text stringlengths 0 20.2k |
|---|
aditu dezu bekataria nola sakramentu miragarri orrekin sendatu ditezkean bekatuak zure animan utzi dituan zauriak eta nola desegiten dituan bekaturako oiturak asi zaite bada bizitza berri ta on bat egiten utzi itzazu betiko bekatuaren bideak etxeak ta lagun gaiztoak garbi ezazu zure anima konfesioko sakramentuarekin e... |
berrogei ta batgarren erakusaldia |
baña aldareko sakramentuaren gañean bederatzigarrena |
alabatua & |
«zer ondasun ote dakartzi komunioko sakramentuak galdetzen du lenbiziko komunioaren liburuak eta erantzuten du txit andi miragarriak eta asko esaitzu andienak bederik lenengoa animako janari eta edaria dan bezala animari graziaren bizitza ugaritzea bigarrena ongi prestaturik artzen duanari bekatu benialak barkatzea ir... |
ekusi degu leneko erakusaldietan sakramentu miragarri orrek bear dan prestaerarekin artzen bada ugaritzen duala graziaren bizitza barkatzen dituala bekatu benialak eragozten duala bekatu larri edo mortalean erortzea ekusi degu ematen dituala animaren etsaiak garaitzeko zeruko laguntzak sendatzen dituala bekatuak anima... |
§ i |
sakramentu miragarri orretan zugana dator kristaua nor uste dezu jesus maitagarria santutasun eta birtute guzien iturburua eta nai du zuk zure anima edertzea eta apaintzea birtuteen janziera ederrarekin batez ere garbitasun edo kastidade ta karidadearekin orregatik berezkiro laguntzen dio animari birtute oek iristen |
zer ote da garbitasuna edo kastidadea deritzan birtutea au da beste birtuteen artean lirio zuri eder bat dirudiana au da birtute bat atsegin lotsagarrien gura ilduratzen eta ezitzen duana ukatzen dieztela begiai belarrai eskuai eta gorputz guziari atsegin debekatuak au da birtute bat gizona onzi ustelkor arrez eta loi... |
birtute au txit asko agradatzen zaio jesus maitagarriari zerutik lurrera etorri eta gizon egin bazan nai izan zuan onetarako birjiña zan ama eta bere eriotzako orduan utzi zion ama onen kontua birjiña zan apostoluari birtute au iristeko bada ederki laguntzen dio jesusek prestaera onarekin sakramentu ori artzen duan an... |
baña demagun gurutze au ez dala kentzen bereala komunioko sakramentua sarritan artuta ere dala zeren lenago gura txar onetan geiegi biotza ipiñi zan dala zeren jaunak umillatu nai duan anima bat ezagutu dezan bere ezer eza baña orduan gordeko du komunioko sakramentuak gura txarrari leku ematetik eta era onetan eraging... |
komunioko sakramentuak bera ongi artzen duanari laguntzen dio gañera karidadearen birtutea iristen nola ote ara nola prestaera onarekin artzen dala sakramentu ori esnatzen da fedea eta ekusten du animak jaunaren ontasun neurririk eta mugarik ez duana ekusten du jaun ori dala jesus jaungoiko ta gizon egiazkoa bera eta ... |
§ ii |
birtuteak iristen laguntzeaz gañera prestaera onarekin artzen duanaren biotzean ixurtzen ditu askotan beintzat bere gozotasun miragarriak gorputzaren janariak berekin dakar bere gustoa eta artzen duanari ematen dio au baldin sasoi onean eta ausapai garbiarekin badago eta au bera egiten du animan sakramentu miragarri o... |
gusto eta gozotasunen ondoren ematen die sakramentu orrek anima onai barrengo pakea animako gerra guzia datorkigu gure griña txarretatik baña komunioko sakramentuaren gozotasunarekin griña guziak geratzen dira illak bezala eta anima arkitzen da pake gozo batean pake au ipintzen du s paulok espiritu santuaren frutuen a... |
pakearekin batean ematen diozka sakramentu orrek askotan ongi artzen duan animari atseginkontentu garbiak s juan ebanjelistak adirazteko nolerebait doatsuen zeruko atseginkontentuak dio jaungoikoaren eta bildotsaren jarlekutik irteten dala ur biziaren itsaso edo ibai bat erri guzian zabaltzen dana au da jesusen jaungo... |
atzenean komunioko sakramentua ongi artzen duanaren biotzean jesus bera geratzen da betiko bizitzaren prendatzat trentoko konzilioak erakusten digun bezala jesus onak agindu die bere adiskideai betiko bizitza bera da betiko bizitzaren arbola eta emallea eta eman duan itzaren prendatzat jesus bera dator gure biotzetara... |
1 |
begira kristaua nola sakramentu miragarri orrek laguntzen dion prestaera onarekin artzen duanari birtuteak iristen batez ere kastidade edo garbitasuna eta karidadea da alabaña zerurako autuak daudenen ogia eta birjiñak egiten dituan ardoa frumentum electorum et vinum germinans virgines da amoriozko sakramentua ta nola... |
2 |
begira urrena nola sakramentu orretan jesus onak ixurtzen dituan bere gozotasun miragarriak animako pakea ta atseginkontentu garbiak zer geiago gure biotzetan geratzen da betiko bizitzaren prendatzat ala esaten digu eliz ama santak mens impletur gratia et futurae gloriae nobis pignus datur alaere gutxik dastatzen eta ... |
nere salbatzalle ezin geragoraño on eta maitagarria andiak eta ugariak dira sakramentu orretan guretzat dakartzitzun ondasunak oen artean gaur aitatu diranak baña guk ez ditugu ezertan artu eta ezagutu ere lotsaz beterik arkitzen gera gure eskergebekeria oni begiraturik urrikaldu zaite arren guzaz ukitu itzatzu biotz ... |
berrogei ta bigarren erakusaldia |
baña aldareko sakramentuaren gañean amargarrena |
alabatua & |
andiak eta txit miragarriak dira sakramentu orrek guretzat dakartzian ondasunak eta oen gañean itzegin dizut kristaua azkeneko lau erakusaldietan oraiñ lenbiziko komunioaren liburuak galdetzen du gisa onetan |
«guziak artzen ditue komulgatzen diranean ondasun oek eta eranzuten du ez jauna zeren asko diran komunio gaiztoak egiten dituenak zer bekatu da komunio gaiztoa sakrilejio guziz izugarria zeren judasen eran saltzen duan jesus jaungoiko biziaren semea eta beregan danez berriro ipintzen duan gurutzeko nekeoñazeen artean ... |
komunio gaiztoa ez egiteko zer bear da iru gauza lenengoa zer eta nolako prestaerarekin artu bear dan jakitea bigarrena jaunaren grazian egotea irugarrena barau naturalean edo gau erdia ezkero ezerere jan eta edan gabe egotea onezko damu edo kontrizioarekin jaunaren grazian jartzen bada bekataria komulgatu ote diteke ... |
zu nere kristaua aspalditxo bizi zera komunio gaiztoak egiten dituzula batzuetan lotsaz aitortugabe zure bekatuak beste batzuetan lagun urkoetarako gorrotoa eta zure biotzeko zimurtura eta asmo txarrak utzi gabez batzuetan zeren izan ez dezun bekaturako bideak uzteko oitura gaiztoak desegiteko besteren gauza jabeari b... |
§ i |
judasen izena aitatze utsarekin nori nai gogora etortzen zaio beraren eskergabekeria itsusia alaere au ongi ezagutzeko oroi zaite kristaua nor zan judas eta zer egin zuan judas zan gizon bat jesus onak ezer ezetik atera eta onrarik andienetera altxa zuana deitu zion jesusek bere ikasleen artera eta berarekin ta berare... |
eta zer ote da zuk ainbeste komunio gaiztorekin egin dezuna judasen eskergabekeria ta bekatua baño itsusiagoa dan eskergabekeria egin zinduan jaunak zerurako deitu zinduan bere fede eta lege santara utzirik beste asko federik ez dan lekuetan bataioko sakramentuarekin apaindu zinduan graziaren janziera ederrarekin egin... |
§ ii |
juduak ziran judas patriarkaren odolekoak eta odol au autu zuan jaunak mundura etortzeko eta gizatasunaren janzia artzeko odol onetakoak ziran birjina txit santa eta s jose ere denbora luzean egon ziran juduak salbatzallearen itxedoten eta sarritan otsegiten zioen jaunari bidal zezala agindu zien salbatzallea bete zir... |
eta ez ote da itsusiagoa nere kristaua zuk komunio gaizto oriekin egin dezuna bai itsusiagoa da juduak egia da lotu zuen jesus eta zuk ez dezu gutxiago egin sartu dezu goroztegirik zikiñena baño zikiñagoan eta ipintzen dezu loturik bezala au da egin nai zizkitzun ontarte eta mesedeak eziñ egin ditzakean eran juduak az... |
ekusten dezu kristaua zeñ itsusia dan alde onetatik komunio gaiztoaren bekatua baña jakizu itsustasun au are geiago eta obeto agertzen diguela s paulok dakartzian itz izugarri batzuek eta oraiñ arreta andi batekin begiratu bear dezu kristaua apostolu onek aditzera ematen diguna |
§ iii |
san pauloren iritzian bataioa ezkero bekatu egiten duanak beregan danez berriro gurutzean ipintzen du jesus eta kentzen dio bizitza rursum crucifigentes sibimetipsis filium dei eta zer dio komunio gaiztoa egiten duanaz dio jesusen gorpuz eta odola gaizki artzen dituanak bizitza kentzeko alegiña egitea gutxi baliz beza... |
orra kristaua zeñ itsusi ta izugarria dan komunio gaiztoaren bekatua alaere izan dezu bekatu au egiteko ausardia ainbeste bider eta etzera bat batean amildu betiko su eta garren artean ez eta zure jesusen ontasun eta urrikimentua añ andia izanda non itxedon dizun eta prest arkitzen da zure eskergabekeria guziak barkat... |
1 |
begira kristaua lenengo lekuan judasen bekatuari andia izan zan au ta guziz itsusia bere maisu ta ongille andia eta bere elizako apostolu eta kargudun egin zuana saldu zien juduai ogei ta amar dirutan eta adiskidearen idurian ipiñi zuan etsaien azaparretan judas esan zion jesusek judas denbora batean nere apostolua ma... |
2 |
begira urrena juduen bekatuari oen gogortasun eta eskergabekeriak izutzen gaitu baña ongi begiratzen badegu zer aek eta zer guk egin degun gogorragoak izan gera jesus onarentzat juduak etziakien jesus zala munduaren salbatzallea eta jaungoiko egiazkoa eta jakin izatera etzuen egin zuena egingo baña guk bagiñakian eta ... |
3 |
begira atzenean zer dion s paulok komunio gaiztoa egiten duana ezta kontentatzen beregan danez berriro jesusi bizitza kentzearekin rursum crucifigentes filium dei baizik ekiten die jesusen gorpuz eta odolari ozka eta botatzen du leku guziz nazkagarri batean edo bere barrunbe zikiñean eta kulpadun egiten da jesusen gor... |
nere jesus maitagarria peccavi egin det bekatu zure kontra eta egin det ainbeste bider zer egiñ al dezaket nik ez dago neretzat beste biderik ezpada zuri barkazio eskatzea eta aurrera bizitza berri on bat egitea o jesus ona indazu onetarako zure lagunza bizi nadin zu amatzen eta serbitzen zaitudala eta iritsi dezadan... |
berrogei ta irugarren erakusaldia |
baña aldareko sakramentuaren gañean amaikagarrena |
alabatua & |
andi ta miragarriak dira aldareko sakramentuak dakartzian ondasunak len ekusi degun bezala eta oen gañean galdetzen du lenbiziko komunioaren liburuak gisa onetan |
«esan gidazu guziak artzen ditue komulgatzen diranean ondasun oek ez jauna zeren asko diran komunio gaiztoak egiten dituenak zer bekatu da komunio gaiztoa sakrilejio guziz izugarria zeren judasen eran saltzen duan jesus jaungoiko biziaren semea eta beregan danez berriro ipintzen duan gurutzeko nekeoñazeen artean orreg... |
komunio gaiztoa ez egiteko zer bear da iru gauza lenengoa zer eta nolako prestaerarekin artu bear dan jakitea bigarrena jaunaren grazian egotea irugarrena barau naturalean edo gau erdia ezkero ezer ere jan edo edan gabe egotea onezko damu edo kontrizioarekin jaunaren grazian jartzen bada bekataria komulgatu ote diteke... |
asi giñan azkeneko aldian itz egiten komunio gaiztoaren itsustasunaren gañean baña ez genduan bear adiña ezezik gutxiago ere esan orduan esan ziran gauzak bekataririk gogortuena ere izutu bear lukeen bezalakoak dira alaere zu aspaldi konfesio ta komunio gaiztoak egiten dituzun kristaua etzera batere izutu eta zentzatu... |
§ i |
israeltarrak denbora luzean bizitu ziran ejipton katiberio gogorrean andik atera zituan jaunak mirari edo milagro andiakin eta ondoren eman zien sinaiko mendian bere legea letraz ezarria bi arlosatan arkitzen ziran israeltar guziak eremuan etxerik janari eta soñekogairik gabe alaere berrogei urtez bazkatu zituan jauna... |
mana zan aldareko sakramentuaren anz eta iduria elizako gurasoak dioenez eta kutxa bera ere bai zeren an zedukan mana orregatik nai izan zuan jaunak kutxa oni begiramentu edo errespeto andia gordetzea eta agindu zuan zerabiltenean batetik bestera etzekiola iñor alderatu bi milla besoz agindu zuan gañera kutxa au erabi... |
begiramentu au etzitzaion beti gorde eta egin zituan jaunak kastigu andiak eta oetatik batzuek izan ziran filisteoen kontra irten ziran beñ israeltarrak filisteoen kontra eta berekin zuen testamentuko kutxa garaituak eta desegiñak geratu ziran israeltarrak eta filisteoak berekin eraman zuen kutxa eta ipiñi zuen eren i... |
bigarren kastigua izan zan betsamiten kontra bidaldu zuen filisteoak testamentuko kutxa israeltarren lurrera ekusi zuen betsamitak nola zetorren gurdian beren pozarekin aztu ziran gorde bear zitzaion begiramentuaz eta salokerian joan ziran taldeaka kutxa ekustera aserratu zitzaion jaunari eta an bertan ill otzak gerat... |
irugarren kastigua izan zan ozarekin dabid erregeak damu zuan testamentuko kutxa jerusalenen ez idukitzea eta joan zan berrogei milla gizonekin ara eramatera ipintzen due gurdi berri batean asitzen dira idiak ostikoka eta gurdia darabilte erortzeko perillean an gurdiaren aldean zijoan oza luzatzen du eskua kutxari eus... |
ekusten dezu bekatari komunio gaiztoak egiten dituzuna ekusten dezu zeñ bekatu itsusia izan zan jaunaren begietan testamentuko kutxari zegokan begiramentua ez gordetzea eta au zeren kutxa ura zan sakramentu miragarri onen anz bat zeñ itsusia izango ez da bada komunio gaiztoakin egiten dezun bekatu ori bortxaz eta bere... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.