id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0014823
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bukatu da bost eguneko eskubaloi festa. Igandean, 15:00ak aldera, txapeldunari dagokion garaikurra jaso zuen Bartzelonak. Pulpok bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen, baina haiek ere txapeldun Lubaki lehertzeraino bete zuten jarraitzaileentzat. Festa handia izan zen pabilioian, eta baita ondoren ere Zumaiako...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014824
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Behin Espainiako Txapelketa amaituta, Pulpok eskerrik beroenak eman nahi dizkie prentsa ohar honen bitartez txapelketan parte hartu duten guztiei. Bestalde, finalean desagertu ziren Kataluniako eta Bartzelonaren bandera bana bueltatzeko eskaera egin du. "Mila esker hainbeste urtez amestutakoa egin bihurtzen lagundu dut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014825
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aitzuri izena eramango duen frontoi berrirako logotipoa aukeratzeko lehiaketa antolatu du Zumaiako Kirol Patronatuak. Landuko den logotipoa Zumaiako Aitzuri pilotalekuko aurkezpen irudi gisa erabiliko da, hau da, menbrete gisa, web orrian, informazio orrian, edifizioan bertan (fatxada, atea,...) etabar... Logotipoaren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014826
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskubaloiaren festa ikaragarria gaur Lubaki kiroldegian ospatu dena. Pulpok ezin izan du Espainiako Txapelketa irabazi, baina gaur zumaiarrentzat txapeldun izan dira, Bartzelona handiari parez-pare jokatu eta irabazteko zorian izan direlako. Harmailetan bizitako festarekin ezin penarik izan. Tituluan eskura izan dute, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014827
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maristas Malagari 32-28 irabazi dio Espainiako Txapelketako finalaurrekoan, eta igandean (13:00etan) finala jokatuko du Bartzelona handiaren kontra. Kataluniako taldeak 27-26 irabazi dio Ademar Leoni beste finalaurrekoan. Lortu dute. Finaleraino iritsi dira. Pulpo edo Bartzelona izango da aurten Espainiako Txapeldun ju...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014828
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ligaxkako azken jardunaldian 29-25 irabazi dio Pulpok Sevillako Montequintori, emozioz eta tentsioz betetako arratsaldean. Hiru partidak irabazita, multzoko lehen postua lortu du Pulpok eta Ademar Leon izan da bigarren, gaur Melillaren aurka galdu duen arren (22-21). Beste multzoan Bartzelona izan da lehena eta Marista...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014829
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurkari oso deserosoa izan da Melilla, baina Pulpok 28-21 irabazi du eta finalaurrekoetan sartzeko azken pausoa baino ez zaio falta. Azken jardunaldian Sevillako Montequintoren aurka jokatuko du (ostiralean, 20:00etan), eta zazpi goletik galduta ere sailkatuko litzateke, kasurik okerrenean. Hiru partidak galduta buelta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014830
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erorketak prebenitzeko tailerra egingo da hilaren amaieran, 64 urtetik gorakoei zuzenduta Erorketak eta horien ondorioak prebenitzeko ikastaroa egingo da maiatzaren amaieran. 64 urtetik gorakoei zuzendutako saioak izango dira eta aurrez izena eman beharko da Gizarte Zebitzuen bulegoan, Branka eraikinean. Erorketak dira...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014831
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal kultura sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. Sarituak Karmelo Arroiabe, Pakita Aizpurua eta Kontxi Aizpurua izan dira. Zorionak. Zuen sarrerak aretoko leihatilan izango dituzue. Besteei gogoratu antzezlana 22:00etan hasiko dela, ostiralean, Aita Mari zinean, eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014832
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beñat Lizeagaren epaiketa politiko berean epaiaren zain zeuden gazteetatik zazpi, seina urteko espetxe zigorrera kondenatu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Horietako hiru, sententzia publiko egin aurretik, atxilotu ditu Ertzaintzak, gainerako lauak edozein momentutan atxilotuak izateko arriskuan daude. Haien jardue...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014833
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Haurtzaroaren poesia: esperimentazioaren aukerak' hizaldia Alondegian Maria eta Jose ikastetxeak antolatuta, 'Haurtzaroaren poesia: esperimentazioaren aukerak' izeneko hitzaldia izango da gaur, osteguna, 18:30ean, Alondegian. Alfredo Hoyuelos (Filosofia eta Hezkuntza zientzietan europar doktorea. Iruñeako Udal Haur Es...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014834
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Defentsako lan bikainean oinarrituko du gaur garaipena Pulpok Ademar Leonen aurka (23-19). Multzoko aurkari gogorrena zen teorian, eta orain garbiago dirudi finalaurrekoetarako bidea. Bigarren jardunaldian Melillaren aurka jokatuko du (osteguna, 20:00etan). Sei gol ordu erdian. Uzta eskasegia Ademar Leonentzat, goi mai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014835
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Futbol Taldeak Pulpoko jubenil taldea animatu nahi du eta sorte onena opa dio egun hauetan jokatuko duen Espainiako Txapelketako fase finalean. Aupa Pulpo!!!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014836
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udalaren Berdintasun sailak antolatuta, aurtengo hirugarren ikastaroa izango da maiatzekoa eta 'Sentitu, pentsatu, ekin eta mugitu feminismoan: autoestimua eta ahalduntzea' du izenburua. Ikastaroa autoestimu eta ahalduntzearen ingurukoa izango da. Egingo diren saioak emakumeen autoestimua eta ahalduntzea lantz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014837
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika Eskolako ikasleak Lab-Anoeta Emuzik 2016 jaialdiaren aurrestreinaldian izango dira Maiatzaren 9an, arratsaldeko 17:00etan Lab-Anoeta Emusik 2016 jaialdiaren aurrestrenaldia izango da Anoetako futbol estadioan. Parte hartzaile guztiek aktiboki esku hartuko dute, kantatuz, beren tresnak joz eta gorputz perkusioa e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014838
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hemen dauzkazue Espainiako Eskubaloi Txapelketako bi multzoak eta partida guztien egutegia eta emaitzak. 1.Multzoa1. Bartzelona 6p (+49)2. Maristas Malaga 4p (+8) San Sebastian de los Reyes 2p (-9)Covadonga 0p (-48) 2.Multzoa1. Aiadek Pulpo 6p (+15)2. Ademar Leon 2p (+11)3. Melilla 2p (-7)4. Montequinto 2p (-19) Marist...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014839
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ziklomotoreen azterketa teknikoa egiteko aukera izango da maiatzaren 6an Ziklomotorra duten zumaiarrek ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT) herrian bertan egiteko aukera izango dute aurten ere. Maiatzaren 6an izango dira azterketak, 09:00etatik 14:00etara, estazioan udal brigadak duen biltegian. Aurrez txanda hartu beh...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014840
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aitor Olaziregi, Ampo-ko txirrindulari zumaiarra, prest dago asteazkenetik aurrera Bidasoako itzulian parte hartzeko. 23 urtez azpikoen Euskal Herriko itzuli garrantzitsuena da Bidasoakoa eta Estatu Espainiarreko garrantzitsuenetakoa. Olaziregirentzat denboraldiko bigarren itzulia izango da Bidasoa, aurretik Lleidako i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014841
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako senior emakumezkoek irabazten segitzen dute. Trainerilletako Gipuzkoako Ligako hirugarren jardunaldian lortu zuten garaipena, igandean, Pasai Donibanen. 10 segundo atera zizkioten San Juani, 16 Hibaikari eta 19 Oriori. Zumaiarren B ontzia seigarren izan zen, eta Zumaia C zortzigarren. Bezperan, leku berean, Li...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014842
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren ikasturtean ikastaroren bat antolatu nahi dutenentzat deialdia egin du Udalak. Ekainaren 19ra arte egin daitezke proposamenak. Kultura eta aisialdiari lotutako ikastaroak izango dira, eta 2015eko urritik 2016ko ekainera luza daitezke, edo tarte horretan tarte motzagoak antolatu. Proposamenak egiteko: 943861056...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014843
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bilera joateko aukerarik ez dute elkarte, talde edo norbanakoek Kultura Sailean egin ditzakete proposamenak: 943861056 edo
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014844
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maria eta Jose ikastetxeak zenbait ekitaldi antolatu ditu matrikulazio epea zabaltzearekin batera Maiatzaren 4tik 15era bitartean Haur Eskoletan 0 eta 1 urteko haurrentzat izen emateko bigarren epealdia zabaltzen da. Hau horrela izanik, hainbat ekintza antolatu ditu Maria eta Jose ikastetxeak datozen egunetarako gure H...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014845
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itxas-Gaineko jubenilek egurra eman dute Euskadiko maratoi txapelketan Bigarren urtez jarraian Zumaian jokatu da piraguismoko Euskadiko Maratoi txapelketa. Itxas-Gaineko jubenilek bere maila handia agerian utzi dute gaur: jubenilak izan arren, senior mailako estropadan atera dira eta bi ontziek ez diete aukerarik eman ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014846
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñigo Peña Txekiar Errepublikan da Europako txapelketan parte hartzeko Europako piraguismo txapelketa jokatuko da asteburu honetan Txekiar Errepublikan. Bertan da Iñigo Peña zumaiarra. Bi probatan hartuko du parte: K4an 1.000 metroan eta K1ean 5.000 metroan. Gaur hasiko ditu lanak Iñigok, K4arekin. Javier Hernanz astur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014847
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maiatzaren 10ean Herri Urrats izango dela eta, Inpernupe elkarteak, urtero bezala, autobusa antolatu du. Irteera goizeko 09:00etan izango da, Patxita Etxezarretako geltokitik (hortz-klinikaren aurretik), eta buelta arratsaldeko 19:00etan Senperetik. Izena eman Inpernupe tabernan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014848
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbat arratsaldean kofradiako plazan egongo dira Pulpoko jokalariak Larunbatean, 18:00etatik aurrera, Kofradiako plazan egongo dira Pulpoko jubenilak. Pintxoak, edariak eta azken fasearen gaiarekin atera diren kamiseta bereziak salduko dituzte, musikaz lagunduta eta festa giroan. Kamisetak hamar euroan egongo dira s...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014849
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Piraguismoko Euskadiko maratoi txapelketa jokatuko da bihar Urola ibaian Bigarren urtez jarraian, Zumaian jokatuko da piraguismoko Euskadiko maratoi txapelketa. 14:30etik aurrera hasiko dira bihar probak eta 130 ontzi inguru inguratuko direla aurreikusten dute Itxas-Gain elkarteko antolatzaileek. Iaz izandako txapelket...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014850
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bezeroen fidelizazio kanpaina berria jarri du abian Merkatari Elkarteak Zumaiako Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak, Rural Kutxarekin elkarlanean, bezeroen fidelizazio kanpaina berria jarri du abian. Zumaia Elkarteko 52 saltokitan erosketak Zumaia txartelaren bidez egiten dutenek deskontuak eskuratuko dituzte. "Helbu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014851
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gurutze Gorriak Donostiako, Orioko eta Zumaiako hondartzetarako sorosleak hautatzeko probak egingo ditu asteburuan Aurreko urteetan bezalaxe, Gurutze Gorriak aurten ere Donostian egingo ditu Donostiako, Orioko eta Zumaiako hondartzetan sorosle-lanak egiteko hautaketa-probak. Saioak ostiralean eta larunbatean egingo dir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014852
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, maiatzaren 1ean, Langileen Nazioarteko egunaren harira eragile ezberdinek kalera atearatzeko deia egin dute. Goizean, LABek antolatuta, Zumaiatik Zestoara martxa abiatuko da eta bertan manifestazio batekin emango zaio amaiera martxari. Irteera 10:00etan izango da Beheko Plazatik. Ondoren, eguerditik hasita egita...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014853
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pelax & Cowboys taldearen kontzertua, Inpernupe Librek antolatuta Ostegunean, hilak 30, Inpernupe kanpoan kontzertua izango da arratsaldeko 20:00etan, pintxo potearekin batera. Inpernupe Libre dinamikaren baitan hainbat kontzertu egingo dira eta hau izango da lehenengoa. Pelax & Cowboys talde donostiarrak joko du.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014854
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inpernupeko kalan zegoen zabortegi zaharra kentzeko lanak amaitu dira dagoeneko. Hondakinekin batera zegoen zabaldegia ere kendu dute eta harriez mugatutako lurrezko zorua utzi dute. 2014ko hasieran izan ziren itsas denboraleek hainbat materiale eraman zituzten Inpernupetik eta zabaldegiaren azpian zegoen zabortegia ag...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014855
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurrekontu handiari egin beharko dio aurre Pulpok Espainiako Txapelketako azken faseari aurre egiteko. Horregatik, dirua biltzeko ekimenen artean, kontu bat zabaldu dute nahi duenak bere ekarpena egin ahal izateko. Rural Kutxan zabaldu dute kontua eta hau da zenbakia: (IBAN ES51) 3008 0172 07 3141195127. Kontuaz gain, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014856
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Giza eskubideak marrazten proiektua burutzen ari da egunotan Zumaian, gazteak Giza Eskubideen gaian sentsibilizatzeko Irribarreak sortzeko bakarrik ez, debateak pizteko erremintak dira egunkarietako tira komikoak. Charlie Hebdo aldizkari satirikoan izandako sarraskiaren ondoren gertaeren orrietara ere pasa ziren. Egun ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014857
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean, maiatzaren 2an, Algorriko harraldea ezagutzeko doako irteera bat antolatuko dugu interpretazio zentroan. Ekintza herritar guztiei zuzendua dago eta aurrez izena ematea beharrezkoa da. Irteera Algorri Interpretazio Zentroan hasiko da goizeko 10:00etan eta oinezko irteera bat burutuko da Algorriko senaira. H...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014858
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako itsas ondarea ezagutzeko aukera eskaintzen du bisita gidatu batek Aurrez burutu izan den bisita gidatua berreskuratuko du Geoparkeak asteburu honetatik aurrera. Ostiralean egingo den ekintza honi esker, Zumaiaren itsas ondarea ezagutzeko aukera izango da. Ibilbide berri honen bidez, Kantauri itsasoan harat-hon...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014859
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren astean Zumaian jokatuko da Espainiako Txapelketako azken fasea. Zortzi talde izango dira lehian eta dena ondo antolatzeko ahalik eta jende gehien behar da. Gaur, asteartea, 20:00etan bilera egingo da kiroldegian, eta bereziki daude deituta Pulpoko jokalarien gurasoak, entrenatzaileak eta laguntzaileak, baina b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014860
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako dantzariak izango dira ostiralean Oreretako Dantzari Txikien Egunean Bertan Euskal Herriko herri ezberdinetako 500 dantzari gazte egongo dira; hala nola, Errenteria, Lezo, Iruñea, Urretxu, Hernani edo Tolosako taldeak, eta zumaiarrak ere bertan izango dira. Goizean desfilea izango da Errenteriako kaleetan zeha...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014861
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaian jokatuko da Espainiako Txapelketako azken fasea, maiatzaren 6tik 10era Orain jakinarazi du Espainiako Federazioak: jubenil mailako Espainiako Txapelketako zortziko finala Zumaian jokatuko da. Beraz, Pulpoko jubenilek etxean jokatuko dute. Maiatzaren 6tik 10era jokatuko den Espainiako Txapelketako azken faseko b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014862
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Melilla, Montequinto eta Ademar Leon egokitu zaizkio Pulpori multzoan Maiatzaren 6tik 10era jokatuko den Espainiako Txapelketako azken faseko bi multzoen zozketa egin berri da. Pulpo, Melilla, Montequinto (Sevilla) eta Ademar Leon egokitu dira multzo batean; Bartzelona, Maristas Malaga, Covadonga eta San Sebastian de l...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014863
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral honetan, maiatzaren 1ean, mendi buelta izango da Inda-Mendik antolatuta. Sodupen hasi eta Eretza mendia igo ondoren Zugastietara jeitsiko dira. Beti bezala, goizeko 7.30ean aterako dira autobus geltokitik. Izen-ematea goiko estankoan (943860357) egingo da ostegun eguera baino lehen. Helduek 12 euro ordainduko d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014864
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Argazkigintza digitalaren inguruko ikastaroa antolatu du Distirak Distira argazki elkarteak antolatuta, apirilaren 28tik aurrera Argazkigintza digitalaren inguruko oinarrizko ikastaroa emango da. Saioa astearte eta ostegunetan emango dira, Foronda kultur etxean, 19:00etatik 21:00etara. Ordutegiak moldatzeko aukera izan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014865
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu oparoa izan da Zumaiako kirolarentzat, dudarik gabe. Espainiako Batel Txapelketa jokatu da Moañan (Galizia), eta senior mailako emakumeek bandera irabazi dute. Chapela izan da bigarren, eta Meira hirugarren. Denboraldia biribildu du horrela Zumaiako batelak: aurretik, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak iraba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014866
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako Sub 18 Futbol Txapelketa irabazi du Peru Nolaskoainek Euskadiko selekzioarekin Mallorkan jokatu da txapelketako azken fasea, eta Euskadik 3-0 irabazi dio Madrilgo selekzioari finalean. Finalaurrekoan 5-4 irabazi zuten Balear Irlen aurka, penaltietan. Peru Nolaskoainek titular jokatu ditu bi partidak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014867
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hauek dira Pulporen zazpi aurkariak Espainiako Txapelketako azken fasean Asteburuan 32 talde lehiatu dira, zortzi multzotan banatuta, Espainiako Txapelketako azken faserako txartelaren bila. Multzo bakoitzeko lehenak sailkatu dira. Hauek izango dira Pulporen aurkariak tituluaren lehian: Bartzelona, Ademar Leon, Covadon...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014868
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Betiko atzo lanagaz, Leire Arano izan da 2015eko Peru Abarka lehiaketaren irabazlea. Euskal Herri osoko hemeretzi lan aurkeztu dira aurten, Ibaizabal argitaletxeak eta Markina-Xemeingo Udalak lankidetzan antolatzen duten narrazio lehiaketara. Epaimahaikideek esan dutenez, "kalitate handikoak asko". Betiko atzo lana "is...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014869
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Handia egin dute gaur Pulpoko jubenilek Logroñon: Granollersi 29-26 irabazi eta Espainiako Txapelketako azken fasea jokatzeko sailkatu dira. Maila handiko jokoa eta heldutasuna erakutsi dituzte gaur, Zumaiatik joandako dozenaka jarratzaileren gozamenerako. Bihar 12:30ean jokatuko dute azken partida La Riojaren aurka et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014870
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Anaitasunari irabazita, Granollersen aurka jokatuko du Pulpok lehen postua Lehen urratsa egin dute Pulpoko jubenilek Espainiako Txapelketan, Anaitasunari irabaztea, 35-29. Partida hasiera zaila izan dute, lau gol ere izan dira atzetik lehen zatian, baina 20. minututik aurrera, behin defentsako arazoak konponduta, neurr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014871
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kirol Patronatuko zuzendaritza batzordeak erabaki du frontoi berriaren izena: Aitzuri. Aurretik, Zumaiako Udalaren euskara zerbitzuak inguruko toponimia aztertzen duen txostena egin zuen, baliagarri izango zelakoan. Zuzendaritza batzordean aurkeztu eta aztertu ostean, pilota elkarteari iritzia eskatzea erabaki zen. Pil...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014872
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako txapelketako azken fasera heltzeko lehian izango da Pulporen jubenil mailako taldea asteburu honetan, Logroñon. Baleike Errioxako hiriburuan dago taldearekin eta han gertatzen dena kontatuko du.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014873
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola itsasadarreko ekosistemak lehengoratu asmoz, Euskal Kostaldeko Geoparkeak bertako zuhaitz espezieen landaketa egin du Zumaian, Udalak Gorostiagan duen lursailean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Lursailaren azalera 2 hektareakoa da eta guztira 2.400 zuhaitz landatu dira. Bertako espezieak dira, Gipuzko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014874
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Galizian dira Zumaiako emakumezko seniorrak, asteburuan han jokatuko baita Espainiako Batel Txapelketa. Moañan ariko dira Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldunak beste txapelketa bat irabazteko lehian. Bihar, larunbata, 17:00etan hasiko da sailkatze estropada, eta zumaiarren aurkariak hauek izango dira: Meira, Chapela, Me...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014875
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako zortzi onenen artean sailkatu nahi dute Pulpoko jubenilek Bihartik igandera hitzordu garrantzitsua dute Pulpoko jubenilek: Espainiako Txapelketako azken fasera sailkatzeko txartela dute jokoan, Anaitasuna, Granollers eta Naturhouse La Riojaren aurka. Entrenatzaileekin hitz egingo dugu aurkariez eta taldeak d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014876
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astearte eguerdian sinatu zuen Udalak futbol zelaiko belarra aldatzeko obren bukaera, eta atzo arratsean bertan estreinatu zuten herriko kirolariek. Gustura ibili ziren haur eta gazteak zelaian, eta gustura zeuden helduak futbol zelaiko ertzetik haiei begira. Gaur eta bihar ere entrenamenduak izango dira, eta asteburua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014877
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joxe Ramon Soroiz eta Iker Galartzak 'Erdibana' antzezlana ekarriko dute bihar Zumaiara (Aita Mari aretoan, 22:00etan). Kultura sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. Zozketa egin ondoren sarituak honakoak dira: Feli Uria, Marije Sorazu eta Luis Mari Osa. Bina sarrera ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014878
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal Musika Patronatuak eta Xabier Lizaso piano estudiok udaleku musikalak antolatuko ditu uda honetan. Bi astetan, jolasean, musikaren mundua ezagutu, ulertu eta bizi ahal izango dute haurrek. Xabier Lizaso eta bere taldeak jolasak, marrazkiak, mimoa, dantza, musika etab. erabiliko dituzte, musika maitatu, sentitu, ez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014879
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean, apirilak 24, Gune elkarteak solasaldi berri bat eskainiko du "Barnetasunerako hezi" zikloaren barruan. Oraingoan Kepa Egiluz izango da "Mindfulness modatik haratago" gaia landuko duena. Sarrera moduan, azken boladako "mindfulnessaren boom-a" soziologikoki aurkeztuko du, bere historia labur bezain meteorikoa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014880
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Foru Aldundia: "San Juan Egoitzako zerbitzua eta prezioak ez dira aldatuko eskualdatzearekin" Urte bukaera baino lehen Gipuzkoako Foru Aldundiak beregain hartuko du San Juan Egoitza. Aldundiko arduradunek gaur goizean egoitzara egindako bisitan garbi utzi nahi izan dute zerbitzua, prezioak eta langileen baldintzak ez d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014881
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurtengo palazko eta eskuzko pilota txapelketak hastekoak dira. Astearte honetan bertan jokatuko dira palazko lehen partidak Odietan Palazko II. txapelketa honetan 30 pilotarik hartuko dute parte, 4 taldetan banatuta. Ligaxkako fasea astearte honetan (apirilak 21ean) hasiko da eta maiatzaren 14ean amaituko da. Talde ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014882
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
bat musika talde izan dira Zumaian: txarangak, berbenakoak, rock taldeak, txistulariak... osatzen dutenetatik lau bildu genituen Baleike aldizkarirako: Jesus Mari nio Azpillaga eta Andoni Tapia urte gutxi batzuk geroago sartu ziren. Aitor: Errepetizioetako igandean jotzen hasi ginen Festatxo bezala. Ordura arte kanpoko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014883
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Justa tabernako barraren barrualdean lan egiteaz gain, Antxon Segurolak badu beste eginkizun bat santelmotan: San Telmo Martxaren doinuekin bandera jaistea festen amaieran. "Lehen ez zen jaitsierarik egiten, ez zegoen ez festa amaierarik ez ezer. Buitraker koadrilakoak hasi ziren honekin", hasi da esplikatzen. 30 bat u...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014884
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulporen jubenilei bultzada emateko autobusak jarriko ditu klubak Pulporen jubenil mailako gizonezkoen taldeak Espainiako txapelketa jokatuko du datorren asteburuan Logroñon. Jokalariak etxean bezala sentitzeko, eta zaletuak Errioxako hiriburura eramateko, autobus zerbitzua antolatu du klubak larunbateko jardunaldirako...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014885
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joseba Otaolak irabazi du kadete mailako txirrindularitza lasterketa Gaztetxoak txapelketarako puntuagarria den kadete mailako txirrindularitza lasterketa jokatu da gaur goizean Zumaian. Euskal Herri osoko 188 txirrindulari azaldu dira irteerara, baina erdiak baino gutxiagok amaitu dute. Herrialde bakoitzean lasterketa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014886
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Futbol Taldeak jakinarazten du astebukaera honetan, apirilaren 18an eta 19an, etxean jokatu beharreko partiduak Iraetako futbol zelaian jokatuko direla. Bide batez, eskertza luzatzea nahi die Zumaiako Udalari eta Kirol Patronatuari, Aita Mari futbol zelaian egin duten belar artifizialaren berritze lanengatik. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014887
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur arratsaldetik igande goizaldera bitartean alkandora urdina janzteko hainbat arrazoi izango dira. Ordu berean Eusebio Gurrutxaga plazan, Olagarro-zopa XIV. Lehiaketa. Eta Eusebio Gurrutxaga plazan, Erkibe elkartearen eskutik, Olagarru-zopa dastatzeko aukera
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014888
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ohiko hitzordua izaten da santelmoetan trainerilla estropada, eta aurten ete hutsik egin gabe dator. Igande honetan izango da, ohi bezala Zumaiako Arraun Elkarteak antolatuta. Gizonezkoen lehia 32.a izango da, eta emakumezkoena 3.a. Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko dute bihar eta etzi Legutioko urtegian (Araba), eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014889
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean, a​pirilak 17​, Gune elkarteak antolatutako meditazio saio berri bat izango da Forondan​, oraingoan Joseba Ossak zuzendua.​
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014890
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Herriko kadete mailako txirrindulariak izango dira larunbatean Zumaian Larunbatean kadete mailako txirrindulari lasterketa izango da Zumaian. San Telmo jaiak bete betean ditugula, Gaztetxoak Torneorako puntuagarria izango den lasterketa izango da. Aurten Gipuzkoan jokatuko den torneo honetako lasterketa bakarra ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014891
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pausola produkzio etxea telesail berri bat grabatzera doa eta figurazio lanak egingo duen jendeari deialdia luzatzen die. Grabaketak maiatzaren 11tik uztailaren 3ra bitartean izango dira, Zestoan eta Legazpin, eta inguruko herrietako jendea nahiko lukete bertan agertzeko. Baldintza bakarra da 18 urtetik gorakoak izatea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014892
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Orain hamarkada batzuk herrian sortzen ziren hondakinak Inpernupeko kalara eramaten ziren. Zaborrak erre egiten ziren bertan, baina hondakin batzuekin betelanak ere egin ziren. Zabortegi hori kendu eta Inpernupe txukuntzeko lanak abiatu ditu gaur bertan Espainiako Gobernuko Ingurumeneko Estatu Idazkaritzak. 2014ko hasi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014893
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beti euki det argi kirol batzuk beste batzuk baino "garrantzitsuo" diala eta kirol eta kirolari batzuk beste batzuk baino "merito" geyo dakela, askotan garrantzi hau gainea, ez dator bat kirol hori praktikatzia suposatzen dun esfortzu eta sakrifizioarekin. Igande hontan San Telmoko bandera igoeran ikusitakua eta geo ar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014894
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Darahli elkarteak antolatuta, 73 lagunez osatutako talde batek astebeteko egonaldia egin zuen Saharako kanpalekuetan martxoaren amaiera eta apirilaren hasiera artean. Erbestean bizi den Saharako herriak bizi duen egoera ezagutzeko aukera izan zuten. Ikasle, monitore eta Darahliko kideekin batera, Peio Romatet argazkila...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014895
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako aurrekontuaren zati bat zertara bideratu erabakitzeko aukera dute zumaiarrek Gipuzkoako hamar eskualde aukeratu ditu Aldundiak bakoitzean herritarrek bi milioi eurorekin zer egin erabaki dezaten. Zumaian proposamenak egiteko apirilaren 27an eta 28an izango dira. Duela bi urte hasitako bideari jarraituz, aurt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014896
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehengo astean Alkartetxean izan ginen egunero, posta bidezko botoa emateko laguntza eskaintzen. Aste honetan, berriz, Inpernupen egongo gara, 18:00-20:00. Horrez gain, gogoratu kanpoan bizi zareten Zumaiarrek ere laguntza eskatzeko nahikoa dela helbidera mezua bidaltzea.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014897
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hemendik Aurrera, astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 18:00tik 19:00ra Mendaro Mariñelako Batzokian egongo gara, posta bidez bozka nahi duenentzako eta eginbeharreko dokumentazioan laguntzeko. Bestela deitu 657 733998 telefonora edo email bat idatzi helbidera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014898
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren maiatzaren 24an ezin baduzu bozkatu, Zumaiako EAJk lagunduko dizu egin beharekoetan posta bidez bozketa egiteko. Horretarako deitu 607 185996 edo idatzi email bat
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014899
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eguraldi paregabea lagun,hiru pilota partidaz gozatzeko aukera izan dute jarraitzaileek Odietan. Afizionatu mailako partidan Larrañagak eta Perezek 22-18 irabazi dute Peña eta Martinezen aurka. Lopetegi-Etxeberria eta Arriola-Yeregi bikoteen arteko pala partidarekin hasi da aurtengo pilota jaialdia. Etxeko bikotea saia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014900
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburuan jokatu da Gipuzkoako Batel Txapelketa, San Pedron. Zumaiako neskek bandera irabazi dute senior mailan. Larunbatean eta igandean, bi jardunaldietan izan da onena Zumaiako batela. Larunbatean 9:45eko denbora egin zuten zumaiarrek, San Juan izan zen bigarren 5.95era, eta Hibaika hirugarren 8.85era. Igandean, be...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014901
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzarekin hasiko dira arratsaldeakn santelmoak. Gaur gaur gauean, bertso saioa eta kontzertuak txosnetan. Hemen daukazue jaietako egitaraua osorik: 22:30 Aita Mari aretoan bertsolariak: Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sabastian Lizaso, Jon Maia eta Fredi Paia. Ondoren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014902
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eibar eta Aia arteko etapa jokatuko da gaur Euskal Herriko Itzulian. Zumaiatik, 14:15 aldera pasako da, baina herrira sartu gabe, saihesbidetik joango da Getaria aldera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014903
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pazko eguna pasa dugula eta beste garai baten adierazgarri den dokumentu bat ikusgai.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014904
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Turismo teknikari-laguntzaile bat kontratatuko du Udalak uda garairako Kontratatzeko prozesua martxan jarri du Udalak, eta izan ematea Lanbideren bitartez -Lanbide.eus- egin daiteke, apirilaren 24ra arte. Hemen dauzkazue lanpostuaren ezaugarriak eta baldintzak. Jendeari turismo- eta kultura-eskaintzari eta Udalerriak e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014905
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpoko jubenilek Logroñon jokatuko dute Espainiako Txapelketako fasea Aurreko bi urteetan bezala, aurten ere etxean nahi zuen antolatu Pulpok Espainiako Txapelketako fasea, baina aurten ez da zorterik izan eta Logroñon jokatuko dute, santelmoen ondorengo asteburuan. Lehen partidan, ostiralean, Anaitasuna A izango dute...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014906
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EAJ-PNV: "Talde gaztea, baina, aldi berean, eskarmentu handikoa aurkezten dugu hauteskundeetara" Maiatzean izango diren udal hauteskundetarako zerrenda aurkeztu zuen atzo Zumaiako EAJ-PNVk Alondegiko Oxford aretoan. "Talde gaztea, baina, aldi berean, eskarmentu handikoa" aurkezten dutela aldarrikatu zuen alkatetzarako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014907
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurtengo santelmoen berrikuntzetako bat aurreko urteekin alderatuta astelehenean, San Telmo egunean, Odietan jokatuko den pilota jaialdia izango da. Palazko eta eskuzko partidak jokatuko dira, eguraldia lagun bada, 17:00etatik aurrera Hasteko, emakumezkoen palazko partida jokatuko dute Arriola-Yeregui eta Lopetegi-Etxe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014908
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haur danborradako argazki lehiaketa antolatu du Jakintza Berri elkarteak Haurren danborrada antolatzen duen Jakintza Berri elkarteak ekitaldi horrekin lotutako argazki lehiaketa antolatu du beste behin ere. Eguraldia lagun bada, haurren danborrada lehen igandeko eguerdian aterako da eta han ateratako argazkiak aurkeztu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014909
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sei bertsolari izango dira kantuan goi mailako saio honetan: Unai Iturriaga, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maddalen Arzallus, Fredi Paia eta Jon Maia. Gai-jartzaile lanetan Unai Manterola apaiz zumaiarra arituko da, bertsozale porrokatua berau eta Orioko bertso eskolako kidea. Sarrerak aurrez salgai daude Inpernupen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014910
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Santelmoen inguruko dozena bat ikuspegi apirileko Baleike aldizkarian Aste honetan hasi gara banatzen apirileko aldizkaria. Santelmoak gainean ditugun honetan, festa hauei buruzko dozena bat ikuspegi jasotzen saiatu gara. Edari banatzailea, bertsolaria, bertsio gauean abestuko duen gaztea, txosnen antolatzaileak, San T...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014911
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Antiguoko taldeko zelai erdiko jokalariak klub zuri-gorriarekin fitxatu duela eman da jakitera Athleticen berri ematen duen Orgullo Zurigorri twiterreko kontuan. 1998an jaiotako jokalari honek Zumaiakon hasi zuen bere ibilbidea eta azken denboraldietan Donostiako Antiguoko taldean jokatu du. Berri horren arabera, Ohore...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014912
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako EAJ-PNVk 2015eko udal hauteskundeetarako osatu duen hautagaitza aurkeztuko du asteazkenean Zumaiako EAJ-PNVk 2015eko udal hauteskundeetarako osatu duen hautagaitzaren aurkezpena egingo du bihar, asteazkena, 19:30ean, Alondegiko Oxford aretoan. Parte hartuko dute Jexux Olaizola, Zumaiako EAJ-PNVren presidenteak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014913
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Badatoz San Telmoak! Apirilaren 10etik 19ra ospatuko ditugu eta aurten ere Txosnen antolaketa eta egitaraua eragile eta norbanako askoren artean antolatu dugu, tartean Ernai, Presoen lagunak, Katxapero Gazte Konpartsa, talde feminista eta Dardara. Txosnak herritarrok gabe ez lirateke posible izango, eta beraz guztion a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014914
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehen txanda ekainaren 30etik uztailaren 10era izango da, eta bigarren txanda uztailaren 13tik 24ra. Udalekuen ordutegia 9:30etatik 13:00etara izango da. Udaleku irekietan 2 urtetik 12 urtera arteko haur eta gaztetxoek eman dezakete izena. Izenak apirilaren 16tik 27ra eman ahal izango dira ikastetxeetan, Ludotekan edot...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014915
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hauteskunde Errolda jendaurrean jarri da maiatzeko hauteskundeei begira 2015eko Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeen deialdia egin ondoren, indarrean dagoen Hauteskunde Errolda jendaurrean ipini dela adierazten du Udalak. Zerrendetan behar ez bezala sartua edo kendua dagoela ikusten duen edonork erreklama dezake...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014916
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kostako autobusek ez dute moilan geldialdirik egingo ostegunetik aurrera Ostiral honetan hasiko dira San Telmo jaiak eta ohikoa den bezala txosnak jarriko dira Arranpla inguruan. Hori dela eta, Kostako zerbitzua betetzen duten autobusak ez dira geratuko Txomin Agirreko kaiko geltokietan. Apirilaren 9tik 21era bitartean...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014917
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpoko zazpi jokalarik Gipuzkoako selekzioarekin jokatu dute asteburuan Pulporen kadete, jubenil eta senior mailako taldeek atsedena hartu dute Aste Santu honetan, ez horrela klubeko txikienek. Alebin mutilek Corrales de Buelnako txapelketa irabazi zuten eta nesken bi taldeak finalaren atarian geratu ziren. Infantil n...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014918
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Darahli 2015: "Gazteak oso inplikatuta atera dira egonaldi honetatik" Igandetik bueltan da Darahli 2015 espedizioa. Astebete pasa dute Tindufeko kanpalekuetan eta helburuak beteta egin dute Zumaiara buelta. "Orokorreak esperientzia oso ona izan da", laburbildu du Darahli elkarteko koordinatzaile Samuel Ruizek. Martxoar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014919
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste Santuarekin batera jarri da martxan Urolaren bailarako bost zentro edota museo biltzen dituen ekimen turistikoa. Ibaian barrenako bidaia geografikoa eskaintzeaz gain, historian barrena egiten den bidaia ere egin daiteke bertan. Algorri naturaren ezagutza etxea (Zumaia), Ekainberri eta Lili Jauregiak (Zestoa), eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014920
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste Santua amaitzera doa eta iaz izandako arrakastarekin alderatuta, argi dago aurtengoa ere aste ona izango dela turismoari dagokionez. Kanpotik etorritako makina bat bisitarik hartu dute herria asteburu osoan zehar. Astelehena Espainiako zenbait erkidegotan laneguna izanik, turista edo bisitari batzuk igandean berta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014921
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpoko alebin mutilak Kantabriako Corrales de Buelna herrian jokatzen den txapelketako finalera heldu dira. Nafarroako Loyola taldea izango dute gaur aurkari. Larunbatean jokatutako finalaurrekoan 18-21 emaitzarekin irabaz zion Castilla taldeari. Finala gaur 12:45ean jokatuko da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0014922
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kanpalekuetara egiten ari garen bisita amaitzear da. Azken eguna da gaurkoa eta bihar goizean helduko gara Zumaiara.
cc-by-sa 3.0