id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0018934
BERRIA
Euskadi
noticias
Auzitegi Gorenak ez dio Eusko Legebiltzarrari eskatuko SAri bahitutako diruak itzul ditzan. «Diskrezioan egindako lanak fruitua» eman duela esan du Izaskun Bilbao lehendakariak Auzitegi Gorenak ez dio Eusko Legebiltzarrari eskatuko SAri bahitutako «Diskrezioan egindako lanak fruitua» eman duela esan du Izaskun Bilbao S...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018935
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Borja Kobeaga. Aktoreak: Ramon Barea, Josean Bengoetxea, Carlos Areces, Melina Matthews, Jons Pappila, Santi Ugalde, Gorka Aginagalde. Iraupena: 80 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: Euskal Herria. Urtea: 2014. Espainiako Gobernuaren eta ETAko ordezkarien arteko 2005eko negoziazioetan oinarritu da Borja ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018936
BERRIA
Euskadi
noticias
Gelditzeko esan dit. Gauza gehiegirekin nabilela, gorputzari entzuteko, ezin dela «denarekin». Hori esan dit, larunbatean barruko otsoak ihes egin zidala kontatu diodanean. Marruka hasi nintzen, hasi zen otsoa, eta ateari eman nion danbatekoarekin dar-dar egin zuten etxeko paretek. Bueno, etxeko paretek ez. Ez flipatu....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018937
BERRIA
Euskadi
noticias
NBEk Sirian ustez gizateriaren aurka krimenak egin dituztenen zerrenda du Sirian «gizateriaren aurkako krimenak eta bertze eskubide urratze larriak» egitea egotzitako lagunen zerrenda jaso du NBE Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideetarako goi mandatariak. NBEren Giza Eskubideen Kontseiluak Siriako egoera ikertzeko ir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018938
BERRIA
Euskadi
noticias
Testu azpian begiratzen duten irakurleak gogoko dituen hiztegi bat «Hiztegi ez den hiztegi honek testu azpian begiratzen duten irakurleak ditu gogoko, ahazten ez dutenak iceberg batean ikusten ez diren bederatzi atalak direla, ikusten ez badira ere, hura moldatu eta eusten dutenak», idatzi du Mariasun Landak (Errenteri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018939
BERRIA
Euskadi
noticias
Ruperrek senda-agiria jaso du, sei hilabeteren ostean OSASUNA. Roberto Lopez Ruper jokatzeko moduan dago. Osasunako erdilariak ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen azaroaren 3an, entrenatzen ari zela. Sasoi honetan ezingo zuela gehiago jokatu esan zuten orduan medikuek, baina oraindik izan dezake auke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018940
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA. Joxemari Urteagak irabazi du Ondarroako I. nanoipuin lehiaketa, eta Ander Gartzia eta Leire Larrañaga sailkatu dira bigarren eta hirugarren. Estreinakoz egin da sariketa, eta 75 nanopuin aurkeztu dira. Leire Bilbaok eta Ana Urkizak osatu dute epaimahaia, eta sariak etzi banatuko dira Ondarroako Kafe Antzoki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018941
BERRIA
Euskadi
noticias
Orio, Urdaibai eta San Juan sailkatu dira gaur Hondarribiaren atzetik. Bihar amaituko da San Miguel liga, Portugaleten (Bizkaia), eta hondarribiarrek aukera dute Castroren marka berdintzeko: sasoi batean hamahiru bandera irabaztea. San Miguel ligara igotzeko kanporaketan, berriz, Zumaia nagusitu da, Getaria, Portugalet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018942
BERRIA
Euskadi
noticias
Abuztuak hirira ekarriko duena iragarriz, Donostiako txoko askotara hedatu zen atzo musika, Hamabostaldiaren hasiera egunean. Ohikoa izaten ez den guneetan, bereziki eskertu zuten zaleek zuzeneko musika. Sarrera ordaindu beharreko emanaldi bakarra -Okzitaniako Tolosako Kapitolioko Orkestrak Donostiako Ofeoiarekin eta O...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018943
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herriko Neska* Gazteek azaroaren 30ean kaleak betetzeko deia egin dute Euskal Herriko Neska* Gazteek agerraldia egin dute gaur Gasteizen, azaroaren 30ean mugimendu feministak antolatutako greba orokorrarekin bat egiteko dituen arrazoien berri emateko. Adierazi dutenez, sistemak «zapalkuntza mekanismoen bidez» ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018944
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkarrekin Podemos eta EH Bilduk zail ikusten dute aurrekontuak adostea GASTEIZ. Elkarrekin Podemosek uste du Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua PP «limurtzeko» eginda dagoela eta gobernua ez dela ezkerreko taldeen babesa bilatzen ari. Halaber, aitortu du zaila izango dela akordioa lortzea, baina hitz egiteko pr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018945
BERRIA
Euskadi
noticias
Umeei hezkuntza etxean ematea debekatu nahi du Frantziako Gobernuak Emmanuel Macron Frantziako presidentea kezkatua dago «islamismo erradikalaren» adierazpideek hartu duten bidearekin, eta lege proposamen bat egin du «islamismo separatistaren» aurka egiteko. Azaldu duenez, Errepublikaren balioak zalantzan jarri dituzte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018946
BERRIA
Euskadi
noticias
Gantz-azido baizik ez dira, biologoentzat. Benetako jakia, estimatu beharrekoa, hozkailua ezagun ez zuten euskaldun aspaldikoen aburuz. Deabruak ekarritako pozoi hutsa, egungo hiritar gimnastikoen ikuspegitik. Karbono, hidrogeno eta oxigenoz osaturiko zelula da gantza, uretan disolbagarria ez dena eta giroko tenperatur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018947
BERRIA
Euskadi
noticias
Fleetwood Mac taldearen sortzaile Peter Green hil da MUSIKA. Fleetwood Mac bandaren sortzaileetako bat hil da: Peter Green gitarra jolea. 73 urte zituen. Mick Fleetwood (bateria), Jeremy Spencer (gitarra) eta John McVicekin (baxua) batera sortu zuen taldea Greenek, 1967an, eta Fleetwood Mac (1968), Mr Wonderful (1968) ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018948
BERRIA
Euskadi
noticias
Altsasun, errausketaren aurka protesta egiten ari dira zintzilik ALTSASU. Olatzagutiko Cementos Portland lantokian hondakinak erraustearen aurka protestan hasi dira zenbait herritar, etxe bateko horma batean zintzilik jarrita, Altsasun (Nafarroa). Abenduaren 31 arte han egoteko asmoa dute, gau eta egun. Lantegiaren jab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018949
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako funtsetatik dirua erakartzeko, 245 milioiko proiektua du AFMk DONOSTIA. Makina-erremintako enpresak biltzen ditu AFMk, eta digitalizazioan oinarritutako «proiektu eraldatzailea» jarri nahi du abian, jauzi disruptiboa egiteko fabrikazioa aurreratuan. e-Machine, Digital Workshop izeneko proiektuak 245 milioi eur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018950
BERRIA
Euskadi
noticias
«Pertsonak atsegin ditut, baina gorroto dut gizateria» Nekatu zen bere jaioterriaz nonbait. Hotza dela dio, eta hobe dagoela han iparraldean, beregandik urrun. «Badakit non dagoen, hor iparraldean». Badakiela non dagoen Finlandia, alegia, eta hori jakitearekin nahikoa duela. Portugalgo iparraldean bizi da duela ia hoge...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018951
BERRIA
Euskadi
noticias
Saketik. Ezkurdiak hiru eta falta bat; eta Jakak lau eta bi falta. Joseba Ezkurdiak 22-20 irabazi dio Erik Jakari Iruñean, eta lau eta erdiko finalerako sailkatu da bigarren urtez jarraian. Final estu eta gogorra izan da, erritmo bizian jokaturikoa, eta biek leher eginda bukatu dute. Arbizukoak hobeto ekin dio partidar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018952
BERRIA
Euskadi
noticias
Iheslari eritrear bat hil dute Beer-Xevako erasoan, palestinar bat zelakoan Poliziaren arabera, bi lagun hiriko geltoki nagusira heldu eta tiroka eta labankadaka hasi ziren Israelgo Beer-Xevako autobus geltoki batean. Israeldar bat hil zuten, eta beste hamaika zauritu -horietako bi, larri-. Gero, Poliziak tiroz hil zue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018953
BERRIA
Euskadi
noticias
Baserria hirian. Lurrama feriak lehen egunetik izugarriko arrakasta lortu du: 7.000tik gora etorri zaizkio jada Lurrama feriak lehen egunetik izugarriko arrakasta lortu du: 7.000tik «O! Begira behia! Zein handia den!!!»... Ludoren begiak dirdiraz beteak daude hitz horiek erraterakoan. Eta hura bezala, anitz dira loriat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018954
BERRIA
Euskadi
noticias
Agertokiaren gainean nagoen bitartean, abesten, ez dit axola nik idatzitako kantua den edo beste edozeinena. Diskoa ona baldin bada. Ez naiz konpositorea, ezta taldeko kide garrantzitsuena ere». Agertokiaren aurrean paratu eta abestu, hori izan da Liam Gallagherren egitekoa beti. Baina nahikoa izan du hori pop-rockaren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018955
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Marvin Gayeren 25 urteko ibilbidea bildu dute DVD batean Marvin Gayeren 25 urteko ibilbidea bildu dute DVD batean Marvin Gaye-The real thing inperformance 1964-1981 DVDak Marvin Gayeren 25 urteko ibilbidea jasotzen du. Motownen artista eraginkorrenetakoa da Gaye, Let's get it on eta What's going on kantuen egil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018956
BERRIA
Euskadi
noticias
Iñaki Martinez de Luna soziologoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria GASTEIZ. Iñaki Martinez de Luna (Gasteiz, 1950) soziologiako doktorearen jarduera zientifikoa eta Euskal Herriaren garapenerako konpromiso aktiboa saritu ditu Eusko Ikaskuntzaren 2023ko Manuel Lekuona sariko epaimahaiak. Martinez de Lunak ikerketa ugari ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018957
BERRIA
Euskadi
noticias
AHT abiadura handiko treneko lanak amaitzeko konpromisoa hartu zuen herenegun Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroak, senatuan egindako agerraldi batean. Pastorren arabera, hainbat trenbide izango dira lehentasunezkoak, artean Euskal Y -arekin eta Nafarroako AHTarekin lotura zuzena dutenak: Santander-Bilbo, eta Burg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018958
BERRIA
Euskadi
noticias
«Autokritika bat da. Azken urteetan museoak albo batean utzi du arte garaikidea, eta egitasmo honek aurrera urratsa egiten lagunduko digu, museoaren posizioa zein den aztertzen». Argi azaldu da Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria: arreta gutxi jarri du museoak azken urteetan euskal arte garaikidean, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018959
BERRIA
Euskadi
noticias
Iker Larunbek (Atarrabia) irabazi du Pasai Antxoko kiroldegian jokatutako Euskadiko 29. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa, eta, horrenbestez, txapelketan gailendu den lehen nafarra bihurtu da. Aurten zazpi dantzari lehiatu dira, iaz baino bi gutxiago. Txapeldunarekin batera Pasaian aritu diren dantzariak hauek dira: Xubai ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018960
BERRIA
Euskadi
noticias
Egun gutxi falta da udaberria amaitu eta udak bere bidea has dezan. Hala dio egutegiak behintzat, datorren ostegunean izango dela udako solstizioa, eguraldiari begiratuz gero hori pentsatzeko arrazoiak topatzea zaila den arren. Eguzkia apenas azaldu den azken hilabeteetan, eta horrek mantsotu egin du baratzeko erritmoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018961
BERRIA
Euskadi
noticias
Krisia Etxegaraten dago. Aberatsei kosta egiten zaie irribarrea galtzea. Pobreei irribarre egitea bezalatsu. Baskonia esne mamitan ibili da azken bi hilabeteetan, baina orain ez dauka umorez egoteko gogorik. Donostian ere ez zuten barre egiteko, pozik egoteko arrazoi askorik, baina larunbat iluntzean ederki gozatu zute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018962
BERRIA
Euskadi
noticias
Kimika industrian EAEko ituna nahi dute sindikatuek BILBO. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kimika industriako patronalak -Confebask, Cebek, SEA, Adegi eta Bizkaiko Kimika Enpresen Elkartea- bilera batera daude deituta irailaren 26an, LHK Lan Harremanen Kontseiluaren Bilboko bulegoan. ELA, LAB, CCOO eta UGT ados jarri dira...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018963
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekarpenak euskara planean aintzat hartzen saiatuko direla dio Darponek Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darponek esan du aintzat hartu dutela Eusko Legebiltzarretik jasotako mezua; EH Bilduk eta EAJk, elkar hartuta, esan diete Osakidetzaren II. Euskara Planean lehenesteko euskarazko kontratazioak, eta hizkuntza ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018964
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskararen arnasguneen eta udalerri euskaldunen erronkak aztertuko dituzte DONOSTIAN. Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak izango du izenburutzat azaroaren 22an Ibaetako campuseko Carlos Santamaria zentroan UEMAk eta Soziolinguistika Klusterrak antolatuko duten jardunaldiak. Hitzaldiak, aur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018965
BERRIA
Euskadi
noticias
Hasi dira gure herrietako bestak, eta berriz ere herri guzia elkartuko da plazetan, karriketan, ostatuetan, dantzaldietan... bestan, azken finean. Urtea hausten duten bestek elkartzen gaituzte herrian, elkarrekin gozatzeko. Zer da ba besta, hori ez bada? Nola daiteke besta, denendako ez bada? Herritar guziendako ez bad...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018966
BERRIA
Euskadi
noticias
Urte hasieran abiatu nahi dituzte Zubietako erraustegiaren lanak Zubietako erraustegiaren eraikuntza eta kudeaketa adjudikatzeko agiriak onartuko dituzte gaur GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren batzarrean. EAJk eta PSE-EEk gehiengoa dutenez, aurrera egingo du proiektuak. 60 eguneko epea izango dute enpresek prop...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018967
BERRIA
Euskadi
noticias
«EHBai ontzen ari dela ikusi dugu, trantsizio fase horretan aitzina goazela» Hauteskundeei begira nola jokatu edo instituzioetatik kanpo nola eragin, horrelako gogoetak izan ditu EH Bildu koalizioak lehen aldiz antolatutako udako unibertsitatean. Hiru egunez aritu dira Arbonan (Lapurdi). EHBaiko partaide diren Abertzal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018968
BERRIA
Euskadi
noticias
«Haustura hidraulikoaren mehatxua zehazten ari da». Horixe salatu zuten, atzo, Nafarroako Fracking Ez haustura hidraulikoaren aurkako plataformako kideek, Tuteran (Nafarroa) egindako agerraldi batean. Bost proiektuk ukitzen dute Nafarroa. Aquiles izenekoa da horietako bat. Proiektu horrek, hain zuzen ere, bertze urrats...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018969
BERRIA
Euskadi
noticias
EAko Nazio Batzarrak Eba Blanco izendatu du jarduneko idazkari nagusi GASTEIZ. Atzo arratsaldean bildu zen EAko Nazio Batzarra jarduneko idazkari nagusia izendatzeko, eta Eba Blanco hautau zuten. Batzarrak bi hautagaitza proposamen jaso zituen, baina Maiorga Ramirezek uko egin zion jarduneko idazkari nagusi izateko kar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018970
BERRIA
Euskadi
noticias
Greziarrek jaten dute gazta gehien: herritar bakoitzak, batez beste, 34 kilo gazta jaten baititu urtean. Hortik oso behera dago kontsumoa Euskal Herrian: zazpi kilo inguru Hegoaldean, eta ziur aski hortik gora Iparraldean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018971
BERRIA
Euskadi
noticias
Iragarpen guztien kontra, 1975eko apirilaren 15ean, hainbat soldadu gazte Phnom Penhnen sartu ziren, estatubatuarren kontrako gerran garaipena lortu izana ospatuz. Beltzez jantzita zihoazen denak, krama gorriak lepoan, AK47z eta tankez lagunduta. Gizarte berri bat eraikitzeko asmoz heldu ziren Kanbodiako hiriburura, ka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018972
BERRIA
Euskadi
noticias
Bankuen zuloei begira. Espainiako Bankuak diru premiei buruzko informazioa ematera behartuko ditu finantza erakundeak. Etxegintzan inbertitutako 180.800 milioi euro «potentzialki zalantzazkoak» dira Espainiako Bankuak diru premiei buruzko informazioa ematera behartuko Europako bankuen eta aurrezki kutxen diru kontuak e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018973
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizonezko bat atxilo hartu dute Derion bikotekide ohiari eraso egitea egotzita BILBO. Ostiral gauean, gizon bat atxilotu zuten ertzainek Derion (Bizkaia), bikotekide ohiari eraso egitea leporatuta. Poliziek lekuko baten bidez izan zuten jazoeraren berri; pertsona batek deitu zuen kontatuz kalean gizon bat andrazko bati...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018974
BERRIA
Euskadi
noticias
«Nekatuta nagoenean bizitzaz gozatzeko etortzen naiz hona» Non, bestela. Haurtzaroa, gaztaroa eta heldutasuna leku berean eman baditu, zein izango du norberak leku kutunena. Edozein unetan sentipenak eta memoriak azalarazten dizkion txoko berezi hori. Zalantza gutxi izan zituen Iñaki Landa Zeledon ohiak (Araba, 1952) h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018975
BERRIA
Euskadi
noticias
Aspaldi etsi nion telebista-eztabaidak ikusteari. Uste dut inoiz edo behin hemen ere aipatu izan dudala -eta asko errepikatzen banaiz, irakurle maite, bidali lasai asko kexu ohar bat Twitterreko @aritzgalarraga helbidera-. Telebista ez da oso mesedegarria pentsamenduaren adierazpenerako, idatzi zuen Pierre Bourdieuk. F...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018976
BERRIA
Euskadi
noticias
Kataluniako TV3 telebistan Crakovia emankizuna jarraitzen dugunok Barça-Reial partida baten egiazki ikusteko parada izan dugu iragan astezken arratsean. Reialeko Pepe, Marcelo eta Adebayoren dohako biolentzia haztatu dugula aitor dezagula. Bixente Lizarazu komentatzailea harritua zen, Hendaiako Dunbarriak bezain. Alaba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018977
BERRIA
Euskadi
noticias
Argazkia horrela, soil eta testuingururik gabe ikusita, zail da asmatzen hartaz ezer. Behe lainoak eta berde ilunkara indartsuak gure kostatik haragoko parajeren bat dakarkigute, tropikalagoa agian, harrietan hazitako zuhaitzik ez baita bereizterik. Errio baten zatia dela ikus daiteke, baina ezin jakin itsasoratzera al...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018978
BERRIA
Euskadi
noticias
Bioerregaiak jada gure artean daude, edozein gasolindegitan. Sektoreko konpainia ezagun batek Caparroson 2005etik bioerregaiak ekoizteko martxan duen plantari bigarrena gehitu dio udaberritik, Bilboko portuan. Biek batera ia 300.000 tona bioerregai ekoitziko omen dute, urtean. Prentsan agertutako notizien arabera, Bilb...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018979
BERRIA
Euskadi
noticias
Inauteriak ospatzen ari dira egunotan hainbat lekutan, eta gaur hasi dute jaia Tolosan (Gipuzkoa), ostegun gizenez. Eguerdian bota dute txupinazoa, plaza zaharrean, eta ekitaldia zuzenean izan da ikusgai Tolosaldeko Hitza -ren webgunean. Asteartera arte izango da herria festetan. Hainbat egitarau prestatu dituzte bost ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018980
BERRIA
Euskadi
noticias
Txarrena, Rosenvinge eta La Shica elkarrekin, Bilbon MUSIKA. Txarrena taldeak bi gonbidatu izango ditu hilaren 19an Bilbon emango duen kontzertuan: Christina Rosenvinge eta La Shica. «Ohiz kanpoko kontzertu bat» izango dela iragarri dute, eta «ezusteak» espero dituzte. Txarrena taldea bira egiten ari da bere azken disk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018981
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Brasilgo osasun arduradunek eten egin zuten herenegun Brasil eta Argentina Sao Paulon jokatzen ari ziren lehia. Haien arabera, Ingalaterran ari diren lau jokalari argentinarrek -Emiliano Martinezek, Giovani Lo Celsok, Cristian Romerok eta Emiliano Buendiak- gezurra esan zuten, eta ez zuten bi asteko berrogeial...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018982
BERRIA
Euskadi
noticias
Jendetza elkartu da Irunen, Bidasoan itotako azken migratzailearen heriotza salatzeko Jendetza bildu da gaur Irungo San Juan plazan (Gipuzkoa), atzo Bidasoa ibaian ito zen migratzailearen heriotza salatzeko. Loreak jarri eta kandelak piztu dituzte hildako gizonaren omenez. Azken hilabeteetan Bidasoaren inguruan zendu d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018983
BERRIA
Euskadi
noticias
ARKEOLOGIA. Euskal Herriko Antzinate Berantiarreko lehen gaztelua izan daitekeena aurkitu du Euskal Herriko Unibertsitateko Ondarearen eta Paisaia Kulturalaren ikerketa taldeak. Berbeiako gaztelua 849 metroko altitudean dago, Gaubean (Araba). Ez dago eraikinik inguruan, baina ikertzaileek Goi Erdi Aroko botere gune nag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018984
BERRIA
Euskadi
noticias
Zinpeko epaimahaiak bi hilketen erruduntzat jo du Juan Carlos Aguilar Zinpeko epaimahaiak hartu du erabaki bat Juan Carlos Aguilar Ada Otuyaren eta Jenny Sofia Rebolloren hiltzailearen epaiketan: bi hilketen erruduntzat jo du. Otuyaren kasuan, epaimahaiak ebatzi du ez dagoela frogatzerik Aguilarrek "tema ankerrez" joka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018985
BERRIA
Euskadi
noticias
Sortuk "anbizio osoz jokatzeko garaia" dela aldarrikatuko du Aberri Egunean Euskal Herriak egindako bideari erreparatu dio Barrenak gaur eskaini duen prentsaurrekoaren hasieran. Adierazi du "izugarrizkoa" dela bide hori: "Atzera begiratuta ikusten duguna da frankismoaren urte beltzenei aurre egiteko gai izan zen herri ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018986
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtarrilaren 1etik martxoaren 31 arte 719 milioi bildu ditu zergetan Gipuzkoako Ogasunak, iaz baino %12,1 gehiago. Araban eta Bizkaian bezala, sozietate zerga bilketa positibora itzuli da Gipuzkoan ere. Hiru lurraldeetan %10,4 ari da gora egiten bilketa, %4,3ko helburuaren gainetik.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018987
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroara ETB «berehala» itzultzeko eskatu du legebiltzarrak Eusko Legebiltzarrak agindu zehatza egin die Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Espainiako Gobernuari: «Berehala berriz ekiteko ETBren emisioei Nafarroan, hasiera batean behin-behinean, Nafarroako Gobernuaren irrati frekuentzia espektroaren bitar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018988
BERRIA
Euskadi
noticias
Larunbatean argituko da nork eskuratuko duen alkatetza Arabako Errioxako bi udalerririk garrantzitsuenetan, Bastidan eta Guardian. Maitzaren 26ko udal hauteskundeetan, PP izan zen gehien bozkaturiko alderdia bi herri horietan, baina baliteke eskuineko alderdiak bi udaletako aginte makilak galzea, baldin eta EH Bilduk e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018989
BERRIA
Euskadi
noticias
Apurtzailea eta aski gordina izan zen Euskal Herrian 1980ko hamarkada. Frankismo garaiko zentsura urte latzei heroinak hartu zien lekukoa, eta sekulako sarraskia eragin zuen: kasik oharkabean igaro zen zenbait tokitan; beste batzuetan, ordea, gertutik nozitu zuten triskantza, eta oraindik ere agerikoak dira arrastoak. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018990
BERRIA
Euskadi
noticias
Datua. Espainiari diru gehien ematen hirugarrena, handik gutxien jasotzen hamargarrena Kataluniako erkidegoa da Espainiako Gobernuari diru gehien ematen dion hirugarrena, Madrilgoaren eta Balearretakoaren atzetik -estatuan hamazazpi erkidego daude-. Gobernutik diru gutxien jasotzen, berriz, hamargarrena da. Espainiak K...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018991
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Gipuzkoako foru gobernuan sartu nahi du PPk. Mikel Lezama Gipuzkoako PPren hautagaiak adierazi du Eider Mendoza jeltzalea ahaldun nagusi izatea nahi dutela, baina PPren botoak ez dituela «doan» jasoko. PPrentzat, gobernuaren parte izatea «marra gorri» bat da Mendoza babesteko: «Haiek [EAJk eta PSE-EEk] daukat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018992
BERRIA
Euskadi
noticias
Merce Angles hil da, Q-ars Teatreren sortzaileetako bat ARTE ESZENIKOAK. Merce Angles aktore katalana hil zen atzo, 53 urte zituela, minbizi baten ondorioz. Q-ars Teatre konpainiaren sortzaileetako bat izan zen, eta Calixto Bieito, Lluisa Cunille, Sergi Belbel, Carme Portaceli, Magda Puyo eta Ricard Salvatekin lan egin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018993
BERRIA
Euskadi
noticias
Orain arte ikusi ez nuen trepeta elektroniko bat dauka lagunak eskuan. Eta horrek zertarako balio du?, galdetu diot. Lagunak ez badaki, ez daki inguruko inork. Trepeta erakutsi dit, hatz puntari eragin dio, irudiak pasatu dira abiada bizian, une hartantxe gertatzen ari den munduko albiste inportanteena ezagutu dugu, in...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018994
BERRIA
Euskadi
noticias
Venezuelara astelehenean itzuli zen Hugo Chavez presidentea, Hego Amerikako herri horren independentziaren 200. urteurrenarekin. Ospakizunak atzo egin zituzten, uztailaren 5ean. Aurreko egunean, halako kasuetan ohikoa duenez, Miraflores jauregiko balkoi presidentzialera atera zen Chavez herritarren aurrean hitz egitera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018995
BERRIA
Euskadi
noticias
Atez ateko bilketaren lehen egunean 3,5 tona hondakin organiko jaso ditu Hernanik. Hernaniko alkateak dio kopuru eta kalitate aldetik bilketa oso ona izan dela, eta zoriondu egin ditu herritarrak Atez ateko bilketaren lehen egunean 3,5 tona hondakin organiko jaso Hernaniko alkateak dio kopuru eta kalitate aldetik bilke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018996
BERRIA
Euskadi
noticias
JAIAK. AGURAINGO AZOKA. Etena sei mendeko ibilbidean. Aldarrikapen kutsua izan du aurtengo azokak; Aldundiaren kontra protesta egin dute abeltzainek Aldarrikapen kutsua izan du aurtengo azokak; Aldundiaren kontra Henrike III.a erregeak Aguraini (Araba) azoka pribilegioa eman zionetik 614 urte igaro dira eta, oraindik e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018997
BERRIA
Euskadi
noticias
COVID-19ak 3.783 pertsona hil zituen iaz Hego Euskal Herrian INE Espainiako Estatistika Institutuak heriotzei buruzko behin betiko datuak eman ditu, eta berretsi du iaz izan ziren heriotzen %12 COVID-19aren ondorio izan zirela. Denera, 30.914 heriotza izan ziren Hego Euskal Herrian, eta baieztatuta dago 3.783 izan zire...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018998
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi urte zail igaro dira eta normaltasunerako bidean aurrerapauso handiak egin ditugu. Baina osasungintzak pasatu berri duen beheraldi luzea eta gero, nabarmenak dira osasun langileek bi urteotan pairatutako akidura fisiko eta emozionalak eta haien ondorioak. Pandemian sufritutako egoerak direla eta, ondorio psikologiko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018999
BERRIA
Euskadi
noticias
Irakurri berri dut Bartzelonan prostitutei eta euren bezeroei isunak jarriko dizkietela tratua kalean eta agerian egiten badute. Baxuena 100 eurokoa izango da, eta altuena, 3.000koa. Zigor handiagoa jarriko zaio bezeroari prostitutari baino. Zelako gai konplikatu den hau! Duela urte batzuk galdetu balidate, abolizioare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019000
BERRIA
Euskadi
noticias
Lege berriak kaleratzeak areagotu dituela salatu dute etxeko langileek Etxeko langileek urte hasieratik daukaten arautegi berriaren balorazio «gazi-gozoa» egin du Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak (ELE). Liz Quintana elkarteko kideak onartu duenez, arautegi berriak «aurrerapausoak dakartza kolektiboaren eskubidearent...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019001
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Andrea Block eta Christian Haas. Generoa: Animazioa. Iraupena: 90 minutu. Herrialdea: Alemania. Urtea: 2019. Jatorrizko izenburua: 'Manou The Swift'. Manu sorbeltz umezurtz bat da. Kaioek hazi dute, eta berak uste du haietako bat dela. Baina hegan egiten ikasterakoan konturatuko da ez dela inoiz kaio bat iz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019002
BERRIA
Euskadi
noticias
Iraken Al-Qaedako ekintzaileen esku daude Ramadiko eta Fallujako auzoak Irak eta Shameko Estatu Islamikoa talde armatuko ekintzaileek Ramadi eta Falluja hirietako auzoen erdiak kontrolpean dituzte, Irakeko Barne Ministerioak atzo jakinarazi zuenez. Al-Anbar probintzia osoan «Al-Qaedari lotutako milizianoen aurka» borro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019003
BERRIA
Euskadi
noticias
«Kezkatuta gaude; ez dakigu fisikoki nola erantzungo duten jokalariek» Alkizak ikusminez dakusa Realak eta Osasunak gaur Anoetan jokatuko duten derbia, ez baitaki gorritxoak zer sasoitan iritsiko diren. «Astakeriatzat» jo du aurretik duten egutegia, eta, haren ustez, baliteke «ezusteko ederrak» izatea. «Estresa», «alar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019004
BERRIA
Euskadi
noticias
Austriako ultraeskuindarrek gobernutik ateratzea erabaki dute Austriako Askatasun Alderdia (FPO) indar ultraeskuindarreko ministroek gobernutik ateratzeko erabakia hartu zuten atzo arratsaldean. Eguerdi aldera, FPOren jarduneko buruzagi Norbert Hoferrek jakinarazi zuen ez zutela halakorik egiteko asmorik, baina, Sebast...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019005
BERRIA
Euskadi
noticias
Juaneneari irabazita sailkatu da Urriza finalerako ERREMONTEA. Javier Urrizak nahikoa zuen atzo Aritz Juaneneari hamazazpi tanto egitea buruz buruko finalerako sailkatzeko. Baina horrekin nahikoa ez, eta Urrizak irabazi egin zuen (30-23), eta finalean ariko da, irailaren 10ean. Imanol Ansak eta Endika Barrenetxeak joka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019006
BERRIA
Euskadi
noticias
Kolaboratzaile sare bati esker lortu du Mladicek hamabost urtez ihes egitea Ratko Mladic Belgradetik 100 kilometrora dagoen herri batean atxilotu zuten atzo. Hamabost urtez izan da ihesean, atzo arte, eta jakin denez, kolaboratzaile sare bat izan du harrapa ez zezaten. Sare horrek Serbiako goi kargudunekin lotura izan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019007
BERRIA
Euskadi
noticias
Masek erran du ez zuela uste Polizia erreferenduma eragozten saiatuko zenik Espainiako Auzitegi Goreneko epaiketaren atzoko saioa ordezkari katalanen lekukotzekin hasi zen. Goizerako deitu zituzten Artur Mas Generalitateko presidente ohia eta Joan Tarda ERCk Espainiako Kongresuan duen bozeramailea, eta arratsalderako, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019008
BERRIA
Euskadi
noticias
Ipar Irlandako desarmatzearen berri ez dute emango Desarmatzeko Nazioarteko Batzorde Independenteak ez du Ipar Irlandako talde militarrek haren esku utzi dituen armen inguruko txostena argitaratuko, eta armagabetzearen prozesu luzeari buruzko dokumentu sorta AEBetako Estatu Departamentuaren esku geratuko da. Hainbat ta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019009
BERRIA
Euskadi
noticias
«Badakigu nola babes gaitezkeen; ez dakigu jendea nola konbentzitu». Donostian izan da, Zientzia eta Teknologiaren Astea dela eta; energia nuklearraren «erabilera eta pizkundea» aldarrikatu ditu. THIERRY DUJARDIN. Energia Nuklearraren Agentziako zuzendariordea «Badakigu nola babes gaitezkeen; ez dakigu jendea nola konb...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019010
BERRIA
Euskadi
noticias
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 18 urtetik 64rako biztanleen %5,1 dira ekintzaile; hau da, enpresa proiektu bat dute hasierako fasean. Hori ondorioztatu du EHU, Mondragon eta Deustu unibertsitateek egindako azken GEM azterketak. Tasa zazpi hamarren txikiagoa da 2017koa baino, eta krisi aurreko kopuruetan dago. Besteti...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019011
BERRIA
Euskadi
noticias
Auztegi Gorenak berretsi du baliogabea izan zela erraustegiaren kontratua bertan behera uzteko erabakia Zubietako erraustegiaren kontratua bertan behera uzteko erabakia baliogabea dela berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. EH Bilduren foru gobernuak 2013an hartu zuen erabaki hori. Modu horretara, Zubietan eraikitzek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019012
BERRIA
Euskadi
noticias
Gerardo Markuletak (Oñati, Gipuzkoa, 1963) bonsaiak inarrosten diren gisara ehuntzen ditu poemak, klasizismoaren eta gardentasun lirikoaren gorazarrez. Haren azken poemario honetan, Denbora bere lekura (Erein, 2015) emeki umotutako poesia berantiarraren harribitxiak laga dizkigu. Poema-bonsai taxugile lan horretan mini...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019013
BERRIA
Euskadi
noticias
ATHLETIC. Amaitu da sasoia Carlos Gurpegirentzat. Athleticeko jokalariari ebakuntza egin behar diote eskuineko belaunean, eta gutxienez hiru hilabete egin beharko ditu jokatu gabe. Beraz, ez du gehiago jokatuko sasoi honetan. Gurpegik joan zen larunbatean hartu zuen min, Getaferen aurkako lehian.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019014
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, onik aurkitu dute iragan igandean Erratzun desagertutako 71 urteko gizona. Goizeko hamaikak aldera topatu dute Miguel Lazaro Gil, Iñarbilgo errekarako bidean. Lehengo mediku azterketaren arabera, osasun egoera onean dago. Desidratazioaren eraginez baina, Nafarroako ospitalera era...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019015
BERRIA
Euskadi
noticias
KATALUNIAKO ESTATUTUA. Autonomien finantzaketa parekoa izatea eskatu dute Espainiako sozialistek. Espainiako Auzitegi Goreneko presidentearen dimisioa eskatu dute hainbat erakunde eta alderdik, katalan hizkuntza gutxiesteagatik Autonomien finantzaketa parekoa izatea eskatu dute Espainiako Espainiako Auzitegi Goreneko p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019016
BERRIA
Euskadi
noticias
Administrazio kontseiluak ez du aurrekontua onartu EITBko administrazio kontseiluko kideen bi hereneko gehiengoa behar da aurrekontuak onartzeko. Atzo, 2016ko aurrekontuen alde bozkatu zuten Maite Iturbe zuzendari nagusiak, EAJko sei ordezkariek, Eusko Ikaskuntzakoak, Euskaltzaindikoak eta kontsumitzaile elkartekoak -h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019017
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurten hamalau euskal txirrindularik hartuko dute parte Frantziako Tourrean. Baieztatutako azkenak, Beñat Intxausti eta Imanol Erbiti izan dira. Euskaltel-Euskadiko Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Amets Txurruka, Ruben Perez, Iban Belasko, Alan Perez, Pablo Urtasun eta Gorka Izagirre, Rabobankeko Juanma Garate, Skyko Xab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019018
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herriko hiru pieza erakutsi dira aurten Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak urtero antolatzen duen Dantza Garaikidearen Zirkuituan. Haietariko bi --Idoia Zabaleta eta Filipa Franciscoren Dueto eta Asier Zabaletaren Look-- behin edo behin hizpide izan ditugu orriotan, baina Damian Muñozen konpainiarena igandean ik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019019
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Bera Berak eta Anaitasunak gaur jokatuko dituzte ligako partidak. Donostiarrek Elxi irabazi nahi diote Gaskan, sailkapenaren buruan bakar-bakarrik segitzeko (20:00). Iruindarrak, berriz, Granollersen (Herrialde Katalanak) ariko dira, 19:00etan. Bi taldeak berdinduta daude, bost punturekin.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019020
BERRIA
Euskadi
noticias
Sozietateen zergan tasa bera izateko aukerak ahituko dituzte aldundiek . Arabako Diputatu Kontseiluak gaur aztertuko du gaia, baina ez du argitu tasa onartuko duenetz Sozietateen zergan tasa bera izateko aukerak ahituko dituzte aldundiek Arabako Diputatu Kontseiluak gaur aztertuko du gaia, baina ez du argitu «Partida a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019021
BERRIA
Euskadi
noticias
Ohikoa izan da tradizio politiko guztietan gazte erakundeak sortzea, gazteei ere jarduera politikoan esku hartzeko bideak eskaintze aldera, eta, alde horretatik, XIX. mendearen amaieran sorturiko euskal abertzaletasuna ez zen salbuespena izan. Nazionalismoa egituratzeko Arana anaien lehenengo saioak bezain zaharra da g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019022
BERRIA
Euskadi
noticias
«Aralar borroka armatuagatik sortu zen, eta arrazoi beragatik desegin zen» Ezker abertzalean haustura gogor bat izan zela onartuagatik, Aralarrek egindako ekarpena nabarmendu du Txentxo Jimenezek. «Euskal Herriak egoera itxi bat bizi zuen, bakoitza bere tokian. Agertu, eta erdian jarri ginen; guztia zalantzan jarri gen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019023
BERRIA
Euskadi
noticias
Lau hankako balea baten fosila aurkitu dute Perun, Ameriketako zaharrena Lau metro luzeko animalia, eta lau hankaduna. Espezie horretatik etorriko lirateke gaur egungo baleak eta izurdeak, adituen arabera. Peruko uretan aurkitu dute animaliaren hezurdura fosilizatua, Current Biology aldizkari zientifikoak berri eman du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019024
BERRIA
Euskadi
noticias
Presoen senideek jasandako "erasoen" kontra agertu dira Bilbon Presoen senideek jasaten dituzten "erasoak" gaitzetsi dituzte hainbat lagunek gaur arratsaldean Bilbon, eta bereziki aipatu dute Bixenta Solak, Igor Gonzalez Sola presoaren amak, jasan berri duena. Elkarteak azaldu berri duenez, Solak kolpe bat hartu zuen b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019025
BERRIA
Euskadi
noticias
Kailash Satyarthiri eta Malala Yousafzai gazteari egokitu zaie 2014ko Bakearen Nobel saria, euren lanagatik haur eta gazteen eskubideak defendatzeagatik. Hori dela eta, igandean TV3 kateak 30 minuts dokumental saioan El coratge de Malala lana eman zuen. Atentzioa eman zidan emanaldiaren ildora sare sozialetan agertuz j...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019026
BERRIA
Euskadi
noticias
Laudioko PPko zinegotziari 300 euroko isuna ezarri dio epaileak. Txosna Batzordeak Mikel Urretxu zinegotziaren aurka neurriak hartzeko exijitu dio Laudioko alkateari Laudioko PPko zinegotziari 300 euroko isuna ezarri dio epaileak Txosna Batzordeak Mikel Urretxu zinegotziaren aurka neurriak hartzeko Amurrioko (Araba) ep...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019027
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Estereotipoetatik ihesi foruma egiten ari dira Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan. Gaur, Ur Apalategi idazle eta filologian doktoreak eta Aingeru Epaltza idazle eta kazetaritzan litzentziatuak parte hartuko dute Iparra/hegoa. Erdigunea/Periferia izeneko hitzaldian.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019028
BERRIA
Euskadi
noticias
Urrezko Danborra, urte luzez eginiko lanari eta borrokari Danbor Nagusia soilik ez, izan da haurrak aginte makila batekin zuzendu dituen eta argazkilarien arreta erakarri duen beste inor ere: Txurdin, Realeko maskota. Izan ere, Realeko jokalariek jaso dute 2020. urteko Urrezko Danborra. Juan Carlos Etxeberria kazetaria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019029
BERRIA
Euskadi
noticias
«Epaiak ez dakar, inondik ere, aurrerapausoak baztertzea» «Espero dut alde bietako alderdiek ez probestea epaia, egin beharko luketena baztertzeko tresna gisa. Presoak prozesuaren parte izateak eta barkamena eskatzeak ere asko lagunduko luke».
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019030
BERRIA
Euskadi
noticias
48 ordu. Bi egun. Motza baina intentsoa. Hala izan da merkatuen euforia. Apaldu egin ziren animoak atzokoan, lasaitu. Bi egunez irabaziak gailendu ostean, galerak izan ziren nagusi Europako merkatuetan. Ezer ez da betiko. Segurutik jotzea erabaki zuten inbertsiogileek, eta irabazitakoa poltsikoratzea nahiago izan zuten...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019031
BERRIA
Euskadi
noticias
Egindako eguraldi txarragatik zertxobait penatuta, baina duela 25 urte hasitako lanarekin jarraitzeko inoiz baino gogotsuago eta sendoago. Halaxe zeuden atzo Sortzen-eko ordezkariak, Hernanin (Gipuzkoa) egindako euskal eskola publiko berriaren festaren biharamunean. Festa igande eguerdian amaituta, arratsaldean egin zi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019032
BERRIA
Euskadi
noticias
Urkulluk dio ospitaleetako egoera «kontrolpean» dela, eta Txibitek eskatu du arduraz jokatzeko Osasuna, egoera sozioekonomikoa eta hezkuntza. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ziurtatu duenez, horiek dira COVID-19ari aurre egiteko duten estrategiaren hiru lehentasunak. Goizean, bilera egin du Pedro Sanche...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0019033
BERRIA
Euskadi
noticias
«Hurbilena lantzen dugu beti». Angel Garraza eskultoreak azken hemezortzi urteotako buztinak eta zeramikak jarri ditu Bilboko BBK-ko Kultur Aretoan Angel Garraza eskultoreak azken hemezortzi urteotako buztinak eta zeramikak jarri ditu Bilboko BBK-ko Kultur Aretoan Duela hemezortzi urte gune berean egin zuen lehen eraku...
cc-by-sa 4.0