id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
28kanala_0000600 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Iraurgi Saskibaloiko gizonezkoen lehen taldea entrenatzeari utzi dio Yon Gonzalez tolosarrak. Klubaren arabera "entrenatzaileak bere ibilbidea egitea" erabaki du.
Yon Gonzalezeka iazko udan hartu zuen Iraurgi gidatzeko ardura. Denboraldi honetan taldearekin maialari eustea lortu du. Uztarria.eus -ek jaso du albistea. | cc-by-sa |
28kanala_0000601 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean, Alkizan, Aiztondoko herrien artean antolatzen dugun 25. Aiztondo Topaketako finalak jokatuko dira
Pilota partida arratsaldeko 16:00etan hasita jokatuko dira. Otsailak 4ean hasi zen topaketa eta bailarako herrietako pilota taldeetan dauden 120 pilotarik parte hartu dute aurtengo edizioan
25. edizioa izanik,... | cc-by-sa |
28kanala_0000602 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoa bertsotan sailkapen faseari hasiera emango zaio aste honetan
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko balio izango duen fasea da Gipuzkoa Bertsotan. Bertan, 74 bertsolarik hartuko dute parte, bi itzulitan. Lehen itzulitik bigarrenera 48 sailkatuko dira. Horietatik 34 bertsolari sailkatuko dira Gipuzkoako... | cc-by-sa |
28kanala_0000603 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Bi txandatan banatu dituzte bisita gidatuak, hizkuntzaren arabera. Euskerazko bisita 11:30ean egingo dute. Gazteleraz dena, berriz, 12:30ean. Izena ematea beharrezkoa da, beraz, interesa dutenek 943650414 telefonora deitu beharko dute, edo helbidera idatzi.
Tailerra eta ikuskizuna bateratzen dituen ekintzari dagokionez... | cc-by-sa |
28kanala_0000604 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Beste asteburu oparo bat Alpino Uzturre taldeko korrikalarientzat
Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Valentzia zapaldu dituzte pasa den asteburuan Alpino Uzturre taldeko mendi korrikalariek, eguraldia lagun gozamen ederra eskaini digutena oraingo honetan ere | cc-by-sa |
28kanala_0000605 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Eusko Lehebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak ondorengoak izan dira: | cc-by-sa |
28kanala_0000606 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan EAJ izan da garailea, 27 eserleku izango ditu aurrerantzean Eusko Legebiltzarrean, bigarren indarra EH Bildu izan da eta Tolosaldean alderdi honek botoen gehiengoa lortu du.
Apirilaren 21ean egin diren hauteskundeetan EH Bildu izan da alderdi bozkatuena Tolosaldean 12.016 botorekin... | cc-by-sa |
28kanala_0000607 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera, Euskadi mailan herritarren % 51,03k parte hartu du hauteskundetan. Gipuzkoa mailan berriz herritarren % 50,73k du botoa.
Tolosaldean parte hartzea % 49,71koa izan da, hemen dituzue herriz herriko datuak.
20:00etan, hauteskunde mahaiak itxi eta kontaketa hasten denean, 2... | cc-by-sa |
28kanala_0000608 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde mahaiak goizeko 9:00etan ireki dituzte eta ordutik herritarrak normaltasunez ari dira botoa ematen. Eusko Jaurlaritzak 14:00etan jakinarazitako datuen arabera, 13:00ak artean herritarren % 28,05ek eman du botoa.
Gaurkoan parte hartze datuak, orain artean estimazioak izaten ziren, Eus... | cc-by-sa |
28kanala_0000609 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Matxen Aurrez aurre ataldean Lander Lasa saskibaloi jokalaria ezagutu dugu. | cc-by-sa |
28kanala_0000610 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Ospitale berria eraikitzeko, Tolosako Udalak, HAPOaren aldaketaren dokumentazioaren aurkezpena egin du
Batzordea osatzen duten kideek apirilaren 27ra arte izango dute ekarpenak egiteko epea.
2023ko ekainaren 6an esleitu zion orduko jarduneko udal gobernuak, HAPOaren aldaketa puntuala idazteko zerbitzuaren kontratua, Re... | cc-by-sa |
28kanala_0000611 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Pasa den asteburuan eman zioten hasiera lehiaketa ofizialei Alpino Uzturre taldeko korrikalariek Enkanterri Xtrem (Zaramilo) lasterketan Euskadiko Lineako Kopa eta Ultrako Kopako lehen proba puntuagarrietan parte hartuz
Gizonezkoen Ultrakoan (60 km. eta 3.890 m. desnibel metatua), Jokin Uribetxeberria 7. sailkatu zen (... | cc-by-sa |
28kanala_0000612 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Indarkeria matxista pairatu duten edo pairatzen ari diren emakumeentzako auto-laguntza taldea martxan
Clara Wolfram Perez Berdintasun eragile eta emakumeen ahalduntzean adituak dinamizatuko du taldea. Saioak ostegunero, 17:00etatik 19:00etara izango dira Andragoran.
ANDRAGORA, Tolosaldeko Emakumeen Etxeak eta Tolosako ... | cc-by-sa |
28kanala_0000613 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Partidaren amaieran talde urdinak Lander Lasa jokalaria omendu du, hau izan baita bere azkeneko lehia.
EBA ligan mantentzeko aukera bakarra du orain TAKEk, bere multzoko talde batek mailaz gora egiten badu, talde tolosarrak beste urte batez EBA ligan jarraitzeko aukera izango du. | cc-by-sa |
28kanala_0000614 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Tolosaldeko Mankomunitateak adierazi duenez, garbigunean egingo diren egokitzapen-lanak direla eta, apirilaren 15etik aurrera, astelehena, itxita egongo da aldi abterako. Lanak 4 eta 6 hilabete arteko iraupena izango dutela aurreikusten dute.
Instalazioak hobetzeko eta egokitzeko obrak izango dira (saneamendua, seinale... | cc-by-sa |
28kanala_0000615 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Azken hiru denboraldietan ibartarren atea defendatzeaz gain, atezainen eskolako kideeta emakumezkoen senior taldearen ardura izan ditu.
Dani 21-22 denboraldian iritsi zen Galiziatik Laubururen atea babesteko, eta, ordutik, astez aste, baloi ia ezinezkoak ateratzeko abilezia erakutsi du etengabe. Lauburu Ibarrako atezai... | cc-by-sa |
28kanala_0000616 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Dagoeneko ekin diote foru ogasunek 2023ko errenta aitortzeko kanpainari eta datorren uztailaren 1a bitarte egongo da zabalik.
Tolosako Udalak, UEMArekin elkarlanean errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu du. Aurtengoan, gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako 'Ogasunarekin euskaraz!' kanpainaren osag... | cc-by-sa |
28kanala_0000617 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Jasangarritasunarekiko eta zerbitzu publikoen modernizazioarekiko konpromisoari eutsiz, Udalak Toyota RAV4 markako ibilgailu hibrido entxufagarri berri bat erosi du, Udaltzaingoak bere lana garatzeko erabili dezan.
Auto berria hau eraginkortasun energetikorako diseinatuta dago, emisio kutsatzaileak murrizten ditu eta U... | cc-by-sa |
28kanala_0000618 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Tartean, ekoizleen produktuen azoka eta Zumarditxikiko Foodtruck gunea izango dira eta bi kasuetan postuak jarriz parte hartzeko eskaera epea zabalik dago apirilaren 21a bitarte.
Maiatzarekin batera ospatu ohi da Tolosako azoka berezien egutegiko bigarren hitzordua: haragian zentratzen dena, alegia. Maiatzaren 2tik 5er... | cc-by-sa |
28kanala_0000619 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Abian da Amezketako udalak San Martin parkean jarriko duen etxola ustiatzeko prozedura
Amezketako Udalak, udara honetarako ere, San Martin parkera bertaratzen direnentzako edarien salmentako zerbitzu bat eskaini nahi du bertan dagoen etxolan.
Eremua publikoa izanik, beharrezkoa da etxola hori ustiatzeko zerbitzua lehia... | cc-by-sa |
28kanala_0000620 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Pasa den asteburuan lehia ezberdinetan ikusi ditugu Alpino Uzturre taldeko lasterkariak
Mendi zein karreteran, gogor eutsi diote beren mailari eta gustura geratu dira egindako lanarekin. | cc-by-sa |
28kanala_0000621 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Egoera kaxkarrean dauden herriko hainbat zonaldeetako errepideak hobetzeko lanekin hasi da Udala gaur goizean bertan. Lan hauekin, orokorrean, errepideetan dauden hainbat zulo konponduko dira; lehenik fresaketa lanak eginez eta ondoren asfaltatuz.
Lan hauek gauzatzeko Udalak Asfaltos Urretxu enpresa kontratatu du, eta,... | cc-by-sa |
28kanala_0000622 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Tolosa CFk Añorga hartu du Usabalgo zelaian, lehen atalean urdinek tantoa eskuratu dute aurrean jarriz baina bigarrenean talde kanpotarrak berdinketa lortu du. Neurketaren azken uneetan bi taldeek aukera asko sortu arren ez dute markagailua aldatu eta partida 1-1 amaitu da. | cc-by-sa |
28kanala_0000623 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Bihar Sevillan izango dugun kopako finalaren harira, gure bizitzetako oinarrizko bi elementuz hitz egitera gatoz hurrengo lerroetan: Athletic eta euskara. Norbaitek pentsa lezake euskarak ez duela eliteko futbolak inguruan daukan zirkuarekin bat egiteko beharrik edota ez ditugula nahastu behar futbola eta politika. Guk... | cc-by-sa |
28kanala_0000624 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Herritarrek Tolosako Irisgarritasun Planari ekarpenak egiteko aukera dute
Dagoeneko ikusgai dago Tolosako Irisgarritasun Planaren diagnostikoa Udalaren webgunean. Plan honen berrikuspenak, herritarrek eta herriak dituzten beharrak mahaigaineratzen ditu, bai etorkizunekoak eta baita gaur egungoak ere.
Bi saio egin dituz... | cc-by-sa |
28kanala_0000625 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Uda honetan ingurumenari eta arlo artistikoari loturiko gazte auzolandegiak egingo dira
Izen ematea zabalik dago apirilaren 17a bitarte eta interesdunek UDATEn edota online, udal webgunean, eman dezakete izena.
Tolosako Gazte Topaguneak eta Udalak udako gazte auzolandegiak antolatu dituzte 11-17 urte bitarteko gazteent... | cc-by-sa |
28kanala_0000626 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Plenoa, ohiko moduan, zuzenean ikusteko aukera izango da 28 Kanalean zein 28kanala.eus-en.
1. Akta hau onartzea: 2024ko otsailaren 29ko Ohiko Osoko Bilkurakoa.
2. Onartzea M.Z.S. udal langileak aurkeztutako bateragarritasun eskaera.
3. Onartzea Tolosako Udaleko 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa.
4. ... | cc-by-sa |
28kanala_0000627 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Asteburu bakarrean sei lasterketetan ikusi ditugu Alpino Uzturre taldeko korrikalariak
Gipuzkoa, Nafarroa eta Valentzia inguruetan leihatu dira pasa den asteburuan Alpinotar lasterkariak, mendi zein karreteraz distantzia ezberdinak burutuz | cc-by-sa |
28kanala_0000628 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Auzoen Mahaiaren bigarren bilera, apirilaren 8an egingo du Tolosako Udalak
Uztailean egin zuen udalak Auzoen Mahaiaren lehen bilera irekia, auzoetako ordezkaritza zabal batekin. Gerora, irailean abiatu zuen auzoz auzoko bilera-erronda, interesa agertu zuten guztiekin, beharrak detektatzeko eta proposamenak jasotzeko.
U... | cc-by-sa |
28kanala_0000629 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean, skating eran distantziko lasterketa izan zen. Imanol Rojo Espainiako txapeldun sortatu da gizonezkoen senior mailan, helmugan 35 53" denbora egin du (15 km.). Distantzi berean, gizonezkoen U-18an Hodei Juaristi 9. postuan helmugaratu da. Libe Curras-ek Espainiako txapeldunorde izatea lortu du emakumezkoen U... | cc-by-sa |
28kanala_0000630 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Debagoieneko Lanbide Heziketa publikoak 21 ziklo eta hiru espezializazio programa eskaintzen ditu
Datorren ikasturteari begira daude dagoeneko ikasleak eta baita ikastetxeak edo formakuntza-zentroak ere. Oñati Institutuak, Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketak eta Aretxabaleta Lanbide Eskolak, esaterako, zortzi arl... | cc-by-sa |
28kanala_0000631 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Gaur, Maria Dolores Arrizabalagak 101 urte bete ditu eta ospakizun eguna izan da Santiago Egoitzan.
Senideekin eta egoitzako lagunekin ospatu ditu urteak eta Beatriz Unzue alkatea ere bertaratu da, Amasa-Villabonako herritar beteranoena zoriontzeko. | cc-by-sa |
28kanala_0000632 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | A-15 errepidea itxiko da asteburu honetan Andoain eta Berastegi artean, Gorosmendiko tunelaren obretako 'by-pass'-a kentzeko
Bi noranzkoetako mozketa ostiraleko 22:00etatik aurrera egongo da indarrean, igande iluntzera arte; horrela, tunel hori berritzeko obren lehen fasea amaitutzat joko da.
A-15earen Gipuzkoako zatia... | cc-by-sa |
28kanala_0000633 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan mahaiean egotea egokitu al zaizu?
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan mahaiean egotea egokitu zaizun edo ez jakiteko egin klik hemen eta sartu zure NAN zenbakia. | cc-by-sa |
28kanala_0000634 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Pazko astearen bueltan, apirilaren 4tik 7ra, izango da Tolofolk musika jaialdiaren laugarren edizioa. Euskal Herriko eta nazioarteko puntako musikaz doan gozatzeko aukera eskainiko du jaialdiak, beste behin, herriko gune eta plaza ezberdinetan.
JeaJeaka kultur elkarteak antolatuta, Tolofolk kultura herrikoiari oihartzu... | cc-by-sa |
28kanala_0000635 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Tolosako osteopataren sexu-erasoen inguruko entzute-gunearen bigarren saioa egingo da larunbatean
Egoera hau jasan duten emakumeen eta gertukoen intimitatea eta pribatutasuna errespetatzeko, adeitasunez eskatu du Tolosako Udalak gaiarekin zuzenean lotura ez duten pertsonak saiora ez joatea.
Hamar salaketa jarri dituzte... | cc-by-sa |
28kanala_0000636 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | 23. Korrika larunbatean pasako da eskualdetik. Tolosaldeko txoko ezberdinetan hamaika ekintza antolatu dira euskararen aldeko laskerketaren inguruan. | cc-by-sa |
28kanala_0000637 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Martxoaren 14ean emango zaio hasiera 23. Korrikari Irunen eta 24ean amaiera Baionan. Horregatik, Korrika amaierara gerturatu nahi duen edonorentzat, Baionara joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Baionara joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ik... | cc-by-sa |
28kanala_0000638 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Astebururo legez , bikain oraingoan ere Alpino Uzturreko mendi korrikalariak
Lasterketa ezberdinetan ikusi dugu Alpino Uzturreren kolore urdina pasa den asteburuan | cc-by-sa |
28kanala_0000639 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Alpino Uzturreko eskiatzaileak beste asteburu arrakastatsu bat eskaini dute
Pasa den asteburuan Uharteko martxan parte hartu dute Alpino Uzturreko eskiatzaileek, Larra-Belagoako eski estazioan | cc-by-sa |
28kanala_0000640 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Baso-jabeentzat batzar informatiboa egingo du Basotik Fundazioak Tolosan
Gipuzkoako baso-jabeentzat batzar informatiboa egingo du BSTK Basotik Fundazioak Tolosan, Gipuzkoako basoak utz ditzaten saihesteko. "Baso-jabeei zaintza jasangarriko zerbitzu bat eskainiz herri ikuspegi batetik, alderdi ekonomikoez haratago, ingu... | cc-by-sa |
28kanala_0000641 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Usabalgo zelaian jokatu da ligako 23. jardunaldia. Tolosa CFko neskak taularen 11. postuan iritsi dira hitzordu honetara, 29 puntu zituztelarik. Osasunak beraiek baino 4 puntu gehiagorekin 8. postuan heldu da asteburuko partidara.
Urdinek Burgosen aurka etxez kanpo galdu eta gero garaipena berrerosteko aukera izan dute... | cc-by-sa |
28kanala_0000642 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | 2024ko martxoaren 15a, Kontsumitzaileen Eskubideen Nazioarteko Eguna
"Denok gara kontsumitzaileak. Ia erabaki ekonomiko publiko eta pribatu guztiei eragiten dien talde ekonomiko handiena gara. Hala ere, behar adina entzuten ez diren iritziak dituen talde garrantzitsu bakarra gara" (John F. Kennedy, 1962ko martxoaren 15... | cc-by-sa |
28kanala_0000643 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Pasa den asteburuan lasterketa ezberdinean ikusi ditugu Alpino Uzturreko koloreak.
Gozatu ederra jaso dute korrikalariek beste behin ere, emaitzetan ere beren fruitua islatua ikusi dugu:
-Mikel Goikoetxea lasterketa buru zela antolakuntzakoek okerreko bidetik bidali eta bertan behera utzi behar izan zuen, lastima! | cc-by-sa |
28kanala_0000644 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | 28 Kanalak zuzenean emango du Irundik 23. Korrikaren hasierako ekitaldia
Bihar hasiko da 23. Korrika Irunen, eta hainbat hedabidek elkarlanean handik egingo duten zuzeneko saioan parte hartuko du 28 Kanalak.
Bihar hasiko da 23. Korrika. AEK-k bi urtetik behin antolatu ohi duen euskararen aldeko ekimenak martxoaren 23an... | cc-by-sa |
28kanala_0000645 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Tolosako Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du, lau abesti berri interpretatuz
Larunbat honetan, martxoko emanaldia egingo du Zerkausian; besteak beste, Henry Mancini, James Barnes eta Jacob de Haan musikagileen obrak interpretatuko ditu.
Aste Santuaren atarian egin ohi duten emanaldia, berez, martxoaren 23an izan... | cc-by-sa |
28kanala_0000646 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Tolosako 65 urtetik gorako pertsonen kalteberatasun prozesuak ikertuko ditu 'Adinbera' proiektuak
Tolosako Muñoa Fundazioak sustatuta eta Biogipuzkoa Institutuaren gidaritzapean, Tolosako adinekoen bizi-kalitatea ulertzeko eta hobetzeko ikuspegi integrala eskaintzea du helburu proiektuak. Datorren asteartean, martxoare... | cc-by-sa |
28kanala_0000647 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Aldazabal ahizpak, Iparragirre eta Artola-Dieguez-Garmendia bigarren Euskadikoan eta Gipuzkoa Trinkete eta Joko Garbi Txapelketan.
6 finaletatik 3etan txapela lortu dituzte Behar Zanako ordezkariek.
Eskuz banaka nagusien 2. mailan Arkaitz Esnaolak txapela lortu du Hernaniko Manterolaren aurka 40-25 irabazita eta horrel... | cc-by-sa |
28kanala_0000648 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Euskarak kalea behar du! Euskaldunok kalea hartu behar dugu! Aurreko egunean, lan egiten dudan institutuan ikasle batek bota zidan: "hamar pertsona bagaude eta batek euskaraz ez badaki, logikoa eta errespetuzkoa da gazteleraz hitz egitea". Hitz-kate horren eta bota duen pertsonaren atzean, banan banan aztertu ezin dire... | cc-by-sa |
28kanala_0000649 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Alpino Uzturre taldeko eskiatzaileak bikain Euskal Herriko txapelketan
Emaitza paregabeak eskuratu ditu Alpino Uzturre eski taldeak pasa den asteburuanLarra Belaguan jokatutako Euskal Herriko txapelketan
Sprint modalitatean eta distantzia luzean bikain aritu ziren lehian eta hona hemen lortutako emaitzak: | cc-by-sa |
28kanala_0000650 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Hiru garaipeneko bolada on batetik Seigarren postuan iritsi dira urdinak 24. jardunaldira 26 punturekin, zaragozako taldea 37 punturekin hirugarren. Aurkaria ere bolada on batetik dator, zazpi lehia segidan irabazita eta soilik 4 partida galduta liga osoan.
Lehen atalean Tolosarrak bi tantoko errentarekin iritsi dira a... | cc-by-sa |
28kanala_0000651 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Tolosaldea Ultra Trail Erronkako ibilbidearen lehen zatia ezagutzeko hitzordua bertan behera
UTT Erronkako kideek jakinarazi dute eguraldi txarra dela eta ezin dutela 15 parte hatzaileen segurtasuna bermatu. Horregaitik bertan behera geratu da ibilbideko lehen zatia ezagutzeko hitzordua. | cc-by-sa |
28kanala_0000652 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Bolondresak behar dira Saharara bidaltzeko produktuak kamioiean kargatzeko
Tolosaldea Sahararekin Elkarteko kideek azken bilketetan jasotako produktuen bidalketa egiteko kamioia kargatuko dute bihar, 17:00etan. Elikagaiak, higiene produktuak eta eskolako materiala bidaltzeaz gain, bi urteetan zehar bildutako arropa, ki... | cc-by-sa |
28kanala_0000653 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Bederatzi lan esparru ezarri dira, Tolosako Alde Zaharreko hiri berroneratzearen bigarren faseari hasiera emateko
Dokumentazioa aztertu eta teknikari eta bizilagunekin elkarrizketak egin ostean zehaztu dira lan-esparruak eta horiek guztiak aztertuta, asmoa da Alde Zaharraren ikuspegi orokor bat lortzea, eta gero hobeku... | cc-by-sa |
28kanala_0000654 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Aldaketak parte hartze bidezko aurrekontuekin herritarrek aukeratuta egingo diren proiektuetan
Oztopo administratibo bat tarteko, aurtengo udan ezingo dira udaleku irekiak egin, baina udalak hurrengo ikasturtera begira antolatzeko konpromisoari eutsiko dio, eta aurten gazteen aisialdirako ekintza puntualak antolatuko d... | cc-by-sa |
28kanala_0000655 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Iker Dorronsoro "Triki"-k, gizonezkoen lehen taldeko entrenatzaileak bere kargua utzi du. Taldearen ardura David Alegrek, orain artean bigarren entrenatzailea zenak, hartuko du.
Tolosa CFk sare sozialen bidez jakinarazi duenez, entrenatzaile postua utzi du. Klubak "bere ibilbide berrian, bai pertsonalean, bai profesina... | cc-by-sa |
28kanala_0000656 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Amezketako Udalaren etengabeko helburua da udal gestioetan eta udal erabakietan herritarrak inplikatzen saiatzea. Eta horretarako eskura dituen erreminta guztiak erabiltzen saiatzen da. Horren adibide 2019. urten abian jarri zuen Amezketa App aplikazioa.
Oraingoan Amezketa App berri bat egin da eta atal berriak ere eza... | cc-by-sa |
28kanala_0000657 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Alpino Uzturreko korrikalarien taldeak gozatzen ikasten eta hazten jarraitzen du
Asteburu paregabea bizitu dute Alpino Uzturreko lasterkariek beste behin ere. Emaitza bikainak lortzeaz gain talde giroan eta lehia bizian gozatu ederra bizitu dutena eta baita zaleok sentitu duguna ere. | cc-by-sa |
28kanala_0000658 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Tauste FSk taularen lidergotza nagusitasunez irabazi du ligan, aragoiko taldeak 53 puntu ditu eta soilik 2 lehia galdu ditu denboraldi osoan.
Lauburu bere aldetik 38 punturekin taulako 4. postuan iritsi da 22. jardunaldira, 5. sailkatuarekiko puntu bateko aldea duelarik. 3 puntak beraz beharrezkoak ditu Lauburuk laugar... | cc-by-sa |
28kanala_0000659 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | EBA Ligako 21. jardunaldian, Redline Mekanika TAKEk Venta de Bañosen visita jaso du. Azken sailkatuaren aurka, denboraldiaren amaierari begira oso garrantzitsua den garaipena lortu dute Goar Artetxerenek. | cc-by-sa |
28kanala_0000660 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Herritarrengana iristeko modu berri bat izango da eta mezuak hizkuntza ezberdinetara itzuli ahal izango ditu hartzaileak.
Alegiako Udalak ahalik eta herritar gehienengana iristeko bidean urratsak ematen jarraitzen du. Zentzu horretan, hemendik aurrera Telegram aplikazio bidezko kanal bat ere eskura izango dute herritar... | cc-by-sa |
28kanala_0000661 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | 78 urteko gizonezko batek trafiko istripua izan ondoren zendu egin da. Autoa mendi bide batetik atera eta ibaira erori da.
Istripuaren berri goizeko 9:00ak aldera jaso du Sos deiakek. Bertara, suhiltzaileak, Ertzaintza eta osasun larrialdietako langileak gerturatu dira. Suhiltzaileek gizonezkoa auto barrutik atera ondo... | cc-by-sa |
28kanala_0000662 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Amasako Iturrigoxo taberna-jatetxea esleitzeko lehiaketa martxan dago
Interesdunek gaurtik martxoaren 15era arteko epea dute eskabideak aurkezteko.
Otsaileko ohiko osoko bilkuran Amasako Iturrigoxo taberna-jatetxea ustiatzeko espedientea eta horren baldintza tekniko eta administratiboen agiriak onartu ziren. Era berean... | cc-by-sa |
28kanala_0000663 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Garaiak aldatzen ari dira, etengabe mugimenduan daude. Tolosaldeko herri txikiak ere, ez lehen zirenak. Garai batean, bizia zuten, ia denek bertan lan egin eta bizi ziren, ingurunearekin elkarlanean. Industrializazioarekin ordea, herri txikiak hustu egin ziren, eta eskualdeko herri handienak hazi. Herri txikiak gutxiet... | cc-by-sa |
28kanala_0000664 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | San Frantzisko 37 eraikinaren egoera aldaketaren prozedurak lehen urratsa eman du
Udal Katalogoaren aldaketa puntualaren hasierako onarpena izan dute hizpide Tolosako Udalaren Osoko Bilkuran, 'Villa Sagrado Corazon' eraikinaren inguruan hain zuzen.
Otsailaren 21ean egin zen Lurralde Batzordean xehetasunak azaldu eta on... | cc-by-sa |
28kanala_0000665 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Gazteak eta haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak, eta beste belaunaldi guztietan jaitsiera erregistratu da, baita haurretan ere.
Hizkuntzen Erabileraren 2023ko Kale-Neurketaren emaitzak aurkeztu dituzte Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalak eta UEMAk. Neurtutako hizkuntzen kale erabileran erabilera datu... | cc-by-sa |
28kanala_0000666 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Plenoa zuzenean eskainiko du 28 Kanalak, bai telebistan baita webgunean ere.
4. Onartzea "Asociación protectora de animales y plantas de Gipuzkoa" elkartearen ondorengo kredituen judizioz kanpoko
7. Onartzea Tolosako Udaleko Iruzurraren Aurkako Planaren eta bere eranskinen eguneratzea.
8. Hasierako onespena ematea Tolo... | cc-by-sa |
28kanala_0000667 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Eskolarteko ibilaldi neurtua egingo da igandean Amasa - Villabonan
Eskolarteko Mendi Lehiaketaren baitan, ekimenaren 35. edizioa izango da aurtengoa.
Igande goizean Tolosaldeko ikastetxeetako haurrei zuzendutako ibilaldi neurtua egingo da Villabonan. Errebote plazan hasita bi ibilbide izango dituzte aukeran parte hartz... | cc-by-sa |
28kanala_0000668 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Alegiako Gernika-Palestina elkartasun sareak Israel Gazan eragiten ari den genozidioa salatu eta Palestinar herriari elkartasuna adierazteko bi ekimen antolatu ditu. Alde batetik, martxoaren 12an 19:00tan, Palestinako egoerari buruzko hitzaldia egongo da Txente Errekondoren eskutik Kultur Etxean. Bestetik, martxoaren 1... | cc-by-sa |
28kanala_0000669 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Helduentzako antzerki ikastaroa apiriletik ekainera egingo da; serigrafiakoa berriz, apirileko hiru astetan. Izena emateko epea martxoaren 11tik 22ra bitartekoa izango da.
Villabonako Udalak bi ikastaro laburretan izena emateko eskaintza luzatu du. Batetik, Iraitz Lizarragak zuzenduta, helduentzako antzerki ikastaroa e... | cc-by-sa |
28kanala_0000670 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Alkateak bilera eskaera egin dio URA Uraren Euskal Agentziari, kale Berriko uholdeeak errepika ez daitezen konponbideak bilatzeko
Atzo Villabonako kale Berrian izandako uholdeen biharamunean, Beatriz Unzue alkateak Gutuna bidali du, EAEko ibaietan eta ibai ertzeetako eskuduntza nagusia duen URA Uraren Euskal Agentziara... | cc-by-sa |
28kanala_0000671 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Errigora kanpainako eskaerak martxoaren 13ra arte egin daitezke webgunean.
Martxan da Errigora kanpaina eta nafar hegoaldeko produktuak martxoaren 13ra arte eska daitezke. Ekimen honen bitartez ekoizlearen jatorrizko prezioan eros daitezke produktuak, gainera euskaraz etiketatuta eta auzolana bultzatzen duen proeiktu b... | cc-by-sa |
28kanala_0000672 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Lezo eta Aibar aldean izan dira Alpino Uzturre taldeko laskertariak
Asteburu honetan ere Alpino Uzturre taldeko mendi korrikalariak leihan eta gozatzen ikusteko aukera izan dugu
Lezo Jaizkibel mendi lasterketan (14 km) Andoni Uzkiano laugarren sailkatu da 1:11 10" denborarekin. Jon Ander Iparraguirre, berriz, 30. postu... | cc-by-sa |
28kanala_0000673 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Odei Arregi eta Mikel Goitia garaile Ezker hormako kluben arteko Gipuzkoako Txapelketan
Etxeko jokalariak gailendu dira lehenengo eta bigarren mailan Beotibarren jokatutako finalean.
2. Mailan Mikel Goitiak nagusitasunez irabazi du, 25-13 izan da neurketaren emaitza.
1. mailan, Odeiek norgehiagokaren hasieran maila han... | cc-by-sa |
28kanala_0000674 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Kostata baino Bergarako taldea gailendu da Berazubin larunbat honetan.
Etxeko taldeak aukera asko sortu baditu ere, ez da gai izan gol bakar bat ere lortzeko. Bergarak ordea 34. minutuan lortu du norgehiagokan izan den tanto bakarra, eta tinko eutsi dio lortu duen abantailari. 3 puntuak etxetik alde egin dute beraz, et... | cc-by-sa |
28kanala_0000675 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | 'Habemus Amam' eta 'Tenfe', karrozen eta konpartsen lehiaketako irabazleak, hurrenez hurren
Aquarium' eta 'Rafa Txokolategi' karrozek jaso dute bigarren eta hirugarren saria, hurrenkera horretan.
2024ko Inauterietako karroza eta konpartsen lehiaketak baditu saridunak. Aurten guztira 22 karrozek parte hartu dute eta, ur... | cc-by-sa |
28kanala_0000676 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Tolosako EAJ-PNV'k positibotzat jo ditu 2024ko Inauteriak, zenbait gaiek gogoeta, arreta eta hobekuntza eskatzen duten arren
Tolosako EAJ-PNV'ko Udal Taldeak bere balorazio propioa egin du Tolosako inauterien inguruan, Tolosako herriarekin partekatu nahi duena
Aurten ere, tolosarrok umorez, sormenez, txispaz eta satira... | cc-by-sa |
28kanala_0000677 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Gnat, Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldiaren amaiera, martxoaren 1ean, Tolosan
Sarrerak doakoak izango dira eta Tolosako ekitaldiaren kasuan, eskuragarri daude Topiceko webgunean eta egunean bertan, Topiceko leihatilan.
Zinearen bidez natura sakon aztertzea eta gizakiaren eta bere ingurure naturalare... | cc-by-sa |
28kanala_0000678 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Lehiaketa batzordeak hiru urteko gaitasungabetze-zigorra ezarri dio Viacheslav Kobin-i
Larunbatean Tolosa CF Eskubaloia eta Saiekoren arteko lehian izandako gertaeren ondoren hurrengo hiru urteetan ezin izango dio federazioari inolako lizentziarik eskatu.
Patidako 48. minutuan 15 -17ko emaitza adierazten zuen markagail... | cc-by-sa |
28kanala_0000679 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | "Propaganda handia dago bikotearen inguruan, baita familiaren inguruan ere. Aldiz, oso gutxi lagun-sareei buruz"
Zoragarri bezain izugarri dirudi Nerea Pérez de las Heras-ek bizitakoa 2023ko udan. Espainiar gehienok hauteskunde orokorren emaitzen zain geunden bitartean, gure etorkizunaren aldeko apustua eginez, idazle,... | cc-by-sa |
28kanala_0000680 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Aranerreka eta Alustiza arteko udal jabetzako 14 hektareatan pinu landaketa moztu eta harizti naturala sortuko da
Amasamendiko herri onurako mendien kudeaketa planaren garapenaren baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Amasa-Villabonako Udalak elkarlanean beste esku-hartze garrantzitsu bat jarri dute martxan.
Kasu honet... | cc-by-sa |
28kanala_0000681 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako finalak igandean jokatuko dira Beotibarren
Ezker Hormako Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak jokatuko dituzte igandean Tolosako Beotibar pilotalekuan. Lehiak nagusien lehenengo eta bigarren mailetakoak izango dira eta buruz buru ... | cc-by-sa |
28kanala_0000682 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Artolak gastroenteritisa du eta ezingo du jokatu Binakako Txapelketako play-offeko partida Beotibarren. Bere ordez Urrutikoetxeak jokatuko du.Zaratamoko aurrelariak Imazekin bikotea osatuko du Altuna III-Martijaren aurka. Bikote irabazlea finalerdietara sailkatuko da zuzenean. | cc-by-sa |
28kanala_0000683 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Arratsaldean aurkeztu dute, Donostian, Matx kirol-proiektua. Kirolariak, kirolzaleak eta klubak batzen dituen aplikazioa da, eta helburu nagusia da hiruren arteko harremanak erraztu eta gertuko kirol komunitate berri bat sortzea.
Hainbat hilabetez sareetan edukiak partekatzen ibili ostean, gaur erakutsi dute jendaurrea... | cc-by-sa |
28kanala_0000684 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, Tolosako Paper Eskolaren instalazioak bisitatu ditu
Lanbide Heziketako ikastetxe hau Tolosaldea LHII-ren egituran integratuko da 2024-2025 ikasturtean
Paper Eskolara egindako bisitan, Jokin Bildarratz sailburua eta Jorge Arevalo sailburuordea Tolosaldea eta Don Bosco ikastetxeetak... | cc-by-sa |
28kanala_0000685 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Iñauterien balorazioa egin dute herritarrek Tolosako Udalarekin. Orokorrean, balorazioa ona dela diote, "bi puntu beltz" ere aipatu dituzten arren.
Bart iluntzean bildu ziren herritarrak Tolosako Udalarekin batera Iñauterien inguruan hitz egiteko. Balorazioa ona izan den arren, datorren urtera begira hainbat proposamen... | cc-by-sa |
28kanala_0000686 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Eskopetarietan parte hartzen duten guztiak daude bilerara deituta, bertan armen araudi berriaren inguruko azalpenak emango dira. Batzarra 18:30ean hasiko da.
Tolosako Udalak, San Joan egunean herriko kaleetan desfilatzen duten eskopetari konpainietako kideentzat bilera deitu du. Bihar, asteazkena 18:30ean hasiko da bat... | cc-by-sa |
28kanala_0000687 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Udalak 5.000 euroko laguntza bideratuko du Gazara, Palestinar herriarekin elkartasunez
Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak egindako eskaerari erantzunez, Amasa-Villabonako Udalak 5.000 euroko ekarpena egingo dio Palestinan eta zehazki Gazan lan humanitarioa garatzen duen Mundubat Gobernuz Kanpoko Erakundeari. Euskal ... | cc-by-sa |
28kanala_0000688 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Urteetako lan gogorraren ostean, iritsi da jendaurrean aurkezteko eguna. Bihar arratsaldean egingo dute ekitaldia, Donostian.
Matx kirol-aplikazio bat izango da. Kirola dinamizatuko du, gertukoa balioan jarriz, eduki freskoa eskainiz eta kirolzaleen, kirolarien eta kluben arteko harremanak erraztuz. Ikus-entzunezko edu... | cc-by-sa |
28kanala_0000689 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa aldean ibili dira pasa den asteburuan Alpino Uzturre mendi korrikalariak
Zestoako Kobaz Koba mendi lasterketa luzean (25 km. eta 1.450 m. desnibela metatua), Naroa Uria 4.sailkatu da eta Yashira Navas 11.n. Mutiletan, berriz, Ion Intxausti 11.n, Mikel Goikoetxea 18.n, Amaiur Urkia 54.n, J... | cc-by-sa |
28kanala_0000690 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Aste honetako filmak Nosferatu , Maria Callas , Mikaela eta Bambi una vida en el bosque izango dira.
Ostegunean hasiko da aste honetako zinema karteldegia Nosferatu filmarekin 20:30ean . Obsesioari buruzko istorio gotikoa. XIX. mendean Alemanian kokatzen den neska gazte bat sorgindua dago Transilvaniako banpiro zahar b... | cc-by-sa |
28kanala_0000691 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | 32 pilota partidu ofizial, txapelketa pribatuetan 1, eskolartekoan 26 eta aiztondo topaketan 12 partidu jokatuko dituzte partida guztien kartelak ikusteko sartu behar zanaren www.beharzana.eus web-gunean edo egin klik hemen .
Aste honetan Villabonan 18 pilota partidu jokatuko dira ostegun, ostiral eta larunbatean. 16 f... | cc-by-sa |
28kanala_0000692 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da, garapen zientifiko eta teknologikoan ekarpenak egiten dituzten emakume eta nesken lana aitortzea eta goraipatzea helburu duen eguna.
Historian zehar emakumeak ezinbestekoak izan dira aurkikuntza eta aurrerapen ugarietan, baina askotan hauen lana ikuse... | cc-by-sa |
28kanala_0000693 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Kabi Alai elkartearen eta udalaren eskutik, hainbat iragarriz osatutako ekitaldia ospatu da Triangulo plazan.
Artxiboko Neskak izan dira aurtengo Kabi Alai elkarteak banatutako kuttuna sariaren irabazleak. Beraiek izango dira beraz ostegun gizenean txupinazoa botako dutenak.
Bestalde, aurtengo kartelaren irabazlea; Jan... | cc-by-sa |
28kanala_0000694 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Areto futboleko 3. mailako eta Euskal Ligako partidak jokatu egingo dira, epaileen greba bertan behera geratu baita. Honekin, Lauburu B-k eta Tolosalak normaltasunaz jokatuko dituzte asteburu honetako lehiak.
Epaileen greba Usabalgo kantxan gertatutako epaile baten aurkako eraso baten ondorioz burutu zen, hasiera batea... | cc-by-sa |
28kanala_0000695 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Olaederra Kiroldegiko kirol kantxaren eraberritze lanak amaituta, dagoeneko zabalik eta erabilgarri dago
Olaederra Kiroldegiko kirol kantxa nagusiaren birmoldaketa lanak amaierara iritsi dira eta azken ukitu txiki batzuen faltan, dagoeneko azpiegitura guztiz eraberritua eta erabilgarri dago bai kirolarientzat eta baita... | cc-by-sa |
28kanala_0000696 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Udala LED teknologiako argiteria publiko berria ezartzen ari da Villabonako erdigunean
Kale Berrian, Malkar Plazan eta Ama Lurra Plazan, guztira 47 argi-puntu berritzen ari da Udala egunotan, eta lehen zeuden argi alogeno zaharrak LED teknologiako argi berriekin ordezkatuko dira.
Argi berri hauek eraginkorragoak izatez... | cc-by-sa |
28kanala_0000697 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Danok Danena Halterofilia Taldeak Espainiako Kluben Txapelketan bigarren postua lortu du
16 urtez azpiko kategorian Danok Danenako kideek bigarren postua lortu dute Madrilen lehiatutako txapelketan.
Ezusteko ona izan zuten asteburuan Danok Danena Halterofilia Taldeko kideek. Iaz egindako lan onari esker Kluben Arteko E... | cc-by-sa |
28kanala_0000698 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | 28 pilota partidu ofizial, tapelketa pribatuetan 4 eta Aiztondo Topaketan 16 partidu jokatuko dituzte partida ia guztien kartelak, tokiak eta jokatuko duten pilotarien kartelak ikusgai dituzue gure web orrian. www.beharzana.eus webgunean, "ezagutu pilota taldea" eta "partida guztiak" hautatu.
Aste honetan Villabonan 5 ... | cc-by-sa |
28kanala_0000699 | 28kanala | Gipuzkoa | noticias | Aste honetako filmak El 47, El profesor de esgrima, Septiembre 5, Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute eta Las vidas de sing sing izango dira.
Osteguean hasiko da aste honetako zinema karteldegia El 47 filmarekin 20:30ean . Manolo Vital 47. lineako autobus-gidaria da eta Udalak behin eta berriz errepikatzen zuen gezur... | cc-by-sa |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.