Unnamed: 0
int64
0
3.01M
text
stringlengths
77
45.5k
6,100
Egualdi honekin ze ingo deu Galdetu nien Onena Panticosara jaitsi ta nubaiten bazkaltzen gelditu erantzun zidaten Gaileta batzuk eta isotonikoa gosaldu eta ahal izan genuen moduan traste guztiak eta dendak jaso ondoren beherako martxa hartu genuen
6,101
Jaitsiera igoera bezain ezerosoa izan zen nahiz eta maldan behera joan Tarteka igoeran irekitako arrastoa elurhauts geruza berri batez estalita zegoen eta nahiz eta lainoak sartuta izan metroetara ikusteko aukera zegoen Gure arteko tarteak ere zabaldu genituen zeharkaldietan aurretik eta atzetik genuen lagunaren mugime...
6,102
Nahiz eta gauean hoztu bazirudien elurraren gain ez zuela efekturik izan igoeran bezala biguna zegoen eta Gainera puntu batzuetan zapaldutako arrastoa zapaltzen genuenean belaunetatik gora sartzen ginen ibilbidea zailduz
6,103
GR bidearekin bat egitea eramango gintuen azken maldara iritsi ginenean denok berriro ere elkartu ginen Ze ustezue atzoko bidetio jaitsi edo hemendio bera ingodiau Galdetu zigun Arkaitzek goien kolada bat izan dek ta jaitsiera hau elur jausietako nahiko expuestoa dek esan zigun goiko elur maldak adieraziz
6,104
Batera eta bestera begiratu ondoren Pedrok zuzen jarraitu ezkero elurretan gehiago sartuko ginela esan zuen Ni atzoko bidetio jaitsiko nintzen nahiz ta arriskutsugo izan arrastotik askoz azkarrago jatxiko geata esan nien Iker eta Ibonek ere igoerako bidetik jaistea nahiago zutela esan ondoren martxan jarri ginen
6,105
Ibiltzen hastera geundela helikoptero bat inguruan bueltaka hasi zen ez al dik ba elurjausi bat eragingo Galdetu nion Arkaitzi Eztiat uste erantzun zidan nahiko goien zijek Helikopteroa joanda etorrian zebilen eta aurreko egunean gurekin hizketan aritu ziren eskiatzaileek istripuren bat izan ez ote zuten ere pentsatu g...
6,106
Arkaitzek zeharkaldi honetan badaezpada motxilak aske eramateko esan zigun hola elurjausik bazeok motxila errexago kenduko diau Jaisteko ere eskaladan izango bagina moduan luzeak eginez jaitsi ginen Bat metro aurreratu eta atzetik zetorrenaren jaitsiera zaintzen zuen Bigarrena lehenengoaren lekura iritsitakoan leheneng...
6,107
GR ibilbidera iritsi eta elur jausien arriskutik babesean geundenean motxilak berriro ere lotu eta zertxobait jan ondoren beherako bidea hartu genuen
6,108
Hemendik behera jaitsiera lasai joan zen igoeran bezala Pedrok ematen zizkigun aholkuak barneratuz eta konturatzerako Panticosara iritsi ginen Iritsi bezain pronto Itziri deitu dena ongi atera zegoela esateko eta Casa de Piedra aterpera joan ginen irteera garagardo txarro batekin ospatzera
6,109
Materiala frogatzeko irteera ederra izan zen eta gauza asko ikasteko balio izan zigun Orain falta zena zen anaiok bakarrik beste nonbaitera joan ikasitakoa praktikan jartzeko
6,110
Mendi irteera hauek ez dira deskribapen soil bat eta askotan guk bizitakoa ere agertzen da zuk ere lehen pertsonan bizi dezazun
6,111
Seleccione submateria Haur liburuak Albumak Ezagutza Naturaanimaliak Eskulanaksukaldaritza Hizkuntzak Komikiak Antzerkia Poesia Ipuinak Margotzekoeranskailuak urtetik beherakoak urte urte urtetik gorakoak Aurreirakurketa
6,112
Oraintxe zortzi urte an liturgiako itzulpen batzordeak Itun Berriaren argitalpen berri bat plazaratu zuen Baina berehala esan behar da itzulpen taldea berez ez zela Itun Berria Euskaratzeko sortua izan Historia labur bat egin dezagun talde honen sorrera eta eskuartean izan dituen lanak zehazteko
6,113
Vaticanoko II Kontzilioaren ondorioz sortu zen liturgiako itzulpen taldea Eliza batzar nagusiak onartutako lehen dokumentua liturgiari buruzkoa izan zen go abenduaren ean finkatua eta erabakia geratu zen idazki hori Delako dokumentu honetan besteak beste ordurarte gure artean latinez bakarrik ospatzen zen liturgia herr...
6,114
Erabaki honen ondorioz eta elizbarruti bakoitzeko Gotzainaren ardurapean itzulpen taldeak sortu ziren han eta hemen gure elizbarrutietan Euskal Iparraldekoak izan ziren lehenengoak eta berehala Hegoaldekoak Gipuzkoan Bizkaian eta Nafarroan Erromatik erabakitako epe jakhietan eta mailazmaila latina utzi eta herri hizkun...
6,115
Horrela bada ahalegin guztian hasi ziren taldeak lanean Hala ere era desberdinean ekin zion hasiera hartan lanari gure elizbarrutietako talde bakoitzak Izan ere Bilboko Gotzainak Jaime Kcrexetak bizkaierara itzuli eta argitaratu berria zuen Meza liburuko irakurgaiak eta otoitzak erabil zitzatela aghadu zicn berc elizba...
6,116
Kontzilioaren aghaduz piskanakapiskanaka liturgi liburu guztiak eraberrituak izan ziren sakonki berriztatuak alegia testu guztiak ez bada ere gehienak behintzat berriak edota aldatuak izateraino Eraberritutako liburuetan lehenengotakoa Meza eta sakramentuak ospatzeko irakurgaiena izan zen gcroxeago Mezako otoitzak eta ...
6,117
Indarrak elkartu beharra ikusten zen lanaren ugariari erantzun ahal izateko Baina gainera gero eta garbiago azaltzen zen liturgi testuen euskal itzulpen guztiak bateratu beharra Ez zen ordea gauza erraza Bizpahiru saio eginak zituzten itzultzaile guztiek talde bakarrean bildurik eta lanaren jardunean konturatzen ziren ...
6,118
go udazkenean batzarrean bildu ziren Iruinean itzultzaile taldeko ordezkari batzuk Erromako Liturgi Batzorde Nagusiko idazkaria zcn Bugnini jaunarekin itzulpen bakarra lortzeko aurkitzen zituzten eragozpenak aztertzeko eta nolabaiteko iretenbidea aurkitzeko
6,119
baina irakurgai eta otoitzetan euskarari buruz gure herriaren egoera kontutan harturik askatasun haundiagoz joka zezaketen Izan ere euskalki bakoitzeko ordezkarien iritzian ordukoz ezin zitekeen inola ere argitalpen bakarra egin baldin eta gure herriak kristau mezua egoki jasotzea nahi bazen
6,120
Ahalegin honek berekin ekarri zuen batasunerako joera gogoan badugu gainera garai hartan gizarte maialan cre euskara baturantzako eragin izugarria sumatzen zela Eta urtearen hasieratik aurrera itzulpen talde bakarra eratu zen clizbarruti guztietako ordezkariekin Ia bost urte behar izan ziren erabaki horretara iristeko ...
6,121
Orain arte esandakotik ikus daitekeenez liturgiako itzulpen taldea ez zen zuzenean Itun Berria itzultzeko sortu liturgi liburu berriak euskaratzeko baizik Baina liturgi testuen artean zati haundi bat irakurgaiak dira Itun Zahar eta Berriko irakurgaiak
6,122
Itun Berria argitaratu aurretik hainbat eta hainbat itzulpen eta argitarapen egin zituen Hasiera batean behinbehineko argitarapenak egiten ziren lanak prestatu ahala liburuskatan eskuratzen zitzaizkien apaizei iganderoko beren liturgi jardukizunerako berehala behar zituzten gaiak irakurgaiak eta otoitzak Gero ordea arg...
6,123
Pasarte paraleloen berdinketa Badira batez ere Itun Berrian paraleloak deritzaten zatiak bereziki hiru Ebanjelio shaoptikoetan eta Itun Zaharreko Salmo edota beste liburuetatik harutako esaldien aipamena egiten deneko esaldietan Begirada batera harrigarria badirudi ere ez da harritzekoa lehenengo lanaldian horrelako z...
6,124
Paraleloen berdinketa edo azterketa egin ondoren azke lan bat egin beharra ikusten zen itzulitako irakurgai guztien segidako irakurketa Eta hori ez bakarrik idazkera beldintzeko baita sintaxia eta hiztegia bera ere aztertzeko Ez dugu ahaztu behar hamarhamabi urteren buruan egindako lanak zirela taldeko lankideak gutxi...
6,125
Liturgiako Irakurgaien liburuan Itun Berria osoosorik sartzen ez bada ere zatirik nagusiena behintzat hartzen da Hortik sortu zen Itun Berria argitaratzeko asmoa Horretarako itzuliak zeuden zatiak bildu eta itzultzeko falta zena osatu zen
6,126
Gainera argitarapen hau kristauen eskuetan jartzeko eta maila guztietako katekesi hezierarako pentsaturik zegoenez hainbat sarrera eta lagungarri erantsi zitzaizkion irakurketaren mesedetan eta erabilpenaren aberasgarri liburu bakoitzari egindako hitzaurreak zenbait pasarte argitzeko oharrak argibide batzuk Itun Berria...
6,127
Vaticanoko II Kontzilioaren Dei Verbum izeneko idazkian Elizak agintzen du Liburu Santurako bideal zabalzabalik egon behar duela fededunentzat eta beraz itzulpen egokiak egiteko agindua ematen du fededunek eskura izan dezaten Liburu Santua Itzulpen egokia esatean bi alderdiri begiratzen zaio batipat jatorrizko hizkuntz...
6,128
Baziren lehendik Itun Berriaren itzulpenak baziren Meza liburuaren itzulpenak Baina hala ere liturgiarako itzulpen berri bat egiteko erabakia hartu zen Zer dela eta
6,129
Itzulpen irizpideei buruz aitortu beharra dago aurrerapen haundiak egin direla Bibli jakintzetan gure mende honetan eta batez ere azken hogeitabost urteotan Jakintza mota berria sortu dela esan beharko litzateke Bibliaren itzulpenari buruz
6,130
Gai hauetan jakintsu dircnen csancra idazlan batek alderdi cta maila desberdinak ditu edukia erabiltzen diren kontzeptuak eta hiztegia esaldien formulaketa estilistika literatur alorreko nolakotasunak etab eta ezinezkoa dela diote itzulpenean alderdi eta aberastasun guzti horiek aldi berean jasotzea Zenbat eta sakonago...
6,131
Honek esan nahi du testu batek berak itzulpen bat baino gehiago egiteko egokiera ematen duela Bibliari gagozkiolarik ez da berdin jakintzari laguntzeko izkuntzak ikasten ari diren ainbat jakintsuentzat itzulpena egitea Duvoisini Luis Luzien Bonapartek agindu omen zion bezala edota exegesi lan txukun eta zehatz baten ze...
6,132
Bibliari buruz egin daitezkeen era askotako itzulpenen artean esan daiteke liturgi ospakizunean jendaurrean irakurtzeko egindakoa dela berez egokiena Liburu Santua elkarte baten barruan sortutako idazlana da herri baten bihotzeari sortua Historian zehar cgina izan den bilduma da Jatorrian gunc edo muin batzuk bestcrik ...
6,133
Betidanik esan izan da itzultzailearen lege nagusia leialtasuna dela Baina leialtasunaren nolakotasunak ez dira orain lehen bezala ulertzen Itzulpen irizpide berriak formazko berdintasuna alboratu eta baliokidetasuna edo berdintasun dinamikoa hartu dute itzulpen eredutzat hau da balio berdineko indarra eta edertasuna d...
6,134
Formazko berdintasuna erabiltzen duen itzulpen sistemak jatorrizko testuari begiratzen dio batez ere eta harekiko leial jokatzeari Bere helburu guztia testu hori hizkuntza berri batean ematea da jatorrizko hizkuntzaren formak errespetatuz Alderantziz itzulpen teknika berriak jatorrizko testuari zor zaion leialtasunaz g...
6,135
Jatorrizko hizkuntzak irakurtzeko gauza ez den irakurleari hurbildu egiten dio idazkia haren hizkuntzara itzuliz Eta hori egiterakoan gaurko irakurleari edota entzuleari ulergarri izan dakion lortu nahi du jatorrizko irakurlearentzat ulergarri izan zitekeen neurrian eta gainera gaurko irakurlearengan sentipen eta jarre...
6,136
Euskal Elizbarruti arteko Itun Berriaren itzulpenean batez ere azken aldela eta gehiago itzulpenaren berdintasun dinamikoaren bideari jarraitu nahi izan zaio Hala ere ez du horrek esan nahi teknika berri hau osoosorik eta jakintsuen mailan erabilia izan denik Are gutxiago esan nahi da Itun Berriaren itzulpen honekin az...
6,137
Itzulpen teknika berriak zabaldu dituen bideetan abiatu izan arren batzutan senaren edo intuizioaren eraginez beste askotan gaurregun gure inguruko hizkuntzatan eskura daudell zenbait itzulpenen laguntzaz edonork ikus dezake bide luzea dagoela oraindik Lan guztiek eginak izan diren garaiko ezaugarriak izan ohi dituzte ...
6,138
Itzulpen gaurkotua dugu herriarentzat egina hau da herri mailako euskara erabilitz eta jendaurrean irakurtzeko Bi alderdi hauek mugatzen dute nolabait Itun Berriaren liburu honetan darabilen euskararen duintasuna alde batetik eta herrikoitasuna bestetik Izan ere ez dugu ahaztu behar Itun Berria berez idatzia izanik ere...
6,139
Jatorrizko hizkuntzatik egina izan da grekotik Baina ez hori bakarrik taldean egindako lana dugu eta hain zuzen euskalki desberdinetako ordezkari ziren lankideez osatutako taldean Hasieratik azkenera liturgi eta Bibli itzulpenetan gutxiasko aritu direnak hogeitamar lagunetik gora izan dira nahiz eta talderik finkoena s...
6,140
Bestalde Elizaren aginduz egindako itzulpen lana izan da ofizialki Elizan erabiltzeko Euskal Herriko Eliza katolikoaren historian lehenengo aldiz gertatzen da hori Gorago esan dugunez eliz pastoraltzan badu bere garrantzia itzulpen batbera erabiltzeak liturgi ospakizunetan kristau hezieran eta norberak gogoetarako eta ...
6,141
Eta azkenik argitarapen hau kristau heziera lanetan erabiltzeko asmoz egina izanik sarrera haundia eman zaie testuari buruzko argibide ohar eta bestelako eraskinei
6,142
Kontzilio aurretik egindako Itun Berriko pasarteen itzulpenak ez ziren zeudenzeudenean liturgiarako hain erabilgarriak Lehengo mendeetako itzulpenak aztertzen baditugu batetik latinezko Vulgatatik egindako itzulpenak ziren eta bestetik hizkuntza gauza bizia eta aldakorra izanik zahartua eta atzera geratua zegoen itzulp...
6,143
Katolikoen artean Joanes Haraneder dugu lehenengoa Donibane Lohizuneko semea eta apaiza Bere Testament Berria lapurterako euskaraz an burutu zuen baina ehun urte igaro ziren beste bi apaizek Harriet eta PN Dassancek berrikusi eta zenbait zuzenketa egin ondoren ean argitaratu arte
6,144
Duvoisin kapitainak ean argitaratu zuen bere Bible Saindua hau ere lapurteraz itzulia Itun Berria beronen azken zati duena Baina argitarapen hau hizkuntzalarien zerbitzura egina izanik Erromako baimenik gabe egina izan zen eta ez zuten kristauen fede hezieran erabili Geroago ordea joan den mendearen azken aldera Harist...
6,145
Bada azkenik joan den mendean itzulitako beste Testamentu Berri bat Fray Jose Antonio de Uriartek gipuzkeraz itzulia eta oraindik argirik ikusi ez duena
6,146
Gure mende honetan egindako itzulpenak jatorrizko grekotik eginak izan dira baina goi mailako hizkuntza zerabilten edota Ebanjelio hutsa ematen zuten eta ez Itun Berri osoa Hauetan lehenengoa Olabideren Testamentu Berria daukagu argitara emana eta gero aldaketa aundirik gabe haren Idazteuna Itun Zar eta Berria argitara...
6,147
Hauek ziren liturgiako itzulpen taldea lanean hasi zenean eskura zeuden itzulpenak Eta aurreko puntuan adierazi diren arrazoiengatik itzulpen berria egitea erabaki zuten jatorrizko hizkuntzetatik egindako itzulpena kristau herriarentzat euskara errazean eta jendaurrean irakurtzeko egina Baina hori ez zen euskal itzulpe...
6,148
Hala ere itzulpen berri bat egiteak ez du esan nahi lehen egindako guztiak bazterrera utzi eta itzulpen lana hutsetik hasi zenik Bidezkoa denez eskura eduki izan dira orain arteko argitarapenak Baina eskurago eduki dira gure kultur inguruko azken itzulpenak itzulpen irizpide berriekin beste hizkuntzetan eta gure garai ...
6,149
Baina gauza bat da itzulpen berria egitea itzulpen hori liturgi liburuetan argitaratzeko eta besterik da pasarte horiek bildu falta ziren zatiak osatu eta guzti horrekin beste Itun Berri bat argitaratzea ko honetan egin zen bezala Izan ere Kontzil io ondoren hainbat itzulpen eta argitarapen berri egin izan dira Itun Be...
6,150
Kerexetaren Jesukristoren Barri Ona an bizkaieraz argitaratua izan zen lehenengoa bigarrenez Alkartasun Barria tituluarekin an argitara emana eta azkenik an bere Euskal Biblian sartu zuena
6,151
Gipuzkeraz an argitaratu zen itzulpen hau bera Itun Berria izenarekin eta Ebanjelioen itzulpena Orixerena harturik Hiru autore azaltzen dira OrixeKerexetaZugazti Gero ean ikusi zuen honek bigarren argitarapena
6,152
Eta azkenik Elizen Arteko Biblia izeneko taldeak bere aldetik beste Itun Berria argitara emana du euskara batuan an gero an bigarren argitarapena ikusi duena
6,153
Liturgiarako Itun Berriko pasarteen itzulpen berri bat egiteko lehenago eman ditugun arrazoiez gainera bazen beste arrazoi bat beroien argitarapena ere egitera eragiten zuena Liburu Santuak eta kasu honetan Itun Berriak kristauaren fede bizitzarako duen garrantzia Biblia Jainkoaren hitza bait da eta beraz Elizaren oina...
6,154
Jainkoaren hitza da bestalde katekesi heziera guztiaren iturri bizia kristaugintza egokia eta sendoa lortzeko Hortik uler daiteke San Jeronimoren esaldi hura Liburu Santua ezagutzen ez duenak ez du Cristo ezagutzen Herri baten historia barruan eta bizitzan zehar sortutako idazkia dela esan dugu Liburu Santua eta gaurre...
6,155
Garrantzi berezia eman izan zaio Elizan liturgiako ospakizunetan eta katekesi hezieran nahiz norberaren otoitzaldietan itzulpen batbera erabiltzeari Hori gertatu izan da LXX Septuaginta Virorum deitutako itzulpenarekin eta gero Vulgatarekin ere Beraz Elizaren aspaldiko tradiziotik datorren gauza da Liburu Saniuak itzul...
6,156
Euskarazko beste idazlan askorekin gertatu izan denez Itun Berri honek ere ez du aparteko azterketa kritikorik jaso izan Alderantziz pastoral eta katekesi lanetarako garrantzi haundiko tresna izanik zainzain zegoen aspaldidanik eliz jendea Itun Berri hau noiz argitaratuko eta oso harrera ona egin zitzaion kaleratua iza...
6,157
Garai hartan euskararen inguruko eztabaidak askotan euskararen bikaintasunari baino gehiago euskara batua eta zehatzago euskara baturako proposatutako ortografia onartzen zen ala ez horri begiratzen zitzaion Zenbait jende arazo honekin itsututa eta tope eginda geratzen zen Giro honetan aipatzekoa irudilzen zaigu Koldo ...
6,158
Euskaltzaindiaren VIII Biltzarra ospatzekoa zen Bergaran an Arantzazun egindako VII Biltzarraren hamargarren urteburuan ela Koldo Eleizalderen jaiotzako mendeurrenean Euskararen batasuna lortu ahal izateko Arantzazuko Biltzarrean emandako arauek zernolako harrera eta itsaspena izan zuten aztertu nahi zen hamar urte iga...
6,159
Irailaren tik ra egin zen Biltzarra eta aurretik giro egokia eta interesa sortu nahirik beren iritziak eskatu zitzaizkien hamabi euskaltzaini Euskararen ortografia bateratzeari buruz zer itxaro zitekeen Bergarako Biltzarretik hori zen egiten zitzaien galdera Eta Koldo Mitxelenaren erantzuna jasoko dugu Euskararen batas...
6,160
Mitxelenak ez zuen Itun Berria aipatu ezin zezakeen aipatu ere oraindik argitaratzeke zegoenez Baina Orduen Liturgia egin zuen talde beraren lana izan zen Itun Berria ere
6,161
Liturgiako itzulpen taldeak izan zituen lehen aldi hartan bere borrokak eta kezkak euskara batuari buruz hobeto esateko euskara batuaren alderdi batzuri buruz azken batean kanpoko jazkera den ortografiari buruz Baina Itun Berriaren argitarapena erabat euskara batuan egin zen Itzulpen taldeak batez ere euskararen bikain...
6,162
Eta idatzizko kritikarik izan ez bada ere hitzez eta egitez oso harrera ona izan du Besteak beste izan duen zabalkundea da hori pentsatzeko bide ematen diguna Zortzi urteren buruan hirugarren argitarapena egina izan da eta ale dira orain arte zabaldu direnak
6,163
Itzulpenaren teknikari buruz lehen puntuan egin dugun azalpenaren adierazgarri bada azterketa labur bat Euskaltzaindiko sarrera hitzaldi gisa nik neuk egina Euskal Elizbarruti arteko Itun Berria Itzulpenaren xehetasunak historiaren argira titulupean Zenbait pasarte aztertzen dira bertan itzulpen irizpide berriak nola e...
6,164
Gure itzulpen taldea liturgi liburuen itzulpenerako sortua izan zela esana dugu hasieratik Eta liturgi liburu beharrezkoenean itzulpena burutu zuelarik orain lanari utzia dago talde bezala Azken urteotan taldeko lau lagun hil ere egin dira
6,165
Erabili izan dugu Biblia bere osoan itzuli eta argitaratzeko asmoa baina asmo honi ez diogu oraindaino bere erantzuna eman ahal izan Hala ere ez dugu bazterrera utzia Hartarako egokiera eta lankideak biltzea lortuko bagenu gogoz ekingo genioke lanari
6,166
Alasdair Roberts edo ahots xume baten handitasuna Folk anglosajoiaren puntapuntako abeslaritzat jotzen dute Roberts eta bere lurretatik kanpo egiten ari den birako kontzertuetako bat eskainiko du Sanagustin kulturgunean igandean Victor eta Jose Luis Herrerorekin hirukotea osatuko du httpswwwkulturazeusbloga httpswwwkul...
6,167
Folk anglosajoiaren puntapuntako abeslaritzat jotzen dute Roberts eta bere lurretatik kanpo egiten ari den birako kontzertuetako bat eskainiko du Sanagustin kulturgunean igandean Victor eta Jose Luis Herrerorekin hirukotea osatuko du
6,168
Alasdair Roberts hamarkadan jaio zen Alemanian baina Eskozian hazi zen Appendix Out taldearekin hasi zen nabarmentzen bitartean atera zituzten hiru diskoekin The Rye Bears Poison Daylight Saving eta The Night Is Advancing
6,169
Geroztik bakarlari modura ari da Roberts ean Eskoziako kanta tradizionalekin osatutako The Crook of My Arm diskoa atera zuenetik Ondoren argitaratu ditu Farewell Sorrow No Earthly Man The Ambers Gatherers Spoils eta oraingoz azkena duen Too Long in This Condition diskoak Lan hauetan berak sortutako kantak eta tradizion...
6,170
Ipar Amerikan Europan eta Australian eman izan ditu birak eta oraingoan Sanagustin kulturgunetik egingo du osteratxoa bere folka aurkezteko Roberts ezaguna da fingerpicking deitzen den teknika kontrolatzen duelako eta gitarraren afinazio bereziagatik scordatura bezala ezaguna sokak afinatzea noten eta akordeen arteko k...
6,171
Pack honetan ordu Kirol hezitzaile masaje eta teknika Manual erlaxatzen lagunduko egingo zure gorputza zaindu eta astiroastiro eutsi ziurtatuta dira Aktibo gizon emakumeak jubilatuak sedentario azpimarratu edo overworked ikasleak haurdun dauden emakumeak edo ama gazteak da guztiontzat Halaber sauna bat eskuratu ahal i...
6,172
Atalak an abian jarri zenetik laborategi eta topagunea bilakatu da dantzaren balio berrienentzat Errenterian errotutako plataformak ekimen horren bidez Sorkuntza Koreografikoko Zentroaren alde egindako apustua berresten eta sendotzen du Bertan egonaldi artistiko hartzen dira urtean
6,173
urtean zehar Dantzaz konpainiako dantzariak beren zerbitzura izango dituzten sei euskal sortzaileak ondokoak dira Marta Coronado eta Fabio Lopez egonaldien aroa irekiko dute otsailean Mikel Aristegui eta Iker Gomez maiatzean gonbidatuak Dantzazeko instalazioetara eta Eneko Alcaraz eta Eneko Gil azken sortzaile egoilia...
6,174
Ikerketa eta entsegua dira Atalak plataformaren ezaugarriak Ekimen horren bidez Dantzazek sorkuntza koreografikoko mikroprozesuak bideratzen ditu eta hauek beren aldetik narratiba artistiko garai kideak ikusleen esku uzten dituzte Atalak azken finean bere burua edizioz edizio birsortzea lortu du mugimenduaren arteek be...
6,175
Otsaileko lehen bi astetan zehar Dantzazeko dantzariek Fabio Lopezen eta Marta Coronadoren aginduetara lan egingo dute mugimenduaren arteen inguruko bi ikuspegi oso berezi landuz Sortzaile nafarrarentzat lan bakoitza era pertsonalean aurkeztua izate hutsagatik beste lan guztiengandik bereizten bada ere Lopezek Yann Bou...
6,176
Bajo continuo eta Aura dira hurrenez hurren beren lanen izenburuak Lanak Dantzagunean Gare du Midistudion Biarritz eta Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan Donostia ikusi ahal izango dira otsailaren arte Maiatzeko lehen hamabostaldian Mikel Aristeguiren eta Iker Gomezen txanda izango da Eta egonaldirako Neutrois et...
6,177
Aristeguik generorolak eta dantzan duten eragina ezbaian jartzen ditu eta dantzarien gorputza zehaztu gabeko generokotzat hartzeko gonbitea egiten digu Gomezek bere aldetik sortzeko prozesuaren balioa aldarrikatuz gorputzaren intuizioan eta sorkuntzarako gune gisa egiten duen ekarpenean sakontzea du xede formula hori n...
6,178
Atalak plataformaren beste helburuetako bat da dantza publikoaren esku uztea Honela entitate laguntzaile ezberdinetan programatuko diren ikusgarriez gain Donostiako eta Bilboko kaleak dantzaren zerbitzura jarriko dira beste behin Donostia Kulturak eta Azkuna Zentroak ohikoak ez diren gunetan eskainiko diren ikusgarriak...
6,179
Aurten lehen aldiz Lizarrustitik Putxerri mendira igo ondoren txundituta etorri ginen bidearen edertasunaz Lizarrustitik Igaratzaraino doan bidean erdia eginez Baina oraindik Igaratzara ailegatu beharra genuen
6,180
Igaratza Aralarren bisita egin beharreko puntua da Lizardi baten babespean dauden hainbat aterpe bi aterpe urte osoan irekita daude eta baseliza batek osatzen dute urtetik urtero Aralarko San Miguel santutegian dagoen San Miguelen irudia bertaraino ekartzen dute Nafarrotik atera eta festa handi bat ospatuz meza eta guz...
6,181
Ikerren urtemuga ospatzeko Igaratzarainoko bidea betetzea pentsatu genuen modu honetan aurrekoan erdiraino egin genuen bidea osatuz Baina ibilbidea motza geldituko zelakoan Pardarri eta Ganbo mendiak igotzea ere pentsatu genuen gero Lareoko urtegira jaitsi eta bertatik berriro Lizarrustira itzultzeko
6,182
Bidearen nondik norakoak Hirupagoeta punturaino Putxerri mendira igotzeko erreporrean azalduta dudanez erreporra irakurtzeko hemen klik egin deskribapena puntu honetatik aurrera egingo dut
6,183
Elurraren biguntasuna ikusita Putterri Laiotzaren hasieran orain arte jarri gabeko polainak jartzea erabaki nuen Iker eta Lekuk aurrerantz jarraitu zutelarik Momentu horretan Iker konturatu zen bere polainak etxean gelditu zirela Batek eztaki ze asmau arrastoik ez irikitzeko esan nion txantxetan
6,184
Hirupagoeta metro Putterri Laiotzaren malda igo ondoren dida batean puntu honetara ailegatu ginen Putterrira igo nahi bada puntu honetan GR markak utziko ditugu
6,185
Hirupagoetatik bost minutu eskasera pagadia amaitu egiten da Hemendik aurrera denbora batean larrak zeharkatuz ibiliko gara Leku honi Larretxiki izena ematen zaio eta sima eta kobaz beteriko lekua da
6,186
Larretxikin sartu eta minutu ingurura berriro ere pagadi batean sartuko gara Pagadi honetan orain arte bezela GR markak jarraituko ditugu oraingoan zuhaitzen enborretan daude eta ia altuerarik galdu gabe erdi trabesian pixkanaka Igaratzara hurbildu ginen
6,187
Igaratza metro Aralarko mapa guztietan puntu hau Errenaga bezela ageri da baina guk beti Igaratza deitu izan diogu Bertako baselizara hurbildu eta Santa Ana gure patroiari agurra egin genion
6,188
Igaratza metro Hamaiketakoa egiten ari ginela haizea aldatu eta indarrez jotzen hasi zen jotzearekin batera giroa ere dexente hozten hasi zelarik
6,189
Hau da hotza Ikerrek ekarri dudan arropa guztie jarri det bakarrik goretexa falta zat Ni re ez pentsa erantzun nion eskuko behatz puntak min puntukin dittut
6,190
Iker eta Leku Igaratzatik irteten Zuzen jarraitu ezkero iparralderuntz Amezketaruntz joango gara Larraitz eta Pardarriruntz joateko ezkerreruntz ipar mendebalderuntz hartu behar da diagonal bat eginez
6,191
Bideo honetan jarraitutako bide honen zati handi bat ikusi daiteke Bideoan ere Pardarritik zetozen hiru korrikalari ere ikusiko dituzue Azken finean guk jarraitutako bidea beraiek jaisteko erabili zuten bide bera izan zen Haizearen indarra ere nabaritu daiteke
6,192
Lehen maldatxoaren ondoren bideoan ikusi daiteken bezelan trabesia bat egin genuen orain arte bezela ahalik eta elur gehien zapaldu asmoz leku hau harrikara bat izaten baita
6,193
Ze ostia atzeko hoi ez al da Donostin daun Kristo hori galdetu zuen Ikerrek Klaro baietz erantzun zion Lekuk ta ondokoa Igeldo Ta hemendio ikustea galdetu zuen Ikerrek txundituta Txindokitik ere ikustea erantzun nion Ba enaiz sekula konturau esan zidan ta ez naiz Txindokira gutxi igotakoa amaitu zuen irrifar bat botaz
6,194
Ganboko gailurrean bosthamar minutu egon ondoren beherunzko bideari ekin genion Lareo aldera joateko bi aukeren artean zalantzan egon ginen Uarrain eta Malkorri mendiak igo eta Malkorri eta Ga etaren arteko lepoan Enirioruntz jaitsi edo bi mendi hauek igo gabe hauen eskuinetik trabesia eginez Eniriora eramango gintuen ...
6,195
Irazustako lepoa zeharkatu eta Alotzako bidea jarraitu ordez ipar mendebalderuntz Uarrain eta Malkorri mendien ipar mendebaldeko magalean trabesia egin genuen lepotik hego mendebalderuntz doan bidea jarraituz
6,196
Lepotik behera ez dakit hamaiketakoaren efektua edo etxera ailegatzeko gogoa dela eta baina bi gazteak erdi korrikan hasi ziren Gorriz jarraitutako bidea markatu dut
6,197
Modu honetan erdi korrika erdi saltoka uste baino lehenago Enirioko larreetara ailegatu ginen Argazkian bertan dagoen aerodromoa ikusi daiteke baita ere Errekabeltz ere gure hurrengo helburua
6,198
Aurreko argazkian Errekabeltz bezela izendatutako pausua Baiarrate bezela ere ezaguna da eta esan bezela puntu hau erreferentzi bezela hartuta zuzen joan ginen tartean arropa kentzeko tarte bat hartu genuelarik
6,199
Lareotik Lizarrustira doan bidea oso polita eta bitxia da eta garai batean Lareo azpian zegoen kanterara ailegatzeko jarraitzen zen bidetik doa ia denbora osoan