id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0010234 | BERRIA | Euskadi | noticias | IGERIKETA. Richard Oribe igerilari paralinpiarrak urrezko domina irabazi zuen atzo Rio de Janeiron (Brasil), igerileku laburreko Munduko Txapelketako 4x50 metroko txandakakoan. Oribek, Chano Rodriguez galiziarrak eta Ricardo Ten eta Dani Vidal kataluniarrek osatutako laukoteak 2.21,35ko denbora egin zuen, eta minutu ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010235 | BERRIA | Euskadi | noticias | ENERGIA. EUROPEAN FUTURE ENERGY JARDUNALDIAK. Energia berriztagarriak garatzeko «ausardia» eskatu diete politikariei. Nazioarteko ehunka aditu bildu dira BECen, etorkizuneko energia ereduari eta berriztagarrien rolari buruz eztabaidatzeko Energia berriztagarriak ahalik eta azkarren garatu beharra nabarmendu dute. Barba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010236 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ikasgai berriak, zahar . Euskal Curriculuma, hizkuntz ereduak eta lan gatazkak dira ikasturte honetan gainditu beharreko ikasgaietako batzuk.
Euskal Curriculuma, hizkuntz ereduak eta lan gatazkak dira ikasturte B2007-2008 ikasturtea aurrekoa amaitu bezala hasi da Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban: giro nahasian. Ekainean ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010237 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hernaniko herritarrek badakigu zer den Atez Atekoa dela-eta sekulako eraso politiko eta mediatoak jasan behar izatea. Horregatik, ez gaitu harritu Oñatiko hainbat herritarrek sinatutako gutuna irakurtzea. Erantzuna merezi dutela uste dut:
Lehenengoa zilegitasunarena da. Gutun horretan, maila berean jartzen dira 2007an ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010238 | BERRIA | Euskadi | noticias | REALA. Asier Illarramendik ez du jokatuko bihar Athleticen aurkako derbia. Espainiako Kirol Diziplina Batzordeak atzera bota du betetzeko falta zitzaion partida bateko zigorra behin-behinean bertan behera uzteko Realak eginiko eskaera. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010239 | BERRIA | Euskadi | noticias | Burlatako Navarra Sumak ez du nahi Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ekitaldirik
«Ezin dugu babestu beren ibilbidea ETAren kausaren aldekotasunez markatua duten pailazo batzuk kontratatzea, eta zeinaren parte diren terrorismoa kondenatzen ez duten pertsonak». Horixe adierazi du Burlatako Navarra Sumak (Nafarroa) Pirrit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010240 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lo dago, edo gertu. Lehen elur jasekin hala egin ohi du, eta hilabetez egoten da. Baina denbora horretan irauteko janaria behar du. Nagusiki landare eta barazki jalea da (%90), baina neguari aurre egiteko beharrezkoak ditu haragi proteinak, eta bere ibileretan maiz aritzen da animalien ehizan. Eta ez basatiak soilik. A... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010241 | BERRIA | Euskadi | noticias | Badakit Kukullaga Goikoan bizi den bikoteak prestamoa eskatu zuenean hala behar zuelako egingo zuela. Pentsatzen dut erabakia haiena izango zela, ez beste inorena. Hala ere, Berangoko baserriari buruzko notiziak irakurtzen ditudanean zerbait lehertzen zait urdailean. Traktoreak eta jendea ikusi dut baserriko atarian at... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010242 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAJko, EH Bilduko eta PSE-EEko hautagaiak Araban izan dira gaur arratsaldean, Eusko Legebiltzarrerako botoa eskatzen. Ez dute bat egin, ordea, udalerria aukeratzerako garaian: jeltzaleak Gasteizen egin dute eguneko ekitaldi nagusia; koalizio subiranistako kideek, Agurainen; eta PSE-EEk Iruña Oka hautatu du. Ondorengoak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010243 | BERRIA | Euskadi | noticias | Barcinaren tartakadengatik auzipetutakoek diote "neurriz kanpokoak" direla zigor eskaerak
Lau auzipetuen arabera, "gehiegizkoak dira" haien aurkako zigor eskaerak. "Erabat neurrigabeak" dira, gaur Iruñean egindako agerraldian azaldu dutenez.
2011ko urrian Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari hainbat tarta bota izan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010244 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezker abertzaleak estrategia aldatu zuenetik galdera bat nagusitu da independentisten artean: hasierako intuizio eta urratsetatik harago, zer da gaur eta hemen estrategia independentista eta emantzipatzaile eraginkor bat? Galderari erantzuteko eztabaida ugari egon dira azken hamarkadan, ziklo berriari egokitutako parad... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010245 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Gobernuak dio ez duela aldatuko "politika antiterrorista" Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak adierazi du euren exekutiboak "ETAren aurkako borrokan irmo" jarraitzen duela, eta bart gaueko polizi operazioa jarri du horren adibide modura. "Segurtasun indarrak ez daude prest legezko e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010246 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hezkuntza sailburuen batzarra egiteko eskatu du EAJk, LOMCE eztabaidatzeko MADRIL. LOMCEren aplikazioa eztabaidatzeko, Hezkuntza sailburuen batzarra egiteko eskatu dio EAJk Espainiako Gobernuari. Maiatzaren 24ko hauteskundeen ondoren hainbat erkidegotan beste alderdi batzuk daude gobernuan, Aitor Esteban diputatuak aza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010247 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua eta meniskoa bigarrenez hautsi ondoren, atzo operatu zuten Charles Ramsdell, eta ez zen arazorik izan. Espero bezala joan zen guztia, eta, orain, sei hilabete inguru beharko ditu berrindartzeko. Ramsdelli denboraldi amaieran amaituko zaio lan hitzarmena Gipuzkoa ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010248 | BERRIA | Euskadi | noticias | Salbuespen egoeretan insomnioa areagotzen dela ohartarazi du Rafael Tellez medikuak. Pantaila bati begira egoteak eta ordutegi zehatzik ez izateak lo egiteko arazoak handitzen dituzte.
Berrogeialdiak lo egiteko arazoak nabarmendu ditzakeela ohartarazi du Rafael Tellez medikuak (Iruñea, 1966). Zorrozaurreko IMQren egoit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010249 | BERRIA | Euskadi | noticias | Z eus Xenios deitutako operazioan, Greziako Poliziak 6.000 etorkin atxilotu zituen lehengo asteburuan. Zeus Xenios gonbidatuen jainko greziarra da, arrotz bati injustizia bat egin dionaz mendekatzeko prest dagoena. Hain zuzen, kontrako neurriak bultzatu ditu Greziako Gobernuak. Herrialdetik kanporatu nahi ditu paperik ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010250 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jakin-mina Parisen, Jon Anzari buruz. Duela zortzi hilabete, Non da Jon? kolektiboa Jon Anza militante abertzalearen desagerpena argitu nahian ari da. Hiru egunez, Parisen izan da ordezkaritza bat, desagerpenaren berri emateko.
Duela zortzi hilabete, Non da Jon? kolektiboa Jon Anza militante abertzalearen desagerpena a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010251 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sarkozy: «Frantzia eta Espainiaren artean batasun osoa dago ETAren aurka»
Sarkozy: «Frantzia eta Espainiaren artean batasun osoa dago ETAren «ETAren aurkako borrokan erabateko batasuna dago Frantzia eta Espainiaren artean». Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak berretsi du bi gobernuak elkarlanean arituko direla ETAr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010252 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hego Euskal Herrian 1.213 eurora igo da batez besteko pentsioa Hilabetetik hilabetera handitzen jarraitzen du pentsiodun kopuruak. Urtarriletik uztailaren 1era bitartean, Hego Euskal Herriko 4.030 pentsiodun gehiago daude Gizarte Segurantzan, denera 696.129. Pentsiodun kopuruak gora egin ahala, batez besteko pentsioa e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010253 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elezkano II.ak hiru edo lau aste egingo ditu jokatu gabe PILOTA. Danel Elezkanok eskuin orkatilako lotailu bat hautsi du, eta, ondorioz, Erik Jakak ordezkatuko du igandean, Logroñon. Aurrelariari atzo egin zioten erresonantzia magnetikoa, eta, Aspeko medikuaren iritziz, hiru edo lau aste beharko ditu berriz ere jokatu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010254 | BERRIA | Euskadi | noticias | Los Planetas, Wolf Alice, Mala Rodriguez eta Belako, MTV galaren atarian MUSIKA. MTVk banatzen dituen EMA sarien gala Barakaldoko BECen egingo dute, azaroaren 4an. Aurreko egunetan, urriaren 29tik azaroaren 3ra, doako hamazazpi kontzertu egingo dituzte Bilbon, Barakaldon, Getxon eta Durangon. Horietan, besteak beste, L... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010255 | BERRIA | Euskadi | noticias | Negar egiten dut, ez dakit zergatik, erotu egingo naiz. Hasten naiz irakurtzen eta ezin dut, burua joan egiten zait, irreala da dena, zer egiten dut nik hemen arte garaikideari buruzko liburu bat irakurtzen, Japonian alarma egoera ezarri dute bigarren oldeagatik, hildakoen kopurua goraka doa Euskal Herrian, kanta dezag... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010256 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espero gabeko zerbait aurpegiratu dit bikotekideak. Azkenaldian, Kataluniako erreferendumekoa hasi baino egun batzuk lehenagotik, Espainiako Gobernuak hura saihestu nahian epaitegietara jo zuenetik gutxienez, ez dugula larrurik jotzen. Ez nintzen ohartua, baina kalkulu azkar bat eginda, arrazoia eman behar izan nion. S... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010257 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egungo ugaztun gehienengan, gizakiongan barne, aitarengandik jasotako sexu kromosomak erabakitzen du ondorengoaren sexu biologikoa: X kromosoma jasotzen dutenak eme bilakatzen dira; eta Y jasotzen dutenak, aldiz, ar. Hala, guztiok jasotzen dugunez X kromosoma amarengandik, emeak XX dira eta arrak XY.
Gaur egun, Y kromo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010258 | BERRIA | Euskadi | noticias | Telebista Jaialdia izan da Gasteizen. Haren berri zehatza izan dut Twitterren jarraitzen dudan telebistako telesailen kritikari baten eskutik (daitort: ez naizenez nire ingurukoen mailara iristen, oro har, baina bereziki telesailak ikusteko erritmoari dagokionez, solasaldietan eguneratua izateko modua horrela aurkitu d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010259 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alemaniak ofizialki aitortu du armadak Namibian egin zuena genozidioa izan zela Alemaniako Gobernuak lehen aldiz aitortu du ofizialki herero eta nama etniak suntsitu zituela XX. mendearen hasieran, Namibian. Zehazki, Heiko Maas Atzerri ministroak «genozidio» hitza erabili du auziaz aritzean, eta jakinarazi du barkamena... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010260 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ehun-ek euskal errepublika aldarrikatu du «osasungintza publikoa bermatzeko»
DONOSTIA. Ehun mugimenduko kideek elkarretaratzea egin zuten atzo goizean, 12:00etan, Donostiako Gros auzoko anbulatorioan. Euskal Herriko osasungintza publikoa bermatzeko euskal errepublika eraikitzea «beharrezkoa» dela aldarrikatu zuten. «Ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010261 | BERRIA | Euskadi | noticias | Milaka eta milaka emakume aterako dira bihar kalera, mundu zabalean, martxoaren 8an, berdintasuna aldarrikatzera, bizitzak erdigunean jarri behar direla ozen esatera. Beste emakume asko, baina, ezin izango dira, egun horretan ere, kalera atera. Ikusezinak diren emakumeak dira, mundu paralelo batean bizi direnak, bizitz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010262 | BERRIA | Euskadi | noticias | UDAN BAI. PORRONTXOAK. Musika eta kirola nagusi . Musika nonahi, txapelketa ugari eta haurrentzako ekitaldiak egongo dira Elkartasun Egunean
Musika nonahi, txapelketa ugari eta haurrentzako ekitaldiak egongo dira Azken txanpara iristen ari dira Egiako Porrontxo jaiak (Donostia), bihar bukatuko baitira. Hala ere, oraind... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010263 | BERRIA | Euskadi | noticias | Distirarik gabeko txapelduna. BrawnGP taldeko gidari batek, Buttonek edo Barrichellok irabaziko du aurten Munduko 1 Formula Txapelketa
BrawnGP taldeko gidari batek, Buttonek edo Barrichellok irabaziko du Munduko 1 Formula Txapelketa ia erabakita dago, nahiz eta sasoia amaitzeko hiru lasterketa falta. Sebastian Vettel e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010264 | BERRIA | Euskadi | noticias | Martinez eta Fernandez finaletik kanpo gelditu dira Iker Martinez (Hondarribia, 1977) eta Xabi Fernandezek (Ibarra, 1976) ezin izan dute belako 49er mailako finalerako sailkatu eta, horrenbestez, bukatu dute aurtengo Olinpiar Jokoetako ibilia. Hamabigarren bukatu dute sailkapen orokorrean, 146 punturekin. Lehen hamarra... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010265 | BERRIA | Euskadi | noticias | EBZk %1ean utzi ditu interes tasak, eta ez ditu aldatuko hurrengo hiletan. Maileguan emandako dirua enpresei eta herritarrei helarazteko eskatu die bankuei Jean Claude Trichetek
ABADIÑO. Eztia, euskal baserriko arrautza, Tolosako babarruna, Gernikako indaba eta libre hazitako txerria behar dituzte batez ere Eusko Label... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010266 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizi osorako inhabilitazioa ezarri diote Musharrafi ISLAMABAD. Peshawar (Pakistan) hiriko Auzitegi Nagusiak bizi osorako inhabilitazio politikoa ezarri dio Pervez Musharraf jeneral ohiari, bere agintaldian konstituzioa urratu izana leporatuta. Jeneralak «legez kanpoko larrialdi egoera ezarri zuela» gaineratu du epailea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010267 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAEko Aldizkari Ofizialak irailaren 25eko hauteskundeetarako behin betiko zerrendak argitaratu ditu. Denera 37 zerrenda ageri dira aldizkarian; 12 hautagaitza Araban, 14 Bizkaian, eta 11 Gipuzkoan. Bederatzi alderdi edo koaliziok hiru lurraldeetan zerrenda bana aurkeztu dute: EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek, PSE-... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010268 | BERRIA | Euskadi | noticias | arrera apalarekin eta kanta onekin, zuzenean sartzen da bihotzean Izaki Gardenak taldearen musika. Gaur, gainera, are zuzenago heldu ahalko da, hurbileko kontzertua emango baitute. Zarauzko (Gipuzkoa) Garoa liburu dendako Paperezko Kontzertuak sailean arituko dira Jon Basaguren, Libe Garcia de Kortazar eta lagunak. Aur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010269 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mercedesek ekainera arte luzatu nahi du aldi baterako erregulazioa GASTEIZ. Gasteizko Mercedes Benzeko zuzendaritzak enplegua aldi baterako erregulatzeko beste espediente bat aurkeztu die sindikatuei. Bere asmoa da ekainera arte luzatzea eta denbora horretan langile bakoitza gehienez 30 egunez egotea neurri horren pean... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010270 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maputxeak: Txilek zigortutako borroka. Pinocheten diktaduran hasi ziren maputxeak borrokan, eta ondorengo gobernuekin ere hala jarraitzen dute, errepresioa amaitu eta beren lurrak berreskuratzeko.
Pinocheten diktaduran hasi ziren maputxeak borrokan, eta ondorengo gobernuekin ere hala jarraitzen dute, errepresioa amaitu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010271 | BERRIA | Euskadi | noticias | HIRU JAKITUN OSOREN IRITZIA. «Erakundeei gauza asko esan behar zaizkie, baina ez soilik arinkeriatik». JESUS ALTUNA. antropologoa
«Erakundeei gauza asko esan behar zaizkie, baina ez soilik Jakiundek «lan handia» du egiteko, Jesus Altunaren iritziz. «Diziplina ezberdin askotatik gatoz, eta halako egitura orokor oso bat ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010272 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. Frantziako ganbera orkestra da Ensemble Matheus. Donostiako Kursaalean ariko da gaur. Haendel, Vivaldi eta Telemann konpositoreen obrak joko ditu, besteak beste, Jean-Christophe Spinosi italiarraren zuzendaritzapean. Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta Sonia Prina kontralto italiarra ariko da bakarlari modura. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010273 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maulerekin zazpi dira elkargo bakarraren alde egin duten herriak Handituz doa Ipar Euskal Herriko elkargo bakarraren alde egin duten herrrien zerrenda. Baiezkoa ematen azkena Maule izan da. Aldeko hamabost boto, kontrako bost eta hiru abstentzio jaso zituen proposamenak. Hala, azken horrekin, 81.456 biztanle ordezkatze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010274 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gelen alokairuaren berri izateko bidea eskatu dute GASTEIZ. EH Bilduk legez besteko proposamen bat egin zuen atzo Eusko Legebiltzarrean, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko zenbait lege erreformatu ditzala Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako etxeetako gelen alokairuaren berri izateko.
Etxe osoen alokairuen datuak eskura daude, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010275 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hiru izen berrik luzatu zuten atzo Nobel saria lortu duten ikertzaileen zerrenda; Kimikako saria jasoko dute Jacques Dubochetek, Joachim Frankek eta Richard Hendersonek. Hirurek kriomikroskopia elektronikoa garatzeko egindako aurrera urratsak aintzat hartu ditu epaimahaiak; horiei esker biomolekulen irudi aski doiak lo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010276 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIAKO NAZIOARTEKO 54. ZINEMALDIA. BEGIAK ZABALIK. Deabruak eraman ditzala Herenegun Bahman Gobadi zuzendari irandarrak bere herriko emakumeek ezin dutela diskorik grabatu azaldu zuenean, denoi kuzkurtu zitzaigun bihotza. Ezin sinistu kantatzea galaraztea bezalako krudelkeriarik inon gerta zitekeenik. Aldiz, New Yo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010277 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez dut gogoan zehazki. Hiru bertso izango ziren. Hartara ohituak gaudelako eta hirukoa beti delako sekuentzia bat zuzeneko emanaldietan funtzionatzen duena, igortzailearentzat zein jasotzailearentzat, bi gutxitxo eta lau gehitxo.
Hemezortzi urte joan dira, eta tximista-gau malapartatu batek ostu zidan informazioaren ar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010278 | BERRIA | Euskadi | noticias | Malagan (Espainia) erabakiko da, hurrengo ostegunean, Gescrap Bizkaia Euroligako final-laurdenetarako sailkatuko den edo ez. Real Madrilen eta Unicajaren sasoia ikusita, zaila zirudien Malagako taldeak Madrilgoari irabaztea, eta hala izan zen, Real Madril 86-65 nagusitu baitzen atzo. Pablo Lasoren taldeak, halere, sufr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010279 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Hiruka', 'Anboto' eta 'Baleike' eta Labrit garaile Tokikom sarietan Euskarazko tokiko komunikabideen artean, edukirik onena Anboto astekariaren Martxoak 31 monografikoari eman diote. Beste bi lan ere nabamendu ditu epaimahaiak: Geuria hilabetekariaren Trena gertu dugunean erreportajea eta Karkara hamaboskariaren Hura ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010280 | BERRIA | Euskadi | noticias | KAMPALA. Ebolaren oldarraldi bat izan dute Ugandako Mubende eskualdean (mendebaldea). Agintarien arabera, zazpi kasu atzeman dituzte, eta pertsona bat hil da. Herritarrei eskatu diete berehalako neurriak hartzeko. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010281 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Modernitateranzko bidea: Espainiar pintura XIX. eta XX. Gerstenmaier bilduman' Non: Vital Kutxaren aretoan. Noiz arte: Ekainaren 1a arte.
Margogintza da Hans Rudolf Gerstenmaier bildumazale alemaniarraren pasio handiena. Aurretiazko plan barik eta lanen kotizazioan pentsatu beharrean, edertasunaren bila hasi zen bildu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010282 | BERRIA | Euskadi | noticias | Musika taldea izan aurretik, lagun taldea zen laukotea. Marek Barath eslovakiarrak gitarra akustikoa eta pianoa jotzen du; Michal Kapoun txekiarrak gitarra elektrikoa eta koroak egiten ditu; Carmelo Garcia eibartarrak baxua jotzen du, eta Beñat Rodriguezek, bateria. Hala ere, batzuetan, bikotea osatu, eta kontzertu aku... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010283 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mubil sortu dute, Gipuzkoa elektromugikortasunaren erreferente bihurtzeko Aurkezpenaren eszenografiak erakusten du Mubil zentroa sortzearen atzean dagoen anbizioa. Gipuzkoa elektromugikortasunaren nazioarteko erreferente industrial bihurtu nahi dute lurraldeko erakunde publikoek eta sektoreak Mubil zentroaren bitartez,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010284 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eurogunean 760.000 milioi euro daude zalantzazko maileguetan Bankuak hobeto daude azken ureetan beren sisteman garbiketa lan handia egin ondoren, baina ez da nahikoa. EBZ Europako Banku Zentralak abisu argia eman die Euroguneko finantza entitateei: zalantzazko maileguen garbiketa gehiago egin behar da, oraindik "arazo ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010285 | BERRIA | Euskadi | noticias | Antsoainen abortuak eragotzi nahian dabilen taldea ez du ikertuko gobernuak «Nik dakidala, ez dute harririk botatzen, ez dute iraintzen... eta otoitz egiten dute. Dena bere neurrian hartu behar da». PPko parlamentari Eloy Villanuevak garrantzia kendu nahi izan zion atzo, Nafarroako Parlamentuan, Antsoainen asteartero -... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010286 | BERRIA | Euskadi | noticias | Genetikaren arloko aurrerapenek neuronak nahieran «piztu» edo «itzaltzeko» bidea ireki dute. Prozesua abiatzeko, birus bat txertatzen da garunean. Birusak aurretik zehaztutako gene zehatzei baino ez die eragiten, eta horrela aukeratu ahal dira neurona zehatzak. Horra hainbat teknika, labur-labur esplikatuta:
Argia erab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010287 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehen ministroaren koalizioak irabazi ditu bozak, gehiengo osoz Alde handiarekin lortu du garaipena Sheij Hasina lehen ministroaren aldeko koalizioak, Bangladeshko hauteskundeetan: 298 aulkitatik, Awani Ligak eta beste zenbait taldek osatzen duten Koalizio Handiak eskuratu ditu 287. Indarkeria giroan iritsi dira, eta h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010288 | BERRIA | Euskadi | noticias | Greba egiten ari ez diren gasolindegietan, pikete informatiboen lan handiagoa ELA, LAB, UGT, CCOO eta USO sindikatuek deituta, Bizkaiko gasolindegietan greba mugagabea egiten ari dira, baina ez guztietan, eta ELAk jakinarazi du lanuztea jarraitzen ari ez diren zerbitzuguneetan pikete informatiboen lan handiagoa egingo ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010289 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europako Batasuneko ohiko banaketa hankaz gora jarri du gasaren eskasiak. Euroaren krisiarekin eta koronabirusarekin laguntza eskatu zuten hegoaldeko herrialdeen txanda da orain « nein » esateko, ez dutela beraiek ordaindu nahi iparraldekoek energia estrategian egindako akatsak. Gaur bilduko dira EBko gobernuburuak, de... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010290 | BERRIA | Euskadi | noticias | Droga kontsumoa eta haren arriskuak murrizteko kanpainek polemika piztu izan dute hainbatetan. Mezua helarazteko moduek, proposatutako neurrien inpaktuak edota talde batzuenganako eraginek ekarri dute kanpainak eztabaidagai bihurtzea. Bilboko Udalak informazio pertsonalizatuko guneen kanpainaren barruan banatutako mate... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010291 | BERRIA | Euskadi | noticias | CAFek parte hartuko du Ingalaterrako AHT bat hornitzeko lehiaketan CAFek gaur jaso du HS2 abiadura handiko trenbiderako trenak hornitzeko gonbidapena. HS2 trenbideak Ingalaterrako hiri nagusiak elkartuko ditu. Lehen fase batean Londres eta Birmingham lotu nahi dituzte (2026rako), eta bigarren batean Birminghametik bi a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010292 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Paperak euskarari eta tokikotasunari zilegitasuna ematen dio»
Euskararen erabilpena bultzatzeko xedez, Aiaraldea Komunikazio Leihoak paperezko hamabostekaria abiatu du eskualdean.
Euskarak espazio berri bat bete du Aiaraldea Arabako eskualdean. Ostegunetik, tokiko albisteen berri ematen duen hamabostekaria irakur dait... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010293 | BERRIA | Euskadi | noticias | Olio onak duen lurruna txarra ote da? Orduan, zertako aldatu, ezkutatu, bestelakotu behar diogu berez duen aroma? Hori ez al da olio onaren ezaugarri nagusietako bat galtzen uztea? Zergatik ez berezkoa duen lurrina indartzea, bizitzea? Olioak olio usaina ez badu...
Tira, tira. Galdera gehiegi, artikulua hasteko. Goazen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010294 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kataluniako bikote bat hil da errepide istripu batean TUTERA. Senar-emazte batzuk hil dira, A-68 errepidean istripu bat edukita, Tuteran (Nafarroa). Autoa bidetik atera zen, eta zubi baten zutabea jo zuen. Goizeko hamarrak laurden gutxi aldera jazo zen ezbeharra, atzo. Gizona, 76 urtekoa, bertan hil zen; emaztea, 75 ur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010295 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pablo Larretak olatuetatik urrun egiten ditu surf oholak. Itsasotik lerro zuzenean 70 kilometrora, Ezkirotzen (Nafarroa) dauka Lamoona surf denda eta lantegia. Indurainen lurraldean surf oholak, eta surfaren herrian bizikletak. Izan ere, Miarritzeko (Lapurdi) Pragma lantegian egiten dituzte hidrogenozko erregai pila da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010296 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hiru egunetik behin ekologista bat hiltzen dute Latinoamerikan «Gune arriskutsua» da Latinoamerika lurraren babesaren aldeko ekintzaileentzat. Urte hasieratik, gutxienez hemeretzi lagun hil dituzte ingurumena eta giza eskubideak babesteagatik; «egoera lazgarria» dela salatu zuen joan den hilabetean IACHR Giza Eskubidee... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010297 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaurkoan hona dakarkizuedan upategian ardo ederrak egiten dira, bikainak.
Batzuetan, baina, ardoarekin zerikusi zuzena ez duten xehetasun edo kontu batzuengatik ekartzen ditut hona upategiok. Kontu bitxiak eta interesgarriak izaten dira, edo hala iruditzen zait niri, gutxienez.
Bodegas Enguera, Engueran, Valentzian (He... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010298 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egurrezko zilindro bat da, baina jostorratza balitz bezala ere irudika daiteke Korrikaren lekukoa, hari ikusezin batekin zeharkatzen dituen herriak josten dituena. Korrikaren elementu sinboliko nagusietakoa da. Milaka herritarrek eskutik eskura emanez, Euskal Herriko zazpi lurraldeak igarotzen ditu, eta euskararen alde... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010299 | BERRIA | Euskadi | noticias | Asteazken gauean estreinatu zuten ETB1eko reality berria: Arimaren margolariak . Margotzearen artearen gaineko saioa da, non zortzi lagun lehiatzen diren «Euskal Herriko» (Iparraldekorik ez zen) margolari onena izateko. Ordubeteko iraupena du eta Jorge Malkorra artista eta psikologoak aurkezten du. Hark jartzen du saio... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010300 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. Leire Ferrok Jon Maia dantzari eta Kukai konpainiako zuzendaria elkarrizketatuko du gaur Hamaika telebistako Hurbilean saioan, 21:30ean. Zazpi aldiz irabazi zuen Maiak Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketa. Dantza irakaslea eta koreografoa ere bada, eta Oskara ikuskizun berria estreinatuko du bihar, Donosti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010301 | BERRIA | Euskadi | noticias | Goirizelaia: "Daukagun egitura ez da egokiena etorkizuneko erronkei hobeto erantzuteko"
Euskadi Irratian egindako adierazpenetan esan du oraingo berrantolaketaren bidez ez dutela graduetan aldaketarik proposatzen; hala ere, gradu eta graduondokoak "etengabe" ari dira aztertzen. "Gure eskaintzan etorkizun hurbilean alda... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010302 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irene Paredesen Bartzelona, Txapeldunen Ligako garaile Futbolak hainbeste zale izateko arrazoietako bat ustekabeak ematen dituela da. Kasu honetan ez da ustekabea Bartzelonak Txapeldunen Liga irabaztea, Europako talde indartsuenetako bat baita, eta izarrez betetako multzo du. Baina bai, egin duen modua. Izan ere, atsed... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010303 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kereilaren Aldeko Euskal Plataformak jasoko du aurten Rene Cassin saria «Plataformaren inguruan antolatuta dauden euskal biktima guztiei aitortza morala» egin nahi die Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Zuzendaritzak, 2015eko Rene Cassin giza eskubideen saria emanez. Frankismoaren aurkako Kereilaren Aldeko Eu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010304 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Eskubideen murrizketa» salatu dute Gureak enpresako Arabako adarrean GASTEIZ. ELA, ESK, UGT eta LAB sindikatuak deituta, Gureak-eko langileak Arabako Aldundiaren aurrean batu ziren atzo, erakundeari eskatzeko kontrola ditzala enpresari ematen dizkion laguntzak. 300 langile aritzen dira Gureak-en Arabako adarrean, eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010305 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Juanma Bajo Ulloa. Aktoreak: Karra Elejalde, Manuel Manquiña, Arturo Valls, Maria Leon, Rosa Maria Sarda, Charo Lopez, Albert Pla, Pilar Bardem. Iraupena: 116 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2015.
Langabezian dauden ustezko bi detektibe zelebre dira Jose Mari eta Primitivo. Espainiare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010306 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoa Basketek arnasa hartzea du gaur jokoan, etxean, Teneriferen aurka SASKIBALOIA. Gipuzkoa Basketek partida oso garrantzitsua du gaur, etxean, Teneriferen aurka (12:00). Donostiako taldea Manresa azken aurreko sailkatuarekin berdinduta dago, eta liga bukaerako bere egutegi makurrari erreparatuta, gaurkoa du garai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010307 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jakin-minak erakarritako oporraldiak. Pedro Casas, Pere Cardus eta Marco Santopadre. Espainia, Katalunia eta Italia. Oporrak, aitzakia eta Euskal Herria. Egun batzuk igaro dituzte bake prozesuaren egoeraz gehiago jakiteko
Pedro Casas, Pere Cardus eta Marco Santopadre. Espainia, Katalunia eta Italia. Oporrak, aitzakia e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010308 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berreziketa, lana dela medio . Horixe da Txinako justizia sistemaren leloa, eta, lelo horren itzalpean, presoen lan behartua erabiltzen da. Laogai deitzen zaien berreziketa eremuetan. Hala salatu izan dute bertako eta atzerriko giza eskubideen aldeko erakundeek, sistema hori legeaz gaindiko eremuak zabaltzeko eta ekint... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010309 | BERRIA | Euskadi | noticias | AEMk manifestaziora deitu du apirilaren 2rako, Bilboko Amnistia Egunerako BILBO. AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Amnistia Eguna antolatu du apirilaren 2rako, Bilbon. Besteak beste, hitzaldi bat, bideo emanaldi bat, ekitaldi politiko bat eta hainbat kontzertu antolatu dituzte Errekaldeko Et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010310 | BERRIA | Euskadi | noticias | Marka onenak. Maratoi erdian, 1.06.57; eta maratoian, 2.18.09.
Lorpen nagusiak. 2017an, 35. Londresko maratoian, 29. Berlingo maratoian, hirugarren Behobia-Donostian eta lehena Oñatiko nazioarteko lasterketan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010311 | BERRIA | Euskadi | noticias | Protesta egin dute Beasainen, emakume batek salatutako erasoa gaitzesteko BEASAIN. Bikotekideak eraso egin diola salatu du Beasaingo (Gipuzkoa) emakume batek, eta elkarretaratzea egin zuten atzo herrian, udalak deituta. Emakumea osasun zerbitzuan artatu behar izan zuten. Bikotekidea atxilotu egin du Ertzaintzak, eta ur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010312 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilboko konpartsek omenaldia egin diote ikurrinari Arriaga plazan. Aurreskua dantzatuz egin diote gorazarre. Omenaldia bukatu bezain laster, jaia eta aldarrikapena uztartu dituen olatu berdeak Areatzako eta Zazpi kaleetako bazterrak buzti ditu. Arriagara bildutako jendeak bat egin du Independentista Sareak deitu duen k... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010313 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bake prozesu bat abiatzeko «aukera historikoa» dago. Duela sei hilabete, Batasunak Anoetako ekarpena aurkeztu zuenean zirriborro bat zena begi bistakoa da orain eragile guztientzat. Horretan denok ados daude, baita PP ere (aitortu ez arren). Izan ere, PPren ahalegina ikustea besterik ez dago konturatzeko benetako auker... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010314 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azaroaren 27an ez, abenduaren 4an jokatuko dute Juan Martinez de Irujok eta Aimar Olaizolak Lau t'erdiko Txapelketako finala, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Atzo arratsaldean egin zuen ofizial Enpresen Ligak (EPEL) finala astebete atzeratuko dela, elkarte horretako epaile bakarrak Goizuetako aurrelariak ordu batzuk lehe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010315 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Eskizofreniaren alde ona bilatu nahi nuen, neure burua zulotik atera eta kontatzeko»
Vicente Rubio (Alacant, Herrialde Katalanak, 1971) ikus-entzunekoen sortzailea da. Eskizofreniaren putzuan nola hondoratu zen eta hortik nola atera zen kontatzen du, lehen pertsonan, Solo dokumentalean. Lana erakutsi eta solasaldia eg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010316 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ipar Koreak gerra misil bat jaurti du, azkena bota eta 70 egunera SEUL. Programa nuklear bat garatzen ari da Ipar Korea, eta atzo gerra misil bat jaurti zuen, azkena bota eta 70 egun geroago. Hori jakinarazi zuten Hego Koreako eta AEBetako agintariek. Edizio hau ixterakoan, bi herrialdeak aztertzen ari ziren zein norab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010317 | BERRIA | Euskadi | noticias | HONDAR ALEA. Urak beha daude. ANGELUKO IGERILEKUA. Lau hilabetez handitze lanak egin dituzte Angeluko igerilekuan; asteburu honetan urririk irekiko dute, berriz handitzeko 2006an
Angeluko igerilekua. Lau hilabetez handitze lanak egin dituzte Angeluko igerilekuan; asteburu honetan urririk irekiko dute, berriz handitzeko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010318 | BERRIA | Euskadi | noticias | Independentzia galdeketaren ondorengo lehen bozak egingo dituzte igandean Kaledonia Berrian. 2020ko erreferendumari begira, independentistek kongresuan gehiengoa lortzea dute helburu
Iazko azaroaren 4ko independentzia erreferendumean, Frantziaren parte izateko hautua gailendu zen (%56,7-43,3), baina independentismoak e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010319 | BERRIA | Euskadi | noticias | Amore eman du. Txirrindularitza uztea erabaki du Joseba Belokik, minduta, errepidean agurtzen utzi ez diotelako
Txirrindularitza uztea erabaki du Joseba Belokik, minduta, errepidean Joan egin dela esan liteke, baina joanarazi egin dutela esan behar da.
Utzi egin duela esan liteke, baina uztera behartu dutela esan behar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010320 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamar segalari ariko dira lehian etzi Gaintzan egingo den saioan Ainhoa Ansa, Marialuixa Gabirondo eta Ainhoa Mazkiaran lehiatuko dira emakumeetan eta Arkaitz Arteaga, Iker Garmendia edo Iker Zubeldia, Altzo, Bianda, Garikoitz Etxeberria, Andoni Zuriarrain edo Jokin Lau proba arin egingo dituzte, eta denbora eta txukun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010321 | BERRIA | Euskadi | noticias | Abbasen eta Netanyahuren arteko bilera ez da izan denen gustukoa. Hamahiru talde armatuk ohartarazi dute erasoak egingo dituztela bake prozesua geldiarazteko
Abbasen eta Netanyahuren arteko bilera ez da izan denen gustukoa Hamahiru talde armatuk ohartarazi dute erasoak egingo dituztela bake Mahmud Abbas PAN Palestinako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010322 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hautemangarria den unibertsoa da mafiarena, bereziki zineman zein telebistan sarritan ikusi dugulako mundu hori; Godfather, Gomorra, Goodfellas, Romanzo criminale ... guztiak izenburu zoragarriak diren arren, maisulanak batzuk, ia proposamen guztiek orban beltz berbera partekatzen dute: emakumearen irudia negargarria i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010323 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Trinko dugun komunitatea are gehiago zabaltzea da Topagunearen asmoa»
Azkeneko bi urteetan Mikel Irizarrek kargua bete eta gero, Euskaltzaleen Topagunearen urteko batzarrean izendatu dute Laka lehendakari. Topagunea «une onean» eta «indartsu» dagoela uste du.
Ogibidez abokatua da Elena Laka (Eibar, Gipuzkoa, 1966). Eu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010324 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urtea amaitzen doa, ateak itxi eta irekitzeko ordua da. Zerrendak eta dekalogoak maitatzen ditugu gizakiok. Hortxe ba etorkizun gertuko erronka teknosozialen zerrenda bat:
Klima aldaketa eta jasangarritasuna: klimaren krisia Lurreko bizitzaren mehatxu handienetako bat da, eta berehalako ekintza behar du berotegi-efektu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010325 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kutxaren bezeroen elkartea den Banatuz-en Kutxaren Batzar Nagusian gugan konfiantza ipini zutenak ordezkatzeko urratsa egin genuenetik, argi izan dugu gure helburu nagusietako bat Gizarte Ekintza eta bezeroak, bereziki premia gehien dutenak defendatzea zela.
Hamaika proposamen egin ditugu, baina zoritxarrez ez dugu zor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010326 | BERRIA | Euskadi | noticias | « La donna e movile qual piuma al vento ». Ezaguna da aria, ereserki bat kasik. Izan ere, 1851n estreinatu zutenetik etengabe jokatu dute mundu osoko operetan Giuseppe Verdi konpositorearen Rigoletto . Bilbon eskainiko dute orain. Leo Nucci baritonoa, Ismael Jordi tenorea eta Elena Mosuc sopranoa arituko dira, hurrenez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010327 | BERRIA | Euskadi | noticias | Antton Karrerak uste du Madrazok ez duela desleial jokatu hirukoarekin. Alderdikideak «programan jartzen duena jarraitu besterik» ez duela egin adierazi du Karrerak
Antton Karrerak uste du Madrazok ez duela desleial jokatu hirukoarekin Alderdikideak «programan jartzen duena jarraitu besterik» ez duela egin Ezker Batua-... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010328 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iazko urtearen hondarrean izan genuen euskal preso politikoen senide eta lagunek izandako azken istripuaren berri, 2017ko bederatzigarrena. Kasu hartan, Marta Igarriz presoaren senideek istripua izan zuten Castello I espetxetik itzultzean. 2018ko lehen hilabeteari agur esateko astirik gabe izan dugu urteko lehen istrip... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010329 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizarteko premiei erantzun nahi die Junts Pel Sik, independentzia oinarri Irailaren 27ko bozek independentziari buruzko iritzia adierazteko balioko dute, baina bozak dira finean, eta herritarrek jakin nahi dute zer egingo duen Kataluniako Parlamentuak 28tik aurrera. Junts Pel Si zerrenda subiranista nagusiari sarritan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010330 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hego Euskal Herriko udal hauteskundeetan, etorkin hauek dute sufragiorako eskubidea: Espainiako nazionalitatea dutenek, Europako Batasuneko herritarrek, eta Espainiarekin bozen inguruko aldebiko ituna duten estatuetatik iritsitakoek. Madrilek hamabi herrialderekin sinatu zituen hitzarmenok 2011n: Bolivia, Cabo Verde, T... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010331 | BERRIA | Euskadi | noticias | Rémi Bezançonen film ezagunaren izenburuak ( Le premier jour du reste de ta vie ) dio gaurkoa dela geratzen zaigun bizitzaren lehendabiziko eguna. Eta biharkoa ere halaxe izango da, geratzen zaigun bizitzaren egun lehenengoa. Eta etzikoa. Ez dakigu noiz arte. Beraz, eta begiratu batera behintzat, zer etekintsuagoa gaur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010332 | BERRIA | Euskadi | noticias | OSASUNA. Xavier Annunziata Osasunako jokalariak lehen taldearekin lehen gola sartu zuen asteartean, Almeriaren aurka, Espainiako Kopan. Golari garrantzia kendu zion, ordea, espainiarrak. «Taldeagatik harro sentitu nintzen. Irabaztea zen garrantzitsuena. Taldea ondo dago, eta goraka doa». | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010333 | BERRIA | Euskadi | noticias | Longinotto sarituko du Giza Eskubideen Zinema Jaialdiak Kim Longinotto dokumentalgilea saritu eta omenduko du Donostiako Giza Eskubideen Zinema Jaialdiak. Giza Eskubideen Saria emango diote apirilaren 9an, eta egun berean haren azken lana emango dute, Pink Saris , Sampat Pal ekintzaileari buruzkoa. Indiako iparraldean ... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.