id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0012123 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dantzaren nazioarteko hilabetea da maiatza eta azken urteotan bezala, Maiatza Dantzan ekimena jarri du martxan Astindu dantza elkarteak. Hasteko, larunbat honetan bertan, Astindu beraren eguna izango da.
Freedance-en masterclass bat izango da larunbatean. Irakaslea Janire Bracamonte izango da eta hastapen mailakoa izan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012124 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Donostian ostiralean ezabatutako mural berdina egin genuen elkartasunez larunbatean. Herritarren artean eragin duen kontrakotasuna dela eta, Donostiako alkateak berak (EAJ) murala ezabatzearen aurka agertu behar izan du. Zumaian, berriz, bigarren aldiz zentsuratu dute Mikel Laboaren omenezko mural bat. Eta begiratu nol... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012125 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emaitza oso onak lortu dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek aste bukaera onetan.
Aipatzekoa Infantil mailako Kalari Tabernako neskek Gipuzkoako txapelketarako finalera sailkatu direla. Lehia gogorrean Leizaran Eskubaloiari 15-14 irabazi ondoren, finalean izango dira. Zorionak neskak!
Finala datorren aste bukaeran izango d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012126 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo Donostian zentsuratutakoa gaur gurera ekarri dugu elkartasunez: aupa Mikel!
Berriz Mikel Laboa Zumaian, oraingoan santelmoetako zapia jantzita. Alkateak Zumaian sarrarazi nahi duen Mozal Ordenantza berdina erabiliz, atzo Donostiako Udalak zentsuratu du Mikel Laboaren omenez Antiguon herrikideek aspaldi egindako mu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012127 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Herri Eskolak hau guztia ziurtatzen dizu: Zumaiako batxilergo eskaintzarik zabalena,
Unibertsitatean edo goi mailako zikloetan edozein bide egiteko aukera guztiak eta 30 urteko esperientzia selektibitatea prestatzen. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012128 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jumping estiloko barraka bat eta puzgarriak izango dira bihar Gernika parkean. 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango dira martxan eta doan parte hartu ahal izango da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012129 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo Elkarteko Mariano Gomez eta Patxi Fernandez sukaldariek prestatutako olagarro zopa izan da gaur jokatu den lehiaketako onena, epai-mahaiak erabaki duenez. Bigarren postua Anaderentzat izan da eta hirugarrena Inpernuperentzat.
"Gaur lan zaila izango duzue", bota die antolaketa taldeko sukaldari Chamorrok epai-maha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012130 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoetako asteburua paregabea izan zen, baina repetizioetarako ez da berdina izango. Euria faltan bota zuenarentzat oraingoan izango du berea. Ez dira egun euritsuak izango, baina bai egingo duela momentu batzuetan.
Gainera, haizea ere zakar ibiliko da zenbait uneetan. Larunbatean hego-ekialdeko haizea nagusituko d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012131 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mahai politiko-teknikoak hautatutako bost proiektuen inguruko balorazioa irakurri zuen Gorka Arregi udal arkitektoak San Joseko bizilagunekin egindako bileran.
Ondo ibili: "Xumetasuna lortzen du. Ormigoizko arkua du eta egurrezko pasarela. Irudi aldetik eta egiteko erraza".
Lau teilatu gainean: "Gehiegizkoa eta ingurum... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012132 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Joseko igogailurako lanak 2018ko lehen hilabetetan hastea aurrikusten du Udalak
Ideia lehiaketara aurkeztutako bost proiektuen artean erabaki dezakete bizilagunek, Hogarrean, asteartera bitartean. Atzo arratsaldean bildu diren udal ordezkariak San Joseko bizilagunekin eta lanak 2018ko hasieran ekitea aurreikusten d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012133 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikasturteko azken tertulia badator, ostiral honetan (hilak 28) Maria Jose Aranaren eskutik, eta gaia, honakoa: "ESPIRITUALIDAD Y FEMINISMO. ESTRUCTURAS MACHISTAS DE PODER EN LAS RELIGIONES". | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012134 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den egunotan Zumaiako Futbol Taldeko kadeteetako atezain postuan jokatzen duen Maialen Aguirrek Realeko lehen taldearekin entrenatu du.
Maialenek 15 urte besterik ez ditu eta Realeko lehen taldearekin entrenatzea esperientzia oso baliagarria izan da berarentzat. Realaren deialdi gehiagotan sartzea espero du. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012135 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar arratsalderako iragarrita zegoen BERTSOTAN JAI saioa ez da egingo azkenean, ezin izan direlako nahikoa talde osatu.
Eragozpenengatik barkamena eskatu nahi dugu, eta sanpedroetan antzeko jardueraren bat antolatzeko asmoa dugula agertu ere bai. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012136 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Debagoieneko Puntua aldizkarirako Xabier Letona kazetariak Zumaiako zentsuraren harira orain aste batzuk idatzitako artikulua.
Askatasunaren horma, subertsioarena, adierazpen askearena, sumin-artearena... Nola deitu beharko genuke herritarrek hamar hilabetez Zumaian 28 aldiz margotu duten pareta? Kalea Guztiona Da ekim... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012137 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren larunbatean, hilak 29, Getariako triatloiaren III. edizioa ospatuko da. Triatloia 16:00etan hasiko da eta gutxi gora behera 18:30era arte luzatuko da. Lasterketak, ordea, hainbat trafiko mozketa eragingo ditu eskualdean.
Zumaiatik Meagara: Oikiatik errepidea zabalik egongo da, baina arretaz gidatu beharko da, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012138 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Telmoko errepikapenetan Pulpo eskubaloiko partiduak izango dira:
Lubaki kiroldegian 4 partidu izango dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek, eta horietatik 2 derby.
Ostiralean hasita, Gipuzkoako kopa jolasten ari diren kadete neskak, Brakys Pulpo eta Trapaia Taberna Pulporen arteko derbya izango dugu.
Ondoren, Gipuzkoak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012139 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar, apirilaren 27an, 'Bidea' batzokiak ateak zabalduko ditu hilabeteetan itxita egon ostean. Inaugurazio festa bat egingo dute jabe berriek, 18:00etatik 20:00etara.
Yuli Aparicio eta Cristian Gonzalez sukaldariak izango dira batzoki eraberritua kudeatuko duten pertsonak. Ostalaritza munduan esperientzia handia dute ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012140 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Olatz Goiburu eta Jose Luis Elexpe 'Pelex'-ek ostiralean zabalduko dute 'Gorputzak' izeneko erakusketa Oxforden. Gorputza zentzu anbiguoan hartuta, pintura eta eskultura uztartuko dituen erakusketa zabala izango da. Maiatzaren 14a arte izango da ikusgai honako ordutegian: egunero, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburu e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012141 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur goizean, Marta Pascual Ikerbasqueko ikerlariaren hitzaldia izan dute, ingelesez, Batxilergo lehen mailako, ZHEko eta DBH4ko ikasleek eta irakasleek.
Besteak beste, aldaketa klimatikoa zer den, aldaketa klimatikoaren ebidentzia bio-fisikoak zein diren edota bere eragina hainbestekoa ez izateko zer egin daitekeen ik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012142 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurtengo ikasturtea amaitzeko bi hilabete eskas gelditzen direlarik, jada datorren urtekoan pentsatzen hasiak gara. Horrekin lotuta, Zumaiako haurreskolek, Arrangoleta eta Eskola txikiak, hain zuzen ere, datorren asteartean zabalduko dute izen emate epea. Maiatzaren 2tik 12ra bitartean, gurasoek zentroan bertan matriku... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012143 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Mami Lebrun' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Maiatzaren 5ean Xake Produkzioak taldearen Mami Lebrun antzezlana izango da Aita Mari zinean (22:00etan). Udal kultura sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Zozketan parte hartzeko hon... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012144 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Zer marraztuko zenukete Erribera kaleko horman?" bertso saioa Zumaian
Agin Laburu, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Etxahun Lekue, Andoni Egaña eta Jon Maia aritu ziren kantari 2017ko santelmoetan. Bertso saioko lehen gaia Zumaiako alkatearen zentsura izan zen. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012145 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñigo Garcia: "Pelikula baten kontestuan bizitza erreala sartzen saiatu naiz"
Arkitektoa lanbidez, Iñigo Garcia Big Boy taldeko kidea ere bada (bereak dira abestien hitzak) eta zenbait film labur ere zuzendu ditu. Bi txirula da idatzi eta zuzendu duen lehen film luzea. Pelikula amaitzeko, soinu eta kolore lanak egitea ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012146 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Garcia anaiak 25 urte baino gehiago daramatzate herriz herri, festaz festa, haur eta gaztetxoen gozamenerako. Gaztetan, barraketako lana probatze aldera hasi ziren, gustatu, eta egun negozio propioak dituzte. Santelmoekin hasten dute denboraldia, eta Orion amaitzen dute abenduan, San Nikolasetan.
Juan Carlos eta Miguel... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012147 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Agin Laburu, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Etxahun Lekue, Andoni Egaña eta Jon Maia aritu ziren kantari Pasa den ostiralean. Eta, nola ez, Zumaiako alkatearen zentsura aipagai izan zuten behin baino gehiagotan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012148 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Artolak jokatuko du Buruz Buruko txapelketako final-laurdenetako partida Irribarriaren aurka, gaur Zumaian Unai Lasori 22-13 irabazi eta gero. Artolak aitaren batean utzi du partida erabakita, 20-5 aurreratuta; Lasok izan du bere piztualdia, baina ordurako alferrik zen. Lehen partidan, Victorrek eta Imazek irabaz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012149 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur arratsaldean Aitzurin jokatuko den pilota jaialdiko lehen partidan aldaketak egin behar izan ditu Asegarcek. Arretxe II.aren ordez Victorrek jokatuko du, eta Larunberen partez Imazek. Bestalde, karteletan jaialdia 17:00etan hasiko dela dioen arren, 17:30ean hasiko da lehen partida. 17:00etan takilak irekiko dira s... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012150 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Telmoko festen astebukaeran Pulpoko taldeek izan dituzten emaitzak hauek izan dira:
Astebukaera honetan Zumaian ospatu da Euskal Ligarako igoera fasea, bertan izan diren emaitzak eta sailkapena onakoak izan dira:
Sailkapeneko lehen bi taldeak sailkatzen direnez, Pulpoko bi taldeak hurrengo urtean Euskal Ligan izang... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012151 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoek banderaren igoerarekin egingo dute eztanda gaur gauean
Santelmo bezpera dugu gaur, eta ohi denez, banderaren igoera egingo da gauerdian Kofradian. Aurten, Jose Luis Urruzuno arrantzale ohia izango da ohorea izango duena. Joxe Migel Irigoienek ere bere omenaldia jasoko du 23:30ak aldera Kofradian bertan.
Arbu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012152 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Costa Club, Formula de Salon elkartearen eskutik, XIX. San Telmoak Scalextric jardunaldia izango da igandean, goizez eta arratsaldez. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012153 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Game of Thrones' telesailaren 7. denboraldiko argazki sorta bat argitaratu du HBO kateak
HBOk kaleratu berri duen argazki bilduman, Itzurunen grabatutako eszena batzuk ikusi daitezke.
Telesailaren jarraitzaleek aipatzen dutenez, Daenerys Targaryenen gaztelua aurkitzen da Itzurun hondartzan. Argazki honetan behintzat, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012154 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Laugarren errondara sailkatu da Imanol Yeregi Zarautz Pro surf txapelketan
Zarautzen jokatzen ari den nazioarteko surf txapelketako hirugarren erronda gainditu du Imanol Yeregi zumaiarrak. Kanporaketako onena izan da, Aritz Aranburu, Ugo Robin (Frantzia) eta Leon Glatzerren (Alemania) aurretik. Yeregik eta Aranburuk eg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012155 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Artolak eta Lasok aukeratu dituzte asteleheneko partidarako pilotak
Eskuz Banakako Txapelketaren final zortzirenetako partida izango da Zumaiako Aitzuri pilotalekuan jokatuko dutena. Pilota biziak aukeratu dituzte, eta frontoiarekin gustura azaldu dira bi pilotari gazteak.
Ikusmina piztu du Iñaki Artola eta Unai Lasore... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012156 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Badatoz santelmoak, eta EH Bildutik ondo pasatzeko opa nahi dizuegu zumaiarrei eta kanpotarrei.
Festak festa izan behar du, parrea eta algara, eta denon esku dago hala izatea.
Ez dugu nahi eraso sexista bakar bat ere, eta hori ere bakoitzaren ardura da.
Neskaren sakelekoak dituen mezuak begiratu, bere janzkera kontrola... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012157 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Futbol Taldeak antolatuta, maiatzaren 27an, JON DOMINGUEZ MEMORIALA jokatuko da Aita Mari Futbol Zelaian. Jubenil mailako futbol txapelketa honetan Real Sociedad, Athletic de Bilbao, S.D. Eibar eta Zumaiako Futbol Taldeak parte hartuko dute. Sarrera doan izango da. Hurrengo egitaraua izango du: MAIATZAK 27, la... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012158 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inorekin hitz egin gabe Zumaiako Udalak herritarroi inposatu nahi digun Mozal Ordenantza berdina dago indarrean Donostian. Hiritarren, taldeen eta kaleko artisten aurkako isunak ugariak dira hiriburuan, era askotako informazio, aldarrikapen edota adierazpen artistikoak kalean konpartitzeagatik. Donostiako isunen atzean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012159 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astelehenean jokatuko dute Artolak eta Lasok Aitzurin buruz buruko txapelketako final-zortzirenetako partida, santelmoetako jaialdiaren barruan. Gaur 16:00etan Aitzurin izango dira bi pilotariak pilotak aukeratzen. Ondoren, 17:00etan, salgai jarriko dira sarrerak frontoiko leihatilean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012160 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jose Luis Urruzuno: "San Telmo kalean bizi ginenok lan asko egiten genuen Santelmo egunean dena prest izateko"
Aurtengo Bandera igotzearen ohorea Jose Luis Urruzuno arrantzale ohiari egokitu zaio. Sorpresaz eta errespetuz jaso du lan honen agindua. "Oraindik ez diot tankera hartzen, ez dakit zehazki nola egin behar dud... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012161 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errefuxiatuen Harrera Taldeak Santelmotako zapiak salduko ditu gaur arratsaldean
Salmenta tokia Erribera kalean jarriko dute, 19:30ean. Zapiak 4 eurotan salduko dira eta larunbatean ere izango da eskuratzeko aukera.
Zumaiako Errefuxiatuen Harrera Taldeak, Santelmoetako zapi pertsonalizatuak salduko ditu gaur eta larunb... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012162 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten santelmoetan giro ezin hobea espero dugu, tradizioarekin bat ez badator ere ez zaigu gehiegi inportako gehienoi, baina euririk ez da espero oraingo datuekin eta gainera nahiko ziurtasun handiarekin.
Egoera orokorra egonkor mantenduko da hilaren 25arte, antizikloia Britainiar uharteetan finkatuta. Horrela fronter... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012163 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo Eskubaloiko taldeek Iruñea, Agreda, Corrales de Buelna eta Hondarribiko txapelketetan parte hartu dute.
Aste santuko oporrak aprobetxatuz, hainbat txapelketa ospatzen dira herri ezberdinetan. Pulpo Eskubaloiko taldeek honako txapelketetan parte hartu dute:
Corrales de Buelna: Pulpoko maila gazteenak parte hartu d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012164 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zortzi urterekin prestatu zuen bere lehen platera eta hamarkada bat geroago Basque Culinary Center sukaldaritzako unibertsitatean ikasketak egiten ari da. Sormenak, irudimenak eta hartu beharreko arriskuek berebiziko garrantzia duten mundu horretan leku bat aurkitu nahian dabil Maria Amundarain zumaiarra. Harekin egon ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012165 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gazteei zuzendutako prebentzio programa jarriko du martxan Udalak Santelmoetan
Botiltzarra izeneko programa ibiltariaren helburua batez ere gazte eta nerabeen alkoholaren kontsumoa murriztea da. Bide batez kontsumo horrek sor ditzakeen arriskuen inguruan informatu eta kontzientziatzea ere lortu nahi da. Lehenengo aldiz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012166 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko Errendimentuzko Alebin Mutilen Taldea bikain aritu zen Jose Angel Iribar Txapelketan
Pasa den ostiralean, Zarautzen jokatutako Jose Angel Iribar Txapelketan, Zumaiakoko Errendimentuzko Alebin Mutilen taldea oso ondo aritu zen. 16 taldek parte hartu zuten eta lehen postuak lortzeko hiru kanporaketetan penalti... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012167 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko Infantil Txiki Taldea Gonzalo Urkia Txapelketan garaile
Pasa den larunbatean Zarautzen ospatu zen Gonzalo Urkia Txapelketan Zumaiakoko Infantil Txiki taldeak garaipena lortu zuen. Real Sociedad eta S.D. Eibar bezalako talde indartsuak parte hartu zuten txapelketa honetan baina talde zumaiarrak bereganatu zue... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012168 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten 26 pilotarik eman dute izena herriko pala txapelketan parte hartzeko. Lehen hiru partidak gaur arratsaldean jokatuko dira Odietan, 18:00etatik aurrera. Aurten ez emakumeen txapelketarik izango. Hauek dira lehen bost jardunaldietako partidak:
Parte-hartzaileak lau multzotan banatu dituzte. Aurrena ligaxka bat jok... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012169 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astelehenean eta asteartean jokatu zen Gipuzkoako Surf txapelketa Zarauzko uretan eta ZISKEko gazteek maila ezin hobea erakutsi dute.
Gizonezkotan, eta 14 urte azpiko mailan, Luken Kortak hirugarren postua lortu zuen. Nesketan berriz, 12 urte azpiko kategorian, Janire Gonzalez-Etxabarri lehenengoa izan zen. Bere ahizpa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012170 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hau da San Telmo egunean Beheko Plaza abesbatzak ermitan kantatuko duen egitaraua
San Telmo egunez ermitan egin ohi den meza nagusian (10:30ean) kantatuko du aurten ere Beheko Plaza abesbatzak. Agustin Zubimendi zuzendariak helarazi digu kantuen egitaraua.
-Gloria: AINTZA ZERUETAN. A. Elustondo. (Herria eta korua 4 a.n... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012171 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero bezala, Santelmoen lehen egunean, bertso jaialdia izango da Aita Mari aretoan, 22:30ean. Sarrerak aurrez daude salgai Turismo bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan, 8 euroan.
Sei bertsolarik girotuko dute festen lehen gaua. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Etxahun Lekue, Sustrai Colina, Agin Laburu eta Jon Mai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012172 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gainean dauzkagu santelmoak. Hemen kontsulta dezakezue aurtengo jai egitaraua:
OSTIRALA 2122:30ean, Aita Marin bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Etxahun Lekue, Sustrai Colina, Agin Laburu eta Jon Maia. Gai-jartzailea: Unai Manterola.22:30ean, Txosna eremuan kontzertuak: Tecno gaua.LARUNBATA 2211:00etan, Uda... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012173 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak jakinarazi duenez, ostegunean Enplegu Zentroa itxita egongo da, Pazko Astea dela eta. Apirilaren 27an egongo da zabalik. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012174 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostegunean jarriko dira salgai San Telmo eguneko pilota jaialdiko sarrerak
Apirilaren 24an esku pilotako bi partida jokatuko dira Aitzuri pilotalekuan, 17:30ean hasita. Sarrerak ostegunean jarriko dira salgai frontoian bertan, 17:00etatik 19:00etara, 20 euroan. Jaialdiaren egunean, 17:00etan irekiko da leihatila.
Jaial... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012175 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Itsasoko argia: Azkeneko farozainen historia' dokumentala izango da bihar Alondegian
Dokumentala 19:00etan hasiko da, eta ondoren, Itsasoko Itsasargien Lagunak Elkarteko kide batzuekin solasaldia egongo da.
'Itsasoko argia: Azkeneko farozainen historia' dokumentalak itsasargietan bizi diren eta bertan lan egiten duten... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012176 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maiatzaren 7ko herri galdeketari beste bultzada bat emango dion kalejira antolatu du Ontziratuk larunbat arratsalderako. Herritar guztiak deitu nahi dituzte, "jai giroan parte hartzera, tantaz tanta, denon artean olatu handi bat sor dezagun". Kalejira 19:00etan abiatuko da Arranplatik, eta Erribera kaletik joango da Be... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012177 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Telmo ermitara eta Algorri ingurura inguratzen den jende kopuru handia ikusita, batek baino gehiagok pentsatu du egunen batean tragedia bat gertatuko dela. Gaur hurbil izan gara.
Arratsalde parean gertatu da istripua San Telmo ermita parean. Emakume batek estropezu egin du eta bere senarra laguntzera joan denean, b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012178 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lurraldebuseko autobusak ez dira herrigunean sartuko santelmoek irauten duten denboran
San Telmoko jaietan, Txomin Agirre kaia inguruan ipiniko den eszenatokia eta txosna direla eta, apirilaren 20tik maiatzaren 2a arte (biak barne) Lurraldebuseko autobusak ez dira herri barrura sartuko.
Kostako zerbitzua betetzen duten... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012179 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulporen harrobiko taldeek ezin izan dute irabazi beraien finaletan
Corrales de Buelna (Kantabria) eta Agredako (Soria) eskubaloi txapelketak jokatu dira asteburu honetan. Pulporen harrobiko taldeak izan dira bietan eta baita finalera heltzea lortu ere. Amaieran, baina, ezin izan dute irabazlearen garaikurrekin itzuli.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012180 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | [informazioa eguneratuta] Txori Txiki musika eta dantza eskolaren egoitza den Ubillos jauregian sartu dira lapurrak gaur goizaldean. Eraikineko atzeko leihoetatik sartu dira. Dirudienez, Musika Eskolako kideek esan dutenez, ez da instrumenturik falta eta badirudi diru bila aritu direla. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012181 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Orain egun batzuk telefono dei bat jaso nuen. Inkesta baterako zen. Ohiko galderen artean ustekabeko bat erori zen. Erantzunik gabe geratu nintzen.
Komertzialak pikutara bidaltzen ditudan bezala, inkestatzaileei beti erantzuten diet. Gaztetan inkestatzailea izan nintzen denbora epe labur batean eta badakit zer nolako l... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012182 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uda gero eta gertuago dugu eta haurren oporraldiari erreparatuz, urtero bezala, Zumaiako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu uztailerako.
Ohikoa den bezala, bi txandatan banatu du hilabetea: uztailaren 3tik 14ra lehena eta 17tik 28ra bigarrena (uztailaren 25a jai izango da). Udalekuetako ordutegia goizeko 09:00etatik ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012183 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zaldi lasterketak jokatu ziren atzo Mendexan, Karraspioko hondartzan. Bertan izan ziren Motxanekua elkarteko zaldunak. Alex Aramendi hirugarren izan zen, Eneritz Etxabe laugarren eta Ibon Etxabe bosgarren. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012184 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maiatzaren 8an, ziklomotorren jabeek IAT-a Zumaian bertan pasa ahal izango diote motorrari udal brigadak Estazioko industrigunean duen pabilioian. Ordutegia goizeko 09:00etatik 14:00ak bitartekoa izango da eta interesdunek aurrez izena eman beharko dute udaltzaingoan.
Horrez gain, azterketa egin ahal izateko honako agi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012185 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beheko Plazaren Olagarro zopa lehiaketa eta Igela eta Pote txapelketak
Beheko Plaza jubilatu eta pentsiodunen elkarteak Igela eta Pote txapelketak antolatzen ditu Santelmoetan. Aurten, berrikuntza bezala, herritarrei zabalduk zaie parte-hartzea, baina, beti ere, jubilatuek izango dute lehentasuna.
Gehienera jota 15 lag... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012186 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur zabalduko da San Jose auzoko igogailu proposamenak bozkatzeko epea
Eusebio Gurrutxaga eta San Juan egoitza artean igogailua jartzeko bidean aurrerapausoak ematen jarraitzen du Udalak. Urteamaieran horretarako ezinbestekoa zen lursaila erosi ostean, urtarrilean arkitektoei zuzendutako ideia lehiaketa zabaldu zuen. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012187 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Banator Estaziotik herri aldera, Patxita Etxezarretatik, eta autoa geratu zait parean. Bi neska gazte.
Harritu nau galderak, eta azaldu diet aurrena bariantea hartu behar dutela, Arroara joan, handik Debara, eta gero han dagoela Mutriku, ordu erdi ingurura. Badaezpada ere, galdetu diet ea benetan Mutrikuko labarrak iku... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012188 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Geoparkeak hiru esperientzia berri eskainiko ditu Aste Santutik azarora bitartean
Bihartik hasita eta azaroko zubira arte, egunero izango dira Geoparkeak antolatutako irteerak. Berrikuntzen artean, denboraldi honetan, hiru esperientzia berri izango dira.
15 dira bisitariei eskainiko zaizkien esperientziak. Flyscharen i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012189 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Motxanekua elkarteko lau zaldun bihar, osteguna, Mendexako Karraspio hondartzan jokatuko den zaldi lasterketan hartuko dute parte. Eneko Urbieta, Alex Aramendi, Ibon Etxabe eta Eneritz Etxabe izango dira partaideak. 13:00etan hasiko da lasterketa. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012190 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Imanol Sesma bateriajole zumaiarra kide duen Sofa hirukoteak gaur Donostian egingo den Zé Premikin jaialdian joko du Willis Drummond, Atom Rhumba edo Niña Coyote eta Chico Tornado bezalako taldeekin batera.
Jaialdia Egiako Le Bukowski klubak antolatzen du, baina Egia auzo bertako Gasteszenan egingo da, 20:00etan hasi e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012191 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lasterketak aurrera doaz eta Zumaiako Txirrindulari Elkarteko gaztetxoak maila polita ari dira erakusten. Txirrindularitzako asteburuak izandakoaren berri eman digu Arritxu Iribarrek.
Emaitza onak egonkortzen ari dira Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko gaztetxoentzat. Irunen, joan den igandean, alebinet... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012192 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur, hilak 12, arratsaldeko 6etatik 8etara eta bihar, hilak 13, goizeko 11etatik eguerdiko 13:00etara aurretiazko bozka emateko aukera izango da Ontziratuko lokalean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012193 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Goikoetxea izango da gaurko 'Ur Handitan' saioko protagonistetako bat
Asteartero legez, 'Ur Handitan' saioa izango da gaur gauean ETB1en. Aste honetako gaia herrimina izango da, eta hainbat arrazoiengatik, Euskal Herria atzean utzi zuten pertsonen testigantzak jasoko dituzte. Horietako bat izango da Iñaki Goikoet... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012194 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburu honetan Zumaiako kaleetan agertutako pintaketen harira, Udaletik guztiak gaitzetsi dituzte eta adierazi dute horrelako ekintzek ez dutela lekurik egungo gizartean elkarbizitza oztopatzen dutelako.
Era berean, azken denboraldian, gure herrian ez ezik, inguruko udalerrietan egin diren pintaden inguruan ere bere ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012195 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo Eskubaloiko bi taldek Euskal Ligara igotzeko fasean parte hartuko dute:
Zumaiako Lubaki Kiroldegian ospatuko da Euskal ligara igotzeko fasea, emakumezko kadete eta jubenil mailan.
San Telmoko festekin batera izango da igoera fasea, apirilak 21,22 eta 23an eta bertan kadete mailako Bar Alaiki CBF Eharialdea, C.B. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012196 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste bukaera honetan emaitzak ez dira oso onak izan Pulpo Eskubaloiarentzat. 7 partidutatik soilik 2 irabazi dituzte, infantil mailako mutilak eta alebin neskak lortutako emaitzei esker.
Kadete neska eta mutilak ere Euskal ligako ibilbidea porrotarekin amaitu dute.
Hurrengo aste bukaeran ez da partidurik izango, aste s... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012197 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arritxu Marañon: "Juridikoki ez da existitzen erabakitzeko eskubidea"
PSEko zinegotzi Arritxu Marañonek uste du iruzurkeriaz erabiltzen dela erabakitzeko eskubidearen kontzeptua, eta erreferenduma egin nahi bada aurrena legea egokitzetik hasi behar dela.
Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela uste ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012198 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alex Oliden: "Gure arazoak konpontzeko modurik aproposena iruditzen zait burujabetzaren bidea"
EHBilduren udal taldeko kidea da Alex Oliden. Eskubide nazionalekin batera, eskubide sozialak aldarrikatzen ditu:"Ez dago eskubide nazionalik eskubide sozialik gabe, eta ez dago eskubide sozialik eskubide nazionalik gabe". Ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012199 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oier Korta: "Guztion arteko elkarlanak egingo du posible galdeketa honen funtsa errealitate bilakatzera bideratzea"
Herriak erabakitzeko duen eskubidearen alde agertu da Zumaiako alkate Oier Korta, "betiere, horretarako herriak bere indarrak elkartu eta zilezko bide zuzenak jorratzen baditu". Hauek dira maiatzaren 7are... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012200 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo arratsaldean esku huskako pilota txapelketa herrikoiko bi partida jokatu ziren Odietan. Hauek emaitzak: Aizpurua eta Astigarraga 22, Beristain eta Urbieta 15; Mendizabal eta Gorostola 22, Iribar eta Martija 21.Hurrengo partidak Aste Santuaren ostean apirilaren 21ean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012201 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kursaal Zentroak berak zuzenean programatzen dituen ekitaldiak ikustera joateko doako autobus zerbitzua izango da aurrerantzean Zumaiatik, Getariatik eta Zarauztik, hiru udalek Kursaal Eskura egitasmoan parte hartzeko akordioa egin baitute. Ekimen hau martxan dago lehendik Debagoienean, Debabarrenean eta Urola Garaian.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012202 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herri galdeketan parte hartzera deitu dute azken sei alkateek eta 50 bat zinegotzik
Maiatzaren 7an Ontziratu taldeak antolatu duen herri galdeketan parte hartzeko deia egin dute gaur goizean udaletxe aurrean 1979ko lehen udal hauteskunde demokratikoak egin zirenetik aukeratuak izan diren sei alkateek eta 50 bat zinegot... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012203 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ander Torriko Espainiako junior selekzioarekin joateko deitu dute
Ander Torriko (BM Benidorm) zumaiarra Espainiako junior selekzioarekin joateko deitua izan da datorren lan ekintzan parte hartzeko. Kontzentrazioa apirilaren 30ean hasiko da Madrilen eta bertan izango ditu entrenamendu saioak goiz eta arratsaldez maiatza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012204 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Naiz.eus atariak jakitera eman duenez, zazpi pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak droga trafikoaren aurkako operazio batean. Atxiloketa hauetako bat Zumaian gertatu dela informatu du.
Euskal Herrian atxilotu dituztenak, Zumaia, Durango eta Gasteizen atxiki dituzte. Era berean, dirua atzeman dute. Besteak beste, Gaste... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012205 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | DBH 2. mailako gure ikasleek, Mariasun Landa idazlearen Krokodiloa ohe azpian irakurri ondoren, booktrailerrak egin dituzte, eta Galtzagorri Elkarteak antolatzen duen lehiaketan parte hartu dute. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012206 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Libe Eizaguirre eta Nahia Vazquez Realarekin jokatuko dute Nescup txapelketa
Zumaiakoko infantil nesken taldeko Libe Eizaguirrek eta Nahia Vazquezek apirilaren 22an Tolosan jokatuko den Nescup Txapelketa jokatzeko Realaren deialdia jaso dute.
Txapelketa honetan Realarekin batera, Athetic de Bilbao, Osasuna, Mulier, Aur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012207 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lan aukeren inguruan mintzatzeko enpresa txikiekin bildu da Udala
2016an zehar herriko 15 enpresekin egin da lan eta 2017ari begira zifra hori mantendu edo hobetzea da helburua.
Herriko ekonomia eta enplegua sustatzea izanik Udalaren helburu eta lan ardatz nagusietako bat, 2016an Zumaiako enpresa txikien lan jarduera b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012208 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako lau musikarik osatutako Marlik laukoteak bere lehen kontzertua emango du gaur. Itzurun tabernan izango da kontzertua, 20:00etatik aurrera.
Orain urtebete, San Telmo jaietako egitarauaren baitan igo ziren oholtzara lehen aldiz batera Marlik taldea osatzen duten lau kideak: Maialen Velarde (ahotsa eta gitarrak),... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012209 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elena Iruretari prestatu zioten sorpresa batean amaitu zen! Kalean, azken egunotan, Telmo Iruretaren kartel bat ikusiko zenuten "Badoa emakume bat" izenpean. Askok, edo nik bai behintzat, bere antzezlan hoietako bat zela pentsatu genuen, baina Aita Mari aretoko fokoak piztean eta kamara batzuk bertan zeudela ikustean, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012210 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jada hasiak gara San Telmoak iristeko egunak zenbatzen eta jaien bezpera honetan, Zumaiako Udalak, ekintzez jositako egitaraua aurkeztu du, aurtengo festak ere ezin hobeak izan daitezen.
Hilaren 21etik 30era bitartean jai giroan murgilduko gara guztiok: bertso saioak, kontzertuak, kalejirak, txarangak, haurrentzako jol... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012211 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xatz Eskifaia eta San Pedro abesbatzek kontzertua emango dute bihar Komentuan
San Pedro Abesbatzak antolatuta, musika sakroko kontzertua izango da bihar, larunbata, 19:00etatik aurrera, Komentuko kaperan. Herriko taldeaz gain, Hondarribiko Xatz Eskifaia abesbatzak kantatuko du emanaldi honetan. Bi abesbatzen zuzendaria... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012212 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako paolzaina eta beste bi baino ez dira gelditzen Gipuzkoan. Haiek erretiroa hartzearekin batera desagertuko da ofizioa, erreleborik ez baita aurreikusi. (2016ko martxoko Baleiken argitaratu genuen erreportaje hau. Ostiralean Itsasoko argia: azkeneko farozainen historia erakusketa zabaltzen delako ekarri dugu ora... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012213 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Paola martxan jarri zen garai bertsuan hasi zen lau belaunaldiz paolzaintzara lotuta bizi izan den familia honen historia. Mallorca iparraldean hasi zen dena, mendi tenteek itsasora zanbuila egiten duten parajean, Formentorko itsasargian. (2016ko martxoko Baleiken argitaratu genuen erreportaje hau. Ostiralean ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012214 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Hemen bizi garen hiru milioi pertsonen borondatea azaleratzea da beharrezkoa"
Juanjo Alvarez katedratikoa eta Angel Oiarbide, Gure Esku Dago mugimenduaren sortzaileetakoa, gonbidatuak izan ziren atzo Ontziratuk antolatutako hitzaldian. Maiatzaren 7an egingo den herri galdeketaren inguruan aritu ziren biak hizketan: ba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012215 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amalur ikerketa-gunea ireki du Etxetar enpresa taldeak Santa Klara azpian
Xoxokoek ikuilua zuten eraikinean prestatu du Etxetar Group enpresa taldeak Amalur ikerketa-gune berria. "Informazioaren eta ingurumenaren teknologiekin zerikusia duten negozio berriak garatzeko gunea izango da batez ere", azaldu dio enpresa tald... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012216 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Begoña Bilbaok zuzentzen duen antzerki obra honetako partaide dira Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Mikel Laskurain eta Tessa Andonegi aktoreak. Sarrerak turismo bulegoan daude salgai, 9€ da prezio orokorra, eta 6€ gazte txartelarekin ordainduz.
'Jainko Basatia' komedia dramatikoa da. Bi bikote ezkondu elkartu dira eu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012217 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kalean da dagoeneko apirileko Baleike aldizkaria. Oraingo honetan sukalde kontuei eman diogu azala. Maria Amundarain zumaiarra Basque Culinary Centerren, sukaldaritzako unibertsitatean, ari da ikasten eta arratsalde batean bertara hurreratu ginen berekin hitz egitera.
Maiatzaren 7ko herri galdeketa gero eta hurbilago d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012218 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maiatzaren 7an egingo da herri galdeketa. Egun horretako festa egitaraua prestatzeko bilera bat egingo da gaur, 18:30ean, Ontziratuk Aita Mari auzategian (Ostolaza burdindegi zaharrean) duen lokalean. Ahalik eta jende gehien hurreratzea komeni da egitarau aberats bat prestatzeko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012219 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Apirileko bigarren aste buruan, Pulpo Eskubaloiko taldeak jardunaldi berri baten aurrean daude, guztira 7 partidu jolastuko dituzte eta horietatik 4 partidu Lubaki Kiroldegian izango dira.
Senior mutilak eta neskak ligako azken partidua jolastuko dute. Denboraldi gogorra izan dute eta animo handi bat gure seniorrei!!
J... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012220 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udalak Errenta Aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du aurten ere martxan, UEMArekin elkarlanean. Horrela, euskarari bide berriak irekitzen zaizkio eta, bide batez, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da. Udaleko Euskara Zerbitzua harremanetan jarri da errentaren aitorpena egiten duten aholkula... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012221 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Maiaren 'Ele! Lorca-Lauaxeta' ikuskizuna izango da asteburuan Donostian
'Ele!Lorca-Lauxeta' ikuskizuna urtarrilean estreinatu zen Barakaldoko Antzokian, eta asteburu honetan, Donostiako Antzoki Zaharrera etorriko da. Jon Maiak eta Josu Kamarak sortutako obra da eta Maia bera agertokian azaltzen da kantuan. Bi emana... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012222 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 20. Korrika Ordiziatik igaroko da ostiral gauean, eta egitasmoa aprobetxatuz, kontzertuak antolatu dira gaztetxean. Voltaia zumaiarrekin batera, Bedeinkatuak eta Arkaiko taldeak izango dira 22:00etatik aurrera.
Ordiziarock ekimena egingo da ostiral gauean Ordiziako gaztetxean. Goizeko 04:00ak aldera 20. Korrika herriti... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.