text
stringlengths
0
20.2k
amayur cxxvii 1933x27
onekin esan nai dugu autaroa au da autabearrak ditugula aldun edo diputaduak españa aldeko guti digu autaro onek bañan guti badigun ere zerbeit digula ezin uka ta zerbait onengatik bear gira burrukari lot jel bera da burruka esan nai beitugu jelen ahalak nausitzeko euzkadin sekuleko burrukak ibilibearra duela oro da b...
ona ba españa aldeko aldunen auteskundea ta ona burrukak eskeintzen digun tankera alde batetik eskuitar españazaleak erlisioa dela ta ez delako aitzakitan arbuiatuak dituztela abertzaleak beste aldetik ezkertar españazaleak batera edo berex ez dakigu orañik oroek seinale bera daramate buruan españazale gogor egin bear...
uste onek ixuri arazten ditu olakoak eskuitar españazalien aldera ez jel dagon aldetik gure erriaren onain aldetik oro ditugu berdin ezkertarren aldera ixurtzen den euzkotarrak kalte egiten dio erriari ta erriaren onari españazaleeskuitarren aldera leia dakarrenak kalte egiten dio erriari ta erriaren onari so egin soi...
nabarrako bertsolariak
la voz de navarra 1934iii27
oroek ez dakite noski naparran tapia perurena’tar alexanderren berririk bai ordean euzkelzeretan diardugunok gongoeneko olerkaria dugu bein baño geiagotako olerkisaioetan saritua oraiko ontan ere badakarra yakintza delako ingurti ospetsuak aren olerki bat yayoyayoa () guti gera naparran euskelgaietan aritzen geranok d...
ele nabarrak
la voz de navarra 1934ix1
aralarko beila
zur edo bulur egina dugu aurten ere aralarko beila baiki gobernumorroiak gora bera sekuleko erasiak eta marmarrak zebiltzen larunbatean bilkura debekatuko ote zuten tarrantak baituko ta larrua zilatuko beilarieri geienik ele uts gertatu da erasia makur andirik ez da agitu aitzitik zibillak gozo agertu zitzaizkigun sal...
gure asarre deiadarra
baditugu berton bi astopito rolland eta kideko prantzesak dabilzkigutenak larri bazterrak inarrosiz eta inungo gezurrak asmatuz norbaitek galdetuko du rolland delako ori nor den prantzes inorbait euzkotarren etsaia euzkotarren lurretan ibilia lapur orduko artan gudozte edo ekerzitu aundiarekin etorria zen euskal errir...
auxe bai auxe da inork ezeztatuko ez duen egia bañan aipuko bi astaputz oriek ditugu inun diren asmakeriak arrotuz rolland lapur ori dela aitzakia gizon aunditzat omen daukate emen euzkadin ta arbuiatzeko esaten dute ere bai edo bederik ola agertzen euzkotarren aipamen goresgarri au ortako baliatu dire naparrako izen ...
idiakez azke jel alderdiaren indarra
la voz de navarra 1934ix26
lengo egunean azke eman zuten idiakez getariko mutila aizken zuzena garai poztu gaiten beraz españako legeak zigor latzapetan zuen ezarririk getariko mutila aitzakiz eta il zuen gizon bat ezen egia jurado delako orrek nai izan zuen kartzelaren atzaparretarik ateratu lehenarestitik uts egin zuten ordean baietz erraiter...
oar gaitezen jel alderdiaren indarrari gain artu ez baleza gure alderdiak zuzenautsi lazgarri onen urratzea aurrera joko zuen gaizkintzak zuzena einera ekarribearrez españako magistradoak eziren andizki grinatzen gorago joan baño lehen jo ginuen bertokoengana ea zuzenbiderik zuen bidegabekeriak espantuka artu ginduzte...
berri berriak (viii)
la voz de navarra 1935x30
inun den zolda
ari da ateratzen egun otan españako bazterretan trapala bat ernea inoiz izan den bizkorkeria erakutsirik agitz trebatu zen 1934gn urtean ziren zenbeit buruzagiekin strauss zitzaion ijito gisakoa jendiek ez dakitela nondik sartua orduko artan diru jokoa ezen aizu españan gizon onek zakarren aitzakia ezin zilegi nai zie...
jokoa motza
ta bapo asi ere jokoa donostian bañan asi ta trenka bereala ez beitzuen utzi iru orduz bertzerik jokoa gizon bat polizikoa agertzen da pistola eskuan eta partidua so ez omen da yakin zeren aitzakiz mihi gaiztoek derasate barbo batek ez ote zuen diru puska bat itz emanik jokoa asorduk eta ez baitaturik iru ordu pasa ta...
185000 ptak seizazpi egunez
oin dirubiltzaile auta zen straussen kutxa non eta seizazpi egunez baitaratu ahal zituen ogei ta amazazpi milla duro aisa eman zezakean yuduak inguruko taldeari bañan an ere ondikotz makurtu zitzaion zoria debekua etorri zitzaion berriz ere jendiak gogorki asita jokoaren kontra bildurra sartu edo zitzaien barboeri nor...
barbo salatuak
barbo oen artean da salazar alonso ministro ospatsu ura euskalerriko udaleri inun den laidoa egotxi nai izana oroitzen zera irakurlea euskalerriko udalak edo ayuntamentuak gogorki jarri zitzaizkion ura orra oraiko salazar alonso ori zakurrenak erraten ari zitzaigun bitartean arek ari zuen saltsa lirdinga ortan ontaz l...
berri berriak (ix)
la voz de navarra 1935xi3
ebbren deia
orok dakigu diru gabe inora ez dela yoaten eta deus ere egiten alderdi abertzaleak lanak daramazki ederederrak gutiz geienak euzkara indartzeko orai baldin badugu euzkera pixkat xuxperturik ordea dio euskalerriak jelalderdiari au ezin ukatuzko egia dugu euzkeraz eta euzkeragorakundez ogei badira aleginak emazu amabort...
egilegor
bai edo dakizu eresaldi auta dugula urran emen iruñako gayarre antzoki ederrean 190 lagun abeslari bikañak berak agertuko zaizkigu burrunba batez mendietako abots zoragarriain gisan nor ote olaizola azkarraren taldea iruñan betidanik abestu izan da goxoenik zoazte antzokira 9gnean ta etsituko zerate an berpiztua dela ...
berri berriak (x)
la voz de navarra 1935xi5
etxerre bat
ez ain berri amabortz egun duelakoa edo bai edo duzute aren berri etxarriaranatzen izana zazpi etxe erre omen ziren taxakada batez auzo geiena gaua zen suak artu orduko goizeko biak edo ain bortitza izan zen sua non eta abantxu il ziren etxebarnetan ziren lagunak aizea omen zuen lagun suak beti ere maizterrak gogorki ...
etxarriaranatzen ordean etxerreberririk ez da edo beintzat lagunleia itzali ez baita izan bilketarik inguruko errietan ona euzko oitura bat ederra galdurik ona erdelkeriaren bertze ondorio bat lenago era bai edo zen etxerrekoen lagun etortzeko aztura propia etxarrin eta nabarra guzian izan balitz orai ere erretako etx...
oarkabe ilgarria
gertari bat itsa izan ginuen atzo tafallako geldokian iruñako auzo bat ezauna ta ongi etsia lagun ziyoakien senide batzueri ameriketaldera egiten beitzuten bide tafallarakoan gizona jauster zen noiz eta ustekabean agertzen da bultzi bat aldameneko burnibidean barna gizona jauts eta bela azpiratu zuen bultziak bere art...
oitura bat erritarbarnea
oerakoan etxekoandrek ekortzen oi dute etxea ta ez da geldituko bat ere sail au egin gabe bear bezalakoa bada beintzat zergatik eta zertako benaparran ustea dabil ama birgina sukaldean barna ibiltzen dela gabez ta garbi dagon artan ixtan bat yartzen dela gipuzkoan eta bizkayan bertze uste bat da gabean oerakoan sukald...
berri berriak (xi)
la voz de navarra 1935xi6
apezpiku berria
etortzer dugu eldu den igandean larunbatean jinen da kaputxinoen kobentura gaua egiteko an antxe bilduko du agintarien agurra eldu ta bereala biaramonean oitura danez done iñakiren elizara amaiketan eta andik done iñaki plaza txapitela mercaderes ta curia barna eliznausira te deum abestuta erria dela abesle predikua a...
gogorxu ari du
diariok dakarra elizondoko apezburu jaunak idatzia au da la vozn agertu idatziari erantzuna ez da aise emen biltzea beltzunegi jaunak erraten duena luxea beita ea mamizki ematen ahal dugun lehenik asarrea erakusten du biziki gero nola erran zaion euzkera ez duela maite aspaldian saiatua duela apez atera ondokoan berea...
guk guketz ez dugu erantzuteko andirik bereziki erran ondoan apezburu jaunak artalde euzkalduna beiratuko duela berak ematen duen aintoari beako utsez aise da ulertzen artalde euzkalduna garrantzi dela elizondon ar giten belzunegi jaunaren kondu berbereri bordariak dira iruko bat eliztiarretan gero ematen du amarren b...
berri berriak (xii)
la voz de navarra 1935xi8
aintzina
ona euzkalgeznari edo mandatari propia noren oyua dakarren eskual erritarrena ok zer diren mendiz araindiko bazterretan jelen ahotsa entzun dutenena tira zaulia asia dugu bertako euzkeldunen artean eta okek atera dute ingi bat ederra ez uste gero izperringi luze bat duziela au ez tikia baño ta mamitzu bañan aren idatz...
erregetiarrak pozez grezin
xoraturik daude bazterrak errepubilika auxatuta grezin erregiaren gose gorriak omen daude yendiak zoriona jite betean atari zabaletan barna sartuko zaielakoan espantuak ibiliak dituzte koplari zenbeitek orai txakurrak txistorrakin lotuko direlata beti ere xorabio dabil erria ez da aise errien asetzea erriak ez du bizi...