text
stringlengths
0
20.2k
mezaren entzunbide labur erreza
errosarioko amarrekoen asiera
eta zenbait bederatzurrun edo nobena
jesusen konpañiako
a sebastian mendiburuk egiñak
1762 urtean
behar bezala
iruñeko librugille martin joseph radaren etxean
euskaldun onaren biziera
ongi ta bear den eran bere lanak egin nai dituen nekazariak artzen ditu haratarako diran neurriak egiten du aldian aldiko neurriak eskatzen duten lana ta biltzen du azkenean bildu nai zuen garia artoa sagarra edo beste gauza
ori bera da zuk ere egin beharra noiz ta nola lurreko lanak eta noiz ta nola animakoak egin behar dituzun ongi ekustea ta zeruko ondasunak irabazteko ona den eran ta denbora gauza bakoitza zuk egitea ori zuk egin ezkero zerua zuk edo zeruko gloriandia irabaziko dezu
orretarako dira neurrien billan zere burua zuk auts ez dezazun agertuko dizkitzut nik euskaldun on batek ar ditzaken zenbait bada ere eta zure gogoan oriek obeki sartuak geldi ditezen agertuko dizkitzut nik bere bidez edo agertuko dizkitzut bein egunorokoak gero hasteorokoak urrengo aldian illorokoak eta azkenean urte...
§ i
ongi bizi nai duen euskaldunak egonoro egin ditzaken gauzak
1 ongi bizi nai badezu asi zaitez zu jaiki ta bereala zerbait gauz on egiten belaunikaturik bada edo era onean zu zaudela ziñatuko zara jaiki horduko ta errain diozu zere jangoikoari jauna esker onak nik zuri egin ninduzunetik egungo eguneraño zor dizudan guziagatik zure izenean izan ditezela nik gaur egin eraman edo ...
2 esazu gero aita gure bat eta abe maria jesusen amore ta neke guzien izenean ta irur abe maria jesusen amarenean zere aingeru onaren laguntza eskatzen dezula beste aita gure bat eta abe maria ta beste bat zere izeneko santuari bere laguntza bera eskatzen diozula
3 entzun behar dezu zuk zere meza al dezun egun guzietan
4 elizaratzen zaran egun guzietan egin behar dezu zuk animen alde bost aldareetako zere otoiza aldare bakoitzean erraten dituzula (prisaz ezpazaude) aita gure ta abe mari
5 esan behar dezu zuk egunoro zere errosarioa etxekoekin etxean zu arkitzen bazara elizan zu an zaudela hau esaten denean edo zere bakartasunean naiz dela bidean zabiltzala naiz zere tokira ondoan
6 al dezun egunetan artuko dezu zuk zere librua ta hartan egon zaitez dezakezun denboran bai ta gogozko otoitzean ere
7 al badezu elizarako zara egunoro ta elizarako zara meza entzutera ezezik an jesusi bere sakramentuan ekuste onak eta agur humillak ekuste onak eta agur humillak egitera
8 elizaratzen zaran aldietan ta elizaren bat zuk zere etxetik alorretik bidetik zelaietik menditik edo nondik erenai ekusten dezunean egiozu zere agurera ta adorazionea an bertan zure amorez sakramentaturik arkitzen den zure jangoikoari ta esazu aldian alabatua izan dedilla aldareko sakramentu santua ta jesusen bihotz...
9 ziña zaitez zu goizarratsetan jaterakoan itxetik ateratzean lanean asitzean zerbait perill edo naigabe izaten dezunean ta gauz onen asieran ta esazu aldian zere abe maria ta bidenabar eska zagozu jesusen amari bere laguntza baita zerekin dezun zere aingeru onari ere
10 horduoro ere esan behar diozu bere abe maria jesusen ama maitagarriari
11 oitu zaitez irur abe mari erratera abe mari ezkilla aditzen dezunetan ta errazkitzu zuk oriek era onetan errazu lenbiziko dandan angelus domini nunciavit sancto ave maria gr &c bigarrenean ecce ancilla domini fiat mihi secundum verbum tuum ave maria &c eta azkenekoan verbum caro factum est & habitavit in nobis ave ...
12 onetan zu asitzen zaranetik irabazten dituzu eun eguneko induljenziak ori zuk zere bekatuez ongi damuturik etabelauniko egiten dezun aldioro eta illoro indulgenci plenari edo oso bat irabaziko dezu hartarako zuk artzen dezun egun batez konfesakomekatzen zarala ta egun bereko abe mari denboran ori era orretan egiten...
13 naiz bakarrik zaudela zu ta naiz lagun artean naiz geldirik naiz lanean naiz isillik naiz jolasean arki zaitezela oroi zaitez zu alikmaizena zere jangoiko maitagarriaz ta gutienean oroi zaitez horduoro laur aldiz beintzat eta oroi zaitez bein zere bekatuen barkamentua jangoikoari eskatzeko beste aldi batez jangoiko...
14 zere hitzkuntza txarretan errazu aita gure bat eta abe maria maldizione edo eskario gaistoetan errazkitzu bost eta gauz itsusiagoren bat egiten dezunean errazu zere errosorioa eta ori zuk egitean eskatu behar diozu zere jangoikoari egin dezun gaizkiaren barkamentua ta gaizki berririk ez egiteko grazia
15 egizu goizeko otoitz ta errezo bera etziterakoan ere baña hau zuk egin baño len ekusiko dezu nola zuk egin dituzun egun guziko zere gauzak eta utzi baditutzu zenbait otoitz edo aita gure ta abe mari erran behar dituzu ordeñak etzin baño len eskatuko dezu gero nere jesu kristo jauna &c esaten dezula zere oben ta uts...
§ ii
ongi bizi nai duen euskaldunak hasteoro egin ditzaken gauzak
1 igandeak dira gure jangoikoaren egun bereziak eta orregatik dira euskaldun onak elizan ta gauz onetan eraman behar dituen egunak berebat egin behar du jai osoetan ere bada oriek ere gure jangoikoaren egun bereziak dira egun orietan bada egin behar dituzu egunororako berezi ditugun gauzak bai ta beste al dituzunak er...
2 zoaz beti mezanagusira besperetara errosariora exerzizioetara ta doktrinara edo gauz onak aditzera eta gauza beretera eraman behar dituzu zere humeak itxeko guziak eta al dituzunak
3 neke andirik ez dutenak eta osasun onarekin arkitzen diranak saiatuko dira astean baru bat edo zerbait bertze hildura edo mortifikazione egitera eta besterik ezin dutenak begiak bilduz
beren mihiak isilleraziz jan edan laburrez edo bertze alderen batera ostiralean bada ere edo noizbait beren buruak zerbait nekatu behar dituzte
4 eriren bat edo beste ekustea beharrean arkitzen denari zerbait ematea naigabeturik dagonari nekeak arintzea aserre daudenak palakeraztea ta hitz onez ibiller obez ta beste edozein bidez beharrean dagonari al den eran laguntzea ongi bizi nai duen edozein gizonen egitekoa da ta alik maizena euskaldun onak egin beharra
§ iii
ongi bizi nai duen euskaldunak illoro egin ditzaken gauzak
1 konfesatu ta komuniatuko zara gutiengutienean illean bein bai ta zere konfesor onak berezten dizkitzun haste edo egun guzietan ere eta hau zuk egitean behar den eran egiteko ekus ditzaketzu jesusen amore nekeei dagozten otoitzgaietatik azkeneko ogei ta biak edo bostgarren libruko guziak bada guziak dira orretarako e...
2 elizan arkituko zara zu jesus sakramentatua aldarean agertzen den arratsaldeetan ta aldi orietan an egon beharra zara beste aldietan baño ere kontuzago ta errege guzien erregurekin ta zere jaun ta jabearekin zaudena bezala
§ iv
ongi bizi nai duen euskaldunak urteoro egin ditzaken gauzak
1 egin ezpadezu len bein ere egizu lenbaitlen bizitza guziko konfesionea edo konfesione jeneral bat
2 urteoro egizu gero urteko zere konfesionea edo zure konfesor onak deritzana
3 urtean egin ditzaketzu zenbait bederatzurrun edo nobena ta besteen artean jesus maitearen bihotzarena
4 bihotz bereko kongregantea bazara zu konfesakomuniatuko zara zere kongregazioneko egun andian ta ez dezu utsegin behar egun hartako festara edo funzionera
5 ez dezu gelditu behar exerzizioetara bage oriek irauten duten egunetan
6 kongreganteak eri daudenean ta oriek ill ondoan egin behar dituzu kongregazioko erreglak aldi orietarako berezten dituzten gauzak
7 onak izateko izan behar dute kongreganteak bizitza garbikoak eta erranbiderik ematen ez dutenak
8 denbora berean izan behar dute jesusen bihotzeko eskolatik ateratzen ez diranak edo ango humillera ta mansotasuna ikasten dabiltzanak
9 eta orietatik bat zu izateko egizkitzu zuk zere kongregazioneko gauzak alik zuzenkiena ta dezakezun erarik onenean
10 kongregazioko karguduna bazara zu edo itxeko karguarekin arkitzen zaran gizona ekusi behar dituzu jesusen bihotzaren debozioko libruan arkitzen diran erreglak
§ v
kongregazioetako arratsaldeetan erraten diran otoitzak
jesus sakramentatua agertuondoan
karguduna alabatua izan dedilla aldarean dagoen jesusen bihotz maitagarria
guziak orain ta beti
k baita bekatuaren loirik ekusi etzuen jesusen ama ere
g alaber
k jesus gurea galduak izan ez gaitezen
g gorde gaitzatzu zere bihotzaren erdian
k gugatik gizon egin ziña bizi guzian nekeizerdia baizik ekusi etzenuena ta odola zeriezula grutze batean josirik gelditu ziñan jesus maitagarria galduak izan ez gaitezen
g gorde gaitzatzu zere bihotzaren erdian
k gugana aserre dagoen aita palakatzeko ta gure bekatuak gatik zor diogunaren alde aldare orretan gelditu zaran jesus maitagarria galduak izan ez gaitezen
g gorde gaitzatzu zere bihotzaren erdian
k gure bihotzak zureari dariozkan grazizko argiz ta amorezko suz bete naiez zauden jesus maitagarria galduak izan ez gaitezen
g gorde gaitzatzu zere bihotzaren erdian
k gure bekatuen gurutzeak eta kulpen arrantza gogorrak zure bihotzari eman zioten neke ta estutasunaren damua eskatzen dezun jesus maitagarria galduak izan ez gaitezen
g gorde gaitzatzu zere bihotzaren erdian
k indartsuen janaritzat eta anima eriei indarrak emateko aldarean gelditu zaran jesus maitagarria galduak izan ez gaitezen
g gorde gaitzatzu zere bihotzaren erdian
k artu nai zaituztenentzat aingeruen ogi ta edaten dutenak birjin egiten dituen ardo egiñik mai orretan zauden jesus maitagarria galduak izan ez gaitezen
g gorde gaitzatzu zere bihotzaren erdian
k amorezko labe ta sutegi egiñik zere bihotza dadukazuna ta gurearen amorea eskatzen dezun jesus maitagarria galduak izan ez gaitezen
g gorde gaitzatzu zere bihotzaren erdian
k itsasoak are adiña bekatu dituen gaistoarenzat eta atsegin guziak or arkituko dituen onarendako bihotza zabaldua dadukazun jesus maitagarria galduak izan ez gaitezen
g gorde gaitzatzu zere bihotzaren erdian
k birtute guziak eta lenenik beratx izatea ta humiltasuna zere bihotzean erakusten dezun jesus maitagarria galduak izan ez gaitezen
g gorde gaitzatzu zere bihotzaren erdian