id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0002734
BERRIA
Euskadi
noticias
Paramilitarrek hildako 400 lagunen gorpuen bila dabiltza Kolonbian BOGOTA Kolonbiako armada paramilitarrek hildako 400 pertsonen gorpuen bila dabil Mapipirango hobi komunetan. Horietako 78 pertsonen burezurrak aurkitu zituzten, herenegun, La Cooperativa barrutian. Paramilitar ohi baten deia jaso ondoren agindu zuen Kol...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002735
BERRIA
Euskadi
noticias
Parisekin elkarrizketa «etenda» dagoela dio euskal ordezkaritzak Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak eta Frantziako Gobernuko Justizia Ministerioak euskal presoen auziko «elkarrizketa etena» dute «une hauetan». Hala esan du Anaiz Funosas Bake Bideko presidente eta euskal ordezkaritzako kideak, Baionan, Jean Rene Etxegara...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002736
BERRIA
Euskadi
noticias
Etengabeko arretako lau gune itxi nahi dituzte Nafarroan Nafarroako Gobernuko bi erakundek, aholkularitza batzorde batek eta teknikari batzuen artean landutako Etengabeko Arreta eta Larrialdietako erreforma proposamenean, Nafarroako etengabeko lau gune ixtea jaso dute: Villatuerta, Erriberri, Andosilla eta Peralta. Hor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002737
BERRIA
Euskadi
noticias
Francesc Catala-Rocaren 150 argazki daude ikusgai Donostiako Kubo-Kutxa aretoan Francesc Catala-Roca argazkilari katalanak Espainian eta Herrialde Katalanetan 1953 eta 1964 artan egindako erreportajeetako 150 argazki biltzen ditu egunotan Donostiako Kursaaleko Kubo-Kutxa aretoan ikus daitekeen Català-Roca. Maisulanak e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002738
BERRIA
Euskadi
noticias
Villepinteko euskal presoek astebete daramate gose greban Gaur zortzi gose greba hasi zuten Villepinte espetxeko euskal preso politikoek, Etxerat-ek jakinarazi duenez. «Euskal presoak Euskal Herrira gerturatu beharrean etengabe urruntzen» ari direla salatzeko helburuz daude baraurik, eta presoak Euskal Preso Politikoen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002739
BERRIA
Euskadi
noticias
Arretxe II.a-Zabalak irabazi dute Bigarren Mailako finala. Ez diote Saralegiri jokoan sartzen utzi, Eskudero kargatu dute lanez, eta estutasunik gabe irabazi dute txapela Arretxe II.a-Zabalak irabazi dute Bigarren Mailako finala Ez diote Saralegiri jokoan sartzen utzi, Eskudero kargatu dute lanez, Bazekiten finala irab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002740
BERRIA
Euskadi
noticias
Aldundiak azaldu du «beste bide batzuk» daudela erantzukizunak eskatzeko Gipuzkoako Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok ohartarazi du oraindik badagoela auzibideetan jarraitzeko aukera errauste plantaren lehen proiektua gelditzearen erantzukizunak argitzeko. Asensiok iragarri du GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002741
BERRIA
Euskadi
noticias
ERREMONTEA. Endika Barrenetxea eta Endika Urrutia elkarren aurka ariko dira gaur Galarretan, Kutxabank Banakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako bigarren partidan (16:00). Endikak Xabier Azpiroz eta Josetxo Ezkurra kanporatu ditu. Barrenetxea IV.ak, berriz, estreinako lehia du.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002742
BERRIA
Euskadi
noticias
Estrella Morente, Bregovic, Gwendal eta Oskorri ariko dira Getxo Folk jaialdian Estrella Morente, Goran Bregovic eta Gwendalen emanaldiekin batera, Oskorri taldearena izango da aurten Getxo Folk jaialdiaren eskaintza nagusietako bat, azken agurreko zazpi kontzertuetako lehena izango baitu euskal musikaren historian lek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002743
BERRIA
Euskadi
noticias
Erdizko meategi proiektuaren aurkako manifestazioa eginen dute Iruñean ELIZONDO. Erdiz Bizirik plataformak manifestazioa eginen du apirilaren 22an Iruñean, Landa eremuaren defentsan lelopean. Talde ekologistak protestara deitu ditu «Euskal Herriko eta atzerriko eragile eta norbanako guztiak», Magna enpresak Erdizen era...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002744
BERRIA
Euskadi
noticias
Majarenas eta haren alabaren kontrako erasoa salatzera deitu du Mundu Martxak Picassenteko espetxean (Valentzia, Herrialde Katalanak) dago Sara Majarenas euskal preso donostiarra. Asteburuan alaba espetxetik ateratzeko irteereetako bat baliatu du aitak erasotzeko. BERRIAk jakin duenez, aitak, Majarenasen bikotekideak, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002745
BERRIA
Euskadi
noticias
1 . Ezagutzen al duzu pezetatan kalkulatzen duenik oraindik? Bai, gure amona oraindik pezetatan kalkulatzen ibiltzen da zenbat balio duen etxe batek, adibidez. 2. Amonak... ja... Bueno... ni ere hala ibiltzen naiz batzuetan. Baina zertarako jakin nahi duzu hori, lotsagabe hori? 3 . Pezeta historia izango delako behin b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002746
BERRIA
Euskadi
noticias
Desordena publikoa leporatu diete uztailaren 6an Iruñeko txupinazoan ikurrin erraldoi bat zintzilikatu zutenei. Desordena publikoa leporatu diete, hain zuzen, nork eta astelehenean Luis Goñi «istilurik gabe» atxilotu zutela dioten horiek. Ikurrin bat, batetik, airean zintzilik, haizearen mende, helduezin eta arriskugab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002747
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostian adingabe batek sexu erasoa salatu du asteburuan Iragan asteburuan, larunbat gauean, sexu erasoa egin ziotela salatu du neska adingabe batek Donostian. Ertzaintzaren aurrean jarri du salaketa, eta Donostiako Udalak gogor gaitzetsi du gertaera. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak adierazi du udalak ez duel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002748
BERRIA
Euskadi
noticias
T opatu.info -ko kazetariak kazetari lana egiteagatik, behar ez den ekitaldi baten jarraipena egiteagatik auzipetu dituzte. Euskarazko hainbat testu liburu erretiratzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak, Nafarroa Euskal Herriaren parte moduan agertzen delako eta ikurrina beharrizanik gabe erabiltzen dutelako. Eta gainera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002749
BERRIA
Euskadi
noticias
Aitortzen dut nire memoriaren mapan txintxetarik ipini gabeko gertaera bat zela. Ez dakit non ibiliko nintzen duela berrogeita bi urteko ekainaren 10 hartan. Ez dakit non ibiliko nuen burua... Segur aski handiagotzat neuzkan kontuei zuzenduko nien begirada eta arreta. Khomeinik badu txintxeta bat nire 1979ko mapan; san...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002750
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehen aldiz bildu dira Amaiur eta Madrilgo gobernua MADRIL. Amaiurrek atzo legealdiko aurreneko bilera «ofiziala» egin zuen Espainiako Gobernuko kide batekin. Xabier Mikel Errekondo eta Rafa Larreina diputatuak Jose Luis Ayllon Estatu idazkariarekin izan ziren, gobernuak hainbat lege proiektu adosteko alderdiekin abiat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002751
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehengoan mezu bat jaso nuen Istanbuletik. Limoien iraultza hasia zela jakinarazi zidan lagun batek, egunotan Turkiako hiriburuko istiluak zirela eta. Taksim plaza famatutik ehun metrora bizi da, eta aurrekoan gasa sartu omen zitzaion leihoetatik «propio gonbidatu gabe», eta amonak arraina egiten zuenean sukaldean barr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002752
BERRIA
Euskadi
noticias
KURDISTAN . Gerrillariak armaz laguntzea leporatu dio HRWk Gineari Gerrillariak armaz laguntzea leporatu dio HRWk Gineari Washingtonen egoitza duen HRW Human Rights Watch giza eskubideen aldeko taldeak Gineako Gobernuari leporatu dio NBEren bahimendua hautsiz Iranen ekoitzitako morteroak ematea Liberiako gerrillariei. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002753
BERRIA
Euskadi
noticias
Musika, jana eta edana uztartuko dituzte gaur arratsaldean Donostiako San Martin merkatuan. 19:00etatik 22:00etara, Mota Project Live taldearen perkusio, hip-hop eta Brasilgo ukitudun funky doinuez gozatzeko parada egongo da, giro intimoan. Halaber, sasoian sasoiko produktuekin eginiko pintxoak ere dastatu ahalko dira,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002754
BERRIA
Euskadi
noticias
DAKAR. Senegalen Konstituzioaren Kontseiluak hirugarren legealdi batera aurkezteko baimena eman dio Abdoulaye Wade presidenteari. Gehienez bi legealdi bakarrik egin daitezke legearen arabera, eta, horregatik, oposizioak protesta egitera deitu ditu herritarrak. Atzo, manifestarien eta Poliziaren arteko liskarretan bi la...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002755
BERRIA
Euskadi
noticias
'18/98' AUZIA. Lekuko batzuk atzera, beste batzuk zalantzan Aldeek proposatutako lekukotzen artean zein baztertu dituen zehaztu du epaimahaiak autoan. AVTk proposatutakoen artean, besteak beste, Felipe Gonzalez, Rafael Vera eta Mayor Oreja baztertu ditu. Defentsak proposatutakoen artean, berriz, Arnaldo Otegi eta Eva d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002756
BERRIA
Euskadi
noticias
Mikel Laboaren familiak Adarra saria jaso zuen atzo arratsean, Donostia Kulturak emana, Donostian jaiotako kantari eta musikariaren ibilbide oparoari eta ekarpenari egindako aitorpen gisa. Viktoria Eugenia antzokian egin zen ekitaldia, eta emanaldi ugari izan ziren. Delorean, Iñaki Salvador, Josetxo Silguero, Ainara Or...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002757
BERRIA
Euskadi
noticias
Kontseilu Nagusiaren Donapaleuko egoitza okupatu du Leiak, Lasserreri 2x2 errepide xedea gelditzea eskatzeko Kontseilu Nagusiaren Donapaleuko egoitza okupatu du Leiak, Lasserreri Kontseilu Nagusiak Donapaleun (Nafarroa Beherea) duen egoitza okupatu zuen atzo Leiak, Nafarroaz gaindiko errepide xedea behin betiko baztert...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002758
BERRIA
Euskadi
noticias
Reala ezin da kateatu Europarako bidean, gaur, Elxen Realak Europan jokatu nahi du hirugarren denboraldiz jarraian, eta bere esku daukana egin behar du: partidak irabaziz, ez galdu oraingoz oinetan duen helburua. Aurkariak ez daude barkatzeko: Sevillak eta Betisek irabazi egin dute. Hobea izan zen txuri-urdinetzat Vila...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002759
BERRIA
Euskadi
noticias
Arabako kirol azpiegituren greba hedatu da; enpresek uko egin diote hitz egiteari GASTEIZ. Kirol azpiegitura publikoetako langileen greba Gasteiztik Arabako beste herri batzuetara zabaldu da: Agurain, Murgia, Maeztu... Disport Eki eta Aiteko enpresei eskatu diete lan hitzarmena negoziatzeko, baina enpresak ez ziren atz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002760
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako autogobernua «agortuta», eztabaidari ekin nahi dio LABek Foru Hobekuntzak aurten 40 urte bete ditu, eta, LABen irudiko, «agortuta» dago egungo autogobernua, «patronalaren eta eliteen neurrira egina baita eta aitortutako eskumenek mugak baitituzte». Urteurrenaren harira, sindikatu abertzaleak adierazpen bat k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002761
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA. Udatik bueltan, poesia sustatzeko bi egun antolatu ditu Euskaltzaindiak Lekeition (Bizkaia). Irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango dira, zehazki, eta Irailekoak izena jarri diote egitasmoari. Antolatzaileen arabera, euskal poeten lana gizarteratzea da xede nagusia, baina beste hizkuntza batzuetako egilee...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002762
BERRIA
Euskadi
noticias
Itzultzaileei erronka bikoitza proposatuko die EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak Literaturian; poesia itzuli eta bideoetako azpidatziak sortzeko tailerra antolatuko dute larunbatean, 10:00etan. Iazko harrera onak animatuta, udaletxean bilduko dira berriro ere; aurten, Literaturiaren gaiar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002763
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzo erregistratu ziren hildako gehien Euskal Herrian Koronabirusaren inguruko azken datuek albiste lazgarri bat utzi dute Euskal Herrian: 78 hildako gehiago erregistratu ziren atzo, krisia hasi zenetik izandako kopururik handiena. Orain arte, apirilaren 1ean ezarritakoa zen kopururik handiena, 61 hildako. Guztira, Eus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002764
BERRIA
Euskadi
noticias
Mila, Hasan, Khaled, Abu, Mustafa asko dira haurtzarorik izateko aukerarik gabe nerabe bilakatu diren gazte palestinarrak. Nazioarteak ahalbidetu eta babestutako okupazio baten pean bizitzearen ondorioa da hori. Israelentzat palestinar oro izan baitaiteke erasotzaile, baita 12 urte baditu ere. Haur guztienak behar luke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002765
BERRIA
Euskadi
noticias
«Botereak, edonoren eskuetan dagoela ere, ahazteko joera dauka». Ahaztuak elkarteko kidea da Martxelo Alvarez. Baina iloba eta aita ere bada. Ondo daki gerrari buruz esaten denak zelako garrantzia duen hurrengo belaunaldiengan. MARTXELO ALVAREZ Ahaztuak elkarteko kidea da Martxelo Alvarez. Baina iloba eta aita ere bada...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002766
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ipar Irlandan komunitate askok ez dute anitz irabazi Ostiral Santuko Akordiotik» Irlanda iparraldearen mendeurrenean, giroa geroz eta suharragoa bilakatzen ari da, batez ere unionisten artean. Creightonen arabera, haserrea faktore askoren ondorio da: politikoak eta sozioekonomikoak. Urteurrenak ospakizun alaiak izan o...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002767
BERRIA
Euskadi
noticias
Donibane Lohizune itsasoak bustitzen du, baina mendiak ez daude urrun. Kortsarioen portu izandakoak bere nortasuna atxikitzen jakin izan du. Balea arrantzatzera Ternuara joaten ziren garai haiek urrun gelditu badira ere, sare eta amu arrantzaleak ikus daitezke oraindik portuan lanean. Itsasoa eta alde zaharra lotzen di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002768
BERRIA
Euskadi
noticias
TENISA. Roger Federer eta Andy Murrayk jokatuko dute Wimbledoneko finala bihar. Lehenak Novak Djokovic menderatu zuen atzo (6-3, 3-6, 6-4 eta 6-3); bigarrena, berriz, Jo-Wilfried Tsongari gailendu zitzaion, 6-3, 6-4, 3-6 eta 7-5. Gaur izango da emakumezkoen finala, Agnieszka Radwanska eta Serena Williamsen artekoa.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002769
BERRIA
Euskadi
noticias
Ba omen da herrixka bat Japonian Nagoro izenekoa. Shikoku irlan dago. Errepide estu eta bihurgunetsu bati jarraituz iristen da bisitaria bertara. Arboladi baten erdian ezkutatutako etxe multzo bat baino ez omen da, harri koloreko erreka batek zeharkatua. Euri langarra, arimaraino iristen den hezetasuna, zubi bat. Udazk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002770
BERRIA
Euskadi
noticias
Argindarra kenduta, elkartasunak berotzen du Kaskarotenea Omiasaniduko oporren ostean ilunpetan aurkitu zuten Ziburuko Kaskarotenea ikastolako haurrek ikasgela. Astelehena zen, eta haurrak eskuargiak eskuan zituztela joan ziren ikastolara. "Elektrizitatea moztu digu auzapezak", azaldu zien egoera irakasleak. Eguerdian ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002771
BERRIA
Euskadi
noticias
Kaleak euskaltzalez gainezka izan ziren. Euskal nortasuna, kultura eta izaera aldarrikatu nahian, Plaza Zaharra zein Berria jendez lepo bete ziren. Eta denetan gozagarriena, hizkuntza bera». Deban (Gipuzkoa) egindako lehen Euskal Jaiaren 50. urteurrenaren karietara egindako liburuan hala deskribatzen da 1964ko maiatzar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002772
BERRIA
Euskadi
noticias
Krisia atzean utzi nahi duten aberats bi aurrez aurre BECen. Bilbo Basketek Unicaja hartuko du; bi taldeek 4-7 balantzea dute, eta zortzi onenengana hurbildu nahi dute gaur Krisia atzean utzi nahi duten aberats bi aurrez aurre BECen Bilbo Basketek Unicaja hartuko du; bi taldeek 4-7 balantzea dute, eta Mundua aldrebes d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002773
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Carlos las Heras iruindarra hil da, Eskozian, eskalatzen ari zela istripua izanda. Carolo goitizenez esaten zioten herrian, eta Kortaturen Desmond Tutu abestiaren Dub bertsioa grabatu zuen - Desmond Dub - taldearekin batera, 1985. urtean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002774
BERRIA
Euskadi
noticias
Ertzaintzak urtarriletik zekien emakumearen bikotekide ohiak urruntze agindua urratzen zuela Gasteizen izandako hilketa matxistaren inguruko argibideak eman ditu gaur Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak. Azaldu duenez, Ertzaintzak urtarrilaren 23an izan zuen lehenengoz emakumearen berri, bikotekidea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002775
BERRIA
Euskadi
noticias
HOMOSEXUALEN EZKONTZA. Bi gizonezko ezkondu dira Gasteizko udaletxean Ekainean Espainiako Kode Zibilaren erreforma onartu zutenetik, hainbat bikote homosexualek egin dituzte ezkontzeko urratsak, eta lehen ezkontzak ere egin dira. Atzo, esaterako, Gasteizko lehendabiziko ezkontza homosexuala egin zuten. EAJko zinegotzi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002776
BERRIA
Euskadi
noticias
CAFek 140 milioi euroko kontratu bat lortu du Helsinkin CAF Beasaingo tren konpainiak Helsinkiko metrorako hogei unitate egiteko 140 milioi euroko kontratu bat lortu du. Siemens Alemaniako enpresa eta biak aurkeztu ziren lehiaketara, eta hura hautatu dute, HKL enpresa publikoak gaur jakinarazi duenez. Prezioa, mantenu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002777
BERRIA
Euskadi
noticias
«Nire bihurtu dut 'Habiak'-en istorioa, eta lan handia egin behar izan dut» Maite Gurrutxagak (Amezketa, 1983) aurrenekoz eskuratu du ilustrazio alorreko Euskadi saria. Dejabu Panpin Laborategiaren proposamen bat izan da Habiak. Zerk erakarri zintuen? Dejabukoek antzezlan gisa taularatu zuten testua [Gizona ez da txori...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002778
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur bi hilabete justu, Txileko Gobernuak larrialdi egoera ezarri zuen maputxeak gehiengo diren probintzietan, eta militarrak bidali zituen hara. Argentinan, ez daude hobeto: Poliziak setiatuta dauzka hainbat komunitate. Txile eta Argentina bi estatu diren arren, maputxeek herri bakartzat daukate euren lurraldea; Wallm...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002779
BERRIA
Euskadi
noticias
Baxoa berritu, eta, bide beretik, lizeoa bera. Horra zer asmo duen Jean Michel Blanquier Frantziako Hezkuntza ministroak 2021erako. Oraingoz, gobernuak Pierre Mathiot unibertsitateko irakasleari eskatu txosten publikoak biltzen ditu hipotesi nagusiak. Blanquierrek heldu den asteazkenean aurkeztu behar du, zehatz, Emman...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002780
BERRIA
Euskadi
noticias
Renaulteko administrazio kontseiluak bilera egin zuen ostiral arratsaldean Nissanekiko harremanaz hitz egiteko. 1 Zer gertatzen da Nissanen eta Renaulten artean? Botere borroka berpiztu dela. Alde batean dago Carlos Ghosn -irudian, François Hollanderekin-, Nissaneko eta Renaulteko burua. Bestean, Frantziako Estatua, Re...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002781
BERRIA
Euskadi
noticias
Erize: «Filmategia da Euskal Herriko instituzio kulturalen senide pobrea» Mende erdiko ibilbidean hiru film luze besterik ez ditu osatu Victor Erize (Karrantza, Bizkaia, 1940) zinemagile donostiarrak, baina kultuko zuzendaria da. Euskadiko Filmategiarentzat, behintzat, haren lana aintzat hartzeko modukoa da, eta gonbid...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002782
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñean eta Donostian ariko da gaur eta bihar Javier Corcobado, 'Luna que se quiebra sobre la tiniebla de mi soledad' diskoa aurkezten, beti oso gustuko izan dituen kantuen bertsioekin osatua. Mar Otra Vez eta Demonios Tus Ojos taldeetako kide izandakoa, Javier Corcobadok hogeitik gora urte daramatza esperimentazioa et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002783
BERRIA
Euskadi
noticias
Erantzun bateratua adosten ari dira Athleticeko peñak Mina, tristura eta haserrea nahastu dira Athleticen jarraitzaileen artean. Nabari da kalean egunotan. Jarraitzailerik sutsuenak biltzen dituzten peñek are gertuago sentitu dute kide zuten Iñigo Cabacas Lizeranzuren heriotza, eta mobilizatzen hasi dira. Athleticen pe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002784
BERRIA
Euskadi
noticias
Gay, lesbiana, bisexual eta transexualen erdiek familiaren arbuioa pairatzen dute. «Berdintasun erreala» lortu nahi du Berdinduk, gay, lesbiana, transexual eta bisexualentzako zerbitzuak Gay, lesbiana, bisexual eta transexualen erdiek familiaren arbuioa «Berdintasun erreala» lortu nahi du Berdinduk, gay, lesbiana, Nera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002785
BERRIA
Euskadi
noticias
Liberalen buruaren arabera, Europak ez luke esku hartu behar prozesu subiranistetan Europako Batasunak ez luke esku hartu behar Europa barruko estaturik gabeko nazioek abiatutako prozesu subiranistetan. Hala uste du, behintzat, Guy Verhofstadt Europako Batzordeko presidente izateko hautagaiak. Europako Parlamentuan tal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002786
BERRIA
Euskadi
noticias
Real Madril. Navas; Carvajal (Danilo, 51. min.), Pepe, Ramos, Marcelo; Casemiro, Modric, Kroos (Isco, 71. min.); Cristiano Ronaldo, Benzema (Lucas Vazquez, 76. min.) eta Bale. Atletico Madril. Oblak; Juanfran, Godin, Savic, Filipe Luis (Lucas, 118. min.); Saul, Gabi, Augusto (Carrasco, 46. min.), Koke (Thomas, 115. min...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002787
BERRIA
Euskadi
noticias
Burgosko Merindad de Montija herrian (Espainia) bi bizkaitar hil ziren atzo, N-629 errepidean, moto istripuz. Lehen hipotesiaren arabera, motoaren kontrola galdu zuen gidariak, eta istripua izan zuten. Gizonezkoa zen gidaria, eta ibaira erori zen. Emakumezkoa, berriz, errepidean gelditu zen, konortea galduta. Larrialdi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002788
BERRIA
Euskadi
noticias
Egunerokotasuna eta artea uztartu ditu Camilek bere kubo beltzarekin Badu arteak egunerokoa aldatzeko gaitasuna? Hamaika buelta eman dizkio galdera horri Pia Camil artista mexikarrak. Erantzun bat emateko asmoz, Gasteizko Artium museoko eraikinen artean dagoen plazan aldaketa bat ezarri du: zaldain urdinak zeharkatzen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002789
BERRIA
Euskadi
noticias
«Justizia trantsizionaleko logikan sartu behar da Frantziako justizia» Frantziako Gobernuaren keinuak nahi ditu Etxegaraik, bake prozesu iraunkor batean sartzeko. Gaur egungo eredu demokratikoaren baitan bakean bizitzeko aukera ikusten du. ETAren armagabetzerako Baionako Herriko Etxea ireki ondotik, Frantziako Justizia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002790
BERRIA
Euskadi
noticias
UPDren galdea ministroari Sortu legez kanporatzeaz MADRIL. Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazek Sortu legez kanporatzeko asmorik benetan ba ote duen jakin nahi du UPDk. Hala, Espainiako Kongresuan azalpenak eman ditzala eskatu dio Rosa Diezen alderdiak ministroari, eta adierazpenak egin arren, legez kanpora...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002791
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako Aste Nagusian urtero udal teknikariei, langileei, zinegotziei eta udaleko gorabeheren berri ematen duten kazetariei hamaiketako bat eskaintzen die alkateak. Aurtengo ekitaldiko irudi bat, baina, zeresana ematen ari da: Ramon Gomez Ugalde Donostiako Udaleko PPko bozeramailea, Iñigo Arkauz PPko zinegotzia eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002792
BERRIA
Euskadi
noticias
Pio Baroja idazlearen eta Julio Caro Baroja historialari eta antropologoaren anaia izatea ez zen, itxuraz behintzat, inoiz ere zama deseroso bat izan Pio Caro Barojarentzat, haien -eta beste hainbat sortzaile barojatarren- obren zabalkundea bultzatu baitzuen aukera izan zuen guztietan, barojatarren lanen hauspo bihurtz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002793
BERRIA
Euskadi
noticias
Artikoko egun luze bat. Athleticek berdindu egin du eta Europa Ligako multzoen faserako sailkatu da, distirarik gabe eta partida kaskarra jokatuta Bilboko taldeak gaur jakingo du ligaxkako hiru aurkariak zein izango diren, zozketan Athleticek berdindu egin du eta Europa Ligako multzoen faserako sailkatu da, distirarik ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002794
BERRIA
Euskadi
noticias
Denboraren abiadaren eta pertsonon iraungitze dataren kontzientzia filosofia liburuetan baino argiago sentitu nuen futbolari buruzko komentario xume bati esker. Duela hamairu urte, maite dudan pertsona batek hala aitortu zidan: «Aurten Reala bigarren mailara ziak seguru-seguru. Eta badakik zer den okerrena? Ez dakidala...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002795
BERRIA
Euskadi
noticias
Luzeegiak dira. Jokatutako hamazortzi jardunaldietan bederatzi puntuk ihes egin diote Osasunari partiden azken hamar minutuetan Gorritxoek kolpe gogorra jaso zuten Bartzelonaren aurka, ondo aritu arren Jokatutako hamazortzi jardunaldietan bederatzi puntuk ihes egin diote Gorritxoek kolpe gogorra jaso zuten Bartzelonare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002796
BERRIA
Euskadi
noticias
Ehunka lagun Arrasaten, euskal presoen eskubideen aldeko bilkuran Eguerdian 12:00ak jota hasi da Arrasaten (Gipuzkoa) euskal presoen eskubideen aldeko kontzentrazioa. Sareren deialdiari jarraituz, ehunka lagun elkartu dira. Han izan dira Joseba Azkarra, Bego Atxa eta Inaxio Oiartzabal Sareko bozeramaileak ere. Oiartzab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002797
BERRIA
Euskadi
noticias
14.939 euroko galera izan zuen iaz Bilboko zezen plazak Aitziber Ibaibarriaga EH Bilduko bozeramaileak beste erabilera bat proposatu du zezen plazarentzat: "Gutxi batzuen gozamen makabro eta defizitariorako toki itxia herritar guztiei urteko 365 egunetan irekitako Aisialdi Plaza bihurtzea proposatzen dugu". Zezen plaza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002798
BERRIA
Euskadi
noticias
Plak eta Sorzabalek Parisen deklaratu dute gatazkaren konponbidearen alde ari zirela atxilotu zituztenean Parisen ari dira egiten David Pla eta Iratxe Sorzabalen aurkako epaiketa , gaur, eta bihar arratsaldez jarraituko dute. ETAko kide eta ordezkari izatea, armak eta dokumentu faltsuak eta propaganda materiala izatea ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002799
BERRIA
Euskadi
noticias
14:30. Herri bazkaria eta Bertxio bertso saioa. Prezioa: 15 euro. Edonola ere, langabeek, «langile prekarioek» eta ikasleek 12 euroan izango dute txartela. Txartela erosteko: 943-37 15 45 edo . Egun osoan, txistulariak, trikitilariak, batukada, erraldoiak eta bestelakoak arituko dira girotzen Ondarroako Itsasaurre plaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002800
BERRIA
Euskadi
noticias
Kubaren kontrako hitzarmena balio gabe utzi du EBk BRUSELA. Europako Batasunak Kubari neurri murriztaileak jartzeko 1996an hartutako erabakia baliorik gabe utzi zuen atzo Europako Batasuneko Ministroen Kontseiluak, eta hilaren 12an sinatuko dute akordioa, Kubako eta EBko 28 herrialdeetako ordezkariek, harremanak normal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002801
BERRIA
Euskadi
noticias
Hasiera eta amaiera bera. Zirkularra da Guggenheim museoak Pello Irazu eskultorearen (Andoain, Gipuzkoa, 1963) lanekin osatu duen Pello Irazu. Panorama erakusketa. Hiru hamarkadatako ehun lan baino gehiago sartu dituzte 105. aretoan. Eta erakusketa bera artelan bihurtu zaio eskultore andoaindarrari. Bi urrats baino ez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002802
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtarrilaren 8an Gipuzkoako Foru Aldundian elkartu ginen Naturkon, Gipuzkoako natur talde eta talde ekologisten ordezkariak Imanol Lasa, ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Diputatuarekin; Arantza Ariztimuño Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendariarekin eta Xabier Arruti Nekazaritza eta Lurralde Ore...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002803
BERRIA
Euskadi
noticias
«Historiari aterik ez ixteko» deia egin dio ezker abertzaleak EAJri Espainiako Gorteetarako hauteskundeetara batera joateko proposamenari EAJk egindako kritikei erantzun die ezker abertzaleak. Proposamenari muzin egin diote EAJko hainbat buruzagik azken egunotan, dela formularen egokitasuna eta zintzotasuna zalantzan j...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002804
BERRIA
Euskadi
noticias
IDIAZABAL. Gasteizerako bi bideak itxita egon ziren atzo goizaldean, Etxegarateko mendatean, Idiazabalen. Harkaitzei eusten dien sarea hautsi, eta hainbat harri lurrarekin batera errepidera erori ziren. Gipuzkoako Foru Aldundiak ingurabide bat egin zuen pilaketak saihesteko. Horri esker, bidea zabaldu zuten eguerdi ald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002805
BERRIA
Euskadi
noticias
'Lurrez estali' antzezlana aurkeztuko du Axutek Izura-Azmeko Latsagako jauregian maiatzaren 31n. Ximun Fuchsek idatzi eta zuzendu du, eta laborantzaren inguruko galderak jorratzen ditu. Izura-Azmeko (Baxenabarre) herriaren isiltasunari eta lasaitasunari zenbait ezohiko harrabots eta mugimendu lehiatzen zaizkie azken hi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002806
BERRIA
Euskadi
noticias
'La Gazzetta'-ren arabera, Mikel Landak Movistar taldearekin sinatuko du TXIRRINDULARITZA. La Gazzetta dello Sport Italiako kirol egunkariak atzo kaleratu zuenez, Mikel Landak Sky utziko du denboraldi honen amaieran, eta Movistarren ariko da aurrerantzean. 27 urteko txirrindulari murgiarrak bigarren urtea du Skyn. Aurr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002807
BERRIA
Euskadi
noticias
Konpainia bat? Behiak, lasaiak eta maitekorrak direlako. Amets bat? Animalien babesleku bat sortzea Euskal Herrian.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002808
BERRIA
Euskadi
noticias
'Brexit'-aren akordioa egiteko «bide mehar bat» ikusten du EBk Itsasoak gora eta behera egiten duen moduan, brexit -aren inguruko negoziazioetan ere ezkortasunaren mareak dena estaltzen du egun batean, eta atzera egiten du hurrengoan. Joan den asteko ikuspegi beltzaren ondoren, aste hau baikortasun haize batekin hasi d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002809
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. ELA sindikatuak salaketa jarri dio Iruñeko Auzitegian AMMA Argaray enpresari. Enpresak bi langile kaleratu eta beste bederatziri espedientea irekitzeko erabakia bertan behera uzteko eskatu du Josetxo Mandado Nafarroako ELA-Gizalan federazioko arduradunak. Sindikatuek mobilizazioekin jarraituko dutela azaldu du ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002810
BERRIA
Euskadi
noticias
Bazterketarik gabeko mahaia eratzea eskatu dio Sanzi Aralarrek . Nafarroako Gobernuari bakegintzan «ekimena hartzeko eta eragile aktibo» izateko erregutu dio Bazterketarik gabeko mahaia eratzea eskatu dio Sanzi Aralarrek Nafarroako Gobernuari bakegintzan «ekimena hartzeko eta eragile aktibo» Duela guxi Eusko Legebiltza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002811
BERRIA
Euskadi
noticias
Eten egin dituzte desagertuta dagoen mendizalea bilatzeko lanak Atzo goizean eten egin behar izan zituzten berriro Suitzako Alpeetako Parlitobelgo arroilan desagertutako mendizalea bilatzeko lanak. Arroila oso arriskutsua da euria egiten duenean; etenik gabe ari du, eta bertan behera utzi dituzte lanak, erreskate talde...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002812
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. ESTREINALDIAK. Erresuma Batuko lanik apurtzaileenak Zinebin Erresuma Batuan egun egiten den zinemagintzarik eta bideogintzarik esperimentalenean nagusitzen ari diren azken joerak eta proposamenik apurtzaileenak ezagutzeko aukera ematen ari da ziklo hau egunotan: Gerra hotza maitasunaren ondorioz. Erresuma Batuk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002813
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskaltzaindiak EHHE-200 hiztegia ezagutarazteko jardunaldi berezi bat antolatu du gaurko. Helburu, metodo eta lorpen garrantzitsuenen berri emango dute; datozen urteetarako dituzten asmoak iragarriko dituzte; eta beste hizkuntza batzuetako etimologia ere izango dute hizpide. 09:30ean hasiko da, akademiaren Bilboko ego...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002814
BERRIA
Euskadi
noticias
Garrasirik ez zen falta izan atzo Bartzelonan. Batetik, Bilbotik joaniko lehoien orroak; eta, bestetik, ACDC talde mitikoaren kontzertura joaniko tximaluzeenak. Tira, beteranoren batek edo bestek tximen garaia joana zuen jada, baina umorea ez, eta atzo giro bikainean egin zuten bat Athletic Hirian. Kontzertua, izan ere...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002815
BERRIA
Euskadi
noticias
CAFek hidrogeno bidez mugituko den bere lehen trenaren probak hasi ditu BEASAIN. Hidrogeno bidez mugituko den bere lehen trenarekin probetan hasi da CAF, Zaragozan duen plantan (Aragoi, Espainia). Euskal taldeak FCH2RAIL egitasmoa abiatu du, Renfe Espainiako tren konpainia publikoarekin eta beste enpresa batzuekin. Tre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002816
BERRIA
Euskadi
noticias
Legeak euskarazko «eredu orokor eta inklusiboa» jasotzea galdegin dute Hezkuntza komunitateko eragile gehienek «kezkaz» ikusten dute Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroak hizkuntza ereduaren gainean duen «zehaztasun falta», eta hori osatzeko dokumentu bat ondu dute: proposatu dute euska...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002817
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako zergapekoek astelehenean ikusi ahal izango dituzte likidazioak IRUÑEA. Astelehenean hasiko da eta ekainaren 23an bukatuko da errenta zergaren kanpaina Nafarroan. Etzi argitaratuko ditu Ogasunak bere webgunean 207.828 zergapekori bidalitako likidazio proposamenak, eta ostiralean hasiko da dirua itzultzen horr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002818
BERRIA
Euskadi
noticias
Junqueras, Forn eta Sanchez ezingo dira egon parlamentuaren osaketan Oriol Junqueras ERCko zerrendaburua, Jordi Sanchez eta Joaquim Forn JXC Junts Per Catalunyako hautetsiak kartzelatik Kataluniako Parlamentura lekualdatzeko orduan ez dago ziurtatuta, Pablo Llarena Espainiako Auzitegi Goreneko epailearen ustez, «istilu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002819
BERRIA
Euskadi
noticias
Dopinagatik lau urteko zigorrak proposatuko ditu WADAk Dopinaren Aurkako Munduko Kode berriaren zirriborroa amaitu du WADAk, Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak. Zigor arloan daude aldaketa nagusiak, WADAk zigor gogorragoak proposatu baititu dopin kasuetan nahastutako kirolarientzat. Hala, positibo ematen duen kirolari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002820
BERRIA
Euskadi
noticias
Hirugarren hiruhilekoan %0,4 garestitu dira Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik egindako esportazioen prezioak, Eustatek jakinarazi duenez. Hala ere, horien artean, energia produktuen prezioek behera egin dute, %6,7. Inportazioen prezioek ere gora egin dute, %2,2.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002821
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. EUSKAL TALDEAK LIGA HASI BEZPERAN: IURBENTIA BILBAO BASKET. TXUS BIDORRETA Iurbentia Bilbo Basketeko entrenatzailea. «Jokalari bat ordezkatzea ez da trauma bat; aurrera egingo dugu». Iurbentia Bilbo Basketek bosgarren sasoiari ekingo dio ACB ligan. Txus Bidorreta Iurbentia Bilbo Basketeko entrenatzailea Iu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002822
BERRIA
Euskadi
noticias
TELEBISTA. Lurreko telebista digitalean emititzen duten 1.800 kate daude Europan gaur egun. Italia da kate gehien dituena: 90. Bigarren tokian Erresuma Batua dago, 70 katerekin. Maltak 65 kate ditu, herri oso txikia izan arren. Bulgaria eta Errumania dira LTDan emititzen ez duten kate bakarrak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002823
BERRIA
Euskadi
noticias
ZUZENDARIA: ALBERT ETA ALLEN HUGUES. AKTOREAK: DENZEL WASHINGTON, GARY OLDMAN, MILA KUNIS. HERRIALDEA: AEBAK. IRAUPENA: 118 MINUTU. Apenas hilabete pasatu da The Road apokaliptikoa estreinatu zenetik, eta hemen da munduaren hondamendia iragartzen duen film berria. Horrek, baina, akzio gehiago dauka, ekoizleen esanetan,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002824
BERRIA
Euskadi
noticias
Europan lehiatzeak on egiten dio Athletici. Azken hilabeteko partidarik osoenak beste txapelketa bateko taldeen kontra jokatu ditu. Handia izan zen herenegun Veltins Arenan egin zuena. Talde lehiakorra eta ausarta dela berretsi, eta Bundesligako hirugarren sailkatua mendean hartzeko gai izan zen. Ez da egunero ikusten ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002825
BERRIA
Euskadi
noticias
Finantza krisia atzean uzteko itxaropena zegoen oraindik duela lau urte, foru eta udal erakundeen legealdia hastear zegoenean. Laster zapuztu zen, ordea, eta inoizko atzeraldi fase luzeena igaro du Hego Euskal Herriko ekonomiak azken urteotan. Aldagai ekonomiko eta sozial gehienetan atzera egitea eragin du krisiak, sal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002826
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Apocalyptica, metalera txeloaren langatik sartu den talde finlandiarra Apocalyptica, metalera txeloaren langatik sartu den talde finlandiarra Musika klasikoko musikariak eta metalaren zaleak. Apocalyptica osatzen duten lau biolontxelo jotzaileak Helsinkiko Sibelius akademian trebatu ziren. Baina metala zuten pa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002827
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIAKO 67. MUSIKA HAMABOSTALDIA. Aita Donostiari omenaldi biribila egin nahi diote Agiñako gainean. 'Hutsaren borobila' ikuskizuna prestatu dute biharko Lesakan, Musika Aitzaki zikloko irteeran Aita Donostiari omenaldi biribila egin nahi diote Agiñako gainean 'Hutsaren borobila' ikuskizuna prestatu dute biharko Les...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002828
BERRIA
Euskadi
noticias
«Manchester Unitedeko entrenatzaile ohia». Izenaren gainetik, horixe ageri da David Moyesen entrenatzaile ibilbidean. 51 urte. Eskoziarra. Celtic, Cambridge United, Bristol City, Shrewsbury Town, Dunfermile Athletic, Hamilton Academical eta Preston North End taldeetan erdiko atzelari hasi eta erdilari amaitu zuena. Eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002829
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk ETSren lizitazioetako irregulartasunez galdetuko dio Arriola sailburuari EH Bilduko legebiltzarkide Josu Estarronak Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuari galdetu dio ea nola den posible lehiaketa publikoa irabazi zuen enpresaren izena agertzea ETS Euskal Tr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002830
BERRIA
Euskadi
noticias
Santos ez da aurkeztuko Nafarroako Ahal Dugu-ko zuzendaritza berrira Eduardo Santosek Nafarroako Ahal Dugu-ren idazkaritza nagusi kargua utziko du. Hala aurreratu zuen atzo primarioak udazkenean egingo dituztela jakinarazteko agerraldian. Alderdiko azken bozak 2017ko maiatzean egin zituzten sektore ofizialaren eta krit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002831
BERRIA
Euskadi
noticias
Auzitegietara joko dute Gasteizko hirigintza irregulartasunak salatzeko. Ehari eta Ibaiondo auzien inguruko txostena Fiskaltzari bidaltzea erabaki du udal oposizioak Auzitegietara joko dute Gasteizko hirigintza irregulartasunak salatzeko Ehari eta Ibaiondo auzien inguruko txostena Fiskaltzari bidaltzea Gasteizko PPko u...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002832
BERRIA
Euskadi
noticias
ULMA Taldeak 314 milioi euroko mailegua lortu du. 150 milioi euro proiektuetan inbertitzeko dira, eta 164 milioi euro, zirkulatzailea finantzatzeko. Nazioarteko hedapena. Nazioarteko estrategia bultzatzeko inbertsioak egingo ditu taldeak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002833
BERRIA
Euskadi
noticias
Bada garaia. San Fermin sin presos ni presas (Bada garaia. Sanferminak presorik gabe) lelopean manifestazio batera deitu du Kalera Kalera mugimenduak uztailaren 4rako, Iruñean. Duela 40 urte Iruñeko zezen plazan zabaldutako pankartaren lelo bera erabiliko dute. Orduan Espainiako Polizia Armatua oldartu egin zen, eta Ge...
cc-by-sa 4.0