id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0010334 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. Trebakuntzarik onena. REALEAN, HARROBIA NAGUSI. Denboraldi honetan gehien jokatu duten hamar jokalarietatik zortzi dira harrobikoak
REALEAN, HARROBIA NAGUSI. Denboraldi honetan gehien jokatu duten hamar Harrobia? Jokalariak ez dira kapelatik ateratzen diren untxiak».
Horrela erantzuten zuen Carlos Queiroz Real... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010335 | BERRIA | Euskadi | noticias | New Yorkeko talde beteranoa Euskal Herrira itzuliko da heldu den asteburuan: larunbatean Bilbon hasi, eta Iruñera egingo dute igandean. Matthew Cawsek (gitarra eta ahotsa) eta Daniel Lorcak (baxua eta ahotsa) jarraitzen dute taldea sortu zenetik, 1992. urtetik, eta Ira Elliotek (baterian) eta Doug Gilardek (gitarra eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010336 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Pablo Gonzalez. Pianista: Alexei Volodin. Lekua: Kursaal Egun handia EOSen orain arteko bizi-denboran. Urtetan eskaini duten kontzerturik biribilena gauzatu zuen herenegun. Paregabea, indartsua, fina, kalitate ezin hobea, itzela! Zorrotz epaitu behar izan denean hala aritu naiz, baina txalogarri denean, emo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010337 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bakoitzak bere tokia aurkitu behar du. Bizitzako edozein arlotan. Bere tokiaren bila dabil Baskonia. Hura mugitu baino gehiago, hura mugiarazi dute tokitik. Gasteiztarrak haien proiektuagatik izan dira ezagunak azken hamarkadan. Buesa Arena plaza ezin hobea izan da Europako goi mailako taldeetara jauzi egiteko. Tranpol... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010338 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zestoan PMMA droga atzeman du Ertzaintzak, eta erne jokatzeko eskatu du ZESTOA. Hirugarren aldiz aurkitu du Ertzaintzak PMMA droga. Zestoan (Gipuzkoa) izan da oraingoan: sei pastilla atzeman dizkiote gizon bati. Poliziak ohartarazi du oso droga arriskutsua dela, eta heriotza ere eragin dezakeela -Lezon (Gipuzkoa) gizon... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010339 | BERRIA | Euskadi | noticias | BESLANGO SARRASKIAREN URTEMUGA. Putin: «Estatuak ezin du bermatu aldi oro herritarren segurtasuna». Triskantzan erantzukizuna izan zuten pertsonek euren burua ezin dutela «garbitu» esan du estatuburuak
Putin: «Estatuak ezin du bermatu aldi oro herritarren segurtasuna»
Triskantzan erantzukizuna izan zuten pertsonek eure... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010340 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi proposamen sozioekonomikoak gizarteari aurrez aurre jartzera deitu diete PP, PSE eta EAJri
Alternatibak, Aralarrek, EAk eta ezker abertzaleak bi proposamen sozioekonomikoak gizarteari aurrez aurre jartzera deitu dituzte gainontzeko alderdiak. "Gizarteari aurkeztu zaizkion bi ereduak erkatzera dei zuzen eta argia egi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010341 | BERRIA | Euskadi | noticias | Albiste ona, lau urteko etenaren ondoren euskal selekzioak etxetik kanpora jokatzeko aukera izango duelako gaur, Tallinen (Estonia), herrialde horretako futbol selekzioaren kontra. Albiste ona, joan den abenduan jokalariek argitara emandako komunikatuan eskatzen zelako Gabonetako ohiko partidaz gain jokatu beharko litz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010342 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eusko Jaurlaritzak 2015ean aztertu zuen kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko 2008ko dekretuaren betetze maila. Sektore pribatuan oso txikia zen betetze maila, %22koa. Hau da, aztertutako konpainien %78k ez zuten araudia betetzen. Finantza sektorean, aldiz, %50ekoa zen betetze maila. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010343 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostian, Kursaalak eta Tabakalerak arte sorkuntza berriak sustatuko dituzte elkarlanean. Tabakalerak, Medialab espazioaren bidez, artista bat gonbidatuko du urtero arte digitaleko pieza bat sortzeko, eta pieza hori Kursaaleko fatxadako pantailan proiektatuko dute ondoren. Jaime de los Rios artista donostiarrak abiatu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010344 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sinn Feinek uko egin dio gobernua osatzeko negoziazioak luzatzeari BELFAST. Astelehenerako dute epea Ipar Irlandan Sinn Feinek eta DUP Alderdi Unionista Demokratikoak gobernua osatzeko. Gerry Adams errepublikanoen buruzagiak esan du ez dutela epea luzatuko. Akordiorik lortu ezean, Londresek hartuko lituzke eskumen auto... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010345 | BERRIA | Euskadi | noticias | BIOTEKNOLOGIA. NUPek egindako ikerketa batek frogatu du genetikoki eraldatutako tabako landareak bideragarriak direla bioerregaiak egiteko lehengai gisa baliatzeko. Hala azaldu du Ruth Sanz nekazaritza ingeniariak bere doktore tesian: «Genetikoki eraldatutako landareak elikadura laboreen alternatiba ona izan daitezke b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010346 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kurtso erdian eskolan hasi den ikaslearen moduan nator BERRIAko orrialde honetara Uxue Razkinen lekukoa hartzera. Aitor dezadan bertigo pixka bat ere ematen didala astero egin beharreko langintza honek. Razkinek berak idatzi zuen bere despedidan: «Adi, orain beste baten hitzak sehaskatuko baititu espazio honek». Eta he... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010347 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Presidentzialek ez dute ezertan aldatzen tokian tokiko politika». JEAN-RENE ETXEGARAI . UDFko hautetsia
«Presidentzialek ez dute ezertan aldatzen tokian tokiko politika»
Jean-Rene Etxegarai UDFko hautetsia da Baionan. UDFren botoak ez direla Bayrouk emaitza onak lortu ditu Ipar Euskal Herrian. Nola Gure eskualdeko hau... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010348 | BERRIA | Euskadi | noticias | Agramondarren nafar leinua Nafarroako Erreinuari lotuta egon zen XII. mendetik XVI.era ,eta, politikoki, XV. mendean eragin handia izan zuen. Agramondarren jatorrizko etxea Burgue-Erreitin zegoen, baina Aturri ibaiak itxasorantz zuen irteeragatik, agramondarrak sortetxea utzi eta XIV. mendean Bidaxuneko gaztelura etorr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010349 | BERRIA | Euskadi | noticias | Parlamentuak agindutakoa ez betetzea egotzi dio oposizioak Barcinari Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen batzordeak adierazpen instituzionala onartu du UPNren Gobernuaren jarduna salatzeko. Zehazki, parlamentuak agindutakoa ez duela bete leporatu dio oposizioak Yolanda Barcinaren gobernuari. Bilduk aurkeztu du propos... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010350 | BERRIA | Euskadi | noticias | Antxoaren kanpainan bete-betean sartuta daude arrantzaleak, eta aitzakia horrekin, Antxoaren Eguna prestatu dute Getarian (Gipuzkoa). Ekitaldi nagusiak gaur egingo dituzte: 12:00etan Balentziaga museoan eta, gauean, antxoa dastatzea. Bihar pintxo poteoa egingo dute, eta etzi trainerillen estropada, besteak beste. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010351 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bruselak baikortasun mezua bidali du ekonomiaren egoerari buruz, gaur goizean argitaratu dituen udazkeneko aurreikuspenetan. Euroguneko hazkundea aurten %2,2 izatea espero du, udaberrian iragarri zuena baino bost hamarren handiagoa. Batasun osorako, berriz, %2,4 da prebisioa, beste bost hamarren hobetuta. Azken hamarka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010352 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alde batetik, maitasun istorio gazi-gozo baten kronika da Yvonne Veraren Butterfly Burning (1998, Tximeleta sutan) nobela. Bulawayo hiriko Makokoba auzo beltzean 1940ko hamarkada amaieran giroturik, Zimbabwe Rhodesia zen garaian alegia, Phephelaphi emakume gaztearen ibilerak kontatzen ditu. Nola bera baino dezente zaha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010353 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frantzian hamar lagunetik seik ez dute nahi Nicolas Sarkozy politikara itzultzea. UMPko jarraitzaile gehienek babestu egiten dute, nahiz eta ustelkeriagatik inputatu. Bestalde, Parisko auzitegi batek 10.000 euroko isuna jarri dio haren aholkulari ohiari, Patrick Buisson Nicolasi. Frantziako presidente ohiaren eta haren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010354 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kataluniako Generalitateko Kultura arduradun Ferran Mascarellek aitortu du ez dauzkatela Arteen, Komikiaren eta Ilustrazioaren Gunea (CACI) eraikitzeko beharrezkoak diren bederatzi milioi euroak, eta, beraz, airean dago oraingoz egitasmoa. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010355 | BERRIA | Euskadi | noticias | Asier Altunaren 'Zela Trovke'-k Huhezimaren Goiena saria jaso du Huhezinema Jaialdiaren aurtengo Goiena saria irabazi du Asier Altunaren Zela Trovke pelikulak, euskarazko film labur onena egiteagatik. Horrekin batera, lehiaketa ofizialean beste hiru sari banatu zituzten herenegun, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. H... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010356 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tartean behin badira gure historia petralaren egutegian seinalaturik geratzen diren egunak. Joan den larunbatekoa horietako bat izanen da seguru: ETAren armagabetzea gauzatu zenekoa.
Iritziak iritzi, batzuentzat konfrontazio militarra da egunotan amaitu dena. Alabaina, ikusi diren mugimendu politikoek bestelako zerbait... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010357 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emakundek dio Espainiako Gobernuaren lan erreformak babesa kentzen diela emakumeei
Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak esan du Espainiako Gobernuaren lan erreformak enpleguetan "desberdintasuna" sortuko duela. Haren arabera, "erreformaren malgutasunak kontratazioan lagun dezake, baina desabantaila gehien dituzten se... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010358 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emakume Baserritarraren Estatutua onartu du Eusko Legebiltzarrak Gaur, Emakume Baserritarraren Nazioarteko Egunean, aho batez onartu du Eusko Legebiltzarrak Emakume Baserritarraren Estatutua. Arau berri horren bidez, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko parekidetasuna erdietsi nahi da lehen sektorean.
Arantza Tapia sail... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010359 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZIENTZIA. Bizitza sortzeko beste bide bat. Mende laurdena igaro da Ameriketako Estatu Batuetako mediku talde batek lehen aldiz emakume baten umetokian sortutako umekia beste emakume baten umetokira aldatu zuenetik.
Mende laurdena igaro da Ameriketako Estatu Batuetako mediku talde batek lehen aldiz emakume baten umetoki... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010360 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nabarituko zenutenez, museo hitza pixkanakako desprestigiotze prozesuan sartua da aspaldidanik. Zentzu ez hertsian, metaforikoan baizik, erabiltzen denean, konnotazio txarren bat eraman ohi du berarekin. Museoa da, konparazione, euskarafoboek gure hizkuntza sartuta ikusi nahiko luketen toki iluna, erakusleiho baten atz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010361 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zarautzen ere nagusituta jantzi du Oriok Euskotren ligako txapela Euskotren ligako txapela beste garaipen bat eskuratuta ospatu zuen atzo Oriok, Zarauzko bandera ere eskuratuta. Oriok ia hamar segundoren aldearekin ekin zion atzo Zarauzko Estropaden bigarren jardunaldiari, eta tarte hori handitu egin zuen bigarren jard... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010362 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ezerk ez digu atzera eginaraziko; ez gaituzte berriro mendira bidaliko»
FARCeko buruzagi gisa etxe izan zuen oihanetik, beste oihan batera jauzi egin du: politikara, Habanako bake akordioetan sinatutakoa betearaztera eta Kolonbiako presidente izateko hautagaitzara. Egoera gordina dela aitortuta ere, baikor dago.
Haban... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010363 | BERRIA | Euskadi | noticias | Badute zerbait liluragarria munstroek. Lagun psikologoak dio geure joera ezkutuenen oihartzuna dakarkigutelako dela. Ez dakit. Nolanahi ere, Bilbon andre bat koman utzi eta gutxienez beste bat hil duen Juan Carlos Aguilar munstroari buruzko solasak entzun ditut azken orduetan etengabe eta nonahi: lanean, trenean, igoga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010364 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken hauteskundeek utzitako emaitzen arabera, ukaezina da Euskal Herrian aldaketa politikoaren ziklo berri baten atarian gaudela. Eta egoera berri honek, guztion partetik urrats berriak, saiakera berriak, estrategia berriak eskatzen ditu. Euskal Herria aintzat hartuta, aurrera egiteko garaia da, ezin garelako betiko e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010365 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Salaberriren istorioa kontatzea beharrezkoa da haren lana balioesteko»
Rikardo Arregi Kazetaritza saria irabazi du aurten, Jon Salaberri hiesaren kontrako ekintzailearen inguruko dokumental batekin
Poztasun handiz hartu du Julen Iriondo Martinez de Zuazok (Oñati, Gipuzkoa, 1979) Rikardo Arregi Kazetaritza sari nagusia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010366 | BERRIA | Euskadi | noticias | Adegi prest dago «edozeri buruz» hitz egiteko, sindikatuek «gatazka» alboratuz gero
Adegi Gipuzkoako patronalak baldintza bat jarri die sindikatuei, Gipuzkoako metalaren hitzarmenaren negoziazio «eraikitzailea» izan dadin: elkarrizketek iraun bitartean «gatazka» oro gelditzeko.
Patronalak eta sindikatuek Gipuzkoako met... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010367 | BERRIA | Euskadi | noticias | Segurtasun legeak Espainiaren interesen alde moldatzen dituztela salatu dute hainbat elkartek
Espainiako Zigor Kodea aldatzeko ekinbidea, segurtasun pribatua arautzeko egitasmoa, hiri segurtasuna jomuga duen lege proiektua... Espainiako Gobernuak abiarazi dituen araudi aldaketak, besteak beste, "polizia indarkeriaren e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010368 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Udako kantu italiarren antzeko ipuinak" batu ditu Harkaitz Canok Neguko zirkua ipuin liburua argitaratu zuenetik hamar urtera, beste narrazio liburu bat argitaratu du Harkaitz Canok (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1975): Beti oporretan (Susa). Luzera eta eite desberdinetako hamalau ipuin batu ditu liburuan, baina denetan age... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010369 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako aurrekontuei buruzko erabakia ostiralera arte atzeratu du UPNk. Sanzen iritziz, UPNk eta PSNk elkar ulertzea funtsezkoa da Espainiaren egonkortasunerako
Espainiako aurrekontuei buruzko erabakia ostiralera arte atzeratu du Sanzen iritziz, UPNk eta PSNk elkar ulertzea funtsezkoa da Espainiaren Fokuak UPNri beg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010370 | BERRIA | Euskadi | noticias | Argentinako diktadurako krimenak bere gain hartu ditu Videlak. 1976. eta 1983. urteen bitartean 31 preso politiko fusilatzeagatik epaitzen ari dira diktadore ohia
Argentinako diktadurako krimenak bere gain hartu ditu Videlak 1976. eta 1983. urteen bitartean 31 preso politiko fusilatzeagatik Jorge Rafael Videlak bere ag... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010371 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hirugarren saioan ekingo dio Bera Berak EHF kopari ESKUBALOIA. Super Amara Bera Berak 40-20 irabazi zion herenegun Jomi Salerno Italiako taldeari, eta, horri esker, Donostiako taldeak helburua bete du, hirugarren kanporaketan ekingo baitio EHF kopari, azaroan. Beraz, kanporaketa bat gaindituta, ligaxka jokatuko luke. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010372 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urdanetako frontoiaren ondotik igotzen den errepide pikoari aurre egin diogu eta, bertatik jarraitu dugu Saberri baserrira iritsi arte. Azkenean, asfaltoa atzean utzi, eta zelai artean dagoen gurdibide batetik jarraitu dugu. Bide horrek, Menditxo izena duen muinoa inguratu eta larreen eta basoaren arteko bidexkatik, at... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010373 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kontseiluaren izenean gai-jartzailearena egin zuen Iñaki Lasak puntua bota zuen uztailaren 14an: EAEko Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindako hirugarren plangintzaldiaren aurre-balantzea Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Herri administrazioetan hizkuntza normalizatzeko zuzendariak, Joki... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010374 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Gizarte eragileek markatutako bide orriari jarraitzen ari zaio gobernua»
«Diagnostikoan eta egin beharrekoetan» euskalgintzako eragileekin bat dator Jaurlaritza, Dobaranen arabera, baina erritmoak bereizi beharra dago. Sustapena defendatu du.
Hasi berri den urtea eremuz eremu «euskara zentroan jartzeko» urtea izatea n... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010375 | BERRIA | Euskadi | noticias | BAIONA. Txik Txak sareko autobusetako gidariak greban izanen dira besten denboran. Sindikatuak kexu agertu dira, langileek Keolis enpresaren eta Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasun Sindikatuaren (IEHAMS) «kudeaketa txarra» pairatzen dutelako. Izan ere, 2022ko uztaileko grebaren ondotik, sindikatu kudeatzaileak eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010376 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bide seinale bat. Seinalearen bestaldean Nafarroan sartzen dela ezin da huts egin. Bazterreko zuhaitz berde bizien arteketatik, gorri eta zabal. Justu aitzin, bide seinale txikiago bat, horia, frantsesez, eta justu ondotik, beste bat, handiagoa, espainolez. Baina hori: bide seinaleak besterik ez direla ororen buru, eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010377 | BERRIA | Euskadi | noticias | ACB ligako hiru euskal taldeak oporretan daude jada. Lagun Aro Gipuzkoa Basketen denboraldia duela 12 egun bukatu zen ofizialki. Egun horretan jokatu zuen azken partida. Donostiarren sasoia, hala ere, bi aste lehenago amaitu zen, maila galdu zutenean.
Ez du askoz gehiago iraun Laboral Kutxa Baskoniaren eta Uxue Bilbo B... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010378 | BERRIA | Euskadi | noticias | PHNOM PENH. Emaitza ofizialik egon ez arren, Kanputxeako Gobernuak jakinarazi du CPP Kanputxeako Herriaren Alderdiak gehiengo osoa lortu duela hauteskundeetan (68 eserleku) eta CNRP Kanputxeako Erreskate Nazionalerako Alderdiak 55 legebiltzarkide eskuratu dituela. Oposizioak eta nazioarteko begiraleek irregulartasun ug... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010379 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bionorren langile bat hil da eta hiru zauritu dira, olio hondakinen ontzi batera erorita. Berantevillako biodiesel enpresan lanean ari zirela gasak arnastu ostean jazo zen ezbeharra
Bionorren langile bat hil da eta hiru zauritu dira, olio hondakinen Berantevillako biodiesel enpresan lanean ari zirela gasak arnastu Erre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010380 | BERRIA | Euskadi | noticias | Latinoamerikatik etorritako musikariek, eta batez ere pianistek, osatuko dute Getxo Jazz jaialdiaren bizkarrezurra, Paquito D'Rivera, Michel Camilo eta Omar Sosa izango baitira bertan, beste artista Hala ere, Diane Schuur pianista afroamerikarrak zabalduko du Biotz Alai plazako egitaraua, eta hurrengo egunean Omar Sosa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010381 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. MARCELO SOSA OSASUNAKO ERDILARIA . «Hiru partida jarraian jokatzerik ez dut izan, eta ezin da nire jokoa epaitu»
«Hiru partida jarraian jokatzerik ez dut izan, eta ezin da nire jokoa Jarraikortasunik ez duela izan, eta orain arte eman duena baino gehiago emateko gai badela aipatzen du askotan. Min hartuta dara... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010382 | BERRIA | Euskadi | noticias | GERNIKAKO BONBARDAKETAREN 70. URTEURRENA. 70. urtez gerra eta bakearen ikur . Kondor Legioaren hegazkinek Gernika bonbekin eraso zutenetik 70 urte beteko dira gaur. Bonbardaketa bizi zutenek herriaren irudia bizi-bizi dute gogoan: «Sua besterik ez zen»
Kondor Legioaren hegazkinek Gernika bonbekin eraso zutenetik 70 urt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010383 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donald Trumpek AEBetako hauteskundeak irabazi zituenean, Errusiako Parlamentuan xanpainarekin topa egin zuten diputatuek. Izan ere, aurreko hilabeteetan, are urteetan, Trumpek Vladimir Putin Errusiako presidenteari buruz esandakoak aintzat hartuz gero, bi buruzagiek ondo elkar hartuko zutela zirudien. Baina iritsi zen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010384 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kultura Hiriburu izateko esperantzan. Donostiak eta Iruñeak 2016. urtean Europako Kultura Hiriburu izateko euren hautagaitzak aurkeztu dituzte Gaur Donostiako udaletxean hautagaitza ospatzeko jaia egingo dute
Donostiak eta Iruñeak 2016. urtean Europako Kultura Hiriburu izateko Gaur Donostiako udaletxean hautagaitza osp... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010385 | BERRIA | Euskadi | noticias | Forestalia: berriztagarrien sehaska kulunkatzen duen beste esku bat Krisi ekosozial sakona jasaten ari garela begi bistakoa da. Badirudi argi dugula trantsizio energetikoa saihetsezina dela. Hala ere, ez dirudi hain argi dugunik trantsizio energetikoaren ardatza birsortze ekologikoa izan behar dela eta gure ekonomia bi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010386 | BERRIA | Euskadi | noticias | BBVAk 947 milioi euroren truke saldu dio Txinako CIFH bankuan zuen %29,68ko parte hartzea CNCBri. Abenduan operazioa iragarri zutenetik yuanak balioa handitu duenez, zazpi milioi euroren mozkina lortuko du BBVAk, eta ez esperotako 25 milioiren galera. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010387 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Bi bidaia» iradokitzen ditu aurtengo ekitaldiko kartel nagusiko maletak «Bi bidaia» iradokitzen ditu Donostiako Zinemaldiaren aurtengo ekitaldiko karteleko maletak, egileak, Bi Tanta etxeko Yoana Figuerasek, adierazi duenez. «Batetik, bidaia erreala dago, Donostiakoa bezalako nazioarteko zinema jaialdi bat antolatzeko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010388 | BERRIA | Euskadi | noticias | Andre migrante baten aurkako «biolentzia arrazista» salatu dute Ertzaintzak emakume migrante baten aurka erabilitako «indarkeria arrazista» salatu du Bizkaiko SOS Arrazakeria taldeak. Alba Garcia Martin eta Sara Nicholson Mendieta Bizkaiko SOS Arrazakeria elkarteko bozeramaileek eta Agatha Libano abokatuak Eusko Legebi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010389 | BERRIA | Euskadi | noticias | Navarro: «Indartsu sentitzen naiz PSC gidatzen segitzeko»
Aspaldiko emaitzarik txarrenak jaso ditu PSCk. Katalunian beti irabazi izan ditu alderdi horrek Europako Parlamenturako bozak, 1994koak izan ezik. Hala ere, han ez dute ez-ohiko kongresurik egingo. «Errespetuz» hartu du Pere Navarro PSCko idazkari nagusiak Alfre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010390 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aeronautikak luzarorako kalteak izan ditzakeela aitortu du klusterrak Koronabirusaren krisiaren irudietako bat da hau: dozenaka hegazkin aireportuetan aparkatuta, nora joan ez daukatela. Berri ona airearen kutsadurarako, hegazkinek darabilten kerosenoa kutsatzaile handia baita, baina oso txarra hegazkin konpainientzat ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010391 | BERRIA | Euskadi | noticias | NATOk hilaren bukaeran amaituko du Libiako operazio militarra Urriaren 31n bukatuko du NATOk Libiako operazio militarra. Anders Fogh Rasmussen aliantzako idazkari nagusiak jakinarazi duenez, data hori heldu den astean berretsiko dute, NBE Nazio Batuen Erakundearekin eta Libiako Trantsiziorako Kontseilu Nazionalarekin e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010392 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iragan asteazkenean Damaskotik hurbil gertatutako ustezko eraso kimikoaren ondoren, ordutik ordura are nahasiagoa eta larriagoa da Siriako egoera. Helburu iluneko erasoek giroa erabat gaiztotu dute, eta gobernuak eta oposizioak elkarri egotzi diote horien erantzukizuna. Horren azken adibidea izan da NBE Nazio Batuen Er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010393 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako Erresumaren defentsa sistemei buruzko hainbat ikerketa egin ditu Iñaki Sagredo historialariak. Baina hutsune bat ikusten zuen aztertutako historia zati haietan. «Jatorria falta zen». Baskoien bizimoduari buruzko historia. Gazteluen aurreko gazteluena. Pirinioetara jo du, horregatik, baskoien defentsa sistema... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010394 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gogoan dut orain urtebete, etxeratu gintuztenean, gure zentroan sortu zen iskanbila kolosala izan zela. Nonahi barrunda zitekeen zalaparta hura: institutuko atarian, pasabideetan, komunetan, irakasle-gelan, zuzendaritzan, autobus-geltokian, frontoian, jantokian, ikasgeletan zein kafe-makinaren aldamenean. Gasteizko esk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010395 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mercedes, lan baldintzen eta inbertsio handien itzalean Akordioaren aldeko emaitzak amaiera emango lioke urte eta erdi iraun duen gatazkari, eta datozen bost urtetarako lan baldintzak finkatuta geratuko lirateke; ezezkoa aterako balitz, ordea, gatazka are gehiago korapilatuko litzateke, ez baitago argi zeintzuk izango ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010396 | BERRIA | Euskadi | noticias | Velascoren jokaera arbuiatuko du Venezuelako Legebiltzarrak. Autoa idatzi aurretik Espainiako epaileak ez zuela Venezuelako agintariekin hitz egin salatu du Gobernuak
Velascoren jokaera arbuiatuko du Venezuelako Legebiltzarrak Autoa idatzi aurretik Espainiako epaileak ez zuela Venezuelako Eloy Velasco Espainiako Auzite... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010397 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kepa Junkera The Good, The Bad and The Queen Autumn Roots Festival Ridders of Storm Diego Vasallo
Kepa Junkera Soinu jotzaile bilbotarraren azken lana, Hiri (Elkar), Europako World Music Chart Europe (www.wmce.de) zerrendako bigarren postura heldu da azaroan. World music delako esparruan Europako zerrendarik garrantzit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010398 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZUZENDARIARI. 'Skizo' Berriz ez Ertzaintza versus euskara Oraintsu estreinatutako Skizo filma, bere kalitate zinematografikoa eta aktoreek izan dezaketen talentua alde batera utzita, hainbat komunikabide taldetan osasun mentalari buruz hitz egitean zabaltzen den zoritxarreko eta morboz betetako kontzeptuaren beste adib... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010399 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frankismoaren osteko lehen hauteskundeetan maiz gertatu zen alderdi politiko batek mitinerako erabilitako aretoa beste batek erabiltzea lehenbizikoak amaitu bezain laster, eta beste batek ere gauza bera egitea ondoren. Mitinetara zihoan jendea ere maiz geratu zen hurrengo alderdiaren ekitaldian. Informatu, proposamenak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010400 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maliko krisia konpontzeko, batasun nazionaleko gobernu bat proposatu dute Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoko (Ecowas) herrialdeek ezohiko bilkura birtual bat egin zuten atzo, Maliko krisi politikoari konponbide bat emateko. Hauteskunde lokalak berregitea edo batasun nazionaleko gobernu bat ezartzea dira p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010401 | BERRIA | Euskadi | noticias | Munduratu zela 120 urte bete dira. 1898ko azaroaren 21ean jaio eta 1967ko abuztuaren 15ean hil zen Rene François Ghislain Magritte. Otsailaren 18an bukatuko da margolari-poeta surrealistaren omenezko erakusketa.
Hala deitu zion Magrittek 1950ean margotutako irudiari, non ezponda baten ertzean zezen bat hilik baina orai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010402 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arantxa Tapia 'persona non grata' izendatzeari uko egin dio parlamentuak Lurrikara politiko baten simulakroa egin nahi izan zuten atzo UPNk eta PPk. Iragan astean, abiadura handiko trenaren Nafarroako ibilbidea euskal Y -arekin lotzeko ekitaldian, Arantxa Tapiak azpiegitura hori «herri eraikuntzarako tresna» gisa aurke... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010403 | BERRIA | Euskadi | noticias | ERRUGBIA. Joe Pietersen gibeleko hegoa-afrikarra iritsi da Miarritzera. Berea Top14ak atzera botariko kontratuetako bat zen. Pietersen uste baino lehenago iritsi da, Super 15 liga jokatzen ari baitzen eta taldeak urrirako espero zuen. 29 urteko jokalariak ezagutzen du liga, aurretik Baionan jokaturikoa delako. Gibeleko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010404 | BERRIA | Euskadi | noticias | Botere judizialaren "izaera matxista" salatzeko, auzitegian kateatu dira Ernaiko kideak
"Bilboko Buenos Aires kaleko Justizia Jauregiko atarian kateatu gara Ernaiko dozenaka neska* botere judizialaren izaera matxista eta zapaltzailea salatzeko". Mezu horrekin zabaldu du Ernaik goizean goiz Bilbon egindako ekintza: "Inj... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010405 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pertsona bat hil da eta beste bat galdu ontzi batetik salto eginda Salbamendu taldeek gizonezko baten gorpua atera zuten itsasotik atzo, Arena hondartzatik gertu, Zierbena eta Muskiz artean (Bizkaia), eta galduta dagoen emakume baten bila aritu ziren egun osoan. Espainiako Gobernuaren Bizkaiko ordezkaritzak emandako in... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010406 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zerga politika bidezkoago baten alde egiteko eskatu diote EAk eta Aralarrek EAJri. Amaitu da EAJk alderdiekin egin duen lehen bilera erronda, eta PPk zehaztasunik eza egotzi die jeltzaleei
Zerga politika bidezkoago baten alde egiteko eskatu diote EAk eta Amaitu da EAJk alderdiekin egin duen lehen bilera erronda, eta PP... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010407 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baronatarren egongelara. Baronatarren dorretxeak ederki eutsi dio mendeen joanari; Villanañeko (Araba) gotorlekuak leinuko ondorengoak zaindu eta erakusten ditu.
Baronatarren dorretxeak ederki eutsi dio mendeen joanari; Villanañeko (Araba) gotorlekuak leinuko ondorengoak zaindu eta erakusten ditu.
Elezahar baten araber... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010408 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pablo Martinez eta Etzozi Elgezabal euskal gatazkaren alde banatan egon dira orain arte. Bizikidetzarako urratsak egin behar direlakoan, elkar entzun eta ulertzeko ariketa egin dute, Foro Sozialak eta BERRIAk prestatutako solasaldian. Bideoa albistearen amaieran (azpidatziak ditu).
Ongi ezagutzen dute espetxea Pablo Ma... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010409 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egiari Zor fundazioak salatu du Bilboko Udala bere jarduera «kriminalizatzen» saiatu dela
Egiari Zor fundazioak bertan behera utzi zituen ostiralean Txabi Etxebarrieta gogoratzeko larunbatean Bilbon egitekoa zen hitzaldia eta igandean Derioko hilerrian antolatua zuen ekitaldia. Atzo azaldu zuten zergatia, eta euren «ja... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010410 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Zeri egin desobedientzia, eta zer indarrekin, hori da auzia»
Parlamentuko alderdi txikiena izanagatik, CUP ezinbestekoa izan da une erabakigarrietan prozesu independentistak aurrera egin zezan. Diputatu kopurua hirukoizteko aukera onak ditu.
Instituzio handietako politikaren azpiak ezagutu ditu azken urteotan Anna Gab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010411 | BERRIA | Euskadi | noticias | Indar Gorriko kide guztiak aske utzi eta salaketak ezetsi ditu Iruñeko epaileak ruñeko Instrukzio Auzitegiko 4. salak aske utzi ditu Indar Gorriko 60 kideak, atzo atxilotu zituztenak. Guztiei deklarazioa hartu ostean, sala horretako epaileak ukatu egin ditu akusazioak, eta fiskaltzak zein akusazio partikularrak -Espain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010412 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezker abertzalea da azken hilabeteetan herritarren aldetik nota hobetu duen bakarra
Eusko Jaurlaritzak soziometroaren datuak eman ditu, eta horien arabera ezker abertzalea da azken hilabeteetan Euskal Herriko arku politikoan herritarren aldetik nota hobetu duen bakarra. Hain zuzen, ezker abertzaleak azken lau urteetako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010413 | BERRIA | Euskadi | noticias | Asko hitz egin eta idazten ari da egunotan Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntz-ereduen erreformari buruz. Proposamen ugari daude baina ia denak mugatzen dira (salbuespenak salbuespen) eredu bakar bat izan behar den edo ez, zer nolako hizkuntz portzentajeak izan behar dituzten eta ingelesa edo gaztelania zein mailatan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010414 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. Antonio Vega, pop kantugilea bakarlari moduan Barakaldon Antonio Vega, pop kantugilea bakarlari moduan Barakaldon Nola bakarka hala Nacha Pop taldearekin (bere lehengusu Nacho Garcia Vegarekin osaturikoa) pop abesti bikainak sorturikoa da Antonio Vega musikagile espainiarra (Madril, 1957). Ia hiru hamarkada dar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010415 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espetxeratu dute bi sexu eraso egitea egotzitako gizona DURANGO. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, apirilaren 6an Durangon (Bizkaia) bi sexu eraso egitea egotzitako gizona espetxeratzeko agindu du epaileak. Gizonezkoak 19 urte ditu, eta herenegun atxilotu zuten. Eraso bat kalean egin zuen, Duran... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010416 | BERRIA | Euskadi | noticias | Milioi erdi laguni eskainiko diete A/H1N1 gripearen aurkako txertoa Hegoaldean. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak astelehenean abiatuko dute txertaketa; bihar Iparraldean hasiko da
Milioi erdi laguni eskainiko diete A/H1N1 gripearen aurkako txertoa Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak astelehenean abia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010417 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sanferminak dantzarako jai egokiak dira. Kale kantoi zein plaza guztietan burrunba eta musika dira nagusi. Nahi izanez gero, edozein unetan aurkitu daiteke gerria non mugitu. Baldarra eta lotsatia izanagatik ere egoten da aukera, beti baitago dantzara atera zaitzakeen norbait. Ohiturak leku guztietan mantendu behar dir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010418 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mikel Ricok elastiko zuri-gorriarekin jokatu du azken hiru denboraldietan. Etorkizunean ere hala izango da, baina ikusteko dagoena da elastiko zuri-gorri hori Granadarena edo Athleticena izango den. Bilboko klubak orain 28 urte Arrigorriagan (Bizkaia) jaiotako erdilaria fitxatu nahi du. Ez da berria harenganako interes... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010419 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gutxienez 20 lagun hil eta 30 atxilotu dituzte Iraken borroketan Militarren eta ekintzaileen arteko borroketan gutxienez 20 lagun hil eta 30 inguru atxilotu zituzten atzo. Agintariek ez zuten zehaztu hildakoen artean zibilik edo militarrik ote zegoen. Iturri ofizialen arabera, herenegun gauean Khalis hiriko Al Khueilas... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010420 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aste nahasia eta korapilatsua izaten ari da Erresuma Batuko BBC talde publikoan. Astelehenean, BBCko zuzendari nagusi Tony Hall zuzendariak gutun bat bidali zien langileei, eta iragarri udan kargua utziko duela -uste zabaldua zen 2022ra arte iraungo zuela-. Ondotik, BBC Newseko editore Amol Rajanek iragarri du Victoria... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010421 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jesus Garcia Ripalda omendu dute Donostian, hil zuteneko 40. urteurrenean Garcia Ripalda zenaren adiskide eta senideek hura oroitu, eta "Poliziak etengabe eragiten zuen errepresioaren biktimek egia, justizia eta ordaina eskuratzeko eskubidea" aldarrikatu dute 13:00ean. Kaleko jantzitako polizia batek tiroz hil zuen lek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010422 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELIKADURA. HAZKURRI KONTUAK. Otordua aurreratzea «janari-erlojuaz»
Sukaldaritzaz maizago ari gaitezen aholkatu digute, arrazoi osoz.
Hurrengoan ere segituko dugu bide horretatik baina aste honetan ekonomia, nutrizio, soziologia eta beste hainbat diziplinari ateak zabalduko dizkien ikerlan honetaz zerbait adierazteko au... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010423 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mexiko da gaur egun «Latinoamerikan indarrez desagerrarazitakoen inguruan krisi sakonena» duen herrialdea. Hala ondorioztatu du Human Rights Watchek txosten batean, «milaka» izan daitezkeela Felipe Calderon presidenteak narkotrafikoari egindako gerrak utzi dituen desagertuak, eta 2006tik 2012ra kartelen kontra borrokat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010424 | BERRIA | Euskadi | noticias | AIZKORA. Igandean jokatuko dute Bigarren Mailako finala, Iurretako (Bizkaia) pilotalekuan, 12:00etan. Sei aizkolari ariko dira: Juan Joxe Lopez Azpilikueta, Arkaitz Jauregi, Luis Txapartegi, Jexux Mari Mujika, Aratz Mugertza eta Joxe Antonio Etxeberria. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010425 | BERRIA | Euskadi | noticias | EBk Junckerren aroan Amazoni eman zitzaion tratua zigortu du Zortzi urtez Amazon multinazionalari Luxenburgon zergak aurreztea ahalbidetu zion araua legez kanpokoa izan zen, Europako Batzordeko Lehia Agintaritzaren ustez. Hori dela eta, bidegabeki ordaindu gabe utzi zuena pagatu beharko du orain: 250 milioi euro inguru... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010426 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRRATIA. Gaztea irratiak hautatze proba antolatuko du hilaren 17tik apirilaren 6ra, esatariak aukeratzeko. Gutxienez 18 urte izateaz eta euskara menperatzeaz gain, audio bat eta eitb.com atariko eskaera inprimakia bidali beharko dute hautagaiek. Gazteako webgunean irakur daitezke hautaketa proban parte hartzeko argibid... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010427 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. Atsedenerako tarterik gabe, Leire Olaberria (omniumean), Tania Calvo (keirinean eta 500 metrokoan) eta Juan Peralta (abiaduran) gaur ere lehian ariko dira Pistako Munduko Kopako bigarren proban, Aguascalientesen (Mexiko). Horiekin batera, Unai Elorriagak ere scratch-a izango du gaur. Bihar amaituko da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010428 | BERRIA | Euskadi | noticias | ERREPIDEAK. Bi auto gidari hil dira bi istriputan, eta beste lagun bat larri zauritu da . Herenegun lau oinezko zauritu ziren, hiru autok harrapatuta; bi larri eta beste biak arin
Bi auto gidari hil dira bi istriputan, eta beste lagun bat larri Herenegun lau oinezko zauritu ziren, hiru autok harrapatuta; bi larri Azken... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010429 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken urteetan lanean aritu dira Akauzaztekoak euren izenarekin palindromoa osatzen duen Etzazuaka diskoa sortzen. Lau urte inguru egon da taldea ezkutatuta; iaz, taula gainera boskote moduan itzuli, eta Azkoitiko Matadeixen -euren sorlekuan- bi LPtan grabatutako hamabost kantu berrirekin dator. Post-rockean eta esperi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010430 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskara hutsezko literatura azoka. Larrabetzun, non bestela! Baina ez da ohiko azoka, ez baita alferrik Literatura Eskola sendoa sortu eta mamitu den herria. Ez da harritzekoa, beraz, euskarazko literatura argitaratzen duten argitaletxeek baiezko biribila eman izana. Berdin Ezari-ezarian, Literatura Eskola habiatik tok... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010431 | BERRIA | Euskadi | noticias | Segurtasun indarrek manifestariei tiro egin die Sanamein herrian -Dara hiritik gertu-, Associated Press agentziaren arabera. Lekukoek diote zortzi eta hogei lagun inguru hil direla. France Presseren arabera, hildakoak 17 dira. Dena dela, ez APk ez FPk ezin izan dute ziurtatu hildako kopurua. Dirudienez, manifestariek H... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010432 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilboko Arte Ederren Museoak Zuloagaren lau obra berritu ditu Bilboko Arte Ederren Museoak Ignacio Zuloagaren lau mihise zaharberritu ditu, Zumaiako (Gipuzkoa) Zuloaga museoarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Zuloagak (Eibar, Gipuzkoa, 1870-Madril, 1945) Eibarko Arrateko Ama Birjinaren santutegiko err... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010433 | BERRIA | Euskadi | noticias | Valverderen hamabi amodio istorioak. 'Hamabi amodio kanta' Charles Bordesek XIX. mendean egindako bilduma arramoldatu du Valverdek
'Hamabi amodio kanta' Charles Bordesek XIX. mendean egindako bilduma Antton Valverdek beti piano baten aurrean kantatzen omen du. Ez oraingoan. Maitemindu baita. Gizon batez. Ez. Gizon bate... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.