| [ | |
| { | |
| "id": "mailope_0000000", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Gorka Urbizu lekunberriarrak bakarkako bere aurreneko diskoa atera du: 'Hasiera bat'. Hamar kantu \"soil\" bildu ditu 35 minutu inguru irauten duen lanean, eta, hilabete honen hondarrean abiatuko duen biraren aurretik, sorterrian bertan aurkeztu zuen lan berria ilbeltzaren 17an, Gabari gunean, etxekoen abaroan.\nIlbeltzaren 13ko iluntzean barrenak astindu zitzaizkien askori Gorka Urbizuk zerbait bazetorrela aditzera ematen zuten hiru argitalpen jarri zituenean Instagrameko bere kontuan. Atzerako kontaketa bat abiatu zuen gero beste batean, tik-tak hots eta guzti, eta zaleak airean jarri zituen horrek. \"Gaur lo gutxi eginen dugu, baina irribarre batekin\", zioen komentarioetako batek. Ilbeltzaren 15ean ikusi zuen argia Urbizuren bakarkako aurreneko diskoak, Hasiera bat izenekoak. Xume aurkeztu zuen sare sozialetan: \"Kaixo. Disko bat grabatu dut, eta plataformetan duzue jada\". Abailan etorri ziren erreakzioak, askori luze egin baitzaie itxaronaldia orain dela lau urte Berri Txarrak taldeak oholtzak utziko zituela iragarri zuenetik. \"Hemen naiz berriro\" hartatik, gelditu gabe aritu da lekunberriarra, han eta hemen elkarrizketak egiten, kantuak aurkezten, bira bat ere abiatuko du hilabete honen bukaeran, baina aurkezpen guztietan aurrenekoa etxean bertan egitea erabaki zuen, ingurukoen babesean; ilbeltzaren 17an Larraungo Gabari gune irekian elkarrizketatu zuen Gazteako zuzendari Xabier Doncelek. Streaming bidez ere eman zuten elkarrizketa, eta Youtuben dago ikusgai.\nSarrera mugatua izan zen, eta Mitxausenea kultur etxean banatu zituzten gonbidapenak, elkarrizketaren bezperan. Hala ere, zortedun gutxi batzuek baino ez zuten lortu Gorka zuzenean ikustea, bost minutuan bukatu baitziren sarrera guztiak. Urduri sumatzen zen Gabari 17ko iluntzean, herritarrak gogotsu zeuden, jakin-minez, eta goxo hartu zituzten aurreneko kantuko akordeak: Janela bat kantak mutu utzi zituen bertaratutakoak. Elkarrizketa abiatzeko bidea eman zion kantu horrek Donceli: \"Zer da janela bat, Lekunberriko hitz bat\"?, bota zion Gorkari. Entzuleek bazekiten ez zela hala, noski. Barre egin zuen Gorkak, eta argitu portugesez leiho esan nahi duela, eta gustatzen zitzaiolako erabili zuela, besterik gabe. Are, hasieran leiho erabili zuen kantuan, baina azkenean \"lizentzia poetiko\" hori hartu eta aldatu egin zuen.\n\"Kimatu\" egin ditu abestiak, eta aitortu askotan janztea baino zailagoa dela kantuak biluztea\nBaina ez zituen izenburu horrekin bakarrik izan buruhausteak Urbizuk. Kontatu zuen diskoaren master-a jaso ondoren, hau da, grabazio originala Los Angelestik bidali eta gero, izenburu guzti-guztiak aldatu zituela; ordu txikitan, goizeko hiruretan okurritu zitzaion tituluei \"bat\" gehitzearen kontu hori. Eta halaxe jaio ziren denak: Maitasun bat, Teoria bat, Tren bat, Toki bat, Janela bat, Kolore bat, Lilura bat, Etxe bat, Sute bat eta Besterik ez. Bueno, ez: Toki sekretu bat izena zuen berez diskoko laugarrenak, elkarrizketan ere nahi gabe hala deitu baitzion kantu horri. Abesti nahiko lasaiak dira denak ere; azaldu zuen \"kimatu\" egin dituela, \"soildu\", eta askotan abestiak janztea baino zailagoa dela biluztea, bere horretan ematea. \"Oso gordina da disko osoa, soila. Detaile gutxi dauzka; ez dago efekturik, ez dauka distortsiorik\". Hala, sortze prozesua \"aktiboagoa eta interesgarriagoa\" izan dela gehitu zuen. Instrumentuen aldetik ere nabaritzen da hori, eta, hain justu, horrek egiten du berezi lana hein batean; izan ere, aitortu zuenez, bateria grabatu dutenak ez dira bateria joleak (Ferran Palau artista katalana izan da tartean, besteak beste), eta ahotsa bera eta baxua dira diskoko zutabe nagusiak. \"Hitza eta ahotsa dira garrantzitsuenak\".\nAitorpen bat edo beste ere egin zuen: esate baterako, Kolore bat abestiak ez zuen konbentzitzen, eta diskotik kentzea ere pasatu zitzaion burutik, baina ekoizleek lan berrian sartzera animatu zuten azkenean. Lilura bat segur aski diskoko beatlerianoena zela esan zuen, The Beatles taldearen kutsurik handiena zuena, eta horren zergatia ere azaldu zuen: hilabeteak eman ditu goizetan, paseatu bitartean, The Beatles taldearen disko bat aditzen; arratsaldean, berriz, talde \"modernoago\" bat entzuten zuen, zeharo desberdina, Sen Senra edota Olaia Inziarte, esate baterako. Eta diskoko azkena, Besterik ez, bukaerako soinu proba batean sortu zen, azken orduan, baina hasieratik argi ikusi zuen diskoari bukaera emanen zion kantua izanen zela; \"kariño handia diot\", esan zuen elkarrizketan. Kariñoarekin dago lotuta, hain zuzen, kantu horretako azken esaldia, disko osoa biribiltzen duena: \"Batzutan 'I love you'/ idazten diogu elkarri./ 'Maite zaitut batek'/ ikaratzen gaitu./ Besterik ez\". Eta hori ere ez da kasualitatea, diskoko aurreneko esaldiari bezainbesteko garrantzia ematen baitio azkenekoari artistak.\nLau urtez \"nebulosan\"Sekretupean gorde nahi izan du Urbizuk Hasiera bat. Kontatu zuen \"nebulosa batean\" pasatu dituela azken lau urteak, deskantsatzen, bidaiatzen, kontzertu pila bat ikusten... \"Abstraitzeko\" beharra zuen. Baina sentitzen zuen bere buruari zor ziola bakarkako lan bat, nahiz eta ez den erabaki \"erraza\" izan harentzat bidaia honi ekitea. Bere buruari zor bai, baina nola ezin jakin, zein formatan: beste izen batekin agertzea ere okurritu zitzaion, \"Gorka Urbizu\" jarri beharrean. \"Izan zitekeen Zuhaitz gorria\", bota zuen brometan, baina agian ez zen hain broma. Aitortu baitzuen prozesu zamatsua izan dela Berri Txarrak-en itzaletik urruntzea, dena errazagoa zela \"inor begira ez zegoenean\". Baina, aldi berean, entzulerik gabe ez dagoela musikarik, \"batzuetan hori ahaztu egiten\" dela, eta zortedun sentitzen dela alde horretatik.\nBidaide izandakoak ere ekarri zituen gogora, baita diskoa su txikian kozinatutako toki berezia ere. Lleidako Teatre de ca l'Erilen grabatu dute Hasiera bat, berez antzoki zahar bat den eta, besteak beste, estudio baten funtzioa egiten duen toki batean, zeinak \"xarma berezia\" baitu Gorkarentzat -1910eko eraikin bat da-. Ez zen ausaz ailegatu hara: \"bat-bateko maitemin\" batek eraman zuen Kataluniaraino. El Petit de Cal Eril taldearen musikarekin maitemindu zen orain dela urte batzuk, talde horren soinuarekin, hainbeste non Jordi Matas talde hartako kideetako baten atzetik hasi baitzen, ekoizlea baita hura. Harremanetan jarri, Gorkak bere asmoen berri eman, eta, halako batean, Matasek Lleidako Teatre de ca l'Erilen ateratako argazki bat bidali zion sakelakora: \"Begira nor dabilen hemen gurekin\", idatzi zion Urbizuri. Big Thief taldea zen, lekunberriarrak asko estimatzen duen talde bat, eta berehala erabaki zuen zer egin: \"Baietz esan nion neure buruari; seinale bat izan zen\". Eta halaxe joan zen Lleidara, Matas ekoizlearen laguntzaz diskoari forma ematera. Entsegu gutxi -estudioan sartu aurretik bi baino ez-, sentimendu asko eta apenas geruzarik duen diskoa ondu zuten horrela.\nBolada \"esperimentala\" pasatu du; pentsa, elektronikarekin ere ibili da saltsan\nBolada gorabeheratsua, \"esperimentala\" bizitu du denbora honetan; pentsa, elektronikarekin ere ibili da saltsan. Jaiotako pieza batzuk \"kaxoian\" gorde ditu, baina giltza badauka, eta zeinek daki: akaso ikusiko dute argia noizbait. Hain justu, diskoko kantuen artean printzarik bereziena igortzen duenarekin bukatu nahi izan zuen elkarrizketa, Etxe bat abestiarekin, eta ez zuen zalantzarik horretan: \"Zein kantu joko duzu orain?\", galdetu zion Doncelek. Eta Gorkak ez zuen bi aldiz pentsatu: \"Ba, hemen egonda, Etxe bat joko dut\". Diskoko kanturik pertsonalena akaso, agian \"jendeari batere inportako ez zitzaiola\" iruditzen zitzaion bat, baina, zalantzarik gabe, \"sugarra inoiz itzal ez dadin\" erraietara ailegatzen diren horietako bat. Kanta amaitzean esandakoak ere hunkituko zituen segur aski hasierako ilaretan zeudenetako batzuk: \"Nire gurasoendako; eskerrik asko\".", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000001", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Besteak gu tratatzea gustatuko litzaigukeen bezala tratatu behar ditugula esaten da, baina hori premisa oker batetik abiatzen da.\nAurreko artikuluan besarkadei buruz hitz egin genuen, eta, zalantzarik gabe, maitasunaren erakusgarri dira, eta abantaila asko dituzte, hala ere, pertsona guztiei ez zaizkie besarkadak gustatzen, eta guztientzat ez dira gauza bera, eta hemen sartzen gara gaur.\nMaitasuna transmititzeko modu desberdinak daude, eta norbaiten maitasunaren lengoaiak bezala ezagutzen dira. Honako hauek dira:\nBeste bati animoa, babesa, afektua, zoriontasuna, laudorioak, adeitasuna edo umiltasuna adieraztean maitasuna adierazten dugu. Ohiko komunikazio-trebetasunak funtsezkoak diren maitasun-hizkuntzetako bat da. Batzuetan pentsatu gabe esaten diren hitzak dira, eta oso eragin positiboa dute beste pertsonarengan; autoestimua, segurtasuna eta ongizatea areagotzen dituzte.\nIa denok gogoratzen ditugu gure bizitzak markatu zituzten hitz iheskorrak. Esaldi zuzen, sinple eta sendoak erabiltzea gomendatzen da: \"Izugarri maite zaitut, benetan\"; \"Asko gustatzen zait gauzak hain ondo azaltzen dituzunean\". Baina, batez ere, garrantzitsua da sinesgarria izatea jasotzen duen pertsonarentzat, eta, horretarako, ezinbestekoa da transmititzen duen pertsonak benetan sentitzea.\nDena den, beti gogoratu behar da hitzak, funtsean, elementu sinbolikoak direla. Horregatik, garrantzitsua da maitasun-adierazpena ez mugatzea soilik aditzaren mundura; maitasuna ere adierazi behar dugu, pertsonekin eta gure ingurunearekin elkarreraginean gauzatzen ditugun ekintza objektiboekin, ikusiko dugun bezala.\nPresaren gizartean bizi gara, eta horrek, merkatuak sortutako behar faltsuekin batera (autorik onena izatea, bidaia, etxea, etab.), ahaztuarazi egiten digu kalitatezko denborak benetan zer esan nahi duen. Kalitatezko denbora partekatzea ez da hainbeste ekitaldia (afari on bat jatetxe garestian), baizik eta gure maiteekin partekatzea; entzunez eta entzunez, presarik eta bestelako distraktorerik gabe. Ez dago beste helbururik pertsonarentzat, denbora hori nahi duen pertsonarekin partekatzea baino. Azken finean, pertsona batekin ireki eta eroso sentitzeko une komunik ez dugun maitasun harreman bat birtualki bakarrik existitzen da, eta ez da erabat gauzatzen.\nBadirudi opariaren esanahiak balioa galdu duela gizarte kontsumista batean: \"Zenbat eta opari gehiago eta garestiago, orduan eta hobeto\", diosku hark, haren beharra edo erabilgarritasuna alde batera utzita. Baina asko ados egongo zarete opari batzuek maitasun eta maitasun handia adierazten dutela pertsonak berak egina izateagatik edo esfortzua erosteagatik. Horregatik, pertsona batzuentzat horrelako opariak maitasun adierazpen oso polita irudikatzen du; oparitzen dionak denbora eman du horretan ahalegintzen eta pentsatzen. Beste aldean, opari hori egiteko edo lortzeko lanean ari denak gozatu egiten du ideia duenetik, besteari oparia eman arte, irribarrea besterik itxaron gabe.\nPertsona bati zerbitzatuz edo pertsona jakin batzuei mesede eginez atsegin ematea pozgarria da. Janaria prestatzea, garbitzea, gauzak konpontzea, lan astunenak egitea edo urruneko lekuetara joatea, zehatz-mehatz eta irribarrea aurpegian dutela egiten dituzten ekintzak dira, mesedea edo berehalako erantzun konpentsatzailea itzuliko diozunik espero gabe. Ez da behar bat, ezta betebehar bat ere, besteari laguntzeko eskuzabaltasunez egiten den zerbait baizik.\nKomunikatzeko modurik errazena eta zuzenena da. Elkar besarkatzea, elkarri musu ematea, elkar laztantzea, elkar ukitzea, sexu-harremanak izatea; bikotearen maitasuna transmititzeko eta jasotzeko moduak dira. Gainera, larruazalarekin kontaktua sentitzearen esperientziak aldaketak eragiten ditu gure gorputzak hormonak jariatzeko moduan, baita horretaz jabetzen ez bagara ere: bestearekiko gogobetetze-, erlaxazio- eta konfiantza-sentimenduari lotutakoak sortzen hasten gara. Pertsona batzuentzat kontaktu fisikoa da beren hizkuntza nagusia, horren bidez segurtasuna eta zoriontasuna sentitzen dute; eta hori gabe ez dira maitatuak sentitzen.\nHau oso ondo dago, baina zertarako balio dit honek guztiak? Beno, bakoitzak bere maitasunaren hizkuntza zein den jakitea da ideia, maitasun hori nola erakutsi behar diguten eskatzeko, eta gure maiteen maitasunaren hizkuntza zein den jakiteko, behar duten eta maitasun hori senti dezaten.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000002", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Bolo-bolo dabil azken aldian inteligentzia artifizialen kontua. Segundo gutxitan egituratu dezakete edozein ezagutza, jakintza, diskurtso, arazo... Batzuentzat sekulako tresna, besteentzako tresna beldurgarri, orain dela denbora bat jakintzaren inguruan ditudan pentsaerak baieztatzen dizkit egoerak.\nHezkuntza sistema klasikoan ikasi dut nik, non ezagutza \"errepikatuz\" ikasi dugun batez ere, zentzu gutxirekin ikasiz eta denbora gutxira ahaztuz. Sareek ere aspaldi erakutsi dute ez dela balio handi bat ezagutza teorikoa izatea, hori erraz eskuratu daitekeela. Tresna berri hauek hau indartzen dute, edozeinek eduki dezake orain behar duen informazioa esfortzu oso gutxirekin.\nNonbait irakurri nuen, mundua liburuz betetako astoz betea dagoela, Alegia, ezagutza zentzu gehiegi gabe errepikatzen dugun jakintsu bihurtzen ari garela. Sentitzen dut jakintza hori egiazkoa izateko, sakona, esperientzia batek lagundua joan behar duela. Zentzu sakona duen ikaskuntza, esperientziak eman didana dela.\nTeoria behar badugu, segituan praktikan jartzeko izan dadila, hor sendotzeko, baieztatzeko, esperientzia gidatzeko... bestela, ez du gehiegi balio. Eta zer esan bestelako jakintzez, emozionalaz, afektiboaz... Pazientzia edukitzeaz, nire burua maitatzeaz, besteak errespetatzeaz... Hor ere badago jakintza garrantzitsu bat inteligentzia artifizialek nekez garatuko dutena, bakarrik gizakiarenak direlako inteligentzia horiek. Horien garaia garatzeko prest nago ni. Ezagutza desorekatua sentitzen dudalako, gehiegi buruetan, gutxiegi bihotz eta gorputzetan.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000003", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Autoz joaten naiz maiz unibertsitatera. Bai, \"billabesaz\" joan ninteke.\nBadakizu zenbat kostatzen zaidan esaldi hori epairik eta errurik sentitu gabe esatea eta onartzea? Bai, tira. Ingurugiroa dela eta ez dela. Kutsadura dela. Norberaren ardura ere badela. Hori: hegazkinak ahalik eta gutxien hartzearena, bertako jakiak erostea, fast-fashion delakoa urrun mantentzearena... Halakoak.\nEta egia da: norbanako gisa badugu ardurarik. Aitzitik, \"bainaz\" betetako esaldiak dira hauek, onar dezagun.\nGero ikusten duzu Taylor Swiftek 138 tona CO2 isuri zituela bete bikotekidea ikusteko. Zer diren 138 tona? Ba 17 etxek hiru hilabetetan, bataz beste, egiten duten energia gastuarekin aldera daitezke, esaterako. Abeslariak, urtean, ia 8300 tona aireratzen ditu. Hortxe. Egin kalkuluak. Taylor Swift da, iaz Yard marketing enpresa ingelesak argitaratutako zerrendaren arabera, munduan gehien kutsatzen duen pertsona famatua.\nZerrenda horretan Steven Spielberg, Kim Kardashian, Oprah Winfrey eta Travis Scott bezalako izenak irakur ditzakegu.\nBerriz diot. Hau ez dut arduragabekeriaz itsutzeko aitzakia gisa erabiliko. Baina, tira... pentsatzekoa eta salatzekoa ere bada nola askotan fokua (eta errua) gugan paratzen diguten goitik. Goikoak izanik errudun nagusiak. Zeinek bera nolako, besteak uste halako dio esaerak. Eta agian, baliteke, ziurrenik, arrazoirik ez zaio falta.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000004", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Datorren maiatzaren 4an eta 5ean, batukada taldeen topaketa egingo da Lekunberrin, eta Iruñeko La Farruka talde antolatzaileko partaidea da Yoli Vázquez Medina lekunberriarra.\nZer gustatzen zaizu batukadatik?Talde barruan lortzera iritsi gaitezkeen batasuna, norbera jotzen eta jendea gozatzen ikusten duzunean sortzen den sentsazioa...Zein da batukadaren sorburua?Batukada, bere horretan, Brasileko folklorearen parte da, nahiz eta bere aurreko sustraiak, errealitatean, Afrikan izan. XV. mendetik XVI. mendera bitartean hasi zen esklabotzara kondenatutako pertsonen komertzioa, 400 urtez iraun eta 14.000.000 pertsona inguruk pairatu zutena. Kontinente amerikarrean utzi zuten arrastoa eta eragin kulturala izugarriak dira. Brasilera, etnia desberdinetako pertsonak iritsi ziren, eta hiru multzotan sailka daitezke: batetik, Bantuak, Nksiak gurtzen zituztenak; bestetik, Yorubak, Orixak gurtzen zituztenak; eta, azkenik, Fon eta Eweak, Yodunak gurtzen zituztenak. Hiru talde etniko horien nahasketa erlijioso eta kulturalak, katolikoarekin eta tupi-guaraniar indigenarekin batera, mendeen poderioz, hainbat erlijiori ireki zien bidea, besteak beste, kandombleari.\nBestalde, batukada hitzak batuke hitzean du jatorria etimologikoki: Brasilen mendeetan garatu zen afro moldeko erlijioetako bat. Afro moldeko erlijio horien bitartez, Brasilgo zona bakoitzak musika estilo ezberdinak garatu ditu. Pernambuko estatuan, marakatua dago, Brasilgo estilo zaharrenetako bat, eta bi motatan banatzen da: baque virado marakatua edo naçao marakatua, oinarria Kongoko eta Angolako errege eta erreginen koroatzean duena, eta baque solto marakatua edo landa marakatua, konnotazio erlijiosoa galdu zuena eta nekazarien jaialdi bihurtu dena. Horrez gain, sanba dago, Bahiar Recôncavon jaio bazen ere, Rio de Janeiron kokatzen dena. Sanba horretatik sortzen dira beste guztiak, sanba gogorra adibidez. Bahiako estatuan zehar itzuli osoa eman eta gero, sanbaren erritmoa moteldu egin zen, eta beste estilo batzuk garatu, hala nola sanba afroa edo sanbareggaea (reggaearen mugimendu jamaikarraren eraginekin, Jimmy Cliff edo Bob Marley bezalako pertsonaiekin besteak beste).\n\"Batukada Brasilgo folklorearen parte da, nahiz eta sustraiak Afrikan izan\"\nEstilo horiek guztiak oso lotuta daude politikarekin eta pertsona beltzen eskubideen aldarrikapenarekin. Danborra gerra-arma baketsutzat hartzen dute, horren bidez, kultu-askatasunetik askapenerainoko helmugak lortzen lagundu diena. Hain antzinakoak ez diren esklabotza garaien herentziaz, gaur egun ere, haien eskubideen aldeko borrokarekin jarraitzeko eta oraindik existitzen den desoreka ekonomiko eta sozialari aurre egiteko erabiltzen da. Beraz, batukada bat entzuten denean, pentsatu behar da ez dela soilik pertsona talde bat danborrak jotzen; izan ere, atzean istorio handi eta aldi berean triste bat dago.\nLa Farruka batukada taldetik, batukaden topaketa antolatzen ari zarete. Kontatuko diguzu nola sortu zen ideia?2022an, La Farrukak 10 urte bete zituen, eta modu berezian ospatu beharra zegoela pentsatu genuen, beste batukada batzuk gonbidatuz egun bat pasatzeko: elkar ezagutuz, erritmoak partekatuz, eta Danbor eta koreak blokoaren eta Olodum bezalako hainbat formakuntzatan jo duen Junior Souza mestrearen eskutik, tailer bat jasoz. Pacote do Peloren semea da, eta, hainbat urtez, Olodum-en jo zuen berak ere. Topaketa horretatik halako esperientzia atera zen, non 2023an berriro egitea erabaki baitzen, eta, aurreko aldian bezala, hain ongi pasatu genuen, berriz ere errepikatuko dugula. Aurreko bi edizioak Sarrigurenen egin ziren arren, aurten Lekunberrira gatoz, urtero tokiz aldatzea eta Nafarroa osoko herri desberdinetara iristeko asmoa dugu eta.\nBi eguneko topaketa izanen da. Programaren barruan zer egongo den azaltzerik bai?Larunbat goizean parte-hartzaileei harrera egin, kamiseta eta gainerakoak eman, eta jarraian egingo den perkusio tailerrean, Sandra Ribeiro mestrarekin kontatzeko plazera izango dugu, zeinak hainbat instrumentu eta erritmo menderatzeaz gain, tinbau eta djembean espezializatutako perkusionista den. Neginho do Sambarekin formatu zen, eta hark sartu zuen perkusio afro-brasildarraren munduan, 15 urte zituela. Carlinhos Brown, Cara de Cobra, Gabi Guedes, Luzinho do Jeje eta beste musikari batzuen errekonozimenduak jaso izan ditu. Didá taldeko kide izan zen, eta Sodomu proiektua zuzendu zuen. Gaur egun, emakumez osaturiko Yaya Muxima eta Timbaladies musika taldeetako kide da.\n\"Iluntzean, batukada guztiak aterako ditugu kalejiran, herri osoan zehar\"\nBazkaldu ondoren, beste afro-urban dantza tailer bat egongo da, sustrai afrikarrak dituen Iruñeko Baobab dantza eskolako Ainhoa Carreraren eskutik. Iluntzean, batukada guztiak aterako ditugu kalejiran, herri osoan zehar, Sandrarekin ikasitako erritmoa batera joz, eta batukada bakoitzak bere errepertorioa joz ere bai. Hortik, hasierako lekura itzuliko gara, afaldu eta Sambastian taldearekin sambaren errodaz gozatzeko. Eta larunbateko jardunaldiari, DJ eta perkusionista den Mantra Selektrahrekin emango diogu amaiera, zuzeneko kolaborazioekin lagunduta.\nIgande goizean denok batera gosalduko dugu, eta jarraian timbauren erroda Allison ABren eskutik. 16 urte zituela Acatutú izeneko Klakibumeko haur taldeari, perkusio afro-brasildarreko saioak ematen hasiriko perkusio jolea da. Gaur egun, emakumez soilik osaturiko Yewande perkusio taldearekin eta Charly García perkusio musikariarekin jarraitzen du lanean (zeinak gaztetatik Kilombo batukada edo Sambiosis perkusio eskolako taldeetan parte hartu duen). Gaur egun, Giraboix taldeko eta Alacanteko Batucole gazte elkarteko kide da. Horri gehitu behar zaio Allison ABrekin batera, timbauko errodan eta Mantra Selektrahrekin, Uxua Echeverria izango dela kolaboratzaile. Ibilbide oparodun perkusio zuzendari eta hezitzailea da honakoa: Texasen, estatu mailako Uil saria jaso zuen marimba espezialitatean, Leire Colomorekin (Zetak) Timbateras taldea sortu zuen, Niarawa Batucada blokoaren sorkuntza eta garapenaren parte da, eta La Farruka, Barabatu, Beti Prest, Kukula Batuka edo Batuka and Aitas bezalako taldeen irakaslea eta zuzentzailea da. 2022an, García Galdeano bezalako ikastetxeetan irakaskuntza-lerro berri bat hasi zuen guraso-elkarteen bidez gurasoentzako eta seme-alabentzako, eta Isterria ikastetxean gaitasun desberdinak dituzten haurrentzako perkusio-irakasle gisa ere bai. Olodum, Ile Aiye, Tinbalada, Didá, Banda Cafundo, Timbaladies, Cara de Cobra eta antzeko taldeetako kideen prestakuntza jaso du... Zerrenda bukaezina da.Azkenik, bazkaria izango dugu gainerako batukadekin, jaialdiaren itxiera eta agurra.\n\"Nahi duenak eman dezake izena, betiere, bere instrumentua ekartzen badu\"\nNork har dezake parte? Eta nola eman daiteke izena?Edozein batukadari irekita dago, berdin du nondik datorren; Valladolid, Reus, Zaragoza, Bartzelona, Valentzia, Donostiatik... etorri izan dira. Nahiz eta batukada talde bateko kide ez izan, nahi duenari ere ematen zaio parte hartzeko aukera, betiere, bere instrumentua ekartzen badu. Topaketa honetan izen-emateko aukera otsailaren 4an irekiko da, eta \"La Farruka\" instagram orrian egin daiteke.\nBatukadek gero eta presentzia handiagoa dute hemengo festetan. Zuen taldeak, adibidez, zenbat lekutan jotzen du urtean?Bada, 2023an 30 aldiz jo dugu, eta era guztietakoak, herrietako jaiak, sanferminak, Halloween, Iruñeko Kulturen Kalejiran, bi urtez deitu gaituzte Skyrhuneren helmugako iritsierarako... baina era berean elkartasunez jotzera ere joan gara, adibidez, Iruñeko Esperantzaren Telefonoa taldearentzako, ADANOrentzako (haur onkologikoei laguntzeko elkartea), Fenix elkartearentzako (LGTBI+ errefuxiatuei eta etorkinei babesa emateko eta Nafarroako kolektibo minoritarioetako taldea)... Mentalia Salud bezalakoetan ere tailerrak egin dira adibidez...\nZer ezaugarri izan behar dira horrelako diziplina batean parte hartzeko?Batukada talde gehienetan ez da jotzeko ezaugarri berezirik eskatzen. Argi dago musika entzumena baduzu eta perkusio instrumentu bat hartzeko trebetasuna baduzu plus bat dela, baina garrantzitsuena ikasteko gogoa, ondo egiteko interesa eta konpromisoa izatea da, bata bestearen menpe gaudelako.\n\"Brasilera 3 hilabetez egindako bidaia batean txundituta gelditu nintzen\"\nNola hasi zinen zu batukadarekin?Bueno, hemen batukadaren bat ikusia nuen, baina Brasilera 3 hilabetez egindako bidaia batean txundituta gelditu nintzen benetan... Salvador de Bahian egon nintzen egunetan, arratsaldero batukadaren bat ateratzen zen eta, egia esan, kanpotik eta barrutik mugiarazten zaituzte. Lekunberrin nengoela, batukada bat sortu zela jakin nuen (Batule) eta hor hasi nintzen, baina 3 edo 4 hilabetera konfinamendua iritsi zen eta, hori eta beste arrazoi batzuk zirela tarteko, desegin egin zen. Zuzentzen gintuen pertsona Donostiako beste batukada batean zegoen, ordea (Taupada), eta entseguetara joatera animatu ninduen. Ez nintzen damutu. Hasiera-hasieratik beso zabalik hartu ninduten (jaietan eta Lekunberriko antzinako azokan 2 urtez jo dugu), eta beno, urte eta erdi igaro ondoren, hor jarraitzen dut, eta kariño berezia diet guztiei.\nTaupadarekin hasi eta lau hilabetera, beste batukada bat probatu eta beste erritmo batzuk ikasteko gogoz nengoen. Orduan jarri nintzen harremanetan La Farrukarekin. Urtebete egin berri dut La Farrukan, eta oso gustura nago, barre asko egiten dut haiekin, oso jende ona dira eta asko ikasten da Uxuarekin. Aurretik ere egin dut haren lanaren eta prestakuntzaren laburpen bat (amaigabea da) eta gaineratu behar dut pertsona horrek edozein instrumentu jotzeko duen bertuteaz gain (nik uste dut besapean ogi batekin jaio beharrean, tinbau bat zuela batean eta baketak bestean), gozatu eta apasionatu egiten duela, eta hori transmititzen digula entsegu bakoitzean. Hari esker, Cafundo bandaren, Didá bandako Adriana Portelaren, Elton Jacksonen edo Sabrina Saracelliren tailerrak jaso ahal izan ditugu...\nGehitu nahi zenukeen zerbait...Izen-ematea kobratzen bada ere, ez dugu nahikoa diru lortzen afari, gosari eta tailerrak ematera datozen adituen eta larunbat gauean etortzen diren musika-taldeen gastuak ordaintzeko. Sandra Ribeiro, adibidez, Salvador de Bahiatik dator... Iazko topaketan 300 pertsona inguru egon ginen, aurten agian gehiago, parte-hartzaile gehi ikustera etorriko den jendearekin. Azken hau kontuan izanik, edozein establezimendu komertzialek eta, batez ere, jatetxe-arlokoek, ezer ez dagoen asteburu batean baino diru-sarrera handiagoak lortuko dituzte. Horregatik, edozein ekarpen ekonomiko eskertuko genuke (685 78 37 11).", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000005", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Besarkada honela definitzen da: estutu besoen artean. Zalantzarik gabe, nire maitasun-ekintza edo maitasun-ekintza gogokoena. Niretzat ez dago besarkada bat baino hoberik: gaizki nagoenean ondoeza arintzen du, ondo nagoenean ospatzeko modu bikaina da. Hain da horrela, ezen berari buruz idatzi nahi bainuen; izan ere, maila zientifikoan ere frogatu da besarkadak propietate asko dituela.\nKontaktu fisikoa sentitzen dugunean, gure burmuinak oxitozina askatzen du, \"maitasunaren hormona\" bezala ezagutzen dena, lasaitasun, konfiantza eta lotura emozionaleko sentimenduak sortzen laguntzen duena.\nGainera, afektu fisikoak estresa murriztu dezake, estres-egoerekin lotutako beste hormonen eragin negatiboari (kortisola eta adrenalina) aurre eginez. Are gehiago, bakardade-sentsazioa gutxitu eta aldarte positiboa sustatu dezake.\nBakardade sentsazioa gutxiarazten du: Maitasun besarkadek ongizate sentsazioa ematen digute, besteen aurrean errekonozimendu handiagoa sentitzen laguntzen diguna. Horrela lortzen dugu besteekin konektatzea.\nEstresa murrizten dute: Hainbat ikerketak erakutsi dute besarkaden bidez estresa murriztu dezakegula eta erlaxatzen laguntzen digutela. Hain da horrela, besarkada mota desberdinen bidez gure sistema immunologikoa sendoago izatea lortzen dugu. Izan ere, babes sozial handiagoa sentitzen duten eta, beraz, besteak gehiago besarkatzen edo ukitzen dituzten pertsonek gaixotzeko aukera gutxiago dute. Izan ere, besarkadak eman ohi dituztenek sintoma ez hain larriak izaten dituzte hotzeria eta beste birus baten eragina pairatzean.\nZoriontasuna ekartzen dute: Besarkada baten bidez maitatuak sentitzen gara, eta horrek zoriontasunez gainezka sentiarazten gaitu. Esan dugunez, jasotzen ditugun besarkadek gure gorputzak oxitozina askatzea eragiten dute, zorionaren hormonetako bat. Substantzia kimiko horri esker erlaxatu egiten gara, eta estresaren edo tristuraren ondorio guztiak kontrolatzen dira.\nGure arteko harremanak hobetzen dituzte: Besarkada sendo eta luze batek laguntzen digu gure arteko harremanak iraunkorragoak izan daitezen. Izan ere, giza ukimenak eragin handia du besteekiko harremanetan. Hainbat ikerketak erakutsi dutenez, lagunen, senideen eta bikotekideen besarkadek harremanak gogobeteago sentiarazten dituzte.\nEutsi gure beldurrei arrastoan: Besarkada bat emateak autoestimu baxua duen pertsona batek sentitzen duen antsietatea murrizten lagun dezake. Ikerketen arabera, ukimenari esker lagun diezaiokegu pertsona bati bere buruarekin gaizki sentitzen diren egoeretan isolatzea saihesten.\nMina arintzen dute: Besarkadaren botereak min psikologiko eta fisiko batzuk arintzen ere lagun diezaguke. Fibromialgiari buruzko ikerketek erakutsi dute ukimenak bere bizitzaren kalitatea areagotu dezakeela eta gaixotasun horrek hautemandako mina murriztu dezakeela.\nBesteekiko komunikazioa hobetzen dute: Pertsonok imajinatzen duguna baino gehiago atzematen dugu pertsona batek transmititzen duen gorputz-hizkuntzaren bidez. Hain da horrela, non besteak besarkatzean ere modu batera edo bestera komunikatzen baikara, gure emozioak besarkadan transmitituz. Besarkada baten bidez, esker ona, zoriona, tristura eta sinpatia ere transmiti ditzakezu.\nOraindik arrazoi on bat bilatzen duzue maite dituzuen pertsonak besarkatzeko? Besarkada samurrak eta maitasunez beteak funtsezkoak dira gure osasun mental eta fisikorako.\nHori bai, besarkada on bat izan dadin eta onura horietarako guztietarako konta dezan, zentzuzko besarkada bat izan behar du, indarrez eta gutxienez 12 segundokoa.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000006", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Gaurkoan ahalik eta emekien aritu nahi dut, gaiak goxotasuna eta maitasuna merezi dituelako.\nBi dira aukeratutako hitzak, suizidioa eta erromantizismoa, eta bat, hauen artean sortu eta normalizatu dugun erlazio toxikoa.\nNorbaitek bere buruaz beste egiten duenean, haren ingurukoa, justifikazio bila hasten da, dena ulertu, arrazoitu eta kontrolatu nahian, mina eta errua kontrolatu nahian. Baina ez dugunean erantzuna topatzen, sufrimendua hasten da gure hitz eta ekintzen jabe izaten. Kontrolaezina bihurtzen den arte, eta buklean sartzen gara. Azkenean arrazoimena gehien desafiatzen duen sentimenduak, hartzen du lekukoa. Maitasunak. Eta suizidioa maitasun ekintza moduan justifikatzen dugu sarritan.\nBehin eta berriro esan digu gizarteak hori dela bide zuhurrena. Nork ez du entzun inoiz Romeo eta Julietaren berri, maiteminak beraien buruaz beste egitera eraman zituela. Besterik gabe onartzen dugu hala izan zela, pentsatu gabe. Inoizko maitasun istorio hilezkorrenaren amaiera, heriotza bera da.\nSuizidioa ez da erromantizatu behar, ez da maitasunagatik egiten, desesperazio, atsekabe, ezinegon eta barne sufrimendu luze baten ondorioa da. Eta hala denez gero, gizartea kontzientziatu behar da. Osasun mentalari daukan bezain beste garrantzi ematen hasi. Agian horrela konponbidea ere zein den argitzen hasi gaitezke.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000007", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Urtea bukatu berri da eta badago hemen hurrengoa. Ez dakit zer biziko dudan 2024an baina aurreikuspen batzuk eginda ditut jada, hala nola, lana eta zenbait konpromiso neurri batean planifikatuta, bidaiaren bat ere, eta gutxi gehiago. Asmoak eta gogoak dantzan, sorpresak zain. Neure burua zaintzen eta ezagutzen segitu nahi dut, maite ditudanekin kalitatezko denbora bizi, lana ahalik eta modu txukunenean egin, natura eta bidaiak gozatu.\nEta zerekin egingo dut topo 2024an? Zeren aurrean irekiko naiz? Eta itxi? Zer egongo da berri neure bizitzan? Zer errepikatuko dut, ona zein txarra? Galdera asko eta erantzun gutxi, momentuz.\nJoan den urteari errepaso eginda, asko daukat eskertzeko, asko. Aurreikusitakoak, gehien bat bete ditut. Sorpresak ere egon dira eta gehienak onak izan dira. Esaterako, berriz bikote maitasuna ezagutu eta bizitzen ari naiz, osasuna oso ongi joan da eta doa, aurrera egin dut neure burua ezagutzen eta errespetatzen, opariak egin dizkiot neure buruari -tartean mendi irteerak eta bidaia ederrak-, lana oso ongi joan da eta, errepasoarekin bukatzeko, bizitzaren arlo desberdinetan egon diren zailtasunei iruditzen zait orokorrean ongi egin diedala aurre.\nUrte osoan presente izan dut nire bizitza neure ardura dela eta honek neure bidean jarri duena nik bizi behar nuela. Kontzientzia eta jarrera honekin segitzea espero dut 2024an ere.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000008", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Eskualdera iritsi berriak dira Kizkitza Lasa eta Garikoitz C. Murua. Intzan bizitzeko ideiarekin ailegatu ziren duela hilabete batzuk, eta Momo katua ere haiekin da. \"GKo galeria eta arte estudioa\" proiektuan murgilduta daude buru-belarri.\nDuela 14 urte ezagutu zuten elkar Garikoitzek eta Kizkitzak. Ordurako, proiektuaren ideia sortua zuenGarikoitzek, eta, txikitako laguna duen Camilo-rekin batera, artea eta sorkuntza ardatz, kale-artearekinlotura zuzena duen ibilbidea hasi zuten. Kizkitzarentzat elkar ezagutzearen pack berdinean etorri zenaipatua, eta berarentzat GKo ez da enpresa bat, bizi proiektu bat baizik. Kudeaketa eta aholkularitzaekonomikoan lagundu zuen hasieran, eta GKo-k arteak, esperimentazioak eta sorkuntzak duen aberastasuna eman dio. bueltan. Dena den, berak ez du egunerokoan GKo-n lan egiten, beste enpresa batean aritzen da administrari.2008an sortu zuten GKo, Street Art (kale-artea) galeria. Euskal Herrian ireki zen erakusketa, etasalmentarako lehen kale-arte guneetako bat izan zen. Denborarekin, 2013an denda gehitu zuten, eta2018tik aurrera kultur-arte sorkuntza agentzia ere badira. Gaur egun Garikoitzen lan nagusia margotzeada, bere muralak eta margo lanak zabaltzea, ezagutaraztea... eta bestetik saltzea. Era berean, kultura-artea eta gizartea lotzen dituzten proiektuak izaten dira haien helburu.\n\"Euskal Herrian ireki zen erakusketa, eta salmentarako lehen kale-arte guneetako bat izan zen\"\nTolosan dute denda, bertan haien arropa marka saltzen dute, haiek serigrafiatua. Horrekin batera, artisten lanak ere saltzen dituzte. Urtean behin denda jaso eta erakusketa bat egiten dute, bertan Euskal Herriko kale-artean esanguratsua den gonbidatu bat aurkeztuz. Gonbidatuak bere lan berrienak aurkezten ditu, eta, era berean, salmentarako bitartekari lana egiten da. Tailerra eta bulegoa Ibarran dituzte, bertan proiektuak ekoiztu eta sortzeko. Garikoitzek bere margo lanak bertan egiten ditu.\nKizkitzak betidanik bizi nahi izan du baserri batean, eta bizitzak Araitzera ekarri ditu. Txikitan aitona-amonekin pasatzen zen ibar honetatik, eta oroitzapen oso politak ditu. Beti sentitu izan da inguruari lotuta: \"Hemen zerbait berezia dago, ez dakit nola azaldu, energia berezi bat sentitzen da\". Garikoitzek ere leku hau paregabea dela dio, edertasunak eta lasaitasunak ez dutela parekorik: \"Guk bertakoengandik ikasteko gogo handia daukagu, bertan dagoen lurra eta nortasuna mantentzeko ideiarekin gaude, argi bai dugu hauek direla herri egiten gaituztenak\". Elkar ezagutzean, Gko proiektuarekin jarri ziren buru-belarri eta baserriaren proiektua lozorroan geratu zen. Urteetan bilatzen aritu ostean, aukera hau suertatu eta izarrak lerrokatu izan balira bezala sentitu zuten.\nAraizko zaporeen ferian ere parte hartu zuten. Bai haien margo lanetarako eta baita zerbitzu bezala ere,serigrafia lanak egin eta ikastaroak eskaintzen dituzte. Arriben, haur eta gazteekin tailer txiki bat egiteapentsatu zuten eta gutxi batzuk animatuko zirela uste arren, azkenean jende askok parte hartu zuen: \"Oso gustura joan zen bakoitza bere poltsa estanpatuarekin\". Bide batez, haien dendan dutena ere ekarri zuten, eta merkatuaren parte izan ziren guztiz.Aurrera begira, baserriaren egokitze lanetan aurrera egin eta martxa pixka bat hartzea dute helburu. Haiek ari dira egokitze lan horiek burutzen eta abentura polita izaten ari omen da. Kizkitzaren aita primerako laguntzailea dute gainera. Etorkizunean, lan zati bat etxetik bideratzeko aukera, ez dute baztertzen. Garikoitzek dioenez, bere lana mugitu egin daiteke, beraz, hemen pentsatu, landu eta edonon burutu dezake. Kizkitzak, berriz, Olaberrian egiten du lan: \"Egun batez behintzat telelana egiten dut, eta egia esan oso erosoa egiten zait. GKo-ri dagokionez, lekura egiten goazen heinean joango gara hauek bideratzen\". Aurrerago begira, badituzte zenbait ideia buruan baserria eta artearekin lotuta, baina oraindik oso goiz da horiek azaltzeko.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000009", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "\"Nafarroako bertsogintza inoizko momenturik onenean dagoela iruditzen zait\"\nEgiten ari den ibilbidearekin gustura dago Julio Soto Ezkurdia. Seigarren aldiz irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa, eta aurrerantzean ere ilusioz jarraitzeko grina sumatzen zaio gorritiarrari.\nHasteko, zorionak, Julio. Nafarroako seigarren txapela duzu hau. Ibilbide oparoa ari zara egiten.Eskerrik asko. Ez dakit ibilbidea oparoa den edo zer den, baina ez nuke txapeletan neurtu nahiko, badaudelako txapel gutxiago dauzkaten edo txapelik gabeko bertsolariak eta nirea bezain ibilbide oparoa edo oparoagoa egiten ari direnak. Gehiago erreparatzen diot urte luze hauetan plazan ibiltzeko izan dudan zorteari, niretzako hori da benetako oparotasuna.\nNola prestatu duzu azken txapelketa hau?Aspaldiko urteetan lan egiteko nahiko molde berdintsua erabili izan dut. Etxean prestatzen dut txapelketa nire irakurketa, idazketa eta gogoetekin, eta azken bizpahiru hilabeteetan bertso eskolan ibiltzen naiz. Aurten Euskal Herriko txapelketatik gentozen eta hura prestatzen lan karga gehiago sartu nuen. Nahiko nekatuta bukatu nuen eta sumatzen nuen aurtengo Nafarroakorako ez neukala horrenbesteko indarrik. Beraz, nahiz eta hilabete luzeetako lana izan den, kontzienteki, lana eta deskantsua uztartu behar izan ditut. Arkaitz Goikoetxearekin joan zinen autoan finalera. Nolatan?Nik eskatu nion ea lagunduko zidan. Finalerdietara ere elkarrekin joan ginen. Nire bertso ibilbidean Arkaitz izan da eta gaur egun ere bera da figurarik garrantzitsuena. Estitxu Arotzenarekin hasi nintzen bertso eskolan, eta esan dezaket harekin ikasi nuela bertsotan egiten. Baina behin bertsoa egiten ikasita, Arkaitzi esker eman nuen hurrengo saltoa. Begiratzeko modu bat erakutsi dit bereziki, eta garaian garai, arreta non jarri pista handiak eman dizkit. Ez dit sekula doktrinarik eman, baina beti iradoki izan dit nondik jo beharko nukeen txapelketa bakoitzean. Eta beti oso modu goxoan eta gertukoan. Aurten ere gehien balio izan didaten aholkuak berak eman dizkit. Horregatik zen niretzako horren garrantzitsua, ahal izatera, finalerako ordu erdiko bide hori berarekin egitea.\nZortziko handian, esaterako, \"gizonek nahasi egiten dute zaintza eta bigilantzia\" kantatu zenuen. Zenbait hausnarketa garatzeko, aurrez, lan handia egiten duzue, ezta?Bai, noski. Halere, gai guztien aurrean gure ikuspuntua landu eta hausnartu behar izaten dugun arren, beti dira norberarentzako gai batzuk interesgarriagoak beste batzuk baino. Gaur egun niretzako, adibidez, gizontasunarena oso gai potoloa da, eta gaiak horretarako bide ematen zuen. Nire ustez, gizonok hausnarketa eta aldaketa handiak egin beharrean gaude, eta ez gara egiten ari. Gure partetik itxurakeria handia dagoela deritzot. Gizonon partetik emakumeenganako dagoen jazarpena izugarria da. Orain kamuflatuago egiten dugu, baina hor dago ezkutuko bortxa hori. Botere posizio batetik begiratzen diegu, gainetik, eta gure inguruan, egunero ikusten dut hori. Onartu ezin diren jarrera asko onartzen ditugu.\nZein ariketatan sentitu zinen asebeteen?Zortziko handian oso gustura geratu nintzen Sarairekin. Hamarreko txikia ere oso gustura egin nuen Saatsekin. Eta, beharbada, bat aukeratzekotan, azkeneko buruz burukoko ganbarako lana aukeratuko nuke. Gustura eseri nintzen egindakoarekin eta esandakoarekin.\nSaats eta Sarairi ongi etorria emanez hasi, eta gero, haiekin kantatu zenuen gainera.Bai. Lehendabiziko bertsoan ongi etorria ematea pentsatua neukan. Ez zen zozketan haiekin kantatzea egokitu eta gero pentsatutako bertsoa izan. Ez dakit ni inor naizen inori ongi etorririk emateko, baina keinu polit bat izan zitekeela iruditu zitzaidan eta, oro har, bertso saioetan, baina bereziki txapelketako saioetan, elkar zaintzea oso inportantea dela uste dut. Oholtza gainean norberak ahalik eta ongien egin nahi du, norberak bere aspirazio pertsonalak dauzka, baina ezer baino lehen denoi elkar zaintzea dagokigula uste dut. Orain bi urte ez bezala, aurten bertso-kideok elkar zaintzen asmatu genuela uste dut.\nZure ustez, nola dago bertsolaritza Nafarroan?Bertso mailari dagokionez, Nafarroako bertsogintza inoizko momenturik onenean dagoela iruditzen zait. Bertsolari gazte oso onak etorri dira, Nafarroako gune desberdinetakoak gainera. Oso ahots anitzak daude, eta denak interesgarriak. Entzule kopuruari dagokionez ere, bertsoa jendearengana inoiz baino gehiago iristen dela uste dut. Inoiz baino entzule gehiago daukagu. Nire lehendabiziko finalean, 2006an, 700 lagun geunden Lurren, eta aurten Anaitasunan ia 2.400. Inoiz baino Iruñerriko entzule gehiago egon da gainera. Hori guretzat oso inportantea da. Orain arte, euskararen arnasgune bezala ezagututako herrietakoak ziren bertsozale eta bertsolari gehienak baina gaur egun hori irauli egin da. Ordea, oholtza gainean gertatzen ari den loraldia ez dator bat oholtzapean gertatzen ari denarekin.\nZer ari da gertatzen, bada?Urtero ohikoak ziren bertso-saio asko galtzen ari garela, bai jaietan, baita jaietatik kanpo egiten zirenak ere. Araitz eta Larraunen ere bertso-plaza asko galdu dira. Joera hau Nafarroako beste zenbait eskualdeetara ere zabaltzen ari da. Zentzu horretan egoera kezkagarria da. Bertso-saioen galerak ez baitakar bertsolari falta bakarrik, gauza asko galtzen dira bidean. Orain arte inertziaz antolatzen ziren bertso-saioak eta ez zegoen asko pentsatu beharrik, horrela zen urtero eta ongi funtzionatzen zuen. Inertzia nahikoa ez den garaia iritsi dela uste dut, ordea. Gure hizkuntza nahiko egoera kezkagarrian dago. Gure euskal kulturara ere globalizazioa iritsi da eta ez preseski gure hizkuntzaren eta kultura propioaren mesedetan. Momentu honetan korrontea ez dago gure alde eta inportantea da honetaz kontziente izatea. Bertso saioak antolatu behar liratekeen beste herri batzuetan ere, bereziki Iruñerriaz ari naiz, ez gara asmatzen ari eta horra ere bertsoa gehiagotan eramaten saiatu behar genukeela uste dut.\nOrokorrean, ze ekarpen egiten du bertsolaritzak gaur egungo gizartean?Hasteko, hizkuntza darama bertsolariak, euskara. Huskeria bat dela dirudi, baina gaur egun kontsumitzen dugun kulturak gero eta gutxiago du euskaratik. Bestalde, bertso saio batean jendea bildu, sozializatu eta elkarrekin egoten da, eta gurea bezalako herri eta txiki hauetan, oso inportantea da elkarrekin egoteko motiboa ematen duen zerbait edukitzea. Bertsoak elkarrekin gustura egoteko bide ere ematen du, bertsoari esker barre egitekoa, eta gaur egun barre eginaraziko digun kultur mugimendu bat izatea ere inportantea da. Baina ez da hori bakarrik, bertsoaren bidez jendeari gogoeta ere eginarazten zaio. Eta gogoeta egiten duen jendarteak bide askeago bat urratu dezake. Gauza asko dira, beraz, bertsoak bere txikian eta umil horretan daramatzanak, eta horregatik da hain albiste txarra bertso saioen kopuruak behera egitea.\nAgurra, \"sinetsi nahi dut gizakiarengan\" esanez bukatu zenuen. Zer dela eta?Inguruari begiratu eta egoera nahiko tamala da. Gizakiak elkarri gain hartu nahirik darrai, botere gosez, gizakiak gizakia zapaltzen. Gero eta nekezagoa da aterpe bat bilatzea, duin jatea, etxeak berotzea, euskaraz bizitzea, gizaki eta herri libre bezala bizitzea... Eta gu baldin bagara mundua bizitzeko hain toki zail, injustu eta bortxaz beterikoa ereiten dugunak, gu izan beharko gara bestelako mundu eta gizartea ereingo dugunak. Positibotasun pixka bat, gizakiongan eta gu garen horretan fedea izatea ere beharrezkoa iruditzen zait eta argitasun pixka bat transmititu nahi nuen azken agur horretan. Nik ere gizakiarengan sinetsi nahi...\nImanol abeslariaren Ausencia kantako doinua erabili zenuen agur horretarako.Bai. Imanolen antologia bat atera zuten orain dela gutxi eta hor entzun nuen lehendabiziko aldiz kantu hau. Gerora jakin nuen Lope de Vegaren bertso batzuk zirela. Lehen momentutik iruditu zitzaidan oso doinu berezia eta nahiko azkar erabaki nuen, txapela irabaztekotan, doinu horretan kantatuko nuela azken agurra. Egitura aldrebesa du eta badakit entzulearentzat ez zela erraza izan, baina garrantzitsua da norberari ilusioa pizten dion doinuetan kantatzea.\nTxapela, Alaitz Rekondo gai jartzaileak jantzi zizun.Oso berezia izan zen txapela Alaitzek jartzea. Bera izan da nire bertso ibilbideko gai jartzailerik garrantzitsuena. Aurtengoa kenduta, esaterako, ni izan naizen final guztietan bera izan da gai jartzaile. Ez da bakarrik gaiak jartzeko lana izugarri ongi egiten duela, beti asmatu izan du bertsolariak ongi zaintzen, oholtzan zein oholtzatik kanpo. Eta horretan asmatu behar du gai jartzaile batek: bertsolaria lasai, zainduta eta maitatuta sentiarazten. Laguntasun oso berezi bat sortu da gure artean eta bihotzez maite dut. Txapela berak jartzea izugarria izan zen niretzako, eta ez ditut sekula ahaztuko elkarri eman genion besarkada eta elkarri esan genizkionak. Finalak utzi didan momentu politenetakoa izan da.\nKuriositatez... finalean Lorian kamiseta eraman zenuen soinean.Lekunberrin sortu den arropa marka berezia da Lorian eta beraien kamiseta batekin oholtzaratzeko ilusioa nuen. Ohore handi bat izan zen etxean egindako kamiseta batekin kantatzea. Janzten dugun arropa non, nola eta zerekin egina dagoenari ere arreta jarri behar genioke. Hemen horrelako proiektu eder bat sortu eta arratsalde hura erakusleiho izan bazitekeen, ni pozik. Ilusio handiz jantzi nuen.\nAurrera begira, zer erronka dauzkazu?Nire erronka asteburuero ahalik eta bertso-saio onenak egitea da. Astebururoko lan hori da gurea. Beti da proba bat jendaurrean jartzea eta beti saiatzen gara jendeari ahalik eta bertso onenak ematen.Bigarren erronka, neure begirada lantzen jarraitzea da. Hori da egin behar nukeen lana, hori sentitzen dut. Gure ingurua, mundua, norbera... aldatzen goaz etengabe eta bertsolariaren begiradak etengabeko lanketa behar du. Nik ere datozen hilabete eta urteetan begirada hori lantzerako unean asmatu nahi nuke. Erne egon eta ea asmatzen dudan nire begirada non jarri eta zeri kantatu.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000010", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Argazkilaria da Idoia Zabaleta Aranburu. Ferminaren alaba Leitzakoa da izatez, baina Iruñean bizitakoa eta azken urteetan baita Atallun ere. Argazkipress-entzat egiten du lan gehien, baina behar duen guztiari eskaintzen dio argazki zerbitzua.\nOstalaritzan urte askoz lan egitez nekatu eta gero, argazkilaritza gustuko zuenez, Argazkilaritza ikasketak burutu zituen Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan. Ikasten ari zela, \"Gaztediaren Etxean\" ikastaroak ematen hasi zen euskaraz, urte pare batez edo. Orduan analogikoan lan egiten zuten eta ikastaroan, argazkiak nola egin, errebelatu, positibatu... erakusten zuen. 2000. urte inguruan, 7Krako lan batzuk egiten hasi zen eta hor egin zuen lan 6 urtez.\nArgazki on bat ateratzeko: lekuan egotea, aurreikustea eta norbere kamera ongi ezagutzea da garrantzitsuena bere ustez. Kaleko argazkiak, bidaietako argazkiak eta erretratuak ateratzea du gustuko batez ere Idoiak eta gaur egun, lan gehien Argazkipress-entzat (FOKU) egiten badu ere, bere argazki zerbitzua behar duen guztiari eskaintzen dio. Webguneetako argazkiak ere egin izan ditu eta ezkontzaren bat ere bai lagunentzat, azkena Covid garaian. Kuriosoa iruditu zitzaion egoera horretan ezkontza bat egitea, jende gutxi eta gonbidatuak musukoak traje edo soinekoarekin konjuntatuta.\nLan guztiak bezala, bere alde ona eta ez hain polita dauzka. Fotokazetaritzan (kirola, kultura, politika, gizartea) alde batetik bestera ibili behar dira eta batzuetan denbora eskasarekin. Beste batzuetan argazki politak eta jende interesgarria ezagutzeko parada ematen dio eta horrelakoetan, pertsona pribilegiatua dela pentsatzen du.\n\"Sanferminetako entzierroan, nire aurreneko entzierroa zen Estafetako kurban eta goizeko 5:30ean han nengoen lekua hartzeko. Oraindik gaua zen eta jendea parrandan zebilen, baina ni han mugitu gabe. Zortziak jotzeko hamar minutu faltan argazkilari amerikar ospetsu bat etorri eta nire lekuan jarri zen...\n-Argazkilari amerikarrak: Sorry, I don t understand (barkatu, ez dut ulertzen).\n-Nik: That you don't understand! I've been here since 5:30h and that's my place!! (ez duzula ulertzen! Hemen izan naiz goizeko 5:30etatik eta hori nire lekua da!!).\nBeno, erantzuna askoz ere luzeagoa izan zen... baina nahiz eta txikia izan, zuzen jarri nuen. Argazkilari ospetsu hark beste leku batera alde egin behar izan zuen eta nire inguruko argazkilariei irrifarrak igarri nizkien.\"\nAurrera begira ez dago oso baikor. Gaur egun, argazkilariak gutxietsiak daudela uste du. Denok dugunez mugikorra eta harekin argazkiak egiteko kamara, batzuk, argazkilarien lana hobby bat izango balitz bezala hartzen dutela dio. Adimen artifizialak ere kalte egingo digula uste du. \"Egia esan, gustukoa dudanak ez dit dirurik emango, baina disfrutatuko dut.\"\nIdoiarekin kontaktatu nahi izanez gero, www.idoiazabaleta.com webgunea du eta hor dator informazio pixka bat. Orain dela urte batzuk berritu gabe dagoela dio eta aspaldi ez dituela argazki berriak igo, baina bere lana ikusteko erakusleiho ona da.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000011", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Marokoarra da Taha Nahimi, hegoaldean dagoen Marrakex hirian jaio eta bertan bizi izan zen 22 urte bete arte. 6 anai-arrebaz osaturiko familiako kide da, bera izanik gazteena. Umezurztegi batean egiten zuen lan bere amak eta han bizi izan zen Taha.\n4 urte zituela, bere ama Saharak \"Umearen Etxea\" izeneko umezurztegian lana lortu zuen eta han bizitzera joan ziren Taha eta bere ama. Asteburuetan soilik itzultzen ziren etxera Mohamed aita eta anai-arrebengana. Umezurztegian gurasorik gabeko umeak edota zaindu ezin dituzten gurasodun umeak daudenez, umezurztegia haien familia bihurtzen da. Bertan egiten dute dena (jan, lo, jolastu, klaseak jaso...), bertan bizi dira azken batean. Taharentzat ere familia bihurtu zen hura eta Rida izeneko lagun mina egin zuen. 18 urte bete arte, bertan bizi izan ziren. Hantxe jasotzen dute Lehen Hezkuntza eta hortik aurrera bertan bizi arren, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa beste ikastetxe batzuetan egiten dira. Hala egin zuten beraiek ere.\n12-13 urte ingururekin lagunartean, plastikozko poltsa beltzak merke erosi eta supermerkatuetan zein kalean garestiago saltzen hasi ziren diru pixka bat lortzeko. Denborarekin, tabakoa saltzen zuten beste batzuk diru gehiago lortzen zutela ikusi zuten eta beraiek ere horretara pasa ziren. 16-17 urterekin mekanikoa zen bere anaia Nordineri laguntzen hasi zen arratsaldetan eta hark propina ematen zion. Beranduago lanparak egiteko kobrea lantzen eta zurgin gisa ere aritu zen hilabete batzuetan, bere gustuko lana lortu zuen arte: larrua lantzeko artisautza. Azken horretan aritu zen 18 urtetatik hona etorri arte.\nMarrakexetik kanpo askotan ibili izan da, baina Marokotik sekula atera gabea zen, nahiz eta umetatik izan duen Alemaniara joateko desioa. Maroko iparraldeko jendeak, gertutasunagatik, gehiago hitz egiten du Europaz eta hango informazio gehiago dute orokorrean. Iparraldeko Tetuan hiriko lankide batek, kanta bat jarri zuen behin (Cheb Adjel Tebghi Moul El Habette 2012) eta berari buruz hitz egiten zuela iruditu zitzaion Tahari. Esaldi batek, herrialdetik ateratzeko esaten zuen eta ideia hori buruan izan zuen ordudanik. Taharen arabera, Marokon ez zara gosez hilko, baina zaila da dirua lortzea eta \"dirurik ez baduzu, ez duzu batere balio\". Han egun guztia lanean pasa eta gero, 5 edo 10 euro besterik ez zituen lortzen. Europara bizitzera joanak ziren marokoarrak bisitan itzultzen zirenean, itxura hobearekin itzultzen ziren eta horrek zer pentsatua sortzen zion. Marokoar haiek gutxiago sufritzen zutela zirudien.\nFacebooken Europara etortzeko lantxa berri bat ageri zen orrialdea atera zitzaion behin eta idatzi egin zien. Kudeatzaileak azalpenak eman eta gero, dirua aurrezteko denbora behar zuela erantzun zien Tahak. Harremanetan jarraitu zuten gerora eta 2018ko abuztuaren 21 arratsaldean lagunekin zegoela, dei bat jaso zuen: \"Taha, autobusa berehala hartu beharra daukazu. Bihar Rabaten egon behar duzu\". Aurpegia aldatu zitzaion eta bere lagunek zer gertatzen zen galdetu zioten. Egitera zijoana inork jakiterik ez zuenez nahi, Tangerren lan bat egitera joan behar zuela erantzun zien. Etxera joan eta amari lagunekin bidaia batera zijoala esan zion. Gauean autobusa hartu eta goizaldera Rabateko ibaian egoteko esan zioten. Esan zioten lekuan, mantaz estaliriko egurrezko txalupa zahar bat zegoen. Manta jaso eta txalupa jendez lepo zegoela ikusi zuen. Igo edo ez zalantzan egon ondoren, 2000 euro ordainduta igo zen. Ingurura begiratuta batzuk haien umeekin zeuden, beste batzuk lagunekin... Taha bakarrik. 65 pertsona zeuden guztira.\nEuropara bizitzera joanak ziren marokoarrak, itxura hobearekin itzultzen ziren\nItsasorantz abiatu eta itsas-erdian txalupa hartatik patera zahar batera lekualdatu ziren. Paterak ez zuen fidagarritasunik ematen, baina ez zegoen atzera bueltarik. Kexaka hasiz gero, itsasora botako zintuzten eta akabo. Egunak pasa ahala, bustita, bertan egiten zuten pixa edo botaka... jateko datilen bat besterik ez eta noizean behin botilaren tapatxo bana ur ematen zieten ahoa bustitzeko. Paterako 3 zulotatik ura sartzen zitzaien eta ez urperatzeko, txandaka aritu beharra zeukaten hura ateratzen. Han ez zegoen lo egiterik.\nModu horretan 3 egun pasa ondoren, Cadizeko itsasertzera iristear zirela, Marinako polizi ontzi handi bat ziztuan gerturatu eta olatuekin patera irauli zien ia-ia. Katalejuekin dena aztertu ondoren, alde egin zuen, baina urrunetik aztertzen zituzten. Haien artean gidaria nor zen jakin nahi zuten itxuraz. Motor inguruan zeudenek manta bat jarri zuten gainetik gidaria nor zen ikus ez zedin eta itsasertzera hurbilduz jarraitu zuten. Polizi ontzi txikiago bat etorri zitzaien orduan eta bertara igoarazi zituzten. Poliziak patera urperatu zuen, motorra kendu ostean.\nItsasertzean Gurutze Gorrikoek artatu zituzten, arropa lehorra eta janaria eman zizkieten. 3 egun pasa zituzten bertan eta mugara bidali zituzten jarraian. Dokumentazioa eskatu zieten han eta ez bazuten, adina galdetzen zieten. 18 urte edo gehiago dituztenak bueltan bidaltzen dituztenez, Tahak 17 urte zituela esan zuen. Sevillako komisaldegi batera eraman zituzten eta bi egun pasa zituzten bertan. Adina neurtzeko hortzetako froga bat egin zieten eta ezer esan gabe, adin txikikoen zentro batean sartu zituzten. Gainean zeramaten guztia kendu zieten han eta ezin ziren irten.\nHalako batean, komunean ezkutuan zuen mugikor batetik hizketan harrapatu zuen Tetuango bat. Ez txibatzearen truke, dei bat egiten uzteko eskatu zion eta hark onartu ondoren, Irurtzunen bizi den Rada arrebarekin hitz egitea lortu zuen Tahak. Familiakoei ongi zegoela helarazteko adina denbora izan zuen soilik. Zentroan 3 egun pasa eta pare bat saiakeren ondoren, zentrotik ihes egitea lortu zuen. Sevillan nolabait beste 3 egun pasa ondoren, kalean ezaguturiko marokoar batek Iruñeara etortzeko autobus txartel bat erosi zion.\nRada arrebarekin elkartzean izugarrizko poza sentitu zuen. Hemengo pisuetan dagoen isiltasuna txundigarria egin zitzaion eta kaleak horren garbi ikustea ere bai. Radak Irurtzungo etxean jasotzeaz gain, 3 gauzarekin lagundu zion soilik: erroldatzen, osasun txartela egiten eta bankuko kontu korronte zenbakia irekitzen. Kultur etxeko gaztelera ikastaroan izena emateko gomendatu ondoren, ez ziola beste ezertan lagunduko esan zion, hortik aurrerakoa bere egitekoa zela. Tahak harriduraz hartu zuen arrebaren esana eta gaizki sentitu zen hasieran. Etorri berritan, hemen ez zuen lagunik, jendearekin ezin zen komunikatu eta une batez Marokora itzultzeko aukera ere pasa zitzaion burutik. Dena den, goizetan gaztelera ikasten serio hasi eta arratsaldetan herriko plazan futbolean aritzen ziren lagun taldetxo batekin elkartzen hasi zen. Lagun horiek bertakoak ziren eta Omarren laguntzarekin bereziki, asko hobetu zuen bere gaztelera. Arrebak esandakoa ulertzen hasi zen orduan. Marokoar batzuk haien artean soilik elkartzen dira eta gaztelera ongi ikasi gabe, mugatuak daude gauza askotarako. Taha dagoeneko, gero eta errazago moldatzen hasia zen. Elektrizista ikastaro bat ere egin zuen.\nPaperak lortzea zen hurrengo erronka. Arlo honi dagokion legedia aldakorra da, baina laburbilduta, 3 bide zeuzkan horretarako: 1. Hemengo etxe bat erosi duzula frogatzea. 2. Hemengo norbaitekin ezkontzea. 3. Erroldatuta 3 urte pasa eta gero, gutxienez urtebetekoa den lan kontratua lortzea. Azken aukera hau da gehiengoak jorratzen duena eta jasoko zaituzten aterperik ezean, paperik gabeko urte horiek oso gogorrak izan daitezke. Tahari esaterako aita hil zitzaion tarte horretan eta sekulako egonezin uneak bizi izan zituen. Lan kontratua lortzea ere oso zaila da hemengo kontakturik ezean eta badira egoera horretaz baliatzen saiatzen direnak. Tahari esaterako, 8000 euroren truke saldu nahi izan dizkiote lan kontratuak, baina egiazkoak edo faltsuak ziren ezin zion inork ziurtatu.\nSaldotxon lortu zuen lana azkenean eta urtebete egin du dagoeneko bertan. Kotxeko gidabaimena lortzea da bere hurrengo erronka eta azterketa teorikoa gainditu du jada. Gustura bizi da Lekunberrin eta kiroldegira joaten da denbora librea duenean. Oso futbol zalea da eta belauneko lesio bat izan arren, lana lortu baino lehen, Beti Kozkorrekin entrenatzen hasi zen. Berehala antzeman zioten lesioa ordea eta ezin zuen horrela segi. Belauneko ebakuntza egiteko 9000 euro eskatzen zizkioten Marokon eta ordaindu ezin zuenez, ordura arte irauten jarraitu zuen. Beti Kozkorreko entrenatzaileen gomendioz medikura joan eta hemen egin zioten ebakuntza. Gaur egun, hobeki dago.\nEuskaraz hitz batzuk besterik ez dakizki, baina dakien horri ahalik eta zuku gehien ateratzen saiatzen da. Etorri zenetik 5 urte pasa eta gero, 27 urterekin bere familia bisitatzera joango da laster. Gogoz gainezka dago eta bereziki, bere amarekin egoteko desioz. Ikaragarri maite du eta amak beragan pentsatuz sufritu behar izan duen guztiagatik hunkitua dago. Hilabete pasako du Marrakexen eta ez daki egin nahi dituen plan guztietarako denborarik izango duen.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000012", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "2010ean sortu eta orain arte, plaza mordo bat alaitu dizkiguna da Gabenara. Taldearen ibilbideari amaiera ematea erabaki berri dute. Ana Arraras Zabaleta abeslari eta pandero-joleak eta Garazi Erbiti Goienetxe gitar-joleak azaldu dizkigute taldearen nondik norakoak.\nAralar Musika Eskolan trikitixa eta panderoa ikasten ari ginen Araitz eta Larraun bailarako hirukote bat osatu genuen Irati, Jaione eta Anak. Etxez-etxeko errondak, feriak, bazkariak eta afariak... girotzen hasi ginen. Honela urte batzuk aritu eta gero, gure irakasle Nerea Erbitik eta gertuko pertsonek animaturik, hirukotea handitu eta erromeria talde bat sortzeko ideia jaio zitzaigun.\nIrati soinu-txikiarekin, Jaionek panderoa jotzen zuen baina taldea osatzeko baxua jotzen ikastera animatu zen, Ana abeslari eta pandero-jole moduan, Leitzatik Garazi gitarrarekin batu zen eta Lesakatik bateriarekin Mattin. Musika ekipoa eta teknikaria ere behar genituen eta lan hauetarako Fermin, Garaziren aita, laguntzeko prest agertu zitzaigun, oso \"saltxeroa\" da eta ikastaro bat egin zuen gurekin martxan hastearren.\n2010 bukaera aldera taldea osatu eta abestiak aukeratu ondoren entseatzen hasi ginen. Abestien zerrenda ez zen makala, 65 abesti! Izan ere, erromeria taldeei ordu dexente jotzeko eskatzen digute, askotan arratsaldean ordu bat eta erdi eta ondoren, gauean lau orduz, beraz, abestien errepertorioa ere nahikoa izan behar plazen beharrak asetzeko!\nUrtebete jo eta ke prestatzen ibili ondoren, 2011ko irailean Intzako festetan plazaratu ginen lehen aldiz eta geroztik, gelditu gabe jardun genuen pandemia iritsi zen arte.\nInorentzat ez zen erraza izan etxean egon behar hori eta zuzeneko musika egiten dugunontzat gogorra izan zen emanaldirik gabe egotea, gure artean entseatzeko ere ezin bildu gintezkeen probintzia arteko mugimenduen mugengatik... eta honela, bi urte pasa genituen plazak alaitu gabe baina denok hainbeste desio genuen eguna iritsi zen eta gu gogotsu geunden berriro ere bideari ekiteko, nahiz eta ia-ia zerotik hasi behar izan.\nTaldekideak aldatzen joan zarete eta nola bizi izan dituzue une horiek?\nAldaketa guztietan izaten dira maldak... Taldekide berriak aurkitzea ez da lan erraza izaten, normalean ahoz-ahokoan jendeari galdetuz moldatu izan gara eta horrela jende asko ezagutu dugu. Hala ere, zortea izan dugu eta ezagutu ditugun musikariak taldean sartzea erabaki izanaz gain, oso ongi moldatu izan gara. Erromeria batean oso garrantzitsua iruditzen zaigu taldekideen arteko harremana ona izatea, ordu asko pasatzen baitira elkarrekin. Beraz, kide berriak aukeratzean, musika arloari begiratzeaz gain, taldearen izaerara ongi egokitu daitekeen norbait aurkitzen saiatu gara beti. Ondoren, entsegu asko egin behar izaten dira musikari berria gure errepertoriora egokitzeko.\nTaldekideen artean emakumeek osatu duzue gehiengoa, kasualitatea ote?\nHasieratik elkartutako lagun-taldearen gehiengoa neskak ginen bai, bost musikarietatik lau. Urteen poderioz taldekideak aldatzen joan garenez, kide berrien etorrerak ere aurreko kopuruetatik gertu ibili dira, inoiz ez gara bi emakume baino gutxiago egon oholtza gainean. Akaso, zoriaren kontua izan daiteke baina ordezkoren bat bilatzerako orduan emakumeak agertu dira ia beti. Poz handia ematen digun gauza da benetan, emakume musikariz beteta gaudela ikusi baitugu urte hauetan, gainera, agian hain ohikoa ez den testuinguru batean. Laburbilduz, neskengandik sortutako talde bat izanik, nahiz eta helburua ez den eszenatokia neskez betetzea izan, neskak gailentzen direla ikustea ere pozgarria eta ederra da eta jarrai dezagun plazak betez!\nNon eman izan dituzue kontzertuak? Mimo berezia diozuen tokirik bai?\nGehienbat Nafarroa iparraldean mugitu gara eta aprezio handia hartu diogu zonalde honi guztiari. Badira gehiago errepikatu ditugun herri edo zonaldeak eta gehiago gozatu ditugun kontzertuak, baino orokorrean gehien dantzatzen duten herriei eta guregana gehien hurbildu diren ikusleei hartu diegu \"kariño\" gehien. Beti gustatu izan zaigu herritarrak ezagutzea eta beraiekin saltsan ibiltzea.\nBai, normalean herriko festetan ibili izan gara, baina urtarrilean eta otsailean ihauterietako emanaldi solte batzuk izan ditugu, gero apirila bukaeran hasi eta jarraian, urria edo azaroa aldera arte ibili izan gara jotzen. Gehienbat asteburuetan, baina herri gehienetako festak abuztuan izaten direnez, hilabete honetan astegunez ere izan ditugu emanaldiak.\nBeti saiatu izan gara betiko erromeriari eusten. Urtero abesti berriren bat sartu badugu ere, ez ditugu betiko abesti eta dantzak kendu nahi izan. Ohitura hauek ere plazetan pixkanaka galtzen ari direla ikusten dugu eta urte hauetan honi eusten saiatu izan gara. Dantzatzeko piezak, mexikarrak, kalejirak... Gaur egun gazte askok nahiago izaten dituzte abesti berri gehiago dituzten taldeak, baina oraindik ere jende asko (tartean gazte dexente) dago horrelako musika gustoko duena eta plazetan faltan botatzen duena.\nBai, hamabi urteren ondoren taldea uzteko erabakia hartu dugu. Urte asko pasa ditugu plazaz-plaza eta taldeak bere \"esentzia\" mantendu duen arren, taldekideen artean aldaketa asko egon da eta erabakia hartzea asko kosta bazaigu ere, bukaera emateko unea iritsi dela sentitu dugu. Garbi genuen gure bizitzako etapa bat izango zela eta honaino heldu da etapa hau. Orain bakoitzak bere bideari ekingo dio eta esperientzia berriak biziko ditugu.\nBizipen honek asko erakutsi digu. Gehiengoa Gabenararekin murgildu ginen lan mundura, oso gazte hasi baikinen, zaharrena 20 urterekin eta gazteena 16rekin... Pentsa, talde bat eramatea dakarrenak bakarrik asko erakusten du bizitzan.\nHonetaz gain, jende eta leku berri asko ezagutu ditugu, Euskal Herriko txoko berezi asko. Hala ere, gehien bete gaituena ezagutu dugun jendea izan da, musika formatu honi urteak eskaini izanaren motorra, dudarik gabe!\nEz pentsa ahazteko esperientziarik dagoenik! Hain onak izan ez diren momentuak egon direnik ez dugu uko egingo; materialarekin arazoak daudela, taldekideren bat azken momentuan gaixotzen dela, kontzertua eman behar dugun lekuan muntaia egiteko arazoak daudela... Baino ez genuke esango ahazteko bizipenik izan denik, hauek denek hazten lagundu baitigute eta asko ikasi baitugu! Gure lehentasuna herria musikarik gabe ez uztea izan da eta beti lortu dugu modu batera edo bestera kontzertuak aurrera eramatea.\nAsko! Behin, herri batean emanaldia genuela eta, muntaketa lanetan hasi eta bertako jendea ea zer ospakizun zegoen galdezka hurbildu zitzaigun. Festak ote ziren pentsaeran geundelarik, emanaldiko datan hilabete bat aurreratu ginela konturatu ginen. Berriro ere dena jaso eta etxera!\nBeste behin, etxetik bi ordura genuen emanaldi batera bateriaren platerak etxean ahaztuta joan eta ezta ohartu ere muntaketan hasi ginen arte. Bertako jendeari galdetuz, herritar bat bateri-jolea zen eta berak utzi zizkigun platerak. A ze estuasuna!\nHona hirugarren bat! Lehen musika-ekipoa eta instrumentuak remolke batekin mugitzen genituen. Bidean gindoazela, kotxetik kea ateratzen zela konturatu eta zer gertatzen zen ikusteko gelditu egin ginen. Handik minutu gutxira kotxeak su hartu zuen eta bertara inguratu zen jendeak lagunduta, remolkea kotxetik askatu eta aldentzea lortu genuen. Gu, izua gorputzean baina bestelako lesiorik gabe eta ekipoa eta instrumentuak arriskutik kanpo geratzean, etxetik engantxea zuen beste auto bat hartuta emanaldiko herrira joatea lortu genuen. Honelako ezustekoetan denbora azkar pasatzen den arren, bizi-bizi dena muntatu eta hitzartutako orduan puntual jotzen hasi ginen. Susto batean geratu zen dena eta gaitzerdi!\nBeste batean, herri bateko kontzertuan horren ongi pasa genuen, ondoren bertako jendearekin trago bat hartzen gelditzea erabaki genuela. Ohartzerako egunak argitu zuen eta herritarrek berriz ere soinua jotzeko eskatu ziguten. Azkenean, furgonetatik trikitixa eta panderoa atera eta herriari buelta eman genion kalejira bat eginez. Diana polita izan zen!\nKontatzeko gehiago ere baditugu, baina guretzako zerbait ere gorde behar, kar-kar-kar!\nEz diogu musikari inoiz aterik itxiko. Modu batera edo bestera, denek jarraituko dugu musika munduan. Behin honetan sartzean zaila da ateratzea.\nJendea plazetan dantzan aritzera animatu nahi dugu eta zuzeneko musikaren lana baloratu eta indarra ematera bultzatu nahi dugu. Datorren urtean plazaz-plaza dantzan jarraitu nahiko genuke. Gaztetxoak ere erromeriak sortzera animatu nahi genituzke. Esperientzia zoragarria da. Jende asko ezagutzen da, asko ikasten da eta gainera lana egitearekin batera parranda ere egiten da!", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000013", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Neguen bukaeran makilez kolpatzeu lurre, esnatu ta berrize ernetzen hasteko; udan atarin Urri-urri salto, zarrak bota eta berrie gustoz hasteko; udazkenean barrue beire jarri eta animek ikusi, been kalabaza ta guzti; ta urtean akaberan allando, allando neguei!Jolas baten bueltan, gooan dauket oanyo nola hasi giñen herrin berrize allandotako prepaatzen. Urte askoan galdue eon zela ohitture eta hasi behar giñula ba berriz etxez etxe kantun. Allandotan ibiltzea, o allandotaa ateatzea esaten zaio Araitz aldean egoarritako eskeai. Berez, kristautasunek muturre sartu zunetik bintzet, Jesukristo gure jainkoan etorreraz abixatzeko ibiltze omen da etxez etxe kantun. Hator-hator mutil etxera; din-dan-don, din-dan-don; eta horra Mari Domingi, bere gona zar ta guzti!; Alaken, alaken, ala pikula tun paire, errespunde la pikula tunpa,...Kantak kanta, ITVa pasatzeko balio izan due gurean bintzet allandoak. Egie esan, gure ahots afinatuk aitzeko, ez bintzet. Zeñek joan nahiko luke gaztaña ximelak jatera; Belen baño bertaxau beharko luke bintzet Goazen artzaiak, salto ta brinko mendian barrena joateko.Etxe batean baño gehiotan moztu izan due gure kantaldie kantarin errepasoa itteko: \"jesus, jesus, bñ zenbat haundittu zea neskatoa!\"; \"Zo ze etxetakoa zea, ba? lengo urteanez ziñen naski etorri? (...) Ah, bai! Jose Main iloa zea zo? Osota ganbiatue zaude zo motikoa, biotean itzala re baukezo ta dauneko!Ta Astoa ta idia daude aldemenean, arnasaz berotzeko... arnasaz ez dakit baño masallek gorri-gorri in, eskeñitako galleta hartu ta aurrea! Hurrungo etxean Ole, Olentzero eta Bizar zuri, bizar zuri,... gure zai pipe hortzetan duela entendimentuz jantzitako beste tripe- haundi bi! Haratx! Aurten ee ez omen daukue ba gui emateko kanbioik, jeje... Sagardo tragotxo bat, beste pasta pare bat eta Dingili-dron gaur Gabon, tripia betea dauket eta besteak hor konpon!Gure kantukin ez duu iñor emozionatuko, baña oso ohitture politte da allandoana. Herritarrak bisitatzeko eune, kax-kax atean, zapel ta zapi dotoreakin jarri eskaparatean eta auzoakin kontu goxo batzuk esateko aukera earra. Eztakit zein krixtok asmatuko zun, baño kristona da!", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000014", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Ez nuen usteko, baina bai, sare sozialetara kateatuta nago. Nire ekitaldiak zabaltzeko, besteenak ikusteko, musika entzuteko, bideoak ikusi, jendearekin harremanak... Egunean ez dakit zenbatetan ikusten dudan mugikorra, ordenagailua berdin... asko, aukeran gehiegi. Ausartuko nintzateke esatera 4 ordu inguru egoten naizela (gosaltzen dudan bitartean, gauean), egunero.Ezin ukatu lanerako tresna ederra direla sare sozialak, komunikaziorako informaziorako... zentzu horretan lotu nautela uste dut. Whatsapp, Instagram edo posta elektroniko gabe ezingo nintzateke bizi orain bizi naizen bezala. Berdin musika entzuteko, beste musikari batzuetatik ikasteko... Beraz, ezinbesteko bihurtu zaizkit sareak. Hasieran iraultza zena ordea, arraro ari da bihurtzen orain. Beldurgarria ari da izaten bilakaera. Lehenago ia ez zegoen propagandarik, pixkanaka sartzen hasi zen eta orain 5 minutuero iragarki bat jartzen dute. Beldurgarria bai nola pixkanaka sartzen doazen, nola erabiltzaileon tolerantzia maila handitzen doan... Jartzen dute aukera bai, iragarkirik nahi ez baduzu, ordaindu eta listo. Kezkatuta nauka ere ze informazio iradokitzen didaten sareek, adi egonda ere, iritzi mota susmagarri dezente, munduaren errealitate partziala... eta adiktiboa!Lekunberrin edo Gaintzan egonda ere, nire burua ordu askoz munduan zehar dabil informazio honen ondorioz, deserrotu egiten nauela uste dut. Nire erara margotua bada ere, mundu ikuspegi kondizionatua.Eta agian beldurgarriena nire burua nola sareetan erakutsi, besteena nola ikusi, irudiak sortzearen sentsazioa dut, artifiziala, interesatua... eta denak batera hizketan ariko bagina bezala... Agian gaindosiahartuta nago, ez da harritzekoa, pandemia ondotik ordu asko pasa ditut ordenagailuan eta... Ea norantza noan, baina gai serioa da. Ematen dutena baina gehiago kentzen badidate, zeozer egin beharko dut. Niri bakarrik gertatzen al zait?", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000015", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Javier Almirantearena Legaz. Lekunberriko Zerbitzu Anitzetako arduradun berria\n40 urte ditut eta Orbaizetakoa naiz, Pirinioetakoa. Duela 20 urte ezagutu nuen nire emazte Maitane Oderizko festetan eta Irurtzun inguruan ibili izan naiz ordudanik.13 urtez Ororbiako lantegi batean aritu nintzen lanean, 2019an Irurtzungo udaletxean lan egitera pasa nintzen bakante bat betez eta iaz, Iturmendin plaza atera bezain laster, Lekunberrikoa lortu nuen jarraian.\nIturmendin plaza ateratzean ez nuen hona etortzeko asmorik, baina emazteak hemengo osasun etxean egiten du lan fisioterapeuta moduan eta berak esan zidan hemengo lan eskaintzara apuntatzeko, eta asmatu nuen. Iturmendi txikiagoa da eta gehiago behar nuen.\nEromen pixka bat izan dugu. Nire postuan lan egiten zuen Jose Manueljada jubilatua zegoen eta praktikoki ez da esperientzia hori trukatzeko aukerarik egon lanean bertan. Edurne lankidearekin bai, baina bera ere lanez lepo zebilen Jose Manuelen hutsunea bete beharrarekin eta ni hasi bezain laster hartu zituen oporrak.\nEspainiako itzulia zetorrelako ere ezohiko lan dezente izan genuen, antzinako azoka, festak... hemen egiten diren gauzak kozkorrak dira orain arte ikusitakoagatik. Horrelako egunak datozenerako materiala prestatzen hasi beharra dago, elektrizistekin hitz egin... dena aurreratuz azken batean. Gero berriz, dena jasotzen hasi eta 3 egun behar izaten ditugu bukatzerako. Ikusten ez den lan pila bat dago atzetik.\nEdurne eta biok finko gabiltza. Brigadarako sei hilabete edo urtebeterako kontratatu ohi da jendea eta lau aritzen dira bertan. Guztira sei gabiltza, beraz.\nLantegian ere mantentze lanetako enkargatua izan nintzen eta askoz potenteagoa da hura honekin konparatuta. Segurtasuna eta kalitatea udaletxeetan ezberdina da, familiarragoa nolabait esatearren. Industrietan ezin zara lerrotik atera eta hemen desberdina da, zure modura,ongi, lasai eta aurrera. Horrexegatik atera nintzen industriatik. Akzionis-tak, ERTEak... ez nuen hainbesteko ardura sentitu nahi nire gain eta hor-tik atera beharra neukala ikusi nuen.\nIristen naizenean adibidez, goizeko zazpietatik bederatziak arte eskolanaritu ohi naiz, haurrak sartu baino lehen bertako lantxoak egiteko. Geroegun batetik besterako plan bat egiten saiatzen naiz. Aurrez hasitakolanak bukatuak ditugun edo ez aztertu eta eguraldiaren arabera ere antolatzen gara. Ez da berdin euriarekin edo eguzkiarekin aritzea.\nGaur adibidez konpostagailuak husten ari dira langileak eta herenegun euriagatik ezin zen. Bestalde, abisuak ere egoten dira. Esaterako arketa batpuskatu dela esaten badigute eta arriskutsua dela, bertara joan behar izaten gara. Kultur teknikariak, arkitektoak edota zinegotziak emandako ideiek ere eragiten dute gure lanean ia beti.\nLekunberrin kalean egin beharreko ia lan guztiak zuen gain beraz, ezta? Udal instalakuntzak ere bai?\nKaleari dagozkion ura, espaloiak, arketak, belarra, garbiketa... hori guztia gure gain dago bai. Astelehen eta ostiraletan egiten ditugu garbiketa lanak eskuz zein makinaz. Garbitzeko makina, giro zero esaten zaion belarra moztekoa eta traktorea dauzkagu lan horietarako. Udal instalakuntza batzuk gure gain daude eta beste batzuk ez. Kiroldegia esaterako mankomunitateak kudeatzen du eta asko jota laguntzera sartzen gara bertara.\nBeste herri batzuekin alderatuta profesionalizatzea falta da. Gauzakmugitzeko esaterako kamioi edo furgoneta handi bat behar genuke eta gaur egun, Pick Up eta Berlingo batekin ibiltzen gara. Materiala ere lau txoko ezberdinetan daukagu eta hori nabe batean zentralizatua egotea komeniko litzake, guztia antolatuago izan eta beste herriei gauza gutxiago eskatzeko (mahaiak, aulkiak...).\nLan taldeari dagokionez ere, jende gehiago behar genuke. Udala honen guztiaren jakitun da eta aukera ezberdinak aztertzen ari dira.\nMendira joaten saiatzen naiz, baina askotan ez dut lortzen. Bi alaba eta40 urte dauzkat eta animoak jaisten doaz kar-kar. Lagunekin egon etaOrbaizetara joatea ere gustatzen zait. Han daukat nire familia osoa:ama, aita... eta Irurtzungo kuadrilaz gain, hango kuadrilarekin harremanamantentzen ere saiatzen naiz.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000016", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Nire amak lau urte zituela, bere amak esan zion bere ondoan aulki txiki batean eseri eta josten hasteko. Eman zion zapi pusketa eta haria jostorratzean prestatuta. Josi eta ez zaitez hortik mugitu. Nire amonari begira ikasi zuen josten. Ongi ikasi ere, baina ez zitzaion aukerarik eman. Ikasi behar zuen denboraz baliatzen zerbait onuragarri egiteko. Eta bizitza osoa josten eman eta gero, hil aurretik aitortu zidan benetan ez zuela horrenbeste maite jostea baina ez zekiela ezer egin gabe egoten. Beste modu batera, nik ere mezu bera jaso nuen eta ikasketa bera izan nuen. Beti zerbait egiten egon behar dut. Ezin gelditu. Beti asko daukat egiteko zain. Ezin denbora galdu. Eta gainera onura ekonomiko, materiala edo osasunerako ematen badit, hobe. Maiz heldu askori gertatzen zaigun honen aurrean, Bitoriano Gandiagak \"Denbora Galdu Alde\" liburua idatzi zuen. Aspaldi irakurri banuen ere, ez nuen neureganatu. Denbora ezin \"galdu\" honetan bizitza joaten zait ez banaiz adi egoten. Oraindik lanari ematen diot nire denboraren zati ederra, gainera. Jakina, horrela dirua irabazten dut eta nire gastu eta zorrei egiten diet aurre. Hala ere, azken bolada honetan, kostata, ari naiz nire buruari esaten \"utzi itzak alde batera, neurri batean behintzat, beldurrak eta ikasitakoak. Dirua eta denbora librea ere badira, besteak beste, bizitzaz gozatzeko\".", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000017", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Ez da erronka makala 100 urte betetzera iristea eta Martina Tolosa Goikoetxeak duela gutxi lortu zuen. Azkaraten jaioarren, Lekunberrin gustura igaro du bere bizitzako zatirikhandiena.\n1923ko irailaren 29an Azkarateko Etxeberria baserrian jaio zen Martina.12 anai-arreba ziren, bera bigarrena eta alaben artean zaharrena.\nBere haurtzaroan Atalluko eskolara joaten ziren Azkaratekoak. Zapata pare bakarra izango zuen orduan Martinak eta ongi zaintzeko, hanka hutsik jaisten zen oinez Atalluraino. Bertara iristean janzten zituen zapatak. Dena den, etxean egin beharreko lanak tarteko, egun batzuetan ezin izaten zen eskolara joan.\n13 urte ingururekin estraperlora joan ohi zen bere aitarekin, eta 18 urte ingururekin etorri zen Lekunberrira neskame, erdaraz hitzik jakin gabe eta lana gogor egitea tokatu zitzaion. Bertan ezagutu zuen bere senarra izango zen Lekunberriko Ildefonso Mariñelarena. Ildefonsok berak baino 13 urte gehiago zituen eta gaur egungo industrialdetik gertu zegoen Aizpurua enpresarentzat egiten zuen lan meategian.\n1948an ezkondu eta Plazaolako trenean Zarautzera joan ziren eztei bidaian. Itsasoan hainbeste ur ikustean Martinak ezin zuen hori guztia gazia zegoela sinetsi,bertaratu eta probatu zuen arte.\nLekunberriko Pastanea baserrian bizi izan ziren eta Ildefonsoren gurasoak zaintzen lan handia egin zuen Martinak. Horretaz gain, 7 seme-alaba izan zituzten, 3 seme eta 4 alaba. Martinak eta Ildefonsok euskaraz hitz egin arren, frankismo garaia izanik, eskolan gazteleraz aritu behar izaten zuten umeek eta esanak zorrotz bete ezean, egurrezko erregela eta bestelakoekin zigor gogorrak jartzen zizkieten.\nBizi gogorra izan zuen Martinak. Etxean ez zuten urik eta arropa garbitzera errekara edo labaderora joaten zen. Luis Urriagaren harategiko lanak ere egiten zituen. Etxean egin zitzakeen lanak aurreratzen zizkion bereziki harakinari eta besteak beste tripakiak garbitzen, gaueko hirurakarte aritzen zen etxeko sukaldean behin baino gehiagotan. Trukeandirua beharrean, haragia ematen zion harakinak eta horri esker etxeanez zitzaien sekula janaririk falta izan.1970ean bizi aldaketa etorri zitzaien. Beheko su ondoan zegoen katuaribrasaren bat erantsi eta ganbarako lastoetara joan ostean, Pastaneabaserria erre zitzaien. Igande gau horren ostean, jateko tenedorerik ere gabe, esku hutsik gelditu zen familia. Gaur egungo udaletxe ondoan, irakasleentzako etxebizitzak zeuden eta bertako bi pisu utzi zizkioten familiari, etxe berria egin artean han bizitzeko. 1972an pasa ziren Iturritak kaleko euren pisu berrian bizitzera. Baserri batetik baratze eta garajedun pisu batera bizitzera joatea, aldaketa handia izan zen Martinarentzat.\nGaur egun, 12 bilobaren amona da eta 17 birbiloba ere badauzka (18 aurki). Bere 4 anai-arreba bizi dira oraindik eta haiekin telefonoz hitz egitean, hika aritzen da. Bere zaletasunetarako ez du tarte handirik izan Martinak, baina baratzean aritzeaz gain, pilota partiduak ikustea gustuko izan du. Behinjubilatuta, Lekunberriko jubilatuetan ere asko gozatu zuen karta jokoetanbesteak beste. 1991n alargun gelditu eta dolua gainditzean, jubilatuetakolagunekin txango ezberdinak egiten ere hasi zen eta Benidormera zenbaitbidaia egina da besteak beste.\nMartinak, oraindik ere ez du inongo minik eta apetitua berriz izugarria. Lo ere asko egiten du. Seme-alaben artean txandaka zaintzen dute amaeta asteburuetarako berriz langile bat dute kontratatua. Urtebetetze egunean, Pilar alabak amari 100 urtera iritsi zela aipatu eta \"bai, ni iritsi naiz!\" erantzun zion.\nEguna etxean lasai-lasai ospatu, seme-alabekin bazkaldu eta iloben zein biloben bisitarekin poz-pozik amaitu zuen bere eguna Martinak.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000018", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Dieta eta hezkuntza nutrizionala eskaintzen ditu Ana Gurreak. Argazkilaritza eta programazio mundutik pasa ondoren, garbi ikusi zuen elikadura arloan murgildu beharra zeukala. Bidea egiten hasi eta gaur egun, bere kontsulta propioa dauka.\nAnari atentzioa ematen zioten elikaduraren inguruan existitzen diren mitoek, jatean egiten ditugun akatsek eta \"dietaren kulturak\" egiten digun kalteak ere bai. Bere kabuz hasi zen ikasten: sare sozialak, podcastak, liburuak...horrek guztiak bere momentu horretako lanak baino gehiago motibatzen zuela ikusi zuen arte. Beraz, modu ofizialean ikastea erabaki zuen, titulua lortzeko eta horretan lan egin ahal izateko.\nDietetika ofizialki ikasten hasi zenean bazekien kontsulta klinikoa izangozela bere bidea. Betidanik egin du lan jendearen aurrean eta pertsonekin erlazionatzea gustatzen zaio. Pandemia zela eta, Lekunberrira bueltatu zen bizitzera eta horrekin batera bere lekua aurkitu zuen herrian. Gainera, zerbitzu hau ez zuen inork eskaintzen eta aukera polita iruditu zitzaion bidea egiten hasteko.\nAurreko udan hasi zen kontsultarekin. Arrazoi ezberdinengatik hurbilduohi zaio jendea: pisu galera, pisua igotzea, kirol nutrizioa, patologiak...baina gehiengoak pisu galera bilatzen du gaur egun. Hezkuntza nutrizionala du gustuko Anak, helburua edozein izanda ere, bere zergatia azalduz eta pertsonak zeozer berria ikasiz.\nFase ezberdinak ditu dieta batek. Lehenengo pausoa erabakia hartzea da. Pazientea beregana datorrenean elkarrizketa luze bat izaten dute, elkar ezagutu eta bezeroaren egoera aztertzeko. Bakoitzak bere testuingurua du eta horren arabera helburu bat eraikitzen dute. Behin helburua finkatuta, jarraitu beharreko bidea markatzen dute. Hortik aurrera bezeroarekin adosten ditu eraman beharreko jarraipenak, hilabetean behin, bitan... pertsona eta kasuaren arabera.\nBuruan oso sartuta daukagu \"dieta egitea\" sufritzea dela, gutxi jan behardugula edo gauzak debekatu behar direla, baina askoz errazagoa daAnaren esanetan. Bere ustez zilegi da gure gorputza hobetu nahi izatea, estetikagatik, osasunagatik, errendimenduagatik... baina gure gorputza errespetatuz eta maitatuz beti ere, ez gorrotatuz. Horrek guztiak prozesu bat dauka eta osasun mentalak hemen ere paper garrantzitsua jokatzen du. Azken finean osasuna erabateko ongizate fisiko, mental eta sozialeko egoera da.\nOro har, pozik dago zerbitzuak izan duen harrerarekin: \"Lekunberri herritxikia da, eta onerako edo txarrerako, mundu guztiak ezagutzen zaitukar-kar, baina erantzuna positiboa izaten ari da\". Etxekoak zaintzen etazerbitzurik onena ematen saiatzen da, eta ahoz ahokoak asko laguntzendu.\nLekunberriz gain, orain Iruñeko eta Ororbiako beste zentro batzuetan ere egiten du lan, eta oso pozik dago. Etorkizunean dietista bezala haztea eta Lekunberrin zerbitzua zentralizatzea gustatuko litzaioke: \"Lan honetan garrantzitsua da eguneratuta egotea eta horregatik etengabeko formazioan nago: patologia digestiboak, hormonalak, kirol-nutrizioa...\". Bere lanean kon-fiantza ezartzen duten pertsonei ahalik eta zerbitzurik onena emateagustatuko litzaioke.\nInformazio gehiago nahi izanez gero, instagrameko @ordenandoloquecomemos atarian sartzea da gomendioa. Bertan, astero igotzen ditu infografiekin, errezetekin eta bestelako informazioarekin lotutako berriak.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000019", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Jesi Ansorenak jantoki ibiltaria jarri du martxan Araitzen. Amalurreko du izena eta duela urte batzuk Atalloarra jatetxean lan egin ondoren, gaur egun Jesi bera sukaldari, etxean bezala aritzen da bezeroen landetxe, elkarte edo dena delakoan.\nAmalurrak emandako produktu ekologikoei garrantzia eman eta otordu osasuntsuak eskaintzeko asmoz abiatu da Amalurreko proiektua. Herri gehienek daukate elkartea esaterako, baina sarritan ez dira asko erabiltzen eta Jesiren zerbitzuari esker errazagoa izan daiteke planak egitea.\nGutxienez 4 pertsonako otorduetatik hasi eta 70-90 pertsona arteko taldeak onartu ditzake. Uztailean abiarazi zuen zerbitzua. Zenbait herriko festek bere bidez atera dituzte otorduak aurrera. Horretaz gain, bertako jendea oporretara joana zela eta inguruan turista dezente zebiltzala probestuz, bailara eta bertako produktuak ezagutzeko ibilaldiak eskainiz hasi zen. Araizko Zaporeak elkartearekin harreman estua du eta bertako ekoizleen etxeraino eraman zituen bezeroak, lan prozesuak bertatik bertara ezagutzeko aukera emanez.\nProduktu ekologikoekin lan egiteari garrantzi berezia ematen dio, gaur egungo bizi erritmoarekin zer jaten dugun ahazten ari zaigu eta horrekondorio zuzena du gure ongizatean. Garaian garaiko elikagaiekin aritzen da soilik eta inguruan ditugun altxorrak balioan jartzearekin tematua dago.\nAralarreko inguru eder hauetan barrena mendi ibilaldiari, aho zapore goxoarekin eman die amaiera zenbaitek Jesik prestaturiko picnic landuari esker. Izan Zarateko buelta, izan Azkuekoa, Arribeko ur jauzikoa edo norberak hautaturiko beste edozein, bukaera gastronomiko goxo batekinitxaron gaitzake guk hautaturiko helmugan.\nSukaldean aritzen ikasi nahi dutenentzako tailer eskaintza ere mahai gainean dauka: gozogintza tailerrak, taloa egiten ikastekoak, bermutaegiten ikastekoak... Dena delako dieta motak egiten ere ikasi liteke berarekin. Norbaitek gatzik gabeko otorduak behar baditu adibidez,aurrez abisatu eta listo. Dieta begano edota begetarianoekin ere berdin.\nIbilaldi zein tailerretan 4 eta 12 pertsona arteko taldeekin egiten du lan.Interesa edukiz gero www.amalurreko.com webgunean sartu eta korreozein telefono bidez kontaktatzea da eraginkorrena. Pozarren erantzungodizue Jesik.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000020", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Ainhoa Sanchezek eta Xabi Zabaletak sortu dute. Ipa motakoa da, eskura daitekeen lehena, eta Plazaola izena jarri diote.\nXabi: Duela bost urte inguru, garagardoa egiteko kit txiki bat erosi genuen anaiak eta biok. Hasiberri gehienek bezala, lehen sortak harraskatik behera bota edo oilaskoa labean egiteko erabili genituen. Azken urteetan, ordea, garagardo edangarria egitea lortu dugu Ainhoak eta biok.\nAinhoa: Garagardo munduan ezagutzen hasi ginen jendeak ere animatu gintuen gure lote propioa ateratzera. Erraz salduko genuela zioten eta haiek ere erosiko zigutela. Bultzada horiekin gehiago animatu ginen.\nXabi: 800 litro egiten dira, baina gero garbi... estiloaren arabera aldagarria da. Kasu honetan 700 litro atera zitzaizkigun garbi, 2100 botilla inguruguztira.\nProdukzio guztia zuek egin duzue edo norbaiten laguntza izan duzue honetarako?\nAinhoa: Garagardoa egiteko Euskal Herri mailako kooperatiba bat dago beren langileekin. Norberak bere errezeta eraman eta haiek egiten dizute. Beraz, garagardoa norberarena da, baina eskulan guztia haiek egiten dute.\nXabi: Ohituta gaudena baino afrutatuagoa da. Limoi-laranjaren zitrikoasumatzen zaio eta pomelo pixka bat ere bai agian. Lehorra da bainabukaerako garratz ukitua dauka.\nAinhoa: Garagardo freskoa da, udan edateko aproposa. Usai asko daukala komentatu digute baina gero zaporea askoz xuabeagoa da, beraz, ausartu probatzera!\nAinhoa: Nahiko ona. Hemen ez dago garagardo artisau askorik eta bertakoa izatearekin jendea gehiago animatzen da. Probatu dutenek zoriondu egin gaituzte eta nahiko pozik gaude. Edateko erraza den garagardoa egin genuen jendearentzat atsegina izango zelakoan eta nire ustez ongi atera da.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000021", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Begoña Urbieta eta Esther Auzmendiren familiek osatzen dute Lorian arropa marka berriaren proiektua. Emozioz kontatzen dute egiten ari direna. Proiektuaren helburua ere emozio positiboak transmititzea da.\nIparraldeko jatorria duen adiera da loria. Leku goxo batean egotearen mezua transmititzen du eta bizipoza edota alegeraren sinonimotzathar liteke. Zoriontasuna, poza eta antzeko adieretan murgilduta eginzuten topo hitz honekin, marka honi eman nahi zioten goxotasunarekinbete-betean uztartuz.\nHasierako bozetoetan Loria Nafarroa izena jartzeko asmoa zuten, baina eztabaiden ostean eta laburtzeko asmoz, Nafarroaren \"n\" hori erantsi zioten \"loria\"ri. Logoarekin ere ideia mordo bat izan zuten, baina azkenerako zerbait sinplea eta polita izatearen aldeko hautua egin zuten. Orri erraldoi batean, Lorian-en barruan eta hortik kanpo egotea nahi zutena idatzi zuten. Hori izan zen gauzak argitu eta nortasuna definitzeko abiapuntua. Laguntasuna eta maitasuna bezalako hitzak zeuden bertan, komunitatea eta lankidetza ere oso presente izanik. Oinarriak jartzen lagundu zien orritzarra ederki gordeta daukate, haien museoaren parte izango baita noizbait.\nLan banaketaDiseinuak eta ideiak Esther eta Begoñaren artean sortzen dituzte. Arlo teknikoaren arduraduna Jon da, bera izanik ordenagailuez gehien dakiena. Azpiegitura lanak kudeatzeaz, berriz, Igor arduratzen da, taldearen egonkortasuna bermatuz.\nLehen kamiseta eta sudadera bildumak Giro on dauka izena. Arropak aukeratzean, haien bidez hitz egiten ari garela iruditzen zaie: \"zure gorputzaren komunikazio bide bat da, izan kontzientzia gehiagorekin edo gutxiagorekin. Ez da berdina beltzez janztea edo dena delako aukeraketa, esaterako.\" Janzten garenean arroparen bidez zerbait komunikatu daitekeela ulertzen dute eta horietan mezuak testuz adieraziak daudenean, zuzenagoak eta indartsuagoak egiten dira.\nInterakzio bat sortzeko modu polita dela iruditzen zaie, giro on, rollo ona, mezu positiboak edo txispa polit bat eragiteko asmoz.\nlorian.eus web orria dute haien salmenta gune. Denda fisikoetan saltzeko eskaintzak ere iritsi zaizkie, baina oraingoz ez dute eskaintzarikonartu. Prezio kontuez ere ikasten ari dira eta denda fisiko horiek ere haien etekinak nahi dituztenez, produktua garestitzea zekarren. Momentuz ez daude horretarako prest. Pena da jendeak arropa fisikoki ukitu eta probatzeko aukerarik ez izatea, jendeak konfiantza gehiago hartzen baitu, baina... pausoz pauso.\nBide horretan, arropa ezagutarazteko argazkiei dagokienez, haiek izan dira argazkilari. 4 seme-alabak eta herriko jendea modelo lanak egiteko prest izan dute. Adin guztietako modeloak lortu nahi izan dituzte eta jendearen prestutasunarekin sorpresa atsegina jaso dute. Chloe, Beretxu, Unai, Amaia eta Ane aritu dira modelo gisa lagunduz orain arte. Lehen argazki saioa Landetan egin zuten, Kapretonen. Lekunberriko malkorrean ere egin zuten beste saio bat.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000022", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Martxoaren 17tik apirilaren 23ra, Gabarin izango da ikusgai Amutxaten eta Mainean topatu ziren aztarna interesgarrienak biltzen dituen erakusketa: Spelaeus. Duela 50.000 urteko Aralar aurrez aurre ezagutzeko aukera ezin hobea. Larraungo Udalak, Nafarroako Gobernuak, Aranzadi zientzia elkarteak eta Ondare Kultur Taldeak ondu dute, besteak beste.\n\"Mikel, honek guztiak bere jatorrizko lekuan izan behar du\". 2021eko ekaina da; Mikel Uharte, Larraungo alkatea, Iruñeko Planetarioan dago, Spelaeus erakusketaren aurkezpenean, eta Trino Torres paleontologo entzutetsua da hizketan ari zaiona. Ia bi urte geroago, mahai beraren atzean daude biak eserita, Nafarroako Gobernuko Kultura zuzendari nagusia den Ignacio Apezteguíarekin eta Jesús García Gazólaz ondare teknikariarekin batera. Esker oneko hitzak txandakatzen dira guztion ahotan: Larraungo Udalari, egindako ahaleginagatik; Nafarroako Gobernuari, emandako erraztasunengatik; Ondare taldeari eta beste norbanako batzuei, egitasmoari hasieratik eman dioten bultzadagatik eta Satorrak taldeari, egindako lan guztiagatik. Pozik daude guztiak, Apezteguíak esan duen moduan, erakusketa dagozkion koordenatuetan ikusita.\nErakusketa martxoaren 17tik apirilaren 23ra izango da ikusgai Larraungo udaletxearen egoitzan, Gabarin. Asteburuetan eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bisitatu ahalko da, ordutegi horretatik kanpo taldeentzako bisita gidatuentzat erreserbatuko baita.\n1988an, Satorrak espeleologo taldeak Baraibarretik gertu dagoen Amutxateko leizearen AM3 zuloa aurkitu zuen. Arturo Hermoso de Mendoza espeleologo berak kontatu du nolako esperientzia izan zen hura: zulo horretatik ateratzen zen haize-lasterrak iragartzen zien barruan bazela espazio ireki handi bat, ganbera moduko bat eta, horrenbestez, \"deskubritzeko mundu bat\". Sei urte eman zituzten zirrikitua zabaltzen. 1995ean, bide estu-estua ireki zutela, lortu zuten, azkenean, duela 50.000 urte hartzek baliatu zuten aretora heltzea. Oso bide meharra zen, \"tarteka aire guztia bota behar zen\" kabitu ahal izateko, gogoratu du espeleologoak. Ez omen dago hitzik \"denboraren kapsula\" hori aurkitzeak eragin ziena azaltzeko, baina nolabaiteko kezka ere sentitu zuela adierazi du Hermoso de Mendozak: \"Espeleologook kaltea eragiten dugu, bideak zabaltzean eta abar, eta pentsatu behar dugu gure ekintzen inpaktuan. Oso gauza garrantzitsua aurkitu dugu, bai, baina horren ardura dugu orain\".\nHurrengo urratsa aditu bat engaiatzea zen. Jesus Altuna Etxabe antropologo eta paleontologo gipuzkoarrarekin hitz egin zuten eta horrek leize-hartza ikertzen zebilen \"zoro\" batekin jarri zituen harremanetan. Zoro horren izena: Trinidad \"Trino\" Torres.\nTrinok hiru baldintza jarri zizkion Satorrak taldeari: ez zezatela ezer uki, \"denboraren kapsula\" hura bere horretan ikertu nahi baitzuen; sarrera zabal zezatela, Trino bera kabitzen ez zelako eta piezak ateratzeko ezinbestekoa izango zutelako, eta finantzaketa lor zezatela. Lehenengoa erraza zen betetzen, bigarrenak lan handia eman zuen, eta hirugarrena Nafarroako Gobernuak jarri zuen.\n50.000 urtez, \"denboraren kapsula\" honek 22.000 pieza inguru gorde ditu. Askotariko animalien aztarnen artean, deigarriena azken kuadrikulan topatu zuten hezurdura izan zen. \"Hartz oso bat ateratzen ari gara!\", abisatu zuten Trino. Ilunpetan, eta aurkikuntzaren ezohikotasunak liluratuta, Mari jarri zioten izena, emea zelakoan. Handik gutxira, baina, ikusi zuten Mari arra zela. Mariri, besteak beste, eskuineko hanka biak, belaunezurrak, bularrezurrak eta omoplatoak falta zaizkio. Orno batzuek ere hortz markak dituzte. Hienen bisita izan omen zuen erakusgarri.\nTrino Torresek azaldu duenez, leize-hartzek, negua heldu aurretik, 40-50 kilo gantz pilatzen dituzte gorputzean hibernatu ahal izateko. Zenbaitetan, baina, ez dute negu osoa pasatzeko lain jaten edo zaharregiak dira udaberrira heltzeko, eta, elurra desagertzen denean, hienek gorpuak usaindu, sartzen dira eta hezurrak ere jaten dituzte. Barre artean, Trinoren hitzetan, \"Amutxate pleistozenoko janari-lasterreko sukurtsal bat izan zen\", nolabait.\nHala eta guztiz ere, zientziaren ikuspuntutik, Mariren hezurdura ikusgarriak ez du ekarpen handirik egin. Amutxatek ez dio bere garrantzi paleontologikoa hiru metroko garaiera omen zuen hartzari zor. Leizea berezi egiten duena \"kapsula\" izaera hori da, zeinari esker, besteak beste, jakin daitekeen nola hazten ziren hartzak, nolakoa zen emeen eta arren arteko aldea etapa horietan zehar eta zer presentzia zuten hienek testuinguru horretan. Gainera, Amutxaten topatutako fauna guztiaren aztarnei esker, garai hartako ekosistemaren inguruan ere asko ondoriozta daiteke; gaur egun orkatzak eta basurdeak ikus daitezkeen eremuetan, duela milaka urte, errinozero iletsuak, mamutak eta leizeetako lehoiak baitzebiltzan, besteak beste. Hori dela eta, funtsezkoa deritzote izugarri aberatsa den ondare hau guztia behar bezala zaintzeari.\nHorren harira, Hermoso de Mendozak adierazi du zirkulua ez dela itxi. \"Dibulgazioa egin ostean, orain zer? Kobazuloa hor dago, eta jendea hurbiltzen da, batzuk asmo onez, baina...\", esan du espeleologoak ondarearen babesaren garrantziaz ohartarazteko. Gobernuaren laguntza ez ezik, bertako biztanleena ere du ezinbestekotzat Satorrak taldeko kideak. Ildo berari jarraiki, Trino Torresek gaineratu du Spelaeus bezalako erakusketak beharrezkoak direla jendeak inguruan daukanaren garrantziaz jabetu dadin. Eta ideia hori bera zuen buruan Trinok, 2021eko ekaineko egun hartan, Mikel Uharterekin hitz egin zuenean.\nGabarin aurkituko duguna ez da, baina, Amutxatera mugatzen; Mari hartzak Uitziko Mainean topatu ziren oreinaren, mamutaren eta bost errinozero iletsuen konpainia baitu erakusketan. 250 pieza inguru eman zituen, 1996an, Otxola taldeak topatutako aztarnategian Paco Etxeberria forentse eta antropologo ospetsuak zuzendutako indusketak. Mainearen datu harrigarrienetakoa bildu ziren aztarna gehienak fauna hotzari dagozkiola da. Fauna hotza topatzea ez da arraroa inguru honetan, % 99 fauna mota horrekin lotuta izatea, ordea, bai. Asier Gómez-Olivencia paleontologoak azaldu du litekeena dela dolinak tranpa natural bezala funtzionatu izana, non ugaztun handi horiek erori ziren, handik ateratzeko inolako modurik gabe ez zutela. Bertan, gosez hiltzen ziren. Lekuaren helezintasunak Amutxatera hurbiltzen ziren hienak bezalako sarraskijale handien bisitak galarazten zituen eta, horrenbestez, nahiko egoera onean kontserbatu ahal izan dira aztarnak. Duela 45.000 urteko hezurrek garai hartako klimaz hitz egiten digute eta, informazio horri esker, Neandertal gizakiak bizi zituen aldaketa klimatikoen inguruko informazioa deduzitu daiteke.\nAranzadiko Jexux Tapia arkeologoak aurreratu du, inaugurazioaren biharamunean, leize-hartzarekin lotura duen aztarnategi bat topatu dutela, Ondare talderekin elkarlanean. Xehetasunik ez du eman, lekua babestea baita lehentasuna, baina aurkikuntza garrantzitsua izan daitekeela aurreratu du arkeologoak. Datozen hilabeteetan datu gehiago emateko asmoa dutela jakinarazi du. Aztarnategi hori ez ezik, beste bost inguru aztertzea ere aurreikusten dute, baina ez dute lan makala izango, Tapiak azaldu bezala, berrehun kobatik gora baitaude Larraunen. Ikusteko dago zer altxor gordetzen dituzten.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000023", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Nafarroako Gobernuak diru laguntzak onartu ditu Mendialdea eta Araxes Garaiko mankomunitateentzat\nHondakinen Urteko Funtsaren bitartez, Nafarroako Gobernuak 23.817 euroko diru laguntza onartu du Mendialdea Mankomunitatearentzat, eta 11.006 eurokoa Araxes Garaiko Mankomunitatearentzat.\n2021. urtean Mendialdea eta Araxes Garaiko mankomunitateek finantzagarriak diren ekintzetarako eskatutako dirua jasotzeko onarpen ebazpena jaso du, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuko Ekonomia Zirkularra eta Klima aldaketa Zerbitzuari atxikitako Hondakin Sailaren eskutik: 23.817 euro eta 11.006 euro, hain zuzen. Diru laguntza hori 2021. urtean hondakinen kudeaketa hobetzeko egin diren ekintzak finantzatzeko erabili ahal izanen da.\nHondakinen Urte Funtsa Nafarroako mankomunitateek zabortegietara eramaten dituzten hondakin tona bakoitzeko ordaintzen den kanonaren bitartez hornitzen da. Urtean zehar poltsa horretan biltzen den dirua entitateei itzultzen zaie, hondakinen kudeaketa hobetzeko aurrera eramaten dituzten ekintzen arabera, baita horien eta kudeaketa sistemaren ondorioz lortutako hondakinen murriztapenaren eta horien balorazioaren edota birziklapen datuen arabera ere.\nJasotako diru laguntza hondakinen sorreraren prebentzioa bultzatzeko, bio-hondakinen birziklapena sustatzeko eta orokorrean hiri hondakinen gainerako frakzioen kudeaketa (bilketa eta balorizazioa) hobetzeko erabili da.\nAzken finean, bi mankomunitateek martxan jarritako egitasmo hauen guztien helburua da hondakinen kudeaketa hobetzea eta ondoko urteetan zabortegira bideraturiko hondakin kopurua gutxitzea, ordaindu beharreko kanona murriztea eta lortutako diru laguntzak handituz joatea. Horretarako, ezinbestekoa da herritarren parte hartzea.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000024", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "II. Emakume Artzainen Eguna ospatu zuten Arriben izandako Mendialdeko Azoka Ibiltarian. Araizko eta Beteluko emakume baserritarrak omendu dituzte oraingoan, urte hauetan guztietan egin duten lana goraipatzeko eta eskerrak emateko. Kontxi Irigoien Ezkurdia izan zen omenduetan helduena, baina, 93 urte izanagatik ere, bizipoza ez zaio falta. Arruitzen izanen da hurrengo azoka ibiltaria, maiatzaren 14an.\nBehingoagatik, emakume artzainak, baserritarrak, izan ziren plazako protagonistak. Urteetan eta urteetan itzalpean, isilarazita eta errekonozimendu apurrik jaso gabe gau eta egun lanean aritu diren baserrietako habe nagusiak, izan aziendarekin, etxeko lanetan, zaintzan nahiz beste hamaika egitekotan. Hain justu, II. Emakume Artzainen Egunak eman zien horretarako abagunea, Arriben antolatutako Mendialdeko Azoka Ibiltariaren barruan, eta herritarrak haien inguruan elkartu ziren plazan, haiei so, mirespen eta aitortzaz betetako ekitaldian. Omenaldi hasieran esan zuten bezalaxe, emakume baserritarrei esker mantendu baitira bizirik baserriak, herriak eta transmisioa.\nIaz, Larraun eta Lekunberriko emakumeak omendu zituzten, eta aurten testigua Araizko eta Beteluko emakumeei pasatu ondoren, heldu den urtean Leitzako emakume baserritarren txanda izanen da. Antolatzaileen arabera, egun \"ederra\" izan zen, eta omenaldian parte hartu zuten guztiei beren eskerrik beroenak eman nahi izan dizkiete. Dena den, jakitun dira emakume batzuk faltatu zirela: \"Espero dugu inor mindu ez izana. Badakigu ardiarekin eta baserrian lan egiten duten emakume asko geratu direla deitu gabe. Hauen lana ere goraipatu eta hauspotu nahi dugu\". Azoka ibiltariak beste hainbat geltoki eginen ditu heldu diren hilabeteetan; maiatzaren 14an Arruitzen jarriko dituzte beren postuak artisauek, eta ardi latxaren enkantea ere eginen dute, iaz Gorritin egin zuten moduan.\nIbarreko hemezortzi emakume eseri ziren bata bestearen ondoan. Segur aski, haiek uste baino gauza gehiagotan etorriko dira bat, eta elkarri begiratzeko eta hitz egiteko maneran begi-bistakoa zen konplizitate hori, lotsaturik baina harro ikusten baitzitzaien, baita hunkiturik ere. Hala ere, bakoitzaren berri norberak baino ez daki, eta, horregatik, emakume bakoitzak bere istorioa gordetzen du irribarre konplize horren atzean, esku gogortuek eta zimurrek bizitakoaren zantzurik utzi arren.\nAsko bizitakoak ziren guztiak, baina bazen gainerakoek baino gehixeago konta zezakeen bat: Kontxi Irigoien izan zen omenduetan helduena, eta hari eskatu zioten garai berriko gazta moztea. Pozarren heldu zuen labana esku artean, eta txalo zaparrada baten abaroan partitu zuen.\nAlegria ez baitzaio sekula falta Kontxiri. Igande hartan ere gogotsu jaitsi zen Arribera, \"begiak bendatuta bezala\", zer gertatuko zen eta zein bilduko ziren jakiteko irrikaz. Ailegatu orduko \"ikaragarrizko errezibimendua\" egin zietela kontatu du, gozo gosaldu zutela elkartean, eta plazako omenaldian ere oso gustura sentitu zela. Bera gustura sentitzeaz gain, gainerakoak ere gustura sentiarazten dituzten horietakoa baita, eta argi dauka beti izan behar duela hala: \"Bizi garen bitartean, denok disfrutatu behar dugu\".\nBizi-bizi bizi da orain, egunetik egunera \"hobeki\", baina 1929an jaio zenetik lana gogotik egindakoa da. Beteluko Olanotxiki etxean jaio zen, eta bi anai-arreba ziren. Aita Oderizkoa zuten, argiña lanbidez, eta amak, berriz, Sorabilleko bainuetxean egiten zuen lan, garai hartako hotelean. \"Soro batzuk ere ibiltzen genituen errentan hartuta, Baldenekoak-eta...\". Hala ere, \"oso pobreak\" zirela gogoratzen du, baina jatekoa ez zitzaien sekula falta zain. Aziendak ere, dezente: \"Ahuntzak eta txerriak genituen. Txerri asko hazitzen genuen, gero saltzeko. Ahuntz esnea aitak edaten zuen, eta guk Mitxikoneko edo Matxineko behi esnea. Txekor bat edo beste ere hazitzen genuen. Ahal bezala ateratzen ginen aurrera\". Txerriak ez ziren, ordea, saltzen zuten bakarra, amak arrautzak saltzen baitzituen: \"Nire ama arrautzen tratuan ibiltzen zen, eta nik batzuetan lagundu egiten nion. Inguruko herri hauetako arrautzak biltzen zituen, Azpirotzen, Errazkinen, Gaintzan, Uztegin... eta gero Tolosara eramaten nituen saltzeko, larunbatero\".\n\"Bakar-bakarrik nintzen ohatzean seigarren umea jaio zenean; eskerrak preparatuta nengoen\"\n14 urte zituela, Intzako izeba bat zaindu behar izan zuen, \"eskolatik atera eta segituan\". Izeba hark ez zuen umerik, eta harekin bizimodua egitera eraman zuen amak, gaizkitu zen arte. \"Gero gaizkitu zenean ere han nintzen\". Ondoren, Lekunberriko Ayestaran hotelean hasi zen lanean, garbiketa lanetan eta zerbitzari bezala. Eta hala ailegatu zen Uztegira, 1952. urtean, Iriartea etxera, maitasunak itsututa, haren \"zeruko aingeruarekin\": Gracian Goikoetxea Otamendirekin. \"Oso gizon berezia zen niretzat\", akordatu da senarrarekin. Uztegiko elizan ezkondu ziren, hiru apezaren bedeinkapenarekin, eta etxean egin zuten banketea. Eztei bidaietan ere joan ziren, bizilagunari 9.000 pezeta eskatuta, eta Donostia eta Iruñea izan zituzten helmuga. Gogoan du Donostiako funikularrean ibili zirela eta ederki jan zutela, hainbeste non senarra gizenago itzuli baitzen. Halere, nahikoa: \"Diruarekin bueltatu ginen!\".\nEtxeko aurreneko alaba 1954an jaio zen. Kontxi Tolosara joana zen, erosketak egitera, eta konturatu ere ez zen egin urak botata zituela. Inora joateko denborarik gabe, koinata baten amaren etxean erditu zen. Abailan etorri ziren gainerako seme-alabak: 1955ean bigarrena, 1956an hirugarrena... Bederatzi izan zituen hamar urtean. Eta, aurrenekoa izan ezik, gainerakoak etxean bertan jaio ziren.\nSeigarrena, gainera, Kontxik berak tira eginda jaio zen, ohatzean bakar-bakarrik zela: \"Karnabalak ziren Uztegin. Etxeko bi aitonek seme-alabak hartu eta plazan ziren. Nire gizona eta ni bakarrik ginen etxean. Ekonomika zahar bat genuen, eta hura piztu nahi zuen senarrak ur beroa izateko, baina eginahalak eginda ere, ezin. Azkenean, ni bakarrik nintzen ohatzean umea jaio zenean\". Senarraren amonak erakutsitako erremedio batekin moldatu zuen dena: \"Esan zidan toalla bat preparatzeko, eta lokarri bat alkoholean sartzeko, kotoi puska batekin. Garai hartan aspirinak kristalezko hodi batzuetan izaten ziren, eta halako batean neukan gordeta dena. Eta tokatu! Eskerrak preparatuta nengoen\". Zilbor hestea lokarri horrekin lotu zuen, eta medikua ailegatu zenerako dena txukunduta zeukan, baita karena ere, ontzi batean gordeta.\nJendez gainezka etxea, eta behiez beteta ukuilua. \"Behizaina\" izan baita Kontxi, hori ere \"artzain\" izatea kontsideratzen ote den galdetuta hori erantzun baitu segituan. Uztegira joan zenean, ehun bat ardi eta lau behi-edo zeudela esan du, eta bi uztarriko, orduan ez baitzuten traktorerik. Baina senarraren aita zen etxeko artzaina, eta lanak egitea gero eta gehiago kostatzen zitzaionez, Gracianek pentsatu zuen ardiak saltzea eta behi gehiago jartzea izanen zela onena. Hala, Beteluko Baldenea etxetik bi behi ekarri zituzten, eta, pixkanaka-pixkanaka, behitaldea handituz joan ziren, dozena bat inguru izateraino.\nUme egin berritan hiru aldiz jezten zituen behiak Kontxik, goizean, eguerdian eta gauean; 100 litro baino gehiago biltzen zituen. Esnezaleari Antsoneara eramaten zioten esnea, astoari karroa erantsita. Gona jantzita, baina, ezin eroso egon hankak zabalduta behiak eskuz jezten, eta ordura arte inguruko emakumeek egin ez zuten zerbait egin zuen: galtzak jantzi. \"Arteraino inork ez zituen janzten. Inguru honetan ni izan nintzen galtzak jantzi zituen lehendabiziko emakumea; 30 bat urte nituen ordu hartan. Eskuz jezten nituen, eta hankak zabalduta... bestela nola?\". Tuberkulosia ailegatu zen ukuilura 1978 inguruan, eta azienda guztia kendu behar izan zuten. Kolpe gogorra izan zen familiarentzat, baina, dena desinfektatuta, behiak jarri zituzten berriro ere. Ordu hartan, Bizkaitik ekarri zituzten bigak.\nTamalez, gazte hil zen Gracian, 64 urte zituela, eta Kontxik bere onena eman behar izan zuen familia eta etxea aurrera ateratzeko. Seme-alabak beti izan ditu laguntzeko prest, bizitzako bidelagun, eta gaur egun ere haien abaroan eta konpainian bizi da, zoriontsu eta ingurukoak alaitzeko prest. Bizi duen guztia gogora ekarrita, sinestezina iruditzen zaio dena, baina orain egunerokoaz gozatzen saiatzen da: larunbatetan, Tolosako feriara joaten da; igandetan, jatetxeren batera edo alabaren baten etxera bazkaltzea... Ederki bizi dela dio. Familia elkartuta ikusi nahi du, eta horixe du gustuko, maite dituenekin egotea eta haiei gozaraztea. Hain ongi eta alegre egoteko sekretua zein den ere aitortu du: \"Osasunari kasu egin, ez erre, ez edan, eta alegre bizi! Bizitza bat da, eta denok bizi behar dugu ahalik eta alegreena\".", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000025", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "\"Hau sortzaile handien habia izan da, eta ez nuen horrek ni blokeatzerik nahi\"\nUdalbiltzaren 'Geuretik Sortuak' egitasmoaren harira, Iñaki Martiarena Otxotorena 'Mattin' marrazkilariak egonaldi artistiko bat egin du gurean; zehazki, Uztegin eta Oderitzen izan da bi aste inguruz, eta heldu diren asteetan aurkeztuko dute sortutako komikia. Ura eta emakumea izan ditu ardatz: bizitza.\nUrte asko daramatzazu marrazten, komikigintzan, ilustratzaile lanetan...Neure buruaz esango nuke komunikatzaile bisuala naizela. Hainbeste urte eta gero, konklusio horretara iritsi naiz. Egia da, nire kasuan, zubi lana egiten dudala euskararen eta irudiaren artean. Hori da nire dohaina, eta, hain zuzen ere, horretan egiten dut lan. Komikiaren bidez, zirrikitu bat ikusi nuen, eta neure burua aurkeztu nuen, nire egitasmoa.\nKomunikatzean, beraz, irakurlearengana ailegatzea duzu helburu, hartu-eman bat sortzea? Ez soilik zuk nahi duzun hori adieraztea.Hori da. Komunikazio bisual horren barruan hainbat gauza daude, arbola batean adarrak bezala: komikia, ilustrazioak, jende aurrean sormen tailerrak egiten ditut, orain oso modan dauden infografiak... Azken horiek gaztaroan ere egiten genituen, Egunkarian adibidez, eta orain visual thinking esaten dio horri edozeinek. Eta esaten dut: \"joe, orain dela 30 urte egiten nuen!\". Horretan guztian ari naiz. Azken hilabeteotako jarduna errepasatzen ari naiz. Oso eskertuta nago aukera honekin, eta oso argi daukat egitasmo hau auzolan baten modukoa dela.\nNolatan erabaki zenuen Geuretik Sortuak egitasmora aurkeztea?Alde batetik, premia ekonomikoagatik, dudarik gabe, hori aitortu beharra daukagu, nire lanbidea delako. Beste alde batetik, ideia gustatu zitzaidan. Ahuldade horretan gelditu beharrean, bizitza osoa daramagu marru, negar edo tristura gorrekin, esanez ahulak garela, eta, jakina, gaitz edo dena delako honek ahultasun handiagoa ekarri digu. Egoera honetan, geure burua indartu egin behar dugu. Eskertuta nago, sortzaileoi duintasunez lan egiteko aukera bat eman digutelako. Hori azpimarratu egin nahi dut, eta eskertu. Eta, era berean, ikuspegi hori ez dut galtzen: gaur ni izan naiz hautatua, baina hemen lantalde bat dago. Beharbada hitz politak dira, baina nik sinetsi egiten dut horretan.\nArtista asko aurkeztu zineten deialdira, 73, eta 26k baino ezin izan duzue parte hartu.Bai, tamalez. Bide luze bat egiten ari gara dagoeneko; nik 30 urte daramazkit, gorabeherekin, baina txoro-txoro, urte batzuk bai.\nProiektu bat aurkeztu behar izan zenuten izena emateko?Baldintzak ikusi nituen, eta aurretik honezkero ere ari nintzen proiektu batean lanean; beti izaten dut sukaldeko sua piztuta, eta aukera hori ikusi nuenean erabaki nuen aurkeztea egokia izan zitekeen egitasmo bat. Horrelakoetan erantzuna beti izaten da ustekabean: egitasmo bat bidaltzen duzu eta ereiten duzu. Esango nuke, beharbada, baldintza egokiak daudela hau ernaltzeko. Alperrikakoa da hazi on bat edukitzea ez badituzu baldintza egokiak. Eta hori da artiston arazoa: egiturazko arazo bat daukagu.\nZer pentsatu zenuen Araitz-Betelu-Larraun ibarra egokitu zitzaizula jakin zenuenean?Ez nuen prozesu honetan ardurak blokeatzerik nahi; beti izaten dira gorabeherak. Hasieran ardura handia sumatu nuen. Hau artista eta sortzaile handien habia izan da, eta ez nuen horrek ni blokeatzerik nahi. Astebete igarota [Uztegin izan da elkarrizketa, uztaila hasieran], etxearen oinarriak egina dauzkatela esan dezaket. Ideia pila bat ekarri nituen, burusia ideiaz beteta, eta, astebeteko bizipenak eta gero, bizkarrezurra edo oinarria jartzen hasi naiz.\nZer konta dezakezu egiten ari zaren lanari buruz? Nolako produktua da?Komiki bat izango da, urari buruzkoa, hogei orrialdekoa. Noski, komikia egiteko modu asko daude, komikiaren zentzu zabalean. Azken finean, komikia paperezko zinea da. Inoiz baino gehiago jarri naiz irakurlearen lekuan. Irakurleak gustura irakurriko duen zerbait izan behar da. Zer nahi dugu? Arnasa hartzeko balioko digun zerbait; ez dut esango alaia, baina nik beti sortzen dut umoretik.\nZergatik aukeratu duzu ura?Ura batez ere, eta emakumea; bi aitzakia horiek ditu proiektuak. Ez dut irakurleak espektatiba handiak egiterik nahi, baina bi aitzakia horiek hartu ditut. Ura bizitza da. Iruditzen zitzaidan aitzakia ona izan zitekeela nire bidean pauso berri bat emateko.\nEgun batzuk hemen egin eta gero, zer iruditzen zaizu ingurua? Hemengo bizimodua?Aurretik ere hemendik pasatutakoa naiz, mendian zein bizikletaz. Horregatik, niretzat ez da eremu arrotz bat. Eremu euskalduna izanik, arnasa ere hartu dudala esango nuke. Izan ere, ni eremu erdaldun batean bizi naiz, Altzan [Donostia, Gipuzkoa], eta hemen arnasa hartu dut. Gainera, oso harrera ona egin didate.\nNoizko egongo da prest proiektua?Irailaren 15erako eginda izan behar dugu jada, idatzia eta marraztua. Nire kasuan, lan bikoitza da: idatzi eta marraztu egiten dut. Hori da komikiaren xarma. Zorionez ala zoritxarrez, kultura bisualean nago erabat sartuta, eta nik daukadan dohaina da biak uztartzen ditudala; lehen aipatutako zubi lana egiten dut irudiaren eta euskararen artean.\nEuskara aipatzen duzu zubiaren harri nagusi gisa. Zergatik? Euskara bultzatzeko helburuarekin egiten duzu lan, euskara presente daukazu zure lanetan...?Euskararen aldeko hautua egiten dut euskaraz lan egiteko, ez euskararen alde. Egia da nik uste, azken batean, transmisio lan bat egiten ari naizela, eta alderdi horretatik ari naiz hitz egiten. Esango nizuke, alde batetik, bai dela sortzea, baina badela transmisioa ere honezkero. Ni alde horretan nago. Ohartzen naiz transmisio bat egiten ari naizela, eta hor sartzen da euskaraz egitea. Ondare bat galtzen ari dela ikusten dut, euskara, eta ondare hori transmititzen ari naiz. Azken urteetan batez ere kontzienteagoa naiz horretaz. Urteetan eta mendeetan jaso dugun ondare hori galtzen ari da, eta guri dagokigu transmisio hori egitea. Beste esparru batzuetan ere ari naiz transmisio hori egiten.\nHaurrei zuzendutako lan asko egin dituzu; tartean, 20 urte bete dituen Belardo. Zaila al da haurrentzat sortzea?Ez. Nire kasuan, haurrekin ikastetxeetan zein kultur etxeetan sormen lan asko egiten ari naiz; tailer asko eman ditut azken urteetan. Horrez gain, hezkuntza ez-formalean ere aritzen naiz. Ez da soilik sortzea; hiru zutabetan ari naiz momentu honetan: sortzen, hezkuntza ez-formalean eta transmisioan.\nKonfinamendu garaian helduentzako komiki bat argitaratu zenuen: Klak!. Garai horrek inspiratu zintuen ala lehenagotik zenuen ideia bat zen?Hori honezkero kontu zaharra da. Konfinamenduan sortu nuen gure barrenak askatzeko. Lan horrek ez dauka zerikusirik honekin. Barre egiteko sortu nuen. Esango nuke alor pertsonala eta ogibidea izaten ditugula; batzuetan bat datoz, eta beste batzuetan ez. Klak! guztiz pertsonala zen. Zortziko argitaletxeak argitaratu zuen, Donibane Lohizuneko [Lapurdi] argitaletxe batek, eta honezkero bere bidea egiten ari da. Kasu horretan, komiki mutu bat izan zen, irudi hutsez osatua, eta zuri-beltzean.\nAurrera begira, zer beste lan daukazu buruan? Zertan zabiltza?Proiektu hezitzaile batzuk ditut martxan. Sormen tailerrak eskaintzen ditut, umeentzako batez ere, eta heldu batzuentzako ere bai. Agenda betetzen ari naiz, bai behintzat abendura arte. Eta gero beste liburu pare bat ere baditut; bizpahiru gauza bai.\nSormena hain beharrezkoa izan arren, oro har uste duzu denbora gutxi eskaintzen zaiola sormena lantzeari eta geure kabuz gauzak sortzeari?Agian kontu sakonetan sartzea da. Niri iruditzen zait ezinbestekoa dugula autorregulatzea, eta autorregulatzeko modu bat da sortzea, edo zure emozioak edo gorabeherak bideratzea. Nik uste hori ezinbestekoa dela. Maila pertsonalean ari naiz. Gero beste kontu bat da lanbidea. Zer pasatzen da? Ba, batzuek hori egiteko premia handiagoa dugula. Autorregulatu behar gara, edo gorputza nahiz emozioak adierazi egin behar ditugu, lanbidea ere izan gabe. Eta, horretarako, denbora ezinbestekoa da. Denboraren galera ikaragarria daukagu, denboraren lapurreta bat gertatzen ari da, denbora urritzen ari zaigu. Ni ere lanean-edo ari naizenean, tarte bat hartzen dut niretzako, norberak bere buruari entzuteko. Nire kasuan, prozesu baten ondorioa izan da sormena lanbide bihurtzea, eta ez helburu bat. Gaztetatik neure burua kokatzen hasi naiz, prozesu psikologiko zein emozionalak, eta, azkenean, lanbide bihurtuta, gorabeherekin jakina.\nZuen sektorean, gainera, egoera ez da samurra; baliabide gutxi izaten dituzue.Guri kohesioa falta zaigu; bueno, gizartean oro har. Beste jardun batzuetan ere aritzen naiz, komikiarekin zerikusirik ez dutenetan, eta horietan ere kohesioa da helburua, konfiantzazko guneak lortzea, gure premia afektiboak eta bestelakoak asetzeko.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000026", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Lekunberriko zenbait bizilagunek salatu dute urarengatik asko pagatzen dutela inguruko herriekin alderatuta. Udalari azalpenak emateko eskatu diote, eta ekainaren 17an, arratsaldeko 19:30ean, herritarrei zuzendutako informazio bilera bat egingo dute kiroldegian. Udalak argudiatu du uraren prezioa Nafarroako batezbestekoen barruan dagoela, eta garrantzitsua dela inbertsioetara nahiz zehar gastuetara doan dirua ere aintzat hartzea.\nTxorrota ireki, eta ur garbia etxean. Izan edateko, kozinatzeko, dutxatzeko, loreak ureztatzeko... hamaika gauzatarako erabili ohi da ura, eta hamaika gauzatarako da ezinbesteko gaur egun. Horrek guztiak, baina, kudeaketa bat behar du, eta udala arduratu ohi da horretaz. Kudeaketak eta hornikuntzak, gainera, kostu bat daukate, eta herritarrek hiru hilabetero pagatzen dute txorrota ireki eta ura izateagatik. Alabaina, zenbat ordaintzen du herritar bakoitzak horregatik? Asko ala gutxi?\nLekunberriko bizilagun batzuek adierazi dutenez, herritarrek asko pagatzen dute uragatik inguruko herriekin konparatuta. Jose Luis Goldarazena 2019. urtean hasi zen dagoeneko uragatik asko pagatzen zuela esanez. Bidaltzen zizkioten uraren fakturak oso garestiak iruditzen zitzaizkion, eta Nafarroako Arartekoari erreklamazio bat bidaltzea erabaki zuen. Goldarazenaren arabera, Arartekoak erantzun zion tasak \"neurrigabeak\" zirela, kontuan hartuta Lekunberrin nahikoa ur badagoela, eta Arartekoak Lekunberriko Udalari uraren prezioa jaisteko iradokizun bat egingo zion. Gerora, Iñaki Ganuza herritarra batu zitzaion bide horretan, eta gaur egun, eta geroztik, biak ari dira uraren prezioa jaisteko eskatzen.\nHalaber, Lekunberriko Udalaren bertsioa bestelakoa da. Gorka Azpiroz alkateak azaldu duenez, Arartekoak txostenean ez du esaten tasa altua denik, ezta prezioak jaitsi egin behar direnik ere. Zehazki, honako hau eskatzen duela esan du Azpirozek: \"Ur hornikuntza zerbitzuaren tasak aztertzeko, eta, ahal den neurrian, tasa horiek murrizteko\". Lekunberriko Udalak baieztatu du Arartekoari bost aldiz eman diola eskatutako informazioa, eta bosgarren aldian, dagoeneko, Arartekoak gaia bukatutzat eman duela.\nHorrez gain, legealdi honetan beste pauso batzuk eman dituztela nabarmendu dute: tasen analisi sakona, txosten publiko bat, udalaren webgunean urari dagokion espazio bat gehitu dute, eta tarte gorena 41m3-tik 66m3ra pasatu dute. Azaldu dute azken horrek prezioa jaistea dakarrela. Gainera, erdiko tartea legealdi honetan izoztu edo geratu zela adierazi dute. \"Besteen maila berean gaude. Hortik gorako kontsumoa da aldentzen dena, eta hori da beste erabilera batzuetarako kontsumoa. Guk jasangarritasunaren alde egiten dugu. Ura behar da behar denerako, eta beste kontuak luxu bat dira\", adierazi du alkateak.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000027", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "2020ean Iturraskarri gizarte proiektuak Pagalletako galtzinlabea topatu zuen, garbiketa lanak egiten zebilela. Sasien artean mendeak egin ostean, karobiak 25 auzolan behar izan ditu duin erakusteko. Ondarek gidatutako eta Aranzadik aholkatutako lanetan hainbat boluntario ibili dira, eta horren emaitza inauguratu da maiatzaren 21ean.\nMaiatzaren 21ean, goizeko hamaikak aldera, adarraren hotsak eman zion ekitaldiari hasiera. Txalapartariek makilei eragin zieten eta, horiek oholen gainean utzitakoan, irten zen bildutakoen artean Juan Mari Irastortza hamaseiko berdinean galtzinlabea aurkeztera.\nJarraian, Ondare Kultur Taldeko Javier Irigoienek hartu zuen mikrofono itxurako lekukoa. Kontatu zuen ezustean, garbiketa lanak egiten ari zela, topatu zuela Iturraskarri gizarte proiektuak karobia 2020an. Ondarek aurkikuntza atontzeko laguntza eskatu zion Lekunberriko Udalari eta, horrek, 12.000 euro esleitu zizkion lanetarako. 2022ko uztailan hasi eta, 25 auzolan beranduago, dotore geratu da galtzinlabea.\nErdi Aroan eta Erdi Aro ostean aditua den Aranzadiko Alfredo Morazak hartu zuen hitza gero. Memoria berreskuratzea gure esku dela gogoratu zuen; sasi artean utzi ahal zela karobia, iraganean galdurik eta herritarren kontzientziatik at, baina herriak berreskuratu duela eta \"gure arbasoen lana omentzeko\" modu bat izan dela. Horren harira, Lekunberriko Udalari, Ondareri eta lanean aritu diren lagunei eskerrak emateko baliatu zuen unea arkeologo eta historialari hernaniarrak.\nLekunberrirako garrantzi handiko elementua omen zen galtzinlabea, baserria eta karobia elkarrekin baitzihoazen erabat. XVII. mendean, Morazak kontatu zuenez, beharrak asetzeko, uzta bi behar zituen familia batek: bata \"nagusiari\" eman behar zitzaiona; eta, bestea, etxekoendako biltzen zena. Artoa Europara iritsi arte ezin izan zen bigarren uztarik eduki eta, aurretik, garia beste baten etxera joaten zelarik, gaztainekin egiten zen etxekoendako ogia. \"Probatu duzue inoiz gaztain-ogia?\", galdetu zuen Morazak horren zapore eskasa iradoki aurretik. \"Artoa heldu zen, eta eskerrak!\". Zereal \"berria\" ereiteko, baina, ez omen genuen lurrik egokiena. 1705eko dokumentu batek dioenez, Lekunberriko \"lur hotza\" karez \"berotu\" beharra zegoen. Hori izan omen zen karobien hedatzearen arrazoia. Jakina denez, aspalditik, kareak bazituen beste erabilera batzuk ere: argamasa prestatzeko, hormak zuritzeko, hildakoek kutsa zitzaketen gaixotasunei aurre egiteko... Baina ongarri bezala zuen bertutea izan zen, itxuraz, garai hartako \"boom-a\" eragin zuena.\nPagalletako galtzinlabea \"zaharkarobia\" da; tradizionala. Nahiko soila da, ez oso handia eta harlangaitz-hormaz eraikia da. Bi kontrahormek eusten diote legorra deritzon estalkiari eta behean dagoen atakatik elikatzen da galtzinlabea. Gure iraganeko elementu garrantzitsu hau ezagutzera datozenek, karobiarekin batera, Hijos de Alejandro Tofé errioxarrek eginiko eskultura eta Rafa Etxarrik idatziriko eta Juan Luis Landa ilustratuko informazio panela topatuko dituzte. Hala irudikatu ahalko dute zertan zetzan lan hori, zer nolako garrantzia izan zuen eta, finean, zein izan zen hain urrun geratzen ez zaizkigun belaunaldien bizimodua.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000028", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Urte luzea lanean eman ondoren, aldaketa eta, ahal izanez gero, deskantsuaren beharra sentitzen dugu. Batzuk etxean geratu eta gauzak egiteko parada hartu, beste batzuk ezer egin gabe egon eta beste batzuok kanpora norabait joatea aukeratzen dugu. Eguneroko errutinatik ateratzen gara oporretan. Aurten ni Malaysian egon naiz. Ez nuen ezagutzen eta nire alaba Maider han zegoela aitzakia bezala hartuta, bertaratu naiz. Lehenengo 3 asteak bakarrik ibili naiz herrialde urrun eta desberdin honetan. Laugarren astea, aldiz, Maiderrekin, eta bukaeran berriz bakarrik. Borneo eta Penintsulako hainbat toki ezagutu ditut aurretik ezer planeatu gabe. Ia egunero erabakitzen nuen hurrengoan zer egin. Oihanean ibili naiz eta orangutanak, tximino mota desberdin asko, bi metro eta erdiko muskerrak, hegazti handiak eta txikiak, metro luzeko saguzarrak eta beste asko ikusi ditut. Itsasoan, koralak, marrazoak, era guztietako arrainak, marmokak, e. a. Hiri desberdinak, hiru kultura batera -malaysiarrak, hinduak eta txinatarrak- eta hiru erlijio, musulmana nagusia bada ere. Toki batetik bestera ibili naiz nire bidea aurkitzen eta, aldi berean, nire buruan zer mugitzen den sentitzen eta behatzen. Esperientzia aberasgarria izan da, zalantzarik gabe. Berrituta, ikasia, etorri naiz, pozik eta gehiagorako gogoz.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000029", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Zeinen gauza ederra den umorea! Tentsioak kentzeko, bizitzaren pozarekin konektatzeko, gure buruaz barre egiteko... Baina izan daiteke ere besteen lepotik barre egiteko, adibidez burusoilak direlako, ezkongabeak... Gizarte balore estandarrak baieztatzeko.\nIzan daiteke ere pertsonak edo kolektibo sozialak, adibidez ijitoak, emakumeak... gutxiesteko, kritikatzeko...Oso nahasgarria da gainera asmo onez txisteak egiten ditugunean eta oharkabe norbaiti gaizki esaka ari garenean. Txiste bakoitzean epai bat dago, zer den ona do zer den txarra diona.\nUmore klabean izateak ez dio garrantzia kentzen epai edo ideia finko horri. Askotan txisteek ez dute graziarik egiten txarrak direlako, iraingarriak. Badaude umore moduak nahiko finkatuak daudenak garaiaren arabera. \"Modan\" dago garai bakoitzean sozialki onartua denari barre egitea. Nire garaian etiopiarrak ziren, oso flakoak zirelako. Edo Lepe-koak, asto xamarrak zirelako, edo euskaldunak, exageratuak omen, tripazorriak... umorearen bidez izaerak finkatzen dira ere, nolakoak izan behar garen.\nEta agian arriskutsuenetako bat, elkarri gauzak esateko erabiltzen dugun umorea da. Batzuetan kontzienteki, broma moduan baina pentsatzen duguna esatea da, garrantzirik izango ez balu bezala, bestela esateak beldurra ematen digulako... Beste batzuetan oharkabean aldiz, broma baten ondorioz eztabaida hasten da, hor umorea baino gehiago, minak, asegabeak, eta abar aipatzen direlako, nahiz eta umore tonua izan. Behar duten seriotasun eta tonurik ez dutelako, ez dira ongi ulertzen eta nahasmena etor daiteke.\nNiretzako oso garrantzitsua izan da umoreaz hausnartzea eta zer umore egiten dudan ohartzea, bai bertsolaritzan lan egin ahal izateko eta baita bizitza pertsonalerako ere. Virginia Imaz klown paregabeak esaten zuen bezala, umoreak norberatik pasa behar du beti, eta umorea egiteko, zauriak itxia egon behar du. Ea ba zer umorerekin datorkigun aurtengo udara, besarkada bana eta ongi pasa!", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000030", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Esan ta Izan bezalaxe, txanpon beraan bi aldeak izan dattezke Noski ta Naski re. Persona batzuk beti noski izaten dee, beti bai.\nLauntza eskatutakoan, zerbatte in behar denean, faoren bat eskatutakon, \"hoixe baietz\" o \"bai, noski\". Seguridadea ematen due. Beste'atzuk, berriz, beti ankarrean, beti duden: \"hala izangon, naski; hoi beste baten ardure izangon, naski; kalean ikusi omen zuen, ta bai, etorrie don naski\"... ezin gauzek garbi esan! Beti duden. Noski, argie ta naski, itzala. Ditsozozko hauteskundeak deela ta azken hileetean re askotan aituu duu noski hitze bintzet. Dena, ilusio, asmo on, erronka ta konpromiso saldu digue noski, baño hemendik lau urtea berrize kanta beretsuk aittuko dittuu, naski. Sorioneku euskal hiztunok. Harro goratzeu metalezko eskue paparrean, belarritatik zintzillik o etxe atarin euzkilorea eoten zen iltzean jarrita. Mingañean totela geo ta haundigoa, ordea, ta belarritaa bestelako kuku kantak. Denok omen gaude arduratuta gure hizkuntze zaintzeakin ta mantentzeakin, noski. Baño gaur gaurkoz kezka eta konpromiso, gure umeak oaindik ezin due euskeazko marrazki bizidunik o tajuzko edukiik ikusi telebistan ETB3en boton bakarrai emanda. Mandatari gaiztoan pelikula hau aspaldikoa da, naski! Kontziliazioa, herri txikitako mugikortasune, landa eremun garapena, ekintzailetza, kulturgintza, zahartzaro lagunkoie, zaintza lanak ta zaintzaileen lanan duintasune; berdintasun politikak, genero erasoan kontrako protokoloa, kalitatezko hezkuntza... Denak ee, erronka latzak dee noski, askotan arinkeri beldurgarriz jartzen dittuunak ahotan ta paparrean sorioneSkue bezalaxe. Egie da ez deela eun batetik bestea lantzen deen gauzek, len ee aittuk dittuu hoik denak naski. Pausoz pauso ta poliki-poliki landu beharreko konpromisoak dee noski, baino zertan ai gean ahaztu bare. Boondateak re pixu puskoak bado herrigintzan noski, ta estimatuko giñuke gure botoakin eosi berri dittuun noski sendo hoik denak, naski ahul batzuk bihurtuko ez balee. Esanak esan, herrigintzan, herritarren ordezkari lanetan aitzeko prest daun horri, bejondeiola. Lan nekosoa ta askotan esker txarrekoa izatea. Gauze on asko izango ditto, noski, baño bestaldeko burukomiñek gehio izango dee naski, ta animo!", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000031", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Umetan ikasi nuen zintzoa behar nuela izan eta horretarako besteentzako gauza onak egin behar nituela, alegia, begirunezko harremanak izan eta besteak zaindu zein lagundu.\nGaztetatik egin beharra neukan hori guztia. Hasi anaia, arreba zein gurasoekin baita eskolako kideekin zein beste edozein pertsonarekin ere. Gauzak horrela, sei urte nituela, egin nuen Lehen Jaunartzea eta urtebete geroago Berrespena.\nAstero astero, larunbatero, Aitortza egiten nuen hurrengo egunean meza entzun eta Jaunartzea egiteko. Aitortza egitean, behin eta berriz aipatzen nituen bekatu berberak eta beti besteei egindakoak izaten ziren. Nire anaia eta arrebak jo, gezur txikiak esan eta ezer gutxi gehiago. Lanak hartzen nituen astean zehar bekatuak izan zitezkeenak aintzat hartzeko.\nIkasi nuen, horrela, elizan zein etxean eta eskolan neure burua ahazten. Nire gurasoek ere erakutsi zidaten haien burua ahazten zutela, garrantzitsuak zirela besteak. Neure burua bigarren mailan jarrita, zintzoa nintzen.\nUrtetako lanaren ondoren, aurkitu nuen, poliki-poliki, ene buruaren ukazioak min handiak ekarri dizkidala bizitzan zehar eta hori ez dela neure burua maite izatea, justu kontrakoa. Ordutik ikasi dut neure burua lehenetsi behar dudala maitasunez. Besteekiko elkartasuna beharrezkoa da baina neure burua kaltetu gabe.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000032", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Udaberria iritsi da, maitemintzeko garaia ahal da? Maitemintzen gara bakardadetik ihes egiteko edo gizakion gure berezko beharra delako bikotean egotea? Joanesek, bere hitzetan, galdera hau luzatu zidan lehengoan.\nBetidanik gizakiok familia eta tribuetan bizi izan gara. Hori da gure historia, gure izaera. Soilik azken hamarkadotan etorri da gure mendebaldeko gizartera bakarrik bizitzeko aukera sendoa. Aukera hau egonda, zertarako bikotea izan edo bikotean bizi? Bikotean egonda hobeto sentitzen naiz? Praktikotasunari begiratuko diot ala bihotzari?\nNik argi daukat. Nire esperientziaren arabera, bikotean egon naizenetan nire bizitza aberastu egin da, une ilunak egonda ere. Asko ikasi dut neure buruari buruz eta neure burua maitatzen, bikotean egoera ezberdin asko ematen baitira, gaziak eta goxoak. Neure bikotea neure gertuko ispilua da eta horrela, behin eta berriz, neure burua ikusten dut. Bikote harreman osasuntsu batean, neure burua emozionalki zaindu eta indartzeko aukera dut.\nBikotean, maitasuna, oreka, elkarlaguntza, intimitatea, sexu aberasgarria, konplizitatea, ilusioa, bizitzarako indarra, eta beste asko, badauzkat. Bakarrik oso ondo nago, zoriontsua naiz, baina bikote harreman osasuntsua badut, zoriontasuna badator, maitasuna areago bizi baitut.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000033", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Igandea da, oheratzeko ordua. Telefonoa itzali aurretik, begirada bat ematen diot eta Iñigo lagunaren whatsappa aurki-\ntzen dut zain. Oso gutxitan idazten diogu elkarri, urtebetetzetan eta eguberritan soilik. Harriduraz eta kuriositatez ireki dut whatsappa eta hantxe irakurri: gaur, bihotzekoak jota, Koldobika hil egin da.\nOso azkar etorri da nire erreakzioa, kontrolaezina. Oihu egiten dut. Ez dakit zer esaten dudan baina oihu horretan batzen\ndira istant batean harridura, ezin sinestea eta amorrua. Nire bikotekideak galdetzen dit ea zer gertatzen den, zergatik oihu\nmindu hori. Azaltzen diot gertatutakoa eta nor izan den lagun hau. Izan ere, gaztetan lagun handiak izan ginen. Elkarrekin mendiak igo, eskalatu, bidaiaren bat egin eta neskekin ligatu.\nAstelehena. Gaua gaizki pasa dut, oso triste, oso nahastua eta oso bigun. Oroitzapenak pilatu egiten zaizkit. Negar egiteko gogoa ez da begietaraino iristen, agian lotsagatik, baina lur jota nago. Telefono deiak. Iñigo eta senideekin, besteak beste, hitz egiten dut. Guztiok harrituta eta triste gaude. Deskubritzen dut lagun komuna genuenekin hitz egiteak lagundu eta lasaitzen nauela, bera beste bidetik edo ezagutu ez zutenekin konpartitzeak baino areago. Burura, behin eta berriz etortzen zait kanta. Non hago, zer menditan, Alkizako laguna? Mendi hegaletan gora, oroitzapen den gerora, ihesitan joan hintzena!", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000034", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Ani eta Tsanko, jaiotzez bulgariarrak, Stanislavak hiru urte zituela etorri ziren Lekunberrira bizitzera. Bertan hemezortzi urtez egon ziren, eta, duela hiru hilabete, Mugiroko Ostatua zabaltzea erabaki zuten. Gaur egun, bertan bizi dira, etorkizun berri bat eraikitzeko asmoz.\nNola bururatu zitzaizuen Mugiroko Ostatua berriro irekitzea? Noiz eta\nAni: Duela denbora asko ireki nahi genuen taberna, eta, lortu dugula\nTsanko : Taberna gehiago ikusi genituen, baina ez zitzaizkigun hainbeste gustatu. Mugiroko Ostatua aurkitu ahal genuen lekurik hoberena dela\nStanislava : Nire gurasoek leku ireki bat bilatu nahi zuten, bertan taberna\nbat martxan jartzeko. Denbora luzez aritu ziren bilatzen, inguruko lekuetan batez ere. Aukera hau aurkitu zutenean betetako amets bat izan zen.\nAni : Martxoan hartu genuen taberna, baina maiatzaren 11n zabaldu genuen; momentuz ostegunetik igandera irekitzen dugu. Urtean zehar horrela ari-\ntuko gara, baina egun berezietarako ez dugu ordutegi bat zehaztu.\nTsanko : Taberna bi urtez itxita egon zenez, bagenekien erronka handia izango zela horrelako leku bat ireki tzea eta horrek sortzen duen urduritasuna kudeatzea.\nStanislava : Tabernan ez dugu ezer nabarmenik berritu, baina bezeroentzako produktu egokiak bilatzen aritu gara, eta horretan jarraitzen dugu: janaria, edaria, postreak, etab. Erabaki horiek hartu behar genituenez, pixka bat gehiago kostatu zitzaigun taberna irekitzea.\nAni : Bezero guztiak oso atseginak eta maitagarriak dira. Beti etortzen dira tabernara; oso pozik gaude bertako eta inguruko bizilagunekin.\nStanislava : Beti galdetzen diegu zertan hobetu dezakegun. Guk, azken finean, bezeroak eroso senti daitezen nahi dugu, etxean bezala. Baina, nire\nTsanko : Menua momentuz ez dugu eskaintzen, baina erreserbaren bidez menu itxia eskatzeko aukera eskaintzen dugu eta produktu ugari ditugu bertan.\nStanislava: Gehien entsaladak, plater konbinatuak, patata frijituak, bokatak... momentuan egiten ditugu.\nTranko : Egia da une honetan ez dugula Bulgariako produkturik eskaintzen, baina aurrerago gustatuko litzaiguke.\nAni: Bai, egiten ditugun XXL ogitartekoak, oso handiak eta goxoak, eta etxeko postreak, nik betidanik egiten ditudanak eta nire espezialitatea direnak: azenario-tarta, gazta-tarta, etxeko jogurta eta horrelako postreak.\nStanislava : Etxean bezala sentitzea eta etxera gustura joatea da nahi duguna. Adin guztietako pertsonentzako leku bat sortu dugu, edozein ongietorria da hemen.\nStanislava : Asko eskertzen dugu bertakoen eta ingurukoen pazientzia\neta guregatik egiten ari diren guztia, hasierak beti baitira zailak.\nTsanko : Pila bat eskertzen diegu laguntzen diguten bezeroei. Azkenean, tabernak denei esker funtzionatzen du.\nAni: Bai, Jende asko etortzen denean pazientziaz itxoiten dute. Eskerrak\neman nahi dizkiegu hurbiltzen diren guztiei, batez ere, gurekin oso ongi", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000035", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Gure ikerketak adierazten du zientzia-munduak zer alderdi on eskaintzen dizkigun\nLeitzako Batxilergoko lehenengo mailako Laborategiko Tekniken ikasgaiko ikasleek Elhuyar Zientzia Azokan parte hartu zuten Bilbon, bi ikerketa aurkeztuta: \"Zigarrokinek eta medikamentuek hazien ernetzean duten eragina\" eta \"Hainbat materialen isolamendu termikoa\". Lehen proiektuak sari nagusia irabazi zuen, eta egileak Portugalgo zientzia-azokara joateko aukeratu zituzten. Izadi Balda (Lekunberri), Isabela Apezetxea (Uitzi), Maddi Etxarri (Arruitz) eta Nahiane Ijurko (Betelu) izan dira lan bikain horren egileak.\nIzadi : Niri egia esan betidanik gustatu zait ikerketa mundua, biologia eta horrelako ekintzak. Uste dut nirekin zerikusia daukan adarra dela. Zuze-\nnean \"Laborategi Teknikak\" ikasgaiko irakasleak bultzatu gintuen proiektu\nhau egitera. Ikasgai hau laborategian lan egiten ikastera eta esperimentuak egitera bideratua dago.\nIsabela : Niri arrazoi nahiko antzekoak. Ondorioz, esperimentu desberdinak egiteko aukera izan genuen eta bueno, beste ikasgaiak, niretzat, agian ez ziren hain interesgarriak.\nNola sortu zitzaizuen \"Zigarrokinen eta botiken eragina hazien erneketan\" ikertzeko ideia?\nIzadi: Lehenengo brainstorming bat egin genuen (pentsamendu sortzailearen teknika bat da, ideia berriak sortu eta arazoak konpontzeko erabiltzen dena) eta ideia mordoa bota genituen, baina pixkanaka, proposamen desberdinak baztertzen joan ginen, geneukan denbora eta materialaren arabera. Horren ondorioz, ideia guztiak ezin genituen gauzatu, eta zigarrokinen eta botiken eragina hazien erneketan aztertzea erabaki genuen.\nIsabela: Izan ere, aukeratutako ideia esperimentatzeko egokia iruditu zitzaigun, eta alde teoriko zein praktiko zabala eskaini zigun.\nZer metodologia erabili zenuten ikerketak egiteko? Zein izan da proiektua?\nIsabela : Hori da, eta beti bezala hipotesi bat planteatu genuen, zer ikusi edo aztertu nahi genuen jakiteko. Hurrengo pausua materiala erosi eta prestatzea izan zen, eta gero esperimentazioaren prozedura. Azkenean erabaki genuen hiru landare hazi mota haztea: belarra, hirusta eta dilistak. Gero bi substantzia hartu genituen: zigarrokinak eta ibuprofenoa. Jakin nahi genuen bi substantzia horiek nola eragiten zuten ingurumenean.\nIzadi: Laborategian, \"petri\" izena duten gauza batzuk daude, eta horrekin ura kutsatuta geneukan zigarrokinen edo ibuprofenoen kontzentrazio desberdinekin. Hori \"agarraga\" substantziarekin nahasi genuen (algetatik datorren substantzia bat da hau). Beranduago, sortu genuen nahas-\nketatik, prozesu baten ondoren ateratzen ziren landareak aztertzen\nIzadi: Emaitza bitxiak izan ziren. Ibuprofenoetan, adibidez, ikusi genuen haziak ez zirela behar bezala hazi, asko kostatu zitzaien. Adibide oso ona iruditu zitzaigun hirusta, emaitzarik argienak eman dizkiguna izan baita. Belarrarekin arazo bat izan dugu: denbora gehiago eduki genuen ernetzeko, gainean egon ginen erabat, eta ez zen oso ongi atera. Gero dilista, handia denez, erraz hazi\nzen. Izan ere, barruan babes gehiago ditu, eta, ondorioz, ez zen hainbeste\nhondatu ibuprofenoarekin eta tabakoarekin. Orokorrean, ibuprofenoarekin gutxiago hazi dira.\nIsabela: 50 zigarrokin nahastu genituen 500 mililitrotan, baina ez zuten eragin handirik izan. Belarraren kasuan, ez genituen oso emaitza onak lortu, eta dilistaren kasuan, handiagoa denez emaitzak antzekoak izan ziren. Ho-\nIzadi: Erronka handiena denbora falta izan zen; urtarrilean hasi ginen\nesperimentazioarekin, zer egin pentsatzen, informazioa bilatzen, eta apirilerako denak prest egon behar zuen, lanak bidalita. Guk astean bi ordu besterik ez ditugu izan Laborategi Teknikak egiteko. Bi ordu horiek plaka eta haziak prestatzen igarotzen genituen, eta jolas-orduan laborategira joaten ginen, landareak nola hazten ziren ikusteko. Irakasle batzuei ere, atseden orduak kendu genizkien, denbora behar genuelako. Arazo handiena denbora falta izan da.\nIsabela: Ainhoa gure irakaslearen laguntza aipagarria izan da, oso ona.\nZer sentimendu izan zenituzten zuen proiektua aurkeztuta Elhuyar Zientzia Azokan?\nIzadi: Azkenean guk ez genuen ezer espero, proiektuarekin aurrera jarraitu genuen, baina ezerren esperoan. Bilbon geundela, esan ziguten seietarako ez bagenuen mezurik jasotzen ez genuela ezer irabazi. Paseatzen ari ginela, bat-batean deitu ziguten eta ez genuen ezer espero.\nIsabela: Esperimentua ikasgai honen parte delako egin genuen, ez genuen inoiz pentsatu gure helburua irabaztea zela. Bat-batean jaso genuen mezua, eta hasieran uste genuen gezurra zela; izan ere, beste hainbat sari txiki daude, \"sari bereziak\" deitzen direnak. Baina berehala adierazi ziguten sari nagusia irabazi genuela.\nIsabela: Ez genituen asko ikusi beste proiektuak, bueno, nik behintzat. Baina bai ikusi genituela egoera eta giroa. Oso jende prestatua zegoela ikusi nuen, beste esperimentu oso interesgarriekin. Gure egunerokoan egiten ditugun gauzak ikerketa batean aplikatzea oso interesgarria iruditzen zait.\nIzadi: Azokan egoten gauza bera behin eta berriro azaldu genuen, baina giroa oso ona zen. Ni gustura sentitu nintzen.\nZuen ustez, zer eskaintzen die zuen ikerketak zientzia-komunitateari eta gizarteari?\nIsabela: Bueno, uste dut jende askok agian ez duela ulertzen azaldu duguna, baina orokorrean izango litzatekeela kontuan hartzeko lehenengo zenbateko erraztasunarekin hartzen dugun ibuprofenoa; egia da ematen duela kontzentrazio txikia daukala, baina asko hartuta gorputzean pilatzen da. Beraz, mina daukagunean ez da beti egokiena ibuprofeno bat hartzea. Tabakoaren kasuan, ez da ezer berria, denak dakigu zer dakarren, baina behintzat berriro ere kontzientziatzea ez dela osasungarriena.\nIzadi: Nire ustez, gure ikerketak adierazten duela zientzia-munduak zer alderdi on eskaintzen dizkigun.\nIsabela: Hasierako emaitzak ez ziren onak izan eta pentsatzen nuen: \"Jo, non sartu garen... Zergatik egin behar dugu hau?\". Baina azkenean, denen artean lana bukatzea eta bidali ahal izatea ederra izan zen. Izan ere, ez da bakarrik esperimentua egitea: bideo bat egin behar genuen, poster bat, ekintza desberdinak. Justu azterketekin batera tokatu zitzaigun eta uste nuen ez ginela iritsiko, baina azkenean bukatzea eta bidaltzea oso atsegina izan zen, dena bukatu genuela jakitea.\nIzadi: Niretzat, egin genuen lan guztia egin ondoren, amaitzea, hori izan da sari handiena. Egia da irabaztea ere atsegina dela, baina bat nator Isabelarekin.\nIsabela: Niri zientzia-munduan lan egitea gustatuko litzaidake, baina ez\nikerketa-munduan. Guk egin dugun esperimentua oso xinplea da, baina\nzerbait sakonagoa egiteko, denbora oso beharrezkoa da eta beti ez dira\nbilatutako emaitzak lortzen, eta hori pixka bat desesperagarria iruditzen\nIzadi: Nik uste dut ikerketa-mundua pixka bat frustragarria dela, guk izan\ndugun esperientzia kontuan izanda. Hortaz, ikerketa-munduan ez, baina zientzia-munduarekin zerikusia duen irakaskuntzan aritzea gustatuko\nZer aholku emango zeniekete ikerketa zientifikoko proiektuetan parte hartzea pentsatzen ari diren beste ikasle batzuei?\nIzadi: Nik animatuko nituzke, ez bakarrik saria irabazteko, baizik eta prozesua oso polita delako. Beste lekuetako zientzia-ikerketak ezagutzeko aukera ona da, asko ikasten da prozesu honekin, eta ikerketa zientifikoa zer den ikusteko aukera ona da.\nIsabela: Nik esango nuke bidea batzuetan aspergarria izan daitekeela, baina dena ezin da ona izan, emaitza txarrek ere ondorio bat daukate. Guk zorte handia izan dugu saria irabazten, baina beti ez da horrela izaten. Bilbo ezagutzeko, gauza berriak ikusteko eta egun ederra igarotzeko merezi du parte hartzeak.\nIzadi: Bai, gure klasean beste proiektu interesgarri bat zegoen: haiek isolamenduaren lana egin zuten: \"Material ezberdinen isolamendu\ntermikoa\". Proiektua aurkeztera bi joan ziren, baina taldean lau mutil\nzeuden, horien artean Lekunberriko bi: Josu Iribarren eta Unax Navascues. Haiek ez zuten saria lortu, baina prozesuan guk adina lan egin zuten.\nIsabela: Ikusi dugu ikasturte osoan guk bezainbesteko lana egin dutela,", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000036", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Urmugako Urtanta 2024 ekimenak Nestor Basterretxeari omenaldia egiñez, mendia eta musika uztartuko ditu\nUrmuga, mendiak eta musika batzen dituen musika jaialdia, 2020an abiatu zen. Euskal Herri osoa mendebaldetik ekialdera zeharkatzen ditu, mendi tontor, herritxo eta bailaretara musika eta naturarekiko maitasuna ekarriz. Aurtengoan Nestor Basterretxearen jaiotzaren 100.urteurrena dela eta, hainbat kontzertu antolatu dituzte uztailaren 22tik 28ra: Hondarribia, Arantzazuko Basilika, Bakion eta azkena gurean Araitzen.\nJadanik 4 urte dira ekimen hau jaio zela eta Euskal Herriko musikari esanguratsuenak entzuteko aukera eman du Euskal Herri osoko mendi eta txoko ezberdinetan. Izan ere, kontzertu hauen bereizgarri nagusia hori da, musika, mendi eta paraje naturaletara eramaten duela. Aurtengo kontzertuetako bat, Araitzen izango da, uztailaren 28an, 18:00etan, Azkugainean . Euskal Herriko musikari onenak entzuteko parada izango da, bertan arituko baitira besteak beste, Eñaut Elorrieta, Idoia Asurmendi, Anje Duhalde, Olaia Intziarte, Xabier Leturia eta Et Incarnatus Orkestra.\nIkusleak oinez 6 bide ezberdinetatik iritsiko dira eta kontzertua Urmuga-Bira produkzioakek elkarlanean grabatua izango da. Kontzerturako sarrerak eskuratzeko Urmuga webgunean.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000037", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Guratz Azpiroz, jatorriz Uitzikoa, mendi lasterketetan trebatzen hasia da. Hainbat sari irabazi ditu, eta mendi lasterketetarako duen abileziagatik nabarmentzen da.\nZerk bultzatu zintuen mendiko lasterketetan parte hartzen hastera, eta zer lotura duzu kirol horrekin?\n2022an hasi nintzen mendi lasterketetan. Erronka berri bat behar nuen momentu hartan, eta lehengusuari aipatu nion, bera korrikan ibiltzen baita. Epe motzera zeuden lasterketak begiratzen hasi ginen eta Berastegiko Negu Trail lasterketa hartu genuen helburutzat, 3 hilabetez prestatzen aritu ginen eta... orduan hasi zen dena. Hortxe amaituko zela pentsatzera ere iritsi nintzen, egin dudan lasterketarik gogorrena izan baitzen, 16km eta 1100metroko desnibelarekin, eta azken metroetan iskiona igotzen hasi zitzaidala sentitzen hasi bainintzen. Baina behin helmugara iritsita, harrotasun sentsazio horrek zaletu egin ninduen, entrenatzen jarraitu nuen, eta... orain arte!\nKirol honekin lotura handirik izan dudanik ez nuke esango. Bueno, ez honekin ezta beste edozeinekin ere. Txikitatik kiroletarako nahiko \"faltsua\" izan naiz, alfer xamarra. 18 urte nituenean, Pirinioetara joaten hasi nintzen maiz, mendian ibiltzera. Deskonexio eta askatasun sentsazioa ematen zidan inguru horietan egote hutsak. Eta nik uste, hortik etorri zen lotura hau, ez dakit...\nNolakoak dira zure entrenamenduak mendi lasterketetan lehiatzeko? Zer alderdi dira garrantzitsuenak prestakuntza fisiko eta mentalerako?\nEgiten ditudan entrenamenduak oso sinpleak dira, 4-5 egunetan: astean 3 egunez 30-40 minutuz asfaltoan aritzen naiz, desnibelik gabe eta erritmo oso lasaian. Astean behin serieak egiten ditut, erritmo azkarretan. Eta beste egun batean mendian ordu eta erdiz aritzen naiz, erritmo lasaian, baina kasu honetan desnibela sartuz. Entrenamendu hauetan oso malgua naiz; izan ere, negu garaian mendiko eskia egiten dut, eta jendearekin jarduera ezberdinak egiteari ematen diot lehentasuna. Prestakuntza fisikorako deskantsua, mugikortasuna nahiz indar ariketak eta elikadura oso garrantzitsuak direla esango nuke, nahiz eta ni hankamotz geratzen naizen alderdi gehienetan. Prestakuntza mentalerako, berriz, zugan sinestea oso garrantzitsua iruditzen zait, eta hori egiteko gai zarela errepikatzea zeure buruari behin eta berriz. Eta nola ez, lehiakortasun pixka bat izatea ere bai.\n\"Txikitan gurasoekin paseotxoak ematen genituen mendian, baina igandeko bueltatxo txikiak izan ohi ziren\"\nKontatu al dezakezu mendiko lasterketa batean izandako esperientzia nabarmenen bat? Desafiatu edo bereziki motibatu zaituen uneren bat?\nNire lehen lasterketa nagusiaren aurretik, Zubiriko Sansilvestrailera joan nintzen, probatzera. Espektatibarik gabe joan nintzen. Hasi eta Hiru Herri taldeko hiru nesken atzetik abiatu nintzen, jakin gabe ze postutan nengoen. Bukatzear geundela, azken metroetan, helmugan zinta jartzen ari zirela ikusi nuen, lehen neska sartzera zihoan seinale. Kontatzen hasi eta laugarren nindoala ohartu nintzen. Honek asko motibatu ninduen, ez bainuen inondik inora espero.\nBereziki desafiatu nauen lasterketa bat aipatzearren, Canelle aukeratuko nuke, Izabako 13km eta 1000m-ko desnibela duena. Lasterketan zehar postu batzuk aurreratzen joan nintzen eta 4. postuan nindoala esan zidaten. Jaitsiera oso irristakor zegoen, aurreko gauean bota zuen ekaitzarengatik, baina, 3. neska hurbil nuela esan zidatenean, inoiz baino gehiago estutu, ipurdikoren bat hartu eta 3.postua lortu ahal izan nuen. Esan bezala, lehiakortasun puntu hori badut barruan.\nZein dira korrikalari gisa aurre egin behar izan diezun erronkarik handienak, eta nola gainditu dituzu?\nKorrikalari gisa hasiberria naiz, eta oraingoz erronkarik handiena burua \"hotz\" mantentzearena izan da; izan ere, noizean behin sortu daitezkeen \"minek\" asko eragiten didate psikologikoki. Ez dut lesiorik izan, baina gainkarga bat bai beharbada, eta gustuko dudana egitea galarazi izan dit tarteka. Azkenean neure buruarekin dut erronka handiena halakoetan, momentu hauetan egoera erlatibizatzeko garaian.\n\"Azkenean, beste edozertan bezala, konstantzia behar da, eta gauzak ateratzen joaten dira\"\nBa al dago maitasun handiz gogoratzen duzun lasterketa berezirik, edo mugarritzat jotzen duzunik?\nMaitasun bereziz nire lehenengo lasterketa oroitzen dut, Berastegiko Negu Trail. Batetik, lehenengo lasterketa izan zelako, eta, bestetik, lehengusuaren laguntzarekin egin nuelako. Oso berezia izan zen, eta lehengusuarekin harreman estuagoa sortzen hasi nintzen geroztik. Berak prestatu ninduen eta mundu honetan jarraitzeko indarra eman dit, eredu baita niretzako. Kirol honetan jarraitzeko ilusioa transmititu dit, konstantzia eta diziplina eman dizkit, eta hori gustatzen zait gehien, baita jende berria eta txoko ezberdinak ezagutzeko aukera ere.\nAurreko bi urteetako lasterketa gehienak errepikatzea izan da nire helburua aurten, eta horretan nabil, baina aukera berriak ireki zaizkit. Duela gutxi Federaziotik gonbidapen bat jaso nuen, mendiko eski taldean sartzeko aukera eskaintzeko. Gauza berriak probatzea gustatzen zait eta aukeren artean, aipatutako mendiko eski taldean sartzeaz gain, Hiru Herri taldeko nesken duatloi taldean sartzeko ideia ere buruan dut bueltaka.\nZerk motibatzen zaitu kirol honetan lehiatzen eta hobetzen jarraitzera? Etorkizunean lortu nahiko zenukeen helburu espezifikorik?\nKirol honek ematen dizkidan diziplinak, bidaiak eta jende berriak motibatzen nau. Jendeak animatzen nau lasterketa luzeagoetan izena ematera, baina oraingoz ez dut hori buruan. Helburu espezifikorik ez, baina gozatzen jarraitu eta, hurrengo ikasturtera begira, eski taldean sartu eta duatloia probatuko dut.\nZer aholku emango zenioke mendiko lasterketak egiten hasteko interesa duen norbaiti?\nMendira joan eta pixkanaka hastera animatuko nuke, inongo presiorik gabe, naturaz disfrutatzera. Gero ilusioa egingo lizukeen lasterketa bat aukeratu eta helburu hori entrenatzeko motibazio moduan hartuko nuke. Eta hori bai, nire ustez garrantzitsuena, ez itxaron %100ean sentitu arte, momentu perfektu hori normalean ez baita iristen. Bi aldiz pentsatu gabe egingo nuke.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000038", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "UEMAk \"Egin nirekin ere euskaraz!\" kanpaina abiatu du, aurreiritziei aurre egiteko\nGure herriak asko aldatu dira eta ari dira aldatzen oraindik ere, eta bizilagun berriak ditugu. Asko handitu da beste herrialde batzuetatik etorritako familien kopurua, eta bertako bizilagunei harrera adeitsua egitea dagokigu, baita nora etorri diren azaltzea ere. Euskal Herrian euskaraz bizi garela erakustea, eta herrian euskara dela bertako hizkuntza adieraztea.\nBizilagun berriak beren herrialdeak utzi eta etorkizun berri baten bila etorri dira azken hamarkadetan gurera, eta horietako asko eta asko Euskal Herrian bertan jaioak dira. Gure herrietako eskoletan ikasten dutenez, euskaldunak dira. Baina, askotan, udalerri euskaldunetan ere ez diegu euskaraz hitz egiten; azalaren koloreagatik eta bestelako aurreiritziengatik, gaztelaniaz egiten diegu, ohartu gabe Euskal Herrian jaio direla eta, gu bezala, euskaldunak direla. Badira beste asko, bertan jaio ez arren, euskara ikasi dutenak edo ikasten ari direnak; horiekin ere gaztelaniaz egiten dugu bertakoek gehienetan, eta hizkuntza ikasteko abiatu duten bidean kalte besterik ez diegu egiten. Euskaraz hitz eginda, ikasketa prozesu horretan eta bertako herritarrekin harremanak garatzen lagunduko diegu.\n\"Pazientzia eta etengabeko praktika funtsezkoak dira aurrera egiteko\"\nPertsona horiek guztiak gurera erakarri nahi baditugu, haien jatorria eta azalaren kolorea alde batera utzi eta aintzat hartu behar dugu euskarak kolore asko dituela. Izan ere, euskara ukatzen diegunean, bertakoa izatea eta sentitzea ere ukatzen diegu, nahi gabe izan arren. Euskaraz hitz egiten diegunean, herrien eta kulturen arteko zubia sendotzen ari gara, euskararekin. Egoera horretaz jabetuta, \"Egin nirekin ere euskaraz!\" kanpaina abiatu dute UEMAk eta Araizko eta Larraungo udalek, aurreiritziak alde batera utzita, gure herrietan bizi diren haur zein gazte-heldu guztiei lehen hitza euskaraz egin diezaiegun. Euskaldunok izan behar dugu eredu, eta pertsona horiei euskaraz hitz egitea ezinbestekoa da. Izan ere, guk ez badiegu euskaraz egiten, nork egingo die?\nHasierako kanpainaren aurkezpena Ibarran egin zen. Bertan izan ziren Anastasia Tsera, Aimar Toma eta Andriy Tsera, Martin Aramendi UEMAko lehendakariarekin, Nagore Zubillaga zinegotziarekin, Eider Amundarain Zaldibiko Lardizabal herri eskolako zuzendariarekin eta Aitor Bengoa Ibarrako Uzturpe ikastolako zuzendariarekin batera. Bertan, hainbat parte-hartzaileek beren esperientziak partekatu zituzten, kanpopo itxura dela eta, gaztelaniaz hitz egiteak integrazioan nola eragiten duen azaltzeko. Aimar Tomak, Anastasia Tserak eta Andriy Tserak nabarmendu zuten frustrazioa sentitzen dutela hori gertatzen denean, eta esan zuten euskaldun gisa duten nortasuna ahultzen diela.\nArribeko euskaltegian, hiru emakumek kontatu zuten nolako esperientzia izan duten euskara ikastean eta zer iritzi duten honen guztiaren inguruan. Jessy Rivera (Honduras), Sara Gil (Muskaria) eta Guadalupe Altamirano (Nikaragua) duela urte batzuk iritsi ziren Araitz ibarrera. Sustraiak beste herrialdeetan izan arren, bertan errotu nahi dute beren etorkizuna. Argi daukate euskara euskaldunontzat oso garrantzitsua dela, eta Araitz eta Beteluko IKA Euskaltegian hizkuntza ikasteko prozesuan murgildu dira.\nGuadalupe Altamirano, jatorriz Nikaraguakoa, joan den abenduan iritsi zen Araitzera. Zaintzailea da, Betelun egiten du lan adineko pertsonekin, eta asteburuetan, berriz, Tolosan. Harentzat funtsezkoa da euskara ikastea, batez ere gaztelaniaz hitz egiten ez dutenekin komunikatu ahal izateko: \"Euskara bizitzaren funtsezko zati bat da hemen. Hasieran, zaila izan zen bertako bizimodura egokitzea, baina, denborarekin, estimatzen ikasi dut\". Euskaltegian izan duen esperientzia aberasgarria izan dela dio, nahiz eta zailtasun ugari izan. \"Euskara erronka etengabea da, baina egunetik egunera hobetzeko prest nago\", gaineratu du Guadalupek. Komunitatekoekin elkarlanean ibiltzea funtsezkoa dela azaldu du, eta hizkuntzak eguneroko egoeretan praktikatzeko eta hobetzeko aukera ematen diola. Jessy Rivera, jatorriz Honduraskoa, duela urtebete eta lau hilabete iritsi zen Atallura. Bertan bizitzen jarri aurretik, Donostian bizi izan zen ia hogei urtez. Zaintzailea da hura ere, eta lanean euskara ikastearen garrantzia sentitu zuen, horregatik hasi zen euskara ikasten, zaintzen dituen pertsonak hobeto ulertzeko. Jessyren ustez, hizkuntza hau ikastea jakin-minaren eta behar profesionalaren emaitza da. \"Garrantzitsua da hitzen esanahia jakitea, lanean eta gizartean gainontzekoak ongi ulertzeko\", dio. Zailtasunak zailtasun, egindako aurrerapenak nabaritzen ditu.\n\"Batzuetan, euskaraz hitz egitearekin nahikoa da. Bertakoek niri euskaraz hitz egiten didatenean, baloratua sentitzen naiz\"\nBatez ere, ingurukoek bere ikaskuntza prozesuan duten garrantzia azpimarratu du: \"Auzokoek eta lankideek asko laguntzen didate, eta euskaltegiko Sonia irakaslearen laguntzarekin oso gustura gaude klasekideok; izan ere, ikasten hastea oso zaila da, baina berak klase entretenigarriak egiten ditu\". Hala ere, aurreiritziei ere egin die aurre. \"Batzuetan, jendeak gaztelaniaz hitz egiten dit. Asmo onez egiten dute, baina ikasten ari naizenez, euskaraz hitz egitea gustatuko litzaidake\", gaineratu du. Sara Gil erizaina da, 2020ko urrian iritsi zen eskualdera, pandemia betean, naturaz inguratutako leku lasai baten bila. Gaur egun, erizaina da Betelun. Bere klasekideak ez bezala, Sara ez da hain estu sentitzen bertako lasaitasunarekin, estimatu egiten du. \"Hemen beti aurpegi ezagunak ikusten ditut eta hori gustatzen zait\", dio. Azaldu du motibazioa sentitzen duela euskara ikasteko, eta bere asmoa dela besteen elkarrizketak ez etetea eta komunitatean hobeto integratzea. Sarak asko baloratzen ditu hurbiltasuna eta bizilagunen babesa. \"Hemengo jendea oso atsegina da. Beti laguntzeko prest daude eta horrek ikaskuntza prozesua eramangarriagoa egiten du\". Hala ere, onartzen du jendeak batzuetan ez diola euskaraz egiten, eta egoerei aurre egin behar izan die. \"Gero eta seguruago sentitzen naiz euskara ulertzeko unean\", amaitu du.\nGuadaluperen, Jessyren eta Sararen istorioek ohiko errealitate bat islatzen dute, Euskal Herriko biztanle berri askorentzat: aurreiritzien aurkako borroka eta hizkuntzaren bidezko integrazioa. Euskara ez da komunikazio tresna bakarrik, identitate sinboloa eta kultura ere bada. Hala ere, itxuran oinarritutako aurreiritzi horiek integrazio prozesua zaildu dezakete. Guadaluperen arabera, \"pazientzia eta etengabeko praktika funtsezkoak dira aurrera egiteko\". Norbaitek euskaraz egiten dion bakoitzean, komunitate honen parte sentitzen dela ere adierazi du.\nessyk ingurukoen babesaren garrantzia azpimarratzen du. \"Batzuetan, euskaraz hitz egitearekin nahikoa da. Bertakoek niri euskaraz hitz egiten didatenean, baloratua sentitzen naiz\". Jessyren ustez, integrazioa bi norabideko prozesua da.\nSarak jarraipenaren beharra nabarmentzen du. \"Hizkuntza berri bat ikastea zaila da, baina ahaleginarekin eta dedikazioarekin, lor daiteke. \"Euskarazko elkarrizketa bakoitza kultura honen parte garela erakusteko aukera bat da\". Jarrera positiboa eta ikasteko borondatea funtsezkoak izan dira bere esperientzian. Hiru ikasle hauentzat, euskaraz hitz egitea ez da oztopo bat, kontrakoa, laguntzea dela diote, ikasteko modu zoragarria. Jendeak beraiekin euskaraz hitz egitea asko eskertzen dute. \"Dirudien bezala, euskaldunok ez dugu hori barneratua, kanpotik etortzen den jendeak euskaraz ikastea nahi dugu, baina hemengoek, askotan, ez dugu hau praktikan jartzen kanpotarrekin\", azpimarratu du Ainhoa Berazak, Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Euskara teknikariak. Euskaraz hitz egitea lagungarria da, baina hitz egiteko modua eta abiadura pertsonaren arabera moldatzea oso garrantzitsua dela uste du Soniak, Arribeko euskara irakasleak.\n\"Egin nirekin ere euskaraz!\" kanpaina Zaldibian hasi da, HUHEZIren (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea) eta bertako hainbat eragileren laguntzarekin, euskal udalerrietan kulturartekotasuna sustatzeko proiektu zabalago baten barruan. Horrek, jatorri ezberdinetako pertsonen arteko elkarbizitza aberasgarria sustatu nahi du, euskara ohiko hizkuntza eta integraziorako tresna gisa erabiliz. Proiektuak hainbat ekinbide bultzatu ditu egoiliar berrien artean euskararen erabilera eta inklusioa sustatzeko. Horien artean, sentsibilizazio tailerrak, adibidez, biztanle guztiekin euskaraz hitz egiteak duen garrantziaz kontzientziatzeko, itxura edo jatorria edozein dela ere. Tailerretan jarduera interaktiboak eta bigarren hizkuntza bezala euskara ikasi duten pertsonen testigantzak izango dira. Hizkuntza Mentoretzako Programak ere egingo dituzte, herrietako hiztun parte-hartzaileak eta irakasle linguistikoak egoiliar berriekin batu daitezen. Irakasleek eguneroko egoeretan hizkuntza praktikatzen laguntzen diete egoiliar berriei, eta laguntza eta orientazioa ematen diete ikaskuntza prozesuan.\n\"Euskarazko elkarrizketa bakoitza kultura honen parte garela erakusteko aukera bat da\"\nKultur eta gizarte jarduerak aipagarriak dira, integrazioa errazteko, jarduera kultural eta sozialak antolatzen dira, egoiliar berriei tokiko komunitatearekin elkarreragina izateko. Jarduera horien artean jaialdiak, kirol ekitaldiak eta hizkuntza nagusia euskara duten bilera komunitarioak daude. Hezkuntza-baliabideak ere garatu dira, euskarazko elkarrizketa-gidak, aplikazio mugikorrak eta online ikastaroak barne. Baliabide horiek hizkuntza gaitasun eta maila desberdinak dituzten pertsonentzat erabilgarriak izateko diseinatu dira.\nMartin Aramendik, UEMAko lehendakariak, azpimarratu zuen kanpainaren helburua dela herritarrak kontzientziatzea. \"Aurreiritziengatik gaztelaniaz hitz egitean, euskaldun berri horiek nahi gabe baztertzen ari gara\", adierazi zuen. Kanpainak euskaldunen artean jarrera aldaketa lortzea du helburu, gizarte inklusiboagoa sustatuz, euskara kultura ezberdinen arteko zubi izan dadin. Kanpaina honekin, biztanle guztiekin euskararen erabilera sustatzea espero da, eta baita biztanle berriak komunitatean barneratuago eta onartuago sentiaraztea ere. Itxuran eta jatorrian oinarritutako aurreiritziak desafiatu eta murriztea da helburua.\nOztopo horiek ezabatzean, integrazio-prozesua erraztuko da eta bizikidetza harmoniatsuagoa sustatuko da. Pertsona gehiago euskaraz hitz egitera animatzean, eguneroko bizitzan hizkuntzaren erabilera indartuko da eta hizkuntza babesten eta hazten lagunduko du horrek. Hori bereziki garrantzitsua da; izan ere, gero eta aniztasun handiagoa dagoen gizarte batean, euskarak elkartasun gisa jokatu dezake.\n\"Egin nirekin ere euskaraz!\" kanpaina urrats garrantzitsua da, euskal gizarte inklusiboa eta plurala bermatzen duena. Aurreiritziak hautsi eta herritar guztiekin euskararen erabilera sustatzean, hizkuntza ez ezik, kohesio soziala eta Euskal Herriko kide izatearen zentzua ere indartzen dira. Guadaluperen, Jessyren eta Sararen istorioek euskarak integrazio prozesuan duen garrantzia nabarmentzen dute, eta laguntza, pazientzia eta esfortzuarekin aurreiritziak gainditu eta komunitate inklusiboa eraiki daitekeela pentsarazteko balio dute. Kanpainari buruzko informazio gehiago lortu nahi baduzu, \"UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea\" orrialdean dago eskuragai.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000039", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Nire amaren ametsetako bat aurora boreala zuzenean ikustea zen. Beti izan zuen gogo handia eta bidaia asko egin bazituen ere, ez zuen amets hau inoiz bete. Nik bai, Kanadan bizi nintzenean hainbatetan ikusi nuen. Bakoitzean desberdina izan zen. Koloreak, irudiak eta mugimenduak aurora bakoitzarenak propio ziren.\nAurten, maiatzak 10 eta 11 arteko gauean ikusi ahal izan nuen ederki aurora Gaintzako gauean. Oraingoan, aurora gorri iluna, odola bezalakoa izan zen. Une batzuetan bioleta aldera jotzen zuen eta goitik behera zetozen zutabe modukoak ikusten ziren. Beranduago, beheko aldean berde-urdina jarri zen. Nik, hunkituta, denbora dexente eman nuen zerua miresten.\nGau iluna zen berez, ilberrikoa, eta zerua garbi egonda, izarrak ikusten ziren. Ume bat sentitzen nintzen. Nire ametsetako bat \"Iparraldeko Argiak\" Gaintzan ikustea zen. Une horietan, faltan botatzen nuen nire ama. Aurreko igandean amaren eguna izan zen eta egun batzuk beranduago bere amets handi bat bete zen hemen bertan.\nAurora Euskal Herrian bertan ikustea ez da batere ohikoa baina noizean behin gerta daiteke baldintzak betetzen badira, alegia, zeru garbia eta iluna. Maiz atera izan naiz ni gauean etxetik kanpora zerua ikustatzeko eta, zaila iruditzen bazitzaidan ere, aurora ikusi nahi nuen. Bete da ametsa. Nire ama zenak nire begien bidez ikusi izan du aurora.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000040", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Betidanik izan naiz sentikortasun handikoa, batzuetan gehiegizkoa zela pentsatu izan dut. Ingurua (familia, eskola, lagun arteak) gutxiago sentitzeko eta \"hotzagoa\" izateko prestatuta zegoela zirudien, sentikortasuna ahulezia bat balitz bezala. Noski, sentikortasuna diodanean sentipen denak sartzen dira, poza, tristura, beldurra... Zenbat aldiz entzun dut \"ez zela hainbesterako\". Barnean zerbait \"puskatua\" nuela ere pentsatu izan dut noizbait.\nBarne lanketan sakontzearen arabera, ohartzen joan naiz opari bat dela sentikortasun handia, hori bai, behar dudan modu berezian kudeatu behar dudala. Eroso sentitzen ez naizen lekuetan ezin dut egon (kaosarengatik, biolentziagatik...) eta horrek harremanak mugatzen dizkit. Sentikortasun hori garatzeko lan \"artistikoak\" egitea iruditu zait beti bide egokia. Bestalde, besteentzako agian garrantzia gutxi duten gertaerek (eztabaida bat, tristura bat, pentsamendu bat...) eragin handia dute nigan, eta hor gelditzen naiz egoerari bueltaka. Egiten dit bere ekarpena horrek, baita mugatu ere.\nHainbeste ez sentitzeko, \"itxi\" behar izan naiz askotan. Baina barne lanaren ondorioz eta antzeko jendearekin elkartu izanagatik, berriro irekitzen noa, kudeatzen ikasten, zentzua ematen... Bizitzan \"niago\" izaten, eta bizitza \"nireagoa\" sentitzen.\nAzken aldian badirudi ohikoa baino jende gehiago gabiltzala sentikor, hauskor ere, garai bereziki aldakorra balitz bezala, barne beldurrak eta minak bere lekua eskatuko balute bezala, egin nahi diguten ekarpena egiteko. Garaia hala izan edo ez, ni behintzat lan honetan nabil eta segituko dut, barne kontu zaharrak garbitzen eta berriak ongi neurtzeko. Antzeko zerbait pasatzen bazaizu, ongi etorria zure partekatzea, horrelako prozesuak partekatuak arinagoak direla ikasten ari naizelako, aurrera ba!", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000041", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "\"Lekunberri. Herri baten eta bere etxeen historia\": XVI. mendeko dokumentuetan oinarritutako ikerketa sakona egin dute Inma Etxarrik eta Belen Balenciagak, Ondare Kultur Taldearekin eta Aitor Pescador Medranorekin, Aranzadi Zientzia Elkarteko filologoa, historialaria eta dokumentalista adituarekin. 31 etxebizitza eta beste hiru desagertuta daudela baieztatu du ikerlanak, bost mende geroago. Lekunberri herriak izan zuen garrantzia azpimarratzen duen lehen ikerketa historikoa da.\nInma: Orain dela urte asko, ikusi genuen ez zegoela ezer idatzita Lekunberriko historiari buruz. Egia da ahoz aho historia kontatzen dela, baina zerbait idatzita egotea beharrezkoa zela iruditzen zitzaigun, gero gu ez gaudenean, hori nonbait idatzita gorde dadin. 1997. urte inguruan, Lekunberriko Udalarekin hitz egin genuen beka bat eskatzea proposatzeko, modu horretan, pertsona bat artxibora joan zedin eta prozesu honi guztiari hasiera bat emateko; izan ere, dokumentazioa lortzeko hau beharrezkoa zela uste genuen. Nafarroan artxibo bikaina daukagu, eta zorte oso ona dugu horregatik.\nBelen: Guk historia ikasi genuen, eta Lekunberriko liburutegian biltzen ginen. Horren ondorioz, 1997an lan hau egiten hasi ginen, baina proiektua garatzeko jarraipena beharrezkoa zen. Gauza asko aurkitu genituen hilabete batean; nabarmena zen proiektu honek zerbait berezia zeukala. Momentu horretan, gaztelua aurkitzea zen garrantzitsuena guretzat. Urteak igaro ondoren ere, bilatzen jarraitu dugu, baina oraingoz ez da azaldu.\nDenbora igaro ahala, aurrekontu parte-hartzaileak eskaini zituen udalak, hau da, dirua eskaini zuen proiektu\nkonkretu baterako. Horrekin batera, pentsatu genuen lanean berriro hasteko momentua zela. Denek denbora geneukan eta gaian sakontzen hasi ginen gure proiektua aurkezteko.\nInma: Geroago, Ondare elkartearen izenean, gure proiektua aurkezteko ideia izan genuen, eta oso ideia ona iruditu zitzaien hasieratik. Guk geroago ikusi genuen beste euskarri bat behar genuela, bakarrik ezin genuen liburu bat idatzi, aditu bat bilatu behar genuen. Ondorioz, Aitor Pescador historialariarekin harremanetan jarri ginen. Bera Erdi Aroko gaietan aditua da, ikertzaile oso ona, Aranzadi zientzia elkartekoa. Harekin hitz egitea erabaki genuen, Lekunberrira etorri baitzen gazteluaren bila, udalak proiektu bat garatu baitzuen Aranzadikoek gaztelua bilatu zezaten. Pescador gazteluaren bila hasi zenean, konturatu zen Lekunberriko etxeei buruzko dokumentazio mordoa zegoela, eta gai hau lantzea oso interesgarria iruditu zitzaigun. Aitzakia horrekin, gure proiekturako aztertzailea aurkitu eta gaia zabaltzea lortu genuen. Modu horretan, proiektuaren ideia sortu zen: 540 orrialdeko liburua.\nZergatik aukeratu zenuen Lekunberri zuen proiektua aurrera eramateko?\nInma: Gu Lekunberrikoak gara eta etxean lan egiteak abantaila handiak eskaintzen ditu. Ondare Kultur Taldea sortu zenetik, helburua bertako ondarea zaintzea eta ezagutaraztea da. Proiektu hau oso aukera ona izan zen; izan ere, Ondareren filosofiak zera dio: \"Berreskuratzen ditugun lanetan edo edozein egitasmotan auzolana bultzatzea ezinbestekoa da\".\nJavier: Azkenean, egia da kanpotik enpresa bat etorri ahal zela lan hau egitera, baina horrek ez du herria\nerrotzen. Aldiz, bertakook egiten badugu lan hori, auzolan horrek beste sustrai bat landatzen du, eta, etorkizunari begira, aurkitu diren datuak biztanleei helaraztea errazagoa izango da. Proiektu honek gure filosofiarekin bat egiten du; azken finean, Ondare beti dago laguntzeko prest. Gainera, Aitor Pescador teknikariak ere izugarrizko lana egin du bere ikuspuntutik, baina auzolana beharrezkoa da.\n\"Lekunberriko biztanleek beti izan dugu lursailak, etxeak eta gaztelua ezagutzeko grina\"\nBelen: Egia esanda, hemengoak izanda, gu askotan etxez etxe joan gara informazioa biltzera eta beso zabalik hartu izan gaituzte. Bertakoek espektatibak dauzkate, liburuaren zain daude. Lortu dugun informazio guztia urrea da, alderdi kulturalak argi adieraziko dituen liburu bat da, historia gertatu den moduan kontatuko duena. Hainbat elementu bilduta daude liburuan, izugarrizko materiala eskaintzen du edozein gauza egiteko, eta hori izugarrizko berria da.\nJavier: Inma eta Belenek azterketak egin, informazioa bilatu eta aztertu egin zuten. Aitor Pescadorrek, berriz,\ninformazioa jaso eta transkribatu egiten zuen. Hala, liburua oso interesgarria gelditu da. Idazteaz gain, puzzle erraldoi bat osatzea izan da liburu hau sortzea, bertan epaiketak daude, ezkontza kontratuak, hainbat txosten, eta hori dena Aitorrek elkartu eta lan sakona eginez antolatu du; lan zaila da, korapilatsua.\nInma: Erantzukizuna oso ona, alderdi guztietan ateak ireki dizkigute eta gero ere bai. Bi edo hiru hitzaldi egin ditugu eta jendea gogotsu dago, asko gustatzen zaie gaia. Beti oso ongi eta zainduak sentitu gara alde horretatik.\nBelen: Ondarek lehenengo momentutik asko lagundu gintuen eta Lekunberriko udalak ere bai. Honekin batera, Larraunen gauza bera egiteko gogoa sortu da; horregatik, haiekin ere harremanetan jarri gara eta esperientzia oso ona izan da.\nBelen: Gehienbat geure buruarekin, prozesu luze honetan informazio gehiegi zelako momentu batzuetan, proiektua bi urtez luzatzea zaila izan da. Erronka nagusiena, alde batetik, gaztelua bilatzea izan da, eta, beste aldetik, artxiboan azaltzen ziren bi etxe desagertu bilatzea. Etxe horietako batekin, batez ere, denbora mordoa igaro genuen, ezin genuen kokatu. Errota batekin gauza bera gertatu zitzaigun, eta horrelako zailtasun txiki asko izan genituen, baina, batez ere, gazteluaren bilaketa da erronka handiena. Betidanik pentsatu dugu hau Malkorrean zegoela, baina ordurako Aranzadik ezetz esan zuen. Hori bai izan zela modu batean hasierara itzultzea. Guk uste dugu lortutako informazioaren arabera, Sasita inguruan kokatzea lortu dugula, baina ez da batere erraza. Hori bigarren zatia izango litzateke; izan ere, arkeologia munduan sartu beharko ginateke hori aztertzeko, eta izugarrizko lana izango litzateke. Ez dakigu non egongo diren eraikuntza horien aztarnak, baina pieza horiek lekuren batean egonen dira. Toponimia aldetik ere, XVI. mendean honi buruzko euskarazko hitzak azaltzen dira: Torreondoa, Torregiben, Torreburua, etab. Beraz, horrek esan nahi du gaztelua nonbait existitu zela, idatzita dago.\nInma: Familien izen-abizenak bereiztea ere zaila izan da; izenak eta abizenak asko errepikatzen dira, elkarren artean ezkontzen zirelako. Garai horretan ez zegoen errepiderik, eta gehienbat Errazkingoak, Baraibarkoak, Aldazkoak, ondoko herrietako jendea etortzen zen, baina, hala ere, abizenak askotan errepikatzen ziren. Izan ere, hiru edo lau belaunaldi ingurutan izen eta abizen berdinak aurkitu ditugu, eta oso konplikatua izan da. Familia eta izen guztietan interes berdina izan dugu, ez bakarrik boteretsuetan; etxe guztiak guretzat berdinak dira, denen historia biltzen saiatu gara. Ikusi dugu etxeak garai horretan ere asko saltzen zirela, ematen du \"jauntxo\" asko zegoela, baina errealitatea beste bat zen, zorrak ugariak ziren. Gerra asko zeudenez, etxe ugari erretzen ziren; izan ere, zona muga alboan egonda urtero armadak dena desegiten zuen, dena hautsi.\nNolakoak ziren Erdi Aroko etxeak? Zer material erabiltzen zen gehien?\nInma: Erdi Aroan, etxeak eliza eta bide inguruan eraikitzen ziren. Ingurune hau Nafarroako Erreinua zen garai horretan eta bide bat igarotzen zen hemendik Gipuzkoara. Erdi Aroan egiten ziren etxe horiek egurrezkoak ziren, harria oso garestia zen eta ez ziren existitzen gaur egungo etxeak. Lekunberri herriaren antolaketak pixka bat despistatzen du, ez da oso argia. Ez zegoen horrelako tipologia arkitektonikoa, baina bai kokapena: Lekunberrik bi sarrera zeuzkala uste dugu, baina zaila da azaltzeko. Ohiko tipologiari dagokionez, erdian beti ate bat zegoen, gainean leiho bat eta haren gainean armarria. Etxea simetrikoki erditik puskatuz gero, etxea berdina zen bi alboetan leihoak txikiagoak ziren. Lekunberrik sute handia jasan zuen iraganean eta zaila izan da herria zegoen moduan mantentzea. Hala ere, etxeak lehen txikiagoak ziren, denbora igaro ahala altuagoak bilakatu dira. Aipagarria da, era berean, etxe guztiek ura gertu zeukatela: erreka bat, iturri bat, errota txiki bat, etab. Izan ere, ura beharrezkoa zen edateko, garbitzeko, lan egiteko, animalientzat eta janaria prestatzeko.\nZer eragin izatea espero duzue proiektu honek tokiko turismoan eta ekonomian?\nJavier: Uste dugu turistei interesatzen zaiela bertako informazio guztia, arlo guztietan. Baina, agian, hori ez da nahikoa, askotan antzerki bat behar dute, edo ikustaldi bat, elkarrizketa bat, etxeen erakustaldi bat, eta horrelako ekintza desberdinak. Orain arte genekizkien gauzez gain, bestelako informazio bat eskaini ahal diegu proiektu honi esker. Adibidez, interesgarria izan daiteke\nErdi Aroko feria moldatzea lortu dugun informazioa erabiliz, edo gaiari buruzko ibilbide turistikoak egitea. Hona etortzen den turismo gehiena kulturala da; beraz, gauza asko egin daitezke. Dokumentazio honekin zehaztasun gehiago eskaini dezakegu. Aisialdirako ekintzak egiterakoan ez dira asmakizunak izango, baizik eta informazio errealean oinarritutako historia. Lekunberrira etortzen diren turistek hori baloratuko dute seguru, hori bilatzen dutelako.\nNolako elkarreragin izan du zure proiektuak Lekunberriko komunitatearekin?\nBelen: Egia esan, hitzaldi bat antolatzen den aldiro jende mordoa elkartzen da, ematen du jendeak ez duela interesik, baina ez da horrela. Jendeak interes handia du, eta oso eskuzabalak izan dira etxeen informazioa eskaintzeko momentuan. Haien historia interesatzen zaie, eta haien sustraiak aztertzea asko eskertzen dute. Jakin-min handia dute bertakoek, haien herria ezagutu nahi dute.\nJavier: Dirudi Lekunberri beti izan dela \"pasagune bat\". Orain, beste herrialdeetan bezala, ondareari garrantzi handia ematen hasi zaio, eta geroz eta egitasmo gehiago daude honi buruz. Sozialki, pentsatzeko era desberdin bat garatzen ari gara. Orain interes hori piztu da eta ikerketa honek guztiak garena adierazten du.\nGai honekin zerikusia duen beste ekintzaren bat garatu duzue? Horrela bada, zer ekintza?\nInma: Momentuz hitzaldiak eta ikastaroak antolatzen ari gara, Aitor Pescadorrekin. Formakuntza txiki eta berezi bat sortu dugu, 33 pertsona elkartzen dira ostiralero. Lehen aipatu dugun jakin-min horrek sorrarazten du hau guztia. Orain arte Lekunberriko datuak ez ziren existitzen, baina jada ikastaroetan sartu ahal dira, eta hori zoragarria da. Historiak gutxi erakartzen dituen bizilagunentzat ere hau interesgarria izan daiteke, bertako historia delako eta horrek bertakoen interesa piztu eta ikuspuntua aldatu dezakeelako.\nInma: Alde batetik, Larraungo Erdi Aroko etxeak aztertzearen proiektua, eta, beste aldetik, Lekunberri XVIII. mendetik orain arte aztertzea. Izan ere, bertan informazio ugari dago, karlismoari eta musikari buruzkoa adibidez. Gainera, herriaren historia ikasteko gai didaktiko interesgarria da hurrengo belaunaldientzat Lekunberriko eskolan muturra sartzea beste jomuga bat izango litzateke, baina informazioa beharrezkoa da horrelako unitate didaktikoak prestatzeko; oso interesgarria izan daiteke, baina sakondu behar da.\nPublizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa MAILOPEren etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aurrera egiteko.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000042", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "2000. urterako auto hegalariak izanen genituela agindu ziguten, eta huts egin zuten. 2020rako auto autonomoak agindu zizkiguten, eta hor ere huts egin zuten. Baina dagoeneko betetzen ari den errealitatea auto elektriko eta hibrido entxufagarriak dira.\nHau ez da etorkizuneko titularra, oraingoa baizik: Ibilgailu elektrikoen salmentak % 21,47 igo dira Espainian 2022ko azaroan.\nDuela sei hilabete, ibilgailu elektrikoaren estatuko merkatu kuota % 4,57an zegoen jada. Joan den apirilean 74.829 auto matrikulatu ziren guztira Espainian; horietatik % 4,89 elektrikoak ziren, eta % 5,78 hibrido entxufagarriak. Horrek erran nahi du % 10,67k kargatzeko korronte-hargune bat zeukatela; kontuan hartu beharreko kopurua, beraz. Badirudi azken urtean Ukrainaren inbasioak eragindako inflazio handiaren ondorioz, erregaiaren prezioa igo izanak kontsumitzaile aunitz animatu dituela azkenean auto elektrikorako saltoa egiteko. Gainera, ekologiaren eta jasangarritasunaren aldeko kontzientzia soziala handitzearekin bat eta 2030 Agendaren bultzadarekin, herritarrak gero eta kezkatuago daude kutsadurarekin eta karbono-aztarnarekin. Horregatik, hainbat hiritako udalak gero eta gehiago murrizten ari dira ibilgailu zaharrak eta hagitz kutsagarriak hirietako erdigunean sartzea. Horretarako, nahitaezko ingurumen bereizgarri bat erabiltzen ari dira, eta hori faktore erabakigarria bihurtu da auto berri bat erostean. Horregatik, garrantzitsua da Zero isuriko etiketa (kolore urdina) edo Eco etiketa (kolore berdea eta urdina) aukeratzea, isuri gutxiago sortzen baitituzte auto horiek.\nBitartean, auto elektrikoaren prezioak jaisten joan dira, eta 2025erako auto txikiek errekuntzako modeloen antzeko prezioa izatea espero da. Bateriaren kapazitatea arazoa da oraindik ere gidari batzuentzat, baina haren potentzia handitzen ari da, eta, horregatik gero eta karga puntu gehiago daude. Hala ere, kopurua handitu egin behar da eskariari erantzuteko.\nDieselarekin, gasolinarekin edo erregai alternatiboekin (etanola, gas naturala, hidrogenoa, biodiesela...) funtzionatzen duten auto tradizionalak alde batera utzita, 0 isuriko etiketako edo Eco etiketako ibilgailu elektrikoen aukera zabala dago:\nHibridoak (HEV, hibrido konbinatuak): Mota horretako ibilgailuek ohiko propultsioa erabiltzen dute hiriko motor elektrikoarekin, baina autonomia gutxi dute modu independentean. Mota horretako adibide bat Toyota Prius edo Toyota Auris modeloak dira.\nMikrohibridoa (MHEV): Motor elektriko bat dute, mugimenduan jartzen (abioan) laguntzen duena eta energia estra baten ekarpena egiten duena (CO2 isuriak murrizten laguntzea da beren funtzioa). Horien artean aurki ditzakegu Ford Puma Hybrid mHEV edo Kia Stonic T-GDI MHEV modeloak.\nHibrido entxufagarriak (PHEV): Propultsio konbentzionala hiriko motor elektrikoarekin konbinatzen dute (50 km-ko autonomia), eta idealak dira hiri barrenean gidatzeko. Horrelakoak dira Golf GTE edo Passat GTE modeloak.\nSerieko hibridoa (REEV-Autonomia Hedatuko Elektrikoa): Mota horretako ibilgailuen errekuntza motorra funtzionatzen hasten da bateriaren karga % 25-30etik jaisten denean, eta 50-60 km inguruko irismena dauka. Opel Ampera, BMW I3 edo Chevrolet Volt ezaugarri horiek dituzten modeloak dira.\nElektrikoa: Motor erabat elektrikoa duten automobilak, 160-200 km inguruko autonomiarekin. Ezin hobeak dira hiriguneetarako, eta modelo ugari daude: Nissan Leaf, Renault Zoe edo Tesla Y, esate baterako.\nECO Pack gama berria auto elektriko eta hibrido entxufagarrientzat\nGure balioekin eta ingurumen jasangarritasunaren aldeko apustuarekin bat etorriz, Lagun Arok ECO pack gama berria merkaturatu du, auto elektriko eta hibrido entxufagarrientzako estaldura espezifikoekin, hiru aukera eskainiz: Pack Oinarrizkoa, Optimoa eta Arrisku Orotakoa.\nBorondatezko Erantzukizun Zibila: Aseguratutako ibilgailuak hirugarrenen estazioetan kargatzeko prozesuan eragin ditzakeen zuzeneko kalte materialak estaltzen ditu.\nDefentsa Juridikoa eta Kalteen Erreklamazioa: Ibilgailuak karga estazio publikoetan edo hirugarrenen karga estazioetan bateria kargatzeko prozesuan jasan ditzakeen kalte elektrikoen zenbatekoa erreklamatzen dugu.\nGidariaren istripuak: Ibilgailua kargatzeko prozesuan korronte elektrikoarekin kontaktu zuzena izateagatik ibilgailuaren gidariak jasandako kalte pertsonalak ordaintzen ditugu. Gidariaren istripuak estalduraren kapital berdinekin estaliko da.\nBidaiako laguntza: Hurbilen dagoen karga puntua zein den jakinaraziko dizugu, Bidaiako laguntza zerbitzuaren bidez. Atoian eramanen dugu ibilgailua (elektrikoa edo hibrido entxufagarria) hurbilen dagoen karga punturaino, kargarik gabe (eta erregairik gabe) gelditzen bada eta ezin badu zirkulatu. (Pack hau inolako kosturik gabe sartzen da kontratazio berrietan).\nECO Pack Oinarrizkoan sartutako guztiak gehi bateriaren lapurreta eta sutearen estaldura, karga kable bat eta Wall box bat.\nJosu Irurek, aseguruetako kudeatzaile espezialistak, Lagun Arorekin batera garatutako ECO Pack poliza berria azaldu digu, baita errepidean seguru ibil zaitezen eskaintzen dituen estaldura espezifikoak ere.\nJosuk ziurtatu bezala, gure aseguruek beti hurbileko tratua bermatzen dute, bulego, telefono edo posta bidez. Gainera, gure aseguruek EthSI zigilua dute, kudeaketan gardentasuna bermatzen duena gizarteari itzuliz; eta poliza berri bakoitzarekin ekarpen solidarioa egiten diogu Stop Bide Indarkeria elkarteari.\nBeraz, auto berri bat erosteko eta ibilgailu elektrikora salto egiteko asmoa baduzu, asegura zaitez gure ECO pack berriarekin. Jasangarritasuna guztioi dagokigulako.\nPublizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa MAILOPEren etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aurrera egiteko.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000043", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Kontzertu berezia izanen da, gure aldizkaria laguntzeko urte hauetan guztietan bertako herritarrek egindako ahalegina eskertzeaz gain, datozen urteotan, duela 34 urte abiatutako bidea ekiten jarrai dezagun, eta Mailopek gure herrietan gertatzen direnen berri emateko aukera izan dezan.\nJaionek, Jonek eta haien 4 seme-alaben doinu eta ahots goxoekin gozatu nahi baduzu, sarrerak salgai daude honako leku hauetan:\n- Lekunberriko Mitxausenea Kultur Etxean, lanbroa paperdendan eta kiroldegian.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000044", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Beteluko areto futbol taldeak ligako lehen postua lortu du, hiru jardunaldi lehenago, 60 puntuetatik 50 lortuz igo dira 3. mailara. Bakarkako trebezia ez ezik, talde lan ederraren ondorio itzela izan da igoera bultzatu duena. Taldeko kideen arteko harreman ona oso garrantzitsua izan da merezitako arrakasta lortzeko.\nZorionak ligako lehen postua lortzeagatik! Nola sentitzen zarete lorpen historiko honen ondoren?\nPozik egia esan, igotzea helburuetako bat zen taldea autonomikoan sortu genuenetik, lortu ondoren oso pozik gaude. Hala ere, hasieran ez genekien igoko ginenik, eta emaitzarekin ezin gara gusturago sentitu.\nZein izan da, zuen ustez, denboraldi honetako arrakastaren gakoa?\nAlde batetik, agian taldeko guztiak lehenagotik ezagutzea, eta beste aldetik, taldea aurreko urtean osatu genuenez lortu genuen esperientzia. Azkenean, denak hemengoak gara, kuadrilla bat bezala, eta hori nabaritzen da. Etxean jokatzea ere oso garrantzitsua da, eta beste gako bat, Beteluko frontoia izan da, bertan jokatzeak asko lagundu gaitu. Azkenik, gazteak ostiralero partidetara animatzera etortzen zirela ikusteak ere, pila animatu gintuen.\nNola deskribatuko zenituzkete maila hontara iristeko denboraldian zehar egin dituzuen prestaketa eta entrenamenduak?\nBeti bezala udan hasten gara aurreko denboraldiarekin, eta azkenean agian entrenatzaile ardura hori Andonik dauka, baino denen artean egiten ditugu entrenamenduak, astean bi aldiz frontoian. Oso noizean behinka korrika egitera joaten gara, batez ere denboraldia hasi baino lehen. Badakigu nola antolatu eta azkenean beti antzekoa egiten dugu, baina ezer berezirik, asko hobetu behar dugu hori.\nBeti saiatzen gara astean bi aldiz elkartzen, eta kanpoan ikasten duten taldekideak, etortzen saiatzen dira, gutxienez egun bat. Orduan, normalean 13tik 10 pertsona beti gaude.\nGogoan duzue denboraldiko une edo partida zirraragarririk? Hala bada, zein eta zergatik?\nBatez ere Arbizuren aurka etxean jokatu genuena, partidua nahiko garrantzitsua zen eta giro polita osatu zen. Guk nahiko gustura jokatu genuena, eta Arbizukoak lehenengo edo bigarren zeudenez, markatuta zegoen partida izan zen. Astefora taldearen aurka hemen, lehenengo jokatu genuena ere interesgarria izan zen. Baita Iruñeko partida ere, markagailua berdin gelditu zen, Universidad Navarra kirol taldearen aurka, etxetik kanpo.\nZein izan da denboraldian zehar talde bezala izan duzuen erronkarik handiena eta nola gainditu zenuten?\nErronka handiena liga izan da, eta lorpen handia ere. Hasieratik nahiko ongi ibili gara, irabazten. Beste erronka handiena etxean izan zen, Arbizu irabaztea, eta bueno, atzetik zeuden talde horien aurka jokatzea. Azkenean gogo gehienak haien aurka erakutsi genituen, eta gusturen behintzat haien aurka jokatu genuen.\nZer rol jokatu duzue jokalariek eta entrenatzaileak taldearen arrakasta lortzeko denboraldi honetan?\nDenak gara entrenatzaile eta jokalari. Agian, denboraldi hasieran, Andoni lesionatuta egon zenean, hor entrenatzaile rola gehiago jokatu zuen, baina gero denak batera. Adibidez orain, taldeko beste kide bat egon da, modu batean denak igaro gara entrenatzaile izatetik. Partiduetan, zuzentzen beste pertsona bat egoten da, eta gero adibidez Andoni jolasten hasi eta lesionatuta zeuden beste batzuek ere entrenatzaile moduan lagundu dute.\nPartiduetan sortzen den giroa asko gustatzen zaigu eta oso gustora gaude\nNola deskribatuko zenukete taldearen giroa eta jokalarien arteko adiskidetasuna denboraldian zehar?\nHobetzea zaila, oso ona. Batzuetan arazoa hori da, giro onegia daukagula, lasaiegia, agian seriotasun falta, nola denok ezagutu, lagunak garen eta parranda ere batera egin dezakegun, ez dago erreferentzia entrenatzaile finko batena, denak bat gara. Agian ez daukagu beste taldeek daukaten organizazio hori.\nZeintzuk dira taldearen helburuak eta asmoak datorren denboraldirako?\nAzkenean gu baino lehen beste jokalari batzuk zeuden, beraien taldearen izenarekin jokatzeko baimena eskatu genien, guk taldea berreskuratzeko. Baietz esan ziguten eta asko lagundu baita. Beraiek dira zuzendariak, denen artean elkartu eta datorren denboraldikoa prestatu eta garatzea espero dugu.\nTalde hau duela 20 urte inguru sortu zen eta guk hartu dugunetik, urte bat\nigaro da, gure helburua momentuz egoera mantentzea da. Gure artean\nhitz egin eta kanpora ikastera doazen jokalarien ordutegien arabera, antolatu eta entrenatzen gelditzea desafio bat izango da, baina lortu nahi dugu. Printzipioz, berdin jarraitzea da gure helburua.\nEskerrak eman nahi dizkiegu ostiralero partiduak ikustera joaten direnei, baita beti animatzen eta laguntzen gaituztenei, babesten gaituzten inguruko lan-enpresei, eta zuzendaritzakoei, izan ere, denak oso garrantzitsuak dira prozesu honen guztian. Ikustera etorri ez direnei, animatu nahi diegu etortzera. Egia da dirudiela tenporada bukatu dela, baina etxean behintzat kopako 3-4 partida gelditzen dira.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000045", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "\"Etxe\" hauek gutxi dute etxeaz, goxotasun, babes eta bake gutxi daukate barruan. Ilunak dira, zarata, musika eta kaosez beteak, han eta hemen diru azkarra eta erreza irabazteko aukera eskura, sartu musika azkar apurra eta zenbait gozagarri. Galdu zara. Egia esan helburua zein duten kontuan izanda, diseinua paregabea da, meritu hori ezin diet kendu, ehuneko ehunean betetzen dute beraien funtzioa. Eta hori da hain zuzen arazo handiena, ondoegi egiten dutela beraien lana.\nJendeak benetako etxea galdu arte muturreneko egoeratan. Amona, txakurra eta gainontzeko dena eta guztiak barruan\ndirela, giltza hartu eta ale! \"kale o bale\" dena gorrira! Beltza ateratzen da ordea. Oso beltza. Zulo hauetan dena delako\nDenboraren zentzua iluntzen dute, literalki, den dena iluntzen dute, dena, leihorik ez, erlojurik ez, diru hotsak eta ziñak, zure pentsamendu eta noranzkoa lausotu arte, kanpokoaz eta errealitateaz pixkana zantzua galtzen duzu eta ehizatu zaituzte. Ondoren irteeran, hurrenarte bat irribarre batekin! Banketxean anaia txiki majoak, lagunkoiak, jiji-jaja eta azkenean beraiek jojo. Ez ahaztu anaiek guraso berberak izaten dituztela.\n\"La banca siempre gana\" ez da hitz joko soila. Gero eta gehiago, apustu etxeak hor tinko, negozio txikiak zeuden leku berean, sistema ziklikoa omen da, batzuk itxi, besteek ireki, denok irabazi. Ziklikoak ez. Zikloiak.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000046", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Udaberri hasieran hiru aste eman ditut Estatu Batuetan. Indiana, Missouri eta New Yorkeko estatuetan barrena ibili naiz bikotea eta familia bisitatzen. Mississippi eta Missouri ibai handiek bat egiten duten leku miresgarrian eta Niagarako ur-jauzi ederretan egon naiz. Tornado bat eta honek sortutako triskantzak ere zuzenean ikusi ditut. Gauza askok deitu didate atentzioa, hobeak eta okerragoak.\nHauetako bat izan da zein presentzia handia duten militarrek. Hilerrietan leku bereziak, monumentuak, kaleak, argazkiak, kartelak e. a. Militarrak eta militar ohiak oso presente daude. Unibertsitatean bertan badago gazteak errekrutatzeko bule-\ngoa. Pankarta batean irakur daiteke \"Zuek (militarrak) etorkizuneko liderrak izango zarete\". Zaila egiten zitzaidan ulertzea non dagoen guzti honen sustraia.\nBertan irakurri dudan liburu batek argia ekarri dit. Oso ongi azaltzen du nola gure familiaren historiak, ezagutzen ez badugu\nere, noraino bultzatzen gaituen bizitzan erabakiak hartzera eta dugun bizimodua bizitzera. Jaiotzen garenean ez gara folio\nzuri bat. Asko ekartzen dugu idatzita eta horri lotzen gatzaizkio. Estatu Batuetako asko eta asko, gerra desberdinetatik etorritakoen ondorengoak dira eta hori daramate barruan idatzita. Honek, neurri batean, azal dezake nik han ikusitakoa.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000047", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Malloen barren-barrenean, abenturaren espiritua eta lagunartea berekin daraman Ttutturre mendi elkartea ezagun da, natura eta mendia maite dutenentzat aproposa. Hainbat udalerritako bazkideekin osatzen da, baina ez da bakarrik mendiko elkarte bat, komunitate bat dela ere diote Idoia Igoak eta Xabin Atxelandabasok, bertako mendizaleek.\n1989an sortutako mendi irteerak egiten dituen elkartea da, iraganean mendira ateratzen zen eta jendearentzat sortu zuten. Garai horretan gurasoak seme-alabekin ateratzen ziren. Lehenengo irteeretan familia eta kuadrilla handiak elkartzen ziren, hilabetero, astero... Gehien bat inguru honetan ibiltzen ziren, nahiz\nZeintzuk dira bertan parte hartzeko jarraitu behar diren pausoak?\nTaldean sartzeko ez da ezer berezirik egin behar, mendian ibiltzeko gogoa izatea eta besterik ez. Jendeak probatzeko aukera dauka, bertako giroa sentitzeko, eta egiten diren ibilbideak ikusi eta probatzeko. Aurten ere kide berriak sartu dira. Gero ere, aukera dago federatzeko, hori gomendagarria da segurtasun aldetik. Gehienek mendi asegurua daukate, baina ez daukatenak ere etortzen dira, guk beti gomendatzen dugu segurua egitea baina gai irekia da.\nZer jarduera mota eskaintzen dizkie elkarteak kideei eta publiko orokorrari?\nUrte bukaeran bilera bat egiten dugu eta urte osorako egutegia prestatzen dugu. Aurten adibidez Urmuga ibilbidea prestatu dugu, Bizkaitik hasi eta etapaz etapa gure ingururantz etorriko gara ibilbide osoa eginez. Bi ibilbide prestatzen ditugu, lau, bost eta batzuetan sei ordukoak eta beste ibilbide bat errazagoa, desnibel gutxiagoarekin, eta motxagoa, bi edo hiru ordu ingurukoak. Norberak erabaki behar du zein den egin nahi duen ibilbidea. Irteerak beti hilabetean behin izaten dira, azkeneko igandez. Guk autobusa eskaintzen dugu, eta ibilbideondoren egiten den bazkaria.\nBeste aldetik, zein da elkartearen egiteko nagusia eta zein dira epe luzerako helburuak?\nEgiteko nagusia egutegia prestatzea da, ibilbideak prestatu, informazioa,\netab. Nolabait jendeari laguntzea,mendira ateratzea eta kirola bultzatzea. Bi urtetik behin Aralarko ibilbidea egiten dugu, gero urrian Onddo-en Eguna, Larraungo Egunerako zerbait prestatzeko ere esan digute, eskolako DBHko ikasleekin urtean behin ere irteera bat egiten dugu, eta gu beti laguntzeko prest gaude, norbaitek mendira joan nahi badu gurekin harremanetan jarri daiteke.\nZer nabarmenduko zenukete elkartearen lorpen edo mugarri gisa sorreratik?\nJarraipena da lorpen handiena. Hasieran familia bat hasi zen eta orain taldea asko zabaldu da, jendea Araitzetik, Betelutik, Leitzatik, Ultzamatik, Iruñetik eta Larraunetik, Lekunberritik etortzen da. Mendi talde asko daude izenarekin gelditu direnak, baina ez dago horrelako aktibitatea. Guretzat helburua da horrela jarraitzea eta hemen horrelako aukera izatea, mendi talde baten bitartez mendira ateratzea eta kirola egin ahal izatea. Eta gero, elkartasuna asko lantzen dugu, bazkariak ere egiten dira elkarrekin egoteko, giro ona sortuta. Era guztietako jendea dago eta euskaldun giroa.\nGauden bezala jarraitzea eta ahal bada jende gaztea berreskuratzea, nahiz eta badakigun haien kabuz ere ibiltzen direla. Hala ere, aurten ere egin dira bazkide berriak eta 150 inguru daude jada.\nAlde batetik bazkideen kuotaren bidez, urtean hogei euro dira, Aralarko martxan ateratzen dugunarekin, eta onddoen erakusketarekin baita, honetarako Lekunberriko Udalak laguntzen gaituela. Beste aldetik, hitzaldia egiten badugu erdia Lekunberriko Kirol Mankomunitateak ordaintzen du.\nEtorkizunerako hedapen-planik edo ekimen berririk ba al duzue buruan ?\nBai, aurtengo egutegia dagoeneko prest daukagu, dagoeneko irteera batzuk egin arren, hainbat ibilbide berri aurreikusi eta prestatu ditugu: apirilaren 28an Euskal Herriko Urmugaren 9.etapa garatuko da Hirumugarrietara, maiatzaren\n26ean 5.etapa abiatuko da Marietan, ondoren ekainaren 26an 6.etapa\negingo da Arantzatzun, irailaren 6, 7 eta 8an asteburu pasa Palentzian,\nbertako Curavacas eta Pico Murcia egitera. Urriaren 17an 7. etaparekin\njarraitzeko asmoa da Otzaurten, azaroaren 24an 8. etapa Lizarrustiko\nmendatean, eta urtea amaitzeko, abenduaren 15ean 4. etapa Krutzetan.\nZer aholku emango zeniekete mendizaletasunaren munduan gehiago sartu nahi dutenei?", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000048", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Hitz horrekin bakarrik esana legoke dena. Pixka bat garatuko dut ordea. Sentipena dut nire ezinegonaren arrazoi nagusienetako bat pazientzia eza dela, dena momentuan nahi izate hori. Udaberria iritsi den honetan ordea, inguruak oroitarazten dit prozesuek bere erritmoa behar dutela, bere denborak.\nInterneten garaiko ajea izango da agian, airean dabilen ideia delako momentuan nahi dugun hori momentuan izan dezakegula, klik bakarrera. Telefonoak ere badakar hori, nahi duzunarekin nahi duzunean egoteko ustezko botere hori.\nBaina sakonago ere ikus ditzaket arrazoiak, beti hobetzen egon behar hori, emaitzak lortu beharra, lortze horrek bideaz gutxiago gozatzearen eragina nola duen. Ohartua nago gizartearen denborak naturaren antzekoak direla ere, haziak landatu (barnean eta kanpoan), horiek zaindu eta elikatu, hazten ikusi, fruituak\nEmaitza nahi izatearen antsietatea ere kaltegarri zait sarri. Hiriaren argiak etxeraino iristen zaizkigun garai honetan, gure inguruko herrietan bizitzeak ere pazientzia berezi bat eskatzen duela argi dago, inguruarekin harremantzeko, pertsonekin, erritmoekin, soinuekin...\nInguruarekin lanean dabilenak hori ongi dakiela iruditzen zait, baina ni gutxi nago inguruarekin kontaktuan eta pazientzia galtzen dut sarri, gauza gutxi pasako balira bezala...\nNire buruari pazientzia garatzea opa diot ba, ekintza bakoitzari behar duen denbora eskaintzeko, egun bakoitza bere ezaugarriekin bizitzeko, emozioei ere beren denbora emateko, poza, tristura, haserrea...\nGutxiago gustatzen zaizkidan lanak egiteko pazientzia ere, hala nola garbiketa, zaintza, ikastea... Eta pazientzia nire buruarekin egoteko, ongi nagoen edo ez sentitzeko, erabakiak lasai hartze-\nko. Pazientzia ulertzeko bideak intentsitate ezberdinak dituela eta denak direla beharrezko, beraz, pazientziaz aurrera!", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000049", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Mimukai izeneko proiektu berritzaile bat sortu da, Cederna Garalurrek, Mendialdeako Udalekin (Arano, Goizueta, Areso, Leitza, Araitz, Betelu, Larraun, Lekunberri, Imotz eta Basaburua) eta Plazaola Partzuergo Turistikoarekin elkarlanean. Tokiko ekonomia eta elkarlana bultzatu eta sustatzeko helburuarekin, proiektu interesgarri honek zerbitzu eta baliabide ugari eskaintzen ditu ekintzaileentzat, enpresentzat eta komunitatearentzat.\nMimukai topagune bat da, Leitzatik sortua eta bertan kokatua, baina es-\nkualde mailarako landu da hasieratik, inguruko proiektuak gauzatzeko eta\nelkartzeko. Zonan dauden beharrak arlo sozioekonomikotik betetzeko edo\nKolaboratzaile edo laguntzailerik dauka proiektuak? Hala bada, zein edo zeintzuk dira?\nProiektua udalarekin elkarlanean sortu da, hori oso garrantzitsua da, izan ere, eskualdeko udalen laguntzarik gabe ezingo litzateke proiektua aurrera era-\nman, Cederna Garalur eta Plazaola Partzuergo Turistikoaren artean egindako elkarlanaren bitartez eta Nafarroako Gobernuaren finantzazioari esker.\nZein zerbitzu eta baliabide eskaintzen dizkiezue ekintzaileei eta, oro har, tokiko komunitateari? 400 m2 dituen espazio irekia eskaintzen dugu, bertan 20 lanpostu daude, gehi beste hamar \"erlauntza\" deitzen diogun gunea, nolabait arreta berezia eskatzen duten lanak egin ahal izateko. Gero 54 m2 inguruko formakuntza gela eskaintzen dugu, 20 pertsonarentzako egokituta dena, pantaila Smart TV batekin. Hortaz aparte, 30 m2 dituen bi bilera gela eskaintzen ditugu: enpresei alokatzeko, guk bilerak egiteko, elkarteek bilerak egiteko eta bertan lasai hitz egin ahal izateko. Eta gero lau bulego gela daude eskuragai 26-28 m2 ingurukoak.\nTarifetan aukera desberdinak daude, egun baterako etorriko diren \"Cowor-\nkerentzat\". Bertan ongietorriak dira: langileak, ekintzaileak, enpresa txikiak, etab. Ikasteko espazio egokia ere eskaintzen dugu: unibertsitatean,\nmasterrak ikasten edo oposizioak prestatzen ari diren pertsonentzat\nleku aproposa da. Aipagarria ere da, giltzatu ahal diren armairuak eskaintzen ditugula elkarteentzat edo enpresentzat, \"Coworking\" espaziotik aparte. Beste gune honetan, komoda daukan mahai bat, Internet konexioa, berogailua eta bazkaldu ahal izateko edo elkarren artean sareak sortzeko sukalde bat dago.\nNola laguntzen du Mimukaik tokiko ekonomia modu laguntzaile eta parte-hartzailean bultzatzen?\nHonetarako, ekintza desberdinak eskaintzen laguntzea da helburu, topagune bat izateko eta elkarlanean sortu ahal izateko. Elkarteekin gaude harreman horretan, bai enpresa eta proiektuen topagune bat izatea nahi dugu, eta horretarako enpresekin jarri behar gara harremanetan ikusteko ze beharrak dauden nolabait onsinergiak biltzeko.\nZein dira abian jartzeko eta martxan jartzeko aurrez aurre jarri dituzuen erronka nagusiak? Aktibazio plana martxan jartzea modu aktiboan. Aurreko urtean martxan jarri genuen, baina hasiera ez da hain erraza izan. Dagoeneko lantalde osatua daukagu. Lehen garapen agente bat bakarrik zegoen eta momentu honetan, proiektuko koordinatzailea dago, ni naizena kasu honetan, eta garapen agentea Ainhoa Oribe da, baita Andoni Mitxaus energia eta industria arloak eramaten dituen arduraduna eta Elikadura sistema kudeatzen duen Amaiur Unzueta teknikaria. Beste alde batetik, merkataritza Cedernan dagoen zerbitzu batetik lantzen dugu, ez da bakarrik eskualderako baina Andoni Martin gai hori lantzen aritzen da. Eta bukatzeko, turismo arloa martxan daukagu Plazaola Partzuergo Turistikoarekin eta Jasangarritasun Turistikoaren Lurralde Plana, Irati Lure Cederna Garalurreko teknikaria . Alde hori osatzen joan behar gara kontzeptu desberdinak lantzeko eta hainbat proiektu martxan jartzeko.\nZein dira orain arte sortu diren proiekturik aipagarrienak edo arrakastatsuenak? Elikadura sistemaren proiektua dudarik gabe, 2019an eskualdeko 10 udalek eta Cederna Garalurrek martxan jarri zutela. Ondoren Leitzan sortu den lanerako espazioa. Ondoren sortu dira eta sortzen ari dira proiektu interesgarriak. Hortik sortu da Mimukai eta eredua hor dago, bertan daude inplikatuta arlo guztiak.\nZein dira etorkizuneko planak hedapenari, proiektu berriei eta helburuei dagokienez? Proiektua sendotzea, espazio erabilgarria izatea, zerbitzuak jendearen beharretara egokitzea eta bertatik formakuntzak sortu eta eskaintzea.\nIzan ere, bertako topagune moduan funtzionatzea nahi dugu. Sareak bultzatzea eta eskualde mailan beste hainbat proiektu identifikatzea gustatuko litzaiguke, modu honetan, interesgarriak edo interesa sortzen duten proiektuak bultzatzeko.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000050", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Feminismoa, hitz potoloa, sendoa benetan. Batzuentzat ergelkeria, beste askorentzat bizi ikurra, bi mutur eta er-\ndibidekorik ez. Oreka kaxkarra. Sokaren erdigunean emakumea eta tiraka ezker eta eskuin... bueno hau... gai zailagoa da, egunaren eta norabidearen arabera aldatzen baita. Betiko istorioa, ez da gehiegi aldatu, kortseak, zaintza lanetara murrizketa... adibide gehiegi eta gero eta gehiago.\nAntzezlana berdintsua da, antzezleak eta dekorazioak aldatu dira, baina etengabeak dira emakumearen kontrako zapalketak. Tristeena... uste dugula kontrolatzen ari garela, aldatzen ari garela esklabotza hau, abolizioa!!\nSare sozialak, esklabotza modernoa. Eta ez naiz ari mugikorrak sortzen duen dependentziaz, hor ere bada mamia.\nSare sozialetako erregina, errege eta erreinuez ari naiz. Osasunaren promozio faltsua egiten duten horiek. Badakizue,\nbizimodu osasuntsuak, kirola, elikadura, errutina eta meditazioa... Ez diot hauek ez direnik beharrezkoak, osasun heziketaren ardatza dira eta bat egiten dut horiekin. Arazoa da, hauen artean asko direla, hainbat operazio eta ukitu estetiko egin eta pausoz pauso azaltzen dituztenak, tratamendu eta produktu anitzak erabiltzen eta promozionatzen dituztenak, skincare famatuak adibidez.\nHauek ikusten eta eredu bezala hartzen milaka gaztetxo daude. Pausoz pauso jarraituz pertsona eta ekintzak, eredu eta helburu bezala jarriz. Konplexu eta ustezko \"beharrak\" sortuz. Ikasiz gaizki daudela, grano, kana, begi zulo edo biboteak, tendentzia eta moda aldakor eta azkarren biktimak bihurtuz. Garun guztiz zaurgarriak, gorputz eta itxuraren apologia etengabea egiten duten droga kontsumitzen.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000051", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "AZKEN BI URTEETAN ARAIZTAR ETA BETELUARREK URRATS HANDIA EMAN DUTE SORTZEN DUTEN HONDAKINEN %60a BIRZIKLATZEKO\nAraxes Garaiko Zabor Mankomunitateak, Nafarroako Hondakin Funtsen eta MITERD dirulaguntzak baliatuz hainbat ekimen martxan jarri ditu hondakinen sorreraren prebentzioa eta hondakinen kudeaketa egokia sustatzeko.\nNafarroako mankomunitateek zabortegira bideratzen dugun hondakin tona bakoitzeko ordaintzen dugun kanonaren bitartez hornitzen den \"Hondakinen Funtsa\" izeneko dirulaguntza dela eta hondakinak kudeatzeko MITERD funtsen bidez, Araxes Garaiko Mankomunitateak hainbat ekimen martxan jarri ditu hondakinen kudeaketa hobetu eta zentzu horretan ondoko urteetan zabortegira bideraturiko hondakin kopurua gutxitzeko helburuarekin.\nOsotara, hondakin prebentzioan mankomunitateak 7000 euro inguru inbertitu ditu 2023 urtean, hondakin organikoaren konpostajean 12000 euro eta hondakin bereziak kudeatzeko garbigune mugikorrean 31000 euro.\nGaur egungo gizartearen arazo larrienetariko bat eten-gabeko hondakinen sorrera da. Biztanleria kopuru geroz eta handiagoak, batetik, eta gaur egungo kontsumo ereduak, bestetik, geroz eta hondakin kopuru handiagoa sorrarazten dute, eta hondakin horien kudeaketa lehentasun handiko kezka edo gaia bihurtu da.\nHori dela eta, mankomunitateak eskualdean ospatu diren ekimen guztietan baxera berrerabilgarriaren erabilera bultzatu du sor litezken hondakinak murrizteko asmoz.\nHonekin batera, herritarrei hondakinen birziklapenean eta konpostajean laguntzen dion AKONPAINAMENDUA izeneko zerbitzua martxan jarri du.\nAraxes Garaiko Mankomunitateak hondakin organikoaren kopostajeari heldu zion eta, udalerriko kontzejuetan ekonomia zirkularra bultzatzeko asmoz, udalerriko biztanleek sortzen duten hondakin organikoak beren etxeetan edota komunitatean konpostatzeko guneetan kudeatzea jarri zuen helburu. Hori horrela mankomunitateak azken urteetan hainbat informazio kanpainak egin ditu, etxeko konpostagailuak banatu ditu eta auzoko konpostaguneak eraiki ditu. Horrekin, gaur egun 135 familia inguru ari dira beraien hondakin organikoak konpostatzen.\nHala ere, Mankomunitatearentzat kopuru hori ez da nahikoa, eta sistema garatzen jarraitu du. Horretarako, Uztagin eta Betelun 2 konpostagune berri eraiki ditu eta konpostaren banaketa eta erabilera erraztgeko, konposta galbaetzeko kribadora erosi du, konposta garraiatu eta banatzeko karroarekin batera.\nEra berean, mankomunitateko konpostagune guztietan konposta egiteko irizpideak zehazten dituzten panelak jarri ditu.\nurtean hondakinak arriskutsuak eta bereziak ondo kudeatzeko eta herritarren erabilera errazteko Garbigune Mugikorra erosi zuen. Garbigune Mugikorra kaleko edukiontzietan jasotzen ez diren etxeko hondakin bereziak gaika biltzeko balio duen erremolkea da eta herriz herri mugituz doa, bakoitzean 2 aste jarraian egonik. Honetan ondorengo hondakin bereziak biltzen dira:\nMargoak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, fitosanitarioak, aerosolak eta horien ontziak (hutsak nahiz beteak)\nTamaina txikiko txatarra (lapikoak, zartagiak, metalezko erretiluak, etab.)\nEDUKIONTZI MARROIA MENDIALDEAN MARTXAN JARRI DUTE NAFARROAKO HONDAKINEN FUNTSA ETA MITERD DIRULAGUNTZAK BALIATUZ\nMendialdea Mankomunitatea eta eskualdeko udalak lanean ari dira Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plana aurrera eramateko. Lurralde jasangarriagoa egiteko helburuz, hondakin organikoen inguruan betebehar batzuk ezartzen dizkigu legeak; hondakinen sorkuntza prebenitzea eta haien kudeaketa hobetzea dira lege horren oinarri nagusiak, eta estrategia oso bat landu dugu dagozkigun helburuetara iristeko. Helburu hauek bete behar ditugu datozen urteetan:\n2023 urterarte arte, herritarrek aukera izan dute etxean konposta egiteko edo auzokonposta guneak erabiltzeko eta 2023 urteko urtarrilean edukiontzi marroiak eskualdeeko herri handietan zabaltzen hasi ziren. Hori horrela, 2023 urteko bukaeran, Nafarroako Hondakinen Funtsa dirulaguntza eta MITERD dirulaguntza baliatuz, mankomunitateak organikoa biltzeko kamioi berria erosi zuen eta era berean, kaleko edukiontziak eta etxeetan organikoa bereizteko kuboak eta poltsa konpostagarriak ere.\nHorrela, 2023ko azaroa eta abenduan edukiontzi marroien behin betiko ezarpenarekin lehendabiziko fasearekin hasi zen. Hortaz, hiru aukera izango dira hondakin organikoak bereizita kudeatzeko: etxeko konpostajea, auzoko konpostajea edota edukiontzi marroia.\nHeldu den astetik aurrera, eta datozen bi hilabeteetan zehar kanpainaren bigarren fasea abiatuko da herritarren %50aren partaidetza lortzeko asmoz, sistemaren arrakasta lortzeko eta, beraz, organikoaren bilketa ongi ateratzeko, beharrezkoa da guztion parte-hartzea.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000052", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Diruaren gaia maiz dut buruan. Egunero, behin baino gehiagotan, izaten ditut diruaren inguruko pentsamenduak eta, batzuetan, kezkak. Zenbat gastatzen ari naiz, zenbat ordaindu beharko dut laster, zenbat irabazi beharko dut. Dirua ez daukat, ez faltan, ez soberan. Zorrak dauzkat, hipoteka esaterako, baina nire lanak fakturak eta zorrak ordaintzeko haina ematen dit, bai eta plazer batzuk ordaintzeko ere.\nDirua irabazi beharra badut ere, dirua etorri egiten zait behar dudan neurrian. Ez dut, oraindik, nahikoa irabazten aurreztuahal izateko baina gabeziarik ere ez dut pasatzen. Esango nuke horrela izan dela nire bizitzaren gehienean eta estualdiakegon direnean beti iritsi da laguntza. Baina diruaren beharraren inguruko kezkak, poliki poliki, hazi egin zaizkit urteak bete ahala. Maiz saiatzen naiz konfiantza mezuak neure buruari ematen ikusia baitut lana ongi doala eta faltan ez dudala dirua. Hortxe bizi naiz, dirua etorri, dirua joan, baina lasaitasun txi-kiarekin. Horregatik, egunero gaia nire buruan bueltaka. Nire gurasoek, nire aitona-amonek, estualdiak pasatu bai, baina behar zutenerako haina izan zuten. Haiek, edozein langilek bezala, bizi izan zituzten diruaren beharraren kezkak. Nik umetatik hori arnastu nuen, baina ez dut konfiantza galduko. Orain arte bide luzea egin dut gabeziarik gabe. Asko dut eskertzeko.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000053", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Iazko apirilaren 27an jarri zen martxan \"Kirol Errezeta\" programa eta Amaia Landak (Plazaola kiroldegiko kudeatzailea), Estibaliz Garziandiak (erizaina) eta Beñat Barberenak (prestatzaile fisikoa) daramate aurrera. Une honetan, 40 pertsonek jasotzen dute zerbitzua.\nNoainen, Zubirin eta beste leku batzuetan kirol errezeta martxan jarrita, oso pozik zeudela esan zion kudeatzaile batek Amaiari. Hemen ez al zuten martxan jarri nahi galdetuta, Amaiari programa azaldu eta Lekunberriko udaletxera joan ziren. Gorka Azpirozek hasieratik ikusi zuen ongi eta aurrera eramateko prestutasuna adierazi zuen. Irurtzungo oinarrizko osasun eremuak hartzen du gure eskualdea, eta bertako zuzendari Blancarekin hitz eginda, hitzarmen bat sinatu zen Lekunberriko udala eta Oinarrizko Osasun Zentroaren artean. Hortik aurrera, hamar hilabete irauten dituen zerbitzua martxan jarri zen. Arkaitz Goikoetxea, Lekunberriko alkate berria ere programarekin ados zegoen, eta hitzarmenean, Larraun sartzea ere proposatu zen osasun etxetik. Hori onartuta, bertako biztanleak dira programa jasotzen dutenak gaur egun, kiroldegiko bazkide ez denak 7 euro ordainduz hilabeteko, eta bazkide denak berriz, 2 euro hilabeteko. Oraingoz, denbora gutxi darama zerbitzuak martxan, baina inguruko udalei ere aipatu zaie honen garrantzia, eta pixkanaka, aurrerapausoak emango direlakoan daude langileak.\nOsasun etxearekin jartzen dira harremanetan herritarrak lehenik. Erizainarekin izaten dute lehenengo elkarrizketa eta duten patologiaren arabera ematen zaie kirol errezeta. Hasieran, arrisku kardiobaskularra zuten guztiak bidaltzen zituzten eta osteomuskularrak zituztenak ere bai. Pixkanaka bestelakoak dituztenei ere eman diete errezeta hau: depresioa, antsietatea... dutenei esaterako. Dokumentatu ahala, zer kasutan nabaritzen diren hobekuntzak jakin dute, gero eta kasu gehiago bideratuz programa honetara.\nPrestatzaile fisikoak hartzaileak ze patologia duen jakin dezan, txosten bat egiten du erizainak. Jarraian, kiroldegiko harrerara joaten dira herritarrak errezetarekin, eta bertan, orrialde bat betetzeko eskatzen diete. Horren ostean, prestatzaile fisikoak hitzordua jartzen du pazientearekin, zer gertatzen zaion kontatzeko: mina non duen, mobilizazio falta... edo dena delakoa. Txostena eta elkarrizketako informazioarekin, hilabeteka diseinatzen ditu entrenamenduak prestatzaileak. Lehen hilabetean, astean behin behintzat Beñat prestatzailearekin egoten da hartzailea, eta prest dagoela ikusiz gero, beste egun batean edo bitan bere kabuz aritzeko esaten zaio, entrenamendu berdinarekin.\nGainerako bederatzi hilabeteetan, hilean behin Beñatekin aritzen da pazientea ariketak nola egin ikasteko, eta hortik aurrera, gainerako saioak bere kabuz egiten ditu, esaten zaion progresioa jarraituz: pisuak igoz, serieak igoz edota ariketak aldatuz. Hilabete horretako saioak bukatzean, bien artean balorazioa egin eta hurrengo hilabeteko prestaketa antolatzen dute. Hilabetea luze ez egiteko, lehen hamabost egunak pasatzean, gimnasioko Aitor Garzaron teknikariarekin ere egoten dira hartzaileak, ariketekin zer moduz doazen aipatu eta jarraipena mantentzeko.\nHasieran, nahitaezkoa da jarduerak gimnasioan egitea. Bi zati ditu gimnasioak: bat erresistentzia edo ariketa kardiobaskularrak egiteko, eta bestea, indar ariketak egiteko. Bi eremuetako ariketak jartzen dizkie Beñatek, patologiaren arabera, hauek egokituz. Batzuk, oinez zein korrika ibiltzeko zinta, bizikleta estatikoa edo beste ariketa kardiobaskularren bat egiteko ariketak behar dituzte nagusiki. Gehiengoak aldiz indarra behar du, eta hau lortzeko, patologiaren araberako ariketak jartzen zaizkie. Prestatzailearen saiakera nagusia, hartzaileak jarduera hauek egiteko ohitura hartzean datza. Behin ohitura hauek hartu eta minak edo arazoak joan ahala, gauza berriak sartu eta beraiei gehien gustatzen zaizkien jarduerak jartzen zaizkie, hauek etxean zein gimnasioan egiteko aukera emanez.\nHasieran, batzuei lotsa ematen die gimnasiora joan eta ariketak egiten ari diren bitartean jendeak begiratuko dituela pentsatzeak, baina Beñatekin noiz geratu adostean, goizeko 8:30etan edo 15:30etan gelditzea proposatzen die berak. Ordu horietan ez da jende asko egon ohi gimnasioan. Horretaz ohartu eta gainera bakoitza berean zentratuta aritzen dela ikustean, gero eta erosoago egiten zaie bertaratzea. Badago kirol errezeta jaso gabe ia egunero gimnasiora doan 80 urte inguruko emakume bat esaterako. Batez ere goizetan, jende jubilatua eta denetarik egoten da, hori ikustean bertaratzen dena lasaituz. Askok gimnasioa gazteentzat dela pentsatzen zuten, baina ez dela horrela konturatzen dira. Adin guztietako jendea kabitzen da bertan.\nPatologiaren arabera, uretako ariketak egitera ere animatzen dituzte zenbait hartzaile eta igerilekua erabiltzeko aukera dago horretarako. Gehienek ez dute ura bereziki gustuko, baina bada gustura ibiltzen denik, eta hainbat mugimendu egiteko oso lagungarriak dira bertako ariketak. Guzti honetaz gain, norbaitek zumba, pilates, aquagym edo mugitzea gustuko badu, eta dagoeneko martxan dauden taldeetan lekurik badago, talde horietan sartzeko aukera ere badaukate.\nEsan bezala, hamar hilabete horietan, ohitura on hauek barneratzea da helburua, gero haien kabuz jarraitu dezaten. Hamar entrenamendu ezberdin egiten dituzte ariketa ezberdinetan trebatuz, aurrerantzean beraz, ez dago \"ez daukat ezer egiteko\" bezalako aitzakiarik. Hilabete horietan behar adina ikasi ohi dute, eta gainera, teknikariak etengabe daude kiroldegian edozein kontsulta egin nahi bazaie.\nLehen hilabetean nabari ohi dituzte hobekuntza gehien. Osasun etxera joatean, lehen galdera \"zer moduz?\" izan ohi da noski, eta haien erantzuna: \"lehenengo bi asteak gaizki, sekulako agujetak... baina orain dagoeneko nabaritzen dut hobekuntza\". Komentario deigarriak egin ohi dituzte: \"lehen ezin nituen kristalak garbitu eta orain bai\", \"orain etxeko eskailerak igo ditzaket lasai asko\"... Aldaketa oso handia izan ohi da beraientzat, eta psikologikoki ere, sekulako aldaketa egin dute askok. Tentsio zefaleak zeuzkaten batzuk, dagoeneko ez dauzkate, edo medikaziorik gabe daude. Lo ere hobeki egin ohi dute eta lehen alde batek mina ematen bazien, ondoren ez die ematen... Hori sumatzen dutenean, jarraitu beharra daukatela ikusten dute.\nKirol errezetara bideratu dituzten arrazoiaren arabera, jarraipen bat edo beste egiten die Estibaliz erizainak. Arazo kardiobaskular baten kasuan esaterako, jarraipen estu xamarra egiten zaie, eta hiru hilabeteetara analitika... honela, beraiek ere nola doazen hobetuz ikusten dute. Gauza ez da gehienbat pisua galtzea, baizik eta beraiek beraien analitika nola doan hobetzen ikustea. Askotan giharra garatzen hasten direnez izutu egiten dira, pisu gehiago daukatelako, eta hori ere lasai hartzeko esan behar zaie. Beste kasu batzuetan, hasi eta hilabetera erizainarengana joan, eta hortik aurrera, segun eta zertarako, batzuk bi hilabetetara edo hirura itzultzen dira, egoeraren arabera.\nAmaia kudeatzailea oso-oso pozik dago. Zerbitzu ederra ari dira ematen eta jendea ongi ikustea oso positiboa da. Estibaliz ere oso pozik dago: \"lehen kontsultan medikazio eske oso maiz ikusten nuen jendea, orain ikusten dudanerako... auskalo\" eta hortaz ohartzean \"ostras... asko da hori!\". Sekula kirolik egin ez duen jendea eta gimnasiora sekula etorriko ez zirenik pentsatzen zutenak, alaiago eta motibatuago ikusten dira, eta hori hein handi batean Beñaten meritua da. Berak hasieran, astean bi saio jartzen dizkio bakoitzari eta zenbaitek saio gehiago eskatuta, badago astean bost egunetan edo egunero etortzen denik ere. Errutina hori hartzea izaten da zailena, baina behin hasita, hegan jarraitzen dute. Orain, ikusi egin beharko da ze jarraipen izaten duten programarekin bukatzen dutenek, baina hiruren ustez gehiengoak jarduera fisikoa egiten jarraituko du.\nEstibalizek paziente guztiei azpimarratzen die kirolak duen garrantzia. Haietako askok, haiek daukatenak kirolarekin zer erlazio duen galdetzen diote. Esaterako, zer erlazio dauka buruko minak kirolarekin? Hasieran ez dira konturatzen, baina behin kirola egiten hasi eta aldaketa nabaritzean, orduan bai. Probatu egin behar dute lehenengo eta gutxienez horretara animatzen dute jende guztia. Behin probatuta norberak ikusiko du. Kirola aisialdiko edota denbora libreko kontu gisa ikusi izan da orain arte, baina oso erlazionatuta dago osasunarekin eta baita autonomiarekin ere. Edozein gauza egiteko behar dugu indarra, izan zutik egoteko, esertzeko, altxatzeko... eta hori lantzea ezinbestekoa da. Gero eta indartsuago egon errazagoa egingo zaigu guztia. Kirol errezeta tresna ona da, baina horretaz gain, bakoitza bere kabuz kirola egitera ere animatzen dute. Bertako instalakuntzak ere aprobetxatzeko daude.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000054", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Heriotza bada esperientzia unibertsala eta maiz, mendebaldeko kulturetan, bakartienetakoa. Ez baitugu norekin elkarbanatu, ez baitugu ondoan guk nahi genukeen bezala entzunen gaituen inor. Bestalde, ez horren urrutiko gizarteetan modu kolektiboan (edo\nkolektiboagoan) ulertzen da heriotza: ez da amaiera, bizitzaren zirkuluan fase berri baterako urratsa da.\nGurean malkoak espero dira, ageriko tristura. Eredu honetan ez sartzeak eragin dezake sufritzen ari denak ulertu gabe edo errudun sentitzea dolua modu \"egokian\" ez bizitzeagatik. Bada-\ngo halako presio soziala mina esplizituki erakustekoa, gizakiaren konplexutasun emozionala aintzat hartzen ez duena.\nDolu-eredu tradizionalera ez egokitzeak isolamendu sentsazioa areagotu dezake: beren mina nahikoa ez balitz edo baliozkoa ez balitz bezala.\nEsan gabe doa: gizarte mailan eta indibidualki ez dago dolua bizitzeko modu bakar bat. Oinazea mila modutan adierazten da, denak ere zilegi. Ez daude aurretiaz idatzitako etapa itxirik ere.\nIndibidualtasuna errespetatzea ezinbestekoa da, beraz: batzuek auhenaz eta negarrez erantzunen dute, beste batzuek oroimena eta ospakizuna izanen dute oinarri. Edozein modutan ere, kultura guztiek dolua beharrezkotzat jotzen dute galera gainditzeko eta joan direnekin lotura, nola edo hala, mantentzeko.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000055", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "\"Fanfarrea ez da soilik musika talde bat, elkarlanaren zati bat da\"\nabesti tradizionalak jo, praktikatu, eta aldi beran bertako musika maitaleen harremanak indartzeko. Proiektu berezi honetako kide bakoitzak bere doinua eskaini, eta bide batez, herriko kalejirak eta ekitaldiak musika eta alaitasunez betetzeko aukera zabaldu du.\nBetelu eta Araitz ibarreko musikak kulturaren oinarri sendoa osatzen du, denboran zehar festa eta ospakizunetan funtsezkoa izan delako herriaren identitatea eta kulturaren ondarea mantentzeko.\nAraitz ibarrean, adibidez, musika tradizionalak beti izan du presentzia handia, bereziki herriko festetan eta ospakizunetan, baina baita eguneroko bizitzan ere. Azken urte hauetan txistua eta akordeoia izan dira ekitaldi kultural gehienetako laguntzaile nagusiak, Araitz-Beteluko Kulturaldian adibidez, antolatutako musika eta dantza jaialdiak eskualdeko kultura eta musika tradizioak bizirik mantentzea ahalbidetu du, eta horrek herriko bizitza soziala eta kulturala aberastu ditu.\nFanfarre honek herriko kultura musikalari osagarri berri eta berezi bat eskaini dio, izan ere, eskualdeko bederatzi musikarik osatzen dute, melodia tradizionalak interpretatzen dituzte eta kalejiretan eta ekitaldi komunitarioetan jotzeko prest daude. Gainera bertako herritarrek diotenaren arabera, fanfarre honek alaitasunez betetzen ditu Betelu eta Araitz inguruko kaleak, eta, musikaz gain, elkarlana uztartzen du herriko tradizioaren eta modernitatearen arteko nahasketa interesgarria izanik.\nBetelu eta Araitz haraneko musika historia, beraz, harremanen adierazlea da. Belaunaldi ezberdinen joan etorriek musika tradizioa bizirik mantentzea lortu dute, eta baita egungo garaietara egokitzea ere, belaunaldiz belaunaldi transmisioan oinarrituz.\nGogoa, doinuaren iturri Bederatzi musikarik osatzen dute taldea eta bakoitzak bere instrumentua jotzen du: Leire Satrustegi (Alli) irakaslea fanfarrearen gidaritzaz arduratzen da; Idoia Garmendiak (Betelu) eta Mirentxu Eskamendik (Betelu) zeharkako txirularen doinu leunekin laguntzen dute; Adur Cobosek (Atallu) eta Urko Gorostidik (Azkarate) saxofoiak jotzen dituzte, musikari inda-\nrra eta sakontasuna emanez; Yolanda Eskamendik (Betelu) eta Maria Ange-\nles Urrizalquik (Betelu) akordeoiarekin giro goxoa sortzen dute; Josune Ochotorena (Betelu) klarinetearen doinu biziaz arduratzen da; eta Angel\nRekalde (Betelu) eta Ramon Ascaray (Gaintza) erritmoaren gidari dira, atabal eta bonboaren bidez.\nFanfarrea sortzeko ideia bat-batean jaio zen, Beteluko kaleetan dantza eta musika uztartzen zituzten une txiki batean. Hasieran bertako herritar batzuk instrumentu gutxirekin ekitaldietan jotzen aritzen ziren, baina geroago, taldean gehiago batzeko nahia sortu zen, eta Aralar Musika Eskolaren laguntzarekin, gaur egungo fanfarrea eratzea erabaki zuten. Ondorioz, taldearen gidaritzan Leire Satrustegi jarri zen, musika tradizioan eta talde lanetan esperientzia handiko irakaslea.\nFanfarreko partaideek hainbat helburu dituzte: instrumentuak jotzeak eskaintzen duen poztasuna bizitzea, musika ikasi edo ahaztutako teknika berreskuratzea eta herriko ekitaldietan eta kalejiretan jotzea. Fanfarrearen errepertorioa Euskal Herriko kantu tradizionalek osatzen dute, gehienbat.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000056", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Gimeno eta Hezkuntza Departamentuaren jarrera itxiaren aurrean, irakasleok antolatu eta borrokatu\nUrteak daramatza hezkuntza publikoaren kalitatea gainbeheran. Hezkuntzan inbertsioa ez da nahikoa, ez direlako nazioarteko estandarrak betetzen (ehuneko 5 baino gutxiago da). Horrek esan nahi du ez ditugula baliabide pertsonal zein material nahikorik planteatzen zaizkigun erronkei aurre egiteko. Ez gara gai gaur egungo ikasleen beharrei aurre egiteko eta irakasleok ere gaindituak gaude. Hori gutxi izango balitz bezala, Gimeno buru duen departamentuak erakutsi duen jarrera itxia izan da batzuetan gure eskakizunen aurrean eta erasokorra besteetan (absentismo tasa altuak ditugula, 55 urtetik gorako irakasleen kontrako erasoa...).\nAzken ikasturteetan saiakera desberdinak izan ditugu: mahai sektorialak, lan taldeak... LABen negoziazioaren aldeko jarrera erakutsi dugu beti, baina emaitzak eskasak izan dira eta Gimeno eta Hezkuntzaren aitzakiak hamaika izan dira.\nHori dela eta, pasa den ikasturte amaieran hezkuntza publikoko sindikatu guztiok bat egin genuen. \"Aski da!\" esan eta gure aldarrikapen taula osatu genuen. Gimenoren jarrera alda zedin greba eguna deitu genuen ikasturte hasieran. Hezkuntza Departamentuak darabilen aitzakia deuseztatu nahi genuen; diru iturririk ez dagoela, alegia. Horregatik, ikasturte hasieran kokatu genuen borroka fase berria, ezohikoa izango zela iragarriz. Aurrekontuak negoziatzen ari ziren epean nahi genuen eragin, eta baietz lortu! Egindako mobilizazioek sekulako arrakasta izan dute. Nafarroako agenda politikoan gaude eta gizarteak ere gure aldarrikapenekin bat egitea lortu dugu. Eta horretarako bidea irakasleon antolakuntza eta mobilizazioak izan dira.\nLehenengo greba eguna oso arrakastatsua izan zen. Milaka irakaslek greba egin zuten eta Nafarroako kaleak bete genituen. Hala ere, ez genuen Gimenoren erantzunik jaso hurrengo egunetan. Beraz, irakasleon babesa ikusirik, aurrera jarraitu behar genuela erabaki genuen aho batez eta bigarren greba deialdia iragarri genuen. Egoerak gaindituta, Hezkuntza Departamentua behartu genuen gurekin elkartu eta negoziazio prozesua abiatzera baina gogo gabe egin zuten, alde guztietatik presionatuta eta negoziatzeko benetako borondaterik gabe. Horren ondorio izan dira aurkeztu dituzten proposamen eskasak, oso urrun daudenak gure aldarrikapenetatik.\nAkordio zabaletara iristeko aukera zegoen, baina Hezkuntza Departamentuak zapuztu egin ditu. Horren ordez, gutxiengo sindikala osatzen duten hiru sindikaturekin negoziatzea erabaki du, horrek suposatzen duen zilegitasun eta babes faltarekin.\nBitartean, LABek argi ikusten ditu irakasleon beharrak. Hezkuntza sistema publikoak aldaketarako premia biziak ditu, ez baikara irakasleak egoera honetan kaltetu bakarrak. Hezkuntza Laguntza Espezialistako lankideek ere greba egun arrakastatsua izan zuten pasa den azaroaren 14an, 0-3 zikloa hankaz gora jarraitzen du (2 urteko gelen inposaketa, publifikazioaren bidea jorratu gabe...).\nIkasturte hasieran hasi genuen bidea geldiezina da eta urtarrilaren 30eko grebaren bidez horrela erakutsiko dugu berriz ere! Bidea luzea eta neketsua izango da, garaipenak ez direlako egun batetik bestera lortzen. Epe luzeko ikusmiraz eta etengabeko lanari esker lortuko ditugu (pentsionisten borroka izan daiteke adibiderik argiena). Soilik horrela eginen dugu aurrera gure lan baldintzetan eta soilik modu horretan lortuko dugu ortzimugan dugun hezkuntza kalitatea hobetzea.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000057", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Kaleko hizkeran \"cala bobos\" esaten die erdaaz, halaxe da ta: tonto tontoan, kasi ohartu bare, bustitzen zatton ebi fin-fine da xirimirie o langarra. Adjetiboat jarri nahian hasi o konparatzen hasi ta enuke jakingo langarra oebie zer den hobea. Ebie noblegoa eo litzeke nolabatte esateko. Ebie gozo-gozo ai donean, \"bee lurrean ai don ta botazala\"; gustoz hartzen den zerbatte dela esango nuke. Kanpo lanetaako peraza pixkoat gehixau ematen\nLangarra, berriz, ezbai bat; bai baino ez, ez baino bai. \"Txir-txir-txir, lurre bustitzeko añe\", latosokeri bat. Ezainezain, diximulo-diximuloan, lurre ez eze, bizkarra re bustita. Harrek bere lana itteo, goxo-goxo.\nEz baito dena txarra langarrak. Azpilaneako bidaide aproposa dela esango nuke. Ebi jasa earki atzematen da noiz heldu den Mallotan barrena; ostotsa re eskandaloso hutse da; etxafuero ta guzti aiazi behar izateo etorrera.\nParagosa o aterkie hartzeko beta ematen due ebiek ta ostots ondoko jasak. Bestelako bihurrie da xirimirie. \"Baa, horko pixke horrengatik, ezta zamarrik beharko\"...ta ohartzeako bizkarra bustie.\nAzken aldin biste askoan geatu da lurrek eztola aprobetxatzen gehieizko ure. Lurrek eztola txupatzen botatzen zaion guztie. Lurrazala hondatu ta zañetaa allaatu bare joaten dee sobranteak, aurrean eamanez harrapatzen duen guztie, noski.\nGaitasun hoi galdu ote giñun etsita neon, baño guk pertsonok re naturetik asko ikaste ote duun sinisten hasita nau. Pasa berri den azaroak 25an harire, ekaitzek harrapatu ginttun. Ikusi zen jasa heldu zela; jasa morea. Jantzi zen paparrean txapa morea; jaso zuen txapa morea, baño zañetaa allaatu bareko eun bateko beste ekaitz bat izan zen. Beharrezkoa? Bai, noski! \"Bee lurrean ai don ta botazala\".\nAterki moreakin babesten eakutsi beharrean, xirimiri morea da behar dena uzta emankorra izateko. Etenik bareko langarra bizi-bizi: ohartu bare bustitzen dona; euneroko lana; euneroko erreferenteak; euneroko jarrera aldaketak, salaketak, planto itteak, beste modu batea posible dela eakusten duen eredu diferenteak...denok bustiko gattun langar morea. Denok busti behau, bestela alperrik ai gea.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000058", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Urteurrena ospatzeko ekitaldia pasa den urtarrilaren 9an burutu zen, Larraungo udaletxeko Gabari Gune Irekian. Jardunaldia bisita gidatu batekin hasi zen, ondoren Aralar Musika Eskolako abesbatzak ongi etorria eman zien bertaratutakoei eta Arkaitz Goikoetxea Arriolak, Partzuergoko Lehendakariak, hitz egin zuen, Partzuergoaren ibilbidea gogoratuz. Mahaingurua, Jazinta La Potraren ikuskizuna eta opari banaketa ere izan ziren.\nArkaitz Goikoetxea 30 urte hauetako ibilbidearen eta etorkizunari begirako erronken inguruan mintzatu zaigu.\nBi fase nagusi izan dituela esango nuke. Alde batetik, hasieran, udalak eta kide pribatuak gutxi ziren, eta Natur Bidea proiektuaren ardatz bakarra zen. Zailtasun ekonomiko handiak ere izan ziren. Hala ere, 2015ean udalen kuotak bikoiztu egin ziren eta Plazaolak gorakada eman zuen. 30 urteko ibilbidearen ondorioz, Partzuergoa erreferentziazko erakunde bihurtu da, eta gainera, Natur Bidea Iruñeraino iritsi da aurten, 55 km-ko luzera duen ibilbidea osatuta.\nBeste aldetik, 2021ean fase berri bat hasi zen. Parte-hartze prozesu baten bidez, turismo estrategia berria zehaztu zen. Eta orain, Plazaolak naturarekin lotutako turismo jasangarria sustatzen jarraituko du, baina baita gure kultura,\nTurismo Bulegoan, berrikuntzak egiten hasi da Turismo Saila. Obrak lau hilabete inguru iraungo du eta hainbat hobekuntza eginen dira efizientzia energetikoa hobetzeko. Gainera, aurrerago, Nafarroako Gobernuak 12 kilometro birmoldatuko ditu mugikortasun zailtasunak dituztenentzat. Eta horretaz gain, Europako diru-laguntza berriak sortu dira, PSTD eta ACD deiturikoak, Cederna Garalurrek kudeatzen dituenak. Laguntza ekonomiko hauei esker, hainbat azpiegitura sortu eta berrituko dira.\nNatur Bidea oso lotua dago bizikletari eta oinezko txangoei, eta jarduera gutxi izango dira horiek baino jasangarriagoak. Gure paisaia eta kultura ondare aberatsa erdigunean jartzeak ere indartu egiten du jasangarritasunaren ikuspegia: jendea etortzera gonbidatzen dugu, non gauden eta zer garen ikusi eta aintzat hartzera.\n30. urtean, Plazaolak gure lurraldea egituratu du eta turismorako helmuga erakargarri bihurtu du. Beste herrialde batzuetara joan, eta Plazaola erreferentzia bat da. Udalen inplikazioa handitzea eta sendotzea ere lorpen handia izan da, eta kide pribatuak erakartzea ere bai. Gaur egun, 100 baino gehiago dira. Horiek zaintzea dagokigu.\n2021ean egin zen parte-hartze prozesuari ere balio handia ematen diot, epe luzeko turismo eredua eta estrategia finkatzeko balio izan zuelako: jasangarria, Natur Bidetik haragoko eskaintza dibertsifikatuko duena, zikloturismoa eta natura erdigunean izango dituena, eskualde osora begira dagoena, eta komunikazioan indarra jarriko duena.\n\"Bide Berdeen Eguna\" ere jarduera arrakastatsuen artean kokatzen da. Bizikleta eta oinezko txangoekin batera, jai giroko egitasmoak antolatzen dira, eta eskualdeko dinamizazioan eragin positiboa dute.\nAmaitzeko, \"Emakume Artzainen Eguna\" ere nabarmentzekoa da, emakumeen lanari ikusgarritasuna ematen dion egun berezia delako.\nNatur Bidea Iruñeraino iritsi delarik, Plazaolatik kanpo dauden beste udalerriekin elkarlanerako bideak esploratu behar ditugu. Nafarroako Gobernuarekin ere lan handia dugu egiteko Natur Bidearen inguruko\nmantentze-lanen inguruan. Eskaintza turistikoari dagokionez, Natur Bidetik\nharago, gure kulturarekin lotzeko balioko duten benetako esperientziak\nsortu beharko ditugu, eta horretarako, promozioan eta komunikazioan asmatu egin beharko dugu. Komunikazio plana egitea funtsezkoa izango da.\nLeitzako geltokia konpontzen eta atontzen dutenean, hiru geltoki izango ditugu, Latasa-Lekunberri-Leitza, eta horiek eskaintzaren barrenean saretzeak aukera berriak sortuko lituzke.\nGainera, azken urteotan, Plazaola indartzeko, digitalizazio arloa aktibatu dugu. Sare sozialetan presentzia handitu dugu eta, komunikazio plan berriei esker, erakunde moderno eta ikusgarria sortu da.\nPlazaolaren etorkizuna bide argiz dator, eta ezin dugu aurrera jarraitu orain arte bidea erraztu duenari eskerrak eman gabe. Gustavo Ortiz de Barronek bederatzi urtez bertako gerente gisa egin duen lana funtsezkoa izan da, Partzuergoak erronka handiak izan dituenean batez ere. Plazaolaren Egonkortasuna bermatzeko, langileak motibatzeko eta taldea eroso sentiarazteko zuen gaitasunaren falta nabarituko dugu, eta baita bere lan miresgarria ere. Eskerrik asko bihotzez, Gustavo, egindako lanagatik eta utzitako arrastoagatik. Haren ordez, Maitena Ezkutari izanen da gerente berria eta ongietorria egin nahi diogu. Plazaola inoiz baino indartsuago dago, eta denbora luzez horrela jarraitzea eta hobekuntza berriak egitea espero dugu.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000059", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Laura Saigos Beteluko artista gazte eta sortzailea da. Haren obrak ilustrazioaren, argazkigintzaren eta gorputzaren adierazpen artistikoaren inguruan garatzen dira. Heziketa sexualarekin lotutako gaiak eta edertasunaren ohiko estereotipoei aurre egitekoak dira bere lanetan ikus ditzakegun ardatz batzuk.\nSaigosek Valentziako Bac. Artea, politika eta kultura gunean inauguratu du Musu-truk izeneko erakusketa berria, eta bertan, ikusleek gorputzari eta sexualitateari buruzko hausnarketa aske eta sakona egin dezakete, tabuak alde batera utzita.\nTxikitatik, artearekin konektatuta sentitu naiz. Marraztea eta eskulanak egitea gustatzen zitzaidan, eta maiz, lagun batzuekin elkartzen nintzen marrazteko. Bederatzi urte inguru nituela, argazki kamera bat oparitu zidaten eta bertako landareei argazkiak ateratzen hasi nintzen, xehetasun txikienak harrapatu nahiean. Geroago, nire lehen aurrezkiekin argazki kamera hobea erosi nuen,\neta handik aurrera teknologia sortzaileen inguruko interesa piztu zitzaidan. Diseinu grafikoa ikasi nuen, eta horrek argazkigintza eta marrazki digitala uztartzeko aukera eman zidan. Valentziara bizitzera joan nintzenean, heziketa sexualarekiko interesa piztu zitzaidan eta nire obrak norabide horretan garatzen hasi nintzen. Sare sozialetan argitaratzen nituen nire lanak, baina Instagramen, adibidez, partekatzen nituen argazkiak zentsuratu egiten zizkidaten. Horrek gorputzaren biluzia beste era batera lantzera eraman ninduen: marrazki eta collage artistikoak sortzen hasi nintzen.\nProfesionalki ez; proiektu pertsonalak egin ditut, lagunekin, diseinatzailea ere izan naiz departamentu desberdinetan, baina oso zaila da. Valentzia hiri bat izan arren, askoz errazagoa da ildo honetako lana Bartzelonan edo Madrilen bilatzea. Orain diseinu grafikoarekin zerikusia duen master bat egiten hasi naiz;\nMotion Graphics izena du eta bertan, pelikuletako animazioak, sarreratxoak eta bideo mundu horretan lotuta dagoen ilustrazioa lantzen da.\nNire lan gehienak gorputzarekin lotuta daude: argazkigintza, ilustrazioak eta batzuetan biak nahastuta uztartzen ditut. Oso zaila da modelo bat bilatzea, eta are gehiago biluzik posatu nahi duen norbait aurkitzea. Horregatik, nire obra gehienak autoerretratuak dira. Ispiluekin eta argi-itzalekin jolastea maite dut,\ngorputzaren formak deformatzeko eta ohiko edertasun arauetatik ateratzeko.\nBai, nik Photoshop eta tableta digitala erabiltzen ditut ilustrazioak eta edizioak egiteko. Artea tradizionalki lantzea gustatzen zait, akrilikoekin adibidez, baina errealitatean, teknologiarekin azkarrago eta garbiago egin daiteke lan. Gainera, baliabide guztiak eskuragarri daude plataforma bakarrean. Hala ere, beti azpimarratzen dut oinarriak ikastea garrantzitsua dela, eskuz marraztea eta teknika tradizionalak ulertzea ezinbestekoa da hasieran. Oinarri teknikoa ezin\nda alde batera utzi, nahiz eta gero teknologiarekin beste aukera artistiko\nMusu-truk hitza asko gustatu izan zait betidanik. Valentziako jendeak ez du hitza ezagutzen, baina erakusketan azaltzen da. Azkenean, hitzak esaten duen bezala, erakusketa muxu baten truke da, dohainik, eta edonor joan daiteke ikustera. Musu baten truke, nire artea erakusten dut.\nBertan, 22 argazki eta 10 ilustrazio inguru daude. Erakusketa hilabete baterako antolatu zen hasieran, baina, Dana ekaitzak sortutako egoeraren ondorioz, luzatu egin da.\nErakusketaren inaugurazioan, urriaren 20an, hitzaldi ireki bat antolatu genuen. Bertan, hainbat gai jorratu genituen: erlazio irekiak eta itxiak, taldeko sexua, eta\ngorputzarekin lotutako esperientziak partekatu ziren. Oso aberasgarria izan zen ikuspegi desberdinak entzuteko espazio bat sortzea. Nik ez dut heziketa sexualeko hezitzailea izateko formakuntzarik, baina irakurri eta entzundako guztiarekin parte hartzeko aukera izan nuen. Ikusle mordoa bildu eta iritzi desberdinak partekatu genituen; oso interesgarria izan zen.\nArgazkiak aterazteko, artelan bat lortzeko edo pin bat eskuratzeko, norbaitek erosi nahi badu, Instagrameko kontutik idatzi eta postaz bidaltzen dut. Hau da kontuaren izena:\nNire artearen helburu nagusia gorputzaren inguruko beldur eta lotsa gainditzea da. Gorputz biluziak ez dira zertan sexualak izan. Gizarteak ezarritako edertasun arauak eta estereotipoak gainditzeko garaia da. Titiburu bat titiburu bat da, eta ez da ezer gertatzen!\nGorputzak norbanakoaren adierazpena dira, eta naturaltasunez bizi behar dira. Edertasuna subjektiboa da, eta gorputz bakoitza berezia eta ederra da bere", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000060", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "IX. Nekazari Eguna ospatu zen Lekunberrin irailaren 1ean, azkeneko alditik zortzi urtera, eta ganaduzaleak pozik daude feriak izandako harrerarekin. Gazteen eta emakumeen presentzia nabarmendu dute gehienbat, behorretan segida izanen den seinale.\nLekunberriko errepideetan ez zebiltzan autoak joan-etorrian irailaren 1eko goizean, behorrak baizik; apoen zanpa-zanpa eta zintzarrien mihiri hotsak aditzen ziren bazterretan. Desfilean ailegatu ziren aziendak herrira, bi muturretatik. Ganaduzaleak sokei eusten, eta herritarrak ikusmiraz haiei so. Urteak ziren Lekunberrin Nekazari Eguna ospatzen ez zela, zortzi urte zehazki, baina IX. ferian bildu zen jendetza ikusirik argi dago urte hauetako etenak ez duela itzali gure ibarrean behorretarako eta oro har aziendarako dagoen zaletasuna. Larraungo eta Lekunberriko udalak, Cederna Garalur, Plazaola Partzuergoa eta ganaduzaleak elkarlanean aritu dira feria eguna antolatzeko, eta behorzaleak behinik behin pozik daude egunak emandakoarekin.\nEhun abelburu inguru juntatu ziren ferian; behiak, astoak, ardiak... denetariko animaliak ekarri zituzten abeltzainek Lekunberrira, baina behorra izan zen protagonista nagusia, Burgete arrazako behorra. 2016ko azken feria egun harekin konparatuta, baina, aurtengoak bazuen berezitasun bat: lehiatzeko ez, ganduzaleek beren aziendak erakusteko antolatu zuten Nekazari Eguna, esposizio modura. Horrez gain, behorrak saltzeko eta erosteko abagunea ere izan zen, nahiz eta, Josetxo Goldarazena behorzaleak azaldu bezala, horrek tradiziorik ez izan inguru honetan: \"Ez da erraza lehendabiziko urtean azienda ekarri eta erostunak etortzea, baina saiakera egin genuen\". Eta baita lortu ere.\nIzan ere, soka luzea duen feria da Lekunberriko Nekazari Eguna. 1988an egin zen lehendabiziko aldiz, eta orduz geroztik abeltzaintza dezente aldatu dela kontatu dute ganaduzaleek. Gaztetan ere ezagutu omen zuen etxean behorra Angela Goikoetxeak, Araitzen bertan, eta Larraunen ere beti egon izan direla gogoratzen du, \"behor onak, gainera\".\nHala ere, garai haietan esnetarako behiak indar handiagoa zeukan gurean behorrak baino, eta orduko ferietan ere behiak gailentzen ziren. Hala omen zen ordena barrutiko belar gozoa mozteko: esnetarako behiek aurrena, ardiek ondoren, eta, dena garbi zegoenean, behorrek mozten zuten, behi esnearen produkzioa baitzen abeltzaintzaren ardatza. Gaur egun, aldiz, makina bat behorrek moztuko du garai batean behientzako ziren larreak.\nUitziko Eider Martirenak ere txikitatik ikusi ditu behorrak etxean, aitak betidanik izan baititu, baina azaldu du berak ez diela beti erreparatu izan: \"Umetan zeozer ibiltzen nintzen behorretan, baina gero ez, eta 17 urtetatik hona lagundu izan diot, baina denbora batean ez. Aitak lehen ere ekartzen zituen behorrak Nekazari Egunera, eta premio batzuk ere irabazi izan ditu\". Aurten, gainera, alaba bera atera zen etxeko behorrekin desfilatzera, ordu hartan ez bezala.\nBaina ez zen izan behor artean ibili zen emakume bakarra; Arribeko Ander Mikeo eta bere arreba ere Lekunberrin izan ziren etxeko aziendarekin, haiek ere txikitatik ikusi baitituzte behorrak haienean. \"Aitak betidanik izan ditu behorrak, eta osabak ere bai\". Lekunberrira ez ezik, Urdazubira ere eraman zituzten behorrak mikeotarrek irailean; han bai, lehiatzera, eta baita sariak lortu ere.\nInor gutxi harrituko da segur aski gaur egun emakumeak halako feria batean ikusteaz, baina, ganaduzaleek gogoratu dutenez, orain dela gutxi arte ez zen batere ohikoa izaten, eta 2016ko azken hartan ere gizonezkoak izan ziren plazara atera ziren ia denak. Olatz Altuna azkaratearra izan zen VIII. ferian behorra hartuta plazara atera ziren emakume gutxietariko bat, eta ongi gogoan dauka egun hura. \"Eskerrak aldatu den\", nabarmendu du atzera begirakoan.\n\"Bazen garaia\", esan du Berueteko Aiala Razkinek. Gehitu du Altsasuko behor ferian ere atera zirela plazara emakumeak, eta orain arte gizonaren itzalean egindako lana azaldu du: \"Gure etxean ere amatxiren izenean daude behorrak, baina jendeak Navarro [gizona] ezagutzen du. Lehen azienda emaztearen izenean jartzeko ohitura zegoen, eta oraindik ere badago, gizonak etxetik kanpo egiten baitzuen lan, eta emakumeak, berriz, etxean\".\nZalantzarik gabe, mugarri bat jarri du aurtengo Nekazari Egunak, eta behorzaleek espero dute heldu diren urteetan ere antolatzea feria gurean. \"Beste okerrik ez bada, berriz egingo da!\", bota du Ibai Martirenak. Alabaina, argi daukate gazteen bultzada gabe eta aurtengorako izan duten ilusioari eutsi gabe ezinezkoa dela horrelako ekitaldiak aurrera eramatea. Azken finean, hori baita gehien gustatu zaiena, elkarri laguntzeko egon den prestutasuna eta denen artean lortu dutena. Azienda denena baitzen egun hartan, ganaduzale guztiena.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000061", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Ikuspena, erabakitasuna, jarraitutasuna... Batzuetan, ekiteko ez da ideia iraultzailerik behar, nahikoa da aukera bat antzematea, horren bila joatea eta ez etsitzea. Batzuetan, uste baino eskuragarriago dugu gure komunitatearen garapenari ekarpena egitea.\nEraztun likidoko huts-ponpez ari garela, gure irudimenak Europaren iparraldeko herrialderen batean dagoen industria-instalazio erraldoi batera eramango gaitu, ziur aski. Hala ere, Andoaingo industria-pabiloi txiki batean aurkitu ditugu Asier eta Igone: \"Bezero potentzialen erdigunean dagoelako aukeratu genuen Andoain, eta lehiarako hainbat abantaila eskaintzen zizkigulako. Hemen, besteak beste, saiakuntza-banku bat dugu, eta mekanizazio-lantegiak ere bai oso gertu. Honelako proiektu bati ekiten diozunean, indarrak ahalik eta gehien aprobetxatzea funtsezkoa izan daiteke, arrakasta izateko edo porrot egiteko\".\nIgonek baiezko keinua egin du, Asierrena bezalako lan-txalekoa jantzita duela; dena den, sektorean merkataritza-teknikari gisa duen esperientzia zabala izan da proiektuari egin dion ekarpena. \"Inbertsio handiei lotuta dagoen sektore honetan, lana enpresa indartsu batean bilatzea eta, gehienez ere, ekosistema horretan eboluzionatzea izaten da ohikoena. Baina, begira, espero ez duzun egoera batean jartzen zaitu bizitzak batzuetan: zure enpresaren buruzagitzan eta horrelako erabakiak hartzen\".\nAsierrek, Igonek eta Garbiñek IGASI osatzen dute, huts-ponpen arloan diharduen enpresa txikia, espezializazioa zein zerbitzu-kalitatea ezaugarri dituena. \"IGASI ia kasualitatez sortu zen, nolabait ere gauzak egiteko beste modu baten bila ari ginelako aspalditik. Azkenean, lanean ari ginen enpresako administrazioan izandako aldaketa batek jarri gintuen aurrerapausoa eman ala ez erabakitzeko kinkan. Hirurok nahiko argi genuen, baina bagenekien hainbat gauza kontrolpetik kanpo izango genituela, seguru asko. Gainera -erantsi du Igonek- ekintzailetza bestelako proiektuekin lotu ohi da, teknologiaren edo sorkuntzaren arloetako proiektuekin. Gure ideia ez zen batere erakargarria zentzu horretan, baina argi genuen bazegoela lehiakiderik gabeko merkatu-nitxo bat, bat zetorrena gure gaitasunekin eta alderdi teknikora bideratutako zerbitzu oso espezializatu bat eskaintzeko asmoarekin\".\nAzken bultzada ustekabean iritsi zitzaien. Ez zituen business angels batek bereganatu ekintzailetza- azoka batean, eta ez zuten ekimenik berritzaileenaren saria irabazi. Haien kasuan, askoz hurbilago zegoen erantzuna. \"Egia esan, Gaztenpresari lotutako gure senideek animatu gintuzten haiekin harremanetan jartzera\", diosku Igonek. Hauxe erantsi du Asierrek: \"Hala da; azkenean, hementxe bertan genuen laguntza. Gaztenpresarekin harremanetan jarri ginen, eta, ordutik aurrera, konpromisoa erabatekoa izan zen. Ideia, ezagupenak, kontaktuak... bagenituen; baina, haien laguntza funtsezkoa izan zen, batez ere urratsa emateko eta abian jartzeko orduan. Beharbada, berdin egingo genukeen haiek gabe; halere, askoz zailagoa izango zatekeen. Zure nagusia zu zeu izatea, gauzak zure erara egitea... oso gogobetegarria da -gehitu du Igonek-, baina, onena zera da: zure komunitatearen laguntza izatea aurrera egiteko. Dena etxean geratzen den sentsazioa da saririk onena\".\nEzagutu gehiago IGASIren historiari buruz edo zure negozio-ideia nola martxan jarri, www.gaztenpresa.org/eu webgunean.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000062", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Ez. Gaur egun edonork argitaratu dezake nahi duena, eta ez dago zigorrik. Hori ezin da onartu. Adibidez, buru gaixotasun inguruan gero eta bideo eta \"influentzer\" gehiago dago. Gehienak kalitatezkoak, beste asko ez.\n\"Hau edo beste daukat/naiz eta hau da nire bizitza miragarria\" inongo diagnostiko edo txosten ofizialik erakutsi gabe, erromantizaziotik eta buru gaixotasunak zoragarri eta dibertigarriak direla ere erakustera arte. Autodiagnostiko\nbatean oinarriturik askotan, antzeztuz kasu larrienetan \"profesionalek ez zekiten zer gertatzen zitzaidan eta azkenean nik ikertu behar izan dut\".\nProfesional batek baino gehiago dakizu benetan? Bai titulitisa, bla bla bla... Baina apendizektomia bat mila aldiz ikusi duen baino zirujau ziurtagiririk ez duen pertsona baten eskuetan jarriko zinateke?\nBuru gaixotasunak gutxi esten ari gara, eta gutxieste hori onartzen, bideo batean bisitak lortu eta fama lortzeko. ez dago araurik, ez dago inongo limite eta zigorrik. Zigorrik handiena, jarraitzaile galera, erreputazio galera. Baina bidean mezu faltsuak zabaldu dizkiote ehunka pertsonari. Arazoak dituztela pentsaraziz batzuei, eta dituztenak gutxietsi edo baliogabetuz.\nNahi dena esan eta egitea ez da bidezkoa beti, sareetan nahi dena argitaratzea ez dago ondo. Tamalez gertatzen da, eta kontrola ia ezinezkoa da. Horregatik eta gaur egun, bideo eta\nsare sozialen kontsumitzaile sutsuenak, gazteak, eta haurrak direlako, behin eta berriro esango dut, kontrolatu ikusten dutena. Informatu, baino benetan informatu eta jo profesionalengana.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000063", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Eskualdeko tradizio zahar eta esanguratsuenetako bat omentzeko, herritarren elkarlanean, ikatz txondor bat eraiki da Lekunberriko Bidegorri alboan. Juanjo Zubieta eta Javier Irigoien (Ondare Kultur Taldea), hainbat antolatzaileetako bi izan dira. Ekitaldia, antzinako teknika zirraragarria berpizteko, ikatza ekoizteko eta elkarlana ospatzeko topagunea izan da.\nTxondorra eraikitzeko unean, antolatzaile nagusia Ondare Kultur Taldea izan den arren, proiektuak hainbat erakunderen ekarpen baliotsua izan du. Alde batetik, beharrezko finantziazioa eta babesa, Lekunberri eta Larraungo udalek eskaini dute; beste aldetik, Miguel Landerrek, Biloriako (Nafarroa) ikazkin profesionalak, zeregin garrantzitsua izan du hasieratik, ez bakarrik bere esperientzia teknikoagatik, baita antzinako tradizio hau zaintzen egindako lanagatik ere.\nAzken Muga, Gipuzkoako elkarte artistiko eta kulturalak, txondorraren eraikuntzaren ideia adierazi zuen udaran egin zen bilera batean, eta Guillermo Olmo, bertako zuzendaria prozesuaren laguntzaile izan zen.\nIturraskarri, gainera, funtsezkoa izan zen ekitaldiaren kudeaketan eta antolaketan. Ahalegin kolektibo horri esker, teknika tradizionala suspertzeaz gain, komunitate harremanak eta kultura ondarea indartu dira.\nTxondorra ez da prozesu tekniko bat bakarrik, mendeetan zehar Euskal Herrian praktikatu den artea da. Ikatza ekoizteko metodo tradizional honen bidez, zura modu kontrolatuan egosten da erretzera iritsi gabe ikatz bihurtzeko. Iraganean, hainbat lantokitan erabiltzen zen, metalen industrian eta etxeko sukaldeetan,\nadibidez. Juanjok, prozesu honen garrantzi historikoa azaldu du: \"XIX. mendera arte, ikatz minerala ez zen erabiltzen gure eskualdean. Horren ordez, landare-ikatza funtsezkoa zen sutegietarako, galdategietarako eta beste erabilera industrial batzuetarako. Gainera, etxeak berotzeko erabiltzen zen, batez ere berokuntza sistema modernoagoak iritsi aurretik\".\nTxondorra, trebetasuna, pazientzia eta iraganarekiko lotura sakona uztartzen dituen prozesua da, eta gurean, herentzia kulturalaren ospakizun bihurtu da. Ekitaldi ezohiko honetan, komunitateak bat egin zuen antzinako prozesua berreraikitzeko eta ikatz ekoizpenaren magia bertatik bertara sentitzeko.\nJuanjok adierazi duen modura: \"Gorrititik hasita, Uitzi, Etxarri, Aldatz, Madotz, Oderitz, etab. herri horietaraino guztietaraino, mendietan argi ikusten dira txondor-plazak, eta egia esan, gure ingurua josita dago. Aralarko mendietan ehundaka txondor-plaza daude, milaka ez esatearren. Horrek esan nahi du hemen ikazkinen lana oso indartsua izan zela garai batean, ikatz pila ekoizten\nzela iraganean eta ikazkin pila egon direla, horien artean, gure arbasoak\".\nBaina, nola identifikatu dezakegu iraganeko txondor bat Aralar inguruan?\nJuanjok, leku historiko horiek ezagutzeko trikimailua azaldu du: \"Txondorra identifikatzeko, ezinbestekoa da lurra behatzea. Lurrean erdi biribilak diren eremuak aurkitu behar ditugu, askotan landaretzaz partzialki estalita daudenak. Gakoa da eremu bat bilatzea, non lurrak kolore beltz bereizgarria duen, euskaraz 'irudi' bezala ezagutzen dena, lurra ikaztua izan dela adierazten duena\".\nEkitaldian zehar ikatzaren ekoizpena esanguratsua izan zen. Javierrek, txondorraren errendimenduari buruzko xehetasunak eman ditu: \"Sei tona pago egurreko, gutxi gorabehera, ikatz kantitate horren laurdena ekoiztuko zela uste zen. Gure kalkuluen arabera, erabili ditugun 6,000 kg-tik 1,015 kg ikatz inguru lortu ditugu\".\nEmaitza horrek, prozesuaren eraginkortasuna, inplikatutako guztien", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000064", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Mailope Kultur Elkarteak antolatuta, pasa den urriaren 5ean, ENE KANTAK taldearekin gozatzeko aukera izan genuen Lekunberriko kiroldegian, Mailope aldizkaria laguntzeko helburuarekin.\nEskerrak eman nahi dizkizuegu ekitaldian parte hartu zenuten guztiei, Araitz, Larraun eta inguruko herrietako jende ugari bildu zen Mailope aldizkariaren alde, eta guztien ekarpena laguntza handia da aldizkariak aurrera jarrai dezan.\nMailope aldizkaria hilero, doan, banatzen da Araitz eta Larraungo etxe guztietan, herritarrei eskualdean gertatzen direnen berri emanez.\nEskualdeko eragile ezberdinek aldizkaria baliatzen dute herritarrei informazioa zabaltzeko: gai kulturalak, kirol arlokoak, aisialdia, osasuna, euskarari buruzkoak... Aldizkaria guztion erreferentea bilakatu da.\nDigitalerako urratsa ere eman du azken urteotan aldizkariak, web gune berria daukagu eta sare sozialen bidez ere zabaltzen ditugu gure herrietan sortzen direnak.\nAldizkariak herritik eta herriarentzat lana egiten jarrai dezan guztion laguntza beharrezkoa da. Gure proiektua lagundu nahi baduzu, Kultur Elkarteko kide bihurtu zaitezke, urtean 50€ ordainduta.\nBazkidetza galdetegia bete ezazu, Mailopek biziki eskertuko dizu!!", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000065", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Ekiñe Garazo Gamiok, 21 urte ditu. Izatez, Gaztelukoa da, baina bost urte daramatza Allin-Larraun- bizitzen.\nGaur egun, erabat integratua sentitzen da ibarrean. Gainera, inguruko landa garapenarekin konprometitua sentitzen da eta bertako parte hartzailea izateak pozten du.\nNolatan murgildu zinen landa-garapenari buruzko ikastaro honetan?\nNire bikotekideak eta familiak ikastaroan izena ematera animatu ninduten, haien laguntza etengabea izan da. Beti alboan egon dira, animatzen eta nire interesak jarraitzera motibatzen. Ikastaroan hasi baino lehen, konturatu nintzen gaur egun funtsezkoa dela gazteok sektore honetan jakin-mina adieraztea. Energia eta ikuspuntu berriak behar dira gaur egungo erronkei aurre egiteko eta landa-ingurumena biziberritzeko. Naturak eskaintzen duen potentziala ikusteak bultzatu ninduen pauso hau ematera.\nEgin nuen ikastaroari \"Gazteak nekazaritza-sektorean instalatzeko ikastaroa\" deitzen zaio. Bertan, funtsezko hainbat gai aztertu genituen, hala nola nekazaritza sektorean ezartzeko gakoak, nekazaritza enpresentzako oinarrizko kontabilitatea, eta neurri jasangarriak landa ustiategietako ekoizpen kudeaketan. Produktu fitosanitarioen manipulazioari buruzko edukiak ere ikasi genituen, oinarrizkoa eta laneko arriskuen prebentzioa lantzeko. Ikastaroa gazteak nekazaritza sektorean integratzeko eta arrakasta izateko diseinatua zegoen.\nEnergia eta ikuspuntu berriak behar dira gaur egungo erronkei aurre\nNekazaritzan ongi hasteko beharrezkoa dena ikastea espero nuen: kudeaketa, oinarrizko kontabilitatea eta ustiategien iraunkortasuna. Horretaz gain, sektorearentzat eskuragarri dauden diru laguntzek nola funtzionatzen duten ongi ulertu nahi nuen.\nIkastaroan, naturari eta ingurumenari buruzko alderdi nabarmenenak eta\nabeltzaintzako ustiategietan praktika iraunkorrak nola aplikatu azaldu ziguten irakasleek, hala nola, natura-baliabideen erabilera arduratsua eta lurraren zaintza. Gainera, ingurumenean sortzen den inpaktua murrizten ikasi genuen, abeltzaintza teknika eraginkorrak erabiliz eta tokiko biodibertsitatea babesteak duen garrantzia berrikasiz. Horretaz gain, txangoak egin genituen hainbat ganadutegitara, batez ere ingurumena errespetatzen duten egoera praktikoak nola maneiatzen zituzten ikusteko.\nKlasean, hainbat gai ikusi genituen, hala nola: animalien osasuna zaintzea, instalazioetarako ingurumen-baimenak lortzea, abeltzaintza eta simaurren kudeaketa egokia erabiltzea, etab. Gainera, kudeaketa plan bat garatzen ere ikasi nuen, eta hondakinak eta albaitaritzako sendagaiak behar bezala erabiltzen ere. Horretaz gain, abeltzaintzan garbiketa ona mantentzearen garrantzia, animalien ezagutza eta datu baseen erabilera nolakoa zen ikusi nuen. Halaber, animalien ongizatea landu eta abeltzaintzako ustiategiak, abel-\ntzaintzako ekoizpenerako zerbitzuak, animalien ekoizpena eta elikagaiak\nBai, nekazaritza arloko lan arriskuei buruzko prestakuntza jaso nuen, horren barruan: nekazaritzako makineria modernoaren segurtasuna eta eraginkortasuna. Horrela, ekipoen erabilera egokia eta hauetan aurkitu\ndaitezkeen arriskuak identifikatzea eta aurreikustea erakutsi zidaten.\nIkastaroan ez genuen aukera izan landan praktiketan parte hartzeko.\nHala ere, etxean neu arduratzen naiz belarrekin zerikusia duten lanak egi-\nteaz. Ni arduratzen naiz moztu, irauli eta antzeko beste lan batzuk egiteaz,\nEsperientzia esanguratsuenetako bat lehen sorospenak izan ziren. Landa\ningurunean gertatu ahal diren larrialdi egoeretarako teknika erabakigarriak ikasi genituen, hala nola bihotz-biriketako bizkortzea eta zaurien tratamendua. Gainera, aipagarria da ikastaroan izan nuen esperientzia bereziagoa izan zela gainontzeko ikaskideekin izandako adiskidetasunagatik. Oso harreman ona egin genuen, eta haiei esker, ikaskuntza jarduera oso atsegina izan zen.\nEnergia eta ikuspuntu berriak behar dira gaur egungo erronkei aurre\nNire ustez, egungo erronka handienek iraunkortasuna barne hartzen dute. Baliabideak eraginkortasunez kudeatzea eta teknologia berrietara egokitzea erronketako bat da. Era berean, funtsezkoa da landa-eremuetako despopulazioa eta dibertsifikazio ekonomikoa lantzea.\nBai, ardien esnea ekoizten espezializatutako abeltzaintza-ustiategi bat sortu nahi nuke. Ikastaroan ikasitakoarekin, praktika jasangarriak ezarri nahi ditut ustiapenaren kudeaketa eraginkorra izan dadin, ganaduaren administraziotik\nhasi eta makineria eta baliabideak behar bezala erabiltzeko. Proiektu honek aukera emanen dit kontabilitatean, produktu fitosanitarioen erabileran eta prebentzioan eskuratutako ezagutzak ardi-abeltzaintzaren sektorea praktikan jartzeko.\nLanda-garapenak ingurumena babes dezake nekazaritza-jarduerak sustatuz. Horren barruan sartzen dira: ura modu eraginkorrean erabiltzea, lurzorua eta airea ez kutsatzea, eta landareen eta animalien aniztasuna sustatzea. Gainera, teknologia funtsezkoa da nekazaritza modernoan, laguntza ematen baitu laneko zehaztasuna eta produktibitatea hobetzen.\nLanda-garapenak ingurumena babes dezake nekazaritza-jarduerak sustatuz, hala nola ura modu eraginkorrean erabiltzea eta lurzorua ez kutsatzea\nZure ikuspegitik eta zure ikaskuntzatik, nola eragiten du ganaduaren kudeaketa egokiak landa-ekonomian?\nAziendaren kudeaketa onak eragin positibo handia izan dezake landa-ekonomian. Ganadua modu eraginkorrean maneiatzean, produktuen ekoizpena handitu daiteke, esnea eta haragia, adibidez, eta horrek ustiategiaren ekonomia hobetzen du. Horretaz gain, enpleguak sortzeko eta tokiko garapena sustatzeko baliagarria izan daiteke.\nBai, ganadutegietan eta landa-garapenean interesa duten gazteak parte hartzera animatzea gustatuko litzaidake. Ikastaro honek, oso ikasketa baliotsuak eskaintzen ditu. Mezu berezi bat ere bidali nahi diet neskei: ez lotsarik izan mundu honetan murgiltzeko. Prestakuntza oso aberasgarria da eta aukera asko ireki ditzake nekazaritza-sektorean.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000066", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Gurean argi ditugu hainbat ezaugarri: puntualtasuna, adinduei eserlekua ematea garraioan, etab., etab., etab.\nAurrekoan gaiari heldu genion Perun gauden alemaniar batek eta biok. Berak sei hilabete luze daramatza herrialdean. Baina tira, gatozen harira.\nEgia da puntualtasuna, orokorrean, ez dela perutarren indargunea. Hori hala da. Niri, alemaniarrari bezainbeste (edo, beno, ez horrenbeste agian), haserretzen nau horrek. Hark gogor kritikatzen zuen jarrera hau Alemanian ezinezkoa delakoan.\nEstereotipoei jarraitu eta Espainian ere halakoxea ei da jendea haren ustetan. Siesta luzeak botatzen direla eta sangria edan.\nHortxe ikusi nuen: \"heziera onekoa\" zaiguna orokortzeko joera dugu. Niretzako X denak, denentzako behar al du X, bada?\nElkarrizketa hartan beste puntu bai mahaigaineratu nuen gaiari buruz hausnartzeko. Adibidez, zuentzako zer da ohikoena etxera norbait gonbidatzen duzuenean? Jateko edota edateko zerbait eskaintzen diezue? Nik baietz esanen nuke, orokorrean gurean eskaintzeko joera dugula. Bada, hemen, Perun, ere bai. Deus ez eskaintzea \"heziera txarrekoa\" da.\nHortxe alemaniarrak hartu zuen \"kolpea\". Ezetz, deus ez eskaintzea normala omen. Zergatik eskaini behar diot ezer?,\nHari horretatik tiraka ibili ginen eta hausnarketa dotorea egin daitekeela uste dut halako txikitasunetatik abiatuta. Guretzat ohikoa, araua, hegemonikoa dena ez baitu zertan besteentzako hala izan behar.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000067", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Kablea jaso eta garai batean Malloan nola lan egiten zen ikasteko aukera ederra izan zen. Malloa belarrez betea zegoen eta belarra, goi haietatik, baserrietaraino jaisten zen aireko kableen bidez. Gaur egun, ia ez da arrastorik gelditzen paisaiara aldaketa ekarri zuten tirolina haien gainean. Bai, ordea, bertako herritarren oroitzapena, aspaldiko lan molde hori ezagutu zutelako.\nKablearen Behatokia aurkeztu zuen Jose Manuel Zubillagak, Araizko alkateak. Eraikuntza txiki hau, Araitz bailarak eskaintzen dituen istorio txiki eta handiak hedatzeko sortutako gunea da. Gaintza baino kilometro bat gora go dago, Mallo bidean, eta ibarraren historia birpasatzen du, artzainei, kableari, etnografiari, geologiari eta naturari eskainitako panelen bidez.", | |
| "licencia": "" | |
| }, | |
| { | |
| "id": "mailope_0000068", | |
| "periodico": "mailope", | |
| "lugar": "Euskadi", | |
| "dominio": "noticias", | |
| "texto": "Minbiziaren gaixotasunak, bizitzari buruz sakon hausnartzeko bidea eman zion Lekunberrin bizi den Izaskun Iparragirre Baleztena Leitzarrari. Horrek bultzatuta sortu zuen 2ZI marka. Orain arte, marka horretako jertse, kamiseta eta poltsak eta berak egindako belarritako eta lepokoak saldu ditu, eta irabazi osoa, bularreko minbiziaren Saray elkartera bideratu du.\nEgun, beste proiektu potolo batean murgilduta dago, honetan ere, berak bizitu duen bularreko minbiziarekin lotuta. 2ZI egun, bere marka izatetik, elkartea izatera pasa da eta horrek dakartzan lanetan diardu.\nUrriaren 18an Leitzako zinema aretoan estreinatuko den \"Bularretik ehundutako aitortzak\" dokumentalean parte hartu du Izaskunek eta horrez gain, urriaren 19an Bularreko minbiziaren nazioarteko eguna delarik, Leitzan ospatuko den egun solidarioa prestatzen ari da. Festa giroan murgilduta, ekintza ezberdinez osatutako egitaraua osatu dute.\nParte hartzeko izena eman behar da: acortar.link/2Zi helbidean irailak 30 arte, edo egunean bertan.\nIzena ematen duenak 2Zi elkarteko kamiseta bat jasoko du (estekan sartu eta bertan aukeratu kamisetaren neurria), eta horrez gain martxaren bukaeran mokadutxoa izanen du (edaria, yogurtak eta fruitu lehorrak).\nPorrotx pailazoak ere, bere elkartasuna adierazi nahi izan du eta irailaren 18an, kontzertu solidarioa emango du Leitzako zinema aretoan arratsaldeko 18:00etan.", | |
| "licencia": "" | |
| } | |
| ] |