Unnamed: 0
int64
0
3.01M
text
stringlengths
77
45.5k
9,900
Ikasketaz ikusentzunezko komunikazioa ikasia bada ere urte eta lau hilabete daramatza Imanol Itui ok Bilbo magiatik bizitzen Ez da izan lortzen saiatu naizen gauza bat etorri egin da
9,901
Lotura zuzena dago magiaren eta zinemaren artean biak artea dira nolabait biek engainatzen gaituztelako Nola sartzen da matematika nahaste horretan Nolabait matematikak ere garrantzi handia du magiaren barnean trikimailuan jendeak ikusten ez duen horretan Hau da truko askotan matematika da trikimailuaren tranparen funt...
9,902
Askotan matematikari beldurra izaten diogu zaila delakoan oso abstraktua delakoan Baina matematika oso polita ere izan liteke Matematikak izan duen arazoa da oso gaizki azaldu dela baina matematika ez da hori Nik uste dut magia badela tresna bat matematika atseginagoa egiteko
9,903
Magiaren sekretuan matematika printzipio bat badago eta horrek lagundu egiten du trikimailua ateratzen Adibidez nik astero badut tartetxo bat Euskadi Irratiko Faktoria saioan eta magia irratitik egiten dut Mikrofonoaren bidez esaten dut zer egin eta etxean entzuleek pausoei jarraitzen diete eta magia ateratzen zaie Nik...
9,904
Nik beti gogoratu izan dut neure burua kartekin Gustatu beti egin zait baina serio orain dela hiruzpalau urte hartu nuen
9,905
Nik neure kabuz ikasi dut Guztiok eduki dugun Magia Borras kutxa neukan txikia nintzenean Gero hainbat liburu oparitu zizkidaten Ez ziren profesionalen sekretuak baina serioagoak ziren Magoen elkarteak ere badaude Ez da ikasteko toki bat baina asko ikasten duzu besteak ikusiz Sekretuak kontatzen dizkiogu elkarri talde ...
9,906
Bai an bigarren saria irabazi nuen Caceresko Espainia topaketa nazionalean Egin den azken txapelketan bigarren saria lortu nuen Saria ondo dago komunikabideetan elkarrizketaketa egiten dituztelako baina bizitza errealean ez dakit askorako balio duen Garrantzitsuena da jendearen aurrean eguneroegunero ahal duzun guztia ...
9,907
Bai erabat Zer egiten duzun baino garrantzitsuagoa da nola egiten duzun Trikimailu bera bi magok egin dezakete eta batek oso ondo eginda jendea txunditu dezake eta beste batek berriz jendea asperrarazi ez duelako istorio polit bat kontatu edo ez duelako ondo egin
9,908
Askotan fraka jantzita irudikatzen dugu magoa elegante tipo altua serioa biboteduna Ni baxua naiz ez daukat biboterik frakik ere ez daukat Ez naiz elegantea aurrekontu baxuko magoa naiz Nik uste magoaren irudi hori Juan Tamarizek hautsi zuela pixka bat tipo itsusia bromak egiten zituena oihukatu egiten zuen eta txaleko...
9,909
Nik uste dut orain magia modan dagoela Telebistan magia jartzen dute eta guri ondo datorkigu modan jartzen bada gehiago kontratatzen gaituztelako Badago arazotxo bat normalean magia umeentzat dela pentsatzea Nik ez dut uste hala denik umeek ikus dezakete baina nik uste dut magia helduentzat dela Magiak nolabait logikot...
9,910
Batzuek magia erronkatzat hartzen dute baina nik uste dut hori ez dela gozatzeko aukerarik onena Bakoitzak nahi duena egin dezake baina nik uste dut norberak hobeto pasatuko duela bere harridura ateratzen uzten badu Nire helburua ez da inor engainatzea edo tonto gisa uztea hori nahiko banu politikariaedo izango nintzat...
9,911
Sekretuak idatzita dauden magia liburuak badaude baina normalean bakoitzak baditu bere egiteko moduak Nolabaiteko ideia batzuetan oinarritzen gara oso zaila da hutsetik zerbait asmatzea oso mago gutxik egiten dute Sekretu bat hartuta beste trikimailu bat egiten dugu askotan sekretu berarekin gauza asko egin ahal baitir...
9,912
Kartak elementu unibertsalak dira Ni aurrekontu baxuko magoa naizenez ez daukat elefanterik eta usorik Elementu txikiekin aritzen naiz ni kubileteak sokak bolak dadoak
9,913
Magia profesionalki egiten dugunak bost bat gara Elkar ezagutzen dugu eta lagunak gara Gure artean lehia sanoa dagoela esango nuke Kidetasun handia dago
9,914
Nik badaukat niretzako politena den trikimailu bat bukaerarako uzten dut beti normalean hiru kubileterekin eta bolatxoekin egiten dudana Baina niretzat politena da jendeak beste trikimailu bat ere gustatu zaiola esatea Bakoitzak bere gustuak ditu eta hori ere polita da
9,915
Duela urte egin zuten Azpeitian aurreneko helduen danborrada an Oargi taldekoak Napoleon jantziekin El Andaluz zezenzale elkartekoak sukaldariz eta atzbide elkartekoak gastadore jantzita atera ziren orduko danborrada hartan Geroztik hainbat talde batu da helduen danborradara eta egun parte hartzen dute danborren desfil...
9,916
Azken urteetan taldeak hasiak dira danborradako urrezko nahiz zilarrezko ezteiak betetzen Aurten ere izango da urteurrena ospatuko duen talderik hala nola urte beteko dituzte Alkartasuna eta Zezenzaleak taldeek eta urte Zokoak eta Sanjuandegik Udalaren omenaldia jasoko dute lau taldeek astearte gauerdia iristean talde ...
9,917
Alkartasuna taldea an atera zen lehen aldiz helduen danborradan eta Pedro Illarramendik Azpeitia gidatu zuen talde hura ordurako Oargi taldeko zuzendari lanetan eskarmentua bazuen Talde asko soziedadeetatik jaio badira ere Anton tabernako egun Fideo de Mileto koadrilak sortu zuen Alkartasuna Lagun talde hartako kidea z...
9,918
Danborradan bat laguneko taldea irteten da eta egungo zuzendaria Karlos Iriarte da Azpeitia Illarramendik duela zazpi urte eman zion lekukoa eta bera danborra jotzen ateratzen da ordutik ean Azpeitiko Udalaren esker ona eta omenaldia jaso zituen urtez danborradan egindako lanagatik
9,919
Iriartek taldeko zuzendari postua hartu aurretik hainbat urte egin zituen Alkartasunarekin danborra jotzen an atera nintzen aurrenekoz osabaren jantziarekin Haren trajea hartu nuen eta nire koadrilako bost bat lagunek ere inguratu zuten bana Bost bat gazte atera ginen urte hartan Egun taldeko kide asko koadrilakoak gar...
9,920
Iriartek gogoan ditu Illarramendiren ordezko zuzendaria bilatzerakoan elkarteko batzordeko kideek izan zituzten gorabeherak Illarramendik an esan zigun an azkenengoz aterako zela zuzendari Pentsatzen nuen jendeak nahiko zuela Illarramendiren postua hartu Soziedadeko norbait izatea nahi genuen baina bati galdetu eta eze...
9,921
Illarramendik dioenez urte ez da marka makala Urte horietan guztietan danborradak hainbat oroitzapen iltzaturik utzi dizkie taldeko bi kideei Hala gogoratu du Iriartek Zuzendari atera nintzen lehen urtea dut gogoan Ez zuzendari atera nintzelako soilik egoera politikoa ere izugarria zen Inaxio Uria hil zuten aurreko abe...
9,922
Alkartasuna taldea osasuntsu ikusten dute bai Illarramendik eta bai Iriartek Gazte asko ari da taldean sartzen gure alabaketa ateratzen dira danborra jotzen Urteek aurrera egin ahala emakumeen taldea izango da Alkartasuna dio Iriartek
9,923
Zilarrezko ezteiak egingo dituzte Sanjuandegi eta Zokoa taldeek aurten Zokoa taldea izen bereko Enparan kaleko elkartetik sortu zen an Jabier Etxaniz Kinttelak Azpeitia eta Jesus Lopetegik Azpeitia taldearen sorreran hartu zuten parte Txalintxo taldearekin ateratzen nintzen Orduan plazan talde gehiagorentzat tokirik ez...
9,924
Festetako zinegotziaren baiezkoa zutenez jantziak eta txapelak enkargatu zizkioten Donostiako jostun bati Sukaldari edo soldadu trajea egitea aurreikusten genuen eta egun ditugun britainiar erregimenaren traje militarrak aukeratu genituen mila pezeta euro gastatu genituen kide bakoitzak Danborradan ateratzeko baina dan...
9,925
Urtebeterako dena prest zuten eta lehen aldi hartan Zokoarekin lagun atera ziren Egun bazkide berriekineta lagun dira Lopetegik dioenez taldearen arima da Kinttela Danborradako gauza guztiez bera arduratzen da Sortu berak egin zuen eta hemen jarraitzen du lanean
9,926
Urte hauetan guztietan pasadizo bat baino gehiago izan dute elkartean eta horietako batez akordatu da Kinttela San Sebastian bezpera batean hamar kilo angula eskatu genizkion Fernando Villegas zenari Jan genituen pasatu zen bezpera egunak ere bai eta Villegasekin egin nuen topo kalean Angulak zer moduzkoak zeuden galde...
9,927
Kinttelak bere burua saltserotzat dauka eta danborradan irteteari ezergatik ere ez liokeela utziko dio Lopetegiren arabera azpeitiartasuna barruraino sartuta duten pertsona horietakoa da Kinttela Athleticzaleak sutsuak diren bezala badira azpeitiartasuna bihotzean txertatua daukatenak Ni ez naiz hain sutsua baina gusta...
9,928
urteotan taldea asko aldatu da Gazteak ginen eta semealaba txikiak genituen Haiek hazi egin dira eta guk adinean aurrera egin dugu Semealabak amorratzen daude danborradan ateratzeko eta aldaketa handiena hori izan da Gazte asko ateratzen da eta asko emakumeak dira
9,929
Hiztegizalea naiz oso Ikaragarri maite dut hiztegiak kontsultatzea Baina sarri sorpresak hartzen ditut hitz ezagunak begiratzean askotan uste baino adiera gehiago dauzkatelako Zenbaitetan gaztelaniako ordaina topatutakoan ez nago hiztegiak emandakoarekin konforme zehatzmehatz ez duelako bat egiten buruan dudan kontzept...
9,930
Seguruenik mundu ikuskera desberdina dugulako asaldatu ninduten igandean Urkulluk egindako adierazpenek Euskaldun batzuon lehendakariak bai letra xehez Kataluniaren proc delakoa aitzakia hartuta zera esan zuen Gipuzkoan irismen handia duen komunikabide batean Ikaratu egiten nau erantzukizun gabeko mugimendu sozialek Ka...
9,931
Euskal Herriko zati baten lehendakari horri bai minuskulaz gogorarazi nahiko nioke mugimendu sozialik barik ez genukeela ikastolarik izango ezta euskarazko hezkuntzarik ere Mugimendu sozialek bultzatu eta bermatu dituztelako hainbat aurrerapauso egin dira herri honetan eta beste batzuetan ere bai jakina Beste adibide b...
9,932
Mugimendu sozial sendoak izatea demokraziaren oinarria dela begitantzen zait niri Gizarte osasuntsu eta kezkatuaren erradiografia ona baitira Egoera kaskarrak aldatu eta eraldatu nahi dituzten pertsona antolatuak gizartearen bizitasunaren seinaletzat ditugu zenbaitek Demokraziaren oinarria dira herriko jendearen sentim...
9,933
Hala ere uler nezake asko ikaratuta egotea mugimenduen abiapuntuak kritikotasuna izan beharko lukeelako zirikatu eta akuilu lanak egin ahal izateko Eta jakina da askorendako kritika eta akuilua ez direla gustukoak Horregatik deserosoak direlako ez zaizkie gustatzen zapatetan enbarazu egiten duen harritxintxarriak direl...
9,934
Antza denez Urkulluk eta biok munduikuskera arras desberdina dugu Arestian esan dudan moduan hitzen definizioak lotuta daude kosmobisioarekin Ez darabilgu lexiko bera hizkuntza berbera erabili arren Argi dago Urkulluren hiztegian demokraziak beste definizio bat duela eman botoa lau urtean behin eta laga dena nire eskue...
9,935
Sarrionandiaren Hitzen ondoeza glosarioan demokrazia hitza agertzen da Bertan dio jatorri grekoa duela berba horrek eta demokrazia grekoaren urrezko sasoian Atenasen ez kanpotarrek ez esklaboek ez emakumeek ez zutela parte hartzeko eskubiderik Ereduzko demokrazia hartan ere biztanleetan lautik batek baino ezin zuen par...
9,936
Ibon Martinen El Faro del silencio nobela irakurtzeaz bukatzen ari nintzenez istorioa gertatzen zen lekutik pasako zen ibilbide bat pentsatu eta honako hau egin nuen
9,937
Irundil etan atrera eta Pasai Donibanera aldera iritsi nintzen pasai San pedrotik Grosera ordu pare bat inguru tardatu nituen gero denbora dexente eman nuen Donostian Grosetik Renfeko geltokira joan bitartean
9,938
Puntu honetan eskuinerantz abiatzen den aldapa piko hori hartu behar dugu berrehun edo hirurehun metro gorago Jaizkibelko argazkian erdian ikusten zaion cortafuegos horretara iritsiko zara Behin hor utzi gabe goraino igo beharko duzu Aldapa luze eta gogorra pazientziaz heldu beharrekoa Bidezidorra markatua dago goraino...
9,939
Platako itsasargia Pasai San Pedro eta Donostiaren arteko mugan dagoen itsasargia da izen berdineko Platako lurmuturraren gain eta Pasaiako portuaren sarrerako bokalean dagoena Sarrera erakusten du Sanekozuloako itsasargiarekin batera Eusko Jaurlaritzak ondare historiko izendapena eman zion Carlos Campuzano ingeniariak...
9,940
metro Tontorrean San Henrikeren gazteluaren hondakinak ditugu eta baita antena sorta bat ere Izugarrizko bistak edozein aldeetara ere WIKIPEDIATIK HARTUA Jaizkibel Gipuzkoako iparekialdean dagoen mendia da Higer lurmuturretik Pasaiako badiaraino luzatzen dena gutxigorabehera ekialdetik mendebaldera mendilerro bat osat...
9,941
Ulermentailerra Idatzizko eta ahozko testuetan estrategia hartzaileak lantzen eta aztertzen dira ikasleak antzeko testuak irakurtzean edo entzutean errazago uler ditzan
9,942
Arian Ikaslearen liburuko erantzunak eta transkripzioak aparte eskaintzen dira liburuaren osagarri moduan ikasleak eskura izan ditzan Jarduerek erantzun bat baino gehiagobadute aukera horiek ere jasota daude Normalean galdera itxiak proposatu dira baina galdera irekiak dituzten jardueretan balizko erantzunak eman dira ...
9,943
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko Nabigatzen jarraitzen baduzu hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
9,944
Ez da nehondik ere lasterketa edo trail bat ibilaldi honek erritmo ona eta batez ere erregularra atxikitzea du ezaugarri nagusia
9,945
Au amendik Baigorriko ibarrean Xiberuan edo Lapurdin antolatzen duen garren ibilaldi erregularra da Iparraldeko ibilaldi zaharrena da eta urte guziez ibilbide berria segitzen du
9,946
UsandizagaPe afloridaAmara UPA Institutua jazarpenaren aurka lanean ari da eta Eusko Jaurlaritzaren kanpaina sustatzen du eta zeregin horretan guztion inplikazioa behar delako Kanpaina honek gonbidapena luzatzen dio gizarte guztiari
9,947
BAT Bullyinaren Aurkako Taldearekin bat egiteko hasi ikasle eta irakasleekin segi familiekin eta lagunekin eta gizarte guztiarenganaino Datorren abenduaren tik aurrera kanpaina hau telebistan irratietan prentsan eta sare sozialetan egongo da
9,948
Gu ere interesatuta gaude datorren an Ategorrietan emango duzuen emanaldiarekin Ez gaude ziur non dagoen Zuhazti Eskola Publikoa Villa Sacramentoren ondoan dagoena da
9,949
Nortzuk dira Intxaurrondoko Euskera Taldea eta Irundik nolo posible dugu beraiekin harremanetan jarri Telefono edo helbideren bat ba al duzue
9,950
Ni ere semea eta laguntxo bat saio honetara eraman nahi ditut Bilaka eta bilaka ez cut aurkitzen antolatzaileekin harremanetan jartzeko modua
9,951
Aupa Ategorrietako eskola aldameneko jubilatuen egoitzan saldu dituzte sarrerak Badakigu lehenengo saiorako ez dela alerik libre eta bigarren saiokoen berririk ez dugu Animo
9,952
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko Nabigatzen jarraitzen baduzu hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu Cookie PolitikaOnartuCookie Politika
9,953
Gaur egun independentziara begira dauden hainbat ekimen baditugu mota eta estrategia desberdinetakoak Alderdiek eta sindikatuek haien esparru propioa dute baina non gaude gainerakook Zein da norbanakoen eta herri mugimenduaren zeregina burujabetza prozesuan Zer egin dezakegu
9,954
Azken urteotan euskera hobera joan al da Eta elikadura sektorea Eta industria Eta hezkuntza Eta ekonomia Eta demografia Eta ingurumena Eta kultura Eta feminismoa Eta osasuna Eta euskal sena Eta herri honekin dugun konpromisoa
9,955
Milaka urte iraun ondoren Europako zaharrena den herri hau egoera larrian dago ikuspuntu askotatik ikusita Hegoaldeko autonomia estatutuek edo Iparraldeko mankomunitateak ez diote bueltarik eman edo emango herri hau desagertzeko prozesuari baina harrigarria da ere ondoan ditugun estatu bi horiekin ere bizirik gaude eus...
9,956
Gaur egun independentziara begira dauden hainbat ekimen baditugu mota eta estrategia desberdinetakoak Alderdiek eta sindikatuek haien esparru propioa dute baina non gaude gainerakook Zein da norbanakoen eta herri mugimenduaren zeregina burujabetza prozesuan Zer egin dezakegu Dauden ekimenak gogoetak asmoak hobeto ezagu...
9,957
Azaroaren an Elgoibarren egingo ditugun jardunaldietan hiru ikuspegi landuko ditugu Batetik herri mailako diagnostiko eta proposamenak Bestetik arlo mailakoak osasuna ekonomia kultura elikadura Eta azkenik nazio mailakoak herrigintzaestatugintza estatua eskuratzeko azken hamarkadetan izan ditugun esperientziez gogoeta ...
9,958
Jardunaldi hau arlo desberdinetan gauden norbanako eta elkarte batzuen gogoetatik irten da ikusten dugulako gako nagusietan hutsune nabarmenak ditugula euskeraren erabilera beherantz kale neurketak emandako datuak alarma guztiak piztu ditu eta hizkuntza politika errotik aldarazi beharko genuke denok baina hemen diru ge...
9,959
Jardunaldi hauek ekimen herrikoi baten abiapuntua izan nahi dute herria saretzeko proposamenak partekatzeko elkarlana pizteko Asmoa auzolanetik naziolanera joatea da elkarrekin eta helburu argi batekin gizaki askez osatutako herri askea lortzea
9,960
Bizkairaino gerturatuko gara oraingo honetan gainera mendira joateko beharrezkoa hartzera gonbidatzen zaitugu ezen Oiz mendian emango baitiogu hasiera gure txangoari
9,961
Bizkaiko begiratokia moduan ezagutua Oiz mendiaren magalean dagoen Mallabiko Osma auzora joanda hasiko gara tontorrera igotzen Aipagarria da garai batean mendi puntatik bertatik egiten zirela Gernikako Batzarretara joateko deialdiak Bidean eolikoak ikusiko ditugu eta baita tontorrean bertan dagoen komunikazio dorrea er...
9,962
Beherako noranzkoa hartuta Mallabian geratuko gara eta tokia bertatik bertara ezagutuz jarraituko dugu gaurko proposamena Udalerri ederra da paraje lasai batean kokatuta zentzumenendako gozagarria
9,963
Bizkaiko udalerria zain daukagu eta ohi dugun legez sarrera gisa historiako zenbait pasarte ezagutuko ditugu Ez dago Mallabiko elizatearen sorrera data zehatzik baina badirudi XI mendean dagoeneko existitzen zela egitura administratibo horretan Denboran aurrera egin eta XVI mendean geratuko gara orduan lurraldeko beste...
9,964
Poliki poliki joan zen handitzen Mallabia eta gaur egun auzo ugariz dago osatuta dugu Goitana Gerea Osma Berano Zengotita Mallealdea eta Areitio Haietan sakabanatuta dauden eraikin erlijioso eta zibilek baserriak batez ere osotzen dute tokiko altxor arkitektonikoa Hala ugari dira denboraren joan etorriei aurre eginaz g...
9,965
Mallabia landa gunean egonda ez da baserririk falta eta jauregiren bat edo beste ere begiztatuko dugu gure egonaldian Askoren artean aipagarriak dira esaterako Arando Larrina eta Andi Goiti baserriak ondasun higiezin moduan daude kontsideratuta Ametzaga jauregi ederra edota Atxituko garbilekua
9,966
Halere eraikin erlijiosoei buruz ere hitz egin behar da Mallabiari buruz berba egiterakoan Izan ere eliza eta ermiten artean ko multzoa osotzen baitute Hala herri guneko XVI mendeko Andra Mariaren Zeruratzea eliza bisita dezakegu edo Gerea auzoko San Adrian eliza XVI mendeko ataria kontserbatzen du baita ko San Pedro d...
9,967
JP Lohian Klonen Klana Aurreko urtean musika arloan izan genuen sorpresa positiboena Eta zer da JP Lohian Klonen Klana Oraindik bere musika zoragarrian murgildu ez bazara esan JP Lohianen munduan Joseba Ponce musikaria dagoela Dut kuraia Lisab bezalako talde pusketan ibilitakoa Poncek disko osoa egin zuen instrumentu g...
9,968
Ba aurreko igandean sorpresa moduko kontzertu bat eman zuten Hondarribiko Psylocybenea mitikoan Hara abiatu ginen eta aretoa lepo lepo melomano eta musikariez beteak Gogoa musika gosea nabaria zen Taldearen estreineko zuzenekoan ginen eta urduritasunaren menpe geunden zuzenekoa noiz hasiko Honako batean taldea azaldu z...
9,969
Beraien estraineko diska aurkeztu zuten eta zuzenean ikaragarrizko indarra daukate abesti hauek Alperrik da apaintzea himnoarein hasi zuten Urduri baina motibaturik taldeak sekulako emanaldia burutu zuen Ezinezkoa beraien erritmoen menpe ez egotea Zuzenekoak erritmo itogarrian murgildu gintuen melodi itsaskorrak hipnot...
9,970
Eszenatokitik joan ziren txalo oihu eta garraxien artean Baina zorionez laister bueltatu ziren eta rockeatzen jarraitu zuten Diskotik kanpo geratu ziren abesti batzuk jo zituzten pena diskoan ez egotea sekulako abestitzarrak bait dira eta Liberen diskoan Poncek sorturiko abesti bat ere
9,971
Mundiala Ezinda hitzekin deskribatu ikusi eta bizitakoa Gazreszenan berriz ikusteko irrikitan nago eta bide batez proiektu honek jarraipena izan dezan gustatuko litzaidake Eta orain klasiko bihurtu den hitz batzuekin agurtuko naiz JP IRABAZI ARTE
9,972
MUNDUKO ARROZAK herri ekimena Bilboko BILBO ZAHARRA SAN FRANTZISKO ETA ZABALAKO TALDEEN KOORDINAKUNDEAK antolatzen du Kulturartekotasuna eta parte hartzea bultzatzea dira gure helburuak horretarako han eta hemen jaiotako pertsonen topaketak sustatzen ditugu Arroza da gure errealitatearen ikurra eta sukaldaritza lehiake...
9,973
Aurton partehartze eskasagoa izan dugu Gernikar asko falta izan direlako baina batez ere talde batzuk faltan bota ditugulako Senegaldarrak saharauiak Ziklista Gernikesakoek eta Etorkintzakoek Eskerrak eman Xaiborri azken momentuko fitxajea eta Atxuri eta
9,974
httpbusturialdeahitzaeus mundukoarrozakpasealekuraekarrikodituztehilaren an Zortzigarrenez munduko arrozak jaialdia egingo dute GernikaLumon Uztailaren an zapatuz egingo dute aurten kulturarteko festa Ideasur Gernika Gogoratuz
9,975
EKIMENAREN HELBURUAK Munduko Arrozak Bilbo Zaharra San Frantzisko eta Zabalako Koordinakundeak eragindako herri ekimena da Kulturen arteko harremanak eta elkartzea bizkortu nahi du eta pertsonen eta kulturen arteko aniztasunean gozatzea Herriaren eskuhartze
9,976
Web guneak aldaketa interesgarriak dakartza Azalean argitaratutako azken berriak ikusteko aukera izango duzue eta goiko menuan jaia herri bakoitzaren banakako orriko sarbidea duzue
9,977
Gaur nire aitaginarrebaren urtebetetzea denez alkandora hau josi diot beste zahar batetik abiatuta hemen azaltzen dudan bezalaxe Koadrodun oihala erabili dut kotoizkoa goxoa
9,978
Ez dakit egin dudan hau egiten den edo beste sistema konplexuagoren bat erabiltzen den mahuka eta aldeak josi ostean remalladoraz batera lotu eta eratik bi pespunte ilara pasa ditut
9,979
Orain galdera bat egingo dizuet Coletteren Negroniz gain ezagutzen al duzue gizonezkoentzat beste alkandorapatroirik Ez dut inondik ere topatzen eta esango didazue
9,980
Instagramen jarraituz gero jakingo duzue abuztuaren azkenengo egunetan zertan ibili nintzen semearen ordenagailurako funda prestatzen izan ere ikasturte amaieran erosi zuenetik agindua nion neuk egindako bat baina funda ikusgarrri eta txiki hau ikustean ez nuen birritan pentsatu eta bi erosi nituen bakarra sortzeko
9,981
Nola egin nuen Oso erraz funda goiko solaparen azpitik moztu nuen eta fundatik atera nuen ordenagailua eroso sartzeko moduko zatia solapa eta guzti Neoprenoaz lan egiten nuen lehen aldia zenez apur bat kostatu zitzaidan nola josiko nuen erabakitzea baina azkenean honela egin nuen barruko aldetik foez estali nuen lotura...
9,982
Forroa jarri nion egunero erabiltzeko nahi nuenez askoz gehiago gustatzen zaidalako forratuta Vichy gorria ipini nuen Akoltxatzeko argazkian ikusten duzuen materiala jarri nuen patchwork denda batean ikusi nuen lehen aldiz eta probatzea erabaki nuen
9,983
Hemen betegarriaren xehetasuna Akoltxatzeaz gain bere formari eusten laguntzen dio poltsari Soft and Stable izena du by Annie etxekoa Solte josi nuen eta hiru poltsak elkartzean puntada pare batekin lotu nion hau oihal nagusiari
9,984
Atera berritan erosi nuen patroia eta uztailean eta abuztuan nirekin josi bat antolatzen zutela ikustean ez nuen zalantzarik izan jostera Oso argi azaldu zituzten urratsak eta oso gustura eta patxadaz josi nuen gora slowsewing
9,985
Gauza berri pare bat egin dut lehen aldiz papar aldeko alozak jatorriz lotuta doaz hau da pespuntea pasatuta baina niri gehiago gustatzen zaizkit honela
9,986
Eta listo beno beste gauza bat bakarrik hemen ikus ditzakezue Coletteren web orrian argitaratu zituzten Aster blusa batzuk nirea barne
9,987
Oiloa lapiko batean sartu eta urez estaliko dugu Bertan tipula azenarioa porruak pipermina ezkaia baratxuri ale kanela adar zati bat azafraia Brandya ardo zuria eta gatza botako ditugu minututan leun irakiten utziko dugu estalki batekin
9,988
Denbora pasatakoan haragia xamurra dagoen ikusiko dugu Gogor badago denbora gehiago utzi beharko dugu irakiten lapikoan Xamurra dugunean atera eta gordeko dugu
9,989
Lapikoan geratu zaigun salda irakiten utziko dugu beste ordu batez estalkirik gabeMurriztu eta loditzen zaigun arte Ondoren birrindu eta gatzez zuzenduko dugu
9,990
Beste alde batetik hiru prestakin egingo ditugu Batetik bi arrautza egosiko eta txikituko ditugu Bestetik baratxuria xaflatan moztu eta arbendolekin leunki frijituko ditugu Bukatzeko ogipusketa txigortuak egingo ditugu
9,991
Platerean aurkezteko oiloa saltsarekin estali eta gainetik ogi txigortua arrautza arbendolak eta baratxuriak jarriko dizkiogu Kolore kontrasterako perrexil pixka bat kokatuko dugu
9,992
Eskerrik asko Idoia bideoagatik oso gustura ikusi dut Ez da astelehena hasteko modu txarra hori eta eguraldiiragarpenak astebururako Eskerrik asko aki eta Anari ere ibilbideagatik eta antolaketagatik Egun zuri bikaina eta batere hotza ez
9,993
aki plazer bat izan da lehen irteera orain besteok listoia oso altu dugu Baina ziur egon saiatu eta gauzak ongi egingo ditugula Agian ez zuk bezain ongi baina
9,994
Oso polita bideoa ta eguna itzela upps hoiengatik izango ez balitz aunque falta la foto de la mele que bien pasemos mila esker neskak
9,995
Katakrak an Kepa Escribanok irekitako bide ederra Lehenengo luzeak plaka konpaktuak zeharkatzen ditu dauden seguruez gain gutxi gehiago sartuko dugu Bigarren
9,996
La Tentaci de Crisp Urresteiko Hegoaldea VA Oso ondo ekipatutako bide bat aurkezten dogu oraingoan Urresteiko hegoaldeko horman dago Zailtasuna VA Jaisteko Rapelatzen jaitsi dait
9,997
Ostegun honetan Euskara Pantaila Handian ekimenaren barruan PIKADERO filmea eskainiko dugu Oihaneder Euskararen Etxean Emanaldia doakoa izango da eta beti bezala bi sesio izango dira goizekoa ean eta arratsaldekoa etan Euskal zinemagintzaz gozatzeko aukera paregabea
9,998
Gure kartan janari ezin gozoagoa aurkituko duzu kultura desberdinetako zaporeak nahastuta eta Euskal Herriko ukitua ahaztu gabe Ausartu zaitez dastatzera eta ziur asko errepikatu egingo duzu
9,999
Hona hemen irtenbidea Convent Gardeneko Sal aretoa Jantoki zabala da lagun sartzeko tokia duena edo bi aretotan banatuta eta menuak kartak eta taldeetarako otordu bereziak ditugu enkarguz