id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0016434
BERRIA
Euskadi
noticias
Txandakako gose greba hasi dute Huelvako kartzelan HUELVA. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi du Huelvako espetxean (Espainia) dauden euskal presoek txandakako gose greba bat hasi dutela eta astero preso batek egingo duela baraualdia. Herritarrak presoen egoerarekin «kontzientziatzea» ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016435
BERRIA
Euskadi
noticias
Carvin Jones. Musikaria. «Nirea ez da soilik ikuskizun kontua, baizik eta 'feeling'-a sentitzea eta sentiaraztea». Munduko egungo blues gitarristarik hoberena gisa deskribatu dute Texasko musikaria AEBetako musika prentsan. Bere hirukotearekin arituko da gaur Bilbon, 'Carvinator' diskoa aurkezten. Munduko egungo blues ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016436
BERRIA
Euskadi
noticias
Askapena Munduko Gizarte Foroaren Kontseiluan sartu dute. Nazioarteko egituran herrien autodeterminazioa eta burujabetza eskubideak sustatu nahi dituzte Askapena Munduko Gizarte Foroaren Kontseiluan sartu dute Nazioarteko egituran herrien autodeterminazioa eta burujabetza Askapena elkartasun erakundea Munduko Gizarte F...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016437
BERRIA
Euskadi
noticias
Erre dute. Miel Otxin gaizkilea epaitu eta hil egin zuten atzo Lantzen (Nafarroa). Urteroko erritua berpiztu zuten herriko gazteek, urtero berria den Miel Otxin erre dute berriz ere, urtero berri den inauteri zaharrean. Euriarena ere ez da kontu berria. Atzo ez zuen gelditu, baina hala ere kalera atera ziren Miel Otxin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016438
BERRIA
Euskadi
noticias
«Oroitzapen bat utzi nuen Kobaneko batailan: begia» Kobane «trebakuntza militarrik gabe» hasi zen borrokan EI Estatu Islamikoaren aurka, Jazira kantonamenduan. Geroago, ordea, gerra etxeraino iritsi zitzaion, Kobane hirira. «Ziur geunden hilko ginela». Xerin Kobane bera jaio zen hiriaren defentsan borrokatu zen Estatu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016439
BERRIA
Euskadi
noticias
«Euskal kulturaren plazari bizitza emateko momentua heldu da» Bi urtez, Durangoko Azokaren formatua birpentsatu beharrean izan dira Gerediaga elkarteko kideak, baina aurten berriz bueltatuko da ohiko formatua, presentziala; jendez lepo izango dira Landako guneko kale eta erakusmahaiak. Besoak zabalik hartu du aldaketa ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016440
BERRIA
Euskadi
noticias
35 elkarte inguru, 4.000 bat familia; elkarteen elkartea da Bizipoza, zailtasun apartekoak dituzten umeen inguruan josia, bereziki. Talaia ona da hainbat adingabek pairatzen dituzten eskubide urraketei erreparatzeko. "Munduak guztiontzat beharko luke». Bizipoza elkarte sarea osatzen duten elkarteak batzen dituzten zuzt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016441
BERRIA
Euskadi
noticias
Doluak hartu zituen Bortziriak 2007ko hasieran. Urte hartako urtarrilaren 6an, Unai Etxepare 29 urteko mendizale lesakarra hil zen Anayet mendian (Huesca, Espainia), erorita. Handik astebetera, Etxeparek lagun zituen bertze hiru mendizale eraman zituen mendiak: Xabier Zubieta eta Luis Mari Pikabea Loro , 33 urteko lehe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016442
BERRIA
Euskadi
noticias
Ukrainan azken astean 101 lagun hil dira hotzagatik Gaurko datuen arabera, Ukrainan joan den ostiraletik 101 pertsona hil dira, hotzagatik. Polonian, 37. Errusian, berriz, urtarrilean zehar hotzagatik 64 lagun hil zirela jakinarazi du Maxim Topilin Osasun ministrordeak. 50 eskualdetan izan ziren heriotzak. Beste 779 pe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016443
BERRIA
Euskadi
noticias
14,5. Ikertzaileen prestakuntzarako dirua milioitan. • Eusko Jaurlaritzak 14,5 milioi euroko diru saila onartu du ikertzaileen prestakuntza beketarako. Datozen ikasturterako laguntzak dira, eta bertako nahiz atzerriko zentroetan ikerketak egiten dituzten ikertzaileentzat izango dira.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016444
BERRIA
Euskadi
noticias
Oporrak? Guk ez dugu oporrik izan! Zer kontatuko dizut nik bada...». Oporrik ez zuten izaten Julian Bilbaok, Jose Antonio Alzagak eta Rosa Maria Agorriak orain 60 urte inguru, baina, hala ere, ekainetik eta abuzturako egunek zapore ezberdina izaten zuten. Oporrak beharrean, «uda garaiko ezohiko egunak» izaten ziren geh...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016445
BERRIA
Euskadi
noticias
Presoak zelatatzeko talde bereziak sortu dituzte kartzeletan. 'Público' egunkariak dioenez, funtzionario batzuek preso bakoitzaz txostenak egiteko lana izango dute Presoak zelatatzeko talde bereziak sortu dituzte kartzeletan 'Público' egunkariak dioenez, funtzionario batzuek preso bakoitzaz Espainiako Gobernuko Espetxe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016446
BERRIA
Euskadi
noticias
Oslo I.a: 1993ko irailean sinatu zuten akordioa Tel Avivek eta PAE Elkarren onarpena: Tel Avivek PAE onartu zuen palestinarren Autonomia abiatzea: Palestinako Aginte Nazionala (PAN) sortu zuten, eta hasieran Gaza eskualdearen eta Jeriko hiriaren kontrola ahalbidetu Estatus iraunkorrerako akordiorik eza: ez ziren ados j...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016447
BERRIA
Euskadi
noticias
Lau kolpetan jasota dator 36ko gerra Oroiteria webguneko bigarren atalean. Lau azpiatal ditu Zer gatik atalak: Konspirazioa , Estatu kolpea , Gerra eta Jazarpen makina . Eta informazio xehea dator haietako bakoitzean, beste 25 azpiataletan sailkatuta. Esate baterako, jasota dator konspirazioa prestatzeko bileran nor bi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016448
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Ligako lehia alde batean utzi dute egun batzuetan Super Amara Bera Berak eta Prosetecnisa Zuazok, Europakoan murgiltzeko. Hirugarren kanporaketako joaneko partidak jokatuko dituzte gaur biek ala biek. Donostiarrak EHF kopan ariko dira. Brest Bretainiako taldea jasoko dute Josean Gaska kiroldegian (19:00). Ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016449
BERRIA
Euskadi
noticias
Hurrengo egunetan kartzelatik aterako dira 18/98ko sumariotik gatibu zeuden azkeneko presoak: Txema Matanzas eta Josean Etxeberria. Haien askatasunarekin duela hogei urte hasitako ziklo bat amaituko da. Nahiz eta bukaera hori borobila ez den izango, harik eta Nekane Txapartegi Euskal Herrian gurekin egon arte. Erraz es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016450
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Jaurlaritzari sostengua emateko negoziazioa martxan da. Negoziazio horretan, eragile nagusiak direnen artetik, EAJk bi aukeretara mugatu du sostengu hori bilatzea: EH Bildu ala PSE-EE. EH Bilduk eskua luzatu dio EAJri (baita Podemosi hasiera batean ere). Podemosek EAJri babesa emateko aukeraren aurrean ezetza ema...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016451
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIAKO 56. ZINEMALDIA. ZABALTEGI. «Eta zergatik ez zara erretiratzen?». 'Vicky Cristina Barcelona'-ren protagonistek kazetarien galdera sorta harrigarria erantzun behar izan zuten atzo Kursaalen; ea nola jarraitzen zuen galdetu zioten Woody Alleni 'Vicky Cristina Barcelona'-ren protagonistek kazetarien galdera sort...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016452
BERRIA
Euskadi
noticias
Liburu bat? Jose Saramagoren Caín izugarri maite dut. Zer gustatu zaizu Iruñetik? Bertako jendea, oso irekia iruditu zait. Yaqui kulturatik maite duzuna? Hango dantzak: El Venado eta Los Matachines .
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016453
BERRIA
Euskadi
noticias
Adiskidearen etxera joan naiz, adiskidea agurtzera. Azken hitzak, azken irribarrea, azken begirada, azken besarkada... Hogeita lau urtean bizi izanakoak istant batean irudikatuz, elkarrekin pasatutako denbora laztandu nahiz. Denborak ez du noiz, baina eguna heldu da. Agur esateko eguna, oroitzapenetan murgiltzeko eguna...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016454
BERRIA
Euskadi
noticias
Bath, Ulster eta Aironi, Miarritzeren Europako aurkariak. Sasoi honetan finala jokatu ondoren, heldu den urriaren 9an ekingo dio Heineken Kopari Lapurdiko taldeak Bath, Ulster eta Aironi, Miarritzeren Europako aurkariak Sasoi honetan finala jokatu ondoren, heldu den urriaren 9an ekingo dio Miarritzek badaki jada hurren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016455
BERRIA
Euskadi
noticias
OSASUNA. Adimen emozionala. Nola ikusten duzu botila? Izaera baikorra edo ezkorra edukitzea maila batean genetikak finkatzen duela diote adituek. Dena den, ikasi ere egiten da baikor eta ezkor izaten. Ezbeharretatik ateratzeko, jarrera baikor bat edukitzea oso Eman dezagun botila bat duzula esku artean, eta, barruan be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016456
BERRIA
Euskadi
noticias
ARMANDO RIVEIRO. CADIZEKO ATEZAINA. «Futbola esker txarrekoa da; gehiago dira etsipen uneak, zorionekoak baino» «Futbola esker txarrekoa da; gehiago dira etsipen uneak, zorionekoak Cadiz taldeko ikurretako bat da, eta urte luzeetan borrokatu da goi mailara heltzeko. Aulkian egongo da igandean, ziurrenik, Alaves bere Fu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016457
BERRIA
Euskadi
noticias
«Normaltasun aroari» eutsi behar zaiola dio Aresek «Sozialistok zabaldu dugun eta eztabaida identitarioak atzean utzi dituen normaltasun aroari eutsi behar zaio etorkizunean». Castrourdialesen esan du hori Rodolfo Ares hauteskundeetarako PSE-EEren koordinatzaileak, Kantabriako herrian Eusko Legebiltzarrerako hauteskund...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016458
BERRIA
Euskadi
noticias
Geldi egoten ez dakien talde zazpikia da Iparraldekoa. Oholtzan, gainera, onena eskaintzen daki izerditan blai. Laugarren disko honetan ohiko bi ardatzak jorratzen ditu: batetik, 70eko hamarkadako hard-rocka ( Araua (gurea) eta Begi ); eta bestetik, post-hardcorea, batez ere Dischord eskolakoa, Ez da dudarik eta Istant...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016459
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako Batasuneko kideek Grezia estutzen duten bitartean mugak kontrolatu ditzan, ezbeharrak bata bestearen atzetik jazotzen dira Egeo itsasoko uretan. Atzo gutxienez 25 lagun hil ziren itota, Samos Greziako uharte ondoan ontzia hondoratuta. Horietatik hamar haurrak ziren, erreskate zerbitzuek jakinarazi dutenez. Ham...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016460
BERRIA
Euskadi
noticias
Magia, umorea, antzerkia eta eskujokoak Zirkualden Zirkuak hartuko ditu Bilboko Errekalde auzoko kaleak asteburu honetan. Zirkualde jaialdia iritsi da hirugarren urtez jarraian. Atzo hasi zen, eta bihar arte, zazpi zirku konpainiaren artean guztira hamalau ikuskizun eskainiko dituzte. Errekaldeko plaza izango da jaiald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016461
BERRIA
Euskadi
noticias
Mariano Marzo: "Ez genuke Errusiaren besoetatik AEBen altzora pasatu behar" Bruselak energia politika bateratu bat lantzen hasteko garaia duela uste du Mario Marzok (Carmona, Sevilla, 1951), Bartzelonako Unibertsitateko Energia Baliabideetako katedradunak. Baina ziur dago Ukrainako krisiak ez duela horrelakorik eraging...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016462
BERRIA
Euskadi
noticias
Yemengo gerrako bi aldeek su-etena adostu dute Hudaida hiri estrategikoan NBE Nazio Batuen Erakundearen idazkari nagusi Antonio Guterresek eman zuen atzo adostasunaren berri, bake elkarrizketak amaitu eta gutxira: Yemengo Gobernuak eta matxino huthiek su-etena hitzartu dute Hudaida hiri estrategikoan, korridore humanit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016463
BERRIA
Euskadi
noticias
Erraustegiaren aurkako protestak ugarituko dituzte Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi du protestak ugaritu egingo dituela Gipuzkoa osoan. Lehenengoa hilaren 15ean egingo dute, Donostian. Aldunditik Santander bankuaren egoitzaraino manifestazio batera deitu du 12:00etan, Zuen negozioa, gure minbizia lelopean....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016464
BERRIA
Euskadi
noticias
Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia arituko da gaur Donostian, abertzaletasunak etorkizuneko erronkei begira duen eginkizuna azaltzen. Aurkezpena Miren Azkarate kultura zinegotziak egingo dio. Ibarretxe 1999tik 2009ra arte izan zen lehendakari, eta Legebiltzarrak Ibarretxe plana deiturikoa onartzea lortu zuen 2004an. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016465
BERRIA
Euskadi
noticias
«Lurrean zizelkatua da bizia, herriaren historia, gure zeluletan DNA bezala» Trikuharri eta harrespilek ez dute gehiago sekreturik arkeologia kontuetan erreferentzia bihurtua denarentzat; 60.000tik gora kilometro eginak ditu oinez 50 urtez, iraganeko aztarnak zerrendatu, ikertu eta hedatzeko gogoz. Lapurdi eta Zuberoa ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016466
BERRIA
Euskadi
noticias
• Angelu. Lemuno-Oteiza 11; Gorka-Merino 22. Xala-Barriola 22; Saralegi-Beloki 8. • Zestoa. Apezetxea-Cecilio 18; Olaetxea-Albisu 22. Olaizola II.a-Begino 10; Gonzalez-Laskurain 22. • Galdakao. BERRIA Txapelketa: Adiskide 2; Amurrio 1. Azkueta-Sainz 22; Egiguren-Murga 4. Elezkano II.a-Larunbe 22; Guaresti-Lejarreta 3. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016467
BERRIA
Euskadi
noticias
Euroguneko makina martxan jarri da berriro. Hamazortzi hilabeteko atzeraldia gainditzea lortu du urteko bigarren hiruhilekoan. Lortu du, gainera, dibisa bakarraren engranajea sostengatzen duten bi pieza nagusien ekarpenari esker. Alemaniaren eta Frantziaren bultzadarekin hazkundearen bidera itzuli da kontinentea. Aurre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016468
BERRIA
Euskadi
noticias
OSASUNA. SEXUA. Sexu heziketak baturik. Sexu heziketa formala eta inplizitua ez da nahikoa haur eta gazteak prestatzeko Sexu heziketa formala eta inplizitua ez da nahikoa haur eta gazteak EGHAMek, BIZIGAYk,QUEER EKINTZAk eta Sexologia Profesionalen Espainiako Elkarteak (AEPS) antolatuta, sexu heziketari buruzko jarduna...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016469
BERRIA
Euskadi
noticias
Atez ateko bilketarekin, bereizita bilduko diren hondakin tonak. Gipuzkoako 34 udalek iragarri dute urtebete baino lehen ekingo diotela hondakinak atez ate biltzeari. Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, atez ateko bilketa duten herrietako datu okerrena hartuta, herritar bakoitzak 115 kilo errefus botatzen ditu zaborte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016470
BERRIA
Euskadi
noticias
Bruselak esan duenez, bazekien gerta zitekeela Greziakoren moduko hondoratze bat Europako Batzordeko Barne komisario Ylva Johanssonek nabarmendu du, gaur, duela zenbait hilabetetik zekitela herenegun Grezian gertatu zenaren moduko hondoratze bat izan zitekeela Mediterraneo itsasoan. «Zoritxarrez, gertatu behar zela iku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016471
BERRIA
Euskadi
noticias
Bukatu da lehen itzulia Bigarren Mailan. Jokatu dituzte 21 partida, eta bada nahikoa mami orain arteko jarduna aztertzeko. Egin dituzte lan erdiak Alavesek, Osasunak eta Athletic B-k, eta bi egoera zeharo ezberdinetan daude: arabarrak eta nafarrak goiko postuetan dira, eta bizkaitarrak, atzeko zuloan. Aurreko denborald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016472
BERRIA
Euskadi
noticias
Binakako finaletik kanpo ez gelditzeko itxaropena dago jokoan, Iruñean Olaizola II.a-Ibai Zabalak eta Berasaluze II.a-Albisuk partida dramatikoa jokatuko dute gaur, Iruñeko Labrit pilotalekuan (17:00, Nitro ). Bi bikoteek binakako txapelketako finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldiko partidak galdu zituzten, eta gau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016473
BERRIA
Euskadi
noticias
Benetako ordua iritsi da . Sailkapen multzoko lehien ondotik, final-laurdenak jokatuko dira asteburuan Munduko Kopan. Zortzi taldeetatik bost dira hego hemisferiokoak. Sailkapen multzoko lehien ondotik, final-laurdenak jokatuko dira asteburuan Munduko Kopan. Zortzi taldeetatik bost dira hego Hiru asteko multzoen ondoti...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016474
BERRIA
Euskadi
noticias
Danbor hotsak Nafarroako ekarpenarekin. Irailera arte 460 milioi euro ordaindu dizkio Nafarroak estatuari, eta airean dago urtea amaitu arte zenbat ordaindu beharko dion. Espainiako Gobernuak dio 613 milioi pagatzea dagokiola, baina Nafarroako Gobernuak 515 milioi aurreikusi zituen aurrekontuetan. UPNk eta PPk, Madrile...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016475
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxienez zortzi lagun hil dira Kabulen eginiko erasoan Oraingoz zortzi hildako eta 31 zauritu baieztatu ditu Afganistango Barne Ministerioak. Euskal Herrian 04:15ak zirenean, mortero saldo bat jaurti dituzte Kabul hiriburuaren kontra. Oraindik ez dakite nork bota ditu lehergailuak, baina talibanen eledun Zabihula Muja...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016476
BERRIA
Euskadi
noticias
Iparraldeko zenbait jatetxe irekiko dizkiete langileei BAIONA. Eraikuntzako langileek Ipar Euskal Herriko zenbait jatetxetan bazkaltzen ahalko dute eguerdian. Eraikuntza eta Herri Lanetako erakundeak negoziazioak eraman ditu ostalaritzako eta erakunde publikoetako sektoreekin, langileei bazkaria segurtatu ahal izateko....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016477
BERRIA
Euskadi
noticias
Berdela harrapatzen ari dira jadanik euskal arrantzaleak Ostiralean zen abiatzekoa berdel kanpaina, baina lehen arrantzontziak gaur atera dira, arrastekoak. Bihar ingurusareko arrantzan aritzen direnen txanda helduko da. Espainiako Arrantza Ministerioarekin kopuruei buruz izan duten negoziazioa uste baino gehiago luzat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016478
BERRIA
Euskadi
noticias
• Lehenik, txanpinoiak garbitu eta laukitxoetan moztu. Zartagin zabal batean, olio zorrotada baten laguntzaz, pare bat minutuz frijitu. Gatz pitin bat ere gehitu. • Ondoren, zartagina sutatik kendu, eta bertara gehitu zangar egosia -aurrez egosia-, puska txikietan banatua. Zangarra aurreko egun batean saldatarako erabi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016479
BERRIA
Euskadi
noticias
Osotasun bat da futbola. Ez da arlo bati beste bat eta beste bat gehituta antolatzen den jarduna. Denak dira bat, eta edozeinetan kamuts edo gaizki ibiltzeak osotasun osoan dauka eragina. Ikusi, bestela, zer ari zaion gertatzen Eibarri. Azkeneko sei partidetan, ale bakarra irabazi du, eta beste bostetan galtzaile izan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016480
BERRIA
Euskadi
noticias
«Presoen eta iheslarien alde zerbait egin behar da. Urtean zehar ere egiten dugu, baina urtean behin hona etorri behar da ezinbestean. Herria mugitu egin behar da. Indar erakustaldia da. Horrela lortuko dugu estatuak mugitzea, bestela geldi jarraituko dute».
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016481
BERRIA
Euskadi
noticias
«Argentinako arazoa ez da ekonomikoa, politikoa baizik» 2007an, Santa Feko gobernadore aukeratu zuten Hermes Binner (Santa Fe, 1943). Politikaria ezezik medikua ere baden aldetik, osasun arloak kezka berezia eragiten dio, besteak beste abortuak, bozotako kanpainako gai nagusietakoak. Abortua legeztatzearen alde dago, b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016482
BERRIA
Euskadi
noticias
Daniel Ortegaren balentriaren batek hemengo komunikabideetara iristerainoko sona hartzen duen bakoitzean urdaila uzkurtzen zait. Hiru opositore garrantzitsu giltzapetu ditu oraingoan, hiru sandinista historiko (Dora Maria Tellez, Victor Hugo Tinoco eta Hugo Torres), Anastasio Somozaren diktadurari aurre egiteko borroka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016483
BERRIA
Euskadi
noticias
Denbora gutxian ikus-entzunezko merkatua eta kontsumoa streaming bidezko plataformetara joan da, ziztu bizian. Hala diote datuek. Baina ordainpeko plataforma horietan zenbat edukitan entzun daiteke euskara? Zenbat daude euskaraz? Herrialde Katalanetan sortutako Filmin plataforma da euskarazko eduki gehien biltzen ditue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016484
BERRIA
Euskadi
noticias
«Herritarrek kaleko solasaldietako galderak egiteko aukera izango dute» 'Euskadi galdezka' saioa estreinatuko du gaur ETB1ek, 22:15ean. Iñigo Lamarca EAEko Arartekoari egingo dizkiote galderak 30 herritarrek. Aurkezle lanak Usabiagak egingo ditu. Eguerdian Gaur egun albistegia aurkezten du Xabier Usabiagak (Asteasu, Gi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016485
BERRIA
Euskadi
noticias
Flotilaren aurkako erasoa giza eskubideen kontrakotzat jo du NBEk. Israelen kontra «berariazko hilketa» akusazioa egiteko nahikoa froga badagoela dio ikerketa batzordeak Flotilaren aurkako erasoa giza eskubideen kontrakotzat jo du NBEk Israelen kontra «berariazko hilketa» akusazioa egiteko nahikoa froga Israelek iragan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016486
BERRIA
Euskadi
noticias
ARRAUNA. Patroi dantza Castron, Pasai Donibanen eta Astilleron Patroi dantza Castron, Pasai Donibanen eta Astilleron Arraun denboraldia bukatu da, estropadei dagozkien kontuetan, baina ez dirudi hala denik arraun taldeen osaketari dagokionean. Patroi dantza handia da arraun talde indartsuenetako batzuetan. Zurrumurru z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016487
BERRIA
Euskadi
noticias
«Hiru urre lortu nahi ditut Espainiako Txapelketetan» Euskal Herrian iraupen eskiatzaileen artean atera diren azken harribitxietako bat da Alaia Juaristi. Jakako Mayencos taldean hasi zuen ibilbidea. Azken urteetako gorakadaren ondoren, Espainiako selekzioko jarraipen taldean ari da. Sorterrian hartu du BERRIA Alaia Ju...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016488
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Maggie Peren. Aktoreak: Louis Hofmann, Jonathan Berlin, Luna Wedler, Nina Gummich, André Jung, Marc Limpach, Yotam Ishay, Luc Feit, Jeanne Werner. Iraupena: 116 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Alemania-Luxenburgo. Berlin, 1942. urtea. Cioma Schonhaus gaztea judua da, 21 urte ditu, eta ez du nahi bere il...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016489
BERRIA
Euskadi
noticias
Pirinioko hartzek 16 ardi hil dituztela dio Nafarroako Gobernuak 2018ko azaroan Frantziako Gobernuak bi hartz eme Pirinioetan askatu zituenetik, Nafarroako Gobernuak hamahiru erasoaldi erregistratu ditu herrialdean. Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilari Itziar Gomezek parlamentuan adierazi du hartzek guztira 16 ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016490
BERRIA
Euskadi
noticias
Kievek esan du Mariupolgo zibilak Zaporizhiara eramango dituela Errusiako armadak bi aste baino gehiago daramatza Ukrainako Mariupol hiria setiatzen (Donetsk oblasta), eta, zibilak etxetik atera ezinik dabiltzan honetan, korridore humanitarioetatik irten ahal izango dira datozen egunetan. Hala jakinarazi zuen atzo Ukra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016491
BERRIA
Euskadi
noticias
Baionako ospitaleko langile bat eta haren alaba hil dituzte Ama-alaba batzuen hilketa ikertzen ari da Frantziako Polizia. Bi hilotzak atzo goizean aurkitu zituzten Tarnosen (Okzitania), etxe batean. Lapurdiko mugan, Bokale alboan dago Tarnose. Baionako ospitalean lan egiten zuen hildako emakumeetako batek, amak. Alabar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016492
BERRIA
Euskadi
noticias
«Mina ikusgarri eta ukigarri egiteko ahalegina da liburua». Irati Goikoetxea idazleak (Beasain, Gipuzkoa, 1984) «terrorismoak, indarkeriak, giza eskubideen urraketek eragindako minaz» hitz egin nahi izan du, eta horren emaitza da atzo online eginiko prentsaurrekoan aurkeztutako lana: Herriak ez du barkatuko . Igartza b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016493
BERRIA
Euskadi
noticias
Adinekoei kasu egiteko xede berria aurkeztu du Matiak DONOSTIA. Matia Fundazioak adinekoei kasu egiteko estrategia berria aurkeztu du. Adinekoen autonomia, duintasuna eta gaitasunen sustapena ditu ardatz egitasmoak. Berritasunen artean, Matia Fundazioak etxera bideratuko ditu zerbitzuak. Izan ere, azaldu dutenez, nahiz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016494
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantziako presidentetza hartu eta gutxira erakutsi zuen Emmanuel Macronek interesa Libanorekin. 2017an, Siriako gerraren urte gordinetako batean, Saad Hariri Libanoko lehen ministroari agindu zion errefuxiatuen inguruko konferentzia bat antolatuko zuela. Libanok milioitik goiti errefuxiatu hartu zituen ondoko herriald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016495
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamabost urte falta ziren ni jaiotzeko 1978an. Baina German Rodriguezek orain daukadan adina izanen zuen, gutxi gorabehera. Txiki-txikitatik dut buruan uztailaren 8 guztietako omenaldia. Salbuespenik gabe, urtero joaten ginen German eta Joseba gogoratzera. Urteroko hitzordua izan da beti, tradizioa, kasik. Ez genuen ul...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016496
BERRIA
Euskadi
noticias
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa kritikatu zuen atzo, migrazioaren aferan haren metodoak «serioak» ez direla argudiatuta. Herenegun gauean, Johnsonek bost proposamen helarazi zizkion Macroni; tartean, Erresuma Batura iristen diren migratzaileak Frantziara itzularazte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016497
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehendik ere detektatu izan dira euskal herritar jatorria duen populazioan bakarrik, edo nagusiki, agertzen diren zenbait mutazio. Ziurrenik, Familia Insomnio Hilgarria eragiten duen mutazioa da ezagunenetakoa: ehun kasu eskas ezagutzen dira munduan, eta bostetik bat Euskal Herrian gertatzen da. Horrelako kasuak bitxia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016498
BERRIA
Euskadi
noticias
Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artistek Hinrich Sachs aukeratu dute Museo Bikoitza programan parte hartzeko. Sachs Basilean jaio zen (Suitza), 1952an, eta Donostian igaro zuen haurtzaroa. Arte bisualak ikasi zituen, Hanburgon (Alemania) eta Parisen, eta, egun, haren ikergai nagusia da kapital globalak eta interes kor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016499
BERRIA
Euskadi
noticias
EAk kritikatu egin du Bizkaiko ahaldun nagusiak OHZ zergari buruz esandakoa. Hutsik dauden etxebizitzak zerga bidez zigortzeko Legebiltzarrak onartutakoa defenditu du Ziarretak EAk kritikatu egin du Bizkaiko ahaldun nagusiak OHZ zergari buruz Hutsik dauden etxebizitzak zerga bidez zigortzeko Legebiltzarrak Unai Ziarret...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016500
BERRIA
Euskadi
noticias
'Bravo auziko' batzordearen eraginkortasun falta salatu du ezker abertzaleak 'Bravo auziko' batzordearen eraginkortasun falta salatu du ezker Bravo auziaren erantzukizun politikoak ikertzen dituen Gipuzkoako Batzar Nagusietako Batzordearen txostena bozkatuko dute gaur Batzar Nagusietan. Duela hiru aste ikerketaren emai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016501
BERRIA
Euskadi
noticias
Alderdi interesak utzi eta koalizioaren aldeko jarrera eskatu dio EAk EAJri. Aralarrek bihar erabakiko du Espainiako Gorteetarako hauteskundeetara nola aurkeztuko den Alderdi interesak utzi eta koalizioaren aldeko jarrera eskatu dio EAk Aralarrek bihar erabakiko du Espainiako Gorteetarako hauteskundeetara Espainiako Go...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016502
BERRIA
Euskadi
noticias
Elgoibarko manifestazioa eragotzi zuen Jaurlaritzak ELGOIBAR. Gaixo diren euskal presoak askatzeko eskatzeko, igandean manifestazioa egin behar zen Elgoibarren, baina Eusko Jaurlaritzak debekatu egin zuen, eta Ertzaintza bidali zuen manifetazioa eragozteko. Manifestaziorik ez zuten egin, baina udal frontoia txiki gerat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016503
BERRIA
Euskadi
noticias
Irunberriko arroilan plaka bat dago. Jose Luis Hervas Mañas guardia zibilaren izena darama, ETAk hil zuela gogoratuz. 1990eko ekainaren 25ean hil zen Hervas, arroilan bertan, ETAko hiru kideren eta Guardia Zibilaren artean izandako tiroketan. Egun hartan eta toki hartan bi etakide ere hil ziren: Susana Arregi eta Jon L...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016504
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko Udal liburutegien sareak bat egin du Joxe Miguel Barandiaranen jaiotzaren 125. urteurrenarekin. Hala, horri lotuta hainbat hitzaldi antolatu ditu. Gaur, Deustuko liburutegian, neandertalek Bizkaian izandako ibiliaz, eta haiek utzitako aztarnaz mintzatuko da Joseba Rios paleontologoa. Besteak beste, non ehizatze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016505
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzo ia inork ez zuen landarerik erosi Gernikako azokan. Eguraldi eskasa zegoen. Gaur hobea egingo zuela esaten zuten landareak saldu nahi zituztenek, baina erosi ez inork! «Hau da marka», esan zidan batek, «joan den astelehenean landare piloa saldu nuen, nahiz eta jakin hurrengo egunetan denbora lorrina egingo zuela. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016506
BERRIA
Euskadi
noticias
Realaren eta Mediaproren arteko gatazkaren inguruko azalpenak eman zituen atzo Jokin Aperribaik. Presidenteak jakinarazi zuenez, hamazazpi milioi euro eskatuko dizkiote Mediaprori, zazpi zor dionagatik eta hamar kalte-ordain gisa. Aperribaik azaldu zuenez, Realak bost urterako kontratua sinatu zuen Mediaprorekin, sasoi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016507
BERRIA
Euskadi
noticias
ERRUGBIA. Etxetik kanpo galdu zuten atzo Baionak eta Eibarrek: lapurtarrek, Briven (25-22), eta gipuzkoarrek, Majadahondan (36-17). Baionak, behintzat, defentsako puntua lortu zuen. Ampo Ordiziak gaur jokatuko du aurreneko partida, Altamiran, Bartzelonaren aurka (12:00).
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016508
BERRIA
Euskadi
noticias
Ukrainako presidenteak gerra egoera ezartzeko eskatu dio parlamentuari Gaiztotuta daude egunotan ere Ukrainaren eta Errusiaren arteko harremanak. Izan ere, "oso arriskutsua" izan da Ukrainaren azken "probokazioa", Errusiako Atzerri ministro Sergei Lavroven hitzetan. Igandean izan zen gertakaria: ukrainiarren hiru itsas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016509
BERRIA
Euskadi
noticias
Bakegileek Ipar Euskal Herria geldituko dute, Paris mugiarazteko «Tentsioa sortuko dugu, arreta erakartzeko». Horrela azaldu du Anaiz Funosas Bake Bideko presidenteak uztailaren 23rako aurreikusi duten ekintza. Ipar Euskal Herria blokeatuko dutela iragarri dute Bakegileek, euskal presoen gaian aitzinamenduak lortzeko. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016510
BERRIA
Euskadi
noticias
Gurasoei entzundako esamoldea zutabean sartu nahi zuen mundu guztitik, arrastoa utzi, euskal hiztun baten lekukotza eman, baina ez zuen ikusten modurik, abagune egokirik, gaizki ulertuko ote zuten ere pasatzen zitzaion burutik, gaur zeinek erabiliko ote du mundu guztitik, bilatzailean sartu zuen, gaur mundu guztitik ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016511
BERRIA
Euskadi
noticias
23 artikulu ditu Manuela Carmena epaile ohiak osatu duen dekretu zirriborroak. Aldaketak izan ditzake Jaurlaritzak onartu aurretik. Hona hemen, artikulu haietako batzuen zatiak, hitzez hitz jasota: • 1. artikulua. Xedea. 1- Dekretu honen xedea da biktima-izaera aitortzea eta biktima moduan merezi duten erreparazio osoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016512
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA. LIBURUAK. HAUR ETA GAZTE LITERATURA. Kondairak asmatzen . Bustita . Bizitza bizitzeko da 'Zaldun beltzak' Testua: J.M Olaizola Txiliku. Irudiak: Eider Eibar. 'Marrazkitan blai' Egilea: Daniel Nesquens. Irudiak: Elena Odriozola. 'Kensukeren mundua' Egilea: Michael Morpurgo. Marrazkiak: Michael Foreman. Marra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016513
BERRIA
Euskadi
noticias
Oinen azpikoa. Jokalariek eta entrenatzaileek belar ondo zaindua nahi izaten dute futbolean egoki jokatzeko aukera edukitzeko, oinak zoruan ondo finkatzeko, oreka izateko, labain ez egiteko... Gure taldeetan belarrez ondo hornituak daude alde horretatik, baina ez dira ari oinarri berean zapaltzen: Reala eta Osasuna bel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016514
BERRIA
Euskadi
noticias
Bost dira Sopuertako Lehen Hezkuntzako eskaintza publikoaren auzian parte hartzen ari diren eragile nagusiak. 1 Gurasoak. 2011tik ari dira Sopuertako gurasoak eskatzen herrian Lehen Hezkuntzako eskaintza publikoa zabaltzeko. 2 Bilboko Elizbarrutia. Hark eman zuen La Baluga eskola eraikitzeko lurzorua, baina Lehen Hezku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016515
BERRIA
Euskadi
noticias
Bigarren Naziometroa kalean da. Eta lehenengoan hipotesi ziren batzuk berretsi egin dira. Argiak zein ilunak, garbiago daude. Horretarako sortu genuen Naziometroa: burujabetza nahien eta horri lotutako joeren ezaugarritzean laguntzeko. Naziometroa etenik gabeko hausnarketa izatea nahi dugu. Eta Naziometro bakoitza, hau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016516
BERRIA
Euskadi
noticias
Arritxu de Andres presoa libre geratu da, zigorra osorik beteta Arritxu de Andres euskal presoa libre geratu dela jakinarazi du Herrira mugimenduak bere webgunean . Zigorra osorik bete ostean utzi dute aske, eta dagoeneko egin diote lehen harrera. Donostiarra da De Andres (1973). 2003an atzeman zuten, ETArekin lotuta, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016517
BERRIA
Euskadi
noticias
KRITIKA. Entretenigarria bakarrik. ANTZERKIA 'CABARET' Aurreko mendeko 30ko hamarkadan gauzatzen da Cabaret antzerki musikala. Alemania nazien pean, Berlingo Kit Kat Klub areto ilunean dena onartzen da: sexua, droga, debekua, zoriona eta askatasuna. Ardatz horiek adierazi nahi zizkigun egileak ironiaz beteriko obra lat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016518
BERRIA
Euskadi
noticias
Animalien Ongizaterako Legea indarrean sartu da Hegoaldean Animalien Ongizaterako Legea gaur sartu da indarrean Hego Euskal Herrian. Espainiako Diputatuen Kongresuak onartutako lege horren helburua animalien eskubideak bermatzea da, baina ez animalia guztienak: ehiza txakurrak salbuetsi dituzte, besteak beste. Animalia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016519
BERRIA
Euskadi
noticias
Pellizotti eta Valjavec Girotik kanpo, «ezohiko neurriengatik». Pasaporte biologikoan antzeman dituzte «ezohiko» neurri horiek, eta Rosendo ere auzibidean jarri du UCIk Pellizotti eta Valjavec Girotik kanpo, «ezohiko neurriengatik» Pasaporte biologikoan antzeman dituzte «ezohiko» neurri horiek, eta Franco Pellizotti it...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016520
BERRIA
Euskadi
noticias
75 urteko mendizale bat hil da Aramaion, ustez amildegi batetik erorita GASTEIZ. 75 urteko mendizale bat hil zen, atzo, Aramaion (Araba), Santa Ageda inguruan, ustez amildegi batetik erori eta gero. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu zuen gorpua. SOS Deietara d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016521
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaddafiren indarrek bederatzi lagun hil dituzte Misratan Muammar Gaddafi Libiako agintariaren indarrek gutxienez bederatzi lagun hil dituzte gaur Misratan, bonbardaketa batean. Beste 27 lagun zaurituta daude. Lekuko baten arabera, hildako kopurua nabarmen igoko da, "etxe asko suntsituta baitaude eta hondakinen artean h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016522
BERRIA
Euskadi
noticias
Merkelen agintearen azken aukera. Alemaniako presidentearen aukeraketak krisia eragin du; oposizioaren hautagaiak Merkelenak baino sostengu handiagoa du Sozialdemokratek eta berdeek koalizioa eratuko dute Ipar Renania-Westfalian Alemaniako presidentearen aukeraketak krisia eragin du; oposizioaren Sozialdemokratek eta b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016523
BERRIA
Euskadi
noticias
Erraldoien hedapenari eutsi guran . Ikea, Conforama, Dosher eta antzeko saltoki handiek kolokan jarri dute altzariak, apaingarriak eta etxeko tresnak saltzen dituzten denda txikien geroa, Barakaldon ez ezik, inguru osoan ere Ikea, Conforama, Dosher eta antzeko saltoki handiek kolokan jarri dute altzariak, apaingarriak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016524
BERRIA
Euskadi
noticias
Iazko urrian abiatutako bideari jarraituz, talibanak eta AEBak bake akordio baterako zirriborro bat negoziatzen ari ziren abuztuko aurreneko egunetan, 2001az geroztik luzatutako gerra amaitzeko. Bi aldeek adierazten zuten, gainera, elkarrizketak ondo zihoazela. Baina su-etenik ez zegoen adostuta, eta, horrenbestez, mut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016525
BERRIA
Euskadi
noticias
Golak. 1-0: Aspasek (54. min.). 1-1: Juanmik (88. min.). Epailea. Munuera Montero. Txartel horiak: Celtako Braisi eta Kevini; eta Realeko Llorenteri, Aritz Elustondori, Hector Morenori, Zurutuzari eta Illarramendiri. Bestelakoak. 15. 183 ikusle Balaidosen. Gainean zuen zeruaren traza berean aritu zen Reala atzo Balaido...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016526
BERRIA
Euskadi
noticias
Bost euskal herritar ariko dira gaurtik Munduko Txapelketan PIRAGUISMOA. Gaurtik igandera bitartean jokatuko da eslalomeko Munduko Txapelketa, La Seu d'Urgellen (Herrialde Katalanak). Bost euskal herritar lehiatuko dira bertan: Maialen Chourraut, Klara Olazabal, Ander Elosegi, Joan Crespo eta Samuel Hernanz. Bost pirag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016527
BERRIA
Euskadi
noticias
Kale erasoak egitea leporatuta baldintzapean aske zegoen Aimar Hidalgo atxilotu du Ertzaintzak. Epaiketa egin zioten, eta epaiaren zain zegoen arren, epaia atera aurretik atxilotu dute algortarra Kale erasoak egitea leporatuta baldintzapean aske zegoen Aimar Hidalgo Epaiketa egin zioten, eta epaiaren zain zegoen arren,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016528
BERRIA
Euskadi
noticias
Zengotitabengoaren eta Azkonaren euroagindu eskaerak aztertu dituzte Koldo Zengotitabengoaren eta Ibai Azkonaren euroagindu eskaerak aztertu zituzten atzo goizean, Belgikan eta Pauen, hurrenez hurren. Zengotitabengoari dagokionez, euroagindu prozeduraren bigarren bista burutu zen. Epaia datorren astelehenean emango dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016529
BERRIA
Euskadi
noticias
Ingeteamek Hegoafrikan eta Indian ireki ditu filialak BILBO. Ingeteam enpresak beste bi filial ireki ditu atzerrian: bata, Hegoafrikan, eta bestea, Indian. Bereziki energia berriztagarrien sektoreaz arduratuko dira bi planta horietan. Indian irekitakoarekin, Asian izango duen bigarren filiala da, Txinan dagoeneko beste...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016530
BERRIA
Euskadi
noticias
«Sailkatze estropadan gurea egiten badugu, barruan izango gara» Aurreikuspen guztietan ontzi bat ageri da guztien gainetik: San Juan. Urtetan aritu da ongi, eta irabazle izan nahi du aurten. Josune Ugarte (Pasaia, Gipuzkoa, 1990) da arraunlarietako bat, eta konfiantzaz mintzo da bere taldearen aukerez galdetzen zaionea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016531
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk eta PSEk Blancoren omenaldietan PPk izaniko jarrera kritikatu dute EAJk eta PSE-EEk gogor kritikatu dute PPk azken egunetan izaniko jarrera. PPkoek Miguel Angel Blancoren heriotza eraso egiteko baliatu izana gaitzetsi dute bi alderdiek. Bestalde, Blancoren arrebak alderdi abertzaleen jarrera kritikatu du. Espainia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016532
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Bihar hasi eta igandera bitarte Lauarin Nazioarteko Folklore Jaialdiaren VI. edizioa egingo da Donostian. Goizaldi, Eskola eta Trebeska dantza taldeek elkarlanean antolatzen duten jaialdia da Lauarin, dantza eta musika tradizionalak sustatu asmoz. Hainbat ekitaldi izango dira, eta Madrilgo Grupo folk Raices d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016533
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko presidente berri gisa egin dituen lehen adierazpenetan, «anbizioa» aipatu du Juan Carlos Alduntzinek, zero zabor politika batera abiatzeko. Hondakinak erraustearen beste muturrean daude zero zabor politikak, eta errauste planten alternatiba gisa sortu dira, munduan sortu diren tokieta...
cc-by-sa 4.0