id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0019223
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekainean hiru astean bi eraso sexista izan ditugu Zumaian. Kalera irten gara. "Nahikoa da!" esan dugu. Arazoa oinarrian dagoela guztiok ados jarri gara. Udalak eta Eusko Jaurlaritzak ere idatzi bana atera dute eta erasoa gaitzetsi dute. Argi dago arazoa oinarrian dagoela, gure gizarte (gizon arte, inoiz baino egokiago ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019224
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beste zortzi kasu positibo baieztatu dituzte Zumaian, eta gora egiten jarraitzen du kasu metatuen tasak. Hego Euskal Herrian 900 kasu baino gehiago zenbatu dituzte, baina ospitaleek egonkor jarraitzen dute. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak duela minutu gutxi jakinarazi du txosten bidez, atzo, asteazkena, PCR eta antig...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019225
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Donibane Lohizuneko Internationaux txapelketako partida jokatuko du gaur Imanol Lopezek Donibane Lohizuneko Internationaux txapelketako lehen finalaurrekoa jokatuko dute gaur Campos Berri pilotalekuan. Imanol Lopez zumaiarra finalera sailkatzeko borrokan izango da gaur. Donibane Lohizuneko zesta punta denboraldia gaur ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019226
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irati Osak ezingo du Europako Txapelketa jokatu, "Moskun pandemia egoera txarra dutelako" Piraguismoko Espainiako Selekzioak erabaki du Errusiara ez bidaiatzea datorren asteko Europako Txapelketa jokatzera, "kirolarien osasuna bermatzeko". Lehen urtea du seniorretan Osak, eta selekzioaren erabakia gogorra izan arren, e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019227
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zuri-beltzeko gizarte goibel batean bizi garela badirudi ere, koloreek badute presentzia gure mundu triste honetan. Koloreen lehertzea dakar udaberriak; koloreen espektro guztia soma daiteke naturan. Orain aste batzuk, baina, bi kolore besterik ez ziren izan hedabideetan, tabernetan edota berriketetan. Batzuen gorria, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019228
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Neil Youngen omenezko XII. Rust Fest jaialdia ari dira egiten asteburu honetan Azpeitian, Sanagustin kulturgunean. Atzo izan zen lehen eguna, eta Zumaiako taldeak izan ziren protagonista. Rockaren historiako izen garrantzitsuenetakoa da Neil Young, inongo zalantzarik gabe. Independentziaren aldarria azken muturreraino ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019229
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Malen Etxea emakume etorkinen elkartearen esanetan, harrera etxeak dira bere indarguneetako bat. Badu harrera etxe finko bat Zestoan, eta Zumaian badute behin-behineko leku bat gaur egun: urtebetez izango dira Kofradiako etxebizitzetako batean. Malen Etxeko Jessica Guzmanekin eta Silvia Carrizorekin hitz egin du BALEIK...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019230
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Itzulia amaitu berri du Viveros San Anton-Exclusivas Mardu junior taldeak. Lan bikaina egin dute bost txirrindulariek. Lasterketan presentzia handia izan dute; horren adibide da hirugarren etapan, hamar kilometroren faltan, eguneko ihesaldia hamabi ziklistak osatzen zutela eta talde horretatik lau Viveros Sa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019231
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udako ordutegia martxan da liburutegian eta Herritarren Arreta Zerbitzuan Udako ordutegia ezartzearekin batera, etenda zeuden zenbait zerbitzu berrabiatu dituzte liburutegian. Uztailean sartu eta udako ordutegia ezarri dute jada Herritarren Arreta Zerbitzuan eta liburutegian. Udaletxean daude kokatuta Herritarren Arret...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019232
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inpernuperen 35. urteurrenaren harira, hainbat ekitaldi izango dira hil honetan Hurrengo ostiralean emango diete hasiera ospakizun ekitaldiei, argazki jendetsu batekin eta Marlik taldearen kontzertuarekin. Inpernupen eskura daitezke gonbidapen-txartelak. Inpernupe elkarteak 35 urte beteko ditu aurten, eta urteurrena os...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019233
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jon Maia gidari dutela, lau bertsolari hauek arituko dira kantuan: Maddi Ane Txoperena, Maider Arregi, Xabat Illarregi eta Unai Mendizabal. Osasun neurriei dagokienez, antolatzaileek emandako jarraibideak errespetatu beharko dira.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019234
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eremu gorrian jarraitzen du herriak, eta 518,98an kokatu da intzidentzia tasa. Eusko Jaurlaritzak eman du argitara egoera epidemiologikoari buruzko txosten eguneratua, eta horren arabera, Zumaian sei kasu positibo baieztatu dituzte azken orduetan, atzo baino hiru gehiago. Tasa 518,98an kokatu da, eta eremu gorrian jarr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019235
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste honetan, Juanjo Larrañaga harategiak emandako produktu sorta zozkatu dugu Baleikeko bazkideen artean, eta Joxean Etxaberi egokitu zaio. Oparia jaso du dagoeneko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019236
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udaltzainen arabera, katua oso garbi dago, eta etxe batekoa izan daitekeela uste dute. Bizpahiru hilabeteko katakume bat agertu da Zumaiena ikastetxearen alboko haur parkean. Udaltzainek azaldutakoaren arabera, katua "oso garbi" dago, eta horregatik, etxe batetik ihes egin duenaren susmoa dute. Katakumearen jabea Udalt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019237
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kirola egitea osasuntsua dela zalantzarik ez dago. COVID aroan, berriz, pandemiari aurre egiteko ere balio duela ikusten ari gara, lana zuzen egiten bada. Errioxatik Lleidara salto egingo dugu oraingoan. Ekainaren 19an Logroñon izan zen, Espainiako Koparen barruan, HALF distantziako triatloia. 1.900 metro igerian, 90 k...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019238
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
GUKA udako gehigarria banatuko du Baleikek uztaileko aldizkariarekin batera Ostiralean, uztailak 2, banatuko du Baleikek uztaileko aldizkaria, eta zenbaki horrekin batera, GUKA udako gehigarria ere jasoko dute Baleikeren bazkideek. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) osatu du udako gehigarria, 32 orrialde ditu, eta Urola...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019239
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arritxu Marañon: "Jaien eraginak ondorioak izan ditu Zumaiako adinekoen egoitzan" Arritxu Marañon, PSE-EEko bozeramailea atsekabetuta agertu da Zumaia gune gorrian sartu delako, 100.000 biztanleko 400 kasuko intzidentzia tasa gainditu ostean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren buletin epidemiologikoaren arabera. Pande...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019240
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zertxobait gora egin du herriko intzidentzia tasak, 478,27an baitago une honetan. Zumaia da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan tasarik altuena duen udalerria. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak duela minutu gutxi kaleratu du PCR eta antigeno testetan hautemandako kasu positiboak jakinarazten dituen txostena. Dokumentuaren a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019241
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pedro Luengoren lanak egongo dira ikusgai Oxforden ostiraletik aurrera Oxford aretoan zabalduko dute margolari azpeitiarraren erakusketa, eta uztailaren 18ra arte egongo da martxan. Ostiral honetan, uztailaren 2an, erakusketa berri bat irekiko dute Oxford aretoan. Oraingoan, Pedro Luengoren hainbat margolanekin apaindu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019242
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako gazteek hasiera bikaina eman diote Gipuzkoako bodyboard zirkuituari Donostian izan zen zirkuituko aurreneko jardunaldia, eta Spot surf eskolako zumaiarrak nagusitu ziren 12 urtez azpikoetan nahiz 14 urtez azpikoetan. Hasi da Gipuzkoako bodyboard zirkuitua juniorren mailan. Joan den larunbatean, ekainaren 19an,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019243
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia Cuban Boxing taldeko gazteenek bihar, ekainaren 24an, izango dute azkeneko klasea. Helduek, ordea, uztailean ere jarraituko dute boxeoan. Abuztuan itxita egongo da kluba, eta irailean ekingo diote ikasturte berriari. Taldekideek jakinarazi dutenez, irailean bertan irekiko dute izen-ematea.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019244
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken orduetako datuekin, intzidentzia tasa 223,87ra igo da Zumaian. Nabarmen egin dute apaltzera datuek azken egunetan, baina herenegun baino kasu gehiago detektatu ditu Osakidetzak azken orduetan Gipuzkoan. Ospitaleetako egoera ere hobera egiten ari da. Herenegun bezala, atzo beste hiru kasu positibo atzeman zituzten...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019245
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arritxu Marañon: "Espainiako Gobernuak Xacobeo Turismo-plan Nazionala abiarazi du, San Joseko erromesen aterpetxean esku hartuz" Zumaiako PSE-EEko bozeramaile Arritxu Marañonen ustez, "oso berri ona" da Espainiako Gobernuak San Jose Karmeldar Oinutsen komentu izandako erromesen aterpetxea zaharberritzeko egin duen inbe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019246
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xabier Leteren omenezkoa Loreak eta zauriak kontzertua izango da igande honetan, hilaren 27an, Azpeitiko Soreasu antzokian. 19:00etan hasiko da kontzertua. Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunak Marije Antia Albizu eta Agus Zubimendi Marti...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019247
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa berri dugun denboraldi zail honen ondoren hurrengoari begira jarri gara, ilusio eta esperantza handiekin gure gaztetxoak normaltasunez ikusiko dituguelakoan zelaietan entrenatu eta partiduak jolasten. Horretarako inskripzio orria jaso daitezke kiroldegian edo esteka honen bitartez lortu: Inskripzio orria beteta et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019248
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kale izendegian aldaketak egitea, etxebizitza turistikoen eta apustu etxeen lizentziak arau subsidiarioa onartu bitartean etetea, Zumaiako Irisgarritasun Planari hasierako onarpena ematea, eta Zumaiako udal eraikin eta lokalak garbitzeko zerbitzua publifikatzeko akordioa aztertuko dituzte, besteak beste. Ekaineko ohiko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019249
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herriko saltokiek errotuluak euskaraz jartzeko laguntzak eska ditzakete jada Kanpoaldeko errotuluak, toldoak, erakusleihoetako kartelak eta bestelako euskarriak euskaraz jartzeko jasoko dituzte laguntzak merkataritza establezimenduek. Azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira eskaerak. Aurten ere herriko saltokie...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019250
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia da azken hamalau egunetako intzidentzia tasa altuena duen Urola Kostako herria; beste hiru kasu atzeman dituzte azken orduetan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jaitsi egin dira ospitaleratzeak, eta atzo baino bost pertsona gutxiago daude Zaintza Intentsiboen Unitateetan. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019251
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurtengo sanpedroetan egonaldi luzeko irteerarik ez antolatzea erabaki dugu, oraindik ere koronabirusari aurre egiten jarraitzeko. Konpentsatzeko, datorren iganderako, ekainaren 27rako, egun osoko irteera bat antolatu dizuegu. Etxalarretik abiatuta, Azkuako (783m) mendi belartsutik Aizkolegirantz (828m) daraman mendile...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019252
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
FORMAZIOA IRAKASLEENTZAT: GURASO BILERAKO IRIZPIDEAK ADOSTEKO ETA BIDERATZEKO SAIOAK Zumaiako Herri Eskolan irakasleok gurasoekin ditugun bilera orokorretan, bilera formatuaz eta hizkuntza irizpideaz hausnartzea erabaki dugu, hobetzeko asmoarekin. Orain arteko formatuaren inguruan hitz egin eta eztabaidatu nahi dugu, e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019253
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Positibotasun tasa %2,9 izan zen atzo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz hamasei pertsona ospitaleratu ziren atzo hiru lurralde horietan, eta gaitza duten 50 pertsona ZIUetan daude. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak argitaratu ditu COVID-19 kasuei buruzko datu eguneratu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019254
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiarrak bosgarren eta zazpigarren postuetan sailkatu dira Getariako estropadetan Andoni Galarragaren omenezko estropadak jokatu dituzte ETE eta KAE1 ligetako arraunlariek gaur goizean, eta Deusto eta Getaria izan dira garaile, hurrenez hurren. Egun berezia izan da getariarrentzat, etxean jokatutako estropada berezia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019255
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Orain arte, traineru denboraldian bete-betean murgilduta zirenean jokatzen zuten elkarteek Gipuzkoako Txapelketa, uztailean, baina aurten aurreratzea erabaki dute. Uda denboraldiko lehen estropada ofiziala izango da igandekoa. Gipuzkoako Traineru Txapelketak abiatuko du igandean udako traineru denboraldia, eta bertan i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019256
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itxas Gaineko piraguistak Kantabria aldera doaz Series Cantabricas izeneko surfski txapelketan parte hartzera. Joan den asteburuan Talavera de la Reinako maratoian parte hartu eta emaitza bikainekin etxera bueltatu ondoren, Itxas-Gaineko piraguisten jardunak ez du etenik. Asteburu honetan ere elkarteko bederatzi kidek ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019257
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
254,40an jarraitzen du Zumaiako intzidentzia tasak. Hego Euskal Herrian 300 positiboren bueltan jarraitzen dute kasuek; Araba, Bizkai eta Gipuzkoako intzidentzia tasak, dena den, ia sei puntu egin du behera. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak duela minutu gutxi kaleratu du COVID-19aren inguruko azken datuen txostena. Do...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019258
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
35 euro ordainduta, 50 euroko balioa duen txartel bat eskuratu ahal izango du herritar bakoitzak. Turismo Bulegoan jarri dituzte salgai 2.000 txartel. Gertu Zumaiako merkatarien elkarteak eta udalak kanpaina berria jarri dute martxan, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiei beste bultzada bat ema...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019259
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Fito Rodriguez: "Pertsonaia hezurmamitu egin da, kalean ikusi dut" Hiru hilabetez egongo da Fito Rodriguez idazlea Zumaian, narrazio labur bat sortzen. Udalbiltzak sustatutako 'Geuretik sortuak' egitasmoan parte hartzen ari da. Sortzaile zumaiarrek ere sortuko dituzte beren obrak beste herri batzuetako egonaldietan: Ma...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019260
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mintzalagun programan jardun dutenek Asier Arroitaren hitzaldiarekin itxiko dute ikasturtea Ostegunean izango da, 18:30ean, Orioko Arraunetxen. Bestalde, udarako Mintzataldeak osatuko dituzte, eta izena emateko epea ostiral honetan bukatuko da. Urola Kostan abian den Mintzalagun programak ikasturte amaierako ekitaldi b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019261
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Guztira, 12 positibo detektatu dituzte eskualdean, baina horietako bat bera ere ez herrian. Hala ere, atzoko intzidentzia tasa bera du Zumaiak (254,40) eta eremu horian jarraitzen du. Eusko Jaurlaritzak duela minutu gutxi eguneratu du egoera epidemiologikoaren gaineko txostena, eta dokumentu horren arabera, Zumaian ez ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019262
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maria Zubimendi akordeoi jotzailea, Jurgi Taboada musikaria, Kauldi Odriozola, Peru Nolaskoain eta Ander Torriko kirolariak... hori guztia eta gehiago, ekaineko Baleike aldizkarian. Maria Zubimendi akordeoi jotzaileak hartu du ekaineko Baleike aldizkariaren azala: bere musika ibilbideaz, abangoardiako musikaz zein prek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019263
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Fito Rodriguez: "Kultura funtsezko sustrai eta euskarria da herri gisa bizi ahal izateko" Hamaika Telebista Fito Rodriguez idazlearekin elkartu da Zumaian, bertan ari baita Udalbiltzak sortutako 'Geuretik Sortuak' egitasmoan parte hartzen. Iñaki Ostolaza Zumaiako alkateak ere bere inpresioak eta ikuspuntuak konpartitu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019264
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Idoia Asurmendiren kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean Ostiralean, hilak 11, Idoia Asurmendik 'Ilun eta abar' bere lehen diskoa aurkeztuko du Zumaienako aretoan, 20:00etatik aurrera. Baleikeko bazkide izateak baditu bere abantailak, horien artean, kultur ekitaldietarako gonbidapen eta sar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019265
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Batzuk hemen eta besteak han, lehiatzeko aukera eta modu berriekin, gure taldeko kirolariak lanean ari dira. ZTTko kideak, Euskal Herritik kanpo baldin bada ere, lehiatzen jarraitzen dute. Tarragonako Ampostan aritu ziren Eider, Aritz, eta Alex maiatzeko azken asteburuan. El Rasillon (Errioxa) Liernik bere debuta egin ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019266
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako pentsiodunen mugimenduak deituta, elkarretaratzea izan da Saregileen plazan, astelehenero bezala. Pentsio sistema publikoa aldarrikatzeaz gain, osasungintza eta zaintza lan duinak ere exijitu dituzte. Hainbat herritarrek egin du bat pentsiodunen plataformaren eskakizunekin.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019267
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alvaro Bermejok idatzitako eta Joseba Urretabizkaiak ilustratutako liburuan ageri da zumaiarra, arraun bat eskuetan duela. Igor Osa Goikoetxea zumaiarra argitaratu berri duten liburu baten azalean ageri da, zuri-beltzeko argazki batean, arpoi bat eskuetan duela. Igorren aita eta Gillermo Urbieta zumaiarra ere agertzen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019268
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bezperan baino PCR eta antigeno proba gutxiagorekin, bere horretan (%5,1) mantentzen da positibotasuna Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta gora egin du (%4,7) Nafarroan. COVID-19arekin lotutako ospitaleratze berrien kopurua jaitsi egin da Osakidetzaren sarean ostiraletik larunbatera, baita ZIUetan dauden gaixoen kopuru...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019269
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maiatza Dantzan egitasmoaren hamargarren edizioa gaur amaituko da, eta Astindu dantza elkarteak euskal dantzen tailerra eskainiko du 12:00etan hasita Gernika parkean. Muxikoak dantzatzen irakatsiko dute. Gaur 12:00etan Gernika parkera gerturatzen direnek ekintza politaz gozatzeko aukera izango dute, bai ikusle gisa, ze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019270
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erraz nagusitu dira zumaiarrak etxean jokatutako txapelketan, sailkapen nagusian 241 puntu eskuratuta. Pasaia Kayak izan da bigarren, 156 punturekin. Emakumezkoetan nahiz gizonezkoetan ere izan dira garaipenak etxekoen artean, Maite Etxabe eta Jose Mari Villagarcia bizkorrenak izan baitira beren kategorietan. Larunbat ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019271
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehiatzeko aukerarik apenas izan arren, ZTTko atletismo eskolak gaztetxoak kirolean hezten jarraitu du. Helburu nagusia kirolzaletasuna sustatzea baita batez ere, adin horietan. ZTT atletismo eskolako umeek aurtengo saioak amaitu dituzte. Fran Aizpuruak eta Joxe Etxabek zuzendutako gaztetxoek denboraldi xelebre hau aur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019272
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jon Maia: "Iraganak erakutsi digu etorkin izan garela; ispilu aurrean jarri gaitu" Migrazioaren inguruan arituko da bertsotan Jon Maia bertsolaria Amets Arzallusekin batera gaur Donostian. Gai hori abiapuntutzat hartuta elkarrizketa egin dio Berria egunkariko Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria kazetariak. Migrazioaren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019273
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kaleko pintura lehiaketa berreskuratu du aurten Zumaiako Udaleko Kultura Sailak. Igande goizean zehar koadroak margotu ondoren, arratsaldean egin zen sari banaketa ekitaldia. Eguraldia lagun, igande goizean banatu ziren margolariak herriko gune desberdinetan, beraien margoekin paisaiak, kaleak eta kalestuak, erretratua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019274
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Agerikoa da gaia galdera bezala dihoala. Ez nuke esango orohar horrela denik, baina kontuz, susmoak hartzen dizkiot. Oraindik txertatuak ez dira erdira iritsi, edo inguru horretan, eta badira zenbaitzuk txertatu gabekoei eta txertatuko ez direnei beren eskubide zibilak kentzearen aldekoak. Jakina, jarrera hau ezin dait...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019275
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oraingoan bai, gure mendi irteerekin hastera goaz. Segurtasun neurriak baztertu gabe, gure egutegiko txangoak egitera animatzen zaituztegu. Hasteko, maiatzaren 30ean, Euskal Herriko altxorretako batera joango gara. Orbaizetako arma lantegitik abiatuta, Urkullu (1.423m) tontorra zapalduko dugu beste batzuen artean, jarr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019276
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kepa Altonagaren 'Iridioaren mintzoa' saiakera berriak geologiaz eta paleontologiaz dihardu, eta atal oso bat eskaini dio Zumaiari. Bosgarren liburua argitaratu berria du Pamiela etxearekin. Gorka Arresek Berria egunkarian emandako albistearen laburpentxo bat ekarri dut hona. Meteoritoa eta dinosauroen akabantza: azpit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019277
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako boxeo txapelketak jokatu dira gaur Donostiako Anoeta estadioan, eta bertan izan dira Zumaia Cuban Boxing taldeko lau boxeolari. Horietako bat, Mady Diame, gainera, txapelduna izan da 64 kiloko kategorian, Steven Ruizen aurkako borrokaldia irabazita. Elkartekoek jakinarazi dute gaurkoa pauso bat izan dela Eus...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019278
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Trainerillen estropadak izan dira asteburuan Legution, eta Telmo Deun elkarteko jubenilek finalean izatea lortu dute. Euskadiko trainerilla txapelketa jokatu da atzo eta gaur Legution. Zumaiarrek ere parte hartu dute lehiaketan, eta Telmo Deuneko jubenil mutilak finalean izatea lortu dute. Isuntzarentzat izan da garaip...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019279
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
7.035 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo. Positibo gehien, 149, Bizkaian detektatu dituzte; Gipuzkoan 78; Nafarroan 44; eta Araban 27. Gaur-gaurkoz, %3,8 da Nafarroako intzidentzia tasa, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, %4,4. Hego Euskal Herrian 301 positibo atzeman zituzten Osakidetzak eta Osasunbide...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019280
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maiatzeko aldizkarian Baleike pertsonaia non dagoen aurkitu du Aloña Otegik Baleike pertsonaia non zegoen asmatu dutenen artean zozketa egin, eta Aloña Otegiri egokitu zaio Maiaur saltokiak emandako EKO gosaria. Apirileko aldizkarian zazpigarren orrian zegoen Baleike pertsonaia, Izpiak eta hizkiak ataleko argazkian. As...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019281
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itsasoko zaborraren mehatxuari aurre egitea izan du helburu proiektuak. Ingurumen Departamendua, Ternua enpresa eta MATER ontzi museo ekoaktiboa izan dira proiektu horren bultzatzaileak. Proiektuaren helburu nagusia, herritarren sentsibilizazioa eta ingurumen hurbilaren zaintzan gizartea inplikatzea izan dira, itsasoko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019282
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mantentze lanak egingo dituzte Axularreko errepidearen zati horretan udal brigadako eta lorezaintza zerbitzuko langileek. Jadarre auzoaren pareko zubitik hasi eta Txikierdiko biribilgunearen arteko bidea itxita egongo da datorren astean, mantentze lanak egingo dituztelako. Bihartik ostiralera bitartean egingo dituzte l...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019283
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Etorkizuneko erronkak; aukerak eta joera berriak' jardunaldia antolatu du udal elkarteak Urola Kostako Udal Elkarteak azaldu duenez, izurriteak sortutako krisi-testuinguruak paradigma aldaketa eragin du, osasun larrialdiaz haratago. "Ezinbestekoa da etorkizuneko aukera eta joera berriei arretaz begiratzea; bai, behint...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019284
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Jendeari huts egiteko beldurra ere badugu gure etorkizunaz hitz egiten denean" Janire eta Annette Gonzalez Etxebarri ahizpek 10 eta 8 urte daramatzate Kantauri itsasoko ur ertzetik mugitu gabe. 6 urterekin surfeko taula gainera lehen aldiz igo zirenetik, olatuetan malabarismoak egitea da euren egunerokoa. Pasioa ofizi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019285
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
%4,1ekoa izan zen positibotasun tasa atzo Hego Euskal Herrian. Herenegungoak baino apur bat hobeak dira atzoko datuak, eta ospitaleetako ZIUetako okupazioak ere behera egin du. Osakidetzak eta Osasunbideak plazaratu berri dituzten datuen arabera, denera 10.474 proba diagnostiko egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019286
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez da inor zauritu, eta suhiltzaileek arazorik gabe itzali ahal izan dute sua. 06:30 aldera piztu da sua dagoeneko jarduerarik ez daukan lantegi batean, eta suhiltzaileek arazorik gabe itzali ahal izan dute. BALEIKEk jakin ahal izan duenez, 10-12 metro koadro erre dira pabilioiaren barnealdean. Abandonatutako pabilioia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019287
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pentsiodunen mugimenduaren bizikleta martxak Zumaian geldialdia egingo du Gipuzkoa zeharkatuko duen bizikleta martxa Zumaiara helduko da maiatzaren 28an. Hurrengo egunean, Donostian egingo den mobilizazioan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Pentsiodunen mugimenduak bi urte baino gehiago daramatza pentsio pu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019288
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Helmugan onena Kimetz Etxabe izan zen: zazpigarren sailkatu zen debarra irabazlearengandik 21 segundora. Taldekako sailkapenean bigarrenak izan ziren Viveros San Anton-Mardukoak. Seguran jokatu zuten larunbatean Viveros San Anton-Exclusivas Marduko juniorrek lasterketa. 81 kilometroko ibilbide gorabeheratsua izan zuten...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019289
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txirrindularitza afizionatuaren inguruko 'Gurpilean' tartea gidatzen du Iribarrek Euskadi Irratirako. EITB Podkast plataforman ere entzun daitezke atal guztiak, podcast gisa. Irakurri hemen Arritxu Iribarren eta haren kazetari ibilbidearen inguruan Berria egunkarirako Urtzi Urkizu kazetariak egindako elkarrizketa. Badi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019290
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Janire Gonzalez Etxabarri: ''Surfean teknika asko ez nuke edukiko ez balitz Sancheskiarengatik'' Janire Gonzalez Etxabarri Espainiako Surf txapeldunik gazteena izan da eta Sancheskia erabili du entrenatzeko. Olatuetan Sancheskian mugitzea baino errazagoa dela azaldu du ETB1eko Ur Handitan saioan. Ikusi hemen ETBko Ur H...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019291
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kbi xake taldeak ekimen berezia prestatu du ekaineko bigarren astebururako. Jose Fernando Pepe Cuenca xakelari andaluziarra bertaratuko da Zumaiara, eta haren aurka jokatzeko aukera izango da ekainaren 12an eta 13an. Beheko Plazan egingo dituzte aldi bereko xake partidak, 11:00etan hasita. Ia 60 lagunek eman dute izena...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019292
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo ez zuten kasu berririk baieztatu herrian, eta 396,87an dago intzidentzia tasa. Hala ere, atzo baino kasu gehiago izan dira Hego Euskal Herrian, eta gora egin du positibotasun tasak. Atzo egindako PCR eta antigeno proben emaitzak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Zumaian ez dute positibo bat bera e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019293
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako txapelketetan izango dira Zumaiako boxeolariak asteburuan Larunbatean, hilak 22, Gipuzkoako lehiaketako jokatuko dira Donostian, eta bertan izango dira Zumaia Cuban Boxing taldeko lau boxeolari. Donostiako Anoeta estadioan Gipuzkoako boxeo txapelketak izango dira larunbatean, hilak 22. Ikuslerik gabe eta osa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019294
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Laugarren amaitu zuen Lazkaomendin Kimetz Etxabek, Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindularitza Elkarteko txirrindulariak. 95 kilometroko lasterketan hiru mendate zail zituzten txirrindulariek (Larraitz bitan Zaldibiatik), eta hirugarrena, gainera, bukaeran (Lazkaomendi Zaldibiatik). Azken malda tenteak errematea eman z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019295
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pepe Cuencarekin aldi bereko xake partidak jokatzeko aukera izango da ekainaren 12an eta 13an Kbi xake taldeak gonbidatu du xakelari andaluziarra, eta bi egunetan banatuta, partaide guztien aurka arituko da. 50 pertsonak eman dute izena jada. Jose Fernando Pepe Cuenca Zumaian izango da ekainaren 12an eta 13an. Kbi xake...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019296
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi positibo baieztatu zituzten atzo Zumaian, herenegun bezainbeste. Hego Euskal Herrian herenegun adina positibo zenbatu zituzten atzo eta ospitaleetako egoerak ere berdintsu jarraitzen du. Eusko Jaurlaritzak kaleratu du koronabirusaren bilakaerari buruzko eguerdiroko txostena, eta horren arabera, atzo bi kasu positibo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019297
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oraindik ere eskura daitezke dantza garaikidearen inguruko solasaldirako gonbidapenak Turismo Bulegoan eskura daitezke gonbidapenak. 'Praktikatzearen plazera eta ikustearen plazera' hizketaldia eskainiko dute hiru dantzarik, Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan. Aurtengo Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan, solaserako...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019298
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar egingo dute 'Praktikatzearen plazera eta ikustearen plazera' solasaldia Aita Marin Arantza Iglesias, Garazi Etxaburu eta Jaiotz Osa dantzariek hartuko dute parte mahai-inguruan. Aurrez hartu behar dira solasaldia entzun ahal izateko gonbidapen txartelak. Aurten ere egitarau zabala antolatu du Astindu dantza elkar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019299
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia nagusitu zen Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako aurreneko jardunaldian Joan den asteburuan ekin zion Zumaiak herriarteko lehiari, zesta-punta txapelketan, eta jokatutako hiru partidetan irabazi zuen Donostiaren aurka. Datorren asteburuan Hondarribia izango du aurkari. Aurrera doa Gipuzkoako Herriarteko Txapelke...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019300
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken orduetan bi kasu positibo atzeman dituzte Zumaian, eta une honetan, 753,03an dago intzidentzia tasa. Hego Euskal Herrian ere hobera egin dute datu orokorrek. Eusko Jaurlaritzak plazaratu berri dituen datuen arabera, bi koronabirus kasu positibo hauteman zituzten atzo Zumaian. Bezperan, igandean, ez zuten kasu ber...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019301
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EAJren udal taldeko Marikruz Alvarez, Iker Mardaras eta Gotzon Enbil zinegotziek gutun hau helarazi diote Baleikeri. Udaleko likidazioa onartutako plenoaren inguruan, bai Baleike bai udalaren webgunean argitaratutako berriari dagokionez, gure iritzia eman beharrean aurkitzen gara. Egia esan, ulertzen dugu udal gobernua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019302
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikusi hemen maiatzaren 8tik 9ra bitartean jokatutako futbol partiden emaitzak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019303
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nahiz eta ikasturte osoan zehar landu gaia (berak duen garrantziagatik), oraingo honetan ez genuen nahi "egun" zehatz batean geratzea "ESKOLA JAZARPENAREN AURKAKO EGUNA". Horregatik aurreko sarrera jarri genuen bezala "hamabostaldia"n aritu gara gaia zehatz-mehatz lantzen: Apirilaren 26tik Maiatzaren 7ra. Gela edota ma...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019304
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoan 168 positibo zenbatu zituzten atzo egindako probetan. Oro har, herenegun baino proba gutxiago egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, baina positibotasun tasak gora egin du apur bat. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak duela minutxu gutxi jakinarazi dute atzoko probetan detektatutako kasu kopurua zein...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019305
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Pedro Abesbatzak eskainitako 'Itsasoari begirada bat' kontzertua ikusi ahal izango da gaur, igandea, 22:00etan hasita, Baleikeren atarian. Santelmo jaiei keinu egiteko emanaldia izan zen, abesbatzaren izen bera daraman parrokian. Josu Elberdin, Beatriz Corona, Albert Alcaraz nahiz Benito Lertxundiren kantuak eskain...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019306
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako Gobernuak ezarritako alarma egoera indargabetuta, gaurtik aurrera hainbat aldaketa izango da osasun larrialdiari aurre egiteko arauen artean. Baina zertan eragingo dute neurri berriek, zehazki? Hona hemen argibide batzuk: Espainiako Gobernuak gauerdian indargabetu du alarma egoera, eta hori horrela, aurreran...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019307
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskuragai daude dantza garaikidearen inguruko solasaldirako gonbidapenak 'Praktikatzearen plazera eta ikustearen plazera' hizketaldia eskainiko dute hiru dantzarik, Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan antolatutako hitzorduan. Turismo Bulegoan eskura daitezke gonbidapenak. Aurtengo Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019308
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eguerdian EAEko Auzitegi Nagusiak esandakoa errespetatuko du Eusko Jaurlaritzak, eta larunbat gauerditik aurrera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek ez dute mugitzeko mugarik, etxeratze agindurik eta bilkurak lau lagunera mugatu beharrik izango. Espainiako Gobernuak larunbat gauerdian indargabetuko du alarma e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019309
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etxeratze agindua eta itxiera perimetralak bertan behera utzi ditu EAEko Auzitegi Nagusiak Labi batzordea arratsaldean bilduko da, eta gaur bertan jakinaraziko ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zein neurri jarriko dituen indarrean Espainiako Estatuan alarma egoera bertan behera gelditzen denean. Datorren igandetik au...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019310
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gure ingurumenaren zaintzan gazteen sentsibilizazioa eta ekimena oinarrizkoa da. Horregatik Zumaienak arlo horretan dihardu. Aste honetan, Euskal Herriko gazte ekintzaileak bildu dira batzarrean, bertan gure bi ikasle egon dira direlarik: Kira Sesma eta Nerea Zabaleta. Azken hau izan da ekolider bezala batzarra gidatu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019311
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herritarrak hirigintzaren inguruan hausnartzera bultzatzeko erakusketa zabalduko dute Oxforden Hirigintza arloa eremu teknikotik herritarrengana gerturatu nahi dute. Distirako kideek hirigintzari lotutako hamar kontzeptu eraman dituzte argazkitara, eta horiei hitzak jarri dizkiete hainbat herritarrek. Zumaiarrak hirigi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019312
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2020rako aurreikusitako diru-sarrerei dagokienez, %70,10 gauzatu ziren. 158.000 euroko galera izan zen Kirol Patronatuan, eta hori ordaindu ostean, udalak 6.224.123,03 euroko gerakina izango du erabilgarri. Aurreko ostegunean, apirilaren 29an, egin zuten ohiko osoko bilkura Zumaian. Besteak beste, 2020ko aurrekontuen b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019313
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pentsio sistema publikoaren eta osasungintza zein zaintza lan duinen alde, kalean Saregileen plazan protesta egin du herritar talde batek, astelehenero bezala, pentsiodunen mugimenduaren eskariekin bat eginez. Beste astelehen batez, protesta egin dute zenbait zumaiarrek Saregileen plazan, pentsiodunen plataformaren dei...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019314
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kasu positiboek behera egin dute, baina altua da oraindik ere intzidentzia tasa Zumaian: 1.119,37. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak duela minutu gutxi kaleratu du azken hiru egunetan egindako PCR eta antigeno testetan herriz herri hautemandako kasu positiboen txostena. Zumaian hamar kasu positibo zenbatu dituzte azken...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019315
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oier Aizpurua piraguista zumaiar beteranoak surfsky ko Espainiako kopako proba irabazi du 40-44 adin tartean. Hona hemen Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioan zumaiarrari egin dioten elkarrizketa.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019316
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondakinak biltzeko sistema berria ezarri zenetik 20 puntu igo da ondo sailkatutako hondakinen kopurua, Udal Elkartearen arabera. Hala ere, hobetzen jarraitzeko "nahitaezkoa" da ontzi arinak ondo sailkatzea. UKUE Urola Kostako Udal Elkarteak jakinarazi du azkenaldian ontzi arinen bilketan inapropioen kopuru altuak zenb...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019317
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urrezko sei domina eta brontzezko bat eskuratu ditu Itxas Gainek Euskadiko Maratoi Txapelketan Joan den larunbatean Langara Ganboan jokatutako Euskadiko Maratoi Txapelketan parte hartu zuen Itxas Gainek, eta urrezko sei domina ekarri ditu Zumaiako piraguismo klubak. Irati Osak emakumezko seniorretan irabazi zuen, amaie...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019318
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikusi hemen maiatzaren 1etik 2ra bitartean jokatutako futbol partiden emaitzak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019319
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bulego taldearen bideoklip berria primizian ikusteko bi sarrerek badituzte saridunak Kontxi Aizpurua Etxaniz eta Bakarne Alberdi Salsamendi izan dira irabazleak. Baleikek Bulego taldearen abesti eta bideoklip berria ikusteko bi sarrera zozkatu ditu aste honetan bazkideen artean. Bi irabazleak Kontxi Aizpurua Etxaniz et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019320
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baleikek zazpigarrenez jarri du taldea martxan, eta herritarrek dagoeneko badute hara batzeko aukera. Denboraldia bukatzean taldeko sailkapenaren buruan denak Ekain sagardo ekologiko kaxa bat irabaziko du. Astelehenean hasi eta uztailera arte, hamar asteko denboraldia antolatu dute. Astelehenean, maiatzak 3, hasiko da ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019321
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egoera berrira egokituta, Oñatiko duatloia izan dugu apirilaren 24an. Iaz beste hainbat kirol froga moduan, ez zen egiteko aukerarik izan. Aurten, ordea, arnasestuka bada ere, arnasa hartzeko aukera izan dute 300 kirolarik. ZTTko zazpi kirolari Oñatin izan dira, duatloi denboraldiari hasiera emateko larunbatean. Ikusle...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0019322
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Creados taldeko kadete mutilek Euskadiko txalpelketako fasea jokatuko dute. Creados taldeko kadete mutilak Euskal Ligako azken fasean sartu dira. Aurreko asteburuan jokatu behar zituzten partidak, baina konfinamendu kolektibo bat medio, asteburu honetan jokatuko dituzte, larunbatean goizez Gasteizen, eta igandean, berr...
cc-by-sa 3.0