id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0000623
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zarauzko Gaztelekuan izango dira bihar datorren astean; bata asteartean eta bestea, berriz, ostegunean. Aurrez ez izenik eman behar eta doakoa izango da. Urola Kostako Udal Elkarteak elikagaien xahuketako hitzaldiak antolatu ditu datorren asterako. Bi saio izango dira Zarauzko Gaztelekuko ikus-entzunetarako aretoan, 19...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000624
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonetako ekitaldiak antolatzeko laguntza eskatu die udalak herriko taldeei Zumaiako Udala Gabonak antolatzen hasteko lehen pausoak ematen hasi da dagoeneko. Iaz egin bezala, aurtengoan ere Gabonen bueltan izango diren ekitaldiak antolatzen laguntzeko deialdia zabaldu du udalak, eta irabazi asmorik gabeko herriko elka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000625
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Liburu artean bizi da Arantxa Eizagirre (Zumaia, 1966) 1993an Zumaiako liburutegian administrari hasi zenetik, Forondan, eta lanpostu berean jarraitzen du egun, Alondegian. Urriko BALEIKE aldizkariko elkarrizketa webgunean irakur daiteke orain. Liburutegiko administraria zara berez, baina zeregin askotan ezagutu zaituz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000626
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
10 urte bete ditu Errigorak, eta horri keinu egiten dio udazkeneko kanpainaren leloak: '10 urte bete-bete'. Saski bakarra izango da, eta azaroaren 9ra bitartean eska daiteke. Errigoraren udazkeneko kanpaina martxan da. Urtero moduan, Urola Kostan ere saskiak eskatzeko eta jasotzeko aukera izango dute herritarrek. Aurte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000627
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ahaidetasunaren inguruko jardunaldia izango da bihar Emakumeon Etxean Emagin elkartea antolatuta, Ahaidetasunen fikzioak eta utopiak jardunaldia egingo da bihar goizean Zumaiako Emakumeon Etxean. Goizeko 9:00etan hasita, solasaldia eta mahai-ingurua izango dira, besteak beste. Ahaidetasunez arituko dira bihar Zumaiako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000628
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pro AM txapelketako finalera sailkatu dira Cosme Agirre eta Ruben Bailo Gonzalo Agirre eta Unai Urangak osatutako bikoteari irabazi zioten atzo Aitzurin jokatutako finalerdian. Datorren astelehenean jokatuko da finala, eta Arbe eta Manci izango dituzte aurkari. Pro AM zesta punta txapelketako finalerdiak jokatu ziren a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000629
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erriberako arrantzaleen inguruko hitzaldia, bihar Algorri zentroan Itsaso kontuak izango dira entzungai bihar Algorri Interpretazio Zentroan. 11:30ean hasita, Erribera arrantzaleen jakituria eta egungo irizpide zientifikoak izeneko hitzaldia entzun ahal izango da. Hitzaldiak, arrantzarako usadiozko ontziak atzean utzi ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000630
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sukaldean ari garenean, komeni da tarteka jakiak "porratzea". (Argazkia: freepik) Aste honetan ere aditz bat ekarri dugu. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi helbidera (Xabier). Zerbait dastatu edo probatzeari esaten diogu Zumaian eta inguruan "porratu"; hala ere, beste herri batzuetan bezala, "proatu" ere erabilt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000631
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez gure aldarrikapen gunea piztu dugu. Gaur, urriak 19, Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egin dugu Zumaienan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000632
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Karrakela saltzaileak, Portaletaseko apustuak eta Xegunditoren kuadrila Traineru denboraldia amaitu da, bainan arraun denboraldia ez da amaitzen. Proektu berriak, fitxaketa berriak, edo ausnarketak egiteko garaia da. Nik aspaldi jokatu nuen azkeneko estropada ofiziala, eta aspaldiko kontuak ekarriko dizkizuet. Ez ziren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000633
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostako Udal Elkarteak bultzatuta, Emakume Ekintzaileen Topaketa egin dute lehen aldiz. Bizipenak partekatzea eta sareak sortzea izan dute helburu Norbere negozioak abiatu dituzten eskualdeko hogei bat emakumek euren bizipenak eta beldurrak agertu zituzten atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak eta UKUE Urola Kostako Uda...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000634
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Komedia eta intriga uztartzen dituen Familia sarekada antzezlanarekin hasiko dute bihar iluntzean Zumaiako 2023-2024 antzerki denboraldia, Aita Mari aretoan. Bihar zabalduko dute Aita Mari aretoko oihal berritua antzerki denboraldiari ekiteko. Ostiralean hasi eta datorren maiatzera bitartean, makina bat aukera izango d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000635
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskara lehenetsiko dutela adierazteko, adierazpen instituzionala onartuko dute Uemako kide diren udaletan EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Udal Legea euskararen alorrean garatzen duen dekretuaren artikulu batzuk bertan behera utzi ditu. Horren aurrean, Uemako kide diren udalek euskara lehenesten segitzeko "asmo sendoa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000636
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goikoetxea Lekerikarekin eta Lopez Johanekin arituko dira zesta puntako Winter Seriesen Zesta puntak ez du etenik. Durangoko azken laukoaren ondoren, Gernikak hatuko du lekukoa urriaren 30etik aurrera jokatuko den Winter Series txapelketarekin. Gaur aurkeztu dute Gernikan urriaren amaieratik otsailaren erdi aldera joka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000637
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurrez aurre hitzordua hartuta, telefonoz deituta edo KZ guneko webgunera jota eman ahal izango da izena. KZ guneak zabaldu du dagoeneko azaroko ikastaroetan izena emateko aukera. Askotariko ikastaroak izango dira datorren hilabetean, besteak beste, adimen artifiziala, argazkien edizioa smartphonetan edota azken gailu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000638
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tenisaren inguruan hizketan arituko dira Sesma ahizpak ETBko 'Helmuga' saioan Kira eta Tahne Sesma ahizpak izango dira protagonistak ETB-1eko Helmuga saioko atal berrian. Kirol eta kirolari desberdinen beste alde bat erakusten du Ana Ramosek ETB-1en gidatzen duen Helmuga saioak. Hedabideetan hain ohikoak ez diren kirol...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000639
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikerrek Shelter eskolak antolatutako surf egokituko lehiaketa batean parte hartu zuen. Pertsona talde bikain batez osatutako surf eskola da Shelter, eta Iker duela hiru urtetik ari da bertan. Parte-hartzaileen artean mutil bat zegoen, Aiert, txikitan hanka zatiak galdu zituena meningitisaren ondorioz. Ikerrek Aiert iku...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000640
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oso erraza da: 2 edo 3 minutuko bideo bat. Bideo horren helburua zumaiarren artean euskararen erabilera sustatzea izango da, eta "Sarean ere euskaraz" izango da gaia. Bideoetan, besteak beste, gai hauei buruz hausnar daiteke: nola sareratu euskaraz? Zergatik ez ditugu euskarazko sare sozialak erabiltzen? Berdin sentitz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000641
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baleikek Begi Bistan enpresak emandako txartelak zozkatu ditu, eta irabazleak Libe Osa eta Jone Gutierrez izan dira. Behoria Garbia egitasmoaren bigarren edizioa egingo dute, larunbatean, urriaren 21, Orion, Ekintzak naturarekiko jasangarritasuna sustatzen du helburu, eta 21ean kayaketan Oriaren jaitsiera egingo dute e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000642
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udalak 8,2 milioi euro jasoko ditu udalen foru funtsetik, iaz baino %4,34 gehiago Zehazki, Zumaiako Udalak 8.245.416 euro jasoko ditu Udalak Finantzatzeko Foru Funtsetik, iazko urtearen bukaeran aurreikusitakoa baino 18.708 euro gehiago, eta iaz jasotakoa baino %4,34 gehiago. "Igoera horrek, neurri batean, bal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000643
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'80 amandre' ipuin kontaketa saioa izango da bihar Emakumeon Etxean Helduentzako ipuinez osatutako kontaketa ekarriko du Dorleta Kortazar Alkoz eskoriatzarrak Zumaiara. Emanaldia 18:30ean izango da, euskaraz. Dorleta Kortazar Alkoz ipuin kontalari eskoriatzarra Zumaian izango da bihar, asteazkena, 18:30etik aurrera, Em...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000644
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eire: "Formatu berria prestatu dugu, aldaketa asko egongo dira eta bateria jotzaile bat sartuko dugu" Kanta berria plazaratu zuen Eire bikoteak pasa den astean. Abestiaz eta etorkizunera begira duten asmoen inguruan aritu dira Eire Maia eta Eire Salegi Gaztean. Nahi gabe berriro izeneko kanta argitaratu zuen Eirek pasa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000645
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Junior mailako munduko surf txapelketan izango dira Janire eta Annete Gonzalez-Etxebarri ahizpak Brasilgo Rio de Janeiro hirian jokatuko da junior mailako munduko surf txapelketa azaroaren 24tik abenduaren 3ra bitartean. Espainiako Surf Federazioak iragarri du zer talde eramango duen hitzordu honetara eta horien artean...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000646
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Bidai on, Amona Braulia!' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek Jazbana Ensembleren Bidai on, Amona Braulia! antzezlana ikusteko aukera izango da urriaren 22an, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari zinema aretoan. Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean. Zozket...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000647
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beraberak eta Zuazok eta Lubakin jokatuko dute Euskal Kopako finala Goi mailako eskubaloi partida hartuko du datorren azaroaren 21ean, asteartea, Lubaki kiroldegiak; izan ere, Donostiako Beraberak eta Barakaldoko (Bizkaia) Zuazok neurtuko dituzte indarrak Euskal Kopako finalean. Guerreras Iberdorlako azken urteetako tx...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000648
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goi mailako kirolariek eta behar bereziak dituztenek jada eskatu ditzakete udaleko dirulaguntzak Zumaiako Udalak gaur zabaldu du herriko goi-mailako kirolariei zuzendutako dirulaguntzen deialdia. Haiekin batera, behar bereziak dituzten herritarrek ere eskatu ditzakete laguntzak kirolari lotutako jardueren ordainketarak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000649
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Klarinete laukoteen kontzertu-lehiaketako oinarriak jakitera eman ditu udalak Klarinete Maratoiaren ibilbidea pasa den urtean amaitu bazen ere, Klarinete laukoteen kotnzertu-lehiaketa antolatu du Zumaiako Udalak. Bertan izena emateko aukera izango da gaurtik hasi eta hilaren 27ra arte. Final handia, berriz, azaroaren 1...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000650
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Winter Series txapelketa lehiatzeko txartela jokatuko dute Aitzurin Ostegunean finalaurrekoak jokatuko dituzte eta gaur zortzi izango da finala. Hiru puntista zumaiar izango dira parte hartzaileen artean eta irabazleek hilaren 30ean hasiko den txapelketa entzutetsua jokatuko dute Gernikako Jai Alai frontoian. Urriaren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000651
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Liher taldeak rock doinuak taularatuko ditu larunbatean Amaia plazan Liher laukotea Zumaian izango da aste honetan. Udaleko Kultura Sailaren eskutik, musika talde donostiarra Amaia plazan arituko da, hain zuzen ere, larunbatean, EHZH- Eguzkiari Azken Bira bere azken lana aurkezten. Estilo pertsonalera gerturatzen doan ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000652
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xehetasunak lausotu dizkie gehienei denboraren joanak, baina Artozkin 2003. urtean egin zen 'Artezki' erakusketa gogoan dute bertan parte hartu zuten artistek, tartean Getarian bizi den Barbara Stammel artistak. Han betiko geratuko zirelakoan eman zituzten obrak, elkartasunez. Horietako batzuk berriki agertu dira; best...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000653
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaz gozatzeko aukera izango da Zumaian Hilaren 18an 26 film labur eta lau dokumental ikusteko aukera izango da Aita Mari zinema aretoan, eta haurrentzat saio berezia ere egingo dute goizean. Horrez gain, itsaspeko irudiekin osatutako argazki erakusketa ikusgai da Oxford aretoan. Itsaspe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000654
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihartik aurrera eman ahal izango da izena, elkartearen bulegoan bertan. Egun osorako plana antolatu dute egun horretarako. Beheko Plaza jubilatuen elkarteak irteera berezia antolatu du urriaren 28rako. Aginagako sagardotegi batean bazkalduko dute, Tolosako gozokien inguruko azoka bisitatu ondoren. Dantzaldia egingo du...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000655
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Taosako 4 igerilari Gipuzkoako igeriketa federazioko Galan saritutak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000656
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gurasoei zuzendutako Bizipen tailerretan izena emateko epea irekita dago 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduta daude saioak eta hainbat gai jorratuko dituzte: amorrua, mugak, teknologia, autokontrola, eskola eta sozializazioa, besteak beste. Aurten ere Bizipen tailerrak antolatu ditu Zumaiako Udaleko Gizarte Ze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000657
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goizez arituko dira parte hartzaileak arrantzan, 08:30tatik 13:00etara bitartean, hainbat eremutan banatuta: Arranplatik Paol muturrera; Itzurun hondartzan eta Orroaga inguruan. Anade arrantza elkarteak Iñaki Espillaren oroimenezko jaurtiketako arrantza lehiaketaren 68. edizioa antolatu du biharko. Goizez arituko dira ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000658
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostaurola prestakuntza programa abiatuko du UKUEk, ostalaritzan lan egin nahi duten herritarrei zuzendua Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da, eta praktikak Aiala Ostalaritza Eskolako instalazioetan burutuko dituzte parte hartzaileek. Ikastaroan parte hartzen dutenekin ostalaritza arloko lan-poltsa bat sortuko du UKUE...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000659
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Pizkundeak euskaldun izatearen kontzientzian izan zuen eraginaz ondorengo artikulua idatzi zuen Imanol Azkue Ibarbiak iraileko BALEIKE aldizkarian. 1876an, gerra karlista amaituta eta foruak galduta, Euskal Herriaren herri nortasunari (eta hizkuntzari) eusteko nolabaiteko kontzientzia esnatu zen, Euskal Pizkunde...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000660
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako kanpina Espainiako kanpin onenen sariketara izendatua izan da Ingurune naturaleko kanpin onenen kategorian lehiatuko da. Datorren azaroaren 16an izango da sariketa, Madrilen. Zumaiako kanpina Espainia mailako kanpin onenen arteko sariketara izendatua izan da. Hain zuzen ere, ingurune naturaleko kanpin onenaren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000661
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Adimen artifizialak etorkizunekoa izateari utzi dio, eta edonoren eskura jarri da. ChatGPT testu sortzaile autonomoa izan da teknologia horren eztanda eragin duena, eta haren atzetik, arrapaladan etorri dira testuak, irudiak eta audioak sortzeko gaitasun handiko dozenaka sistema. Jakina da adimen artifizialak eraldaket...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000662
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Elen Irazabal: "Adimen artifizialaren inguruan, eztabaida lasaiagoa behar dugu" Abokatua eta adimen artifizialean aditua da Elen Irabazabal (Zarautz, 1990). Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta doktoregaia da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Abokatuei programatzen irakasten die eta La inteligencia arti...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000663
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Andoni Sudupe: "Ia ezinezkoa da aurreikustea ikasturte bakoitzean zer landuko dugun" Andoni Sudupe (Azpeitia, 2002) Adimen Artifizialeko Gradua egiten ari da EHUren Donostiako Informatika Fakultatean. Lehen promozioko ikaslea da, eta ondo bidean, hasi berri duen ikasturtea izango du azkena. Informatika Ingeniaritza ika...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000664
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ismael Manterolak eta Javier Carballok ondorengo idatzia igorri dute BALEIKEra Luis Martinez Kleiserren liburuaren mendeurrenaren harira. Zumaiari buruzko lehendabiziko historia liburuak 100 urte bete ditu. Luis Martinez Kleiser idazle madrildarrak 1923an argitaratu zuen Madrilen La Villa de Villagrana de Zumaya. Apunt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000665
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Koro Agirrezabalaga: "Esaten zidaten antsietatea zela, baina nik banekien ezetz" Lam biriketako gaitz sendaezina du zumaiarrak. Zezen Beltz elkarteak Grand Prix ikuskizuna egingo du bihar Azpeitian, eta gaitz horren ikerketaren alde lan egiten duen Aelam elkarteari emango dio bildutako dirua. Koro Agirrezabalagari (Zum...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000666
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Luis Martinez Kleiserrek Zumaiari liburu bat eskaini zionetik mende bat igaro da. Herriari buruzko historian idatzi den lehen liburua da, eta ekarpenaz nahiz lantzen diren gaiez aritu da Manterola urteurrenean. Udatiar madrildarra zen Luis Martinez Kleiser 1920ko hamarkadako Zumaian. Villagrana hitzak sortzen zion jaki...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000667
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Vaiven konpainiaren Familia sarekada antzezlanaz gozatzeko aukera izango da datorren astean Zumaian. Hilaren 20an taularatuko dute, hain zuzen ere, Nerea Gorriti, Inazio Tolosa, Ainhoa Aierbe eta Xanti Korkostegi aktoreek Olga Margallok zuzendutako obra. Baleikek Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu dit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000668
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakume ekintzaileen lanari balioa emateko topaketa antolatu du UKUEk Ekitaldiaren helburua da emakume ekintzaileek beren bizipenak, zailtasunak eta arrakastak elkarbanatzea, baita beste ekintzaile eta enpresariekin sarea egitea ere. Emakume enpresarien lana balioan jartzeko asmoz, Urola Kostako Udal Elkarteak Emakume ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000669
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baleike.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Ospatzen al duzu Gau Beltza? Eman botoa honako lotura honetan. Aurreko inkestan ikasturte berrirako helburuei buruz galdetzen zen, eta 61 lagunek eman zuten beren iritzia. Aurreko inkestan, honako galdera hau egin zuen Baleike.eus-ek: Zein helburu dituzu ikasturte berri ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000670
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larraina Euskara Elkarteak dei egiten die zumaiarrei Kontseiluak azaroaren 4rako deitu duen manifestazioan parte hartzeko, eta autobusa antolatu du. Azkenaldian epaitegietatik oldarraldia datorkigu euskararen kontra, zenbait sententziak atzerapausoa eragin dute euskararen normalizazio-bidean. Horren aurrean, Euskalgint...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000671
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lekeitioko (Bizkaia) zinema jaialdiak 46. edizioa izango du aurten, eta Euskal Zinemaren Begirada saria Elena Irureta eta Ane Gabarain aktoreek jasoko dute urriaren 21ean egingo duten ekitaldian. Euskal Zine Bilerak Elena Irureta eta Ane Gabarain aktoreak sarituko ditu aurten. Lekeitiko zinema jaialdiaren Euskal Zinema...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000672
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iruña Hiria Nazioarteko XVII. Poesia Saria jaso du Imanol Ulaciak Maravillas del espacio poema bildumarekin irabazi du zumaiarrak gaztelaniazko modalitateko saria. 3.000 euroko saria jaso du eta horrez gain liburua ere argitaratuko diote. Gaur banatu dituzte Nafarroako hiriburuan Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antol...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000673
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur zabalduko dute nazioarteko itsaspeko urpekaritzaren inguruko argazki erakusketa Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa datorren astean helduko da Zumaiara, baina aurrez, gaurtik hasita, nazioarteko itsaspeko urpekariek egindako argazkien erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan. Urriaren 22ra artean bisitatu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000674
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtebete inguru da Zumaia eta Elgoibar arteko tren zerbitzuaren maiztasuna handitzeko eskatzeko Euskotren 30 Minutuero herri ekimena martxan jarri zutela. Gipuzkoako hainbat herritarren ekimenez, Eibar eta Zumaia arteko tren zerbitzua hobetzeko eskatzeko kanpaina hasi zuten orain dela urtebete inguru. Alegia, Zumaia et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000675
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kultur etxea eta udaletxea itxita egongo dira urriaren 12ko zubian Lubaki kiroldegiak, berriz, ordutegi berezia izango du ostegunean zein ostiralean. Udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira ostegunean eta ostiralean (hilaren 12an eta 13an) zubiagatik. Brankari dagokionez, bulegoak itxita egongo dira, baina Egunek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000676
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Palestinar herriaren aldeko elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean Elkarretaratzea deitu dute Zumaiako hamar eragilek "palestinar herriaren kontrako sarraskiaren aurrean". Kontzentrazioa 19:30ean egingo dute Saregile plazan (Alondegi aurrean), "Genozidioa gelditu. Palestina aurrera!" lelopean. Deialdia egin zute...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000677
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gertakaria ikusgarria izan da ke beltza dela-eta, baina ez da oso larria izan. Suhiltzaileek berehala itzali dute. Azaldu dutenez, argindar sisteman izandako arazo batek eragin du. Sustoa eraman dute gaur arratsaldean Zumaiako Santiago auzoan Itzurn Nautika enpresen piztu den sutearen ondorioz. Izandako kalte materiala...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000678
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Besteen ekaitza diskoa estreinatu zuen Bikabi Zumaiako taldeak abuztuaren lehenengo astean. Halaber, Zumaiako Kuadrilla Egunean eskaini zuten lehen kontzertua, lagunen eta etxekoen berotasunean, Dardara Fest jaialdian. Iraileko BALEIKE aldizkarirako idatzitako artikulua da honakoa. Manu Aizpuruak (Zumaia, 1998), Unai L...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000679
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egitasmoak ingurumenarekiko sentsibilizazioa sustatzea du helburu eta, urriaren 21ean, kayaketan Oriaren jaitsiera egingo dute Orion, bidean aurkitzen duten zaborra jasoz. Begi Bistan enpresak emandako sarrera bikoitza zozkatuko du Baleikek bazkideen artean. Behoria Garbia egitasmoaren bigarren edizioa egingo dute urri...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000680
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Flysch Trail lasterketa posible egin duten guztiei esker mezua bidali die udalak Herritarren laguntza izan da udalaren ustez aurtengo edizioaren arrakastaren arrazoi nagusia. Bikaina da balorazioa, baina balorazio xeheagoa egingo dute orain, hurrengo edizioetan hobetu beharrekoak identifikatzeko. Lehenbizikoz Flysch Tr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000681
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goikoetxeak eta Lopezek ezin izan dute beren onena eman finalaurrekoan Aurrelari eta atzelari onenak ezin izan diote amaiera biribila eman ligari. Laduche eta Basque fin aritu ziren Ezkurdin, eta zumaiarrek ezin izan zituzten mendean hartu. Faborito argiak izan arren, atzo ezin izan zuten beren onena eman puntista zuma...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000682
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pedro Alberdi Zumaiako bizilagunak ondorengo gutuna igorri du BALEIKEra irailaren amaieran Itzurunen izandako erreskate baten harira. Joan den Samiel Egunaren bezperan, arratsaldeko 15:30-16:30 bitartean, Itzurun hondartzan ginen gizatalde zein gizabanakook ez dugu erraz ahaztuko, hantxe bertan, geure begien aurrean, b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000683
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Familia sarekada' antzezlanerako sarrerak zozkatuko du Baleikek bazkideen artean Vaiven konpainiaren Familia sarekada antzezlanarekin hasiko da 2023-2024 antzerki denboraldia. Urriaren 20an izango da, 20:00etatik aurrera, Aita Marin. Bazkideen artean hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleikek. Etxean lasai afaltzen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000684
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irakurri matte Zumaiako irakurle taldearen saioa izango dute bihar arratsaldez Alondegiko moilan. Garazi Arrularen Lurraz beste liburua aztertuko dute oraingo honetan. Idazlea bera izango da irakurleekin hizketan. Pasa den irailean ekin zioten Irakurri matte irakurle taldearen kurtso berriari. Hilean behin helduko diot...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000685
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandean itxiko ditu ateak 'Olarro zopa, Zumaiako ondarea' erakusketak Javier Carballoren argazki erakusketa irailaren 21etik, Olagarro Egunaren bezperatik, dago ikusgai Alondegiko sarrera nagusian. Azken egunak ditu Javier Carballo zumaiarraren Olarro zopa, Zumaiako ondarea argazki erakusketak. Izan ere, igande honeta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000686
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udalak bigarren urtez zabaldu du deialdia herritarrek sormen bekak eska ditzaten. Udalak iaz sortu zuen dirulaguntza berria, "sormen lanak babesteko helburuarekin". Hala, azaroaren 2ra arte eskatu ahalko dituzte dirulaguntzak kultura eta artearen alorreko sormen lanetarako. Zehazki esateko, kultur sorkuntza be...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000687
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Juana Montaña: "Lastertzeko karrera ederra da eta zaletuak ere zoragarriak dira" Salamancako (Gaztela eta Leon, Espainia) korrikalariak aspaditik zuen traila jokatzeko gogoa. Aurten izan du aukera, baita lasterketa luzea irabazi ere. Lasterketa oso polita izan da. Hondartza alderako ikuspegiak ederrak dira. Lastertzeko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000688
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ruben Ruzafa: "Jendearekin, zaletuekin eta ezagutzen dudan herriarekin disfrutatzeko gogoa nuen" Malagan (Andaluzia, Espainia) jaioa, Ruben Ruzafa korrikalaria Aizarnzabalen bizi da. Berak irabazi du XIV. Zumaia Flysch Traileko lasterketa luzea. Egia esan, dezenteko lasaitasunarekin. Ia ezustekoan hartu dut parte laste...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000689
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udazkenarekin batera ekingo diote Zumaiako Ludotekako ikasturte berriari. Izena eman duten haur guztien artean zozketa egin dute eta erabaki dituzte dagoeneko txandak. Haur ugarik eman dute izena Ludotekako ikasturte berrirako. Ume bakoitzak aurrez erabakitako egunetan joan ahal izango du Itsaskiroldegian kokatutako ze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000690
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itsas kirol esparruko kalitate-zigilua lortzeko saioa antolatu du UKUEk Itsas-kirol alorrean diharduten eskualdeko enpresa eta erakundeentzat zuzendutako saioa izango da. Urriaren 10ean, online, egingo da, eta parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. Itsas-kirol alorrean diharduten eskualdeko enpresa eta erakundeen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000691
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2023-2024 ikasturtean ia 500 haur ariko dira eskola-kirolean. Abendura bitartean askotariko kirolak probatzeko aukera izango dute, eta urtarriletik aurrera hasiko dira saskibaloian, eskubaloiean eta futbolean jolasten. Gaur egingo dute asteburuetako lehenengo jarduera. Gaur hasiko dute eskola kiroleko denboraldi berria...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000692
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bikotea osatuko dute Goikoetxeak eta Lopezek Durangoko 'final four'-ean Urriaren 9an eta 16an jokatuko da Durangon Jai Alai Leagueko lauko finala. Zesta punta denboraldiko zortzi pilotari onenek parte hartuko dute eta horien artean izango dira Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez zumaiarrak. Zesta puntako lehen liga b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000693
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Resaca Jackson, Nevadah eta John Dealer & The Coconuts taldeen kontzertuak izango dira bihar gaztetxean Rock and roll gaua izango da bihar Zumaiako Torreberri gaztetxean. Euskal Herriko hiru talde ariko igoko dira 22:00etatik aurrera oholtza gainera. Kontzertuak izango dira bihar Torreberri gaztetxean. Euskal Herriko h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000694
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aldunditik 372.901 euro jaso ditu udalak, kiroldegian zenbait lan egiteko Kiroldegia osorik berritu eta lau kaleko bigarren igerileku bat egiteko aurre proiektua prest du udalak iaztik. Lan batzuk finantzatzeko baliatuko dute Gipuzkoako Foru Aldunditik jasotako dirulaguntza. Zumaiako Udalak 372.901 euro lortu ditu kiro...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000695
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako kale baten aspaldiko izena ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi helbidera (Xabier). Turrusta edo txorrotadari esaten diogu Zumaian eta beste herri batzuetan "txirrioa" (ahoz "txirridxua"); askotan ur ixtila izaten da. Oñati, Eibar eta Bergara alde horretan ere erabiltzen da, eta a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000696
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hauek izango dira asteburu honetan gure taldeek jokatuko dituzten partiduak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000697
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haur zein helduei zuzendutako antzerki sorta izango da udazken honetan, Aita Mari aretoan. Sarrerak turismo bulegoan edo sarrerakzumaia.eus webgunean erosi ahal izango dira aurrez, eta, Aita Mari antzokiko leihatilan egunean bertan. Zumaiako Udalak dagoeneko eman du jakitera udazken honetan Aita Mari antzokiko oholtzar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000698
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Laneko arriskuen prebentzioa sustatzeko programa abiatuko du UKUEk aurten ere Urola Kostako Udal Elkarteak 2010. urtetik darama Mikropreben prestakuntza programa eskaintzen, hain zuzen, laneko arriskuen prebentzioa sustatzeko. Orduz geroztik, urtez-urte egonkortzen joan den ekimena izan da eta ibilbide emankorra bezain...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000699
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zozketaren irabazleak Marije Antia eta Arri Martija dira, eta irabazle bakoitzak Pagoetako parketxerako bi sarrera eskuratu ditu. Iturraran Parketxea ezagutzeko lau sarrera zozkatu ditu Baleikek bere bazkideen artean. Zozketa egin ondoren, Marije Antia eta Arri Martija dira irabazleak eta bakoitzak Pagoetan kokatzen de...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000700
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
650 korrikalari eta 230 boluntario izango ditu aurtengo Flysch Trail lasterketak Santa Klara nekazaletxean eman dituzte igandean jokatzekoa den Flysch Trail lasterketako xehetasunak. Aurtengoan festa giroa sortu nahi dute lasterketa amaitzean, boluntarioei eta lasterkariei eskerrak emateko. Santa Klara nekazaletxean au...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000701
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gure bertso eskolan hasteko deialdia berezia egin nahi diegu Lehen Hezkuntzako neska-mutilei, bereziki 3. eta 4. mailakoei. Foronda kultur etxean izango dira saioak, astean ordubetekoak, arratsaldez, urrian hasi eta ekainera bitartean. 5. mailatik gorako ikasleak asteazkenetan elkartzen hasi dira jada. Hasiera batean a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000702
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Imanol Manterola eta Oliver Perez zumaiarrek Hurbil dituzu, behatu baino ez duzu argazki bilduma osatu dute. Urriaren 15era arte ikusi ahal izango da Azpeitian. Imanol Manterola eta Oliver Perez argazkilari zumaiarrak dira Hurbil dituzu, behatu baino ez duzu argazki bildumaren egileak. Hasiera batean, bilduma Euskal Ko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000703
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ander Espallargas: "Instituzioetan egindakoak ez dira benetako aldaketak" Auzia "errotik" konpontzeko Urola Kostako Etxebizitza Sindikatua sortu berri dute. Langileei babesa eskaini eta haien aurkako erasoak salatu nahi dituztela zehaztu du Espallargasek. Urola Kostako Kontseilu Sozialistak joan den astean aurkeztu zue...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000704
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sexu langileen eskubideen borroka jasotzen duen Puta zikinak liburua aurkeztuko dute bihar, osteguna, 18:30etik aurrera Zumaiako Emakumeon Etxean. Katakrak argitaletxeko kideak bertaratuko dira Zumaiara liburua aurkeztera. Puta zikinak: Sexu-langileen eskubideen aldeko borroka Juno Mac-en eta Molly Smith-en 2018an idat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000705
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nabigatzen eta mezu elektronikoak bidaltzen ikasteko saioa izango da urrian adinekoentzako KZ guneak eta Beheko Plazak elkarlanean antolatu dute ikastaroa, eta urriaren 16tik 27ra elkartuko dira, astelehenetik ostiralera, bi orduz. Adinekoek nabigatzen eta mezu elektronikoak bidaltzen ikas dezaten, ikastaroa antolatu d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000706
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Obra hauek berreskuratuta, falta direnak aurkitzea da orain borroka" Artezki izeneko erakusketa antolatu zuten 2003. urtean Itoizko urtegiaren aurkako ekintzen artean. Euskal Herriko 31 artistaren lanak erakutsi zituzten bertan. Obra horiek hogei urtez desagertuta egon dira. Horietatik hamalau berreskuratu dituzte. Ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000707
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Urtea amaitu aurretik" esleituko dituzte Iraeta-Narrondo bidegorri zatiko tunelak egokitzeko lanak Eusko Jaurlaritzak eman dio berria Zestoako Udalari, eta hark adierazi du "espero" duela lanak "epe ertainean" martxan jartzeko moduan izatea. Zestoako Udalak nabarmendu du "albiste ona" den arren, Urolako Bide Berdearen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000708
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beduako paduren biodibertsitatea ezagutzeko aukera izango da datorren astean Hitzaldi laburra eskainiko dute hasieran, eta Basusta ingurura joango dira gero. Bi saio antolatu dituzte, bata urriaren 9an eta bestea urriaren 10ean. Aurrez izena eman beharko da saioetan parte hartzeko. Zumaiako Udalak Beduako paduren berre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000709
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako adinekoak Tipi-tapa! programan parte hartzera deitu ditu udalak Asteazkenetan ordubeteko ibilaldia egingo dute izena ematen dutenek. Partaideek boluntarioak izango dituzte lagun ibilbide horietan, mugikortasuna, koordinazioa eta indarra lantzeko helburuarekin. Jarduera fisikoak pertsona guztien osasun-egoeran ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000710
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Hiri parke inklusibo" onenaren saria jaso du Aita Mari eraikineko haur parkeak Galiziako Energia Berriztagarrien Klusterrak ematen dituen sari hauetan nabarmendu dute Zumaiako ikastetxe honetako jolastokian egindako lanketa. Cluergalek, Galiziako Energia Berriztagarrien Klusterrak, Hiri Parkeen Lehiaketa antolatu du b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000711
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2024rako Tasa eta Ordenantzen plenoan EAJren udal taldeak abstentzioa bozkatu du Zinegotzi jeltzaleak abstenitu egin ziren joan den osteguneko plenoan, "iaz ezezkoa emandako ordenantzen jarraipena" direlako eta "ez delako EAJren eredua". Hemen zerrendatu dituzte beren abstentzioaren arrazoiak. Hobariak gutxitzen dituen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000712
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datozen lau urtetan jorratu nahi dituzten proiektuen berri emango dute Udal Gobernua osatzen duten hamar zinegotziek. Arratsaldeko 19:00etan izango da saioa, Alondegiko Oxford aretoan. Zumaiako Udal Gobernuak asteazkenean, hilak 4, aurkeztuko du 2023-2027 Gobernu Plana. Datozen lau urtetan jorratu nahi dituzten proiekt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000713
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekintza honen oinarria "langile-klasearen elkarlaguntza eta defentsa" dela azaldu dute antolatzaileek. Xehetasun gehiago aurrerago emango dutela iragarri dute eta izen-ematea zabalik dagoela. Errefortzu eskolen proiektua abiatu dute Zumaiako Etxape zentro sozialistan. Bultzatzaileen esanetan, egitasmo honen bidez "lang...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000714
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zozketak bi irabazle izango ditu, eta bakoitzak museorako bi sarrera eskuratuko ditu. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera. Iturraran Parketxerako lau sarrera zozkatuko ditu Baleikek bere bazkideen artean. Baleikeren zozketak bi irabazle izango ditu, eta bakoitzak Pagoetan kokatzen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000715
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udalak %3 igoko ditu udal tasak eta zergak datorren urtean EH Bilduren aldeko hamar botoekin onartu dituzte 2024ko ordenantza fiskalak; EAJ eta PSE-EE abstenitu egin dira. EAJren bi proposamen ere onartu dituzte ordenantzetan txertatzeko. Ostegun iluntzeko osoko bilkuran bozkatu zituzten 2024ko ordenantza fisk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000716
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren iganderako, urriaren 8rako, ibilbide eder bat dugu eskaintzeko. Urbasako mendialdean, bertako tontorrik garaienera goaz. Dulantz mendiak, 1243 metroko garaierarekin, Urbasa eta Andiaren arteko bereizketa egiten du eta hegoaldera ikuspegi zabala eskaintzen digu. Ibilbidea bertako Irantzuko monasteriotik abiatuk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000717
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
BQD Pulpok etxean jokatu zuen atzo arratsaldean Gipuzkoako Emakumezkoen 1. Lurraldeko Txapelketa Egiaren aurka, eta 16-13 gailendu ziren zumaiarrak. Partidaren aurretik minutu bateko isilunea egin zuten Korta sendiari elkartasuna erakusteko. Pozik egoteko moduan dira BQD Pulpokoak, garaipenarekin estreinatu direlako Gi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000718
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko prestakuntza programan izena eman daiteke Eskualdeko langile autonomo eta enpresa txikiei zuzendutako prestakuntza da eta helburu du, hain zuzen, eskualdeko enpresa txikiei laneko arriskuen prebentzioan oinarrizko ezagutzak eskaintzea, prebentzio arloan legearen eskakizunak betet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000719
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Peru Tolosa: "Gehiago betetzen gaitu probetan bizitako esperientziak" Estropadak alde batera utzi eta triatloian erabat murgildu da Peru Tolosa (1997). Lehen urtea du kirol berrian, eta gogotsu ari da entrenatzen eta lehiatzen. Etxeko proba jokatzeko ilusioz dago. Iraileko Baleike aldizkariko elkarrizketa webgunean ira...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000720
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urria iristearekin batera, Zaharrak Berri izeneko atala jarri du martxan hedabide honek, eta hala, hilero Zumaiako argazki zahar bana argitaratuko du. Gainera, Baleikek herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki esanguratsu horiek atal honetan partekatzera. Atzean gelditu da beste uda bat, eta ikastu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000721
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eneko Aranguren txirrindulariak jokatu ditu azken lasterketak eta betiko kendu du taldearen maillota. Igandean, gainera, arrebarekin batera lehiatzeko aukera izan zuen. Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko txirrinulariek amaitu dute errepideko denboraldia. Azken bi lasterketak Eneko Arangurenek ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0000722
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itsasgoran nahiz itsasbeheran, urtean une jakinetan soilik ikus daitezkeen estanpak uzten ari dira egunotan marea biziak. Orroaga inguruan, esaterako, gaur eguerdi parten labarrak ohi baino ageriagoan gelditu dira. Marea biziek irudi politak utzi ohi dituzte urtero kostaldean, eta egunotan herritarrek badute nora begir...
cc-by-sa 3.0