id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0010634 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ez salatzearren emakumeak ergeltzat jotzen ez dituen diskurtsoa behar da». Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzat zaila izan ohi da erasotzailearen aurkako salaketa jartzea, eta, batzuetan, arriskutsua ere bai. Vazquezen ustez, prebentzioan dago giltza. NORMA VAZQUEZ. Psikologoa, genero indarkerian aditua.
Norma... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010635 | BERRIA | Euskadi | noticias | KOMUNIKAZIOA. «Nahi ditugun saioak sartzeko askatasun handiagoa dugu». Lehen Localia Gipuzkoa zena, Gipuzkoa Telebista da orain. Izen berria ezagutaraztea da erronka zuzendariaren hitzetan. MIKEL MARTINEZ. Gipuzkoa Telebistako zuzendaria
Lehen Localia Gipuzkoa zena, Gipuzkoa Telebista da orain. Izen berria «Nahi ditugu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010636 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kukai dantza konpainiak bi urte pasatxo daramatza Gelajauziak ikuskizuna taularatzen. Denbora horretan hainbat sari jaso ditu, baita publikoaren harrera beroa ere. Gaur, Legazpin eskainiko dute. Cesc Gelabert koreografoarekin landutako ikuskizuna da, eta Nestor Basterretxearen Akelarre obraren inguruan gauzatzen da. Ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010637 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jendetza biltzen da egunero indarkeria matxistaren aurkako arreta gunera. Erasoen aurrean jendeak erakutsitako jarrerarekin «hunkituta» daude hango arduradunak.
Ez dute oraindik leihatila zabaldu, eta, dagoeneko, berrogeita hamar bat laguneko ilara sortu da ingurumarian. «Zer saltzen dute hemen?», galdetu du aldameneti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010638 | BERRIA | Euskadi | noticias | ANDOAIN. Andoaingo Udalak (Gipuzkoa) 35. Rikardo Arregi kazetaritza sarirako deialdia egin du. Kazetaritza saria eta Komunikazio saria banatuko dituzte, eta lanak irailaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dira. 2022ko irailaren 16tik 2023ko irailaren 15era bitartean euskaraz sortu, ekoitzi edo zabaldutako lanak behark... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010639 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kataluniak subjektu politiko eta juridiko subirano izateko zilegitasun demokratikoa duela jaso eta onartu zuen legebiltzarrak burujabetzaren aldeko adierazpena, herenegun. Abiatu dute, beraz, 2014an burujabe izan nahi duten galdetzeko prozesua, eta orain datorrena Legebiltzarrean galdeketa legea onartzea izango da. Epe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010640 | BERRIA | Euskadi | noticias | Barraren atzean lanean dihardutenek ez dute arnasa hartzeko apenas tarterik ere. Goizeko ordu biak dira eta taberna gainezka dago Iruñeko Gazteluko plazan. Musikaren bolumenak ez duelako inolako hizketarako betarik ematen, edo, besterik gabe, jai-giroak horretara bultzatzen zaituelako, dantzan ari da jende guztia.
Tabe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010641 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUQDISHO. Somaliako armadak Al-Xabab talde islamistaren entrenamendurako base bat hartu du. Basea galtzea kolpe handia izan da Al-Qaedari lotutako taldearentzat, armadako iturriek diotenez. Herrialdearen zati handi bat dauka kontrolpean Al-Xababek. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010642 | BERRIA | Euskadi | noticias | Boluntariotza eta Elkarteentzako Agentziak oso modu berezian ospatu zuen atzo, Bilbon, Boluntarioen Nazioarteko Eguna. Zurekin bat!
lelopean, besarkada solidarioak banatu zituzten Kale Nagusian. Handik igaro ziren oinezkoek harriduraz hartu zuten ekimena, baina asko izan ziren ekimenarekin bat egin eta elkar besarkatze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010643 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. Garraio publikoz aldatzean egin beharreko ordainketa gehigarria kendu nahi duela adierazi du Elixabete Etxanobe EAJko Bizkaiko ahaldungai nagusiak Lemoan. Horrez gain, metroaren 5. linearen aldeko apustua berretsi du. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010644 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. Egungo txapeldunak, Itxakok, Alcobendasen aurka ekingo dio ABF ligari, irailaren 8-9ko asteburuan. Maila gorenera itzulita, Zuazok ere etxean jokatuko du lehen partida, Mar Alacanten aurka. Beste bi euskal taldeak, berriz, etxetik kanpo ariko dira. Bera Berak Porriñoren zelaian jokatuko du estreinako partid... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010645 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eskoziako justiziak eman dio lehen kolpea Johnsoni 'brexit'-era bidean Eskoziako Apelazio Auzitegiak, hango auzitegi gorenak, ebatzi du legez kontrakoa dela Erresuma Batuko parlamentuaren jarduna eteteko erabakia. Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroaren erabakia konstituzioaren aurkakoa dela adierazi dute epai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010646 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiak bozen legea aldatu nahi du EAEko hauteskundeetarako Indarrean dagoen Hauteskundeen Legea aldatzea aztertzen ari da Espainiako Gobernua. Legea aldatuta lortu nahi du «ETAren ondorioz Euskadi utzi zuten iheslariek Euskadin botoa emateko aukera izatea». Herritar horiek parte hartu ahal izango lukete Eusko Legebi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010647 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euroliga irabazitakoa da, eta hiru aldiz izan da txapeldunorde. Espainiako Liga bi aldiz irabazi du. Lorpen zerrenda handiena duen euskal entrenatzailea da. Emakumezkoetan lortu izanak, baina, bere ibilbidearen oihartzuna murriztu du.
Bihar hasiko da Euroliga, bere txapelketa kutuna, eta Iñiguezek jada ondo aztertuak d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010648 | BERRIA | Euskadi | noticias | M-9 HAUTESKUNDEAK. ESPAINIAKO GORTEETARAKO BOZAK. BOZ HUTSIK. Periklesen arrastoan
Grezia klasikoan, hasiera batean, demagogiaren kontzeptua ez zuen adiera gutxiesgarririk. Jendetzaren aurrean ongi moldatzen zen hizlaria zen demagogoa. Perikles, kasu. Baina dohaina izan zitekeen abileziaren arriskuaz ohartu ziren laste... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010649 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Salome' obra hilaren 17ra arte ikusi ahal izango da ANTZERKIA. Eduki duen arrakasta ikusita, Oscar Wilderen Salome antzezlanaren beste lau saio antolatu ditu Ortzai Zinema eta Antzerki Laborategiak, Gasteizko Harresiaren klasikoak ekitaldiaren barruan. Gaur zen azken emanaldia, baina hilaren 17a arte luzatu dute (biha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010650 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emakume bat hil da Iruñeko Txantrea auzoan, etxebizitzan sute bat piztuta IRUÑEA. Emakume bat hil zen herenegun gauean Iruñeko Txantrea auzoan, sute batean. 83 urte zituen hildako andreak, eta, gobernuak azaldu duenez, baliteke kea arnastu izanaren ondorioz zendu izana. Haren bikotekidea, 84 urteko gizona, zaurituta at... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010651 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atxilotu dute Abanton emaztea eta alaba hiltzea egotzi dioten gizonezkoa Ama-alaba batzuk hilda aurkitu dituzte Abanton (Bizkaia), eta Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Portugaleten (Bizkaia), hilketak egotzita. Emakume helduenaren senarra da atxiloturiko gizonezkoa. Bi emakumeak adinez nagusiak ziren.
Ertzaintzak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010652 | BERRIA | Euskadi | noticias | Esan bazuten esan zuten: «Planteatu beharko dugu euskaraz ez dakiten gonbidatuak ere ekartzea». Iban Garate mintzatu zen hala, Ai ,ama! saioko gonbidatuen endogamiaz galdegin ziotelarik elkarrizketa batean. Eta esan bazuten egin dute; ez genuen besterik behar, emandako hitza jaten euskalduna. Lehenengo aldiz, euskaraz ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010653 | BERRIA | Euskadi | noticias | HERRI GALDEKETA. ERREAKZIOAK. Eskaintza politikoa argitzeko eskatu dio Permachek Ibarretxeri. Herri galdeketaren azken helburua zein den jakin nahi du ezker abertzaleak
Eskaintza politikoa argitzeko eskatu dio Permachek Ibarretxeri Herri galdeketaren azken helburua zein den jakin nahi du ezker Juan Jose Ibarretxe Eusko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010654 | BERRIA | Euskadi | noticias | Greziaren premiazko diru beharrak EB osoko funtsak betetzeko eskatu du Bruselak Hirugarren erreskatea iritsi bitartean -iristen bada, noski-, Greziak Europako funtsen laguntza izango du egin behar dituen ordainketak egiteko. Erresuma Batuak eta eurotik kanpo dauden estatuen eragozpenak eragozpen, Europako Batzordeak of... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010655 | BERRIA | Euskadi | noticias | Herri Sanferminak: «Ez da izanen txosnarik, baina ez gara desagertuko»
«Enrique Maiak eta bere taldeak festaren erdigunetik bazterrera itzularazi nahi ditu Herri Sanferminak», salatu du Herri Sanferminak plataformak. Haren arabera, Iruñeko alkateak ez die baimenik eman txosnak alde zaharrean jartzeko. «Ikusezin» bihurt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010656 | BERRIA | Euskadi | noticias | Auzitegi Nazionalak ebatzi du Zulueta aske uztea 20.000 euroko bermea ordainduz gero
Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bitartekaritza taldearen aurkako operazioan atxilotu zuten Arantza Zulueta abokatua, 2014ko urtarrilean. Harrezkero espetxean izan da. Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3. Zigor Aretoak ebatzi du, orde... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010657 | BERRIA | Euskadi | noticias | LARRESORO. Oier Oa euskal presoa presondegitik atera zuten atzo, baina Paris ondoko Saint Germain en Laye (Yvelines) hiria diote hautatu obligaziozko bizileku gisa. Familia Larresoron du. Euskal Herrira itzultzea debekatu dio epaitegiak. «Zigor bikoitza» salatzeko eta Larresoron bizitzeko eskubidea ukan dezan, manifest... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010658 | BERRIA | Euskadi | noticias | BEZa jaitsi egingo da Iparraldeko jatetxeetan eta tabernetan Ostalaritzan BEZ murriztua aplikatzeko baimena eman dio Europako BEZ balio erantsiaren zerga jaisteak lanpostuak sortuko dituen itxaropenarekin, Europako Finantza ministroek (Ecofin) BEZ murriztua ostalaritzara zabaldu ahal izateko erabakia hartu dute. Horren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010659 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bigarren hezkuntzako ikaslea nintzela, globalizazioaren kontrako manifestazio batzuk izan ziren. Behin baizik ez nuen parte hartu, eta desilusio handia sentitu nuen. Ez nuen ongi ulertu zein zen gure kexa zehatza: abstraktuegia zen dena, orokorregia. Egia esan, globalizazioa ia gustukoa nuen: musika onaren eta bidaia z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010660 | BERRIA | Euskadi | noticias | Herritarren %98k babestu dute Marokoko erregearen konstituzioa Marokoarren gehiengo zabal batek onartu du Mohamed VI.aren konstituzio berria. Gobernuaren datuen arabera, parte hartzea %73 ingurukoa izan zen, eta horietatik %98k bozkatu zuten alde. Baina emaitza horiek behin-behinekoak dira, oraindik Marokotik kanpo biz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010661 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehenik, agindu zuten bazkarian egongo diren San Roke jaunaren kofradiakideak gizonak izango direla, eta ez emakumeak». Laudioko (Araba) San Roke Kofradiako 1599. urteko estatutuan jaso zuten esaldi hori, eta 2009ra arte indarrean egon zen. Hau da, 411 urtez Laudioko jaietako egun handietako bateko bazkarian mahairatze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010662 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ahozko tradizioko harribitxi hau iritsi zaigu, album ilustratu formarekin.
Istorioa sinplea da. Arin doa boz gorako irakurketa, eta amaierak hausnarketa eragiten du, ezinbestean: ama hilzorian duela, badoa Jakes buelta bat ematera, eta Heriorekin topo egiten du. Norengana doan ulerturik, mutiko bizkorrak Herio botila b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010663 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. Mikel Landak (Euskaltel-Euskadi) ez dauka zorterik. Joan den denboraldian bi aldiz hautsi zuen lepauztaia, Murtziako Itzulian, martxoan, eta Dauphinen, ekainean. Eta joan den asteazkenean lesio berbera izan zuen, Euskaltel-Euskadik egin zuen kontzentrazioko azken entrenamenduan. Hurrengo asteazkenean ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010664 | BERRIA | Euskadi | noticias | Idaztea ekintza bat da, ez hitz hutsak. Une egokian testuinguru egokian kokatzea. Nire kasuan, hemendik aurrera Charlie Hebdo -n idaztea ere esan nahi du. Askorekin bat egitea, kolektiboki, aldizkari laiko, arrazakeriaren kontrako eta indarkeriarik gabeko bat bizi dadin». Hitz horiekin arrazoitu du Marie Darrieussecq i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010665 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez naiz ulertzen saiatzen nire ulertzearen gorabeheran ez dauden auziak. Are gutxiago, nire ulermenean sartzen ez direnak. Ilunean sakonduz, ilun gehiago bakarrik aurkituko duzu. Galdera batek ez du funtsezkoa izan beharrik mendeetan errepikatu delako. Esan nahi du, seguruenik, galdera funsgabea dela. Aizu, nola esplik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010666 | BERRIA | Euskadi | noticias | "ETAren bukaera falta da, eta hori da jendeari gehien axola zaiona" Berak jaso zuen ETAren armagabetzearen dokumentazioa; presoez hizketan ari da Frantziako Justizia Ministerioa, eta Baionako fiskala da bera; eta lotura epaile gisa aritu zen Madrilen. Vuelta Simon da.
Elkarrizketaren bukaeran atera du karpeta Samuel Vu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010667 | BERRIA | Euskadi | noticias | Konstituzio berria onartu dute Somalian, hogei urteren ostean Somaliako behin-behineko konstituzioa onartu du herrialdeko Batzar Konstituziogileak. NBEaren plana jarraituz, abuztuaren 20an Somaliako presidente berria aukeratu ahal izango dute. Batzarreko 645 kidek bozkatu zuten konstituzio berriaren alde; hamahiru abst... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010668 | BERRIA | Euskadi | noticias | Torrealdai, Auzmendi eta Uria deklaratzera deitu ditu Velasco epaileak. 'Egunkaria'-ri lotutako auzi ekonomikoari buruz aritu behar dute Auzitegi Nazionalean, maiatzaren 12an
Torrealdai, Auzmendi eta Uria deklaratzera deitu ditu Velasco epaileak 'Egunkaria'-ri lotutako auzi ekonomikoari buruz aritu behar dute deklaratz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010669 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilboko Ganbera: «Inflazioa zama handia izan daiteke kontsumoan»
Bilboko Merkataritza Ganberak 2021erako eginak zituen iragarpenak apaldu ditu, eta, haren ustez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPGa %5,5 igoko da aurten. Uztailean iragarri zuen %6,8ko igoeratik asko urrundu da, eta hiru arrazoi nagusiren ondorio da do... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010670 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRUN. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizaldean Irunen (Gipuzkoa), bikotekideari eraso egin izana egotzita. Emakumeari sexu eraso bat egitea, hura jo izana, iraindu izana eta mehatxatu izana leporatu diote gizonezkoari. Hiriko udalak eraso... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010671 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gripeak gaixotutakoak garaiz osatu diren edo ez ikusgai gaur Sevillan. Conley iritsi berriak minutu batzuk joka ditzake Bilbo Basketen; Agerrek debuta egingo du Cajasolen (12:30)
Gripeak gaixotutakoak garaiz osatu diren edo ez ikusgai gaur Sevillan Conley iritsi berriak minutu batzuk joka ditzake Bilbo Basketen; Bizkai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010672 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elurretara, ofizioz. Paul de la Cuesta eskiatzaile donostiarrak lehen urtea du nagusietan. Munduko Kopan estreinakoz aritu berri da, eta, okerrik ezean, 2010eko Neguko Olinpiar Jokoetan egonen da.
Paul de la Cuesta eskiatzaile donostiarrak lehen urtea du nagusietan.
Munduko Kopan estreinakoz aritu berri da, eta, okerri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010673 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'H28' aldizkariak azkena izango den zenbakia kaleratu du 2015eko urtarrilean sortu zen aldizkari satirikoa . Euskaraz, euskal komikilarien sormen lanak argitaratu ditu ordutik gaur arte, kaleratu dituen 28 zenbakietan. Twitterren jakinarazi zuten atzo uztea erabaki dutela.
28. zenbakia argitaratuko dugu bihar, eta unil... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010674 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilerak iragarri ditu Urkulluk, aurpegi berriak ezagutzeko Arratsaldean iragarri du lehendakariak datorren astean elkarrizketak hasiko dituela alderdiekin, legebiltzarkide berriak ezagutzeko. Izan ere, Idoia Mendiak hartu du Patxi Lopezek orain arte zuen idazkari nagusiaren kargua, eta, gainera, haren eserlekuan Rosa F... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010675 | BERRIA | Euskadi | noticias | Badira hiru urte nazioarteko tropak Afganistandik ateratzen hasi zirela, baina horrek, egoera lasaitu ordez, okerragotu egin du gatazka . Gaur bertan ustezko 21 ekintzaile taliban hil dituzte NATOko indarrek, herrialdearen hegoaldean egindako bonbardaketan.
Nazioarteko iturrien arabera, erasoaldia Marjaheko barrutian i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010676 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Zenbat eta urrunago begiratu, orduan eta gazteagoa da unibertsoa»
Europan sona handiena duten adituetako bat da Tresse doktorea, astrofisikaren eta kosmologia behatuaren esparruan. Ezinbestekotzat jotzen ditu teknologia berriak, espazio urrunean dauden galaxiak ikusi eta unibertsoaren jatorria ulertzeko.
Teleskopioa h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010677 | BERRIA | Euskadi | noticias | Idazlea: Pello Añorga. Ilustratzailea: Jokin Mitxelena. Argitaletxea: Aizkorri.
Ez da lehenengo aldia kontalaria eskolara datorrena. Duela hiruzpalau urte ere etorri zen [ Ipuin-kontalariaren arbela (2010)], elurrak inguruak zurituak zituen egun batean, hotzak lurrundutako leihoetan gurekin jolastera. Ongi pasatu genue... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010678 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nuri Bilge Ceylan zinemagile turkiarra Cannesko zinema jaialdiko sari nagusia eskuratzeko hautagai nagusien artean dago atzo Winter Sleep aurkeztu eta gero, Anton Txekhoven hainbat narraziotan oinarritutako amodio istorio bat kontatzen duen filma. Hiru ordu eta laurdeneko filma da, erritmo motelekoa, baina xehetasun ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010679 | BERRIA | Euskadi | noticias | Barakaldon (Bizkaia), Gurutzetako Ospitaleko langileek protesta egin dute, «pribatizazio asmoen aurka eta osasun sistema publikoaren alde». Zentroko sindikatu guztiek deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo. Langileen batzordeko buru Carmen Videk argi erran zuen: «Ez gara murrizketa gehiago onartzeko prest. Osakidetza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010680 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostia 2016ko Europako kultur hiriburu izendatu dute ofizialki Ofiziala da, azkenean. Donostia 2016ko Europako kultur hiriburua izango da. Europako Batasuneko Kultura ministroen Kontseiluak izendapena berretsi zuen, atzo, Bruselan. Iazko ekainaren 28an nazioarteko epaimahai batek kultur hiriburu izendatu zuen Donosti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010681 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Milaka perretxiko zale daude eta milaka istorio egin daitezke». IRO LANDALUZE ETB1eko 'Udazken loreak' saioko perretxiko aditua
«Milaka perretxiko zale daude eta milaka istorio egin daitezke»
Iro landaluze ETB1eko 'Udazken loreak' saioko perretxiko aditua ETB1en denboraldi honetan estreinatu dituzten programen artean ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010682 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aspalditik egin da pilotaren aldeko apustua Portugaleten (Bizkaia). Herrian tradizio handia du kirol horrek. Ondar hori bildu eta gizarteratzeko asmoz, Euskal Pilota, Portugaleten, Euskal Herrian eta munduan erakusketa antolatu dute. Portugaleteko Rialia Industria museoan dago ikusgai, eta irailaren 8ra arte izango da ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010683 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako ehun ekonomikoa babesteko eta eraldatzeko Ekonomia Indartuz plana martxan jarri du. Haren bidez, laguntza eta neurri multzo bat taxutuko du lurraldeko ekonomia indartzeko eta COVID-19ak eragindako krisia gainditzeko.
Plan horrek 95 milioi euroko zuzkidura izango du, eta bi alderdi i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010684 | BERRIA | Euskadi | noticias | Chazelle, Campion eta Mitre Venezian epaimahaikide ZINEMA. Veneziako Zinema jaialdiak jada osatu du Urrezko Lehoia banatuko duen epaimahaia. Horien artean dira, besteak beste, Damien Chazelle zinemagile estatubatuarra, Jane Campion zeelandaberritarra eta Santiago Mitre argentinarra. Abuztuaren 30ean hasiko da jaialdia,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010685 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Asko hitz egiten da Irakez, baina ez 25 milioi herritarrez»
Familia baten bizipenak biltzen ditu bi ataletan 'Homeland: Irak, année zéro' dokumentalak, Saddam Hussein erori aurreko testuinguruan, eta AEBen aurkako gerra igaro eta gero.
Homeland: Irak, année zéro dokumentalaren bi atalak estreinatu zituen iragan urtarr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010686 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tapiak onartu du kezkatuta dagoela EAEko berrikuntzaren atzerapenagatik GASTEIZ. Europako eskualdeen berrikuntzaren inguruko txostenak islatu du EAEko berrikuntzak atzera egin duela zerrendan, eta Ekonomiaren Garapeneko sailburu Arantxa Tapiak kezka azaldu du. Txostenak berrikuntzan hazteko balio behar duela esan du, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010687 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lan honekin zorte handia izan duela aitortu du Olivier Assayas zuzendari frantziarrak. Batetik, aukera eman diotelako istorio bera bi formatu diferentetan kontatzeko. Zinema aretoetan ikusiko da Carlos hau, baina hiru atal dituen telesail luzeago baten egokitzapena da. Baina Assayasek berak nabarmendu duenez, bi film d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010688 | BERRIA | Euskadi | noticias | 22 gazte epaituko dituzte aurki, Segiko kide izatea egotzita Urte politiko berrian gazte mugimenduaren kontrako epaiketak egiten jarraituko du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Algorta, Getxo eta Berangoko 11 gazte epaituko dituzte irailaren 19,20 eta 21ean. Handik bi astera, urriaren 4, 5, 6, 17, 18 eta 19an, beste 11 g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010689 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Herria inoiz ez da izan konkista handiak egin zalea. Gehiago izan dira gure lurra konkistatzen ahalegindu direnak Euskal Herriak zapaldu dituenak baino. Hala ere, gure herrian hasten diren bideek norabide bakarra dute, jendea ez baita bueltan etortzen. Gure herritik urrutira eraman zituztenek urteak daramatzate ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010690 | BERRIA | Euskadi | noticias | Konforme azaldu dira pilotekin Ezkurdia, Urrutikoetxea, Altuna III.a eta Artola PILOTA. Atzo egin zituzten bihar eta etzi Bilbon eta Eibarren (Gipuzkoa) jokatuko dituzten B multzoko partidetako pilota aukeraketak. Arazorik ez zen izan, eta pilotari guztiak konforme azaldu ziren. Bihar, Bizkaia pilotalekuan, lehen jardu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010691 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garitanok zenbait aldaketa egin beharko ditu Celtaren aurka aritzeko Realak Celta hartuko du bihar Anoetan (21:00, Gol). Etxeko lehendabiziko garaipena eskuratzeko irrikarekin ekingo diote neurketari txuri-urdinek, baina Galiziako taldea ez da hori lortzeko aurkaririk samurrena. Bi puntu atzetik dago sailkapenean, bain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010692 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELAk dio Jaurlaritzaren enplegu plana «Madrileko murrizketen» segida dela «Hutsala». Hitz horrekin definitu du ELAk Eusko Jaurlaritzak ekonomia berpizteko urtarrilean aurkeztu zuen 2014-2016 arteko plana. Eta ez hori bakarrik, «egungo enplegurako prestakuntza eredua Espainiakoaren kopia» dela salatu du sindikatuak, «po... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010693 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezkutu samarrean gertatu da dena, baina ez du, haatik, garrantzi eskasagoa: asteazken gauerdirako San Fermines 78 dokumentala iragarri zuen ETBk. Logikarik badu: 1978 hartako sanferminetan hil zuten German Rodriguez, eta, ondorioz, erabat normala iruditzen zait gertaera haiek gogoratzen dituen telebista lan bat uztaila... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010694 | BERRIA | Euskadi | noticias | Munduan ez du parekorik Euskal Herrian gertatzen ari denak. Batez ere, Espainiako eta Frantziako gobernuen jarreragatik, baina baita gizarte zibilak ETAren armagabetzean hartu duen protagonismoagatik ere. «Talde armatu batek -terrorista, maltzur, deitu nahi bezala- armak entregatzea ondare komun bat da. Gobernuak horri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010695 | BERRIA | Euskadi | noticias | Partzuergoak konpostaren kalitatea kontrolatuko du. Zabor organiko gehien biltzen duten udalak sarituko ditu Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak
Partzuergoak konpostaren kalitatea kontrolatuko du Zabor organiko gehien biltzen duten udalak sarituko ditu Gipuzkoako Gipuzkoako udalek eta mankomunitateek bilduko duten konpo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010696 | BERRIA | Euskadi | noticias | Diru sarrerarik ez duten Nafarroako familiak, Caritasen.
• Nafarroako Caritasek 966 familia artatu ditu aurten, batere diru sarrerarik ez dutenak. Horietatik 693k, gainera, ez dute eskubiderik laguntzak jasotzeko. Caritasek ohartarazi du gizarteratzeko errentaren baldintzak gogortzeagatik gertatzen ari direla egoera ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010697 | BERRIA | Euskadi | noticias | Panasonicek 27 lantoki itxi eta 15.000 langile inguru kaleratuko ditu. Yena sendo dago euroaren eta dolarraren aldean, eta horrek eragin du enpresaren egoera okertzea
Panasonicek 27 lantoki itxi eta 15.000 langile inguru kaleratuko ditu Yena sendo dago euroaren eta dolarraren aldean, eta horrek eragin du Azken hiruhile... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010698 | BERRIA | Euskadi | noticias | Indarkeria matxistaren biktimentzako telefonoan 1.961 lagun artatu dituzte Satevi indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako telefono bidezko arreta zerbitzuak 1.961 lagun artatu zituen iaz, atzo egindako agerraldian emandako datuen arabera. Zerbitzu horretara jo zuten gehienak (1.322) indarkeria matxistaren b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010699 | BERRIA | Euskadi | noticias | Izanak eta izenak lagunduko digute mundu zabalean herri gisa hazten, nazioartean gure balioak ezagutarazi behar ditugu edota geurea defenditu behar dugu!!
Ez dira nire hitzak, Iñigo Urkulluk hedabideen aurrean esandakoak baizik, eta gogora ekartzen ditut, gaur-gaurko gaia batekin lotura dutelako.
Azken hilabetean Euska... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010700 | BERRIA | Euskadi | noticias | Patronala egin dute Errenteriako eta Elgoibarreko heriotzen erantzule ERRENTERIA. Azken egunotan bi behargin hil dira; bata 49 urtekoa, eta bestea 61ekoa. Lehena aldamiotik erorita hil da, eta bigarrena errepide istripu batean. Haiek oroitu, eta heriotzok gaitzetsi zituzten atzo, Errenteriako (Gipuzkoa) Udal plazan. EL... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010701 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alconzako langileek greba mugagabea hasi dute 38 kaleratzeak eragozteko Alconza Irizar Groupeko langileek greba mugagabea hasi dute zuzendaritzak egin nahi duen lan erregulazioa gelditzeko asmoz. Neurriak Berangoko (Bizkaia) plantako 102 langileetatik 38ri eragingo lieke. Enpresak urteak daramatza galerak pilatzen, eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010702 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Disko argitsua da, mezu baikorrez betea». Hala definitu du Mikel Markez kantariak (Errenteria, 1971) bere hamargarren lana. Markezen berezko marka du diskoak, haren ahotsak eta gitarrak haren zigilua utzi dute, baina kolaborazioek kolore zertzeladak eman dizkiote.
Xabier Amurizak eta Uxue Alberdik bertsolaritzaren uki... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010703 | BERRIA | Euskadi | noticias | BRUSELA. Europako Batasuneko Justizia Auzitegiko Abokatuen Bulego Nagusiak hilaren 23an helduko dio opor fiskalen auziari. 64 milioi euroko isunari buruz ebatziko du Eleanor Sharpston abokatu nagusiak. Europako Batzordeak uste du Espainiak eskarmentuzko ebazpen bat merezi duela. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010704 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizia du pausoa. Ez presa duelako, bizigura duelako baizik. Laburra urratsa. Tamaina txikia du, emakume txit handia da, ordea, zinez diotsuet. Ez dut esango haren oinkadari segitzea kosta egiten zaidanik, gezurra baita. Inoiz ez zait nekeza egin gustuko dudana jarraitzea, ezta gaur ere. Maldan gora haren atzetik gogots... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010705 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oporretatik itzuli berritan konbentzitu nuen laguna arratsaldea Ziburuko hondartzan pasa eta gero Baionako bestetako pare bat kontzertu lasai-antzean ikustera joateko (trago pare bat, bokadiloa, kontzertuak eta buelta etxera). Inozentzia zer den: hurrengo egunean irakurri nuen joan den larunbatean 300.000 pertsona bild... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010706 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskara pixkanaka aurrera egiten ari dela berretsi du Nafarroako inkesta soziolinguistikoak. 2016ko datuen arabera, euskararen ezagutzak gora egin du herrialdean: gaur egun, lau nafarretik batek ulertu behintzat egiten du euskara -%10ek ulertu soilik, eta %13k hitz egin ere bai-. Orain 25 urte, lehen inkesta egin zuten... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010707 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bartzelonan jaioa eta hazia da Jordi Armadans politologoa eta kazetaria. Komunikazio Zientzietan eta Zientzia Politikoetan lizentziatua, FundiPau fundazioko zuzendaria da egun, baita Bakea Sustatzeko Kontseilu Katalaneko presidentea ere. Besteak beste, Armak kontrolpean kanpainan dihardu.
Ibilbide luzea du auzitegietan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010708 | BERRIA | Euskadi | noticias | LITERATURA. Gurasoek hari baino kasu gehiago egiten diete beren maleta beltzei, eta nazkatuta dago gaztetxoa. Itsasoa maleta batean sartzen saiatuko da horregatik. Hori da Yurre Ugarte idazleak eta Eneko Ugarte ilustratzaileak kaleratu duten Itsasoa maleta batean kontakizunaren abiapuntua, eta Denonartean zigiluaren es... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010709 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hezkuntza Ituna «birrintzea» leporatu diote sare publikoko sindikatuek Alberto Catalani. Parlamentuko Hezkuntza Batzordean agerraldia egingo dute gaur, negoziazioen berri emateko
Hezkuntza Ituna «birrintzea» leporatu diote sare publikoko sindikatuek Parlamentuko Hezkuntza Batzordean agerraldia egingo dute gaur, Nafarro... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010710 | BERRIA | Euskadi | noticias | Angularitza profesionalizatu eta 150 lizentzia emango ditu Eusko Jaurlaritzak Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Anguleroen Elkarteak akordio bat lortu dute sektorea profesionalizatzeko. Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak eman du akordioaren berri Euskadi Irratia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010711 | BERRIA | Euskadi | noticias | Diosal beroa egin die Cannes aurtengoak zinema sortzaile berriei, eta agur krudel gozoa eternitateko maisu hainbati. Pasa den larunbatera arte Kosta Urdinaren parean sekula gertatu ez dena suertatu da une eta gune askotan; txapelketan inoiz parte hartu gabekoek jaso dituzte denek desiraturiko sariak, eta behin baino ge... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010712 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Dropped' saioko istripu batean hamar lagun hil dira, Argentinan Camille Muffaut igerilaria, Alexis Vastine boxeolaria, Florence Arthaud estropadalaria, Bruce Guilbert artista, TF1eko Dropped (Abandonatuta) saioko lau kide eta Argentinako bi pilotu astelehen arratsaldean hil ziren, bi helikopterok elkar jo eta su hartu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010713 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bildarratzek esan du herriek inplikazio handiagoa izatea jaso behar dela hezkuntza legean
Eusko Legebiltzarrean ontzen ari diren hezkuntza itunaren inguruko eztabaidak aurrera jarraitzen du. Batzuk eta besteak haien jarreren eta iritzien berri ematen ari dira, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010714 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zisjordaniaren barruan E1 kolonia eraikitzen hasteko hartutako erabakiak erreakzio azkarra izan du palestinarren aldetik. Bizkorra bezain irmoa. Ehunka pertsonak, kokalekura hurbildu, eta bi protesta kanpaleku ezarri zituzten urtarrilaren hasieran. Biak ala biak azkar suntsitu zituzten Israelgo militarrek. Halaber, eki... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010715 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Ellen Nystrom hegaleko suediarra IDK Gipuzkoan ariko da datorren sasoian. 23 urte ditu, 1,85 metro da luze, eta Colorado State AEBetako unibertsitatean jokatu du azken hiru sasoietan. 15,1 puntu 7,8 errebote eta 5,6 asistentzia lortu ditu partidako. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010716 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Konfluentzia» nahi dute EH Bilduk eta LABek, publikoen eta ikastolen «onena» hartuta
Urak harrotuta daude hezkuntzan, eta, pixka bat baretzeko, bilera egin zuten atzo EH Bilduk eta LABek, Donostian. Jarri ziren ados gauza batzuetan. «Konfluentzia» defendatu zuten: «Orube berri bat jarri behar da, hezkuntza tradizio de... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010717 | BERRIA | Euskadi | noticias | Chuck Prophetek hogei urte baino gehiago egin ditu musika munduan. The Clash punk taldearen London Calling diskoaren abestiak kantatuko ditu. The Chash taldea 1976tik 1986ra arte kontzertuz kontzertu ibili bazen ere, taldekideen arteko haserreak banandu zituenetik haiek zuzenean ikusteko aukerarik ez da izan; Prophetek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010718 | BERRIA | Euskadi | noticias | KULTURA. Irlandako kultura eta orain dela 150 urte herrian ehortzitako John O'Scanell Taylor soldadua ezagutarazteko jardunaldiak egingo dituzte, gaur hasi eta igandera arte, Ororbian (Nafarroa). Hainbat hitzaldiz gain, musika kontzertuak ere izango dira: Alicia Griffiths & Zuberoa Aznarez, The Eclectic Celtic Band eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010719 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon eta Busturian, bi emakumeren aurkako bortxaketa egotzita
Ertzaintzak 21 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo Bilbon, emakume bat bortxatzen saiatu izana egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizango Sailak jakinarazi duenez, emakumeak bi gazte ezagutu zituen eta, haien "lagun" egin ondoren, h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010720 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sustapen Ministerioak dio 'Euskal Y'-a Burgosekin lotuko duela dirua baldin badu
'Euskal Y'-aren lanen jarraipen batzordean bildu ziren Espainiako Sustapen Ministerioko, Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko erakundeetako ordezkariak atzo. Lanen egoeraz mintzatu ziren, eta Jaurlaritzako ordezkariek Burgosko loturaren beharr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010721 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pentsiodunen laguntzengatik ika-mikan hasi dira Gipuzkoako Diputazioa eta Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak salatu du Gipuzkoako Diputazioak eten egin diela diru laguntza osagarria 3.130 pentsioduni. Diru sarrerak bermatzeko laguntzatik kanpo geratu dira, gobernuaren arabera. Enplegu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010722 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez dakit inoiz agertu den euskarazko hitz ederrenen zerrendetan, baina nik aldiri proposatuko nuke. Leuna da, musikaltasuna du baita deklinatuta ere (aldirietan, aldiriko...). Pluralean erabiltzen da, aniztasuna iradokitzen dit. Esanahiari ere apaltasunaren alde ederrena dario (gune baten ingurua, auzoa, bihotzaren ger... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010723 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eibarrek garaipenen bidera itzuli nahi du gaur gauean Ponferradinan Betiko edo garai bateko partidaren kutsua dauka Ponferradina-Eibar honek. Lehia estua, borrokatua, eguraldi hotzarekin eta gauez (21:00, Tdp). Lan egitera joan beharko du Gaizka Garitanoren taldeak puntuak urratzeko. Joan zen astean Mallorcak Ipuruatik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010724 | BERRIA | Euskadi | noticias | 2017koa, azken urteetako uztarik oparoena euskal sagardoarentzat "Pozik" daude Euskal Sagardoa jatorri izenaren sustatzaile guztiak, ohar batean azpimarratu dutenez. 2017ko uzta "historikoa" da kopuru aldetik, eta aurreratu egin da, sagardoaren helgutasunari dagokionez. Sagardotegi askotan sagardoak nahiko aurreratuta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010725 | BERRIA | Euskadi | noticias | Negua gaur heldu da, orain arteko hotzari gero eta zabalduagoa den konbentzioz negu ere deitzen bazaio ere, udazkenaren zerizana deuseztatuz, eguraldi on eta txarraren artean, bero eta hotzaren artean bereiziz, ñabardura gehiagorik gabe. Negua hasterako, egunkarietako lerroen artean ezkutatzen den zenbaketa beltza osat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010726 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. Juan Karparsoro (Donostia, 1960) izango da Gipuzkoako fiskalburu berria, erretiroa hartu berri duen Idoia Zuriarrainen lekua betez. Kalparsoro Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzan aritutakoa da hemezortzi urtez, eta EAEko fiskal nagusia izandakoa. Mercedes Bautistarekin lehiatu da Gipuzkoako fiskalburua izateko. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010727 | BERRIA | Euskadi | noticias | Estatu kolpean ez zen gizateriaren kontrako krimenik egin, Hagaren arabera Hagan dagoen Nazioarteko Zigor Auzitegiak ukatu egin du 2009ko ekainaren 28an Hondurasko Gobernua eraitsi zuen estatu kolpeak gizateriaren kontrako krimenak eragin zituela. Manuel Zelaya zen orduan herrialdeko presidentea, eta sektore eskuindarr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010728 | BERRIA | Euskadi | noticias | Luhusokoei badaezpadako neurriak kendu dizkie epaileak 2016ko abenduan ETAren armategiaren parte bat Luhusoko (Lapurdi) Errekarte baserrian erabilerarik kanpo uzten saiatzeagatik, auzipetuta daude Jean Noel Etxeberri Txetx Biziko koordinatzailea, Beatrice Molle-Haran kazetaria, Mixel Berhokoirigoin laboraria eta Stepha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010729 | BERRIA | Euskadi | noticias | Behin bere nonahikotasunera ohitzen hasi, eta zinema pantaila handiaren efektu biderkatzaileak sekulako zaplaztekoa eman dit. Zorionez eta tamalez, areto ilunean ez dago ihesbiderik, eta Gabonetako loteriaren iragarki irrigarriak nire tokian jarri nau, Mr. Scroogeren idazmahaian, alegia. Egun berezi horien gertutasuna ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010730 | BERRIA | Euskadi | noticias | 29 herrialdetako 566 enpresa hartuko ditu Ferroformak datorren astean Datorren asteazkenetik larunbatera, 29 herrialdetako 568 enpresa hartuko ditu Barakaldoko Bilbao Exhibition Centrek, Ferroformaren XIX. ekitaldian. Azokaren antolatzaileen esanetan, ez dira garai errazak burdinazko erreminta, brikolaje eta industria ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010731 | BERRIA | Euskadi | noticias | Literaturatik zinemara eginez, aktore lanetan aritu da Michel Houellebeqc idazlea (Saint Pierre, Reunion, Frantzia, 1958) gaurtik aurrera Euskal Herriko zinema aretoetan ikusi ahal izango den L'enlèvement de Michel Houellebecq filmean (Michel Houellebecqen bahiketa). 2013an idatzi eta zuzendu zuen pelikula Guillaume Ni... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010732 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tiroketan parte hartu zuten ustezko etakideen irudiak hedatu ditu Poliziak. Segurtasun indarren arabera, tiroketan Mikel Karrerak eta Arkaitz Agirregabiriak parte hartu zuten
Tiroketan parte hartu zuten ustezko etakideen irudiak hedatu ditu Segurtasun indarren arabera, tiroketan Mikel Karrerak eta Arkaitz Espainiako et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010733 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaialdi bitxia da BIME Live. Ez da ez udan ez udaberrian egiten, udazken gordinean baizik; BECen barrunbeetan antolatua dago, baina gune nagusitik bigarrenera igarotzeko, kanpora atera behar da; ez da jaialdi soila, musikaren industriari zuzendutako hitzaldi sorta ere bai baitakar aurreko egunetan: BIME Pro. Gainera, m... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.