text
stringlengths
0
20.2k
aste ontan asiko dire katalunyako araudiari buruzko izkatzeak ongi ateratuko omen da geiena gobernuak asmoa beitu aurrera eramateko zer au gu euzkotarrak begira egon bear dugu aste ontan ea zer gertatzen den gure araudia pastuko da katalunyakoa pasten bada ta oneri emanen zaionaz konduak ateratuko ditugu ea zenbat jal...
beuntza jaunaren eleak
erasan du tradizionalistek botoa emanen dutela katalunyako araudiaren alde onek esan nai du orok jokatu bear dugula zintzo gurearen alde katalunyakoa aldezgarria bada gurea are geiago lehendanik ere baiginakien gure aldunek gogor eginen zutela madrillen gure araudiaren alde asi dire ba bidea erakusten beuntza jaunak e...
eguneko berriak (iii)
la voz de navarra 1932iv28
katolikoak parisen
izan dute egitate bikaina pariseko kardenal jaunak eskatua zien dirua asmotan dituen elizak eraikitzeko norbaitek esan zuen obe zutela arpide edo mailego bat idekitzea ola egin zen lengo egunean banketxe batzuek saila artu zuten dirua biltzeko ogei milloi ziren eskakizuneko dirua egun batez bildu dire diru onekin 60 e...
abertzaleak errialdetan
berri dakarkigu gaur teleponuak nola margolari batek egin duen japonen ango erregearen iduri bat bere odolaz baliatuz sei neskatxek nai izan dute odola ixuri gudurik ez badabilen ere ta ortako asmo bakana izan dute ikurrin batzu apaintzea beren odolaz tintatuz
lusagarra garesti
prantzin debeku ezarri diote españatiko lusagarrari ta angoak asi gareztitzen orai
uzta andaluzian
eskañi jorijoria ta ederra omen du ta larrieneko esamesak barreiatuak izan dira ango aurkintzetan bilduko dela ta ez dela onen kupidaz gobernuak egorri omen du ministro de la gobernación delako altseina toki aietara porrotarazteko an dabiltzan asmo beltz oiek
eguneko berriak (iv)
la voz de navarra 1932iv29
gaztelarrak araudien aurka
asi dire adarra jotzen palentziko udaldarrek erabakia artu dute beren alduneri eskatzeko alde egin dezaten latetxetik araudiak edo estatuteak agertzen badira izkagai edo nai lituzteke estatutoak lurpetu ez beitzaie komeni katalunya ta euskalerriak eukitzea dagokien eskubidea gaztelako morroiak izatea baño au bada egia...
unanumo or dabil
ergelkeriak dariotzala euzkerari buruzko gauzetan azaldu ta anka sartu gauza bera du unamuno famatu orrek erra gaistoa dio euzkerari euzkotar ustel onek ta al duen alditan orotan agertzen oi du jakintsua omen da unamuno bai ba griegoz agian euzkeraz beinepein ez gogora zaigu inkineru ta idazle edo iskribatzale ospatsu...
eguneko berriak (v)
la voz de navarra 1932iv30
ogia eskas
boltxebikok etorri baño len uropako garatea zen errusia orai bañan eskas gorritan daude berendako ere ez dutela oletako langileri kilo bana ematen omen ziezten orai egunoroko puska diezte xuhurtua kiloerdia besterik ez beitute artzen siberin gauzak larriago omen badiltza gorriak jasaten ari dire errusiko jendeak emeng...
abertzalien odola ukranin
ukrani bizi da errusik azki azpiraturik izigarrikeriak jasanak ditu ukrani zoritxarrekoak errusiren aldetik boltxebitarrak garaitu zutenean ukranik uste izan zuen azkatasuna ardietsiko zuela leninek ola itz emana beitzagon errusiren azpiko erri guzieri ala iduritu zuten boltxebitarren agindua astearekin bañan gauzak a...
maura itzausle
zuk irakurle orrek bai edo dakizu maura egona dela pacto de san sebastián delako batzarrean badakizu nola katalunya arien aldera ekarribearrez batzarrekoek orok estatutoaren itza emana zioten oken artean maura egiaren ordua dugun oraiko ontan maurak ezetz erraten du estatutoaren kontra egingo duela alik gogorren guk e...
eguneko berriak (vi)
la voz de navarra 1932v1
agurra
jauregiberri jauna mendiz arainko euskaldun azkarra gure artean dago iruñara etorria zenbeit egun pasatzeko gogotan españa aldean ibilia da lurralde asko ikusirik emendik joanen da baionara agur diotsogu
shanghai delako errian
an ibiliak dira burrukan txina ta japon lengo egunean zen gudarijai batean koreatar batek bonba bat botatu zuen japoneko guda buruak eta altseinak zagozten multzo erdira arek eztanda egin ta zenbeit bildu omen zituzten lurretik altsein edo ministro bat ta itxasgudalburu bat beste batzuen artean gaizkilea atzilotu dute...
zoriona bahitzen ez du diruak
burua erail du londresen rey del acero delako gizon aberatsak ilabete batsu du beste errege batek burua erail zuen ere bai fotografikoa eastman zeritzana onek esan zuen naiala ukana zuela dela atsegarritan dela dirutan gauzak oro aituta erioari ematen zela sinisteak egiten du bakarrik gizona zoriontsu sinistea eta sin...
emaitza doipuru doneari
aita sainduari nai baduzu euzkera mordoilo belgikako izperringinak edo periodikeruak doipuru doneari agertuak izan dire aurten ere igazkoetan bezala emaitza polita eman diote 250000 libera edo prankok españa aldeko zakur goseti ok ikusirik norbaitek ustea edo du erlisioneko gauzak direla ludian arrunt amaituak bai ba ...
ibarnegerai ta lizar jaunak
autaroak dituzte prantzin biyar ta autagai agertzen dire bi euzkalzale zintzo ok ibarnegaraiek ez omen du etsairik lizarek bai aulxe bañan sozialista bera onek esan nai du biak garaile aterako direla ta au izanen delakoan gure zorionagurra elazten diegu bizi ta biotzetikoa
eguneko berriak (vii)
la voz de navarra 1932v3
lekarotzen erenegun
euzkelikaslien saritako jaia ederra izan zen baiki ozte asko bildu zen alde guzietarik bereziki gipuzko ta bizkayatik goizean jaupa abestu zen ederki baño ederkiago ezta arritzekoa an diren ortako gaikiez gallena arratsaldean izan zen ez dugu lekurik gauzak xeheki ipintzeko emen esanen dugu mintzain zirela eizagirre a...
ibarnegarai ta lizar
garaile ateratu dire euskelzale begiko ok prantziko auteskundietan oloron eta maulek aldunak izanen dituzte euzkelzaleak lehen bezala bretonak badabiltz aurrera rennesko auterkia edo distrituan azaldu da lehen aldiz noski autagai autonomista bat ez da atera bañan bai bildu autarki zenbeit olako gauzak asiz geroz berez...
orrilleko 1gn eguna
eguna joan zen deus makurrik ez euzkadin bereziki gauz guti agitu zen oargarri españan ere ez cordoban ez ezik komunistak ateratu omen zitzaizkion zibilleri ta okek tiroka artu omen zituzten gizon bat bertan bera utzirik emen iruñan zozolistok izan zuten batzar bat pelotatokian pelotatokierdia erdurik notinetan madril...
abertzalien asmoak
ogei bat batzar eta jai omen dire egitekoak gobernadoreak baimena eman orduko azia ernetzen ari da bazterretan eta emendik guti buruan abertzalez brokatua izanen dugu naparra ala biz
eguneko berriak (viii)
la voz de navarra 1932v4
leitzako neskatxak
ari dire beti orai antzokia urren jardun bat xardukiak baidire neskatx begiko ok ola bear jendiak ola balire gauz onak eziren galduko ez eiki bi argazki aurkituko dituzue beste nonbeit argazki okek esan nai dute naskatxak direla gero gauzak propiki egiten txaloak bildu omen dituzte ugari ezta arritzeko diren pollitaz ...
nasturiak bazterretan
españako erri batzuetan nahasmenduak izan dire egun oketan agimenduak or dabiltz nahasketarieri baia eman naiez arien aierkunde tzarretan ta or dute ordea ok dire errepublikako gauzak or zilla da edozeren propaganda egitea naiz ta gaiztakeriak izan orra or geroa ondorio txarrak ekarri bear ditu uzte onek españan asko ...
mutillak so oni
badakizute nola izanen den udalen batzar nagusia emen iruñan eldu den 22gnean egun ortan bilduko dira emen euzkalerriko udal guziak estatuto onesteko
usueko andre miren
biyar izanen da joakundea lengo egunean atzeratu beitzuten biyar arte mirenen alabak antolatua dute tarranta bat emendik ateratzeko 8 bat pesta balio napar geinek ez dakite usue zer dan ezta ere ango andre mirenen eliz gurgarria balekite geiago joango lirake