Unnamed: 0
int64
0
3.01M
text
stringlengths
77
45.5k
3,007,600
Euskaraz Larramendik euskararen bikaintasunaz konbentzitu nahi zituen erdaldunak baina liburu guztiak gaztelaniaz idatzi zituen Hala ere euskaraz idazten oso ondo zekien Euskaraz idatzitako testuek berrehun orrialde inguru betetzen dituzte Bere liburuetako idatzi laburrez gain elizako sermoiak lagunei idatzitako gutuna...
3,007,601
mendea Europako historian behepuntutzat hartzen da Txinan ere nahasmen politikoko garaia izan zen Mundu musulmanean ordea kulturaren gailurra izan zen batez ere Iberiar penintsulan ezarri zen Kordobako Kaliferrian Gainera mendea Bizantziar eta Bulgariar Inperioen gailurra izan zen
3,007,602
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
3,007,603
Zetaren Bidea Asia eta Europa arteko merkataritzabide sarea zen Bidea antzinako Changan gaur egungo Xian Txinako hiriburutik Antakya edo Konstantinopolisera gaur egungo Istanbul zihoan
3,007,604
Bere izena eramaten zuen merkatugai nagusitik zetorkion zeta Hau Txinan baino ez zen ekoizten eta antzinako Erroman modan zegoen Hala ere bide beratik beste merkatugai asko eramaten ziren harri eta metal bitxiak artile edo liho bezalako oihalak anbarra bolia laka ongailuak beira koralak eta abar
3,007,605
Han dinastiaren Wu enperadoreak an Erdialdeko Asiako Hunoen aurka Hori zela eta elkarrekiko merkataritza harremanak ere hasi ziren Artean Partia zegoen Marko Lizinio Kraso erromatarrak an eraso zuena Erromatarrek hantxe aurkitu eta etxera eraman zituen aipatutako merkatugaiak
3,007,606
ErromaXian ardatza mugak sortzen bazituen ere bitartean milaka bidea zeuden Asiako eskualdeen artean horrela Turkia eta Siria Irak eta Persia edo Kaukaso eta India eta Txinako mugak Horrela merkataritzahiriak sortu ziren bidearen bazterretan hala nola Ferganako haranekoak Bukhara Khiva edo Samarkanda edo Taklamakan bas...
3,007,607
Bidean merkatugaiak ez ezik lapurrak ere ibiltzen ziren Horiek zailago egiten zuten jadanik luzea eta latza zen ibilbidea Hori zela eta antzinako Erroman zeta oso garestia zen Plinio Zaharrak adierazi zuen bezala Bidetik ere budismoa hedatu zen Indiatik Txinara
3,007,608
Txinako dinastia berriek Tanga eta Sung Yuan VII mendetik XIV mendera aritu zirenak politika aldatu ziren Gainera Mongoliatik etorritako tribuek arriskutsuagoa egin zuten bidaia eta Europako Erdi Aroa ez zen antzinako Erroma bezain aberatsa ere
3,007,609
Baina benetako bukaera XV mendean zen nabigazioaren berrikuntzek eta inperio berrien sorrerak Mogol Inperioa edo Otomandar Inperioa pixkanaka pixkanaka Zetaren bidea itzali zuten
3,007,610
Nahiz eta Marco Polo bidea egiteko lehendabiziko europartzat hartu bere osaba Mafiok eta bere aita Nicolo Polok jadanik egina zuten ibilbidea Marcok egin baino lehen Benetan Marco Polok eman zion ospea bideari Il Milione bere liburuan
3,007,611
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
3,007,612
Donostian azaroan Donostiako Udalak sektoreko eragile eta euskara elkarteekin batera Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz proiektua martxan du hiriko merkataritza ostalaritza eta zerbitzu sektorean euskararen erabilera sustatzeko asmoz
3,007,613
Miren Azkarate Hiriburutzako Kulturako Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkariak azaldu duenez euskararen erabilera sustatu nahi dugu hiriko establezimenduetan Bezeroak euskaraz ere artatuak izango direla bermatu nahi dugu eta horretarako baldintzak bete eta egitasmoarekin bat egiten duten establezimenduak eransk...
3,007,614
an Gros Egia Loiolako Erribera eta Amara Berriko saltegiak bisitatu dira Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz proiektua fase ezberdinetan eta eremuka gauzatzen ari da Aurten Gros Egia Loiolako Erribera eta Amara Berriko establezimenduak bisitatu dira eta atxiki dira egitasmora Grosen Egian Amara Berrin eta Loio...
3,007,615
Horrela baldintza hori bete eta egitasmoan parte hartzeko interesa duten establezimenduek eranskailua jartzen dute kalera begira atean edo erakusleihoan Behin establezimendua identifikatuta bezeroek eranskailua ikustean bertan euskaraz egin dezaketela jakin dezakete
3,007,616
Herritarrek euskara erabiltzeko urratsa eman dezaten lehiaketa antolatu da Donostiako Udalak herritarrak animatu nahi ditu establezimenduetan oro har eta horietan bereziki euskara erabiltzera Miren Azkarate Hiriburutzako Kulturako Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkariak azaldu duenez Udalak erraztasunak eman na...
3,007,617
euro banatuko dira saritan euroko erosketa txartel Irabazleek truketxartela eskuratu zuen establezimenduan gastatuko dute dirua Sari horiez gain beste hainbat produktu sorta poltsak eta abar lortzeko aukera egongo da
3,007,618
Herritarrek euskara erabiltzeko urratsa eman dezaten lehiaketa antolatu da Donostiako Udalak herritarrak animatu nahi ditu establezimenduetan oro har eta horietan bereziki euskara erabiltzera Miren Azkarate Hiriburutzako Kulturako Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkariak azaldu duenez Udalak erraztasunak eman na...
3,007,619
Nik hemen ere euskaraz kanpainalehiaketa abian da Gros Egia Amara Berri eta Loiolako Erriberan eta azaroaren ra arte iraungo du Auzo horietan identifikatu diren eta lehiaketan parte hartu nahi duten establezimenduetako bezeroek Truketxartel bat jasoko dute euskara erabiltzeagatik establezimendu horretan Txartel hori s...
3,007,620
Horrez gain eta kontuan hartuta Intxaurrondo Parte Zaharra Antigua Erdialdea eta Amaran ere aurretik identifikatutako establezimenduak badaudela komunikazio kanpaina orokorragoa egingo da hainbat hedabide eta sare sozialetan Egitasmora atxiki diren establezimendu guztiak wwwdonostiaeuskarazeus web orrian jarritako mapa...
3,007,621
Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz egitasmoa Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak garatzen du sektoreko eragileekin Donostiako Sustapena San Sebastian Shops Gipuzkoako Merkatarien Federazioa Gipuzkoako Ostalarien Elkartea eta euskararen alde lan egiten duten zenbait elkarte eta auzoetako euskara batzordeekin
3,007,622
Irudia eta errentagarritasuna hobetzeko modua Donostiako merkataritzaren bezero garrantzitsuenak donostiarrak eta gipuzkoarrak izanik eta kontuan hartuta hauen euskararen ezagutza donostiarren euskalduna da eta iaeuskalduna eta Gipuzkoarren euskalduna da eta iaeuskalduna euskaraz hitz egiteko eskaintza bermatuz gero be...
3,007,623
Eibar IBAR UB Deba Ibarreko herria Beste leku batzutan pentsau orduko Eibarren egin esaera Plazentziarrek eibartarrez esaten ei dutena SM Zirik Eibartarrak egiteileak izan dira beti Eibarko txitia oillo esaera Eibartarrek beti izan dute maila bat gorago egotearen fama
3,007,624
ek iztu da aditza Matxorratu Volverse est ril un animal la vaca mayormente Matxorratu ein dda Bei ekaiztutakua Matxorratu ein ddok ekaiztu ein ddok Don Ekaiztua be esaten da izendakuai jeneralian bai bestiai matxorria Don Ez diot beste inori entzun Emakumeez ere esan omen daiteke Ik matx rratu
3,007,625
ek rri du aditza Traer Inperatiboa bizirik dago adinekoen artean zuk EK TZU edo EKATZ hik EK edo EKAK EK Ekatzu kartera ori neria da ta Ekak segia puxkat zorroztu daidan edo ekakia segia testuinguru berdintsuan erabiltzen badira ere badirudi ekakia persuasiboagoa dela eta ekakn aginduzkoagoa Ekan nere jertsia konpondu ...
3,007,626
ki dio aditza Hasi Empezar algo comenzar San Jose kendu ta jaixten eki ardiak Hil Lanai ekin notsan da akabau arte enitzan geratu Ekin gontsan pelotan da azkenerako izardittu Irixak ekin jaue saltoka jo batera ta jo bestera Ben Adinekoek NORNORINORK gisa jokatzen dute Askotan NORI ez da agertzen esaldian Pelotan ekin ...
3,007,627
ekon mika ekon mikia izena Cocina de le carb Berriz be ekonomikia modan jarri da Ekonomikiak majo berotzen dau etxia Asmazio handia izan zen bere garaian Gure amak dio lehenengo ekonomikak hasi zirenean zenbaitek KAL MONIKIA deitzen ziola Beketxeko gizona burdixakin da Nora zoiaz ba ta kalamonikia ekartzera ori zeroi i...
3,007,628
Maialen HegiLukuren opera primari buruz hitz egingo dugu hurrengo lerroetan Girgileri anderea izenburua eman dio aurtengo Gazteluma IX Literatur sorkuntzarako burtsan irabazle izan den lanari Ipar Euskal Herriko idazle gazteak euskaraz idaztera bultzatzeko sortu zuten urtean eta hau da saritutako zazpigarren lana
3,007,629
Munia protagonista bipolarra da eta egilearen xedea irakurlea erierotasun horren aurrean jartzea da Horretarako kanpotik eta barrutik begiratuko diote gaiari ahots narratibo desberdinek Lehen pertsona agertuko zaigu protagonistak bere esperientziaren berri ematen digunean eta hirugarren pertsonarekin narratzaileak erak...
3,007,630
Nahasmendu psikologikoak buruko gaixotasunak gogomina zoramena Azkenaldiko mendebaldeko kulturan gero eta zabalduago dauden gaitzak dira eta euskal literaturan ere nabari da presentzia areagotze hori Orain arteko bi adibide azpimarragarrienak Itxaso Martinen Ni Vera eta Alaine Agirreren Odol mamituak dira Hiru lanotan ...
3,007,631
HegiLukuk bipolaritatea fikzioaren bidez kontatzeko saiakera honetan testu mota anitzak erabili ditu narrazioa elkarrizketak egunerokoa sare sozialetako mezuak gutunak eta idazteaz gain azaleko eta bost atal hasieretako marrazkiak egin ditu
3,007,632
Erabilitako irudi eta sinboloek mitologiatik edaten dute amalurra lamia edo katu beltza orriotara ekartzen dituenean eta larrea eta kalea elkarren arteko lehian kokatu ditu Protagonista Parisen bizi da baina trenez ibiliko da joan eta etorrian Baionako gurasoen baserrira eta buelta hirira osatzeko eta oreka berreskurat...
3,007,633
Koloreei dagokienez beltza iluntasuna eta gaua hedatzen dira depresio uneetan goraldi eta delirioetan aldiz mila kolorek kitzikatuko gaituzte merkataritza guneetako neoi eta kaleetako argietan Agirreren lanean aldiz gorria zen nagusi odolaren larritasunaren kolorea
3,007,634
Zeharka ikuspegi kritikoa ere agertzen da adibidez protagonistak galdetzen duenean nork edo zerk du lema atxikitzen gorputzak gogoak psikiatrek laborategi farmazeutikoek Beraz bada modurik gai hauetan euskaraz barneratzeko
3,007,635
Alderdi artistikoez gain natura eta aborigenak erakusten ditu beren kultura bizimodu tradizio gizatasuna eta hizkuntzekin azaldu ere ikuspegi berritzaile batetik
3,007,636
Australiako aborigenen hizkuntza batean eginiko lehen film luzea da Nazioartean zabaldutako bertsioan narratzaileak ingelesez egiten du eta pertsonaiek Yol Matha hizkuntzak erabiltzen dituzte baina badago beste bertsio bat osorik Yol Matha hizkuntzetan
3,007,637
Filma Arnhem Lurraldean gertatzen da Australiako Iparraldeko lurraldeetan mendebaleko gizakiak bertara joan aurreko garaian Australiako aborigenen ahozko tradizioan oinarrituta dago Narratzaileak istorio bat kontatzen dio ikusleari non Dayindi gerlari gazteari bera bezala anaia zaharraren emaztea hartu nahi duen gazte ...
3,007,638
Ten Canoes filmak hainbat sari jaso ditu eta horien artean Un Certain Regard saria eskuratu zuen ko Cannes Film Festivalean
3,007,639
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
3,007,640
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
3,007,641
err us err usa adjektiboa Akatsen bat duen pertsona edo gauza Labadoria erosi gi uan bai erreusa Tomate erdixak inguru erreusak die aurten Tailerretan pieza erreusak esaten zaie atzera botatakoei
3,007,642
err al erri la izena ERR EL Pezeta laurdena zentimoko txanpona Real Milla errial pagau dou afaixa Ainbeste duket ainbeste erriel Don inguruan ezkutatu ziren Gure aittajaunaamandreek errialetan eta durotan kontatzen zuten amar errial ko amar errialek erreal Gure mutikotan bazien oinddio amar errialekuak Azkenak inguruan...
3,007,643
erri ri erriir xa izena Idi klase gorrigorria Buey pirenaico Gure aittak eukitzen zittuan erriirixak esaten otsen gorrigorrixak edarrak Ben
3,007,644
err ko errik izena ERRIUME Hospiziokoa Aren amak asiban Biurri esate otxen bat filarmonikia jote eban da gero nik eztakitt nora zan aura sekula geixao nora danik Etzan etxekua errikua ero Aniz Gutxi entzuna Sin erriume kaj ko spizioko sas ko
3,007,645
Elhuyar Fundazioko hizkuntzateknologien IG taldekook Webcorpusen Ataria jarri dugu online Bertan hiru baliabide jarri ditugu jendearen eskura euskarazko corpus bat milioi hitz ingurukoa eta euskaragaztelania corpus paralelo bat milioi hitz ingurukoa biak webetik automatikoki erauziak eta lehenengotik automatikoki erauz...
3,007,646
Hizkuntza batentzat oso garrantzitsua da testucorpusak azterketa linguistikoak egiteko balio duten testubildumak edukitzea Duela denbora batetik hona hizkuntzalaritzalanetan ikerketak edo hizkuntzaestandarizazioan erabakiak datuetan oinarrituta egiten dira eta datu horiek testuetako erabilerak ikusiz ateratzen dira Bes...
3,007,647
Baina horrez gain corpusek berebiziko garrantzia dute hizkuntzateknologien munduan gure artean gero eta presentzia handiagoa duten teknologia horietan Gaur egungo telefono mugikor adimendunek ekartzen duten ahotsezagutzako sistemetan adibidez corpusak erabiltzen dira guztiz ongi ulertu ez den hitz bat asmatzen saiatzek...
3,007,648
Artikulu hartan bertan azpimarratzen genuen corpusak zenbat eta handiagoak izan hobe dela Hitz arraro baten erabilera kontsultatzeko agerpen ezberdin gehiago edo agertzeko aukera gehiago egongo dira corpusa handiagoa bada Itzulpen automatikorako ere tamaina ahalik eta handieneko corpusak behar dira horregatik da errefe...
3,007,649
Beste arlo askotan bezala corpusenean ere baliabide gehiagoko beste hizkuntza batzuen oso atzetik dabil euskara bai tamainan bai denboran Erreparatu diezaiogun ingelesaren egoerari corpusgintza modernoaren abiapuntutzat jotzen den ingelesezko Brown corpusa an sortu zen eta milioi bat hitz zituen milioi hitzeko British ...
3,007,650
Arazo hori konpontzeko errezeta Adam Kilgarriff corpusetan adituak ematen zuen lehen aipatutako artikuluan weba da corpus handiak modu erraz merke eta azkarrean osatzeko modurik onena Izan ere ingelesezko aipatu ditugun azken urteotako corpus erraldoi horiek ere horrela osatu dira ikusita corpusak era klasikoan osatzea...
3,007,651
Corpusak webetik automatikoki osatzeak baditu bere aurkakoak ere Haien objekzio nagusia da bertan kalitate eskaseko testu asko aurki daitezkeela Baina beste ikuspegi batetik ikusita hori da gaur egungo hizkuntzaren erabilera erreala eta hori aztertzeko sortu ziren corpusak Gainera baliabide askoz gehiago dituzten hizku...
3,007,652
Elhuyar Fundazioko hizkuntzateknologien IG taldekook badaramatzagu urte batzuk webcorpusen hau da webeko testuekin metodo automatikoak erabiliz eraikitako corpusen arloa jorratzen Mota askotako corpusak biltzeko metodoak landu ditugu euskarazko corpus espezializatuak jakintzaarlo zehatz bateko testuz osatuak corpus ele...
3,007,653
Tresna horien bidez aipatutako mota horietako guztietako corpus asko osatu ditugu Eta orain corpus horietako batzuk online jarri ditugu Webcorpusen Atarian httpwebcorpusakelhuyarorg milioi hitzeko euskarazko corpus orokor handi bat mota horretako dagoen handiena alde handiz eta miloi hitzeko euskaragaztelania corpus pa...
3,007,654
Horrez gain corpus elebakarraren gainean teknika linguistiko eta estatistikoak aplikatuta gehien erabiltzen diren hiru motako konbinazioak kalkulatu dira izenizen izenaditz eta izenadjektibo eta kontsultagai jarri da Hala sistemari galde diezaiokegu hitz jakin bat zein aditzekin konbinatu ohi den edo zein adjektiboreki...
3,007,655
Bildu eta online jarri dugun webcorpus elebakarra euskarazko webcorpus bat da testuhitz dituena Interneten dauden mota eta arlo guztietako testuak biltzen ditu eta gaur arte eratu den euskarazko corpusik handiena da Linguistikoki etiketatuta dago
3,007,656
Esan bezala webcorpus hau guztiz automatikoki eratu da Elhuyar Fundazioaren Hizkuntza eta Teknologia unitateko IG taldeak garatutako teknologiak erabilita Webcorpusa biltzeko tresnak ondoko gauzak egiten ditu
3,007,657
Corpusaren osaera dela eta domeinutako dokumentu ditu Webcorpusen webguneko eranskina elebakarra atalean domeinuen zerrenda eta bakoitzetik corpuseratutako dokumentuen eta hitzen kopuruak kontsulta daitezke
3,007,658
Webgune honetan kontsultagai jartzeko testu guztiak linguistikoki prozesatu eta etiketatu dira Horretarako Euskal Herriko Unibertsitateko IXA taldeak garatutako Eustagger etiketatzailea erabili da Tresna horrek testuhitz edo token bakoitzari analisi linguistiko bat edo batzuk esleitzen dizkio eta atal honetako kontsult...
3,007,659
Atari honetan kontsultagai dagoen bigarren corpusa euskaragaztelania corpus paraleloa da Corpus hau automatikoki osatu da Elhuyar Fundazioaren Hizkuntza eta Teknologia unitateko IG taldeak garatutako PaCo San Vicente Manterola tresna erabiliz Tresna horrek erabiltzaileak aukeratutako bi hizkuntzetan eduki elebiduna dut...
3,007,660
domeinutako testuak bildu dira corpusera Webcorpusen webguneko eranskina paraleloa atalean domeinuen zerrenda eta bakoitzetik corpuseratutako dokumentuen eta hitzen kopuruak kontsulta daitezke
3,007,661
Bildutako dokumentu elebidunak esaldimailan parekatzeko eta segmentuak sortzeko Hunalign tresna erabili dugu Ondoren corpusa linguistikoki prozesatu da eta etiketatuta dago Corpus elebakarrean bezala Euskal Herriko Unibertsitateko IXA taldeak garatutako Eustagger tresna erabili da euskarazko etiketatze linguistikoa egi...
3,007,662
Esan beharra dago bilketa automatikoa izateak abantaila argiak dituela baina arazoak ere bai Batetik corpus hau eskuz biltzeak eskatuko lukeen denborak eta ahaleginak bideraezina egingo lukete proiektua Bestetik prozesu automatikoa izateak berekin dakar amaierako corpusaren kalitatea optimoa edo erabatekoa ez izatea Iz...
3,007,663
Euskarazko webcorpus elebakarretik hiru eratako hitzkonbinazioak erauzi dira automatikoki izenaditz izenizen eta izenizenondo Fraseologia konputazionaleko lan honetan erabilitako metodologia Elhuyar Fundazioaren Hizkuntza eta Teknologia unitateko IG taldean diseinatu eta inplementatu da Euskal Herriko Unibertsitateko I...
3,007,664
izenaditz konbinazioak gerrikoa estutu adarretatik heldu zubiak eraiki loa galdu atentzioa eman adostasuna lortu aktari erantsi kalitateaz arduratu egunkaria irakurri
3,007,665
izenizenondo konbinazioak ardi beltz aita santu zulo beltz ardo ondu haize fin aldapa piko lagun min xedapen gehigarri erregai fosil nobela historiko liburu interesgarri partikula kargatu
3,007,666
Horiek aztertuta argi ikus daiteke erauzitako konbinazioak edo bigramak ez direla denak idiomatikotasunmaila berekoak batzuk esapide idiomatikoak edo lokuzioak dira beste batzuk kolokazioak eta azkenik konbinazio libreak ere badaude Egiten ari garen lanaren helburua da erauzitako konbinazioak idiomatikotasunaren araber...
3,007,667
Bada lehen urrats honetan bigramaren osagaien agerkidetzaren neurketa izan da idiomatikotasuna karakterizatzeko bidea Egin dugun ikerketan independenteki eskuz landutako erreferentzia bat erabili da ebaluaziorako eta emaitza onenak neurria tscore delakoak lortu ditu Dena den kontsultainterfazean erabiltzaileak neurriaz...
3,007,668
Egia da jende gehienak ez duela ohiturarik corpusak erabiltzeko aipatu ditugun hizkuntzaren espezialistak edo hizkuntza lantresnatzat duen jendea dira batez ere corpusen erabiltzaile Jende gehienak hiztegiak erabiltzen ditu Baina hiztegietan zerbait ez dagoenean corpus hauek oso baliagarriak suerta dakizkieke existitze...
3,007,669
Gainera corpusek badituzte ezberdintasunak hiztegiekiko Batetik hiztegiek helburu preskriptibo edo arauemailea izaten dute corpusek aldiz deskriptiboa Honek esan nahi du corpusetan hizkuntza nola erabili izan den ikus daitekeela eta ez soilik nola erabili beharko litzatekeen Bestetik hiztegiak egiteak kostu bat dauka e...
3,007,670
Gainera webcorpus hauek berezitasun batzuk dituzte beste corpusekiko hain handiak izanik aukera handiagoa dago beste corpusetan ez dauden hitzak aurkitzeko hitz berriak ere aurki daitezke weba etengabe eguneratzen baita eta webeko erabilera informalaren blogak foroak berri ere ematen dute ez soilik argitaletxe edo komu...
3,007,671
Edonola ere nahiz eta jende askok zuzenean corpus hauek edo beste edozein corpus ez erabili corpus hauei eta berauek biltzeko garatutako teknologiei esker etorkizunean garatuko diren hizkuntzateknologiak ahotsezagutza itzulpen automatikoa ziur erabiliko direla
3,007,672
Webcorpusen Atariaren argitaratzea jauzi kualitatibo bat da lehen aldia baita webetik automatikoki erauzitako corpusak publikoaren eskura jartzen direna eta baita kuantitatiboa ere corpusen tamainan aurrerakuntza esanguratsua baita Koldo Mitxelenak zioen euskararen benetako misterioa ez dela bere jatorria bere iraupena...
3,007,673
batzuen arabera ordenatuta baita horien testuinguruak bistaratu ereWebcorpusen Atariari buruzko artikulu zabal mamitsu eta xehetasunez beterikoa argitaratu dugu Elhuyarren IGko blogkomunikateanAntzeko
3,007,674
Baina publikoarentzat eskuragarri eta hizkuntzateknologietan erabiltzeko moduan oso gutxi daude erakunde publiko HAEEren Itzulpen Zerbitzu Ofiziala Gipuzkoako Foru Aldundia Bizkaiko Foru Aldundia edo bokazio
3,007,675
Terrakota edo lur errea italierazko terra cottatik buztin egosia modelatutako eta labean gogortutako buztina da zeramikazko lanen funtsa ontziendako zein eskulturak egiteko edo arkitektura apaindurarako erabilia Etrurian ere III eta II mendeetan sarkofagoak egiteko ere erabili zen Merimden IV milurtekotik erabili zen
3,007,676
Urruneneko garaietatik gizakiarentzat buztina izan da objektuak egiteko materialik garrantzitsuena Naturan barrabarra dago eta soilik eskuekin beste ezeren beharrik gabe modelatzeko oso erraza da Buztina substantzia organiko kopuru txiki bat duen mineral nahasketa bat da
3,007,677
Buztingintza tornua asmatua izan aurretik gizakiak buztina bere eskuekin modelatzen zuen ondoren zapaldu eta garbitu egiten zuen ore bat prestatuz azkenik ontzi txikietan dekantatzen uzteko Behin hau egin ondoren nahasketa forma eman arte zapaltzen zen edo buztin zatiak espiralean biltzen zituen Tornuak lana erraztu et...
3,007,678
Objektuak amaitua egoteko helduleku edo mutur bat behar badu elementu hauek tornuko lanaren ondoren gehitzen dira Behin objektua amaitu ondoren lehortze prozesua dator prozesu honetan terrakotak uraren zati bat galtzen duelarik Jarraian pixkanapixkana eta gradu arteko tenperatura hartzen duen labe berezi batean egosten...
3,007,679
Lan hau egiteko honako tresna hauek erabiltzen dira tornua labea hagatxoak eta matrizeak Hagatxoekin amaituak eta erliebeak egiten dira buztina oraindik bigun dagoenean
3,007,680
Testua Creative Commons AitortuPartekatuBerdin lizentziari jarraituz erabil daiteke baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea Xehetasunen berri izateko ikus erabilerabaldintzak
3,007,681
Uribe eskualde ezin hobea da mendi ibilbideak egiteko izan ere haran zabal eta berdeak mendi leunak eta ikuspegi hunkigarriak dituen kostaldeko ibilbidea baititu
3,007,682
Anima zaitez urratsa egitera Benetako landa guneak aurkituko dituzu pertsona abegikorrak lurreko eta itsasoko langile direnak eta mendez mende gordetako artea historia eta tradizioa
3,007,683
Amodioa oso gauza konplikatua da Ikusi bestela nire kasua Ni asegurusaltzailea naiz Etxez etxe ibiltzen diren hitzontzi mezulari horietako bat Ahotsa eztia baitaukat telefonoz erraz samar lortzen ditut zitak Jeneralean etxeko andreekin Gero bisitaldi bat egin eta hamarretik zortzik baietza ematen dute
3,007,684
Joan den astean etxe ondoko putzuetan Jainkoaren paxa zetzalaeta edota Neptuno planeta maitea Venusen menpe ipini zela medio batek jakin destino petrala hondamendiari bisita egin nion hamabost urteko neskato batekin maitemindu bainaiz bere aitari biziasegurantza bat egiten nion artean
3,007,685
Etxeko nagusiari lasai bizi izatearen onuragarritasuna eta dena irispidean edukitzearen plazerra azaltzen nion denboran neskatoaren begi ederrek nire bihotza muturkatzen zuten itsaso bortitz batek txalupa txiki bat bezala Zer egin ote daiteke Patu ihizilariaren kontra
3,007,686
Eta orain arte hain kostata bildu dudan guztia alde batera utzita familia negozioak etxea ondasunaketa neskato horrekin lekutuko naiz seguruenik Venezia aldera gondolekin gora eta behera ibiliz nire sosak akitzera Lankideaketa harri eta zur utzi ditut nik pertsona zintzoa eta serio nintzela ematen bainuen eta nire emaz...
3,007,687
Probetxuzko lan hau eskuratzeagatik gezurretan ibili nintzen Ez naiz zoriontsua nire matrimonioan ez bainago ezkonduta ez daukat hogeita hemeretzi urte Hamazazpi urte ditut bildu berriak gainera Hauxe da nire peluka engominatua hauxe nire tintea bekainak urdintzeko ibiltzen nuena hauxe nire makilajea kopeta zimurtzeko ...
3,007,688
Burdinola edo ola burdin minerala landu eta burdina ekoizteko antzinako lantegia da Euskal Herriko historian garrantzi handiko jarduera izan zen bereziki XIV mendetik XVIII mendera Tradizio horren lekuko dira euskal mitologian burdingintzari buruzko testigantza ugariak XIX mendetik aurrera ordea Industria Iraultzarekin...
3,007,689
Burdin Aroa urtearen inguruan garatu zen Euskal Herrian Orduko burdin produktuak armak eta eskuko erremintak ziren eta horien aztarnak ugariak dira hildakoen gorpuen errautsak gordetzeko trikuharrietan
3,007,690
Lehen burdinolak haizeola izenekoak ziren agorrola eta jentilola terminoak ere erabili izan dira euskaraz Mendietan kokaturik zeuden bertan burdin minerala eta egur ikatza egiteko beharrezkoa zen egurra zeudelako Labeak harrizkoak ziren bider metrokoak eta lur azpikoak Gaur egun haietatik aurki daitezkeen zepa izeneko ...
3,007,691
Labe baten bidez burdina erreduzitzen zuten hau da beroaren bidez mineralak banatu eta burdina garbia ateratzeko erabiltzen zituzten labeak Ez zuten galdatzen garai hartan ez baitziren tenperatura altu horietara iristen Ekoizten zuten totxoarekin gero errementariak objektuak egiten zituen
3,007,692
Garai hartako aztarna ugari dago Euskal Herrian Geure lurretan burdinarotik XV mendera arte urtez izan ziren operatiboak EHUko arkeologia talde bat an hasi zen katalogo bat egiten eta ra bitartean hainbat haizeola katalogatu dituzte Bizkaian Gipuzkoan Araban eta Lapurdi eta Nafarroa Beherean Errobiko eta Aldudeko ibarr...
3,007,693
Egurrikatzaren errekuntza egokia egiteko airearen injekzioa modu ezberdinetan egiten zen Etimologiagatik haizeola Gipuzkoako Goierri eskualdean dokumentaturiko hitza da batik bat pentsatu izan da haizeolak mendi gainean jartzen zirela eta hauspo lana haizeak egiten zuela Baina EHUren ikerketek meteorologia datuak ikert...
3,007,694
Erdi Aroan zeharrolak garatu ziren burdinola hidraulikoak ibai eta errekako uraren indarraz energia eskuratzen zutenak alegia Aurrerapen teknologiko handia izan ziren Zeharrolak burdin totxo handiak arroa bitartean lantzen zituzten burdinola handiak ziren
3,007,695
Ardatz honek lau edo bost hortza handi maisukariak zituen erro handi batean txertatu edo sarturik hauek altxatzen zuten gabia edo mailua beren mugimendu zirkularretan Burdin mineralaren murrizketa egurikatzez egiteko prozesu kimikoan beharrezkoa zen airea zurez eta larru tolestuz eginiko hauspo handi batez sartzen zen ...
3,007,696
Labea lau hormez eratutako esparru laukizuzen bat zen lauak ziren hiru horma baina laugarrena labearen barru aldera ganbila edo konkorduna hikoa zen burdinolek tximiniarik ez edukitzea eta keari irteera emateko sabaian zulo soil bat besterik ez zuen izaten
3,007,697
Burdinolek forua izan zuten historian zehar Foru horrek eskubide eta erraztasunak ematen zituen olagizonentzat bai burdinoletarako egurikatza lortzeko eta bai burdinola berriak eraikitzeko Halaber erraztasunak meategietan lanerako behar zituzten sailak erabiltzeko Liskarrik edo eztabaidarik sortzen zenerako bazen autor...
3,007,698
XIV mendean hasi zen uraren indarra erabiltzen mendietatik ibaiertzeetara mugituz burdinolak Burdinolen urrezko garaia XVI mendean izan zen ontzigintza zibil eta militarraren beharrek eraginda baina XVII mendean euren gainbehera hasi zen ingeles eta suediarren teknologia aurreratuagoei aurre egin ezin zietela Beste lek...
3,007,699
Fanderietan edo ijezketalantegietan burdinazko totxoak xafla bihurtzen zituzten Hau lortu ahal izateko burdinazko barrak bi zilindro lauren artean estutzen ziren Horren ondoren zilindro ildaskatu baten bidez zerrenda finetan mozten zen xafla