Unnamed: 0
int64
0
3.01M
text
stringlengths
77
45.5k
14,900
Lehendakaria hor zehar hautsita dauden eskulturen arteko baten ondoan jarri da eta erabateko isiltasuna eskatu du Denok hilda bezala mutu txolarreek berek ere aski lerdoak izan arren mokoka aritzeari utzi egin diote Polikipoliki entzule gehiago inguratu da denak isilisilik Eta hitza Lehendakariak hartu du
14,901
Lagun eta adiskide maiteok lehenik eta behin zuen inguruan begiratzeko eskatuko dizuet eta mundu osoa begira eta begira eta niri guztia berria iruditu zait Momentu honetan ikusten duzuen guztia inguratzen gaituzten mendi zoragarri horiek aldameneko zuhaitz hauek gutxi zoritxarrez eta agian ez egokienak gure lurraldera...
14,902
Mundu osoa zegoen adi eta geldi katuak ere gerturatzen hasiak ziren eta ni jadanik ez nintzen otzal zeuden emeez oroitu ere egiten
14,903
Horra bada lagun maiteok Ekologia izakiek beren arrean eta ingurugiroarekin duten erlazioa aztertzen duen zientzia Ekologismoak beraz Natura defenditzen du eta kasu askotan pertsonaren defentsa bere barruan Gu ere animaliak garenez mundu horren parte gara eta Ingurugiroa hondatzen bada geu ere kaltetuak aterako gara l...
14,904
Pertsonek mendiak zulatu dituzte trenentzat tunelak egiteko autopila izugarriak daramatzaten autopistak eraikitzeko bailara zoragarriak galkatu dituzte geroz eta altuagoak diren etxeak jasotzeko parke natural xarmangarriak desegin dituzte
14,905
Bai Progresoa da eta Industrializazioa baina bi gauza hauen aurka zentzuz eta arrazoiz inor ez egon arren kontu handiz burutu behar dira prebentzio sakonez eta batez ere inolako irabaziasmo pertsonalik gabe
14,906
Dirua horixe dirua erantzun dio Lehendakariak Gauza bat da Progresoa eta beste bat lotsarik gabe aberastea gauza bat da Industria eta beste bat ibaiak hiltzea zuhaitzak desagerraraztea arnasten dugun airea pozoitzea eta agian itsasoa bera ere hiltzea honela merkeago atera dakiekeen Konturatzen al zarete zer diodan
14,907
Nire jabeak terrenoa erosi eta lehenengo egin zuen gauza zuhaitz denak jo eta botatzea izan zen etxe eder bat bere piszinarekin egiteko baina guk ezin ditugu jadanik gure habiak egin
14,908
Nire jabeak hiru baserri saldu nahi ditu errepidea handik desbidera dezaten baserriak bota eta lurrak elkortu gabe xuxenxuxen egin zitekeelarik Andrea influentzia handiko batekin eta bestearekin aritzen da hizketan eta denak oso ongi konpontzen direla dirudi
14,909
Nire jabeak fabrika bat dauka araztegirik gabe Beno nik jakin ez dakit zer den araztegi bat ere Nire jabeak norbaitekin adostu eta ez ditu isunak ordaintzen
14,910
Ni oso finka eder batean bizi nintzen usategi bikain batekin Nire jabeak saldu egin zuen batekin eta bestearekin hitz egin eta gero eta orain lehengo finkaren lekuan dorre bat dago non jendea erruz bizi den
14,911
Nire jabeek lurralde zabalak zituzten itsasotik urrun eta ez dakit zerekin sulfatatzen zituzten Animalia asko hil egin ziren pertsona batzuk gaixotu baina nire jabeak ez dirudi goibel daudenik Egoitzaz aldatu dugu eta honera etorri gara bizitzera baina lehengo lurraldeak ez dut uste saldu dituztenik Auskalo zer egin d...
14,912
Esan duzuen guztia erantsi du Lehendakariak ongi ala gaizki egon daiteke Segun zer eta nola nahi den lortu Naturak eta Ingurugiroak arau aldaezinak dituzte hautsi ezinezkoak Gure Lurra hiltzeko arriskuan jarri dezaketen erradiazioa kontrolik gabeko kutsadura isuri kaltegarriak desertifikazio basatia eta beste gauza as...
14,913
Bai geure kaxkarrean ere saiatu behar dugu Txakurrok utz diezaiogun atzeko gure hankekin soropila eta lore pollitak erauzteari Halaber errespetatu behar ditugu zuhaitz txikiak beren kontra hanka jasotzen ibili gabe Orok dauka bizia eta dena da Natura Katuek ez ditzatela beren azkazalak zuhaitzen azalaren kontra zorroz...
14,914
Batbatean ahotsa indartu egin zaio Ez ahantzi Natura gure ama dela eta ze arraiopola inork ez du bere ama jukutriaz hiltzeko aiztoa hartzen
14,915
Hauxe izan da gure Lehendakaria haserre ikusi dudan lehen aldi Hain urduri jarri naiz ezen hanka altxatu behar izan dut baina zuhaitzak ahaztu eta arroka baten izkinan egitera joan naiz Uste dut arrokek ez dutela sufritzen
14,916
Zabaldu gaur goizean etxeko atea eta belarziri lodi eta txit berde bat aurkitu dut sarrailaren ondoan trabeska Eskuak buruak baino azkarrago ibiltzen dakienez behatzekin heldu diot zertan ari nintzen ere pentsatu gabe eta hor non ukitu orduko belarziri lodi eta txit berdeak kako baten forma hartu duen Atzera egin du or...
14,917
Tarte batez gelditu egin da dena etxeko atean eta estanpa moduko bat osatu dugu nik Eskuak Buruak eta ateko belarziri txit berde eta kako formakoak Baina kliskatu ditut begiak hiru aldiz begiratu dut hirugarren aldiaren ondoren aterantz eta belarziri lodi eta txit berdeak ez zeukan okerdurarik Lehengoa zen berriro Zomo...
14,918
Gure kezka eta gogoeta guztien objektuak eraldaketa berri bat izan du une hartan Burutxo zorrotz distiratsu bat erne zaio erpinetik poliki poliki guregana jiratu dena Burutxoak miniaturazko suge batena zirudien eta bi koxkor zeuzkan zein bere zirrikituarekin Hantxe zeuden bere begiak guri begira
14,919
Eskuari segituan kendu zaizkio neurketa gogoak eta gerrirantz erretiratu da Mantis bat da Diktioteroen ordenako intsektua adierazi digu orduan Buruak Lehen hankaparea oso garatua dauka eta ehizarako erabiltzen du Kopulazioa gertatu eta gero emeak arra jan ohi du Euskaraz marisorgin edo txirrinapantika deitzen zaio azal...
14,920
Etxeko sukaldera joan naiz lasterka eta azeitunak gordetzeko erabiltzen dudan plastikozko ontzi handi bat hartu dut Hamar segundo geroago ate ondoan berriro Eskuak aski trebezia handiz mugitu du ontzia eta belarziri lodi txit berdea bertan sartzea lortu du
14,921
Sukaldeko mahai gainean utzi dut gatibua eta begira gelditu natzaio kikara bete kafe Eskuan Bere buruak miniaturazko suge batena dirudi egiatan baieztatu du Buruak Eta egia da bere ehizarako hankak otoi egiten ari den norbaiten jarrera gogoratzen dutela jarraitu du Ez da harritzekoa askok santateresa deitzea Oroimenare...
14,922
Eskua urduri zegoen ordurako eta bost edo aldiz jarri dik kafe kikara ezpainetan Eta zuen beste ohitura hori kopula ondoren arra jatekoa jarraitu du Oroimenak Eskuari jaramonik egin gabe Belarziri lodi txit berdea zutik jarri da plastikoaren bestaldean adi Egia al da Milleten Angelus ospetsuko andrea zure arabera egina...
14,923
Hots handi bat entzun da hartan Eta beste bat jarraian Nire Eskua ukabik bihurtuta zegoen eta kolpeka ari zen mahaian Urduri dago esan du Buruak Egonezinez artega gehitu dio Arima filologiazaleak Itolarria sartu zait niri ere eta sukaldeko leihoa zabaldu dut haize pixka bat sar zedin Ez da ideia ona izan Eskuak ez du a...
14,924
Web atarietako orriek beraien web guneko informazioa biztanle guztiek eskuratu ahal dutela bermatzeko arrazoi asko daude Gainera EHUk informazio kanal hau indartu nahi du ahalik eta pertsona gehienengana irits dadin bai unibertsitateko komunitatearengana eta baita gizartearengana orokorrean ere
14,925
Administrazio publikoko web guneetarako irisgarritasunak legezko izaera du LSSICEren arabera uztailaren ko LEGEA indarrean ko urriaren an sartu zen Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuaren Legea WAIren ildoez gain Web Accessibility Initiative UNE EX eta ARAUAK kontuan eduki behar dira WAI norabideak E...
14,926
Hala ere legezko betebehar horiez gain nolabaiteko ezgaitasuna duten pertsona guztiek informazioa baldintza berdinetan eskuratzeko eskubideari erreparatu behar diogu Interneterako sarbidea zailtzea eragiten dien ezintasunen bat duten pertsonen ehunekoa altua da
14,927
Horregatik Euskal Herriko Unibertsitateak atari bat sortzeko konpromisoa hartu du Atari hori irisgarritasun eta erabilgarritasunaren oinarrizko jarraibideak betetzen saiatuz hasiz WC Word Wide Web Consortium kontsortzioak markaturiko WAI Web Accessibility Initiative WCAG ildoen AA mailarekin betetzea lortzeko epe motz ...
14,928
Honako hauek dira bezero ezgaientzat eta ezgaiak ez direnentzat orrien erabilgarritasuna eta irisgarritasuna hobetzeko epe motzean EHUk oinarrizko jarraibideen artean helburu bezala markatu dituenak
14,929
Egitura Web orriak estilo orririk gabe ondo irakurtzeko edo gailu bereizi bidez irakurtzeko adibidez ahots bidezko nabigatzaileak PDAk antolatzea eta egituratzea
14,930
Loturak Kontua da eduki moduan erabilitako testu guztiak kontestutik kanpo irakurtzean zentzua izatea Lotutako orriak Unibertsitatetik kanpokoak direnean nabigazioa galtzea ekiditeagatik leiho berrietan irekiko dira Loturak webekoa ez den fitxategi bat irekitzen duen kasuetan dokumentu motaren eta bere pisuaren berri e...
14,931
Laguntza eta Web mapa bezeroa orientatzeko eta nabigazioa errazteko laguntzarako atal bat gehitu da Atal horrek jarraitzeko oinarrizko pausuak ekarri eta ohiko akatsei irtenbidea emango die Web maparen bidez web guneko ikuspuntu global eta argi bat ematen dugu
14,932
Honako arrazoi hauengatik arau hauenganako egokitzapen osoaren prozesuan gaude oraindik EHUren informazioaren bolumen eta konplexutasuna neurri handi batean milaka eduki atari zaharretik berri honetara etorri dira eta unibertsitateak egunero sortzen dituen eduki berri kopuru handia sortzen duten sail ezberdin eta asko ...
14,933
Frogatu dugu edukien kopuru bat AA mailari dagokiola baina sareko atari guztiak egunetik egunera irisgarriagoak izan daitezen lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dugu
14,934
Ikastolak urtebetetzeak ospatzeko duen espazioa urteko eskolaegunetan zehar erabili ahal izango da astelehenetik ostiralera jardunerdiko egunetan ezik edota Ikastolak antolatzen dituen ekitaldiak daudenean izan ezik baldin aurrez erreserba egiten bada
14,935
Espazio hau ezin da inolaz ere erreserbatu gure ikastolakoa ez den umeren baten urteguna ospatzeko edota Ikastolarekin harremanik ez duen ekitaldirik egiteko
14,936
Irakasleen eta gainerako langileen lana ez oztopatzeko ikastolatik ez ibiltzea eta zarata gehiegi ez egitea eskertzen dizuegu Komunak erabili beharko bazenituzte aldageletatik hurbilen daudenak erabili behar dira
14,937
Behin urtebetetzea bukatuta espazioak eta erabilitako mahaiak garbi eta jasota geratu behar izango dira jostailuen espazioa batuta Txikiparkeko bolak kaiola barruan eta sortutako zaborra kanpokoan kokatutako zaborrontzietan Zaborra ez da inolaz ere barruan utziko
14,938
Erabiltzaileak espazioaren erabilera eskasa egingo balu eta arauak beteko ez balitu ezin izango du berriro espazioa erreserbatu hile pasa arte
14,939
Urrian Bilboko Arriaga antzokian estreinatu ondoren Obabakoak antzezlanak bere ibilbidea jarraitzen du Bartzelonan harrera onarekin antzeztu ondoren Euskal Herrira itzuliko da datozen asteotan
14,940
Duela aste estreinatu zen Obabakoak antzezlana Bilbon Bernardo Atxagaren lanik ezagunen artean dago Obabakoak eta oraingoan taula gainera eraman du Calixto Bieito zuzendari artistikoak
14,941
Bilboko estreinaldiaren ostean Bartzelonan ere antzeztu da azken egunotan euskaraz katalanezko azpidatziekin han ere harrera beroarekin Periodico egunkarian argitaratutako iruzkinetik hartutakoak dira ondorengo hitzak
14,942
Bartzelonatik itzuli ondoren datozen egunotan Bilbon eta Donostian ere ikusi ahalko da antzezlana Lehenengo Bilbon euskaraz azaroaren an eta gaztelaniaz azaroaren bitartean eta abenduaren an Ondoren Donostiako Victoria Eugenian abenduaren an gaztelaniaz eta ean euskaraz
14,943
Time Out aldizkariak elkarrizketa luze eta interesgarria egin die bi protagonistei Atxagari eta Bieitori Atxagak bertan aipatutako hitz batzuk ekarriko ditugu Obabakoakeko pertsonaiak ukitu ahal izateak emozio handia sortarazten dit Mirakulu bat da Bapatean etereoa dena materializatu egiten da Konkrezioa hartzen du aho...
14,944
LAUBURU KE IBARRA CD CIUDAD DE GUDALAJARA FS Landutako garaipena eskuratu zuen Lauburuk lehenengo zatia eko emaitzarekin sendotuz Bigarren zatian Guadalajarakoen bosteko jokoarekin sufritzen jakin behar izan zuen markagailuan tartea ateratzeko Lehenengo minutuak
14,945
LAUBURU KE IBARRA MAHALA AD LARDERO Lauburu Ibarra Mahalak bere ligako zazpigarren norgehiagoka jokatuko du larunbatean Belabietan ibartarrak Errioxako AD Lardero taldea jasoko dute bertan Bi taldeak sailkapenaren beheko aldean kokatuta daude baina Ibarrak
14,946
Gidoi zurrunek ez dute funtzionatzen estadio zurrunetan itotzeko ez bada Bizitzen ari garen abiaduran atzokoak ez du gaurko balio baina gaurkoak ere ez digu biharko balio
14,947
Hemendik pare bat mendetara mundua orain arte bezalako mundu bada jakina errege ezberdinen egite eta desegiteak jasoko dituzte historia liburuek Era berean historiaren funtsari jarraiki kontakizunaren egia historialariaren zalantzagarritasunaren araberakoa izango da Hala ere zerbait aurreikus genezake Borboi hau el cam...
14,948
Ez da kasualitatea Gabonetako diskurtsoaren funtsa krisiaren aurrean bat egitearen beharrean zentratu izana Estatu ituna edota kontzentrazio gobernuak eskatzen dituzten mota guztietako ahotsei baturik eta bedeinkazio guztiak emanda lehen trantsizioko jokoa errepikatzeko ahaleginetan Bide horretan espainolek daukaten ha...
14,949
Sozialki lehenbizikoan eskubideak irabazi eta eskuratzea zen langileriak Estatu mailan zeukan erronka bigarren honetan ordea erronka biziena eskubideak ez galtzean datza Esan barik doa posizio hori ez dela bikainena Euskal langileria ere ataka horretan dago gure eskubide sozial eta nazionalak guztiz zapalduak eta ostua...
14,950
Zeren eta Estatuko ezker politiko zein sindikalen aldetik herritarrek esperantza handirik ez izaten ikasi dute euskal herri tarron eskubideak babestuak izango ez direlako froga nahikoa jaso ditugu eta
14,951
Borboia pegamentu irudi moduan baliagarria izan zen zerbaitetan dendenak bat etortzen dira eta Ezaguna zaigu antes roja que rota esaldia batzuen ahotik baina era berean oso esanguratsua izan zen azken greba orokorrean horien kontrakoen ahotsetan mejor espa ol que eskirol entzutea Horixe bai itun konpartitua
14,952
Estatuaren bigarren trantsizio honetan gure herria ere bere trantsizio propioan barneratuta dago Akaso ez da Katalunian momentu honetan bezain esplizituki adierazten han sinatu berri den akordioari trantsizio nazionalerako deitu baitiote baina ibiliaren ibiliaz gabiltza eta etengabeko mugimendua da adierazgarriena
14,953
Baina mugimendu arinetara gaude beharturik Egunetik egunera azterketak berriztu eta malgutasunez jokatu behar dugu Gidoi zurrunek ez dute funtziona tzen estadio zurrunetan itotzeko ez bada Bizitzen ari garen abiaduran atzokoak ez du gaurko balio baina gaurkoak ere ez digu biharko balioko Gure historia ez da filmatzen a...
14,954
Probintzian zehar zabalduta dagoen arte zibil aberatsak atiko Unibertsitatean aurkitzen du erakuslerik nagusiena Estilo errenazentistako eraikin hau ia karratua den bi pisuko patioaren inguruan egin zuten urtean Estilo platereskoko fatxada ederra dauka bi dorre alboetan eta hormabular apainduak Kaperak erretaula errena...
14,955
Berpizkundearen adierazgarririk garbiena Gipuzkoaren eta Euskadiren barruan eraikin hauxe da Bertan Domingo de Guerra maisu harginak eta Pierres Picart eskultoreak lan egin zuten Bere aurrealde ikusgarria bere klaustro aparta eta kaperako erretaula aberatsak atiko mezenas handia Rodrigo Saez Mercado de Zuazola jaunaren...
14,956
Hondarribian San Telmoko eta gaur egun Paradore ederra den Karlos Varen Gazteluak nabarmentzen dira eta Santa Mariako Atea harresietan Era berean aipatu behar dira Casadevante Zuloaga Ladron de Guevara eta Joana Eroaren etxeak
14,957
Bertan XIX mendean eraikitako Miramar eta Aieteko Jauregi eta Parke eder eta ondo zainduak aurkitzen dira Garai berekoa dugu Victoria Eugenia Antzokia Nazioarteko Zinemaldiaren egoitza dena Udaletxea eta Itsas Jauregia ere aipatu behar dira biak mende honetakoak
14,958
Lezon Andreone Jauregia XVIII mendekoa Oiartzunen oso berezia den zortzi aldeko San Esteban izeneko iturria XII aurkitzen da Ugarte Makutso eta Iturriotz Dorretxeak azken hau XIV mendekoa
14,959
Hiri termala den Zestoan edertasunagatik XVIII mendeko Herrisarrerako antzinako harresiko arkua eta Torilak aipatuko ditugu Lili Jauregia XV mendekoa eta Portale Etxea XVI mendekoa XVIII mendeko Lau Iturri artelana ere oso berezia da
14,960
Azpeitian XV mendeko Etxe Santua Inazio Loiolakoaren sorlekua Eizagirre baserria XI mendekoa Fatxada ederreko Antxietaren Etxea eta Enparan Etxea XVI bai eta izen bereko zubia ere
14,961
Historia zabala duen Azkoitian XII mendeko Balda Etxea aurkitzen dugu Bertan Inazio Loiolakoaren amaren familia bizi izan zen Idiakez eta Granadako Dukearen Jauregiak Floreaga Isasaga eta Insausti Oinetxeak eta Zubieta Dorrea
14,962
Zumarragan Legazpiren Dorretxe Jauregia eta Euskadi Plaza ederra aipatuko genituzke Bertan Miguel Lopez de Legazpiren omeneko monumentu bat aurkitzen da
14,963
Legazpiko KataberaUdanan konpontzen ari diren meatzebarruti berezia eta Mirandaolako burdinola XV topatuko ditugu Burdinola honetan garai batean girotutako erakusketak egiten dira XVII mendeko Elorregi eta Biku Jauregiak ere aipatzekoak dira
14,964
EzkioItsason Igartubeitiko XVI mendeko baserria aipatuko genuke baita Salete baserria ere Halaber Pikota ere aipagarria da hau ere XVI mendekoa
14,965
Bergaran Ozaeta Jauregia Hirigunea Arostegi Arrese Irizar EginoMallea Jauregi eta Agirrebe etxeak Seminario zaharra ere aipatu behar da izan ere bertako laborategietan Wolframioa aurkitu zen
14,966
Gogoratzea merezi duten eraikinak Idiazabalgo Oria Erroeta Baserria Infantadoko Dukeen Jauregia Lazkaon Santa Kruzen Gurutzetokia Legorretan eta Fray Andresen Jaiotetxea Ordiziako Oianguren Parkean Ordizian ere aurkituko ditugu Zabala Abaria eta Barrena Jauregiak eta Muxika eta Zabale etxeak
14,967
Tolosan aurkituko ditugu Idiakez Jauregia bertan garai batean Samaniego alegilaria bizi izan zen eta duela gutxi berritutako euskal estilo barrokoko Aranburu Jauregia Gaztelako Atea XVIII eta XIX mendekoak garai batean Diputazioa izandakoa eta gaur egun Kultur Etxea dena eta agiritegi probintziala
14,968
Unibertsitateko kaperako erretaularen bazter edo sostengu zonetan esate baterako banku nagusian eta gorputzetakoetan pilastra balaustre mentsula eta kiribiltzarretan errepertorio profano trinkoa dugu motibo eta grotesko askotarikoez XVI mendearen erdialdeko eskultoreapaintzaileen sormen eta konbinaziorako gaitasunaren ...
14,969
Ezin dugu ahantzi unibertsitatearen fundatzailea On Rodrigo Mercado de Zuazola zuzenbide bietako hots teologi zein filosofi zuzenbideko jurista nabarmena izan zela eta haren liburutegia osatzen zuten liburuetako batzuei eta unibertsitatea eta erretaula hau betetzen dituzten programa profanoei erreparatuz gero ikusiko d...
14,970
Errepertorio profanoak bazter inguruetako erromatar erako erliebe landuek erakutsiak garrantzi handia hartzen du hemen Pierres Picart eskultoreapaintzaileak parte hartu zuen beste lan batzuetan gertatzen den bezala esana ikus dezakegu adibidez atiko Unibertsitateko fatxadan edo Albeizko erretaula nagusian Picartek jorr...
14,971
Motibo zoomorfoen artean nagusi argi eta garbi hainbat irudikapen motatan ageri diren zaldiak batzuetan errealistak baitira edo landareztatuak hipokanpoak zentauroak iktiozentauroak zaldiburuak eta buru hegaldunak Figurazio kopuruari begiratuta bigarren animalia lehoia da iaia soilik adats handiko buru gisa ageri dena ...
14,972
Lerro hauetan ez dugu inolako asmorik ikonograma grotesko bakoitzaren deskripzio zehatzzehatza egiteko errepikapen monotonoan ez erortzearren oso bestela programaren zentzu orokorra nabarmendu nahi dugu mailaka joanez eta gai garrantzitsuenetako batzuetan sakondu Banku edo barreneko munduan gorputza arimaren kartzela g...
14,973
Lehen bi gorputzetako bankuetan barreneko mailetan hogeita bat zaldi hamahiru hipokanpo zazpi zentauro zazpi kimera sei dragoi hiru munstro bi ahuntz eta gorputz osoko lehoi bat daude Lehen bi friso hauetako protagonista behinenak puttiak edo Kupido iruditxoak dira maitasunaren eta arimaren sinboloak guztira aitzitik b...
14,974
Bankuaren gaineko frisoko paneletako bat eta lehen gorputzeko beste bi behintzat itsasoko olatuen gainean garatzen dira eta thiasos bati dagozkio honetan puttiak tritonak eta oihalhegalez hornitutako nereidak daude zaldi hipokanpo eta zentauro gainean zamalka doazela
14,975
Arimen Paradisurainoko bidaia irudikatzen dute eta irudietako batzuk izaki psikoponpoak diren bitartean besteak munstro gaiztoak dira Bigarren frisoko beste panel batean simetri ardatza Venus da maskor baten gainean dagoela adatsa haizetan eta oihal zabala duela alde banatan berriz putti batzuk beren zaldiak menderatze...
14,976
Thiasos garaipen bahiketa eta borroka eszenak dituzten itsas frisoak azken batean sarkofago erromatarretatik eratorriak dira haietatik erreproduzitu zituzteneta Errenazimentuko artistek hala nola Andrea Mantegnak Codex Escurialensis en egile Ghirlandaioren dizipulu anonimo batek marrazkiak Girolamo Mocettok grabatuak S...
14,977
Pilastretako tailaapainduraren bidez sinbolizatu egiten da halaber arimaren igotzea gorpuzkako gainjartzeak bertikalean jarraitzen du eta Lehen gorputzeko pilastren barreneko aldeak marko gisa balio du hainbat elementurentzat hala nola hermes draperiadun eta putti txilibitudun eta sugedunentzat hauek gizakia materiaren...
14,978
Lepoetan zazpi balaustretan ahariburuak tailatu zituzten adarrak elkarren artean gurutzatuta dituztela sakrifizioko animalia honek arima zeruratzea adierazten du Balaustreetako bakar bat da inguru honetan puttiburu hegaldunak dituena Goiko erregistroan aniztasun handiagoa ikusten dugu hiruko lehoiburuak hiru mozorroak ...
14,979
Kiribiltzarretako bakoitzean behetik gora groteskoak mailakatzen dira aurpegi bizarduneko iktiozentauro bat honek beregandik urrunduz eusten dio fruta saski bati agure aurpegia duen zurtoin baten gaineko putti bat eta azkenean esfinge edo izaki babesle bat agure aurpegikoa hau ere Zoan Andrearen tailerreko grabatu bate...
14,980
Ildo honetan abiatzen da COLLAR DE CERES Informe hist ricoart stico non Retablo de Carbonero el Mayor Restauraci investigaci Instituto de Patrimonio Hist rico Espa ol Madril or izan ere erretaula segoviar honetako frisoen taila lana aipatzen duelarik esaten du funtsean apaingarri izaera duela izaki hibrido irudi fitom...
14,981
CHASTEL Arte humanismo en Florencia en la poca de Lorenzo el Magn fico tedra Madril or aipatu egiten du kristautasunaren aurretiko jakinduriaren eta pentsamendu kristauaren arteko erabateko bat etortzea teologia planotiko tzat definitzen duenean eta orrietan Elizaren berritzeari eta profanoaren eta sakratuaren arteko ...
14,982
VEKA Auzi zibilak Quevedo Amaituak Apezpikuaren ondasunen inbentarioa atz orr Apezpikuaren liburuen inbentarioa Haren liburutegia osatzen zuten liburuen artean bere pentsamenduaren adierazgarri ditugu hainbat ale hala nola Genealog de Juan Voca io atz edo las obras del Tostado en veynte dos cuerpos
14,983
GARC ALV REZ El simbolismo del grutesco renacentista Leongo Unibertsitatea Leon or Ficinoren hiru maila existentzialen eta arimaren eraldaketa faseen arteko korrespondentzia eta orr Halaz esate baterako Leongo koruosteko lau paneletan ildo neoplatonikoari jarraiki identifikatzen ditu arimaren askatze eta igotze faseak
14,984
Aurreko oharrean aipatutako Carlos Garc lvarezen obra izugarri garrantzitsua da ez soilik groteskoetako bakoitzaren interpretazioa errazten duelako baizik eta Errenazimentuko programa neoplatonikoena ere ahalbidetzen duelako Ildo honetatik interesgarri gertatu da gu goiz hasi izana era honetako irakurketetan ECHEVERR ...
14,985
GARC ALVAREZ Op aip orr Ikonograma groteskoen eta bere adiera sinbolikoen arteko korrespondentzien eskema Oso hiztegi erabilgarria da ahal dugun neurrian hurrengo lerroetan jarraitu egingo duguna
14,986
OCHAGAVIA RAMIREZ Op aip orr Gatazka hau bi zentauroren arteko borroka baten antzera interpretatzen du zentauroetako batengan animalia alderdia eta senaren irrikak dira nagusi eta bestearengan berriz giza alderdia eta jakinduria
14,987
ANDREAE Lart de lancienne Rome Paris orr Lehoiaren aurrean garaile zena hura heriotzaren sinbolo zaharra baitzen betiko bizitzara heltzen zen Gure kasuan puttoak maitasunaren garaipena erakusten du indarraren eta heriotzaren gainekoa Ikonografiaz antzekotasun handia du Herkulesen Nemeako lehoiaren aurkako borrokarekin
14,988
Giza arimaren hiru zatiko eskeman burua adimenaren eta arimaren egoitza izaki gorputzeko zatirik duin eta nobleena zen pentsalari neoplatonikoen iritziz GARC ALVAREZ Op aip or Molanusen arabera burutxo hegaldun hauen ezaugarri nagusiak inteligentzia eta mugimendu bizkortasuna dira REDONDO CANTERA Op aip or
14,989
Arrosa Sarearen ustez oso pozgarria da tokiko euskal komunikabideen esparrua handitzen ari dela sentitzea Hala ametsetatik errealitatera salto egitera animatu dituzte irratiak sortzen ari diren herritarrakAitziber Zapirain
14,990
BusturialdeaUrdaibain goizeko lanbro artetik sortzen da Euskal Herriko naturaguneik garrantzitsuenetako bat Urdaibai Biosfera Erreserba hain zuzen ere Itsasoraino heltzen diren baso eta haranak olatuen joanetorria zaintzen duten itsaslabarrak eta hondartza lasaiak denbora geldiaratzeko modukoak Padurak eta herrixkak am...
14,991
Busturialdeko hondartzak zentzumen guztien gozagarri dira urte osoan hondartza handiak edo Kantaurialdeko xarma biltzen duten ezkutuko kala txikiak itsaso haerretuaren babesleku eta itsaslabar izugarrien zaindari direnak Udan oporretako giroa eta zalaparta izan ohi da eta neguan berriz bakardadearen lasaitasuna
14,992
Urdaibai Biosfera Erreserban Euskal Herriko toki pribilegiatuenetako batean dauden hamabi hondartzek ongietorria egingo dizute eta erraz ahaztuko ez dituzun egun batzuk pasatzera gonbidatuko zaituzte
14,993
Ondoan dauzkazu babesgune honetan eta bere inguruan aukituko dituzun guneak Horietako edozeinaren gainean sakatuz bere inguruko informazioa gehiago lortuko duzu
14,994
Eremu komunalek bizitzarako oinarrizko baliabideetaz ornitzeko aukera ematen digute eta horien artean zalantzarik gabe internet dugu gaurko komunaletako bat pertsona ezberdinen artean jakintza eta esperientziak elkartrukatzeko eszenatokia baita Hala ere duela bi hamarkada eskas sorturiko eremu hori borroka eremua ere b...
14,995
Hitzaldian Carlos Liberalek eta Margarita Padillak gaur egun interneten dauden borroka eremu eta erronka nagusiak aurkeztuko dizkigute Biak ekintzaile hacktibistak dira eta gai honen inguruko ikerlariak Margarita Padilla ingenieri informatikoa da eta Mundo Linux aldizkariaren zuzendari ohia Horretaz gain Sindominionet ...
14,996
an Benito Ansola Saria irabazi zuen Maider Fern ndez eta Aitor Gametxorekin batera Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa lana zuzentzeko Film labur honek euskal gidoi onenaren saria irabazi zuen Zinebin beste hainbat festibal eta zirkuitutan ibiltzeaz gain Laburbira LUPA dokumental mostra Ikuska edo Albukerkeko Experiment...
14,997
Geroztik bere lanak bai bakarkakoa bai Las Chicas de Pasaik kolektiboaren barne burututakoa jaialdi eta ziklo ugaritara iritsi dira Festival de Cine Europeo de Sevilla Filmadrid Alcances Alternativa Uruguaieko eta Nafarroako filmategiak Cine Vasco memorias futuros eta Salto al vac Huellas del audiovisual vasco actual z...
14,998
Gainera Donostia Zinemaldiko Irizar Sariaren epaimahaikide izan zen eta etik LUPA Dokumental Mostraren lantaldean eta Tabakalerako Kultur Proiektuan dokumentazio teknikari moduan aritu da
14,999
Hamar urte inguru dira Adaxka Dantza Taldeak emanaldi orokor bat egiten duela baina aurtengoan lehenengo aldiz Artaleku polikiroldegia izango da ekitaldi horren lekua Larunbat honetan arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera dantzari eta txistulari gaztek urteroko emanaldia eskainiko dute