id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0018023 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mady Diamek eta Eliezer eta Jared Chavarriak Euskadiko Boxeo Txapelketa jokatuko dute
Zumaia Cuban Boxing taldeko hiru ordezkariak norebere kategoriako Bizkaiko eta Arabako boxeolari onenen aurka arituko datorren apirilaren 13an.
Zumaia Cuban Boxing taldeko Mady Diame eta Eliezer eta Jared Chavarria anaiak Euskadiko Bo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018024 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaueko autobus zerbitzu berezia jarri du Lurraldebusek Zarauzko Garagardo Azoka dela eta
Zarauzko Garagardo Azoka dela eta, bertara joan-etorriak egiteko Lurraldebusek autobus zerbitzu berezia jarri du gaurko eta biharko.
Zarauzko Garagardo Azokak atzo ireki zituen ateak, eta gaur eta bihar jaieguna izanik, jende asko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018025 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Donostiarako trenen maiztasuna handituko duen 1.329 metroko tunela eraikiko dute
Egun Aginaga mendia inguratzen du trenaren ibilbideak Aia-Orioko eta Usurbilgo geltokien artean, eta etorkizunean hura zeharkatzea da helburua. Euskal Trenbide Sareak gaur atera du proiektua lizitaziora 32 milioi euroan.
Eusko Jaurlaritzak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018026 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Telmo egunaren biharamunean dantzatzen zuten zahagi-dantzaz idatzi du Amaiur Aristi Arregi kazetari zestoarrak dantzan.eus web atarian. Haren lehengusuaren amona Begoña Ostolaza zumaiarraren testigantzekin osatu du artikulua.
"Makilarekin jotzen zuten, beti berdina. Joaten ziren lurrean joaz ai saliño, saliño... ge... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018027 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Autobusak ez dira Txomin Agirre kaian sartuko bihartik apirilaren 16ra bitartean
Santelmoetako txosnagunea jarriko dute datozen egunetan, eta, horregatik, Zumaia eta Donostia arteko zerbitzua ematen duten Lurraldebuseko autobusak ez dira moilara sartuko. Hala, Patxita Etxezarretako geralekuak bakarrik izango dira martx... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018028 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Telmo Deuneko beteranoak bigarren sailkatu dira Mundakako Alakrana jaitsieran
Probaren lehenengo edizioa izan da eta hogei segundoko aldea atera dio Badok 13 traineru irabazleak. Guztira zortzi ontzik parte hartu dute beteranoen kategorian.
Telmo Deunen beteranoen ontziak Mundakan lehenengo aldiz jokatu duten Alakrana ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018029 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Etxetik elikatu dute Ander Eizagirre musikarekin, eta zaletasun hori bere ibilbidean zehar erakutsi du. Breaking Brokkoli taldean aritua, Pertz boskoteko kidea da gaur egun. Pasa den astean atera zuen taldeak bere lehen diskoa. Bost abesti hauek aukeratu ditu Anderrek atal honetarako.
Haurtzarora eramaten nauen kanta d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018030 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arritxu Iribar eta Maria Eugenia Arrizabalaga, Eusko Legebiltzarrerako bozetarako hautes-zerrendetan
Apirilaren 21ean izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta Gipuzkoan 11 alderdi aurkeztu dira bozetara. Horiek dagoeneko argitaratu dituzte hautesleen zerrendak. EAJren eta EH Bilduren zerrendetan badira Zu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018031 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Pilota Elkarteko bi kideak Alebin mailan gailendu dira Mutrikuko Danok Bat taldearen aurka Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatutako finalean.
Eskola Kiroleko eta Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketaren zesta-puntako finalak jokatu zituzten joan den larunbatean Tolosako Beotibar frontoian, eta, Zumaiako Pilota... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018032 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EH Bilduk gaur itxiko du izen ematea Aberri Egunean Iruñera autobusean joateko
Nazioa gara lelo hartuta, igande honetan Aberri Eguna ospatuko du EH Bilduk Iruñean. Zumaiatik autobusez joan eta itzultzeko aukera izango da, eta bertaratu nahi duenak gaur izango du izena emateko azken eguna.
Igande honetan Aberri Eguna os... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018033 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Auto batek istripua izan du Meagan eta itxita dago GI-2633 errepidea
11:15ak aldera gertatu da istripua, GI-2633 errepidean, Meaga parean. Galtzadatik atera da auto bat, eta irauli egin du. Bi zauritu daudela jakinarazi du Segurtasun sailak. Errepideak itxita jarraituko du autoa lekutik atera bitartean.
Errepide istrip... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018034 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako Gazte Koordinadora Sozialistak kanpaina jarri zuen martxan joan den otsailean gazteek eskualdean emantzipatzeko duten arazoa salatzeko, eta, orain, gutuna plazaratzea erabaki du gaiari buruzko hausnarketa eragiteko.
Gazteok, gure bizitzaren momentu honetan, gurasoen etxetik irteteko eta emantzipatzeko ide... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018035 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Pilota Egokitua Sari Nagusiko finala jokatuko du Jurdan Arakistainek igandean
Zumaiako Pilota Elkarteko kirolari zestoarrak Eneko Sagarmendi mutrikuarrarekin osatuko du bikotea eta Iñaki Davison zarauztarraren eta Iraitz Huegun donostiarraren aurka arituko dira nor baino nor Aritzbatalden.
Aritzbatalde pilotalek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018036 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txosna Batzordeak santelmoetan hutsik dauden txandak betzeko deia egin du
Sare sozialen bidez jakinarazi du hainbat boluntario falta dituela oraindik barrarako nahiz sukalderako eta herritarrak animatu ditu parte hartzera.
Gero eta gutxiago falta da San Telmo jaietarako, eta txosnetako arduradunek sare sozialen bidez j... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018037 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gertu elkartearen martxoko kanpainan parte hartzeko azken egunak dira
Merkatari elkartearen leialtasun-txartelarekin ordaintzen duten herritarrek erosketa bonua lortu dezakete.
Gertu elkarteak martxoaren hasieran martxan jarritako kanpaina azken txanpan sartu da. Hain zuzen ere, asteazkenean izango da parte hartzeko az... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018038 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kutxabank da Urola Kostan presentziarik handiena duen banku erakundea
Eskualdea osatzen duten 11 herrietatik zazpitan ditu bulegoak, eta beste hirutan bulegorik ez, baina kutxazain automatikoa du, herritarrek dirua ateratzeko nahiz beste eragiketa batzuk egiteko aukera izan dezaten. Beizama da Kutxabankek inolako prese... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018039 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2008an banketxeek 2.673 bulego zituzten Hego Euskal Herrian, eta 1.374 zituzten iaz; beraz, duela hamabost urte baino %48,57 bulego gutxiago daude.
Hego Euskal Herriak hamabost urtean banku bulegoen ia erdia galdu du: 2.673 bulego zeuden 2008an, eta 1.374 zeuden iaz. Horrenbestez, %48,57 murriztu da bulegoen kopurua. E... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018040 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste Santuak gainean daude, eta negozio nahiz zerbitzu askok moldaketak izango dituzte euren ordutegietan, tartean Zumaiako Emakumeon Etxeak.
Zehazki, bihartik hasi eta bi astez itxita egongo da Emakumeon Etxea, eta apirilaren 9an irekiko dute berriro ere, San Telmo Egunaren biharamunean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018041 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alde zaharreko gune honetako aparkaleku gehienak kendu ditu eta zamalanak egiteko bi lekurekin ordezkatuko ditu. Udalaren arabera, oinezkoei eta erosketak egingo dituztenei erosotasuna eman nahi die.
Zumaiako alde zaharreko erdian kokatzen da Foruen plaza. Azoka zaharra eta Komentua ditu alde batean, udaletxea bestean.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018042 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | K azetaritza munduan modu profesionalean lanean hasi nintzenetik mende laurden beteko da datorren abuztuan. Ordutik 25 urte luze pasatu badira ere, ez dut neure burua kazetari bezala ikusten.
Maria Rosa Suárez-Zuloagak reporter deitzen zidan DVn lan egiten nuen garaian Santiago Etxera joateko esaten zidan bakoitzean; t... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018043 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Duela urtebete inguru, Ikerren ikaskide baten amak mezu bat bidali zidan mugikorrera, bere semeak Ikerri txirrina jo ziezaiokeen galdetuz, eskolara elkarrekin joateko. Nik mezua irakurri nuen, baina ez nuen erantzun. Ez nekien zer erantzun.
Gero, beste gauza batzuei buruz hitz egiten hasi ginen, eta ez genuen berriro e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018044 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aritz Erkiaga: "Konpromiso handia dugu txapelketa guztietan %100a emateko"
Zesta Puntako rankingeko liderra da gaur egun Aritz Erkiaga aurrelaria. Ispasterreko puntista Zumaia Master Seriesean arituko da Unai Uranga zumaiarrarekin bikotea osatuta. Kirol honek azken urteotan bizi izan duen berpizteaz hitz egin du hedabi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018045 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Cosme Agirre, Unai Uranga eta Frida Watkins arituko dira apirilaren 1ean eta 8an jokatuko den zesta punta txapelketan.
Jai Alai League ligarako puntuagarria den Zumaia Master Series zesta punta txapelketa jokatuko da Aitzuri frontoian apirilaren hasieran. Hilaren 1ean jokatuko dira finalerdiak, eta astebete beranduago,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018046 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko txirrindulari juniorrek Azpeitian, San Jose Sarian, lasterketa ona egin zuten, baina nahi bezalako emaitzarik ez zuten jaso.
120 txirrindulari elkartu ziren irteeran eta 70ek bakarrik lortu zuten helmugako pankarta zeharkatzea; horien artean, Beñat Sainz 15. iz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018047 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | UKTren hedabideek zuzenean emango dute Baionatik 23. Korrikaren amaierako ekitaldia
23. Korrikaren amaierako ekitaldia UKTren tokiko webgune guztietan -Baleiken, Karkaran, Maxixatzenen, Uztarrian, Zarauzko Hitzan eta Urola Kostako Hitzan- eta Erlo Guka Telebistan ikusi ahal izango da bihar, 11:40 ingurutik aurrera.
Bih... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018048 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ainhoa Caporossi: "Ez naiz sentitzen gai bakarrean zentratzen den ilustratzaile bat"
Arte Ederretan lizentziatua eta lanbidez delineatzailea, ilustratzailea ere bada Ainhoa Caporossi (Zumaia, 1993).
2024ko martxoko Baleike aldizkarian argitaratutako edukia da hau.
Arte Ederrak bukatu nituenean, urtebeteko geldialdiaren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018049 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nerabeen osasun mentala hizketagai, Guraso Eskolen hurrengo saioan
Gurasoak heziketa prozesuan inplikatu eta horretarako baliabideak eskaintzeko helburuarekin, hitzaldi sorta antolatu dute Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta Hezkuntza eta Gazteria Sailak elkarlanean. Askotariko gaiak landuko dituzte adituen eskutik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018050 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste Santuan egingo diren elizkizunak iragarri ditu Saiatz Ibarra pastoral unitateak
Bihartik aurrera izango dira Aste Santuarekin lotutako elizkizunak Zumaiako eta Oikiako elizatan.
Aste Santuarekin lotutako zenbait ekitaldi antolatu ditu Zumaia eta Oikia parte diren Saiatz Ibarra pastoral unitateak. Elizkizunak eta p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018051 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoei hasiera emateko bertso saio bikaina antolatu dugu aurten ere. Sarrerak salgai daude, 8 euroan, Turismo bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018052 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zerbitzu galeren eta murrizketen aurrean, protestak eta ahalduntzeak
Banketxeek aurrez aurreko zerbitzua murriztu dute azken urteetan, eta protestak eragin ditu horrek, batez ere pentsiodunenak; eskari zehatzak egin izan dituzte horiek.
Aurreko urteetan makina bat protesta egin dituzte eskualdeko herrietan banketxeetak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018053 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2008an 58 sukurtsal zeuden Urola Kostan, eta 37 zeuden iaz; 21 gutxiago, beraz. Bulegoak zeuden herri guztietan itxi dute bakarren bat, eta Aian zegoen bakarra itxi dute.
Bizitza izugarri garestitu da azken urteotan, eta ia denak prezioa du, alegia, sosik gastatu gabe apenas dagoela ezer egiterik. Baina zer diren gauza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018054 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Umeei zuzendutako eskulan saioak prestatu ditu Gukak, eta bere hedabide guztietan ikusi ahalko dira, apirilaren 2tik 5era. Zozketa eta denbora-pasak ere izango dira webguneetako atal berezietan.
Artearen hazia ereiteko asmoz, ArtHaziak ikus-entzunezko saioa eskainiko du Gukak bere hedabide guztietan. Eskulan saioa izan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018055 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zestoako eta Zumaiako udalek kirol azpiegituren inguruko hitzarmena sinatu dute
Bi udalek elkarlanean sinatutako hitzarmenari esker Zestoako, Arroabeko eta Aizarnako eskolako haurrek ez dute igeriketa ikastaroetan Zumaiako igerilekua erabiltzeagatik ordainduko. Halaber, Zumaiako zenbait kirol klubek Zestoako kirol azpi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018056 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txirrinen bereizgarriak dira moko luze zorrotza eta buru beltza (Argazkia: Andreas Trepte, txoriak.eus ).
Maria Antoniak esandako este hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier).
Sternidoen espezieko itsas txoriei esaten diegu "txirriñak" Zumaian eta kostako beste herr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018057 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alkandora urdina eta lepokoa ateratzeko unea heltzear da. Apirilaren 5etik 8ra lehen txandan, eta 12tik 14ra repetizioetan, urdin kolorez jantziko da Zumaia. Herriko eragileen laguntzarekin prestatu du udalak San Telmo jaietako egitaraua. Kale ekintzat, kontzertuak, kirol ekitaldiak... Herritarrek zein bisitariek izang... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018058 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Foronda kultur etxea itxita egongo da bi astez astelehenetik aurrera
Denbora horretan ez dira emango bertan eskaintzen diren ikastaroak.
Aste Santuko oporraldiak gero eta hurbilago daude, eta udal zerbitzu batzuk dagoeneko ari dira egokitzen data horietara. Hala, Foronda kultur etxea itxita egongo da bi astez astelehen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018059 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira apirilaren 21ean. Hauteskunde mahaietan egon beharko dutenen zozketa egin dute dagoeneko.
Zumaiako Udaleko osoko bilkurak egin du dagoeneko hauteskunde mahaietan egon beharko dutenen zozketa. Herritarrek kontsulta dezakete jada ea mahaietan egon beharko duten edo ez, he... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018060 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zabaldu dute eskuzko eta palako txapelketa herrikoietarako izen ematea
Eskuzko eta palako pilota txapelketa herrikoiak antolatuko ditu aurten ere Zumaiako Kirol Elkarteak. Bi txapelketa hauetarako izen ematea zabaldu du jada.
Udaberrian hasi eta San Pedro jaietara arte jokatuko dira Odieta frontoian (Herri Eskolako pil... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018061 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oporrak bakean programaren inguruko informazio saioa egingo du Darahlik larunbatean
Uda sasoian haur sahararrak Euskal Herrira ekartzeko helburua du programa honek, eta haren inguruko informazioa emango dute larunbat eguerdian Aita Mari zineko goiko lokalean.
Oporrak bakean programa abiatuko dute beste urte batez. Hone... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018062 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martxoko ohiko udalbatza egingo da gaur arratsaldez Zumaiako udaletxeko pleno aretoan. Saioa 18:00etan hasiko da. Eguneko aztergaiak hauek izango dira:
1.- AURREKO BILKURAKO AKTA ONARTZEA, BIDEZKO BADA: (191. zk. 2024.02.29).
2.1.- (2022IKIE0016) ZUMAIAKO KARMELDAR OINUTSIEN KOMENTUA BIRGAITZEKO EGIKARITZE PROIEKTUA EX... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018063 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Peruarra jaiotzez, urteak daramatza Zumaian bizitzen. Autismoa duten haurren guraso taldea sortu zuen hamarkada hasieran, eta Ikerren ama txokoa du Baleikeko komunitatean. Gogoko dituen bost abesti eskatu dizkio hedabide honek.
Abesti hau maitasun istorio bat da. Neska baten istorioa kontatzen du. Bere senargaia itsaso... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018064 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Akaleia, MIN sarietan euskarazko disko onenaren saria jasotzeko hautagai
Espainiako Estatuko Musika Independentearen MIN sarietan euskarazko diskorik onena irabazteko hautagaiak iragarri dituzte eta horien artean da Akaleiaren Ondoloin diskoa. Unai Eizagirre zumaiarra partaide duen Ezpalak taldearen Lagunekin zuzenean ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018065 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal emakume eskultoreen eskutik, eta Oxford aretoan ikusgai den Sareak saretzen lotuta egingo da jarduera hau larunbat eguerdian.
Igandera arte ikusgai da Alondegiko Oxford aretoan Sareak saretzen erakusketa . Bertan, euskal emakume eskultoreen lanak biltzen dituzte. Erakusketa egunero dago zabalik, 18:00etatik 20:0... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018066 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astearte honetan Basusta Bidean ateratako argazkiak dira. Oraindik bada jendea ahoa "airez" betetzen zaiena, eta besterik ez, ekologiaz hitz egiten dutenean. Agian ekologia hori ez da existitzen errealitatean.
Zumaia gero eta zikinago dago eta ebidentzietara jotzen dut. Arduratsuak dira, oso arduratsuak, Zumaia gutxi e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018067 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arkeologian ernaldutako korronte feministaren inguruko hitzaldia, bihar Emakumeon Etxean
Iragana betaurreko lilekin aztertzen izeneko hitzaldia emango du bihar Thais Torra Burguesek Zumaiako Emakumeon Etxean.
Arkeologia eta feminismoa uztartuko ditu Thais Torra Burguesek bihar arratsaldez Zumaiako Emakumeon Etxean eman... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018068 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baso-jabeentzat batzar informatiboa egingo du Basotik Fundazioak Azkoitian
Bihar, osteguna, 19:00etan izango da, Zubiaurre Elkargunean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren partaidetza osoa duen fundazioa da.
Gipuzkoako baso-jabeentzat batzar informatiboa egingo du BSTK Basotik Fundazioak Azkoitian bihar, osteguna, 19:00etan Zu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018069 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurtengo "Euskara, bestela ez gara" zikloa amaitzeko, Bizkarsoro pelikula emango dugu Aita Marin.
Bizkarsoro alegiazko herri bat da, baina berdin izan zitekeen Zumaia, han pasatakoak edo antzekoak gurean ere gertatu zirelako. XX. mendean, bost istorio gurutzatuko dira, eta euskarak josiko ditu guztiak. Ez da erraza eus... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018070 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaueko ordu biak aldera pasako da 23. Korrika Zumaiatik. Aurretik, arratsaldean, jai giroa nagusiko da Kofradia inguruan, musikarekin eta pintxoekin.
Herritarrak ari dira prestatzen 23. Korrikari ongietorria emateko. Aurreikuspenak betetzen badira, ordu biak oraindik jotzeko daudela hartuko dute zumaiarrek Korrikako le... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018071 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Profesionalen esku pilota jaialdia jokatuko da santelmoetan Aitzurin
Altuna-Martija eta Elordi-Zabaleta bikoteak neurtuko dira apirilaren 7an Zumaiako pilotalekuan. Sarrerak dagoeneko salgai daude Internet bidez.
Pilotari profesionalen esku pilota jaialdia jokatuko da apirilaren 7an Aitzuri frontoian San Telmo jaien ba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018072 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EAJ-PNVk apirileko hauteskundeetarako Urola bailarako hautagaien aurkezpena egingo du Zumaian
Datorren ostegunean, martxoak 21, arratsaldeko 18:30ean, EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrerako Kostako hautagaiak aurkeztuko ditu Zumaiako Saregileen plazan.
Ekitaldi politikoan, Jon Ander Azpiroz aiarrak, Euge Arrizabalaga zumaiar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018073 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Indamendi M.B.-k, urtero bezala, iganderako Zumaia bira antolatu du eta zumaiar guztiak gonbidatzen ditu parte hartzera. Ibilbidea ohikoa izango da, klasiko bat herrian, eta bakoitzak bere erara gozatzeko aukera izango du, izan ere ibilbidea oinez edo korrika egiteko aukera egongo da.
Ibilbideak Zumaiako inguruak zehar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018074 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 30 urtez jarduera hau antolatzen egon ondoren, aurtengoa azkenekoa izango dela iragarri du elkarteak ohar baten bidez.
Eguraldiak laguntzen badu, behintzat, haurren danborradak zeharkatuko ditu herriko kaleak apirilaren 7ko eguerdian, San Telmo jaien barruan. Danborrak jotzen batzuk, barrikak besteak, eta salabardoak e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018075 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haurrei zuzendutako teknologiari buruzko ikastaroak eskainiko ditu UKUEk Aste Santuan
Belaontzi patina eta Adimen artifiziala izeneko ikastaroak eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak Aste Santuko opor garaian.
Aste Santuko oporraldian haurrei zuzendutako bi ikastaro antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. Tek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018076 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gero eta gutxiago falta de euskararen aldeko martxa erraldoia Zumaiatik pasatzeko. Asteartetik asteazkenerako ordu bietan pasatuko da Korrika Zumaiatik. Getariarrek pasako diete lekukoa zumaiarrei eta hauek, behin Zumaia eta Oikia igarota, aizarnazabaldarrei.
Duela bi aste egin zuen AEKk txanden zozketa kilometroak ero... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018077 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erretiratu berri den Iñaki Osa Goikoetxea puntista zumaiarraren ibilbidea laburbiltzen duen dokumentala emango du gaur ETB1ek, 22:30ean.
27 urte luzeko ibilbide profesionala amaitutzat eman zuen Iñaki Osa Goikoetxeak pasa den otsailean Markinan, non eta Winter Series zesta punta txapelketako finalean. Garaipenez eta tx... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018078 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako emakumeek zertan egiten duten lan jakin nahi izan zuen GUKAk, eta horretarako galdera-erantzunen jolasa abiatu zuen hilabete hasieran. Jolasaren irabazleak jaso du dagoeneko oparia.
Emakumeen Nazioarteko Egunarekin batera, galdera-erantzunen jolasa jarri zuen martxan GUKAk. Galdera guztiak ondo erantzuten zitu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018079 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Huts eta lau emaitzarekin irabazi dio Kabi xake klubeko lehen taldeak Gros F taldeari, eta igoera faseko sailkapeneko buruan jarri da.
Gipuzkoako xake ligako preferente mailara igotzeko bigarren jardunaldia jokatu zuten pasa den larunbatean. Zumaiako Kbi xake klubeko A taldeak Donostian izan zuen hitzordua Gros F talde... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018080 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Korrikara gauez batu behar dutenei txaleko islatzailea edo argiren bat eramateko eskatu die AEK-k
Gauez argiztapen neurriak hartzea beharrezkotzat jo dute Korrikaren antolatzaileek, istripurik izan ez dadin.
Gauez Korrikara batzen diren herritarrei arduraz jokatzeko eta segurtasun neurriak hartzeko eskatu die AEK-k. Eu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018081 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Smithyk eta Asierrek zabaldutako bide bat da Luca. Smithyk egindako kronikan dituzue bideari eta bidearen izenari buruzko xehetasun guztiak. Barraskiloen ertzaren hasieratik oso hurbil dago bide horren hasiera.
Iaz zabaldu zuten, eta Peloiak, espedizio-buruak, begiz jota zeukanez, hara abiatu ginen biok larunbatean, ma... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018082 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako batel ligako zortzigarren jardunaldia jokatu da asteburuan Donostian, Urumea ibaian.
Donostia Arraun Lagunak klubak antolatuta, Gipuzkoako batel ligako zortzigarren jardunaldia jokatu zen atzo goizez. Urumea ibaian aritu ziren lanean ligan partaide diren klubetako ontziak.
Telmo Deun arraun elkarteko batelak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018083 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Izena eman daiteke KZguneak apirilean eskainiko dituen ikastaroetan
Hiru ikastaro eskainiko dituzte; oinarrizkoa, irudi eta bideoari buruzkoa, eta produktibitatea hobetzearen ingurukoa. Izenburuak, berriz, honakoak dira: Smartphoneak eta tabletak. Zure Androida erabiltzen ikasi ; Eman lehenengo pausoak argazki ukituan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018084 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lucia Lacarra: "Nire balletarentzat lagungarri izango da urrezko domina"
Espainiako Arte Ederretako Urrezko Domina emango diote Lucia Lacarra (Zumaia, 1975) dantzariari. Albistea urtarril hasieran jaso zuen "ilusio handiz"; izan ere, ordura arte sari dezente lortutakoa zen, baina guztiak dantzari lotuak, eta honakoa ku... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018085 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskara, bestela ez gara zikloari amaiera emateko, Bizkarsoro filmaren proiekzioa eta Josu Martinez zuzendariarekin solasaldia izango dira asteazkenean, hilak 20.
Donostiako 71. Zinemaldian estreinatutako Bizkarsoro filma Zumaian ikusi ahal izango da martxoan. Izan ere, Larraina euskara elkarteak udalaren laguntzarekin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018086 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Orain arte "antxoa gutxi eta tamaina txikikoa" harrapatu dute eskualdeko arrantzaleek Getariako Kofradiako presidentearen esanetan. Izan ere, nabarmendu du apirilaren erdialdean sartu ohi dela normalean antxoa euskal kostaldean.
Matxoaren hasieran ekin zioten baxurako arrantzaleek denboraldiari, eta pasa den astetik an... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018087 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Koloneko minbiziaz aritu dira herrian egin duten topaketa mediku-gastronomikoan
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak antolatuta elkartu da hainbat lagun Otezurin. Izan ere, laster izango da Koloneko Minbiziaren Aurkako Eguna; hilaren 31n, hain zuzen.
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak jakinarazi du aste honetan Zum... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018088 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Alcalde: "Jendeak uste du Kantauri itsasoa oso zikina dela, baina ez da hala, altxor ugari dago"
Otsaileko Baleike aldizkarian Hitz tantak atalean argitaratutako elkarrizketa da honakoa.
Iñaki Alcalde (Ordizia, 1978) Tolosan bizi da, baina hamar-hamabost urte daramatza Zumaiako Olarrusub taldean. Urpekaritza du a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018089 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azahara Dominguez foru diputatua kostako alkate eta turismo ordezkariekin bildu da
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua eskualdean izan da aste honetan, ezagutzeko "zer erakargarritasun turistiko dituen eskualdeak eta haien inguruan zer behar dauden ezagutzeko". Bost herriak bisitatu ditu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018090 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Duela ia bi urte eman zioten lehendabizikoz etengailuari Piztu irabazirik gabeko kooperatiban. Energia komunitatea bihurtzeko helburua duen elkarte horrek hainbat ekintza antolatu zituen iaz mundu globalizatu honetan tokiko mugimenduek etorkizuna izan daitezkeela erakusteko. Otsaileko Baleike aldizkariko erreportajea d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018091 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amaia Urrestilla: "Makillajearen mundua zabala denez, ezinbestekoa da eguneratuta egotea"
Badira lanbide batzuk sormenarekin estuki lotuta daudenak, eta horietako batean bidea egiten ari da Amaia Urrestilla. Gaztea zenetik argi izan zuen irudiaren munduan sakondu nahi zuela, eta horretarako urratsez urrats joan da, mak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018092 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Sareak saretzen' erakusketaren inguruko tailerrean parte hartzera deitu dituzte herriko emakumeak
Tailerra gaur arratsaldean izango da, eta ondoren bisita gidatua eskainiko dute. Zumaiako Emakumeon Etxeak zabaldu du deialdia, eta izena azken momentura arte eman daitekeela jakinarazi du.
E3 Euskal Emakume Eskultoreak e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018093 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburuetan bertakoen guneek eta errotazio altuko zenbait gunek indarrean jarraituko dute. Astean zehar, berriz, neguko aldiko araudia aplikatuko da.
Gaurtik, martxoak 15, indarrean da TAOren tarteko aldia. Ekainaren 14ra arte asteburuetan indarrean egongo dira bertakoen guneak, beraz. Errotazio handiko guneek ere ind... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018094 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EITBk datorren astelehenean emango du, baina zumaiarrek atzo iluntzean izan zuten ikus-entzunezkoaz gozatzeko aukera. Bertan izan zen dokumentaleko protagonista ere, Iñaki Osa Goikoetxea.
Iñaki Osa Goikoetxeak haren kirol ibilbidea amaitu berritan ikusi ahal izan dute zumaiarrek puntistari buruzko Goiko izeneko dokumen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018095 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Tuterara biharko pasata iritsiko da Korrika (Irudia: Udalaren egutegia ).
Aste honetan ere Ruthek esandako adberbio berezi bat ekarri dugu. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier).
Etzi edo bi egun barru esateko erabiltzen dugu "biharko pasata" Zumaian eta inguruan; hau da, "biharko eguna pasatuta". ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018096 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar da azken eguna udaberriko oporretan haur eta gazteentzat antolatu dituzten irteeretan izena emateko
Plaza mugatuak dituzte irteerek eta parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik. Bihar izango da horretarako azken eguna.
Gaztelekuak eta Ludotekak udaberriko oporretarako irteerak antolatu dituzt... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018097 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zozkatu ditu Baleikek 'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' antzezlanerako sarrerak
Irabazleek emanaldia hasi aurretik leihatilan bertan izango dituzte zain bina sarrera.
Zumaiako Udaleko Kultura sailaren eskutik, Baleike.eus -ek hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean Zeozertan dabil baina ez dakit zertan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018098 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar iluntzean txandakako zirkulazioa zabalduko dute Zarautz eta Getaria arteko N-634 errepidean
Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo arratsaldean jakinarazi zuen N-634 errepidea konpontzeko lanak "aurreikusitakoa baino epe laburragoan" egin dituztela eta bihar 20:00etatik aurrera errei bat semaforo bidez irekiko dela.
Kost... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018099 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bidasoa kalean hartuko dute Korrikako lekukoa Pulpoko emakume aitzindariek, eta bidean Pulpoko alebin mailako neskek hartuko dute erreleboa, belaunaldiz belaunaldiko transmisioa azpimarratzeko.
Maite Agirrezabalaga, Kontxi Aizpurua, Marijo Aizpurua, Ana Egaña, Marian Egaña, Paula Elosua, Marije Elzo, Marilu Esnal, Miki... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018100 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EAJren udal taldeak jolas parkeek haurren osasunean eta garapenean nahiz komunitateen kohesioan eta bizimoduan berebiziko garrantzia dutela uste du. Espazio hauek hobetzea, gure gizartearen ongizatean eta etorkizunean inbertitzea ere bada.
Jolas parkeei dagokionez, Udal Gobernuak Marianton parkea eraberritzeko 780.000 ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018101 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak izango dituzte hizketagai Guraso Eskolen hurrengo hitzaldian
Igandera bitarte eman ahal izango da izena. Hitzaldia hilaren 19an izango da, asteartean, Oxford aretoan.
Gurasoak heziketa prozesuan inplikatu eta horretarako baliabideak eskaintzeko helburuarekin, hitzaldi sorta an... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018102 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Stand-up komedia saioa eskainiko dute Esti Curielek eta Maria Blancok gaur
Hastear da 23. Korrika, eta euskaraz umoreaz eta kulturaz gozatzeko asmoz, umorezko bakarrizketa saioa izango da gaur Emakumeon Etxean. Hain zuzen, Esti Curiel zumaiarra eta Maria Blanco zestoarra arituko dira monologoa egiten, 18:30etik aurrera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018103 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Labarra Pulpo taldea lehen maila nazionalera igotzeko play-offerako sailkatu da
Sei jardunaldi falta dira oraindik, baina Labarra Taberna Pulpo senior mutilen taldeak Lehen Mailara igotzeko play offetara sailkatzea lortu dute. Senior mutilen taldeak lidergoan sendo jarraitzen du, orain arte partidarik galdu gabe.
Igoer... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018104 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Vianara egunpasa antolatu du Beheko Plaza elkarteak apirilaren 20rako
Datorren astelehenetik aurrera eman dezakete izena irteeran parte hartu nahi dutenek. Bertako gida batekin ezagutuko dute herria.
Zumaiako bBeheko Plaza erretiratu eta pentsiodunen elkarteak egunpasa antolatu du Vianara (Nafarroa) apirilaren 20rako. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018105 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumeen Nazioarteko Eguna igaro berritan, egun horren inguruan hausnartzeko saio irekia egingo dute gaur, asteazkena. Berdintasun Foroak antolatu du bilkura, eta helburua da inguruko hausnarketa eta elkarrizketa sustatzea, baita horrek egungo gizartean duen eragina aztertzea ere. Galdera hauei erantzuten saiatuko dir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018106 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Indamendirekin mendian korrika egiteko aukera izango da asteburuan
Indamendik astebururako bi irteera antolatu ditu mendian korrika egin nahi duten kirolarientzat. Mila ertainekoa izango da lehena, eta oinarrizko maila edukiko du bigarren irteerak.
Indamendi elkarteak bi irteera antolatu ditu astebururako mendian korri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018107 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Komunikazio Zientzietan, Ikus-entzunezkoetan edo Giza Zientzietan lizentziatuek eta euskaraz C1 maila egiaztatu dezaketenek dute beren burua lanposturako hautagai aurkezteko aukera, eta sektorean esperientzia izatea kontuan hartuko da. Hautatutako langileak gutxienez irailera arteko kontratua izango du, lanaldi osora. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018108 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aldundiak 400.000 euroko partida onartu du Zumaia eta Getaria artean denboraleak eragindako kalteak konpontzeko
Diputatuen Kontseiluak 350.000 euroko diru partida onartu zuen duela hiru aste Zarautz eta Getaria arteko errepideko kalteak konpontzeko. Orain, onartu berri den zuzkidura, berriz, Getaria eta Zumaia arteko e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018109 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goenaga jogurtez osatutako saskia zozkatuko du Baleike Gukak bazkideen artean
Bazkideek ostiraleko 12:00etara arte dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazleen berri egunean bertan emango du Baleikek.
Goenaga jogurtez osatutako saskia zozkatuko du Baleike Gukak bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek lot... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018110 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Herriko Mendi Federazioak larunbaterako Euskal Herriko probintzia bakoitzeko gailurrik altuenera igotzeko deialdia egin du, eta Indamendik bat egingo du deialdi horrekin. Larunbatean, hilaren 16an, Gipuzkoako mendirik altuena igoko dugu.
Aketegi (1.551 m) igoko dugu datorren larunbatean, hilaren 16an, EHMFren de... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018111 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | UKTren hedabideek zuzenean emango dute Irundik 23. Korrikaren hasierako ekitaldia
Bihar hasiko da 23. Korrika Irunen, eta hainbat hedabidek elkarlanean handik egingo duten zuzeneko saioan parte hartuko du Urolako Komunikazio Taldeak (UKT). Hain justu, Mireia Galarza UKTko kazetaria izango da Irunen, eta Korrikarekin lo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018112 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek
Maite Aizpurua aktore zumaiarrak parte hartzen du obran, eta ostiral honetan eskainiko dute, Aita Mari aretoan. Zozketan parte hartzeko izena ostegun eguerdira arte eman ahalko dute Baleikeko bazkideek.
Zumaiako Udaleko Kultura sail... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018113 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Geurea erabili dezakezu' kanpaina jarri dute martxan nerabeek saltokietako telefonoak erabili ditzaten
Herriko hainbat saltokitan pegatina identifikagarriak jarriko dituzte Altxa Burua! elkartearen ekimenez, nerabeek establezimendu horietako telefonoetatik deitzeko aukera izan dezaten. Gerturen eta udalaren laguntzare... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018114 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Puntistaren kirol ibilbide oparoari buruzko ikus-entzunezkoa Zumaian ikusi ahal izango da EITBko datorren asteko emisioaren aurretik. Doan izango da sarrera, baina gonbidapena eskuratu beharko dute joan nahi dutenek.
Iñaki Osa Goikoetxeak haren kirol ibilbidea amaitutzat eman berritan, Goiko izeneko dokumentala ekoitzi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018115 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Odol Bankuko datuen arabera, odol mailak behera egin du eta behar asko dago, batik bat A- eta AB- odol motetan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018116 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaian Zaintza Zaintzen prozesuaren barruan, hainbat gaien inguruan hausnartzeko saio irekiak egingo dituzte. Joan den ostegunean izan zen lehenbizikoa, eta etxebizitza izan zuten hizketagai.
Zumaiako Prebentzio Mahaiak eta udalak iaz abiatu zuten zaintzari buruzko prozesua, Zumaian Zaintza Zaintzen izena duena, "herr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018117 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Olarrusubeko kideak probak dituen hiru modalitateetako bi irabazi zituen. Joan den larunbatean jokatu zen txapelketa, Eibarren.
Olarrusubeko kide Eider Gutierrez Ziardegik aise irabazi du Euskadiko apnea txapelketa. Izan ere, igaro berri den larunbatean Eibarren jokaturiko txapelketan izan zen, eta jokatutako hiru moda... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018118 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean abiatuko dute Zarautz eta Zumaia arteko tren zerbitzua
2023ko uztailetik etenda dago bi herrien arteko tren zerbitzua, azpiegitura hobetzeko lanak egiten ari zirenean gertatutako luizi baten ondorioz.
Euskal Trenbide Sareak jakinarazi du Zarautz eta Zumaia arteko tren zerbitzua berriz abiatuko dutela datorr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018119 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Proiektuaren inguruko zalantzak argitzeko edota bazkide izateko prozesuan laguntzeko asmoz zabalduko dute bulegoa. Astelehentik ostegunera zabalduko dute, arratsaldez.
Egutera energia kooperatibaren inguruan herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitu edota proiektuan bazkide egiteko prozesuan laguntza emateko, arreta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018120 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nazioa gara lelo hartuta, egun osoko egitaraua antolatu dute martxoaren 31rako. Zumaiatik autobusez joan eta itzultzeko aukera izango da.
Autobusez joan eta itzultzeko aukera izango da, aurtengoan ere. Izena eman daiteke jada, labur.eus/aberri2024 helbidean edo 688 605 864 telefono zenbakira WhatsApp mezua bidalita. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018121 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urolako Komunikazio Taldeak 23. Korrikan lekukoak eramateko aukera zozkatuko du
Maxixatzen, Uztarria, Baleike, Karkara eta Urola Kostako Hitza hedabideetako harpideek dute zozketan parte hartzeko aukera, eta horretarako azken eguna martxoaren 15a izango da.
Irunen hasiko da, martxoaren 14an, Korrikaren 23. edizioa, eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0018122 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errigorako bi saski zozkatuko ditu Baleike Gukak bazkideen artean
Bazkideek osteguneko 12:00etara arte dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazleen berri egunean bertan emango du Baleikek.
Abiatu du Errigorak udaberriko kanpaina. Ohi bezala, Nafarroa hegoaldeko jakiak salduko dituzte, eta lortutako dirua Nafarroa he... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.