text stringlengths 0 20.2k |
|---|
asi ezazu jesusen bisita |
nere anima nor ote da ogiaren idurien azpian aldareko sakramentuan ezkutaturik dagoana hori da trinidadeko bigarren persona ait eternoaren semea eta aitarekin jainkotasunean eta perfekzio guzietan berdiña hori da adanek beretzat eta guretzat galdu zuan zerurako grazia eta esku edo deretxa guri biurtzeko gizon egin zan... |
hau guzia egin nigatik gure salbatzalleak eta ni ala ere beragandik igesi ainbeste bider beraren kontra bekatu egin noiz artean nere anima noiz artean izan nai dezu aiñ eskergabea o nere jesus ona sinisten det sakramentu orretan arkitzen zerela gau ta egun gure zai bezala eta guri zure ondasunak eman naiez adoratzen z... |
egizu oraiñ errosarioko aldarearen bisita |
birjiña guziz santa bekatarien bitarteko eta ama gozoa lotsaz (edo alkez) beterik agertzen naiz gaur zure aurrean eta zu bisitatzera ainbeste dira alabaña zure kontra egin ditudan txarkeri ta bidegabeak baña denbora berean zure urrikimentuak eta ondu nai duen bekatarienzat agertzen dezun biotz biguin orrek nakar so on... |
agur maria esan zizun san gabriel aingeruak zeruko mandatuarekin etorri zitzatzunean eta hau bera diot nik ere berarekin zure izenak izutzen ditu etsai guziak aienatzen ditu tentazioen bagak arintzen eta gozatzen ditu gure nekeak eta alaitzen ditu justuak eta bekatariak |
gratiaz betea hau da san gabrielek eman zizun alabanza graziaz betea zure sortzean graziaz betea aingeruak agur egin zizunean eta graziaz betea bizitzan eta eriotzan zure animako graziak kure birtute eta edertasunak garaitzen ditu zeruko doatsu guziak jauna da zurekin o trinidade guziz santaren jarleku ederra zure bio... |
bedeikatua zera andre guzien artean bedeikatua esleitua eta autua birjiña guzien artean bedeikatua ama guzien artean bedeikatua zeren bekatuaren mantxarik eta kutsurik ekusi etzenduan bedeikatua zeren garbitasunaren kalte gabe sortu zenduan jesus espiritu santuaren obraz eta graziaz bedeikatua zeren zure bularretan az... |
eta bedeikatua da zure sabeleko frutua jesus hau da bedeikatua ezezik bedeikazio guzien iturburua hau bizitza egiazkoaren arbola eta denbora berean betiko bizitza doatzua guretzat prestatu zuan zure fruta miragarria eta zu zera beraren ama santa gure bitarteko eta laguntzalle andia norgana bide egingo degu zugana baiz... |
santa maria jainkoaren ama bai birjiña txit santa jainkoaren ama zera eta hau onela izanik zer iritsi ez dezaket zu bitarteko zaitudala |
erregu ezazu gu beratariok gatik zuk zerorrek ongiena dakutsu nolako perillen artean arkitzen geran zer izango lizake guzaz zuk ez lagunzera erregu ezazu bada arren gugatik orain baña batez ere eriotzako orduan bai arren maria birjiña gozoa = emen hiru abe maria |
ogei ta amairugarrenerakusaldia |
illaren hirugarren igandeetan aldareko sakramentua bizitatzeko modu erraza |
birjiña txit santaren jaieran bizi diran euskaldunak egiñ oi ditue illaren lenbiziko igandeetan aditu dituzun obra onak era berean jesus sakramentatuari edo gure amorioz sakramentuan dagoanari zerbait debozio dioenak egiten ditue illaren hirugarren igandeetan jesus onratzeko zenbait gauz on hirugarren igandeetan egite... |
jarri zaite aldareko sakramentuaren aurrrean adora ezazu eta eskiñi zaiozu egitera zoazen bisita |
sakramentu orretan gure amorioz zauden jesus maitagarria adoratzen zaitut nere jaungoikoa bezala ta nere animaren errege ta salbatzallea bezala eskeintzen dizut bisit hau zure onran eta zure guganako amorioari nolerebait eranzuteko eta denbora berean prinzipe katolikoen arteko pakeagatik herejia guziak desegin eta zur... |
ekartzu gogora norañoko onginai eta amorioa agertu digun jesusek aldareko sakramentua ipintzean eta sakramentuan bertan |
nere anima nai dezu ezagutu norañoko onginai eta amorioa agertu digun jesusek aldarero sakramentuan ipintzean eta sakramentuan bertan begira bada lenengo lekuan zer egin zuan ostegun santu arratsean arkitzen zan jesus gugatik bere bizitza emateko bezperan eta mundu onetatik bere aitagana laster joan bearrean ekusten z... |
jesus maitagarria hau onela eta ni ala ere zuretzat izan naiz aiñ eskergabea zer egin al dezaket nik zure onginai eta amorio baztergabe horri eranzuteko zer ezpada oraindañoko utsegiteaz negar egitea eta aurrera zu amatze eta serbitzea zer ezpada zugana sarritan etortzea eta adoratzea o ontasun paregabea zugan siniste... |
jesusen anima birtutez bete nazazu jesusen biotza zure amorioz erre nazazu jesusen gorputza salba nazazu jesusen odola zeruko amorioz zora nazazu jesusen biotzeko ura garbi nazazu jesusen izerdia graziaren bizitzaz bete nazazu jesusen pasioa indartsu egin nazazu |
o jesus ona adi nazazu zure llagen eta biotzaren erdian gorde nazazu zugandik aldegiten ez arren utzi etsai galgarriagandik gorde nazazu nere eriotzako orduan dei nazazu zeregana eraman nazazu zere aldean ipiñi nazazu zure santu ta aingeruakin alaba zaitzadan sekula guzietan amen— emen hiru aita gure hiru abe maria eta... |
ogei ta amalaugarrenerakusaldia |
noiznai baña batez ere iñuteriko azkeneko hiru egunetan eta ostiraletan jesus sakramentatua bisitatzeko modu erraza |
jarri zaite jesusen aurrean (elizara ezin datorkeana jarri diteke bere etxean eliza dagoan aldera) adora ezazu eta eskeñi giozkatzu zure egun oetako bisitak denbora onetan munduak egiten diozkan eskergabekeria eta bidegabe itsusiak nolerebait ordaintzeko gero begira nolako eskergabekeriak ekusten dituan aldareko sakra... |
jesus adoratzea |
sakramento orretan gure amorioz ezkutaturik zauden jesus maitagarria adoratzen zaitut jaungoiko ta gizon egiazkoa errege guzien erregea eta munduaren salbatzallea ezkeintzen dizut oraingo bisit hau egun oetan munduak egiten dizkitzun txarkeri eta bidegabeen ordaña bezala eta gisa berean eskeintzen dizkitzut egun oetak... |
nolako eskergabekeria ta bidegabeak ekusten dituan egun oetan jesus onak aldareko sakramentuan |
jesus ona etziñan kontentatu gugatik gurutzean bizitza ematearekin baizik gurekin edo gure artean bizitzeko geratu nai izan zenduan aldareko sakramenduan ta or zaude gau ta egun guraso guzien artean onena bezala zuekin nago diozu ta egongo ere naiz mundua mundu dan artean hau da nere atseginkontentua baña nola eranzun... |
nere anima ekusten dezu nolako eskergabekeria ta bidegabeak ekusten dituan jesusek aldareko sakrementuan batez ere egun oetan eta hau ezaguturik ere utziko dezu jesus bakarbakarrik eta joango zera munduaren zorakerietara hau jakin eta ez diozkatzu zure agur umillak egingo ez diozkatzu egungo zere agertutxoak edo bisit... |
ogei ta bostgarrenerakusaldia |
urteko denbora jakiñetan eta premia danean egiñ oi diran erregu eta letanien gañean |
gure jaungoikoa guziz on eta ongillea da baña nai du guk ezagutzea bera dala on guziaren iturburua eta emallea eta berari eskatzea zerurako bidean bear degun guzia animakoak oso ta oro ta gorputzari dagozkanak zerurako bidean on izango diran neurrian hau ederki erakutsi zigun jesu kristok aita gurearen orazio miragarr... |
hau ongi ziakianak bezala s markos egunean eta asenzioren aurreko egunetan egiten diozka eliz ama santak jaunari bere erreguak era eta modu anziñatik ipiñi zan batean eta erregu oei esaten diegu letaniak san markos egunekoak ipiñi edo beintzat zabaldu bide zituan s gregoriok eta aszenzioren aurrekoak s mamertok erregu... |
nere anima zu izan zaite kontuzkoa letanietara etortzeko eta gertatzen bazatzu etortzea eragozten dizun gauzaren bat etxetik erregu giozu jaunari enzun ditzala eliz ama santaren eskariak onetarako gauza ona izango da lenengo lekuan goizeko jaiera egitea laugarren parte onetan ogei ta bigarren erakusaldian ipiñi dan be... |
nere jaun eta aita maitagarria eskeintzen dizkitzut eliz ama santarekin batean gaurko letaniak aitortzen det ez naizala oek zuk aditzeko diña baña ala ere uste det enzungo dezula zure elizaren erregua eta emango diguzula oraingo premia onetan bear degun laguntza zu obeto onratzeko ta serbitzeko jauna ixuri ezazu zure ... |
ogei ta amaseigarrenerakusaldia |
euskaldun onak bere bataioko egunaren urtebetean egin bear lukeana |
anima on askok urte oro egiñ oi due beren bataioko egunaren oroipena eta oni deitzen diogu urtebetea edo urte urrena egun onetan konfesatzen dira gero begiratzen due kontuz nork ta nola altxa dituan kristauaren izate eta onra andira zein miragarriak diran onra onekin batean artu zituen ondasunak azkenean ematen diozke... |
lenengo pensamentua |
nork altxa zaituan kristauaren izate eta onra andira kristaua zera nere anima nondik dezu izate eta onra hau nork altxa zaitu onra ain andira altxa ote zaitue zure obra onak baña zer onra on izan zintzakean adanen bekatuarekin loitua bazeuden zere sortzetik zer obra on egingo zenduan onaren eta gaitzaren ezaguerarik e... |
bigarren pensamentua |
nola altxa zaituan jaunak onra onetara |
begira nere arima bigarren lekuan nola altxa zaituan jaunak kristauaren izate eta onra orretara gauz arrigarria ekusi zuan jaunak adanen bekatuarekin galdu zenduala zeruko grazia eta arako esku guzia eta zuri hau biurtzero jatxi zan zerutik edo gizon egin zan trinidadeko bigarren persona eman zuan zugatik gurutzean be... |
hirugarren pensamentua |
zeiñ miragarriak diran onra onekin batean artu dituzun ondasunak |
begira hirugarren lekuan zeiñ andiak eta miragarriak diran kristauaren izate eta onrarekin batean artu zinduan ondasunak ozta bataiatzaileak esan zituan sakramentu oni dagozkan hitzak ixurtzen zuala zure gañera bear zan ura une edo puntu artan bertan espiritu santuak janzi zinduan graziaren soñeko ederrarekin eta aien... |
zer ordaiñ arriturik esan dezakezu nere anima zer ordaiñ emango diot jaunari eman dizkidan ondasun oek gatik garbi gorde bear nuan nik bataioko egunean eman zidan graziaren soñeko ederra eta hau adirazten zuan eskuetan ipiñi zideen zapi zuriak baña ai ainbeste bider loitu det eta galdu soñeko eder hura |
zer ordaiñ emango diot jaunari egin dizkidan mesede oek gatik guziak gatik adi ezazu zer esaten dizun berak oroi zaite zeiñ onra anditik amildu zeran bekatu egin dezunean eta biur zaite zure jaunagana ez eransi edo ez egotzi bekatua bekatuari |
zer ordaiñ emango diot gañera nere jaun eta ongille ezin andiagoari egizu bataioko egunean agindu zenduana esaten dizu |
o ontasun baztergabea milla esker jauna gaurdaño egin dizkidatzun ontarte eta mesede guziak gatik baña batez ere zeren bataioko egunean eman zeñidan kristauaren izatea eta onra hau da onra guzien artean andiena eta guzien zimendua bedeika zaitzeela zeruak lurrak eta gauza guziak aitortzen det zeiñ gaizki eranzun dieda... |
ogei ta amazazpikarrenerakusaldia |
euskaldun onak urtearen bukaeran egiñ bear duana |
asko lekutan urtearen bukaeran egiñ oi omen da fest andi bat konfesatzen dira kristau onak egiten da sermoia eta gero jaunari eskerrak emateko kantatzen da te deum ezta gure errietan onenbesteraño azi ez zabaldu jaiera eder hau baña zuk nere anima urtearen bukaeran egizu konfesio on bat gero begira ezazu lenengo lekua... |
lenengo pensamentua |
zertako eman dizkitzan jaunak igaro dan urtea eta beste ondasunak |
nere anima zure jaun onak eman dizu igaro dan urtea baita zure bizitzako guziak ere egin dizkitzu bitarte orretan nortaki zenbat ontarte eta mesede asko eta asko hil dira denbora orretan eta batzuek zu baño gazteagoak sendoagoak eta gure ustean zu baño bearragoak eta zuri gorde dizu bizitza eman dizkitzu bizitzeko bea... |
bigarren pensamentua |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.