text
stringlengths
0
20.2k
sartuko bada elizan
zurekin batean doa
zurekin jesusek du
bere bizibillia
izan nadin obea
laguntz anitz indazu
gurutzean josia
ill zenean semea
an zen nekez betea
onen ama birjina
onek bihotzean du
haren penanekea
izan nadin obea
laguntz anitz indazu
guzien erregiña
zeruan egin zaitu
or jaunak eman dizu
zegokizun koroa
orrekin artu dezu
jabetasun gurea
izan nadin obea
laguntz anitz indazu
alaber egin zaitu
gu guzien arteko
eman dizu orretako
nai adiñ indar ta esku
ongi aski badakizu
gure behar gabea
izan nadin obea
laguntz anitz indazu
erregin manatzalle
zerulurren jabea
bihotzez naz zurea
hitz gogoz eskatzalle
ez niri zuk ukatu
gaur eskatzen dudana
izan nadin obea
laguntz anitz indazu
s ignazio loiolakoaren bederatzurruna
egin behar duenari
santuren bat bitarteko sartzen zaionean eman oi ditu gure jangoikoak jangoiko berari zuzen eskatzen zaizkanean ukatzen dituen zenbait gauza orregatik jangoikoagandik zerbait nai dugunean askotan beinzat jangoiko beragana baño lenago goaz gu santuren batengana eta zeren zenbait bider santuak ere lenbizian ez aditu egit...
era onetako eskaerak irauten dute egunen batzuez ta izenik edo otsik andiena dutenak bederatziz
bederatzi egunez irauten duten eskaerei deitu dakieke bederatzurrunak
guziena lagunduko diola deritzan santuari egiten dio bakoitzak egun orietako bere eskaera bederatzurruna edo nobena
batekin baño besteekin geiago ez dutenendako badira guzien artean zenbait santu orretarako jaioak diruditenak
orien artean konta diteke loiolako aita san ignazio ta onen seme san franzisko xabier ta san luis gonzaga bada irurak izandu dira beti gure jankoikoarekiko esku andizko artekoak
bederatzurruna egin diteke edo librutik edo librurik bage libruz ez dakienak edo librurik ez duenak bakarrik egin nai badu bere bederatzurruna esan ditzake bederatzi egunez egunoro bitartekotz artzen duen santuaren izenean irur bost bederatzi edo deritzan aita gure abe mariak
irakurtzen edo libruz dakienak emen arkituko du nola egiten den santu bakoitzaren bederazurruna
euskaldunen hitzera guziak ez dira bat bazter guzietan zerea ez bezalakoa emen arkitzen dezunean utzazu hau nai badezu ta artu zazu haren lekuan zerea edo obeki deritzazuna
onak izanagatik leku ta toki guziak behar duguna guk gure jangoikoari eskatzeko elizak dira jangoiko berak orretarako berezi dizkigun tokiak eta orregatik al dezunean egizu zuk elizan zere bederatzurruna
elizara ezin bazoazke egizu zuk zere itxean zere bederatzurruna edo bakarrik edo zere etxeko guziekin batean guziak elkarri laguntzen diotela bakoitzak atera dezan obeki bere jaunagandik erdits nai duena
besteak egiten dutenean edo bakarrik zuk bein egiñagatik zere bederatzurruna egin dezakezu zuk urte berean nai dezun aldi guzietan edo zere debozioko santuaz behartzen zaranean ta zenbat geiagotan hau zuk egiten diozun anbat behartuagoa idukiko dezu zuk zere santua zere premietan ta zere gauzetan zuri laguntzeko
zere santuaren laguntza hau zuk zereganatzeko egin behar dituzu zuk santu beraren alde ta zere onerako orain nik bereziko dizkitzudan gauzetatik al dituzunak
lenbizikoa da konfesa komekatzea bedaratzurrunaren asieran edo beste egunetatik edozeinetan bihotz garbi batekin ta komunioneko indarrarekin obeki egiteko zuk zere gauzak
bigarrena da santuak egin oi zituen gauzetatik zenbait egitea orietatik dira barurak ateratzera jangoikoaren izenean neke guziak emeki eramatea gaizki dabiltzanak zeruko bidera zuzeneraztea ta gure jangoikoa gogoan arturik ibiltzea
irurgarrena da premian beharrean edo estutasunen batean arkitzen diranekin eri dauden gaisoekin tristuraz naigabez ta illuntasunez beterik arkitzen diranekin bai ta purgatorioan erretzen dauden anima onekin ere urrikarizko zenbait gauza on egitea
laurgarrena erne ibiltzea jangoikoaren legean utsik ez egiteagatik onetan anitz lagunduko dizu izan oi dituzun berriketak uzteak baita zere begi beharriez ta mihiaz kontu andi bat egun orietan idukitzeak ere
bostgarrena ongi begiraturik hitz egitea ala zuk egiñen dezu egun orietan zuk hitz egitera santuei dagozten ta ongi bizi diranak egiten dituzten gauzetan
bederatz urruneko egunak santuaren egunak dira ta dira haren izenean goizetik arratseraño kontuz igaro behar diran egunak onela zuk igaro nai badituzu entzun beharko dezu goizoro zere meza meza da alabaña lurrean dugun gauzarik andiena ta geiena gure zeruko aitak nai duen presenta
lekurik badezu irakurri zazu zenbait denboraz santuaren bizitzan edo beste libru onen batean
errosarioa ta gañerako zere debozioak egin behar dituzu egun ebetan lenagokoetan baño kontu geiagorekin
eguna zuk ongi bukatzeko etzin baño len artuko diozu zere bihozari egin dituen gauza guzien kontua ongi egiñez orietan lagundu dizunagatik eskerrak emateko zere jangoikoari ta gaizki egiñaz damu ta urriki andi bat artzeko urrengo aldian utsak ateratzeko asmo ta gogo zuzenarekin
aspaldian edo beñere egin ezpadezu egun onak dira bederatzurruneko egunak konfesione jeneral edo betiko bat egiteko
pozik lagunduko dizu zuri santuak ori egiten ta egiten badezu zuk ori santu beraren izenean beste edozein gauza on adiña edo agian geiago estimatuko dizu
nai zenuen gauza gabe arkituagatik zu zere bederatzurruna egin ondoan ez dakizula iduri denbora galdu bestetik egin ez dezula hura egitean bere humeari ongi nai dion aitak ez dio ematen oni onek eskatzen dion kanibeta edo ez dagokan gauza ta haren lekuan ematen dio behar duen janaria ta gauza
zer behar dugun guk eta zer den gure onerako edo gaitzerako den gauza guk baño obeki dakien jauna da gure jangoikoa bide onez guk eskatzen dioguna ukatzen digunean galdu ez gaitezen da gure jangoikoaren ukaera ta eskatzen diogunaren ordañez ematen digu geren eskaaldietan on egingo digun gauzaren bat edo beste ta ori d...
lenbiziko egunean egin behar dena
ziñatu ta nere jesukristo jauna &c esan ondoan egunoro lenbiziko lekuan egin behar den otoiza
ekarri zenuen zuk aita s ignazio gure jesusen konpañia zere jaunaren glori andirako ta munduko gaisoen onerako emen bizi ziñanean lagundu oi zenien zuk eskatzen zizuten guziei orain zeruan zu len bezain urrikaltia zara ta gutaz urrikalturik eskatu bear diozu gure jangoikoari gaur guk agertu uste diogun guzia ta zuk ze...
lenbiziko eguneko bigarren otoitza
andia zen bai aita san ignazio zure
siñiste ona ta fedea bada hau baño lenago utziko zenuela zenion zere bizia zere bizi guzian
egin izandu zenuen zuk zere alegiña siniste bera ta fedea arerazteagatik etzuten guziei zere lan onetan zuk jesusi eman zenion atsegin andiagatik erditsi behar diguzu jesus beragandik gure misterio guzien siniste bizi sendor bat baita egun eskatu behar dugun beste guzia ere bai arren bai
orain a san ignaziok trinidadeko personekin izandu zuen debozioaren izenean irur aita gure ta abe mari
egunoroko irurgarren otoitza
jesusen konpañia bildu zenuen zuk aita s ignazio munduko guziak zerura zuzendu naiez zeru berean gero sartzeko zuzendu nai nuke nik ere nere bihotz hau nere jangoiko maitagarriagana ta eskatu nai niotzake zuzentz onek eskatzen dituen zenbait gauza baita nere animaren galgarriak ezpadira beste zenbait ere ta guztiak us...
zenbait denboraz egoin zara aita san ignazioren izenean jangoikoari eskatzen eskatu uste diozun guzia
azkenean egin behar dezu a s ignaziok jangoikoari egin oi zion otoitza
ona jauna zure eskuetan uzten ditut gaur nik nere eskua nere adimentua ta nere nai guzia edo borondatea ez dut nik ez zugandik artu gabeko gauzarik bat ere zurea da bai orain nik dudan guzi guzia guzia biurtzen edo itzultzen dizut nere jabe onari bezala ez dut gaurgero nik nai zuri ez dagokizun gauzarik bat ere baña z...