date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2020-12-12
https://www.berria.eus/albisteak/191059/beste-734-positibo-zenbatu-dituzte-hegoaldean.htm
Gizartea
Beste 734 positibo zenbatu dituzte Hegoaldean
Bezperan baino 31 gehiago dira. Positiboen ehunekoa %6,7koa da Hego Euskal Herrian.
Beste 734 positibo zenbatu dituzte Hegoaldean. Bezperan baino 31 gehiago dira. Positiboen ehunekoa %6,7koa da Hego Euskal Herrian.
Koska bat gora egin du Hego Euskal Herriko positiboen kopuruak azken orduetan: 734 zenbatu dituzte. Bezperako datuekin alderatuta, beraz, 31 kasu gehiago dira. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gaur goizean jakinarazi dituzten datuen arabera, atzo 10.854 PCR eta antigeno proba egin ziren lau lurraldeetan, eta...
2020-12-12
https://www.berria.eus/albisteak/191060/ipar-euskal-herriko-etxebizitzen-arazoa-salatu-dute-angelun.htm
Gizartea
Ipar Euskal Herriko etxebizitzen arazoa salatu dute Angelun
EH Baik bultzata, Orpi higiezinen agentziaren bulego aurrean elkartu dira. Ipar Euskal Herriko etxeen %21 bigarren etxebizitzak direla nabarmendu dute.
Ipar Euskal Herriko etxebizitzen arazoa salatu dute Angelun. EH Baik bultzata, Orpi higiezinen agentziaren bulego aurrean elkartu dira. Ipar Euskal Herriko etxeen %21 bigarren etxebizitzak direla nabarmendu dute.
EH Baik deituta, elkarretaratze bat egin dute Orpi higiezinen agentziak Angelun (Lapurdi) duen bulegoaren aurrean, Etxebizitza eskubidea ez da salgai lelopean. Mugimenduaren esanetan, herritarrak «etxebizitzak saltzera gomitatzen» ari da enpresa, COVID-19ak eragindako osasun krisia baliatuta. Bulegoko arduraduna berta...
2020-12-12
https://www.berria.eus/albisteak/191061/donostiako-metroko-sarrerak-zigilatu-ditu-ehunek.htm
Gizartea
Donostiako metroko sarrerak zigilatu ditu Ehunek
Hormigoiaren mafia ala euskal errepublika lelopean, obrak gelditzeko beharra nabarmendu du plataformak.
Donostiako metroko sarrerak zigilatu ditu Ehunek. Hormigoiaren mafia ala euskal errepublika lelopean, obrak gelditzeko beharra nabarmendu du plataformak.
Euskal errepublikaren aldeko Ehun mugimenduak Donostiako metroaren obretako sarbideak itxi ditu, pankarta batzuk jarrita. Hormigoiaren mafia ala euskal errepublika irakur zitekeen horietan. Horrela, adierazi dute lanok gelditu behar direla, obrak «adierazten duen guztia seinalatzearekin» eta «euskal errepublikaren beha...
2020-12-12
https://www.berria.eus/albisteak/191062/lesakak-bat-egin-du-uemarekin.htm
Gizartea
Lesakak bat egin du Uemarekin
Urte amaierako Batzar Nagusia egin du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Nafarroako herrian bertan.
Lesakak bat egin du Uemarekin. Urte amaierako Batzar Nagusia egin du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Nafarroako herrian bertan.
Beste kide bat du gaurtik Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak: Lesaka (Nafarroa). Uemara batzeko eskaria egina zuen udalak urriaren 29ko osoko bilkuran, eta Uemaren Batzar Nagusian eman diote oniritzia. Uemako Zuzendaritza Batzordea eta mankomunitateko kide diren Nafarroako hamalau udaletako ordezkariak batu dira gaur...
2020-12-12
https://www.berria.eus/albisteak/191063/aht-eraikitzeko-dirua-gastu-sozialera-bideratzeko-eskatu-dute-irunean-eta-bilbon.htm
Gizartea
AHT eraikitzeko dirua gastu sozialera bideratzeko eskatu dute Iruñean eta Bilbon
Protesta egin dute Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Espainiako Gobernuaren egoitzen aurrean, eta «arduraz jokatzeko» eskatu diete erakunde horiei.
AHT eraikitzeko dirua gastu sozialera bideratzeko eskatu dute Iruñean eta Bilbon. Protesta egin dute Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Espainiako Gobernuaren egoitzen aurrean, eta «arduraz jokatzeko» eskatu diete erakunde horiei.
Elefante zuri handi bat buru zutela protesta egin dute AHTren kontrakoek gaur eguerdian. Orain Ardura plataforma azpiegitura hori sustatzen ari diren erakundeei zuzendu zaie: Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Espainiako Gobernuari. «Erakundeek AHTan funts publikoak xahutzen jarraitzea iraingarria da», esan...
2020-12-13
https://www.berria.eus/albisteak/191064/gorenak-azken-atea-itxi-dio-trumpi.htm
Mundua
Gorenak azken atea itxi dio Trumpi
Uko egin dio Texasko fiskal nagusiak hauteskundeen emaitzen aurka jarritako salaketa onartzeari. Trumpek «iruzurra» salatu du, beste behin.
Gorenak azken atea itxi dio Trumpi. Uko egin dio Texasko fiskal nagusiak hauteskundeen emaitzen aurka jarritako salaketa onartzeari. Trumpek «iruzurra» salatu du, beste behin.
AEBetako Auzitegi Gorenak azken kolpea eman die Donald Trumpen asmoei. Uko egin dio azaroaren 3ko bozen zenbaketa baliogabetzearen alde jarritako salaketa aztertzeari. Texasko fiskal nagusi Ken Paxtonek egin zuen eskaera, AEBetako presidentearen babesarekin, eta hauteskundeen emaitza iraultzea zuen asmo. Gorenaren esa...
2020-12-12
https://www.berria.eus/albisteak/191065/kazetari-bat-hil-du-teheranek-2017ko-protestak-sustatzea-egotzita.htm
Mundua
Kazetari bat hil du Teheranek, 2017ko protestak sustatzea egotzita
Larunbat goizean urkatu dute Ruhollah Zam kazetaria. Besteak beste, AEBetako Gobernuarentzat lan egitea leporatzen zioten.
Kazetari bat hil du Teheranek, 2017ko protestak sustatzea egotzita. Larunbat goizean urkatu dute Ruhollah Zam kazetaria. Besteak beste, AEBetako Gobernuarentzat lan egitea leporatzen zioten.
Goizean hil dute Ruhollah Zam kazetaria, urkatuta. Zamek denbora luzea egin zuen erbestean, 2019an atxilo hartu zuten arte. 2017ko protestak bultzatzea egozten zioten, baita AEBetako Gobernuarentzat lan egin izana ere. Irango Auzitegi Gorenak duela lau egun berretsi zuen bere aurkako heriotza zigorra. 2009ko Mugimendu...
2020-12-12
https://www.berria.eus/albisteak/191066/azken-mendean-exekuzio-federal-gehien-egin-dituen-administrazioa-izan-da-trumpena.htm
Mundua
Azken mendean exekuzio federal gehien egin dituen administrazioa izan da Trumpena
Hamasei urteko etenaldiaren ostean, uztailean hasi zituzten exekuzio federalak. Alfred Burgeois izan da hil duten azken presoa. Bi urteko alaba hiltzeaz zegoen akusatua.
Azken mendean exekuzio federal gehien egin dituen administrazioa izan da Trumpena. Hamasei urteko etenaldiaren ostean, uztailean hasi zituzten exekuzio federalak. Alfred Burgeois izan da hil duten azken presoa. Bi urteko alaba hiltzeaz zegoen akusatua.
Alfred Burgeois ostiralean hil zuten, Indianako Terre Haute espetxean. 56 urteko afro-amerikarra bi urteko alaba hiltzeaz zegoen akusatua. Urtearen bigarren erdian auzitegi federal baten aginduz hil duten hamargarren presoa izan da, eta beste hiru hilko dituzte hemendik urtarrilaren 20ra bitartean –orduan utziko du kar...
2020-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/191067/2020ko-liburu-eta-disko-berrien-erakusleihoa-sortu-du-berriak.htm
Kultura
2020ko liburu eta disko berrien erakusleihoa sortu du BERRIAk
2020an euskaraz argitaratutako liburu eta diskoen bilduma osatu du BERRIAk, urteko uztari ikusgaitasuna emateko.
2020ko liburu eta disko berrien erakusleihoa sortu du BERRIAk. 2020an euskaraz argitaratutako liburu eta diskoen bilduma osatu du BERRIAk, urteko uztari ikusgaitasuna emateko.
Urteko liburu eta disko berriak izenburuko webgune berezi bat eskura du irakurleak, aurten plazaratutako liburu eta diskoen berri jakin ahal izateko. Bilduma Durango Azokari esker osatu ahal izan da, haren katalogoaren datu basea baliatuta. Aurten koronabirusaren izurria ondorio kaltegarri nabarmenak izaten ari da eus...
2020-12-12
https://www.berria.eus/albisteak/191068/bazterrekoak-erdigunean-jarri-dituzte-emakume-abertzaleen-viii-topaketa-feministetan.htm
Gizartea
Bazterrekoak erdigunean jarri dituzte Emakume Abertzaleen VIII. Topaketa Feministetan
Iratxe Retolazak, Pastora Filigranak, Ana Murciak eta Amaia Zufiak mahai ingurua egin dute Emakume Abertzaleen VIII. Topaketa Feministetan. Ia 600 lagunek hartu dute parte.
Bazterrekoak erdigunean jarri dituzte Emakume Abertzaleen VIII. Topaketa Feministetan. Iratxe Retolazak, Pastora Filigranak, Ana Murciak eta Amaia Zufiak mahai ingurua egin dute Emakume Abertzaleen VIII. Topaketa Feministetan. Ia 600 lagunek hartu dute parte.
Emakume Abertzaleen VIII. Topaketa Feministak egin zituzte, Bilbon,Durangon (Bizkaia), Donostian, Errenterian (Gipuzkoa), Antsoainen, Elizondon (Nafarroa) eta Gasteizen. Topaketak etxetik jarraitzeko aukera ere egon da, eta ia 600 emakume bildu ziren guztira. Donostian egin dute mahai inguru nagusian, Lurralde askean ...
2020-12-12
https://www.berria.eus/albisteak/191069/gehiago-merezi-izan-du.htm
Kirola
Gehiago merezi izan du
Athletic Valentzia baino hobea izan da Mestallan baina ordaindu egin ditu jokalarien banakako akatsak
Gehiago merezi izan du. Athletic Valentzia baino hobea izan da Mestallan baina ordaindu egin ditu jokalarien banakako akatsak
Sadar, Mendizorrotza Zorrilla, Mestalla... Athleticek puntu asko utzi ditu ihes egiten denboraldi honetan. Aipatu zelaietan jokatutako partida guztiek ezaugarri amankomun bat izan dute: jokalarien banakako akats larriak. Lehen Mailan parekotasun handia dago. Detaile txikietan erabakitzen dira neurketa gehienak. Eta, ho...
2020-12-12
https://www.berria.eus/albisteak/191070/ezinean-azkenaren-kontra.htm
Kirola
Ezinean azkenaren kontra
Alavesek merezita galdu du Huescaren zelaian, eta hala, ezerezean gelditu zaio azkenaldiko bolada ona. Ontiverosek bigarren zatian egindako golak erabaki du neurketa.
Ezinean azkenaren kontra. Alavesek merezita galdu du Huescaren zelaian, eta hala, ezerezean gelditu zaio azkenaldiko bolada ona. Ontiverosek bigarren zatian egindako golak erabaki du neurketa.
Alaves erori egin da olatutik. Sei jardunaldi zeramatzan galdu gabe, baina gaur ezin izan du punturik urratu sailkapeneko azkenaren zelaian. Garaipenik oraindik ez zuen Huescak; gaur lortu zuen lehena, itxura oso uzkurra eman duten arabarren bizkar. Alavesek ez zuen ezer jakin nahi baloiaren jabetzaz; atzean gotortzea...
2020-12-13
https://www.berria.eus/albisteak/191109/557-kasu-gehiago-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
557 kasu gehiago Hego Euskal Herrian
9.473 proba egin dituzte, eta positibotasun tasa %5,8koa izan da.
557 kasu gehiago Hego Euskal Herrian. 9.473 proba egin dituzte, eta positibotasun tasa %5,8koa izan da.
Asteburuarekin batera, behera egin du Hego Euskal Herrian atzemandako COVID-19 kasu berri kopuruak. Osasunbideak eta Osakidetzak argitaratutako datuen arabera, 557 kasu baieztatu dituzte azken orduetan, bezperan baino 177 gutxiago. Denera, 9.473 PCR eta antigeno proba egin dituzte. Hartara, positibotasun tasa %5,8koa i...
2020-12-13
https://www.berria.eus/albisteak/191110/iker-vicentek-irabazi-du-lehen-sherpa-ai-txapelketa.htm
Kirola
Iker Vicentek irabazi du lehen Sherpa Ai txapelketa
Larrañagak amaitu du bigarren, eta Otaño hirugarren.
Iker Vicentek irabazi du lehen Sherpa Ai txapelketa. Larrañagak amaitu du bigarren, eta Otaño hirugarren.
Gaur eguerdian jokatu dute Sherpa Ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko lehen finala, Bilbo Arenan. Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Julen Alberdi Txikia IV.a, Aitzol Atutxa Atutxa II.a, Jon Irazu eta Eneko Otaño aritu dira nor baino nor gehiago. Vicente zen faborito, iazko Euskal Herriko txapelduna zenez gero, eta guztiz bet...
2020-12-13
https://www.berria.eus/albisteak/191111/eibarrek-eta-athleticek-galdu-egin-dute.htm
Kirola
Eibarrek eta Athleticek galdu egin dute
Athleticek 1-0 galdu du Huelvan, eta Eibarrek 3-0 Rayo Vallecanoren aurka.
Eibarrek eta Athleticek galdu egin dute. Athleticek 1-0 galdu du Huelvan, eta Eibarrek 3-0 Rayo Vallecanoren aurka.
Euskal taldeek ez dute egun ona izan. Rayo Vallecano gainetik pasatu zaio Eibarri, eta ez dio aukerarik eman Gipuzkoako taldeari: 3-0. Krudelagoa izan da Athletici gertatu zaiona. Ate aurrean asmatu ez, eta partidaren hondarrean Huelva sartu du gola: 1-0. Partida hasi bezain laster zaildu dira gauzak Eibarrentzat, sei...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191112/merezitako-puntua.htm
Kirola
Merezitako puntua
Eibarrek ez dio neurketa kontrolatzen utzi Realari, eta irabazteko aukerak izan dituzte bi taldeek. Alguacilek aldaketa asko egin ditu hamaikakoan, eta Barrenetxea eta Enrich izan dira goleatzaileak.
Merezitako puntua. Eibarrek ez dio neurketa kontrolatzen utzi Realari, eta irabazteko aukerak izan dituzte bi taldeek. Alguacilek aldaketa asko egin ditu hamaikakoan, eta Barrenetxea eta Enrich izan dira goleatzaileak.
Zelaian ikusi zena ikusita, Realak eta Eibarrek ontzat jo dezakete atzo eskuratu zuten puntua. Puntu horri esker, Espainiako Ligako lidergoa berreskuratu dute donostiarrek —Atletico Madrilek galdu egin zuen—, eta armaginek etxetik kanpo talde fidagarria direla erakusten jarraitzen dute. Sailkapenean hamargarren dira, h...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191113/ezkurdia-nagusitasunez.htm
Kirola
Ezkurdia, nagusitasunez
Lau eta erdiko egungo txapeldunak erakustaldia eman zuen, eta Jakaren aurka jokatuko du finalaurrekoa. Sakez min handia egin zion Artolari.
Ezkurdia, nagusitasunez. Lau eta erdiko egungo txapeldunak erakustaldia eman zuen, eta Jakaren aurka jokatuko du finalaurrekoa. Sakez min handia egin zion Artolari.
Lau eta erdiko txapelduna zergatik den erakutsi zuen atzo Joseba Ezkurdiak Eibarko Astelena pilotalekuan. Neurketara gogotsu heldu zen Artola, sasoi betean, eta, atzo ahaleginak egin zituen arren, ezin izan zion eutsi Arbizukoaren joari. Garaipenari esker, finalaurrekoa Erik Jakaren aurka jokatuko du Ezkurdiak, eta ora...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191114/john-le-carre-hil-da-espioitza-nobelen-maisua.htm
Kultura
John Le Carre hil da, espioitza nobelen maisua
Suspensearen generoan izen handia izan da harena. Erresuma Batuko zerbitzu sekretuetan lan egin zuen iragan mendearen erdialdean, eta misteriozko trametan ardaztutako lan enblematiko asko idatzi ditu; euskarara ekarritako 'Hotzetatik etorri zen espia', besteak beste.
John Le Carre hil da, espioitza nobelen maisua. Suspensearen generoan izen handia izan da harena. Erresuma Batuko zerbitzu sekretuetan lan egin zuen iragan mendearen erdialdean, eta misteriozko trametan ardaztutako lan enblematiko asko idatzi ditu; euskarara ekarritako 'Hotzetatik etorri zen espia', besteak beste.
David John Moore Cornwell zen sortze izenez, baina John le Carre deitura moldatuarekin egin zen ezagun espioitza nobelen eremua bizkor bere egingo zuen idazlea. Genero beltzak arrakasta handia zuen garai batean agertu zen literatur munduan, 1960ko eta 1970eko urteetan, eta Gerra Hotzaren garaiko tentsioan girotu zituen...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191115/donostiako-parte-zaharreko-gazte-asanbladak-manifestaziora-deitu-du-ertzaintzaren-indarkeria-salatzeko.htm
Gizartea
Donostiako Parte Zaharreko Gazte Asanbladak manifestaziora deitu du Ertzaintzaren indarkeria salatzeko
Istiluak izan ziren larunbat gauean Donostiako Parte Zaharrean. Gazte Asanbladaren arabera, «identifikatzeko arrazoirik gabe» saiatu ziren horretan ertzainak, eta, gazteen ezezkoaren ondoren, oldartu egin zitzaizkien. Prentsaurrekoa eman zuten atzo.
Donostiako Parte Zaharreko Gazte Asanbladak manifestaziora deitu du Ertzaintzaren indarkeria salatzeko. Istiluak izan ziren larunbat gauean Donostiako Parte Zaharrean. Gazte Asanbladaren arabera, «identifikatzeko arrazoirik gabe» saiatu ziren horretan ertzainak, eta, gazteen ezezkoaren ondoren, oldartu egin zitzaizkien...
«Oso modu oldarkorrean eta mehatxuka, agindu ziguten identifikatu eta miatu egingo gintuztela Trinititate plazan ginen gazte guztiak, isuna jartzeko asmoarekin». Hala azaldu zuten Donostiako Parte Zaharreko Gazte Asanbladako kideek nola hasi ziren larunbat iluntzeko istiluak, atzo deitutako prentsaurrekoan. Polizia gog...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191116/espainiako-auzitegi-gorenak-auzia-ireki-du-manu-aierdi-kontseilariaren-aurka.htm
Ekonomia
Espainiako Auzitegi Gorenak auzia ireki du Manu Aierdi kontseilariaren aurka
Esparzak Aierdi kargutik kentzeko eskatu du. Gobernuak erantzun du Gorenak Aierdi ikertzea erabakiz gero kontseilari izateari utziko diola.
Espainiako Auzitegi Gorenak auzia ireki du Manu Aierdi kontseilariaren aurka. Esparzak Aierdi kargutik kentzeko eskatu du. Gobernuak erantzun du Gorenak Aierdi ikertzea erabakiz gero kontseilari izateari utziko diola.
Iragan legealdiaren hasieran, 2015eko udazkenean, Sodena Nafarroako arrisku kapitaleko sozietate publikoak milioi bat euroko mailegua eman zion Davalor enpresari. Enpresa larri zebilen, baina inbertitzaile bat bilatuz gero potentzialitate handia zuelakoan, beste 1,6 milioi euro eman zizkion maileguan 2017ra bitartean. ...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191117/michel-barnier-hurrengo-egunak-garrantzitsuak-izango-dira.htm
Ekonomia
Michel Barnier: «Hurrengo egunak garrantzitsuak izango dira»
Akordiorako «bide mehar bat» ikusten duela esan die Europako Batasunaren negoziatzaileak 27 herrialdeen enbaxadoreei. «Gure ardura da elkarrizketei aukera guztiak ematea», azaldu du gero, sare sozialetan. Michel Barnierren taldea eguerdian bilduko da David Frost britainiarrarekin.
Michel Barnier: «Hurrengo egunak garrantzitsuak izango dira». Akordiorako «bide mehar bat» ikusten duela esan die Europako Batasunaren negoziatzaileak 27 herrialdeen enbaxadoreei. «Gure ardura da elkarrizketei aukera guztiak ematea», azaldu du gero, sare sozialetan. Michel Barnierren taldea eguerdian bilduko da David F...
Merkataritza libreko akordio bat adosteko negoziazioak oraindik zabalik daude Bruselan, igandean hala erabaki zutelako telefono dei batean Erresuma Batuko lehen ministro Boris Johnsonek eta Europako Batzordeko lehendakariak, Ursula von der Leyenek. Horrela, gaur eguerdian dira bilera egitekoak bi aldeetako negoziatzail...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191118/hamasek-iragarri-du-prest-dagoela-al-fatahrekin-hizketan-hasteko.htm
Mundua
Hamasek iragarri du prest dagoela Al-Fatahrekin hizketan hasteko
Palestinako Aginte Nazionala Israelekiko harremanetan egoteak negoziazioak zailtzen dituela salatu du Hamasek.
Hamasek iragarri du prest dagoela Al-Fatahrekin hizketan hasteko. Palestinako Aginte Nazionala Israelekiko harremanetan egoteak negoziazioak zailtzen dituela salatu du Hamasek.
Al-Fatahrekin elkarrizketak hasteko prest agertu da Hamas, «palestinarren batasun nazionala» lortzeko helburuarekin. Ez da lehen aldia bi aldeek elkarrizketei ekiten dietena. Bi aldeetako ordezkariak Kairon bildu ziren azaroan, presidentetzarako hauteskunde eguna zehaztu nahian. 2006an egin zituzten hauteskundeak azken...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191119/asteotan-izurriaren-kontrako-neurriak-indartu-beharko-liratekeela-esan-du-rafael-bengoak.htm
Gizartea
Asteotan izurriaren kontrako neurriak «indartu» beharko liratekeela esan du Rafael Bengoak
Ostatuen barruko aldeetan egoten ez dela utzi behar adierazi du, eta debekatu egin behar dela terrazetan erretzea.
Asteotan izurriaren kontrako neurriak «indartu» beharko liratekeela esan du Rafael Bengoak. Ostatuen barruko aldeetan egoten ez dela utzi behar adierazi du, eta debekatu egin behar dela terrazetan erretzea.
Rafael Bengoa osasun publikoko gaietan aditua da; nazioarteko osasun erakundeetan itzala badu, eta Eusko Jaurlarlitzako Osasun sailburua izan zen 2009-2012 urteetan. Horiek horrela, oihartzun handia izaten dute hark izurriaren inguruan ematen dituen iritziek, eta gaur ere erruz zabaldu dira Radio Euskadi irratian egin ...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191120/berriro-epaituko-dituzte-bateraguneko-bortzak.htm
Politika
Berriro epaituko dituzte Bateraguneko bortzak
Espainiako Auzitegi Goreneko epaileek aho batez erabaki dute auzia berriro egitea. Espainiako Auzitegi Nazionalean egingo da epaiketa, hutsetik hasita.
Berriro epaituko dituzte Bateraguneko bortzak. Espainiako Auzitegi Goreneko epaileek aho batez erabaki dute auzia berriro egitea. Espainiako Auzitegi Nazionalean egingo da epaiketa, hutsetik hasita.
Bateragune auzia berriro egin ala ez erabaki behar zuen gaur Espainiako Auzitegi Gorenak, eta auzia berriz egitea erabaki dute auzitegiko bigarren salako epaile guztiek, aho batez. Auzitegi Goreneko presidente Manuel Marchenak hala erabakita, hamasei magistratuk hartu dute parte Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191121/aurten-nafarroako-ekonomiak-106-atzera-egitea-espero-du-bbvak.htm
Ekonomia
Aurten Nafarroako ekonomiak %10,6 atzera egitea espero du BBVAk
Datorren urtean %6ko suspertzea aurreikusi du, eta biurteko amaieran orotara 3.000 lanpostu galduko direla ondorioztatu du finantza erakundeak
Aurten Nafarroako ekonomiak %10,6 atzera egitea espero du BBVAk. Datorren urtean %6ko suspertzea aurreikusi du, eta biurteko amaieran orotara 3.000 lanpostu galduko direla ondorioztatu du finantza erakundeak
BBVAk Nafarroa zertan den urteroko txostena kaleratu berri du iruñean, eta, ezinbestean, pandemiaren lorratz sakona islatu du azterketak. «Pandemiarekin lotutako ziurgabetasuna areagotzeak, kutsatzea saihesteko beharrezkoak diren konfinamendu eta urruntze neurriak ezarri beharrak eta berauek uste baino gehiago luzatzea...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191122/404-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
404 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Nafarroako Gobernuak baheketak eginen dizkie zahar etxeetako langileei hamabostean behin
404 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Nafarroako Gobernuak baheketak eginen dizkie zahar etxeetako langileei hamabostean behin
Osasunbideak eta Osakidetzak goizean emaniko datuen arabera, COVID-19aren positibotasun tasa %6koa da Hego Euskal Herrian. Atzo, 6.722 proba diagnostiko egin ziren Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan (PCR eta antigenokoak), eta horietatik 404k eman dute positibo. Herrialdeka, Nafarroa da positibo kopuru apalena ...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191123/kronologia.htm
KRONOLOGIA
KRONOLOGIA.
2009 2009-10-13. Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Rufi Etxeberria, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta, Txelui Moreno, Amaia Esnal, Mañel Serra eta Ainara Oiz atxilotu zituzten. 2009-10-16. Otegi, Diez, Jacinto, Rodriguez eta Zabaleta kartzelatzeko agindu zuen Baltasar Garzonek. 2010 2010-4-26. Auzitegi Nazional...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191124/aleksandra-kollontairen-erle-langileen-amodioak-euskaratu-dute.htm
Kultura
Aleksandra Kollontairen ‘Erle langileen amodioak’ euskaratu dute
Aroa Uhartek itzuli ditu liburuak biltzen dituen hiru narrazioak, errusieratik zuzenean. Errusiako Iraultzaren testuingurua agerikoa den arren, hizpide ditu kontu pribatuak ere: besteak beste, harremanak eta amatasuna. Errusieratik itzulitako lehen emakumea da Literatura Unibertsala bilduman.
Aleksandra Kollontairen ‘Erle langileen amodioak’ euskaratu dute. Aroa Uhartek itzuli ditu liburuak biltzen dituen hiru narrazioak, errusieratik zuzenean. Errusiako Iraultzaren testuingurua agerikoa den arren, hizpide ditu kontu pribatuak ere: besteak beste, harremanak eta amatasuna. Errusieratik itzulitako lehen emaku...
Lermontov, Dostoievski, Pushkin, Txekhov, Gogol, Andreiev... horien eta beste hainbat errusiar idazleren obrak argitaratu dituzte Literatura Unibertsala bilduman. Hortaz, Errusiakoa ez da sistema ezezaguna euskal literaturarentzat, baina ez da guztiz ezaguna ere. Izan ere, gizonezkoak baino ez dira itzuliak izan errusi...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191125/ehunka-ikasle-desagertuta-daude-nigerian-eraso-baten-ostean.htm
Mundua
Ehunka ikasle desagertuta daude Nigerian, eraso baten ostean
Talde armatuek ikastetxe bati eraso egin zioten ostiralean, Nigeria iparraldeko Kankara hirian, eta harrezkero desagertuta daude berrehun ikasle baino gehiago, herrialdeko agintariek jakinarazi dutenez. Gertakariaren momentuan zortziehun ikasle baino gehiago zeuden, baina horietatik laurehun aske daude.
Ehunka ikasle desagertuta daude Nigerian, eraso baten ostean. Talde armatuek ikastetxe bati eraso egin zioten ostiralean, Nigeria iparraldeko Kankara hirian, eta harrezkero desagertuta daude berrehun ikasle baino gehiago, herrialdeko agintariek jakinarazi dutenez. Gertakariaren momentuan zortziehun ikasle baino gehiago...
AK-47 errifleak eskuan zituztela, bigarren hezkuntzako ikastetxe batera sartu ziren erasotzaileak, joan den ostiralean, Nigeriako Katsina estatuko Kankara hirian. Airera tiroak jaurti zituzten, eta segurtasun zaindari bat zauritu zuten. Ordutik, desagertuta daude institutu horretako berrehun eta laurehun ikasle artean,...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191126/canadell-tremosa-geis-eta-batet-lurraldeetan-gehien-bozkatuak-jxcren-zerrendetarako-primarioetan.htm
Mundua
Canadell, Tremosa, Geis eta Batet, lurraldeetan gehien bozkatuak JxCren zerrendetarako primarioetan
Alderdiaren hautagaitzako lehen postuetan izango dira, Laura Borras presidentegaiarekin batera. Argitzeko dago Puigdemontek zer toki beteko duen.
Canadell, Tremosa, Geis eta Batet, lurraldeetan gehien bozkatuak JxCren zerrendetarako primarioetan. Alderdiaren hautagaitzako lehen postuetan izango dira, Laura Borras presidentegaiarekin batera. Argitzeko dago Puigdemontek zer toki beteko duen.
Katalunian otsailaren 14an egitekoak diren bozetarako zerrendak osatzen ari da Junts per Catalunya alderdi independentista (JxC). Primario bidez hautatu ditu, joan den asteburuan, zein egongo diren lehen postuetan lurralde bakoitzeko hautagaitzetan. Haien artean dira alderdiko kargudun esanguratsuak, parlamentariak eta...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191127/reala-manchester-united-final-hamaseirenetan.htm
Kirola
Reala-Manchester United final-hamaseirenetan
Otsailaren 18an izango da joanekoa, Donostian, eta itzulikoa 25ean, Manchesterren. Bigarren aldiz ariko dira elkarren aurka Europan; aurrenekoa 2013-2014ko denboraldian izan zen, Txapeldunen Ligan.
Reala-Manchester United final-hamaseirenetan. Otsailaren 18an izango da joanekoa, Donostian, eta itzulikoa 25ean, Manchesterren. Bigarren aldiz ariko dira elkarren aurka Europan; aurrenekoa 2013-2014ko denboraldian izan zen, Txapeldunen Ligan.
Realak aurkari historikoa izango du Europa Ligako final-hamaseirenetan: Manchester United. Eguerdian egin da zozketa, eta Ingalaterrako klub mitikoarekin parekatu du Reala. Otsailean izango da kanporaketa, eta joaneko partida Donostian jokatuko dute, hilaren 18an (18:55ean); itzulikoa, Old Trafford zelai historikoan, a...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191128/aebek-salatu-dute-hilabeteak-daramatzatela-hacker-errusiarren-erasoak-jasaten.htm
Mundua
AEBek salatu dute hilabeteak daramatzatela hacker errusiarren erasoak jasaten
Erasoek AEBetako Gobernuaren hainbat departamenturi eragin diete, baita FireEye zibersegurtasun enpresari ere. AEBetatik kanpoko enpresa handi batzuek ere jasan dituzte, eta Errusiako Gobernuak esan du ez duela erasoarekin zerikusirik. Google-en zerbitzuak ere erori dira.
AEBek salatu dute hilabeteak daramatzatela hacker errusiarren erasoak jasaten. Erasoek AEBetako Gobernuaren hainbat departamenturi eragin diete, baita FireEye zibersegurtasun enpresari ere. AEBetatik kanpoko enpresa handi batzuek ere jasan dituzte, eta Errusiako Gobernuak esan du ez duela erasoarekin zerikusirik. Googl...
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak bart jakinarazi du «mundu mailako» ziber eraso bat jasaten ari dela azken hilabeteetan. Arduradunak, Washingtonen arabera, hacker errusiarrak dira. Erasoa gobernuko hainbat departamentuk jasan dute; besteak beste, Komertzio departamentuak eta Altxorraren departamentuak, baita gobe...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191129/ostalaritza-itxi-beharko-dute-gaur-azpeitian-beasainen-zaldibian-zigoitian-eta-ananan.htm
Gizartea
Ostalaritza itxi beharko dute gaur Azpeitian, Beasainen, Zaldibian, Zigoitian eta Añanan
Intzidentzia 100.000 biztanleko 500 edo handiagoa duten 5.000 biztanletik beherako herrietan ere ezingo dituzte zabaldu jatetxeak eta tabernak.
Ostalaritza itxi beharko dute gaur Azpeitian, Beasainen, Zaldibian, Zigoitian eta Añanan. Intzidentzia 100.000 biztanleko 500 edo handiagoa duten 5.000 biztanletik beherako herrietan ere ezingo dituzte zabaldu jatetxeak eta tabernak.
Eusko Jaurlaritzak joan zen astean erabaki zuen taberna eta jatetxeei zabaltzeko baimena ematea, hilabete bat itxita egon ondoren. Edonola ere, baldintza bat jarri zuen: azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gutxiagoko intzidentzia tasa eduki beharko dute herrian negozio horiek irekitzeko. Baldintza horr...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191130/txertoa-ematen-hasi-dira-aebetan.htm
Mundua
Txertoa ematen hasi dira AEBetan
New Yorkeko Queens auzoko erizain batek hartu du lehen dosia. Pfizer eta Biontech enpresek ekoitzitako txertoaren ia hiru milioi dosi banatu nahi dituzte kanpainako lehen egunetan.
Txertoa ematen hasi dira AEBetan. New Yorkeko Queens auzoko erizain batek hartu du lehen dosia. Pfizer eta Biontech enpresek ekoitzitako txertoaren ia hiru milioi dosi banatu nahi dituzte kanpainako lehen egunetan.
Txertaketa kanpainari ekin diote AEBetan, txertoa herrialdeko 600 lekutara iritsi den egun berean. Sandra Lindsay izan da lehena txertoa hartzen, New Yorkeko Queens auzoko ospitale batean lan egiten duen erizain bat. Hain justu, izurriak gogorren jotako auzoetako bat da Queens. "Espero dut gure historiaren atal oso min...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191131/aurrekontuetan-madrilgo-eta-iruneko-jarrera-bera-izateko-eskatu-die-eajk-eh-bildu-eta-ahal-dugu-ri.htm
Politika
Aurrekontuetan «Madrilgo eta Iruñeko jarrera bera» izateko eskatu die EAJk EH Bildu eta Ahal Dugu-ri
Jaurlaritzako gobernu kontseiluak bihar onartuko du aurrekontu proiektua.
Aurrekontuetan «Madrilgo eta Iruñeko jarrera bera» izateko eskatu die EAJk EH Bildu eta Ahal Dugu-ri. Jaurlaritzako gobernu kontseiluak bihar onartuko du aurrekontu proiektua.
Euskal Autonomia Erkidegorako 2021eko aurrekontuek bihar emango dute lehen pausoa, gobernu kontseiluak biharko bileran onartuko baitu lege proiektua. Jaurlaritzak ziurtatuta dauka kontuen onespena, EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa baitute Eusko Legebiltzarrean, baina ikusteko dago gobernuak zenbateraino aldatzen duen leg...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191132/bateragune-auziari-aurre-batera-egingo-diotela-aldarrikatu-dute.htm
Politika
'Bateragune auziari' aurre batera egingo diotela aldarrikatu dute
EAJk adierazi du «harriduraz eta haserre» jaso duela epaiketa berriro egiteko erabakia, eta «inoiz baino premiazkoagoa» dela Espainiako justiziaren egiturak berritzea. Abalosen arabera, auzian ez da talde parlamentario bat epaitzen.
'Bateragune auziari' aurre batera egingo diotela aldarrikatu dute. EAJk adierazi du «harriduraz eta haserre» jaso duela epaiketa berriro egiteko erabakia, eta «inoiz baino premiazkoagoa» dela Espainiako justiziaren egiturak berritzea. Abalosen arabera, auzian ez da talde parlamentario bat epaitzen.
Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auzia berriro egiteko erabakia hartu du, eta hautuarekin batera iritsi dira lehen erreakzioak. Auzipetuetako batzuek sare sozialak erabili dituzte horretarako. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak mezu labur bat zabaldu du: «Ez gintuzten bezatu, ez gintuzten menderatu,...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191133/sei-gazta-berri-aurkeztu-dituzte-eusko-label-esnearekin-ekoiztutakoak.htm
Ekonomia
Sei gazta berri aurkeztu dituzte, Eusko Label esnearekin ekoiztutakoak
Euskal Gaztak egitasmoa sortu dute, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten diren beste barietate batzuk bultzatzeko. 18.000 kilo produzitu dituzte aurten.
Sei gazta berri aurkeztu dituzte, Eusko Label esnearekin ekoiztutakoak. Euskal Gaztak egitasmoa sortu dute, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten diren beste barietate batzuk bultzatzeko. 18.000 kilo produzitu dituzte aurten.
Idiazabal sor-markatik haragoko gaztei bultzada bat eman nahi diete Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzak Euskal Gaztak deituriko egitasmoa jarri du martxan, eta, horren bitartez, beste sei barietate lagunduko ditu. Eusko Label etiketa duen esnearekin ekoitzitako produktu gisa bultzatuko ditu: hori izango ...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191134/eraso-lesbofobo-bat-salatu-du-irantzu-varela-kazetariak.htm
Gizartea
Eraso lesbofobo bat salatu du Irantzu Varela kazetariak
Basauriko Udalak salaketa zuzentzeko eskatu dio, ustezko erasotzailea ez delako dagoeneko udal arkitektoa, feministak mezu batean hala adierazi badu ere, iaz hartu baitzuen erretiroa. Udalaren jarrera gaitzetsi dute sare sozialetan.
Eraso lesbofobo bat salatu du Irantzu Varela kazetariak. Basauriko Udalak salaketa zuzentzeko eskatu dio, ustezko erasotzailea ez delako dagoeneko udal arkitektoa, feministak mezu batean hala adierazi badu ere, iaz hartu baitzuen erretiroa. Udalaren jarrera gaitzetsi dute sare sozialetan.
Irantzu Varela kazetariak salatu duenez, eraso lesbofobo bat pairatu zuen atzo, auzo batzuekin edukitako eztabaida baten harira. Kontatu duenez, aldameneko etxebizitzan bizi duen bikoteak txirrina jo zuen atzo gauean, eta etxera sartu zitzaion, haserre, Varelak birziklatzeko kartoia ezkaratzera atera zuelako. Kontatu ...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191135/arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-herritarren-65entzat-migrazioa-ez-da-arazoa.htm
Gizartea
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren %65entzat migrazioa ez da arazoa
Gaur aurkeztu dute Ikuspegiren barometroa, eta inoizko onarpen handiena jaso dute ondorioetan: hamar herritarretik bakarrarentzat da arazoa migrazioa.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren %65entzat migrazioa ez da arazoa. Gaur aurkeztu dute Ikuspegiren barometroa, eta inoizko onarpen handiena jaso dute ondorioetan: hamar herritarretik bakarrarentzat da arazoa migrazioa.
Bilbon egindako prentsaurrekoan aurkeztu dituzte datuok Patxi Juaristi EHUko errektoreordeak, Julia Shershneva Ikuspegiko zuzendariak eta Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak. Urtero egiten du galdetegia Ikuspegik, baina aurten pandemiaren aldagaia txertatu d...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191136/josu-urrutikoetxearen-elkarrizketa-berrian-aste-honetan.htm
Politika
Josu Urrutikoetxearen elkarrizketa BERRIAn aste honetan
BERRIAk atzo arratsaldean egin zion elkarrizketa ETAren ordezkari ohiari, Parisen.
Josu Urrutikoetxearen elkarrizketa BERRIAn aste honetan. BERRIAk atzo arratsaldean egin zion elkarrizketa ETAren ordezkari ohiari, Parisen.
BERRIAk Josu Urrutikoetxea ETAren ordezkari ohiaren elkarrizketa argitaratuko du aste honetan. Atzo arratsaldean egin zion, Parisen; zehazki, Enekoitz Esnaola kazetaria eta Lara Madinabeitia BerriaTBko arduraduna izan dira Urrutikoetxearekin, eta bake eta konponbiderako elkarrizketa prozesuez, euskal presoez, biktimez ...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191137/donostiako-amelia-jatetxeak-bere-lehen-michelin-izarra-lortu-du.htm
Bizigiro
Donostiako Amelia jatetxeak bere lehen Michelin izarra lortu du
Eneko Atxa Lisboa jatetxeari ere aurreneko izarra eman diote. Hiru izar izango dituzte aurrerantzean ere Azurmendik, Arzakek, Akelarrek eta Martin Berasategik.
Donostiako Amelia jatetxeak bere lehen Michelin izarra lortu du. Eneko Atxa Lisboa jatetxeari ere aurreneko izarra eman diote. Hiru izar izango dituzte aurrerantzean ere Azurmendik, Arzakek, Akelarrek eta Martin Berasategik.
Euskal Herriko sukaldari batek Portugalgo hiriburuan duen jatetxe bat saritu du Michelin gidak aurrenekoz: Eneko Atxa Lisboa da aurrerantzean Michelin izar bat izango duten jatetxeetako bat. Argentinako Paulo Airaudo sukaldariaren Amelia jatetxeak ere —Donostiako Kontxako pasealekuan dago eta luxuzko hotela ere bada)— ...
2020-12-14
https://www.berria.eus/albisteak/191138/bi-atxilotu-donostian-ertzaintzaren-jarrera-salatzeko-egindako-mobilizazioan.htm
Gizartea
Bi atxilotu Donostian, Ertzaintzaren jarrera salatzeko egindako mobilizazioan
Atzo arratsalderako mobilizaziora deitua zuen Donostiako Parte Zaharreko Gazte Asanbladak, eta horren ostean izan ziren atxiloketak.
Bi atxilotu Donostian, Ertzaintzaren jarrera salatzeko egindako mobilizazioan. Atzo arratsalderako mobilizaziora deitua zuen Donostiako Parte Zaharreko Gazte Asanbladak, eta horren ostean izan ziren atxiloketak.
Europa Press agentziak jakinarazi du Ertzaintzak bi pertsona atxilotu dituela desordena publikoa egotzita. Joan den larunbatean, 21:00ak aldera, ertzainak Trinitate plazan sartu zirela eta jarrera oldarkorra izan zutela salatzeko egin dute manifestazioa. «Hasieratik oso modu oldarkorrean eta mehatxuka, plazan geunden g...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191169/kronologia.htm
KRONOLOGIA
KRONOLOGIA.
Hona hemen Bateragune auzian gertaturikoen kronologia. Atxiloketak 2009-10-13. Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Rufi Etxeberria, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta, Txelui Moreno, Amaia Esnal, Mañel Serra eta Ainara Oiz atxilotu zituzten. 2009-10-16. Otegi, Diez, Jacinto, Rodriguez eta Zabaleta kartzelatzeko ...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191170/biden-laquobotere-gehiegikeriak-ez-dio-kalte-egin-aebetako-demokraziariraquo.htm
Mundua
Biden: «Botere gehiegikeriak ez dio kalte egin AEBetako demokraziari»
Hautatzaileen batzarrak hauteskundeetako garaipena berretsi ostean hitz egin du demokratak. Estatubatuarrei «aurrera egin eta bat egiteko» eskatu die, pandemiari aurre egite aldera, eta AEBetako erakundeen fidagarritasuna goratu du.
Biden: «Botere gehiegikeriak ez dio kalte egin AEBetako demokraziari». Hautatzaileen batzarrak hauteskundeetako garaipena berretsi ostean hitz egin du demokratak. Estatubatuarrei «aurrera egin eta bat egiteko» eskatu die, pandemiari aurre egite aldera, eta AEBetako erakundeen fidagarritasuna goratu du.
Bart, AEBetako hautatzaileen batzarrak baieztatu egin du Joe Bidenen garaipena presidentetzarako hauteskundeetan. Bozketak ez du ezer ezohikorik, baina, hauteskundeen emaitzak aldatzeko Trumpen asmoak direla eta, arreta handiz erreparatu beharrekoa zen atzokoa. Horren ostean, agerraldia egin du hautagai demokratak, et...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191171/beste-525-kasu-hegoaldean-eta-positibo-tasa-49an.htm
Gizartea
Beste 525 kasu Hegoaldean, eta positibo tasa %4,9an
Handitu egin da berriro positiboen kopurua: bezperan baino 121 kasu gehiago atzeman dituzte.
Beste 525 kasu Hegoaldean, eta positibo tasa %4,9an. Handitu egin da berriro positiboen kopurua: bezperan baino 121 kasu gehiago atzeman dituzte.
Berriro egin du gora COVID-19aren positibo kopuruak Hego Euskal Herrian: azken orduetan 10.606 proba diagnostiko egin dituzte Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan (PCR eta antigeno testak), eta horietatik 525k eman dute positibo. Aurreko eguneko kopurua baino handiagoa da hori; zehazki, 121 kasu gehiago dira. Hala...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191172/preso-trukea-egin-dute-armeniak-eta-azerbaijanek.htm
Mundua
Preso trukea egin dute Armeniak eta Azerbaijanek
Azerbaijanek berretsi du heldu direla herrialdera Armeniak askatutako lehen soldaduak, 2014tik preso zeudenak.
Preso trukea egin dute Armeniak eta Azerbaijanek. Azerbaijanek berretsi du heldu direla herrialdera Armeniak askatutako lehen soldaduak, 2014tik preso zeudenak.
Astelehenean hasi zuten Armeniak eta Azerbaijanek preso trukea. Bakuk jakinarazi zuen atzo heldu zirela herrialdera 2014tik Armenian preso zituzten hainbat soldadu. Preso trukea Errusiak bultzatutako su-etena indarrean sartu eta hilabetera abiatu dute bi aldeek. Hala ere, estatuek ez dute zehaztu zenbat preso askatuko ...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191173/kutsatze-foku-bat-atzeman-dute-txagorritxu-ospitalean.htm
Gizartea
Kutsatze foku bat atzeman dute Txagorritxu ospitalean
Osasun Sailak esan du ospitaleratze gune batean «positibo batzuk» atzeman direla, eta horiek detektatu bezain laster birusaren hedapena geldiarazteko prebentzio neurriak jarri direla martxan.
Kutsatze foku bat atzeman dute Txagorritxu ospitalean. Osasun Sailak esan du ospitaleratze gune batean «positibo batzuk» atzeman direla, eta horiek detektatu bezain laster birusaren hedapena geldiarazteko prebentzio neurriak jarri direla martxan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, Gasteizko Txagorritxu ospitaleko ospitaleratze eremu batean «positibo batzuk» detektatu dituzte. Kasuen berri izan duenean, Osakidetzak martxan jarri ditu birusaren hedapenari aurre egiteko protokoloak: ospitaleratze unitatea goitik behera garbitu dute, eta kutsatuta...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191174/kamioilari-bat-hil-da-andoainen-ibilgailuak-su-hartu-duela-eta.htm
Ekonomia
Kamioilari bat hil da Andoainen, ibilgailuak su hartu duela eta
Arazo bat izan du balaztekin, eta A-15eko frenatze gune batean sartu behar izan du. Aurten hildako hamahirugarren garraiolaria da, sindikatuen arabera.
Kamioilari bat hil da Andoainen, ibilgailuak su hartu duela eta. Arazo bat izan du balaztekin, eta A-15eko frenatze gune batean sartu behar izan du. Aurten hildako hamahirugarren garraiolaria da, sindikatuen arabera.
Kamioi baten gidaria hil da astearte goizean Andoainen (Gipuzkoa), matxura batek eragindako istripu batean, ibilgailuak su hartuta, Ertzaintzak jakinarazi duenez. 08:00etan izan da istripua, A-15ean, Donostiarako norantzan, Andoainera iritsi aurretik dagoen frenatze bidean. Kamioiak beste bi kamioi buru zeramatzan. Ma...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191175/otegi-laquoauzi-politiko-bati-buruz-hitz-egiten-ari-gararaquo.htm
Politika
Otegi: «Auzi politiko bati buruz hitz egiten ari gara»
Auzitegi Gorenak Bateragune auziko</em> epaiketa berriro egitea erabaki ondoren, ebazpenari erantzuteko agerraldia egin dute, EH Bilduren egoitzan.
Otegi: «Auzi politiko bati buruz hitz egiten ari gara». Auzitegi Gorenak Bateragune auziko</em> epaiketa berriro egitea erabaki ondoren, ebazpenari erantzuteko agerraldia egin dute, EH Bilduren egoitzan.
Espainiako Auzitegi Gorenak oraindik ez du erabakiaren inguruko ebazpena argitaratu, baina eragile politiko eta alor juridikoko aditu asko harritu zituen erabaki bat hartu zuen atzo: Bateragune auziko epaiketa berriro egitea, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi eta gero auzipetuek ez zutela epaiketa justurik iza...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191177/boko-haramek-bere-gain-hartu-du-nigeriako-ehunka-ikasleren-bahiketa.htm
Mundua
Boko Haramek bere gain hartu du Nigeriako ehunka ikasleren bahiketa
Gutxienez 300 ikasle bahituta daude oraindik. Abubakar Shekau talde islamistako liderrak baieztatu du erasoaren atzean daudela.
Boko Haramek bere gain hartu du Nigeriako ehunka ikasleren bahiketa. Gutxienez 300 ikasle bahituta daude oraindik. Abubakar Shekau talde islamistako liderrak baieztatu du erasoaren atzean daudela.
"Abubakar Shekau naiz, eta gure anaiak daude Katsinako bahiketaren atzean", jakinarazi du Abubakar Shekau Boko Haram Nigeriako talde jihadistako buruzagiak, HumAngle atarira bidalitako audio bidezko mezu batean. "Islama sustatzeko eta islamarekin lotu gabeko praktikak errefusatzeko" egin zuten erasoa, Shekauk dioenez, ...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191178/laboral-kutxaren-ustez-2021eko-bigarren-hiruhilekoan-hasiko-da-suspertzen-ekonomia.htm
Ekonomia
Laboral Kutxaren ustez, 2021eko bigarren hiruhilekoan hasiko da suspertzen ekonomia
2021ean Hego Euskal Herriko BPGa %7 igoko dela iragarri du bankuak, aurtengo beherakada baino gutxiago: -%10,2 EAEn eta -%9,5 Nafarroan
Laboral Kutxaren ustez, 2021eko bigarren hiruhilekoan hasiko da suspertzen ekonomia. 2021ean Hego Euskal Herriko BPGa %7 igoko dela iragarri du bankuak, aurtengo beherakada baino gutxiago: -%10,2 EAEn eta -%9,5 Nafarroan
2021eko errebote efektua ez da aski izango pandemiak eragin duen kalte ekonomikoa konpontzeko. Laboral Kutxaren arabera, 2021ean BPGa %7 igoko da Hego Euskal Herrian; aurten, berriz, %10,2 jaitsiko da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %9,5 Nafarroan. Susperraldia, gainera, ez da bat-batekoa izango. Espero dute lehen ...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191179/filipinak-ikertzeko-nahikoa-oinarri-dago-nazioarteko-zigor-auzitegiaren-esanetan.htm
Mundua
Filipinak ikertzeko nahikoa oinarri dago, Nazioarteko Zigor Auzitegiaren esanetan
Fiskaltzak atariko ikerketa hasi zuen 2018ko otsailean, droga trafikoaren kontrako borrokarekin lotutako gizateriaren kontrako krimenengatik.
Filipinak ikertzeko nahikoa oinarri dago, Nazioarteko Zigor Auzitegiaren esanetan. Fiskaltzak atariko ikerketa hasi zuen 2018ko otsailean, droga trafikoaren kontrako borrokarekin lotutako gizateriaren kontrako krimenengatik.
Filipinak gizateriaren kontrako krimenengatik ikertzeko nahikoa zantzu dago, Nazioarteko Zigor Auzitegiak gaur adierazi duenez. Rodrigo Duterte presidentearen agintean narkotrafikoaren kontrako borrokari lotutako gertaerak «arrazoizko oinarria» dira, auzitegiaren iritziz, ikerketa bat abiatzeko. 2016ko uztailaren 1eti...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191180/bizik-ekintza-bat-egin-du-miarritzeko-herriko-etxeak-legea-urratzen-duela-salatzeko.htm
Gizartea
Bizik ekintza bat egin du Miarritzeko Herriko Etxeak legea urratzen duela salatzeko
Arraberritzen ari diren Kennedy etorbidean ez dute ezarri bizikleta biderik. Bidea tindatu du Bizik, legea aplikatzea eskatzeko.
Bizik ekintza bat egin du Miarritzeko Herriko Etxeak legea urratzen duela salatzeko. Arraberritzen ari diren Kennedy etorbidean ez dute ezarri bizikleta biderik. Bidea tindatu du Bizik, legea aplikatzea eskatzeko.
«Gure lehenbiziko abisu publikoa da, baina ez gara horretan geldituko. Ikusi beharko dugu obrak hastean legea errespetatzen duten. Hala ez bada, obrak blokeatuko ditugu, ez baitugu beste hauturik». Hala mintzatu da Antton Hariñordoki Biziko militantea. Goizean, Miarritzeko (Lapurdi) Kennedy etorbidean bildu dira hainba...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191181/gastu-erreala-700-milioi-euro-handituko-du-jaurlaritzak-datorren-urtean.htm
Ekonomia
Gastu erreala 700 milioi euro handituko du Jaurlaritzak datorren urtean
«Austeritatetik urrun dauden aurrekontuak dira, austeritatearen aurkakoak», azaldu du Azpiazuk.
Gastu erreala 700 milioi euro handituko du Jaurlaritzak datorren urtean. «Austeritatetik urrun dauden aurrekontuak dira, austeritatearen aurkakoak», azaldu du Azpiazuk.
Inoiz Eusko Jaurlaritzak izandako aurrekonturik handiena izango du 2021ean Eusko Jaurlaritzak. Guztira, 12.442 milioi euro izango dira, iaz baino 668 milioi gehiago (+%5,7). Baina, finantza gastuak kenduz gero —zorra ordaintzeko gastatutakoa—, are gehiago handituko da aurrekontua: 770 milioi izango dira, %7,1 gehiago. ...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191182/gipuzkoako-zahar-etxeetako-hitzarmen-proposamena-egin-diote-elak-eta-labek-patronalari.htm
Gizartea
Gipuzkoako zahar etxeetako hitzarmen proposamena egin diote ELAk eta LABek patronalari
Gipuzkoako Foru Aldundiari esku hartzeko eskatu eta gero, patronalari ere zahar etxeetako aferan duen "ardura har dezala" exijitu diote bi sindikatuek.
Gipuzkoako zahar etxeetako hitzarmen proposamena egin diote ELAk eta LABek patronalari. Gipuzkoako Foru Aldundiari esku hartzeko eskatu eta gero, patronalari ere zahar etxeetako aferan duen "ardura har dezala" exijitu diote bi sindikatuek.
ELA eta LAB sindikatuek agerraldi bateratua egin dute gaur goizean Lan Harremanen Kontseiluak Donostian duen egoitzan. Bertan, akordio proposamen bat erregistratu dute, “sektorearentzako onuragarriak diren herrialdeko hitzarmenaren edukiak” dituena. Izan ere, aurreko asteko mobilizazioetan udalei eta aldundiari auzian ...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191183/atzeratu-egin-dute-2021eko-bertsolari-txapelketa-nagusia.htm
Kultura
Atzeratu egin dute 2021eko Bertsolari Txapelketa Nagusia
Datorren irailean hastekoak ziren txapelketako lehen saioak, baina Bertsozale Elkarteak bertan behera utzi ditu, eta ez du zehaztu noiz izango diren.
Atzeratu egin dute 2021eko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Datorren irailean hastekoak ziren txapelketako lehen saioak, baina Bertsozale Elkarteak bertan behera utzi ditu, eta ez du zehaztu noiz izango diren.
«Datorren irailean hasiko litzateke 2021eko Bertsolari Txapelketa Nagusia, egoera ohikoa balitz. Ohikotik gutxi du egoerak, ordea, eta nekez betetzen dira txapelketa behar bezala gauzatzeko baldintzak». Bazebilen hotsa lehenagotik ere, eta orain konfirmatu egin du erabakia Bertsozale Elkarteak: atzeratu egingo dute 202...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191184/hegazkingintzako-laguntza-publikoei-enpleguaren-inguruko-baldintzak-ezartzea-eskatu-du-labek.htm
Ekonomia
Hegazkingintzako laguntza publikoei enpleguaren inguruko baldintzak ezartzea eskatu du LABek
Sektoreari «txeke zuririk» ez emateko eskatu die erakundeei, eta kaleratzeak eragozteko neurri «koiunturalak» hartzeko enpresei
Hegazkingintzako laguntza publikoei enpleguaren inguruko baldintzak ezartzea eskatu du LABek. Sektoreari «txeke zuririk» ez emateko eskatu die erakundeei, eta kaleratzeak eragozteko neurri «koiunturalak» hartzeko enpresei
LAB sindikatuak «urrats berri eta ausartak» eskatu ditu Euskal Herriko hegazkingintzaren sektorean gertatzen ari diren «enplegu deuseztatze gupidagabeari» aurre egiteko. Erakunde publikoak patronalarekin «lerrokatuta» ikusten ditu, eta salatu du ez dutela herritarra defendatzen. Hala, sindikatuak neurri zehatzak propos...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191185/urtarrilean-20000-txerto-iritsiko-dira-arabara-bizkaira-eta-gipuzkoara.htm
Gizartea
Urtarrilean 20.000 txerto iritsiko dira Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara
Europako Botiken Agentziak hilaren 21ean eman diezaioke onespena lehen txertoari.
Urtarrilean 20.000 txerto iritsiko dira Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara. Europako Botiken Agentziak hilaren 21ean eman diezaioke onespena lehen txertoari.
COVID-19aren kontrako txertoari buruz galdetu diote gaur Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari gobernu kontseiluaren osteko agerraldian, eta hark esan du urtarrilean 20.000 txerto inguru iritsiko direla Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara. Dena dela, Zupiriak argitu du Eusko Jaurlaritzak ezin duela oraindik ze...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191186/zubietako-erraustegiko-kudeatzaileen-aurkako-salaketa-ipini-du-gurasosek-fiskaltzan.htm
Gizartea
Zubietako erraustegiko kudeatzaileen aurkako salaketa ipini du GuraSOSek fiskaltzan
Legez kanpo baimenak ematea, prebarikazioa, agiriak faltsutzea eta langileen osasuna arriskuan ipintzea egotzi die guraso talde horrek Zubietako instalazioko kudeatzaileei
Zubietako erraustegiko kudeatzaileen aurkako salaketa ipini du GuraSOSek fiskaltzan. Legez kanpo baimenak ematea, prebarikazioa, agiriak faltsutzea eta langileen osasuna arriskuan ipintzea egotzi die guraso talde horrek Zubietako instalazioko kudeatzaileei
GuraSOSek fiskaltzara jo du Zubietako erraustegian atzemandako «irregulartasunak» argitzeko. Aurreko astean iragarri bezala, gaur goizean ipini du salaketa fiskaltzan, eta, besteak beste, hainbat delitu egotzi dizkie instalazioetako kudeatzaileei. Hain zuzen ere, Zubietako erraustegia kudeatzen duten enpresetako ardura...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191187/josu-urrutikoetxea-laquogenevara-joan-baino-lehenago-konturatu-nintzen-erakundean-zerbait-gertatu-zelaraquo.htm
Politika
Josu Urrutikoetxea: «Genevara joan baino lehenago konturatu nintzen erakundean zerbait gertatu zela»
BERRIAk ETAren ordezkari ohiaren elkarrizketa argitaratuko du bihar. Parisen mintzatu da harekin. Aurrerapena da hau.
Josu Urrutikoetxea: «Genevara joan baino lehenago konturatu nintzen erakundean zerbait gertatu zela». BERRIAk ETAren ordezkari ohiaren elkarrizketa argitaratuko du bihar. Parisen mintzatu da harekin. Aurrerapena da hau.
BERRIAk atzo arratsaldean elkarrizketa egin zion Josu Urrutikoetxea ETAren ordezkari ohiari, Parisen; zehazki, Enekoitz Esnaola kazetaria eta Lara Madinabeitia BerriaTBko arduraduna izan ziren harekin, eta bake eta konponbiderako elkarrizketa prozesuez, euskal presoez, biktimez edota haren auzibideez aritu ziren solase...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191188/dena-dago-prest-laboral-kutxa-masterseko-finalerako.htm
Kirola
Dena dago prest Laboral Kutxa Masterseko finalerako
Amaia Aldai-Oihana Orbegozo eta Patri Espinar-Naroa Agirre ariko dira elkarren aurka, igandean, Arrigorriagan (12:00, ETB1)
Dena dago prest Laboral Kutxa Masterseko finalerako. Amaia Aldai-Oihana Orbegozo eta Patri Espinar-Naroa Agirre ariko dira elkarren aurka, igandean, Arrigorriagan (12:00, ETB1)
Pilotazaleek asteburu bete-betea izango dute. Eskuz Pilotako Enpresen Ligako Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdiez gain, Laboral Kutxa Mastersaren lehen ekitaldiaren finala jokatuko dute. Igandean da hitzordua, Arrigorriagan (Bizkaia), goizeko hamabietan hasita. Amaia Aldai-Oihana Orbegozo ariko dira batetik, eta Pa...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191189/bi-adingabe-atxilotu-dituzte-donostian-andre-bati-erasotzeagatik.htm
Gizartea
Bi adingabe atxilotu dituzte Donostian, andre bati erasotzeagatik
Atzo eraso zioten emakumeari, labanaz, eta atxilotutakoak andrearen alaba eta haren bikotekidea dira. Batek 17 urte ditu, eta besteak 16.
Bi adingabe atxilotu dituzte Donostian, andre bati erasotzeagatik. Atzo eraso zioten emakumeari, labanaz, eta atxilotutakoak andrearen alaba eta haren bikotekidea dira. Batek 17 urte ditu, eta besteak 16.
Atzo atxilotu zituzten, baina gaur goizera arte atxiki ditu Poliziak bi adingabeak, eta Donostiako adingabeen fiskalaren esku dago kasua orain. Eneko Goia alkateak azaldu duenez, andrearen etxean izan zen erasoa, atzo iluntzean —labanarekin egin zizkioten zuriak—, eta bizilagun batek deitu zion Poliziari. Ertzaintza he...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191190/kontseiluak-adostasun-sozialak-eta-politikoak-eraikitzeko-dinamika-abiatuko-du.htm
Gizartea
Kontseiluak adostasun sozialak eta politikoak eraikitzeko dinamika abiatuko du
Kontseiluak izen eta irudi berria aurkeztu ditu: Euskalgintzaren Kontseilua izango da aurrerantzean.
Kontseiluak adostasun sozialak eta politikoak eraikitzeko dinamika abiatuko du. Kontseiluak izen eta irudi berria aurkeztu ditu: Euskalgintzaren Kontseilua izango da aurrerantzean.
Urte honetan euskalgintzan egindakoak eta hurrengorako erronkak zehazteko, urteko irakurketa egiteko ekitaldia egin du Kontseiluak, gaur goizean, Donostian. Joxe Mari Auzmendi eta Joan Mari Torrealdai gogoratuz hasi dute ekitaldia, eta haiek euskalgintzan egindako lanarekin jarraitzeko asmoa erakutsi dute. Erronka zeha...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191191/hungariak-adopzioa-debekatu-die-sexu-bereko-bikoteei.htm
Mundua
Hungariak adopzioa debekatu die sexu bereko bikoteei
Parlamentuak LGTBI komunitatearen aurkako lege proiektu bat eta Konstituzioaren hainbat zuzenketa onartu ditu; tartean, «ama emakumezkoa» eta «aita gizonezkoa» dela dioena. Erabaki horiekin, Orbanen gobernuak are gehiago zorroztu du bere agenda ultrakontserbadorea.
Hungariak adopzioa debekatu die sexu bereko bikoteei. Parlamentuak LGTBI komunitatearen aurkako lege proiektu bat eta Konstituzioaren hainbat zuzenketa onartu ditu; tartean, «ama emakumezkoa» eta «aita gizonezkoa» dela dioena. Erabaki horiekin, Orbanen gobernuak are gehiago zorroztu du bere agenda ultrakontserbadorea.
Familia tradizionalaren eredua sendotzeko asmotan jarraitzen du Viktor Orban Hungariako lehen ministroaren gobernuak. 2010ean agintera iritsi zenetik, agenda ultrakontserbadorea du lehentasun, eta horrek hainbat talka eragin dizkio, bai etxean, baita kanpoan ere, batez ere EB Europako Batasunarekin. Orban, ordea, gustu...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191192/aierdik-aurreratu-du-dimititu-egingo-duela-gorenak-ikertzen-badu.htm
Politika
Aierdik aurreratu du dimititu egingo duela Gorenak ikertzen badu
Gutun bat bidali dio Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariari, eta argitu du gobernua utziko duela baldin eta auzitegiak ikertu gisa hartzen badu.
Aierdik aurreratu du dimititu egingo duela Gorenak ikertzen badu. Gutun bat bidali dio Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariari, eta argitu du gobernua utziko duela baldin eta auzitegiak ikertu gisa hartzen badu.
Gorenaren esku dago Manu Aierdik Nafarroako Gobernuan jarraituko ote duen. Atzo, albistea jakin bezain azkar, «harridura handia» erakutsi zuen Manu Aierdi Garapen Ekonomikoko kontseilariak, eta gaur gutun bat bidali dio Maria Txibite gobernuko lehendakariari. Bertan, adierazi du «dimititzeko borondate irmoa» duela bald...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191193/euskal-selekzioa-fifako-eta-uefako-kide-izateko-eskaria-erregistratu-du-federazioak.htm
Kirola
Euskal Selekzioa FIFAko eta UEFAko kide izateko eskaria erregistratu du Federazioak
Euskadiko Futbol Federazioak nazioarteko ordezkaritza izateko «bideragarritasun legala» aldarrikatu du, eta «aukera egingarria» dela uste du.
Euskal Selekzioa FIFAko eta UEFAko kide izateko eskaria erregistratu du Federazioak. Euskadiko Futbol Federazioak nazioarteko ordezkaritza izateko «bideragarritasun legala» aldarrikatu du, eta «aukera egingarria» dela uste du.
Bi erakundeen egoitzetan (Suitzan) egin dute eskaera Luis Mari Elustondo Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak eta Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, eta, horrela, Federazioak gaur bete du 2018ko abenduaren 12ko batzarrak ia aho batez adostutakoa: FIFAren eta UEFAren aurr...
2020-12-15
https://www.berria.eus/albisteak/191194/europako-justizia-auzitegiak-ez-du-onartu-junquerasen-eurodiputatu-karguari-buruzko-helegitea.htm
Mundua
Europako Justizia Auzitegiak ez du onartu Junquerasen eurodiputatu karguari buruzko helegitea
Europako Parlamentuko presidente David Sassolik hutsik utzi zuen Junquerasen eserlekua, urtarrilean, eta horren aurkako helegitea jarri zuen buruzagi independentistak. Europako Justizia Auzitegiak adierazi du Espainiako auzitegiek ebatzitakoa bete zuela Sassolik.
Europako Justizia Auzitegiak ez du onartu Junquerasen eurodiputatu karguari buruzko helegitea. Europako Parlamentuko presidente David Sassolik hutsik utzi zuen Junquerasen eserlekua, urtarrilean, eta horren aurkako helegitea jarri zuen buruzagi independentistak. Europako Justizia Auzitegiak adierazi du Espainiako auzit...
Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ez du onartu Oriol Junqueras ERCko buruak bere eurodiputatu karguaren inguruan jarritako helegitea, argudiatuta Espainiako auzitegiek hartutako erabakiak bete zituela Europako Parlamentuak. "Europako Parlamentuko presidenteak egoera juridikoaren inguruko informazioa helarazi zion...
2020-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/191197/epaileak-baldintzatutako-porrota.htm
Kirola
Epaileak baldintzatutako porrota
Athleticek galdu egin du Real Madrilen zelaian. Gil Manzano epaileak Raul Garcia kanporatu du 15. minutuan, bi txartel horirengatik, eta aurretik ez du Iñaki Williamsi egindako penaltia adierazi.
Epaileak baldintzatutako porrota. Athleticek galdu egin du Real Madrilen zelaian. Gil Manzano epaileak Raul Garcia kanporatu du 15. minutuan, bi txartel horirengatik, eta aurretik ez du Iñaki Williamsi egindako penaltia adierazi.
Athleticek galdu egin du Real Madrilen zelaian: 3-1. Gaizka Garitanoren taldeak lantegi zaila zuen, sekula ez baita erraza zurien zelaian irabaztea. Eta, kasu honetan, are zailagoa: ia ordubete pasatu du jokalari bat gutxiagorekin.15. minutuan, Gil Manzano epaileak bigarren txartel horia atera dio Raul Garciari; gainer...
2020-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/191231/gizonezko-bat-atxilotu-dute-hamabi-adingaberi-45-sexu-delitu-egitea-egotzita.htm
Gizartea
Gizonezko bat atxilotu dute hamabi adingaberi 45 sexu delitu egitea egotzita
Gizonezko bat atxilotu dute hamabi adingaberi 45 sexu delitu egitea egotzita.
Guardia Zibilak 22 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, 45 sexu delitu egitea egotzita. Besteak beste, egotzi diote 13 eta 15 urte arteko hamabi neska adingaberen aurkako korrupzioa, sexu erasoak eta pornografiaren zabalkundea egitea. Hamabi neska horien artean daude Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan bizi diren...
2020-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/191232/delitu-terrorista-al-da-bakea-negoziatzea-ez-du-zentzurik.htm
Politika
«Delitu terrorista al da bakea negoziatzea? Ez du zentzurik»
Uztail bukaeratik baldintzekin libre dago Josu Urrutikoetxea, eta Parisen bizi da. Euskal gatazkako azkeneko bi elkarrizketa mahaietan ETAren ordezkaria izan da. Parisek epaitu egingo du horregatik. Madrilek, bide batez, bere esku nahi du. Bakearen eta konponbidearen alde aritu izan dela esan du euskal preso ohiak. Pap...
«Delitu terrorista al da bakea negoziatzea? Ez du zentzurik». Uztail bukaeratik baldintzekin libre dago Josu Urrutikoetxea, eta Parisen bizi da. Euskal gatazkako azkeneko bi elkarrizketa mahaietan ETAren ordezkaria izan da. Parisek epaitu egingo du horregatik. Madrilek, bide batez, bere esku nahi du. Bakearen eta konpo...
Parisko hotel batean izan zen juntadizoa Josu Urrutikoetxea (Ugao, Bizkaia, 1950) ETAren ordezkari ohiarekin: herenegun, arratsaldez. Jarioa dauka hizketan, pasioz mintzatzen da, informazioa eman du, eta gogoetak egin ditu. Hiru orduko solasaldia izan zen. Iazko maiatzaren 16an atxilotu zintuzten. Frantziako Alpeetan ...
2020-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/191233/beste-675-kasu-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm
Gizartea
Beste 675 kasu atzeman dituzte Hegoaldean
Bezperan baino 150 positibo gehiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Dena dela, nabarmen test gehiago egin dira, eta, ondorioz, apaldu egin da positiboen ehunekoa: %4,5 da. Koronabirusak gutxienez 115 lagun hil ditu astebetean Hegoaldean.
Beste 675 kasu atzeman dituzte Hegoaldean. Bezperan baino 150 positibo gehiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Dena dela, nabarmen test gehiago egin dira, eta, ondorioz, apaldu egin da positiboen ehunekoa: %4,5 da. Koronabirusak gutxienez 115 lagun hil ditu astebetean Hegoaldean.
Bigarren egunez jarraian, apaltzera egin du positiboen ehunekoak Hego Euskal Herrian: %4,5 da. Hala eta guztiz ere, hazi egin da egun bakarrean zenbatutako positiboen kopurua. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, birusa atzemateko 15.015 test egin ziren atzo Hegoaldean, eta 675 positibo ...
2020-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/191234/gabonetako-plana-gogortzeko-prest-daude-agintariak.htm
Gizartea
Gabonetako plana gogortzeko prest daude agintariak
Pedro Sanchezek eta Iñigo Urkulluk esan dute beharrezkoa bada egingo dutela
Gabonetako plana gogortzeko prest daude agintariak. Pedro Sanchezek eta Iñigo Urkulluk esan dute beharrezkoa bada egingo dutela
Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchez Kongresuan mintzatu da gaur, eta adierazi du COVID-19 kasuen «ugaritzeak» jarraitzen badu zorroztu egingo dituztela Eguberritarako aurreratutako planaren irizpideak, eta horren berri emango diela autonomia erkidegoei. Autonomia erkidego gehienek onduak dituzte irizpide hori...
2020-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/191235/ela-europako-funtsei-uko-egin-behar-zaie-haiek-jasotzeko-baldintza-pentsioak-murriztea-bada.htm
Ekonomia
ELA: «Europako funtsei uko egin behar zaie, haiek jasotzeko baldintza pentsioak murriztea bada»
Gaur egungo baldintzetan Next Generation funtsek herrialdeei «murrizketak exijituko» dizkietela eta «eredu neoliberala» indartuko duela salatu du sindikatuak.
ELA: «Europako funtsei uko egin behar zaie, haiek jasotzeko baldintza pentsioak murriztea bada». Gaur egungo baldintzetan Next Generation funtsek herrialdeei «murrizketak exijituko» dizkietela eta «eredu neoliberala» indartuko duela salatu du sindikatuak.
ELAk euskal erakundeei Europako funtsei uko egiteko eskatu die «gizarte eskubideak murriztearen baldintzapean» badatoz. Sindikatuak nabarmendu du Europako Batasunak sustaturiko Next Generation funtsak jasotzeko erreformak egin behar direla, besteak beste, «pentsio sisteman, lan legedian eta merkatu batasunari buruzko a...
2020-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/191236/dibidenduak-bai-baina-neurrian.htm
Ekonomia
Dibidenduak bai, baina neurrian
EBZk kendu egin du bankuei irabaziak banatzeko debekua, baina %15 soilik eman ahal izango dute. Neurriak bete-betean eragingo die Kutxabanki eta haren hiru akziodunei: BBK, Kutxa eta Vital.
Dibidenduak bai, baina neurrian. EBZk kendu egin du bankuei irabaziak banatzeko debekua, baina %15 soilik eman ahal izango dute. Neurriak bete-betean eragingo die Kutxabanki eta haren hiru akziodunei: BBK, Kutxa eta Vital.
Beren gizarte ekintza finantzatzeko muga estuak edukiko dituzte hurrengo hilabeteetan ere BBK, Kutxa eta Vital banku fundazioek. Bankuen presioari men egin dio Europako Banku Zentralak, eta onartu du irabaziak banatzeko debekua kentzea. Baina eskua gutxi ireki du: zuhurtziaren izenean, 2019ko eta 2020ko irabazien %15 s...
2020-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/191237/eajk-bakarrik-defendatu-du-arabako-batzar-nagusietan-armentian-gasa-ustiatzen-segitzea.htm
Gizartea
EAJk bakarrik defendatu du Arabako Batzar Nagusietan Armentian gasa ustiatzen segitzea
EAJ bakarrik geratu da Arabako Batzar Nagusietan, PSE-EEk ere gasa ustiatzeari uzteko eskatu baitu, oposizioko gainerako talde guztiekin batera.
EAJk bakarrik defendatu du Arabako Batzar Nagusietan Armentian gasa ustiatzen segitzea. EAJ bakarrik geratu da Arabako Batzar Nagusietan, PSE-EEk ere gasa ustiatzeari uzteko eskatu baitu, oposizioko gainerako talde guztiekin batera.
Gasteizko Udalean eta Eusko Legebiltzarrean ez bezala, Arabako Batzar Nagusietan PSE-EE EAJtik aldendu da, eta Armentia II-n gasa ustiatzeko proiektua baztertu du. EH Bilduk eraman du egitasmoa batzar nagusietara, eta EAJ bakarrik geratu da Armentia zulatzeko defentsan. Kike Fernandez de Pinedok esan du EAJ hamarkadet...
2020-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/191238/next-euskadi-planaren-gardentasun-falta-salatu-du-oposizioak-beste-behin.htm
Ekonomia
Next Euskadi planaren gardentasun falta salatu du oposizioak, beste behin
Iñigo Urkullu ez da Legebiltzarrean izan, Europako funtsei buruz EH Bilduk eskatutako eztabaida monografikoan. Gobernuak eta gobernuko alderdiek «liskar mediatikoa» bilatzea leporatu diote oposizioari. Oraindik publikoa ez den proiektuen zerrenda abenduaren 29an onartu behar du Jaurlaritzak.
Next Euskadi planaren gardentasun falta salatu du oposizioak, beste behin. Iñigo Urkullu ez da Legebiltzarrean izan, Europako funtsei buruz EH Bilduk eskatutako eztabaida monografikoan. Gobernuak eta gobernuko alderdiek «liskar mediatikoa» bilatzea leporatu diote oposizioari. Oraindik publikoa ez den proiektuen zerrend...
EH Bilduk eskatuta Europako funtsei buruz Eusko Legebiltzarrean egiten ari den eztabaida monografikoan zaharrak dira berri, oraingoz. Hitza hartu duten guztiek azpimarratu dute zer garrantzitsuak izango diren funts horiek, eta guztiek aipatu dituzte «hurrengo belaunaldiak», «elkarlana» eta «elkarrizketa». Hortik aurre...
2020-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/191239/zortzi-lagun-atxilotu-dituzte-emakumeak-sexualki-esplotatzeko-sare-bat-osatzea-egotzita.htm
Gizartea
Zortzi lagun atxilotu dituzte emakumeak sexualki esplotatzeko sare bat osatzea egotzita
Tolosako, Beasaingo eta Bergarako bost etxebizitzatan zeuzkaten andreak; hamazazpi biktima identifikatu dituzte.
Zortzi lagun atxilotu dituzte emakumeak sexualki esplotatzeko sare bat osatzea egotzita. Tolosako, Beasaingo eta Bergarako bost etxebizitzatan zeuzkaten andreak; hamazazpi biktima identifikatu dituzte.
Espainiako Poliziak jakinarazi du joan den astean zortzi pertsona atxilotu zituela «Gipuzkoan emakumeak sexualki esplotatzeko sare bat osatzen zutelakoan; Tolosan, Beasainen eta Bergaran zeuzkaten etxebizitzetan prostituzioan aritzera behartzen zituzten andreak, «abusuzko baldintzetan». Hamazazpi biktima identifikatu d...
2020-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/191240/eguberrietako-bilkurak-ahal-dela-kanpoan-eta-maskarekin-egiteko-eskatu-du-omek.htm
Gizartea
Eguberrietako bilkurak ahal dela kanpoan eta maskarekin egiteko eskatu du OMEk
Birusaren transmisioa Europan «zabala eta indartsua» dela gogoratu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta 2021eko lehen aste eta hilabeteetan areagotzeko arriskuaz ohartarazi du.
Eguberrietako bilkurak ahal dela kanpoan eta maskarekin egiteko eskatu du OMEk. Birusaren transmisioa Europan «zabala eta indartsua» dela gogoratu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta 2021eko lehen aste eta hilabeteetan areagotzeko arriskuaz ohartarazi du.
Osasunaren Mundu Erakundearen Europako bulegoa kezkatuta dago kontinentearen zenbakiekin, eta aholku sorta bat eman du Eguberrietako jaiei begira. Ohartarazi duenez, etxe barruan elkartzea «bereziki arriskutsua» da, baita talde txikitan bada ere, hainbat etxebizitzatako jende gazte eta zaharra bildu daitekeelako, eta h...
2020-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/191241/ikastolek-uko-egin-diote-hezkuntza-proiektuak-administrazioen-esku-uzteari.htm
Gizartea
Ikastolek uko egin diote hezkuntza proiektuak administrazioen esku uzteari
Ikastolen Elkarteak azpimarratu du hezkuntza sistema propio bat nahi dutela, herri ekimenak ere lekua izango duen publikotasunaren definizio berri batekin. Horrela erantzun diote Euskal Eskola Publikoaz Harro topaguneak eskatutako publifikazioari.
Ikastolek uko egin diote hezkuntza proiektuak administrazioen esku uzteari. Ikastolen Elkarteak azpimarratu du hezkuntza sistema propio bat nahi dutela, herri ekimenak ere lekua izango duen publikotasunaren definizio berri batekin. Horrela erantzun diote Euskal Eskola Publikoaz Harro topaguneak eskatutako publifikazioa...
«Hezkuntza sistema propio bat nahi dugu, herri ekimenak ere lekua izango duen publikotasunaren definizio berri batekin, eta hori [hezkuntza] legean ikusi nahi dugu». Horrela erantzun dio Ikastolen Elkarteak Euskal Eskola Publikoaz Harro topaguneari, «beste publifikazio prozesu bat abiarazteko eskatu diotelako egungo Eu...
2020-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/191242/parisko-dei-auzitegiak-gibelera-bota-du-iratxe-sorzabalen-aurkako-euroagindua.htm
Politika
Parisko Dei Auzitegiak gibelera bota du Iratxe Sorzabalen aurkako euroagindua
Prokuradoreak sinesgarritasuna eman zien euskal presoak salatutako torturei, azaroan, eta epaileak uko egin dio Madrilek eskaturiko euroaginduari. Lehen aldia da Parisek tortura kasu batengatik euroagindu bat atzera botatzen duena.
Parisko Dei Auzitegiak gibelera bota du Iratxe Sorzabalen aurkako euroagindua. Prokuradoreak sinesgarritasuna eman zien euskal presoak salatutako torturei, azaroan, eta epaileak uko egin dio Madrilek eskaturiko euroaginduari. Lehen aldia da Parisek tortura kasu batengatik euroagindu bat atzera botatzen duena.
Parisko Dei Auzitegiak gibelera bota du Iratxe Sorzabal euskal presoaren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaturiko euroagindu bat: laugarrena. Euskal presoak Espainian jasandako torturak salatu zituen euroagindua aztertzeko auzi saioan, azaroaren 17an, eta prokuradoreak sinesgarritasuna eman zion Sorzabalen testi...
2020-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/191243/arrantza-kuotak-brexit-aren-negoziazioen-menpe.htm
Ekonomia
Arrantza kuotak, 'brexit'-aren negoziazioen menpe
Legatzarena %10 jaistea proposatu du Europako Batzordeak, baina Espainia eta Frantzia aurka azaldu dira. Besteetan aldaketarik ez dago ia.
Arrantza kuotak, 'brexit'-aren negoziazioen menpe. Legatzarena %10 jaistea proposatu du Europako Batzordeak, baina Espainia eta Frantzia aurka azaldu dira. Besteetan aldaketarik ez dago ia.
Abenduko Arrantza Ministroen Kontseilua urteko korapilatsuena izan ohi da, hurrengo urterako harrapaketa nagusien banaketa negoziatzen delako -atunarena beranduago adosten dute-. Egunotakoa, gainera, azken urteetako zailenetakoa izaten ari da, horrekin batera EBren eta Erresuma Batuaren arteko etorkizuneko harreman eko...
2020-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/191244/bateragunekoen-aldeko-mobilizaziora-deitu-dute-larunbaterako.htm
Politika
'Bateragunekoen' aldeko mobilizaziora deitu dute larunbaterako
Alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozial ugarik deitu dute protestara, larunbat eguerdirako, herri guztietan.
'Bateragunekoen' aldeko mobilizaziora deitu dute larunbaterako. Alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozial ugarik deitu dute protestara, larunbat eguerdirako, herri guztietan.
Espainiako Auzitegi Gorenak astelehenean erabaki zuen berriro egitea Bateragune auziko epaiketa, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi eta gero Arnaldo Otegik, Rafa Diezek, Sonia Jacintok, Miren Zabaletak eta Arkaitz Rodriguezek ez zutela epaiketa justurik izan. Erabaki horren harira, mobilizaziora deitu dute ald...
2020-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/191245/lsquocharlie-hebdorsquo-ren-epaiketan-30-urterainoko-espetxealdi-zigorrak-ezarri-dituzte.htm
Mundua
‘Charlie Hebdo’-ren epaiketan 30 urterainoko espetxealdi zigorrak ezarri dituzte
Epaileek ebatzi dute 2015eko urtarrilean aldizkari satirikoari eta Parisko supermerkatu bati eraso egin zietenen konplize izan zirela hamalau akusatuak.
‘Charlie Hebdo’-ren epaiketan 30 urterainoko espetxealdi zigorrak ezarri dituzte. Epaileek ebatzi dute 2015eko urtarrilean aldizkari satirikoari eta Parisko supermerkatu bati eraso egin zietenen konplize izan zirela hamalau akusatuak.
Prozesua mediatikoa eta zaila izan da, Frantzia laikotasunaz, adierazpen askatasunaz eta gobernuaren «separatismo islamistaren» kontrako lege proiektuaz eztabaidatzen ari zen bitartean egindakoa. Charlie Hebdo kazeta satirikoaren aurkako erasoen epaiketak berriz utzi ditu agerian gizarte baten zauriak, sistema baten hu...
2020-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/191246/sagardogileek-15-milioi-euro-galdu-dituzte-aurten.htm
Ekonomia
Sagardogileek 15 milioi euro galdu dituzte aurten
Euskal Sagardoa jatorri izeneko ekoizleek azaldu dutenez, ostalaritzari jarritako debekuen eragina oso handia izan da. Produkzioa era txikiagoa izan da: iazkoaren herena.
Sagardogileek 15 milioi euro galdu dituzte aurten. Euskal Sagardoa jatorri izeneko ekoizleek azaldu dutenez, ostalaritzari jarritako debekuen eragina oso handia izan da. Produkzioa era txikiagoa izan da: iazkoaren herena.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sagardogileek 1,1 milioi litro egin dituzte Euskal Sagardoa sor-markarekin aurten. Iazkoaren herena da hori. Horrez gain, sektoreak 15 milioi eurotik gorako galerekin amaituko du urtea, COVID-19aren ondorioz txotx garairik ezin izan dutelako egin eta ostalaritzari ezarritako murrizketengati...
2020-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/191248/adituak-neurriak-gogortzearen-alde.htm
Gizartea
​​​​​​​Adituak, neurriak gogortzearen alde
Miren Basaras, Rafael Bengoa eta Ignacio Lopez-Goñiren iritziak jaso ditu BERRIAk. Hirurak neurri «zorrotzagoen» aldekoak dira, hirugarren olatuari errazago aurre egin ahal izateko.
​​​​​​​Adituak, neurriak gogortzearen alde. Miren Basaras, Rafael Bengoa eta Ignacio Lopez-Goñiren iritziak jaso ditu BERRIAk. Hirurak neurri «zorrotzagoen» aldekoak dira, hirugarren olatuari errazago aurre egin ahal izateko.
Agintarien mezuek ongi islatzen dute izurriaren egoera kezkagarria dela, eta datozen asteotan hartzen diren neurrien araberakoa izango dela hirugarren olatuaren oldarraldiaren indarra. BERRIAk kontsultatu dituen adituek ere argi dute: hirugarren olatua etorri etorriko da, baina orain neurriak arintzen badira, askoz ere...
2020-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/191249/eguberrietarako-neurriak-gogortzeko-baimena-eman-die-madrilek-erkidegoei.htm
Gizartea
Eguberrietarako neurriak gogortzeko baimena eman die Madrilek erkidegoei
Orain arte iragarritako neurriak zorroztea «aukera bat» dela esan du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ere
Eguberrietarako neurriak gogortzeko baimena eman die Madrilek erkidegoei. Orain arte iragarritako neurriak zorroztea «aukera bat» dela esan du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ere
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko buruak bilera egin du erkidegoetako presidenteekin, Gabonetarako planaren inguruan hitz egiteko. Plana bere horretan gordetzea erabaki dute, baina erkidegoek aukera edukiko dute neurriak gogortzeko, tokian tokiko egoera epidemiologikoaren arabera. Sanchezek eta Iñigo Urkullu Eusko Ja...
2020-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/191250/brexit-erako-akordioa-gertuago-dagoela-esan-du-europako-batzordeak.htm
Ekonomia
‘Brexit’-erako akordioa gertuago dagoela esan du Europako Batzordeak
Desadostasunetako bat gainditu dutela iragarri du Von der Leyenek, baina onartu du urrun daudela arrantzan. Londres, ez dago hain baikor
‘Brexit’-erako akordioa gertuago dagoela esan du Europako Batzordeak. Desadostasunetako bat gainditu dutela iragarri du Von der Leyenek, baina onartu du urrun daudela arrantzan. Londres, ez dago hain baikor
Brexit-ari buruzko akordio baten inguruko hotsak bolumena hartzen ari dira. Akordioa egon badagoela iragartzera iritsi ziren sare sozialetako mezu batzuk, baina berehala ukatu zituzten beste iturri batzuek. Edonola ere, akordio baterako giroa berotu du Ursula von der Leyen Europako Batzordeko lehendakariak berak, esan ...
2020-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/191251/realak-galdu-egin-du-bartzelonaren-zelaian-eta-madarikazioak-iraun-egiten-dio.htm
Kirola
Realak galdu egin du Bartzelonaren zelaian, eta madarikazioak iraun egiten dio
Porrotarekin, hiru hamarkada osatu ditu Camp Noun irabazi gabe. Lehen zatian nagusi izan dira etxekoak; bigarrenean estutu egin dute txuri-urdinek. Adnan Januzajek min hartu du.
Realak galdu egin du Bartzelonaren zelaian, eta madarikazioak iraun egiten dio. Porrotarekin, hiru hamarkada osatu ditu Camp Noun irabazi gabe. Lehen zatian nagusi izan dira etxekoak; bigarrenean estutu egin dute txuri-urdinek. Adnan Januzajek min hartu du.
Badira leku batzuk madarikatuak direnak. Halako tokietan gozatu gutxi izaten da. Horixe gertatzen zaio Realari Camp Noun: donostiarrek 30 denboraldi egin dituzte Bartzelonari bere etxean irabazi gabe, eta hala izango da beste sasoi batez. Gaur aurretik jarri da, eta amaieran estutu du, baina kale. Ohitura lege bihurtu ...
2020-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/191275/zubietako-erraustegiak-ez-dauka-jaurlaritzaren-baimenik-argindarra-sareratzeko.htm
Gizartea
Zubietako erraustegiak ez dauka Jaurlaritzaren baimenik argindarra sareratzeko
GuraSOSek argitaratutako Jaurlaritzaren zenbait agirik agerian utzi dute Zubietako erraustegia baimenik gabe ari dela funtzionatzen. Gaur Jose Ignacio Asensiok agerraldia egin behar du Batzar Nagusietan, gaiaz hitz egiteko.
Zubietako erraustegiak ez dauka Jaurlaritzaren baimenik argindarra sareratzeko. GuraSOSek argitaratutako Jaurlaritzaren zenbait agirik agerian utzi dute Zubietako erraustegia baimenik gabe ari dela funtzionatzen. Gaur Jose Ignacio Asensiok agerraldia egin behar du Batzar Nagusietan, gaiaz hitz egiteko.
Abenduaren 1ean sinatutako agiri baten bidez, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak Ekondakin enpresari —Zubietako erraustegiko kudeatzailea— jakinarazi zion ezin zuela instalazioa inskribatu ekoizpen elektrikoko administrazio erregistroan, gaur egun erabiltzen duen sorkuntza instalazioa (hiru itsas transformadorek osat...
2020-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/191276/legatzaren-kuota-5-murriztu-dute-eta-antxoarena-35-handitu.htm
Ekonomia
Legatzaren kuota %5 murriztu dute, eta antxoarena %3,5 handitu
'Brexit'-aren eraginpeko espezieen harrapaketen zenbatekoak iazkoak bezalakoak izango dira 2021eko lehen hiruhilekoan.
Legatzaren kuota %5 murriztu dute, eta antxoarena %3,5 handitu. 'Brexit'-aren eraginpeko espezieen harrapaketen zenbatekoak iazkoak bezalakoak izango dira 2021eko lehen hiruhilekoan.
Akordioa egon zein ez, Brexit-ak baldintzatuko ditu datorren urteko harreman komertzialak sektore guztietan, eta, nola ez, baita arrantzarenean ere. Hori hala, Batasuneko estatu kidetako arrantza ministroek aste honetan egin dituzten negoziazioetako bileretan mamu hori ere egon da eserita. Hara joandakoek 2021eko harra...
2020-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/191277/herritarren-425ek-euskal-estatuaren-alde-bozkatuko-lukete-erreferendum-adostu-batean.htm
Politika
Herritarren %42,5ek euskal estatuaren alde bozkatuko lukete erreferendum adostu batean
Telesforo Monzon eLaborategiak eta Parte Hartuz EHUko ikerketa taldeak Naziometroa aurkeztu dute: burujabetzari buruzko barometro bat da, eta segida izango du datozen urteetan.
Herritarren %42,5ek euskal estatuaren alde bozkatuko lukete erreferendum adostu batean. Telesforo Monzon eLaborategiak eta Parte Hartuz EHUko ikerketa taldeak Naziometroa aurkeztu dute: burujabetzari buruzko barometro bat da, eta segida izango du datozen urteetan.
Zer iritzi dute euskal herritarrek Espainiarekiko eta Frantziarekiko independentziaren inguruan? Eta euskal estatu bat sortzeko aukeraren inguruan? Zer aldagaik eragiten dute iritzi horretan? Era berean, zenbateraino daude pozik egungo estatus politikoarekin, eta zenbatek nahi lukete etorkizun politikoa erreferendum bi...
2020-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/191278/behargin-bat-hil-da-saratxoko-saihesbideko-lanetan.htm
Ekonomia
Behargin bat hil da Saratxoko saihesbideko lanetan
Atzo gertatu zen istripua. Gainera erori zitzaion gaineko pasabide baten kofratuaren zati bat.
Behargin bat hil da Saratxoko saihesbideko lanetan. Atzo gertatu zen istripua. Gainera erori zitzaion gaineko pasabide baten kofratuaren zati bat.
Saratxoko (Araba) saihesbidean lanean ari zela gertatu da istripua: gaineko pasabide baten kofratua desmuntatzen ari zirela, egitura metalikoaren zati gainera erori zaio. Osalanen arabera, atzo goizean gertatu zen ezbeharra. 31 urteko langilea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera, baina arratsaldean hil zen...
2020-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/191279/krisiak-gutxienez-bi-urte-iraungo-duela-uste-dute-enpresari-gehienek.htm
Ekonomia
Krisiak gutxienez bi urte iraungo duela uste dute enpresari gehienek
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako merkataritza ganberen inkestaren arabera, enpresarien %56k uste dute koronabirusak eragindako krisi ekonomikoak 2021. urtean ere indarrez jarraituko duela
Krisiak gutxienez bi urte iraungo duela uste dute enpresari gehienek. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako merkataritza ganberen inkestaren arabera, enpresarien %56k uste dute koronabirusak eragindako krisi ekonomikoak 2021. urtean ere indarrez jarraituko duela
Bigarren olatuaren larritasunak areagotu egin du euskal enpresarien kezka ekonomiaren susperraldiaren inguruan. Erdiek baino gehiagok (%55,6) uste dute bi urtez luzatuko dela krisia, bi urtez behintzat. Azaroaren 18tik 30era 2.081 enpresariren artean egindako inkestaren emaitza jakinarazi dute gaur Arabako, Bizkaiko et...
2020-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/191280/naziometroa-burujabetzaren-barometroa.htm
Naziometroa: burujabetzaren barometroa
Naziometroa: burujabetzaren barometroa.
Telesforo Monzon Laborategiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz ikerketa taldeak osatu dute Naziometroa, zio batek bultzatuta: “Euskal Herri mailan burujabetza eta independentzia asmoek politikaren erdian jarraitzen badute ere, ez dago oso argi burujabetza, autogobernua, independentzia eta horiek zeharkat...
2020-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/191281/gorenaren-ustez-epaia-bertan-behera-uzteak-ez-dakar-absoluzioa.htm
Politika
Gorenaren ustez, epaia bertan behera uzteak ez dakar absoluzioa
Bigarren aretoak arrazoitu du Auzitegi Nazionalaren sententzia indargabetzearen «ondorioa» izan beharko litzatekeela beste epaiketa bat egitea. «Eskubidea» dute defentsak eta akusazioek
Gorenaren ustez, epaia bertan behera uzteak ez dakar absoluzioa. Bigarren aretoak arrazoitu du Auzitegi Nazionalaren sententzia indargabetzearen «ondorioa» izan beharko litzatekeela beste epaiketa bat egitea. «Eskubidea» dute defentsak eta akusazioek
Bateragune auziko bost auzipetuak atzera epaitzea «derrigorrezkoa» da, Espainiako Auzitegi Gorenaren ustez. Bigarren aretoko hamasei epaileek argudiatu dute, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 2018ko azaroan ebatzi zuela auzipetuek ez zutela epaiketa justu bat eduki, Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epailea ez zela...
2020-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/191282/elak-bi-greba-egunetara-deitu-ditu-jangeletako-eta-eskola-garraioko-langileak.htm
Gizartea
ELAk bi greba egunetara deitu ditu jangeletako eta eskola garraioko langileak
Urtarrilaren 27rako eta 28rako deitu ditu grebara. Eskatzen dutena bete ezean, ez dute baztertzen deialdi gehiago egitea. LABek, berriz, mobilizatzeko prest dagoela esan du, «irakaskuntza publikoko langile guztien lan baldintzak hobetzeko».
ELAk bi greba egunetara deitu ditu jangeletako eta eskola garraioko langileak. Urtarrilaren 27rako eta 28rako deitu ditu grebara. Eskatzen dutena bete ezean, ez dute baztertzen deialdi gehiago egitea. LABek, berriz, mobilizatzeko prest dagoela esan du, «irakaskuntza publikoko langile guztien lan baldintzak hobetzeko».
Ikasturte hasiera mugitua izaten ari da hezkuntzako langileen artean, eta ELAk beste bi egunetarako grebara deitu berri ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetako jangeletako eta garraioko langileak: urtarrilaren 27an eta 28an egingo dute greba. Eta ohartarazpen bat egin dute: eskatutako erabakiak eta neurria...
2020-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/191283/hegoaldean-atzemandako-positiboen-ehunekoa-36ra-apaldu-da.htm
Gizartea
Hegoaldean atzemandako positiboen ehunekoa %3,6ra apaldu da
Beste 520 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, bezperan baino 155 gutxiago. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, hiruretan apaldu da detektatutako positiboen kopurua; ez, ordea, Nafarroan. Azken hogei egunetako daturik makurrena erregistratu dute foru erkidegoan.
Hegoaldean atzemandako positiboen ehunekoa %3,6ra apaldu da. Beste 520 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, bezperan baino 155 gutxiago. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, hiruretan apaldu da detektatutako positiboen kopurua; ez, ordea, Nafarroan. Azken hogei egunetako daturik makurrena erregistratu dute foru erkideg...
Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, apaltzera egin du kutsatuen kurbak Hegoaldean. Birusa detektatzeko 14.402 proba egin ziren atzo, eta 520 COVID-19 kasu atzeman dituzte; hau da, bezperan baino 155 gutxiago. Gainera, nabarmen txikitu da positiboen ehunekoa: %3,6koa izan da atzo Hegoaldean e...
2020-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/191284/hilaren-27an-hasiko-da-txertaketa-europako-batasunean.htm
Gizartea
Hilaren 27an hasiko da txertaketa Europako Batasunean
Datorren astelehenean Europako Botiken Agentziak txertoaren aldeko erabakia hartzea espero da, eta prozesua lehenbailehen abiatzea
Hilaren 27an hasiko da txertaketa Europako Batasunean. Datorren astelehenean Europako Botiken Agentziak txertoaren aldeko erabakia hartzea espero da, eta prozesua lehenbailehen abiatzea
«Europaren garaia da», azaldu du gaur sare sozialen bidez Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak: "Hilaren 27an, 28an eta 29an hasiko da txertaketa". Hain zuzen ere, hilaren 21ean dira egitekoak Pfizer eta Biontech konpainiek COVID-19aren aurka garatu duten txertoari onespena emateko bilera, Europako Bot...
2020-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/191285/emaztea-mailukadaz-hiltzeagatik-21-urteko-zigorra-jarri-diote-gizonezko-bati.htm
Gizartea
Emaztea mailukadaz hiltzeagatik 21 urteko zigorra jarri diote gizonezko bati
Arabako Probintzia Auzitegiak 21 urteko kartzela zigorra ezarri dio 2017an Lantaronen (Araba) emaztea hil zuen gizonezkoari. Maltzurkeriaz aritzea ere egotzi diote, andrea lurrean zegoela oraindik ere jotzen segitzeagatik.
Emaztea mailukadaz hiltzeagatik 21 urteko zigorra jarri diote gizonezko bati. Arabako Probintzia Auzitegiak 21 urteko kartzela zigorra ezarri dio 2017an Lantaronen (Araba) emaztea hil zuen gizonezkoari. Maltzurkeriaz aritzea ere egotzi diote, andrea lurrean zegoela oraindik ere jotzen segitzeagatik.
Joan den astean amaitu zen 2017an Lantaronen (Araba) emaztea hil zuen gizonezkoaren aurkako epaiketa, eta zinpeko epaimahaiak deliberatu zuen erruduna zela erasotzailea. Hilketa leporatu diote, astungarriekin eta maltzurkeriarekin. Horregatik, 21 urteko espetxe zigorra ezarri dio orain Arabako Probintzia Auzitegiak. S...
2020-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/191286/macronek-positibo-eman-du-koronabirusean.htm
Mundua
Macronek positibo eman du koronabirusean
Zazpi egunez bakartuko da Frantziako presidentea. Jean Castex lehen ministroa eta Pedro Sanchez Espainiako presidentea ere bakartu egin dira, Macronekin kontaktuan izan direlako.
Macronek positibo eman du koronabirusean. Zazpi egunez bakartuko da Frantziako presidentea. Jean Castex lehen ministroa eta Pedro Sanchez Espainiako presidentea ere bakartu egin dira, Macronekin kontaktuan izan direlako.
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak positibo eman du PCR proban, Eliseo jauregiko iturriek ohar batean jakinarazi dutenez. Zazpi egunez bakartuta egongo da Macron, eta telematikoki erantzungo die dituen topaketei, oharraren arabera, baina aitortu dute agendan moldaketak egin beharko dituztela. Presidentetzako iturr...