id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0006034
BERRIA
Euskadi
noticias
Kopa buruan duela ariko da gaur Reala Levanteren zelaian FUTBOLA. Aspaldiko partidarik garrantzitsuena jokatuko du Realak igande honetan, Anoetan, Sevillaren aurka (16:30). Espainiako Kopako finalean aritzea izango du jokoan. Lehia horren aurretik, ordea, Espainiako Ligako partida jokatuko du. Eta ez da nolanahikoa iza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006035
BERRIA
Euskadi
noticias
Bidesarien kontrako mezua ozendu dute Hiru garraiolarien sindikatuko kideek DONOSTIA. Hiru garraiolarien sindikatuko ordezkariak kezkatuta daude Gipuzkoako Foru Aldundiak bidesarien arloan hartu nahi dituen neurriekin; 2017rako abian eduki nahi dute Etzegarateko bidesaria kamioientzat, eta egonezina eragin du horrek se...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006036
BERRIA
Euskadi
noticias
Mixuren ahotsa isildu da. Bihotzekoak jota zendu zen kantaria herenegun gauean, Baiona-Castres partidan kantatu ondoren Bihotzekoak jota zendu zen kantaria herenegun gauean, Baiona-Castres Aroa baino hotzago iratzarri zen atzo Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko kultur mundua Patrick Mitxelena Mixu-ren heriotzar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006037
BERRIA
Euskadi
noticias
Forondako zelaiak agur esateko. EBBko presidente gisa parte hartu duen azken Alderdi Egunean zeharkako akordioak defendatu ditu Imazek, eta alderdiaren batasunaren garrantzia azpimarratu du. EBBko presidente gisa parte hartu duen azken Alderdi Egunean zeharkako akordioak defendatu ditu Imazek, eta alderdiaren batasunar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006038
BERRIA
Euskadi
noticias
Zelaak nahi du irailean ahalik eta ikasle gehien itzultzea klasera MADRIL. Isabel Zelaa Espainiako Hezkuntza eta Formakuntza Profesional ministroak atzo adierazi zuenez, «aldagai askorekin lanean» dabiltza uda amaitutakoan ahalik eta ikasle gehien ikasgeletara itzul daitezen. Egoerak, ordea, ez du errazten itzulera nol...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006039
BERRIA
Euskadi
noticias
Mezuek eta keinuek. Biek ala biek irudikatu dute Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremanetan aro berri bati ekiteko nahia badagoela. «Akordioa», «elkarrizketa», «elkarrekiko lankidetza» eta «leialtasuna» hitzak behin baino gehiagotan entzun dira Javier de Andres Espainiako Gobernuak EAEn duen or...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006040
BERRIA
Euskadi
noticias
Sormena, askoren salbamendu-txalupa bihurtu izan dena bizitzaren parte handi batean. Artea eta haren efektu terapeutikoa. Askotan aipatu eta landu izan dudan gaia. Maila pertsonalean nolabaiteko aztarna utzi duelako, edo maila akademiko eta profesionalean, egunero honen eragina aztertzen eta behatzen dudalako. Nola edo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006041
BERRIA
Euskadi
noticias
EITBko 150 langile kaleratzeko ikerketa bat du eskuetan Urgellek Krisi ekonomikoari aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak EITBren gaineko ikerketa bat egiteko eskatu dio Madrilgo Tableronde SLNE enpresari. Ikerketaren egileek gomendatu dute EITBko 150 langile kaleratzea: egungo 1.034 langileen ordez, 884 la...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006042
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. DENBORAREN GAINETIK. Lagundu duten musikarien eraginez, orain arteko diskorik elektriko eta erritmikoena egin du Mikel Urdangarinek. Lan berrian, zer pentsatua eman nahi duten 12 kantu bildu ditu lagundu duten musikarien eraginez, orain arteko diskorik elektriko eta erritmikoenaegin du Mikel urdangarinek. lan b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006043
BERRIA
Euskadi
noticias
Urteetan jardun du idazketa lanetan Idurre Eskisabel Larrañagak (Beasain, Gipuzkoa, 1970). Bereziki kazetaritzan aritu izan da, «beti arrazoiketatik, argudiotik». Baina aspalditik bestelakoak ere idatzi izan dituela azaldu du, agian «jardun hain arrazoitu, hain koherente izan nahi duen hori konpentsatzeko». Halakoetan,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006044
BERRIA
Euskadi
noticias
Egun berezia da gaurkoa Berako (Nafarroa) herritarrentzat. Urriko laugarren igande guztietan bezala, Lurraren Eguna ospatuko dute. Aurtengoa 31. aldia da, eta, lehenengo urteetatik jaia aldatu den arren, helburuak berberak direla ziurtatu du Bittori Telletxea antolatzaileak: «Herritarrei baserritarren lana ezagutarazte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006045
BERRIA
Euskadi
noticias
Asilo eskubidea urratzea egotzi diete 19 herrialderi Ikerketa bat hasi du Europako Batzordeak, Batasuneko 19 estatuk asilo eskubideari buruzko Europako araudiak beren legerietan egoki jaso ez eta 40 urratze gertatu ote diren argitzeko. Alemaniako Die Welt egunkariak eman du Europako Batzordeak abiatutako ikerketaren be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006046
BERRIA
Euskadi
noticias
Alfredo Remirezek azaroaren 4an sartu beharko du kartzelara Alfredo Remirezek berak jakinarazi duenez, larunbat honetan sartu beharko du kartzelara. Bezperan, manifestazio bat egingo dute Amurrion (Araba), kartzelatzea salatzeko. "Hau ez da agur bat, gero arte baizik. Kaleak zaintzen jarraitu behar dugulako, inporta di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006047
BERRIA
Euskadi
noticias
Generalitateak hirugarren gradua eman die preso dauden buruzagi independentistei Hirugarren graduko espetxe erregimenean izango dira preso dauden Kataluniako buruzagi independentistak, bihartik aurrera. Lledoners, Wad-Ras eta Puig de les Basses kartzeletako tratamendu batzordeek gradu aldaketarako proposamena egin zute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006048
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaume Ponsarnau izango da Gipuzkoa Basketen entrenatzailea sasoi honetan SASKIBALOIA. Gipuzkoa Basketek badu entrenatzailea: Jaume Ponsarnau (Lleida, Katalunia, 1971). Bili-bolo zebilen izena atzo baieztatu zuen taldeak. Bi urterako kontratua sinatu du. Esperientzia handia du ACB ligan, baina beti Manresari lotua. 11 d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006049
BERRIA
Euskadi
noticias
• Zirkulazioa eta Gai Digitalak: Alexander Dobrindt.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006050
BERRIA
Euskadi
noticias
Ondareari buruzko lege proiektu berri bat onartu du Sanzen Gobernuak Nafarroako Gobernuak ondarea arautuko duen lege proiektu berri bat onartu zuen atzoko batzarrean. 1985etik indarrean dagoen legea ordezkatzeko idatzi dutela azaldu zuen Francisco Iribarren Nafarroako presidenteordeak, eta hura baino osatuagoa dela, ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006051
BERRIA
Euskadi
noticias
36ko gerra bukatu osteko lehen batzarra 1941ean egin zuen Euskaltzaindiak. 1942an, izendapen giltzarri bat: Federiko Krutwig euskaltzain oso izendatu zuten, 26 urterekin. Euskaltzaindia berritzeko proposamena aurkeztu zuen Krutwigek 1949an, eta onartu egin zituzten puntu giltzarri batzuk. 1950eko urrian, beste urrats b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006052
BERRIA
Euskadi
noticias
Asilo eskaerak ugaritu dira Grezian, deportazioek eragindako beldurragatik Errefuxiatuen deportazioekin hasi eta berehala, kanporaketak behin-behinean eten behar izan ditu Greziak; egun batetik bestera jasotako asilo eskaera masiboak kudeatzeko denbora beharko du herrialdeak. Herenegun jarri zuten martxan Europako Bata...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006053
BERRIA
Euskadi
noticias
Jauzi handia. Turismo ibilbide bat eta horretarako azpiegiturak egiten hasiko da Peruko Gobernua Amazonian, orain arte ezezagun ziren Yumbilla eta Gocta ur-jauziak ikusteko. Turismo ibilbide bat eta horretarako azpiegiturak egiten hasiko da Peruko Gobernua Amazonian, orain arte ezezagun ziren Yumbilla eta Gocta Bi mila...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006054
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi eguneko etxeratze agindua ezarri dute Kaxmirren, manifestazioak eragozteko Bozak irabazi eta lau hilabete aski izan zituen eskuineko BJP Aliantza Nazional Demokratikoa alderdiak kanpainan iragarritakoa bete eta Indiako Konstituzioko 370. artikulua indargabetzeko. Kaxmir eskualde autonomoari estatus berezia aitortzen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006055
BERRIA
Euskadi
noticias
Emakume bertsolarien historia landuko du 'Hitzetik Hortzera'-k Hitzetik Hortzera bertsolaritzaren inguruko saioak 30. sasoiari ekingo dio gaur, 15:00etan, ETB1n. «Iaz, formatu berri batekin eta gidoilari berri batzuekin egin genuen sasoia; eta, gustura gaudenez, talde bera arituko gara aurrerakoan», esan du Eider Perez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006056
BERRIA
Euskadi
noticias
EMA Sendagaien Europako Agentziak COVID-19aren aurkako txertoek eragin ditzaketen zenbait osasun arazoren inguruan ohartarazi du. Pfizer eta Moderna txertoak, adibidez, miokarditis eta perikarditis kasuekin lotuta egon daitezkeela esan du, eta txertoen argibide orrietan emango duela horren berri. Halaber, onartu du ike...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006057
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA. David Ciricik eta Pilar Moilina Llorentek irabazi dute haur eta gazte literaturaren Edebe sariaren 22. aldia. Cirici haurren mailan saritu dute, Molsa (Muslo), liburuagatik- jatorrizko bertsioa katalanez idatzi zuen-. Molina, berriz, gazteen mailan nagusitu da, Tesa liburuarekin. 55.000 euro banatu ditu aur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006058
BERRIA
Euskadi
noticias
Baiona: Coetzee, Hegi (Laurent, 47), Tomuli (Iginitz, 56); Linde, Bergez (Tewhata, 47); Deen (Davies, 78), Baget, Massabeau; Tilloles (S. Iñigo, 76), Vermis (V. Iñigo, 53); Lhande, Durthe (kap.), Audrin, Albi: Larrouy (Delpuech, 41), Saby (Ribes, 41, Vio (Pulu, 41); Marechal, Mela; Farani (Ducos, 60), Clement, Misse; P...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006059
BERRIA
Euskadi
noticias
«Atzeraguardiatik» lehen planora pasatu da Kike Mora Kike Morak (Barakaldo, Bizkaia, 1975) urte batzuk daramatza hainbat talderen «atzeraguardian», baxu jotzaile, teknikari eta ekoizle gisa. Korrontzi eta Kepa Junkerarekin jo du, eta, besteak beste, Des-Kontrol, Urgabe, Basaki eta Amaiurrekin lan egin du. Bazuen gogoa ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006060
BERRIA
Euskadi
noticias
Talibanek 26 lagun hil dituzte eraso suizida batean Pakistanen Pakistango Kurram eskualdeko Parachinar hirian erasotzaile suizida batek 23 lagun hil ditu eta 35etik gora zauritu merkatu batean, soinean zeraman karga zartarazita. Afganistanekiko mugan jazo da erasoa. Pakistango talibanengandik banatutako talde batek, TT...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006061
BERRIA
Euskadi
noticias
Bergaran ere ez du aurrera egin EAE-ANVren kontrako mozioak. Aralarrek eta EAE-ANVk mozio alternatiboak aurkeztu dituzte, baina horiek ere ez dituzte onartu Bergaran ere ez du aurrera egin EAE-ANVren kontrako mozioak Aralarrek eta EAE-ANVk mozio alternatiboak aurkeztu dituzte, baina Bergarako udalbatzak ere ez du onart...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006062
BERRIA
Euskadi
noticias
Garaipen ikusgarria lortu du Realak Mestallan: 2-5. Philippe Montanierrek zuzendutako taldea galtzen hasi da partida hasi eta berehala, baina epaileak Jonas kanporatzea akuilu izan da Reala susper dadin. Horrela iritsi dira De la Bellaren, Mikel Gonzalezen, Ifranen, Agirretxeren eta Velaren golak. Emaitza honekin Reala...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006063
BERRIA
Euskadi
noticias
Gerraren mantuak estaltzen ditu. Duela bost urte agertu zen azkenekoz Somalia egunkarietako lerro buruetan. Hutsune hori ez da albiste onak dauden seinale, ordea. Gosetea ofizial egiterako, milaka pertsona hil ziren. Indarkeriak jarraitu egiten du, eta milaka lagunek ihesean, baina larrialdiaren fokua beste nonbait jar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006064
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehen, oinarrizko jakia zen gaztaina, baina, orain, gutxitan jaten da; esportatu egiten zen lehen, eta inportatu orain. Azken mendeetan, harremanak sortzen lagundu du. Batzuek historia ahaztu izan arren, badira gaztainari bizi berria eman dioten pertsonak, proiektuak eta ekintzak ere. Hator, hator, neska-mutil, etxera,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006065
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko Metroak dio ohiko zerbitzuaren erdia pasa izan dela hiru orduko lanuztean ELA, LAB, UGT, ESK eta CIM sindikatuek Bilboko Metrorako gaur goizerako hiru orduko greba deitu duten arren, metroko zuzendaritzak esan du ohiko zerbitzuaren %55 bete dela. Haren arabera, 42.161 bidaiarik erabili dute metroa; hau da, ohik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006066
BERRIA
Euskadi
noticias
Jesuli Realean ariko da sasoia amaitu arte, Sevillak utzita Realak ez du neguko merkatura arte itxaron taldea indartzeko. Talde txuri-urdinak atzo jakinarazi zuenez, Jesus Mora Jesuli punta erdi espainiarrak Realean jokatuko du denboraldia amaitu arte, Sevillak utzita. Igor Jauregik libre utzitako fitxa hartuko du. Jes...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006067
BERRIA
Euskadi
noticias
Etenera zapore onarekin iritsi nahi dute lau euskal taldeek FUTBOLA. Datorren asteburuko etenaren aurretik Realak, Athleticek, Eibarrek eta Alavesek gaur jokatuko dituzte liga partidak. Natalia Arroyoren taldea sailkapenaren puntan dago, jokatutako sei neurketak irabazi ostean. Txapeldunen Ligarako sailkatzeko lehian a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006068
BERRIA
Euskadi
noticias
Jasone Agirreren ustez, «ez dute balio» krisiari aurre egiteko «betiko errezetek» Koronabirusak ekar dezakeen krisiaren aurrean Jasone Agirre Bizkaiko zerrendaburuak adierazi du EH Bilduk «ez duela onartuko murrizketa bakar bat ere arlo sozialean». Eusko Jaurlaritzak iragarri du langabezia tasa %13tik gorakoa izango de...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006069
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. Joel Schumacher zinemagile estatubatuarra astelehenean hil zen, 80 urterekin. Schumacher 1970eko hamarkadan hasi zen telebistan lanean, eta hurrengo hamarkadan egin zuen zinemarako jauzia. Besteak beste, St. Elmo's Fire, Flatliners, Falling Down, The Client, Time to Kill, Batman Forever eta Batman & Robin zuzen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006070
BERRIA
Euskadi
noticias
Mallorca datorkio Mendizorrotzara Alavesi gaur (18:00, ETB1), eta irabazi beste aukerarik ez dauka mailari eusteko lehiari tinko eusteko. Joan zen asteburuan irabazi zuen tinkotasun hori, aspaldian zeharo galduta eduki eta gero. Huelvan (Espainia) lortutako garaipena, baina, ez da ezer izango bigarrena jarraian kateatz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006071
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera egingo dute 2016ko abenduan. Non eta Donostian. Noiz eta Donostiaren Europako kultur hiriburutza baliatuz. Hizkuntzen arteko berdintasuna bermatzeko protokolo bat landuko dute aurretik, eta aurkeztuko dute bertan, gero munduan zabaltzeko eta tresna eraginkor izateko asmoz. Do...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006072
BERRIA
Euskadi
noticias
Betiko lagunak dira Felix eta Carlos, eta argitaletxe ospetsu berean egiten dute lan. Bere laguna ez bezala, gizon sinple eta langilea da Felix. Diana izeneko emakume batekin ezkonduta dago Felix, eta izugarri maite dute elkar. Carlosen emazteak Lidia du izena, eta senarrak maitalea duen susmoa du aspalditik. Argitalet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006073
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBetako Gobernuak Texas salatu du, migrazio lege gogor batengatik Eskubide zibilen aldeko taldeen ondoren, AEB Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak aurkeztu du Texasen kontrako salaketa bat, migrazio lege gogor batengatik. Senate Bill 4 izena du (SB4), datorren martxoan sartuko da indarrean eta baimena emango die fu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006074
BERRIA
Euskadi
noticias
Irakurketaren arloan asko dago egiteko, batez ere euskarazko liburuei dagokienez». Abian da, hamalaugarrenez, Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa. Urteak daramatzan arren, oraindik bidea egiten jarraitu beharko du, Vanesa Gutierrez Maguregi Euskaltzaleen Topaguneko kideak aitortu duenez. Izan ere, euskaldunen %58k m...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006075
BERRIA
Euskadi
noticias
Errezeta bat? Marrubia gaztarekin eta antxoarekin.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006076
BERRIA
Euskadi
noticias
Resistencia Galegarekin lotura dutelakoan, bederatzi lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Lugon, Orensen, Coruñan eta Pontevedran egin dituzte atxiloketak; azken hiri horretan gehienak. Resistencia Galega "erakunde terroristarekin" harremanak izatea eta "terrorismoa goratzea" leporatzen diete. Polizia iturrien arabera, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006077
BERRIA
Euskadi
noticias
Kiev erasoaldirako prest dago, Errusiaren presentzia militarra argudiotzat hartuta Gero eta nabariagoa da Ukrainako Gobernuaren eta Donetskeko eta Luhanskeko herri errepubliken arteko ezinikusia. Bi lurraldeen arteko guda frontean nabaria da elkarrizketarik eza; lurralde horretan, bakea eta Minskeko akordioen betetzea ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006078
BERRIA
Euskadi
noticias
Plentzian auto batek harrapatu zuen adinekoa hil egin da PLENTZIA. Duela hamar egun auto batek 75 urteko emakume bat harrapatu zuen Plentzian (Bizkaia). Hamar egun erietxean egin ostean, atzo hil egin zen. Plentzia eta Gorliz arteko Mungia Bidea kalean harrapatu zuen autoak andrea, oinezkoentzako igarobide batean. Gami...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006079
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurreko astean baino %52 positibo gehiago atzeman dituzte aste honetan Zenbakiek ez dute aldaketarik erakusten: birusa etengabe hedatzen ari da oraindik ere. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera , 8.509 kasu atzeman zituzten azaroaren 22tik 28rako astean; hau da, aurreko astean bain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006080
BERRIA
Euskadi
noticias
Apirilean 3.420 langabe gutxiago izan da Hego Euskal Herrian, martxoko datuekin alderatuta Datuek langabeziaren beheranzko joera adierazten dute iazko apirileko langabe kopuruarekin alderatuta ere. 2018ko apirilarean erregistratutako langabe kopuruarekin konparatuz gero, 1.063 langabe gutxiago dago Araban (-%5,27), 5.6...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006081
BERRIA
Euskadi
noticias
Erbestearekin lotura estua du Moncef Marzukiren biografiak (Grombalia, 1945). Bera haurra zela lortu zuen Tunisiak independentzia. Familia erlijioso batean jaio zen, eta, aita Salah ben Yussefen aldekoa zuelako (Habib Burgiba presidentearen arerioa), Marokon erbesteratu ziren. Han bigarren hezkuntza bukatu ondoren Fran...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006082
BERRIA
Euskadi
noticias
Gernikako Akordioak elkarretaratzeak deitu ditu bihar arratsalderako Gernikako Akordioak elkarretaratzeak deitu ditu biharko, Euskal Herriko eskualde buru guztietan, 19:00etan, Prozesuaren aurkako erasorik ez. Konponbide garaia da lelopean. Bateragune auziko zigorra berretsi zuen atzo Espainiako Auzitegi Gorenak, boste...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006083
BERRIA
Euskadi
noticias
A dexkiderik bage bizitea da orobat nola testigorik bage iltea . Halako hitzik ez esaerarik ez da aditzen dagoeneko Bidankozeko karriketan. Ezta Erronkarin, Urzainkin edo Izaban ere (Nafarroa). Baina Erronkaribarreko euskararen eleak ez dira erabat ezabatu: galdutako euskalkia ongi gorderik dago hainbat idazki eta libu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006084
BERRIA
Euskadi
noticias
ESPETXEAK. RASPA (PRESO IZANDAKOA). «Jende askok egin du bere buruaz beste nire inguruan; kartzelak lur jota uzten zaitu» «Jende askok egin du bere buruaz beste nire inguruan; kartzelak lur Martuteneko presoaren heriotzaren berri kalean jaso du Raspak. Salhaketa elkarteak Iruñean duen etxebizitzetako batean dago, espet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006085
BERRIA
Euskadi
noticias
Zaldibian, Ardiki eguna ospatuko dute bihar. 10:30eko dianaren ostean, eskulangile erakusketa egingo dute, ardi gazta, mondejuak eta zestoak nola egiten diren, eta artilea nola lantzen den erakutsiz. Ordu berean, ganadu erakusketa eta artisauen azoka ere egingo dituzte. 12:00etan, 21. Mondeju Lehiaketa eta XVIII. Arala...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006086
BERRIA
Euskadi
noticias
Uztailetik izan den kutsatu kopururik apalena atzeman dute Hegoaldean Kutsatuen kurba malkartsu doa beheraka, eta beste mugarri bat erdietsi da berriki: egun bakarrean zenbatutako COVID-19 kasu kopurua 200dik beherakoa izan da Hego Euskal Herrian, iragan udatik lehenbiziko aldiz. Zehazki, Osakidetzak eta Osasunbideak 5...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006087
BERRIA
Euskadi
noticias
GIBdun berrien kopurua urritzen ez dela eta, kezka agerian utzi dute GIB birusaren 162 kasu berri erregistratu zituen Osakidetzak 2012an; 2013an, 142; 2014an, 155; 2015ean, 151; iaz, 158. Azken datu hori berriki jakinarazi du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun zerbitzu publikoak, eta, datuen segida horri atxikita, zif...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006088
BERRIA
Euskadi
noticias
Bengoetxeak, hirutik hiru. Bengoetxea VI.ak eta Altuna III.ak hiru aldiz jokatu dute elkarren aurka lau eta erdian, eta leitzarrak irabazi ditu hirurak; azkenekoz, uztailean jokatu zuten, sanfermin torneoko finalean. Faboritorik ez. Dirua parean irtengo da. Bengoetxea VI.ak txapelketa hobea egin du, baina azken partida...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006089
BERRIA
Euskadi
noticias
«Etengabe ibili behar da pultsuan Estatuaren aurka, konplexu gabe». EAEko hauteskundeetara EAJrekin koalizioan ez aurkezteko Eusko Alkartasunaren erabakiaren atzean, batez ere, EAJk herri galdeketaren auziarekin erakutsitako «konpromiso eza» dagoela azaldu du Mikel Irujok. MIKEL IRUJO . Eusko Alkartasunaren komunikazio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006090
BERRIA
Euskadi
noticias
Siriako Idlib hirian 22 pertsona hil dituzte, bonba-autoak lehertuta Siria iparraldeko Idlib hirian hainbat auto leherrarazi zituzten atzo. Hiru eraso koordinatu izan dira, eta gutxienez 22 pertsona hil eta 30 zauritu dituzte, Sana berri agentzia ofizialaren arabera. Oposizioko Giza Eskubideetarako Behatokiaren arabera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006091
BERRIA
Euskadi
noticias
ETBko Bilboko egoitzaren ondoan kalean bizitzen hilabeteak eman ditu pertsona batek. «Egunero ikusten dugu, eta iruditu zitzaigun hor badagoela errealitate bat, erdi ezkutuan dagoena», esan du Joana Lasheras Ur Handitan saioaren erredaktoreak. Hortik abiatu zen saioaren taldea, Kale gorrian atala egiteko. Gaur emango d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006092
BERRIA
Euskadi
noticias
Nekazaritza ekologikoaren behatokia sortzea aztertzen ari da Jaurlaritza 2009tik 2013ra bitartean, %50 igo da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan nekazaritza ekologikoan aritzen direnen kopurua, eta azalera %77. "Hori plan espezifikorik gabe. Sustapen plana martxan jartzean, beraz, posible ikusten dugu gaur egungo kopuruak bik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006093
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako Zinemaldian Sail Ofizialean izan ondotik, gaur iritsiko da zinema aretoetara Dantza filma. Zenbait ikuslek, baina, atzo ikusteko aukera izan zuten, Bilbon eginiko aurrestreinaldian -iragan astelehenean Iruñean ere egin zuten-. Golem Alhondiga zinemek hartu zuten ekitaldia, iluntzean. Goizean, berriz, EITBren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006094
BERRIA
Euskadi
noticias
Jokatutakoak Emaitza Levante-Sevilla 1-0 Betis-Valentzia 2-1 Real Madril-Bartzelona 1-3Rayo Vallecano-Sporting 1-3 Getafe-Granada 1-0 Vila-real-Reala 1-1 Zaragoza-Mallorca 0-1 Malaga-Osasuna 1-1Athletic-Racing 1-1 Espanyol-At. Madril 4-2 PuntuakJIBG* 1. Bartzelona37161141* 2. Real Madril37151212* 3. Valentzia 3015933* ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006095
BERRIA
Euskadi
noticias
RALLYAK. MUNDUKO RALLY TXAPELKETA. Elurrak Gronholm jarri du sailkapenaren buru. Munduko Txapelketako hurrengo karrera lur gainean jokatuko da, martxoaren 3an, Mexikon Munduko Txapelketako hurrengo karrera lur gainean jokatuko da, Ezin hobeto hasi da denboraldia Marcus Gronholm finlandiarrarentzat (Ford Focus). Monteca...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006096
BERRIA
Euskadi
noticias
Ondo-ondoan edukita ere, normalean arreta gutxi jartzen zaie ornogabeei; intsektuei eta araknidoei, batez ere. Haiek ezagutzeko eta estimatzeko liburua egin dute Asier Gorostidik eta Igor Sarraldek. Animaliak gustuko dituzten bi marrazkilari: Asier Gorostidi (Bilbo, 1988) eta Igor Sarralde. Ornodunei buruzko liburu bat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006097
BERRIA
Euskadi
noticias
EZARIAN. SEVATUR TURISMOAREN AZOKA. Zaporeen bidaia. Gastronomia, kultura, natura eta historiaren berri ematen dute herrialdeek Sevatur azokan. Raimundo Michnevicius. Bartzelonako Lituaniako turismo bulegoko zuzendaria Gastronomia, kultura, natura eta historiaren berri ematen dute Beteta dago Caceresko (Espainia) eraku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006098
BERRIA
Euskadi
noticias
DURANGOKO 42. EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA. Inkomunikazio azkarraren bila. Kike Amonarrizek, Asisko Urmenetak eta Antton Olariagak, Zazpiak Batman kolektiboak, 'Laster Master: inkomunikazio ikastaro azkarra' eman dute Durangoko Azokan. Kike Amonarrizek, Asisko Urmenetak eta Antton Olariagak, Zazpiak Batman kolektiboak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006099
BERRIA
Euskadi
noticias
(...) Tokiaren politasunari jende ugariak ematen dion alaitasuna ta bizitasuna geitzen badizkiogu, Donosti'ko estropadak baño gauza edeŕagorik munduan ez dala esan diteke. Ta ala izango da: Kontxan, Gazteluan, Santa Klaran edo Txubiĺo'n izan bagera, geronek baño ez du iñork estropada obeto ikusi. (...) Gu «bi puntetako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006100
BERRIA
Euskadi
noticias
Imajinatu pertsona adoregabe bat, xinxangrea, alfer gibel-handia, afer larrienak ere berez konponduko direla uste duena; atarian lasai eserita egoten den horietako bat da, etsaien hilkutxak etxe aurretik noiz pasatuko kanposanturako bidean. Rajoy etorri baldin bazaizue burura, kulpa ez da nirea. Kontua da euskarak badu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006101
BERRIA
Euskadi
noticias
Entrenatzailearen erabakiak, lesioak, minutu pilaketak edo beste arrazoiren bat tarteko, Realean ez dira gutxi zelaitik aulkirako bidea hartu behar izan duten jokalariak. Lauzpabost bai, gutxienez, denboraldia hasi zenetik. Harrobiko jokalarien lan onak, beste batzuen hobekuntza nabarmenak eta Sergio Canales fitxatzeak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006102
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxienez 116 pertsona hil dituzte Ekuadorko espetxe bateko borrokan Egoera «ikaragarria» dela esan du Ekuadorko Espetxe Zerbitzuko zuzendari Bolivar Garzonek. Izan ere, herrialdeko espetxeetan inoiz gertaturiko borrokarik odoltsuena gertatu da Guayaquil hiriko Litoral presondegian. Agintarien arabera, gutxienez 116 pr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006103
BERRIA
Euskadi
noticias
Mexikoko murrua eraikitzeko agindua sinatu du Trupmek "Fisikoki egin dezakegun azkarren egingo dugu", esan du ABC News-en egin dioten elkarrizketan. Migranteei muga pasatzea galarazteko xedea du harresiak , eta presidenteak esan du Mexikorentzat "ona" dela neurria: "Mexiko oso egonkor eta oso indartsu bat nahi dugu." H...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006104
BERRIA
Euskadi
noticias
Zubietaren eskuak. Finalerdietako azken partidan baino hobeto dituela esan du, eta takoekin asmatu duela, baina nola eusten dioten ikusi beharko da. Urdinen sakea. Bengoetxeak eta Untoriak 22-9 irabazi zuten finalerdietan, hein handi batean sakearengatik. Gorriek orduan baino argiago izan beharko dute nola errestatu. U...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006105
BERRIA
Euskadi
noticias
Altuna II.a-Urrutia, Juaristi-Eizagirreren aurka gaur, multzoko azken partidan. Irabazleek Altuna I.a eta Etxeberria III.a izango dituzte aurkari Faustino Torneoaren finalerdietan Altuna II.a-Urrutia, Juaristi-Eizagirreren aurka gaur, multzoko azken Irabazleek Altuna I.a eta Etxeberria III.a izango dituzte aurkari Faus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006106
BERRIA
Euskadi
noticias
«Normal» iragan dira Libiako bozak, Derna eta Bengaziko arazo batzuk salbu TRIPOLI. Milioi eta erdi libiarrek botoa emateko aukera zuten atzo, parlamentu berriko 200 ordezkariak hautatzeko. Muammar al-Gadafiren kontrako altxamendutik herrialdea erabateko anabasa bihurtu den arren, Rami Kaal Barne ministroak nabarmendu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006107
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako autobus geltokia eraikitzeko lanak hasi dituzte Martxan dira Donostian autobus geltoki bat eraikitzeko lanak. Gaur abiatu dituzte, eta hasieran izan da Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea. Atotxan egingo dute geltokia; lau solairu izango ditu, eta 2016. urterako prest izatea espero dute. Izagirrek gogora...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006108
BERRIA
Euskadi
noticias
Neurria. Espainiako banku sisteman, handienetan seigarrena da Banco Popular. 147,9 milioi euroren aktiboak ditu, Santanderrek baino bederatzi aldiz gutxiago, baina Kutxabankek adinako hiru. Euskal Herrian. Euskal Herrian, 90 bulego ditu Popularrek, horietako asko Banco de Vasconiarenak izandakoak (2008an irentsi zuen)....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006109
BERRIA
Euskadi
noticias
Alpeetan sartuko da gaur Giroa, eta faboritoak ezingo dira ezkutuan egon Bigarren asteburua iristearekin batera, gogortasuna nagusituko da Italiako Giroan, Alpeetan sartuko baita tropela. Hain zuzen, txirrindulariek 162 kilometroko etapa izango dute gaur Aglie eta Oropa artean, eta lau mendate igo beharko dituzte. Hori...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006110
BERRIA
Euskadi
noticias
«Egia judizial baten faltan, egia proiektatu behar da» Ibilbide oso bat bildu du Landak 'Víctimas invisibles' liburuan. ETAren aurkako jardunean Espainiako Estatuak egindako krimenak aztertu ditu, ez errepikatzeko bermeak ezartzen laguntzeko. ETAren aurkako «borroka antiterroristaren» pean erabilitako indarkeria politi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006111
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Datorren urteko uztailaren 12, 13 eta 14an egingo da hurrengo Bilboko BBK jaialdia, eta bertan parte hartuko dutenen zerrenda osatzen ari dira antolatzaileak. Gorillaz eta The xx taldeen izenak emanak zituzten lehendik, eta herenegun izen gehiago erantsi zituzten zerrendara: Noel Gallagher, Alt-J, David Byrne, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006112
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek 4.768 esku hartze egin behar izan zituzten iaz. Orotara, 1.533 sute itzali zituzten, eta 2.423 salbamendu gauzatu, tartean trafiko ezbeharrak eta pertsonen erreskateak. Bizkaiko ahaldun nagusigai Unai Rementeriak jakinarazi ditu datuok.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006113
BERRIA
Euskadi
noticias
Garaian garaikoa bada publizitatea ere. Udan, bidaiena, hotelak bilatzeko webguneena, eta, hain ikusgarri ez diren etxea babesteko segurtasun sistemena. Aurten, ikusiko zenuten agian, segurtasun etxe batek ekoiztutako iragarkia: «Udan hilabete osoa duzu bidaiatzeko eta lapurrek hilabete osoa dute zure etxean lapurtzeko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006114
BERRIA
Euskadi
noticias
'Alinghi'-a bizkorregia da. Suitzako ontziak 35 segundoko aldearekin irabazi du Amerika Kopako lehen estropada 35 segundoko aldearekin irabazi du Amerika Kopako lehen estropada Suitzako Alinghi ontziak Amerika Kopari eusteko aurreneko pausoa eman zuen atzo, Valentziako (Herr. Kat.) uretan. Alinghiak 35 segundoko aldea ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006115
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi etorkin hil eta zortzi larri zauritu dira Marokotik Melillara sartzeko ahaleginean. Tiroak entzun dituztela salatu dute etorkinek; 50 eta 70 pertsona artean saiatu dira hesia igarotzen Bi etorkin hil eta zortzi larri zauritu dira Marokotik Melillara Tiroak entzun dituztela salatu dute etorkinek; 50 eta 70 pertsona A...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006116
BERRIA
Euskadi
noticias
DONAZAHARRE. Jean Baptiste Etxarren euskaltzain urgazle eta idazlea zendu da, 91 urterekin. Donazaharren jaio zen (Nafarroa Beherea), 1928an, eta 1979an izendatu zuten euskaltzain urgazle. Hainbat liburu idatzitakoa da: besteak beste, Luzaiden gaindi eta Zubi madarikatua.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006117
BERRIA
Euskadi
noticias
Sexu bereko pertsonen ezkontza eskubidea aldarrikatzen duen Les Bascos elkarteak gogor salatu du Jean Michel Colo Arrangoitzeko (Lapurdi) auzapezaren deliberoa, eta gogorarazi dio legea urratzen badu errudun dela eta haren zigorra ukan dezakeela. Colok herriko erregistro zibila ixtea deliberatu du, bi gizonen arteko ez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006118
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Donostiako Jazzaldiak Jazz inprobisazioaren alderdiak izenburuko mintegi bat antolatu du uztailaren 23 eta 24rako. TriEZ hirukoteak emango du (Agusti Fernandez, Baldo Martinez eta Ramon Lopez musikariek), eta parte hartzeko, 40 euro ordaindu beharko da. Izena emateko, helbidera idatzi edo 943 481900 zenbakira d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006119
BERRIA
Euskadi
noticias
Haizea aldeko izan du banpiroen generoak azkeneko urteotan. Twilight fenomenoak hauspoa eman die gisa horretako pelikulei, baina horiekin batera hain mediatikoak ez diren beste pelikula interesgarri asko ikusteko parada izan du zinemazaleak, esate baterako, Låt den rätte komma in (Tomas Alfredson, 2008) bikaina. Dena d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006120
BERRIA
Euskadi
noticias
Fagor Ederlanek ekoizpen lerro berria estreinatu du TAFALLA. Fagor Ederlanek moldekatzeko lerro berria estreinatu du Tafallako lantegian. Europa autogintza sektorerako motor blokeen eta kulaten produkzioan erreferente izatea lortu nahi du horrela. Taldeak 40 milioi euroko inbertsioa egin du azpiegitura berrietan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006121
BERRIA
Euskadi
noticias
Gasteizko Azkena Rock jaialdiaren 2015eko ekitaldia ekainaren 19an eta 20an egingo dela iragarri dute antolatzaileek, eta Red Fang, The Dubrovniks eta Chuck Ragan & The Camaraderie izango direla taldeen artean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006122
BERRIA
Euskadi
noticias
Astelehena. Fotokopiak egiten ditudan bitartean El Repe -z gogoratu naiz. Repe haurtzaroko laguna da; bere bikia baino minutu batzuk beranduago jaio zena. Horrexegatik klasekideok bera Repe bataiatu genuen, Juliorengandik, izena mantendu zuena, bereizteko. Gaurtik ikusita anker samarra baderitzot ere goitizen hori inol...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006123
BERRIA
Euskadi
noticias
• Zerga politika. Krisiak Eusko Jaurlaritza zerga politikaren erreforma eskatzera behartu du, baina ia ez du urratsik egin. PPrekin legegintzaldirako sinatu zuen akordioan, esaterako, ez zuen zerga politika aipatu ere egiten. Gero, ez ditu behartu Arabako (PP) eta Bizkaiko (EAJ) foru aldundiak -zerga politikaren ardura...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006124
BERRIA
Euskadi
noticias
Sevillak (Espainia) omen duen kolore berezia gorria dela sinetsirik egin dute Iruñetik harainoko bidea Osasunaren milaka zalek, Espainiako Kopako finala ikusteko. Zenbaitek atzo egin zuten joaneko bidaia, baina, egiazki, gaur eta bihar ailegatuko da -edo ari da ailegatzen- olatu gorriaren parte handiena. Trenez, hegazk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006125
BERRIA
Euskadi
noticias
Zelaietara ezin sartzea salatu dute informatzaile grafikoek EIGE Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkarteak deituta, eta Informazio eskubidea dugu jokoan lelo hartuta, elkarretaratzeak egin dituzte gaur hainbat kamerari eta argazkilarik Zubietan, Taxoaren eta Ibaian, Futbol Liga Profesionalak lan egiteko ezarri n...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006126
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako Batzordeak administrazio kontseiluetan gizonen eta emakumeen presentzia parekatzeko agindu die enpresei. Baina nazioarteko erakunde publikoetan zer leku dute emakumeek? Zein da emakumeen egoera NBE Nazio Batuen Erakundean, NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundean, Munduko Bankuan, NDF Nazioarteko Diru Funtsea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006127
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroan jaiez gozatzen jarraitzen dute. Izan ere, gaur hasiko dira Lizarrako festak. Denontzat egongo da parte hartzeko aukera, bai gauez, bai egunez ere, Festagiro taldeak eta bestelako eragileek prestatu duten ekitaldi mordoari esker. Txosnetako egitarauan hainbat berritasun daude. Alde batetik, azpiegitura hobetu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006128
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan lortutako garaipenak emandako lasaitasunarekin, gaur hasiko du EAJk gainerako alderdiekin iragarritako bilera sorta. Aurrena, EH Bilduko ordezkariekin bilduko dira EBBko buru Andoni Ortuzar eta Iñigo Urkullu lehendakarigaia. Koalizio subiranistak, hain zuzen, hiruko itun bat egit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006129
BERRIA
Euskadi
noticias
Asiloa eskatzen dutenei «homosexualitate probak» egitea debekatu du Europak Sexu joeragatik jazarri zaizkiela argudiatuta asiloa eskatzen duten pertsonen sinesgarritasuna ebalua daitekeela jakinarazi du Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak, baina gutxieneko mugak errespetatu behar direla erantsi du; Europako Batasun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006130
BERRIA
Euskadi
noticias
Emakumeen erlojupekoak eman zion hasiera kanporaketen asteburuari. Hiru ontzi besterik ez, baina maila antzekoan espero ziren, eta hala izan zen. Itsasoan izanik, Bermeoko estropada jotzen zuten talde gehienek asteburuko estropadarik garrantzitsuentzat. Baina Bermeoko urek ez dute protagonismo hori eraman. Ura bare-bar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006131
BERRIA
Euskadi
noticias
GAURKOA. Armeniako genozidioa. Beltzez jantzita. Armeniarren kontrako genozidioaren abiapuntu izan zen ekimena gogoan izan dute Erevanen; ia mende bat joan bada ere, arbasoen samina oso presente dago oraindik herritarren artean. Armeniarren kontrako genozidioaren abiapuntu izan zen ekimena gogoan izan dute Erevanen; ia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006132
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Gobernuak 2.137 lanpostuko LEPa proposatu du Lan deialdi «masiboa» egin nahi du Nafarroako Gobernuak. 2.137 lanpostuko lan eskaintza publikoa proposatu die Funtzio Publikoko Mahai Orokorreko sindikatuei. «Deialdi publikoan atera ditzakegun lanpostuen %100 da hori; legez eskain ditzakegun guztiak», azaldu zue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006133
BERRIA
Euskadi
noticias
ARTEA. ADACE Espainiako Arte Garaikideko Museo eta Zentroetako Zuzendarien Elkarteak, Txillida-Leku berriz ireki ahal izateko, «malgu» jokatzeko eskatu diete Eusko Jaularitzari eta Eduardo Txillidaren familiari. Elkartearen iritziz, Jaurlaritzari dagokio museoa berriz irekitzea lortzeko ardura bere gain hartzea, eta es...
cc-by-sa 4.0