id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0011223 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumea Surflari ekimeneko parte-hartzaileen kurtso amaierako bazkaria
Ikasturte amaierako bazkaria antolatu du Emakumea Surflari ekimenak, azaroaren 25erako, Zarautzen. 09:00etan Zarautzko Surf Elkartean elkartuko dira surf egiteko. Ondoren 12:30ean, Musika plazan elkartuko dira, eta poteoa egin ondoren, bazkaria iza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011224 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pistako lehen jardunaldiak aho zapore gazi-gozoa utzi zien Viveros San Anton- Zumaiako Txirrindulari Taldeko ziklistei: Mikel Manzisidor erori egin zen eta min hartuta ezin izan zuen jarraitu. Hala ere baikortasunerako zertzeladak eskaini zituen, iaztik hobekuntza handia erakutsiz. Antton Tolosak jubenil mailako lehen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011225 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zerbitzuz kanpo zegoen ertzaina bati lapurtzen saiatu ziren atzo Basadin
Erasotzailea, 31 urteko gizonezkoa, labana handi batekin saiatu zen zerbitzuz kanpo zegoen ertzainari lapurtzen. Honek erasotzailea atxilotzea lortu zuen, eta intimidazio eta biolentziazko lapurreta delituak eragotzi dizkio.
Ertzaintzaren prentsa ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011226 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Duela hiru astetik hona, ETB1en Aulki jokoa saioa izaten da 22:30etatik aurrera. Bertan, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren informazioa ematen da. Herenegungo saioan, Jon Maia agertu zen, Bob Marleyren Redemption song abestia bertso doinu nola bihurtu zuen azaltzen.
Bob Marleyren Redemption song abestia, d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011227 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amurrion kantatuko du Jon Maiak igandean, finalaurrekoetako bigarren itzulian
Amurrion emango zaio hasiera Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako bigarren itzuliari igandean, 17:00etan. Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Jon Martin, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colinarekin batera abestuko du Jon Maiak.
Sei ber... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011228 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Trafiko aldaketak izango dira asteburuan jokatuko den surf txapelketagatik
Asteburu honetan, azaroaren 18an eta 19an Euskal Herriko Surf Federazioak antolatutako surf txapelketa jokatuko da Orroagan eta horren ondorioz, larunbat zein igandean, N-634 errepidea itxita egongo da Zumaiatik Zarauzko noranzkoan, 07:00-16:00 ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011229 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Norvegiarako bidaia antolatu du jubilatu eta pentsiodunen elkarteak
Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Norvegiarako bidaia antolatu du bere bazkideentzat. Maiatzaren 22tik 28ra egingo da bidaia (7 egun eta 6 gau) eta fiordoak eta beste hainbat bazter ikusteko aukera izango dute.
Hegazkinez joango dira N... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011230 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbat honetan, 10:30etik aurrera, San Pedro parrokia ezagutzeko bisita gidatua egingo da. Ismael Manterola EHUko irakasleak eta artean adituak gidatuko du bisita eta, besteak beste, Antxietaren erretaularen eta Sasiola eta Elorriaga familien kaperetan dauden erretaulen inguruko azalpenak emango ditu.
Bisita honek pi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011231 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskuzko eta zesta puntako partidak jokatuko dira asteburuan Aitzurin
Gipuzkoa txapelketako partidak jokatuko dira ostiralean eta larunbatean Aitzuri frontoian. Eskuzko eta zesta puntako partidak izango dira. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011232 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo Eskubaloiak bere bazkideei dei egiten die Alondegian izango den ez ohiko batzarrera, azaroak 24, ostiralean izango da, arratsaldeko 18:00tan 1. deialdian eta 18:30tan 2. deialdian.
Bileran ikusiko diren gaien garrantzia dela eta, Pulpok bazkideei bertaratzeko deia egiten die. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011233 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herri batzarra egingo du zumaiako Sortuk larunbat honetan. Batzarra, 10:00etan izango da Inpernupe Elkartean, eta gosari goxo bat eskeiniko da elkartzen direnentzat.
Batzarrean, herri zein nazional mailan kurtso honetarako dauden asmoak azalduko dira.Zumaiako ezkertiar eta independentista guztiak daude gonbidatuta. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011234 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abenduaren 24an aterako da, urteroko legez, Gabon Korua Zumaiako kale eta txokoak Gabonetako abestiekin betetzera. Aurretik, baina, eztarriak berotu behar dira eta data hori bitartera entsegu saioak egingo dira bihartik aurrera.
Emakumeek eta gizonezkoek banatuta hasiko dituzten entsegu saioak. Emakumeenak azaroaren 15... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011235 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza ikasketetako bost ikaslek, Indian hiesa duten emakumeen alde crowdfunding kanpaina jarriko dute abian abenduaren 1ean, Hiesaren Aurkako Nazioarteko egunean.
Eneritz Arizmendiarrieta bergararra, Sara Anton debarra, Anne Campo eta Ainhoa Peña gasteiztarrak, eta Nagore Osa zumaiarra Mon... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011236 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Donejakue bideko erromesentzat bidelagunak izan ohi dira aterpetxeetan boluntario egoten diren pertsonak. Iaz zabaldu zuten Komentua kostako bideko aterpetxe modura, eta beste bat gehitu zioten ibilbideari. Gipuzkoako Donejakue Bidelagunen Elkarteak bere gain dauzka aterpetxearen ardura eta gestioa. Fernando Imazekin h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011237 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bada denbora bat parrokiko kanpaiek ez dituztela orduak ematen. Errezurako edo mezarako deia egiten dute kanpaiek, orduak ez, ordea.
Dirudienez, erlojuaren makinarian matxura bat izan da eta kanpaiek ez dituzte orduak ematen. Erlojua udalarena denez, udalak hartuko du matxura konpontzeko ardura. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011238 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errigora proiektuak emandako bi saski zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. 80 lagunetik gora izan dira zozketa honetan parte hartu dutenak.
Saridunak hauek dira: Joxean Etxabe Odriozola eta Imanol Urbieta Esteibar. Behin saskiak eskutan ditugunean zuekin harremanetan jarriko gara. Zorionak saridunei eta eskerrik ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011239 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak produktu ez labaingarriz estaliko du bihar Kale Nagusiko lurzorua, egun euritsuetan gertatzen diren erorketak eta irristadak ekiditeko. Lanak 08:00etan hasiko dira, eta 24 orduz itxiko da kalea ibilgailuentzat.
Kale Nagusia ibilgailuentzat itxita egongo da bihar egun osoz. Autoak Angeles Sorazu kaletik gora egin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011240 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bulegoko ordutegia 09:00etatik 13:00etara bitartekoa izango da, eta enpresa sustapen zerbitzua zein lan orientaziorako laguntza eskainiko zaie herritarrei.
Ohikoa den bezala, hileko hirugarren ostegunean, Zumaiako Enplegu Zentroak ateak zabalduko ditu herritarrentzat. Ordutegia goizeko 09:00-13:00 bitartekoa izango da ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011241 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Etxeetako zaintza lanaren alde informazio gunea jarriko du LABek ostegunean
Datorren azaroaren 16an eta 17an, ostegunean eta ostiralean, Urola Kostan zehar Lan duina bizi duina ekimen ibiltaria antolatu du LAB sindikatuak. Zestoan, Azpeitian eta Zumaian izango dira ekimenak, eta herri horietan jarriko dituzten infogune... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011242 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Taosako igerilari gazteek bi hitzordu izan zituzten asteburu honetan. Benjaminek Azpeitian, eta alebinek Legazpin.
Larunbatean Azpeitian jokatu zen benjamin eta KZL-ko testaren lehen jardunaldian, txikienek maila ezin hobea erakutsi zuten. Ikusle ugari hurbildu zen Azpeitiko Izarraitz igerilekura probak ikustera, eta g... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011243 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Zumaiak
Programazioari hasiera emateko Marienea Emakume Etxeak utzitako "Indarkeria matxista: ZUTIK EMAKUMEOK!" erakusketa zabaldu zen joan den asteazkenean Oxford aretoan, eta ikusgai egongo da hilaren 26a arte, egunero, 18:00etatik 20:00etara.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011244 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1989an jaiotakoek azaroaren 25ean edukiko dute bazkaria Aitzuri frontoiko jatetxean. Aurretik, 13:30ean, txikiteorako elkartuko dira.
Izenak emateko 40 euro sartu beharko dira honako kontu korrontean: ES39-3035 0037 43 0370052603 azaroaren 18 baino lehen. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011245 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udaberrian, iparraldeko herrialdeetan jatorria duen Nordic Walking kirolaren inguruko ikastaroa egin zen Zumaian. Azaroaren 19an, igandean, ibilaldia egingo da herriko hainbat txoko ezagutuz.
Nordic Walking kirol diziplina, bastoien laguntzarekin oinezko martxak egitea da. Iparraldeko herrialdeetan du jatorria eta gero... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011246 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 53. Behobia-San Sebastian lasterketa korritu zen atzo. Euriarekin hasi zuten korrika saioa izena eman zuten 30.000 korrikalari inguruk, baina karrerak aurrera egin ahala, eguraldia hobetzen joan zen. Zumaiako korrikalariak ere izan dira aurten Behobiako irteeran eta sailkapen onena Martin Amilibiak lortu du: 13. izan z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011247 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo Eskubaloiko taldeek azaroak 11 eta 12an lortutako emaitzak:
Astebukaera oso ona izan du Pulpo Eskubaloiak, bi taldek atsedenaldia izan dituztenez, hamar partidu ospatu dira, horietatik zazpi irabazi, bat berdindu eta bi galdu.
Labarra Taberna Pulpoko seniorrak Ormaiztegin irabazi eta lidertzan jarraitzen dute.
Eu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011248 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerdiko lehen itzulia gaur amaitu da Durango jokatutako saioarekin. Bertan hartu du parte Jon Maiak eta hirugarren egin du saioan. Lortutako puntuekin hurrengo itzulira pasatzea lortu du.
Urtero hartzen duen azokarako hilabete eskas falta dela, Durangoko Landako gunea kultur topaleku ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011249 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urteko azken odol ematea izango dugu Zumaiako Jubilatuen egoitzan, asteazken honetan izango da, arratsaldeko 17:30 tatik 20:30 arte. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011250 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Indarkeria matxistaren aurkako erresistentzia, Oxford aretoko erakusketan
Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a. Horren harira, zenbait ekintza antolatu ditu Zumaiako Udaleko Berdintasun sailak. Horietatik lehena Alondegiko Oxford aretoan zabaldu den argazki erakusketa da.
Bas... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011251 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aparkamenduen erregulazioaren inguruko bilera irekiak egingo dira datorren astean
Zumaiako alde zaharreko aparkamenduaren erregulazioa izan da uda honetako gai nagusietako bat eta behin lehen txanpa hori amaituta, Udalak sistemaren inguruko balorazio sakona egin eta datorren urteari begira sistema herri osora zabaltzek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011252 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Halako batean, nahi gabe, pausoek hondar artean dagoen landarera zaramatzate, inguruan beste ezer ez balego bezala. Gero esaten dute landareek lurra behar dutela errotu eta hazteko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011253 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 5.000 euroko diru-laguntza eman dio Harrera Taldeak Atenaseko Hotel City Plazari
Zumaiako Errefuxiatuen Harrera Taldeak bere elkartasuna adierazi nahi izan dio, errefuxiatuen drama humanitarioari erantzun alternatiboa ematen dion Atenaseko Hotel City Plazari, eta horretarako 5 000 euroko diru-laguntza emango dio.
Alter... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011254 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gazteak eta Memoria ekitaldian gonbidatuak
Gure herriaren memoria etorkizuneko belaunaldiei transmititzea zer garrantzitsua den jakinda, Eusko Jaurlaritzak abian jarri zuen Adi-adian programan aitzindariak izan ginen gure ikastetxean eta atzo, Gazteak eta Memoria ekitaldian parte hartu g... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011255 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta ikasleen lana ezagutu dugu DBH 3ko ikasleok Zientzia Astearen baitan, Donostian.
Geure eskuz ukitu eta geure begiz ikusi ditugu hainbat material berezi eta esperimentu. Bati baino gehiagori sartu digute zientzialari izateko harra. Ondo pasatzea baita ikasteko biderik onena! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011256 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Langileen erronkari buruzko hitzaldiarekin hasiko dira Gaztetxeko azaroko ekitaldiak
Zine eta musika saioak, eta hitzaldiak izango dira besteak beste azaro honetan Torreberri Gaztetxean. Hasteko, gaur bertan, Iparra mugimenduak antolatutako hitzaldia izango da.
Errusiar Iraultzaren 100. urteurrena betetzen dela eta esk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011257 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ezagun bati zera irakurri nion bere twitterrean: eskela batean hildakoaren ezizena jartzen den moduan, zer iruditzen sare sozialetako profila jartzen badugu?
"Falta dena!", esango dute askoek. Ukaezina da gizarte erabat digitalean bizi garela egun, eta horren ondorioa dela gure sare sozialetan islatzen dena. Alegia, gu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011258 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urteurreneko ekitaldiak izango dituzte asteburuan Pulpoko bazkideek
Pulpo elkartean gaur eguerdian hasi dituzte urteurreneko ekitaldiak. 12:30ean suziriak jaurtiki dituzte eta ondoren, ohikoa den bezala, olagarro zopa eman zaie bazkide eta bertaratu direnei.
Ekitaldiek asteburuan jarraituko dute. Arratsaldean, 16:30ean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011259 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | [ZOZKETA] Errigorako bi saski zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Errigora ekimenak emandako bi saski zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Beltz koloreko bi saski izango dira. Olioa, pikillo saltsa, esparragoak, alkatxofak eta beste hainbat kutixiz osatutako saskiak dira.
Zozketa hau Baleikeko bazkideen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011260 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteak gaur hasiko du denboraldi berria. Gaur parte hartuko dute taldeko bi txirrindularik pistako Bioracer Challengeko lehen jardunaldian.
Jubenil bat eta lau kadete izango dira aurten taldean eta otsailaren bukaeran hasiko den errepideko denboraldia prestatzeko pistako lehi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011261 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehenengo aldiz, helduen bertso eskola sortu da Zumaian. Asteartero biltzen dira Torreberriko lehen solairuan hamar bat lagun. Maialen Velarde eta Joanito Dorronsoro gidari harturik bertsoen munduan murgildu ez ezik, lagun arte apartaz gozatzen dute bertaratutakoek.
Aulkiez, sofaz, mahaiez, margoez eta beste hainbat el... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011262 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren asteartean, azaroaren 14an, Emakundek ekoiztutako Volar dokumentala eskainiko da Oxford aretoan, 18:30. Dokumentalaren proiekzioa azaroaren 25eko egunaren harira izango da.
Emakundek ekoiztutako lan honek indarkeria jasan duten 9 emakumeren testigantzak jasotzen ditu. Kontakizuna publiko egiteko sentitutako be... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011263 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sepulturak komunitate baten ispilu zirenekoak I: San Pedro Parrokiako San Bernabe kapera
Gure lurraldean, erlijio kristauaren barruan, hilotzak elizen inguruan ehorzten ziren garai batean. Burualdeko gertutasunean santu, elizgizon eta komunitateko pertsonaia nagusiak eta haien ondoren gainerako komunitateko kideak. Den... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011264 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igande honetan, eguerdiko 12:00etan, Gus marionetas konpainiaren Cletaren ametsa haur antzerkia izango da Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emanda, hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Hemen dituzue saridunak: Joseba Amilibia, Iera Urkidi Unanue eta Araitz Zubimendi. Zorionak! S... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011265 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskaldunon Egunkaria-k eta Berriak genero gaietan zer eragin izan duten ikertzeko, Martin Ugalde bekaren deialdia egin zuten maiatzean Berria fundazioak, Elkar fundazioak, Jakin-ek eta Martin Ugalde kultur parkeak. Bost proiektu aurkeztu dituzte -epaimahaiaren arabera, guztiak "maila onekoak"-, eta irabazleak Kattalin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011266 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ugari dira ikasturtea amaitu eta lan bila hasten diren gazteak. Askok ostalaritzan aurkitzen dute diru pixka bat irabazteko aukera. Hilabete gutxi batzuk iraungo dituen lana izan ohi da, udazkenarekin batera ikasketetara itzuli bitartekoa.
Turismoak gora egin du herrian, eta horrekin batera tabernetako mugimenduak. Hor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011267 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astebukaera honek berriro ere eskubaloiko sei partidu ekarriko ditu Zumaiko Lubaki Kiroldegira.
Larunbat goizean bi partidu izango ditugu, kadete eta infantil mutilen partiduak izango dira.
Larunbat arratsaldean Euskal Ligako kadete eta jubenil nesken partiduak izango ditugu.
Igande goizean infantil neska eta kadete mu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011268 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alboko etxean biziko dira, baina, askotan, gehiegitan, ezezagunak dira. Atarian topo egiterakoan, agian, edo agian ez, kasu egingo diogu elkarri, baina hortik ez gara pasako. Jarrera horiekin hausteko eta elkar ezagutzeko, Bizilagunak izeneko ekimena jarri zuen martxan SOS Arrazakeria elkarteak orain bost urte gizarte ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011269 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Institutuak eta Oikiako Eskola Txikiak eraikin berriak izango dituztela iragarri zuten instituzioek urriaren amaieran. Herri Eskolako zuzendaritzako eta guraso elkarteetako kideekin elkartu gara eta beraien beharren eta egindako borrokaren berri eman digute. Gaur plazaratuko dugun aldizkarian aurkituko duzue e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011270 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Txapelketaren barnean, eskuzko eta zesta puntako hainbat partida jokatuko dira asteburuan Aitzuriko frontoian. Igande arratsaldean federazioaren antolakuntzatik kanpoko partidak izango dira.
Asteburuko karteldegia ostiralean hasiko da alebin bigarren mailakoekin. Eskuzko partida izango da Zumaia 3 eta Gaztel... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011271 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Garbiñe Olaberria: "Kontsumo datuak ezagutzeak laguntzen du energia aurrezten"
Azaroan eta abenduan zehar, Gipuzkoako hainbat herritan 30 tailer egingo dira elektrizitate-kontsumoari buruzko datuak ezagutu eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko aholkuak emanez. Ostegunean izango da doako lantegia Zumaian, 17:30ean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011272 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oikian egingo den Eskola Txikien festarako arropa salgai jarriko da
2018ko ekainaren 10ean Oikian ospatuko da Gipuzkoako Eskola Txikien Festa. Hau dela eta, ikasle, guraso, irakasle eta herritarrak hasiak dira ilusio handiz egun hau antolatzen.
Egun hori ospatzeko festaren logoa duen zenbait arropa atera dute. Azaroare... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011273 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | [ZOZKETA] 'Cletaren ametsa' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu
Azaroaren 12an, eguerdiko 12:00etan, Gus Marionetas konpainiaren Cletaren ametsa haurrentzako antzezlana izango da Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Zozketan par... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011274 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Pedro parrokia Zumaiak duen altxorretako bat da. Haren sekretuak erakusteko, bisita gidatua egingo da azaroaren 18an, goizeko 10:30ean. Ismael Manterolak gidatuko du bisita hau. Izena aurrez eman beharko da Alondegia kultur etxean (943 861 056). | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011275 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igande honetan korrituko da 53. Behobia-Donostia lasterketa. Izen-ematea aspaldi itxi zen eta parte hartuko duten milaka korrikalariren artean (31.276 guztira), Behobiako irteera puntuan izango dira Zumaiako korrikalariak ere. Zehazki, 51 dira aurtengo lasterketarako izena eman duten zumaiarrak.
Aurten ere autobusa iza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011276 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dagoeneko igaro da Zumaiak TAO izan duen lehenengo udara. Aparkatzeko arazoak zirela eta, Zumaiako Udalak 2017ko udararako TAO sistema ezartzea erabaki zuen. Ekainaren 15etik irailaren 15eraino egon da indarrean sistema herriko lau eremutan: Alde Zaharra-San Josen, Larretxon, Arrangoleta-Amaiako plazan eta Ardantzabide... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011277 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 18 urtez azpiko emakumezkoen Euskadiko Futbol Selekzioak Aita Marin entrenatuko du bihar
Bihar, asteartea, azaroaren 7an, 16:00etatik 18:00etara, Aita Mari futbol zelaian, 18 urtez azpiko emakumezkoen Euskadiko Futbol Selekzioak entrenatuko du. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011278 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Turismo Planaren lehentasunak adosteko bigarren lan saioa deitu dute
Hainbat eragile eta herritar ari dira parte hartzen Zumaiako turismo eredua zehazteko prozesuan. Lehentasunak ezartzeko bigarren lan saioa egingo dute ostiralean.
Azken bizpahiru urteotan turismoak hartu duen indarra ikusita, zumaiarrak arduratuta age... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011279 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean jokatu zen ainguratutako ontzitik egindako XIII. arrantza lehiaketako, Zumaiako Klub Nautiko Sariko, laugarren eta azken proba. 13 ontzik hartu zuten parte. Goizeko 10:00etan abiatu ziren portutik eta ontzi barruan zihoazen bi lagunek sei orduko epea zuten ahalik eta arrain gehien hartzeko.
Aitz-txuri eta S... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011280 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ongizatea eta elkarbizitza bermatuko dituen turismoaren alde urratsak eginez
Turismo Planeko lehen laborategiaren emaitzei erreparatuz, erronka zein lehentasun ezberdinak planteatu dituzte herritarrek: elkarbizitza, ekintzailetasun turistikoa, tokiko sentimendua edota kultura-ekosistema, besteak beste. Datorren hilaren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011281 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Harraldean mareak harrapatuta geratu diren hiru lagun atera behar izan dituzte gaur. Eguerdi aldera izan da gertakaria. Bikote bat eta haien umea harrapatuta geratu dira Algorri eta Andikaerreka arteko kalan. Ikusita ezin zutela brankada berriro pasa, larrialdi zerbitzuei deitu diete.
Gurutze Gorria eta Ertzaintza bert... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011282 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna ospatzen da. Datuen arabera, Espainian zortzi orduro emakume bat bortxatua da; eta Mexiko eta beste zenbait herrialdeetan gauza bera bi orduro gertatzen da. Horrez gain, emakumeen %70 baino gehiagok jasan izan dute edo jasango dute kaleko jazarpen edo erasoare... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011283 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arraunlari senior gizonezkoek bihar hasiko dituzte entrenamenduak
Atsedenaldia amaitu da. Senior mailako gizonezko arraunlariek bihar hasiko dituzte entrenamenduak Xabier Zulaikaren aginduetara. Aurrez arraunean aritu direnak eta inoiz paladarik eman ez dutenak, denak, ongietorriak izango dira. 19:00etan da hitzordua, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011284 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Argindar kontsumoaren informazioa eskuratu eta kontrolatzeko saio praktikoak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Zumaiako Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011285 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Osa Goikoetxeak Munduko Kopako finala jokatuko du bihar, Ekhirekin
Iñaki Osa Goikoetxeak eta Ekhik zesta puntako Munduko Kopako finala jokatuko dute bihar, Biarritzen. Espainiako selekzioko ordezkariek Frantziako ordezkari bezala jokatuko duten Olharan eta Etcheto izango dituzte aurkariak. Partida 22:00etan jokat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011286 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astebukaera honetan alebinen lagunarteko partiduak aipatuko ditugu, 2017-18 denboraldian lehen partiduak ospatu dituzte eta. Gure gaztetxoak hasi dira partiduak jokatzen, ilusioz beteta.
Ligako hamabi partidutatik, zazpi irabazi, bi berdindu eta hiru galdu dituzte. Seniorrak etxetik kanpo merituzko garaipena lortu dute... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011287 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | [EGUNERATUTA] Bi hilabetez itxita egon da Aita Mari zinea intsonorisazio lanak egiteko. Behin lan hauek amaituta, zinea ostegun honetan zabalduko da berriro. Verano 1993 pelikula emango da ostegunean eta Handia asteburuan.
Hasiera batean asteazkenean zabaltzeko asmoa zegoen, baina, nahiz eta intsonorisazio lanak amaitu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011288 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | DBH 2ko ikasleok egun pasa ederra egin dugu Pasaian: Albaola Itsas Kultur Faktoria, Mater museoa, badian zeharkaldia... Denetan onena, baina, lagunartea izan da: gure arteko batasuna sendotzen dugu honelakoekin. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011289 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Finalerako sarrerak hartuta dituztenentzako oharra da hau. Zumaiako Bertso Eskolak ez du Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera joateko autobusik antolatu, Bertsozale Elkarteak jarriko dituelako autobus piloa, eta horietako bat Zumaiatik igaroko delako; 14 € balio du txartelak. BECen bertan bazkaltzeko aukera ere emat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011290 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Paolaldeko dikera egindako bisitan, Oier Korta alkatea eta Arantxa Tapia sailburua izan dira gaur arratsaldean. Egin diren lanekin gustura agertu dira biak.
"Itsasoaren aurrean ezin da ezer ziurtatu, baina espero dugu behin betiko konponketak izatea", aipatu du Oier Korta alkateak. Pozik dago Eusko Jaurlaritzak obra ho... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011291 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uste baino luzeago joan dira lanak, baina urte bukaerarako zabalik izango dela aurreikusten dute obrako arduradunek. "Dikea konpondu ez ezik, sendotu ere egin dugu", adierazi dute arratsaldean egin den bisita gidatuan. Bihar, 11:00etan, bisita egiteko beste aukera bat izango da.
Herritarrentzat zuzendutako bisita gidat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011292 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko benjamin eta alebin neskek Mutrikun jokatu zuten igandean
Zumaiako Futbol Eskolako benjamin eta alebin neskek pasa den igandean Mutrikun jokatu zuten. Biek irabazi zuten eta pozik bueltatu ziren Zumaiara. Argazkian benjamin nesken taldea.
Bestalde, hurrengo igandean, urriaren 29an, Aita Mari futbol zelaian F... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011293 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kataluniako independentzia adierazpenagatik topa egingo da iluntzean
Mollaberriko zubian, Gure Esku Dago, ELA, LAB, ESK, EAJ eta EH Bilduk deituta, Kataluniaren independentziaren aldeko topa egingo da 20:30ean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011294 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2018an martxan jarriko den zabor bilketa sistema berriaren kanpaina aurkeztu da
Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten bost herriek bat egin dute bide honetan, eta guztiek jarriko dute otsailaren 1ean martxan zabor bilketa sistema berria. Sistemarekin birziklatze-tasa handitzea da nahia, eta horretarako herritarren ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011295 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ainhoa Larrañaga Pulpo Eskubaloiko kadete mailako atezaina, Espainiko promesas selekziorako deitu dute
Pulpoko atezaina den Ainhoa Larrañaga espainiko promesak selekzioak deitu du, Espainiako nazioarteko txapelketan parte hartzeko. Txapelketa azaroaren 20tik 25era ospatuko da Kantabriako Camargo herrian eta bertan Alem... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011296 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Tapa pala II' saioak irabazi du 2017ko Tokikom sarien ikus-entzunezko onenaren saria
Gaur goizean Usurbilgo Sutegi antzokian banatu dituzte Tokikom 2017 sariak, eta udan zehar Felix Aizpuruak gidatu duen 'Tapa pala II' saioak jaso du ikus-entzunezko onenaren saria. Arrauna ikuspuntu didaktiko batetik aurkeztea izan da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011297 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskaerak bi modutara egin daitezke: Errigorako webean, edota, Inpernupe tabernan. Azken eguna azaroaren 14a izango da, eta erosketen %25 Nafarroa Hegoaldeko euskalgintzari emango zaio.
Errigorak proiektu berean biltzen ditu honakoak: batetik, Nafarroa hegoaldeko nekazariak eta gertuko ekoizleak; bestetik, nafar erriber... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011298 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herritarren eskura jarriko dira herriko lorategietatik aldatutako loreak
Negua iristear dagoela, Zumaian, lorategietako loreak aldatzeari ekin diote; udakoak kendu eta negu sasoiko landareak landatzen hasi dira. Horiek horrela, datorren asteartean, zumaiarrek, Eusebio Gurrutxaga plazan eskuratu ahal izango dituzte, goi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011299 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alex Urangak ez du finalerdietara pasatzea lortu du Fronton proban
Alex Uranga final laurdenetan kanpoan geratu da Kanaria Handiko Galdar hirian jokatzen ari den Fronton King proban, World Bodyboard Tourreko azken hitzorduan. Zumaiarrak ezin izan du Jacob Romero hawaiiarraren aurka.
Bezperan bi txanda irabazita pasa ze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011300 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "700 pertsona bizi gara Arroa Behean eta kaiola baten barruan gaude"
Urolaren bailarako bidegorri sarea osatzea eskatzeko martxa bat egingo da larunbat honetan. Zumaiatik eta Lasaotik aterako da adar bana eta autopistako biribilgunean egingo dute topo. Aurretik, atzo, Arroa Beheko bidegorriaren aldeko taldeak deituta, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011301 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Taosa Igeri taldeko seniorrek azaroaren 3an hasiko dituzte berriro entrenamenduake
Itsas zeharkaldi denboraldia amaitu eta atsedenaldi txiki baten ostean, hurrengo ostiralean hasiko ditugu berriro entrenamenduak Lubaki kiroldegian. Pasa den urtean bezala, Ainhoa Murua eta Jon Unanue izango ditugu entrenatzaile modura.
... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011302 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar eta etzi Oxford aretoan egingo diren jardunaldietan Espainia osotik etorritako hizlariak izango dira askotariko diskriminazioaz hitz egiten. Egoera horien aurrean ekintza feminista eta intersekzionalitatea dira ardatz.
Bihar arratsaldean eta larunbat goizean Compi jardunaldiak egingo dira Zumaian. Espainiako emak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011303 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa izango da Zumaiatik
Azaroaren 12an korrituko da aurtengo Behobia-Donostia krosa. Aurreko urteotan bezala, autobusa izango da korrikalariak Behobiako irteera puntura eramateko eta, behin lasterketa amaituta, etxera bueltatzeko.
Izen-ematea zabalik dago dagoeneko Lubaki kiro... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011304 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baztaneko bidaiako xehetasunak emateko bilera egingo du Beheko Plaza elkarteak
Azaroaren 4an Baztanera joango dira Beheko Plaza elkarteko bazkideak. Bi autobus bete dituzte irteera honetan parte hartuko duten jubilatu eta pentsionistekin. Aurretik, azaroaren 2an, autobusetako eserlekuak zozkatzeko eta irteerako xehetas... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011305 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo Eskubaloiko taldeen Urriak 28 eta 29ko partiduen ordutegia:
Pulpo Eskubaloi taldeek astebukaera honetan ere partiduak izango dituzte, senior mailatik hasi eta alebin mailara arte.
Ligako sei partidu izango dira Zumaian, Lubaki kiroldegian larunbat goizean bi eta arratsaldean hiru partidu izango ditugu.
Ligako azk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011306 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Solasaldi irekia: Nondik dator eta nora doa kosmosa, materia, dena?
Hitzaldi honetan Unibertsoaren instrukzio-liburuko orri berezi batzuk erakutsiko dira. Hauetan idatzita daude Unibertsoaren oinarrizko lege fisikoak; Unibertsoa nolakoa den adierazten dituztenak. Oraindik zalantza guztiak argitzeko aurrean bide luzea i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011307 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | World Bodyboard Tourreko azken proba jokatzen ari dira egunotan Kanaria Handian, Fronton King delakoa. Alex Urangak gaur jokatutako bi txandak irabazi ditu eta final laurdenetara pasa da.
Pasa den astean jokatu ziren txapelketa honetako lehen txandak, eta Urangak ez zuen hasiera ona izan: azkena izan zen lehen txandan.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011308 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Institutuak eta Oikiako Eskola Txikiak eraikin berriak izango dituzte
Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren elkarlanaren ondorioz, Bigarren Hezkuntzara zuzendutako eraikin berria egingo da Sagarbideko eremuan. Oikiako Eskola Txikiak, era berean, solairu bakar bat izango duen eraikinaren tramitazioa abiatu du. Obra... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011309 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaixotasun mentalen inguruan hitz egin zuten atzo ETB-1ko Ur handitan saioan. Bere esperientzia partekatu zutenetako bat Luisa Etxeberria zumaiarra izan zen. 54 urteko emakume honi duela zazpi diagnostikatu zioten desoreka bipolarra. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011310 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa izango da bihar, osteguna, 17:30etik aurrera Alondegiko haur liburutegian. Ixabel Agirresarobek Joxe Moxe kaitarrarenean izandakoak izeneko saioa emango du. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011311 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Brinkolatik Zumaiara, Aizkorriren magaletatik Itzurunera; 45 kilometro inguruko bidea bizikletaz egin ahal izateko Arroa Beheko tartea osatzea baino ez da falta. Azken hilabeteotan egin diren aurrerapenak kontatu eta mezu bat eman digute arroarrek: batu herri guztiak eskaerara, onura denontzat izango da eta.
(Erreporta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011312 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maydayterraneo-Aita Mari Zubia misioarekin bat egin du Harrera Taldeak
Zumaiako Errefuxiatuen Harrera Taldeak 2017ko urte honetan ekitaldi bat baino gehiago egin du errefuxiatuek bizi duten egoera salatu eta haiekiko elkartasuna adierazteko. Otsailean, Orain da atzo leloa ikur, Zumaiatik 1937an, kanporatuak izan ziren ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011313 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Herriko komunikabideetako langileok bat egin nahi dugu Kataluniako hedabide publikoetako langile eta ordezkariekin, eta Kataluniako Kazetarien Kolegioak zabaldutako agiria geure egin, Espainiako Gobernuak TV3, Catalunya Radio eta ACNren gainean iragarritako esku hartzea salatzeko.
Hemen bildu garen komunikabidee... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011314 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia-Getaria neguko XXI. bela liga hasiko da larunbat honetan, Getarian. Liga hau Zumaiako Klub Nautikoak antolatzen du eta 2018ko apirilera bitartean jokatuko da.
Hamabi estropada egingo direla aurreikuste dute antolatzaileek. Larunbatetan jokatuko dira hamabost egunean behin. Hauetatik bost estropada Zumaian egingo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011315 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ZTTko zuzendaritzak asanblada informatibo bat antolatu du, datorren ostirala urriak 27, Branka aretoan 19:00etan. Triatloian hasi nahi dutenentzat bideratuta dago asanblada hau.
Parte hartutako duatloi eta triatloi guztietako izenematearen dirua itzuliko zaie denboraldi amaieran.
Igeriketako ikastaroa ere antolatu du Z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011316 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskualdeko langile eta langabetuentzat bi ikastaro antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak
Urola Kostako Udal Elkarteak azarorako bi ikastaro antolatu ditu eskualdeko langile eta langabetuentzat. Hauek dira eskaintzen dituzten ikastaroak: laneko arriskuen oinarrizko ikastaroa eta orga jasotzaileko operadorea. Bi kas... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011317 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostegunean Biarritzen hasiko den Munduko Kopan hartuko du parte Iñaki Goikoetxeak
Ekhi bikotekidearekin batera, Espainiako selekzioaren izenean jokatuko du puntista zumaiarrak. Munduko Kopako bosgarren edizioa izango da eta Espainia, Mexiko, Frantzia eta Kuba izango dira herrialde partaideak. Urriaren 26tik 31era iraun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011318 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiral arratsaldean zesta puntako bi partida izango dira, eta larunbat arratsaldean, berriz, eskuzko lau.
Pilotazaleek sei partidez gozatzeko aukera izango dute asteburuan Aitzuriko frontoian. Ostiralean ekingo zaio asteburuko kartelerari. Hala, zesta puntako bi partida jokatuko dira 19:15etatik aurrera. Lehenengo par... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011319 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Luisa Etxeberria izango da gaur gaueko 'Ur Handitan' saioko protagonistetako bat
Asteartero bezala, 'Ur Handitan' saioa izango da 22:30etatik aurrera ETB1-en. Gaurko programako gaia gaixotasun mentalak dituzten pertsonen egunerokoa kontatzea izango da. Horietako bat da Luisa Etxeberria, desoreka bipolarra duen zumaiarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011320 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udal Kultura Sailak deituta, Gabonetako ekitaldiak antolatzeko bilera egingo da gaur, 19:30etik aurrera, Alondegian. Aztertuko diren gaien artean Gabon korua, Erregeen kabalgata eta jaiotza izango dira. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011321 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Anna Gabriel eta David Fernandez, asteburuan egingo den Deba-Reus topaketetan
Urriaren 27, 28 eta 29an Reusetik (Tarragona) 350 lagun inguru hurreratuko dira Debara eta ekintza kultural zein politikoz betiriko egitaraua antolatu du Deba Reus Komisioak. Izango diren ekitaldien artean, igandeko solasaldia izango da. Bert... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0011322 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Batxi 1ekook gozatu ederra hartu dugu Azpeitia aldera joanda! Noiz dugu hurrengoa? Argazkiak HEMEN. | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.