Unnamed: 0 int64 0 3.01M | text stringlengths 77 45.5k |
|---|---|
4,500 | Baserriko produktuez gain musika ere protagonista izanen da gaur Beran Mota guztietako musika aditzen ahalko du bertaratzen denak egun guztian musika eskolako taldeak kalez kale ibiliko baitira Altzateko plazan gainera txalaparta doinuak eta musika zelta aditzeko aukera izanen da Egun guztian Altzateko plazan bertan ta... |
4,501 | Kalean egiten den besta da gaurkoa Altzate karrikako bi aldeetan jarri ohi dituzte eskulangileen postuak Badirudi ordea aurten eguraldiak ez duela lagunduko euria egingo duela iragarrita baitago Lurraren Eguneko antolakuntzan aritzen diren kideek adierazi dutenez ordea euriak ez du eguna zapuztuko Antolakuntzako kideek... |
4,502 | Eguraldia lagun ez izanagatik beraz baserriko produktuak ikusi dastatu eta erosteko aukera izanen du gaur Berara biltzen denak Azoka goizetik iluntzera bitartean egonen da Altzate karrikan eta frontoian eta arratsaldean eguna bukatzeko Jaki Hadi taldeak dantzaldia emango du frontoian bertan httpswwwberriaeuspaperekoa j... |
4,503 | Merkatu plazan egoten den animalien azokak biltzen du jende gehien Elizondon Atzo ere jendez gainezka zegoen plaza abelburu inguru zeuden bertan eta jende andana ibili zen horiek ikusten eta baserritarrekin solasean Erratzuko Nafarroa Julen Etxaideren animaliak ziren atentziorik handiena ematen zutenetako batzuk zaldi ... |
4,504 | Animaliak ez ziren eguneko protagonista bakarrak izan Elizondon erdiguneko karrikak postuz beteta baitzeuden Jaime Urrutia karrika zen postu gehien zuen guneetako bat |
4,505 | Postu gehienetan neguari aurre egiteko arropa eta oinetakoak saltzen zituzten Baziren hala ere barazkiak eta gaztainak saltzen zituzten postu batzuk ere Feriarako espresuki joandako saltzaileek ez ezik herriko denda batzuek ere atera zituzten salgaiak karrikara |
4,506 | Arropa saltzen zuen postu baten ondoan zen Mikel Agirre eskulangilea Loreak oinarri hartuta eskuz egindako bitxiak zituen salgai bere postuan Elizondoko ferian laugarren aldia zuen Atxondokoak Bizkaia eta nabarmendu zuen salmenta ona izaten zela Salmenta ona izaten da eta giroa ere bai hala ere gauean oraindik giroa ho... |
4,507 | Eskulangileez gain janari postuak ere bazeuden kalearen bi izkinetan gazta postuak ziren nagusi Hala ere postu horien artean ogi ekologikoa saltzen zebiltzan Izur okindegiko langileak Aiaraldetik Araba joan ziren Elizondora eta bortzgarren aldia zuten bertan Goizean salmenta ona egin arren arratsaldean saltzea gehiago ... |
4,508 | Idoia Bertiz beratarra zen lagunekin erosketak egiten zebilen bisitarietako bat Lehen aldia zuen Elizondoko ferian Gustura gabiltza denbora azkar pasatu zaigu eta hori seinale ona da Giro ona dago Txorizoa eta euskal pastela erosita kontent itzuli zen Berara Iluntzean berriz Elizondora itzultzekoak ziren bestara |
4,509 | Arrakastatsua izan zen feriako lehen eguna Elizondon gaur atzoko postu batzuek berriz ireki eta arropak merkeago salduko dituzte Atzoko jendetzarik gabe erosketak lasai egiteko aukera izanen du Elizondora bertaratzen denak httpswwwberriaeuspaperekoa denentzakoeskaintzahtm Fri Oct Ainhoa Larretxea Agirre httpswwwberriae... |
4,510 | Bi eguneko feria izanagatik gaurkoa izaten da jende gehien biltzen duena eta egunik garrantzitsuena Goizean goizetik hasita nekazaritzako tresneriaren erakusketa egonen da ikusgai frontoi kanpoaldean Merkatu Plazan berriz abereen erakusketa izanen da Azken ekitaldi horrek biltzen du jende gehien eta feriaren bihotza iz... |
4,511 | Garai batean urte luzez galdua izan bazen ere urteak dira animalien erakusketa berreskuratu zutela eta Alazne Sansi ena Elizondoko alkateak kontatu duenez abelburu inguru izanen dira ikusgai aurten Sansi enak kontatu du animalien erakusketa izaten dela berez hala ere nabarmendu du jende anitz biltzen denez batzuetan tr... |
4,512 | Besta giroa ez da Merkatu Plazan bakarrik izango herriko karriketan saltoki inguru izanen baitira egun guztian Urtetik urtera gainera jende gehiago ibiltzen da postu horietan Barazkiak arropak oinetakoak sukaldeko tresnak eta bertze hainbertze gauza erosteko aukera egonen da Elizondoko karriketan jarritako saltokietan ... |
4,513 | Aurtengo Elizondoko feriak aurreko urteetakoaren antzeko egitaraua izanen du Hala ere Sansi enak nabarmendu duenez orain arte arratsaldean egiten zen kirol erakustaldia aurten goizean egitea erabaki dute Aurreko urteetan arratsaldean izaten ziren pilota partida eta aizkolariak eta ez ziren oso arrakastatsuak izaten Jen... |
4,514 | Ingude altxatzeko txinga eroateko eta lokotx biltzeko apustua antolatu dute aurtengorako Nafarroako txapelduna bi elizondotarren kontra lehiatuko da ean hasita Iriarte frontoian Gainera goiz guztian haurrentzako puzgarriak egongo dira eta arrain jokoa eginen dute Juliko aparkalekuan |
4,515 | Gaurkoa da feria egunetan arrakasta handiena izaten duen eguna Bihar Baztanen Atsoferie deitzen dioten azoka eginen dute Gaur irekita dauden postuak berriro irekiko dituzte eta anitzek deskontuak eskainiko dituzte beren produktuetan Beraz gaur postuetan ikusitakoa bihar merkeago erosteko aukera izanen du Elizondora ber... |
4,516 | Elizondokoa izanen da inguruan eginen den lehen udazkeneko feria baina hemendik aste gutxitara Donezteben eta Lesakan ere izanen dira azokak httpswwwberriaeuspaperekoa nekropolitikarenatzeanpolitikahagitzarrazistakdaudehtm Wed Oct Ainhoa Larretxea Agirre httpswwwberriaeuspaperekoa nekropolitikarenatzeanpolitikahagitzar... |
4,517 | Nekropolitika Europako eta beste leku batzuetako gobernuek egiten duten praktika bat da Gobernu horiek erabaki dute jendea hiltzen utzi behar dela Horrek jendea hiltzen uztea dakar Mediterraneoan Saharan edo munduko bertze edozein lekutan Zuzeneko konexioa dauka sistema kapitalistarekin egungo ekonomia ereduak erabaki ... |
4,518 | Nekropolitikaren atzean politika hagitz arrazistak daude Giza eskubideen kategoria ezberdinak planteatzen dituzte Nahiz eta errealitatean ez aplikatu teorian pertsona denek dituzten giza eskubide berak Praktika arrazista horiekin ordea batzuei giza eskubideak kentzen dizkiete Horregatik hiltzen uzten dituztenak pobreak... |
4,519 | Mediterraneoaren kasuan Libiatik ateratzen direnean salbamendu zerbitzuek azkar batean jakiten ahal dute zenbat jende dagoen itsasontzian eta hondoratzea eragotzi Hala ere ez dute hori egiten Horrek itsasoko itun guztiak apurtzen ditu Itsasoan hondoratzea eragotzi behar duzu berdin du nor dagoen Errefuxiatuen inguruan ... |
4,520 | Itsasoan dauden pertsona horiek ez erreskatatzea dakar Mediterraneo itsasoa hilobi handi bat bilakatu da Gorpuak daude uretan flotatzen Horren atzean arazo larri bat dago Europako Batasunak eta gobernu kideak Libiako Gobernuarekin itunak egiten ari dira eta gobernu horrek errefuxiatuen giza eskubideak urratzen ditu sis... |
4,521 | Ez dugu Mediterraneoan gertatzen diren heriotzen berri Kriminalizatu egin dituzte gobernuz kanpoko erakundeen itsasontzi guztiak Orain erreskateak Libiako poliziek eta militarrek egiten dituzte nahiz eta nire ustez ez dituzten egiten |
4,522 | Espainiako hegoaldeko mugan ari dira erreskate gehien egiten Erreskateak agintaritza militarraren esku utzi ditu Espainiako Gobernuak Aldi berean itsas salbamendua pribatizatzen ari dira Agintaritza militar horrek ezberdin jokatuko du arazoak dituena yate handi bat bada edo txalupa bat bada Horren atzean nekropolitika ... |
4,523 | Krisi hitza entzunda badirudi bat batean etorritako zerbait dela Gobernuek badakite politika militarrak eginda industria militarra sortuta armak ekoitzita politika ekonomiko kolonialistak eginda jendeak gerratik eta miseriatik ihes egin nahiko duela Itsasontzi gehiago prestatu beharko lituzkete Mediterraneoan eta estat... |
4,524 | Dauden ikasle guztien artean arlo honetan mugitzen direnak gutxi dira proportzioan gizartean aktibismoan gertatzen den bezala Hala ere talde egonkor bat badago eta gauza hagitz interesgarriak egiten dituzte |
4,525 | Bertze alde batera begiratzen ari gara Instituzioek eta alderdi politikoek hausnarketa sakona egin behar dute Denek Eskuin muturrak bakarrik sartu du gaia agendan Nik alderdietan koldarkeria ikusten dut Aurrekontuak negoziatzen ari diren honetan ez da inon ageri gaia Gertatzen ari dena oso larria da Europako Batasuna b... |
4,526 | Eneida Carre igo Aritzako lehendakariak egunaren balorazio hagitz positiboa egin du Ibilbidea zoragarria zain da eta erantzuna bikaina Jendetza egon da eta giro oso ona helburuak bete eta gainditu egin dira Aurten besta inklusiboa izatea zen ikastolaren erronka nagusietako bat Horretarako ibilbidea gurpil aulkiarekin i... |
4,527 | Goizean goizetik milaka euskaltzale bertaratu ziren Altsasura eta horrek trafiko arazo batzuk ere sortu zituen Horiek konponduta ordea ez zen bertzelako ezustekorik izan Gazteen gunea izaten da horrelakoetan kezka iturria igandean ordea dena espero bezala joan zen eta ez zen nabarmentzeko arazorik izan Carrre oren arab... |
4,528 | Egunarekin bakarrik ez urte guztian egindako lanarekin ere hagitz kontent azaldu da ikastolako lehendakaria Egindako ekitaldiek harrera hagitz ona izan dutela nabarmendu du hala ere zerbait nabarmentzekotan izandako elkarlana eta auzolana azpimarratu ditu Antolatutako ekitaldiek komunitatea sendotu dutela uste du lehen... |
4,529 | Albiste triste batekin ernatu zen Altsasu goizaldean ikastolako ikasle ohi eta komunitateko kideetako bat auto istripuz zendu baitzen goizaldean Hala ere familiak horrela eskatuta bestari ekitea erabaki zuten ikastolako ordezkariek Familiaren mezua jaso genuen eta horrek bultzatu gintuen eguna aurrera eramatera adieraz... |
4,530 | Hamarretan ireki zuten ibilbidea eta bertan izan ziren bertzeak bertze Uxue Barkos Nafarroako lehendakaria Ainhoa Aznarez Nafarroako parlamentuko presidentea eta Maria Solana Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaria igo Aritza ikastola osatzen duten lau herrietako Altsasu Urdiain Olatzagutia eta Ziordiako alkateak e... |
4,531 | Ikastolaren hasierako momentu latzak oroitu zituen Eneida Carre ikastolako lehendakariak Oztopoak oztopo ikastolaren proiektuan sinisten dute eta lekukoa harro eramango dute Carre ok nabarmendu zuenenez Nafarroako lehendakari Uxue Barkosek azpimarratu zuen euskara etorkizuneko hizkuntza dela Mamua uxatu behar dugu eta ... |
4,532 | Ekitaldian presente izan zituzten preso dauden Altsasuko zazpi gazteak baita goizaldean zendutako ikasle ohia ere Ekitaldia bukatuta Tere Irigoienek eta Juan Manuel Galartzak moztu zuten sarrerako zinta Nafarroa Oinezen paella prestatzen duen taldea ordezkatuz ean Altsasun egindako Nafarroa Oinezerako bildu zen lehenen... |
4,533 | Zinta moztearekin bat bete ziren antolakuntzak prestatutako Bizi Kanta Txio eta Dantza guneak eta bertaratutakoek euskal kulturaz gozatzeko ekitaldi andana izan zituzten |
4,534 | Duela urte batzuk antolatzen hasitako ikastolen arteko erronka izan zen ekintza arrakastatsuenetako bat Hainbat ikastolatako hamarnaka gazte ibili ziren lau guneetan zehar egindako probetan Azkenean garaipena Altsasun bertan gelditu zen igo Aritza ikastolako ikasleek irabazi baitzuten erronka Antolatzaileak pozik azald... |
4,535 | Kanta izeneko bigarren gunea izan zen gune jendetsuenetako bat Gazte anitz bildu zen bertan eta goizean goizetik musika talde ugariz gozatzeko aukera izan zuten Bertzeak bertze Nerabe Anita Parker eta Trikidantz taldeak entzuteko aukera izan zuten bertaratutakoek Bertze guneetan Demode Quartet Trikiteens eta Tximeleta ... |
4,536 | Eguerdian egindako ekitaldian Nafarroa Oinezen lekukoaren eskualdatzea egin zuten Tuterako Argia ikastolari eman zioten lekukoa ikastola hori izango baita datorren urtean Nafarroako ikastolen besta antolatuko duena Tuterako Ikastolak laugarrenez antolatuko du Nafarroa Oinez ko udazkenean |
4,537 | Eskualdatzearen aurretik igo Aritza ikastolak komunitatea osatzen duten irakasle eta langileak omendu zituen Nafarroako ikastolen elkarteak aldiz Pamiela argitaletxea omendu zuen euskal kulturaren alde apustu sendoa egiteagatik httpswwwberriaeuspaperekoa xehetasunakagerianhtm Sat Oct Ainhoa Larretxea Agirre httpswwwber... |
4,538 | Eskulangileak egurrezko piezaren ezaugarriei jaramonik egin gabe pintatu zuen pieza Polikromia guztiak estali dizkio gainetik ezarri dioten pinturak eta itxura erabat desitxuratua hartu du San Jurgiren figurak Orain gainetik jarri dioten pintura guztia kendu eta figurari itxura originala emateko lanean ari dira Nafarro... |
4,539 | Maiatzaren bukaeran Lizarrako bizilagun baten deiari esker jakin zuten gertatutakoaren berri Nafarroako Ondare Historikoan San Jurgiren egurrezko figura zegoen lekura joan ziren gobernuko teknikariak eta pieza aztertu ondotik Nafarroako Gobernuak Iru ean duen artxibo historikoko laborategira eramatea erabaki zuten pint... |
4,540 | Figura Iru era iristean egindako lehen pausoa ikerketa erradiologiko bat egitea izan zen Martinezen arabera izpiak erabili genituen eta ikusi genuen pintura berriaren azpian polikromia originalak zeudela Polikromia horiek mantentzen zirela ikusita gainetik jarritako pintura kentzea erabaki dute Proba batzuk egin genitu... |
4,541 | Martinezen arabera bi aukera dituzte piezaren konponketa bukatzeko Lehenengo aukera arkeologikoa da hau da garbiketaren ondoren gelditzen den bezala uztea pieza Bigarren aukera berriz polikromiak integratzea da Hau da mantendu diren egurrezko polikromia horiek aztertu eta horien ezaugarriak dituzten berriak sortzea Bi ... |
4,542 | Albistea jakin zenetik sare sozialetan anitzek alderatu dute San Jurgiren zaharberritzea Borjako Espainia Ecce Homo koadroarekin Ecce Homo koadroaren kasuan zaharberritze desegoki batean koadroa guztiz kaltetu eta desitxuratu zen Martinezek ordea uste du Lizarrako kasuak ez daukala Borjakoarekin zerikusirik eta alderak... |
4,543 | Izan ere kaltetuta badago ere hasierako pieza ez da galdu Polikromia batzuk galdu diren arren teknikariek anitz berreskuratu ahal izan dituzte eta beraz horiek aztertu ondotik berriak ere egin daitezke Lanak bukatu ondotik San Jurgiren figura modu duinean geldituko den esperantza du Martinezek nahiz eta polikromia eta ... |
4,544 | Nafarroan bertze leku anitzetan bezala ondare historikoaren zatirik handiena jabego pribatuaren esku dago Ohikoa izaten da jendeak bere ondarea zaindu eta konpondu nahi izatea Zaharberritze horiek ongi egin daitezen bermatzeko protokolo bat dute bai gobernuak eta bai artzapezpikutzak Protokolo horren arabera edozein za... |
4,545 | San Jurgiren figuraren konpontzearen atzean irakaspen bat dago Martinezen arabera Irakaspen didaktiko bat eman nahi dugu hau zabaldu nahi dugu horrelakorik berriz ez gertatzeko Martinezek nabarmendu du horrelako piezetan bizitzako bertze alorretan bezala esku hartzea profesionalek egin behar dutela |
4,546 | Kasu konkretu honetan gainera uste du nahigabe sortutako kaltea izan dela Ezagutzarik eza eta arduragabekeria nahastu dira Uste zuten ongi egiten ari zirela Egun prozesu judiziala irekita dago eta apezpikutzak eta zaharberritzea egin zuen langileak euro arteko isuna jaso dezakete Gainera pieza lehengoratzeko lanen kost... |
4,547 | Ikusteko dago auzia nola bukatuko den lehenengo garbiketa bukatu eta zaharberritzeko bigarren fasean zer egin erabaki beharko baitute lehendabizi Behin bukatuta Lizarrako San Migel parrokiara eramanen dute Egindakoak eginda pozik da Martinez Pieza mantentzea lortu dugu orain ongi zaindu behar da Pieza ezagutu egin beha... |
4,548 | Mendiari errespetua galdu zaio Patxi Go mendizale nafarraren hitzak dira Manaslu hau da munduko mendi garaienetan zortzigarrena igotzekoa zen Go Jordi Bosch Barraca lagunarekin baina han ikusitakoak Manasluko tontorra ukitu gabe etxera itzultzera bultzatu du Gure eguneroko bizitzako erosotasunak eraman dituzte mendira... |
4,549 | Izan ere jende uholdea aurkitu du mendian Irunberriko mendizaleak gehienak bidaia agentzien bidez joanak eta mendian inolako esperientziarik gabeak urtean lehenengo aldiz igo zutenetik ehunka espedizio egin dira munduko zortzigarren mendira Manaslu gainera mendi arriskutsutzat hartzen da pertsonatik gora hil baitira me... |
4,550 | Bidaia horiek antolatzen dituzten agentziek erraztasun guztiak eskaintzen dizkiete bezeroei arropatik hasi eta mendirako behar den materialeraino Xerpek igotzen diete oxigenoa baita janaria ere |
4,551 | Go kexu da agentziek bezeroei saltzen dieten bidaia ereduaz Dena posible den bidaia saltzen diete berdin du ez badakizu kranpoiak erabiltzen eta ibiltzea zaila egiten bazaizu Oxigenoak eta xerpek konponduko dute dena |
4,552 | Mendi hain ez altuetan arrisku egoerak sortzen diren bezala ohikoa izaten da mendi garai horietan ere tarte latzak pasatzea Mendira igotzean ez ezik kanpamentuan ere gerta daitezke tentsio handiko uneak Arrisku egoera horiek ahalik eta gehien gutxitzea ezinbertzekoa izaten da dena ongi joan dadin Manaslun ikusitako jen... |
4,553 | Egoerak gainezka eginda Manasluko tontorra igotzeko abentura utzi eta mendi txikiagoetan trekking bat egitea erabaki zuen Go ik Azkenean jende anitzek lortuko du Manasluko tontorra zapaltzea nahi dutena lortuko dute baina ez zaie inporta zein modutan lortzen duten Guretzat ordea hori da garrantzitsuena Lehen lagunekin ... |
4,554 | Iritzi berekoa da Fredo Arburua Cho Oyutik itzuli berri den mendizale ezpeletarra Munduko mendirik altuenetan seigarrena oxigenorik gabe igotzeko asmoarekin joan zen Nepalera abuztu bukaeran eta helburua beteta pozik itzuli da etxera Manaslun bezala jende uholdea ikusi du Cho Oyun ere mendizale lapurtarrak Ehun alpinis... |
4,555 | Cho Oyun zeuden lagunetatik zeuden oxigenoarekin Arburuaren arabera gainera jende gehienak ez zuen mendiko esperientziarik Han zeuden mendizaleetako batek ez zekien rappel egiten sokarekin jaisten Jende andana izanagatik ordea zorte handia izan dutela uste du Arburuak izan ere ez dute arriskurik pasatu Arazoak gertatze... |
4,556 | Mendian ibiltzeko prestatuak ez egonagatik sekulako ekipamendua izaten dute mendizale anitzek Arburuak kontatu duenez denetik ikusten da baina gehienek mendiko sekulako ekipamendua izaten dute joaten diren agentziak hagitz handiak direlako |
4,557 | metroko mendi bat igotzea lan nekeza eta zaila izaten da zer erranik ez mendian ibiltzera ohituta ez daudenentzat Horregatik mendi tontorrera igotzeko ezinbertzean xerpen laguntza behar izaten dute bidaia agentziek antolatutako bidaietan Pertsonako xerpa bat izaten dute eta xerpa horrek eramaten dizkie motxila janaria... |
4,558 | Goizean egiten den azoka izaten da Txistor Egunaren funtsa aurten ordea ohiko egitarauari berrikuntza batzuk gehitu dizkiote lehenengo aldiz gastronomiari buruzko Letrak Ahora literatura lehiaketa antolatu dute |
4,559 | Narrazio eta poesia alorreko hamabortz lan jaso dituzte eta Jon Barberena eta Castillo Suarez idazleek lanak aztertu ondotik gaur eguerdian eginen dute sari banaketa Arbizuko plazan Udaleko kideak pozik azaldu dira Euskal Herrian gastronomia eta literatura euskaraz elkartzen dituen lehen lehiaketa delako |
4,560 | Sari banaketaren aurretik musikariak ibiliko dira kaleak alaitzen eta eskulangileen azoka izanen da kalean Txistorraz gain eztia gazta eta bertzelako produktuak ere izanen dira Arbizun Gainera ukenduak eta gazta modu tradizionalean nola egiten diren erakutsiko dute azokako hainbat postutan |
4,561 | Azokak irauten duen bitartean ean hasita hamargarren pintxo lehiaketa eginen dute Parte hartzaileek txistorra oinarri hartu eta pintxo bat egin beharko dute Era berean Arbizu Flores eta Laket ekoizleek emandako ehun kilo txistorrekin egindako pintxoak salduko dituzte |
4,562 | Goizeko azoka bukatu ondotik ere egonen da zer egina Arratsaldean Nafarroako trikiti eskolen hirugarren jaialdia izanen da eta trikiti doinuz alaituko dute herria Urtetik urtera indartzen ari den eguna dela erran du Monika Etxeberria Arbizuko Kultura zinegotziak Eguna indartu eta gero eta jende gehiago joanagatik ere u... |
4,563 | Gaurkoak ez dira astebururako antolatu dituzten ekitaldi bakarrak Atzo arratsaldean haurrentzako puzgarriak izan ziren plazan eta iluntzean Txistor Egunaren inguruko argazki erakusketa inauguratu zuten Musika emanaldiarekin bukatu zuten eguna |
4,564 | Zaila da Zorionez nahikoa erraztasun ematen didate Irratian hagitz ulerkorrak dira kolektiboko jende itzelaren laguntza ere badut Lantalde hagitz ona dut eta irratian ere anitz laguntzen didate |
4,565 | Musika dena da niretzat Folklorearen mundutik nator Ortzadar dantza taldean hasi nintzen Gero operaren eta musika garaikidearen mundura egin nuen jauzi Musika mota guztiak gustatzen zaizkit denek hunkitzen naute denek asaldatzen naute Zergatik Musikak anitz transmititzen duelako Musikak emozioa transmititzen du eta emo... |
4,566 | an egindako topaketa batzuetan orduko artisten abangoardia bildu zen Iru ean Duela urte batzuk jende talde bat batu ginen fenomeno hari jarraipena eman nahian Pilar Fontalbarekin Europan musika garaikideak zeukan indarra ikusia nuen eta uste genuen okerra zela Europan horrelako indarrez dagoena hemen itzalita egotea E... |
4,567 | Nahiko kontserbadorea da bai Ahalegin handia egin dugu baina laguntza ere izan dugu Gaiarre antzokia izan da gure alde apustu egin duen lehena Gaiarreren laguntzaz gain leku anitzetan ere ibili gara Gainera guk egiten dugunak beti du umore puntu bat |
4,568 | Esperimentu oso arraroak egin ditugu Zaldi bat sartu dugu Gaiarren musika elektronikoa jotzen ari ziren bitartean Hasieran jendeak uste dezake erotuta gaudela baina ez hau musika esperimentala da hona iritsi nahi genuen Iru ean halakoa egin zen an |
4,569 | Oteiza oso esanguratsua izan da niretzat Oteiza bertze irla bat da Hagitz arraroa zen Orion Gipuzkoa jaiotako gizon bat etxe ondoan frontoia zeukana eta bizitzarako bertze perspektiba bat batbatean artista hain berezia izatea Izan ere bertze gauza bat izan zitekeen baina ez zen izan Pentsatzailea eta sortzailea izan ze... |
4,570 | Sorkuntzarako inspiratzen gaitu Oteizaren lanak Garai batean zeresan handia eman zuen artista izan zen bere garaiko artisten artean Utopia iradokitzen digu hutsarekin lan egin ahal izatea isiltasunarekin harrespilarekin metafisikarekin klarion laborategiarekin Hori guztia musikara ekartzeko aukera ematen digu Oteizak g... |
4,571 | Gradu amaierako lana bertan egin behar nuen eta hiru urterako lan kontratua neukan Joan baino hamabortz egun lehenago egun batetik bertzera gaixotu eta aplasia medularra diagnostikatu zidaten |
4,572 | Hasieran shock egoeran zaude kirolari eta ikasle on izatetik edozein momentutan hil daitekeen gaixo bat izatera igarotzen zara Ukatze fase batean zaude eta ez duzu sinesten nola gertatzen ahal zaizun zuri Bigarren hilabetetik aurrera onartzen hasten zara eta sendatzeko esperantza izaten |
4,573 | Batzuetan ulertzen zaila da baina gaixo nengoela pentsatzen nuen zerbait ematen ari zitzaidala Ni behintzat gauza positiboak bilatzen aritzen nintzen Nire bokazioa eman dit Bizitza disfrutatzea segundo bakoitza baliatzea laguntasuna baloratzea Gauza anitz |
4,574 | Transplantea izan dugunok daukagun zortea da hori Nire urtebetetzea dut eta gero transplantea egin zidaten egunean azaroaren an bertze ospakizun bat egiten dut |
4,575 | Oso beharrezkoa da Espainia aitzindaria da organo solidoen transplantean baina azkenak gara hezur muina ematean Jendeak hezur muina ematea eta bizkarrezur muina ematea nahasten ditu eta uste du oso mingarria dela baina ez da horrela Bizirik gaudela egin daiteke hirulau ordutan sofa batean eserita egiten da eta ez du mi... |
4,576 | Luchar So ar Vivir ipuinean sendatu ondoren egin beharreko gauzen zerrenda egin eta honako esaldi hau idatzi zenuen Zoriontsu izan nahi dut beti gauza txikiez gozatu gauza txikiek egiten dute bizitza zoragarri Lortu duzu |
4,577 | Bai Amets handiak nituen medikua izatea transplantatuentzako lehiaketetan parte hartzea Ameriketako Estatu Batuetara itzultzea Baina amets txikiak ere baneuzkan berriro bidaiatzea amestea oinez ibiltzea maitemintzea lagunekin paella bat jatea Amets txiki horiek egiten dute bizitza handi |
4,578 | Nik uste baietz Anitzetan mediku zaintzaz gain animoak ere behar dituztenean haiekin hitz egiten dut Hasieran pentsatzen dute nik ez ditudala ulertzen baina nire historia kontatzen diedanean begietan ikusten diet eskertzen dutela beraien ondoan egotea eta animoak ematea Hala ere bertze mediku eta erizain anitzek ere en... |
4,579 | Kirola oso garrantzitsua da ez dakit kirolik egin gabe bizitzen Gaixo nengoela ere asko lagundu zidan geroztik gainera nazioartean lehiatu naiz Hala ere honetaz nago harroen gaixo nengoenean ere lortu nuela bizikletan bi kilometro egitea edo paseo luze bat egitea Egiten nuen kirol apurrak laguntzen zidan gaixotasunari ... |
4,580 | Orain bi aste kilometro egin zenituen bizikletan transplanteak bultzatzeko Iru etik Linzara Espainia joan eta itzulia Nolako esperientzia izan da |
4,581 | Esperientzia pozgarria izan da Gehienbat furgoneta batean lau lagunek lagundu nautelako eta beraiekin igo nuelako Hiru Erregeen Mahaia Jendeak bazuen erronkaren berri eta askok gelditu gintuzten Gainera Iru era iristean Gaztelu plazan pazienteak lankideak eta lagunak zeuden zain eta oso polita izan zen |
4,582 | Sanferminak bertan behera utzi ondotik inoizko San Fermin Txiki onenak izan ziren ko haiek Omenaldi honen bidez urte hartako San Fermin Txiki jaiak eta horiek antolatzen ibili zirenak omendu nahi ditugu azaldu zuen Toni Irargi Iru eko Alde Zaharreko jai batzordeko kideak ekitaldia hasi baino minutu batzuk lehenago |
4,583 | Nabarreria plaza jendez gainezka zen erako Irati Majuelo bertsolari gaztearen ahotsak hasi zuen omenaldia Ondotik Alde Zaharreko jai batzordeko bi kide igo ziren agertokira eta ko uztailean Iru ean gertatutakoa kontatu zuten Hiria itzalita utzi zuten gertaerak aipatu ondotik hiria biziberritu zuten San Fermin Txiki jai... |
4,584 | Oihane Larramendi dantzariak dantzatu zien agurra eta alde zaharreko besta batzordeko kideek zapi laukiduna jarri zieten lepoan omenduei Emozioa nabari zen oholtza gainean zein bertaratutako jendearen artean Denen ahotan zen uztailean herriari kendutako alaitasuna eta besta giroa berriz ekarri zituela alde zaharrak San... |
4,585 | Piru Zabaltza zen bereziki hunkituta zegoen omenduetako bat Esker oneko hitzak bertzerik ez zuen besten antolatzaileentzat Ilusio handiz hartu dugu omenaldia Pozgarria da urte geroago ere bestaren izaera herritarrek aurrera eramatea adierazi zuen Hala ere gogorarazi zuen egia justizia eta erreparazioa eskatzen jarraitu... |
4,586 | Fermin Valenciak German Rodriguezen omenez egindako Hilarria kantarekin bukatu zuten omenaldi xume eta hunkigarria Iker Alfontsok kantatu zuen Alfontsoren ahotsari hainbat herritarrena batu zitzaion abestiaren errepikan Maite zenuen hiriak nahi du zure oroitarria baina batez ere maitia zure irria |
4,587 | Omenaldia baino lehen ordea alde zaharreko haurrek urteko unerik berezienetako bat bizitzeko aukera izan zuten Urtero auzoko bortz haurrek osatzen dute suziria botatzeko ardura izaten duen korporazio txikia Iazko korporazio txikiko bortz kideek zapi laukiduna jarri zieten aurtengoei lepoan eta korrika ilusio handiareki... |
4,588 | Benetako besta ordea handik minutu gutxi batzuetara hasi zen Ohitura da korporazioak litxarreriak botatzea San Fermin Aldapakoaren elizako leihotik eta haur guztiak zain zeuden unea noiz helduko Litxarreriak botatzen hasi zirenean erabat aztoratu ziren denak Nahikoa goxoki bildu ondotik kalejiran joan ziren denak kilik... |
4,589 | Uste dut haur eskolan egin ditudan urteengatik aukeratu nautela txupinera Ireki zen urtean hasi nintzen lanean an Aurten erretiratuko naiz eta horrekin haur eskolari errekonozimendua egiten ari direla uste dut |
4,590 | Antsoaingo herriari maitasun berezia diot bai Antsoaingo gaiak ateratzen direnean jaramon handia egiten diet beti Hainbertze urteren ondoren eta herriko hainbertze jende ezagutu ondoren normala da maitasun berezia izatea Asko pozten nau Antsoaingo jendeak ezagutzen nauela ikusteak |
4,591 | Egunean egoten eta formatzen saiatu naiz Gainera saiatu naiz eskola fisikoki berritzen ere joan dadin Lan egiteko moduak aldatzen joan gara urte hauetan Antsoaingoa beti aurrera begira egon den eskola dela iruditzen zait |
4,592 | Noski Eskaera jaitsi zen urteetan eta lankide gutxiago ginela memento zailak izan ditugu Krisiak eragin digu bertzelako hezkuntzan eragin duen maila berean |
4,593 | Bai eta lankideena ere bai Antsoainen harremana izan dudan jende anitzen falta sumatuko dut Egoera berria izango da hasieran hutsa nabarituko dut baina ohituko naiz Gainera denborarekin konturatzen zara behar duzula Orain ikasturtea hasi berritan energia asko duzu baina ekaina hurbildu ahala nekea nabaria da eta orduan... |
4,594 | Atzo aurkeztu zuten Codere Mastersa Iru eko Nafarroa Arena pilotaleku berrian bertan jokatuko baitute finala hilaren an Egun horretan bertan eginen dute frontoiaren inaugurazioa eta Codere Masterseko finala izanen da bertan jokatuko den lehena Finalerdiak hilaren an eta an jokatuko dituzte Iru eko Labrit pilotalekuan |
4,595 | Lau bikotek parte hartuko dute Codere Masters torneoan EPEL Eskuzko Pilota Enpresen Ligako sailkapenean lehen postuetan dauden hiru atzelariek eta aurrelariek osatuko dituzte lehen hiru bikoteak Azken bikotea osatuko duten bi pilotariak berriz EPELeko Kirol Batzordeak erabakiko ditu gonbidapen bidez |
4,596 | Sanmateoetako torneoa izango da EPELeko sailkapenean puntuak emango dituen azkena Torneoa jokatu aurretik ordea Jokin Altunak Be at Rezustak eta Jose Javier Zabaletak jada ziurtatua daukate Iru ean jokatzeko aukera Altuna IIIa da sailkapeneko buru aste daramatza lehen postuan eta Rezustarekin lehen atzelariarekin osatu... |
4,597 | Altuna IIIa eta Rezusta dira hasi aurretik irabazteko faborito nagusiak Gustura zen aurrelaria egokitu zaion bikotearekin Be at atzelari handia da Sekulako maila ematen ari da azkenaldian Plazer bat da harekin jokatzea Rezusta ere pozik azaldu zen Argi dago Jokin urte guztian onena izan dela Orain arte ez dut aukera as... |
4,598 | Zabaleta ere gogotsu azaldu zen Nafarroa Arenan jokatzeko Frontoi berria probatzeko aukerarik izan ez duen arren itxura ona hartu dio Olaizola IIak berriz jada probatu du prentsa aurkezpenean aritu zen bertan pilotan baina pauso bat aurrera eman eta bertako lehen finalean aritu nahi du |
4,599 | an hasi zituzten eraikitzeko lanak eta zazpi urtez itxita egon ondotik eginen dute lehen finala ean hasiko da jaialdia eta lehen partidan Retegi Bi eta Ruiz Pe aren eta Mariezkurrena IIaren kontra ariko dira Ondotik izanen da ikusmin handia piztu duen finala Sarrerak orain urtebete jarri zituzten salgai eta baino gutx... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.