id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0013334 | BERRIA | Euskadi | noticias | Selekzioaren aldeko lasterketa jokatuko da igandean, Bilbon Bederatzigarren urtez jarraian, ESAITek Euskal Selekzioaren Aldeko Lasterketa antolatu du. Igande honetan izango da lehia, Bilboko parte-hartzaileen adinaren araberakoak. Hala, 15 urtez azpikoek 1.860 metroko ibilbidea egingo dute. Lasterketa horretan izena em... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013335 | BERRIA | Euskadi | noticias | « It's crazy ». Festa eroa da. Halaxe laburbiltzen dituzte sanferminak Ron eta Jun gazte australiarrek. Lehen sanferminak izanagatik eta atseden gutxi hartuagatik, berriro itzultzeko irrikan daude. Txupinazoaren eztanda, festetako gaueko giroa, entzierroa eta zezenketaren bat bertatik bertara ezagutu dituzte, eta asteb... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013336 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lopez eta Ledezma Venezuelako oposizioko kideak espetxeratu dituzte Batzar Konstituziogilea eratzeko hauteskundeak egin eta bi egunera, Leopoldo Lopez eta Antonio Ledezma Venezuelako oposizioko politikariak kartzelara itzuli ditu Venezuelako Inteligentzia Zerbitzu Bolivartarrak. Etxeko espetxealdia ari ziren betetzen b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013337 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskadiko eta Gipuzkoako Federazioetako epaileak Kontxan Heldu den astean jokatuko da Kontxako Banderara sailkatzeko estropada.
Ostegunean, hilaren 31n, ariko dira 21 traineru, Donostiako Badian, erlojupean. Etzi aurkeztuko dute arraunak urte osoan izaten duen hitzordurik garrantzitsuena, eta atzo sinatu zuten hitzordu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013338 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uliako 81. krosak bi lasterketa izan zituen atzo. Gizonezkoenak eta emakumezkoenak gauza bakarra izan zuten komunean: faboritoak altxatu zituela besoak. Gizonezkoena polita eta urduria izan zen, eta Jesus Españak azken esprint luzean irabazi zion Evans Mayoyori. Azken horrek irabazi zuen lehen euskal herritarraren sari... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013339 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lurzoruak gordetako ondarea. Bilbo Zaharreko indusketa arkeologikoan aurkitutako komentua ezagut daiteke bisita gidatuetan
Bilbo Zaharreko indusketa arkeologikoan aurkitutako komentua ezagut XX. mendeko industriaren motore eta XXI.eko turismoaren izar bilakatu bada ere, Bilbo ez da Euskal Herriko hiribururik zaharrena.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013340 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tangoa Hego Amerikako musika urbanorik taxutuenetakoa da, jakinenetakoa. Europan, batik bat, topikoz betetako genero gisa saldu diguten arren, inbidiagarria da azken hamarkadan azaldu duen eraldatzeko gaitasuna. Musika elektronikoak du horren erruaren laurdena (Gotan Project...), beste laurdena rock musikatik tangora i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013341 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. Barakaldoko BECera etorriko da George Michael musikagile ingelesa irailaren 24an, Europan zehar egiten ari den Symphonica biraren barruan. Bere lan esanguratsuenak orkestrarako moldatuta eskaintzen ari da bira horretan. Gogoko dituen hainbat artistaren kantuak ere eskainiko ditu. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013342 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lau urte daramatza Estoupek San Frantziskon lanean, eta, oraingoz, ez du Euskal Herrira itzultzeko asmorik. Familia eratu du bertan eta hiriak egunero zerbait berria topatzeko aukera eman dio.
Lan eskaintza batek eraman zuen Jean Cristophe Estoup (Baiona, 1982) Amerikako Estatu Batuetara. Herbehereetan bi urte eman ost... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013343 | BERRIA | Euskadi | noticias | Preso ohi batek salatu du zazpi orduz bahitu eta jipoitu egin duela Poliziak. Alain Berastegiren arabera, uztailaren 17an, burua estalita zuten 15 pertsonek eurekin lan egitea eskaini zioten
Preso ohi batek salatu du zazpi orduz bahitu eta jipoitu egin duela Alain Berastegiren arabera, uztailaren 17an, burua estalita z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013344 | BERRIA | Euskadi | noticias | Feminismoak azken lau hamarkadetan izan dituen ezaugarriak eta eraldaketak hartu ditu hizpide Mari Luz Estebanek lan honetan, egungo egoeraren azterketa egiteko segidan, eta, bide batez, mugimendu eraldatzaile gisa dauzkan aurrera begirako erronkei erreparatzeko. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013345 | BERRIA | Euskadi | noticias | Legebiltzarra, Ertzaintzako tokien erdiak andreentzat izatearen alde GASTEIZ. Ertzaintzan sartzeko dauden lan eskaintza publikoetako plazen erdiak emakumeentzat izateko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari. PP eta UPD sexua kontuan ez hartzeko ekimena onartzen saiatu dira, baina gainontzeko legebiltzar taldeek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013346 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. Oroimen historikoaren inguruko webguneen auziak ez du etenik. Atzo, sei udaletako web orriak desaktibatu zituzten. «Aranzadik egindako lan zientifikoa behin-behinean ez da eskuragarri izango, zientzia elkarteak hala eskatuta»; mezu bat ageri da webguneetan sartuz gero. Galdakao (Bizkaia), Orio, Oiartzun, Hern... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013347 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elurrari aurre egiteko planak jarri dituzte indarrean Udaberri tankerako otsaila izan eta gero, martxoaren hasierarekin batera neguko eguraldia espero da gaur Euskal Herrian. Elurra egingo duelakoan, hari aurre egiteko plan bereziak indarrean dira atzo Nafarroari dagokionez, atzo bildu ziren Babes Zibileko Lurralde Pla... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013348 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bere kantu bat lehiaketa batera bidali, lehiaketa irabazi, eta saria diskoa zela osatu zuen bere lehen diskoa. Ustekabean eta aldi berean gogo handiz, ordu arte erabili a capella kantuan eta gitarra akustikoan oinarritu estilotik urrundu, eta poparen mundura hurbiltzeko balio izan zion. Orain, bigarrena du atera Amaia ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013349 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako presidente Pedro Sanchezek argi utzi du, lerro artean bada ere, Espainian hurrengo bi hilabeteotan benetan aginduko duen bakarra bera izango dela, eta, berarekin batera, bere gobernuko kideak.
Joan den asteartean konfinamendua leuntzeko urratsak eta epeak kaleratu zituenean, gehienak hatzari begira geratu zi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013350 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berretsi dute adikzioak eta buru osasuna lotuta daudela «ziklo kaltegarri batean»
Eusko Jaurlaritzaren Erdu programak arreta eskaintzen die adikzioren bat duten eta zaurgarriak diren pertsonei. Iaz 270 pertsona artatu zituzten. Horietatik 237k droga mendekotasunen bat zuten; hots, %88k. Horrez gainera, %90ek buru osasu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013351 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azkar ari da Osasuna datorren denboraldirako taldea osatzen. Bi aste eskas joan dira Lehen Mailako liga zenetik, eta Iruñeko taldeak jada hiru jokalari fitxatu ditu datorren sasoiari begira. Ibrahima Balde aurrelari senegaldarra izan zen lehena, Ruben Gonzalez erdiko atzelari galiziarra ondoren, eta Marc Bertran eskuin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013352 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETAk «eragile politiko» gisa iraun nahi du, Espainiako Fiskaltzaren ustez MADRIL. Espainiako Fiskaltza Nagusiak 2015eko txostena aurkeztu du, eta ETAri dagokion atalean azaldu du ez dutela uste erakundea «laster» desagertuko denik: aitzitik, Fiskaltzak pentsatzen du ETAk «eragile politiko» gisa iraun nahi duela, «askap... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013353 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Zaintza lanak ardura soziala dira, eta guztioi dagozkigu, ondorioz»
Otxoak aurkeztu berri duen doktoretza tesiak agerian utzi du ez dela batere justua etxeko lanen banaketa: zaintza lanen gaineko ardura emakumearena da, oraindik ere, gizarteko familia unitate gehienetan.
Kontziliazio familiar eta laborala Lekunberrin ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013354 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Eragin handia izan dezake; UEMAn udalek euskaraz jarduten dute»
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko koordinatzailea da Miren Segurola. Udalen «barne funtzionamendua» euskalduntzeko xedea dutenez gero, kezkaz hartu dute epaia.
Handia. Azkenean, UEMAn udalek -beste udal hainbatek bezalaxe- euskaraz jarduten dute, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013355 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Herri mugimenduak jakin du gure porrota garaipen bihurtzen»
Mikel Zuloagak eta biek jasotako babesa eskertu du Huartek, baina orain arreta errefuxiatuengan jartzeko eskatu du. Uste du euren ekintzak argi utzi duela desobedientzia zibilaren zilegitasuna.
Aske daude, etxera noiz etorriko zain, Begoña Huarte eta Mikel Zu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013356 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hizkuntza Politikarako Sailak emandako argudioei erantzuna Eusko Jaurlaritzak hedabideentzat emandako laguntzak justifikatzeko erabili dituen argumentuek sor dezaketen nahasmena argitu nahian, zera esan nahiko genuke:
1 Hauxe dio Hizkuntza Politika Sailburuordetzak: «Diru laguntza hauek ematerakoan irizpide aldaketa ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013357 | BERRIA | Euskadi | noticias | Greziak kanpamentu berri batekin erantzun dio ebakuazio eskaerari « Azadi ! Azadi ! Azadi !...». Moriako milaka migratzaileen oihua ozen entzuten da Kara Tepeko errepidean egunez egun errepikatzen diren protesta jendetsuetan. Azadi oihukatzen dute ( Askatasuna , persieraz, haien artean gehiengoa den komunitate afganiar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013358 | BERRIA | Euskadi | noticias | CASEDA. Motor gidari bat zendu zen herenegun arratsaldean Casedan (Nafarroa), errepide istripuz. NA-534 errepideko 30. kilometroan izan zen ezbeharra. Motorra bidetik irten, eta pendoitz bat jo zuen. Gidaria bertan hil zen. Istripua 15:15 inguruan gertatu zen. Foruzainak ezbeharra zergatik gertatu zen ikertzen ari dira... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013359 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bideo epaile laguntzailea egongo da datorren sasoiko Espainiako Lehen Mailan FUTBOLA. VAR sistema, bideo epaile laguntzailea, erabiliko da datorren sasoitik aurrera Espainiako Lehen Mailan.Victoriano Sanchez Arminio Espainiako Futbol Epaileen Batzordeko presidenteak atzo eman zuen erabakiaren berri. Azaldu zuenez, aurk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013360 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizkaiko metaleko lanuzteei eutsi diete sindikatuek BILBO. Ekainaren 23rako eta 30erako, eta uztailaren 1erako deitu dituzten lanuzteei eutsiko diete Bizkaiko metalgintzako sindikatuek. Atzo bildu ziren FVEMekin, baina, haren jarrera «arduragabea» ikusita, mobilizazioekin jarraitzea erabaki dute. Sektoreko hitzarmena n... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013361 | BERRIA | Euskadi | noticias | @Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu BERRIAren webgune berezi hau: | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013362 | BERRIA | Euskadi | noticias | Indarkeriaren biktimak oroitzeko plaza eskatu dute Bizkaiko Emakumeen Asanbladak atzo aurkeztu zituen Bilboko udaletxean genero indarkeriaren biktimak aitortzeko plaza bat eskatzeko jasotako sinadurak. Azaroaren 25a izeneko plaza non egin erabakitzeko batzorde bat sortzeko eskakizuna ere entregatu zuten asanbladako kid... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013363 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hiru elkartek Auzitegi Nazionaleko hamasei epaile salatu dituzte, Del Rio askatzeagatik
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak iazko urriaren 21ean eman zuen Ines del Rio preso ohia askatu eta 'Parot doktrina' baliogabetzeko emandako epaia. Hurrengo egunean bildu ziren Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta aho bat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013364 | BERRIA | Euskadi | noticias | Musikal sonatua da A Chorus Line . 1975etik, hamabost urtez egon zen ikusgai. Antonio Banderas eta Teatro del Sohok berreskuratu dute, eta Arriaga antzokian ikusiko da orain: gaur eta bihar, 19:30ean; ostiralean, 21:00etan; larunbatean, baita 17:30ean ere; eta igandean, 19:00etan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013365 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aranjuezeko espetxera lekualdatuko dituzte Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal presoak
Picassenteko espetxetik (Valentzia, Herrialde Katalanak) Madrilgo Aranjuezkora (Espainia) mugituko dituzte Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal presoak, Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez. Hiru urteak betet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013366 | BERRIA | Euskadi | noticias | HAZPARNE. Gure Irratiak 30 urte bete dituela ospatzeko, kantaldi erraldoia prestatu dute igande honetarako. Gonbidatu ugari izango dituzte: Anje Duhalde, Peio ta Pantxoa, Mikel Markez, Aire Ahizpak, Amaia Riouspeyrous, Bidaia, Xabaltx, Patxi Saiz, Petti ta Jamixel, eta Izarrak. Arratsaldeko lauretan hasiko da kontzertu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013367 | BERRIA | Euskadi | noticias | CARACAS. Duela ia hilabete batetik El Rodeo II espetxean matxinatuta zeuden presoek bere burua entregatu zioten atzo Venezuelako Poliziari. El Rodeo Ieko matxinada ekainaren 17an bukatu zuten segurtasun indarrek, eta orduz gero inguratuta zuten El Rodeo II. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013368 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berdintasun batzorde bat nahi du Elkarrekin Podemosek Martxoaren 8an plazaratutako aldarrikapen feministei «erantzuna emateko», Elkarrekin Podemosek legez besteko proposamen bat aurkeztu zuen atzo Eusko Legebiltzarrean. Lander Martinez eta Eukene Varas parlamentariek erregistratutako dokumentuan proposatu dute, besteak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013369 | BERRIA | Euskadi | noticias | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lan sozietateak ez atzera ez aurrera daude azken urtean. Hiru lurraldeetan 623 enpresa daude izaera juridiko horrekin, 2008tik kopurua asko gutxitu ondoren. Zortzi urtean enpresa horiek ematen duten enplegua %20 gutxitu da. Hala eman du jakitera Asle elkarteak. 6.884 langilek jarduten dute ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013370 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garaipena, liga hasteko. Miarritzek aitzinekoen indarrari esker irabazi du, baina oraindik zer hobetua baduela erakutsi du
Miarritzek aitzinekoen indarrari esker irabazi du, baina oraindik zer Miarritzek behar bezala hasi zuen Top 14a, atzo, Montpelierren aurka etxean irabaziz. Etxean hasteko xantza zuen Agilerako hama... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013371 | BERRIA | Euskadi | noticias | Artikulua prestatzen ari naizenean ez dut oraindik erkidegoetako presidenteek hartuko dituzten erabakien berri; baina, artikulua argitaratzen denerako, ezarriko diren neurriak ezagunak ditu irakurleak, norbaitek zutabea irakurriko balu eta horrezkero presidenteek erabakirik hartu izan balute. Asteazkenean ez dut jakite... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013372 | BERRIA | Euskadi | noticias | PSOEk «sinesgarritasun guztia» galdu duela nabarmendu du Urkulluk. EAJren ustez, euskararen inguruko agiriarekin beren jarrera «mozorrotu» nahian ari dira PSE-EEkoak
PSOEk «sinesgarritasun guztia» galdu duela nabarmendu du Urkulluk EAJren ustez, euskararen inguruko agiriarekin beren jarrera «mozorrotu»
Jose Luis Rodrig... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013373 | BERRIA | Euskadi | noticias | ERMUA. Atzo ireki zuten Ermuko (Bizkaia) saihesbidearen azken zatia; hau da, lehen zatia Eibarko (Gipuzkoa) saihesbidearekin lotzen duena. Aurrerantzean inguru hartan AP-8ra sartu nahi dutenek ez dute Ermuko erdigunea zeharkatuko; egunero 9.000 ibilgailu inguru izaten ziren. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013374 | BERRIA | Euskadi | noticias | TELEBISTA. Europako Batzordeak bertan behera utzi du RTVEren finantzaketa ereduaren aurkako salaketa. Gainontzeko telekomunikazio konpainiei jarritako diru sarreren gaineko %0,9ko zerga ontzat eman du Bruselak. Urtero ehuneko hori ordaintzera behartuta daude telekomunikazio enpresak Espainiako kate publikoa finantzatze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013375 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizarteratzeko errentaren 10.364 hartzaile izan ziren iaz Oinarrizko Errentarako Eskubidearen aldeko plataformak herenegun egindako salaketaren ondotik, Nafarroako Gobernuak BERRIA-ri iazko datuak igorri dizkio. Hain zuzen ere, iaz foru legea aldatu zuten UPNk, PSNk eta PPk, eta, horren ondorioz, oinarrizko errentaren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013376 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erresuma Batuak 'brexit'-a bere kabuz ezeztatu ahalko du Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi du EBko estatu batek bere kabuz ezezta dezakeela 50. artikuluaren aplikazioa; hortaz, Erresuma Batuak ez du bertze estatuen oniritzia beharko brexit -a gauzatzeko erabakia bertan behera uzteko. Auzitegi horren abokat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013377 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELKARRI. Lagun multzo batek babesa eman dio elkarte berriari. Elkarri-ren azken ekitaldia akordioaren aldeko manifestazioa izango da, martxoaren 25ean
Lagun multzo batek babesa eman dio elkarte berriari Elkarri-ren azken ekitaldia akordioaren aldeko manifestazioa izango da, Elkarri gizarte mugimendua eraldatu eta haren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013378 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erreformari ezezko irmoa eman diote milaka ikaslek kalean Hitza hartu nahi zuten ikasleek; subjektu bihurtu, euren eskubideak defendatzeko. Eta hala egin zuten atzo. Aurreikuspenak gaindituta, milaka gaztek hartu zuten parte Hego Euskal Herrian Ikasle Abertzaleek (IA) deitutako greba egunean. Ikasgelak hustu eta kaleak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013379 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erredakzio estatutua onartu du EITBko administrazio kontseiluak EITBko administrazio kontseiluak talde bereko erredakzio estatutua onartu du. Hala, aurrerantzean erredakzio estatutuak EITBn lan egiten duten informazioaren profesionalen jarduna arautuko du. Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak aurkeztutako testuak al... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013380 | BERRIA | Euskadi | noticias | Anariren erritmoan oheratu. Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori eleberriaz negar egin, trenean, jende aurrean. Azokara sartu eta etxean sentitu, eroso. Zuberoako Maskaradan ikasteko zenbat duzun deskubritu. Mikel Laboaren Haize hegoa ahapetik kantatu etxea atondu bitartean. Alaba beso artean duzun lehen aldian, Baratz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013381 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lan osasunean inbertituta lehiakortasuna hobetzen dela dio Urkulluk Larunbatean Lan Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko eguna izango da, eta eragile sindikal zein erakundeak gaiaren inguruan hitz egiten hasiak dira dagoeneko. Atzo Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari egokitu zitzaion txanda... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013382 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tokiko garapena sustatzeko guneak, prozesuak eta estrategiak sortzen dituen kooperatiba bat; arkitektura estudio bat; telekomunikazio operadore bat; elikadurarako kontsumo elkarte bat; baratze kooperatibo bat; berdintasuna eta generoa ardatz hartuta, komunitate proiektuak lantzen dituen elkarte bat; gorputzak erdigunea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013383 | BERRIA | Euskadi | noticias | ATHLETIC. Iñigo Diaz de Zerio atzo entrenatu zen, lehen aldiz, Kordoba utzi eta Athleticera itzuli ostean. Aurrelari donostiarra pozik azaldu zen Bilbora itzultzeagatik, eta nabarmendu zuen «geratzeko» etorri dela eta inork ez diola ezer esan berriz ere beste talde batera utzita joateko aukeraz. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013384 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etxebizitza duinen aldeko kanpaina abiatu du Emakume Migratu Zaintzaileen Elkarteak
«Arrazakeria, klasismoa, pobrezia, etxebizitzaren arloko espekulazio bortitza. Are gehiago, bankuak eta putre funtsak. Horregatik guztiagatik, migratzaileak baztertuta geratzen gara beti». Elizabeth Ariza Euskal Herriko Emakume Migratu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013385 | BERRIA | Euskadi | noticias | Parisko katedralak su hartu du, baina aspaldian behar du. Ahanzteko bidean gaude denok. Nire ustez, giza abiadura ez den batean behartzen gaituzte gauzak kontsumitu, liseritu eta ahanztera. Erne ez bazabiltza, berandu irits zaitezke prozesura, eta, ezbeharra deitoratzera eskaini beharreko bost minutuak igarota, azterke... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013386 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fujimori ospitaleratu egin dute justiziak indultua kendu diola jakin ostean LIMA. Alberto Fujimori Peruko presidente ohia herenegun ospitaleratu zuten, hain zuzen ere, epaile batek haren aldeko indultua bertan behera uztea erabaki zuen egun berean. Kartzelara bidaltzen badute haren bihotzak ez duela jasango esan du. Pe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013387 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ospitaletik irten da jada Wiggins, saihets hezur bat hautsita Garaipena batean eta garaipena bestean. Horrela ibili da Bradley Wiggins (Sky) denboraldi guztian. Baina lehia amaitu denean iritsi zaio kolpea. Herenegun iluntzean jakinarazi zuen Sky taldeak Wigginsek istripua eduki zuela Wrightingtonen (Britainia Handia),... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013388 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zer helburu du sexualitateak? Hiru ditu beti: nork bere burua ezagutzea, onartzea eta erotikaz gozatzea.
Zer irudi dagokie menopausian daudenei? Edurnezuriren ipuineko sorgin gaiztoarena. Ikusezina, itsusia, zimurduna. Ez da erreala. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013389 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskalakariak gara munduan euskaraz bizi nahi dugulako eta mundua euskaraz bizi dugulako...
Euskalakaria da, "Niri kostatzen zaidan asko baino nik nahi dut euskaraz hitxegin eta zu niri euskaraz!" esaten duen José.
Euskalakariak dira sarean euskaraz ari diren marituenti eta feizbukari guztiak.
Euskalakari ditützü prefo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013390 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pirinioetako haranak dantzan. Hebendik taldeak Pirinio ekialdeko lau haranen berezitasuna erakutsiko du 'Ekialde' dantza ikuskizunean
Hebendik taldeak Pirinio ekialdeko lau haranen berezitasuna erakutsiko Hebendik, Mauleko (Zuberoa) taldeak, Ekialde ikuskizuna egingo du gaur, Ekialde izenburupean, eta musika eta dantza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013391 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako Antzerki Eskolako kideek protesta egin dute. Nafarroako Gobernuak 2010erako aurreikusitako diru murrizketa salatzeko atera dira kalera
Nafarroako Antzerki Eskolako kideek protesta egin dute Nafarroako Gobernuak 2010erako aurreikusitako diru murrizketa salatzeko Dozenaka lagun, Nafarroako Antzerki Eskolako ir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013392 | BERRIA | Euskadi | noticias | Turkiako armadak Irakeko Kurdistanen eginiko oldarraldia gaitzetsi du Bagdadek . Ankarak ziurtatu du PKKren kokaguneak direla jomuga; bonbardaketan bi zibil hil direla salatu dute kurduek
Turkiako armadak Irakeko Kurdistanen eginiko oldarraldia gaitzetsi du Ankarak ziurtatu du PKKren kokaguneak direla jomuga; bonbardak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013393 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bruselak %55era igo nahi du 2030erako berotegi gasak murrizteko xedea Jakinekoa da Europako Batasunak klima larrialdiari aurre egin nahi badio berritu eta handitu egin behar dituela emisioak murrizteko helburuak. Bere Itun Berdearen ildotik, Europako Batzordeak erabaki du zenbat murriztu nahi dituen 2030erako: urte hor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013394 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mikatza gertatzen ari da Brent upela, eta aparra gero eta gorago doa Energia da pandemia osteko hitz giltzarrietako bat. Argindarraren sokari loturik, energiaren prezioa gora eta gora hasi zen duela zortzi hilabete, suspertze globalaren ondorioz, eta, betiere, eskaintza eta eskariaren legearen itzalean. Gero gasa irits... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013395 | BERRIA | Euskadi | noticias | Giza bizitzan kalkulaezinak diren hainbat gertakari izaten dira. Eta, gertatu ondoren, orduan hasten gara horien inguruko azalpenak bilatzen: ustezko aurreikuspen falta gure gabezia intelektualaren ondorio gisa hartu ohi dugu.
Nassim Nicholas Taleb matematikariak zisne beltza izena jarri die salbuespenezko gertakari ho... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013396 | BERRIA | Euskadi | noticias | GERIZPEAN. ANTZUOLAKO JAIAK. Badatoz jaiak Antzuolara. Gaur arratsaldean Oinarineko umeek lehenengo aldiz dantza saioa egingo dute herriko plazan
Gaur arratsaldean Oinarineko umeek lehenengo aldiz dantza saioa egingo Antzuolako (Gipuzkoa) jaiak gaur hasiko dira, eta igandera arte iraungo du festa giroak. Goizean, umeek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013397 | BERRIA | Euskadi | noticias | H aria, ardatza eta transmisioa . Horra atzo gehien entzundako hitzak Donostiako San Telmo museoko elizan eginiko ekitaldian. Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3a, eta, hori dela eta, omenaldia egin diete garairik beltzenetan ere Donostia aldean hizkuntzaren haria hurrengo belaunaldikoei transmititzen jakin zu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013398 | BERRIA | Euskadi | noticias | Amaitu da Gutun Zuria 2012 eta, irakurritako prentsa artikuluen arabera, arrakastatsua izan dugu. Benetan, eskertzekoa da antolatzaileek nahiz babesleek egindako lan eskerga eta itzulpenetan zein aurkezpenetan euskarak izandako presentzia.
Rosa Maria Calaf kazetariaren eta Inocencio Arias diplomatiko ohiaren arteko elk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013399 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. Ertzaintzaten Zaintza eta Erreskate Unitateak (ZEU) Eusko Jaurlaritzari eskatu dio eguneko 24 orduetan erreskate lanak berriro egiteko baimena. Ekainaren 1etik gauerditik goizeko seiak artean debekatua dute mendian eta itsasoan erreskatatzea. 24 orduetako jarduera segurta dezaketela adierazi dute. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013400 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaurlaritzak 250.000 euro baliatuko ditu eskoletarako Aintzane Ezenarro Bake Planerako aholkulariak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak 250.000 euroko diru saila duen dekretua onartuko du, martxoan, bakegintzarako. Hainbat elkartek bakegintza, giza eskubideak, gatazken konponbidea eta biktimekiko enpatiari buruzko pr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013401 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi gizonezko atxilotu dituzte, bata Portugaleten eta bestea Errezilen, bikotekideak jo dituztelakoan
Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen atzo Portugaleten (Bizkaia) eta Errezilen (Gipuzkoa), ustez euren bikotekideak jotzeagatik. Ustezko bi biktimak artatu egin behar izan zituzten.
06:00ak aldera, Ertzaintzak abisu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013402 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroan zainzuria barazkirik errentagarriena izan da hamarkadetan, baina azken urteetan gainbehera nabarmena izan du eta gero eta nekazari gutxiagok ekoizten dute. Egun, Txinatik eta Perutik merkeago inportatutako zainzuriaren presioari krisi ekonomikoa gehitu behar zaio. Ondorioz, nekazariari ez zaio errentagarri za... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013403 | BERRIA | Euskadi | noticias | D ereduko lehen bi gelak zabalduko ditu aurten Gobernuak Orkoienen . Nafarroako eremu mistoan egonda orain arte euskarazko lerrorik ez zuen herri bakarra zen
D ereduko lehen bi gelak zabalduko ditu aurten Gobernuak Orkoienen Nafarroako eremu mistoan egonda orain arte euskarazko lerrorik ez zuen D ereduko bi gela zabald... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013404 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pertsona bat hil da auto istripuan, Nafarroako Ezkirotz herrian Nafarroako Ezkirotz herrian, A-15 errepidean, istripu larri bat izan da gaur, 15:23ean. Istripuaren ondorioz, pertsona bat hil egin da. Beste bost pertsona, berriz, zauritu egin dira. Istripuan, kamioi bat irauli egin da, eta ondoren su hartu du. Istripu b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013405 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azpeitiko Zezen Beltz elkarteak eta Ukabi Informatika enpresak Sokamuturra izeneko aplikazioa aurkeztu berri dute. Sokamuturrean zezena uneoro non dabilen eta lotuta non dagoen jakiteko erreferentzia gisa balia daiteke. Sistema sinplea da: zezenaren lepokoari eta sokari GPS txiki bat jartzen zaio. GPSak posizioa bidalt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013406 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna dugu gaur. Jatorria, Pakistan sortu berrian dago, 50eko hamarkadan, estatuaren ekialdean bizi ziren bengalarrek urdueraren ordez bengaleraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko egindako protestetan. Errepresio gogorra izan zen, eta lau hamarkada beranduago nazioarteko eguna izendatu zuen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013407 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bigarren denboraldia du Joxean Olaskoaga Aizperro- k (Orio, Gipuzkoa, 1974) Portugaleten. Iazko helburua bete zuen, San Miguel ligara igotzea, eta aurtengoa ere erdietsiko duelakoan da. Igo berria izanagatik, asmo handiekin da arduradun teknikoa
Zein helburu ditu Portugaletek San Miguel ligarako?
Mailari eustea baino z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013408 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Haserretuek' aurreko astean Angelun okupatu zuten etxea hustu du Poliziak Frantziako Poliziak gaur goizean hustu egin du aurreko astean haserretuek Angelun okupatu zuten etxea. Etxerik ez zuten kideentzat okupatu zuten, eta Herriaren etxea izena eman zioten; geroztik hor bizi ziren M-25 mugimenduarekin bat eginez Chao... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013409 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maite Maiora hirugarren sailkatu da Mont Blanceko Ultra Trailean MENDIA. Balentria egin zuen atzo Maite Maiorak. Hirugarren sailkatu zen Mont Blanceko Ultra Trailean, 25.41.30eko denborarekin, Gertu izan zuen bigarren postua, baina azken txanpan egin zion alde. Proba Courtney Dauwalterrek irabazi zuen. 24.34.26ko denbo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013410 | BERRIA | Euskadi | noticias | BAIONA. Gizon gazte batek salatu du sexu eraso bat jasan duela Baionako bestetan. Polizia etxean aurkeztutako testigantzaren arabera, ostegunean izan zen erasoa, bestetako lehen gauean: beste gizon batek felazio bat egitera behartu zuen. Poliziek sinesgarritasuna eman diote salaketari, eta ikerketa abiatu dute. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013411 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elkarrizketari muzin ez egiteko esan dio Zapaterok Raxoiri Moncloan. «ETArekiko bide guztiak» eta prozesua «hautsita» daudela berretsi du De la Vegak bilkuraren ostean
Elkarrizketari muzin ez egiteko esan dio Zapaterok Raxoiri Moncloan «ETArekiko bide guztiak» eta prozesua «hautsita» daudela berretsi du De ETAren aurka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013412 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Odol berokoa naiz, eta pentsatu aurretik egiten dut berba»
Etxebarriak 'Txiringitu!' irratsaioa zuzentzen eta aurkezten du astegunetan, 16:00etatik 19:00etara. Mikrofono aurrean euskalkian mintzatzea defendatzen du Gazteako esatariak.
Joan den ikasturtean ETB2ko El conquis -en eztabaida saioan parte hartu zuen Ainhoa ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013413 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Guk ez dugu ikuslea harritu nahi: poesia egin nahi dugu»
Hogei urte bete berri ditu Hendaiako Rouge Elea konpainiak. Musika, zirkua eta dantza elkartzen dituzte beren ikuskizunetan, eta denarekin «hiru dimentsioko dantza bat» osatu.
«Dantza, zirkua, eta musika»: horrela deskribatu dute Corine Cellak (Aix-en-Provence, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013414 | BERRIA | Euskadi | noticias | Otegi: «Estatus berriaren proposamena mahai gainean jartzeko gonbita egiten diogu EAJri»
Eusko Legebiltzarrean ez atzera ez aurrera dago estatus politiko berriari buruzko eztabaida. Iaz legealdia hasi zenetik, berriro eratu gabe dago Autogobernu Lantaldea. Berriki Vocento taldeko egunkariek argitaratu dutenez, EAJk ez ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013415 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizkaian doako 29.260 justizia zerbitzu eman zituzten iaz, 2021ean baino %13,8 gehiago. Gehienak indarkeria matxistako kasuengatik izan ziren: 2.461. Bizkaiko Abokatuen Elkargoak eman ditu datu horiek. Bizkaian guztira 3.366 abokatu daude jardunean, eta haietatik 1.240 daude izena emanda doako zerbitzua emateko. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013416 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eskopetarekin etxean itxi den gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Lehendabizi emaztea eta haren alaba atxiki zituen etxean, ehizarako eskopeta batekin hiltzeko mehatxu eginez. Ihes egitea lortu zuten haiek, eta taberna batetik deituta, gertatutakoaren berri Herrizaingo Sailari jakinarazi zioten. Goizeko hiruretan iza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013417 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUALDEETAKO BOZAK. ELKARRIZKETA. Jean Jacques Lasserre. Forces Aquitaineko buru Pirinio Atlantikoetan. «Irekidura zintzoki praktikatzen dugun talde bat gara». Akitaniako hauteskundeen bigarren itzulian lehenean bozkatzera joan ez zirenak konbentzitzeko itxaropena dauka, baita bigarren itzulira pasa ez direnen bozak e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013418 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskadi taldeak ez duela jarraituko baieztatu du Madariaga presidenteak TXIRRINDULARITZA. Euskadi taldearen 21 urteko ibilbide profesionala Burgosko Itzuliaren ondoren amaituko dela jakinarazi zuen atzo Miguel Madariaga presidenteak. Taldeak afizionatu mailan jarraituko du aurrerantzean. Madariaga minduta dago, «orain ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013419 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etxeratzeko ordurik gabe. Titinek eta Pascualek gogotik lan eginda lortu dute San Fermin torneoko lehen puntua, partida gogor batean
Titinek eta Pascualek gogotik lan eginda lortu dute San Fermin torneoko Gauak luzeak izaten dira sanferminetan, bukaezinak. Ordu txikietan ere ez da jenderik falta kalean. Etxera biltzeko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013420 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nazioarteko koalizioak Ajdabija hiri estrategikoan Muammar Gaddafiren indarrak bonbardatu izanak oposizioari hiria hartzeko bidea ireki dio. Erreboltariek erregimenaren aldeko tropak kanporatzea lortu dute. Bi aldeek kontrolatutako eremuaren mugan dago Ajdabija. Hori horrela, Gaddafiren indarrak bertatik kanporatzea mu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013421 | BERRIA | Euskadi | noticias | AUZITEGI KONSTITUZIONALA. Indargabetu egin dute irakasleak publifikazioan funtzionario bihurtzeko legea
Indargabetu egin dute irakasleak publifikazioan funtzionario bihurtzeko Espainiako Auzitegi Konstituzionalak indargabetu egin du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarentzat lan egiten zuten langile finkoei funtzionar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013422 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaurlaritzak Hezkuntzako lan eskaintza zabalduko du GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak berrabiarazi egingo du Hezkuntza Saileko lan eskaintzarako izena emateko epea, astelehenetik aurrera. Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei zuzendutako Lan Eskaintza Publikorako eskabideak aurkezteko epea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013423 | BERRIA | Euskadi | noticias | Rojo 21.a izan da 50 kilometrokoan, eta Salsamendi 58.a OLINPIAR JOKOAK. Amaitu da euskal kirolarien jarduna Pekingo Jokoetan. Imanol Rojo eta Manex Salsamendi izan ziren atzo lehian, estilo askeko 50 kilometroko iraupen eskiko proban. Haizeagatik, proba 30 kilometrora murriztu zuten. Rojo 21. izan zen, eta Salsamendi ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013424 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Por H o por B' komedia estreinatuko du gaur HBO plataformak Emakumezko pertsonaia batzuen gorabeheren bitartez, Madrilgo Malasaña auzoaren erretratua egiten du Por H o por B umorezko telesailak. Fikzioaren hamar atalak bakoitza ordu erdikoa HBOren ordainpeko plataforman ikusi ahal izango dira gaurtik aurrera, Europa o... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013425 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kartzelaldia igo diote haur pornografiaz akusatu bati MADRIL. Legazpiko 41 urteko gizon bati lau urteko kartzela zigorra eman dio Espainiako Auzitegi Gorenak. Izatez bi urteko zigorra eman zion Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak, haur pornografia zabaltzeagatik. Akusatuak eta Fiskaltzak helegiteak aurkeztu zituzten; orain,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013426 | BERRIA | Euskadi | noticias | Astero 'Gaur gurian' umorezko saioko atal bat igotzen dute Youtubeko kanalera. Prestakuntza guztiaz Edo arduratzen da, eta argi dute Sanchez dela «izarra». Sutan Bang kolektiboan sartu berri dute programa.
Okindegi handi baten mantentze lanetan egiten du lan Eneko Sanchezek (Donostia, 1987), eta irakaskuntzan aritzen d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013427 | BERRIA | Euskadi | noticias | Altsasun 4 urteko ume bat hil da, auto batek harrapatuta ALTSASU. Guardia Zibilak jakinarazi zuenez, lau urteko haur bat hil zen atzo Altsasun (Nafarroa), auto batek harrapatuta. Ezbeharra 19:20 aldera gertatu zen, NA-8505 errepideko bigarren kilometroan. Poliziaren arabera, oinezkoentzako bide bat igarotzen ari zen ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013428 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Lasaiago ari naiz; une oro dakit zer egin behar dudan»
Aldaik Promozio Mailako lau eta erdikoa irabazi zuen 2018an, eta maila nagusikoa irabazi nahi du. Baina ez dago itsututa txapelarekin: «Gozatu egin nahi dut, eta ikusleak gozarazi».
Aste betea du Amaia Aldaik (Dima, Bizkaia, 2000): klaseak -irakasle izateko ikaste... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013429 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamasei euskal enpresa Iranera doaz, harreman komertzialak sakontzera BILBO. Iranek ateak ireki berri dizkie atzerriko enpresei, Mendebaldearekin bere programa nuklearrari buruzko akordioa lortu ondoren ezartzen zizkioten bahimenduak kendu dizkiotelako. Iranek inbertsiorako eta harreman komertzialetarako ematen dituen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013430 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gamioxarreko dolaretxea martxan da gaur, orain 300 urte bezalaxe. Arizkunen (Nafarroa), XII. Kirikoketa Besta ospatuko dute, eta orain dela mende bat sagardoa nola sortzen zen ikusi ahal izango da. Ederra eta magikoa da halakorik bizitzea. Sagarra zanpatzea lan gogorra zen, baina oso erritmikoa. Lanorduak igaro ahala, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013431 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iruñean bada kale bat, Iturrama auzoan, deitzen da Crispin Pintorea. Sarritan toki izenak gure txokokeriaren termometro izan daitezke: Crispin jaio zen Nafarroan eta Nafarroan hil, nafartasunari igual, margogintzari ekarpenik ez zion egin. Beste batzuetan, termometro gisa erabiltzen ditugu gure kontrarioen erreakzioak.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013432 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Sutan kiskal daitezela!». Horixe da XXI. mendean betiereko espetxealdiaren alde egiten dutenek benetan esan nahi dutena, horretarako beste hitz batzuk erabiltzen badituzte ere. Babesten dutena hain da basakeria ezen eufemismo bat asmatu behar izan baitzuten «espetxealdi iraunkorra», eta adjektibo bat erantsi «ber-ikus... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013433 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ahaztuak-ek Txiki eta Otaegi omentzeko antolatutako ekitaldia debekatu dute IRUÑEA. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak debekatu egin du frankismoaren azken fusilatuak omentzeko Ahaztuak elkarteak antolatutako ekitaldia. Igandean zen egitekoa, Iruñeko Udaletxeko plazan, 12:30ean. «40 urte betetzera doaz h... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.