id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0010834 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kristina Uriarte Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak proposatu du ingeles hutsez ikasgai bat txertatzea 9 urtetik aurrera. Etxeberriak eta Muñoak gogoeta egin dute.
Eztabaidan parte hartu edo iruzkinak egin nahi izanez gero, sartu honako helbide honetara: www.berria.eus/iritzia | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010835 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gazte auzipetuen aldeko manifestazio bat antolatu du Eleak mugimenduak Agerraldi bat egin du gaur goizean Eleak mugimenduak, auzipetuak eta atxilotu zain dauden gazteei babesa adierazteko. Protesta baten berri eman dute: urtarrilaren 19rako prestatu dute, 12:30erako. Donostian egingo dute, San Sebastian egunaren bezper... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010836 | BERRIA | Euskadi | noticias | Al Kaedari aurre egin ahal izateko nazioartearen babesa eskatu du Yemenek. 'Terrorismoaren kontrako borrokan' beste gerra fronte bat zabaldu dute jada AEBek Yemenen
MONTEVIDEO. Jose Mujica gerrilla tupamaroko sortzaile izandakoak osatu du Uruguaiko gobernu berria, Tabare Vazquez orain arte presidente izandakoaren eskut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010837 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurtengoak berrikuntza batekin datoz. Lehenagoko urteetan ez bezala, ostiral gauetik iganderaino Baionatik kanpokoek sartzea ordaindu beharko dute. Segurtasun neurri zorrotz eta garestiei aurre egiteko, horrela erabaki du herriko etxeak. Hala ere, horrek ez dio ondorio zuzenik eragingo bost eguneko programazioari. Herr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010838 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irakasleen isiltasuna apurtu nahi du Leiunek . BERRIOZARKO ERASOA. Egoera berean diren irakasleei ez isiltzeko eskatu die ikasle baten aitak kolpatu zuen maisuak, erasotzailearen kontrako epaiketan
BERRIOZARKO ERASOA. Egoera berean diren irakasleei ez isiltzeko eskatu die ikasle baten aitak kolpatu zuen maisuak, erasot... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010839 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nork bere burua ezagutzeko balio du agertokiak; nork berea, eta besteena ere bai. Balio du ikuslearekin harremanak sortzeko, eta haiei gogoeta eragiteko. Baina agertokiak iraganari eta errealitateari buruz hausnartu eta pentsarazteko ere balio dezake. Hori bera egiten dute, hain zuzen, Lagartijas Tiradas Al Sol taldeko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010840 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iraken 15 pertsona hil dituzte gutxienez, hainbat erasotan BAGDAD Irakeko hainbat hiritan gertaturiko erasoetan gutxienez 15 pertsona hil ziren atzo eta ehun baino gehiago zauritu zituzten atzo.
Biktima gehienak irakiarrak dira, xiiten eta suniten arteko indarkeriak hilak. Eraso sektarioak bertan behera uzteko eskatu z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010841 | BERRIA | Euskadi | noticias | 26 urteko gazte bat hil da Mugerren, palet meta batek azpian harrapatuta Mugerreko Salaberri garraio enpresan 26 urteko gazte bat hil da, lanean ari zela.
Makina batekin ari zen lanean, eta, atzean zuen palet meta ukitu duenean, hori erori eta azpian harrapatu du gaztea. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010842 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nire barneko umea esnatzen duen ikuskizun magikoa. Pasioz eta sentimenduz eraikia eta bihotzetik sortua den proiektua. Hiruzpalau aldiz izan naiz Gure Zirkua zuzenean ikusten eta karpa hori atzean uzten dudan aldiro, aurpegian irribarre erraldoi bat dudala irteten naiz bertatik.
Bada ETB1ek zirku horren atzean dagoena ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010843 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oztopoak oztopo, kurduen errealitatea erakustea xede Behingoagatik, epaimahaia, publikoa eta kritika bat etorri ziren 2004ko Donostiako Zinemaldian. 52. jaialdiaren azkeneko egunean erakutsi zuen Bahman Ghobadik Dortokek ere hegan egiten dute filma, eta azken orduan sartu zen Sail Ofizialeko faboritoen zerrendara. Urre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010844 | BERRIA | Euskadi | noticias | Golak: 0-1: Iraolak (5. min.). 1-1: Jesus Navasek (14. min.). 1-2: De Marcosek (71. min.). Epailea: Ayza Gamez. Txartel horiak Sevillako Navarrori eta Spahici; eta Athleticeko De Marcosi eta San Joseri. Bestelakoak: 30.000 ikusle inguru Sanchez Pizjuanen.
Ez da sasoirik onena dirua gastatzeko, baina Athleticen jarraitz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010845 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Haserretuen' kanpalekua kentzen hasi dira Baionan BAIONA. Joan den maiatzaren 22tik zeuden Chao Pelletier plazan, baina biharko kanpalekua guztiz desmuntatuta eduki nahi dute haserretuek . Hala ere, protesta ez dela amaitu argi utzi nahi izan dute, eta, hori erakusteko, batzar bat antolatu dute larunbaterako. 19:00eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010846 | BERRIA | Euskadi | noticias | LONDRES. Erresuma Batuko Espetxe Ikuskaritzak salatu du deportatu zain dauden paperik gabekoei «tratu gizagabea» ematen dietela Harmondswortheko atxikitze zentroan. Iaz, Alzheimer gaitza zuen 84 urteko agure kanadar bat bost orduan eskuburdinak jarrita eduki eta ospitalera iritsi orduko hil zela jakinarazi dute. Atxilo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010847 | BERRIA | Euskadi | noticias | IBM informatika enpresa handiak 192 milioi pezetako balioa zuen ordenagailu bat eman zion 1966. urtean Madrilgo Unibertsitate Konplutentseari. Kalkulu Zentroa izango zenaren hasikina izan zen hura: diziplina ezberdinetako ikertzaileak, informatikariak, matematikariak, arkitektoak eta artistak bildu ziren tresna haren i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010848 | BERRIA | Euskadi | noticias | Golden State 2-0 jarri da Portlanden aurka, eta Miami 1-0 Torontoren kontra SASKIBALOIA. Golden State Warriors hasi da bideratzen NBAko Mendebaldeko Konferentziako finalerako sailkapena, atzo Portland Trail Blazersi bigarrenez irabazita (110-99). Klay Thompsonek eta Draymond Greenek ondo bete zuten berriz ere Stephen C... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010849 | BERRIA | Euskadi | noticias | Osakidetzako zuzendari ohiak lekuko gisa deklaratuko du, maiatzaren 29an GASTEIZ. Maria Jesus Mujika Osakidetzako zuzendari ohiak Yolanda Varona instrukzio epailearen aurrean deklaratu beharko du, Osakidetzako lan eskaintza publikoan izan ziren irregulartasunen harira. Lan eskaintzaren inguruko auzia instrukzio fasean ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010850 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berasaluze II.aren sasoia aztertuko du txapeldunak PILOTA. Olaizola II.a-Merino II.ak eta Berasaluze II.a-Barriolak bost t'erdiko torneoko finala jokatuko dute gaur, Bilbon (17:15, Nitro). Lesiotik itzuli zenetik Berasaluzek txapeldunaren aurka jokatuko duen lehen partida da, eta hark aztertuko du beteranoaren sasoia. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010851 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etxepare eta Ramon Llull institutuek antolatuta, poesia errezital oso berezia egingo dute gaur Donostian. Emanaldiak Euskal Herriko eta Kataluniako sei poeta bilduko ditu. Hala, poesiei hitza jartzen jardungo dute Ricardo Arregik, Iñigo Astizek, Mireia Calafellek, Jordi Juliak eta Jordi Llavinak. Poeta ibiltariak - Poe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010852 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Federazioaren ikurra ez eramategatik kendu zizkioten hiru puntuak bueltatu dizkiote Realari. Denbora kontua zen, klubetik ere horixe zioten. Izan ere, egoera berean zeuden Vila-realekin eta Levanterekin hala egin baitzuen apelazio batzordeak. Baina talde txuri-urdinaren puntuen inguruko erabakia ez zen irist... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010853 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irribarre gutxi aurkitu omen dituzte zenbaitek berriro irekitako ikastetxeetan. Irribarre gutxi eta pankarta gehiegi nonbait. Desoreka hori adierazgarria iruditu zaio bere karguan estreinatu berri den Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari. Bada, irakasle garen legez, azalpenetan iaioak gara aspaldi, eta erraza zaigu p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010854 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elorrion emakume bat hil da moto batek harrapatuta Gaur arratsaldean, 17:00 aldera, moto batek 79 urteko emakume bat harrapatu du Elorrion (Bizkaia), Lekerieta eta Zenita auzoen artean oinez zihoala, Argiñeta auzoan. Kolpearen eraginez, konorterik gabe geratu da, eta lekuan bertan hil da. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010855 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jabetza kenduko diete. Esako (Nafarroa) Mirador eta Lasaitasuna urbanizazioetako herritarrek ezin izanen dute haien etxeetara itzuli. Ebroko Ur Konfederazioak orain erran die etxe horiek hartzen dituen lurra behar duela, Esako urtegia handitzeko proiektuarekin aurrera jarraitzeko. 2013. urteko otsailean hustu zituzten ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010856 | BERRIA | Euskadi | noticias | Akaba Bera Berak irabazi egin du eta Itxakok galdu ABF Ligan Aurkia eta ifrentzua euskal taldeentzat ABF Ligako zazpigarren jardunaldian. Akaba Bera Berak 30-19 irabazi zion Quintercon Perdomari, eta Itxakok 26-18 galdu zuen Orsan Elda Prestigioren aurka.
Donostiarrek eta lizarratarrek aurrean izan zituzten aurkarien m... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010857 | BERRIA | Euskadi | noticias | I kus gaitzaten etorri gara , zioen izenburuan Ainhoa Larrabe Arnaizek Munitibartik egunkari honentzat egindako kronikak. Espainiako Vueltaren 17. etapa ikustera Oiz mendira jo zuten zaleen iritziak bildu zituen kazetariak, eta norbaitek egin zion adierazpen hori. Gure Esku Dago-k luzatu zuen deialdiari erantzunez, her... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010858 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Europako Batasuna kinka larrian dago». Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak hitzei neurririk jarri gabe deskribatu du EB Europako Batasunaren egungo egoera. Adierazpenak atzo goizean egin zituen, batasuneko estatuburuen bilkuraren aurretik, Bratislavan. Baikorrago atera zen, ordea, eztabaidatik. «Uste dut Bratislava ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010859 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRUÑEA. Iruñeko Ezpala ostatuko langile bati 60 euroko isuna jarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, euskal presoen argazkiak kentzeko agindua ez betetzeagatik. «Terrorismoa goratzea» egotzi zioten, eta fiskalak urtebeteko espetxe zigorra eskatu zuen. Epaileak, berriz, desobedientzia leporatu dio. Presoen argazkiak e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010860 | BERRIA | Euskadi | noticias | Italian parlamentari kopurua murriztearen alde egin dute herritarrek Zundaketen iragarpenak beteko balira, garaipen handia litzateke 5 Izar Mugimenduak (M5S), Alderdi Demokratikoak (PD) eta Italia Bizirik-ek osatzen duten gobernuarentzat. Izan ere, parlamentuko diputatu kopurua 630etik 400era eta Senatuko kideena 315et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010861 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lekua: Agertoki Berdea, Zurriola hondartzan. Eguna: uztailaren 25a.
Jende kopurua: 10.000 lagun (Costellorekin); 4.500 (Belakorekin).
Donostiako Jazzaldia ez da aspalditik jazz soila entzuteko festibala, hainbat alderdi ditu, eta publiko askotarikoa bildu nahi duen egitaraua dauka. Horren lekuko da Zurriolako hondartza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010862 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bengoetxearen ordez sartu da finalean, eta garbi dio hark merezi duela jokatzea. Laguna du, eta harengatik tristura sentitu du, baina behin hona iritsita, finala serio lehiatzea da egin diezaiokeen omenaldirik handiena.
Igaro den ostiralean jakin zuen Mikel Urrutikoetxeak (Zaratamo, Bizkaia, 1989) buruz buruko finala j... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010863 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gasteizko Mercedesen hirugarrenez eten dute ekoizpena ekain honetan Mercedesen Gasteizko lantegiko langile batzordean ordezkaritza duten sindikatu guztiek deitu zuten grebara atzo. Joan den asteazkenean egin zuten lehenengo protesta bateratua, eta inoiz ez bezalako erantzuna izan zuen, ekoizpena eteteraino. Bada, atzok... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010864 | BERRIA | Euskadi | noticias | Santas Pascuas musika jaialdia «arrakasta handiarekin» amaitu da MUSIKA. Asteburuko kontzertuek eman diote amaiera Iruñeko Santas Pascuas musika jaialdiaren bosgarren aldiari. Antolatzaileek adierazi dute festibala «Nafarroako kultur dinamizatzaile eta bateratzaile gisa sendotzen» ari dela. Publikoaren erantzuna azpima... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010865 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ibilbidea. Orio (1968-72), Lasarte-Michelin (1973-75), Kaiku (1976-87), Zierbena (1988-91), Orio (1991-97), Castro (1998-2006), Isuntza (2007) eta Kaiku (2008-18).
Garaipen zerrenda. Hamasei aldiz irabazi du Kontxako Bandera. Zortzi, arraunlari gisa: 1970ean, 1971n eta 1972an, Oriorekin; 1973an, Lasarterekin; 1978an, 1... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010866 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maravillas gaztetxearen auzia ez artxibatzea ebatzi du Nafarroako Auzitegiak Auzia ez dute itxiko. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du gobernuak jarritako helegiteari men egin eta Maravillas gaztetxeari buruzko auzia ez artxibatzea. Hortaz, gaztetxearen aurkako prozedura judizialari bide emanen dio berriz ere. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010867 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaurlaritzak %8,59 murriztuko du EHUri emandako diru saila EHU Euskal Herriko Unibertsitateko gobernu kontseiluan atzo iragarri zutenez, unibertsitate publikoaren aurtengo lehentasunak irakaskuntza, ikerketa eta lanpostu guztiak mantentzea izango dira. Eusko Jaurlaritzak EHUri emandako diru laguntza %8,59 murriztuko da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010868 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bilduren ustez, «ezin da EAJren zain egon denbora gehiago»
Ikasturte politikoa hasia dute ja Hego Euskal Herriko erakunde eta alderdi politiko guztiek. Hasiera hori ordezkatu zuen atzo Eusko Legebiltzarrean egin zuten Politika Orokorrerako osoko bilkurak. Gaur, ordea, alderdien adierazpenak ez dira eten. EH Bilduk i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010869 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frantziar soldadu bat zendu da ekintzaileek tirokatuta Ekintzaileen eraso batean Frantziako soldadu bat hil da gaur Afganistanen, Kapisa eskualdean ikuskatze lan batean zela. Frantziaren arabera, tiroak jaso ditu.
Nicolas Sarkozy Frantziako Errepublikako presidenteak agertu du "Afganistango trantsizio prozesuarekin kon... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010870 | BERRIA | Euskadi | noticias | AEBetan emakumeek antisorgailuak eskuratzea zaildu du Trumpek WASHINGTON. AEBetako aseguru konpainiek eta enpresa pribatuek doako antisorgailu zerbitzuak eskaintzeari uko egin ahalko diete aurrerantzean, «eragozpen bide moralik edo erlijiosorik» badute. Hala jakinarazi zuen ostiralean AEBetako Osasun Sailak. 120.000 em... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010871 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilbon eta Iruñean hasiko dute gehienek Europako hauteskundeetarako kanpaina Ekainaren 9an Europako erakundeak berritzeko hauteskundeetara deituta daude euskal herritarrak. Hego Euskal Herrian bihar hasiko da kanpaina. Alderdi nagusiek goizean eta arratsaldean dituzte ekitaldiak, eta gehienek Bilbo hautatu dute abiapun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010872 | BERRIA | Euskadi | noticias | Martxoan prezioak duela urtebete baino %0,5 merkeago izan ziren Hego Euskal Herrian. Otsailean baino txikiagoa da inflazio negatiboa (-%0,6), martxoan produktu eta zerbitzu guztien prezioa igo egin zelako. Jantzi eta zapatak garestitu dira gehien (%5), merkealdia bukatuta. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010873 | BERRIA | Euskadi | noticias | Andreek sanferminetan jasandako erasoak salatzeko eskaria Maiari Gora Iruñeak eta Indarkeria Sexistaren Kontrako Emakumeen Plataformak Iruñeko Udalari eskatu diote sanferminetan gertatutako eraso sexista guztiak salatzeko eta horiei aurre egiteko protokoloak eta neurriak indarrean jartzeko. Enrique Maia alkateari igorr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010874 | BERRIA | Euskadi | noticias | Japonian bost lurrikara gertatu dira azkeneko orduetan Azkeneko orduetan bosgarren lurrikara gertatu da Japonian, Honshu irlan, Richter eskalan 6,1 gradukoa. Epizentroa Tokiotik 64 kilometro ekialdera egon da. Beste lau lurrikaren artetik bat 6 gradukoa izan da, Honshun bertan. Iturri ofizialek ez dute jakinarazi bikti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010875 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irujo eta Titinen dantzak Ezkarain jarraituko du. Iragan astean elkarren aurka hiru aldiz jokatu ostean, bi aurrelariek gaur berriz neurtuko dituzte indarrak
Iragan astean elkarren aurka hiru aldiz jokatu ostean, bi aurrelariek Azkenaldian Irujoren eta Titinen arteko udako lehia ohikoa bihurtu da.
Aspeko aurrelari ikus... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010876 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bilduren ustez,«aurrera egiten jarraitzeko» balio dezake inbestidurak EH Bilduk «pozez» hartu du Nafarroako Gobernua osatzeko akordioa. Hori adierazi zuen atzo Laura Aznal koalizioaren Nafarroako bozeramaileak. Gehitu zuen ez direla sentitzen itunari «lotuta»; ez baitute bertan parte hartu. Halere, eledunak ontzat j... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010877 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehenengo aldia izateko, bizkotxoa nahikoa ongi atera zaidala esango nuke, baina ohartu naiz oraindik alde handia dagoela aitak egiten dituenekin. Berak trinkoagoak egiten ditu, nireak aire gehiago duela esango nuke. Bereak egunak irauten du lehortu gabe, eta nirea lehortzen hasia da lehen zatia jan orduko. Zergatik al... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010878 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Daukagun ordena soziala justifikatzeko ideologia bihurtu da ekonomia»
Ekonomia zientzia zehatz gisa irudikatu nahi duten mugimenduen aurka ohartarazi du Changek. «Pertsonei buruz ari da ekonomia, eta pertsonak ez dira partikulak», dio.
Ekonomiari buruzko ikuspegi murriztaileekin borrokatzen da Ha-Joon Chang ekonomiala... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010879 | BERRIA | Euskadi | noticias | Realak eta Athleticek derbia jokatuko dute igandean, goizeko hamabietan, Anoetan. Helduenek ere ez dute gogoratzen txuri-urdinak eta zuri-gorriak goizez elkarren aurka aritu ziren azkeneko aldia. Ezohiko ordutegia da erabat, baina zaleek horretara ohitzen joan beharko dute. Bai, behintzat, futbolari errentagarritasun h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010880 | BERRIA | Euskadi | noticias | HIRI HONDAKINEN KUDEAKETA. 2016a bitarteko plan egitasmoa onartu du Bizkaiko Diputazioak
2016a bitarteko plan egitasmoa onartu du Bizkaiko Diputazioak Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Batzordeak Hiri Hondakinen Kudeaketarako Kudeaketa Planaren Egitasmoa onartu du. 2016a bitarteko proposamena da, eta Batzar Nagusietako t... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010881 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uste baino lehenago. Claudio Bravok ezingo du ziurrenik Realarekin gehiago jokatu denboraldi honetan, eta Asier Riesgoren eta Eñaut Zubikarairen artean erabaki beharko du Martin Lasartek.
Claudio Bravok ezingo du ziurrenik Realarekin gehiago jokatu denboraldi honetan, eta Asier Riesgoren eta Eñaut Zubikarairen artean e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010882 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRUÑEA. «Egoera ekonomiak hala eskatu arte» administrazio karguetan murrizketak egitea proposatu du Nafarroako presidente Yolanda Barcinak. Besteak beste, Arartekoa kendu nahi du Barcinak. «Eraginkorragoak izateko, kargu hori kendu behar dugu. Beste kontu bat da egoera ekonomikoa hobetutakoan berriz jartzea», adierazi ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010883 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aste honetan interpretazioko bi handi joan zaizkigu, hauek bai, zerura, izarrak zirelako eta izarrak izango direlako betiko: Williams, lehenengo, Bacall, hurrengo egunean. Konparazioetan sartu gabe, nork gehiago distiratuko, biak profesional apartak izan dira egokitu zaien ofizioan. Hain izan da horrela, ezen ez dela g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010884 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jesse Eisenberg aktore gazteak Lionsgate ekoiztetxea auzitara eraman du Camp Hell filmaren DVDaren azalean protagonista balitz bezala ageri delako. Produktoreei mesede bat egitearren cameo bat egiteko prest agertu zen, baina bere agerpenak ez ditu bost minutu ere irauten. Ekoizleek The Social Network -eko protagonistar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010885 | BERRIA | Euskadi | noticias | VILLABONA. BERRIA Taldeak, Villabonako Udalak eta Oria merkatari elkarteak akordioa sinatu zuten atzo. Urtarrilaren 10a arte, herriko 38 BERRIAlagun denda eta tabernetan kontsumitzen dutenek txartel bat beteko dute; hilaren 14an zozketa egingo dute, eta irabazleak 1.000 euro izango ditu denda eta taberna horietan gasta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010886 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aberri Eguneko lehen adierazpena berretsiko du aurten Udalbiltzak «Aurtengo Aberri Egunak euskal gizartearen aniztasun sozial eta politikoa oinarri duen nazio eraikuntza libre eta demokratiko bati zabaltzen dio leihoa, alderik alde, inposizio eta zapalkuntza orori aurre eginez». Hala adierazi zuen Udalbiltzak, sortu on... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010887 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pentsatzen denbora handirik pasatu gabe eta kantuan bizi arituta irabazi zuen Aitor Sarriegik atzo Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdena. Hala aitortu zuen azken agurrean Sarriegik berak ere. Bizi, baina kalterako izateko biziegi izan gabe jardun zen:... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010888 | BERRIA | Euskadi | noticias | Negoziatzen hasiko dira indigenak eta Kolonbiako Gobernua Kolonbiako Cauca eskualdeko indigenek eta gobernuak negoziazio mahai bat eratzea hitzartu dute, eta etzi dira elkarrizketekin hastekoak. Kolonbiako armadak eskualdean duen presentzia dela-eta azken egunetan lehertutako borrokei irtenbidea bilatu nahi diete horre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010889 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. Selektibitatea, unibertsitaterako sarbidea ematen dien etsamina, 15.259 ikaslek egin dute asteotan Hego Euskal Herrian; EHU Euskal Herriko Unibertsitateak atzo plazaratu zituen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikasleen emaitzak, eta, aurrez NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak jakinarazitakoei begira, zera da ondo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010890 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sauveur Bacho (Batera): "Osteguneko bilera garrantzitsua izanen da tenperatura hartzeko"
Hemen Sauveur Bachoren esan batzuk, aurrerapen moduan: - "Lebranchu ministroaren eta Euskal Herriko ordezkaritzaren arteko osteguneko bilera garrantzitsua izanen da. Ez da deus trenkatuko, baina garrantzitsua izanen da tenperatura ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010891 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bakegileek Mikel Barrios babestu dute Mont-de-Marsango presondegian Parisko Auzitegiak bost urteko kartzela zigorra ezarri dio Mikel Barriosi, «erakunde kriminaleko» kide izatea leporatuta. Hain zuzen, atzo sartu zen Mont-de-Marsango presondegira (Okzitania), eta kartzela atarira lagundu zioten Ipar Euskal Herriko orde... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010892 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARABA, BIZKAI ETA GIPUZKOAN IAZ ATERATAKO LIBURUAK Orotara, 1.718 liburu argitaratu ziren iaz Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; horietatik %28,6 izan ziren euskarazko lanak, ia erdia gaztelerazkoak, eta gainerakoak beste hainbat hizkuntzatan idatzitakoak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010893 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elkargiko zuzendariak eta kideak ez ezik, nazioarteko hainbat aditu ere izan ziren atzo Enpresa Topaketan; tartean, Antonio Brufau Repsoleko presidentea. Trantsizio energetikoaz aritu zen Bufrau, eta adierazi zuen erregai fosilen prezioen gorakada Ukrainako inbasioa baino lehenagotik bazetorrela. Hein handi batean, Eur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010894 | BERRIA | Euskadi | noticias | Izaten dira, bada, pozetik bezala tristuratik dezente izaten duten egunak... Horietakoa izango da gaurkoa Bilbon. Akabo San Mames zaharraren ehun urtetik gorako ibilbidea. Kito. Ateak ixtera doa. Hondeamakinen zain geratuko da sentimenduen plaza izan den Katedrala. «San Mamesek irabaziko du partida». Txetxu Rojoren esa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010895 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gasteizko Udalak espedientea irekiko die sei udaltzaini arretazko grebagatik GASTEIZ. Gorka Urtaran Gasteizko alkateak jakinarazi duenez, espedientea zabalduko diete sei udaltzaini, isunak neurri gabe ugaritu dituztelakoan. «Arretazko greba» egitea egotzi die; poliziek lan baldintza hobeak eskatzen dituzte, baina ez da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010896 | BERRIA | Euskadi | noticias | Siriako estrategia irauli dute AEBek, eta armadaren aurka jo dute zuzenean lehen aldiz
Ez du dardararik egin. Donald Trump AEBetako presidenteak egun batetik bestera Siriako estrategia goitik behera aldatu du, eta armadari eraso dio. Herenegun gauean, ezustez, tomahawk motako 59 misil jaurti zituen gerraontzi batetik. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010897 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atzo goizaldean hamar metrotik gorako olatuak indarrez kai, hondartza eta kaleetan lehertu zirenean, inor gutxik gogoan izango duen ikuskizuna eman zuten, Bizkaitik Lapurdirainoko itsas lerroan. Baina berekin eraman eta ekarri zituenek sortutako txikizioak dira biharamuneko argazkiak nonahi, kostaldean: eta kalteak ere... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010898 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur bilera egingo dute Mexikoko presidentearen izena jakinarazteko Gaur eguerdian bilduko da Mexikoko Botere Judizialaren Hauteskundeetarako Auzitegia, eta Mexikoko presidentea izango denaren izena emango duela uste dute, behin betiko -bihar arteko epea du-.
Ezustekorik ezean, Felipe Calderon PAN Ekintza Nazionalerako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010899 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilbo Basketek Thomas Schreiner antolatzailearen kontratua berritu du SASKIBALOIA. Thomas Schreiner antolatzaile austriarrak beste urtebetez jarraituko du, gutxienez, Bilbo Basketen. Taldea eta 32 urteko jokalaria akordio batera iritsi dira kontratua urtebete luzatzeko. Bestalde, Rafa Pueyo taldeko kirol zuzendariak es... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010900 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aste honetan komunikabideek arreta handia jarriko dute ingurugiroa gai nagusitzat daukaten bi ekitalditan. Alde batetik, Ingurumenaren Mundu Eguna, eta bestetik, G8koen bilera Alemanian. Bi kasuetan, erakundeek beren helburu berdeak salduko dizkigute, politika txikitzaileekin jarraitzen duten bitartean. EAEren kasuan h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010901 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uztailean, François Hollanderen ministro kontseiluak oniritzia eman zion «terrorismoaren aurkako borroka areagotzeko» lege egitasmoari. Bernard Cazeneuve Barne ministroak uztailaren 9an pasarazi zuen Asanblea Nazionalean, eztabaidarako. Frantziako iritzi publikoa aztoratuta zegoen, hilabete eta erdi lehenago (maiatzare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010902 | BERRIA | Euskadi | noticias | KABUL. Talibanek estu hartu zuten atzo Afganistango toki seguruenetakoa behar lukeena: Kabul hiriburuko erdigunea. Bonba auto bat zartarazi zuten lehenik, eta ondoren «bost edo sei» ekintzaile lau orduz tiroka aritu ziren estatuko indarrekin, Barne Ministerioaren arabera. «Erasotzaile guztiak», polizia bat eta Nepaleko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010903 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1939. Iheslari talde bat, Curaçao uhartean (Holandarren Antillak). Lehen ilaran: Gerardo Bilbao, Juan Martin Alegria, Jose Mari Barrenetxea, Santi Azkorra, Ramon Rubio eta Jose Luis de Anasagasti. Bigarrenean: Txomin Rola, Luis Urkidi, Pedro Agirrezabal, Luis Rubio, Pedro Urkidi, Luis Aranguren, Victor Quintana, Juan G... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010904 | BERRIA | Euskadi | noticias | Woodsen neurrira egindako jaka berdea. Gaur hasiko da Augustako Mastersa, denboraldiko lehen torneo handia. Tiger Woods da faborito nagusia
Gaur hasiko da Augustako Mastersa, denboraldiko lehen torneo handia.
Igande goizaldea Euskal Herrian; Augustan, Georgia estatuan (AEB), Phil Mickelson Tiger Woodsi jaka berdea janz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010905 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nagore Laffage gogora ekarriko dute bihar, Iruñean. Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du Errenterian, emakume bati lapurtu eta sexu erasoa egitea egotzita
Nagore Laffage gogora ekarriko dute bihar, Iruñean Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du Errenterian, emakume bati lapurtu ustez, Jose Diego Yllanesek. Hori gogoratu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010906 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arreta independentzian dela hasi da Katalunian hauteskunde kanpaina Independentzia hitzaren oihartzunarekin hasi da gauerdian Kataluniako Parlamenturako hauteskunde kanpaina. Hitza aipatu, eta Artur Mas Generalitateko presidenteari zuzentzen zaizkio berehala begirada guztiak: Katalunia estatu propio izatera eraman nahi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010907 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESPAINIAKO ERREGEAREN ETA ERREGINAREN ERRETRATUAREN BALIOA Nafarroako Gobernuak 19.800 euro ordaindu ditu Espainiako erregearen eta erreginaren erretratu bategatik. Elena Goñi margolariari agindu zioten margolana, eta atzo erakutsi zieten ofizialki Felipe VI.ari eta Letizia Ortizi, Leireko monasterioan. XVIII. mendean ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010908 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Piztu telebista' entretenimendu 'docu-show'-a ETBn ostegunetan Nola ikusten dute telebista Euskal Herriko familiek? Galdera horri erantzungo dion entretenimenduzko docu-show bat da Piztu telebista , familia giroan eta gazteekin gozatzeko moduko programa. ETBren arabera, eskaintza «berritzaile» eta «ausarta». Googlebox... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010909 | BERRIA | Euskadi | noticias | TOKIO. Japoniako Gobernuak atzo jakinarazi zuenez, Ameriketako Estatu Batuen (AEB) base militar bat tokiz aldatuko du hegoaldeko Okinawa irlara, nahiz eta probintzia horretako herritarrak igandean erabaki horren aurka agertu ziren. Loteslea ez den erreferendum baten bidez, Okinawan bizi direnen %70 agertu ziren basea l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010910 | BERRIA | Euskadi | noticias | MADRIL. Espainiako Gobernuko iturriek Efe agentziari esan diotenez, errenta berezi bat sortzeko aukera aztertzen ari dira. Orain arteko laguntza bereziak jasotzerik izan ez duten talde batzuek jasoko lukete hura: etxeko langileek, langabezian daudenek eta soldata txikiak dituzten beste batzuek. Gaur bilduko da Ministro... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010911 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zerbitzu bikoizketari buruzko eztabaida bai, baina aldaketarik ez Murrizketekin batera, administrazioen zerbitzu bikoizketa mugatzeko neurriak iragarri zituen lehendakariak 2010eko maiatzean. Urtebete geroago, 2011ko urrian, Deloitte eta Everis aholkularitzekin elkarlanean egindako txostenaren berri eman zuen. Horren a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010912 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hautagaitza dantza NBEn. Segurtasun Kontseiluan libre dagoen aulkia Guatemala, Venezuela edo Boliviarena den, zalantzan
Inkesten arabera CiUk irabaziko ditu bozak Katalunian Convergencia i Unio CiUk irabaziko ditu Kataluniako hauteskundeak, CIS Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak egin berri duen inkestaren arabe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010913 | BERRIA | Euskadi | noticias | ERRUGBIA. Japoniak ezin izan zuen Eskozia ustekabean harrapatu, Hegoafrikarekin egin bezala. Eskoziarrek 45-10 irabazi zieten atzo japoniarrei Munduko Kopan. Eguneko beste norgehiagokan, Australiak iragarpenak bete zituen, eta 28-13 hartu zuen mendean Fiji. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010914 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZINEMA. Euskal artistekin lankidetza lerroa jarri du martxan Donostiako Zinemaldiak. Euskal Zinemaren Galarako Viktoria Eugenia antzokiko atze-oihala diseinatzeko enkargua jaso zuen Isabel Herguerak iaz. Aurten, berriz, Izibene Oñederrak ondu du Perlak Saileko aurkezpenetan erabiliko den irudia. Animazioaren munduan ar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010915 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Joshua Oppenheimer. Iraupena: 99 minutu. Generoa: Dokumentala. Herrialdea: Danimarka. Urtea: 2014.
Indonesiako genozidioaz hitz egiten du dokumentalak. Bizirik atera diren familia bateko kideek euren semea nola hil zuten jakingo dute, baita nork egin zuen ere. Bizirik atera direnak isilik eta beldurrez daud... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010916 | BERRIA | Euskadi | noticias | Margaret Roundtree beste urtebetez ariko da Gernikan SASKIBALOIA. Lointek Gernika Bizkaiak beste urtebeterako luzatu dio kontratua Margaret Roundtree hegaleko-pibotari. «Oso pozik nago hemen segitzegatik. Bai taldearentzat, bai niretzat, denboraldi on bat izatea espero dut», adierazi zuen atzo Roundtreek. Aurreko sasoi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010917 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ikasturte berria hasi da, eta, horrekin batera, itxialdi aurretik ikusi gabeko jendearekin elkartzeko ordua iritsi da. Momentu pozgarri eta hunkigarria behar lukeena, ordea, tentsio edo urduritasun une bihur daiteke; izan ere, nola agurtuko nau beste pertsonak? Hitzez edo ukalondoarekin tope eginda lehor xamar geldi da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010918 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pertsonaia. San Markoko presidentegai. JUAN CARLOS MERINO San Marko mankomunitateak badu presidentegaia: Juan Carlos Merino PSE-EEko kidea eta Errenteriako alkatea (Gipuzkoa). EAJk eta PSE-EEk adostu dute Merino presidente jartzea eta mankomunitateko presidenteordetza EAJri ematea. Urnietako eta Lasarte-Oriako udalek m... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010919 | BERRIA | Euskadi | noticias | PALA. Ostiral honetan hasiko da BBK liga. Bost bikote ariko dira: Fusto-Ayerbe, Gaubeka-Ibai Perez, Necol-Imanol, Landeta-Ibargarai eta Zubiri-Brefel. Ligaxkako lehena zuzenean sartuko da finalean, eta bigarrenak eta hirugarrenak finalerdia jokatuko dute. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010920 | BERRIA | Euskadi | noticias | Marcelo Bielsak ez du jarraituko Athleticen aulkian «Onena aldaketa dela uste dugu». Labur eta argi hitz egin zuen atzo Josu Urrutia Athleticeko presidenteak. «Zuzendaritzak aho batez erabaki du Marcelo Bielsak entrenatzaile karguan ez jarraitzea». Amaitu da argentinarraren zikloa Athleticen. Kito. Zale asko alde dauzk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010921 | BERRIA | Euskadi | noticias | 2020ko Donostiako Zinemaldiko galak «artistikoki oso ederrak» izan zirela esana zuen Jose Luis Rebordinos festibaleko zuzendariak, eta aurten zinema jaialdiak lan talde beraren gain utzi du egunotako gala nagusien prestaketa, atzoko inauguraziokoa barne. Iaz bezala, Jon Maia dantzari eta koreografoak zuzendu du ekitald... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010922 | BERRIA | Euskadi | noticias | Loiuko aireportuak inoizko emaitzarik onenak izan ditu uztailean Hilabete bakarrean inoiz izandako emaitzarik onenak izan dira uztailean Loiuko aireportuan: 467.989 bidaiari igaro dira Loiutik, iazko uztailean baino %8 gehiago. 2007ko uztailekoa zen orain arteko emaitzarik onena; 445.730 bidaiari izan ziren Loiun ordua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010923 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atutxa, Knorr eta Bilbaori harrera legebiltzarrean Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia zigortu ondoren, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak harrera egingo die asteartean Juan Mari Atutxari, Gorka Knorri eta Kontxi Bilbaori. Legebiltzarreko harrera aretoan hartuko ditu hirurak, 12:30ean. Legebilt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010924 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ohikoa duen ekitaldiarekin abiatu zen joan den ostegunean Itsasun (Lapurdi) aurten 20. edizioa betetzen duen Errobiko Festibala, Juan Luis Goenagaren margolanez beztituriko Sanoki aretoan. «Kultura, krisi garaian lehen premiazko betekizuna?» galdera borobilaren inguruan aritu ziren Raoul Sangla zinema errealizatzaile a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010925 | BERRIA | Euskadi | noticias | KIEV. Ukraina hego-ekialdeko Luhansk eskualdeko matxinoen buruzagiaren aurka atentatua egin zuten atzo. Luhanskeko Herri Errepublikaren arabera, bonba bat leherrarazi zuten Igor Plotnitski buruzagiaren auto ondoan, Luhansk hirian barrena zebilen bitartean.Ospitalera «egoera larrian» eraman zuten.
Luhanskeko Herri Errep... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010926 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi kale eraso izan dira iragan asteburuan Bizkaian Joan den asteburuan bi kale eraso izan ziren Bizkaian. Igande gauean lagun batzuek eraso zioten BBKren kutxa automatiko bati, Arrigorriagan (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak aditzera eman duenez, automatikoa belztuta gelditu bazen ere, ez zuen aparteko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010927 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak webgune berria zabalduko du, herritarrek «ETAri buruzko informazioa modu seguruan eta anonimoan»
eman dezaten. Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak jakinarazi duenez, herritarrek «terrorismoa fronte guztietatik borrokatzeko egoki iritzi Telefonoaz gain, nahi duenak posta elektronik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010928 | BERRIA | Euskadi | noticias | GALen biktimak omendu eta justizia egiteko eskatuko dute Gudari Egunean HENDAIA. Irailaren 27an Hendaiako Beltzenia frontoian finkatu dute Gudari Eguna, 11:30ean hasita. 30 urte bete zirela iaz GAL erakunde paramilitarra sortu zenetik, urteurrena baliatu nahi dute biktimak omentzeaz gain, orduz geroztik iragan 30 urtek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010929 | BERRIA | Euskadi | noticias | Koito bidezko sexua duten DBHko ikasleen portzentajea.
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen %19k koito bidezko sexu harremanak izan ditu, EHUren ikerketa baten arabera. Sexumuxu izeneko bideojokoa aurkeztu zuten atzo, ikasleen heziketa afektibo sexualean erabiltzeko. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010930 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Gernika' filma bihar aurkeztuko dute Guggenheim museoan. 1937ko bonbardaketaren testuinguruan kokatutako drama erromantiko eta emozional bat kontatzen du Koldo Serra zuzendari bilbotarrak, bere bigarren film luzean. Aktore lanetan aritu diren Maria Valverde, James d'Arcy eta Barbara Goenaga ere izango dira estreinaldi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010931 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. DONOSTIAKO 42. JAZZALDIA. Pat Metheny eta Brad Mehldauren gaua. Wayne Shorterrek Jazzaldiaren Saria jasoko du Kursaalean kontzertua eman aurretik
Wayne Shorterrek Jazzaldiaren Saria jasoko du Kursaalean kontzertua Pat Methenyk eta Brad Mehldauk osatutako bikotea izango da gaur protagonista bakarra Trinitate pla... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010932 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELA: «Ateak irekitzen ari dira aldi baterako milaka langile publiko kaleratzeko»
BILBO. ELAren arabera, «onartezina eta ulergaitza» litzateke estatuko sindikatuek Miquel Iceta Funtzio Publikoko ministroak aurkeztutako proposamena onartzea, «milaka langile publiko kaleratzea» ekar dezakeelako. Iceta astelehenean biltzek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0010933 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gatibu taldeak kontzertu bat emango du gaur Bilboko Santana27 aretoan, 21:30ean. Strombers taldea ere arituko da taula gainean. Iaz kaleratu zuen azken diskoa Gernikako taldeak (Bizkaia), Euritan dantzan izenekoa, 2014. urtean sortua; seigarrena du lan hori.
Baikortasunari keinua egin diote, aurkezpenean Alex Sardui ab... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.