id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0010934
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko eta Baionako manifestazioetan parte hartzeko deia egin dute EH Bilduk eta EH Baik Sarek eta Bagoaz-ek presoen eskubideen alde deitutako manifestazioarekin bat egin dute EH Bilduk eta EH Baik. Komunikatu baten bidez, salatu dute Aieteko adierazpena onartu eta lau urtera, Espainiak eta Frantziak eutsi egiten diot...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010935
BERRIA
Euskadi
noticias
Auzitegi Gorenak ebatzi du Osakidetzako langileen eta ertzainen oinarrizko eskubideak urratu zituela Jaurlaritzak Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman die Ertzaintzako eta Osakidetzako sindikatuei, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia berretsi du: ebatzi du Eusko Jaurlaritzak Osakidetzako langileen eta ert...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010936
BERRIA
Euskadi
noticias
Konpartimendutan egituratuta egoteak "ondorio larriagoak" saihestu ditu Alfa enpresan Gipuzkoako Diputazioko Garbiñe Errekondok adierazi duenez, Alfa enpresaren (Eibar, Gipuzkoa) arduradunek ondo bete dituzte Suteen Prebentziorako Zerbitzuaren aholkuak: sutea piztu eta berehala deitu diete larrialdi zerbitzuei, eta azk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010937
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxebizitzaren arazoa hizpide ukanen du ABk otsailaren 1ean Etxebizitzaren arazoari proposamenak egiteko asmoz, ABk mintzaldi bat antolatu du, otsailaren 1ean, Ravel gelan, Donibane Lohizune (Lapurdi). Jean Mari Etxart PACT etxegintzako presidente ohiak eta Jean Luc Berho Intxausetako topaketetako antolatzaileak irekik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010938
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez istripurik, ez lesiorik... «Balekoa izan da lehen lasterketa. Oso harrera ona egin didate, eta lasai ibili naiz; kontzentratuta eta adi, baina gehiegizko presiorik gabe». Bi gurpilen gainean eroso zebilen Juanma Garate, bihotzak esaten ziona eginez, baina laurekin oreka mantentzen ikasi beharko du orain, buruari ent...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010939
BERRIA
Euskadi
noticias
Jirabirarik gabe aitortu zion Günter Gausek*: «Zu zara, Arendt anderea, saio honen sail honetan elkarrizketatu dugun lehenengo emakumea». 1964ko urriaren 28an argitaratu zuten Alemania Mendebaldeko ZDF telebista publikoaren bigarren katean. Elkarrizketak Adolf Grimme saria jaso zuen eta, urtebetera Zer gelditzen da? Am...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010940
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñeko zezenketak behin betiko amaitzeko eskatu du 'Zezenketarik ez!' sareak Egun gutxi batzuk baino ez dira falta Iruñean Sanferminak hasteko. Zezenketarik ez! sareak agerraldia egin dute, festei begira dituzten eskaerekin ondutako agiria lau haizetara zabaldu asmoz: «Inor zapaltzen ez duten jaiak» nahi dituzte. Argi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010941
BERRIA
Euskadi
noticias
Tirrin-tirrin, tirrin-tirrin. «Larrialdi zerbitzuak, bai esan?». «Aupa, kaixo. Bai, begira, gizon bat dago hementxe, kalean, oso gaizki. Laguntza behar du, mesedez». «Egon, egon pixka batean. Saiatu zaitez lasaitzen eta mantsoago hitz egiten; lagunduko dizugu. Kontatu iezadazu non zauden zehazki eta zer den gizonari ge...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010942
BERRIA
Euskadi
noticias
Estafetako Bostak deitzen diete Imanol Salinas, Igor Aoiz, Ander Baiano, Mikel Auza eta Gorka Milagrori. Horien aurkako epaiketak balio sinboliko berezia du. Iazko martxoaren 29ko greba orokorrean, arratsaldeko manifestazio jendetsuaren ondoren, istiluak izan ziren Estafeta kaleko taberna batean. Istilu horiek direla e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010943
BERRIA
Euskadi
noticias
Condesako langileak: "Plantak bideragarriak dira; ez dugu espekulatzailerik nahi" Irtenbide eske Gasteizko kaleetara atera dira Condesako langileak. Martxaren amaieran, ohar bat irakurri dute, eta zuzendaritzari "kudeaketa ezin txarragoa" egitea egotzi diote. Langileen ustetan, plantak "bideragarriak" dira. Horrekin ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010944
BERRIA
Euskadi
noticias
Xakean dagoen emakume eta gizonen arteko bereizketaren eztabaidan zuzenean sartu gabe (hainbeste urte xakearen munduan egon ostean oraindik ez baitut iritzirik, ezta emakume xakelariei eurei askotan galdetu ostean ere), zure artikuluan planteatzen dituzun zalantza teknikoei buruz eman nahi dizut azalpena. Xakearen alde...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010945
BERRIA
Euskadi
noticias
1. Lapiko bat urez bete, eta irin koilarakada pare bat eta gatz pittin bat bota. Sutan jarri berotzen, irakin arte. 2. Bitartean, orburuak prestatzen hasiko gara. Horretarako, orburuari lehen orriak kenduko dizkiogu; beldurrik gabe kendu -hor dago sekretua-, bestela kanpoko geruzek gortasun puntua ematen diote jatean. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010946
BERRIA
Euskadi
noticias
Polizia Judizialak Miarritzeko herriko etxea miatu du isunak bertan behera uzteagatik Polizia Judizialak Miarritzeko (Lapurdi) herriko etxea miatu zuen atzo goizean, bertan behera utzitako isunen aferari loturik. Izan ere, Miarritzeko udaltzainek hogei hilabeteko epean gaizki aparkatzeagatik ezarritako 3.619 isun berta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010947
BERRIA
Euskadi
noticias
Irakurri nuenean El País en titularra Cesar Antonio Molina Espainiako Kultura Ministro ohiak egindako deklarazioekin - «Zapatero dijo que necesitaba una chica joven y más glamour» , Zapaterok esan zuen neska gazte bat behar zuela eta glamour gehiago-, pentsatu nuen (diodana ez bada egia, zutabeak irents nazala bertan e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010948
BERRIA
Euskadi
noticias
«Folk tradizionalak gorabeherak eduki ditzake, baina ez da inoiz hilko» Nahiko lanpetuta dabil Paddy Keenan (Trim, Irlanda, 1950), eta «laster batean» erantzun ditu galderak, posta elektroniko bidez. Barkamena eskatu du horregatik. New Hamphsire estatuan, AEBen ipar-ekialdean bizi da 90eko hamarkadatik, baina denbora d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010949
BERRIA
Euskadi
noticias
EAEko Auzitegi Nagusiak astelehenean aztertuko du COVID ziurtagiriaren gaia Asteartean iragarri zuen, eta gaur eman du pausoa Eusko Jaurlaritzak: EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari baimena eskatu dio COVID ziurtagiria eskatu ahal izateko. Astelehenean bilduko da auzitegiko administrazioarekiko auzien sala, eta litekeena...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010950
BERRIA
Euskadi
noticias
LAUDIO. Guardian enpresak 650 langileei eragingo dien dosierra aurkeztu zion atzo batzordeari: urtean 47 egun egingo dituzte langabezian, eta lansaria konpainiak konpentsatuko du %85era arte. Langileek onartuta dago dosierra. Hasierako dosierrak 139 kaleratze proposatzen zituen.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010951
BERRIA
Euskadi
noticias
Itzaldu da argia, hitza isildu da, hizkuntza goibeldu eta izakia abaildu da. Izarrek eta ilargiak isiotuko digute gaua eta eguzkiak eguna. Jaiotzak heriotza du zor baina bizitzak heriotzaren gainetik iraunen du. Bittor Kapanaga Otxandioar jakintsuak agur esan digu. Aspaldian zebilen gorputza makal baina beti ere burua ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010952
BERRIA
Euskadi
noticias
Mendiko istripuz jositako asteburua izan zen iragan astekoa, eta Pirinioak izan ziren hizpide gehienetan. Baina Balerdi (Aralar, 1.195 metro) mendian izandako istripu batean ere hil zen lagun bat. Azken urteetan eta neguan bereziki istripuen kopuruak izan duen gorakada etengabeak ez du etenik, eta, urtea hasterako, jad...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010953
BERRIA
Euskadi
noticias
Zalantza izpirik uzten ez dioten sineste sendoetako santutegi bat egonen da nonbait, non uste sendo, erabateko, biribil horiek guztiak, pitzatzen hasten direnean, biltzen eta mundutik gordetzen baitira. Atzo hamar urte bete ziren Madrilen atentatu ikaragarri bat gertatu zenetik. Duela hamar urteko irudietan Angel Acebe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010954
BERRIA
Euskadi
noticias
Trebiñun, eskola colegio da, eta Guardia Zibilak zabaltzen dio bidea Korrikari. Baina hori baino askoz gehiago da. Ofizialtasunik ez duen hizkuntza bat ikasten eta transmititzen duen herri bat ere bada. Euskal herritarra izatea bera ere ukatzen dioten arren, ahotsa behin eta berriro ozendu eta arabarra dela dioen herri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010955
BERRIA
Euskadi
noticias
SATSEk dio aparteko saria kendu nahi diela Bizkaiak BILBO. SATSE erizanen sindikatuak salatu du Bizkaiko Foru Aldundiak aldi bateko langileen kontrako neurriak hartzeko mehatxua egin duela ez badute Gabonetako saria itzultzen. Dirua itzuli aurretik Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren azken ebazpenaren zain egoteko e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010956
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizonezko batek salatu du beste batek bortxatu egin duela Santurtziko festetan Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, larunbat gauean Santurtzin (Bizkaia) izandako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza. Gizonezko batek salatu du beste gizon batek bortxatu egin duela portuko plazan. Hain zuzen ere, San Jor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010957
BERRIA
Euskadi
noticias
Barcinak PSNri erronka bota, eta abertzaleekin zentsura mozioa jartzeko iradoki dio Bi ordu eta erdiko hitzaldian, berritasun bakar bat ere ez. Halaxe laburbil daiteke Yolanda Barcina Nafarroako lehendakariak emandako politika orokorreko egoerari buruzko lehen hitzaldi luzearen edukia. Krisi ekonomikoa, kontu publikoen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010958
BERRIA
Euskadi
noticias
Politkovskaiaren hilketagatik Errusiako Polizia ikertzen ari dira MOSKU Kazetarien Defentsarako Batzordeak adierazi zuen atzo Errusiako Fiskaltza Polizia ikertzen ari zela, Anna Politkovskaia kazetariaren hilketarekin lotuta. Errusiako Gobernuak, ordea, ukatu egin du hori. Politkovskaia iaz hil zuten. Txetxeniako tortu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010959
BERRIA
Euskadi
noticias
IKERKUNTZA . Enbrioien test genetikoen aukera zabaltzeko eskatu dute Erresuma Batuan . Minbizia izateko arriskua dakarten ezaugarri genetikoak atzemateko eskaria aztertuko du bihar Giza Ugalkortasun eta Enbriologia Agintaritzak Enbrioien test genetikoen aukera zabaltzeko eskatu dute Erresuma Batuan Minbizia izateko arr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010960
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaengo espetxeko euskal presoek hamabi egun egin dituzte gose greban Jaengo espetxean dauden euskal presoek hamabi egun egin dituzte jada gose greban. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, baraualdiarekin jarraituko dute euskal preso guztiei eta haien senide eta lagunei dagozkien eskubideak errespetatuak iz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010961
BERRIA
Euskadi
noticias
Volkswagen bat banu edo Audi bat, oso haserre nengoke engainatu egin nautelako, lapurreta egin didatelako, gezurretan jardun zaizkidalako, baina bereziki nengoke haserre erabili egin nautelako, beren krimen ekologikoen egile aktibo bihurtu nautelako; azpikeriarekin behartu nautelako nik ez nekien zerbait egitera. Opel ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010962
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. ACB LIGA. 25. JARDUNALDIA. SAILKAPENAK
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010963
BERRIA
Euskadi
noticias
«Nahi duten 'ismo' guziak jartzen ahal dizkiote pinturari, baina ni ez naiz aldatuko» Eguraldi ona denean, paisaiak egiten ditu Garciak, eta, neguan, natura hilak eta erretratuak. Bizitza guzia darama margotzen, eta hala jarraituko du: «Margotu gabe ezin naiz egon. Urte asko ditut, eta beti margotuko dut, bukaerara art...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010964
BERRIA
Euskadi
noticias
Athletic B-k azken sailkatua hartuko du gaur, eta Alavesek Elxen jokatuko du FUTBOLA. Athletic B-k eta Alavesek gaur jokatuko dituzte Bigarren Mailako ligako 14. jardunaldiko partidak. Athleticek etxean jokatuko du (16:00), Almeriaren aurka -sailkapenean atzetik duen aurkari bakarra da-. Galduz gero, azken postura eror...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010965
BERRIA
Euskadi
noticias
«Nahi nuen atera barnekoa, berriz ere beste zerbaitetara pasatzeko. Nire disko gogor horretan kantu gehiago nituenez, ba, bota ditut. Ziklo baten bukaera da, zinez. Amaitzeko da luzaz izan dudan garai elektro-folka». Txomin Larronde Txo- k hirugarren bakarkako diskoa atera du: Eklektrikoak , eta badok.eus atarian dago ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010966
BERRIA
Euskadi
noticias
Emakume bat hil da gaur goizean Gasteizen, laugarren solairu batetik jausita. 09:40ak aldera gertatu da ezbeharra, Gasteiz Hiribidean. Emakumeak 50 bat urte zituen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertaera argitzeko. Edonola ere, nabarmendu dute litekeela dela istri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010967
BERRIA
Euskadi
noticias
Fenerbahce. Zisis (7), Bogdanovic (11), Bjelica (14), Preldzic (13), Erden -hasierako bostekoa-; Goudelock (19), Vesely (12), Sipahi (4), Savas (4) eta Zoric (7). Laboral Kutxa Baskonia. Adams (10), Hansbrough (5), Bertans (14), Tillie (7), Iverson (8) -hasierako bostekoa-; James (14), I. Diop, Shengelia (11), Begic (6...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010968
BERRIA
Euskadi
noticias
BARAKALDO. Maiatzaren 17tik 19ra Food 4 Future azokaren bigarren aldia egingo dute Barakaldoko BECen (Bizkaia). Elikagaien industriako 283 enpresa eta 30 herrialdetako 7.000 profesional baino gehiago biltzea espero dute. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, azokan erakutsiko dira elikadura industria «seguru, jasangarri ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010969
BERRIA
Euskadi
noticias
Gernikako Akordioak eskaerak finkatu zituen, Aieteko Konferentziak pausoak "Gatazka politikoa aterabide demokratikoetara eramateko aukera berri bat" sortu zela iritzita, 2010eko irailean "bake biderako oinarriak" adostu zituzten politika, gizarte eta sindikatuen arloko 28 eragilek -ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek, Al...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010970
BERRIA
Euskadi
noticias
Kutsatzeek nabarmen egin dute gora Andosillan (Nafarroa). Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak emandako datuen arabera, azken astean 40 kasu baino gehiago detektatu dituzte. Transmisioa eteteko asmoz, birusa atzemateko testak egitera deitu dituzte herritarrak. Bi adin multzori eginen dizkiete testak: 15-29 urteko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010971
BERRIA
Euskadi
noticias
Mendebaldeko Saharara iritsiko da gaur Ban Ki-moon, «elkarrizketa sustatzeko» AAIUN. Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusia gaur iritsiko da Mendebaldeko Sahara lurralde liberatuetara, negoziazioak bultzatzeko helburuarekin. Tindufeko (Aljeria) iheslari kanpalekuak bisitatuko ditu Banek. Haatik, Marokoko errege Mohammed VI...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010972
BERRIA
Euskadi
noticias
Kamioi gidari bat hil da Zarautzen, ibilgailuarekin autobidetik trenbidera erorita Kamioi gidari bat hil da gaur Zarautzen, Meagako tunel parean ibilgailuarekin A-8 autobidetik trenbidera erorita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, autobidea itxita dago Bilboko noranzkoan, eta tren zerbitzua eten...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010973
BERRIA
Euskadi
noticias
Gure Esku-k urratsak eskatu ditu erabakitzeko eskubidea lege bihurtzeko «Egungo euskal herritarron gehiengoak bere etorkizuna aske erabaki nahi du». Hala azaldu du Gure Esku plataformak Eusko Legebiltzarraren aurrean eginiko agerraldian. Josu Etxaburu eta Amalur Alvarez bozeramaileek adierazi dute euskal herritarren %7...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010974
BERRIA
Euskadi
noticias
Antzinako Egipton inspiratuta, Mikel Poblacionek garatu duen menuak askotariko esanahi historikoak ditu. Lerro artean ezkutaturik dauden arren, horietako batzuk azaldu ditu sukaldariak. Lehenengo platerak piramideak eraiki zituzten langileak ekarri nahi ditu gogora. Egiten zuten lanaren ordainsari gisa, hainbat abere e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010975
BERRIA
Euskadi
noticias
Ibilbidea. Crelan-Vastgoedservice (2014-16); Verandas Willems-Crelan (2017-18); Cibel-Cebon Offroad (2018-19) etaJumbo-Visma (2019). Lorpenik garrantzitsuenak. Ziklo-krosean: Hiru aldiz munduko txapeldun (2016, 2017 eta 2018) eta behin txapeldunorde (2015). Errepidean: Frantziako Tourreko etapa bat (2019); bi etapa Dau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010976
BERRIA
Euskadi
noticias
Fiskalak Pepe Rei eta beste bi kazetariren aurkako auzibidea abiatu du Pepe Rei Ardi Beltza aldizkariko zuzendari eta bertako bi kazetariren kontrako epaiketarako bidea zabalik da dagoeneko. Ertzaintza Euskal Herriko prostituzio sare batekin lotzea egozten die Donostiako Lurralde Auzitegiko Fiskaltzak akusatuei, eta ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010977
BERRIA
Euskadi
noticias
Isilik dago Bartzelona. 16 hildako eragin zituen Daesh-en atentatuak hiria harridura zein beldur egoera baten murgildu du. Azkeneko aste honetan, bartzelonatarren animoak eta bizipoza desberdinak izan dira. Rambletan gertatutakoa sinistu ezinda agian, jota beharbada, apur bat beldurtuta ere bai, hiri honen arima medite...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010978
BERRIA
Euskadi
noticias
Torturapeko adierazpenetan oinarrituta zigortu dituzte hiru lagun Zaine Rekondo, Gorka Diez de Ulzurrun eta Eder Ariz gazte nafarrak 2005eko martxoan atxilotu zituen Guardia Zibilak, Mikel Ziaurrizekin batera. Atxilotutako guztiek salatu zuten inkomunikatuta atxilotuta egon ziren bost egun haietan guardia zibilen aldet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010979
BERRIA
Euskadi
noticias
KUALA LUMPUR. Malaysiako Parlamentuko behe ganberak atzo onartu zuen nahitaezko heriotza zigorra mugatzea. Aldaketa egin aurretik, 11 delitutarako aplikatzen zuten automatikoki -besteak beste, narkotrafikoagatik, hilketagatik eta armak edukitzeagatik-; orain, 40 urteko espetxealdia ezarriko diete zigortuei, eta gutxien...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010980
BERRIA
Euskadi
noticias
Klikatzea ekintza izan da beti, baina emaitza bihurtu da aspaldian. Sakatzea eta ikustea. Zanpatzea eta agertzea. Segida bizkor eta ugariak. Negatiborik gabeko positibo bihurtuta zeuden aspaldian argazkiak, eta filtro errepikatu eta artifizio berdinen erabiltzaile bihurtuta ustezko argazkilariak. Baina klikatzea bada a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010981
BERRIA
Euskadi
noticias
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan COVID-19aren izurria kontrolatze aldera neurriak ebazten dituen Labi batzordearen bilera teknikoa egin dute gaur. Jakina zen bertan neurri berriren bat ebatziko zutela, eta jakinarazi berri dute zein den: gauerditik 06:00tara bizikideen topaketak bakarrik onartuko dituzte kalean, bihar gauer...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010982
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela hiru urte matxinadak izan zituzten herrialde arabiar guztientzat «eredugarri», horrela ikusi dute Tunisiako Konstituzioa parlamentura gonbidatu dituzten Mendebaldeko agintariek. Protagonismo berezia izan zuten nazioarteko gonbidatuek Batzar Nazional Konstituziogilean egin zen ekitaldian, atzo, Tunisen. Zine el-Ab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010983
BERRIA
Euskadi
noticias
Ibilbidea. Stella Azzurra Erroma (2002-03), Benetton Treviso (2003-06), Toronto Raptors (2006-2013), New York Knicks (2013-15), Brooklyn Nets (2015-16) eta Laboral Kutxa Baskonia (2016tik). Estatistikak NBAn. 550 partida. Partidako, 28,7 minutu, 14,3 puntu eta 4,6 errebote. Garaipen zerrenda. Benneton Trevisorekin, Ita...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010984
BERRIA
Euskadi
noticias
Gure herriko liburutegia oso ondo dago. Ez bakarrik liburuzaina jatorra eta dotorea delako eta bere lana guk merezi baino hobeto egiten duelako; merezi baino nobedade gehiago eta hobeak ekartzen dizkigutelako baino. Eta lehengo egunean oso ariketa frikia egin nuen: liburutegiko apaletan begira hasi nintzen ea zenbat li...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010985
BERRIA
Euskadi
noticias
Pablo Aperribai euskal presoa datozen hamar egunetan Espainiako Auzitegi Nazionalera eramango dute. Pauko Apelazio Auzitegiak haren kontrako euroagindua aztertu ostean erabaki du Auzitegi Nazionalaren eskaera onartzea. Herenegun egin zen audientzian Aperribaik onartu zuen Espainiaratzea, baina ez Auzitegi Nazionalak eu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010986
BERRIA
Euskadi
noticias
2014ko apirilean hasi nahi dute webguneetan '.eus' erabiltzen «Prozesua ez da hemen bukatu. Alderantziz: .eus domeinuaren benetako ibilbidea oraintxe hasi da». Euskarari eta euskal kulturari Interneten ikusgarritasuna emateko asmoz orain sei urte abiatutako prozesuak lehen mugarria izan zuen herenegun: Interneteko dome...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010987
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoako eta Bizkaiko 45 ontzi gaur irten dira antxoatara Hilabetez geldi egon ondoren, itsasora atera dira gaur Gipuzkoako 36 itsasontzi eta Bizkaiko bederatzi. Martxoan hasi zuten kostera, baina, harrapaketa txiki batzuen ondoren, lehorrean geratzea erabaki zuten, konfinamendua dela eta. Berez, funtsezko sektore gi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010988
BERRIA
Euskadi
noticias
ARALAR. Patxi Zabaletak «etsigarria» iritzi dio ETAren azken agiriari Patxi Zabaletak «etsigarria» iritzi dio ETAren azken agiriari Imanol Gomez gaztearen heriotzari buruz ETAk kaleratutako agiria «etsigarria» iruditu zaio Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileari, «borroka armatua utzi behar duela pentsatzeko bideri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010989
BERRIA
Euskadi
noticias
Badago beste eztabaida bat, gordeago, udako edo neguko ordutegia aukeratzeko debatearen atzean: eguzkia eta ordulariaren orratzak orduan jartzearena. Izan ere, Euskal Herrian ez datoz bat ordu ofiziala eta eguzkia: kokapen geografikoak eta ordu eremuak ez dute kointziditzen. Edozelan ere, Javier Armentia Iruñeko Planet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010990
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako Udalak, Gipuzkoako Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak batasunaren irudia agertu zuten atzo, Donostiako 2016ko Europako kultur hiriburu izendatu osteko biharamunean. Hurrengo urteetako «erronkari» bat eginda aurre egiteko asmoa azaldu zuten hiru instituzioetako ordezkariek, azken bi urteotan hautagaitza aurre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010991
BERRIA
Euskadi
noticias
Errealitate birtualeko betaurrekoak buruan, Naughty America bideo erotikoen zerbitzuaren txokoan dago gizon bat, berak bakarrik ikusten duen horretan murgilduta. Nork mugitzen du diru gehiago urtean pornografiaren, zinemaren ala bideo jokoen industriak? Gero eta zailagoa da galdera erantzutea, gero eta nahastuago baita...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010992
BERRIA
Euskadi
noticias
'The Power of The Dog' eta 'West Side Story' garaile, inoizko Urrezko Globorik polemikoenetan Aspalditik zetorren polemika. Hollywoodeko Atzerriko Prentsaren Elkartea (HFPA) behin baino gehiagotan salatu dute aniztasunik ezagatik, baita ustelkeriagatik ere. Eta aurten boikota izan du ordainean. HFPAk banatzen dituen Ur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010993
BERRIA
Euskadi
noticias
Tellituk gaur esango du agur lehendakari gisa, Ikastolen Elkarteko batzar nagusian HERNANI. Koldo Tellituk azken aldiz parte hartuko du gaur Ikastolen Elkarteko batzar nagusian lehendakari gisa. Hernanin (Gipuzkoa) egingo dute batzarra, Oronan, 18:00etan. Tellituk hamalau urte egin ditu lehendakari Ikastolen Elkartean....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010994
BERRIA
Euskadi
noticias
Los Arcostik abiatuko da 2017ko Vueltako bakarkako erlojupeko bakarra TXIRRINDULARITZA. Gaur aurkeztuko dute aurtengo Espainiako Vuelta, Madrilen (19:00), baina dagoeneko jakina da ibilbidearen zatirik handiena. Nimestik abiatuko da lasterketa, Frantziatik, taldekako erlojupekoarekin, eta Angliruk emango du azken epaia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010995
BERRIA
Euskadi
noticias
«Beldur naiz zer-nolako Brasil utziko diegun bilobei» William eta Keliren etxeko ateak kutxa gotor bat dirudi. Txikia da, grisa, eta oharkabean pasatzen da favelako horma koloretsuen artean. Hormigoizko eskailera piko baten atzean, ordea, Jardim Cultura Fisica auzoa dagoen muinoaren ikuspegirik onenetako bat dago. Aldi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010996
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ez dugu atzera egingo. Geldiezinak gara. Zuen indarkeriek erantzuna jasoko dute!». Andre Maria Zuriaren plazan hasitako oihua ozen zabaldu zen bazter guztietatik. Feministok Prest plataformak deitutako manifestazioak 12.000 pertsona inguru bildu zituen Gasteizko bihotzean, antolatzaileek emandako datuen arabera. «Gora...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010997
BERRIA
Euskadi
noticias
Bandera irabaztea bakarrik falta izan zitzaion atzo Urdaibairi festa biribiltzeko. Izan ere, Eusko Label ligako txapeldun da atzotik, baina herriko estropadan bigarren egin zuen. Ginga jartzeko Bermeon, etxean, bandera astindu nahi zuten Urdaibaikoek, baina beste traineru batek hartu zien aurrea: Oriok, aurtengo bigarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010998
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzo, Estatuaren abokatuaren inpugnazioen berri izan ostean, Bilduk bilera eskatu zien EAJri, Aralarri eta EBri, egoera aztertzeko, eta hirurek baiezkoa eman diote eskaerari. Aralarrek gaur jakinarazi du bera elkartu dela Bildurekin. "Egoera salatzeko ahalegin bateratuak bilatuko ditugu, erantzuna ahalik eta zabalena i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010999
BERRIA
Euskadi
noticias
Hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek ezker abertzalea legeztatzeko eta epaiketa politikoak amaitzeko eskatu dute Euskal Herriko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek Bateragune auzian auzipetuen absoluzioa emateko eskatu dute gaur, eta, horrekin batera, ezker abertzalea legeztatzeko eta epaiketa po...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011000
BERRIA
Euskadi
noticias
Bulegoetan diplomak jartzen zenituztela uste nuen. Ez zaituztete derrigortzen, diplomak agerian izatera? Tiradera barruan? Ez, ez zait inporta, uste txoroa da agian, pelikula gehiegi. Zu eta beste baten artean neukan zalantza, baina fidatzen naiz. Ez naiz moketa zalea, baina txukuna daukazue. Egia da moketa isilagoa de...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011001
BERRIA
Euskadi
noticias
Idoia Garzesek 37. Lizardi saria eskuratu zuen kontakizun honengatik. Amaren baserri zaharrean amonaren ardatza aurkituko du Arrakok, haria harilkatzeko erabiltzen den zurezko tresna. Haren bitartez, iragana eta oraina lotzen dituen haritik tira egingo du protagonistak, historia isildua jasotzeko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011002
BERRIA
Euskadi
noticias
Porlangintza eta hondakinen errausketa Euskal Herrian • HEEak ekoizten. Araban ez da porlan fabrikarik, baina hondakinetatik eratorritako erregaiak bai ekoizten ari dira, lantegi horietan erretzeko. Arabak badu TMB tratamendu mekaniko-biologikorako planta bat, Jundizen. HEEak, hain justu, halako plantetan egiten dira. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011003
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Jill Scott 'The real thing: words & sounds vol.3' Who's Jill Scott? galdetzen zuen bere estraineko lan goraipatuan. Astero R&B edo soul garaikidearen izar berri bat agertzen zen garaia zen. Zazpi urte geroago aparrak behera egin du, Joss Stone eta antzeko kaskarkeriak dira nagusi -non galdu dira Lauryn Hill, Er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011004
BERRIA
Euskadi
noticias
«Hemen dagoen jende guztia ikastarora al dator?», esan du emakume batek Irungo (Gipuzkoa) Oiasso museoaren atarira iritsi orduko. «Hala dirudi; sartu beldurrik gabe!», erantzun dio Eñaut Urrestarazuk. Urrestarazu da ikastaroa zuzentzeaz arduratuko den pertsona; Greziako dantzen ikastaro bat emango du, hain zuzen. Izan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011005
BERRIA
Euskadi
noticias
Z imurrak komikiaren arrakastaren ondotik, Paco Rocak etengabe jarraitu du liburu gomendagarriak bata bestearen atzetik argitaratzen. Horren erakusgarri dira, nabarmenenak aipatzearren, Las calles de arena (2009) kontakizun surrealista, Tio Vivo aldizkariaren sorreraren kronika gisako El invierno del dibujante (2010) e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011006
BERRIA
Euskadi
noticias
JUBA. Salva Kiir Hego Sudango presidenteak amnistia eman zien atzo gerra zibilean parte hartu dutenei. Hortaz, ez diote jazarriko Riek Machar presidenteorde ohi eta Kiirren arerio nagusiari. Joan den igandean su-eten bat eta boterea partekatzeko akordio bat sinatu zuten biek.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011007
BERRIA
Euskadi
noticias
Lan baldintzak bermatuta, grebarik ez dute egingo AENAko langileek MADRIL. Gaur hastekoa zen greba deialdia bertan behera utzi dute AENAko sindikatu nagusiek, CCOOk eta USO-LSBk, lanpostuei eta lan baldintzei eusten dien lan ituna lortu baitute aireportuen kudeatzailearekin. Hala ere, sindikatuek protesta egingo dute g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011008
BERRIA
Euskadi
noticias
Halakoa da gaur egun Lehen Mailako Arreta: korapilo erraldoia, zeinetan aurki ezina den tira egin eta urteetan zehar kateatutako dena askatuko duen haria. Duela urte batzuk sortutako korapiloak nahiko errazak ziren askatzen: burokrazia gehiegi, gehiegi betetako agendak, gaixoak artatzeko denbora murritza... Baina insti...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011009
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehenbiziko eguneko synth-pop gaindosiaren ostean, eskertzekoa izan zen ostiraleko eskaintza askotarikoa izatea. John Berkhout oiartzuarrak arduratu ziren bigarren jardunaldia inauguratzeaz. Ostean, Jose Gonzalezen eta C.Tanganaren aukera antagonikoen artean aukeratzeko beta egon zen. John Berkhouten antzeko sokakoa da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011010
BERRIA
Euskadi
noticias
26 urte ditu Etxebarriak, eta Igorrekoa da. 2018ra arteko kontratua izango du, eta ostiralean aurkeztuko dute. Zelai erdian jokatzen du, eta ezagun zaio kluba, umetan Lezaman aritu baitzen. Lehen taldearekin ere jokatu zuen. Betisen aritu da azken urteetan, eta Athleticek zortzi milioi euro ordaindu dizkio Sevillako ta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011011
BERRIA
Euskadi
noticias
Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak dimisioa eman du Jesus Zaballos Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) alkateak dimisioa eman du, arrazoi pertsonalak argudiatuta. «Behar adina hausnartu ondoren, alkate kargua eta bizitza publikoa uzteko erabakia hartu dut. Bizitzaren etapa berri bati hasiera emateko ordua iritsi da», adieraz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011012
BERRIA
Euskadi
noticias
ARRAUNA. K0NTXAKO BANDERA. Kaikua, txistua eta danbolina. Kontxako Banderaren lehen jardunaldia jokatuko da gaur, eta ematen du ontzi bat dagoela beste guztien gainetik: Kaiku Bigarren txanda aipatzen da, baina erne Urdaibai, Pedreña eta Hondarribiarekin Kontxako Banderaren lehen jardunaldia jokatuko da gaur, eta emate...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011013
BERRIA
Euskadi
noticias
Irten dira erietxetik Zorrotzako sutean zaurituetako bi BILBO. Larunbatean Bilboko Zorrotza auzoan izandako sutean zauritutako bi laguni senda-agiria eman diete: 10 urteko mutiko bati eta 23 urteko emakume bati. Hiru lagun daude ospitaleratuta. Gizon bat dago larrien: arnasa hartzeko laguntza behar du, eta «muturreko l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011014
BERRIA
Euskadi
noticias
Polo subiranistaren aldeko apustua berretsi du Rafa Larreinak. EAEko Auzitegi Nagusiak ez du aintzat hartu EAk bozen emaitzen harira jarritako helegitea Polo subiranistaren aldeko apustua berretsi du Rafa Larreinak EAEko Auzitegi Nagusiak ez du aintzat hartu EAk bozen emaitzen harira Rafa Larreinak uste du herri honek ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011015
BERRIA
Euskadi
noticias
Ukituak, bertsioak, eranskinak... artelanak denetik onartzen du. Hori aintzat hartu gabe aritu zen atzo Espainiako Diputatuen Kongresuan Alberto Nuñez Feijoo Alderdi Popularraren burua. Goizez, Pedro Sanchez sozialistak Antonio Machadoren hitz batzuk erabili zituen: «Gaur beti da oraindik» edo tankerako zerbait. Arrats...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011016
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela hilabete batzuk, Euskal Herriko toki guztietan bezala suposatzen dut, gure herrian ere, eragile sozial eta politiko askok sinatu duten Gernikako Akordioa zertan datzan argitzen duen eskuorri bat banatu zuten. Euskaraz,erdaraz eta frantsezez idatzia dago eskuorri hori. Denok ulertzeko moduan. Akordioa, hamabi punt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011017
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Christian Cariot. Aktoreak: August Diehl, Olivier Gourmet, Mathilde Seigner, Alice Isaaz, Matthew Rhys. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2015. Iraupena: 114 minutu. Generoa: Drama. Nazismoa. Filma 1940. urtean dago girotuta. Frantzian milaka lagunek ekinen diote ihesari: Alemaniako armada dute atzetik. Nazienga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011018
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur egingo du bilera LABI teknikoak Covid-19aren datuen joera aztertu eta indarrean dauden neurriak aldatu behar diren ikusteko. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak atzo esan zuenez, LABI instituzionalaren batzarra aurreratzea ere aztertuko dute, baina batzorde teknikoaren txostena izan arte ez dute erab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011019
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Helvetia Anaitasuna Espainiako Kopako final-laurdenetan ariko da, atzo Cangas de Morrazon (Galizia) etxeko taldeari 21-28 irabazi ondoren. Iruñeko taldeak Bartzelona B izango du aurkari hurrengo kanporaketan. Ohorezko B Mailako liderrak Naturhouse kanporatu zuen atzo penalti jaurtiketetan (39-38).
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011020
BERRIA
Euskadi
noticias
Zerbitzu militarra derrigorrezkoa izango dela berretsi du Frantziak Frantziako presidente Emmanuel Macronek duela hilabete agindu zuen bete egingo duela hauteskundeetan egindako iragarpena: nahitaezko zerbitzu militarra berrezarriko du. Benjamin Griveaux gobernu bozeramaileak hautu hori berretsi du orain, eta adierazi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011021
BERRIA
Euskadi
noticias
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrek zein akordio lehenesten dituzten aletu dute Etxenike eta Arrieta soziologoek, nork beretik. Eztabaidan parte hartu edo iruzkinak egin nahi izanez gero, sartu honako helbide honetara: www.berria.eus/iritzia
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011022
BERRIA
Euskadi
noticias
Mexiko Hiria eta Queretaro lotzeko 210 kilometroko trenbidea eraikitzeko akordioa iragarri eta gero (3.000 milioi euroko kontratu izugarria), Enrique Peña Nietoren gobernuak atzera egin, eta Txinako CRCCk orain arteko porrot handiena jasan du. Antza, proiektua adjudikatzeko prozesua zikin dago, eta presidentearen emazt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011023
BERRIA
Euskadi
noticias
«Konbentzitzea gogoko dut, horrela jokalariek ez dutelako metodoa ahazten». Espainiako Ligako talde batzuen eta Carling Cupeko garailearen jokalariek jan beharrekoa zaintzeaz arduratzen da modu zorrotz bezain hurbilean. ANTONIO ESCRIBANO Tottenhameko elikadura aditua «Konbentzitzea gogoko dut, horrela jokalariek ez dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011024
BERRIA
Euskadi
noticias
Adimen artifizialari buruzko topaketak etzi Tabakaleran ADIMEN ARTIFIZIALA. Errealitate birtualak aztergai dituen Immaterial topaketen hirugarren aldia egingo dute larunbatean, Tabakaleran. Adimen artifiziala izango du hizpide aurtengo jardunaldiak, eta Mayte Gomez artista digitala eta Carlos Alcantara musikaria eta po...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011025
BERRIA
Euskadi
noticias
Bazkalondoko tertulian bere etxean geunden batean, kafea hartzearekin batera erre egin behar genuela otu zitzaion Jorge Oteitzari. Banituen puru txiki batzuk sakelan, eta haietako bat eskaini nion. Purrustada eginez erantzun zidan. Berak bazituela nireen aldean puru onak. «Munduko pururik onenak», bere hitzetan. Atera ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011026
BERRIA
Euskadi
noticias
Altuna III.a eta Irribarria ariko dira gaur, Donostian PILOTA. Jokin Altunak eta Iker Irribarriak Banakako Txapelketako final-laurdenetako lehen partida jokatuko dute gaur Donostian, Atano III.a pilotalekuan (22:00, ETB1). Irabazlea Peio Etxeberria edo Danel Elezkanoren aurka ariko da finalerdietan, maiatzaren 19an, Ei...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011027
BERRIA
Euskadi
noticias
«Aterabideei zubiak eraikitzeko» botoa eskatu du Amaiurrek Pozik dira Amaiurreko hautagaiak, koalizioak hauteskunde kanpainan lortu duen erakarpenarengatik. Anoetako belodromoan eta Anaitasuna eta Europa kiroldegietan bilduta jendetza nabarmendu dute, baina baita joan diren leku guztietan jasotako harrera ere. Kanpaina...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011028
BERRIA
Euskadi
noticias
Nazioarteko gerra eta bake irudiak 2012 Fundazioak antolatutako kultur urtean 2012 Fundazioak atzo aurkeztu zuen, Bilbon, 2012 Euskadi bakea eta askatasunaren aldeko kulturen urtea , 30 ekitaldi inguruk osatua. Hainbat arte diziplinatako ekitaldientzako tartea izango da eta Euskal Herriko eta nazioarteko artistek hartu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011029
BERRIA
Euskadi
noticias
«Europak dio hizkuntza ofizial denetan behar dela zerbitzua» Europako Parlamentuak txosten bat onartu du ikus-entzunezko zerbitzuen zuzentarauari lotuta. Eduki guztiak «hizkuntza koofizialetan iristea» proposatu du ERCk, eta hala jaso da. Pedagogian lizentziatua da Diana Riba i Giner (Bartzelona, 1975). 2019. urtetik d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011030
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Datorren urtean Espainiako Vuletako etapa bat korrituko da Bizkaian, jakinarazi dute non hasi eta bukatuko den. Getxoko portuko geltokitik abiatuko da, eta Oiz mendian izango du helmuga. 1.090 metro ditu Oiz mendiak, eta 430 metrorik gora %13 eta %14 arteko pendizak. Igoerak 20 kilometro inguru ditu, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011031
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Clint Eastwood. Aktoreak: Bradley Cooper, Sienna Miller, Luke Grimes, Jake McDorman. Iraupena: 132 minutu. Gerra drama. Herrialdea: AEB, 2015. Chris Kyle frankotiratzailearen inguruko istorioa da hau. Kyle Texasen jaio zen, eta oso oinarrizko kode batek gidatzen zuen bere bizimodua: Jaungoikoa, Amerikako Es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011032
BERRIA
Euskadi
noticias
Hau omen da Poloniako afrobeat talde bakarra. Ezin ziurtatu, baina ez litzateke harritzekoa. Baina, era berean, talde honen laugarren lan luzea, 1960ko hamarkada amaieran, Nigerian, Fela Kuti eta enparauek sortutako musikaren bilakaera unibertsalaren seinale da. Egia esateko, murriztailea da taldearen musika genero hor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011033
BERRIA
Euskadi
noticias
ESTATUAREN EGOERARI BURUZKO EZTABAIDA. BAKETZEA. Gobernuak ETArekin hitz egiteko baldintzak badaudela uste du Madrazok Gobernuak ETArekin hitz egiteko baldintzak badaudela uste du Madrazok Ezker Batua-Berdeak alderdiko koordinatzaile Javier Madrazok uste du badaudela «beharrezko baldintzak» ETAren eta Espainiako Gobern...
cc-by-sa 4.0