id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0013234 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irrika bat bazen. JP Lohian & Klonen Klanaren estreinako diskoak musikazale espektro baten arreta eta ikusmina bereganatua zuen, arrazoiz bereganatua ere, Joseba Poncek bere kabuz sorturiko obrak distira egiten baitu une askotan. Asteazkena izanagatik, Bilboko Kafe Antzokia bete egin zen. 40 urte inguruko publikoa bild... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013235 | BERRIA | Euskadi | noticias | BASAURI. Kontsumo arduratsuaren aldeko kanpainaren barnean, II. Truke Azoka antolatu dute Basaurin. Larunbatean, 10:00etatik 21:00etara bitartean, liburuak, diskoak, arropa, jostailuak, ideiak eta proposamenak trukatu ahal izango dira Solabarria plazan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013236 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ardo esportazioen %14 kinka larrian jarri ditu Trumpen muga zergak Euskal ardoa hegazkinez ere badoa AEBetara; batek daki Airbus batean joango den. Ardoaren eta hegazkinen arteko lotura bakarra ez da hori, ordea, tamalez bai Arabako Errioxako upategientzat eta bai txakolin ekoizleentzat. Izan ere, Airbus eta Boeingen a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013237 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi gehi bat, bi. Itsusia izan zen Bilbo Basket eta Estudiantesen arteko partida, baina asko zegoen jokoan, eta halakoetan, zaila da gauzak polit egitea. Irabazi egin behar zuten bizkaitarrek, eta irabazi egin zuten. Puntu gutxiko partida, defentsa zorrotzen neurketa, baina garaile. Odolkiak ordainetan eman zizkion tald... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013238 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ordu lasaia denez, sorterria ikusiz egingo du Donostiarainoko bidea gaur, gizon asmatikoak; Bidasoa-Txingudiko eskualdetik abiatu eta Oarsoaldean barrena, beraz, hitzordu esturik ez duen aitzakian. Berezko presarik ez, baina pazientzia handiegirik ere ez antza, ezin eraman baitu aurreko frantses matrikuladun autoak eza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013239 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskararen aurkako epai «politikoei» batasun politiko eta sindikalarekin erantzun nahi die Euskalgintzaren Kontseiluak. Erakunde horretako zenbait ordezkarik bilera egin zuten atzo arratsaldean zenbait eragile politiko eta sindikalekin, eta «batera» lan egiteko beharra helarazi zieten. Bihar eginen dute bide horren leh... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013240 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oso gutxigatik, baina hogeigarren eserlekua eskura du Navarra Sumak Nafarroako Parlamentuan. 24 botoren aldea ateratzen dio Navarra Suma koalizioak EH Bilduri. Botoen %1,86 geratzen da zenbatzeko, tartean atzerrikoak, eta azken horiek eskuinaren alde oker dezakete balantza. Hala gertatu zen duela lau urte. Ordu hartan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013241 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Euskal Herrian, egun, ia inor ez da bizi komikiak egitetik»
Fanok dio garai zailak dituztela komikigintzan, eta maiztasun jakin batekin publikatzen diren argitalpen gehiagoren beharra ikusten du. 'Xabiroi' aldizkaria da bakarra, eta bera da koordinatzailea.
Haurra zela komikiak modu konpultsiboan irakurtzen zituen, et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013242 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi pauso geratzen zaizkio Uxue Bilbo Basketi Europa mailako lehen finala jokatzeko. Zortziko Finala jokatu zuen Turinen (Italia), 2009an, eta Lauko Finaleko finalerdia ere bai urtebete geroago Gasteizen. Eurokopan biak. Hirugarren aukera du orain, txapelketa berean, eta parez pare Budivelnik Kiev Ukrainako taldea izang... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013243 | BERRIA | Euskadi | noticias | Andre Greipelek irabazi du Paris-Nizako esprint luze eta gogorra Ez zen gustura geratuko bezperan, Paris-Nizako lehen esprintean tropeleko azkarrenei atzetik begira geratu zenean. Andre Greipel (Lotto) esprinta lehiatu ezinik geratu zen herenegun, baina atzo ondo irabazi zuen bigarren etapa, taldearen lan onari erremat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013244 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. Michael Jacksonek bira bat egingo duela iragarri dute Michael Jacksonek bira bat egingo duela iragarri dute Michael Jackson taulara itzuliko dela iragarri du Sky News telebista kateak. Poparen erregea hainbat kontzertuk osatuko duten biran hasiko dela esan du telebista kate horrek, eta berri hori plazaratuko du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013245 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken bi egunetan, 2.600 lagun erreskatatu dituzte; 2.000 Italiako larrialdi zerbitzuek atera zituzten uretatik. Beste 636 Maltatik hurbil salbatu dituzte. 31.000 lagun iritsi dira aurten Italiara itsasoan barna. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013246 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kuartelen baten inaugurazioa. Menacho jeneralaren izena daraman kartela inauguratu da. Apezpikuak eraikina, aurrerapen moderno guztiez hornitua, bedeinkatu du. Agintariei eta gonbidatuei abegi ona egin zien erregimentuaren ofizialeriak. (1925eko abenduaren 10a)
Barne Arazoetarako Ministroak, Tomas Garikano Goñi jaunak,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013247 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ekintza sozialean sakontzeko bidea hartuko du LABek LABek baliabide gehiago bideratuko ditu ekintza sozialera. Hala azaldu du Igor Arroyok; 9. Biltzar Nagusian idazkari nagusiaren ondoko gisa aurkeztuko du zuzendaritzak, eta arlo sozialean ahalegina egingo dute kongresu horretatik aterako diren arduradunek. "Gizarteko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013248 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kontent agertu dira Gora Iruñea herri ekinbideko kideak gaur goizean egindako prentsaurrekoan. Azkenean, oztopoak gainditu eta gune bat izanen baitute. Runa parkean jo eta su dabiltza lanean astearte arratsaldetik, eta gutxi gelditzen da dena prest egoteko. Horregatik, sanferminetako egitaraua aurkeztu dute. Uztailaren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013249 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kiribil itxurako ibilbide bat egingo dugu. Belaustegiko kokalekuak eskaintzen duen altuera profitatuko dugu Gorosteta eta Oderiagako tontor nagusietara igotzeko. Bigarren mailako beste mendi pare batetik kateatuko ditugu, Ipergortatik (1.235 m) eta Usotegietatik (1.187 m), hain zuzen ere. Kontuan hartu behar da, bateti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013250 | BERRIA | Euskadi | noticias | BERRIA Txapelketako finalerdiak jokatuko dira asteburuan. Markinak eta Uhartek jokatuko dute bihar Munitibarren; Zugarraldek eta Adiskidek etzi Hernanin
BERRIA Txapelketako finalerdiak jokatuko dira asteburuan Markinak eta Uhartek jokatuko dute bihar Munitibarren; Zugarraldek eta Azken txanpan sartu da BERRIA Txapelket... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013251 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskarazko tesiak saritu dituzte EHUk eta Euskaltzaindiak VIII. Koldo Mitxelena sariak eman dizkiete gaur euskarazko tesirik onenen egileei Bilbon. 2020 eta 2022 artean, 86 tesi egin ziren euskaraz, eta 44 aurkeztu zituzten EHUk eta Euskaltzaindiak antolatutako sariketara. Bost sari eman dituzte, ezagutza arloen araber... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013252 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Gure aldetara. Nafarroako emakume bertsolariak' diskoa plazaratu du Nafarroako Bertsozaleen Elkarteak. Sareak sustatu eta kulturari bultzada emateko egitasmo bat da.
Bertsolarien artean igaro den hari batek zeharkatzen du Gure aldetara. Nafarroako emakume bertsolariak diskoaren azala. Bertsolarien ahotsak haritzen, di... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013253 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Litekeena zen mokordo bat ateratzea, baina, hara non, 23 kanta atera ziren saio batean»
Egun bakar batean talde bat bildu eta errepertorio osoa sortu dute Liverpoolgo eta Euskal Herriko sei musikarik. Bi kontzertu emango dituzte datozen egunetan, eta baliteke lehenak eta azkenak izatea.
Atom Rhumba taldeko gitarra eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013254 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oskorriren azkeneko kontzertuaren grabazioa argitaratuko dute MUSIKA. Oskorri taldeak iazko azaroaren 22an Bilboko Arriaga antzokian emandako kontzertuaren grabazioa argitaratuko du Elkar diskoetxeak udazkenean, Bilboko taldea desegin eta urtebetera. Joan den urteko udaberrian jakinarazi zuen Oskorrik 45 urteko ibilbid... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013255 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urre bat eta hiru zilar eskuratu dituzte euskal tiralariek Munduko Txapelketan SOKATIRA. Bikain hasi dute lehia euskal tiralariek Xuzhoun (Txina), goma gaineko Munduko Txapelketan, lau domina irabazi baitituzte taldekako lehen jardunaldian: Gaztedik urrezkoa lortu du emakumezkoen 540 kilokoan eta zilarrezkoa gizonezkoe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013256 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Presiorik gabe egin dut lan ETBn, beste inon baino askeago». 60 urterekin erretiroa hartu du Juan Luis Bikuñak, 35 urtez kazetaritzan aritu ostean. ETBko albistegi zerbitzuetan 1983. urtean hasi zen lanean. JUAN LUIS BIKUÑA . ETBko kazetari ohia, erretiratu berria
«Presiorik gabe egin dut lan ETBn, beste inon baino as... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013257 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRRATIA. Prisa Radioko arduradunak eta SEReko langile ordezkariak ados jarri dira, enplegua erregulatzeko dosierra aurkeztu aurretik. Akordio horren arabera, 258 langile kaleratuko dituzte; aurreneko asmoa 400 langile kaleratzea zen. 258 horietatik 176ri behartuta etengo diete kontratua. Bestetik, denboraldi honetan Ca... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013258 | BERRIA | Euskadi | noticias | Martxoak 11. Hautsi da Anphora ikuskizuna, Ruper Ordorika & Mugalarisen musika, Bernardo Atxagaren begirada literarioa eta Juan Carlos Egillorren artea bilduko dituena. Euskalduna jauregian, 20:00etan.
Martxoak 12. Loraldia Terminala. Sormen berriaren harrobia . Egun osoko egitaraua izango da Zorrotzaurre irlako Termin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013259 | BERRIA | Euskadi | noticias | 8/2013 sumarioko auzipetuekin bildu da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako arartekoa GASTEIZ. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako arartekoa 8/2013 sumarioko auzipetuekin bildu zen atzo, herritarren eskubideen defentsariak Twitterren azaldu duenez. Ekineko zuzendaritzako kide izatea egozten diete sumario horretako bederatzi auzip... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013260 | BERRIA | Euskadi | noticias | Argindarraren merkatua arautzeko aurreakordioa egin dute Europan Europako Batasuneko Kontseiluak, Europako Batzordeak eta Parlamentuak akordio bat lortu dute gaur goizean goiz Estrasburgon (Frantzia), argindarraren merkatua erreformatzeko. Erreformaren helburu nagusia kontsumitzaileek argindarragatik ordaintzen dutena ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013261 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Fernanda Valadez. Herrialdea: Mexiko. Iraupena : 99 minutu.
Mexiko eta AEBak banatzen dituen harresiak, pertsonak banatzeaz gain, drama latza sortzen du Mexikoko eta hegoalderago dauden herrialdeetako pertsonen artean. Lagun asko desagertzen dira mugaren inguruan. Mugara iristea zaila izan daiteke, baina on... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013262 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizonezko bat hil da Jaizkibel mendiaren inguruan, ondoezik sentitu ostean HONDARRIBIA. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu zuenez, 60 urteko gizonezko bat hil zen atzo Hondarribian (Gipuzkoa), Jaizkibel mendian. Larrialdi zerbitzuek eguerdian dei bat jaso zuten esanez gizon bat konorterik gabe zegoela Jaizkib... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013263 | BERRIA | Euskadi | noticias | Osoko zuzenketak eta partzialak aurkeztuko dizkie NaBaik aurrekontuei. 1998tik barne produktu gordinarekiko gastu soziala ez dela aldatu eta proiektua «jarraipen hutsa» dela dio
Osoko zuzenketak eta partzialak aurkeztuko dizkie NaBaik aurrekontuei 1998tik barne produktu gordinarekiko gastu soziala ez dela aldatu eta Na... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013264 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. Azken urteetan Arabako Errioxako upategiek milioika litro ardo soberakin pilatu dituzte, eta horiei irtenbidea emateko diru laguntzak ematen hasi da Eusko Jaurlaritza. Atzo hasi zen laguntzak ematen, eta gehienez 8.000.000 euro bana tuko ditu guztira. Dirulaguntza jasotzeko baldintza nagusia destilatutakoaren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013265 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ditugun baliabideekin, euskarazko zirkuituak erraz antola daitezke»
Osasun arloa euskalduntzeko bidean, eta pazienteen hizkuntza eskubideak betetzeko, euskarazko zirkuituak sortzea proposatzen du Petralandak. Gradu amaierako lanean aztertu ditu zirkuituak.
Osasun arloan euskarazko zirkuituak sortzeak lagundu dezake ja... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013266 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bake prozesua «zapuzten» ari da Turkiako Gobernua, PKK-ko buruaren ustez «Turkia ahal duen guztia egiten ari da bake prozesua zapuzteko. Estatua gerra prestatzen ari da, agerikoa da». Murat Karayilanenak dira hitzok, PKK Kurdistango Langileen Alderdiko buruzagi militarrarenak. Berak jakinarazi zuen apirilaren 25ean PKK... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013267 | BERRIA | Euskadi | noticias | 2013an baino hamalau lagun gutxiago hil ziren iaz Hegoaldeko errepideetan Behera egin zuen 2014an Hego Euskal Herrian auto istripuak zirela-eta hildakoen kopuruak. Orotara, 73 lagun zendu ziren, aurreko urtean baino hamalau gutxiago. Hala ere, joera hori ez zen homogeneoa izan herrialde guztietan: Araban, Bizkaian eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013268 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sei militar hil dituzte Egiptoko hiriburuan, tiroz KAIRO. Egiptoko hiriburuaren iparraldean talde armatu batek sei militar hil ditu, tiroz. Egiptoko armadak Anaia Musulmanen «talde terrorista bat» egin du erantzule. Goizaldeko otoitzaren ostean tiroka hasi zitzaien gizon armadun batzuk, Kairoko gobernuaren arabera. Due... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013269 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Sasoiaren egiazko abiatzea iristeko zain nago». Patrice Lagisquetek astetik astera esaldi bera errepikatzen pasatuko du martxa honetan. Partida bat bukatu ondotik eta bestea hasteko bezperan egiazko Miarritze ikusi nahi du zuri-gorrien kirol zuzendariak. Aldi oro, esperantza pizten duten keinuak daude, eta lan saioeta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013270 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamaika telebistak atzo Realak eta Athleticek jokatuko zuten derbiaren jarraipen berezia egingo zuen, eta gaur 'Derbia' saio berezia eskainiko du 22:00etan. Programa zuzenean izango da eta telefonoz parte hartzeko aukera egongo da. Derbia hizpide, Realaren eta Athleticen bina aditu izango dira. Inaxio Esnaolak eta Ziha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013271 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sustrai Colinak irabazi du Xilaba txapelketaren bigarren finalerdia, Donibane Garazin
Xilaba Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako bigarren eta azken finalerdia jokatu da gaur arratsaldean Donibane Garaziko Vauban zineman, eta horretan Sustrai Colina izan da onena, 332 puntu pilatuta. Odei Barr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013272 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamar eguneko iraupena izango dute Sanmateoek eta bi partida berezi. 19an hasiko da eta sei bikote ariko dira, bi multzotan banatuta; bakoitzeko garaileek jokatuko dute finala
Hamar eguneko iraupena izango dute Sanmateoek eta bi partida berezi 19an hasiko da eta sei bikote ariko dira, bi multzotan banatuta; Aurtengo Sa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013273 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Gescrap Bizkaiak abuztuaren 13an ekingo dio denboraldi-aurreari, Miribillan. Fotis Katsikaris entrenatzaileak jokalari guztiak izango ditu bere aginduetara, Fran Pilepic izan ezik-Eurobasketerako sailkapen fasea jokatzen dabil kroaziarra-. Taldeak zazpi bat lagunarteko jokatuko ditu sasoi berria prestatze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013274 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aspaldi aurreikusitako banaketa ofiziala egin du Georgios Papandreuk. Pasok Mugimendu Sozialista Panhelenikoa utzi, eta Sozialista Demokratikoen Mugimendua sortu du 2009 eta 2011 bitartean Greziako lehen ministro izandakoak. Atzo bertan aurkeztu zuen alderdia Atenasko Benaki museoan. Beste bat gehiago, urtarrilaren 25e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013275 | BERRIA | Euskadi | noticias | Herrira-k "bide propioa" jorratzeko eskatu dio Frantziari Ibon Meñika eta Ana Saenz Herrira mugimenduko kideak presoen eta iheslarien familiarekin batu dira Bilboko egoitzan. Bake Bidea plataformak manifestazioa antolatu du larunbat honetarako Baionan, arratsaldeko lauretan. Helburua: "Errepresioaren amaiera".
Espainia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013276 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jose Manuel Esnal Mane eta Angel Garitano Ondarru entrenatzaileekin azken bost jardunaldietan Athleticek izan duen aldaketa nabaria da.
Herenegun 1-3 irabazi zioten zuri-gorriek Mallorcari, eta jaitsiera postuak erabat urruntzeko oraindik lan asko egin beharko badute ere, itxaropenak eta baikortasunak lehengo beldurra ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013277 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tabakaleraren irekiera ospatzeko, ekintzaz beteriko asteburua antolatu dute Lau urte iraun duten eraberritze lanen ostean, irailaren 11n irekiko dute Donostiako Tabakalera. Ane Rodriguez zuzendariak gaur goizean azaldu duenez, "guztiok barruan zerbait aurkitzea" da lantaldearen helburua. Proiektua jendearengana hurbilt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013278 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hendaian (Lapurdi) dago Anton Abadia euskaltzalearen jauregia eta horrek gobernaturiko eremua. Eraikuntza eta ingurua euskaraz ezagutzeko bisita gidatua egingo dute gaur goizean.
Dublinen sortu zen Abadia, 1810ean. Ama irlandarra zen, eta aita zuberotarra, Ürrüstoikoa. Abadia euskaltzale sutsua izan zen gaztetatik, eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013279 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jean-Marie Le Pen Fronte Nazionaletik bota dute, behin-behinean PARIS. Fronte Nazionala Frantziako eskuin muturreko alderdiak bere sortzaileetako bat bota du, Jean-Marie Le Pen. Erabakia behin-behinekoa da, eta ezohiko batzar bat ere egingo du Le Peni ohorezko presidente kargua kendu ala ez erabakitzeko, batzorde eerag... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013280 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bereziak dira Baionako bestak Arnaud-Cazamayourentzat: 16 urte dauzkanetik gutxitan galdu ditu; baionarrentzako egun bat nahi luke, otordu bat antolatuz karrikan, auzokideekin elkartzeko.
Anne Lise Arnaud-Cazamayou (Paue, Okzitania, 1988) kultur eta musika programatzailea da ofizioz. Afizioz, Baionako besten bestazale ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013281 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bitartean. Oinatz Bengoetxeak patxadaz hartu du manomanistako finalaren aurretik duen hilabetea, eta heldu den astelehenera arte ez da hasiko buru-belarri prestatzen.
Oinatz Bengoetxeak patxadaz hartu du manomanistako finalaren aurretik duen hilabetea, eta heldu den astelehenera arte ez da hasiko Leitza herri lasaia da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013282 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bertso saioa egingo dute Saioa Alkaizak eta Irati Majuelok gaur, Burlatako Axular kultur elkartean, Sarai Roblesek jarritako gaiekin. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013283 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baionako kartzelan zeukaten migratzaile batek bere buruaz beste egin du Hendaiako migratzaileentzako atxikitze zentrotik ihes egin zuen 19 urteko marokoarrak, iazko azaroaren 29an. Beste lau lagunekin batera, leiho bat apurtu eta alde egitea lortu zuen. Atxilotu egin zuten, ordea, eta Baionako Auzitegiak espetxe zigorr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013284 | BERRIA | Euskadi | noticias | OIARTZUN. Gogor gaitzetsi du Oiartzungo (Gipuzkoa) EAJren udal taldeak herri horretako batzokiaren kontra egindako erasoa. «Faxistak» zioen pintaketaren azpian, bi svastika margotu ditu ezezagunen batek atarian. «'Elkarbizitza', 'hurbiltasuna' eta 'normaltasuna' aipatzen dituztenen aurrean, etengabeko erasoa da egunero... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013285 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ekonomiak aurrea hartu die zaintzei, eta horrek eragina du»
Jimenezek azaldu du pandemiak gizarteko desberdintasunak areagotu dituela. Esan duenez, horiei aurre egiteko, genero ikuspegi intersekzionala txertatu behar da zaintza sektorean eta lehen mailako arretan.
Marta Jimenez Carrillo (Madril, 1987) familia medikua ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013286 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errefuxiatuen kontrako «jazarpena» gelditzeko eskatzeko, manifestazioa eginen du Askatasunak larunbatean. Hilabetez atzeratu dute Irastorza, Sagarzazu eta Telletxearen euroagindua aztertzeko auzia
Errefuxiatuen kontrako «jazarpena» gelditzeko eskatzeko, manifestazioa Hilabetez atzeratu dute Irastorza, Sagarzazu eta Tel... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013287 | BERRIA | Euskadi | noticias | PILOTA. Juan Martinez de Irujok ez du jokatuko asteburu honetan, mina baitu ezker eskuan. Yves Salaberri Xala -k ordezkatuko du larunbatean, Gasteizen, Beñat Rezusta bikotekide duela Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxearen aurka jokatu beharreko partidan. Irujoren lesioa zoritxarreko albistea da, aspaldi saldu baitzi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013288 | BERRIA | Euskadi | noticias | Abiadura handiko trenerako obrak «ahalik eta lasterrena» amaitzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak. EH Bilduren ekimenez izan zuten gaia aztergai atzoko bilkuran; adituek egitasmoa aztertu arte lanak etetea proposatu zuen -errentagarritasuna dudan jarri dute ikerketa batzuek-. EAJk, PSE-EEk eta PPk elkar hartuta onartu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013289 | BERRIA | Euskadi | noticias | KPIaren igoera itunen iraupen osoan zatitzeko prest agertu da ELA ELA sindikatuak ez du sinatuko KPIaren araberako soldata igoera bermatzen ez duen lan itunik. «Gure marra gorria da», zehaztu du Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak. Udazkenean hainbat hitzarmenen negoziazioei ekingo zaie berriz, eta sindikatu subiranistak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013290 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kirol ibilbidea (pistan). Cespa Euskadi (2007-2010), eta Fullgas.org Gipuzkoa (2010-2013 eta 2015etik).
Lorpen garrantzitsuenak (pistan). Brontzea 2008ko Pekingo Jokoetan, puntuazioan; brontzea 2010eko Kopenhageko Munduko Txapelketan, omniumean; urrea 2010eko Europako Txapelketan, omniumean; brontzea 2013ko Europako Tx... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013291 | BERRIA | Euskadi | noticias | Francoren gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeko tramitea onartu du Gobernuak Bataila judizial eta administratibo luzea ari da izaten Francisco Franco Espainiako diktadorearen gorpuzkiak Madrilgo Erorien Haranetik ateratzeko prozesua. Instituzioetan, azkenetako pausoa eman du gaur PSOEren gobernuak. Sanchezen gobernua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013292 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bonba-auto bat zartarazita, sei lagun hil eta 42 bat zauritu dira Kolonbian Bonba-auto bat zartarazita, sei lagun hil eta 42 bat zauritu dira Sei pertsona hil ziren atzo, eta 42 zauritu,bonba auto bat zartarazi ondoren, Kolonbiak Pazifikora duen porturik garrantzitsuenean, Buenaventuran. Hiriko fiskaltzaren eta udaletx... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013293 | BERRIA | Euskadi | noticias | OPERA. Attila Giusseppe Verdik idatzitako lehen operetako bat oholtzaratuko dute gaur Bilbon, Arriaga antzokian, OLBEren Tutto Verdi programaren barruan. Hilaren 25 eta 28an eta abenduaren 1ean ere taularatuko dute leku berean. Ruggero Raimondi arduratu da eszenatzeaz. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013294 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. LEHEN MAILA, 14. JARDUNALDIA. BIGARREN MAILA, 16. JARDUNALDIA. SAILKAPENAK. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013295 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emakume mesfidatia Bordelera doa trenez, Hendaiatik abiatuta. Bagoiko atarian tente, hiruzpalau eserleku ikusi ditu libre, aldameneko aulkia hartuta dutela, denek ere. Urrunena hautatu du, besteak ez bezala, neska finez inguratuta dagoelako hura.
Estututa dago andrea. Ipurdipea gogor eta deserosoa delako baino gehiago,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013296 | BERRIA | Euskadi | noticias | AMURRIO. Gizonezko bat hil zen atzo A625 errepidean, Amurrio parean (Araba). Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, kamioi batek eta furgoneta batek aurrez aurre jo zuten, eta gizonezkoa horietako ibilgailu batean harrapatuta gelditu zen. Hura ateratzen saiatu ziren larrialdi zerbitzuetakoak, baina tokian bertan zendu ze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013297 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bada Katamaloren kantu bat Maialen Lujanbioren letrekikoa. Askok irudipena du gisan ezagutzen dugu. Oso hitz gutxitan norabide bat hartzen dute koplek, eta azken esaldi laburrean ordura arteko ustea deuseztatzen. Hona kopla horietako batzuk: «Askok irudipena du, askok itxura hutsetik, ez barruz ezagutzetik... ai bistar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013298 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errusiak distantzia luzeko zaintzako hegaldiak hasiko ditu gaitasun nuklearra daukaten hegazkin bonbardatzaileekin, Sergei Xoigu Defentsa ministroak jakinarazi duenez. Hegaldien esparruen artean aipatu du Mexikoko golkoa. hegaldiei ekiteko arrazoia egungo egoera politikoa dela esan du. Gerra Hotzean, Sobietar Batasunak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013299 | BERRIA | Euskadi | noticias | Inflazioa %1,6ra iritsi da, eta pentsio eta soldaten erosahalmena txikitu du Urte amaieran prezioek izandako igoera handiak erosteko ahalmena jan dio Hego Euskal Herriko biztanle askori. Abenduan, urte arteko inflazioa %1,6ra iritsi zen, mailarik handiena 2013ko abuztuaz geroztik. Tasa horrek txiki uzten du langile pub... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013300 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lucas Egibar igeldotarra lehen aldiz ariko da, bihar, Neguko Olinpiar Jokoetan, snowboardcrossean, baina faboritoen zerrendan ageri da jada haren izena. Are indar handiagoa eman dio orain hilabete Munduko Kopan lortutako bigarren postuak.
Konfiantza ikusten zaio Lucas Egibarri begiradan (Igeldo, Gipuzkoa, 1994). Presio... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013301 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kamioilarien greba "porrota" izaten ari dela esan du Gipuzkoako Aldundiak "Porrota izaten ari da" AT sistema N-I errepidean jartzearen kontra Espainiako garraiolariek egindako greba, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera. Imanol Lasa foru diputatuak esan du "normaltasuna" dagoela herrialdeko errepideetan, eta deialdiak "... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013302 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bilduk bat egin du irailaren 26ko greba deialdiarekin Euskal Herria Bilduk babesa eman dio zortzi sindikatu eta ia ehun plataforma eta mugimendu sozialek irailaren 26rako egindako greba orokor deialdiari. Atzo Donostian emandako prentsaurrekoan, Espainiako Gobernuak duela astebete hartutako neurriak salatu zituen Am... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013303 | BERRIA | Euskadi | noticias | Migrazioa eteteko, Eslovakiako mugak kontrolpean berriz Hamar egunerako, Eslovakiarekin dituzten mugetako kontrolak berrabiatu zituzten atzo Austriako, Poloniako eta Txekiako Errepublikako gobernuek. Hiru estatuetako agintarien arabera, migrazio irregularraren igoerari aurre egiteko hartu dute erabakia, eta posible da ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013304 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Gipuzkoa Basketek beste bi fitxaketa egin ditu. Pedro Llompart joko antolatzaile balearrak bi denboraldirako kontratua sinatu du Donostiako taldearekin, eta Zoran Vrkic hegaleko kroaziarrak hiru denboraldirakoa. Llompartek 33 urte ditu, eta eskarmentu handia du ACB ligan. Vrkicek, berriz, 27 urte ditu, eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013305 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIAKO 53. NAZIOARTEKO ZINEMALDIA . Hamalaugarrenean aidanez . Asier Altunak eta Telmo Esnalek arrakasta handiarekin estreinatu dute "Aupa Etxebeste!" filma Zabaltegi sailean
Asier Altunak eta Telmo Esnalek arrakasta handiarekin estreinatu dute Urteetako lehortearekin amaitu, eta euskaraz pentsatu, idatzi nahiz fil... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013306 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mercedesen eta haren azpikontratetan, langileen %15ek gal dezakete lana Gasteizko Mercedesen zuzendaritzak bi erabaki garrantzitsu hartu ditu azken egunetan, Hego Euskal Herriko fabrika handienaren -Iruñeko Volkswagenekin batera- geroa marrazten hasteko. Batetik, ekoizpena eten du (ostegunean) eta jarduera ez du berrir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013307 | BERRIA | Euskadi | noticias | Barbara Guarischi italiarrak irabazi du Giroko lehen esprinta Mugimendurik txikiena ere asko goratzen du Italiako Giroak, huraxe delako denboraldiko itzulirik sonatuena. Eta urteko lanik handienak egin ditu jada Barbara Guarischi esprinter italiarrak (Velocio). Giroko lehen etapan, lehen esprintean, Velocio taldeko txi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013308 | BERRIA | Euskadi | noticias | EUROPAKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. Ixabel Etxeberria. EHAko zerrendaburua. «Euskal Herrian bertan dugu indarra egin behar». Europak autodeterminazioaren alde laguntza bat ekar dezakeela, baina lehenik indarra Euskal Herrian egin behar dela dio ezker abertzaleko hautagaiak. Ixabel Etxeberria. EHAko zerrendaburua
... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013309 | BERRIA | Euskadi | noticias | Brian Currinek ez du uste ETA bitan zatituko denik IRAn gertatu zena ez da ETAn gertatuko, Brian Currin Hegoafrikako abokatu eta gatazketan bitartekariaren ustez. Ez du uste ETA zatitu egingo denik, eta haietako batzuek armekin jarraituko dutenik. Elkarrizketa egin diote TV3n, eta honako hau esan du: «Euskal Herrian in... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013310 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urteko egun berezienetakoa da hau. Egunak eta gauak berdin diraute mundu osoan gutxi-asko, eta latinezko aequus nox edo «gau berdin» izenetik ekinozioa dugu. Martxoko ekinozioa, udaberrikoa, iparraldeko hemisferioan eta udazkenekoa hegoaldean. Eguraldia epeltzen eta egunak luzatzen doazkigu guri, eta Ekuadorretik Antar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013311 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Bakarrik aritzeko kirol hila da hau, oso tristea»
Lau urterekin irten zen plazara aurrenekoz, eta 30 urteko gazte-beteranoa da dagoeneko. Famaren zama, marken pisua, eskolako ezina, aitaren heriotza, igeltsero lana, familiaren gozamena... Bizi-bizi heldu dio harri bakoitzari.
Begietara begiratzen du Aimar Irigoienek (... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013312 | BERRIA | Euskadi | noticias | AJACCIO. Korsikako Femu a Corsica alderdi autonomista eta Corsica Libera alderdi independentista batera aurkeztuko dira abenduan han egingo dituzten hauteskundeetan. Pe a Corsica izenarekin egingo dute, eta Herrialde bat eraikitzen da euren leloa.
Hauteskunde bereziak izango dira, horien ondoren eratuko den gobernuak l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013313 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ehun immigrante inguru desagertu dira Mediterraneoan, Europara iritsi nahian TRIPOLI. Ehun immigrante inguru desagertu ziren atzo Mediterraneo itsasoan, Libiako kostazainek adierazi dutenez. IOM Nazioarteko Migrazio Erakundearen arabera, jada 200 lagun hil edo desagertu dira Mediterraneo zentraleko bidean, urtea hasi z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013314 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sindikatuentzat ez da nahikoa Osakidetzako azterketak berriz antolatzea Sindikatuek esan dute Osakidetzak oposizioetako azterketen inguruan hartutako erabakia ez dela nahikoa, eta «iruzurtzat» eta «surrealistatzat»hartu dute. ESK-k, ELAk, LABek eta UGTk adierazi dute motz geratu dela azterketak hiru espezialitatetan so... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013315 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. Claudia Blancok, Marta Cardonak eta Carla Bautistak ez dute Realean segituko. Blanco eta Cardonaren kontratuak amaitzear ziren: lehenak ia ez du jokatu, eta bigarrenak ez du berritu nahi izan. Bautistak beste urtebeterako hitzarmena zuen, baina taldea uztea erabaki du. Albaceten utzita aritu da urtarriletik. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013316 | BERRIA | Euskadi | noticias | Laguntzera etorri da, umil. Lagun Arok Domen Lorbek esloveniarra fitxatu du sasoia bukatu arte; «defentsa eta jarrera ona» agindu ditu
Lagun Arok Domen Lorbek esloveniarra fitxatu du sasoia bukatu arte; Ez da izar distiratsua. Ezta Lagun Aro bat-batean dagoen ataka zailetik aterako duen jokalari handia ere. Domen Lorbe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013317 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ohiko butano bonbonak, 12,5 kilokoak, 15,8 euroko salneurria izango du datorren astetik aurrera, eta, beraz, kasik %10 merkatuko da (%9,7). Butanoaren salneurriak bi urte darama izozturik, eta orain, berriz, nabarmen merkatuko da. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013318 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erkoreka: "Debekuaren erabakia oso larria da, ulertezina" Agerraldi berezia iragarri arren, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik erabaki zer egingo duen Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailearen debekuaren inguruan . Josu Erkoreka bozeramaileak esan du "ulertezina" dela epailearen erabakia, eta oso larritzat jo du. Nol... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013319 | BERRIA | Euskadi | noticias | Musikariak iristearekin batera, atrilak falta dituztela ohartu da Gorka Hermosa akordeoi jotzailea: «Kultur etxean galdetuko dut, ea handik ekar ditzakegun». Mezua ere bidali die oraindik iritsi gabe dauden beste musikariei. Asteartean txalapartariak, biolinista, klarinete jotzaileak, abeslariak, akordeoi jotzailea eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013320 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bosgarren urtez Makina Berria programa sinatu dute Kutxabankek, Adegik, Cebekek eta SEAk. Horren bidez, bankuak 2.000 milioi euroko maileguak jarriko ditu eskura makinak berritu nahi dituzten enpresentzat. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013321 | BERRIA | Euskadi | noticias | Enplegu sailburuordeak barkamena eskatu die Lanbideko langileei «Nik ikusten ditut nire seme-alabak uneoro enplegua bilatzeko web orrialdeetan sartuta, Interneten, eta burutik pasatu ere ez zaie egiten Lanbiden apuntatzea enplegua bilatzeko. Besteak beste, gauza gutxi topatzen delako hor». Eusko Jaurlaritzako Enplegu s... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013322 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoako hondakinen kudeaketa plana «jokabide on» gisa aztertuko du Europako Parlamentuak martxoaren 7an, Bruselan egingo duen mintegi batean. Hori jakinarazi zuen atzo Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Iñaki Errazkinek. Gogorarazi zuen hori ez dela izango Europan Gipuzkoako er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013323 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kobe Bryant da atzotik NBAn bi eta hiru puntuko jaurtiketa gehien huts egin dituen jokalaria. Los Angeles Lakerseko eskoltak 13.420 jaurtiketa huts egin ditu hemeretzi denboralditan. John Havlicekek zuen aurreko marka: 13.417 jaurtiketa huts egin zituen hamasei sasoitan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013324 | BERRIA | Euskadi | noticias | Golarekin haserre. Pandianik eta Portillok 30 gol sartu zituzten bien artean aurreko sasoian. Osasunan, aldiz, lau eskas egin dituzte
Pandianik eta Portillok 30 gol sartu zituzten bien artean aurreko Aurreko denboraldian taldean zeuden aurrelari guztiek utzi zuten Osasuna denboraldi amaieran. Milosevic, Soldado, Webo e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013325 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako «Senatua erabiltzeko eginiko ahalegin desleiala» salatu, eta 1979ko estatutua osorik betetzeko beharra defendatu du Eusko Jaurlaritzak. Adierazpen batean, gobernuak adierazi du senatuak otsailaren 20an onartutako mozioak «alderdien interes koiunturalei» erantzuten diela, eta ukatu egin du estatutua osorik be... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013326 | BERRIA | Euskadi | noticias | Norvegia da faboritoa gaur, Munduko Txapelketako finalean Frantziak eta Norvegiak Munduko Eskubaloi Txapelketako finala jokatuko dute gaur 20:15ean, Sao Paulon (Brasil). Finalak faborito bat du, Norvegia. Europako eta olinpiar txapelduna da Brasilen titulua irabazteko bi hautagai nagusien artean lehian jarraitzen duen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013327 | BERRIA | Euskadi | noticias | 665 milioi euroko zorra pilatu dute zordun handiek EAEko ogasunekin Iragarrita zegoen bezala, aurtengo martxoaren 31n ogasunarekin milioi batetik gorako zorra zeukaten zergapekoen zerrendak argitaratu dituzte gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek. Bizkaiak 149 izen jakinarazi ditu, Gipuzkoak 62, eta Arab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013328 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hainbat aste daramatzate Hong Kongen gobernuaren kontra protesta egiten. Atzo bete ziren 22 urte Erresuma Batuaren kolonia izateari utzi eta Txinaren eskualde bihurtu zenetik, eta, hori dela eta, milaka pertsona atera ziren kalera. Duela bi aste pasa, Carrie Lam gobernuburuak behin-behinean eten zuen Txinarako estradiz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013329 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBON. RLEG Lege eskumenak dituzten Europako Eskualdeen Ekinaldiko kideak Bilbon elkartu dira, eta, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk «beste gobernantza eredu bat» eskatu du Europako Batasunerako, gaitasun legegilea duten eskualdeek eta nazioek «ahotsa eta erabakitzeko gaitasuna» izan dezaten. Europa «het... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013330 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irailaren 20an, goizeko hamarretan, jende andana pilatu zen San Telmo Museo aurreko Zuloaga plazan. Donostiako Zinemaldia nazioarteko jaialdia ospatzen ari zen hirian, eta Paris. Paperezko ahotsak dokumentala estreinatu zuten Principe aretoetan. Orduan bezala bart gauean ikusi duguna gure herriaren memoria historikoare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013331 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gernikako alkatearen aurkako salaketa artxibatu du Auzitegi Nazionalak Luze jo du auziak, baina, azkenean, Espainiako Auzitegi Nazionalak berretsi egin du Santiago Pedraz epailearen erabakia, eta artxibatu egin du Dignidad y Justicia taldeak Gernikako alkate Jose Maria Gorroño alkatearen aurka jarritako salaketa. Plata... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013332 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bihar irekiko dute N-121-A errepideko Iruñerako bidea IRUÑEA. Nafarroako Gobernuak jakinarazi du bihar goizean irekiko dutela N-121-A errepidea Iruñerako noranzkoan. Belateko tunela apirilaren 14 eta 15ean izandako lur-jausien ondorioz itxi zuten, eta maiatzean eta ekainean luizi gehiago gertatu ziren. Ordutik tunelare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0013333 | BERRIA | Euskadi | noticias | Marrazki 'matriuska'. Luis Duran marrazkilariaren 'Aljebra' komiki liburua euskaraz eman dute argitara. Milaka argitaletxearen lehen uzta da. Irudien magia lagun, iragana eta oraina, mitoa eta errealitatea txirikordatzen dira.
Luis Duran marrazkilariaren 'Aljebra' komiki liburua euskaraz eman dute argitara. Milaka argi... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.