id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0015934 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako eta Frantziako Gobernuek halakorik badela ere ukatu arren, bake prozesuan aurrerako urratsak egiteko eskaerak heldu zaizkie, beste behin, nazioartetik. Oraingoan, Legelari Demokraten Nazioarteko Elkartea eta Mexikoko PT Lanaren Alderdiaren kongresuan bildutako 139 mugimendu politiko jarri dira Euskal Herrira... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015935 | BERRIA | Euskadi | noticias | Abortatu ahal izateko klinika zabaltzeko pausoak hasi dituzte Iruñean Espainiako Haurdunaldia Eteteko Baimendutako Kliniken Elkartea (ACAI) zenbait gizarte eragilerekin eta zenbait medikurekin harremanetan jarri da, datorren urtean Iruñean abortatu ahal izateko klinika bat zabaltzeko asmoz. Lokala alokatzeko edo eroste... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015936 | BERRIA | Euskadi | noticias | Washington. Eguraldi nahasia dute Canaveral Lurmutur inguruan --Ernesto ekaitz tropikala inguruan dabil-- eta, ondorioz, NASA Ameriketako Estatu Batuetako espaziorako agentziako Atlantis transbordadorea --argazkian-- jaurti ezinik dabiltza.Iganderako aurreikusita zuten jaurtiketa, eta dena prest zuten, baina bertan beh... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015937 | BERRIA | Euskadi | noticias | «And we become what we hate ». Hala esaten zuen Ben Weaselek 1991ko What We Hate abestian: «Patuak ez du inposatzen gauzak nola gertatzen diren. Ez dut hala uste. Eraldatzen gaituzten aldaketak gure borondatearen emaitza dira. Eta gorroto dugun hori bilakatzen gara». Garai hartan, eta hurrengo urteetan ere, Ben Weasele... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015938 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gutxienez bi gizon atxilotu dituzte azken orduetan Euskal Herrian, emaztea jo du telakoan. Bat Iruñean atxilotu du Udaltzaingoak; bestea, berriz, Beasainen (Gipuzkoa) atxilotu du Ertzaintzak. Iruñeko erasoa karrikako hamabosgarren zenbakiaren parean. Gizonak, ustez, giltzekin jo zuen emaztea aurpegian, karrikan, eta, o... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015939 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaurlaritzak dio larunbatean ezingo dela desarmatzea «erabat egiaztatu»
Eusko Jaurlaritzak ez du uste etzi «erabat egiaztatu» ahal izango denik ETAren armagabetzea. Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak azpimarratu duenez, Jaurlaritzak armagabetzea «baieztatzeko eta egiazt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015940 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gernikako Grand Slama irabazi berri du Aritz Erkiagarekin. Irailean, Estatu Batuetara doa, han egiten baitu ia urte osoa. Kezkatuta dago zesta-puntak han duen geroaz: «Iluna da».
Bizitza profesionalaren ondorioz, Euskal Herriaren eta AEBen artean ibiltzen da Unai Lekerikabeaskoa Lekerika (Gernika, Bizkaia, 1994): ia ur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015941 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezin zaio ukatu Luismari Bengoari, Egur Sporteko buruari, Urrezko Aizkolarien Lehiaketarekin asmatu izana, aizkorari ikuspegi berria eman baitio. Larunbatekoa saio bizia eta lehiakorra izan zen. Ikusleak ere ongi erantzun zuen (500 ikusle); ETBk ez zuen zuzenean eskaini.
Gutxitan izaten dugu zutikako egurra ebakitzen i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015942 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizon bat hil da Donostian, taberna batean piztutako sute batean Gizon bat hil da gaur goizean Donostian, sukalde batean piztutako sute baten ondorioz. Gros auzoko Usandizaga kalean dago Gure Txoko taberna, eta han gertatu da ezbeharra, 09:00 aldera. Gizona bizirik atera dute tabernatik, baina handik gutxira hil da.
Ta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015943 | BERRIA | Euskadi | noticias | EGUNKARIA AUZIA. Del Olmoren tesiak bere egin eta auzipetzeak berretsi ditu Zigor Salak . Espainiako Auzitegi Nazionaleko Salak atzera bota ditu dei helegiteak; delitu zantzuak badaudela dio, eta bere egiten ditu guztiz Del Olmo epailearen argudioak
Del Olmoren tesiak bere egin eta auzipetzeak berretsi ditu Zigor Salak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015944 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bilduk ez du nahi azterketarik egitea «bermea izan arte»
Osakidetzako lan eskaintza publikoen irregulartasunak direla-eta azterketak errepikatzearen alde agertu da EH Bildu. Ordea, «bermeak izan arte» azterketarik ez egiteko proposatu du. Hori lortzeko, ekinbide bat hasi du Eusko Legebiltzarrean: Jon Darponi eskatu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015945 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Hizkuntz politika aurrerakoi eta ausartak" eskatu dituzte Uema Egunean, Aramaion
"Badugu indarra, badugu ilusioa. Baina ezin dezakegu udalerri euskaldunen erabateko euskalduntzearen zama guztia gure bizkar gainean eraman". Maren Belastegi Uemako lehendakariak gaur Aramaion esan du euskarak "hizkuntz politika aurrerako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015946 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'UDALBILTZA AUZIA'. Lehen instituzio nazionala. 1.778 udal hautetsik sortu zuten Udalbiltza, 1999ko irailean. EAJko, EHko, EAko eta ABko hautetsiek hartu zuten parte sorrera hartan, independenteekin batera.
1.778 udal hautetsik sortu zuten Udalbiltza, 1999ko irailean. EAJko, EHko, EAko eta ABko hautetsiek hartu zuten p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015947 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euroguneko bankuek ez dute zerga berezia pagatu beharko Sektore pribatuak erreskate planen zati bat beren gain hartzeko eztabaidatutako neurrien artean izan da banku guztiei -Greziaren zor publikoa dutenei zein ez dutenei- zerga berezi bat ezartzea eta bildutako dirua horretarako baliatzea. Nicolas Sarkozyk proposatu z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015948 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. Apirilaren 30an amaitu zen epea Condesak Legutioko bi fabrikak ArcelorMittali eta bankuei saltzeko epea. ELAk eta LABek atzo azaldu zutenez, ez dakite zergatik ez zen gauzatu operazioa eta Jaurlaritzak ez die azalpenik eman. Gaia Eusko Legebiltzarrera eramango dute. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015949 | BERRIA | Euskadi | noticias | Boiseraino iritsiko da Euskararen Eguna larunbatean Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunek ez dute aukerarik galduko larunbatean Euskararen Eguna ospatzeko. Boiseko (Idaho, AEB) euskaldunek, esaterako, ekitaldi sorta aparta prestatu dute larunbat arratsalderako, Euskal Herritik urrun bada ere, Euskararen Eguna os... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015950 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bakea eraikitzea, derrigorrezko konpromisoa edo iragarritako porrota?
Bakean bizitzea pertsonen eskubidea izateaz gain, betebeharra ere bada. Horregatik, bakea eragozten edo zailtzen duten injustizia eta indarkeriazko gertakariak ekidin behar ditugu.
Bakeak egitea, elkarbizitza baketsua eraikitzea, lan neketsua eta zai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015951 | BERRIA | Euskadi | noticias | Caleb Ewanek berriro irabazi du Down Under proban; Gorka Izagirre erori egin da TXIRRINDULARITZA. Caleb Ewanek (Orica) garaipenak pilatzen jarraitzen du Down Under Itzulian. Lehen etapan egin bezala, australiarra azkarrena izan zen atzo ere hirugarrengoan. Etapa zaila izan zen, euria egin baitzuen. Gorka Izagirre (Movi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015952 | BERRIA | Euskadi | noticias | AHAL DUGU. Twitter bidez bidalitako mezu batean, Ahal Dugu-ko diputatu Nagua Albak esan du ezezko botoa eman dutela itunak ez duelako Euskadi aintzat hartzen. «Sanchez gure nortasuna aitortzeaz mintzo da, baina Ciudadanosen diskurtsoa txalotzen du», esan du. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015953 | BERRIA | Euskadi | noticias | Galdera-erantzunen bidez, hepatitisari buruzko zenbait jakingarri: Zer da hepatitisa? Gibeleko hantura deskribatzeko erabiltzen den termino bat da, zabala.
Zenbat mota daude? Birusen bidez eragindakoak izaten dira hepatitis asko. Era horretan A, B, C, D eta E hepatitisak identifikatu dira orain arte, bakoitza bere ezau... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015954 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARETO FUTBOLA. Espero baino gehiago sufrituta, baina Triman Navarrak Espainiako Kopako final-zortzirenetan sartzea lortu zuen atzo Sevillan, Nazareno Bigarren B Mailako taldeari 4-5 irabazita. Ligan seigarren daude nafarrak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015955 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ertzaintzak atzera egin du. Hiru urtean ez du inor inkomunikatu Ertzaintzak, eta ez du tortura salaketarik jaso. Aste honetan, baina, Manex Castro inkomunikatu du eta hark torturak salatu ditu.
Hiru urtean ez du inor inkomunikatu Ertzaintzak, eta ez du tortura salaketarik jaso. Aste honetan, baina, Manex Castro inkomun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015956 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Zail dut Munduko Txapelketa jokatzea eta Baionan dut burua erabat jarrita». AGUSTIN LOPRESTI. Baionako jokalaria
«Zail dut Munduko Txapelketa jokatzea eta Baionan dut burua erabat Lopresti argentinarrak (31 urte, 125 kilo eta 1,85 metro) bigarren partida jokatuko du hasieratik. Zortzi urte dira bere herrialdetik atera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015957 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mendigorrikoek diote eskaintzen ez bada ere eskatzeko D eredua «Oso pozik gaude». Iñigo Lerga argi mintzatu da Mendigorrian (Nafarroa) D ereduaren alde borrokan aritu diren gurasoen izenean. «Baina ez zaigu ezer oparitu, inondik inora», zehaztu du. Heldu den ikasturtean haurrek herrian euskaraz ikasteko aukera izanen d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015958 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zitalen metodoak eta tranpak . 'Gronhölm metodoa' obraren estreinaldiarekin arrakasta izaten ari da Txalo taldea Donostian; gaur eta bihar ere egingo dituzte Ituñok, Apaolazak Hormazak eta Agirrek exekutiboen plantak.
'Gronhölm metodoa' obraren estreinaldiarekin arrakasta izaten ari da Txalo taldea Donostian; gaur eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015959 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizkaiko Golkoan antxoa kuota ia bikoiztea onartu egin du Europako Batasunak Badirudi atzean geratu direla 2005tik 2009ra arteko urteak. Bizkaiko Golkoan antxoa galtzeko zorian zegoela eta, arrantza debekatuta egon zen tarte horretan. Datuen arabera, espeziea suspertzeko balio izan du geldialdiak. 33.000 tonatan dago f... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015960 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baionak luze gabe gaztetxea ukanen duela uste du Gazte Asanbladak «Baionako Herriko Etxearekin bildu ondoren, hitzarmen bat lortu dugu, eta luze gabe Baionan gaztetxe bat ukanen dugula bermatu digute», jakinarazi zuen atzo Baionako Gazte Asanbladak. Ez zituzten zehaztu hitzarmen horretan adostu dituzten puntuak, baina ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015961 | BERRIA | Euskadi | noticias | EITBren maratoia, nerbio sistemari eragiten dioten gaitzen alde Segundu oro bizitza lelo hartuta, gaixotasun neurodegeneratiboen inguruan berri emateko eta ikerkuntzarako dirua biltzeko egingo du aurten EITBk elkartasun kanpaina. Nerbio sistemari eragiten dioten gaitzak dira neurodegeneratiboak, eta neuronen funtzio ga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015962 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bronzinik irabazi du Giroko bigarren etapa, eta are sendoago dago Vos Argaldu samartuta iritsi zen atzo tropela Pontecagnano Faianoko helmugara -bost itzuli eman zizkioten zirkuitu bati-, eta Marianne Vosek (Rabo Cycling) beste astindu bat emango zuela zirudien arren, Giorgia Bronzinik (Wiggle) aurrea hartu zion esprin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015963 | BERRIA | Euskadi | noticias | ATENTATUA BILBON. Bilboko gizarteari «atentatuari erantzuteko» eskatu dio Udalak
Bilboko gizarteari «atentatuari erantzuteko» eskatu dio Udalak «Erakunde demokratikoekiko konfiantzari eutsiz, askatasun politiko eta aniztasunaren aurkako atentatu honi erantzun diezaiola» eskatu dio Bilboko gizarteari Udaleko Bozeramaile... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015964 | BERRIA | Euskadi | noticias | Koldo Almandozen 'Sipo Phantasma' Rotterdamgo jaialdian estreinatuko dute Belarra film laburrarekin, 2003. urtean Rotterdamgo Nazioarteko Zinema Jaialdian izan zen Koldo Almandoz. Asteon, Herbehereetara itzuli da berriro zinemagile donostiarra, oraingoan bere lehen film luzearekin. Gaur estreinatuko dute Sipo Phantasma... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015965 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ipar Euskal Herriaren ahotsa entzun da NBEren egoitzan. Autonomia Eraiki elkarteko ordezkaritza izan da herri autoktonoen topaketan, New Yorken
Ipar Euskal Herriaren ahotsa entzun da NBEren egoitzan Autonomia Eraiki elkarteko ordezkaritza izan da herri autoktonoen Frantziak ere bere barrenean herri autoktonoak dituela ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015966 | BERRIA | Euskadi | noticias | Turkiako AKP alderdia debekatzeko eskatu dio fiskalak Konstituzionalari. Etzi izango da AKPren defentsaren azken aurkezpena eta txosten judiziala osatu ostean emango du epaia
Turkiako AKP alderdia debekatzeko eskatu dio fiskalak Konstituzionalari Etzi izango da AKPren defentsaren azken aurkezpena eta txosten «Arriskua ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015967 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gernikak Ligako eta Eurokopako lehiak atzeratu ditu SASKIBALOIA. Gernikak atzeratu egin ditu atzo Logroñon (Espainia), ligan, eta asteazkenean, Mersinen ( Turkia), Eurokopan, jokatu behar zituen partidak, bost kidek positibo eman baitute COVID-19an. IDK-k atzo jokatu zuen, eta 60-57 galdu zuen La Seuren kontra, bi luza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015968 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nazioarteko merkataritzaren bolumena %1,7 haziko da aurten, eta BPGa %2,4 Aurreko bi urteetan bezala, nazioarteko merkataritza bolumena eta munduko BPG barne produktu gordina hazi egingo dira aurten, baina erritmo apalagoan. MME Nazioarteko Merkataritza Erakundearen aurreikuspenen arabera, munduko BPGa %2,4 haziko da, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015969 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zortzi dira, gutxienez, New Yorkeko erasoan hildakoak Manhattanen gertatu zen erasoa, atzo, Euskal Herrian 21:00ak jo baino lehenago. Bidegorri batean sartu zen kamioneta bat, eta aurrean harrapatutakoak zanpatu zituen. Dozenaren bat pertsona daude zaurituta.
New Yorkeko Udaleko agintariek adierazi zuten "terrorismo ek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015970 | BERRIA | Euskadi | noticias | Akordiorako zirriborroak aztertzeko bilera egin dute PSNk, NaBaik eta NEBek Akordiorako zirriborroak aztertzeko bilera egin dute PSNk, NaBaik eta Nafarroako Gobernurako akordioa egiteko bidean beste bilera bat egin zuten atzo PSNk, NaBaik eta NEBek, hirurek ohar baten bidez jakinarazi zutenez. Bileran gobernu hitzarmen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015971 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lekua: Marzana Espazioa. Bilbo. Noiz arte: maiatzaren 4ra arte.
Iragan mendean diziplina artistikoen artean transformazio handiena eskulturgintzak ezagutu zuen; lehen abangoardiek hasitako iraultzatik -Duchampen pixatokitik Damien Hirsten marrazo disekatuetaraino, instalazio erraldoi eta ekintza performatiboetatik pasa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015972 | BERRIA | Euskadi | noticias | ISTRIPUA . Mendizale nafar bat hil da Perun, eskalatzen ari zela izandako istripu batean
Mendizale nafar bat hil da Perun, eskalatzen ari zela izandako istripu Raul Monasterio Ongai, 29 urteko iruindarra, mendi istripu batean hil da, Perun, Nafarroako Mendi Federazioak atzo jakinarazi zuenez.
Artesonraju mendian gertat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015973 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gabonak, selekzioa, nortasuna, jaia, ikurrak, aldarrikapena... Ehunka milaka izan gara gaztetan gure sozializazio prozesua erritual horien testuinguruan garatu dugunak. Multzo horren zati garrantzitsu batek, modu traumatikoan bizi izan du iragan abenduaren 30eko futbol partiduko asistentzia eskasa. Ez da izan bat -bate... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015974 | BERRIA | Euskadi | noticias | Banku zentralen hamar mandamentuetan lehenengoa hau da: inflazioa handitzen denean, interes tasak handitu behar dira, ekonomia pixka bat hoztu eta prezioak kontrolpean mantentzeko. Lehen estimazioen arabera, urrian inflazioa %4,1era iritsi zenez eurogunean, pentsa liteke diruaren prezioa igotzeko ordua jada hemen dagoe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015975 | BERRIA | Euskadi | noticias | Duela hamar bat urte, Nazioarteko Diru Funtseko ekonomialari ohiak, Kenneth Rogoff aditu (neo)liberal estatubatuarrak, egungo borroka iragarri zuen: «Sozialismoaren eta kapitalismoaren arteko bataila handi hurrena giza osasunaren eta bizi-itxaropenaren inguruan arituko da». COVID-19 epidemia dela eta, bere hitzak gogor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015976 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur hasiko da Nafarroa Behereko organo jaialdia, Bidarraiko elizan Festibalak lerrokatzen diren unean, Nafarroa Behereko jaialdiak berezitasuna dauka: organoaren inguruan josten dute, azken bederatzi urteetan. Elizaz eliza, kantaldiak eta kontzertuak eskaintzen ditu jaialdiak. Aurtengoa gaur hasiko da, Bidarrain. Bert... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015977 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jostun onenen pare, metroa lepotik zintzilik dabiltza aurrera eta atzera Argiñe Azkarate eta Rosaura Bravo jostunak. Esku artean duten proiektuan metro bereziak erabili behar izan dituzte, bezeroak ez direlako nolanahikoak: lau metro luze diren Donostiako Itzurun konpartsako erraldoiak. «Hilabete gogorra izan da: goize... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015978 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emozioa itzuli da San Miguel ligara. Urdaibaik nagusitasun handiz irabazi du Moañako (Galizia) bandera, sasoi honetan ligan lorturiko aurrenekoa, eta hiru puntutan murriztu du Hondarribiak sailkapen nagusian zuen tartea. Izan ere, Hondarribia laugarren izan da, Kaiku eta Tiran bere aurretik sartu direla. Orain Hondarri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015979 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garoña ixteko «ausardia» eskatu diote Zapaterori . Energia garbiak eta aurreztea, plantaren aurkako ibilaldiaren aldarriak
Energia garbiak eta aurreztea, plantaren aurkako ibilaldiaren aldarriak Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterori energia nuklearra «alboratu» eta Garoñako planta ixteko «ausardia» eska... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015980 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elkarbizitzarako agintariak presoei bidea egiten uzteko eskatu dio "Batasunaren munduari"
Jesus Loza (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzako Elkarbizitzarako eta Memoriarako agintariak adierazi du euskal presoen arloan pausoak emateko ezinbestekoa dela "Batasunaren munduak" haiei bidea egiten uztea. Ezker abertzaleak Sortu alderd... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015981 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ipuinak eta poesia nagusi. Euskadi Literatura sarietarako finalistak aukeratu dituzte epaimahaikoek
Euskadi Literatura sarietarako finalistak aukeratu dituzte Saiakera, ipuinak eta poemak. Batez ere ipuinak eta poemak. Eleberririk ez dago euskarazko literaturari zuzendutako 2006ko Euskadi Sarirako aukeratuen artean. Bo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015982 | BERRIA | Euskadi | noticias | EITBko euskarazko irratiek 220.000 entzule dituzte egunero EITBko euskarazko irratiei datu onak eman dizkie EGMren urteko azken neurketak: Euskadi Irratiari 90.000 entzule, eta Gazteari, 130.000 entzule. Gaztea irrati formula nabarmen hazi da, iaz sasoi berean baino 20.000 entzule gehiago lortu baititu. Euskadi Irratia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015983 | BERRIA | Euskadi | noticias | Argindarra, ura eta lana nahi ditugu», zioten iaz milaka protestarik Bagdadeko Tahrir plazan. Antzeko leloak entzun dira joan den asteburuan; bertaratutakoen kopurua, ordea, azkoz ere txikiagoa izan da. Biziki.
«Irakiarrok leialtasun sektarioak besterik ez daukagu. Herri kontzeptua zer den ere barneratzeke dugu oraindi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015984 | BERRIA | Euskadi | noticias | Denborarekin, Gaur taldea bilakatu da euskal artearen berpizkundearen ikur nagusi eta ia bakar, baina borborka zegoen giroa 60ko hamarkadan, eta asko izan ziren euskal artea berritzeko taldetan bildutako artistak. Gipuzkoan klabea izan zen Ur taldea, esaterako, eta izen garrantzitsua da, horregatik, haren sustatzaile i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015985 | BERRIA | Euskadi | noticias | ISLAMABAD. Pakistango segurtasun indarrek soinean lehergailuak zeramatzan 8 urteko neska bat atxilotu zuten Afganistango mugako Balamat herrian. Bi emakume eta gizon batek bahitu eta drogatu egin zutela jakinarazi du haurrak. Bahitzaileek poliziaren kontrol baten ondoan utzi eta ihes egin zuten, segurtasun indarretako ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015986 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txileko diktadurako hamahiru lagun zigortu dituzte Frantzian. Bi laguni bizi guztiko kartzela zigorra ezarri diete diktadura garaian lau frantziar desagerrarazteagatik
NEW YORK. Marokok eta Fronte Polisarioak elkarrizketei ekin diete berriz ere New Yorken, NBEren babesarekin. Negoziazioak etenda egon dira Aaiungo liska... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015987 | BERRIA | Euskadi | noticias | Greba bai, baina borroka ez da gelditu Nafarroako haur eskoletan Maiatzaren 2az geroztik izan dira Nafarroako haur eskoletako irakasleak greban. Besteak beste, Europak ezartzen dituen ratioak errespetatzeko-gaur egun ezarritako muga bikoizten da Nafarroako haurreskoletan-, soldata igotzea edo antzinatasuna kontuan hart... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015988 | BERRIA | Euskadi | noticias | Athleticek lehen aldiz irabazi nahi dio Atletico Madrili San Mames berrian Las Palmasen (Espainia) eten zen Athleticek zeraman emaitza bolada ona. Emaitzak izan direla onak zehaztea komeni da. Izan ere, Athleticen jokoa ez da osoa izan denboraldiko lehen partidetan. Garaipenek dena estaltzen omen dute, baina Jose Angel... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015989 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaurlaritzak aplikazio bat sortuko du koronabirusari aurre egiteko Iñigo Urkullu lehendakariak gaur eguerdian egin du egoeraren balantzea egiteko agerraldia , eta, iragarri dituen neurrien artean, atzerritik datorren ideia bat nabarmendu du: koronabirusaren epidemiari aurre egiteko aplikazio bat sortzea, sakelakoetarak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015990 | BERRIA | Euskadi | noticias | IDK-k, Gernikak eta Bilbo Basketek gaur jokatuko dute SASKIBALOIA. IDK, Gernika eta Bilbo Basket Europan ariko dira gaur. Donostiarrek eta gernikarrek Eurokopako ligaxkako bigarren partida jokatuko dute: Gernikak Venezia hartuko du, eta IDK-k Brno (20:00); bizkaitarrek irabazi egin zuten estreinan; gipuzkoarrek, aldiz,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015991 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tortura bere gordinean. Javier del Pinok hartu du SERKateko asteburuetako goiz magazina ( A vivir que son dos días ). Aintzat hartzekoa da SER kateari itsatsi dion ukitu fresko eta berritzailea. Baliteke horretan zerikusia edukitzea AEBetan urtetan bizi izana berriemaile gisa, eta, beraz, ez edukitzea bere lankideek da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015992 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gernika Bizkaiak Ella Clark fitxatu du datorren sasoirako SASKIBALOIA. Gernika Bizkaiak, hiru jokalariren kontratua berritu eta Ella Clark fitxatu du. Hegaleko pibota da 23 urteko britainiarra, eta 1,90 metro da luze. Mario Lopez entrenatzaileak espero du Clarkek taldeari «defentsan presentzia eta errebotean laguntza» ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015993 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Eskola Publikoaz Harrok manifestazio jendetsua egin du Bilbon Ez daude ados Eusko Jaurlaritza ontzen ari den Hezkuntza Legearekin, eta eskola publikoa sustatzea nahi dute. Horregatik, Euskal Eskola Publikoaren alde. Hezkuntza Lege honi ez! lelopean, manifestazioa antolatu dute gaurko Euskal Eskola Publikoaz Harr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015994 | BERRIA | Euskadi | noticias | Helburu dugun Euskal Herria lortzeko, urte osoan lanean aritzen gara euskaltzaleok, baina ez dugu inolako jaiegunik ospatzen». Horri buelta emateko asmoz, Pil-Pilean euskara elkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak egun osoko jaia antolatu dute etziko, Soraluzen (Gipuzkoa). TopaEguna izena jarri diote jaiari, eta, beste ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015995 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Anomalie' websailaren sortzaileak saritu dituzte Seriesland jaialdian Bilboko Seriesland nazioarteko jaialdian websailik onenaren saria zen garrantzitsuena orain arte, baina aurten, aurreneko aldiz, showrunner onenak eraman du sari nagusia -ekoizpen baten gidoilari nagusia eta ekoizle eragilea da showrunner -a-. Aitor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015996 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilboko portuko trafikoak %11 egin du gora, daturik onena 2006tik Azken prentsaurrekoa egin zuen atzo Asier Atutxak Bilboko Portuko Agintaritzako presidente gisa -Ricardo Barkalak ordezkatuko du-: bost urtez karguan egon eta gero, PwC (PricewaterhouseCoopers) aholkularitza agentzian hasiko da laster lanean. Azken agurr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015997 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostia ospitalearen atariko protestak ez dituzte etengo «Zehaztasuna». Hori falta dute, Donostialdeko ESI erakunde sanitario integratuan abendutik protestan ari diren langileen ustez, Osakidetzatik akordio bat lortze aldera jaso dituzten proposamenek. Horiek horrela, behin betiko dokumentuak behar adinako «zehaztasun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015998 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iruindarra. 1968an sortu zen, Iruñean. Donibane auzokoa da, eta Ekonomia eta Enpresa ikasketak egin zituen. Aldi labur batez irakasle izan zen.
IU. 21 urterekin afiliatu zen Ezker Batuan, bokazioz.
Parlamentari. 1995etik da parlamentari, baina 2007ko legealdian ez zen sartu. Aurreko legealdian, zerrendaburu izan zen Ez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015999 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oinarri bat behar du itunak, sendoa, geroko Hezkuntza Legearen zutabe nagusienak bilduko dituena. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak aurtengo politika orokorreko eztabaidan esan zuen Hezkuntza Lege bat onartu nahiko luketela datorren urterako, eta horretan ari dira Eusko Legebiltzarrean. Hezkuntza Legea id... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016000 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Bidaiak eta nazioarteko salerosketak oztopatuko dituzten neurriak" ez hartzeko eskatu die OME Osasunerako Mundu Erakundeak ebola kasuak izan ez dituzten herrialdeei. Aldiz, kasurik agertuz gero, hura ahalik eta azkarren aurkitu eta isolatzeko neurriak hartzeko aholkatu du erakundeak.
Gaur egun Afrikako hiru herrialdee... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016001 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezinezkoa da, hasteko, zerbait antiestetikoa izatea; itsusia izango da, zatarra izango da, ezaina izango da, baina ezin du antiestetikoa izan: ezer ezin da izan estetikaren kontrako, estetikak dena hartzen baitu bere baitan, eder ala zatar, eder eta zatar, eder eta horregatik zatar, zatar eta horregatik eder. Zentzumen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016002 | BERRIA | Euskadi | noticias | 18/98 AUZIA. 18/98 lan taldeak dio aurrez idatzitako epaiaren erakusle direla atxiloketak
18/98 lan taldeak dio aurrez idatzitako epaiaren erakusle direla «Arbuioa eta haserrea» agertu ditu 18/98 + Lan taldeak Espainiako Auzitegi Nazionalak burututako atxiloketen aurrean, eta eskubide zibil eta politikoen aurkako «eras... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016003 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zerbitzu militarra dekretu bidez derrigortu du Turtxinovek Ministroen gabineteari galdegin dio Ukrainako presidente Oleksandr Turtxinovek ea zenbat diren zerbitzu militarra eman dezaketen herritarrak; operazioak zein kostu izango lukeen kalkulatzeko ere esan dio. Dekretua gaur bertan argitaratu da, eta beraz, gaurtik d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016004 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eguraldiarekin dantzan. Pello Zabalaren 'Eguraldia beti airean' liburua eskuratzeko kartilla eta kupoiak lortu ahal izango dira bihartik aurrera BERRIArekin.
Pello Zabalaren 'Eguraldia beti airean' liburua eskuratzeko kartilla eta kupoiak lortu ahal izango dira bihartik aurrera BERRIArekin.
Jakin-mina pizten du egurald... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016005 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ramon Saizarbitoria: «Euskara ez da salbatuko jatorkeriaren bidetik»
«Estatistikek diotenez, sekula ez da hainbeste jende izan euskara jakin eta erabiltzen ez duena». Itxuraz aurkezpen formal eta instituzionala izatekoa zena, euskararen eta euskal literaturaren erronkei buruzko 11 minutuko konpendio bilakatu du Ramon S... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016006 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lekua: Principal antzokia eta Mendizorrotza. Eguna: uztailaren 15a.
Aitortu behar dut hemen Hiromi Uehara Japoniako piano jotzailearen jarraitzaile amorratua naizela lehen aldiz ikusi-entzun nuenetik. Duela 11 urte izan zen hori, 2004ko Gasteizeko Jazzaldian; nolabait, zeren eta orduko hartan ez baitzen Jazzaldiko aret... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016007 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sute bat izan da Maulen, eta 41 urteko andre bat hil da Igande gauean, Mauleko Sponde karrikaren 11 zenbakian 41 urteko emakume bat zendu zen, sute baten ondorioz. Lekuko batek 20:22an abisatu zituen suhiltzaileak apartamentu bat sutan zegoela, baina ezin izan zuten bertan lo zegoen emakumea bizirik atera. Lehen ikerke... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016008 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baionak balentria handia egin du Tolosa liderra mendean hartuta (28-32) ERRUGBIA. Baionak ezustea eman zuen atzo, Tolosa liderrari irabazi baitzion (28-32). Bi jardunaldi falta dira Top14a bukatzeko, eta ez jaisteko aukerei eusten die. Bestalde, Ohorezko Mailan, Ordiziak final-laurdenetako partida du gaur, Bartzelonare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016009 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egunerokoak ordenatu izanak lagundu dit Iruñeko Udalaren itzultzaile (ordezkoa) izateko azterketa egin nuela gogoratzen, 2005eko urriaren 25ean: idatzizkoa eta Joseba Alvarezek Eusko Legebiltzarrean emandako espitx supersoniko bati aldibereko itzulpena egin. Uste dut funtzionarioa-edo izateko nire lehen eta azken saial... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016010 | BERRIA | Euskadi | noticias | LITERATURA. Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren barruan, Dabilen Elea saria jaso zuen atzo Jon Zabaleta marrazkilariak Donostian, Viktoria Eugenia Club aretoan. Euskal liburugintzaren alorrean egindako ibilbide baten aitorpena izaten da saria. Antton Olariagak, Joan Mari Torrealdaik, Itxaropena inprimategiak, Mariasun ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016011 | BERRIA | Euskadi | noticias | H andia -ren Goya sarietarako hautagaitza jakinarazi zuten egun berean, Jumbo elefanteari buruzko erreportaje bat argitaratu zuen BBCk (harexengan inspiratutakoa da Disneyren Dumbo filma).
1865ean iritsi zen Londresko zoora «munduko elefanterik handiena» lez aurkezten zuten hura; hainbat grabatutan agertzen da bizkarre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016012 | BERRIA | Euskadi | noticias | Armagabetzerako data jarri zuten une berean sortu zen galdera: joango ote dira Iñigo Urkullu eta Uxue Barkos Baionara? Erantzuna, gaurko argazkiak eman du. Bertan ziren gizarte zibileko nahiz Euskal Elkargoko ordezkaritza zabalak; ez, ordea, hegoaldeko bi gobernuetakoak. Armagabetzea egiaztatua izan dela berretsi arte ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016013 | BERRIA | Euskadi | noticias | Interes tasa %0,25 jaitsi du Europako Banku Zentralak Europako Banku Zentralak %0,25 jaitsi du gaur goizean interes tasa, eta %1ean utzi du, atzeraldi baten arriskuaren aurrean. Bigarren hilabetez jaitsi du interes tasa, eta 2009ko maiatzean eta aurten apirilean izan zuen gutxieneko historikora eraman du.
Jaitsiera ira... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016014 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hego Sudanerako giza korridore bat irekitzeko akordioa KHARTUM. Sudango eta Hego Sudango gobernuek bi herrialdeen artean giza laguntza banatzeko korridore bat irekitzea hitzartu dute. NBEk jakinarazi duenez, 63.000 tona jaki baino gehiago banatu ahal izango dituzte, egoera larrian dauden 744.000 hegosudandarri laguntze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016015 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizonezko bat atxilotu dute ertzainek Bilbon, emaztea kalean jotzen ari zela ikustean
Gizonezko bat atxilotu dute ertzainek Bilbon, emaztea kalean jotzen ari Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen igandean Bilboko San Frantzisko kalean emaztea jotzen ari zela ikustean, jatetxe batetik irteten ari zirela. Ertzaintzaren ara... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016016 | BERRIA | Euskadi | noticias | Krudela izan da porrota. Lehen zatiko azken jokaldian iritsi da Bayer Leverkusenen lehen gola (45. min.). Eta bigarren zati guztian nagusi izan eta, Velaren golaren ondoren garaipena bera ere eskura izan ondoren, Hegelerrek 92. minutuan lortu du 2-1ekoa, falta jaurtiketan. Bi partida, bi porrot, eta Txapeldunen Ligako ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016017 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Elkarren ondoan jarri gaitu bizitzak behin baino gehiagotan, eta bide horrek adiskide egin gaitu». Joan Mariri esandako hitzak dira horiek, azkenetan zela saminez eta begirunez esandakoak.
Bidearen hasieran, euskalgintzak elkartu gintuen, euskal unibertsitatearen aldeko ekimen batek, memoriak huts egiten ez badit. Ike... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016018 | BERRIA | Euskadi | noticias | Duela gutxi, 18/98 makrosumarioan zipriztindutakoen alde Bilbon egindako ekitaldi batean, gonbidatuen artean Xabier Arzalluzek parte hartu zuen eta hauxe esan: «Estatu espainolean ez dago botere banaketarik eta, beraz, ezta ere Konstituziorik». Jardun laburra izan zen berea, eta gaineratu zezakeen boterearen kontrolik ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016019 | BERRIA | Euskadi | noticias | Publizitateak hedabideetan pisu handia duela nabaria da. Edozein hedabide aztertzen dela ere, iragarkiak non-nahi topa daitezke. Iragarki saturazio horren aurka, oso gutxik lortzen dute kontsumitzailearen arreta bereganatzea. Sormen handiko lanak izan ohi dira hartzaileen arreta gehien erakartzen dutenak.
Publizitate e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016020 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Gertatutakoaren zati bat da Urkulluren parte hartzea, ez dena" Carles Puigdemot presidenteari Bruselan egindako elkarrizketa argitaratu du asteburuan Vilaweb atariak. Elkarrizketa horretan, BERRIAk eskatuta, Urkullu lehendakariaren bitartekaritzaz ere aritu da Generalitateko burua.
Urtea amaitu baino lehen Justizia Mi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016021 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Bizitzaz bezala, guk geuk erabaki behar dugu gure heriotzaz ere»
Bizitzaren eta heriotzaren jabe izan behar du norberak. Gaixoei ezin zaie ukatu hilurren daudela jakitea eta bizitzaren amaieran autokontziente izatea. Francisco Cruz Quintana psikologoak (1962, Andujar, Espainia) argi dauka norberak izan behar duela ber... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016022 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizkaia-Durango hasi da datorren denboraldirako taldea osatzen. Lau txirrindulari fitxatu ditu: Paula Lanz gasteiztarra, Coral Casado espainiarra eta Elisabet Escursell eta Alba Teruel kataluniarrak. Txirrindulari gazteak dira laurak, baina eskarmentua dute nazioarteko lasterketetan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016023 | BERRIA | Euskadi | noticias | Opor fiskalak ez ziren legezkoak. Urte luzez auzitegiz auzitegi izandako lehian garaile atera dira Europako Batzordearen tesiak, eta galtzaile euskal erakundeek defendatu dituztenak. Alegia, enpresak erakartzeko helburuarekin 1990eko hamarkadan indarrean egon ziren zerga kenkari eskuzabalak estatu laguntza ziren, eta e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016024 | BERRIA | Euskadi | noticias | Beste 90 egunez luzatu du Turkiak larrialdi egoera ANKARA. Uztaileko estatu kolpe saialdiaren ondoren ezarritako larrialdi egoera beste 90 egunez luzatzea erabaki du Turkiako Ministroen Kontseiluak. Parlamentuko Espetxeetako Batzordearen buruak esan du ez dituztela ikertuko kolpearen ondoren atxilotutakoen tortura sala... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016025 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ehun urte igaro dira 1922ko azaroaren 4an Howard Carter arkeologo britainiarrak eta Lord Carnarvonek Tutankamon Antzinaroko Egiptoko Erregearen hilobiaren sarrera aurkitu zutenetik, Erregeen Haraneko nekropolian (Egipto). 1923ko otsailaren 17an lortu zuten ganbera irekitzea, eta oso egoera onean aurkitu zuten, 3.000 ur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016026 | BERRIA | Euskadi | noticias | UDAN BAI. ESOTERISMOA. Bizitzaren sekretuak karten bidez. Donostian esoterismoari buruzko jardunaldiak ari dira egiten egunotan, Miramar jauregian. Abuztuaren 12a da etorkizuna argitzeko azken eguna. ELKARRIZKETA: HORACIO RUIZ hipnoterapeuta
Donostian esoterismoari buruzko jardunaldiak ari dira egiten egunotan, Miramar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016027 | BERRIA | Euskadi | noticias | MADRIL. Oriol Junqueras Kataluniako presidenteorde kargugabetuaren abokatuak hura berehala askatzeko eta sententzia baliogabetzeko eskatu zion herenegun Espainiako Auzitegi Gorenari. Andreu Van den Eyndek Europako Justizia Auzitegiaren erabakia hartu zuen argudiotzat: Junquerasek immunitatea duela iragan maiatzean euro... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016028 | BERRIA | Euskadi | noticias | Badakite zer den urte luzez espetxean egotea, eta pozez hartu dute Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 197/2006 doktrinaren inguruan emandako epaia. Estrasburgoren ebazpenari jarraituz, legez kanpo preso izan dituzte eurak ere hainbat urtez, nahiz eta gehienak, helegite bidez, zigorraren luzapen osoa bete baino lehen a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016029 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nork bere helburua dute gaur Tauk, Iurbentiak eta Bruesak ACB ligako hiru euskal taldeek etxean jokatuko dituzte 12. jardunaldiko partidak, eta egoera horri ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatuko dira, garaipenaren bitartez. Sailkapenean okerren dagoen taldeak du norgehiagoka garrantzitsuena. Alegia, Bruesak. Do... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016030 | BERRIA | Euskadi | noticias | Antigeno test positiboek balio izanen dute COVID ziurtagiria lortzeko Antigeno proba positibo bat baliozkoa izango da Europako Batasuneko COVID ziurtagiria lortzeko. Hala iragarri du goizean Europako Batzordeak. Bestela erranda, gaitza pasatu izanaren baliozko frogatzat hartuko dute antigeno proba positibo baten emaitz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016031 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urnietako 13 eta 40 urte arteko biztanleei PCRa egitera joateko deia egin diete Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak PCR testak egiteko deia egin diete Urnietako (Gipuzkoa) 13 eta 40 urte arteko biztanleei. Bihartik larunbatera egingo dituzte probak, Urnietako udal pilotalekuan: bihar eta etzi, 15:00etatik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016032 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Mami Lebrun' antzezlanak irabazi du XVIII. Donostia antzerki saria Konpainia sortu berri baten lehen lanak irabazi du XVIII. Donostiako antzerki saria. Xake Produkzioak taldearen Mami Lebrun antzezlana saritu du epaimahaiak, konpainia profesional batek Donostian iaz erakutsitako euskarazko helduentzako obrarik onena i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0016033 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etxerat-ek jasaten ari diren "jazarpena" salatu du Etxerat elkarteak bizitzen ari den "jazarpen jarraitua" salatu dute elkarteko kideek gaur eguerdian Donostian egindako agerraldian. Jakinarazi dute, joan den apirilean Intxaurrondoko eta La Salveko komisaldegietara deklaratzera joateko Guardia Zibilak deitutako 127 sen... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.