date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-5-10 | https://www.berria.eus/albisteak/213189/ostiralean-onartuko-du-espainiako-gobernuak-argindarra-merkatzeko-sistema.htm | Ekonomia | Ostiralean onartuko du Espainiako Gobernuak argindarra merkatzeko sistema | Elektrizitatea %30 merkatuko die tarifa arautua dutenei eta industriei, Espainiako Gobernuak ziurtatu duenez. | Ostiralean onartuko du Espainiako Gobernuak argindarra merkatzeko sistema. Elektrizitatea %30 merkatuko die tarifa arautua dutenei eta industriei, Espainiako Gobernuak ziurtatu duenez. | Ministroen ezohiko kontseilu bat egingo du ostiralean Espainiako Gobernuak, gasaren prezioa mugatu eta hartara argindarra merkatzeko tresna onartzeko. Gaurko ohiko bileran onartu nahi zuen neurri hori, baina xehetasun tekniko batzuk konpondu behar ditu aurretik.
«Geure lankide portugesekin lan sakona egiten ari gara. ... |
2022-5-10 | https://www.berria.eus/albisteak/213190/euskalgintzako-hamabi-eragilek-bat-egin-dute-euskara-aurrera-k-deitutako-manifestazioarekin.htm | Gizartea | Euskalgintzako hamabi eragilek bat egin dute Euskara Aurrera-k deitutako manifestazioarekin | «Herri bultzada berri bat» abian jartzera deitu dituzte euskaltzale guztiak, uste baitute egungo hizkuntza politikak ez direla «aski» euskarak dituen «erronkei» eta «zailtasunei» erantzuteko. | Euskalgintzako hamabi eragilek bat egin dute Euskara Aurrera-k deitutako manifestazioarekin. «Herri bultzada berri bat» abian jartzera deitu dituzte euskaltzale guztiak, uste baitute egungo hizkuntza politikak ez direla «aski» euskarak dituen «erronkei» eta «zailtasunei» erantzuteko. | Euskarak XXI. mendean dituen «zailtasunei» eta «erronkei» aurre egin diezaien tamainako erantzun bat behar dela aldarrikatu dute euskalgintzako hainbat eragilek gaur Donostian: «Herri bultzada berri bat». Joanmari Larrarte Elkarreko zuzendariak eta Alizia Iribarren AEK-ko koordinatzaile nagusiak irakurritako adierazpen... |
2022-5-10 | https://www.berria.eus/albisteak/213191/jaurlaritzak-onartu-du-dsbe-berriaren-lege-proiektua.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak onartu du DSBE berriaren lege proiektua | Laguntzaren kudeaketa arindu, baldintzak malgutu eta diru laguntzaren kopuruak handituko dira. Legebiltzarrean da testua dagoeneko, eta 2023an martxan jartzea nahi du Jaurlaritzak. | Jaurlaritzak onartu du DSBE berriaren lege proiektua. Laguntzaren kudeaketa arindu, baldintzak malgutu eta diru laguntzaren kopuruak handituko dira. Legebiltzarrean da testua dagoeneko, eta 2023an martxan jartzea nahi du Jaurlaritzak. | Eusko Jaurlaritzaren diru sarrerak bermatzeko errentak (DSBE) «eskuragarriagoa» eta «eraginkorragoa» izan nahi du etorkizuneko «mehatxuei» aurre egiteko, eta, horretarako, babes sistemaren kudeaketa arindu, baldintzak malgutu eta laguntzaren kopuruak handituko ditu. Hala jasotzen du Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailbur... |
2022-5-10 | https://www.berria.eus/albisteak/213192/eus-domeinuko-webguneen-80k-euskarazko-edukia-eskaintzen-dute.htm | Gizartea | '.eus' domeinuko webguneen %80k euskarazko edukia eskaintzen dute | Puntueus behatokiak azterlan bat egin du domeinuaren erabileraren gaineko datuak xehatzeko. Webgune horien %36,7k euskaraz ematen dute lehenbiziko hitza. | '.eus' domeinuko webguneen %80k euskarazko edukia eskaintzen dute. Puntueus behatokiak azterlan bat egin du domeinuaren erabileraren gaineko datuak xehatzeko. Webgune horien %36,7k euskaraz ematen dute lehenbiziko hitza. | Munduari nondik begiratu, desberdina da ikusten den paisaia; bazterrak ezkutuago geldi daitezke batzuetan, eta ertzak bistara beste inoiz. Interneten ere, ez da berdin gauzei nondik so egin. Hala, bada, euskarak sarean zer leku hartzen duen argitze aldera, azterketa egin du berriki Puntueus behatokiak. Ikertu du zer-no... |
2022-5-10 | https://www.berria.eus/albisteak/213193/gernika-jaistetik-gertuago.htm | Kirola | Gernika, jaistetik gertuago | Espainiako Errugbi Federazioko Lehiaketa Batzordeak atzera bota du Bizkaiko taldeak aurkeztutako helegitea, denboraz kanpo egin zuela argudiatuta | Gernika, jaistetik gertuago. Espainiako Errugbi Federazioko Lehiaketa Batzordeak atzera bota du Bizkaiko taldeak aurkeztutako helegitea, denboraz kanpo egin zuela argudiatuta | Gaur-gaurkoz, Gernika Espainiako Ohorezko B Mailan ariko da datorren denboraldian, Espainiako Errugbi Federazioko Lehiaketa Batzordeak atzera bota baitu Bizkaiko taldeak jarritako helegitea.
Alcobendas zigortzeko eskatu zuen Gernikak, jokalari bati fitxa egiteko orduan Espainiako taldeak araua urratu zuela argudiatuta... |
2022-5-10 | https://www.berria.eus/albisteak/213194/ingurumen-lege-berriaren-aurkako-manifestazioa-egingo-dute-larunbatean-gasteizen.htm | Gizartea | Ingurumen lege berriaren aurkako manifestazioa egingo dute larunbatean Gasteizen | Araba Bizirik plataformak deitu du mobilizaziora. 19:00etan abiatuko da Gasteizko Bilbo plazatik, ‘Tapia legeari ez! Iruzurrik ez!' lelopean. | Ingurumen lege berriaren aurkako manifestazioa egingo dute larunbatean Gasteizen. Araba Bizirik plataformak deitu du mobilizaziora. 19:00etan abiatuko da Gasteizko Bilbo plazatik, ‘Tapia legeari ez! Iruzurrik ez!' lelopean. | Araba Bizirik plataformako kideek hilabeteak daramatzate Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Lege berria salatzen –Tapia Legea deitzen diote–. Horregatik, lege berria salatzeko manifestazioa egingo dute maiatzaren 14an, larunbatean. 19:00etan abiatuko da Gasteizko Bilbo plazatik, Tapia legeari ez! Iruzurri... |
2022-5-10 | https://www.berria.eus/albisteak/213195/lennard-kamna-nagusi-etnan-eta-juanpe-lopez-jarri-da-lider.htm | Kirola | Lennard Kamna nagusi Etnan, eta Juanpe Lopez jarri da lider | Alemaniarrak eta espainiarrak probetxu handia atera diote eguneko ihesaldiari Giroko lehen mendiko etapan. Faboritoen artean ez da erasorik izan, baina erretiratu egin da Miguel Angel Lopez, minez. | Lennard Kamna nagusi Etnan, eta Juanpe Lopez jarri da lider. Alemaniarrak eta espainiarrak probetxu handia atera diote eguneko ihesaldiari Giroko lehen mendiko etapan. Faboritoen artean ez da erasorik izan, baina erretiratu egin da Miguel Angel Lopez, minez. | Iheslariek gori-gori jarri dute Italiako Giroa Etnan. Etapa Lennard Kamnak (Bora) poltsikoratu du, eta Juanpe Lopezek (Trek) maglia arrosa kendu dio Mathieu van der Poeli (Alpecin). Etaparen hasieran tropeletik hanka egin duten hamalau lagunetatik indartsuenak izan dira. Onenen artean, berriz, beste baterako utzi dituz... |
2022-5-10 | https://www.berria.eus/albisteak/213196/miarritzen-etxegabe-bati-eraso-egin-diote-azidoarekin-eta-larri-ospitaleratu-dute.htm | Gizartea | Miarritzen etxegabe bati eraso egin diote azidoarekin, eta larri ospitaleratu dute | Astearte goizaldean gertatu da erasoa. Poliziak herritar bat atxilotu du, biktima hiltzen saiatzea leporatuta. | Miarritzen etxegabe bati eraso egin diote azidoarekin, eta larri ospitaleratu dute. Astearte goizaldean gertatu da erasoa. Poliziak herritar bat atxilotu du, biktima hiltzen saiatzea leporatuta. | Gizonezko etxegabe bati eraso egin zioten astelehen goizaldean Miarritzen (Lapurdi). Jipoitu eta erre egin zuten, azidoa baliatuta. Baionako Fiskaltzak zabaldutako informazioaren arabera, 04:00 aldean gertatu zen erasoa, kostaldetik hurbil. Zehaztu dutenez, handik ordu gutxira beste gizonezko bat atzeman zuten,erasotza... |
2022-5-10 | https://www.berria.eus/albisteak/213197/zapuztu-da-eta-zapuztu-dio.htm | Kirola | Zapuztu da, eta zapuztu dio | Athleticek galdu egin du Granadan, eta ikaragarri zailduko zaio Europarako aukera, bihar Vila-realek eta Realak irabazten badute. Karankaren taldearen jokoak txiki utzi du Marcelinoren jokalariena. | Zapuztu da, eta zapuztu dio. Athleticek galdu egin du Granadan, eta ikaragarri zailduko zaio Europarako aukera, bihar Vila-realek eta Realak irabazten badute. Karankaren taldearen jokoak txiki utzi du Marcelinoren jokalariena. | Galderaz josita dago Athletic eta ingurua. Hauteskundeen atariko bisajea. Hau bai, hori ez, hura agian. Taldeak gaur Granadan erakutsitakoak —edo ez erakutsitakoak— beste zalantza batzuk piztu ditu. Marcelinok ere izango du zer erantzun. Kale egin dute zuri-gorriek kale egin ezin den garaian, eta lehen ere aurkarien me... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213226/israelgo-armadak-xireen-abu-akleh-kazetaria-hil-duela-salatu-du-al-jazeerak.htm | Mundua | Israelgo armadak Xireen Abu Akleh kazetaria hil duela salatu du Al Jazeerak | Tiro egin diote buruan, Jenin hirian, israeldarrek eginiko erasoaldi baten berri ematen ari zela. Beste kazetari bat ere zauritu dute. | Israelgo armadak Xireen Abu Akleh kazetaria hil duela salatu du Al Jazeerak. Tiro egin diote buruan, Jenin hirian, israeldarrek eginiko erasoaldi baten berri ematen ari zela. Beste kazetari bat ere zauritu dute. | Xireen Abu Akleh Ekialde Hurbileko kazetaririk ezagunetako bat zen, Al Jazeera telebistan eginiko lanarengatik. Gaur hil dute, Jeninen (Zisjordania), buruan tiro eginda, Israelgo armadaren erasoaldi baten berri ematen ari zela. Telebista kate horren arabera, Israelgo militarrek tirokatu dute Abu Akle, eta beste kazetar... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213227/espainiako-senatuak-gobernuari-eskatu-dio-gernikako-bonbardaketa-oroitzeko-ekitaldi-bat-egin-dezala.htm | Politika | Espainiako Senatuak gobernuari eskatu dio Gernikako bonbardaketa oroitzeko ekitaldi bat egin dezala | Besteak beste PSOEk, EAJk eta EH Bilduk adostutako erdibideko zuzenketa bat onartu du Senatuak. 152 boto jaso ditu alde, 106 kontra, eta hiru abstentzio. | Espainiako Senatuak gobernuari eskatu dio Gernikako bonbardaketa oroitzeko ekitaldi bat egin dezala. Besteak beste PSOEk, EAJk eta EH Bilduk adostutako erdibideko zuzenketa bat onartu du Senatuak. 152 boto jaso ditu alde, 106 kontra, eta hiru abstentzio. | Espainiako Senatuak gobernuari eskatu dio aitortu dezala 1937ko apirilaren 26an Gernikan (Bizkaia) izandako bonbardaketan «armada matxinoaren eta ondorengo gobernu frankistaren erantzukizuna, eragindako kaltea eta oinazea, zibilen aurkako aire eraso guztien sinbolo gisa». Horretarako, gobernuari eskatu dio ekitaldi «es... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213228/espainiako-gobernuaren-lege-berriak-16-urtetik-gorakoek-gurasoen-baimenik-gabe-abortatzeko-eskubidea-jasoko-du.htm | Gizartea | Espainiako Gobernuaren lege berriak 16 urtetik gorakoek gurasoen baimenik gabe abortatzeko eskubidea jasoko du | Zirriborroa asteartean eramango dute Ministroen Kontseilura. Hileko mingarriak dituztenentzako hiru eguneko baja ere aipatzen du. | Espainiako Gobernuaren lege berriak 16 urtetik gorakoek gurasoen baimenik gabe abortatzeko eskubidea jasoko du. Zirriborroa asteartean eramango dute Ministroen Kontseilura. Hileko mingarriak dituztenentzako hiru eguneko baja ere aipatzen du. | Oraindik ez da behin betikoa, baina Espainiako Gobernuaren abortuaren lege berriaren xehetasunak iragarri ditu SER irratiak. Bada berritasunik: 16 urtetik gorako emakume orok abortatzeko eskubidea izango du Hego Euskal Herrian, horretarako gurasoen baimenik aurkeztu beharrik gabe. Gainera, dokumentuaren arabera, ospita... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213229/torra-bigarrenez-zigortu-dute-desobedientziagatik.htm | Mundua | Torra bigarrenez zigortu dute desobedientziagatik | Kataluniako Auzitegi Nagusiak hamabost hilabeteko inhabilitazioa eta 24.000 euroko isuna ezarri dizkio presidente ohiari politikari independentista presoen aldeko xingola garaiz ez kentzeagatik. | Torra bigarrenez zigortu dute desobedientziagatik. Kataluniako Auzitegi Nagusiak hamabost hilabeteko inhabilitazioa eta 24.000 euroko isuna ezarri dizkio presidente ohiari politikari independentista presoen aldeko xingola garaiz ez kentzeagatik. | Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak hamabost hilabeteko inhabilitaziora eta 24.000 euroko isunera zigortu du Quim Torra presidente ohia, politikari independentista presoen aldeko xingola Generalitatearen egoitzatik garaiz ez kentzeagatik. Bigarren aldia da Torra desobedientziagatik zigortzen dutela.
Epailearen arab... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213230/pasaiako-itsas-festibalak-160-ontzi-bilduko-ditu-badian.htm | Bizigiro | Pasaiako Itsas Festibalak 160 ontzi bilduko ditu badian | «Itsas ondarearen erreferente izateko helburuz», egitarau zabala aurkeztu dute antolatzaileek: maiatzaren 18tik 26ra, itsasoari, kulturari, musikari, dantzari eta gastronomiari lotutako askotariko jarduerak egingo dira Pasaiako lau barrutietan. | Pasaiako Itsas Festibalak 160 ontzi bilduko ditu badian. «Itsas ondarearen erreferente izateko helburuz», egitarau zabala aurkeztu dute antolatzaileek: maiatzaren 18tik 26ra, itsasoari, kulturari, musikari, dantzari eta gastronomiari lotutako askotariko jarduerak egingo dira Pasaiako lau barrutietan. | Pasaiako (Gipuzkoa) Juanba Berasategi aretoan aurkeztu dute gaur aurtengo Itsas Festibalaren egitaraua. Maiatzaren 26tik 29ra da berez festibala, baina hilaren18tik aurrera hasiko dira jaialdi horrekin lotutako ekitaldiak, hitzaldiak eta mahai inguruak. Halaxe azaldu dute aurkezpenean Izaskun Gomez Pasaiako alkate eta ... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213231/jokoaren-legeari-hamabost-zuzenketa-egin-dizkiote-eh-bilduk-ahal-dugu-k-eta-ezkerrak.htm | Gizartea | Jokoaren Legeari hamabost zuzenketa egin dizkiote EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak | Neurri «sendoagoak» eta «murritzaileagoak» behar direla adierazi dute zuzenketak aurkeztu dituzten alderdiek. | Jokoaren Legeari hamabost zuzenketa egin dizkiote EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak. Neurri «sendoagoak» eta «murritzaileagoak» behar direla adierazi dute zuzenketak aurkeztu dituzten alderdiek. | PSNk eta Geroa Baik Nafarroan sustatutako Jokoaren Legeari hamabost zuzenketa aurkeztu dizkiote, eta horren helburua azaldu dute: «Jokoaren arriskuetatik biztanleria eraginkortasunez babesten lagunduko duten neurriak sartu nahi ditugu». Zuzenketak aurkeztu dituzten alderdiek adierazi dute lege proposamena «argi eta gar... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213232/makina-erreminta-7-10-haziko-da-aurten.htm | Ekonomia | Makina-erreminta %7-10 haziko da aurten | 2021ean %18tik gora hazi zen AFM klusterreko enpresen fakturazioa, 1.571 milioi euroren salmentei esker. Aurten sektoreak lortu egingo du pandemia aurreko fakturazioa gainditzea, besteak beste, eskaera poltsa beteta dagoelako eta Errusia, Ukraina eta Bielorrusiarekin duen harreman komertziala salmenten %2 ingurukoa del... | Makina-erreminta %7-10 haziko da aurten. 2021ean %18tik gora hazi zen AFM klusterreko enpresen fakturazioa, 1.571 milioi euroren salmentei esker. Aurten sektoreak lortu egingo du pandemia aurreko fakturazioa gainditzea, besteak beste, eskaera poltsa beteta dagoelako eta Errusia, Ukraina eta Bielorrusiarekin duen harrem... | Makina-erremintaren sektorean diharduten enpresak euskal industriaren «oinarria» direla uste du Cesar Garbalena AFM klusterreko presidenteak, «haien ekoizpena hobetzeko, azkartzeko eta eraginkorragoa egiteko lurra» direlako. Bada, makina-erreminta susperraldi nabarmena izaten ari da pandemiak eragin zion zulo handiaren... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213233/hamaika-kontzertu-dantza-emanaldi-eta-tailer-prestatu-dituzte-bilboko-ibilaldirako.htm | Gizartea | Hamaika kontzertu, dantza emanaldi eta tailer prestatu dituzte Bilboko Ibilaldirako | Bilboko Abusu ikastolak antolatu du, eta maiatzaren 29an ospatuko da, ‘Erro, harri, har’ leloarekin | Hamaika kontzertu, dantza emanaldi eta tailer prestatu dituzte Bilboko Ibilaldirako. Bilboko Abusu ikastolak antolatu du, eta maiatzaren 29an ospatuko da, ‘Erro, harri, har’ leloarekin | Guztira 4,2 kilometro eta lau gune izango ditu Bizkaiko ikastolen 40. jaiak. Seigarrenez egingo da Bilbon, eta hirugarrenez antolatuko du Abusu ikastolak. Antolatzaileek adierazi dutenez, «herritarra, parekidea eta parte hartzailea» den egitarau bat landu dute. Itziarren Semeak, Afrika Bibang, STR eta Kai Nakai izango ... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213234/konstituzionalak-ez-du-berrikusiko-igor-porturi-jarritako-zigorra-boto-bategatik.htm | Politika | Konstituzionalak ez du berrikusiko Igor Porturi jarritako zigorra, boto bategatik | Boto partikularra iragarri dute 11 magistratuetatik bostek. Poliziak jasotako deklarazioak torturapean jasoak izan zirela argudiatuta eskatu zuen presoak zigorra berrikusteko. | Konstituzionalak ez du berrikusiko Igor Porturi jarritako zigorra, boto bategatik. Boto partikularra iragarri dute 11 magistratuetatik bostek. Poliziak jasotako deklarazioak torturapean jasoak izan zirela argudiatuta eskatu zuen presoak zigorra berrikusteko. | Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko magistratuek baztertu egin dute Igor Portu presoari jarritako zigorra berrikustea. 2008ko urtarrilaren 6an atxilotu zuten Portu, ETAko kidetzat jota, eta 1.040 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Presoak, baina, kasua berrikustea galdegin zuen Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213235/koralaren-zuritzeak-australiako-koral-hesi-handian-ikertutako-uharren-91ri-eragin-die.htm | Mundua | Koralaren zuritzeak Australiako Koral Hesi Handian ikertutako uharren %91ri eragin die | Seigarren aldiz erregistratu dute hesiaren zuritze masibo bat, laugarrena 2016az geroztik. | Koralaren zuritzeak Australiako Koral Hesi Handian ikertutako uharren %91ri eragin die. Seigarren aldiz erregistratu dute hesiaren zuritze masibo bat, laugarrena 2016az geroztik. | Australiako Gobernuaren zientzialariek osatutako txosten baten arabera, koralaren zuritzeak Australiako Koral Hesi Handian ikertutako uharren %91ri eragin die. Herenegun kaleratutako ikerketaren dokumentuak dioenez, uda bukaeran uraren tenperatura batezbestekoaren gainetik egoteak ekarri du zuritzea. Beraz, seigarrenez... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213236/eusko-jaurlaritza-lankidetzarako-eta-elkartasunerako-euskal-legea-tramitatzen-hasi-da.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legea tramitatzen hasi da | 2007ko legea ordezkatuko du, eta haren helburua izango da administrazio publikoen eta lankidetzako eragileen lankidetza eta elkartasun arloko jarduerak arautzea. | Eusko Jaurlaritza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legea tramitatzen hasi da. 2007ko legea ordezkatuko du, eta haren helburua izango da administrazio publikoen eta lankidetzako eragileen lankidetza eta elkartasun arloko jarduerak arautzea. | Administrazio publikoen eta lankidetzako eragileen lankidetza eta elkartasun arloko jarduerak arautzea. Horixe izango du xede Eusko Jaurlaritzaren Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legeak, eta aurrerapauso bat eman berri du: Eusko Jaurlaritza aurreproiektua tramitatzen hasi da. Lege berria 2007ko Garapenerako L... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213237/erakundeei-estrategia-global-bat-eskatu-diete-etxegabeen-arazoari-aurre-egiteko.htm | Gizartea | Erakundeei «estrategia global bat» eskatu diete etxegabeen arazoari aurre egiteko | Gizarte bazterkeria «egiturazko fenomeno geroz eta handiagoa» dela salatu dute Beste BI plataformako kideek. Joan den astean Bilbon hildako etxegabea omendu dute. | Erakundeei «estrategia global bat» eskatu diete etxegabeen arazoari aurre egiteko. Gizarte bazterkeria «egiturazko fenomeno geroz eta handiagoa» dela salatu dute Beste BI plataformako kideek. Joan den astean Bilbon hildako etxegabea omendu dute. | Joan den astean Bilboko Casilda Iturrizar parkean hilda agertu zen etxegabea omendu du gaur goizean Beste BI plataformak, Bilbon. Haren heriotzak «ispiluan zintzo begiratzeko» aukera eman diela adierazi dute prentsaurrekoan, eta minutu bateko isilunearekin omendu dute. Haien arabera, urtez urte goraka egiten ari da etx... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213238/atristaini-bezala-inkomunikazioa-aplikatu-zieten-euskal-preso-guztiak-aske-uzteko-eskatu-dute.htm | Politika | Atristaini bezala inkomunikazioa aplikatu zieten euskal preso guztiak aske uzteko eskatu dute | Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak ohartarazi du «milaka Xabier Atristain» izan direla azken hamarkadetan, eta gaur egun ere «dozenaka» daudela «espetxean egon beharko ez luketenak». Zigor Reizabal abokatuak nabarmendu du defentsarako eskubiderik bermatzen ez bazaio ezin dela inor zigortu. | Atristaini bezala inkomunikazioa aplikatu zieten euskal preso guztiak aske uzteko eskatu dute. Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak ohartarazi du «milaka Xabier Atristain» izan direla azken hamarkadetan, eta gaur egun ere «dozenaka» daudela «espetxean egon beharko ez luketenak». Zigor Reizabal abokatuak nabarmen... | Xabier Atristainen gisan Espainiako Estatuan inkomunikazio erregimenaren pean atxilotu, espetxeratu eta zigortu zituzten euskal preso guztiak «berehala» aske uzteko eskatu dute gaur Zigor Reizabal Atristainen abokatuak eta Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak. Rodriguezek ohartarazi du, izan ere, «milaka Xabier ... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213239/eh-kom-telekomunikazio-operadorea-sortu-dute-euskal-herriko-arrakala-digitala-gainditzeko-asmoz.htm | Gizartea | EH Kom telekomunikazio operadorea sortu dute, Euskal Herriko arrakala digitala gainditzeko asmoz | Udalbiltzak, Izarkomek eta Hiritik At-ek elkarlanean sortu dute proiektua, Interneterako konexioa guztien eskura jartzeko helburuz. | EH Kom telekomunikazio operadorea sortu dute, Euskal Herriko arrakala digitala gainditzeko asmoz. Udalbiltzak, Izarkomek eta Hiritik At-ek elkarlanean sortu dute proiektua, Interneterako konexioa guztien eskura jartzeko helburuz. | Euskal Herrian dagoen arrakala digitala gainditzeko helburuz, EH Kom telekomunikazio operadore publiko-komunitarioa sortu du Udalbiltzak, Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboarekin eta Hiritik At kooperatibarekin elkarlanean. Proiektuaren helburu nagusia da Interneterako konexioa guztien eskura ... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213240/sanchezek-cniko-buruaren-laquoaldaketaraquo-justifikatu-du-esanez-segurtasunean-laquohutsegite-larri-batraquo-izan-dela.htm | Mundua | Sanchezek CNIko buruaren «aldaketa» justifikatu du, esanez segurtasunean «hutsegite larri bat» izan dela | Espainiako presidenteak eskertu egin du kargutik kendutako CNIko buruaren lana, eta Alderdi Popularrari «eskuineko zoritxarra» dela esan dio. PPk, berriz, Sanchezi egotzi dio «politikaren erabateko degradazioa» ordezkatzea, eta CNIko zuzendaritzaren kargugabetzea independentisten boterearekin lotu du. | Sanchezek CNIko buruaren «aldaketa» justifikatu du, esanez segurtasunean «hutsegite larri bat» izan dela. Espainiako presidenteak eskertu egin du kargutik kendutako CNIko buruaren lana, eta Alderdi Popularrari «eskuineko zoritxarra» dela esan dio. PPk, berriz, Sanchezi egotzi dio «politikaren erabateko degradazioa» ord... | Pegasus softwarearekin egindako espioitza kasuek harrabotsa eragin dute Espainiako eztabaida politikoan, eta gaur goizean Espainiako Kongresuan izan dute hizpide, PSOEk Paz Esteban CNIko zuzendaria kargutik kendu eta biharamunean. Pedro Sanchez Espainiako presidenteari ez zaio urduritasun zantzurik antzeman, eta hitzal... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213241/elak-grebara-deitu-du-maiatzaren-23tik-27ra-arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-eskoletako-jangeletan-eta-garbiketan.htm | Gizartea | ELAk grebara deitu du maiatzaren 23tik 27ra Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletako jangeletan eta garbiketan | Deialdiak ikastetxe publikoetan izango du eragina. Beste sindikatuei eskatu die ekainaren 1aren aurretik egun bateko grebara dei dezatela hezkuntza publiko osoan, egonkortasuna eta «benetako negoziazioa» aldarrikatzeko. | ELAk grebara deitu du maiatzaren 23tik 27ra Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletako jangeletan eta garbiketan. Deialdiak ikastetxe publikoetan izango du eragina. Beste sindikatuei eskatu die ekainaren 1aren aurretik egun bateko grebara dei dezatela hezkuntza publiko osoan, egonkortasuna eta «benetako negoziazioa» a... | ELAk grebara joko du berriz ere hezkuntzan. Oraingoan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetako jangeletako eta garbiketako langileentzat egin du deialdia, maiatzaren 23tik 27ra. Sindikatuaren irudiko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ez ditu aintzat hartu langileen eskaerak, «sektoreko behin-behinek... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213242/maskara-ez-da-ezinbestekoa-izango-ipar-euskal-herriko-garraio-publikoan.htm | Gizartea | Maskara ez da ezinbestekoa izango Ipar Euskal Herriko garraio publikoan | Astelehenetik aurrera geratuko da bertan behera derrigortasuna. Frantziako Osasun ministroak esan du pandemiaren egoerak hobera egin duelako hartu dutela erabakia. | Maskara ez da ezinbestekoa izango Ipar Euskal Herriko garraio publikoan. Astelehenetik aurrera geratuko da bertan behera derrigortasuna. Frantziako Osasun ministroak esan du pandemiaren egoerak hobera egin duelako hartu dutela erabakia. | Ipar Euskal Herrian beste pauso bat egingo dute maskararen derrigortasuna arintze aldera: datorren astelehenetik aurrera, maskara ez da nahitaezkoa izango garraio publikoan, Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak iragarri duenez. Hala ere, janztea «gomendagarria» izango dela esan du: «Gomendatuta egongo da aurreran... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213243/uztailaren-14an-mobilizatzeko-deia-zabaldu-dute-ez-gara-frantsesak-lelopean.htm | Politika | Uztailaren 14an mobilizatzeko deia zabaldu dute, «ez gara frantsesak» lelopean | U14 kolektiboak adierazi du «Frantziako besta egun horren izaera zapaltzailea salatu» nahi duela. Mobilizazioa eginen dute egun horretan Ipar Euskal Herrian. | Uztailaren 14an mobilizatzeko deia zabaldu dute, «ez gara frantsesak» lelopean. U14 kolektiboak adierazi du «Frantziako besta egun horren izaera zapaltzailea salatu» nahi duela. Mobilizazioa eginen dute egun horretan Ipar Euskal Herrian. | Iaz bezala, aurten ere mobilizatzeko deia egin du U14 kolektiboak, uztailaren 14rako, «ez gara frantsesak» lelopean. «Iazko manifestazioak erakutsi zuen bezala, gaur egun ere Frantziako besta nazionala gure herriaren asimilazio kultural, sozial eta politikoa bultzatzeko baliatzen da», deitoratu dute. Hori ikusirik, «er... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213244/arnaud-demarek-irabazi-du-italiako-giroko-bosgarren-etapa.htm | Kirola | Arnaud Demarek irabazi du Italiako Giroko bosgarren etapa | Txirrindulari frantziarra atzean geratu da etapako mendate bakarrean, baina haren taldeak tropel nagusira eraman du berriro, eta hura izan da azkarrena esprintean. Juanpe Lopezek lidergoari eutsi dio | Arnaud Demarek irabazi du Italiako Giroko bosgarren etapa. Txirrindulari frantziarra atzean geratu da etapako mendate bakarrean, baina haren taldeak tropel nagusira eraman du berriro, eta hura izan da azkarrena esprintean. Juanpe Lopezek lidergoari eutsi dio | Atzetik aurrera eginda irabazi du Arnaud Demarek (Groupama) Italiako Giroko bosgarren etapa, Catanian hasi eta Messinan amaitu dena. Atzetik aurrera, txirrindulari frantziarra atzean geratu baita etapako mendate bakarrean, Portella Mandrazzi bigarren mailako gainean. Alpecin taldeak erritmo bizia jarri du, Mathieu van ... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213245/gasteizko-alfarotarren-etxea-hotel-bihurtu-ahal-izateko-tramitazioak-hasi-dituzte.htm | Gizartea | Gasteizko Alfarotarren Etxea hotel bihurtu ahal izateko tramitazioak hasi dituzte | Udalak Alfarotarren Etxearen babesa bermatzen duen araudia aldatzeko prozesua abiatu du. Iradier Gardens inbertsio taldeak jauregia bera baino lau aldiz handiagoa den hotel bat egin nahi du. | Gasteizko Alfarotarren Etxea hotel bihurtu ahal izateko tramitazioak hasi dituzte. Udalak Alfarotarren Etxearen babesa bermatzen duen araudia aldatzeko prozesua abiatu du. Iradier Gardens inbertsio taldeak jauregia bera baino lau aldiz handiagoa den hotel bat egin nahi du. | Gasteizko Udalak Alfarotarren Etxea jauregiaren babesa bermatzen duen araudia aldatzeko prozesua abiatu du. Horren bidez, Iradier Gardens inbertsio taldeak, eraikinaren jabeak, ez du arkitekturaren kontserbazio legea bete beharko. Barrualdea eta fatxadetako bi eraitsi nahi dituzte, jauregia bera baino lau aldiz handiag... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213246/hirugarren-sektoreak-berrasmatzeko-duen-gaitasuna-nabarmendu-du-urkulluk.htm | Gizartea | Hirugarren sektoreak «berrasmatzeko» duen gaitasuna nabarmendu du Urkulluk | Hirugarren sektore sozialaren egunaren bezperan, Sareen Sareak ekitaldi bat egin du Gasteizen. «Gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa» eraikitzearen alde egin du Borja Doval presidenteak. | Hirugarren sektoreak «berrasmatzeko» duen gaitasuna nabarmendu du Urkulluk. Hirugarren sektore sozialaren egunaren bezperan, Sareen Sareak ekitaldi bat egin du Gasteizen. «Gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa» eraikitzearen alde egin du Borja Doval presidenteak. | Bihar sei urte beteko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hirugarren sektore sozialaren legea onartu zenetik, eta sektoreko erakundeak batzen dituen Sareen Sareak elkarteak ekitaldia egin du Gasteizko Artium museoan. Ekitaldiaren buru izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria eta Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdin... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213247/erkorekak-adierazi-du-ikertzen-ari-direla-laquogorroto-faktore-batraquo-ote-dagoen-bilboko-ustezko-hilketetan.htm | Gizartea | Erkorekak adierazi du ikertzen ari direla «gorroto faktore bat» ote dagoen Bilboko ustezko hilketetan | Segurtasun sailburuak aurreratu du ikerketa «luzea» izango dela, eta «zuhurtzia» eskatu du | Erkorekak adierazi du ikertzen ari direla «gorroto faktore bat» ote dagoen Bilboko ustezko hilketetan. Segurtasun sailburuak aurreratu du ikerketa «luzea» izango dela, eta «zuhurtzia» eskatu du | Aurrera jarraitzen du Bilboko ustezko hilketen ikerketak, eta faktore ekonomikoez gainera «gorroto faktore bat» ere ba ote dagoen ikertzen ari direla esan du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak gaur goizean, Egun on Euskadi saioan, EITBn.
Guztira sei dira Bilboko ustez... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213248/joko-garbia-sanpedrotarrak-en-eta-tolosaren-arteko-partidan-gol-bat-nahita-sartu-dute-euren-atean.htm | Kirola | Joko garbia Sanpedrotarrak-en eta Tolosaren arteko partidan: gol bat nahita sartu dute euren atean | Sanpedrotarrak taldeko jokalariek hartu zuten erabaki hori. Aurretik, Tolosak baloia kanpora bota zuen aurkari batek min hartu zuelako, eta nahi gabe gola sartu zion Sanpedrotarrak. Tolosako taldeak txalotu egin du «kirol legez betetako istorio» hori. | Joko garbia Sanpedrotarrak-en eta Tolosaren arteko partidan: gol bat nahita sartu dute euren atean. Sanpedrotarrak taldeko jokalariek hartu zuten erabaki hori. Aurretik, Tolosak baloia kanpora bota zuen aurkari batek min hartu zuelako, eta nahi gabe gola sartu zion Sanpedrotarrak. Tolosako taldeak txalotu egin du «kiro... | Sarritan, harrobiko kirola gertakari tamalgarriengatik izan ohi da albiste, baina badaude aurkakoa erakusten duten adibideak ere. Hori nabarmendu nahi izan du Tolosa CF klubeko futbol atalak: «Aurten, Gipuzkoako Futbol Federazioak ohar berezi bat bidali zigun klub guztiei hainbat partidatan sortu diren liskarrengatik, ... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213249/john-eliot-gardiner-eta-txekiako-eta-frankfurteko-orkestrak-izango-dira-hamabostaldian.htm | Kultura | John Eliot Gardiner eta Txekiako eta Frankfurteko orkestrak izango dira Hamabostaldian | 70 kontzertu eta ikuskizunetik gora izango dira denera Donostiako 83. Musika Hamabostaldian. Opera eta zarzuela ere itzuliko dira aurten. | John Eliot Gardiner eta Txekiako eta Frankfurteko orkestrak izango dira Hamabostaldian. 70 kontzertu eta ikuskizunetik gora izango dira denera Donostiako 83. Musika Hamabostaldian. Opera eta zarzuela ere itzuliko dira aurten. | Abuztuaren 2an itzuliko da Musika Hamabostaldia Donostiara, asteartez, eta, hileko azken larunbatera arte, abuztuaren 27ra arte, 70 kontzertu eta ikuskizunetik gora eskainiko ditu, ohiko zikloetan adarkatuta. Datozen asteetan jakinaraziko dute programa osoa, baina lehen izenak aurreratu ditu gaur goizean jaialdiak, Kur... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213250/gizon-bat-atxilotu-dute-barakaldon-emakumezko-bati-sexu-eraso-bat-egitea-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, emakumezko bati sexu eraso bat egitea egotzita | Erasoa astelehenean gertatu zen. Orduan atzeman zuten gizonezkoa; aske da dagoeneko, Erasoen Kontrako Udaleko Mahaiaren arabera. | Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, emakumezko bati sexu eraso bat egitea egotzita. Erasoa astelehenean gertatu zen. Orduan atzeman zuten gizonezkoa; aske da dagoeneko, Erasoen Kontrako Udaleko Mahaiaren arabera. | Barakaldoko (Bizkaia) Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen joan den astelehenean, emakumezko bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Oraingoz, ez Poliziak ez eta agintariek ere ez dute erasoaren gaineko informazio gehiago plazaratu. Edonola ere, argitu dute gizonezkoa aske dela jadanik.
Atzo, Erasoen Kontrako Bara... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213251/langile-bat-hil-da-etxabarriko-pepsicon-bihotzekoak-jota.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Etxabarriko Pepsicon, bihotzekoak jota | LAB sindikatuak salatu du «lan kargak eta erritmo gogorrak» badutela zerikusia heriotzarekin. | Langile bat hil da Etxabarriko Pepsicon, bihotzekoak jota. LAB sindikatuak salatu du «lan kargak eta erritmo gogorrak» badutela zerikusia heriotzarekin. | Beste lan istripu hilgarri bat gertatu da maiatz beltz honetan, kontuan hartzen badira azken egunotan jazotakoak. Etxabarriko (Araba) Pepsicoren enpresan bihotzekoa izan du behargin batek bere lanpostuan zela, eta zendu egin da. LABen arabera, aurten Euskal Herrian beharrean hildako 26. pertsona da; zehazki zazpigarren... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213252/josu-jon-imaz-trantsizio-energetikoa-birpentsatu-behar-dugu-gaizki-ari-gara.htm | Ekonomia | Josu Jon Imaz: «Trantsizio energetikoa birpentsatu behar dugu; gaizki ari gara» | Repsolen kontseilari delegatuaren ustez, pauso «ideologikoak» ematen ari dira «teknologikoak» baino gehiago. Petrolio eta gas eskaera handitzen ari dela nabarmendu du. | Josu Jon Imaz: «Trantsizio energetikoa birpentsatu behar dugu; gaizki ari gara». Repsolen kontseilari delegatuaren ustez, pauso «ideologikoak» ematen ari dira «teknologikoak» baino gehiago. Petrolio eta gas eskaera handitzen ari dela nabarmendu du. | Josu Jon Imaz Repsolen kontseilari ordezkariaren ustez, Europa «oker» ari da egiten trantsizio energetikoa, eta irizpide ideologikoak teknologikoen gainetik jartzen ari da. Estatuei estrategia «birpentsatzeko» eskatu die, hala izan ezean eragin negatiboa izan dezakeelako industriaren lehiakortasunean eta familien ekono... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213253/2020ko-greba-orokorrean-atxiloturiko-11-grebalari-nafar-auzipetu-dituzte.htm | Ekonomia | 2020ko greba orokorrean atxiloturiko 11 grebalari nafar auzipetu dituzte | Cordovillako Morean izandako istiluengatik, fiskalak lau urtera arteko zigorra eskatu du horietako bostentzat, eta orotara 150.000 euroko bermea ezarri dute. Horregatik, Grebalariekin Bat plataforma sortu dute, auzipetuei elkartasuna eta laguntza ekonomikoa emateko asmoz. | 2020ko greba orokorrean atxiloturiko 11 grebalari nafar auzipetu dituzte. Cordovillako Morean izandako istiluengatik, fiskalak lau urtera arteko zigorra eskatu du horietako bostentzat, eta orotara 150.000 euroko bermea ezarri dute. Horregatik, Grebalariekin Bat plataforma sortu dute, auzipetuei elkartasuna eta laguntza... | Pandemia aurretik, 2020ko urtarrilaren 30ean greba orokorra egin zen Hego Euskal Herrian, Eskubide Sozialen Gutunak deituta. Goizeko zein arratsaldeko piketeetan 11 grebalari atxilotu zituzten. Bi urte geroago, epaiketak egingo dituzte 11 atxilotu horien aurka, hainbat delitu egotzita.
Oraingoz, ez dago epaiketen data... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213254/athleticek-ekainaren-24an-eginen-ditu-presidentetzarako-hauteskundeak.htm | Kirola | Athleticek ekainaren 24an eginen ditu presidentetzarako hauteskundeak | Bozak San Mamesen izanen dira, lehenbiziko aldiz. Egungo Zuzendaritza Batzordeak datorren igandean utziko dio karguan izateari. | Athleticek ekainaren 24an eginen ditu presidentetzarako hauteskundeak. Bozak San Mamesen izanen dira, lehenbiziko aldiz. Egungo Zuzendaritza Batzordeak datorren igandean utziko dio karguan izateari. | Jakina zen denboraldia bukatutakoan eginen zituela Athleticek presidentetzarako hauteskundeak. Ordea, data zehatza jakinarazi du gaur klubak: bazkideek ekainaren 24an aukeratu ahalko dute hurrengo lehendakaria, ostiralarekin, San Mamesen aurrenekoz. Hala, hasia da atzerako kontua, eta, gaur-gaurkoz, dagoeneko badira ar... |
2022-5-11 | https://www.berria.eus/albisteak/213255/mailari-eusteko-aukerekin-segitzen-dute-arabarrek.htm | Kirola | Mailari eusteko aukerekin segitzen dute arabarrek | Alavesek 2-1 irabazi dio Espanyoli, De la Fuenteren eta Escalanteren golei esker. Gaur Cadizek Realari ez irabaztea behar du borrokan segitzeko. Osasunak 1-1 egin du Getaferen kontra. | Mailari eusteko aukerekin segitzen dute arabarrek. Alavesek 2-1 irabazi dio Espanyoli, De la Fuenteren eta Escalanteren golei esker. Gaur Cadizek Realari ez irabaztea behar du borrokan segitzeko. Osasunak 1-1 egin du Getaferen kontra. | Alavesek bizirik segitzen du. Oraindik ere aukera du Lehen Mailan geratzeko, Espanyoli 2-1 irabazi eta gero. Gutxienez bihar arte eutsiko dio aukera horri. Cadizek Donostian egingo duenaren arabera egongo da. Espainiarrek Realari irabaziz gero, Bigarren Mailan egongo da. Bestela, are gehiago handituko da miraria lortze... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213281/aebetako-senatuak-ez-du-onartu-abortu-eskubidea-bermatzeko-lege-proiektua.htm | Mundua | AEBetako Senatuak ez du onartu abortu eskubidea bermatzeko lege proiektua | Auzitegi Gorenak haurdunaldia eteteko eskubide konstituzionalean atzera egiteko asmoa du, eta demokratek horri aurre egiteko aurkeztu zuten lege proiektua. | AEBetako Senatuak ez du onartu abortu eskubidea bermatzeko lege proiektua. Auzitegi Gorenak haurdunaldia eteteko eskubide konstituzionalean atzera egiteko asmoa du, eta demokratek horri aurre egiteko aurkeztu zuten lege proiektua. | Abortatzeko eskubidea indargabetzeko prozesuak aurrera jarraitzen du AEBetan. Joan den astean Politico hedabideak filtratu zuenez, AEBetako Auzitegi Konstituzionaleko magistratu gehienak haurdunaldia eteteko eskubidea indargabetzearen alde daude. Horren ondorioz, 1973. urtean Roe v. Wade izenez ezagun egin zen epai his... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213282/finlandiako-parlamentua-astelehenean-hasiko-da-naton-sartzeari-buruz-eztabaidatzen.htm | Mundua | Finlandiako Parlamentua astelehenean hasiko da NATOn sartzeari buruz eztabaidatzen | Adierazpen bateratu batean, Finlandiako presidentea eta lehen ministroa alde agertu dira. Gobernuak eta parlamentuak babestu behar dute eskaera. Errusiak «mehatxutzat» hartu du Helsinkik egindako urratsa. | Finlandiako Parlamentua astelehenean hasiko da NATOn sartzeari buruz eztabaidatzen. Adierazpen bateratu batean, Finlandiako presidentea eta lehen ministroa alde agertu dira. Gobernuak eta parlamentuak babestu behar dute eskaera. Errusiak «mehatxutzat» hartu du Helsinkik egindako urratsa. | Erabaki historiko bat hartu dute Sauli Niinisto Finlandiako presidenteak eta Sanna Mari lehen ministroak. Zortzi hamarkadaz lerrokatu gabeko herrialdeen multzoan egon ostean, Finlandia NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundean sartzearen alde agertu dira. «Berandu baino lehen, Finlandiak NATOn sartzea eskatu behar du»,... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213283/hasi-da-udaltop-gazteen-hizkuntza-politiken-inguruan-hausnartzeko-asmoz.htm | Gizartea | Hasi da Udaltop, gazteen hizkuntza politiken inguruan hausnartzeko asmoz | Gaur hasi eta bihar bukatuko da Euskal Herriko udaletako euskara zerbitzuen topaketa, Lasarte-Orian. Jardunaldia aurrez aurre zein online ikus daiteke. | Hasi da Udaltop, gazteen hizkuntza politiken inguruan hausnartzeko asmoz. Gaur hasi eta bihar bukatuko da Euskal Herriko udaletako euskara zerbitzuen topaketa, Lasarte-Orian. Jardunaldia aurrez aurre zein online ikus daiteke. | Udaltop Euskal Herri osoko udaletako euskara zerbitzuen topaketak hasi dira gaur, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean (Gipuzkoa). Bihar amaituko dira, eta 16 urte bitartekoentzat hizkuntza politika egokia antolatzeko gakoak ematea eta horri buruz hausnartzea izango du helburu. Izan ere, galdera hau du oinarrian... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213284/ugutz-robles-arangiz-hil-da-83-urterekin.htm | Kultura | Ugutz Robles-Arangiz hil da, 83 urterekin | Umoregile, dantzari eta musikaria, Euskal Kantagintza Berriaren sorreraren parte ere izan zen, Soroak laukoteko kide zenean. | Ugutz Robles-Arangiz hil da, 83 urterekin. Umoregile, dantzari eta musikaria, Euskal Kantagintza Berriaren sorreraren parte ere izan zen, Soroak laukoteko kide zenean. | Haren umore ona nabarmentzen dute ezagutu zutenek. Manu Robles-Arangiz ELA sindikatuaren sortzaile izandakoaren eta Luisa Bernaolaren bederatzigarren semea izan zen Ugutz Robles-Arangiz (Bidarte, Lapurdi, 1939 - Beskoitze, Lapurdi, 2022). Umoregilea, kantaria, dantzaria eta kulturgilea, oro har. Soroak laukoteko kide e... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213285/erlijio-irakasleak-egonkortzeko-legea-aurrera-atera-dute-navarra-sumak-eta-geroa-baik.htm | Gizartea | Erlijio irakasleak egonkortzeko legea aurrera atera dute Navarra Sumak eta Geroa Baik | Lege berriaren helburua da Erlijio irakasleen postuak eta eskola orduak mantentzea. Nafarroako Kontseiluaren arabera, proposamena «ez da legearen araberakoa» | Erlijio irakasleak egonkortzeko legea aurrera atera dute Navarra Sumak eta Geroa Baik. Lege berriaren helburua da Erlijio irakasleen postuak eta eskola orduak mantentzea. Nafarroako Kontseiluaren arabera, proposamena «ez da legearen araberakoa» | Politikan, boladan da «geometria aldakorra» deritzona. Gehiengo parlamentarioak egoeraren arabera moldatzea, akordioak ezker-eskuin eginik eta lubaki ideologikoak nolabait lausotuz. Azkenaldian, argazki bitxiak utzi ditu fenomeno horrek Nafarroako Legebiltzarrean. Iragan astean, PAI legea onartu zuten Navarra Sumak eta... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213286/eric-olhats-futbol-behatzailea-atxilotu-dute-adingabe-bat-bortxatzea-egotzita.htm | Kirola | Eric Olhats futbol behatzailea atxilotu dute, adingabe bat bortxatzea egotzita | Erasoa 1990eko hamarkadaren amaieran eta 2000koaren hasieran egindakoa da, gazte mailako entrenatzailea zenean Baionako Avironen. Olhats ospetsua da futbol behatzaile modura egindako lanagatik; besteak beste, berak begiztatu zuen Antoine Griezmann. | Eric Olhats futbol behatzailea atxilotu dute, adingabe bat bortxatzea egotzita. Erasoa 1990eko hamarkadaren amaieran eta 2000koaren hasieran egindakoa da, gazte mailako entrenatzailea zenean Baionako Avironen. Olhats ospetsua da futbol behatzaile modura egindako lanagatik; besteak beste, berak begiztatu zuen Antoine Gr... | Frantziako Poliziak Eric Olhats futbol behatzailea atxilotu zuen atzo Baionan. Fiskaltzak gaur baieztatu duenez, adingabe bat bortxatzea egozten diote, Baionako Avironeko gazte mailetako entrenatzaile zen garaian, 1990eko hamarkadaren amaieran eta 2000koaren hasieran. Salaketa, ordea, berriagoa da: biktima batek iazko ... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213287/abu-akleh-kazetariaren-hilketa-sakonki-ikertzeko-galdegin-du-nbek.htm | Mundua | Abu Akleh kazetariaren hilketa «sakonki» ikertzeko galdegin du NBEk | Ekialde Hurbileko Bake Prozesurako NBEko koordinatzaileak «berehalako» ikerketa bat eskatu du. Palestinako lurralde okupatuetarako koordinatzaileak kazetariek egunerokoan dituzten arriskuak salatu ditu. | Abu Akleh kazetariaren hilketa «sakonki» ikertzeko galdegin du NBEk. Ekialde Hurbileko Bake Prozesurako NBEko koordinatzaileak «berehalako» ikerketa bat eskatu du. Palestinako lurralde okupatuetarako koordinatzaileak kazetariek egunerokoan dituzten arriskuak salatu ditu. | Tor Wencesland Ekialde Hurbileko Bake Prozesurako NBEko koordinatzaile bereziak eta Lynne Hastings Palestinako lurralde okupatuetarako koordinatzaile humanitarioak gogor gaitzetsi dute Xireen Abu Akleh kazetariaren hilketa. Atzo hil zuten Israelgo soldaduek, Jeninen (Zisjordania), buruan tiro eginda, Israelgo armadaren... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213288/eskuin-muturra-eta-neofaxismoa-mehatxutzat-jo-ditu-eusko-legebiltzarraren-gehiengoak.htm | Politika | Eskuin muturra eta neofaxismoa «mehatxutzat» jo ditu Eusko Legebiltzarraren gehiengoak | Pertsonen eta kolektiboen aurkako indarkeria eta diskriminazio adierazpen oro errefusatu dituzte EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PSE-EEk, eta konpromisoa agertu dute eskuin muturreko ideologiaren eta indar neofaxisten kontra lan egiteko. PP+C's-k eta Voxek EH Bilduri egotzi diote zilegitasunik ez izatea pro... | Eskuin muturra eta neofaxismoa «mehatxutzat» jo ditu Eusko Legebiltzarraren gehiengoak. Pertsonen eta kolektiboen aurkako indarkeria eta diskriminazio adierazpen oro errefusatu dituzte EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PSE-EEk, eta konpromisoa agertu dute eskuin muturreko ideologiaren eta indar neofaxisten ko... | Azken urteotan, muturreko autoritarismoa mundu osoan hedatzen ari dira ultra eskuineko alderdiak, eta Eusko Legebiltzarraren gehiengoak joera horren inguruko «kezka» agertu du gaur. EH Bilduk eraman du gaia osoko bilkurara, legez besteko proposamen baten bidez, eta akordioa lortu du EAJrekin, Elkarrekin Podemos-IUrekin... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213289/bilboko-aste-nagusirako-atzerako-kontaketa-abiatu-dute.htm | Bizigiro | Bilboko Aste Nagusirako atzerako kontaketa abiatu dute | Abuztuaren 20an jaurtiko dute txupina Arriaga antzokitik; ehun egun falta dira. Konpartsek atzerako kontaketa abiatu dute euren webgunean, eta larunbatean kokatuko dute erloju fisikoa hiriko Plaza Barrian, Kapela Egunean. Bitartean, aurrera doa Aste Nagusiaren antolakuntza: «Beste edozein urtetan bezalakoa» ari dira eg... | Bilboko Aste Nagusirako atzerako kontaketa abiatu dute. Abuztuaren 20an jaurtiko dute txupina Arriaga antzokitik; ehun egun falta dira. Konpartsek atzerako kontaketa abiatu dute euren webgunean, eta larunbatean kokatuko dute erloju fisikoa hiriko Plaza Barrian, Kapela Egunean. Bitartean, aurrera doa Aste Nagusiaren ant... | «Hiru, bi, bat...». Eta gogor sakatu du botoi gorria Itsasne Nuñezek. Azken Bilboko Aste Nagusiko txupinera izan zen, 2019an, eta hark izan du ardura jaietarako falta den denboraren atzerako kontaketa abiatzeko. Ehun egun falta dira, zehazki: abuztuaren 20an jaurtiko dute txupina Arriaga antzokiko balkoitik. Datu birib... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213290/estatuaren-estoldak-ikertzeko-batzorde-bat-eskatu-dute-espainiako-kongresuan.htm | Politika | «Estatuaren estoldak» ikertzeko batzorde bat eskatu dute Espainiako Kongresuan | EH Bilduk, UPk, ERCk, Juntsek, PDeCATek eta CUPek, Compromisek eta BNGk eskatu dute. | «Estatuaren estoldak» ikertzeko batzorde bat eskatu dute Espainiako Kongresuan. EH Bilduk, UPk, ERCk, Juntsek, PDeCATek eta CUPek, Compromisek eta BNGk eskatu dute. | Batzordeak hainbat kontu iker ditzan nahi dute: Jose Manuel Villarejo Espainiako Poliziako komisario ohiaren operazioak eta espioitzarako Pegasus programaren erabilera, besteak beste.
Batzordearen helburua da estolden funtzionamendua aztertzea, alegia «estatuaren estamentu ofizialen eta egitura mediatiko, enpresarial ... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213291/loiuko-aireportua-2019ko-datuetatik-urrun-dago-31-bidaiari-gutxiago.htm | Ekonomia | Loiuko aireportua 2019ko datuetatik urrun dago: %31 bidaiari gutxiago | Foronda da pandemia aurreko datuak hobetu dituen bakarra, eta Noainek baino bidaiari gehiago izan ditu. | Loiuko aireportua 2019ko datuetatik urrun dago: %31 bidaiari gutxiago. Foronda da pandemia aurreko datuak hobetu dituen bakarra, eta Noainek baino bidaiari gehiago izan ditu. | Hego Euskal Herriko aireportuak pandemia aurreko bidaiari kopurura gerturatu ezinda daude oraindik. Iazko datuen aldean, igoera nabarmena eta logikoa da, baina, alderaketa 2019ko datuekin eginez gero, ezin da esan susperraldirik egon denik. Gauzak hala, eta 2022ko lehen lau hilabetetako bidaiari kopuru osoa kontuan har... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213292/ipar-koreak-aurrenekoz-eman-du-covid-19aren-agerraldi-baten-berri.htm | Mundua | Ipar Koreak aurrenekoz eman du COVID-19aren agerraldi baten berri | «Larrialdi egoera gorena» eta itxialdia ezarri dituzte herrialde osoan. Ez dute zehaztu zenbat pertsonak eman duten positibo. OMEren erregistroaren arabera, Ipar Korean inork ez du txertoa hartu. | Ipar Koreak aurrenekoz eman du COVID-19aren agerraldi baten berri. «Larrialdi egoera gorena» eta itxialdia ezarri dituzte herrialde osoan. Ez dute zehaztu zenbat pertsonak eman duten positibo. OMEren erregistroaren arabera, Ipar Korean inork ez du txertoa hartu. | Ipar Koreako hedabideek jakinarazi dute herrialdean aurrenekoz detektatu dutela COVID-19aren agerraldi bat. KCNA hedabideak nabarmendu du «larrialdi egoera gorena» ezarri dutela; horrenbestez, baita itxialdi nazionala ere. «Orain arte sendo eutsi dion arren, haustura bat gertatu da epidemiak prebenitzeko gure frontean»... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213293/donostiako-zinemaldiak-ikusleak-omenduko-ditu-imajinatu-zinemaldia-erakusketan.htm | Kultura | Donostiako Zinemaldiak ikusleak omenduko ditu 'Imajinatu Zinemaldia' erakusketan | Tabakalerako zenbait gunetan jarriko dute erakusketa, uztailaren 4tik irailaren 24ra. Herritarrei eskatu diete Zinemaldian ateratako argazkiak bidaltzeko, instalazio batean ipintzeko. | Donostiako Zinemaldiak ikusleak omenduko ditu 'Imajinatu Zinemaldia' erakusketan. Tabakalerako zenbait gunetan jarriko dute erakusketa, uztailaren 4tik irailaren 24ra. Herritarrei eskatu diete Zinemaldian ateratako argazkiak bidaltzeko, instalazio batean ipintzeko. | Donostiako Zinemaldiak aurten 70 urte beteko dituela eta, erakusketa bat antolatu dute, Tabakalerarekin elkarlanean. Imajinatu Zinemaldia izango du izena, eta Morgancrea estudioa ariko da komisario lanean. Horiek adierazi dute jaialdiko «ekosistemari» omenaldi bat egingo dietela erakusketaren bidez: ikusleei batez ere,... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213294/emakundek-positibotzat-jo-du-haurdunaldia-gurasoen-baimenik-gabe-eteteko-adina-16-urtera-jaistea.htm | Gizartea | Emakundek positibotzat jo du haurdunaldia gurasoen baimenik gabe eteteko adina 16 urtera jaistea | Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak uste du lege berriak «berme juridikorik eta sanitariorik gabeko ezkutuko abortuak» eragotziko dituela. | Emakundek positibotzat jo du haurdunaldia gurasoen baimenik gabe eteteko adina 16 urtera jaistea. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak uste du lege berriak «berme juridikorik eta sanitariorik gabeko ezkutuko abortuak» eragotziko dituela. | Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak positibotzat jo du haurdunaldia baimenik gabe eteteko adina 16 urtera murriztea, uste baitu horrek «berme juridikorik eta sanitariorik gabeko ezkutuko abortuak» eragotziko dituela. Landaidak Espainiako Gobernuaren abortuaren inguruko lege berriaren xehetasunei buruz hitz egin du ... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213295/tokiko-energia-komunitateak-finantzatuko-dituzte-21-udalerritan-europako-funtsekin.htm | Gizartea | Tokiko energia komunitateak finantzatuko dituzte 21 udalerritan Europako funtsekin | Jose Inazio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak mugarritzat jo du Next Generation funtsen bidez 5.000 biztanletik beherako 21 udalerritan martxan jarriko den egitasmoa: «Gipuzkoako hogeita bat udalerrik energia berriztagarrien aroan sartu eta trantsizio energetikoa landu ahal izango dute». | Tokiko energia komunitateak finantzatuko dituzte 21 udalerritan Europako funtsekin. Jose Inazio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak mugarritzat jo du Next Generation funtsen bidez 5.000 biztanletik beherako 21 udalerritan martxan jarriko den egitasmoa: «Gipuzkoako hogeita bat udalerrik energia berriztagarrien aroan... | Gipuzkoako 5.000 biztanletik beherako 21 udalerritan energia berriztagarrien bidezko komunitate energetikoak garatuko dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen sailburu Jose Inazio Asensiok esan du Europako Next Generation funtsetara aurkeztutako proiektuei esker lortu dela proiektuok aurreratzea. «Gipuzkoako hogeita b... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213296/amazonek-uko-egin-dio-oiartzungo-proiektuari.htm | Ekonomia | Amazonek uko egin dio Oiartzungo proiektuari | Zentro logistikoa bertan behera utziko duela adierazten duen dokumentu bat erregistratu zuen atzo udalean multinazionalak. Hala, ez du jarraituko Lanbarrenen egiteko asmoa zuen proiektuaren tramitazioarekin. | Amazonek uko egin dio Oiartzungo proiektuari. Zentro logistikoa bertan behera utziko duela adierazten duen dokumentu bat erregistratu zuen atzo udalean multinazionalak. Hala, ez du jarraituko Lanbarrenen egiteko asmoa zuen proiektuaren tramitazioarekin. | Amazon multinazionalak ez du aurrera egingo Oiartzungo (Gipuzkoa) Lanbarrenen zabaltzekoa zuen zentro logistikoarekin. Proiektu horren tramitazioa bertan behera geratu dela jakinarazi berri du Oiartzungo Udalak. Atzo bertan, proiektua bazter utziko duela adierazten duen dokumentu bat erregistratu zuen udalean Amazonek.... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213297/etorkizuneko-industria-bat-bigarren-mailako-lan-baldintzekin.htm | Ekonomia | Etorkizuneko industria bat, «bigarren mailako lan baldintzekin» | Azkenengo bi asteetan autobusik ez da atera Adunako lantegitik. Irizar E-mobilityko langileak greba mugagabean daude, lan itun berri baten alde. «Denek irabazten» duten egoera batera pasatu nahi dute. | Etorkizuneko industria bat, «bigarren mailako lan baldintzekin». Azkenengo bi asteetan autobusik ez da atera Adunako lantegitik. Irizar E-mobilityko langileak greba mugagabean daude, lan itun berri baten alde. «Denek irabazten» duten egoera batera pasatu nahi dute. | Egunotako sargoritik babesteko, haima itxurako estalpe batzuk jarri dituzte. Langile batzuk han dabiltza, atseden hartzen, karta jokoan; beste batzuk, berriz, jo eta su, egunotako mobilizazioak prestatzen. Beren aldarrikapenak jasotzen dituzten pankartekin itxi dituzte lantegiko sarrerak. Adunako Irizar E-mobilityn (Gi... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213298/pentsatzen-dut-beraz-berritzen-dut.htm | albisteak | Pentsatzen dut… beraz, berritzen dut | Erosi duen azken lantokiaren egitura bere plantillan sartzeko, Miba pentsu-fabrikak bere funtzionamendua eta kategoria profesionalak aztertu ditu. Prozesu horretarako kanpoko aholkularien laguntza izan du, Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova programari esker | Pentsatzen dut… beraz, berritzen dut. Erosi duen azken lantokiaren egitura bere plantillan sartzeko, Miba pentsu-fabrikak bere funtzionamendua eta kategoria profesionalak aztertu ditu. Prozesu horretarako kanpoko aholkularien laguntza izan du, Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova programari esker | Gero eta abeltzaintzako ustiategi gutxiago dugu, baina daudenak handiagoak dira. Hau da, hau bezalako sektore tradizionalean ere bezeroa aldatu egiten eta aldaketa horien ondorioz eskakizun berriak planteatzen ditu. Gaur egungo baserritarrak ez du zerikusirik duela gutxikoarekin; zaku-pentsuak erosteari utzi dio eta ha... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213299/protestaren-ondorioz-azkarateko-lurren-enkantea-bertan-behera-gelditu-da.htm | Gizartea | Protestaren ondorioz, Azkarateko lurren enkantea bertan behera gelditu da | ELBk, Lurzaindiak eta Ostia kolektiboak mobilizazioa antolatu dute Baionako Auzitegian, lur batzuen eta etxe baten enkantea salatzeko. «Salmenta espekulatiboa» dela salatu dute. | Protestaren ondorioz, Azkarateko lurren enkantea bertan behera gelditu da. ELBk, Lurzaindiak eta Ostia kolektiboak mobilizazioa antolatu dute Baionako Auzitegian, lur batzuen eta etxe baten enkantea salatzeko. «Salmenta espekulatiboa» dela salatu dute. | Norgehiagoka egin dute Baionako Auzitegian. Azkarateko (Nafarroa Beherea) familia batek oinordekotzan arazoak izan eta beren ondasunak enkantean saltzera behartu ditu Baionako Auzitegiak. Arratsaldean egin dute saioa, baina ELB laborarien sindikatuak, Lurzaindiak eta Ostia kolektiboak enkanteen oztopatzea lortu dute, p... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213300/esne-bidearen-erdiko-zulo-beltzaren-irudia-erakutsi-dute.htm | Bizigiro | Esne Bidearen erdiko zulo beltzaren irudia erakutsi dute | Sagittarius A* izena du eta Lurretik 27.000 argi urtera dago. Erraldoia da, lau milioi Eguzkiren parekoa. | Esne Bidearen erdiko zulo beltzaren irudia erakutsi dute. Sagittarius A* izena du eta Lurretik 27.000 argi urtera dago. Erraldoia da, lau milioi Eguzkiren parekoa. | Esne Bidearen bihotza erakutsi dute gaur: galaxiaren erdian dagoen zulo beltza. Sagittarius A* du izena (Sgr A*). Berez, zulo beltza ezin da ikusi, guztiz iluna baita —argia ere irentsi egiten du—, baina haren inguruko gas distiratsuak zulo beltzaren egituraren eta itxuraren berri ematen du: eremu ilun bat erdian eta e... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213301/alessandriri-erdi-askatasuneko-erregimena-onartu-diote.htm | Mundua | Alessandriri erdi askatasuneko erregimena onartu diote | Neurria ez da indarrean sartuko, Fiskaltzak helegitea aurkeztu duelako berehala. | Alessandriri erdi askatasuneko erregimena onartu diote. Neurria ez da indarrean sartuko, Fiskaltzak helegitea aurkeztu duelako berehala. | Pierre Alessandri Korsikako preso nazionalistari erdi askatasuneko erregimena onartu diote, AFP albiste agentziak jakinarazi duenez. Neurriarekin, Alessandrik espetxetik kanpo lan egiteko baimena izango luke —nekazaritza enpresa batean—, eta gauean itzuli beharko luke kartzelara lotara. Baina neurria ez da oraindik ind... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213302/ueuk-aurkeztu-du-50-udako-ikastaroen-egitaraua-22-ekitaldi-egingo-dituzte.htm | Gizartea | UEUk aurkeztu du 50. Udako Ikastaroen egitaraua: 22 ekitaldi egingo dituzte | Maiatzaren 21ean Miarretzen egingo den 50 urte UEUgintzan jardunaldiak emango die hasiera ikastaroei | UEUk aurkeztu du 50. Udako Ikastaroen egitaraua: 22 ekitaldi egingo dituzte. Maiatzaren 21ean Miarretzen egingo den 50 urte UEUgintzan jardunaldiak emango die hasiera ikastaroei | Mendeurrena da aurten. UEU Udako Euskal Unibertsitatearen udako ikastaroek 50 urte beteko dituzte aurten. Edizio «berezia» izatea nahi dute UEUn, eta, hori dela eta, 22 jardunaldi eta topaketa antolatu dituzte hainbat eragilerekin elkarlanean. Euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzea da he... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213303/behargin-bat-hil-da-aramaion-atzo-izandako-lan-istripu-baten-ondorioz.htm | Ekonomia | Behargin bat hil da Aramaion, atzo izandako lan istripu baten ondorioz | Oñatiko 53 urteko langilea Aramaioko etxe bateko bigarren pisutik erori zen atzo, eskailera batera igota lanean ari zela. | Behargin bat hil da Aramaion, atzo izandako lan istripu baten ondorioz. Oñatiko 53 urteko langilea Aramaioko etxe bateko bigarren pisutik erori zen atzo, eskailera batera igota lanean ari zela. | Atzo goizeko hamaikak pasata, Oñatiko behargin batek lan istripu larria izan zuen Aramaion (Araba): Nardeaga kaleko etxe bateko fatxadan lanean ari zela, bigarren pisutik erori zen, eskailera batera igota beharrean zebilela. Minutu gutxira jaso zuen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisua, eta larrialdi zerbitzuak... |
2022-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/213304/realak-ziurtatu-du-datorren-sasoian-europan-jokatuko-duela-cadizi-irabazita.htm | Kirola | Realak ziurtatu du datorren sasoian Europan jokatuko duela, Cadizi irabazita | Txuri-urdinak nagusitasunez gailendu dira Anoetan. Sorlothek, Januzajek eta Portuk egin dituzte golak. Donostiarren garaipenak mesede egin dio Alavesi; gaur-gaurkoz, bizirik segitzen du. | Realak ziurtatu du datorren sasoian Europan jokatuko duela, Cadizi irabazita. Txuri-urdinak nagusitasunez gailendu dira Anoetan. Sorlothek, Januzajek eta Portuk egin dituzte golak. Donostiarren garaipenak mesede egin dio Alavesi; gaur-gaurkoz, bizirik segitzen du. | Reala Europan ariko da, hirugarren urtez segidan. Cadizi irabazita ziurtatu du hori. Horixe zuen gaurko egitekoa, eta aise lortu du. Estutasunik gabe gailendu da Anoetan, eta urratsa egin du. Orain, txapelketaren izena jakitea falta zaio: Europa liga, edo Konferentzia liga. Lehendabizikoa izatea nahi dute; igandean erd... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213330/inflazioa-8ra-jaitsi-da-apirilean-hegoaldean.htm | Ekonomia | Inflazioa %8ra jaitsi da apirilean Hegoaldean | Argindarra merkatu egin zen apirilean, martxoan goia jo ondoren, eta laguntza publikoak erregaiaren faktura jaitsi zuen. Elikagaiak, ordea, gehiago garestitzen ari dira: %9,3 azken urtean. | Inflazioa %8ra jaitsi da apirilean Hegoaldean. Argindarra merkatu egin zen apirilean, martxoan goia jo ondoren, eta laguntza publikoak erregaiaren faktura jaitsi zuen. Elikagaiak, ordea, gehiago garestitzen ari dira: %9,3 azken urtean. | Duela bi aste aurreratutakoa baieztatu du INEk: inflazioak koska bat behera egin du apirilean, eta %10eko mugatik urrundu da, argindarrak eta erregaiak atseden bat eman dutelako martxoan goia jo ondoren. INEren arabera, prezioak %8 garestitu dira azken urtean. Oso kopuru handia da, ezohikoa euroa indarrean jarri zeneti... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213331/kazetari-bat-hil-dute-tiroz-txilen-36-urtean-lehen-aldiz.htm | Mundua | Kazetari bat hil dute tiroz Txilen, 36 urtean lehen aldiz | Francisca Sandoval Maiatzaren Leheneko ekitaldien berri ematen ari zenean tirokatuko zuten, eta bart hil da. Pinocheten diktadura garaian hil zuten azkenekoz kazetari bat. | Kazetari bat hil dute tiroz Txilen, 36 urtean lehen aldiz. Francisca Sandoval Maiatzaren Leheneko ekitaldien berri ematen ari zenean tirokatuko zuten, eta bart hil da. Pinocheten diktadura garaian hil zuten azkenekoz kazetari bat. | Hamabi egunez ospitalean egora oso larrian egon ostean, Francisca Sandoval kazetaria hil da, Txilen. Maiatzaren Lehenean, gizon ezezagun batzuek tirokatu egin zuten, sindikatu baten protestaren berri ematen ari zela, Santiagoko Meiggs auzoan. Garaipena 3 Seinalea hedabide komunitarioarentzat ari zen lanean. Langileak p... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213332/auzitegi-nazionalak-juan-carlos-iglesias-presoa-absolbitu-du-estrasburgoko-doktrina-aplikatuta.htm | Politika | Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Iglesias presoa absolbitu du, Estrasburgoko doktrina aplikatuta | Magistratuek ebatzi dute Iglesiasen inkomunikazioa eta konfiantzazko abokatuarekin hitz egiteko ezintasuna oinarritu zela «arrazoitze orokorretan eta ez auziaren balorazio indibidual eta partikularretan». Estrasburgok urtarrilean ebatzi zuen Xabier Atristainen inkomunikazio aldian bere eskubideak urratu zituztela. Biga... | Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Iglesias presoa absolbitu du, Estrasburgoko doktrina aplikatuta. Magistratuek ebatzi dute Iglesiasen inkomunikazioa eta konfiantzazko abokatuarekin hitz egiteko ezintasuna oinarritu zela «arrazoitze orokorretan eta ez auziaren balorazio indibidual eta partikularretan». Estrasburgok urtar... | Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur goizean jakinarazi du Juan Carlos Iglesias Chouzas euskal presoa absolbitu duela 1991ko hilketa batetik, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Xabier Atristainen auziarekin sortutako jurisprudentzia baliatuta. Epaian, Auzitegi Nazionaleko Bigarren Sekzioko magistratuek gogora ekarri du... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213333/itzuliaren-antolatzaileak-esan-du-emakumezkoen-txirrindularitza-moda-kontu-bat-dela.htm | Kirola | Itzuliaren antolatzaileak esan du emakumezkoen txirrindularitza «moda kontu bat» dela | Julian Erasok aitortu du «ia-ia behartuta» antolatu dutela emakumezkoen lasterketa. Itzuliak agiri bat atera du, eta esan du Erasok egindako «adierazpen desegokiek» ez dezatela «lausotu» Itzulia antolatuta eman den «aurrerapauso handia». Erasok berak barkamena eskatu du gero. | Itzuliaren antolatzaileak esan du emakumezkoen txirrindularitza «moda kontu bat» dela. Julian Erasok aitortu du «ia-ia behartuta» antolatu dutela emakumezkoen lasterketa. Itzuliak agiri bat atera du, eta esan du Erasok egindako «adierazpen desegokiek» ez dezatela «lausotu» Itzulia antolatuta eman den «aurrerapauso hand... | Atzo, Bilboko Radio Marca irratian, Emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia zergatik antolatu duten galdetu zioten Julian Erasori, lasterketa antolatzen duen Oceta erakundeko presidenteari: «Bueno, ba, egia esan, ia-ia behartuta antolatu dugu; izan ere, hau moda kontu bat da. Berdintasuna, halakoa, kontakatiluak... Mundu g... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213334/israelek-iragarri-du-zirjordanian-beste-4500-etxebizitza-eraikiko-dituela.htm | Mundua | Israelek iragarri du Zirjordanian beste 4.500 etxebizitza eraikiko dituela | EBk Israeli galdegin dio erabaki hori deuseztatzeko, eta gogorarazi dio Nazioarteko Zuzenbidearen aurka egiten duela. NBEk nabarmendu du «legez kanpoko» neurri bat dela, eta «ezegonkortasuna» areagotuko duela. | Israelek iragarri du Zirjordanian beste 4.500 etxebizitza eraikiko dituela. EBk Israeli galdegin dio erabaki hori deuseztatzeko, eta gogorarazi dio Nazioarteko Zuzenbidearen aurka egiten duela. NBEk nabarmendu du «legez kanpoko» neurri bat dela, eta «ezegonkortasuna» areagotuko duela. | Israelgo kolono juduentzako etxebizitzen eraikuntzen gaiak zeresana ematen du oraindik ere. Israelgo Gobernuak iragarri du beste 4.500 etxebizitza egiteko asmoa duela Zisjordaniako gune okupatuetan. Israelgo hirigintza batzorde bat dago erabakiaren atzean: atzo onartu zuen beste 4.500 etxebizitza eraikitzeko proposamen... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213335/senora-sariketako-lehenengo-kanporaketa-bihar-jokatuko-da-hendaian.htm | Kultura | Señora sariketako lehenengo kanporaketa bihar jokatuko da, Hendaian | Emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgaitasuna du helburu lagunarteko txapelketak. | Señora sariketako lehenengo kanporaketa bihar jokatuko da, Hendaian. Emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgaitasuna du helburu lagunarteko txapelketak. | Bigarren urtez, Señora sariketa antolatu dute zenbait bertsolari eta bertsozale feministak. Lehenengo kanporaketa bihar jokatuko da, Hendaiako (Lapurdi) Enbata gaztetxean, 17:00etan, eta bigarren saioa, berriz, hilaren 21ean izango da, Laudion (Araba), Aiaraldeko Faktorian. Azkenik, finala Leitzako (Nafarroa) Herri are... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213336/barnahus-ereduan-oinarritutako-lehen-etxea-urte-amaieran-irekiko-dute-gasteizen.htm | Gizartea | Barnahus ereduan oinarritutako lehen etxea urte amaieran irekiko dute, Gasteizen | Sexu indarkeria jasan duten adingabeei «arreta integrala» ematea eta haiek berriz «ez biktimizatzea» izango du xede. | Barnahus ereduan oinarritutako lehen etxea urte amaieran irekiko dute, Gasteizen. Sexu indarkeria jasan duten adingabeei «arreta integrala» ematea eta haiek berriz «ez biktimizatzea» izango du xede. | Eusko Jaurlaritzak urte honen hondarrerako jarriko du martxan Gasteizen Barnahus ereduan oinarritutako proiektu pilotua. Sexu abusuak jasan dituzten edo pairatzen ari diren umeak behin baino gehiagotan «ez biktimizatzeko» helburua izango du sistemak, eta adingabeei «arreta integrala» emango zaie han. Arabako hiriburuan... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213337/dupek-esan-du-erakundeak-blokeatuta-mezu-argi-bat-bidaltzen-ari-zaiela-londresi-eta-bruselari.htm | Mundua | DUPek esan du erakundeak blokeatuta «mezu argi bat bidaltzen» ari zaiela Londresi eta Bruselari | Alderdi unionistak betoa jarri dio Asanbleako presidentearen izendapenari, eta horrek gobernua osatzea eragotzi du, baita lehen ministroa aukeratzea ere. Sinn Fein, Aliantza, UUP eta SDLP kritiko agertu dira erabakiarekin. | DUPek esan du erakundeak blokeatuta «mezu argi bat bidaltzen» ari zaiela Londresi eta Bruselari. Alderdi unionistak betoa jarri dio Asanbleako presidentearen izendapenari, eta horrek gobernua osatzea eragotzi du, baita lehen ministroa aukeratzea ere. Sinn Fein, Aliantza, UUP eta SDLP kritiko agertu dira erabakiarekin. | DUP Alderdi Demokratiko Unionistak Ipar Irlandako bi erakunde garrantzitsuenak blokeatu ditu: gobernua eta Asanblea. Jeffrey Donaldson alderdiko buruzagiak parlamentuan bertan berretsi du goizean jakinarazitakoa, eta, hortaz, DUPek uko egin dio ganberako presidentea aukeratzeari —nazionalisten eta unionisten oniritzia ... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213338/maiatzaren-27tik-29ra-egingo-da-literaturia-zarautzen.htm | Kultura | Maiatzaren 27tik 29ra egingo da Literaturia, Zarautzen | Liburu azokarekin, liburu aurkezpenekin eta askotariko emanaldiekin osatu dute egitaraua. ‘Piztia’ izango da aurtengo jaialdiaren gaia. | Maiatzaren 27tik 29ra egingo da Literaturia, Zarautzen. Liburu azokarekin, liburu aurkezpenekin eta askotariko emanaldiekin osatu dute egitaraua. ‘Piztia’ izango da aurtengo jaialdiaren gaia. | Udaberrira itzuliko da Literaturia. Koronabirusaren ondorioz, udazkenean egin dituzte azken bi urteetako saioak, baina ohiko urtaroan egingo dute aurten jaialdia: hilaren 27tik 29ra egingo dute, Zarautzen (Gipuzkoa), Aurkitzeko, baretzeko, pizteko lelopean. Hiru egunez, idazleak, argitaletxeak eta irakurleak elkartuko ... |
2022-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/213339/gerard-larrondo-labeguerie-gizon-isildua-da-kanbon-aski-harrigarria-da.htm | Kultura | Gerard Larrondo: «Labeguerie gizon isildua da Kanbon; aski harrigarria da» | Mixel Labeguerie herriko semearen bizia oinarri duen ‘Egunsentia’ ikusgarria aurkeztuko du Latsarri elkarteak gaur eta bihar, Kanboko kiroldegian. Dantza, bertsoa, kantua eta lekukoak bildu ditu. | Gerard Larrondo: «Labeguerie gizon isildua da Kanbon; aski harrigarria da». Mixel Labeguerie herriko semearen bizia oinarri duen ‘Egunsentia’ ikusgarria aurkeztuko du Latsarri elkarteak gaur eta bihar, Kanboko kiroldegian. Dantza, bertsoa, kantua eta lekukoak bildu ditu. | Mixel Labegueriren heriotzaren berrogeigarren urtemugakari, 2020an egitekoa zuten Egunsentia dantza, kantu, bertso eta lekukotasun bideoaren emanaldia. Pandemiagatik, bi urtez gibelatu du Latsarria elkarte antolatzaileak. Gerard Larrondo (Angelu, 1961) Latsarria elkarteko presidentea da. Gaur (20:30) eta bihar (17:00) ... |
2022-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/213340/gasaren-prezioa-mugatu-du-madrilek-argindarra-30-35-merkatzeko.htm | Ekonomia | Gasaren prezioa mugatu du Madrilek, argindarra %30-35 merkatzeko | Bruselak oniritzia emango dio sistemari, baina 2023tik aurrera Espainiak tarifa arautua aldatu beharko du. Gaur argitaratu da sistema berria aldizkari ofizialean</strong>. | Gasaren prezioa mugatu du Madrilek, argindarra %30-35 merkatzeko. Bruselak oniritzia emango dio sistemari, baina 2023tik aurrera Espainiak tarifa arautua aldatu beharko du. Gaur argitaratu da sistema berria aldizkari ofizialean</strong>. | Espainiako Gobernuak iberiar salbuespena esan dioten argindar sistema berria onartu du ministroen ezohiko kontseilu batean, eta, aurrerantzean, argindarra ekoizteko erabiltzen den gasaren prezioak gehienezko muga bat izango du: 48,8 euro batez beste MWh. Azken egunetan Herbehereetako TTF erreferentziazko merkatuan izan... |
2022-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/213341/karrikiri-25-urte-iruneko-euskaldunen-arteko-sarea-ehuntzen.htm | Gizartea | Karrikiri: 25 urte Iruñeko euskaldunen arteko sarea ehuntzen | 1997an sortu zuten elkartea; hiriburuko Alde Zaharreko Xabier kalean du egoitza. 120 bazkide ditu egun. Amaren Alabak taldearen saioa antolatu dute gaurko, IrunÌÂeko Kondestablearen jauregian. | Karrikiri: 25 urte Iruñeko euskaldunen arteko sarea ehuntzen. 1997an sortu zuten elkartea; hiriburuko Alde Zaharreko Xabier kalean du egoitza. 120 bazkide ditu egun. Amaren Alabak taldearen saioa antolatu dute gaurko, IrunÌÂeko Kondestablearen jauregian. | Amaren Alabak taldeak Iruñean eginen duen lehendabiziko kontzertuarekin amaituko da, gaur, Karrikirik bere 25. urteurrena ospatzeko antolatutako egitaraua. Hiriburuko Kondestablearen jauregian izanen da emanaldia, 12:30ean hasita.
1997. urtean sortu zuten Karririki elkartea, Iruñeko euskaldunen topaleku bilakatzeko as... |
2022-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/213342/astero-ordubete-buruko-osasunaz.htm | Gizartea | Astero, ordubete, buruko osasunaz | Ikasleen buruko osasuneko arazoak prebenitzeko, "espazio lagunkoiak" sortu dituzte Tolosako Inmakulada lanbide ikastolan. Ikasleek "espazio seguru bat" izan dute euren emozioez eta kezkez hitz egiteko; suizidioa, depresioa eta antsietatea landu dituzte. Atzo izan zuten topaketa. | Astero, ordubete, buruko osasunaz. Ikasleen buruko osasuneko arazoak prebenitzeko, "espazio lagunkoiak" sortu dituzte Tolosako Inmakulada lanbide ikastolan. Ikasleek "espazio seguru bat" izan dute euren emozioez eta kezkez hitz egiteko; suizidioa, depresioa eta antsietatea landu dituzte. Atzo izan zuten topaketa. | Astean behin, ordubetez, “espazio lagunkoi” bihurtzen dute Tolosako Inmakulada lanbide ikastolako jangela. Ikastolako zuzendariak, irakasleek eta ikasleek azaldu dutenez, osasun mentaleko gaiak lantzea, ikasleek beren emozio eta kezkei buruz aritzeko “espazio seguru bat” izatea eta osasun mentalaren arloko jarduerak ga... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213343/juliette-binochek-jasoko-du-donostia-saria.htm | Kultura | Juliette Binochek jasoko du Donostia saria | Aktore frantziarra kartel ofizialeko protagonista ere bada. Claire Denisek zuzendutako Avec amour et achanement filma emango duten galan jasoko du saria Binochek. Jaialdia irailaren 16tik 24ra bitartean egingo da. | Juliette Binochek jasoko du Donostia saria. Aktore frantziarra kartel ofizialeko protagonista ere bada. Claire Denisek zuzendutako Avec amour et achanement filma emango duten galan jasoko du saria Binochek. Jaialdia irailaren 16tik 24ra bitartean egingo da. | Juliette Binoche (Paris, 1964) azken hiru hamarkadetako aktore frantziar ospetsuenetako bat bilakatu da, eta, bere herrialdean ez ezik, handik kanpo ere lan ugari egin ditu. 1980ko hamarkadaren hasieran hasi zuen ibilbidea zinema munduan, eta orduz geroztik 70etik gora filmetan parte hartu du. Besteak beste, Les amants... |
2022-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/213344/eta-bat-batean-izarren-artera.htm | Kirola | Eta, bat-batean, izarren artera | Realak 2004-2005eko sasoian sortu zuen emakumezkoen taldea, eta, hamazazpi denboraldi geroago, Txapeldunen Ligako atarikoa jokatzeko sailkatu da, Espainiako Liga bigarren postuan amaituta. Maite Lizasok lehen talde hartan jokatu zuen; Ane Etxezarreta, berriz, oraingo taldean dabil. | Eta, bat-batean, izarren artera. Realak 2004-2005eko sasoian sortu zuen emakumezkoen taldea, eta, hamazazpi denboraldi geroago, Txapeldunen Ligako atarikoa jokatzeko sailkatu da, Espainiako Liga bigarren postuan amaituta. Maite Lizasok lehen talde hartan jokatu zuen; Ane Etxezarreta, berriz, oraingo taldean dabil. | Bereziak ari dira izaten azken egunak, oso bereziak. “Txapeldunen Ligaz hitz egitea gauza berri bat da gehienontzat”; hala aitortu du Ane Etxezarreta Realeko jokalariak. Aurreko denboraldian gorabehera dezente izan ondoren, atzeko lerroko ikurretako bat bihurtu da beasaindarra, eta “gozamen” bihurtu ditu azken partidak... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213345/alonsotegiko-alkate-ohia-epaiketara-eramateko-mozioa-onartu-dute.htm | Politika | Alonsotegiko alkate ohia epaiketara eramateko mozioa onartu dute | Bertan behera utzi zuten haren aurka egitekoa zen epaiketa, akordio bat lotu zutelako. EH Bilduren arabera, ez du adostutakoa bete, eta udalari eskatu dio akusatuen aurkako prozedura judizialarekin jarraitzeko. | Alonsotegiko alkate ohia epaiketara eramateko mozioa onartu dute. Bertan behera utzi zuten haren aurka egitekoa zen epaiketa, akordio bat lotu zutelako. EH Bilduren arabera, ez du adostutakoa bete, eta udalari eskatu dio akusatuen aurkako prozedura judizialarekin jarraitzeko. | Jose Luis Erezuma Alonsotegiko (Bizkaia) alkate ohia epaiketara eramateko mozioa aho batez onartu du Alonsotegiko Udalak, gaur goizean egin duten ezohiko osoko bilkuran. EH Bilduk aurkeztu du mozioa, uste duelako adostutako aurreakordioa ez dela bete, eta udalari eskatu dio alkate ohiaren eta gainerako akusatuen aurkak... |
2022-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/213346/arantzazu-baztarrika-85-urte-geroago-baina-tokatzen-zitzaion-lekura-bueltatu-da.htm | Politika | Arantzazu Baztarrika: «85 urte geroago, baina tokatzen zitzaion lekura bueltatu da» | Etzi beteko dira 85 urte Jexux Izagirre hil zutenetik. Senideek jakin gabe, Derioko hilerrian egon dira haren hezurrak orain gutxi arte, beste familia baten panteoian. Ekarri dituzte jada Gabiriara. Izagirreren senidea da Arantzazu Baztarrika. | Arantzazu Baztarrika: «85 urte geroago, baina tokatzen zitzaion lekura bueltatu da». Etzi beteko dira 85 urte Jexux Izagirre hil zutenetik. Senideek jakin gabe, Derioko hilerrian egon dira haren hezurrak orain gutxi arte, beste familia baten panteoian. Ekarri dituzte jada Gabiriara. Izagirreren senidea da Arantzazu Baz... | 1910ean jaio zen Jexux Izagirre, Gabiriako Igeribar Errota baserrian. Amaiur batailoiko sarjentua izan zen, eta Muxika, Larrabetzuren eta Zornotzaren arteko Bizkargi mendian (Bizkaia) hil zuten 1937ko maiatzaren 15ean, beste bost gabiriarrekin batera. Igandean geratuko dira haren hezurrak senideen esku, eta omenaldi ba... |
2022-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/213347/amonarriz-guretzat-aurtengo-biltzarra-historikoa-izan-da.htm | Gizartea | Amonarriz: «Guretzat, aurtengo biltzarra historikoa izan da» | Artetxea, Biltxoko, Mintza Lasai, Ote Lore eta Zabalik elkarteak Topaguneko bazkide egin dira. Euskara elkarteen saretzea eta erabilera bultzatzea azpimarratu dute helburu gisa. | Amonarriz: «Guretzat, aurtengo biltzarra historikoa izan da». Artetxea, Biltxoko, Mintza Lasai, Ote Lore eta Zabalik elkarteak Topaguneko bazkide egin dira. Euskara elkarteen saretzea eta erabilera bultzatzea azpimarratu dute helburu gisa. | Euskaltzaleen Topaguneak bere batzar orokorra Ipar Euskal Herrian egin zuen lehen aldikoz maiatzaren 6an. Zehazki, Hendaiako Ondarraitz kirolgunean. Eta lehen aldikoz Lapurdi eta Baxenabarreko bost euskal elkarte sartu dira Topagunean: Izturitzeko Artetxea, Baionako Biltxoko, Biarritzeko Mintza Lasai, Larresoroko Ote L... |
2022-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/213348/proiektua-eta-kablea-biak-doaz-ezkutuan.htm | Gizartea | Proiektua eta kablea, biak doaz ezkutuan | Gatika eta Okzitaniako Cubnezais arteko itsaspeko goi tentsioko argindar kableak aurki jasoko ditu baimenak. Haren aurkako mugimendua sortu da Mungialdean, eragingo dituen kalteak eta ordezkatzen duen eredua salatzeko. | Proiektua eta kablea, biak doaz ezkutuan. Gatika eta Okzitaniako Cubnezais arteko itsaspeko goi tentsioko argindar kableak aurki jasoko ditu baimenak. Haren aurkako mugimendua sortu da Mungialdean, eragingo dituen kalteak eta ordezkatzen duen eredua salatzeko. | Red Electrica de España (REE) eta Reseau de Transport d’Electricite (RTE) elkartuta sortu zuten 2015ean Inelfe enpresa, Gatika eta Cubnezais (Okzitania) artean itsaso azpitik goi tentsioko argindar linea eraikitzeko, eta kezka dago Mungialdean. REEk aurki lortuko ditu Espainiako Gobernuak eman beharreko baimen administ... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213349/errusiako-soldadu-bat-epaitzen-hasi-dira-ukrainan-gerra-krimenak-egotzita.htm | Mundua | Errusiako soldadu bat epaitzen hasi dira Ukrainan, gerra krimenak egotzita | Kieveko fiskaltzak 62 urteko zibil bat hiltzea leporatu dio 21 urteko militar bati, eta bizi osorako kartzela zigorra ezartzeko eskatu du. Kremlinek Ukrainari egotzi dio bere militarrak «difamatzea». | Errusiako soldadu bat epaitzen hasi dira Ukrainan, gerra krimenak egotzita. Kieveko fiskaltzak 62 urteko zibil bat hiltzea leporatu dio 21 urteko militar bati, eta bizi osorako kartzela zigorra ezartzeko eskatu du. Kremlinek Ukrainari egotzi dio bere militarrak «difamatzea». | Errusiaren inbasioa hasi zenez geroztik 79 egun pasatu diren honetan, Ukrainako auzitegi bat Errusiako soldadu bat epaitzen hasi da gaur, gerra krimenak egotzita. Hain justu, Kieveko fiskaltzak 62 urteko zibil bat hiltzea leporatu dio militar bati. Ukrainako hedabideen arabera, Vadim Xiximarin da epaitzen ari diren sol... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213350/oh-seung-kwon-zuzendariaren-midnight-filmak-irabazi-du-fant-jaialdiko-sari-nagusia.htm | Kultura | Oh-Seung Kwon zuzendariaren ‘Midnight’ filmak irabazi du Fant jaialdiko sari nagusia | Caper Kjeldsen daniarrak jaso du Film Laburrik Onenaren Saria, ‘In the Soil’ lanagatik, eta Borja Cresporen ‘Hikikomori’ hautatu dute euskal film laburrik onena. Gaur amaituko da jaialdia, eta bihar proiekzio berezi bat egingo dute sarituekin, Bilboko BBK aretoan. | Oh-Seung Kwon zuzendariaren ‘Midnight’ filmak irabazi du Fant jaialdiko sari nagusia. Caper Kjeldsen daniarrak jaso du Film Laburrik Onenaren Saria, ‘In the Soil’ lanagatik, eta Borja Cresporen ‘Hikikomori’ hautatu dute euskal film laburrik onena. Gaur amaituko da jaialdia, eta bihar proiekzio berezi bat egingo dute sa... | Funtsean, pertsekuzio istorio bat da Midnight. Kyung Mi gorra da, eta zeinu hizkuntza aholkulari. Gau batez, Do Sik serieko hiltzailearekin egingo du topo Seulgo kaleetan, istripuz, eta hor hasiko da lehia. Bere lehen lan luzea du Oh-Seung Kwon zinemagile korearrak, eta Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoko Film Onenaren... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213351/volleringentzat-lehendabizikoa.htm | Kirola | Volleringentzat lehendabizikoa | Herbehereetakoak irabazi du Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa, Bastidan. Sailkapen nagusian ere buruan jarri da. Ane Santesteban bosgarren izan da. | Volleringentzat lehendabizikoa. Herbehereetakoak irabazi du Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa, Bastidan. Sailkapen nagusian ere buruan jarri da. Ane Santesteban bosgarren izan da. | Demi Vollering herbeheretarrak irabazi du Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa, Bastidan. Hark bukatu ditu azkarren Gasteizen hasitako lanak (105,9 kilometro). Erakutsi du lasterketa irabazteko faborito izatea ez dela kontu hutsa. Erakustaldia eman du etaparen bigarren zatian, eta saria eskuratu du.
Bi zat... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213352/nafarroako-estatusaren-eztabaida-prozesu-zabalari-ekiteko-prest-da-lab.htm | Politika | Nafarroako estatusaren eztabaida prozesu «zabalari» ekiteko prest da LAB | Sindikatu abertzaleak adierazpen bat aurkeztu du gaur Iruñean, eta bertan «behar-beharrezko» deritzo indar korrelazioa eraldatzea, egungo «sasiautogobernu eredua patronalaren eta eliteen neurrira» egina dagoelako. | Nafarroako estatusaren eztabaida prozesu «zabalari» ekiteko prest da LAB. Sindikatu abertzaleak adierazpen bat aurkeztu du gaur Iruñean, eta bertan «behar-beharrezko» deritzo indar korrelazioa eraldatzea, egungo «sasiautogobernu eredua patronalaren eta eliteen neurrira» egina dagoelako. | LABek bat egiten du Nafarroa XXI ekimenak Sarasate pasealekuan bihar 17:30erako antolatutako manifestazioarekin. Toki berean, Foruen monumentu aurrean, Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak eta Imanol Karrera Nafarroako koordinatzaileak azpimarratu dute estatusari buruzko «eztabaida prozesu luze eta zabalari» ekiteko gara... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213353/hilekoaren-ondoriozko-bajak-iritzi-kontrajarriak-eragin-ditu-sindikatuen-artean.htm | Gizartea | Hilekoaren ondoriozko bajak iritzi kontrajarriak eragin ditu sindikatuen artean | CCOOren arabera, proposamena «aurrerapauso» bat da; UGTrentzat, ordea, emakumeak «estigmatizatu ditzakeen neurri desegokia». | Hilekoaren ondoriozko bajak iritzi kontrajarriak eragin ditu sindikatuen artean. CCOOren arabera, proposamena «aurrerapauso» bat da; UGTrentzat, ordea, emakumeak «estigmatizatu ditzakeen neurri desegokia». | Espainiako Gobernuaren abortuaren lege berriaren zirriborroa asteartean eramango dute Ministroen Kontseilura. Bertan proposatzen diren gaien artean, bada zeresana eman duen aldaketa bat; hileko mingarria duten emakumeek hiru eguneko bajarako eskubidea izatea, hain zuzen.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako CCOOren arabera, h... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213354/big-estudioak-irabazi-du-donostiako-goe-eraikina-diseinatzeko-lehiaketa.htm | Bizigiro | BIG estudioak irabazi du Donostiako GOE eraikina diseinatzeko lehiaketa | Olatuen bidea izeneko proposamena ondu du Danimarkako BIG Bjarke Ingels Group etxeak BCC Basque Culinary Centerren bigarren eraikina egiteko, eta «gastronomiaren, talentuaren, zientziaren, berrikuntzaren, ekintzailetzaren eta hiriaren arteko lotura» irudikatu nahi du. | BIG estudioak irabazi du Donostiako GOE eraikina diseinatzeko lehiaketa. Olatuen bidea izeneko proposamena ondu du Danimarkako BIG Bjarke Ingels Group etxeak BCC Basque Culinary Centerren bigarren eraikina egiteko, eta «gastronomiaren, talentuaren, zientziaren, berrikuntzaren, ekintzailetzaren eta hiriaren arteko lotur... | Olatuak bezala, sustraietatik abiatu, baina «gastronomiaren aurkikuntza globalerako leiho bat». Hori izan nahi du GOE Gastronomy Open Ecosystemen eraikinak, Basque Culinary Centerrek bultzatuta Donostian eraikiko duten etxea, Joao Albuquerque Danimarkako BIG arkitektura etxeko Bartzelonako kidearen arabera. Ikerketarak... |
2022-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/213355/berrikuntza-salmenta-ona-egiteko.htm | albisteak | Berrikuntza, salmenta ona egiteko | Bezeroa oso ongi ezagutzeak eta zer nahi duen eta zergatik jakiteak fidelizatzen eta gehiago bilatzen laguntzen du. Hala erakusten du Hazinnovaren Asebrock 2000 esperientziak; Hazinnova Eusko Jaurlaritzaren programa bat da, eta ETE eta mikroETE-ei aukera ematen die hiru hilabetean emaitzak ekarriko dituzten berrikuntza... | Berrikuntza, salmenta ona egiteko. Bezeroa oso ongi ezagutzeak eta zer nahi duen eta zergatik jakiteak fidelizatzen eta gehiago bilatzen laguntzen du. Hala erakusten du Hazinnovaren Asebrock 2000 esperientziak; Hazinnova Eusko Jaurlaritzaren programa bat da, eta ETE eta mikroETE-ei aukera ematen die hiru hilabetean ema... | Baliteke Paretoren printzipioaz hitz egiten entzun ez izana, baina edozein ETEk edo mikroETEk egiten du topo, egunero, haren planteamendu funtsezkoenarekin: emaitzen % 80 ekintzen % 20tik datoz. Argi esateko, lan guztiak eta bezero guztiak ez dira neurri berean errentagarriak. Ematen digutenaren arabera sailkatzen (eta... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213356/ion-kepa-parot-baldintzapean-aske-uztearen-kontra-agertu-da-berriz-prokuradorea.htm | Politika | Ion Kepa Parot baldintzapean aske uztearen kontra agertu da berriz prokuradorea | Ion Kepa Parot baldintzapean askatzeko seigarren galdea aztertu du goizean Terrorismoaren Kontrako Parisko Auzitegiak. Erantzuna ekainaren 15ean emanen dute. | Ion Kepa Parot baldintzapean aske uztearen kontra agertu da berriz prokuradorea. Ion Kepa Parot baldintzapean askatzeko seigarren galdea aztertu du goizean Terrorismoaren Kontrako Parisko Auzitegiak. Erantzuna ekainaren 15ean emanen dute. | Goizean aztertu du Terrorismoaren Kontrako Parisko auzitegiak Ion Parot euskal presoaren baldintzapeko askatzearen galdea. Seigarren aldia da eskatzen duela. Prokuradorea kontra agertu da, «goizegi» dela argudiatuta. Nolanahi ere, ekainaren 15ean emanen dute erantzuna. Bake Bideak jarrera gaitzetsi du, eta «Euskal Herr... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213357/abu-akleh-kazetariaren-hiletan-hilkutxa-zeramatenen-kontra-oldartu-da-israelgo-polizia.htm | Mundua | Abu Akleh kazetariaren hiletan hilkutxa zeramatenen kontra oldartu da Israelgo Polizia | Europako Batasunak gaitzetsi egin du poliziek jokabidea. NBEren segurtasun kontseiluak «hilketa» ikertzeko eskatu du ohar batean, baina Israel aipatu gabe. Joe Biden AEBko presidenteak ere ikerketa bat eskatu du. | Abu Akleh kazetariaren hiletan hilkutxa zeramatenen kontra oldartu da Israelgo Polizia. Europako Batasunak gaitzetsi egin du poliziek jokabidea. NBEren segurtasun kontseiluak «hilketa» ikertzeko eskatu du ohar batean, baina Israel aipatu gabe. Joe Biden AEBko presidenteak ere ikerketa bat eskatu du. | Estatu hileta egiten diote Xireen Abu Akleh kazetari palestinarrari, Jerusalemen. Asteazkenean hil zuen Israelgo armadak, eta 10.000 lagun elkartu dira bi egun geroago hari azken agurra ematera. Hiletan, Israelgo Polizia hilkutxa zeramatenen aurka oldartu da, eta hilkutxa erortzear izan dute haiek. Gorpua Saint Joseph ... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213358/naparrari-buruzko-dokumentuak-desklasifikatzearen-alde-agertu-da-nbeko-lantaldea.htm | Politika | Naparrari buruzko dokumentuak desklasifikatzearen alde agertu da NBEko lantaldea | Eneko Etxeberria, 1980an desagerturiko Jose Miguel Etxeberria 'Naparra'-ren anaia, NBEren bortxazko desagertzeen lantaldearekin bildu zen atzo. Lantaldea jarraipena egiten ari zaio kasuari. | Naparrari buruzko dokumentuak desklasifikatzearen alde agertu da NBEko lantaldea. Eneko Etxeberria, 1980an desagerturiko Jose Miguel Etxeberria 'Naparra'-ren anaia, NBEren bortxazko desagertzeen lantaldearekin bildu zen atzo. Lantaldea jarraipena egiten ari zaio kasuari. | Familiak horretarako ekinbide judizialik abiatuko balu, NBEko bortxazko desagertzeen lantaldea Naparrari buruzko dokumentuak desklasifikatzearen alde agertuko litzateke, eta babesa emanen lioke sendiari horretarako. Hori adierazi zion atzo Luciano A. Hazan lantaldeko buruak Eneko Etxeberriari taldeak harekin egindako b... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213359/muskek-ziurtatu-du-twitter-erosteko-konpromisoa-duela.htm | Ekonomia | Muskek ziurtatu du Twitter erosteko konpromisoa duela | Erosketa eten duela iragarri du gaur goizean, baina handik gutxira esan du prozesuarekin jarraituko duela. Sare sozialak zenbat kontu faltsu nahi dituen jakin nahi du. | Muskek ziurtatu du Twitter erosteko konpromisoa duela. Erosketa eten duela iragarri du gaur goizean, baina handik gutxira esan du prozesuarekin jarraituko duela. Sare sozialak zenbat kontu faltsu nahi dituen jakin nahi du. | Ustekaberik gertatu ezean, bere enpresa izango duenarekin negozioa egiten hasi da Elon Musk. Gaur, Twitter sare sozialaren erosketa eten duela esan eta bi ordura argitu du «konprometituta» dagoela oraindik ere, eta horrek hainbat gorabehera eragin ditu enpresaren akzioek burtsan duten balorean.
Muskek erosketa etengo ... |
2022-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/213360/inkomunikazioa-eskubideak-edozein-kontroletatik-kanpo-murrizteko-eremu-objektiboa.htm | Politika | Inkomunikazioa, «eskubideak edozein kontroletatik kanpo murrizteko eremu objektiboa» | Jose Ricardo de Prada epailea, Juan Carlos Iglesias presoaren auzian idatzitako epaian, gogor mintzo da inkomunikazio erregimenaren aurka. | Inkomunikazioa, «eskubideak edozein kontroletatik kanpo murrizteko eremu objektiboa». Jose Ricardo de Prada epailea, Juan Carlos Iglesias presoaren auzian idatzitako epaian, gogor mintzo da inkomunikazio erregimenaren aurka. | Espainiako Auzitegi Nazionalak absoluzio epaia eman dio Juan Carlos Iglesias presoari, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Xabier Atristainen auzian sortutako doktrina aplikatuta. Hiru epailek osatu dute epaimahaia: Jose Antonio Mora Alarconek, Jose Ricardo de Pradak eta Maria Teresa Garcia Quesadak. De Prada izan da t... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213361/bouwmanek-ihesean-irabazi-du-giroko-zazpigarren-etapa.htm | Kirola | Bouwmanek ihesean irabazi du Giroko zazpigarren etapa | Herbeheretarra esprintean gailendu zaie Mollema eta Formolori. Faboritoak ez dira mugitu, eta Lopezek jarraitzen du lider | Bouwmanek ihesean irabazi du Giroko zazpigarren etapa. Herbeheretarra esprintean gailendu zaie Mollema eta Formolori. Faboritoak ez dira mugitu, eta Lopezek jarraitzen du lider | Diamante eta Potenza artean, indarra erakutsi eta harribitxiaren pareko saria lortu du gaur Koen Bowmanek (Jumbo Visma), Italiako Giroko zazpigarren etapan. Aurrenekoz irabazi du itzuli handi batean, eta gainera, mendiko maillotaren jabe bilakatu da. Ihes egin du tropeletik, beste sei txirrindularirekin batera, eta jau... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213362/anjel-lertxundik-desertuan-behatxuloa-saiakera-argitaratu-du.htm | Kultura | Anjel Lertxundik 'Desertuan behatxuloa' saiakera argitaratu du | Pentsamenduari, literaturari, idazkuntzari, gizarte gaiei eta, batez ere, giza jokaerari buruzko testu laburrekin osatu du idazleak liburuko kontakizuna, eta pintzelkada txiki horiekin irudikatu du bere barne paisaia. | Anjel Lertxundik 'Desertuan behatxuloa' saiakera argitaratu du. Pentsamenduari, literaturari, idazkuntzari, gizarte gaiei eta, batez ere, giza jokaerari buruzko testu laburrekin osatu du idazleak liburuko kontakizuna, eta pintzelkada txiki horiekin irudikatu du bere barne paisaia. | «Desertuaren erdian/ ate sendo bat maratila eta guzti./ Atearen goiko aldean,/ nire begien parean,/ behatxulo bat». Anjel Lertxundi idazleak (Orio, Gipuzkoa, 1948) zulo horretatik begiratu dio munduari, «modu familiar batean», eta ikusitakoa nahasi du bere baitako pentsamendu eta sentimendu askotarikoekin, idazleek hab... |
2022-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/213363/irizar-e-mobilityn-aurreakordioa-egin-dute.htm | Ekonomia | Irizar E-mobilityn aurreakordioa egin dute | Grebari eutsiko diote, lan irun berria sinatu arte. Duela hemeretzi egun hasi zituzten lanuzteak. | Irizar E-mobilityn aurreakordioa egin dute. Grebari eutsiko diote, lan irun berria sinatu arte. Duela hemeretzi egun hasi zituzten lanuzteak. | Aurreakordioa egin dute Adunako (Gipuzkoa) Irizar E-mobilityko enpresa batzordeak (8 ordezkari LABek eta 1 ELAk eta zuzendaritzak. Hemeretzigarren greba egunean lortu dute lan gatazka desblokeatzea. Dena den, grebalariek erabaki dute lanuzteei eustea enpresa itun berria «erabat argitu eta sinatu arte». Batzordeak biler... |
2022-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/213397/julian-erasok-barkamena-eskatu-du-bere-adierazpenengatik.htm | Kirola | Julian Erasok barkamena eskatu du bere adierazpenengatik | Emakumeen kirola gutxiesteagatik bere adierazpenek sortu duten zalapartaren ondoren, bere hitzak zuzendu behar izan ditu OCETAko zuzendari nagusiak. | Julian Erasok barkamena eskatu du bere adierazpenengatik. Emakumeen kirola gutxiesteagatik bere adierazpenek sortu duten zalapartaren ondoren, bere hitzak zuzendu behar izan ditu OCETAko zuzendari nagusiak. | Julian Eraso Euskal Herriko Itzuliko antolatzaileak barkamena eskatu du, irrati batean emakumezkoen kirola «moda bat» dela eta emakumezkoen Itzulia behartuta antolatu dutela esan ondoren: «berdintasunagatik, kontakatiluengatik... jende guztiak dio emakumezkoen kirolagatik gauzak egin behar direla...». Haserrea eragin z... |
2022-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/213398/gardentasun-falta-salatzeko-martxa-bat-egin-dute-lasartetik-zubietako-erraustegira.htm | Gizartea | Gardentasun falta salatzeko, martxa bat egin dute Lasartetik Zubietako erraustegira | Erraustegiaren jardunaren inguruan dagoen isiltasuna salatu dute hainbat lagunek: «Informazioa ezkutatzen ari dira». | Gardentasun falta salatzeko, martxa bat egin dute Lasartetik Zubietako erraustegira. Erraustegiaren jardunaren inguruan dagoen isiltasuna salatu dute hainbat lagunek: «Informazioa ezkutatzen ari dira». | Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta, hainbat lagunek martxa bat egin dute gaur goizean Zubietako erraustegira (Gipuzkoa). 11:00etan abiatu dira Lasarte-Oriatik, eta Donostiako Erraustegiaz…zer ez digute esaten? izan da martxaren leloa. «Informazioa ezkutatzen ari dira. Urte eta erdi da erraustegia martxan dela, e... |
2022-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/213399/nafarroaren-eguneko-sexu-erasoa-salatzeko-protesta-egin-dute-baigorrin.htm | Gizartea | Nafarroaren Eguneko sexu erasoa salatzeko protesta egin dute Baigorrin | 200 lagun bildu dira «erasorik ez erantzunik gabe» lelopean. Ekainaren 10ean hitzaldi bat antolatu du Basaizea elkarteak besta giroan gertatzen diren indarkeriez mintzatzeko. | Nafarroaren Eguneko sexu erasoa salatzeko protesta egin dute Baigorrin. 200 lagun bildu dira «erasorik ez erantzunik gabe» lelopean. Ekainaren 10ean hitzaldi bat antolatu du Basaizea elkarteak besta giroan gertatzen diren indarkeriez mintzatzeko. | Nafarroaren Eguna iragan apirilaren 30an egin zuten, Baigorrin. Emazte batek sexu eraso bat pairatu zuen egun hartan, eta Basaizea elkartearengana jo zuen handik zenbait egunetara. Bestatik urrundua zelarik egin zioten eraso. Eta Basaizea elkarteak berehalako erantzuna eman dio: goizean, 200 lagun bildu dira Baigorrin ... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.