text
stringlengths
0
20.2k
nere jaun eta jaungoikoa zu zera gauza guzien asiera eta iturburua eta muga edo fiña eta ni naiz nerez ezereza eta dedan izate hau zure esku ongilleak emana da ala ezagutzen eta aitorzen det eta adoratzen zaitut umiltasun eta errespeto guziarekin
jaunari eskerrak ematea
milla esker jauna oraindaño egin dizkidatzun mesede guziak gatik eta batez ere zeren itxedon didazun bekatutik irteteko eta zugana biurzeko baña zer egiñ al dezaket nik zure grazia ta laguntza gabe
eska zaiozu espiritu santuari bere lagunza
atoz o espiritu santua atoz beartzuen gurasoa atoz doaien emallea argi ezazu nere adimentua nik nere utsegiteak ezagutzeko mugi ezazu nere biotza oen gañean damutzeko aurrera bekatutik eta bekatuaren bideetatik aldegiteko ta konfesatzeko (laburrago nere jaun eta jaungoikoa adoratzen zaitut milla esker egin dizkidatzun...
begira nere anima zenbat urte dituzun eta zenbat zinduan lenbizia konfesatu ziñanean begira urtean zenbat bider konfesatu zeran (aurtasunetik ez baizik urteren batzuetako konfesioak berritu bear dituanak kontu hau bera atera bear du konfesio ta komunio gaiztoen gañean) begira konfesatzen ziñanean ezagutzen zenduan gai...
begira gero mandamentu bakoitzean nola eta zenbat bider utsegin dezun baliatzen zerala azkeneko erakusaldian ipiñi dan examinaz zenbat bider utsegin dezun ezin esan edo ezin kontua atera badezakezu oroi zaite zer oitura eta zenbat denboran gutxi gora bera izan dezun eta astean edo illean zenbat bider utsegiten zenduan...
hirugarren erakusaldia
erakusleak egin dezu examina oraiñ sortu bear dezu egindako utsegiteen damu egiazkoa eta ontzeko edo aurrena bekaturik ez egiteko asmo osoa lenengo partean esan zenduan onetarako ipiñi bear dirala animaren begien aurrean damubide egokiak bein beldurrezko damu edo atrizioarenak gero onezkoarenak eta sasoi onean jartzen...
beldurrezko damua edo atrizioa biotzean sortzeko bide egokiak nere anima (esango det neregan examinaren ondoren) ekusten dezu zenbat bekatu eta eskergabekeria egin dituzun zure jaun eta jaungoikoaren eta zu zerurako egin zinduan aita onaren kontra eta nork esan zenbat izango diran ongi ezagutzen ez dituzunak utzi dezu...
zer galdu ez dezu zure bekatu eta eskergabekeria horiekin ai galdu dezu zure jainkoa eta jainkoa galdu ezkero guzia galdua da galdu dezu beraren grazia arako soñeko eder hura zeñarekin apaindu zuan espiritu santuak bataioko egunean zure anima eta egin zinduan aita betikoaren ume jesukristoren senide eta trinidade guzi...
eta onenbeste kalteren ordaiñ zer frutu atera dezu zer irabazi dezu orain lotsatzen zaituen bekatu horiekin galdetzen dizu s pablok zer betiko su eta garrak betiko pena eta oñazeak baizik jatxi zaite oraiñ bizirik pensamentuz oñaze oen toki izugarrira edo infernura gero hill ondoan jatxi etzaitezen betiko zer dala ust...
ala ere zure jaunaren urrikimentu edo miserikordiak itxedon dizu irten zaitezen bekatutik eta betiko nekeoñazeen perilletik deitzen dizu artzai onak ardi galduari deitu oi dion eran ene jesusen eriotza eta odol preziotsua bitarteko dirala eskeintzen dizu zure bekatu guzien barkazioa baldin biotz osoz damuturik eta kon...
onezko damua edo kontrizioa sortzeko bide zuzena
nere anima beldurrezko damuaren bide egokia gogora dituzu zoaz aurreraxeago eta fedearen argiarekin billa ezazu onezko damuaren bidea edo motiboa hau da jaunaren ontasun edo maitagarritasun baztergabea ez nolanai baizik betiko bizitza doatzuaren emalle gure animen erosle eta salbatzallea dan aldetik begiratzen diozula...
akto fedezkoak goizeko jaieran dauden bezala
jaungoiko jakiunde ta egia betikoa zerana sinisten ditut benaz eta biotz guzitik eliz ama santak sinisten eta erakusten dituan gauza guziak zeren zuk eliz ama santari agertu diozkatzun eta onek ala erakusten dizkidan sinisten det jainko aita guziz poderoso zeruaren eta lurraren kriadoreagan eta haren seme bakar jesukr...
sinisten det jesukristo gure jaunak utzi ziozkala eliz ama santari zazpi sakramentu eta oen artean konfesioko sakramentua bataioa ezkero egindako bekatuak bateatzeko sinisten det jesukristo gure jaunak ipiñi zuala aldareko sakramentu guziz miragarria eta sakramentu onetan dagoala gure animen janari eta edari izateko g...
akto ezperanzazkoa
nere jaun jaungoikoa zure seme jesusen eriotza eta merezimentuak bitarteko dirala eta beraren graziarekin alegiña egiten dedala esperatzen det zure ontasun eta miserikordian nere bekatuen barkazioa eta betiko bizitza doatsua zeren zuk ala agindu didazun eta zere bitzetan aiñ leiala zeran zu zera on guziaren iturburua ...
akto karidadezko eta kontriziozkoa
nere salbatzalle jesus maitagarria zu zera ontasun baztergabea eta neurririk ez dezuna eta beragatik guziz maitagarria amatzen zaitut biotz guzitik zure ontasun orri begiraturik eta zugatik eta zure izenean amatzen ditut nere lagun urko guziak eta oen artean nere etsaiak opa diet zerua eta arako bidean konbeni zaten g...
laugarren erakusaldia
erekusleak prestatu zera azkenekotik oraindañoko konfesioa egiteko lenengo partearen amabostgarren erakusaldian esan zenduan zer egin bear dezun akusatzen asi baño len eta amaseigarrenean esan zenduan akusatzen zeranean nola hau ongi egin dezakezun dakuseun bada nola akusatzen zeran azkeneko konfesiotik oraindaño egiñ...
azkeneko konfesiotik oraindañoko bekatuen aitormena edo konfesatzea
ni bekataria konfesatzen naizaio jainko guziz poderosoari santa maria beti birjiñari s migel aingeruari s juan bautistari s pedro eta s paulo apostoluai santa guziai eta zuri nere aita bekatu geiegi egin dedala pensamentuz hitzez eta obraz nere kulpaz nere kulpaz nere kulpa txit andiaz (hau esaten da akusatzen asitzek...
jauna onenbeste denborada azkena konfesatu ninzala egin nuan edo eznuan konfesoreak eman zidan penitenzia aztu zitzatan orduan konfesatzea onelako bekatu (bekatu benialen batzuek aztu arren ez da oek esan bearrik urrengo konfesioan) egin det ustez ongi konfesatzeko bear dan prestaera
1 lenengo mandamentuan nagitasunez utzi det batzuetan goiz arratsetako jaiera fede esperanza karidade ta kontriziozko afektuakin batean deboziozko gauzak diralako
2 bigarren mandamentuan hiru bider esan det nere animan bein gezurraren eta bi aldiz egiaren gañean baña ez det bekatu anditzat iduki edo iduki det esan det nere konzienzian lau bider baña ez det juramentutzat artu (juramenturik egin bada esan bear da zer juramentu egin diran zenbat bider eta gezurraren gañean ziran e...
3 hirugarren mandamentuan hiru mezatan ibilli naiz aldameneko lagunakin hizketan eta elkar ukalondoakin joaz eta batera ta bestera begiratuaz baña ez denbora luzean eta ez nuan gauz anditzat artu ostiral batean ixilka jan nuan aragi pixka bat dotrina errosario eta bezperetara ez naiz onenbeste bider etorri baña ez det...
4 laugarren mandamentuan onenbeste bider aserrerazo diot gurasoari aginduak egin naigabez baña gauz andietan ez eskolan eta beste lanetan saiatu nindekean geiago baña zabartu naiz zerbait (geiago duanak begira beza kontuz eta esan beza examinan arkitu duan bezala)
5 bostgarren mandamentuan nere zabarkeriaz utzi det batzuetan lagun urkoetarako onginai ta karidadezko afektuak egitea goiz arratsetako jaieran erakusten dan bezala baña ez det bekatutzat artu deboziozko gauza dalako bi bider atsegiñ artu det lagun bati gaitz txiki bat gertatu zitzaiola ekusirik aserratu ninzan lagun ...
6 seigarren mandamentuan oartuta pensamentu gaiztoai lekurik eman bazate hitz loidesonestorik esan bada begiak eta eskuak erabilli badira gaizki edo bekaturako moduetan belarriak zabaldu badira hipui çikiñak eta aragizko hitzak gustoz aditzeko esan bear da zenbat bider gertatu dan hau zenbat lagun ziran eta aidetasuni...
7 zazpigarren mandamentuan ostu diot amari onelako gauza ez gaiztakeriarako baizik nere burua apaintzeko edo lagunakin jokoan aritzeko ostu ditut gereziak eta sagarrak auzotik baña ez asko pillotan egin det onelako tranpa onenbeste bider (geiago duanak esan beza duana)
8 zortzigarren mandamentuan nere falta bat egotzi diot senide bati eta zan onelako utsegite lagunen faltak kontatu dituk onenbeste bider baña etziran andiak eta aditzen egon naiz gustoz hiru aldiz besteren utsegiteak (andiak edo onra biziro ukitzen zuenak ziran edo ez begiratu kontuz) esan ditut onenbeste gezur txiki ...
erakusleak onenbesterekin oar diteke kristaua nola konfesatu bear dituan bekatuak diranak dirala orain gogoan arritzatzu iru gauza lenengoa oraingo konfesaldian bekatu larriren bat badezu ez dezu lenekoak esan bearrik baña ala ere esan ditzaketzu bigarrena ni bekatariaren azkeneko erdia bukaeran esan dezun bezala esan...
bostgarren erakusaldia
erakusleak bigarren partearen amairugarren erakusaldian esan zenduan lenbiziko komunioa egin bear duen aurrak berritu oi dituela zenbait lekutan arterañoko konfesioak zeren aur denborako konfesioak egiñ oi diran nolanai edo ardura gutxirekin hau bera gertatu zatzu zuri ere eta egin dezu examina parte onen bigarren era...
aurtasunetik oraindañoko bekatuen aitormena edo konfesioa lenekoak gaiztoak izan diranean
ni bekataria konfesatzen naitzaio & beste konfesioan bezala jauna ditut onenbeste urte eta lenengo konfesioa egin nuanean nituan ainbeste arreizkero konfesatu naiz urtean onenbeste bider aur denboran gertatu zitzatan onelako gaiztakeria eta lenengo konfesioan edo geroxeago utzi nuan lotsaz konfesatu gabe (edo ez nuan ...
1 lenengo mandamentuan aurtasunetik izan naiz zabarra dotriñara etortzeko fede esperanza eta karidadezko afektoak egiteko eta lenbiziko komuniorako prestatzen asi nitzan artean ezertan artzen ez nituan gauz oek (besteak esango du besterik eta bakoitzak esan bear du igaro zaiona igaro zaion bezala)
2 bigarren mandamentuan eta era berean besteetan esango ditut egin ditudan bekatuak dala pensamentuz dala hitzez dala obraz ezin gogora bazat zenbat bider gutxi gorabera utsegin dedan kontu aterako det zenbat denboran izan dedan oitura edo erraztasuna bekatu onetan edo artan erortzeko eta astean edo illean zenbat bide...
konfesioa bukatzen dedanean egingo det beste konfesioaren bukaeran esan dana bera erakusleak ongi esan dezu baña orain gogoan arrezazu gauza bat baldin leneko konfesioak berritu nai badituzu ez gaiztoak izan diralako baizik borondatez orduan ongiena izango da aurrena konfesatzea azkeneko konfesiotik oraindañoko bekatu...
seigarren erakusaldia
konfesioa egin eta jaunaren maiean jartzeko prestaera kristau guzientzat
erakusleak konfesatu ondoan jarri zaite leku egoki batean eta beta badezu presta zaite jaunaren maiera joateko prestaera hau egin diteke era askotara baña oberen bat arkitu dezazun artean balia zaitezke emen ipiñiko danaz
eman giozkatzu jaunari eskerrak zeren konfesioko sakramentuarekin bekatuak barkatu dizkitzun
nere jainko ta aita guziz maitagarria zure seme jesusek utzi zuan konfesioko sakramentua gure animak sendatzeko sakramentu hau ongi prestaturik artzen duanari barkatzen diozkatzu bekatuak jesusen eriotza eta merezimentuak bitarteko dirala eta uste det hau bera egin dezula nerekin ere apaizak barkazioa edo absoluzioa e...
berritu itzatzu bataioko egunean emandako hitzak
ez naiz jauna eskerrak emanarekin kontentatzen berritu nai ditut bataioko egunean eman nizkitzun hitzak gaurdanik utzi nai det eta uzten det satanas betiko eta satanasekin batean uzten ditut beraren lagun eta langilleak edo mundu galdua eta aragiaren eta nere gura txarren naikuntzak hau da zeruaren eta gizonen aurrean...
gaurdanik betiko utzi nai ditut eta uzten ditut satanasen obrak edo bekatuak eta bekaturako bideak zoazte nigandik urrutira adiskidetasun gaiztoak etxe anima galgarriak eta lagun dongeen bildura hau da bataioko egunean eman nizun bigarren hitza eta hau bera berriro ematen dizun gaur ere abrenuntio
gaurdanik betiko utzi nai ditut eta uzten ditut satanasen arrotasun eta zorakeriak dala jantzian janean edanean eta beste gastuetan dala atsegiñ eta jolasetan hau da bataioko egunean nik eman nizun hirugarren hitza eta hau bera berriro ematen dizut benaz eta biotz guzitik abrenuntio lagun zaizkizkit arren eta indazu z...
arritu zaite jaungoiko gizon jesus maitagarria zugana etortzeko dagoala oroiturik
eta oraiñ nere anima nor ote da gaur zugana etortzeko dagoana gauz arrigarria errege guzien erregea aita santu guzien aita santua trinidadeko bigarren persona gugatik gizon egin zana eta gurutzean bizitza eman zuana bera hau guzia gutxi bazan bezala guri onginaiez jarri nai izan zuan aldareko sakramentuan eta jartzen ...
zer egiñ al dezaket bada onenbeste beldurren artean nere jesus ona aitortzen det ez naiza ni zu nere biotzera etortzeko diña ta zuk ala ere nigana etorri nai egin bedi nere animaren jabe maitagarria egin bedi zuk nai dezuna baña egizu zuk lenago erregeak etxeren batera dijoazenean egiñ oi duena aurretik bidaltzen ditu...
komunio santua artu baño lenebeago esan dezakezu biotzez
sinisten det jesus maitagarria sakramentu orretan zaudela egiaz hau da nere gorputza esan zenduan zuk sakramentu miragarri hori egin zenduan arratsean ieta nork ez du sinistuko zuk esandako gauza adoratzen zaitut nere jaungoikoa nere errege eta salbatzallea
zazpigarren erakusaldia
lenbiziko komunioa egitera dijoan aurrak nola berritu ditzakean bere arzaiarekin batean bataioan emandako hitzak
zenbait lekutan egiten da lenbiziko komunioa festandi baten eran prestatzen dira aurrak bizitza guziko konfesioarekin komunioko egunean jauna artzeko aurrean joaten dira apaizarekin batean pontera kandela irazekiak eskuetan dituela berritzen ditue bataioko egunean emandako hitzak eta gero artzen due komunio santua ez ...
hitzegingo die apaizak era onetan
aurrak arkitzen zerate jaun andia lenbiziko aldian artzeko puntuan bataioko eta lenbiziko komunioren egunak dira kristauarenzat egun txit andiak siñalatuak eta beti gogoan iduki bear lirakeanak bataiokoa zeren egun artan irteten dan kristaua betatu jatorrizkoaren eta etsai galgarriaren mendetik eta egiten dan jainkoar...
apaizak prest arkitzen zerate bataioko egunean eman zinduen hitzak berritzeko eta gordetzeko
aurrak bai jauna jesukristoren graziarekin batean
apaizak aurra abrenuntias sathanae esan nai det gaurdanik betiko uzten dezu satanas eta satanasekin batean beraren lagun eta langilleak zeñak diran mundu galdua edo munduan bizi diran gaistoak eta aragiaren gura txarrak
aurrak bai jauna betibetiko uzten ditut abrenuntio
apaizak et omnibus operibus ejus esan nai det gaurdanik betiko uzten dituzu satanasen lan eta obra guziak nola diran bekatua ta bekaturako bideak
aurrak bai jauna betibetiko uzten ditut abrenuntio
apaizak et omnibus pompis ejus esan nai det gaurdanik betiko uzten dituzu satanasen arrotasun eta zorakeriak dala janzian janean edanean eta beste gastuetan dala atsegin ta jolasetan
aurrak bai jauna betibetiko uzten ditut abrenuntio
apaizak arrezazue bada oraiñ jaun andia fede bizi umiltasun eta errespeto andi batekin