id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0016134
BERRIA
Euskadi
noticias
Arnaud Montebourgek (Clamecy, 1962) ez du lekurik izango Manuel Vallsen bigarren gobernuan. Berez, hori baino harrigarriagoa da orain arte lekua eduki izana, alderdi berdinekoak izan arren, sakoneko desadostasunak baitituzte biek. PSren eskuinean dago Valls, eta 'sozialismo' hitza bera arbuiatzen du, «zaharkitua» dagoe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016135
BERRIA
Euskadi
noticias
Pakistango Gobernuak azaldu du lanean ari dela talde islamistak amaitzeko ISLAMABAD. Pakistango Gobernuak atzo adierazi zuen talde islamisten aurkako neurriak jarri dituela martxan; talde horietako 44 kide atxilotu dituzte dagoeneko. Gobernuaren esanetan, harremana dute orain dela hilabete Kaxmirren gertatu zen bonbard...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016136
BERRIA
Euskadi
noticias
'Parot doktrinaren' inguruan zuzeneko saioa egingo du astelehenean BERRIA.INFOk Europako Giza Eskubideen Auzitegiak astelehenean 11:30ean jakinaraziko du 197/2006 doktrinaz hartutako erabakia, eta, horren harira, zuzeneko saioa egingo du BERRIA Telebistak. 11:15ean hasiko da saioa, auzitegiak ebazpenaren berri eman bai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016137
BERRIA
Euskadi
noticias
Iaz, Nafarroako egunkarietako azalak bete zituen Eguesibarrek. Arrazoia: ustelkeriak hartua zuen udala. Jose Andia UPNko alkateak Catalunya Caixako lehentasunezko akzioak erosi zituen diru publikoa erabilita. Osotara, 100.000 euro gastatu zituen. Hori ez zen, baina, polemika bakarra izan. 30.000 etxebizitza egiteko pla...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016138
BERRIA
Euskadi
noticias
'Disonantziak' ekimenean parte hartzeko deia egin diete artistei Disonantziak egitasmoko hirugarren ekitaldian parte hartzeko deia egin diete artistei. Xabide taldeak antolatutako ekimenak ikerketa eta berrikuntza ezaugarri dituzten enpresa eta ikerketa zentroak eta artistak harremanetan jartzea du helburu, artistek en...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016139
BERRIA
Euskadi
noticias
Sakabanaketa bertan behera uztea galdegin diote Barne ministroari Iruñeko espetxe berriaren inaugurazioak protestak eragin ditu. Kartzelaren kanpoko aldean elkarretaratzea egin zuten, atzo, Herrira-k, Salhaketak, Subeltz-ek eta Sanduzelaiko Auzo Elkarteak. Barruan ere, sakabanaketaren eta Espainiako Gobernuaren espetxe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016140
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Baltasar Kormakur. Aktoreak: Jason Clarke, Josh Brolin, Jake Gyllenhaal, Elizabeth Debicki, Keira Knightley, Sam Worthington, Robin Wright, Emily Watson, John Hawkes, Clive Standen. Iraupena: 121 minutu. Generoa: Abentura eta drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2015. Munduko gailurrera, Everestera, igotzeko ahal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016141
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Dimension Data edo Direct Energie, edo gaur egungo MTN Qhubeka edo Europcar. Zalantza hori zegoen, eta Dimension Datak lortu du, azkenean, World Tour lizentzia, Omar Fraile santurtziarra tartean dela. Afrikako talde batek lehen aldiz lortu du lizentzia.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016142
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Bizkaia Bilbo Basket Euroligako lehen ligaxkan ariko da, atarikorik jokatu gabe. Fenerbahcek eta Moskuko CSKAk Turkiako eta Errusiako ligak irabazi izanak mesede egin dio Bilboko taldeari, horri esker zuzenean sailkatu baita lehen ligaxkarako. Uztailaren 7an egingo dute ligaxkako multzoen zozketa, eta bi e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016143
BERRIA
Euskadi
noticias
Calaisko etorkinen kanpamentu handiena desegin du Frantziako Poliziak Maiatzaren amaieraz geroztik, Calaisko portuko janari banaketa gunean bizi ziren 320 etorkin inguru. Auzokoak, ordea, kexu ziren, "kanpamentuko bizi-baldintzak eta zikinkeria" zirela medio, eta hura desegiteko eskatu zioten Lilleko auzitegiari. Azken...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016144
BERRIA
Euskadi
noticias
Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak (NATO) Errusiarekin zuen elkarlana utzi du, Anders Fogh Rasmussen idazkari nagusiak esan duenez. Aldi berean, Ukrainarekiko laguntza handituko du. Alexander Turtxinov Ukrainako Parlamentuko presidentearekin bildu da Rasmussen. Bilera horren ondotik berretsi du Errusiak "etsai gisa" ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016145
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Ohorezko Mailan ari diren hiru euskal taldeek partidarik galdu gabe ekin zioten ligako laugarren jardunaldiari. Bada, jokatu dute hirurek jada laugarren saioa, eta bik eutsi egiten diote garaipen boladari, Lointek Gernika Bizkaiak eta RPK Araskik. Horri esker, sailkapenaren buruan eusten diote. IDK Gipuzkoak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016146
BERRIA
Euskadi
noticias
Urruti dago maiatza, baina gaur eta bihar Txapeldunen Ligako ligaxkari ekingo dioten 32 taldeetatik askok hilabete hori dute jomugan, zehatzago, hilabete horretako 25. eguna, egun horretan jokatuko baita final handia, Londresen, Wembley eraberrituan. Egun horretan jakingo da zein den Europako talderik onena, edo, behin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016147
BERRIA
Euskadi
noticias
Aizpuruk eta Majerrek marka ezarri dute Ehunmilietan MENDIA. Marken urtea izan da aurtengoa Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak mendi lasterketetan. Lehenbizikoan, Jon Aizpuru eta Ewa Majer nagusitu ziren. Beasaindarra 16:30ak pasatxo zirenen ailegatu zen helmugara. 22.21.54ko denbora egin zuen, eta bederatzi segundota...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016148
BERRIA
Euskadi
noticias
Urruñako ikastolaren aldeko kontzertua, otsailaren 3an Gero eta ikasle gehiago daude Urruñako ikastolan (Lapurdi). Horren ondorioz, eraikina handitzeko lanak egin behar izan dituzte. Horrek eragindako gastuei aurre egiteko, kontzertu bat antolatu dute. Hilaren 3an izango da, Urruñan bertan. Unama, Narvalo, Les Hurlemen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016149
BERRIA
Euskadi
noticias
AT & T konpainiak eta Discoveryk bat egingo dute, eta erraldoi bat sortu Ameriketako Estatu Batuetan telekomunikazio operadoreen artean liderra da AT & T, eta, azkeneko urteetan, erosketa garrantzitsuak egiten ari da ikus-entzunezkoen industrian. Konpainia berekoak dira CNN albiste katea, Warner Media, HBO, Cartoon Net...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016150
BERRIA
Euskadi
noticias
Izenari dagokionez, beltza da hila bera, eta beltza da bertan antolatzen dena ere. (H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea ospatuko dute Baztanen (Nafarroa), datorren astelehenetik igandera. 2015etik antolatzen dute, eta aurtengo aldia hamargarrena izango da. Hori dela eta, hamar ekitaldi prestatu dituzte aste osora...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016151
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehen aldiz izan dira alkate, baina «azkena ez izatea» espero dute. Datorren maiatzean egingo dira udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian. Momentu «zailetan» iritsi ziren alkatetzara, eta denak ahalegindu dira euren herrien egoerari buelta ematen; ezin, baina, «ordu eta lan asko» gabe. Krisiak zipriztinduta sa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016152
BERRIA
Euskadi
noticias
Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparra Iruñean jaio zen, 1958ko apirilean. Haren aitona Nafarroako hiriburuko alkateorde errepublikanoa izan zen. Hiru anaia-arreben arteko bigarrena, Iruñean ez ezik, Alegian (Gipuzkoa) ere igaro zuen haurtzaroaren zati handi bat, hangoa baitzuen aita. Jesuiten eskola batean hezia izan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016153
BERRIA
Euskadi
noticias
«Aterabide demokratikoa» aldarrikatuko dute Baionan, abenduaren 10ean «Bake iraunkor eta justu bat nahi dugu Euskal Herriarentzat. Hain da garrantzitsua bake hori, ezin dugu besteen esku utzi horren martxan ezartzea; guk, Euskal Herriko herritarrok bultzatu behar dugu prozesu hori». Horra zer mezu eman zuten atzo, Baio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016154
BERRIA
Euskadi
noticias
Errusiak Turkiako hiru soldadu hil ditu Sirian; «hutsegitea» izan da, Putinen ustez AL-BAB. Hiru soldadu turkiar hil eta 11 zauritu zituen atzo Errusiako armadaren hegazkin batek Estatu Islamikoaren aurkako bonbardaketa batean, Siria iparraldean. Eginiko «hutsegiteagatik» barkamena eskatu zion Vladimir Putin Errusiako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016155
BERRIA
Euskadi
noticias
'Ilehoria'-ren sekretu ilunak . Mexikon bizi diren euskal errefuxiatu politikoen aurkako gerra zikina islatu du Jose Luis Gutierrez mexikarraren estreinako filmak. 'Todos los días son tuyos' fikziozko istorioa da, benetako testuinguru tragikoarekin. Mexikon bizi diren euskal errefuxiatu politikoen aurkako gerra zikina ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016156
BERRIA
Euskadi
noticias
M-9 HAUTESKUNDEAK. ESPAINIAKO GORTEETARAKO BOZAK. GAURKO AGENDA inguruko proposamenak aurkezteko. Iñaki Irazabalbeitia, Aser Lertxundi Azpeitiko plazan egongo dira, hauteskunde programa azaltzen. Aser Lertxundi, Juan Carlos Arellano eta Andoni Ibarguren izango dira eginiko promesen iruzurra eta Eusko Alkartasunaren pro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016157
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Hamaika Telebistako Sagarrondotik saioan Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria eta Anjel Alkain umorista bilduko dituzte gaur, 21:30ean. Sagardoa hartuko du aitzakiatzat Beñat Gartzia aurkezleak, biekin solasaldi umoretsua egiteko. Bestalde, Eusko Label sagardoa egiten duten bi sagardotegi bisitatuko dituzte,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016158
BERRIA
Euskadi
noticias
Ana Matori 'Gurtel auzian' «partaide eta onuradun» izatea egotzi dio epaileak Gurtel auziaren zati nagusiaren ikerketa amaitu du Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta PP alderdiari lotutako ustelkeria auziko 43 inputatu akusatuen aulkian esertzea proposatu du. Auzia prozedura laburtu bihurtzeko, 205 o...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016159
BERRIA
Euskadi
noticias
Ertzaintzak jakinarazi duenez, 09:30 inguruan topatu dute, erreten batean, eta SOS Deietara deitu. Poliziako agenteak eta suhiltzaileak bertara joan dira, eta mediku batek egiaztatu du gizonezkoa hilda zegoela. Hilotzak ez du indarkeria arrastorik, eta autopsia egingo diote zergatik hil zen argitzeko. Hildakoaren senid...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016160
BERRIA
Euskadi
noticias
Andre bat eta haren alaba etxegabetu dituzte alokairua ez ordaintzeagatik BASAURI. Andre bat eta haren alaba etxegabetu dituzte Basaurin (Bizkaia), alokairua ez ordaintzeagatik. Udalaren arabera, diru laguntza eman zioten, baina ez zuen alokairua ordaintzeko erabili; Baietz Basauriren arabera, argia, ura, janaria, esko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016161
BERRIA
Euskadi
noticias
Nekez berreskuratzen da galdutakoa. Itxaropena galdu bitartean, ariketa beretsuak egiten ditugu denok. Lehendabizi non eta noiz irudikatzen saiatzea, bizitakoari rewind emanez. Memoria ariketa gutxi hain zehatzak. Fotogramaz fotograma, geure burua objektu galduaren jabe ikusi arte. Hantxe bilaketa abenturaren hasiera: ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016162
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Gazteen enplegua sustatzeko plan baten berri eman zuen atzo Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak: besteak beste, 30.000 gazteri lehen lan esperientzia bermatu nahi die, «gazteek beren bizitza proiektua Euskadin bertan garatu ahal izateko». Gasteizko Salburua auzoan egin zuen iragarpena Urkulluk, Beatriz Artola...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016163
BERRIA
Euskadi
noticias
David Beriainen lan berriak laster Discovery Maxen IRUÑEA. Discovery Max kateak hemendik gutxira estreinatuko du Clandestino con David Beriain dokumental saioa. Lehen atalean, Nafarroako kazetariak ikertuko du ea benetan amaitu den Vietnamgo gerra; horretarako, CIAko agenteekin hitz egingo du, eta Vietnamgo oihanetan b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016164
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizon batek salatu du beste batek bortxatu duela Santurtzin Larunbat gauean Santurtzin (Bizkaia) izandako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza. Gizonezko batek salatu du beste gizon batek bortxatu egin zuela portuko plazan. Hain zuzen ere, San Jorge jaiak ospatu dituzte herrian asteburuan, eta, gizonezkoak salatu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016165
BERRIA
Euskadi
noticias
Maiatzek Itxaro Bordaren poema liburu berri bat eramango du Sarara Maiatz argitaletxeak, urtero legez, Sarako Idazleen Biltzarraren azokaren karietara -aurten apirilaren 9an egingo da-, izaera biziki ugariko bost liburu plazaratu berri ditu: Piarres Trounday Xaramendi- ren Galerna , Peio Jorajuriaren Inifife , Eric Dit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016166
BERRIA
Euskadi
noticias
ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk protestak iragarri dituzte, Decathlonek jaiegunetan irekitzeko asmoa duela salatzeko Ez da lehen aldia Decathlonek jaiegun batean irekitzeko asmoa iragartzen duena, baina aurrekoetan beti egin du atzera, protestek bultzatuta. Hori bera lortu nahi dute oraingoan ere sindikatuek. Helburu horre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016167
BERRIA
Euskadi
noticias
Hernandez eta Ruiz de Larrinagaren arteko lehia bihar, Euskadiko Txapelketan ZIKLO-KROSA. Euskal Herriko ziklo-kroslari onenak lehian ariko dira bihar Izarran (Araba), Euskadiko Txapelketan. Gizonezkoetan, Aitor Hernandez da faborito nagusia, Espainiako Kopan ez baitu aurkaririk izan. Ermuarrak, hala ere, adi egon beha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016168
BERRIA
Euskadi
noticias
Uterga-Endikak eta Ezkurra II.a-Ionek jokatuko dute binakako finala ERREMONTEA. Ezkurra II.a-Ionek eta Uterga Endikak jokatuko dute binakako txapelketako finala, heldu den larunbatean. Bi bikoteak atzo sailkatu ziren. Uterga-Endikak 40-27 irabazi zieten Ezkurra-Etxeberria III.ari finalerdietako itzuliko partidan. Ezkur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016169
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ikusirik kartzelan ezin zutela sartu, hiltzea zen bide bakarra» Beharrezko ikusten du ikerketa independente bat, bai eta Agua Zarcako proiektua etetea ere: «Diote eragin txikia izango duela proiektuak. Gutxi iruditzen al zaie bost lagun hil izana?» Gaztetasun adina kemen dario Berta Zuñiga Caceresi (La Esperanza, Hond...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016170
BERRIA
Euskadi
noticias
Salbatzaile ala bilau? Ben Bernankek Erreserba Federaleko presidentetza utzi du aste honetan. Barack Obamaren ondoren, Ameriketako Estatu Batuetako posturik garrantzitsuenaren lekukoa pasatu dio Janet Yelleni, baita argi-ilunez betetako ondarea ere. Zortzi urteotan, finantza anabasari aurre egin behar izan dio, eta oso...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016171
BERRIA
Euskadi
noticias
KRITIKA. Espazioa pentsagai. ERAKUSKETA 'ESPAZIO HITZARTUAK' Erakusketa bateko osagai nagusia artelanak direla pentsatu ohi dugu ia beti. Baina badira objektuak bezain garrantzitsu (edo, batzuetan, baita garrantzitsuago ere) izan daitezkeen bestelako elementuak ere. Espazioa da horietako bat. Erakustaretoa kaxa zuri as...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016172
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi gurpil, piñoi bat, koadro bat, plater bat eta eskuleku bat. Horiek dira bizikleta baten oinarri-oinarrizko piezak, eta bost horiek baino ez dituzte Euskal Herriko hiri eta herrietako kaleetan gero eta maizago ikus daitezkeen piñoi finkoko bizikletek; gaur egun, fixie izenez ere ezagunak dira. Belodromoko bizikleteta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016173
BERRIA
Euskadi
noticias
ANCko lehendakariorde Agusti Alcoberro eta Marcel Mauri Omniumeko bozeramailea izan dira pankarta eraman dutenetako bi. Haiekin batera, Taula per la Demokraciako hainbat ordezkari zeuden, esate baterako CCOO eta UGTren Kataluniako buruak. Lerro bat atzerago Generalitateko kide guztiak joan dira, Carles Puigdemont Gener...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016174
BERRIA
Euskadi
noticias
Iragan asteazkenean, arrandia handiz, Nafarroako Gobernuak bosgarren enplegu plana aurkeztu zuen. Aurkezpenaren argazkian, Maria Txibite lehendakariaren alboan, Nafarroa ofizialaren hiru protagonista nagusiak agertu ziren: CEN patronaleko presidente Juan Miguel Sukunza, CCOOko idazkari nagusi Chechu Rodriguez, eta UGTk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016175
BERRIA
Euskadi
noticias
1 FORMULA. Denboraldi-aurreko entrenamenduetako denbora onena lortu zuen atzo Sergio Perez Checo (Sauber) mexikarrak Bartzelonako Kataluniako zirkuituan. 1.21,761eko denboran egin zuen itzulia, Red Bulleko Sebastian Vettel alemaniarrak herenegun lorturiko marka baina 104 milaren gutxiago. Felipe Massak brasildarrak 132...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016176
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Helsinkira joateko deialdian zeuden bost jokalari etxera bidali zituen Marcelo Bielsa entrenatzaileak, Atletico Madrilen aurka galdu ondoren: Aritz Aduriz, Carlos Gurpegi, Ander Herrera, Gorka Iraizoz eta Andoni Iraola. Athletic atzo joan zen Finlandiara, Helsinkiren aurkako itzuliko partida jokatzeko, Europak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016177
BERRIA
Euskadi
noticias
Alderdien Mahaiaren oinarriak jartzeko aukera badagoela dio Elkarri-k . Xede horrekin irailaren 24an elkarretaratzera deitu dute Donostian, eta gauza bera egingo dute azaroan Bilbon eta abenduan Iruñean Alderdien Mahaiaren oinarriak jartzeko aukera badagoela dio Elkarri-k Xede horrekin irailaren 24an elkarretaratzera d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016178
BERRIA
Euskadi
noticias
KUTSADURA KIMIKOA . Harbin hiriko hondamen ekologikoaren pareko beste bat izan da Txinan Harbin hiriko hondamen ekologikoaren pareko beste bat izan da Txinan Beste kimika lantegi bat lehertu zen atzo Chongqingen Yangtse eskualdean, Txina ren erdialdean eta 6.000 pertsona inguru edateko urik gabe gelditu ziren, eztandan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016179
BERRIA
Euskadi
noticias
2018an hasita, 30 urtean Errusiak Txina gas naturalaz hornitzeko kontratua sinatu dute. Tratuaren prezio ofizialik ez dute eman, baina 293.000 milioi euro ingururen truke urtean 38.000 milioi metro kubiko gas emango dizkio Gazpromek Txinari.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016180
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Arabako Probintzia Auzitegiak espetxealdi iraunkor berrikusgarria egotzi dio gazte bati, adiskide bat hiltzea leporatuta. Epaiaren arabera, gazteak biktima bazter utzitako eraikin batetik bota zuen aurrena, labanaz eraso zion gero, eta harri batekin jo zuen ondorenean, hil zuen arte. 2020ko ekainean izan zen. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016181
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) bitartekari taldeko kide izatea egotzita, iazko urtarrilean atxilotu zituzten Asier Aranguren, Egoitz Lopez de la Calle eta Jose Campos, eta gaur askatuko dituzte, bermepean. Espetxetik ateratzeko hogeina mila euroko bermea jarri zien bakoitzari atzo arratsaldean Espainiako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016182
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurrez aurre, politikariak nagusi gisa eta etxeko langileak langile gisa Iparralde Globalak hausnarketa sakona egin behar du bultzatzen ari den eredu soziopolitikoari eta horrek hego globalean dituen ondorioei buruz. Nahita indarkeria eta gerra, pobrezia eta hondakinak sortu diren herrialdeak; emakumeen beharrak bermat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016183
BERRIA
Euskadi
noticias
Zalantzaz josita. Athleticen jokoak nabarmen egin du behera azken jardunaldietan. Zuri-gorriak ez dira batere ondo ari ligako bigarren itzulian Caparrosek, hala ere, ohiko jokalarien alde egingo du igandeko derbian Athleticen jokoak nabarmen egin du behera azken jardunaldietan. Zuri-gorriak ez dira batere ondo ari liga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016184
BERRIA
Euskadi
noticias
Sorturen ustez, bake prozesuari erasotzeko saioa dira epaiketak Argi du Sortuk: Herriko tabernen auziarekin lotuta urriaren 17tik aurrera Espainiako Auzitegi Nazionalean egingo den ahozko saioa beste epaiketa politiko bat izango da. Berrogei lagun jardun politikoan aritzeagatik epaituko dituztelako izango da politikoa,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016185
BERRIA
Euskadi
noticias
ELAren arabera, 54 langile hil ziren iaz Hego Euskal Herrian istripuen eraginez Lan istripuen kopurua gehitu egin zen iaz, bai lana egin ezina eragin zuten istripuena eta baita eragin ez zutenena ere. ELA sindikatuak emandako datuen arabera, joan zen urtean 54 langile hil ziren Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan. Ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016186
BERRIA
Euskadi
noticias
KATALUNIA. ESTATUTUAREN ERREFERENDUMA. Gaur erabakiko da Estatutuaren geroa. Hainbat hilabetetako prozesuaren ostean, gaur egingo dute erreferenduma Katalunian Hainbat hilabetetako prozesuaren ostean, gaur egingo dute erreferenduma Iritsi da eguna. Gaur erabakiko dute Kataluniako herritarrek Espainiako Senatuak onartut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016187
BERRIA
Euskadi
noticias
ATLETISMOA . MUNDUKO KROS TXAPLEKETA. Ezustekorik ez . Bekele eta Dibaba etiopiarrak nagusitu dira Munduko Txapeketako proba laburrean eta luzean Bekele eta Dibaba etiopiarrak nagusitu dira Munduko Txapeketako proba Aurreikuspenak bete ziren atzo Fukuokako (Japonia) Munduko Kros Txapelketako lehen jardunaldian. Kenenis...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016188
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herriko transgenikoen kontrako elkarteak elkarretaratzea egin zuen atzo, Espainiako Gobernuak Baionan duen kontsulatuaren aurrean. Espainiako Gobernuak transgenikoen inguruan daraman politika salatzeko. Bihar Zaragozan (Aragoi, Espainia) egingo duten manifestazioarekin bat egin zuten. Gainera, halako produktuek ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016189
BERRIA
Euskadi
noticias
Bihar arte, hamaika ikuskizun Kaleka jaialdian, Lekeition ANTZERKIA. Hiru egun eta hamalau ikuskizun; denak kalean, ohi bezala. Azken bi urteetan pandemiak eragindako gorabeheren ondoren, ohiko itxura hartuta hasi zen atzo Lekeitioko (Bizkaia) Kaleka kaleko antzerki jaialdia. Igandera arte, Euskal Herriko eta Herrialde...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016190
BERRIA
Euskadi
noticias
IRLANDAKO BAKE PLANERAKO BRUSELAK EMANIKO MILIOIAK Europako Batzordeak Peace IV plana onartu du, eta 270 milioi bideratuko ditu Irlanda Iparraldean «gizarte egonkor eta baketsu bat» sustatzeko. Hezkuntzan, zerbitzuetan eta proiektu partekatuetan inbertsioak eginda, komunitateen arteko bereizketa gainditzen lagundu nahi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016191
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBetako CIA Inteligentzia Agentzia Zentralak Al-Qaedaren atentatu bat saihestu du azken asteotan, AEBetako Gobernutik jakinarazi dutenez. Bidaiari hegazkin baten aurka atentatu suizida bat egiteko asmoa zuen, baina CIAk lehergailua atzeman du. AEBetako hainbat hedabidek zabaldu dutenez, Yemenen egindako lehergailua da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016192
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIAKO 58. ZINEMALDIA. Plano subjektiboa. 'El gran Juanmi' El Gran Vázquez filma ikusi eta gauza estrainio bat gertatu zait. Pelikulak nire gustukoa ez izateko ezaugarri guztiak izan arren, irribarre inozo batekin atera naiz aretotik. Haurtzaroan Bruguera argitaletxeko komikien irakurle ginenontzat, erakargarria iz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016193
BERRIA
Euskadi
noticias
Elizari lotutako 41 sexu-abusu kasu ikertzen ari da Ertzaintza Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi duenez, Elizaren barruan eta testuinguru horretan izandako 41 sexu-abusu kasu ikertzen ari da Ertzaintza. Euskadi Irratian eginiko elkarrizketa batean egin ditu adierazpen horiek, eta nabarmen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016194
BERRIA
Euskadi
noticias
Mesedez, artikuluaren amaiera arte ez erantzun. Adimena zehazteko zaila diren horietako kontzeptu abstraktu bat da. Ez dago material fisiko edo hautemangarririk adimen moduan aintzat har daitekeenik. Hori bai, jende askoren ustean, adimen mota bakarra existitzen da; eskolarena, hain zuzen. Jarraian, beharbada, proposat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016195
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez daki izena Hator edo Hago duen, «bizangoek» jartzen diote eta. Ezta nondik datorren, ez nora doan ere; aginduek eta instintuak daramate batetik bestera. Halakoen moduko zalantzaz jositako txakur existentzialista baten istorioa jaso dute Itzal zaunka (Elkar) disko-liburu ilustratuan Antton Olariaga ilustratzaileak, H...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016196
BERRIA
Euskadi
noticias
Atxondarrek AHTri eman dioten ezezkoa errespetatzeko eskatu dute. Galdeketan bozkatzeko eskubidea zuten herritarren %99 trenbide berriaren aurka azaldu dira Atxondarrek AHTri eman dioten ezezkoa errespetatzeko eskatu dute Galdeketan bozkatzeko eskubidea zuten herritarren %99 trenbide Joan den igandeko herri galdeketan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016197
BERRIA
Euskadi
noticias
XIX. mende bukaeratik hasi eta egun arteko irudiak gordetzen ditu Kutxa Fototeka Funtsak. Orotara, 1.400.000 argazkilaritza objektu -argazkiak, negatiboak, plakak, dagerrotipoak...- baino gehiago ditu funtsak, eta Gipuzkoako iragan mendeko bizitzaren alorrak erakusten ditu. Kultura, politika, gizartea, kirola... deneta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016198
BERRIA
Euskadi
noticias
Hik bultza gogor hortikan, ta nik hemendikan. Ikusiko dek nola nola laister eroriko dan . Lluis Llachen kantuari euskaraz eman zion bizia Gorka Knorrek. Frankismoak eraikitakoa denen artean bota beharra aldarrikatzen zuten, eta demokrazia batean bizitzeko eskubidea ez dela lortzen, herritarrek borrokatzen ez badute. At...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016199
BERRIA
Euskadi
noticias
EHIGEk salatu du Jaurlaritzaren planifikazio dekretuak «bigarren mailan» uzten duela hezkuntza publikoa Jendaurrean dago unibertsitatez kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dituen dekretu proiektua, eta, EHIGE sare publikoko gurasoen elkartearen aburuz, Eusko Jaurlaritzaren Hezku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016200
BERRIA
Euskadi
noticias
Zaldunborda geratzeko eskatu dio EH Bilduk Eusko Legebiltzarrari GASTEIZ. EH Bilduk legebiltzarrean geratu nahi du Zaldunbordako saltokien gune handia, Hondarribian (Gipuzkoa). Legebiltzarrak merkataritza gune berrien irekiera zailtzen zuen legea onartu bezperan eman zuen Zaldunborda eraikitzeko baimena Txomin Sagarzaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016201
BERRIA
Euskadi
noticias
CUPeko diputatuek uko egin diote Kataluniako Parlamentuko mahaian ordezkatuta egoteko eskaintzari, baina alderdiak oniritzia eman dio Junts Pel Sik proposatutako osaerari. Horrenbestez, mahaiko zazpi kideetatik lau Junts Pel Si zerrendakoak izango dira, Carme Forcadell buru eta Lluis Coromines lehenbiziko presidenteord...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016202
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Kongresuko Mahaiak baztertu egin ditu autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen zuten zuzenketak Espainiako Kongresuko Mahaiak baztertu egin ditu EAJ eta ERCk herrien autodeterminazio eskubidea eskatuz konstituzioaren erreforma proposamenari egindako zuzenketak. Guztira 24 izan dira aurkeztutako zuzenketak et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016203
BERRIA
Euskadi
noticias
AHTari buruzko Nafarroako ituna «agindutako epean» sinatuko dela dio PSNk AHTari buruzko Nafarroako ituna «agindutako epean» sinatuko dela dio Espainiako presidente Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Sustapen ministro Jose Blancorekin bildu da, asteburuan, Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusia. Espainiako Gobernuak eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016204
BERRIA
Euskadi
noticias
Arnaldo Otegiren hautagaitza behin betiko baztertu du Auzitegi Konstituzionalak Arnaldo Otegiri sufragio pasiborako eskubidea ukatzen diona zigor osagarria denez, zigor nagusiarekin batera amaitzen dela argudiatu zuen Iñigo Iruin abokatuak, eta, beraz, Otegik eskubide zibil eta politikoak indarrean dituela espetxetik a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016205
BERRIA
Euskadi
noticias
Aste honetan ETB1eko zuzeneko saio batean herri bateko alkate bat elkarrizketatzen hasi dira. Kazetariak ez zekien alkateak euskaraz ez zekienik, eta ez estualdi gutxirekin, azkenean kazetariak galdera gaztelaniaz eginda erantzun du alkateak ere gaztelaniaz. Gertaera horrek jarri du hizpidea. Hautetsi publikoek, herrit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016206
BERRIA
Euskadi
noticias
Emandako hitza betetzeko exijitu dio Seaskak Frantziako Hezkuntzari Frantziako Hezkuntza Ministerioari ikastolen haserrea adierazteko manifestaziora deitu zuen atzo Seaskak, eta milaka herritarrek adierazi zuten arrangura hori karriketan. Arratsaldeko bostetan Lauga kiroldegiaren aitzinean elkarretaratu ziren. Joalduna...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016207
BERRIA
Euskadi
noticias
JAIALDIA. Brasilgo kulturarekin lotutako hainbat jarduera antolatu ditu Gasteizko Udalak, abuztuaren 22tik 27ra. Sebastiao Salgado argazkilariaren Terra erakusketa nabarmentzen da. Gainera, hitzaldiak, tailerrak, kale ikuskizunak eta film emanaldiak egongo dira, baita Brasilgo produktu tipikoak dastatzeko aukera ere.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016208
BERRIA
Euskadi
noticias
Hala jarduten dira gizarte honen bidegabekeriaren biktima batzuk. Ezkutuan, agerian jarri nahi gabe, jarri ezinik seguraski. Aste honetan berripaper honetan jakin dugu haurdun geratzea deliberatzen duten emakume batzuek nolako arazoak izaten dituzten enpresariekin, batez ere lan egiten duten enpresa txikia eta baliabid...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016209
BERRIA
Euskadi
noticias
Zortzigarren sailkatuta, diploma lortu du Ander Elosegik Ander Elosegi piraguistak ezin izan du dominaren arantza kendu RIoko Olinpiar Jokoetan. Irundarra bigarren denbora onena eginda sailkatu da finalera, baina bertan egindako akatsek baldintzatu dute haren denbora. Zortzigarren postuan amaitu du proba, eta diploma o...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016210
BERRIA
Euskadi
noticias
Joan-etorrietarako bada ere askeago utzi gaituzten honetan, herritarroi presa sumatzen zaigu. Presa, ile apaindegira joatekoa; presa, kirola egitekoa; presa, lagunekin kafe bat hartzekoa; presa, udaldirako arropa berriak erostekoa... Ulertzekoa da. Zerbait beharko dugu herritarrok eta ile apaintzaileek, tabernariek, ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016211
BERRIA
Euskadi
noticias
PILOTA. Azken txanpan dago Binakako Txapelketa. 11. jardunaldia jokatuko dute gaurtik astelehenera. Mungian (Bizkaia) izango da lehen partida: Elezkano II.a-Zabaleta Artola-Arangurenen aurka ariko dira. Aspekoak lider dira, zortzi garaipen lortuta, eta gaur, bederatzigarrena lortu nahi dute, finalerdietako ligaxkarako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016212
BERRIA
Euskadi
noticias
'Mad Men' telesailaren amaierako atalak emango dituzte Canal+en Hamabost Emmy, sei AFI Awards, lau Urrezko Globo eta bi Bafta irabazi eta gero, Ameriketako Estatu Batuetako Mad Men telesailari amaiera ematea erabaki dute. AMC katearen zazpigarren eta azkeneko denboraldia gaur hasiko dira ematen AEBetan. Hego Euskal Her...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016213
BERRIA
Euskadi
noticias
Eutanasia Arautzeko Lege Organikoaren proposamena onartu zuten atzo Espainiako Kongresuan. Gehiengo absolutua -176 boto- behar zuen legeak aurrera egiteko, eta, hain zuzen, 199 diputaturen botoak lortu zituen. Kontrako botoak 138 izan ziren, eta bi abstenitu egin ziren. Senatuan onartzea izango da hurrengo urratsa. Hor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016214
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ondo egiten al duzu lo? Ba al duzu iluntzean zeinek besarkatu?». Are you alright? kantu berriak beste behin erakutsi bezala, Lucinda Williams ez da parabola korapilatsuen lagun. Berak hitz arruntak erabiltzen ditu ingurukoa eta batez ere barrena adierazteko, eta gutxi iristen dira bera bezain sakon. Hitz arruntak erab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016215
BERRIA
Euskadi
noticias
«Jaiak dira lagunekin elkartzeko ditugun aukera bakanetako bat» Vez-Labrador familiak hamalau urte daramatza curlingean lehiatzen, eta tarte horretan 80 garaikurretik gora lortu dituzte. Haien lorpenen aitormenez, Basauriko jaietako pregoia irakurtzeko hautatu dituzte. Neguko kirolek ez dute sona handirik Euskal Herria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016216
BERRIA
Euskadi
noticias
Koalizio gobernua eskaini dio UPNk PSNri, presidentetzari uko egin gabe. Fernando Purasek lehen harremana izan du Sanzekin, alde batetik, eta Zabaletarekin, bestetik Koalizio gobernua eskaini dio UPNk PSNri, presidentetzari uko egin gabe Fernando Purasek lehen harremana izan du Sanzekin, alde batetik, eta Fernando Pura...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016217
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Aroztegia... eta gero zer? taldeak Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea Baztango Saharari buruzko bakelekuetara joatea kritikatu du. «Hipokrita da aldi berean Lekaroz eta Baztanen erabakitzeko eskubidea ukatu eta herritarren nahiaren kontra jokatzen duen lehendakaria ekitaldian egotea».
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016218
BERRIA
Euskadi
noticias
N i, Ebro dokumentalak Ebro ibaiak Nafarroa garaian egiten duen bidea kontatzen du. Ibaiaren inguruko ondare naturala, materiala eta ez-materiala aztertzen ditu bideoak. Nafarroako Gobernuak eta Crana fundazioak finantzatutako lana da, eta Labrit Multimediak egina. Dokumentalean, ibaiarekin zerikusia duten 21 lagunen t...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016219
BERRIA
Euskadi
noticias
'Aitaren Etxea' telesaila irailaren 30ean estreinatuko dute ETB1en «Aitona-amonek eta gurasoek kontatu digutena ikusi egingo dugu orain», esan du Jabi Elortegi ikus-entzunezkoen zuzendariak. Aitaren Etxea telesailaren lema eraman du, eta irailaren 30ean, datorren asteazkenean, estreinatuko du ETB1en. 1950eko giroa eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016220
BERRIA
Euskadi
noticias
«Lezioa ikasi dugu: ezin da merkatu bakar batean egon» Gipuzkoako enpresa saria jaso du Ordiziako Orkli kooperatibak. Haren zuzendariak dio merkatu askotan egoteak eman diola enpresari gaurko posizioa. Euskal Herriko kooperatiba ezagunena likidatzeko bidean den honetan, Fagorren itzalean euskal kooperatiba eredua egurt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016221
BERRIA
Euskadi
noticias
Bidasoa erraz sailkatu da azkenean EHF Kopako final-laurdenetarako. Lehen zatian bikain jokatu dute irundarrek, hasieratik apurtu dute partida, eta estutasunik gabe irabazi Bidasoa erraz sailkatu da azkenean EHF Kopako final-laurdenetarako Bidasoa. Tabarand, Aranburu (4), Bilbija (8), Tioumentsev (5), Oneto (3), Stanko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016222
BERRIA
Euskadi
noticias
Sortu: "Itxaropenaz betetako iragarpen baten aurrean gaude" "Esanahi handiko deliberoa" izan da Sorturentzat Kubak eta Ameriketako Estatu Batuek bi herrialdeen arteko harremanak normaltzeko egindako akordioa. Bi herrialdeek erakutsi duten "ausardia eta ardura politikoa" nabarmendu ditu. Hala ere, "itxaropenaz betetako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016223
BERRIA
Euskadi
noticias
Dagoeneko 53 egun igaro dira Alemaniako hauteskundeetatik, eta hemeretzi, bi bloke politiko nagusiak -CDU eta CSU kristau-demokratak alde batetik eta SPD alderdi sozialdemokrata bestetik- koalizio gobernua negoziatzen hasi zirenetik. Berrehundik gora ordezkarik dozenaka bilera egin dituzte gai gatazkatsuen inguruan ezt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016224
BERRIA
Euskadi
noticias
Haurra nintzenetik amestu nuen gizonezkoek bezalaxe emakumezkoek ere traineruan lehiatu ahal izatearekin, eta ametsa egia bihurtu zen. 2008an ekin genion emakumezkoen traineruen lehiari. Bi luzeetarako distantzia ezarri ziguten, eta proiektuari pozez eta ilusioz eutsi genion. Emakumezkoen Kontxako bandera sortu zen, ja...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016225
BERRIA
Euskadi
noticias
Hitz batzuk purian dabiltzan bitartean, -orain oro da brutala - beste batzuei errespetua galtzen zaie uneren batean edo bestean. Eduki hitzarekin gertatzen ari zaigu azkenaldian. Gazteleraz joera begi bistakoa da, eta, tamalez, horrek esan nahi du gurera iristeko ez zaiola askorik faltako. Min ematen du eduki hitzaren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016226
BERRIA
Euskadi
noticias
Badalab laborategia sortu dute, «euskara biziberritzerako esperimentazio gunea» izan dadin Hizkuntza eta gizarte berrikuntzarako Badalab laborategiak hilabete gutxi barru ekingo dio bere jardunari, erakundeen eta euskalgintzaren elkarlanetik «euskara biziberritzeko eta hiztunen arteko berdintasuna sustatzeko garaian es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016227
BERRIA
Euskadi
noticias
'Negu hurbilak' filma Locarnoko Zinemaldian estreinatuko dute Euskarazko film luze bat munduko zinemaldirik garrantzitsuenetako batean estreinatuko dute: Negu hurbilak , Locarnoko 76. Zinemaldian (Suitza). «Bakartzeari, itxaroteari eta nortasun irrikari» buruzko lan bat da, eta ihesaldi baten historia kontatzen du. Zub...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016228
BERRIA
Euskadi
noticias
Larritzat, ulertezintzat edo irrealtzat hartu arren, jende asko ez du gehiegi harritu Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 'Bateragune auzian' hartutako erabakiak. Horren erakusgarri izan litezke BERRIA-k bildu dituen arlo ezberdinetako pertsonen iritziak. «Larriagoa nahi bada, baina urrats bat gehiago da Espainiako lo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016229
BERRIA
Euskadi
noticias
SELEKZIOA. Euskal Selekzioak Peruren aurka jokatuko du aurten Gabonetako partida, abenduaren 28an, San Mamesen. Hala baieztatu zuen atzo Euskadiko Futbol Federazioak. Iaz Boliviaren aurka jokatu zuen, Anoetan (6-1). Peru 43. postuan dago FIFAren sailkapenean, eta Claudio Pizarro Bayern Municheko aurrelaria da izar nagu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016230
BERRIA
Euskadi
noticias
Orain dela gutxi, urriaren 11n, irratian albiste batek zera adierazi digu: Ingalaterran gorputzean txip bat txertatu eta hemendik aurrera hainbat gauza egitea errazago izango dela. Honela, ordain-txartelek dauzkaten arriskuak, galtzeko edo lapurtuak izateko, esaterako, ekidin egingo dira edo ez dugu patrikan dirurik er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016231
BERRIA
Euskadi
noticias
Erratza hankartean hartuta joaten ziren sorginak akelarrera, sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik, hegan. Era guztietako inkisizioak etorri ziren gero, eta su-meten errea dastarazi sorginei. Behialako sorgin haiek erratza nola, nik bizikleta hartzen dut ahal bezain sarri hankartean, bizi naizen hirian, Donos...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016232
BERRIA
Euskadi
noticias
Ohikoa eta topiko samarra da euskaraz izena eta izana solasekin hitz jokoak egitea, bien antzekotasun morfologikoaren eta erranahien arteko loturaren ondorioz. Antzekoa gertatzen da latinezko nomen (izena) eta omen (patua edo iragarpena) solasekin; nomen est omen , erromatarren pentsamenduaren arabera, izenak norbere p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016233
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Gary Wang. Animaziozko fillma. Iraupena: 88 minutu. Herrialdea: Txina. Urtea: 2018. Blanket izeneko katu bat apartamentu batean egon da bizitzen, Cloak semearekin batera. Egun batean, Cloakek etxetik ateratzea erabakiko du, katuen paradisua deskubritzeko itxaropenarekin. Blanket semearen bila hasiko da, eta...
cc-by-sa 4.0