Unnamed: 0
int64
0
3.01M
text
stringlengths
77
45.5k
3,003,600
Bihar hasiko da Oiartzungo Gazte Akelarrea Ekimen handia izango da Euskal Herri mailako ekimena Eta askoren buruan parranda eta festa besterik ez bada ere aurtengoan hitzaldi eta kontzientziaziora bultzatu nahi izan dute gehiago antolatzaileek
3,003,601
Herriko toki asko egokitu dituzte hitzaldietarako herriko plaza Elizalde Herri Eskola Haurtzaro Ikastola Ikasle gela Kataxulo Gaztetxea Hitzaldietan hainbat gai izango dituzte ardatz besteak beste feminismoa euskara ekologia lurraldetasuna Hitzaldiez gain hainbat tailer ere izango dira serigrafia tailerra sormen tailer...
3,003,602
Larunbatean piztuko dute akelarreko sua Euskal Herriko gazteek Oiartzunen Goizean goizetik nahi duenak berriro ere hitzaldiez gozatzeko parada izango du Mugarik gabeko euskara Feminismoa neska gazteok zer Gazte etorkinak etorkin gazteak
3,003,603
Arratsaldeko etan gazte bazkari erraldoia egingo da Bazkalostean gainera Arrakala musika taldeaz gozatzeko aukera aproposa izango da Arratsaldeak aurrera egin ahala Belaxe taldea ere izango da musika jotzen ean aldiz Akelarre gunean Gazteen akelarrea egingo dute Gaua gerturatzearekin batera afalosterako proposamen eder...
3,003,604
SARA Hitzak gogoratzen berdin Abrahamen laguna eta berdin Lapurdiko herri ederrena Axularren herria Saraun Zornotzako auzoa Saratxo Amurrio eta Ordunaren artean
3,003,605
Blogak ALAITZ du izena gure maskota delako Espero dugu hemen ikusiko duzuena zuen gustokoa izango dela eta zuen iritsien zain egongo gara
3,003,606
Amaitzen ari den urteari ipurdia erreko bagenio arabar aintzinako ohitura bat betetzen arituko ginateke Errepuierre deitzen zioten gure arbasoek ekintza horri eta urteko azken iluntzean hamabi hilabetetan zehar ganbara eta baserriko ikuiluetan pilatutako traste zaharrei su ematen zieten garren izpiritualitate garbitzai...
3,003,607
Guk ere ko hondarretan gure sutzar propio eta partikularra egin genezake eta nork sutarako egokien derizkion gaiak bota litzake bere ingurua lohikeriaz garbi eta alperreko oztopoz libre uzteko Sekulako su beldurgarriak izango lirateke Ezetz
3,003,608
Urte zaila izan da alde guztietako gatazka etengabeek jipoituta Uhin hondatzaileak bata bestearen ondoan iritsi dira gure hondartzetara zurrunbilo sakonak eraginez marea gorriek ur ertzetik erauzi nahi izan gaituzten bitartean Itotzear egon gara zenbait alditan eta sutzar hipotetikoan gustura erreko genituzkeen gaiak p...
3,003,609
Baina bizirik segitzen dugu eta horixe da garrantzitsuena Gezurra badirudi ere oraindik kementsu agertzen gara gizakiaren ahalmena neurtezina baita Hamaika zoritxar etsigarri pairatu arren gizon emakumeok gai gara berriro jaiki eta bideari berrekiteko biharko itxaropenean baitugu gogoa jarrita hobearen esperoan
3,003,610
Gabon gaua dugu gaurkoa zentzu desberdin ugariko gaua Aberatsa beraz dibertsitatearen zentzuzko ariketan baitatza elkar ulertzearen gakoa Aberastasun etikoak ordea konpromezu aktiboa exigitzen du Eta
3,003,611
Gizaaberastasunaren barrena izpirituaren askatasuneraino daraman ibilbide sendoko gabon gau magikoa izan beharko genuke gaurkoa dibertsitateari eskua modu positiboz luzatuko bagenio elkartasunerantz Baina
3,003,612
Atzo arratsaldeko iluntzean gabon kantaldi batean hartu nuen parte nire jaioterrian Aramaio Arrasate Legutio eta Otxandioko hamar bat taldek euren abestiak eskaini zizkioten elkarri eliza nagusia lepo bete zelarik Ume gazte eta gizonemakume helduok guztiak eta bi eman genituen enbor bakar bateko kimuak garela urtean be...
3,003,613
Gaurko Gabon gau magiko honetan milioika izar desberdinen keinu dirdiratsuak gogoraraziko digu dibertsitatea ederra dela eta aberatsa Elkartasunera eraman gaitzakeena
3,003,614
Duela berrogei urte unibertsitatea utzi genuen lagunon arteko bilera antolatzea izan da azken hilabeteotan denbora dezente eraman didan betebeharretako bat Hori gozada Baina aitortu behar dut iaia lau hamarkadaren luzerako bizitza profesionalean eraman behar izan dudan zorroztasunari iseka nenbilkiola iruditzen zitzaid...
3,003,615
Adin marratik aurrera egitean bizimodua zeharo aldatu zaigula egiaztatzeak sentsazio kontrajarriak ekartzen dizkigu Alde batetik itzuliko ez zaigun mundu baten oroitzapen ozpina Bestetik askatasunetik hauta daitekeen eginkizunaren erakartasun goxoa Eta nire kasuan bederen balantzak beti jotzen du ezezagunaren alde bila...
3,003,616
Ez dakit irakurleak ezer entzun ote duen Argentinako El Clarin egunkariaren gurutzada partikularraz argentinarren Fernandez presidentearen erabaki baten aurka Teorian Ikusentzunezko Komunikazioaren Zerbitzuak arautu nahian gerra mediatiko batean sartu dira El Clarin eta gobernua bi aldeek noski informazio aske eta gard...
3,003,617
Monopolioaren hurreneko erasoari Clarin medioak kontrolatzeko estrategia Fernandez Kirchner kontrajarri zaio gerran nork irabaziko ote ikusgai Nahiz eta itxura guztien arabera Europa eta AEBetan bezala argentinar komunikabideetako espektroan ere kapitalismo eta neoliberalismoa dira borrokan ditugunak gizarte gizaraxoar...
3,003,618
Medioak berez ez lirateke herri demokrazietan injustiziaren eta giza desberdintasunaren kontrako paladinak izan beharko Baldin badira demokrazia ez da herrikoia Eta nire hitzak negatibotasunez margo ditzakedan arren iruditzen zait egun ez dela munduan legeeraikuntza aproposik herri demokraziaren baloreak babesteko Kont...
3,003,619
Horregatik herriaren aldeko komunikazioa hobetzea ez da helburu samurra Oso larri gaude erabaki sendo eta serioak egungo enpresa eskematik kanpo hartu beharko bailirateke eta hori ezinaren hurrena dugu Herri partaidetza bermatzea ez da egun batetik bestera gauzatuko boterea hain justu parte hartzea eragotziko dutenen e...
3,003,620
Medioen bilakaera aurrerakoia ez datza kazetarien esku Baina profesionalak ezinbesteko kate begiak ditugu inoiz kazetaritzaren duintasuna loratuko bada El Clarin Prisa Vocento Unidad Editorial Murdoch Slim neoliberalismo nazkagarriaren izen desberdineko arieteak ditugu Medio ahaltsuak ustelkeriaren beste paradigma bat ...
3,003,621
Ehun urte eman dira aramaioar ausart batzuek sentimenduek eta ez interes materialek eraginda herriko Batzokia abian jarri zutenetik Mende oso baten ibilbide malkartsuan berrogei urtetako tunel ilun eta beldurgarria barne denetariko istorioak bizi izan ditu aramaioar jeltzaleen kolektiboak Euskal Herriko beste guztien a...
3,003,622
Karlismo atzerakoi eta interesatuaren itzalean herri bezala ezin suspertuz gogor astindu behar izan zituzten aitzindari haiek beren herritarren kontzientziak euskal sentimenduaz jabe zitezen Helbururako ahalegina ez zitzaien samurra gertatu eta bi hamarkadatako lan eskergaren saria indar faxistek errotik erauzi zuten g...
3,003,623
Euskal gogoaren eraikuntzarekin konprometituriko aramaioar haien ereintzak fruitu ederra sortu zuen aurki eta bigarren belaunaldi loratuaren abiapuntuan inguruan oso herritar jelkide esanguratsuak ditugu gizonezko eta emakumeak azken horiek aurrekoen artean ez bezala Egungo askoren ama eta aitak ziren aitzindari haiek ...
3,003,624
Euskal mapa politikoa aldatu egin zen guztiz tunel ikaragarri hartatik irteteaz batera Desagertu zen karlismo antzugarria eta herri kontzientziak hartu zuen toki Euskal Herriko espektroan Baina ez zegoen deskantsatzerik egun ere ez dagoen bezala Tentuz eta zuhurtziaz dagokigu lan egitea amore eman gabe bakoitzari hober...
3,003,625
Euskal literaturaz maiteminduta egotea euskarazko liburuak erostea Euskal Herriko liburu dendetara sartzen ohitura handia edukitzea gogoa gure kulturaz betetzearren Horrek guztiak jokaerapatroi bat markatzen digu nire gisako euskaltzale errukarrioi hots hamarkadetako militantzia zamatsuan denetariko zarrapoak irentsi b...
3,003,626
Euskadiko hiriburuko liburudenda garrantzitsu batera sartu naiz gaur goizean Jatorrian euskarazko liburuak ardatz nagusi zeukan enpresak aspaldi zabaldu zuen bere irabazlerroen abanikoa negozioaren arriskua produktu mota desberdinetan dibertsifikatzeko asmoarekin Zilegi guztiz enpresak osasuntsu iraungo badu Eta eskert...
3,003,627
Baina dendatik atera baino lehen zarrapo berri bat sartu zait nire gogoz kontra noski zintzurretik behera Aukeratutako liburuak salmahai gainean utzita Hiru hauek mesedez adierazi diot kutxako andere oari Horren irribarre behartuarekin batera Para regalo iritsi zait Nire Bai arreni Por separado metalikoak jarraitu dio ...
3,003,628
Isildu paketeak zorroan sartu eta tristeziazko puntu batekin kaleratu naiz haize freskoak haserrea ahaztueraziko zidalako itxaropenarekin Kutxazainak ez dit ezta Gracias ere esan Todo un detalle en conjunto
3,003,629
Matematikaren arauak eta merkatuko lehiari buruzkoak batera erabili behar ditugunean erabateko logika egiten da nagusi Zientzia zehatzak zein salerosketaren printzipio arruntak nahastuta emaitzak oso koordenada ziurretatik markatzen du bidea normalean Izan ere beti dago zirrikituren bat aldagai aleatorioren bat sar dad...
3,003,630
Euskalgintzak egunkari bat behar du Baina egia horri ekonomikoki sakon eta logikaz heltzerik ez bada nola pasatuko gara egunkari gehiago edukitzea askoz osasuntsuago delako egia borobilagora Hortxe koxka Logikak errealitatea du arerio nahi baino maizago
3,003,631
Matematika aplikatuaren orrietan barrena eginez gero logika erabakigarriak hartzen gaitu eta ekuazioaren emaitza asmatzear gaudela pentsatzen hasten garenean gauzak ez direla hain errazak gogorarazten digu zerk eta ziztada batek Areago naturalean balio subjektiboek pisu gehiago izaten dute Pitagoras eta Ruffini guztien...
3,003,632
Euskarak gutxienez egunkari bat behar du bere erabilpenean normalduko bada Gehiago balitu askoz aberatsagoa izango litzateke gure hizkuntza eta erabilpena bera ere hedatuagoa Nola aplikatu egiaztapen horri zientzia zehatzen logika
3,003,633
Nire inozotasunean uste nuen AEBetako hauteskundeak Barack Obamak irabazi dituela Lau urtez ifarramerikarrek lehendakari izan dutenaren berezko merituetan oinarritzen nuen haren garaipen berria egia esan behar baldin badut Michelle emazte ongi plantatuaren laguntza ere ederto etorriko zitzaiola pentsatzen nuen arren Ba...
3,003,634
Informatikari eta matematikari gizatalde bat bi urtez aritu bide da Chicagoko demokraten hautesegoitza nagusitik AEBetako hiritarren profilak diseinatu zituzten dozenaka milioitako hautesleren datuak jasoz eta informazio erraldoia megaordenagailuek liseritu ondoren hautesleak Obamaren alde zerk eragin zitzakeen aurriku...
3,003,635
Sare sozialen konplizitatea derrigorrezkoa behar dute izan eta lantegi horretan Facebook lanabes ezin hobea bilakatu zitzaien zientzilariei Milioika hautesleren artean zalantzan egon zitezkeen hiritarrak zeintzuk ziren identifikatuta izen eta abizenekin modu pertsonalean heldu ziren haienganaino kanpainako arduradunak ...
3,003,636
Bien bitartean estatubatuar gizarteak bere amets amerikarrean segitzen zuen krisi ekonomikoak jota hori bai demokraten katakunbetan zer egosten ari zen eta halaber David Petraeus CIAko zuzendaria bere emazteari adarrak jartzen ari zitzaizkiola susmatu gabe Ai ene
3,003,637
Egunkarian irakurri nuen eskela eta aitortu behar dut emozio puntu batek hartu ninduela Ez nekien nor zen Gonzalo Ca as jaun hura baina erakarri ninduena identifikatzeko heriotzaalbistean ipini zioten titulua zen titiriteroa Heriotzetako abisuak emateko orduan hildakoen iraganeko meritu arranditsuak irakurtzera hain oh...
3,003,638
Egunkaria eta begiak itxi eta nire baitan gizon haren bizitzan eman ahalko ziren abenturak gorpuztu ziren betiko adiskide ezaguna izan banu bezala
3,003,639
Txerpolariak titiriteroak gure herrietara garai batean azaldu ohi ziren artista apal bezain hurbilak genituen Desagertu egin ziren bideetatik modernitatearen ahotzarrak irentsita Eta amaitu ziren gure plazetako espektakulu margo askotarikoak ezer gutxirekin disfrutatzen genueneko arte saio xumeak
3,003,640
Eskela hark iratzarri zizkidan oroitzapenak ez lituzkete belaunaldi berriek ulertuko Kosta egingo litzaieke behintzat behar den bezala konprenitzea egundoko bilakaera jasan izan baitu gizarteak geuri ere bere neurrian asimilatzea hain samurra ez zaiguna
3,003,641
Titiriteroak herriz herri bide hautseztatuetatik barrena egiten zuten pretentsio handirik gabeko artistak Gizon emakume gehienon antzera Azken finean horixe bera gara titiritero ibiltariak
3,003,642
Belaunikatzea operazio ez osasuntsua da on eta gaiztoen arteko desberdintasuna gizadiaren gau beltzean loratu zenetik Arrazoi erlijiosoak zein gizamenpekotasun hutsaren garro zigortzaileak bizkar hezur nagusia gertatu dira gizartebelaunikatze prozesu antzu eta ukatzailean Belaunikatzea umiltasunarekin erlazionatu zaigu...
3,003,643
Belaunikatzea beldursentimenduaren adierazpen natural induzitua dugu Eta belaun joko hutsak koldarkeriaren maila markatzen du belaunikatzailearen mugimenduan morrontza izpiritualaren sintoma larriak nabarmenduz Belaunikatzea dena den ez da soilik belaun buruaren bihurtzearekin ematen keinuak subjektu alienatuaren oinpe...
3,003,644
Pertsonaren alienazioa bere gogoaren salmentaren bidez lortzen duen palanka motak sailkatzen du beraz belaunikatzailearena Eta gure gizartean alienazio erak hedatzen diren heinean belaunikatzeko kategoriak ere biderkatu dira ikaragarri Belaunikatzea gizakiaren heriotza morala da eta badirudi gure gizarteak heriotzazald...
3,003,645
Nola heldu belaunikatzearen morrontza ilunetik askatzeko bideari Hitz bakar bat dugu baliagarria duintasuna Nor beraren baitan duintasunari aukera emate jarraikiarekin puskatuko ditu pertsonak zapalkuntzaren kateak eta lantegia zaila izango duen arren ahaleginaren bitartez soilik iritsiko zaie gizonemakumeei belaunikat...
3,003,646
Egun hotzetan badira iaia izoztuta uzten zaituzteten albisteak Ikusmiraren arabera izoztu beharrean sutan jar zaitzaketela ere esan liteke eta bi erreakzio termikoak ulergarriak zaizkigu berez kontrajarriak diren arren Albistearen zentzuak denon arreta irabazten dutenetakoen kasua da eta pertsonaren sentimenduak dardar...
3,003,647
Halaxe da Frogatu egin da bortxatzailearen ekintza Frogatu egin da ez zela izan koinataren onespenarekin ezta sikera mehatxupekoarekin Epaileak dena den absolbitu egin du Zergatik Bortxatzaileak ekintza ederra betierekotzeko asmoz nonbait bideoz grabatu ondoren berak ezagutu gabe esku batek balentria jasotzen zuen DVDa...
3,003,648
Bideoan ikus daitekeenez frogatuta beraz koinata lotan zegoela bortxatu zuen bere ahizparen gizonak Bideoa Mossoen komisaldegian aurkeztu ondoren kartzelaratu egin zuten emakumeen koinatu eta senarra Baina epaileak fiskalaren hamabi urteko zigor kondenako eskabidea errefusatuz libre utzi zuen bortxatzailea horren baime...
3,003,649
Honaino iristea lortu duen irakurlea gonbidatu nahi dut unetxo batez hausnarketatxo txikia egitera epailearen erabakiari buruz Niri aitortu dut hasieran odola izoztu egin zait albistea irakurri bezain laster Jarraian ordea irakiten ari zela iruditu zait
3,003,650
Gipuzkoa Araba eta Bizkaian gehien irakurtzen diren egunkarietako jabeek inkesta bat burutzen dute hauteskunde kanpainen bukaeretan hauteslegoaren nondik norakoak azaltzeko eta jakina inkestaren emaitzen arabera irakurleei mezu subliminalak helarazteko Ezer ez berririk beraz munduko inkesta guztien eragileen asmoetatik
3,003,651
Gipuzkoa eta ArabaBizkaiko egunkarietako irakurleon soziologia desberdina denez gero egunkari horiek badakite erabiltzen inkesten ondorioak plazaratzeko teknika Horretan ere maisuak ditugu eta gauza bera adierazteko helburu berdintsuarekin hitz desberdinak aukeratzen dituzte batez ere titularretan
3,003,652
Gipuzkoako larunbateko egunkarian irakurtzen genuen Un de vascos apoya que el nuevo Gobierno impulse la independencia Zentzu neutroa albistean Merkatuaren soziologiari egunkariaren interesetatik dagokion neutraltasun subjektiboa alegia ArabaBizkaikoan berriz Solo un Kutsu negatiboa Arabar bizkaitar hauteslemerkatuak da...
3,003,653
Inkesta guztiei eman behar zaien sinesgarritasunari erredukzioko koefizientea aplikatuz garbi dago hiru lurraldeetako hauteslegoarengan modu diferentetik eragin nahi dutela egunkarietako jabe espainiar eskuindarrek Beti egin dute horrela eta oraingoa maila berri bat dugu zapalkuntza mediatikoaren katean besterik ez
3,003,654
Niri egia diot bost axola zein den portzentaia hori ez baita bat ere garrantzitsua testuinguru antzu eta kateaz inguratuan Niri jakitea gustatuko litzaidakeena da hautestontziek adieraz lezaketen gehiengoaren nahia errespetatzeko asmoa ote duten egunkari horien jabeek Eta horretaz ez du ezer esaten inkestak Tamalez
3,003,655
Duela berrogeita hamar urte hasi zen istorioa eta ordudanik urria hila eta Beatles izena elkarren ondoan doaz nire baitan Norbaiti gezurra irudi lekiokeen arren hertsihertsirik izan dut love me do abestia Liverpooleko mutilek argitaratu zutenetik Musika hark notak interpretatzeko moduak zerbait berezi sortu zuen nire b...
3,003,656
Sixties nire liburuan nioen bezala BBCk mirariak egiten zituen garai hartan gure arima gaztetxoetan eta ingelesaren ezkutuetatik barrena joan nintekeelako aitzakian tinko gurasoei gaueko ordu goxoetan uhin arrotzen bibrapen xarmangarriko diala lapurtzen nien Zorte apur batekin musika bitxi hura entzun nezakeen gure emi...
3,003,657
Eta nire kasuan bezalaxe beste askorenetan ere ko urri hartatik musika gureagoa da tokikoagoa unibertsalagoa jatorria zein den axolarik gabe Hil hartatik Beatlesen xarmak dena inbaditu zuen munduko zoko guztiak indar berritzaileko olatuak harrapatu zituen eta izpiritu askatzailearen lekuko zirudienari ongi etorria eman...
3,003,658
Igaro ginen elizetatik latinezko kantuekin eta igande eguerdiko plazako kontzertuetatik pasodoble eta zarzuelazati hautatuekin oilo ipurdia jartzen zigun doinu dardarkaria dastatzera Eta munduaren erritmoa bera ere aldaeraz genezakeela pentsatzera heldu ginen Inozotasunaren sintomak agerian
3,003,659
Ordurarte klasikotzat genuen musikak jipoi ederra jaso zuen eta areto arranditsuetara pasatu zen zokoratua bezala Eta elizak zein igande eguerdiko plazako kontzertuak gazteagotu egin ziren usadio eta gustu berriek espazio zabalak irabazi zituzteneta
3,003,660
Mende erdi baten ostean gogoak dardarazi zizkiguten melodia haietako asko eta asko klasikoen sailkapen sakratuan sartu dira mailarako igarobidea denborak baino funtsean kalitateak eskaintzen baitu Eta nik bederen klasikoa askozaz atseginagoa daukat duela berrogeita hamar urte baino Niretzat dena ko urrian hasi zen
3,003,661
Nire hirurogeita hirugarren urtemuga atzean utzi berri dut eta kopuru horren hogeita hamabost boza eman ahal izateko eskubidearekin bizi izan ditut Baita eskubidea aprobetxatu ere eta aukera guztietan abertzale bozkatu dut
3,003,662
Gaur den egunean oraindik ere eta hizkuntzari dagokionez ez dut nire nortasunaren bidetik bizimodu normalaren maila heltzerik izan Ahalegindu naizen arren alperrekoa gertatu zait Oraindik bizitza arruntak planteatzen dizkidan gaietan eta euskal hiritar bezala nire izaeraren erabilpen integrala egin nahi dudanean deneta...
3,003,663
Horregatik Gora independentzia linguistikoa ozen bat bota nahi dut Independentzia askatasunez hautatzeko eta aritzeko ahalmena da inoren agindu zapaltzaileetatik libre Bada horixe aldarrikatzen dut gure hizkuntzarentzat
3,003,664
Euskararentzat independentzia eskatzen dut Unibertsala izan ahal izateko ezinbesteko urratsa hain zuzen Independentzia linguistikoa garatu nahi nuke bizitza partikularrean neure burua independente bilakatuz zerbitzu pribatu eta publikoetan trauma eta militantzia nekagarri barik Hego Euskal Herrian espainieraz mintzatze...
3,003,665
Zertarako aldatu euskaldunok gure eskubide linguistikoak aldarrikatzen eta etengabe defendatzen aritu beharko ginatekeen Euskadi independente batera Horretarako ez dit bidaiak merezi
3,003,666
Duela gutxi irakurri diot egunkarian Arrasateko hiritar bati oso kezkatua dagoela herriko biztanlegoa hartzen ari den adin maila altua delaeta Oi ene Arazoa Arrasatekoa bakarrik balitz gaitzerdi
3,003,667
Egiaztapen mingotsa da hori beste banaka batzuen arteko larrienetakoa Gure gizartea akomodatua aburgesatua alienatua ibilbide malkartsuan dabilkigu eta hortxe ari gara gu partxe sorvirginiaren antzeko erremedioekin ageri zaizkion hutsune gabezia eta noraezaren sintoma sakonak sendatu nahian Noski zahartzen ari dela biz...
3,003,668
Zahartzaroa jubilatu ondoko tartea luzatzen ari norbanakoa lanean hasi artekoa ere zabalagotzen ari eta bitartean dagoen aldi gero eta laburragoa are murritzagoa bilakatu guran Horixe dugu panorama marra lodiz marraztuta Jakin badakigu horrela segitzerik ez dagoela Baina nondik heldu Zein da gai soziologia berri honen ...
3,003,669
Arestian liburu eder bat eskuetaratu zait Egilea arrasatearra dugu barka Xabier nahita egindako hutsa eta oro har mendebal zibilizazioaren biharetziz kezkatuta gauden guztiontzat guztiz gomendagarria iruditu zait testua lehen orrialdetik bukaeraraino Xabier Retegi Aiastui da hausnarketarako trebezia beste behin erakuts...
3,003,670
Xabierrek bere zahartzaroko aldi gaztetik idazten du mundu hobeago bat lortzearen aldera prozesu solidario baten barruan lan egitea dela gure bizitzari zentzu ematen diona azpimarratuz Eta gogoratzen digu gizonemakumeok berez ahalbide gehiago ditugula normalean erabilitakoak baino Horrek dio Xabierrek ildo berrietarako...
3,003,671
Neguko loreak eskarmentutik daude idatzita baina ez bai zera ibilbide nostalgikoaren antzerako eszenategia aurkezteko Aitzitik ikuspegi baikor eta ilusioz beterikoan oinarritzen du egileak aurrerantz proposatzen digun jauzia Proposamen ausarta beraz zaila baina logikaz eraikia Ez da ameskeria utopikoa daitekeen arren E...
3,003,672
Retegik oinak lurrean fermuki jarrita gonbidatzen gaitu hausnarketara Zahartzen ari den gizarteko kide adindua da eta horrek aginte morala eskaintzen dio tentuz eta maitasunez borobildutako ideia argitsuetan Hurrengo iraultza intelektualaren premian gaudelarik egileak pauta batzuk oparitzen dizkigu geure buruei galdega...
3,003,673
Asteburu eguzkitsua izan dugu eta udaren hondarretan une baketsu eta goxoak disfrutatu ditut munduko hainbat tokitan gugandik ez hain urruti ere bortizkeria nardagarriaren zigorrak hiritarren bizkarrak berotzen zituen bitartean Patu miserablea alajaina batzuen ongia lortzeak gehiengoaren gaizkia adierazten duena
3,003,674
Lurraren bira bakoitzeko tarte mugatuan ad infinitum luzatzen den zoritxarsoka dardaragarriak lotzen gaitu errealitatearekin eta giza espezieari buruzko zalantzak sortzen zaizkigu etengabe horiek inoiz argibide izango ote duten ez jakitun geratzen garelarik Hain sakona da gure axalkeria
3,003,675
Bizitzaren liburu egiatiak hamaika aldiz errepikatuko baligu eta egiaztapenen filma gure begien aurrean behin eta berriz pasatuko balitz ere ez genuke ikasiko lorpenik bikainenak ez du inoren pairamendurik merezi ez du kalte bat ere justifikatzen Baina gizon emakumeok hori ulertzerik ote dugun da asaldatzen nauen aurre...
3,003,676
Eta adinean aurrera noala hainbat eta hainbat galdegai atzean eta erantzun gabe uzten ari naizela beste duda baten itzal luzeak sosegatu nahi banindu bezala dabilela iruditzen zait ez al zaigu aski izango gure baitan ezezagunaren bila jarraikian aritzea ihardespenik gabeko ezkutuetarako berezko giza ezgaitasunaren aurr...
3,003,677
Zorioneko krisia ekonomikoa jakina askoren bizitzaibilbidea zailtzen ari da Duela gutxi sakon estimatzen dudan bikote gazte batek esaten zidan ziur daudela aurrera aterako direla ez baitute euren indarretan itxaropena galdu eta kostako zaien arren garbi dutela mundu honetara borrokatzera etorri direla Unean bizimodua k...
3,003,678
Horixe da bidea Nork bere baitan dituen balioak ez naiz enpresen akzioetaz ari noski goiburutzat hartuta ez dago munduan pertsona bat ere bere gogoeraikinetik lurreratzerik Badakit gauza bat dela diskurtsoetan galtzea eta beste bat labetik babak atera behar izatea batez ere lagun hurkoarentzat direnean Baina inora aile...
3,003,679
Igandea amaitzear dela Londresen bukatutzat emandako Joko Paralinpikoetako irudiak oraindik nire burmuinean pilpilean daudenean txaloak eta mirespen zakukada handia luzatu nahi dizkiet bertan aritu diren guztiei nire eskerronarekin batera Eta ez hain zuzen atletikoki superman edo superwoman tipikoaren emaitzak lortzeag...
3,003,680
Krisiak edozeinetakoa ez dira horrenbestekoak baldin eta prest bagaude zentzuz eta gogoz borrokatzeko Izpiritu paralinpikoaz baliatu beharko ginateke uneoro krisiari abantaila hartzeko
3,003,681
Gure artean baditugu zezenketen desagerpena aldarrikatzen dutenak jai espainiarra delako arrazoi hutsarengatik Ergelak dira Eta bada beste ergelkeria mota bat zezenketen kontra gauden euskaldunok antiespainiartzat hartzen gaituztenena hain zuzen Bi multzo horientzat doaz batez ere hurrengo lerroak
3,003,682
Askotan komentatu dugu munduaren gaineko perspektiba aldatzen doala behatokiko eragileen zirkunstantzien arabera Aldakorrak ditugu pertsonak eta aldakorra ondorioz mundua Edo behintzat planetak transmititzen dizkigun sentimenduak Ez direla gutxi alajaina
3,003,683
Izan zen nire haurtzaro gordinean derrigorrezko irakurgailiburu bat an argitaldarira iritsi zena Lecturas de Oro tituluarekin Erlijioaren eskaileretatik gora egin genitzan eragin nahian nonbait irakurgai errazak biltzen zituen Ezequiel Solanaren liburu hori indar handiz aupatu zuen eliza frankistak Informazio gisa diod...
3,003,684
Balizko irakurleak urte bitartekoak ginela kontuan izanda ipuintxo oek osatzen dute liburua Baina bitxia gerta badakizueke ere oraindik nire liburutegian daukat garai hartako beste hainbatekin bezala Baliagarria zaizkit gure ibilbide intelektualean zein nolako gora beherak izan ditugun egiaztatzeko Eta ariketa polita g...
3,003,685
Los gansos la tortuga deritzan kontakizunean bi antzarrek dortoka bat daramate airean kelonioa bere ahoaz hartzen duen makila batetik zintzilik Eta baserri baten gainetik igarotzen ari direnean etxeko mutikoek neskak ez ditu egileak aipatzen oihukatu zuten
3,003,686
Ezequiel Solana bere garaiko pedagogoa izan zen bere ipuintxoei aurrekoaren gisako bukaera eman arren Gaur bere irakurgai askok ez lukete merkatubidea aurkituko Barkatu agian ergelen artean bai
3,003,687
Urriaren ean ezagutuko dugu zehazki zer nahi duen oraingoan EAEko biztanlegoak Eta handik aurrera alderdi politikoei egokituko zaie aliantzen entramatua eraikitzea hurrengo lau urtetarako ibilbide politikoari mugak ipintzeko Nolako zeinuak izango dituen kinielak Inork baleki
3,003,688
Abuztuaren ean herenegun ehun urte bete ditu Aramaioko Batzokiak Duela mende bat esan izan baliote Domingo Etxebarriari herriko EAJren aurreneko lehendakariari an Aramaion abertzaleak gehiengo osoa izango zirela ez zukeen sinetsiko Eskuin kontserbadoreak karlismo jaimista nagusitasun iraingarria erakutsiz jelkideen aha...
3,003,689
Ehun urte geroago Aramaioko Batzokitik euskal mapa politikoari erreparatuz ubide abertzalearen nagusitasunari behatzen zaio deitura desberdinetako ibai eta errekastoak baditugu ere Atzera begira jarriz gero ordea mende honetan lorpen on ugari izan direla egiaztatuko dute baita urrats oker asko eta asko ere Eta gure her...
3,003,690
Mendeko tarteak irauli egin du euskal kontzientzia ezkutuko itzaletatik azaleraziz Baina mende bat ez da ia ezer bizirik milurteak daramazkien soin estuarentzat Horregatik uste dut bazterrak sasiz garbitzeak dimentsio argiagoa eman liezaiokeela eremuari Eta esparru naturaleko soroak ongarrituz uzta itxaropengarriaren a...
3,003,691
Izena du Baltasar eta epaile izan da Bizitzaren arrazoi bitxi horietako batengandik aldeztaile huts izatera igaro da eta sona handiko bezeroak ditu behintzat bat ezagutzen diogu bera bezainbeste arrasto zalapartatsu uztera ohitu dena Bai Garzoni buruz ari naiz espainiar espektro judizialetik mundu osoko latitudeetara j...
3,003,692
Berdin dio bere defendatuarenganako munduaren sinpatiak gora ala behera egiten duen Gauza da zarata ateratzea zenbat eta ahots gailu boteretsuagoaren bitartez hobe Eta igual zaio bezeroa Assange izenekoa den edo Al Assad Inportanteena bera inoiz Felipe Gonzalezen jostailu izan zena auziaren ardatza izateari eustea da H...
3,003,693
Esku artean daroan auzi mediatikoaren maremagnuma hazi araziz Iosu Uribetxebarriaren gain mintzatzeko ere beta izan du epaile ohi espainiarrak Mikrofonoa ipini diote aurrean eta horra hor andaluziarraren mingaina dantzan El Paisek eskainitako aukera alderdikoiari helduz Eta beti bezala bere estilo ortodoxo koipetsu eta...
3,003,694
Garzonek aspaldi lortu zuen uhinaren goi aldera igotzea eta horretan irautea du helburua surfeko ohola kendu zioten arren Berezko ahalegin zalantzakorrei ez ezik medioen laguntza estimagarriari ere zor die meritua Bost axola berari oreka gorde behar izatea Erortzen bada ere beti dago eskuren bat prest abokatu hitz ontz...
3,003,695
Aurtengo udako gau sargoritsuek goi tenperaturez gain ustekabekoak ere ahalbidetu dituzte eta horietako bat gertatu zitzaidan lehengo ostirallarunbatekoan termometroak errekor mundialak hautsi ondoren iluntasunak zekarren haize pittintxoa lagunekin dastatzen ari nintzela Uribarri Ganboa oso herri txikitxoa da eta dozen...
3,003,696
Halako batean bi mutil gazte ezezagun azaldu ziren urduri oso besoetan lore ontzi handi bana zekartela eta gure aurrean aparkatuta zegoen auto batera hasi ziren kargatzen ontziak haien tamainarengatik nekez sar zitezkeenak Urduritasunak ez bide zien laguntzen eta gutariko batzuk hurbildu gintzaizkien esku bat luzatzeko...
3,003,697
Maletategia oker ixteak ontziko landareak txikitu zituen eta lurrean geratutako hostoek ekarri ziguten hurrengo ustekabea marihuana zen Beraz deabruaren haizeak eraman bailuen atera zen autoak karga berezia zeraman Eta galdera nagusitu zitzaigun herriko nor zen haien jabea Erantzuna bilatzeari ekin genion samurra zen o...
3,003,698
Biharamunean egun argiz hobeto aztertzen bide dira arazoak lapurketaren lekuko zuzenok adiadi egon ginen ezer aipatzen ote zen gertatutakoaz Baina inork ez zuen herrian ttinttik ere adierazi gaueko pasadizoaz ezta interesatuak ere Eta guk ere nahiago izan genuen isilik egotea nahiz eta bi gazteak jabetza pribatu batera...
3,003,699
Paint your wagon Izenik gabeko hiriaren legenda pelikulan bada abesti zoragarri bat They call the wind Maria tituluarekin Larunbat goizaldeko bi mutil ebasleren ihes zazpikia ikusita mariako ontziekin autoan une hartan genuen haize epel apurrari keinu aldrebestua egin ziotela esango nuke Izenik jarriko ez diodan herri...