id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0013523 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur, 18:15etik aurrera, XVIII. esku pilota txapelketa herrikoiaren seigarren jardunaldia jokatuko da, eguraldia lagun bada, Odietan. Euriarekin Herri Eskolako frontoira eramango da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013524 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar, larunbata, giroa ezegonkortu egingo da eta euria egiteko probabilitatea altua izango da, berezi lehenengo partean, gero arratsalde bukaera aldera probabilitate hori gutxitzen joango da eta gauerako ez da espero euririk egitea.
Goizaldean eta goizean gainera, ezin da baztertu ekaitz ikutuko zaparradak izatea. Egu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013525 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | OEITeko sendagileak: "Errauskailua jarri nahi duten agintarien ardatza ez dago osasunean jarrita"
Koro Zabaleta eta Eñaut Agirre sendagileek errauskailuak osasunean sor ditzakeen arriskuez hitz egin zuen Natur Taldeak Oxforden antolatutako hitzaldian.
Zubietan eraiki nahi den errauskailuaren gaia puri-purian dagoen hon... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013526 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-laguntza deialdia egin du beren enpresa sortzeko asmoa duten ekintzaileentzat. Bi diru-laguntza mota daude: Enpresa ideia aztertzekodiru-laguntzak sustatzaileentzat eta Enpresa berria sortu eta alta emateko diru-laguntzak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013527 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoren infantilek partida erabakigarriak jokatuko dituzte asteburu honetan
Zumaiako Futbol Taldeko Lehen Mailako Infantilak larunbatean jokatuko du Billabonaren aurka Gipuzkoako Kopako Finala, Orion, 11:30etan.
Fernandok eta Jimik entrenatzen duten taldeak tenporada bikaina burutu du eta larunbatean Kopa Zumaiara ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013528 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 17:00etan jokatuko da lasterketa, 14,200 kilometroko distantzian. Haurrentzako lasterketa kontrolatua ere egingo dute goizeko 11:00etan.
Helduen probarekin batera haurrentzako lasterketa ere antolatu dute larunbaterako. 11:00etan jokatuko da, eta Beheko plaza eta Iriondo jatetxearen arteko joan-etorria egin beharko dut... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013529 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EH Bildu: "Guraso batzuen beharrei bizkarra eman die Udal Gobernuak bi urteko haurren udaleku irekietan"
Zumaiako Udalean agintean den EAJk aurten, uztaileko udaleku irekietan, bi urteko zaintza zerbitzurik ez antolatzea erabaki duenez, Zumaiako Herri Eskolako guraso elkarteak bere gain hartu behar izan du zerbitzu hor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013530 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | «Txinparta» berreskuratu nahi du Alex Urangak Brasil eta Txileko probetan
Belauneko lesioa gainditu duen arren, lehiatzeko erritmoa bota zuen faltan Tahitiko proban. Bosgarren urtea du Munduko Bodyboard Zirkuituan eta «zerbait berezia» lortzea du helburu.
Hegoamerikara abiatuko da laster Alex Uranga, Munduko Bodyboard ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013531 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika eta Dantza Eskolak zenbait ekitaldi prestatu ditu ekainerako
Ikasturte amaierarekin batera, zenbait kontzertu eta ekitaldi antolatu ditu Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak. Aurreko asteotan rockeko eta kantu lirikoko kontzertuak izan ditugu eta baita antzerki tailerreko ikuskizuna ere. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013532 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtean zehar, Maria eta Jose ikastetxeko guraso eta haurrekin esperimentazio tailer asko antolatzen dituzte eta ekainerako planteatuta zegoena, Arte tailerra, ikastetxetik kanpo egitea erabaki dute Haur Hezkuntzako irakasleek, giro ona aprobetxatuz.
Ostiral honetan egingo dute ekintza, 17:00etan hasita Amaiako plazan, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013533 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren larunbatean, ekainaren 4ean, adierazpen eguna ospatuko dugu Zumaian.
Gure Esku Dago ekimenak herriz herri aste buru honetarako baditu makina bat ekintza, tartean, eta batez ere, 34 herrietan egingo diren galdeketak. Guk ere bat egin nahi dugu sortuko den giro eta indar honekin, eta denok batera olatu eder hau ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013534 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lan eskaintza: Udazaintza zerbitzurako langileak behar ditu Herri Eskolako guraso elkarteak
Haur Hezkuntzako ikasketak dituen eta 2-3 urteko haurrekin lan esperientzia duten pertsonak behar ditu Herri Eskolako Guraso Elkarteak, uztailean zehar antolatuko duen Udazaintza zerbitzuan lan egiteko.
Haur hauen beharrei erant... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013535 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Urola Itsas Adar K.E.-k irabazi du Gipuzkoako itsas kayak txapelketa
Itsas kayakeko Gipuzkoako txapelketa jokatu zen larunbatean Zumaian. Gipuzkoako zazpi klubek eta herrialde kanpotik etorritako beste klubek hartu zuten parte bertan.
Sprinter modalitatean (12 km.), senior mailan, Piraguismo Santanderreko Jona... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013536 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udako kirol jardueretarako izen-ematea ekainaren 6an zabalduko da
Ate joka dugun uda garairako zenbait kirol jarduera antolatu dituzte Zumaiako kirol patronatuak eta Lubaki kiroldegiak. Jarduera hauetarako izen-emate epea ekainaren 6an zabalduko da.
Iazko eskaintza bera dela azaldu dute antolatzaileek. Hala, ohikoan ar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013537 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Imsersoren web gunean aurkituko duzue programa honen inguruko informazio guztia (gaztelaniaz).
Izen-emateko inprimakiak Branka eraikinean daude erabiltzaile guztien eskutara. Telefono zenbakia: 943862200. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013538 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igande honetan martxa nordikoa edo nordic walkingen hastapen ikastaroa egingo da Zumaian. Aurretik bideo bat erakutsiko da eta gero ikastaroa egingo da Gernika parkean.
Hasteko, 10:00etan ibilketa nordikoa zer den erakusteko bideo bat erakutsiko da Alondegian. Ondoren, 10:30ean, hastapen ikastaro bat egingo da Gernika ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013539 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaurtik aurrera, eguneko itsas mareen informazioa kontsulta daiteke Baleike.eus-en, eguzkiaren eta ilargiaren datuekin batera. Azalean aurkituko duzue informazioa, eguraldiaren azpian; eta baita Itzurungo webkameraren orrialdean, hurrengo egunetarako Windguruk egiten duen itsasoaren prebisioarekin batera. Gainera, last... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013540 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Maletak' izeneko diskoa ostegunean Bilbon aurkeztuko bada ere, larunbatean Zumaian estreinatu zituen diskoko Kepa Junkerak lau abesti. Musikari bilbotarrari egindako elkarrizketa argitaratuko dugu ekaineko Baleike aldizkarian.
Kepa Junkera musikari bilbotarrak badu harremana Zumaiarekin. Txikia zela Zumaian bizi izan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013541 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Anoetan ospatutako Korpuseko festen baitan, zaldi lasterketak egin ziren larunbat arratsaldean. Motxanekua elkarteko kide den Ibon Etxabe bigarren postuan sailkatu zen. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013542 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Futbol Eskolak egun hauetan bukatuko du aurtengo denboraldia eta bide batez jakinarazten du ekainaren 1ean irekiko duela hurrengo denboraldiko Futbol Eskolan izena emateko epea. 2008, 2007 eta 2006 urteetan jaiotako neska-mutilek eta 2005 urtean jaiotako neskek irailaren 8rarte eman izango dute izena, Aita Mar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013543 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astebukaera pozgarria izan da Zumaiakorentzat alde batetik Preferente eta Jubenil taldeek mailari eutsi diotelako eta bestetik Lehen mailako Infantila Gipuzkoako Kopako finalerdian Ordiziari gailendu zitzaiolako eta Infantil Txiki taldeak, Txapeldunen Ligan, Martuteneri irabaziz, 3. postua lortu duelako, Euskadiko Txap... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013544 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Garazi Irizar eta Malen Larrañaga, 'Balearen bila' marrazki lehiaketan sarituak
Geoparkeak Europako Geoparkeen Astearen baitan antolatu duen marrazki lehiaketaren sari-banaketa egin zuen ostiralean Debako Agirre Jauregian. Aurretik, zetazeoei buruzko tailer dibertigarrian parte hartzeko aukera izan zuten haur eta gazte... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013545 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aseguru kontratu berriaren esleitzearekin %52ko aurrezkia lortu du Udalak
2008. urtetik berrikusi gabe zegoen udaletxeko aseguruko kontratuaren esleitzearekin %52ko aurrezkia lortu duela nabarmendu du Zumaiako Udalak ohar baten bitartez. Lehiaketa liberty aseguru etxeak irabazi du.
Lehiaketa publiko bidez esleitu du Ud... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013546 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | XVIII. esku pilota txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu zen ostiral arratsaldean Odieta frontoian. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013547 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aspaldian irteerarik gabe, nahiz eta tartean Indamendi eguna ospatu, eta datorren iganderako bat prestatu dugu. Hona hemen proposatezen dizueguna: Urkiagako portutik abiatu, Adi (1457 m) igo, Sorogainera jaitsi eta Mendiaundira (1213 m) igo, eta ondoren Auritzen amaitu.
Nafarroan ibiliko gera Behenafarroatik oso gertu.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013548 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia, Oiartzun, Errenteria eta Lesakako dantzariek hartuko dute parte aurtengo Dantzari Txiki Egunean.
Bederatzi urte hasi ginela Euskal dantzak irakasten Zumaian, galtzen ari zirela eta indartzeko asmoarekin. Orain dela lau urte hasi ginen pixkanaka Dantzari Txiki egunetan parte hartzen eta iaz egin genuen Zumaia,n ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013549 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astebukaera pozgarria izan da Zumaiako Futbol Taldearentzat. Alde batetik, Preferente eta Jubenil taldeek mailari eutsi diotelako; bestetik, Lehen Mailako Infantila Gipuzkoako Kopako finalerdian Ordiziari gailendu zitzaiolako, eta Infantil Txiki taldeak, Txapeldunen Ligan, Martuteneri irabaziz, hirugarren postua lortu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013550 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako herri irrati librearen izena aukeratzeko proposamenak jasoko dira, ekainaren 14 arte
Zumaiako herri irratia sortzen ari gara, eta pixkanaka aurrera goaz. Oraingo honetan, irratiaren izena aukeratzeko lehiaketa abiatu dugu. Izena proposatzeko bi bide dituzue jada zabalik (ekainaren 14a bitarte): helbidera mezu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013551 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errausketak osasunean izan ditzakeen ondorioei buruzko hitzaldia antolatu du Zumaiako Natur Taldeak, asteazkenean, Alondegian (19:00etan). Koro Zabaleta eta Eñaut Agirre izango dira hizlariak, biak ere medikuak eta Osasuna eta Errausketa ikerketa taldeko kideak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013552 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maria Zubimendik Musikeneko karrera amaierako kontzertuaren jendaurreko 'entsegua' eskaini zuen Oxford aretoan. Datorren irailetik aurrera bi urteko masterra egingo du Suitzako Basilean.
Samurtasunetik abiatuta, entzule ezjakin batentzako kakofoniatik hurbil dagoen pasarte batera eraman zaitzake segundo gutxiren tartea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013553 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Victor Alvaro Construcciones eta Eroski taldeek irabazi dute Gipuzkoako erlojupeko txapelketa
Donostiako Victor Alvaro Construcciones taldeak irabazi du gaur goizean Zumaian jokatu den jubenil mailako Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketa, eta Debagoienako Eroskik kadete mailakoa.
Lau segundo eskaseko aldea atera dio Victor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013554 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ezin amaiera hobea eman diote Pulpoko infantilek denboraldiari. Aurreko asteburuan Gipuzkoako Txapelketa irabazi eta gero, gaur Euskadikoa irabazi dute, mutilek zein neskek.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako txapeldunak bildu dira gaur Bilboko Zorrotzako kiroldegian. Zumaiarrei lan zailena egokitu zaie, bai mutilek eta bai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013555 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zarautzen urtebete egin eta gero, Benidormek fitxatu du Ander Torriko. Asobal Ligako taldea da Benidorm, eta bi urteko kontratua egin dio, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin.
Zarautzen denboraldi bikaina egin du Anderrek, mailako bigarren goleatzaile onena izan delarik. Zumaiarraren lana gertutik jarraitu dute hainb... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013556 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astindu dantza taldeak antolatutako Maiatza Dantzan ikuskizun zikloa bere amaierara helduko da bihar, larunbata, arranplan egingo den Kontakteko saioarekin.
Ikusizun hau 18:30etik 20:30era bitartean egingo da. Eguraldi txarra egingo balu, Torreberriko aterpean egingo litzateke.
Baina, zer da kontakt? 70ko hamarkadan AE... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013557 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten ere ekainaren 28an, San Pedro bezperan, danborrada izango dugu Zumaian.
Egun horretako danborradak prestatzeko etseguak egingo dira. Ekainaren 1ean hasiko dira, eta saioak astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira, beti ere 20:00etan hasita, mojaxarren komentuan.
Parte hartu nahi duten orori gonbidapena l... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013558 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kepa Junkeraren azken laneko 'Marea Zumaian' abestiaren eta bideokliparen aurkezpena
Europako Geoparkeen Astearen baitan, datorren larunbatean, arratsaldeko 19:00etan, Zumaiako Kultur Etxean izango da musikari bizkaitarra.
Datorren larunbatean, hilak 28, eta Europako Geoparkeen Astearen baitan, ikusmin handia sortu due... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013559 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Apika taldeak ipuin-kontaketa saioa eskainiko du, gaur, 17:30etik aurrera, Alondegiko haur liburutegian. Ingurunea eta zu-biodibertsitatea du izenburua saioak. 5-6 urtetik gorako haurrei zuzendutako saioa izango da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013560 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten udan ere Mintzalagun egitasmoa antolatuko da Urola Kostako herrietan.
Euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin) elkartuko dira astean behin ordubetez euskaraz aritzeko. Ikasturtean zehar ikasitakoa praktikan jartzeko baliagarria da ekimen hau.
Izena... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013561 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurtengoan ere Astindu dantza elkarteak, Eki gauean parte hartuko du suaren inguruan dantza eginez. Parte hartu nahi dutenek Torreberrira joatea besterik ez dute egin behar.
Entseguak asteazkenetan eta ostiraletan izango dira, 20:00etatik 21:30era bitartean. Koreografa eta irakaslea oraingo honetan Marijo Zubia izango ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013562 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | LABek Bilbon egingo duen manifestaziorako autobusa jarri da Zumaiatik
LAB sindikatuak deituta, mobilizazio nazionala izango da larunbat honetan Bilboko kaleetan, 17:30etik aurrera. Bertara joateko autobusa antolatu da. Izenak Inpernupe tabernan eman daitezke. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013563 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika Eskolako kurtso amaierako kontzertuak izango dira aste honetan
Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako kurtsoa amaitzear da. Aste honetan hasita, kurtso amaierako kontzertuak izango dira.
Hasteko, aste honetan bi saio izango dira: bihar, asteazkena, 19:00etan Komentuan klarinete kontzertua izango da. Ostegunean, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013564 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Surfrider elkarteko kideek urtean lautan sailkatzen dituzte Zumaiako Inpernupe kalara heltzen diren hondakinak. Pasa den astean izan ziren udaberriari dagokion bilketa.
Adituek diote bost kontinenteez gain, badagoela beste bat, itsasoan flotean dabilena. 270.000 tona plastikoz osatuta dagoen kontinete hau. Gizakiok its... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013565 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uztailaren 1ean, 19:00etan, Aita Mari aretoan, aurten omendua izango den Juanjo San Sebastianen Bidaia izeneko hitzaldia izango da. Joxe Mari Kortaren Bidetik fundazioak babestutako ekitaldia izango da.
Aipatu izen-ematea itxita dagoela dagoeneko leku denak bete direlako. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013566 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maria eta Jose Ikastetxea, Safer Internet Day 2016 sarien lehen edizioko irabazlea
2016ko Safer Internet Day lehiaketako sariak banatu ziren maiatzaren 20an Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan.
Lehen aldiz antolatzen da lehiaketa hau eta irabazlea Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko Lehen Hezkuntzako bosgarren mai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013567 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | XVIII. esku pilota txapelketa herrikoiaren laugarren jardunaldia jokatu zen ostiralean. Honako emaitzak izan ziren:
Ostiral honetan, hilaren 27an, jokatuko da bosgarren jardunaldia. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013568 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Preferentearen partida ikustera joateko autobusa jarriko du Zumaiakok
Zumaiako futbol taldeak autobusa doan jarriko du hurrengo larunbatean Preferenteak Martuteneren aurka jokatuko duen partidua ikustera joateko.
Pasa den larunbatean jaitsierako play-offeko joaneko partiduan 0-0 berdindu zuen Zumaiakok eta mailari held... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013569 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako AEK-k otsailean zendu zen Igor Zendoia lankidea omenduko du ostegunean, maiatzak 26.
18:00etan Zumaiako AEK euskaltegiko irakasle eta ikasleek omenaldi intimoa egingo diote euskaltegian bertan. Jarraian, 19:00etan bere omenez antolatutako bideo lehiaketaren finala izango da Oxford aretoan.
Ohar honen bita... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013570 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lan eskaintza: kirol arduraduna behar du Herri Eskolako guraso elkarteak
Eskolaz kanpoko kirol jarduerak antolatzeko arduraduna behar du Zumaiako Herri Eskolako Lubaki Guraso Elkarteak datorren ikasturterako.
Curriculuma ikastetxeko bulegoan utz daiteke (Aita Mari, 44), edo helbidera bidali, ekainaren 7a baino lehen. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013571 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo eskubaloi taldeko neskek 20-16 irabazi diote Elgoibarri finalean, eta mutilek 26-25 Bidasoari. Bi finalak larunbat eguerdian jokatu ziren, Usurbilen. Mutilek zein neskek denboraldi bikaina borobildu dute azken garaipenarekin.
Datorren asteburuan Euskadiko Txapelketa jokatuko dute bi taldeek, Bizkaiko eta Arabako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013572 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ttakun Pulpo eskubaloi taldearen espedizia Galiziatik bueltan da dagoeneko. Gaur gauean itzuli da jokalari, teknikari eta gurasoez osatutako taldea Vigo eta Porriño artean hiru egun igaro ondoren. Emaitza aldetik ezin balorazio ona eman, jokatutako hiru partidak galdu dituztelako, baina, eskubaloiko jokalari bezala haz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013573 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espainiako txapelketako sektore faseko lehen jardunaldian galdu bazuten ere, Ttakun Pulpo eskubaloi taldeko kideek bazuten oraindik ametsa: etxekoek huts egingo zutela falta zitzaizkien bi partidetan eta zumaiarrek, azken biak irabazita, txapelketaren azken fasera sailkatuko zirela. Gaur jasotako kolpearekin modu okerr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013574 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errefuxiatuen alde antolatutako janari eta diru bilketaren erantzunaren berri eman du Errefuxiatuen Zumaiako Harrera Taldeak: 3.000 kilo janari eta produktu, eta 9.500 euro lortu dituzte. Kanpainaren hasieran jarritako helburuak aise bete dituztela-eta, pozarren agertu dira taldeko kideak. Bildutako guztia Greziako Chi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013575 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ttakun Pulpo emakumezkoen kadete taldeak sektore faseko A multzoko lehen partida jokatu du gaur Pontevedrako Porriño herrian, Galizian, etxeko taldearen aurka. Helburuak ez dira esperotakoak izan; zumaiarrek galdu egin dute Porriñokoen aurka eta, ondorioz, nahiko zaila dute Espainiako txapelketako azken fasera sailkatz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013576 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gutxien espero duzunean etor daiteke ibaian gora egiten lagunduko dizun olatua, baita marea behera baldin badator ere. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013577 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maiatza Dantzan egitarauaren barruan, dantzari helduen eguna izango da bihar, larunbata, 18:30etik 20:00etara, Maria eta Jose ikastetxeko areto nagusian. Areto dantzak, sevillanak, ekialdeko dantzak (persiarra, Bollywood...), dantza neoklasikoa eta dantza latinoa izango dira ikuskizunean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013578 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2016/17 ikasturtean berrikuntza gisa, 3 urtetik aurrerako umeei eskeiniko zaie musika tailerra. Hauek, astean bi saio izango dituzte, bakoitza 30 minutukoa.
Gure helburu nagusiena edozein adinetako pertsonei dantza eta musikaren arloetan prestakuntza praktikoa ematea da, eta aldi berean lanbide-heziketarako prestaketa ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013579 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken asteotan bolo-bolo dabil kalearen erabilerari buruzko gaia. Kale-plazetan ez ezik, komunikabideetan (batzuetan) ere bai. Ezagun da askori kezka eragiten digula baten batzuek azken boladan kalean dena arautu eta are zigortu nahi izateak.
Hari-mutur asko dauzka kartel, pankarta, pegatina eta pintaden gaiaren mataza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013580 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beheko Plaza edadetu eta jubilatuen elkarteak udaberriko jokoak antolatu ditu
Urtero, garai honetan, nagusien inguruan antolatutako ekintzen baitan, Beheko Plaza edadetu eta jubilatuen elkarteak udaberriko jokoak antolatu ditu. Izen-ematea astelehen honetan, maiatzaren 23an zabalduko da.
Udaberriko jokoen baitan egingo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013581 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Tailer honetan parte hartzen duten 25 lagunen lanak erakutsiko dira. Ekainaren 5era bitartean izango da ikusgai Alondegia kultur etxeko erakusketa aretoan.
Pintura tailerraren 2015-2016 kurtsoan ikasleen egindako lanen bilduma bat erakutsiko da egun hauetan eta ekainaren 5era arte Alondegia kultur etxeko Oxford erakusk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013582 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erkibe kultur elkarteak antolatuta, Josune Murgoitio kazetariaren hitzaldia izango da bihar, ostirala, 18:45etik aurrera Alondegian.
Bakearen kazetaritzaren inguruan hitz egin du kazetari honek. Hitzaldia euskaraz eta gaztelaniaz izango dela aurreratu dute antolatzaileek. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013583 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Areto futboleko eta zazpiko futboleko txapelketak jokatuko dira aurten ere Zumaian. Bietan zabalik dago izena emateko epea, Lubaki kiroldegian.
Zazpiko futboleko txapelketan, maiatzaren 30era arte eman daiteke izena. Bilera maiatzaren 31n egingo dute, 19:00etan, Lubaki kiroldegian.
Areto futboleko txapelketarako ekaina... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013584 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan praktika-programaren bigarren edizioa jarriko du martxan. Helburua da eskualdeko gazte kualifikatuak eta eskualdeko enpresa, erakunde eta ikastetxeak harremanetan jarri eta elkarlana bultzatzea. Hortaz, enpresa-proiektuak dituzten enpresen bila ari dira. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013585 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ttakun Pulpoko neskak ostiral goizaldean abiatuko dira Galiziarantz
Iaz jubenil mailako Pulpoko mutilek eraman zuten zoramena Lubaki kiroldegiko harmailetara. Ia-ia, Espainiako txapelketa irabazi zuten F.C. Barcelonari aurre eginaz. Aurten kadete mailako Pulporen neskatan daude jarrita Zumaiako eskubaloizaleen ametsak.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013586 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Tanttaka taldearen El florido pensil-Niñas antzezlana izango da Zumaian, Aita Mari zinean, 22:00etatik aurrera. Udal kultur sailetik jakitera eman denez, sarrera guztiak dagoeneko saldu dira eta aretoko leihatilan ez dira salgai egongo. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013587 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten zumaiar pilotariek izugarrizko erakustaldia eskaini dute Gipuzkoako Pala Txapelketan.
Urtarrilean hasi eta maiatzaren erdialdera bukatzen den txapelketa horretarako honela osatu genituen Zumaiako pilotarien taldeak:
ZH2koak finalaurrekora iritsi ziren eta beste hirurek ―ZH1, ZUMAIA, eta ZUMAIA-ZHEkoek― finalerak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013588 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maiatzaren 25era eros daitezke bazkarirako txartelak. Festa behar bezala antolatzeko boluntarioak behar direla jakinarazi du Lubaki Guraso Elkarteak. Idazkaritzan eman daiteke izena, ostirala arte. Hemen daukazue egitaraua:
-Erakusketa Sagarbideko aretoan. Haurrek ikasturtean zehar egindako lanen erakusketa eta egin di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013589 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Trainerilla Ligako bi estropada jokatu zituzten asteburuan, eta Zumaiak emaitza hauek egin zituen.
Jubeniletan: larunbatean bosgarren. Igandean ez zuten estropada bukatu, arraun bat hautsi zitzaien.
Seniorretan: Zumaia B zazpigarren larunbatean, eta Zumaia seigarren. Igandean, Zumaia B hirugarren, eta Zumaia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013590 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txepetxa Elkarteak 38. urteurreneko ospakizuna izango du larunbatean
Estazioko auzoko Txepetxa Elkarteak 38. urteurrena ospatuko du larunbat honetan, maiatzaren 21ean. Lehenbizi hildako bazkideen aldeko meza izango dute Zumaiako parrokian arratsaldeko zazpietan. Eta ondoren, elkartean bertan, mahai bueltan afari ederra... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013591 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maria eta Jose ikastetxeko festa izango da ostegunean eta ostiralean
Maria eta Jose ikastetxean, lanak alde batera utzi eta elkarrekin festa egunak pasatzeko aukera izango da, Joakina Deunaren egunaren baitan.
Besteak beste, ondorengo ekintzak izango dira: jolas zirkuitua, tailerrak, dantzak, antzerkia, txokolatada, de... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013592 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den abenduko Baleike aldizkarian aurkeztu zigun Voltaiak Medusa disko berria. Hemen daukazue erreportajea.
Diskoaren azalak marmoka baten argazkia darama. Hasieran harridura sortzen du. Harridura diskoaren egilea Voltaia taldea delako,Voltaiak rock gogorra jotzen duelako (stoner punk bezala definitzen dute beraien... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013593 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Marea Zumaian' aurkeztera etorriko da Kepa Junkera maiatzaren 28an
Disko berriko Marea Zumaian kanta eta bideoklipa aurkeztera etorriko da Kepa Junkera Zumaiara maiatzaren 28an, Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatu duen Europako Geoparkeen Astearen barruan. Flyscheko olagarroa irteera egingo da igande honetan, eta Eu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013594 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hemen daukazue Euskal Kostaldeko Geoparkeak prestatu duen egitaraua:
Argazki erakusketa Itsas hondoen bizilagunak Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; larunbatean,12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta igandean, 12:00etatik 14:00etara. Zabiel Kultur Etxean, Mutrikun.
Irteera gidatua Nautilu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013595 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi hilean behin egin bezala, odol-ateratzeak egingo dira bihar, asteazkena, 17:30etik aurrera, Gizarte Zentroko (Hogarra) bigarren solairuan. Zenbakiak ordubete lehenago hasiko dira banatzen. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013596 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kulturarekin lotutako bi bilera egingo dira maiatzaren 25ean Alondegian
Udal Kultura Sailak deituta, bi bilera egingo dira maiatzaren 25ean, asteazkena, Alondegian. Bata bestearen jarraian egingo dira.
19:00etan: Musika, Dantza edo oholtza gaineko jarduerekin lotutako elkarte, talde eta eragileei zuzendua: behin Musika... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013597 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sanpedroak prestatzeko bilera irekia izango da maiatzaren 23an Alondegian
Udaberria aurrera doala, konturatzerako San Pedro jaiak gainean ditugu; aurtengoan jaiak ekainaren 28 arratsaldean hasiko dira, eta asteburuan zehar jarraituko dute.
Jaien antolaketa lanetan hasita dago Udal kultura sailak eta horretarako bilera ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013598 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udal kultura sailak iragarri du zuri-beltzezko argazki lehiaketa honen gaia: Zazpi itsasoak. Argazkiak aurkezteko epea uztailaren 1ean amaituko da.
2. Modalitatea: Argazkiak paperean, kolore bakarrean. Laborategiko edozein manipulazio edo teknika erabil daiteke. Argazki digitalak ere ontzat emango dira, baina euskarria... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013599 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gizarte zerbitzuen inguruan lan egiten duten elkarteei laguntzeko 2016 urteko deialdia
Gizarte Zerbitzuei dagozkien gaien inguruan lan egiten duten elkarteei laguntzeko 2016 urteko deialdia argitaratu du Zumaiako Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Hemen irakurri ditzakezue deialdi honetan parte hartzeko bete beh... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013600 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Izaskungo muinoko jaiak ospatu dira asteburu honetan, Ibarrako auzoan. Larunbatean zaldi lasterketak jokatu ziren.
Zumaiako Motxanekua zaldi elkarteko bi zaldun ziren ateratzekoak, baina, azkenean, bakarra izan zen lehia, Alex Aramendi bere zaldiarekin. Finalera sartu zen Aramendi eta final horretan hirugarren postu on... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013601 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Esku pilota txapelketa herrikoiaren hiru jardunaldi jokatu dira dagoeneko
Eguraldiaren iragarpenak hala esaten ez bazuten ere, eguraldi ederra izan zen ostiral arratsaldean eta horri esker XVIII. esku pilota txapelketa herrikoiaren partidak jokatu ziren Odieta pilotalekuan. Jende kopuru polita inguratu zen, gainera, pi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013602 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Berdintasunaren aldeko pausoa: emakumezko bat hasi da lanean Udaltzaingoan
Pasa den astean emakumezko bat hasi zen lanean Zumaiako Udaltzaingoan. Zumaiako Udalak helarazitako ohar batean adierazten denez, berdintasunaren aldeko beste urrats bat da hau.
Aste honetan, emakumezko bat lanean hasi berri da Zumaiako Udaltzai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013603 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiak bat egingo du Homofobiaren eta transfobiaren aurkako nazioarteko egunarekin
Homofobiaren eta Transfobiaren aurkako nazioarteko eguna da bihar. Egun honen harira zenbait ekitaldi egingo dira ikastetxe mailan. Ikastetxeetan 'Naizena naizela onartua' lema duen ostadar koloren pankartak jarri dira. Honen inguruan Z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013604 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriarteko pilota txapelketen baitan, asteburu honetan zesta puntako lehen norgehiagokak jokatu dira. Lehen jardunaldia ostiralean jokatu zen eta Donostiako eta Zumaiako pilotariak izan ziren aurrez aurre.
Zumaiarrak nagusi izan ziren jokatutako hiru partidetan eta, ondorioz, 0-3 aldeko emaitzarekin itzuli ziren etxer... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013605 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Geoparkeak EHUren Uda Ikastaroetako bat eskainiko du geologia eta mendiak ardatz hartuta
'Mendiak eta geologia: paisaia menditsuen eta alpinismoaren gaineko begirada desberdin bat' izenburupean, ikastaroa abuztuaren 31tik irailaren 2ra bitartean eskainiko du Geoparkeak Donostiako Miramar Jauregian.
Euskal Kostaldeko Ge... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013606 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Homofobiaren aurkako eguneko ekitaldiak egingo dira bihar Zumaiako ikastetxetan
Ekimena Zumaiako eta Zarauzko ikastetxeak, bi udala eta Zarauzko Berritzegunea biltzen dituen Hezkidetza Foroaren baitan erabaki da. Horretarako, pankarta berezi bat ere diseinatu da ikastetxeetan gai hau lantzeko.
1990eko maiatzaren 17an, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013607 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nagusiekin/Nagusientzat ekimenaren baitan, hitzaldia izango da bihar, asteartea, 17:30etik aurrera Alondegian. Gazteleraz izango da eta gaia honakoa da: Lo que debemos saber sobre el suministro del hogar.
Nagusientzat eta, baita ere, herritar ororentzat interesgarria izan daitekeelakoan, Gizarte zerbitzuetatik gonbitea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013608 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lapurrak sartu dira Aita Mariko Herri Eskolan eta Branka eraikinean, asteburuan
Lapurren bisita izan dute asteburu honetan Aita Mari auzategiko Herri Eskolak eta Brankak, Gizarte zerbitzuen egoitzak. Diru bila sartu direlakoan daude: Herri Eskolatik diru apur bat eraman dute; Brankatik ezer ere ez.
Lapurrak larunbat ga... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013609 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Galdona Pulpo emakumezkoen kadete taldeak Diputazio Saria irabazi du
Pixkanaka Pulporen taldeak ari dira bere lehiaketak amaitzen. Nagore Goikoetxeak entrenatzen duen Galdona Burdindegia Pulpo emakumezkoen kadete taldearen kasuan, Diputazio saria irabazi du, lehia zazpi garaipen eta porrot bakarrarekin amaitu ondoren. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013610 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ceferino Peñari omenaldia: "Bake eta itxaropen mezua zabaldu nahi dugu gaur Arroatik"
Duela 36 urte ETAk hildako Ceferino Peñari omenaldi hunkigarria eskaini diote gaur eguerdian Arroa Beheko bizilagunek. Oroimena eta oroimina uztartu dira herriko plazan, itxaropenez betetako hitz ederrez jantzita. "Atzera begiratu bai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013611 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Deba, Azpeitia eta Zumaiako dantzariak bildu dira gaur Aita Mari aretoko oholtzan, Maiatza Dantzan egitarauaren barruan dantza ikuskizuna eskaintzeko. Leporaino bete da aretoa -batek baino gehiagok zutik jarraitu du saioa-. Jarraian ikus dezakezue argazki bilduma.
Parte hartu duten taldeak: Debako Kulunka dantza taldea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013612 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sagardo dastaketa egingo da gaur Arroa Behean, Isidro Deunaren jaiak direla eta
Isidro Deunaren Eguna ospatuko dute asteburuan Arroa Behean. Gaur arratsaldean, sagardo dastaketarekin hasiko dira jaiak. Hemen daukazue egitaraua:
- 18:30etan, Bertako sagardo eta txorizo dastaketa.- 19:00etan, triki-kantu poteoa auzoan.- ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013613 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur goizean Usurbilen jokatu dira Gipuzkoako Txapelketako finalaurrekoak, eta infantil mailako neskek zein mutilek irabazi egin dute eta finalak jokatuko dituzte datorren asteburuan.
Canterias Dominguez Pulpoko mutilek Urnietaren aurka jokatu dute finalaurrekoa. Partida oso orekatua izan da eta 20nako berdinketarekin ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013614 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Galiziarako bidaia gastuetan laguntzeko kamisetak salduko ditu Ttakun Pulpo taldeak
Ttakun Pulpo kadete mailako emakumezkoen taldeak 7 egun barru jokatuko du Porriñon (Galizia) Espainiako txapelketako lehen fasea. Bidaia gastuetan laguntzeko, taldeko neskak kamisetak saltzen egongo dira asteburu honetan.
10 euroan eros... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013615 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Auzoan eta etxean konposta egiteko beste deialdi bat egiten du Mankomunitateak
Konpostaren planaren inguruan Urola Kostako Udal Elkartea zenbait ekintza ari da bultzatzen. Orain, etxean edo auzoan konposta egiteko aukera zabaltzen du berriro eta eskualdeko bizilagunei gonbitea luzatzen zaie.
Interesa duten herritarrek ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013616 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Motxanekua elkarteko bi zaldun izango dira Izaskungo festetako zaldi lasterketan
Ibarrako Izaskun auzoko festak ospatuko dira asteburu honetan. Horien baitan, larunbatean, 18:00etatik aurrera, zaldi lasterketak jokatuko dira eta bertan izango dira Motxanekua zaldi elkarteko bi kide: Eneko Urbieta eta Alex Aramendi. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013617 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratu du Zumaiako Udalean eginkizun anitzeko peoien lan-poltsa lehiaketa-oposizioaren bitartez sortzeko egingo den deialdi publikoko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013618 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren ostiralean, hilaren 20an, El Florido Pensil. Niñas antzezlana izango da Aita Mari zinean. Udal kultura sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu berri ditugu bazkideen artean.
Parte-hartze handia izan du zozketa honek. Saridunak Montse Atxega, Nekane Aizpurua Olaizola eta Estibalitz Guridi Aizpuru... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013619 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Trainerilla Ligako bi estropada izango dira asteburuan
Bihar, larunbata, Getarian (17:00etan), eta etzi, igandea, Mutrikun (11:00etan). Hiru talde joango dira Zumaiatik bi estropadetara: jubeniletan bat, eta seniorretan bi. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013620 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriarteko txapelketako zesta-punta partida jokatuko du gaur Zumaiak, Donostian
Gipuzkoako Herriarteko txapelketaren baitan, zesta puntako lehiari ekingo diote gaur, Donostian. Lehen partida Donostiako Balda pilotalekuan jokatuko da, 18:30etik aurrera, eta Donostiako eta Zumaiako bikoteak izango dira aurrez aurre. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013621 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astindu dantza taldeak antolatuta, dantza ikuskizunak izango dira maiatzeko larunbatetan, Maiatza Dantzan ekimenaren baitan. Bihar haurren txanda izango da. Eguraldi txarraren iragarpenak medio, saioa Aita Mari zinera eraman da.
Ez da saio honek izango duen aldaketa bakarra izango, hasierako ordua ere ordu erdiz aurrer... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0013622 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eraginkortasun energetikoari buruzko jardunaldia antolatu du Mankomunitateak enpresentzat
Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat, eraginkortasun energetikoaren hainbat alderdiri buruzko informazioa emateko. Jardunaldiak honako izenburua du: 'Eraginkortasun energetikoa: legedia, ISO... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.