text
stringlengths
0
20.2k
izan zaite laudatua
guziek lehen kopla hori bera errepika
haste huntan eta segidako kopla arte guziez
bai mundu guziak joanes batixta salha
sainduen herronkan ohora zaitzala
gu ere zerurat hel baginte oxala
bermaturik oro zu bezala
san joanes salharen lehengo burhasoak
eskualdunak ziren ziboz salhakoak
gu balin bagare haren odolekoak
izan gaiten bihotz berekoak
haurrean aingeru gaztean oi zein garbi
bere lagunekin bethi maitagarri
aberats emaile beharrei urrikari
gero bera deus gabe zen jarri
gazterik jakintsun apheztu ta hasi zen
nekhazalen haurren eskolara biltzen
jende xeheari guziz emana baitzen
heien aita zuten orok deitzen
osagarriz ahul egun osoz nekhean
gabaz oren luzez zagon othoitzean
urthe gehiena zeraman barurean
gorphutzaren mainen beldurrean
nahiz duen hanbat bihotz eta berthute
etsaiek maiz gerla egiten diote
hek eginik ere laido bai eta kalte
berdin ditu bihotzetik maite
saindu amultsua zure ondokoetan
zu zare oraino bizi heien baithan
haurren altxatzea irakaspen onetan
on da guziz zure eskoletan
oi janbatixt salha gure saindu maitea
othoi lagun zazu eskualdun jendea
iduk dezan bethi azkar bere fedea
aspaldiko bere ohorea
__________
santa grazia
errefaua
o santa grazi maitea
gure lorea zare zu
zure eskualdun jendea
zerutik zuk lagun zazu
grazi paganoetarik
luzitanian zen sortu
aitak jakin gabetarik
goizik zen giristinotu
gazte eder aberats zen
aingeru bat bezein garbi
ez zen jainkoari baizen
bere hautuz eman nahi
bainan aitak hitzemana
narbonako printze bati
zeramaten hunengana
saragoz hirian gaindi
birjina giristinoa
gelditurik saragozen
hango prefet paganoa
laster hari ohartu zen
prefet hau zen daziano
kristauen etsai nausia
berriki zuen oraino
bixintxo hilarazia
entzun baitzuen zein eder
zein aberatsa zen grazi
haren dohaineri aiher
preso zuen har arazi
manatzen dio lehenik
arnega dezan fedea
grazik «jauna ez dut ez nik
utziren jainko neurea»
hasten zaio burregoa
ukhabil ukhaldiz joiten
geldigeldia gaixoa
nigarrez zaio egoiten
zaldi baten buztanari
emana sokaz estekan
zaldiaren lauhazkari
grazi darraiko herrestan