Unnamed: 0 int64 0 3.01M | text stringlengths 77 45.5k |
|---|---|
12,500 | Kaixo zure lagunak ibilbide interesgarri hau topatu du Regato vuelta campo tiro httpseuwikiloccomibilbidecarreraregatovueltacampotiro Ondo izan Wikiloc Munduko GPS ibilbide eta interesguneak |
12,501 | Kaixo zure lagunak ibilbide interesgarri hau topatu du Paseo dese huetos por gr httpseuwikiloccomibilbidesenderismopaseodesehuetosporgr Ondo izan Wikiloc Munduko GPS ibilbide eta interesguneak |
12,502 | Kaixo zure lagunak ibilbide interesgarri hau topatu du Ruta en burros Urbasa httpseuwikiloccomibilbideacaballorutaenburrosxurbasa Ondo izan Wikiloc Munduko GPS ibilbide eta interesguneak |
12,503 | Kaixo zure lagunak ibilbide interesgarri hau topatu du ruta de los acantilados jaizkibel hondarribia httpseuwikiloccomibilbidesenderismorutadelosacantiladosjaizkibelhondarribia Ondo izan Wikiloc Munduko GPS ibilbide eta interesguneak |
12,504 | Loseyk Galileo Galilei pertsonaia historikoa baliatu zuen beste behin ere desberdina denarekiko intransigentziaz eta boterearen mekanismo zapaltzaileez hausnartzeko Bertolt Brecht dramagilearen testu baten egokitzapen honetan paper nagusian antzezpen bikaina egin zuen Topol Fiddler on the Roof aktore eta abeslariak |
12,505 | Kaixo zure lagunak ibilbide interesgarri hau topatu du Urkiola zabalandi Urkiola httpseuwikiloccomibilbidemendilasterketakurkiolazabalandiurkiola Ondo izan Wikiloc Munduko GPS ibilbide eta interesguneak |
12,506 | Kaixo kaixo Erguineko gazte txokoan ekintzak ez dira gelditzen nahiz ta eguraldi kaxkarra egin Baina eguraldi eguzkitsuarekin kanpo espazioa erabiltzea gustatzen zaigu Iturripera dexentetan joaten gara kirol desberdinetan jolastera saski futbola frontenisa Gainera Musakolako Gazte Txokoarekin bat Usakora irteera egin J... |
12,507 | Kaixoooo Udaberriko oporren aurreko asteburuak aprobetxatu nahian hainbat gauza inditxugu erdigunian Bizkotxuak eta horma margoketa Azpixan ditxuzue argazki batzuk Datorren asteburua ta gero udaberriko ekintza bereziak izango ditxugu erdigunian ANIMAUUU |
12,508 | Ieeepaa Dakitzuenez erdigunian beti topera ibiltzen gare ta azken asteburuan be holaxe izan da rako txapak itxen aritu ginen gure neska gaztiekin egunian bertan danok txapak jarrita kalera urteteko Hortaz gain zirko moduko bat eraiki ginun Monterronen slacklineakin eguraldi ona Jarraitu irakurtzen |
12,509 | Kaixooo danoiii Ez da ezer falta Emakumeen Eguna heltzeko ta komentau izan dogun bezala batzordiakin topera gabitz asanbladak itxen eta gure gauzatxuak prestatzen Eta ez hori bakarrik pasan dan zapatuan autodefentsa feminista tailerra izan ginun Emaguneko lagunen eskutik ta primeran Jarraitu irakurtzen |
12,510 | Kaixo kaixooo Aurreko zapatuan Valdezcarayera jun ginen egun pasa eskiatzera eta snow itxera Goizian goiz Arrasate eta Atxabaltakuak batu ginen eta harutza jun ginen ta atzaldeko bostetan buelta ingendun Egun ederra izan zan |
12,511 | Egun on gaur erakusten dautzuetan orri hau Entreartistes aldizkarian argitaratua izan zen Paper gutti ta saltsa frango Gustukoa izanen duzuelakoan pasa asteburu on |
12,512 | Goomegle du Chatroulette onena eta Omegle Pitimbu alternatiba da Have fun mundu osoko ausaz Free chat eta bertan honako gauzak egin dezakezu |
12,513 | Gipuzkoako merkataritzagune bateko dendako ilaran nago aurrean bi erosle ditudala denok geure produktuak eskuetan ordaintzeko zain Lehena euskaraz zuzendu zaio saltzaileari Arratsalde on Buenas tardes saltzaileak Halako jarreren aurrean garbi |
12,514 | Urrun ikusten dugu ko urtarrila webgunearen ideia benetan mamitzen hasi zen garaia Ez zen asmo berria inondik inora ere ez baina ezin inoiz hari heldu Txostena idazten hasi eta bideragarri ikusi genuen arte Ilusiotik bizi izan dugu proiektua gure |
12,515 | Hurrengo asteartean Errenterian kokatutako auzokonposta egiteko guneetara hileroko jarraipenbisitak egingo ditu Udalak Lan horiek Errenteriako Udalak duela urte abian jarritako konpostajeprogramaren baitan kokatzen dira eta bertan parte hartzen duten herritarrei dela auzokonposta egiten nola etxeko konposta egiten zabo... |
12,516 | Lan honi esker zabalagoa izango da Finantza Ekonomia eta Kontabilitatearen arlo garrantzitsuan euskaraz idatzita dauden oinarrizko kontsultaeskuliburuen eskaintza Zorionez gaur egun asko dira arlo horri datxezkion irakasgaiak euskaraz ikasten ari direnak eta beraz asko izango dira bere prestakuntzaaldian hain Iaguntza ... |
12,517 | Goomegle du Chatroulette onena eta Omegle Adelaide alternatiba da Have fun mundu osoko ausaz Free chat eta bertan honako gauzak egin dezakezu |
12,518 | Gure ondorengoei Hernani duin bat utzi nahi diegu Horretarako gure herri proiektuak jasangarria izan behar du Gure etxeetan saltokietan ikastetxeetan sortzen ditugun hondakinak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzen saiatzen gara ingurumena zaintzeko ekintzak egin eta sentsibilizazioa lantzen ditugu ingurumenean era... |
12,519 | Gaurkoan Salte da neu Gorbeiara joan gara eskiekin Lanbreabetik urteten gara eta eskiak kotxea izten dogun leku bertan ipintzen doguz Eski egun ederra izen da Hemen joatzuez argazki batzuk |
12,520 | Goomegle du Chatroulette onena eta Omegle Cowra Creek alternatiba da Have fun mundu osoko ausaz Free chat eta bertan honako gauzak egin dezakezu |
12,521 | Nafartarren arteko harremanak nola azkartu mugaren gainetik aztertzeko debate interesgarria burutu zuten an Baigorriko Bil etxea gelan Mugaz alde bateko eta besteko hautetsiek erakutsi dute harreman horiek azkartzeko beharra eta nahikeria Jojo Bidart kazetariak du mahaingurua animatu |
12,522 | Post hau gorkaazk Hizkuntza Informazioak Internet Pedagogia Zientzia atalean eta didaktika irakaskuntza Pedagogia wiki zientziaberri laburpen hitzekin publikatua izan da Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra |
12,523 | Kaixo zure lagunak ibilbide interesgarri hau topatu du Gasteiz Vitoria Pa Vasco Espa httpseuwikiloccomibilbidesenderismogasteizvitoriapaisvascoespana Ondo izan Wikiloc Munduko GPS ibilbide eta interesguneak |
12,524 | Bada eleiz kantu ezagun bat berariaz Aste Santuan eta lehenago gure herrietan egiten ziran Garizuma aldiko misinoetan sarri kantetan zana hasierako berbak honeek dituana Erdu pekataria erdu eleizara Horren ahapaldietariko batek hau dino Ez egon pekatuan ez egon luzaro damu IZAN EZ DAIZUN alperrikan gero |
12,525 | Damu izan beharbada lehenago damu eun edun aditz lokuzinoa dogu aditz konposatua damu izen mugagabeaz eta izan edun aditz guztirakoaz eregia Eredu honetako aditz multzo asko ditugu euskeraz batzuk guztiz ezagunak eta ugariak zaharrak izateaz ostean behar izan ahal izan gura izan edo nahi izan Beste batzuk modernoagotza... |
12,526 | Honetariko aditz multzoez aurreko idatzi bitan jardun genduan lotsa izan eredukoez eta zor izan eredukoez hau da izan iragangaitzaz eta izan edun iragankorraz eregitakoez Oraingoan aditz multzook laguntzaile aoristoaz jokatzen ditugunean daben portakizunaz gogoeta egin nahi dogu labur baino ez bada be |
12,527 | Geroko edo gertakizuneko aspektua adierazoteko aukera bi dira batzuetan izango tartekatzen da baina beste askotan gehienetan esan leiteke ko atzizkia zuzenean izenkiari eranstea nahiko izango da |
12,528 | Baina hizkuntzaren pragmatikara etorrita teoria horregaz beti bat ez datozan joerak badirala autortu beharra dago Jo daigun erruki izan aditz multzoa erruki izan daigun litzateke teoria mailan gomendagarriena Halanda be izan bagako aditz perifrasiak behin eta barriro azaltzen jakuz gure tradizinoan Erruki zakiguz errez... |
12,529 | Eta herri literaturan be eredu beronegaz izan barik eregitako aditz perifrasiak ez dira falta Txanton Piperriren herri kantu ezagunaren lehen ahapaldia lekuko Txanton Piperri hemen dago limosna on bat baleuko Kantau bihar dot baldin ahal badot neure sabelen gosea erruki dedin jentia Txanton Piperri |
12,530 | Eta gure literaturara jo ezkero beste horrenbeste Jaungoikoak erruki ditzala gaxo oek Gregorio Arrue Erruki zazute alkar Mendaro Txirristaka Jainkoak erruki beza Erin gaxoa Lizardi |
12,531 | Hobe izan zabal dabilen aditz lokuzinoa dogu Izan barik eregia da ondoko errefrau hau Zeuk bazeunka hoba zeunke Mogel Eredu berekoak ditugu Hobe balitz egingo neuke Hoba genduke holan balitz Baina nekez eregiko genduke hobe dadin hobe daiteke hobe bedi ereduko aditz perifrasirik ezpada hobe izan dadin hobe izan daiteke... |
12,532 | Egia da adizki trinkoak perpaus nagusian darabilguzanean gehienetan edo sarriroen une horretan berean jazoten diran prozesu edo ekintzak adierazoteko ohi darabilguzala Olgetan dabil Geldi dago Hor dator Etxera daroa Suertea dauka Hemen dakardaz |
12,533 | Eta egia da halaber adizki trinkoak indarrean dabezan aditzek euren egitura perifrastikoaz adierazoten dabela orohar prozesu habitual edo ohikoa Hemen egoten da Hona etorten da Kanpora joaten da Txantxetan ibilten da Gose izaten gara Borondatea eukiten dau Pisu astunak eroaten ditu |
12,534 | Baina adizki trinkoak aspektuaren aldetik momentuko aspektu puntukariaz gainera eremu zabalagoa hartzeko gai dira erabilgune edo testuinguruaren arabera Eta horren adigarri garbia daukagu maiztasuna edo ohikoa dan prozesua adierazoteko aditz egituraz aparte beste markaren bat lagun danean esaldi barruan ohikotasun hori... |
12,535 | Baina auzi puntua beste hau da ohi maiztasun aspektuaren adierazle izanik zelan buztartzen da dabil adizkiagaz berez aspektu puntukaria euki beharrekoa gramatika joera nagusien arabera Baina hizkuntzaren erabilera errealean ohi dabilz eta ibili ohi dira ekialdeko sisteman ibiltzen ohi dira biak dira emaitza naturalaz l... |
12,536 | Zer esan gura dau horrek Dakar adizki trinkoa aspektuaren aldetik testuinguru horretan puntukariezpuntukari aurkaritza kontuan neutroa dala markatubakoa Aditz egitura horretan ohi hitz modalak markatzen dau aspektu habituala adizki trinkoa bere horretan gelditzen dala Gramatika lege zaharrak ez gaitu behartzen hor daka... |
12,537 | Beti adberbioagaz normala da adizki trinkoen erabilera Adibide batzuk Beti dauka zeresana Beti dabil txantxetan Beti dator berandu eskolara Mutiko hori beti dago gurean sartuta Iraganeko adizkiaz Beti egoan zelataka Beti ebilzan zirika Esangura aldetik beti adberbioak jarraiko denporea adierazoten dau gehiago aldiro ed... |
12,538 | Baina ten atzizkidun aditz perifrastikoaz be berezberez jalgiten jakuzan esaldiak dira Beti egoten da geuri itxaroten Beti ekarten dau sariren bat umearentzat Beti eroaten dau semea Santi Mamiko futbol zelaira Egitura bien arteko diferentziarik egotekotan ohiko prozesuaren enfatizazioan egon daiteke egoten da ibilten d... |
12,539 | Halanda be nagusi eta ugariena aditz konposatuagazko egitura dala esango genduke Morroi hori sarri etorten da gurera Eguneroegunero joaten da gaueskoletara Ahal dauen guztietan eroaten deutso amari oparitxoa |
12,540 | Hainbat aditz dira sasoi baten adizki trinkoak ezagutu eta onartu izan dabenak baina hiztunen ahomihinean usadioa galdu dabenak Gure arteko ezagunenak ikusi entzun eta ezagutu dira Hor dakustaz amaalabak honantz etorten esatea normala zan lehenago gure artean momentuko ikustea aditzen emoteko Baina behin dakustaz galdu... |
12,541 | Euskera idatziaren erabilerari buruzko estilo liburu baten oraintsu irakurri dogu aholku bat harekiko gutxiago eta harenganako gehiago Eta horrek zer pentsau emon deusku halan ete dan eta halan komeni dan |
12,542 | ibarroren beste eredu pare bat eskeiniko ditugu persona biren arteko hartuemona edo lokarria adierazoteko balioaz erabiliak Bata Jarraitu egizuz gaur bere nigazko ardura alegi ezkoak Bestea idazle honen Eskuliburuatik jasoa eko argitaralditik zeinetan Mateoren eskuaren ikutua nabaria dan Ezkondua bazara emen gogora ei... |
12,543 | Pertsonaizenakaz erabiliak eta askoz oraintsuagokoak dira ondoko pasarteok Lino Akesoloren luma bardinbakoak isuriak Iztuetagazko eztabaida edo erremuzkadatxoa geroago dator hamabi edo hamahiru urte geroago IG Azkue bere Hiztegi andia ateraten Frantzialdean zala jazo zan Aranaren heriotzea eta Aranazale ez zan arren Hi... |
12,544 | Mugatzaileaz nominalizaturik dirau beharbada biziroen atzizki bikotx honek agazko mugatzaileaz agazkoa bihurtzen dala Eta hiztunen ezpanetan askoz sarriago entzuten da personaizenordain eta erakusleei dautsela izen arruntei baino Hau joera bat da gehiago eta ez gramatika eskakizuna Atzizkiaren erabilgunea murrizten doa... |
12,545 | Izen bereziakaz be personaizenakaz maiztasun handiagoz erabilia dirudi izen arruntakaz baino Azkuek Latsibi elabarrian dakarzan biok esaterako Aintzat eta ontzat hartu eutsezan osabalobak bere burutasun ta asmoak ez horregaitino Pedro Vi asegazkoa Zu han zaran bitartean nik neure adiskide Ortiz de Trevi ogazkoa egingo ... |
12,546 | Amaiera emoteko idatzi honi eta agazkoa atzizkiak gaurdaino erakutsi dauen bizitasuna erakusteko zer hobarik herrijakintza barrutiko esaera bat hona ekartea baino Arratia aldean edo entzuniko esaera bat dogu ezkontza moten kontura urlia batek emoniko epaia Edadeko lekuko baten esanean hiru ezkontza mota ei dagoz Gaztea... |
12,547 | Berez ez dinogu gauza bera renera edo rengana esan Albertogana edo Albertorengana goazala dinogunean beragaz pertsona horregaz egotera goaz hau edonon egonda be Albertorenera goazala dinogunean haren etxera goazalakoa jatorku burura |
12,548 | Toponimian apur bat azterka egitea nahikoa da gure inguruan zenbat etxeizen ditugun ena atzizkia dabenak euren izendapen jasoan baina hiztunon ezpanetan ene bihurtu diranak mende bat edo bi lehenagotik behintzat AbadenaAbadene SakristauenaSakritauene PerurenaPeruene MatienaMatiene DendarienaDendariene izen batzuetan pe... |
12,549 | Bizkaiko erdi eta sartaldeko inguruetan berariaz genitiboatzizki izoztua ena izan da erabilieren puruz ene bihurtu dana Izan be etxeizenok ez ditugu gitxi baino ez dira erabilten etxeak ze izen dauen jakiteko Martin baten etxea Martinena dala jakiteko eta bai ostera urlia non bizi dan edo nora doan edo nondik datorren ... |
12,550 | Nafarroa aldean eredu bereko izenen ondoren arena izen arruntakaz eta rena izen bereziakaz finkatu dira nagusiro Halantxe ArginARENA ArotzARENA Eta horretatik eratorria da renea lekudenpora kasuetatik finkatu dan aldaera ErrandoNEA |
12,551 | Atzizki horren bidez en edutegenitiboa mugatzaileaz lagundurik etxejabe izan danaren izena sarrienetan aspaldiko jabea gaur bertan bizi diranak be zein izan zan ez dakiena aitatzen da eta ena atzizkiorrek urlia horren etxea dala identifikatzen dau Eredu honetako etxeizenetan atzizki izoztua da baina esangureak berean d... |
12,552 | Maiztasun handiko erabilerea dau pertsonaizenordain pluralakaz gurean zuenean eta erakusle pluralakaz hareenean horreenean honeenean Plurala erabili izan da eta erabilten da hain zuzen etxea etxekoena etxeko guztiena dalako pentsaerea dagoalako euskal hiztunon gogoan |
12,553 | Gurean ez da pasetan beste etxe batzuetan pasetan dana gure etxean aitzen emoten da Zuenean aspaldi egon barik nago Joan beharko dot halakoren baten zuenean eta zuenera zuek bizi zareen etxeagaz lotuta dagoz |
12,554 | Gurekorik ikusi dozu inor hiletan Ez zuenekorik ez dot pentsetan inor egon danik Gurekoa eta zuenekoa gure etxekoaren eta zuen etxekoaren adierazle dira |
12,555 | Amamarenera bialdu eban amak Txanogorritxo Aititarenean orain ez da inor bizi bera pasa dan urtean hil zan eta Izekoarenetik nator mandatu bat egiten joan beharra euki dot eta Gure lehengusinearenean Gabonetan hondino be intxaursaltzea egiten dabe |
12,556 | Sistema hau orokorra dogu gure euskal sistema barruan eta pertsonei jagoken edozein izenegaz joateko arazorik ez dago berez baldin urlia horren etxe egoitza bulego edo egontoki bat badakar Medikuarenetik datorrela esan lei batek edo medikuarenean egon dala edota medikuarenera doala |
12,557 | Lehia antzekoa sortu da euskal erabileran enera eta aganaengana marken artean Psikologoanera doala dinoanak ondo baten esan dauela esango genduke baina psikologoagana entzuten da beharbada gehiago Biak dira zuzentzat jotekoak gure eretxian Bien arteko esangura muga non dagoan esaten ez dago beti erraz ostera |
12,558 | Txorierri aldean behin baino sarriago entzun dot honako errezitadua Ai ene ai ene hagineko mi medikuai Ai ene ai ene bidxotzeko mi nobidxua Euskera landuan bata medikuagana da eta bestea nobioagana Bardin esan leiteke nobieagana |
12,559 | Pertsonen arteko hartuemona nagusi izaten da gehienetan eta horrelakoetan gana gandik dira ohikoenak zuzendariagana idazkariagana langileengana darabilguz ohituraz Baina pertsona bat bizi dan etxera edo lan edo jardueraegoitza dauen lekua bada adierazo gura dana gomendagarriago ikusten dogu enean enera enetik eta eneko... |
12,560 | Leku edo espazio eremutik hur erabilirik ikusi ditut ostera honetarikoak MogelENEAN berba hori ez da agiri Edo AxularrENETIK jasoriko hitza da hau Edo Bihur gaitezan barriro LeizarragaRENERA Edutegenitibodun marken ostean ulertzen ditugunak idazleon testuak idatziak dira Baina ulergarri gertatzen dira guztiz |
12,561 | Eta denpora eremura zergaitik ez erakarri enean eneko ereduko atzizkiakEzinezkoak ete dira era honetako segidak MichelangeloRENETIK ArcinboldoRENERA eredua ez al dogu zilegitzat jo beharko |
12,562 | Izen arruntak sintaxi funtzino berean dagozanak juntaduraz alkartzen ditugunean eta halako izen kate bat sortu edo bide beretik adjektibo kate bat adberbio kate bat zenbatzaile kate bat edo osteango hitz kategoria bi edo gehiagoren arteko katea zein da sintaxi aldetik segidu beharreko estrategia Mugatzaile edo osteango... |
12,563 | Aurreratu daigun estrategia bat baino gehiago dirala gramatikaren aldetik bide bakarrik ez dagoala Eta aukera diferenteen artean badira batzuk noiz edo behin idatziz edo entzutez agiri diranak okerrak diranak agramatikaltzat jo beharrekoak baina beste batzuk gramatikaz zuzenak eta estiloaren arabera bata edo bestea hob... |
12,564 | Izen juntatuen gramatikaren barruan eta juntagailuaz josten diranetara mugatuko gara beste juntagailuakazkoa edo ala nahiz zein bazter lagata Juntagailu marka guztien artean izan be eta dogu funtsezkoa emendioa adierazoten dauen aldetik eta markarik gardenena bestetik |
12,565 | Aukera anitzak dira puntu honetan unitateen alkarketan gertatzen diran aldagarriak ugariak diran neurriak Eta zuzentasuna baino gehiago egokitasuna edo komenigarritasuna hartu behar dira kontutan aukera bata edo bestea hartzeko orduan |
12,566 | Horreek biak txakurraren eta katuaren moduan dabilz beti esaldian gramatikamarkak agirian dira guztiz txakurraren eta katuaren Mugatzaile singularra jagoke biei eta en edutezko genitiboaz markaturik dagoz biak Hori berori beste era laburrago bitara edo agian hirutara esan daiteke gramatika zuzenaz |
12,567 | Bata lehenengo izen sintagmari atzizkimarka guztiak kenduta honeek bigarren edota azkenengo osagai juntatuan bakarrik agiri dirala Horreek txakur eta katuaren moduan dabilz |
12,568 | Bigarren aukera izen biren artean bakarrik gauzatzen danean juntadura alkarketalegea aplikatzea eta juntagailua ezabatuz eta determinatzemarkak agiri diranean be atzenean bakarrik ipintea Horreek txakurkatu dabilz Edo adibidez aldaturik Horreek senaremazteak dira Azkenengo honezaz ez dogu jardungo oraingoan hitzalkarke... |
12,569 | Hirugarren sintaxi bat be aitatuko dogu elipsi partzialean oinarritua zeinetan edo ak mugatzaileari eusten jakon izen juntatuetan baina funtzinoatzizkia eliditzen dala Izekoa eta osabaakaz joan da partidura Hirugarren hau da gitxien erabilia eta geuk be gitxien gomendatzen doguna |
12,570 | Gramatikamarka guztiak agirian dituan juntadura eredua da ohikoena eta hedatuena hiztunentzat eta idatziz be halan dala esan daiteke Absolutiboan mugatzailea da soilik marketan dana Astoa txakurra eta katua Baina soziatiboa hartzen badogu kasurako mugatzaile eta funtzinoatzizkia astoagaz txakurragaz eta katuagaz Badira... |
12,571 | Batzuetan izen juntatuak batzuk singularrez eta beste batzuk pluralez gertatzen dira esaldian mezuaren esangureak halan eskatuta Horrelako kasuetan mugatzaileak agirian ipintea ia ezinbestekoa da eta edozein kasutan be ziurrena bape elipsi barik esangurea zehatz adierazo gura bada behintzat alabaak lagunak eta emaztea |
12,572 | Elipsi partziala inon aplikatzekotan izen singularpluralak juntadurakate berean gertatzen diranean egin daiteke egitekotan be Andrea eta umeakaz joan da bazkaltzera edo Izekoa eta osabaakaz joan zan Parisera ez gendukez okertzat joko Normalagotzat eta gardenagotzat onartuko genduke halanda be honelako kasuetan atzizkim... |
12,573 | Mugatzailemarka eliditzeak sekuentziako izen guztietan salbu azkenengoan suposatzen dau markak aldean daroazan azkenengo izen juntaduak agintzen dauela aurreko guztien determinatzeizaera akaburengoa singularra bada aurreko guztiak bardin eta ha plurala bada aurrekoak beste hainbeste Ume eta gurasoentzat izan dira opari... |
12,574 | Badira izen batzuk aita ama tipokoak arruntak izanik izen berezien gramatikaz darabilguzanak mugatzaile barik Horretarikoetan seguruena izen juntatuetariko bakotxa markatzea da gure ustez Aitari eta amari aitagaz eta amagaz aitarentzat eta amarentzat Baina praktikan besterik be ikusten da idatziz gehiago entzutez arrar... |
12,575 | Funtzinomarken elipsia desegoki gertatzen da kasu batzuetan agramatikala dala esateraino ailegau barik Umetan gaztetan handitan inesibo mugagabeak ohikoak dira denporamarka legez bere kontestuan Juntadura aplikatu ezkero bitxi eta bakan gertatuko litzateke Ume gazte eta handitan ez dira gauzak bardin ikusten Ezinbestea... |
12,576 | Antzera jazoten da instrumentalaz eregitako juntadurakateakaz be Oinez zaldiz eta zalpurdiz joian jentea erromeriara esango genduke zalantza barik eta ez gengokez eroso esan behar bagendu Oin zaldi eta zalpurdiz |
12,577 | Azken apunte bat eta juntagailuaz izen bikotea juntatzen danean bata eta bestea soilsoilik darabilguzaneko kasuaz Mateo Zabalaren adibide bi hartuko ditugu lagungarri Bata Atxurlariak ez dago or negu ta uda otz eta bero soloan basoan izerdia dariela Bestea bai gizonak ta bai emakumeak gau ta egun eta esan lei jai ta as... |
12,578 | Ikastaroa irailaren tik ra izango da Fraisoro Eskolan etatik etara GECAJeko adituekin batera Arartekok eta fiskalek ere parte hartuko dute Izena emateko eta informazio gehiago eskatzeko Gipuzkoako Basozainen Elkartea gipuzkoakobasozainenelkarteagmailcom |
12,579 | Antolakuntzak zirkuitua eta Donostiako Nazioarteko Krosa inguratuko duten osagai guztiak azkentzen ari da eta Ayalew eta Kiptarus Zubietan entrenatu dira |
12,580 | Urania nor zen badakizu Greziar mitologiako bederatzi musetako bat zen artea poesia didaktikoa eta astronomia zaintzeaz arduratzen zena Film honetan Uraniak Pradoko Museoko koadroetatik atera diren zenbait pertsonaia gidatuko ditu artearen historian barrena eta bide horretan errepresentazio astronomiko ugari aurkituko ... |
12,581 | Zerua behatzeko plazeraz kutsatu nahi dugu publikoa Zientzia eta Arteak dituzten lotura ikusezinak agerian jarriz pentsarazteko nahia sortu nahi dugu |
12,582 | minutuko pelikula honetan teknika desberdinak uztartzen dira hala nola animazioa argazkiak bideoak eta eszenen marrazkiak Gainera zenbait sekuentziatan zerua errealismo biziaz proiektatzen da Soinu bandak pieza klasikoak biltzen ditu pelikularako propio sortutako abestiekin eta soinu efektu ugarirekin |
12,583 | Gau izarratua museoan kupula osoan proiektatzeko ikusentzunezkoa da Pantailako irudiek murgiltze efektu berezia sortzen dute ikusle bakoitza eszena barrenean dagoela pentsaraziz Hain giro berezian zerua ezagutzera gonbidatzen zaitugu eta pentsarazteko momentuak sortu nahi ditugu zientzia eta artea elkarrekin agertzen d... |
12,584 | Filma Museo baten barruan kokatuta dagoenez pertsonaia ezagunak topatuko ditugu gure bidean Menina bat Maja BIluzia Saturno haurra jaten ari dena Mozkorra eta Urania |
12,585 | Pelikula hau ez badago gure agendan programaturik eta taldean etortzeko asmoa baduzue jartzeko eska dezakezue gelaren erabilgarritasunaren araberako aukera Gogoan izan zuen eskaria zeruraren zuzeneko azalpenarekin konbina dezakezuela Bidal iezaguzue zuen proposamena galdetegi honen bitartez |
12,586 | Estatuko eko ekitaldi onena dela aldarrikatzen du Slamek eta badituzte arrazoiak hori esateko otsailaren an jokatuko den IV ediziorako sekulako kartela prestatu baitute |
12,587 | Zortzi guda izanen dira eko araupean Espainiako txapelketa bat jokoan egonen da eta hiru borroka boxeoan horietatik bi profesional mailakoak Hauexek dira Bizkaia Frontoian jokatuko diren lehiak |
12,588 | Etxekoen guda izanen da hau Elite Sport gimnasioko gerlaria da Arana eko izen handiko profesionalak ditu kide beraz Mikel Sortino eta Gustavo Joao besteak beste Pasa den urtean Espainiako Kick Boxing txapelketan araupean brontzezko domina irabazi ondoren profesional mailan lehiatuko da lehen aldiz |
12,589 | Gonzalez ere debuta egitera dator Blackz Teameko borrokalariak Espainiako Kick Boxing txapelketan zilarrezko domina irabazi zuen Low Kick modalitatean Goseturik ibilbide profesionalari ekin nahi dioten bi gerlariren lehia izanen da hori |
12,590 | Aurkari arriskutsua jarri diote aurrean Sergio Cabezas madrildarra World Fight Tour txapelketako txapelduna da eta intentsitate eta erritmo handia jartzen die bere borroka guztiei Urrutiak ez du lan erraza izanen |
12,591 | Jaime Urdanpilleta zarauztarra Euskadiko eta Espainiako txapelketak irabazi zituen modalitatean Gipuzkoako Kuraiako gerlaria da Jaime eta dagoenekoz aldiz igo da ringera horietatik irabazi ditu eta bi nuluak izan dira |
12,592 | Aurkaria ezaguna da lurraldean Avetik Petrosyan Armeniako txapelduna Andres Unzuerekin lehian ikusi ahal izan genuen Anaitasunan pasa den urtean ezin izan zuen garaipena lortu aurreko hartan baina harri bat bezain gogorra dela erakutsi zuen |
12,593 | Gustavo Pantera Joao Elite Sporteko gerlaria beso eta hanka luzekoa da eta aurkariek errespetu handia diete bere belaunkada arriskutsuei Andoni Iglesiasen aurka borrokatzekotan zegoen lehenik baina Italian Europako txapelketa defendatuko duenez ordezko aurkari bat bilatu behar izan diote Joaoren azken lehia ikus dezake... |
12,594 | Jesus Ponce cordobarra aurkari bikaina opatu diote Panterari Iglesiasen hutsunea betetzeko Titulu festa dauka bizkar gainean WKL World Kickboxing League Munduko txapelduna Espainiako txapelduna profesional eta amateur mailan Andaluziako txapelduna eta gehiago Lehia interesgarria izanen da |
12,595 | Albazetetik dator Mejia borrokalari gaztea da baina esperientzia zabalekoa IKA eko Munduko txapelduna da eta kanpoan borroka garrantzitsuak egin ditu Errusian Frantzian Txinan Kunlun Fighten Txinan KO bidez garaitu zuen Sun Zhixian |
12,596 | Aurkezpenik behar ez duen borrokalaria da Diaz gerra egitea gustuko duen borrokalari horietako bat da afizioak maitatua horregatik Pasa den urtean David Calvo Currito KO bidez garaitu zuen Torrelavegakoak Masters Seriesen edizioan |
12,597 | Elam Ngor Tenerifetik dator Jairo bezala nerbio handiko gerlaria da eta ekitaldi garrantzitsuetan parte hartu du lehia bizia izanen da hau ere |
12,598 | Gerla hori aitzina eramanen Augerek bere amarekin Auzia gald rik bi aldiz Nafarroan aterbetzen da Auger eta azkenean hor hilen an Erresumako ricombre zen Arradako jauna eta gudarosteko armadako banderazain aitzindaria Bere denborako kapitain handienetarik izan zen beroako azken jauna |
12,599 | Pariseko trat Henry III Ingalaterrakoaren eta Frantziako Louis IX saint aren artean Henryk Louisi men egiten deio Gaskoniako rrarentzat Henri Plantagenetek an egin an bezala horrez aitortzen hor dela Akitaniako bezala eta ez Ingalaterrako errege bezala Beraz Akitania ingelesa beroa ingelesa Lapurdi ingelesa erranaldia... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.