[ { "id": "gitb_0000000", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Hauek izan dira, otsailean ORDIZIAN Txartela erabiliz San Valentin dezimoa irabazi duten pertsonak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000001", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Lazkaoko Udalak herritarren izenean zoriondu du Romana. Zorionak!\nLazkaoko herriaren izenean zoriondu du Kepa Zubiarrain alkateak lore sorta eta zorion gutun batekin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000002", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Kamiseta eskuratzeko, GALDETEGIA zabaldu du Olaberriko Gazte Taldeak. Astea bukatu baino lehen eskatu beharko da eta kamiseta bakoitzaren prezioa 10€koa izango da:\nGaldetegiaren amaieran, bizum-a egiteko zenbaki bat topatuko duzu. Kamixeta bakoitza 10€ izango da. Ez da kamixetarik eskatuko, ordainketa jaso ez bada eskaera epea amaitzen denean.\nKamixetak jasotzeko, Martxoaren 22an egongo dira Zezilione jatetxean. Edozein aldaketa badago adieraziko da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000003", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Lazkaoko Udalak euskal mitologia ardatz duen 'Mariren alabak' izeneko ipuin kontaketa saio antolatu du gaur, 17:00etan Udal Liburutegian. Ekitaldi hau 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago eta parte hartzeko aldez aurretik Udal Liburutegian izena eman behar da.\n\"Mariren alabak\" kontaketa arratsalde magiko eta hezitzailea izango da, non ipuin mitologikoek bizia hartuko duten Lazkaoko haurren gozamenerako.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000004", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Hemen \"Otsailaren 11 erakusleihoak\" egitasmoan parte hartu duten saltoki batzuen erakuslehioen argazkiak dituzue.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000005", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "San Valentin egunean, Ordiziako txoko guztietan dabil maitasuna. «Maitasuna airean dago» kanpainarekin, zure denda eta jatetxe gogokoenetan erosketak egitean, boleto bat jasoko duzu eskerrak emateko.Onena? Sari bat irabaz dezakezu, maitasunaren hilabete hau ahaztezina bihurtuko duena.\nGure helburua sinplea baina indartsua da. Tokiko merkataritza eta ostalaritzari laguntzea, gure herriko eta auzoetako enplegua eta ekonomia bultzatuz. Eta hori egiteko modurik onena gure bezeroak San Valentin garaian saritzea da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000006", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "ORDIZIANek bazkide Berria du!!! Eman diezaiogun ARRIZUBIETA HIRTZ KLINIKA-ri ongi etorria elkarrekin!\nEz du inolako gastu gehigarririk: ez komisiorik, ez mantentzegasturik, erabat dohain, alegia.\n'Ordizian' Ordiziako Merkatari, Zerbitzu eta Ostalarien Elkarteko bazkide diren dendetan, hiru hileko epean egin daitezke ordainketak, interesik ordaindu gabe.\nErosketak finantzatu beharko bazenitu, Ordizian Txartelak berehalako kontsumorako kreditua eskaintzen dizu.\n'Ordizian' Ordiziako Merkatari, Zerbitzu eta Ostalarien Elkarteak martxan jarriko dituzten promozio eta fidelizazio ekintzetan parte hartuko duzu, adibidez deskontuak, sariketak, zozketak...\nVisa bat da, eta beraz, erosketak egiteko mundu osoan erabil dezakezu, eta baita kutxazain automatikoetatik eskudirua ateratzeko ere.\nTxartel segurua da, iruzurrezko erabilera eta istripuzko heriotzen aurkako aseguruak bere baitan dituena.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000007", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Plazan egiten diren dantzak ikasteko aukera egongo da Zerainen martxoaren 5etik aurrera\nZeraingo Udalak zabaldu du plaza dantzen ikastaroan izena emateko galdetegia. Ikastaroak martxoaren 5etik maiatzaren 31ra arte iraungo du eta 50€ko prezioa izango du. Klaseak astearteetan izango dira arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara, Solkie Dantza Taldeak eskainita.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000008", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ataungo Udalak azken sarrerak erosteko esteka zabaldu du. Gehienez bost sarrera erosi ahalko dira: IBIL BEDI SARRERAK", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000009", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ataunen duten mediku falta salatzeko Eusko LEgebiltzarrera joango da gaur Medikuak Ataunen Plataforma.\nAzken asteetan sinadurak biltzen aritu dira, eta jasotako 600dik gora sinadurak entregatuko dituzte Gasteizen. Gainera, prentsaren aurrean adierazpenak egingo dituzte herriko egoera azaldu eta salatzeko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000010", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Berdintasunaren aldeko Escape Room-a egongo da Ormaiztegin martxoaren 10ean\nEmakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Tramankuluk sortutako ihesgela izango dugu Ormaiztegin\nSei txanda aurreikusten dira eta txanda bakoitzeko, 6-8 pertsonako taldeek hartuko dute parte.\n12 urtetik gorako pertsonentzako jarduera. 12 urtez azpikoak heldu batez lagunduta izena emateko aukera izango dute.\nAntolatzaileak: Ormaiztegiko Emakume taldea, Zumalakarregi Museoa eta Ormaiztegiko Udala", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000011", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Xepeino Agirre segurarra hil da 83 urte zituela. Bola munduan egin zen ezagun, jokalari zein antolatzaile moduan txapelketa askotan ibilia izanik. Txapel ugari ere lortu zituen horrenbeste maite zuen kirol honetan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000012", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Tolosa, Zarautz, Altsasu eta Beasaingo gertakari matxistak salatzeko elkarretaratzea gin zuten\nBeasaingo Asanblada Feministak egin zuen elkarretaratzerako deialdia.\nAzken asteotako gertakarien aurrean elkarretaratzea deitu zuen Beasaingo Asanblada Feministak ostiralean. Gertakariokin oso kezkatuta daudela adierazi dute. Herriaren erantzuna \"oso pobrea\" dela iruditzen zaiela diote Asanblada Feministatik. Hau hala izanik ere, elkarretaratzeekin jarraituko dutela jakinarazi dute, mota honetako gertakariak salatzeko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000013", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Zumaiako BEDUA jatetxean afari erromantiko bat irabazi nahi duzu?", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000014", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Beasaingo Asanblada Feministak elkarretaratzea deitu du ostiralean\nBeasaingo Asanblada Feministak elkarretaratze isila egingo du ostiralean, Tolosa, Zarautz, Altsasu eta Beasainen gertatutako gertakariak salatzeko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000015", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Zinema eta antzerki eskaintza Goierrin, otsailaren 9tik 13ra arte\nSarrera guztiak salgai daude euren salmenta puntu fisiko eta onlinean:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000016", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20-19 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16-30; Behi gazta ondua 18\nMendiola sagarra 3,50€; Bertako hurra 5; Errezil sagarra 1,5-4; Gaztainak 3-4;Reina de Reinetas sagarra 1-4; Reineta gris sagarra 4; Bella Boskoop 3-4; Jubille sagarra 3-4; Kiwia 4,5-5; Intxaurra 5; Fuji sagarra 4; Limoia 2€/kiloa\nKiloko: Bruselaza 6-7€/kiloa; Kalabaza 3; Piper morro berde eta gorria 4; Lollo uraza 0,60-1; Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6 ; Azalore berdea 3€ /kiloa\nBanaka: Colirabano 1; Mihilu 1,50; Kale aza 1; Kale Gorria 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Zilantro 1; Repollo 2; Pak Choi 1,50; Azalore morea 2,50; Romanesku 2,50; Brokoli morea 2,50;\nSortan: Rabanito 0,60 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Daikon arbia 1; Nabiza 1€/sorta\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nPrimula 2,20€; Larrosak 13,5€; Kamelia 14€; Anemona 5,5€; Kalendula 4,5€; Dimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15; Txillarra 4,5-7,50; Krisantemoa 25-35; Pluma de Santa Teresa 5,50€/unitatea; Kalantxoe 4,50-6,50€/unitatea\nUnitatea: Marrubi landarea 0,80-1€; Ilar landarea 0,20; Orburu landarea 1€\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; bitarteko Porru landarea 3,50; kukulu 6-10; tipulin landarea 3,50-4€\nErretxina pote handia 11€; pote txikia 6,50€; Kalabaza opila 0,80€; San Blas opila 2€; Arto irin ekologikoa 16€/kg;; Eztia 15-16€/kg; Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 5,75 /kg; Sagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6;Propoleo 10-11;Polena 10; Sagar Zukua 3,80€/l.\nFruitu arbola ezberdinak: Almendrondoa 12,75; Hurritza 13,25;Gaztainonoda 13,25;Gereziondoa 13,25; Aranondoa 12,75; Pikondoa 13,25; Kiwi Arbola 21,80; Sagarrondoa 12,75; Mertxikondoa 12,75;Intxaurrondoa 13;25; Udareondoa 12,75;limoiondo 21,80;abrikotondo 12,75;", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000017", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Maiatzean ospatuko diren Azintzio festak antolatzeko lehen bilera egingo da gaur, otsailak 7, arratsaldeko 17:30etan. Udalak herritarrak gerturatzeko deialdia zabaldu du:\nJaiak guztien artean antolatzeko helburuarekin, dei zabala egin nahi da Legorretako Udaletik zeregin honetan lagundu nahi duten guztiei parte hartzera gonbidatuz.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000018", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Lilatoiera bertaratzeko doako autobus zerbitzua ipiniko du Lazkaoko Udalak\nAutobusean izena emateko Udalaren harreran egin beharko da otsailaren 23ra arte (barne).\nAdin txikiko parte-hartzaileek adin nagusiko arduradun batekin joan beharko dute.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000019", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Beasaingo Udalak adierazi duenez, «Jaiak iragartzeko irudia izateaz gain, kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala ere izango da». Kartel ofizialaren lehiaketaz gain, eskolen arteko jaietako beste bat egiten da, 7-15 urte bitartekoentzat zuzenduta. Beraz, parte hartzeko bi talde izango dira: nagusiena edo 2008 (barne) urtera arte jaiotakoak eta haurrak 2009-2017 (biak barne) urte bitartekoetan jaiotakoak.\nEzingo dute aldarrikapen politikorik edo sexistarik izan, ezta estereotipo sexistekin ala alkoholaren edo drogen kontsumoarekin zerikusirik duen mezurik, irudirik edo bestelako elementurik.\nLoinatz jaiekin edota Beasaingo jaietako ohiturekin lotura izatea.\nBehin epaimahaiak bigarren faserako kartelak aukeratuta, herritarrek euren bozkekin aukeratuko dute irabazlea martxoaren 27tik apirilaren 14ra bitarte arte.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000020", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Goizean dantza-desfile herrikoia eskainiko da, 10:30etik hasita. Arratsaldean, berriz, Elizagoien ahizpen erromeria eskainiko da, 19:00etatik aurrera\nUrtero legez, Ostadar Dantza Taldeak, Beasaingo Inauteri herrikoiak antolatu ditu datorren Inaute larunbaterako (otsailak 10). Aurten ere, Euskal Herriko hainbat lekutan, Inauterietan ikus eta dantza daitezkeen inauterietako dantza herrikoiak eskainiko dituzte.\nOhi bezala, dantza taldeeko kideekin batera, musikari laguntzaileak zein taldeak antolatutako entsegu irekietara azaldutako herritarrak irtengo dira, eta baita inguruko herrietatik etorritako talde dantzariak ere. Dena den, dantza-desfilea irekia izango denez, larunbatean bertan herritarrei dantzara irteteko deia luzatzen die dantza taldeak, elkarrekin inauteriak ospatzeko.\nDantza-desfilea 10:30ean hasiko da taldearen egoitzan (Oriamendi kalea, 10). Dantzariak herriko kaleetan barrena ibiliko dira 13:30ak bitartean. Eguraldi txarra egingo balu, dantza-desfilea Gernika Pasealekuko frontoian eta Loinazko San Martin plaza azpian egingo da\nOstadar Dantza Taldeak herritar, dantzari eta dantzazale guztiak gonbidatzen ditu datorren larunbatean Beasainera, elkarrekin inauteriak giro onean ospatzeko", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000021", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordiziako Udalak eta Elhuyarrek \"Otsailaren 11 erakusleihoak\" egitasmoa jarri dute martxan herriko 16 dendatan, otsailaren 1etik 11ra, emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egiten duten lana ezagutarazteko. Honela, otsailaren 11n ospatzen den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin bat egingo du herriak. Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hori aukeratu zuen, 2016an, emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze eta protagonismo handiagoa izan dezaten bultzatzeko eta nesken bokazio zientifikoak sustatzeko.\nEstablezimendu bakoitzak emakume zientzialari bati eskainiko dio erakusleihoa. Zientzialariarekin lotutako ilustrazioak eta informazioa biltzen duten horma-irudiak jarriko dituzte dendan, eta haren ikerketan inspiratuta apainduko dute dendako erakusleihoa. Hala, beraz, emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira dendariak, eta lagunduko dute emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten.\nGainera, ginkana batean parte hartzeko aukera ere izango da. Horretarako, mugikorrean Actionbound aplikazioa jaitsi eta, dendaz denda, 12 emakumeen kartelak bilatu eta bertako QRak eskaneatu beharko dira. Emakumeen kartel bakoitzeko QR kodea eskaneatuta, emakume horren inguruko galdera bat erantzun beharko dugu. Honela, saltokiz saltoki 12 emakumeen QR kodeak bilatu eta galderak guztiak erantzun arte. Iaz, herri batzuetan herritarren artean eta ikastetxeetan ginkanak izan zuen arrakasta ikusita, aurten, parte-hartzaileen adinaren araberako zailtasun mailera egokitu dira galderak.\nEkimen hau Bizilaberen barnean sortu zuen Elhuyarrek duela lau urte; hau da, gazteentzako jarduera zientifiko eta teknologikoak egiteko aisialdi-jardueren eskaintzaren barruan. Eta iaz bezala, aurten ere, Ordiziaz gain, gehiago batu dira ekimenera. Guztira, Euskal Herri osoko 12 herritan daude ekimenarekin bat egin duten 300 saltokiak, Abanto-Zierbena, Barakaldo, Beasain, Bilbo, Deba, Elgoibar, Gueñes, Ibarra, Laudio, Ordizia, Plentzia eta Zarautzen, hain zuzen.\nSTEAM hezkuntzaren bitartez, Elhuyarrek urte osoan dihardu neskek zientzia- eta teknologia-gaietan parte har dezaten bultzatzeko, eta, horretarako, emakume zientzialarien lanaren balioa nabarmentzen eta bistaratzen du, erreferenteak sortzeko eta, hainbat proiekturen bidez, emakume zientzialarien eredua hurbiltzeko gazteei. Hala, emakume horien bizitza, ibilbidea eta eredua ezagutzeko aukera ematen zaie uste okerrak eta estereotipoak gainditzeko.\nEmakume omenduen horma-irudiak eta istorioak eskuragai daude Bizilaberen Otsailak 11 webgunean.\nAurtengo edizioan \"Otsailaren 11 erakusleihoak\" ekimenean omenaldia jaso duten emakumezko zientzialariak honako hauek dira:\nUxue Fernandez Lasa (Urretxu, Gipuzkoa, 1984). Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako ikertzailea.\nAna Teresa Diego (Bahía Blanca, Argentina, 1954-1976). Astronomia-ikaslea eta ekintzaile komunista.\nMiriam Friedman Menkin (Riga, Letonia, 1901-1992). Genetikaria eta enbriologoa.\nElena Ponciano Paino (Durango, Bizkaia, 1980). Arte Plastikoetako eta Ehungintza Arteko Diseinuko goi-mailako teknikaria. Soldadura eta Galdaragintzako teknikaria.\nWangari Maathai (Ihithe, Kenya, 1940-2011). Ingurumenaren aldeko ekintzailea eta politikaria.\nGro Harlem Brundtland (Bærum, Norvegia, 1939). Medikua eta politikaria.\nMaia Duguine Haristoy (Hazparne, Lapurdi, 1979). Euskal hizkuntzalaria.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000022", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Mariak entregatu dizkio, Anak gabonetan irabazitako txuletak eta gazta. Orain gozatu!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000023", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Banatuko diren sarien artean, ORDIZIAN Elkarteko saltokietan gastatzeko 25€ko 4 sari daude.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000024", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Otsailaren 2tik 15era bitartean, kanpainan parte hartzen duten saltokietan ORDIZIAN txartelarekin erosketak ordaintzen dituztenen artean, 17254 zenbakidun San Valentin loteri dezimoak zozketatuko ditugu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000025", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Sarrera guztiak salgai daude euren salmenta puntu fisiko eta onlinean:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000026", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20-19 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16-30; Behi gazta ondua 18\nMendiola sagarra 3,50€; Bertako hurra 5; Errezil sagarra 1,5-4; Gaztainak 3-4;Reina de Reinetas sagarra 1-4; Reineta gris sagarra 4; Bella Boskoop 3-4; Jubille sagarra 3-4;Nisperoa 3-5; Kiwia 4,5-5; Intxaurra 5; Fuji sagarra 4; Limoia 2€/kiloa\nKiloko: Bruselaza 6-7€/kiloa; Patata 2-3; Kalabaza 3; Piper morro berde eta gorria 4; Lollo uraza 0,60-1; Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6 ; Azalore berdea 3€ /kiloa\nBanaka: Colirabano 1; Mihilu 1,50; Kale aza 1; Kale Gorria 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Asto belarri letxuga 0,60; Zilantro 1; Repollo 2; Pak Choi 1,50; Azalore morea 2,50; Romanesku 2,50; Brokoli morea 2,50;\nSortan: Rabanito edo errefautxo gorria 0,60 sorta; Arbi txuria 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; Urteko porrua 2,2; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Daikon arbia 1; Nabiza 1€/sorta\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nPrimula 2,20€; Koloretako Larrosak 13,5€; Kamelia 14€; Anemona 5,5€; Kalendula 4,5€; Dimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15; Txillarra 4,5-7,50; Krisantemoa 25-35; Pluma de Santa Teresa 5,50€/unitatea; Kalantxoe 4,50-6,50€/unitatea\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; bitarteko Porru landarea 3,50; kukulu 6-10; udaberriko tipulin landarea 3,50-4€\nKalabaza opila 0,80€; San Blas opila 2€; Arto irin ekologikoa 16€/kg; Bulgur ekologikoa 16€/kg; Eztia 15-16€/kg; Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 5,75 /kg; Sagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6;Propoleo 10-11;Polena 10; Sagar Zukua 3,80€/l. Ahuntz gazta eta tomate konfitura 22€/kg.\nFruitu arbola ezberdinak: Almendrondoa 12,75; Hurritza 13,25;Gaztainonoda 13,25;Gereziondoa 13,25; Aranondoa 12,75; Pikondoa 13,25; Kiwi Arbola 21,80; Sagarrondoa 12,75; Mertxikondoa 12,75;Intxaurrondoa 13;25; Udareondoa 12,75;limoiondo 21,80;abrikotondo 12,75;", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000027", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Pasa den asteburuan egin ziren Kantari saioaren grabaketak Areria Aretoan. Guztira, 25 taldek osatu zituzten Lazkaoko 6 saioak. Datorren astetik aurrera emitituko ditugu Goierri Telebistan gaueko 21:00etan eta saio bakoitza hurrengo egunean izango duzue ikusgai gitb.eus webgunean.\nMola mola, Koloreak, 5 izarrak, Bizi eta gozatu eta Deabruak taldeak:\nEgin dezagun dantza, Sorginak, Printzesak eta Koloretsuak taldeak:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000028", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Kimetzek emakumeen aurkako indarkeria salatzeko elkarretaratzea deitu du ostegunean.\nKimetz Emakumeen Elkarteak hilabetero egiten duen moduan, elkarretaratzea deitu du emakumeen aurkako indarkeria salatzeko asmoz. Ostegun honetan, otsailak 1, elkartuko dira, 20:00etan, Ordiziako Plaza Nagusian. Isilik egoteak gaizkide egiten gaitu eta Emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzea guztion ardura da lemapean egingo dute bilkura.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000029", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Hurrengoa otsailaren 20a izango da eta Katilinarenak liburuaz jardungo dute", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000030", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ormaiztegiko Ttipi-ttapa ekimenera batuko dira herri eskolako ikasleak\nAdineko taldea eta herri eskolako ikasle talde bat asteazken goizeko ibilaldia elkarrekin egingo dute\nOrmaiztegiko Ttipi-Ttapa taldea handitzen ari da. Pasa den urtarrilaren 17an San Andres Herri Eskolako ikasleak batu ziren asteazken goizeko ibilaldira, eta hemendik aurrera, hilabetean behin paseotxoa elkarrekin egiteko asmoa dute. Horrela, Oin-harriak jubilatu elkarteko kideak eta eskolako adin desberdinetako ume taldeek elkarrekin egingo dute herrian zeharreko ibilaldi, elkar ezagutzeko eta elkarrekin une goxo bat pasatzeko. Amaieran, ohi bezela, pintxoa eta salda izango dute hauek ere.\nElkarrekin egindako lehen ibilaldian 20 ikasle inguruk hartu zuten parte, irakasleez lagunduta, eta, adinekoen taldean ere 18 bat lagun elkartu ziren.\nOrdubeteko ibilaldiak izaten dira, bakoitza bere erritmora joateko moduan eta herrian bertan, beraz, ekimen honetara batzeko deia luzatu dute taldetik. Ttipi-ttapa asteazkenero egiten dute, goizeko 10:30etan elkartu ohi dira udaletxean. Belaunaldiarteko hurrengoa, berriz, otsailaren 7rako hitzartu dute.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000031", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Euskal Herriko Itzuliko 3. etapak Goierri bisitatuko du. Ezpeletatik irtenda, Altsasu pasa eta Otsaurtetik sartuko da lasterketa goierrin. Zegama pasa ondoren Olaberrira igoko dira. Bertatik jaitsita, Lizarrusti aldera joko dute eta Etxarri Aranatzera jaitsi ondoren Altsasun helmugaratuko dira txirrindulariak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000032", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Irizar i6S Efficient hidrogeno autokar berriak 2024ko Urteko Autokar Saria jaso du Espainian\n2024ko Urteko Autokar Saria jaso du Irizarrek Irizar i6S Efficient hidrogeno autokar berriarengatik. Madriden ospatutako ekitaldian jaso zuten garaikurra Imanol Rego, Irizar Taldeko CEOak eta Mikel Perez, Irizarko Espainia eta Portugalgo Zuzendari Komertzialak. Ekitaldian sektoreko enpresariak, sektoreko elkarte nagusietako kideak eta erakundeetako ordezkariak bildu ziren.\nEz da Irizarrek sari hau lortzen duen lehen aldia. Beste zortzi garaikur ere eskuratu dituzte Viajeros eta Transporte 3 aldizkariek antolatutako sariotan. Errepideko garraioaren munduko profesionalek osatzen dute epaimahaia.\nIrizar i6S Efficient Hidrogenoa Europako lehen H2 zero isurketa autokarra da. Hidrogenozko ibilgailu hori Irizarrek bakarrik garatu du, enpresa eta zentro teknologiko garrantzitsuekin batera. Gaur egun, Irizar i6S Efficient Hidrogenoa hainbat tipologiatako proben fasean dago. 1.000 km arteko autonomia du, eta kargatzeko gutxieneko denborak, 20 minutu ingurukoak dira. Era berean, hidrogenozko Irizar ibilgailuek modu elektrikoan zirkulatzeko ahalmena dute hala eskatzen duten une jakinetan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000033", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Goiztiri AEK Euskaltegiak antolatuta eta Intxaurpe Elkartearen eta Beasaingo Udalaren laguntzarekin, talogintza tailerra egingo da urtarrilaren 31n Intxaurpe elkartean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000034", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "CD Eldensek utzita, Miranda de Ebroko taldean jokatuko du udara arte.\nAtezain ordiziarrak iaz CD Eldense taldearekin sinatu zuen bi urtetarako eta orain Miranda de Ebroko taldean jokatuko du denboraldia bukatu arte.\nErrealeko harrobian arituta, lehen taldeko bigarren atezaina izan zen joan den denboraldian. Orain, Eldako taldean aurkitu arren, lehiatzeko aukera bila mugitu da atezaina.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000035", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Amiantoaren Funtsa martxan jartzeko idatzia aurkeztu dute hainbat talde parlamentariok Madrilen\nEH Bildu, EAJ, Junts per Catalunya, BNG, Sumar, Podemos, eta Coalición Canaria talde parlamentarioek sinatutako dokumentua da. Bertan, Espainiako Gobernuari legez onartuta dagoen Amiantoaren biktimentzako funtsa martxa jartzea eskatzen diote. Izan ere, 2022ko urrian onartu zen funtsa hau baimentzen duen legea eta martxan jartzeko epea 2023ko urtarrilaren 19an amaitu zen. Urtebete igaro denean oraindik ez da martxan jarri.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000036", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Sarrera guztiak salgai daude euren salmente puntu fisiko eta onlinean:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000037", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20-19 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16-30; Behi gazta ondua 18\nMendiola sagarra 3,50€; Bertako hurra 5; Errezil sagarra 1,5-4; Gaztainak 3-4;Reina de Reinetas sagarra 1-4; Reineta gris sagarra 4; Bella Boskoop 3-4; Jubille sagarra 3-4;Nisperoa 3-5; Kiwia 4,5-5; Intxaurra 5; Fuji sagarra 4; Limoia 2€/kiloa\nKiloko: Bruselaza 6-7€/kiloa; Patata 2-3; Kalabaza 3; Piper morro berde eta gorria 4; Lollo uraza 0,60-1; Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6 ; Azalore berdea 3€ /kiloa\nBanaka: Colirabano 1; Mihilu 1,50; Kale aza 1; Kale Gorria 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Asto belarri letxuga 0,60; Zilantro 1; Repollo 2; Pak Choi 1,50; Azalore morea 2,50; Romanesku 2,50; Brokoli morea 2,50;\nSortan: Rabanito edo errefautxo gorria 0,60 sorta; Arbi txuria 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; Urteko porrua 2,2; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Daikon arbia 1; Nabiza 1€/sorta\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nDimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15; Txillarra 4,5-7,50; Krisantemoa 25-35; Pluma de Santa Teresa 5,50€/unitatea; Kalantxoe 4,50-6,50€/unitatea\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; bitarteko Porru landarea 3,50; kukulu 6-10; udaberriko tipulin landarea 3,50-4€\nSan Blas opila 2€;arto irin ekologikoa 16€/kg; Bulgur ekologikoa 16€/kg; Eztia 15-16€/kg; Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 5,75 /kg; Sagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6;Propoleo 10-11;Polena 10; Sagar Zukua 3,80€/l. Ahuntz gazta eta tomate konfitura 22€/kg.\nFruitu arbola ezberdinak: Almendrondoa 12,75; Hurritza 13,25;Gaztainonoda 13,25;Gereziondoa 13,25; Aranondoa 12,75; Pikondoa 13,25; Kiwi Arbola 21,80; Sagarrondoa 12,75; Mertxikondoa 12,75;Intxaurrondoa 13;25; Udareondoa 12,75;limoiondo 21,80;abrikotondo 12,75;", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000038", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Herri edo eskualdeko betiko gabon abesti bat euskaraz abestean datza Gabon Sustraiak lehiaketa. Helburu nagusia herri edo eskualdeko betiko gabon abesti bat euskaraz abestean datza lehiaketa du.\nOrmaiztegiko Urmaiz abesbatzak \"Goazen goazen\" abestiarekin osatutako bideoa bidali zuen lehiaketara. Sari banaketan, epaimahaiak goraipatu zuen Urmaiz abesbatzak kantu berezi hau identifikatzeko egindako ikerketa eta abesti hau etorkizunean ezagunago izan dadin egin duten zabaltze lana.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000039", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Legorretako reggae festibalaren bederatzigarren edizioak badu aurtengo data\nUrtetik urtera arrakastatsuagoa bilakatzen ari den Goierriko reggae jaialdia martxoaren 23an ospatuko da. Asko izan dira Legorretara bertaratu diren taldeak urte hauetan, guztietan. Antolakuntzak laster jakinaraziko ditu aurtengo gonbidatuak. Horrela azaldu dute festibalaren sare sozialetan:\nLaister aurten gurekin izango ditugun taldeak aurkezten hasiko gara. Egon adi!!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000040", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Pello Irizar musikari beasaindarra hil zen igandean. Ibilbide oparoa izan zuen musika munduan eta Beasaingo Musika Eskolako sortzaileetako bat izan zen. Gainera, Beasaingo Koskola txaranga ere sortu zuen beste musikari batzuekin batera.\n2022ko Loinatz jaietan omenaldia eskaini zion Beasaingo Udalak. Haur eta helduen danborradak elkartu ziren plazan berari emanaldia eskaintzeko. Ekitaldi honen amaierako abestia Pello Irizar berak zuzendu zuen.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000041", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "AHTaren aurkako eta tren sozialaren aldeko elkarretaratzea egin zuten\nTren geltoki aurrean bildu ziren AHTaren plataforma berria eraikitzeko zundaketak geldiaraztea eskatzeko.\nOstiral iluntzean elkarretaratzea burutu zuten Goierriko AHTrik ez plataformak deituta AHTaren aurka eta tren sozialaren alde.\nBertan bildutakoen eskakizuna da, batetik, Goierriko sei Udaletara iritsi diren zundaketa eskaerak geldiaraztea. Azkenik, duela urte eta erdi aurkeztutako Alternatiba aurrera eramatea exijitzen dute.\nGainera, otsaileko lehenengo hamabostaldian Lazkaoko Biziolan AHT Geldituko erakusketa izango da ikusgai, antolatzaileek gogorarazi dutenez.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000042", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Armairua beteko duzu nahiz eta ia erabili gabeko arropa asko izan? Merkealdian erosketa arduraz, zentzuz eta ahal den berme handienaz egin behar da.\nGarai honi etekin handiena ateratzeko, zer behar dugun jakin behar duzu, eta erosketa konpultsiboak saihestu:\nPlanifikatu. Egin ezazu zerrenda bat behar duzun horrekin eta aurrekontu bat prestatu. Horrela jakingo duzun non dagoen zure muga.\nPresioa. Ez erosi presiopean eta publizitateak duen eragina saihestu. Oso merke dauden produktuekin kontuz ibili: kalitate txarreko produktu bat prezio merkean erostea ez da pagotxa.\nOndo aukeratu. Erosi produktu baliagarriak eta benetan erabiliko dituzunak. Merkealdiari benetan etekina ateratzeko, luzaroago erabil daitezkeen artikuluetan inbertitu behar da eta beste denboraldi batzuetan ere balio izango dutenetan.\nItzultzeak. Eskatu tiketa, gorde eta itzultze-politikari buruz galdetu.\nEta gogoratu, merkealdian ez dira zure eskubideak murrizten eta horretarako establezimenduek zenbait arau bete behar dute:\nAgerian egongo dira jatorrizko prezioa eta prezio beheratua. Produktu merkatuek merkealdian ez dauden beste produktuez bereizita egon behar dute. Bestalde, saltoki bat merkealdian baldin badago, salmentan dauden produktuen erdiek, gutxienez, merkeago egon behar dute.\nProduktuen bermea ez da inola ere aldatuko, eta 3 urtekoa izango da produktu berrietarako.\nDenda fisikoek finkatzen dute itzulketa-politika eta iragarrita egon behar du. Establezimendu ugarik onartzen dute produktua itzultzea edo aldatzea, baina zenbait saltokietan aukera hori ez dute onartzen, beraz, eska ezazu itzulketa-politikari buruzko informazioa produktu bat erosi baino lehen. Online erositako produktuak itzultzeko, aldiz, 14 eguneko epea izango duzu.\nOrdaintzeko politikari dagokionez, kontuan izan saltokiak ez daudela txartel bidezko ordainketak onartzera behartuta eta gutxieneko zenbateko bat ezar dezakete txartel bidez ordaintzeko. Kasi batean zein bestean, saltokiak horren berri eman beharko du.\nProduktu bat erosten duzun bakoitzean eskatu eta gorde erosketa-txartela (erreklamazioren bat egin behar baduzu, beharrezkoa izango da). Saltokia ematera behartuta dago nahiz eta merkealdian egon.\nArazorik baldin baduzu, lehenengo establezimenduarekin akordio batera iristen saia zaitez. Hori ezinezkoa bada, erreklamazio-orria eskatu eta Kontsumobiden aurkeztu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000043", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ez galdu, Ordizian saltokietan, urtarrila eta otsaila bitartean produktu onenak prezio ezin hobean lortzeko aurkera! !", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000044", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Zergak eta tasak ordaintzeko laguntzak eskainiko ditu Legorretako Udalak\nDagoeneko zabalik dago zergak eta tasak ordaintzeko eskaintzen diren diru laguntzak eskatzeko epea. Horretarako, Legorretako Udalak laguntzak eskainiko ditu, eta eskariak udalaren erregistro ofizialean aurkeztu behar dira.\n· Familia ugarientzat (egoeraren arabera, %75, %80 edo %90ekoa). Eskaera egiteko azkeneko eguna otsailak 28 izango da.\n· Eguzkitik edo beste energia berriztagarri batzuetatik datorren energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatu eta baldintzak betetzen dituzten ondasun higiezinentzako %50eko hobaria. Bost urteetan zehar.\nUra eta zabor tasa, eta ondasun higiezinen gaineko zergaren diru laguntza\n· Behar bereziak dituzten herritarrek urte osoan zehar eskatu dezakete.\n· Fabrikako homologazioaren arabera, erregai gisa gasa erabiltzen duten ibilgailuak badira eta isurpen kutsagarriak gutxitzeko, bere mota eta modeloarentzat egokiak diren tresna katalizatzaileez hornituak badaude eta 15,99 HP gainditzen ez dituenak %25eko hobaria.\n· Fabrikako homologazioaren arabera, ibilgailu hibridoak badira (elektriko-gasolina, elektriko diesel edo elektriko-gasa motorrak) eta isurpen kutsagarriak gutxitzeko bere mota eta modeloarentzat egokiak diren tresna katalizatzaileez hornituak badaude eta 15,99 HP gainditzen ez dituenak %25eko hobaria.\n· Isurpen gabeak edota motor elektrikoa duten ibilgailuak badira, %50eko hobaria.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000045", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Fruitu arbola ezberdinak: Almendrondoa 12,75; Hurritza 13,25;Gaztainonoda 13,25;Gereziondoa 13,25; Aranondoa 12,75; Pikondoa 13,25; Kiwi Arbola 21,80; Sagarrondoa 12,75; Mertxikondoa 12,75;Intxaurrondoa 13;25; Udareondoa 12,75;limoiondo 21,80;abrikotondo 12,75\nArdi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20-19 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16-30; Behi gazta ondua 18\nMendiola sagarra 3,50€; Bertako hurra 5; Errezil sagarra 1,5-4; Gaztainak 3-4;Reina de Reinetas sagarra 1-4; Reineta gris sagarra 4; Bella Boskoop 3-4; Jubille sagarra 3-4;Nisperoa 3-5; Kiwia 4,5-5; Intxaurra 5; Fuji sagarra 4; Limoia 2€/kiloa\nKiloko: Bruselaza 6-7€/kiloa; Patata 2-3; Kalabaza 3; Piper morro berde eta gorria 4; Lollo uraza 0,60-1; Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6 ; Azalore berdea 3€ /kiloa\nBanaka: Colirabano 1; Mihilu 1,50; Kale aza 1; Kale Gorria 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Asto belarri letxuga 0,60; Zilantro 1; Repollo 2; Pak Choi 1,50; Azalore morea 2,50; Romanesku 2,50; Brokoli morea 2,50;\nSortan: Rabanito edo errefautxo gorria 0,60 sorta; Arbi txuria 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; Urteko porrua 2,2; Baratzuri buruak 0,60; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Daikon arbia 1; Nabiza 1€/sorta\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nDimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15; Txillarra 4,5-7,50; Krisantemoa 25-35; Pluma de Santa Teresa 5,50€/unitatea; Kalantxoe 4,50-6,50€/unitatea\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; bitarteko Porru landarea 3,50; kukulu 6-10; udaberriko tipulin landarea 3,50-4€\nArto irin ekologikoa 16€/kg; Bulgur ekologikoa 16€/kg; Eztia 15-16€/kg; Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 5,75 /kg; Sagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6;Propoleo 10-11;Polena 10; Sagar Zukua 3,80€/l. Ahuntz gazta eta tomate konfitura 22€/kg.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000046", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ormaiztegiko Udalak etxebizitza eskatzaileen udal errolda osatzeko galdetegia zabaldu du\nEpe laburrean eta ertainean egongo den eskaria jakitea eta Ormaiztegin etxebizitza erosi edo alokatu nahi dutenen asmoak eta beharrak ezagutzea helburu, Udalak etxebizitza eskatzaileen udal errolda osatzeko galdetegia ireki du. Horrela adierazi du Udalak:\nErrolda horri esker, benetako eskaera ezagutu ahal izango da, eta etxebizitzen alorrean jarraitu beharreko estrategia eta eskaintza horretara egokitu ahal izango da. Etxebizitzaren gaia estrategikoa da Ormaiztegirentzat, eta orain hartzen diren erabakiak garrantzitsuak izango dira datozen urteetarako; horregatik, oso garrantzitsutzat jotzen da errolda hori osatzea.\nPaperean bete eta Udal Bulegoetan sarrera eman; inkestak eskuragarri izango dira bulegoan bertan.\nOn-line Google- formularioak aplikazioa bitartez,ondorengo estekan:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000047", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Martxoaren 14tik 24ra bitartean egingo da 23. Korrika. Edizio honetan Irunen hasi eta Baionan bukatuko da. Herriz-herri zeharkatuko du berriz ere euskararen aldeko ekimen erraldoiak, eta Lazkaon berau prestatzeko lehen bilera antolatu da. Urtarrilaren 15ean izango da, 18:00etan, udaletxeko erakusketa gelan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000048", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Juan Bautista Usabiaga Etxeberriak 101. urte bete ditu igandean. Leire Artola alkatea eta Mariola Pascual ongizate arloko zinegotziaren bisita jaso eta beasaindar guztien izenean zoriondu eta lore sorta oparitu diote.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000049", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Datorren urtarrilaren 16 eta 17an, astearte eta asteazkena, salgai jarriko dira otsailaren 3an, larunbata, ospatuko den Binakako Txapelketako pilota partidarako (ELORDI-REZUSTA vs ARTOLA-IMAZ) kantxako sarrerak, ordutegi hauetan:\nSarrera bakoitza 30 euroan salduko da. Pertsona eta eguneko 6 sarrera hartu ahal izango dira gehienez ere. Sarrerak erosteko ilaratik txanda eman eta alde egiten duenak bere lekua galduko du. Ilara uzten bada ez da lekua errespetatuko.\nSarrerak TXARTEL BIDEZ SOILIK ordaindu ahalko dira, esku dirutan ordainketarik ez da onartuko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000050", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ane Mintegi tenista idiazabaldarrari egindako galderak, Matx-en eskutik.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000051", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ohitura bilakatu den bertso afariko data jakinarazi du Emaneurre taldeak. Otsailaren 9an gaueko 20:30ean Tximista sagardotegian duzue hitzordua. Aurten lau bertsolari izango ditugu kupela parean: Alaia Martin, Iker Zubeldia, Maddi Aiestaran eta Julio Soto. Igor Eguren izango dute gai jartzaile gisa.\nSarrerak gaurtik aurrera egongo dira salgai Sugaar, Amonane eta Kirkil tabernetan 40€ren truke (Sagardotegiko menua + Bertso saioa).", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000052", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Inaute larunbatean (otsailak 10), Beasaingo Inauteri herrikoiak ospatuko dira, Ostadar Dantza Taldeak antolatuta. Deialdia herritar guztientzat irekia da, eta entsegu irekiak daude parte hartu nahi duenarentzat\nUrtero legez, Inaute larunbatean (otsailak 10), ohiko dantza-desfile herrikoia eskainiko da Beasaingo kaleetan zehar, Ostadar Dantza Taldeak antolatuta. Aurten ere, herritarrak zein interesatuta dauden dantzazale guztiak gurekin dantzatzera gonbidatzen ditugu.\nHelburua, ohi bezala, Beasaingo herria inauterietako musikaz, kolorez, festaz eta dantzaz janztea izango da, eta baita elkarrekin egun on bat igarotzea ere.\nHorregatik, jendea gurekin dantzatzera animatu dadin, entsegu ireki hauek antolatu ditugu egun eta ordu hauetan gure lokalean (Oriamendi 10, Beasain):\nDatozen egunetan zehar zabalduko dugu egunean bertan izango dugun festa-egitaraua. Anima zaitezte gurekin dantzara!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000053", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gabiriako Udalak jakinarazi duenez, fisioterapia eta podologia zerbitzuak jarriko ditu martxan herritarrentzat.\nFisioterapeutaren kasuan, hilabetean bitan joango da Gabiriara eta ordubeteko saioak eskainiko ditu astelehen arratsaldetan. Bonoak eskuragarri izango direla ere jakinarazi du Udalak.\nPodologoari dagokionez, aldiz, hilabetean behin eskainiko du zerbitzua Gabirian. Oraindik zehazteke dago zein egunetan izango den. Saioak 20 minutukoak izango dira.\nInteresa dutenek Gabiriako udaletxera deitu beharko dute, 943 88 07 telefonora.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000054", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "AEKk plazaratu du dagoeneko Euskal Herri osoa zeharkatuko duen 23. Korrikaren ibilbidea. Irunen hasiko da martxoaren 14an eta Baionan amaituko da 10 egun geroago, hilaren 24an. Goierritik amaieraren bezperan pasako da, martxoaren 23an, larunbatean, hain zuzen ere. Gabiriatik sartuko da goizeko 7:52an eta Legorretatik atera eguerdiko 12:42an. Jarraian duzue Korrikak Goierrin egingo duen ibilbidea eta honen ordutegia.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000055", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Legorretako Aldaieta jubilatuen elkarteak, Senegalera bidaltzeko betaurrekoak biltzeko kanpaina martxan jarri du. Edozein motatakoak izan daitezke eta erabilitakoak ere onartuko dira. Datozen asteetan zehar entregatu daitezke Aldaieta elkartean bertan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000056", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Badator Exercita programaren bigarren edizioa, funtzio kognitiboak indartzeko\nProgramaren xehetasun guztiak azaltzeko bilera egingo dute ostegun honetan, goizeko 11etan, Usurbe Antzokian.\nBadira sei urte Beasaingo Udala eta CITA-Alzheimer Fundazioa elkarlanean ari direla herritarren osasun kognitiboa hobetzeko helburuarekin. Bide honetan, aurten, bigarren aldiz, Exercita programa jarriko dute martxan.\nExercita programa 60 urtetik gorako beasaindarrei dago zuzenduta, kognitiboki osasuntsu daudenak edo memoria arazo arinak dituztenak. Parte-hartzaileek estimulazio kognitiboko programa bat burutuko dute. Sei hilabeteko iraupena izango du eta lau modalitate izango dira:\nExerCita modalitate klasikoa: estimulazio kognitiboko liburuko jarduerak bakarrik egingo dira etxetik, sei hilabetez, astean hiru saio eginez.\nExerCita Plus Presentzialaren modalitatea: liburua eta tailer presentzial bat egingo dira hilero Beasainen, programak irauten duen sei hilabeteetan (sei saio).\nExerCita Plus on line modalitatea: dinamika modalitate presentzialaren berdina izango da baina bideo-dei bidez egingo da.\nExerCita nahieran modalitatea: liburuko jarduerak egiteaz gain, saio bakoitzeko gaiei dagozkien edukiak plataforma digital batera igoko dira, aurkezpenekin eta laburpen-bideoekin.\nSei hilabeteko programa honek funtzio kognitiboak landu, indartu eta mantentzea du helburu. Zer diren ulertu eta gure egunerokotasunean bakoitzaren garrantziaz jabetzen gaitu. Profesionalen jarraipenarekin, zalantzak partekatu eta argituko dira.\nInteresa duten herritarrei informazioa helarazteko, hitzaldi bat egingo dute datorren ostegunean, hilak 11, goizeko 11etan, Usurbe Antzokian. 60 urtetik gorako beasaindar guztiei gutuna bidali zaie bilerara gerturatzeko gonbidapena luzatuz.\nInformazio gehiago lortu edo izena emateko, egin klik hemen, idatzi helbidera edota deitu 943 021 792 zenbakira", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000057", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Maite Martinez-Zabaleta ordiziarra Espainiako Neurologia Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko lehendakariorde aukeratu berri dute\nEkonomia Eta Aurrekontu Antolakuntza Saileko arduradun berria izango da.\nENEeko Ekonomia Arloko eta Aurrekontu Antolaketako lehendakariorde arduradun gisa, Maite Martinez-Zabaleta doktoreak sozietatearen Diruzaintza eta Kontabilitatearen ardura hartuko du, aurrekontuen garapena eta horiek betetzen direla kontrolatuz.4.500 kidek baino gehiagok osatutako elkarte zientifikoa da ENE, eta horien artean, Estatuko neurologo gehienak eta Neurologian interesa duten beste osasun-profesional batzuk daude.Ordizian jaioa, Maite Martinez-Zabaletak Osakidetzako hainbat ospitale eta zentrotan eman du zerbitzua. Neurologia baskularrean aditua da, eta 2008tik Donostia Unibertsitate Ospitalean lan egiten du, eta bertan ospitaleratze-ataleko buru eta Iktus Unitateko Koordinatzaile gisa jarduten du. Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean eta Neurologiako irakaslea ere da Euskal Herriko Unibertsitatean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000058", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Leire Artola Beasaingo alkatea eta Mariola Pascual ongizate arloko zinegotzia bere etxera gerturatu dira zoriontzera. Urtero legez, lore sortarekin batera beasaindar guztien zorion agurra jaso du udal ordezkarien eskutik. Zorionak Emiliana!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000059", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordiziako Udalak adierazi duenez, datozen egunetarako aurreikusitako tenperatu baxuak direla eta, herriko iturriak itxi egingo dira; txakurren parkekoa, Nikolas Lekuonakoa eta Barrenakoa izan ezik.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000060", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Otsailean ospatuko diren Idiazabalgo jaietako haurren danborradan izena ematea zabaldu dute\n2024ko haurren danborradan parte artzeko izen ematea HEMENDIK egin daiteke urtarrilaren 10 arte edo bestela urtarrilaren 13ko entseguan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000061", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Sarrerak eta abonuak salgai, asteartetan eta ostegunetan 11:30 etatik 14:00 ra arte, eta asteartetan 18:00 etan antzokiako leihatilan", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000062", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Asier Alvarez de Eulate, Ane Gonzalez, Eskubaloi taldea eta Patxi Etxeberria izan dira sarituak\nAsier Alvarez de Eulate Ordizia Errugby taldeko jokalariak, sari bikoitza jaso du gaurkoan izan duen ibilbideagatik. Gizonezkoen kirolari onenaren saria jasotzeaz gain, herritarren saria ere jaso du. Emakumezkoen kirolari onenaren saria Ane Gonzalez hegats igeriketako igerilariak jaso du. Elkarteei dagokionez, Ordiziako Eskubaloi taldeak jaso du saria. Azkenik Ordiziako Udalak, Patxi Etxeberriari eskaini dio esker oneko saria, Ordizian kirolari egindako ekarpenagatik.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000063", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Idiazabalgo Bertso Taldeak bertso-paper lehiaketa bat abiatu du Florentino Goiburu, herriko bertsolaria zena, gogoratzeko helburuarekin. Idiazabalgo bertsozaletasuna sustatu nahian, ekimen hau urtero burutzeko asmoa dute antolatzaileek.\nInteresa duen edonork har dezake parte eta bi kategoria izango dira. A kategorian 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoak bilduko dira, biak barne. Hauek lau bertso aurkeztu beharko dituzte. B kategorian, aldiz, 2007an edo aurretik jaiotakoek hartuko dute parte. Hauek 6 bertso idatzi beharko dituzte.\nBi kategorietan, aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izango dute, euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Gainera, ezinbestekoa da bertsoen doinua zehaztea.\nBertso-paperak Idiazabalgo liburutegian utzi beharko dira urtarrilaren 12a baino lehen. Informazio eta xehetasun gehiago hemen topatu daitezke.\nI. Florentino Goiburu Bertso-paper Lehiaketako sari banaketa otsailean egingo dute, Idiazabalgo jaietan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000064", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Urtero bezala Goieniz Zinekluba-k laburmetraien festibala antolatuko du; aurten, GAU LABURRA-ren XXII. edizioa ospatuko da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000065", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Atera da lehen urrezko bonboia! Izaskunei tokatu zaio Lirain Lurrindegian.\nOraindik beste bat dago eta zurea izan daiteke!! Mesedez, etxeetan bonboiren bat baduzu, begiratu ondo!! Agian etxean duzue eta!!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000066", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordiziako saltokietan 500 euroko bi erosketa bale eskuratu ahal izango dituzte bezeroek datorren astean\nMerkatari eta ostalariek sentsibilizazio kanpaina bat jarriko dute martxan Abenduaren 1ean. Orotara, 10.000 bonboi kaleratu dituzte, eta horietako bi urre kolorekoak izango dira.\nOrdiziako merkatari eta ostalariek sentsibilizazio kanpaina bat jarriko dute martxan ostiralean, eta zapatura bitartean izango da martxan, Ordizian erosteak urrezko egiten zaitu lelopean. Herriko saltokietan erosketak egiten dituzten herritarrek gozagarri bat eskuratzeko aukera izango dute; bonboiak.\nOrotara, 10.000 bonboi kaleratu dituzte, eta horietako bi urre kolorekoak izango dira. Bi bonboi berezi horiek sari bana izango dute: Herriko saltokietan gastatzeko 500 euroko sariak.\nSentsibilizazioan eragitea da kanpainaren helburua, hau da, herritarrak bertan kontsumitzeak duen garrantziaz ohartaraztea. Hala azaldu dute egitasmoaren sustatzaile diren Ordizian merkatari elkarteak, eta Ordiziako udalak: \"Saltokiak irekita egoteak argia, bizia eta indarra ematen diote herriei, urreak bezala\".\nHaien esanetan, halako kanpainak \"ezinbestekoak\" dira, gainera. \"Etengabe egin behar da saiakera, informazioak xurgatzen gaituen garai hauetan kalean ibiltzeak, erakusleihoak ikusteak eta bertan erosteak dituen onurak erakutsiz\". Halaber, halako egitasmoak sustatzen jarraitzeko asmoa agertu dute, sektorearen profesionalizazioan eragiteko, egungo eta etorkizuneko kontsumitzaileek herriguneetan kontsumitzen jarrai dezaten. Gainera, datorren astean sei egunez martxan izango den kanpainak Eusko Jaurlaritzaren finantzazioa duela azaldu dute.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000067", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Herritarrak Eguberriez gozatzeko azken prestaketetan murgilduta daudelarik, Ordiziako merkataritzak ilusioa eskainiz batu nahi da \"Gozatu gabonak Ordizian\" lelopean hainbat proposamen aurkeztuz, hauen artean 2000 eurotik gorako balioa duen saski baten zozketa nabarmenduz. \"Urtean zehar Ordiziako dendetara, tabernetara eta zerbitzu-enpresetara hurbildu zareten guztioi eskertzeko modua izango da zozketa hau. Sektoreak herriarentzat duen garrantziaz jabetzeko eta gure saltokietan, batean zein bestean, baina beti tokiko merkataritzan, gure lagun, gure senide, bizilagun ezagun eta ezagunen dendetan kontsumitzeak dakarren abantaila handiaz jabearazteko\", adierazi du Maitane Alvarez, Ordiziako alkateordeak. \"Izan ere, pertsona horiek ematen digute aukera eguberritako egun hauetan eta urtean zehar behar dugun guztia eroso eskuratzeko\", gaineratu du. \"Ordizian bizi eta Ordizian erosi leloarekin bat eginez\".\nAipatzekoa da Ordiziako kaleek Gabonetako ohiko argiak izango dituztela eta horietako kale batzuek dinamizatzeko musika ere izango dutela. Zalantzarik gabe, giro polita sortuko dute, erosketak egiteko eta Ordiziako merkataritza-sektoreak aurkezten dituen proposamen hauetan parte hartzeko:\nEgun bakoitzean gabonetako otar bat eta 20240 zenbakidun loteri dezimo bat zozketatuko dira. (Zozketak, guztira 12)\nZOZKETA EGUNAK: Abenduak 18, 19, 20, 21, 22, 26, 27, 28, 29 eta Urtarrilak 2, 3, 4\nPARTE HARTZEKO: Parte-hartzaile diren establezimenduetan abenduaren 15etik urtarrilaren 4ra kontsumituz gero, lortu daitezkeen boletoak bete eta ORDIZIAN bulegoko pos­tontzian bota behar dira.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000068", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartea hainbat herritan ari da aitortza ekitaldiak egiten, odol emaileak omentzeko.\nLarunbatean egin zen aitortza ekitaldia Beasainen eta guztira hemezortzi herritar omendu ziren, Udalaren laguntzarekin.\n25 odol emate: Jesus Alberdi Goenaga, Jose Manuel Estevez Fernandez, Kepa Etxabe Zabala, Jon Goya Urteaga, Joaquin Irisarri Gonzalez, Jose Martin Turrientes Matxain, Ione Urquia Arana, Luciano Bachiller Borreguero, Ibone Etxezarreta Aranoa, Trinidad Prieto Moreno eta Patxi Zurutuza Urreta.\n50 odol emate gizonezkoak: Jose Miguel Bolinaga Carriqui, Jesus Maria Dorronsoro Odriozola, Xabier Nazabal Jauregi eta Jose Martin Urquia Eguiguren.\n75 odol emate gizonezkoak: Francisco Javier Alcalde Valverde, Miguel Angel Lopez Cordoba eta Jose Luis Ramos Mendez.\nOdol Emaileen Elkarteak azaldu duenez, aurreneko urtean, 200 dohaintzarekin hasi ziren, eta, orain, 30.000 dohaintza inguru egiten ari dira urtean. Hala, 60 urtetan, 1.300.000 dohaintza baino gehiago lortu dituzte, eta 120.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte Gipuzkoan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000069", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Iritsi dira Gabonak Usurbe Antzokira eta urte bukaeran film eta emanaldi oso bereziak izango ditugu Sartu webgunera eta ezagutu!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000070", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "\"Dantzatzen duen herria ez da sekula hilko\" - Ostadar Dantza Taldearen urteroko Gabonetako emanaldia datorren abenduaren 23an\nEuskal Herrian barrena bidaiatzera gonbidatzen zaituztegu, dantza-lagun berriekin eta gonbidatu bereziekin batera. Hitzordua datorren larunbatean, abenduaren 23an, Beasaingo Usurbe Antzokian izango da, 19:30ean\nUrtero bezala, aurten ere ostadar bat loratu nahi dugu Beasaingo Eguberriak alaitzeko. Datorren larunbatean, abenduak 23, urteroko Gabonetako dantza-emanaldia eskainiko dugu Beasaingo Usurbe Antzokian, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da.\nAurtengo emanaldian, ohiko legez, Euskal Herrian zehar bidaiatuko dugu gure lurraldean barrena aurki ditzakegun dantza, jantzi eta doinuen aniztasuna erakutsiz.\nEta aurtengoa, gainera, berezia izango da, dantza-lagun berriak izateaz gain, gonbidatu bereziren bat ere izango dugulako gure artean. Nortzuk izango ote dira? Anima zaitezte hilaren 23an Beasaingo Usurbe Antzokira eta hortxe jakingo duzue erantzuna.\nUrtero bezalaxe, maitasun eta mimo handiz prestatzen ari gara urteroko gure zita garrantzitsu hau. Beasaindar, goierritar zein dantzazale guztiak bertara gonbidatzen zaituztegu. Zuen zain izango gaituzue.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000071", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Foru Aldundiak 2024ko egutegiaren 40.000 ale banatuko ditu Gipuzkoa osoan\nOpari itxurako edukiontzi erraldoi bat lurraldeko eskualde guztien barrena ibiliko da eta herritarrak egutegiaren bila irribarre batekin hurbiltzera gonbidatuko ditu.\nOpari itxurako edukiontzi erraldoi bat Gipuzkoa osoan barrena ibiliko da, Gabonetako espiritua zabaltzeko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero berariaz antolatzen duen argazki lehiaketako argazkiekin osatutako egutegia banatzeko.\n2024ko egutegiaren leloa Gipuzkoa kirolzale da. Kontzeptu horrek balioa eman nahi dio lurraldeak arlo horretan duen jarduerari, Gipuzkoaren kirol espirituan laguntzen duten pertsonak, klubak, federazioak eta taldeak ikusarazteko. Guztira, 479 argazki jaso dira, eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak hamahiru hautatu ditu: garailea, azalean jartzeko; eta hamabi hilabeteetarako beste argazki bana.\nAbenduaren 13an hasiko dira egutegia banatzen, Donostian, eta, ondoren, abenduaren 23ra arte edukiontzia udalerri hauetan barrena ibiliko da: Errenteria, Irun, Andoain, Tolosa, Beasain, Urretxu, Eibar, Bergara, Azpeitia eta Zarautz. Hain justu ere, Beasainera abenduaren 18an helduko da. Bideluze plazan banatuko dira egutegiak, 18:00etatik aurrera.\nGoizero, aipatutako egunetik aurrera, opari edukiontzia udalerri horietako erdigunean azalduko da, herritarren artean interesa pizteko, eta 18:00etan zabalduko dute. Ordu horretatik aurrera jaso ahal izango dira egutegiak. Opari edukiontziaren barruan, gainera, Aldundiak testuinguru horretan abian jarri duen kanpaina bat aurkituko dute. Bertan, irribarre egiteko gonbidapena egiten da, eta keinu horrek bakoitzaren osasun psikologikoan dituen onurak aipatzen dira, Zure irribarrea oparirik onena lelopean.\nPablo Perez urretxuarrak irabazi du Aldundiak egutegia osatzeko egindako argazki lehiaketa eta, ondorioz, haren argazki harrigarria jaso du azalean. Aurtengo lehiaketak gipuzkoarren kirolzaletasuna eta balioak erakustea izan du helburu eta urretxuarraren argazki irabazleak lokaztutako jokalari taldea eta haur bat ditu protagonista.\nIrune Berasaluze Gobernantza diputatuak sari banaketa ekitaldian azaldu zuenez, 479 argazki aurkeztu dira lehiaketara, denetariko kirol praktitak eta kirolariak erakusten dituztenak. Eta, hain justu, horixe bilatu dute aurtengo deialdian, Berasaluzeren esanetan: \"Gipuzkoarren kirolzaletasuna erakustea, bizimodu aktibo eta osasuntsu baten alde egiten dugun apustuari balioa emanez eta kirolaren bitartez elkarbanatzen duguna ospatuz\". Horrekin batera, honako hau gehitu zuen: \"Natura da beste protagonista, argazkietan oso ondo ikusten baita gure mendi-itsasoen edertasuna eta horietaz gozatzeko gipuzkoarren zaletasuna, urtaro guztietan\".\nPablo Perezekin batera, hauek dira aurtengo lehiaketaren irabazleak: Iñaki Oregi (urtarrila), Lazaro Gonzalez (otsaila), Ander Morea (martxoa), Jose Venegas (apirila), Iosune Negredo (maiatza), Lander Tolosa (ekaina), Carlos Mediavilla (uztaila), Mikel Cavero (abuztua), Arbil Iciar (iraila), Alberto Beloki (urria), Aitor Agirrezabal (azaroa) eta Gurutze Ariznabarreta (abendua). Guztira, 4.000 euro banatu dira saritan, 1.000 euro irabazlearentzat eta 250 euro gainerako 12 aukeratuentzat. Urtero bezala, epaimahaia Gipuzkoako Argazkilaritza Elkarteko kideek eta Aldundiko ordezkariek osatu dute.\nEkimen horrekin, Aldundiak 40.000 egutegi banatuko ditu lurralde historiko osoan.\nIldo horretan, gainera, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak Donostiako egoitzan abenduaren 18tik urtarrilaren 5era erakusketa bat izango du ikusgai, egutegiaren edizio honetarako jasotako hogei argazkirik onenekin -San Juan kalea 27-.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000072", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta 20,50-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20-19 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 13;Idiazabal gazta berria 21;ahuntz gazta 16-30; Behi gazta ondua 18\nBasakana 7; Bertako hurra 5; Uztapikua 4; Errezil sagarra 1,5-4; Gaztainak 3-4;Reina de Reinetas sagarra 1-4; Reineta gris sagarra 4; Bella Boskoop 3-4;Piku beltza 3; Piku berdea 3; Jubille sagarra 3-4;Nisperoa 3-5; Kiwia 4,5-5; Intxaurra 5; Fuji sagarra 4; Intxaurra 5\nKiloko: Bruselaza 6-7€/kiloa; Patata 2-3; Kalabaza Potimarron 3; tomatea 4,50-5,50; Piper morro berde eta gorria 4; Italiar piperra 4; Lollo uraza 0,60-1; Boniato 3 ; Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6 ;\nBanaka: Colirabano 1; Mihilu 1,50; Kale aza 1; Kale Gorria 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Asto belarri letxuga 0,60; Zilantro 1; Repollo 2; Pak Choi 1,50; Azalore morea 2,50; Romanesku 2,50; Brokoli morea 2,50\nSortan: Rabanito edo errefautxo gorria 0,60 sorta; Arbi txuria 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Azelga gorria 1,60; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; Urteko porrua 2,2; Baratzuri buruak 0,60; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Daikon arbia 1\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nDimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15; Txillarra 4,5-7,50; Krisantemoa 25-35; Pazko Lorea 5-10€/unitatea\nUnitatea: Atxikoria landarea 0,15 u.; Eskarola liso eta kixkur landarea 0,20 u.; Brokoli landarea 0,20 u.; Aza landarea 0,20 u.; Azalore landarea 0,20 u.;perexila 0,10-0,30 u.; Apio 0,10 u.; espinaka landarea 0,10 u.; Paktxoi landarea 0,10 u.; Ilar landarea 0,20\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; Aza kixkur landarea 15.; Erremolatxa landarea 10 ; urteko Porru landarea 3,50-4;Borraja 10; Zerba 15; kukulu 6-10; udaberriko tipulin landarea 3,50-4€/zientoa\nEztia 15-16€/kg; Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 5,75 /kg;\nSagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6;Irasagar dultzea 10; Propoleo 10-11;Polena 10; Sagar Zukua 3,80€/l. Ahuntz gazta eta tomate konfitura 22€/kg.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000073", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aitor Sarriegik egindako \"Izendun sobreak\" podcasta Bertsolari aldizkarian\nBertsolariei ordaintzen zaiena (edo ez zaiena ordaintzen) gaia jorratu du Aitorrek laugarren denboraldiko lehen atalean.\n\"Eta zenbat kobratzen duzue? A, libre zaude, primeran. Gauza bat, ez dago diru askorik... ea zer lortzen dugun. ... edo diru-konturik aipatu gabe lotutako saioak. Bertsotan plazan kantuan aritzeak badu askotan ezkutuan geratzen den aurpegi bat. Bertso-plazaren, antolatzailearen, bertsolarien... arabera ordain desberdineko saioak egin izan dira eta egiten dira. Ez da beti alde berera erortzen den balantza, saio asko dira jakintzat eman eta ordain egokiarekin (eta batzuetan merezi baino gehiagorekin) bukatzen direnak. Tarifa finkorik ezak eta baliabide eta motibazio desberdineko plazek urtetan izan dituzten ondorioak dira.\"", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000074", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Langile batzarrak egin dituzte CAFeko Beasain, Irun eta Madrilgo lantokietan lan hitzarmen berriaren proposamena bozkatzeko. Babes handiarekin onartu dute langileek abenduaren 4an Zuzendaritzak egindako proposamena. Enpresa Batzordea osatzen duten sindikatuek ere begi onez ikusi zuten abenduaren 4an aurkeztutako proposamen hau.\nLABek helarazitako oharraren arabera, akordioaren oinarriak ondorengoak dira: lanpostuen sorrera Euskal Herriko planta produktiboetan, erretiro aurreratuak bermatzea, soldata igoerak KPlaren gainetik, azpikontratatuko lankideentzako lan baldintzen hobekuntzak, titulatuen kolektiboarentzako urteko lanaldiaren jaitsiera eta CAFeko langileen lan-baldintzen beste zenbait hobekuntza.\nHitzarmen berri hau 2023, 2024 eta 2025 urteetan egongo da indarrean eta 3500 bat langileri eragingo dio; Beasain, Irun eta Madrilgo lantokietako beharginei, hain zuzen ere.\nHonez gain, aipamen berezia egin du LABek froga nabe berri baten eraikuntzan 9 milioiko inbertsioa egiteko konpromisoaren inguruan. Etorkizuneko frogetarako nabea kokatuko den lurzoruari erabilera produktiboa emateko aldarrikapena etengabea izan da sindikatuaren partetik azken urteetan.\nAzkenik, sindikatuak honakoa borrokaren bidez lortutako akordioa dela azpimarratu du. Izan ere, lanuzteak egin dituzte azken asteetan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000075", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Erauskin plazak eta Ezkiagako frontoiak eskultura berriak izango dituzte aurten\nKaleak apaintzearekin batera merkataritzan eta saltokietako salmentetan eragin positiboa du Gabonetako argiteria bereziak. Aurten, abenduaren 14tik urtarrilaren 7ra arte egongo dira ipinita eta argiak piztuta egongo diren orduak erregulatzeko erlojuak instalatuko dira.\n«2022an instalatu ziren gune berriak mantentzeaz gain, hala nola Igartza Oleta kaleko 2-6 zenbakien tartea (5 arku), Oriamendi kalea 1-30, eta Nafarroa etorbideko zati zabalena, aurten Bideluze eta Barrendain plazako eremuak ere argiz jantziko dira. Horretarako zubia alderik alde zeharkatuko duten LED zintak jarriko dira eta Barrendaingo palmondoak apainduko dira. Parrokiko atariarekin ere keinu bat edukiko da Andramari kalean ur-jauzi itxurako argi puntu bat gehituz.\nBestetik, iaz Erauskin plazan kokaturiko 2,5m-ko bolaren ordez ordez, 8m-ko altuera duen kono bat kokatuko da eta Ezkiagako frontoi parean 4,5m-ko altuera izango duen beste bat jarriko da.\nLehen argiteria publikoari lotuta zegoenez, honekin batera piztu eta itzaltzen zen. Orain aldiz, erloju sistemari esker honako ordutegian piztu eta itzaltzeko programatuko da: astelehenetik ostegunera 17:30etik 22:00ak arte eta ostiraletan, asteburuetan eta jaiegunetan 17:30etik 01:00ak arte.»", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000076", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Zubi honek San Benito Ikastolaren ingurua San Migel elizarekin lotzen ditu", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000077", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aurten ere gabonetako ERAKUSLEIHO LEHIAKETA egingo dugu abenduaren 9tik 19ra. Begiratu herriko erakusleihoak eta bozkatu gehien gustatzen zaizuna QR-ko galdetegian!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000078", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aurten ere gabonetako saskiak zozketatuko ditugu Bareak-eko saltokietan!\nAurten ere gabonetako saskiak zozketatuko ditugu Bareak-eko saltokietan. Saltokiaren arabera Beasain txartelarekin ordainduz edo parte-hartze paper bidez zozketatuko dira.Ez galdu aukera!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000079", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Olaberriako elitearen norgehiagoka, bertan behera abenduaren 28ra arte\nKlima gorabeherak medio, paleta motzeko finala bertan behera utzi dute 9-7 zihoazenean\nOlaberriak IX. Elite Pala txapelketa jaso behar zuen larunbat honetan, eta halaxe izan da bi lehenengo bi partidetan, infantil mailakoan eta paleta larruzko finalean.\nLehenengo partiduan Bruno Iraizoz eta Eki Aizpuruk lortu dute txapela irabaztea arerioen aurka.\nBigarren partiduan, aldiz, Marcos Pérez eta Valentin Cambos izan dira garaile puntu baten aldearekin.\nAzken partida aldiz, paleta motzekoa, hasi hasi da, baina bukatu ez. Klima dela-eta, pilotalekuko paretak era lurra hezetasunez betetzen joan dira pixkanaka eta, nahiz eta 20 minutuz partida geratu, ateak ireki, berogailuak piztu,... denetik egiten saiatu diren aurrera jarraitzeko, 40ra bidean egon behar zuen markagailuan 9-7 irakur zitekeneen momentuan, partida atzeratzea adostu dute jokalari eta antolatzaileek. Data berria: abenduaren 28a.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000080", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "65 urtetik gorakoek 2€ ko deskontua izango dute sarreran leihatilan NAN-a erakutsiz\nAbian da EZAEk bultzatutako 65 urtetik gorakoentzako promozioa, zinemara bi euroren truke joateko. Gobernu zentralaren ekimen honen helburua kolektibo hau zinemaren esperientziaz gozatzera animatzea da, primerako deskontu batekin.\nBeherapena lortzeko, nahikoa da NAN txartelarekin Usurbe Antzokiko leihatiletara hurbiltzea. Bertan emango dizuegu beharreko informazioa eta sarrera deskontuarekin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000081", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Segurako Txirrindulari Elkarteak antolatuta, larunbatean desafio herrikoia eta gaztetxoen teknifikazio saioak egingo dira; igandean berriz, maila guztietako ziklokros probak jokatuko dira. Gipuzkoako Txapeldunak Seguran izendatuko dira.\nAurtengo zikorkosaren berritasun nagusia ibilbidearena izango da, probak San Andres ermitaren parean hasiko dira eta helmuga puntua Baratze pilotalekuaren aurrean kokatuko da. Ibilbideak 2,7 kilometroko luzera du, horietatik asfaltoan 400 metro bakarrik. Helmugaren ondoan, Txirrindulari Elkarteak txosna jarriko du, larunbat arratsaldean irekita egongo da eta igandean salda, pintxoak eta edariak eskainiko dira bertan.\nDagoeneko 30 lagun baino gehiagok eman du zirkuitoa muntatzeko lanetan laguntzeko izena. Ostiralean, goizeko 8:00etan hasita, egingo da lan hori. Txirrindulari Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie boluntario denei.\nZiklokrosa ikusteaz gain, probatu nahi duenak, larunbatean 15:00retatik 16:00retara izango du horretarako aukera. Ibilbideari itzulia ematen diotenen artean Lumagorrik eskainitako lotea zozketatu da. Ondoren, Gipuzkoako txirrindulari eskoletako kideek teknifikazio saioa egingo dute.\nEgun handia, hilaren 10a izango da, goizeko 9:30ean master 40, 50 eta 60koen txanda izango da. Ondoren, 10:30ean kadeten lasterketa jokatuko da, 11:30ean juniorren eta open nesken txanda izango da. Azkenik, 12:30ean elite, 23 urtez azpiko eta master 30en lasterketa jokatuko da. Momentuz 200 txirrindularik eman dute izena probetan parte hartzeko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000082", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aurten martxan jarri dugun sentsibilizazio kanpainarekin jarraituz \"Balu\" artistarekin batera poltsa batzuk atera ditugu.\nUrteroko sentsibilizazio kanpainari indarra emateko, aurten ere poltsak atera ditugu. \"Balu\" artistarekin harremanetan jarri ginen diseinua egin zezan, eta hortik atera da hemen aurkezten dugun poltsa.\nHemendik aurrera Bareak-eko saltokietan banatuko dira, eskuratu zurea!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000083", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aurten ere Bareak-etik bono kanpaina jarri dugu martxan. Abenduaren 1etik aurrera Bareak bulegoan salgai ditugu. 40€ ordainduta 50€ eskuratu nahi badituzu, azkar ibili!\nBAREAK-en bono kanpainaren helburua erosketak herrian bertan egitea da. Horretarako, 40€ ordaindu eta 50€ko bonua eskuratzeko aukera dago. Bonu hauek BAREAK-en bulegoan daude salgai abenduaren 1etik aurrera. NAN bakoitzeko bonu bat eskuratu daiteke, eta pertsona bakoitzak gehienez bi NAN ekarri ahal izango ditu. Urtarrilaren 5erarte erabili daitezke bonu hauek BAREAK-eko saltokietan (bonuan bertan dago saltoki hauen zerrenda).", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000084", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ataungo San Gregorioko frontoian Mikel Goñi pilotariari agurreko partida antolatu dio Ataungo lagun talde batek. Mikel Goñik eta Kokak, Bengoetxea VI.a-Esnaolaren aurka jokatu dute lehenengo bikoteak irabaziz.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000085", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Urtero bezala, Legorretako Udalak elkartasun azoka antolatu du eta aurten abenduaren 17an gauzatuko da. Azokarako material bilketa abiatu da eta gaurtik hasita, abenduaren 10era arte batuko dira beharrezko elementuak: jostailuak, jantziak, elektrogailuak eta liburuak, besteak beste. Batez ere haurrentzako.\nMaterialak udaletxera eta Kultur Etxera eraman behar dira ohiko ordutegian.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000086", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Garaguneko lagunei gure eskerrik goxoena, kanpaina berriaren material banaketarekin laguntzeagatik!!!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000087", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta 20,50-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20-19 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 13;Idiazabal gazta berria 21;ahuntz gazta 16-30; Behi gazta ondua 18\nIrasagarra 2,5; Basakana 7; Bertako hurra 5; Uztapikua 4; Errezil sagarra 1,5-4; Gaztainak 3-4;Reina de Reinetas sagarra 1-4; Reineta gris sagarra 4; Bella Boskoop 3-4;Piku beltza 3; Piku berdea 3; Jubille sagarra 3-4;Nisperoa 3-5; Kiwia 4,5-5; Intxaurra 5; Fuji sagarra 4\nKiloko: Bruselaza 6-7€/kiloa; Patata 2-3; Kalabaza Potimarron 3; tomatea 4,50-5,50; lekak 5-7; Piper morro berde eta gorria 4; Italiar piperra 4; Gindillak 5-10; Berenjena 2,5; Lollo uraza 0,60-1 Piper luze gozoa 8; Babarrun txuri freskoa/ pocha 12. Boniato 3 ;Babarrun beltza lekan 14;Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6 ; Intxaurra 5\nBanaka: Colirabano 1; Mihilu 1,50; Kale aza 1; Kale Gorria 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Asto belarri letxuga 0,60; Zilantro 1; Repollo 2; Pack Txoi 1,50; Azalore morea 2,50; Romanesku 2,50; Brokoli morea 2,50\nSortan: Rabanito edo errefautxo gorria 0,60 sorta; Arbi txuria 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Azelga gorria 1,60; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; Urteko porrua 2,2; Baratzuri buruak 0,60; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nDimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15; Txillarra 4,5-7,50; Krisantemoa 25-35\nUnitatea: Atxikoria landarea 0,15 u.; Eskarola liso eta kixkur landarea 0,20 u.; Brokoli landarea 0,20 u.; Aza landarea 0,20 u.; Azalore landarea 0,20 u.;perexila 0,10-0,30 u.; Apio 0,10 u.; espinaka landarea 0,10 u.; Paktxoi landarea 0,10 u.; Ilar landarea 0,20\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; Aza kixkur landarea 15.; Erremolatxa landarea 10 ; urteko Porru landarea 3,50-4;Borraja 10; Zerba 15; kukulu 6-10; udaberriko tipulin landarea 3,50-4€/zientoa\nEztia 15-16€/kg; Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 5,75 /kg;\nSagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6;Irasagar dultzea 10; Propoleo 10-11;Polena 10; Sagar Zukua 3,80€/l. Ahuntz gazta eta tomate konfitura 22€/kg.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000088", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Udalak Ordizia Zabalik diru-laguntzen programaren deialdia jarri du abian\nEkimen honekin, herriko jarduera ekonomikoa eta enplegua mantendu nahi da, enpresa-ekimen berriak abiaraztea eta espazio hutsak dinamizatzea.\nEkintzaileak bultzatzeko programa hau martxan jarri zenetik, berrogeita hamar negozio baino gehiago jarri dira martxan, eta gehienek jardunean jarraitzen dute.\nHorregatik aurten ere 27.000 euro bideratu ditu programa honetara, 2023an hutsik dauden edo txandakotzat har daitezkeen merkataritza-lokalen alokairuen eta erosketen gastuak zati batean ordaintzeko, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte.\nBi urtez jaso ahal izango da laguntza alokairuen kasuan. Ez dira kontuan hartuko BEZa, beste zerga eta tasa batzuk, ezta merkataritzaren ohiko jarduerarekin lotutako beste gastu batzuk ere.\nLaguntzak eskatzeko epea abenduaren 15ean bukatuko da. Eskaerak Udalaren webgunearen bitartez edo zuzenean Arreta bulegoan egin daitezke.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000089", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Sarek deituta eta \"Konponbiderako giltzak\" lelopean manifestazioa burutu zen Beasainen larunbatean. Hitzordua datorren urtarrilaren 20an Bilbon egingo den nazio mailako manifestazioara dei egiteko baliatu zuten.\nLarunbatean eguerdiko 12:30tan eman zioten hasiera manifestazioari, aurrez joaldunek girotutako kaleak zeharkatuz. Manifestazioari amaiera emateko familia argazkia egin zuten Zubimuzu plazan eta \"Konponbiderako giltzak\" ekimenaren manifestua irakurri zuten.Sarek publiko egin duen ekimen honen bitartez giltza baliatu nahi du iraganeko minak itxi eta etorkizunean konponbideari ateak zabaltzeko metafora gisa. Sareren ustez, urrats sendoak eman dira iraganeko ateak eta minak ixteko, \"ETAren desagerpenarekin, isolamenduaren eta urruntze politikaren amaierarekin, biktima ezberdinen oinazera hurbilduz, distantziak murriztuz eta banatzen gaituzten hormak eraitsiz.\"Hala ere, Sareren ustez oraindik pausoak eman behar dira ateak behin betiko ixteko, \"euskal presoen, iheslarien eta deportatuen aferari irtenbidea ematea eta biktima guztiei tratamendu justu eta berdina ematea ahalbidetuko duten ateak zabaltzea.\"Ez dutela zigorgabetasuna eskatzen gehitu dute, zigorrak betetzeko legeak berak eskaintzen dituen aukera desberdinei ateak irekitzea baizik. \"Espetxe eredu berri, humanizatu eta justuago batean sakonduz, euskal presoei dagozkien eskubideen jabetza aitortuz, herri honetan sufritu duten persona guztiak aintzat hartuz eta biolentzia ezberdinen biktima diren guztiak errespetatuz.\"", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000090", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean indarra erakutsi du Goierrik", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000091", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "ORMAIZTEGI SHOW-aSan Andres Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta\nJarraian zubipetik, TRIKI-TXARANGA KALEJIRA· Sekundino Esnaolako Triki-Txarangaren eskutik\nTXUPINAZOA Pregoilari: Harrikalariak Gazte Asanblada elkarteko kideak\nBURUHANDIAK - JUNDAJO TXARANGAPlazatik, Pio, Arana, Gizarte Etxea eta Zubipe.· Ormaiztegiko Gaztelekuaren laguntzarekin\nFUTBITO TXAPELKETAKO FINALAJarraian, afaria· Ormaiztegiko Harrikalariak Gazte Asanbladak antolatuta\nESKOLA KIROLA: SASKIBALOIA10:30 San Andres 5-6 / La Salle 5A (5-6. maila alebin mutilak)11:30 San Andres 3 / Ugaro 3 (benjaminak 3. maila mixtoa)\nBURRUNBAZALE TXARANGAMurua, Museoa, Pio, Zumalakarregi, Arana, Hogarra eta Zubipe\nPASEO ELEGANTEAErrenteriako Jantziaren Zentroaren izenean, Iraultza Dantza Taldeko kideekinZumalakarregi Museotik, txarangaren ibilbidea jarraituz\nELEGANTEEN BAZKARIATiketak salgai, azaroaren 20ra arte: Pio, Murua eta Zipotzen (25 euroan*)· Ormaiztegiko Harrikalariak Gazte Asanbladak antolatuta\nJarraian BINGO HERRIKOIA· Ormaiztegiko Harrikalariak Gazte Asanbladak antolatuta\nTXOKOLATEA BOLATUEKIN, DOHAKO DASTAKETA· Zumalakarregi Museoak antolatuta\nKONTZERTUAK· DESERRITE· EMAION ERROMERIE· DJ O.G.A.Ormaiztegiko Harrikalariak Gazte Asanbladak antolatuta\nHAURREN DANBORRADAUrolatarrak txarangarekin. Ibilbidea: Zubipe, Maiora Plaza,Zumarralde, Zumalakarregi, Berjaldegi, San Andres eta Plaza.· San Andres Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta\nGORUNTZ DANTZA TALDEAREN JAIALDIA· Goruntz Dantza Taldeak antolatuta\nAsteartean, hilak 28, helduko diote Ander Deunaren festen bigarren txanpari: EGITARAU OSOA\nBitartean, sartu eta gozatu 2004tik 2022rako Ormaiztegiko festen oroitzapenekin gure BEREZIAn", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000092", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "\"Pelex\"-en Hotsez Hots 2.0 erakusketa ikusgai Aterpen urtarrilaren 10era arte\nJose Luis Elexpek egindako erakusketa Beasaingo Aterpe tabernan dago ikusgai", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000093", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Euskararen egunarekin bat, Pololo, Elena Madalena eta Txikipailazoak izango ditugu gurean. Antzerkia, sorpresak, primiziak... ez galdu!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000094", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aurten, Euskararen egunaren harira, abenduaren 1erako egitaraua prestatu dugu Beasaingo plaza azpian.\n19:30etan \"Euskararen erronka berriez\" hitzaldia izango dugu, eta ondoren, Julen Portillo, Iker Plazaola, Maria Blanco eta Aimar Sorazu bakarrizketalariak izango ditugu umore puntu bat jartzen gaiari.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000095", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Senar, Zubizarreta eta Albisu pilotari profesionalak Segurako frontoian elkartuko dira igandean.\nBaiko eta Aspek Eskuz Binakako Serie B (Promozio maila) eta EPELen maila nagusiko txapelketako pilotariak aurkeztu zituen atzo.\nBihar, azaroak 24, hasiko da txapelketa eta igandean izango du hitzordua Goierrin.\nSegurako Baratze frontoian lehiatuko dira bikoteak, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Bertan parte hartuko duten bikoteen artean, hiru ataundar izango ditugu.\nAlde batetik, Binakako Serie B mailan, Zubizarreta III.a eta Ugartemendia, Senar eta Eskirozen aurka lehiatuko dira. Senarren debuta izango da hau, Larrazabal ordezkatuz lehen jardunaldi honetan. Oso partidu berezia dugu aurretik, izan ere, bi ataundarrak aurrez aurre arituko dira elkarren aurka.\nMaila nagusian, Jon Ander Albisu ataundarra izango dugu Peña II.arekin batera, Artola eta Imazen aurka.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000096", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Emakumeen Pala Txapelketa eta Eskuz Binakako Txapelketaren porra Arrano Kulturaren eskutik\nEmakumeen Pala Txapelketa abenduaren 2an jokatuko da jardunaldi bakarrean\nArrano Kulturak antolatutako bi ekintzetan parte hartzeko deialdia zabaldu du.\nAlde batetik, abenduaren 2an jokatuko den Emakumeen Pala Txapelketa antolatu dute. Antzizar Kiroldegiko Pilotalekuan goiz bateko jardunaldian gauzatuko da, 10:00etatik 13:00etara. \"Jardunaldi hau ez da txapelketa izango, palan jolasten ohituta ez daudenek proba egiteko aukera baizik\" adierazi dute antolatzaileek. Asmoa partida txikiak jokatzea eta goiz ederra pasatzea da. Datozen egunetan txapelketari buruz hitz egiteko jardunaldiak egingo dituzte eta bertan izena-eman beharko dute parte hartzaileek. Jardunaldi horietan erabakiko dira formatua eta txapelketaren nondik norakoak. Palak eta pilotak Arranko Kulturak eramango ditu.\nBestetik, Eskuz Binakako Txapelketaren porra zabaldu dute. Porrak txapelketa osoa iraungo du eta apostuak astelehenetik ostiralera egin ahalko dira, astero bi euroren truke. Garaile bakarra izango du porrak eta apustu-kaxak Koiote zaharrean eta Arrano tabernan daude.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000097", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Oihan magikoaren sortzaile den Josebak azalduko ditu oihanaren izenaren nondik norakoak, forma, ezaugarriak eta bertako zuhaitz espezie ezberdinen bitxikeriak. Izan ere, glaziazio garaiko zuhaitzak ere badaude. Ondoren, nahi duenarentzat, mokadutxoa egingo dute Arriarango pilotalekuan. Herrira buelta norberak bere kasa egingo du.\nIgandean, azaroak 26, goizeko 9:00etan abiatuko dira Beasaingo tren geltokitik. Aldez aurretik eman behar da izena helbidean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000098", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "CAFeko presidenteak, lurraldeko \"garapen ekonomiko, teknologiko eta sozialari\" egindako ekarpenagatik aitortza jasoko du.\nEider Mendoza diputatu nagusiak, Urrezko Domina jasoko duen herritarraren izena ezagutzera emateko gaur egindako adierazpenetan, nabarmendu ditu Arizkorretaren \"egiteko modua eta Gipuzkoarekin duen konpromisoa\". \"CAFen hazkundean eta hedapenean erakutsitako lidergoa\" da horren lekuko, bere esanetan, erreferentziazko enpresa bilakatu baita nazioartean mugikortasun iraunkorraren arloan. Arizkorretak \"enpresa elkarte eta foroetan\" duen partaidetza eta lurraldeko garapen sozioekonomikoari egindako ekarpena azpimarratu du, baita ere, Mendozak. \"Bere konpromisotik, umiltasunetik, lankidetzarako gaitasunetik, hurbiltasunetik, zintzotasunetik eta ondo egindako lanetik abiatuta, Gipuzkoako eta gipuzkoar gizartearen balioak eta egiteko moduak ordezkatzen ditu\", baloratu du.\nAndrés Arizkorreta Garcia, 1956an Donostian jaioa, Ekonomia Zientzietan lizentziaduna da eta, 1980an CAFen lanean hasi zenetik, bere ibilbide profesional osoa Beasainen egoitza duen enpresan egin du, non ardura handiko hainbat kargu bete dituen. 1992an, Administrazio Kontseiluko kide bilakatu zen eta konpainiako zuzendari nagusi\nizendatu zuten. 2006an, berriz, CAF taldeko kontseilari delegatu izendatu zuten, eta, 2015etik 2021era, presidente exekutibo. Gaur egun, konpainiako presidente ez-exekutibo ardura du bere gain.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000099", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Taldekide baten osasun arazoak medio, diska berriaren aurkezpena bertan behera uztea erabaki dute", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000100", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta 20,50-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20-19 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 13;Idiazabal gazta berria 21;ahuntz gazta 16-30; Behi gazta ondua 18\nIrasagarra 2,5; Basakana 7; Bertako hurra 5; Uztapikua 4; Errezil sagarra 1,5€-4€; Gaztainak 3-4;Reina de Reinetas sagarra 1-4; Reineta gris sagarra 4; Bella Boskoop 3-4;Piku beltza 3; Piku berdea 3; Jubille sagarra 3-4;Nisperoa 3-5€/kg; Kiwia 5; Intxaurra 5\nKiloko: Bruselaza 6-7€/kiloa; Patata 2-3; Kalabaza Potimarron 3; tomatea 4,50-5,50; lekak 5-7; Piper morro berde eta gorria 4; Italiar piperra 4; Gindillak 5-10; Berenjena 2,5; Lollo uraza 0,60-1; Gernikako piparra 8€/kg; Piper luze gozoa 8; Babarrun txuri freskoa/ pocha 12. Boniato 3 ;Babarrun beltza lekan 14;Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6 ; Intxaurra 5\nKale aza 1; Kale Gorria 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2€; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Asto belarri letxuga 0,60€; Zilantro 1; Repollo 2; Pack Txoi 1,50; Azalore morea 2,50; Romanesku 2,50\nSortan: Rabanito edo errefautxo gorria 0,60 sorta; Arbi txuria 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Azelga gorria 1,60€/sorta; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; Urteko porrua 2,2€; Baratzuri buruak 0,60; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5€/\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nDimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15; Txillarra 4,5-7,50; Krisantemoa 25-35\nUnitatea: Atxikoria landarea 0,15 u.; Eskarola liso eta kixkur landarea 0,20 u.; Brokoli landarea 0,20 u.; Aza landarea 0,20 u.; Azalore landarea 0,20 u.;perexila 0,10-0,30 u.; Apio 0,10 u.; espinaka landarea 0,10 u.; Paktxoi landarea 0,10 u.; Ilar landarea 0,20\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; Aza kixkur landarea 15.; Erremolatxa landarea 10 ; urteko Porru landarea 3,50-4;Borraja 10; Zerba 15; kukulu 6-10; udaberriko tipulin landarea 3,50-4€/zientoa\nEztia 15-16€/kg; Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 5,75 /kg;\nSagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6;Irasagar dultzea 10; Propoleo 10-11;Polena 10; Sagar Zukua 3,80€/l. Ahuntz gazta eta tomate konfitura 22€/kg.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000101", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "BAREAk Merkatari Elkartetik egiten ditugun kanpainen helburu nagusietako bat, herritarrengan, bertakoa kontsumitzeak duen garrantziaren inguruko kontzientzia sortzea da. Horretarako hainbat ekintza jarri ditugu abian urtean zehar, eta hemendik urte amaierara bitartean ere, hainbat kanpaina gauzatuko ditugu.\nEkintza horien artean azpimarratu nahi dugunetako bat \"FUNTSEZKOAK\" izeneko sentiberatze kanpaina da. Gaurtik aurrera mezu hori zabaltzen joango gara herriko gune ezberdinetan, eta euskarri ezberdinen bidez. Lehengo urteko ZURE, NIRE, HERRIARENGATIK kanpainaren bigarren atala bezala ulertu daiteke kanpaina hau. Pasa den urtean tokiko merkataritzak herriko oreka ekonomikoan eta gizarte-ongizatean duen eragina azpimarratu nahi izan genuen. Aurten, haratago joan izan nahi dugu. Saltokietan gauden pertsonak aurrera pauso bat eman, eta herriari eta herritarrei eskaintzen dioguna balioan jarri nahi izan dugu. Kontziente gara gaur egun produktuak edozein tokitatik eta edozein modutan eskuratzeko aukera daukagula, baina tokiko merkataritzak eskaintzen duen gertutasun eta konfiantza hori azaleratu nahi izan dugu, hori ezin baita beste motatako erosketa batzuen bidez eskuratu. Kanpaina kaleratzeko hainbat euskarri erabiliko ditugu. Alde batetik herriko markesina, udaleko pantaila eta hedabideetan jarriko diren mezuak, eta bestetik, abenduan kaleratuko den bideo bat.\nHorretaz gain, gabonei begira elkarteak egiten dituen hainbat ekintza ere sentiberatze kanpainarekin lotu nahi izan ditugu. Urte batzuk daramatzagu herriko beste elkarte eta eragile batzuekin elkarlanean, ezinbestekotzat hartzen baitugu gure arteko harremanak egonkortzen joatea. Hori dela eta, Beasaingoa den \"Balu\" artistarekin harremanetan egon gara, eta gabonetara begira oparitzen ditugun poltsak, berak egindako artelana eramango dute inprimatuta. Eskerrak eman nahi dizkiogu berriro ere Baluri lehengo momentutik erraztasunak jartzeagatik, gurekin lanerako prest eta gogotsu egoteagatik, eta elkartearentzat horrelako artelana sortzeagatik. Mila esker!\nGabonei begira egingo diren ekintzei ere aipamen bat egiteko aprobetxatuko dugu momentu hau: erosketa bonuak egongo dira, gabon saskiak, txu-txu trena, erakusleiho lehiaketa udalarekin elkarlanean, eta abar.\nBeasainen behar dugun guztia eskuratu dezakegu aukera zabala, gertukoa, eta konfiantzazkoa baititugu. Gauzak horrela, elkartetik herriarentzat eta herritarrentzat egiten ditugun ekintzak eragina izan dezaten espero dugu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000102", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "CAFeko lantegiak 5 orduz itxi dituzte hitzarmenaren negoziaketa eskatzeko\nBeasaingo kaleetan ehundaka langilek exijitu diote CAFeko zuzendaritzari hitzarmenaren negoziaketan urrats berriak eman ditzan.\nLAB sindikatuak kaleratutako oharraren arabera, \"zuzendaritzaren azken eskaintza ez da onartua izan Beasain eta Irungo enpresa Batzordeengatik, besteak beste, enplegu sorrera nahikorik ez dagoelako, beteranoen erretiroa ez delako bermatzen, urteko lan orduak ez direlako berdintzen kolektibo guztientzat, azpikontrataturiko zenbait lankideren barneratzea ez delako onartzen, Castejongo lan zentroa aipatu ere ez delako egiten eta enpresak produkzioaren araberako flexibilitate nahia mantentzen duelako\".\nHurrengo lanuztea ostegunean burutuko da, berriro ere bost orduz geldituko dira CAFek Beasain, Irun eta Castejonen dituen lan zentroak. Madrilgo lan zentroak ere etengo du bere lana bost orduz.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000103", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ane Mintegik bere lehen banakako titulu profesionala lortu du Grezian\nIdiazabaldarrak igandean Heraklioneko W25 txapelketan garaipena lortu zuen, finalean Cristina Dinu errumaniarrari 6-2 eta 6-3 irabazita.\nTenislaria bere mailarik onena berreskuratzen hasi da pistetara itzuli denean, ukondoko lesioaren ondorioz urtebetez baztertuta egon ondoren.\nHeraklionen lortutako 52 puntuei esker, ia 300 postu igo ditu, munduko rankingean 554 postuan kokatuz.\nMintegiren hurrengo erronka aste honetan Valentzian jokatuko duen W100 mailako txapelketa izango da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000104", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Egun batean erretiroa hartzeko unea iristen da, eta nork ez dio ordura arteko bizimodu berari eutsi nahi? Etapa hori gero eta luzeagoa da, eta gerta liteke aisialdirako, zaintzarako eta abarrerako gastuak handiagoak izatea, eta diru-sarrerak, berriz, txikiagoak. Hori dela eta, funtsezkoa da pentsio publikoa osatuko duen aurrezki bat sortzea, bizi-mailari eutsi ahal izateko.\nHala ere, asmo horri ekiteko eta aurrezki-plan bat finkatzeko unean, zalantza ugari sortzen zaizkigu. Zenbat aurreztu behar dugun zehaztea da zalantzarik ohikoenetakoa. Bada, aldagai batzuen mende dago aurrezkiaren zenbatekoa.\nAldagai horietako batzuk finkatuta daude dagoeneko; adibidez, gaur egun ditugun diru-sarrerak eta behar dugun aurrezkia osatu arte gelditzen zaigun denbora. Beste aldagai batzuen gainean, ordea, erabakiak hartu beharko ditugu, hala nola zenbateko diru-sarrerak eskuratu nahi ditugun erretiroa hartu ondoren eta nola inbertitu behar den metatzen ari garen aurrezkia. Aldagai eta erabaki horietan oinarrituta, hilean aurreztu beharreko diru-kopurua zenbatetsi ahal izango dugu.\nErretiroari begira aurrezten hasteko, argi izan behar dugu hau: zenbat eta lehenago hasi, orduan eta ahalegin txikiagoa egin beharko dugu eta emaitza hobeak lortuko ditugu, betiere etengabe aurrezten badugu denboran zehar.\nHori dela eta, epe luzera aurrezteko prozesu horretan behar dituzun tresna guztiak eskura jartzen dizkizugu LABORAL Kutxan. Aurreikuspen-planen sorta handi baten barruan, Biziaro aurreikuspen-planak eskaintzen dizkizugu.\nInbertsioa ezin hobeto dibertsifikatzea ahalbidetzen dute, eta inbertsio-estrategia automatikoki egokitzen zaio norberaren erretirorako gelditzen den denborari.\nAraudiak agintzen duenez, 2023an urtean 5.000 €-koa da aurreikuspen-planen muga desgrabagarria. Hori dela eta, LABORAL Kutxak baditu norberaren lehentasunak eta beharrak aintzat hartzen dituzten aurrezki-inbertsioko beste tresna osagarri batzuk, erretirorako zenbateko hori baino gehiago aurreztea erabakitzen dutenentzat.\nAzken buruan, garrantzitsua eta komenigarria da erretirorako aurreztea. Beraz, zer aukera dauden ondo ulertu beharra dago, eta etorkizunerako irtenbiderik onena hartu. LABORAL Kutxan plangintza nola egin aholka diezazukegu, eta zure ondoan egon gaitezke, helburuak bete ditzazun. Hasiko gara?", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000105", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Goierriko Garapen Agentziako administrazio kontseilu berria izendatu zuten pasa den astelehenean.\nAdministrazio kontseilua berritu du Goiekik, eta berarekin batera lehendakaritza ere bai. Goierriko hiru herri handienek txandakatzen dute postu hau eta, oraingoan, Ordiziak Beasaini hartu dio lekukoa. Ondorioz, Adur Ezenarro izango da Goierriko Garapen Agentziako lehendakaria 2027ra bitartean.\nLehendakariordeak, idazkaria eta bokalak ere izendatu ziren azaroaren 13an bertan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000106", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gabonetako Aisialdi Zerbitzuan izena emateko epea zabalduko dute Lazkaon\nIzen emateko epea azaroaren 20an zabalduko da, abenduaren 3ra bitarte.\nGabonetako oporretara begira, Lazkaoko Udalak haurrentzako aisialdi zerbitzua jarriko du martxan. Bertan, helburu hezitzaile batekin eta jolas giroan, hainbat jarduera, tailer eta ekintza antolatuko dira.\nAbenduak 26, 27, 28, 29 eta urtarrilak 2, 3 eta 4an eskainiko da zerbitzu hau, goizeko 10:00etatik 13:00era. Areria Kultur Gunean emango da eta Haur Hezkuntzako 3. maila eta Lehen Hezkuntzako 6. maila arteko ikasleentzako izango da. 70 haurrentzako plaza egongo da eta 26.25 euroko kostua izango du.\nIzen emateko epea astelehenean zabalduko da, abenduaren 3ra bitarte, eta bi eratara egin ahal izango da: www.lazkao.eus -en edota kiroldegian inprimakia betez.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000107", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Habi villabonatarrekin batera grabatu dute \"Besterik ez\" abestia.\nEsanezin taldeak 2. diskoa izango denaren aurrerapen berri bat plazaratu du. \"Besterik ez\" du izena abesti berriak eta Habi talde villabonatarrarekin batera grabatu dute.\nBideoa Villabonan bertan egin dute, abestia sortu zen lokalera daraman bidean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000108", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Datorren azaroaren 24tik abenduaren 3ra Ander Deunaren Jaiak ospatuko dituzte ormaiztegiarrek.\nUrtero legez, Eleganteen bazkaria antolatu dute Harrikalariak Gazte asanblada elkarteko lagunek. Azaroaren 25ean, zubipe kiroldegian izango da eta 25€tan salgai daude bazkariko tiketak Pio, Zipotz eta Murua tabernetan, azaroaren 19a arte. Bi menu izango dira aukeran: 1. Menua: Entsalada mixta, baserriko oilaskoa parrilan, txerri saiheskia parrilan, ezeizako pasteltxoak, ogia, kafea eta edariak. 2-Menu beganoa: Entsalada mixta, menestra, lasaña, piña, ogia, kafea eta edariak.\nTiketarekin, bazkal ondorengo bingoko lehen jokaldia doakoa da eta saria izango da lehenengo bingo eta linearentzat. Erantsita kartela eta elegante eguneko argazki bat.\nJaietako bigarren otordu nagusia Mozorrotuen bazkaria da, abenduaren 2an, larunbata, 14:30etan zubipe kiroldegian izango dena. Kasu honetan Udala da antolatzailea eta tiketak salgai daude Ormaiztegi App-an. Ohi bezala, zenbakituta eta online izango da salmenta, azaroaren 24eko 23:55arte dago epea erosteko eta 3 menu aukeran: 1-HELDUEN MENUA. 22€: Entsalada mixta, baserriko oilaskoa eta txerri saiheskia parrilan, Eceizako pasteltxoak, ogia, kafea eta edaria; 2-MENU BEGANOA. 22€: Ensalada mixta, kroketa beganoak, barazki menestra, lasaña beganoa, piña, kafea, ogia eta edaria; 3-HAURRENTZAKO MENUA (12 urtez azpikoak). 13€: Patea, urdaiazpiko kroketak, baserriko oilaskoa parrilan patatekin, izozkia, ogia eta edaria.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000109", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Lan-hitzarmenaren negoziazioa bultzatzeko lanuzteekin jarraitzea erabaki du CAFeko langile batzarrak\nLAB eta ESK lanuzteekin jarraitzearen aldekoak dira baina aurka agertu dira ELA, CCOO eta UGT.\nCAFeko langile batzarrak hitzarmenaren negoziaketa bultzatzeko lanuzteekin jarraitzea erabaki du aldeko 825 botorekin eta aurkako 411rekin.\nHainbat lanuzte egunen ondoren, Zuzendaritza Batzordeak hitzarmenerako laugarren proposamen bat aurkeztu duela eman du jakitera LAB sindikatuak. Honen aurrean, lanuzte eta presio neurriak bertan behera uztea eskatu zuten ELA, CCOO eta UGTk, bai Beasain, Irun zein Madrilgo lantokietan. LAB eta ESK, ordea, presio-neurriak eustearen aldekoak dira, ez baitute uste \"langileak desmobilizatzeko behar besteko edukirik eta arrazoirik dagoenik\".\nAsteazkenean ospatu da mobilizazio eta lanuzteekin jarraitu edo ez erabakitzeko batzarra, eta Beasaingo lantegietan mobilizazioak bertan behera uzteko proposamenak 411 boto jaso ditu guztira, eta mobilizazioei eusteko proposamenak, 825 boto. Irunen 41 izan dira mobilizazioak bertan behera uztearen aldeko botoak, eta 172 mantentzearen alde. ELAk, CCOO eta UGTren babesarekin lanuzteak bertan behera uzteko egindako proposamenak Madrilgo lantegian egindako batzarrean bakarrik egin du aurrera. Mobilizazioekin jarraitzea onartuta, ostegun honetan bertan izango da hurrengo lanuztea Beasaingo lantokian.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000110", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta 20,50-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20-19 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 13;Idiazabal gazta berria 21;ahuntz gazta 16-30; Behi gazta ondua 18\nIrasagarra 2,5; Basakana 7; Bertako hurra 5; Uztapikua 4; Errezil sagarra 1,5€-4€; Gaztainak 3-4;Reina de Reinetas sagarra 1-4; Reineta gris sagarra 4; Bella Boskoop 3-4;Piku beltza 3; Piku berdea 3; Jubille sagarra 3-4;Nisperoa 3-5€/kg\nKiloko: Patata 2-3; Kalabaza Potimarron 3; tomatea 4,50-5,50; lekak 5-7; Piper morro berde eta gorria 4; Italiar piperra 4; Gindillak 5-10; Berenjena 2,5; Lollo uraza 0,60-1; Gernikako piparra 8€/kg; Piper luze gozoa 8; Babarrun txuri freskoa/ pocha 12. Boniato 3 ;Babarrun beltza lekan 14;Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6;Bruselaza 6-7\nBanaka: Kale aza 1; Kale Gorria 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2€; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Asto belarri letxuga 0,60€; Zilantro 1; Repollo 2; Pack Txoi 1,50; Azalore morea 2,50; Romanesku 2,50;Colirabano 1\nSortan: Rabanito edo errefautxo gorria 0,60 sorta; Arbi txuria 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Azelga gorria 1,60€/sorta; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; Urteko porrua 2,2€; Baratzuri buruak 0,60; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50;Mihilu 1,50€/ sorta\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nDimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15; Txillarra 4,5-7,50; Krisantemoa 25-35\nUnitatea: Atxikoria landarea 0,15 u.; Eskarola liso eta kixkur landarea 0,20 u.; Brokoli landarea 0,20 u.; Aza landarea 0,20 u.; Azalore landarea 0,20 u.;perexila 0,10-0,30 u.; Apio 0,10 u.; espinaka landarea 0,10 u.; Paktxoi landarea 0,10 u.; Ilar landarea 0,20\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; Aza kixkur landarea 15.; Erremolatxa landarea 10 ; urteko Porru landarea 3,50-4;Borraja 10; Zerba 15; kukulu 6-10; udaberriko tipulin landarea 3,50-4€/zientoa\nEztia 15-16€/kg; Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 5,75 /kg;\nSagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6;Irasagar dultzea 10; Propoleo 10-11;Polena 10; Sagar Zukua 3,80€/l.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000111", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Emakume zinegileak dokumentala, zuzendariak. Berta Gaztelumendi eta Raosa Zufia. Erea López ordiziarra etorriko da filma aurkeztera", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000112", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Negozio-proiektu bat sustatzeko, beharrezkoa da zurekin dagoenak pertsonak ikustea enpresen ordez. Ametsei, lanari eta ahaleginari lotutako horietako historia bakoitzaren atzean dauden pertsonak.\nEnpresa-proiektu bat gauzatzeko, finantzaketaz, kudeaketaz, paperez eta abarrez gain, beharrezkoa da laguntzen dizun pertsonak zeuk besteko konfiantza izatea zugan.\nLABORAL Kutxako gestoreentzat, proiektu horiek ulertzeko modu bakarra dago: laguntzaren, hurbiltasunaren eta, jakina, profesionaltasunik handienaren bidez.\nHain zuzen ere, egiteko modu horren lekuko dira BAT EGIN kanpainaren protagonista diren enpresaburuak. Haien testigantzek agerian jartzen dute nolako konfiantza- eta profesionaltasun-harreman berezia sortzen duen entitateak bezero bakoitzarekin, haren garapena bultzatzeko.\nHorixe da Txitatokiren kasua. Zirku-eskolaren sortzaileek sentitu zuten beren proiektu berezi eta paregabea beste edozein enpresa handi bezala tratatzen zuela entitateak. Haien esanetan, \"gure bankuak beti izan ditu ateak irekita guretzat, bai adierarik literalenean eta bai metaforikoan\". \"Negozio hau oso berezia da, eta berorren helburu soziala, izugarri garrantzitsua, eta eman diguten laguntzak ulertu eta errespetatu egin du idiosinkrasia hori\".\nIzan ere, nahi duzuna egiteko, eta ez hori bakarrik, egiten duzuna hobetzeko eta \"egiten duzunagatik aintzatespena jasotzeko\", laguntzen dizunak zugan sinetsi behar du, Conservas Almanaqueren sortzailearen hitzetan.\nLABORAL Kutxarentzat ez dago ganora handiko edo txikiko enpresarik, garrantzi handikorik edo txikikorik, ahalegin-, lan- eta ilusio-historiak baizik. Eta horrek guztiak goi-mailako dedikazioa merezi du, hurbiltasunarekin, konfiantzarekin eta profesionaltasunik handienarekin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000113", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Hirugarren postua, 31 punturekin, Haritz Goñik lortu du. Bigarrena aldiz, 32 punturekin, Xabier Anzak eta Mikel Moreak lortu du lehen postua 36 punturekin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000114", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "24. gazta lehiaketa ospatu dute gaur, Zegaman, Aizkorri-Aratz parke naturaleko gaztagileen artean\nHirugarren postua Idiazabalgo Gaztañaditxuloko Ander Barandiaranek lortu du. Bigarrena, aldiz, Olaberriako Aizpea Mendi gaztak eta lehenengo postua Segurako Ondarre baserriko Eneko Goiburuk jaso du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000115", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Elkarretaratzeak egin dira Goierrin indarkeria bikarioa salatzeko\nGaur arratsaldean manifestazioak egin dira Goierriko hainbat tokitan astelehenean Lizarran gertatutako ustezko indarkeria bikarioaren krimena salatzeko.\nHaurraren gurasoek bi urte zeramatzaten dibortziatuta eta alarmak piztu ziren astelehen goizean aitak haurra ikastolara eraman ez zuenean. Asteartean, hilak 7, aurkitu zituzten gorpuak Urbasan eta autopsiek adierazi dutenez, gizona semearekin batera bota zen Pilatoseko balkoitik.\nGoierriko talde feministek bultzatuta, Beasainen, Lazkaon eta Ordizian elkarretaratzeak egin dira hainbat herrietan egoera salatzeko eta biktimei babesa adierazteko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000116", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Abeslari lazkaotarrak udaberrian kaleratu zuen lehen diska bakarlari moduan eta geroztik, lanean jarraitu du\nGaurtik aurrera egongo da ikusgai \"Ez espero ezer nigandik\" abestia. Eiderren hitzetan: \"Abesti kuttuna da hau niretzat, duen esanahiagatik eta ibilbide honetan norabide berri bat islatzen duelako. Oso pozik eta harro nago egin dugunarekin eta egiten ari garenarekin\".", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000117", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Tailerra azaroaren 28tik maiatzaren 7ra arte iraungo du eta izena-ematea azaroaren 17an itxiko da\nUdaleko Kultura Sailak joskintza tailerra antolatu du, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.\nTailerrak asteartero egingo dira arratsaldeko 16:45etatik 18:45etara udaletxeko bigarren solairuan Ana Rosa Agirreren eskutik.\nTailerrerako plazak mugatuak izango dira, eta gehienez sei laguneko taldea osatuko da. Eskaintzen diren plaza kopurua gainditzen bada, plazak zozketa bitartez esleituko dira. Ikastaro bakoitzaren kostua 30 eurokoa izango da. Tailerra hasi aurretik, hilaren 21ean, 16:45etan bilera informatibo bat egingo da tailerraren ezaugarriak azaltzeko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000118", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bilboko Zinebi jaialdian parte hartuko du Igor Rezola beasaindarrak\nGaur emango zaio hasiera Bilboko Zinebi Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiari, eta bertan parte hartuko du Igor Rezola beasaindarrak.\nLarunbatean, hilaren 11n, \"Ez Bultza Egin! (EBE!)\" proiektu kolektiboa aurkeztuko du Bilboko BBK Aretoan, arratsaldeko 19:30ean. Sarrera doakoa da.\n\"Ez Bultza Egin! (EBE!)\" Mawatresek eta Igor Rezolak zuzendutako proiektua da, eta zinema, musika eta artea uztartzen ditu. Katsuhiro Otomoren \"Akira\" du oinarri ikuskizunak, mangaren jatorrizko forman zein zinemarako egokitzapenean. Proiektu berri honen helburua AKIRA berrikusteko eta berrinterpretatzeko ariketa kolektibo bat egitea da, kultura- eta arte-ekoizpen garaikidearen ikuspegitik.\nHorretarako, EBEk diziplina anitzeko lantalde hetereogeneo bat osatu du, artistak, musikariak, pentsalariak eta irudi/soinu teknikariak barne hartzen dituena. Hori guztia, Katsuhiro Otomoren lanarekin dialogatuko duten proposamen artistikoak (ikus-entzunezkoak/performatiboak) erakutsiko dituen ekitaldi batean formalizatuko da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000119", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Memegintza tailerra egingo dute Arrano Kulturak eta Beasaingo Gazte Asanbladak antolatuta\nSareetan umorea euskaraz egiteko asmoz, Arrano Kulturak eta Beasaingo Gazte Asanbladak memegintza tailerra antolatu dute. Azaroaren 18an izango da, 11:00etatik 12:30era, udaletxeko bilera gelan.\nTailerra hiru zatitan egituratuko da. Hasteko, sarrera egingo da: Zer dira memeak? Zein dira Euskal Herriko erreferenteak? Bigarrenik, eztabaidarako tartea irekiko da: Zer da umorea? Zeintzuk dira umorearen mugak? Azkenik, ikasitakoa praktikan jarriko dute.\nTailerra Klak, Gazteria Euskaldun eta Feministaren Komunikazio Proiektuak eskainiko du. Tailerra amaitzean, mokadutxoa izango da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000120", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "20240 zenbakidun loteri dezimoen zozketan sartuko zara Ordizian Txartelarekin ordaindutako erosketekin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000121", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "1.080 €ko gutxieneko pentsioa eskatzeko mozioak aurkeztuko dituzte Udaletan\nEkintzaz beteriko azaroa datorkie Goierriko Pentsiodunei. Azaroaren 16an manifestazioa egingo dute Gasteizen 1.080 €-ko gutxieneko pentsiorako osagarria galdegiteko. Azaroaren 11n Iruñean egingo dute manifestazioa. Hilaren 16an Gasteizera joateko autobusa antolatu dute 10 €-ren truke. Datorren astelehenean Lazkaon egingo den elkarretaratzean izena eman ahalko da.\nGoierrin astelehenetan egiten dituzten konzentrazioetan sinadurak biltzen ari dira eta, gainera, Udaletan eta Aldundietan mozioak aurkeztuko dituzte.\nPentsiodunek gogorarazi dute Hego Euskal Herrian 200.000 pentsiodun baino gehiago daudela 1.080 € baino gutxiagoko pentsioa jasotzen dutenak.\n1.080 €ko pentsio minimoa eskatzeaz gain, urtero gutxienez KPIarekin eguneratzea exijitzen dute.\nAzaroaren 11n ere mobilizatuko dira Goierriko pentsiodunak Osasun Publkoaren alde. Hala, EAEko hiru hiriburuetan Osasun Publikoaren Deferntsarako Herritarren Koordinakundeak egindako deialdiarekin bat egingo dute, zehazki arratsaldeko 17:00etan Donostiako Boulevardetik abiatuko den manifestazioarekin.\nAzkenik, Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta Denon Bizitzak Erdigunean plataformak deitutako greba antolatzeko batzordeetan parte hartzera deitu dituzte pentsiodunak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000122", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta 20,50-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20-19 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 13;Idiazabal gazta berria 21;ahuntz gazta 16-30; Behi gazta ondua 18\nIrasagarra 2,5; Basakana 7; Bertako hurra 5; Uztapikua 4; Errezil sagarra 1,5€-4€; Gaztainak 3-4;Reina de Reinetas sagarra 1-4; Reineta gris sagarra 4; Bella Boskoop 3-4;Piku beltza 3; Piku berdea 3; Jubille sagarra 3-4;Nisperoa 3€/kg\nKiloko: Patata 2-3; Kalabaza Potimarron 3; tomatea 4,50-5,50; lekak 5-7; Piper morro berde eta gorria 4; Italiar piperra 4; Gindillak 5-10; Berenjena 2,5; Lollo uraza 0,60-1; Gernikako piparra 8€/kg; Piper luze gozoa 8; Babarrun txuri freskoa/ pocha 12. Boniato 3 ;Babarrun beltza lekan 14;Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6\nBanaka: Kale aza 1; Kale Gorria 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2€; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Asto belarri letxuga 0,60€; Zilantro 1; Repollo 2; Pack Txoi 1,50; Azalore morea 2,50; Romanesku 2,50\nSortan: Rabanito edo errefautxo gorria 0,60 sorta; Arbi txuria 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Azelga gorria 1,60€/sorta; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; Urteko porrua 2,2€; Baratzuri buruak 0,60; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nDimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15; Txillarra 4,5-7,50; Krisantemoa 25-35\nUnitatea: Atxikoria landarea 0,15 u.; Eskarola liso eta kixkur landarea 0,20 u.; Brokoli landarea 0,20 u.; Aza landarea 0,20 u.; Azalore landarea 0,20 u.;perexila 0,10-0,30 u.; Apio 0,10 u.; espinaka landarea 0,10 u.; Paktxoi landarea 0,10 u.; Ilar landarea 0,20\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; Aza kixkur landarea 15.; Erremolatxa landarea 10 ; urteko Porru landarea 3,50-4;Borraja 10; Zerba 15; kukulu 6-10; udaberriko tipulin landarea 3,50-4€/zientoa\nEztia 15-16€/kg; Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 5,75 /kg;\nSagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6;Irasagar dultzea 10; Propoleo 10-11;Polena 10; Sagar Zukua 3,80€/l.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000123", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Kulturen arteko VII. topaketaren barruan, aste honetan pixto-pote bereziak izango ditugu! On egin!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000124", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gaur arratsaldean hainbat manifestazio egingo dira Gazako genozidioa salatzeko\nEuskal Herriko herri guztietan mobilizatzera deitu du Gernika-Palestina taldeak gaur, azaroak 7, udaletxeen parean\nGoierrin hainbat izan dira mobilizazioarekin bat egin duten erakundeak. Gaur, arratsaldeko 19:00etan Goierriko herrietako udaletxeen aurrean elkartasuna adierazteko bilduko dira \"Gazako sarraskia gelditu!\".", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000125", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Datorren astean emango diote hasiera Ormaiztegiko Mendi eta abentura asteari\n30. Mendi eta abentura astea abiatuko da azaroaren 14ean eta lau egunetan zehar, Gizarte etxea mendian gertatutako hainbat istorioren lekuko izango da. Asteari amaiera emateko, mendi ibilaldia egingo dute igandean.\nZirkulu polar artikotik 50 kilometro eskasera dagoen Westfjords eskualdea iskin ezezaguna da Islandian. Ring Road bide sonatua ez da bertara heltzen eta, beraz, ezta urtero herrialdera iristen diren milioika bisitariak ere. Tundrako klima izugarri aldakorra, haizetsua eta hotza da, eta gogo-gorputzarentzat benetako erronka da munduko bazter hau bizikletaz eta autosufizientzia eran esploratzea. Zenbaiten hitzetan, Europako azken bazter basatia da.\nIndiako Himalaian kokatzen da Zanskar bailara. Izena duten gailurretatik urrun dago, granitozko dorre eta mendi pikoez inguratua. Abentura eremua mendi eskaladarako. Bertan irekitako harkaitz bide berrien eta lehen aldiz zapaldutako gailurrez hitz egingo da ikusentzunezko honetan.\nAmetsetatik nekez bizi daiteke, baina amets egin gabe are nekezago. Gizakiaren aspaldiko ametsa da hegan egitea, eta aspaldiko urteotan hegan egitea du amets Joxe Ramon Agirre Marron mendizaleak. Ibilbide horretan Mattin Iñiguez Ormazabal batu zaio amets berriekin, elkarrekin Baltoroko mendia; Trango dorreak , Broak peak eta K2 mendia alboan dutela egan egitera gonbidatzen gaituzte. Mendizaletasunetik eta ametsetatik haratago, «zentzu ludiko, poetiko eta erromantikoa» duen.\nBhagirati 3 ra egindako espedizioa, Indiako Himalaiako Garwald eremuan. 6454m dituen gailur tente honetan, hego mendebaldeko ertza eskalatzen bizitakoa kontatuko da, eskalada gogor eta tentea.\nUdaletxea - Arandia - Urbizu - Zelandieta - Española - Liernia - Ormaiztegiko plaza (2 ordu)", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000126", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Elorri Sarasola eta Jorge Quintanarekin zuzendaria, filmak bukatutakoan solasaldia", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000127", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "89,5 punturekin irten da garaile Olano. Bigarren postua, 86,5 punturekin, Jabier Iraolak lortu du. Hirugarrena aldiz Kepa Loidik 84rekin, eta laugarrena Besainmendiko odolkiek 74,5 punturekin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000128", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Larunbatean ospatuko da Beasaingo XXVIII. Odolki-dastaketa eta lehiaketa\nOdolki eguna izendatu dute herritarrek larunbatean ospatuko den eguna. Izan ere, goizetik hartuko du odolkia nafarroa etorbideko pilotalekua bertaratzen direnak dasta dezaten.\n9:00etan emango zaio hasiera \"Beasaingo kaleetan zehar\" Argazki Rallyari, Argizpi argazkilari elkarteak antolatuta. 10:00etan irekiko dituzte bertako produktuen azokaren postuak Loinazki San Martin plazan eta 11:30tan abiatuko da XXXVIII. Odolki-dastaketa eta lehiaketa. Sari banaketa 13:00etan gauzatuko da Gernika pasealekuan.\nArratsaldean, Kamikaz Kolektiboaren eskutik, Troia kale antzezlana egingo dute 17:00etan Loinazko San Martin plaza azpian, eta borobiltzeko, 19:30etan Zuttik Elektrotxarangak alaituko ditu kaleak Erauskin plazatik abiatuta.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000129", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "San Martin egunaren bueltan hiltzen da txerria eta horren harira 15 urte daramatza Mutiloako Udalak Txerri azoka antolatzen. Aurten azaroaren 5ean, igandean jarri dute hitzordua.\nOhiko denez, jan edanik ez da faltako antolatu duten egitarauan. Goizeko 10etan zabalduko da azoka eta postuak frontoian eta plaza inguruan kokatuko dira. Hauetan guztietan txerrikiak egongo dira salgai, gainera jatorri desberdinetako ekoizleak kultura bakoitzeko ohituretan oinarritutako produktuak eskainiko dituzte. Aditu batek urdaiazpiko mozte erakusketa egingo du eta hau dastatzeko aukera egongo da, odolki eta txorizo dastaketarekin batera.Txerri erakusketa eta umeetzako eskulan tailerrak izango dira goiz guztian zehar. 12etan berriz odolkiak egiteko erakustaldia egongo da. Eguerdi partean, gose puntua izanez gero, goiz osoan zehar erretako txerrriaren pintxoak dastatzeko aukera egongo da.\nAuto pilaketak ekiditeko, autobus zerbitzu bereziak jarri dira Txerri azokara joateko. Batetik, Lazkao, Ordizia eta Beasaindik ( Lazkaotik hasita 09:30ean eta 11:00etan eta bueltakoak 12:30ean eta 13:45etan) eta bestetik, Zegama, Segura eta Zeraindik (10:15ean eta 11:45ean abiatuko da joaneko autobusa Zegamatik eta bueltakoak 13:15ean eta 14:30etan abiatuko dira).", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000130", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Azahara Dominguez foru diputatua Goierrin izan da turismo antolaketa eta eskaintza ezagutzen.\nMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua bailarako turismo gune batzuk bisitatu ditu eta hainbat alkate eta Goiturreko ordezkariekin bildu da.\nLurraldearen errealitatea ezagutzeko asmoz bisitatu duen lehenengo eskualdea izan da Goierri. «Turismo Zuzendaritzarako, ezinbestekoa da ezagutzea eskualde bakoitza, haien indargune eta beharrak, eta bertako eragileekin harreman zuzen eta jarraitua izatea. Helburua da industria turistikoari laguntzea bere helburuak betetzen modu jasangarrian eta kulturan eta tradizioan oinarrituta.\"\nOrdizian hasi du bisita, Goiturreko Niko Osinalde eta Ion Ubide ordezkariekin eta Adur Ezenarro alkatearekin. Bertan agentziaren berezitasuna eta urteko ekintza plana ezagutu ditu.\nOndoren Zegamara joan dira, Iker Zubeldia alkaterarekin batera Anduetza Parketxean kokatuta dagoen Aizkorri Aratz parke naturalaren interpretatzio zentroa ezagutzera.Seguran berriz, Erdi Aroko hiribildua eta Ardixarra Etxea bisitatu ditu Izarra Urdalleta alkatearekin. Bisitari amaiera emateko, Ondarre gaztandegia bisitatu du foru ordezkaritzak.\nMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak positibotzat jo du Goierriko eskualdera egindako bisita, eta ekintza horien garrantzia azpimarratu du. Era berean, Azahara Domínguez diputatuak bere esker ona adierazi du: \"Eskerrak eman nahi dizkiet bisita hauek posible egiten dituzten pertsonei eta tokiko entitateei, eskaini diguten arretagatik eta Gipuzkoako turismoaren alde duten jarrera onagatik\".", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000131", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Datorren asteburuko Trolls 3: Todos juntos filmaren saio bakoitzean 7 puzzle zozkatuko ditugu. 4 saio, 28 puzzle! Gorde zuen sarrera", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000132", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Azaroarekin batera, badator Movember gizonezkoen minbiziei aurre egitera\nJakintza Ikastola, Garagune, Zuhaizti eta kirol kluben lankidetza izango dute antolatzaileek.\nHiru helburu nagusi ditu Movemberrek: gizonezkoen minbizien ikerketarako dirua biltzea, minizi hauen prebentzioa eta osasun mentala zaintzea.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000133", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta 20,50-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20-19 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 13;Idiazabal gazta berria 21;ahuntz gazta 16-30; Behi gazta ondua 18\nIrasagarra 2,5; Basakana 7; Bertako hurra 5; Uztapikua 4; Errezil sagarra 1,5€-4€; Gaztainak 3-4;Reina de Reinetas sagarra 1-4; Reineta gris sagarra 4; Bella Boskoop 3-4;Piku beltza 3; Piku berdea 3; Jubille sagarra 3-4;Nisperoa 3€/kg\nKiloko: Patata 2-3; Kalabaza Potimarron 3; tomatea 4,50-5,50; lekak 5-7; Piper morro berde eta gorria 4; Kalabazin txuria 1; Italiar piperra 4; Gindillak 5-10; Berenjena 2,5; Lollo uraza 0,60-1; Gernikako piparra 8€/kg; Piper luze gozoa 8; Babarrun txuri freskoa/ pocha 12. Boniato 3 ;Babarrun beltza lekan 14;Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6\nBanaka: Kale aza 1; Kale Gorria 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2€; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Asto belarri letxuga 0,60€; Zilantro 1; Repollo 2; Pack Txoi 1,50\nSortan: Rabanito edo errefautxo gorria 0,60 sorta; Arbi txuria 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Azelga gorria 1,60€/sorta; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; Urteko porrua 2,2€; Baratzuri buruak 0,60; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nDimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15; Txillarra 4,5-7,50; Krisantemoa 25-35\nUnitatea: Atxikoria landarea 0,15 u.; Eskarola liso eta kixkur landarea 0,20 u.; Brokoli landarea 0,20 u.; Aza landarea 0,20 u.; Azalore landarea 0,20 u.;perexila 0,10-0,30 u.; Apio 0,10 u.; espinaka landarea 0,10 u.; Paktxoi landarea 0,10 u.;\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; Aza kixkur landarea 15.; Erremolatxa landarea 10 ; urteko Porru landarea 3,50-4;Borraja 10; Zerba 15; kukulu 6-10; udaberriko tipulin landarea 3,50-4€/zientoa\nEztia 15-16€/kg; Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 5,75 /kg;\nSagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6;Irasagar dultzea 10; Propoleo 10-11;Polena 10; Sagar Zukua 3,80€/l. Lore bizi zentroa32-58;Lore moztu zentroa 40-123", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000134", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Goierriko hainbat txokoetan ospatuko da bihar arimen omenezko festa\n19:00 Mozorrotuen topaketa plazan, aurpegi margoketa, beldurren erretzea eta gaztain erreak. Jantzi trapuak eta zatoz plazara!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000135", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Amiantoari buruzko mahai ingurua antolatu du Ordizia Orainek asteartean\nOrdizia Orain taldeak antolatu du amiantoari buruzko mahai ingurua hau, \"arazoa kezgarri\" honen inguruko informazioa zabaltzeko.\nHiru gonbidatu izango dira mahai inguru honetan hizlari. Ion Garciak, Asviamie elkarteko kideak, egungo egoeraren ikuspegi zehatza emango du. Amiantoak kaltetuengan eta ingurumenean duen eragina azalduko du.\nAdur Ezenarrok ere parte hartuko du solasaldian. Ordiziako alkateak legeak ezartzen dituen baldintzak eta araudiak betetzeko jarraitu beharreko urratsak izango ditu hizpide.\nAzkenik, Gipuzkoako Ur Kontsortzioko kide den Maitane Lasa ere bertan izango da. Honek, amiantoaren presentzia aztertuko du ur- azpiegitura eta instalazioetan. Gainera, amiantoa detektatzen denean jarraitu beharreko protokoloa azalduko du.\nMahai ingurua urriaren 31n, 19:30etan izango da, Barrena Jauregiko areto nagusian. Ordu bete inguruko iraupena aurreikusi dute eta Ordizia Orain taldeak euskaratik gaztelerako itzulpen-zerbitzua, zeinu-hizuntzakointerpretea eta haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dela azaldu du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000136", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Beasaingo frontenis txapelketa herrikoian izena emateko epea zabalik\nBigarren aldiz, frontenis txapelketa herrikoia jokatuko da Beasainen. Aurten azaroaren 25ean jokatuko da Antzizar Kiroldegian eta izena-ematea zabaldu dute. @frontbea instagramera eman beharko da izena azaroaren 6a baino lehen eta bikote bakoitzak 5€ ordaindu beharko ditu. Gehienez 18 bikotek osatuko dute txapelketa eta pelota hori motelarekin jokatuko da. Partidak 22ra edo 20 minutukoak izango dira.\nIrabazleek txapel bana eramango dute etxera eta bigarren sailkatuek kopa bana.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000137", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bera-berarekin elkarlanean sortutako nesken taldea ere estreinatu da gaurkoan. Urte guzti hauetan elkarteko parte izan diren kideei omenaldia egin zaie baita ere, Katxiporreta proiektuko Pirritx eta Porrotx pailazoekin batera.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000138", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "30 bat margolari elkartu dira Beasainen, Euskal Herri osotik etorrita. Familia-argazkia atera ondoren inguruan margotzen jarri dira eta ondoren, ibaiaren ura behera jarraituz, Aterpe tabernaraino jeitsiko dira Zuluetaren erakusketa ikustera.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000139", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "CAFeko langileak lanuzteak egiten hasi dira hitzarmenaren negoziazioa bultzatzeko\nGaur egin dute lehenengo geldialdia eta azaroan zehar beste sei egunetan ere hala egingo dute.\nCAFek Beasainen eta Irunen dituen lantegietako batzarrek erabateko babesa eman diote (botoen % 90 baino gehiagorekin) Enpresa Batzordeak egindako mobilizazioen proposamenari. Hala, geldialdia egin dute gaur eguerdian, eta azaroan zehar beste sei egunetan ere hala egingo dute.CAFek Castejonen (TRENASA) duen lantegiko langileek ere mobilizazio-proposamena berretsi zuten batzarrean. Horrela, CAFek Euskal Herrian dituen tren-fabrikazioko plantek bat egingo dute lehenengo aldiz hitzarmen kolektiboa berritzeko lanuzteen deialdiarekin, hitzarmen hori CAFek Nafarroan duen lantegian ere aplikatu ahal izateko. Izan ere, une honetan, hitzarmen honen aplikazio-eremua Beasaingo, Irungo eta Madrilgo lantegietarako da.Hala, asteazkenean bi orduz gelditu ostean, datozen asteetan Euskal Herriko CAFeko 3.500 langile inguruk honakolanuzte hauek egingo dituzte:• Azaroak 7, asteartea: 3 orduko lanuztea• Azaroak 9, osteguna: 3 orduko lanuztea• Azaroak 14, asteartea: 4 orduko lanuztea• Azaroak 16, osteguna: 4 orduko lanuztea• Azaroak 21, asteartea: 5 orduko lanuztea• Azaroak 23, osteguna: 5 orduko lanuztea", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000140", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "EL COLEGIO DE LOS ANIMALES MAGICOS 2, EL ORIGEN (Haurrentzako zinema)\nSarrera guztiak salgai daude euren salmente puntu fisiko eta onlinean:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000141", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Honako bertsolari hauek arituko dira kantuan: Maddi Aiestaran, Iñaki Apalategi, Oihana Iguaran, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio eta German Urteaga. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Maitane Legarreta arituko da.\nSarrerak sei euroan eros daitezke Usurbe Antzokiko lehiatilan, lehiatila digitalean eta usurbe.eus webgunean.Animatu eta etorri bertsoez gozatzera!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000142", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta 20,50-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20-19 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 13;Idiazabal gazta berria 21;ahuntz gazta 16-30; Behi gazta ondua 18\nIrasagarra 2,5; Basakana 7; Bertako hurra 5; Uztapikua 4; Errezil sagarra 1,5€-4€; Gaztainak 3-4;Reina de Reinetas sagarra 1-4; Reineta gris sagarra 4; Bella Boskoop 3-4;Piku beltza 3; Piku berdea 3;\nKiloko: Patata 2-3; Kalabaza Potimarron 3; tomatea 4,50-5,50; lekak 5-7; Piper morro berde eta gorria 4; Kalabazin txuria 1; Italiar piperra 4; Gindillak 5-10; Berenjena 2,5; Lollo uraza 0,60-1; Gernikako piparra 8€/kg; Piper luze gozoa 8; Babarrun txuri freskoa/ pocha 12. Boniato 3 ;Babarrun beltza lekan 14;Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6\nBanaka: Kale aza 1; Kale Gorria 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2€; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Asto belarri letxuga 0,60€; Zilantro 1; Repollo 2; Pack Txoi 1,50\nSortan: Rabanito edo errefautxo gorria 0,60 sorta; Arbi txuria 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Azelga gorria 1,60€/sorta; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; Urteko porrua 2,2€; Baratzuri buruak 0,60; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nDimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15; Txillarra 4,5-7,50\nUnitatea: Atxikoria landarea 0,15 u.; Eskarola liso eta kixkur landarea 0,20 u.; Brokoli landarea 0,20 u.; Aza landarea 0,20 u.; Azalore landarea 0,20 u.;perexila 0,10-0,30 u.; Apio 0,10 u.; espinaka landarea 0,10 u.; Paktxoi landarea 0,10 u.;\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; Aza kixkur landarea 15.; Erremolatxa landarea 10 ; urteko Porru landarea 3,50-4;Borraja 10; Zerba 15; kukulu 6-10; udaberriko tipulin landarea 3,50-4€/zientoa\nEztia 15-16€/kg; Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 5,75 /kg;\nSagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6;Irasagar dultzea 10; Propoleo 10-11;Polena 10; Sagar Zukua 3,80€/l.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000143", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordizia Rugby taldeko jokalari izandako Urtzi Abanzabalegi hil da lan istripu batean.\nAmpo Ordizia taldeak, sare sozialen bidez, gogoan izan du bere aurrelarien buru izan zena.\n2011tik 2013ra bitartean aritu zen talde ordiziarrean. Bigarren etapa honetan, Ligako txapeldunordea izatea eta Errege Kopako txapelketa irabaztea lortu zuen.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000144", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Hizkuntza gutxietuetako komunitateetako ordezkarieei harrera egin die Beasaingo Udalak\nLeire Artolak harrera egin die hainbat hizkuntza gutxiagotuetako ordezkariei eta euskararen erabilera eta ezagutza sustatzeko egitasmoen berri eman die.\nGarabide elkarteak gonbidatuta, ADITU (Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programa) ekimenaren baitan, 13 hizkuntza gutxiagotuetako 16 kide izan dira Beasainen: Kichwa (Ekuador), Quechua (Bolivia), Nasa yuwe (Kolonbia), Kaqchikel (Guatemala), Nawat (Mexiko), Yukatango Maia (Mexiko), Maputxeak (Txile), Aimara (Bolivia), Guaraní (Bolivia eta Argentina) , Acre (Brasil), Kreolera (Haiti), Kiche (Guatemala) eta Bubiera (Ekuatore Ginea).\nEuskararen indarberritzean, Beasaingo Udalak duen esperientzia partekatzea izan du helburu topaketa honek eta era berean, alkateak udalerriaren ezaugarri eta ezagutzak azaldu dizkie gonbidatuei.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000145", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Agarremedia eta Martinez Jatetxea garaile Ordiziako Marino Lejarreta klasikan\nHemen ikus dezakezue 7. Marino Lejarreta klasikalo klasifikazioa osorik.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000146", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo izan dira bikote garailea Seguran ospatu den Euskal Herriko dantza txapelketaren 47. edizioan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000147", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Zubi Buru elkartean ospatu den VI. Zapi Janztean Jexux Mari Irazu, Miren Artetxe, Oihana Iguaran eta Eneko Araiztegi \"Korta\" izan dira lehian.\nSeigarren edizioa izan du du Zaldibiako Zubiburu elkartean urtero ospatzen den Udazkeneko Zapi Janztea bertso bazkariak.\nBertan Eneko Araiztegi \"Korta\", Jexux Mari Irazu, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran izan dira lehian eta, bozketen ondoren Jexux Mari Irazu irten da garaile, Eneko Araiztegi \"Korta\"k zapia jantzi diolarik.\nSaio osoa laster izango duzue ikusgai www.gitb.eus en eta Goierri Telebistan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000148", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "2023ko \"Nik Lazkaon, zuk zergatik ez?\" bonu komertzialen kanpaina datorren astelehenean abiatuko dute\n30 euroko prezioan eta 40 euroko erosketa-balioan, 58 saltokitan trukatu ahal izango dira.\nLazkaoko Udalak \"Nik Lazkaon, zuk zergatik ez?\" merkataritza bonuen VIII. kanpaina jarriko du martxan astelehen honetatik aurrera.\nGuztira 2.000 bonu jarriko dira salgai, 30 euroko prezioan eta 40 euroko erosketa-balioan. Guztira 58 komertzio atxiki zaizkio kanpainari. Bonoak 5 euroko 8 tiketetan banatuta egongo dira; hauetatik 3 saltoki parte-hartzaile guztietan erabili ahal izango dira, eta gainerako 5ak, denetan, elikaduran izan ezik.\nBonuak zenbakituta egongo dira eta erosten dituen pertsonaren NANa erregistratuko da erosteko unean. Pertsona bakoitzak 5 bonu erosi ahal izango ditu gehienez, eta beste pertsona bat ordezkatuz ere erosi ahal izango ditu (gehienez 3), NANa aurkeztuta.\nUrriaren 23tik aurrera egongo dira salgai Lazkaoko udaletxean, 8:00etatik 17:00etara. Plazan ere erosi ahalko dira horretarako jarriko den karpa batean, astelehen goizetan, bonuak agortu arte. Bonuak azaroaren 30era arte trukatu ahal izango dira.\nAzaroaren 30era arte baserritarren bonuak ere erosi ahal izango dira. Hauek 20 euroko salneurria dute eta 35 euroko erosketa-balioa eskaintzen dute. 5 euroko 7 tiketetan banatuta, helburua tokiko lehen sektorea bultzatzea da. Inguruko 5 baserritan truka daitezke.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000149", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "10 urte betetzeko, 10 urte bete-bete saskia eskainiko du Errigorak\nErrigorak 10 urte bete ditu eta aurten eskainiko duen saskia eskuratzeko gaurtik azaroaren 9ra arte iriki dute epea\nErrigora sortu zeneko aldian bezala 50 eurotako saski bakarra eskainiko du urteurren edizio berezi honetan. Horrela azaldu zuen atzo eskainitako prentsaurrekoan:\nOriginala: Sorrerako saskiaren modukoa eta aldi berean joera berrikoaBiribila: 8 ertz izan arren, Errigora dena, garena, biltzen duena (ekoizle taldea, euskalgintzarako ekarpena, auzolangileen emana,...)Biderkatzailea: Sinpletasunetik, parte izateari eta izan nahiari dei egiteko ahala duena.\nInoizko etxe gehienetara iritsi asmo duen kutxa honetan, Errigora beraren 10 urteko ibilbidea jasoko dute eskatzaileek:• 23 ekoizleren ohiko 9 produktu ekologiko eta konbentzionalak nahasian. Zehazki ekoizleak hauek dira: Ablitasgo kooperatiba, El Alcaraván (Argedas), El Agricultor (Lerin), Aristu (Irunberri), Axuribeltz (Iturgoien), Azanza (Abartzuza), Azpea (Irunberri), Biosasun (Discastillo), La casa del aceite (Cascante), Bardea (San Isidro del Pinar), La Churta (Allo), Ebrón (San Adrian), Enara (Arroitz), El Escolar (San Adrian), Gobeiaberri (Lodosa), Hazialdeko (hainbat herri), Iturri (Arroitz), Lezaun (Lakar), Martinelli (Beriain), Mendiko (Oibar), El Molinero (Arroitz), Monasterio de Cascante eta Urrutia (Uxue).• Saskiaren prezioa, produktu horiek dendan erosi ezkero izango luketen prezioen parekoa da. %25a euskalgintzarako ekarpena da.\nOnline: errigora.eusGure webguneak eskaintzen du eskaerak jasotzeko bide eraginkorrena eta sinpleena.\nHala ere, badakigu hainbatek zailtasunak izan ditzakeela internet bidez eskaerak egiteko edo nahiago izan dezakeela ohiko bideak erabiltzea eta, beraz, kanpainako eskuorriak dakarren inprimakia betez ere egin daitezke eskaerak, herriz herri eta auzoz auzo kanpaina egiten duten ehunka boluntarioren bidez.\nEta aurtengoan 10 urteotan eskaria egin duten pertsona bakoitzari heleraziko diogun gutunak erabiliko ditugu eskuz-esku.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000150", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Beasaingo Udalak lore sorta oparitu dio eta herri osoaren izenean zoriondu du. Zorionak!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000151", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordiziako Udalak bono-kanpaina berri bat jarriko du abian hirugarren sektorea sustatzeko asmoarekin. \"Orain arte egin dugun bono kanpainetan egin dugun moduan, oraingoan ere helburua bera da: gaur egun udalerrian dugun merkataritza-sektorea indartzea eta bultzatzea\", zehaztu du Maitane Alvarez, Ordiziako alkateordeak. \"Beste kanpainetan balorazio oso positiboa jaso dugu, eta aldi honetan ere herriko merkataritza sektoreari onura egingo diola espero dugu\", gaineratu du.\nGuztira 3.000 bono jarriko dira salgai. Bono bakoitzagatik 20 euro ordainduz 30 euro gastatzeko aukera izango da. Hau da, erosleak 20 euro ordainduko ditu baina bonoak 30 euroko balioa izango dute, izan ere, Udalak gainerako 10 euroak jarriko ditu.\nEdozein pertsonak bonoak erosteko aukera izango du: \"Ordiziako merkataritza sustatzeko hartutako erabakia da hau, Ordizia erreferente izan dadin\", gehitu du alkateordeak. Beste kanpainetan egin den moduan, pertsona bakoitzak, gehienez ere, bere izenean eta beste baten izenean erosi ahal izango du, ordezkatuaren NANa aurkeztuz.\nBonoak, berriz, azaroan bakarrik erabili ahalko dira, azaroaren 1etik 30era.\nUrriaren 23tik aurrera, astelehena, eta izakinak agortu arte erosi ahalko dira. Ordiziako Merkataritza Bulegoan bakarrik eskuratu ahal izango dira, Santa Maria kaleko 21ean. Ordutegia 09:00etatik 19:00etara izango da, etenik gabe.\nOrdiziako Udalak egindako aurreikuspenaren arabera, 80 eta 100 saltoki bitartean gehituko zaizkio kanpainari eta erosketa-bonuak erosten dituzten pertsonek denda hauetan trukatu ahal izango dituzte.\nParte hartzen duten saltokiei dagokienez, elikadura-dendak kanpainarekin bat egin ahal izango dutela da aurtengo berrikuntza, gainerako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduekin batera.\nHala, tokiko merkataritzaren bidez erosketak azaroan egiteko aukera izango dute herritarrek, dagoeneko Gabonetako erosketetan pentsatuta edo beste behar batzuei erantzuteko eta, zalantzarik gabe, Ordiziako Udalak Ordizian merkatarien elkartearekin lankidetzan abian jarriko duen bonu-kanpainaren edizio berri honetan islatuko den kalitatezko eskaintza zabalaren bidez premia horiei erantzuna eman ahal izango die.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000152", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "ORDIZIAN Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza eta babesarekin, \"ORDIZIAN ARROSAZ JANTZIA\" kanpaina ospatuko du, urriaren 19tik 26ra.\nOstegunean, Urriaren 19an, Bularreko minbiziaren aurkako egunarekin batera ORDIZIAN ARROSAZ JANTZIA kanpaina jarriko da martxan, 300€ko erosketa bale bat zozketatuz, urriaren 19tik 26ra bitartean elkarteko establezimenduetan kontsumoa egiten dutenen artean.\nORDIZIAN elkarteak 300€ko balioa duen erosketa balea zozketatuko du beraien kontsumoa kanpaina honetan parte hartzen duten establezimenduetan urriaren 19tik 26ra arte egiten duten bezeroen artean. Bezeroek, erosketan lortutako Txartela beraien datuekin osatu eta ondoren Ordizian Bulegoan kokatutako postontzian bota beharko dute. Zozketa urriaren 27an egingo da eta pertsona irabazleak erosketa balea jaso eta abenduaren 31a baino lehen trukatu beharko du kanpainan parte hartzen duten saltokietan.\nORDIZIANen helburua da hurbileko merkataritzan erosteko nahikoa arrazoi ikusten duten bezeroak saritzea.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000153", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Arrakastaz ospatu da Beasaingo XVI. Mendi Festibaleko lehen astea\nAtzo Aizkorri Mendizale Elkarteak eta Arrastaka Mendi elkarteak euren oroitzapen preziatuenen bana bideo proiektatu zituzten", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000154", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta berria 18,50-23,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 13;Idiazabal gazta berria 21;ahuntz gazta 16-30\nKonferentzia udarea 3; Junbo sagarra 3; Irasagarra 2,5; Basakana 7; Bertako hurra 5; Uztapikua 4; Errezil sagarra 1,5€-3€; Gaztainak 3-4;Reina de Reinetas sagarra 1-3; Reineta de Aragon sagarra 2; Piku beltza 3; Piku berdea 3; Pelestina sagarra 1,5-3; Udare sagarra 1,5-3.\nKiloko: Patata 2-3; Kalabaza Potimarron 3; tomatea 4-5; lekak 5-7; Piper morro berde eta gorria 4; Kalabazin txuria 1; Italiar piperra 4; Gindillak 8-14; Berenjena 2,5; Lollo uraza 0,60-1; Gernikako piparra 8€/kg; Piper luze gozoa 8; Babarrun txuri freskoa/ pocha 12. Boniato 3 ;Babarrun beltza lekan 14;Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6\nBanaka: Kale aza 1; Kale Gorria 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2€; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Asto belarri letxuga 0,60€; Zilantro 1; Repollo 2; Pack Txoi 1,50\nSortan: Rabanito edo errefautxo gorria 0,60 sorta; Arbi txuria 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Azelga gorria 1,60€/sorta; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; Urteko porrua 2,2€; Baratzuri buruak 0,60; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nDimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15\nUnitatea: Atxikoria landarea 0,15 u.; Eskarola liso eta kixkur landarea 0,20 u.; Brokoli landarea 0,20 u.; Aza landarea 0,20 u.; Azalore landarea 0,20 u.;perexila 0,10-0,30 u.; Apio 0,10 u.; espinaka landarea 0,10 u.; Paktxoi landarea 0,10 u.;\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; Aza kixkur landarea 15.; Erremolatxa landarea 10 ; urteko Porru landarea 3,50-4;Borraja 10; Zerba 15; kukulu 6-10; udaberriko tipulin landarea 3,50-4€/zientoa\nEztia 15-16€/kg; Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 5,75 /kg;\nSagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6;Irasagar dultzea 10; Propoleo 10-11;Polena 10; Sagar Zukua 3,80€/l.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000155", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gaitu-ren helburua adimen artifizialak euskaraz egitea da: «Erronka berri bat dugu: makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu. Horretarako, milaka ahots behar ditugu, milaka grabazio ordu euskaraz». Horrela azaldu zuen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Tabakaleran egindako Gaituren aurkezpen publikoan:\nGaitu Beasainen lantzeko ordubeteko bilera antolatu dute datorren urriaren 19an, ostegunarekin, 18:00etan, Aittuko egoitzan (Martina Maiz 3, Bake Epaitegian).\nEtortzeko deia Beasaingo ikastetxe, udaletxe, guraso elkarte, kultur erakunde... eta, batez ere, beasaindar euskaldun guztientzat da eta joango direnek abisatu beharko dute 688 76 86 09 zenbakira (Aittu Euskara Elkartea) WhatsApp-ez edo deituz.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000156", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Goierriko Kontseilu Sozialistak Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin du Beasainen\nKontseiluaren hitzetan \"Israelgo estatuaren ofentsiba militarra eta mendebaldeko herrialdeen konplizitatea salatzen ditugu, eta palestinar herriari elkartasuna adierazi nahi diogu\"", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000157", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta berria 18,50-23,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-19; mamitze laktikoko behi gazta 17,20 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 13;Idiazabal gazta berria 21;ahuntz gazta 16-30\nConferencia madaria 3; Junbo sagarra 3; Irasagarra 2,5; Basakana 7; Bertako hurra 5; Uztapikua 4; Errezil sagarra 1,5€-3€; Gaztainak 3-4;Reina de Reinetas sagarra 1-3; Reineta de Aragon sagarra 2; Piku beltza 3; Piku berdea 3; Pelestina sagarra 1,5-3; Udare sagarra 1,5-3.\nKiloko: Patata 2-3; Kalabaza Potimarron 3; Txaiota 3,5; tomatea 4-5; lekak 5-7; Piper morro berde eta gorria 4; Kalabazin txuria 1; Italiar piperra 4; Gindillak 8-14; Berenjena 2,5; Lollo uraza 0,60-1; Gernikako piparra 8€/kg; Piper luze gozoa 8; Babarrun txuri freskoa/ pocha 12. Boniato 3 ;Babarrun beltza lekan 14 ;Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6\nBanaka: Kale aza 1; Kale Gorria 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; Borraja 0.80-1.80€; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2€; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Asto belarri letxuga 0,60€; Zilantro 1; Txikoria 1-1,5;Repollo 2\nSortan: Rabanito edo errefautxo gorria 0,60 sorta; Arbi txuria 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Azelga gorria 1,60€/sorta; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; Urteko porrua 2,2€; Baratzuri buruak 0,60; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nPitimini 8,15; Dimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15\nUnitatea: Atxikoria landarea 0,15 u.; Eskarola liso eta kixkur landarea 0,20 u.; Brokoli landarea 0,20 u.; Aza landarea 0,20 u.; Azalore landarea 0,20 u.;perexila 0,10-0,30 u.; Apio 0,10 u.; espinaka landarea 0,10 u.; Paktxoi landarea 0,10 u.;\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; Aza kixkur landarea 15.; Erremolatxa landarea 10 ; urteko Porru landarea 3,50-4;Borraja 10; Zerba 15; kukulu 6-10; udaberriko tipulin landarea 3,50-4€/zientoa\nEztia 15-16€/kg; Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 5,75 /kg;\nSagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6;Irasagar dultzea 10; Propoleo 10-11;Polena 10; Sagar Zukua 3,80€/l.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000158", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Patxi Zubizarreta saritua izan da Euskadiko Literatura Sarian ere\n2023ko Euskadi Literatura sariek badituzte izen. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak gaur goizean Donostian jakitera eman duenez, Arantxa Urretabizkaiak (Azken Etxea), Patxi Zubizarretak (Zerria) eta Joseba Larratxek (Ni ez naiz Mikel Laboa) Euskarazko Literatura, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Literatura Ilustrazioa modalitateak irabazi dituzte, hurrenez hurren.\nZubizarretarentzat bostgarren aldia da irabazten duela sari hau, gainera duela gutxi irabazi zuen ere Espainiako Haur eta Gazte Literatura Saria. Ikusi beheran:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000159", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "ORDIZIARROCKen XX. urteurrenean Ordizian Elkarteak bat egin du bere hare-aletxoa jarriz.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000160", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Sara Etxea eta Barandiaran Museoa bisitatzeko aukera urriaren 15ean\nBarandiaranen etxea eta bere eguneroko bizitzako txokoak zein objektuak ezagutzeko aukera izango da.\nAtaungo Barandiaran Museoak eskaintza berezia prestatu du hilaren 15erako, Museoa bisitatzeaz gain, Jose Migel Barandiaran bizi izan zen Sara Etxea ere bisitatzeko aukera izango baitute herritarrek igandean. Ataungo Udalaren, JM Barandiaran fundazioaren eta Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioaren arteko lankidetzarekin gauzatu den ekimena da hau.\nBisita gidatua Ataungo San Gregorio auzoan kokatua dagoen Barandiaran Museoan izango du abiapuntua goizeko 11:00etan. Bertan, Jose Migelen bizitzaren eta lanaren gako nagusiak azalduko dira, ikus-entzunezkoen eta gidariaren azalpenen bitartez. Jarraian, 10-15 minutuko ibilaldia egingo dute herri bidetik Sara Etxeraino; Barandiaranen etxea eta bere eguneroko bizitzako txokoak zein objektuak ezagutuko dituzte bertan. Joandako bidetik itzuliz, museoan emango zaio amaiera, bi ordu inguruko saioa osatuz.\nBisita euskaraz izango da, nahitaezkoa da aurrez izena ematea eta plaza mugatuak ditu. 14 urtez gorakoei zuzendua da eta 6 euroko prezioa du.\nJose Migel Barandiaran Lapurdin bizi izan zen 17 urtez (1936-1953), horietako hamahiru Sara herrian. 1953ko urrian itzuli zen jaioterrira eta Murkondo auzoan Sarako Bidartea etxea eredutzat hartuta egindako etxean eman zituen hil arteko urteak (1991), Pilar ilobarekin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000161", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bezeroei 10 euroko deskontua egingo zaie 30 euroko erosketa bakoitzeko. Tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimena.\nBONO DENDAREN FUNTZIONAMENDUAAurreko edizioetan bezala, dendako bonuaren funtzionamenduak aukera emango die erabiltzaileei 10 euroko deskontua izateko 30 euroko erosketa bakoitzeko. Deskontu hori establezimenduan bertan NAN zenbakia adieraziz, egiten da, bonua erosi beharrik gabe. Sustapena eskaintzen duten saltokiak www.euskadibonodend.eus webgunean erakutsiko dira.\n16 urtetik gorako pertsona bakoitzak gehienez 10€ko 5 bono erabiltzeko aukera izango du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000162", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ormaiztegiko adinekoen asteroko ibilaldiak asteazken honetan hasiko dira\nUrtero bezala, ibilaldian parte hartu nahi dutenak udaletxe aurrean batuko dira eta 10:30etan abiatuko dira. Udaletxeak azaldu duenez, Ordubete pasako ibilbideak izaten dira, Oin-harriak jubilatu elkartetik bideratzen dituzte, eta, amaieran, salda eta pintxoa izaten da nahi duten parte-hartzaileentzat, Jubilatuen egoitzan bertan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000163", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Erosketa guztien artean 100€ko 5 erosketa bale zozketatuko ditugu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000164", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Beasaingo Udalak, herritar guztien izenean zoriondu du eta lore sorta bat oparitu. Zorionak Angeles!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000165", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Idiazabalgo baserri egunaren baitan ospatu dute gaur Euskal Herriko gazta onenaren lehiaketa herriko Igarondo pilotalekuan.\n4. postua Baztarrika gaztandegiak eraman du, hirugarrena berriz Nafarroara joan da, Kortaria (Infernuko Gasna) eta 2. postua Laleze gaztandegiak lortu du.\nEpaimahaiak txapeldunetan txapeldun hautatu duena Segurako Ondarre gaztandegiko gazta izan da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000166", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Asteburu honetan hasiko da Beasaingo kuadrillen arteko futbito txapelketa\nDagoeneko osatu dira taldeak eta larunbatean jokatuko da 1. jardunaldia\nMurumendin jokatuko dira jardunaldi honetako partiduak eta 13:10etan abiatuko dira Zulo - Rushbi Kattalin taldeen norgehiagoka. Larunbata, urriak 7ko ordutegiak:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000167", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Errepide Nazionalean aurkitzen den autobus geltokiaren inguruan kokatu dituzte\nLegorretako Udalaren esanetan, bide segurtasuna hobetzeko eta inguruko ikusgarritasuna hobetzeko helburuarekin jarri dituzte. Autobuseko erabiltzaileez gain, bidegorria erabiltzen duten txirrindulari, korrikalari eta oinezkoetan pentsatuz ere jarri dira.\nGipuzkoako Foru Aldundiaren bitartez jasotako dirulaguntza baten bitartez egin dute obra.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000168", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Barrena Jauregian egingo diren hiru hitzaldiek badute data eta izenburua\nBihar emango zaio hasiera Lemniskatak antolatuta Ordizientzia 2023 zikloari Martin Garciaren \"Tesoros fotográficos del siglo XIX en el Archivo General de Navarra\" hitzaldiarekin. Arratsaldeko 19:00etan izango da Barrena Jauregian.\nBertan, Lemniskata Kaierak bildumako 7. alea aurkeztuko dute ere: XIX. mendeko Brunet bilduma. Goierri bailarako argitaratu gabeko argazki zaharrenak eta hainbat argazki berri ikusi ahal izango dituzte. Dagoeneko salgai dago ohiko lekuetan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000169", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta berria 18,50-23,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-19; mamitze laktikoko behi gazta 17,20 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 13;Idiazabal gazta berria 21;ahuntz gazta 16-30\nConferencia madaria 3; Junbo sagarra 3; Irasagarra 2,5; Basakana 7; Bertako hurra 5; Uztapikua 4; Errezil sagarra 1,5€-3€; Gaztainak 3-4;Reina de Reinetas sagarra 1-3; Reineta de Aragon sagarra 2; Piku beltza 3; Piku berdea 3; Pelestina sagarra 1,5-3; Udare sagarra 1,5-3.\nKiloko: Patata 2-3; Kalabaza Potimarron 3; Txaiota 3,5; tomatea 4-5; lekak 5-7; Piper morro berde eta gorria 4; Kalabazin txuria 1; Italiar piperra 4; Gindillak 8-14; Berenjena 2,5; Lollo uraza 0,60-1; Gernikako piparra 8€/kg; Piper luze gozoa 8; Babarrun txuri freskoa/ pocha 12. Boniato 3 ;Babarrun beltza lekan 14 ;Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6\nBanaka: Kale aza 1; Kale Gorria 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; Borraja 0.80-1.80€; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2€; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Asto belarri letxuga 0,60€; Zilantro 1; Txikoria 1-1,5;Repollo 2\nSortan: Rabanito edo errefautxo gorria 0,60 sorta; Arbi txuria 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Azelga gorria 1,60€/sorta; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; Urteko porrua 2,2€; Baratzuri buruak 0,60; Apioa 1; Lonbarda 1\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nPitimini 8,15; Dimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50\nUnitatea: Atxikoria landarea 0,15 u.; Eskarola liso eta kixkur landarea 0,20 u.; Brokoli landarea 0,20 u.; Aza landarea 0,20 u.; Azalore landarea 0,20 u.;perexila 0,10-0,30 u.; Apio 0,10 u.; espinaka landarea 0,10 u.; Paktxoi landarea 0,10 u.;\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; Aza kixkur landarea 15.; Erremolatxa landarea 10 ; urteko Porru landarea 3,50-4;Borraja 10; Zerba 15; kukulu 6-10; udaberriko tipulin landarea 3,50-4€/zientoa\nEztia 15-16€/kg; Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 5,75 /kg;\nSagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6;Irasagar dultzea 10; Propoleo 10-11;Polena 10", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000170", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Andrea, 16 urteko legorretarra, irailaren 17tik dago desagertuta.\nAndrea, 16 urteko gazte legorretarraren bila ari direla jakinarazi du VOST Euskadi elkarteak, sare sozialen bidez. Irailaren 17an desagertu zen, eta Hernanin egon daitekeela uste da.\n157 cm neurtzen ditu eta 44 kg-ko pisua du, begi marroiak eta ile gaztainkara. Desagertu zen egunean txandal grisa, motxila beltza eta Nike markako zapatila txuriak zeramatzan soinean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000171", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Arrano Kulturak Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean, Sagastigutiko zuhaitzak ezagutzeko bi ibilaldi antolatu ditu\nUrriaren 8an goizeko 10:30etan abiatuko dira Sagastiguti parkeko sarreratik. Helduentzako eta haurrentzako (9-11 urte) bi ibilaldi izango dira eta Mari Azpirozek eta Yoana Garciak, Aranzadi Zientzia Elkartetik, gidatuko dituzte. Ondoren, mokadutxoa jatera joango dira.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000172", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Isabel Imaz beasaindarra hil da 85 urte zituela. Olano Harategian urte luzez egindako lanagatik zen ezaguna herrian, baita Beasaindik kanpo ere.\nOlano Harategia duela 60 urte zabaldu zuten Isabel Imaz berak eta Andrés Olano senarrak. Azken urteetan Josema semea da harategiaren arduraduna. Bertan prestatutako odolkiek egin dute ezagun Olano, eta Isabel bera ere bai. Dozenaka sari jaso ditu Olanoko odolkiak, ondo egindako lanaren seinale.\nAzken agurra, gaur, asteartea, arratsaldeko 19:00etan izango da Beasaingo Andre Mari Zerutarraren Parroki Elizan. Gorpua Beasaingo Goierri beilatokian egongo da 13:30ak arte, eta arratsaldean, 16:00etatik 18:00ak arte.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000173", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Belako eta Delirium Tremens, XX. Ordiziarrock jaialdiko kartelburu\n20 edizio betetzen ditu aurten Ordiziarrock jaialdiak, eta zenbaki borobilaren mailako kartela osatu dute antolatzaileek. Urriaren 19an hasita, hiru eguneko jaialdia izango da 20. Ordiziarrock.\nOstegunean D'elikatuzen ekingo diote jaialdiari, Pello Ramirez eta Nacho Soto musikariek. Kontzertu intimoa eskainiko dute Ramirez akordeoi eta biolontxelo jotzaile ordiziarrak eta Soto Soto pianista asturiarrak.\nOstiralean frontoian izango dira kontzertuak. Delirium Tremens 80ko hamarkadan sortutako rock talde mutrikuarra, Ginger postpunk hirukotea eta Bake Faltsua ordiziarrak igoko dira oholtzara.\nLarunbatean ere frontoian egingo dituzte kontzertuak. Belako talde mungiarra izango da bertan, disko berria aurkezten. Kerobia talde iruindarra ere bertan izango da, iaz osasun arazoengatik huts egin ondoren. Larunbateko izen zerrenda itxiz, Balloon Frame hip hop eta rap taldea izango da frontoian.\nDJak ere izango dira frontoia girotzen: ostiralean Balins Rock & Roll DJ eta larunbatean N-Lezz.\nAntolatzaileek gogorarazi dute kontzertu guztiak doakoak izango direla.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000174", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Astelehenero pentsio duinak aldarrikatzeko egiten duten elkarretaratzea baliatu dute urriaren 1ean ospatu den Adinekoen Eguna gogoan izateko. Horrela, aste honetako aldarrikapenari, Osakidetzan murrizketarik ez egiteko eskaera gehitu diote.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000175", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Izen ematea azaroaren 9an irekiko da, arratsaldeko 17:00etan. Datozen egunetan informazio helaraziko dute webgune ofizialean.\nXIII. edizioak betiko 3 lasterketak mantenduko ditu eta guztira 1450 korrikalarik izango dute lekua:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000176", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Astean bitan aterako dira ibiltzera, astearteetan eta ostegunetan.\nPausoka ekimenaren 7. edizioari ekingo diote datorren asteartean Lazkaon. Aurten berrikuntza batekin dator: bi egunetan egingo dituzte irteerak, astearteetan eta ostegunetan. Bi egunetan goizeko 10: 30etan abiatuko dira paseoak herriko plazatik.\nLazkaoko Udalak Orobionerekin, San Benito Ikastolarekin, Azki emakumeen elkartearekin, Txindoki gerontologikoarekin eta Osakidetzako anbulatorioarekin batera bultzatu dute proiektu hau lagun artean paseatzera irteteteko eta komunitatearen osasuna eta sozializazioa sustatzeko helburuarekin.\nIkastolako boluntarioen eta ikasleen konpromisoari esker, Txindokiko egoiliarrek hilabete bakoitzeko azken asteartean bat egin ahal izango dute ibilaldi horietako batzuekin.\nInformazio gehiago nahi izanez gero edo Pausokan izena emateko, deitu Lazkaoko Udaletxera 943 08 80 80 telefonora.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000177", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ataungo Udalak antolatzen duen lehiaketaren 18. edizioa izango da.\nUrriaren 1ean ospatuko da Ataungo Argazki Rallyaren 18. edizioa. Bertan parte hartu nahi dutenek, egun berean eman beharko dute izena Ataungo udaletxearen aurrean, 9etatik 10etara. Partaide bakoitzak 5 euro ordainduko du eta izen ematearen momentuak txartelak begiratuko dira.\nLanbidez argazkilariak ez diren zaletueei zuzendutako lehiaketa da eta argazki digitalak izango dira, kolore edo txuri-beltzean. Mugikorrarekin egindako argazkiak ez dira onartuko.\nPartaide bakoitzak gehienez 36 argazki aurkeztuko ditu eta aukeratutako horiek bakarrik egon behar dira txartelean. Aukeratutako argazkiak ezingo dira manipulatu eta erabiliko den formatua JPG konprimitu gabea izango da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000178", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bertako onddoa 210kg 12-35€/kgZizahoriak 45 kg 15-20€Gibelurdina 28kg 18-30€/kg\nArdi gazta berria 18,50-23,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-19; mamitze laktikoko behi gazta 17,20 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 13;Idiazabal gazta berria 21;ahuntz gazta 16-30\nHEMENGO FRUITUAKConferencia madaria 3; Junbo sagarra 3; Irasagarra 2,5; Basakana 7; Bertako hurra 5; Uztapikua 4; Errezil sagarra 1,5€-3€; Gaztainak 3-4;Reina de Reinetas sagarra 1-3; Reineta de Aragon sagarra 2; Piku beltza 3; Piku berdea 3; Pelestina sagarra 1,5-3; Udare sagarra 1,5-3€.\nKiloko: Patata beltza 3; Kalabaza Potimarron 3; Txaiota 3,5; Aire libreko tomatea 4; Aire libreko patata berria 2-3; lekak 5-6,5; Piper morro berde eta gorria 4; Kalabazin txuria 1; Gerezi tomatea 7; Luzokerra 4; Italiar piperra 4; Gindillak 8-14; Berenjena 2,5; Patata gorria 2; Lollo uraza 0,60-1; Gernikako piparra 8€/kg; Piper luze gozoa 8; Babarrun txuri freskoa/ pocha 12. Boniato 3 ;Babarrun beltza lekan 14 ;Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6\nBanaka: Kale aza 1; Kale Gorria 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; Ziazerba edo espinaka sorta 1-1,50; Borraja 0.80-1.80€; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2€; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Asto belarri letxuga 0,60€; Zilantro 1; Txikoria 1-1,5;Repollo 2\nSortan: Rabanito edo errefautxo gorria 0,60 sorta; Arbi txuria 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Azelga gorria 1,60€/sorta; Zerba 1,50-2,00; Kale aza 1,50; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; Urteko porrua 2,2€; Baratzuri buruak 0,60; Apioa 1\nARRAUTZAKL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nLOREAKPitimini 8,15; Dimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50\nUnitatea: Atxikoria landarea 0,15 u.; Eskarola liso eta kixkur landarea 0,20 u.; Brokoli landarea 0,20 u.; Aza landarea 0,20 u.;\nAzalore landarea 0,20 u.;perexila 0,10-0,30 u.; Apio 0,10 u.; espinaka landarea 0,10 u.; azelga landarea 0,10 u.; Paktxoi landarea 0,10 u.;\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; Aza kixkur landarea 15.; Erremolatxa landarea 10 ; urteko Porru landarea 3,50-4;Borraja 10; Zerba 15; kukulu 6-10; Apio 10; udaberriko tipulin landarea 3,50€/zientoa\nBESTELAKOAKEztia 15-16€/kg; Sagar Zukua 4-6€/l.; Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 5,75 /kg;Sagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6;Irasagar dultzea 10; Propoleo 10-11;Polena 10", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000179", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordiziako Udaleko Euskara Sailak hainbat dirulaguntza bideratuko ditu aurten ere. Hauei esker, ordiziarrek matrikularen 100%a jasoko dute ikasturtean zehar baldintzak betetzen badituzte, HABEk homologatuta.\nEuskaraz bizi nahi dugu, eta euskararen erabilera eta jakintza sustatzea lehentasuna dira guretzat. Horregatik, aurten ere hainbat dirulaguntza bideratuko ditugu euskararen erabilera bultzatzera, bai maila hobetu nahi dutenentzat, baita euskaraz lehen hitzak ikasi nahi dituztenentzat ere\nMatrikularen %85a jasotzeko aukera izango dure Ordizian erroldatuta ez daudenek baldintza zehatz batzuk beteta: Ordiziako Udalarekin hitzarmena sinatuta duten Ordiziako enpresetako, dendetako eta tabernetako langileak eta kirol elkarteetako entrenatzaileak izan beharko dira.\nBi kasuetan, urtero gehienez 500€ jasoko dituzte eta barnetegietarako 650€ eta ikastaroa bukatu eta gehienez bi asteetara eskatu beharko dira.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000180", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Udalak adierazi duenez, bidean zehar edaria banatuko da eta amaitutakoan gosaria eta zozketa egingo dute partaide guztientzat.\nBi ibilaldi desberdin egingo gira, 29Km-koa eta gaztetxoentzat 12Km-koa. Luzearen ibilbidea: Ormaiztegi, bide berdea Lierni, Barnaola, Mutiloa, Zerain, Aizpeako Labeak, Larrosain, Otaño, Aizpuruko borda, Moñastegizar Barnaola, Lierni, Española mendia Ormaiztegi.\nIzen ematea egunean bertan irekiko da goizeko 8:15etan udaletxe azpian. Federatuentzat 5€ko prezioa izango du eta Federatugabeentzat 10€koa. 12 urte beherakoek lagunduta joan beharko dute eta kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000181", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "UEMAren agintaldi hasierako Batzar Nagusia ospatu dute gaur Ataungo Herri Antzokian.\nBertan bildu dira mankomunitateko kide diren 101 udaletako alkateak eta zinegotziak, eta maiatzaren 28ko udal hauteskundeen emaitzen arabera osatutako zuzendaritza batzorde berria izendatu eta batzarkideek lehendakari berria hautatuko dute, orain arte UEMAko lehendakari izan da Iraitz Lazkanori erreleboa hartuz.\nMartin Aramendi ataungo alkatea izendatu dute lehendakari eta Iruner Ubieta Alberdi Zarauzko EAJko zinegotzia lehendakari orde.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000182", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ormaiztegiko txirrindulariak Movistar taldea utziko du urte amaieran eta 2024 urtea Frantziako taldearekin egingo du, bere anai Ionekin batera.\nBi ormaiztegiarrak talde berean batuko dira berriro, Euskaltelen, Movistarren, Astanan eta Bahrainen egin zuten bezala. Cofidis taldeak gaur eman du albistea komunikatu baten bidez. UCI World Tourrean bere bosgarren taldea izango da hau.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000183", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Beasaingo Udaltzaingoak jakinarazi du, Josetxo Imazen Oroimenezko proba dela eta, igandean 10: 00etatik 12: 30ak arte, gutxi gorabehera, trafikoa moztuko dela herriko hainbat tokitan. Zaldizurretako biribilgunetik ezin izango da Beasainera sartu, eta Gipuzkoa plazatik ere ezin izango da irten, ezta sartu ere. Bestalde, Kale Nagusiko, J.M.Iturriotz kaleko eta Nafarroa hiribideko garajeetako erabiltzaileek ezin izango dituzte ibilgailuak atera edo sartu kale horietan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000184", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ormaiztegiko bikotekako patata tortila txapelketarako izen ematea irekita\nSan Migel eguneko ospakizunenartean ospatuko da tortila txapelketa\nDatorren irailaren 30ean, larunbata, San Migel eguna ospatuko da Ormaiztegin. Urtero legez, txapelketa ugari antolatu dira egun honetarako eta horietako bat izango da Tortila patata txapelketa. Bertan izen-emateko helbidera idatzi behar da irailaren 27a baino lehen. Tortila goxoena prestatzen dutenek, Kukon afaria, mantalak eta Odolki eguneko epaimahaikide izateko aukera irabaziko dute.\nTortila txapleketaz gain, ekintza ugari antolatu dira asteburuan zehar.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000185", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Irati Iciar izango da Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari berria\nKike Amonarrizen lekua hartuko du Iciarrek Ermuako Batzar Orokorrean.\nIrati Iciarrek (Oñati, 1975) hartuko du Kike Amonarrizen (Tolosa, 1961) lekukoa Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaritzan, gaur, irailak 22, Ermuan egingo den Batzar Orokorrean. Zuzendaritzako kide izan da orain arte, eta ikasitakoez zein aurrera begirakoez hitz egin du Amonarriz lagun duela. Batera jauzi dinamikaren berri eman du, eta azaroaren 18an Arrasaten egingo den kongresuaz ere aritu dira.\nKike Amonarriz: Emozio asko pilatzen dira. Batetik, esango nuke normaltasunaren ondorio dela. Topagunean normala da urte batzuen ondoren lehendakaria aldatzea, eta ezinbestekoa ere bada. Bazkide garen elkartetako ordezkariok zuzendaritzatik pasatu behar gara, lehendakaritzatik, eta horrek elkarte ezberdinek inplikazio gehiago izatea dakar, ezagutza handiagoa izatea. Are gehiago, Topaguneak ere ikuspegi zabalagoa du era honetan. Bestetik, satisfakzioa ere badago. Lau urte bizi izan dira, konplexuak, baina gauza asko egin ditugu. Pena ere badut, baina baita itxaropena ere. Iratik hartuko du ardura, eta itxaropen guztia dut berarengan. Iruditzen zait lehendakari fenomenala izango dela. Emozio diferente asko pilatzen zaizkit...\nIrati Iciar: Nik poza dut. Topaguneak nigan ikusi du nirekin lan egiteko edo elkarrekin egoteko gogoa. Erantzukizuna ere badut. Kikeren ordezkoa naiz, ondorengoa, eta oso handia da bera; ezagutzen dugu, eta hor daude espektatibak ere. Zer behar du izan Topaguneak? Zer espero du jendeak niregandik? Alde horretatik, aitortu beharra daukat bertigo pixka bat dudala, baina batez ere itxaropena eta lan egiteko gogoa. Urte askoan noa zuzendaritzan, Geu elkartean ere badut ibilbidea egina... hainbat saltsatan ibili naiz eta ilusioa dut. Balioa eman nahiko nieke Araba eta Gasteizi, hori da nire asmoa; ea Topagunetik hori erdiesten dugun. Azkenik, harro ere sentitzen naiz. Guztioi gustatzen zaigu horrelako aitortza bat egitea. Ni lanera nator, elkarrekin bide bat egitera. Kike, ez zara hain erraz libratuko...\nK.A.: Iratik, gainera, mugimendua oso barrutik ezagutzen du, eta hori sekulako abantaila zein bermea da. Behin entzun nuen: erreleboa eman, ez bota. Eta kasu hau da erreleboa pasatzea modu oso naturalean. Gainera, Irati lehen momentutik izan da oso kementsua eta ilusionatuta egon da. Pertsona gazteago bat da, gasteiztarra, emakume ikuspegia ekarriko du... ekarpen oso inportantea izango da.\nI.I.: Eskerrik asko. Topagunera nator, zuzendaritza batera, lan talde batera; ez nago bakarrik. Jasone ez da hemen gurekin, baina beti izan da mugarri oso handi bat Topagunean. Aurreko aldi batean esan nion ezin dudala ezer apurtu; dena ondo doa. Izan ere, Topaguneak ibilbide bat du, inertzia bat eta estatus bat. Badauka une bat. Kongresua ere orain egingo dugu; beraz, ni laguntzera nator, bidelagun izatera. Emakumea ere banaiz, eta Gasteiz, Araba... ikuspegi hori txertatzera nator, irudi hori islatzera.\nK.A.: Lau urte hauek biziak eta konplexuak izan dira. Gogoan dut lehendakaritza hartu nuenean non egin nezakeen nire ekarpenik handiena; seguru aski, elkarteekin jardunean eta mugimendua indartzen. Horretan hastera gindoazen unean, ordea, koronabirusa heldu zen, eta gelditu egin zen. Horrek baldintzatu ditu lau urteak, baina nabarmenduko nuke mugimenduak izan duen indarra eta kemena, nola jakin duen egoerari aurre egiten. Une zailak izan dira, denon ezinarekin gainera... baina aurre egin zaio, bi faktorerengatik.\nK.A.: Batetik, Topaguneak duen lantaldeak eutsi egin zion erronkari, eta mugimenduak berak, euskara elkarteek ikusi zuten egoera horri ezin ziotela bakarrik erantzun. Egon zen gerturatze bat, bateratze bat eta trinkotze bat, eta horrek ekarri du urte hauek emankorrak izatea. Aurrerapauso sendoak eman dira. Burura datorkit, esate baterako, Euskaraldia bi aldiz egin dugula. Bigarrena, gainera, oso kolokan egon zen, baina egiteko erabakia hartu zen, eta nik uste dut klabea izan zela. Beraz, muga horiekin guztiekin ere lortu genuen euskararen gaia ez ateratzea agenda soziopolitikotik. Egin ahal izan zen ekimen handi ia bakarra izan zen. Bestalde, Iparraldera hedatu gara, eta lortu dugu Ipar Euskal Herriko Topagunea ere sortzea. Hainbat elkarte ere sortu dira; Kukulaisi, esaterako, aisialdi taldeen koordinazioa. Nafarroan, aldekotasuna lantzeko ere lan ildo indartsu bat jarri da martxan. Hainbat lan ildo zabaldu dira egoera oso konplikatu batean. Agerian utzi du mugimenduak duen ekintzailetasuna, ekimenerako gaitasuna.\nI.I.: Nik aipatuko nuke mugimenduaren, euskal munduaren, gure bazkideen eta elkarteen erresilientzia. Erresilientzia da egoera zail horietatik ateratzea zure onena duzunean, eta buelta bat ematea; indartuta ateratzen zara. Egia da asko sufritu dugula pandemian, bai Topagunean, bai Geu elkartean... baina horrek ere ekarri zigun halabeharrez aurrera jarraitzea, gure erremintak zeintzuk diren jakinda eta dugunari zukua aterata.\nAdibidez, Kikek aipatutako ekimenez gain, dagoeneko kontzientzia oso-oso sendoa dugu online bideari dagokionez, digitaltasunaren garrantziaz. Orain ohartu gara digitala eta aurrez aurrekoa ez doazela paraleloan; batera doaz. Bizi gara digitalean eta aurrez aurrekoan batera. Hori ere azpimarratuko nuke. Bada, era horretan, Topagunea ere sartua da XXI. mendean. Ilusionatuta atera gara, bideak ikusi ditugulako. Ordea, baliabideen inguruan, norekin egin, nola... hori ja landuko dugu kongresuan.\nKike Amonarriz: \"Zaila da mugimendu sozialak egituratzea. Jendea prest da laguntzarako, baina ez erantzukizunerako\".\nK.A.: Egoera aldatzen ari da, erronkak aldatu egin dira, pandemiak aldatu egin ditu gure bizitzak, gero eta zailagoa da elkarteak sortzea, guneak... gure ametsa zen Euskaraldiak herri batzordeak-eta egonkortzea eta euskara elkarteak sortzea. Batzuk sortu dira, baina indibidualizazio prozesuak handiak dira. Hor ikusi ditugu erronkak: lehendik zeuden batzuk badaude, baina pandemiak areagotu egin ditu. Gu mugimendu sozial bat gara, eta momentu honetan konplikatua da horrelakoak martxan jartzea, egituratzea. Jende asko dago laguntzeko prest gauza puntualetarako, baina guneak, motoreak sortzea eta erantzukizunak hartzea, gero eta gehiago kostatzen da. Horiek ere behar ditugu.\nIkusten ari gara pandemiak ekarri duela ikus-entzunezkoen kontsumoa biderkatzea erdaraz, etorri berri direnen inguruan ere erronka berriak ditugula. Hor daude globalizazioa eta indibidualizazioa ere. Baina nola erantzun horri guztiari? Bada, hori egin nahi dugu hurrengo kongresuan. Zer egin beharko genuke Topagunea bezalako mugimendu batek erabileran jauzi bat eman ahal izateko? Zein da gure funtziona? Non daude gure erronka nagusienak hurrengo hamar urtetan? Batzuk aipatu ditugu, baina gehiago ere badaude.\nI.I.: Topagunea mende honetan murgilduta dago, pandemia baten ostean, eta konturatu ginen berriztu egin behar genituela duela hamar urte, aurreko kongresuan, hartutako erabakiak. Orduan markatutako lan ildoak-eta garai hartako kantxa batekoak ziren, baina gure jokaldi kantxa aldatu egin da. Oso azkar aldatzen den gizarte batean bizi gara, eta ziurgabetasun handia dago; pandemia bat etorri daitekeen eran, krisi ekonomiko eta klimatiko batean gaude, Hirugarren Mundu Gerra... honi buelta bat eman genion eta hori hausnarketa batekin egin nahi dugu. Bada, hori da Batera jauzi dinamikarekin egin nahi duguna.\nI.I.: Ikusten genuen batez ere euskararen gaia, auzia, gizarte osoarena zela, eta guztiekin konpartitu nahi dugu. Horretarako, euskararen mundutik kanpo badabilen jendea ere gonbidatu dugu. Beti diogu euskara hurbildu behar dugula etorkinengana, gazteleraz aritzen denarena... tira, ba ekarri ditugu. Gonbidatu ditugu gure dinamikara, eta hor ere proposamen batzuk egin dizkigu talde horrek, kongresuan integratzeko. Birmoldaketa fase interesgarri bat da. Aitortuko dut bertigo pixka bat ere ematen duela, ez baitaukat barita magikorik. Esperimentazio fase bat da, baina ilusioz hartzen dut; gauza oso bereziak irtengo dira.\nK.A.: Bai, eta badago beste puntu bat ere. Kongresua orain dela hamaika urte egin zen, eta momentu honetan Topagunea osatzen dugunon artean askok ez zuten parte hartu, ez dute ezagutzen orduan onartu zen testua ere. Horrelako kongresu batek ere, beraz, balio du irekitzeko, jarraipenak lantzeko, baina batez ere trinkotzeko eta esateko iparrari begira ea ados gauden, non jarri behar ditugun indarrak; horrek mugimendua trinkotzen, bateratzen eta indarberritzen du.\nZer eztabaidatuko da euskara elkarteen mugimenduaren hirugarren kongresuan?\nK.A.: Hor bada kaleko erabileraren datu bat. 1989an egin zen lehen neurketa, eta orduan ia hamaika puntukoa zen erabilera; azkenekoan, berriz, hamahiru eta erdikoa. Bi puntu mugitu da. Ez baldin badugu hor jauzi bat ematen, arrisku handia daukagu atzera egiteko. Sarri aipatu dugun bidegurutzearen ideia. Bestelako bultzada bat behar du hizkuntzaren biziberritze prozesuak, eta bultzada horren emaitzak izan behar du erabileran jauzi bat egitea. Erabilera handitzen den neurrian, euskararen presentzia, beharra eta motibazioa handitu egingo da; bestela, atzera egiteko arriskua daukagu. Berdin gertatuko da kezka berbera dutenekin ere, hala nola Katalunian, Galesen, Bretainian eta Galizian.\nI.I.: Kezka hori ez da soilik Topagunearena. Euskararen biziberritze mugimenduan gabiltzan guztiona da. Konturatzen gara ezagutza hazi dela, baina ez erabilera. Hor haustura bat dago. Beraz, zergatik erronka hori? Topaguneak bere burua ahaldunduta ikusi duelako. Norbaitek proposamen bat egin behar du, eta guk egingo diegu euskalgintzan, euskararen munduan zein euskaratik kanpo dauden gizarte, eragile eta sektore guztiei. Hainbat urteko esperientzia dugu, oinarri sozial oso sendo bat gure bazkide eta euskaltzale aktibatuekin. Indartsu gaude pixka bat, eta zerbait eskaini nahi genuen. Batera jauzi dinamikaren bitartez egingo dugu, ez ditugu betiko moldeak erabiliko. Erronka handia jarri diogu gure buruari, baina ez soilik guri, baizik eta euskal gizarteari; ezinbestean, aurrera egiteko modu bakarra da. Hori da gure analisia.\nIrati Iciar: \"Lokalean lan egin dugu, baina gure ikuspegiak eta diskurtsoak zabaldu behar ditugu\".\nZe azterketa egingo zenukete euskara eta euskalgintzaren gaur egingo diagnosiaz?\nK.A.: Ikaragarria da euskalgintzak azken hamarkadetan lortu duena. Uste dut hortik abiatu behar dugula. Seguru aski, Europako hizkuntza gutxituen artean horrelako hizkuntza gutxituen aldeko biziberritzearen aldeko mugimendu sozial gutxi dago. Hemen egin dena ikaragarria izan da, baina mugatua ere bada. Uste dut momentu honetan gertatu dela euskalgintza indartzen joan dela, eta profesionalizatzen. Beso tekniko oso indartsu bat dugu; beharbada, gihar soziala mantendu dugu, baina gehiago aktibatu beharko genuke. Hor da erronka. Gure funtzio nagusia, gainera, hori da: nola aktibatu herritarrak eta hiztunak, gizartea, nola sortu mugimendu zabal bat Euskal Herri osoan momentu konplikatu batean. Euskal Herrian, estatu frantziarrean zein espainolean, badago joera atzerakoi bat, hizkuntzak bete-betean ukitzen dituena, eta oldarraldi judiziala da horren adibideetako bat. Baina, bestetik, momentu interesgarri bat ere bada, une honetan hizkuntzen gaia agenda soziopolitikoaren erdigunean dagoelako. Nik uste dut estatu mailan, behintzat, gogoan dudala, lehen aldia dela hizkuntzen gaia hain gune zentralean dagoena. Hori guztia dugu; ea asmatzen dugun aprobetxatzen.\nBadago euskararen aurkako oldarraldi moduko bat. Nola aurre egin kontrako olatu horri?\nI.I.: Kikek aurreratu duenean dago erronka nagusiena. Oldarraldi judizial espainola oso gauza konkretua da, helburu oso konkretu batzuekin datorrena, eta horri aurre egin behar zaio. Baina gure kantxa da XXI. mende globalizatu honetan. Gure lan egiteko eremua aldatu egin da, moldeak berrikusi behar ditugu, ziurgabetasun eta bertigo honi aurre egin... egia da hizkuntza gutxituen kontzientzia eta mugimendua oso-oso indartsua izan ahal dela guretzat Europan, eta hortaz baliatu behar garela Frantziari eta Espainiari esateko ez garela gu, baizik eta Europa eta lur planeta osoko ondare bat. Gu eskatzen gabiltzana ez da txokokeria bat. Lehen oso lokalean lan egin dugun garai horietatik atera behar gara, gure ikuspegiak eta diskurtsoak zabaldu behar ditugu, Euskal Herria ere asko ireki delako. Gatazkaren osteko Euskal Herrian bizi gara, eta honek gure diskurtsoak eta lan egiteko moldeak berrikustea eskatzen du. Europan, munduan, hizkuntza gutxituen testuinguruan jarrita, zilegitasuna ematen digu oldarraldi honetan esateko txokokeria eurak dabiltzala egiten.\nK.A.: Bai, eta hor gure indargunerik nagusiena jendea da; herritarrak. Hizkuntzaren alde dauden bitartean, hizkuntzaren alde aktibatzen badira, aurrera egin ahalko dugu; hori gabe, ezinezkoa izango da. Horrekin batera, noski, hizkuntza politikak aktibatzea ere badago, marko legalak egokiak izan daitezen. Lehen hori mugatzen genuen, neurri batean, gure esparrura, baina egun ikusi dugu Europan ere asko jokatzen dugula, badela estatuetan ere gatazka eta jokoaren parte bat. Beraz, nik uste dut denok egokitu behar dugula testuinguru berri honetara, gauza bat argi izanik: guk egiten dugu eta guk bultzatzen dugu, edo inor ez da kanpotik etorriko gu laguntzera.\nK.A.: Bat ere ez. Badaki hemen nagoela. Uste dut orain arte ere elkarrengandik gertu egon garela. Aholkuak ez, baina animo pila bat eta zorterik onena. Gainera, oso ondo egingo du; bitartean, zain egongo gara, ea zer dakarren etorkizunak!\nI.I.: Kikerekin zuzendaritzan-eta egon garen urte hauetan asko ikasi dut, eta irakaspen horiek nirekin datoz. Azpimarratuko nuke Kikerengandik ikasi dudala arreta beti jarri behar dela pertsonen aktibazioan. Zer nolako garrantzia duen Topagunearentzat bere bazkideak, elkarteak, pertsonak aktibatzeak, Euskaraldia martxan jartzeak, eta norbanako horiek euskarara ekartzeak. Ez bakarrik hizkuntzara, baizik eta kontzientzia horretara eta mugimenduan sartzera. Bestetik, ikasi dut atzetik ere ibili behar dela. Kike ikusi dut bazkideen atzetik, deika, bilerak egiten, formazioak ematen; lan pila bat egin du, eta hori da aktibazioak berak transmititzen duen energia. Laguntzea da, bidelagun izatea.\nK.A.: Katalan irakasle baten liburu bat irakurtzen nabil azken boladan, eta berak aipatzen du katalaneko irakasleak erakargarriak eta sinpatikoak izan behar direla, ikasleentzako irakaslerik onenak. Horrela erakarriko ditugu. Uste dut guk ere badugula erantzukizun hori. Zergatik etorriko da jendea euskarara? Jakin behar duguna da gure pasioa transmititzen. Euskarari gerta dakiokeen gauzarik txarrena da gai gez bat bihurtzea, ez duena inolako erakargarritasunik.\nI.I.: Azkenean, Kikerengandik ikasi dudana eta Topaguneak duen zilegitasuna da koherenteak garela; egiten duguna eta sinesten duguna batera datoz. Beraz, saltzen duguna eta transmititzen duguna ere bat dator. Bestela da kea saltzera goazela. Eta nik hori ikasi dut Kikerengatik; bera horrelakoa da, bide hori transmititzen du. Horretan jarraituko dugu. Gainera, Kike... ez zara hain azkar libratuko gutaz. Zure telefonoa eta emaileko helbideak baditugu; bestela, Tolosan agertuko gara!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000186", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Garagardo eta janari aukera zabal batek osatuko du aurtengo azoka\nAtzo arrasaldeko 18:00etan ireki zituen aurtengo garagardo azokak. Hogeita hamar garagardo baino gehiagok osatzen dute zerrenda, horien artean, IPA-k, garagardo artisauak, beltzak, gorriak, alkoholik gabekoak... etab.\nAurtengo berrikuntza bezala, xolomo bokadiloak batu dituzte janari kartara. Litro erdiko edalontziek 3€ko prezioa izango dute eta garagardoek 5€koa.\n400 lagunek izango dute tokia azokan eseritzeko eta larunbat gauen itxiko ditu bere ateak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000187", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aurtengo ikasturtean ere Plaza dantzen ikastaroa eskainiko dugu Beasainen. Aurtengo deialdia astelehenetan eskainiko dugu 19:00etatik 20:00etara, datorren urriaren 2tik aurrera.\nAurreko ikasturteetan zehar Ostadar Dantza Taldeak antolatutako Plaza dantzen ikastaroek harrera ona izan dutela ikusita, 2023-2024. ikasturtean ere deialdi berria egitea erabaki dugu, aurreko urteetan sortutako taldeak mantentzearekin batera.\nIkastaroaren helburu nagusia plaza dantza gisa ezagutzen ditugun koreografiak irakastea da, hauei buruzko azalpenak ematea da.\nIkastaroa astelehenetan eskainiko da, 19:00etatik 20:00etara, datorren urriaren 2tik aurrera. Ikastaroa gure egoitzan eskainiko da (Beasaingo Oriamendi kalea, 10)\nIkastaroan izena emateko interesatuta dagoena modu hauetara jar daiteke gurekin harremanetan:\nTelefonoz edota WhatsApp bidez: Larraitz (695 737 400) edo Xabi (635 731 166)\nSare sozialen bidez: Facebook (Ostadar Dantza Taldea), Twitter edo Instagram (ostadardantzataldea)\nNahiz eta ikastaroan izena emateko ez den adin-mugarik izango, ikastaroa batez ere jende helduari zuzendutakoa izango da\nIzena emateko epemugarik ez da egongo. Hala ere, ikastaldea hobeto antolatu ahal izateko, ikastaroa hasi aurretik apuntatzea eskertuko genuke (urriaren 2a, astelehena, baino lehen)\nIkastaroaren ordainketaren informazioa izena ematen dutenei jakinaraziko zaie.\nAmaitzeko, Ostadar Dantza Taldetik ikastaroan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, eta dantza eginez astero tarte atsegin bat igarotzera. Zuen zain izango gaituzue!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000188", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Zaldibiatik Gaintzarako bidegurutzea hobetzeko lanak egingo ditu Aldundiak\nBidegurutzearen segurtasuna hobetuko dute 103.770 eurotan esleitu diren lan hauek.\nGipuzkoako Foru Aldundiak, Zaldibian, GI-2133 eta GI-3371 errepideen arteko elkargunea hobetuko du, Ordiziara doan errepidetik Gaintzara igotzeko bidegurutzean, hain zuzen ere. Segurtasuna handitzeko lanak izango dira eta, jarduketari esker, bidea zabaldu eta itxaroteko errei bat egingo da. Lanak dagoeneko 103.770 eurotan esleitu dira eta 4 asteko epea izango dute.\nLanen berri emateko, Maria Ubarretxena, Bide Azpiegituretako diputatua, Zaldibiako alkate Ioritz Berrarekin eta Gaintzako alkate Jon Gorrotxategirekin elkartu da.\nGaur egun, \"T\" formako bidegurutze bat dago elkargune honetan, erdian itxarote-erreirik gabea. Ondorioz, Ordizia aldetik Gaintzara biratu nahi duten ibilgailuek errepide erdian geratu beharra daukate paretik ibilgailuak datozenean, eta honen ondorioz arrisku egoerak sor daitezke. Aldi berean Gaintzatik (GI-3371) Zaldibia alderako biraketa egiteko 2 noranzkoak zaindu beharra daude. Obrek ekarriko duten antolaketa berrian, Ordiziako bidetik Gaintzara jotzeko biraketa errei bat egongo da eta Gaintzatik Zaldibia aldera, berriz, itxarote-errei bat. Hala, bidegurutzea berrantolatzeko lehendik dagoen galtzada handituko da, eta zoru-pakete berri bat jarriko da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000189", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Plaza dantzen ikastaroa hasiko du Ostadar Dantza Taldeak urriaren 2tik aurrera\n2023-2024. ikasturtea hastearekin batera, Ostadar Dantza Taldeak aurreko ikasturteetan harrera ona izan duten plaza dantzen ikastaroei jarraipena egitea erabaki du, aurtengoan ere deialdi berri bat eginez. Astelehenetan egingo dute, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara, datorren urriaren 2an hasita.\nIkastaroaren helburu nagusia plaza dantza edota erromerietako dantza gisa ezagutzen diren koreografiak irakastea izango da. Ostadarrek jakinarazi duenez, izena emateko ez dago adin mugarik, baina batez ere helduei zuzenduta dago ikastaroa.\nIkastarora apuntatzeko interesa duenak, honako modu hauetara eman dezake izena:\nTelefonoz edo WhatsApp bidez: 695 73 74 00 (Larraitz) edo 635 731 166 (Xabi)\nOstadar Dantza Taldearen sare sozialetara idatzita (Facebook, Twitter edo Instagram)\nIzen-emateak epemugarik ez badu ere, urriaren 2a baino lehen apuntatzea eskatu dute, ikastaldea hobeto antolatu ahal izateko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000190", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Espainiako Haur eta Gazte Literatura Saria lortu du Patxi Zubizarreta ordiziarrak\n\"Zerria\" bere lanagatik eman dio 2023ko Saria Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak.\n2023ko Espainiako Haur eta Gazte Literatura Saria eman diote Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrari, \"Zerria\" bere lanagatik. Bere \"kalitate narratiboa eta kontakizunaren indar desafiatzailea\" goratu ditu epaimahaiak, \"giza-izaerari buruz hausnartzen duten deskribapen hipnotikoez\" gain.\nPatxi Zubizarretaren idazkera \"delikatu eta dotorea\" ere goraipatu du epaimahaiak, \"zaurietan edertasuna\" aurkitzeko gai dena, gazteei zuzendutako literatura \"harribitxi\" bihurtuz.\nEspainiako Kultura eta Kirol Ministerioak ematen du saria, eta 30.000 euro esleitzen dira honetarako.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000191", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Energiari buruzko tailerrak edota saguzarrak ezagutzeko ibilaldiak, Asteklimaren baitan\nEuskal Autonomi Erkidego mailan antolatzen den ekimen honekin bat egin du Olaberriko Udalak\nhirugarren edizioa ospatuko da Euskadi mailan. Ekimen honen helburua herritarrak klima-aldaketaren eta beharrezko trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean kontzientziatzeko eta mobilizatzeko helburuarekin, Asteklima antolatu dute hirugarren aldiz Euskal Autonomi Erkidego mailan. Aurtengoan ere, Olaberriko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu Asteklimaren baitan.\nIrailaren 26an ekingo diote Asteklimari Olaberrian. Arratsaldeko 18:00etan, Udaletxeko ganbaran, Rafa Irastorza, UHIN ener-gia aholkularitzakoa, izango dugu etxebizitzetarako berokuntza sistema ezberdinen inguruko tailerra eskaintzen.\nBiharamunean, irailaren 27an, Naturtzaindiako Ion Fontenlaren eskutik udalerriko basoetan saguxarrentzako jarri zien kabiak bisitatzeko irteera egingo dute eskolako haurrek. Hasteko, ikasgelan bertan, saguzarrei buruzko bi saio egingo dituzte (HH eta LH banatuta) eta, jarraian, ibilalditxo bat egingo dute tiroplato ondoko lursailera saguzar kaxak ikustera. Kuttun guraso elkartekoen eskutik hamaiketakoa izango dute jarduera amaieran.\nOstiralean, 19:30ean, saguzarrak ezagutzen jarraituko dute Ion Fontenlarekin. Saguzarren gaua egingo dute, oraingoan herritar guztientzat. gaua antolatuko da, oraingoan ekimen hau herritar guztiei eskainiko zaie. Lehen ordu erdian roll up-ekin azalpenak emango dira eta iluntzean plazako parketik irten eta detektoreekin ibilaldi gidatua egingo da herrian zehar.\nLarunbatean klima kontuei helduko diete. Goizeko 11:00etan, udaletxeko ganbaran, Arantza Aranburu geologoak eskola ondoko baratzean kokatuko den estazio metereologikoa herritarrei aurkeztuko die, besteak beste bertan euri-datuen ezagutzak Olaberrian duen garrantziari buruz arituko da eta klimaren joerak ulertzeko gakoak azalduko ditu.\nAsteklima urriaren 10ean amaituko da Olaberrian. 18:00etan, GO2 arkitektura enpresako Oihana Olloquieguik etxebizitzen isolmenduak energia aurrezpenean duen eraginari buruzko tailerra eskainiko du, etxebizitzen birgaitze eta isolamendua hobetzeko gakoak aholku praktikoak emanez.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000192", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ormaiztegiko irakurle taldeak datorren asteartean hasiko du ikasturte berria\nLehen saioan Alice Munroren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak liburua landuko dute, Miriam Lukik gidatuta, euskaraz. Eleberria Isabel Etxeberria Ramirezek itzuli du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000193", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena izatea du xede plataforma digital berriak.\nPRIMERAN mundura zabalik dagoen euskal leiho digital berria hilabete honetan jarriko da abian. Euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena izatea du xede plataforma digital berriak.\nBertan, denetariko edukiak aurkitu ahal izango dira: besteak beste, euskal ekoizpeneko eta nazioarteko telesailak, zinema, dokumentalak eta haurrentzako edukiak. Baita eduki esklusiboak ere.\nNonahi, noiznahi euskarazko edukiez gozatzeko plataforma izango da. Euskadin sortzen den ikus-entzunezko ekoizpenaren nazioarteko leihoa euskara eta euskal kultur edukiak zabaltzea eta ikusgarri egitea izango du helburu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000194", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ohiturari jarraituz, oroigarri-plaka eta lore sorta oparitu dio Beasaingo Udalak eta herri osoaren izenean zoriondu du. Zorionak!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000195", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "\"Kaixo Goierri!\" kanpaina aurkeztu du BIDARIk, tokiko merkataritza sustatzeko\nHelburu du Goierriko merkatariei ikusgarritasuna ematea, tokiko merkataritza eta kontsumoa sustatzea eta herritarrak kontzientziatzea.\nHainbat euskarri sortu ditu BIDARIk kanpaina gizarteratzeko eta eskualdeko udalekin, merkataritza elkarteekin eta merkatariekin elkarlanean garatu da.\nBIDARI lantaldeak sustatutako kanpaina hau eskualdeko merkatariekin elkarlanean garatu da, baita udalekin eta merkataritza elkarteekin ere. Merkatariak dira kanpainako protagonistak eta hainbat euskarri sortu dira kanpaina gizarteratzeko. Esaterako, sare sozialetan eta herrietako pantailetan zabalduko den sentsibilizazio bideo bat sortu da, non tokiko merkatariak agertzen diren, herri eta sektore desberdinetakoak: Idiazabalgo Alkizal Inmobiliaria, Lazkaoko SM Sport Nutrition, Beasaingo Gertu Aholkularitza, Ordiziako Arantxa Lentzeria Mertzeria, Mutiloako Telleria Gaztak, Lazkaoko 360 faktoria, Segurako Txokoa Elikagai Denda, Ordiziako Goierriko Baratza, Beasaingo Goierri Fisioterapia, Olaberriako Zezilionea, etab.\n\"Helburua izan da merkatariak ordezkatuko dituen kanpaina bat sortzea, haiei ahotsa eta protagonismoa emanez, herritarrengana gerturatzeko eta Goierri guztiok osatzen dugula ikusarazteko\", azaldu dute BIDARI taldearen ordezkariek.\nHorretarako, baita ere, landing page bat sortu da kanpainaren inguruko informazio guztia jasotzeko: kaixogoierri.eus. Bertan daude ikusgai sentsibilizazio bideoa eta baita merkatari bakoitzaren bideo indibidualak ere.\nGainera, Goierriko merkatariak, ostalariak eta zerbitzuak gure herrietako kaleetan daudenez, kanpaina kalera ateratzeko helburuarekin, totemak jarriko dira udalerrietako kaleetan, \"Kaixo Goierri!\" kanpainaren mezua zabaltzeko: \"Goierriko negozio txikiekin aurrera!\".\nKanpaina borobiltzeko eta ahalik eta pertsona gehienengana iristeko, Udaletako webguneetan bannerrak jarriko dira eta tokiko hedabideetan publizitatea ere egingo da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000196", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "ARANTXA lentzeria eta mertzeria, BIÑASPRE lurrindegia eta estetika, GOFI BERRI haur eta gaztetxoen moda, IRURENA lentzeria eta mertzeria, KOSKA gozoki denda, LUA emakume arropa eta osagarriak, MIRENTXU haur moda, NESS by Esti García emakume arropa eta osagarriak, OSKARBI oinetakoak, PALOMO emakume eta gizon moda, PORFIRIO FERNANDEZ gizon arropa eta osagarriak, SERENDIPITY emakume arropa eta osagarriak, URIBA gizon arropa eta osagarriak, VICUÑA CONFECCIÓN emakume eta gizon moda, VICUÑA SPORT kirol moda eta osagarriak.\nOrdizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, merkataritza eta kontsumo sailaren laguntzarekin, Stock eta Kale-Azoka antolatuko du irailaren 15 eta 16an, ohiko aukera komertziala aurkezteko animoarekin eta 50 €-ko hiru erosketa-txartel zozkatuko dira.\nStock azoka Ordiziako Plaza Nagusian ospatuko da eta Kale-Azoka, denden aurrealdean produktuak aurkezteko baliagarria dena, herriko kale desberdinetan. Ekimen hau, beste behin ere, ostirala eta larunbataren zehar goiz eta arratsaldez burutuko da.\nOrdiziako merkataritza sektorearen garrantzia Stock eta Kale-Azokan islatuta ikusiko da, Goierritarrak eta gerturatu nahi diren beste pertsona guztiak prezio eskuragarrietan produktu aukera interesgarriak bertatik bertara izango dituztelarik eta aldi berean dagoeneko erakusleihoetan ikusgai jartzen hasi diren udazkena - negua denboraldi berriko produktuak zuzenean ezagutuz.\nHau horrela izanik, bisitariek erosketa eta aisialdi egun atsegina egiteko aukera izango dute Stock Azoka eta Kale-Azoka ospatzen den ingurune erakargarri honetan, Plaza Nagusia, hirigune historikoa eta Urdaneta kalean.\n15 saltoki izango dira edizio honetako parte hartzaileak Stock azokan eta Kale-azokan banatuta, 11 saltoki herri-gune historikoan eta inguruko kaleetan denden aurrealdean eta 4 saltoki Plaza Nagusian. Ingurune ireki, eroso eta atsedengarri batetan beraien produktuak eskaintzeko aukera emango die ekintza honek, herriko kaleetatik ibilbidea erakargarriagoa eginez.\nStock eta Kale-Azokaren bitartez proposamen erakargarria, produktuen aukera zabala eta anitza egongo da. Ordizian merkatari elkartetik eta Ordiziako Udalatik erosketarako baita herria bizitzeko eta honi bizia emateko aukera ona izango den ekintza honetarako gonbidapena luzatzen da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000197", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Abuztuko etenaren ondoren, Idiazabalgo Udalak Izalbira ekimena berriz ere martxan jarriko dela adierazi du. Adinekoei zuzendutako paseotxo hau bizimodu osasuntsua eta pertsonen arteko harremanak sustatzea du helburu. Asteazkenero egingo dute hitzordua goizeko 11etan plaza Nagusian eta eguraldia lagun, paseotxoa egingo dute konpainia onean. Eguraldi txarra balego, frontoian elkartuko dira ariketak egiteko. Lehenengo hitzordua irailaren 26ean izango da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000198", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "\"Gesto\" dokumentala Ordiziako Herri Antzokian ikusi ahalko da datorren ostegunean\nDoan eskainiko dute dokumentala eta ondoren 20 minutuko solasaldi bat izango da.\nGogoan elkartearen enkargupean Xuban Intxaustik zuzendutako \"Gesto\" filma ikusi ahalko da datorren ostegunean, arratsaldeko 19:00etan, Ordiziako Herri Antzokian. Duela urtebete estreinatu zen Donostiako Zinemaldian. Musika Fernando Velázquez konposatzailearena da.\nDokumentalak Euskal Herrian bakegintzaren alde eta indarkeriaren kontea egindako 30 urteko lan-ibilbidearen memoria biltzen du. 1985 eta 2013 urteen artean Gesto por la Paz - Bakearen Aldeko Koordinakundeak jokatutako papera balioan jartzen du. Izan ere, urteotan, Euskal Herriko indarkeria giroan, bakearen eta pertsona guztien giza-eskubideen errespetuaren alde aritu zen lanean. Koordinakundean aritutako norbanakoak dira filmaren protagonistak, eta iraganeko irudiak ikusiz egiten duten bidaiak gidatzen du dokumentala.\nDokumentala ikusi ondoren 20 minutuko solasaldia izango da. Goierriko Bakearen Aldeko Koordinakundean ibilitakoek herritarrei hitzordura gerturatzeko gonbitea luzatzen diete.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000199", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Mikel Alberdik Rifeko gerraren aurrekariei buruzkoa hitzaldia eskainiko du Zumalakarregi Museoan\n\"Rif 1923. Eustaquio Berriochoa Elgarrestaren argazkiak\" aldi baterako erakusketaren baitan kokatu dute hitzaldia.\n\"La Guerra de África (1859-1860) y la Primera Guerra del Rif (1893-1894)\" izenburua duen hitzaldia gaztelaniaz izango da eta Zumalakarregi Museoko dokumentazio arduraduna den Mikel Alberdik eskainiko du. Ostegunean arratsaldeko 19tan izango da eta izena emateko helbidera idatzi behar da.\nAlberdiren eskutik XIX. mendeko gatazka beliko honen gakoak ezagutzeko aukera izango da.\nEspainiak 1859.ean gerra deklaratu zion Marokori, Ceutako kanpoaldean eraikitzen ari ziren gotorleku bateko espainiar armarria iraindua izan zelako. Gerra honen ezaugarri nagusien artean aipagarrienak, liberalek karlistekin batera borrokatu izana, euskal probintziek Euskal Tertzioak sortu izana eta prentsa korrespontsalak jarraitutako lehenetarikoa izatea.\nRifeko lehenengo gerrak Melilla inguruan eztanda egin zuen, espainiar gotorleku baten eraikina kabilen santu baten hilobiaren alboan hasi zutelako, riftarrak haserretu eta hiria erasotu zutenean. Espainiar artilleriak Rifeko tribuak bonbardatu zituen harik eta bonba batek meskita bat suntsitu zuen arte. Honek altxamendua gerra santua bihurtu zuen.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000200", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Becerra eta Elizegi garaile luzean. Motzean berriz Artola eta Iturria.\nAxari Trail ospatu da gaur goizean zehar Idiazabalen. Bertan, bi luzeerako lasterketak jokatu dira 25,4 km eta 16 km.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000201", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Euskal Irrati Telebistak TOKIKOM taldeari eman dio 'EiTB Saria', Jaialdia ixteko Principal Antzokian egindako itxiera galaren barruan.\nTOKIKOMek Euskal Herri osoko euskarazko 78 toki komunikabide batzen ditu, herriz herri eta eskualdez eskualdeko eguneroko informazioa batzen dutenak, tartean Goierri Irrati Telebistaren euskarri ezberdinak. Sariarekin, EiTBk TOKIKOMen 10 urteko ibilbidea nabarmendu nahi izan du, eta euskal esparru komunikatiboaren alde egindako lana aitortu. Toki komunikabideen lanaren garrantzia azpimarratzeaz gain, TOKIKOMek elkarlan eredu berriak garatu ditu, tartean EITBrekin berarekin, sektorearen hedapena sustatu eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.\nTOKIKOM eta EiTBren arteko elkarlan hori hainbat ekimenen bidez gauzatzen da gaur-gaurkoz. Hala, TOKIKOMeko hainbat komunikabideetako kazetariek Euskadi Irratiko BAIPASA magazinean parte hartzen dute astero, tokian tokiko ekimenen berri emateko. SARETZEN proiektuaren bidez, berriz, EiTBko zein TOKIKOMeko kazetariek datu-kazetaritzaren inguruko lanketa egiten dute elkarrekin. Eta PRIMERAN ikus-entzunezko plataformaren garapenean ere elkarlan estua izaten ari da bi taldeen artean, toki komunikabideen ikus-entzunezko edukiak plataforman eskuragarri egon daitezen.\nTOKIKOMeko zuzendariak, Alaitz Artolazabalek, eta presidenteak, Iban Arantzabalek, jaso dute saria. Biek ere pozez eta eskertuta hartu dute saria. Alaitz Artolazabalek nabarmendu duenez, \"EiTB bezalako enpresa handi batek TOKIKOMen txikitik egiten dugun ahalegina aitortu izana oso berri pozgarria da, honelako jaialdi batean euskara hutsezko hedabideak aitortzea pozgarria den bezalaxe\". Iban Arantzabalek, bere aldetik, azpimarratu du \"globalizazioaren aroan, zero kilometroko komunikazioak inoiz baino garrantzi handiagoa duela gizarte demokratiko eta kohesionatua bermatzeko, eta zeregin horretan ezinbestekoa dela euskal hedabideen arteko lankidetza. Tokian tokikoak komunitate biziak dira eta komunikazio gertuko eta fidagarriak behar dituzte\".\nTOKIKOM 30 bazkidek osatzen dute, guztira 78 toki komunikabide kudeatzen dituztenak. 250 langile baino gehiagok dihardute bertan, Zero kilometroko komunikazioa lantzen: gertuko komunitatearekin bat eginda, informazioa bertatik bertara lantzeko, inguruko norbanako eta entitateekiko konpromisotik, modu zintzo eta profesionalean. Informazioa bertatik bertara lantzen du bitartekaririk gabe, iturriak kontrastatuz eta zurrumurruei bidea itxiz. TOKIKOMeko hedabideak kolore eta joera guztietarako biztanleengana heltzen dira. Eraginkortasunez eta baliabideei ahalik eta atarramendu handiena ateraz, konpromisotik eta komunitatea bera hobetzeko ahaleginean ale bat gehiago jarriz.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000202", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Legorretako Aldaieta Jubilatuen Elkarteak bost eguneko egitaraua prestatu du, irailaren 12an hasita\nLegorretako Gizarte Zerbitzuak antolatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako 'Zuk jakitea nahi dut...' egitasmoa aurkeztuko da, udal aretoan, 18:00etan. Foru Aldundiko teknikari batek zuzenduko du, eta ele bitan eskainiko du hitzaldia. Bizitzarako eta praktikan jartzeko garrantzitsuak diren erabakiak hartzeko edonorentzat zuzendutako egitasmoa da, eta baita ere beste pertsonen beharra duten pertsonentzako. Egitasmoaren inguruko informazio gehiago hemen irakurri daiteke.\n'Kirola eta ibiltzearen onurak' hitzaldia, udal aretoan, 18:00etan. Hodei Lopezek eta Iker Lasak zuzenduko dute, eta hitzaldia euskaraz izango da.\nX. Ibilaldi Neurtua. 18:00etan abiatuko da, eta bi itzuli emango zaio zirkuituari, guztira bost kilometro osatuz. Ondoren, mokadua eskainiko da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000203", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Majori Kiroldegiko kanpoko igerilekua zabalik egongo da irailaren amaiera arte\nHerritarren eskaerei erantzunez, irailaren 24era arte erabilgarri egongo da.\nOrdiziako Udalak jakinarazi duenez, kapoko igerilekuen denboraldia luzatu dute. Horrela, asteburu honetan itxi ordez, zabalik mantenduko dira irailak 24a arte baina ordutegia murriztu dute.13:00etatik 19:30etara egongo da erabilgarri eta kanpoko igerilekuko tabernaren ordutegia 16:00-19:30 izango da. Horrez gain, Kiroldegia zabalik dagoen ordutegian eguzkia hartzeko guneak ere irekita egongo dira.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000204", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Kargatzeko bi puntuak probaldian dauden 3 hilabeteetan doan eskainiko da zerbitzua.\nLazkaoko Udalak plazako aparkalekuan auto elektrikoak kargatzeko bi gune herritarren esku jarri ditu. Kepa Zubiarrain alkateak instalazio honen garrantzia azpimarratu du: \"Ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak jartzea mugarri garrantzitsua da gure udalerrian, etorkizun iraunkorragoa bultzatuz. Karga-puntu horiei esker, ibilgailu elektrikoen jabeek beren ibilgailuak modu egoki eta eraginkorrean kargatu ahal izango dituzte, eta, horrela, ingurumena errespetatzen duen teknologia hori hartzea sustatuko da. Ekintza hau urrats garrantzitsua da etorkizun berdeagoa eta iraunkorragoa lortzeko bidean, mugikortasun elektrikoak funtsezko zeregina izango baitu karbono-emisioak murrizteko eta ingurumena babesteko\".", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000205", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Irailean 50€, 20€, 10€ edo 5€ko baleak lortu ditzakezu!! Erabili Ordizian Txartela zure erosketetan eta irabazi!!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000206", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Txapelketaren 50. urtean, 50 izan dira aurkeztutako gaztak. Lehen aldiz guztiak dastatu ondoren, hurrengo fasera 14 gaztek egin dute aurrera. Horien artean, 5 gazta ditugu goierritar.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000207", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Majori Kiroldegiak adierazi duenez, uren analitikak egokiak izan dira.\nIgandean zabaldu zen igerileku txikia eta gaur zabaldu dute handia. Kanpoko igerilekuen denboraldia igandean amaituko da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000208", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Herrian gertatutako sexu jazarpena salatzeko elkarretaratzea egin zuten ostiralean\nAiuri Talde Feministak egin zuen deialdia, eta honekin bat egin zuten Legorretako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.\nLegorretan gertatutako sexu jazarpen kasu bat salatzeko elkarretaratzea egin zuten ostiralean, Aiuri Talde Feministak deituta. Denboran luzatu den sexu jazarpen kasua izan da, Udalak kaleratutako adierazpenaren arabera.\nEH Bildu eta EAJk adostutako idatzian gogor salatzen du erasoa Udalak eta babes osoa adierazten dio erasoa jasan duen emakumeari. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere bat egin zuen Udalak kaleratutako adierazpenarekin.\nForu Aldundiak bere aldetik publiko egindako idatzian, berdintasunaren aldeko aldarria egin zuen, \"halako kasuen oinarri-oinarrian gizon eta emakumeen berdintasun eza baitago, emakumeak kontrolpean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak\".", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000209", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Legazpiko Artzai Eguneko sari nagusia lortu dute Baztarrikakoek, dastaketa herrikoian ere nagusituz.\nIraileko lehen igandean ospatzen da Artzai Eguna Legazpin. Bertan jokatzen da, gainera, Gipuzkoako Artzai Gazta Txapelketa. Goierritarrek emaitza bikainak lortu dituzten 39. edizio honetan. Txapela Gabiriara joan da, Baztarrika Gaztek lortu dute lehen sari preziatua. Gainera, dastaketa herrikoian ere beraien gazta izan da gustukoena.\nBigarren saria, aldiz, Olaberriko Aizpea Gaztandegiarentzat izan da eta, hirugarrena, Segurako Ondarreko Eneko Goibururentzat.\nGaztetxoek ere izan dute zeresana Legazpiko Artzai Egunean. Hauek osatutako epaimahaiak ere Goierrin utzi du saria: Zeraingo Basazabalekoa da gaztetxoen ustez Gipuzkoako gaztarik onena.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000210", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aurtengoan 48 korrikalarik parte hartu dute, horietako 16 beasaindarrak.\nLehenengo postua Mikel Beunza Alkotztarrak lortu du, baina ez du lortu errekorra haustea. Hala ere, 22 minutu eta 13 segundutan amaitu du lasterketa. Beñat Bereziartu 4 segundu eskasera iritsi zaio atzetik eta hirugarren postua, lehenengoa baino 11 segundu beranduago, Ander Iñarra-k lortu du.\nEmakumezkoen kasuan 5 izan dira parte hartu dutenak eta 1. postua Maria Ordoñezek lortu du 25 minutu eta 25 segunduko denborarekin. Bigarrena, berriz, Amaia Insausti, 2 minututik gorako tartearekin Ordoñezekiko eta hirugarren postuan, berriz, Maite Beregaña, 28 minutu eta 40 segunduko denborarekin.\nHerritarrak ere izan dira eta haien artean lehenengo saria Unai Dorronsoro Garmendiak lortu du aurtengo edizioan, eta emakumezko beasaindarrik izan ez denez parte-hartzaileen artean, sari hori eman gabe geratu da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000211", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bart lagun talde bat gaua pasatzera joan zen ermitara eta deskuiduz sortu da sutea. Suhiltzaileek sua garaiz itzaltzea lortu dute baina teilatua erraustu da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000212", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordiziako kanpoko igerilekuak itxi dituzte uren analitiken neurri oker batengatik\nMajori Kiroldegiak Instagram bidez jakinarazi du kanpoko igerilekuak itxi direla, urek analitikan erakutsitako neurri oker batengatik.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000213", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gutxi falta da Usurbe Antzokiko denboraldi berriari hasiera emateko! Irailaren 8an #CAMPEONEX filmarekin irekiko ditugu ateak Laister sarrerak salgai usurbe.eus webgunean.\n¡Falta poco para dar comienzo a la nueva temporada de Usurbe Antzokia! El 8 de septiembre abriremos las puertas con la película #CAMPEONEX Pronto entradas a la venta en usurbe.eus.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000214", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Euskal Herriko tokiko hedabideen sareak jasoko du aurtengo EITBSaria, Tokikometik adierazi dute mundu mailan tokikoak hartzen ari diren lekua aitortzen dutela EITBtik ere eta \"sektorekoek aitortzea pozgarria da oso\".\nTOKIKOM elkarteak jasoko du aurten EITB Saria FesTVal Gasteizko telebista jaialdian. Euskarazko 76 toki komunikabidek osatutako sarearen 10 urteko ibilbidea nabarmenduko du EITBk, eta euskal esparru komunikatiboaren alde egindako lana aitortu.\nFestval-ek zabaldutako oharrean dioenez, \"Hamarkada batean, TOKIKOMek agerian utzi du zein garrantzitsuak diren tokiko komunikabideak gizartean, bertako informazioa galdu ez dadin. Gainera,\nelkarlan eredu berriak ezarri ditu, tartean EITBrekin, sektorearen hedapena sustatzeko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko\".\nElkarlan horien artean daude: Primeran ikus-entzunezko plataformarako egindako lana, datu kazetaritzan lehen pausoak eman dituen Saretzen proiektua, irratietara tokiko istorioak eramateko dugun irrati-kolaborazioa, partekatu ditugun jakintza eta erremintak, saio bereziak elkarlanean produzitu eta pantailaratzea, etab.\nAlaitz Artolazabal zuzendariak pozez hartu du saria: \"euskara hutsezko hedabideak aitortzea ez da egunero gertatzen. Komunitate sendoa osatzen dugu, baina are handiagoa izango bada elkarlan efektiboak beharko ditugu ezinbestean. Txikitik egiten dugun ahalegin hau EITB moduko enpresa handi batek ikusi izana positiboa da eta indarrak ematen dizkigu beste hainbeste urtetan jarraitzeko\".\nTOKIKOMek zero kilometroko komunikazioa lantzen du: gertuko komunitatearekin bat eginda, informazioa bertatik bertara lantzeko, inguruko norbanako eta entitateekiko konpromisotik, modu zintzo eta profesionalean. Informazioa bertatik betara lantzen du bitartekaririk gabe, iturriak kontrastatuz eta zurrumurruei bidea itxiz. Tokikomeko hedabideak kolore eta joera guztietarako biztanleengana heltzen dira. Eraginkortasunez eta baliabideei ahalik eta atarramendu handiena atereaz, konpromisotik eta komunitatea bera hobetzeko ahaleginean ale bat gehiago jarriz. Lan-jarduna euskara ardatz delarik burutzen da.Tokikom markaren atzean 250 profesionaletik gora ari dira lanean 76 komunikabidetik gora biltzen dituen bateragunean, guztiek ere komunikazio zerbitzua helburu izanik.\nETBko kirol zerbitzuentzako ere izango da aitortza. XV. edizioko sari berezia emango diote informazioa eskaintzeko eta euskal kirolari zabalkundea egiteko, baita emakumezkoek egindako kirolaren erakusleiho izateko ere egindako lanagatik.\nSaria irailaren 9an egingo den Festval 15. edizioaren galan jasoko du Tokikomek, iluntzean, Gasteizko Principal antzokian, 20:00etan egingo den ekitaldian. Alfonbra laranjatik desfilatuko duten gainontzeko sarituak aurrerago jakinaraziko dituzte Festval-etik.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000215", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Legorretan jazotako sexu jazarpena salatzeko elkarretaratzea deitu du Aiuri Talde Feministak\nLegorretan jazotako sexu jazarpena salatzeko elkarretaratzea deitu du Aiuri talde feministak. Sare sozialetan zabaldutako oharrean, ostiralean arratsaldeko 19etan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000216", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Izena emateko epea zabalik dago eta irailaren 29ra arte egongo da filmak aurkezteko aukera.\nBeasaingo euskara elkarteak lehen aldiz film laburren lehiaketa bat antolatu du eta oinarriak zabaldu ditu jada.\nLanen iraupena: Gehienez 15 minutukoak izan beharko dute eta formatudigitalean eginda egon beharko dute. Bideoa Youtube-ra igo eta url-a bidali beharko da.15 minututik gorako lanak, lehiaketatik kanpo geratuko dira.\nLehiaketan 16 urtetik gorakoek har dezakete parte gurasoen baimena badute.\n1. Saria: 500 euro inguruko asteburu pasa bat landetxe batean (gehienezzortzi pertsona).\n2. Saria: Zortzi pertsonentzako bazkari edo afari bat Kattalin erretegian.\nIkuslearen saria: Bertako produktuez osatutako otarra.*Oharra: Lehenengo edo bigarren saria lortzen duenak, ezingo du ikuslearen saria jaso.\nIzen ematearen ondoren, lan asko aurkeztuz gero, parte hartzaileekin bilera batantolatuko da zer neurri hartu erabakitzeko.\nGizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna eta herritarren aniztasunaerrespetatzen ez dituzten lanak ez dira onartuko.\nLaburmetraien proiekzioa, azaroaren 17an egingo da Beasaingo Usurbe antzokian.\nLehenengo bi sariak epaimahaiak erabakiko ditu eta hirugarrena, ikusleen saria,ikusleek.\nAittuk gazteak parte hartzera gonbidatzen ditu sari bereziak, aurkezpen ekitaldia eta adituen epaimahai ezin hobea izango duen lehen edizio honetan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000217", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Xabi Rodriguez ordiziarra Silicius Rugby Majadahonda taldeko entrenatzaile berria\nOrdizia Rugby-n ibilbidea hasi zuen jokalari moduan Xabik eta nahiz eta gaztea izan, bide luzea egin du kirol honen munduan. 7 urtez izan da maila desberdinetako taldeen zuzendaritzan eta esperientzia du, bai nazioan, bai nazioartean.\nSilicius Rugby Majadahonda taldea Iberdrola Ligako, Superkopako, Madrilgo Liga erregionaleko eta Erreginaren Kopako txapeldunordea da. Erronka handia du aurretik ordiziarrak, izan ere, estatuko emakumezkoen talderik onenetako bat da.\nHauek izan dira Xabiren adierazpenak Rugby Majadahondaren webgunean:\n\"Gogotsu heltzen naiz abentura berri honetara. Oso proiektu pozgarria da niretzat, entrenatzaile bezala ikasi dudan guztia emateko aukera aparta. Niretzat, exijentzia eta itxaropenak handiak dira, Ligako eta Superkopako txapeldun berria naizen honetan, lorpen horiek errepikatzeko lan egitera nator. Gogo handia dut taldea osorik ezagutzeko eta denboraldi honetarako lanean hasteko, asko eskatuko baitigu, ziur nago. \"\nKlubak konfiantza guztiarekin ongietorri beroa eman diote Rodriguezi.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000218", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ataungo Aia auzoko errepideko lerradurak egonkortzeko lanak burutuko dira abuztuaren 29tik aurrera. GI-3151 errepideko ezpondetako lerradurak egonkortzeko lanak egingo dira datozen 6 hilabetetan Ataungo Aia auzoan. Obra horiek 2023ko uztailaren 17tik 2024ko urtarrilaren 5era arte luzatuko dira.\nAbuztuaren 29tik urriaren 29ra arte honako neurri hauek ezarriko dira: debekatuta dago ibilgailuek zirkulatzea GI-3151-eko 1,138 eta 1,470 KPen arteko galtzadan. Aiarako sarbidea Ataun (San Martin)-en emango da.\nLan planak aurreikusten du, harri-lubetaz egindako hainbat egonkortze, indusketaz betetako soberakin depositua egitea, drainaketa hobetzeko hainbat aktuazio egitea, errepidearen zoladura berritzea eta beste lan txiki batzuk.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000219", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Abuztuaren 23an lehertuko da festa Zegaman. Eguardiko 12etan jaitsiko da Belea herriko plazara eta herritarrek mozorroturik egingo diote ongi-etorria. Ondoren, kuadrila bazkaria egingo dute Elizondo plazan eta arratsaldean, XLIV. Zegamako Futbito txapelketako finala ospatuko da. Iluntzean, mozorro lehiaketako sariak banatuko dituzte eta Bide Batez taldeak girotuko du gaua.\nSan Bartolome egun handian, prozesioa egingo dute herriko txistulari, dantzari eta agintariekin batera, goizeko 11etan. Meza Nagusiaren ondoren, udal-agintariek soka-dantza eskainiko dute Tobera Musika eta Dantza eskolako kideekin. 13:15etan, 2022ko abuztuaren 24tik 2023ko San Bartolome egunera bitartean jaio diren haurrei ongi-etorria egingo zaie plazan.\nArratsaldean, festak ez du etenik izango. 17:00etan apar-jaia izango dute kultur etxeko plazan eta 19:30tan erraldoiak eta buruhandiak aterako dira. Musika eskaintza paregabea izango dute zegamarrek San Bartolome egunean. Zutik elektrotxarangak girotuko du arratsaldeko poteoa, afalostean Musutruk taldeak dantzaldia eskainiko du plazan eta gaueko 23etan Gozategi taldearen kontzertuarekin amaituko dute eguna.\nAbuztuaren 25ean bertsolaritza nagusi izango da Zegaman. 13:30etan bertsolarien lehenengo saioa hasiko da udaletxeko arkupean Sebastian Lizaso, Nerea Ibartzabal eta Jexux Mari Irazurekin. Ondoren, bertso-bazkaria egongo da Ostatun eta arratsaldeko 18etan bertsolariek bigarren saioa eskainiko dute. Gaueko 21:30etan Herri Afaria egingo dute eskolako patioan Lumagorri oilaskoa eta Sant Sadurni d Anoiako cavarekin.\nKuadrilen eguna ospatuko dute larunbatean eta igandean, festeei amaiera emateko paella lehiaketa egingo dute eguardian eta sardina-jana arratsaldean. Gaueko 22:45etan agur esango diote Beleari.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000220", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Astelehenean, arratsaldeko 20etan festeei hasiera emango diete pregoiarekin.\nIluntzean, kanpai bueltakoak entzun eta hasiera emango zaie festeei baina goizetik hasita festa giroan murgilduta egongo da Zerain. Goiz eta arratsaldean, umeentzako puzgarriak egongo dira eta eguardian, apar festa ospatuko dute plazan. Arratsaldean, Play Back Saioa eskainiko dute herriko txikienek eta ondoren, arratsaldeko 20etan, ofizialki hasiera emango zaie festeei. Indarrak hartzeko, sagardoa eta hegalak dastatuko dituzte herritarrek eta 23etatik aurrera Gau Argi taldeak girotuko du gaua.\nAndra Mari egunean, pilota partidak izango dituzte frontoian, txakolina eta txorizo egosia dastatzen duten bitartean. Arratsaldeko 18etan, Zerain eta Segurako gazteen arteko herri kirol apostua ospatuko da plazan eta egunari amaiera emateko mozorroak kalera aterako dituzte zeraindarrek. Gau luzea aurreikusten da, Balantza taldea eta DJ Espuelarekin.\nSan Roke eguna ospatuko dute asteazkenean. Eguardian, herriko artzainek egindako gazta dastatzeko aukera izango da plazan, toka txapelketarekin batera. Arratsaldean berriz, bola txapelketa eta haurrentzako jolasak antolatu dira. Bertsolariez girotutako herri afariaren ostean, Elustondo anai-arrebak taldeak girotuko du gaua.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000221", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gabiriarrek dena prest dute abuztuaren 13an festeei hasiera emateko. Aurten astean zehar ospatuko dira jaiak, 6 eguneko egitarau zabalarekin.\nIgandean, arratsaldeko 19:30tan ospatuko da makilaren jaitsiera eta jarraian Bergarako zezenak aterako dira gazteen gozamenerako. Ondoren, afaria izango dute eta Elektrotxorongo elektrotxarangak girotuko du gaua.\nHurrengo egunean, herri kirolak ospatuko dira eguardi partean eta arratsaldean umeentzako apar-festa egingo dute. Bertsoak ez dira faltako Gabirian. Arratsaldeko 18:30etan emango zaio hasiera bertso-saioari Oihana Arana, Miren Artetxe, Amest Arzallus, Mikel Etxezarreta, Joanes Illarregi eta Aitor Sarriegi bertsolariekin. Gauean berriz, 23etan, kontzertuak hasiko dira. Silita, Willis Drumond eta DJ Expuela izango dira plazan.\nAbuztuaren 15ean izango da egun handia. Meza Nagusiaren ostean, txirrindulari igoera egingo dute eta arratsaldean, umeentzako puzgarriak eta jolasak antolatu dituzte. Xabin Fernandez legorretarraren Kanpora Sartzen antzezlana ere izango da asteartean, arratsaldeko 18retan. Gainera, festetako egun handia mozorroturik ospatuko dute gabiriarrek.\nAbuztuaren 16ean, Goruntz dantza taldeak emanaldia eskainiko du mezaren ondoren eta arratsaldean, sagardo dastaketarekin batera, bola eta toka txapelketa ospatuko dute. Gauean berriz, giro aparta espero da Bengo eta Dupla musika taldeekin.\nOstegunean, bola, toka eta tiragoma txapelketa ospatuko dute herritarrek eta iluntzean ardo banaketa eta afari-merienda egingo dute Joselu Anayak girotuta.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000222", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ataungo udalak bisita gidatuak antolatu ditu Barandiaran museora eta Sara Etxera abuztuan\nJose Migel Barandiaran bizi izan zen Sara etxea eta Barandiaran museoa bisitatzeko aukera eskainiko da hiru egunez. Bistiten iraupena 2 orduko izango da eta 6€-ko prezioa izango dute. 14 urte gorakoentzat daude antolatuta eta euskaraz egingo dira azalpenak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000223", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Duela 40.000 urte baino gehiago barrunbea erabili zutela frogatu dute aurtengo kanpainan aurkitutako aztarnek.\nUztailean bi astez izan dira Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak San Adrianen urtero egin ohi arkeologia-kanpaina burutzen. Aurtengoan egin duten aurkikuntzen artean, kobazuloaren erabilera ezagutzen zena baino askoz zaharragoa dela da. Orain arte, aurkitutako aztarna zaharrenak duela 14.000 urtekoak ziren, Goi Paleolitokoak hain zuzen ere. Aztarna zaharragoak izan zitezkeela susmatuta, zundaketa bati ekin zioten duela bi urte. Hala, aurten, azken maila baino 1.80 metro sakonago, duela 40.000 urte baino gehiagoko aztarnak aurkitu dituzte, aldi musterienseari dagozkionak.\nFaunaren eta litikoen aztarnak aurkitu dira, ikatzez gain. Hondakin litikoetan ikusitako zizelkatze-teknikak eman du aukera aldi musteriensearekin lotzeko eta neandertalak San Adrianen kokatzeko.\nGainera, eremu modernoago baten indusketa ere mantendu da, zehazki Erdi Arokoa, eta bertan, gaztelarren konkistaren aurreko kokaleku gotortu bat dagoela baieztatu da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000224", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bigarren postuan heldu da helmugara Ben Healy irlandarra, eta Juan Ayuso hirugarrenean\nJuan Ayuso eta Oier Lazkano zihoazen lasterketa buru, baina azken kilometroan erorikoa izan dute. Honen ondorioz, txirrindulari suitzarra izan da helmuga zeharkatzen lehena, 3:49:33ko denborarekin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000225", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Jarraitu hemen, herriz herri, Uztailaren 23ko Espainiako Kongresuko hauteskundeen emaitzak zuzenean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000226", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Osiñe talde feministak, Ordiziako koordinadora feministak eta Kimetz emakume elkarteak deituta, atzo elkarretaratzea egin zuten plazan errespetuaren izenean.\nEdozein erasoren aurrean, parez pare eta antolatuta aurkituko gaituzue!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000227", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordiziako XVI. Esku Pilota Txapelketa Herrikoiak baditu irabazleak\nMendez-Olazabal, Iztueta-Arruabarrena eta Arruabarrena-Rodriguez izan ziren hiru ligetako garaileak.\nAtzo arratsaldean jokatu zituzten finaleko hiru partiduak. Brontzeko ligan Salinas-Goia (18) eta Arruabarena-Rodriguez (22) jokatu zuten, Zilarrezkoan Iztueta-Arruabarena (22) eta Jon Villar-Iturrioz (4) eta Urrezkoan Sergio Mendez-Olazabal (22) eta Guti-Erauskin (18).\n22 bikotek eman zuten aurtengo txapelketan eta partiduak jokatu ahala joan dira hiru liga desberdinetan sailkatzen.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000228", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ur-hornidurako sareak matxura izan du Legorretako Guadalupe auzoan\nUr-hornidura sareak azken orduan izan duen matxura baten ondorioz, Guadalupe auzoko 11 eta 13 zenbakietako bizilagunak ur gabe daude.\nInguru honetako ur zirkuituko hodi bat kaltetu eta ur-ihesa izan da, eta langileak 12:30etik ari dira egin beharreko konponketak egiten. Dena ondo badoa, 15:00etarako normaltasuna berreskuratuko dela uste da.\nMozketaren iraupena gutxi gorabeherakoa da; beraz, lanak lehenago amaitzen badira, zerbitzua berrezarriko da aldez aurreko abisurik gabe. Baina lanak luzatuz gero, 902 30 22 22 telefonora deituta eskainiko da informazio zehatzagoa. Mozketaren ondorioz, presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio eragin daitezke. Udaletik barkamena eskatu nahi da matxura honek sor ditzakeen eragozpenengatik.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000229", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Anduetza parketxeak antolatu duen jarduera hau uztailaren 22an izango da. Goizeko 10:00etan hasi eta 12:00etan amaituko da parketxearen arboretumean.\nFamiliei zuzenduta dagoen jarduera hau, Zegamako Arboretumeko zuhaitzen artean burutzen da paseo bat emanez. Jolasaren bidez, zuhaitz batzuen bitxikeriak, istorioak, balore naturalak eta kulturalak ezagutarazi nahi dira; eta, bide batez, etxeko txikienak beren ingurune naturalera hurbildu.\nPrezioa pertsonako 6 eurotakoa izango da. Izena ematea derrigorrezkoa da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000230", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Danborradako kantinera eta bete partaideen argazkiak, Ordizian bulegoan dituzue ikusgai. Ortzadar Argazki Elkartearen eskutik ateratako argazkiak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000231", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Saltoki hauetan eskuratu ahal izango dituzue festetako lepo zapiak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000232", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Jaialdia ostiral honetan ospatuko da eta bi borrokaldi profesional hartuko ditu: Kato Mendoza vs. Gerson Larios eta Anouar El Ochchi vs. Jairo Diaz.\nHiru goierritar izango ditugu ring gainean: Iñaki Arrue ordiziarra eta Xegone eta Dani Recalo beasaindarrak.\nGuztira zortzi borroka egingo dira, 3x3-ko bost, 4x3-ko bat eta 6x3-ko bat.\nJaialdiaren protagonistekin izan gara euren sentsazioak ezagutzeko eta dena emateko prest daudela aitortu dute.\nOstiralean gaueko 22:30etan emango diote hasiera jaialdiari eta sarrerak dagoeneko salgai daude Amonane Pub-ean. Sarrera orokorrak 20€-ren truke eta lehen hiru hilarak 35€-ren truke.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000233", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ormaiztegiko igerileku irekiak liburu eta jolasen txokoa izango du irailaren 4ra arte.\nIaz egin zen bezala, txoko horretan liburuak eta jolasak egongo dira erabilgarri.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000234", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bi iturri publiko berri jarri dituzte Iturgaitzaga-Iturrialdea auzoan\nLazkaoko Iturgaitzaga-Iturrialdea auzoak hazkunde eta garapen nabarmena izan du azken urteotan. Honek behar berriak ekarri ditu inguru honetara. Hauei erantzuna emateko jarri ditu Udalak bi iturri berri hauek. \"Auzokoek eta inguruan dabiltzan pertsonek ura erraz eskuratzeko eta eroso egoteko kokatuak daude\", Udalak adierazi duenaren arabera.\nBeharrak identifikatzeko prozesuan herritarren parte-hartzeak duen garrantzia azpimarratu eta eskertu du Udalak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000235", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Historia, herritarren pasarteak edota bitxikeriak topatu daitezke bertan.\nD elikatuz zentroan, Larratxa-Mujika liburu dendan eta Buztuntzan (Manso liburu dendan edota Asunen dendan) eskura daiteke 7 euroren truke.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000236", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aitor Aldasoro, Beasaingo alkate ohia, Ingurumen eta Iraunkortasun sailburuorde berria\nEusko Jaurlaritzaren gaurko Gobernu Bileran egin dute izendapena.\nEkonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen eta Iraunkortasun Sailburuorde izendatu dute Aitor Aldasoro, karguan Amaia Barredo ordezkatuz.\n2015 eta 2020 artean Beasaingo alkate izan zen Aldasoro, aurretik ia hamarkada batez zinegotzi izan ondoren. Gaur egun, aholkulari gisa lan egiten zuen Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailean bertan.\nAldasoro ingeniari elektronikoa da. EITBn eszedentzian dagoen langile teknikoa da, baina hamar urteko esperientzia du Gipuzkoako enpresa industrialetan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000237", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bazkide berria dugu ORDIZIAN Elkartean! Elkarrekin indartsuagoak gara! Ongi etorri gurera!\nInstagram-eko kukuarri.ordizia eta Facebook-eko kukuarri ordizia kontuetan jarrai diezaiokezue!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000238", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "68 korrikalarik hartu dute parte auzoko jaien baitan egiten den mendi lasterketan", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000239", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Tzulo-ko kideen aurka jokatutako partidan 1-1 iritsi dira taldeak luzapenera. Penaltietan erabaki da emaitza azkenik.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000240", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "7 urteren ondoren, Frantziako Tour-eko etapa bat irabazi du berriz ere Izagirrek.\nFrantziako Tour-eko 12. etapa irabaztea lortu du Ion Izagirre ormaiztegiarrak. Roanne eta Belleville-en-Beaujolais arteko ibilbidean nagusitu da Cofidis taldeko txirrindularia. Helmugarako 31 km falta zirela, azken igoeran, erasotu du Izagirrek eta helmugara arte eutsi dio, jarraitzaileei 1' 04\" ateratzea lortuz.\n2. aldiz irabazi du Ion Izagirrek txirrindularitzaren lasterketa nagusiko etapa bat. Izan ere, 2016ko Tour-ean ere 20. etapa irabaztea lortu zuen.\nEuskal txirrindularitzarentzat emaitza onak ari da uzten aurtengo Tour-a. Herenegun, 10. etapan, Pello Bilbao gernikarra izan baitzen garaile.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000241", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Azken legegintzaldian Madrilen egindako lana balioan jarri du EH Bilduk\nEspainiako Gorteetarako hauteskundeetako kanpainako ekitaldia egin du EH Bilduk\nMaddalen Iriarte, Kongresurako hautagaiak eta Mario Zubiaga, Senaturako hautagaiak hartu dute hitza Lazkaoko plazan burututako ekitaldian.\nAurreko legegintzaldian egindako lana balioan jarri eta burujabetzan sakontzeko erronkari heltzeko garaia dela adierazi du Zubiagak.\nIriartek, aldiz, maiatzeko hauteskundeetan EH Bilduk lortutako emaitzak goraipatu ditu eta aurrera egiteko garaia dela esan du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000242", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bazkide berria dugu ORDIZIAN Elkartean! Elkarrekin indartsuagoak gara! Ongi etorri gurera!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000243", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "EAJrentzat botoa eskatu du Beasainen burututako kanpaina ekitaldian. Hala nola, euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzeko, oentsio duinak ziurtatzeko edota trenbide azpiegitura egokiak sustatzeko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000244", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Euskal Herriko inoizko 2. markarik onena egin du Zuhatz Sukia ataundarrak\nPasa den asteburuan jokatu da Gijonen 18 urtez azpiko Espainiako Txapelketa. Bertan, zilarrezko domina lortu du Zuhatz Sukiak pisu-jaurtiketan. Pisua 17.84 m-ra jaurtita, bere marka ondu du Txindoki A. T.-ko kirolariak. Gainera, Euskal Herriko inoizko bigarren markarik onena lortu du ataundarrak. Bitxikeria bezala, inoizko markarik onena Iker Sukia, bere aitarena da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000245", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Denetarik utzi dute Ehunmilak, Goierriko 2 Haundiak eta MariMurumendi probek asteburu osoan zehar: lehen emakumea talde misto batean parte hartzetik, helmugan bi ezkontza eskaera egitera arte.\nLasterkariak gogoz eta emozioz bizi izan dituzte parte hartutako probak eta denek ala denek azpimarratu dute antolakuntzaren eta boluntarioen lan bikaina.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000246", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ehunmilak asteburuko maratoi motzeneko hiru gizon irabazleak sartu dira jada helmugan", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000247", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ehunmilak asteburuko MariMurumendi maratoia irten berri da Loiantzko San Martin plazatik.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000248", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Asteburu honetan Beasainen jokatzen ari den Ehunmikak Ultra-trail® ek badu garailea: Biota-tik etorritako Jesus Bailo Berdor. 24:24:50-ko denborarekin amaitu du korrikalariak proba.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000249", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Larraitz Aragon heldu da bigarren postuan eta Izaskun Sanzek osatu du podiuma. 13:18:06ko eta 13:48:01ko denborak egin dituzte, hurrenez hurren.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000250", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "2. postua Fidel Fernandez Varelak lortu du eta hirugarrenean berriz Iñigo Arantzamendi Alkortak\nBertan, bigarren sailkatuari ordu erdiko tartea ateraz, Ioseba Eskudero idiazabaldarra izan da garaile aurtengo edizioan, 10:12:32 denborarekin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000251", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Giro bikainarekin eta jendez beteta, irten berri da Beasaingo plazatik Goierriko 2 handiak lasterketa.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000252", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ekaitz arrisku altua zela eta, lasterketaren irteera bi orduz atzeratzeko erabakia hartu du antolakuntzak\nGuztira 471 korrikalari irten dira Beasaingo plazatik eta datozen hiru egunetan 168km bete beharko dituzte. Inoiz baino emakume gehiagok hartu du parte aurten; 28k eman dute izena 11.000 metroko igoera duen lasterketa honetan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000253", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ehunmilak probaren irteera ordurako aurreikusitako ekaitz gogorren ondorioz, antolakuntzak irteera bi orduz atzeratzea erabaki du. Hala, 18:00etan beharrean, 20:00etan abiatuko dira korrikalariak Beasaingo plazatik. Ondorioz, ibilbideko kontrol puntu ezberdineko denbora mugak aldatuko dira. Muga berriak lasterketako webgunean kontsultatu daitezke. Hala, lasterketa amaitzeko muga bi orduz murriztuko da. Lasterkariek 46 ordu izango dituzte, gehienez, 168 km-ak osatzeko. Beraz, lasterketaren itxiera igandeko 18:00etan izango da; aldaketen aurretik bezala.\nGoierriko 2 Handiak lasterketan ez dute aldaketarik aurreikusten, ekaitzak arratsaldean espero dira eta.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000254", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordiziako Udalak 10 leku egokituko ditu danborrada balkoitik ikusteko.\nUztailaren 24ko danborrada Ordiziako Udaletxeko balkoitik ikusteko interesa dutenek, eskaera egin behar dute udaletxeko herritarren arreta bulegoan (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:30etara), helbidera edo 688 75 26 47 telefonora idatzita, izen-abizenak eta telefono zenbakia emanez.\n10 leku egongo dira eta lekua mugatua denez, izena ematen dutenen artean zozketa egingo da beharrezkoa balitz. Lekua egokitzen zaion pertsona bakoitzak balkoira lagun bat eraman ahalko du. Eskaera epea uztailaren 17an, astelehena (barne) amaituko da, eta uztailaren 18an, asteartea, egingo da zozketa. Zozketan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Ordizian erroldatuta egotea.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000255", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gaur goizean Korok jaso ditu \"Circol del Sol\" ikuskizunerako 2 sarrerak", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000256", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "San Ferminetako une berezienak irudikatzen dituen maketa Ormaiztegin\nHeliodoro Etxeberria herritarrak sortutako maketa, abuztuaren amaiera alderarte ikusgai izango da Ormaiztegiko Iriarte Goena etxea 29 kaleko baxuan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000257", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Autobus zerbitzu berria jarriko dute ostiral gauean (uztailak 7) g2h lasterketako pasea Larraitzen ikustera ikusleak eraman eta ekartzeko.\nIgotzeko autobus hau (bakarra) 23:15etan aterako da Beasaingo plazaren goiko aldean jartzen den autobus geltokitik. Itzulera Larraitzko beheko aparkalekutik 01:30etan eta 02:30etan izango da.\nAutobus honetarako sarbidea lehentasun hauen arabera antolatuko da: korrikalarien laguntzaileak (laguntzaile txartela erakutsiz) eta ondoren gainontzeko ikusleak. Itzulerakoan korrikalariren batek lasterketa Larraitzen utziko balu, honek lehentasuna izango du guztien aurretik.\nEhunmilak ikusteko beste autobus zerbitzuak hemen dituzue ikusgai: Autobus zerbitzua", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000258", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Presta gaitezen Santa Ana Jaietako! Zapi eta banderolen zozketa!!\nSariak Ordizian Bulegoa jaso beharko dira, uztailaren 21a baino lehen.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000259", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "FESTETAN BALKOIAK APAINTZEKO BANDEREN SALMENTA: Ordizian Bulegoan\nSanta Ana jaiek iraun bitartean, balkoiak Ordiziako zapiz jantziko ditugu.\nSalgai daude etxebizitzetako balkoietan jartzeko banderak, 5€tan. Ordizian Merkatari Elkartean eskuratu daitezke (Andre Maria Kalea 21), 09:30-13:30 egunero, eta astearte eta ostegunetan arratsaldetan ere bai, 16:30-18:30.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000260", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Sarrerak 6 eurotan salgai, Herri Antzokiako leihatilan proiekzio egunetan eta bereziki uztailak 6, osteguna eta uztailak 11 asteartean zineko leihatilan baita online ere Kutxabank sarrerak-ren web orrian", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000261", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "A-636 errepidean sartzeko (Donostia- Bergara noranzkoan) N-I errepideko 417-B-2-S irteerako egituraren dilatazio junturetako konponketak direla eta, irteera guztiz moztuko da uztailaren 8ko (larunbata) 06:00etatik uztailaren 9ko (igandea) 24:00etara.\nIbilbide luzeko bidaien kasuan ordezko bide gisa, 417-A errepidearen irteeran noranzkoa aldatzea gomendatzen da, ondoren N-I errepidearen enborrera Donostiarantz itzuli eta A-636 errepidera 417-B-1-S bide adarretik sartzea gomendatzen da. Ibilbide laburretarako GI-2632 erabili ahal izango da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000262", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aiuri Talde Feministak ekainaren 28an Legorretako bi banku ortzadar kolorez margotu zituen \"guztiek bizitzeko eta aske izateko dugun eskubidearen alde eta Legorretan legorretar guztien aniztasunak onartu eta babesten ditugula aldarrikatzeko asmoz\".\nBi banku horietan egindako lana erasotu dute adierazi du talde feministak, argitaratu duen oharrean. \"Aurreko ikasturtean Legorreta LGTBI+ komunitateko kideentzat bizigarri egiteko lehen pausoak eman genituen eta ekintza honek ez gaitu kikilduko, lanean buru-belarri jarraituko dugu\" gaineratu dute.\nEkintza honek aurrera begira lan handia egiteko dagoela erakusten duela diote. \"Ez da txantxetako gauza, ezta barre egitekoa ere. Giza eskubideak dira jopuntuan daudenak, bizitzeko eta bizi bizigarriak izateko eskubidea guztiok baitugu eta hauek bermatzeko ardura guztiona baita\".", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000263", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Eguraldiak eutsi ez badio ere, Goierriko zaleek bai eutsi diotela giroari irrika eta emozioz Tourraren iritsierarekin\nAztiriatik sartu orduko entzuten ziren animo eta irrika buila eta algarak Larraitzen. Ia-ia 28 kilometro egin ditu Tour De France txirrindularitza probak Goierrin eta lehenengo segundotik dena eman dute bai parte hartzaileek baita errepide bazterretan, belardietan, etxeetako balkoietan zein baserrietako ateetan zain zeuzkaten Goierritarrek.\nGiroa bikaina izan da ibilbide guztian zehar eta halaxe ikusi ahal izango duzue datorren astean argitaratuko dugun saioan, eta saio hori osatzeko ongietorriak izango dira (ahal dela horizontalean) grabatu dituzuen Tourraren bideoak!\nNahi izanez gero, elkarbanatu helbidera edo 635 747 636 era Whatsapp zein Telegram bidez. Mila esker!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000264", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Argentinarra ligako puntu-lortzaile onena izan zen 3 denboralditan\nValentin Cruzek ez du Ordizian jarraituko. Ordizia Rugby taldeak ohar labur batekin jakinarazi zuen atzo talde argentinarrak taldea utziko duela zazpi denboraldi jokatu ondoren hauekin. Guztira 1.400 puntu baino gehiago lortu ditu eta hiru aldiz izan da ligako puntu-lortzaile onena.\nValentín Cruzen irteera iragarri baino ordu batzuk lehenago, klubak esan zuen ere Iñigo Marotiasek ez duela kirol zuzendari izaten jarraituko. Entrenatzaile ohiak, ordea, Ordiziako organigraman parte hartuko du, oraindik zehazteke dagoen lan batean. Zuzendaritza Javi Perlines, Iñigo Navarro, Álvaro Etxezortu, Joseba Otamendi, Dorleta Armendariz eta Santos Regilek osatuko dute, eta \"Oier Iturrioz izango da talde honen eta klubeko zuzendaritzaren arteko koordinatzailea\".", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000265", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Iñigo Marotias ez da izango Ordizia Rugby Elkarteko kirol zuzendaria datorren denboraldian\nOrdizia Rugby Elkarteak egin duen komunikatuan aurrerantzean lan hauek ez dituela egingo adierazi du.\nKlubaren esanetan, \"erabaki hau duela hilabete batzuk hartu zuen arren, denboraldi amaierara itxaron nahi izan dugu argitaratzeko\".\nMarotias Ampo ordiziako 6 denboraldiz izan da entrenatzailea eta 2 urtez zuzendaria.\nAzpimarratu dute ere etorkizunean Marotiasen ardurak ez direla desagertuko eta modu batera edo bestera klubari lotuta jarraituko duela.\nOrain, lan-talde batek burutuko ditu zuzendaritza lanak: Javi Perlines, Alvaro Etxezortu, Iñigo Navarro, Joseba Otamendi, Dorleta Armendariz eta Santos Regil, hain zuzen ere. Eta taldearen eta elkartearen zuzendaritzaren arteko koordinatzailea Oier Iturrioz izango da.\nSenior neska eta U18 eta U19 mutilen arduradunak argitaratuko dituztela esan dute.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000266", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Zaletuek aukeratuko dute datorren denboraldiko AMPO Ordiziaren kamiseta\n50. urteurrena dela eta, jatorrizko koloreak berreskuratuko ditu AMPO Ordiziak datorren denboraldian. Hala ere, azken diseinua ez dago zehaztuta. Lau aukera jarri dituzte ikusgai Ordiziako Garagardo Azokan eta zaletuei gogokoena hautatzeko eskatu diete. Azokan bertan egongo da botoa emateko aukera.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000267", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Goierriko 17 enpresa turistikok lortu dute kode etikoaren ziurtagiria\nGasteizko Europa Jauregian egin zen ekitaldian, Javier Hurtado, Eusko Jaurlaritzako Turismoa, Merkataritza eta Kontsumo Sailburuak, 2022 urteari dagozkion ziurtagiriak banatu zituen.\nEusko Jaurlaritza duela hiru urte hasi zen Turismoaren Kode Etikoa programa ezartzen nahi zuten enpresekin.Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa, Turismorako Munduko Kode Etikoaren egokitzapena da eta Garapen Jasangarrirako Agenda 2030ean ezarritako Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du.\nGoierrin, 17 enpresa turistiko ebaluatu dira eta guztiek ebaluaketa gainditu dute hiru urtez jarraian; errekonozimendu hau jasotzen dute zerbitzuan eta gestioan hobetzeko egiten duten lanaren adierazgarri bezala.\nPrograma honetan atal hauek aztertzen dira: turistak ulertzen eta errespetatzen laguntzea, berdintasuna, gizarteratzea eta aniztasunarekiko tolerantzia, jasangarritasuna, bertako tradizioaren eta kulturaren sustapena, gizateriaren kultur ondarea zaintzea, bikaintasuna eta profesionaltasuna, pertsonen eskubideak errespetatzea eta tratu egokia ematea sektoreko langile eta enpresariei.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000268", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Usurbe Antzokian oso eskertuta gaude azken urtean jaso dugun babesagatik eta asteburu honetarako sorpresatxo bat prestatu dugu. \"Indiana Jones y el Díal del Destino\" filma ikustera etortzen zaretenen artean, LEGO jokoa eta \"Indiana Jones\"-en lau filmen Blu-Ray pack-a zozkatuko dugu. Etorri, sartu zure izena aretoan izango dugun kutxan eta zorte on!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000269", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "San Pedro egun polita izango dute aurretik. Txerriaren jaitsieraren ondoren, 14:30ean paella jan eta bazkal ondoren Aritz Alustizak eta Mireia Ibabek alaituko dute giroa.\n18:30ean XXIV. Patata Tortila Lehiaketa egingo dute eta 20:00etan Toka lehiaketa. Iluntzean, Aritz Alustizak eta Mireia Ibabek alaituko dute giroa berriro.\n2004tik gaur arte, Goierri Telebistak Mutiloako jaietako hainbat momentu pilatu ditu MUTILOAKO FESTAK BEREZIAN. Gozatu!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000270", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Igande honetan Frantziako Tour-aren bigarren etapa Beasainetik pasako da eta jada begibistakoak dira herriak jasan dituen prestakuntzak.\nLeire Artola alkatea eta Aitor Escalante udaltzainburuak xehetasun guztiak eman zituzten atzo. Hau izango da Beasainen Tour-ak egingo duen ibilbidea:\nKatea auzoa > Igartza Oleta > Dolarea > Zapatari > Trenbide kalea > Joan Iturralde > Zaldizurreta > Ezkiaga etorbidea.\nIbilbide honetan zehar, errepidea \"garbi\" uztea eskatzen zuen ekitaldiak eta jada bertan aurkitzen ziren hiri-altzariak, edukiontziak eta beste hainbat elementu kendu dituzte. Baita ere aparkalekuetan, hainbat hesi ipini dituzte.\nGuztira 400 ibilgailu-plaza hustu beharko dira igandera begira eta aparkalekuak egokitu dira herritarrek autoa utzi dezaten:\nCAF lantegiko aparkalekua edo Gudugarreta auzoan Estanda lantegiaren aurreko parking-a.\nOrdutegiari dagokionez, lasterketa igaroko den herri barruko ibilbidea goizeko 11:30etatik itxi egingo da. 12:40tan lasterketako publizitateko karabana igarotzea dago aurreikusita eta horren arabera, 14:40etan lasterketako txirrindularien tropela pasako da.\nOsasun larrialdirik egonez gero, ezin izango da ibilgailua erabili, baina 112 zenbakira deituta beraiek kudeatuko dute egoera.\nUdalaren esanetan, Bestelako zalantzarik sortuko balitz egunotan, Beasaingo udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko gomendioa zabaldu dute udal arduradunek egoera bakoitzari dagokion irtenbidea emateko (943 028080).", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000271", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Segura eta Idiazabalgo gazteak lehia bizian izan dira herri kiroletako norgehiagokan, bertakoak gailenduz\nTxingak, oskolak, korrikaldia, ingudea, harri jasotzea, trontza eta aizkora izan dira Segurako gazteek herriko festetarako antolatu duten lehiako zereginak.\nBertan, hasiera batean, Zegamarrak izan behar ziren aurkari, baina ezezkoa esan ondoren Idiazabalgo gazteak animatu ziren parte hartzera.\nLehia estu joan da hasiera batean, baina trontza izan da norgehiagoka markatu duena. Bertan Segurarrek aurre hartu diete Idiazabaldarrei denbora luzez eta, nahiz eta ondoren sprint-a egin eta nahiko parekatzea lortu duten azken hauek, Segurarrak izan dira garaile haien herrian.\nPozez eta satisfazioz azaldu dira bi taldeak herrian sortu den giro bikainarekin, eta Idiazabalgo gazteek hurrengoa haien herrian antolatzea onartu dute.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000272", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Txupinazoan buruhandiak aterako dira eta ondoren, San Juan arbolaren altxatzea egingo dute. 20:00etan Loreak bedeinkatuko dituzte eliz-atarian eta festari emango diote hasiera.\n20:30ean Eusko Labeleko oilasko eta piperren dastaketa egingo da sagardoarekin, trikitilariek giroa alaituz. Bukatzeko, San Joan suak hartuko du plaza 23:00ean eta jarraian, Rockalean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000273", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Hauek dira Frantziako Tourraren orrialde nagusiak argitaratutako ordutegiak.\nDatorren igandean, uztailak 2, Frantziako Tourraren bigarren etapa Goierritik igaroko da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000274", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Herriko plaza segurarrez beteta zegoela eman diete hasiera herriko jaiei. Elizako kanpandorretik, zopa-pertzan ekarri dute pregoieko mezua. Mendizale Taldeko kideek irakurri dute, segurarrei jai zoriontsuak opaz. \"Ondo pasa pasatu gane\" mezuarekin eman diote bidea txupinazoari.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000275", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Zopa pertzaren jaitsierarekin emango diete hasiera gaur San Joanei\nGaurtik igandera arte, festaz beteko dira Segurako kaleak. Segurako Kirol Elkarteko Mendizale taldeak emango du pregoia eta Zopa Pertzaren jaitsierarekin hasiko dira festak. 20:00etatik 21:30etara Puro Relajo nafar mariatxi taldearen kontzertua egongo da Errebote plazan eta 21:30ean 2023ko Koadrila Lehiaketako mozorroen sari banaketa egingo da. Eguna ondo amaitzeko, 23:00ean Iratzar erromeriak alaituko du plaza.\nGoierri Telebista 2004tik San Joan jaietan izan gara eta SEGURAKO FESTAK BEREZIAn hainbat momentu bildu ditugu. Ikusten al duzu aurpegi ezagunik?\nAurten ere, bertan izango gara! Gaurtik iganderako egitaraua hemen ikusgai: SAN JOANAK 2023", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000276", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "800€ zozketatuko dira 8 sari desbedinetan: 300€ko erosketa bale bat, 100€ko 3 eta 50€ko 4\nEkimena ekainaren 21a eta uztailaren 5a bitartean egongo da martxan eta partaide diren establezimenduetan erosten duten bezeroek 300 €-rainoko erosketa balea irabazteko aukera izango dute.\nKanpaina honen helburua da tokiko merkataritza zein kontsumoa indartzea eta horretarako, uztailaren 7an, 800€ zozketatuko dira 8 sari desbedinetan: 300€ko erosketa bale bat, 100€ko 3 eta 50€ko 4.\nOrdiziako merkatari elkarteak, ORDIZIANek, alegia, Udala eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin,ekintza andana antolatzen ditu urtean zehar tokiko merkataritza indartu eta bultzatzeko xedez. Eta hain zuzen helburu horri helduta, oraingoan \"Uda hontan, irabazi Ordizian\" ekimen berria aurkeztu du, uztalaren 5a bitartean egongo dena martxan.\nAipatu ekimenaren bitartez, establezimendu partaideetan erosten duten bezeroek sobreak jasoko dituzte eta helburua izango da sobrean partaide diren 6 establezimendu ezberdinetako tiketak sartzea. Ez da erosketa kopuru minimorik ezarri.\nBehin hori lortutakoan, sobrea Ordizian bulegoan egongo den postontzian bota ahal izango da. Zozketa uztailaren 7an egingo da. Parte hartzaileek 300€, 100€ edo 50€ko erosketa balea irabazteko aukera izango dute.\nOrdizian erosketak egitean eramaten duzun guztia gogoratu: produktu bat erosteaz gain, tokiko ekonomiaren alde egiten duzu, jasangarritasuna sustatzen duzu, eskaintza komertzialaren konfiantza, zerbitzua eta kalitatea, giza harremanak, ongizatea, ingurune bizia bultzatzen duzu... guzti horregatik, Uda hontan irabazi Ordizian!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000277", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Segurako Txirrindulari Elkarteak lasterketa berezia antolatuko du astelehenean. Junior mailako txirrindulari onenak bilduko ditu Gipuzkoako Itzuliaren azken etapak. Aurtengo itzulia Idiazabalen hasiko da ostiralean prologoarekin. Lehenengo etapa Mendaron jokatuko da larunbatean, bigarrena Andoainen igandean eta azkena astelehenean Seguran.\nItzuli honek duen ikusgarritasuna kontuan izanda eta garailea segundo gutxiren aldeagatik erabakiko dela jakitun, Segurako txirrindulari Elkarteak ibilbide gorabeheratsua prestatu du. Ohiko baino motzagoa izango den arren, 69 kilometro ditu, lau mendate ezberdin igaro beharko dituzte txirrindulariek. Lasterketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da herriko plazan, Zegamara joan etorria egingo da lehen kilometroetan, ondoren Idiazabalera joan eta berriro herrira itzuliko da pelotoia. Hortik aurrera mendateak; 26. kilometroan Mutiloatik Liernira igoko dira ziklistak, segidan Atagoitira (36. km) eta honen atzetik Aztirira (42.km). Hiru mendate hauek pasata txirrindulariak Segurarik igaroko dira Barbarira bidean. Zegamatik gora igoko dute 2. mailako mendate hau, bertan erabaki daiteke aurtengo itzuliaren irabazlea. Barbariko gainetik Segurako helmugara, Zerain eta Mutiloa pasaz, 9,5 kilometro egongo dira. Segurako helmugatik lasterketa pasatzen denean (11. km, 20. km, 52.km) tarteko helmugen sarirako puntuak banatuko dira. Asteleheneko etapa 17:35 aldera amaitzea aurreikusten da.\nGipuzkoako Itzuliko gainerako etapetan egiten den bezala, Segurakoan ere ingurumena zaintzeko ahalegin berezia egingo da. Txirrindulariek etapan zehar sortzen dituzten hondakinak, plastikoak edo gel ontziak, bi toki jakinetan bakarrik bota ditzakete. Segurako plazatik Zeraingo bidegurutzera jaisten diren bi aldietan (20. km eta 52.km). Lasterketa amaitu ondoren, antolakuntza taldeko kideak arduratuko dira ibilbidearen zati horretan pilatzen diren hondakinak jasotzeaz eta dena garbi uzteaz.\nLasterketan Junior mailako ziklista onenek parte hartuko dute, tartean izango da Ethan Cabanillas herritarra.\nGipuzkoako Itzuliko etapa izanda, irteeraren aurretik, lasterketan parte hartuko duten 26 taldetako txirrindularien aurkezpena ere egingo da herriko plazan. Proba amaitutakoan etapako sariak banatzeaz gain, sailkapen nagusiko irabazleei ere dagozkien garaikurrak emango zaizkie.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000278", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Elkarretaratzeak gaur arratsaldean Bilboko erailketa matxista salatzeko\nBeasain, Lazkao eta Ataunen elkarretaratzeak egingo dira arratsaldeko 19:00etan ostiralean Santutxu auzoko erailketa salatzeko.\nOstiralean 28 urteko gizon batek familiarteko zuen 89 urteko emakume bat hil zuen laban batekin. Ondoren, gizonak bere burua entregatu zuen Ertzaintzari. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gertaera hilketa matxista bat izan dela baieztatu du.\nElkarretaratzean Beasainen (Erauskin plazan), Lazkaon (Herriko plazan) eta Ataunen (San Martin plazan) izango dira arratsaldeko 19:00etan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000279", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Defentsa beasaindarrak 2024-2025 deboraldira arte jarraituko du talde txuri-urdinean.\nAne Etxezarreta futbolari beasaindarra bi urte gehiagoz arituko da Realarekin, klubaren eta jokalariaren artean akordioa erdietsi ondoren. Denboraldi honetan, Anek zortzigarrena bete du eta beste bi urtez berritzean, hamargarren urtea beteko du talde donostiarrean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000280", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "EAJk gehiengo osoa lortu zuen udal hauteskundeetan. Larunbateko ekitaldian osatu zen udal gobernuan, EAJk 9 zinegotzi ditu, EH Bilduk 5, PSE-EEk bi eta Elkarrekin Podemosek zinegotzi bat.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000281", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ostiralean, Gipuzkoako Bazkundeak banatutako \"Gipuzkoako 10 Bitxiak\" sarien artean, GOIERRIKO saria, Elkarteko MIRENTXU saltokiak jaso zuen, PORFIRIO FERNÁNDEZ saltokiaren eskutik.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000282", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "8 bozka jaso ditu Joseba Aranburuk eta 7 Adur Ezenarrok. Ordizia Orain-eko 2 zinegotziek zurian bozkatu dute.\nOrdiziako udalbatza eratu da gaurko 12etako osoko bilkuran, eta Bbeste legegintzaldi bati aurre egitea egokitu zaie Adur Ezenarro eta haren taldeari.\n8 bozka jaso ditu Joseba Aranburu EAJ-ko alkategaiak, PSE-EE-ren bozka \"sinbolikoa\" (haien bozeramaile Ana María Sanchez-en hitzetan) gehituz. Ordizia Oraineko Mila Sukia eta Viviana Murillok zurian bozkatu dute aurreko legegintzaldiko azken tirabirak kontuan izanda, baina zerrenda bozkatuena irtengo zenaren jakitun.\nHemendik aurrera denek ala denek azpimarratu dute akordioetara iristeko eta elkarrekin lanean jarduteko gogoa.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000283", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Amaia Junqueraren eskutik jaso du Zeraingo EH Bilduko zerrendaburuak aginte makila", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000284", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "\"Emakume jaio zara, hilerokoa izango duzu, ama izango zara\" erakusketa ikusgai ekainaren 30era arte Ormaiztegin\nJennifer Arevalok martxoan aurkeztu zuen ilustrazio bilduba ikusgai dago Ormaiztegiko Gizarte Etxean.\nHogei pieza inguruk osatzen dute bilduma eta haurdunaldi baten esperientziaren bueltan bizitako galerak islatzen dituzte kuadroek.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000285", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Egunero egongo da zabalik 11etatik 20etara eta bonoa ateratzeko eskaera udaletxean edo online egin daiteke (www.idiazabal.eus)", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000286", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Oso pozik gaude aurtengo ikasturtearekin; orain, datorren ikasturtea prestatzen ari gara, eta gure helburu nagusia da jende gehiagorengana iristea. Hala, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak izango ditugu, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua ere eskainiko ditugu; Foruko barnetegia urte osoan irekita egongo da.\nIzen emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan, edo 673 200 100 eta 946 464 000 telefono zenbakietan. Horrez gain, baita www.aek.eus webgunean ere.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000287", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Hainbat herritako sei dantza taldek eta Valentziako Alcalans taldeak bat egin dute aurten Lazkaon, Dantzari Txiki Eguna ospatzeko.\nBertan izan dira Oin Arin (Lazkao), Aurtzaka (Beasain), Amets Bide (Ordizia), Irrintzi (Zumarraga), Tobera (Zegama, Segura, Zerain, Mutiloa) eta Berriztasuna (Portugalete).", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000288", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Real Sociedad taldearen aurka jokatu dute finala, Lazkaon, eta talde antolatzailea, Goierri Gorri, geratu da hirugarren postuan", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000289", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "CAF Jerusalemen eraikitzen ari den tren arinaren aurkako protesta egin dute\nAkziodunen Batzarra egin dutela eta, eguna aprobetxatu dute Beasaingo egoitzan proiektua salatzeko\nTren arinaren proiektuak Israel lotu nahi du Jerusalem Ekialdean dauden legez kanpoko asentamenduekin eta Jerusalem Mendebaldearekin, eta Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak legez kanpokotzat jo du proiektua.\nPalestinaren aldeko hainbat elkartetako ordezkariak, herritarrak eta CAFeko zenbait langile lantegi atarian bildu dira, eta, ostean, plazarako bidea egin dute.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000290", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gaur goizean ospatu berri da XLIII. Legorretako Corpus Christi krosa. Bertan haur, gazte eta helduek izan dute herrian zehar lasterka ibiltzeko aukera.\nHaurren kategoria gehienetan ez da lehiakortasuna sustatu posturik ez delako lortu markaren arabera. Adinak gora egin ahala, aldiz, bai. Eguneko momentu azpimarragarria umeen kategorietako azkenek, helduenek, partehartzerako momentuan iritsi da, izan ere, ez da dortsal gorridun mailakorik aurkeztu, helduekin batera lasterka atera nahi izan dutelako.\nHelduen kroseko klasifikazioari begira, honakoak izan dira emaitzak:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000291", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bi igerilekuetan, irekiera egunean, haurrentzako triatloiak jokatuko dituzte.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000292", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Beasaingo Udalak jakinarazi duenez, gaur jarriko dira martxan Dolarea parkeko ur jolasak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000293", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ekainean erosketak ORDIZIAN txartelarekin ordaintzen dituzten pertsona guztiak, \"Circo del Sol\"eko OVO ikuskizuna ikusteko bi sarreren zozketan parte hartuko dute", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000294", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Maiatzean, erosketak ORDIZIAN Txartelarekin ordaindu zituztenen artean zozketatutako 50€ko erosketa balearen irabazlea:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000295", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Asteburuan gertatutako eraso sexista salatzeko elkarretaratzea egingo dute\nLarunbat goizaldean Legorretako taberna batean jazotako eraso matxistaren aurrean, astearte arratsalderako elkarretaratzea deitu du Aiuri Talde Feministak, \"Erasoen aurrean, autodefentsa feminista\" lelopean. Arratsaldeko 19:00etan izango da, herriko plazan.\nLegorretako Udalak ere bat egin du deialdiarekin eta adierazpen bat kaleratu du EH Bildu eta EAJ alderdien adostasunarekin. Erasoa irmoki gaitzesten da bertan eta erasoa jasan duen emakumeari babes osoa azaltzen zaio.\nIndarkeria matxistari aurre egiteko erantzukizuna kolektiboa dela azpimarratzen da Udalaren idatzian, eta mugimendu feministarekin batera haren aurka borrokan jarraitzeko konpromisoa berresten du.\nAmaitzeko, elkarretaratzean parte hartzera dei egiten die herritar guztiei.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000296", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Errepresioa: Ekintza edo ekintza-multzo bat, gehienetan boteretik emanda, jardun politiko edo sozialak indarkeriaz geldiarazteko edo zigortzeko.\nErrepresioaren bitartez jokabide edo antolakuntza bat prebenitu edo zigortu nahi izaten da, eta bere azken adierazpena pertsona edo antolakunde horren askatasuna desagerrarazi eta boterearekiko tolerantzia bat ezartzea izango da.\nHistorian zehar langile antolakuntzaren adierazpen ezberdinekiko errepresio forma anitzak garatu izan dira, baliabide teknologiko, juridiko eta kulturalez baliatuz. Hala ere, azpimarratzekoa da errepresioa ez dela biolentzia terminoetan ulertu behar, baizik klase terminoetan. Hau da, erreprimitzen dena, azken finean, langileriaren antolakuntza independentea baita, potentzial komunista duten adierazpen ezberdinak, eta errepresioa, azkenik, horien aurkako eraso sistematiko bat izango litzateke.\nEstatuak, orden sozial burgesaren bermea izanik, metodo errepresibo ezberdinak erabiltzen ditu miserian hondoratzen doan langileriaren diziplinamendua bermatzeko. Horrela, zera bilatzen da:\nMiseriatik ihesi, espropiazio zuzenera jotzen duen langilegoaren kriminalizazioa. Okupazioaren aurkako ofentsibak eta lapurreta txikien zigorra handitzeak langilegoa kapitalaren erreprodukziora kateatzea dakar.\nEzinegon soziala asimilatzeko askatasun eta eskubideak murriztea. Mozal legeak edota desordena publikoen delitua gogortzeak protesta sozial oro isilaraztea dute helburu.\nAntolakuntza politiko independentea ezabatzea. Atxiloketak, isunak eta mehatxuak erabiliz adierazpen iraultzaile oro itotzea dute helburu.\nHortaz gain, aipatzekoak dira segurtasun kameren eta presentzia polizialaren areagotzea, haien bitartez langilegoarekiko kontrol soziala handitzea lortzen baita.\nOndorioz, ekainak 3 eta 4an, Goierriko Kontseilu Sozialistatik \"Errepresioaren aurkako asteburua\" antolatu genuen. Hainbat ekintza egin ziren errepresioaren izaera eta adierazpen ezberdinak ikusarazteko asmoz. Hala, lehenengo egunean \"Aukerak Giltzapean\" dokumentalarekin eman genion hasiera, okupazioaren auzia mahai-gainean jarri, eta berarekiko existitzen diren ofentsiba forma ezberdinak jorratuz. Hurrengo egunean, kirol txapelketa bat izan genuen, non argazki erakusketa bat jarri zen, inguruan eman ziren errepresio kasuak azalduz. Azkenik, bazkariaren ondoren, elektrotxaranga batekin amaitu genuen asteburua.\nGoierriko Kontseilu Sozialistatik, beharrezkoa ikusten dugu eskubide politikoen aldeko eta errepresioaren aurkako borrokari heltzea, borroka politikorako baldintzak eurak baitira jokoan daudenak, eta horiek gabe ez daukagu ezerrez.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000297", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Universidad de Deusto FC taldearen aurka 1-0 irabazi du eta, ondorioz, Gorengo mailatik Ohorezko mailara igoko da Ordizia KE", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000298", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Felix Flamarique txapeldun Idiazabalgo Aire Zabaleko III. pintura lehiaketan\nBigarren eta hirugarren saria Iban Aranburu eta Iñaki Zabaletarentzat izan dira, hurrenez hurren", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000299", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "San Joan probako saridunak:1- Nikolas Alustiza (Laboral Kutxa)2- Samuel Fernandez (Caja Rural)3- Iñaki Diaz Melero (Laboral Kutxa)\nMendiko saria: Galder Bengoetxea (Baque)Taldeka: Laboral KutxaEuskaldun Torneoko liderra: Julen Arriola-Bengoa (Caja Rural)", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000300", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bitxiloreen aurka aritu dira Antzizar kiroldegian, pilota eta bertsolaritza uztartu dituen txapelketaren finalean", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000301", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Kalean josteko 9. eguna ospatu dute Ormaiztegin, udaletxe pareko plazan elkartuz.\nJostea etxeko atearen atzean gordeta geratu zen arte bat da, eta urte luzez hantxe izan da, ezkutuan edo, lau pareten artean gordeta.\nHori aldatzeko eta jada eskoletan ere erakusten ez den abilezia hau partekatzeko, Ormaiztegin, kalera atera dira jostunak 9. aldiz, mundu mailako kalean josteko egunaren harira.\nBertan, bakoitzak bere modalitatean (puntua, makrame, gurutze-puntua, josteko makina,...) ondokoari irakatsiz solasean egon dira arratsaldean zehar.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000302", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Frantziako Tourra Goierritik igaroko da uztailaren 2an eta honen harira Goiturrek promozio bideo bat egin nahi izan du Perico Delgado esatariarekin batera.\nGoierri Telebistako lantaldeak izan du bideo hau grabatu eta editatzeko ardura. Bertan, Goierriko hainbat herritako paisaiak eta txokoak ikus daitezke. Aztiria, Zerain, Segura, Beasain, Ordizia edota Zaldibiako bideetan barrena, txirrindulariek uztailaren 2an egingo duten ibilbidea egin genuen Perico Delgado eta Goiturreko Ion Ubiderekin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000303", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Emakume sortzaileak izenburuekin , sei laburmetrai proiektatuko dira Herri Antzokian gaur maiatzak 30 19:30 etan. Zinegoak LGTB elkarte bat da eta aurten 20 urte beteko dituzte Bilbon Nazioarteko jaialdia ospatzen eta Euskal Herriko hainbat herrietan bere lanak eskaintzen", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000304", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordiziako Udal hauteskundeetako emaitzak berrikusi beharko dituzte\nPSEk baieztatu duenez, akats bat egon daiteke publiko egindako emaitzetan.\nIgandeko Udal hauteskundeetako emaitzak berrikusi beharko dituzte Ordizian, akats bat egon delakoan. Dirudienez, akta baten emaitzak komunikatzeko garaian, okerreko datuak igorri ziren eta, ondorioz, erakundeek jakinarazitako emaitzak okerrak izango lirateke.\nHala, erakunde ofizialetatik jasotako datu guztiek 7 zinegotzi ematen zizkioten EH Bilduri, 6 EAJri, 2 PSEri eta beste 2 Ordizia Oraini. Akats hau baieztatuko balitz, ordea, 7na zinegotzi izango lituzkete EH Bildu eta EAJk, 2 Ordizia Orainek eta bakarra PSEk.\nEbazpen ofiziala ez da heldu oraindik, ordea, dagokion batzordeak datuak egiaztatu bitartean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000305", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Lehen aldiz Elkarrekin Podemosek ordezkaritza izango du Beasainen\nNahiz eta bozken kopurua jaitsi, EAJ buru mantendu da aurtengo Udal hauteskundeetan.\nEH Bilduk bost eserleku izaten jarraituko du hurrengo legealdian, eta PSE-EE-k bi.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000306", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "EH Bilduk iaz baino indar handiagoa izan du aurtengo Udal Hauteskundeetan\nEAj-k beherakada nabarmena izan du 2019ko Udal Hauteskundeetako emaitzekin alderatuz.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000307", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "EH Bildu da zerrenda bozkatuena, EAJk zinegotzi bat galdu du eta PSE-EEk bat gehitu du\nBi zerrenda bozkatuenen arteko tartea handitu da, EH Bilduk EAJk baino 235 boto gehiago lortu ditu. EAJk zinegotzi bat galdu du, Ordizia Orain Elkarrekin Podemosek bi zinegotziak mantenduko ditu eta PSE-EEk zinegotzi bat gehiago izango du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000308", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ioritz Berra izango da alkate berria, Eztitxu Mujikari lekukoa hartuz.\nEH Bilduk botoen %61a lortu eta EAJk %31a. Partaidetzak 8 puntu behera egin du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000309", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "EAJk nabarmen egin du behera eta bi zinegotzi izatetik bat izatera pasa dira.\nEH Bilduk botoen %75a lortu du eta baino PSE-EEk izan du igoera handiena.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000310", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "EAJk botoen %64 16a lortu du, alkatetza berretsiz. Boto kopuruan jaitsira nabarmena izan du EAJk, %15koa. Ondorioz, zinegotzi bat galdu dute. Partaidetzak 7 puntu behera egin du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000311", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Lehia estua aurreikusten zen eta halaxe izan da. 1310 boto lortu ditu EAJk eta 1282 Eh Bilduk bien arteko aldea murriztuz. 2019an 40 botogatik irabazi zuen EAJk.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000312", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Asier Muñagorri eta Jon Ander Gorospek 71na boto eskuratu dituzte.\nBotoa emateko eskubidea zuten aramar guztiek hartu dute parte gaurko hauteskundeetan. Abstentzioa %0koa izan da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000313", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Esperotako emaitzak lortu ditu Gabiria Hautesle Elkarteak Udal hauteskundeetan. 257 botorekin, 7 zinegotziak herri kandidaturarenak izango dira. PSE-EEk 3 boto eskuratu ditu, aurreko hauteskundeetan baino 3 gutxiago. Boto zuriak ere gutxiago izan dira hauteskundeotan: 8 izan dira pasa den hauteskundeetako 26en aldean. Parte-hartzea %66koa izan da, aurreko hauteskundeetan baino ia %8 gutxiago.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000314", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "EH Bilduk aise irabazi ditu hauteskundeak Idiazabalen. 8 zinegotzirekin, pasa den hauteskundeetan baino 2 gehiago lortu ditu eta, beraz, Iñaki Alberdi izango da alkate datozen lau urteetan. Izalberri plataformak, aldiz, ez du lortu Izal Bai-ek zituen emaitzak berdintzea eta 3 zinegotzirekin geldituko da.\nPartaidetza %73koa izan da hauteskunde hauetan, aurrekoetan baino %3 txikiagoa.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000315", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Eh Bildu eta EAJren aldea txikitu da baina ordezkaritza berdina izaten jarraituko dute.\n%8ko jaitsiera izan da partaidetzan. EH Bilduk 2019an baino 83 boto gutxiago jaso ditu eta EAJk 19 gutxiago.\nHiru hautagaitza aurkeztu dira Legorretan eta hiruek izan dute beherakada boto kopuruan. PSE-EEk ez du ordezkaritzarik lortu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000316", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ez zen sorpresarik espero Mutiloan, eta halaxe gertatu da. Mutiloako Herri Kandidatura da aurkeztutako zerrenda bakarra eta 127 boto eskuratu ditu. 8 boto zuri zenbatu dituzte. 2019an 128 izan ziren MHK-k lortutako botoak eta 7 boto zuri egon ziren.\nEmaitza hauekin, Iñaki Ugalde izango da berriz ere Mutiloako alkatea. 5. legegintzaldia izango da berarentzat eta, beraz 20 urte beteko ditu karguan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000317", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "OeO-k irabazi ditu hauteskundeak Olaberrian, botoen %60arekin eta alkatetza mantenduko du honenbestez. Hala ere, zinegotzi bat galdu du eta EH Bilduk 3. zinegotzia lortu du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000318", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Tradizioz plaza zaila izan da Zegama EH Bildurentzat baina 159 botoren aldearekin, Iker Zubeldia izango da alkate berria.\nEH Bilduk botoen %57a eskuratu du, 2019an baino %12a baino gehiago. Zegama Lantzenek %13ko beherakada izan du.\n%79 partaidetza izan da Zegaman Guztira 901 boto eman dira, 517 EH Bildurentzat eta 358 Zegama Lantzen taldearentzat. Horrela banatu dira 9 eserlekuak:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000319", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aurreko hauteskundeetako emaitzak errepikatu dira Ormaiztegin. Zinegotzi kopuruari dagokionez, behintzat. Botoei erreparatuz, 21 boto galdu ditu Ormaiztei Batzen-ek eta 66 galdu ditu EH Bilduk. Parte-hartzea ia %69koa izan da, aurreko hauteskundeetan baino 7 puntu txikiagoa.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000320", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Zeraingo EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak, botoen %54 63arekin\nZeraingo EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak, Zerain Burujabe taldea baino 23 boto gehiagorekin. Ondorioz, Gorka Urteaga izango da alkate berria.\nZeraingo EH Bilduk igoera txikia jasan du eta Zerain Burujabe taldeak Zeraingo Udal Kandidaturaren lekua hartu du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000321", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Udal hauteskundeetako parte hartzea 18:00etan Gipuzkoan baina altuagoa da Goierrin. Probintzia osoan ehuneko 48,51k eman du boza, %4,84 jaitsiz\nGoierrin ere, ia herri guztietan jeitsi da parte hartzea. Datuak honakoak dira, herriz herri:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000322", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Udal hauteskundeetako parte hartzea 14:30ean Gipuzkoan baina altuagoa da Goierrin. Probintzia osoan ehuneko 35,7k eman du boza, duela lau urteko datua baino 2,75 puntu apalagoa da aurtengoa\nGoierrin ere, ia herri guztietan jeitsi da parte hartzea eguerdian. Datuak honakoak dira, herriz herri:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000323", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Larrañaga eta Murgoitio eta Aitchaou eta Urrestarazu izan dira garaile motzean eta luzean, hurrenez hurren.\nGiro bikainaz, akaso pittin bat sargoriaz, egin da aurtengo Zaldibiako Mendi Lasterketa.\nBertan parte hartzaile kopuru handia izan da edizio honetan ere eta honakoak gailendu dira.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000324", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "ELAk deituta, Gipuzkoako kale eta eraikinen garbitzaileek mobilizazioa egin dute Beasainen.\n2018an izan zuten azken soldata igoera eta geroztik egon dira negoziatzen, izan ere, grebalariek pairatzen duten %40,46ko soldata arrakala ezabatzea eskatzen dute.\n1. Hitzarmena indarrean dagoen bitartean, galdutako erosahalmena berreskuratzea eta hori bermatzea.2. Partzialtasunarekin amaitzen duten klausulak.3. Plus bat, enpresa bererako lantoki batean baino gehiagotan lan egiten duten langileentzat.4. Lan kargak arautzea.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000325", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Idiazabal Gaztaren Kofradiak kofradekide berria izendatuko du larunbatean\nXXXIII. kapitulua asteburu honetan idatziko da eta egun osoan zehar ospatuko dute.\n10:30 D'Elikatuz Interpretazio Zentroan, harrera kofradiakideei eta gonbidatuei. Hamarretako bat zerbitzatuko da. Zentroa zabalik egongo da bisitatua izateko.\nOhorezko Kofradiakideak- Jon Etxebarria eta Puy Arrieta, Zeanuriko Idiazabal gazta egiten duen Artzainak.- José Antonio Elosegi Agirrezabala, Ordiziako Azoka.- Ordiziako Txistulariak (50 urteurrena).- Juan Manuel Garmendia, FECOGAko lehendakaria.\nEmeritu Kofradiakideak- Pedro Mari Arana Lasa- José Ramón García Lapitz\nMenua:- Idiazabal Gazta- Iberiarreko kurruskarirekiko ilar krema- Onddo-nahastura- Amu-legatza- Erretako arkumea- Idiazabal gazta pastela eta jogurt-izozkiarekin eta fruitu gorriekin irasagarra- Kafea eta likoreak- Ardoak eta sagardoak", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000326", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Etxetxo tabernan pintxo aukera zabala eta errazioak aurkituko dituzu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000327", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "UEUren 51. udako ikastaroak hausnarketarako gune izango dira aurten\nIazko ildoari jarraituz, UEUk 20 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu hainbat eragileekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin. Baiona, Eibar eta Iruñeaz gain, Bilbo, Tolosa, Usurbil eta Donostian ere egingo dira jardunaldiak. Hauek dira bertan landuko diren gaietako batzuk: herritarrak ikerketan inplikatzen, lodifobia neomaterialismotik eta emakumeak eta kooperatibismoa. Matrikula dagoeneko zabalik dago www.ueu.eus helbidean. Horrez gain, ikastaroen zerrenda osoa ikusgai.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000328", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Herriko gazteenek hasi zuten haien ekitaldia Loinazko San Martin plazatik abiatuta honako ibilbidearekin: San Inazio kalea, Oriamendi kalea, Mendeurren etorbidea, Nafarroa etorbidea, Erauskin plaza, Kale Nagusia, Arana kalea, J.M. Iturriotz Kalea, Kale Nagusia, Loinazko San Martin plaza.\nBehin plazara itzulita, helduekin astindu zituzten danborrak herriko Goizeresi txistulari taldeak eta Koskola txarangak lagundurik.\nAmaitzeko, Loinazko San Martin plazatik abiatuta ere, helduek egin zuten haien buelta, Koskola txarangak jotako erritmoei jarraiki.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000329", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Erik Kintanak irabazi du Seguran jokatu den kadete mailako Euskadiko Txapelketa\n58,5 kilometroko ibilbidea osatzen azkarrena Ipar Makina taldeko Erik Kintana izan da.\nKadete Mailako Euskadiko Txapelketa:1- Erik Kintana (Ipar Makina)2- Unai Iturrieta (Iruki)3- Mario Elizburu (Ulma)Lehenenego urteko onena:Jon Egia (Luyando)Mendiko saria:Erik Kintana (Ipar Makina)Taldekako saria:Ipar MakinaLehen herritarra:Aitzol Sodupe", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000330", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Clara Gutierrez etnobotanikariaren eskutik bidean lore eta landare ezberdinak jasotzen joan dira partaideak, ondoren bazkari paregabea prestatuz Mutiloako elkartean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000331", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Hirunako berdinketa lortu dute Ordizia KEko beteranoek Realaren aurka\nOso leihatua izan da Txikitik Handira proiektuaren baitan jokatutako lagunartekoa", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000332", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "12 taldek parte hartu dute aurtengo Legorretako playbackaren edizioan. Bertan denetariko musika entzun ahal izan da, fin landutako koreografiek lagunduta, eszenatokia betez.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000333", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Txupinazioaren ostean, Goizeresi txistulari taldea eta Musika Eskolako banda kalejiran aritu dira Ekaitz Erraldoi eta Buruhandien konpartarekin batera. Gainera, konpartsaren bi erraldoi berriei harrera egin zaie Barrendain plazan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000334", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Txolan, bokatak, razioak, pintxoak, plater konbinatuak eta gauza goxo gehiago aurkituko dituzu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000335", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Kadete mailako Euskadiko txapelketa larunbatean Seguran jokatuko da\nSegurako Txirrindulari Elkarteak antolatu duen proban, Euskadiko txapelduna izendatzeko lehia estua espero da. Lasterketaren irteera eta helmuga puntuak Germanenean kokatuko dira. Beheko Barrioko lasterketak 49. edizioa osatuko du eta beste behin Jabier Ormazabalen Oroimenezko lasterketa izango da.\nKarrera larunbat goizean jokatuko da, 58,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek. 10:00etan hasiko da lasterketa eta aurreikuspenen arabera 11:40 aldera amaituko da. Ibilbideari dagokionean, Seguratik Zegamara joan-etorria egingo dute txirrindulariek lasterketaren hasieran, ondoren Iurre aldera joango dira eta bertatik Ormaiztegira. Gabiriako bide berritik joan eta zaharretik itzuliko dira berriz Ormaiztegira eta bertatik berriz ere Segurara. Lasterketaren bigarren zatia gogorragoa izango da, berriz ere Iurretik barrena Ormaiztegira joko du pelotoiak eta azken kilometroetan Liernia eta Zerain igo beharko dituzte parte hartzaileek. Lierniko mendatea helmugatik 11,5 kilometrora igaroko dute eta Zeraingoa 4,5era.\nParte hartzaileei dagokionean, lasterketa honetan 200 txirrindulari izatea aurreikusten da. Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako txirrindulari taldeak etorriko dira Segurara. Pelotoian herriko ziklista bat ere izango da, Aitzol Sodupe.\nSariei dagokionean, Euskadiko txapeldunak jantziko duen mailotaz gain, lasterketako lehen hiru sailkatuek jasoko dute garaikurra. Baita ondoen sailkatzen den lehenengo urteko ziklistak, mendateetan puntu gehien lortzen dituenak eta taldekako sailkapeneko buruak ere.\nSegurako Txirrindulari Elkarteak proba hau egiteko 50 boluntario inguru beharko ditu. Lasterketa egunean bidegurutzeak zaintzeko prest dagoenak elkarteko kideengana jo beharko du. Elkarteak proba hau antolatzen laguntzen duen norbanako oro nahiz babesleak eskertu nahi ditu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000336", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Eguraldi kaskarra medio, larunbatean Ordizian egingo den kontzertua Jakintza ikastolan egitea erabaki da\nKontzertua Barrenako parkean egin behar zen baina eguraldiaren aurreikuspenaren ondorioz lekuz mugitzea erabaki dute. Hilak13an ospatuko da 22:30etan eta antolakuntzak argibideak eman ditu:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000337", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Saio guztiak numeratuak. / Todas las sesiones numeradas.Sarrerak/Entradas:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000338", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Maiatzaren 28ko hauteskundeen atarian Erlo telebistak, Goienak, 28 Kanalak eta GiTBk elkarlanean Gipuzkoako diputatu nagusigaien arteko debatea grabatu dute. Gipuzkoako Batzar Nagusien eraikinean bost alderdi nagusietako hautagaiak elkartu dira; EAJko Eider Mendoza, EH Bilduko Maddalen Iriarte, PSE EEko Jose Ignacio Asensio, Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IUko Miren Echeveste eta PPko Mikel Lezama. Moderatzaile lanak Txomin Madina kazetariak egin ditu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000339", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Istripua N-1eko km 419km-an gertatu da Beasainen Irungo norantzan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000340", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bigarren eta hirugarren mamirik onenak Juli Imazek eta Jexux Aranburuk egin dituzte, hurrenez hurren\nMami txapelketa eta horren ostean egin den mami tailerra izan dira goizeko ekitaldi nagusiak Gazta Azokaren lehen eguneko goizean; izan ere, gazta ez ezik, ardi esnearekin azkenburu hau ere egiten da.\nZortzi mami aurkeztu dituzte lehiara, eta epaimahaiaren lana izan da horien itxura, testura, usaina eta zaporea baloratzea. Hori guztia kontutan izanda, Elena Iparragirrerena izan da onena.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000341", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aurtengo Gipuzkoako Erroten Eguna Ihurrita Errota elkartearen eta Igartzako Monumentu Multzoa kudeatzen duen Aldaberen artean antolatu da.\nJendeari errotak hobeto ezagutzeko eta ondare-elementu horri lotutako alderdi ezberdinak ulertzeko aukera ematea du helburu: historia eta kultura, ingurumena, teknologia, energia desberdinen erabilera eta gure gizarteak eta paisaiak izan dituzten aldaketak.\nIa 40 jarduerak, publiko guztiarentzako egitaraua osatzen dute, besteak beste, errotagintza topaketa, hitzaldiak, bisita gidatuak, haur eta familientzako tailerrak, martxak,...\nZehazki, Goierrin, Arama, Ataun, Beasain, Ormaiztegi, Zaldibia, Zegama eta Zerainen egingo dira jarduerak.\nGaur hasi dira jarduerak, Beasaingo Igartzako Monumentu Multzoan ospatu den Errotagintzaren topaketarekin. Bertan edizio honetako parte hartzaileak bildu dira. Beasain, Mutiloa eta Ataungo esperientziak ezagutu ondoren, Erroten egunaren aurkezpen ofiziala egin eta Igartzako Monumentu Multzoa bisitatzeko aukera ere izan dute.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000342", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Kaixomundua.eus lehiaketaren IV. edizioan, Goierriko ikastolak nagusi\nEuskal Herriko 36 ikastetxeetako 1.218 ikasle aurkeztu dira eta 402 taldeetan banatuta webgune erreal bat sortu dute.\nEskola-komunitateari begira sortutako proiektua da eta webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza sustatzea eta eduki digitalak euskaraz sortzea ditu helburu sariak.\nPUNTUEUSek antolatuta, DBH 1 eta 2, DBH 3 eta 4 eta batxillergoko hiru kategoria desberdinetan banatu da proiektua.\nDBH bigarren zikloko sariak IES Elgoibar BHI ikastetxera eta Beasain Ikastolara joan dira hurrenez hurren. Elgoibarko 'Korrikazlagundu' taldeak, korrikazlagundu.eus proiektua aurkeztu du, eta Beasaingo 'Pentsatzen' taldeak, pentsatzen.eus webgunea. Batxilergoko saria aldiz, Urretxu-Zumarraga Ikastolako 'Ezientzia' taldeak irabazi du ezientzia.eus proiektuarekin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000343", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gipuzkoako Erroten Egunaren bigarren edizioan, Intxaustierrotara bisita\nAnduetza Parketxeak Maiatzaren 7an Intxaustierrota ezagutzeko bisita gidatua antolatu du.\nXX. mende hasieran eraiki zuen Zegamako eltzegile batek, buztina irabiatu eta bernizak ehotzeko. Errekaren beste aldean Intxausti baserria dago. Garai batean buztina lantzeko labea zegoen eta zeramika ontziak lehortzeko gune bezala ere erabiltzen zen.\nIzena emateko eta informazio gehiago 80 21 87 / 688 62 36 09www.gipuzkoanatura.eus", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000344", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Larunbata 6:16:45 Haur zinea: Mavka, Basoaren Zaindaria19:15 Zinea: Las buenas compañías22:15 Zinea: Las buenas compañías\nIgandea 7:16:45 Haur zinea: Mavka, Basoaren Zaindaria s 19:15 Zinea: Las buenas compañías21:45 Zinea: Las buenas compañías\nSaio guztiak numeratuak. / Todas las sesiones numeradas.Sarrerak/Entradas:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000345", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Lortu futboleko kamiseta! Gainera, maiatzean Ordizian Txartelarekin ordaindutako erosketa bakoitzarekin 50€ko erosketa bale baten zozketan sartuko zara! Zorte on!!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000346", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Goierri Turismok gonbidatuta, Perico Delgado txirrindularia dugu gaur gurean Le Tour de Francek Goierrin egingo duten ibilbidea osatzeko.\nFrantziako Tourrak Goierri zeharkatzeko bi hilabete falta diren honetan, Perico Delgado txirrindularia etorri da Goierrira etapa ezagutzera.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000347", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bihar \"Zahartzearen aztarnak\" hitzaldien zikloa hasiko da Zaldibian\nHiru izango dira hitzaldiak eta maiatzaren 17an eta 31n izango dira hurrengo biak.\nAsteazkenetan egingo dira hiruak udaletxeko Herri Aretoan 17:30etik 19:00etara. Hizlaria Maribi Lopez izango da, Matia Goxarakoa, dementzietan espezializatutako Gizarte Hezitzailea.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000348", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Herri batzarrean aurkeztu zuen joan den ostegunean Zegamako EH Bilduk datorren legegintzaldirako osatu duen hautagaitza zerrenda. Iker Zubeldia da zerrendaburu, beste hamaika lagunekin batera osatutako talde eraberrituan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000349", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gipuzkoa eraldatuz kanpainaren amaiera egin du Elkarrekin Podemos-ek Beasainen\nBeasain izan da, Ahal Dugu Podemos-eko zirkulu berriaren eraketa medio, Gipuzkoa Eraldatuz ibilbideari amaiera emateko hautatutako herria.\nBertan izan dira, besteak beste, Miren Echeveste Gipuzkoarako hautagaia, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-eko bozeramailea legebiltzarrean edo Mila Sukia Ordiziako alkatetzarako hautagaia.\nIbilbideari amaiera emateaz gain, hautagaiak aurkezteko ere aprobetxatu dute ekitaldia.\nBideo albiste osoa datorren astean Goierri Telebistan eta www.gitb.eus en", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000350", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "San Prudentzio jaietako azken-aurreko egun honetan koadrila eguna ospatzen ari dira lazkaotarrak\nGaurko egitaraua erraldoien bilkurarekin hasi da; Uharte, Orereta, Buztintxuri, Saint Feliu eta Lazkaoko erraldoiak kalejiran aritu dira, koadrilak begira zituztela.\nArratsalde eta gauean, ordea, pailazoez eta musikaz gozatuko dute herritarrek.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000351", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordiziako Altamira auzoko Altarte elkartean arteak bere lekua hartu du berriz ere. Oraingo honetan argazkiak eta margolanak batu dituzte Goierri eta inguruko artistek leku berezi honetan.\nErakusketa ikusi nahi izanez gero, honako ordutegian dago zabalik elkartea:\nAstean zehar, berriz, 658713918 telefonora deitu behar da geratzeko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000352", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Idiazabal Gaztaren Ibilbideak National Geographic Viajes irakurleen saria jaso du\nEspainiako Ibilbide Gastronomiko Onenaren saria jaso du GR 283 ibilbideak.\n6 etapatan zatitzen dira GR-283 osatzen duten 96 kilometroak eta bertan dugun ibilbide zoragarria.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000353", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gaur iragarri dute Landa Turismoko Hiriburuko lehiaketako irabazlea eta bertan Zerain hirugarren geratu da 10 finalisten artean. Galiziako Campo Lameiro herriak irabazi du lehiaketa.\nZeraingo Udalak eta Goiturrek eskerrak eman dizkiete ibilbide honetan babesa eskaini duten guztiei.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000354", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gaur arratsaldean izan da aurkezpena eta bilgunea Kale Nagusian dago kokatuta. Albiste osoa bihar gitb.eus webgunean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000355", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Honenbestez, bi izango dira Udal hauteskundeetan Zerainen aurkeztuko diren zerrendak: EH Bildu eta Zerain Burujabe.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000356", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Udal hauteskunde hauetan aurkeztuko da lehen aldiz Elkarrekin Podemos Beasainen", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000357", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "EH Bilduk Udal hauteskundeetarako aurkeztutako zerrendan lehen hautagaia da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000358", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Maiatzeko Udal hauteskundeetarako zerrendak argitaratu dituzte Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000359", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Zeraingo EH Bilduk udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du, \"azken bi legealdi hauetan Zeraingo EH Bilduk egindako lanari ilusio handiz lekukoa hartuz\".", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000360", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Iñaki Agirre Jauregi izango da Legorretako EH Bilduren alkategaia\nLegorretako EH Bilduk Udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du: Iñaki Agirre Jauregi izango da alkategaia, eta beste 11 herritarrek osatu dute hautagaitza.\nEH Bilduk helarazitako oharrean, taldearen lau ezaugarri nabarmendu ditu: \"Ilusioa, ekimena, gertutasuna eta konpromisoa\". Hautagaitza \"herritar talde plural batek\" osatu du: \"Ezagunak dira: era aktiboan parte hartzen dute herriko taldeetan eta ekitaldietan. Udalera ere, helburu horrekin aurkezten direla gaineratu duute: \"legorretarrengandik gertu aritzea, udaletxeko ateak alderik alde irekita edukitzea, eta herritarren alde lan egitea\".\nUdal hauteskundeei begira programa lantzen ari direla adierazi dute, baina aurreratu dutenez, Legorreta 2030 plan estrategikoa izango da datorren agintaldiko iparrorratza.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000361", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Olga, Masha eta Irina, \"HIRU AHIZPAK\", emakume jakintsu eta konplexuak dira; jasaten duten diskriminazio egoeragatik amildegi pertsonal eta sozial baten ertzean daude.\nEkintza dramatiko hau tsarismo garaiaren bukaeran garatzen da, aristokrazia errusiarraren gainbehera eta emakumearen ahalduntzearen hasieraren une historikoa erakutsiz. Emakumeen berdintasunerako bide luzearen hasiera da.\nAntzezlan honek pertsona bakoitzaren ahalegina, lanaren balioa eta hezkuntza ezinbestetzat jotzen ditu emakumeen burujabetza lortzeko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000362", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Maddi Etxeberria Otaegi nutrizionaistaren eskutik \"Harvardplatera\" Kultur etxean\nHaurrentzako buruhaundi tailerra frontoian. Izen emateaudalean apirilaren 28rako\nOndoren, afari merienda pilotalekuan bertan. Parte hartzeko, gehienez 4ko taldeek izena eman beharko dute Udalean maiatzak 4, osteguna, 14:00etarako. Sua eta lehengaiak antolakuntzak jarriko ditu. Afari merienda osatzeko, lehiaketaz kanpo bakoitzak tortila bereziren bat egin nahiko balu, aukera egongo da osagaiak norberak ekarriz\nHerriko artzainen arkume eta Lumagorriko hegalen janaplazan. Haurrentzako eta jateko ohitura ezberdinadutenentzako menu ezberdina egongo da aukeran. Izenematea eta ordainketa: 15 euro helduak eta 12 urtetikbeherako haurrak dohainik Udalean maiatzaren 4 arte\nJoseba Sarrionandiaren \"Munduari bira eman zion ontzia\"liburuaren inguruko hitzaldia Kultur Etxean\n\"Los tiempos cambian\" (Mendifest) eta beste bi dokumentalenemanaldi solidarioa Kultur Etxean Rokopolis-en eta Kideakelkartearen eskutik. Babeslea: Oamendi Kirol Kluba", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000363", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Kanpora sartzen antzezlana izango da ikusgai ordiziako Herri Antzokian apirilak 28, ostirala, 20:30 etan. Zuzendaria: Aitziber Garmendia. Aktoreak: Xabin Fernandez eta Intza Alkain.\nIsilpean eraman du denbora luzez. Hamar urtez hain justu. Baina orain hilabete gutxi batzuk adierazi zuen publikoki Xabin Fernandez kazetariak GIBa zuela. Bere esperientzian oinarritutako testu bat idatzi du orain, eta Kanpora sartzen izeneko antzezlana prestatzen ari dira testu horretan oinarrituta.\n'Kanpora sartzen', Aitziber Garmendiaren lehendabiziko zuzendari lana", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000364", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Apirilaren 19tik maiatzaren 3ra, Ordiziako Udala eta Ordizian merkataritza elkarteak, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin, Ospatu Udaberria Ordizian Erosiz kanpaina jarriko du abian, herriko merkataritza eta ostalaritza bultzatzeko ekimen berria. \"Ordizian zorte handia dugu merkataritza sare zabala izateko eta orain, udaberriaren etorrerarekin batera, ekimen hau dugu martxan. Hain zuzen ere, bertako saltokietan erostera animatu nahi ditugu gure herritarrak, gure dendak direlako herria bizi mantentzen dutenak. Gainera, kanpaina honekin erosleak saritu egin nahi ditugu\", azaldu du Maitane Alvarez, Ordiziako alkateordeak.\nDenboraldi horretan sustapenari atxikitako saltoki eta tabernetan egiten diren erosketek 100 eurorainoko saria jaso dezakete. Erosketa horiek kanpainaren kartelaren bidez identifikatu daitezke, tokian bertan ikusteko moduan. 100 euroko bost sari, 50 euroko 10 sari eta 25 euroko 20 sari banatuko dira. \"Establezimenduetan eskuratutako txartelak bete eta Ordizian bulegoko postontzian utzi beharko dira, zozketa eguna baino lehen\".\n\"Irabazten baduzu, kanpainari atxikitako tokiko edozein establezimendutan kontsumitu ahal izango duzu saria\", azaldu dute Ordizian merkataritza elkarteko ordezkariek. Gainera, establezimenduak lorez apainduko dira, udalerriari bizia, kolorea eta poza ematen jarraitzeko helburuz.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000365", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "12 pertsonaz osatutako lan taldea aukeztu dute eta asteartean, kanpaina prestatzeko bilkura irekia burutuko dute Joxepanen.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000366", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "'Familia bidezko hizkuntza transmisioa bultzatzeko proiektua'-n parte-hartzeko izen emate epea zabalik\nEuskararen familia bidezko transmisioan eragitea da proiektuaren xedea.\nLazkaoko Udalak Eusko Jaurlaritzak abian jarri berri duen 'Familia bidezko hizkuntza transmisioa bultzatzeko proiektua'-n hartuko du parte, Euskal Autonomia Erkidegoko beste 11 herrirekin batera.\nEuskararen familia bidezko transmisioan eragitea da xedea: etxeko hizkuntza-ohituretan, bereziki, gurasoen eta seme-alaben artekoetan -gurasoen beraien artekoak, anai-arreben artekoak edo beste senideekikoak ahaztu gabe-. Beraz, 0-6 urte arteko haurren gurasoak dira proiektu honen hartzaileak.\nUdalak proiektuan parte hartzeko deialdia zabaldu du. Izena emateko www.lazkao.eus web orrialdean dagoen galdetegia bete behar da. Izen emate epea maiatzaren 5ean itxiko da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000367", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Legorretako EAJk maiatzaren 28an ospatuko diren udal hauteskundeetarako taldea osatu du\nLegorretako EAJk helarazitako oharrean adierazi duenez, 2023-2027 agintaldirako aurkezten duen taldeak, bere lanaren% 100 eskainiko du herria hobetzeko. Aitziber Meabe zerrendaburu duen taldea, 9 emakumez osatuta dago, \"gaur egungo gizartean emakumeek duten indarraren islada.\"\nAdierazi dutenez, datozen asteetan egingo da bai lan taldea bai herri egitarauaren aurkezpen ofiziala.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000368", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Igandean, apirilaren 23an, Seguran egitekoak ziren eskolarteko txirrindulari lasterketak bertan behera geratu dira\nSegurako Txirrindulari Elkartea urtarriletik ari da 2023an zehar aurreikusita zeuden maila guztietako lasterketan antolatzen. Igandean, Benjamin, Alebin eta Infantil mailetako neska mutilen lasterketak egitea tokatzen zitzaigun. Azken egunetan, gure esku ez dauden arrazoiak medio, karrerak egin ezinda geratu gara. Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioarekin hartu emanean ari gara proba hau beste egun batean antolatu asmoz\nLerro hauen bidez lasterketa hauetan parte hartzekoak ziren neska mutilei gure babesa eta animoa eman nahi diegu. Segurako Txirrindulari Elkarteak orain arte bezala, aurrerantzean ere kirol honen harrobiaren alde lanean jarraituko du. Bide batez, proba egiteko beharrezkoak diren boluntarioei ere eskerrak eman nahi dizkiegu, oraingoan ere prest zeuden guri laguntzeko. Lasterketa honen babesle den Bai Reformas enpresari ere gure barkamena eskatu nahi diogu.\n2023. urtean atzeratu behar izan dugun bigarren proba da hau. Martxoan egitekoa zen emakumezkoen lasterketa ere ezin izan baikenuen egin. Orduan lasterketen egutegian azken orduko aldaketa bat egin zen. Guk lasterketa egin behar genuen egunean Espainiako Kopako proba bat jarri zuten Nojan (Kantabrian). Egutegian gorriz markatuta dugun hurrengo eguna maiatzaren 20a da. Orduan Kadete mailako Euskadiko Txapelketa jokatuko da herrian.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000369", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Jaietako bi larunbatetan jarriko dute Kutxako espaloian. Eraso matxistak salatu, protokolo feminista ezagutu edo gaiari buruz zerbait esan nahi dutenek gune propioa izango dute herriko plazan.\nLazkaoko Berdintasun Batzordeak protokolo feminista berritu du San Prudentzio jaien atarian. Iaz egindako lanarekin jarraituz, erasoen aurrean arduraz jokatzeko eta konplize ez izateko deia egin nahi du. Izan ere, guztion ardura da denok libre eta eroso sentitzeko espazioak sortzea, ez emakumeenak bakarrik. Protokolo honetan, halaber, begirada intersekzionala izateko ahalegina egin da, eraso LGTBIfobiko eta arrazista barne hartuz.\nTabernetan ere kopiak banatuko dira, eta erasoren bat gertatuz gero, egoerari lehentasuna emateko eta, beharrezkoa izanez gero, jai-giroa mozteko eskatzen zaie: argiak piztuz, musika itzaliz, erasotuari bere jarrera aurpegiratuz eta tabernatik kanporatuz. Bestalde, garrantzitsua da erasotuak unean uneko erantzunari, gertaeren hedapenari eta salaketari buruz duen iritzia errespetatzea.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000370", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Arrano Kultur Elkarteak batzar irekia egingo du larunbatean Beasaingo udaletxean\n11:00etatik 12:30era ospatuko den bileran, abiatutako ibilbide berriaren orain arteko balorazioa egin eta hurrengo urratsak zehaztuko dituzte. Irekia izanik, herritarrak ere gonbidatu nahi dituzte parte hartzera.\nBestetik, pote filosofikoa antolatu dute Agora Filosofia Elkartearekin batera. Hitzordua asteartean, hilak 25, izango da, 18:30etik 20:00etara, Beasaingo Arrano tabernan. Hauxe da Pote filosofikorako amu gisa aukeratu duten izenburua: gizonak eta emakumeak ez dira existitzen. Josebe Iturrioz izango da bertan generoaz, sexuaz eta abarrez hitz egiteko. Hark emandako abiapuntutik, hainbat konturen inguruan hausnartuko dute: zer da gizon edo emakume izatea, zergatik edo nola egiten gara bat edo beste... Halakoen inguruan egingo dute gogoeta pote baten bueltan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000371", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Larunbatean, igerilekuetako aldagela berriak ireki ziren eta igerilekurako behin-behineko pasabidea.\nJoxemiel Barandiaran udal kiroldegia berritzen ari da Lazkaoko Udala. 6 kaleko igerileku berria eraikiko da, egungo igerilekua eta sauna berritu eta aldagelak eta komunak egokitu.\nObraren 1go azpifasea burutu da, lehen solairuko aldagelak eta komunak egokitzeari dagokiona: joan den larunbatean, apirilaren 15ean, igerilekuetako aldagela berriak ireki ziren eta igerilekurako behin-behineko pasabidea. Orain lanaren 2. azpifasea martxan dago, igerileku berria eraikitzeari dagokiona.\nObrak 2022ko ekainean hasi ziren, eta 2024ko lehen hiruhilekoan bukatzea aurreikusten da. Udal inbertsioa 4.035.274 eurokoa + BEZa da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000372", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ekain Kulturalaren egitaraupean, herriko Kulturen Festa antolatzeko bilera deitu dute asteazken honetan, apirilak 19, 18:15etan Zumalakarregi Museoan.\nOrmaiztegin bizi diren jatorri desberdinetako herritarrak, euskaldunak ere bai, antolaketa taldean parte-hartzera gonbidatzen dituzte.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000373", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Porteriako eraispen lanak direla eta, Gipuzkoa plazaren eta Ezkiaga etorbidearen arteko tartea etenda egongo da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000374", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Nerabezaroko elikadura arazoen gaia jorratzen dituen filmaren sarrera doakoa izango da\nFilma Maizpide Euskaltegiko Zinema Aretoan jatorrizko hizkuntzan euskarazko azpitituluekin proiektatuko da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000375", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Antzerki Garaia programaren baitan, Ane Pikaza, Aitor Borobia, Unai Izquierdo, Loki Astoreka eta Leire Orbe izango ditugu eszenatoki gainean.\nSinopsia: Bera artista bilbotar ospetsua da. Bere senarra, negozio-gizon arrakastatsua. Bere ahizpa, bizitzak harrapatutako emakumea. Bere amak inoiz besarkatu ez zuen pertsona hori...\nEta bere bikote ohia ama izatea aukera bat izan zen norbait. Hau da gure YERMAren eszenatokia. Eszenatoki bat non emakume gazte hau tekila bat bezala jariatzen den Puerto Escondido, bhang lassi bat bezala Goan, garagardo hotz bat bezala Alexanderplatzen.\nEgilea: MARÍA GOIRICELAYAItzulpena : PATXO TELLERIA Zuzendaria : MARÍA GOIRICELAYA Antzezleak : ANE PIKAZA, AITOR BOROBIA, UNAI IZQUIERDO, LOLI ASTOREKA, LEIRE ORBEEkoizpena : LA DRAMÁTICA ERRANTE\nSarrerak salgai Usurbe Antzokiko leihatilan, leihatila digitalean eta webgunean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000376", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Antzerkia oro har eta euskaraz egindakoa bereziki bultzatzen jarraitzea du helburu Beasaingo eta Ordiziako Udalen arteko elkarlanari esker antolatu den \"Antzerki Garaia\" egitarauak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzoki Sarearen lankidetzarekin antzerkia hedatu eta ikusleak erakartzeko denboraldi honetarako egitarau erakargarria antolatu dute bi udaletako kultura sailek.\nBere etxean lasai afaltzen ari den familia batek polizia-sarekada jasaten du, familiako kideren batek etxeko porno sare bat erabiltzen duela susmatzen baita. Hasiera batean, guztiek emango dute egozten zaizkien delituen errudunak direla, baina pixkanaka jakingo da akusazioen oinarri diren artxiboak ez direla diruditenak. Zenbateraino lotsatzen zara zure intimitateaz algoritmoen moral puritanoak epaitzen zaituenean?", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000377", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "+Igandea 9:16:45 Haur zinea: El asombroso Mauricio19:15 Zinea: El imperio de la luz22:00 Zinea: Dungeons & Dragons: Honor entre ladrones\n+Astelehena 10:16:45 Haur zinea: El asombroso Mauricio19:15 Zinea: Dungeons & Dragons: Honor entre ladrones21:45 Zinea: El imperio de la luz\n+Asteartea 11 (Ikusleen eguna./ Día del espectador.):17:00 Zinea: El imperio de la luz19:30 Zinea: Dungeons & Dragons: Honor entre ladrones\nSaio guztiak numeratuak. / Todas las sesiones numeradas.Sarrerak/Entradas:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000378", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Jatorri askotako jendez osatuta dago Hego Euskal Herria, eta baita Goierri ere. Baina ba al dakigu kanpotik etorritako pertsonek ze pisu duten gure gizartean? Nondik etorri dira? Non bizi dira? Datuetan arakatu ondoren, modu bisual eta ulerterrazagoan adierazi nahi izan ditugu.\nGrafiko hauek egiteko, EITBk eta Tokikomek Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako (INE) udal-erroldei buruzko datu demografikoak bildu, prozesatu eta aztertu dituzte. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako datu guztiak deskargatu dira, eskualdeka eta udalerrika banatuta, 2002tik 2021era; azken urte hori erakundeak 2022ko urtarrilaren 1ean argitaratutako erroldei buruzko datuei dagokiena izan da.\nImmigrantearen jatorria zehazteko , INEk pertsona horien jaioterriak jasotzen ditu, herrialde bakoitzeko komunitate handietan multzokatuta. Hala ere, kasu batzuetan ezin izan da identifikatu jaiotzaren leku zehatza, eta, beraz, jatorrizko kontinentearekin batera katalogatu dira \"Besteak\" atala zehaztuta.\nDatuak antolatu ondoren, immigrazioaren joerak eta bilakaerak identifikatzeko aztertu dira, bai nazio-mailan, bai toki-mailan. Prozesu horretan, hainbat bistaratze egin dira balizko istorioak aurkitzeko.\nGainera, ikuspegi osoagoa lortze aldera, elkarrizketak egin ditugu adituekin eta etorkinekin beraiekin. Hauek, saio berezi batean bildu ditugu.\n2002tik gaur egun arte, ordea, aldatu egin da kanpotik etorritako pertsonen kopurua eta jatorria. 2002an oso gutxi ziren Espainiar Estatutik kanpo jaiotakoak gurean; gaur egun, populazioaren zati esanguratsua dira. Datuak herriz herri alderatzen baditugu, ordea, desberdintasun nabarmenak topatuko ditugu.\nMundu osoko txokoetako immigranteak jaso ditu Goierrik. Ondorengo grafikoan, jatorri nagusienak ikus ditzakegu, baita 2002tik 2021era hauek izandako bilakaera ere.\nGizarte hartzailearen beharrek eta jatorrizko herrialdeen egoerak zein giza-sareek baldintzatzen dute migrazioa. Horrela, desberdintasunak agerikoak dira Hego Euskal Herriko atzerritarren jatorriak eta Goierrikoenak alderatzen baditugu. Goierriko ekonomian industriak duen nagusitasunak (Hego Euskal Herrian baino handiagoa) eta immigranteek tokian-tokian garatutako sareek azal litzakete ondorengo grafikoetan azaleratzen diren desberdintasunak.\nGoierrin, nabarmena da errumaniarrek duten pisua. Izan ere, Errumaniako ekonomia historikoki industriara bideratuta egon da Xabier Aierdi, soziologian doktore eta Begirune Fundazioko presidentearen arabera. Hego Euskal Herrian, aldiz, zaintzara bideratu da gehien bat immigrazioa Hego Amerikatik etorritako emakumeen bidez.\nHego Euskal Herria eta Goierri alderatu ditugu. Baina, Goierriko herrien artean, ba al da desberdintasunik? Suposatzekoa den bezala, noski baietz. Immigranteek herriz herri duten banaketa askotarikoa da bai kopurua, zein jatorria kontuan hartuta. Ondorengo grafikoan Goierriko herrietan jatorri bakoitzak duen pisua adierazten da. Jatorri horietako herritar kopurua ere kontsultatu daiteke, herriz herri.\nArestian aipatu bezala, Hego Amerikako emakumeak izan dira zaintzaren sektorean txertatu diren langileak, gehien bat. Izan ere, jatorri ezberdinetatik datozen pertsonek egiten dituzten lan motek eta immigrante horien generoak elkar baldintzatzen dute. Horrela, Europatik, Afrikatik eta Asiatik etorritakoen gehiengoa gizonezkoa dira, nahiz eta proportzioa orekatzen joan den 2002tik hona. Hego Amerikatik datozenen kasuan, aldiz, aldea handitu egin da eta, gehiengoa, emakumeak dira.\nDatuetan murgilduta ibili ondoren, zenbaki horiei izena eta izana jarri nahi izan diegu. Kanpotik etorritako goierritarrekin izan gara horretarako. Gainera, immigrazioa fenomeno bezala ulertzeko, Xabier Aierdi, soziologian doktore eta Begirune Fundazioko presidentearengana jo dugu.\nBildutako adierazpenekin, saio berezia osatu dugu Goierriko immigrazioa ulertu ahal izateko. Hemen ikus daiteke.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000379", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Irudian ikus dezakezue gure taldeek asteburuan lortutako emaitzak\nSenior mutilek eta Euskal Ligan lehiatzen ari neskek hirugarren garaipenak jarraian lortu zituzten. Kadete Errendimendu neskek eta mutilek bigarren fasea bukatu zuten larunbatean eta biak Finalerdietarako sailkatu dira. Neskek bere multzoko lehen tokia eskuratuiz eta mutilek bigarren tokia. Partaidetzako Kadete mutilek, martxa bikaina hartu dute eta zortzigarren garaipena jarraian lortu zuten larunbatean. Infantil mailan, Ordizia \"09\" bi taldeek, ez neskek eta ez mutilek, ez dute asteburu ona izan eta Ordizia Lacturale taldeko mutilei, partiduaren bigarren zatian alde egin zien garaipenak berriro ere. Azkenik, Alebin Errendimenduko bi taldeek, garaipen banarekin eman zioten amaiera bigarren faseari.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000380", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "EITBk eta TOKIKOM tokiko komunikabideen sareak datu kazetaritza jorratu dute beste behin Saretzen proiektuaren baitan.\nHego Euskal Herriko immigrazioa izango du aztergai Saretzen proiektuaren bigarren atalak. 2002tik 2021era atzerritik etorritako lagunen jatorria, urte horietan izandako hazkundea eta helmuga aztertu dituzte EITBk eta TOKIKOMek elkarlanean, baita atzerritar jatorriko lagunek gure ekonomian duten eragina ere.\nEspainiako Estatistika Institutuak (INE) argitaratutako datuak erabili dira lan hau egiteko, eta horiek aztertzeaz gain, immigranteen istorioak eta bizipenak ere jaso dira hainbat formatutan.\nEITBk eta TOKIKOM tokiko komunikabideen sareak 2022an jarri zuten abian Saretzen proiektua, elkarrekin datu kazetaritza jorratu eta datuok modu bateratuan kudeatu eta ustiatzeko.\nLehen argitalpenean, 2001-2021 bitarteko Hego Euskal Herriko demografia datuak landu zituzten EITBko eta TOKIKOMeko hedabideek, nork bere esparrura, ezaugarrietara eta eremura egokituta.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000381", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bertako lanen barruan, erikinen eraisketa burutu ahal izateko tamaina handiko makinabat ekarri behar dute garabi baten bitartez eta lan horiek burutzeko errepidea trafikoariitxi egin beharko da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000382", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Lola, Edgar eta Roberten amona moderno eta kaotikoa, haien kargu egin zen alaba duela urte batzuk hil ondoren. Hirurak Bartzelonako kanpoaldeko etxe apal batean bizi dira, eta ezerk ez die susmatzen haien bizimodu lasaia izugarri aldatzear dagoenik.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000383", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Madeleinek etxetik alde egin du zaharren egoitza batean sartzeko, Parisen beste aldean. Taxi-gidari bat haren bila etorri da, eta hark eskatu dio bere bizitza markatu duten hiriburuko leku batzuetara joateko.'", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000384", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "LABURBIRA 2023, euskarazko film laburren zirkuito ibiltariak, Ordizia bisitatuko du bihar apirilak 4, asteatea bere XX. edizioan. Laburbirak 7 film laburrez osatutako bilduma bat eskaintzen du, eta, gaur egungo zinemaren erakusgarri bakar gisa gure sortzaileen lanaz gozatzeko aukera emango die herritarrei, eduki eta estilo guztietako filmak biltzen baititu. Ordiziako Herri Antzokian arratsaldeko 19:30etan ikusgai egongo diren film laburrak: 'Olatuen isiltasuna' (Maria Bartolome, Erik Campos eta Fernando Martin), 'Muskil' (Marina Perosanz), 'Koadro Goriari heldu' (Iulen Arana), 'Irrits' (Maider Oleaga), 'Asko falta da' (Ane Cuesta), 'Erlojupekoa' (Leire Egaña) eta 'Hitzak' (Josu Martinez\nOlatuen isiltasuna' (Maria Bartolome, Erik Campos eta Fernando Martin), 'Muskil' (Marina Perosanz), 'Koadro Goriari heldu' (Iulen Arana), 'Irrits' (Maider Oleaga), 'Asko falta da' (Ane Cuesta), 'Erlojupekoa' (Leire Egaña) eta 'Hitzak' (Josu Martinez", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000385", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Areto futboleko Gipuzkoako txapelketaren finala jokatu da Majori kiroldegian\nOrdizia K.E. taldeak txapela berretsi du gaur derbi goierritarrean. Indartsu hasi dute partidua eta berehala sartu dituzte lehen bi golak; hirugarrena ere berandu baino lehen iritsi da. Lazkao Gaur Logistikak, ordea, minutu gutxira sartu du gola, eta hortik aurrera ondo eutsi ahal izan dio norgehiagokari.\nPartiduaren ostean kopak banatu dizkiete txapeldunei eta txapeldunordeei. Gainera, Ordiziako Ane Alonsok beste kopa bat eraman du etxera denboraldi honetan gol gehien sartu dituen jokalaria izateagatik.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000386", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Legealdi honetan Kultura eta Gazteria zinegotzia izan ondoren, Zegama Lantzen-eko zerrendaburua izango da datozen udal hauteskundeetan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000387", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Irudian ikusgai dituzue asteburu honetan gure taldeek jokatuko dituzten partiduak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000388", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "\"XIX. mendeko Brunet bilduma (Argitaratu gabeko bailarako argazkirik zaharrenak)\" da erakusketaren izenburua eta berak dion bezala Goierriko XIX. mendeko argazki ezezagunak biltzen ditu. Lemniskata Goierriko zientzia elkarteak antolatutako erakusketa da. 2023ko martxoaren 21etik 2023ko ekainaren 4ra arte ikusgai", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000389", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Poltsa konpostagarrietan salduko dira azokako produktuak Beasainen\nIngurumenaren alde eginez, plastikozkoaren erabilera ezabatzeko Udalak ekoizleei banatu dizkien poltsak konpostagarriak eta birziklagarriak dira.\nIngurumena babesteko asmo horretan eta plastikoak honi eragiten dion kaltea gogoan izanik, Beasaingo Udalak ekoizleei poltsa konpostagarriak eta birziklagarriak banatu dizkie plastikozkoak ordezkatzeko. Horretaz gain, postuetako saltzaileek bezeroei erosketak eramateko poltsa etxetik ekartzeko aholkua emango diete berrerabilpenasustatzeko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000390", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Badator ALDE ZAHARRA DANTZAN edizio berria! Erdi gunea dantzan jarriko dugu!\nBazkarirako ticketak taberna hauetan salgai: Urdin, Leizea, Kirkil, Amonane, Sugar eta Haka", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000391", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Belardia baldintza egokienean edukitzeko helburuz, mugikorrerako aplikazio baten bidez kontrolatu ahal izango da eta euri-sentsorea izango du.\nDolarea parke osoko belardia ureztatuko da azken teknologiadun sistema batekin. Parkea 8 sektore ezberdinetan banatuko da eta bi ur hartune egokitu dira. Guztira, ebakidura ezberdineko 900 metro hodi sartuko dira. Ureztatzea, telefono mugikorrentzako aplikazio baten bidez kontrolatuko da nahieran martxan jartzeko. Horretaz gain, euri sentsorea izango du. Sentsore honen bidez, euria ari duela atzematean ureztatzea ez da gauzatuko. Azpiegitura hau jartzeko lanak datozen egunetan amaitzea espero da eta honen aurrekontua 21.600 (+ bez) eurokoa da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000392", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Zoru eta makina berriak Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Kiroldegiko Gihar Gelan\nPisu libreko gunean zoru berria jarri da. 85 metro karratu inguruko lurzorua berritu da pixu libreko gunean. Pisuen erorketak eta erabilerak zoruan egiten ari ziren kaltea ekidite aldera jarri da zoru berri hau.\nHorrez gain, Pisu libreko eta giharren lanketarako makinaria berria ekarri da. Gihar gelaren erabilera eta erabiltzaile kopurua handitzen ari den heinean, beharrezko ikusi da makina eta beharrezko elementu kopurua handitzea. Disko, helduleku eta zenbait material txikirekin batera, bost makina nagusi berri ekarri dira gihar gelako makinaria osatzea aldera: indar kaiola, multi powerra, arraun dortsala, bularreko press horizontala eta jaka.\nLazkaoko Udalak, guztira, 18.148 € inbertitu ditu Gihar Gelaren eguneratzean, BEZ barne.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000393", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Irudian dituzue gure taldeek pasatako asteburuan lortutako emaitzak\nBeste ateburu batez, garaipenak izan zira nagusi gurean. Senior mutilek eta Euskal Ligako Kadete neskek bigarren garaipenak jarraian lortu zituzten. Euskal Ligako Junior mailan oso emaitza ezberdinak egon ziren. Neskek dinamika txarrean jarraitzen dute eta porrot estua jaso zuten Zarautzen, mutilek aldiz garaipen bikaina lortu zuten Urretxun. Kadete Errendimendu mailan dauden bi taldeek garaipen bana lortu zuten Hondarribiako Ikasbasket klubeko taldeen aurka, neskek modu erosoan irabazi zuten beraien partidua Carrocerias Amute Hondarribia taldearen aurka eta mutilek partidu kaxkar baten ondoren Ama Guadalupekoa Ikasbasket taldea menperatu zuten. Partaidetzako Kadete mutilek, denboraldi honetan galdu duten aurkari baten aurka jokatu eta oraingo honetan irabazi egin zuten. Infantil mailan, Errendimendu Urrean eta Zilarrean dauden nesken bi taldeek garaipen bikainak lortu zituzten Ostadar S.K.T. eta Easo Basket Oriamendi taldeen aurka hurrenez hurren. Partaidetzan dauden Infantil mutilek ordea, puntu eskas batengatik galdu zuten larunbatean Majorin. Azkenik igande arratsaldean, Alebin Errendimendu mailako neska eta mutilek Majorin jokatu zuten eta neskek garaipena eskuratu zuten bitartean, mutilek ezin izan zioten Domusa Teknik ISB talde azpitiarrari irabazi.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000394", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Larunbatean aurkeztuko dute Gari Arambarri artistaren egonaldiaren emaitza\nIgartubeiti Baserri Museoak antolatu du Ars Natura egonaldi artistikoa.\n\"Hik egurre, nik teilatue\" izenburupean garatu du proiektua Gari Arambarri artista azkoitiarrak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000395", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "32 herritan 34 emanaldi eskainiko ditu, Laburbiraren XX.edizioak.\n2023ko LABURBIRAK, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariak, 32 herritan egingo du geldiunea bere XX.edizioan. 7 film-laburrez osatutako bilduma eskaintzen du aurten Laburbirak, eta gaur egungo zinemagintzaren lagin aparta izaki, gure sortzaileen lanaz gozatzeko aukera emango die herritarrei; eduki zein estiloz denetariko pelikulekin osatua baidator film-labur sorta. Euskal Herri osoan ekoitzitako film laburren bilduma martxoaren 6tik apirilaren 5era bitartean eskaintzen ari da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000396", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Maider Galarraga ipuin kontalariak Printzesak kontu kontari saioa eskainiko du bihar Legorretan\nIpuinaren Ordua egitasmoaren baitan. bihar, hilaren 29an, Maider Galarraga ipuin kontalariak Printzesak kontu kontari saioa eskainiko du Legorretako kultur etxean, arratsaldeko seietan.\nEmanaldiaren iraupena 45 minutu ingurukoa izango da eta bost urtetik gorako haurrei dago zuzendua.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000397", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Lazkaoko Udalak pasabide garai bat eraiki du Uhaitz kalean, oinezkoen segurtasuna bermatzeko\nLazkaoko Udalak otsailaren amaieran jarri zituen martxan Uhaitz kalean pasabide garai bat eraikitzeko lanak; dagoeneko bere osotasunean amaitu dira lanak. Helburua oinezkoen segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzea izan da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000398", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "TOKIKOM euskarazko toki komunikabideen bateraguneak bere 10. urteurrena ospatu zuen ostiralean, martxoaren 24an, Getxon.\nOlatua Gurutzaontzien Terminalean, \"Komunikabideak Etorkizuna Ehuntzen\" izeneko jardunaldiak burutu zituzten, eta, bertan, ehundik gora ikus-entzuleren aurrean, nazioarteko eta Estatuko punta-puntako hainbat hizlari bildu ziren, tokiko komunikabideek gizartean duten paper garrantzitsuari buruz hausnartzeko, komunikazio-sareen arteko lankidetzan sakontzeko eta etorkizuneko erronkei buruz aritzeko, hala nola digitalizazioa, adimen artifiziala, aisialdia, datu-kazetaritza eta demokrazia soziala.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000399", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Goruntz Dantza taldeak antolatuta, Dantzari Txikien eguna ospatu zen atzo Ormaiztegin\nOrmaiztegiko eta Gabiriako dantzariak biltzen dituen Gabiriako Goruntz Dantza Taldeak Dantzari Txikien Eguna antolatu zuen igandean Ormaiztegin.\nGoizeko 11:00etan elkartu ziren bost herrietatik etorritako dantzariak: Lazkaotik Oin-Arin, Zumarraga-Urretxutik Irrintzi, Beasaindik Aurtzaka, Ordiziatik Ametsbide eta Gabiriako Goruntz. Osotara, 150 dantzari eta dozena bat musikarik saioa eskaini zuten herriko Zubipe kiroldegian; eguerdi aldera altxa bazuen ere, eguraldi bustia izan zen goizeko lehen orduetan, eta, dantza taldeek barruan dantzatzea erabaki zuten. Dantzari guztiei laguntzen 20 erakusle inguru eta hauen familiartekoak; atzokoan leporaino bete zuten ormaiztegiko kiroldegia.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000400", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Udalerriko sarrera nagusia den bidegurutze honetako bide segurtasuna hobetuko da esku-hartzearen ondorioz.\nForu Aldundiak 2023ko aurrekontuetan txertatu du lan hau eta ondo bidean, aurtengo bigarren seihilabetean egikarituko litzateke. Udalak landutako Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planaren eskutik hobekuntzak txertatu ditu proiektuan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000401", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Queen, A-ha, Fito, Miguel Ríos, Willy DeVille eta beste talde eta musikariren doinuekin girotu du bandak Plaza Nagusia, Josune Aierberen gidaritzapean", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000402", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "34-28 amaitu da Gipuzkoako txapeldun izatera pasatu dituen partida\nOrdiziako Siglo XX Plater Prestatuak eskubaloi taldeak garaipena lortu du gaur Majori Kiroldegian Aritzbatalde Taberna Zarautzen aurka jokatu duen partiduan.\n34-28 lortu dute amaitzea partida, harmailak lagun eta pozez oihuka zituztela.\nAlbiste guztia datorren astean Goierri Telebistan eta gitb.eus en", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000403", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Haur, gazte zein helduek hainbat ekitaldi eta jardueraz gozatu ahal izan dute ostiral eta larunbatean\nAtzo, ostirala, trikipoteoa eta bertso-afaria egin ziren, baita haurrentzako txikipailazoen emanaldia ere.\nGaur, ordea, gazteen arteko herri kirolen erakusketak eta sagardo dastaketak girotu dute plaza. Elektrokela elektrotxarangarekin eta hainbat kontzerturekin emango zaio amaiera festari.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000404", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Zubizarreta eta Larrañaga garaile luzean eta Tolosa eta Estebanez berriz motzean\nAlbiste guztia bideoan datorren astean Goierri Telebistan eta gitb.eus en", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000405", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Irudian ikusgai dituzue asteburu honetan gure taldeek jokatuko dituzten partiduak.\nJardunaldia, Partaidetzako Kadete mutilek irekiko dute, fase honetan irabazi dien talde bakarraren aurka, Andoaingo Ganbara ST taldea. Senior mutilek eta Euskal Ligako Kadete neskek bigarren garaipena jarraian lortzeko asmoarekin kantxaratuko dira bihar. Bitartean, Euskal Ligan lehiatzen ari diren bi Junior taldeak, neskena zein mutlena, sentsazio txarrak atzean utzi nahi dituzte. Ordizia Lacturale mutilak eta Kadete Errendimenduko neskak eta mutilak aurreko asteburuko atsedenaren ondoren, kantxetara bueltatuko dira, Eibar Saskibaloia 2010, Carrocerias Amute Hondarribia eta Ama Guadalupekoa Ikasbasket taldeen aurka hurrenez hurren. Ordizia Lacturale neskek, aurkari zaila izango dute bostgarren garaipena jarraian lortu ahal izateko. Azkenik igandean jardunaldia itxiko dituzten partiduak: Goizean, Ordizia \"09\" infantil nesken taldea emaitza txarren bolada hautsi eta berriro ere garaipenen bidera itzuli nahiko dute. Arratsaldean Majori kiroldegian, Mini erendimendu mailako jardunaldi berri batean, 2011n jaiotako neskak eta mutilak izango dira lehian Arrasateko Ointxe! Ikerlan Morea taldearen eta Azpeitiako Domusa Teknik ISB taldearen aurka.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000406", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "1 Bilatu eta aurkitu baloia ORDIZIAN dendetako erakusleihoetan. 3 baloi daude banatuta!\n2 Atera argazkia eta bidali Whatsappen bidez 943 887 340 telefono-zenbakira\n3 OKE futboleko kirol-jantzien lote baten zozketan parte hartuko duzu", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000407", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Amiantoa duten edo amiantoa edukitzeko probabilitate handia duten eraikinak identifikatzeko eta erregistratzeko hainbat ekintza gauzatuko dira.\nEraikinen eraikuntza-urtea, amiantoa kentzearen historikoa, ortoargazkien bidezko behaketa eta, hala badagokio, zuzeneko behaketa aztertuko dira.\n\"Jarduera honekin, udal gobernuak ekimena hartzen du legea betetzeko, lazkaotarren osasuna babesteko eta material horiek pixkanaka ezabatzeko beharrezko neurriak ezartzeko, osasuna, ekonomia zirkularra eta ingurumenarekiko errespetua bezalako irizpideen arabera\", nabarmendu du Kepa Zubiarrain alkateak. Horren arabera, etorkizun hurbilean kudeaketa-plan bat egingo da higiezinen amiantoa desamiantatzeko eta ezabatzeko lanak modu ordenatuan eta apurka-apurka egiteko. Horretarako, lazkaotar guztiei laguntza eskatzen die Udalak, beren eraikin, etxe edo tailerretan material hori dagoen ala ez jakinaraz dezaten, inbentarioa ahalik eta osoena izan dadin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000408", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Urrup Antzerkiak \"Si ellas hablaran\" antzezlana aurkeztu zuen atzo\nAntzerki taldeak Ordiziako Herri Antzokia bete zuen, emozioz, txaloz eta aldarrikapenez beteriko estreinaldian.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000409", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Landa Turismoaren Hiriburu izateko 10 finalisten artean dago Zerain\nEscapada Rural taldeak antolatutako lehiaketan, 10 finalisten artean dago Zeraingo herria. Zeraingo turismo bulegoko arduradunak aipamena jasoko du Bartzelonan.\nHerritarren botoen bidez aukeratuko da Landa Turismoaren Hiriburu zein izango den. Honetarako kanpaina laster abiatuko da.\nAsteartean Zerainen bertan egingo duten agerraldian emango dituzte xehetasun gehiago.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000410", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Idiazabal Gaztaren Ibilbideak National Geographic-eko bidaiarien saria irabazi du\nNational Geographic aldizkariaren irakurleek bozkatu dituzte beraien ibilbide gogokoenak kategoria ezberdinetan. Ibilbide gastronomikoen atalean, Idiazabal Gaztaren Ibilbidea izan da boto gehien jaso dituena", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000411", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "CAF Taldeak Urbos plataformako tranbiak hornitzeko bi eskari berri lortu ditu eta horien guztizko zenbatekoa 100 milioi euro baino gehiagokoa da.\nAlde batetik, 31 unitate entregatuko dizkio BKK (Budapesti Közlekedési Központ) operadoreari Budapesten eta, bestetik, Sevillako Alcalá de Guadaíra udalerrira 6 tranbia hornituko ditu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000412", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Hauek izan dira gure taldeek asteburuan jokatu zituzten partiduen emaitzak\nNabarmentzekoa da Senior mutilen Ordizia Ondozabal Group taldeak, denboraldi honetan Majorin lortzen duen lehen garaipena iritsi zela azkenean. Euskal Ligan lehiatzen ari diren taldeen artean, Junior eta Kadete neskak garaipenen bidera itzuli ziren bitartean, Ordizia Orkli taldeko Junior mutilek bigarren porrota jarraian jaso zuten. Kadete Partaidetzako mutilak eta Zilarrezko Errendimendu ligan ari diren Infantil mutilak erraz gailendu ziren beraien aurkariei, ZAST 2007 eta Mondragon Lingua hurrenez hurren. Infantil nesken Errendimendu mailan aldiz, emaitza ezberdinak egon ziren, Urrezko ligan dauden neskek ezin izan zuten Easo Basket Irulea liderra menperatu eta Zilarrezko ligan dauden neskek garaipena lortu zuten igandean Zarautzen, ZAST Lynx taldearen aurka.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000413", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Orain dela 26 urte Urruñako Berttoli eta Segurako Elorrik sortutako harremanak fruituak ematen dirau beste urte batez. \"Muga, Langa, Bota, Sega\" izango da 26. Iparra Hegoa kultur astearen leloa.\nMUGA naturalik ez dagoelako euskararen herrian, LANGA eta gezurrezko hesi guztiak ireki nahi ditugulako Euskal Herria eraikitzeko, BOTA ditzagun bidean oztopoan jarri dizkiguten harriak eta SEGA har dezagun batzuek iparraldetik eta beste batzuek hegoaldetik, Euskal Herria maitasunez eta nortasunez eraikitzeko.\nAurtengorako ere egitarau oparoa antolatu da, astelehenetik asteazkenera hitzaldi eta tailerrak egingo dira.\nOstegunetik aurrera Baionako Etxepare Lizeoko ikasleak ere Goierrin izango dira. Eskualdeko toki ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute.\nUrtero 500 lagun elkartzen dituen Iparra Hegoako bertso afaria egingo da. Aurten kantuan Amets eta Maddalen Arzallusekin batera Iker Zubeldia arituko da.\nOstiral arratsaldean hasita jai giroa izango da Segurako kaleetan.\nIgandean Euskal Herriko txoko ezberdinak ordezkatuko dituzten elkartekideek sukalki lehiaketa egingo dute eta ondoren, Euskal Herriko herrialdeen arteko lotura sinbolizatzen duen Gereziondoko Ekitaldia egingo da. Aurtengo gonbidatuak Udabiltzako Hautetsiak, herritarrak, Bidasoa etorkinen taldeko kideak eta Irungo Harrera Elkarteko ordezkariak izango dira.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000414", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Martxoan 'Musikaren Hamabostaldia' ospatuko dugu TOBERAko ikasle guztiek, hainbat ekintzarekin. Atxikian duzue egitaraua.\nAzkeneko urteotan gero eta jarduera gehiagorekin joan gara egitaraua osatzen (\"herri txikiak dinamizatzeko jarduera eredugarri\" modura aitortu zuen Eusko Jaurlaritzak TOBERAk antolatutako Musikaren Hamabostaldiaren 2019ko edizioa), harik eta 2020rako prestatutako programazioa bertan behera utziarazi zigun pandemiak.\nIaz normaltasunera itzultzen saiatu ginen, baina zenbait muga izan genituen halere. 2023ko edizioa, berriz, sendo dator. Beste aldi batzuetan ohikoa izan den elkartrukerik ez dugu egingo, baina bai hainbat entzunaldi eta erakustaldi. Beraz, ikasle, familia-kide edo herritar, zatozte gurekin musikaz gozatzera! Kontuan izan ekintza guztiak doakoak eta irekiak direla.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000415", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Hauek dira gure taldeek asteburu honetan jokatuko dituzten partiduak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000416", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Goizane, gaztainondo egurrez eginiko emakume baserritar eskultura, Ordiziako plaza barnean, bisitariari harrera eginez, abegitsu azaltzen da, herriaren seinu identitate den aza alea eskainiz.\nEmakume baserritarraren eskulturak, \"Goizane\" izena ez du kasualitatez. Goizeko lehen argi izpia jasotzen du bere baitan esanahi honek: Ordiziako Azokara emakume baserritarra urteetan eguna argitu aurretik etorri izan da, argitasuna eta bizia ekarri ditu azokara, bera da lurraren sakon ilunetik argitasunera ateratzen den produktua dakarkiguna, gure lehengaien jatorria, ama lurra nolabait ordezkatzen duena.\nPeru berriz, sortaldetik sartzen den artzain apala da, eguzki printzak herriaren ekialdetik eguzki ate bilakatzen du eta bertatik hirian argiari jarraikiz artzaina, izadi eta mendietako ezaupideaz, mendiak emandakoarekin, bere produktuekin, kaletarren eskura jartzera dator. Harrian, herri eginez, Peruk gizakion antzinako naturarekiko harreman eta ezagutza dakarkio hiritarrari. Gizarte ororen oinarri, zapaltzen dugun lurra (harria oinazpian). Plano antropologikoan, artzaina zaharra da, aspaldikoa oso, eta ohituraz, urtez urte bere etorrian eraikitzen lagundu du gizartea (Ordizia, Herria). Ondareukiezin, ikusezin bilakatu da herri harri nortasunarekin bat. Artzain hau ordea gaztea da, eraikinaren babesean, harriaren oroimen gisa egun kanporatzen eta agerian jarri nahi izan duguna.\n\"Mariane\" izena du Ordiziako azokara, asteazkenero, bere ama eta amonak egin izan duten modura, \"Oilo\" kalean jartzen den baserritarrak. Otarra arrautza bete dakar, hegaztiekin loturaz haratago, genero aldarrikapena beregain jasoz. Jaiotza, emankortasuna ematen duena emea dugu naturan. Baserritik datozen eta giza elikadurarako funts diren, ardi, behi, behor eta loreengandik jasoriko, hazi eta fruituak ditugu horren adierazle.\nMetro gutxira aurkitzen den D elikatuz Zentroan edo bertatik abiatuz Ordiziako Azoka eta bertan esanguratsuak izan diren pertsonen inguruan sakontzeko aukera izango duzu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000417", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Hauek dira 2023ko martxoaren 15eko berritasunak eta salneurriak Ordiziako Azokan\nArdi gazta berria 18,50-20,50€; Pasta egosiko behi gazta 20€/kiloa; Ardi gazta urdina 20€/kg; Behi Gazta 10-19€/kg; fermento laktikoko behi gazta 17,20 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta crema 5€; Behi Gazta freskoa 12€/kg; Gaztanbera 13€/kg.\nKiloko: Bimia 8€/kg ; Arbi-Aza (colinabo) 1,50€/unitatea; Mizuna 8€/kg.; Babarrun aletua 14-16€/kiloa; Tronpeta kalabaza 2,50-3€/kiloa; €; Kalabaza potimarron 3- 2,50€/kg; Atxikoria 1,50€/unitate; Boniato 3-3,5€/kg; Bruselaza 6: Ereiteko patata 2€/kg.\nBanaka: Apionabo 1,5€; Mihilua (hinojo) 1,5€ u.; Pak-choi 1,50€/unitatea; Ziazerba edo espinaka sorta 1-1,50€; Azalore morea 1,20€; Lonbarda 1€; Borraja 0.80-1.80€; Romanescu aza 2€; eskarola 1,50€; Chayota 1€/unitatea; Azalore 1-2,50€/unitatea; Brokoli 1-2,50€/unitatea; Apio 0,50€/sorta; Greloa 1€; arbia 1€; Arbi hostoa (Nabiza) 1€; urazak 0,70; Hoja de Roble 0,70; Aza 1,50-2€;\nSortan: Kanonigoak 1€/sorta; Rabanitoa 1-2€ sorta; Tipulina 1,40€/sorta; Daikon 1€/sorta;Azelga gorria 1,60€/sorta; Bitarteko porrua 1-1,50€/sorta; Azenarioa1; Zerba 1,50-2,00; Kale aza 1,50;; Erremolatxa 2.50€/sorta; Rukula 1€/sorta; Baratxuri freskoa 1€/sorta;\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nGeranioak 2,90€; Gerbera 5,50€; Margarita Felicia 5,50€; Klablelina 5,50€, Campanula 8,50€, Narzisoa 2,5€; Dimorfoteka 5,5€; Labanda 5,5€; Larrosa 12,5€; Argizari lorea 17€; Pentsamendua 1,1-1,2 e/unitatea; Azalea 6 €/unitatea; Ziklamen 4,20-7€/unitatea; Jazintoa 2,5€; primula 2€, primula obtokonika 7,5€; kalantxoe 5,5€. Diplademia 5€\nZainzuriaren zuztarra 1€ / unitatea; Tomate Jack Txertatuta Landarea 1,60-2€ / unitatea; bitarteko porru landarea 4€/100 u. : uraza 5; hoja de roble uraza 6; Aza kixkur landarea 15€ ziento.; Tipulin gorri landarea 3,5€ Erremolatxa landarea 20€ ; Eskarola landarea 20€ ; Azalore landarea 20€; Brokoli landarea 20€ ; Lonbarda landarea 20€ ; Romanescu landarea 20€ ; Kale Aza landarea 20€ ; Tipula landarea 3,50€; Azelga berde eta hori 20€ ; Rabanito landarea 20€\nUnitatea: Ilar landarea 0,20€; Ziazerba landarea 0,20€; Txikoria landarea 0,20;perexila 0,30; Kukulu landarea 0,15; Apio landarea 0,10€/unitatea; Marrubi landarea 1€;\nArdi esnea 2,70€/litroa; Sagar Zukua 4-6€/l.; Sagar dultzea 6-10€/kg; Irasagar dultzea 12€/kg; Arto irina 3€/kg;Arto opila 6€/kg.; Behi esne yogurta 5,75€/kiloa, Erretxina 6,50€-11€", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000418", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Idiazabalgo eta Lazkaoko taldeek norgehiagoka izan dute Lazkaoko Arizti Handi zelaian.\nNahiz eta eguraldiak lagundu ez eta aurkariaren zelaian aritu, Idiazabalgo mutilak gailendu dira gaurko partiduan, markagailua 0-4 geratuz.\nAlbiste guztia, elkarrizketak eta jokaldiak ikusgai izango dira datorren astean Goierri Telebistan eta gitb.eus en", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000419", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Zumalakarregi Museoak, etengabeko hobekuntza-planarekin jarraituz, pertsona guztiak museora erabateko sarrera izan dezaten ziurtatzeko, gaur ukipenezko 3Dko maketaren modulu irisgarria aurkeztu du, Museotik seiehun metrora dagoen Ormaiztegiko trenzubia erreproduzitzen duena.\nZumalakarregi Museoaren ekimena den proiektu hau, Ordiziako Goierri eskolako ikasleek egin dute Ormaiztegiko Udalaren laguntzarekin, Begiris elkartearen aholkularitzarekin (Gipuzkoako itsu edo ikusmen urritasuna duten pertsonen inklusioa sustatzeko elkartea) eta Irizar Kooperatiba Elkartearen babesarekin.\nIkusmen-urritasuna duten pertsonei egindako monumentu ikoniko hori ukimenaren eta beste elementu batzuen bidez hurbiltzen duen maketa da, baina, oro har, irisgarritasun praktika ona da kulturaren esparruan. Monumentuari eta moduluari berari buruzko informazioa Braillen eta audiodeskribapena gehitzeaz gain (QR kodeen bidez lau hizkuntzatan eskura daitezke), informazio historikoa 2 hizkuntzatan ere kontsulta daiteke Irakurketa errazean, eta, horrela, pertsona guztiek errazago uler dezakete haren historia.\nModulu honetan, 300 cm zabal eta 40 cm sakon den mahaiaren euskarrian, zubiaren maketa, bi informazio-kartel muturretan eta euskarriaren azpian hiru erretilu ateragarri aurkezten ditugu.\nMaketak material bakarra du, plastikoa, 1/100 eskalan, eta 289 cm luzera, 8 cm-ko sakonera eta erdialdean 34 cm-ko garaiera du; horietatik, 26 cm zutabeen altuerakoak dira, eta 8 cm saretarenak. Maketa 300 cm zabal eta 40 cm sakon den mahaiaren euskarrian aurkezten da. Modulua, ingurunearekiko proportzioaren eta tamainaren berri ematen duten bi elementuk osatzen dute: kokaleku duen lurraren profila, Eztanda ibaiaren gaineko harana eta desagerturik dagoen Ormaiztegiko bainuetxearen silueta, jatorrizko kokalekuan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000420", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Antzokiko ateak zabaldu, publikoa sartzen hasi eta teloia igo aurreko minutu luze horiek.\n\"Aiaiai, badatorrela, hastera doala\". Halaxe imajinatzen ditut GiTBko kideak, webgune berria estreinatu bezperetan. \"Ea ze artikulu dauzkagun weberako...\" Eta hortxe, tartean, neurea. Lehen aldiaren urduritasunez idatzitako hitz zaparrada bat. Horixe besterik ez. Ondo dakigun moduan, lehen aldiak ez direlako sekula onak izaten, ez behintzat onenak. Estreinaldi guztiek dute ondoren ontze-garaia... Hala pentsatzea, onena.\nGarai mugituetan bizi gara, aldaketa, haustura eta mugimenduz betetakoak. Pandemiaren ondorengoak, akaso. Baina bai, sentitzen dut inguruan hainbat inflexio puntu loratzen ari direla. Koordinatuta ala ez, gertatzen ari dira. Perfektuak nahi genituen harremanen lurreratzeak. Nahiak baina ezinak. Paradigma aldaketak. Pertsonen eraldaketak; eta, horrekin batera, kolektibo eta erakundeenak.\nEz gara linealak. Gorabeherak ditugu. Batzuetan ausardiatik jokatzen dugu, kausa defendatzeko edozertarako prest gaudela sentitzen dugu. Baina, beste batzuetan... \"gehiago ezin dut\" batek baldintzatzen du gure jarduna. Biziraute hutsak, finean. Ez ote gauden biziraute fasean murgilduta 2020tik, hori galdetzen diot tarteka neure buruari.\nDena den, uste dut badagoela hemen ere muga bat. Geure lanpostu, postu edota konpromisotatik ihes egitea ezin da aukera bat izan, ordezkatzen dugunarekiko ardura jakin bat dugulako. Geure minek eta beldurrek eragina dute gure erabakietan, eta sarri sufrimendu handia dakarte. Horregatik, ezinbestekoa dugu ariketa kontzientea egitea, ardura postuetan oinarrizkoa dena. Lanean, bereziki, rol joko bateko pieza gara, unean uneko txapela jarri behar duguna. Eta, ariketa horretan, zentzuarekin eta ausart jokatzea, hori dagokigu; bai artikuluak publikatzean, bai lidergo ausartak hartzerakoan, baita erabaki gordinak hartzean ere. Gure buruak jomugan jarri arren. Osasun eta on kolektiboa bilatu, batzuetan estuegi sentitzen dugun txapela jarriz.\nGoierriko beste plaza honetara txapelik gabe natorkizue, horrek dakarren beldur, ausardia eta zaurgarritasunaz. Zorionez, webguneek badute paperak ez duen askatasun puntu hori. Artikulua sare infinituan galduta geldituko den esperantza faltsu hori. Badaezpada, GiTBko lagunei mezua editatzeko pasahitza eskatuko diet. Edo txapel birtual bat, sikiera.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000421", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Asko maite dudan talde batek binilo berria iragarri du bere gizarte sareetan. Tira, berria...\nDuela 10 urte kaleratutako disko baten urteurren edizioa da. \"Lehen aldiz kolorezko biniloan!\" esan dute, horrek balioa izango balu moduan, horren beharra izango bagenu moduan, edo beharra sortzeko.\nHori gutxi ez, eta udan burutu behar duten bira jaialdi handietara mugatuko da (ia). Bono edo egun osoko sarrera dirutza baten truke erosi behar duzun horietara... Atsekabea sortzen dit, eta pena, asko. Musika jaialdi erraldoiak ugaritzen doaz, diru-publikoz elikatzen dira neurri handi batean (Euskal Herrian millioiak jasotzen dituzte). Egunero, kriterio gutxiagorekin, eta ahal bezain beste jende bildu nahian, estilo ezberdinetako mazedonia ulertezinak eskaintzen dituzte, garrantzia gutxien duena, musika den, eta gaur egungo ezlekurik handiena bilakatu diren eremu itxietan (halako batean zaudenean, ez dakizu Bilbon edo Malmon zauden).\nBitartean, areto zein jaialdi txikiek gorriak eta bi ikusten dituzte hilabeteko egitaraua antolatzeko, eta udalek, nahikoa dute herriko jaietan, promotora ezagun batek bidalitako menu itxitik, bi talde aukeratzearekin. Lanpostu egonkor eta duinak sortu eta mantentzen dituzten kultur ekintzaileak zokoratzen ari gara, eta gau bakar batzuetarako lan prekarioa eskaintzen duten gizon gorbatadunek gidatutako enpresen alde egiten. Instituzioak bertako artista, teknikari eta orotariko langileak ahazten ari dira, eta megafestwashing baten bidez, kontzientzia garbitzen dute, beraiek ere, kulturaren alde daudela aldarrikatu ahal izateko. Ez naiz futbolzalea, baina simil futbolzale bat egingo dut zer gertatuko den azaltzeko. Errealak izar atzerritarrak fitxatu besterik ez balu egingo, urte batzuetan ez luke harrobirik izango. Ba musikarekin, kulturarekin, gauza berbera gertatzen da.\nMusikaren industria hartzen ari den norabidea garbia da, eta taldeak ez dira korronteak eramaten dituen hare ale soilak. Erabaki gaitasuna dute, are gehiago, arestian aipatzen nizuen taldearen sona dutenak. Gertatzen ari denaren ardura beraiena ere bada. Beraiena, eta gurea, sarrerak erosten ditugunak gu baikara.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000422", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gauza jakina da, ez dago zalantzarik horretaz, ilargiak baduela eragina naturan eta baduela eragina hegazti, pizti eta gizakiongan.\nBestalde, egia da batzuek garrantzi handia ematen diotela ilargiaren eraginari eta oso kontuan izaten dutela ilargiaren fase do aldi bakoitza ilea moztu, ebakuntzak egin eta, zer esanik ez, nekazaritzako eta, batez ere, baratzeko zereginetarako. Eta, bestalde, beharbada egia da, belaunaldiz belaunaldi, ilargiak naturan eta gugan izan dezakeen eragin hori lausotzen edo, joan dela pixkanaka eta gaur egun ez diogula hainbesteko garrantzirik ematen, esate baterako, baratzeko edo fruitu arbolen zernahi lanetarako ilargiaren faseari eta bai, aldiz, beste hainbat alderdiri, esate baterako, eguraldiari, lurraren giroari edota norberak izan dezakeen asti edo tarteari.\nBaina ilargi kontu horietan ere, beste hainbat gaitan bezalatsu, azken urte hauetan nolabaiteko nahasmena sortu zaigu; izan ere, gauza jakina da orain arte gure aurrekoek, eta guk geuk, ilargia handitzen ari den garai edo faseari, hau da, ilargi berritik ilargi betera doan tarteari ilgora deitu izan diogula (gaztelaniaz luna creciente) eta txikitzen ari denari, hau da, ilargi betetik ilargi berrira doan tarteari ilbehera (gaztelaniaz luna menguante). Baina orain batzuen esanetan ilargiak naturan duen eragina ilagiak egunetik egunera zeruan egiten duen orbitaren araberakoa da, eta batzuetan goranzko orbita egiten du [gaztelaniaz, luna ascendente]. eta beste batzuetan beheranzko orbita, hau da,egunetik egunera gertuago egongo da zeruertzetik [gaztelaniaz, luna descendente].\nEta nahasmena eragin duena, hain zuzen ere, gaztelaniazko luna ascendenteri euskaraz zenbaitek ilgora deitzea izan da eta luna descendenteri ilbehera. Eta nahasmen hori argitzeko eta ilgora ez dela luna ascendente (luna creciente baizik) eta ilbehera ez dela luna descendente (luna menguante baizik) nahikoa dugu Euskaltzaindiaren Hiztegira jotzea eta Adierak eta adibideak kontsultatzean hauxe irakur genezake bertan: \"Ilgora: Ilargiaren goraldia, ilargi berritik ilargi betera doan 14 eguneko aldia. ilbehera: ilargiaren beheraldia, ilargi betetik ilargi berrira doan 14 eguneko aldia. ilargi bete: aurpegia erabat argiturik agertzen duen ilargia. Ilargi berri: Lurraren eta Eguzkiaren artean dagoelako ikusezina gertatzen den ilargia. Beraz, ilbehera ilargi betetik ilargi berrira doan 14 eguneko aldia da. Bistan da, hortaz, ilargiaren aldi horiek haren itxura (gure planetatik ikusten den bezala) adierazten dutela, eta ez orbita. Beraz, gaztelaniazko luna ascendente delakoari ezin diogu ilgora deitu, izatekotan ere goranzko ilargia deitu beharko genioke eta gaztelaniazko luna descendenteri ezin diogu ilbehera deitu, izatekotan ere beheranzko ilargia deitu beharko genioke.\nAzkenik, kontuan izan ilgora garai egokia dela lorea eta fruitua goian ematen duten landareak aldatzeko, mentuak biltzeko eta barazkien haziak ereiteko eta, zer esanik ez, indartu nahi ditugun sagarrondo eta beste hainbat landare kimatzeko. Ilbehera, aldiz, garai egokia da lur azpian fruitua ematen duten barazkiak aldatzeko edota fruitu arbolak inausketa bidez gerarazteko eta fruitua ematera bultzatzeko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000423", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "+Osteguna 9:18:00 Zinea: Simone, la mujer del siglo+Ostirala 10:20:00 Zinea: Los Fabelman+Larunbata 11:19:15 Zinea: Los Fabelman22:15 Zinea: Los Fabelman+Igandea 12:16:45 Haur antzerkia: Zuhaitzak Landatzen Zituen Gizona19:15 Zinea: Los Fabelman22:00 Zinea: Los Fabelman (VOSE)+Astelehena 13 (Ikusleen eguna./ Día del espectador.):17:00 Zinea: Los Fabelman19:45 Zinea: Los FabelmanSaio guztiak numeratuak. / Todas las sesiones numeradas.Sarrerak/Entradas:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000424", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, merkataritza eta kontsumo sailaren laguntzarekin, Stock eta Kale-Azoka antolatuko du martxoaren 3 eta 4an, ohiko aukera komertziala aurkezteko animoarekin eta 50 €-ko hiru erosketa-txartel zozkatuko dira.\nStock azoka Ordiziako Plaza Nagusian ospatuko da eta Kale-Azoka, dendenaurrealdean produktuak aurkezteko baliagarria dena, herriko kale desberdinetan.Ekimen hau, beste behin ere, ostirala eta larunbataren zehar goiz eta arratsaldezburutuko da.\nOrdiziako merkataritza sektorearen garrantzia Stock eta Kale-Azokan islatuta ikusikoda, Goierritarrak eta gerturatu nahi diren beste pertsona guztiak prezio eskuragarrietanproduktu aukera interesgarriak bertatik bertara izango dituztelarik eta aldi bereandagoeneko erakusleihoetan ikusgai jartzen hasi diren udaberria - uda denboraldi berrikoproduktuak zuzenean ezagutuz.\nHau horrela izanik, bisitariek erosketa eta aisialdi egun atsegina egiteko aukera izangodute Stock Azoka eta Kale-Azoka ospatzen den ingurune erakargarri honetan, PlazaNagusia, hirigune historikoa eta Urdaneta kalean.\n13 saltoki izango dira edizio honetako parte hartzaileak Stock azokan eta Kale-azokanbanatuta, 9 saltoki herri-gune historikoan eta inguruko kaleetan denden aurrealdean eta4 saltoki Plaza Nagusian. Ingurune ireki, eroso eta atsedengarri batetan beraienproduktuak eskaintzeko aukera emango die ekintza honek, herriko kaleetatik ibilbideaerakargarriagoa eginez.\nStock eta Kale-azokan parte hartuko duten saltokiak:ARANTXA lentzeria eta mertzeria, MIRENTXU haur moda, NESS by Esti Garcíaemakume arropa eta osagarriak, PORFIRIO FERNANDEZ gizon arropa eta osagarriak,BIÑASPRE lurrindegia eta estetika, GOFI BERRI haur eta gaztetxoen moda, KIXMImoda eta osagarriak, LUA emakume arropa eta osagarriak, OSKARBI oinetakoak,SERENDIPITY emakume arropa eta osagarriak, URIBA gizon arropa eta osagarriak,VICUÑA CONFECCIÓN gizon eta emakume moda, VICUÑA SPORT kirol moda etaosagarriak.\nStock azoka ordutegia; Martxoak 3 eta 4, 10:00tik 14:00ra eta 17:00tik 20:00ra.Kale Azoka ordutegia; Martxoak 3 eta 4, 10:00tik 13:00ra eta 17:00tik 20:00ra.\nStock eta Kale-Azokaren bitartez proposamen erakargarria, produktuen aukera zabalaeta anitza egongo da. Ordizian merkatari elkartetik eta Ordiziako Udalatik erosketarakobaita herria bizitzeko eta honi bizia emateko aukera ona izango den ekintza honetarakogonbidapena luzatzen da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000425", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Martxoan erosketa sarituen kanpaina egingo da Beasainen, Bareak Merkatari Elkartearen eskutik.\nErosketak Beasain Txartelarekin egiteagatik bezeroek sariak lortzeko aukera izango dute. Sari horiek Beasain txartelean gordeta geratuko diren bonifikazioak, hau da, diru kopuruak izango dira. Elkarteak 500€ra arteko kopurua banatuko du kanpaina horretan zehar eta Martxoaren 6tik 25era bitartean egongo da aktibo.\nBareak elkarteak Rural Kutxarekin duen hitzarmenaren ondorioz, horrelako kanpainak burutzeko aukera dauka herriko Beasain Txartelaren erabilera sustatze aldera.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000426", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Goierriko Pentsiodunek astelehenean egingo dute ikasturteko lehen elkarretaratzea\nOporretako geldiunearen ondoren, astelehenero plazetara itzuliko dira\nUrte hauetan zehar hainbat izan dira aurrera emandako pausuak, baina oraindik bide luzea dute aurretik. Lan-bizitza duina adinekoen egoitzetan, benetako KPIa, gutxieneko 1.080€-ko pentsioa, %100eko alarguntza-pentsioa eta murrizketen etena aldarrikatzen dute.\nLazkaon egingo dute lehen elkarretaratzea astelehenean goizeko 11:00etan . Goierriko pentsiodunen borrokak sei urte bete ditu 2024an eta geroztik, Ordizia, Lazkao eta Beasaingo plazetan astelehenero bildu dira euren aldarriak kaleratzeko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000427", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Desagertzeko zorian espeziea da ugatza eta Araitzen hegaldia erakunde askok urteetan egindako lanaren emaitza da\nAralarreko mendilerroan jaiotako Araitz ugatzaren lehen hegaldiaren testigu izan dela jakinarazi zuen atzo. Horrela deskribatu du gertaera Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko diputatuak: \"mugarri historikoa da Gipuzkoako fauna berreskuratzeko eta kontserbatzeko ikuspegitik, bibliografian ez baitago aurrekaririk. Eta hori ez da kasualitatea izan, urte askotako lan eskergaren emaitza da: Foru Aldundiko Basa Animali eta Landareen zerbitzuak eta basozainek beste erakunde batzuekin lankidetzan egindako lanarena, zorionez fruitua eman duena, eta ezagutaraztea merezi duena\". Izan ere, ugatza EAE desagertzeko zorian dagoen espeziea da.\n30 urte baino gehiago behar dira ugatz gazte baten lehen hegaldia gertatzeko eta 1990eko hamarkadan hasi ziren basozainak ale gutxi batzuk Aralarren ikusten. Hori ikusita, espeziaren begiztatzeak areagotzen hasi zituzten eta Rafael Herediarekin, Madrilgo koordinatzailearekin, harremanetan jarri ziren. Honek hegaztiak Aralarren zuen presentziari garrantzi handia eman zion eta ugatzak euskal mendiak kolonizatzearen garrantzia azpimarratu zuen.\nEspezie hau zaintzeko helburuarekin, 1997an janleku bat ipini zen martxan. Iñaki Olano Basa Animali eta Landareen zerbitzuko basozain adierazi duenez, \"Astero, negua joan eta negua etorri, basozainek gogor lan egin dute janlekua hornitzeko, askotan oso baldintza txarretan: elurra, haize gogorra, lainoa...\". 2011n izan zen egiaztatu zutenean markatutako ugatz batek maiz erabiltzen zuela janlekua eta 2015ean GPS bat ezartzea lortu zuten, haren mugimenduak kontrolatu ahal izateko.\n2016an, ugatz horrek bikotea osatu zuen eta 2017an dagoeneko hirukotea ziren: \"Kiriku zen, GPS eta hegaletan bandak zituena, arra; Muel, emea, Aragoitik etorria, marka patagialekin markatua; eta Eder, ar dotorea, markarik gabea. 2019an lehen aldiz etzan ziren eta inkubatzen hasi ziren, baina ez zuten kumerik atera. 2020an, Kiriku desagertu egin zen, eta berriro geratu ziren bikote gisa. 2024ra arte itxaron behar izan da Muel eta Ederrek arrakasta izan eta Araitz hegan egiten ikusteko.\" Janlekua ipini eta mantentzea ezinbestekoa izan zen hori gerta zedin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000428", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ederfil Becker enpresa bisitatu du José Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuak\nEkonomia zirkularreko erreferentetzat jo dute enpresa legorretarra.\nJosé Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatua Ederfil Becker enpresa legorretarra bisitatzen izan da. Bisita hau Gipuzkoako industriaren eraldaketa jasangarria bultzatzeko eta ingurumena gehiago errespetatzen duten ekoizpen-eredu arduratsuagoak lortzeko aldaketa gidatzen ari diren enpresei laguntzeko egindako apustuaren barruan kokatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasun departamentuak.\nLegorretako instalazioetan egindako bisitan enpresan gauzatzen ari diren proiektu berritzaileak ikusi dituzte, hala nola material birziklatuen erabilera ekoizpen-prozesuetan eta ingurumen-inpaktua minimizatzen duten teknologien garapena. Bide batez, sektoreak iraunkortasunaren arloan dituen erronka eta aukerei buruz hizketan aritu dira.\nEderfil Becker Mondragon Korporazioko enpresa kooperatiboa da eta 70 urtetik gorako ibilbidea du. Kalitate handiko eroale elektrikoak fabrikatzen ditu, industria elektrikorako eta elektroteknikorako bobinaketa-aplikazio orokor eta berezietarako.\nEderfil Beckerrek jasangarritasun-plan integral bat ezarri du, energia-eraginkortasunetik hasi eta hondakinak murriztu eta materiala berrerabiltzeraino. Hala, Espainiako Gobernuaren trantsizio berdera bideratutako deskarbonizazio industrialeko PERTEren lehen jarduera-lerrotik 4,5 milioi euro lortu ditu konpainiak.\n4,5 milioi euro horien bidez, enpresak deskarbonizazio-proiektu bat egin nahi du kobre esmaltatuzko eroalearen balio-kate produktiboan. Horretarako, kobrea birziklatzeko planta bat sortu nahi du, kobrezko alanbroi propioa ekoizteko eta Legorretan eta Alegian eroale berriak ekoizteko. Energia berriztagarria ekoizteko eguzki-plaka fotovoltaikoak ere sartu dira proiektuan.\nBisitaldian, Asensio diputatuak Ederfil Becker-ek iraunkortasunaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten duen Gipuzkoako enpresa gisa duen garrantzia azpimarratu du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000429", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "IRABAZLEA: Ines Arias Morillo , Arantxa Mertzeria-Lentzeria saltokian egindako erosketarekin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000430", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Jaso Tower Cranes-eko enpresa batzordeak 8 langileren kaleratzea salatu du helarazitako komunikatu batean. LABeko 6 ordezkarik eta ELAko 3k osatzen duten enpresa batzordeak, zuzendaritzak hartutako erabakia \"errefusatzen\" du eta atzera botatzea exijitzen diote.\nOharrean adierazi dutenez, \"Sei hilabete Aldi Baterako Enplegu Erregulazioan igaro ondoren, ekainean jakinarazi zuen (zuzendaritzak) neurria ez berritzeko asmoa. Ordea, abuztuko oporretatik bueltan zortzi lankide kaleratu ditu, erabakiaren gainean hitz egiteko edo negoziaturiko alternatibak bilatzeko inongo borondaterik gabe\".\nEnpresa-batzordearen ustez, \"erabakia neurrigabea eta kaltegarria da langile zein enpresarentzat\". \"Kaleratze hauekin soldaketa sekzioak ia langileen herena eta lan karga igoera txikienaren aurrean erantzuteko gaitasun produktiboa galduko ditu\", gaineratu dute eta bi galdera luzatu: \" Ze asmo du honen aurrean zuzendaritzak? Zein izango da JASOren etorkizuna?\"\nEgoera honen aurrean, \"langileak batu eta enpresaren aurrean irmo jartzea da dugun alternatiba bakarra\", adierazi dute oharra amaitzeko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000431", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Andoni Zubiaurre Johor Darul Ta'zim FC talde malaysiarreko atezaina\nJokalari ordiziarra dagoeneko Malaysian dago datorren denboraldia prestatzen\nAndoni Zubiaurre jokalariak Real Sociedad taldean ukitu zuen Espainiako futbol ligako lehen maila lehen aldiz. Ondoren, Mirandes eta Eidense taldeetatik igarota, Malaysiara egin du salto Johor Darul Ta'zim FC taldean jokatzeko. JDT herrialdeko talde hoberena da momentu honetan; hamar aldiz irabazi du Super Malaysia Liga eta azken urtean Piala FA Malaysia eta Sultan Haji Ahmad Shah kopak irabazi ditu ere. Taldeak laster hasiko ditu fitxaketa berriarekin partiduak jolasten eta Goierri Telebistatik, zorterik handiena opa diogu Andoniri.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000432", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "MTB eta patin ikastaroak eskainiko ditu Idiazabalgo Udalak irailean\nIkastaroak gaztetxoei zuzendutakoak izango dira eta datorren astean emango diete hasiera\nIdiazabalgo Udalak jakinarazi duenez, irailean MTB eta patin ikastaroak eskainiko ditu. Hauek gaztetxoei zuzendutakoak izango dira eta ikastaro bakoitza bi taldeetan banatuta egingo dira.\nPartaide bakoitzaren ikastaroaren prezioa 10€-koa izango da eta izen-ematea udaletxean edo eskaera orria helbidera bidalita.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000433", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gipuzkoako Aldundiko Kultur Sailak LABO programaren barneko NODEren 'LABO GEO' ekimen berria aurkeztu zuen atzo. Dantza eta praktika garaikideak Gipuzkoako landa-udalerrietara gerturatzeko asmoz, hainbat ikuskizun eskainiko dira Mutiloan, Altzon eta Larraulen.\nLABO GEO ekimeneko jardunaldietan, kultura, ondarea eta partaidetza sustatuko dituzte jarduera artistiko garaikideak hirietatik deszentralizatzen eta publiko eta espazio berriak sortzen. Horrela azaldu du Goizane Alvarez Kultura diputatuak: \"LABO GEO ekimena aukera bikaina da kultura hiriburutik haratago eraman eta herri txikietara gerturatzeko. Horrelako jarduerek, gure tokiko ondareari balioa emateaz gain, landa-udalerrietako kultur bizimodua aberasten dute. Funtsezkoa da jarduera artistiko garaikideak deszentralizatzea eta gipuzkoar guztiei kulturaz gozatzeko aukera eskaintzea haien gertuko inguruneetan.\"\nEkintza hauek aipatutako hiru udalerrietan gauzatuko dira eta bi jarduera egingo dira astero, hiru astez jarraian. Larunbatetan mugimendu, ahots eta plastika-tailer parte-hartzaileak egingo dira eta igandeetan arte eszenikoetako ikuskizunak eta udal ondareaz gozatzeko jai-jardunaldiak.\nAutobus zerbitzua ipiniko da Donostia eta Tolosatik eta ibilbidean zehar, performancearen bidez helmugako udalerriari buruzko eta eguneko egitarauari buruzko informazioa emango da. Helmugara iristean, udalerriaz eta ondareaz gozatzeko aukera izango dute dantza garaikideari bide eman aurretik. Ondoren, artistek, ikusleek eta antolatzaileek bizipenak elkarbanatzeko aukera izango dute antolatuko diren topaketetan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000434", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Nekazal makinarien ikuskapen teknikoa Goierriko herrietan egingo dute datozen asteetan\nNekazal makineriaren ikuskapen teknikoa egiteko unitate mugikorra egongo da Goierriko zenbait herritan, Goimen Landa Garapenerako Elkarteak adierazi duenez. Bertako zein inguruko herrietako baserritarrentzat izango da zerbitzua. Goiemenk norberak gertuen duen herrira gerturatzea gomendatu du, denentzako aukera izan dadin.\nIkuskapena egin ahal izateko txanda eskatu beharko da Irungo IATren estazioan. Bi aukera daude: 943 626300 telefono zenbakira deitu eta 1 sakatu Irungo estazioarekin hitz egiteko edo itevelesa.com webgunean ere hartu daiteke txanda. Zerbitzuaren kostua 48,34€ izango da eta esku dirutan ordaindu beharko da. Beharrezkoa izango da seguruaren ordainagiria ere eramatea.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000435", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Legorretako Udalak aurtengo pilates ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du. Irailaren 13an itxiko da. Beste urte batez, goizeko eta arratsaldeko txandak izango dira.\nGoizeko ikastaroa astelehen eta asteazkenetan izango da, 9:00etatik 10:00etara, Kultur Etxeko goiko solairuan. Arratsaldekoa, aldiz, astearte eta ostegunetan, 18:15etik 19:15era, Ugaro Herri Ikastetxeko soinketa gelan. Ikastaroak irailaren 23 eta 24an hasiko dira, eta ekainaren 18 eta 19an amaituko dira.\nTaldeak osatzeko gutxienez 8 lagun bildu beharko dira txanda bakoitzean. Ikastaro osorako matrikularen kostua 405 eurokoa izango da (45€ hileko) eta Kultur Etxean adieraziko da ordainketa nola egin. Ikastaroa hasi ondoren ez da matrikularen dirurik itzuliko, eta ezta ordainketarako agindu iraunkorra baliogabetuko ere.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000436", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Infantil, nesken eta mutilen, entrenamenduak irailak 9n hasiko dira\nINFANTIL (2011 eta 2012n jaioak) MUTILEN taldearen entrenamenduak irailaren 9an hasiko dira, Majori Kiroldegian. Talde honen entrenamenduen ordutegia honako hau da:\nINFANTIL (2012n jaioak) NESKEN taldearen entrenamenduak irailaren 9an hasiko dira, Majori kiroldegian. Talde honen entrenamenduen ordutegia honako hau da:\nINFANTIL (2011n jaioak) NESKEN taldearen entrenamenduak irailaren 7an hasiko dira, Majori kiroldegian. Talde honen entrenamenduen ordutegia honako hau da:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000437", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Olaberriko Aizpeak irabazi du Gipuzkoako 40. Artzai Gaztaren lehiaketa Legazpiko Artzain Egunean\nArtzain Egunarekin batera ospatu dute Legazpin Gipuzkoako 40. Artzai Gazta Lehiaketa eta txapelka Olaberrira joan da, Aizpea gaztandegira. Eli Arrillaga eta Mikel Etxezarretak jaso zuten txapela eta garaikurra Legazpiko alkatearen eskutik.\nBigarren saria Legazpiko Makatzako Agurtzane Gabiriak irabazi zuen. Hirugarrena, berriz Baztarrika gabiriarrentzat izan zen. Iazko txapelketak beraiek izan ziren txapeldunak.\nSarituen artean eta, beraz, Idiazabalen ospatzen den Euskal Herriko txapelketara sailkatu direnen artean badira goierritar gehiago. 4. postua eskuratu zuen Idiazabalgo Gaztainaditxulok, 8.a Lazkaoko Intzartzuk, 9.a Ordiziako Otatzak eta 10.a Segurako Ondarrek.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000438", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Fraide frantziskotarrek 500 urtetik gora daramatzate Arantzazun, Andra Mariaren irudia aurkitu zenetik. Beraien motibazio erlijiosotik, ondare immaterial baliotsua eman diote herriari, frantziskotarrentzat Anaidia, komentua ez ezik, gizartea ere badelako, Euskal Herria, mundua.\nHorregatik ari dira herrigintzan, modu etengabean, berrikuntza sustatuz, ausardiaz. Arantzazuko frantziskotarrekin lotzen ez baditugu ere, gaur egun oso gureak eta barneratuak ditugun hainbat altxor eman dizkigute. Horiek ezagutzera ematea beharrezkoa da, gure historiaren eta izanaren parte baitira. Arantzazu ez litzateke gaur dena izango herririk gabe eta herria ere bestelakoa litzateke Arantzazu gabe.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000439", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aitor Aldasoro beasaindarra izango da Hizkuntza Politikako sailburuorde berria\nAitor Aldasoro Iturbe, Beasaingo alkate ohia, izendatu dute Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranen ordez. Ez da Eusko Jaurlaritzan izango duen lehen ardura. Izan ere, pasa den legegintzaldian Ingurumen eta Jasangarritasun sailburuordea izan zen. Ikasturte politikoko lehen Gobernu Kontseiluan egin dute izendapena.\nAitor Aldasorok 2003n hasi zuen bere ibilbide politikoa, Beasaingo Udalean Euskara zinegotzi lanak hartuta. 2015ean alkate izendatu zuten eta 2020an Leire Artolari pasa zion lekukoa, Eusko Legebiltzarrera jauzi egiteko. Ondoren, 2023n Ingurumen eta Jasangarritasun sailburuorde izendatu zuten.\nAldasorok soinu-teknikari bezala egin izan du lan EITBn, eta Sapa edota Orona enpresetan ere aritutakoa da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000440", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Idiazabalgo Udalak 'CampeoneX' filma eskainiko du gaur aire zabalean\nIdiazabalgo Udalak 'CampeoneX' filma eskainiko du gaur, abuztuak 30, aire zabalean. Emanaldia herriko plazan izango da gaueko 22:00etan eta euria eginez gero, kiroldegian egingo dute.\nLaburpena: Gure txapeldun taldeak saskibaloia utzi eta atletismo mundu liluragarrian sartuko da entrenatzaile berri baten eskutik. Diziplina berriaren behar gogorren eta entrenatzaileak era guztietako zoritxarrak eta lazeriak erakartzeko duen gaitasun harrigarriaren artean, dena alderantziz aterako da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000441", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Hurrengo ostiralean, irailak 6, Usurbe Antzokiak berriro zabalduko ditu ateak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000442", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Azken hilabeteetan herri-bide ezberdinetan ere konponketa lanak egin dituzte.\nIbai-Ondo pasealekuko zorua konpontzeko lanak hasi dituzte gaur. Gaur egungo zoladuraren egoera txarraren ondorioz, hainbat puntutan putzuak sortzen dira, eta honi konponbidea emateko, asfalto inprimatuzko zoru berria ipiniko da. Honez gain, ubideak ere berregingo dira eta 1 Errepide Nazionalaren zubi ondoko arrapala moldatu egingo da irisgarritasun baldintzak hobetu ahal izateko.\nLanak 15 astez luzatzea espero dute eta Eregi Herrilan eta Zerbitzuak S.L. enpresak burutuko ditu. Kontratuaren prezioa 155.448,81 eurokoa da.\nIbai-Ondo pasealekuko lanez gain, azken hilabeteetan herri-bideetan egin dituzten konponketen berri eman du Legorretako Udalak. Urte hasieran aurreikusitako konponketez gain, otsailaren 27an izandako euriteek eragindako kalteen ondorioz, beste konponketa batzuk ere egin beharra izan direla adierazi dute.\nLegorretazar bidean bidean zartatuta zeuden 4 puntutan egin dira konponketak. Horietaz gain, autoak modu egokian iritsi daitezen, Egiñu baserrira doan bidean hainbat konponketa egin dira.\nIbiur zerrategiko bidean, bidea erori ez dadin, otsaileko euri jasek eragindako luizia konpontzeko horma egin da.\nMujuri bidean merenderora doan bidean errebuelta egoera txarrean zegoen eta hormigoiez bidea hobetu da.\nOlalde bidean bidea eusten duen hormak hainbat kalte zituen eta egonkortasuna bermatzeko hobetze lanak egin beharra izan dira. Lan honek Gipuzkoako Foru Aldundiko 4939,22 euroko dirulaguntza jaso du.\nArbilaenea bidean zeuden hainbat zulo tapatzeko, hartxintxarrez betelanak egin dira.\nHilerriko bidean zegoen zartatua konpondu da eta menditik datozen urak bideratzeko lanak egin dira.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000443", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Iraitz Zubizarreta ataundarrak beste hiru urtez jarraituko du Baikorekin, kontratua berrituta. Halaxe jakinarazi du enpresak asteazken honetan.\n2020an egin zuen debuta aurrelariak bere jaioterrian, eta ordutik asko ikasi duela adierazi du. Iaz 4 1/2 Promozio Txapelketako txapelduna izan zen Zubizarreta. 2021an, berriz, txapeldunorde izan zen lehiaketa berean.\nHemendik aurrera ere txapelketetan emaitza onak lortzea helburu duela esan du ataundarrak, Baikok sareratutako bideo batean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000444", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Abuztuko etenaldiaren ondoren, irailaren 2an jarriko da berriz ere martxan TAO zerbitzua. Erdiguneko TAOaz gain, Ezkiaga auzoko egoiliarren gunea ere astelehenean jarriko da indarrean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000445", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "\"Lazkao, Kirol Sariak\" ekimena jarri du martxan aurtengoan Lazkaoko Udalak. Ekimen honen helburua kirolariek Lazkaon maila indibidualean zein kolektiboan egindako lorpenei eta egindako lanari aipamen eta errekonozimendu berezia ematea da. Gainera, sari hauen funtsezko alderdietako bat kirolaren inguruan lan egin duten boluntarioen eta herritarren lana nabarmentzea eta saritzea da, udalerriko kirol esparruari egindako ekarpen baliotsua aitortuz.\nSarie hauetarako hautagaiak edozein herritarrek, erakundek edota balorazio-batzordeak proposatu ditzakete. Uztailaren 23an zabaldu zen horretarako epea eta aste honetan, abuztuaren 31n, itxiko da. Proposamenak arrazoitu egin beharko dira, merezimenduak eta lorpenak justifikatuz eta azalduz.\nHautagaiak proposatzeko formulario bat bete beharko da; bai internet bidez , Udalean edota Joxemiel Barandiaran kiroldegiaren harreran.\nBalorazio Batzordeak aurkeztutako proposamenak aztertuko ditu eta baldintzak betetzen ez dituztenak baztertuko ditu. Merezimenduak nahikotzat jotzen ez badira, ez da saririk emango. Balorazio Batzordeak Gobernu Batzordeari aurkeztuko dio sarien zerrendaren proposamena, bakoitzaren merezimenduak adierazita. Ondorean, Gobernu Batzordeak sarituen zerrenda onartuko du.\nSari hauek urtero banatzeko asmoa adierazi du Udalak. Sari-emate ekitaldia San Migel jaien amaierarekin batera egingo da, saridun bakoitzari ohorezko oroigarri bat emateko ekitaldi publiko batean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000446", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Urtero bezala gabiriarrentzat ikastaroak antolatzeko asmoa azaldu du Gabiriako Udalak. Yoga, zumba edota pilates herrian praktikatzeko aukera eskaini nahiko luke Udalak.\nIazko irakasleak yoga eta pilates/gap ikastaroak emateko prest azaldu direla eta, izen ematea zabaltzea erabaki du Udalak. Zein modalitatetan parte hartu nahi den adieraziz deitu behar da udaletxera (943 88 07 34) edota whatsapp bidez idatzi (670 36 47 18 Maialen).", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000447", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Abuztuan ordaindu Ordizian Txartelarekin eta elikadura otar eder bat irabazteko aukera izango duzu!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000448", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordizian jokatua da, Majori Kiroldegiko estali gabeko igerilekuan, Udako EH Txapelketa Nagusia. Antolaketa arrakastatsua Ordizia K.E.ko igeriketa sailak egin duena, 15 urte jarraitan igerileku estalian egin ondoren, berriro zerupean egitearena.\nTaldeko 13 igerilariek parte hartu dute txapelketan, ondorengo emaitza nabarmenekin:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000449", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordizia Zabalik diru-laguntza programaren hamargarren deialdiaren bitartez, eta herriko merkataritza biziberritzen jarraitzeko asmoz, 27.000€ko aurrekontua bideratu du 2024an Ordiziako Udalak.\nBelaunaldien arteko errelebora, negozio berritzaileetara eta ekintzaileei orokorrean laguntzera bideratutako programa hau, pertsona ekintzaileen bidez eta gertuko merkataritzan belaunaldien arteko errelebuari erantzuna emanez merkataritza lokal hutsak berreskuratzea du helburu.\nPERCOk, Ordiziako Merkataritza Eraberritze Plan Bereziak, jasotzen duen jarduketa-ildoetako bat zen Ordiziako merkataritza eta ekonomia suspertzea, Ordiziako merkataritza eta ekonomia biziberritu egiten zituena, merkataritza-lokalei erabilera berriak emanez; eta proiektu hori abian jartzearekin batera, Ordiziako merkataritza eta ekonomia biziberritu egin ziren, horri esker, merkataritza-lokalei erabilera berriak eman zitzaizkien eta ondoren horri jarraipena eman zaio oraingo hamargarren deialdira iritsiz.\nAurreko deialdiak batuz, 60 ekintzaile baino gehiago izan dira laguntza-programara batu direnak, eta ekintzaileen jarraipena %80koa izan da.\nJakina da itxierak ere ematen direla bai arrazoi pertsonalengatik, negozioen titularren proiektu profesional berriengatik, tokatzen diren erretiroengatik edo bestelako arrazoiengatik, baina azken urteetan sektoreak jasan dituen traba desberdinei aurre eginez asko dira mantendu direnak baita asko ere Ordizia beraien merkataritza proiektuak finkatzeko leku egokia bezala ikusi duten ekintzaileak.\nAzken hauei laguntzeko helburuarekin sortu zen 'Ordizia Zabalik' eta hiru norabidetan landutako proiektua da. Batetik, herrian ez dauden negozio berritzaileak erakarri nahi dira ekintzaile berrien bitartez. Bigarrenik, herriko gune desberdinetako beharrak asebete nahi dira, eta hirugarren eta azkenik, belaunaldi aldaketari erantzun bat eman nahi zaio.\nBeraz, Ordiziako Udalak 27.000 euroko diru partida bideratu du 2024an diru-laguntza honetarako. Diru kopuru hori ekintzaileei lokalaren alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzeko erabiltzen da baita lokala erosketaren kasuan katastro-balioaren %4an laguntzeko, gehienez 3.000€. Alokairuaren kasuan, laguntza hori gehienez ere bi urtez jaso ahal izango dute ekintzaile berri hauek, 2024ko urtarriletik atzeraeraginezko izaerarekin: Udalak %40 finantzatuko du (300 euro gehienez hilean). Dirulaguntzen deialdia astelehenean, hilak 15, argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta asteartetik aurrera egin ahal izango dira laguntza eskaerak.\nOrdiziako merkataritza-dentsitatea azpimarratzekoa izanik, 200 bat establezimendu 10.000 biztanle baino gehiagorako, Udalak lehiakortasuna indartzen jarraitu nahi du eta udalerriko merkataritza-sektorea osatzen duten saltokien, zerbitzu-enpresen eta ostalaritza-establezimenduen jarraipena bermatu.\nHala ere, herriko merkataritza bizirik mantentzeko erabakia bere eskuetan duena herritarra da, ekintzaileen ekimen desberdinak eta Udalaren laguntza desberdinak ez dira nahikoa izango herritar eta bezeroen azken pausorik gabe eta Udalak baita ekintzaile berriek ere horretarako deialdia egin die.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000450", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Legorretako udaletxea itxita egongo da zenbait orduz asteazken goizean, uztailaren 17an. Izan ere, langileek formakuntza sioa izango dute.\nUdaletik barkamena eskatu dute itxita egoteak sortu ditzakeen eragozpenengatik.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000451", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Naxara Odriozola beasaindarra, taldekako Espainiako txapeldun kadete mailan\nNaxara Odriozola txirrindulari beasaindarra Espainiako txapelduna da Euskadiko Selkezioarekin kadete mailan. Uztailaren 4an jokatu zen Avilesen, Asturiasen, junior, kadete eta infantilen txapelketa.\nNesken erlojuaren aurkako proban, Euskadiko Selketzioa gailendu zen. Bertan korritu zuen Naxara Odriozolak, urrezko domina etxera eramanez.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000452", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Hiru lasterketa eta kilometro asko batzen dituen asteburuak askorako eman du. Asteburuko elkarrizketa eta irudiak astean zehar egongo dira ikusgai.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000453", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ainhoa Intxausti segurarrak irabazi du Marimurumendi Mendi lasterketa emakumezkoetan\nHenar Lázaro izan da bigarrena, 4:38:39 denboran helmugaratuz. Lorea Totoricak hirugarren postuan bukatu du, 4:51:07 ko markarekin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000454", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bigarren postua Aitor Zunzunegi legorretarrak lortu du 3:39:55 garren denboran sartuz. Jarraian Endika De Las Heras, beasaindarra , iritsi da eta 3:40:48 denboran sartu da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000455", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "350 lasterkarik eman dute izena Marimurumendin, horietatik 63 emakumezkoak. 42 km egin beharko dituzte helmugara iritsi aurretik.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000456", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ehunmilak Ultra-trail lasterketako bigarren postuan Igon Mancisidor Zumaiarra geratu da 23:45:48 marka lortuz. David Calerok jarraian bukatu du lasterketa 23:54:47 ko denbora egin eta hirugarren postuan geratu da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000457", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Errekorra 12:11:21 denboratik 12:00:40ra jaistea lortu du Mujika elgoibardarrak. Olatz Azazeta altsasuarra iritsi da bigarren 12:39:13ko denbora eginez. Azkenik, Maryam Berthault geratu da hirugarren postuan 13:05:41 markarekin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000458", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "G2haundiak Goierri Trail lasterketak badu 2024. urteko edizioko garailea. Joseba Eskudero 10:01:33 denborarekin izan da lehenengoa Beasaingo plazara iristen. Idiazabaldarrak lehenengo postua mantendu du lasterketa hasieratik bukaeraraino.\n10:15:30 denborarekin Lezoko Ander Iñarra iritsi da bigarren. Hirugarren postuan berriz, Urko Arizeta asteasuarra 10:19:39 denborarekin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000459", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "536 korrikalarik eman dute izena eta horietatik 44 emakumezkoak izan dira. 90 km dituzte helmugara iritsi aurretik.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000460", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aurten 426 korrikalari elkartu dira Beasaingo plazan, horietatik 27 emakumezkoak. 171km dituzte aurretik bihar helmugara iritsi aurretik.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000461", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordiziako Udalak 27.000 euroko diru partida bideratu du ekintzaile berrien lokalen alokairu edota erosketan laguntzeko.\n10. aldiz, martxan da Ordizia Zabalik laguntza programa. Ekimen honen helburua herriko merkataritza eta ostalaritza bizirik mantentzea da. Hiru norabidetan landutako proiektua da. Batetik, herrian ez dauden negozio berritzaileak erakarri nahi dira ekintzaile berrien bitartez. Bigarrenik, herriko gune desberdinetako beharrak asebete nahi dira, eta hirugarren eta azkenik, belaunaldi aldaketari erantzun bat eman nahi zaio.\nOrdiziako Udalak 27.000 euroko diru partida bideratu du 2024an diru-laguntza honetarako. Diru kopuru hori ekintzaileei lokalarent ordaintzen laguntzeko erabiltzen da. Lokala erosketaren kasuan katastro-balioaren %4an laguntzeko, gehienez 3.000€. Alokairuaren kasuan, laguntza hori gehienez ere bi urtez jaso ahal izango dute ekintzaile berri hauek, 2024ko urtarriletik atzeraeraginezko izaerarekin: Udalak %40 finantzatuko du (300 euro gehienez hilean).\n10. aldiz jarri da martxan Ordizia Zabalik ekimen hau. Aurreko edizioetan 60 bat ekintzailek jaso dute laguntza hau. Hautetako %80ak bere negozioarekin aurrera jarraitzen du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000462", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Osasun arazoak medio, ormaiztegiarrak agur esan dio Frantziako Tourrari 11. etapan.\nAsteazken honetan, Evaux-Les-Bains eta Le Lioran artean jokatzen zen etaparen lehen kilometrotan utzi du lehia. Aurten Izagirrek hamaikagarren aldiz hartu du parte Tourrean eta laugarren aldia da erretiratzen dena.\nCofidis taldeak astelehenean jakinarazi zuen bezala, ormaiztegiarrak kontratua berritu du talde frantziarrarekin, 2025eko denboraldirako.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000463", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Goierri eta Donostiako Unibertsitatea lotuko dituen autobus zerbitzua antolatzen ari dira\nGoierritik Donostiako unibertsitatera joateko dauden hutsuneak bete nahiean, Goierri-Donostia Unibertsitarien Garraio Elkartea osatu dute. Helburua egunero unibertsitatera joan eta itzultzeko autobus zerbitzua antolatzea da. Elkartea unibertsitatera Donostiara joango diren ikasle eta ikasle hauen guraso talde batek osatzen dute. B azkidetza bidezkoa eta irabazi asmorik gabekoa da.\nInteresa dutenei informazioa helarazteko aurkezpen bilera egingo dute datorren asteazkenean, hilak 17, arratsaldeko 19:00etan, Biziola kooperatiban. Informazio gehiago esteka honetan kontsultatu daiteke.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000464", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Balioanitzeko peoi bat kontratatzeko deialdia zabaldu du Ataungo Udalak\nAtaungo Udalak peoi bat kontratatuko du lau hilabeterako. Herriko lanetan laguntzea izango du eginkizun nagusia; hala nola, belarra moztu, bide-bazterrak txukundu, zakarrontziak hustu, jaietan sortzen diren lanetan lagundu (eszenatokia muntatu eta desmuntatu, hesiak eraman eta ekarri...) eta abar.\nIzena emateko epea uztailaren 10etaik 19ra egongo da zabalik, bi egun hauek barne. Baldintzak eta gainerako xehetasunak Lanbideren webgunean topatu daitezke. Izena ere Lanbideren bidez eman beharko da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000465", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Hemendik aurrera, ORDIZIAN Txartelarekin ordainduz lortu dezakezu, edo 3€tan ORDIZIAN Bulegoan erosi.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000466", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Eusko Ikaskuntzak eta TOKIKOMek lankidetza hitzarmena sinatu dute \"egoera soziokulturalari eragiten dioten gaiak gizarteratzeko\"\nEusko Ikaskuntza erakundearen lehendakariak, Ana Urkizak, eta TOKIKOMen zuzendari nagusiak, Alaitz Artolazabalek, bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur Bilbon, haien arteko harremanak sendotu eta elkarlan ildoetan sakontzeko asmoz.\nHitzarmenaren bidez, Eusko Ikaskuntzak eta TOKIKOMek elkarrizketa sustatu eta sinergiak sortu nahi dituzte, edukien ezagutza sustatu eta zorroztasuna lortzeko.\nHorretarako, bi erakundeek ezagutza trukatzeko konpromisoa adierazi dute, eta elkarren lan batzordeetan parte hartzekoa ekarpen adierazgarriak egin ditzaketen kasuetan. Hitzarmenean jasotzeko lanen jarraipena egiteko batzorde bat ere eratuko dute erakundeok, elkarrekin egin beharreko lanak adostu zein egindakoen balorazioa egiteko.\nEusko Ikaskuntzaren lehendakari Ana Urkizaren hitzetan, \"hitzarmen honek Euskal Herriko txoko anitzeko errealitateetara hurbiltzen gaitu, elkar ezagutzeko, hausnartzeko eta batera erronkei erantzuna emateko bidea zabalduko duelarik\". Azpimarratu nahi izan du, halaber, \"TOKIKOMen tokiko gertutasun hori ezinbestekoa da, gizartearengana heldu eta eurekin elkarlanean eragiteko, guztion ongizatearen mesedetan\" .\nTOKIKOMetik, berriz, \"hitzarmenak aukera emango die toki komunikabideei Eusko Ikaskuntzak hizkuntza, kultura eta ezagutzaren bueltan egiten duen lanketa gizarteratzeko, eta aukera paregabea egiten dituzten bestelako proiektu pausatuagoetan sarbidea izan eta toki komunikabideetan sakon aztertu eta zabaldu ahal izateko\" azpimarratu du zuzendariak, Alaitz Artolazabalek.\nHitzarmenaren eta elkarlanerako gogoaren lehen ondorio gisa, TOKIKOM Eusko Ikaskuntzak urriaren 2,3 eta 4an Gasteizen antolatu duen \"Elkartzen Gaituena\" XIX. Kongresuko babesle izatera pasako da.\nEusko Ikaskuntza erakundea 1918an sortu zen Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako zein Nafarroako Foru Aldundien ekimenez, Euskal Herriko gizartearen beharrei erantzun orokorrak eta integratzaileak emateko.\nTOKIKOM, berriz, 2012an sortu zen, Euskaltzaleen Topagunean bildutako toki komunikabideen ekimenez, eta 78 toki komunikabide batzen ditu gaur egun, sektorearen behar bereziei modu eraginkorrean erantzuteko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000467", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bost aparkaleku berri jarri dituzte Txindoki Institutuko aldapan eta Nafarroa etorbidean zehar\nBeasaingo udalak bizikleta aparkatzeko bost gune berri ipini ditu herrian. Horrela adierazi du Udalak:\n\"Mugikortasun jasangarria sustatzen jarraitzeko konpromisoari jarraituz, Udalak bizikletan erabilera lehenesteko helburua betetzeko ekimenak gauzatzen jarraitzen du. Hiri Mugikortasun Jasangarriaren planaren baitan, herritarrentzako udalerri eroso, atsegin eta euren beharrei egokitua diseinatzeko, bizikletan erabilera errazteko esku hartzea burutu du azken hilabetean.\nHiriei arnasa emateko, kutsadura murriztuz eta mugikortasun jasangarria bultzatzeko modu berri horretan, bizikletak funtsezko rola jokatzen du garraio publikoaren alternatiba gisa. Alabaina, garraiobide honen onurak gure ingurumena babesteko duen zereginetik haratago doaz; osasuna hobetzen ere lagunduko dute.\"", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000468", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "'Gru 4. Mi villano favorito' filmaren saio bakoitzean bi Minion zozkatuko ditugu.\nUztailaren 12tik 16ra 'Gru 4. Mi villano favorito filma izango dugu Usurbe Antzokian. Guztira bederatzi saio izango dira, horietako hiru 3Dn. Saio bakoitzean bi minion peluxe zozkatuko ditugu ikusleen artean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000469", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Oria ibaiaren garbiketan eta landare espezie inbaditzaileen erauzketan parte hartzeko deialdia zabaldu du Udalak\nAsteazken honetan egingo da Oria ibaiaren garbiketa eta Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatua izango da\nHerriko ibai eta erreka degradatuak leheneratu eta egoera ekologiko hobean jartzea helburu, Beasaingo Udalak Oria ibaiaren garbiketa jarri du martxan aurten ere Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera. Udalak kaleen garbiketaz eta ibaiko landarediaren mantenuaz arduratzen da, etorkizuneko Beasain eraiki eta babesteko konpromisoa berretsiz. Bide batez, eta herritarrak sentsabilizatzea xede, Udalak antolatu dituen bi ekintzetan parte hartzeko deialdia zabaldu du.\nUztailaren 10ean, asteazkenean, Oria ibaiaren garbiketa egingo dute arratsaldeko 17:00etan Igartzako Monumentu Multzoko ibai eremuan hasita. Aranzari Zientzia Elkarteko teknikariak izango dira bertan herriko ibaiek jasotzen dituzten hondakinei buruzko azalpenak emanez. Parte hartzeko, hurrengo inprimakia bete beharko da:\nBestalde, uztailaren 17an landare inbaditzaileen erauzketa egingo dute arratsaldeko 17:00etan Igartzako Monumentu Multzoko ibai eremuan hasita. Aranzadik kiroldegitik paseoa gidatuko du ibaian dagoen landarediaren azalpen batzuk emanez eta ondoren Igartzako Monumentu Multzora zuzenduko dira eskuzko erauzketarekin hasteko. Parte hartzeko, hurrengo inprimakia bete beharko da:\nBi ekintzak amaituta, ibarbasoko espezieak landatuko dira erreka eta ibai ertzetan eta landaketa gunea Aranzadiko langileek egingo dute udazkenean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000470", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Zinemazaleen gustu eta lehentasunak ezagutzeko galdetegia abiatu du Ordiziako Herri Antzokiak\nOrdiziako Herri Antzokiak galdetegi baten bidez ikus-entzule zinemazaleen gustuak ezagutu nahi ditu. Galdetegi horretan, genero gustukoenak edota ordutegi egokienak zeintzuk diren adierazi beharko da. Herri Antzokiaren helburua zinemako esperientzia hobetu eta ahal den zerbitzurik onena eskaintzea da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000471", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Udako Gipuzkoako Txapelketa Junior eta Nagusia Tolosan jokatu da uztailaren 6 eta 7an. Guztira 29 domina lortu dituzte, urre 1, 13 zilar eta 15 brontze. Gizonezkoetan 20 domina, 8 emakumezkoetan eta 1 mistoa.\nTaldekako sailkapenean ere podiumean izan dira, Tolosaldea eta Bidasoa ahalguztidunen atzetik, gainontzeko talde guztien lehia irabaziz.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000472", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Kiroldegiko igerilekua itxita egongo da uztailaren 14tik 21era\nJoxemiel Barandiaran Kiroldegiko bazkideek Ordiziako Majori igerilekua erabili ahal izango dute igerilekua itxita dagoen bitartean.\nAldagela berriak igerileku berriarekin lotzen dituen behin-behineko pasabidea eraiki bitartean, Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegiko igerileku estalia itxita egongo da uztailaren 14tik, igandea, 21era arte. Estali gabeko igerilekuak egunero egongo dira zabalik, 11:00etatik 20:30etara. Igerileku berria uztailaren 22tik aurrera egongo da martxan.\nHonako hau izango da kiroldegiko zerbitzuen funtzionamendu-ordutegia uztailean: astelehenetik ostiralera, 7:00etatik 22:00etara; eta larunbat, igande eta jaiegunetan, 9:00etatik 20:30era. Muskulazio aretoa kiroldegiko ordutegi osoan zehar egongo da zabalik. Igerileku estaliari dagokionez (zabaltzen denean), ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 7:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara.\nJoxemiel Barandiaran Kiroldegiko bazkideek Ordiziako Majori igerilekua erabili ahal izango dute igerilekua itxita dagoen bitartean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000473", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Sariduna bazara, pasa zaitez Ordizian bulegotik zure zapia jasotzera, uztailaren 23a baino lehen.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000474", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Igartza Musika zikloaren baitan, Hutsun Txalaparta taldeak Jel Riorekin batera kontzertua eskainiko du bihar gaueko 20:00etan\nHasi berri dugu Igartza Musika zikloaren bigarren seihilekoa eta bihar txalaparta soinuak nagusituko dira Beasaingo Erauskin plazan. Horrela azaldu du Beasaingo Udalak:\n\"Artze\" kontzertua estilo eta soinu mota berrietan murgiltzeko helburuarekin sortutako proiektu berritzailea da.\nAlde batetik, eskarmentu handiko hirukotea daukagu, Javier López Jaso, Marcelo Escrich eta Juanma Urriza. Bestetik, HUTSUN, Mikel Urrutia eta Anai Gambra Uriz bikotea, egurrezko eta harrizko txalapartekin sustraiak eta adarrak lotzen dituzten musikariak.\nEmaitza, 60 minutuko emanaldi atsegina da, jazz errepertorioa modu berezian aurkeztuko digute.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000475", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Un padre, dos hijos y una cena. La historia transcurre durante una velada familiar, donde Tomás llama a sus dos hijos, Jesús y Antonio, para darles una importante noticia. El patriarca, al que acompaña su biógrafa, Lina, se toma su tiempo para decirles lo que realmente quiere, pero sus descendentes comienzan a perder los nervios. En un momento dado, uno de los hijos descubre la presencia de una bandera enorme en el jardín, desatándose una disputa que pone en serio peligro la aparente armonía familiar.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000476", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Andrés viaja a un pueblo del País Vasco para trabajar como profesor de música. El primer día de clase sufre un fuerte pitido en el oído: es cáncer. Para recibir tratamiento debe desplazarse al hospital de Bilbao en EL BUS DE LA VIDA, un viejo autocar conducido por Mai, que traslada gratuitamente a todos los pacientes de la zona.\nGracias a las risas, confidencias y experiencias musicales compartidas con sus compañeros de viaje, Andrés irá obteniendo la fuerza necesaria para enfrentarse a sus miedos y llegar a cumplir el sueño de subirse a un escenario.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000477", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "París, año 1900. Lili d Alency es una popular cortesana que esconde un secreto. Su hija Tina nació con una discapacidad y la mantiene alejada para proteger su carrera y su reputación. Pero el día que se ve obligada a tener que cuidar de ella, Lili decide marcharse a Roma para comenzar una nueva vida. Allí conoce a Maria Montessori, una doctora que está desarrollando un revolucionario método educativo para trabajar con los llamados \"niños deficientes\" y que años después se convertirá en una de las pedagogías mejor valoradas en todo el mundo: el \"Método Montessori\".", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000478", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ion Muñoa, Gizarte Trantsiziorako eta 2030 Agendarako idazkari nagusia\nImanol Pradales Lehendakariak Ion Muñoa zeraindarra fitxatu du Jonan Fernandezen karguaren arduradun berria izateko\nEusko Jaurlaritzak goi-kargudunen lehen izendapenak eta kargu-uzteak onartu ditu gaur gauzatutako lehen Gobernu Kontseilu arruntan. Ion Muñoak Jonan Fernandez ordezkatuko du Gizarte Trantsiziorako eta Agenda 2030erako idazkari nagusiaren karguan Eusko Jaurlaritzan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000479", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Saltoki hauetan 20€ko erosketa eginez, festetako zapi berria eraman dezakezu!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000480", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Erakutsi zure tiketa/tiketak ORDIZIAN Bulegoan (20€-raino meta daitezke tiketak)", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000481", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Infantil mailako Euskalherriko Txapelketa Galdakaon jokatu da ekainaren 29 eta 30ean. Guztira 5 domina lortu dituzte, urre 1, 2 zilar eta 2 brontze.\nnfantil mailako Euskalherriko Txapelketa Galdakaon jokatu da ekainaren 29 eta 30ean. Guztira 5 domina lortu dituzte, urre 1, 2 zilar eta 2 brontze.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000482", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Mutiloako Udalak Ostatuaren zerbitzu publikoa ustiatzeko deialdia zabalik du. Kontratuaren barruan taberna, jatetxea, lau logelako pentsioa eta apartamentu bat kudeatzeko aukera sartzen dira. Apartamentu hau etxebizitza bezala ere erabili ahal izango du esleipendunak.\nEskatzen den gutxieneko kanona 400 eurokoa da, BEZik gabe. BEZarekin 484 eurokoa litzateke. Eskatzaileak eskaintza ekonomikoa hobetuko balu, puntu gehiago lortuko lituzke esleipenerako. Prezio honetan sartzen dira taberna, jatetxea eta pentsioaren kudeaketa, baita etxebizitza ere.\nKontratuaren iraupena urtebetekoa izango da, eta bost urtera arte luzatu ahalko da urtez urte.\nPleguak eta baldintzak esteka honetan kontsultatu daitezke. Informazio gehiago eskuratzeko Mutiloako UDalarekin harremanetan jarri 943800450 telefonora deituta edota helbidera idatziz.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000483", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Felix Urkolak Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatu kargua hartuko du gaur\nSailaren izen eta funtzioak berritu dira, udalekiko harremanak ere integratuz\nFelix Urkola (Tolosa, 1970) izango da Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatu berria, Maria Ubarretxenaren lekukoa hartuz. Lazkaoko alkate izan zen 1999 eta 2007 artean eta 2019tik diputatu nagusiaren kabineteburu izan da.\nBide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako sailak izena eta funtzio berriak izango ditu, udalekiko eta eskualdeko erakundeekiko harremana hartuko baitu bere barruan aurrerantzean.\nBide azpiegiturei dagokionez, Diputatu berriaren zeregina izango da errepideetan ziklo berriaren oinarriak finkatzen jarraitzea, behin Gipuzkoako biribilgunea osatuta eta lurraldeko azpiegitura handiak martxan daudela. Aldi berean, gaitasun handiko bide-sarea eta bigarren mailako errepide-sarea mantentzea eta birgaitzea izango du helburu. \"Horiek funtsezkoak baitira lurraldearen modernizaziorako, lehiakortasun ekonomikorako eta garapen sozialerako\". Arlo berria ez zaio arrotz suertatuko Urkolari, Plangintzako eta Kudeaketako zuzendaria izan baitzen Bide Azpiegituretako departamentuan 2007-2011 legegintzaldian.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000484", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Beñat Turrientes beasaindarra Parisko Joko Olinpikoetara joango da\nSanti Denia hautatzaile espainiarrak deituta, Turrientes bertan egongo da, Realeko bere taldekide Jon Pachecorekin batera.\nGaur goizean jakinarazi dute Espainiako selekzioarekin jokatuko duten 22 jokalarien izenak.\nEspainiako Selekzio Olinpikoak uztailaren 24an jokatuko du multzoen faseko lehen partida, Parisen, Uzbekistanen aurka.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000485", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Parte hartuko duten saltokiak ARANTXA mertzeria eta lentzeria, BIÑASPRE lurrun-denda, GOFI BERRI haur eta gazteen moda, IRURENA mertzeria eta lentzeria, KIXMI moda eta osagarriak, LUA emakumezkoen moda, MIRENTXU haur eta gazteen moda, MUGUET loradenda, NESS by Esti García emakumezkoen moda, OSKARBI oinetakoak, PALOMO gizon eta emakumezkoen moda, PORFIRIO FERNÁNDEZ gizonezkoen moda, SERENDIPITY emakumezkoen moda, VICUÑA CONFECCIÓN gizon eta emakumezkoen moda, VICUÑA SPORT kirol moda eta osagarriak eta URIBA gizonezkoen moda.\nORDIZIAN Elkarteak, Ordiziako Udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin, \"Merkealditako kale azoka\" ekintza antolatuko du. Ordiziako merkataritza-sustapenaren egutegiaren barruan tarteka antolatu izan den jardunaldia.\nAurten, ekainaren 28an eta 29an izango da, goizez eta arratsaldez, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, ostiralean eta larunbatean.\nMerkealditako kale azokaren edizio honetan, gizon moda, emakume moda, haur eta gazteen moda, osagarriak, oinetakoak, lentzeria, mertzeria, lurringintza, estetika, arropa eta kirol produktuak eta loreak saltzen dituzten 16 saltokik hartuko dute parte, denak beraien saltokien aurrealdean. Prezio merkeak dituzten produktu eta zerbitzu onak eskuratzeko aukera interesgarria.\nParte hartzen duten saltoki horiek erakusleihoen aurrean hainbat euskarri jarriko dituzte beren produktuak aurkezteko, eta horrela produktua kontsumitzailearengana hurbilduko dute. Erraz identifikatu ahalko dira, establezimenduaren aurrean karpa bat izango baitute, eta ikusgai izango dituzte jardueraren kartela eta merkealdiak identifikatzeko kartela.\nBraderie edo kasu honetan merkealditako kale azoka izango dena, urtean behin egiten den kale-azoka mota bat da, kale-merkatua. Herbehereetan, Belgikan, Luxenburgon eta Frantziako iparraldean egon ohi da, batez ere udako hilabeteetan. Honen helburua da merkataritza-dinamizazioko proposamen deigarri batekin kaleko jarduera sustatzea, proposamen honek harrera bikaina izango duelarik bezero askoren artean eta beherapen-kanpaina honen hasieran salmenta bultzatzeko balioko du.\nBeheratutako produktu horien salmenta establezimenduen kanpoaldean sustatzen da, erakusleihoen aurrealdean, eta horri esker, merkatutako produktu horiek erostea errazten da eta aisiarako proposamen bikaina da, Ordizia Rugbyk antolatutako garagardo azokarekin eta Ordiziako Azokaren historian esanguratsuak izan diren guneak zeharkatzen dituen ibilbide turistiko autogidatu berriarekin batera, parte hartzen duten saltokien udalerriko kaleetan zehar murgiltzeko, Urdaneta kalea, Kale Nagusia, Goen Kalea, Garagartza Plaza, Andre Maria kalea eta Jose Miguel Barandiaran Plaza.\nGainera, parte hartzen duten saltokietan bi egun horietan erosketak egiten dituzten pertsonek beren izenarekin eta telefono-zenbakiarekin osatu beharreko txartelak jasoko dituzte, ondoren Santa Maria kalea 21ean dagoen Ordiziako Merkataritza Bulegoko postontzian uzteko eta horrela uztailaren 2an, asteartea, egingo den 50 €-ko hiru erosketa-baleren zozketan parte hartzeko.\nEkintza egingo den egunetarako eguraldi ona aurreikusten denez eta ostalaritzako establezimenduen terrazez ere gozatzeko aukera dagoenez, ORDIZIAN elkarteak eta Ordiziako Udalak Ordiziako kaleetara hurbiltzera animatzen dute aisialdi eta erosketa esperientzia hau bizitzera, urrutirago joan gabe.\nORDIZIAN elkartetik eta Udaletik Ordiziako saltokien ahalegin handia nabarmendu nahi da; izan ere, egunero igotzen dute pertsiana, eta jardueretan parte hartzera animatzen dira eta negozioak martxan dituzte hain beharrezkoa den hurbileko zerbitzua emanez.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000486", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ixiar Eratsun beasaindarrak irabazi du Madrilgo Euskal Etxeko XII. Euskarazko Poesia Lehiaketa\nEuskarazko XII. Poesia Lehiaketa jokatu dute Madrilgo Euskal Etxean. Irabazlea Ixiar Eratsun beasaindarra izan da, \"Konstelazio ibiltaria\" lanarekin. 2. saria Maria Sol Cicerok lortu du, \"Bi ezezagun\" poemarekin.\nMadrilgo Euskal Etxeak Etxepare Euskal Institutua, Alberdania Argitaletxea, Txalaparta Argitalexea eta Erein argitaletxearen laguntzarekin antolatu du 12. poesia lehiaketa hau.\nSari banaketa ekainaren 21ean egin zuten Madrilgo Euskal Etxean bertan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000487", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aktoreak : Thomas Schubert, Paula Beer, Langston Uibel, Enno Trebs, Matthias Brandt, Jennipher Antoni, Esther Esche, Assunta Hamm\nLaburpena : Uda bero eta lehor bat, azken urteetan beste asko bezala. Baso-suteak kontrolaezinak dira. Lau gazte oporretako etxe batean elkartzen dira, Itsaso Baltikoaren ondoan, Ahrenshoopetik ez oso urrun. Sugarrek astiro eta oharkabean inguratzen dituzte. Zeru gorri bat dute gainean. Zalantza egiten dute, beldur dira, baina ez suteengatik; maitasunak beldurtzen ditu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000488", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gaur, ekainak 24, astelehena, Pausoka ekimenaren 7. kurtsoaren amaiera festa ospatu da. Programan 50 pertsona inguruk parte hartu dute: DBHko 4. mailako ikasleak, Txindoki Egoitzako egoiliarrak eta asteartero Pausokan parte hartzen duten bizilagunak.\nElkarrekin hainbat jolas eta jarduera egin dituzte. Lau gune desberdin egokitu dira. Belaunaldi ezberdinen arteko harremanak sendotzea zen helburua.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000489", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Leire Rivera, Crehuet Tabakoak dendako Ma Eugeniaren alaba, Ordizian 2024 kantinera izango da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000490", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "'20.000 especies de abejas' filma eskainiko dute Ataunen Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunean\nEkainaren 28an, datorren asteazkenean, Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Ataunen '20.000 especies de abejas filma eskainiko dute. Emanaldia Ataungo Biboletak Talde Feministak eta Ataungo Udalak antolatutakoa izango da eta sarrera doakoa izango da.\nSinopsia: Coco (8) ez dator bat besteen itxaropenekin, eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote behin eta berriz, baina ez du bere burua izen horretan ezagutzen. Uda batean, bere nortasuna arakatzen du familiako emakumeekin batera, eta, aldi berean, beren bizitzei eta desioei buruz hausnartzen dute.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000491", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Dagoeneko 2024/2025 ikasturterako izen ematea zabalik dago, Ordizia eta Lazkaon igeriketa egin nahi dutenentzat. Sei urtetik aurrerako haurrek eman dezakete izena, hauek dira sarrera eta maila frogak egiteko egunak:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000492", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Idiazabal Gazta berria 22€/kg; Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20-19 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16-30; Behi gazta ondua 18; Ahuntz gazta ekologiko laktiko freskoa 25-26€/kg\nBertako marrubiak 6-10€/kg; Bertako hurra 5; Intxaurra 5; Bertako gereiza 6€/kg. Mugurdia 15€ / kiloa; Aran Gorria 3,5€ / KILOA; Andere Mahatsa 15€ / kg\nKg : Bertako tomatea 5 €/kg. ; Tipulin gorria 3€/kg; Aire libreko patata 3€/kg.; Kalabaza 3; Piper morro berde eta gorria 4; Lollo 0,60-1; Babarrun beltza 16 Aire libreko ilarra 14€/kg; Kalabazin edo kuiatxoa 2,50-2,75€/kg.Luzokerra 2,5€ / Kiloa; Ibarrako piperrak 12-14€ / kiloa; Piper luze gozoa 8€ /kiloa\nBanaka : urazak 0,60-2; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 1-4; Zilantro 1; Repollo 1-4; Pak Choi 1,50;\nSortan : Udaberriko tipulina 2€/ sorta; Rabanito 0,60 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Daikon arbia 1; Nabiza 1€/sorta\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nHortentsia 10€;Pendiente de la Reina 7,5€ / unitatea; Labanda 3,5-5,5€ / unitatea; Geranio doblea 2,80; Huntza 2,80€; Alegria ginearra 4€; Krabelina 5€; Margarita zuri handia 10€; Koloretako margarita txikia 6€ Begonia dragon 4€; Kalak 3-5 €/sorta; Iberis 10€; Margarita argiranthemun 5-9€; Bracteantha 10€; Nartzisoa 2,50€; Zidonia japonica 3€; Primula 2,20€; Larrosak 13,5€; Kamelia 14€;\nAnemona 5,5€; Kalendula 4,5€; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15; Kalantxoe 4,50-7€/unitatea; Alegria 1,5€ ; Surfinia 2,5€ ; Tagetes 1,5€; Kalibratxoa 6,5€;Bidens 3,5€; Petunia 1,5€, Calibrachoa 6,5€; Gerbera 7,5Dalieta 4,50€ / unitatea; Calendula 5€ / sorta; Lirioak 4€ / sorta; Txinatar krabeliña 5€ / sorta\nSalvia 1,5€ / unitatea; Lobelia 4,5-5,5€/unitatea; Dimorfoteca 6.5-8,5€ / unitatea\nUnitatea: Aza kixkur landarea 0,15€; Erremolatxa landarea 0,10€; Albahaka landarea 0,80€ unitatea; Jack Tomate landarea 0,60€; Aretxabaleta tomate landarea 0,60€; Pipar italiarra landarea 0,15-0,20€ , Morris piparra landarea 0,20€, Piperra ozpinetakoa landarea 0,10-0,15€, Perexila landarea 0,10€, Kalabazin landarea 0,4-0,5€, Luzokerra landarea 0,5€, Marrubi landarea 0,80-1€; Kalabaza landarea 0,50€ ; Apio landarea 0,10€; Leka landarea 0,2-0,4€;Gernikako piper landarea 0,15-0,20€\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; bitarteko Porru landarea 3,50; kukulu 6-10; tipulin landarea 3,50-4€;\nArto Bulgur 16,60€/kg; Kalabaza opila 0,80€;;Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 6€ /kg; Sagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6; Sagar Zukua 3,80€/l", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000493", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Patxi Zubizarretak eta Pello Ramirezek Mitoaldiaren 2. ekitaldia eskainiko dute bihar\nKontu-kantari arituko dira 'Urbanita Jentilaren Aurrean' hitzaldi musikatuarekin\nEkainaren 19an, bihar, Mitoaldiaren 2. ekitaldia eskainiko dute. Jentilbaratza Kultur Elkarteak adierazi duenez, 'Ekitaldi berezia eta interesgarria izango da, formatu ez ohikoa eskainiko digutelarik'. Patxi Zubizarretak eta Pello Ramirezek hitzaldi musikatua egingo dute Ataungo San Gregorio auzoan, arratsaldeko 19:30etan.\nPatxi Zubizarreta, helduen literaturan eta itzulpengintzan lan asko egindakoa da, batez ere haur eta gazte literaturan argitaratutako lanengatik da bereziki ezaguna. Lau aldiz eskuratu du Euskadi Saria eta gehien landu duen generoa ipuinak dira.\nPello Ramirez Euskal Herriko musika eszenan eskari eta estimazio handiko musikaria izateaz gain, talde askorekin parte hartu izan du (Benito Lertxundi, Jon Maia, etab.)\nJarraian 'Urbanita Jentilaren Aurrean' eta datozen ekitaldien kartelak:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000494", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Saretzen edizio honetan, gurekin bizi diren maskotak izan ditugu aztergai.\nHerritar asko dira etxean animaliaren bat dutenak. Hego Euskal Herrian, zehazki, 432. 750 txakur, 57.770 katu eta bestelako 3.001 maskota daude erregistratuta. Dena dela, litekeena da zifra hauek errealitatearekin guztiz bat ez egitea: alde batetik, Espainiako Estatuan uste da txakurren heren bat ez dagoela erregistratuta (txipik gabe), eta hori arrazako txakurren proportzio txikiagoarekin lotzen da (guztiak erregistratzen dira); eta bestetik, ez dago argi errolda horiek sistematikoki eguneratzen diren (bajen benetako doikuntza). Hala ere, txakurrei dagozkien datuak dira adierazgarrienak izan daitezkeenak.\nGoierrin 8.780 eta 508 katu daude erregistratuta. Gehienak Beasainen daude, baina datu hau logikoa da, udalerri honek baitu biztanle gehien. Ondorengo grafikoan, udalerri guztiek 100 biztanle balituzte, proportzioan zenbat txakur eta katu izango lituzketen ikus daiteke:\nArgi antzematen da herri txikiagoetan txakur gehiago dagoela biztanleko. Berdin gertatzen da Hego Euskal Herrian, orokorrean.\nGoierriko herrietan ere horixe da errealitatea. Beasainen daude txakur gehien kopuru absolutuetan, 1.653 hain zuzen ere. Hala ere, 10 pertsonako 1.19 txakur daude, proportzioan. Gabirian, berriz, 394 txakur daude, baina 10 pertsonako 7.43 dira.\nTxakurren banaketa honek arrazoi ezberdinak izan ditzake. Batetik, herri txikiagoetan etxe handiak edota baserriak ohikoagoak dira, eta etxebizitza mota hauetan txakurrak izatea errazagoa izan daiteke. Bestetik, arrazoi garrantzitsua izan daiteke txakurrei ematen diegun erabilera. Gabirian, esaterako, txakurren %56.6 ehizara bideratuta dago. Idiazabalen ere erdia baino gehiago dira. Askotan, ehiztariek txakur bat baino gehiago izaten dute euren jardunean laguntzaile.\nBeasainen, beste behin, %62a konpainiako txakurra da. Ordizian, %61a. Altzagan, berriz, txakur guztien %22a zaintza edo artzaintzarako erabiltzen da.\nOndorengo grafikoan Hego Euskal Herriko udalerrietako txakur kopuruak eta hauei ematen zaien erabilera kontsulta daiteke:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000495", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Arregi eta Gomez oñatiarrak, I. Harrikalariak Mus Txapelketa Azkarreko irabazleak\n72 bikotek hartu zuen parte I. Harrikalariak Mus Txapelketa Azkarrean. Txapeldunak Iñaki Arregi eta Txema Gomez oñatiarrak izan ziren.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000496", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gaur goizean ospatu da batzarra eta gai nagusiak 2023ko Ekintzen Memoria eta Txosten Ekonomikoaren onarpena eta etorkizuneko proiektu nagusien azalpenak izan dira\nGoierri Valley Elkarteak urteroko Batzar Orokorra egin du gaur goizean Goierri Berrikuntza Guneko NBF Eraikinean.\nAlde batetik, 2023 urtean zehar Goierri Valley-k gauzatutako proiektu eta jardueren arteko errepasoa egin dute, hauek errepasatuz:\nEnpresak merkatuaren eskaetara egokitzea : Goierri Valley-k enpresa lehiakorrak izaten jarraitzeko baliabideak eskaintzeko bi proiektu dinamizatu ditu.\nMunduan : Nazioartean enpresei eskainitako laguntza, bakoitzaren mailara egokitua.\nForoak eta Mahaiak : Sektorearen erronka eta ikuspegiak partekatzetik haratago, iritzi, esperientzia, soluzio eta egoera zehatzetan erabilitako tresnak elkar trukatzeko Foro eta Mahaiak.\nHUB 4.0 Laborategia : 2022an abiatutako proiektu honek 4.0 teknologiak enpresen eskura jartzea du helburu, enpresa txiki zein ertainei irekia.\n\" Goierri Valleyko 2023ko Ekitaldiaren aurrekontua 400.000€tik gorakoa izan da eta honen exekuzioa onartzearekin batera, argitaratu da, ekitaldi horretan bazkideen artean egindako euro bateko ekarpenekin, elkarteak 4,95€ kudeatu dituela. Beraz, baiezta daiteke elkartearen jardunak eragin biderkatzailea duela .\"\n2024 urtea 'emankorra' izan dela adierazi dute. Izan ere, enpresen egunerokotasuneko erronkei erantzuna ematea ahalbidetzeko asmoz, lanean dihardutela deritzote.\nGoierri Valleyk 2022-2025 estrategiaren definizioan lan egiteko moduan aldaketa batzuk ezarri zituen eta bazkide ez diren enpresei proiektu edo ekintza zehatz batzuetan parte hartzeko aukera eskainiko dituela berretsi da. Hala nola, \" Internazionalizazio proiektuetan, eraikuntza modularreko proiektuetan eta hainbat zerbitzu eta ekintzetan: Gosari Aurkezpenak, interesezko solasaldiak, HUB 4.0tik antolatutako formakuntzetan, sentsibilizazio saioetan eta experimentazio prozesuetan. Elkartetik antolatzen diren formakuntzetara ere sarbidea izango dute. Batzar Orokorrak hau berretsi du, Estatutuetan lurralde eremuari erreferentzia egiten dion testuaren moldaketa onartuz .\"", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000497", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Herriko baserri batean izandako gertakarien aurrean adierazpena egin du Zeraingo Udalak\n\"Pertsona ororen lan baldintza duin eta errespetuzkoen aldeko adierazpena egin nahi du Zeraingo udal gobernuak, era berean, pertsonen eskubideak urratzea irmoki gaitzesten dugu. Azken hamabostaldi honetan, herriko baserri baten inguruan izandako gertakariak argitze aldera, gure baliabideak eskaintzen ditugu eta beharrezkoa den elkarlan guztirako gure esku dagoena egiteko konpromisoa hartzen dugu.\"", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000498", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordizia Igeriketa Kirol Elkartearen 50. Urteurrenaren ospakizun bazkarirako tiketak salgai\nBazkaria irailaren 28an egingo da eta Ordizia Igeriketan izandako igerilari gehienak batzea du helburu\nIrailaren 28an ospatuko da Ordizia Igeriketa Kirol Elkartearen 50. Urteurrenaren festa eta hainbat ekintza izango dituzte: ur ekintzak (erreleboa, puzgarriak...), taldeko argazkia, bazkaria eta DJ Monkey.\nDagoeneko bazkarirako tiketak salgai jarri dituzte eta abuztuaren 31ra arte egongo dira salgai. Helduen menua 20 eurokoa izango da eta haurrena 5 eurokoa.\nTiketa erosteko CAJA RURAL-eko kontu honetara sartu beharko da dirua: ES51 3008 0225 1452 02222526\nKontzeptuan izen-abizenak, mugikor zenbakia eta mahaikide kopurua jarri beharko da. Adibidez, 666666666 INSAUSTI, JON (2 heldu, 2 ume).", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000499", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Biziola Kooperatiba eta Goimen Elkartearekin lankidetzan, eskualdeko ekoizleen mapa sortu dute.\nModu eroso batean, Goierriko jatetxe eta herritarrei, inguruko ekoizleen berri ematea da ekimen honen helburua.\nTurismora begira ere, kanpotik datozen bisitariei, Goierriko produktu gastronomikoak non lortu dezaketen adieraziko die mapa honek, besteak beste, gazta, esnekiak, eztia, sagardoa eta eratorriak, haragia, txakolina, garagardoa, ogia, barazkiak eta baserriko produktuak.\nBiziola Kooperatiban eta Zaldibiako Kixkurgune dendan eskuragai egotea, edo ekoizleek salmenta zuzena egitea izan da mapa sortzeko jarraitu duten irizpidea.\nMaparen alde batean ekoizleen zerrenda eta kokapena azaltzen da, eta maparen atzealdean, Goierriko produktu gastronomikoak aurki daitezkeen lekuak: Biziola, Kixkurgune, Beasain, Lazkao eta Ordiziako azokak, produktuak saltzen dituzten Goierriko turismo bulegoak, eta Idiazabal eta Ordiziako nekazarien kooperatibak.\nMapa gastronomiko hau, Biziola, Kixkurgune eta eskualdeko turismo bulego guztietan dago eskura.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000500", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Cofidisek Frantziako Tourrerako aukeratu dituen bost txirrindularietako bat da Izagirre.\nAurtengoa bere hamargarren edizioa izango da Tourrean. Iaz, zazpi urteren ondoren, etapa bat irabazi zuen berriz Frantzian Izagirrek. Aurreko garaipena, 2016ko Tourrean lortu zuen. Oraingoz Cofidisek ez du konfirmatu Gorka Izagirre Tourrean egongo den.\n2024ko Frantziako Tourraren formatua eta egutegian aldaketak daude aurten. Joko Olinpikoak Parisen ospatzen direnez, astebete aurreratu da eta ondorioz, ekainaren 29tik uztailaren 21era ospatuko da aurten. Horrez gain, historian lehen aldiz, ez da Frantziako hiriburuan amaituko, Nizan baizik.\n111. edizioa izango da aurtengoa. 21 etapetan banatuta egongo da, 3492 kilometro guztira, 52.230 metroko desnibel positiboarekin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000501", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bilboko LGTBIQ+ 21. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren Hedapena asteazkenean izango da Legorretan\nZG Hedapena helburu zehatz batekin jaio zen: jaialdian ikusgai dauden lanak udalerrietara zabaltzea, oro har herrientzat zaila delako mota horretako edukiak eskuratzea. Gero eta ohikoagoa da LGTBI+ edukiak edo pertsonaiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara heltzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalekin.\nBigarren helburua, aldiz, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzea da, urtero Zinegoak-ek sortzen dituen ikus entzunezko edukiak aprobetxatuz.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000502", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordiziako Majori kiroldegia prest dago udako denboraldia hasteko eta ekainaren 15ean zabalduko dute kanpoko igerilekua. Goizeko 11:00etatik gaueko 20:45ak arte zabalduko dituzte irailera arte.\nIgerilekuaz gain, Majori kiroldegiak egitarau betea antolatzen du udan zehar eta laster informazioa zabalduko dute.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000503", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gaztagintzan aritzen den baserri bateko nagusiak atxilotu dituzte, langileak esplotatzeagatik\nLangileek asteko zazpi egunetan egin behar zuten lan, baita gaixorik zeudenean ere.\nEl Diario Vasco, Radio San Sebastián eta Noticias de Gipuzkoa hedabideetan aditzera eman dutenez, Zeraingo baserri bateko jabeak, senar-emazteak, atxilotu ditu Polizia Nazionalak langileak esplotatzeagatik. Baserri honetan gazta egiten dute eta langileak animalien zaintza eta garbiketaz arduratzen ziren. Aipatutako hedabideetan adierazten denez, langileok asteko zazpi egunetan egiten zuten lan, baita gaixorik zeudenean ere. Hilabeteko 300-400 euro kobratzen zituzten, nagusien borondatearen arabera.\nAranburu markako gazta egiteko erabiltzen diren ardiak zaintzen zituzten langileok.\nBaserriko langileak kontraturik gabe zeuden lanean, eta lautik hiru arauz kanpo daude Estatuan, hau da, paperik gabe. Kontraturik ez dutenez, ez daude Gizarte Segurantzan afiliatuta.\nArdiak zaintzeaz arduratzen ziren langileok, eta horretarako formaziorik jaso ez dutela adierazi zuten. Gainera, lanerako babes neurririk ez zutela ere esan zuten.\nAipatutako hedabideetan jakitera ematen denez, langile guztiak egoera zaurgarrian zeuden, euren jatorriko herrialdeetara dirua bidaltzeko beharrarekin.\nAtxiloketak ekainaren 5ean egin ziren eta Tolosako Goardiako Instrukzio Epaitegiaren esku jarri ziren baserriko nagusiak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000504", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aktoreak : Josh O'Connor, Isabella Rossellini, Alba Rohrwacher, Carol Duarte, Vincenzo Nemolato\nLaburpena : Denok dugu ameskeria bat, egin nahi duguna, eduki nahi duguna, baina inoizaurkitzen ez duguna. Tombaroli-ren bandarentzat, antzinako hilobi etaaztarnategi arkeologikoen lapurrentzat, ameskeria da lan egiteari uztea etaaberastea ahaleginik egin gabe. Arthurentzat, ameskeriak Benjaminaren antza du,galdu zuen emakumearena. Aurkituz gero, Arthurrek ikusezinari aurre egingo dio,nonahi arakatuko du, lurrean sartuko da, mitoek hitz egiten duten Haraindiradaraman atea aurkitzeko erabakia hartuz. Bizien eta hildakoen, baso eta hirien,festa eta bakardadeen arteko ibilbide ausartan, pertsonaien patuak gurutzatuegiten dira, denak beren ameskeriaren bila.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000505", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Antzizar kiroldegiko estali gabeko igerilekuak ekainaren 15ean ireki eta irailaren 15a arte egongo dira zabalik. Ordutegia, astelehenetik ostiralera, 11:30-20:30 izango da. Asteburu eta abuztuan berriz, 11:30-20:00.\nOstiral honetatik urrira arte (eguraldiaren arabera), martxan egongo dira Dolarea parkeko ur-jolasak, goizeko 9:00etatik gaueko 21:00etara.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000506", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Hijos de Martin y Loinaz antzerki taldeak bi antzerki eskainiko ditu larunbatean\nLarunbatean Hijos de Martin y Loinaz antzerki taldeak bi antzerki eskainiko ditu.\n'Kletaren Bira' antzerkia 16:30etan hasiko da eta 5 urtetik 11 urtera arteko haurrek antzeztuko dute. Ondoren, 12 urtetik 15 urtera artekoek 'Su Beltza' antzezlana eskainiko dute.\n60 min. 5 urtetik 11 urtera: Laiene Mariezkurrena Alonso, Oihan Alonso, Euri Insausti, Paule Gonzalez, Daia Gomez, Paule Olabarria, Unax Olabarria, Aritz Ikutza, Elene Ikutza, Manex Bikuña, Bidatz Aierza, Natale Arrieta, Lohitzune Iglesias, Maddi Urkia, Sua Mujika, Irati Muñoz, Sara Berasategi.\n30 min. 12 urtetik 15 urtera: Ane Juarez, June Landa, Noa Iturrioz Martinez, Arene Auzmendi Eratsun, Amets Ormaetxea Berasategi, Euri Etxeberria, Amets Etxaniz Imaz, Izaro Bustinduy Antxustegietxarte, Sara Gereta, Lide Lorenzo.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000507", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Idiazabal Gazta berria 22€/kg; Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20-19 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16-30; Behi gazta ondua 18; Ahuntz gazta ekologiko laktiko freskoa 25-26€/kg\nBertako marrubiak 6-10€/kg; Bertako hurra 5; Intxaurra 5; Bertako gereiza 6€/kg.\nKg : Bertako tomatea 5 €/kg. ; Tipulin gorria 3€/kg; Aire libreko patata 3€/kg.; Bruselaza 6-7€/kiloa; Kalabaza 3; Piper morro berde eta gorria 4; Lollo 0,60-1; Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6 ; Aire libreko ilarra 14€/kg; Baba txikia 6-8€/kg; Baba freskoa 4-7€/kg; Kalabazin edo kuiatxoa 2,50-2,75€/kg.\nBanaka : Colirabano 1; Mihilu 1,50; Kale aza 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 1-4; Zilantro 1; Repollo 1-4; Pak Choi 1,50;\nSortan : Udaberriko tipulina 2€/ sorta; Rabanito 0,60 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Daikon arbia 1; Nabiza 1€/sorta\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nHortentsia 10€;Pendiente de la Reina 7,5€ / unitatea; Labanda 3,5-5,5€ / unitatea; Geranio doblea 2,80; Huntza 2,80€; Alegria ginearra 4€; Krabelina 5€; Margarita zuri handia 10€; Koloretako margarita txikia 6€ Begonia dragon 4€; Kalak 3-5 €/sorta; Iberis 10€; Margarita argiranthemun 5-9€; Bracteantha 10€; Nartzisoa 2,50€; Zidonia japonica 3€; Primula 2,20€; Larrosak 13,5€; Kamelia 14€;\nAnemona 5,5€; Kalendula 4,5€; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15; Txillarra 4,5-7,50; Krisantemoa 25-35; Pluma de Santa Teresa 5,50€/unitatea; Kalantxoe 4,50-7€/unitatea;Alegria 1,5€ ; Surfinia 2,5€ ; Tagetes 1,5€; Kalibratxoa 6,5€;Bidens 3,5€; Petunia 1,5€, Calibrachoa 6,5€; Gerbera 7,5€; Hortensia sorta 4€ ; Dalieta 4,50€ / unitatea; Calendula 5€ / sorta\nUnitatea: Aza kixkur landarea 0,15€; Erremolatxa landarea 0,10€; Albahaka landarea 0,80€ unitatea; Jack Tomate landarea 0,60€; Aretxabaleta tomate landarea 0,60€; Pipar italiarra landarea 0,15-0,20€ , Morris piparra landarea 0,20€, Piperra ozpinetakoa landarea 0,10-0,15€, Perexila landarea 0,10€, Kalabazin landarea 0,4-0,5€, Luzokerra landarea 0,5€, Ilar landarea 0,20€; Marrubi landarea 0,80-1€; Ilar landarea 0,20;\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; bitarteko Porru landarea 3,50; kukulu 6-10; tipulin landarea 3,50-4€;Kalabaza landarea 0,50€ ; Apio landarea 0,10€; Leka landarea 0,2-0,4€;Gernikako piper landarea 0,15-0,20€\nArto Bulgur 16,60€/kg; Kalabaza opila 0,80€;;Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 6€ /kg; Sagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6; Sagar Zukua 3,80€/l", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000508", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Beasaingo Ballet Eskolak 'Ballerina' dantza emanaldia eskainiko du ostiralean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000509", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "2000. urterako auto hegalariak izango genituela agindu ziguten, eta huts egin zuten. 2020rako auto autonomoak agindu zizkiguten, eta hor ere huts egin zuten. Baina dagoeneko betetzen ari den errealitatea auto elektriko eta hibrido entxufagarriak dira.\nHau ez da etorkizuneko titularra, oraingoa baizik: Ibilgailu elektrikoen salmentak % 21,47 igo dira Espainian 2022ko azaroan.\nDuela sei hilabete, ibilgailu elektrikoaren estatuko merkatu-kuota % 4,57an zegoen jada. Joan den apirilean 74.829 auto matrikulatu ziren guztira Espainian; horietatik % 4,89 elektrikoak ziren, eta % 5,78 hibrido entxufagarriak. Horrek esan nahi du % 10,67k kargatzeko korronte-hargune bat zeukatela; kontuan hartu beharreko kopurua, beraz. Badirudi azken urtean Ukrainaren inbasioak eragindako inflazio handiaren ondorioz erregaiaren prezioa igo izanak kontsumitzaile asko animatu dituela azkenean auto elektrikorako jauzia egiteko. Gainera, ekologiaren eta jasangarritasunaren aldeko kontzientzia soziala handitzearekin bat eta 2030 Agendaren bultzadarekin, herritarrak gero eta kezkatuago daude kutsadurarekin eta karbono-aztarnarekin. Horregatik, hainbat hiritako udalak gero eta gehiago murrizten ari dira ibilgailu zaharrak eta oso kutsagarriak hirietako erdigunean sartzea. Horretarako, nahitaezko ingurumen-bereizgarri bat erabiltzen ari dira, eta hori faktore erabakigarria bihurtu da auto berri bat erostean. Horregatik, garrantzitsua da Zero isuriko etiketa (kolore urdina) edo Eco etiketa (kolore berdea eta urdina) aukeratzea, isuri gutxiago sortzen baitituzte auto horiek.\nBitartean, auto elektrikoaren prezioak jaisten joan dira, eta 2025erako auto txikiek errekuntzako modeloen antzeko prezioa izatea espero da. Bateriaren kapazitatea arazoa da oraindik ere gidari batzuentzat, baina haren potentzia handitzen ari da, eta, horregatik gero eta karga-puntu gehiago daude. Hala ere, kopurua handitu egin behar da eskariari erantzuteko.\nDieselarekin, gasolinarekin edo erregai alternatiboekin (etanola, gas naturala, hidrogenoa, biodiesela...) funtzionatzen duten auto tradizionalak alde batera utzita, 0 isuriko etiketako edo Eco etiketako ibilgailu elektrikoen aukera zabala dago:\nHibridoak (HEV, hibrido konbinatuak): Mota horretako ibilgailuek ohiko propultsioa erabiltzen dute hiriko motor elektrikoarekin, baina autonomia gutxi dute modu independentean. Mota horretako adibide bat Toyota Prius edo Toyota Auris modeloak dira.\nMikrohibridoa (MHEV): Motor elektriko bat dute, mugimenduan jartzen (abioan) laguntzen duena eta energia estra baten ekarpena egiten duena (CO2 isuriak murrizten laguntzea da beren funtzioa). Horien artean aurki ditzakegu Ford Puma Hybrid mHEV edo Kia Stonic T-GDI MHEV modeloak.\nHibrido entxufagarriak (PHEV): Propultsio konbentzionala hiriko motor elektrikoarekin konbinatzen dute (50 km-ko autonomia), eta idealak dira hiri barruan gidatzeko. Horrelakoak dira Golf GTE edo Passat GTE modeloak.\nSerieko hibridoa (REEV-Autonomia Hedatuko Elektrikoa): Mota horretako ibilgailuen errekuntza-motorra funtzionatzen hasten da bateriaren karga % 25-30etik jaisten denean, eta 50-60 km inguruko irismena dauka. Opel Ampera, BMW I3 edo Chevrolet Volt ezaugarri horiek dituzten modeloak dira.\nElektrikoa: Motor erabat elektrikoa duten automobilak, 160-200 km inguruko autonomiarekin. Ezin hobeak dira hiriguneetarako, eta modelo ugari daude: Nissan Leaf, Renault Zoe edo Tesla Y, esate baterako.\nECO Pack gama berria auto elektriko eta hibrido entxufagarrientzat\nGure balioekin eta ingurumen-jasangarritasunaren aldeko apustuarekin bat etorriz, Lagun Arok ECO pack gama berria merkaturatu du, auto elektriko eta hibrido entxufagarrientzako estaldura espezifikoekin, hiru aukera eskainiz: Pack Oinarrizkoa, Optimoa eta Arrisku Orotakoa.\nBorondatezko Erantzukizun Zibila: Aseguratutako ibilgailuak hirugarrenen estazioetan kargatzeko prozesuan eragin ditzakeen zuzeneko kalte materialak estaltzen ditu.\nDefentsa Juridikoa eta Kalteen Erreklamazioa: Ibilgailuak karga-estazio publikoetan edo hirugarrenen karga-estazioetan bateria kargatzeko prozesuan jasan ditzakeen kalte elektrikoen zenbatekoa erreklamatzen dugu.\nGidariaren istripuak: Ibilgailua kargatzeko prozesuan korronte elektrikoarekin kontaktu zuzena izateagatik ibilgailuaren gidariak jasandako kalte pertsonalak ordaintzen ditugu. Gidariaren Istripuak estalduraren kapital berdinekin estaliko da.\nBidaiako laguntza: Hurbilen dagoen karga-puntua zein den jakinaraziko dizugu, Bidaiako laguntza-zerbitzuaren bidez. Atoian eramango dugu ibilgailua (elektrikoa edo hibrido entxufagarria) hurbilen dagoen karga-punturaino, kargarik gabe (eta erregairik gabe) geratzen bada eta ezin badu zirkulatu. (Pack hau inolako kosturik gabe sartzen da kontratazio berrietan).\nECO Pack Oinarrizkoan sartutako guztiak gehi bateriaren Lapurreta eta sutearen estaldura, karga-kable bat eta Wall box bat.\nJosu Irurek, aseguruetako kudeatzaile espezialistak, Lagun Arorekin batera garatutako ECO Pack poliza berria azaldu digu, baita errepidean seguru ibil zaitezen eskaintzen dituen estaldura espezifikoak ere:\nJosuk ziurtatu digun bezala, gure aseguruek beti hurbileko tratua bermatzen dute, bulego, telefono edo posta bidez. Gainera, gure aseguruek EthSI zigilua dute, kudeaketan gardentasuna bermatzen duena gizarteari itzuliz; eta poliza berri bakoitzarekin ekarpen solidarioa egiten diogu Stop Bide Indarkeria elkarteari.\nBeraz, auto berri bat erosteko eta ibilgailu elektrikora jauzi egiteko asmoa baduzu, asegura zaitez gure ECO pack berriarekin. Jasangarritasuna guztioi dagokigulako.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000510", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aurten ekainean karrerarik ez da izango herrian, kirol ekitaldien antolaketan eten txikia egin eta hilaren 14rako bertso afaria prestatzen ari da txirrindulari elkartea. Herritarrei laguntza eskatu beharrean, bertso saio ederra eskaintzea da asmoa eta bide batez, elkartearentzat dirua biltzea.\nBertso saioa, ekainaren 14an, ostirala, egingo da Frontoi Zaharrean. Kantuan Iban Urdangarin ataundarra eta Eneko Araiztegi \"Korta\" segurarra arituko dira, gai jartzailea Jon Iturriotz izango da. Afarira joan nahi duenak tiketa erosi beharko du; hilaren 11ra bitartean Imaz tabernan izango da horretarako aukera. 25 euro balio du bertso afarirako sarrerak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000511", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Patxi Ezkiaga idazle legorretarrak haurra zela sexu abusuak egin zizkiola salatu du emakume batek\nLegorretako seme kuttuna da eta bere izena darama herriko kultur etxeak.\nPatxi Ezkiaga idazle, irakasle eta fraide legorretarrak haurra zela sexu abusuak egin zizkiola salatu du Marisol Zamora izeneko emakume donostiar batek. El País egunkariari kontatu dio bere esperientzia, egunkari hau Eliza katolikoaren baitan gertatutako sexu abusuei buruz egiten ari den txosten sortaren baitan.\nEmakumeak adierazi duenez, 1978 urtean hasi ziren erasoak, 8-9 urte zituela. Bere magalean eserrarazi zuen eta ukituak egin zizkion. Ezkiaga irakaslea zen Donostian, baina salatzailea ez zen bere ikaslea. Familiako laguna zen legorretarra eta orduan haurra zenaren etxean izan zen lehen eraso hori. Ondotik, Loiolako La Salle ikastetxeko bere bulegora joanarazi zuen, azterketak zuzentzeko aitzakiarekin, eta abusuak errepikatzen ziren. Egoerak 4-5 bat urte iraun zuela adierazi du emakume donostiarrak.\nAzken erasoa 1982an jasan zuela kontatu du, 13 urte betetzen zituen egunean. Opari bat emateko aitzakiarekin deitu zuen bere bulegora Ezkiagak eta, magalean eserrarazi ondoren, bularrak ikutu zizkion. Tarte baten ondoren, altxatu eta \"Hau azken aldia da; bestela, mundu guztiak jakingo du\" esan zion erasotuak. Ezkiagak erantzun zion ez zuela ezer egin. Hura izan zen idazleak eraso zion azken aldia.\nEmakume donostiarrak esan duenez, urte hauetan guztietan ez du jasandako erasoak salatzeko indarrik izan, besteak beste Ezkiaga idazle ezaguna zelako. Orain, egia jakinarazteko beharrak bultzatu du El País egunkariari bere esperientzia kontatzera. Gainera, kasu gehiago daudela adierazi du.\nLa Salle kongregazioak barne ikerketa bat abiatu duela esan du, baina iraganeko oso informazio gutxi dagoela adierazi du. Ezkiaga Loiolako La Salle ikastetxean irakasle jardun zuen urte luzez.\nPatxi Ezkiagak errekonozimendu ugari jaso ditu Legorreta bere jaioterrian. Herriko seme kuttun izendatu zuten 2002an. Herriko kultur etxeak bere izena darama eta, 2021ean, bere omenezko eskultura bat jarri zuten omenaldia egiteaz gain.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000512", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Sei esperientzia opari eta bi opari txartel zozketatuko dira txartelarekin egindako erosketekin.\nSaria erosketa ticket-ean azalduko da eta Rural Kutxako bulegotik pasa beharko da jasotzera.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000513", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Nafarroa etorbide amaieratik Kiroldegira arteko kale-argiak aldatu dira eta orain arte egindako lanagatik herriko argien ia erdia baino gehiagok LED sistema erabiltzen dute. Honekin, urtean %61 aurrezten da energia kontsumoan eta Udalak ingurumenaren aldeko konpromiso handiagoa bermatzen du.\nBi aste barru amaituko dituzte udalerriko argiteria LED sistemara aldatzeko obrak. Urte hasieran esleitu zituzten Nafarroa Etorbide amaiera eta kiroldegiaren arteko eremuan dauden kale-argiak aldatzeko lanak eta guztira 245 izango dira eremu honetan aldatuko diren argiak.\nKalkuluen arabera aipatutako eremuan aldaketa egin baino lehen kontsumoa 130.410 kW urteko da, ondoren, 50.060 kW urteko izango da (aurrezpen energetikoa 80.350 Kw urteko, %61). Hau da, aurrezpen ekonomikoa urteko 18.400€ izango da. Kontuan izanik esleipen prezioa 126.495,54 € (BEZ barne) izan dela, inbertsioaren amortizazio epea 7 urtekoa izango da.\nHerriko kale argiteriaren ia erdia baino gehiago aldatu ditu Udalak dagoeneko, gehien kontsumitzen duten argiak lehentasun izanik. Aurreikusita dago urte amaierarako udalerriko beste eremu batean argi aldaketa egitea.\nLED argiteria sistemek hiru abantaila nagusi eskaintzen dituzte: energia kontsumo txikiagoa, bizitza luzeagoa eta ez dituzte material toxikorik erabiltzen fabrikazio prozesuan.\nLEDen energia-eraginkortasun handiago honek karbono isuriak murrizten lagundu eta energia-iturri berriztagarrien erabilera sustatzen du. Gainera, gutxiago ordezkatu behar diren heinean ez dituzte hainbeste hondakin sortzen eta garraio prozesuetan baliabide gutxiago kontsumitzea dakar. LED argiak sortzerako orduan ez dute merkurioa erabiltzen eta ingurumenarentzako kaltegarriak izan daitezkeen substantziak saihesten dira.\nAspektu hauek kontutan hartuta, LED argiteria sistemak jasangarriagoak dira ingurumenaren aldetik, baliabideak hobeto erabiliz eta karbono aztarna murriztuz.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000514", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Mugikortasuna hizpide Azahara Domínguez eta Martin Aramendiren arteko topaketan\nGaur bildu dira Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua den Azahara Domínguez eta Ataungo alkatea den Martin Aramendi Ataungo mugikortasuna aztertzeko\nDiputatuaren eta alkatearen arteko bileran, Aramendik geltoki jakin batzuen aldaketa eskaera egin du eta Dominguezek eskakizuna aztertzeko konpromisoa hartu du. Era berean, Lurraldebuseko linea eta maiztasunen inguruko hainbat bizilagunen iritziak jaso ditu diputatuak.\nAzahara Dominguezen esanetan, \"Gero eta gipuzkoar gehiagok garraio publikoa erabiltzea nahi badugu, udalak eta erabiltzaileak entzun behar ditugu zerbitzua dauden beharretara egokitzeko. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan egunero egiten dugu lan herritarrei garraio publiko erosoa, segurua eta beren beharretara egokitua eskaintzeko, horrela bakarrik egingo baitugu aurrera Gipuzkoa kohesionatuago eta bidezkoago baterantz\".\nMartin Aramendi alkateak zera gehitu du: \"Autobus-geltoki asko dauzkagu herrian, baina guztiak dira beharrezkoak, gehiago edo gutxiago guztietan ibiltzen baita jendea. Gure nahia da dauzkagun geltokiak erabiltzen jarraitzea eta egoteko moduko lekuak izatea. Aurten, adibidez, Murkondo auzoan markesina bat jartzekoak gara, eta Iztatorren ere jendea babesteko zerbait jartzeko asmoa dugu\".", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000515", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Zinegotzi kargua utzi du Mila Sukia, Ordizia Oraineko ordezkariak\nMila Sukia, Ordizia Oraineko ordezkariak zinegotzi kargua utzi duela jakinarazi du alderdiaren sare sozialen bidez. 2015ean lehen aldiz kargua hartu zuenean, bi legegintzaldiz arituko zela agindu zuen. 9. urtea du honako hau karguan eta aurpegi berriei bidea uztea erabaki du.\nMila Sukiak kargua utzita, Julen Iraola Matxainek hartu du bere lekua. Viviana Angélica Murillorekin batera ordezkatuko du Ordizia Orain-Ahal Dugu Podemos alderdia Ordiziako Udalbatzan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000516", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Udaberrian egin dituzte Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailak sortutako proiektuaren saioak\nZortzigarren urtez, apirila eta maiatzean zehar Ordiziako ikasleek Oiangu Natur Eskolan hartu dute parte. Aurten, 460 haur izan dira Ordiziako naturari buruz ikasteko aukera izan dutenak.\nAdur Ezenarro, Ordiziako alkatearen hitzetan, \"Kuttuna den proiektua da Oiangu Natur Eskola. Oiangu naturaz gozatzeko leku paregabea izateaz gain, naturan eta naturaz ikasteko ere baliagarria da. Onuragarria da naturarekin kontaktuan egotea, edozein adinetan. Arrakasta handia duen ekimena da, eta urtez urte apustu hori egiten jarraitzeko asmoa daukagu\".\nOiangu Parkean egiten diren ekintzak bertako biodibertsitatera egogituak dira eta baso-eskoletako motolodogia jarraitzen dute. Haurren motibazioa eta autoestima sustatzea helburu, egun osoan zehar asko zaindu dute komunikazioa prozesu honetan. Gainera, naturarekiko kontaktua lehen momentutik sustatzeko, irakarle eta hezitzaileak oinez gerturatu dira parkera egunero.\nJolas librerako denbora ere izan dute ikasleek; talde lana, laguntasuna eta kooperazioa indartzea helburu, ez zaie eskaini jostailurik ez bestelako gailurik, estimulazioa natura topa zezaten.\nHorrela, egitasmo honen helburua haurrek naturarekiko errespetua areagotzea, esperientzia positiboa bizitzea eta ingurumena maitatzea izan da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000517", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Beasain, Zaldibia eta Ataun pilotan eta Ordizia palan, jokoan jarraitzen dute Herriarteko txapelketetan\nAsteburu honetan jokatuko dira Herriarteko Pala eta Pilota Txapelketetako jardunaldi berriak. Palako finalistak asteburu honetan ezagutuko ditugu, izan ere, Ordiziak Andoainen aurka jokatuko ditu Finalerdien itzulerako partidak. Joanekoetan Andoainek 2-0 irabazi zion Ordiziari eta ostiralean erabakiko da herri finalista.\nBestalde, eskuz, hiru herri goierritar ditugu oraindik jokoan. Ostiralean final-laurdenen joaneko partiduak jokatuko dituzte: Beasainek oso aurkari gogorra den Azpeitiaren aurkako lehia izango du, Ataun txapelketara gehitu berri da eta Bergararen aurka jokatuko du eta Zaldibia Andoainen aurka jokatuko ditu hiru partiduak.\nPartidu guztien eta txapelketen jarraipena gipuzkoapilota.eus webgunean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000518", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bakea eta ongizatea bilatzen duten guztientzat lasaitzeko teknika. Gorputzaren barneko elementuak orekatzeko gaitasuna du. Oinarrizko sesamo beroko olioa erabiltzen da eta pertsona bakoitzaren dosharen arabera aplikatzen dira olioak.\nNadiak (energia-kanalak) eta marma-puntuak (bizi-energia) lantzen dira. Zurruntasuna, muskulu-tentsioa eta bizkarreko mina arintzen ditu. Nerbio-sistema erlaxatu eta indartzen du. Hobeto sentiarazten gaituzten endorfinen ekoizpena bultzatzen du. Gogo-aldartea hobetzen du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000519", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Astelehenetik igandera kirol munduko hainbat ekintza egingo dira Idiazabalen:\n18:30 Udaletxeko Areto Nagusian: Solasaldia Markel Irizar txirrindulari ohiarekin. Gidaria: Joxe Mari Apaolaza kazetaria.\n18:00 Eskolako patioan: Haurrentzako lineako patinen saio gidatua. 6-15 urte bitartekoentzat. Kaskoa eta babesak beharrezkoak dira.\n18:30 Udaletxeko Areto Nagusian: Maider Unda kirolari olinpikoaren hitzaldia. Aurretik Mugiment egitasmoaren aurkezpen laburra (Malen Ruiz de Azua)", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000520", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Idiazabal Gazta berria 22€/kg; Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20-19 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16-30; Behi gazta ondua 18; Ahuntz gazta ekologiko laktiko freskoa 25-26€/kg\nBertako marrubiak 6-10€/kg; Bertako hurra 5; Intxaurra 5; Bertako gereiza 6€/kg.\nKg : Bertako tomatea 5,60€/kg. ; Tipulin gorria 3€/kg;Aire libreko patata 3€/kg.; Bruselaza 6-7€/kiloa; Kalabaza 3; Piper morro berde eta gorria 4; Lollo 0,60-1; Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6 ; Aire libreko ilarra 14€/kg; Baba txikia 6-8€/kg; Baba freskoa 4-7€/kg; Kalabazin edo kuiatxoa 2,50-2,75€/kg.\nBanaka : Colirabano 1; Mihilu 1,50; Kale aza 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Zilantro 1; Repollo 2; Pak Choi 1,50; Azalore morea 2,50;\nSortan : Udaberriko tipulina 2€/ sorta; Rabanito 0,60 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Daikon arbia 1; Nabiza 1€/sorta\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nHortentsia 10€;Pendiente de la Reina 7,5€ / unitatea; Labanda 3,5-5,5€ / unitatea; Geranio doblea 2,80; Huntza 2,80€; Alegria ginearra 4€; Krabelina 5€; Margarita zuri handia 10€; Koloretako margarita txikia 6€ Begonia dragon 4€; Kalak 3-5 €/sorta; Iberis 10€; Margarita argiranthemun 5-9€; Bracteantha 10€; Nartzisoa 2,50€; Zidonia japonica 3€; Primula 2,20€; Larrosak 13,5€; Kamelia 14€;\nAnemona 5,5€; Kalendula 4,5€; Dimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15; Txillarra 4,5-7,50; Krisantemoa 25-35; Pluma de Santa Teresa 5,50€/unitatea; Kalantxoe 4,50-7€/unitatea;Alegria 1,5€ ; Surfinia 2,5€ ; Tagetes 1,5€; Kalibratxoa 6,5€;Bidens 3,5€; Petunia 1,5€, Calibrachoa 6,5€; Gerbera 7,5€;\nUnitatea: Aza kixkur landarea 0,15€; Erremolatxa landarea 0,10€; Albahaka landarea 0,80€ unitatea; Jack Tomate landarea 0,60€; Aretxabaleta tomate landarea 0,60€; Pipar italiarra landarea 0,15-0,20€ , Morris piparra landarea 0,20€, Piperra ozpinetakoa landarea 0,10-0,15€, Albaka landarea 0,20€, Perexila landarea 0,10€, Kalabazin landarea 0,4-0,5€, Luzokerra landarea 0,5€, Ilar landarea 0,20€; Marrubi landarea 0,80-1€; Ilar landarea 0,20; Erremolatxa landarea 0,15-0,40 €,\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; bitarteko Porru landarea 3,50; kukulu 6-10; tipulin landarea 3,50-4€;Kalabaza landarea 0,50€ ; Apio landarea 0,10€; Leka landarea 0,2-0,4€;Gernikako piper landarea 0,15-0,20€\nArto Bulgur 16,60€/kg; Kalabaza opila 0,80€;;Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 6€ /kg; Sagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6; Sagar Zukua 3,80€/l", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000521", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaia asteburu osoko egitarauarekin dator\nIgandean ospatuko da Ordizian Euskal Eskola Publikoaren Jaia eta asteburu osoan zehar jarduerak egongo dira herrian\nOrdizia izango da aurtengo Euskal Eskola Publikoaren festaren anfitrioia eta asteburu honetan, ekainak 1a eta 2an, ekintzaz beteriko ospakizuna egingo dute. 'Publikoa aI do!' lemapean, publikotasuna, Euskara, aniztasuna eta kohesioa izango dute ardatz. Nahiz eta festa igandean ospatu, larunbatean hainbat jarduera izango dira Ordizian eta ikasturtean zehar ere ekintzak egin dituzte:\n'Mundu bat euskaraz. Familian, eskolan eta herrian euskalduntzeko estrategiak' mahai-ingurua.\nOrdiziako Plaza Nagusian ospatuko dira larunbateko ( ekainak 1 ) ekintzak:\nIgandeko ( ekainak 2) ekintzak Plaza Nagusian, Barrena parkean, pilotalekuan/arboledan eta Jose Miguel Barandiaran plazan egingo dira. Hasiera ekitaldia Barrena parkean izango da goizeko 11:00etan. Gainera, kaleetan zehar hainbat jarduera izango dituzte ere:\nPlaza Nagusia: Reperkusion feminista taldearen batukada, Pirritx Porrotx eta Marimotots-en 'Ez gara jaitsiko' eta Goxua'n Salsa eta Dupla taldeen kontzertuak.\nBarrena parkea: Oihan Vega DJ, antzerkiak Gora bihotzak! eta Antxo eta Pantxaren eskutik, Izaskun Mujika puin kontalaria, jolas kooperatiboak, Jokai jolasak, Kaiku baserria, Berria gunea eta 'Munduketariak' gunea.\nJose Miguel Barandiaran plaza: Kirol gunea. Gimnasia erritmikoa, saskibaloia, eskubaloia, rugby-a, futbola eta txirrindularitza.\nKaleetan zehar: Magoak, Burrunbazale txaranga, Ordiziako erraldoiak eta musika eskolako banda eta Ordiziako txistulariak eta euskal dantzak.\nHonetaz gain, hainbat stand ipiniko dituzte Gudarien etorbidean: ikas-bi- Euskadiko GGKE-en koordinakundea, Euskal Herrian Euskaraz eta Euskal Eskola Publukoaz harro, besteen artean.\nBeti Alai pilotalekuan eta Plaza Nagusian janari zerbitzua egongo da.\nOrdiziara bertaratzeko garraio publikoa erabili daiteke: Lurraldebus eta Renfe.\nAutoak: Trebijano, CAF, Urdaneta ikastetxea, Goierri eskola eta Goiekin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000522", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Biziolak argazkien bidez elikadura eskubideaz hausnartzera gonbidatu ditu herritarrak\n\"Guk markoa zuk argazkia\" ekimenaren baitan jasotako argazkiekin erakusketa egingo dute.\nBiziolak \"Guk markoa zuk argazkia\" ekimena antolatu du, argazki sormenaren bidez elikadura eskubidearei buruz hausnartzeko. \"Goserik ez\" da 2. Garapen Jasangarrirako Helburua, 2030 Agendaren baitan. Helburu hau herritartzearekin batera, parte-hartzea bultzatu, herritartasun kritikoa sustatu eta lanketa artistiko kultural baten bidez jendartea aktibatu nahi da.\nFotoahotsa metodologia berritzailean oinarritzen da ekimen hau. Ikerketa-Ekintza-Partehartzailearen (IEPH) baitan kokatzen den metodologia da eta, argazkilaritzaren bitartez, herritarrek haien errealitateak islatu eta hauen lanketa kritikoa egiten dute, eraldaketa sozialerako bide moduan.\nParte-hartzaileek elikadura eskubidea argazki bidez irudikatu behar dute eta norbere ikuskera hitzez labur azaldu. Gehienez bost argazki aurkeztu ahalko dira. Horretarako epea zabalik dago dagoeneko eta ekainaren 16an amaituko da. Adin guztietako goierritarrek har dezakete parte, norbanako zein eragile moduan. Argazkiak eta azalpen testuak, egilearen izen-abizen, herria eta telefonoarekin batera webgunera bidali behar dira JPEG formatuan.\nJasotako argazkien artean egindako aukeraketa batekin erakusketa egingo dute Biziolan uda hasieran. Erakusketaren iraupen tartean hausnarketa saio batean parte hartzeko gonbitea luzatuko zaie parte-hartzaileei.\nEkimen hau Kutxa Fundazioak Arantzazulab-ekin lankidetzan antolaturiko Hitzetatik Ekintzetara ekimenaren baitako Tresnak lehiaketaren ondorioa da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren zein Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz burutuko da, Europako funtsak baliatuz.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000523", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Idiazabal Gazta berria 22€/kg; Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20-19 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16-30; Behi gazta ondua 18; Ahuntz gazta ekologiko laktiko freskoa 25-26€/kg\nAire libreko patata 3€/kg.; Bruselaza 6-7€/kiloa; Kalabaza 3; Piper morro berde eta gorria 4; Lollo 0,60-1; Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6 ; Aire libreko ilarra 14€/kg; Baba txikia 6-8€/kg; Baba freskoa 4-7€/kg\nBanaka : Colirabano 1; Mihilu 1,50; Kale aza 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Zilantro 1; Repollo 2; Pak Choi 1,50; Azalore morea 2,50;\nSortan : Udaberriko tipulina 2€/ sorta; Rabanito 0,60 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Daikon arbia 1; Nabiza 1€/sorta\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nHortentsia 10€;Pendiente de la Reina 7,5€ / unitatea; Labanda 3,5-5,5€ / unitatea; Geranio doblea 2,80; Huntza 2,80€; Alegria ginearra 4€; Krabelina 5€; Margarita zuri handia 10€; Koloretako margarita txikia 6€ Begonia dragon 4€; Kalak 3-5 €/sorta; Iberis 10€; Margarita argiranthemun 5-9€; Bracteantha 10€; Nartzisoa 2,50€; Zidonia japonica 3€; Primula 2,20€; Larrosak 13,5€; Kamelia 14€;\nAnemona 5,5€; Kalendula 4,5€; Dimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15; Txillarra 4,5-7,50; Krisantemoa 25-35; Pluma de Santa Teresa 5,50€/unitatea; Kalantxoe 4,50-7€/unitatea;Alegria 1,5€ ; Surfinia 2,5€ ; Tagetes 1,5€; Kalibratxoa 6,5€;Bidens 3,5€\nUnitatea: Aza kixkur landarea 0,15€; Erremolatxa landarea 0,10€; Albahaka landarea 0,80€ unitatea; Jack Tomate landarea 0,60€; Aretxabaleta tomate landarea 0,60€; Pipar italiarra landarea 0,15-0,20€ , Morris piparra landarea 0,20€, Piperra ozpinetakoa landarea 0,10-0,15€, Albaka landarea 0,20€, Perexila landarea 0,10€, Kalabazin landarea 0,4-0,5€, Luzokerra landarea 0,5€, Ilar landarea 0,20€; Marrubi landarea 0,80-1€; Ilar landarea 0,20; Erremolatxa landarea 0,15-0,40 €,\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; bitarteko Porru landarea 3,50; kukulu 6-10; tipulin landarea 3,50-4€;Kalabaza landarea 0,50€ ; Apio landarea 0,10€; Leka landarea 0,2-0,4€;Gernikako piper landarea 0,15-0,20€\nArto Bulgur 16,60€/kg; Kalabaza opila 0,80€;;Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 6€ /kg; Sagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6; Sagar Zukua 3,80€/l", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000524", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Goierri Irrati Telebistak Bareak Merkatari Elkarteak eskainitako 100 euroko bono bat zozketatzen du!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000525", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "\"Ekaina, sendabelarrak nahi adina\" izenburupean sendabelarrekin hainbat ekintza prestatu dituzte\nEkainean sendabelarrekin loturiko hainbat ekintza egingo dira Arrano Kultura taldearen eskutik, \"Ekaina, sendabelarrak nahi adina\" izenburupean.\nBelarrak ezagutu eta jasotzeko mendi bueltak eta askotariko tailerrak izango dira. Plaza mugatuak izango direnez, aldez aurretik eman beharko da izena helbidera idatzita. Jarduerako 5 euro izango dira.\nTailerrak Arrano elkartean egingo dira, bestalde, mendi buelta eta irteeren kasuan, Beasaingo plaza izango da topalekua.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000526", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ane Etxezarreta Erreginaren Kopako finalean izango da larunbatean\nZaragozan jokatuko du larunbatean Real Sociedadek Bartzelonaren aurka Erreginaren Kopako finala\nGaur goizean Zaragozara abiatu da Realeko emakumezkoen taldea, Erreginaren Kopako finala jokatzeko egun bat falta denean. Ez da taldea final honetara iristen den lehen aldia, 2019an kopa altxatzea lortu zuen Atlético de Madrid-en aurka. Erronkaz beteriko urte baten ostean, igandean Bartzelonaren aurka neurtuko dituzte indarrak, euskal zaleen babesa aurreikusten duen partidan.\nOraindik ere sarrerak salgai daude finalaz gozatzeko, baina Saguesen (Donostia) ere bizitzeko aukera izango da ekitaldiz beteriko egun batean. 19:00etatik aurrera pantaila handian ikusi ahal izango da, zale guztien ondoan.\nGoierri Irrati Telebistatik babes osoa bidaltzen diegu taldeari eta Ane Etxezarreta goierritarrari!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000527", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Elkarrekin eta elkarrentzat, jarrai zagun dantzan. Beasaingo Dantza Topaketen XXII. eguna (2024-05-19)\nIgandean, maiatzak 19, Beasaingo Dantza Topaketen XXII. eguna ospatuko dugu, aurten inoiz baino bereziagoa izango dena, gure dantza taldearen 40. urteurrenaren harira. Gurekin izango ditugu dantza taldeko azken lau hamarkadetan pasa izan diren dantzariak, Plaza dantzen ikastaroko kideak, oraingo haurrak zein helduak eta Gasteizko Adurtza Dantza Taldeko lagunak (aurten euren 50. urteurrena ospatzen dutenak)\nUrteroko ohitura dugu Beasaingo Loinatz jaien barruan , jaietako azken igandean, Ostadar Dantza Taldetik Dantza Topaketen Eguna antolatzea. Urteroko ohiturari segiz, aurtengoa XXII. edizioa izango da, baina aurtengo urtea berezia da gure dantza taldearentzat, hain zuzen ere, dantza taldea sortu zenaren 40. urteurrena delako.\nLau hamarkada pasa dira Jesus Mari Garate dantza-maisuak , 1984. urte inguru hartan haur eta gaztetxoentzako Ostadar izeneko dantza-talde txiki hura sortu zuenetik. Hori dela eta, aurtengo Dantza Topaketen Eguna, dantza-taldearen ibilbidea hasi, garatu eta jarraipena zubi-lanaren bidez eman dieten guztientzako omenaldia izatea nahi izan dugu. Hori dela eta, jaietako azken igandean, datorren maiatzaren 19an ospatuko dugun Dantza Topaketen eguna berezia izango da, elkarrekin eta elkarrentzat, dantzan egin eta jarraitzeko aldarri bat, alegia.\nHori dela eta, gurekin izango ditugu Ostadar Dantza Taldean azken lau hamarkadetan izan ditugun gaur egungo eta lehenagoko dantzariak, Plaza dantzen ikastaroko kideak, gure etorkizunaren indargune ditugun haurrak, taldea osatzen duten musikariak eta Gasteizko Adurtza Dantza Taldeko lagunak . Hain zuzen ere, gure lagun arabarrak ere beraien 50. urteurrena ospatzen ari dira aurten, eta zer hobe bi ospakizun bateratzea baino elkarrekin dantza eginez?\nEsan bezala, aurtengoa edizio berezia baldin bada ere, urtero bezala, egun osko festa egitaraua eskainiko dugu*.\n10:45 - Dantzari talde ezberdinak herriko leku ezberdinetatik dantza-kalejiran irtengo dira (Kale Nagusia, Nafarroa Etorbidea, eta Igartza auzotik)\n12:30 - Dantzari taldeak Erauskin plazan elkartuko dira. Ondoren Kale Nagusian barrena dantzatuko dugu 13:30ak aldera Bideluze Plazan amaitzen dugun arte\nArratsaldean , berriz, elkarrekin dantzan eta jai giroan, festari jarraipena emango diogu\n* Eguraldi txarra egingo balu, goizeko dantza-kalejirak Nafarroa Etorbideko frontoian eta Loinazko San Martin plaza azpian izango dira\nOstadar Dantza Taldetik herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu egunean zehar gurekin batera dantza egin eta ospakizun honetaz gozatzera, herriko Loinatz Jaiak guztiok dantzan behar bezala eta giro onean amaitu ditzagun. Izan ere, herriak sortutako dantzak herriari eskaintzen jarraitu nahi dugulako, gurekin egon zaitezten nahi dugu, guretzako hain berezia den une honetan.\nDantzatzen duen herria ez delako sekula hilko, etxean edo plazan, ez jarri zalantzan, jarrai zagun dantzan", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000528", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Saskibaloiko Finalen Finalak jokatuko dira Antzizarren larunbatean\nFinaletarako sailkatu diren taldeen artean Ordiziako nesken bi talde aukitzen dira, kadete eta junior mailan.\nGipuzkoako txapelketan, kadete, junior eta senior mailako sei final jokatuko dira larunbatean. Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren ekitaldi hau, Beasaingo BKL saskibaloi taldearen laguntzarekin antolatu dute.\nDenboraldian zehar jokatutako ligan sailkatu diren taldeak egongo dira lehian. Final bakoitzaren ondoren, trofeoak eta dominak banatuko dira.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000529", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Adur Ezenarro Ordiziako alkateak pintxoak banatu zizkien baserritarrei San Isidro egunean\nBaserritarrek egiten duten lana eskertzeko asmoz, Adur Ezenarro Ordiziako alkateak Pottoka tabernak egindako pintxoak banatu zizkien azokako baserritarrei.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000530", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Manuela Alaejosen (Valladolid) jaio eta duela 77 urte etorri zen Ordiziara.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000531", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Beasaingo Asanblada Feminista: \"Ezinbestekoa ikusten dugu emakumeok* ahalduntzea, saretzea eta borrokatzea\"\nBeasaingo Asanblada Feministak oharra zabaldu du Loinatz Jaien atarian\nBertan dira Beasaingo Loinatz Jaiak eta Beasaingo Asanblada Feministak datozen egunen inguruko oharra zabaldu du. Duela egun eskas Donibane Lohitzunen gertatutako erailketa matxista salatu eta euren eredu izan diren emakumeak* goraipatu nahi izan dituzte:\nIritsi dira herriko jaiak eta tamalez iazko moduan hasi behar, indarkeria matxistaren ondorioak salatzeko pankarten atzean.\nOraingoan Donibane Lohitzuneko emakume baten erailketa batekin. Erailketa hau bortizkeria matxista ororen icebergaren puntan kokatzen da. Lan handia geratzen zaigu oraindik indarkeria mota guztiak desagerrarazten.\nBiden honetan ezinbestekoa ikusten dugu emakumeok* ahalduntzea, saretzea eta borrokatzea.\nJarri diezaiegun hitza eta goraipa ditzagun beraz gure eredu izan diren emakumeak*. Gora Maurizia! XX. mendean emakumeon* eskubideak erabat zapalduak zirenean adierazi zuen ausardiarengatik. Bere pandero eta irrintziekin herri guztietako plazak bete zituelarik.\nMariren sugarretatik berpiztu dezagun gure irrintzien indarrarekin. Eta berak bere buruari esan ohi zion bezela oihu egin dezagun ozen, \"aire, aire! jai parte hartzaileen alde\". \"Aire! erasotzaileari!\"", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000532", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gabiriarren mugikortasun zailtasunei aurre egiteko tresnak eskuragarri ditu Udalak\nPertsonak mugitzeko garabia, gurpildun aulkia edota ohe artikulatua dira eskuragarri dauden baliabideak.\nGabiriako Udalak mugikortasunerako arazoak dituzten gabiriarrentzat eskuragarri ditu pertsonak mugitzeko garabia, gurpildun aulkia edota ohe artikulatua.\nBehin udaletxean eskaera eginda, gizarte langilearen informe bidez erabakiko da materiala utzi edo ez. Hilabete pasatakoan, eskatzailearen egoera berraztertuko da.\nMateriala erabili ahal izateko kontratu bat firmatuko da tresnei erabilpen ona emango zaiela ziurtatuz.\nInformazio gehiago udaletxean eskuratu daiteke, 943 88 07 34 telefonora deituta.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000533", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ostiral honetan hasiko diren Beasaingo Loinatz jaiek herriko egunerokotasunean aldaketak ekarriko ditu, noski. Beasaingo Udaltzaingoak aldaketa hauek eta festez arazorik gabe gozatzeko gomendioak biltzen dituen oharra kaleratu du.\nMaiatzak 11, 13, 14 eta 18an TAO zerbitzurik ez da izango. Gainera, Gipuzkoa plazako aparkalekua bertan behera geratu da \"barrakak\" jarri baitira. Aparteko aparkaleku bezala, Renfeko nasan dauden aparkalekuak erabil daitezke, Bernedoenea ondoan.\nErdigunea oinezkoentzako izango da. Beraz, ibilgailuen trafikorako itxita egongo da, baimenduentzako izan ezik. Osasun Zentrotik herrirako sarbidea ere itxita egondo da. Zaldizurreta kaleko bidegurutzea Ordiziarantz itxita egongo da datozen egun eta orduetan:\nFestetan diru-zorro eta sakelako telefonoen lapurretak ugaritzen direnez, hainbat gomendio eman ditu Beasaingo Udaltzaingoak. Bereziki tabernetan eta jende-pilaketak izaten diren guneetan erne ibiltzeko eskatu die herritarrei eta kanpotik datozenei.\nPoltsak itxita eta aurrealdean eramatea gomendatu dute, begi-bistan. Diru-zorroak eta sakelako telefonoak aurreko poltsikoetan gordetzea ere aholkatu dute.\nAzkenik, zerbait susmagarria nabarituz gero, Ertzaintza edo Udaltzaingora jotzea eskatu dute.\nBeasaingo Udaltzaingoak gogorarazi du kalean lehergaiak botatzea debekatuta dagoela. Gainera, lehergaiak baimendutako saltoki berezietan erosi behar dira eta erabat debekatuta dago petardo edo antzekoen salmenta ibiltaria.\nAurtengo festetan Udaltzaingoaren ordutegia ondorengoa izango da: maiatzaren 10, 11, 13, 17 eta 18an, hau da, bi asteburuetan eta kuadrillen egunean, zerbitzua 24 ordukoa izango da. Zeregin nagusienak eraso sexualak, borrokak eta antzeko ekintzak saihestea izango dira.\nEdozein larrialdi izanez gero 112 telefono zenbakira edo Udaltzaingoaren telefono zenbakira (943 02 80 80) deitzea eskatu dute.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000534", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Udaberriko kanpainaren barruan, gaur zozketatutako, 300€ko erosketa balearen irabazlea, Blanca Muxika izan da, De la Cuesta saltokian egindako erosketarekin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000535", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Idiazabal Gazta berria 22€/kg; Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20-19 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16-30; Behi gazta ondua 18; Ahuntz gazta ekologiko laktiko freskoa 25-26€/kg\nKg : Aire libreko patata 3€/kg.; Bruselaza 6-7€/kiloa; Kalabaza 3; Piper morro berde eta gorria 4; Lollo 0,60-1; Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6 ; Aire libreko ilarra 14€/kg; Baba txikia 6-8€/kg; Baba freskoa 4-7€/kg\nBanaka : Colirabano 1; Mihilu 1,50; Kale aza 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Zilantro 1; Repollo 2; Pak Choi 1,50; Azalore morea 2,50; Romanesku 2,50;\nSortan : Udaberriko tipulina 2€/ sorta; Rabanito 0,60 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Daikon arbia 1; Nabiza 1€/sorta\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nHortentsia 10€;Pendiente de la Reina 7,5€ / unitatea; Labanda 3,5-5,5€ / unitatea; Geranio doblea 2,80; Huntza 2,80€; Alegria ginearra 4€; Krabelina 5€; Margarita zuri handia 10€; Koloretako margarita txikia 6€ Begonia dragon 4€; Kalak 3-5 €/sorta; Iberis 10€; Margarita argiranthemun 5-9€; Bracteantha 10€; Nartzisoa 2,50€; Zidonia japonica 3€; Primula 2,20€; Larrosak 13,5€; Kamelia 14€;\nAnemona 5,5€; Kalendula 4,5€; Dimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15; Txillarra 4,5-7,50; Krisantemoa 25-35; Pluma de Santa Teresa 5,50€/unitatea; Kalantxoe 4,50-7€/unitatea;Alegria 1,5€ ; Surfinia 2,5€ ; Tagetes 1,5€; Kalibratxoa 6,5€;Bidens 3,5€\nUnitatea: Albahaka landarea 0,80€ unitatea; Jack Tomate landarea 0,60€; Aretxabaleta tomate landarea 0,60€; Pipar italiarra landarea 0,15-0,20€ , Morris piparra landarea 0,20€, Piperra ozpinetakoa landarea 0,10-0,15€, Albaka landarea 0,20€, Perexila landarea 0,10€, Kalabazin landarea 0,4-0,5€, Luzokerra landarea 0,5€, Ilar landarea 0,20€; Marrubi landarea 0,80-1€; Ilar landarea 0,20; Erremolatxa landarea 0,15-0,40 €,\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; bitarteko Porru landarea 3,50; kukulu 6-10; tipulin landarea 3,50-4€;Kalabaza landarea 0,50€ ; Apio landarea 0,10€; Leka landarea 0,2-0,4€;Gernikako piper landarea 0,15-0,20€\nKarakolak 11€ / kiloa; Arto Bulgur 16,60€/kg; Erretxina pote handia 11€; pote txikia 6,50€; Kalabaza opila 0,80€; Arto irin ekologikoa 16€/kg;Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 5,75 /kg; Sagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6; Sagar Zukua 3,80€/l. Palomitak egiteko arto ekologikoa 9€/kg", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000536", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Datozen saio guztien informazioa eta sarrerak usurbe.eus webgunean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000537", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "'Euskal Herriko Hegazti Habiagileak' akuarela erakusketa ikusgai maiatzaren 26ra arte Anduetzan\nRamón Urainek Euskal Herriko Hegazti Habiagileak irudikatu ditu akuarelaz egindako artelanetan\nAnduetza parketxeak maiatzaren 5ean inauguratu zuen 'Euskal Herriko Hegazti Habiagileak' bildumaren erakusketa. Ramón Urainek akuarelaz egin ditu pintura hauek eta parketxeak teknika honen erabileraren zailtasuna goraipatu du «artista gutxik lantzen duten teknika da. Oleoa ez bezala, gaizki ateratzen bada, ezin da zuzendu edo gainidatzi; paperontzira doa zuzenean. Akuarelan konposizioa, marrazki ona eta kolore egokia hobesten dira.»\nRamón Urain akuarelista donostiarra da eta Bartzelona edo Paris bezalako lekuetan erakutsi ditu bere lanak. Anduetzan ikusgai dagoen bilduma 1990an amaitu zuen eta 160 akuarelak baino gehiagok osatzen dute. Bertan, «gure inguruan bizi diren hegaztien alderdi morfologikoen berri emateaz gainera, haien edertasuna eta dotoretasuna erakutsi nahi ditu.»\nAnduetzak erakusketara gerturatzeko animatzen ditu, batez ere, fauna eta pintura eta bereziki hegazti zaleak edota akuarela zaleak direnei.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000538", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Landarlan Ingurumen Elkarteak Enirio-Aralar Mankomunitatearen eta Aldundiaren arteko akordioa eskatu du, aztertzeko asmoz\nGipuzkoako Foru Aldundiak eta Enirio-Aralar Mankomunitateak legegintzaldi honetarako elkarlan akordioa eskatu du elkarteak eta bide batez, azken hilabetetan izandako suteen informazioa ere.\nPasa den hilabetean sinatu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Enirio-Aralar Mankomunitateak legegintzaldi honetarako elkarlan akordioa. Landarlan Ingurumen Elkarteak akordioa eskatu die bi erakundeei, aztertzeko asmoz:\n\"Hasiera batean, Enirio-Aralar Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako akordioa albiste ona izan badaiteke ere, bere edukia da garrantzitsuena eta horregatik Landarlan Ingurumen Elkartetik akordio hori eskatu diegu bi erakundeei. Horretaz gain, legealdirako ezer finkatu aurretik, mugimendu ekologista eta kontserbazionistekin elkar banatzea eskatu diegu, abeltzainekin egingo den bezala. Akordio horrek Aralar Natur Parkeko lurrei eragiten dienez, bi erakundeei gogorarazten diegu Aralar Natur Parkearen helburuetako bat hauxe dela: \"Natur baliabideak babestu, kontserbatu, leheneratu eta hobetzea; bereziki, natur guneak eta flora eta fauna basatiak\". Akordio horretan jasotakoa helburu horren arabera aztertuko dugu, ezin bait du helburu horren aurkakoa izan, edo erdizka betetako helburuan geratu.\"\nBestaldetik, azken hilabetetan egondako suteez ere eskatu diete informazioa:\n\"Bestalde informazio eskaera horretan, azken hilabetean izandako suteez ere eskatu dugu informazioa. Enirio-Aralar mankomunitateak prentsa ohar egokia atera zuen bere lurretan Larraone eta Etitzegi artean baimenik gabe izandako suteaz, baina lehenago atera behar zuen eta hori da hurrengoetarako eskatu dieguna, eta baita ikerketa eta hartutako neurrien berri ematea ere. Foru Aldundiak berriz ez du ezer adierazi publikoki, ez baimenik gabeko suteaz eta ezta berak baimendutako Abaltzisketako suteaz ere, eta hori larria dela deritzogu. Horregatik informazio zehatza eskatu diogu bi suteez.\"", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000539", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Beasaingo Asanblada Feministak indarkeria matxista salatzeko bilkura deitu du\nDonibane Lohizunen izandako erailketa dela eta, indarkeria matxista gaitzesteko elkarretaratzea egiteko deia egiten dute. Erasorik ez, erantzunik gabe! lelopean, Erauskin plazan egingo dute elkarretaratzea arratsaldeko 19:00etan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000540", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Itsasondoko Udalaren webgunean adierazi dutenez, 1go Herri Azoka antolatzen ari dira. Maiatzaren 17an egingo dute, arratsaldeko 18etatik aurrera. Eguraldia lagun, plazan kokatuko dira postuak; euria egingo balu, frontoian jarriko direla adierazi dute.\nHerriko eta inguruko herritarrei, euren produktuak ikusgai edo salmentan jartzeko aukera eskainiko zaie. Postuen eskaerak maiatzaren 13ra arte egin daitezke, udaletxera deituz (943881170) edo lotura honetan .", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000541", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "'El chico y la garza' marrazki bizidunetako film onenaren Oscar Saria, gaur zineklubean\nLaburpena: Mahito, 12 urteko gaztea, bere ama hil ondoren hiri berri batean finkatzeko saiakerak egiten ari da. Hala ere, koartza hiztun batek Mahitori ama oraindik bizirik dagoela jakinarazten dionean, dorre abandonatu batean sartzen da bere bila, eta horrek beste mundu batera eramaten du. Filmaren izenburua Yoshino Genzaburōk idatzitako 'Kimitachi wa Dō Ikiru ka' 1937ko eleberrian oinarritzen da, baina filmak eleberriarekin zerikusirik ez duen istorio original bat aurkezten du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000542", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Lorez egindako estalgarri bat egingo da 10. edizio honetan eta ekainaren 4ean aurkeztuko dute\nEkainean ospatu ohi duten aste kulturalaren baitan, Kaleko Jostunen eguna egingo dute aurten ere. 10. edizioa izanik, aurten lorez egindako estalgarri bat egingo dute, 'eskuz ehundua, lore mordoxka bat elkartuta, amaieran Gizarte etxeko hall-eko teilatua apainduko duena.'\nBihartik aurrera hasiko dira loreak eskuz ehuntzen arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara jubilatu etxean, eta astelehenetik ostiralera ordutegi horretan egongo da aukera horretarako maiatzaren 28ra arte. Lore guztien lotzea eta haur eta gaztetxoekin batera azken apaingarrien lanketa maiatzaren 28 eta 29an egingo dute.\nHariak Erretiratuen etxean egongo dira erabilgarri nahi duenarentzat eta 3. zenbakiko kakorratza erabiltzea adostu da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000543", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aurten inoiz baino bikote gehiagok eman dute izena txapelketa eta dagoeneko partiduak jokatzen has daitezke\n24 bikotek eman dute izena Ordiziako XVII. Esku Pilota Txapelketa Herrikoian eta dagoeneko hasiera eman diote. Lehenengo fasean 4 multzotan banatuko dira bikoteak eta fase honen ostean, hiru liga desberdinetara bideratuko dituzte. Hoberenek Urrezko liga jokatuko dute, bigarren onenek Zilarrezkoa eta gainontzekoek Brontzezkoa.\nLehen fasea ekainaren 9an amaituko da, bigarrena uztailaren 14ean Garagardo Azoka asteburuko etenarekin, eta finala uztailaren 17an jokatuko da. Hona hemen Emaneurre taldeak zabaldutako araudia :\nPartiduaren emaitza pelota kaxan dagoen orrian apuntatu behar da.\nTantoa airez bukatzen bada bikoitza balioko du. Inoiz ezingo da 22 tanto baino gehiago egin.\nEmaitzik ez dagoen partidetan bi bikoteek 22-0 galdu dutela kontsideratuko da.\nBigarren fasea hasi baino lehen izen-emate kuota ordaindu ezean kaleratua izango da bikotea.\nLehen faseko 8 hoberenek Urrezko kopa jokatuko dute / Lehen fasean 9-16 gelditzen direnek zilarreko kopa jokatuko dute / Lehen fasean 17-24 gelditzen direnek brontzeko kopa jokatuko dute.\nBigarren fasean, kopa bakoitzean 4 bikotez osatutako bi multzo egongo dira.\nAraudian jasotzen ez den zeozer gertatuz gero, antolatzaileen erabakia atzera ezina izango da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000544", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bihar jai eguna izanik, asteko pintxo-potea gaur egingo dute herriko hainbat ostalarik.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000545", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Salomonek antolaturiko Golden Trail National Series zirkuituaren parte izan da XIX. Aloñako Igoera.\nEmakumezkoetan lehena Oihana Kortazar izendatu zen 2h23.03-ko denborarekin.\nSailkapen nagusian Ibai Larrea izendatu zen garaile, duela 14 urte ezarritako errekorra hautsita, proba 2h00.00eko denboran amaitua.\nOñatin ospatzen den proba hau, Euskal Herriko mendi lasterketa zaharrenetako bat da Zegama-Aizkorrirekin batera.\nZirkuituko lehen sailkatuek Golden Trail World Series-eko final handirako txartela lortuko dute.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000546", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Asteburu honetan Usurbe Antzokian asteazkenera arte hiru film izango ditugu ikusgai", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000547", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Apirilean Bareak Merkatari Elkartetik 600€ko zozketa bat jarri da martxan.\nApirilean Bareak Merkatari Elkartetik 600€ko zozketa bat jarri da martxan. Bareak-eko saltokietako bezeroek, bertan erosteagatik tiket batzuk jaso dituzte, eta zenbaki irabazlea hau izan da: 1167. Zorionak irabazleari eta mila esker parte hartu duzuen guztiei!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000548", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Lazkaoko udal kiroldegiak ordutegi berezia izango du San Prudentzio Jaietan\nSan Prudentzio jaiak direla eta, ordutegi berezia izango du kiroldegiak datorren astean. Bi egunetan, apirilaren 29an eta maiatzaren 1ean itxita egongo da.\nGainera, kiroldegiak ordutegi berezia izango du apirilaren 30ean: goizeko 7:00etatik eguerdiko 13:30era egongo da irekita.\nZerbitzuaren jarraipena bermatzeko, Ordiziako Majori kiroldegia erabilgarri izango dute Lazkaoko bazkideek astelehen eta asteartean, apirilaren 29 eta 30ean, arratsaldez.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000549", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Idiazabal Gazta berria 22€/kg; Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20-19 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16-30; Behi gazta ondua 18; Ahuntz gazta ekologiko laktiko freskoa 25-26€/kg\nKg :Ilarra lekan 14€/kg;Bruselaza 6-7€/kiloa; Kalabaza 3; Piper morro berde eta gorria 4; Lollo 0,60-1; Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6 ; Aire libreko ilarra 14€/kg; Baba txikia 6-8€/kg; Baba freskoa 4-7€/kg\nBanaka : Colirabano 1; Mihilu 1,50; Kale aza 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Zilantro 1; Repollo 2; Pak Choi 1,50; Azalore morea 2,50; Romanesku 2,50;\nSortan : Udaberriko tipulina 2€/ sorta; Rabanito 0,60 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Daikon arbia 1; Nabiza 1€/sorta\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nPendiente de la Reina 7,5€ / unitatea; Labanda 3,5-5,5€ / unitatea; Geranio doblea 2,80; Huntza 2,80€; Alegria ginearra 4€; Krabelina 5€; Margarita zuri handia 10€; Koloretako margarita txikia 6€ Begonia dragon 4€; Kalak 3-5 €/sorta; Iberis 10€; Margarita argiranthemun 5-9€; Bracteantha 10€; Nartzisoa 2,50€; Zidonia japonica 3€; Primula 2,20€; Larrosak 13,5€; Kamelia 14€;\nAnemona 5,5€; Kalendula 4,5€; Dimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15; Txillarra 4,5-7,50; Krisantemoa 25-35; Pluma de Santa Teresa 5,50€/unitatea; Kalantxoe 4,50-7€/unitatea;Alegria 1,5€ ; Surfinia 2,5€ ; Tajete 1,5€; Kalibratxoa 6,5€;Bidens 3,5€\nUnitatea: Albahaka landarea 0,80€ unitatea; Jack Tomate landarea 0,60€; Aretxabaleta tomate landarea 0,60€; Pipar italiarra landarea 0,15-0,20€ , Morris piparra landarea 0,20€, Piperra ozpinetakoa landarea 0,10-0,15€, Albaka landarea 0,20€, Perexila landarea 0,10€, Kalabazin landarea 0,4-0,5€, Luzokerra landarea 0,5€, Ilar landarea 0,20€; Marrubi landarea 0,80-1€; Ilar landarea 0,20; Erremolatxa landarea 0,15-0,40 €, Zientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; bitarteko Porru landarea 3,50; kukulu 6-10; tipulin landarea 3,50-4€;Kalabaza landarea 0,50€ ; Apio landarea 0,10€; Leka landarea 0,2-0,4€;Gernikako piper landarea 0,15-0,20€\nKarakolak 11€ / kiloa; Arto Bulgur 16,60€/kg; Erretxina pote handia 11€; pote txikia 6,50€; Kalabaza opila 0,80€; San Blas opila 2€; Arto irin ekologikoa 16€/kg;; Eztia 15-16€/kg; Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 5,75 /kg; Sagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6;Propoleo 10-11;Polena 10; Sagar Zukua 3,80€/l. Palomitak egiteko arto ekologikoa 9€/kg", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000550", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gertu da Idiazabalgo Gazta Azoka ospetsua eta aurten ere mami txapelketa egingo dute bertan. Parte hartzeko deialdia eta baldintzak zabaldu ditu Idiazabalgo Udalak:\nEsneak ardi latxarena izan beharko du eta azukre edo beste gehigarririk ez da onartuko. Mamia egiteko erabiliko den esnea nongoa den izen-emate momentuan esan beharko da.\nParte hartzeko asmoa duenak, Udaletxean izena eman beharko du maiatzaren 2a baino lehen.\nBakoitzak bere etxean egingo du mamia bi ontzitan eta maiatzaren 4an, larunbatean, goizeko 11etarako Mikel Deunaren plazara eraman beharko da.\nIrabazleentzako (lehenengo, bigarren eta hirugarren sailkatuak) SARIAK egongo dira.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000551", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ostegun eta larunbatean jokatuko dira pala eta pilota txapelketa herrikoietako final erdiak\nAlba Arraiza - Claudia Colmenero vs. Naia de Francisto - Elorri Ramirez\nJon Zabaleta* - Josu Zufiaurre vs. Xabier Ormazabal - Unai Goikoetxea", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000552", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Udaberriko kanpainan, herriko denda txikiak 20.000 txartel banatuko ditu, 3.000 eurorainoko sariekin; 20 €, 10 €, 5 € eta 3 €-ko sariak, erosketa-txekeetan. Gainera, 300 €-ko erosketa-txartela zozketatuko da saritu gabeko txartelen artean, hauek bete eta zozketa baino lehen Ordizian bulegoan entregatzen badira (Maiatzaren 8an, 13:00etan). Jarduera berri hau Ordizianek etengabe egiten dituen sustapen eta dinamizazio komertzialeko ekintza klasikoen barruan kokatzen da. Ekintza horien helburua da saltokiko jarduera komertziala dinamizatzea, bezeroekiko harreman zuzena bilatuz eta haien leialtasuna sarituz.\nEstablezimendu bakoitzak txartelak banatuko dizkie kanpainak irauten duen bitartean erosketak egiten dituzten bezeroei. Horrela, denbora horretan herriko saltoki txikian zenbat eta erosketa gehiago egin, orduan eta aukera gehiago izanen dituzte txartel irabazleek.\nFuntzionamendua oso erraza da. Parte hartzen duten establezimenduetan kontsumitu behar da, apirilaren 24tik maiatzaren 8ra bitarte.\nKanpaina hau elkarte honek Ordiziako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin garatzen ari den Tokiko Merkataritza Txikiari Laguntzeko Programaren barruan dago. Programa honek ardatz eta proposamen desberdinak ditu, eta helburua da negozio txikien salmentak suspertzea eta dinamizatzea, tokian tokikoarekin konpromiso soziala eta enpresariala oinarri hartuta.\nOrdiziako merkataritza-dinamizazioaren kanpaina honen bidez, Ordiziako merkataritza-jarduera bizirik mantendu nahi da, erosketak sustatuz eta bezeroak tokiko saltoki txikian egitera bultzatuz. Denda txikiak bizitza ematen dio gure herriari, eta konfiantzazko harreman zuzena eskaintzen du kontsumitzailearekin, berme guztiekin hainbat produktu eta artikulu eskura baititzake.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000553", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Segurako txirrindulari Elkarteak 2024an antolatzen duen hirugarren proban Kadete mailako ziklistak elkartuko dira. Santikutz en bueltan egin ohi den lasterketa Germanenean hasi eta bukatuko da. Beheko Barrio ko karrerak 50. edizioa osatuko du aurten.\nKarrera igande arratsaldean jokatuko da, 58,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek. 16:00etan hasiko da lasterketa eta aurreikuspenen arabera 17:40 aldera amaituko da. Ibilbideari dagokionean, Seguratik Zegamara joan-etorria egingo dute txirrindulariek lasterketaren hasieran, ondoren Iurre aldera joango dira eta bertatik Ormaiztegira. Gabiriako bide zaharretik joan eta berritik itzuliko dira berriz Ormaiztegira eta bertatik berriz ere Segurara. Lasterketaren bigarren zatia gogorragoa izango da, berriz ere Iurretik barrena Ormaiztegira joko du pelotoiak eta azken kilometroenetan Liernia eta Zerain igo beharko dituzte parte hartzaileek. Lierniko mendatea helmugatik 11,5 kilometrora igaroko dute eta Zeraingoa 4,5era.\nSegurako Txirrindulari Elkarteak proba hau egiteko 50 boluntario inguru beharko ditu. Lasterketa egunean bidegurutzeak zaintzeko prest dagoenak elkarteko kideengana jo beharko du. Elkarteak proba hau antolatzen laguntzen duen norbanako oro nahiz babesleak eskertu nahi ditu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000554", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordizian Elkarteak 'Ordizian Erein, Ordizian Loratuz' kanpaina berria martxan jarri du eta 3.000 euro banatuko ditu\nGaur goizean Ordizian Elkarteak udaberriko kanpaina berria aurkeztu du: 'Ordizian Erein, Ordizian Loratuz'. Saltokiko jarduera komertziala dinamizatzea helburu, herriko denda txikietan erostean 20.000 txartel banatuko dituzte, 3.000 euroko sariekin. Sariak 20, 10 eta 5 euroko txarteletan egongo dira banatuta eta saridunak izan ez diren txartelen artean 300€ ko erosketa-txartela zozkatuko da . Zozketa honetan parte hartzeko, sariduna izan ez diren txartelak Ordizian-eko bulegora eraman beharko dira beteta maiatzaren 8ko 13:00ak baino lehen.\nEstablezimenduek kanpaina irauten duen bitartean banatuko dituzte txartelak eta txartela bana banatuko dute erosketa bakoitzean. Beraz, zenbat eta gehiagotan erosi, orduan eta aukera gehiago izango dituzue saridun txartela lortzeko.\nKanpaina Ordiziako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin garatu da eta Tokiko Merkataritza Txikiari Laguntzeko Programaren barruan dago eta negozio txikien salmentak suspertzea eta dinamizatzea du helburu, tokian tokikoarekin konpsomiso soziala eta enpresariala oinarri hartuta.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000555", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Beasaingo Lointaz Jaietako mozorro egunean kaleetan zehar ipintzen diren karpen antolakuntzarako bilera deialdia zabaldu du Udalak\nBertan dira Beasaingo Loinatz Jaiak eta urtero moduan mozorro egunean kalean jaimak ipintzeko aukera ematen du Udalak. Hau posible izateko eta ordena bat jarraitu ahal izateko, Udala gazte-taldeekin bilduko da: 'Bileran azken urteetan gazte eta udal arduradunen artean adostutako arauak eta neurriak gogora ekarri eta izango diren eskaeren arabera, jaimen kokapena nola egin erabakiko da.'\nGai nagusiak, ordutegia, izen ematea, argindarra, kokapenaren zozketa, errekaren garbiketa eta musikaren bolumena izango dira. Bilera apirilaren 24ean, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan egingo da batzar aretoan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000556", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Unai Dorronsoro beasaindarra garaile Ainsako 'Gran Trail Sobrarbe'-n\nLarunbatean, apirilaren 20ean, ospatu zen Ainsan (Hueska) 'Gran Trail de Sobrarbe' lasterketa gogorra. Aurten parte-hartzaileen errekora gainditu du frogak, guztira 919 korrikalariren inskripzioekin. Lasterketak bost ibilbide ditu eta Dorronsorok luzeena egin zuen, goizeko 7:00etan abiatzen zena Ainsako gaztelutik. 6 ordu, 56 minutu eta 38 segundu ondoren, beasaindarra garaile bilakatzen zen.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000557", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Abian da udan Oianguko txiringitoa kudeatzeko kontratazio prozesua\nUrtero bezala, Ordiziako Udalak udako hilabeteetan Oianguko Txiringitoa kudeatzeko emakide administratiboaren prozesua martxan jarri du. Interesatuek ekaina, uztaila, abuztua eta irailean Ordiziako Oiangu parkean kokatuta dagoen txiringitoa kudeatuko dute.\nIzena emateko, modu telematikoan kontratatzailearen profilean beharreko datuak bete beharko dituzte eta maiatzaren 3ra arte egongo da epea zabalik.\nZalantza izanez gero Udaleko Idazkaritza Sailarekin jarri beharko da harremanetan helbide elektroniko honen bidez: edo , edo deitu telefono zenbaki honetara: 943 80 56 36\nXehetasun guztiak: Oianguko Txiringitoa 2024 | Plegu administratiboak | Plegu teknikoak", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000558", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aktoreak: Nicolas Cage, Julianne Nicholson, Michael Cera, Dylan Baker, Kate Berlant, Dylan Gelula\nLaburpena: Paul Matthews, familiako aita dohakabea, bere bizitza iraultzen haste da da milioika arrotz ametsetan ikusten dutela esaten hasten direnean. Baina gaueko agerraldiek amesgaizto bat hartzen dutenean, Pavelek izartxo berrian nabigatu beharko du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000559", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Lazkaoko Juan Manuel Barrerosek irabazi gu, GITBek zozketatutako ORDIZIAN Elkartearen 100€ erosketa balea.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000560", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Larunbat arratsaldean Seguran egindako Eskolarteko lasterketetan 100 txirrindulari baino gehiago elkartu dira. Giro bikaina izan da herrian eta ziklista gazteek asko gozatu dute. Ondoren egin den Bizikleta Festa 30 haur elkartu dira, bizikleta gaineko teknika lantzeko ginkanan ederki pasa dute baita , bide segurtasuneko ikastarotxoan eta mekanikaren inguruko azalpenak jasotzeko garaian ere.\nEskolarteko lasterketetan ondorengoak izan dira Podiumera igotzea lortu duten txirrindulariak:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000561", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko Gipuzkoako Enpresa Onena AMPO izendatu du\nAMPO kooperatibak 60 urte betetzen dituetan honetan, gaur goizean jaso du saria Gipuzkoako Ganberako presidente den Mauricio Arreguiren eskutik\nGaur goizean egin du Gipuzkoako Ganberak Donostian duen egoitzan sari banaketa ekitaldia. Bertan izan dira Aritz Irastorza, AMPOko Kontseilu Errektorea eta Ibon Imaz, AMPOko Zuzendari Orokorra. Hauek, proiektuaren parten diren pertsona guztiekin partekatu nahi izan dute aitorpena, 'kooperatibako pertsona guztien esfortzua, dedikazioa eta konpromiso irmoa balioan jarri nahi izan dutelarik'.\n'Idiazabalgo kooperatibako ordezkariek enpresaren jardueraren oinarrian dauden balioak ere nabarmendu dituzte, AMPO pertsonen eta konpromisoan oinarritutako proiektu gisa aurkeztuz eta arlo honetan aitzindariak direla aipatuz, 20 urte baino gehiago baitaramatza lan eredu bereizgarri honekin lanean, pertsonen parte-hartzea, inplikazioa eta garapen profesionala etengabe sustatuz.'\nGipuzkoako Bazkundeak 60 urteotan bezeroekiko konfiantza eta gaitasun teknologikoan oinarritutako harremanean oinarritu du saria 'nazioarteko posizio dibertsifikatua eta agertoki berrietara egokitzeko gaitasun frogatua finkatzea lortu duen pertsonengan oinarritutako enpresa-proiektu batean lan eginez.'", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000562", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Hauek Mikel (Ordizia) eta Naroa (Itsasondo) dira, Mondragon Unibertsitateko, Ikusentzunezko Komunikazioko ikasleak. Ekainaren 14era arte ostiralero Ordizian Elkartean egongo dira praktikak egiten eta helburua Elkarteko Spot bat egitea izango da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000563", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Asteburu honetan, zinema, haur saioak eta Goieniz zinekluba Usurbe Antzokian.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000564", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Herrian agertutako pintaketak garbitzeko auzolanerako deialdia egin du Udalak\nAniztasunaren eta elkarrekiko errespetuaren aurkako ekintzatzat jo ditu pintaketok Udalak.\nLegorretako Udalak azken hilabeteetan Ugaro herri ikastetxean, Herri Antzokian eta Harripila kiroldegian agertutako pintaketak gaitzetsi ditu Udal adierazpen baten bidez.\nPintaketa hauetan, betetik, \"gorputz guztiak maite ditugu\" idatzia moldatu eta \"gorputz batzuk maite ditugu\" dio orain. Bestetik, \"potolak etxera\" dioen pintaketa ere agertu da pareta batean. Gainera, berdintasun eta aniztasunaren aldeko horma-irudi batean \"laguntasuna\", \"maitasuna\", \"koloreak\" edota \"errespetatu\" bezalako hitzak zirriborratu dituzte.\nUdalak kaleratutako adierazpenean, \"Legorreta herri anitza, errespetuzkoa, epaiketarik gabea eta ondorioz askea eraiki nahian\" dabiltzala azpimarratu dute eta herrian agertutako pintaketek \"tristatzen eta haserretzen\" dituztela. Legorretan guztiak askatasunean bizitzea jarri dute helburutzat, \" jatorria, azal kolorea, itxura fisikoa, maila soziala, desira sexualak edo generoa\" edozein izanda ere. Hori \"lortu arte lanean buru-belarri\" jarraituko dutela adierazi dute. Gaineratu dute ez dela \"kasualitatea eskolako ikasleek zein Aiuri talde feministak egindako lanketak izatea jomugan. Kalte zuzena herriko haurren eta neska gazteengan egitea bilatzen dutelako.\"\nEkintza hauek herritarren erantzuna jasotzeko beharra argudiatuz, auzolana antolatu dute pintaketak garbitzeko. Apirilaren 20an, goizeko 10etan, eskolako patioan egin dute hitzordua.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000565", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Eskuz binakako pilota eta emakumezkoen pala txapelketetako final laurdenak\nOstegun, ostiral eta igandean jokatuko dira txapelketa herrikoien partidak\nJokin Narraspe - Jakes Alustiza vs. Xabier Ormazabal - Unai Goikoetxea\nElorri Ramirez - Naia de Francisto vs. Ane Etxarri - Idoia Oyarzabal\nMaddi Aiestaran - Leire Otamendi vs. Nerea Zamorano - Maider Alvarez\nXabier Olano - Arkaitz Goikoetxea vs. Mikel Larrañaga - Eñaut Irastortza\nAlba Arraiza - Claudia Colmenero vs. Amaiur Landa - Edurne Ibañez", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000566", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "\"Alternatibaren Alde, Herritarron Hitza Errespetatu. AHTaren Txikizioa Gelditu\" manifestazioa egingo dute larunbatean Altsasun\n\"Nafarroa Trenaren Alde\", \"Araba Trenaren Alde\" eta Goierriko AHTrik Ez plataformek prentsaurrekoa eskaini zuten atzo Altsasun larunbat honetan egingo den manifestazioaren berri emateko.\nHelburua, 'abiadura handiko trenek soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea' eta 'gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta trenen maiztasuna handitzea' da. Horrela adierazi zuten hiru plataformetako ordezkariek, duela urte eta erdi hiru bide-ingeniarik idatzita aurkeztu zuten Alternatiba aurrera eramatea eskatuz. Manifestazioa hilaren 20ean egingo da, arratsaldeko 18:00etan Altsasuko BM-ko aparkalekutik abiatuta .\nAlternatiba horrek egungo bideen egokitzapenean eta hobekuntzan oinarritzen da eta herri eta kontzejuen eskaerekin osatuta dago, Garraio Ministerioak proposatutako proiektua baino 2.000 milioi euro gutxiagoko kostuarekin.\nBestalde, salgaien eta pertsonen trafiko mistorako erabili ahal izateaz gain, abiadura handiko distantzia luzeko eta aldiriko eta eskualdeko tren zerbitzuak barne hartuko lituzke.\n'Herri-plataformen eta Adifen eta Renfen ordezkaritza duten sindikatu guztien artean lortutako akordioetatik sortutako konponbide erreal eta teknikoki bideragarri bat eskaintzeko asmoarekin egin da azterketa.'\nEuskal Y-aren eta Iruñearen arteko loturak eragindako udalerrietako alkatetzen %70 baino gehiago planteatutako alternatibaren alde daudela gogorarazi dute ere: 'Horregatik eskatzen dugu herriaren borondatea errespetatzea, trenbide-azpiegitura berri bat eraikitzeko lan guztiak gelditzea eta planteatutako alternatiba aurrera eramatea.'\nAmaitzeko, larunbateko manifestazioan parte hartzeko gonbidapena luzatu zuten 'garrantzitsua bezain polita izango delako'. Larunbat arratsalderako egitaraua osatu dute arratsaldeaz gozatzeko eta AHTren txikizioaren aurka borrokatzen jarraitzeko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000567", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Zabalik dago XVII. Ordiziako eskuz binakako pelota txapelketa herrikoian izena emateko epea\nTxapelketan izena emateko azken eguna apirilaren 30a izango da eta 10 euro ordaindu beharko dira bikote bakoitzeko\nZabalik dago XVII. Ordiziako eskuz binakako pilota txapelketa herrikoian izena emateko epea. Parte hartu nahi duten guztiek posta elektroniko helbidera ondorengo informazioa bidali beharko dute:\nIzena emateko azken eguna apirilaren 30a izango da eta 10 euro ordaindu beharko dira bikoteko. Ondorengo lau baldintzetatik, behintzat, bat bete beharko dute jokalariek txapelketan parte hartzeko:\nKontutan izan behar da pilotan federatuta daudenek ezin izango dutela parte hartu.\nBikote bakoitzak gehienez pertsona bat izango du partidaren batean ordezkapena egiteko. Jokalari hori beti berdina izango da eta ezin izango du txapelketako beste edozein bikoteren ordezkoa izan, ezta txapelketatik at geratu den edozein jokalari izan. Ordezkapenak egiten dituen jokalariaren partidu kopuruak ez du mugarik baina bigarren faseko azken partidu jokatzen duen bikoteak jokatu beharko du finala. Hau kontutan izanda txapelketako koadroa partaide kopuruaren arabera diseinatuko da.\nPilotak Urdin tabernan egongo dira eta ezingo da bi pilota baino gehiago hartu partidako. Bikote bakoitza partidua jokatzeaz eta honen emaitza pilotak dauden kaxan apuntatzeaz arduratu beharko da. Emaitzik ez dagoen partidetan bi bikoteek 22-0 galdu dutela kontsideratuko da.\nArautegian behar bezain argi agertzen ez diren puntuak eta gerta litezkeen egoera berriak direla eta, antolakuntzak gordetzen du horiei buruz erabakiak hartzeko eskubidea. Erabaki horiek arautegiari gehituko zaizkio puntu berrietan hurrengo ekitaldietan kontutan hartzeko.\nAntolatzaileak ez dira txapelketan gerta litezkeen ezbehar eta lesioez arduratuko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000568", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Idiazabal Gazta berria 22€/kg; Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20-19 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16-30; Behi gazta ondua 18; Ahuntz gazta ekologiko laktiko freskoa 25-26€/kg\nKg :Ilarra lekan 14€/kg.; Ereiteko patata 1-1,20€/kg; Kiloko: Bruselaza 6-7€/kiloa; Kalabaza 3; Piper morro berde eta gorria 4; Lollo 0,60-1; Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6 ; Aire libreko ilarra 14€/kg; Baba txikia 6-8€/kg; Baba freskoa 4-7€/kg\nBanaka : Colirabano 1; Mihilu 1,50; Kale aza 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Zilantro 1; Repollo 2; Pak Choi 1,50; Azalore morea 2,50; Romanesku 2,50;\nSortan : Udaberriko tipulina 2€/ sorta; Rabanito 0,60 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Daikon arbia 1; Nabiza 1€/sorta\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nPendiente de la Reina 7,5€ / unitatea; Labanda 3,5-5,5€ / unitatea; Geranio doblea 2,80; Huntza 2,80€; Alegria ginearra 4€; Krabelina 5€; Margarita zuri handia 10€; Koloretako margarita txikia 6€ Begonia dragon 4€; Kalak 3-5 €/sorta; Iberis 10€; Margarita argiranthemun 5-9€; Bracteantha 10€; Nartzisoa 2,50€; Zidonia japonica 3€; Primula 2,20€; Larrosak 13,5€; Kamelia 14€; Anemona 5,5€; Kalendula 4,5€; Dimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15; Txillarra 4,5-7,50; Krisantemoa 25-35; Pluma de Santa Teresa 5,50€/unitatea; Kalantxoe 4,50-7€/unitatea;Alegria 1,5€ ; Surfinia 2,5€ ; Tajete 1,5€; Kalibratxoa 6,5€;Bidens 3,5€\nUnitatea: Jack Tomate landarea 0,60€; Aretxabaleta tomate landarea 0,60€; Pipar italiarra landarea 0,15-0,20€ , Morris piparra landarea 0,20€, Piperra ozpinetakoa landarea 0,10-0,15€, Albaka landarea 0,20€, Perexila landarea 0,10€, Kalabazin landarea 0,4-0,5€, Luzokerra landarea 0,5€, Ilar landarea 0,20€; Marrubi landarea 0,80-1€; Ilar landarea 0,20; Erremolatxa landarea 0,15-0,40 €, Zientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; bitarteko Porru landarea 3,50; kukulu 6-10; tipulin landarea 3,50-4€;Kalabaza landarea 0,50€ ; Apio landarea 0,10€; Leka landarea 0,2-0,4€;Gernikako piper landarea 0,15-0,20€\nArto Bulgur 16,60€/kg; Erretxina pote handia 11€; pote txikia 6,50€; Kalabaza opila 0,80€; San Blas opila 2€; Arto irin ekologikoa 16€/kg;; Eztia 15-16€/kg; Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 5,75 /kg; Sagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6;Propoleo 10-11;Polena 10; Sagar Zukua 3,80€/l. Palomitak egiteko arto ekologikoa 9€/kg", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000569", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Segurako Txirrindulari Elkarteak Eskolarteko lasterketak egingo ditu larunbatean 16:00etan hasita. Benjamin, Alebin eta Infantil mailetako neska-mutilek herrian prestatutako zirkuituan beraien karrerak egingo dituzte. Ondoren, 17:30ean, gaztetxoentzat bizikletarekin lotutako ekintza ezberdinak egingo dira Segurako plazan.\nBertaratzen direnek bizikletaren inguruan alor ezberdinak lantzeko aukera izango dute:\nBizikletaren mantenurako gomendioak (katea, zulatuen konponketa...)\nBide segurtasuna, herrian bizikletaz zirkulatzeko gomendio sorta.\nTxirrindulari eskoletako kideek, nahiz herriko haurrek, izango dute bertan parte hartzeko aukera. Haur bakoitzak bere bizikleta eta kaskoa eraman beharko ditu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000570", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Legorretako Azintzio jaietan ikusmin handienetarikoa sortzen duen ekintza da play-backa. Bada, iritsi da aurtengo koreografiak prestatzen hasteko garaia. Izan ere, izen-ematea zabaldu du Kultur Lantaldeak.\nParte hartu nahi dutenek interpretatuko duten abestia Kultur Etxean entregatu beharko dute edota helbidera bidali, betiere mp3 formatuan. Abestia jasotakoan, izen-emate orria bidaliko zaie parte-hartzaileei.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000571", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "NATALE ORMAZABAL ETA DANEL MADRAZOREN TORTILLA DA ALDE ZAHARREKO GOXOENA\nDozena bat tortilla aurkeztu zituzten Ordiziako Alde Zaharreko jaietako lehiaketara. Leire Etxeberria - Iride Ardanaz eta Eneko Akallaga - Eneko Samaniego bikoteek osatu zuten podiuma\nNatale Ormazabal eta Danel Madrazok egin zuten Ordiziako Alde Zaharreko patata tortilla goxoena. Hala ebatzi zuen festetako epaimahaiak, eta eguerdian egin zuten txapelketa eurek irabazi zuten. Denera, dozena bat tortilla aurkeztu ziren. Leire Etxeberria - Iride Ardanaz eta Eneko Akallaga - Eneko Samaniego bikoteek osatu zuten podiuma. Garaileek Ordizianeko dendetan gastatzeko 50 euroko eta Lasa harategiko beste 50 euroko bonuak jaso zituzten; gainerakoek, Ordizianeko dendetan gastatzeko 50.\nSekretua gatza neurrian erabiltzea dela kontatu zuen Madrazok. Epaileek ere egin zioten horri erreferentzia, bertsotan. Batzuk gaziak zeudela kontatu zuten eta beste batzuk, gezak. Halaber, tipuladun tortilla aurkeztu zuten. Gehienek egin zuten tipularen aldeko apustua.\n12:00etan hasi ziren lanean eta ordubete pasa izan zuten tortillak aurkezteko. Ondo moldatu ziren, guztiek entregatu bai zuten zerbait. Bitartean, bertsolariak aritu ziren Ordiziako plaza girotzen. Hauek izan ziren epaile, Emauneurre taldeko bi kiderekin batera. Aurkezpena, usaina, testura eta zaporea baloratu zituzten.\nIkusle ugari bildu ziren sukaldarien inguruan. Eguna borobiltzeko elkarrekin jan zituzten tortilla guztiak. Platerak garbi itzuli ziren etxera.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000572", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "GITBek ORDIZIANEK ESKEINITAKO 100€ko EROSKETA BALEA ZOZKETATUKO DU\nGITBek Ordiziako Ordizian elkarteak eskainitako 100 euroko balea zozkatuko du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000573", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Algaraka Bakarrizketa Lehiaketa maiatzean egingo da eta izen-ematea zabalik dago apirilaren 19ra arte.\nEuskarazko bakarrizketagintzaren loraldiaren erdian, Bergarako Jardun Euskara Elkarteak eta Goiena Komunikazio Taldeak elkarlanean antolatu dute umorezko bakarrizketa lehiaketa hau.\nLau saioz osatuta egongo da lehiaketa eta hauek maiatzeko ostiraletan egingo dira. Lehenengo kanporaketa saioa eta finala Bergaran egingo dira eta tarteko bi saioak, Urretxu/Zumarragan eta Zumaian, hurrenez hurren.\nKanporaketako saio bakoitzak, 6-8 minutuko lau bakarrizketa izango ditu eta hauek publikoarentzako irekiak izango dira. Ikus-entzunezko produktuak elkarlanean ekoiztuko dira EITBren eta Goienaren artean.\nIzen-ematea zabalik dago apirilaren 19ra arte. Parte hartzea irekia da, 2008an edo aurretik jaiotako edonork eman dezake izena, helbidera idatzita edo www.algaraka.eus webgunean. Parte hartu nahi duenak, 2-3 minutuko bakarrizketa bat aurkeztu beharko du ikus-entzunezko formatuan. Aurre-kanporaketan, epaimahaiak 11 bakarrizketari aukeratuko ditu eta 1 publikoak bozketa bidez aukeratuko du. Aukeratuen izenak apirilaren 29an jakinaraziko dira.\nSaio hauen aurkezleak Miren Nogales aktore eta aurkezlea eta Jon Olivares aktore bergararra izango dira. Epaimahaiko kideak berriz, Idoia Torregarai kazetari eta umorista, Josu Zubia kulturgilea eta Potx pailazoa eta Aner Peritz bertsolari eta sortzailea izango dira.\nPublikoaren saria: Bergarako Zumelaga jatetxean afaria eta Lamaino Etxeberri nekazal-etxean gaua eta gosaria.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000574", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Iturralde parkean burutuko diren jolas-saioak 3tik 9 urte arteko haurrei zuzenduta daude\nBeasaingo Udalak, Hezten elkartearen bitartez, Parketarrak ekimena jarri du martxan, jolasen bidez kalean eta parkeetan haurren artean euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin.\nHezten-eko jolas dinamizatzaileen laguntzaz, Iturralde parkean (euria izanez gero Loinazko San Martin plaza azpian) jolas saioak burutuko dira, apirilak 17, 24 eta maiatzaren 8an. Adinaren arabera, bi saio antolatuko dira. Batetik, 3-5 urte bitarteko familientzat zuzenduta dagoena 16:45etik 17:45era burutuko da, Zabu Zibu izenburupean. Bertan euskaraz jolasteko tresnak eskainiko dira eta beharrezkoa da heldu batekin etortzea. Bestetik, 6-9 urte bitarteko haurrei zuzendutako Txirrintxon ekimena 17:45etik 18:45era egingo da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000575", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Antzerkia, zinema eta haur saioak asteburu honetan Usurbe Antzokian", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000576", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Urdaneta Ikastetxearen 50. urteurrena ospatuko dute maiatzaren 4an\n50 urteotan eskolako komunitatearen parte izan direnentzat paella erraldoia egingo dute frontoian.\nIkasturte honetan 50 urte betetzen ditu Ordiziako Urdaneta Euskal Eskola Publikoak. Urteurrena merezi bezala ospatzeko, festa antolatzen ari dira maiatzaren 4rako. Jai honetan 50 urteotan ikastetxearen komunitate izandako lagun orok parte hartzea nahi dute antolatzaileek; langile, ikasle, irakasle zein familiek hain zuzen ere.\nFesta egunean paella erraldoia egingo dute frontoian. Bazkarira joan nahi dutenek tiketa erosi beharko dute. Bi modu egongo dira hauek eskuratzeko. Batetik, eskolako idazkaritzan edota apirilaren 12an, 15ean, 16ean eta 17an 16:30etatik 17:30etara Lehen eta Haur Hezkuntzako eraikinetan bereziki jarritako mahaietan. Bestetik, webgunean izena emanda, transferentzia egin daiteke eta maiatzaren 4 egunean bertan tiketak jaso. Transferentzia ES97 3008 0225 1234 9242 7822 kontuan egin beharko da. Bazkariaren prezioa 5 eurokoa izango da helduentzat eta 3 eurokoa 12 urtetik beherako haurren kasuan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000577", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ostiralean esango diogu agur aurtengo Antzerki Garaiari Khea Ziater-en 'La sed del minotauro' antzerkiarekin\nLaburpena: LA SED DEL MINOTAURO antiheroiez mintzo da, izaki nahigabetuez eta apur bat desesperatuez, zoriona konkistatzeko borroka galtzeko beldurrari aurre egiten dioten izakiez, gizon eta emakume sendo eta bihotz handikoez. Hotz egiten duen leku bateko kafetegi-taberna txiki batean gertatuko da dena. Bezeroak sartuirtenean dabiltza, maitasunaren bila, ia kontuan hartzen ez dituen mundu batetik ihesi. Mundu bidegabea,arrotza eta etsaia gure pertsonaia maiteentzat. Baina, gaurko gaua, gau berezia da. Gauza handiak gertatuko dira.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000578", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Segurako Txirrindulari Elkarteak antolatuta 2024ko errepideko lehenengo lasterketa egingo da larunbat goizean, Junior mailako ziklistak etorriko dira herria.\nSegurako txirrindulari Elkarteak ibilbide gorabeheratsua prestatu du. Ohiko baino motzagoa izango den arren, 66 kilometro ditu, lau mendate igaro beharko dituzte txirrindulariek. Lasterketa goizeko 10:00etan hasiko da herriko plazan, Zegamara joan etorria egingo da lehen kilometroetan, ondoren Mutiloara joan eta Zeraingo aldapa igota berriro herrira itzuliko da pelotoia. Atsedenerako tarterik gabe, 22. kilometroan Mutiloatik Liernira igoko dira ziklistak, segidan Atagoitira (32. km) eta honen atzetik Aztirira (38.km). Hiru mendate hauek pasata txirrindulariak Segurarik igaroko dira Barbarira bidean. Zegamatik gora igoko dute 2. mailako mendate hau. Azken gain honetatik Segurako helmugara, Zerain eta Mutiloa pasaz, 9,5 kilometro egongo dira. Lasterketa 11:45 aldera amaitzea aurreikusten da.\nLasterketan Junior mailako ziklista onenek parte hartuko dute, tartean bi herritar izango dira izango da Ethan Cabanillas eta Aitzol Sodupe.\nSegurako Txirrindulari Elkarteak bidegurutzeak zaintzeko boluntarioen laguntza beharko du larunbatean. Horretarako karrera baino ordubete lehenago, 9:00etan, herriko plazan izatea beharrezkoa izango da. Segurako Txirrindulari Elkarteak orain artean bidegurutzeak zaintzera etorri ez diren herritarrak ere animatu nahi ditu. Lasterketa egunetan laguntzeko prest dagoen edonork elkarteko arduradunekin harremanetan jarri besterik ez du egin behar.\nJunior mailako karreraren ondoren, apirilean eskolarteko probak eta kadete mailako lasterketak ere egingo dira Seguran. Hilaren 20an, larunbata, eskolartekoen txanda izango da; apirilaren 28an, igandea, Kadeteek Jabier Ormazabalen Oroimenezko karrera jokatuko dute.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000579", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Laburpena: Carla Nowak, matematika eta kiroletako irakasle idealista, bigarren hezkuntzako eskola batean hasiko du bere lehen lana. Eskolan lapurreta batzuk gertatzen direnean eta bere ikasle batetaz susmatzen denean, gaiaren muinera bere kabuz iristea erabakitzen du. Carla guraso suminduen, lankide tematien eta ikasle oldarkorren artean bitartekari lanak egiten saiatzen da, baina eskola-sistemaren egitura gupidagabeei aurre egin behar die.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000580", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bazkarirako tiketak hemen dituzue salgai: Sugaar, Amonane, Haka, Kirkil, Kukuarri, Leizea eta Urdin. Animatu!!!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000581", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ostalarien elkarteak datorren astebururako programa zabala sustatu du hirugarren urtez jarraian\nAlde Zaharra Dantzan ekimeneko animazio-zentroa izango da berriz ere. Hirugarren urtez jarraian, Ordiziako ostalarien elkarteak sustatu du ekimena, Ordiziango merkatarien elkartearen, Udalaren eta udalerriko beste erakunde batzuen laguntzarekin. Hiru eguneko jaialdi hau klasikoa bihurtzen ari da apirileko programan, Aste Santuaren eta Artzain Egunaren ondoren.\nEdizio honetan, programak hiru egun izango ditu berriro ere, eta programazio berezia egingo da, haurrentzako eta helduentzako ekitaldiekin. Berritasun gisa, programazioa apirilaren 11tik (osteguna) 13ra (larunbata) egingo da, aurreko urteetan bezala, asteburuaren ordez.\nJaia datorren ostegunean hasiko da, Big Bad Man taldearen kontzertuarekin, D'Elikatuz zentroan, 19:00etan. 'My Brilliant Days' izeneko azken lana aurkeztuko dute. Ordiziarrock-ek antolatutako ekitaldia doan izango da. Biharamunean, hilaren 12an, larunbata, 19:00etatik aurrera, 'Emaneurre' garagardoa aurkeztuko da D'Elikatuz zentroan.\nHerriko produkzioko edaria Emaneurre peña errealistaren ekimen berria da. Gainera, 19:30etik aurrera, Ordizia Kantuz taldeak 'Kantazak' saioa eskainiko du arratsaldean hiriko kaleetan zehar.\nProgramazio nagusia larunbatean izango da. Goizeko 11:00etatik aurrera haurrentzako jolasak antolatuko dira Plaza Nagusian. Halaber, 12:00etan patata-tortilla lehiaketa hasiko da plaza berean. Aurten ere bazkaria izango da 14:30ean. Tiketak ohiko tokietan daude salgai. Arratsaldean, Burrunbazale txarangak giroa alaituko du 18:00etatik aurrera. Gauean, 23:00etan, Moonshine Wagon eta The Soulandersen kontzertua hasiko da Plaza Nagusian.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000582", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Arrano Kulturak 40 urteko hegaldia ospatzeko, hainbat ekintza antolatu ditu Beasainen. Apirilaren 10ean izango da lehena eta apirilaren 20ean izango da egun handia. Bertan egingo den bazkarirako tiketak salgai daude dagoeneko.\nPote filosofikoa: \"Zergatik eta zertarako euskaldun gaur?\". Idurre Eskisabel eta Edurne Azkaratek gidatuta.\nHitzaldia: \"40 urteko hegaldian, nondik gatoz?\" Jone Goirizelaia eta Tasio Erkiziaren eskutik.\nTrontza, Oskol-bilketa, Harri-jasotzea, Ingudea, Arrauna eta Txingak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000583", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Sei kartel hauen artean dago Lointaz Jaietako aurtengo irudia. Udalak apirilaren 14ra arte zabaldu du herritarren bozka eman ahal izateko epea HEMEN eta aurrez aurre udaletxean. Beasaindarrek dute bozkatzeko aukera eta euren NAN-a ematea beharrezkoa izango da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000584", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bihar gauzatuko da Euskal Herriko Itzuliaren 3. etapa. Ezpeletatik abiatu eta, etaparen azken kilometroetan, arratsaldean iritsiko da Goierrira.\n2024ko edizioaren etaparik luzeena izango da, eta, gainera, sei mendate puntuagarri izango ditu. Ia geldi egotetik Otsondo igotzeari ekin beharko diote; leku aproposa izango da ihesaldi gogor eta anitz batek bidea ireki dezan. Helmugara lasterketaburuan iritsiko den taldea azken bi etapetan definitu daiteke.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000585", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Debagoieneko Lanbide Heziketa publikoak 21 ziklo eta hiru espezializazio programa eskaintzen ditu\nDatorren ikasturteari begira daude dagoeneko ikasleak eta baita ikastetxeak edo formakuntza-zentroak ere. Oñati Institutuak, Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketak eta Aretxabaleta Lanbide Eskolak, esaterako, zortzi arlotan banatutako eskaintzak dituzte.\n6 urtetik gorako gazte zein helduentzako prestakuntza eskaintzen dute Debagoieneko Lanbide Heziketako zentroek. Oñati Institutuak, Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketak eta Aretxabaleta Lanbide Eskolak etorkizuneko langileei zuzendutako kalitatezko, doako eta euskarazko zikloak dituzte; hain zuzen ere, 21 ziklo eta hiru espezializazio programa. Horiek guztiak zortzi arlo profesional barnebiltzen dituzte, eta lan mundura edo beste ikasketa batzuetarako bidea dira.\nAurrematrikula egiteko epea maiatzean irekiko da, baina ikastetxeak eta haiek eskaintzen dituzten zikloak ezagutzeko, ate irekiak antolatu dituzte hiru zentroetan:\nAretxabaleta Lanbide Eskola: apirilak 10, apirilak 24 eta maiatzak 8.\nLanbide Heziketak duen abantailetako bat malgutasuna da, eta bakoitzaren beharretara egokitutako formazioa hautatzeko aukera luzatzen dute bailarako zentro publikoek.\nIkasleek eredu presentziala aukeratu dezakete, baina baita enpresako eta ikastetxeko jarduna lotzen dituen LH Duala ere: ikasleen %25 dago, hain zuzen ere, aldi berean ikasten eta lanean. Bestetik, praktikak inguruan edo atzerrian -Erasmus+ programaren bidez- ere egin daitezke: egun, zazpiehun ikasle baino gehiago daude era horretan.\nEAEko lanbide heziketako zentroetan urtez urte goraka doa matrikulazio kopurua. %40 emakumezkoak dira eta %60 gizonezkoak, eta Jorge Arevalo Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordearen arabera, horien guztien laneratze kopurua %92koa da. Are gehiago, emakumeen presentzia STEAM eta industria arloko lanpostuetan %12koa da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000586", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Trenaren aldeko eta AHTaren aurkako adierazpen instituzionala aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean\nNafarroa, Araba eta Gipuzkoako dozenaka hautetsik eman diote atxikipena, tartean Goierrikoak ere badaude.\nAraba, Nafarroa eta Gipuzkoako ordezkaritza instituzional batek trenaren, lurraldearen eta herri borondatearen adierazpen instituzionala aurkeztu dute Nafarroako Gobernuan eta Eusko legebiltzarrean. Honako adierazpen hau dozenaka hautetsik sinatu dute, tartean Goierriko hainbat zinegotzik eta Ataun eta Idiazabalgo alkateek. Maila pertsonalean egin dituzte atxikipenak.\nAdierazpen honek gaur egungo trenbidea egokitzea eskatzen du azpiegitura honen gainetik mota guztietako trenak ibil daitezen ahalbidetzeko, tren bidezko garraioa sustatzeko eta AHTarentzat azpiegitura berri bat egitea saihesteko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000587", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Iridek eta Mujika Harategiko Jabik, Ordizian Elkarteko lekukoa eramengo dute! Animatu zaitez gurekin batera Euskararen alde korrika egitera!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000588", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Idiazabal Gazta berria 22€/kg; Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20-19 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16-30; Behi gazta ondua 18\nMendiola sagarra 3,50€; Bertako hurra 5; Errezil sagarra 1,5-4; Gaztainak 3-4; Kiwia 4,5-5; Intxaurra 5; Limoia 2€/kiloa\nIlarra lekan 14€/kg.; Ereiteko patata 1-1,20€/kg; Kiloko: Bruselaza 6-7€/kiloa; Kalabaza 3; Piper morro berde eta gorria 4; Lollo 0,60-1; Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6 ;\nBanaka: Colirabano 1; Mihilu 1,50; Kale aza 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Zilantro 1; Repollo 2; Pak Choi 1,50; Azalore morea 2,50; Romanesku 2,50;\nSortan: Udaberriko tipulina 2€/ sorta; Rabanito 0,60 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Daikon arbia 1; Nabiza 1€/sorta\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nBegonia dragon 4€; Kalak 4 €/sorta; Iberis 10€; Margarita argiranthemun 10€; Bracteantha 10€; Nartzisoa 2,50€; Zidonia japonica 3€; Primula 2,20€; Larrosak 13,5€; Kamelia 14€; Anemona 5,5€; Kalendula 4,5€; Dimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15; Txillarra 4,5-7,50; Krisantemoa 25-35; Pluma de Santa Teresa 5,50€/unitatea; Kalantxoe 4,50-7€/unitatea.\nUnitatea: Ilar landarea 0,20€; Marrubi landarea 0,80-1€; Ilar landarea 0,20; Orburu landarea 1€\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; bitarteko Porru landarea 3,50; kukulu 6-10; tipulin landarea 3,50-4€\nArto Bulgur 16,60€/kg; Erretxina pote handia 11€; pote txikia 6,50€; Kalabaza opila 0,80€; San Blas opila 2€; Arto irin ekologikoa 16€/kg;; Eztia 15-16€/kg; Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 5,75 /kg; Sagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6;Propoleo 10-11;Polena 10; Sagar Zukua 3,80€/l.\nFruitu arbola ezberdinak: Almendrondoa 12,75; Hurritza 13,25;Gaztainonoda 13,25;Gereziondoa 13,25; Aranondoa 12,75; Pikondoa 13,25; Kiwi Arbola 21,80; Sagarrondoa 12,75; Mertxikondoa 12,75;Intxaurrondoa 13;25; Udareondoa 12,75;limoiondo 21,80;abrikotondo 12,75;", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000589", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "IRIDEK ERAMANGO DU ORDIZIAN ELKARTEKO LEKUKOA, MUJIKA HARATEGIAREKIN BATERA", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000590", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "MUJIKA HARATEGIA, ORDIZIAN ELKARTEAREN LEKUKOA ERAMANGO DUEN BAZKIDEA\nBihar jakingo dugu, Mujika Harategiarekin batera Ordizian Elkartearen lekukoa eramango duen irabazlearen izena. Zorte on partaide guztiei!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000591", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Osakidetzak 2 milioi euroko inbertsioa egin ostean, erabat berritu dute espazioa.\nLan hauetan, espazioaren azalera erabilgarria handituz (1.050 m2 -ra handitu da), eremu berriak eta modernoagok sortu dute. Modu honetan, hazten joan den biztanleriaren beharrei erantzuteko, hobeto hornitutako espazioa izango du herriak.\nBerritze lanek bi urte inguru iraun dute eta martxoaren 18tik aurrera ikusi ahalko dira zentroan egindako berrikuntza guztiak.\nOsasun-zentroa Goierri-Urola Garaiko ESI-aren barruan dago, eta Ordiziako Etxezarreta kaleko 11 zenbakian kokatzen da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000592", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Herri handienetan nabaritzen da bulegoen itxiera gehien. Txikiagoetan banketxeek zabalik mantendu dituzte, nahiz eta egunero irekitzen ez dituzten.\nDigitalizazioaren aroan gaudela oso nabaria da banketxeen munduan. Bezeroek geroz eta gehiago jotzen dute banketxearekin egin beharreko gestioak online egitera; erosotasunagatik batetik, baina baita banketxeek beraiek horretara bultzatzen gaituztelako.\n2008tik hona bulegoak ixten joan dira entitate gehienak, arrazoi ezberdinengatik. Kutxa eta bankuen arteko fusioak alde batetik, eta zerbitzuak bulego bakarrean zentralizatzeko joera bestetik. Adibidez, lehen Kutxabankek Beasain edota Ordizian bina bulego bazituen, bana du orain.\nGoierrin 38 bulego zeuden guztira 2008n, Espainiako Bankuaren arabera. 2023n, aldiz, 26 ziren.\nBulego gehien galdu dituen herria Beasain izan da. Hamabost bulego izatetik zortzira pasa baita, ia erdia. Lazkaon lau bulego izatetik bi izatera pasa dira, Espainiako Bankuaren arabera, Banco Santander eta BBVAko bulegoak galduta. Hala ere, Lazkaoko Elosegi kaletik pasatzen denak BBVAko bulegoa ikusiko du bertan, zabalik. Bulego berezia da baina. BBVAko ikurrak izan, eta banketxe honen produktuak eskaintzen baditu ere, ez da BBVAren bulego ofiziala. Langile autonomoek eramaten dute bulegoaren eta bertako bezeroen kudeaketa. Berdin gertatzen da Zegaman ere. Bertako langileek adierazitakoaren arabera, kudeaketa beren gain hartu ez balute, itxita leudeke Lazkao eta Zegamako BBVAko bulegook.\n!function(){\"use strict\";window.addEventListener(\"message\",(function(a){if(void 0!==a.data[\"datawrapper-height\"]){var e=document.querySelectorAll(\"iframe\");for(var t in a.data[\"datawrapper-height\"])for(var r=0;r", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000593", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "\"Banketxeek nondik ateratzen dute mozkin gehiago digitalizazioaren eraginez? Benetako gakoa da guk ematen diegun informazioa\"\nPedro Manuel Martinez Monje EHUko Soziologia eta Gizarte Langintzako irakasleari eta Adela Mesa EHUko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko irakasleari elkarrizketa.\nEnpresen eta pertsonen arteko harremanak aldatzen ari dira, gero eta gehiago Internet bidez ematen dira, nola eragiten die horrek erabiltzaileei?\nMANUEL MARTINEZ: Arazoa da harreman horiek ez direla modu orekatu batean ematen, merkatu-sistema batez ari garelako eta horrek hainbat desoreka sortzen dituelako. Puntu honetan sortzen den arrakala digitalean bi alderdi bereiz daitezkeela uste dut: batetik, kudeaketa horiek egiteko beharrezkoak diren gailuak eta baliabideak edukitzearen kontua dago, denek ez dutelako Internet edo behar bezalako gailurik etxean, eta bestetik, horiek erabiltzeko gaitasuna dago. Adineko pertsonak dira puntu honetan zaurgarrienak, askok trebetasun kognitiboa galdu dutelako edo ez dakitelako tresna digital horiek erabiltzen. Horrenbestez, sistema horretatik kanpo geratzen dira, egoera zaurgarrian sartuz.\nADELA MESA: Herritar digitalen estatus berria sortu dugu, baina mundu guztia ez da hor sartzen, batzuk erabat digitalizatuta daudelako, baina beste batzuk ez, ez dakitelako edo baliabiderik ez dutelako. Kontu horrek guztiak eztanda egin zuen Carlos San Juanekin. Berak zera esaten zuen: \"Ni nagusia naiz, baina ez naiz ergela\". Gizon horrek parkinsona dauka eta ezin ditu gailu edo kutxazainak bere kabuz erabili, eta bere borrokak mugarri bat ezarri zuen 2022an adinekoen eta banku-zerbitzuen digitalizazioaren auzian. Bera hainbat komunikabidetan atera zen, eta 600.000 sinadura eskuratu zituen aipatutako bankuen funtzionamendua aldarazteko. Horri esker, Gobernuak behartu zituen bankuak protokolo bat ezartzera pertsona nagusiei beren beregi zuzendutako arreta emateko. Horrek ezartzen zuen lehentasunezko arreta eman behar zietela horieii: izapideak egiteko erraztasunak emanez, ordutegia luzatuz, telefono-arreta eskainiz... Ni harrituta geratu nintzen, betebehar horien artean zegoelako leihatilatik eskudirua ateratzeagatik komisiorik ezin zietela kobratu. Hala ere, urtebete beranduago, San Juanek berak esan zuen neurriak ez zirela izaten ari hain eraginkorrak, hein handi batean, boluntarioak direlako, beraz, berak eskatu zuen horiek legez betearaztea.\nM.M.: Herritarrok gure gaurkotasunean erabili behar ditugun zerbitzuen eta prozesuen automatizazioak eta digitalizazioak estrategia bati erantzuten diola esango nuke. Susana Zuboff idazleak Zainketaren kapitalismoa izeneko liburuan digitalizaziorantz jotzen duten enpresen jokabidea kritikatzen du. Bere ustez, hein handi batean, joera horren helburua da erabiltzaileak monitorizatzea: gure ekintza eta portaera guztiak datuak bilakatzen dira haien eskuetan, eta horren helburu nagusia da gure portaera iragartzea, horren araberako produktuak eskaintzeko eta mozkin gehiago atera ahal izateko. Zuboffen arabera, giza portaera erabat kapitalizatuta dago, eta pribatutasunari uko egiten diogu erosotasunagatik, baina horri esker gure portaera indibidual eta kolektiboa moldatzeari ateak irekitzen dizkiogu. Banketxeek nondik ateratzen dute mozkin gehiago digitalizazioaren eraginez? Pentsa dezakegu langile eta egiturari lotutako gastu gutxiago izango dituztelako egiten dutela, baina benetako gakoa da guk ematen diegun informazioa, hala nola geolokalizazioa, zer erosten dugun, non, nola eta gure kontaktuen inguruko informazio guztia. Horri prosumitzaile deitzen zaio, kontsumitzaileak eta informazioaren produktoreak garelako aldi berean.\nA.M.: Honen inguruan irakurketa positiboa eta negatiboa egingo nuke. Alde positiboan, esango nuke pandemiaren eraginez murgiltze teknologiko bat izan genuela gizartearen alor guztietan. Hori onuragarria izan da, adibidez, komunikatzerako orduan gauzak asko erraztu zaizkigulako. Aitzitik, alde negatiboari dagokionez, hainbat zerbitzutan aldez aurreko hitzordua eskatu beharra edo izapide ia guztiak modu elektronikoan egin behar izatea aipatuko nuke. Kontu horietan legeak agintzen du kanal-aniztasuna bermatuta egon beharko litzatekeela, hau da, eskubidea daukagula izapideak telefonoz edo bulegoan zuzenean egitera, baina bultzatzen eta ia inposatzen ari zaigu izapide guztiak formatu elektronikoan egitera.\nM.M.: Pandemiaren eraginez, biztanleriaren hainbat sektore konturatu ziren teknologiek bestelako erabilera bat zeukatela, aisialdiaz harago. Horrek biztanleriaren parte garrantzitsu bati kalte ere egin zion, adibidez, ijitoen ordezkaritzak ohartarazi zuenez, etnia horretako eskolatutako umeekin arazoak izan zituzten, ez baitzeukaten hezkuntza-zerbitzuetara sartu ahal izateko gailu edo baliabiderik. Arrakala hori gizartearen beste hainbat sektore eta esparrura ere estrapolatu daiteke, bankuenera ere.\nM.M.: Nik hau eskubideen arazo bat bezala ikusten dut. Benetako ongizatearen gizarte batean biziko bagina, eskubide eta betebehar guztiak orekatuago egongo balira, honek eskubideen galera suposatuko luke. Adibidez, lehen, bulegoan egiten zen transferentzia bat; orain, zuk egin behar duzu zure mugikorretik, eta hori txarto egiten baduzu, ardura guztia zurea da; zerbait txarto egiten baduzu, bankuak zuri botako dizu errua. Ni ez naiz bankuko langilea, baina horrelako aplikazioen bitartez denok bilakatzen gara bankari, benetan zertan ari garen jakin gabe.\nUste duzue gobernuek eta erakunde publikoek gehiago egin beharko luketela herritarren eskubideak babesteko?\nA.M.: Administrazio publikoek beraien digitalizaziorako enpresa pribatuetara jotzen du, horrenbestez, enpresa horiek inposatzen dituzte beraien irizpideak. Horrekin batera, guk beti kritikatu izan dugu erakunde publikoak ez direla gehiago inplikatzen herritarren digitalizazioan; beti utzi izan dute arlo hori hirugarren sektoreko erakundeen eskuetan. Egin dituzte ekimenak eta hartu dituzte neurri batzuk, baina ez diote guztiz zezenari adarretatik heldu, eta denboraren menpe utzi duten kontu bat da, datozen belaunaldiak erabat digitalizatuta datozelako. Horrez gain, teknologian ere jartzen dute itxaropena, pentsatzen dutelako etorkizunean adimen artifizialak eta aurreratutako gailuek eragingo dutela gu hain digitalizatuta egon behar ez izatea, baizik eta teknologiek konponduko dituztela ditugun arazoak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000594", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordizian Elkarteak, Korrika-ko kilometro bat erosi du, Euskara sustatzeko asmoz.\nEkintza honekin, gure bezeroak saritu nahi ditugu, lekukoa eramatearen esperientziarekin.\nEsperientzia bizi nahi duten bezeroek, martxoaren 19a baino lehen, mezu bat bidali beharko dute 943 88 73 40 whatsapp zenbakira. Parte-hartzaile guztien artean zozketa egingo da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000595", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Baso-jabeentzat batzar informatiboa egingo du Basotik Fundazioak Beasainen\nGipuzkoako baso-jabeentzat batzar informatiboa egingo du BSTK Basotik Fundazioak Beasainen, Gipuzkoako basoak utz ditzaten saihesteko. \"Baso-jabeei zaintza jasangarriko zerbitzu bat eskainiz herri ikuspegi batetik, alderdi ekonomikoez haratago, ingurumen eta iraunkortasun irizpideak kontuan hartuko dituena\". Hain justu, fundazioak baso-jabeei aukera emango die haien baso eremuen titularitatea mantenduz, basoen zaintza eta kudeaketa bere esku uzteko, \"ordain ekonomiko baten truke\".\nBatzarrei dagokienez, ordubetekoak izango dira, eta Basotik Fundazioko arduradun eta teknikariak izango dira hizlariak. Era horretan, nabarmendu dute interesdunek informazioa \"bertatik bertara\" eskuratzeko aukera izango dutela, eta baita \"edozein zalantza argitzekoa\" ere. Gipuzkoako herrietan egingo diren hitzorduak jarraian:\n• Elgoibar: martxoaren 13an, asteazkena, 19:00etan, Aita Agirre Kultur Etxean. • Tolosa: martxoaren 19an, asteartea, 19:00etan, Kultur Etxean. • Aretxabaleta: martxoaren 20an, asteazkena, 19:00etan, Arkupe Kultur Etxean. • Azkoitia: martxoaren 21ean, osteguna, 19:00etan, Zubiaurre Elkargunean. • Donostia: martxoaren 26an, asteartea, 19:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundian.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000596", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aldarrikapenak eta musika gaur arratsaldean Lazkaon, emakumeen nazioarteko egunean\nGaur arratsaldean, Lazkaon batu dira Beasaingo, Ordiziko eta Lazkaoko talde feministak eta bertan batukada batekin lagunduta abiatu dira Lazkaoko plazara, izan ere, aurten, Goierriko mobilizazioa, Lazkaon amaitzeko helburua zuen.\nPlazan, musika eta dantza artean, manifestua irakurri dute. Hauen artean Ane Intxausti, Lazkaoko talde feministako kideak eta Haizea Mendiak, elkarrizketa baten azaldu digute zeintzuk ziren gaurko helburuak. Helburu nagusia, azaroak 30eko greba feministari jarraipen bat ematea zen. Gaur arratsaldean gehien entzun diren esaldiak \"zaintzarekin negoziorik ez\" eta \"hartu beingoz ardura\" izan dira. Hauek dira aurtengo martxoak 8ko leloak, lehen aipatu bezala, azaroak 30eko grebari jarraipena emanez.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000597", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Sareak «erakusleiho» gisa erabiltzeak ez du arreta gutxitzen, eta hurbileko Esti García batek Ness-en sortzen duen 'zu zuri'-a\nBerritu edo hil. Esaera ezagun horretatik dakite sektore guztietako saltoki ugari. Horixe da Ness by Esti Garcíaren kasua, Ordiziako marka anitzeko denda bat, bere 24 urteko ibilbidean etengabe berritu dena.\nSare sozialak izan dira azken apustuak.' Zehazki, Instagramen kontu bat oso aktiboa, eduki fresko eta bizkorreko 2.200 jarraitzaile baino gehiago dituena, «naizen bezalakoa» erakusten duena. Hau da, kementsua, naturala eta hurbila. Mundu birtualerako jauzi horrek ez du barne hartzen on line salmenta -nahiz eta noizbehinka egin dezakedan-; teknologia «erakusleiho gisa» erabiltzen du, mundu eta publiko erraldoi bati irekitzen zaion leiho gisa, eta Nessen eskaintzaren bozgorailu bihurtzen da.\nErostea ez da soilikInoiz utzi gabe, hori bai, Estik berak «uste sendoz» defendatzen eta praktikatzen dituen hurbiltasun-merkataritzaren berezko balioak. \"Zu zeu izaten jarraitu\" nahi du. Jendearekiko harreman hori, etorri, ukitu, sentitu, probatu, hunkitu... eta nirekin batera egin dezakeena», «hori ez baitago ezer».\nHorri «erosketa-esperientzia oso eta bakarra» esaten zaio, bezeroei hainbeste gustatzen zaiena. «Ez datoz erostera bakarrik», dio, «hemen daukadana online ere aurki dezakezulako», baizik eta «denbora bat hartzera beraientzat, erlaxatzera, gozatzera... nahiz eta begira izan». Izan ere, erosleak bezeroak baino gehiago dira. «Urteak etorri dira, istorio asko pasatu dituzu haiekin, eta horietatik familia osoa ezagutzen duzu», azaldu du.\nBatasunak indarra egiten duHorrela, harreman hurbilak eta leialak sortzen dira, merkataritzatik haratago doazenak eta bi aldeentzat aberasgarriak direnak. Estirentzat ere bai; izan ere, feedbackak «zer produktu ekarri erabakitzera bideratzen nau», eta «ehunetan ahalik eta kalitate eta naturaltasun handiena lortzearen» alde egiten du beti.\nJoan den urrian San Sebastian Moda Festival-en 'Concept Store' saria jaso zuen Ordiziako saltoki honek. Bertako markekin, nazioko eta nazioarteko enpresak biltzen ditu. Esti «hemengo diseinatzaileak eta haien lana ezagutzen» saiatzen da, eta, hala, euskal modaren talentua «loratzen» laguntzeko apustua egiten du. «Erostea eta haiei erakustea ere tokiko merkataritzaren aldeko apustua egitea da», onartu du, eta uste du horrela «zirkulua handiagoa egiten da» hurbileko merkataritzan.\nIzan ere, Estiren beste ezaugarrietako bat tokian tokiko merkatari txikien arteko aliantzak egiteko gogoa da, lankidetza-ekimen batzuk abian jartzean parte aktiboa izan dezaten, hala nola, pop up ekimenak edo aldi baterako merkatu txikiak.\n«Urte batzuetan bakarrik ikusi dut horretan, baina orain indarra hartzen ari da, eta gero eta ekitaldi gehiago antolatzen dira». Horiei esker, hurbileko hainbat dendari indarrak batu eta espazio berean agertzen dira. Ez dago lehiaren pentsamolderik, batasuna baizik, «gauza hauek onak dira guztiontzat. Argi dago zuk nahi duzula eta saldu egin behar duzula zurea, baina aldamenekoa kaltetu gabe. Denak ontzi berean gaude, eta elkarrekin arraun egin behar dugu norabide berean».", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000598", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Datorren asteburuko bi egunetan egingo da berdintasunaren aldeko Escape Room-a Ordizian. 6-8 kideko taldeak izan beharko dira, 12 urtez azpikoak heldu batekin lagunduta egon beharko dira eta bi egunetan zehar txanda desberdinak egongo dira. Goizean 10:30, 12:00 eta 13:30 eta arratsaldean 18:00 eta 19:30.\nGoizeko txandak libre daude oraindik. Izena emateko martxoaren 12a baino lehen helbidera idatzi beharko da, izenak, mugikor zenbakia, adinak eta ordua adieraziz.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000599", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Idiazabal Gazta berria 22€/kg; Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20-19 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16-30; Behi gazta ondua 18\nMendiola sagarra 3,50€; Bertako hurra 5; Errezil sagarra 1,5-4; Gaztainak 3-4; Kiwia 4,5-5; Intxaurra 5; Limoia 2€/kiloa\nEreiteko patata 1-1,20€/kg; Kiloko: Bruselaza 6-7€/kiloa; Kalabaza 3; Piper morro berde eta gorria 4; Lollo 0,60-1; Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6\nBanaka: Colirabano 1; Mihilu 1,50; Kale aza 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Zilantro 1; Repollo 2; Pak Choi 1,50; Azalore morea 2,50; Romanesku 2,50;\nSortan: Rabanito 0,60 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Daikon arbia 1; Nabiza 1€/sorta\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nKalak 4 €/sorta; Iberis 10€; Margarita argiranthemun 10€; Bracteantha 10€; Nartzisoa 2,50€; Zidonia japonica 3€; Primula 2,20€; Larrosak 13,5€; Kamelia 14€; Anemona 5,5€; Kalendula 4,5€; Dimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15; Txillarra 4,5-7,50; Krisantemoa 25-35; Pluma de Santa Teresa 5,50€/unitatea; Kalantxoe 4,50-7€/unitatea.\nUnitatea: Ilar landarea 0,20€; Marrubi landarea 0,80-1€; Ilar landarea 0,20; Orburu landarea 1€\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; bitarteko Porru landarea 3,50; kukulu 6-10; tipulin landarea 3,50-4€\nArto Bulgur 16,60€/kg; Erretxina pote handia 11€; pote txikia 6,50€; Kalabaza opila 0,80€; San Blas opila 2€; Arto irin ekologikoa 16€/kg;; Eztia 15-16€/kg; Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 5,75 /kg; Sagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6;Propoleo 10-11;Polena 10; Sagar Zukua 3,80€/l.\nFruitu arbola ezberdinak: Almendrondoa 12,75; Hurritza 13,25;Gaztainonoda 13,25;Gereziondoa 13,25; Aranondoa 12,75; Pikondoa 13,25; Kiwi Arbola 21,80; Sagarrondoa 12,75; Mertxikondoa 12,75;Intxaurrondoa 13;25; Udareondoa 12,75;limoiondo 21,80;abrikotondo 12,75;", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000600", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Eskuz binakako pilota eta emakumezkoen pala txapelketetako 3. jardunaldia\nElorri Ramirez - Naia de Francisco vs. Ane Garcia - Itsaso Etxebrria\nIrati Aldasoro - Eresti Oiarbide vs. Maddi Aiestaran - Leire Otamendi\nJon Zufiaurre - Josu Zufiaurre vs. Xabier Ormazabal - Unai Goikoetxea\nAinhoa Zamorano - Leire Rodrigez vs. Alba Arraiza - Claudia Colmenero", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000601", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Laburpena: Finlandiako sauna baten iluntasunean, emakumeek beren sekreturik eta esperientziarik intimoenak partekatzen dituzte, beren gorputzetan gordetako lotsa garbituz eta beren indarra batasun sentimendu baten bidez berreskuratuz.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000602", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "XXVI. Rallysprint Gabiria Legazpiko garaipena lortu dute Iraitz Olagaria eta Josu Odriozola\nEguraldiak asko lagundu izan ez badu ere, primerako ikustaldia eskaini dute gidariak\nGaur, egunean zehar ospatu den Rallysprint Gabiria Legapizko XXVI. edizio honek ikuskizun ona eman du, eguraldia lagundu izan ez badu ere.\nBukaeran, Iraitz Olariaga gidariak eta Josu Odriozola kopilotuak eraman dute etxera txapela haien Honda Civic-arekin, 18:42.100-ko denborarekin eta horrela hasi berri den \"EME Eskuderia\"ri trofeo bat lortuz. Gorka Eizmendi eta Esti Armendarizek, haien Citroen C3 N5-arekin ere gogor borrokatu dute lehenengo postu hori lortu ahal izateko, baina azkenean bigarren postuarekin konformatu behar izan dira, 18:56.900-eko denborarekin. Bukatzeko, Alberto Marcos eta Maialen Guridi beraien BMW M3arekin hirugarren postuan geratu dira 19:02.500-eko denborarekin.\nIkus daitekeenez egindako denborengatik, oso estu egon da lasterketa hau eta ondoriozta daitekeen bezala, gidari hauek eman duten ikuskizuna nabarmena izan da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000603", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Egitarau anitza Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko Ormaiztegin\nOrmaiztegiko hainbat erakundek elkarlanean osatutako egitaraua zabaldu dute, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira\nParte hartzaileak: Rosarito Berasategi, Lierni Unzurrunzaga, Jaqueline Torres, Sanaa Nouamany eta Elene Gaztelu\nOin-harriak jubilatu elkartea eta San Andres herri eskola elkarlanean", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000604", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Oraingo honetan hitzarmena sinatzeko prest agertu direnak honako hauek dira: Esti Ruano, Arana motor, Hotel Ordizia, Biok zerbitzuak, Goiener, Muebles Ordizia, Erro, ACV, Goierriko eskola, Goieki, Ikaslan, Tandem, Ordizian elkartea eta Eroski City. Aldi beren 8 enpresetan diagnostiko laburrak egin dira honako hauetan: Esti Ruano, Arana motor, Hotel Ordizia, Biok zerbitzuak, Goiener, Muebles Ordizia, Erro, ACV.\nLanean egitasmoa Ordiziako Udalak lan munduan euskara sustatzeko helburuarekin martxan jarritako proiektua da. Aurretik ere hainbat lanketa egin ziren eta 2008an krisi ekonomikoaren eraginez eten egin zen. Hala, duela 2 urte, Udalak gaia berrartzea erabaki zuen eta lan mahaia jarri zuen martxan. Bertan, Orklik, Eroskik, Goiekik, Ikaslanek, Goierri eskolak, Ordizian merkatari elkarteak eta Udalak hartzen dute parte, Emun aholkularitzaren gidaritzapean.\n\"Horrenbestez, egitasmo honek lan arloko eragileak biltzeko asmoa du eta elkarrekin euskararen erabileran eragitea da helburua. Aldi berean, aipatu behar da lanbide heziketan eta ikasleak gure erakundeetan eta enpresetan egiten dituzten praktiketan ere eragin nahi dela. Prozesu bat izan da eta fase honen amaiera bezala hitzarmen bat proposatu die Ordiziako Udalak herriko enpresa eta entitateei\", nabarmendu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak. \"Oso garrantzitsua da gure herriko enpresetan ere lehen hitza euskaraz izatea, eta euskarak bere protagonismoa izatea. Horregatik, gaur 14 enpresa hauek euskararekiko konpromisoa berrestea albiste oso ona da\", gehitu du.\nHitzarmena sinatzen duten entitateek honako konpromisoak hartzen dituzte:\nEnpresak LANEAN programarako solaskidea izendatzea eta langileei hitzarmenaren berri zabaltzea.\nEnpresako hizkuntza-egoeraren diagnostiko laburra egitea, momentu honetan 8 enpresatan egin dugu.\nUrterako egitasmoa zehaztea eta bertan, gutxienez, ekintza berri bat jasotzea; adibidez, webgunea euskaraz jartzea, errotulazioa, dokumentazioa euskaratzea, langileak euskara ikastera animatzea, ahozkotasuna bultzateko Euskaraldia edo Mintzalaguna bezalako ekintzaren batean parte hartzea...", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000605", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Laugarren urtea da, berdintasun planarekin bat eginez, martxoan zehar ekintza ezberdinak antolatzen dituela Udalak, herriko talde nahiz eragile ezberdinen laguntzarekin.\nAurten ere, adin guztiei zuzendutako ekintzak antolatu dira eta martxoaren 1ean egingo dute lehendabizikoa. Pilarreneako ganbaran arratsaldeko 18etan, ziklikotasunaren tailerra egingo da, Lehen Hezkuntzako 5.mailako neskei eta hauen amei zuzendua. Tailer honen helburua ziklikotasunak dituen fase bakoitzeko ñabardurak ezagutzea da. Baita amek transmititzen duten ezagutza indartzea, alabetan sortu ahal diren kezka eta zalantzei bidea ematea. Tailer honetan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea.\nMartxoaren 5ean ipuin kontalaria izango da, arratsaldeko 17:30etan Udaletxean. Ana Apika izango da kontalaria eta \"Rol jokoa\" izango da aurkeztuko duena. Bertan, erantzukidetasuna, etxeko lanen banaketa, etab. jorratzen dira. 5 urtetik aurrerako haurrei zuzendutako ekintza da.\nEmakumeen Nazioarteko Egunean, martxoaren 8an, ekintza ugari antolatu dira. Goizean zehar, eskolako haurrek horma-irudia egingo dute, berdintasuna hitza oinarri hartuta. 17:00etan, Adin-etxe jubilatu elkartean txokolatada izango dute bazkide diren emakumeek. Ondoren, 18:30etan, elkarteratzea egingo da herriko plazan Aizan Idiazabaleko talde feministak deituta. Jarraian, Axari dantza taldeak gidatuta, dantza emanaldia egon da. 19:15etan, poteo musikatua egongo da herrian zehar eta 21:00etan afaria Elizalde elkartean (tiketak Guztan egongo dira salgai, 20€an).\nMartxoaren 10ean, Gaztelekuko gazteek berdintasun ihes-gelan parte hartzeko aukera izango dute. Horretarako aurrez izena eman beharko dute Gaztelekuan. Martxoaren 11an irakurketa taldean Karmele Jaioaren `maitasun kapitalak libururen inguruko lanketa egingo dute. Taldea 19:15etan elkartuko da.\nMartxoaren 12an, 18:00etan Kontziliazioaren inguruko hitzaldia emango du Irati Aizpurua abokatuak. Bertan, herritarrok ditugun eskubide eta izapideak ezagutzeko gakoak landuko dira: eszedentziak, lanaldi murrizketak, lanaldiaren egokitzapena eskatzeko aukera, eskariak nola egin eta izapideak egiteko gakoak. Hitzaldia haur bat espero duten familientzat edo honezkero haurrak dituzten familientzat zuzenduta dago. 2 urtetik gorako umeentzako zaintza zerbitzua eskainiko da (aurrez eskaera egin behar da).\nEkintzekin amaitzeko, martxoaren 15ean ZtandaP antzezlana izango da, 19:00etan Guraso elkartean. Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik generoa hartuko dute umoregai eta eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira betaurreko moreak jantzita. Horretarako orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak eta elkarbizitza izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eraginez bazterrak eztanda arazteko prest etorriko dira. Sarrerak liburutegian egongo dira salgai 5€an martxoaren 4tik aurrera.\nHilabete osoan zehar Apal morea izango da liburutegian, feminismoa ardatz duten liburuez osatutako txokoa, hain zuzen ere.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000606", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Juanjo Garin. Garin okindegia (Ordizia). ORDIZIAN Elkarteko bazkidea.\nGarin Okidengiko nagusia da 33 urteko Juanjo Garin, aurrekoei iaz erreleboa hartu ondoren. «Geroz eta zailagoa» ikusten du jarraikortasuna.\nNola ikusten duzu Goierriko enpresa txikien jarraikortasuna?Gaur egun ez da erraza. Batetik, enpresa handiekin egiten dugu lan eta horiek guk baino gihar gehiago daukate eskatzen diren gai burokratiko guztiak egiteko. Bestetik, inguruko jendeak nahiago du enpresa handi batean lan finko bat edukitzea, enpresa berri bat sortu eta horrek dakartzan zailtasunei aurre egitea baino.\nEkintzaileen kopurua asko murriztu da Goierrin. Zergatik uste duzu dela?Enpresa handi eta ertain ugari dago eta horrek lanpostu eskaintza handitzen du. Lantegi horiek ematen duten bizi kalitate eta lan berme onak kontuan izanda, oso jende gutxiri bururatzen zaio bere kabuz negozio bat zerotik hastea, dakartzan buruhauste eta ziurgabetasunarekin.\nZuk duela gutxi hartu duzu erreleboa.Praktikotasunean, duela 2 urte hartu nuen, baina legalki 2023ko abenduaren 28an. Ez da erabaki erraza izan, erreleboa hartzeak hainbat eta hainbat ardura bereganatzea inplikatzen baitu. Orain ni naiz nagusia eta nire ardura da negozioa aurrera eramatea zein nire langileen ongizatea.\nLaguntzarik izan duzu?Erreleboa kudeatzen lagundu didana nire familia izan da. Momentu on eta zailetan nirekin egon dira. Alde burokratikoan, aholkularitza entitate batek lagundu digu.\nTxikizkako enpresek badute etorkizuna Goierrin?Geroz eta zailagoa ikusten dut enpresa txikiak aurrera egitea. Exijentzia asko dauzkagu alde guztietatik gure lana egiteko, eta ia beti, denbora gehiago pasatzen dugu beste lan hori guztia egiten, berez dugun ogibidean baino. Horrek askotan lana alde batera uzteko gogoa ematen dizu. Batzuek diote lan horiek egiteko beste pertsona bat kontratatzea dela irtenbidea, baina pertsona hori beste soldata bat da, beste ardura bat, eta nire kasuan behintzat, ezin dut pribilegio hori asumitu.\nZer falta da jarraikortasuna lortzeko?Ekintzaile gehiago gure gizartean, lan mundua beste era batera ikusiko duen jendea, hau da, lanari haien bizitzan garrantzia gehiago emango dion jendea, burua eta bihotza jarriko dituena.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000607", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Eusko Jaurlaritzak-k Euskadi Gastronomika-ko 545 enpresa aintzatetsi ditu, horien artean D'elikatuz, gure bazkidea\nEusko Jaurlaritzak 545 enpresa aintzatetsi ditu, Euskadi erreferentziazko helmuga gastronomiko gisa sustatzeko egindako ekarpenagatik\nHoriek guztiak Euskadi Gastronomikakoak dira, duela 10 urte Eusko Jaurlaritzak, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren bitartez, sortutako euskal turismo-eskaintza gastronomikoa biltzen duen sarekoak.\nEuskadi Gastronomika FESTA, sarearekiko konpromisoa berritu duten profesionalak aintzatesteko lehen topaketa, gaur arratsaldean FICOBA erakustazokan izan da, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari Daniel Solanaren partaidetzarekin.\nGaur arratsaldean egin da, FICOBAn (Irun), Euskadi Gastronomika FESTA, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentzia sozietate publikoaren bitartez, Euskadi Gastronomika sarea osatzen duten 545 enpresak aintzatesteko antolatu duen lehen topaketa, Euskadi erreferentziazko helmuga turistiko gisa sustatzen laguntzeagatik.\nLehen edizio honetan aitortutako enpresa guztietatik 160 Arabakoak dira, 147 Bizkaikoak eta 238 Gipuzkoakoak. Tipologiaren arabera, 309 jatetxe-arlokoak dira, 147 industria bisitagarri, 47 denda, jardueren eta esperientzien 19 hornitzaile, 12 museo eta interpretazio-zentro, 8 agentzia eta 3 gida.\nEuskadi Gastronomika Euskadiko produktu turistiko gastronomikoa sortzeko eta garatzeko proiektu gisa hasi zen, baina garatu egin da balioak eta benetako euskal kultura gastronomikoan oinarritutako lan-filosofia partekatzen duten eragileen sare bihurtzeko. Bilakaera horretan, turismo-helmugen plangintza eta kudeaketa indartu da, sektorearen profesionalizazioa bultzatu da, turismo-eskaintza hobetu da eta gastronomia sustatu da Euskadi sustatzeko zutabeetako bat izan dadin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000608", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20-19 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16-30; Behi gazta ondua 18\nMendiola sagarra 3,50€; Bertako hurra 5; Errezil sagarra 1,5-4; Gaztainak 3-4; Kiwia 4,5-5; Intxaurra 5; Limoia 2€/kiloa\nEreiteko patata 1-1,20€/kg; Kiloko: Bruselaza 6-7€/kiloa; Kalabaza 3; Piper morro berde eta gorria 4; Lollo 0,60-1; Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6\nBanaka: Colirabano 1; Mihilu 1,50; Kale aza 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Zilantro 1; Repollo 2; Pak Choi 1,50; Azalore morea 2,50; Romanesku 2,50;\nSortan: Rabanito 0,60 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Daikon arbia 1; Nabiza 1€/sorta\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nNartzisoa 2,50€; Zidonia japonica 3€; Primula 2,20€; Larrosak 13,5€; Kamelia 14€; Anemona 5,5€; Kalendula 4,5€; Dimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15; Txillarra 4,5-7,50; Krisantemoa 25-35; Pluma de Santa Teresa 5,50€/unitatea; Kalantxoe 4,50-7€/unitatea\nUnitatea: Ilar landarea 0,20€; Marrubi landarea 0,80-1€; Ilar landarea 0,20; Orburu landarea 1€\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; bitarteko Porru landarea 3,50; kukulu 6-10; tipulin landarea 3,50-4€\nArto Bulgur 16,60€/kg; Erretxina pote handia 11€; pote txikia 6,50€; Kalabaza opila 0,80€; San Blas opila 2€; Arto irin ekologikoa 16€/kg;; Eztia 15-16€/kg; Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 5,75 /kg; Sagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6;Propoleo 10-11;Polena 10; Sagar Zukua 3,80€/l.\nFruitu arbola ezberdinak: Almendrondoa 12,75; Hurritza 13,25;Gaztainonoda 13,25;Gereziondoa 13,25; Aranondoa 12,75; Pikondoa 13,25; Kiwi Arbola 21,80; Sagarrondoa 12,75; Mertxikondoa 12,75;Intxaurrondoa 13;25; Udareondoa 12,75;limoiondo 21,80;abrikotondo 12,75;", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000609", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Saio honetako parte-hartzaileak: Elnak, Euskal neskak, Mislak eta Neak taldeak\nSaio honetako parte-hartzaileak: Ztanda, Izartxoak, Izarrak eta hodeiak eta Kantaleak taldeak\nSaio honetako parte-hartzaileak: Futboleroak, Izartxoak, Lau tanta eta Los NPC taldeak\nSaio honetako parte-hartzaileak: Beasaindarrak, Hiru Ero, Ilargi eta Izarrak taldeak.\nSaio honetako parte-hartzaileak: Loreak, 5 izarrak, Bost nesken ametsak eta Hiru izar taldeak\nSaio honetako parte-hartzaileak: Abeslariak, Euskal dantzariak, Profesionality eta Ayesalmar taldeak\nSaio honetako parte-hartzaileak: Supersorginak, Beasaingo sorginak, Lau koloreak eta Tximistak taldeak\nSaio honetako parte-hartzaileak: Tximeletak, Escorpiones, Izarrak kantari eta Hiru neskak taldeak\nSaio honetako parte-hartzaileak: Kantaluzeak, Ilargi beltzak, Be happy eta Eskeleto dantzariak taldeak\nSaio honetako parte-hartzaileak: Basapiztiak, LLHEI taldea, Original rubitos eta Gu dantzari taldeak\nSaio honetako parte-hartzaileak: Lagunak, Lizeotarrak, Mcqueens eta Beasaindarrak taldeak", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000610", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Asteburu honetan jokatuko dira emakumezkoen pala eta eskuz binakako pilota txapelketetako 2. jardunaldiak\nOstiraletik igandera, pilota eta pala partidak tartekatuko dira Atanotxiki frontoian\nPasa den astean eman zieten hasiera Beasaingo emakumezkoen pala txapelketa eta eskuz binakako pilota txapelketa herrikoiei. Arrano Kultura pozik agertu da txapelketek izan duten harrerarekin.\nAsteburu honetako partidak Atanotxiki frontoian jokatuko dira eta antolakuntzak herritarrei inguratzeko deia zabaldu die, jokalariak animatu eta giro paregabea sortzen jarraitzeko.\nUrte - Aritz Imaz (Gorri) vs. Jokin Narraspe - Jakes Alustiza (Urdin)\nMaddi Kerexeta - Sara Gomez (Gorri) vs. Idoia Garmendia - Larraitz Goikoetxea (Urdin)\nNerea Zamorano - Maider Alvarez (Gorri) vs. Ane Izagirre - Arantxa Alustiza (Urdin)\nXabier Olano - Arkaitz Goikoetxea (Gorri) vs. Jon Zufiaurre - Josu Zubiaurre (Urdin)\nAnna Mosella - Nagore Zaton (Gorri) vs. Amaiur Landa - Edurne Ibañez (Urdin)\nMaddi Aiestaran - Leire Otamendi (Gorri) vs. Ane Etxarri - Idoia Oyarzabal (Urdin)\nXabier Ormazabal - Unai Goikoetxea (Gorri) vs. Kattalin - Zubeldia (Urdin)\nXanet Imaz - Mikel Elustondo (Gorri) vs. Beñat Maiz - Aitor Martin", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000611", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Adiskidetasuna oinarri hartuta eta feminismoa forma gisa hartuta, sorkuntza kolektiboa\nFeminissimasAntzerkia, 75' [+12] Gaztelania Otsailak 28 de febrero 20:00Taldea: De Ste Xeito.Zuzendaritza: Xavier Castiñeira.Antzezleak: Esther F. Carrodeguas, Stephy Llaryora, Noelia Blanco.Laburpena: Biltzar Feminista Vigon. Urteak dira elkar ikusten ez duten nerabezaroko hiru lagun.\"Feminismoa\" ulertzeko 3 modu oso desberdin dituzten hiru lagun... Adibidez: feminismo erradikala, feminismo liberala eta queer teoria.Hau da Esther F. Carrodeguas, Noelia Blanco, Stephy Llaryora eta Xavier Castiñeiraren sorkuntzaren abiapuntua. Umore, ironia eta konplizitate-dosi handiak dituen antzerki-pieza bat da, adiskidetasuna probatzeko, eta, aldi berean, komediatik, aztertzen dugu nola ari garen emakumeak elkarrekin bizitzen murgildurik gauden mundu feminista berri honetan. Geure buruaz, geure inkongruentziez eta, batez ere, teoria hutsa eta eguneroko praktika bereizten dituen espazioaz barre egiteko modu bat ere bai. Adiskidetasunaz eta ideologiarekin duen harreman konplexuaz hausnartzeko gunea, gainera. Laburbilduz: komedia beltza... oso bioleta.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000612", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, merkataritza eta kontsumo sailaren laguntzarekin, bertako komertzioaren Neguko Azoka antolatuko du martxoaren 1 eta 2an, non Stock gunea Plaza Nagusian izango dugun eta Kale-Azoka ere denden aurrealdean herriko kale desberdinetan produktuak aurkeztuz. Ekimen hau, beste behin ere, ostirala eta larunbataren zehar goiz eta arratsaldez burutuko da.\nEkimen hau aurkeztu eta erakargarriagoa egiteko asmoz, 50€ko hiru erosketa-txartel zozketatuko dira, Majori kiroldegiko \"DanceFlow\" dantza taldeak larunbatean 18:30tan Plaza Nagusian emanaldia eskainiko du eta ostiralean 17:00etatik 20:00etara baita larunbatean 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara Garagartza Plazan kokatutako ohe elastikoetan ondo pasatzeko aukera izango dute txikienek, egun hauetan zehar ORDIZIAN Elkarteko hainbat dendetan erosketak eginez hauetarako euro bateko deskontu-txartelak lortu daitezkelarik.\nOrdiziako merkataritza sektorearen garrantzia Neguko merkataritza azoka honetan islatuta ikusiko da, Goierritarrak eta gerturatu nahi diren beste pertsona guztiak prezio eskuragarrietan produktu aukera interesgarriak bertatik bertara izango dituztelarik eta aldi berean epe laburrean erakusleihoetan ikusgai jartzen hasiko diren udaberria - uda denboraldi berriko produktuak zuzenean ezagutuz.\nHau horrela izanik, bisitariek erosketa eta aisialdi egun atsegina egiteko aukera izango dute Stock Azoka eta Kale-Azoka ospatzen den ingurune erakargarri honetan, Plaza Nagusia, hirigune historikoa eta Urdaneta kalean.\n12 saltoki izango dira edizio honetako parte hartzaileak Stock azokan eta Kale-azokan banatuta, 8 saltoki herri-gune historikoan eta inguruko kaleetan denden aurrealdean eta 4 saltoki Plaza Nagusian. Ingurune ireki, eroso eta atsedengarri batetan beraien produktuak eskaintzeko aukera emango die ekintza honek, herriko kaleetatik ibilbidea erakargarriagoa eginez.\nARANTXA lentzeria eta mertzeria, MIRENTXU haur moda, NESS by Esti García emakume arropa eta osagarriak, PORFIRIO FERNANDEZ gizon arropa eta osagarriak, , GOFI BERRI haur eta gaztetxoen moda, KIXMI moda eta osagarriak, OSKARBI oinetakoak, PALOMO gizon eta emakume moda, SERENDIPITY emakume arropa eta osagarriak, URIBA gizon arropa eta osagarriak, VICUÑA CONFECCIÓN gizon eta emakume moda, VICUÑA SPORT kirol moda eta osagarriak.\nStock eta Kale-Azokaren bitartez proposamen erakargarria, produktuen aukera zabala eta anitza egongo da. Ordizian merkatari elkartetik eta Ordiziako Udalatik erosketarako baita herria bizitzeko eta honi bizia emateko aukera ona izango den ekintza honetarako gonbidapena luzatzen da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000613", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Oria ibaiak gainezka egin du zenbait puntutan eta N-I errepidea itxi behar izan dute luizi batengatik.\nAzken orduetako euri jasak hasi dira eragina izaten gurean. Izan ere, azken 48 orduetan 91 l/m2 jaso dira Estandako estazio metereologikoan.\nN-I errepidean luizi bat izan da Madrilgo norantzako 407. km-an, Idiazabalen. Errepidea itxita egon ondotik errei bat ireki dute goizeko 8:00etan.\nBestetik, Oria ibaiak gainezka egin du ohiko puntuetan. Batetik, Ordiziako Tximista pasabidean. Ondorioz, Mallutz industrialdetik erdigunera doan bidea itxita dago.\nBeasainen ere, ura bere bidetik irten da Igartza Monumentu Multzoan, Burdinola eta errota hartuz.\nGainera, Beasaingo Udalak Ezkiaga etorbidean dauden garajeetatik ibilgailuak ateratzea gomendatu du.\nGipuzkoa barnealdea abisu laranjan dago astearteko eguerdiko 12:00ak arte. 24 orduan 80 l/m2 baino gehiago pila daitezke. Gainera, Euskalmeten arabera, kantitate handienak isurialdeen arteko banalerroan metatuko dira. Aizkorri, Aralar eta Etzegaraten kokatzen da banalerroa.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000614", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Saio honetako parte-hartzaileak: Mola mola, Koloreak, 5 izarrak, Bizi eta gozatu eta Deabruak taldeak.\nSaio honetako parte-hartzaileak: Politori, Artistak, Izarrak eta Hiru erregeak taldeak.\nSaio honetako parte-hartzaileak: Antzarrak, Bost izarrak, Pinguinoak eta Lagun onak taldeak.\nSaio honetako parte-hartzaileak: Egin dezagun dantzan, Sorginak, Printzesak eta Koloretsuak taldeak.\nSaio honetako parte-hartzaileak: Sing galaxy, Lagunak, Deabruak eta Beste behin taldeak.\nSaio honetako parte-hartzaileak: Euri tantak, Eguzki loreak, Antzarrak 2 eta Izarrak taldeak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000615", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Endika Donnay arrasatearrak erraztasun handiz eraman zuen urrezko domina hamar kilometrotako lasterketan\nGaur igande goizean, Ormaiztegin, XV. Sahara Krosa ospatu da. Bertan, Endika Donnay bezalako kirolarien trebetasunataz gozatzeko aukera izan dute hurbildu diren ikusleak. Kategoria nagusiak bost eta hamar kilometrotako frogak izan dira. Hauekin batera, gazteak ere parte hartzeko aukera izan dute: infantilak (1050 metro), alebinak (700 metro), benjaminak (350 metro) eta aurre-benjaminak (225 metro).\nKategoria nagusietan trebetasun handia erakutsi dute korrilakariak. Hamar kilometrotako mailan, Endika Donnay gizonezkoetan eta Naroa sagarna emakumezkoetan izan dira garaileak. Bost kilometrotako lasterketan Aritz Etxeberria izan da garaile gizonezkoetan eta Amaia Aristu emakumezkoetan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000616", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Zabalik gelditu da Aia auzoko GI-3151 errepidea, bai San Martin auzotik zein Kaxetatik. Abuztuan abiatu zituzten ezponden egonkortze lanak eta orain errepidea erabiltzeko moduan dago.\nHala ere, martxoaren 31ra arte lanean jarraituko dute drainatzea hobetzen, indusketen soberakinen depositua bukatzen eta beste lan txiki batzuk burutzen.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000617", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "MAITASUNA AIREAN DAGO Kanpainaren, Maialen Hernandez irabazleak, jaso du saria.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000618", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordizian Elkarteak 1€-eko deskontua duten 600 tiket banatuko ditu, bezeroen artean, Garagartza Plazan dagoen Salto-Salto atrakzioan erabiltzeko.\nOtsailaren 23tik aurrera Ordizian Elkarteko establezimendu batzuetan, Salto-Salto atrakzioan erabiltzeko deskontu tiketak lortzeko aukera izango duzu, hauek agortu bitartean. Tiketak erabiltzeko epea berriz, Martxoaren 31-an amaituko da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000619", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Legorretako Aiuri Talde Feministak bertso pote feminista antolatu du datorren ostiralean. Arratsaldeko 18:30tan izango da Herri Antzokian. Lau bertsolari izango dira: Maddi Aiestaran, Maialen Akizu, Maider Arregi eta Eli Pagola. Gai jartzaile lanetan, Aizpea Garmendia ibiliko da.\nDoako saioa izango da baina tikea beharrezkoa izango da. Horrela, tikeak udaletxean eta ⁠Jubilatu Tabernan eskuratu daitezke otsailaren 29ra arte.\nBertso saioa entzuteaz gain garagadoa eta pintxoak ere egongo direla adierazi dute eta bertan parte hartzera animatzen dituzte herritarrak nahiz ingurukoak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000620", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Dokumentalaren ondoren, mahai-ingurua egingo dute Hasana Aalia ekintzailearekin eta Garazi Hach Embarek-ekin\nBihar arratsaldean eskainiko dute 'Insumisas' dokumentala Sahara Cross Elkarteak antolatuta. Marokok emakume sahararren aurka erabiltzen duen indarkeria agerian jartzen duen dokumentala da 'Insumisas'.\nDokumentala ostiralean arratsaldeko 18:30etan Ormaiztegiko udaletxe azpiko aretoan eskainiko dute eta amaitzean mahai-ingurua egingo dute Hasana Aalia saharar ekintzailearekin eta Garazi Hach Embarek-ekin. Sarrera doakoa izango da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000621", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Asteazken arratsaldean aurkeztu dute, Donostian, Matx kirol-proiektua. Kirolariak, kirolzaleak eta klubak batzen dituen aplikazioa da, eta helburu nagusia da hiruren arteko harremanak erraztu eta gertuko kirol komunitate berri bat sortzea.\nHainbat hilabetez sareetan edukiak partekatzen ibili ostean, gaur erakutsi dute jendaurrean Matx kirol-proiektua. Edukiez harago, gertuko kirolariak, kirolzaleak eta klubak batu nahi dituen egitasmoa da. Eta horren erakusle izan da Tabakaleran egindako agerraldi publikoa; izan ere, kiroleko eragile ugari elkartu ditu deialdiak. Proiektuko arduradunez gain, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariak, Laboral Kutxako ordezkariak eta, besteak beste, lurraldeko federazio, klub eta kirolari ugari batu dira han.\nGuztiaren erdigunean aplikazio bat badago ere, Matx «hori baino askoz gehiago» izango dela esan dute arduradunek. Proiektua hiru zutabe nagusitan banatuko da: klubak, kirol-edukiak eta komunitatea.\nJoane Korta, TOKIKOMeko proiektu-kudeatzailea, kirol-kluben garrantziaz mintzatu da: «Gertuko klubak oso garrantzitsuak dira guretzat, aplikazioa sortu eta berau garatzeko fasean ezinbestekoak izan baitira».\nBesteak beste, digitalizazioan eta komunikazioan lagunduko die Matx-ek klubei, taldeetako datu baseak osatu, antolatu eta elkarren artean mezuak modu seguruan trukatzeko aukera eskainiko baitie. Era berean, kirol-datutegi indartsua ere izango da Matx. «Bakoitzaren interesen araberako emaitzak, partiden datak eta sailkapenak emango ditu une oro» gaineratu du Kortak.\nKirol-edukiak ere oso garrantzitsuak izango dira Matxen. Gertuko kirolean gertatzen denaren berri emango du, ikuspegi fresko eta berritzailearekin. Eduki guztiak formatu bertikalean eta mugikorrean kontsumitzeko modukoak izango dira, eta albisteak, elkarrizketak, desafioak eta kirol-agenda kontsultatzeko aukera eskainiko die erabiltzaileei.\nAlde horretatik, hasieratik ikus-entzunezkoen aldeko apustu garbia egin dutela esan du Aratz Losadak, proiektuko eduki arduradunak: «Gazteak izango dira gure xede-talde nagusia. Merkatua eta kontsumo ohiturak ondo aztertu ostean, garbi izan dugu eduki bertikal eta dinamikoen aldeko apustua egin behar genuela». Horiek sortzeko, erredakzio propio bat osatu dute TOKIKOMeko Gipuzkoako hedabideekin. «Talde-lanean ari gara eduki propioak sortzen, eta, era berean, hedabide bakoitzeko kirol-edukiak ere jasoko ditugu Matx-en», gaineratu du Losadak.\nTaularatzen azkena proiektuko marketin eta komunikazio arduraduna izan da. Maria Balzategik Matx-en komunitateaz hitz egin du, eta, bereziki, interakzioaz eta sare sozialen amuaz jardun du berbaldian. «Kirol-komunitate bat sortu nahi dugu. Kirolariek, klubek eta kirolzaleek, guztiek izango dute lekua aplikazioan. Euren artean komunikatu, argazkiak edo bideoak partekatu, albisteak sortu... Azken finean, interes antzekoak dituztenen arteko interakzioa bilatu nahi dugu», esan du.\nAplikazioa izango da proiektuaren erdigune eta bertan ikusi ahal izango dira eduki guztiak, baina sare sozialen erabilera ere estrategikoa izango da, Balzategik adierazi duenez: «Gure erdigunea aplikazioa da eta estrategia guztia bertara bideratuko dugu, baina jakitun gara sareek ere garrantzi handia dutela gaur egun; hori horrela, sareak amu moduan erabiliko ditugu».\nAurrez esan bezala, TOKIKOMeko Gipuzkoako bazkideen babesarekin abiatu da proiektua. Goierri Telebista ere proiektuko erredakzio-taldeko kide da; baina hura landu eta egonkortzearekin batera, gainontzeko bazkide eta lurraldeetara hedatzeko asmoa daukatela esan dute.\nSorburuan tokiko hedabideak egonik ere, Matxen atzean kirolariak eta kirolzaleak ere badaudela gaineratu nahi izan dute. Hiru urte hauetan aplikazioa garatzen lagundu duten klubak «oso garrantzitsuak» izan dira. Eurekin batera landu dute proiektua, eta aurrerantzean ere hori da asmoa. «Eskutik joango gara zero kilometroko hedabideak eta tokian tokiko klubak» adierazi dute.\nEusko Jaurlaritzako Euskara sustatzeko zuzendari den Estibaliz Alkortaren hitzetan, \"Matx proiektuaren bidez kirola baliatu nahi izan dugu gazteen arteko euskararen erabilera sustatzeko tresna gisa. Benetako helburua gazteek euskara gozamenarekin eta bizipen positiboekin lotzea da\".\nGarbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak kirolak gizarteari egiten dion ekarpenari erreparatuz, gogorarazi du \"pertsonen harremanak sortzeko, berdintasunaren eta aniztasunaren alde egiteko, euskaraz gozatzeko, elkarrekiko errespetua indartzeko, bizitza ohitura osasuntsuak eta ongizatea integrala sustatzeko\" balio duela. \"Gizarte kohesionatu eta aurreratu bat eraikitzeko tresna baliotsua da kirola eta Matxek izugarrizko potentziala du alor horretan ere. Izan ere, Gipuzkoan kirolaren inguruan mugitzen diren kirolari, guraso eta boluntarioak komunitate erreal bateko kide zarete. Teknologia berrien bidez harreman horiek indartzea bilatzen du Matxek eta hori oso garrantzitsua da Gipuzkoa komunitate gisa indartzen jarraitzeko\".\nGaurko aurkezpenean Gipuzkoako kirol klubetako ordezkariak ere bidelagun izan dira, eta haiek ere harrera beroa egin diote aplikazioari. Azkoiti-Azpeitiko Iraurgi Saskibaloia klubeko Ibon Guridik nabarmendu du klub barneko zein kluben eta federazioen arteko \"komunikazioa sendotzeko\" balioko duela Matxek. \"Horrelako iniziatibak positiboak dira kirol klubentzat, interesgarriak. Gu saiatuko gara gure teknikariak eta jokalariak Matx bidez lanean has daitezen\". Halaber, komunitate hori sortzeak aplikazio konbentzionaletatik at jardutea \"lagungarria\" izango dela azpimarratu du Guridik.\nImanol Esnaola Tolosa CF Eskubaloi taldeko presidenteak, bestalde, \"itxura oso ona\" hartu dio proiektuari. \"Formazio asko falta zaigu jasotzea, taldeetako kideen fitxak-eta tramitatzeak ez baitu erraza ematen. Dena den, proiektuak indarra hartzen badu, bolumen bat hartzen badu, hutsune bat beteko du eta horrek aukera polita emango die klubei\". Era berean, eskubaloiari lotutako guztia Matx kirol aplikazioan jasota izateak kluben arteko harremana sendotzeko bidean \"erraztasunak\" emango dizkiela adierazi du Esnaolak.\nAretxabaletako UDA kirol elkarteari ez zaio urrunekoa Matx proiektua; izan ere, proiektuaren 0 fasean parte hartu du kirol elkarteak. Agurtzane Elkoro presidentearentzat \"bertute asko\" ditu aplikazioak. \"Federazio lizentzia asko izaten ditugu esku artean, eta arlo horretan euskara bultzatzeko egundoko esparrua izango da Matx. Kirola ez da elite mailan bakarrik egin beharreko kontua, egunerokoan egin beharreko zerbait da; kirola egitea osasuna da. Kirola, euskara eta osasuna batuko dituen erreminta teknologikoa izango da\", gehitu du Elkorok.\nMatx doako aplikazioa da. IOS eta Android plataformetan bilatu, deskargatu eta erregistratu besterik ez da egin behar erabiltzen hasteko.\nTOKIKOM euskarazko hedabideen sareak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak elkarlanean pentsatu eta landu dute egitasmoa, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Laboral Kutxaren eta Gipuzkoako futbol eta eskubaloi federazioen babesa izan du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000622", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 10-18; mamitze laktikoko behi gazta 17,20-19 ;Behi gazta Urdina 21-24; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16-30; Behi gazta ondua 18\nMendiola sagarra 3,50€; Bertako hurra 5; Errezil sagarra 1,5-4; Gaztainak 3-4; Kiwia 4,5-5; Intxaurra 5; Limoia 2€/kiloa\nEreiteko patata 1-1,20€/kg; Kiloko: Bruselaza 6-7€/kiloa; Kalabaza 3; Piper morro berde eta gorria 4; Lollo 0,60-1; Babarrun beltza 16; Baba Txiki zuria 6\nBanaka: Colirabano 1; Mihilu 1,50; Kale aza 1; Eskarola kizkurre 1,5-2.; urazak 0,60-1; Hoja de Roble 0,60-1; Aza 1,50-2; Azalorea 1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 2; Zilantro 1; Repollo 2; Pak Choi 1,50; Azalore morea 2,50; Romanesku 2,50;\nSortan: Rabanito 0,60 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1; txikoria 1-1,50;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Apioa 1; Lonbarda 1; Baratzuri freskoa 1;Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Daikon arbia 1; Nabiza 1€/sorta\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nNartzisoa 2,50€; Zidonia japonica 3€; Primula 2,20€; Larrosak 13,5€; Kamelia 14€; Anemona 5,5€; Kalendula 4,5€; Dimorfoteka 5,5-6; Ziklamen 4,50 unitatea;Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirhinum 1,50; Viola 1,15; Txillarra 4,5-7,50; Krisantemoa 25-35; Pluma de Santa Teresa 5,50€/unitatea; Kalantxoe 4,50-6,50€/unitatea\nUnitatea: Marrubi landarea 0,80-1€; Ilar landarea 0,20; Orburu landarea 1€\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; bitarteko Porru landarea 3,50; kukulu 6-10; tipulin landarea 3,50-4€\nArto Bulgur 16,60€/kg; Erretxina pote 11€-6,50€; Kalabaza opila 0,80€; San Blas opila 2€; Arto irin ekologikoa 16€/kg;; Eztia 15-16€/kg; Irasagar dultzea 12€/kg; Behi esne yogurta 5,75 /kg; Sagar dultzea 10€ /kg; Arto opila 6;Propoleo 10-11;Polena 10; Sagar Zukua 3,80€/l.\nFruitu arbola ezberdinak: Almendrondoa 12,75; Hurritza 13,25;Gaztainonoda 13,25;Gereziondoa 13,25; Aranondoa 12,75; Pikondoa 13,25; Kiwi Arbola 21,80; Sagarrondoa 12,75; Mertxikondoa 12,75;Intxaurrondoa 13;25; Udareondoa 12,75;limoiondo 21,80;abrikotondo 12,75;", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000623", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Saioen grabaketak direla eta, ez da haur zinema saiorik izango asteburu honetan\nAsteburuan ez dugu haur zinema saiorik izango Goierri Telebistaren Kantari saioen grabaketak direla eta. Grabaketak irekiak izango dira eta guztira hamaika saio izango dira. Larunbatean arratsaldeko 15:00etatik aurrera eta igandean goizeko 11:00etatik aurrera.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000624", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "BA AL ZENEKIEN KIDE UGARIKO FAMILIEK DESKONTUAK DIZTUZTELA SALTOKI HAUETAN?\n% 7ko deskontua eskaintzen dizu dendako produktu ekologiko guztietan.\n%10ko deskontua produktu guztietan, beste eskaintzetan izan ezik.\n% 10ko deskontua arropan eta oinetakoetan, % 5ko deskontu gehigarria beherapenetan\n% 15ko deskontua. ukipen-lenteetan, eguzkitarako betaurrekoetan, graduatuetan eta gainerako produktuetan (segurtasun-betaurrekoetan izan ezik) Gurasoak: progresiboa + montura MÓ: 499€", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000625", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Erauskin Plazan dauden postuetan erosten dutenen artean produktuz betetako saskiak zozketatuko ditugu.Ostiralean 10:00etatik 19:00etara bertan izango gara, animatu!\nPARTE HARTZAILEAK:Erauskin Plazan: Andreak Jantziak, Argi Optika, Arteka, Brain Connections, Kux-Kux, Mercería Mari Jose, Pérgola.Kaleetan zehar: Alzuaran, Amets Descanso, Anitz, Arku, Arnedoko Txokoa, Cortes, Farmabi, Itoiz, Jauregi Optika, JM. Imaz Optika, Laskurain, Migdäla, Mirari Mertzeria, Natxo Belardenda, Oskarbi, Ouka, Pérgola , Phuket, Rainbow, Truk, Vicuña Sport, Xalo.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000626", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Urteetako lan gogorraren ostean, iritsi da Matx kirol-proiektua jendaurrean aurkezteko eguna. Bihar arratsaldean egingo dute ekitaldia, Donostian.\nMatx kirol-aplikazio bat izango da. Kirola dinamizatuko du, gertukoa balioan jarriz, eduki freskoa eskainiz eta kirolzaleen, kirolarien eta kluben arteko harremanak erraztuz. Ikus-entzunezko edukiak, emaitzak, sailkapenak eta klubentzako digitalizaziorako erreminta ere izango da.\nTokikom sareak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak elkarlanean pentsatu eta landu dute egitasmoa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin. Arduradunen esanetan, «gertuko kirol komunitate berri bat» sortzeko intentzioarekin garatu den «proiektu estrategikoa» da Matx.\nTabakalerako Z aretoan egingo da agerraldia 18:30etan eta proiektuko kideekin batera, bertan izango dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza politikako sailburuordea Miren Dobaran eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Eider Mendoza diputatu nagusia. Federazioetako eta klubetako ordezkariak, kirolariak eta babesleak ere gonbidatu dituzte Matx-en aurkezpen-ekitaldira.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000627", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Mertxikondo, Albelondolo, Haranondo, Sagarrondo, abrikotondo, irasagarrondo, udareondoa, arakatz, Andere-mahats landarea, ahabi landarea , 15€\nHurritza, Gaztainondo, Gereziondo, Granado, Pikuondo, Intxaurrondo, 15,75€\nArdi gazta ruloa 19,50€ / kiloa; Ardi gazta ondua 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 12-20; mamitze laktikoko behi gazta 18;Behi gazta Urdina 21-25; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; ahuntz gazta 16; Behi Gazta Ondua 19€/kg; Gaztanbera 2,80€ 250gr (11,20€ kg.)\nAlpigala sagarra 3,50€/ kiloa; Limoia 2€ / kg; Mendiola Sagarra 3€ / kg;\nSagar Beltxa 2,5€kg; Imperial udarea 3;Goldrush sagarra 3,5; Idarret sagarra 3,5; Mizpirak 3; Irasagarra 4; Gaztaina 3-5; Bertako hurra 5;Junbo Sagarra 3;Reina de reinetas Sagarra 3; Bella Boscop Sagarra 2,5-3,5 ; Intxaurra 5;Errezil sagarra 2-3; Reineta Gris Sagarra 3,50; Morkotxa sagarra 3,50; Kiwi 3,80-5; Crimson Crip sagarra 3,5€/kg. Jonagold sagarra 3,5€/kg.\nKg : Errefautxoa 1-1,80€; Tupinambo 5€/kg ; Baba txikia 6-8€/kg; Bruselazak 6-7; Boniatoa 3-3,5 ; Tatsoi 9; Babarrun beltz aletua 16-18; Potxak 12; Kalabaza 3; Lollo 0,60-1; Pipermorroa 4; Albaka hostoak 9; Piper italianoa 5,5 ; Aza 2; Txaiota 3,5; Kale aza 1-2; Potimarron kalabaza 2; Kolirabano 4;Daikon aza 3; Mizuna 10;Bimi morea 10€/kg. Errukula 9€/kg. Babarrun zuri txikia 12€/kg.Garbantzuak 4€/kg.\nBanaka : Azalorea 1,5-2; Brokoli morea 2; Kale aza morea 2€; Romanescu 2-2,5€; Lombarda 2,5; Eskarola 2,50;urazak 0,60-2; Hoja de Roble 0,60-1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 1-4;Repollo 1-4; Pak Choi 1,50; Pak Choi morea 1,20;Azalore morea 2,5-3 ; Kardua 4,95€ ; Aza txinatarra 1,60€ u. Mihilua 1,5€ u. Romanescu laranja 2€\nSortan : Txikoria 1,5€ sorta; Baratzuri freskoa 1; Rabanito 1 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; ;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Nabiza 1; Tipula 2; Koloretako azelgak 2; Martorria (cilantro) 1,5€\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nPentsamendua 1,5; Ziklamen txikia 4,5; Ziklamen handia 6,5;Txillarra 6,50-8,5; Hortentsia 10; Labanda 3,5-5,5; Bracteantha 10; Primula 2,20; Larrosak 13,5; Kamelia 14; Kalendula 4,5-5€; Azalea 6-12,50;Kalantxoe 4,50-7Surfinia 2,5 ; Tagetes 1,5; Petunia 1,5€, Gerbera 7,5,Lirioak 4;Salvia 1,5€ / unitatea; Lobelia 4,5-5,5; Vinca 2,5-3€ Biola 1,5; Vellis 1,5€\nPrimula obcónica 7,5€; Antirrhinum 1,5-2,5€; Santa Teresa Luma 14;; Jazintoa 2,5e/ unitatea; Anemona de Caen 4,5€ / Unitatea\nUnitatea: Errefautxo landarea 0,20€/unitatea; Dorian ilar landarea 0,20; Ziazerba landarea 0,10€ u.; Aza kixkur landarea 0,15; Erremolatxa landarea 0,10; Perexila landarea 0,10; Apio landarea 0,10-0,20; Azalore landarea 0,20; Brokoli landarea 0,20;Romanescu landarea 0,20; Eskarola landarea 0,20; Atxikoria landarea 0,20; Kardo landarea 0,80; Marrubi landarea 1€\nZientoa: Tipulin landarea 3,5-4€ zientoa;uraza 5; hoja de roble uraza 6-10;kukulu 6-10; Porru landarea 4€ / Zientoa; Tipulin gorri landarea 3,5€-4€ zientoa ; Tipula Gorria Zabal landarea 4€ zientoa (Cebolla roja de Zalla)\nArto gorri irina 6€/kg; Arto irina 3€/kg; Eztia 14,20-18€/kg.; Propoli 10€/30ml.; Polena 10€/250gr.;Sagar dultzea 10;Irasagar dultzea 10€; Arto opila 6;Behi esne yogurta 6; Kalabazin opila 0,80; Sagar zukua 4; Eztiz egindako kakao krema zuria eta beltza eta pralinea 6,60€ 220gr.; Ezti ozpina 250ml 4€; Ezti kombucha 0,75cl botilla 16€; Kandela 1€; Abaraska 10€ 200gr.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000628", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bertsolari idiazabaldarra gogoratzea eta herriko bertsozaletasuna bultzatzea ditu helburu sariketak.\nIdiazabalgo Bertso Taldeak martxan du II. Florentino Goiburu Bertso-paper lehiaketa. Martxoaren 11ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak.\nSariketan edonork hartu ahal izango du parte. Hala ere, bi kategoriatan banatu dute lehiaketa. A kategorian 2009 eta 2012 urteen artean jaiotakoek hartuko dute parte, bi urteok barne. B kategorian, berriz, 2008 urtean eta honen aurretik jaiotako guztiek. A kategoriako parte-hartzaileek lau bertso edo zortzi kopla aurkeztu beharko dituzte eta B kategoriakoek sei bertso edota hamabi kopla. Bi kategorietako lanek gai eta neurri librea izango dute, euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Ezinbestekoa izango da, gainera, bertsoen doinua zehaztea.\nLanak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira, helbidean, lana zein mailatan aurkezten den adieraziz. Lehiaketaren oinarriak Idiazabalgo Bertso Taldearen blogean kontsulta daitezke.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000629", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bazkide berria dugu ORDIZIAN Elkartean! Elkarrekin indartsuagoak gara! Ongi etorri gurera!\nPintxopote bereziak, taloak, haurrentzako ekintzak, urtebetetze festak, ardo eta garagardo katak, etab...", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000630", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Kultura Sailetik, artea bisibilizatzeko, Barrena Kultur Etxetik erakusketa merkataritza erakuslehioetara zabaldu da 4 kuadro saltokietan jarriz.\nLehen erakusketa JOXEMARI TELLERIA LEZETArena izango da urtarrilaren 24tik otsailaren 14ra.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000631", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Laburpena : 12 urteko Bailey Bug aitarekin eta Hunter anaiarekin bizi da Kent iparraldeko etxe okupatu batean. Bug-ek ez du denbora asko bere seme-alabentzat eta Bailey, pubertarora hurbiltzen dena, arreta eta abentura bila dabil bere kasa.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000632", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Iaz bezela, Ordizian Elkarteak, Txindoki Atletismo taldeak antolatutako \"Ordiziako Mendi Lasterketa\"-n lagundu du. Sarien artean, Elkarteko saltokietan gastatzeko 25€ko 4 erosketa bale emanez.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000633", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Dionisia Larrea Azurmendi zegamarra da jaiotzez baina bere bizitzaren erdia Beasainen eman du. Ume bat zela umezurtz geratu eta oso gazterik hasi behar izan zuen lanean. Donostian, Pasaian eta Tolosan lan egin zuen baina duela 50 urte Beasainera joan zen bizitzera.\n100 urte bete dituen egunean, Leire Artola alkatea eta Mariola Pascual Herritarrak arloko burua izan ditu bere etxean bisitan, herritar guztien izenean zoriondua izateko eta urtebetetzeari dagokion plaka eta lore sorta oparitzeko. Zorionak, Dionisia!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000634", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Euskal Y-aren Ezkio bidezko konexioaren aldeko aldarria egin dute Goierri eta Nafarroako EAJko hautetsiek\nEskualdeko garapenerako eta mugikortasun jasangarrirako funtsezkoa dela argudiatu dute.\nGoierriko eta Nafarroak EAJko ordezkariek agerraldia egin dute Ezkioko AHTaren geltokian Euskal Y-aren konexioa Ezkiotik egin dadin aldarrikatzeko. Bertan izan dira Leire Artola, Kepa Zubiarrain, Jon Luqui eta Eric Galvez Beasain, Lazkao, Urretxu eta Legazpiko alkateak; Javier Leoz, Joseba Aranburu eta Josu Idigoras Iruñea, Ordizia eta Zumarragako zinegotziak eta Idiazabal, Zegama, Zaldibia, Ataun eta Legorretako ordezkariak, besteak beste.\n\"Trenbide-azpiegituraren eta erabiltzaileen zerbitzuaren ikuspegiari dagokionez, aukera eraginkorrena\" dela frogatu dela adierazi dute agerraldian, \"bai funtzionaltasunari dagokionez, bai ingurumenaren ikuspegitik\".\nEAJko ordezkariek azpimarratu dutenez, Ezkioko geltokiak \"intercity\" tren zerbitzuen bidez eskualdeko herritarrak 30 minutu baino gutxiagoan Hegoaldeko hiriburuekin (Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea) lotuko ditu, Gainera, merkantzien garraioak bertako industriarentzako ekarriko duen lehiakortasun-hobekuntzari ere garrantzia eman diote. Nabarmendu dute \"trena etorkizuna dela eta, beraz, azpiegitura moderno eta lehiakor bat behar dugula; pertsonak hurbildu eta konektatzeko ez ezik, gure errepideak zama astuneko trafikotik arintzeko ere\".\nBertaratutakoek \"Ezkioko azpiegitura geltoki-fantasma bihurtuko dela\" dioen \"desinformazio-kanpaina\" salatu dute. Izan ere, Ezkioko azpiegituraren beharra Nafarroarekiko konexioa nondik egiten den zehaztetik harago doala adierazi dute. Gogorarazi dute Euskal Y-ak tren-maniobrak zehatzak egiteko lekua behar duela eta Ezkioko geltokia horretarako funtsezkoa dela, \"Trenen Aurreratze eta Aparkaleku Postu gisa funtzionatuko baitu\". Era berean, Eusko Jaurlaritzak, Euskotrenek eta Euroeskualdeak etorkizuneko ustiapenaren inguruan egindako analisietan \"intercity\" zerbitzuek Ezkioko geltokian geldialdia egitea aurreikusten dela gogorarazi dute.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000635", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Asteburu honetan, 'Ombuaren Itzala' eta 'Mikaela' filmak, 'Txalaparta' dantza ikuskizuna, 'Azerik ta Erbik basoa salbatzen dute' haurrentzako filma eta ' Bird' Goieniz Zinekluban.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000636", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aste honetatik aurrera, administraria egongo da Legorretako osasun etxean.\nUrtarrilaren 17an ireki zituen ateak Legorretako osasun etxeak, eraberritu ondoren. Aste honetan berrikuntza bat gehiago izango dute, administrari berria egongo baita lanean. Ondorioz, txanda hartzeko telefonoa ere berritu dute. Orain, Legorretako osasun etxean txanda hartu nahi duten herritarrek 943 80 65 24 telefono zenbakira deitu beharko dute.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000637", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Otsailean Ordizian txartelarekin ordaindutako erosketa guztien artean, bi lagunentzako afari bat.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000638", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Mertxikondo, Albelondolo, Haranondo, Sagarrondo, abrikotondo, irasagarrondo, udareondoa, arakatz, Andere-mahats landarea, ahabi landarea , 15€\nHurritza, Gaztainondo, Gereziondo, Granado, Pikuondo, Intxaurrondo, 15,75€\nArdi gazta ruloa 19,50€ / kiloa; Ardi gazta ondua 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 12-20; mamitze laktikoko behi gazta 18;Behi gazta Urdina 21-25; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; ahuntz gazta 16; Behi Gazta Ondua 19€/kg; Gaztanbera 2,80€ 250gr (11,20€ kg.)\nAlpigala sagarra 3,50€/ kiloa; Limoia 2€ / kg; Mendiola Sagarra 3€ / kg;\nSagar Beltxa 2,5€kg; Imperial udarea 3;Goldrush sagarra 3,5; Idarret sagarra 3,5; Mizpirak 3; Irasagarra 4; Gaztaina 3-5; Bertako hurra 5;Junbo Sagarra 3;Reina de reinetas Sagarra 3; Bella Boscop Sagarra 2,5-3,5 ; Intxaurra 5;Errezil sagarra 2-3; Reineta Gris Sagarra 3,50; Morkotxa sagarra 3,50; Kiwi 3,80-5; Crimson Crip sagarra 3,5€/kg. Jonagold sagarra 3,5€/kg.\nKg : Errefautxoa 1-1,80€; Tupinambo 5€/kg ; Baba txikia 6-8€/kg; Bruselazak 6-7; Boniatoa 3-3,5 ; Tatsoi 9; Babarrun beltz aletua 16-18; Potxak 12; Kalabaza 3; Lollo 0,60-1; Pipermorroa 4; Albaka hostoak 9; Piper italianoa 5,5 ; Aza 2; Txaiota 3,5; Kale aza 1-2; Potimarron kalabaza 2; Kolirabano 4;Daikon aza 3; Mizuna 10;Bimi morea 10€/kg. Errukula 9€/kg. Babarrun zuri txikia 12€/kg.Garbantzuak 4€/kg.\nBanaka : Azalorea 1,5-2; Brokoli morea 2; Kale aza morea 2€; Romanescu 2-2,5€; Lombarda 2,5; Eskarola 2,50;urazak 0,60-2; Hoja de Roble 0,60-1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 1-4;Repollo 1-4; Pak Choi 1,50; Pak Choi morea 1,20;Azalore morea 2,5-3 ; Kardua 4,95€ ; Aza txinatarra 1,60€ u. Mihilua 1,5€ u. Romanescu laranja 2€\nSortan : Txikoria 1,5€ sorta; Baratzuri freskoa 1; Rabanito 1 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; ;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Nabiza 1; Tipula 2; Koloretako azelgak 2; Martorria (cilantro) 1,5€;Tuterako orburua edo alkatxofa 9,95€/dozena\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nPentsamendua 1,5; Ziklamen txikia 4,5; Ziklamen handia 6,5;Txillarra 6,50-8,5; Hortentsia 10; Labanda 3,5-5,5; Bracteantha 10; Primula 2,20; Larrosak 13,5; Kamelia 14; Kalendula 4,5-5€; Azalea 6-12,50;Kalantxoe 4,50-7Surfinia 2,5 ; Tagetes 1,5; Petunia 1,5€, Gerbera 7,5,Lirioak 4;Salvia 1,5€ / unitatea; Lobelia 4,5-5,5; Vinca 2,5-3€ Biola 1,5; Vellis 1,5€\nPrimula obcónica 7,5€; Antirrhinum 1,5-2,5€; Santa Teresa Luma 14;; Jazintoa 2,5e/ unitatea; Anemona de Caen 4,5€ / Unitatea\nUnitatea: Errefautxo landarea 0,20€/unitatea; Dorian ilar landarea 0,20; Ziazerba landarea 0,10€ u.; Aza kixkur landarea 0,15; Erremolatxa landarea 0,10; Perexila landarea 0,10; Apio landarea 0,10-0,20; Azalore landarea 0,20; Brokoli landarea 0,20;Romanescu landarea 0,20; Eskarola landarea 0,20; Atxikoria landarea 0,20; Kardo landarea 0,80; Marrubi landarea 1€\nZientoa: Tipulin landarea 3,5-4€ zientoa;uraza 5; hoja de roble uraza 6-10;kukulu 6-10; Porru landarea 4€ / Zientoa; Tipulin gorri landarea 3,5€-4€ zientoa ; Tipula Gorria Zabal landarea 4€ zientoa (Cebolla roja de Zalla)\nArto gorri irina 6€/kg; Arto irina 3€/kg; Eztia 14,20-18€/kg.; Propoli 10€/30ml.; Polena 10€/250gr.;Sagar dultzea 10;Irasagar dultzea 10€; Arto opila 6;Behi esne yogurta 6; Kalabazin opila 0,80; Sagar zukua 4; Eztiz egindako kakao krema zuria eta beltza eta pralinea 6,60€ 220gr.; Ezti ozpina 250ml 4€; Ezti kombucha 0,75cl botilla 16€; Kandela 1€; Abaraska 10€ 200gr.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000639", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "'Ombuaren Itzala' Pello Mari Otaño bertsolari-poetari buruzko filma, ostegunean Usurbe Antzokian\n'Ombuaren Itzala' Pello Mari Otaño bertsolari-poetaren Bizitza eta Obrari buruzko filma, ostegunean Usurbe Antzokian.\nOtaño, euskal kulturaren ikonoa, gaur ahanzturan eroria. Emigrantearen herriminatik, eta herri zapaldu baten berpizkundetik eginiko bidaia.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000640", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Hodei Fernandez ormaiztegiarra Espainiako Kroseko txapeldun izendatu zen\nSelekzio Autonomikoen Espainiako Kros Txapelketa irabazi zuen ormaiztegiarrak, 16 urtez azpikoen FEDDI kategorian.\nLarunbatean Getafen ospatu zen Espainiako txapelketa. Hodei, Javi Conde Bertako Igogailuen Klub Paralinpiko taldean dago eta Euskadiko selekzioak deituta, lasterketan parte hartu zuen beste selekzio autonomikoekin batera. Lasterketa bikaina egin ondoren, Espainiako txapeldun izendatu zen FEDDI (Desgaitasun intelektuala duten kirolarien mailan) kategorian.\nEspainiako txapelketaren ostean, Idazabaleko herri krosean hartu zuen parte hurrengo egunean. Bertan lasterketa bikaina egin zuen ormaiztegiarrak eta lehen postua eskuratu zuen kadeteen mailan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000641", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordizia, Errioxa eta Hendaiako taldeen arteko lagunartekoa jokatuko dute Altamiran.\nOrdizia Rugby Elkarteak antolatuta, larunbatean arratsaldeko 16:00etan emango diote hasiera hiru taldeen arteko tokata topaketari. Ordiziko beterano taldeak ligan jokatzeko aukera izaten ez duenez, horrelako topaketak antolatzen dituzte elkarrekin errugbiaz gozatzeko.\nHiru taldeek beraien artean txandakatuz jokatuko dute, 20-30 minutuko partidatan. Lagunartekoa izanik, ez da irabazlerik egongo, helburua tokatan jokatuz une atsegin bat pasatzea izango da eta.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000642", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Goierrin dituen erronka politikoei erantzuteko estrategia lantzeari ekin dio EAJk\nMaria Eugenia Arrizabalaga GBBko presidente berria eskualdeko alderdiko ordezkariekin bildu zen Beasainen.\nGoierriko erronka politiko, sozial eta ekonomikoei aurrea hartzeko estrategia lantzen hasi da EAJ alderdia, eskualdeko alderdiko ordezkariekin Beasainen burututako jardunaldian. Topaketa honetan, GBBko eta Beasain, Ataun, Idiazabal, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Urretxu-Zumarragako alderdikideek parte hartu dute, etorkizuneko ekintza-ildoak aztertzeko eta lantzeko.\nEtorkizunerako plan honek hiru helburu nagusi izango ditu. Batetik, Gipuzkoako lehen indar politikoa izatea, EAJren posizioa indartuz esparru politikoan. Bigarrenik, aldaketa eta berrikuntzaren eragile izatea, gizartearen behar berriei erantzunez eta ikuspegi irekia mantentzeko konpromisoarekin. Azkenik, abertzaletasunaren etorkizuneko erronkei erantzun nahi die EAJk, ikuspegi euskaldun, ireki eta zabalago batetik lan eginez eta modernitatearen eta tradizioaren arteko oreka bilatuz.\nGipuzko Buru Batzarreko presidente berriak, Maria Eugenia Arrizabalagak, adierazi duenez, \"gaur egungo politika globalean populismoak eta demagogiak dakartzaten arriskuak nabarmenak dira, eta Gipuzkoa ere ez dago salbu. Are gehiago, fenomeno horiek polarizazioa eta desinformazioa sor ditzakete. Horren aurrean, benetakotasuna eta errealismoa defendatzen ditu EAJk\".\nBeasainen burututako topaketan, Arrizabalagak konpromisoa hartu du gizarte, kultura eta ekonomia esparruetan sare berriak sortzeko, \"etorkizuneko abertzaletasunaren ikuspegi irekia\" ardatz. Gainera, herrigintza eraginkorra egiteko beharra azpimarratu du, epe motzeko arazoei erantzunez eta aldi berean ikuspegi estrategikoa izanez. Horrela, batetik, eskualdea indartu eta herri txikien erronkei erantzun egokia emateko beharra azpimarratu da eta, bestetik, alderdiaren ikusgarritasuna eta abertzaletasuna suspertu eta dinamizatzeko ekimenak landu dituzte.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000643", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Lizarrustiko mendatea itxita egongo da 15 tonatik gorako ibilgailuentzat\nAtaungo Udalak plazaratu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Departementutik jakinarazi diete 15 tonatik gorako ibilgailuentzat itxita egongo dela Lizarrustiko mendatea. Gainera, bestelako ibilgailuei ere errepide hau ez erabiltzea gomendatzen zaie. Izan ere, ez dago egoera onean.\nErrepidearen egoera kaskarra konpontzeko urgentziazko lanak hasiko dituztela adierazi dute. Hala ere, denbora dezente beharko dute guztia konpontzeko eta, bitartean, bertatik ez pasatzea gomendatzen dute.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000644", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Besteen artean, Xabi Solano eta Ines Osinaga izango dira Zubipen otsailaren 21ean.\nOtsailaren 23an ospatuko den Sahararen aldeko krosa ez da izango aurten egingo den ekintza bakarra. Asteburu horretan, ostiralean, Sahararen aldeko kontzertuak izango dira Zubipe frontoian gaueko 22:00etatik aurrera.\nHauek izango dira gaueko gonbidatuak: Mugan, Bele, Oilar Beltzak, Ines Osinaga, Postal Kolekzionistak eta Xabi Solano.\nDagoeneko salgai 15€tan daude salgai hurrengo puntuetan: Ormaiztegi (Murua, Zipotz), Beasain (Arrano taberna), Ordizia (Herriko taberna), Segura (Elorripe) eta Lazkao (Alboka).", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000645", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Udalak HAI (harrapatu, antzutu, itzuli) metodoa eta elikadura kontolatuko sistema jarri nahi du martxan.\nAzken hilabeteotan Ormaiztegin ikaleko katuen kopuruaren hazkundearen ondorioz, Ormaiztegiko Udalak boluntarioak eskatu ditu hurrengo komunikatuaren bidez:\n\"Azken hilabeteetan kaleko katuen kopurua kontrolik gabe hazten ari da Ormaiztegin. Horrek arriskua dakarkie beste espezie batzuei, eta gizakiekin bizitzearen arazoa dakar: zikinkeria, usain txarrak edo gaixotasunen transmisioa dira horien ondorioetako batzuk. Baina ez da ahaztu behar katuentzat beraientzat dagoen arriskua , babesik gabe eta kalean tutoretzarik gabe bizitzeagatik, gaixotasunen, elikagai faltaren eta eraso eta jarrera bortitzen ondorioz.\nUdalak HAI metodoa jarri nahi du martxan, hau da, animaliak harrapatu, antzutu eta itzuli edo askatu, bai eta elikadura kontrolatuko sistema bat ere, ez baita positiboa kaleko katuak gainbegiratzerik gabe elikatzea, borondaterik onenarekin eginda ere. Animalien ongizatea eta gizakiekiko bizikidetza hobetzea bilatu behar dugu.\nJarduera horiek gauzatu ahal izateko, Udalak boluntarioak behar ditu zeregin horietan lagundu ahal izateko, gure inguruko udalerri gehienetan gertatzen den bezala.\nInteresatuek udaletxera deitu edo zuzenean joan ahal izango dute, eta bertan beren datuak jasoko dira. Hortik aurrera, Udala bera jarriko da harremanetan interesdunekin, lehen bilera bat deitzeko, eta aurreikusitako jarduerak zehatz-mehatz azalduko dira.\"", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000646", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Entsegu irekietara herritar zein interesatuta dauden dantzazale guztiak gonbidatzen ditugu\nUrtero legez, Inaute larunbatean (martxoak 1), ohiko dantza-desfile herrikoia eskainiko da Beasaingo kaleetan zehar, Ostadar Dantza Taldea k antolatuta. Aurten ere, herritarrak zein interesatuta dauden dantzazale guztiak gurekin dantzatzera gonbidatzen ditugu.\nHelburua, ohi bezala, Beasaingo herria inauterietako musikaz, kolorez, festaz eta dantzez janztea izango da, elkarrekin egun on bat igaroz.\nHorregatik, jendea gurekin dantzatzera animatu dadin, entsegu ireki hauek antolatu ditugu egun eta ordu hauetan, gure lokalean (Oriamendi 10, Beasain):\nDatozen egunetan zehar zabalduko dugu egunean bertan izango dugun festa-egitaraua. Anima zaitezte gurekin dantzara!\nEtxean edo plazan, jarrai zagun dantzan, dantzatzen duen herria ez da sekula hilko", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000647", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Autobus zerbitzu berezia izango da asteburuan Idiazabalgo festetatik itzultzeko\nIdiazabalgo San Blas jaiak direla eta, Lurraldebusek festetatik itzultzeko autobus zerbitzu berezia jarriko du larunbatetik iganderako gauean.\nAipatutako zerbitzu bereziez gain, gaueko larubateroko ohiko zerbitzuak ere martxan izango dira.\nBesteak Ihurre, Beasain, Ordizia, Arama, Itsasondo eta Legorretan egiten ditu geldialdiak eta 0:25, 2:10 eta 3:55ean pasatzen da Idiazabaldik.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000648", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Zinema eta antzerki eskaintza Goierrin, urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra arte.\nSarrera guztiak salgai daude euren salmenta puntu fisiko eta onlinean:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000649", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Katalana eta galegoa ere eskuragarri gitb.eus-eko itzulpen automatikoko aukeren artean\nGaurtik aurrera gitb.eus-eko erabiltzaileek bi hizkuntza gehiago dituzte eskura albisteen titularrak eta sarrerak automatikoki itzultzen dituen sisteman. Orain, testuak galegora eta katalanera ere itzultzen ditu sistemak, orain arte ingelesera, frantsesera eta ingelesera egin duen bezalaxe.\nItzulpen sistema hau 2024ko maiatzean jarri zuen martxan TOKIKOMen Alea.eus, Erran.eus eta Goiena.eus webguneetan, modu esperimentalean, eta gerora zabaltzen joan da toki komunikabideen beste hainbat webgunetara.\nItzulpen sistemaren helburua ez da toki komunikabideon edukia osorik itzultzea: euskarazko komunikabideak gara eta halaxe jarraitu nahi dugu. Baina bai eskaini nahi izan diegu laguntza txiki bat gugandik gertu baina euskarazko komunitatetik kanpo bizi diren herrikideei, hurbiltzeko aukera izan dezaten. \"Teknologiak zubigintzarako aukera oparoa eskaintzen digu, eta ez diogu horri uko egin nahi izan\", azaldu du TOKIKOMeko Komunikazio eta IKT zuzendariak, Joxe Rojasek.\nLaguntzako itzulpen sistemaren garapena ez da hemen geratuko. TOKIKOMek asmoa du hizkuntza gehiago gehitzeko sistemara, batez ere gure herrien bueltan mugitzen diren hizkuntza komunitate txikiei euskaldunokin bat egiten laguntzeko. \"Erronka soziolinguistiko zein teknologiko handia da, baina bidelagun egokien bila ari gara lanketa osatu bat egin eta euskal komunitatearen ikuspegitik zentzua duen eskaintza egiteko, teknologiarekiko besterik gabeko liluran jausi gabe\".\nTreberen laguntza teknikoarekin garatutako itzulpen sistema webgune hauetan topatu daiteke:\n28 Kanala.eus, Aiurri.eus, Alea.eus, Barren.eus, Berriketan.eus, Drogetenitturri.eus, Erran.eus, GiTB.eus, Goiena.eus, Hiruka.eus, Plaentxia.eus eta Txintxarri.eus.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000650", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Errei mozketak izango dira N-Iean, igandean, inausketa eta mozketa lanak direla eta\nN-I errepidean, Beasain eta Legorreta artean, zenbait inausketa eta mozketa lan egingo dituztela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hori dela eta, errei hauek itxiko dira:\nGasteiz-Lasarte noranzkoko errei motela itxiko da, 419+000 KPtik (Tximela parean) 422+000 KPra, Altamiran (Ordizia). Trafikoan 11:00etik 19:00etara izango du eragina.\nLasarte-Gasteizerako noranzkoko errei azkarra itxiko da, 426+000 KPtik (Legorretako irteeratik) 424+300 KPra, Arama parean. Trafikoan 7:30etatik 14:00etara izango du eragina.\nLan eta ondoriozko mozketa hauek igandean, otsailaren 2an, egingo dituzte. Gipuzkoako Foru Aldunditik zehaztu dutenez, erreiak ez dira aldi berean itxiko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000651", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Mertxikondo, Albelondolo, Haranondo, Sagarrondo, abrikotondo, irasagarrondo, udareondoa, arakatz, Andere-mahats landarea, ahabi landarea , 15€\nHurritza, Gaztainondo, Gereziondo, Granado, Pikuondo, Intxaurrondo, 15,75€\nArdi gazta ruloa 19,50€ / kiloa; Ardi gazta ondua 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 12-20; mamitze laktikoko behi gazta 18;Behi gazta Urdina 21-25; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; ahuntz gazta 16; Behi Gazta Ondua 19€/kg; Gaztanbera 2,80€ 250gr (11,20€ kg.)\nSagar Beltxa 2,5€kg; Imperial udarea 3;Goldrush sagarra 3,5; Idarret sagarra 3,5; Mizpirak 3; Irasagarra 4; Gaztaina 3-5; Bertako hurra 5;Junbo Sagarra 3;Reina de reinetas Sagarra 3; Bella Boscop Sagarra 2,5-3,5 ; Intxaurra 5;Errezil sagarra 2-3; Reineta Gris Sagarra 3,50; Morkotxa sagarra 3,50; Kiwi 3,80-5; Crimson Crip sagarra 3,5€/kg. Jonagold sagarra 3,5€/kg.\nKg : Errefautxoa 1-1,80€; Tupinambo 5€/kg ; Baba txikia 6-8€/kg; Bruselazak 6-7; Boniatoa 3-3,5 ; Tatsoi 9; Babarrun beltz aletua 16-18; Potxak 12; Kalabaza 3; Lollo 0,60-1; Pipermorroa 4; Albaka hostoak 9; Piper italianoa 5,5 ; Aza 2; Txaiota 3,5; Kale aza 1-2; Potimarron kalabaza 2; Kolirabano 4;Daikon aza 3; Mizuna 10;Bimi morea 10€/kg. Errukula 9€/kg. Babarrun zuri txikia 12€/kg.Garbantzuak 4€/kg.\nBanaka : Azalorea 1,5-2; Brokoli morea 2; Kale aza morea 2€; Romanescu 2-2,5€; Lombarda 2,5; Eskarola 2,50;urazak 0,60-2; Hoja de Roble 0,60-1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 1-4;Repollo 1-4; Pak Choi 1,50; Pak Choi morea 1,20;Azalore morea 2,5-3 ; Kardua 4,95€ ; Aza txinatarra 1,60€ u. Mihilua 1,5€ u. Romanescu laranja 2€\nSortan : Txikoria 1,5€ sorta; Baratzuri freskoa 1; Rabanito 1 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; ;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Nabiza 1; Tipula 2; Koloretako azelgak 2; Martorria (cilantro) 1,5€\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nPentsamendua 1,5; Ziklamen txikia 4,5; Ziklamen handia 6,5;Txillarra 6,50-8,5; Hortentsia 10; Labanda 3,5-5,5; Bracteantha 10; Primula 2,20; Larrosak 13,5; Kamelia 14; Kalendula 4,5-5€; Azalea 6-12,50;Kalantxoe 4,50-7Surfinia 2,5 ; Tagetes 1,5; Petunia 1,5€, Gerbera 7,5,Lirioak 4;Salvia 1,5€ / unitatea; Lobelia 4,5-5,5; Vinca 2,5-3€ Biola 1,5; Vellis 1,5€\nPrimula obcónica 7,5€; Antirrhinum 1,5-2,5€; Santa Teresa Luma 14;; Jazintoa 2,5e/ unitatea; Anemona de Caen 4,5€ / Unitatea\nUnitatea: Dorian ilar landarea 0,20; Ziazerba landarea 0,10€ u.; Aza kixkur landarea 0,15; Erremolatxa landarea 0,10; Perexila landarea 0,10; Apio landarea 0,10-0,20; Azalore landarea 0,20; Brokoli landarea 0,20;Romanescu landarea 0,20; Eskarola landarea 0,20; Atxikoria landarea 0,20; Kardo landarea 0,80; Marrubi landarea 1€\nZientoa: Tipulin landarea 3,5-4€ zientoa;uraza 5; hoja de roble uraza 6-10;kukulu 6-10; Porru landarea 4€ / Zientoa; Tipulin gorri landarea 3,5€-4€ zientoa ; Tipula Gorria Zabal landarea 4€ zientoa (Cebolla roja de Zalla)\nSan Blas opila 2€ / unitatea; Arto gorri irina 6€/kg; Arto irina 3€/kg; Eztia 14,20-18€/kg.; Propoli 10€/30ml.; Polena 10€/250gr.;Sagar dultzea 10;Irasagar dultzea 10€; Arto opila 6;Behi esne yogurta 6; Kalabazin opila 0,80; Sagar zukua 4; Eztiz egindako kakao krema zuria eta beltza eta pralinea 6,60€ 220gr.; Ezti ozpina 250ml 4€; Ezti kombucha 0,75cl botilla 16€; Kandela 1€; Abaraska 10€ 200gr.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000652", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Laburpena : Argitaratu gabeko zinten aurkikuntzak Juan Carlos Pérez, ITOIZ talde ikonikoaren burua, taldea bere unerik gorenean desegiteari buruz hausnartzera eraman du, gaur egun oraindik ere ukatzen duen pop-erako estilo-aldaketaren ondoren. Horrela, Juan Carlosek taldearen esentziarako bidaia katartikoa hasiko du, eta taldearen hasiera 1970eko hamarkadako Mutrikuko rock talde progresibotzat hartuko du, iraganarekin adiskidetzeko balioko diona.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000653", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "TAO informazio bulegoa zabaldu dute, ordenantza berriak ekarriko dituen aldaketak azaltzeko\nEgoiliar-baimena zein merkatarientzako baimena eskatzeko tramiteak burutu ahal izango dira\nTrafiko eta aparkalekuen ordenantza berria datorren apirilaren 1ean jarriko da indarrean baina horren aurretik, herritarren zalantzak argitzeko eta egoiliar-baimena eskatzeko tramiteak egiteko, TAO bulegoa ireki da udaletxean.\nBeasaingo Udalaren ustez, TAO berriak, Beasainen ibilgailuen aparkalekua modu eraginkorrean erregulatuko du, ingurumenean, espazio publikoaren kalitatean zein pertsonen irisgarritasunean inpaktu positibo bat izan dezan. Gainera, etxebizitzetara, zerbitzu publikoetara eta herriko merkataritza guneetara sarbidea ere errazteko balioko du. Halaber, araudi honek mugikortasun modu ekologikoagoak sustatzea du helburu, garraio publikoa, ibilgailu partekatua edota oinez zein bizikleta bidezko desplazamenduak lehenetsiz, ongizatean duten eragin positiboa kontuan hartuta.\nAraudi berriak hiru berrikuntza nagusi ditu: S2 sektore berria sortzen da (Barrendain plazatik Dolarearaino), egoiliar-baimena dutenentzat aparkaleku esklusiboak txertatzen dira erdigunean, landa auzoetako bizilagunentzako zein merkatari txikientzako baimenak ahalbidetzen dira eta sektore guztietan lehen 20 minutuak doan izango dira tiketarekin (egoiliarrentzako plaza esklusiboetan ezik).\nGaur egun Ezkiaga auzoko eta erdiguneko TAO sektoreak bereizten diren bezala, ordenantza berriak hirugarren sektore bat sortu du. Hain zuzen ere, Barrendain plaza eta Garmendia-Otaola ardatzetik Dolarea parkera arte gelditzen den eremua.\nUdalak adierazi duenez, sektoreak hartzen duen eremuan aparkaleku gabeziak presio handia eragiten du. Batetik, Beasaindik kanpo garraio publikoa hartzeko datozenek eremu honetan sortzen duten aparkaleku presioa. Bestetik, Beasainera lan egitera etorri eta sektore honetan aparkatzen dutenek sortutako presioa. Gainera, gune honetan etxebizitza askok ez dute aparkaleku pribaturik.\nErdiguneko S1 eta S2 sektoreetan, baimendutako egoiliarrentzako aparkaleku esklusiboak sortuko dira, guztira 425 plaza. Horrela, baimenduek denbora mugagabean aparkatu ahal izango dute dagokien sektoreko Bertakoak ikurrekin seinaleztaturiko plazetan. Horietatik, 120 plaza Gipuzkoa Plazan kokatuko dira eta beste hainbat Esteban Lasa, San Inazio, Oriamendi 32-47, Nekolalde, Mendeurren eta Nabarro Larreategi kaleetan. Horretaz gain, egoiliar baimenduek beraien sektoreko gune urdin osoan ere aparkatu ahal izango dute baldintza berdinetan.\nEzkiaga (ZE) sektorean aldiz, orain arteko araudiak emandako emaitza positiboak ikusita, ez da aldaketarik egongo. Auzoko egoiliar baimenduen ibilgailuak baino ezingo dira aparkatu gune gorrian, astelehenetik ostiralera 23:00etatik 08:30era. Ordutegi honetatik kanpo, aparkatzea doakoa izango da.\nLanda-auzoetako herritarren kasuak arreta bereziz aztertu du ordenantza berriak. Hori dela eta, landa-auzoetako egoiliar baimena sortu da. Baimen horrekin landa-auzotarrek euren ibilgailua gune berdeetan denbora mugagabean aparkatzeko aukera izango dute.\nS1 edo S2 sektoreetan dauden merkatari txikiek ibilgailu batentzako baimena atera ahal izango dute, beti ere, ibilgailu hori Beasainen ez badago erregistratuta. Baimen honekin, dagokien sektoreko gune urdinean aparkatu ahal izango dute denbora mugarik gabe.\nKasu guztietan, TAO baimena eskuratu nahi duen edonork, gaur egun egoiliar-baimena dutenak barne, ezinbestean dagokion eskaera egin beharko dute TAO bulegoan (aurretik hitzordua hartuz) edota Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez.\n- Gune marroia (egonaldi motza): lehen 20 minutuak doan izango dira eta gehienez ordu eta erdi aparkatu ahalko da (1,5€). Egoiliar-baimenarekin ezingo da aparkatu. Gernika pasealekuko frontoi atzea, Barrendain plaza eta Anbulategia.\n- Gune urdina (egonaldi ertaina): lehen 20 minutuak doan izango dira eta gehienez 4 ordu aparkatu ahalko da (4€). Goiz edo arratsaldeko ordutegi blokeak osatzeko aukera. Egoiliar-baimenarekin aparkatu ahal izango da, beti ere sektore berekoa bada. Erdigunean, S1 eta S2 sektoreetan kokatzen da.\n- Gune berdea (egonaldi luzea, aparkaleku disuasorioak): lehen 20 minutuak doan izango dira eta gehienez 7,5 ordu aparkatu ahalko da (3€), egun osoa. Egoiliar-baimenarekin ezingo da aparkatu landa-auzoetako herritarrak izan ezik. Gipuzkoa plaza, Trenbide kalea eta Gernikako pasealekua.\n- Gune gorria (Ezkiaga): Ezkiaga sektorean (ZE). Orain arte bezala. Ezkiaga auzoan bakarrik aparkatu ahal izango dute baimendutako egoiliarren ibilgailuak ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera 23:00etatik 08:30era.\n- B-R egoiliar-baimendun plaza esklusiboak (berria): bere sektorean baimenduta dauden egoiliarrek bakarrik aparkatu ahal izango dute (S1 edo S2). Urte osoan, 24 orduz. S1 sektorean baimendutako egoiliarrek ezin izango dute S2ko egoiliarren plazetan aparkatu, eta alderantziz.\nInformazioa edota arreta bulegoan hitzordua eskatzeko deitu 661 202 832 telefono zenbakira, idatzi epostara, edo sartu www.beasain.eus/tao webgunean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000654", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Tokiko kirolaren sare sozialak banatu ditu joan zen urte amaieran iragarri zuen zozketako sariak: Eusko Label Winter Series erremonte txapelketako bi sarrerak @Jm601214 erabiltzaileak irabazi ditu; Euskaltel Euskadi taldearen maillota, berriz, @pirido-k eraman du; eta Forum Sport dendako 300 euroko erosketa-bonua @umen erabiltzailearentzat izan da.\nMatx-ek eskerrak eman nahi dizkie sare sozialean erregistratu eta lehiaketan parte hartu duten guztiei. Saridunak zoriontzearekin batera, Laboral Kutxak eta Euskaltel Euskadik emandako laguntza ere eskertu nahi izan du.\nEdukiak dira Matx.eus-en indargune nagusia. Gertuko kirolaren bestelako ikuspegi bat erakusteko, ikus-entzunezko ganberroak ekoizten dituzte. Inkestak, kluben arteko desafioak, jokoak, elkarrizketak... ikus daitezke, besteak beste, sare sozialean. Era berean, toki komunikabideen kirol albisteak ere irakurri ahal izango dira.\nBaina, sare soziala den neurrian, erabiltzaileak jarri nahi dituzte guztiaren erdigunean. \"Kirolarien, kluben eta kirolzaleen komunitatea josi nahi dugu. Eurek elikatu eta aberastuko dute-eta sarea\", esan dute proiektuko arduradunek.\nMatx.eus-ek hainbat abantaila eskainiko dizkio bertan erregistratzen den erabiltzaileari: alde batetik, Matx-ek sortzen dituen edukiak osorik ikusteko aukera bakarra izango da; bestetik, interesen araberako albisteak jasotzeko aukera ere eskainiko du: kirol modalitatea, herria, bailara... aukeratuta, haiei loturiko albisteak irakurri ahal izango ditu erabiltzaileak. Eta klubentzako leiho berri bat ere izango da, euren berri emateko eta zaleengandik gertu egoteko euskarazko plataforma. Gaur egun, 600 erabiltzailek baino gehiagok osatzen dute tokiko kirolaren sare soziala.\nIzena ematea oso erraza da: Matx.eus webgunera jo, Sortu kontua klikatu eta bertan eskatzen diren datuak betez, sistemak automatikoki gomendatzen ditu zure interesekoak izan daitezkeen erabiltzaileak eta gaiak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000655", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Desagertutako ohitura berpizteko inauteriak ospatuko dituzte otsailaren 28an\nJTK Lazkaun eta Oin Arin Dantza taldeek Lazkaoko inauteriak berreskuratzeko ekimena jarri dute martxan eta horren parte izateko gonbitea zabaldu dute:\n\"Erabat desagertu den ohitura bat izan zuen Lazkaok duela 60-70 urtera arte, inauteriak ospatzeko. Mozorroak deituriko pertsonaiak etxerik etxe eta kalez kale dantzan eta eskean ibiltzen ziren. 1960 inguruan eten zen ohitura berreskuratu nahi dugu.\"\n1960 inguruan eten zen ohitura berreskuratzeko, otsailaren 28an inauteriak ospatuko dituzte herrian eta haur, gazte eta heldu gonbidatu ditu taldeak egun berezian parte hartzera. Horretarako, bi entsegu egun ezarri dituzte LH-HH eraikinean otsailaren 14 eta 21ean arratsaldeko 17:30ean.\nIzena emateko GALDETEGI HAU erantzun behar da eta informazio gehiago nahi izanez gero, helbidera idatziz jaso daiteke.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000656", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Desagertutako ohitura berpizteko inauteriak ospatuko dituzte otsailaren 28an\nJTK Lazkaun taldeak, Oin Arin Dantza taldeak, San Benito Ikastolak, Zagupe Aisialdi Taldeak eta Lazkao Txiki Musika Eskolak Lazkaoko inauteriak berreskuratzeko ekimena jarri dute martxan eta horren parte izateko gonbitea zabaldu dute:\n\"Erabat desagertu den ohitura bat izan zuen Lazkaok duela 60-70 urtera arte, inauteriak ospatzeko. Mozorroak deituriko pertsonaiak etxerik etxe eta kalez kale dantzan eta eskean ibiltzen ziren. 1960 inguruan eten zen ohitura berreskuratu nahi dugu.\"\n1960 inguruan eten zen ohitura berreskuratzeko, otsailaren 28an inauteriak ospatuko dituzte herrian eta haur, gazte eta heldu gonbidatu ditu taldeak egun berezian parte hartzera. Horretarako, bi entsegu egun ezarri dituzte LH-HH eraikinean otsailaren 14 eta 21ean arratsaldeko 17:30ean.\nIzena emateko GALDETEGI HAU erantzun behar da eta informazio gehiago nahi izanez gero, helbidera idatziz jaso daiteke.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000657", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Legorretako Herri Jaiak antolatzeko bilera egingo dute datorren asteazkenean\nLegorretako Herri Jaiak maiatza bukaeran izango dira aurtengoan. Denboraz antolatu nahi dituzte eta, horretarako, lehen bilera egingo dute datorren asteazkenean, hilaren 29an. Udaletxeko areto nagusian izango da arratsaldeko 17:30ean. Jaiak antolatzen lagundu ohi duten eragile, elkarte, talde eta norbanakoei egin diete deialdia dagoeneko. Hala ere, Jaietarako interesgarria izan daitekeen edozer duela uste duen ororentzat ere bilerarako ateak zabalik daudela jakinarazi dute Udaleko Kultura lantaldetik.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000658", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Asteburu honetan, 'A real pain' filma, 'Klara eta hazi magikoen misterioa' euskarazko haurren filma eta 'Itoiz. Udako sesioak' Goieniz Zinekluban.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000659", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Beasain, Ordizia eta Legorreta inguruan, N-1 errepidea moztuko da igandean\nN-1 errepidearen igandeko mozketaren abisua pasa du Gipuzkoako Foru Aldundiak\nInausketa eta mozketa lanak direla eta igandean, Beasain, Ordizia eta Legorreta inguruan, N-1 errepidearen errei batzuk itxi egingo dira.Urtarrilaren 20an goizeko 09:00tatik hasita, 5 asteko iraupena izango du, otsailaren 24a mozketen azkeneko eguna izanik.\nGazteiz-Lasarte noranzko errei motela; Tximela paretik, Ordiziako Altamirara. Mozketa honek 7:30etatik 14:00etara izango du trafikoan eragina. Lasarte-Gasteiz noranzkoan errei azkarrean aldiz, Legorretako irteeratik, Arama parera arte itxiko da. Errepide hontan, mozketak 14:00etatik 19:00etara trafikoan eragingo du.\nErreien mozketa ez da aldiberekoa izango eta lanak urtarrilaren 26an gauzatuko dira.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000660", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Albarikokero, Almendro, Ciruelo, Manzano, Melocotonero, membrillero, Peral, Grosellero, frambueso, Arandano, 15€\nArdi gazta ruloa 19,50€ / kiloa; Ardi gazta ondua 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 12-20; mamitze laktikoko behi gazta 18;Behi gazta Urdina 21-25; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; ahuntz gazta 16; Behi Gazta Ondua 19€/kg; Gaztanbera 2,80€ 250gr (11,20€ kg.)\nLimoia 2€ / kg; Mendiola Sagarra 3€ / kg;Sagar Beltxa 2,5€kg; Imperial udarea 3;Goldrush sagarra 3,5; Idarret sagarra 3,5; Mizpirak 3; Irasagarra 4; Gaztaina 3-5; Bertako hurra 5;Junbo Sagarra 3;Reina de reinetas Sagarra 3; Bella Boscop Sagarra 2,5-3,5 ; Intxaurra 5;Errezil sagarra 2-3; Reineta Gris Sagarra 3,50; Morkotxa sagarra 3,50; Kiwi 3,80-5\nKg : Errefautxoa 1-1,80€; Tupinambo 5€/kg ; Baba txikia 6-8€/kg; Bruselazak 6-7; Boniatoa 3-3,5 ; Tatsoi 9; Babarrun beltz aletua 16-18; Potxak 12; Kalabaza 3; Lollo 0,60-1; Pipermorroa 4; Albaka hostoak 9; Piper italianoa 5,5 ; Aza 2; Txaiota 3,5; Kale aza 1-2; Potimarron kalabaza 2; Kolirabano 4;Daikon aza 3; Mizuna 10;Bimi morea 10€/kg. Errukula 9€/kg.\nBanaka : Azalorea 1,5-2; Brokoli morea 2; Kale aza morea 2€; Romanescu 2-2,5€; Lombarda 2,5; Eskarola 2,50;urazak 0,60-2; Hoja de Roble 0,60-1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 1-4;Repollo 1-4; Pak Choi 1,50; Pak Choi morea 1,20;Azalore morea 2,5-3 ; Kardua 4,95€ ; Aza txinatarra 1,60€ u. Mihilua 1,5€ u. Romanescu laranja 2€\nSortan : Txikoria 1,5€ sorta; Baratzuri freskoa 1; Rabanito 1 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; ;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Nabiza 1; Tipula 2; Koloretako azelgak 2; Martorria (cilantro) 1,5€ sorta\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nPentsamendua 1,5; Ziklamen txikia 4,5; Ziklamen handia 6,5;Txillarra 6,50-8,5; Hortentsia 10; Labanda 3,5-5,5; Bracteantha 10; Primula 2,20; Larrosak 13,5; Kamelia 14; Kalendula 4,5-5€; Azalea 6-12,50;Kalantxoe 4,50-7Surfinia 2,5 ; Tagetes 1,5; Petunia 1,5€, Gerbera 7,5,Lirioak 4;Salvia 1,5€ / unitatea; Lobelia 4,5-5,5; Vinca 2,5-3€ Biola 1,5; Vellis 1,5€\nPrimula obcónica 7,5€; Antirrhinum 1,5-2,5€; Santa Teresa Luma 14;; Jazintoa 2,5e/ unitatea; Anemona de Caen 4,5€ / Unitatea\nUnitatea: Errefautxo landarea 0,10€; Dorian ilar landarea 0,20; Ziazerba landarea 0,10€ u.; Aza kixkur landarea 0,15; Erremolatxa landarea 0,10; Perexila landarea 0,10; Apio landarea 0,10-0,20; Azalore landarea 0,20; Brokoli landarea 0,20;Romanescu landarea 0,20; Eskarola landarea 0,20; Atxikoria landarea 0,20; Kardo landarea 0,80;\nZientoa: Tipulin landarea 3,5-4€ zientoa;uraza 5; hoja de roble uraza 6-10;kukulu 6-10; Porru landarea 4€ / Zientoa; Tipulin gorri landarea 3,5€-4€ zientoa ; Tipula Gorria Zabal landarea 4€ zientoa (Cebolla roja de Zalla)\nSan Blas opila 2€ / unitatea; Arto gorri irina 6€/kg; Arto irina 3€/kg; Eztia 14,20-18€/kg.; Propoli 10€/30ml.; Polena 10€/250gr.;Sagar dultzea 10;Irasagar dultzea 10€; Arto opila 6;Behi esne yogurta 6; Kalabazin opila 0,80; Sagar zukua 4; Eztiz egindako kakao krema zuria eta beltza eta pralinea 6,60€ 220gr.; Ezti ozpina 250ml 4€; Ezti kombucha 0,75cl botilla 16€; Kandela 1€; Abaraska 10€ 200gr.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000661", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Asteazkenean, urtarrilaren 22an, Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikoaren bigarren saioa izango dugu Usurbe Antzokian\nEquilibrio El balance oculto del océano - Juan Carlos García Carrillo", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000662", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Lazkaoko Udalak doluminak adierazi ditu Udal korporazioaren eta Lazkaoko herritar guztien izenean, bere familia, lagunei eta Lazkao Kirol Elkarteko kide diren guztiei.\nLazkaoko Kirol Elkarteak atzo egin zuen publiko bere sare sozialetan. Bertan zabaldutako mezuan, lehendakariak urte guzti hauetan eginiko lana eta utzitako legatua goraipatu nahi izan dute, familia eta gertukoei doluminak emanez.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000663", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Nahigabeko bakardadeari aurre egin eta osasun mentalaren zaintza areagotzeko 'Zulo beltza' ikuskizunaren hausnarketa egingo da Beasainen\nEmanaldia eta hausnarketa dinamika urtarrilaren 21, 22, 28 eta 29an egingo da Aranealde eraikinean.\nBeasaingo Udalak eta Dar-Dar gizarte ekimenak antolatutako ekitaldi honetan, 'Zulo beltza' ikuskizuna ikusi eta ondoren honi buruzko gogoeta egingo da bi orduko saio parte hartzaileetan. \"Egungo gizartean geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari den osasun emozionala zaindu eta prebenitzeko helburuaren baitan antolatu den ekimen honek, pertsonen ongizate integralean eragin zuzena izatea da asmoa\" adierazi du Udalak.\nIkuskizunak gaixotasun mentalak eta hauen inguruan gure gizartean dagoen tabua eta sortzen duten gizarte bazterkeria lantzen ditu eta antsietatea, depresioa, tristura sakona, eskizofrenia eta suizidioa bezalako gaiak irudikatuko ditu. Era honetan, herritarrek gaiaren inguruan dituzten kezkak eta beldurrak azaleratzeko helburuarekin, Udalak hauetan parte hartzeko gonbitea zabaldu du.\nHauetara bertaratzeko, izena ematea beharrezkoa izango da aldez aurretik GALDETEGI HAU osatuz, helbide elektronikora idatziz edota 626 91 63 74 zenbakira deituz. Saio guztiak arratsaldeko 18:30ean izango dira Aranealde eraikinean (Erauskin kalea, 5).", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000664", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Mastodoneko tkm.eus-ekin bat egin du GITBk, tokiko sare soziala eratzeko\nTOKIKOMek, 78 euskarazko toki komunikabide batzen dituen taldeak, tkm.eus sortu du, tokiko edukian espezializatuko den Mastodon sare sozialeko nodoa. Goierri Telebista ere hemen izango da gaurtik aurrera, kontuarekin. Mastodon gizarte-sare eta mikroblogintza zerbitzua da, 2016ean sortua, egitura deszentralizatuan eta software librean oinarritzen dena.\nErresuma Batuko BBC irrati-telebista publikoaren ereduari jarraiki, Mastodon sare irekian nodo propioa sortu du Tokikomek: tkm.eus-en TOKIKOMeko komunikabideak eta profesional zein kolaboratzaileak baino ezingo dira erregistratu, eta araudi zorrotz bati jarraitu beharko diote, besteak beste, informazioa eta iritzia ondo bereizteko. Mastodoneko kontua duen edonork jarraitu ahal izango ditu Tokikomeko kontuak, gure edukiak eskura izateko.\nOrain artean erabili ditugun sare sozialak oraindik jende asko erakartzen dute, eta oraingoz haietan presente jarraitu beharko dugu denbora batez, baina, hedabide gisa, gero eta beharrezkoagoa iruditzen zaigu gure jarduera soziala gure kontrolpeko plataformen bidez egin ahal izatea, ildo editoriala geuk markatuta.\nTOKIKOMetik dei argia egin diete toki komunikabideen jarraitzaileei: \"Egin zuk ere zero kilometroko edukiaren aldeko apustua. Jarraitu gertuko informazioa algoritmoetatik urrun\". Kontu hauetako bati (edo gehiagori) jarraitzeko, errazena Mastodon sareko kontu batetik egitea da:\nDagoeneko Mastodon erabiltzen baduzu, Mastodoneko bilaketa kutxan interesatzen zaizun kontua sartu, eta berehala jarraitu ahalko duzu.\nOraindik ez baduzu Mastodon konturik, euskaraz funtzionatzen duten bi zerbitzari daude aukeran, eta haietan kontu berria irekitzea oso erraza da:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000665", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Asteburu honetan, 'Better Man' filma eta 'Andereño' haur antzerkia Usurbe Antzokian.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000666", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Beasaingo Udalak ibilgailu elektriko hibridoengan apustu egiten du\nMugikortasun jasangarriaren printzipioa betez, Beasaingo Udalak udaltzainen auto zaharra, auto elektriko hibrido batengatik ordeztu du.\nMugikortasun jasangarriaren printzipioak betetzeko eta energia iturri garbietara trantsizioa egiteko helburuarekin, Beasaingo Udalak 15 urte zituen auto zaharra, hibrido elektrikoa den auto batengatik ordeztea erabaki du.\nOrdezkapen honek, klima aldaketari mesede egiten dio eta berotegi efektua areagotzen duen gas gutxiago emitituko ditu. Horrez gain, Beasaingo Udalak ingurumenarekiko duen mugikortasun jasangarriaren printzipioarekin bat dator, karbono aztarna eta bertako kutsadura akustikoa murriztuz eta herritarren bizi-kalitatea eta hiriko airea hobetzen lagunduz.\nEkonomiaren ikuspegitik ere, auto hauek erregai kontsumoa murriztu egiten dute eta hiriguneetako ibilbideetan, modu elektrikoan ibiltzen dira. Horrez gain, auto honen mantentze lanen kostua ere murritzagoa izango da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000667", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta ruloa 19,50€ / kiloa; Ardi gazta ondua 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 12-20; mamitze laktikoko behi gazta 18;Behi gazta Urdina 21-25; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; ahuntz gazta 16; Behi Gazta Ondua 19€/kg; Gaztanbera 2,80€ 250gr (11,20€ kg.)\nSagar Beltxa 2,5€kg; Imperial udarea 3;Goldrush sagarra 3,5; Idarret sagarra 3,5; Mizpirak 3; Irasagarra 4; Gaztaina 3-5; Bertako hurra 5;Junbo Sagarra 3;Reina de reinetas Sagarra 3; Bella Boscop Sagarra 2,5-3,5 ; Intxaurra 5;Errezil sagarra 2-3; Reineta Gris Sagarra 3,50; Morkotxa sagarra 3,50; Kiwi 3,80-5\nKg : Errefautxoa 1-1,80€; Tupinambo 5€/kg ; Baba txikia 6-8€/kg; Bruselazak 6-7; Boniatoa 3-3,5 ; Tatsoi 9; Babarrun beltz aletua 16-18; Potxak 12; Kalabaza 3; Lollo 0,60-1; Pipermorroa 4; Albaka hostoak 9; Piper italianoa 5,5 ; Aza 2; Txaiota 3,5; Kale aza 1-2; Potimarron kalabaza 2; Kolirabano 4;Daikon aza 3; Mizuna 10;Bimi morea 10€/kg. Errukula 9€/kg.\nBanaka : Azalorea 1,5-2; Brokoli morea 2; Kale aza morea 2€; Romanescu 2-2,5€; Lombarda 2,5; Eskarola 2,50;urazak 0,60-2; Hoja de Roble 0,60-1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 1-4;Repollo 1-4; Pak Choi 1,50; Pak Choi morea 1,20;Azalore morea 2,5-3 ; Kardua 4,95€ ; Aza txinatarra 1,60€ u. Mihilua 1,5€ u. Romanescu laranja 2€\nSortan : Txikoria 1,5€ sorta; Baratzuri freskoa 1; Rabanito 1 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; ;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Nabiza 1; Tipula 2; Koloretako azelgak 2; Martorria (cilantro) 1,5€ sorta\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nPentsamendua 1,5; Ziklamen txikia 4,5; Ziklamen handia 6,5;Txillarra 6,50-8,5; Hortentsia 10; Labanda 3,5-5,5; Bracteantha 10; Primula 2,20; Larrosak 13,5; Kamelia 14; Kalendula 4,5-5€; Azalea 6-12,50;Kalantxoe 4,50-7Surfinia 2,5 ; Tagetes 1,5; Petunia 1,5€, Gerbera 7,5,Lirioak 4;Salvia 1,5€ / unitatea; Lobelia 4,5-5,5; Vinca 2,5-3€ Biola 1,5; Vellis 1,5€\nPrimula obcónica 7,5€; Antirrhinum 1,5-2,5€; Santa Teresa Luma 14;; Jazintoa 2,5e/ unitatea; Anemona de Caen 4,5€ / Unitatea\nUnitatea: Errefautxo landarea 0,10€; Dorian ilar landarea 0,20; Ziazerba landarea 0,10€ u.; Aza kixkur landarea 0,15; Erremolatxa landarea 0,10; Perexila landarea 0,10; Apio landarea 0,10-0,20; Azalore landarea 0,20; Brokoli landarea 0,20;Romanescu landarea 0,20; Eskarola landarea 0,20; Atxikoria landarea 0,20; Kardo landarea 0,80;\nZientoa: Tipulin landarea 3,5-4€ zientoa;uraza 5; hoja de roble uraza 6-10;kukulu 6-10; Porru landarea 4€ / Zientoa; Tipulin gorri landarea 3,5€-4€ zientoa ; Tipula Gorria Zabal landarea 4€ zientoa (Cebolla roja de Zalla)\nArto gorri irina 6€/kg; Arto irina 3€/kg; Eztia 14,20-18€/kg.; Propoli 10€/30ml.; Polena 10€/250gr.;Sagar dultzea 10;Irasagar dultzea 10€; Arto opila 6;Behi esne yogurta 6; Kalabazin opila 0,80; Sagar zukua 4; Eztiz egindako kakao krema zuria eta beltza eta pralinea 6,60€ 220gr.; Ezti ozpina 250ml 4€; Ezti kombucha 0,75cl botilla 16€; Kandela 1€; Abaraska 10€ 200gr.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000668", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Leire Artola alkateak beasaindar guztien izenean zoriondu du eta lore sorta oparitu dio\nJuan Bautista Usabiaga Etxeberriak 102 urte bete ditu eta arreba eta ilobaz inguraturik ospatu du. Arangoiti egoitzan, Leire Artola alkatearen bisita jaso du eta beasaindar guztien izenean zoriondu eta lore sorta bat oparitu dio.\nJuan Bautista, Ugartemendi auzoko Ugartemendi goikoa baserrikoa da izatez eta Udalak kaleratutako oharrean adieraqzi duenez, adimenez argi jarraitzen du. Izan ere, irakurketa gustokoa du eta beti du egunkariren bat edo liburururen bat gertu. Zorionak Juan Bautista!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000669", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Beasain eta Lazkao arteko N-I errepideko Donostia noranzkoko bideak itxi egingo dira igandean\nBeasain eta Lazkao udalerrien arteko N-I errepideko 419 lotunean, Senpereko biribilgunean, Donostiarako norazkoan sartzeko eta irteteko bide-adarrak itxiko dira igandean, urtarrilaren 19an.\nBertan bide segurtasuna hobetzeko hainbat lan egingo dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar batean azaldu duenez, inausketa eta mozketa lanak egingo dira bertako landaredia kentzeko. Gainera, lotuneko irlatxoan metalezko hesia jarriko da, bertako belar eta sastrakak kentzearekin batera.\nDonostiarako noranzkoan N-I errepidera sartzeko ordezko ibilbide gisa GI-3560 errepidea, Olaberrian barrena, erabiltzea aurreikusten da, edo, GI-4491 errepidea, Ordizian barrena.\nGasteiz-Irun noranzkotik datozela N-I errepidetik irten eta Lazkaora joan nahi dutenentzat, 417 lotunean, Castilloko lotunea, irtetea proposatzen da, eta GI-3560 errepidea erabiltzea Olaberria zeharkatuz Lazkaora iristeko, edo Beasaingo zeharbidetik joatea.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000670", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "'La guitarra flamenca de Yerai Cortés' filma gaur, Goieniz Zinekluban\nLaburpena : Antón Álvarezek, C.Tanganak, Yerai Cortés ezagutu zuenean, erabat liluratuta geratu zen bere talentuarekin eta bere familia-historiarekin. Flamenkoaren barruan ezohikoa da Yerai; ijito tradizionalistenek eta bera partaide den olatu berriko artista abangoardistek errespetatzen dute. Elkarrekin bidaia bat egitea erabakitzen dute, abestiak pena handi batek markatzen dituen disko bat grabatzeko. Bertan, prozesu artistikoak berak iraganarekin aurrez aurre jartzen du eta familiarteko sekretu bat esploratzera bultzatzen du, horren bidez gurasoekiko harremana berrantolatzen saiatuz. Emaitza pasio, maitasun eta barkamen istorio batean murgiltzeko esperientzia musikal paregabea garatzen duen filma da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000671", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "ZEK taldea sortu da Zaldibian, 2025. urtean musika ekitaldiak antolatzeko\nZaldibiko agenda musikala gestionatzeko taldeak, lehen musika ekitaldiak antolatu ditu\nAzken urteetako musika programazioaren beherakadari buelta emateko eta herriko agenda musikala berpizteko helburuarekin, urtarrilaren 8an, Zaldibiko Ekintza Kulturala (ZEK) taldea sortu zen. Hauek, Herriko Antzokia baliatuko dute, 2025.urtean beraien helburuak betetzeko.\nTaldearen estreinaldi bezala, urtarrilaren 17an, gaueko 22.30tan Zaldibiko Herri Antzokian, Nabasi (Zarautz/Ordizia) eta Keia (Zarautz/Oñati) taldeek, haien azken lanak aurkezteko, kontzertu bat eskainiko dute. Martxoaren amaieran beste ekitaldi bat antolatu dute jada eta bertan berriz, kontzertua Izaki Gardenak taldeak eskeiniko du.\nSarrerak antzokian bertan edo online eskuratzeko aukera dago. Aurrez erositako sarrerak, 8 euroko prezioa izango dute, bertan erositakoak aldiz, 10 euroko prezioa izango dute.\nGainontzeko programazioaren berri emateko eta sarrerak eskuratzeko, instagram kontua sortu dute ( @zektaldea ) eta harremanetan jarri nahi ezkero, helbide elektroniko bat jarri dute martxan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000672", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Amaiur Mendi Elkarteak 2025ean egingo diren mendi irteeren berri eman du\nNaturaz eta mendi-ibiliez gozatzeko hainbat irteera antolatu dituzte, elkarrekin taldean egiteko.\nLazkaoko elkarteak, aurtengo mendi irteeren datak eta helmugak argitaratu berri ditu.\nJarduera hauetan parte hartzeko aukera irekia da. Elkarteak herritar oro animatzen du, ariketa fisikoa ez ezik, naturarekiko lotura eta lagunarteko gozamena ere sustatzeko.\nInformazio gehiago jasotzeko edo irteeratarako izena emateko, elkartearekin jarri behar da harremanetan, helbide elektronikoaren bidez edo 688 60 11 86 telefonora deituz.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000673", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Asteburu honetan, 'Nosferatu' beldurrezko film arrakastatsua, 'Sonic 3: La película' haur filma eta 'La guitarra flamenca de Yerai Cortés' Goieniz Zinekluban.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000674", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Alegia eta Beasain inguruko N-I errepidean inausketa eta mozketa lanak egingo dituzte igandean. Gasteizerako noranzkoan errei motela itxiko dute Itsasondo eta Ordizia artean. Donostiarako noranzkoan ere errei motela itxiko dute Olaberria eta Beasain artean. Azkenik, Gasteizerako noranzkoan errei azkarra itxiko dute Legorreta eta Itsasondo artean.\nErrepidearen zati hauek ez dituzte aldi berean itxiko, eta lanak igande goizeko 7:00ak eta arratsaldeko 19:00ak bitartean burutuko dira.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000675", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta ruloa 19,50€ / kiloa; Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 12-20; mamitze laktikoko behi gazta 18;Behi gazta Urdina 21-25; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; ahuntz gazta 16; Behi Gazta Ondua 19€/kg; Gaztanbera 2,80€ 250gr (11,20€ kg.)\nSagar Beltxa 2,5€kg; Imperial udarea 3;Goldrush sagarra 3,5; Idarret sagarra 3,5; Mizpirak 3; Irasagarra 4; Gaztaina 3-5; Bertako hurra 5;Junbo Sagarra 3;Reina de reinetas Sagarra 3; Bella Boscop Sagarra 2,5-3,5 ; Intxaurra 5;Errezil sagarra 2-3; Reineta Gris Sagarra 3,50; Morkotxa sagarra 3,50; Kiwi 3,80-5\nKg : Errefautxoa 1-1,80€; Tupinambo 5€/kg ; Baba txikia 6-8€/kg; Bruselazak 6-7; Boniatoa 3-3,5 ; Tatsoi 9; Babarrun beltz aletua 16-18; Potxak 12; Kalabaza 3; Lollo 0,60-1; Pipermorroa 4; Albaka hostoak 9; Piper italianoa 5,5 ; Aza 2; Txaiota 3,5; Kale aza 1-2; Potimarron kalabaza 2; Kolirabano 4;Daikon aza 3; Mizuna 10;Bimi morea 10€/kg.\nBanaka : Azalorea 1,5-2; Brokoli morea 2; Kale aza morea; 2€ Romanescu 2-2,5€; Lombarda 2,5; Eskarola 2,50;urazak 0,60-2; Hoja de Roble 0,60-1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 1-4;Repollo 1-4; Pak Choi 1,50; Pak Choi morea 1,20;Azalore morea 2,5-3 ; Kardua 4,95€ ; Aza txinatarra 1,60€ u.\nSortan : Txikoria 1,5€ sorta; Baratzuri freskoa 1; Rabanito 1 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; ;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Nabiza 1; Tipula 2; Koloretako azelgak 2; Martorria (cilantro) 1,5€ sorta\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nPentsamendua 1,5; Ziklamen txikia 4,5; Ziklamen handia 6,5;Txillarra 6,50-8,5; Hortentsia 10; Labanda 3,5-5,5; Bracteantha 10; Primula 2,20; Larrosak 13,5; Kamelia 14; Kalendula 4,5-5€; Azalea 6-12,50;Kalantxoe 4,50-7Surfinia 2,5 ; Tagetes 1,5; Petunia 1,5€, Gerbera 7,5,Lirioak 4;Salvia 1,5€ / unitatea; Lobelia 4,5-5,5; Vinca 2,5-3€ Biola 1,5; Vellis 1,5€\nPrimula obcónica 7,5€; Anthirrinum 1,5-2,5€; Santa Teresa Luma 14;; Jazintoa 2,5e/ unitatea; Anemona de Caen 4,5€ / Unitatea\nUnitatea: Errefautxo landarea 0,10€; Dorian ilar landarea 0,20; Ziazerba landarea 0,10€ u.; Aza kixkur landarea 0,15; Erremolatxa landarea 0,10; Perexila landarea 0,10; Apio landarea 0,10-0,20; Azalore landarea 0,20; Brokoli landarea 0,20;Romanescu landarea 0,20; Eskarola landarea 0,20; Atxikoria landarea 0,20; Kardo landarea 0,80\nZientoa: Tipulin landarea 3,5-4€ zientoa;uraza 5; hoja de roble uraza 6-10;kukulu 6-10; Porru landarea 4€ / Zientoa; Tipulin gorri landarea 3,5€-4€ zientoa\nArto gorri irina 6€/kg; Arto irina 3€/kg; Eztia 14,20-18€/kg.; Propoli 10€/30ml.; Polena 10€/250gr.;Sagar dultzea 10;Irasagar dultzea 10€; Arto opila 6;Behi esne yogurta 6; Kalabazin opila 0,80; Sagar zukua 4; Eztiz egindako kakao krema zuria eta beltza eta pralinea 6,60€ 220gr.; Ezti ozpina 250ml 4€; Ezti kombucha 0,75cl botilla 16€; Kandela 1€; Abaraska 10€ 200gr.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000676", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Haurren zuzendutako lehiaketa hontan, eskulan edo bertso formatuan aurkeztu izan ahal dituzte haien proposamenak.\nIdiazabalgo Udalak antolatutako Gabonetako Sorkuntza lehiaketan, HH2tik LH6ra bitarteko umeei, haien lanak aurkezteko aukera eman die eta guztira 21 lan aurkeztu dira.\nLehiaketa 3 kategorietan sailkatzen da: A kategoria; HH2-LH2 bitarteko umeak, B kategoria; LH3-LH5 bitarteko umeak eta D kategoria LH6-tik aurrerako umeak.\nLehiaketa hontako saridunak, jada jakinarazi ditu Idiazalbalgo Udalak. A kategorian, Izadi Biguri Aperribai, 20 euroko saria jaso duena. B kategorian aldiz, Elene Dorronsoro Imaz, 30 euroko sariarekin eta D kategorian Ekai Collado Agirre, 70 euroko saria jaso duena.\nHorrez gain, kategoria bakoitzean 2 sariren zozketa egin da. A kategorian, Nikole Cuadrado Sarasola eta Mara Lizarralde izan dira irabazleak. Hauek, 15 eta 10 euroko saria jaso dute. B kategoriaren irabazleak Irati Galagarra Otamendi eta Elene Elio Goikoetxea, 25 eta 20 eurorekin sarituak eta azkeneko kategorian aldiz, Ekhi Barandiaran Ruiz De Alegria eta Nora Dorronsoro Imaz, 65 eta 60 euroko sarien irabazleak izan direnak.\nGainera, balkoiak atontzeko lehiaketara zazpi proposamen aurkeztu dira. Saridunak Ainitze Otamendi Urteaga, Irati Arrese Iparragirre eta Yolanda Sanchez izan dira. Hauek, 100, 80 eta 50 eurorekin sarituak izan dira.\nSaritu guztiak, diploma eta bertako dendetan kontsumitzeko bonoak jaso zituzten Udaletxeko areto nagusian urtarrilaren 3an egin zen ekitaldian.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000677", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Leire Sormenetik Harago dendak irabazi du Gabonetako X. Erakusleiho Lehiaketa\nAmets Bat saltokiak eraman du bigarren saria eta Xanu arropa dendak hirugarrena.\nHamargarren urtez, Gabonetako Erakusleihoen lehiaketa antolatu du Lazkaoko Udalak, tokiko negozioetan kontsumoa sustatu, garapen ekonomikoa bultzatu eta Gabonetan udalerriari bizia emateko helburuarekin.\nHogei saltokik hartu dute parte aurtengo edizioan. Guztira, 1.100 boto baino gehiago jaso dira eta Leire Sormenetik Harago, Amets Bat eta Xanu dendako erakusleihoak izan dira boto gehien jaso dituztenak.\nGaur goizean egin dute sari banaketa udaletxean eta irabazleek askotariko produktuez betetako saskia eta diploma bana jaso dituzte, beraien sormena eta ahalegina balioan jartzeko.\nLehen hiru sariez gain, botoarekin parte hartu zuten pertsona guztien artean, bost erosketa-bonu zozketatu dira. Hauek izan dira sarituak:\nBonu horiek urtarrilaren 4a arte erabili ahal izango dira, lehiaketan parte hartu duten saltokietan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000678", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gabon hauetan ere zuekin izango gaituzue. Usurbe Antzokitik festa zoriontsuak opa dizkizuegu!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000679", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Beñat Turrientes eta Mikel Lasa futbolari olinpikoek aitortza jaso dute 2024ko Kirolgalan\nGipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak urtero antolatzen duen Kirolgala ekitaldian, Gipuzkoako kirolariak saritzen dira. Aurten olinpiar urtea izanik, Olinpiar Jokoetan parte hartu duten kirolariak omendu dira, Ficoban egindako ekitaldian. Horrela, Beñat Turrientes eta Mikel Lasa futbolari goierritarrek aitortza jaso zuten. Beñat Turrientes beasaindarrak urrea lortu zuen aurten Parisen eta Mikel Lasa legorretarrak urrea eskuratu zuen Bartzelonan 1992an egindako Olinpiar Jokoetan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000680", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "4. OTARRAREN IRABAZLEA: Ma Carmen Mendizabal (Sustrai Fruta Denda)", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000681", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Atzo arratsaldean hasi ziren plaza husten eta garbitzen eta lan guztiak bukatu gabe badaude ere, Gabonetako ekitaldietarako prest egongo da. Ohiko azokako postuak Plaza Nagusian egongo dira.\nAzoka berezia, artisautza eta produktu gastronomikoen salmenta postuekin.\nGaragartza Plaza: Abere eta hegazti erakusketa eta Euskal Herriko Errege-sagarraren erakusketa eta salmenta.\nUdaletxe Azpian: 2024an Azoka utzi duten baserritarrei aitortza ekitaldia.\nUdaletxe Azpian: 2024 urtean zehar nazioarte mailan sariak irabazi dituzten gaztandegiei Esker Oneko Ekitaldia.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000682", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ostadar bat dantzatuz, herriak sortua herriari eskainiz, jarrai zagun dantzan\nOstadar Dantza Taldeko urteroko Gabonetako emanaldia eskainiko dugu datorren larunbatean, abenduak 21, Beasaingo Usurbe antzokian, 19:30ean. Aurten ohi baino bereziago, gure 40. urteurrena dantza eginez ospatuz\nGure ostadarra osatu zuten koloreak sendotze asmoz, eta etorkizunari so, oraina biziz ospatu dugu 2024. urtean zehar gure 40. urteurrena. Gure erara, guk dakigun bezala: dantzan . Eta ez diogu alferrik, gainera: aurten, egun oso batez, gelditu gabe ere hankak dantzan izan ditzakegula erakutsi diogu gure buruari, 24 orduz dantza eginez , alegia.\nEta horren harira, ezin genion gure urteroko zitari hutsik egin. Datorren larunbatean, abenduaren 21ean, urteroko dantza-emanaldia eskainiko dugu Beasaingo Usurbe antzokian, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da.\nUrtero egin izan dugun legez, Euskal Herriko hainbat lekutako dantzak eskainiko ditugu, dagozkien ezaugarriak (koreografiak, musika, jantziak...) ahalik eta hobekien islatuz. Gurekin izango ditugu taldeko euskarri ezberdinak: taldeko haurrak, helduak eta Plaza dantzen ikastaroko kideak, taldeko musikariek jotako doinuen erritmora dantzan.\nDena den, emanaldi berezia izaki, dantza-koreografi bereziren bat ere estreinatuko dugu aurten bere jaiotzaren 120. urteurrena izan den Maurizia Aldeiturriaga pandero-jole bizkaitarra omenduz , eta era berean, Aitor Alvarez Etxezarreta musikariak espreski Ostadar Dantza Taldearen 40. urteurrenaren harira sortutako piezak ere dantzaratuko ditugu.\nFalta ditugunak gogoan, garena osatuz eta etorkizunera irribarrez begiratuz, elkarrekin jarraitu nahi dugu dantzan. Herriak eman ziguna herriari eskainiz, eta garen familia sendotuz. Hori dela eta, aurtengo Gabonetako emanaldia elkarrekin eta elkarrentzat, dantzan egin eta horretan jarraitzeko aldarri bat izango da guretzat.\nBesterik gabe, emanaldia ikustera etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu guztioi, eta gurekin batera, dantzaren bidez, gurekin batera une atsegin bat igarotzera.\nGure aldetik, dantzan jarraituko dugu. Ilusioz, pozez, elkarrekin eta elkarrentzat. Herriak sortua herriari eskainiz. Maitasunez eta elkartasunez. Elkar zainduz eta babestuz. Euskaratik eta euskaraz. Errespetutik, elkarzaintzatik eta ikaskuntzatik.\nDantzan hasteko ilusioa duen sei urteko haurra, selektibitatea egitear den nerabea, hainbat arrazoiengatik eguneroko bizitza herritik kanpora egiten duen langilea, familiarekin kontziliatuz ahal duenean etortzen den gurasoa, eta jubilatu berritan gazte baten ilusio eta bizipoz berdinarekin astean behin dantzara etortzen dena... denak dira Ostadarraren parte. Berdin du gizonezkoa*, emakumezkoa*, lodia, argala, txikia, altua... izan. Bakoitzak ematen dio bere kolore propioa dantza taldeari.\nEta horri esker osatu dugu Ostadar Dantza Taldea azken 40 urteotan zehar. Izan ere, lau hamarkada pasa dira Jesus Mari Garate dantza-maisuak, 1984. urte inguru hartan haur eta gaztetxoentzako Ostadar izeneko dantza-talde txiki hura sortu zuenetik. Lau hamarkada elkar ezagutuz, elkarrengandik ikasiz eta elkarlanean proiektuak burutuz. Dantza da gure ardatza, bai, baina dantzatik haratago doa gure ostadarra. Bakoitza ezberdina bada ere, urratsak kolektiboki ematen ditugu, urteroko gure proiektuak aurrera ateratzeko. Bidea beti ez da erraza izaten, hori ere hala da: zailtasunak, momentuko beldur eta frustazioak... baina azken emaitza lortzen dugunean, edonolakoa delarik ere, beti jausten zaigu malkoren bat irribarre zabal batekin; elkarri ematen dizkiogun besarkada luzeetan keinu konplizeak izaten dira nagusi; eta elkarrekin gurutzatzen ditugun begiradetan, benetako maitasuna islatzen dugu. Elkar zaintzen gara, benetako familia baten gisara. Elkarrekin eta elkarrentzat.\nHala ere, gaur egun zerbait baldin bagara, ezin dira aipatu gabe utzi, Ostadar Dantza Taldea eraiki eta mantendu duten zutabeak. Zuei esker gara, eta lerro hauen bidez, aitortza xumea egin nahi genizueke gure ostadarraren bidea eraiki zenuten guztioi. Zuei esker hasi baitzen gure baitako kolore bakoitza dantzan.\nHorixe baita garena. Koloreen dantza da Ostadar Dantza Taldea. Iker Galartzak Gure Zirkua definitzerakoan esaten duen bezala: \"Gu ez gara munduko talderik handiena, baina egiten duguna gurea da; horrelakoak garelako\". Gure herriaren koloreak izaten jarraitu nahi dugu. Izan ere, halaxe baita: dantzatzen duen herria ez baita sekula hilko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000683", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "'Mufasa: El rey león' eta Ostadar Taldearen Gabonetako emanaldia, abenduaren 20tik 25era Usurbe Antzokian", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000684", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta ruloa 19,50€ / kiloa; Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 12-20; mamitze laktikoko behi gazta 18;Behi gazta Urdina 21-25; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16; Behi Gazta Ondua 19€/kg; Gaztanbera 2,80€ 250gr (11,20€ kg.)\nImperial udarea 3;Goldrush sagarra 3,5; Idarret sagarra 3,5; Mizpirak 3; Irasagarra 4; Gaztaina 3-5; Bertako hurra 5;Junbo Sagarra 3;Reina de reinetas Sagarra 3; Bella Boscop Sagarra 2,5-3,5 ; Intxaurra 5;Errezil sagarra 2-3; Reineta Gris Sagarra 3,50; Morkotxa sagarra 3,50; Kiwi 3,80-5\nKg : Bruselazak 6-7; Boniatoa 3-3,5 ; Tatsoi 9; Babarrun beltz aletua 16-18; Potxak 12; Kalabaza 3; Lollo 0,60-1; Pipermorroa 4; Albaka hostoak 9; Piper italianoa 5,5 ; Aza 2; Txaiota 3,5; Kale aza 1-2; Potimarron kalabaza 2; Kolirabano 4;Daikon aza 3; Mizuna 10;Bimi morea 10€/kg.\nBanaka : Azalorea 1,5-2; Brokoli morea 2; Kale aza morea; 2€ Romanescu 2-2,5€; Lombarda 2,5; Eskarola 2,50;urazak 0,60-2; Hoja de Roble 0,60-1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 1-4;Repollo 1-4; Pak Choi 1,50; Pak Choi morea 1,20;Azalore morea 2,5-3 ; Kardua 4,95€ ; Aza txinatarra 1,60€ u.\nSortan : Txikoria 1,5€ sorta; Baratzuri freskoa 1; Rabanito 1 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Nabiza 1; Tipula 2; Koloretako azelgak 2; Martorria (cilantro) 1,5€ sorta\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nPentsamendua 1,5; Ziklamen txikia 4,5; Ziklamen handia 6,5;Txillarra 5-8,5; Hortentsia 10; Labanda 3,5-5,5; Bracteantha 10; Primula 2,20; Larrosak 13,5; Kamelia 14; Kalendula 4,5-5€; Azalea 6-12,50;Kalantxoe 4,50-7Surfinia 2,5 ; Tagetes 1,5; Petunia 1,5€, Gerbera 7,Lirioak 4;Salvia 1,5€ / unitatea; Lobelia 4,5-5,5; Vinca 2,5-3€ Biola 1,5; Vellis 1,5€\nPrimula obcónica 7,5€; Anthirrinum 1,5-2,5€; Ziklamen berezia 9,5€; Txilar urdina 5€; Santa Teresa Luma 14;Ponsetia (Flor de Pascua ) 8-12;Adornurako korostia 6 ; Jazintoa 2,5e/ unitatea; Anemona de Caen 4,5€ / Unitatea\nUnitatea: Errefautxo landarea 0,10€; Dorian ilar landarea 0,20; Ziazerba landarea 0,10€ u.; Aza kixkur landarea 0,15; Erremolatxa landarea 0,10; Albahaka landarea 0,80; Perexila landarea 0,10; Apio landarea 0,10-0,20; Azalore landarea 0,20; Brokoli landarea 0,20;Romanescu landarea 0,20; Eskarola landarea 0,20; Atxikoria landarea 0,20; Kardo landarea 0,80\nZientoa: Tipulin landarea 3,5-4€ zientoa;uraza 5; hoja de roble uraza 6-10;kukulu 6-10; Porru landarea 4€ / Zientoa; Tipulin gorri landarea 3,5€-4€ zientoa\nGabonetako izeia 25€ / unitatea; Arto irina 3€/kg; Eztia 14,20-18€/kg.; Propoli 10€/30ml.; Polena 10€/250gr.;Sagar dultzea 10;Irasagar dultzea 10€; Arto opila 6;Behi esne yogurta 6; Kalabazin opila 0,80; Sagar zukua 4; Eztiz egindako kakao krema zuria eta beltza eta pralinea 6,60€ 220gr.; Ezti ozpina 250ml 4€; Ezti kombucha 0,75cl botilla 16€; Kandela 1€; Abaraska 10€ 200gr.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000685", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Donostiako hondakinak jasoko dituzten Irizar ie truck NG kamioiaren bi unitateak aurkeztu dituzte\nEneko Goia, Donostiako alkatea eta Imanol Rego, Irizar Taldeko CEOa izan dira aurkezpenean, besteak beste.\nGaurtik aurrera Irizar ie truck NG bi kamioik jasoko dituzte Donostiako hondakinak. Ormaiztegin egin dute bi ibilgailuen aurkezpena Irizarren instalazioetan. Bertan izan dira Eneko Goia, Donostiako alkatea eta Carlos Garcia, Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzi ordezkaria Donostiako Udalaren ordezkari gisa, baita Imanol Rego Irizar Taldeko CEOa, Josu Letona Irizar ie truck ibilgailuaren arduraduna eta Miquel Gutierrez Irizar ie truck ibilgailuaren salmenta arduraduna ere.\nBelaunaldi berriko ibilgailu horiek Irizar Gen3 bateriak dituzte, 307 kWh-ko energia ontziratuarekin eta 360 kWko gehienezko potentzia duen Irizar sistema traktore batekin. Alboko kargadun karrozeria da, 21m3-ko edukierarekin eta 9.200 kg-ko karga erabilgarriarekin. Ezaugarri horiekin, bi kamioiek Donostiako hirian eskatzen diren ustiapen eta autonomia eskakizunak betetzen dituzte. Hirian kutsadura atmosferiko eta akustikorik sortu gabe zirkulatu dezakete.\nErrotulazio berezia dute gaur aurkeztutako bi kamioi hauek. Izan ere, ibilgailuen atzeko aldean haurrek sortutako marrazkiak daude, Aniztasun eta Berdintasun Zinegotzigoak \"Gure hiria aurkituz\" izenburupean deitutako lehiaketara aurkeztutakoak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000686", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Mendiko federatu txartela Ataunen berritu edo egiteko aukera zabaldu da\nAurten ere, Ataun Kirol elkartearen bitartez, 2025ko mendiko federatu txartela berritzeko edo berria egiteko aukera egongo da Ataunen bertan. Eskaera korreo elektronikoz egitea bultzatu nahi du Kirol elkarteak, helbidera idatziz.\nHala eta guztiz ere, Aizkoate kultur elkartean bertan egiteko aukera ere eskainiko dute. Abenduaren 19an (osteguna) eta 20an (ostirala), 18:00etatik 20:00etara Ataun kirol elkarteko ordezkariak bertan egongo dira.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000687", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Arantzazu Gereñu Barriola izendatu dute Zeraingo alkate astelehenean ospatutako ez-ohiko osoko bilkuran. Gorka Urteagak arrazoi pertsonalengatik utzitako lekua hartu du Gereñuk, udalbatzaren babesa jasota. Lau aldeko bozka izan zituen eta bi abstenzio izan ziren, 7. zinegotzia ez zen bilkuran izan. Arantzazu Gereñu EH Bilduko zinegotzia izan da orain arte.\nZinegotzi kargu bat ere hutsik geratu zen eta Fermin Mendia Zunzunegik hartu du. EH Bilduren ordezkaria izango da.\nZeraingo udalbatza zazpi zinegotzik osatzen dute. Lau dira EH Bilduko ordezkariak eta hiru Zerain Burujabekoak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000688", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Murgildu zaitez adierazpen artistikoan eta mugetatik haratago doan mugimenduan barrena bidaia paregabe batean.\nDantzaz-ek, nazioarteko berrikuntza eta kalitatearekin duen konpromisoan, freskotasuna, kolore dardaratsuak eta entzuleekiko lotura unibertsala uztartzen dituen dantza-triptiko bat aurkezten du.\nHiru koreografo nabarmenek, bakoitzak bere ikuspegi eta pasioarekin, dantzatik haratago doan ikuskizun baten bidez gidatuko gaituzte; gorputzaren mugimenduaren bidez ehuntzen diren istorioen aberastasuna deskubritzera gonbidatzen gaituen esperientzia sentsorial bat da. Antzerkiaren itzaletatik naturarekiko loturaraino, pop koloreen eztandatik igaroz, obra bakoitza mundu apartetarako leiho bat da: dantza esperientzia pertsonalak, kultur estiloak eta naturaren esentzia bera batzen dituen zubi bihurtzen da.\nDantzaren triptiko honetan, adierazpen artistikoaren aniztasuna eta unibertsaltasuna ospatzen ditugu. Proposamenen freskotasuna, agertokia margotzen duen kolore-paleta eta entzuleekiko lotura sakona dira esperientzia honen bihotza. Utzi mugimenduaren magiara eramaten, non urrats bakoitzak istorio bat kontatzen duen eta keinu bakoitza adierazpen paregabea den.\nBat egin hitzetatik haratago doan bidaia honekin eta dantzari bere kabuz hitz egiten utzi!\nINTERPRETAZIOA: Antonio Aguilera, Maialen Alberro, Oihane Aramendia, Nerea Bakero, Jacopo Bellani, Enrico Benedet, Efrén Colomer, Olatz Egia, Clara Esteban, Aitzol Iraola.\nKOREOGRAFOAK: Paolo Mohovich, Alexandros Stavropoulos, Sarada Sarita.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000689", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Asteburu honetan, 'Emilia Pérez' film arrakastatsua, 'Superklaus' euskaraz etxeko txikientzat, Aurtzaka Txikien emanaldia eta Dantzaz taldearen 'Distirak' emanaldia Usurbe Antzokian.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000690", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gipuzkoako udalerri guztietara iristeko helburuarekin, Donostiako Gipuzkoa Plazako Foru Jauregian banatu izan dena, lehenengo aldiz, aurrekaririk gabeko hedapena egingo da.\nIrune Berasaluze, Gobernantza diputatuak, herritarrek urtero banaketa-puntu gehiago jartzeko eskaeraren aurrean, aurten pausu berri bat eman eta lurralde osoan banatzea erabaki dutela azaldu du.\nAurtengo egutegiaren edizioak, Gipuzkoa 1.000 urte lelopean, Gipuzkoren lehen aipamen dokumentala omendu dute eta hori izan da, ahalik eta gehien zabaltzearen arrazoia.\nEgutegiaren imprimatuko diren 40.000 aleak, udalerrietako biztanleriaren arabera banatu eta Gipuzkoako foru eraikinetan egongo dira eskuragarri. Egutegiaren inguruko informazio edo xehetasunak jakin nahi ezkero, webgunea kontsultatu daiteke. www.gipuzkoa.eus/eu/egutegiak", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000691", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "17:30 Barrenako areto nagusian: Azken Hostoa ipuin kontaketa musikatua. 2 urtetik aurrerako haurrei eta gurasoei zuzendua.\n17:00 Liburutegian: Txiki Kosmos, album familiarraren berrinterpretazioa argazkien bidez: LH3-LH6 bitarteko haurrei zuzendutako 3 ordutako tailerra. Aforo mugatua. Izen-ematea eta informazioa: Liburutegian.\n18:00 Barrenan: Irakurle taldea euskaraz Irati Goikoetxearekin. Liburua: Mari Luz Estebanen \"Haragizko erreformak\". Informazio gehiago: Liburutegian.\nXVII. Burrunbazale eguna: 12:30 aldera Plaza Nagusitik abiatuta \"kalejira irekia\" eta arratsaldean Burrunbazale txaranga ibiliko da kalez-kale.\n20:00 Sugaar Taberna: Juan De Diego Grebalariak taldearen kontzertua. Argiratzear duten Azken Uda diska berriaren aurkezpena eskainiko dute. Talde kideak: Juan De Diego (tronpeta), Toni Saigi (pianoa), Pere Loewe (kontrabaxua), Borja Barrueta (bateria). Antolatzailea: Arama Jazzaldia.\nEgunean zehar: Herriko abesbatzek eta ikastetxek kaleak alaituko dituzte.\n17:00 Tximistatik: Olentzero eta Mari Domingiren desfile irteera herriko dantzari, bertsolari, txistulari, trikitilari, abesbatzez eta errumaniar komunitateaz lagunduta. Geldialdiak: Eguzkiko atea, Garagartza eta Olano parea. Amaiera ekitaldia Jai Alai pilotalekuan. Bukatzeko, Burrunbazale txaranga.\n19:00 D'elikatuzen: Idiazabal Gazta eta Azokako eztien dastaketa. Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradia eta Balerdipeko eztiak-en eskutik.\nAltamiran: Gabonetako XIV. Futbol Txapelketa, alebin eta kadete kategorientzat. 10:00 alebinak eta 16:00 kadeteak. Antolatzailea: OKE futbola\n18:00 Herri Antzokian: Bakarrizketa festa (Olentzero eta Mari Domingiren oparia). Sarrera dohainik, gonbidapenak eskuragai Herri Antzokiko leihatilan.\n‍‍17:00etatik aurrera: XLVII San Silbestre Krossa - Jose Manuel Caballero XXI. Memoriala. Proba herrikoia 18:30. Antolatzailea: Ordiziako Udala. Laguntzailea: Txindoki Atletismo Taldea.\n17:00 Herri Antzokian: Bertso jaialdia (Aratz Igartzabal, Ane Beloki, Oihana Iguaran, Alaia Martin, Agin Laburu eta Aitor Mendiluze. Gai jartzaile: Aizpea Garmendia). Sarrerak Herri Antzokiko leihatilan eta online kutxabank-en 12€an.\n*Zerbitzu hau 0 eta 4 urte bitarteko haurrentzat da, beti pertsona heldu batek lagunduta.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000692", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Kichwakamak Sisariy elkartearekin elkarlanean, kitxua hizkuntza babesteko lanetan dago Udala.\nEkuadorko Imbabura probintziko hizkuntza babesteko eta bertako kultura ezagutarazteko helbuarekin, Ataungo Udalak, Kichwakamak Sisariy elkartearekin elkarlanean hitzarmen bat sinatu du.\nIkerketa soziolinguistikoak, hizkuntza gutxituen aldeko masen sentsibilizazioa, aktibistek kitxua biziberritzeko prestakuntzak eta hizkuntzen sustapenarekin loturiko beste hainbat ekintza burutzen dituen elkarte bat da Kichwakamak Sisary.\nGarabide, euskararen ikuspuntutik, munduko hizkuntza gutxituak bultzatzen dituen erakundearen bitartez izan zuen hitzarmen honen berri Ataungo Udalak. Sinatutako akordioaren bitartez, kitxuar kultura ezagutu eta bultzatzeko aukera izango du. Honez gain, haien hizkuntza biziberritzeko lanetan eta Ekuadorko gobernuko gaietan, aholkularitzan laguntzeko aukera izango du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000693", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Hiru landa bideen irisgarritasuna hobetzeko auzolan jardunaldiak antolatu ditu Lazkaoko Udalak\nAlbitxutik Abalinera, Gurutz-Etxeberri baserritik Maiz Berriraino eta San Prudentziotik Izar-Basorako bideak garbitzeko auzolan deialdia egin du Lazkaoko Udalak.\nHiru landa-bide garrantzitsu garbitu, mantendu eta herritarren arteko elkarlana sustatzeko helburuarekin, laguntza kolektibo eta auzokideen arteko lankidetzara dei egin du Udalak.\nHiru jardunaldi egingo dira, abenduaren 14ean bi bide garbituko dira, goizeko 8:30etan, Albitxutik Abalinera eta San Prudentziotik Izar-Basorako bideak garbituko dira. Hirugarren jardunaldia aldiz, abenduaren 21ean, goizeko 8:30etan izango da eta Gurutz-Etxeberri baserritik Maiz-Berriraino doan bidearen mantenimendu eta garbiketa lanak egingo dira.\nLazkaoko Udalak, lana arintzeko helburuarekin, herritarrei eskuzko tresneriaz pertsonalaz gain, traktoreak edo makinaria astuna eramatea gomendatu du.\nUdalak aurrez, herritar guztien inplikazioa eta Lazkaoko espiritu komunitarioa indartzeaz eskertu eta ekimenean parte hartzera animatzen ditu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000694", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta ruloa 19,50€ / kiloa; Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 12-20; mamitze laktikoko behi gazta 18;Behi gazta Urdina 21-25; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16; Behi Gazta Ondua 19€/kg\nImperial udarea 3€/kg.; Goldrush sagarra 3,5; Idarret sagarra 3,5; Mizpirak 3; Irasagarra 4; Gaztaina 3-5; Bertako hurra 5;Junbo Sagarra 3;Reina de reinetas Sagarra 3; Bella Boscop Sagarra 2,5-3,5 ; Intxaurra 5;Errezil sagarra 2-3; Reineta Gris Sagarra 3,50€ / kiloa\nKg: Bruselazak 6-7; Boniatoa 3-3,5 ; Tatsoi 9; Babarrun beltz aletua 16-18; Babarrun beltza lekan 15;babarrun zuria lekan 12; Potxak 12; Tipulin gorria 3; Aire libreko patata 3.; Kalabaza 3; Lollo 0,60-1; Pipermorroa 4; Albaka hostoak 9; Piper italianoa 5,5 ; Patata gorria 3; Aza 2; Txaiota 3,5; Kale aza 1-2; Potimarron kalabaza 2; Udare tomatea 4,5; Kolirabano 4;Daikon aza 3;\nBanaka : Azalorea 1,5-2; Brokoli morea 2; Kale aza morea; 2€ Romanescu 2-2,5€; Lombarda 2,5; Eskarola 2,50;urazak 0,60-2; Hoja de Roble 0,60-1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 1-4; Zilantro 1; Repollo 1-4; Pak Choi 1,50; Pak Choi morea 1,20;Azalore morea 2,5-3 ; Kardua 4,95€ / unitatea\nSortan : Txikoria 1,5€ sorta; Baratzuri freskoa 1; Rabanito 1 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Nabiza 1; Tipula 2; Koloretako azelgak 2;\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nPentsamendua 1,5; Ziklamen txikia 4,5; Ziklamen handia 6,5;Txillarra 5-8,5; Hortentsia 10; Labanda 3,5-5,5; Bracteantha 10; Primula 2,20; Larrosak 13,5; Kamelia 14; Kalendula 4,5-5€; Azalea 6-12,50;Kalantxoe 4,50-7Surfinia 2,5 ; Tagetes 1,5; Petunia 1,5€, Gerbera 7,Lirioak 4;Salvia 1,5€ / unitatea; Lobelia 4,5-5,5; Vinca 2,5-3€ Biola 1,5; Vellis 1,5€\nPrimula obcónica 7,5€; Anthirrinum 1,5-2,5€; Ziklamen berezia 9,5€; Txilar urdina 5€; Santa Teresa Luma 14;Ponsetia (Flor de Pascua ) 8-12;Adornurako korostia 6 ; Jazintoa 2,5e/ unitatea; Anemona de Caen 4,5€ / Unitatea\nUnitatea: Errefautxo landarea 0,10€; Dorian ilar landarea 0,20; Ziazerba landarea 0,10€ u.; Aza kixkur landarea 0,15; Erremolatxa landarea 0,10; Albahaka landarea 0,80; Perexila landarea 0,10; Apio landarea 0,10-0,20; Azalore landarea 0,20; Brokoli landarea 0,20;Romanescu landarea 0,20; Eskarola landarea 0,20; Atxikoria landarea 0,20; Kardo landarea 0,80\nZientoa: Tipulin landarea 3,5-4€ zientoa;uraza 5; hoja de roble uraza 6-10;kukulu 6-10; Porru landarea 4€ / Zientoa\nGabonetako izeia 25€ / unitatea; Arto irina 3€/kg; Eztia 14,20-18€/kg.; Propoli 10€/30ml.; Polena 10€/250gr.;Sagar dultzea 10;Irasagar dultzea 10€; Arto opila 6;Behi esne yogurta 6; Kalabazin opila 0,80; Sagar zukua 4; Eztiz egindako kakao krema zuria eta beltza eta pralinea 6,60€ 220gr.; Ezti ozpina 250ml 4€; Ezti kombucha 0,75cl botilla 16€; Kandela 1€; Abaraska 10€ 200gr.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000695", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "FESTA PRIBATU BATEN ZOZKETA ZURETZAT ETA ZUK AUKERATZEN DITUZUN 10 PERTSONARENTZAT\nAbenduaren 9tik urtarrilaren 3ra bitartean egindako erosketekin, Ordiziako Hotelean egingo den festa pribatu baten zozketan sartuko zara, zuretzat eta zuk aukeratzen dituzun 10 pertsonentzat. (Bazkaria, musika eta Photocall)", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000696", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aktoreak : Mikey Madison, Mark Eydelshteyn, Yura Borisov, Aleksey Serebryakov, Darya Ekamasova, Ivy Wolk\nLaburpena : Anorak, Brooklyngo prostituta gazte batek, Marierrauskin antzeko istorio bat bizitzeko aukera izango du oligarka errusiar baten semea ezagutu eta berarekin ezkontzen denean. Albistea Errusiara iristen denean, bere maitagarrien ipuina mehatxupean dago, gurasoak New Yorkera abiatzen baitira ezkontzaren baliogabetzea lortzeko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000697", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "10 saski + Gabonetako loteriaren dezimoaren zozketa: Abenduaren 16, 17, 18, 19, 20, 23, 24, 26, 27 eta 30ean, saski bat egun bakoitzean", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000698", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Tokiko merkataritza eta bertako ekonomia sustatzeko helburuarekin Beasaingo Udalak, argiteria piztuz, gabonei hasiera emango die.\nAurten, energia aurrezpen irizpideak aintzat hartuta, argiterian hainbat berrikuntza egin dituzte. Argien orduak erregulatzeko, erloju batzuk instalatu dituzte eta argiak ordutegi zehatz batean piztuko dira. Astelehenetik ostegunera, 17:30etatik 22:00etara eta ostiral, asteburu eta jaiegunetan 17:30etatik 01:00etara.\nArgiteria guztia, kontsumo baxukoa da eta Beasaingo Udalaren urteko elektrizitate kontsumoaren %0,06a suposatzen du.\nArgiztapenen kokapenean ere aldaketak egon dira. Aurten Jose Migel Iturriotz kalea eta Zaldizurreta kaleko plaza ere argiztatu egingo dira eta Erauskin plazako eta Kale Nagusiko apaingarrietan aldaketa batzuk egongo dira.\nArgiteria pizteaz gain, musika ekitaldiak, San Silbestre lasterketa, dantzak, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, gabonetako haur parkea, erregeen gutun bilketa eta beste hainbat ekimenez osatua egongo da Beasaingo Udalaren Gabonetako egitaraua.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000699", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Urtero bezala, herriko kale eta establezimenduak edertzeko eta bertako merkatariza indartzeko helburuarekin, Lazkaoko Udalak Gabonetako Erakuslehioen Lehiaketa antolatu du.\nAurtengo edizioan, herriko 20 denden partaidetza dugu. Bozkaketan parte hartzeko, saltokietako boto-txartela bete eta udaletxeko hautestontzian utzi beharko da eta parte-hartzaile guztiak herriko dendetan gastatzeko diru bonuen zozketan sartuko dira. Hauek, lehiaketan dauden saltokietan gastatu edo trukatzeko 300 €-ko bonu bat eta 100 €-ko lau bonu irabazteko aukera izango dute.\nLazkaoko Udalak, herriko ekonomiari laguntzeko helburuarekin egindako ekimenean parte hartu duten herritar zein dendei eskerrak eman nahi dizkie eta oraindik ere parte hartu ez duten herritarrak, gabonetako jai giroan parte hartzera animatzen dituzte.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000700", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ekimena abenduaren 9tik urtarrilaren 5era arte garatuko da, ekimen honetan parte hartzen duten elkarteko establezimenduetan.\nEstablezimendu horietan kontsumitzen duten bezeroek, hainbat zozketatan parte hartu ahal izango dute.\nOrdiziako Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzu-enpresen Elkarteak bultzatu du kanpaina, Ordiziako Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin elkarlanean. Kanpainaren izenburua \" Gabon hauetan, zu zara izarra\".\nIzan ere, garai honetan, erosteko erabakiaren garrantzia azpimarratu nahi dugu, eta bezeroek saltoki txikietan erosketak eginez lortzen dituzten etekinak ikusarazi nahi ditugu. Saltoki txikietan erosten duzunean produktu soil bat baino gehiago irabazten duzu (tokiko ekonomiari laguntzen diozu, iraunkortasuna sustatzen duzu, merkataritza-eskaintzaren konfiantza, zerbitzua eta kalitatea lortzen dituzu, giza harremanak, ongizatea, ingurune bizia bultzatzen dituzu, eta abar.).\nAurkezpena gaur goizean egin da eta elkarteko kideek eta Udaleko ordezkariek parte hartu dute.\nHiru zozketatan parte hartzeko aukera ematen die ekintzak bezeroei:\n10 saski + Gabonetako loteriaren dezimoaren zozketa: Abenduaren 16, 17, 18, 19, 20, 23, 24, 26, 27 eta 30ean, saski bat egun bakoitzean\n3. ZOZKETA: Festa pribatu baten zozketa zuretzat eta zuk aukeratzen dituzun 10 pertsonarentzat\nAbenduaren 9tik urtarrilaren 3ra bitartean egindako erosketekin, Ordiziako Hotelean egingo den festa pribatu baten zozketan sartuko zara, zuretzat eta zuk aukeratzen dituzun 10 pertsonentzat. (Bazkaria, musika eta Photocall)\nBezeroek parte hartzeko sistema oso erraza da: Kanpainan zehar parte hartzen duten establezimenduetako batean kontsumitzeak aukera emango die betetzeko moduko txartelak eskuratzeko, eta Ordizian Bulegoaren postontzian utzi beharko dira.\nKanpainan parte hartzen duten establezimenduek izar identifikatzaile bat izango dute kanpainaren kartelaz gain; beraz, ekimenaren garapenean parte hartzen duten establezimenduak bisitatzen dituzten bezeroek ikusi eta ezagutu ahal izango dituzte.\n\"Ekimena baliozko proposamena da, tokiko merkataritzak egiten duen lana goraipatzen duena, herritarrari nola lagundu bilatzen duena, dinamizazioa bultzatzen duena, gure auzoei bizia ematen diena, tokiko ekonomia sustatzen duena, udalerria haztea eragiten duena eta bizi zaren tokian zerbitzurik onenak izatea bultzatzen duena. Horrekin, lurraldeak garapen handiagoa izango du gizarte- eta kultura-eginkizuna betetzen baitu, Ordiziako ondare diren kulturaren, balioen eta ohituren motorra izanik \".\nHorregatik, jende guztia udalerrian erosketak egitera animatzen dugu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000701", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Marta Ortegak irabazi du, GITB-ek zozketatu duen Ordizian Elkarteko saltokietan gastatzeko 100€ ko erosketa balea.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000702", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Txotxongilo, maskara eta talo tailerrak egingo dira Gabonetako hiru ostiraletan.\nTxotxongilo tailerra , abenduaren 20an. Haurrek gabonetako pertsonaia gogokoenaren txotxongiloa egingo dute. Ondoren, burdinolako Olentzeroren biltegia bisitatuko dute.\nMaskara tailerra eta bisita mitologikoa , abenduaren 27an. Pertsonaia mitologiko ezberdinen maskarak egiteko aukera izango dute. Ondoren, Monumentu Multzoko txoko desberdinak bisitatuko dituzte kondaira eta mitoak ezagutuz.\nTalo tailerra , urtarrilaren 3an. Errege magoak iritsi aurretik taloak egiten ikasiko dute Monumentu Multzoko errotan.\nTxotxongilo eta maskara tailerrek 6€ko prezioa izango dute haur bakoitzeko. Talo tailerrak 5 urtetik 12 urtera arte, 8€ ordainduko dute eta 13 urtetik gorako gazteek 10€.\n7 urtetik beherako haurrak heldu batekin joan beharko dira tailerretara.\nParte hartzeko, izena ematea beharrezkoa izango da korreora edo 640 20 93 58 WhatsApp-era idatziz edo 943 08 77 98 zenbakira deituz.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000703", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 12-20; mamitze laktikoko behi gazta 18;Behi gazta Urdina 21-25; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16; Behi Gazta Ondua 19€/kg\nGoldrush sagarra 3,5; Idarret sagarra 3,5; Mizpirak 3; Irasagarra 4; Gaztaina 3-5; Bertako hurra 5;Junbo Sagarra 3;Reina de reinetas Sagarra 3; Bella Boscop Sagarra 2,5-3,5 ; Intxaurra 5;Errezil sagarra 2-3; Reineta Gris Sagarra 3,50€ / kiloa\nKg : Bruselazak 6-7; Boniatoa 3-3,5 ; Tatsoi 9; Babarrun beltz aletua 16-18; Babarrun beltza lekan 15;babarrun zuria lekan 12; Potxak 12; Tipulin gorria 3; Aire libreko patata 3.; Kalabaza 3; Lollo 0,60-1; Pipermorroa 4; Albaka hostoak 9; Piper italianoa 5,5 ; Patata gorria 3; Aza 2; Txaiota 3,5; Kale aza 1-2; Potimarron kalabaza 2; Udare tomatea 4,5; Kolirabano 4;Daikon aza 3;\nBanaka : Azalorea 1,5-2; Brokoli morea 2; Kale aza morea; 2€ Romanescu 2-2,5€; Lombarda 2,5; Eskarola 2,50;urazak 0,60-2; Hoja de Roble 0,60-1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 1-4; Zilantro 1; Repollo 1-4; Pak Choi 1,50; Pak Choi morea 1,20;Azalore morea 2,5-3 ; Kardua 4,95€ / unitatea\nSortan : Txikoria 1,5€ sorta; Baratzuri freskoa 1; Rabanito 1 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Nabiza 1; Tipula 2; Koloretako azelgak 2;\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nPentsamendua 1,5; Ziklamen txikia 4,5; Ziklamen handia 6,5;Txillarra 5-8,5; Hortentsia 10; Labanda 3,5-5,5; Bracteantha 10; Primula 2,20; Larrosak 13,5; Kamelia 14; Kalendula 4,5-5€; Azalea 6-12,50;Kalantxoe 4,50-7Surfinia 2,5 ; Tagetes 1,5; Petunia 1,5€, Gerbera 7,Lirioak 4;Salvia 1,5€ / unitatea; Lobelia 4,5-5,5; Vinca 2,5-3€ Biola 1,5; Vellis 1,5€\nPrimula obcónica 7,5€; Anthirrinum 1,5-2,5€; Ziklamen berezia 9,5€; Txilar urdina 5€; Santa Teresa Luma 14;Ponsetia (Flor de Pascua ) 8-12;Adornurako korostia 6 ; Jazintoa 2,5e/ unitatea\nZiazerba landarea 0,10€ u.; Tipulin landarea 3,5-4€ zientoa; Aza kixkur landarea 0,15; Erremolatxa landarea 0,10; Albahaka landarea 0,80; Perexila landarea 0,10Luzokerra landarea 0,5; Kalabaza landarea 0,50 ; Apio landarea 0,10-0,20; Azalore landarea 0,20; Brokoli landarea 0,20;Romanescu landarea 0,20; Eskarola landarea 0,20; Atxikoria landarea 0,20; Kardo landarea 0,80\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10;kukulu 6-10; Porru landarea 4€ / Zientoa\nArto irina 3€/kg; Eztia 14,20-18€/kg.; Propoli 10€/30ml.; Polena 10€/250gr.;Sagar dultzea 10;Irasagar dultzea 10€; Arto opila 6;Behi esne yogurta 6; Kalabazin opila 0,80; Sagar zukua 4\nEztiz egindako kakao krema zuria eta beltza eta pralinea 6,60€ 220gr.; Ezti ozpina 250ml 4€\nEzti kombucha 0,75cl botilla 16€; Kandela 1€; Abaraska 10€ 200gr.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000704", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Asteburu honetan, 'Red One', 'Desmontando a Lucía' eta 'Anora' filmak Usurbe Antzokian.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000705", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aurten Marta Ruiz diseinatzaile beasaindarrak diseinatu eta konfekzionatutako poltsoak zozketatuko ditugu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000706", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "ORDIZIAN VISA TXARTELA: Abenduan erregetako loteri dezimoen zozketa", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000707", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Oria ibaiaren ibarbasoa berreskuratzeko, zuhaitz berriak Ezkiagan\nZuhaitz inbaditzaileak erauzi eta 20 zuhaitz eta 30 zuhaizka landatu dira Oria ibai ertzean.\nHerriko ibaia leheneratu eta egoera ekologiko hobean jartzeko helburuan egin dituzten lanen artean, atzo zuhaitz landaketa burutu zuten. 2021ean Beasaingo Udalak Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera abiatutako proiektuari segida emanez, atzo udal agintariak izan ziren honen berri ematen.\nHorrela adierazi zuen Adur Ugartemendia, Lurraldea saileko buruak: \"Herria txukun mantendu eta natur ondarea babestea ezinbestekoa da Udalarentzat, herria eta herritarren ongizatean eta klima aldaketaren aurkako erronkan eragin zuzena duelako\". Etorkizuneko Beasain eraiki eta babesteko konpromisoari eusteko, Udalak ibaiko landarediaren mantenua eta garbiketa bere gain hartu du.\n\"Proiektu honen helburu nagusia, Beasaingo erreken biodibertsitatearen kontserbazio egoera hobetzea da eta berezko habitata leheneratzea da. Urtero bezala, Beasaingo Oria, Estanda eta Agauntza ibaietan egin dira lanak, eta helburua ibaietako egoera hobetzea izan da, bertako landare inbaditzaileak erauzita eta zabor bilketak eginda.\"\nProiektua hiru fasetan banatu da: udan egindako landare inbaditzaileen kartografia eta erauzketa, zabor bilketa eta bertako espezieen landaketa.\nBuddleja dabidii espeziea izan da erauzketa bideratu dioten landarea; izan ere, hedapen zabala du eta ingurua eraldatzeko duen gaitasunagatik da ezaguna.\n1.500kg zabor bildu dira herritarrekin batera egindako auzolanei esker. Guztira, 12 egun bildu dira lan hau gauzatzeko.\nAtzo, 20 zuhaitz eta 30 zuhaixka landatu zituzten: Zuhaitzetan, ibarbasoetako ohiko espezieak diren Haltza (Alnus glutinosa) eta Lizarra (Fraxinus excelsior) hautatu dira, eta zuhaixketan, aldiz, Zuhandorra (Cornus sanguinea) edo Intsusa beltzaren (Sambucus nigra) antzekoak txertatu dira, bertako ibarbasoa indartzeko helburuarekin.\nUdalak ibai-ekosistemak leheneratzeko hainbat ekintza burutu ditu azken hamarkadan, bai bere kabuz eta bai Goieki Garapen Agentziarekin elkarlanean. \"Batez ere, bi lan ildo jorratu ditu: alde batetik, landare inbaditzaileen kartografia eta erauzketa lanak, eta bestetik, ibai eta ibai-ertzeko hondakinen garbiketa. Landare inbaditzaileei dagokionez, Goiekirekin egin zen azkeneko proiektua 2016an izan zen.\"\n2021ean berriz ekin zioten lanei Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera eta aurten jarraipen handia eman zaio lankidetza horri.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000708", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Abendua iristearekin batera iritsi zaigu Olentzerori eta Mari Domingiri eskutitza idazteko ordua. Matx -eko lagunek gogorarazi nahi dute ez dagoela abenduaren amaierara arte zain egon beharrik. Izan ere, igandea baino lehen matx.eus -en erregistratzen denak opari eder bat irabazteko aukera izango du.\nAzken egunetan sartu da Matx -en zozketa erraldoia. Igandea (abenduak 8) izango da tokiko kirolaren sare sozialak iragarri duen promozio berezian izena emateko azken eguna. Matx.eus -en erregistratzen den oro opari sorta baten zozketan sartuko da: Euskaltel Euskadiko maillot bat, Gernika Winter Series txapelketako jaialdi baterako bi sarrera eta Forum Sport-en 300 euroko erosketa-bonu bat.\nZer egin behar da zozketan parte hartzeko? Bada, oso erraza da. Urrats hauek jarraitu behar dira:\nZozketan parte hartzeko, profil publikoa izan behar da, derrigorrez. Profil pribatua duten erabiltzaileak ez dira zozketan sartuko. Kanpoan geldituko zara?", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000709", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Goierriko Bertsolarien Txapelketako finala iristear da eta Goierriko Bertsozale Elkarteak autobusa antolatu du Zumarraga eta Beasainetik. Finala Donostiako Ilunben jokatuko da abenduaren 14n arratsaldeko 17:00etan eta hauek dira sailkatutako bertsolariak:\nAutobusa Zumarragako tren geltokitik abiatuko da arratsaldeko 14:30ean eta 14:45ean Beasaingo tren geltokian egingo du geldialdia. Saioa amaitu eta ordu erdira itzuliko da. Izen ematearen arabera geldialdiak moldatuko dituzte.\nIzena emateko, izen-abizenak, herria eta pertsona kopurua 688870217 zenbakira edota helbidera mezua idatzita egin beharko da eta autobusak 12€ko prezioa izango du (egunean bertan ordainduko da).", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000710", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Lazkaoko Udala akusazio partikular gisa aurkeztuko da prozedura judizialean\nUdalak, gertakariak zehatz-mehatz ikertu eta erantzukizun guztiak argituko direla bermatzeko, eginkizun aktiboa izango du prozesu judizialean.\nDuela egun gutxi Lazkaoko udal instalazioetan eraso matxista bat salatu zen. Lazkaoko Udalak, egoera honen aurrean, eraso matxistekin lotutako prozeduran, akusazio partikular gisa aurkezteko erabakia iragarri du. Modu honetan, erakundeak biktimen eskubideen defentsarekin duen konpromisoa berrestu nahi izan du.\nGertakariak ahalik eta lasterren argitzeko helburuarekin, biktimen ondoan egoteko borondate irmoa duela adierazi du, sistema judizialari lagunduta, justizia ahalik eta azkarren bilatzeko.\nAzaroaren 24an, Udalak eraso horren baitan argitaratutako komunikatuan, lan egiteko konpromisoa berretsi zuen, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bermatzeko, errespetuaren, berdintasunaren eta bizikidetzaren printzipioen aurkako edozein ekintza gaitzetsiz.\nUdala prozedura judizialean pertsonatzeko erabakiarekin, biktimekiko eta haien familiekiko babesa eta hurbiltasuna berretsi nahi izan du, indarkeria matxistaren aurrean duen tolerantzia eza eta gaitz sozial horren aurka modu aktibo eta irmoan borrokatzeko borondatea indartuz.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000711", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Asteburu honetan, 'Nahastumbury' umorezko saioa, Clint Eastwood-en azken filma 'Jurado No2' eta 'Hari batetik zintzilik' txotxongilo emanaldia Usurbe Antzokian.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000712", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Zeraingo EH Bilduk 10 eguneko epea du alkategai berria aukeratzeko\nGorka Urteagak uko egin dio Zeraingo alkatetzari, goizeko 8:00etan ospatutako ez ohiko osoko bilkuran. Arrazoi pertsonalak argudiatuz utzi du iazko ekainean hartutako alkate kargua. Zeraingo EH Bilduk 10 eguneko epean aukeratu behartko du Urteagaren ordezkoa eta ondoren, hurrengo osoko bilkuran bozkatuko da alkate berriaren onarpena. Gaur egun udal batza, EH Bilduren lau zinegotzik eta Zerain Burujaberen 3 zinegotzik osatzen dute.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000713", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Umoreari eskainitako hitzordua duzue ostiralean 'NAHASTUMBURY' emanaldian\nAktoreak: Ekain Arrieta, Graxi Arregi, Nerea Aranburu, Amaia Iraundegi, Amaia Rojo, Mikel Irazusta, Maialen Sorzabalbere, Garazi Mitxelena\nLaburpena: Umorezko esketxak eta antzerkiak uztartzen dituen ordubeteko emanaldia\nPertsona batek, laguntasun batek, boligrafo batek, untxi batek, lokal batek... guztiak du bere historia. Ezberdina izaten da, ordea, benetako historia eta horretaz gogoratzen dena. Auzoko bizilagunek teoria hori egiaztatzen dute maiz, baina ezin daiteke asko fidatu haien ahotik irteten denaz. Froga gehiago behar izanez gero Nahastunbury-ra joateko gonbita luzatzen dute, non guztia argituta edo erabat nahastuta irtengo den bertaratutako pertsona.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000714", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ekintzaz beteriko kanpaina izan da aurtengoa Movember-entzat. Hitzaldiak, pintxo-biboteak... forma guztietako biboteak ikusi ditugu Goierriko kaleetan zehar gizonezkoen osasunaren alde.\nKanpainari amaiera emateko, bihar, hilak 29, biboteen argazkia egingo dute Ordiziako Garagartza plazan arratsaldeko 19:10ean. Movember Goierri MoHerri taldeak herritarrak gerturatzera gonbidatu nahi izan ditu aurtengoa denek batera itxi dezaten.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000715", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aintzane Kortajarena eta Akaitz Sarasola izango dira garai bateko eta gaur egungo gaztain eta gaztainondoaz jarduten.\nGaztaina denboraldia behar bezala agurtzeko asmoz, Biziolan gaztaina jana egingo dute bihar arratsaldean 18:00etan hasita. Txokolate beroa eta sagardoa ere eskainiko da.\nGarai bateko eta gaur egungo gaztain eta gaztainondoaren kultura sustatzeko asmoz, 2023an Barandiaran Ikerketa Beka irabazi zuten bikote gaztea bertan izango da; Aintzane Kortajarena Alejos eta Akaitz Sarasola Mugertza.\nSarrerak 5€ko prezioa izango du eta aurrez izena ematea komeni da HEMEN , Biziola dendan pertsonalki edota helbidera idatziz.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000716", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Izar Handi baserriko Juan Murua Garinek 100 urte bete ditu. Urtemuga borobila ospatzeko senitartekoekin bildu zen gabiriarra. Argazkian, Juan eta bere bost semeak: Gabino, Xabier, Jon, Koldo eta Joseba. Zorionak Juan!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000717", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ikuspena, erabakitasuna, jarraitutasuna... Batzuetan, ekiteko ez da ideia iraultzailerik behar, nahikoa da aukera bat antzematea, horren bila joatea eta ez etsitzea. Batzuetan, uste baino eskuragarriago dugu gure komunitatearen garapenari ekarpena egitea.\nEraztun likidoko huts-ponpez ari garela, gure irudimenak Europaren iparraldeko herrialderen batean dagoen industria-instalazio erraldoi batera eramango gaitu, ziur aski. Hala ere, Andoaingo industria-pabiloi txiki batean aurkitu ditugu Asier eta Igone: \"Bezero potentzialen erdigunean dagoelako aukeratu genuen Andoain, eta lehiarako hainbat abantaila eskaintzen zizkigulako. Hemen, besteak beste, saiakuntza-banku bat dugu, eta mekanizazio-lantegiak ere bai oso gertu. Honelako proiektu bati ekiten diozunean, indarrak ahalik eta gehien aprobetxatzea funtsezkoa izan daiteke, arrakasta izateko edo porrot egiteko\".\nIgonek baiezko keinua egin du, Asierrena bezalako lan-txalekoa jantzita duela; dena den, sektorean merkataritza-teknikari gisa duen esperientzia zabala izan da proiektuari egin dion ekarpena. \"Inbertsio handiei lotuta dagoen sektore honetan, lana enpresa indartsu batean bilatzea eta, gehienez ere, ekosistema horretan eboluzionatzea izaten da ohikoena. Baina, begira, espero ez duzun egoera batean jartzen zaitu bizitzak batzuetan: zure enpresaren buruzagitzan eta horrelako erabakiak hartzen\".\nAsierrek, Igonek eta Garbiñek IGASI osatzen dute, huts-ponpen arloan diharduen enpresa txikia, espezializazioa zein zerbitzu-kalitatea ezaugarri dituena. \"IGASI ia kasualitatez sortu zen, nolabait ere gauzak egiteko beste modu baten bila ari ginelako aspalditik. Azkenean, lanean ari ginen enpresako administrazioan izandako aldaketa batek jarri gintuen aurrerapausoa eman ala ez erabakitzeko kinkan. Hirurok nahiko argi genuen, baina bagenekien hainbat gauza kontrolpetik kanpo izango genituela, seguru asko. Gainera -erantsi du Igonek- ekintzailetza bestelako proiektuekin lotu ohi da, teknologiaren edo sorkuntzaren arloetako proiektuekin. Gure ideia ez zen batere erakargarria zentzu horretan, baina argi genuen bazegoela lehiakiderik gabeko merkatu-nitxo bat, bat zetorrena gure gaitasunekin eta alderdi teknikora bideratutako zerbitzu oso espezializatu bat eskaintzeko asmoarekin\".\nAzken bultzada ustekabean iritsi zitzaien. Ez zituen business angels batek bereganatu ekintzailetza- azoka batean, eta ez zuten ekimenik berritzaileenaren saria irabazi. Haien kasuan, askoz hurbilago zegoen erantzuna. \"Egia esan, Gaztenpresari lotutako gure senideek animatu gintuzten haiekin harremanetan jartzera\", diosku Igonek. Hauxe erantsi du Asierrek: \"Hala da; azkenean, hementxe bertan genuen laguntza. Gaztenpresarekin harremanetan jarri ginen, eta, ordutik aurrera, konpromisoa erabatekoa izan zen. Ideia, ezagupenak, kontaktuak... bagenituen; baina, haien laguntza funtsezkoa izan zen, batez ere urratsa emateko eta abian jartzeko orduan. Beharbada, berdin egingo genukeen haiek gabe; halere, askoz zailagoa izango zatekeen. Zure nagusia zu zeu izatea, gauzak zure erara egitea... oso gogobetegarria da -gehitu du Igonek-, baina, onena zera da: zure komunitatearen laguntza izatea aurrera egiteko. Dena etxean geratzen den sentsazioa da saririk onena\".\nEzagutu gehiago IGASIren historiari buruz edo zure negozio-ideia nola martxan jarri, www.gaztenpresa.org/eu webgunean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000718", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Zinema eta antzerki eskaintza Goierrin, azaroaren 29tik abenduaren 3ra\nSarrera guztiak salgai daude euren salmenta puntu fisiko eta onlinean:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000719", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 12-20; mamitze laktikoko behi gazta 18;Behi gazta Urdina 21-25; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16; Behi Gazta Ondua 19€/kg\nGoldrush sagarra 3,5; Idarret sagarra 3,5; Mizpirak 3; Irasagarra 4; Gaztaina 3-5; Bertako hurra 5;Junbo Sagarra 3;Reina de reinetas Sagarra 3; Bella Boscop Sagarra 2,5-3,5 ; Intxaurra 5;Errezil sagarra 2-3; Reineta Gris Sagarra 3,50€ / kiloa\nKg : Bruselazak 6-7; Boniatoa 3-3,5 ; Tatsoi 9; Babarrun beltz aletua 16-18; Babarrun beltza lekan 15;babarrun zuria lekan 12;Aire libreko tomatea 4,50-5,50; Potxak 12; Tipulin gorria 3; Aire libreko patata 3.; Kalabaza 3; Lollo 0,60-1; Kalabazin edo kuiatxoa 2,50-3,50; Pipermorroa 4; Albaka hostoak 9; Piper italianoa 5,5 ; Patata gorria 3; Aza 2; Txaiota 3,5; Kale aza 1-2; Potimarron kalabaza 2; Udare tomatea 4,5; Kolirabano 4;Daikon aza 3;\nBanaka : Azalorea 1,5-2; Brokoli morea 2; Kale aza morea; 2€ Romanescu 2-2,5€; Lombarda 2,5; Eskarola 2,50;urazak 0,60-2; Hoja de Roble 0,60-1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 1-4; Zilantro 1; Repollo 1-4; Pak Choi 1,50; Pak Choi morea 1,20;Azalore morea 2,5-3\nSortan : Txikoria 1,5€ sorta; Baratzuri freskoa 1; Rabanito 1 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Nabiza 1; Tipula 2; Koloretako azelgak 2;Tuterako orburua edo alkatxofa 9,95€/dozena\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nPentsamendua 1,5; Ziklamen txikia 4,5; Ziklamen handia 6,5;Txillarra 5-8,5; Hortentsia 10; Labanda 3,5-5,5; Bracteantha 10; Primula 2,20; Larrosak 13,5; Kamelia 14; Anemona 5,5; Kalendula 4,5-5€; Azalea 6-12,50;Kalantxoe 4,50-7Surfinia 2,5 ; Tagetes 1,5; Petunia 1,5€, Gerbera 7,Lirioak 4;Salvia 1,5€ / unitatea; Lobelia 4,5-5,5; Vinca 2,5-3€ Biola 1,5; Vellis 1,5€\nPrimula obcónica 7,5€; Anthirrinum 1,5-2,5€; Ziklamen berezia 9,5€; Txilar urdina 5€; Santa Teresa Luma 14;Ponsetia (Flor de Pascua ) 8-12;Adornurako korostia 6\nZiazerba landarea 0,10€ u.; Tipulin landarea 3,5-4€ zientoa; Aza kixkur landarea 0,15; Erremolatxa landarea 0,10; Albahaka landarea 0,80; Perexila landarea 0,10Luzokerra landarea 0,5; Kalabaza landarea 0,50 ; Apio landarea 0,10-0,20; Azalore landarea 0,20; Brokoli landarea 0,20;Romanescu landarea 0,20; Eskarola landarea 0,20; Atxikoria landarea 0,20; Kardo landarea 0,80\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10;kukulu 6-10; Porru landarea 4€ / Zientoa\nArto irina 3€/kg; Eztia 14,20-18€/kg.; Propoli 10€/30ml.; Polena 10€/250gr.;Sagar dultzea 10;Irasagar dultzea 10€; Arto opila 6;Behi esne yogurta 6; Kalabazin opila 0,80; Sagar zukua 4;Eztiz egindako kakao krema zuria eta beltza eta pralinea 6,60€ 220gr.; Ezti ozpina 250ml 4;Ezti kombucha 0,75cl botilla 16; Kandela 1; Abaraska 10€ 200gr.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000720", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Prostatako minbiziari buruzko hitzaldia eskainiko dute bihar D'elikatuzen\nJuan Carlos Garmendia Larrea 'Mendigar' eta Guillem Morales urologoek arratsaldeko 18:45etan prostatako minbiziari buruz arituko dira.\nAzaroan Goierrin Movember mugimenduak hazten jarraitzen du eta aurten Goierri MoHerri elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu. Elkarteak gizonezkoen osasun arazoen kontzientziazioa eta prebentzioa lantzen du eta hauen gaixotasunen ikerketetan laguntzeko fondoak biltzen ditu ere; prostatako minbizia eta suizidioa, hauen artean. Hitzaldiak eta bestelako ekintzak antolatzeaz gain, hainbat herriko tabernetan itsulapikoak jarri dituzte, interesa duen orok lagundu ahal dezan.\nHorrela aurkeztu du elkarteak Jose Carlos Garmendia 'Mendigar' urologoa: \"Juan Carlos Garmendia Medikuntza eta Kirurgian doktorea eta urologian espezialista da 1990etik. Bidasoako eskualdeko ospitalean sail horretako buru izan zen, eta handik Donostiako Ospitalera igaro zen. Han jarraitzen du lanean. Estatuan eta nazioartean artikulu eta lan ugari argitaratu ditu, baita medikuntzaren historiaren hainbat aspektuei buruzko kolaborazioak ere, euskaraz, 'Osatuberri' aldizkarian.\"\nHitzaldira bertaratzen direnek hizlariei galderak egiteko aukera izango dute; \"gaiarekin zuzenean lotuta ez egon arren, barrabiletako minbiziari edo gaixotasunaren ondoriozko inpotentziari buruzko jakin-mina egon daitekeen heinean\".", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000721", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gozatu eta deskargatu Kantari Lazkao bigarren edizioko argazkiak hemen", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000722", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Euskal Herriko LABek CAF taldeko Enpresa Batzorde Europarrean 'ahots propioa' izateko bidean\nCAF taldearen Europako Enpresa Batzordea izango denaren oinarriak adostu beharko lituzkeen negoziazio-mahaia, bihar, azaroak 27, lehen aldiz Beasaingo lantegian bilduko da goizeko 10:00etan.\nCAFeko Zuzendaritzarekin Europako Batzordearen osaera eta funtzionamendua herrialde desberdinetako 15 ordezkarik osatuko dute; hala nola, Euskal Herria, Espainiako Estatua, Polonia, Frantzia, Italia, Lituania, Letonia, Txekiar Errepublika eta Suedia.\n\"Zuzendaritzaren politika espantsionistaren ondorioz, CAFek 12.000 langile baino gehiago ditu Europako 19 lurralde desberdinetan. Enpresaren egoitza nagusia Beasainen dago, eta langile gehienak, 5.000tik gora, Euskal Herrian kokatzen dira. Espainiako Estatuko gainontzeko lurraldeetan, CAFek 2.300 langile inguru ditu, eta Polonian 2.500 inguru. Frantziako Estatuan, CAF taldeak 1.000 pertsona inguru ditu, Suedian bezala; Italian, berriz, 350 langile baino gehiago. Horri gehitu behar zaizkio Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Grezia, Hungaria, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Herbehereak, Txekiar Errepublika, Eslovakia eta Errumaniako ordezkaritzak eta filialak.\"\nLABek Euskal Herriak 'ahots propioa' izatea ezinbestekoa dela defendatu du eta euskal multinazional baten Batzorde Europarrean, estatuen araberako antolaketa huts baten ondorioz euskal langileon ordezkaritza disolbatuta gelditzea ulertezina dela dio.\nProzesu horretan, Espainiako Estatuko sindikatu ofizialistek interes korporatiboak defendatzen dituztela argi eta garbi dagoela adierazi dute ere: \"Sindikatu txikienen parte-hartzea, estaturik gabeko nazioena edo Komite eredu sozialago bat izatea, oztopo dira sindikatu mota horiek bilatzen dituzten interes propioentzat. Patronalaren interesak ere noski, ez dira bat etorriko era honetako Komite eredu batekin.\"\nLangileen interesak defendatzeko, LABek Europako Enpresa Batzorde parte-hartzailea, soziala eta internazionalista bultzatuko duela eta CAF taldeko Euskal Herriko, Espainiako Estatuko eta Europako sindikatuekin aliantzak bultzatzen jarraituko dutela aditzera eman dute ere.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000723", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aktoreak : Stefan Gota, Liyo Gong, Cédric Luvuezo, Teodor Corban, Saadia Bentaïeb, Alina Constantin\nLaburpena : Stefan, Bruselan bizi den eraikuntzako langile errumaniar bat, bere herrialdera itzultzear dago. Soberako zopa-eltze handi bat prestatzen du hozkailuan, lagunei eta senideei agurtzeko opari gisa banatzeko. Joateko prest dagoenean, goroldioei buruzko doktoretza prestatzen ari den txinar-belgikar gazte bat ezagutuko du. Ia ikusezina denarekiko duen arretak seko geldiarazten du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000724", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Lazkaoko Udalak kirol arloan eraso matxistak izan direla salatu du\nLazkaoko Udalak kaleratu duen idatzi batean jakinarazi duenez, kirol arloan eraso matxistak izan dira herrian. Oharrean adierazi dutenez, orain dela gutxi izan dute salaketa horien berri.\nIrmoki gaitzetsi dituzte gertakariak, eta \"errespetuan, berdintasunean eta bizikidetzan oinarritutako gizartea bultzatzen jarraituko\" dutela adierazi dute. Gainera, \"babesa eta hurbiltasuna erakusten die biktimei eta haien ingurukoei, eta behar dituzten baliabideak jartzen ditu haien eskura\"\nLazkaoko Talde feminista ere salaketa publikora batu da eta gaitzespena adierazteaz gain \"zurrumurren eta morboa baztertuz arduraz jokatzeko\" deia egin du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000725", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ramon Argelina: \"Gure proiektuan bazkideak dira protagonista, proiektuaren erdigunean daude\"\nRamon Argelina (Madrid, 1981) elDiario.es-eko Bazkideen Fidelizazio arduraduna da. Hedabide horren eredua berezia da, komunikabide tradizionalekin alderatuz gero: bazkideen sostengua du oinarri. Horrek kazetaritza independentea egitea ahalbidetzen diela adierazi du Argelinak, eta bazkideen komunitate horrek duen garrantziaz ohartarazi du.\nZer esan nahi du bazkideetan oinarritutako hedabide digital bat izateak?\nHarro eta itxaropentsu egoteko zerbait da. Atzean argitaletxe talde handiak eta inbertsio funtsak dituzten beste komunikabide batzuek ez bezala, 95.000 norbanakoren indarra dugu elDiario.es-en, eta hori da gure kazetaritza independentea izatea posible egiten duena. Desinformazioa, zarata eta buloak hazten ari diren garaiotan, informazio zehatza jaso nahi duten pertsonak batzen dira gure proiektuaren inguruan, eta aldi berean, gizarte informatuago, eta, beraz, libreagoa lortzen laguntzen dute horiek.\nZergatik da garrantzitsua komunikabide batentzat komunitate hori izatea?\nIrakurle fidelen eta konprometituen komunitateak, sostengu ekonomikoaren bidez, egonkortasuna ematen dio proiektuari, eta beste finantziazio iturriekiko mendekotasuna murrizten du; adibidez, publizitatearekiko.\nBazkideak dira protagonista, proiektuaren erdigunean daude. Botere politikoaren, enpresarialaren eta ekonomikoaren presioen aurrean independentzia editoriala blindatu egiten dute horiek. Modu horretan bakarrik argitara dezakegu batzuek jakin nahi ez dutena. Harpidetza ordaintzeagatik abantaila esklusibo batzuk izateaz gain -eduki osoa eskuratzea, eguneroko azala beste inork baino lehenago irakurri ahal izatea, buletin esklusiboak jasotzea edo ekitaldietara gonbidatzea-, elDiario.es-en estatutuetan jasotako eskubideak ere badituzte. Hedabidearen ibilbidea osatzeko modu bat dira estatutu horiek, funtsezko alderdiak arautzen baitituzte: gure lehentasun editorialak, gure kazetarien eskubideak eta betebeharrak, gure kudeaketa ekonomikoa edo gure komunitatearen eskubideak. Adibide bat jartzearren: hedabidearen norabidean aldaketarik proposatuko balitz, proiektuaren buru izango den pertsona boto bidez aukeratzeko eskubidea izango lukete bazkideek.\n2012an jaio zen elDiario.es, eta ordutik etengabe hazi da; gaur egun 95.000 bazkide ditu. Hazkunde hori esponentziala izan da une jakin batzuetan; hori lortu da garrantzi handiko ikerketa handien eta esklusiboen argitalpenari esker. Halaber, gure balio proposamenaren koherentzia erakusteko aukera ere eman digu hazkundeak: kazetaritza independentea egitea herritarren eskutik.\nEsan dezakegu elDiario.es-eko bazkideak leialak eta proiektuarekin konprometituak direla, baina balioei eta printzipioei eusteari lotuta, zorrotzak ere bai. Bermea dira, ez soilik elDiario.es-en bideragarritasun ekonomikoari dagokionez, baita proiektuaren sorrerako izaerari eusten zaiola ziurtatzeko ere. Bazkideen profila ideologikoki aurrerakoia da, eta maila soziokultural ertain-altua dute horiek. elDiario.es-eko bazkideek badakite zertaz hitz egiten duten.\nJendea prest al dago Interneten informazioa jasotzeko? Zer ordaintzeko prest dago, zehazki?\nGizarte gisa aurre egin behar diegun arazo konplexuen aurrean iritzi landua eraiki ahal izateko, egiazko eta kalitatezko informazioa ordaintzeko prest dago jendea. Ez da erraza izan, hasieran dena doakoa zen Internetetik gentozelako. Apurka-apurka, baina, jabetu gara gauzak online egiteak ere baliabide materialak eskatzen dituela. Gainera, pandemia harpidetza digitaleko ereduen azeleragailua izan zen, eta herritarrek hein batean barneratu zuten zerbitzu eta produktu digitalak ere ordaindu egin behar zirela. Gainera, jendea prest dago informazioa pertsona gehiagorengana irits dadin ordaintzeko, horrela lor baitaiteke kazetaritza benetako kontraboterea izatea.\nBaietz esango nuke. Lurralde guztietan presentzia izango duen nazio mailako hedabidea izateko helburuarekin jaio zen hedabide natibo digitala da elDiario.es. Paperetik datozen eta finantza nahiz baliabide aldetik gurekin konparaezinak diren hedabideekin lehiatzeko xedez sortu zen. Gertatzen dena da, bazkideen laguntzari esker, ekonomikoki independenteak garela, eta horrek aukera ematen digula maila editorialean independenteak izateko. Gainera, gure jabetza eredua ere berritzailea da; elDiario.es- eko akziodunak eta sortzaileak nagusiki langileak dira. Akziodun gehienak kazetariak dira, lerro editoriala independentea izatea bermatzeko eta ezkutuko interesei muzin egiteko beren erredakzioaren jabe izan nahi duten kazetariak.\nNola lehiatu daiteke hedabide digital soil bat edizio inprimatuak dituzten hedabide tradizional handiekin?\nZaila da, komunikabide tradizional handiek baliabide gehiago dituztelako eta audientziak monetizatzeko estrategia komertzialekin askoz oldarkorragoak izan daitezkeelako. Guk, daukagun independentziari esker, eta errealitate horri kontra egiteko, egian oinarritutako kazetaritza zintzo eta ausarta gauzatzen dugu, besteek ezin dutena edo ausartzen ez direna argitaratzeko. Gure posizionamenduarekiko koherentzia hori mantentzea funtsezkoa da pertsona berriek elDiario.es-ekin bat egin dezaten; izan ere, desberdintzeko aukera ematen digu horrek, eta aldi berean, gure lana egiten jarraitu ahal izateko herritarrei kuota ordaintzea eskatzeko zilegitasun osoa ematen digu. Gainera, harrotasunez esan dezakegu guk ez dugula harpidedunik; bazkideak ditugu, eta horiek eskubideak, ahotsa eta boto dituzte, babesa ematen digutelako.\nZerk bultzatzen du doan kontsumitzera ohituta dagoen erabiltzailea informazioagatik ordaintzen hastera?\nFaktoreak bat baino gehiago direla esango nuke. Lehenik eta behin, egiazko eta kalitatezko informazioa eman behar zaio erabiltzaileari. Bestetik, ordaintzen duenari trukean benetako zerbait eman behar zaio, esklusibotasuna: eduki bereizietarako sarbidea; besteak baino lehenago irakurtzeko aukera; erabilera esperientzia hobetua, adibidez publizitaterik ez ikustea... Baina, batez ere, beraiek baino handiagoa den zerbaiten parte direla sentitzea lortu behar da: beraiek identifikatzen diren eta bestela lortuko ez luketen kausa bati laguntzen diotela sentitu behar dute.\nZeintzuk dira hedabideek erabiltzaileen atxikimendua lortu ahal izateko gakoak?\nBatetik, funtsezkoa da esaten denaren eta egiten denaren arteko koherentziari eustea; bestetik, argitaratzen denak gauzak aldatzeko eragina izatea; eta bestalde, gardentasuna aipatuko nuke, garrantzitsua delako bazkideek beren dirua zertan erabiltzen den jakitea eta horiek kontuan hartzea. Gainera, erabiltzailearen esperientziak oso ona izan behar du; agindu bezala funtzionatuko du guztiak, eta horrela ez bada, ahalik eta lasterren konponduko da. Azkenik, gakoa da komunitatea eraikitzea eta komunitate horren parte izatea lagungarria izatea. Horrek sentiarazi behar dio erabiltzaileari ez dagoela bakarrik gero eta gogorragoa den errealitatearen aurrean.\nAmore ez emateko eta presioen aurrean ez etsitzeko, desinformazioak dakarren zarataren eta mehatxuen aurrean, kazetaritza zorrotzaren eta ausartaren itxaropena garelako. Beti presente daukagun erantzukizuna da hori; izan ere, egiten dugunarekiko duten fedeari maila berean erantzun behar diogu. Benetan hunkigarria da babesten gaituzten hainbeste pertsonaren egunerokoan eta bizitzetan zer eragin dugun ikustea.\nSare sozialak oso kanal garrantzitsua dira gure edukiak argitaratzeko eta trafikoa hedabideetara bideratzeko. Bazkideekin hainbat sare sozialen bidezko harremana daukagun arren -Whatsapp eta Telegram taldeak barne-, harremanetarako gune nagusiak posta elektronikoa, aplikazioa eta webgunea dira, baita aurrez aurreko ekitaldiak ere.\nelDiario.es hedabide orokorra da, eta lotutako edizioak ditu. Tokikoagoak diren edizio horiek plus bat dira bazkideak erakartzeko orduan?\nBai, erabat. Gure ikuspegiarekiko daukagun koherentzia erakusteko modu bat dira edizio horiek; hau da, ikuspegi nazionala dugu, baina ez zentralista. Erkidego autonomo guztietan edizioak dituen egunkari bakarra gara. Jendearengandik hurbil egonda bakarrik konta daitezke ondo haien errealitatea eta arazoak. Hori lurralde guztietako pertsonek baloratzen eta babesten dute, eta aukera dute bazkide gisa duten kuotaren zati bat nahi duten tokiko ediziora bideratzeko.\nBazkideen 'koltxoia' edukitzeak askatasun handiagoa ematen al dizue zer gai landu eta nola landu aukeratzerakoan?\nBai; izan ere, bazkideak dira gure independentzia editoriala ahalbidetzen dutenak. Blindatu egiten dute hori. Ignacio Escolar zuzendariak dioen bezala, elDiario.es-eko kazetariak ez dira besteak baino ausartagoak, azkarragoak edo biziagoak. Baina abantaila handi bat dute: gure egitura ekonomikoa. Izan ere, egitura horrek, bazkideen kuotei esker, publizitatearen menpe bakarrik ez egotea ahalbidetzen digu. Horregatik argitara dezakegu beste batzuek kaleratu ezin dutena edo kaleratzera ausartzen ez direna eta boteretsuek jakiterik nahi ez dutena. Horregatik egin dezakegu kazetaritza, hori dena horrela izanik ere.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000726", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gabonen egitarauaren barruan, aurten ere Idiazabalgo Udalak Alaken azoka antolatu du eta abenduaren 15eko egun osoan zehar ospatuko da. Goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara Igarondo pilotalekuan izango dira.\nAzokan postu bat jartzeko interesa duen orori aukera zabaldu nahi izan dio Udalak eta dagoeneko izen-ematea zabaldu dute. Horretarako, izen-emate orria bete egin behar dute eta online erregistratu udalaren egoitza elektronikoaren bidez (www.idiazabal.eus) edo udaletxean bertan aurkeztu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000727", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 12-20; mamitze laktikoko behi gazta 18;Behi gazta Urdina 21-25; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16; Behi Gazta Ondua 19€/kg\nGoldrush sagarra 3,5; Idarret sagarra 3,5; Mizpirak 3; Irasagarra 4; Gaztaina 3-5; Bertako hurra 5;Junbo Sagarra 3;Reina de reinetas Sagarra 3; Bella Boscop Sagarra 2,5-3,5 ; Intxaurra 5;Errezil sagarra 2-3;\nKg : Bruselazak 6-7; Boniatoa 3-3,5 ; Tatsoi 9; Babarrun beltz aletua 16-18; Babarrun beltza lekan 15;babarrun zuria lekan 12;Aire libreko tomatea 4,50-5,50; Potxak 12; Tipulin gorria 3; Aire libreko patata 3.; Kalabaza 3; Lollo 0,60-1; Kalabazin edo kuiatxoa 2,50-3,50; Pipermorroa 4; Albaka hostoak 9; Piper italianoa 5,5 ; Patata gorria 3; Aza 2; Txaiota 3,5; Kale aza 1-2; Potimarron kalabaza 2; Udare tomatea 4,5; Kolirabano 4;Daikon aza 3;\nBanaka : Azalorea 1,5-2; Brokoli morea 2; Kale aza morea; 2€ Romanescu 2-2,5€; Lombarda 2,5; Eskarola 2,50;urazak 0,60-2; Hoja de Roble 0,60-1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 1-4; Zilantro 1; Repollo 1-4; Pak Choi 1,50; Pak Choi morea 1,20;Azalore morea 2,5-3\nSortan : Txikoria 1,5€ sorta; Baratzuri freskoa 1; Rabanito 1 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Nabiza 1; Tipula 2; Koloretako azelgak 2;\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nPentsamendua 1,5; Ziklamen txikia 4,5; Ziklamen handia 6,5;Txillarra 5-8,5; Hortentsia 10; Labanda 3,5-5,5; Bracteantha 10; Primula 2,20; Larrosak 13,5; Kamelia 14; Anemona 5,5; Kalendula 4,5-5€; Azalea 6-12,50;Kalantxoe 4,50-7Surfinia 2,5 ; Tagetes 1,5; Petunia 1,5 ;Gerbera 7;Lirioak 4;Salvia 1,5; Lobelia 4,5-5,5; Vinca 2,5-3€ Biola 1,5; Vellis 1,5\nPrimula obcónica 7,5€; Anthirrinum 1,5-2,5€; Ziklamen berezia 9,5€; Txilar urdina 5€; Santa Teresa Luma 14€\nZiazerba landarea 0,10€ u.; Tipulin landarea 3,5-4€ zientoa; Aza kixkur landarea 0,15; Erremolatxa landarea 0,10; Albahaka landarea 0,80; Perexila landarea 0,10Luzokerra landarea 0,5; Kalabaza landarea 0,50 ; Apio landarea 0,10-0,20; Azalore landarea 0,20; Brokoli landarea 0,20;Romanescu landarea 0,20; Eskarola landarea 0,20; Atxikoria landarea 0,20; Kardo landarea 0,80\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10;kukulu 6-10; Porru landarea 4€ / Zientoa\nArto irina 3€/kg; Eztia 14,20-18; Propoli 10/30ml.; Polena 10/250gr.;Sagar dultzea 10;Irasagar dultzea 10€; Arto opila 6;Behi esne yogurta 6; Kalabazin opila 0,80; Sagar zukua 4\nEztiz egindako kakao krema zuria eta beltza eta pralinea 6,60€ 220gr.; Ezti ozpina 250ml 4; Ezti kombucha 0,75cl botilla 16; Kandela 1; Abaraska 10/200gr.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000728", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "World Cheese Awards gazta txapelketan, Idiazabal jatorri izendapeneko 24 gazta izan dira sarituak.\nMundu osoko gazten artean, Idiazabal Jatorri Izendapena duten 24 gazta izan dira sarituak, haien kalitate handia egiaztatuz eta nazioartean gure gazten izen ona eta prestigioa zabaltzen lagunduz.\n14 gaztandegik jaso dute dominak, 6 urrezko, 6 zilarrezko eta 12 brontzezko. Hauetako zazpi domina, Goierriko hiru gaztagilek jaso dute.\nZeraingo Garoako gaztandegiak urrezko eta brontzezko domina bana irabazi dituzte, Gabiriako Baztarrikako gaztandegiak zilarrezko bat eta Ilarduiako (Araba) Eli Gorrotxategi beasaindarraren eta Joxe Mari Jauregi lazkaotarraren La Leze gaztandegiak, urrezko hiru eta zilarrezko bat.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000729", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Eraikin nagusia aterpetxe moduan birgaitzea eta kanpoko eraikinean gela anitzeko bi gela sortzea da asmoa.\nNext Generation diru-laguntzarekin egingo den bigarren obra handia izango da Oiangu, plaza nagusiko obrak bukatzean. Lanek 1.650.000 euroko aurrekontua izango dute BEZ-a barne.\nLanak bi zati izango ditu; batetik, Oiangu baserria aterpetxe funtzioa betetzeko konpontze eta birgaitze lanak egingo dira. Igogailua jarri eta lehen solairuan logela berriak sortuko dira. Jasangarritasunarekin konpromisoan, plaka fotoboltaikoak eta biomasa galdara berria instalatuko dira.\nBestalde, baserriaren kanpoaldean kokatuta dagoen eraikina egokitu eta balio anitzeko gela bat sortzea dute helburu, baita parkeko ekintzetara bideratuko den beste gela bat ere.\nProiektua lizitazioa atera da eta enpresek hilaren 21era arteko epea izango dute proiektuak aurkezteko. Behin obra hautatua, 9 hilabeteko epea izango dute egin beharreko lanak amaitzeko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000730", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Lurdes Etxezarreta eta Xabi Gartzia: \"Beti ez du balio gauzak modu berean egiteak\"\nAEKren ordezkaritza nagusia den Nazio Kontseiluko kideak dira Lurdes Etxezarreta (Larrabetzu, Bizkaia, 1975) eta Xabi Gartzia (Iruñea, 1976), Bizkaiko eta Nafarroako Artezkaritzako kideak, hurrenez hurren. AEKren estrategia garatzea, hizkuntza politikaren jarraipena egitea, administrazioarekin harremanak izatea, erakundeetan eta foroetan AEK ordezkatzea... dira beren egitekoak. AEKren ibilbidean izandako aldaketez-eta aritu dira hizketan biak.\nGauzak berdin egiten jarraitzea ez da aukera bat izenburupean eskainiko duzue solasaldia. Zergatik ez da aukera bat modu berean jarraitzea AEK bezalako erakunde batentzat?\nLurdes Etxezarreta: AEK-k laster beteko ditu 50 urte. Hasieratik etengabeko eraldaketan aritu izan gara, garaian garaiko testuinguruari egokituz, edozein arlotan, eta horretarako, sekulako gaitasuna erakutsi dugu. Gaitasuna izan dugu baldintza politikoak eta barne gaitasunak aprobetxatzeko, eta misioari aurrera egiteko. Aldaketek erresistentziak sortzen dituzte, eta aldaketa horiek handiak direnean eraldaketa prozesu bezala irudikatu behar dira. Izan ere, bidean akatsak agertuko dira, eta hobekuntzak ere egin beharko dira; pazientzia beharrezkoa izango da xehetasun guztiak doitu bitartean. Alegia, gauzak modu berean egiten jarraitzea ez da aukera bat. Albert Einsteinen hitzak erabilita: \"Gauzak ez dira sekula aldatzen beti berdin jokatuz gero\".\nXabi Gartzia: Garaian garaiari egokitzen jakin behar izan dugu, eta beti ez du balio gauzak modu berean egiteak. Duela urte batzuk gure funtzionamenduan arrakalak sumatu genituen, eta horiei buelta emateko prozesua abiatu genuen. Bikoizketak genituen, komunikazioan hutsunea genuen, koordinazioa ez zen guztiz bermatzen... Ezin genuen horrela jarraitu, eta horregatik diogu gauzak berdin egiten jarraitzea ez dela aukera bat. Are gehiago, aldaketa baten beharra genuen, eta aldaketak beti aukeratzat hartu behar direla uste dugu. Aukera leiho bat dugu aurrean, gauzak beste era batera egiteko.\nAntolaketa eredua aldatu zenuten 2000. urtean. Zer egin zenuten zehazki?\nL.E.: 2001. urtea, mugarria izan zen AEKrentzat; izan ere, urte hartan eratu zen AEK kooperatiba bezala, egoera ekonomikoak eta presio judizialak behartuta. 1998tik AEKren aurkako erasoak ugaltzen ari ziren, zenbait kasutan komunikabideen bidez bere jardueraren inguruko susmoak zabalduz eta beste batzuetan funtsik gabeko ekimen\njudizialak aurrera eramanez. Egoera hark ekarri zuen, besteak beste, aldaketak egitea, eta kooperatiba bezala eratzea.\nX.G.: Kooperatiba bilakatu ginen, alde juridikotik berme batzuen bila ari ginelako.\nX.G.: Egitura juridiko egonkorrago bat behar genuen, garai hartako testuinguru legal-politiko-juridikora egokituko zena, eta gure izaerarekin bat egiten zuena. Hainbat formula aztertu genituen, eta kooperatibarena izan zen gure izaera eta egitura estiloarekin bat egiten zuen eredu hurbilena. Egia esan betebehar batzuk ekarri zizkigun horrek, baina gure eguneroko funtzionamendurako ez zuen sekulako aldaketa suposatu. Gerora, gauza bat eta beste, moldaketak eta eguneraketak egiten jarraitu dugu.\nL.E.: Garai hartan onartu genuen gure lehen plan estrategikoa. Aldaketa juridikoaz gain, funtzionamenduan ere aldaketak egin behar izan genituelako. Aholkularitza baten laguntzarekin egoeraren diagnostikoa egin, helburu estrategikoak zehaztu eta egitura berria martxan jarri genuen.\nUrteak pasatu badira ere, aldaketak egiten jarraitu duzue. Zergatik?\nL.E.: Egituraren azterketa azken plangintzaldi honetako ildo estrategikoetako bat izan da; izan ere, ikusi eta jaso genuen egun indarrean genuen egiturak arrakalak zituela, hots, ez zela nahi besteko funtzionala. Prozesu horren funtsa, beraz, erronka berriei erantzutea zen, eraginkorragoak izan gintezkeelako, Euskal Herrian gehiago eragin\ngenezakeelako eta aukera berriak aprobetxatu behar genituelako. Hortaz, AEK: gure etxea parte hartze prozesua abian jarri genuen 2023ko otsailean, eta 2024ko martxora arte luzatu zen. Gure etxea berreraikitzea, zaharberritzea edo apaintzea erabakitzeko bidea egin dugu, urtebete luzez.\nX.G.: Gure misioa betetzeko ahalik eta egitura eraginkorrena behar dugu. AEKren xedea Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitzea da, eta horretarako ezagutzan, erabileran eta sustapenean aritzen gara. Egungo egiturak horri erantzutea du helburu, kanpora begira jartzeko beharra hausnartu genuen, eta horregatik sumatu\nL.E.: Ni 2000. urtean sartu nintzen AEKn, kooperatiba eratzeko prozesuak bete-betean harrapatu ninduen, eta esan dezaket, AEKren garai zailenak ez ditudala bizi izan. Lanpostu desberdinetan aritu naiz Nazio Kontseilura iritsi aurretik, eta batez ere, azken urteetan lan baldintzak asko hobetu direla esango nuke.\nX.G.: Ni sartu nintzenean oraindik AEK ez zen kooperatiba. Beraz, arlo juridikoan aldaketa eman da. Bestalde, egituran eta funtzionamenduan aldaketa ugari bizi izan ditut. Euskaltegi batean hasi nintzen lanean, gerora, beste euskaltegi multzo batzuekin batera Ikasgu bilakatu zena. Euskaltegi hark bezala, gainerakoek ere prozesu hori bizi\nizan zuten, eta beraz, unitatea aldatu egin da urte hauetan, jada ez dira euskaltegi isolatuak, bakardadean aritzen direnak. Orain euskaltegi multzoa dira, eta indar eta babes handiagoa dute.\nAldaketa prozesuetan beldurraren faktorea agertu ohi da. Zer beldur izan zenituzten egitura aldatzerakoan?\nL.E.: AEK-ko kide guztion parte hartzea ezinbestekoa izan da, gutako bakoitzaren eguneroko lana eta eguneroko beharrak oinarri hartuta, hobeto ezagutu baitugu nolako etxea beharko dugun aurrerantzean. Horretarako ezinbesteko gakoak izan dira honako hauek: konfiantza (elkarri entzuteko giro babestuak izatea), parte hartzea (AEK-ko kide guztiok une eta modu desberdinetan proposamena aberasteko aukera izatea) eta komunikazioa (gardentasuna prozesu osoan zehar). Horrela, erresistentzia asko baretzeko aukera izan dugu.\nX.G.: Beldurrik ez dugu izan; halako prozesuak oso aberasgarriak dira, elkarri entzuteko ariketa izan da. Norberak beretik hitz egin du, bakoitzaren beharretatik, bakoitzaren roletik, eta hortik heldu diogu etxea berreraikitzeari. Guztiok izan behar dugu lekua etxe berean, eta guztion beharrak ase behar ditugu.\nEuskal Herri osoan eragiten eta jarduten du AEK-k. Nola antolatzen da horrelako erakunde desentralizatu bat?\nL.E.: Ez nuke esango erakunde desentralizatua garenik, estrategia eta misioa bera baititugu guztiok. Gako nagusia euskaltegien eta zerbitzuen autonomia eta erantzukizuna dira, eta horiek ematen duten hurbiltasuna eta inguruaren ezagutza. Bilborako baliagarria denak ez du zertan eraginkorra izan Tafallan. Ondorioz, tokian tokiko errealitatera egokitzeak erakundea aberastu egiten du. Irizpide argiak ditugu, baina, era berean, malgutasuna dugu zerbitzu eta behar bakoitzera egokitzeko.\nX.G.: Gure organo gorena Batzarra da. Urtean bi batzar egiten ditugu, martxoan eta ekainean. Horietan hartzen dira erabaki estrategiko nagusienak. Horien garapena eta gauzapena koordinazio gune ezberdinei dagokie. Hor dago gakoa, koordinazio gune bakoitzaren funtzioen zehaztapenean eta horien autonomian. Gure oinarria Ikasguak dira; horiek dira jendartetik hurbilen dauden koordinazio guneak, eta horien bidez eskaintzen dizkiogu jendarteari gure zerbitzuak. Baina horiek elikagaia behar dute, izan hausnarketak, izan eraketa kontuak. Horietarako sailak eta zerbitzuak ditugu: sailak AEK-ko kideon lana errazteko daude, eta IKT Saila, Komunikazio Saila, Ekonomia Saila, Pertsonen Saila, Didaktika Saila eta IGB-Kalitate Saila ditugu. Bestalde, zerbitzuak ditugu, gure 'produktuak' izan daitezkeenak, Euskal Herriaren euskalduntzearen mesedetara bideratuta ditugunak: Irakaskuntza, AHIZE (aholkularitza zerbitzua), Praktikatu (praktika egitasmoak), Euskaratu (itzulpen eta zuzenketa zerbitzua) eta Korrika.\nL.E.: Maila desberdinetako koordinazioa daukagu, eta hori izan da egin berri dugun prozesuko gakoetako bat. AEK-ko kide bakoitzak koordinazio gune bat du, bertan jaso eta ematen du erakundeari dagokion informazioa guztia. Era berean, erabakiguneak ere zehaztuta ditugu, eta guztion arteko loturak egokiak izan daitezen, informazioa da tresna.\nX.G.: Koordinazioa eta komunikazioa oso garrantzitsuak dira; izan ere, norabide guztietan eman behar da komunikazio gardena. Informazio fluxuak etengabeak eta iraunkorrak izan behar dira, koordinazio gune bakoitzaren autonomiaren barruan erabakiak hartzeko ezinbesteko elementua baita informazioa.\nL.E.: Garrantzitsua da erakunde osoaren ikuspegia izatea, hau da, norberaren erabakiek erakunde osoan zer eragin izan dezaketen ikustea. Kontzientzia ekonomikoa zabaltzea da, adibidez, funtzionamendu berriaren helburuetako bat. Tokian tokiko erabakiek zer-nolako eragina izan dezaketen erakunde osoan landu nahi dugu. Dena den, zaila da eskolak ematen ari den irakaslea halako eraginaz kontziente izatea, eta oraindik ez dugu lortu guztiengana iristea, nahi genukeen moduan iristea behinik behin.\nX.G.: Norberaren autonomia garatzeko aukera handiak ematen ditu AEKren antolaketa ereduak. Jakina, joko zelaia zein den oso ongi zehaztu behar da. Eta horrekin lotuta, autonomiarekin batera, oso garrantzitsuak dira erantzukizuna eta ardura. Arduraz jokatu behar du koordinazio gune bakoitzak, hartzen dituen erabakiak gainerakoetan ere eragina izaten duelako eta domino efektua gerta daitekeelako. Ez da alde onak edota txarrak izatea, gure patua da hau, eta horri ahalik eta hobekien erantzuteko egitura eta funtzionamendua fintzen aritzen gara uneoro. Desbideraketak beti emanen dira, eta ikasi egin behar da horiekin bizitzen.\nDenboraren perspektibarekin, lehen baino hobeto zaudetela esan daiteke?\nL.E.: Etengabeko hobekuntzan ari gara, baina, uste dut, hori edozein erakundek izan behar duen ikuspegia dela. 2000. urtetik hona lan baldintzak asko hobetu dira AEKn, eta erakunde moduan ere egoera hobean gaudela esango nuke.\nX.G.: Baietz uste dut. Garai bakoitzean izan dugun egiturak garai horren beharrei erantzun die, baina ikasketa prozesu luzea da hau, eta behar berriei egokitzen jakin dugu. Horregatik diot hobeto gaudela, beti hobetzen ari garela esan daitekeelako.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000731", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Laburpena: Basel Adra, Zisjordaniako Masafer Yatta-ko ekintzaile gazte palestinarra,haurtzarotik ari da Israelgo agintariek bere komunitatea masibokikanporatzearen aurka borrokan. Bere jaioterriko herriak ganbera geldoa nerauztea dokumentatzen du, non gobernu israeldarrak zabaldutako soldaduek pixkanaka etxeak eraitsi eta bertako biztanleak kanporatzen dituzten. Halako batean, Yuval kazetari israeldarra ezagutuko du, bere ahaleginetan laguntzen diona. Horrela, aliantza gertagaitz bat sortzen da. Bien arteko harremana,ordea, bereizten dituen desberdintasun izugarriagatik tenkatzen da: Basel okupazio militarraren pean bizi da, eta Yuval, berriz, askatasunez eta murrizketarik gabe bizi da.\nZuzendariak: Basel Adra, Hamdan Ballal, Yuval Abraham, Rachel Szor", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000732", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Abian da kirolarien Matx sare soziala! Eta zer hobe zozketa erraldoi batekin hastea baino! Hala, abenduaren 8a baino lehen Matx.eus-en erregistratzen den oro opari-sorta baten zozketan sartuko da: Euskaltel Euskadiren maillot bat, Eusko Label Winter Series txapelketako partida baterako bi sarrera eta Forum Sport-en 300 euroko erosketa-bonu bat. \"Matx-era batzen direnei eskerrak emateko modua da. Hasierako asmoa zen lehenengo mila lagunei zuzenean bizikleta elektriko bat oparitzea, baina erabaki dugu zozketarekin batera hobe dela mila musu banatzea. Musu horiek nork emango dituen erabakitzen ari gara\", adierazi dute proiektuko kideek.\nMatx sare sozialean edukiak izango dira proiektuaren indargune nagusia. Hori horrela, kirolaren bestelako ikuspegi bat erakusteko ikus-entzunezko ganberroak ekoiztearen aldeko apustua egingo dute. \"Galdu edo irabazi, kirolaren alde dibertigarria erakutsiko dugu, taldeen arteko erronkak bultzatuko ditugu, desafioak sortu, elkarrekin barre egin. Eta, horretarako, kirol ekitaldietan egongo gara, lasterketetan...\", adierazi du Aratz Losadak, Matx-eko eduki-arduradunak. \"Eta, horrekin batera, lurraldeko klubekin hartu-eman zuzena izan nahi dugu. Denbora daramagu taldeen arteko desafioak grabatzen, eta kluben eta kirolarien partetik jaso dugun erantzuna ederra izaten ari da\".\nBaina, sare soziala den neurrian, erabiltzaileak eurak egongo dira erdigunean, eta euren bideo, argazki eta bestelakoak partekatu ahal izango dituzte: \"Kirolarien, taldeen eta kirolzaleen komunitatea josi nahi dugu\", gaineratu du Maria Balzategik, proiektuko komunitate-arduradunak: \"Garbi esanda, kirol arloko erabiltzaileek eskatu dizkiguten behar eta funtzionalitateak jaso ditugu Matx-en\".\nMatx.eus-ek hainbat abantaila eskainiko dizkio bertan erregistratzen den erabiltzaileari. Alde batetik, Matx-ek sortzen dituen edukiak osorik ikusteko aukera bakarra izango da -orain arte, Instagramen eta Tiktoken egon dira-. Bestetik, interesen araberako albisteak jasotzeko aukera ere eskainiko du; hau da, kirol modalitatea, herria, bailara... aukeratuz, haiei loturiko albisteak irakurri ahal izango ditu erabiltzaileak. Eta klubentzako leiho berri bat ere izango da, euren berri emateko eta zaleengandik gertu egoteko euskarazko plataforma.\nMatx.eus-en izena ematea oso erraza da: Matx.eus webgunera jo, Sortu kontua botoiari eman eta bertan eskatzen diren datuak betez, sistemak automatikoki gomendatzen ditu zure interesekoak izan daitezkeen erabiltzaileak eta gaiak.\nEsan bezala, abenduaren 8a baino lehen erregistratzen diren guztien artean opari-sorta eder bat zozketatuko da: Euskaltel Euskadiren maillot bat, Eusko Label Winter Series txapelketako jaialdi baterako bi sarrera eta Forum Sport-en 300 euroko erosketa-bonu bat. Aprobetxatu aukera eta egin bat tokiko kirolaren komunitatearekin!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000733", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Kontsumo handieneko urte-sasoian gaude, eta horrek gure poltsikoa mehatxatzen du. Erosketa konpultsiboa bultzatzen da modu basatian.\nModu arduratsu eta seguruan kontsumitzeko, plangintza funtsezkoa da. Ahal izanez gero, gainera, komeni da erosketak modu mailakatuan egitea, azken orduko prezio-igoerak eta jende-pilaketak saihesteko. Egin ezazu kontsumo arduratsuaren aldeko apustua eta jarraitu gure aholkuei:\nZehaztu aurrekontua eta erosi nahi dituzun produktuen zerrenda egin.\nTokiko erosketa ona da gizartearentzat eta gure ekonomiarentzat. Auzoko dendek gertutasuna eta konfiantza eskaintzen dizute.\nErosi aurretik, produktuari eta itzulketen politikari buruzko informazio guztia ezagutu behar da.\nEz erosi itzultzeko asmoarekin, online bidezko erosketetan erraza da-eta tentazioa, baina ez egin. Horrek CO2 emisioak areagotzen ditu, baita hondakin kopurua ere (garraioa eta enbalajea).\nIrakurri produktuarekin eta itzulketa-politikarekin zerikusia duen informazio guztia. Internet bidezko erosketetan, 14 eguneko epea duzu erositakoa itzultzeko, arrazoia justifikatu behar izan gabe (salbuespenak daude, hala nola, neurrira egindako produktuak, besteak beste).\nArazorik izanez gero eta establezimenduan bertan konpontzen ez baduzu, eskatu erreklamazio-orria.\nProduktu baten prezioa beheratzea ez da kontsumitzaileen eskubideak murrizteko arrazoi. Gainera, gabonetan oporrik hartzen ez dutenak zure eskubideak dira. Gogoratu:\nPublizitatea loteslea da, iragarritakoa bete egin behar da; beraz, hobe duzu liburuxka edo email guztiak gordetzea.\nGorde erosketa-tiketa . Bermea baliatzeko eta, behar izanez gero, erreklamazioa egiteko aukera emango dizu. Produktu bat itzultzeko ere beharrezkoa izango zaizu.\nLegezko bermea hiru urtekoa da produktu berrien kasuan eta urtebetekoa, gutxienez, bigarren eskukoen kasuan.\nBlack Friday eta gabonetako kanpainak ez daude zure beharrak asetzeko pentsatuta, zure diru-zorroa husteko baizik. Egun hauetan itolarrian egon nahi ez baduzu, eta erosketekin leporaino bukatu nahi ez baduzu, erosi aurretik hausnarketa egin ezazu, pentsatu ea etekinik atera dezakezun eta honako galdera hauek egin iezazkiozu zure buruari: Benetan behar al dut? Zenbat aldiz erabiliko dut? Ba al dut etxean horren antzekorik edo berrerabil daitekeen zerbait? Horrela konturatuko zara dirua alfer-alferrik xahutzen ari ote zaren edo, aitzitik, kontsumo arduratsua egiten ari zaren.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000734", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Hidrogenozko Irizar ietruck-a saritu dute World Smar City Awards sarietan\nHiri inguruko Energia eta Ingurumen kategorian izan da irabazlea World Smart City sarietan.\nEkipamendu berritzailea hiri zerbitzuetan aplikatzeko ibilgailu astunentzako txasis-plataforma bat da, hidrogenozko erregai pila eta litiozko ioien bateria duen sistema hibrido batek bultzatua, kabina baxu aurreratu eta panoramikoduna, hiri zerbitzuetako jarduera guztietan aplikagarria dena. Enpresa irabazle suertatu da maila oso altuko hainbat proiekturekin lehian. Iñigo Sanz FCC Ingurumeneko CEOak jaso zuen saria, eta adierazi zuen \"proiektua talde lanaren eta berrikuntzak duen garrantziaren adibidea da. Berrikuntza duela 110 urte baino gehiagotik enpresa honen DNAn dago eta ezinbestekoa da hazkunde jasangarrian oinarritutako negozio garapenerako ibilbide orria den gure 2050eko Iraunkortasun Estrategiaren helburuak lortzeko\".\nProiektua, H2TRUCK izena duena, Irizarrek garatu du FCC Ingurumenarekin batera. Estatuko aitortza eta babesa izan du Automozio Jasangarriko Programa Teknologikoaren (PTAS) bidez, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) emandako dirulaguntzen esparruan, eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak lagunduta, Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan.\nPlataformaren lehen aplikazioa azken belaunaldiko alboko kargako karrozeria duen bilketa kamioi baterako garatu da. Ibilgailu prototipoa martxan dago eta lan probetan dago duela hilabete batzuetatik, emisio kutsagarririk gabeko hondakinen bilketa zerbitzua egiteko aukera ematen duen H2 pila batekin.\nJosu Letonak, Irizar ietruck kamioiaren negozioaren arduradunak, honako hau nabarmendu du \"hidrogeno pilak lan intentsiboa duten egungo ibilgailu elektriko puruen eragozpen nagusia arinduko du, hau da, autonomiaren eta produktibitatearen arteko oreka. Izan ere, bizpahiru txandatan lan intentsiboa duten hirietan (Bartzelonan, adibidez), autonomia eta elektriko puruen kargatzeko denborak muga dira. Hala ere, eragozpen hori hidrogenozko piladun teknologia plataformarekin konponduta geratzen da, karga erabilgarriaren, autonomiaren, ibilgailuaren maniobragarritasunaren eta karga-denboren arteko oreka oso ona bata. Laburbilduz, udal ekipo astunen eraginkortasuna nabarmen hobetzea lortzen da\".\nIbilgailua azaroaren 6an aurkeztu zen mundu osorako, eta Tomorrow Mobilityko D-185 standean izan zen ikusgai.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000735", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Jon Sarasua: \"Euskarak, eskala gehienetan ez bezala, eskualdeko eskalan lidergoa hartzeko aukera dauka\"\nDuela hiru urte Euskaltzaindiaren babespean martxan jarri zuten Euskararen Gogoetaguneak egitasmoaren koordinatzailea da Jon Sarasua (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1966), eta egiten ari diren lanketaz eta lanketa horretan hedabideei aitortzen dieten paperaz hitz egingo du Tokikom sarien 8. edizioko ekitaldian.\nEuskararen inguruan lasai hausnartzeko sortu zenuten Euskararen Gogoetaguneak egitasmoa. Nondik gatozen ikusi, non gauden jakin, nora joan nahi dugun erabakitzeko. Noraezean genbiltzen ala?\nNik uste noraeza esatea gehitxo esatea dela. 60 urte iraun dituen prozesu batetik gatoz, bidean estrategia sorta zabala garatuta, eta gaur egun, momentu delikatu samarrean aurkitzen gara. Estrategia horiek, neurri batean, fruituak eman dituzte eta ematen segitzen dute, baina, aldi berean, zoru konplikatua dugu oinpean, lehendik ere zaila zen egoerari azken mende honetan faktore negatibo berriak erantsi zaizkiolako. Beraz, euskararen komunitate bezala norabideak birpentsatu beharrean gaude, bisio bat ekoitzi behar dugu, hemendik hamarraldi batzuetara, 25 urtera, zer nahi dugun eta non egon nahi dugun zehazteko, eta horretarako lan ildo nagusiak nondik martxan jarri behar diren erabaki behar dugu.\nEgunerokoaren zurrunbilotik aldendu eta patxadaz hausnartzen ari zarete, beraz.\nEuskalgintzak eta euskararen prozesuak adar, eratze eta erakunde mordo bat sortu dituzte, eta hori ona da, bakoitzak berea zaindu behar baitu. Baina oso epe laburrera begira ari gara, eta plan estrategikoak egiten oso onak garen arren, estrategia horiek ez badute epe luzeagoko etorkizun ikuspegi bat, motz gelditzen dira, eta hori gertatzen ari zaigu. Plan estrategiko terminoetan gabiltza denok, baina bisioa falta zaigu, etorkizunera ikuspegi luzeagoa, zer gertatzen ari dela uste dugun eta horren arabera non egon nahi dugun zehaztea, zer den desiragarria eta aldi berean posible ikustea. Ariketa hori ahulduta eta lausota daukagu, eta hain zuzen, zerbitzu horixe egin nahian abiatu genuen prozesu kolektibo bat orain dela hiru urte.\nEuskara, bere txikian, esparru askotara iristen da, jende askorengana, iritzi eta ikuspegi askotako jendearengana. Euskararen Gogoetaguneetan hala elkartu al zarete?\nMetodologia jakin bat daukan prozesu bat gauzatzen ari gara, eta ponentzien bidez funtzionatzen du. Ponentziak ekoiztera konbokatzen dugu jendea, eta gero kontraste prozesu bat egoten da. Kontraste talde espezifikoa daukagu, eta ponentzia bakoitza talde horrekin kontrastatzen da, eta horretaz aparte, dagokion sektoreko jendearekin ere bai. Horren guztiaren lehen baldintza da prozesu guztia gauzatzea sektore desberdinetako, ikuspuntu politiko desberdinetako eta euskaren lurralde osoko jendearekin.\nAurtengo uztailean argitaratu duzue orain arteko lanketatik sortutako lehen argitalpena. Bi zati ditu argitalpen horrek: batetik, euskararen egoera jasotzen du; eta bestetik, etorkizunera begirako ikuspegia.\nPonentzia bat Jon Aizpuru Eusko Jaurlaritzako teknikariak eta Olatz Altuna Soziolinguistika Klusterreko teknikariak egin dute, eta haiei eskatu geniena zen, horrenbeste daturen eta diagnostikoren artean, nola gauden jakiteko laburpen bat egiteko. Bestea, erdiguneko ponentzia deitzen dioguna da, datozen 25 urteotan euskararen prozesua izango denaren ponentzia orokorra edo bisio artikulatua.\nMeritu handiko etapa bat eginda gaude, azken 60 urteotan aldapa neketsu bat igo duen komunitate bat gara, eta gaude igoera neketsuen ostean askotan egoten garen bezala: neurri batean nekatuta, beste neurri batean aurrera segitzeko gogoz, beste neurri batean noraez puntu batekin laino apur bat sartu delako eta une delikatu batean. Gure jarrera ez da alde batera edo bestera jotzea, pesimismorantz edo optimismorantz egitea, baina nik uste, analisi horretan, optimismo kritiko batetik abiatu eta pesimismo aktibo batera bitarteko tarte horretan, jende asko kabitzen dela, beti ere pesimismoa aktiboa den bitartean eta optimismoa kritikoa den bitartean. Iruditzen zait orkila edo tarte horretan ibili beharko genukeela eta hor kokatzen dela gure ahalegina.\nOrain arte egindakoaz egin ditzakegu irakurketa edo balorazio desberdinak, baina uste dut badela gauza bat denok bat egin dezakeguna, eta honakoa da: egindakoaren berdina egiten jarraituz ez dugula aurrera egingo. Ez orain arte egindakoa gaizki egin dugulako, desafio berri oso lodiak ditugulako baizik. Orain arte egin ez ditugun gauza asko egin beharko ditugu, bideak berritu egin beharko ditugu, eta uste dut hori badela kontsentsu puntu oso oinarrizko eta inportante bat.\nLaburtzeak ere luze joko luke, baina, alde batetik, euskararen gizarte politikarako ardatz sistema desberdin bat planteatzen da, orain arte funtzionatu duenaz gainera eta hori errespetatuz; eta bestetik, komunitateari begira, beste estrategia batzuk, herrigintza eta euskalgintza mugimendu dimentsioa aktibatzetik. Bi beso horietara begiratzen dugu, eta horien gainean antolatu dugu gure etorkizun ikuspegia. Gizarte politikei dagokienez, jauziak eta pausoak planteatu dituzue. Jauziak eskala handiko operazioak dira, eta pausoak, orain arteko bidean aurreratzeak. Lehentasunezko lau jauzi arlo handi identifikatu ditugu: lan eremua, aisialdi antolatua, hezkuntza eta hedabideak. Pausoak, berriz, sei arlotarako planteatu ditugu: kulturgintzan, teknologian, migrazioaren harrera linguistikoa eta abar.\nHasteko, orain arte egindakoaren ahalegina eta meritua aitortu behar zaizkie hedabideei, eta nabarmenduko nuke egindako hori zaintzeak duen balioa. Hedabideen arloan ez dugu planteatzen estrategia bakar bat, baizik eta hainbat estrategia daude. Horietako bat da euskal hedabideen sistemaren barruko sinergia eta komunikazio kanal berriak sortzearen ingurukoa; beste bat da, bertako eta munduko fikzioa euskaraz jasotzearen ingurukoa... Eta horien guztien artean bada bat bereziki Tokikom ukitzen duena; hain zuzen ere, guk EHM estrategia deitu dioguna, alegia, Eskualdeetako Hedabide Multimedien estrategia. Hori izan daiteke hedabideen arloan planteatzen den berrikuntza eta jauzi nagusietako bat, baina ez bakarra.\nIkusten duguna da euskarak beste esparru eta eskala gehienetan desbantaila handiak dituen bezala, eta minoria txiki samarra izatera deitua dagoen bezala, eskualdeko eskalan lidergoa hartzeko aukera daukala. Eskualde askotan lidergoa, lidergo garbia; eta beste eskualde batzuetan, presentzia esanguratsua. Hortaz, eskala nazionala abandonatu gabe eta hori ere indartuz eta sinergiak sortuz, estrategia honek proposatzen duena da eskualdeetan inpaktu handiko multimedia taldeak sortzea, telebista, irratia, Internet -sare sozialetara loturarekin- eta papera batuta. Adibide gisa Goiena aipatu genezake. Goiena Debagoienean liderra da, haren audientzia inpaktuak oso handiak eta egonkorrak dira, eta lortzen du eskualde ez bereziki euskaldun batean eskualdeko komunikazio liderra euskarazko multimedia talde bat izatea. Iruditzen zaigu tokian tokira egokituta, formula hori Euskal Herriko eskualde gehienetan zabal dezakegula pausoz pauso, eta horrek eskatzen duela apustu politiko bat.\nEstrategia horren oinarrian ezin du egon udal baten edo diputazio baten borondateak bakarrik; eskatuko du atzean egotea alderdi politiko nagusiak, eta estrategia hori nagusietako bat bezala onartzea. Horrez gain, talde multimedia horiek erabat eskualdeko indar publiko eta sozialetan oinarritutako gobernantza eredua izan behar dutela uste dugu, baita lerro editorial zeharkatzailea ere, ideologikoki zein politikoki, orain arte dutena baino gehiago.\nTokikom sarien ekitaldiak emango dituzu estrategia horren inguruko xehetasun gehiago?\nBai, Tokikomek eskatu digu, eta guretzat kontrastatzea inportantea denez, horretarako baliatuko dugu aukera. Laster argitaratu ere egingo dugu. Dagoeneko bi ponentzia argitartu ditugu, baina beste hamar bat ere badatoz, eta horietako bat hedabideei buruzkoa izango da. Hor azalduko da xehekiago eskualdeetako hedabide multimedien estrategia hori, hedabidegintzaren inguruko beste estrategiekin batera. Zehazki noiz argitaratuko dugun ez dakigu, baina negu-udaberri aldera izango dela espero dugu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000736", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Umorezko esketxak eta antzerkiak uztartzen dituen ordubeteko emanaldia.\nAktoreak: Ekain Arrieta, Graxi Arregi, Nerea Aranburu, Amaia Iraundegi, Amaia Rojo, Mikel Irazusta, Maialen Sorzabalbere, Garazi Mitxelena\nPertsona batek, laguntasun batek, boligrafo batek, untxi batek, lokal batek... guztiak du bere historia. Ezberdina izaten da, ordea, benetako historia eta horretaz gogoratzen dena. Auzoko bizilagunek teoria hori egiaztatzen dute maiz, baina ezin daiteke asko fidatu haien ahotik irteten denaz. Froga gehiago behar izanez gero Nahastunbury-ra joateko gonbita luzatzen dute, non guztia argituta edo erabat nahastuta irtengo den bertaratutako pertsona.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000737", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 12-20; mamitze laktikoko behi gazta 18;Behi gazta Urdina 21-25; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16; Behi Gazta Ondua 19€/kg\nGoldrush sagarra 3,5€/kg.; Idarret sagarra 3,5€/kg.; Mizpirak 3€/kg; Irasagarra 4; Gaztaina 3-5€/kg.; Bertako hurra 5;Junbo Sagarra 3;Reina de reinetas Sagarra 3;Conferencia udara 3; Bella Boscop Sagarra 2,5-3,5 ; Intxaurra 5;Errezil sagarra 2-3;Piku berdea 4,5\nKg : Bruselazak 6-7€/kg; Boniatoa 3-3,5€ kg ; Tatsoi 9€/kg.; Babarrun beltz aletua 16-18€/kg; Babarrun beltza lekan 15€/kg.; Berenjena txuria 3,5; babarrun zuria lekan 12;Aire libreko tomatea 4,50-5,50; Potxak 12; Tipulin gorria 3; Aire libreko patata 3.; Kalabaza 3; Lollo 0,60-1; Kalabazin edo kuiatxoa 2,50-3,50;Luzokerra 2,5; Ibarrako piperrak 8-12; Berenjena 4; Pipermorroa 4; Albaka hostoak 9; Piper italianoa 5,5€ ; Patata gorria 3; Aza 2; Txaiota 3,5; Kale aza 1-2; Potimarron kalabaza 2; Udare tomatea 4,5; Kolirabano 4;Daikon aza 3;\nBanaka : Azalorea 1,5-2€; Brokoli morea 2€; Kale aza morea; 2€ Romanescu 2-2,5€; Lombarda 2,5€; Eskarola 2,50; Baratzuri buruak 0,70;urazak 0,60-2; Hoja de Roble 0,60-1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 1-4; Zilantro 1; Repollo 1-4; Pak Choi 1,50; Pak Choi morea 1,20€;Azalore morea 2,5-3€\nSortan : Txikoria 1,5€ sorta; Baratzuri freskoa 1€/sorta; Udaberriko tipulina 2; Rabanito 1 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Nabiza 1; Tipula 2; Koloretako azelgak 1;\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nPentsamendua 1,5€; Ziklamen txikia 4,5; Ziklamen handia 6,5;Txillarra 5-8,5; Hortentsia 10; Labanda 3,5-5,5; Bracteantha 10; Primula 2,20; Larrosak 13,5; Kamelia 14; Anemona 5,5; Kalendula 4,5-5€; Azalea 6-12,50;Kalantxoe 4,50-7Surfinia 2,5 ; Tagetes 1,5; Petunia 1,5€, Gerbera 7,Lirioak 4;Salvia 1,5€ / unitatea; Lobelia 4,5-5,5; Vinca 2,5-3€ Biola 1,5; Vellis 1,5€\nPrimula obcónica 7,5€; Anthirrinum 1,5-2,5€; Ziklamen berezia 9,5€; Txilar urdina 5€\nZiazerba landarea 0,10€ u.; Tipulin landarea 3,5-4€ zientoa; Aza kixkur landarea 0,15; Erremolatxa landarea 0,10; Albahaka landarea 0,80; Perexila landarea 0,10Luzokerra landarea 0,5; Kalabaza landarea 0,50 ; Apio landarea 0,10-0,20; Azalore landarea 0,20; Brokoli landarea 0,20;Romanescu landarea 0,20; Eskarola landarea 0,20; Atxikoria landarea 0,20; Kardo landarea 0,80\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10;kukulu 6-10; Porru landarea 4€ / Zientoa\nArto irina 3€/kg; Eztia 14,20-18€/kg.; Propoli 10€/30ml.; Polena 10€/250gr.;Sagar dultzea 10;Irasagar dultzea 10€; Arto opila 6;Behi esne yogurta 6; Kalabazin opila 0,80; Sagar zukua 4\nEztiz egindako kakao krema zuria eta beltza eta pralinea 6,60€ 220gr.; Ezti ozpina 250ml 4€\nEzti kombucha 0,75cl botilla 16€; Kandela 1€; Abaraska 10€ 200gr.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000738", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Urteari amaiera emateko egiten den lasterketan abenduaren 29ra arte eman ahalko da izena\nAurten, abenduaren 31 asteartea izango da eta eguerdiko 12:00etan hasiko da XLIX. San Silbestre krosa. Parte hartzeko, HEMEN eman beharko da izena; bertan dituzue beharreko jarraibideak eta informazio guztia.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000739", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gozatu eta deskargatu Urretxu-Zumarragako Kantari saioetako argazkiak hemen", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000740", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Hurrengo ostiralean emango diete hasiera Ormaiztegiko festei eta ekintzaz beteriko egunak izango dituzte.\nUrtero legez, Ormaiztegi Show-ak zabalduko du egitaraua eta lehen asteburuan ohikoak diren ospakizunak egingo dira: Txupinazoa, kinto eta kuadrillen afariak, Eleganteen Eguna eta haurren danborrada.\nAstean zehar Mus Txapelketa, Punttu Txapelketa eta toke, bote eta igel txapelketak jokatuko dira Gizarte Etxean.\nBigarren asteburuarekin batera, festara itzuliko dira beste hainbat ekintzekin: Helduen danborrada, Urmaiz Abesbatzaren meza eta Kuadrillen Eguna eta igandean, Odolki egun handiarekin amaituko dituzte festak. Egitarau osoa hemen:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000741", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "BAREAK Merkatari Elkartetik Tokian Tokiko Saltokian kanpaina martxan jarri dugu.\nBeasainen, tokiko merkataritza ezinbestekoa da. Dendak ez dira erosketak egiteko tokiak bakarrik, gure komunitatearen bihotza eta motorra baizik. Merkatariek kalitatezko produktuak eta zerbitzuak eskaintzeaz gain, gertuko eta pertsonalizatutako tratua eskaintzen dute, komunitate loturak indartuz eta parte-hartze sentimendua sortuz.\nHorrekin batera, herritarren parte-hartze aktiboa funtsezkoa da Beasain bizirik mantentzeko. Tokiko merkataritzan erosteko aukera eginez, herritar bakoitzak herriaren hazkunde eta jasangarritasunari laguntzen dio. Eguneroko erabaki horrek eragina du komunitatearen berrinbertsioa sustatuz, enplegua sortuz, garapena bultzatuz eta biztanleen bizi-kalitatea hobetuz.\nKanpaina honekin lotuta, zozketa bat jarri dugu martxan. Elkarteko kide diren saltokietan kontsumituz gero, boletoak banatuko zaizkie bezeroei. Boleto hauetako batzuk saria izango dute, gero Elkarteko bulegoan jaso beharko direnak.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000742", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Laburpena : Liak, irakasle erretiratu batek, aspaldi galdutako iloba Tekla aurkituko duela zin egin du. Haren bilaketak Istanbulera darama, eta han Evrim ezagutuko du, transexualen eskubideen alde borrokatzen duen abokatua, eta Tekla inoiz baino gertuago sentitzen hasiko du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000743", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bihar emango diote hasiera Ormaiztegiko 31. Mendi eta Abentura Asteari. Asteartetik ostiralera, arratsaldeko 19:00etan hitzaldiak eskainiko dituzte Gizarte etxean. Sarrera doakoa izango da eta mendi tontor desberdinak ezagutu dituzten mendizaleen esperientziak ezagutu ahalko dira. Ostiralean Jose Luis Borde 'Moreno' ormaiztegiarra omenduko du mendi taldeak eta igandean mendi irteera eta gaztiñajanarekin amaituko dute egitaraua.\nEKAITZ MAIZ, MARKEL ETA OIER DE LA FUENTE ETA JOSU LINAZAren MUN BRAKK II: EBAKITAKO MENDIAK\nEkaitz Maiz, Markel eta Oier de la Fuente eta Josu Linaza eskalatzaileek Mun Brakk mendia eskalatu dute (5.430 m), Karakorumeko Sosbun glaziar ezezagunean. Aurrez inork igo gabea. 'Izar gorri, mamuon betiko argi' bidea zabalduz (M4, 7b, 1140 m).\nGlaziar baten frentetikan erortzen ziren urjauzi batzuen argazki batek piztu zuen Mikel eta lagunen ideia. Ahalko al dira ibaia horiek kayakean jeitsi? Eta zer egongo ote da horren gainean? Ideia horrek bi urteko esplorazioa ekarri zuen, ur bizietako kayaka lehen aldiz glaziarren gainera eraman duena.\nIñigo eta Kattalin urte bete ibili dira bizikletan mundua deskubritzen. Proiekzio honetan, ezagututako ibilbide bakartietan izandako esperientzia partekatuko dute. Egindako bideak Boliviako eta Txileko hiru parke nazional zeharkatzen ditu eta tartean, topo egindako hainbat gailur igotzea izan dute helburu, alforjetan garraiatutako mendi material eta bota pisutsuei erabilera emanez.\n2022. urtean \"Senda de Camille\" ibilbidearekin egin bezala 2023.urteko udan \"Carros de Foc\" ibilbidea egitea erabaki nuen. Motxilan akuarelak hartuta, bakarrik, mendiak eskainitako paisaiez, bideez eta pertsonez gozatzeko aukera izan nuen. Emanaldi honetan zuzenean egindako akuarelez eta ibilbideari buruzko azalpenez gozatzeko aukera izango dugu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000744", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Parte-hartzaileek urdaiazpiko bat edota otordu bat irabazi ahal izango dute.\nLegorretako Udalak herritarrek ateratako argazkiekin osatu nahi du 2025eko egutegia. Egutegian parte hartu nahi duten herritarrek, azaroaren 15a bitarte izango dute argazkiak aurkezteko aukera, hauek Kultur Etxera eramanez edo helbidera bidaliz. Parte-hartzaile guztien artean urdaiazpiko bat eta egutegirako hautatutako argazkien egileen artean bi pertsonentzako otordu bat zozkatuko dira. Honakoak dira parte-hartzeko baldintzak:\n-Herritar bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu.\n-Argazkiek hazbeteko 300 pixeleko erresoluzioa izan beharko dute eta JPEG formatuan aurkeztu beharko dira.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000745", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Feminismo eta aktibismoari eskainiko diote azaroa LUTXI IRAZIgunean\nApirilean ireki zituen ateak KGT kolektiboaren LUTXI IRAZIguneak. Ordiziako Santa Maria kaleko 4 zenbakian dagoen gune honetan, Goierriko liburutegiek alde batera utzitako liburu eta aldizkariak biltzen dituzte, irakurzaletasuna eta pentsamendu kritikoa sustatzeko asmoz.\nHilabetero edo bi hilabetero, gai ezberdinei eskainitako monografikoak burutzeko asmoa azaldu dute eta azaroan egingo dute lehenengoa.\nFeminismoa eta aktibismoa hartu dute gaitzat azaroan, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta. Gai honen inguruan dituzten argitalpenen lagin bat aukeratu dute. Interesa duen edonor LUTXI IRAZIgunera gerturatu daiteke eta bertan irakurri edota argitalpena etxera eraman.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000746", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gaurtik hasita azaroaren 25era bitartean Beasain Txartelarekin erosketak eginez gabonetako loteria eskuratu daiteke.\nSaria erosketa ticket-ean azalduko da eta loteria tokatuz gero elkarteko bulegotik pasa beharko da jasotzera.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000747", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Lazkaoko Udalak Jose Angel Muro enpresari lazkaotarra zoriondu du Joxe Mari Korta 2024 sariagatik\nEusko Jaurlaritzak ematen duen saria jasoko du Ezarri Mosaic enpresako sortzaileak\nEusko Jaurlaritzak Joxe Mari Korta sariak banatzen ditu urtero, euskal enpresari nabarmenei egindako lana aitortuz. Aurten, Jose Angel Muro sarituko dute, Ezarri Mosaic enpresa lazkaotarraren sortzailea. Horrela, enpresariak egindako ekarpena, lana eta ibilbidea aitortuko dute.\n1988tik lan egin du Murok Ezarri enpresan eta bertako zuzendaria izan da aurten kargua utzi duen arte. Egun Administrazio Kontseiluko presidentea da.\nLazkaoko Udalak \"bere zorionik beroena\" adierazi dio Murori eta \"berretsi egiten du Ezarri bezalako tokiko enpresei laguntzeko konpromisoa; izan ere, enpresa horiek modu esanguratsuan laguntzen dute garapen ekonomikoan, kalitatezko enplegua sortzen eta Lazkao nazioartean proiektatzen\".\nEzarri Mosaic, igerilekuen barne diseinuan eta dekorazioan aritzen den enpresa da eta mosaikoen fabrikazioaren sektorean nazioarteko erreferente gisa finkatzea lortu du.\nSaria datorren azaroaren 26an banatuko da Donostian, Imanol Pradales lehendakaria buru izango duen ekitaldian.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000748", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Festetako gaurko egitarauan ordutegi aldaketak jakinarazi dituzte\nGaur hasiko dituzte San Martingo festak Ataunen. Festa komisioak orain arte zabaldutako egitarauan ordutegi aldaketak jakinarazi ditu. 17:00etan ziren hastekoak festak, txuoinazoarekin, baina 16:30era aurreratu dute. Txokolatada 17:30ean egingo dute Zelaieta azpian.\nPatata tortilla lehiaketa atzeratu egin dute: 18:30ean zen hastekoa baina azkenean 19:30 hasiko dira sukalde lanetan. Ondoren afari autogestionatua egingo dute. Jon Plazaolaren bakarrizketaren ordutegia mantentzenda, ordea: 22:00etan izango da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000749", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 12-20; mamitze laktikoko behi gazta 18;Behi gazta Urdina 21-25; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16\nGoldrush sagarra 3,5€/kg.; Idarret sagarra 3,5€/kg.; Mizpirak 3€/kg; Irasagarra 4; Gaztaina 3-5€/kg.; Bertako hurra 5;Junbo Sagarra 3;Reina de reinetas Sagarra 3;Conferencia udara 3; Bella Boscop Sagarra 2,5-3,5 ; Intxaurra 5;Errezil sagarra 2-3;Piku berdea 4,5\nKg : Bruselazak 6-7€/kg; Boniatoa 3-3,5€ kg ; Tatsoi 9€/kg.; Babarrun beltz aletua 16-18€/kg; Babarrun beltza lekan 15€/kg.; Berenjena txuria 3,5; babarrun zuria lekan 12;Aire libreko tomatea 4,50-5,50; Potxak 12; Tipulin gorria 3; Aire libreko patata 3.; Kalabaza 3; Lollo 0,60-1; Kalabazin edo kuiatxoa 2,50-3,50;Luzokerra 2,5; Ibarrako piperrak 8-12; Berenjena 4; Pipermorroa 4; Albaka hostoak 9; Piper italianoa 5,5€ ; Patata gorria 3; Aza 2; Txaiota 3,5; Kale aza 1-2; Potimarron kalabaza 2; Udare tomatea 4,5; Kolirabano 4;Daikon aza 3\nBanaka : Azalorea 1,5-2€; Brokoli morea 2€; Kale aza morea; 2€ Romanescu 2-2,5€; Lombarda 2,5€; Eskarola 2,50; Baratzuri buruak 0,70;urazak 0,60-2; Hoja de Roble 0,60-1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 1-4; Zilantro 1; Repollo 1-4; Pak Choi 1,50;\nSortan : Txikoria 1,5€ sorta; Baratzuri freskoa 1€/sorta; Udaberriko tipulina 2; Rabanito 1 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Nabiza 1; Tipula 2; Koloretako azelgak 1;\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nPentsamendua 1,5€; Ziklamen txikia 4,5; Ziklamen handia 6,5;Txillarra 5-8,5; Hortentsia 10; Labanda 3,5-5,5; Bracteantha 10; Primula 2,20; Larrosak 13,5; Kamelia 14; Anemona 5,5; Kalendula 4,5-5€; Azalea 6-12,50;Kalantxoe 4,50-7Surfinia 2,5 ; Tagetes 1,5; Petunia 1,5€, Gerbera 7,Lirioak 4;Salvia 1,5€ / unitatea; Lobelia 4,5-5,5; Vinca 2,5-3€ Biola 1,5\nZiazerba landarea 0,10€ u.; Tipulin landarea 3,5-4€ zientoa; Aza kixkur landarea 0,15; Erremolatxa landarea 0,10; Albahaka landarea 0,80; Perexila landarea 0,10Luzokerra landarea 0,5; Kalabaza landarea 0,50 ; Apio landarea 0,10-0,20; Azalore landarea 0,20; Brokoli landarea 0,20;Romanescu landarea 0,20; Eskarola landarea 0,20; Atxikoria landarea 0,20; Kardo landarea 0,80\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10;kukulu 6-10; Porru landarea 4€ / Zientoa\nArto irina 3€/kg; Eztia 14,20-18€/kg.; Propoli 10€/30ml.; Polena 10€/250gr.;Sagar dultzea 10;Irasagar dultzea 10€; Arto opila 6;Behi esne yogurta 6; Kalabazin opila 0,80; Sagar zukua 4\nEztiz egindako kakao krema zuria eta beltza eta pralinea 6,60€ 220gr.; Ezti ozpina 250ml 4€\nEzti kombucha 0,75cl botilla 16€; Kandela 1€; Abaraska 10€ 200gr.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000750", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gaurtik, azaroaren 6tik 15era egongo dira salgai Ander Deunaren jaietako bigarren ostiralean ospatuko den helduen danborradako partaideen afarirako tiketak. Aurten Gizarte Etxeko areto nagusian egingo da eta Sarayola Katering-ak zerbitzatuko du.\nParte-hartzeko, ezinbestekoa izango da entseguetara joatea eta danborradan izena ematea.\nOhi bezala, ohiko menua eta menu begetarianoa izango dira aukeran.\nOhiko menua: 25€: Sarrerakoak (3) : Urdaiazpikoa eta patea, arraiez betetako piperrak eta penkak ontto saltsaz beteta. Bigarrena: Oilasko izterrak saltsan. Postrea: Goxua edo sorbetea aukeran. Edaria: Ardoa, sagardoa, kafea eta kopa.\nMenu begetarianoa: 25€: zehaztu gabe dago, ohiko menuaren baliokidea izango da.\nTiketak Ormaiztegi App-etik erosteko aukera izango da azaroaren 6tik 15era.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000751", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "III. Emakumezkoen Binakako Frontenis Txapelketa azaroaren 23an ospatuko da\nIII. Emakumezkoen Binakako Frontenis Txapelketa bertan da eta izen-ematea zabaldu dute dagoeneko. Txapelketa azaroaren 23ko goizeko 10:00etan hasiko da Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan eta bikote bakoitzak 10€ ordaindu beharko ditu.\nIzena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko, WhatsApp edo Telegram bidez 656 69 42 01 zenbakira idatzi behar da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000752", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Udaberritik aurrera Goierri eta Donostia autobusez lotzeko asmoa du Gipuzkoako Foru Aldundiak\nZumarragatik abiatu eta Beasain, Ordizia eta Tolosan egingo ditu geldialdiak, Donostiara iritsi aurretik.\nAzahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Zumarraga, Beasain eta Ordiziako alkateekin bildu da Goierri eta Donostia lotuko dituen autobus zerbitzua azaltzeko. Udaberritik aurrera jarriko dute martxan \"Gipuzkoako aurrekontuak onartzen badira\".\nAutobusa Zumarragatik abiatuko da eta Beasainen, Ordizian eta Tolosan geldialdiak egingo ditu, Donostiara iritsi aurretik. Bertan, Ibaeta auzotik sartuko da eta unibertsitateetan, Benta Berrin eta autobus geltokian geldituko da. Astelehenetik ostiralera orduro emango du zerbitzua, 06:00etatik 21:00etara. Larunbat eta igandeetan, berriz, bi orduro izango da autobusa, 8:00etatik 22:00etara.\nAzahara Dominguez diputatuak azaldu duenez, bere departamentua duela hilabete askotatik lanean izan da egoera honi irtenbidea emateko; izan ere, udaberrian izan ziren lehen harremanak Nafarroako Gobernuarekin, N-I errepidean zerbitzua emateko eskumena duen erakundearekin. Eskumenen oztopoa gainditu eta konponbidearen bideragarritasun juridikoa ziurtatu ondoren, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bere aurrekontuetan linea berri hori Lurraldebusen zerbitzuan sartzearen aldeko apustua egitea erabaki du, eta, horrela, aldarrikapen historiko bati erantzutea, orain arte Goierri Donostiarekin autobus bidez konektatuta ez zegoen lurraldeko eskualde bakarra baitzen.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000753", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Erosketa bakoitzean gehienez 2 bono erosi ahal izango dira 2 NAN ezberdinekin", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000754", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Guztira 3.000 bono jarriko dira salgai. Bono bakoitzagatik 20 euro ordainduz 30 euro gastatzeko aukera izango da. Hau da, erosleak 20 euro ordainduko ditu baina bono bakoitzak 30 euroko balioa izango du. Gainerako 10 euroak Udalak jarriko ditu; guztira, 30.000 euroko aurrekontua bideratu da horretarako.\nOrdiziako Udalak eta Ordizian Merkatari Elkarteak bono-kanpaina berria jarriko dute martxan. Maitane Alvarez alkateordeak azaldu duenez, \"herrian erostea eta herriko merkataritza bizirik mantentzea\" da kanpaina honen helburua. Aurreko urteetan kanpainaren gaineko \"balorazio oso positiboak\" jaso izan dituzte, eta aurten ere, kanpainak \"herriko merkataritza sektoreari onura\" ekarriko diola azaldu du.\nGuztira 3.000 bono jarriko dira salgai. Bono bakoitzagatik 20 euro ordainduz 30 euro gastatzeko aukera izango da. Hau da, erosleak 20 euro ordainduko ditu baina bono bakoitzak 30 euroko balioa izango du. Gainerako 10 euroak Udalak jarriko ditu; guztira, 30.000 euroko aurrekontua bideratu da horretarako.\nEdozein pertsonak izango du bonoak erosteko aukera. Aurreko kanpainetan egin den moduan, pertsona bakoitzak, gehienez ere, bere izenean eta beste baten izenean erosi ahal izango du, ordezkatuaren NANa aurkeztuz.\nBonoak, azaroan bakarrik erabili ahalko dira, hilaren 4tik 30era bitartean.\nBonoak azaroaren 4tik aurrera erosi ahalko dira, izakinak agortu arte. Ordiziako Merkataritza Bulegoan bakarrik eskuratu ahal izango dira, Santa Maria kaleko 21ean. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara artekoa izango da. Autren 90 saltoki batu dira kanpainara, eta beraz, bonoak erabili ahal izateko aukera zabala izango da.\nKanpaina honekin, tokiko merkataritza bultzatu eta azaroan zehar erosketak herrian egiteko aukera izango dute herritarrek, dagoeneko Gabonetako erosketetan pentsatuta edo beste behar batzuei erantzuteko. Ordiziako Udalak Ordizian Merkatari Elkartearekin lankidetzan abian jarriko duen bonu-kanpainaren edizio berri honetan islatuko den kalitatezko eskaintza zabalaren bidez premia horiei erantzuna eman ahal izango die.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000755", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Euskal erkidegoan eta Espainiako estatu mailan etxegabetzeen auzian Stop Desahucios erakundeak duen partaide esanguratsua da Marce Garcia. Bogan dauden hainbat hizpide izan du aztergai, luze eta zabal.\nSaretzen egitasmoaren bidez jasotako datuei eta grafikoei erreparatuta, gure udalerrietan, etxebizitzaren erosketa da historikoki nabarmen gailentzen den joera.\nJabegoaren eremua da gure erkidegoa. Espainian ere hori bera gertatzen da. Baina, bestalde, duela hamasei-hamazazpi urte atzera eginez sorturiko krisiaren ostean, milioika pertsonentzat zaildu egin da mailegu bat eskatzeko sarbidea. Baldintzak orain oso gogorrak dira, eskatu behar duzun mailegu osoaren % 20 aurreztuta izan behar duzulako. Horrek, ondorioz, asko zailtzen du mailegua eskatzeko aukera.\nEzintasun horri aurre egiteko alternatiba izan daiteke alokairua. Eta, diru-sarreren arabera, alokairu soziala. Baina zer gertatzen ari da? Alokairuen prezioa oso garesti dagoela. Merkatu librean, mailegu bat ordaintzea baino garestiago da alokairuari dagokion errenta ordaintzea.\nAlokairuari dagokionez, erreferentziazko lurraldeetatik urrun gaude. Viena hiria dute denek eredu, baina horra iristeko beste mentalitate bat behar dugu. Han etxebizitza alokairuan eskuratzeko aukera zabala dago, salneurri egokian. Europa osoa hara begira dago, baina jabetzaren kultura hain dugu barneratuta, mentalitate aldaketa bat behar baitugu. Denbora beharko da horretarako. Beraz, honaino iritsita, bistakoa da etxebizitza erosteko arazoak daudela, eta erosketaren alternatiba izan daitekeen alokairua are garestiagoa dagoela. Horregatik, Stop Desahucios erakundean, alokairu sozialaren aldeko defentsa egiten ari gara. Izan ere, Etxebizitza Legean jasota dagoen bezala, diru publikoa alokairu sozialera bideratu behar da.\n\"Mailegu bat ordaintzea baino garestiago da alokairuari dagokion errenta ordaintzea\"\nAlokairuei dagokionez, aldi baterako alokairuen hazkundea sasoi honetako auzia da. Gida bat aurkeztu duzue, zuen hitzak hona ekarrita, \"iruzurrezko aldi baterako kontratuen eraginpean dauden maizterrei zuzenduta\".\nEtxebizitza Legea onartu zenetik, eta hainbat udalerritan tenkatutako eremu gisa izendatzeko prozedura abiatu denetik, etxebizitzarekin negozioa egin nahi duen hainbatek aldi baterako eskaintzaren alde egin du. Horrekin iskin egin diezaiekete, bereziki, alokairuagatik gehienezko prezioa ezartzeari. Aldi baterako kontratuen alde egiten ari dira legeak duen hutsunea baliatuz. Gogoan hartu behar dugu Hiri-errentamenduei buruzko Legeak jasotzen duena, hots, jabea 5-7 urte arteko alokairu hitzarmena sinatzera behartuta dagoela maizterraren bizitokia etxebizitza hori bada.\nHainbat familia aldi baterako hitzarmenak sinatzen ari dira, alokairu egonkorraren ordez. Gerta liteke maizter dagoen familiaren bizkar egitea hori. Horrela, eta hilabete batzuen bueltan, etxetik kanpo utz ditzakete, esaterako, aldi baterako hitzarmena baliatuz eta jabeari alokairuaren prezioa nabarmen igoz. Tranpatia da egoera, aldi baterako hitzarmenak sinatzeko argudio indartsua behar baita. Ikasleen, hiri batetik bestera lanera joandakoen edo beren etxean eraberritze lanak egin behar dituztenen kasuetarako erabili ahal da aldi baterako hitzarmena. Beste kasuetan, ez.\nIzan daiteke. \"Idealista\" atarian sartu zaitezke eta bertan aldi baterako hitzarmenak estekan klik egin. Horko eskaintzan ageri da ekainera bitarteko -ikasleei begirakoa-, eta udarako alokairua. Baina hori legez kanpokoa da. Turistikoa izateko, aurretik, Eusko Jaurlaritzan izena emanda egon behar da eta iragarkietan erregistro-zenbakia azaldu behar da, derrigorrez. Hedabideetan egindako elkarrizketetan irakurri diogulako, Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo Ofizialako lehendakariak berak aitortzen du aldi baterako alokairuen artean ezkutatzen direla turismorako bideratutako hainbat. Bada, hori iruzur egitea da.\nBai. Jurisprudentzia dagoelako. Alokairuan bizi den familia bat har dezagun adibidetzat. Etxebizitza hori du bizitoki, bertan erroldatuta dagoelako. Legearen arabera, 5 edo 7 urteko hitzarmena sinatzea dagokie. Herrialde Katalanetan gehiago, baina toki guztietan nabarmen igo dira hamaika hilabetero berritzen diren alokairuen kasua. Jabeak maizter horiei ezin die aldi baterako hitzarmena ezarri. Hitzarmen egonkor bat behar dute eta hori justizia-epaietan onartuta dago. Beraz, maizter horien kasuan, aldi baterako alokairu egoeran badago, zer egin dezake? Oso erraza da, maizterrak jabeari burofaxa bidali behar dio, informazioa jaso duela esanez eta hitzarmena legearen arabera arautu behar dela adieraziz. Hori da guk eskaintzen dugun erreminta. Modu horretan, aldi baterako milaka hitzarmen egonkor bilakatu daitezke.\nEtxebizitzen parkeari erreparatuta, kasuan kasu, egoera aldatuz doa. Baina bada sentsazioa, oro har, babes ofizialeko etxebizitzen eraikuntza ez dela behar bestekoa.\nEtxebizitzaren Gida Plana Euskadiko etxebizitza-politikak bideratzeko dokumentu estrategikoa da, hiru urteko epealdia duena. Bertan, besteak beste, eraikuntzaren planifikazioa aurreikusten da eta horretarako zein baliabide jarri behar dituzten zehazten dute. Hori kontuan hartzen da, datozen urteetako aurrekontuetan txertatzeko. Sailburuen ahotan, lerroburua oso polita da: \"Alokairu sozialaren aldeko apustua egingo dugu\". Eta plana jaso duenari erreparatzen hasi eta oso nabarmena daagindutakoaren eta betetakoaren artean dagoen aldea. Babes ofizialeko etxebizitzen kasuan, salmentara bideratutako helburuak betetzen dira. Eta, kasu batzuetan, gainditu ere bai. Orain, alokairu sozialari erreparatuta, eta nahiz eta hori bideratzeko aurrekontu zehatza izan, ez da helburu gisa jarritako % 30era iristen.\nEtxebiden eskaera gehienak alokairu sozialekoak dira, zuek maiz aldarrikatu duzuenez.\nEtxebiden, eskatzaileen 10etik 8k alokairu sozialaren aldeko eskaera egin dute. Zergatik? Ez dutelako beste aukerarik. Merkatu librean dagoen alokairua ordaintzea ezinezko zaie; mailegurik ere ezin dute eskatu. Gehiengoa dira, esan bezala: eskatzaileen 10etik 8. Eta hala ere, egun, salmentarako etxebizitzak eraikitzen ari dira. Orduan, zertan ari dira? Etxebizitzak erosteko eta ordaintzeko aukera dutenentzat eraikitzen ari dira. Nork du mailegua eskuratzeko aukera? Denek ez.\nEztabaida sustatu behar da, zeren eta zein helburu sozial du babes ofizialeko etxebizitza tasatu batek? Donostian, azken promoziokoak, 270.000 inguru balio dezake. Zer babes ofizialeko etxebizitza klase da hori? Luxuzkoa da, hori lor dezakeenarentzat. Urtean 50.000 euroko diru sarreratik gertu dagoena izango da eroslea, baina gainerakoentzat ezinezkoa da prezio hori ordaintzea.\nPremia bizia dutenen kasuan, alokairu sozialerako ezarritako helburuak ez dira betetzen ari, inondik inora. Lehenik eta behin, alokairu sozialera gordetako aurrekontu-partida hori nora doa? Ez dugu ikusten. Metatuz doa partida hori, urtetik urtera? Ez dakigu. Eta esango nuke Eusko Legebiltzarrean oposizioan dauden alderdiek ere ez dutela galdera hori egiten. Gure erakundeko kideak boluntarioak gara eta hori ikusteko gai bagara, non arraio dago oposizioa?\nBada, alokairu sozialaren aldeko apustua bada mantra modukoa, ordezkari politikoen ahotan.\nKonbentzituta nago, gaia gertutik jarraitu dudalako, ez dagoela horretarako borondaterik. Alderdi nagusiak, EAJ-PNVk, sekula ez du izango horretarako borondaterik. Beren politika bakarra ordaindu dezakeenarentzat eraikitzea da. Ez dago gehiago. Hori da laburpena.\nHitz egin dezagun etxebizitzen legezko erreserbaz. Edozein promozio gauzatzeko, legez erreserbatu behar dira kopuru batzuk salmenta librerako eta babes ofizialerako. Gutxieneko erreserba honako hau da: % 20 etxebizitza tasatura bideratu behar da, eta beste %20 babes ofizialekoetarako. Azken horretan erdia izan daiteke salmentarako eta beste erdia alokairurako. Joera, oro har, babes ofizialeko guztia salerosketara bideratzea da. Non geratzen ari da alokairurako aukera? Eusko Jaurlaritzak, berriki, alokairu sozialerako 7.000 etxebizitza bideratuko dituela iragarri du. Ez da beteko, neronek esan diezazuket ez dutela agindutakoa beteko. Azken urteotako aurrekontuarekin 500 bideratzera ere ez baitira iritsi. Aurtengo aurrekontua hirukoiztuta bakarrik iritsi daitezke 7.000ko helburu horretara. Eta hori ez da gertatuko.\nEusko Jaurlaritzak promesa egin bai, baina ez du bete. Eta gu gainean gaude.\nHutsik dauden etxebizitzen afera ez da berria, eta horiek ez merkaturatzea arazo bat da dagoen eskaintza apur hori garestitu egiten delako.\nZorionez, Euskadin badugu baliabide bat beste erkidego gehienetan ez dagoena: Bizigune. Programa bat da, eta jabeari berme batzuk eskaintzen dizkio. Garrantzitsuenak honako bi hauek dira: jabeak errenta bat kobratuko du, hilean behin, kontratuak irauten duen bitartean; eta, bigarrenik, Bizigunek konpromisoa hartzen du etxebizitza hori egoera onean itzultzeko. Beraz, jaberen batek segurtasun faltaren ideia hori badu buruan, mamu hori gainditu egiten da Eusko Jaurlaritzaren programaren eskutik.\nGerta daiteke, etxebizitza huts baten jabe izatea eta aparteko informaziorik jaso ez izana. Horiek, hainbat udalerritan, Ondasunen Higiezinen Zergaren bitartez, errekargua jasotzen dute. Ni neu errekargua bideratzeko moduarekin oso kritiko naiz. Funtzioa hutsik dauden etxebizitza horiek merkaturatzea zelako. Eta hori hori ez da inondik inora bete. Dirua biltzeko ekimen hutsean geratu da, eta kritikagarria da. Etxebizitza huts hori alokairuan jartzeko edo saltzeko badugu beste alternatiba bat: Kanona. Errekargu bat da, handiagoa. Kanona aplikatzeko, azken bi urteetan etxebizitza huts horri erabilpenik ez zaiola ematen frogatu behar da. Kasua hori bada, lehen urtean, etxebizitzaren metro karratuko 10 euroko errekargua aplikatzen da. Kanona ezartzen hasita, beraz, hutsik dagoen etxebizitzagatik 800 euro ordaindu beharko lituzke jabeak. Eta kopuru hori, urtez urte handituz joango litzateke. Epe luzera nahitaezko alokairua edo desjabetzea abiarazi liteke. Hori guztia araudi batean jasota dago, Eusko Jaurlaritzan.\nAraudi batean jasota dago, baina ez da betetzen. Eta zu zeu kritiko agertu zara EH Bildurekin.\nSei urtez, gurekin batera, presioa egiten jardun du Eusko Jaurlaritzan. Kanonaren araudia ateratzea aldarrikatzen ari ginen. Eta, orain, udal mailan EH Bilduk duen boterea ikusita, ez dira Kanona aplikatzen ari. Kanona ezartzeko araudia duela bi urte jarri zen martxan, eta ez da inon aplikatzen. Inon ez.\nKanonak badu aipatu beharreko ertz garrantzitsua: ezer baino lehen, jabeari aukera bat eskaintzen zaio. Bilera batera deitzen zaio etxebizitza huts horren jabeari, eta bilera hori egitea oso garrantzitsua dela deritzogu. Bilera horretan, egoeraren berri ematen zaio. Alegia, etxebizitza horrek ez du erabilerarik eta, teorian, Kanona aplikatu behar zaie. Baina hori egin aurretik, erabaki hori justifika dezakeen arrazoiren bat ba ote duen galdetzen zaio. Justifikatuta badago, ez diogu Kanona aplikatuko. Baina justifikaziorik ezean, Bizigunera gerturatzeko gonbita luzatuko zaio edo etxebizitza salmentan jartzea eskatuko zaio. Eta bere horretan jarraituz gero, Kanona ezarri beharko zaio. Aukeren berri ematen zaio jabeari; informatu egiten zaio.\nEtxebizitza hutsa duen jabegoa eroso dago, oro har. Eta, merkatuaren gorabeheren arabera, etxebizitza garestitzen den aroa iristean, etxebizitza saldu dezake. Bitartean, nahita eragindako eskaintza eza eragiten ari dira merkatuan. Eta muinean, merkatuan, eskari bat dago eta alokairu-eskaintzarekin arazo bat dugu. Eskaintza, ondorioz, garestituz doa aukera txikia dagoelako. Ezin dugu onartu jendeak etxebizitzak hutsik uztea, justifikaziorik gabe. Beharrezkoa da, orduan, etxebizitza hutsak merkaturatzea. Jabegoa presionatu behar da. Azal dezatela zergatik duen hutsik. Justifikaziorik gabe, kanona aplikatu beharko litzaioke. Guk zera defendatzen dugu: Kanona aplikatzearen ordez, onurak eskaini diezaizkiogun jabe horri etxe huts hori alokairura edo alokairu sozialera bideratzeko.\n\"Gehiago saritzen dugu erosketa, arazo handiena alokairuan dagoenean\"\nUdal mailan, hobariak IBIan. Demagun, % 90ekoa alokairu sozialera bideratu denean, eta %50 ohiko alokairura. Posible da eta egin daiteke. Izan ere, EAEn, urtero, etxebizitzaren erosketa ahalbidetzeko onura fiskalak 300 milioi eurora iristen dira urtean urtero. Mailegu bat eskatzeagatik erosleak jasotzen duen dedukzio fiskala da, nagusiki. Dirutza da: 300 milioi euro.\nAlokairura bideratutako laguntzak, aldiz, 100 milioi euro besterik ez dira. Gauzak horrela, gehiago saritzen dugu erosketa, arazo handiena alokairuan dagoenean. Eusko Legebiltzarreko ponentzian parte hartu nuen eta neuk defendatzen dut erosketarako onura fiskalak kendu behar dizkiogula horren premia ez duenari.\n\"Beharra ez duenari laguntza handiagoa bideratzen zaio benetako beharra dutenei baino\"\nZehazki, horregatik. Etxebizitzaren Euskal Behatokian jasota dago datua: 60.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten pertsonei zuzenduta dago erosketaren kenkarietarako partida osoaren % 35. Guk argi dugu: beharra ez duenari ez zaio eman behar. Diru hori jaso -dirutza da-, eta benetako beharra duenari bideratu. Bi kolektibok dute lehentasuna, gure ustez: alokairu soziala eskatzen ari diren gazteak eta nahikoa diru-sarrera ez duten familiak. Honen guztiaren emaitza badakizu zein den? Alderdi guztiek paso egin dutela. Inork ez du, egun, gure postura defendatzen. Eta, zinez, argia eta zehatza da planteamendua: Aizue, beharra ez duenari laguntza handiagoa bideratzen zaio benetako beharra dutenei baino. Bitxia izan zen ponentzia horretan EAJ-PNVko ordezkariak erantzun zidana: \"Zergatik bideratu behar dut diru hori etxebizitzara eta ez osasunera edo hezkuntzara?\". Bada, guk dioguna da dirua badagoela, baina kontua da diru hori zertara bideratzen ari den. Eta berriro aipatuko dut: 60.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten pertsonei zuzenduta dago erosketaren kenkarietarako partida osoaren % 35. Erraza da: horiei kendu eta gazteriari lagundu. Ez dago bestelako hitz-jolasik egin behar.\nAuziak ertz asko ditu eta, egun, bogan daude etxebizitza turistikoak. Kanpaina bati ekin diozue, berriki.\nGipuzkoan, esaterako, auzia Donostian, Hondarribian, Zarautzen... kostako udalerrietan ematen ari zen. Baina hori hedatuz doa eta Lasarte-Oriako kasua oso deigarria da. Horrela jarraituz gero, gainera, ez da izango udalerri bakarra. Donostian \"Moratoria\" delakoa ezarri zen eta geroztik etxebizitza turistiko gehiago ezin da eskaini. Zer gertatu da? Arazoa inguruan hedatzen ari dela. Lasarte-Orian, 2023tik hona, 17 etxebizitza turistiko berri agertu dira. Bistakoa da Donostiatik gertu egotearen eragina dela hori, hiriburuarekin ondo komunikatuta dagoelako. Etxebizitza turistikoak negoziora bideratutako etxebizitzak dira, ez dira bizitoki egonkor izateko erabiltzen. Beren merkatua izan dezakete, ados, baina merkatu hori kontrolatu eta arautu egin behar da. Eta, ezer baino lehen, jasangarria behar du izan. Ezin dugu arazoak gainezka egiten digunean erreakzionatu. Hori da Donostian gertatu zena. Baina, bestalde, bitxia da Lasarte-Orian jazo dena. Udalerri horretan gune tentsionatu edo tenkatua izendatzeko urrats handiak eman dituzte, ez baitago ez alokairurako, ez salmentarako nahikoa eskaintza bertako familientzat. Beraz, koherentzia ariketa bat da \"Moratoria\" aplikatzea eta etxebizitza turistikoei muga jartzea.\nTurismora bideratutako etxebizitza horien kontura espekulatzen ari denik badagoelako. Izan liteke jabeak familia bat botatzea etxebizitza hori turismora bideratzeko. Nonbaitetik atera baitira Lasarte-Orian, denbora-tarte laburrean, 17 etxebizitza turistiko berri. Edo hutsik zeuden, edo maizterrak bota dituzte, errentagarritasun handiagoa ateratzeko. Bada, Lasarte-Oriako plenoan, etxebizitza turistikoei \"Moratoria\" aplikatzeari ezezkoa eman zioten. Eta nork eman du horren aurkako botoa? PSE-EEk. Inkoherentzia handia da. Eta ez da horretan geratzen. Denis Itxaso Etxebizitza Sailburua egon da Lasarte-Orian bertan eta honako hau adierazi du: \"Ahaztu egin zaigu etxebizitzak bizitzeko direla\". Barre egiten dut, baina egoera negargarria da.\n\"Babes ofizialeko etxebizitza gutxien eraikitzen ari garen aroa bizi dugu\"\nDuela bi urte sinatu genuen. 88 erakunde -gizarte zibila, erakundeak, enpresak, profesionalen kolektiboak- atxiki ginen eta itun horrek badu epealdi bat 2022 eta 2036 artekoa. Berriki, kargua hartu berritan, Denis Itxaso jaunak adierazi du sinatzaile guztiak berriro deituko gaituela. Bada, zertarako? Kontsentsu handi batera iritsi ginen orduan, eta babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko promesa jaso zen bertan. Ez, ez gaituzte berriro deitu behar. Eusko Jaurlaritzak emandako hitza bete behar du. Nola esan dezake berriro deitu behar gaituela? Zertarako? Akordio batzuk daude, bete behar direnak. 2036ra bitarte alokairu sozialeko 19.000 etxebizitza berri eraikitzea adostu zen bertan. Ikus dezagun denborak zer erakusten digun. Lehen bi urteetan, behintzat, ez dute ezer egin. Adostutakoa ez dute bete.\nBabes ofizialeko etxebizitza gutxien eraikitzen ari garen aroa bizi dugu. Beraz, nor ez da emandako hitza betetzen ari? Etxeko lanak jarri ziren eta ez dira idatzitakoa betetzen ari. Itun Soziala deitzen badute, gu ez gara joango. Etxeko-lanak egin ditzatela, lehenik, eta ondoren aurrekontuetan jasota gera dadila. Ekintzen aroan gaude, promesena igaro zen.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000756", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gorantz doa alokairuan bizi diren pertsonen kopurua, baita errenten prezioa ere\nSalerosketa kopuruak ez du krisialdiaren aurreko maila berreskuratu.\nEtxebizitzaren gaia beti da gaurkotasuneko gaia. Biztanleriaren kezka nagusienetarikoa izanagatik ere, ez zaio soluzio egokirik topatzen eta edonoiz da pil-pilean dagoen afera. Horregatik Tokikom eta EITBk elkarrekin burutzen dugun Saretzen ekimenean, datuen bidez etxebizitzaren gaiak gurean uzten duen argazkia aztertu nahi izan dugu. Horretarako, Eustat eta Nastatek bildutako datuak izan ditugu oinarri. Bi erakundeek ez dituzte datuak era berean jasotzen, ordea, eta zaila da Hego Euskal Herriko irakurketa orokorra egitea. Ipar Euskal Herriko daturik ez dugu lortu.\n21.596 etxebizitza zeuden Goierrin 2023 urtean. 10 urte lehenago, 2013n, 20.787 ziren. Euskal Autonomi Erkidegoa hartzen badugu erreferentziatzat, berriz, hemen ere etxe gehiago daude orain duela 10 urte baino. 1.027.751 ziren 2013n eta, 2023n, 1.081.647 izatera pasa ziren. Goierrin herri gehienetan egin du gora etxebizitza parkeak, baina ez denetan.\nEtxebizitza parkea handitu dela esan dugu, eta berdin gertatu da etxebizitza nagusiekin, hau da, ohiko etxebizitzekin. Etxebizitza huts edota bestelako erabilera dutenek behera egin dute, nahiz eta orokorrean etxebizitza kopurua handitu den.\nEta, etxebizitza nagusi horietan, nola bizi dira familiak? Gehiengoa jabetzako etxeetan bizi bada ere, alokairuak gora egin du herri guztietan. Baita Gipuzkoan eta Hego Euskal Herrian ere. EAEn 3 puntu hazi da alokairuan bizi den familia kopurua. Nafarroan apalagoa izan da igoera: 1,1 puntukoa. Goierrin ere herri gehienetan egin du gora alokairuak.\nAlokairuen prezioak ere etengabe egin du gora. 5.000 biztanletik gorako herrietako datuak ditugu. Bilakaera argia da:\nHala ere, Goierriko alokairu errentak, Gipuzkoako eta Hegoaldeko bataz bestekoaren azpitik daude. Adituek diotenez, gure diru-sarreren %30 bideratu beharko genuke, gehienez, etxebizitza ordaintzera. Azpiko kalkulagailuan konprobatu dezakezu zure diru-sarrerekin zenbateko alokairua ordaindu dezakezun gehienez.\n2007 inguruan jo zuen goia etxebizitzen boom ak. Orduantxe saldu ziren etxe gehien, eta ondorengo krisialdian sekulako beherakada izan zen salerosketetan. 2013 urtea zen hura. Horren ondotik operazio kopurua errekuperatzen joan bada ere, leku gehienetan ez da 2007ko maila berreskuratu. Goierrin bada salbuespenen bat: Idiazabal, esaterako.\nSalerosketa horiek etxe berrienak edota bigarren eskukoenak diren, egiten diren etxe berrien promozioen araberakoa izan ohi da. Hala, urtez urte Goierrin aldaketa dezente antzeman daitezke. Hala ere, orokorrean esan daiteke 2007 urtean etxe berri gehiago saldu zirela.\n2007ra arte, banaketa ia 50/50 zen etxebizitza berrien eta bigarren eskukoen artean. Euskadin eta Estatuan, etxebizitzen salerosketaren ia erdia eraikuntza berrikoa zen (% 44,8 eta % 49,3), eta Nafarroan, berriz, % 60,3ra heltzen zen. 2008-2013 aldian izandako krisiak eraikuntzaren sektorea geldiarazi zuen, eta, batez ere, etxebizitza berrien eraikuntza.\n2023an, etxebizitzen salerosketaren % 86 (Euskadi), % 74 (Nafarroa) eta % 91 (Estatua) bigarren eskukoak dira. Segmentu horrek argi eta garbi gora egin du aztertutako hiru eremuetan (+30,5 puntu, +34,1 puntu eta +39,9 puntu, 2007arekiko). Etxebizitza berriaren kaltetan, besterik gabe, ez dagoelako (eraikitzeari utzi zitzaion): merkatuan eskuragarri dagoena xurgatzen da.\nOrokorrean, etxebizitza libreak izaten dira saldutakoen gehiengoa. Babes ofizialeko sustapenak mugatuak izan ohi dira. Herri txikietan, gainera, are mugatuagoak izaten dira. Lortu ditugun datuak 2007, 2013 eta 2023 urteetakoak dira. Urte hauetan babes ofizialeko etxeren bat saldu/erosi ziren herriak txertatu ditugu azpiko grafikoetan. Orokorrean esan daiteke krisialdiaren aurretik, 2007an, babes ofizialeko etxebizitza gehiago egin zirela. Baina bada salbuespen garrantzitsu bat: Ordizia. Hemen, 2013 urtean, krisialdian bete-betean murgilduta geundela, saldutako etxebizitza guztien ia %60 babestutakoak izan ziren: San Joan auzoa eraikitzen ari ziren.\nPrezioei dagokienez, 2007n jo zuten goia. Ondoren, 2013ko beheraldi indartsuaren ondoren, pixkanaka errekuperatzen joan dira. Orokorrean, ez prezioek ez dute 2007ko maila gainditu baina badira salbuespenak eta tartean dago Goierri. Hala ere, gure eskualdea EAE mailan m2-ko prezio baxuena duten eskualdeen artean dago, Arabako Errioxaren atzetik. Nafarroako batez besteko prezioa ere Goierrikoaren azpitik dago. Hala ere, ditugun datuak Eusko Jaurlaritzak zehaztutako eremu funtzionalen araberakoa da eta Goierriko eremu funtzionalean sartzen dira Legazpi, Urretxu, Zumarraga, Ezkio eta Itsaso ere.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000757", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 12-20; mamitze laktikoko behi gazta 18;Behi gazta Urdina 21-25; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16- Behi gazta ondua 17,50€/kg\nIdarret sagarra 3,5€/kg.; Mizpirak 3€/kg; Irasagarra 4; Gaztaina 3-5€/kg.; Basakana 7;Bertako hurra 5; Junbo Sagarra 3;Reina de reinetas Sagarra 3;Conferencia udara 3; Bella Boscop Sagarra 2,5-3,5 ; Intxaurra 5;Errezil sagarra 2-3;Piku berdea 4,5\nKg : Boniatoa 3-3,5€ kg ; Tatsoi 9€/kg.; Babarrun beltz aletua 15€/kg; Babarrun beltza lekan 15€/kg.; Berenjena txuria 3,5; babarrun zuria lekan 12;Aire libreko tomatea 4,50-5,50; Potxak 12; Aire libreko leka 5; Tipulin gorria 3; Aire libreko patata 3.; Kalabaza 3; Lollo 0,60-1; Kalabazin edo kuiatxoa 2,50-3,50;Luzokerra 2,5; Ibarrako piperrak 8-12; Piper luze gozoa 8; Gernikako piparra 5; Berenjena 4; Pipermorroa 4; Gerezi Tomatea 8; Albaka hostoak 9; Piper italianoa 5,5€ ; Patata gorria 3; Baina txapal gorria 6; Aza 2; Txaiota 3,5; Kale aza 1-2; Potimarron kalabaza 2; Udare tomatea 4,5; Kolirabano 4;Daikon aza 3\nBanaka : Azalorea 1,5-2€; Brokoli morea 2€; Kale aza morea; 2€ Romanescu 2-2,5€; Lombarda 2,5€; Eskarola 2,50; Baratzuri buruak 0,70;urazak 0,60-2; Hoja de Roble 0,60-1; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 1-4; Zilantro 1; Repollo 1-4; Pak Choi 1,50; Tuterako orburua edo alkatxofa 9,95€ dozena\nSortan : Udaberriko tipulina 2; Rabanito 1 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Nabiza 1; Tipula 2; Koloretako azelgak 1;\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nPentsamendua 1,5€; Ziklamen txikia 4,5; Ziklamen handia 6,5;Txillarra 6,5-8,5; Labanda 3,5-5,5; Bracteantha 10; Primula 2,20; Larrosak 13,5; Kamelia 14; Anemona 5,5; Kalendula 4,5-5€; Azalea 6-12,50; Surfinia 2,5 ; Tagetes 1,5; Petunia 1,5€, Gerbera 7,Lirioak 4;Salvia 1,5€ / unitatea; Lobelia 4,5-5,5; Dimorfoteca 6.5-8,5; Gladioloa 4; Vinca 2,5-3€ Biola 1,5\nLore biziak: krisantemo zuria 20-35€, ziklamen tarrinak 25€, mixtoak 42-57€\nZiazerba landarea 0,10€ u.; Tipulin landarea 3,5-4€ zientoa; Aza kixkur landarea 0,15; Erremolatxa landarea 0,10; Albahaka landarea 0,80; Perexila landarea 0,10;Apio landarea 0,10-0,20; Azalore landarea 0,20; Brokoli landarea 0,20;Romanescu landarea 0,20; Eskarola landarea 0,20; Atxikoria landarea 0,20; Kardo landarea 0,80\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10;kukulu 6-10; Porru landarea 4€ / Zientoa\nArto irina 3€/kg; Eztia 14,20-18€/kg.; Propoli 10€/30ml.; Polena 10€/250gr.;Sagar dultzea 10;Irasagar dultzea 10€; Arto opila 6;Behi esne yogurta 6; Kalabazin opila 0,80; Sagar zukua 4\nEztiz egindako kakao krema zuria eta beltza eta pralinea 6,60€ 220gr.; Ezti ozpina 250ml 4€\nEzti kombucha 0,75cl botilla 16€; Kandela 1€; Abaraska 10€ 200gr.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000758", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Azaroaren 4tik 30era bitartean, kanpainan parte hartzen duten saltokietan ORDIZIAN txartelarekin erosketak ordaintzen dituztenen artean, 20240 zenbakidun gabonetako loteri dezimoak zozketatuko ditugu.\nIrabazleak ORDIZIAN bulegotik pasa beharko dira dezimoa jasotzera abenduaren 13a baino lehen.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000759", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Jaionei tokatu zaio Vicuña Sport saltokian. Zorionak! Oraindik sari bat geratzen da ateratzeko. Zorte on!!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000760", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Idoiari tokatu zaio, saririk handiena, 500€!!! El kilo saltokian. Zorionak!!!!!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000761", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Sexu aholkularitza eta aholkularitza juridikoa eskainiko dituzte Beasainen\nBerdinketa sailetik abiatutako bi zerbitzu berrietara bertaratzeko izena ematea nahitanahiezkoa izango da.\nBeasaingo Udalak lagunduta, sexu aholkularitza gunea eta aholkularitza juridikoa eskainiko dira Beasainen.\nAstelehenetan arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara, sexuaren inguruko hainbat gai lantzeko gunea sortuko dute. Horrela aurkeztu dute:\nInformazio eta aholkularitza: Helburua, erabiltzaileei laguntzea da, gaitasun sozialak eta pertsonalak sustatuz, jokabide osasuntsuak bultzatuz, jarrera eta jokabideetan orientatuz.\nAnonimoa eta konfidentziala: Anonimotasun eta konfidentzialtasuna gordeko du. Erantzuna guztiz pertsonala izango da, pertsona bakoitzaren beharrei erantzunez.\nOnline: Instagram eta emailez ere erantzungo dira kontsultak: Instagram: @lahia3.0 /\nIkastetxeak: Ikastetxeetara ere presentzialki hurbilduko da zerbitzua, bertan informazio eta aholkua jaso ahal izateko ere.\nHitzordua Instagram edota email bidez hartu beharko da: Instagram: @lahia3 /\nHilean behin, astelehenetan egingo dute hitzordua arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara eta hurrengo data azaroaren 4a izango da. Horrela aurkeztu dute:\nZerbitzu honetan edozein gai ilegali buruzko informazioa eta aholkularitza aurkituko duzu, zalantzak badituzu edo nola jokatu ez dakizunerako:\nAurretiazko behin-behineko neurriak, seme-alaben zaintza, mantenu-pentsioa...\nBeasaingo Udaleko sarrerako gelan eskainiko dute zerbitzua eta izena emateko honako zenbakietara deitu beharko da: 943 08 76 63 / 688 768 608", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000762", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Laburpena : Irlandan 80.000 irlandar hiztun daude, 6.000 iparraldean bizi dira eta horietako hiruk dena hankaz gora jarriko dute Kneecap izeneko rap hirukotea osatzen dutenean. Anarkikoak, basatiak eta edozertarako prest daudenak ama-hizkuntza salbatzeko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000763", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aroari tokatu zaio Josune & Klauden. Zorionak! Oraindik 4 sari gehiago daude!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000764", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Jesus Mariri tokatu zaio Amonane tabernan. Zorionak! Oraindik 5 sari gehiago daude!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000765", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Euskaraldiaren laugarren edizioa aurkeztu berri dute Iruñean, \"Elkar mugituz egingo dugu\" lelopean.\nIruñean aurkeztu dute udaberrian egingo den laugarren Euskaraldia. Bertan, edizio berriak izango dituen ezaugarri nagusiak zeintzuk diren azaldu dute. Antolakuntzatik azpimarratu dute Euskaraldia ez dela kanpaina huts bat, euskararen erabilera biderkatzeko ariketa sozial bat baizik.\nHizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial gisa duen eraginkortasuna aski frogatuta gelditu da urtez urte. Lehen ediziotik, emandako datuen arabera, 320.000 herritar baino gehiagok hartu dute parte noizbait Euskaraldian.\nAurten, Euskaraldia ulertu, ikusi eta bizitzeko modua aldatzea proposatu dute antolatzaileek, berrabiaraztea, \"Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldia\" izan dadin. Izan ere, azken edizioaren ondoren egindako hausnarketa prozesuan, Euskaraldiak berrikuntza behar duela ondorioztatu zuten, herritarrengan, berriz ere ilusioa masiboki pizteko.\nEuskararen erabilera aktibatuko duen mugimendua sortu nahi dute. Kaleko euskalgintza, euskaldun eta euskaltzaleak mugiarazi, alegia. Euskal Herri osoan euskararen erabilera aktibatzeko prest dagoen jendea batu, trebatu, antolatu eta dinamika soziala indartu nahi dute.\nBerritasunekin etorri arren, Euskaraldiaren oinarria mantendu egingo da. Partaideek ahobizi ala belarriprest rola hautatuko dute, izena eman, eta 11 egunez, dagokien txapa jantzita egingo dute ariketa.\nHemendik aurrera, entitateek ere Euskaraldian izena emateko aukera izango dute www.euskaraldia.eus webgunean. Herritarrek berriz, martxotik aurrera izango dute belarriprest edo ahobizi bezala izena emateko aukera.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000766", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Dokumental batekin borobilduko du Arrano Kultur Elkarteak 40. urteurrena\nMaddi Aiestaranek Beasaingo gazte-hizkerari buruzko hitzaldia eskainiko du asteazkenean\nArrano Kultur Elkarteak 40 urte betetzen ari dituen honetan, asko izan dira antolatutako ekintzak: Mendi martxa, Sigi Sagas festa, tailerrak eta abar. Datorren asteazkenean, hilaren 30ean, Maddi Aiestaranek Beasaingo gazte-hizkerari buruzko hitzaldia eskainiko du Arrano elkartean, arratsaldeko 18:30ean.\nBestalde, azaroaren 8an Udazkeneko bertso saioa ospatuko dute. Bertsolariak Maddi Aiestaran, June Aiestaran, German Urteaga, Miren Artetxe, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga izango dira eta gai-jartzailea Maitane Legarreta izango da. Arratsaldeko 19:00etan izango da Usurbe Antzokian eta sarrerak dagoeneko salgai daude usurbe.eus webgunean.\nGainera, 40. urteurrena dela eta, Arrano Kultur Elkarteak urte horietan egindakoa eta bizitakoa islatzen duen dokumentala proiektatuko du azaroaren 15an arratsaldeko 19:00etan Usurbe Antzokian. Dokumentalak ekintzen irudiak eta hainbat lagunen testigantzak bilduko ditu. Egun horretan sorpresa bat jakinaraziko dutela adierazi dute ere eta ondoren, mokadutxoa egingo dute Arrano elkartean.\nAntolakuntzak herritarrak gonbidatu ditu ekitaldietara gerturatzera eta etorkizunean egingo diren ekintzetan parte hartzera.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000767", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ezkiaga auzoko jaiak antolatzeko bilera irekia egingo dute larunbatean\nHonako mezua zabaldu dute bilera deialdia zabalduz eta bizilagunak parte hartzera gonbidatuz:\nAuzoko jaiak antolatzen ari gara, eta antolaketan guztiok parte hartzea gustatuko litzaiguke. Horretarako, informazio-bilera bat egingo dugu.\nGuztion artean, jai hauek oso bereziak izatea eta gure komunitate sentimendua indartzeko aukera paregabea izan daitekeela uste dugu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000768", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Madilgo IFEMAn ospatzen ari den FIAA Nazioarteko Azokan aurkeztu du II klaseko ibilgailua.\nAsteartetik ostiralera ospatzen ari den azokan, Irizarrek eta Irizar e-mobilityk lau ibilgailu aurkeztu dituzte: II. klaseko Irizar i3 elektriko berria, belaunaldi berriko Irizar i6S Efficient unitate bat, Hidrogenozko Irizar i6S Efficient unitate bat eta Irizar ie tram hiri ibilgailu elektrikoaren unitate bat.\nIrizar i3 low entri elektriko berria distantzia ertainekoa izango da eta diseinu berria du. Taldeak aurkeztu duenez, \"Ibilgailu isila eta zero emisiokoa, Irizar ibilgailu jasangarrien Efficient gama berria handitzen duena.\"\nZero emisioko garraio konektatuaren deskarbonizaziorako eta jasangarritasunerako bidean aurrera jarraitzeko adibide handia dela azpimarratu dute, taldeak garraio sektorearen eraldaketarekin duten konpromisoa erakutsiz eta emisioak murrizteko eta mugikortasun soluzio garbi eta jasangarriagoak sortzeko helburu globala jarraituz.\nBestalde, azokan erakusgai dituzten beste ibilgailuek teknologian, diseinuan, jasangarritasunean eta kontsumoen murrizketan berrikuntza handiak dituztela adierazi dute. Irizar txasis integralaren belaunaldi berria duten ibilgailu gama aurkeztu dute eta segurtasunaren alde egin dute ere: \"Irizar txasis integralaren belaunaldi berria duten ibilgailu gama aurkezten dugu, arinagoa, erosoagoa eta kontsumoaren % 5eko murrizketarekin. Gainera, merkatuko segurtasun eta zibersegurtasun sistema zorrotzenak dituzte, gidari postua hobetuta, erloju koadroaren birdiseinua, pisu murrizketak eta kontsumo eta emisio hobekuntzak barne hartzen dituena. Era berean, eta Busworld 2023an aurkeztu ondoren, hidrogeno bidez propultsatutako Irizar i6S Efficient erakutsiko dugu lehen aldiz estatuan.\"", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000769", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Liburu Baby Klubak ostegunean, hilak 24, ekingo dio ikasturte berriari, aurkezpen saio batekin. Bertan parte hartzen duten haur eta gurasoei liburu pack bana oparituko zaizkie.\nLiburu Baby Kluba 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Umeak heldu batekin egongo dira eta azken honek jardueran ere parte hartuko du. Ekintza honen helburu nagusia txikitatik literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da eta jarduera hauek familiartean sustatzea. Liburu Baby Kluba jarduera kulturanitza da eta horregatik, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez garatzen da.\nEgitasmoan parte hartzeko, izena ematea komeni da, Ordiziako liburutegian bertan, 943805633 telefono zenbakira deituta edo posta elektronikora mezu bat bidalita.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000770", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ormaiztegiko Oin-Harriak jubilatuen elkarteak, San Andres Herri Eskolarekin elkarlanean, ikasturte berri honetako Ttipi-Ttapa proiektuaren belaunaldiarteko lehen irteera egin du\n2023-24 ikasturtean hasitako lankidetza egitasmoak jarraipena izango du ikasturte berri honetan, zortzi txango bateraturekin. Hilean behin izango da, gutxi gorabehera, eta aldi bakoitzean maila bateko eta besteko ikasleek hartuko dute parte.\nBestalde, Oin-Harriak elkarteak joan den urriaren 9an egin zuen Ttipi-Ttapako lehenengo irteera, eta hogei bat lagunek parte hartu ohi dute bertan.\nOrmaiztegiko Ttipi-Ttapa taldeak asteazkenero izaten du hitzordua 10:00etatik aurrera eta normalean urrian hasten dute ikastaroa, ekaina amaiera arte.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000771", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "AURREKO URTEKO ARRAKASTAREN ONDOREN, ORDIZIAN ELKARTEAK UDALAREKIN BATERA, \"ORDIZIAN EROSTEAK URREZKO EGITEN ZAITU\" KANPAINA ERREPIKATUKO DU\nMerkatari eta ostalariek sentsibilizazio kanpaina jarriko dute martxan Urriaren 23an. Orotara, 20.000 bonboi kaleratu dituzte, eta horietako 6 urre kolorekoak izango dira.\nOrdiziako merkatari eta ostalariek sentsibilizazio kanpaina bat jarriko dute martxan asteazkenean, Ordizian erosteak urrezko egiten zaitu lelopean. Herriko saltokietan erosketak egiten dituzten herritarrek gozagarri bat eskuratzeko aukera izango dute; bonboiak.\nOrotara, 20.000 bonboi kaleratu dituzte, eta horietako 6 urre kolorekoak izango dira. Bonboi berezi horiek sari bana izango dute: Herriko saltokietan gastatzeko 500 euroko sari bat edo 100 euroko bost. Irabazleek bonboiaren bilgarria Ordizian bulegoan aurkeztu beharko dute saria jasotzeko.\nSentsibilizazioan eragitea da kanpainaren helburua, hau da, herritarrak bertan kontsumitzeak duen garrantziaz ohartaraztea. Hala azaldu dute egitasmoaren sustatzaile diren Ordizian merkatari elkarteak, eta Ordiziako udalak: \"Saltokiak irekita egoteak argia, bizia eta indarra ematen diote herriei, urreak bezala\".\nHaien esanetan, halako kanpainak \"ezinbestekoak\" dira, gainera. \"Etengabe egin behar da saiakera, informazioak xurgatzen gaituen garai hauetan kalean ibiltzeak, erakusleihoak ikusteak eta bertan erosteak dituen onurak erakutsiz\". Halaber, halako egitasmoak sustatzen jarraitzeko asmoa agertu dute, sektorearen profesionalizazioan eragiteko, egungo eta etorkizuneko kontsumitzaileek herriguneetan kontsumitzen jarrai dezaten. Gainera, datorren astean sei egunez martxan izango den kanpainak Eusko Jaurlaritzaren finantzazioa duela azaldu dute.\nLerro hauek aprobetxatu nahi ditugu gure Garaguneko lagunei laguntza eskertzeko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000772", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bihar martxan jarriko dugun kanpaina gozoaren material banaketa lanak egiten hasiak gara dagoeneko. Eta horretarako, gure Garaguneko lagunekin kontatu dugu beste behin. Hau da ekipoa! Mila esker bihotzez zuen laguntzagatik!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000773", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Proposamen berri(tu) batekin etorri da Mutiloako, Segurako, Zegamako eta Zeraingo TOBERA Musika- eta Dantza-eskola. Iaz euskal dantzen helduentzako taldea osatu zen TOBERAn, dozena bat lagun elkartu zuena. Ikasturte honetan, berriz, formatua eta eskaintza egokitu dituzte, are eta eskuragarriago izan dadin helduentzat proposamena. Hain zuzen ere, hilean 2 orduko saio bana baino ez da izango. 18 urtetik gora izatea beharrezkoa da. Izena ematen dutenen artean erabakiko da saioak noiz emango diren, baina ostiral arratsaldeak eta larunbatak ere aukeran izango dituzte interesatuek. Urrian hasi eta ekainera bitarteko konpromisoa hartuko dute izena ematen dutenek. Hilero 10 euro baino ez dira ordaindu beharko.\nZerainen eta Seguran dantza-taldeak jada badaudenez TOBERAz bestela, horien lana aitortu eta errespetatu, eta honako eskaintzaren barruko eskolak Zegaman bakarrik lirateke (Mutiloan nahikoa izenemate batuz gero, aztertzekoa, ordea).\nIzen-ematea tobera.org webgunean edo labur.eus/toberadantza helbidean egin liteke urriaren 27a baino lehen.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000774", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "'Sustrai' emanaldirako doako sarrerak Usurbe Antzokiko leihatilan\nSarrera lortzeko: Usurbe Antzokiko lehiatila fisikoan ohiko ordutegian (gehienez 4 sarrera pertsonako). Izen-abizenak eta harremanetarako datuak eman beharko dira.\nPara recoger las entradas: en la taquilla física del Usurbe Antzokia en su horario habitual (máximo 4 entradas por persona). Se pedirán nombre y apellidos y datos de contacto.\n[EUS] \"Sustrai\", ikuskizun berritzaile bat da. Iragana, oraina eta etorkizuna erabiliz bidaiatzeaz gain, hauekin ere jolasten duena. Bertan, gainera, zirku garaikideaz gain, arte plastikoen zuzeneko erakustaldia ere eskaintzen da. \"Sustrai\"-k, era berean, zirkuko artisten, Miren Barrena artista plastikoaren eta herritarren arteko elkarrizketa sinbolizatzen du. Eszenatokira kezka eta beldur desberdinak eramaten dira, baina baita, bakoitzaren istorioa, jakinduria pertsonala eta, batez ere, aurrera egiteko gogoak. Zirkua, akrobaziak, dantza eta antzerkia elkar lotuz, bederatzi artistek osatzen duten ikuskizuna da.\n[CAS] \"Sustrai\" es un show innovador, que juega con el pasado, presente y futuro, con demostración de artes plásticas en directo, además del circo contemporáneo. Este es un espectáculo que simboliza el diálogo entre nueve artistas de circo, la artista plástica Miren Barrena y la ciudadanía; sus inquietudes, miedos y preocupaciones. Cada uno de un lugar, con sus historias y bagaje personal. Somos raíces, somos simbiosis y unión. Somos circo, acrobacias, danza y teatro.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000775", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Genozidioa stop lemapean, Palestinaren aldeko bilkurak egingo dira gaur\nGazako sarraskia gelditzeko eskatuz, Gernika-Palestina herri ekimenak bilkurak egingo ditu udaletxe aurreetan. Gaur, astelehena, arratsaldeko 19:00etan burutuko dira elkarretaratzeak eta, momentuz, herri hauetan egingo dira bilkurak: Ataunen, Beasainen, Zaldibian, Lazkaon, Ordizian, Zegaman, Seguran eta Zerainen.\nGainera, CAFeko Enpresa Batzordeak Gernika Palestinako aldarrikapenarekin bat egin zuen eta gaur hainbat langilek ordu erdiko lanuztea egin dute.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000776", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Urria eta azaroan zehar lau film eskainiko dira Maizpiden jatorriko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin\nUrriaren 23an emango diote Gerriko Kultur Elkarteak, FilmAzpit-ek eta Maizpide Euskaltegiak elkarlanean sortutako zine-ziklo berriari 'STIV' dokumentalarekin. Emanaldiak Euskaltegiko zinema aretoan gaueko 20:45ean eskainiko dira eta sarrerak doakoak eta edonorentzat izango dira, bai herritar eta bai ingurukoentzat.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000777", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ormaiztegiko helduen eta haurren danborradetako entsegu deialdia egin dute\nHelduen danborrada azaroaren 29an ospatuko da eta haurrena berriz, azaroaren 24an.\nHelduen danborrada azaroak 29, ostirala, ospatuko da iluntzeko 20:00etan. Entseguak Karramarron izango dira asteazken eta ostiraletan (azaroak 6, 8, 13, 15, 20 eta 27), iluntzeko 20:15etan.\nHauren danborrada berriz, azaroak 24, igandea, ospatuko da eguerdiko 12:00etan. Entseguak baita izango dira Karramarron, asteazken eta ostiraletan (azaroak 6, 8, 13, 15 eta 20), arratsaldeko 19:15etan.\nBeharrezkoa izango da entseguetara bakoitzak bere gerriko eta makilak eramatea. Danborradarako izen-ematea entseguetan egingo da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000778", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Calcuta Ondoan elkarteak 'Malad, bizi ala ez' dokumentala eskainiko du Legorretan\nDokumentakaren emanaldia eta Amrita Das Guptarekin solasaldia hilaren 22an izango da\nCalcuta Ondoan eta Legorretako Udalak antolatuta, 'Malad, bizi ala ez' dokumentala eskainiko dute datorren asteartean, hilak 22, arratsaldeko 18:30etan Legorretako Herri Antzokian . Dokumentala imochana erakunde feministarekin Bangaloren egindako lanari buruzko dokumentala da. Honek genero biolentziaren arazo estrukturala aditzera ematen du, Indiako emakumeek egoera lazgarri hori gainditzeko duten ahalmena erakutsiz.\nDokumentalak 11 minutuko iraupena du eta ostean, Amrita Das Gupta aktibista eta feminista eta genero biolentzian eta emakumeen eskubideetan aditu indiarrarekin solasaldia egingo da. Horrela aurkeztu du Calcuta Ondoan elkarteak Amrita Das Gupta: 23 urte baino gehiagoko esperientzia du Indiako eta Erresuma Batuko giza eskubideen eta emakumeen eskubideen alorrean. Lan handia egin du esparru profesionalean eta pertsonalean indarkeria, abusua eta diskriminazioa jasaten duten jatorri sozioekonomiko, erlijioso eta kultural desberdineko emakumeei laguntzeko. Bere lan-esperientzia askotarikoa da (etxeko indarkeriaren gizarte-langilea, aktibista, fazilitatzailea, ikertzailea, proiektuen kudeatzailea, defendatzailea eta orain Swayam erakundeko zuzendaria); eta horrek, emakumeen eskubideen mugimenduaren eta sektorearen barruan ulermen eta ezagutza sakona eman dio.\nSarrera doakoa izango da eta Calcuta Ondoan elkarteak goierritarrak gonbidatu nahi izan ditu errealitate hau ezagutzera eta datorren asteartean proiekziora gerturatzera.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000779", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Auto pilaketak daude N1 errepidearen bi norantzetan kamioi batek Legorretan izandako instripuaren ondorioz\nKamioi bat gurutzaturik gelditu da N1 en, Legorretan, 425. kilometroan Lasarterako norantzan. Istripu honen ondorioz, hasiera batean bi norantzetan itxi behar izan dute errepidea.\nOrain, Irungo norantzan trafikoa bazterbidetik zirkulatzen ari da. Hala ere, pilaketak daude. Gasteizko norantzan, aldiz, bidea itxita dago.\nKamioia gurutzaturik gelditu da #N1 Km 425 #Legorreta -n Lasarteko norantzan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000780", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordiziako Gaztelekuak larunbat honetan emango dio hasiera ikasturte berriari\nGaur, osteguna, 2024-25 ikasturtearen aurkezpena antolatu dute gurasoentzako, Gaztelekuan bertan, arratsaldeko 19:00etan.\nOrdiziako Udaleko Nerabeen Zerbitzuak ostiral honetan zabalduko ditu ateak.\n12 eta 17 urte arteko (2012-2007 urteen artean jaioak) nerabeentzat zuzendutako doako zerbitzu honetan parte hartzeko eskaerak, ostiraletik igandera jasoko dira bertan. Ordizian bizi diren edo bertan ikasten ari diren pertsona guztiei eskaintzen zaie aukera. Ordiziako ikastetxeetako DBHko 1.mailako ikasleei banatutako izen emate fitxak ere Gaztelekuan entregatu beharko dira.\nGaztelekuaren bidez, nerabeen arteko partaidetza, espiritu kritikoa eta pertsonaren autonomia sustatu nahi da, berdinen artean harremanak izateko, lagun berriak egiteko eta aisialdia modu ludikoan, hezitzailean, integratzailean eta euskaraz egiteko aukera emanez.\nOrdiziako Udaleko Haur eta Gazteen Zerbitzuan (943 80 56 30 edo )", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000781", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Datorren astean martxan jarriko dugun kanpaina gozoaren material banaketa lanak egiten hasiak gara dagoeneko. Eta horretarako, gure Garaguneko lagunekin kontatu dugu beste behin. Hau da ekipoa! Mila esker bihotzez zuen laguntzagatik!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000782", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Eztiz egindako kakao krema zuria eta beltza eta pralinea 6,60€ 220gr.\nIdiazabal Gazta berria 22; Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 12-20; mamitze laktikoko behi gazta 18;Behi gazta Urdina 21-25; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16- Behi gazta ondua 17,50€/kg\nUrreztai sagarra 3€/kg.; Irasagarra 4; Gaztaina 3-5€/kg.; Basakana 7Klaudia Arana 5; Aran txuria 4;Bertako marrubiak 6-10€/kg; Bertako hurra 5; Mugurdia 15; Aran Gorria 3,5; Andere Mahatsa 15;India mahatsa 15;Junbo Sagarra 3;Reina de reinetas Sagarra 3;Conferencia udara 3; Bella Boscop Sagarra 2,5-3,5 ; Intxaurra 5;Errezil sagarra 2-3;Piku berdea 4,5\nKg : Tatsoi 9€/kg.; Babarrun beltz aletua 15€/kg; Babarrun beltza lekan 15€/kg.; Berenjena txuria 3,5; babarrun zuria lekan 12;Aire libreko tomatea 4,50-5,50; Potxak 12; Aire libreko leka 5; Tipulin gorria 3; Aire libreko patata 3.; Kalabaza 3; Lollo 0,60-1; Babarrun beltza 16;Kalabazin edo kuiatxoa 2,50-3,50;Luzokerra 2,5; Ibarrako piperrak 8-12; Piper luze gozoa 8; Leka 6,50-7; Gernikako piparra 5; Berenjena 4; Pipermorroa 4; Gerezi Tomatea 8; Albaka hostoak 9; Aire libreko kalabazina 3; Piper italianoa 5,5€ ; Itaie leka 7; Patata gorria 3; Baina txapal gorria 6; Baina frantsesa, morea eta berdea 6; Gernika kalabaza 2,80; Aza 2; Txaiota 3,5; Kale aza 1-2; California piparra 4; Potimarron kalabaza 2; Udare tomatea 4,5; Kolirabano 4;Daikon aza 3\nBanaka : Eskarola 2,50; Baratzuri buruak 0,70;urazak 0,60-2; Hoja de Roble 0,60-1; Azalorea 2; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 1-4; Zilantro 1; Repollo 1-4; Pak Choi 1,50; Txikoria 1,30\nSortan : Udaberriko tipulina 2; Rabanito 1 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Nabiza 1; Tipula 2; Koloretako azelgak 1;\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nPentsamendua 1,5€; Ziklamen txikia 4,5; Ziklamen handia 6,5;Txillarra 6,5-8,5; Hortentsia 10;Pendientes de la Reina 7,5; Labanda 3,5-5,5; Geranio doblea 2,80; Huntza 2,80; Alegria ginearra 4; Krabelina 5; Margarita zuri handia 10; Begonia dragon 4€; Iberis 10€; Margarita argiranthemun 5-9; Bracteantha 10; Nartzisoa 2,50; Zidonia japonica 3; Primula 2,20; Larrosak 13,5; Kamelia 14; Anemona 5,5; Kalendula 4,5-5€; Azalea 6-12,50; Antirrhinum 1,50 Kalantxoe 4,50-7; Alegria 1,5 ; Surfinia 2,5 ; Tagetes 1,5; Kalibratxoa 6,5; Bidens 3,5; Petunia 1,5€, Gerbera 7,5 Dallieta 4,50;Lirioak 4;Salvia 1,5€ / unitatea; Lobelia 4,5-5,5; Dimorfoteca 6.5-8,5; Agapantus sorta 5; Gladioloa 4; Vinca 2,5-3€ Biola 1,5\nUnitatea: Tipulin landarea 3,5-4€ zientoa; Aza kixkur landarea 0,15; Erremolatxa landarea 0,10; Albahaka landarea 0,80; Perexila landarea 0,10;Luzokerra landarea 0,5; Kalabaza landarea 0,50 ; Apio landarea 0,10-0,20; Azalore landarea 0,20;Bruselaza landarea 0,20;Brokoli landarea 0,20;Romanescu landarea 0,20; Eskarola landarea 0,20; Atxikoria landarea 0,20; Kardo landarea 0,80\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10;kukulu 6-10; Porru landarea 4€ / Zientoa\nArto irina 3€/kg; Eztia 14,20€/kg.; Propoli 10€/30ml.; Polena 10€/250gr.;Sagar dultzea 10;Irasagar dultzea 10€; Arto opila 6;Behi esne yogurta 6; Kalabazin opila 0,80; Sagar zukua 4", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000783", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Antzezleak: Libe Mendizabal, Daiana Fernández, Esther Manzana, Aitor Navarro.\nFamilia bat apurtua. Ama bat eta bi alaba. Antzerkia beraien gurutzea delarik. Bizi al daiteke antzerkiaz edota beste arte motaz? Ahaztu al daitezke zorigaitzak? Galdera horiek egiten dira antzezlanean.\nGizaki guztiak bizitzaren funanbulistak gara, beti alanbre fin batean ibiltzen gara, erortzekotan. Beldurra, ziurtasun eza... eta maitasun eza. Hauxe da, gaur egungo gizakiaren epidemia. Gaur egungo tragikomedia bat. Ametsak... egi bihurtu al daitezke? Zer egingo zenuke zure ametsa egi bihurtu dadin?\nAma, Daniela, Nekane. Hauek dira antzezlan honen protagonistak. Bakoitzak bere beldurrak eta bere ametsak ditu. Eta hirurak, alanbre fin batean daude... doaz, edozein momentutan erortzekotan. Gaur egun antzerkiari buruz egiten diren galdera eta solasaldiei buruzko antzezlan argia da. Ez du inor axolagabe utziko. FUNANBULISTAK. Gaur egungo gizartearen ispilua.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000784", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Iruñean gertatutako erailketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Beasainen\nAdi!! Kayleren hiketa salatu eta bere senide eta gertukoei elkartasune adierazteko elkarteratze deia.\nBeste behin garbi geratzen da indarkeria matxistak aurpegi ezberdinak dituela. Guzti hauei aurre egin behar diegu!!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000785", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Urrian, Ordizian Txartela etabiliz, erosketa baleak irabazi ditzakezu! 5, 10, 20 edo 50 eurokoak. Saritua bazara, pasa zaitez Ordizian bulegotik saria jasotzera azaroaren 8a baino lehen. Zorte on!!!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000786", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Lehen atalean Tolosako Boinas Elosegui eta Bergarako Lazpiur bisitatuko ditugu.\n\"Gipuzkoan Egina\" saioa estreinatuko dugu gaur, ostirala, gaueko 22:00etan, Goierri Telebistan. Saio honetan, Gipuzkoako industria bertatik bertara ezagutu ahal izango dugu. Horretarako, bailara ezberdinetako enpresetara bisitak egingo ditugu. Izan ere, Tokikomeko komunikabide ezberdinen artean burututako elkarlanaren fruitua da \"Gipuzkoan Egina\". Goiena, 28 Kanala, GUKA eta Goierri Telebistak elkarrekin osatu dugu saio hau, Gipuzkoako bailara ezberdinetako enpresak herritarrei gerturatzeko asmoarekin. Lantoki hauetan zer egiten duten eta nola egiten duten bertatik bertara ikusi ahal izango dugu.\nLehen atalean Bergarako Lazpiur eta Tolosako Boinas Elosegui ezagutuko ditugu. Bi enpresa hauek jarduera oso ezberdinak dituzte: artilezko txapelak egiten dituzte Boinas Eloseguin eta automozioko piezak egiteko makinak Lazpiurren.\nGoierriren kasuan, hiru enpresa ezagutuko ditugu. Idiazabalen kokatutako AMPO, Ordiziako Orkli eta Olaberriko HINE dira gure bailaran aukeratu ditugun enpresak. Bertako lan egiteko moduak eta prozesuak ikusi ahal izango ditugu.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000787", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Guztira 67 lagunek hartu dute parte ekimenean eta bakoitzak 38,51 kilometro osatu ditu, bataz beste.\nMajori kiroldegiak eta Orkli kooperatibak elkarlanean sortutako ekimena da Majorklitoia. Europako Kirol Astearen testuinguruan, Majoriko abonatu guztiak eta Orkliko langileak, astebetez ahalik eta kirol gehien eta kilometro gehien egitea zuen helburu ekintzak.\nEgitasmoa antolatu duten lehen aldia izan da hau eta antolatzaileak oso pozik daude astebetez lortutako emaitzekin. Izan ere, hauen helburua guztira 42 maratoi osatzearena zen, baina erronka hori gainditzea lortu dute.\n67 lagunek hartu dute parte Majorklitoian eta guztira, 2.580,83 kilometro, hau da, 61,16 maratoi osatu dituzte. Partaide bakoitzak 38, 51 kilometro burutu ditu bataz beste eta kilometro gehien egin duen parte-hartzaileak 130 kilometro osatu ditu guztira.\nEkimenean parte hartu dutenen artean, Majori kiroldegiko urte osoko abonu bat zozkatu dute, eta Joseba Zubillaga izan da irabazlea.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000788", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Pilar Ormazabal gabiriarrak (Urrutiko Pilar izenez ere ezaguna) 100 urte bete ditu. Familiarekin ospatu du mendeurrena. Herriko alkatearen bisita ere jaso du eta oroigarritxoa eman dio Udalaren izenean. Zorionak!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000789", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ehunmilak trilogiako antolakuntzak 14. edizioaren data iragarri du. 2025eko uztailaren 11, 12 eta 13an jokatuko dira hiru lasterketak. Guztira 1.450 korrikalarik izango dute hiru lasterketetan parte hartzeko aukera. Ehunmilak Ultratrail proban 550 partaidek izango dute 171 km-ko ibilbidea burutzeko aukera. Goierriko Bi Handietan ere (90 km) 550 lasterkarirentzat izango da lekua. Marimurumendi mendi maratoian aldiz 350 partaide lehiatu ahal izango dira.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000790", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Asteburu honetan, 'Joker: Folie à Deux' eta 'Transformers One' filmak Usurbe Antzokian", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000791", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Idiazabal Gazta berria 22; Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 12-20; mamitze laktikoko behi gazta 18;Behi gazta Urdina 21-25; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16- Behi gazta ondua 17,50€/kg\nUrreztai sagarra 3€/kg.; Irasagarra 4; Gaztaina 3-5€/kg.; Basakana 7Klaudia Arana 5; Aran txuria 4;Bertako marrubiak 6-10€/kg; Bertako hurra 5; Mugurdia 15; Aran Gorria 3,5; Andere Mahatsa 15;India mahatsa 15;Junbo Sagarra 3;Reina de reinetas Sagarra 3;Conferencia udara 3; Bella Boscop Sagarra 2,5-3,5 ; Intxaurra 5;Errezil sagarra 2-3;Piku berdea 4,5\nKg : Babarrun beltza lekan 15€/kg.; Berenjena txuria 3,5; babarrun zuria lekan 12;Aire libreko tomatea 4,50-5,50; Potxak 12; Aire libreko leka 5; Tipulin gorria 3; Aire libreko patata 3.; Kalabaza 3; Lollo 0,60-1; Babarrun beltza 16;Kalabazin edo kuiatxoa 2,50-3,50;Luzokerra 2,5; Ibarrako piperrak 10-14; Piper luze gozoa 8; Leka 6,50-7; Gernikako piparra 5; Berenjena 4; Pipermorroa 4; Gerezi Tomatea 8; Albaka hostoak 9; Aire libreko kalabazina 3; Piper italianoa 5,5€ ; Itaie leka 7; Patata gorria 3; Baina txapal gorria 6; Baina frantsesa, morea eta berdea 6; Gernika kalabaza 2,80; Aza 2; Txaiota 3,5; Kale aza 1-2; California piparra 4; Potimarron kalabaza 2; Udare tomatea 4,5; Kolirabano 4;Daikon aza 3\nBanaka : Eskarola 2,50; Baratzuri buruak 0,70;urazak 0,60-2; Hoja de Roble 0,60-1; Azalorea 2; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 1-4; Zilantro 1; Repollo 1-4; Pak Choi 1,50; Txikoria 1,30\nSortan : Udaberriko tipulina 2; Rabanito 1 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Nabiza 1; Tipula 2; Koloretako azelgak 1;\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nZiklamen txikia 4,5; Ziklamen handia 6,5;Txillarra 6,5-8,5; Hortentsia 10;Pendientes de la Reina 7,5; Labanda 3,5-5,5; Geranio doblea 2,80; Huntza 2,80; Alegria ginearra 4; Krabelina 5; Margarita zuri handia 10; Begonia dragon 4€; Iberis 10€; Margarita argiranthemun 5-9; Bracteantha 10; Nartzisoa 2,50; Zidonia japonica 3; Primula 2,20; Larrosak 13,5; Kamelia 14; Anemona 5,5; Kalendula 4,5-5€; Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirrhinum 1,50 Kalantxoe 4,50-7; Alegria 1,5 ; Surfinia 2,5 ; Tagetes 1,5; Kalibratxoa 6,5; Bidens 3,5; Petunia 1,5€, Gerbera 7,5 Dallieta 4,50;Lirioak 4;Salvia 1,5€ / unitatea; Lobelia 4,5-5,5; Dimorfoteca 6.5-8,5; Agapantus sorta 5; Gladioloa 4; Vinca 2,5-3€ Biola 1,5\nUnitatea: Aza kixkur landarea 0,15; Erremolatxa landarea 0,10; Albahaka landarea 0,80; Perexila landarea 0,10;Luzokerra landarea 0,5; Kalabaza landarea 0,50 ; Apio landarea 0,10-0,20; Azalore landarea 0,20;Bruselaza landarea 0,20;Brokoli landarea 0,20;Romanescu landarea 0,20; Eskarola landarea 0,20; Atxikoria landarea 0,20; Kardo landarea 0,80\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10;kukulu 6-10; Porru landarea 4€ / Zientoa\nEztia 14,20€/kg.; Propoli 10€/30ml.; Polena 10€/250gr.;Sagar dultzea 10;Irasagar dultzea 10€; Arto opila 6;Behi esne yogurta 6; Kalabazin opila 0,80; Sagar zukua 4", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000792", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Leire Artola Alkateak eta Herritarrak saileko buru Mariola Pascualek zoriondu dute beasaindar guztien izenean eta lore sorta oparitu diote. Zorionak Angeles!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000793", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "M. Lourdes Garridok \"Vivir\" liburua aurkeztuko du gaur Beasaingo udaletxean\nM Lourdes Garrido beasaindarrak \"Vivir: toda una vida buscando mi propósito\" liburua aurkeztuko du gaur, arratsaldeko 19:00etan, Beasaingo udaletxean. Liburu honetan Lourdesek bere autoaurkikuntza prozesua kontatzen du, bizitzako jomuga topatu arte. Bizitzako jomuga honek \"momentu ilunetan ere gidari bezala argitzen duela\" azaltzen du liburuak.\nLiburua aurkezpenean bertan izango da eskuragai. Bestetik, Amazonen edota Beasaingo hainbat puntutan ere lortu daiteke.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000794", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Hemendik aurrera, Ordizian poltsak behar edota nahi dituzuenok, Ordizian bulegoan salgai dituzue.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000795", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aktoreak : Asta Kamma August, Herbert Nordrum, Andrea Edwards, David Fukamachi Regnfors, Moa Niklasson\nLaburpena : André eta Vera ekintzaile bikote gazte bat dira. Beren proiektua lehiaketa ospetsu batean aurkezteko aukera dute. Hara joan aurretik, Verak hipnoterapia probatzen du erretzeari uzteko. Une horretatik aurrera, bere jarrera aldatu egiten da eta André ustekabean portatzen hasten. Bikoteak espektatiba sozialei egin beharko die aurre eta bere senei jarraituko die, ondorioak alde batera utzita.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000796", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "'Hitz egin dezagun gure zaintzaz' hitzaldi zikloa eskainiko dute Idiazabalen\nIdiazabalgo Udala eta Adinetxe jubilatu elkartearen eskutik, urriaren 17tik azaroaren 7ra arte Olaia Arana Alvarezek lau saio eskainiko ditu. Hauetan, zainketa pertsonala eta norberaren etorkizunaren planifikazioa landuko da.\n'Zuk jakitea nahi dut' gidaren aurkezpena izango da lehena eta honen helburua norberak bere zaintza nolakoa izatea nahiko lukeenari buruz hausnartzea eta idatzita uztea izango da. Hurrengo ostegunetan beste hainbat gai landuko dira, horien artean, aurretiazko borondaten agiria, eutanasia, prebentziozko notarioa-ahalordeei buruzko informazioa eta laguntza eta zalantzak ebazteko dokumentuak nola bete behar diren.\nSaioak urriaren 17an, 24ean, 31n eta azaroaren 7an izango dira goizeko 10:00etatik 12:00etara Idiazabalgo udaletxeko Areto nagusian eta ikastaro guztiak doakoak izango dira.\nBertaratzeko, izena ematea beharrezkoa izango da 663626196 (Elorri) mugikor zenbakian edota helbide elektronikoan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000797", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Txirrindulari ormaiztegiarrak bere erretiroa konfirmatu zuen atzo Paris-Tourseko irteeran.\nEliteko txirrindularitzan 16 denboraldi egin eta gero, agur esaten du Izagirrek. Atzo, Pariseko antolakuntzak opari bat eman zion bere ibilbidearen errekonozimentu gisa eta bertan berretsi zuen denboraldi amaieran utziko zuela tropela.\nBere profesional mailako azken lasterketa Guanxiko Tourra izango da, datorren astean Txinan.\nC'était le dernier départ de sa carrière sur le sol européen. Un peu d'émotion ce matin pour Gorka Izagirre #ParisTours @MathildeLAzou pic.twitter.com/eE5UypIzwg", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000798", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Azken urteetan Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak izan dituen zailtasunen ondoren, arduradunek KITTO! esan dute. Pistako, ziklo-kroseko eta eskola kiroleko probarik ez da egingo udazkenean . Federazioak dimisioa eman ondoren, honek orain arte egiten zuen lana aldundiaren esku dago.\nTxirrindularitzak etorkizuna izango badu, elkarrizketa mahai bat sortu behar da instituzio eta lasterketen antolakuntzan gabiltzan eragileen artean. Egoera hau salatzeko manifestazioa egingo da urriaren 13an Donostian.\nErrepideko lasterketak egiteko Eusko Jaurlaritzako trafiko sailaren oztopoak salatzeko.\nZikloturisten inguruko legedi aldaketa salatzeko . Egun txirrindulariek bihurgunedun errepide zatietan banakako ilaran joan behar dute, horrek txirrinduzaleak duen arriskua nabarmen handitzen duelarik.\nLegediak mendi bizikleta probetan, jaitsieretan edo ziklo-krosetan bi metroko pistak erabiltzeko derrigortasuna ezartzen du . Egun proba hauetan istripu larriren bat izanez gero aseguru etxeek ez dute ardurarik hartuko.\nLotura motoek (enlace-ek) lasterketan behar bezalako aseguruak egiteko dituzten zailtasunak salatzeko. Hauek dira errepideko proben segurtasuna bermatzen duten eragile garrantzitsuenetako batzuk.\nHaur eta gaztetxoek gure nortasunaren parte den kirol honekin gozatzeko aukera izan dezaten!\nProtesta martxa, 11:00etan aterako da Donostiako belodromoaren aurretik eta udaletxera arteko bidea egingo du. Manifestazioan, oinez nahiz bizikletaz parte hartu daiteke.\nSegurako Txirrindulari Elkarteak manifestaziora joateko DOAKO autobusa antolatu du. 9:30ean herriko plazatik aterako da autobus hori eta mobilizazioa bukatutakoan itzuliko da herrira. Autobus zerbitzua erabili nahi duenak herriko tabernetan jarritako zerrendetan edo elkarteko kideengana zuzenduta eman dezake izena . Autobusean izena emateko azken eguna, urriaren 9a, asteazkena, izango da.\nSegurako Txirrindulari Elkarteak manifestazioari atxikimendua adierazteko argazkia aterako du ostiralean iluntzeko 19:30ean Erreboten . Herriko txirrinduzale guztioi bertaratzeko deia egiten dizuegu!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000799", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Idiazabal Gazta berria 22; Ardi gazta 20,00-24,00; Pasta egosiko behi gazta 20; Ardi gazta urdina 20; Behi Gazta 12-20; mamitze laktikoko behi gazta 18;Behi gazta Urdina 21-25; Gazta krema 5; Behi Gazta freskoa 12; Gaztanbera 10-13; ahuntz gazta 16- Behi gazta ondua 17,50€/kg\nIrasagarra 4; Gaztaina 3; Basakana 7Klaudia Arana 5; Aran txuria 4;Bertako marrubiak 6-10€/kg; Bertako hurra 5; Mugurdia 15; Aran Gorria 3,5; Andere Mahatsa 15;India mahatsa 15;Junbo Sagarra 3;Reina de reinetas Sagarra 3;Conferencia udara 3; Bella Boscop Sagarra 2,5-3,5 ; Intxaurra 5;Errezil sagarra 2-3;Piku berdea 4,5\nKg : Berenjena txuria 3,5; babarrun zuria lekan 12;Aire libreko tomatea 4,50-5,50; Espinaka berria 3,80; Potxak 12; Aire libreko leka 5; Tipulin gorria 3; Aire libreko patata 3.; Kalabaza 3; Lollo 0,60-1; Babarrun beltza 16 Kalabazin edo kuiatxoa 2,50-3,50:Luzokerra 2,5; Ibarrako piperrak 10-14; Piper luze gozoa 8; Leka 6,50-7; Gernikako piparra 5; Berenjena 4; Pipermorroa 4; Gerezi Tomatea 8; Albaka hostoak 9; Aire libreko kalabazina 3; Piper italianoa 5,5€ ; Itaie leka 7; Patata gorria 3; Baina txapal gorria 6; Baina frantsesa, morea eta berdea 6; Gernika kalabaza 2,80; Aza 2; Txaiota 3,5; Kale aza 1-2; California piparra 4; Potimarron kalabaza 2; Udare tomatea 4,5; Kolirabano 4;Daikon aza 3\nBanaka : Eskarola 2,50; Baratzuri buruak 0,70;urazak 0,60-2; Hoja de Roble 0,60-1; Azalorea 2; Brokoli 2,50; Aza kixkurra 1-4; Zilantro 1; Repollo 1-4; Pak Choi 1,50; Txikoria 1,30\nSortan : Udaberriko tipulina 2; Rabanito 1 sorta; Arbia 1 sorta; Urteko tipula gorria 2,5; Kanonigoak 1; Zerba 1,50-2,00; Rukula 1;Borraja 1-1,50;Azenarioa 1- 1,80; porrua 2,2; Ziazerba 1-1,50; Bimi 6,5; Nabiza 1; Tipula 2; Koloretako azelgak 1\nL (super) 2,30; XL (bolo) 2,70; potoloak 3,10; larrekoak 3,10- 4,30; oilanda arrautzak 1,10-1,30; Ahate arrautzak 4-4,50\nZiklamen txikia 4,5; Ziklamen handia 6,5;Txillarra 6,5-8,5; Hortentsia 10;Pendientes de la Reina 7,5; Labanda 3,5-5,5; Geranio doblea 2,80; Huntza 2,80; Alegria ginearra 4; Krabelina 5; Margarita zuri handia 10; Begonia dragon 4€; Iberis 10€; Margarita argiranthemun 5-9; Bracteantha 10; Nartzisoa 2,50; Zidonia japonica 3; Primula 2,20; Larrosak 13,5; Kamelia 14; Anemona 5,5; Kalendula 4,5-5€; Azalea 6-12,50; Pensamiento 1,15; Antirrhinum 1,50 Kalantxoe 4,50-7; Alegria 1,5 ; Surfinia 2,5 ; Tagetes 1,5; Kalibratxoa 6,5; Bidens 3,5; Petunia 1,5€, Gerbera 7,5 Dallieta 4,50;Lirioak 4;Salvia 1,5€ / unitatea; Lobelia 4,5-5,5; Dimorfoteca 6.5-8,5; Agapantus sorta 5; Gladioloa 4; Vinca 2,5-3€ Biola 1,5\nUnitatea: Aza kixkur landarea 0,15; Erremolatxa landarea 0,10; Albahaka landarea 0,80; Perexila landarea 0,10;Luzokerra landarea 0,5; Kalabaza landarea 0,50 ; Apio landarea 0,10-0,20; Azalore landarea 0,20;Bruselaza landarea 0,20;Brokoli landarea 0,20;Romanescu landarea 0,20; Eskarola landarea 0,20; Atxikoria landarea 0,20; Kardo landarea 0,80\nZientoa: uraza 5; hoja de roble uraza 6-10; bitarteko Porru landarea 3,50; kukulu 6-10; tipulin landarea 3,50-4€; Porru landarea 4€ / Zientoa\nSagar dultzea 10;Irasagar dultzea 10€; Arto opila 6;Behi esne yogurta 6; Sagar Zukua 3,80; Kalabazin opila 0,80; Sagar zukua 4", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000800", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "'Sustrai' ikuskizuna eskainiko dute doan udal eraikinen mendeurreneko ospakizunen barruan\nSarrerak ostiraletik aurrera eskuratu ahal izango dira Usurbe Antzokiko lehiatilan\nBeasaingo udal eraikinen mendeurreneko ospakizunen harira, urriaren 25ean, gaueko 20:30ean, ZirKuSS Konpainiaren 'Sustrai' ikuskizuna doan eskainiko dute Usurbe Antzokian. Sarrerak doakoak izango dira eta ostiral honetatik (urriak 4) aurrera erreserbatu ahal izango dira lehiatilan ohiko ordutegian. Horretarako, izen-abizenak eta harremanetarako datuak eman beharko dira.\n\"Sustrai\", ikuskizun berritzaile bat da. Iragana, oraina eta etorkizuna erabiliz bidaiatzeaz gain, hauekin ere jolasten duena. Bertan, gainera, zirku garaikideaz gain, arte plastikoen zuzeneko erakustaldia ere eskaintzen da. \"Sustrai\"-k, era berean, zirkuko artisten, Miren Barrena artista plastikoaren eta herritarren arteko elkarrizketa sinbolizatzen du. Eszenatokira kezka eta beldur desberdinak eramaten dira, baina baita, bakoitzaren istorioa, jakinduria pertsonala eta, batez ere, aurrera egiteko gogoak. Zirkua, akrobaziak, dantza eta antzerkia elkar lotuz, bederatzi artistek osatzen duten ikuskizuna da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000801", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Grupo Altesaopticos taldea 1995ean sortu zen Eduardo Ladrón de Guevararen eskutik, ikusmen eta entzumen osasun zerbitzuak eta produktuak kalitaterik handienarekin eskaintzeko helburuarekin.\nFederopticos Ordiziaren motibazio nagusia bezeroaren ongizatea eta asebetetzea da, bere ikusmen eta entzumen osasuna zainduz bere behar emozional eta sozialak alde batera utzi gabe.\nOrdizian, Naiara aurkituko duzue, behar duzuen guztian laguntzeko prest.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000802", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Osakidetzak jakinarazi duenez, urriaren 7tik aurrera beste mediku bat hasiko da San Gregorioko kontsultategian\nHerritarrek urtarrilean hasi zuten borrokaren ostean, martxoan bi plazetako bat betezea lortu zuten. Orain, bigarren medikuarekin, Ataungo bi plazak beteko dira.\nSan Martingo kontsultan orain arte zegoen medikuak egunero jarraituko du goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00ak arte. San Gregorion, astelehenetik aurrera honako ordutegia izango du medikuak: astelehena, asteartea, asteazkena eta ostirala, 10:00etatik 12:30era; ostegunetan Lazkaon pasatuko du kontsulta.\nAtaungo Udalak adierazi duenez: \"Aurrerapauso handia da baina Ataungo Udaletik gogor jarraituko dugu lanean herritarren osasunaren, eskubideen eta zerbitzuen alde.\"", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000803", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bernedoenea eta Gipuzkoa plazako aparkaleku hutsen kopurua jakinarazteko sistema ezarri du Udalak\nAparkaleku libreen informazioa Zaldizurretako biribilgunean eta Iturriotz kalean jarri diren paneletan adierazten da\nBeasaingo bi aparkaleku handienen egoera ezagutzeko sistema berria ezarri du Beasaingo Udalak. Sentsorizazio sistema berriaren bidez unean uneko aparkaleku hutsen kopurua adieraziko da udalerrian kokatu diren bi panelen bidez. Panel bat Iturriotz kalean, Gipuzkoa plazara heltzeko bidegurutzean kokatu da eta bestea Zaldizurretako biribilgunean udalerriko sarbide nagusienean.\nInformaziorako baliabide berri honekin bi helburu lortu nahi dira. Batetik herri guneko trafikoa arintzea, bereziki kanpotik datozen ibilgailuak aparkaleku bila badabiltza barrura sartzeko aukera hori baztertu dezaten. Herri guneko trafikoa gutxitzeak, bide segurtasuna hobetu eta CO2 kutsadura murriztuko luke. Eta bestetik plaza kopuru gehien dituzten Bernedoenea eta Gipuzkoa plazako aparkalekuen erabilera sustatzea. Izan ere, Udalak zorrotz aztertu zuen Gipuzkoa plazako erabilera, ordu-tarteka, baita erabiltzen duten erabiltzaileen ibilgailuen ehunekoa ere. Ondorioek adierazi zuten erabilera gutxikoa zela eta bataz beste plaza hutsen kopurua nabarmena zela. Informazio panel berriekin, ibilgailuak Bernedoeneako eta Gipuzkoa plazako aparkalekuetan uzteko ohitura indartu nahi da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000804", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Idoia Asurmendik 'de amar y desandar' emanaldia eskainiko du ostiralean\nIdoia artista aramaioarra Euskal Herriko musika-eszenaren ezusteko handienetako bat izan zen 2021ean. 21 urte besterik ez zituela, \"Ilun eta abar\" bere lehen lanak 7 abesti zituen, arkitektura garaikidearekin baina klasikoen usainarekin eraikitako heldutasun ikaragarria transmititzen zutenak.\nOrain De amar y desandar bere bigarren lana estreinatuko du. Maitasunaz, hazkunde pertsonalaz eta bide horretan sortutako oroitzapenez hitz egiten duten abesti berriekin dator. Desertu batean lore bat bezala hazi den urte hauetako bizipenak ezagutuko ditugu hauskortasunetik, baina betiere etorkizunera begira. Berriz ere, bere kaligrafia bereziarekin, sentiberatasunez, samurtasunez eta folkez, popez edo bluesez betetako abestiak hurbilduko dizkigu.\n\"Erori eta berriro ibili, loratu. Bizitza maitatzeaz eta desibiltzeaz dio, eta desibili egingo da. Bizitza hau eta hau baino askoz gehiago da\".", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000805", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ma Nieves Erandion jaio zen eta 70 urte bete zituen arte bertan bizi izan zen bere senarrak jarritako ultramarino dendan lanean zegoela. Gaur egun, Ordizian bizi da semearekin eta errainarekin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000806", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Datorren ostiralen Gure Zirkua Idiazabalera iritsiko da hamaika emanaldirekin\nDatorren ostiralean, hilak 11, izango da lehen ikuskizuna eta karpa futbitoan egongo da kokatuta. Idiazabal herria irribarrez eta kolorez beteko da hiru asteburutan zehar.\nSarrerak dagoeneko salgai daude gurezirkua.eus webgunean eta Beasaingo Vicuña Sport dendan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000807", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Joxe Mari Telleria artistak eskultura berri bat sortu du Seguran. Gernika kalean kokatu du, bertan zegoen margolana ordezkatuz. Telleriaren lan honek garai bateko bolatokiari erreferentzia egiten dio.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000808", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bareak dendetan erosita kartila bat eskuratuko da. Urrian egiten diren erosketekin, elkarteko saltokietan zigilu bat jarriko dute, eta sei ezberdin lortzen direnean bidaia baten zozketan sartzen da.\nBi lagunentzako Puente Viesgo-ko bainuetxean gau bat zozketatuko da kartila baliodun guztien artean.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000809", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Goieniz Zineklubaren edizio berri bat gaur, 'Volveréis' filmarekin\nAktoreak: Itsaso Arana, Vito Sanz, Fernando Trueba, Jon Viar, Andrés Gertrudix, Ana Risueño, Francesco Carril\nLaburpena: 15 urte elkarrekin igaro ondoren, Ale eta Alexek ideia zentzugabe bat dute: festa bat antolatzea haustura ospatzeko. Iragarki honek txundituta uzten ditu bere maiteak, baina haiek tinko eusten diote banatzeko erabakiari, edo agian ez?", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000810", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Oraindik ere, Ordizian Txartelarekin ordainduta poltsa opari lortzeko aukera izango duzu, urriaren 11a arte.\nPoltsak nahi dituenak, aurrerantzean Ordizian Bulegoan egongo dira salgai 5€tan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000811", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "2025eko Aurrekontu Parte-hartzaileen prozesuko 200.000 euroak, lazkaotarren esku\nLazkaotarrek aukeratu beharko dute zein proiektuk duten lehentasuna hamaika hautatuen artean eta bozkatzeko galdetegia zabaldu dute jada.\nLazkaoko Udalak 2025eko Aurrekontu Parte-hartzaileen ekimenaren bigarren faseari heldu dio eta herritarren txanda iritsi da. Lazkaotarrek 110 proposamen aurkeztu zituzten eta hauen arteko behaketa tekniko baten ondoren, 11 izan dira zerrendan gelditu direnak. Orain, hauen artean hiru aukeratu beharko dituzte eta lehentasunaren arabera ordenatu hemen: . Aurrez aurre bozkatzeko aukera ere egongo da bozkaketa-formularioa Udaletxeko erakusketa aretoan dagoen kutxan utziz, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 19:00etara.\nMeandroko hiri-baratzeetan lursail berriak sortzea - 10.000 euro.\nSegurtasun kamerak instalatzea herriko sarrera eta irteeretan - 20.000 euro.\nJosé Lasa eta Santa Magdalena arteko bidegorria egokitzea - 20.000 euro.\nAgerre eta Izar Baso arteko bidearen zoladura hobetzea - 40.000 euro.\nBizikleta estatiko adimendunak Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian - 20.000 euro.\nBozkatzeko, Lazkaon erroldatua egon eta 16 urte baino gehiago izan behar ditu herritarrak. Urriaren 14ra arteko epea egongo da bozkatzeko.\nUdalak, herritarrak parte hartzera animatu ditu eta edozein zalantzan izanez gero, www.lazkao.eus webgunean dago informazio guztia.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000812", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Asteburu betea dute honakoa Zegamako Anduetza parketxean. Batetik, larunbatean, saguzarrak ezagutzeko jarduera egingo dute 19:30ean hasita. Anduetza parketxeko inguruetatik egingo den ibilaldi txikiari ekin aurretik, Lander Olasagasti adituak, ugaztun hegalari hauen ezaugarriak eta bitxikeriak azalduko ditu: orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, espezie ezberdinak... Eguna iluntzen duen garaia da saguzarrak behatzeko momenturik egokiena eta gerturatzen direnek animaliatxo hauek entzuteko eta ikusteko aukera izango dute. Plaza mugatuak daude eta erreserba egitea beharrezkoa da. Prezioa 6€ da pertsonako, 4€ 12 urtetik beherakoen kasuan.\nIgandean, berriz, San Adrian igarobidera txango gidatua egingo dute. Urtero egiten dute bertan indusketa arkeologikoa Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek, Zegamako Udalaren laguntzarekin. Aurtengoa 18. kanpaina izan da eta iaz egindako aurkikuntza garrantzitsu bati segida eman diote: neandertalek kobazuloa babesleku bezala hartu zutela frogatzen duten aztarnak aurkitu dituzte. Duela 40.000 urte baino gehiago duten aztarnak dira. Txango gidatu honetan, neandertalen garaiko azken aurkikuntza arkeologikoak ezagutzera emango dira. Gainera, antzinako hominido horri buruz hitz egingo dugu; ezaugarriak, berezitasunak, ohiturak... baina oraindik asko dago ikertzeko. Eta nola ez, igarobide esanguratsu honetan izan diren biztanleen garai historiko bakoitzaren errepasoa egingo da: Erdi Aroa, Brontze Aroa, Erromatarren garaia...\nAnduetza parketxeak antolatu duen txangoak ez du zailtasunik, edozein herritarrentzat egokia da. Ibilaldian izango diren azalpenak bi hizkuntzatan dira. Euskarazko saioa Aldaolako aparkalekutik abiatuko da goizeko 10:00etan eta gaztelaniazko saioa 12:00etan. Aldaola aparkalekua Otzaurtetik (Zegama) 4 kilometrora dago. Aurreikuspena, euskarazko txangoa eguerdiko 11:30erako amaitzea da eta gaztelaniazkoa 13:00rako. Oinetako egokiak eta ura eramatea gomendatzen da.\nSaguzarren jardueraren kasuan bezala, izen ematea derrigorrezkoa da. Prezioa ere 6 eurokoa izango da pertsonako.\nBi jardueretan izena emateko jarri kontaktuan Anduetza parketxearekin: 943 80 21 87 / 688 62 36 09 telefonoetan edota helbidera idatziz.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000813", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Asteburu honetan, Urrup Antzerkiaren 'Inork ez du ordainduko', Zinemaldian arrakasta handia izan duen 'Soy Nevenka' eta Goieniz Zineklubaren edizio berri bat 'Volveréis filmarekin.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000814", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ipuin kontaketa saioak egingo ditu Maitane Aizpurua \"Marimunduko\"k Gipuzkoako Parketxeetan\nEuskal mitologiako hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontatuko dira Gipuzkoako parketxeetan urrian zehar. Kontalaria \"Marimunduko\" izango da, Maitane Aizpurua ataundarra eta Jentilbaratza Kultur Elkarteko kidea. Jose Migel Barandiaranen lanari esker guganaino iritsi diren hainbat txoko eta istorio mitologiko partekatuko ditu Marimundukok.\nHiru izango dira urrian zehar burutuko diren ipuin kontaketak. Zegamako Anduetza Parketxean hasiko dira urriaren 6an. Igande goiz horretan bi txanda egingo dituzte: 11:00etan eta 12:30etan. Urriaren 12an, berriz, Ataungo Barandiaran Museoan izango da Marimunduko. Oraingo honetan, arratsaldez izango da: 16:30etan eta 18:00etan. Azkena Arantzazun ospatuko da, Gandiaga Topagunean hain zuzen ere, urriaren 20an goizeko 11:30etan, saio bakarra izango da.\nAukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu eta giro goxo eta magiko batean momentu ezin hobea familian igarotzeko. Aurrez erreserba egitea nahitaezkoa izango da eta prezioa 5€-koa izango da pertsona bakoitzeko.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000815", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bihar, osteguna, jarriko dituzte salgai Zea Maysek abenduaren 28an eskainiko duen kontzerturako sarrerak\nZea Mays talde bilbotarrak kontzertua eskainiko du abenduaren 28an Legorretako Herri Antzokian. Kontzertu honetarako sarrerak bihar, osteguna, jarriko diral salgai arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara, Herri Antzokiko leihatilan. Sarrera bakoitzak 18 euro balioko du. Pertsonako gehienez 4 sarrera erosi ahal izango dira eta sarreraren bat soberan geratuko balitz, Jubilatuen tabernan jarriko lirateke salgai. Larunbatetik aurrera, taldearen web orrian ere, sarrerak erosteko aukera egongo da.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000816", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Lanera itzuli diren arren, borrokan jarraituko dutela adierazi dute\nJasoko langileek bertan behera utzi dute irailaren 12an abiatutako greba-zikloa \"baina lanpostu eta lan baldintzen aldeko borrokak aurrera darrai\" adierazi dute, enpresa batzordeak plazaratutako oharrean.\nIrailaren 12an abiatu zuten greba-zikloa, zuzendaritzak 8 lankide kaleratu ostean eta zazpigarren egunean erabaki dute bera etetea, \"bestelako bideetatik negoziazioa eta akordioa bilatzeko asmotan\". Hala ere, enpresaren \"jarrera itxi eta arduragabeak\" akordiorako aukerarik ez duela ematen salatu dute.\nOharra amaitzeko, langileak zoriondu ditu Komiteak eta \"grebaldi honetan bildutako indarrarekin aurrera jarraitzeko momentua\" dela adierazi du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000817", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Itziarrek, gaur jaso du, astebukaeran udako azokan erosi zutenen artean, zozketatutako 50€ko erosketa baleetako bat.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000818", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Gisselak, atzo jaso zuen, astebukaeran udako azokan erosi zutenen artean, zozketatutako 50€ko erosketa baleetako bat.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000819", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Zinema eta antzerki eskaintza Goierrin, irailaren 27tik urriaren 1a arte\nSarrera guztiak salgai daude euren salmenta puntu fisiko eta onlinean:", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000820", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ester Iruin (Ness by Esti García), Itziar Etxebe (Kixmi), Gissel Alvarez (Oskarbi Oinetakoak).", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000821", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ordiziako EAJk legegintzaldi honetan egiten ari den oposizio lana balioan jarri du\nTalde jeltzaleak egindako proposamenek Udalaren ekintzetan eragin positiboa izan dutela adierazi du.\nHauteskundeen ondotik Ordiziako Udala eratu zela 15 hilabete bete diren honetan, tarte honen balantzea egin nahi izan du Ordiziako EAJko Udal taldeak. \"Ordiziako biztanleen beharrei erantzutea\" helburu hartuta, \"errespetuan eta erantzukizunean oinarrituta\" oposizio eraikitzailea egiten ari dela azaldu du, \"beste alderdien oposizioa egiteko mduaren oportunismoari eta demagogiari lekurik eman gabe\".\nOposizio eraikitzaile honen adibidetzat jarri ditu ordenantza fiskalen eta tasen onarpena, baita aurrekontuena ere. Bi kasuotan, EAJren proposamenek \"gobernu-taldeak aurkeztutako proiektuak hobetzen lagundu\" dutela argudiatu du.\nLegegintzaldiaren balantze honetan Udal gobernuari kargu hartu diote zenbait arlotan. Batetik, HAPOaren \"tramitazio eza\" deitoratu dute, \"paralisi garrantzitsua\" egotziz.\nBestetik, \"modu persmisiboan zabartutako Ordiziak\" kezka eragiten diela adierazi dute, \"Ordiziaren irudia jokoan\" dagoela azpimarratuz. \"Ustezko adierazpen askatasun baten aitzakian\", historikoki ezker abertzaleak gobernatu izan dituen \"hiri eta herrien antza har dezan saiatzen ari da EH Bilduren gobernua: pankartaz, kartelez betetako herria, hiri-altzarietan, erakusleiho itxietan...\".\nEAJk \"politika serio bat ezartzen\" jarraituko duela adieraziz amaitu dute idatzia, \"elkarrizketara irekia eta proaktiboa, eta aldi berean zorrotza\" izango dela zehaztuz.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000822", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Laburpena: Hemen ez du inork ordainduko, emakume baten matxinada oihua da. Supermerkatuan prezioak berriro igo direla jakitean, Joxepik, bere auzoko beste emakume askorekin batera, matxinatzea eta elikagaiak ordaindu gabe eramatea erabakitzen du. Joxepi Juantxorekin bizi da, langile zintzo eta ezkertiarrarekin. Hain legalista denez, Joxepik gertatutakoari buruz gezurra esaten dio eta, noski, engainua neurririk gabe haziko da eta beraien lagunak diren Margari eta Luis Mari harrapatuko ditu bete-betean. Korapiloa zerbitzatuta dago!\nAntzezleak: Ana Martínez, Marisol Cavero, Urtzi Gorostiaga, José Luis Elorza, Miguel Ángel Véliz, \"Lillo\", Juan Manuel Pecharromán, Julen Paredes.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000823", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "50 €ko 3 erosketa baleen zozketa bihar egingo dugu, eta orduan, irabazleen izenak jakitera emango ditugu!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000824", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Datorren asteazkenean kanpaina berri bat abiatuko du Ordizian Elkarteak, Udala eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Herriko dendetan gutxienez 30 euroko erosketa egiten duten guztiei Ordizian poltsa tolesgarria oparituko zaie, hauek amaitu arte. Nola lortu zure poltsa: Elkarteko edozein establezimenduetan gutxienez 30 €-ko erosketa eginda. Tiketa/tiketak ORDIZIAN Bulegoan erakutsi beharko da (30€-raino meta daitezke tiketak) eta poltsa oparituko zaizu!\nGogoratu, Ordizian Txartela erabiliz ere, urriaren 11ra arte, poltsa irabazi dezakezula.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000825", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Ostegunean, irailak 19, Bareak Merkatari Elkarteak Stock Azoka egin zuen Erauskin plazan nahiz kaleetan zehar.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000826", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Saria erosketa ticket-ean azalduko da eta opari txartela tokatuz gero Rural Kutxako bulegotik pasa beharko da jasotzera.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000827", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Inesek, abuztuan Ordizian Txartelarekin ordainduta irabazitako elikadura otarra jaso zuen atzo.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000828", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Asteburuan izandako eraso matxistaren salaketaren aurrean elkarretaratzea egingo dute gaur\nEmakume batek igande goizaldean Lazkaon jasandako eraso matxista salatu du. Honen aurrean, elkarretaratzea deitu du Lazkaoko Talde Feministak. \"Emakumeari gure babes eta elkartasuna adierazteko eta indarkeriarik gabeko bizitzen alde\" izango da elkarretaratze hau. Asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, Lazkaoko plazan egingo dute.\nLazkaoko EH Bilduk bat egin du deialdi honekin, Lazkaoko Talde Feministaren \"haserrearekin bat egiten\" duela adieraziz.\nLazkaoko Udalak ere \"bere gaitzespenik irmoena\" adierazi du eraso matxistaren salaketaren aurrean. \"Jaiak eta gauak guztiontzako\" direla eta \"modu askean bizitzeko aukera\" denona dela aldarrikatu dute.\nGipuzkoako Foru Aldundiak, bere aldetik, \"bat egin du Lazkaoko Udalak plazaratu duen gaitzespen adierazpenarekin\". Horrelako gertakarien jatorria gizon eta emakumeen arteko berdintasun falta dela gogoratu du, \"emakumeak mendean eta kontrolpean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistetan, hain zuzen\".\nBai Lazkaoko Talde Feministak, Lazkaoko Udalak zein Gipuzkoako Foru Aldundiak elkartasuna eta babesa adierazi diote emakaumeari.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000829", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Zaletasun ezberdinen bueltan euskara praktikatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.\nEuskaltzaleen Topaguneak Mintzapraktika egitasmoen ikasturte berriari ekin dio. Orain 30 urte sortu ziren mintzapraktika programak eta ikasturte honetan ere milaka lagunek parte hartuko dute Euskal Herriko txoko ezberdinetan.\nFuntzionamendua aski ezaguna da: euskaraz ondo moldatzen den pertsona bat, hizkuntza maila hobetu nahi duten lagun talde batekin elkartzen da eta hainbat gaien inguruan mintzatzen dira partekatzen duten denbora tarte horretan. Maiztasuna, normalean, asterokoa izaten da.\nOrain arte, mintzapraktiken formatua kafe baten bueltan elkartzea izan ohi da baina garai berrietara egokitu eta formula erakargarriak sortzeko beharra azaldu du Euskaltzaleen Topaguneak. \"Hogeita hamar urte baino gehiago dituen egitasmo batek gaur egunean ere aukera erakargarria izaten jarraitzeko, eraldatzeko, moldatzeko eta eboluzionatzeko gaitasuna behar du izan. Pandemia garaietan onlinera egin zuen salto Mintzapraktikak eta horrek, mugak hautsi zituen munduan zehar sakabanatuta dauden euskaltzaleei ere euskara praktikatzeko aukera zabalduz. Poliki-poliki, egitasmoak beste behar batzuk asetu eta eremu berriak konkistatu ditu, geroz eta hartzaile anitzagoengana iritsi asmoz\". Horregatik, euskara praktikatzeko programa hau aisialdi praktika anitzetara zabaldu nahi da: yoga taldeak, mendi taldeak, antzerki taldeak,... \"Aisialdia antolatzerako orduan, parte-hartzaileek ez dituzte bere zaletasunak mintzapraktika egiteko alde batera utzi behar, dena uztartu dezaketelako. Eta ez hori bakarrik, bere interes berak dituzten pertsona berriak ezagutu ditzakete, harreman berriak euskaraz eraikiz\".\nErabileran jauzi bat egiteko momentuan gaudela adierazi du Euskaltzaleen Topaguneak eta horretarako, Mintzapraktika tresna oso baliagarria dela azpimarratu. \"Hiztegia bereganatzen, segurtasuna irabazten eta beldurrak uxatzen laguntzen die pertsona askori, poliki-poliki bere egunerokotasunean euskara erabiltzera animatuz. Euskal hiztun berriak mingaina dantzan jartzera laguntzen ditu, ezagutza eta erabileraren arteko jauzi hori era progresiboan eta segurtasunez ematen lagunduz\".\nMintzapraktika egitasmoetan izena emateko interesa duen pertsona orok, bere herriko euskara elkarte edo euskaltegira jo dezake, dauden taldeak ezagutu edo, zergatik ez, talde berriak proposatzeko. Bestela, www.mintzalaguna.eus orrialdean ere badago izena emateko aukera.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000830", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aurtengo karrerak ibilbide berria izango du, denera zortzi mendate igo beharko dituzte txirrindulariek. Lasterketaren hasieran, Seguratik Zegamara joan-etorria egin beharko dute; ondoren, Lierni Atagoiti eta Aztiriko mendateak pasaz osatuko den zirkuitoari bi itzuli eman beharko zaizkio eta hau gutxi balitz, azken kilometroetan Barbariko eta Minetako mendateek pasako dute galbahea. Lehenengo txirrindulariak 12:30 aldera espero dira helmugan.\nLehendakari torneoaren baitako azken lasterketa izanik, afizonatu mailako talde indartsueak izango dira Seguran. Sergio Truebak (Gomur - Cantabria Infinita) jantziko du probaren amaieran Lehendakari torneoko liderraren azken mailota, matematikoki irabazita dauka torneoa. Parte hartzaileen segurar bat ere izango da, Xabier Intxausti.\nLasterketa amaitu ondoren, 13:00ak aldera, txirrindulari elkartari eman zion laguntza eskertu asmoz, omenaldi xumea eskainiko zaio Txetxu Ormazabali. Urtarrilean zendu zen herritarrak urte luzez lagundu izan dio Segurako Txirrindulari Elkarteari.\nSegurako Txirrindulari Elkarteak lasterketa segurtasun osoz egin dadin bolondresen laguntza ere beharko du larunbatean. Lasterketa igaroko den bidegurutzeak zaintzeko prest dagoenak elkarteko kideekin jarri behar du aurrez harremanetan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000831", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Beasain 24 orduz dantzan jartzera goaz, datorren ostiraletik (irailak 20) larunbatera (irailak 21), 20:00etatik 20:00etara\nAurrez esan izan dugun bezala, aurtengoa Ostadar Dantza Taldearentzat urte berezia izaten ari da, lau hamarkada igaro baitira lehen aldiz dantzan hasi ginenetik. Gure 40. urteurrenaren aitzakian eta hasiera-hasieratik izan dugun helburuari eutsiz, herria etenik gabe dantzan jarri nahi dugu . Horretarako, datorren irailaren 20an eta 21ean ekimen erraldoi bat egin nahi dugu: 24 ORDU DANTZAN ETENIK GABE burutzea da gure helburua.\nEra berean, Maurizia Aldeiturriaga pandero-jole bizkaitarra jaio zela 120 urte betetzen direla ospatzeko eta omentzeko tartea ere hartuko dugu ekimenaren bidez, izan ere, Mauriziaren irudiak, bere baitan hartzen ditu gure dantza taldea definitzen duten hainbat balore:\nGure hizkuntzan gure kultura dantza eta musika bidez transmititzea\nBerdintasunerantz eta aniztasunerantz abestu eta dantzatzeko aldarria\nEkimena Beasainen burutuko da, Bideluze plazan hain zuzen ere. I railaren 20an, ostiralean, 20:00etan emango zaio hasiera.\nEtenik gabeko kate hori mantentzeko zure beharra dugu. Lagunduko al diguzu?\nBi egun horietan zehar plaza dantzak dantzatu beharko dira (fandangoak, arin-arinak, jauziak...), beraz, dantza egiteko nahiz jotzeko gai den jendea beharko dugu. 15 minutuko txandak egingo ditugu eta taldeka egin ahalko da.\nElkar hobeto ezagutzeko aitzakian festa egin nahi baduzu, hauxe izango da zure lekua! Jana, edana... beharrezko guztia izango dugu eskura.\nHorrez gainera, 24 ordutan zehar hainbat sorpresa izango dira , eta larunbatean, hilaren 21ean , ekimena amaitzen denean festak jarraipena izango du, izan ere, 22:00etan, Zutik Erromeria Taldea ren kontzertua izango baita!\nInformazio gehiagorako eta ekimenean izena emateko hementxe duzue esteka. Beraz, dantzarako edo musika jotzeko prest bazaude, animatu eta eman izena bertan! Denon artean lortuko dugu!\nInformazio gehiago behar izanez gero, idatzi helbide elektronikora eta gogoz erantzungo dugu zure zalantza.\nDantzatzen duen herria ez delako sekula hilko, etxean edo plazan, ez jarri zalantzan, jarrai zagun dantzan.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000832", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Bilboko azken erailketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egingo dira gaur Goierrin\nAste honetan Bilboko Santutxu auzoan gertatutako erailketa matxista salatzeko, Ordizian, Beasainen, Ataunen eta Lazkaon elkarretaratzeak egingo dira gaur arratsaldean.\nAsteazkenetik ostegunerako gauean Santutxu auzoko etxe batean entzuten ziten oihuek bizilagunak ohartarazi eta larrialdi zerbitzuetara deitu ondoren, Ertzaintzak eta Bilboko udaltzainek 31 urteko emakume bat \"lesio garrantzitsuekin\" aurkitu zuten bere etxebizitzan. Bere bikotekidea etxean aurkitzen zen eta emakumea lekuan bertan hil zen.\nHainbat izan dira erailketa gaitzetsi duten erakundeak eta gaur arratsaldean iluntze aldera elkarretaratzeak egingo dira puntu desberdinetan. Goierriko talde feministek indarkeria matxista ez dutela onartuko eta \"aski dela\" adierazi dute euren sare sozialetan.\nOrdizia, Lazkao eta Ataunen arratsaldeko 19:00etan izango dira. Ordiziako Plaza Nagusian, Lazkaoko plazan, Ataungo San Martingo plazan eta Beasaingo Erauskin plazan. Beasainen 19:30etan elkartuko dira.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000833", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Badator Udako Azoka! Aukera ezin hobeak, prezio hoberenean! Egin apustua herriko merkataritzaren alde!", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000834", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Enirio Aralar Mankomunitateak Oiduiko leizearen garbiketa auzolanean egiteko deialdia zabaldu du.\nIaz ekin zioten Oiduiko leizearen garbiketari baina uste baino zabor gehiago topatu zutenez, aurten jende gehiagoren laguntzarekin jarraitzeko asmoa dute.\nMankomunitateak \"bolondresen laguntza ezinbestekoa izango dela\" adierazi du, horregatik, herritarrei bertaratzeko deia egin diete. \"Eskertuko genuke inguratzeko asmoa duten elkarte edo norbanakoen baieztapena posta elektronikoz bidaltzea\", adierazi dute oharrean. Horretarako helbidera idaztea eskatu dute.\nEz ahaztu eguraldiaren araberako erropa, eguzkitik babesteko krema, kapela, mendiko oinetakoak, eskularruak eta ura eramateaz. Hamaiketakoa Mankomunitateak prestatuko du.", "licencia": "cc-by-sa" }, { "id": "gitb_0000835", "periodico": "gitb", "lugar": "Gipuzkoa", "dominio": "noticias", "texto": "Aurten, berri garrantzitsu batekin gatoz, izan ere, nesken beteranoen taldea atera dugu, Gipuzkoako Mailan lehiatzen ibiliko dena.\nGainera, aurkezpen egunean, IDK talde Donostiarraren presentzia edukiko dugu, Carmen Muguruza Lehendakariarekin eta lehen taldeko bi jokalariekin.\nAsteburu honetan ere, Errendimendu Mailan ibiliko diren Kadete eta Juniorrak liga hasten dute, beste batzuek lehen lagunartekoak jolasten dituzten bitartean.", "licencia": "cc-by-sa" } ]