text
stringlengths
0
20.2k
laborariak baditu aldekoak eta etsaiak bai lurreko bai aireko ihizietan on baizik ez litake beraz apur bat bederen ezagut ditzan zoin zoin diren batzuen begiratzeko eta bertzeen ahal oroz galtzeko aipa dezagun lehenik satorra aldekoa ote dugu satorra ala etsaia etsaia etsaia batere izaitekotz dautazue guziek erranen b...
jaun jakintsun aipatu bati ekarri zaizkoten bi sator bizirik aspaldian ihizi beltx horietarik zonbait eskuratu nahia zagon bere begiz ikusteko ala diren belar jale ala xitxi jale ezartzen ditu beraz bi satorrak barrika buru motz baten barnean eta emaiten deiezte harat bere baretzeko belarrik hobeenetarik biharamunean ...
biharamuneko satorra hila zen eta belarrak han zauden osorik apoa cre bai nola uka satorra xitxijale dela eta ez belarjale eta zer xitxi jalea egun hatez jan ditu sator bat ela bi xori bi aldiz bederen bere pizua haragi izari horren arabera gizon batek idi baten erdia behar luke jan egunean sabelak den bezala ezin bet...
jakina da hori ere nola beha hunat satorrari sabela urratu diote ez bakar bati bainan bai ainitzi eta xeheki ikertu zertaz zuten betea gauza laburzki erran dezadan huna zer duten beti hatzeman satorra hazten da xixariz lurpekoz eta lurrean dauden harretarik gutiz gehienez eta nola xixariak aipatu gabe utziz lurpekoak...
bizkitartean aitortu behar da satorrak ez duela lan hori urririk egiten onaren aldean badu gaixtoa baldin satorrak ez badu belarkirik jaten egia baizik ez da bere lurpeko lanetan bere bideak egitean mozten dituela hatzeman erro guziak eta kanporat aurdikitzen duen lurraz zikintzen duela larraina horra zertako ainitz b...
badira satorraz jabetzeko bideak bai bizirik bai hilik aipatuko ditugu bertze aldian zuzen zela iduritu zaut erran gindezan lehenik anitz burutarik higuingarri izana gatik baduela ere alderdi onik gauza horien jakinera eginen du bakotxak nahi duena edo ahal duena
* * *
nola atzeman satorra lana frango hor halere egin diteken gauza da bal din ongi ezagutzen badira zoin diren satorraren arak nola dabilan lurpean eta noiz edo nola den ari bere lanean dezagun lehenik gauza hau har gogoan satorrak badu bere ohantzea eta baditu bere lanbideak ohantze hori edo hesi edo arbola erro edo harr...
ageri da orai satorra hatzeman nahi duenak ezagutu behar lukela ohantzetik lankialako bide hori ezen egunean zortzi aldiz bederen badabila satorra harat edo hunat bide hortan bai zortzi aldiz bederen egunean zeren satorrak baitu lau ala aidi egun bakotx lehena iguzkia agertzean bigarrena bederatziak inguruan hirurgarr...
bainan nundik eta nola ezagut bide hori ezagun da ongi behatuz hirur seinale hotarik bide haren gaineko lurra sahetsetakoa baino apalago jautsi da bide haren gaineko belarra xuhurrago da eta bero ari denean horiago erroak trenkatuak dituelakotz eta azkenekotz satorrak han hemenka kanporat aurdiki lur multzo batean iku...
gauzak hola direla zuhaurek ikusteko satorrak lurra kanporat aurdiki duen leku batetarik bertzera har ezazu begira bide xuxena eta begira hartu bide horren gainean kurutze emazu aitzurraz hatzemanen duzu azpian satorraren bidea baditeke traba batek zeiharraraziko duela satorra doan bidetik bainan guti eta zeihartu bai...
jakin behar da ere satorraren bide horrek bai erdikoa bai bazterrekoak lur axaletik zehe bat barna doatzila ardurenik gutixago eta beren luzetasun guzian beti abiatu heinari bakotxak ikusten du satorraren ohantzerako bidea hatzeman duenak satorra berea duela eman dezala arte edo zepo bat bide hartan ahalaz satorrak az...
* * *
goazin oraino satorraz eta ernerik irakur hobeenerat ari gira arterik edo zeporik gabe hatzeman ditake satorra ailzur on batekin ez ainitzek egiten duten bezala satorra ari delarik hari gainbehera emanez itsura artzea da hori eta ardurenik debalde artzea huna bada nola diren ari lan hortan ikasiak direnak eman dezagun...
satorrak baditu bi lur meta eginik bata bertzetik bi edo hiru urratsetan zerbeit goitibeheiti eta lur hura berri aurdikia da kanporat zer egin orduan bi lur meta horien artean ager ezazu aitzurraz satorraren bidea badakizu bide hura lur meta batetarik bertzera doala xuxenka zehe bat barnarik trenka beraz lurra azkarki...
huna orai non satorrak badituen hirur lur meta eginik eta ezagun da egin berriak direla azken gauza huni behar zaio beti behatu kanporat atera lurra zaharra bada edo berria izana gatik ikusten baduzu lur meta heietarik batek baduela bizkarraren erdian xilo bat seinale da ez dela geihago han satorrik edo lurpez edo kan...
bainan gertatzen da satorrak baititu eginik lau lur meta edo gehiago sei zazpi zortzi zer egin orduan huna trenka ezazu lurra sator bidearen gainean utziz ezker eta eskuin bi edo hirur edo lau lur meta satorra zoin ere aldetan baita etorriko da idoki diozun xiloaren hestera orduan ikusiko duzu ala zuk egin urrakotik e...
gertatzen da pentze edo landa berean baitira sator bat baino gehiago lanean ari bakotxa bere iekuan orduan heietarik bati beha egoiteko orde utzirik bertzeak ar ditela gaizki egiten hel zitezke orotara hortakotz aski duzu sator bideak trenkatu dituzun lekuetan landatzea agertu dituzun aho bakotxean xotx mehe bat paper...
direnean satorrak berriki egin lur meta batzuetarik hurbil bertze batzu zaharragoak behar da lehenik ikertu meta berrien eta zaharren artean badenez biderik eta hura trenkatu satorrak harat ihes egin ez dezan gatik baditake ere gorago erran dugun bezala sator bideen gainean urrakoak egin eta ez baita satorra heldu xil...
heltzen bazauzu satorra ar dadin lanean lur meta baten azpitik zu han beha zaudelarik orduan aitzurraz gain behera emaiteko orde trenka ezazu ari den meta hartarik bertze metetarako bidea eta hatzemanen duzu satorra hola preso eman duzun lekuan bainan oroit nola satorraren bidea zehe baten ingurua barna baita lurrean ...
* * *
ageri da ederrago litekela satorraren hatzemaitea ezen ez haren hil araztea pozoinaz lurpean atsegin gehiago ere emaiten du ihiziaren eskuratzeak eta eskuraz geroz badakigu ez deraukula gehiago kalterik eginen bainan hatzemaite horrek ditu lanak galdatzen du denbora begi eta sudur eman dezagun begiz eta sudurrez ez di...
bertze alde sinesteko liteke debru zonbeitek erran diola satorrari noiz den laboraria lanez gainditua ezen orduan da hura ere ari azkarkienik bere lan tzarrean eskas dugunaz geroz denbora bertzela egiteko ikus dezagun nola pozoinaz leher araz ditzazkegun satorrak ez bat edo biga aldian bainan hamar hogoi hitz batez di...
badakigu satorra bizi dela xixari eta har janez hazkurri hori behar diogu bada pozoindatu eta harek hatzemanen duen iekuan ezarri xixariak hatzeman errexago dira ezen ez lurpean dauden harrak eta satorrari batzu bertzeak bezain laket zaizkonaz geroz ditzagun lebenik bil xixariak zer xixari ez handi ez ttipi artekoxe b...
behar ote da bildu xixari anitz nor bederak ikus dezala hori gauza huni behatuz sator hatek aski du lehertzeko xixari bakar baten jatea bizkitartean on da eman ditzagun biga edo lau sator bakotxaren lankian beraz zonbat ere sator baituzu begietan hanbat ere gehiago xixari behar dituzu bildu bainan nola ezagut alor e...
huna nula eta noiz aitzur on batekin hatzeman ezazu bi lur meta berriren arteko bidea zehe bat luze eta orobat zabaleko lur axal bat kenduz ahal oroz hautsi gabetarik lur aska hori kendu duzun iekuan zehe bat barna eskuz ager ezazu satorraren bidea eta harat erori purruxka guzietarik garbi gero ezar xixari bat harat h...
xixari horiek eman ditezke satorrak kanporat lurra aurdiki duen xilotik behera lehenik lur hura eskuaz baztertu eta barnerat erortzera utzi gabetarik bainan hobe da lehenik erran dugun bezala egitea lan horren egiteko ordurik hobeena da argi hastea orduan baitoa ere satorra lanerat edo jaterat orobat da harentzat bain...
bainan goazin emeki baldin ez baduzu untzi haren estaltzeko doia xixari baizik bota oro batean untzirat gero eman pozoina gainera xixariak estal arte ez lodi hargatik pozoin hura errauts bat da nola ez baita on eskuz erabil dezazun har ezazu erria baino lodixagoko xotx bat xotx hari ganibetarekin xabal ezozu buru hat ...
ohartuko zira pozoinak egin duela here lana satorrak lanetik gelditzen badira hortakotz aski dukezu egun baten buruan lur meta guzien barreiatzea baldin meta berririk ez bada agertzen seinale ditake zure satorrek azken asea egin dutela hel baladi oraino satorra berriz artzera eman berriz pozoina ez du lan horrek luzaz...
uli jinkooilo eta har
horra laborarien etsairik gaixtoenak etsai xeheak banaka deus guti litezkenak bainan hanbat eta hanbat badira mota guzietarik nun hotz beroez eta erauntsi gaixtoez kanpo ihizi ez deus horietarik heldu baitzaizko laborariari bere min guziak eta hirur etsai horietarik gaitzenak dira harrak
norbeiti gogora jinen bide zaio zertako ote emaiten ditugun elgarrekin solas berean uli jinkooilo eta harrak ezen ez dute iduri berenaz elgarri hala atxikiak direla ez iduri bainan hala baita izaitez harra ulitik edo jinkooilotik heldu da eta harretarik ateratzen dira uli eta jinkooiloak nola hori huna jakingarri den ...
lehenik bada uli edo jinkooiloek erruten dituzte beren arroltzeak bainan ez itsura edo nun nahi ezen arroltze hetarik aterako den har ilauna sortu bezain laster hil liteke baldin ez balu han berean hatzemaiten haren sabelari doakon hazkurria hazkurri hura ez dio amak emanen ahora bertze asko umek ukaiten duten bezala ...
eman bazindeza orai azako harra arbian edo arbikoa azan gasnakoa haragian edo haragikoa gasnan eta orobat hertze guziez har horiek beren gogorako ez duten hazkurri horri lotu baino lehen utziko dituzte beren buruak goseak hiltzera hauxe da orai gauza guziz miragarria uli eta jinkooilo bakotxa jinkoak emanikako asmu ba...
nonbeit hor liteke oraino baldin jinkooiloa bere arroltzeak emaiten dituen gauzetarik janez bizi balitz bainan ez jinkooiloak irauten dituen egun laburretan bere hazkurri apurra biltzen du iili edo loreetan eta ez aza osto edo bertze zerbeit holakotan sobera jaun edo andere handi da hortako bera lorez lore hautaka ibi...
beraz amaren asmu horri esker arroltzetik ateratzean harrak askiko du den iekuan ausikitzea here hazkurriaren hatzemaiteko eta hitz dautzut lotzen zaiola indar guziez ezen harra jale handi da goizetik arrats arratsetik goiz ez da jatetik gelditzen jan eta jan sabela bete eta huts bi lanak batean ahamen baten egiteko a...
harrari dago heraz handitzea arroltzetik abiatu eta errulearen heineradino izari hortara heltzeko ez dute har guziek orobat denbora behar badira lan hortan emaiten dituztenak hirur urteetaradino bertze batzuek lan bera egiten dute zonbeit astez edo ere zonbeit egunez hortik heldu da anitz emendatzen baitira jan duenea...
arbolen barnean bizi direnek egur janez badute beren alagia behar duten gordegia bertze lanik egin gabetarik barna joanak badira arbolaren mamian heldu dira axalaren ondora bainan kanpora agertu gabetarik ezen harrak etsai gaixtoak badira badituzte ere etsai gaixtoak begia emeki dabiltzanak heien ondotik jatetik geldi...
* * *
dezagun ikus orai zer ari ote den harra here kuskuaren barnean orok dakiten gauza da kusku hartan har sartu eta handik jinkooilo edo uli ateratzen dela errulearen itxurala nola aldatzen ote den batetik bertzera eta nola ateratzen bere saretik jakingarri liteke bainan nork daki hori kuskuaren barnean gordea dagoelarik ...
huna orai ezagutza hortara heltzeko bidea harrak burua kuskuan gorde duenetik zenbeit egunen buran urratzen baduzu haren kuskua ikusteko zertan den edo zer ari erran dezakezu mota hartako har guziak orobat direla eta hein berean geroxago urra ezazu bertze kusku bat eta orobat egin bertze zonbeiti noizetik noizera ihiz...
kuskuan sartu eta egun laburrik barnean harrari gogortzen ohi zaio larrua zimurtzen eta gero erdiratzen bai bizkarrean bai sabelpean bai bi sahetsetan emeki emeki harrak larru edo zakar hura jauz arazten du eta bere kuskuaren xoko batetarat arrimatzen lkusgarri da orduan gelditzen den ihizia xuri xuria berina garbi ba...
orai kanpoa nahi luke jinkooiloak airea eta iguzkia bere apaimendura ederraren erakusteko bainan nola aterako da bere kuskutik balitu oraino har bezala zituen hortz azkarrak balu orduan zuen buruko estalgi gogorra bainan ez horiek oro galdu ditu bere larruarekin berak egin presondegian hil bebar ote du bada ihizi eder...
begiekin urratzen ohi du jinkooiloak bere kuskua ezen begiak berina bezain gogorrak ditu eta legun eta biribil izaiteko orde ezkainka hautsiak jin zaioenean bada kanporat ateratzeko ordua jinkooiloak bere begiekin zarrazarra hausten du lehenik bere sareko piru bat gero bertze bat azkenekotz aski buruaren kanporat emai...
orai xuhur bazira hatzeman czazu úta hil zer hil dezadan ihizi bat hoin ederra bai hil eta berehala halere lhizietan jendeetan bezala ederra eta ona biga dira eta egia baizik ez da jinkooiloa eder bezain gaixto dela bainan zer kalte egin dezake jinkoailoa bezalako ihizi ilaun batek aitor dut deus handirik ez jinkooilo...
hil bada hil jinkooiloa hatzeman errex da kuskutik ateratzean oraino hegalak gogor ditu orduan bai eta ere arroltzeen erruten ari denean zeren orduan osoki bere lanari baitago bainan bi arte labur horier kanpo itzala bezain iheskor da jinkooiloa zer egin hada etsai horren osoki nausitzerat ez uzteko hil harrak hatzema...
har ogi bihi jaleak
badira hirur har mota ogi bihitik bizi direnak eta laborariari kalte handia egin ahal dezoketenak baldin uzten baditu bere bihitegian sartzera eta emendatzera har horiek bertze guziak bezala heldu dira ihizi hegaldun batzuen arroltzeetarik huna nolakotsuak diren errule horiek lehen mota eta orotarik gaixtoena da marmu...
huna orai nola ari den ihizi gaixto hori bere lanean erruteko ordua etorri zaionean bere mokoarekin xilatzen du ogi bihia buru batetarik eta xilo hartara berehala erruten du arroltze bat gero badoa bertze bihi batean lan beraren egitera eta hola bihiz bihi bakotxean bere arroltzea emanez barnean dueno zertarik bainan ...
harra laster ateratzen da arroltzetik eta berehala lotzen zaio bihiari axala osorik utziz jaten du emeki emeki barneko irin guzia hirur edo lau aste irauten du hazkurri horrek azkenekotz bada bera bihiaren betea begira nehork ezin lezake erran ogi bihia barnez jana dela hain ederki baitu harrak irina iretsiz oso utzi ...
ogian arroltzeak erruten dituzten bertze ihiziak dira bi jinkooilo mota jinkooilo horietarik batzuek arroltzea erruten dute ogi bihiaren gainean arroltze hartarik atera harrak nahiz den ttipia berak xilatzen ohi du bihiaren axala eta gorago aipatu dugunak bezala jaten dio barnea han jinkooilo bilakatzen ohi da gero er...
bertze jinkooilo motaren umea ez da orobat ari bihiaren barnerat sartzeko orde ahotik darion hari batekin lotzen ditu elgarri bortz sei ogi bihi eta bera heien erdian dagoelarik haskatzen ditu bihi hek guziak gero bere gordegiatik ateratzen da jinkooilo horra etsaiak zoin diren eta nola ari
nola ezagut harrak ogian direla aski duzu hortakotz hartzea ahur bat ogi bihi eta urean emaitea bihi osoak joanen dira uraren zolarat eta bertzeak direlakotz arinagoak egonen dira gainean igerika orduan zure begiz ikusteko etsaia han duzula urra ezazu bihi horietarik zonbeiten axala eta hatzemanen duzu ihizia barnean
zer egin orduan ohartzen zirenean harrak badituzula ogian edo zoin motetako izan diten ote da zer egin heien hil arazteko anitzek noizetik noizera azkarki nahasten dute ogi meta edo bihitegiaren buru batetarik bertzera aurdikitzen haiza dadin gatik ongi bertze batzuek ezartzen dituzte ogian usain azkarreko belar bat...
huna bada nola egin batzuen eta bertzeen hil arazteko eta bihiaren osoki garbitzeko baditeke ainitzek lana luzeegi hatzemanen dutela beharra lotzen bazeie eginen dute halere luze izana gatik eros ezazu lehenik sulfure de carbone deitu ur bat begira iduriko du iturritik etorria bainan hurbiltzen badiozu sudurra hatsa g...
eta orai huna hau azken hitz nola hobe baita gaitzetik begiratzea ezen ez eta haren sendatzea eman ezazu zure ogi bihia leku argian eta ardura har araz ezozu airea aipu ditugun ihizi gaixtoek ez dute ez airea ez argia laket ohartzen zirenean jinkooilo xehe batzuetarik anitz badabiltzala zure ogi metaren gainean edo ba...
bertsio elektroniko honen egilea joxemiel bidador
kantikak eta neurtitzak
gratien adema «zaldubi»
__________
i kantikak
__________
bada jainko bat
mintza zaitezte iguzki hilargi ta izarrak
itsasoa ihurtzuri haize hedoi uharrak
abre xori arrain ibai mendi zelhai ibarrak
oi mundua nork egin hau hori niri erradak
jainkoak gaitu guziak egin ezdeusetarik
bethidanik zen berbera zena bere baitharik
mundu hunek ez du nihor jaungoikoaz bertzerik
ez hastetik egilerik ez iraunarazlerik
jainkoa da izate bat diteken handiena
bethidanik zen bezala bethi izanen dena