Unnamed: 0
int64
0
3.01M
text
stringlengths
77
45.5k
15,900
Egia da badira beti ingurukoen gainetik begiratzen dutenak agian horregatik beste inork ez bezala beraien eginkizunak besteei bidea erakusten jardun behar horrek berea nondik doan jakin gabe bizi dira Ze pena
15,901
Behar bada horregatik egun indarrean dagoen espainiar gobernuaren azken boladako urratsak ez dituzte hausnartzen itxuraz ez dakarte ezer berririk baina egia beste bat da Duela hamarkada gutxi batzuk Europan gertatutakoa agertzen gaitu mahai gainera
15,902
Garai haietan ez daude hain urrun Eki Europako prozesuan emandakoak Mendebaldeko Europako nazioetan eragin baikorrak izan zituzten Lehenik bi jarrera hautsi zituzten bata NBEk mantendua eta bestea Helsinkiko Konferentziako Estatuek erabakitakoa
15,903
Lehenaren hastapena autodeterminazioak Hirugarren Munduko herri kolonizatuarentzat bakarrik balio zuela esaten zuena NBEk ur gatzatuaren teoria mantentzen zuen hau da independentziarako eskubidea izateko kolonia izan behar zuen beraz geografikoki metropolitik urrun egon behar zuen Mendebaldeko Europako nazioak at utziz
15,904
Baina Eki Europako gertakariak erabat hautsi zituzten bi hastapen hauek Beraz badira arrazoi objektiboak Mendebaldeko Europako gutxiengoen aldarrikapen nazionalen aldeko jarrera ontzat hartzeko
15,905
Norbaitzuk gertaera hauek garunean izoztuta dituzte baina orain artekoak egiak badira eta horrela dira ez da gezurra politikan estolda sistema oso zabala eta zikina dela Honek argitzen digu politikan betidanik eskubide aitortza eta gauzatzearen arteko tartea oso zabala izan daitekeela eta horrela da
15,906
Europatik datozen esperientziatik abiatuta eta Bruselan indar orekarik ez dagoenez ez dut uste zoritxarrez hemengo egoera aldatzeko laguntza askorik etorriko denik Dena hemen dugu arazoa errepresioa borroka etsaia eta gu denak aurrez aurre Bai hemen bai Madrilen batzuei hortzak erakutsiz besteak gureganatuz Ez dugu bes...
15,907
Baina ez da dena zelaia izango badakigu Madrilen eta Madrilekin bat egiten dutenek askatasun bidean jo eta su ari diren euskal abertzalearekin daramaten konfrontazio politikoa indartuz bere burua agintean ikusi nahian bide horretan sakontzeko behar adina indar metatzen dabiltzala
15,908
Ez da harritzekoa aurrez aurre etsai diren indarrak negoziatu nahi dutenean indar harremanen egoerak baldintzatzen du negoziazioaren oinarria eta edukia Termino hauetan ikusiz bata irabazten ari denean bestea galdua sentitzen da eta errenditzeko kondizioak negoziatzen dira Errendizioetan printzipioak garaitutzat jotzen...
15,909
Beraz irtenbiderik ikusten ez den egoeretan eta guk bakea nahi dugula agertuz bide horretan urrats berriak eman ditugunean besteak adibidez Mariano Rajoy eta bere gobernua gero eta gogorragoko jarreretan amiltzen dira arrazoibide guztietatik at agian bere ahuldade politikoaren gatibu
15,910
Heldu da ekarri egin dute etxera Iru era Andaluzian sistema espainiarrak erahil duen azken euskal preso politikoa Egun beltzak dira horrelakoak espainiartasun ezari gogor heldu izanaren emaitzak
15,911
Horregatik gaur ahal dan neurriak isilik egon txapela kendu eta burua makurtzeak ez du balio ez da aski Euskal preso politikoak urruntzeko bidea bultzatu zutenentzat ez da aski Gogorarazi nahi dizuet zuek zarete oraindik bide luze bat egin beharrean daudenak
15,912
Tristea da oso tristea baina bidea lantzen jarraitu beharra dago ezin dugu besteen eskuetan utzi gero eta okerrago dauden euskaldunen sufrimenduen kudeaketa Osasuna langabezia eta goseari neurriko erantzuna eman beharrean gaude baino baita espetxean ditugun euskal presoari ere
15,913
Aurrera begira eta inor engainatzeko asmorik gabe gauza asko dira kontuan hartzekoak eta zoritxarrez gehienak norbaitzuk uste baino gogorragoak Askoz gogorragoak eta gogorrenetarikoa gizarte espainiarrean komunikabideak eta politikariak betidanik baina gaur bertan ere bai ereintzen ari diren mezu pozoitsu eta ankerrare...
15,914
Gaur egun erbestean espetxeetan edo klandestinitatean daudenak ETAko kideak hala ez guztiz legalki beharko dira izan beraiek aukeratutako lurraldean Baita alderdi abertzaleetan administrazioan baita hautetsien artean ere kargu publikoak jabetzeko inongo oztoporik gabe
15,915
Horretarako borondate politikoaz gain adimen sendoa ere beharrezkoa izango da batez ere gauzak aurrera doazen neurrian eta aipatutako guztien etxeratzearen susmoa gizarteratzen denean tentsio sakonak sortuko baitira
15,916
Ustez hor bertan gaude baina ez hainbeste Hamarkadak doaz bat bestearen ondotik eta nahiz eguneroko politikan hainbat adituei esaldi politak entzun sakoneko politikak negoziaketa du helburu Bai batzuen bai besteen aldetik
15,917
Egiteke dagoen historiak ezin du norabide lema politikari hauen zabarkerian gatibu mantendu Abian dugun sistema honen dinamika politikoak sufrimendua lana denbora dirua jakinduria eta ilusioa neurririk gabe galdu arazten gaitu Baina gezurra dirudi arren hori da bere tresnarik emankorrena Horregatik aldaketaren beharra ...
15,918
Hain ergelak ez dira ez batzuk ez besteak ez espainiarrak ezta dibortziorik nahi ez dutenak ere Askatasun bidean jo eta su ari diren euskal abertzaleak menderatzeko errepresioautonomia binomioak porrot egin duela badakite
15,919
Aski ongi dakite errepresioerresistentziaren arteko dialektikak urte askotan iraun duela eta zezakeela Baina hala ere ez dute aldaketarik nahi batez ere orain arte bezala sistemak mahai gainekoak eta ez erortzen direnak jateko aukera bermatzen diotenean
15,920
Gu gero eta gehiago gara egia da eta ez gara berriak Lehen ere poliki poliki lana eta sufrimendu askoren emaitzaz atarian egonak gara Badakigu indarraren jokoa da Horregatik indarra gehiengoen indarra behar dugu Saiatu gaitezen
15,921
Ene Aitaren urtebetetzea bihar da eta Tori euro jaitsi Eroskira eta erosi pastela txokolatezkoa Amonak hura entzun izan balu eskuak burura eraman eta madarikatzen hasiko zatekeen Erosi Pastela erosi Nola liteke Pastelak etxean egiten dira gozotegietan kaka baino gehiago ez dute saltzen eta
15,922
Denbora faltak ezjakintasunak edota alferkeria hutsak jota diruzorroan bilatzen ditugu eguneroko gorabehera xumeen konponbidea pixkanakapixkanaka eta konturatu gabe besterentzen gaituzten xehetasun txikiak Gauzak geure kabuz egiteko ahalmena galduz joan gara konponbideak besteen esku utzi ditugu diru truke eta batzueta...
15,923
Denbora falta horixe da XXI mendeko gaitza Lanetik atera eta etxera bueltatzean nahiago izaten dugu telebista aurrean egon edota burua eta gorputza gehiegi nekatzen ez dituzten gauzak egin Merezi dugu eta
15,924
Baina erabilgarri sentitzea ere merezi dugu erronka txikiak hartu urtebetetze tarta prestatu hau edo bestea geure baliabideekin nola konpondu pentsatu janaria prestatu galtzabarrenak hartu erabiltzen ez ditugun gauzei bizi berri bat eman zakarretara bota ordez autoa auzoko iturrian garbitu Neketsua bada ere lanak perts...
15,925
Telefono mugikorrarentzako zorro berria behar nuen Aurrekoa anaiak oparitutakoa desagertu egin zen magia Auskalo non arraio galdu ala utzi ote nuen Hamar egun ondoren amore eman eta beste bat eskuratzea erabaki nuen Baina ez nengoen halako gauza sinple batengatik dirutza ordaintzeko prest Gainera hain objektu xumea iza...
15,926
Beroki zahar baten forrua janzteari utzi diodan soineko itsusi baten pusketa zinta zati bat kamisetak esekigailuetan zintzilikatzeko dituzten zinta horiek molestatu besterik egiten ez dutenak eta botoi bat Orratzak jostorratza haria josteko makina ere eskuaira eta kartaboia Pazientzia buru garbia batez ere horrelako ga...
15,927
Garesti samar ordaindutako galtzak nituen armairuan aparkatuta apenas janzten nituen ez bainituen oso gustuko Maniak Eta horrek amorratu egiten ninduen Ze kristogatik erosiko ote nituen Baina hor zeuden hautsa hartzen toki prezuatua betetzen Zakarretara bota Inola ere ez Zer egin aprobetxatzeko
15,928
Neure gustuko bihurtu Udarako galtzamotz pare baten faltan negoen beraz Hartu goraizeak eta sast Azpiak tolestu txukundu josteko makina pasa plantxatu eta horra hor galtza berriak Hankak ez dira luzera berekoak ezta berdinberdinak ere simetria madarikatu hori baina tira behin soinean ez da nabari Praktika falta baina h...
15,929
Lanean norbaiten urtebetetzea denean gosaria eraman ohi du tarta pastelak kafea edo dena delakoa Aurreko egunean gozotegian eskatuta utzi eta goizean goiz jaso lanerako bidean Zertarako erosi etxean kalitatezko gauza gozo osasuntsu eta merkeak egin baditzakegu minutu zeure bizitzako minutu baino gehiago ez dituzu behar...
15,930
Katilu batean osagai guztiak ipini arrautza zuringoak izan ezik Zuringoak beste katilu batean jarriko ditugu eta elurpunturaino irabiatuko ditugu Gero beste osagai guztiak dauden katilura isuri eta guztia sardexka baten laguntzaz nahastu masa homgeneoa lortu arte Molde bat olioz koipeztatu eta nahasketa isuri Labean sa...
15,931
Mendekotasun ekonomikoa egiaztatzen duen dokumentazioa IRPF edo Ogasunaren ziurtagiria IRPF aitorpena aurkeztu beharrik ez duela dioena nominak INEMeko enplegu eskatzaile txartela semealaben aurreko ahaideena urtetik gorakoak tituluaren eskarian sartuak
15,932
Adinaren araberako ikasketak egiten ari direla edo lanpostu bat lortzeko bidean daudela egiaztatzen duen dokumentazioa eta urte bitarteko adina biak barne duten semealaben kasuan
15,933
Minusbaliotasun ziurtagiria Gipuzkoako Foru Aldundiak emana bere kasuan berrikusi deneko data jasotzen duena etaedo ezintasun iraunkor absolutu edo baliaezintasun handia egiaztatzen duen dokumentazioa egoera hori alegatzen den kasuetan
15,934
Banatze edo dibortzio kasuetan hitzarmen arautzailea eta dagokion epaia aurkeztuko da semealaben zaintza eta kustodia egiaztatzeko helburuarekin Tituluaren barnean bizikide ez diren ondorengo ahaideak sartzea eskatzen bada aurreko ahaideen adostasuna aurkeztu beharko da eta erabaki judiziala non elikadura emateko obli...
15,935
Beharrezko justifikazioa egoera bereziak edo aldaketak egongo balira egiaztatuko dituena minusbaliotasuna estudiantea mendekotasun ekonomikoa alarguntasuna bereizketa edo dibortzioa tutela harrera etab
15,936
Aurreko ahaide bat edo biak bi semealabekin elkarrenak ez badira ere beti ere hauetako bat gutxienez ezindua denean edo lanerako ezindua denean
15,937
aurreko bi ahaide biak ezinduak direnean edo gurtxienez horietako batek eko ezintasuna edo handiagoa duenean edo lanerako ezinduta daudenean bi semealabekin elkarrenak izan ala ez
15,938
aita edo ama bananduta edo dibortziatuta hiru semealaba edo gehiagorekin elkarrenak izan ala ez familiaunitate desberdinetan egon arren beti ere haren mendekotasun ekonomikoan badaude ezkontideen egoitzan bizi ez badira ere
15,939
Aita eta amaren aldetik bi senide edo gehiago umezurtzak tutelan harreran edo zaintzan hartuak eta tutore harreragile edo zaintzailearekin bizi direnak baina haren mende aurkitzen ez direnak
15,940
Aita eta amarik gabeko hiru anaiarreba edo gehiago urte baino gehiagokoak edo bi anaiarreba baina horietako bat minusbaliatua elkarrekin bizi eta beren artean mendekotasun ekonomikoa dutenean
15,941
Aurreko ahaidetzat hartzen dira aita ama edo biak elkarrekin ezkontzalotura bat dagoenean eta bere kasuan horietako baten ezkontidea Aurreko ahaidearen parekotzat hartzen da aurreko paragrafoan aipatutakoen faltan semealaben tutela edo harrera familiar iraunkorra edo adopzioaurrekoa beren kargu duten pertsonak beti ere...
15,942
Ezkongabeak eta urtetik beherakoak izatea minusbaliatuak direnean edo lanerako ezinduak direnean izan ezik Aipatu adin muga urte arte luzatu ahal izango da ikasten ari bada
15,943
Familia Ugariaren titulua edukitzea eskubidea ematen du Eusko Jaurlaritzak ematen duen FAMILIA UGARIA KARNETA edukitzeko Familiako urtetik gorako pertsona guztiek jasoko dute karnet hori postaz eta Euskadin erabili ahal izango da tituluaren ordez Egiaztagiri bat da tituluari berari lotua zeinaren helburua den Familia U...
15,944
Abenduaren eko Legea neurri fiskal administratibo eta gizarte gaierakoa Laugarren xedapen gehigarria zeinaren bitartez zabaltzen den Familia Ugaria kontzeptua EAO
15,945
Azaroaren ko Errege Dekretua zeinaren bitartez garatzen den abenduaren eko Legearen laugarren azken xedapena neurri fiskal administratibo eta gizarte gaierakoa Laugarren xedapen gehigarria zeinaren bitartez zabaltzen den Familia Ugaria kontzeptua EAO
15,946
Urtarrilaren ko Errege Dekretua zeinaren bitartez apirilaren ko Legea betez azaroaren ko Errege Dekretua aldatzen duena Familia Ugaria kontzeptua zabaltzekoa EAO
15,947
Prekarietatea azken urteetan jendarte osoan hedatu eta langile sektore ezberdinetara zabaldu den errealitatea bada ere emakumeontzat ez da gauza berria Emakumeok aspalditik pairatzen dugun fenomenoa da prekarietatea Aspalditik pairatzen egon izanik ere askotan prekarietate honek suposatzen diguna erlatibizatzera eta eg...
15,948
Lan munduan planteatzen diren bateragarritasun neurriak nagusiki emakumezkoei zuzenduak egotea eta emakumeak izatea neurri hauen hartzaile nagusiak ez da normala bateragarritasun neurriak hartzen dituztenen emakumeak dira
15,949
Lan merkatuan emakumeak modu orokortu batean lanaldi partzialetara bideratuak izan izana ez da normala lanaldi partzialetan diharduten langileen emakumeak dira
15,950
Hilabete bukaerara heldu ahal izateko lanaldi partzialeko hainbat lan egitera behartuak egotea ez da normala emakumeen kasuan pobrezia erreala ean ezartzen da eta gizonezkoen kasuan an
15,951
Emakumeok pairatzen ditugun egoera guzti hauek beraz ez dira normalak are gehiago emakumeok pairatzen dugun prekarietatea ez da kasualitatea Sistema patriarkalak ondo diseinatutako estrategiaren ondorio zuzena da Sistemak emakumezkoak prekarietatera kondenatu gaitu gure burujabetza ekonomikorako eskubidea lapurtu menpe...
15,952
Jendartearen gehiengoak indarkeria sexista indarkeria fisiko psikologiko edota indarkeria sexualarekin lotzen badu ere indarkeria sexista haratago doa indarkeria sexistak milaka aurpegi ditu horietako bat lan munduan emakumeok jasan behar dugun prekarietatea Prekarietatearen kontrako borroka hortaz eragile sozioekonomi...
15,953
Jolaseremu berria urtarril amaieran zabaldu bazen ere apiriletik dago erabat erabilgarri Erabiltzaileek positiboki baloratu dutela uste du Urko Rodriguezek Orain udalak egindako lurren lagapenari erantzunez jolaseremu berria egunero etatik etara eta asteburuetan eta jaiegunetan etatik etara herritar guztientzako zabali...
15,954
Balorazioa positiboa Egia da lanak luze jo zutela Negua ere halakoxea izan da eta obrak berak ere bazuen bere konplexutasuna Edozelan ere eguzki izpi batzuk agertzen diren aldiro bistan geratzen da espazioaren potentzialtasuna Ikastola zabaldu egin du bai eskola orduetan eta baita eskola orduz kanpo ere jolaserako best...
15,955
Inaugurazioan esan genuen bezala jolaseremua ez dago bukatua denborarekin eraldatzen joan den espazio moduan ulertzen dugulako Konkretuagora jota azkeneko asteotan ikastolako mantenuko langileak mahaiak eta bestelako elementuak jartzen ari dira Baina kontuan hartu behar da jolaseremu berrian euro inbertitu dituela ikas...
15,956
Halaxe da bai Lehenago geneuzkanei gehitu zaizkie lagatakoak Eta benetan eskertuta gaude Esker on horren parte da lagatako lurren egokitzapenean egin dugun ahalegina Inaugurazioan esan genuen moduan herritik jaso dugu eta herriari eman ere egin nahi diogu bueltan Horregatik egongo da jolaseremua zabalik egunero etatik ...
15,957
Guk azpimarratu gura dugu guztion ardura dela espazio berri hau zaintzea Hezkuntza zentru bat garen heinean gizalegez eta errespetuz jokatzearen beharra azpimarratzea dagokigu eta etxekook izan behar dugu horretan eredu Artean jolaseremua ireki barik zegoela apurketak izan genituen eta hori kalte materialaz harago ming...
15,958
EFQM Europear Bikaintasunaren ereduan oinarritutako kudeaketa sistemarantz abiatzeko hartutako jarraibideen arabera Gure Ikastetxeko Heziketa Elkartea osatzen dugun estamentuek hausnarketa eta elkarjartze jardunaldi batzuen ondoren Gure MISIOA Jesuitak Ikastetxearen izaera
15,959
Gure ikasleak gure lanaren ardatz gizaki zentzudunak intelektualki trebeak hazkundeari irekiak besteenganako zerbitzuan eta gizarteak jarriko dizkien erronkei aurre egiteko gauza izatea nahi dugu
15,960
Sustraitutako ikastetxea izatea duen esperientzia historiko eta inaziar ondarea abiapuntutzat izanda gure herriaren errealitate kultural politiko eta sozialarekin konprometitua dagoena
15,961
Gure ikastetxean haur hezkuntzatik hasita batxilergoraino etapa guztietako eskeintza dugu Lehen hezkuntzako lehen eta bigarren zikloak DBH ko lehen eta bigarren zikloa
15,962
Durangoko SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEA Ikastetxe inaziarra da eta Jesusen Lagundiako ekintza izaki pertsonak Berezkoak dituen Ezaugarriekin hezi nahi dituena adiskidetuak besteekiko besteekin eta esker onekoak hitzartua eta sortu zeneko urte baino gehiagotan urtean sortua heziketa izan du helburu
15,963
Betidanik bultzatu izan ditugu gure ikasleen zerbitzurako eta beraiei heziketa kalitaterik egokiena erreztu asmoz abiatu diren heziketa esperientzia guztiak Comenius egitasmoko elkartrukeak Ingeleraren sarrera goiztiarrerako proiektua epe laburrean ezarriko den heziketa eleanitza
15,964
Gure eguneroko zereginetan kontutan hartu nahi ditugu gure Herriak dituen kultur balio eta hizkuntza egunerokotasunean bizi mantendu eta iragarri Ikastetxeak Hizkuntza Normalkuntza Plana egina du eta Hezkuntza Saileko Ulibarri Programaren barruan sartuta dago
15,965
Ikastetxe honek berea duen ezaugarri bat da behar gehiago duen ikasleenganako arreta Beste alde batetatik urteetan zehar ikaslego etorkinaren hazkundea eman da Harrera Plana eta Hizkuntz indartzerako klaseak
15,966
Irlandan murgiltze programa berezia aurkezten dizue Ikastolen Elkarteak Oranmore herriko ikastolekin egin dugun elkarlanetik abiatuta gazteek astez ingeleraren eta Irlandar kulturaren lanketa sakona egiteko aukera izango dute proiektu ekintza eta txango desberdinen bitartez programaren antolakuntzan inolako bitartekari...
15,967
Ikasleek egunero elkarteak edota hezitzaileek antolatutako kirol sozial edota kultur ekintzetan parte hartuko dute Ekintza hauek taldean eta askotan familiarekin eta bizilagunekin gozatzeko aukera izango dute Honetaz gain Irlandako leku interesgarrienetara ere txangoak egingo dituzte
15,968
Ikaseguruak estaldura handiko multiasistentzia asegurua kudeatzen dugu ikasleentzat zein hezitzaileentzat Honetaz gain ikasle bakoitzak bere Europar Osasun Txartela tramitatu beharko du
15,969
Behin batean euskaldun izatea erabaki nuen Ondo gogoan dut abiatzea erabaki nuen eguna iraileko larunbata zen arratsaldeko akedo izango ziren eta lagunkuadrilarekin batera garagardoa edaten ari nintzen
15,970
HABEren maila gainditu ondoren buruan marmar zebilkidan galdera bat zergatik ez aldatu orain arteko hizkuntzajokabidea gaztelaniaz eta euskaraz bizitzen saiatu
15,971
Nola izan ninteke osoa eta benetakoa euskara barik Arbasoek euskaldunak izateagatik pasatu zituzten kalamitateak gogora ekarri nituen Bestetik semealabak izan nituen gogoan ondorengoei duintasunez bizitzeko aukera bermatu nahi nien Azkenik euskaraz bizi den euskal komunitateaz gogoratu nintzen hainbeste ahalegin egin e...
15,972
Erabakitakoari adorez ekin nion Baita beldurrez eta lotsaz ere Nola jakingo nuen norekin egin Eta erdalduna bada Nola jakingo dut euskalduna den Eta nik euskaraz egiten badiot eta erdaraz erantzuten badit Qu Edo Perdona
15,973
Mutilak konplizitate irribarrea erakutsi zidan edo horrela hartu nuen nik behintzat euskaraz egin niolako pozik sumatu nuen Motibazio txuteaz baliatuz loteria erostera joan nintzen
15,974
Hirutan hiru Gertukoekin ahalegina egiteko indarra eman zidan gertaera hark Lagun euskaldunekin euskaraz egin nahi nuen Beldur nintzen nire euskara maila eurenaren aldean nahikoa izango ez ote zen
15,975
Ah zer ondo moztu zidan berak batbatean hasi bezain laster Nik gogoa nuen hori berori eskatzeko baina lotsa ematen zidan Horrela euskara errazago ikasiko dut
15,976
Bestelako erabaki osagarri batzuk hartzen hasi nintzen ohetik altxatu eta Euskadi Irratia entzun gauean eguraldiaren berri ETB en ikusi Berrian harpidetu ordenagailuko sofwarea euskaraz jarri kafea tabernari euskalduna zegoen tabernan hartu herriko Berbalagun elkartean izena eman
15,977
Markatutako data hurbil dago eta errendimendua neurtzeko ordua heldu zait Nire helburua urte bukaerarako egunean zortzi orduz euskaraz bizitzea zen Ez dut euskaraerabilera modu zehatzean neurtu baina baietz esango nuke lehen helburu hori betetzen hasi naizela
15,978
Ordu asko ematen ditut euskaraz idazten eta irakurtzen Horrez gain erdaraz nituen harreman batzuk euskaraz izatea lortu dut eta lagun berriak egin ditut euskal komunitatean Aldaketa horiek konturatu gabe euskaraz margotu dute eguneko agenda eta euskarak astiroastiro leku berriak bereganatu ditu nire bizitzan pentsamend...
15,979
Bere filosofiaren metodoa GENEALOGIA da hitzen etimologiara jo jakiteko zein izan zen hauen hasierako zentzua eta bestetik jarreren eta egoeren analisi psikologikoa
15,980
Itxuraz besterik ez dira aurkariak bere baitan lotuta daudelako eta dena bat delako aurkari bat kontrakoa bihurtzen da errealitatea bilakaera delako
15,981
BIZITZA Botere Nahimenean datza Bizitza indarra da beraz dinamismoa aldakuntza eragozpenen kontrako borroka zentzu erlatiboak Bizitzan ez dago ezer absoluturik baina bizitza gauza guztiak baloratzeko erreferentzia da egiazkoa eta ona da bizitzari laguntzen diona Bizitza da errealitate bakarra eta funtsezkoena
15,982
Bizitza ez da estatikoa Heraklitoren bilakaeraren joanetorriaren antzekoa baizik etengabeko jario bat non kotnrakoen borroka eta harmonia nagusitzen diren Bizitzaren zenbait aspektu garrantzitsu guztiz irrazionalak dira eta onodrioz bizitza ezin da ulertu mekanizismotik ezta kategoria arrazionaletatik ere
15,983
BIZITZA DEN LEGEZ ONARTZEA BERE JATORRIZKO IRRAZIONALTASUNAREKIN Jarrera hau hautatu dutenak DIONISOS jainkoa eta ZARATUSTRA honen profeta BITALISMOA eta jarreara artistikotrajikoa dira
15,984
Kontzeptu metafisikoek bizitzaren aurkako jarrera adierazten dute honen aspetku irrazionalak ukatzean kontzeptuak izatez BALORE JUDIZIOAK judizio moralak dira bizitza ahuldu zapaldu egiten dutenak
15,985
Kontzeptu metafisikoak ezin dute bizitzaren muina atzi bilakaera mugikortasuna irrazionaltasuna Ondorioz ez dute benetako esanhairik ez dutelako erreala den ezer isladatzen
15,986
Nietzschek errealitatea bilakaeran ikusten da finkoa iruzur hutsa da Filosofoak Platonengandik saiatu dira bilakaerari garrantzia kentzen eta hau itxura huts bihurtzen Metafisikaren kritika puntutan labur daiteke
15,987
FILOSOFIA TRADIZIONALAK bizitza zentzugabeko bilakaera hutsa dela ahaztuz kontzeptu eta kategoria arrazionalak eratu ditu errealitatearen zerizana ulertzeko egia eta ongia absolutuak kausa xedea Jainkoa substantzia esentzia
15,988
BI MUNDUEN ARTEKO BEREIZKETA Platoni zor zaio itxurazko munduaren eta egizako munduaren arteko bikoiztasuna Ordutik hona filosofoek itxuratzat hartu dute bilakera eta egiaren balorea mundu ulergarriko esentziei eman diete
15,989
Bizitza adierazteko era bakarra ARTEA da Adierazpen honen eredua GREZIAKO ARTE TRAJIKOA da Adierazpen estetikotrajikoak bakarrik erakutsi dezake bizitzaren irrazionlatasuna filosof kontzeptuala jarrera logikoarrazionalak ezin duena egin
15,990
Honen protagonistak APOLO eta DIONISOS dira Lehena arrazionalista eta bigarrena neurrigabea kaotikoa sexuzko kilikadura gaua gorputza gizarte arauak hautsi bizitza gozatu jai giroan
15,991
Aro trajeikoaren bukaera SOKRATESekin hasi zen Filosofia arrazionala lehentasuna arrazoiak Arrazoiak dioena moralak agindu Gizakiaren alde apolineoak bizitzaren alde dionisiakoa zapaldu
15,992
Sokratesetik ez zaio benetako errealitateari begiratu modu partzial batean ulertu baitzuen eta gero honentzat esentzia substantzia hitzak asmatu egin ziren Errealitatea hitzari egokitu zitzaion errealitatea benetan zena kontuan izan gabe
15,993
BITALISMOA Positibismoa Erromantizismoa eta Idealismoa hirurak gainditzen ditu Bitalismoarentzat bizitza da balio nagusia eta baita errealitate funtsezkoena ere Bizitza ez da materia hutsa ezta zerbait metafisikoa ere
15,994
Intelektualismoaren kontrakoa da Filosofiaren errotik atera behar diar amets idealista guztiak bizitza bera baita balio nagusia Bizi errealitatea hobeki antzeman da balioz eta sentimenduz arrazoimenaz baino
15,995
Bitalismoa ez da teor bat pentsalari guztiz desberdinen jarrera intelektual orokorra baizik Horrela vitalista batzuen asmoak ez du zer ikusirik ohiko filosofiarekin baina antzinako jakintza helenikoarekin erabat lotuta agertzen da bizi zenak askatu behar dira bizitza berreskuratzeko
15,996
Fenomeno bitala ezin da azaldu indar fisikokimikoen jokoaz bakarrik Hauen oinarrian vis vitalis izeneko bizitzaren indarra baitago Horregatik bizitza ez da biologiko hutsa honek gizakiaren elemneut afektiboak pasionalak eta instintuzkoak biltzen baititu
15,997
Otsailaren erdialdera Frain mendian Oinez Basoaren irekiera ekitaldia ospatuko da Gure ikastolako partaide guztiak gonbidatuta gaude baita Nafarroako bertze ikastolak ere Agintariak ere etorriko dira eta egun horretan hasiera emanen zaio baso berriaren zuhaitz landaketari
15,998
eko abenduaren an sute handi batek Lesaka eta Igantziko eremuak erre zituen sute hori urte hartan Nafarroan erregistraturiko handiena izan zenFrain izeneko mendian hektarea kiskalita gelditu ziren
15,999
Zuhaitz bat energia handiko kable baten gainera erori eta puskatu zenean hasi zen sua Kablea lurrera erori eta segidan sutea zabaldu zen lur eremu zabal batean hektarea erre ziren horietako hektarea zuhaitzez beteriko baso aberatsak zirenpinuak gaztainondoak bertako haritzak haritz amerikarrak lizarrak eta bestelako es...