Unnamed: 0 int64 0 3.01M | text stringlengths 77 45.5k |
|---|---|
8,200 | Herri ederra da Zaldibia Uda garaian etxe bueltan banabil egun pasa ederrak egiten ditut bere inguruan Aralarren atari nagusietako bat da Zaldibia eta mendian txango koxkor bat egin eta gero gauza ederra da erreka zokoren bat aurkitu eta bainu bat hartzea gorputza freskatzeko herriko plazan trago bat hartzea zintzurra ... |
8,201 | Baina badago tokiz kanpo geratzen den elementu bat herriko sarreran zerura altxatzen den munstro herdoildua Bilore fabrika Lantegiak jada hamabi urte daramatza itxita eta zinez zatarra izateaz gain arrisku handiko gunea da herritarrentzat Xaboia eta bestelakoak egiten ziren bertan eta hainbat osagai kimikok bertan dira... |
8,202 | Instituzioek behin eta berriro eman diote bizkarra Zaldibiako Udalari konponbide bila ate joka ibili eta muturraren aurrean itxiz behin baino gehiagotan Guzti honen aurrean zer egin |
8,203 | Xotil Natke zaldibiarra zurgina eta arkitektura ikaslea da Innsbruckeko Austria unibertsitatean Ideia bat edo beste egosi du lapikoan eta berarekin jardun gara hartaz eta huntaz Bilorez eta arkitekturak mundua eraldatzeko daukan potentzialaz |
8,204 | Oso ideia interesgarria eta adlez aurretik herri partehartze prozesuan ahal izanez gero parte hartuko dudala esan nahi dut baina nire ustez arazorik handiena ez da teknikoa Xotilek aipatutako blokeo egoera da eta nahiz eta epaitzerik ez duen merezi bai aipatzea nire ustez eta hau da nire ustezz Zaldibiko udalak Ez baka... |
8,205 | Futbola Ingalaterran sortutako kirol bat da Espainian eta Europa osoan diru asko mugitzen du eta gazte askoren ametsa futbol jokalari ospetsua izatea da Hala ere futbolak bere alde iluna ere badu XX mendean hooliganismoa sortu zen Ingalaterran bertan eta hooliganek futbolarekin justifikatzen dute egiten dituzten eraso ... |
8,206 | Hooliganek bere taldearengatik borrokatzen dutela eta harengatik edozer egiteko gai direla esaten da eta askok sinetsi egiten dute baita eurek ere Futbol maitale batek berriz futbolaren xarma eta kirolean beharrezkoa den errespetua hondatzen dutela esango du Bi iritzi hauek jakinda hooligan batek futbolari buruz zer pe... |
8,207 | Galdera horren erantzuna nahi barik aurkitu dut eta ez dut segundu bat ere behar izan zuzen edo oker nabilen jakiteko Nik urte ditut eta lagunen artean jarraitzaile erradikalei buruz hitz egiten dugunean haiek eragindako istilu edo borrokei buruz egiten dugu entretenigarria edo sortatzen zaigulako Beste askotan hooliga... |
8,208 | Futbol talde askok dituzte haien jarraitzaile erradikalak batzuk besteak baino ospetsuagoak Haien ospea eragin dituzten istiluen arabera neurtzen da noski Partidu bakoitzean talde bateko eta besteko jarraitzaile sutsuen arteko borrokek ez dute zentzurik Toki bat eta ordu bat finkatu eta haientzako jaia hasi da Norgehia... |
8,209 | Amaitzeko gai honen alderik injustuena eta negargarriena gainontzeko jarraitzaile eta futbolzaleek jasotzen dituzten erasoak dira Borrokan egiteko intentziorik ez duten pertsonak haien taldeko kamiseta eta bufanda jantzi ezkero jipoituko dituzten beldur dira Eta are txarragoa da futbola jarraitzen ez duen gazte heldu e... |
8,210 | Jatetxe bat aukeratzerakoan irizpide ezberdinak har ditzakegu kontuan aldez aurretik egindako plana edo momentuan sortutakoa den norekin jango dugun bere gustuak gureak une berezia izango den bazkari edo afari baterako den izango dugun denbora eta besteren bat |
8,211 | Harreman erotikoak izango ditugunean antzeko irizpideak kontuan izatea gomendagarria litzateke Batzuetan plana aldez aurretik egingo dugu eta izango dugun denbora zein elkartze erotikoan parte hartuko dugunon gustuak kontuan hartuz momentua mimoz prestatu ahalko dugu gustatuko litzaigukeen giroa sortuz jango duguna ord... |
8,212 | Bada aintzat har dezakegun irizpide bat zalantza sortzen didana momentu berezi bat izango da Izan daiteke beste norbaitekin konpartitzen dugun bazkaria berezia ez izatea |
8,213 | Beste pertsonekin partekatzen dugun momentu oro ez al dira bereziak Gustura sentitzea irri egitea gure kontu intimoak elkarbanatzea emozio eta sentsazioak piztea ez al dira arrazoi nahikoak momentu hori berezitzat jotzeko |
8,214 | Joko erotikoetan murgiltzearen arrazoiak zeintzuk izaten diren hausnartzera eramaten gaitu honek Norbaitekin momentu berezi eta atsegina bizi nahi dugu edo plana gogorik gabe egiten dugu Beti jatetxe eta menu berdina hartzen dugu edota dastatzemenura irekita gaude |
8,215 | Aurreko egunean hau da ikasle talde batekin adostu genuen menua urdaiazpikoa entsalada xerra eta marrubiak Proposamen guztien aurrean norbaitek gustuko zuen beste proposamena egin zuen guztien aurrean jakiak gehitu zituenak egon ziren xerra patatekin marrubiak txokolatearekin bakoitzaren desio eta gustu aniztasuna ager... |
8,216 | Gose nagoenean jaten dut Jaten dudana gustuko dut Egun eta momentu zehatz horretako gogoen arabera aukeratu dut menua Jaki berriak probatzera irekirik nago |
8,217 | Harreman erotikoak gogoa sentitzean izaten ditut Egiten duguna gustuko dut Nire uneko desioen arabera aukeratzen ditut jokoak Eskema itxietatik ateratzen naiz noizbait |
8,218 | Jateak gosea kentzeaz gain sentsazio atseginak sorrarazten dizkigu eta hortik datoz mahaiaren inguruan egiten ditugun plan guztiak plazeragatik egiten ditugu Joko erotikoek oinarrizko behar fisiologiko bat asetzeaz gain dibertigarriak eta atseginak izatea dute helburu edozein joko bezalaxe plazeragatik jolasten dugu |
8,219 | Emaize urtean sortu zen sexologiak barne hartzen dituen gai eta arloak jorratzeko helburuarekin talde profesional sexologikoa osatzearekin batera Gasteizen erreferente bihurtu da sexualitatearen tratamenduari dagokionez |
8,220 | Aleaeuseko edukiak kopiatu moldatu zabaldu eta argitaratzeko libre zara beti ere gure egiletzakoak direla aitortzen baldin baduzu eta baldintza berdinetan egiten baduzu |
8,221 | Uztailak hezkuntza astean arratsaldeko tan ZIA eta Ikasle Abertzaleok hitzaldia burutuko dugu Esparru gaztetxean eta uztailaren an mahaingurua burutuko da tan eta bertan egongo gara ere |
8,222 | urte baino gehiago dira jada Zizurko Gazte Asanblada borrokan hasi zenetik eta ekimenak aurrera eramaten dituela Zizur herri solidariagoa bilakatzearen helburuarekin kulturalki biziagoa parte hartzaileagoa eta eta bidezkoagoa gazteriaren ahotsa kontuan hartzen duen herria non baliabideak egongo diren gazteek proiektua... |
8,223 | ean Gazte Asanbladak erabiltzen ez zen lokal bat ireki zuen herriarentzat Esparru gaztetxea hain zuzen Gune autogestionatu eta asanblearioa da edonork gozatu eta parte har dezakeen gunea eta datorren abuztuaren an zazpi urte beteko dituena |
8,224 | Indarrez datorkigu abuztua Gazte Asanblada biziki hasiko baita lanean herri honek bizi duen egoera eskasari buelta emateko eta batik bat gazteok bizi dugunari Argi geratu zen ekaineko Al Reves aldizkarian zein den gazteon egoera bat gaztek eginiko inkesten emaitzei esker Horietan nabarmena zen langabezian daogen gazter... |
8,225 | Honengatik guztiagatik Gazte Asanbladak gai ezberdinak landuko diren abuztua proposatu du Aste bakoitzeko gai bat jorratuko da eta modu ezberdinetan bideratuko dira Lana hezkuntza feminismoa ekologismoa eta okupazioa izango ditugu hizpide hilabetean zehar Horiek aurrera eramateko bideo proiekzioak hitzaldiak irteerak t... |
8,226 | Komunikatu honekin Zizur osoari hots egin nahi diogu antolatuko diren ekintzetan parte hartzeko eta bakoitzak bere harri koxkorra jar dezan egoera aldatzeko Horrela argi utziko diegu egoera honen errudunei ez gaituztela isilduko borrokan jarraituko dugula eta gure helburuak erdietsi arte ez garela geldituko |
8,227 | Hamaiketakoak txupinazoa zezenak elektrotxaranga bodegika iruindarrok jarauta pe ak kontzertuak luziano herriko ligoteoak lagunak parranda borroka aldarrikapena giriak Sanferminak bukatu dira Hala ere UPN Santamaria zapore txarrarekin bukatu nahi izan dute aurten berriz ere Urteetan zehar burutu den Villavesaren entzie... |
8,228 | Tamalez gune fisiko bat kudeatzeko baimenik gabe antolatuta genituen ekitaldi gehienak ezin izanen ditugu aurtengo Sanferminetan ospatu Maya kazikeak izugarrizko egitaraua baztertu du Baina halere jai herrikoi parte hartzaile parekide eta euskaldunekin dugun konpromisoari jarraikiz rako egitarau herrikoia antolatu dugu... |
8,229 | Jaia eta Borroka batzen duen Iru erriko Iruindarrok Gazte Pe San Ferminetarako egitarau prestatzen dabil jotake Hala ere gure alkate maiteak Gora Iru ea gunea bazkaltzeko gunea txoznak eszenarioak jartzea ukatu duenez prestatutako egitaraua korapilatu dela adierazi digute eta aurrerago egitaraua finkatu eta publikoki a... |
8,230 | neskatok eta mutikok Bilboko ikastetxekoek bost ariketa egingo dituzte Gaztelania eta Literatura Euskara Atzerriko Hizkuntza Matematika eta Geografia eta Historia bihar asteazkena ekainak eta ostegunean ekainak Bilboko Udalak antolatutako beketako bat lortzekoBatxilergoa heziketaziklo zein unibertsitate graduak egitek... |
8,231 | Bihar asteazkena ekainak hasiko dira etan eta hiru azterketa egongo dira Gaztelania eta Literatura Euskara eta Atzerriko Hizkuntza Asteazkenean ekainak etan Matematika eta Geografia eta Historiako ariketak izango dira |
8,232 | Ingeniarien Eskolan sartzeko aldez aurreko gaiak gainditzeko prestakuntza ematen zuen irakasle edo akademia partikularraren ordainsariak Ikasketetarako beharrezkoak ziren liburuak eta tresnak Gastu akademikoak eta administrazioarlokoak horiek doakoak izatea ez bazegoen Ingeniarien Eskolaren esku Titulua emateko gastuak |
8,233 | Karlos IIa errege izendatu zutenean Nafarroako erreinuan zerga garai berri bat hasi zen Diru behar larriaren erruz erregea behin eta berriz zerga estrategia berriak ezartzen saiatu zen Lan honen oinarria Karlos IIaren erregetzan kobratutako zeharkako hainbat zerga aztertzea da Hasiera kontinuista izan zen eta tokiko ze... |
8,234 | Karlos IIa errege izendatu zutenean Nafarroako erreinuan zerga garai berri bat hasi zen Diru behar larriaren erruz erregea behin eta berriz zerga estrategia berriak ezartzen saiatu zen Lan honen oinarria Karlos IIaren erregetzan kobratutako zeharkako hainbat zerga aztertzea da Hasiera kontinuista izan zen eta tokiko ze... |
8,235 | Ongi etorri gure gelako blog berrira Ikasturtean izango dogun ibilbidea hemen ikusteko aukera izango dozue Espero dogu gugaz batera disfrutatzea |
8,236 | Bizkaiko Foru Aldundiak hirugarren urtez banatu du Bizkaidatz Txikia haur eta gazteentzako literaturasaria Bizkaiko haur eta gazteen artean literaturasormena sustatzeko Andoni Iturbe Kulturako zuzendari nagusiak parte hartu duten guztiak zoriondu ditu eta bereziki edizio honetan saria lortu dutenei |
8,237 | BILBO Hauek dira aukeratutako kontakizunak idatzi dituztenak Maitane Torrado Andere Garabieta Enara Luis Irantzu Gomez Nahia Aldamizetxebarria Aiala Garabieta Malen Ormaetxea eta Aitor Echevarria |
8,238 | Lehiaketaren bidez irakurri eta idazteko zaletasuna sustatu nahi da Bi kategoria daude haurren kategoria lehen hezkuntzako eta mailetako ikasleentzat eta gazteen kategoria bigarren hezkuntzako eta mailetako ikasleentzat |
8,239 | Parte hartu dutenen erronka izan da bi idazlek hasitako kontakizunak garatu eta amaitzea Idazle horiek obra horien lehen orrialde idatzi dituzte gaztelaniazkoa Laida Mart nez Navarroren El caso de sopapos su banda de matones izan da eta euskarazkoa berriz Xabier Olasoren Paul eta sorginkerialiburua Partehartzaileek edo... |
8,240 | Bizkaidatz Txikia lehiaketa orain dela hiru urte sortu zen gazteenen artean idazteko eta irakurtzeko gogoa pizteko Urterik urte gehitu egin da partaide kopurua ean kontakizun aurkeztu ziren an euskaraz eta ko edizioan kontakizun aurkeztu dira haietako euskaraz DEIA egunkaritik hartuta |
8,241 | Avuiren albistean irakur daitekeenez Mustafa Bakkachen taldeko bozeramalearen iritziz oraindik azken xehetasunak lotzeke dituzten arren hautagaitzak osatu eta formatzeko aukera ezinhobea izango dira ko hauteskundeak Zentzu horretan irabaztea baino parte hartzea aipatu bezala hautagaiak prestatzea eta gizartea ezagutzea... |
8,242 | PRUNEz galdetuta an sortu eta Espainiako gizartearen berregite moral eta etikoa bilatzea du helburu betiere Espainiako Konstituzioaren errespetuan oinarritu eta herritarren bizimodu politikoaren beste aspektu guztietan parte hartze handiagoa eskatuz Zentzu horretan ere alderdia musulmana ez eragin islamiarrekoa dela ze... |
8,243 | Azken urtetan fenomeno migratzaileek gizartean izandako eragina islatuko duen mugimendu politikorik aurrikusten al da etorkizun hurbilean Jatorri erlijio edo kultura aniztasunarekiko errespetua eskatuko duten alderdi politikoen sorrera iragartzen zuten soziologoek aspaldi ez dela baina une honetan bederen alderdi polit... |
8,244 | PRUNEren bidea irekia dago baina txinatatik edo Hego Ameriketatik etorritako komunitateak jendetsuak dira eta haiek ere eragin islamiarreko alderdiaren urratsak jarraitzeko adinako hauteslurra izango lukete |
8,245 | Xabier Letek duela urte idatzi eta estreinatutako antzerki lana taularatu da berriro DSS eta Urnietako herriaren iniziatibari esker Ikusmina nabarmena sortu dute irailan Donostiako Trinitate plazan eta Urnietan izan diren emanaldiak eta horretarako Donostiako Kultur hiriburutzak antzeslanaren libretoa argitaratzea bult... |
8,246 | Txirrita zenari auzi bat asmatzea bururatu zitzaigun Ifar Euskal Herriko antzerki zaharren batez ere kale antzerkian egiten zen gisan Karroxa Astolaster edo Toberamunsira deitzen ziren adierazpenetan gaia edo aitzakia horrelakoa izan ohi zen gehienetan pertsona berezi baten bizitzako pasadizoak kontatzea era xelebre ba... |
8,247 | Arestian jakin dut Aldahitz proiektuaren berri zeinak azken urteotan burutu den lantoki batzuetan euskararen erabilera sustatzeko eusle metodologia deritzona erabiliz Langile guztiak euskaldun izan arren normalean erdaraz funtzionatzen duten laningurune horietan eusle rola duenak beti euskaraz egiteko konpromisoa hartu... |
8,248 | Iaz Lutxo Egia idazleak hilabetea eman zuen espainolez hitz egin gabe non eta Bilbo erdaldun petopetoan Bizi izan zituen gorabeherak Transitoak blogean kontatu zizkigun |
8,249 | Hiru esperientziok badute bai puntu komunik konpromisoan oinarritzen dira iraupen mugatua dute bai diferentzia aipagarririk Hala lehenengoan denak euskaraz egiteko gai izateak seguruenik nabarmen gutxitu dezake estres linguistikoa sufritzeko arriskua Bigarrenean gatazkaegoerak aurreikus badaitezke ere pentsatzekoa da o... |
8,250 | Horren harira eta neure bizipen pertsonalak ere kontuan hartuta gogoetatxo bat egin dut eta ondoko lerroetan partekatu nahi dut Hasi aurretik baina bi zehaztapen Lehena eremu erdaldunetara mugatuko naiz horietan ezagutu baititut euskaldun bizi nahi izatearen komeriak Bilboaldea da nire errealitatea eta ezer gutxi dakit... |
8,251 | Hortaz euskararen erabilera sustatzeaz ari garela haste eta euste ekinbideak ezberdintzen ditugu jarrera pertsonalarekin lotuta daudenak eta honela defini daitezke |
8,252 | Hastea hainbat egoeratan lehen hitzak eta ahal delarik ondokoak ere euskaraz egitea mintzakidea euskalduna ote den jakin gabe edo are seguruenik euskalduna ez dela pentsatuta ere Hasleak ez du nozitzen gatazkaren sindromea delakoa Edo aurre egiten dio Baliteke gero egoerak horretaratuta erdarara pasatzea baina ez du ze... |
8,253 | Eustea dakiten arren normalean euskararik erabiltzen ez dutenekin euskaraz tematzea Batzuetan zenbat eta pertsona gutxiago errazago euslea beste guztiak euskaraz jartzeko kapaza da Halere hori ez du nahitaez helburua eta aski izan dezake bere hautuko hizkuntza erabili ahal izatea eroso dabilelarik komunikazio elebidun ... |
8,254 | Bi jarrerok bereiz azaldu baditut ere batera ager daitezke pertsona beraren baitan Edonola ere nire ustez hainbatetan ez da hala |
8,255 | Hasle etaedo eusle izatea beraz pertsonalitatearen ezaugarri bat da zenbait eragile psikologiko izan ditzakeena ideologia eta nago abertzaletasuna ez dela hemen uste litekeen bezain erabakigarria afektua frikismoa edo batek daki kontu patologikoren bat |
8,256 | Tira erdipurdiko definizioekin amaituta gatozen hausnarketa honen mamira Bururatu zait interesgarria izan litekeela gaitasun horiek dituzten gizabanakoak identifikatu eta nolabait esatearren ustiatzea Haietako asko bakartuta bizi dira hiri erdaldunetan eurak bezalakoekin harreman zuzenik izan gabe Hortaz ideia ona izan... |
8,257 | Pertsona horiek txandaka edo aldi baterako soilik aritu ordez badute prestasun mental nahikoa epe luzean jarduteko Plangintza batek bariazioak ezar litzake intentsitatean edo ekintza konkretuen iraupenean banakoaren gaitasunen arabera baina beti dinamika iraunkor baten barruan Oso inportantea izango litzateke saregintz... |
8,258 | Hasleak eta eusleak oso aktibo ahaltsuak izan litezke erdal guneetan euskararen erabilera bultzatzeko euskara ikusgai egiteko Bi jarrerek era konbinatu eta orekatu batean eta estrategikoki baliatuta emaitza interesgarriak ekar litzakete |
8,259 | Hamarkada luzez Trebi uko herritarren borondatea ukatu du Burgosek Frustrazioen gainetik ordea udalek nahiz herri ekimenek integraziorako bide berria urratu dute Helburua betikoa da Trebi behingoz Burgosen menpetik askatu eta Araban integratzea |
8,260 | Trebi uko auzia urtaro bat balitz negua zatekeen Nahi baino luzeagoa pentsatu bezain iluna eta eguzki izpiak agertzen direnean ere hotza Baikor nahi nuke izan baina ez dut horretarako arrazoirik Txikitatik ez dut besterik bizi izan Roberto Ortiz de Urbina Argantzuneko alkatearen hitzak dira Trebi Burgosen Espainia menp... |
8,261 | Bi mila lagun daude erroldatuta enklabean nahiz eta bikoitza bizi den Trebi un Gasteizen daude erroldatuta oinarrizko zerbitzuak arazorik gabe erabiltzeko azaldu du Trebi Konderria udalerriko zinegotzi jeltzale Roberto Bajasek Trebi Araba eta Burgosen arteko gatazka politiko gisa ikusi ohi bada ere funtsean auzi admini... |
8,262 | Arabako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako itunak itun ziurgabetasun etengabean bizi dira trebi ar asko Gonzalez de Vi asprek kontatu du sona izan duen azken kasua martxokoa Iktus bat izan zuen emakume bat Gasteizen artatu zuten eta gero etxetik kilometroa eraman zuten Burgosera Horrelakoak ikusit... |
8,263 | Trikilitrokolo bada ere Trebi un bizitza normala daramate Horrek ez du esan nahi aldarrikapenari eutsi ez diotenik nahiz eta hamaika aldiz itxi dizkieten ateak Azken ahalegina an egin zuten Herritarrei galdetu zitzaien Trebi Araban integratzeari buruzko galdeketaz eta botoen erreferendumaren alde egin zuten Gaztela eta... |
8,264 | Azken hilabeteetan enklabeko bi udalerriek Trebi uk eta Argantzunek beste bide bat hartu dute Espainiako senatuan eta gorteetan onartu nahi dute lege organiko bidez Araban integratzeko eskubidea Gaztela eta Leonek ezingo luke hor esku hartu dio Garbi Saezek Eusko Legebiltzarrean Trebi uri buruzko lantaldean aritu den o... |
8,265 | Ez dugu Madrilgo bidearen aurka egiteko asmorik baina Espainiako Gorteek ez dute trebi arren hitza onartuko uste du Uda Batuz elkarteko Iker Garcia de Eulatek Zuzenbidean aditua den heinean hauxe dio Eulatek Legearen barruko bideetatik joateak etsipena areagotu besterik ez du egingo borondate politikorik gabe ez baita... |
8,266 | Oinarri gutxiko itxaropenak gorabehera udal ordezkariek hasitako bideak antzua dirudi alegia Burgosetik pasa gabe Madrilera egin duten bidaiak Aipatzekoa da auzian PPk duen jarrera Araban integrazioaren alde daude Gaztela eta Leonen aurka eta Trebi un abstentziora jotzen dute |
8,267 | Etsipenak gerarazi aurretik Uda Batuz elkartearen inguruko lagunek proposamen bat abiatu nahi dute lege organikoaren aldaketaren bidea baztertu gabe Egitateen bidea hartu behar dugu de facto Araba izatea Burgosekin harremanak hautsiz azaldu du Garcia de Eulatek Hein handi batean integrazio administratiboa badugu alor e... |
8,268 | Zehazteko dago ibilbidea eta herri ekimena Trebi uko eragileekin bilerak egiten ari da denen iritziak aintzat hartzeko Proposamenak Eusko Jaurlaritzan organo egonkor bat sortzea iradoki asmo du Trebi uko beharrak asetzeko arloz arloko plan bat gara dezaten Juridikoki bideragarri direnak egin behar dira desobedientzia i... |
8,269 | Aldarrika daiteke baina kontuz horrekin ere trebi uar askok Trebi Araba izatea nahi dute baina ez dute nahi Trebi Euskal Herria izatea |
8,270 | Espainolak kexu dira Gibraltarren lur eremu txiki bat kontrolatzen ez dutelako Onartuko al lukete bere lurraldean Trebi bezalako lurralde handia proportzioan Espaniatik at EHko lurralde arazoa ez da bakarrik zazpi probintziak batzea Trebi arazo handia da ere oso mingarria lehenbailehen konpondu behar dena |
8,271 | Beste gizonezko bat sartzen da solasaldian Gerran ibili zen Tolosan Kalamua mendian Arraten Bizkaitarrei nekez ulertzen zien baina Durangoko hizkera ongi ulertzen zuen Garai hartan ez zekien erdararik orain ttirrikittarraka badaki baina hobeki mintzatzen da euskaraz Euskararik politenak Etxarrikoa eta Zumarragatik Don... |
8,272 | Hainbat ogibide izan ditu Marinela izan da itsasoratu eta bi hilabetetara mina hartu zuen Larogei egun eman zituen atzerriko ospitale batean Herrian nekazaritza eta abeltzantza lanak egiten zituzten behorrak txerriak behiak ardiak zaindu eta artoa eta garia erein Lana gogorra zen baina gustura egiten zuten Dena eskuz ... |
8,273 | Jaiak beste modu batean egiten ziren lehen Gutxi edo asko jendeak lo egiten zuen jaietan eta biharamunean goizean eta bazkalondoan kalejira egiten zuten Ondo aprobetxatzen zituzten jaiak dibertitzeko aukera gutxi zegoelako |
8,274 | Osabak Bizkaiko Labe Garaietan lan egiten zuen Gerrak hemen harrapatu zuen oporretan eta fusilatu zuten urtean jaio zen Gerrak senideen arteko gatazka ekarri zuen |
8,275 | Hiztuna adin handiko emakumea da Oso gaizki entzuten da Batzuetan erdaraz mintzo da San Migeli buruzko kontakizuna Sendabelarrak eritasunaren arabera erabil daitezke Belar guztiek zerbaiterako balio dute baina ez dakigu zertarako balio duen bakoitzak Jendea orain luzaroago bizi da Orain aurrerapen asko dago medikuntza... |
8,276 | Dorre bikiak erori ziren egunetik nabarmen areagotu dira segurtasunaren aldeko neurriak gure munduan Baina joera lehenagotik zetorren Hamar urte baino gehiago dira Segurtasuna bizitza da bezalako kanpainak ekartzen zizkigutela eskoletara ikasle guztiak horretaz jabe zitezen |
8,277 | Ez naiz esaten ari noski lanean seguru aritzea ezinbestekoa ez denik edo auto istripuak saihesteko urratsak beharrezkoak ez direnik edo emakumeen erasoak ekiditeko egiten ari garen ahalegina nahitaezkoa ez denik Baina segurtasuna tranpa da |
8,278 | Eta hain larria iruditu ez arren segurtasunaren izenean aldatu behar izan dugu hainbat ohitura eta jokabide azken urteotan herrian kalean eskolan jaietan Edozer da egokia segurtasunaren izenean bada Galdetu bestela alarde ez baztertzaileko partaideei |
8,279 | Segurtasunaren izenean ezartzen zaizkigu aseguruak denetarako etxeko edukitzaile eta edukirako etxekoen erantzukizun zibilerako ibilgailuetarako eta era guztietako istripuetarako Balizko gorabeherei begira ere aseguruak kontratatzera bultzatzen gaituzte hala nola bidaia bertan behera gelditzeko arriskuaz edo zer gerta ... |
8,280 | Ai non egongo litzateke gizakia arriskatu beharrean segurtasunari heldu izan balio Futbol jarraitzaile ezjakinenak ere honezkero badaki partidak galtzeko bidea berdinketari eustea dela |
8,281 | Roblox joko hori lortu Oso ezagutzen da RPG mota grafiko onak ez esan orain Joko honek zoro pertsona ditu Denek nahi adina to robux baina hori nahiko gogorra Gure berriarekin hack tresna mugagabea gehitu dezakezu Robux klik gutxi batzuekin segundotan |
8,282 | Sorbaldako ezegonkortasun edo luxazio kasu gehienak postraumatikoak izaten dira eta gehienetan kirurgiak emaitza onak izaten ditu Traumatismorik gabeko kasuen kopurua baina ez da txikia eta haien kudeaketa gaitzagoa izaten da edo hobeto esanda ez da ongi ikertu izan Lan honetan ezegonkortasun kasuetan erabiltzeko arike... |
8,283 | Eskerrak eman behar dizkiot Loitzun Izaola lankideari protokolo honen berri ematearengatik tartekatarteka beti etortzen zaigulako horrelako pazienteren bat halere kontuan hartu behar da hau ezin dela indiskriminatuki erabili ikerketa honetarako inklusio irizpideak estuak baitziren eta beraz beti pazientearen egoerara e... |
8,284 | Epea bukatu eta hilabetera argitaratuko da ebazpena Eskariak osatzeko prozedura eta informazio osoagoa aurkitzeko daude nahi duenaren eskura wwwmintzolaeus eta wwwehueuslaboakatedra atarietan |
8,285 | BILBO Euskal Herriko Unibertsitateko UPVEHU Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak euroko bi ikerketa proiektu sari eskainiko dituzte aurten Eskariak aurkezteko epea jada zabalik dago eta urriaren ean amaituko da Mintzolak jakinarazi duenez |
8,286 | Ekimen honen bidez geroko tesiak bultzatzea eta ikertzaile gazteei bultzada ematea dira UPVEHUko Mikel Laboa Katedraren eta Mintzola Ahozko Lantegiaren helburuak Horregatik aurten ere irabazleek beraien proiektuak gauzatzeko bi sari jasoko dituzte |
8,287 | Lanen ikergai nagusia bertsolaritza bada ere edozein jakintza alorretik har daiteke gaia Bestalde master amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira baina beste ikerketa lan monografiko batzuen proiektuak ere onartuko dira Nolanahi ere unibertsitateko irakasle doktore batek bermatu behar du proiektua |
8,288 | Mintzola Ahozko Lantegia eta UPVEHUko Mikel Laboa Katedra eta Euskara eta Ikerkuntza Errektoreordetza an hasi ziren elkarlanean Egindako bideari esker bertsolaritzaren inguruko azterketa lanek hazkunde nabarmena izan dute Ikerketa horiek ezagutzeko aukera izango da abuztuaren an eta ean Donostiako Miramar Jauregian Min... |
8,289 | Halaber azken deialdietan ikusi denez proiektu sariek doktore tesietan ondorio onuragarria izan dute hau da saria lortutakoek tesirako proiektuak aurkeztu dituzte gerora |
8,290 | Ni eta nire tribukoak ez gaituzte ondo ikusten toki askotan arraun munduko Real Madril garela ijito deitzen digute eta beste hamaika gauza |
8,291 | Real Madrilekiko konparaketari helduko diot Bai badugu antza bai tribu horretakoekin baina ez kirolari galaktikoak fitxatzen ditugulako Izan ere Real Madrilek munduko jokalari onenak fitxatu nahi izaten ditu eta fitxatu egiten ditu gure tribukoak berriz esportatzaile dira inportatzaile baino gehiago Ikusi besterik ez d... |
8,292 | Baina esan bezala badugu antza Real Madrilekin Real Madrileko tribukoek garaipenak bakarrik ospatzen dituzte bigarren geratzea porrota delako hirugarren laugarren edo azkena geratzearen adinako porrota Ez dute ospatzen bigarren geratzea eta guk ere ez genuen ospatzen eta nire ustez ez genuke ospatu beharko lehen behint... |
8,293 | Guretzat porrota zen hori Gure zahar asko gure iraganeko estropalari asko ilunpetan eta sasian sartzen ziren herrira banderarik gabe geratzen zirenean Eta haiekiko errespetuz jokatu eta bakarrik banderaren errezibimendua ospatu beharko genuke Hori eta ez besterik Banderaren errezibimendua horixe delako bandera ekartzea... |
8,294 | Orioko estropalariek gizonezkoek eta emakumezkoek egindako lana txalotzeko eta goraipatzeko beste egun bat jarri beharko litzateke Orioko Estrolapalarien Harrotasun Eguna adibidez Beste egun bat beste data batean banderaren errezibimendutik bereizita |
8,295 | Izan ere esango nuke galtzen ari garela besteengandik bereizten gintuen ezaugarri nagusia Hau da besteen pare jartzen ari gara zoritxarrez |
8,296 | Garaipenak bakarrik ospatzen ditugunak gutxi gara munduan Bigarren geratu eta ospakizunetan murgiltzen direnak berriz nonahi ikusten ditut tribu txuriurdinekoek ligan bigarren geratu zirela ospatu zuten tribu zurigorriak ere majo ospatu zuen Kopako azpitxapeldun izatea Guk ere horrelakoak izan nahi dugu |
8,297 | Nik uste dut ezetz Guk garaile sena geneukan daukagu eta ez irabaztearekin sufritu egiten genuen dugu Urte asko pasa ditugu kanpotarrei hori zer den azaltzen Orain bertakoei azaldu beharko diegu |
8,298 | kirola gutxiagotasun konplexua goxatzeko darabilenik badela ikusten det kirola beste zerbait da nere ustez garaipenak berriz zuk zeuk lortzen dituzun horiek |
8,299 | Gogoan dut nola orain urdinez dabilen Orioko entrenatzaile batek balkoitik bota zuen behin bigarren geldituta negar egiten dugulako gara onenak Orain negar ez mozkortu egiten gara |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.