Androiden offline

#1
by ikerkor - opened

Kaixo!
Lehenik eta behin, egindako lana goraipatu nahiko nuke, pozgarria da eta baratz hauetan mugimendua sumatzea.
Bestalde, aspaldiko helburu batekin lagun nazakezun jakin nahiko nuke:
Androiden euskarazko offline TTS baten bila nabil (librea bada, hobeto), eta ez dut lortu inondik. Teklatu sarrera moduan erabili nahiko nuke, gainera. Hain zuzen ere, F-Droiden Whisper+ aplikazioa probatu berri dut. Izugarri ongi idazten duena ingeles eta gazteleraz, ez, ordea, euskaraz. Honela, zure eredu doitu hauek aurkitu eta aplikazioan erabiltzen saiatu naiz, baina ezin. Posible dela uste duzu? Itzela litzateke.
Era berean, Sayboard aplikazioak ere Vosk eredu txikiak darabiltza transkripziorako, baina ez dut halako euskarazko eredurik topatu. Zureak formatu horretara eraldatu daitezkeela uste duzu?
Halaber, beste aplikaziorik edo baliabiderik ezagutuko bazenu ere ezin ongi etorriagoak lirateke.
Izan ere, zuen lana herriratu eta enpresa teknologiko maltzurretatik pixka bat gehiago urruntzeko (G-rena ederki dabil) eta pribatutasunean pauso bat aurrera emateko aplikazio txit egokia iruditzen zait.
Mila esker zure arretagatik!

Sign up or log in to comment