxienez. Izan be, partiduak aurpegi oso desbardin bi izan ebazan. Lehen zatian, tanto luze eta peloteatuakaz gozatu eben Basaurin batutako ikusleek. Holan, 14-12ra arte garaipena edozeinek lortu ahal izan eban. Baina Dimakoa estu ikusi zanean, bere ohiko joko oldarkorra atera eban eta Arrillagari jokatuteko aukerarik itxi barik, zuzenean heldu zan Aldai 14tik 22ra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003302", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Pasaiako hilketa matxistea salatuteko alkarretaratzea deitu dau Arratiako Mugimendu Feministeak\nGaur, hilak 2, 19:00etan izango da mobilizazinoa Igorreko Lehendakari Agirre kaleko autobus geralekuaren parean.\nZapatu arrastian Pasai Antxoko etxebizitza batean (Gipuzkoa) 45 urteko andra bat erahila izan zan, suzko armaz tiroa jasota. Geroago, 53 urteko gizon bat, biktimaren bikotekide ohia zana Villabonako (Gipuzko) Udaltzaingoaren bulegoan agertu zan bikotekide ohial tiroz hil ebala aitortu ebalarik eta bertan atxilotu eben. Ezbehar hau salatuteko, Arratiako Mugimendu Feministak mobilizazinoa antolatu dau.\nArratia mailako alkarretaratzea gaur, abenduak 2, egingo da Igorren \"Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista!\" lelopean. Igorreko Lehendakari Agirre etorbideko Bizkaibusen geralekuaren parean, 19:00etan da Euskal Herrian aurten gertatutako zazpigarren hilketa matxisteari aurre egiteko hitzordua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003303", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia Ak eta Lemoako Harrobik irabazi\nAndrazkoen Arratia A taldeak 0-2 irabazi eban Oiartzunen kontra etxetik kanpo. Gizonezkoen taldeek eta andrazkoen Arratia Bk galdu egin ebezan euren partiduak. Lemoako Harrobik denporaldiko bigarren garaipena lortu eban 0-3 irabazita etxetik kanpo.\nAndrazkoen Arratia A taldeak domeka goizean jokatu eban etxetik kanpo Oiartzun taldearen kontra eta 0-2 irabazi eban. Hamahiru jardunaldiren ostean 26 puntu ditu talde arratiarrak eta laugarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau andrazkoen taldeak baino ez dituan Mulier talde nafarraren kontra hilaren 7an, eguerdiko 13:30ean.\nAndrazkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Ugeraga taldearen kontra eta bigarren zatian kanpokoek lortutako gol bateri esker galdu egin eban etxeko taldeak. Bederatzi jardunaldiren ostean 18 puntu ditu Igorreko taldeak eta hirugarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Derio A taldearen kontra hilaren 5ean, gaueko 20:30ean.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Otxarkoaga A taldearen kontra eta 5-3 galdu eban. Atsedenaldira 3-0 heldu zan Arratia, bigarren zatian ostera gol bi sartuta 3-2 ipini ziran arren ez eben lortu punturik ateratea. Hamaika jardunaldiren ostean igoera postuetatik urten dau Arratiak eta laugarren postuan dago 21 puntugaz. Datorren partidua etxean jokatuko dau Amorebieta B taldearen kontra hilaren 6an, gaueko 20:15ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak be zapatu arrastian jokatu eban Artibai taldearen kontra etxetik kanpo eta atzen minutuetan Artibaik sartutako golak puntu barik itxi eban Arratiako taldea, 2-1 izan zan atzen emaitza. Hamaika jardunaldiren ostean 11 puntu ditu Arratiak eta hamahirugarren postuan dago. Atzen sei partiduak jarraian galdu ditu Arratia Bk eta atzeko postuak gero eta hurbilago ditu. Datorren partidua etxean jokatuko dau atzenurren postuan dagoan Berriatuko taldearen kontra hilaren 6an, arrastiko 17:45ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik denporaldiko bigarren garaipena lortu eban zapatu arrastian etxetik kanpo Berriatuko taldearen kontra 0-3 irabazita. Hamaika jardunaldiren ostean 9 puntu ditu Lemoako taldeak eta hamaseigarren postuan dago. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Moraza A taldearen kontra hilaren 6an, eguerdiko 12:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003304", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Saturrarango kartzelan preso egondako andren omenezko ikuskizuna Areatzan\nZapatuan taularatuko dabe Mikel Etxaburuk eta Nerea Zuloagak Manttalingo alaba ikuskizun poetiko-musikala Areatzako komentuan, 19:30ean.\nZemendiaren 30ean, zapatua, Areatzako komentuan Manttalingo alaba ikuskizuna taularatuko da 19:30ean. Mikel Etxaburu poeta ondarrutarraren izen bereko poema liburuan dago oinarrituta ikuskizuna. 2023an, Ernestina de Champourcin Poesia Saria irabazi eban Saturrarango kartzelan gerraostean, 1937 eta 1944 bitartean, preso egon ziran 4.000 urtetik gorako andren inguruan berba egiten dauan poema liburuak.\nIkuskizunean poemak errezitau eta kantau egiten dira eta berbek, abeslariaren ahotsak, akordeoiak eta biolinak sentimentuz eta duintasunez janzten dabe diktadurako pasarte gordin ha. Egileak irakurten ditu poemak eta ostean, Nerea Zuloaga Areatzako abeslariak kantau egiten ditu akordeoia eta biolinaren musikeagaz.Oroitze ariketa bat da: \"oroitzen dogun hori gara\" dino idazleak, \"oroitzen ez dana ez da inoz gertatu\".\nSaturraranen aurkeztu zan bagilean eta bertan arratiar asko egon ziran lehenengo emonaldi haretan. Izan be, ikuskizun askotan (Etxabururen Ahaztu baino lehen, ama, Manttalingo alaba... eta Zuloagaren dolu bat eta dolu bi ) egin dabe lan alkarregaz Etxaburuk eta Zuloagak eta lan taldean hainbat arratiar dagoz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003305", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mozorro Gaua antolatu dau Karabie Gaztetxeak\nLanbideen inguruko Mozorro Lehiaketeaz gainera, photocall -a, karaokea eta musikea egongo da Lemoako gaztetxean gaur 22:00etatik aurrera.\nZemendiaren 29an, gaur barikua, Lemoako Karabie Gaztetxean urteroko Mozorro Gaua ospatuko da gaur 22:00etatik aurrera. Gaia be zehaztu dabe Harriketarrak Gazte Asanbladatik: lanbideak. Beraz, ospakizunera edonor batu daiteke medikuz, meatzariz, epailez, lantegi edo obrako beharginez, arrantzalez, zerbitzariz, suhiltzailez, nekazariz, sukaldariz eta abar mozorrotuta.\nBertaratutakoen artean, lehiaketea egingo da mozorro onenak sarituteko eta gaztetxean photocall -a egongo da norbanakoek zein taldeek momentua argazkian erretratau dagien. Horrezaz gainera, jaia animetako karaokea be egongo da eta ostean, MJ Izarren Ahuntzak musikea ipiniko dau beharginak aste luzearen ostean jantzan ipinteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003306", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Vivian Maierren argazkietan oinarritutako antzezlana ikusgai Arantzazun\nGaur 19:30ean taularatuko dau Eidabe konpainiak sei urtetik gorako ume eta familientzako Kuku. Ezkutuan dauden emakumeak antzezlana Arantzazuko Kultur Gunean.\nZemendiaren 29an, barikua, Eidabe Ekimen Kulturalak konpainiako kideak Arantzazun izango diru Kuku. Ezkutuan dauden emakumeak antzezlana jentaurrean taularatzeko. Emonaldia Kultur Gunean izango da, 19:30ean eta sei urtetik gorako umeentzako zein familientzako da gomendagarria. Imanol Ituiñok idatzi eta Olatz Gorrotxategik zuzendutako antzezlan hau, Vivian Maier XX. mende erdialdeko argazkilari eta ume zaintziale estatubatuarraren obran dago oinarrituta.\nSinopsia\nBi antzezle dagoz eszenatokian. Antzerki bat egitera etorri dira, argi dabe hori, baina argazkiz eta negatiboz betetako kutxa bat agertuten da antzokian. Nork ekarri dau eta zertarako? Norenak dira argazki guzti horreek? Vivianenak al dira? Antzerki egin ahal izango dabe, edo argazki horreek harrapatuta geldituko dira eta euren istorioak publikoagaz alkarbanatu behar izango ditue?", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003307", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kolonbia eta Euskal Herriko burruka ekologistak batuko dira Arteako Herriko Bentan\nBihar iluntzean EH Bizirik eta Fundación Sumapaz alkarte kolonbiarreko kideak egongo dira berbaz; dokumental proiekzinoa eta kontzertu akustiko be dagoz programauta.\nArteako Herriko Bentak, Parekide eta Makatzak Arratiako Ekologistak taldeakaz batera, Lurraldearen Defentsan jardunaldietako beste saio bat antolatu dau zemendiaren 29rako, barikua. Kolonbia eta Euskal Herriaren arteko alkarrizketa izenpean, herri bietako burruka ekologisten arteko topagunean izango da. Iluntzeko 19:00etan hasiko da saioa eta mahai-inguruaren ostean, Territorio sagrado para la vida dokumentala proiektauko da. Atzenik, kontzertu akustikoa egongo da entzungai.\nMahai-inguruan hiru hizlarik hartuko dabe parte. Kolonbiatik, Fundación Sumapazeko ordezkaria eta meatzal multinazionalen kontrako burrukearen defendatzailea dan Oscar Yesid Zapata egongo da. Euskal Herriko ordezkariak barriz, EH Bizirik talde ekologistako Rebeka Gonzalez de Alaiza Perez de Villarreal eta Joseba Zuzaeta Enbeita izango dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003308", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umorezko antzezlana dakar Zeberioko Zemendia Feminista egitarauak\nAroa Berrozpek eta Susana Soletok La Maja y la Mona komedia taularatuko dabe bihar, hilak 29, Hogarrean 18:30ean.\nZeberioko Udalak, hainbat jarduera kultural eta tailer antolatu ditu zemendian zehar, Andranganako Indarkeriaren aurkako Nazinoarteko Egunaren harira, eta atzena barikuan, hilak 29, egingo da. Hogarrean 18:30ean, Aroa Berrozpek eta Susana Soletok La Maja y la Mona antzezlana taularatuko dabe.\nYolanda Garcia Serranok idatzitako eta Jose Cruz Gurrutxagak zuzendutako 70 minutuko obra komediko honek adiskidetasuna, hipokresia, irudi estetikoa eta feminismoa lantzen ditu. Obra hau \"katarsi kolektibo txiki bat\" dala dinoe egileek eta umorearen bitartez, \"gaur egungo gizartean dogun andra izakereari buruz hausnartzera\" animetan dau.\nSinopsia\nLa Mona (Lisa) eta La Maja (vestida), bi mihise bakar eta errepikaezin. Aroa (Berrozpe) eta Susana (Soleto), bi aktore paregabe eta menderaezinak. Nor maitagarriago, nor maitagarriago, bi emakume pintatuak gorpuzten saiatuko dira. Baina kontua da ez dukiela oso argi nor ordezkatzen dauan, eta horrek maja eta mona aurrez aurre jartzea ekarriko dauala, mona eta majoa baitira, hurrengoz hurrengo. Edo alderantziz. A zer koadroa!", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003309", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Asterriako auzotarrek sanandresak ospatuko ditue astegoienean\nBarikuan txistulariak, Igel Txapelketea eta auzo afaria egingo dira eta zapatuan mezea, desafioa, herri-kirolak eta erromeria.\nZemendiaren 30a, zapatua, da San Adrian eguna eta beraz, jaieguna Asterriako San Adrian ermitearen inguruan. Halanda be, jaietako egitaraua barikuan, hilak 29, hasiko da. Lehenengo egunean Igel Txapelketa eta auzo afariaren inguruan batuko dira auzotarrak. Zapatuan barriz, egun osorako egitaraua antolatu da eta antxina egiten zan legez eta oin gitxi berreskuratu danez, mozorrotuta parte-hartzeako deia zabaldu dabe antolatzaileek. Ohikoa danez, errifearen zozketea egingo da eta hau, zapatuko erromeriaren bitartean egingo da.\nEgitaraua\nZemendiak 29, barikua\n19:00etan, txupinazoa eta auzoko txistulariak.\n19:30ean, Igel Txapelketea.\n21:00etan, auzo bazkaria.\nGero, mahai-jokoak eta kantaldia.\nZemendiak 30, zapatua\n12:30ean, mezea.\nGero, barauskarria eta herriko txistularien ekitaldia.\n18:30ean, desafioa: Julen Etxebarria motozerreagaz eta Mikel Etxebarria ardi mozten.\n19:00etan, harri tiraketa parte-hartzailea Harriti taldekoakaz.\n20:30ean, odoloste jana.\n21:00etan, erromeria Jainaga eta Narbaizagaz.\nGero, DJ Lander.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003310", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igasi eta Gaztenpresa: ekintzailetza hurbila\nIkuspena, erabakitasuna, jarraitutasuna... Batzuetan, ekiteko ez da ideia iraultzailerik behar, nahikoa da aukera bat antzematea, horren bila joatea eta ez etsitzea. Batzuetan, uste baino eskuragarriago dugu gure komunitatearen garapenari ekarpena egitea.\nEraztun likidoko huts-ponpez ari garela, gure irudimenak Europaren iparraldeko herrialderen batean dagoen industria-instalazio erraldoi batera eramango gaitu, ziur aski. Hala ere, Andoaingo industria-pabiloi txiki batean aurkitu ditugu Asier eta Igone: \"Bezero potentzialen erdigunean dagoelako aukeratu genuen Andoain, eta lehiarako hainbat abantaila eskaintzen zizkigulako. Hemen, besteak beste, saiakuntza-banku bat dugu, eta mekanizazio-lantegiak ere bai oso gertu. Honelako proiektu bati ekiten diozunean, indarrak ahalik eta gehien aprobetxatzea funtsezkoa izan daiteke, arrakasta izateko edo porrot egiteko\".\nIgonek baiezko keinua egin du, Asierrena bezalako lan-txalekoa jantzita duela; dena den, sektorean merkataritza-teknikari gisa duen esperientzia zabala izan da proiektuari egin dion ekarpena. \"Inbertsio handiei lotuta dagoen sektore honetan, lana enpresa indartsu batean bilatzea eta, gehienez ere, ekosistema horretan eboluzionatzea izaten da ohikoena. Baina, begira, espero ez duzun egoera batean jartzen zaitu bizitzak batzuetan: zure enpresaren buruzagitzan eta horrelako erabakiak hartzen\".\nKalitatea bereizgarri\nAsierrek, Igonek eta Garbiñek IGASI osatzen dute, huts-ponpen arloan diharduen enpresa txikia, espezializazioa zein zerbitzu-kalitatea ezaugarri dituena. \"IGASI ia kasualitatez sortu zen, nolabait ere gauzak egiteko beste modu baten bila ari ginelako aspalditik. Azkenean, lanean ari ginen enpresako administrazioan izandako aldaketa batek jarri gintuen aurrerapausoa eman ala ez erabakitzeko kinkan. Hirurok nahiko argi genuen, baina bagenekien hainbat gauza kontrolpetik kanpo izango genituela, seguru asko. Gainera -erantsi du Igonek- ekintzailetza bestelako proiektuekin lotu ohi da, teknologiaren edo sorkuntzaren arloetako proiektuekin. Gure ideia ez zen batere erakargarria zentzu horretan, baina argi genuen bazegoela lehiakiderik gabeko merkatu-nitxo bat, bat zetorrena gure gaitasunekin eta alderdi teknikora bideratutako zerbitzu oso espezializatu bat eskaintzeko asmoarekin\".\nKomunitatearen balioa\nAzken bultzada ustekabean iritsi zitzaien. Ez zituen business angels batek bereganatu ekintzailetza- azoka batean, eta ez zuten ekimenik berritzaileenaren saria irabazi. Haien kasuan, askoz hurbilago zegoen erantzuna. \"Egia esan, Gaztenpresari lotutako gure senideek animatu gintuzten haiekin harremanetan jartzera\", diosku Igonek. Hauxe erantsi du Asierrek: \"Hala da; azkenean, hementxe bertan genuen laguntza. Gaztenpresarekin harremanetan jarri ginen, eta, ordutik aurrera, konpromisoa erabatekoa izan zen. Ideia, ezagupenak, kontaktuak... bagenituen; baina, haien laguntza funtsezkoa izan zen, batez ere urratsa emateko eta abian jartzeko orduan. Beharbada, berdin egingo genukeen haiek gabe; halere, askoz zailagoa izango zatekeen. Zure nagusia zu zeu izatea, gauzak zure erara egitea... oso gogobetegarria da -gehitu du Igonek-, baina, onena zera da: zure komunitatearen laguntza izatea aurrera egiteko. Dena etxean geratzen den sentsazioa da saririk onena\".\nEzagutu gehiago IGASIren historiari buruz edo zure negozio-ideia nola martxan jarri, www.gaztenpresa.org/eu webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003311", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar Iratxe Etxebarriak bakarrizketea egingo dau Igorreko Kultur Etxean\nBihar, zemendiak 29, 20:00etan, Iratxe Etxebarriak bakarrizketea egingo dau Kultur Etxean bere liburua 7.300 miligramo eszitalopram aurkeztuteko.\nIratxe Etxebarria kazetari arratiarra lanaren ardureak jota gaixotu zan eta horrek eragindako hausnarketakaz liburu bat idatzi dau. Liburuak \"negu luze eta hotz batez egiten dau berba, betidanik udabarria jomuga izan dauana. Argitalpen honen orrialdeetan gaua iritsi zaneko nire bizitzako une bateri buruz hausnartzen dot eta bertan nabigatzen lagundu deusten ohitura edo ikaskuntzak biltzean dodaz. Berbizkunde baten istorioa da\" dino idazleak bere webgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003312", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar, Memoria eraikiz-Flores en el asfalto ikuskizuna egongo da Diman\nBihar, zemendiak 29, Memoria eraikiz- Flores en el asfalto ikuskizuna eskainiko da Dimako eskolan. Hiru saio egongo dira 18:30ean, 19:30ean eta 20:30ean. Saio bakotxean, izena aurretik emon daben 28 ikusle baino ez. Ikuskizunak, indarkeria matxistatik bizirik ateratako 28 andraren testigantzak jasoten ditu.\nHortzmuga Teatroak Mugarik Gabe erakundearentzat sortutako kaleko proposamenean dauka jatorria. Izan be, konpainiak diziplina ugariko instalazino artistikoa sortu eban Flores en el asfalto ikerlanetik abiatuta.\nEmonaldi bakotxean, 28 dira gehienezko parte-hartzaileak, 28 andra horreen omenez, entzun eta ikusi behar diran 28 ahots horreen sinbolo moduan. Helburu nagusia gizartean ikuspegi kritikoa eregitea da, personen arteko bardintasuna sustatu eta indarkeria matxistea txarretsiko dauan eraldaketa soziala eragitea, hain zuzen be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003313", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskaldun zahar eta barrien erlazinoaren gaineko antzezlana dakar Lasarte Aretoak\nZapatuan, hilak 30, Tautelak konpainiako Aroa Blanco eta Maite Lopezek Euskaldungak antzezlana doban eskainiko dabe Igorreko Kultur Etxean, 20:00etan.\nTautelak konpainiagaz, Aroa Blanco eta Maite Lopez aurrenekoz alkartu dira agerlekura igon eta euren egiletzako antzezlana taularatzeko. Euskaldungak lanak euskereagazko harreman desbardinak plazaratuten ditu eta abenduaren 3aren, Euskerearen Eguna, harira antolatu da emonaldia. Igorreko Kultur Etxeko aretoan egongo da antzerkia ikusgai doban aforoa bete arte zapatuan, hilak 30, 20:00etan.\nIkuskizun honetan, euskaldun zaharrei euskaldun barriak zuzentzea zergaitik kostetan jakien hainbeste argitu gura dabe antzezleek. Baita euskaldun barriek zergaitik daukien hainbesteko bildurra akatsak egiteari. Umorez, solasaldi, eztabaida eta gaizki-ulertuen bidez gaiari argi apur bat emoten saituko dira Tautelak antzerki taldekoak.\n\"Zer esango dabe euskaldun barri batek eta euskaldun zahar batek euskereari buruz? Euskereagaz daukien erlazinoaz? Beren istoriaz? Istorioa? Historia? \"H\"-gaz edo barik? \"A\" itsatsia dauka?\" dinoe sinopsian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003314", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskerearen Egunerako mural bat egiten dabil Zaztaparrak herriz herriz\nArratiako herri bakotxean muralaren zatitxo bat margoztu daiteke aste honetan zehar eta abenduaren 3an batuko ditue zatiak Artean egingo dan ekitaldian.\nAbenduak 3a da Euskerearen Nazinoarteko Eguna eta Zaztaparrak Asti Taldearen ekimenez, Arratia mailako mural erraldoia egingo da egun horretan, Artean egingo dan ekitaldian. Baina aurretik, aste honetan muralaren zatitxoak egin behar dira, zati bana Arratiako herri bakotxean. Atzotik hasita eta barikura arte, hilak 29, hasiko dira herrietan mural zati bat eta jenteak hau margoztuteko materiala ixten baina aste osoan zehar pasau ahalko da jentea margoztuten.\nAbenduaren 3an barriz, Euskerearen Egunean, Arteako plazan batuko dira 19:00etan bai murala margoztu dabenak, bai mural zatitxoak. Bertan, mural zatitxoen puzzlea osotuko dabe murala bere osotasunean ikusi ahal izateko. Gero, bideo proiekzino bat ikusi eta merendolea egingo dabe hurreratutakoen artean.\nEgutegia:\nZemendiak 26, martitzena\nIgorre, 17:00etan Kultur Etxean.\nZeanuri, 16:30ean, Jubiladuen Tabernako arkupeetan.\nZemendiak 27, eguaztena\nAreatza, 18:00etan plazan.\nLemoa, 18:00etan, Arraibiko plazan.\nZemendiak 28, eguena\nArtea, 17:30ean plazan.\nZemendiak 29, barikua\nArantzazu, 17:30ean plazan.\nDima, 16:30ean frontoi txikian.\nBedia, 17:30ean plazan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003315", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txikerrenentzako ipuin kontaketea dakar gaur Kotxepinek\nAmaia Egidazu ipuin kontalariak A, e, i, o, u ni eta zu! kontaketea egingo dau gaur, hilak 27, 18:30ean.\nEguaztenean, hilak 27, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean hiru eta bost urte bitarteko umeentzako ipuin kontaketea egongo da ikusgai. Konbidautako kontalaria Amaia Egidazu da eta berak landutako A, e, i, o, u ni eta zu! kontaketea eskainiko dau. Egidazu ikasketaz biologoa bada be, urteak daroaz umeen literaturan murgilduta eta 2021ean, Etxepare saria jaso eban berak idatzi eta ilustrautako Dorotea albumagaitik.\nAmaia Egidazu Arrube (Durango, 1981) berriztarrak Biologia ikasketak egin ebazan EHUn. Baina ingurumen eta energia berriztagarrien sektorean lan egin ostean, Pedagogiako formakuntzak egin ebazan eta ume txikiakaz lan egiten hasi zan. Tamara Chubarovsky-ren errima-sortak eta ipuinak euskerara itzuli eta moldatu ditu. Dorotea albuma eta Saioa Bikandigaz alkarlanean, Poltsikorako poemak dira bere beste lan batzuk.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003316", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Acuerpamiento' laburmetraia proiektauko da bihar Basoan\nProiekzinoa 18:00etan izango da eta gero, kakorratz tailerra antolatu da Arteako Basoa Defendatzaileen Etxean.\nBildosola auzoan dagoan Basoa Defendatzaileen Etxean, genero indarkeriaren erresilientzia txokoa antolatu dabe zemendiaren 25aren inguruan. Bihar, hilak 27, egingo da jardunaldia 18:00etatik aurrera. Bertan, Acuerpamiento dokumental laburra proiektauko da eta gero, kakorratz tailerrari ekingo deutsee hurreratutakoek.\nAcuerpamiento (Mishell Gomez Lima, 2020) zortzi minutuko dokumentala da, Periódico Feminista En Voz Altak bultzatutako proiektua. Guatemalako Sacatepequéz herrian dago grabauta eta umeen zaintzea lortzeako ama baten burrukea kontetan dau. Tartean, bere senar ohiaren jazarpen zein indarkeria matxistea eta instituzinoen trabak azaleratuten dauzalarik. Lan hau, 2020ko Lurraren eta Bizitzaren Defentsako Zinema eta Bideo Jaialdian aurkeztu zan eta \"Sexualidades en pandemia\" saria eskuratu eban.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003317", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurrekontuetarako proposamenak batuko ditu Areatzako Udalak\nGaur, bihar eta etzi artean, egunez egun gai desbardinen inguruko ideia eta ekarpenak batzeako saioak egingo dira eta datorren astean, auzoak izango dira protagonista.\nAreatzako Udala 2025 urterako Udal Aurrekontuak garatuteko prozesuan dago murgilduta eta atzenaldian udalerri guztietan egin dan legez, herritarren partaidetzea bilatuten dabil. Ideia, kezka, kexa, proposamen eta iradokizunak aurrez aurre jasoteko saioak antolatu dira gaurtik, hilak 26, hasita egunera arte, hilak 28. Hiru egunotan, 17:00etatik 20:00etara egongo dira udal ordezkariak udaletxean. Abenduaren 4an, 18:30ean, auzoetako beharrizanak ezetuteko beste saio bat egingo da eta Udal Aurrekontuen aurkezpena abenduaren 18rako dago programauta.\nGaur, hilak 26, urigintza, etxebizitza eta sustapen ekonomikoaren inguruan, jentearen ekarpenak jasoteko Peru Perez de Anuzita alkatea eta Zigor Folla alkateordea egongo dira. Bihar, eguaztena, Miren Madariaga eta Iñigo Iruarrizaga zinegotziek, kirola, kutura, euskera eta komunikazino arloko ekarpenak jasoko dabez. Azkenik, hilaren 28an, bardintasun, eskola eta arlo sozialerako iradokizunak egin leikiez herritarrek eta horreek jasotzen Inma Valiente eta Zigor Folla zinegotziak egongo dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003318", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zekorrek atzen momentuan galdu eben Gaztedi taldearen kontra\nPartidu osoan arratiarrak aurretik joan ostean, 19-24 amaitu zan zapatuan San Txismen jokatutako partidua.\nEkin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak zapatuan, hilak 23, jokatu eban San Txismen 2024--2025 Euskal Liga Senior 2. Maila ligako laugarren partidua, Gaztedi Rugby Talde gasteiztarraren kontra. Zekorrak irabazten hasi ziran eta partidu osoan markagailuan aurretik joan baziran be, gasteiztarrek atzen hamar minutuetan emon eutseen bueltea partiduari, 19-24 amaitu zalarik.\n\"Partiduaren lehenengo zatia ondo joan zan, irabazten hasi ginan eta partidu polita izan zan ikusleentzako\", azaldu dau Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak. Atsedenaldira, 19-5 irabazten heldu ziran zekorrak baina aurkariek, \"intensidade handiagaz\" ekin eutseen bigarren zatiari. Holan, azkenean bueltea emon eutseen markagailuari.\nDatorren partidua oingo zapatuan, hilak 30, jokatuko dau Arratiko Zekorrak taldeak Bilbao Universitario Rugbyren kontra, Rekaldeko kiroldegian 16:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003319", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar ipiniko da martxan Areatzako Bonodenda kanpainea\nGabonei begira, 600 bonu ipiniko dira salgai 20 euroko prezioan, dendan 25 euroko balioa izango dabenak.\nBihar, zemendiak 26, ipiniko da martxan Gabonei begirako Areatzako Bonodenda kanpainea eta urtailaren 19ra arte, herriko komertzioetan, %20 merkeago egin ahal izango dira erosketak. Kanpaina honetan, 600 bonu ipiniko dira salgai 20 euroko prezioan, dendan 25 euroko balioa izango dabenak. Aliprox, Andikoa harategia, Gauzak denda, Arantza Zamalloa botika, Estankoa, Denda Barri frutadenda, + Ke PAN okindegia eta Vade retro ule-apaindegia dira kanpainara atxikitutako komertzioak.\nBonodenda kanpainek herriko komertzioa sustatzea daukie helburu. Izan be, herriko komertzio txikiek bizitza emoten deutsie herriari baina gatx daukie uri handietako komertzioen eskaintzeagaz konpetiduteko. Hori dala-ta, herrietako merkataritza alkarteek eta Udalek alkarlanean ipinten dabez Bonodenda kanpainak herrietan. Areatzan ez dago merkatari alkarterik baina Udalak eroango dau aurrera kanpainea, igazko Gabonetakoa eta aurtengo udabarrikoa egin dauan lez. Igaz Bonodenda kanpaina bakarra egin bazan be, udagoieneko hau aurtengo bigarrena da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003320", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Amaia Aldai lau t'erdiko txapelketako finalaurrekorako sailkatu da\nAtzo Orozkon jokatu zan final laurdeneak 22-17 irabazi eban dimoztarrak Mendizabalen kontra. Finalaurrekoak domekan jokatuko dira Basaurin.\nAmaia Aldai Emakume Master Cup zirkuituko lau t'erdiko txapelduna izan da atzen hiru edizinoetan eta daborduko, hasi da laugarren txapela lortzeako burrukan. Domekan Orozkon hasi eban txapelketea, final laurdenetan Nora Mendizabalen aurka lehiatu eta garaile urten zan dimoztarra, 22-17. Oingo domekan, abenduak 1, jokatuko dira finalaurrekoak Basaurin, ETB1en be egongo dira ikusgai partiduak. Aldaik Arrillaga izango dau aurkari eta beste aldean, Zabaleta eta Erasun.\nFinal laurdenean, Amaia Aldaik bere burua estutu behar izan dau Nora Mendizabalen kontra. Partida burrukatu eta parekatua izan da bere hasieran, zazpigarren tantora arte, baina hortik aurrera Aldai erasokorrago agertu da jokoan eta markagailuan aurrea hartu dau (13-7). Halanda be, dimoztarrak saketik egindako falta batek partidan sartu dau barriz Mendizabal, eta parean ipintea be lortu dau (16-16), Amaia Aldaik txapa azpian bidali dituen pilotei eta bere tantoei esker. Gero Dimakoak bere erremateak gehiago zehaztu eta garaipena lortu dau (22-17).", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003321", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andranganako Indarkeriaren aurkako Nazinoarteko Eguna da gaur\nArratiako talde feminista, andra talde eta erakundeek mobilizazino bateratua egingo dabe Igorren, 19:00etan Kultur Etxetik urtenda.\nZemendiaren 25a, Andranganako Indarkeriaren aurkako Nazinoarteko Eguna da eta horren harira, urtero lez, Arratiako talde feministek, andra taldeek eta erakundeek mobilizazinoetarako deialdia egin eta sensibilizazinoa bilatzen daben jarduera kultural ugari antolatu ditue.\nZemendiaren 25ean, mobilizazinoei jagokienean, Arratia mailako ekitaldi bat egingo da 19:00etan Kultur Etxe aurreko plazan eta ostean manifestazinoa, \"Aho batez andranganako indarkeria matxistari aurre eginez\" lelopean. Egun horretan be, Igorreko manifestazinoaren aurretik, konzentrazinoak egingo dira herrietan; Arantzazun, Diman eta Zeberion, esate baterako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003322", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hiru partidu irabazi, bat bardindu eta bat galdu\nAndrazkoen Arratia Ak 4-0 irabazi eban, gizonezkoen Arratia Ak 0-2 eta andrazkoen B taldeak 0-3. Lemoako Harrobik bana bardindu eban etxean eta gizonezkoen Arratia Bk 0-1 galdu.\nAtzen partidu biak galdu ostean, barriro lortu eban garaipena joandako zapatu arrastian Arratia A taldeak Santandergo Racing B taldearen kontra Urbietan. 4-0 irabazi eban etxeko taldeak, lehen zatian Amaia Alzaga aurrelariak laugarren minutuan eta Racing-eko jokalari batek bere atean sartu ebezan golak eta bigarrenean Irati Artaraz bediaztarrak eta Miriam Hormaetxeak. 12 jardunaldiren ostean 23 puntu ditu Arratiak eta laugarren postuan dago. Datorren partidua Oiartzun taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo abenduaren 1ean, goizeko 11:30ean.\nArratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Adiskideak taldearen kontra eta 0-3 irabazi eban. Lehen zatian Irati Aginagak gol bi sartu ebazan eta partidua amaitzeko egoanean Iratxe Bernaola arteaztarrak egin eban 0 eta 3koa. 8 jardunaldiren ostean 18 puntu ditu Arratia Bk eta hirugarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Ugeraga taldearen kontra hilaren 30ean, arrastiko 17:30ean.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu gauean jokatu eban etxetik kanpo Mungia A taldearen kontra eta 0-2 irabazi eban lehen zatian Azibar Sagarna jokalari igorreztarrak sartutako gol biei esker. 10 jardunaldiren ostean 21 puntu ditu Arratia Ak eta laugarren postuan dago. Datorren partidua be etxetik kanpo jokatuko dau Otxarkoaga A taldearen kontra hilaren 30ean, arrastiko 17:00etan.\nGizonezkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxean Loiu A taldearen kontra eta 0-1 galdu eban. Atzen bost jardunaldietan ez dau puntu bakar bat be eskuratu Arratia Bk. 10 jardunaldiren ostean 11 puntu ditu Arratiak eta hamahirugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Artibai taldearen kontra hilaren 30ean, arrastiko 17:00etan.\nLemoako Harrobi\nLemoako taldeak domeka eguerdian jokatu eban Arlonagusian Artibai taldearen kontra eta bana bardindu eban. Etxeko taldea irabazten hasi zan Xanti Kortaren gol bateri esker baina kanpoko taldeak lehen zatian bardintzea lortu eban. 10 jardunaldiren ostean 6 puntu ditu Lemoako Harrobik eta hamaseigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Berriatuko taldearen kontra hilaren 30ean, arrastiko 18:00etan.\nJoandako astegoienean Lemoako Harrobiko talde federau guztiak \"Emakumeen aurkako indarkariari ez\" pankarteagaz atera dira Arlonagusiko zelaira. Nagusien taldeko partiduan Artibai taldea be gehitu zan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003323", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan egingo da Zeberioko Merkatua\nZubialdeko plazan egongo dira artisau eta elikagai ekoizleen postuak 10:00etan hasi eta 14:00etara arte.\nZemendiaren 24an, domekea, egingo da aurtengo Zeberioko neguko merkadua. Zubialdeko plazan ipiniko dira postuak goiz osoan zehar, 10:00etatik 14:00etara. Gorbeialde Landa Garapena alkartearen azoka guztietan legez, erosketa bakotxagaz produktu-loteen zozketarako zenbaki bat lortuko dabe erosleek.\nPostuen artean Barazkilo kontserba enpresaren ortuko produktuak, Aitor Azkuetaren gaztaia, Janire Goikuria eta Ana Añibarroren ogi eta pastelak, La Txika de la Cervezaren garagardaoak, Lusuri ardi gaztaia, Urigoitiko txorizoa, Eskuola patea eta La Gilda del Norteko gildak topau ahal izango dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003324", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gauargi erromeria taldeak jantzak ipiniko ditu igorreztarrak\nBihar, hilak 23, Igorreko Udal Kiroldegiko frontoian izango da erromeria, 18:30etik aurrera.\nOingo zapatuan 18:30ean hasita, erromeria egingo da Igorreko frontoian. Gauargi taldea igorreztarrak jantzan ipinten etorriko da. Horretan eskarmentu handia dauka taldeak; izan be, hamar urtetik gora daroaz joten Euskal Herriko plaza eta agerlekuetan.\nTaldea, 2012an sortu zan, Amaia Txintxurreta eta Asier Castroren ekimenez. Txintxurreta hamasei urtegaz hasi zan erromeria talde baten kantuan, eta harrezkeroztik hainbat musika taldetan eta telebista saiotan hartu dau parte. Asier Castro, musika irakaslea, gitarra-jotzailea, tekladu-jotzailea eta DJ ekoizlea be bada.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003325", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Manu Quintanilla bigarren izan da Tarancón-go zuk lo-krosean\nTarancón Hiriko III Nazinoarteko Ziklo-kros lasterketako Master 50 kategorian lortu dau zidarrezko domina, lehenengoak baino 30 segundo gehiagogaz.\nManu Quintanilla txirrindulari igorreztarra Espainiako Koparako puntuagarria dan Tarancón Hiriko III Nazinoarteko Ziklo-kros proban izan zan astegoienean. Master 50 kategorian lehiatu zan eta bigarren postua lortu eban, Jordi Reñé europar txapeldunaren ostetik (+30 s) eta Jose Luis Rebolloren aurretik (-5 s). Emoitza honegaz, eta lasterketa bat gitxiago jokatuta, hirugarren postuan dago Espainiako sailkapen orokorrean.\nQuintanillak BEGITUri azaldu deutsonez, zapatuko lasterketan \"urtekera garbia\" egin ostean Jordi Reñek hasikeratik hartu eban aurrea eta atzekoak \"berataz ahaztu\" behar izan ziran. Holan, lasterketa ia osoan Jose Luis Rebollo, Dani Lorca eta Quintanilla egon ziran burrukan. \"Buelta baten faltan arezko zatia pasetean aurreratu nebazan\", azaldu dau Quintanillak eta holan, bigarren amaitu eban probea.\nAstegoien luzea dauka oin aurretik Quintanillak. Izan be, zapatuan Ametzagan dauka Bizkaiko Koparako puntuagarria dan lasterketea. Domekan barriz, Lezaman jokatuko dan lasterketan be hartuko dau parte, Euskal Ranking-erako puntuagarria da hau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003326", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mexikoko eraldaketa politikoaren gaineko berbaldia egingo da Zeanurin\nMORENA alderdiko Manuel Bernabek eskainiko dau berbaldia bihar, hilak 23, Eguzkiola alkartearen lokalean, 12:00etan.\nAtzen urteetan ezkerrak gobernau dau Mexiko eta batez be, Lopez Obrador presidentearen agintalditik hainbat eraldaketa politiko bizi izan ditu herrialdeak. Tartean, urrietan presidente kargua lehenengoz andra batek, Claudia Sheinbaum, hartu daualarik. Eraldaketa politiko honeek ezetuarazoteko helburuagaz, Zeanuriko Eguzkiola alkarteak Mexiko, aldaketa duintasunetik berbaldia antolatu dau.\nBerbaldia zemendiaren 23an, zapatua, egingo da Eguzkiolaren lokalean, 12:00etatik aurrera. Hizlaria Manuel Bernabe abokatu eta MORENA alderdiko militanteak eskainiko dau. MORENA, Movimiento Nacional de Regeneración, Manuel Lopez de Obrador eta Claudia Sheinbaum atzen presidente bien alderdi ezkertiarra da. 1980an Mexikon hasi ziran politika neoliberalei bueltea emotea izan da alderdiaren helburu nagusietakoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003327", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Galazota taldeak diskoaren aurkezpena egingo dau barikuan\nHeldu orduko usteldu diskoaren aurkezpena barikuan egingo da Troka tabernan, Bulkada taldeagaz batera eskainiko dan kontzertuan.\nGalazota talde arratiarrak Heldu orduko usteldu diskoa argitaratu barri dau eta hau jentaurrean lehenengoz aurkeztuko dau zemendiaren 22an, barikua. Horretarako, kontzertu gaua antolatu da Igorreko Troka tabernan, Bulkada taldeagaz batera, 22:30etik aurrera. Talde biak dabiz punk-oi musikearen inguruan. Bertan,Galazotaren Heldu orduko usteldu diskoaren sei abestiak entzuteaz gainera, taldearen lehen single -akaz gozatuteko aukerea be egongo da.\nGalazota taldea Aitor Yurrebaso arantzazuarrak, Oier Barrenetxea eta Mikel Zarrabe igorreztarrek, Jon Pelaez dimoztarrak eta Mikel Egiluz galdakao-zeanuriztarrak osotuten dabe. 2020an hasi ziran alkartuten baina pandemia medio, 2021ean argitaratu eben Etxera! lehen kantea eta 2022an hasi ziran oholtzetara igoten. EP barriagaz, aurten barriro ikusi ahal izango doguz gitarra eta bateriari astinduten.\nBulkada barriz, 2023an sortu zan Sakanako taldea da. Pello Altzelai (bateria), Ander Gasko (abeslaria), Ander Cocera (baxua), Oihan Arana (gitarra) eta Aitzol Gainzarain (gitarra) dira taldekideak. Galazotak moduan, aurten argitarau dabe euren lehen lau kantako EPa, Doinu ozenena .", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003328", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'HAZIAK Zergatik eta nola egin zureak' liburua aurkeztuko da Artean\nArteako Herriko Bentan egingo dau aurkezpena egileetako batek, Miguel Arribas \"Kelo\", barikuan 19:00etatik aurrera.\nHazi-merkaduan alternatibak sotzen diharduan Aleka alkarteko kideak diran Marc Badal eta Miguel Arribas \"Kelo\"-k HAZIAK Zergatik eta nola egin zureak (Argia, 2024) saiakerea argitarau dabe. Oin, hau jentaurrean aurkezteko biran dagoz murgilduta eta \"Kelo\" Arteako Herriko Bentan izango da bihar, hilak 22, aurkezpena egiten 19:00etan. Liburuaren barri izan eta hau erosteko aukerea egongo da saiakerearen aurkezpenean.\nLiburuak haziak zelan egin eta zergaitik egitearen inguruko azalpenak emoten ditu baina hazien historia eta abar be kontetan dau. Bertan, Euskal Herriko hazien historia eta gaur egun, mundu mailan dagoen egoerea azaltzen da: hazi-merkadua, uniformetasuna, higadura genetikoa, honeen inguruko kulturea... Guzti hau, Dani Blancoren argazkiek lagunduta dago.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003329", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Herri Txiki Infernu Handi barriro be Zeanurin\nGaur, hilak 21, egingo da bideo-proiekzino ekitaldia 19:30ean Mikel Pagadi, Miren Nogales eta Sebastian Lizasoren parte-hartzeagaz.\n2015ean, ETB1eko Herri Txiki Infernu Handi programa ezagunak Zeanurin grabau eban kapitulua eta bederatzi urte pasau diranean, beste kapitulu bat eskainiko jako herriari. Ohikoa danez, aurretik Mikel Pagadi eta Miren Nogales aurkezleak herriko personaiakaz ibili dira alkarrizketak grabau eta herria ezetuten. Oin, jendaurreko ekitaldia faltau da eta gaur grabauko da hau.\nZemendiaren 21 honetan, aurkezle biek jentaurrean erakutsiko ditue grabautako alkarrizketak frontoian, 19:30etik aurrera. Ekitaldian, aurkezleen bakarrizketakaz zein grabautako alkarrizketakaz gozatu ahal izango dabe protagonista eta hamazortzi urtetik gorako herritarrek. Tartean, Sebastian Lizasoren bertsoek emongo deutso bideo-proiekzinoari emozino puntua.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003330", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Kirol eta Ariketa Fisikoko Asteko ekintzak egongo dira barikutik domekara\nLemoako Kirol eta Ariketa Fisiko Astea hilaren 11tik 17ra izan zan, baina aurten 22tik 24rako astegoienean be egongo dira aste horreri lotutako jarduerak.\nHiru jarduera izango dira, egun bakotxean bana barikutik domekara. Barikuan, 16:30ean,\nGazterleak alkarteak Lemoako bere Lehendakari Agirre 1eko egoitzan Kudeaketa emozionala: eskola-jazarpenaren aurkako borroka eta balioak inguruko solasaldia eskainiko dau. Hurrengo egunean, 10:00etan, alkarte berak, autobabesa, kirol inklusiboa, osasuna eta ongizatea landuko ditu kiroldegian. Eta domekan, hilak 24, 17:00etan, Lemoako Eskupilota Taldeak eta Emakume Master Cup-ek antolatutako andra pelotarien eguna ospatuko da kiroldegian. Lemoako eskolako benjamin, alebin eta infantil mailako neskak konbidau dabez parte hartzeako. Pelota partiduak, jolasak, elite mailako pelotarien solasaldia, opariak, argazkiak eta jana eta edana egongo dira neska pelotarientzat.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003331", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Diman euskereari bultzadea emoteko plan estrategikoa zehaztuko da\nPlangintzea egiteko saio parte-hartzailea antolatu da biharko, hilak 21, udaletxean 18:00etan.\nDimako Udala herrian Euskerea Sustatzeko Plan Estrategikoa garatuten dabil. Zemendia hasikeran euskerearen egoerea ezetu eta herritarren nahiak batzeako galdetegia zabaldu zan eta hurrengo pausoa, galdetegiaren emoitzetatik abiatuta, plangintzea egitea da. Helburu horregaz, batzar parte-hartzaile bat deitu da.\nBatzarra eguenean, zemendiak 21, egingo da \"Zer gehiago egin dezakegu euskeraz bizitzen harraitzeko?\" lelopean. Udaletxean egingo da saioa arrastiz, 18:00etatik aurrera. Bertan plangintza estrategiak zehaztu eta egingo diran ekintzak identifikauko ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003332", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Pia Alvero argazkilariak erakusketea inaugurauko dau Igorren\nBizitzaren leihoa - Mina indar bihurtu erakusketea barikuan ingaugurauko da Igorreko Kultur Etxean, 18:00etan.\nAndranganako Indarkeriaren aurkako Nazinoarteko Egunaren, zemendiak 25, harira Arratiako Mugimendu Feministeak antolatutako ekintzen artean, Pia Alveroren Bizitzaren leihoa - Mina indar bihurtu argazki artistiko emozionalen erakusketea dago. Erakusketea hilaren 22tik abenduaren 5era egongo da ikusgai eta lehen egunean, barikua, inaugurazinoa egingo da 18:00etan, argazkilariaren parte hartzeagaz.\nErakusketearen oinarria bizitzako oztopoen gainditzea da, argazkilariaren esperientzia pertsonalean dago zuztertuta. Hau idatzi dau Alverok honen inguruan: \"Inoiz bizi izan dozun amesgaiztorik txarrenari bueltea emotea konplexua da, lortzea arrakasta da. Bakarrik lortzea oso zaila da, batzuetan ezinezkoa be badirudi. Laguntza eskatzea eta behar dozunean zeure buruari laguntzen ixtea be arrakasta da. Oso garrantzitsua dan zeozer gehituko dot: laguntza eskatzen dabenak erreskatatzeko gure eskuak epaiketarik gabe luzatzea arrakasta izateaz gainera, jakinduria eta adeitasuna be bada. Eskerrik asko helduleku izan dodazan luzatutako esku guztiengatik! Gero eta ahaldunduago, eutsi nahi dauanari nirea luzatzeko prest!\".\nPia Alvero\nPia Alvero ezaguna da herrian, oin dala urte batzuk margolaritza tailer bat zabaldu eban Igorren eta gero, argazkilaritza estudioa be izan eban Lehendakari Agirre kalean. Gero Nafarroara mobidu zan eta biolentzia matxistea sufridu izan dau tartean, erakusketan be isladatu dauana. Holan, \"argazkilari sutsu, ama biziraule eta ekintzaile nekaezin\" lez definiduten dau bere burua. \"Nire bizitza erronka-zurrunbilo bat\" izan dala be badino, baina \"argazkigintzarekiko pasinoaren bitartez, ahalduntze eta erabarritze iturri agortezina aurkitu\" dauala be badino. Sufridutako biolentziaren inguruan, zera espero dau: \" Espero dot nire esperientziak beste andra batzuk inspiratea, uko ez egiteko, beren ametsen alde borrokatzen jarraitzeko eta merezi daben oreka aurkitzeko\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003333", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kontzertu eta kalejirak dakarz Zezili Deunak datozen egunetan\nArratiako Musika Eskoleak, Zeanuriko Koruak, Igorreko Luis Iruarrizaga Abesbatzak eta Areatzako Bandak antolatu ditue musikarearen zaindaria omenduteko ekintzak.\nZezeilaren 22an ospatuten da Zezili Deuna, musikearen zaindariaren eguna. Santua omenduteko, kalejira eta kontzertuak antolatu ditue Arratiako musika erakundeek eta jaia, musikari eta musikazaleen artean ospatuko da. Arratiako Musika Eskolea, Zeanuriko Korua, Igorreko Luis Iruarrizaga Abesbatza eta Areatzako Banda, zein honeen zaleak, ospatuko dabe eguna bihartik aurrera antolatutako ekintzetan.\nArtean, Arratiako Musika Eskolako ikasleak izango dira protagonista. Bihar, hilak 21, ospatuko dabe eguna emonaldi bategaz. Bertan, zortzi eta hamabi urteko Areatza, Artea, Dima, Igorre, Lemoa, Otxandio, Zeanuri eta Zeberioko ia 150 ikaslek hartuko dabe parte. Emonaldia frontoian izango da 18:30ean hasita, baina aldez aurretik eta euria egiten ez badau, kalejirea be egongo da Kultur Etxetik frontoiraino.\nZeanuriztarrek barriz, Santa Zezilia zapatuan ospatuko dabe musikearen eguna. Izan be, zemendiaren 23an, Zeanuriko korua kalean ibiliko da kantuan eguerdiko 12:00etatik aurrera eta ondoren bazkaria egingo dabe.\nAreatzako Bandak be hilaren 23an, 19:30ean eskainiko dau kontzertua Areatzako eleizan, Aritz Labradoren zuzendaritzapean. Musikeari abotsa ipinteko, Bihotz Gorospe eta Arratiako Musika Eskolako kantuko ikasleak egongo dira. Atzoko eta gaurko abestiak, euskeraz, gazteleraz eta ingelesez eta estilo askotakoak (pop, rock, folk...) eskainiko dabez.\nLuis Iruarrizaga Abesbatza izango da musikearen eguna ospatuten atzena. Izan be, Santa Zezilia eta Gabonak batera ospatuko ditu abenduaren 14ko kontzertuagaz. Igorreko Lasarte Aretoan izango da emonaldia, 19:30ean. Arrratiako Musika Eskolako umeen eta Eingo taldekoen kolaborazinoa izango dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003334", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mikel Urkixok bere liburua \"Euskal Herria underground\" aurkeztuko dau etzi Zeanurin\nEuskal Herria underground. 1986-2015 bidaia elektroniko bat (Ediciones Beta, 2024) musika elektroniko undergroundaren gainean argitaratu barri dauan liburua aurkeztuko dau egileak etzi, hilak 22, 18:30ean, Zeanuriko Eguzkiola Kultura Alkartearen egoitzan.\nLiburuak musika estilo horren 14 protagonistaren testigantzak jasoten ditu, musika elektroniko bazterrenekoenak egin dauan ibilbidea jakitera emoteko.\nUrkixoren bigarren liburua da hau. Aurretik Hustu Artekoak (Erroteta, 2022) poesia liburua argitaratu eban. Zeanurin aurkeztuko dauan liburuaren gainean BEGITUri emondako alkarrizketea irakurri daiteke BEGITU aldizkarian, 438 zenbakiko 20. orrialdean.\nSinopsia\n\"2001eko domeka anonimoa. Amaitzear da mundu analogikoa. Galduta dauka burrukea. Gazteetako batek jantzan jarraitzen dau, Imanol Salvador Ima Intermusicek gau horretan Pagoa klubean ipini dauan atzen diskoa gogoan. Ezin kabidurik. Zoroen pare egiten dau jantza. Lehen orduko izpiakaz batera mobiduten dau gorputza. Modu arritmikoan. Gazteak oindino ez daki Richie Hawtinen Minus-Orange1 dala-ta, burmuineko arrakaletan gora, barruak aldrebestu deutsazan kantuak\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003335", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Black Friday eta Gabonetan kontsumo arduratsua egiteko gakoak\nKontsumo handieneko urte-sasoian gaude, eta horrek gure poltsikoa mehatxatzen du. Erosketa konpultsiboa bultzatzen da modu basatian.\nModu arduratsu eta seguruan kontsumitzeko, plangintza funtsezkoa da. Ahal izanez gero, gainera, komeni da erosketak modu mailakatuan egitea, azken orduko prezio-igoerak eta jende-pilaketak saihesteko. Egin ezazu kontsumo arduratsuaren aldeko apustua eta jarraitu gure aholkuei:\nZehaztu aurrekontua eta erosi nahi dituzun produktuen zerrenda egin.\nKonparatu prezioak, merezi du.\nOndo aukeratu. Erosi benetan erabiliko dituzun produktuak.\nTokiko erosketa ona da gizartearentzat eta gure ekonomiarentzat. Auzoko dendek gertutasuna eta konfiantza eskaintzen dizute.\nErosi aurretik, produktuari eta itzulketen politikari buruzko informazio guztia ezagutu behar da.\nEz erosi itzultzeko asmoarekin, online bidezko erosketetan erraza da eta tentazioa, baina ez egin.. Horrek CO2 emisioak areagotzen ditu, baita hondakin kopurua ere (garraioa eta enbalajea).\nInternet bidez erosten baduzu, erabili webgune seguruak.\nIrakurri produktuarekin eta itzulketa-politikarekin zerikusia duen informazio guztia. Internet bidezko erosketetan, 14 eguneko epea duzu erositakoa itzultzeko, arrazoia justifikatu behar izan gabe (salbuespenak daude, hala nola, neurrira egindako produktuak, besteak beste).\nArazorik izanez gero eta establezimenduan bertan konpontzen ez baduzu, eskatu erreklamazio-orria.\nKontsumitzaileen eskubideak\nProduktu baten prezioa beheratzea ez da kontsumitzaileen eskubideak murrizteko arrazoia. Gainera, Gabonetan oporrik hartzen ez dituztenak zure eskubideak dira. Gogoratu:\nPublizitatea loteslea da, iragarritakoa bete egin behar da; beraz, hobe duzu liburuxka edo email guztiak gordetzea.\nPrezioetan BEZak sartuta egon behar du, beti.\nGorde erosketa-tiketa . Bermea baliatzeko eta, behar izanez gero, erreklamazioa egiteko aukera emango dizu. Produktu bat itzultzeko ere beharrezkoa izango zaizu.\nLegezko bermea hiru urtekoa da produktu berrien kasuan eta urtebetekoa, gutxienez, bigarren eskukoen kasuan.\nBlack Friday eta gabonetako kanpainak ez daude zure beharrak asetzeko pentsatuta, zure diru-zorroa husteko baizik. Egun hauetan itolarrian egon nahi ez baduzu, eta erosketekin leporaino bukatu nahi ez baduzu, erosi aurretik hausnarketa egin ezazu, pentsatu ea etekinik atera dezakezun eta honako galdera hauek egin itzazu zure buruari: Benetan behar al duzu? Zenbat aldiz erabiliko duzu? Ba al duzu etxean horren antzekorik edo berrerabil daitekeen zerbait? Horrela konturatuko zara dirua alfer-alferrik xahutzen ari ote zaren edo, aitzitik, kontsumo arduratsua egiten ari zaren.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003336", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eskola jazarpenaren gaineko txotxongilo ikuskizuna dakar Lasarte Aretoak\nBarikuan, hilak 22, Rosa Martinez & Lagunak konpainiaren Noraren sekretua umeentzako ikuskizuna egongo da ikusgai Igorreko Kultur Etxean, 18:00etan.\nZemendiaren 22an Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan bost urtetik gorako umeentzako txotxongilo ikuskizuna taularatuko dau Rosa Martinez & Lagunak konpainiak, 18:00etan. Lana Noraren sektretua da eskola jazarpenaren inguruan hausnartuteko helburuagaz egin da. Noraren istorioaren bitartez, umeek ikusiko dabe jazarpena normalizau eta ezkutatutea, ez dala urtenbidea.\nTxotxongilo antzezlan honetan mahaiko txotxongiloak erabilten dira; hau da, gainazal altu baten gainean mobiduten dira eta kokotean daukien komando baten bitartez emoten jakie bizitza. Kanpotik oihalezkoak dira eta barrutik egurrez eginda dagoz. Ikuskizunerako beren-bergi konposautako musikeak laguntzen ditu istorio honetako lau personaiak.\nSinopsia\nNora neskatxi atsegina, alaia eta bihotz handikoa da. Amama Maritxu eta Aingeru bere lagunagaz pasetan ditu egunak. Aingeru ameslaria eta txoriburua izateaz gainera, Noraren ikaskidea da. Baina Noraren bizimodua guztiz aldatuko da Gotzon ikaskide barria agertzen danean. Gotzon, harroa, maltzurra eta fanfarroia da eta Noraren mundu baketsua hankaz gora ipiniko dau. Zoritxarrez Nora egoera latz horreri aurre egiten bakarrik saiatuko da, zenbait jazarpen normaltzat hartuko ditu eta lagundu eman ahal deutsienei kontau beharrean, ezkutuan gordeko dau. Baina sekretuak zenbat eta ezkutuago gorde gura, orduan eta ageriago geratzen dira. Eta Norak isilean gordetzea ez dala arazoen urtenbidea ikasiko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003337", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "60 urte egingo dira Arratiako tranbiak atzen bidaia egin ebanetik\nUrteurrena ospatuteko, Kotxepin Kultur Etxean barriro zabaldu da Lemoa: Arratiako tranbiaren bihotza erakusketea.\nArratiako tranbiaren zerbitzua oin dala 60 urte, 1964ko zemendiaren 30ean, amaitu zan. Urteurrena ospatu eta Arratiaren sinbolo bilakatuko zan garraiobidea omenduteko asmoagaz, Lemoako Udalak barriro zabaldu dau Lemoa: Arratiako tranbiaren bihotza erakusketea. Atzo, hilak 18, zabaldu ziran ateak eta zemendiaren 29ra arte bisitau ahalko da, 10:30etik 12:30era eta 16:30etik 19:30era.\nBilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoaren behin betiko inaugurazinoa 1902ko abenduaren 6an, domekea, burutu zan. Durango eta Arratiako herriak euren artean eta Bilbogaz harremanetan jartzen ebazan garraiobide hura, Bilbon Arriaga Antzokiko plazatik urtetan zan eta Basauri, Galdakao eta Bediako udalerrietatik pasau ostean Lemoara heltzean zan. Herri hau tranbiaren gunerik garrantzitsuena zan, bertan linea bitan adarkatzen baitzan: Durangorantz edo Zeanurirantz. Lemoan kokatu ziran kotxetegi eta tailer nagusiak.\nHandik 62 urtera, 1964ko azaroaren 29an, domekea, mendizaleek jai giroan tranbiari agur esan eutsien Lemoa eta Zeanuri artean, jai giroan, egin eben omenaldiagaz. Atzen unera arte biziraun zuten bi tarteen itxierarekin -Bilbo-Urbi eta Lemoa-Zeanuri- 1964ko azaroaren 30ean, Arratiako tranbia behin betirako desagertu zan. Bere ordezkoa autobusa izan zan: Zeanuri eta Bilbo lotuko ebazan autobuseko gidaria eta kobratzailea bi zeanuriztar izan ziran: Antonio Rekagorri eta Konstan Etxeandia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003338", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskal ipuin mitologikoen gaineko berbaldia egingo da Diman\nGaur, hilak 19, gidatuko dau Jon Mentxakatorrek Zelan aitu behar dira ipuin mitologikoak? berbaldia, jubiladuen lokalean 18:30ean.\nZemendiaren 19an, martitzena, Dimako jubiladuen lokalean euskal mitologia izango da berbagaia. Izan be, Txumuluxueta eta Zamakola kultur alkarteek Zelan aitu behar dira ipuin mitologikoak? berbaldia antolatu dabe. Hau 18:30ean hasiko da eta Jon Mentxakatorre filosofia doktorea konbidau dabe gaian sakonduteko asmoz.\nJon Mentxakatorre galdakaoztarra filosofian doktoratua eta Giza Zientzietan graduatua da. Antropologia eta mitologiaren inguruan egin ditu hainbat azterketa, kontakizun edo ipuin mitologikoak batu bakarrik ez, honeen zuztarrak eta eragin sozialak be aztertu ditu eta. 2023ko Aita Onaindia bekaren bitartez, Labayru Fundazioagaz eta Zornotzako Udalagaz argitarau ditu Euskal ahozko ipuinak eta lurpeko eremua. Antologia eta azterketa. I eta II liburuak. Azterketa hori izango da berbaldiaren oinarria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003339", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "III. Mikroipuin Txapelketea antolatu dau Arratiako Berbalagun taldeak\nAbenduaren 30era bialdu daitekez helbidera 50 eta 100 berba bitarteko mikroipuinak.\nArratiako Berbalagun egitasmoaren taldeak antolatuta, III. Mikroipuin Txapelketea dago jokoan. Parte hartu gura dabenek, urte amaierara arte daukie (abenduak 30) euskerazko 50 eta 100 berba bitarteko eta edozein gairen inguruko ipuin laburrak aurkeztuteko. Lanak helbide elektronikora bialdu behar dira, norbere datuakaz batera.\nEpaimahaia, Arratiako Berbalaguneko ordezkari batek eta Kubulu Euskaltegiko beste batek osotuko dabe. Sari banaketea egingo da, baina horren barri aurrerago emongo dabela jakinarazo dabe antolatzaileek.\nLagun artean euskeraz\nAEKren Berbalagun ekimenenean euskaldun zahar zein barriek hartzean dabe parte eta honen helburua berbaz euskerea praktiketea da eta honetarako ekintza desbardinak antolatuten dabez; Mikroipuin txapelketea tartean. Izan be, mintzapraktika egiteko tabernan geratuten dira, paseoak egin edo tailerretan, edo mintzodromoetan, lehiaketetan, berbaldietan eta abar hartzean dabe parte. Astegoienpasak be antolatuten dabez. Mintzapraktika honeek doban dira eta parte hartu gura dauan edonork emon ahal dau izena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003340", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Irune Costumerok berbaldia eskainiko dau Arantzazun\nUme eta ama babesleen kontrako tortura instituzionala berbaldia gaur, hilak 18, egingo da Arantzazuko Kultur Gunean, 19:00etan.\nAndranganako Indarkeriaren aurkako Nazinoarteko Eguna, zemendiak 25, dala-ta hainbat ekintza antolatu dira honen inguruan. Berbaldiak, proiekzinoak, azokea, antzerkiak eta abar egingo dira aldez aurretik, gaian sakonduteko. Tartean, gaur Irune Costumero igorreztarrak bere kasua eta bizipenak alkarbanatuko ditu entzuleakaz Ume eta ama babesleen kontrako tortura instituzionala berbaldiagaz.\nSaioa Arantzazuko Kultur Gunean egingo da gaur, hilak 18, 19:00etan. Bertan Irune Costumerok bera eta alaba banatuteko epaileak erabilitako Gurasoen Alienazio Sindromearen inguruan egingo dau berba. EAEko erakundeek adin txikikoen ebaluazinoan, \"tratu txar psikiko\" atalean, \"guraso figurak gatazkan instrumentalizatzea\", hau da GASa, jasoten dauan dokumentua erabilten jarraituten dabela salatuko dau. Horrezaz gainera, seme-alaben zaintza partekatu judizializatuetan bizi izaten diran egoera matxistan mahai-gaineratuko ditu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003341", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Go!azen-en hamaikagarren denporaldiaren aurrestreinaldia egingo da Igorren\nGaur proiektauko da EITBren gaztetxoentzako telesailaren 11. denporaldiko lehenengo kapitulua Igorreko Kultur Etxean, 18:00etan.\nGo!azen , gaztetxoei zuzendutako ETB 1eko telesail musikala da. Udaleku zorrotz baten euskaldun gazteen talde baten ibilerak kontetan ditu. 2008an sortu zan EiTBko film musikal bat legez eta filmaren arrakastearen ondorioz, ETBk 2009an Go!azen 2.0 telesaila sortu eban. Gero, 2016an, telesaila berreskuratu eta ordura arte, hamar denporaldi egin ditue.\nAurten hamaikagarren denporaldia emitiduko dau ETB1ek, zemendiaren 22tik aurrera. Halanda be, herri ugaritan egingo da aurrestreinaldia Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak antolatuta. Berbarako, Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan gaur bertan, hilak 18, proiektauko da lehenengo kapitulua 18:00etan. Sarrerea doban eta librea izango da, 300 personako aforoa bete arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003342", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garaipenik bako jardunaldia\nJoandako astegoienean jokatutako jardunaldian gizonezkoen Arratia Ak baino ez dau punturik lortu Urbietan jokatutako partidua bardinduta. Gainontzeko taldeek galdu egin dabez euren partiduak.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Sondika A taldearen kontra eta husna bardindu eban. Bederatzi jardunaldiren ostean 18 puntu ditu Arratia Ak eta laugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Mungia A taldearen kontra etxetik kanpo hilaren 23an, arrastiko 17:45ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Ezkurdi A taldearen kontra eta 1-0 galdu eban. Aurreko partidua be galdu egin eban Urbietan eta atzen lau jardunaldietan ez dau puntu bat be atera. Bederatzi jardunaldiren ostean 11 puntu ditu Arratia Bk eta hamaikagarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Loiu A taldearen kontra hilaren 24an, eguerdiko 12:15ean.\nAndrazkoen Arratia A taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo Añorga taldearen kontra eta 3-1 galdu eban. Arratia Ak atzen partidu biak galdu ditu. Hamaika jardunaldiren ostean 20 puntu ditu Arratia Ak eta bosgarren postura bajatu da. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau atzen postuan dagoan Santandergo Racing B taldearen kontra hilaren 23an, arrastiko 16:00etan.\nAndrazkoen Arratia B taldeak zapatu iluntzean jokatu eban Urbietan Berriotxoa liderraren kontra eta 0-1 galdu eban. Bost partidu jarraian eroiazan galdu barik Igorreko taldeak. Zazpi jardunaldiren ostean 15 puntu ditu Arratia Bk eta bosgarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Adiskideak taldearen kontra hilaren 23an, arrastiko 18:30ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban Loiu A taldearen kontra etxetik kanpo eta 2-1 galdu eban. Bederatzi jardunaldiren ostean 5 puntu ditu Lemoako Harrobik eta jatsiera postuetan dago barriro. Datoren partidua Arlonagusian jokatuko dau Artibai taldearen kontra hilaren 24an, eguerdiko 12:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003343", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Joaquin Sabinaren kantak entzungo dira Areatzan\nRamon March \"Mon\"-ek egingo dau Sabinaren omenezko kontzertua The Quiet Corner tabernan, bihar 20:00etan.\nOingo zapatuan, hilak 16, Ramon March-ek, \"Mon, ese que canta\" izen artistikoagaz Joaquín Sabina abeslari andaluziarraren tributuzko kontzertua eskainiko dau. Hau Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrean egongo da entzungai, 20:00etatik aurrera. Bertan, Sabinaren ibilbide musikal luzeko kanta ezagunenakaz gozatuko dabe ikusleek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003344", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Europako Ziklo-kros Txapelketan hirugarren egin eban Manu Quintanillak\nMaster 50 mailan, \"atzen bihurrunera arte burrukatuta\" sartu zan helmugara hirugarren postuan, lehengoak bost segundo bakarrik aterata.\nIgorreko Manu Quintanilla Parente txirrindularia Pontevedran (Galiza) zemendiaren 1ean jokatu zan Europako Ziklo-kros Txapelketan izan zan eta Master 50 kategorian, brontzea eskuratu eban. 60 bat txirrindulari egon ziran 50 eta 54 urte bitarteko mailan eta \"atzen bihurrunera arte burrukatu\" behar izan eban hirugarren postua lortzeako, 44:12ko denporea eginda.\nTxapelduna Jordi Reñe Bellmunt izan zan 44:07ko denporeagaz eta bigarrena, Danny Sleeckx belgiar txapelduna, 44:10 eginda. Denporek dinoenez, lehia estua bizi izan eben lehenengo hirurek eta edonor izan eitekean lehena. Quintanillak BEGITUri azaldu deutsanez, \"urtekeratik egon ginan lehenengo laurak buruz buru eta amaierara arte egon zan dana ebazteko\".\nUrrea Karrantzan\nPasau dan astegoienean barriz, Nazinoarteko Karrantzako Ziklo-krosean hartu eban parte Quintanillak, urrezko domina bereganatuta. \"Lupetza egoan eta lehenengo bueltak lehen txirrindulari bien atzetik egin nebazan, oinez igon behar zan aldats batean aurreratu eta aldea ateratea lortu neban arte\", azaldu dau Quintanillak.\nKarrantzako lasterketea, Espainiako Koparako baliogarria da eta Gijonen lortutako hirugarren postua kontuan izanda, oin bigarren dago Master 50 mailako sailkapen orokorrean. Kopako hurrengo lasterketea Tarancón-en (Madril) jokatuko dau bihar, hilak 16.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003345", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzan jokatuko da zapatuan Bizkaiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketako lehenengo jardunaldia\nTalde mistoak izango dira norgehiagokan ibiliko diranak, andrazkoak eta gizonezkoak egongo dira talde bakotxean,\nZemendiaren 16an, 17:30ean, Areatzako frontoian izango dirà tiraldiak eta bost talde neurtuko dira 580 kiloko kategorian. Abadiño A, Abadiño B, Forua, Gaztedi eta Goiherri.\nTxapelketak hiru jardunaldi ditu: lehenengoa Areatzan, hilaren 16an; bigarrena, Lezaman, 30ean eta finala Abadiñon abenduaren 14an izango da.\n15:30erako egon behar dira kirolariak frontoian taldeen pisaketa egiteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003346", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorren egingo da Arratiako Andra Sortzaile eta Ekintzaileen VI. Azokea\nDomekan Igorreko eskolako patioak hartuko dau andren proiektuen erakusleihoa dan azokea. Horrezaz gainera, azkolari eta harrijasotzaileen txapelketak jokatuko dira.\nArratiako Udalen Mankomunitateak laugarrenez antolatuta, oingo domekan, hilak 17, egingo da Arratiako Andra Sortzaile eta Ekintzaileen Azokea. Urtero, herri batean egin da eta oingoan, Igorreri egokitu jako inguruko andren proiektuak erakutsi eta produktuak saltzeako postuak ipintea. Azokea 11:00etan zabaldu eta 14:30ean amaituko da, Inbigu taldearen musikeak animauta.\nAzoka honen bidez, andrek Arratiako sektore ekonomikoetan egiten daben lana ikusi arazo gura da. Hori dalata, azoka honetan lehen sektoreko eta artisautzako produktuak zein Arratiako andren edozein motatako negozioak erakutsiko dira. Zuzeneko musikea be egongo da Inbigu taldeagaz.\nHerri-kirol jardunaldia\nDomeka eguerdian, 12:00etatik aurrera, herri-kirol txapelketak jokatuko dira Igorreko Kiroldegian. Batetik, Eusko Label Saria Urrezko Aizkolarien Kopako kanporaketa bat jokatuko da. Honen ostean, Binakako Harrijasotze Txapelketea egongo da jokoan, andra zein gizonena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003347", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "XI. Rokupa antolatu dau Kiñuk gaztetxearen okupazinoaren hamaikagarren urteurrenean\nZinkha eta Mikosis taldeak eta MJ Izarren Ahuntza egongo dira zapatuan Kukuma eta Herriko tabernen artean ospatuko dan jaialdian.\n2013ko zemendia amaieran sartu ziran lehenengo gazteak gaur Kiñu Gaztetxea dan eraikinean, oin hamaika urte. Gaztetxearen urteurrena aprilean ospatuten bada be, orduan zabaldu ebazalako ateak, zemendian beti egin da Rokupa jaialdia Igorreko tabernetan gaztetxea kaletik sortu zala gogoratuteko. Zapatuan, hilak 16, izango da jaialdia \"kaleak okupasinoz josi\" lelopean eta kontzertu bana egongo da Kukuman eta Axular Herriko Tabernan. Horrezaz gainera, gauean MJ Izaren Ahuntzak ipiniko dau musikea Herrikoan.\nJoko dauan lehen taldea Zinkha izango da, 19:30ean Kukuman. 2023ko urtailean Aiaraldean sortutako rock taldea aurtengo aprilean hasi zan zuzenekoakaz eta uda osoan oholtzaz oholtza ibili ostean dator Igorrera. Irati (abeslaria), Ilazki (baxua eta ahotsa), Ortzi (bateria), Ekhiotz (gitarrea eta ahotsa) eta Erik (gitarrea) dira taldekideak.\nGero, Axular Herriko Tabernara mobiduko da giroa, 21:00etan hasiko da-ta Mikosis taldearen kontzertua. 2021ean lau neskek sortutako proiektu batetik jaiotako taldea da Mikosis; Garazik (bateria), Carlak (baxua), Maitek (ahotsa) eta Ane Meik (gitarrea) osotua. Rock talde bat, post-punk eta alternatibotik ere edaten duena. Galdute izeneko lehen single-arekin beraien proiektuari hasikerea emon ostean, Kontrolik barik EPa kaleratu barri dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003348", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arantzazun egingo da Pobreen Egunaren zortzigarren edizinoa\nZapatuan, 18:00etatik aurrera izango da Pobreen Eguneko jaialdia Arantzazuko frontoian. Batutako dirua, Caritasen Egunon Etxera bideratuko da.\nOin dala zortzi urte hasi ziran Arratiako Caritas eta Arratiako eleizea pobreziaren kontrako eguna ospatuten. Igorren egin ziran lehen edizinoak baina gero, urtero bailarako herri batean egin da alkartasun jaialditxoa eta aurten, Arantzazun izango da. Zemendiaren 16an, zapatua, 18:00etatik aurrera izango dira ekintzak Arantzazuko frontoian.\n\"Jaunaren bihotza, pobreen egoitza\" lelopean, musikea, antzerkia eta jantzaldiak ikusteko aukerea egongo da zapatuan. Horrezaz gainera, Eingo taldeak animauko dau arrasti osoa eta amaitukeran, txokolatea bizkotxoakaz eskainiko jakie hurreratu diranei. Halanda be, helburu nagusia Bilboko Caritasen Egunon Etxerako diru bilketea izango da.\nZaurgarritasun larrian dagoan edadeko personei zuzendutako eguneko zentroa da Egunon Etxea eta hau finantzietako egin da jaialditxoa. Zapatuan zozketea egingo da eta honetarako txartelak aldez aurretik ibili dira saltzean eta daborduko, 6.000 eurotik gora lortu dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003349", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Bi arnas' dokumentala proiektauko da Artean\nIratxe Sorzabalek Guardia Zibilaren eskuetan sufridutako torturen gaineko dokumentala Kultur Etxean egongo da ikusgai domeka arrastian.\nZemendiaren 17an, domekea, Bi arnas dokumentala proiektauko da Arteako Kultur Etxean, 18:00etan. Proiekzinoa, Kafrangak andra talde feministeak antolatu dau. 2001eko martxoaren 30ean Guardia Zibilak atxilotu ostean Iratxe Sorzabalek jasandako torturak eta gerora torturek berarengan zein honen amarengan, Mari Nieves Diaz, eragindako mina kontetan dau filmak.\nDokumentala 2022ko maiatzean estreinau zan eta Jon Mikel Fernandez Elorzek zuzenduta dago. Bertan, Iratxe Sorzabal eta bere ama, Mari Nieves Diazek hartzean dabe berbea. Horrezaz gainera, torturatua izan zan Nekane Txapartegik, Paco Etxeberria auzitegi-medikuak eta Serge Portelli magistradu frantzesak hartu dabe parte dokumentalean.\nSinopsia\nIstorio honetan bi arnasketa kontatzen dira: Iratxe Sorzabalena eta Mari Nieves Díazena, Iratxeren amarena. Biek, bakoitzak bere erara, torturak eragiten duen arnasarik eza jasan dute, beste sufrimendu askorekin batera. Torturari buruzko testigantza da Bi arnas, inoiz eskaini ez den injustizia eta elkarrizketaren isla.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003350", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Blas de Oteroren poemak lehenengoz entzun ahalko dira euskeraz\nLasarte Aretoan egingo da Ordaindu gabeko letra bat errezitaldiaren aurkezpena barikuan, Poesia Hegalaria talde arratiarraren eskutik.\nBarikuan, hilak 15 20:00etan, Una letra impagada-Ordaindu gabeko letra bat Blas de Oteroren poesiaren antologia elebiduna, aurkeztuko da Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan. Bertan egongo da Jose Fernandez de la Sota, Blas de Otero Fundazinoko presidentea. Poesia hegalaria taldekoek, antologiako poesien errezitaldia egingo dabe euskeraz.\nEl Gallo de Oro argitaletxeak argitaratu ditu Blas de Oteroren (Bilbo, 1916-Majadahonda, 1979) poemak euskeraz lehenengoz. Poeta sozialaren bete bako nahia zala dinoe. Izan be, \"ordaindu bako letrea zan beretzat ostendu jakon eta inoz euki ez eban ama hizkuntza: euskerea\". Blas de Otero bizirik zala, bere laguna Gabriel Arestik itzuli eban poemaren bat. Jose Fernadez de la Sotak gauzatu gura izan dau poetearen desira hori eta horrem emaitza aurkeztuko da Igorren. Euskal idazlerik onenak euskeratu ditue poemok: Gabriel Arestik, Bernardo Atxagak, Joseba Sarrionandiak, Miren Agur Meabek, Gerardo Markuletak, Felipe Juaristik, Leire Bilbaok, eta Kirmen Uribek, beste batzuen artean, hain zuzen be.\nBeste alde batetik liburua oso biografikoa dala dino Pablo Cabañas Poesia hegalaria taldeko kideak. Blas de Oterok berak itxitako argazkiakaz ilustrauta dago eta bertan poetaren bizitzako hain ezagunak ez ziran zehaztasunak ikusi daitekez; \"gaztetan pelotan jokatutea gustetan jakola\" esate baterako.\nPoesia hegalaria\nPablo Cabañas, Irune Elexpe, Ana Juez, Carmen Martinez, Idoia Carramiña eta Javier Arnaiz Poesia hegalaria taldeko rapsodek deklamauko dabez Oteroren poemak euskeraz, Alberto Egia musikauta. \"Lehenengo aldia da, Blas de Oteroren poemak euskeraz entzun ahal izango dirala. Eta Igorren izango da\" dino Irune Elexpe Poesia hegalaria taldekoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003351", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Berbalagun taldeak ekintza bi antolatu ditu aste honetarako\nEguenean sukaldaritza tailerra egingo da Errigorako produktuakaz eta domekan, 8,5 kilometroko mendi martxea Aramotz mendilerrotik.\nAEKren Berbalagun ekimenenean euskaldun zahar zein barriek hartzean dabe parte eta honen helburua berbaz euskerea praktiketea da, honetarako ekintza desbardinak antolatuten diralarik: tabernan geratzea, paseoak egitea, tailerrak, mintzodromoak, lehiaketak, berbaldiak, astegoienpasak... Mintzapraktika honeek doban dira eta parte hartu gura dauan edonork emon ahal dau izena. Aste honetarako, ekintza bi antolatu dira: sukaldaritza tailerra eta mendi martxea.\nBihar, hilak 14, 18:30ean egingo da sukaldaritza tailerra Errigora Kooperatiba ko produktuakaz Igorreko Kultur Etxean. Euskerea, elikadura burujaubetzea eta auzolana bultzatu gurean, Nafarroako Erdialdeko eta Erriberako ekoizleakaz sortu zan Errigora eta honeen produktuakaz errezetak egiten ikasiko dabe Berbalagunek. Izena webgunean emon daiteke.\nDomeka goizean barriz, hilak 17, Aramotz mendilerrotik 8,5 kilometro eta 585 metro desnibeleko mendi martxea egingo da. Landaederra, Pagasarri, Atzoker, Aixebelarri, Pagofin, Azkorri eta barriro Landaederrara bueltea egitea izango da ibilbidea. Izen-emotea zabalik dago online galdetegian .", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003352", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Familiako kideen galerearen inguruan hausnartuteko antzerkia dakar Lasarte Aretoak\nZapatuan, hilak 16, Pajaros Pintados konpainiak Olaiaren lorategia antzezlana taularatuko dau Igorreko Kultur Etxean, 18:00etan.\nZemendiaren 16an, zapatua, Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan familiako kideen galera eta ausentziaren, zein denporearen joanaren gaineko hausnarketea bultzatzeko familientzako antzerkia egongo da. Izan be, Pajaros Pintados antzerki konpainiak Olaiaren lorategia antzeztuko dau 18:00etan. Adin guztietako personei zuzendutako antzerki ikuskizuna da, falta direnei buruz modu poetikoan berba egiten dauana.\nFalta direnen oroitzapenez landatutako lorategi batean, Olaiak hainbat emozino sentiduten ditu eta doluaren inguruan hausnartzen dau. Holan, galdera ugari proposatuko ditu ikusleentzako: Non geratzen da bizi izan duguna? Non geratzen dira gure oroitzapenak? Nora doaz gure maiteak hiltzen direnean? Nola bizi dugu galera?\nSinopsia\nUdaberriko lehen eguna da eta Olaia lorategira itzultzen da jaiotzen ikustera, neguak itxitako hondakinak garbitzera. Baina Olaia ez dago bakarrik, lorategi honetan familiako andrek belaunaldiz belaunaldi landutako oroitzapenak loratzen dira. Ausentzietan eta denporearen joan-etorrian egindako bidaia dogu hau, agurraren bidez eta haurtzaroko maskotakaz, aitita-amamakaz, gurasoakaz eta gure sustraiakaz barriro alkartzearen bidez egindakoa. Egunez egun, urtez urte eta lorez lore, udabarri barri baten itxaropena gordetzen dogu beti.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003353", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eusko Jaurlaritzearen kontrako salaketearen barri emongo dau Ernaik\nIgorren eta Zeanurin egingo dira Ernaiko militanteek jasotako isunen harira (24.000 euro Arratian) egindako salaketearen gaineko asanblada informatiboak eguen iluntzean.\n2023ko urri lehenengoan Ernaik Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren kontrako espetxeratze agindua salatzeko protestak egin ebazan Bilbon eta Gasteizen. Bertan, Ertzaintzak 133 militante identifikau ebazan eta Mozal Legea aplikauta, 1.500 eta 2.500 euro bitarteko isunak ipini eutsiezan, 290.500 euro guztira. Arratiako Ernaiko kideak be egon ziran bertan eta euretako hamarrek jaso ebezan isunak, 24.000 euro guztira. Orduan, isunak \"gazteria independentista zapaldu eta erasotuteko\" helburuagaz izan dirala azaldu eutsien Ernaitik BEGITUri.\nHonen harira, banan-banan, Ernaiko militanteek Eusko Jaurlaritzea salatu eben eta hilaren 28an hasiko dira auzitegiak salaketa honeek aztertzen. Salaketa honen \"barri emon eta egoerea ondo kokatuteko\" asanblada informatiboak antolatu ditu oin Arratiako Ernaik. Eguenean, hilak 14, saio bi egingo dira 19:00etan, bata Igorreko Kultur Etxean eta bestea Zeanuriko Kultur Etxean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003354", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Klima-aldaketeari aurre egiteko proiektu energetikoak aztertuko ditue Diman\nEguaztenean, hilak 13, Abaroa aretoan izango da aukerak aztertuteko berbaldia 18:00etan, Dimener eta Goienerren eskutik.\nDimener Dimako Energia Barriztagarrien Komunidadea herrian klima-aldaketeari aurre egiteko proiektuak mahai gainean ipinten segiduten dau, fokua energia baliabideetan ipinita. Diman energia komunidadeak osotuta energia aurreztu bakarrik ez, klima-aldaketeari aurre egin ahal jakola defendiduten dau eta Goiener taldeagaz batera, honetarako oinarriak ezarri gura ditu herrian.\nProiektu energetiko desbardinak herritarrei aurkeztu eta bakotxak Diman izan ahal dituan aukera eta arazoak aztertzeko, berbaldia antolatu da. Zemendiaren 13an, eguaztena, egingo da saio parte-hartzaile irekia Abaroa aretoan, 18:00etatik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003355", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ines Bengoak umeentzako ipuin kontaketea egingo dau Igorren\nEguenean, hilak 14, izango da kontaketea liburutegian; 18:00etan sei urtetik beherako umeentzako eta 19:00etan, sei urtetik gorakoentzako.\nInes Bengoa ipuin kontalari nafarra Igorreko Udal Liburutegian egongo da oingo eguenean, hilak 14, 18:00etatik aurrera. Izan be, kontaketa bikotxa egitera deitu dabe, umeen irakur- eta ipuin-zaletasuna buztartuteko. Lehenengo saioa 18:00etan egingo dau Bengoak, sei urtetik beherako txikerrenentzako. Hau amaituta, 19:00etan, ume nagusiagoak egongo dira konbidauta kontuak entzutera.\nSei urtetik beherakoentzako, 18:00etan, Kontu kontari kontaketea egingo dau Bengoak. Ipuinak entzuteaz gainera, abesten be ipiniko ditu umeak. \"Txikerrenek ipuinez gozatzen dabe zentzumen guztiakaz, horregaitik, kontau, kantau eta berben bidez jolasten gara eurekaz\" azaltzen dau Bengoak sinopsian.\n19:00etan ostera, ume nagusitxoagoentzako Margo ipuinak kontaketea egingo dau. \"Zelakoa da basoko sorgina? Nola imajinatzen dozuz istorio honen iratxoak? Eta nahi dogun modura koloreztatzen badoguz? Margo-Ipuinak ipuin kontaketa saioan haurrek entzungo dabezan ipuinak imajinatzen daben forma eta koloreekin marrazteko aukeera izango dabe\", dino sinopsiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003356", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrenganako Indarkeriaren aurkako Nazinoarteko Egunerako batzarra Zeanurin\nMazalak deituta, zemendiaren 25eko ekintzak antolatuteko bilerea egingo da bihar udaletxean, 17:30ean.\nZemendiaren 25ean Andrenganako Indarkeriaren aurkako Nazinoarteko Eguna ospatuko da ekintza aldarrikatzaileen artean eta Zeanuriko Mazala andra talde feministea hasi da lanean. Herritarrak egitarauaren eta aldarrikapenaren parte egin gura ditu Mazalak eta horretarako batzarra deitu dau zemendiaren 12rako, martitzena. Udaletxeko pleno aretoan egingo da bilerea, 17:30ean hasita.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003357", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeentzako Irakurketa Kluba antolatu da Artean\nBi eta bost urte bitarteko umeek eta euren gurasoek hartu leikie parte oingo eguaztenean eta abenduaren 11n egingo diran saioetara.\nArteako Udalak \"irakurketea sustatu\" eta \"gurasoek seme-alabekaz irakurketa uneak partekatzeko\" helburuagaz antolatu dau Irakurketa Kluba. Bertara, bi eta bost urte bitarteko umeak eta euren guraso edo hezitzaileak joan ahalko dira. Izen-emotea zabalik dago Arteako udaletxeko harreran. Saio bikotxa izango dau ekimenak, lehenengoa zemendiaren 13an eta bigarrena abenduaren 11n, biak eguaztenak, 17:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003358", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskera Egunerako eta Euskaraldirako martxan ipiniko dira dimoztarrak\nBihar, hilak 12, 17:30ean egingo da udaletxean bietan lanean hasteko batzarra.\nAbenduaren 3a da Euskerearen Nazinoarteko Eguna eta Euskaraldiaren laugarren edizinoa 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo da. Dimako Udalak bultzatu dauan Euskerea Sustatzeko Plan Estrategikoak isladatzen dauanez, herrian arduratuta dagoz atzen urteetan erabilereak behera egin daualako. Beraz, indarrez ekin gura deutsee euskerearen aldeko ekimen biei eta batzarrera deitu ditue dimoztarrak.\nBilerea martitzenean, zemendiak 12, egingo da Dimako udaletxean, 17:30etik aurrera. Bertan, Euskerearen Egunerako ekintzak antolatu eta lanak banatuko dira. Horrezaz gainera, Euskaraldirako batzordea eratu eta martxan ipiniko da, datozen hileetan lanean jarraituko dauelarik batzordeak. Batzarrera, norbanakoak zein herriko alkarteak dagoz deituta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003359", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako kirol astea hasi da gaur\nAstean zehar kirol ugari erakutsiko dira, jenteak bere gustuko kirola topau dagian. Kirola danentzat dala erakutsi gura da eta danontzat zein edade desbardinetara zuzendutako jarduerak dagoz.\nKirol astea edadekoentzako ibilaldi gidatuagaz hasi da. Gaztetxoentzako, berbaldia egongo da eguenean eta bizikleta martxea zapatuan eta edade guztietako jentearentzako atletismo masterclass-a beste jarduera askoren artean. Kirol inklusiboa be landuko da eta ikusgarritasuna emongo jakie andra pelotariei.\nAiko hemen egitaraua.\nZemendiak 11, astelehena\n09:30ean, ibilaldi gidatua helduentzako 1936ko Gudarien Parketik.\n19:00etan, Mikel Erdozain eta Maria Folgadoren berbaldia Ametsak betetzeko bidea Kotxepin Kultur Etxean.\nZemendiak 13, eguaztena\n18:00etan, Aldapa osasuntsuak tailerra helduentzat 1936ko Gudarien Parkean.\nZemendiak 14, eguena\n10:30ean, DBHko 3. eta 4. mailakoentzat, Ibon Oregiren berbaldia Aparretan bizi Kotxepin Kultur Etxean.\n19:00etan, Lemoako Binakako II. Pentatloia kiroldegian.\nZemendiak 15, barikua\n17:00etan, Atletismo Masterclassa edade guztietarako ikastetxean.\n18:30ean, Dantzan plazaz plaza Durundi Barri Dantza Taldearen eskutik, Plaza Gorrian.\nZemendiak 16, zapatua\n11:00etan, Lemoa Txirrindulari Elkarteak antolatuta, bizikleta erakustaldia Luis Zubero Skill Park-ean.\n17:00etan, 12-16 urte bitartekoentzat Bizikletak martxan: mundu hobe baten aldeko martxa Lemoa-Usansolo Gaztelekutik.\nZemendiak 17, domekea\nLemoatx Trail. 08:00retan, mendi martxa luzea (25 km); 09:15ean, lasterketa luzea (25 km); 10:00etan, lasterketa laburra (17 km); 10:45ean, mendi martxa familian (8,5 km). Ikastetxetik urtenda.\nZemendiak 22, barikua\n16:30ean, 6 eta 9 urte bitartekoentzat, Kudeaketa emozionala: eskola-jazarpenaren aurkako borroka eta balioak Gazterleak egoitzan (Lehendakari Agirre, 1).\nZemendiak 23, zapatua\n10:00etan, Autobabesa, kirol inklusiboa, osasuna eta ongizatea kiroldegian.\nZemendiak 24, domekea\n17:00etan, andra pelotarien eguna kiroldegian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003360", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia B taldeak baino ez dau irabazi atzen jardunaldian\nGizonezkoen Arratia A taldeak bana bardindu eban Elorrio taldearen kontra eta Arratia Bk eta Lemoako Harrobik etxean jokatutako euren partiduak galdu ebezan. Andrazkoen Arratia A taldeak 0-2 galdu eban lider dan Athletic C taldearen kontra Urbietan.\nAndrazkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Bilbao Artizarrak taldearen kontra eta 1-3 irabazi eban. Arratiarren lehen gola 6. minutuan sartu eban Uxue Aurtenetxe zornotzarrak baina atsedenaldira orduko bardindu egin eben bilbotarrek. Bigarren zatian June Iruarrizaga igorreztarrak eta Miren Gordo zornotzarrak sartutako golei eskez garaipena lortu eben. Sei jardunaldiren ostean 15 puntu ditu Arratia Bk eta hirugarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Berriotxoa A taldearen kontra hilaren 16an, arrastiko 19:45ean.\nAndrazkoen Arratia A taldeak zapatu eguerdian jokatu eban bigarren postuan dagoan Athletic C taldearen kontra eta 0-2 galdu eban. Lehen zati parekatuko deskontuan atzekaldean egindako huts batek 0 eta 1ekoa ekarri eban. Bigarren zatian bigarren gola sartu eban Athleticek eta etxeko taldeak ezin zian eban erreakzionau. Oin arte arratiarrek partidu bi galdu dabez eta biak izan dirà lehenengo eta bigarren postuan dagozan talde bien kontra. Hamar jardunaldiren ostean 20 puntu ditu Arratiak Ak eta hirugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau hilaren 17an Añorga taldearen kontra eguerdiko 12:30ean.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Elorrio taldearen kontra eta bana bardindu eban. Elorriokoak aurreratu ziran arren segiduan bardindutea lortu eban Arratiak Azibar Sagarna igorreztarraren golari esker. Zortzi jardunaldiren ostean 17 puntu ditu Arratia Ak eta lidertza galduta bigarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Sondika A taldearen kontra hilaren 16an, arrastiko 17:15ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak lehen bost jardunaldietan porrota ezetu ez baeban be atzen hiru partiduak jarraian galdu ditu. Atzena zapatu arrastian jokatu eban Usansoloko Umore Ona A taldearen kontra eta Jokin Goti zeanuriztarrak 22. minutuan sartutako golagaz aurrea hartzea lortu eban arren, atzenean 1-3 galdu eban. Zortzi jardunaldiren ostean 11 puntu dtu Arratia Bk eta hamargarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ezkurdi A taldearen kontra hilaren 17an, arrastiko 17:30ean.\nLemoako Harrobi\nAurreko astegoienean líder zan Umore Onari irabazi ostean Lemkao Harrobik etxeko lehen partidua irabazi gura eban baina 0-1 galdu eban Ezkurdi A taldearen kontra. Lemoako Harrobik entrenatzaile barria izentau dau eta David Anta da Lemoako taldea zuzenduko dauana. Zortzi jardunaldiren ostean 5 puntu ditu Lemoako taldeak eta hamaseigarren postuan dago, jatsiera postuetatik puntu bakarrera. Datorren partidua etxtik kanpo jokatuko dau Loiu A taldearen kontra hilaren 16an, arrastiko 15:45ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003361", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan Mugan taldeak kontzertua eskainiko dau Igorren\nEmonaldia, bihar, hilak 9, 20:00etan izango da Lasarte Aretoan.\nTaldeak bere atzen proiektua, Aurrera ez den alde batera (2023) aurkeztuko dau. Frustrazinoaren gainean hausnarketea egiten daben zazpi kantu melodiko eta indartsu biltzean dira disko horretan eta kantuen arteko loturea egiteko narrazinoa sortu dabe. \"Asetu ezina izateak, lantzean behin berbideratzeko beharra dakar. Eta bide horretan, frustrazinoak paper garrantzitsua jokatzen dau\" dinoe.\nMugan taldea Donostian sortu zan 2019an eta 2022an Bizirik ez bagaude izeneko diskoa kaleratu eban. Pop-rock eta folk estiloko musikea egiten dau. Pablo Zurutuza, Joseba Pastor, Enara Rodriguez, Markos Murua, Eneritz Genua eta Ander Murua dira taldeko kideak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003362", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aprobetxamenduko sukaldaritza tailerra antolatu dau Arratia Garbiak\nPatrizia Vitelli sukaldariak gidatutako tailerra hilaren 14, 22 eta 28an egingo da eta izena aldez aurretik emon behar da.\nArratiako Udalen Mankomunitatearen hondakinen murrizte eta gaikako bilketeari bultzadea emoteko kanpainea dan Arratia Garbiak elikadura hondakinetan ipini dau oin fokua. Holan, elikagaiei ahal dan etekin guztia ateraten ikasteko, Showcooking: Aprobetxamenduko sukaldaritza tailerra antolatu dau zemendirako. Hau FOODIARIOko Patrizia Vitelli sukaldari eta ETB1eko Txoriene sukaldaritza saioko aurkezleak gidatuko dau.\nAprobetxamenduzko errezetak prestetan bakarrik ez, tailerrean erosketa eta sukaldaritza jasangarria egiten eta elikagaiak biltegiratzeko eta honeen xahutzea sahiesteko trukuak erakutsiko ditu Vitellik. Izan be, helburu nagusia elikagaiak alferrik ez galtzea da, holan bai hondakinak murriztu bai aurrezteko.\nShowcooking tailerra Arantzazuko Kultur Gunean emongo da 75 eta 90 minutu bitarteko hiru saiotan. Zemendiaren 14, 22 eta 28an egingo dira saioak, 18:00etatik aurrera. Tailerrerako plazak hamabost personarentzako dagoz mugatuta. Izen-emotea zabalik dago 747 490 491 (Bego) zenbakian eta helbide elektronikoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003363", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Datorren astean ipiniko da martxan Dimako Jai Batzordea\nBatzordearen parte izateko helbide elektronikora idatzi behar da eta astelehenean zarratuko da epea.\nBagila amaieran ospatuko dira Dimako sanpedroak baina aurretik, lan asko dago egiteko antolakuntza partetik. Egitaraua zehaztu, antzerki zein musika taldeak lotu, bazkariak, afariak, bertso saioak eta abar dagoz antolatzeke. Lan guzti hau herritarrek osotutako Jai Batzordetik egingo da eta laster, zemendiaren 14an, hasiko da batzean batzordea. KZ gunean, 17:30ean izango da datorren egueneko hitzordua.\n\"Emon pausoa Jai Batzordean sartzen!\" mezuagaz animau gura izan ditue adin eta egoera guztietako dimoztarrak jaiak antolatzera. Baina aurretik, batzarrak antolatu ahal izateko eta jenteak konpromisoa hartu dagian, izen-emotea egin beharko da. Hau zabalik dago helbide elektronikoan astelehenera arte, hilak 11.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003364", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurrekontuetarako proposamenak batuko ditu Arteako EH Bilduk astegoienean\nZapatu eta domeka goizetan, auzoz auzo ibiliko dira herritarren 2025erako Udal Aurrekontuetarako ideiak batu eta kezkak argituten.\nArteako EH Bildu oposizinoan badago be, bere 2025erako Udal Aurrekontuetarako proposamena aurkeztuko dau, herritarren beharrizan eta interesetan oinarrituta. Herritarren nahiak hurbiletik ezetuteko helburuagaz auzo batzarrak antolatu ditu oingo astegoienerako. Zapatuan, hilak 9, eta domekan, hilak 10, auzoz auzo ibiliko dira ideia eta proposamenak batu, auzoen beharrizanak ezetu eta kezka zein zalantzak argituten.\nZemendiak 9, zapatua\n10:30ean, Bildosola: Bildosolan.\n11:15ean, Mendieta, Bistalegre eta Agarre: Santa Mañen.\n12:00etan, Garai eta San Martin: Garain.\n12:45ean, Larrazabal eta Esparta: Espartan.\nZemendiak 10, domekea\n10:30ean, Madaria, Gallao eta Iturria: Gallaon.\n11:15ean, Elexabeiti eta Ibarretxe: Santiagon.\n12:00etan, Ugarte eta Biteri: Ugarten.\n12:45ean, Astuibekoa, Kalleja eta Astui: autobus geltokian.\n13:30ean, Plaza: plazan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003365", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Azokea egongo da domekan Lemoan\nLemoako Udalak XXV. Nekazaritzako Elikagaien Azokea antolatu dau domeka\nhonetarako, 10:00etatik aurrera, Arlonagusia plazan.\nLehen sektorea eta bertako produktuen zuzeneko salmentea bultzatzeko helburuagaz antolatzen da azokea.\nUrtero lez, udagoieneko baserriko produktuak erosi ahal izango dira Lemoan, ekoizleen salmahaietan. Barazkiak, eztia, ogia, euskal pastela eta gozoak eta gaztaia, besteak beste erosi ahal izango dira bertan. 13:00etan, Mendieta Herri Kirol Taldeak antolatuta, azkolarien erakustaldia egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003366", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gurasoak ipuin kontalaritzan heziko ditu Mireia Delgadok\nDimako Bariku Txiki ekimenaren barruan, datorren astean zehar egingo da tailerra eta izena astelehenera arte emon daiteke udaletxean edo helbidean.\nDimako Bariku Txiki ekimenak hainbat ekintza proposatuten ditu herriko txikerrenentzako, barikua \"txutxe eguna bakarrik ez dalako\" lelopean. Oingoan, tailer berezia antolatu da, izan be, gurasoei ipuinak kontetako teknikak irakatsiko deutsez Mireia Delgado ipuin kontalariak. Izen-emotea zabalik dago hilaren 11ra arte, astelehena, udaletxeko harreran zein helbide elektronikoan. Tailerra doban da.\nTailerra hamasei urtetik gorakoentzako antolatu da eta jardunaldi bi izango ditu, martitzena eta eguena, hilak 12 eta 14 hurrengoz hurrengo, 18:00etatik 20:00etara. Egun horreetan batuko da Delgado parte-hartzaileakaz kontalaritza teknikak erakusteko. Barikuan ostera, hilak 15, Ipuinen Txokoa ekintzea egingo da eta bertan, herriko umeei kontauko deutseez gurasoek tailerretan prestatutako ipuinak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003367", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar eta etzi heriotza eta doluaren gaineko jardunaldiak egingo dira Igorren\nBihar, zemendiak 8, barikua, Iñaki Peña mekdikuaren Aulki hutsak dokumentala ikusteko aukerea egongo da 19:00etan, Igorreko Lasarte Aretoan eta ostean, zuzendariagaz solasaldia. Etzi, 11:00etan, heriotza eta doluaren gaineko adituen mahai-ingurua, Igorreko Udal Liburutegian.\nIgazko jardunaldien jarraipen moduan planteauta dagoz aurtengoak. Izan be, igaz Iñaki Peña Debagoineko Ospitalean Zainketa Aringarrietan lan egiten dauan medikuak zuzendutako Mendian hil, hirian hil dokumentala eskaini zan, eta aurten Peñaren beste dokumentala egongo da ikusgai.\nHurrengo eguneko mahai-inguruan, Iñaki Peñak eta Marta Sariñenak egongo dira barriro be. Sariñena, galera, dolu eta trauma prozesuetan espezializautako psikologo eta terapeuta da eta biek, Peñak eta Sariñenak erantzungo deutsee publikoaren galderei. Publikoan, zainketa aringarrietako erizainak be egongo dira alkarrizketea bideratzen lagunduteko.\nHeriotzeari bildurra arintzeko eta hilten dagoanari laguntasuna zelan emon adirazoteaz gainera, biziten lagunduteko be balio dabe jardunaldi honeek uste dabe antolatzaileek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003368", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gazteentzako Dima diseinetako batzarra deitu dau Udalak\nBarikuan, hilak 8, egingo da herriko gazteriari zuzendutako batzarra Abaroa lokalean 19:00etatik aurrera.\nDimako Udalak \"gazteentzako herria diseinetera\" deitu ditu gazte dimoztarrak bihar, hilak 8, Abaroa lokalean 19:00etan. Gazteak Udaleko ordezkariakaz batuko dira eta helburua, gazteek gura eta behar dabezan ekintza zein proiektuak ezetutea da, gero honeek aurrera eroan ahal izateko. \"Aprobetxatu ekintzak aurrera eroateko dekozuen aukera bikain hau!\" mezuagaz egin dau deialdia Udalak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003369", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kontzertua eta merkadua antolatu dau Arteako Herriko Bentak domekarako\nBigarren eskuko merkadua 11:00etan hasiko da eta 13:30ean, Amann and the Wayward Sons taldeak rock kontzertua eskainiko dau.\nZemendiaren 10ean, domekea, Arteako Herriko Bentan giro aparta egongo da goiz eta eguerdi partean. Izan be, 11:00etatik 15.00etara bigarrene eskuko merkadua egingo da plazan jenteak erabilten ez dituan arropa, liburu, jostailu, apaingarri eta bestelakoei bigarren bizitza bat emoteko. Tartean, rock amerikarraren kontzertua be egingo da 13:30etik aurrera, Amann and the Wayward Sons taldearen eskutik.\nTaldeak zortzi urte eta lau disko ditu kalean, atzena When The Day Goes Slow , aurten argitaratuta. Disko hau, Mondo Sonoro ren arabera, \"rock amerikarreko tratadu indartsu eta ikaragarria da, musika honen jatorrizko zuztarrak sakon zukutzen dituana\". Taldeak 1970 hamarkadako rock amerikarra, blues eta, batez be, soul doinuakaz joten dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003370", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Abeltzaintzaren produkzinoa hobetuteko berbaldia egingo da Zeanurin\nBarikuan, hilak 8, Zeanuriko Kultur Etxean azalduko dira larraketa birsortzaile teknikaren abantaila eta erronkak, 17:00etan.\nGorbeialde Landa Garapena alkarteak antolatuta, abeltzainei zuzendutako berbaldia egingo da Zeanurin zemendiaren 8an, barikua. Kultur Etxean, 10:00etan da hitzordua eta bertan larraketa birsortzailearen eredua azalduko dabe Itturbaltzako Unai Beitiak eta NEIKER nekazal ikerketa eta garapenerako euskal erakundeko Nerea Mandalunizek.\nNEIKER-en urteak dira artzaintza berreratzaile edo birsortzailea ikertzen hasi ziranetik. Ikerketa honetan ardiak lur saila txikietan larratzea eta egunero lur sailaz aldatzeak onura asko dakarrela ondorioztatu dabe. \"Alde batetik klima aldaketa arindu leike eta aldi berean lurraren emonkortasuna hobetu\" dino Nerea Mandalunizek.\nTeknika honen bidez, artaldea partzela txikietan izten da denbora tarte laburrean, eta gero soloari atsedena emoten jako lurraren kalidadea hobeto kontserbetan dala bermatzeko. Lurraren emankortasuna hobetzen dau, ekoiztutako bedar kantitatea handitzen dau eta karbono aztarna murrizten dau, hori guztia ardien esne ekoizpenari eragin barik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003371", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bateria kontzertu didaktikoa dakar Kotxepinek\nBarikuan, hilak 8, A solas con la bateria kontzertu didaktikoa eskainiko dau Blas Fernandezek 20:00etan.\nZemendiaren 8an, barikua, 20:00etan, Blas Fernandez musikari eta perkusino irakaslea egongo da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, A solas con la bateria izeneko kontzertu didaktikoa eskaintzeko. Mr Jam Musika Modernoaren Zentroko bateria departamentuko zuzendariaren saioa aukera ederra da perkusinoan hasi gura dabenentzako.\nBlas Fernandezek ibilbide luzea dauka musika munduan eta, beste askoren artean, Gontzal Mendibil, Kepa Junkera, Benito Lertxundi, Mikel Urdangarin, Alaitz eta Maider eta Olatz Zugasti artistakaz jo dau. Fernandezen ibilbidea eklektikoa da eta musika estilo asko batzean ditu: jazz-a, funk-a, folk-a, blues-a eta pop-a, esate baterako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003372", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoan Lan proiektuaren aurkezpena antolatu da\nBihar, hilak 7, egingo da proiektua aurkeztu eta hurrengo pausoak zehazteko saioa, Kotxepinen 10:00etan.\nLemoan Lan, Lemoako Udalak bultzatutako ekimena da, herritarrentzako kalidadezko enplegua topetea errazteko helburuagaz. Proiektu hau lemoaztarrei hurbilduteko helburuagaz, aurkezpen saioa antolatu da zemendiaren 7rako, eguena, Kotxepin Kultur Etxean. 10:00etan hasiko da saioa eta ekimenaren nondik norakoak azaltzeaz gainera, 2025ean zer egingo dan be azalduko da.\nAurkezpenean Susana Gonzalez Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu zuzendari nagusia, Esther Iturrioz Lemoako alkatea, Pablo Rodriguez udal teknikaria, Nadia Maestro Aldalan-eko zuzendaria eta inguruko enpresetako ordezkariak egongo dira. Mahai inguru bat eta parte-hartzeako dinamikak egingo dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003373", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia, Ubide eta Zeberion, etxebizitzen merkaduaren errekuperazinoa astiro doa\nSaretzenek, Tokikom eta EITB datu kazetaritzako proiektuak jaso ditu datuak, Eustat, INE, Nastat, Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioa, Eusko Jaurlaritza eta Etxebizitzako Behatokitik.\nLanda eremua izanik eta baserri asko dagozalako, Arratia, Ubide eta Zeberioko etxeek batez beste Erkidegokoak baino handiagoak eta zaharragoak dira eta eraikin bakotxeko etxebizitza kopurua txikiagoa da. Euskal Herriko beste lekuetan gertatzen dan legez, 10 familiatik 8k jaubetzan daukie etxea. Alokairuak ez dau gora egin, alderantziz eta etxebizitza salmentak joera orokorrari jarraituz, 2013tik hona errekuperau dan arren, 2007an maila gorena eukanean alderatuta, arrakala Erkidegoko batez bestekoa baino handiagoa da: 2023an, Erkidegoan, salerosketa opoerainoak, 2007an baino %17 gitxiago izan ziran eta Begituren eremuan %34 gitxiago.\n2023ko datuen arabera, Arratia, Ubide eta Zeberioko etxebizitza parkea 8.342 etxebizitzakoa da. Horreetatik 6.192n erroldatuta dago jentea; hau da, bertan bizi dan edo diranen etxebizitza nagusia da. Datuon arabera, beste 2.150 etxebizitza dagoz etxebizitza nagusiak ez diranak; hau da, bigarren etxea diranak, hutsik dagozanak edo beste erabilera bat daukienak (udalen emergentzia egoeretako etxeak, etxe turistikoak, eta abar). Begituren eremuan, atzen hamarkadan, apur bat jatsi egin da etxebizitza nagusiak ez diran etxebizitza kopurua. Izan be, 2013an 2.476 ziran etxebizitza nagusia ez ziran etxeak eta 2023an, 2.150. Baina asko izaten jarraituten dabe, etxebizitza guztien laurden bat gitxi gorabehera.\nEtxebizitza nagusiak, jaubetzan ala alokairuan\nEuskal Herrian, 10 familiatik 8 bere jaubetzako etxebizitza baten bizi da. 2023ko datuen arabera, Euskadin, %81,2 eta Nafarroan, %82,6, hain zuzen be. Begituren eremuan be, mantenidu egiten da porzentajea Arratia, Ubide eta Zeberion, batez beste %83,79 da. Herriz herri, jaubetzaren etxebizitzaren kuota handiena daukana Arantzazu da (%91,7) eta txikiena Areatza (%79,9).\nJaubetzaren kuota handia izan arren, atzen hamarkadan, 2013-2023 gora egin dau alokairuan bizi diran familien ehunekoak: Euskadin %11,3tik 14,3ra igon da; Nafarroan, %12,6tik %13,7ra eta Estaduan %15,4tik %18;7ra. Gurean barriz ia bardin mantenidu egin da porzentajea, apur bat behera egin dau: 2013an, %10,68 familia bizi ziran alokairuan eta 2023an, %10,35a. Baina herriz herri eta beti be ehunekoetan, gora egin dau alokairuan bizi diran familiak, batez be Arantzazun, Areatzan, Diman eta Igorren.\nEtxebizitzen salerosketea\nEuskadi, Nafarroa eta Estaduan etxebizitzen salerosketeak izan dauan bilakaerea antzekoa izan da. 2007tik 2013ra, 6 urteko beheraldia egon zan, \"higiezinen burbuilagaitik\". 2007aren aldean, Euskadin salerosketak %60 murriztu ziran; Nafarroan %61 eta Estaduan %65.\n2013tik 2023ra egoerea hobetuten joan zan eta 2007an baino etxe gitxiago saldu eta erosten baziran be, asko txikitu zan arrakala. Holan, 2023an, salerosketa operazinoak 2007an baino %17 gitxiago ziran; Nafarroan %13 eta estaduan %24.\nBilakaera horretan, lau mugarri bereizten dira: 2007 etxebizitza salerosketen maila gorena; 2013 gitxieneko maila higiezinen krisiaren eraginez; 2014-2019 apurka suspertzeko fasea, pandemiara arte (2020-2021); 2022-2023 hobekuntza, batez be 2022an, 2023an apur bat atzera egiten dau eta.\nAntzeko garapena izan dabe salerosketak Begituren eremuan. Arratia, Ubide eta Zeberion, 2007an, 168 etxebizitzen salerosketa egin zan; 2013an, 37 baino ez, eta 2023an, 111. Beraz, gurean be joera orokorra beteten da, krisiaren osteko beheraldia eta atzen hamar urteetako higiezin merkaduaren errekuperazinoagaz, baina 2007ko zifretara heldu barik. Ha-ta guzti be, susperraldia beste lekuetan baino txikiagoa izan da, 2007an egindako salerosketa eragiketa %34 gitxiago egin ziran-eta Begituren eremuan.\nEuskal Herrian, Gipuzkoak izan dau susperraldirik handiena, ondoren Nafarroak, Bizkaiak eta Arabak.\nSaltzean dan etxebizitza mota\nBatez be bigarren eskuko etxebizitzak saltzean dira gaur egun. 2007an, ia erdi eta erdi zan banaketea etxebizitza barrien eta bigarren eskukoen artean, Euskadin zein Estaduan. 2008-2013 bitartean izandako krisiak eraikuntzaren sektorea gelditu arazo eban, batez be, etxebizitza barrien eraikuntza. Hori dala-ta, 2023an, etxebizitzen salerosketearen %86 Euskadin, %74 Nafarroan eta %91 Estaduan, bigarren eskuko etxebizitzak izan ziran.\nHonetan be, Ubideko datuen faltan, Arratia, eta Zeberion bigarren eskuko etxeen salerosketea %93,2 izan zan, %7ra be ez zan heldu etxe barrien salerosketea 2023an.\n2023an saldutako ia etxe guztiak merkadu librekoak ziran. Arantzazun, Artean, Diman, Igorren, Zeanurin eta Zeberion saldu ziran guztiak merkadu librekoak izan ziran % 97, 6. Beraz, Babes Ofizialeko etxebizitzak, Bedian %10; Areatzan, %9,1 eta Lemoan %2,6 bakarrik saldu ziran.\nEuskal Herriari jagokonean, Arabak dauka babestutako etxebizitzen kuota handiena %6,4; gero Nafarroak %4,8; ondoren Gipuzkoak %4,3 eta atzenik Bizkaiak %3,2. Babes Ofizialeko etxebizitzak sustapen pribadu edo publikokoak (Etxebizitza Sailak konzertatuak) izan daitekez. Bizkaian, pribaduak etenbako gorakadea erakusten dau. Sustapena egonkorra izan da eta 2024an %100era ailegau da. Atzen hamarkadan apenas ez da Babes Ofizialeko Etxebizitzarik eregi eta 2023an Euskal Herrian, salduteko etxebizitzen %5 baino gitxiago ziran etxebizitza babestuak.\nPrezioa eta ezaugarriak\nEtxebizitzen salerosketen prezioa, 2023an, batez besteko 2.957 euro m2-koa izan zan Euskadin eta 1.927koa Nafarroan. Estaduko batez besteko prezioa 1.814 euro m2-ko izan zan. 2007ko prezioetara heldu ez dan arren, 2015etik etxebizitza salerosketen batez besteko prezioak goranzko profila erakusten dau. Euskadin, 2022tik 2023ra %3 igon da prezioa.\nEtxebizitzen salerosketen prezioari jagokonean, Begituren eremuko herriz herriko daturik ez daukagu, baina 2022ko datua emoten dau Eusko Jaurlaritzak Arratiako eremu funtzionalari jagokona; hau da Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa eta Zeanuri bat eginda, herriz herri banandu barik. Metro koadroa, batez beste, 1.798 euroan saldu zan. Beste eskualdeen aldean, Bizkaiko eremu funtzionaletako batez besteko preziorik merkeena da hau.\nErkidegoan, 2023an, preziorik bajuena, Arabako Errioxari jagokon, 976 euro metro koadroko; 1.000 euro m2-tik beherako balioa daukan espazio bakarra zan.\nUriburuek eta inguruko udalerri handiek daukie m2 garestiena: Donostiak 5.378 euro m2, Bilbok 2.912 euro eta Gasteizek 2.556 euro.\nAlokairuari jagokoenean, EAEn batez besteko alokairua 775 eurokoa da. Arabak dauka alokairurik merkeena, 716 euro; Gipuzkoak karuena 808 euro eta Bizkaiak, barriz, 768 euro.\nAlokairuen prezioak KPIa baino gehiago handitu dira. EAEn, 2016 eta 2023 bitartean, alokairuen prezioa %23 hazi da eta KPIa %19; Arratia-Nerbioi eskualdean barriz, 2016tik 2023era 466,2 eurotik 558,4 eurora igon da, %19,77, ia KPIaren bardina.\nEtxebizitzen ezaugarriei jagokienean, Erkidegoko profila, 40 urte baino gehiagoko etxea, 80-95 m2 ingurukoa eta igongailuagaz da. Baina uri edo herri handietako etxeak eta landa eremukoak, baserri askogaz, ezaugarri desbardinak ditue. Gure eskualdeko etxebizitza motak ez dau bat egiten profil orokorragaz. Izan be, Arratia, Ubide eta Zeberioko etxebizitzaren profila, 56 urtekoa eta 107,7 m2-koa da.\nIgongailuari jagokonean, Arratia-Nerbioi da Bizkaian, etxeetan, igongailu gitxien daukan eremua. Eremu honetan, etxeen % 39,3k bakarrik daukie igongailua; Durangaldean, barriz, % 71,2k.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003374", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Alaine Agirrek bideratuko ditu Arteako Irakurleen Txokoko saioak\nEguenean, hilak 8, egingo da zemendiko saioa eta langaia Karmele Jaioren Orain hilak ditugu poema liburua izango da.\nAsteon, hilaren 8an, egingo da zemendiko Arteako Irakurleen Txokoko hileroko saioa eta barrikuntza moduan, Arteako Udalak Alaine Agirre idazle bermeotarra deitu dau, aurtengo saioak gidatzeko. Hasteko, eguenean Karmele Jaioren Orain hilak ditugu (Elkar, 2015) liburuaren lanketea gidatuko dau. Kultur Etxean da egueneko hitzordua, 19:00etan.\nKarmele Jaio Egiguren (Gasteiz, 1970) idazlearen lanak Euskal Herriko literatura saririk garrantzitsuenak jaso dauzan eta honen obrea ezaguna bada be, bere poesia lana ezezaguna da publiko zabalarentzat. Orain hilak ditugu poemarioan hainbat gai jorratzen ditu Jaiok: denporearen igarotzeak sortzean dauan mina, galdutako personek itxitako hutsunea, desiraren itzaltzea eta egunerokotasunaren gazigozoak, besteak beste, estilo landu eta hurreko baten.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003375", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lagun Artean alkartearentzako egingo da Igorreko V. Azoka Solidarioa\nHilaren 7an eta 21ean egongo dira Elkartasun Begiradak alkarteko kideak Igorren azokan saltzeako jostailu, liburu, mozorro eta bestelakoak batzean.\nElkartasun Begiradak alkarte igorreztarrak bosgarrenez antolatu dau Igorreko Azoka Solidarioa abenduaren 13rako. Urtero-urtero egiten dabe alkartasun azokea, lortutako dirua alkarte desbardinentzako bideratzen dalarik. Aurtengoan, Lagun Artean alkarteko Emakumeentzako Programa proiektura joango da dirua. Holan, bakarrik eta bazterketa egoeran dagozan 39 andrari eta euren seme-alabei ostatu eta laguntza zerbitzuak emon ahal izango jakiez.\nElkartasun Begiradak alkarteak jenteak emondako jostailuak, liburuak, motxilak, mozorroak eta antzekoak batuko ditu. Urri bigarrenaren 24an hasi ziran bilketeagaz eta beste egun bitan, zemendiaren 7 eta 12an, egongo dira Lehendakari Agirren jentea hurbildu eta erabileten ez dituan gauzak batzeako, arrasti osoan zehar. Gero, azokea bera abenduaren 13an egingo da eta jostailu eta bestelakoei bigarren bizitza bat emoteaz gainera, Lagun Artean alkarteak finantziazino laguntzea jasoko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003376", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bosgarren postuan doaz zekorrak ligako hiru jardunaldi jokatu ostean\nZapatuan etxetik kanpo jokatu eban Arratiko Zekorrak taldeak Envases RC Rioja taldearen kontra eta 53-7 galdu eban.\nPasau dan zapatuan Logroñora mobidu ziran Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak-eko taldekideak Envases RC Rioja taldearen kontrako partidura eta garaipen latza jaso eben, 53-7 galduta. 2024-2025 Euskal Liga Senior 2. Mailan jokatu daben hirugarren partidua izan da eta eragina izan eban, hamabost jokalari bakarrik joan ahal izan zirala, hau da, aldaketak egiteko aukera barik. Oin, zekorrak bosgarren dira sailkapenean, garaipen bategaz eta galdutako bigaz.\nLogroñokoa partidu gatxa izan zan arratiarrentzako. Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak azaldu dauanez, ehenengo zatian ez ziran fin ibili eta 40 puntu jaso ebezan kontran. Bigarren zatian eta jokalari aldaketarik egin ezinda, hiru jokalari zauritu ziran, taldea hamabigaz itxita. Halanda be, partiduan sartu ahal izan ziran eta, \"hobeto ibili ginan hamabigaz hamabostegaz baino\", onartu dau entrenatzaileak. Izan be, 13-7 izan zan bigarren zatiko emoitzea, hiru jokalari gitxiagogaz egonda gainera.\nHurrengo partidua oingo zapatuan, hilak 9, jokatu dabe arratiarrek. Iruña RCren kontra, UPNAko zelaian jokatuko da partidua 16:00etatik aurrera. Partidu garrantzitsua izango da, Iruña RC arratiarrak baino postu bat gorago bakarrik dago-ta, sailkapen orokorrean, hiru puntura.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003377", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar Bertsolari Gazteen BBK Sariketako saioa jokatuko da Igorren\nSaioa 11:30ean izango da Arratia Institutuan eta bertan, AP8ko txikia eta Arrakalak loratu izeneko taldeak neurtuko dira. Arrakalak loratu taldean, Arantzazuko Malen Bilbao eta Aiala Irurtia dagoz.\nBertsolari Gazteen BBK Sariketea taldean jokatzen dan sariketea da. 18 urtera arteko taldeek hirukoteak osotuten dabez eta taldeen osaketan, eskualdea ez da erespide nagusia. Arratiako bost bertsolarik hartzean dabe parte sariketa honetan, danak 18 urte arterako kategorian. Dimako Enara Gallastegi Xarmengarriak gira taldean dago; Igorreko Ekhi Zuluaga eta Arteako Iradi Barrenetxea, Puntu eta koma izenekoan, eta Arrakalak loratun, Arantzazuko Malen Bilbao eta Aiala Irurtia dagoz.\nIgorrekoa bigarren saioa da eta guztira sei saio jokatuko dira. Finala, abenduaren 5ean izango da Zornotzako Auditorioan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003378", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskera Planak martxan Areatza eta Diman\nAreatzan eta Diman, euskerearen kaleko eta etxeko erabilerearen jatsiereari aurre egiteko, euskerea sustatzeko plan estrategikoak egingo ditue eta horretarako lehen pausu moduan diagnostikoa egiteko galdetegi bat prestatu eta zabaldu dabe. Horren ostean plana garatzeko parte hartzeako saioak antolatu ditue herri bietan.\nGaldetegiok udalari heldu arazoteko azken eguna, zemendiaren 8a da Diman eta 20a Areatzan. Areatzan, galdetegia QR baten bidez, estekan edo paperean bete daiteke udaletxean bertan. Plangintzearen estrategiak zehaztuteko eta eskaintzak identifiketako saio bi egingo dira Areatzako udaletxean abenduaren 3 eta 17an, 19:00etan.\nDiman be galdetegia QR baten bidez, estekan edo paperean, BEGITU aldizkariagaz batera banatu da etxeetan, bete daiteke. Paperean beteten dabenek, Udalean jarrita dagozan postontzietan itxi behar dabe. Plangintza estrategiak zehaztuteko eta ekintzak identifiketako saio bat egingo dabe Diman; zemendiaren 21ean, 18:00etan, udaletxean, hain zuzen be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003379", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur hasi da 2025erako Igorreko Kultur Etxeko bazkidetza kanpainea\nAbenduaren 16ra arte, bost euro merkeagoa izango da banakako, familiako zein gaztetxoentzako lagun txartela deskontu, opari eta zerbitzu guztiakaz.\nUrtero lez, kurso hasikera honetan zabaldu da Igorreko Kultur Etxeko bazkide izateko kanpainea. Kanpainea kurso osoan dago zabalik baina gaurtik, hilak 4, hasita eta abenduaren 16ra arte, lagun txartela ateratea bost euro merkeagoa da. Holan, norbanakoen bazkidetzeak 25 euroko kostua dauka, familiako lagun txarteleko kideetako bakotxak 20 euro eta hamalau urtetik beherakoek 15 euro.\nTxartela, 2025eko urtailaren 1ean hasi daiteke erabilten. Lagun-txartelak onura honeek dakarz: Lasarte Aretoko ikuskizunetan %25eko deskontua, lau film eta Lasarte Aretoak aukeratutako beste ikuskizun bat debalde ikusteko aukerea, IKEko ikastaroetan %15eko deskontua eta programazinoa norbere etxean zein epostaz jasotea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003380", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Udal aurrekontuen inguruko batzarrak antolatu ditu Igorreko EH Bilduk\nHilaren 13ra arte auzoz auzo batzarrak egiteaz gainera, gazteriagaz eta jubiladuakaz batuko dira.\nIgorreko Udalak hasita dauka 2025 urterako udal aurrekontuak prestatu eta ebazteko prozesu parte-hartzailea. Igorreztarrek etxean jaso dabe aurreko urteetako Auzo Batzarretan eta Igorren Bizi 2030 proiektuan jasotako proposamenen gida. Bertan batzen dira iradokizun ugari baina herritarrek euren ideiak bialduteko eskubidea be izan dabe.\nHalanda be, Igorreko EH Bilduk bere kabuz egingo ditu batzar egari egunotan, \"Igorreztarron berbea aurrekontuetarako bermea\" dala argudiatuz. Zemendiaren 13ra arte, Igorreko EH Bildu auzoetako bizilagunakaz bilerak egiten dabil aurrekontuen gainean berba egiteko \"parte-hartze zuzenagaz sortutako aurrekontuetan sinisten dogulako\" sare sozialetan jakinarazo dabenaren arabera. \"EH Bildun gobernatzeko modu desbardin baten aldeko apustua egiten dogu, gardentasuenan eta parte-hartzean oinarrituta, non idea bakotxa kontuan hartzean dan eta eta ahots bakotxa entzuten dan\" gehitu dabe.\nEgutegia\nUrri bigarrenak 28, astelehena\nUrkuzu eta Garakoi: 19:30ean ermitan.\nUrri bigarrenak 29, martitzena\nSan Juan eta Solaguren: 18:00etan San Juan txokoan.\nSan Kristobal: 19:30ean San Kristobal txokoan.\nZemendiak 4, astelehena\nGezala, Basauntz eta Basarte: 19:30ean Kultur Etxean.\nZemendiak 6, eguaztena\nJubiladuak: 18:00etan Bilgunean.\nKultura eta kirola: 19:30ean Kultur Etxean.\nZemendiak 11, astelehena\nGazteria: 18:00etan, Kultur Etxean.\nGarbe eta Mikele: 19:30ean Kultur Etxean.\nZemendiak 13, eguaztena\nErdigunea: Kultur Etxean 19:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003381", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Harrobik ligako lehen garaipena lortu dau eta gizonezkoen Arratia A lidertzan dago barriro\nGizonezkoen Arratia B taldeak izan ezik beste talde guztiek garaipena lortu dabe atzen jardunaldian. Aitatzekoa da Lemoako Harrobik etxetik kanpo Usansoloko Umore Ona A, momentuan líder zan taldearen kontra lortutako 0 eta 4ko garaipena.\nLemoako Harrobik bariku eguerdian jokatu eban Usansolon Umore Ona A taldearen kontra eta ligako lehen partidua irabaztea lortu eban, zelan gainera, liderra zan Umore Onaren kontra 0-4 irabazita. Aimar Larreak gol bi eta Oier Zalduegi eta Oier Etxebarriak gol bana sartu eben. Pasau dan astean Imanol Millán eta Jon Ruizek entrenatzaile izateari itxi eutsien eta Usansolon Eneko Etxebarria kirol arduradunak eta Alex Salazar delegauak hartu eben taldea zuzentzeko ardurea. Zazpi jardunaldiren ostean 5 puntu ditu Lemoako taldeak eta hamaseigarren postuan dago, jatsiera postuetatik urtetea lortu dabe. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Ezkurdi A taldearen kontra, hilaren 9an, arrastiko 17:00etan.\nUriolak Valentzian\nPasau dan astean Valentzia eta inguruetan izandako uriolak dirala-ta Lemoako Harrobik zemendiaren 4, 5 eta 6an materiala batuko dau Arlonagusia zelaian 17:00etatik 20:00etara kaltetuei laguntzeko. Hau da eskatzen dabena: gel hidroalkoholikoa, palak, baldeak, lanerako eskunarruak, linternak, pilak, mantak, kandelak, posporoak, umeentzako esnea, mosukoak eta erratzarrak.\nArratia\nGizonezkoen Arratia A taldeak bariku arrastian jokatu eban Urbietan Iurretako A taldearen kontra eta 2-0 irabazi eban. Golak bigarren zatian heldu ziran, Azibar Sagarnak sartu eban lehenengoa eta Oier Arrizabalagak bigarrena. Zazpi jardunaldiren ostean 16 puntu ditu Arratiak eta lidertzan dago barriro. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Elorrio taldearen kontra hilaren 9an, arrastiko 16:00etan.\nGizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Galdakao B taldearen kontra eta 4-0 galdu eban. Atzen partidu biak jarraian galdu ditu Igorreko taldeak. Zazpi jardunaldiren ostean 11 puntu ditu Arratia Bk eta bederatzigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau bigarren postuan dagoan Usansoloko Umore Ona A taldearen kontra hilaren 9an, arrastiko 16:00etan.\nAndrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo eta 0-1 irabazi eban UD Logroñes taldearen kontra Irati Artaraz bediaztarrak 17. minutuan sartutako golari esker. Bederatzi jardunaldiren ostean 20 puntu ditu Arratia Ak eta hirugarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau bigarren postuan dagoan Athletic C taldearen kontra hilaren 9an, eguerdiko 13:30ean.\nAndrazkoen Arratia Bk be zapatu arrastian jokatu eban etxean Pauldarrak B taldearen kontra eta 3-2 irabazi eban. Bost jardunaldiren ostean 12 puntu ditu Arratia Bk eta hirugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Bilbao Artizarrak C taldearen kontra hilaren 9an, arrastiko 16:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003382", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zinemako arrakasta bi dakarz asteon Lasarte Aretoak\nFamilia osoarentzako Gru mi villano favorito 4 eta nagusientzako Joker: Folie à Deux pelikulak proiektauko dira domeka arrastiko saioan.\nZemendiaren 3an, domekero moduan, Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan film bi proiektauko dira. Aste honetako saioan gainera, publiko zabalarentzako ezagunak diran pelikulen sekuelak egongo dira ikusgai. Hasteko, 17:00etan, Gru mi villano favorito 4 (Patrick Delage eta Chris Renaud, 2024) umorezko animazinozko filma proiektauko dira.Hau amaituta, 19:30ean, Joker: Folie à Deux (Todd Phillips, 2024) DC Comics-en gaizkile famatuaren filma.\nSinopsiak\nJoker: Folie à Deux: Kaosa sortu ondoren, Arthur Fleck (Joaquin Phoenix) Arkhamen espetxeratu dabe, Joker bezalako bere krimenen epaiketaren itxonean. Bere nortasun bikoitzarekin borrokan dabilen bitartean, Arthurrek benetako maitasunarekin topo egiteaz gainera, bere barruan beti egon den musika be deskubriduten dau. 'Joker' -en jarraipena (2019).\nGru mi villano favorito 4: Gru, Lucy eta neskek -Margo, Edith eta Agnes- ondoetorria egiten deutsie familiako kide barriari: Gru Junior, bere aitarentzat oinaze bat izateko asmotan datorrela dirudiena. Gruk oraingo honetan aurre egin beharko die Maxime Le Mal nemesis berriari eta Valentina bere neskalagun sofistikatu eta gaiztoari. Holan, familia ihes egin behartuta ikusiko da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003383", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gau Baltza ospatuteko ekintza ugari antolatu dira gaur arrasti-iluntzerako\nEuskal tradizinozko trapu zaharrakaz egindako mozorroakaz zein globalizazinoak ekarritako zombi eta mamuz disfrazauta, etxez etxe ibiliko dira ume kuadrillak eskean.\nGlobalizazinoaren eraginagaz, Euskal Herriko umeak Halloween ospatuten hasi ziran oin dala urte batzuk. Baita gurean be. Baina gurean, antxinako tradizinoa zan, Arimen Gauean edo Gau Baltzan, kalabazak edo arbiak hustutea eta kandelak ipintea barruan. Eske errondea be egiten zan eta sorgin edo zonbi disfrazau beharrean, trapu zaharrakaz egindako mozorroak janztea zan tradizinoa.\nHerri askotan berbiztu gura dabe Euskal Herriko tradizinoa, baina era berean indarra be hartzean doa Ameriketatik etorritakoa, hara Europatik eroandakoa, izan be. Dana dala, modu batean zein bestean, globalizazinoak ekarritako disfrazakaz edo euskal tradizinozko mozorroakaz, gozoki edo txanpon eske, etxez etxe eskean ibiliko dira ume kuadrillak urri bigarrenaren 31eko iluntzean.\nAreatza\n18:00etan, orientazino jolasak plazan hasita.\n19:00etan, Ibilbide Beldurgarria ludotekan.\nGero, txokolatea plazan.\nDima\n17:00etan, photocall.\n17:30ean, tailerrak (bakotxak bere kristalezko potea eroan).\n18:30ean, Bildurrek erre!\n19:00etan, ibilbide zaratatsue (zaratea egiteko lapikoak eta abar eroan).\n19:30ean, txokolatea.\nBedia\n17:15ean, tailerrak frontoian.\n18:30ean, Elsie Xalbador ipuin kontalaria liburutegian: Beldurraren kalabaza.\n19:30ean, gozoki eskea.\nIgorre\n17:00-19:00etara, Sorginaren edabea Escape Room-a ludotekan (HH5-LH5).\n17:00-19:00etara, Buruarin tailerra (AEK Berbalagun).\n17:00-19:00etara, Arimen Gauari buruzko tailerrak.\n19:00etan, Mangual binilo pintxada eta mojitoak Axular Herriko Tabernan.\n19:15ean, gaztain erreak \"ziria ala saria\"-ren truke.\n19:30-21:30etara, Beldurraren etxea Escape Room-a kultur etxean (+LH5).\nLemoa\n17:00etan, Gau Baltzeko kalejirea Kotxepin kultur etxetik hasita.\nZeberio\n17:30ean, Gaztainerre plazan.\n18:30ean, sanduli manduli Egia auzotik.\n19:30ean, beldurrezko ipuinen kontaketea udaletxeko atarian.\n20:00etan, Lamien Dantza eskola zaharraren aurrean.\n20:30ean, suzko zezena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003384", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Feile taldeak girotuko dau zapatu iluntzea The Quiet Corner tabernan\nKike Perez eta Carlos Carranzak osotutako taldeak musika zeltikoa eskainiko dau, rock eta blues-agaz buztartuta.\nGau Baltza oingo asteburuan dala-ta, zemendiaren 2rako jaitxoa antolatu da Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrean. Jaia girotuteko, Feile taldea deitu dabe, ezaguna dana taberna irlandarreko oholtzan. Kike Perez eta Carlos Carranzak, 20:30ean hasiko dabe emonaldia.\nOin dala 27 urte sortutako taldea da Feile baina urte honeetan, gora-behera handiak izan ditu. Laukote modura hasi ziran Kike Perez, irlandar bi eta ingeles bat musika zeltiarra buztartuten baina taldea desegin egin zan. Gero, Perezek barriro birsortu eban Feile, eta folk-rock estilora hurbildu zan musikea bateria, baxu eta gaiteagaz.\nBaina proiektu hau be bertan behera gelditu ostean, Kike Perez, Carlos Carranza gitarra-joleagaz ipini da kontaktuan musika zeltiarra Euskal Herriko oholtzetan bueltan ipinteko. Holan, musika irlanda, eskoziar eta bretoia landuten dabe, rock eta blues-agaz buztartuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003385", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zaintzaileen autozainketea indartuten segiduko dau mankomunidadeak\nHerriz herri egindako berbaldi zikloaren ostean, Autozaintzarako estrategiak ikastaroa antolatu da zemendi eta abenduko martitzenetarako; bihar arte emon daiteke izena.\nUrri bigarrenean zehar menpekotasuna daukien personen zaintzaintzaileentzako berbaldiak egin dira Arratiako herri guztietan. Helburua zaintzaileen artean autozaintzarako ohitura, teknika eta estrategiak bultzatzea izan da. Izan be, zaintzaileak familiako kideak, andrak normalean, izaten dira eta zaintzea luzatzean, eragin fisiko, psikiko eta emozional negatiboak agertzen dira.\nBeraz, berbaldi zikloa hasi aurretik AUMek prometidu eban moduan, gai honen lanketeak aurrera egingo dau ikastaro bategaz. Ikastaroa zemendiaren 5ean, 12an, 19an, 26an eta abenduaren 3an eta 10ean emongo da Igorreko Kultur Etxean, 17:00etatik 18:30era. Izena emoteko atzen eguna urri bigarrenaren 31 da; 94 631 17 17 telefonora deitu daiteke 08:30etik 14:30era.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003386", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Buruarin tailerra antolatu dau Arratiako Berbalagun taldeak\nBihar, hilak 31, izango da mozorroak egiteko familia-tailerra Igorreko Kultur Etxean, 17:00etatik aurrera.\nAEKk buztartutako Berbalagun ekimenak antolatuta eta Bau Baltzari begira, buruarin tailerra egingo da urri bigarrenaren 31n, eguena, Igorreko Kultur Etxean. Arrastiz, 17:00etan, izango da tailerra eta hurreratzen diranak, mozorro erako bururako maskarea egiten ikasiko dabe, norbere buruarinagaz urteteaz ganera. Berbalagun taldeak zehaztu dauanez, familia-tailerra da eta umeak heldu bategaz joan beharko dira.\nAEKren Berbalagun ekimenenean euskaldun zahar zein barriek hartzean dabe parte eta honen helburua berbaz euskerea praktiketea da, honetarako ekintza desbardinak antolatuten diralarik: tabernan geratzea, paseoak egitea, tailerrak, mintzodromoak, lehiaketak, berbaldiak, astegoienpasak... Mintzapraktika honeek doban dira eta parte hartu gura dauan edonork emon ahal dau izena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003387", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gazteentzako aholkularitza zerbitzuak ipini dira martxan Gaztedi Arratia 2024 programan\nIkasketak amaitu dabezanentzako laneratzeko laguntzea, aholkularitza psikologiko zein sexologikoa eta belaunaldien arteko Denboraren Bankua zerbitzuak erabili leikiez 16 eta 29 urte bitarteko gazteek.\nArratiako Udalen Mankomunitateak 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa bat ipini dau abian, Gaztedi Arratia 2024. Bizitzaren etapa horretan, hiru alderditan gazteei laguntzeko asmoagaz, aholkularitzea emongo dau mankomunidadeak: laneratze eta ikasketen arloan, aholkularitza psikologiko zein sexologikoan eta atzenik, belaunaldien arteko alkarlanean.\nLaneratzea eta ikasketen zerbitzuak, banakako orientazinoa eta laguntza eskaintze deutsez ikasketak amaitu dabezanei, lan munduan sartzeako. Zerbitzua aurrez aurre eta online eskaintzen da. Zerbitzuagaz harremanetan ipinteko, helbidera idatzi edo 655 826 551 telefonora jo daiteke.\nAholkularitza psikologiko eta sexologikoa barriz, \"gazteek sexuagazko edota beste edozein gai personalagazko inguruan dituen zalantzak edota kezkak partekatzeko esparru seguru eta konfidentziala da\" AUMen arabera. Zerbitzua online eta telefono bidezkoa izango da. Behar izanez gero, helbidera idatzi edo 655 826 551 telefonora deitu daiteke.\nAzkenik, belaunaldien arteko Denboraren Bankua, Arratian bizi diran personen artean zerbitzu puntualak, jakintzak eta ezagutzak trukatzeko sistemea da. Borondatezkoa, antolatua eta askea da eta denporea erabilten dau truke unidade moduan. Hartu-emonetan ipinteko helbidera idatzi edo 688 766 302 telefonora jo daiteke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003388", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Nekazaritza, obra eta zerbitzuetako ibilgailuei IAT pasauko jakie Zeanurin\nBihar, hilak 30, egongo da IATa egiteko zerbitzu mugikorra Olabarriko pabiloian; izena aldez aurretik emon behar da 686 900 432 telefonoan.\nUrri bigarrenaren 30ean, eguaztena, Zeanuriko Olabarri auzoko pabiloian (San Isidro kalea, 2) nekazaritza, obra eta zerbitzuetako ibilgailuei Ibilgailuen Azteketa Teknikoa (IAT-ITV) pasauko jakie. Mota horreetako ibilgailuak onartuko dira, 6.400 kodifikazinoa daukien quad-ei izan ezik. Hitzordua aldez aurretik eskatu behar da, 686 900 432 telefonora deituta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003389", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Antolatzaileak pozik Arratiako Maratoi Txikiko partaidetzeagaz\nLasterketa nagusian Mikel Gil ugaoztarra eta Goiatz Agirre elgetarrak urten ziran garaile.\nArratiako guraso alkarteek alkarlanean antolatu dabe domekan egin zan 43. Arratiako Maratoi Txikia, Igorreko Udalaren eta Arratiako ZIklista Elkartearen laguntzeagaz. Euria nagusi izan dan astegoienean, probea hasi orduko atertu egin eban eta giro aproposa egon zan lasterketan zehar. Holan, espero baino hente gehiagok hartu eban parte atzenean, umeen probetan batez be. Beraz, pozik agertu dira antolatzaileak berrogeta hirugarren edizino honegaz.\nLasterketa herrikoia bada be, umeen probetan izan ezik, lehiakortasuna be egon da Maratoi Txikian Arteatik etorren lasterketa ertainean eta Zeanuritik urten zan luzean. Mikel Gil ugaoztarragaz batera, Jonan Bilbao markinarrak eta Arantzazuko Youness Aesehlik osotu eben gizonezkoen podiuma hamaika kilometroko lasterketan. Goiatz Agirre Elgetako korrikalariaren ostean barriz, Zeanuriko Miren Ozerinjauregi eta Igorreko Onintze Petralanda sartu ziran helmugara, bigarren eta hirugarren eginda.\n60 urtetik gorako beteranoentzat be egon zan saria eta Bilboko Iñaki Sanchez eta Dimako Gotzone Larrorirentzat izan zan. Arteatik Igorrerako sei kilometroko lasterketan barriz, Unai Montejok eta Maialen Zautuak jaso eben garaikurra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003390", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako XI. Enpresa Foroa antolatu dau Errotak\nEguazten goizean, 09:15etik aurrera, egingo da Zulaibarren trantsizino ekologikoari lotutako enpresen arteko topaketea.\nEskualdeko sektore pribatu zein publikoen, hezkuntza komunitatearen eta gizarte zibilaren artean lankidetzea buztartuteko Errota Fundazinoak antolatuta, Arratiako XI. Enpresa Foroa egingo da hilaren 30ean. Trantsizino ekologikoari lotutako enpresek hartuko dabe parte bertan. Izan be, Errotak Enpresa Berdea proiektua aurkeztuko dau eta horretara atxikituko dira Arratiako hainbat enpresa txiki eta ertain.\nEkitaldiaren harrerea 09:15ea hasiko da eta jarraian, Errotak Enpresa Berdea proiektua aurkeztuko dau, honen oinarri eta helburuak zehaztuko diralarik. Gero, 10:00etan, MARGUBE kontsultoria eta formakuntza enpreseak Enpresa Berdea proiektua aurrera eroateko gaur egun dagozan aukera, betebehar eta testuingurua azalduko ditu. Amaituteko, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza Zerbitzuko burua dan Jorge Berezok hartuko dau berbea, mokautxoa eta agurra egin aurretik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003391", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeen artean irakurketea buztartuteko saioa egingo da Bedian\nEguazten arrastian izango da Liburu-maleta ibiltaria literatur saioa Bediako Liburutegian, Onditz Mendizabalek dinamizauta.\nBediako Udalak antolatuta hilaren 30ean, eguaztena, Liburu-maleta ibiltaria literaturea buztartuteko ekintzea egingo da liburutegian, 17:30etik aurrera. Onditz Mendizabal SORMENing eskolako kideak gidatuko dau kontaketea eta sorkuntzea batuko dauzan Bediako txikerrentzako tailerra. Helburu nagusi moduan, umeen sormena elikatutea da.\n\"Liburu artean, ipuinetan murgilduta, Onditz Mendizabalegaz istorioak entzungo doguz. Emozinoz eta irudimenez, material desbardinak eskuartean, sorkuntza lana egiteko unea izango dogu ipuinetako pertsonaiak lantzen\", dino tailerraren azalpenak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003392", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanuriko literatura tailerraren bigarren saioa egingo da bihar\nJosune Muñozek gidatutako Lekualdatzea: Literatura mugimenduan tailerraren saioa Kultur Etxean egingo da 18:00etan.\nZeanuriko Mazala andra talde feministak EMAKUNDE eta Zeanuriko Udalaren laguntzeagaz antolatu dau Skolastika literatura eskolearen Lekualdatzea: Literatura mugimenduan ikastaroa. Pasau dan martitzenean egin zan lehenengo saioa; bihar, hilak 29, eta zemendiaren 5ean egingo dira beste biak, Kultur Etxean 18:00etatik 20:00etara.\nSkolastika eskolako Josune Muñozek gidatuten ditu saioak. Muñoz euskal filologoa eta Skolastika eskolako fundatzailea da. Eskola honek andrek egindako literaturea dauka ikergai eta hortik abiatuta, tailerrak, ikastaroak eta abar eroaten ditu aurrera. Holan, munduko eta garai desbardinetako literatura feministea zabaldu eta ikertzea dabe helburu Skolastikan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003393", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zekorrak puntu barik bueltau dira Iruñatik\nLa Unica Rugby Taldearen kontra jokatu eben domekan ligako bigarren partidua eta 17-10 amaitu zan aurrez aurrekoa.\nEkin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak errugbi talde arratiarrak Euskal Liga Senior 2. maila ligako bigarren jardunaldia jokatu eben domeka eguerdian. Iruñan jokatu zan aurrez aurrekoa, La Unica Rugby Taldearen kontra. Puntu gitxi eta askotan trangauta egon zan partidu batean, 17-10 galdu eben zekorrek.\nEkaitz Duñabeitia entrenatzaileak BEGITUri azaldu deutsonez, arratiarrek ezin izan eben euren jokurik onena praktikan ipini. \"Lupetz asko eta zelai txikia\" zan eta lehenengo zatian \"nahiko eskas\" ibili zan taldea. Halanda be, bigarren zatirako itxartu eta partiduan sartu zan taldea. 10-5 joiazan eta bardiduteko aukera batzuk izan ostean, Iruñakoek beste entsegu bat sartu eben. Holan, partidua ebatzita geratu zan, nahiz eta amaieran, arratiarrek beste entsegu bat lortu.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003394", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Berrogeta hamar lagun inguruk egin eben Zeanuri-Ubide Larreen Mankomunitatearen zeharkaldia\nUrri bigarrenaren 26an, zapatuan, zirimiriari aurre eginez berrogeta hamar bat lagunek Zeanuri-Ubide: Larreen Mankomunitatearen XII. Zeharkaldia egin eben, antxinako errege-bidea igarotzen zan parajeetatik ibliz. Parte hartzaileek aukerea izan eben bi udalek orain dala 120 urtetik egiten daben Larreen Mankomunitateko kontuak kitatzeko batzarra bertatik bertara ikusteko.\nAlkate biek, Ubideko Zigor Iturriotzek eta Zeanuriko Nahia Urrutxuak, udalerri bakotxean izena emondako abelburu kopuruaren barri emon eben eta, ondoren, eskuak estutu ebezan, herri bietako zinegotziek inguratuta. Bilera amaitutzat emoteko, Arkaitz Estiballes Zeanuriko zinegotziak honako bertso hau kantau eban:\n... Eta Ubide eta Zeanuri noski ez gara mundu bi / gaurko eguna izan dadila anaikidetzeko zubi /guk ondo tratau gura zaituegu ondo tratatu guri / holantxe ondo joan daitezen Ubide eta Zeanuri.\nJarduera hau Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Ondarearen Europako Jardunaldietan sartuta egoan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003395", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia Bk baino ez dau irabazi atzen jardunaldian\nAtzen jardunaldi honetako emaitzak ez dira onenak izan, izan be, andrazkoen Arratia B taldeak baino ez dau lortu garaipena. Gizonezkoen Arratia Ak eta Bk denporaldiko lehen partidua galdu dabe eta Lemoako Harrobik be galdu egin dau atzen jardunaldian. Andrazkoen A taldeak etxean bardindu egin dau.\nAndrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban sailkapenean bere ostean egoan Burgos taldearen kontra eta bana bardindu eben. Arratiak partidu ona egin eban eta zortzi minuturen faltan Itsaso Kumik sartutako golari ezker aurreartu ziran, baina deskontuan kanpoko taldeak partidua bardindutea lortu eban. Lehen zatian Nerea Beitia arratiarren kapitainak bihurkadea egin eban orkatilean eta Irati Artaraz bediaztarra zelairatu zan bere ordez. Zortzi jardunaldiren ostean 17 puntu ditu Arratiak eta hirugarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau UD Logroñes taldearen kontra hilaren 2an, arrastiko 16:00etan.\nAndrazkoen Arratia B taldeak ostera 1-2 irabazi eban etxetik kanpo Bizkerre C taldearen kontra. Etxekoak hirugarren minutuan aurreratu baziran be 87. minutuan Miriam Hormaetxeak sartutako golak emon eutsan garaipena arratiarrei. Lau jardunaldi jokatu ostean 9 puntu ditu Arratia Bk eta laugarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxean jokatuko dau Pauldarrak B taldearen kontra hilaren 2an, arrastiko 15:30ean.\nGizonezkoen Arratia A taldeak denporaldiko lehen porrota jaso eban zapatuan Baskonia B taldearen kontra etxetik kanpo 3-0 galduta. Sei jardunaldiren ostean 13 puntu ditu Arratiak eta lidertza galduta bigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Iurretako A taldearen kontra hilaren 1ean, arrastiko 18:00etan.\nGizonezkoen Arratia B taldeak be denporaldiko lehen partidua galdu eban zapatu arrastian Urbietan Loiola Indautxuren kontra 1-2 galdu ostean. Sei jardunaldiren ostean 11 puntu ditu Arratia Bk eta laugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Galdakao B taldearen kontra hilaren 2an, arrastiko 17:00etan.\nLemoako Harrobi\nLemoako taldeak ez dau bururik altxatzen eta sei jardunaldiren ostean oindino ez dau garaipenik lortu. Zapatu arrastian Galdakao B taldearen kontra jokatutako partidua 2-4 galdu eban Lemoako taldeak. Sei jardunaldiren ostean puntu bi ditu Lemoako taldeak eta atzen postuan dago. Datorren partidua Usansolon jokatuko dau líder dan Umore Ona A taldearen kontra hilaren 1ean, eguerdiko 12:15ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003396", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Urtero lez, Zeanuri eta Ubideko udalek larreen inguruko bakea barriztauko dabe\nZapatuan egingo dan batzar historikoa aprobetxatuz, Larreen Mankomunitatearen XII. Zeharkaldia martxea be egingo da, Zeanuritik Ubidera.\nZapatuan, hilak 26, oin dala 120 urte baino gehiagotik urtero errepikatzen dabenez, Zeanuriko eta Ubideko udalek larren mankomunidadeko kontuen kitapena egingo dabe eta bakea barriztatuko dabe. Udalerri bakotxean izena emondako abelburuen zenbakiak aurkeztu eta kontuak egiten ditue. Urtero errepikatzen dan ohiturea eta betebeharra da. Antza, batzar horren zergaitia, bazka-larreen aprobetxamentuaren inguruan udalerri biek gitxienez XVI. gizalditik izan dabezan ailegoei amaierea emoteko adostutako akordioa da.\nBatzar hau aprobetxatz, Zeanuri-Ubide. Larreen Mankomunitatearen XII. Zeharkaldia mendi martxea be egingo da. Izen-emotea doban egin ahal izango da martxa aurretik, Zeanuriko plazan, doban. Martxearen aurretik zein ostean, autobusa egongo da Ubidetik Zeanurira bidaia egiteko.\nGainera, martxa hau Bizkaiko Forua Aldundiak bultzatutako Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauaren barruan dago. Izan be, ibilbideak Erdi Aroan Bilbo eta Gasteiz lotzean ebazan errege bidea jarraitzen dau. Holan, Zeanuritik Ubidera igoko da jentea, hamabi kilometroko bidea egin ostean. Datorren urtean, Zeanurin egingo da batzarra beraz, martxak alderantzizko bidea egingo dau.\nUrtekerea Zeanuriko plazan, udaletxearen aurrean, izango da goizeko 10:00etan. Plazatik abiatuz, Undurragako urtegiaren ertzetik jarraituko dabe Ipiñabururantza zuzentzeko; hemendik Saldropora igo beharko dabe. Jadanik Saldropoko zelaikadan, Lapursasitik Otzarretako pagadi ospetsuaren ondotik igaro eta Ubiderantza joko dabe; azken txanpa honetan galtzadearen aztarnak argi eta garbi azaltzen diran tarte batetik ibilteko aukerea izango dabe parte hartzaileek, azkenik Ubideko plazara heltzeako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003397", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan urtengo da Ubidetik XXIII. Mendizale Eguna\nArratia, Ubide, Otxandio eta Zeberioko mendi taldeen aurtengo topaketan, Ubideko Siskino mendia igoko dabe eta ibilbide bi dagoz aukeran.\nUrri bigarrenaren 27an izango da Arratia, Otxandio, Zeberio eta Ubideko Mendizale Egunaren XXIII. edizinoa. Aurten, Ubideko Amexier mendi taldeari egokitu jako antolakuntzea eta ibilbide bi antolatu ditu; luzea 17 km-koa eta laburra 12 km-koa. Izen-emotea hilaren 23an zarratu zan.\nPartaideak 09:00etan urtengo dira plazatik. Ibilbidea Bizkaia eta Araba artean dagoan ibilbide historiko baten parte da; Olarre (763 m) eta Siskino (854 m) mendietako tontorretara igon eta Oketako magaletik pasetan dana. Ibilaldiaren ostean, 13:30ean, kopaua egongo da frontoian partaideentzat.\nUrtero lez, Mendizale Egunak Arratia, Ubide, Zeberio eta Otxandioko mendi taldeetan dagozan mendizaleak batuko ditu; Amexier, Joko Alai, Ganzabal, Mirugain, Austarri eta Lamino mendi taldeetakoak, hain zuzen be. Egunaren antolakuntzea txandaka egiten dabe, igaz Zeanuriko Joko Alaik antolatu eban eta ehun mendizaletik gora batzean dira egun horretan, alkarregaz, inguruko mendietatik ibilaldia egiteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003398", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Orratzak gazte talde feministak aurkezpena egingo dau gaur\nProiektua aurkezteaz gainera, Kiñu Gaztetxeko espazio feministearen inaugurazainoa egingo da gaur arrastian.\nOrratzak neska* gazte feminista talde arratiarrak aurtengo kursorako daukan proiektuaren aurkezpena egingo dau gaur Igorreko Kiñu Gaztetxean. Aurkezpena Arratiako neska, trans eta \"bollerei\" egongo da zuzenduta eta 16.30ean hasiko da. Bertan, aurreko urteetan egindako lana oinarri hartuta, aurtengo erronkak aurkeztu eta honeei aurre egiteko proiektua zein dan azalduko dau taldeak.\nHorrezaz gainera, Kiñu Gaztetxean gela bat beren beregi prestatu dau Orratzakek, hau Arratiko gazteentzako espazio feministea izan daiten. Honen inaugurazinoa be gaur izango da, 17:30ean, eta edonor izango da ondo etorria. Hau, Orratzaken bulegoa izango da eta taldearen jarduna erraztu eta zentralizetako espazio moduan funtzionauko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003399", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Country musikea entzungo da zapatuan The Quiet Cornerren\nCharlie Cosh eta Carlos Carranza musikariek eskainiko dabe Old Country Roads kontzertua zapatuan 20:00etan.\nUrri bigarrenaren 26an, zapatua, Areatzako The Quiet Cornerren barriro egongo dira entzungai folk eta country rock abestiak 20:00etatik aurrera. Charlie Cosh eta Carlos Carranza bueltan egongo dira euren gitarra eta ahotsakaz taberna irlandarrean, Old Country Roads kontzertuagaz.\nBi musikariak dira ezagunak The Quiet Cornerren, batera, banaka zein beste musikari batzuekaz egon dira eta aurretik euren musikeagaz Areatzan. Beraz, aurreko saioetan sortu dan giroa errepikatutera datoz country eta antzeko musikearen kanta ezagunen bersinoakaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003400", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Everesten ikurrinea lehenengoz altxau eban Pasang Temba sherpa Igorren egongo da\nBihar 19:30ean, 1980an Martin Zabaletagaz Everesteko tontorra zapaldu eban sherpa Lasarte Aretoan egongo da berbaldia emoten.\nGanzabal Mendi Talde lemoaztarrak deituta, barikuan hilak 25, Pasang Temba sherpak Igorreko Lasarte Aretoan berbaldia eskainiko dau, 19:30ean. Pasang Temba euskal alpinismoaren historiaren parte da. Ezaguna egin zan, 1980an Everesteko tontorrean ikurriñari eusten agertu zalako argazki baten. Martin Zabaletagaz egin eban espedizinoa, Everesteko gailurra zapaldu eban lehenengo euskalduna hain zuzen be. Pasau dan astegoienean, biek egin eben ohorezko sakea San Mamesen jokatu zan partiduaren aurretik.\nEuskal espedizinoaren hirugarren saiakeran lortu eben Zabaletak eta Psang Temba sherpak tontorra zapaltzea. Pasang Tembak 30 urte eukazan. Jeitsierea konplikaua izan zan eta gaua arrakala baten pasau egin behar izan eben. Jeitsieran bitan jausi zan Pasang Temba. Hurrengo urtean, Pyreinaca aldizkariaren arabera, Euskal Herrira etorri ziran lehenengo aldiz, bera eta Pemba Shering Everest-80 euskal espedizinoko sherpen burua. Besteak beste, itsasoa eta zestapunta gustau jakiezala jaso eban orduan Pyrenaica aldizkariak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003401", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan egingo da 43. Arratiko Maratoi Txikia\nIzena online emon daiteke zapatu eguerdira arte edo egunean bertan, Igorreko eskolan 08:45etik 09:15ak arte.\nAurten be, berrogeta hirugarrenez, egingo da Arratiko Maratoi Txikia. Domekan, hilak 27, egingo dira adinaren araberako hiru lasterketak: helduak Zeanuritik Igorrera, gaztetxoak Arteatik Igorrera eta umeak Igorreko zirkuitoan. Arratiako guraso alkarteek antolatuten dabe kirola edade guztietan bultzatzea bilatzen dauan proba hau, Arratiako Ziklista Elkartearen eta Arratiako Motor Taldearen laguntzeagaz.\nNagusiak Zeanuritik urtengo dira 10:15ean, Zeanuri eta Igorre arteko 11 kilometroak egiteko. Lasterketa hau, lasterketa herrikoi askoren neurrikoa da eta bertan, gurasoek eta zaletuek hartzean dabe parte. Igorretik Zeanurira joateko autobusa ipiniko dau antolakuntzeak.\n2007tik 2011ra jaiotakoek, Arteatik Igorrera, 7 km-ko ibilbidea egingo dabe, Arteatik 10:30ean urtenda. Igorretik Arteara joateko be ipiniko dau autobusa antolakuntzeak.\nTxikerrenek Igorren egingo dabe galapan. Lasterketak 11:30ean hasiko dira. 2012tik 2014ra jaiotakoek 1.300 metroko ibilbidea izango dabe; 2015etik 2017ra jaiotakoek 800 metrokoa eta 2018tik aurrera jaiotakoek 300 metrokoa.\nIzen-emotea\nIzena online egitea gomendau dabe antolatzaileek eta hau kronoak.com webgunean egin daiteke urri bigarrenaren 26ko 12:00ak arte. Horrezaz gainera, egunean bertan izena emoteko aukerea be badago. Honetarako, Igorreko eskolan egongo da postua goizean goizetik, 08:45etik 09:15ak arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003402", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Baltzola-Indusi ibilbidean, mitologia jakitera emoteko, zuzeneko azalpenak emongo ditue domekan\nDomekan, hilak 27, 10:30ean, Baltzolako San Lontzo ermitan batutakoek, Baltzola-Indusi euskal mitologiako ibilbide garrantzitsuenetako bat egingo dabe adituen azalpenakaz. Gainera, hainbat puntutan antzezpen zuzenak egingo dira.\nJarduera hau, Baltzola-Indusi ibilbide magikoa izenagaz, Ondarearen Europako Jardunaldien programa barruan dago.\nBaltzola-Indusi 2,2 km-ko ibilbidea, mitologian, Euskal Herriko gune esanguratsuenetakoa da Baltzolatik Indusira doan bidea eta ipuin mitologiko askoren iturburua. Arkeologian be garrantzia handikoa da, Axlorreko indusketek Neandertalak ezagutzeko ezinbesteko dira-ta. Eta zoologian koba eta barrunbeetako espezien ikerkuntzan erreferentzia bat da inguru hori.\nParte hartu ahal izateko lehendik izena emonda euki behar da. Leku guztiak beteta dagoz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003403", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Suirrealismoa' ikuskizuna dakar astegoienean Lasarte Aretoak\nJantzea, interakzinoa, bideo sorkuntzea eta musikea buztartuten dauzan ikuskizun barritzailea zapatuan, hilak 26, egongo da ikusgai Igorren, 20:00etan.\nUrri bigarrenaren 26an, zapatua, Logela Multimedia eta Circle OF Trust konpainiek landutako Suirrealismoa ikuskizuna dago programauta Igorreko Lasarte Aretoan, 20:00etan. Lan honetan jantzea, interakzinoa, bideo sorkuntzea eta musikea buztartuten dauzan \"biziki ikusgarria dan ikuskizun barritzailea\" da.\nArte bisualaren eta breakdance-aren bitartez, 1940ko hamarkadan Parisko kafetegietan sortutako diziplina surrealistatik jaiotako ikuskizuna da: orduko artearen ezaugarriak ikertu eta artista horren lana berrinterpretatzeko saiakerea, gaurko hizkuntzearen bitartez.\nSinopsia\n1940ko hamarkadan, bigarren mundu-gerra piztu zenean, Parisko kafetegiak hainbat diziplinatako artisten topaleku izan ziren, eta korronte artistiko berri bat sortu zuten: Surrealismoa. Logela Multimedia eta Circle Of Trust konpainiek ezaugarri hauek ikertu eta artista hauen lana berrinterpretatzen dute XXI. mendeko lengoaiaren bitartez: SUiRREALISMOA.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003404", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andra baserritarren topaketea hasiko da bihar Basoan\nElikadura burujabetza eta Euskal Herriko feminismo nekazariaren asteko lehen jardunaldi biak Basoan egingo dira eta hurrengo biak, Nafarroan.\nEuskal Herriko Nekazarien Elkartasuna Bizkaiak, Etxaldek eta Mundubatek antalotuta, Elikadura burujabetza eta Euskal Herriko feminismo nekazariaren astea hasiko da bihartik aurrera. Urri bigarrenaren 24 eta 25ean Arteako Basoa Defendatzaileen Etxean eta 26 eta 27an Lekaroz eta Baztanen egingo dira topaketak. Bertan, Euskal Herriko baserritar feministek euren egoerea aztertu eta proposamen politikoak garatuko ditue. Horrezaz gainera, jakintza eta materialen alkartrukea, erronken aurrean alkarlana eta proiektu desbardinen ezagutza buztartuko dira jardunaldiotan.\nTopaketan euren erakundeentzat garrantzitsuak diran alderdiak eztabaidatu eta partekatuko dira, andra baserritarrak diran aldetik. \"Zelan antolatu gara eta zelan heldu gara elikadura burujaubetzaren eta baserritar feminismoaren aldeko planteamentu kolektibo batera? Eta zelan helduko deutsegu ikusezin bihurtutako erronkei, esate baterako, indarkeria eta desbardintasun mota desbardinei?\" moduko galderei erantzuten saiatuko dira baserritar feministak.\nEgitaraua:\nEguena, urri bigarrenak 24 (Basoa)\n10:00etan, Mahai-ingurua. Emakume nekazarien/baserritarren proposamen politikoak garatzea.\n11:00etan, Hamaiketakoa.\n12:00etan, Tailerra: Barrura begira, ez-ikusgarriak diren erronken aurrean ahotsa altsatuz.\n14:30ean, Bazkaria.\n16:00etan, Tailerraren itxiera.\n17:00etan, Nekazarien jakintzen azoka.\nBarikua, urri bigarrenak 25 (Basoa)\n9:30ean, Emakume nekazarien esperientzietara bisitak.\n14:00etan, Bazkaria.\n16:00etan, Nafarrora bidaia.\nZapatua, urri bigarrenak 26 (Lekaroz)\n9:30ean, Izen-emoteak eta ondo etorria.\n10:00etan, Mahai-ingurua. Emakume nekazarien/baserritarren proposamen politikoak garatzea.\n11:15ean, Hamaiketakoa.\n12:00etan, Euskal Herriko esperientzia praktikoen eta erronken mahaia, tokiko, eskualdeko, nazioko eta nazioarteko artikulazioaren inguruan.\n14:00etan, Bazkaria\n15:30ean, Tailerra\n17:00etan, Tailerraren itxiera\nDomekea, urri bigarrenak 27 (Baztan)\n9:30ean, Gartzainerara bisita: Uhaldeko baserria (artzaintzaren proiektu bat ezagutzeko) eta Baztango Xurie mahasti ekologikora bisita", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003405", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Old Glasses taldeak kontzertua eskainiko dau barikuan\nArantzazuko Herriko Tabernan entzun ahalko dira rock talde mitikoen bersinoak barikuan, 21:30etik aurrera.\nArantzazuko Herriko Bentan rock gaua ospatuko da oingo barikuan, urri bigarrenak 25, 21:30etik aurrera. Besteak beste Creedence Cleanwater Revival, Deep Purple, Dire Straits, Fito & Fitipaldis eta ACDC moduko taldeen kantak entzun ahalko dira, Old Glasses talde zallarraren eskutik.\nOld Glasses taldea oin dala hamar urte hasi zan batzean, Zallako Azkoaga bandako zeinbait musikariren ekimenez. Felix Garcia (bateria), Ricardo Gonzalez (ahotsa eta gitarrea), Carlos Canovas (baxua) eta Aitor Lambarrik (gitarrea) osotu eben taldea. Baina urteakaz, atzen bien partez sartu ziran bandan Endikata eta Javier Lasa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003406", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Argindar fakturea ulertuteko berbaldia gehitu jako ASTEKLIMAko egitarauari\nGaur basoen kudeaketa ereduen gaineko berbaldia egingo da Diman eta bihar, argindarraren fakturea ulertu eta energia aurrezteko saioa egongo da.\nASTEKLIMA, Euskadiko Klima eta Energiaren Astea, urri bigarrenaren 18tik 27ra ospatuko da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan beharrezko transizino energetiko eta klimatikoaren inguruan euskal gizartea kontzientziau eta mobilizetako. \"Ekintza oro, txikia bada be, garrantzitsua da\" lelopeko kanpainearen bosgarren edizino hau Eusko Jaurlaritzako Industria, Transizino Energetiko eta Jasangarritasun Sailak antolatu dau eta Diman, hiru ekintza eta Igorren beste bat antolatu dira honen inguruan.\nPasau dan barikuan egin zan Trakamatrakaren musika instrumentu berziklatuen tailerra eta gaur eta bihar bitartean, berbaldi bi dagoz programauta. Gaur, hilak 23, Tantai Baso Jabeen Kooperatibak Basoak kudeatzeko beste eredu bat berbaldia eskainiko dau Abaroa aretoan, 18:30ean. Tantai bertasko espeziakaz osotutako basoak bultzatzen dituan ekimena da, \"gaixotasun eta izurriteekiko eta klima larrialdiarekiko erresilienteagoak diralako\", \"baita errentagarritasun ekonomiko ona erakusten dauan eredua dalako\". Horrezaz gainera, kooperatibak aholkularitza eta gidaritza zerbitzuak eskaintzen ditu basoak era jasangarrian kudeatze aldera.\nBihar ostera, hilak 24, bakotxak bere etxeko argindarraren fakturea eroan eta honen gainean informetako aukerea egongo da. Diman Jagon Naturak antolatuta eta Dimener zein Goiener kooperatibaren laguntzeagaz egingo da saioa. Bertan, argindarraren fakturearen atal desbardinak zer diran azaldu eta energia aurrezteko gakoak emongo ditue. Abaroa aretoan, 18:30ean hasiko da berbaldia.\nBizikleta Solidarioak Igorren\nUrri bigarrenaren 25ean barriz, barikua, Bizikleta Solidarioak proiektuaren aurkezpena egingo da Arratia BHI institutuko aretoan, 11:00etan. Proiektu honen bitartez aniztasun kurrikularreko ikasleek, irakasle eta jubiladsuen laguntzeagaz botatako bizikleta zaharrak jaso eta konponduko ditue. Gero, mankomunidadeagaz eta udalagaz adostuta, bizikleta horreek herritar guztientzako eskuragarri ipiniko dira. Proiektuak mobikortasun jasangarriago baterako pauso txikiak egitea dauka helburu, bai eta komunidade giroa eratzea be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003407", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeentzako eskupelota hastapenerako saioak antolatu ditu Txumuluxuetak\nHilaren 25ean, barikua, izango da hiru saioetako lehenengoa Dimako frontoi txikian eta izena emon behar da aldez aurretik.\nDimako Txumuluxueta Pelota Klubak eskupeloteagaz lehen kontaktua izateko aukerea ipini dau mahai gainean 2016 eta 2019 urte bitartean jaiotako umeentzako, biak barne. Horretarako, hiru saio antolatu ditu, plazako frontoi txikian egingo diranak eta lehena, oingo barikuan egingo da.\nSaioak urri bigarrenaren 25ean, zezeilaren 29an eta abenduaren 13an izango dira, danak barikuak, 16:30etik 17:30era. Saio bakarrera, bira edo hiruretara joateko aukerea izango dabe umeek. Izena aldez aurretik emon behar da klubak zabaldutako online galdetegian .", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003408", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Poesia Hegalaria taldeak errezitaldia antolatu dau barikurako\nErrekagane tabernan egingo da errezitaldi musikatua bariku iluntzean eta mikrofonoa zabalik egongo da parte hartu gura daben guztientzako.\nPoesia Hegalaria taldeko kideek eta konbidautako hainbat rapsodek errezitaldi musikatua eskainiko dabe oingo barikuan, hilak 25. Igorreko Errekagane tabernan, 19:30ean da hitzordua. Errezitaldiaren ostean, mikrofonoa zabalik itxiko da gainera, edonork bere poema propioren bat edo beste batzuen poesiak jentaurrean irakurri gura baditu.\nPoemak errezitatzen Pablo Cabañas, Irune Elexpe, Ana Juez, Raquel Bartolome eta Javier Arnaiz egongo dira. \"Bilbotik datozenak, rapsoda onenetarikoak dira\", azaldu dau Elexpek. Musikea barriz, Iker Allurrek, Alberto Egiak eta Jose Ignacio Maestrek ipiniko dabe.\nBlas de Oteroren poemak, euskeraz\nZemendiaren 15ean izango da Poesi Hegalaria taldearen hurrengo errezitaldia, eta oso berezia gainera. Izan be, lehenengoz entzun ahal izango dira Blas de Oteroren poemak euskeraz, euskal idazle onenek euskeratuta, \"eta Igorren izango da\", dino Irune Elexpe Poesia Hegalaria taldekoak. Ordaindu gabeko letra bat saioa Igorreko Liburutegian aurkeztuko da, zemendiaren 15ean, 20:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003409", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeentzako ipuin kontaketea dago eguaztenean Kotxepinen\nItziar Saens de Ojer egongo da 18:30ean bost eta zortzi urte bitarteko umeentzako kontaketea egiten.\nUrri bigarrenaren 23an, eguaztena, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean bost eta zortzi urte bitarteko umeek ipuinen munduan sartzeako aukerea izango dabe. Izan be, 18:30etik aurrera Itziar Saenz de Ojer ipuin kontalaria egongo da bertan, Kontuak, kantuak eta xelebrekeriren bat kontaketeagaz.\nSaenz de Ojerrek esperientzia handia dauka ipuinak kontetan, 2003an hasi zan-ta ume eta gurasoentzako ipuinak jentaurrean kontetan. Urte honeetan hainbat kontaketa landu ditu eta Kontuak, kantuak eta xelebrekeriren bat da atzena. Kontalaria izateaz gainera, clown ikuskizunak be egiten ditu Bazen Behin Clown konpainiagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003410", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako HAPOaren gaineko bigarren saio publikoa egingo da gaur\nUdaletxeko erabilera anitzeko gelan egingo da bigarren eta atzen saioa gaur, hilak 22, 18:00etan.\nAreatzako Udala herriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren lanketea dabil egiten eta horretara, prozesu parte-hartzailea egin da. HAPOaren gaineko proposamen, eretxi eta zalantzak batzeako saio irekiak antolatu dira, \"Zelako Areatza eregi gura dozu? Zeure berbea entzun gura dogu, erdu!\" lelopean.\nBi saio egingo dira guztira, lehena hilaren 10ean egin zan eta oin dator atzena. Hau gaur, urri bigarrenak 22, izango da Areatzako udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Oin arte landutakoa aurkeztuko da eta gero, parte-hartzeako tartea egongo da. Saioa 18:00etan hasi eta 20:00ak inguruan emongo da amaitutzat.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003411", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Menpekotasuna daukien personen zaintzaileen autozainketea bultzatzeko berbaldi zikloa amaitzear dago\nAtzen berbaldi biak martitzenean izango dira Igorren eta Areatzan, 17:00etan eta 17:30ean hurrengoz hurrengo.\nArratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) prestakuntza berbaldiak antolatu dauz menpekotasuna daukien personak zaintzen dabezan zaintzaileentzat, normalean senideak izaten diranak. Helburua, zaintzaileen artean autozainketako ohiturak bultzatzea da. Sarrerea librea izango da eta Sasoia Tercera Edad-ek gidatuko ditu saioak, hirugarren adinagaz eta menpekotasun egoeran dagoan jenteagaz behar egiten dauan aholkularitza enpresea. Herri guztietatik pasau ostean, bihar dira atzen saio biak:\nUrri bigarrenak 22, martitzena\nIgorreko Kultur Etxean, 17:00etan.\nAreatzako udaletxean, 17:30ean.\nBerbaldiak jente guztiari zuzenduta dagoz baina batez be, menpekotasuna daukien personak zaintzeaz guztiz edo modu parzialean arduratzen diran zaintzaileei, zaindu beharreko personaren adina edo mendetasun-maila kontuan izan barik. Hainbat alderdi landuko dira, esate baterako, menpekotasun gradu, mota eta ezaugarriak, zaintzaileen beharrak edo bakotxak burua zaintzeko ohiturak garatzearen garrantzia.\nIzan be menpekotasuna daukien personen zaintzea batez be familiari jagoko, gehienbat emakumeei. Askotan, denporeak aurrera egin ahala, zaintzaileen denpora libreari, aisialdiari eta autozainketeari emondako uneak murriztu egiten dira. Horrek eragina izan daike hareen gizarte arloko hartuemonetan eta ondoizate fisiko, psikiko eta emozionalean. Horregaitik, oso garrantzitsua da zaintzaileari laguntzea, bizi-kalidadea hobetuko daben estrategiak emonez. Berbaldiak, informazinoa emoteaz gainera, zaintzaileen artean autozainketako teknikak eta trebetasunak eskuratzen lagundu gura dau.\nBerbaldi-ziklo horren osogarri lez, zaintzaileei autozainketarako teknikak eta estrategiak irakatsiko deutsezan ikastaroa antolatuko da. Ikastaroak sei saio izango ditu, eta zemendian eta abenduan egingo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003412", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gernika-Palestina plataformak gaur udaletxeen aurrean mobilizetako deia egin dau\nArantzazun, Areatzan, Artean, Diman, Igorren, Lemoan, Zeanurin eta Zeberion baieztau dira alkarretaratzeak gaur 19:00etan.\nGernika-Palestina deialdi herritarraren bitartez saretu eta antolatuten dira Euskal Herrian Palestinar herri eta erresistentziaren aldeko mobilizazinoak. Urtebete pasau da Israelgo Estatuak Gazako herritarren aurkako genozidioa azkartu ebanetik eta oin, gerrea Libanora be zabaltzeko arriskua dago, Israelgo Armadak Libanon ere erasotu dau eta. Holan, Gernika-Palestina plataformak mobilizetako beharra ikusi dau.\nBeraz gaur, hilak 21, Euskal Herriko udaletxeen aurrean 19:00etan alkarretaratzeak egiteko deia zabaldu da plataformatik. Gure eskualdean be antolatu dira \"genozioa STOP!\" lelopean alkarretaratze ugari. Momentuz Arantzazun, Areatzan, Artean, Diman, Igorren, Lemoan, Zeanurin eta Zeberion baieztau dira kontzentrazinoak.\nGernika-Palestina plataforma: \"Sarraski honen aurrean ezin dogu isilik egon, ezin besoak gurutzatuta geratu. Beste ezeren gainetik, gaur eta hemen premiazkoa da ondorio latzak izaten ari dan eskalada belikoa gelditzea eta bake eta itxaropen etorkizuna eskaintzea\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003413", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia A lidertzan dago eta andrazkoen A taldea hirugarren liderragaz bardinduta\nAurreko jardunaldian lez Arratia futbol taldeko nagusien lau taldeek irabazi egin dabez euren partiduak. Gizonezkoan A taldea lidertzan dago eta B taldea bigarren postuan, andrazkoei jagokonean A taldea hirugarren postuan dago liderragaz bardinduta eta B taldea laugarren postuan dago. Lemoako Harrobik ostera galdu egin dau eta oindino ez dau partidurik irabazi liga hasikera honetan. Jatsiera postuetan dago.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Lekeitio A taldearen kontra eta 1-0 irabazi eban Azibar Sagarna igorreztarrak 37. minutuan sartutako golari esker. Bost jardunaldiren ostean 13 puntu ditu Arratia Ak eta lidertzan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau bigarren postuan dagoan Baskonia B taldearen kontra hilaren 26an, arrastiko 16:00etan.\nGizonezkoen Arratia B taldeak zapatuan jokatu eban etxetik kanpo La Merced A taldearen kontra eta 1-3 irabazi eban. Bost jardunaldiren ostean 11 puntu ditu Arratia Bk eta bigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Loiola Indautxu taldearen kontra hilaren 26an, arrastiko 18:30ean.\nAndrazkoen Arratia A taldeak domeka arrastian jokatu eban Oberena taldearen kontra eta 0-3 irabazi eban partidua. Lehen zatian Olaitz Arroyo igorreztarrak sartu eban lehen gola eta Olatz Areitio atzelariak sartu ebazan beste gol biak bigarren zatian. Zazpi jardunaldiren ostean 16 puntu ditu Arratia Ak eta hirugarren postuan dago lider dan Bizkerregaz bardinduta. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau laugarren postuan dagoan Burgos taldearen kontra hilaren 26an, arrastiko 16:00etan.\nAndrazkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxean Peña Ath. Santurtzi A taldearen kontra eta 0-1 galtzean hasi bazan be, bigarren zatian gol bi sartu eta 2-1 irabazi eban. Hiru jardunaldiren ostean 6 puntu ditu Arratia Bk eta seigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Igorreko taldeak Bizkerre C taldearen kontra hilaren 27an, arrastiko 17:30ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako taldeak domeka iluntzean jokatu eban etxetik kanpo Loiola Indautxu taldearen kontra eta 4-2 galldu eban. Bost jardunaldiren ostean Lemoako taldeak ez dau lortu oindino partidurik irabazterik eta jatsiera postuetan segiduten dau. Datorren partidua Galdakao B taldearen kontra jokatuko dau Arlonagusian hilaren 26an, arrastiko 17:45ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003414", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Mikel Pagazaurtunduak Azkaineko Dominique Larretxea ardi-txakur txapelketea irabazi dau\nArtzain lemoaztarrak aurten jokatutako lau txapelketetatik lauretan jantzi dau txapela eta oingo astegoienean, estadu mailako txapelketea izango dau Gironan.\nPasau dan astegoienean Azkainen (Lapurdi) izan zan Artxate ardi-txakur alkarteko kidea dan Mikel Pagazaurtundua artzain lemoaztarra Lay txakurragaz. Dominique Larretxea txapelketan parte hartu eta txapela jantzi eban. BEGITUri adierazo deutsonez, \"sorpresa handia\" izan zan garaipena, hirugarren egin eban eta ardi-txakurrak gobernetan bere irakasle izan dan Inaxio Irakulisek konbidauta, \"abenturara\" joan zan Azkainera eta. Beste lau partaideak, Iparraldekoak ziran.\nEsperientza barria izan da hau Pagazaurtunduarentzako, kontau dauanez, Iparraldean desbardin jokatuten dira-ta txapelketak. Distantzia luzekoak izaten dira, ardiak 400 metrora be mobidu behar diralako. Gainera, bertan ardi-txakurren inguruko \"kultura handiagoa dago\" eta jente ugari batzean da txapelketen inguruan, giro sano ederra osatuten dalarik.\nLemoaztarrak urte bi baino ez daroaz txapelketa honeetan parte hartzean eta daborduko, marka itzelak lortu dauz. Aurten jokatutako lau txapelketa ofizialetatik laurak irabazi ditu. Pasau dan urtean Bizkaiko bigarrena izan zan eta aurten, Lemoan jokatu zan txapelketea irabazita, lehena da. Euskal Herriko mailan ostera, seigarren izan zan pasau dan urtean eta bigarren aurtengoan. Holan, Mikel Pagazaurtundua bera eta Igor Elordi (Euskal Herriko lehena) Gironara joango dira, hilaren 20an estaduko lurralde desbardinetako txapeldunen arteko txapelketea jokatutera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003415", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Danel Elezkanok pelotea itxi dau osasun arazoek behartuta\n\"Atzen urte luze hau infernua izan da niretzako. Izugarri sufridu dot. Medikuz mediko eman dodaz hileak, hainbat lesino eta gaitzengatik\"\nZaratamon jaio baina Diman bizi dan Danel Elezkano Aspeko pelotari profesionala eguaztenean argitarautako komunikatu baten bitartez jakin arazo eban \"osasunak behartuta\" pelotea itxi behar ebala: \"Ezin izango dot gehiago jokatu, ez profesional, ez beste era batera. \"Gorputzak oihuz esan deusta nahikoa dala\". Holan, eskupelota profesionalean aritutako hamabi urteko karrerea itxi behar izan dau medikuen aginduz, beso eta bizkarreko minei konponbiderik ez aurkitu ostean.\nIzan be, atzen hileetan lesino eta gaitzei urtenbidea topetako Elezkano medikuz mediku ibili izan da eta hau, \"infernua\" izan da beretzako: \"Lesinoek txarrera egin dabe eta kirolean ez ezik, eguneroko bizitzana be eragiten deustie\". Peneagaz geratu da \"kantxan beste era batera agurtzea\" gustauko jakolako. Halanda be, adierazo dau, \"atzen urteetan pelotalekuetan jaso dodan maitasuna nahikoa eta sobera\" izan dala beretzako.\nBere ibilbide osoan lagun izan dituen talde, persona eta zaleei eskerrak emonda amaitu dau beraz Elezkanok bere ibilbide profesionala. Horrezaz gainera, bere \"bihotzeko bi herriei\" be, Zaratamo eta Dima, emon deutsaz eskerrak: \"Pelotari behar dauan garrantzia, ikusgarritasuna eta erraztasunak emoteagaitik\". Izan be, ibilbide oparoa izan dau: binakako hiru final, txapel bi, banakako hiru finalerdi, udako torneoak eta \"beste hainbat partida eta istorio\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003416", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan, Areatzako Errege Bidearen eta tranbiaren bidetik ibilbide gidatua egongo da barriro, oingoan gaztelaniaz\nAurreko domekan euskeraz egin eben moduan, oingo domekan be, hilak 20, Angel Larreak eta Jon Urutxurtuk Areatzako kaleetatik aztertuko ditue Areatzako historian hain garrantzitsuak izan diran elementu bi honeek. Hitzordua, 12:00etan da Gudarien Plazan.\nJarduera hau, Ondarearen Europako Jardunaldien programa barruan dago. Aurtengo gaia, bideak, sareak eta loturak da eta Areatzatik pasetan diran bi aztertuko dira: Erdi Aroan sortutako Erret Bidea deritxana eta 1902tik 1964ra bitartean funzionamentuan egondako Arratiako tranbia, hain zuzen be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003417", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barriro dago martxan Lemoako Zero Zabor Hozkailua\nEskolako jantokian sobrautako janaria jubiladuen tabernako sarrerako makinan hartu leike, jatekoa botatea saihestu eta hondakin organiko murriztuteko.\nLemoako Udalak JB Eguzkitza Meabe ikastetxeagaz batera, hozkailu solidarioa proiektua ipini dau martxan, jatekoa botatea saihesteko eta hondakin organikoa murrizteko. Hozkailua, jubiladuen tabernaren sarreran dago eta bertan, ikastetxeko janlekuan sobrautako jatekoa, modu seguruan biltegiratu eta herritarren eskura ipinten dira. 2023ko maiatzean egindako kanpainan, egunean 21 errazino hartu ziran bataz beste eta 105,38 kg CO2 botatea saihestu zan.\nKanpaina honen inguruan, sano balorazino ona egiten dabe Udalean: \"Soberan dagozan elikagaiei urtekerea emoten jakie modu seguruan; herritarren eskura jartzen dira eta edonork hartu leike: egoera zaurgarrian dagozan personak, zein lanera tuperra eroatea ahaztu daunak. Ikasleen konzienziazinoa be bultzatzen da eurek hartzean dabelako parte, zenbait pausutan, hozkailua kargetan, esate baterako\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003418", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ubiden egingo da XXIII. Mendizale Eguna\nArratia, Ubide, Otxandio eta Zeberioko mendi taldeen aurtengo topaketan, Ubideko Siskino mendia igoko dabe hilaren 27an eta zabalik dago izen-emotea.\nUrri bigarrenaren 27an izango da Arratia, Otxandio, Zeberio eta Ubideko Mendizale Egunaren XXIII. edizinoa. Aurten, Ubideko Amexier mendi taldeari egokitu jako antolakuntzea eta ibilbide bi antolatu ditu; luzea 17 km-koa eta laburra 12 km-koa. Izena aldez aurretik emon behar da, hilaren 23ra arte.\nPartaideak 09:00etan urtengo dira plazatik. Ibilbidea Bizkaia eta Araba artean dagoan ibilbide historiko baten parte da; Olarre (763 m) eta Siskino (854 m) mendietako tontorretara igon eta Oketako magaletik pasetan dana. Ibilaldiaren ostean, 13:30ean, kopaua egongo da frontoian partaideentzat.\nUrtero lez, Mendizale Egunak Arratia, Ubide, Zeberio eta Otxandioko mendi taldeetan dagozan mendizaleak batuko ditu; Amexier, Joko Alai, Ganzabal, Mirugain, Austarri eta Lamino mendi taldeetakoak, hain zuzen be. Egunaren antolakuntzea txandaka egiten dabe, igaz Zeanuriko Joko Alaik antolatu eban eta ehun mendizaletik gora batzean dira egun horretan, alkarregaz, inguruko mendietatik ibilaldia egiteko.\nIzen-emotea hilaren 23ra arte\nUrtero lez, izena aldez aurretik emon behar da eta hilaren 23ra arte dago hau egiteko aukerea. Horretarako, telefono zenbaki desbardinak dagoz herriz herri: Areatzan 646 355 550, Zeanurin 634 430 543, Otxandion 722 571 873, Lemoan 675 701 359, Ubiden 608 936 330 eta Zeberion 656 415 597. Inskripzinoak bost eurko balioa dauka baina hamalau urtera arte, doban egin daiteke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003419", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskadiko Klima eta Energiaren Asteko hiru ekintza antolatu dira Arratian\nDiman musika tresna birziklatuen tailerra egingo da bihar eta datorren eguaztenean basoen kudeaketaren gainerko berbaldia. Igorren barriz, Bizikleta Solidarioak proiektua aurkeztuko da hilaren 25ean.\nASTEKLIMA, Euskadiko Klima eta Energiaren Astea, urri bigarrenaren 18tik 27ra ospatuko da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan beharrezko transizino energetiko eta klimatikoaren inguruan euskal gizartea kontzientziau eta mobilizetako. \"Ekintza oro, txikia bada be, garrantzitsua da\" lelopeko kanpainearen bosgarren edizino hau Eusko Jaurlaritzako Industria, Transizino Energetiko eta Jasangarritasun Sailak antolatu dau eta Diman, ekintza bi eta Igorren beste bat antolatu dira honen inguruan.\nBatetik, urri bigarrenaren 18an, barikua, Trakamatraka konpainiaren musika tresnen tailerra egingo da Dimako frontoi txikian, 18:00etatik aurrera. Trakamatraka proiektua musikea eta birziklatzea, sormena eta irudimena, musika aniztasuna eta ingurumenaganazko errespetua bateratzen dauzan ekimena da. Material birziklatuakaz egiten ditu instrumentuak, eta honeekaz kontzertu zein tailerrak eskaini.\nDatorren eguaztenean ostera, hilak 23, Tantai Baso Jabeen Kooperatibak Basoak kudeatzeko beste eredu bat berbaldia eskainiko dau Abaroa aretoan, 18:30ean. Tantai bertasko espeziakaz osotutako basoak bultzatzen dituan ekimena da, \"gaixotasun eta izurriteekiko eta klima larrialdiarekiko erresilienteagoak diralako\", \"baita errentagarritasun ekonomiko ona erakusten dauan eredua dalako\". Horrezaz gainera, kooperatibak aholkularitza eta gidaritza zerbitzuak eskaintzen ditu basoak era jasangarrian kudeatze aldera.\nUrri bigarrenaren 25ean barriz, barikua, Bizikleta Solidarioak proiektuaren aurkezpena egingo da Arratia BHI institutuko aretoan, 11:00etan. Proiektu honen bitartez aniztasun kurrikularreko ikasleek, irakasle eta jubiladsuen laguntzeagaz botatako bizikleta zaharrak jaso eta konponduko ditue. Gero, mankomunidadeagaz eta udalagaz adostuta, bizikleta horreek herritar guztientzako eskuragarri ipiniko dira. Proiektuak mobikortasun jasangarriago baterako pauso txikiak egitea dauka helburu, bai eta komunidade giroa eratzea be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003420", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ander Olazabalaga (Goiener): \"Bidezko trantsizio energetikoan zein energia burujabetzan aurrerapausoak emateko, aldaketa norberaren etxean hasten da\"\nGoiener energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba bat da, irabazi asmorik gabea eta euskalduna. Dagoeneko, 18.000 bazkide gara eta 22.000 argindar kontratu kudeatzen ditugu; zure etxeko edo negozioko argindar kontratua gurera aldatzea erraza da, eta, horri esker, bazkideek kooperatiban aktiboki erabakiak hartzeko eskubidea dute eta baita sorkuntza proiektuetan parte hartzekoa ere. Beraz, Goienerrera etorriz, bidezko trantsizio energetikoaren alde egingo duzu.\nBerriztagarrien aldeko apustu kooperatiboa da orduan. Nahi duenak nola bat egin dezake proiektuarekin?\nBa, erraz. Kooperatiban bazkidetuz, bere argindar kontratu guztiak Goienerrera pasatzeko aukera emango lioke eta sorkuntza proiektuak babesteko epea zabaltzen dugunean ekarpenak ere egin ditzake. Gainera baten bat laguntzeko gogoz badago boluntario moduan ere lagundu daiteke gurean, izan ere Goiener mugimendu boluntariotik jaiotakoa baita eta izaera hori mantentzen dugu, bazkideak eta boluntarioak elkarlanean.\nBulegoa Bilbon egonda, Bizkaiko beste herrietan eskaintzen duzue zuen zerbitzua?\nProiektua Hego Euskal Herri mailakoa da, hori da gure eremu naturala eta Iparraldeko I-ener kooperatibarekin senidetuak gaude. Goiener herritar talde batek sortu zuen Gipuzkoako Goierrin, eta berehala zabaldu zen beste lurraldeetara, hasieran boluntario moduan ematen genuen informazioa eta gero era profesionalagoan bulegoak zabaltzen hasi ginen. Bilbon, Plaza Berrian hasi ginen eta Itxaropena kaleko bulegoan sei urte egin ondoren, urte t'erdi daramagu Santimami zumarkalean, Bizkaian 17 langile gara eta espazio handiago baten beharrean geunden.\nEta zer nolako proiektuak dituzue orain esku artean Bizkaian?\nAutokontsumo partekatuko eredu berri bat aztertzen ari gara, Uribe Kostan probatu nahi dugu. Eraikin bateko teilatuan instalazio bat jartzea da asmoa, eraikin honek teilatua soberan duenez behar duena baino instalazio handiagoa egingo genuke eta inguruko bizilagunek ere bertatik autokontsumitzerik izango lukete. Bestalde Galdakoko Eguzkibegi ikastolan eta Lekeitioko Azkue Natura Ikastolan instalazio fotovoltaikoak martxan jarri berri ditugu uda honetan.\nBestalde herriz herri energia kooperatiba txikiak (EBK) eratzeko prozesuak ditugu martxan eta behin eratuta, hauek aurrera ateratzeko laguntzen ari gara: Urduña, Otxandio, Elorrio, Ea, Lea Ibarra, Zalla, Larrabetzu, Butroe, Bermeo, Lekeitio...\nEz zaudete geldi egoteko orduan, ikusten da berriztagarrien arloan asko dagoela egiteko.\nBai, oligopolioko enpresek legedian ematen den edozein urratsi probetxua ateratzen diote aldaketa euren alorrera eramateko. Horri aurre egiteko, elkar hartu eta bidezko trantsizio energetikoan zein energia burujabetzan aurrerapausoak emateko, aldaketa norberaren etxean hasten da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003421", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "2025eko udal aurrekontuei ekarpenak egin leikiez igorreztarrek\nProposamenak urri bigarrenaren 31ra arte jasoko dira udaletxean 09:00etatik 14:00etara edo helbide elektronikoan.\nMartxan dago Igorreko Udalaren 2025 urterako aurrekontuak garatuteko prozesua eta honen barruan, prozesu parte-hartzailea ipini da martxan. Igorreztarrek etxean jaso dabe aurreko urteetako Auzo Batzarretan eta Igorren Bizi 2030 proiektuan jasotako proposamenen gida. Bertan batzen dira iradokizun ugari baina herritarrek euren ideiak bialduteko eskubidea be badaukie.\nEtxean jasotako txostenean, lehentasunezko gaiak idenfikau dira, azpiegiturak, aisia eta ekipamentua eta kultur-kirol arloetan. Herritarrek iradokizunak, zuzenketak edo zalantzak aurkeztu ahal izango dabez urri bigarrenaren 31ra arte helbidean edo udaletxean bertan, astelehenetik barikura 09:00etatik 14:00etara.\nIdentifikautako lehentasunezko gaiak\nAzpiegiturak\nGarbiketa\nHormak garbitzea eta kartelak kentzea\nHeskaiak eta bedarra inaustea, ikuspena eta garbitasuna hobetu eta usain txarrak kentzeako.\nArgiteria\nGaur egun gune ilunak dituan udalerri osoko argiteria hobetzea.\nBide-segurtasuna\nAbiadurea kontroletako goraguneak jartzea.\nIndustrialdeak leheneratzea\nIndustria-eremuen irudia eta garbiketea hobetzea.\nBide-azpiegiturak hobetzea\nErrepideak zolatu eta espaloiak konpontzea.\nUholde-arriskuen kontrola, batez be auzoetan\nAisia eta ekipamenduak\nHirugarren adinekoentzako zentroa handitzea\nKultura eta kirola\nKirol-instalazinoak\nMakina barriak kiroldegian.\nFutbol zelaiaren ondoan kirol-gunea sortzea.\nJolas anitzeko gunea handitzea.\nUdal ekipamenduak\nElexaldeko frontoia estaltzea.\nHaur-parkeak barriztu eta estaltzea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003422", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bilboko Rossini Abesbatzak Zeanurin kantauko dau\nZapatu iluntzean izango da kantaldia Andra Marin eta Karl Jenkins konpositorearen A Tribute to Women kontzertua taularatuko dau abesbatzak.\nOingo zapatuan, hilak 19an, Zeanuriko Andra Mari parrokiak Bilboko Rossini Abesbatzaren kantaldia hartuko dau, 19:00etatik aurrera. Koru \"zarzuelero\" bilbotarrak A Tribute to Women kontzertu eskainiko dau zapatuko emonaldia.\nLuis Perezen zuzendaritzapean, Celia Baños pianojolea eta Anabe Hernandez narratzaileagaz, Piccolo String Camerata orkestak Karl Jenkins konpositorearen A Tribute to Women kontzertua taularatuko dau Andra Marin. Kontzertuan, Jenkinsen lan adierazgarrienetako batzuk kantauko ditu abesbatzak, andren unibersoaren inguruko aukeratutako poema errezitaldiagaz lagunduta. Rossini abesbatzak berak ekoiztuten dau hau ikuskizunau.\nKarl Jenkins konpositorearen obrak entzun ahalko dira zapatuko emonaldian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003423", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Umeentzako magia ikuskizuna dakar Kotxepinek\nZapatuan, 18:30ean, Magia azterketa ikuskizuna eskainiko dau Alara konpainiak Lemoako Kotxepin Kultur Etxean.\nUrri bigarrenaren 19an, zapatua, Gordexolako Alara konpainiak ekoitzitako Magia azterketa antzezlana ikusi ahalko da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, 18:30etik aurrera. Lana familia osoarentzako da aproposa, bost urtetik gorako umeengandik hasita, eta publikoaren parte-hartzea da oinarri nagusia.\nIzan be, Magia azterketa ikuskizunean, umeak magoagaz identifiketan dira \"azterketa\" gainditzeko hainbat proba egin behar dituelako. \"Gatxa ete da azterketea? Publikoak lagunduko deutso magoari?\" galdetuten dabe konpainiakoek sinopsian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003424", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kiñu Gaztetxeak ate irekien jardunaldia antolatu dau biharko\nEguenean, hilak 17, 19:30ean egongo da gaztetxeko espazio eta proiektu desbardinak hurbiletik ezetuteko aukerea.\nIgorreko Kiñu Gaztetxeak hasi dau aurtengo kurtsoa eta \"zu gaztetxearen parte\" egiteko helburuagaz, ate irekien jardunaldia antolatu dau. Urri bigarrenaren 17an, eguena, zabalduko ditue ateak, \"gaztetxeko espazio desbardinak ikusi eta ametsak alkarbanatuteko\" helburuagaz. Gaztetxetik bisitea egin ostean, pote bat hartzeako aukerea be egongo da.\nKiñu Gaztetxean proiektu eta espazio ugari bizi dira alkarregaz eta honeek hurbiletik ezetuteko aukerea izango da biharkoa. Bertako proiektu kolektiboak, autogestinoa zertan datzan, egiten diran kontzertu, berbaldi eta tailerrak, zinema, Zumba, musika gelea, gimnasioa, sorkuntza gelea eta espazio desbardinak erakutsiko ditue asanbladakideek.\nOrratzak-en aurkezpena\nDatorren astean, hilaren 25ean, Arratiako neska* gazte feministen taldea da Orratzak taldeak bere proiektuaren aurkezpena egingo dau Kiñu Gaztetxean. Arrastiz, 16:30ean izango da aurkezpena eta hau \"neska, trans eta bolleroentzako\" egongo da zabalik. Gero, 17:30ean, Kiñu Gaztetxeko espazio feministea inaugurauko da, bertara bai, edonor hurbildu daiteke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003425", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiako tranbiaren historia kontauko dau Jon Urutxurtuk barikuan\nOingo barikuan, hilak 18, arrastiko 19:00etan, Jon Urutxurtu historialariak, 60 urte Arratiako tranbia barik izeneko berbaldia egingo dau Zeanuriko Kultur Etxean.\nUrutxurtuk urte askoan tranbiaren inguruko materiala, batez be grafikoa, batu eta ikertu dau orduko arratiarren bizimoduan eta gizartean tranbiak euki eban eragina aztertzeko. Barikuan, bere Arratiako tranbiaren historia grafikoa (1902-1964) liburuan oinarrituta azalduko dau garraiobide harek arratiarrentzat eta Arratiarentzat euki eban garrantzia.\nJarduera hau, bideak, sareak eta loturak gaitzat daukien Ondarearen Europako Jardunaldien programa barruan dago.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003426", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Lautadako mamua' eleberria landuko dabe Arteako Irakurleen Txokoan\nXabier Montoiaren atzen liburuaren gaineko lanketea barikuan, hilak 18, egingo dabe Arteako Kultur Etxean, 19:00etan.\nUrri bigarrenaren 18an, barikua, izango da Arteako Irakurleen Txokoaren kurso honetako bigarren hitzordua. Bertan, Xabier Montoia Revueltaren atzen eleberria landuko dabe literatur zaleek, Lautadako mamua (Elkar, 2024). Idazleak berak hartuko dau parte bihar 19:00etan Kultur Etxean egingo dan saioan. Pasau dan hilean, liburu berbera landu eben baina orduan, Xabier Montoiak ezik, Xabier Mendiguren idazleak gidatu eban lanketea.\nSinopsia\nXIX. mendea sartuxea da; modernitatearen zantzu batzuk han-hemen barrundatu arren, lur-lanari eta betiko ohiturei loturik bizi da jenderik gehiena. Gizarte tradizional hura goitik behera inarrosiko dau, ordea, hilketa sorta batek. Hildakoak prostitutak izan diran bitartean axola handirik ez agintariei zein legea zintzo betetzen daben kristau prestuei; halango batean, baina, andra ondraduak akabatzen hasi dira, etxekoandre kabalak nahiz neskatila gazteak. Lautadako paisaiaren soiltasunaz eta negu mineko hoztasunaz kontatu ditu Xabier Montoiak kondaira bihurturiko gertakariok, istorioaren laztura agerian ixten duen idazkera doi, zehatz eta ia-ia lehorrez. Krimen beldurgarrion atzean dagoan hatsa sentitzeraino, giza arimaren barrunbeetan datzan amildegiaren ertzean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003427", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan dagoz 2025eko herri egutegietarako argazki lehiaketak\nArantzazun, Areatzan eta Lemoan beteko dira datorren urteko egutegiak herritarrek bialdutako hamabi argazkigaz.\nLemoa\nLemoako lehiaketan, edonork parte hartu leike. Partaide bakotxak argazki bakarra aurkeztu ahal dau, eta argazkia, gitxienez 3MB-ekoa eta horizontala izango da. Saritutako argazkiak egutegian argitaratuko dira, eta opari bana jasoko dabe egileek. Sari banaketea abenduan izango da. Egilearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta argazkia ateratako lekua eta data jakinarazo behar dira argazkia helbidera bialtzeaz batera.\nAreatza\nAreatzako Lehiaketan parte hartzeako be, ez da bertan bizi behar, edonork hartu leike parte. Egutegirako aukeratutako argazkien egileek be oparitxo bana jasoko dabe. Sari banaketea Euskerearen Eguneko egitarauaren barruan egingo da. Areatzako Udalak aitatu gura dau saritutako argazkiak Udalaren jaubetzakoak izango dirala. Argazkiak loturara igon behar dira eta horizontalak izan behar dira.\nArantzazu\nEgutegia egiteko Arantzazuko Argazki Lehiaketearen gaia, Arantzazuko etxeak dira. Argazkiak, zemendiaren 1era arte bialdu daitekez helbidera, hiru gehienez horizontalak eta formatu digitalean. Zemendiaren 11tik 22ra argazkiak egongo dira ikusgai liburutegian, jenteak botoa emon dagian. Lehenengo hirurek saria izango dabe.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003428", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zekorrek garaipenagaz hasi dabe aurtengo denporaldia\nArratiko Zekorrak 52 Uribealdea B 12 amaitu zan zapatuko partidua San Txismen.\nEkin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak pasau dan zapatuan jokatu eban Euskal Liga Senior 2. mailako 2024-2025 denporaldiko lehen partidua. Uribealdea B taldea, Plentziako Kakarraldo eta Mungiako Torpedo Gorriaren arteko errugbi elkartea, hartu eben zekorrek San Txismen eta ezin hobeto amaitu zan aurrez aurrekoa, 52-12. \"Polito, lehenengo partidua izateko sentsazino onak izan doguz\", balorau dau Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak.\nLehenengo zatian arratiarrek zigor kolpe ugari egin ebezan baina bigarren zatirako taldea buruz sartu zan partiduan. \"Gure jokoa egin genduan eta holan, hobeto urten ziran gauzak bigarren zatian\", kontau dau Duñabeitiak. Irabazitako lehen puntuen gorakadearekin, datorren jardunaldian, hilaren 26an Iruñara joango dira zekorrak, La Unica taldearen kontra jokatzera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003429", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan egingo da Zizetan mendi martxa dimoztarra\nEgunean bertan edo online egin daiteke izen-emotea; online egin ezkero merkeagoa da inskripzinoa baina hilaren 15era arte bakarrik egin daiteke.\nDimako Zizetan mendi martxea urtero egiten da, zizen sasoian, udagoienean. Aurten be holan izango da eta Dima mendizalez beteko da urri bigarrenaren 19an, zapatua. Ibilbide bi egongo dira aukeran; Zizetan ibilbideak 21 kilometro daukaz eta ibilbide familiarrak ostera, bederatzi kilometro.\nPartaideak, goizeko 08:00retan abiatuko dira frontoi txikitik, ibilbidearen 21 kilometroak egiteko. Hain ibilbide luzea egin gura ez dabenentzat beste aukera bat dago, familia ibilbidea izentau dabena, 9 kilometroko ingurukoa. Honeek 10:00etan urtengo dira frontoitik. Helmuga kontrola 14:00etan zarratuko da.\nIzena emoteko aukera bi dagoz. Batetik martxearen egunean egin daiteke inskripzinoa urtekera ordua baino ordu erdi arinago hamar euro ordainduta. Baina izen-emotea online egin ezkero, bost euro baino ez dira ordaindu behar; hau ostera, hilaren 15era arte baino ezingo da egin. Hamalau urtetik beherakoek barriz, doban egin leikie martxea.\nBolondres bila\nMartxa herrikoi guztietan dira beharrezkoak antolakuntzan arituteko bolondresak eta Zizetan ez da gitxiago. Urtekera eta helmugan laguntzeko jentea zein hornikuntza puntuetan egoteko jentea behar da. Parte-hartu gura izan ezkero udaletxean, 94 631 57 25 telefonoan edo 685 759 997 WhatsApp-ean emon daiteke izena.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003430", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeramika tailerra egingo da Axular Herriko Tabernan\nBuztinola tailerreko Saioa Larreak gidatuko ditu saio bi, hilaren 19an lehenengoa eta zemendiaren 9an bigarrena.\nIgorreko Axular Herriko Tabernak antolatuta, zeramika tailerra egingo da oingo udagoienean. Areatzako Buztinola tailerreko Saioa Larrearen eskutik izango dau jenteak zeramikearen oinarriak ikasteko aukerea. Saio bi egingo dira, bata oingo zapatuan, hilak 19, eta hurrengoa zemendiaren 9an. Saio bakotxa, ordu bikoa izango da.\nIzena, Axular Herriko Tabernan edo Buztinolan emon daiteke hilaren 16ra arte, eguaztena. Saio bakarrerako (25 euro) edo saio bietarako (50 euro) emon daiteke izena. Saioak aurrera aterateko, jardunaldi bakotxean hamar lagun egon beharko dira gitxienez.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003431", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andra Baserritarren Egunean liburu aurkezpena dago Diman\nLeire Milikuak Lur gainean, itzal azpian liburua aurkeztuko dau martitzenean Abaroa aretoan, 18:00etan.\nDimako Andraizea andra taldeak antolatuta, Andra Baserritarren Eguna ospatuko da martitzenean, hilak 15, Abaroa aretoan. Leire Milikua Larramendi, Agroekologian eta Genero Bardintasunean aditua, egongo da bertan. Milikua Lur gainean, itzal azpian saiakerearen egilea da eta hau aurkeztuko dau. Saiakera hai, Lisipe euskeraz egindako lehen bilduma feministearen hamabigarren saila da. Bertako produktuakaz mokautxoa be egingo da.\nLiburuak, andra nekazarien parte hartzearen egoerea hurreratzeko asmoa dauka: batetik, erakusteko andrek sistema patriarkaleko edozein arlo eta eremutan dituen egiturazko ezaugarriak partekatzen dituela erakusteko; eta, bestetik, ikusi arazoteko zelan \"nekazari izaerak zapalkuntza geruza gehigarriak dakarriezan testuinguru urbanozentrista eta kapitalistan\".\nAndra baserritarren topaketak\nEHNE Bizkaiak, Etxaldek eta Mundubatek antalotuta, Elikadura burujabetza eta Euskal Herriko feminismo nekazariaren astea egingo da laster. Euskal Herriko baserritar feministek euren egoerea aztertu eta proposamen politikoak garatuko ditue urri bigarrenaren 24 eta 25ean Basoan eta 26 eta 27an Lekarozen.\nTopaketan euren erakundeentzat garrantzitsuak diran alderdiak eztabaidatu eta partekatuko dira, andra baserritarrak diran aldetik. \"Zelan antolatu gara eta zelan heldu gara elikadura burujaubetzaren eta baserritar feminismoaren aldeko planteamentu kolektibo batera? Eta zelan helduko deutsegu ikusezin bihurtutako erronkei, esate baterako, indarkeria eta desbardintasun mota desbardinei?\" moduko galderei erantzuten saiatuko dira baserritar feministak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003432", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratia futbol taldeko nagusien talde guztiek irabazi dabe atzen jardunaldian\nAtzen jardunaldia sano ona izan da Arratiarentzat nagusien talde guztiek euren partiduak irabazi dabezalako. Lemoako Harrobik ostera bardindu egin eban etxean.\nAndrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Osasuna C taldearen kontra Urbietan eta 1-0 irabazi eban Maddi Ayarza dimoztarrak bigarren zatian sartutako golari esker. Hainbat aukera izan zituan etxeko taldeak, euren artean zutoin bi, baina ezin izan eban gol gehiago sartu. Sei jardunaldiren ostean 13 puntu ditu Arratiak eta hirugarren postuan dago. Datorren partidua Iruñako Oberena taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 20an, arrastiko 16:00etan.\nAndrazkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo Balmaseda taldearen kontra eta 2-6 irabazi eban. Alaitz Zelestino dimoztarrak 4 gol sartu ebazan partidu honetan. Jardunaldi biren ostean 3 puntu ditu Arratia Bk eta taularen edikaldean dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Peña Ath. Santurtzi A taldearen kontra hilaren 20an, eguerdiko 13:30ean.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Sestao River B taldearen kontra Sestaon eta 0-4 irabazi eban. Atsedenaldira Ekain Garaizarrek sartutako gol biei esker 0-2 heldu ziran. Bigarren zatian Jon Ordeñanak eta Azibar Sagarnak beste gol biak sartu ebezan. Lau jardunaldiren ostean 10 puntu ditu Arratiak eta hirugarren postuan dago. Datorren partidua Lekeitio A taldearen kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 19an, arrastiko 17:30ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak be irabazi egin eban zapatu arrastian San Migel A taldearen kontra Urbietan jokatutako partidua, 2-1. Lau jardunaldiren ostean 8 puntu ditu Arratia Bk eta bigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau La Merced A taldearen kontra hilaren 19an, 19:45ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik partidurik irabazi barik segiduten dau eta zapatu arrastian La Merced A taldearen kontra Arlonagusian jokatutako partidua bina bardindu eban atzen minutuetara arte 0-2 galtzean joan bazan be. Lau jardunaldiren ostean puntu bi ditu Lemoako taldeak eta jatsiera postuetan dago. Datorren partidua Loiola Indautxu taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 20an, 19:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003433", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiko Zekorrak taldeak etxean jokatuko dau ligako lehen partidua\nZapatuan, hilak 12, San Txismen jokatuko da Arratiko Zekorrak eta Uribealdea B taldeen arteko partidua, 11:00etan.\nEkin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak asteon hasiko dau Euskal Liga Senior 2. mailako 2024-2025 denporaldia. Lehenengo partidua urri bigarrenaren 12an, zapatua, jokatuko dabe zekorrek San Txismen, Uribealdea B taldearen kontra 11:00etan.\nAurten, Gernika Rugby taldeagaz jokalariak alkarbanatuteko hitzarmena, Euskal Ligako 1. Mailan dagoan Urgozo talde zornotzarragaz be egin dabe. Holan, jokalariak aldatu leikiez talde bietako batek ligako atseden jardunaldia eukitean.\nArratiko Zekorrak taldea eguen eta martitzen arrastietan, 19:00etan, batzen hasia dago entrenamentuetarako, Igorreko San Txisme zelaian hain zuzen be. Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak, errugbian aritutakoei edo hasteko interesa dabenei dei egin deutsee, entrenamentu egunetan San Txismera hurreratu eta entrenatzaileei esanda, taldera batzeako.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003434", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur hasi eta domekara arte luzatuko da Areatzako Euskal Jaia\nBarikuko liburu aurkezpenak, zapatuko egun osoko jaiak eta domekako ibilaldi gidatuak osotuten dabe Euskal Jaiaren egitaraua.\nAreatza urtero bustiten da euskal kultureaz, Euskal Jaia ospatuten danean. Aurtengoa hilaren 12an, zapatua, izango da eta egun osorako egitaraua antolatu da. Horrezaz gainera, barikuan Dolu bat eta dolu bi. Zauriak daiguzan josi liburuaren aurkezpena egingo da, Nerea Zuloagak idatzitakoa da baina herriko jente ugarik hartu dau parte Areatzako Udalak argitaratutako proiektuan. Domekan ostera, Angel Larrea eta Jon Urutxurtuk ibilbide gidatua egingo dabe uribildutik.\nBaina jai nagusia, zapatuan izango da. Urtero lez, Nekazal eta Artisautza Azokea egongo da plazan ipini dan karpan, 10:00etatik aurrera dozena bat ekoizle eta beste dozena bat artisauren postuak egongo dira. Eguerdi partean, Arantzarteren 50. urteurrena ospatuteko jantzaldia egingo dabe taldeko jantzariek 13:00etan eta jarraian, Areatzako Bandak girotutako kalejirea urtengo da eta 15:00etan hasiko da herri bazkaria.\nArrastian be, jaiak ez dau geldialdirik izango. Bazkaria amaituta, Orkresta Elektrotunagaz elektrotxarangea ibiliko da herritik, tabernaz taberna, herritarrak jantzan ipinteko. Iluntzean, 20:30ean, geldialditxoa egingo da berakatz-zopeagaz indarrak hartzeako eta 21:30ean Zutik erromeria taldea igoko da oholtzara.\nUrriak 11, barikua\n19:30ean, Dolu bat eta dolu bi. Zauriak daiguzan josi liburuaren aurkezpena komentuan, Nerea Zuloagaren eskutik.\nUrriak 12, zapatua\n10:00etan, Nekazal eta Artisautza Azokea.\n13:00etan, Arantzarte Dantza Taldearen emonaldia plazan.\n14:00etan, Areatza Bandaren kalejirea herrian zehar.\n15:00etan, bazkaria.\n18:00etan, Orkresta Elektrotunagaz kalejirea herrian zehar.\n20:30ean, berakatz-zopea.\n21:30ean, erromeria Zutik taldeagaz.\nUrriak 13, domekea\n12:00etan, E rrege Bidetik Arratiako Tranbiara ibilbide gidatua herrian zehar, Angel Larreak eta Jon Urutxurtuk gidatuta (gazteleraz). Ondarearen Europako Jardunaldiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003435", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Angel Larrea eta Jon Urutxurtu historialariakaz ibilbide gidatua egongo da Areatzan\nDomekan, hilak 13, 12:00etan Areatzako Gudarien Plazan batu eta alde historikoko kaleetatik eta beste bide batzuetatik ibiliko dira partaideak Larrea eta Urutxurtu historialari arratiarrakaz.\nAreatzako eta Arratia bailarako bide eta ibilbide historikoen ondareagaz erlazionauta dagozan elementu bi aztertuko ditue: batez be Erdi Aroan sortutako Erret Bidea deritxana eta XX. mendean zehar martxan egon zan Arratiako Tranbia, hain zuzen be.\nErregi Bidetik Arratiako Tranbiara izeneko ibilbide gidatu hau, Ondarearen Europako Jardunaldien programa barruan dago eta saio bi egongo dira: oingo domekan euskeraz eta hurrengoan, hilak 20, gaztelaniaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003436", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberioko Errege Bidetik ibilaldi gidatua egongo da zapatuan\nHitzordua zapatuan, hilak 12, 10:30ean Ermitabarrin da. Juanjo Hidalgo historialariak, Zeberioko antxinako Errege Bidearen nondik norakoak azalduko ditu lekuan bertan egingo dauan berbaldian.\nZeberioko Errege Bidearen goiko tartearen gaineko esku-hartze bateri esker topau zan Etxebarri eta Undurraga auzoen artean, XVIII. mendeko bidarriaren jatorrizko harzolaren zati bat. Bidarri haretatik, Miraballes uribildutik Arratia haranera joaten zan. Bidea ikusi eta honen historiaren barri jakingo dabe bertaratutakoek.\nBisitaldi gidatu hau, Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauaren barruan dago. Aurtengo gaia, Bideak, sareak eta loturak da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003437", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar egingo da Bediako Musika Airean jaialditxoa\nHerriko plazako giroa alaituko dabe 18:00etako Zumba Masterclass-ak eta 19:00etan, DJ Federen emonaldiak.\nAurtengo Musika Airean ekima desbardina izango da, ez baita normalean moduan, kantautoreren bat konbidau. Bariku luntzean, hilak 11, 19:00etatik 20:30era egongo dan DJ Federen musikeaz gainera, kirola egiteko aukerea be egongo da. Izan be, 18:00etan Zumba Masterclass librea egongo da plazan.\nEkitaldia Bediako Musika Airean ekimenaren barruan dago. Jaialdia urtero antolatzen da Bedian urrietan, antolatzaileek azaldu dabenez, ekimena herritarrek proposatu eben, oin dala sei urte, \"pintxo-potea eta denpora ona aprobetxetako\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003438", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gotzon Barandiaranek poesia errezitaldi musikatua dakar Lemoara\nGalbahea liburuko hamaika poema errezitauko ditu musikarien laguntzeagaz, barikuan Kotxepin Kultur Etxean\nBihar, urri bigarrenak 11, poesia errezitaldi musikatua egongo da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, 21:00etan. Gotzon Barandiaranek bere atzen poema liburua oinarri hartuta, Galbahea. Ez gara dena ahazteko nahiko biziko ikuskizuna taularatuko dau. Musikari talde baten laguntzeagaz irakurriko ditu Galbahea liburuko hamaika poema. Oholtzan lagun izango dituan musikariak honeek dira: Lander Bilbao, Mariana Blanco, Rafa Rueda, Urdin Baraiazarra eta Uxue Garcia.\nBerben zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eregi dau Gotzon Barandiaranek bere poema liburu honetan. Maitasunaz egiten dau berba, bere belaunaldiaz, alkarbizitzarako baldintzez, baina baita hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez be. Memoria ardatzeko gaia izanik, amaren heriotzak be zeharkatzen dau liburua. Harek berretsi deutso Barandiaraneri, galbahearen beharra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003439", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Iruñako erailketa matxistea salatuteko mobilizazinoa egingo da Igorren\nArratiako Mugimendu Feministak deituta, Igorreko errotonda aurrean izango da alkarretaratzea gaur, hilak 10, 19:00etan.\nIruñako Errotxapea auzoan 20 urte andra gazte bat eraila izan dau gizon batek, labankadaz. Ezbeharra martitzen gauean gertatu zan hainbat persona bizi ziran lokal batean, biktima tartean, lokalaren jaubearen alaba. Gizona be bertan bizi zan lehen eta aitak hedabideei esan deutsienez, hainbatetan salatu eban ustezko hiltzailea, alabarengandik urruntze agindu eskatzeko.\nArratiako Mugimendu Feministeak atzen erailketa matxista hau salatuteko alkarretaratzea deitu dau gaurko, eguena. Igorreko sarrerako errotonda aurrean egingo da mobilizazinoa 19:00etan. \"Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista!\" lelopean egin da deialdia. Izan be, 2024an Euskal Herrian gertatutako bosgarren erailketa matxistea da Iruñakoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003440", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan, Arratiako tranbiaren bidearen inguruko ibilbide gidatua egongo da Bedian\nOndarearen Europako Jardunaldien aurtengo gaia, Bideak, sareak eta loturak dira eta horreetan 1964 arte funtzionamentuan egon zan Arratiako tranbiak leku garrantzitsua dauka. Zapatuan, hilak 12, 10:00etan, ibilbide gidatua egongo da Bediatik, tranbiak herritik egiten eban bidea erakusteko.\nArratiako tranbia, XX. mende hasikeran Arratiako biztanleen bizitza eraldatu eban garraiobidea izan zan. Tranbiak, Zeanuri eta Bilbo lotzean ebazan, ordu biko bidaian. Beharrera joateko erabilten eben tranbia arratiarrek. Baita Bilbora abereak eta ortuariak eroateko be, eta Bilbotik beste produktu batzuk ekarteko. Mendizaleek be erabilten eben tranbia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003441", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan egingo da XLIV. Garbeko Azokea\nMerkaduko postuez gainera herri-kirol erakustaldia eta arku-tiroa probetako aukerea be egongo dira domeka goizean.\nGarbeko Azokea bailarako zaharrenetarikoa da, 1975ean egin zan lehena eta oingoan, berrogeta laugarren edizinoa ospatuko da. Domekan, hilak 13, 10:00etatik aurrera beteko da Garbeko aparkalekua saltzaile eta eroslez, baserri mundua auzora hurbilduta. Aurten 31 ekoizle egongo dira ortuariak, gaztaia, ogia, pastelak, kontserbak eta abar saltzean. Gainera, hainbat artisau be egongo dira.\nAzokearen inguruan aukera desbardinak be egongo dira. Urtero lez, herri-kirol erakustaldia egongo da 12:00etan. Julen Mendieta lemoaztarra eta Xabier Garcia \"Utxu\" dimoztarra azkoran ibiliko dira eta Jose Martin Bustinza \"Tubi\" dimoztarra lastoa altxetan eta botaten.\nAurtengo barrikuntzea arku-tiroa egiteko aukerea izango da. Azoka alboko landan, 10:30etik 12:00etara, postua egongo da kirol hau probetako. Postua Arkulariak Elkarteak ipiniko dau eta interesa dabenak bertara hurbildu ahalko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003442", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Kirk urakana dala-ta abisu laranja ezarri da gurean\n06:00retatik 18:00etara arte, 110-130 km/h haize boladak neurtu ahalko dira eta daborduko, hainbat lur-jausi eragin ditu haizeak eskualdean.\nKirk urakana astelehenean hasi zan Ozeano Atlantiko erdigunetik Europara mobiduten eta gaur, urakanaren begia Euskal Herriko kosta aurretik pasauko da. Holan, atzoko haize boladak baino gogorragoak izango dira gaurkoak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri dau, 18:00etara arte, 110-130 km/h haize boladak neurtuko diralako.\nEuskalmetek gaur goizaldean neurtu dituen haize boladen artean, honeek dira ikusgarrienak: 164 km/h Orduñan, 124 km/h Belauntzan eta 112 km/h Oizen. Arratian be, haizea gogor dabil eta errepideetan hainbat eragin izan ditu Trafiko Zuzendaritzak baieztau dauanez. Lur-jauziak egon dira Zeanurin, N-240 errepidearen 29. eta 38. kilometroetan, Diman BI-4546 errepidearen 27. kilometroan eta Zeberion, BI-3524 errepideko 20. kilometroan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003443", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bizkaibusen zerbitzua hobetuteko galdetegia zabaldu da Zeberion\nGaldetegia etxean jaso dabe zeberioztarrek eta hilaren 18a baino lehen eroan daiteke udaletxera; horrezaz gain, online be egin daiteke galdetegia.\nZeberion A3928 Artea-Zeberio-Ugao linea baino ez dago erabilgarri eta askoren ustez, ez da nahikoa, ordutegi zein linea aldetik, herritarren garraio beharrizanak asetuteko. Holan, Zeberioko Udalak herritarren eretxia eta iradokizunak batuko ditu. Gero, emoitzak eta beharrezko alegazinoak Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztuko dira udaletxetik.\nBeraz, garrantzitsua da galdetegian ahalik eta erantzun gehien jasotea. Galdetegian egunotan dabiz jasoten zeberioztarrek euren etxeetan eta hau, udaletxean hilaren 18a baino lehen bidaltzera animau dabe Udaletik. Erreztasun gehiago emoteko, galdetegia online be bete daiteke, Udalak automatikoki jasoko ditu erantzun honeek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003444", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hizkuntzearen erabilera ez sexistea garatuteko formakuntzea dago Diman\nEguaztenean, hilak 9, 18:30ean gidatuko dau saioa Amelia Barquin filologoak Abaroa aretoan.\nDimako Udalak antolatuta, Hizkuntzaren erabilera ez sexista formakuntza saioa egongo da urri lehenengoaren 9an, eguaztena. Abaroa aretoan, 18:30ean da hitzordua eta ez da aurretik izenik emon behar. Saioan gure berba egiteko moduan oindino be matxismoa presente dagoala ikusi eta hizkuntzea bardintasunaren alde erabilteko tresnea be badala ikasiko dabe partaideek.\nSaioa Amelia Barquin Lopez (Bilbo, 1965) doktorea da Filologia Hispanikoan eta gaur, irakaslea da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. 2008an, Emakundek argitaratu eban Euskararen erabilera ez sexista monografikoaren egile da. Bertan, andra eta gizonakaz lotutako estereotipoak, eta honeek hizkuntzearen erabileran daben eragina azaleratu ebazan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003445", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Barikutik domekara ospatuko ditue sanfaustoak Arantzazun\nZapatuan baba jan herrikoia egingo da eta txartelak Herriko Tabernan zein Monteron lortu daitekez eguenera arte.\nArantzazun udako sanpedroak ez dira nahikoa eta udagoienean, San Fausto jaiak be ospatuten ditue. Urri bigarrenaren 13a, domekea, da aurten San Fausto eguna baina aurretik be, barikutik hasita egongo da giroa herrian. Izan be, bariku arrastitik domeka iluntzera arte, adin eta gustu guztientzako ekintzak antolatu dira.\nUrtero legez, sanfaustoko jai egitarauaren barruan Arantzazuko Mugari Bira mendi ibilaldia egongo da, Jose Luis Atutxaren omenez. Martxa honetako ibilbidea, bederatzi kilometro inguruko ibilbide zirkularra izango da. Partaideak Arantzazuko plazatik abiatuko dira 09:00etan eta hiru bat orduren bueltan Arantzazuko plazan amaituko dabe bidea. Parte hartzeako ez da izenik emon behar, aitatutako egun eta orduan plazan agertutea nahikoa da.\nEgitaraua\nUrri bigarrenak 11, barikua\n18:00etatik 20:00etara, MariScape Room nagusientzat Kulturgunean.\n21:00etan, Papa Jon Band taldearen kontzertua Herriko Tabernako terrazan.\nUrri bigarrenak 12, zapatua\n09:00etan, Jose Luis Atutxa Mugari Bira.\n14:30ean, baba jana herrikoia. Txartelak salgai hilaren 10era arte, Herriko Tabernan eta Montero tabernan. Nagusiek 10 euro; umeek 5 euro.\n18:00etan, musika plazan.\n18:00etatik 20:00etara, Mari Scape Room gazteentzat Kulturgunean.\n22:00etan, karaokea Herriko Tabernan.\nUrri bigarrenak 13, domekea\n10:00etan, Arantzauko txistularien diana.\n10:30ean, mezea.\n11:00etatik 15:00etara, Gure 4. Azoka. Arratiako artisauak, ehun eta erropa barriak eta bigarren eskuko musika eta liburuak.\n12:00etan, Walas magoa\n13:00etan, Bilbao anaiak trikipoteoa.\n17:00etan, ume eta gazteentzat pelikulea Kulturgunean.\n19:00etan, txokolatea Kulturgunean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003446", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Palestinaren gaineko berbaldi bi antolatu ditu Axular Herriko Tabernak\nOingo eguaztenean Boikota, herriaren tresnarik onena berbaldia egongo da entzungai eta hurrengo martitzenean, Zer ari da gertatzen Palestinan? .\nPalestinako atzen gerreak urtebete egiten dau gaur, Palestinar Erresistentziako kideek Gazako zerrendatik Israelgo Estaduak okupetan dituan lurren kontrako erasoaldia abiatu eta Israelgo armadak oin dala urteak hasitako genozidioa azkartu ebanetik. Momentuz, gerreak ez dau geldialdirik izan eta ez dago egoerea lasaituko dala erakusten dauan zantzurik. Holan, Igorreko Axular Tabernak berbaldi bi antolatu ditu, \"Palestina askatu!\" izenpean.\nLehen berbaldia hilaren 9an, eguaztena, izango da 19:00etan. Israelen kontrako boikot kanpainea ipiniko da mahai gaineran Boikota, herriaren trensarik onena berbaldiagaz. Mikel Mariñok hartuko dau berbea, BDZ taldeko kidea eta bi aldiz Palestinan egondakoa, Komite Internazionlistako brigadakaz.\nDatorren astean barriz, hilak 15 martitzena, Zer ari da gertatzen Palestinan? berbaldia emongo dau Gabirel Ezkurdia politologo eta GeopolitikaZ taldeko kideak. Bertan, gatazkearen oinarriak eta historia azalduko ditu Ezkurdiak, gaur egun bizi dan egoerea eta etorkizuna hobeto ulertze aldera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003447", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Menpekotasuna daukien personen zaintzaileen autozainketea bultzatzeko berbaldi zikloa hasten da gaur\nSasoia Tercera Edad-eko aholkulariek emongo ditue berbaldiak Arratiako herri guztietan. Asteon Zeanurin, Lemoan eta Diman egongo dira saioak, sarrera libreagaz.\nArratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) prestakuntza berbaldiak antolatu dauz menpekotasuna daukien personak zaintzen dabezan zaintzaileentzat, normalean senideak izaten diranak. Helburua, zaintzaileen artean autozainketako ohiturak bultzatzea da. Urri bigarrenean zehar izango dira saioak, eskualdeko udalerri guztietan. Sarrerea librea izango da eta Sasoia Tercera Edad-ek gidatuko ditu saioak, hirugarren adinagaz eta menpekotasun egoeran dagoan jenteagaz behar egiten dauan aholkularitza enpresea.\nBerbaldiak jente guztiari zuzenduta dagoz baina batez be, menpekotasuna daukien personak zaintzeaz guztiz edo modu parzialean arduratzen diran zaintzaileei, zaindu beharreko personaren adina edo mendetasun-maila kontuan izan barik. Hainbat alderdi landuko dira, esate baterako, menpekotasun gradu, mota eta ezaugarriak, zaintzaileen beharrak edo bakotxak burua zaintzeko ohiturak garatzearen garrantzia.\nIzan be menpekotasuna daukien personen zaintzea batez be familiari jagoko, gehienbat emakumeei. Askotan, denporeak aurrera egin ahala, zaintzaileen denpora libreari, aisialdiari eta autozainketeari emondako uneak murriztu egiten dira. Horrek eragina izan daike hareen gizarte arloko hartuemonetan eta ondoizate fisiko, psikiko eta emozionalean. Horregaitik, oso garrantzitsua da zaintzaileari laguntzea, bizi-kalidadea hobetuko daben estrategiak emonez. Berbaldiak, informazinoa emoteaz gainera, zaintzaileen artean autozainketako teknikak eta trebetasunak eskuratzen lagundu gura dau.\nBerbaldi-ziklo horren osogarri lez, zaintzaileei autozainketarako teknikak eta estrategiak irakatsiko deutsezan ikastaroa antolatuko da. Ikastaroak sei saio izango ditu, eta zemendian eta abenduan egingo da.\nEgutegia:\nUrri bigarrenak 7, astelehena\nZeanuriko Jubiladuen Etxean, 18:00etan.\nUrri bigarrenak 9, eguaztena\nLemoako Kotxepin Kultur Etxean, 17:00etan.\nDimako Jubiladuen Etxean, 18:00etan.\nUrri bigarrenak 15, martitzena\nBediako Liburutegian, 18:00etan.\nUrri bigarrenak 16, eguaztena\nArantzazuko Kulturgunean, 18:00etan.\nUrri bigarrenak 17, eguena\nUbideko Jubiladuen Etxean, 17:30ean.\nArteako Kultur Etxean, 18:00etan.\nUrri bigarrenak 22, martitzena\nIgorreko Kultur Etxean, 17:00etan.\nAreatzako udaletxean, 17:30ean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003448", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Altzusta nagusi Zeanuriko Kofradien Arteko Bola Txapelketan\nBigarren Otzerinmendi eta hirugarren Asterria sailkatu ziran, 16 eta 15 txirlogaz hurrengoz hurrengo.\nAltzustak irabazi eban 2024ko Zeanuriko kofradien arteko bola txapelketea. Altzustako bolalekuan jokatu zan taldekako txapelketa hau urri bigarrenaren 5ean, eta lehenengo tokia etxekoak, altzustarrak, eskuratu eben 18 txirlo botata. Bigarren Otzerinmendi eta hirugarren Asterria sailkatu ziran, 16 eta 15 txirlogaz hurrengoz hurrengo.\nLaukote irabazlea honako bolari honeek osatu eben: Juan Carlos eta Mikel Izurza aita-semeak, Asier Ibarrondok eta Jon Bereikuak. Txapelketako bolaririk gazteena 13 urteko Jon Beitia izan zan eta beteranoena 87 urteko Esteban Ozerinjauregi. Aitamen berezia merezidu dabe parte hartu eben andrazko biak: Dorleta Goioagak, Altzuako kofradiagaz eta Magali Beitiak Otzerinmendigaz.\nUdalerria osatzen daben zazpi kofradietako ordezkariak hartu eben parte taldeka jokatzen dan txapelketan: Altzuak, Altzustak, Asterriak, Ibarguenek, Ipiñaburu-Undurragak, Otzerinmendik eta Uribek. Taldea lau bolarik osatzen dabe, bolari bakotxak sei jaurtiketa egiten ditu, eta taldekide guztiek botatako txirloen batuketea hartzen da kontuan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003449", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia B taldeak baino ez dau irabazi atzen jardunaldian\nAndrazkoen eta gizonezkoen Arratia A eta Lemoako Harrobik euren partiduak bardindu ebezan. Domekan ostera, ligea hasi eban andrazkoen Arratia B taldeak galdu egin eban lehen partidua etxean.\nAndrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Alaves B taldearen kontra eta bana bardindu eban. Partiduko 10. minutuan aurreratu ziran markagailuan arratiarrak Maddi Ayarza dimoztarraren gol bateri esker, baina dozena bat minutu beranduago bardinketearen gola sartu eban Gasteizko taldeak. Bost partiduren ostean 10 puntu ditu Arratia Ak eta 3. postuan dago. Datorren partidua hilaren 12an jokatuko dau Urbietan Osasuna C taldearen kontra, arrastiko 15:45ean.\nAndrazkoen B taldeak domeka eguerdian hasi eban ligea Urbietan Basauriko Kimuak B taldearen kontra eta irabazten hasi baziran be 1-2 galdu eben. Jardunaldi bat jokatu ostean ez dauka punturik Arratia B taldeak. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dabe Balmaseda taldearen kontra hilaren 13an, eguerdiko 12:45ean.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Abadiño A taldearen kontra eta husna bardindu eban. 3 jardunaldiren ostean 7 puntu ditu Arratia Ak eta laugarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidu etxetik kanpo jokatuko dau Sestao River B taldearen kontra hilaren 12an, arrastiko 17:30ean.\nGizonezkoen Arratia B taldeak domeka goizean jokatu eban etxetik kanpo Begoña A taldearen kontra, 1-0 galtzean hasi baziran be markagailuari bueltea emon eta 1-3 irabazi eben arratiarrek. Hiru jardunaldi jokatu ostean 5 puntu ditu Arratia Bk eta seigarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau San Migel A taldearen kontra hilaren 12an, arrastiko 18:15ean.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobi taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo eta bana bardindu eban 90. minutuan Xanti Kortak sartutako golari esker. Hiru jardunaldiren ostean puntu bat dauka Lemoako taldeak eta jatsiera postuetan dago. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau La Merced A taldearen kontra hilaren 12an, arrastiko 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003450", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Asteon hasiko da Lasarte Aretoko zinema denporaldia\nPadre no hay más que uno 4 eta Vidas perfectas pelikulak proiektauko dira domeka arrastian Igorreko Kultur Etxean.\nUda osoan Igorreko Lasarte Aretoko zinema zarratuta egon ostean, asteon hasiko da 2024-2025 denporaldia. Betiko lez, domekero proiektauko dira film bi. Hasteko, 17:00etan familia osoarentzako eta batez be umeentzako pelikula bat proiektauko da. Gero, 19:30ean, nagusien pelikulak egongo dira ikusgai. Oingo domekan, Padre no hay más que uno 4: Campanas de boda eta Vidas perfectas pelikulak eskainiko dira, biak urteon estreinautakoak.\nPadre no hay más que uno 4: Campanas de boda Santiago Segurak zuzendutako atzen komedia familiarra da, hain zuzen be, guraso eta seme-alaben arteko gorabeherak kontatzen dituana. Laugarren emonaldi honetan, familiako alaba nagusiak hamazortzi urte betetan ditu eta honen mutilagunak ezkontzea proposatuko deutso, gurasoengan ardura eraginez.\nVidas perfectas barriz, Benoît Delhommek zuzendutako hamasei urtetik gorakoentzako drama eta thriller psikologikoa da. Alice (Jessica Chastain) eta Celine (Anne Hathaway), euren bizitza idilikoez gozatzen ari dira euren seme eta senar arrakastatsuekaz batera. Auzotarrak eta lagun onenak dira. Haien bizitzaren harmonia perfektua bat-batean hausten da, istripu tragiko baten ondoren. Erruaren, susmoaren eta paranoiaren konbinazio batek Aliziaren eta Celineren arteko loturea suntsitzen dau eta borroka psikologiko gogorra sortzen da, bien ama-instintuek alde iluna azaleratzen dabenean beretarrak defendatzeko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003451", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Saharako uholdeengaitik kaltetutakoei laguntzeko deia egin dau Arratiako saharar komunidadeak\nIgorreko Saharako Elkartea Arratian-en lokalean eta Axular Herriko Tabernan egingo da erropa eta elikagaien bilketea; Diman barriz, frontoi txikian.\nUrri lehenengoan euri zaparradek uholde larriak eraginen ebezan Tinduf-eko saharar errefujiaduen kanpamentuetan, Dajlan batez be. Errefujiadu gehienak lupetzezko etxeetan edo kanpin-dendetan bizi dira eta urak guztik desegin ditu honeek, ehundaka familia etxe barik itxita. Horrezaz gainera azpiegitura publikoek (eskolak, osasun zentroak...) kalte handian sufridu dituzte, bai eta janari eta ur erreserbek be.\nHolan, eta negura begira, Tinduf-eko errefujiaduen kanpamentuetan bizi dan jentea laguntzeko deia egin dau AMAL Saharako Elkartea Arratian taldeak. Elikagaiak (azukrea, pasta, arroza, olioa, lekariak, uruna, topatea, gailetak, kontserba latak...) eta erropa (jakak, frakak, eskularruak, jerseak, kamisetak...) eskatu ditue bilketea egin eta hara bialtzeko.\nBilketea urri bigarrenaren 10era arte egingo da Igorren. Batetik, AMAL alkarteak Garben daukan lokalean itxi ahalko dira gauzak, 17:00etatik 19:00etara, baina Axular Herriko Tabernea be egongo da zabalik horretarako. Diman ostera, hilaren 5ean egongo da jentea frontoi txikian bilketea egiten, 10:00etatik 14:00etara.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003452", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar egingo da Areatzako XI. Mendi Martxea\n27 kilometroko martxa luzeari eta 18 kilometroko laburrari hirugarren ibilbide bat gehitu jakie aurten, 12 kilometroko martxa familiarra.\nZapatuan, hilak 5, izango Lamino Kirol Klubak antolatutako Areatzako Mendi Martxea, hamaikagarren edizinoa izango da aurtengoa. Izen-emotea urri lehenengoaren 26an amaitu zan eta ezingo da egunean bertan izenik emon. Izena emon dabenek hiru ibilbideetako bat egingo dabe: luzea (27km), laburra (18km) eta familiarra (12km).\nIbilbide familiarragaz, jente gehiagok eukiko dau aukerea Areatzako lehengo bideak ezetuteko. Izan be, horixe izan da Areatzako Martxearen helburuetako bat sortu zanetik, antxinako bideak errekuperau eta jenteari erakutsi. \"Aurten be, urtero moduan, antxinako bide barri bat berreskuratuko dogu. Aurten amaieran. Lana dauka, garbiketa handia egin behar dalako, baina pena merezidu dau\" azaldu deutso begituri Xabier Iturriaga antolakuntzakoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003453", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeiako kobazuloen gaineko berbaldia egingo da bihar\nUbideko udaletxean izango da berbaldia barikuan 18:00etan, Jorge Gorosarri geologoaren eskutik. Zapatuan barriz, bisitea egingo da Urdoleta kobazuloan.\nAmexier mendi taldeak eta ZET Zarama Espeleologia Taldeak Ubideko Udalaren laguntzeagaz antolatu dabe astegoien espeolologikoa. Hasteko, barikuan, hilak 4, Jorge Gorosarri geologo gasteiztarrak Gorbeia inguruko kobazuloen inguruan egingo dau berba. Hitzordua 18:00etan da udaletxean eta sarrerea librea izango da.\nHurrengo egunean ostera, urri lehenengoan zehar izena emon dabenek bisita gidatua egingo dabe Urdoleta kobazuloko galerietatik. San Pedroko karst-ean dago kobazuloa, Gorbeia, Anboto eta Udalaitz artean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003454", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Martxan da Arnasetik gazteentzako bideosormen lehiaketearen hirugarren edizinoa\nUrri bigarrenaren 31ra arte parte hartu leikie LH 5-6 eta DBHko ikasleek, euskerearen gaineko minutu biko ikus-entzunezko istorioakaz.\nEuskerearen arnasguneak osotuten dabezan udalerri euskaldunetako gaztetxoei zuzendutako lehiaketea da Arnasetik. Hau, Arnasa Gara ekimenak antolatuten dau, UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak alkarregaz sustatutako egitasmoa. Euskerearen arnasguneek euskerearen bizibarritzerako daukien garrantzia, jente-artetzea dauka helburu.\nLehiaketak hiru kategoria ditu, adinaren arabera: LH 5-6, DBH 1-2 eta DBH 3-4. Banaka edo lagunartean arnasguneetako ikastetxeetako ikasleek, euskereari lotutako istorioak isladatu beharko ditu minutu biko ikus-entzunezko lanetan. Urri bigarrenaren 31ra arte batuko dira lanak eta 500 euroko balioa daukien lau sari banatuko dira. Publikoak zemendiaren 5etik 15era emon ahal izango dau botoa, webgunean.\nHiru kategoria, hiru erronka\nHiru kategoria dagoz eta kategoria bakotxean erronka bateri erantzuteko bideoak aurkeztuko dabez partaideek. LH 5. eta 6. mailako ikasleek euren herriko txoko maite baterako bidea erakutsi beharko dabe eta azaldu zergaitik dan eurentzat hain berezia. DBH 1. eta 2. mailetakoek euren herrietako urteko egunik berezienerako zelan prestatzen diran erakutsi behar dabe, jaia zelan sortu zan eta egun horretan zer sentitzen daben. DBH 3. eta 4.koek, barriz, jenteari kalean galdetuko deutsie herriko zein beste personaren azalean jarriko litzatekezan; gero horrengana joan eta galdera bera egin, bost personako segida egin arte.\nKategoria bakotxak 500 euroko sari baliokide bat izango dau eta publikoaren saria be egongo da. Saria, IrisarriLand-en, Durangoko Azokan, EITB-ko Goazen! eta Irabazi arte! telesailen merchandising-ean, Gure Zirkuan, eta abarren gastau ahal izango dabe irabazleek.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003455", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Artaungo andabidetik ibilbide gidatua egongo da domekan\nArtaungo plazatik urtengo da, 10:30ean, Ondarearen Europako Jardunaldien programazinoaren parte dan bisitea.\nOndarearen Europako Jardunaldien programazinoaren barruan, Dimako Udalak, Antzasti Euskaldunon Etxeak eta Txumuluxueta Kultur Elkarteak, Artaungo andabidetik ibilbide gidatua eta berbaldia antolatu dabe domekarako, hilak 6. Partaideak Artaungo plazan batuko dira 10:30ean.\nIbilbide gidatuan, andabideek eukien funzino soziala balioan ipiniko da. Izan be, lehenago, gorpua andetan, eta sorbalda gainean, eroaten zan etxetik eleizaraino bide jakin eta aldaezin bat eginaz. Diman, bide honeei, andabideak deitu izan jakie eta irekiak izaten ziran.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003456", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Faxismoaren aurka eta kulturearen alde, egun biko jaiak antolatu ditue Arteako Herriko Bentan\nBarikuan elektrotxarangea eta bertso afaria egongo dira, zapatuan barriz, magia ikuskizuna, Igel Txapelketea, \"Cochecitos de mierda\" lasterketea, kontzertua eta DJa.\nArteako Herriko Bentak aurten be antolatu dau Herriko Kultur Txupina faxismoaren aurkako jaia. Barikuan, hilak 4, hasiko da jaia 18:00etan pregoi eta txupina botateagaz. Orkestra elektrotxarangeak girotuko dau arrastia eta gero, bertso afaria dago Jone Larrinaga, Izar Mendiguren eta Itxaso Paiagaz.\nZapatuan ostera, hilak 5, eguerdian hasi eta gauez amaituko da jaia. Magia ikuskizuna, Igel Txapelketea, \"Cochecitos de mierda\" lasterketea dagoz programauta. Gauez barriz, Las Moskas Retrompeteras talde lizarrarrak eskainiko dau kontzertua eta gero, DJ Les Sauvagek girotuko dau jaia. Egun bietan gainera, bertako artisten lanen erakusketea eta Arratiako argazkiak egongo dira ikusgai.\nEgitaraua:\nBarikua, urri bigarrenak 4\n18:00etan, pregoia eta txupina.\n18:30ean, kalejirea Orkestra Elektrotunagaz.\n21:00etan, bertso afaria Jone Larrinaga, Izar Mendiguren eta Itxaso Paiagaz.\nZapatua, urri bigarrenak 5\n12:00etan, magia ikuskizuna.\n17:00etan, Igel Txapelketea.\n18:00etan, Mikelen \"Cochecitos de mierda\" lasterketea.\n20:00etan, Las Moskas Retrompeteras taldearen kontzertua.\n21:30ean, DJ Les Sauvage", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003457", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago Berbalagun taldeetan izena emoteko aukerea\nEuskerea praktiketako taldeetan parte hartzeako Kubulun, helbidean edo 662 199 033 telefonoan emon daiteke izena.\nAEKren Berbalagun ekimenenean euskaldun zahar zein barriek hartzean dabe parte eta honen helburua berbaz euskerea praktiketea da, honetarako ekintza desbardinak antolatuten diralarik: tabernan geratzea, paseoak egitea, tailerrak, mintzodromoak, lehiaketak, berbaldiak, astegoienpasak... Mintzapraktika honeek doban dira eta parte hartu gura dauan edonork emon ahal dau izena.\nBerbalagun taldeen ordutegi aukerea zabala da, eta tabernetako ohiko taldeez gainera, beste talde batzuk be badagoz, paseo taldea esate baterako. Izena helbidean, 662 199 033 telefonoan edo Igorreko Kubulu Euskaltegian emon daiteke. Edade guztietako jentearentzat da eta partaideek zozketetan parte hartzean dabe eta deskontuak eta opariak izaten ditue.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003458", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Errota Fundazioak praktikak egiteko aukerea zabaldu dau komunikazino graduetako ikasleentzako\nKomunikazio, Marketing edo Publizitate graduko 4. mailako edo masterreko ikasleek bialdu leikie curriculum -a hilaren 27rako helbidera.\nErrota Fundazioa, Arratiako enpresen jarduna eta alkarlana buztartuteko taldeak, lan estrategiko barria definiduten hasiko da urtailetik aurrera. Plan estrategiko horren barruan, komunikazino arloa indartuko da; Errota zer dan eta zer egiten dauan garbiago azaltzeko, bai enpresa bai norbanakoei.\nProzesua hasi bitartean eta komunikazino planaren oinarriak definiduteko, Errotako koordinatzaile eta teknikariei laguntzea emoteko praktiketan nonor hartuko dabe: \"Persona horrek, gugaz batera, sare sozialak kudeatuko ditu, webgunea berrantolatu eta plan estrategikoan parte hartuko dau komunikazino estrategia definiduten. Horretarako abiatuko dogun prozesu parte-hartzailean eta Errotaren ekintzetan be hartuko dau parte\".\nKomunikazio, Marketing edo Publizitate graduko 4. mailako edo masterreko ikasleentzako praktikak dira. Sare sozialak kudeatu, komunikazio estrategietan parte hartu eta komunikazino materiala sortu beharko ditu ikasleak. Curriculum-a urri bigarrenaren 27a baino lehen bialdu behar da helbidera.\nPraktikaria aukeratuteko orduan, hau arratiarra izatea kontuan hartuko dau Errotak: \"Horregaitik zabaldu dogu, Arratiako baten bat badago EHUn edo beste Unibersidade baten ikasketak egiten, bialdu dagian curriculum-a\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003459", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan, \"Ardoa, mahastiak eta txakolia\" pasealdi gidatua egongo da Arantzazun\nOingo zapatuan, hilak 5, 10:00etatik 13:00etara, Juanjo Hidalgo historialariak, ardaoa, mahastiak eta txakolinaren gaineko berbaldia egin eta pasealdia gidatuko dau Arantzazutik. Arantzazuko plazan daukie hitzordua interesauta dagozanek. Ibilaldia laua da, asfaltotik eta 3 bat kilometrokoa.\nGure historian, erromerietan, ardaoa eta sagardaoa beti egon dira presente. Hori dala-ta, material etnografiko ugaria itxi dabe mahatsondoaren laborantza tradizionalak, eta edariak ekoizteak, garraiatzeak eta edateak. Juanjo Hidalgok horretaz egingo dau berba Arantzazutik ibili bitartean eta, sasoi bateko mahastizaintzagaz lotutako lekuren bat be bisitauko dabe. \"Arratiako herri guztietan mahastiak eta sagardaoa egiteko dolarak egoten ziran, baina ez gaur egun ulertuten diran moduan. Juanjo Hidalgok azalduko dau hau eta oindino irauten dauan sasoi haretako landatze bat bisitauko dogu\" azaldu deutsie begituri antolakuntzatik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003460", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan egingo da Igorreko Duatloi Txikiaren hamargarren edizinoa\nIzen-emoteakaz batutako dirua Aspertxu fundazinoarentzako izango da, Asperger sindromea eta TEA daben personakaz lan egiten dauan alkartea.\nOingo domekan, hilak 6, izango da Oskar Garro Lagun Taldeak eta Igorreko Udalak antolatutako X. Duatloi Txikia, 11:00etatik aurrera Igorreko eskolan. Hamabost urte arteko ume eta gaztetxoak hartu ahal izango dabe parte lasterketan eta adinaren arabera, galapan egin eta bizikletan ibilteko distantzia desbardinak egongo dira. Amaieran, dominak bananduko dira, opariak zozketatu eta kopaua egongo da partaide guztientzat.\nIzen-emotea Igorreko eskoletako patioan bertan egingo da 10:30etik 10:50era arte, hiru euroko prezioan. Batutako dirua, Aspertxu Fundazioarentzat izango da. Alkartea, etekin asmo bakoa da eta bertan batzean dira Asperger eta espektro autistaren arazoak dituen helduak eta umeen gurasoak. Alkarteko kideak egongo dira sindrome honeek azalduten eta euren lanaren barri emoten.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003461", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ate-joka dagoz Indusiko sanfreskuak\nBarikuan mezea, karta-jokoak eta Eingoren musikea izango dira protagonista; zapatuan barriz, jantzak, lehiaketa gastronomikoak eta erromeria dagoz antolatuta.\nUrri bigarrenaren 4an, Asisko San Franziskoren eguna da eta Dimako Indusi auzoan jaiak ospatuten dabez. Aurten, barikua da eta San Fresku egunerako eta hurrengo egunerako prestatu dabe jai-egitaraua Indusiko Jai Batzordeak eta Dimako Udalak.\nEgitarua:\nUrri bigarrenak 4, barikua (San Fresku eguna)\n12:00etan, mezea.\n13:00etan, barauskarria.\n17:00etan, Briska eta Tute txapelketak.\n19:00etan, txitxi-burduntzia.\n21:00etan, Eingoren emonaldia.\n22:00etan, txokolatea.\nUrri bigarrenak 5, zapatua\n12:30ean, Dimako Gazte Barri jantza taldearen emonaldia.\n14:00etan, Baba Lapiko Lehiaketea.\n14:30ean, bazkaria; bazkalostean bertsolariak: Ibai Amillategi eta Aissa Intxausti.\n17:00etan, umeentzako ekintzak.\n19:30ean, Berakatz-zopa, Tortilla eta Ogizko Tostada Lehiaketea.\n20:00etan, afaria; ostean, bingo girotua.\n22:00etan, Jainaga eta Narbaizagaz erromeria.\nZapatuan jokatuko da Zeanuriko Kofradien arteko Bola Txapelketea\nAltzustako sanmigeletako egitarauaren barruan jokatuko da txapelketea auzoko bolalekuan, 17:30etik aurrera.\nAltzusten San Migel jaiak ospatuko dira oingo astegoienean eta honeen barruan, Zeanuriko Kofradien Arteko Bola Txapelketea dago programauta hilaren 5erako, zapatuta. Arrastiz, 17:30ean hasiko da Altzua, Altzusta, Asterria, Ibarguen, Ipiñaburu-Undurraga, Otzerinmendi eta Uribeko kofradien arteko lehia.\nKofradia bakotxetik, lau bola jokalarik hartuko dabe parte eta bakotxak, sei jaurtiketa egin ahal izango ditu. Gero, taldekide guztiek botatako txirloen batuketea egingo da zein kofradiak irabazi dauan ebazteko. Bardinketea egongo balitz, gerrea jokatuko da honeen artean.\nIgaz Undurragako kofradia izan zan irabazlea, hamasei txirlo botata. Bigarren Altzusta izan zan hamaika txirlogaz eta Otzernimendi hirugarren, hamar txirlogaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003462", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiarrek domina ugari ekarri ditue Valentziako OneWall Irekitik\nAitor Asua, Mikel Beldarrain, Jokin Burgete eta Lur Ziarrustak jokatutako ia maila guztietan lortu ditue dominak, bost guztira.\nRebotean OneWall Klubak denporaldiko lehen txapelketea jokatu dabe atzen astegoienean, Valentziako OneWall Irekia. Amerika eta Europako herrialde desbardinetatik heldutako ehun jokalaritik gora aritu dira txapelketan, banaka zein binaka. Tartean izan dira ROWK taldeko pelotariak: Aitor Asua (Dima), Jokin Burgete (Dima), Lur Ziarrusta (Dima), Mikel Beldarrain (Artea), Olatz Arrizabalaga (Arteaga) eta Miren Larrarte (Bidania).\nDan-danek lortu dabe domina bat gitxienez, beraz ROWK-ek balorazino oso positiboa egin dau lehen txapelketa hau amaituta: \"Indartsu eta gogo askogaz hasi dira gure pelotariak, jokatutako ia maila guztietan dominak etxera ekarrita\".\nBanakako C mailan, Aitor Asuak ligaxkako hiru partiduak eta final-zortzirenak arazo barik iribazi ostean, final-laurdenetako partidu estu baten txapelketatik kanpo gelditu zen Tie-Break ean galdu eta gero.\nB mailan, banakakoan, Jokin Burgetek hartu eban parte. Itzelezko maila emonda, taldeko partidu guztiek, final-laurdenak eta, ezustekoa emonda, finalerdiek irabaztea lortu eban. Finalean bere maila mantenidu eban, baina partidu estu baten ostean, ez eban garaipenik lortu. Binakakoan, Aitor eta Jokinek bikotea osatuta, finalerdietara heldu ziran, aurreko partidu guztiak irabazi eta gero. Holan, hirugarren izan ziran.\nGizonezkoen Open mailan, Lur Ziarrusta eta Mikel Beldarrain lehiatu ziran. Banakakoan, taldekako partidu guztiak, final-laurdenak eta finalerdiek irabazita, arratiarren arteko finala ikusteko aukerea egon zan. Finalean Lur nagusitasunez gailendu zan.\nBinakakoan be, partidu guztiak iribazi ostean finala jokatu zaurien gure pelotariek. Partidu estu eta amaiera oso polemiko baten ostean, Tie-Break ean 11-10 galduta azpitxapeldun izan ziran arratiarrak.\nEMOITZAK\nBanaka:\nAndrazkoak Open maila\nMIREN LARRARTE 🥈\nOLATZ ARRIZABALAGA 🥉\nGizonezkoak Open maila\nLUR ZIARRUSTA🥇\nMIKEL BELDARRAIN 🥈\nGizonezkoak B maila\nJOKIN BURGETE 🥈\nBinaka\nAndrazkoak Open maila\nARRIZABALAGA-LARRARTE 🥇\nGizonezkoak Open maila\nBELDARRAIN-ZIARRUSTA II 🥈\nGizonezkoak B maila\nASUA-BURGETE 🥉", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003463", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ertibil Bizkaia erakusketa ibiltaria zapatuan helduko da Igorrera\nLasarte Aretoko erakusketa gelan egongo dira hamazortzi sortzaileren lanak, urri bigarrenaren 5etik 31ra arte.\nBizkaiko Foru Aldundiak antolatutako arte lehiaketan parte hartu eta sarituak izan diran artelanak batzean ditu Ertibil Bizkaiko Arte Bisualen Erakusketa ibiltariak. Aurtengoa 42. edizinoa da eta hamazortzi sortzaileren lanak aukeratu dira. Erakusketea bost udalerritan egongo da ikusgai: Getxo, Basauri, Igorre, Derio eta Amorebieta-Etxano. Igorren, urri bigarrenaren 5etik 31ra arte egongo da ikusteko aukerea.\nErakusketak Bizakiko egungo arte-panoramaren aniztasun eta talentua isladatzen dau. Izan be instalazinoak, margolanak (olioa, akrilikoa zein pastela), bideosorkuntza, eskulturea eta argazkigintza buztartzen ditu. Saritu nagusiak hiru dira: Leo Burge Entre murmullos y cabello marrazketa lanagaz, M. Benito Piriz Abrazo eskultureagaz eta lucia Jayo Altamirano You'll Never Guess argazki proiektuagaz.\nHorreetaz gainera, beste hamabost sortzaileren lanak egongo dira ikusgai erakusketan: Tana Garrido Ruiz, Maider Gonzalo Salceda, Ángela R., Jon Ander Terroba, Ane Diez de Ulzurrun, Hodei Herreros, Idoia Leache, Julia Martos, Víctor Ortuño, Aida Valdes, Ane Berganza, Unai Cardoner, Martzel do Nascimento Goiria, Garazi Etxebarria Azurmendi eta Bakarne González & Eva Raya bikotea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003464", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aldai, San Mateo Txapelketan txapeldunorde\nZapatuan, hilak 28, San Mateo Torneoko finala jokatu eben Amaia Aldaik eta Andrea Capellanek Goiuri Zabaleta eta Itxaso Erasunen kontra, eta 22-7 galdu eben.\nGoiuri Zabaletak eta Itsason Erasunek erraz irabazi eben finala guztiz beteta egoan Logroñoko Adarraga pelotalekuan. Tantu batzuk lortzeako pelotakada asko behar izan baziran be, Aldaik eta Capellanek ezin izan eben gauza handirik egin Zabaleta eta Erasunen joko onaren aurrean. Goiuri Zabaletak torneko jokalari onenari saria be jaso eban.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003465", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Karabie Gaztetxeak XXV. urteurrena ospatuko dau urri bigarrenean\nJai nagusia atzen astegoienean bada be, hile osoan zehar egongo dira ekintza ugari. Lehenengoa datorren zapatuan da, bizikleta martxea Zumeltzara.\nLemoako Karabie Gaztetxeak 25 urte beteko ditu urri bigarrenean eta urteurren borobila izanda, egitarau berezia antolatu dabe hile osorako. Urteurreneko jai nagusia urri lehenengoaren 25etik 27ra izango da baina aurretik be badagoz ekintza ugari programauta, astero-astero. Lehenengoa zapatuak, urri bigarrenak 5, izango da eta goizez, Zumeltzara joango dira bizikletan, urtero egiten dan martxan.\nHurrengo barikuan ostera, urri lehenengoak 11, Follw the Party jantza jaia ospatuko da gaztetxean. Urri bigarrenaren 18an barriz asanbladakideen arteko afaria egingo dabe eta hurrengo egunean, zapatuan, Gaztetxe eta Gazte Asanbladen topaketak egingo dira.\nHileko atzen astegoienean barriz, hiru egunez luzatuko da XXV. urteurreneko jaia. Lehen egunean bazkaria, txupinazoa, poteoa, ekitaldia, bertso saioa eta DJa egongo dira. Zapatuan ostera azokea, Jake Mate Txapelketako finala, elektrotxarangea eta kontzertuak dagoz programauta: Alarma Morea, Exaixu, Añube eta Katu taldeak eta gero, DJak. Domeka goizean barriz, 08:00retan, Zumba saioa egingo dabe gaupasero eta goiztiarrek.\nBazkarirako txartelak\nUrri lehenengoaren 25ean izango da Karabie Gaztetxeak antolatutako bazkaria. Porrusaldea, albondigak eta pantxinetea janda hartuko ditue indarrak astegoien osorako. Txartelak gaurtik hasita urri bigarrenaren 14ra arte lortu daitekez, hamabost eurotan. Lemoan Karabie Gaztetxea zabalik egongo da asteon iluntzeetan sarrerak eskuratzeko eta Igorren, Axular Herriko Tabernan egongo dira salgai.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003466", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gizonezkoen Arratia A taldeak ligako lehen partidu biak irabazi ditu\nGizonezkoen Arratia A taldeak ligako lehen partidu biak irabazi ditu eta B taldeak bardindu, Lemoako Harrobik ostera galdu egin ditu biak. Andrazkoen Arratia Ak lehen partidua galdu dau ligan eta B taldeak datorren astegoienean hasiko dau ligea.\nGizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Astrabuduako taldearen kontra eta 2-3 irabazi eban Ekain Garaizar (2) eta Xabi Orberen golakaz. Partidu biren ostean Arratia Ak partidu biak irabazita 6 puntu ditu eta sailkapeneko lehen postuetan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau oin arteko partidu biak be irabazi dituan Abadiño A taldearen kontra urri bigarrenaren 5ean, arrastiko 18:00etan.\nGizonezkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban Urbietan Gernika B taldearen kontra eta husna bardindu eban. Partidu biren ostean puntu bi ditu Arratia Bk eta hamahirugarren dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Begoña A taldearen kontra urri bigarrenaren 6an, goizeko 11:15ean.\nAndrazkoen Arratia A taldeak domeka arrastian jokatu eban Bizkerre taldearen kontra Urbietan eta 0-1 galdu eban. Galdu daben ligako lehen partidua da. Partidu sano burrukatua izan zan eta lehen zatiko luzapenean arratiarrek penalti bat huts egin eben. Bigarren zatian ostera Bizkerrek 0-1ekoa sartu eban penalti bateri esker. Lau partiduren ostean 9 puntu ditu Arratia Ak eta bigarren postuan dago lider dan Bizkerre taldearengandik puntu batera. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Alaves B taldearen kontra urri bigarrenaren 5ean, arrastiko 18:30ean.\nAndrazkoen Arratia B taldeak ostera, datorren domekan, urri bigarrenak 6, eguerdiko 13:15ean, hasiko dau ligea Urbietan Basauriko Kimuak B taldearen kontra.\nLemoako Harrobi\nLemoako Harrobik esteinekoz jokatu eban joandako zapatuan Arlonagusian eta lehen partidua lez, Begoña A taldearen kontrako bigarren partidua be galdu egin eban 0-3ko emoiereagaz. Partidu biren ostean ez dauka punturik Lemoako taldeak eta jatsiera postuetan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau San Miguel A taldearen kontra urri bigarrenaren 5ean, arrastiko 18:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003467", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arratiatik bizikletaz mobiduteko eskubidea aldarrikatuteko bizikleta martxea egingo da\nBihar, hilak 28, urtengo da bizikleta martxea 11:00etan Zeanuritik bidegorri, aparkaleku eta konponlekuen faltea aldarrikatzeko.\nMakatzak ekologista taldeak Arratiatik bizikletaz mobiduteko oztopo eta trabak ipini ditu mahai gainean. Bidegorri sarea, bizikleta aparkalekuak eta bizikletak konpondu zein garbitzeko instalazino faltea azpimarratu dabe. Holan, bizikletaz mobiduteko erraztasunak eskatuteko, mobilizazinoa egingo da.\nMobilizazinoa bizikleta martxa bat izango da. Urri lehenengoaren 28an, zapatua, Gorbeia Suzien jokatuten dala eta Zeanuri jentez gainezka egongo dala aprobetxauta, bertatik urtengo da martxea 11:00etan. Bertatik, danak batera joango dira tropelean Arratiatik, Bediara heldu arte hain zuzen be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003468", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gaur zabalduko da Bediako Gaztegunea\nArrastian egingo jakie ondo etorria herriko gazteei, hitzarmena aurkeztu, giltzak banatu eta meriendea alkarbanatuteaz gainera.\nBediako Gazteguneak gaur, hilak 26, zabalduko ditu ateak lehenengoz 18:00etan eta kurso osoan zehar egongo da zabalik barikuetan. Urri lehenengoaren 20ra arte hau erabilteko izena emon daben hamabi urteko gazteek erabili leikie Gaztegunea. Honeei hitzarmena aurkeztu eta giltza emongo jakie. Danontzako meriendea be egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003469", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domekan, antxinako erromerietan edaten zan edaria dastatzeko aukerea egongo da Arantzazun\nOndarearen Europako Jardunaldien barruan, domekan, hilak 29, Felix Mugurutzak, Gorbeiako edurraren erabilera eta txakolin izotz edarigileen gaineko berbaldia egingo dau; ostean, garrafa bat egingo da, bertaratutakoek dastatu dagien hori edariori. Hitzordua 12:00etan da Arantzazuko plazan.\nSasoi bateko edurraren erabilera ekonomikoaren barri emongo dau Mugurutzak. \"Edurra Gorbeiako edurtegien bitartez ekonomikoki ustiatzeko jarduerea, ogibide eta diru-iturri izan ziran mendigunearen inguruko bailara guztietan, XX. Mendearen hasikerara arte. Edurraren erabileretako bat guztiz ludikoa izan zan, garrafen bidez (garai bateko izozkigileak/txakolin izotz-edarigileak); izan be, XIX. mendeko Bizkaiko erromerietan ezin ziran faltau\". Edari hori dastatzeko aukerea izango dabe berbaldira hurreratzen diranak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003470", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ubideko Erdi Aroko galtzadea ezetuteko bisitea dago domekan\nGorbeiako turismo bulegoak antolatutako bisita gidatura joateako 94 612 26 95 telefonoan edo helbidean emon daiteke.\nUrri lehenengoaren 29an, domeka goizean, Gorbeia Turismo eta Euskaditrek-ek antolatutako bisita gidatu egongo da Ubiden. Ubideko urigunea ezetuteaz gainera, bertatik pasetan zan eta Erdi Aroan Gasteiz eta Bilboko uriak lotzean ebazan antxinako galtzadea ikusi eta ezetuteko aukerea egongo da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003471", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Dimako II. Igoerea jokatuko da zapatuan\nEntrenamentu librean, lehen gidaria 13:00etan urtengo da eta bigarren entrenamentu bira ofiziala egin ostean hasiko da lasterketea, manga bitan antolatuta.\nAstegoien honetan jokatuko da, Zornotzako Lanzero Classic Club-ak antolatutako Dimako II. Igoerea. Dima eta Otxandio arteko portuan jokatuko da ia zazpi kilometro eta erdiko erlojupeko lasterketea. Atzen urtean legez, proba tekniko eta arina espero da errepidearen ezaugarriak dirala-ta: asfalto barria eta bihurgune ez oso zarratuak.\nErrepidean, 35 gidari espero dira baina goizean goiz antolatzaileek egiztapen teknikoak pasau ostean, 11:45ean emongo da onartutako auto eta gidarien zerrendea. Entrenamentu librean, lehen gidaria 13:00etan urtengo da eta bigarren entrenamentu bira, ofiziala, egin ostean hasiko da lasterketea, manga bitan antolatuta. Sari banaketea, 20:00etan izango da plazan.\nDimako II. Igoerea puntuagarria da motor txapelketa ugaritarako: Mendiko Euskal Txapelketako 1 eta 2 mailak, Euskal Erregularidade Sport Txapelketea, Mendiko Junior gidarien Euskal Kopa, Mendiko Ibilgailu Historikoen Euskal Kopa (H1-H2), Mendiko Bizkaiko Txapelketako 1 eta 2 mailak, Bizkaiko Erregularidade Sport Txapelketea, Mendiko Junior gidarien Euskal Kopa, 1.6 Kopa, 2.0 Kopa eta Propulsio Kopa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003472", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Euskaldun zahar eta barrien erlazinoaren gaineko antzezlana Lemoan\nZapatuan, hilak 28, Tautelak konpainiako Aroa Blanco eta Maite Lopezek Euskaldungak antzezlana eskainiko dabe Kotxepinen, 20:00etan.\nTautelak konpainiagaz, Aroa Blanco eta Maite Lopez aurrenekoz alkartu dira agerlekura igon eta euren egiletzako antzezlana taularatzeko. Euskaldungak lanak euskereagazko harreman desbardinak plazaratuten ditu. Lemoako Kotxepin Kultur Etxean egongo da antzerkia ikusgai zapatuan, hilak 20, 20:00etan.\nIkuskizun honetan, euskaldun zaharrei euskaldun barriak zuzentzea zergaitik kostetan jakien hainbeste argitu gura dabe antzezleek. Baita euskaldun barriek zergaitik daukien hainbesteko bildurra akatsak egiteari. Umorez, solasaldi, eztabaida eta gaizki-ulertuen bidez gaiari argi apur bat emoten saituko dira Tautelak antzerki taldekoak.\n\"Zer esango dabe euskaldun barri batek eta euskaldun zahar batek euskereari buruz? Euskereagaz daukien erlazinoaz? Beren istoriaz? Istorioa? Historia? \"H\"-gaz edo barik? \"A\" itsatsia dauka?\" dinoe sinopsian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003473", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Jauregi-Yeuriko sanmigelak ospatuko dira astegoienean\nZapatuan egun osoko egitaraua dago, pintxo potetik hasi eta gaueko disko festarara arte. Domekan barriz, IX. Pintxo Lehiaketea dago jokoan.\nBeste auzo batzuetan legez, Jauregi-Yeuri auzo bediaztarrean be sanmigelak ospatuko ditue oingo astegoinean. Egun biko egitaraua antolatu dabe auzotarrek. Zapatuan berbarako, eguerdian hasiko da ospakizuna pintxo poteagaz. Gero, Igel Txapelketea jokatu eta auzo bazkaria egingo dabe. Arrastian ostera, Mus eta Briska Txapelketak jokatuko ditue. Ostean, bingoa jokatu eta amaituteko disko festa egongo da auzoan. Domekan barriz, auzoko VIII. Pintxo Lehiaketea jokatuko da.\nSanmigelak ospatuteko beste aukera asko be badagoz eskualdean. Holan, Zeanuriko Uribe auzoan ospatu barri dira eta hurrengo egunetan datoz besteak. Arteako Elexabeitin, Igorreko Garben eta Zeanuriko Altzustan ospatuko dira sanmigelak oingo astegoienean.\nUrri lehenengoak 28, zapatua\n12:00etan, jaien hasikerea eta pintxo potea.\n13:00etan, Igel Txapelketea.\n14:30ean, auzo bazkaria.\n17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak.\n20:00etan, txokolatea eta bingoa.\n22:00etan, disko festa DJ-agaz.\nUrri bigarrenak 29, domekea\n14:00etan, IX. Pintxo Lehiaketea", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003474", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ane Lindanek bakarrizketa umoretsua eskainiko dau Diman\nBarikuan izango da Abaroa aretoan \"publiko guztientzako ez dan bakarrizketea\", 19:00etan. Hasta la potxola me teneis liburua lortzeako aukerea be badago.\nUrri lehenengoaren 27an, barikua, Ane Miren Hernandez Unda, Ane Lindane moduan ezaguna dan umoregilea, Diman izango da. Abaroa aretoan egingo dau agerraldia, 19:00etan. Bertan, \"umore politikoa, feministea eta sexuala nahastuz, publiko guztientzako ez dan bakarrizketea\" eskainiko dau hurreratzen diranentzako.nHorrezaz gainera, bere atzen liburua dan Hasta la potxola me teneis (Zorrotz, 2023) erosi edota sinatuteko aukerea be egongo da.\nSinopsia\nHasta la potxola me teneis lanean, Ane Lindanek gure eguneroko bizitzaren parte diran eta, hain zuzen be, gehiegizko hurbiltasuna dala-ta, askotan modu egokian aztertzeko behar dan perspektibagaz ikusten ez doguzan gai ugari errepasatzen ditu. (...) Feminismoa, etxebizitza, arrazakeria, amatasuna, gordofobia, animalismo pelutxista, familia, hezkuntza-sistema, trans gaia, kapitalismoa, klasismo linguistikoa, umorearen eta dramaren mugak, erlijioa edo magufismoa eta sasizientziak bezalako gaiak dira bere katiuska boten bidez, misil sobietarren antzera, txaplata egiten hasten dan putzuetako batzuk. (...) Barrez lehertzeko liburua da hau, amorratzeko, baita tristatzeko be, baina, batez be, pentsatzeko eta konturatzeko jasaten dugun sistema inposatuaren errealitate krudelari amore emotea ez dala aukera onargarria.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003475", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garbeko sanmigelak ospatuko ditue astegoienean\nBariku arrastian antzerkia, parrilladea eta erromeria egongo dira Garben eta domekan, mezea Mikelen.\nIgorreko Garbe auzoan San Migel jaiak ospatuko dira oingo astean, bariku eta domekan hain zuzen be. Barikuan, jaigunea Garbe auzoa izango da eta domekan barriz, hilak 29, ospakizun erlijiosoa egongo da Mikeleko San Migel ermitan, 12:00etan. Gero, barauskarria egingo da trikitilariek alaituta.\nBarikura bueltan, hilak 27, Garben egongo da jaia. Arrastiz, 17:30ean, Merkeliñe antzerki konpainiak Art-ilusio adin guztientzako antzezlana aurkeztuko dau. Hau amaituta, 19:00etan parrilladea egongo da bertaratuten diranentzako eta 19:30ean, Gauargi erromeriak girotuko ditu auzoko jaiak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003476", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Energia komunidade eta autokonsumoaren gaineko berbaldia Diman\nDimener taldeak antolatutako berbaldia eguenean, hilak 26, izango da Abaroa aretoan, 18:30ean.\nDimener Energia Barriztagarrien Komunitatea talde dimoztarrak, Diman energia komunidadea eta autokonsumo energetikoa lortzeako proiektua sendotze aldera, berbaldi-tailerra antolatu dau. Urri lehenengoaren 26an, eguena, izango da saioa Abaroa aretoan, 18:30etik aurrera.\nBerbaldi-tailerra interesa daukien guztiei zabalik dago eta ez da aurretik izena emon beharrik. Goiener kooperatibako kide batek emongo dau berbaldi-tailerra. Helburua, autokonsumoa zer dan jakitera emotea da: autokonsumo motak, ereduak, egungo legedia, dirulaguntzak eta abar.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003477", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Areatzako jubiladuek Atapuercako aztarnategia bisitauko dabe\nEguenean 08:30ean urtengo dira Areatzatik eta aztarnategia bisitau ostean, bazkaria egingo dabe Burgosen.\nAreatzako Uparan Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak txangoa antolatu dau urri lehenengoaren 26rako, eguena. Goizean goizetik, 08:30ean urtengo da autobusa Areatzatik eta Burgosen dagoan Atapuerca giza aztarnategi entzutetsurako bidea hartuko dau, parte-hartzaileek bertan bisitea egiteko. Ostean, Burgoseko El Mítico jatetxean egingo dabe bazkaria.\nAtapuerca, Burgosetik hamabost kilometrora dagoan aztarnategi arkeologiko eta paleontologiko multzoa da eta Iberiar penintsulan topau diran gizakien aztarnarik zaharrenetako batzuk ditu, 1,2 milioi urtekoak hain zuzen be. Ordutik, hiru hominido espezie pasau ziran bertatik, animalia espezie ugariez gain, Homo antecessor, Homo heidelbergensis eta gure arbaso zuzenak, Homo sapiens . Bertan emon diran aurkikuntzengaitik, Gizateriaren Ondaretzat hartzen da Atapuerca 1976tik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003478", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Heziketa fisikoa, muskulazioa eta mantentze gimnasia ikastaroetarako izen-emotea zabalik dago Zeberion\nDatorren astelehenera arte, hilak 30, emon daiteke izena Zeberioko Udalak eskaitzen dituan Heziketa fisikoa, Muskulazioa eta Mantentze-lanak ikastaroetan udaletxean.\nIkastarook martitzen eta eguenetan izango dira eskola zaharrean. Ordutegi bi dagoz mantentze gimnasiarako, 17:00etatik 17:55era arte eta 20:00etatik 20:55era; heziketa fisikoko saioak 18:00etatik 18:55era izango dira eta muskulazinoa landutekoak, 19:00etatik 19:55era arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003479", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Eguenera arte emon daiteke izena Areatzako XI. Mendi Martxan\nUrri bigarrenaren 5ean egingo dira hiru ibilbideak; 28 kilometrokoa, 21 kilometrokoa eta 14 kilometroko familiarra.\nLamino Kirol Klubak Areatzako Udalaren laguntzeagaz antolatu dau aurten Areatzako Mendi Martxearen hamaikagarren edizinoa. Urri bigarrenaren 5ean, zapatua, izango da mendi jardunaldia antxinako bideak eta mendi zein buzoi ezezagunak ezetu arazoteko helburuagaz. Kirola bakarrik ez, jaia egongo da Areatzan, elektrotxaranga eta bestelango ekintzak egongo dirala aurreratu dabe eta antolatzaileek.\nGoizeko 08:00retan urtengo dira martxa luzea eta laburra, 27 kilometro eta 1.400 metroko desnibelduna, eta bestea, 19 kilometro eta 800 metroko desnibela daukana. Atzen hau Bikozganetik urtengo da, bertara autobusean joan ostean. Aurten ibilbide laburrago bat egiteko aukerea be egongo da, ibilbide familiarra. Atzen hau, 09:00etan urtengo da Areatzako plazatik, eta 12 kilometro eta 500 metro desnibel inguru eukiko dauz.\nIzen-emotea, zabalik dago areatzakomartxa.blogspot.com webgunean. 18 euro edo 15 euro ordaindu behar dira (adinaren arabera) eta barnean dagoz asegurua, horniketak, kamisetea, dutxea eta martxa amaierako horniketa berezia. Hamalau urtera arteko gaztetxoentzako prezioa barriz, 10 eurokoa da. Aurten be, igaz lez, ezin izango da izena martxearen egun berean emon. Izen-emotea, urri lehenengoaren 26a baino lehen egin behar da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003480", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Heldu eta gazteentzako ipuin kontaketea dago programauta Kotxepinen\nVanessa Gonzalezen Barrutan barrena kontaketea egongo da entzungai eguaztenean, hilak 25, 18:30ean.\nUrri lehenengoaren 25ean, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean izango da Vanessa Gonzalez Moya ipuin kontalaria, 18:30etik aurrera. Bertan, hamasei urtetik gorakoentzako kontaketea egingo dau, Barrutan barrena emonaldia hain zuzen be.\nVanessa Gonzalezek ipuin-kontaketa desbardinak egiten ditu, umeentzako batez be. Baina helduentzako Barrutan barrena da entzuleak \"mundu magikoetan murgiltzeko\" bere atzen sorkuntzea. Gonzalezek literaturea bizi egiten dau eta beragaz mundu horretara hurbiltzeko dei egin dau: \"Txikitan, ipuinen munduan murgildu nintzanetik ezin izan dodaz hankak, bihotza eta burua bertatik atera. Ipuinak, bizitzan esna amets egiteko ezinbesteko garraioa dira\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003481", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "II. Berdintasun Plana diseinetako prozesua hasi da Arantzazun\nGaldetegiaren ostean, eguaztenean saio parte-hartzailea egingo proposamenak batzeako, Kultur Gunean 18:30ean.\nArantzazuko Udala badago herriko II. Berdintasun Plana diseinau eta eregiteko prozesuan murgilduta. Hasteko, herritarren eretxi eta ekarpenak batzeako helburuagaz, galdetegi bat bialdu da etxe guztietara. Herritarrek hau bete eta udaletxeko postontzian itxi dabe. Emoitzen balorazinoa egin eta planaren diseinuari lehen zertzeladak emoteko, saio parte-hartzailea antolatu da. Hau eguaztenean, hilak 25, izango da Kultur Gunean 18:30ean.\nGaldetegian, bardintasun plan bat zer dan eta honen eragin-esparruak definiduteaz gainera, andra eta gizonen arteko bardintasuna bultzatzeko bederatzi aukeren artean, Udalaren esku-hartzeak lehentasuna non izan behar dauan galdetu jakie arantzazuztarrei.\nEkarpen honeek kontuan hartua, plana hurrengo hilabeteotan diseinauko da, metodologia parte-hartzailea erabiliz. \"Horretarako ezinbestekoa izango da udal langile, politikari eta herriko hainbat eragilegaz batera lan egitea. Izan be, topaketak, alkarrizketak eta galdetegiak egingo dira; eta, era berean, datuak eta estadistikak berrikusiko dira, andra eta gizonen arteko bardintasunaren arloan izan diran aurrerapenen eta hobeto beharreko gaien barri izateko\" adierazo dabe Udaletik.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003482", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia Ak ligako lehen hiru partiduak irabazi ditu eta lidertzan da\nAndrazkoen Arratia A taldea lidertzan dago lehen hiru jardunaldietan garaipena lortu ostean. Zapatu arrastian Bilbao Artizarrak taldearen kontra 0-3 irabazi eban. Gizonezkoen Arratiako taldeek be hasi dabe ligea, Arratia A taldeak 1-0 irabazi eban Urbietan Ugeraga A taldearen kontra eta B taldeak husna bardindu Etxebarri A taldearen kontra etxetik kanpo, Lemoako Harrobik ostera 1-0 galdu eban Gernika B taldearen kontra etxetik kanpo.\nAndrazkoen A taldeak jokatutako partidu guztiak irabazi ditu, atzena joandako zapatuan Bilbao Artizarrak taldearen kontra 0-3. Gol guztiak bigarren zatian heldu ziran, lehena Olatz Areitiok sartu eban 49. minutuan, bigarrena Amaia Alzagak 65. minutuan eta Itsaso Kumik hirugarrena 71. minutuan. Lehenengo zatia nahiko parekatua izan da, baina bigarrenean Arratiak hobetu jokatu eban eta golak heldu ziran. Hiru partiduren ostean 9 puntu ditu Arratiak eta líder da. Datorren partidua Bizkerre taldearen kontra jokatuko dau hilaren 29an etxean, arrastiko 15:45ean.\nGizonezkoak\nGizonezkoen Arratia Ak zapatu arrastian hasi eban ligea Urbietan Ugeraga A taldearen kontra eta 1-0 irabazi eban. Gola Xabier Orbek sartu eban bigarren zatiko 17. minutuan. Arratia Ak hiru puntu ditu eta taularen goikaldean dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Astrabuduako taldearen kontra hilaren 28an, arrastiko 18:00etan.\nB taldeak be zapatuan jokatu eban lehen partidua eta husna bardindu eban Etxebarri A taldearen kontra. Arratia Bk puntu bat dauka eta taularen erdikaldean dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Gernika B taldearen kontra hilaren 29an, arrastiko 18:15ean.\nLemoako Harrobik be zapatuan jokatu eban etxetik kanpo Gernika B taldearen kontra eta 1-0 galdu eban etxetik kanpo. Lemoako taldeak ez dauka punturik eta taularen atzekaldean dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Begoña A taldearen kontra hilaren 28an, arrastiko 17:00etan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003483", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Molly Maloneren jaia ospatuko dau zapatuan The Quiet Cornerrek\nKepa \"Frisco\" eta Nika Bitchiashvili bikotearen zuzeneko musikeak girotuko dau jaia 20:00etatik aurrera.\nAurten be, The Quiet Corner Areatzako taberna irlandarrak Molly Maloneren omenezko jaia ospatuko dau. Urri lehenengoaren 21ean, zapatua, ospatuko da hau eta jaia girotuteko, Kepa \"Frisco\" eta Nika Bitchiashvili deitu ditue; 20:00etan hasiko da bikotearen kontzertua.\nAbeslaria, gitarristea eta mosu-gitarra jolea da Kepa \"Frisco Beloki\" eta Nika Bitchiasvili bibolin-joleagaz batera agertuko da zapatu iluntzean The Quiet Cornerrean. Abesti propio batzuk joteaz gainera, country-rock, folk-blues eta pop musika estiloetako abesti ezagunen bersinoak be eskainiko ditue.\nMolly Malone\nMolly Malone oso ezaguna da Irlandan eta neskatorik ezagunena Dublinen. Kondairak dinoanez, XVII. mendean mojojoiak eta berberetxoak saltzean ibilten zan Dublingo kaleetatik. Egun batean, hilda agertu zan kalean, oindino neska gaztea zalarik. Butzuek dinoe gaur egun be Dublineko kaleetan ibilten dala bere mamua mojojoi eta berberetxoak saltzean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003484", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Garagardao artisau eta musika artean ospatuko da Ubier\nBaobeer, Garagart eta Scimmia garagardaogileen produktuak eta Magufada, Meison, Kohatu, BSRT Kolektiv eta I+D & Wary taldeen kontzertuak egongo dira zapatuan.\nUbidestroi Kirol eta Kultura alkarteak antolatutakoa da Ubider, Ubideko garagardao artisauaren azokea. Bihar, hilak 21, ospatuko da merkadua 17:00etatik aurrera eta arrastia girotzeko, Ubier edalontzi bat garagardao nok lehenago edan lehiaketea eta kontzertu eskaintza zabala egongo dira, soul, metal eta musika elektronikoa entzun ahal izango dalarik.\nGaragardao artisaua Elgetako Baobeer Brewing-ek, Gasteizko Scimmia ekoizle eta Garagart garagardaotegi ibiltariak ekarriko dabe. Honeen produktu desbardinak egongo dira postuetan, hurreratzen diranek dastatzeko. Jana be ez da faltauko, Tic Tac Ñam foodtruck -a Ubiden egongo da-ta.\nGaragardoaz gainera, musikea izango da Ubier jaiaren beste ardatza eta bost taldek eskainiko dabez kontzertuak. Magufada bersino taldeak, Meison eta Kohatu rock talde berriztarrak, BSRT Kolektiv musika elektroniko egileak eta I+D & Wary taldeek eskainiko dabez kontzertuak plazako oholtzan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003485", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Merkarteak baserri giroz jantziko dau Artea zapatuan\nEkoizle eta artisauen merkadua 10:00etatik 15:00etara egongo da zabalik baina jaiak egun osoan, baita gauez be, iraungo dau Arantzarteko jantzariek eta erromeriak girotuta.\nMerkartea, azoka zabala eta izen handikoa izateaz gainera, baserri giroko euskal tradizinoak, bizirik eta eraberrituta, Arteako erdigunera ekarteko eguna izaten da. Holan, baserritarrez jantzita hurbiltzeko deia egin dabe antolatzaileek. Inguruko ekoizleak, artisauak eta euskal musikea dira egun honen ardatzak eta aurten, Arantzarte jantza taldearen 50. urteurrenean, taldearen sortzaileei errekonozimentua egingo deutse Udalak omenezko ekitalditxo bategaz. Iluntzean barriz, jantzaldia egingo dabe Arantzarteko jantzariek.\nGoiz osoan zehar, frontoiko parkinean eta aurrekaldean, 20 salmahai egongo dira ekoizleentzat, batez be baserriko produktuak salduteko. Eta frontoi barruan, artisauentzat 18 postu. Caritasek eta Ibilaldiak be salmahaia izango dabe euren produktuak eta merchandising-a salduteko. Gainera, Jordi Navarro jostailu egile eta musikariak tailertxoa ipiniko dau, bertan jostailuak egiteko. Horrezaz gainera, Arratia Garbiaren postua egongo da, ekintza desbardinakaz.\nUrri lehenengoak 21, zapatua\n10:00etatik 15:00etara, Merkartea azokea.\n11:00etan, La historia de Artea a través de la ventana de San Miguel\" bisita gidatua.\n11:00etatik 14:00etara, Arratia Garbia informazino puntu eta material banaketea.\n11:30ean, birziklatze herri kirolak.\n12:30ean, hondakinen karakterizazinoa kalean.\n12:00etan, Arantzarte Dantza Taldearen fundatzaileei omenaldia.\n12:00etatik 14:00etara, Photocall-a baserritarrez jantzita datozenentzako.\n21:00etan, Arantzarte Dantza Taldearen jantzaldia.\n23:00etan, erromeria Lehian taldeagaz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003486", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorren pegatina faxistak ipini dituela salatu dabe\nNazionalista, tradizionalista eta etorkinen kontrakoa dan Arbasoen Mendekua erakundeak sinatuta dagoz pegatinak.\nArratia & Txorierri Villagers Athletic zaleen Instagram kontutik salatu dabenez, Igorreko Garbe auzoan Arbasoen Mendekua taldeak sinatutako pegatina ugari agertu dira. \"Islamizaziorik ez\", \"Euskal Herria euskaldunontzat\" eta \"Iraultzailea ez da alferrik erortzen\" mezuak irakurri daitekez eransgarrietan. Pegatina gehienak kenduta edo tapauta dagoz daborduko.\nArbasoen Mendekua taldeak urtebete inguru daroa Euskal Herrian, \"abertzaletasuna eta nazionalismoa berreraiki\" lelopean propagandea egiten, etorkinen eta multikulturalismoaren kontra lerratu dalarik. Telegram kontu bat dabe, gaur 310 kide dituana, eta bertatik zabaltzen ditue etorkinen, LGTBIQ+ mobimentuaren, ekintzaile ekologikoen eta kultura aniztasunaren kontrako mezuak, besteak beste. Holokaustoa dudan jartzen daben mezuak ere irakurri daitekez bertan.\nArbasoen Mendekua taldearen Telegram kontuan gainera, manifestua be argitaratu dabe, hainbat idea azpimarratuz. Euskerea Euskal Herriko hizkuntza bakarra izatea eta euskal kulturea eta tradizinoak buztartzearen alde egiten dabe, baina euskal etnia edo arrazan fokua jarrita. Holan, \"immigrazinoak, multikulturalismoak eta globalizazinoak\" euskal identidade nazinonala arriskuan jartzen dabela defendiduten dabe, eta honeen kontrako iraultzarako deia zabaltzen dabe. Beste alde batetik, euskal familia tradizionalaren eta jaiotza-tasa handitzeko politikak bultzatzen ditue, LGTBIQ+ mobimentuaren kontra eginda.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003487", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan hasiko dira Uribeko sanmigelak\nLehen egunean bazkaria eta karta-jokoak egongo dira eta domeka zein astelehenean, ospakizun erlijiosoak izango dira protagonista.\nZeanuriko Uribe auzoan, San Migel ermitearen inguruan ospatuko dira Arratiako lehen sanmigelak oingo astegoienean hasita. Datozen asteetan Arteako Elexabeitin, Igorreko Mikelen, Zeanuriko Altzustan eta Bediako Jauregi-Yeurin be egingo dira santuaren aldeko ospakizunak\nUribe auzoan zapatuan, hilak 21, hasiko dira jaiak. Eguerdian, auzo bazkariaren eta arrastian, Mus eta Briska Txapelketearen inguruan batuko dira auzotarrak jai giroan. Domeka eta astelehenean barriz, mezearen inguruan izango da jaia. Domekan barauskarria eta txistulariak egongo dira meza ostean eta astelehenean, urdaia eta txokolatea egongo da.\nEgitaraua\nUrri lehenengoak 21, zapatua\n14:00etan, auzo bazkaria.\nArrastian Mus eta Briska txapelketak.\nUrri lehenengoak 22, domekea\n12:30ean, meza nagusia. Ostean, barauskarria eta herriko txistulariak.\nUrri lehenengoak 23, astelehena\nArimen aldeko mezea (ordua domekako mezan zehaztuko da).\n17:00etan, urdaia eta txokolatea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003488", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoako Eskupilota Taldeak 40. urteurrena ospatuko dau zapatuan\nPelota partiduak, triki poteoa, bazkaria, bingoa eta Kittu taldearen erromeriagaz ospatuko dabe urteurrena herriko pelotari eta zaleek.\n1984. urtean jaio zan Lemoako Eskupilota Taldea eta martxan eta topera jarraitzen dauala ospatuteko, 40. urteurreneko jaia antolatu dabe urri lehenengoaren 21erako. Bertan batuko dira pelota eskolatik eta klubetik pasautako ikasle, entrenatzaile, pelotari eta lagunak egun osoko jaia ospatuteko.\nGoizeko 09:00etan hasiko da jaia, belaunaldi desbardinetako pelotarien pelota partiduakaz. Partidu honeek, taldearen historia jasoko dabe eta oraina eta etorkizuna erakutsi; 40 urteotan egindako lana, hain zuzen be.\nOstean, 13:30ean, triki poteoa egongo da. \"Partiduak frontoian eta triki poteoa bertan izango da bazkalordurarte. Taberna bat ipiniko dogu\" azaldu deutso begituri Oier Mena Lemoako Eskupilota Taldekoak. Herri bazkaria, eguraldiaren arabera, eskola gunean edo kiroldegian izango da. Asmoa eskolako aterpean egitea da. Baita bazkalosteko bingoa be. Eta hantxe bertan erromeria Kittu taldeagaz, 19:00etatik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003489", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Preso politikoen aldeko ekimenak egingo dira Artean\nBariku arrastian Kantu terraza ekimena egingo da eta zapatu eguerdian, alkarretaratzea deitu da udaletxe aurrean.\nPresoen aldeko Arteako Batzordeak Merkartea ospatuko dan astegoienerako ekimenak antolatu ditu \"Arteako jaietan etxera!\" lemapean. Barikuan jai giroan egingo da aldarrikapena, Kantu terraza ekimenaren inguruan. Zapatuan barriz, hilak 21 eta merkadu eguna, alkarretaratzea egingo da 13:00etan udaletxearen aurrean.\nBihar, hilak 20, izango da Kantu terraza ekimena 19:00etatik aurrera. Bertan kantari arratiarrrek hartuko dabe parte eta horrezaz gainera, mikro irekirako tartea be egongo da, gura dauanak kantetako. Guzti hau, mojito eta pintxoakaz lagunduko dabe hurreratzen diranak.\nJaietan herri gehinetan egiten dira presoen eskubideen aldeko ekintza edo konzentrazinoak. Arteako jaiek zati bi izaten ditue, herriko jaiak eta Merkartea, hurrengo astegoienean edo jaietatik hamabost egunera. Artean, presoen aldeko konzentrazinoa Merkartea egunean egiten da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003490", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Igorrek Inbiu, euskerearen eguna, ospatuko dau datorren zapatuan\nZapatuan, hilak 21, ospatuko da Igorreko Euskerearen Inbiu Eguna. Aurtengo erronka euskerearen aldeko giza mosaiko erraldoia egitea da, alkarte, ikastetxe eta biztanleen partaidetzeagaz eta Zuztertxu eta galtzagorrien laguntzeagaz. Eingo eta Orkresta Elektrotunaren musikeak girotuko dauz kaleak.\nKtK Xare kooperatibearen eskutik, igorreztarrek euskerearen aldeko giza mosaiko erraldoi bat egingo dabe, alkarteen, ikastetxeen, biztanleen eta hurreratzen dan guztien laguntzeagaz. Letraz osotutako mosaikoak euskerearen aldeko esaldi bat sortuko dau, eta Igorreko Lehendakari Agirre kaleko lehen zatian egingo da berau.\nJaia, Igorren euskerearen ikur dan Zuztertxuk eta lau galtzagorrik alaituko dabe. Eurekaz batera Eingo trikitixa eta musika eskolako hainbat kidek be girotuko dabe topaketea.\nParte hartzeako modalidadeak\nGiza mosaikoan parte hartzeako hainbat modu dagoz. Arratiako alkarteek eta Institutuak mosaikoko letrak sortuko dabez koloretako orriakaz. Ikastetxeak, jubiladuak eta beste kolektibo batzuk, barriz, esaldiaren kanpoko dekorazinoaz arduratuko dira, burua orri zuriz estaliz. Gainerako jentea, esaldiaren kanpokaldea egongo da eta jaietako zapiakaz edo eskuak altxauta apainduko dabe goitik grabauko dan irudia. Izan be, kale mailan kamarakaz eta zerutik drone bategaz grabauko da ekitaldian, ondoren komunikabideetan, webguneetan eta sare sozialetan zabalduteko.\nGiza mosaikoa egin ostean, Inbiu jaiak herri bazkari bategaz eta Eingo taldeak girotutako musikeagaz jarraituko dau.Zuztertxu, galtzagorriek eta Eingok musika joz, lagunduko deutsee parte hartzaileei kalejira baten, giza mosaikoa egindako lekutik, bazkari herrikoia egingo dan guneraino, Lasarte plazara, hain zuzen be. Bazkalostean, 16:30ean, Eingok emonaldia eskainiko dau plazan bertan eta 18:30ean, Orkresta Elektrotunak plazatik herriko kaleetara eroango dau musikea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003491", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "BEGITUren Argazki Lehiaketan parte hartzeako atzen egunak\nAstebete baino ez da geratzen, hilaren 25ean zarratuko da-ta Aragzki Lehiaketara argazkiak bialtzeko epea. Ostean epaimahaiak ebatziko dau irabazlea eta honek astegoien bat landetxe baten jasoko dau saritzat. Argazki finalistak, urri bigarrenaren 2ko Begituren 435. zenbakian egongo dira ikusgai.\nLehiaketan parte hartzeako, oporretan ateratako argazkiak, hiru gehienez, helbidera bialdu behar dira. Argazkia non aterata dagoan eta egilearen datuak (izen-abizenak) be ipini behar dira mezuan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003492", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Artea eta Areatzan bisita gidatuak egongo dira astegoienean\nGorbeia Turismok antolatuta, zapatuan Arteako San Migel ermitara bisitea eta domekan Areatzako historiari lotutako eraikinen bisitea egongo dira.\nGorbeiako Turismo bulegoak antolatutako bisita gidatuen artean, astegoienean bisita gidatu bi egongo dira Arratian, Arteko San Migel ermitan eta Areatzako uribilduan hain zuzen be. Hurrengoz hurrengo, zapatuan eta domekan izango dira bisitak. Aldez aurretik emon behar da izena, 946 122 695 telefonoan edo helbidean.\nArteako plazan 11:00etan batu eta Elexabeitiako San Migel eleizarentza joango dira bisita gidatu honetako partaideak, hilaren 21ean. Juanjo Hidalgo historialariak, Erdi Aroko eleiza hori dan ondare garrantzitsuaren barri emongo dau bertan. Eleiza berezi egiten dauan elementurik nabarmenena, egurra da. Eleizarako sarrera dan atearen gainean eta kanpantorrean dagozan egurrezko egiturak 1621ekoak dira.\nHurrengo egunean, hilak 22, 11:00etan, Mikel Urrizek azalduko deutse bertaratutakoei Areatzako historia, 1338an sortu zanetik gaur arte; etapa desbardin horreen lekuko diran eraikin eta urigintza azalduz.\nUbideko galtzadea\nHirugarren hitzordua, hurrengo domeka, hilak 29 izango da. Goizeko 10:00etan batu eta Ubideko antxinako galtzadatik ibilbideari ekingo deutsie hurreratutakoek Euskaditrek-en eskutik. Erdi Arokoa da galtzada hau eta Gasteiz Bilbogaz lotzen eban bideak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003493", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Sonia Rodriguezek berbaldia emongo dau Gorbeia Suzieneko antolakuntzeak konbidauta\nBarikuan, hilak 20, izango da Patagonia oinez eta eskiakaz zeharkatu dauan kirolariaren berbaldia Igorreko Kultur Etxean, 19:30ean.\nUrri lehenengoaren 28an izango da aurtengo Gorbeia Suzien mendi lasterketea eta aurretik hainbat ekintza antolatu dira; tartean, Sonia Rodriguezen berbaldia. Hilaren 20an, barikua, izango da Hego-izotz kontinentalaren zeharkaldia-Patagonia izeneko berbadia Igorreko Kultur Etxean, 19:30etik aurrera.\nEuskeraz egingo da berbaldia eta bertan, Rodriguezek bere Patagoniako bidaia kontauko dau. Fitz Roy eta Cerro Torre mendi mitikoen ingurutik ibili zan mendizalea oinez eta eskis, guztiz autonomoki egindako zeharkaldian. Bere esperientzia personalaz gainera, bertan ikusitako granitozko dorreak, glaziar amaitezinak, baso makurrak, eguraldi aldakorra eta honeek guztiek osotuten daben paisaia sinesgaitza kontauko dau.\nZozketea\nBerbaldian Gorbeia Suzien mendi lasterketako antolakuntzeak zozketa bi egingo ditu ikusleen artean. Batetik, Merrell markako zapatila parea eta bestetik, 21K lasterketarako dortsala zozketauko dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003494", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Arabako Trontzalari Misto Txapelketako azpitxapeldun izan da Ruth Linaza\nKimetz Lapazaranegaz batera hartu eban parte lemoaztarrak eta minutu bi eta 51 segundotan amaitu eben, txapeldunengandik bederatzi segundora.\nLegution jokatu zan zapatuan Arabako Trontzalari Misto Txapelketea eta bertan izan zan Ruth Linaza, gaur Gasteizen bizi dan probalari lemoaztarra. Zazpi bikote mistok hartu eben parte, hamar ebaketa erlojupean egiteko proban. Linazak Lapazaranegaz osotutako bikoteak 02:59ko denporan amaitu eban probea, irabazleengandik bederatzi segundu eskasera.\nBeraz, holan geratu zan podiuma: Garbiñe Lopez de Uralde eta Jon Lapazaran lehenengo, Ruth Linaza eta Kimetz Lapazaran bigarren eta hirugarrenak, Irantzu Urra eta Eder Lopez de Abetxuko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003495", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Txalaparta tailerra antolatu dabe Dimako Bariku Txiki ekimenerako\nFrontoi txikian 18:00etan gidatuko dau 3 Taula txalapartari taldeak herriko txikerrentzako tailer didaktikoa.\nBueltan da Dimako Bariku Txiki ekimena, barikua \"txutxe eguna bakarrik ez dalako\", herriko txikerrentzako jolas eta tailer desbardinakaz. Oingo barikuan, hilak 20, txalapartearen inguruko tailer didaktikoa egongo da frontoi txikian 18:00etatik aurrera. 3 Taula txalapartari taldeak emongo dau tailer parte-hartzailea.\nFamilia giroan eta jolasen bitartez erakutsiko jakie ume eta gaztetxoei material desbardinakaz txalapartea jo eta orokorrean, musikea egiten. Egurrezko zein harrizko txalapartea, txalaparta afinatua, tobera, bidoiak, tutuparta, kartoizko hodiak eta adarra egongo dira tailerrean, txikerrenei musikearen mundua deskubriduteko.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003496", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "'Lautadako mamua' eleberria landuko dabe Arteako Irakurleen Txokoan\nXabier Montoiaren atzen liburuaren gaineko lanketea bihar, hilak 18, egingo dabe Arteako Kultur Etxean, 19:00etan.\nUrri lehenengoaren 18an, eguaztena, izango da Arteako Irakurleen Txokoaren kurso honetako lehenengo saioa. Bertan, Xabier Montoia Revueltaren atzen eleberria landuko dabe literatur zaleek, Lautadako mamua (Elkar, 2024). Idazleak berak hartuko dau parte bihar 19:00etan Kultur Etxean egingo dan saioan.\nSinopsia\nXIX. mendea sartuxea da; modernitatearen zantzu batzuk han-hemen barrundatu arren, lur-lanari eta betiko ohiturei loturik bizi da jenderik gehiena. Gizarte tradizional hura goitik behera inarrosiko dau, ordea, hilketa sorta batek. Hildakoak prostitutak izan diran bitartean axola handirik ez agintariei zein legea zintzo betetzen daben kristau prestuei; halango batean, baina, andra ondraduak akabatzen hasi dira, etxekoandre kabalak nahiz neskatila gazteak. Lautadako paisaiaren soiltasunaz eta negu mineko hoztasunaz kontatu ditu Xabier Montoiak kondaira bihurturiko gertakariok, istorioaren laztura agerian ixten duen idazkera doi, zehatz eta ia-ia lehorrez. Krimen beldurgarrion atzean dagoan hatsa sentitzeraino, giza arimaren barrunbeetan datzan amildegiaren ertzean.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003497", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Agirre lehendakariaren gaineko berbaldia antolatu dabe Zeanuriko jubiladuek\nJose Antonio Agirre Lekube lehendakari nafarra berbaldia Kultur Etxean izango da eguenean, hilak 19, 19:00etan.\nUrri lehenengoaren 19an, eguena, Aitzol Altuna historialari eta Desmontando la vasconizacion tardia (2017) zein El euskera en los estados en los que se ha hablado (2021) liburuen egileak Agirre lehendakariaren inguruko berbaldia emongo dau Zeanurin. Kultur Etxean izango da, 19:00etan, Jose Antonio Agirre Lekube lehendakari nafarra hitzaldia. Zeanuriko Gorbeia Jubilatu eta Pentsionisten alkarteak antolatu dau ekimena, herritar guztiak konbidatuz.\nJose Antonio Agirre Lekube (1904-1960) politikari abertzale eta jeltzalea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria izan zan, 1936ko urriaren 7tik erbestean 1960an hil zan arte. Gerra Zibilaren garaian izentau eben lehendakari eta Eusko Gudarostearen buruzagitzea hartu eban bere gain Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren defentsa antolatu ebalarik, konbergentziako gobernua osatuz.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003498", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Josetxo Etxandi memorialeko txapela jantzi dau Amaia Aldaik\nLarrartegaz batera 22-15 irabazi eban Aldaik finala Arrizabalaga eta Arrillagaren kontra. Xabi Rekalde barriz, azpitxapeldun izan da Etxeberriaren kontra 18-22 galduta.\nZapatu arrastian jokatu ziran Lezon, Josetxo Etxandiren omenezko txapelketako hiru finalak. Finalisten artean, dimoztar bi egon ziran. Xabi Rekalde promesen mailako lau eta erdiko finalean izan zan baina ez eban Oihan Etxeberria garaitzerik lortu. Andren binakakoan ostera, Amaia Aldai egon zan Miren Larrartegaz eta txapela Dimara joan zan, Olatz Arrizabalaga eta Miriam Arrillaga garaitu ebezan eta.\nRekalderena izan zan lehen aurrez aurrekoa. Etxeberriak ezin hobeto hasi eban partidua, Dimakoari erritmoa hartzen itxi ez eta 0-9 ipini zan aurretik. Halanda be, Rekaldek beste martxa bat sartuta 14-13an ipintea lortu eban, baina gipuzkoarrak dinamika hori laster hautsi eban, 15-21 aurreratuta. Atzen tantua luzatzea lortu eban Rekaldek, 18-21. Ezustean irabazteko atea zabalik eukanean, Etxebarriak egin eban atzen tantua, partidua 18-22 ebatzita itxita.\nFernandez-Loza bikoteak Amiano-Alduntzin bikotea 22-13 irabazita amaitu zan bigarren finala eta orduan urten ziran pelotalekura Aldai-Larrarte eta Arrizabalaga-Arrillaga. Hasikerea bardintsua izan zan, ez batak ez besteak ez eben lortu alde handirik ateratea. 13-13a izan zan atzen bardinketea eta hortik aurrera, Larrarte eta Aldaik aurrera egin eben atzera begiratu barik, 22-15era ailegau ziran arte.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003499", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Bihar zabalduko da Diman udal ikastaroetan izena emoteko epea\nUrri lehenengoaren 18tik 28ra egin daiteke udaletxean edo online. Arantzazun be hilaren 27ra arte dago zabalik izen-emotea eta Zeanuriko ikastaroetan be matrikulau daiteke. Lemoan zabalik dago matrikulazinoa hilea amaitu arte. Bedian, Areatzan eta Artean barriz epeak zarratutear dagoz: Bedian, etzi, hilak 19, da atzen eguna eta hurrengo egunean, hilak 20, Areatza eta Artean.\nArantzazuk, Pilates , Eskulanak zaharberritze lanak , Entrenamentu funtzionala , Mantentze gimnasia eta Yoga ikastaroak eskaintzen ditu; Dimak, Pilates , Luzaketak, Eskulanak , 3. adinean ariketa fisikoa , Hipopresiboak , Entrenamentu funtzionala , Yoga eta Zumba eta Zeanurik barriz, Pilates , Entrenamentu funtzionala , Umeentzako dantza , Txikung , Adinekoentzako emozioen tailerra , Adinekoentzako gimnasia , Adimen susperketa eta eskulanak (Gurutze Gorria), Euskara eskolak eta Mantenimentuko gimnasia .\nAzken egunak Areatza, Artea eta Bedian izena emoteko\nAreatzan udal eskaintza hurrengo ikastaroek osotuten dabe: Eskulanak , Crossfit , Zumba , Spinning , Pilates , Mantenimendu gimnasia , Puntua eta kakorratza , Euskal dantzak , Ehoziri lanak , Joskintza , Luzaketak eta Yoga . Arteakoa, Eskulanak , Zurezko talla eta pirograbazioa , 3. adineko gimnasia , Zumba , Pilates , Entrenamentu funtzionala , Hipopresiboak , Biodantza , Euskal dantzak nagusientzat , Euskal dantzak 10-15 urte bitartekoentzat , Margogintza , Irakurleen txokoa Alaine Agirregaz, Irakurketa kluba 2-5 urteko umeen familientzat eta Irakurketa kluba 6-8 urteko umeen familientzat ikastaroek eta Bedian, Yoga , Pilates , Koroa , Euskal dantzak , Jauziri dantza taldea , Euskara ikasteko ikastaroa , Marrazketa , Gimnasia erritmikoa , Memoria kognitiboa , Oinarrizko interneta , Batzen-kido , Saltsa/merenge dantzak , Trokelgintza: oinarrizko ikastaroa eta Arteterapia dira udal eskaintza osotuten dabenak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003500", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Hossegorreko Joko Berri torneoko txapela lortu dau Ekhi Ziarrustak\nDimoztarrak Inhar Ugartegaz lortu dau trinketean txapela, Laffite-Luro bikotearen kontra 40-33 irabazita.\nEkhi Ziarrusta trinkete jokalari dimoztarrak eta Inhar Ugarte bere bikoteak, Hossegorren lehiatu dan Joko Berri txapelketako finala jokatu eta irabazi eben barikuan, hilak 13. Txapelketan aurrera egin ostean, Laffite-Luro bikotea izan eben aurrez aurre barikuan eta honeen gainetik pasau ziran, partiduari bueltea emon eta 40-33 irabazita.\nIzan be, Dimakoak kontau dauanez, Ziarrrusta eta Ugarte atzetik hasi ziran, \"astean zehar partidu asko jokatu doguz eta jokoan sartzea kostau jakun; aurkariak barriz, fresko eta gogotsu egoazan\". Holan, 7-15 joiazan atzetik baina erritmoa hartu eta 15era bardintzea lortu eben. Hortik aurrera, gero eta hobeto jokatu eben, \"Ugarte atzean seguru eta ni saketik min egiten\", azaldu dau Ziarrustak. Holan, markagailuan \"aldetxua\" manteniduta egin eben aurrera, 40ra heldu arte.\nChallenge de Garindein\nOingo barikuan, hilak 20, Challenge de Garindein txapelketako finalaurreko partidua daukie programauta Ekhi Ziarrustak eta St. Paulek, Larralde eta Lamberten aurka. Garindainen (Zuberoa) jokatuko da partidua eta irabazleak, domekan jokatuko dan finalerako txartela lortuko dau.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003501", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Oskar Garro hirugarren izan da Espainiako Triatloi Txapelketa Paralinpikoan\n\"Pozik nago hirugarren postuagaz eta datorren urteari begira, gogoakaz nago duatloi eta triatloietan entrenetan segidu eta marka handiagoak lortzeako\"\nOskar Garro txirrindulari paralinpiko igorreztarra aurten hasi da duatloi eta triatloietan lehiatzen. Oin arte jokatutako txapelketa garrantzitsuena izan dau astegoien honetan, Valentziako La Marina portuan jokatu dan Espainiako Triatloi Txapelketa Paralimpikoa. PTS2 Maskulinoa mailan lehiatu da Garro eta lautik, hirugarren izan da igorreztarra 01:28:57ko denporeagaz. Lasterketa honegaz, Garrok amaitutzat emon dau aurtengo denporaldia eta datorren urtean be, duatloi eta triatloietan lehiatzeko gogoak agertu dauz, txirrindularitzan segiduteagaz batera.\nGarroren aurretik, lehen postuan, Lionel Valentin Morales Gonzalez kanariarra egon zan, 01:07:31ko denporeagaz eta bigarrena Javier Vergara Rubio ibizarra izan zan, 01:18:34ko denporeagaz. Garrok hamar minutu gehiago behar izan ebazan eta kategoriako atzena Raul Llamazares Rodriguez madrildarra geratu zan, 01:45:28ko denporeagaz.\nTriatloia hiru probatan banatu zan, 750 metro uger, 20 kilometro bizikleta eta 5 kilometro galapan. Lehen proban, \"espero baino hobeto\" urten bazan be, distantzia handia atera eutsien lehenengo biek. Bizikleta gainean be, oso ondo ibili zan zirkuitu lauan baina bigarren birearen ostean \"apur bat behera etorri\" zan, esfortzua \"erregulau\" ostean barriz, indarrak berreskuratu ebazan korrikan hasteko. Udan bizikleteagaz jausi zalako galapan askorik entrenau ezin izan dauanez eta Valentzian zapatu eguerdian egin eban beroagaz, ezin izan eban denporea berreskuratu.\nHalanda be, Garrok azpimarratu dau \"oso pozik\" dagoala hirugarren postuagaz. Kontuan hartu behar da, aurreko astean Sestaoko Triatloian distantzia bardinak egin ebazala eta ordutik, 13 minututan bajatu dauala markea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003502", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Europar Mugikortasun Asteko kanpainara batu da Bediako Udala\nBizikletaz Euskal Herritik Boli Kostara egindako bidaia kontauko dabe eguenean Ander Arandia eta Garbi Arroyuelok. Barikuan barriz, martxa nordiko tailerra egongo da.\nBediako Udala, urtero lez, hilaren 16tik 22ra \"Isuririk gabeko mobikortasunaren alde!\" lelopean egiten ari dan Europar Mugikortasunaren Asteko kanpainara batu da. Kanpainearen helburua, automobila erabilteak osasun publikoarentzat eta ingurumenarentzat dituean ondorio txarren inguruan sensibilizetea da. Holan, eguen eta barikuan mobikortasun jasangarria buztartuteko jarduerak antolatu dira herrian.\nEguenean, hilak 19, Bediako Liburutegian izango dira, 17:30etik aurrera, Ander Arandia eta Garbi Arroyuelo. 2023an, Alegiatik urten zan bikotea tandem bizikletan eta zortzi hilabetez pedalei eragin ostean, Boli Kostara heldu ziran, Afrikara. Euren esperientzia kontetan izango dira Bedian. Hau amaituta, 18:30ean, Bediako Udalak aurten planteautako Kirol Erronkak bete dabezan herritarrak sarituko ditu ekitaldi publikoan.\nHurrengo egunean, \"Mugitu martxa nordikoagaz\" lelopean, 17:30ean, ikastarotxoa egongo da plazan. Bi makilakaz ibilteko teknikea ikasteko tailertxo bat, trebetasunak hartzeko jolasak eta ibilaldi txiki bat praktikan ipinteko egongo dira.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003503", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia A bigarren postuan dago ligako lehen partidu biak irabazi ostean\nHilaren 7an hasi eban Arratia A taldeak ligea Urbietan eta 2-1 irabazi eban Berriozar talde nafarraren kontra. Hurrengo partidua Oyonesa talde igon barriaren kontra jokatu eban Oionen hilaren 14an eta 0-1 irabazi eban.\nEmakumezkoen RFEF Hirugarren Mailako bigarren multzoan dago Arratia A eta lehen partidu biak jokatu ostean bigarren postuan dago talde arratiarra.\nHilaren 14an etxetik kanpo jokatu eban Oionen (Araba) Oyonesa taldearen kontra eta Amaia Alzaga aurrelariak bigarren zatiko hamaikagarren minutuan sartutako golari esker etxera ekarri ebazan hiru puntuak Igorreko taldeak. \"Partiduan sartzea kostau jaku, bigarren zatian halanda be askoz hobeto jokatu dogu partidu amaieran sufridu dogun arren\" adierazo deutsa BEGITUri Nerea Beitia arratiarren kapitain lemoaztarrak.\nJardunaldi biren ostean Arratiak 6 puntu ditu eta bigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua be etxetik kanpo jokatuko dau Bilbao Artizarrak taldearen kontra hilaren 21ean, arrastiko 16:00etan.\nGizonezkoek 21ean hasiko dabe ligea\nGizonezkoen Arratia A taldeak, aurreko denporaldian Lehentasunezko maialara bajatu ostean, hilaren 21ean hasiko dau ligea Urbietan, arrastiko 18:00etan, Ugeraga A taldearen kontra. Arratia B taldeak ostera etxetik kanpo jokatuko dau Etxebarri A taldearen kontra 18:15ean eta Lemoako Harrobik Gernika B taldearen kontra 18:30ean etxetik kanpo be.\nGizonezkoen jubenilak 4 puntu partidu bitan\nGizonezkoen Arratia A taldeak be zapatu hilaren 7an hasi eban denporaldia Euskal Ligan. Gogoratu urte bitan jarraian igon dala taldea mailaz. Urbietan jokatutako lehen partiduan bana bardindu eban Laudio taldearen kontra, galtzean hasi baziran be. Bigarren partiduan ostera 2-3 irabazi eban etxetik kanpo Añorga taldearen kontra.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003504", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Triatloiaren Espainiako Kopa Paralimpikoan lehiatuko da Oskar Garro\nAstegoienean Sestaoko X. Triatloia jokatu dau entrenamentu modura eta distantzia bardina 01:41:58kodenporan egin dau.\nOskar Garro txirrindulari paralimpikoa triatloien munduan murgildu da atzenaldian eta astegoien honetan, hitzordu garrantzitsua dauka. Izan be, bere lehenengo Espainiako Txapelketa Paralimpikoa jokatuko dau. Valentzian izango da hiru modalidadeko lasterketea zapatuan, hilak 14. \"Ilusino askogaz noa\" kontau deutso Garrok BEGITUri Valentziarako bidean.\nEspainiako Txapelketeari begira, domekan Sestaoko X. Triatloia egin eban igorreztarrak. Entrenamendu moduan hartu eban probea izan be, Valentziako lasterketako distantzia bardina egin behar izan eban: 750 metro uger, 20 kilometro bizikletan eta 5 kilometro galapan. \"Gogorra bezain polita, pozik eta indarrakaz nago zapatuan nire lehenengo Espainiako Txapelketa Paralimpikoa jokatuteko\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003505", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "IV. Brutal Arratia BBQ jaialdiak girotuko dau Arteako plaza zapatuan\nPunk, rock eta metal musikearen inguruko hamar talderen kontzertuak ikusi ahalko dira doban; tartean, Mutilated Judge talde arteaztarra.\nZapatuan, hilak 14, Brutal Arratia BBQ jaialdiaren laugarren edizinoa ospatuko da. Urtero lez, Arteako plazan izango dira metal, rock eta punk musikearen inguruko kontzertuak, danak doban, 15:00etatik aurrera. Hamar talde, bai eta nazinoartekoak, dakarzan jaialdia Brutal Arratia Records disketxeak antolatuten dau.\nMutilated Judge da etxean ezagunena, noisegrind musikea egiten dauan bikote hau Arteakoa da-ta. Euskal banden artean RAS grindcore taldea, Sons of Decay eta Llama a la pasma death metal taldeak, Sourhead punk rock taldea, Lokuria hardcore taldea eta Mikey Boy & The Yee-haws country rock taldea be badagoz.\nNazinoartetik be badatoz musikariak, batzuk hurbilagotik eta besteak urrinagotik. Esaterako, Bella Larson & The Scene Kids bubblegun punk taldea Minnesotatik, AEBetan, dator. Crab Monsterd taldea barriz, Portugaldik dator hardcore punk musikeagaz eta Bisturi grindcore talde kantabriarra be egongo da oholtzan.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003506", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Santutxuko erailketa matxistea salatuteko mobilizazinoa egingo da Igorren\nArratiako Mugimendu Feministeak deituta, Igorreko errotonda aurrean izango da alkarretaratzea gaur, hilak 13, 19:00etan.\nEguenean, 00:20ak aldera, 34 urteko gizon batek bere bikotea, 31 urtekoa, labankadaka erail eban Santutxu auzo bilbotarrean. Larrialdi zerbitzuak auzotarrak deituta hurbildu ziran ezbeharra gertatutako etxebizitzara eta andrea hilik topau eben. Gizona be bertan egoan eta ospitalera eroan eben, atxilotu modura.\nArratiako Mugimendu Feministeak atzen erailketa matxista hau salatuteko alkarretaratzea deitu dau gaurko, barikua. Igorreko sarrerako errotonda aurrean egingo da mobilizazinoa 19:00etan. \"Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista!\" lelopean egin da deialdia. Izan be, 2024an Euskal Herrian gertatutako laugarren erailketa matxistea da Santutxukoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003507", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan ospatuko da Arratiako Merkatarien Elkartearen jaia\nDendak Kalera ekimena bariku-zapatuan egingo da Kultur Etxeko plazan eta zapatuan izango dira merkatariek antolatutako ekintzak.\nIgorreko komertzioek osotuten daben Arratiako Merkatarien Elkarteak urtero-urtero antolatzen ditu kalera urtetako ekimenak eta jaiak eta aurten be ez dira gitxiago izango. Urri lehenengoaren 14an, zapatua, izango da jaia eta ume, gaztetxo eta helduentzako ekintzak antolatu dira Kultur Etxeko plazan.\nEgun osoan zehar, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 19:30era, Txutxu trena ibiliko da herritik bueltaka. Arrastiz, 17:00etatik 19:30era, ume eta gazteentzako tailer bi antolatu ditu AMEk. Batetik, zurezko jokoak dagoz eta bestetik, errealidade birtualeko betaurrekoak probetako txokoa egongo da.\nGazteenak izango dira protagonista baina EFELA Arratia aniztasun funtzionaldun personakaz lan egiten dauan alkartearen aldeko pintxo dastaketa solidarioa (19:30ean) eta La Txika de la Cerveza garagardao artisauaren dastaketak be egongo dira zapatu arrastian. Gainera, Eingo taldeak girotuko dau jaia 17:00etatik aurrera.\nDendak Kalera, bariku-zapatuan\nHorrezaz gainera, Dendak Kalera ekimena be egingo da bitartean, zapatuan bakarrik ez eta barikuan be egongo dira merkatariak kalean, Kultur Etxeko plazan ipinitako karpan hain zuzen be. Bertan egongo dira hurrengo dendetako produktuak: Kili Kili, Jaio, Edova, Lorane, Zazpi Haizetara, Beatriz Fruteria, Iratxo, Decoracion y pintura Igorre eta Aldeiturriaga oinetakoak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003508", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeanuriko Udalak Euskera Plana diseinetako saioa antolatu dau zapaturako\nGaldeketearen ondorioak aurkeztu eta Euskera Plana diseinetako oinarriak ezarriko dira zapatu goizeko topaketa irekian.\nMaiatzean hasi eban Zeanuriko Udalak herrirako neurrian egindako Euskera Plana diseinetako prozesua saio parte-hartzaile bat antolatu eta herritarren artean galdetegi bat zabalduta. Oin, bigarren saio parte-hartzaile bat antolatu da hilaren 14rako, zapatua, 10:00etatik 13:00etara Kultur Etxean. Izena hurrengo galdetegia beteta emon daiteke eta saioa euskeraz egingo bada be, itzulpen zerbitzua egongo da.\nBertan, maiatzean zabaldutako galdetegiaren ondorioak aurkeztuko dira jentaurrean. Batutako eretxiak, euskerearen alde antolatutako ekintzen balorazinoak, proposamenak eta identifikautako eragile aktiboak zeintzuk diran azalduko dira, hau da, herriko euskerearen egoerearen diagnostikoa aurkeztuko da. Hau, Euskera Plana diseinetako oinarriak ezartzeko iturburua izango da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003509", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Matrikuletako aukerea zabaldu dau Dimako Gazte Barri Dantza Taldeak\nHamasei urtetik gorakoentzako arin-arina eta Arratiako jotea jantzen ikastaroa be antolatu dau Gazte Barrik.\nGazte Barri jantza talde dimoztarra martxan dago daborduko 2024-2025 denporaldiagaz. Aurten Auzorik auzo birea egingo dabe bertoko jantzariek Dimako auzoetatik eta lehen jantzaldia bihar, hilak 13, izango da Oban, arrastiz. Horrezaz gainera, jantzari barriak matrikuletako aukerea be zabaldu dau. 2020tik behera jaiotakoek emon leikie izena, hurrengo galdetegia beteta.\nBehin izena emonda, matrikulau barriak taldeetako batean sartuko dira, adinaren arabera. HH4-5 mailakoek barikuetan izango ditue entrenamenduak, 16:30etik 17:00etara. LH1-2-3koak be barikuro batuko dira, 17:00etatik 18:00etara. LH4-5-6koak barriz, eguaztenetan 16:30etik 17:30era entrenauko dira. DBH eta Batxilergoan dagozan gazteak ostera eguenero, 16:30etik 17:30era, batuko dira eta helduak barikuetan 18:00etatik 19:00etara.\nAdinaren arabera, kuota desbardinak be ordaindu behar izango dira. Haur Hezkuntzakoentzako, hiruhilabeteko prezioa hogei eurokoa da. LH, DBH eta Batxillergoko ikasleek barriz, hiruhilabetero 45 euro ordaindu behar ditue baina, neba-arreba matrikulauta egonez gero, 70 euroko da bientzako prezioa. Helduek be, personako prezio bardina daukie, 45 euro, baina gurasoak Gazte Barriren parte badira, 30 eurora bajatuko da kuotea.\nArratiako jotea eta arin-arin\nOhiko matrikulazinoez gainera, Arratiako jotea eta arin-arin ikastaroa be antolatu dau Gazte Barrik. Hamasei urtetik gorakoentzako izango da ikastaroa eta eguenetan emongo da, 17:30etik 18:30era, urri bigarrenaren 3tik abenduaren 19ra arte. Izena helbidera idatzita emon daiteke.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003510", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Entrenatzaile bila dabil Igorreko Igeriketa Kluba\nTaldeagaz hartu emonetan ipinteko, helbidera idatzi ahal dabe interesdunek.\nIgorreko Igeriketa Klubeko taldeak entrenatzailea behar dau 2024-2025 denporaldirako. Datorren hilean, urri bigarrenean, hasiko dira entrenamentuak, martitzen eta eguenero izango dira 17:00etatik 19:00etara.\nLanpostua beteteko, hainbat baldintza bete beharko dira. Batetik, euskeraz aritzeko gaitasun naturala beharrezkoa da eta kontuan hartuko da bai ugerlari bai entrenatzaile moduan izandako esperientzia. Horrezaz gainera, honeek dira onartuko diran titulazinoak: Soin Hezkuntzan eta Kiroletan Lizentziaua edo Graduaua, TD1 Salbamentu eta Sorospeneko Kirol Teknikaria eta Egokitzapen Fisikoko goi-mailako teknikaria edo baliokidea.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003511", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Aurrera doa Lemoako eskolako patioa eraldatzeko proiektua\nProzesu parte-hartzaile baten bitartez ebatziko da proiektua eta bakotxaren proposamenak batzeako saioa egingo da datorren martitzenean.\nLemoako Udalak Gure patioa proiektua ipini dau martxan, eskolako patioa eraldatzeko helburuagaz. Eraldaketa hau prozesu parte-hartzaile bategaz gauzatuko da. Uda aurretik galdetegi bat zabaldu zan patioaren beharrizanak identifiketako. Gero talde eragilea sortu zan eta bagilean egin zan lehen saio parte-hartzailea. Oin, bigarren saio bat egingo da proiektua ezetu, inspirau eta proposamenak batzeako. Datorren martitzenean, hilak 17, 17:30ean da hitzordua Kotxepinen.\nHH, LH eta DBHko ikasleek konpartiduten dabe patioa eta eskolako ordutegia amaitutakoan, hainbat kultura eta kirol ekintza egiten dira herritarrentzat. Erabiltzaile honeek guztiak kontuan izanda osotu da patioaren eraldaketarako talde eragilea eta Maraka zerbitzuak diseinetako kooperatibearen gidaritzapean, ekin deutsie prozesuari. Talde eragilean, guraso alkarteko kide bat, eskolako zuzendaritzakoa, irakasle bat, Haur eskolako bat, jai batzordekoa, herritarrak eta politikariak dagoz. Arkitektoak be parte hartzean dau batzarretan.\nEsther Iturrioz alkatea: \"Helburua danontzako patioa egitea da, inklusiboa. Premina batzuk identifikau dauz udalak eta familia batzukaz parau da hartu-emonetan. Eskolan barruan eta herrian egiten da lanketea\".", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003512", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Yoga eta jantzearen inguruko film laburra grabauko da Ubiden\nGrabazinorako figuranteak behar dira, zuriz jantzita loto posizinoan agertzeko. Izena helbidera idatzita emon daiteke.\nSonia Miguel yoga irakasle eta artista independiente ubideztarrak idatzi eta zuzendutako On film laburra grabauko da urri bigarrenaren 13an Ubiden. Natxo Montero jantzari eta koreografoagaz batera ekoiztuko da filma. Gainera, Igor Urrichi klarinete jotzaile eta musika ekoizlea eta Zuriñe Hidalgo abeslariak hartuko dabe parte proiektuan.\nOn film laburra, Sonia Miguelen esanetan, \"gero eta zatituagoa dagoan gizarte baten indibidualismoagaz kritikoa dan proposamen artistiko izan gura dauan lana\" da. Holan, hainbat disziplina buztartzen ditu, izan be jantzea, yoga, poesia, musikea eta bideoartea dira proiektuaren oinarriak. \"Obra honek ikaskuntzaren alde egiten dau, guztion eskura dagozan adierazpen artistikoen bitartez, ondoizaterako bide moduan, aktibazino sozialaren eta parte hartzearen bitartez\".\nGrabazino egunerako figuranteak eskatu ditue eta edonork emon ahal dau izena helbidera norbere izena bidalita. Eskatzen dana, zuriz jantzita meditazino posizinoan egotea da.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003513", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zapatuan II. Artzai Txakurren Lehiaketea jokatuko da Artean\nArteako Udalak antolatutako Artzai Txakurren Lehiaketearen bigarren edizino hau, urri lehengoaren 14an, izango da, 17:30ean, Eleixabeitiko landetan.\nBertan, sei txakurrek erakutsiko dabez ardiak gobernetako euren abileziak; tartean Lemoako bat, Lay, Mikel Pagazartunduaren aginduak jarraituko dituana. Beste parte-hartzaileak Galdakaoko Bittor Bengoetxea Pupy txakurragaz; Izurtzako Juanjo Garate, Bob txakurragaz; Bariñagako Igor Elordi, Lagun izeneko txakurragaz; Aizarnazabalgo Manuel Gorriti Turbo izenekoagaz eta Antzuolako Xabier Gastañaga Sandygaz. Mikel Garaiarrek eta Pello Segurolak egingo ditue epaile lanak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003514", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zeberioko Austarri mendi klubekoak Aizkorri mendilerrora joango dira domekan\nOingo domekan, urri lehenengoak 15, Zeberioko Austarri mendi klubak Gipuzkoako Aizkorrira urtekerea antolatu dau.\nOingo domekan, urri lehenengoak 15, Zeberioko Austarri mendi klubak Gipuzkoako Aizkorrira urtekerea antolatu dau. Ibilbide bi dagoz aukeran; bata 13 kilometrokoa: Petroleros-Azkorri-Aketegi-Arantzazu eta beste bat 11 kilometrokoa, Petroleros-Urbia-Arantzazu, hain zuzen be. Mendizaleak, 07:30ean batuko dira plazan.\nEgunerarte emon daiteke izena edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetan.\nAizkorri\nAizkorri mendilerroan dagoz Gipuzkoako mendirik altuenak \"Harresi handi bat balitz moduan, Aizkorri mendilerroa Zegama herriaren gainera erortzen dala dirudi, Goierriko eskualdean. Beste aldean, oasi berde legez, Urbiako zelaiak zabaltzen dira, artzainen eta animalien etxolek zedarrituta, berbarako, ardiak, behiak...\" azaltzen dabe Austarrikoek. Zelai horreetatik inguruko hainbat tontor igongo ditue, Aizkorri eta Aketegi hain zuzen be.\n\"Zelai horreen amaieran, Donejakue Bidea igarotzen dauan San Adriango Tunela dago. Urbiako erdikaldean, ermita bat bisitau eta Urbiako Fonda ezagunean indarrak barriztu leikeguz\" dinoe.\nInguru hori Gipuzkoak eta Arabak partekatzen daben parke natural baten barruan dago.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003515", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Lemoan jokatuko da Bizkaiko txirrindulari eskoletako lasterketen finala\nZapatu goizean jokatuko diran benjaminen, kimuen eta haurren lasterketetan 200 bat neska-mutil lehiatuko dira.\nBizkaiko Txirrindulari Federakundearen eskoletako errepideko denporaldia amaitzear dago eta laugarrenez, Lemoa Txirrindulari Elkarteak antolatuko dau atzen lasterketea, Ausarten Kopea. Bost lasterketa jokatuko dira, maialaren arabera, zapatuan, hilak 14, 11:00etatik aurrera. Guztira, zazpi eta hamalau urte bitarteko 200 txirrindulari inguruk hartuko dabe parte.\nIzena emon ostean, 10:30ean, zirkuituaren errekonozimentua egin eta 11:00etan hasiko da lehenengo lasterketea herriko kaleen artean. Benjamin mailako neska-mutilak izango dira. Hurrengo lasterketan, Kimu lehenengoak mailakoek hartuko dabe parte, 11:30ean. Ordu erdi beranduago, 12:00etan, Kimu bigarren mailakoek. Kategoria honeetan ez da egongo sailkapenik; bai ordea, 12:30ean, hasiko dan lasterketan, Haur lehenengo eta bigarren mailako mutil eta neskenak, hain zuzen be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003516", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Ikasleak Lemoa eta Zornotzako garraio zerbitzuetara hurbilduko ditu BideON Arratian-ek\nUnibersidadeko ikasleak bakarrik ez, goi mailako heziketa-zikloetako eta Helduen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako ikasleentzako be zabaldu da eskaripeko garraio zerbitzua.\nBideON Arratian eskaripeko garraio zerbitzuak bere garapena jarraituten dau. Oin arte, 65 urtetik gorakoak, unibersidadeko ikasleak eta desgaitasun edota menpekotasun egoeran dagoan jenteari zerbitzua emon jako eta jakinarazo danez, oindik aurrera goi mailako heziketa-zikloetako eta Helduen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako ikasleek be izango dabe BideON Arratian zerbitzua erabilteko aukerea.\nHoneentzako zerbitzua etxeko atetik Lemoako tren geralekura edo Zornotzako Bizkaibus geralekura joateko balio izango dau. Bertatik, garraio publikoa erabilita heziketa zentroetara hurbildu ahal izango dira Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuriko ikasleak. Lemoako estazinora joateko prezioa euro batekoa izango da eta Zornotzara joatekoa 1,5 eurokoa.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003517", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gorbeialdeara dator Mahasti Artean jaialdiaren bosgarren edizinoa\nAstegoien honetan izango dan jaialdian Dimako Garena jatetxean eta Usansoloko Bodega Berez Galantan egingo dira hainbat ekitaldi.\nBakio, Urdaibai, Txorierri eta Enkarterritik pasau ostean, Mahasti Artean jaialdi gastronomikoa Gorbeia azpian ospatuko da aurten; Dimako Garena jatetxean eta Usansoloko Bodega Berez Galantan hain zuzen be. Hilaren 13, 14 eta 15ean egingo dira kirol eta kultur ekintzak, txakolina erdigunean jarrita. Honeetarako txartelak bizkaikotxakolina.eus webgunean dagoz eskuragai.\nBarikuan, hilak 13, Garenan hasiko da jaialdia, The Wine Up Comedy ikuskizun komikoagaz. Shila Gonzalez aktore eta monologistak egingo dau bakarrizketea, ardaoa eta barreak buztartuz. Garena, Udabe eta Gure Ahaleginak upategietako txakolina, Idiazabal gaztaia eta bertoko ogia egongo dira dastatzeko.\nZapatuan barriz, ekintza bikotxa egingo da Usansoloko Berez Galanta upategian. Miren Mentxakaren eskutik yoga saioa egingo da mahasti artean. Iluntzean barriz Hertzainak taldeko Gari eta Maldanbera bandearen emonaldia eta Lorelei Green taldearen kontzertuak egongo dira. Aukera bietan egongo dira txakolin eta pintxo dastaketak.\nJaialdia amaituteko domekan, hilak 15, gastronomia egongo da zentroan. Eguna Garenako mahastietatik ibilaldiagaz hasiko da eta gero, dastaketea egongo da, Zigor DZ musikariak girotuta. Julen Baz sukaldariak egindako lau pintxo egongo dira dastaketan, txakolinakaz buztartuta.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003518", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Zabalik dago izen-emotea Areatza eta Bediako udal ikastaroetan\nGaurtik hilaren 20ra arte Areatzan, eta 19ra arte Bedian, izena emon daiteke udalek eratutako ikastaroetan.\nAreatzan, Eskulanak , Crossfit , Zumba , Spinning , Pilates , Mantenimendu gimnasia , Puntua eta kakorratza , Euskal dantzak , Ehoziri lanak , Joskintza , Luzaketak eta Yoga ikastaroak eskaintzen dira. Euskal jantzak doban dira eta beste ikastaroetan, izena online estekan emon ezkero, izena emoterakoan erdia ordaindu behar da eta beste erdia abenduan. Eskudirutan ordaintzen dabenek osorik ordaindu behar dabe izena emoterakoan. Urri bigarrenaren 13an hasi eta bagilean amaituko dira ikastarook.\nBediako ikastaroak, Yoga , Pilates , Euskal dantzak , Euskera ikasteko ikastaroa, Marrazketa , Gimnasia erritmikoa , Memoria kognitiboa , Oinarrizko interneta , Batzen-kido , Saltsa/merenge dantzak , Trokelgintza: oinarrizko ikastaroa eta Arteterapia dira. Koroan eta Jauziri dantza taldean 2024-2025 ikasturtean parte hartzeako be emon daiteke izena, 16:30etik 19:30era, liburutegian.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003519", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Gazte Barri jantza talde dimoztarra auzorik auzo ibiliko da\nBarikuan hasiko da birea eta Oban ospatuko da kurso hasikerako jaia 16:30etik aurrera.\nDimako Gazte Barri Dantza Taldea auzorik auzo ibiliko da kurso honetan, jantzak herri osora eroateko helburuagaz. Lehenengo jaia urri lehenengoaren 13an, barikua, izango da eta ikasturte barriari ondo etorria emongo jako Oba auzoan. Gero joango da taldea hurrengo geldialdiak non egingo diran zehaztuten.\nOban ospatuko dan lehen jaia arrastian ospatuko da. Jantzariei agurra egiten hasiko da ospakizuna 16:30ean. Gero, Bilbao anaien erromeriagaz ipiniko dira jantzak jantzari zein auzotarrak. \"Animau eta etorri Gazte Barrigaz batera jai giroan ondo pasatzera!\" mezuagaz egin dabe deialdia.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003520", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Domeka goizaldean andra bat erasotua izan zala salatu dau Arteako Udalak\nHerritarrei laguntzea eskatu deutsie Udalak, erasotzailea eta honegaz egoan taldea identifiketako.\nArteako Udalak salatu dauanez, Arteako jaien testuringuruan, andra bat erasotua izan zan domeka goizaldean. Erasoa udaletxearen parean gertatu zala be azaldu dabe udaletik eta laguntzea eskatu dabe, lekukorik egon ezkero udaletxeagaz kontaktuan ipinteko. Erasoa egin eban gaztea eta honegaz egoan taldea identifikau gura dabe-ta.\nBeraz, erasoa ikusi edo barriren bat izan ezkero, udaletxera deitzea (94 673 92 05 telefonoan) edo idaztea helbidean) eskatu dabe. Horrezaz gainera, \"eraso sexista guztiak gaitzezteko deia\" be zabaldu dau Arteako Udalak.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" }, { "id": "begitu_0003521", "periodico": "begitu", "lugar": "Euskadi", "dominio": "articulos", "texto": "Andrazkoen Arratia A taldeak ligako lehen partidua irabazi dau\nZapatu arrastian hasi eban Arratia A taldeak ligea Urbietan eta 2-1 irabazi eban Berriozar talde nafarraren kontra. Emakumezkoen RFEF Hirugarren Mailako bigarren multzoan dago Igorreko taldea.\nArratia nagusi izan zan partidu osoan zehar baina gola egitea kostau jakon, gainera lehen zatian gol bat baliobakotu eutsen jokoz kanpo egolako Arratiako jokalari bat eta bigarren zatian, 0-1 galtzean joianean penalti bat hutsegin eben arratiarrek.\n\"Partidua oso polita izan da, ikustekoa, denpora guztian euren zelaian egon gara, askoz hobeak izan gara eta oso ondo jokatu dogu, lehen zatian sartu deuskue gola, baina okasino asko euki doguz eta ezin izan doguz sartu. Bigarren zatian galtzean goazela ikusita urduri ipini gara, presinoa igarri dogu, baina gola sartuko gendula argi geunkan. Penalti bat euki dogu alde, nik bota dot baina huts egin dot\", adierazo deutso BEGITUri Nerea Beitia arratiarren kapitainak. \"Hortik aurrera denpora guztian segidu dogu euren area inguruan. Azkenean, korner ingurutik falta bat errematau dau Itsaso Kumik eta bardinketearen gola sartu dau. Orduan hazi egin gara eta bigarren gola egin dau Alba Del Hoyok atzen minutuetan\", gehitu dau lemoaztarrak.\nLehen jardunaldiaren ostean Arratiak 3 puntu ditu eta lidertzan dago sailkapenean. Datorren partidua Oionen jokatuko dau Oyonesa taldearen kontra hilaren 14an, arrastiko 17:30ean.\nGizonezkoen jubenilak bardinketea lehen partiduan\nGizonezkoen Arratia A taldeak be zapatu arrastian hasi eban denporaldia Euskal Ligan. Gogoratu urte bitan jarraian igon dala taldea mailaz. Urbietan jokatutako lehen partiduan bana bardindu eban Laudio taldearen kontra, galtzean hasi baziran be.", "licencia": "cc-by-sa 4.0" } ]