id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0016534
BERRIA
Euskadi
noticias
«Hesitik barrena, lore katramilatuen arteko tarteetan, joka ikusten nituen. Bandera zegoen tokirantz zetozen eta nik hesi ondotik segi nuen. Luster bila zebilen belarretan zuhaitz loredunaren aldamenean. Bandera atera zuten, eta joka ari ziren. Orduan bandera berriro jarri eta muntora joan ziren, eta hark jo zuen eta b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016535
BERRIA
Euskadi
noticias
Inoiz baino ekoizpen gehiago grabatu dira Donostian Donostiako Sustapenak Film Comission zerbitzuaren balantze ona egin du iazko datuei dagokienez. Izan ere, inoiz baino ekoizpen gehiago grabatu zituzten hirian: guztira, 85 proiektu, eta horietatik zazpi, film luzeak. Produkzio ugarienak, hala ere, telebistakoak izan d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016536
BERRIA
Euskadi
noticias
Alde handiegia. Eguerdiko albistegi nagusian jakin zen Alice Munrori eman ziotela Literaturako Nobel saria. Albistegiko tituluak ematean, albisteen bizpahiru datu nabarmengarrienak sintetizatu ohi diren tartetxo horretan, Munroren lan gehienak gaztelerara itzulita dauzkagula gogorarazi zigun Felix Linaresek. Geroxeago,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016537
BERRIA
Euskadi
noticias
Landaida: "Gizartea gero eta kontzienteagoa da ez dela arazo pribatua, publikoa baino" Gurean Gaur Hamaika Telebistaren elkarrizketa atalean, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria izan da. Martxoaren 8aren atarian oraindik ere emakumeek jasaten duten berdintasunik ezaz aritu dira harekin. Gai berarekin hainbat esparru...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016538
BERRIA
Euskadi
noticias
«Paradoxikoki, espetxe berriek askoz baldintza gogorragoak dituzte» Salhaketako kidea eta EHUko irakaslea da Cesar Manzanos (Bilbo, 1961). Heriotzaren berri jakin eta gutxira egin du azken hilabeteetako datuei buruzko behin-behineko hausnarketa. Zergatik gertatu dira hainbeste heriotza Zaballan, hain denbora gutxian? H...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016539
BERRIA
Euskadi
noticias
Orhan Pamuk: «Erdoganen gobernua zapaltzailea eta autoritarioa da» «Zapaltzailea eta autoritarioa» izatea leporatu zion Recep Tayyip Erdoganen gobernuari Orhan Pamuk idazle turkiarrak atzo, Hurriyet egunkarian idatzitako iritzi artikulu batean. Idatzi horren bitartez, orain arte protesten alde ez konprometitu izana kri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016540
BERRIA
Euskadi
noticias
FANT Bilboko fantasiazko zinemaren 24. jaialdira 1.056 film aurkeztu dituzte BILBO. Bilboko Udalak antolatzen duen FANT fantasiazko zinemaren jaialdiak 1.056 film jaso ditu aurten. Jaialdiak itxia du lanak aurkezteko epea, eta iaz baino 125 film gehiago jaso ditu. Berrikuntza gisa, sari ekonomikoa izango dute film luze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016541
BERRIA
Euskadi
noticias
Azpeitiko topaketetako saria Aukeran taldearentzat Aukeran taldearen Bideak ikuskizunari eman diote Azpeitiko antzerki topaketetako ikuslearen saria. Azaroaren 3tik 25era bitartean egin dira antzerki topaketak Azpeitian, eta bertan 16 konpainiak hartu dute Urtero bezala, ikusleek 1etik 10era bitarteko nota eman diete a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016542
BERRIA
Euskadi
noticias
«Artiumek eragile aktiboa izan behar du euskal artearen kartografia berrian» Herraezek konpromisoa hartu du museoa erronka berriei begira jartzeko. Haren ustez, Artiumek «indartsu» egon behar du euskal museoen artean. Ohartarazpen bat egin du: obrak atxiki eta bilduma handitu behar da, «berandu baino lehen». Belaunaldi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016543
BERRIA
Euskadi
noticias
Roberts pistako espezialistak irabazi du Murtziako Itzuliko hirugarren etapa. Jufre da lasterketako lider berria, eta gaur, azken-aurreko saioan, 22 kilometroko erlojupekoa jokatuko da Roberts pistako espezialistak irabazi du Murtziako Itzuliko hirugarren Jufre da lasterketako lider berria, eta gaur, azken-aurreko saio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016544
BERRIA
Euskadi
noticias
Legez kanpoko itzultzeak egin izana ukatu du Frontexek BRUSELA. Europarlamentuko ikerketa batzordearen aurrean, Frontex Muga eta Kostaldeetako Guardiaren Europako Agentziako zuzendari Fabrice Leggerik ukatu egin zuen agentziak legez kanpoko ekintzarik egin izana. Gaur argitaratzekoa den barne ikerketa aurreratu dute, o...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016545
BERRIA
Euskadi
noticias
Helduen arteko harremanak zaildu egiten dira ia beti. Inoiz ez dago egia korapilatzeko arrazoi jakinik, baina, aldi berean, beti daude gauzak aldapa gora jartzeko arrazoiak. Elkarri errua botatzea asko gustatzen zaigu, baina jakin badakigu bi ez direla haserretzen batek nahi ez badu. Hala ere, badakigu beti ezin duela ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016546
BERRIA
Euskadi
noticias
Baxar al-Assad Siriako presidentearen aldeko indarrek gaur gutxienez 24 zibil hil dituzte Homs eta Haman, oposizioak esan duenez. 24 lagun haietatik 21 Homsen zendu dira, eta 21 horietatik hemezortzi bonbardaketa batean. Golkoko herrialdeek euren behatzaileak Siriatik erretiratzea erabaki dute, Al-Assaden erregimena Ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016547
BERRIA
Euskadi
noticias
Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 11 urteko neska bat bortxatzen saiatu zen gizonari Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 11 urteko neska bat bortxatzen Lau urte eta sei hileko kartzela zigorra ezarri dio Nafarroako Lurralde Auzitegiak Jose Javier Vinamaguari. 2005eko martxoan, Vinamagua 11 urteko neska bat ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016548
BERRIA
Euskadi
noticias
Kito. Egin du Super Amara Bera Berarenak EHF kopan. Donostiako taldeari maldan gora jarri zitzaion bigarren kanporaketa, Errumanian, joanekoan, bost golen aldeaz galduta. Etxean kanporaketa iraultzea beste aukerarik ez zuen aurrera egiteko. Eta kale egin zuen asmo horretan. Irabazi, irabazi egin zuen itzulikoa, baina e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016549
BERRIA
Euskadi
noticias
Laboristak Legebiltzarra desegiteko prest daude, Olmertek dimisioa eman ezean. Hamasekin su-etena negoziatzen ari da Israel; bederatzi palestinar hil eta 32 zauritu dira Gazan Laboristak Legebiltzarra desegiteko prest daude, Olmertek dimisioa eman Hamasekin su-etena negoziatzen ari da Israel; bederatzi palestinar hil I...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016550
BERRIA
Euskadi
noticias
Gasen isuriak %40 urritzea posible da Jaurlaritzarentzat Etorkizunera begirako asmo onen topalekua izan zen klima aldaketaren kontrako Uhinak kongresuaren inaugurazioa atzo. Jaurlaritzako Ingurumen Planifikaziorako zuzendari Alexander Botok iragarri zuen «martxan» dagoela karbono isuriak urrituko duen ekonomiarako tran...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016551
BERRIA
Euskadi
noticias
Ankarak ezkerreko 140 pentsalari eta abokatu inguru atxilotu ditu «Abokatuaren ehiza». Horrela deitu dio ÇHD Abokatu Progresisten Erakundeak aste honetan hainbat hiritan egindako atxiloketa sortari. Gutxienez 140 pertsona atxilotu dituzte, DHKP/C Herria Askatzeko Fronte-Alderdi Iraultzailea talde armatuko kide direlako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016552
BERRIA
Euskadi
noticias
Orain hamabi urte, klubeko fitxategi zaharrak zakarretara botatzea erabaki zuen zuzendaritzako kide batek. Eskerrak Eugenio diruzainak talentu handiagoa bazuela. Segituan deia: halako sakrilegioa egin aurretik jaso nitzala, jaungoikoaren izenean. Eske bati bestea gehitu zion, ordea: «Egunen batean bildumaren bat osatu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016553
BERRIA
Euskadi
noticias
Emmanuel Macronek badu jada sindikatuen erantzuna: ez. Pentsioen erreformen gaia itxitzat jo nahi izan zuen Frantziako presidenteak asteazkenean eskainitako elkarrizketan, eta hurrengo erreformei begira jartzeko galdegin zien sindikatuei. Lan baldintzei buruz mintzatzea proposatu zien, baina baita RSA gutxieneko diru s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016554
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez da edonor, alpinismoaren historiara aspaldi pasatutakoa baita Simone Moro. Neguko espedizioak maite ditu, eta neguan lehendabiziko aldiz igotako hamahiru zortzimilakoetatik lau berak igo ditu. Azkena, Nanga Parbat, Alex Txikonekin. Nabari du, bai, nekea. Ez da harritzekoa. Simone Morok (Bergamo, Italia, 1967) hiru h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016555
BERRIA
Euskadi
noticias
• 1992ko abenduaren 13a. 2.500 lagun hil ziren Flores irlan, 6,5 graduko lurrikara batean. • 2004ko abenduaren 26a. 300.000 lagun hil eta desagertu ziren Indonesian eta beste hamabi herrialdetan, 8,9 graduko lurrikara batean. • 2006ko maiatzaren 27a. 6.234 lagun hil eta 20.000 zauritu ziren Java uhartean, eta 340.000 h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016556
BERRIA
Euskadi
noticias
Astelena pilotalekuan du saioa gaur Jokin Etxanizek (Bergara, Gipuzkoa, 1970). Xaboi poto klasikoa eskuan hartuta, Jon Jaunarena eta Beñat Rezustarekin lanean dihardu katedralean. Pilotaren bila nola joan lantzen ari dira bi atzelariak. Rezustak pilotakada bikainak jo ditu eskuinez. «Ikusten? Eskuinez ere ederki ematen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016557
BERRIA
Euskadi
noticias
Listo. Denik eta neurri unitaterik ederrena zein den jakin dut, irratian entzunda. Gaitz eginen zait hemendik aurrera bestelakorik erabiltzea. Skoda auto konpainiako munduko kontzesionarioen biltzarra egiten ari da egunotan Bizkaian, BECen, hain zuzen. Antolatzaileetako bat elkarrizketatu dute, zeina biziki poztu baita...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016558
BERRIA
Euskadi
noticias
«Patriarkatuarekiko konplizitateak» hausteko eskatu dute Politikariei, justizia administrazioari, indar polizialei, enpresaburuei, transnazionalei, hedabideei, elizari, osasun eta hezkuntza sistemei, eta norbanakoei patriarkatuarekin dauzkaten konplizitateak hausteko eskatu zien atzo mugimendu feministak. Emakumeen aur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016559
BERRIA
Euskadi
noticias
Azaroaren 4rako deitua du Euskalgintzaren Kontseiluak igaro hilabeteetan euskararen normalizazioa eragozte aldera ebatzi diren ebazpen judizialen aurkako manifestazioa; Bilbon egingo da, Oldarraldiaren aurka. Euskararekin bat. Euskaraz bat leloarekin. Ebazpen horiek euskararen garapenaren aurkako «jazarpen judiziala» e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016560
BERRIA
Euskadi
noticias
Baionara gainontzeko hiriburuetara baino lehenago iritsi da Olentzero. Atzo egin zioten ongietorria. Kaira iritsi zen arratsaldean, arraunlarien laguntzarekin. Trikitilariak eta ikastolako haurrak kantuan zituen zain. Hiriburuko erdigunean ibili zen gero, Mari Domingi eta astoa alboan zituela, eta euskal museoan amaitu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016561
BERRIA
Euskadi
noticias
Milaka eta milaka lagun bidean jarri ditu Libiako gatazkak. Muammar Gaddafiren erregimenak gogor erantzun dio oposizioari; egoera gaiztotu egin da, eta Libia gerra zibilean hondoratu da. Hori horrela, askok atzean utzi dute guztia, eta gerraren atzaparretatik ihesi abiatu dira inguruko herrialdeetara eta Europara. NBE ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016562
BERRIA
Euskadi
noticias
Mursiren aldeko protestek aurrera eginen dute Kairon KAIRO. Anaia Musulmanek manifestazio eta protesta gehiago antolatu dituzte biharko, Mohamed Mursi presidente ohia aske utz dezaten exijitzeko eta uztailaren 3ko estatu kolpearen kontra egiteko. Atzo, Egiptoko Fiskaltzak argitaratu zuen Mursiren kontrako ikerketa abia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016563
BERRIA
Euskadi
noticias
Gonzalez Iñarrituren filmeko «istorio soilak» harrera ona izan du Cannesen. Kitanoren 'Outrage'-k eta Godarden 'Film Socialisme'-k ez dute aho bateko gorespenik jaso Gonzalez Iñarrituren filmeko «istorio soilak» harrera ona izan du Kitanoren 'Outrage'-k eta Godarden 'Film Socialisme'-k ez dute aho Istorioak txirikordat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016564
BERRIA
Euskadi
noticias
Tratu txarrak leporatuta, 29 urteko gizon bat atzeman dute Mungian Bikotekideari eraso egitea leporatuta, 29 urteko gizon bat atxilotu zuten igandean Mungiako udaltzainek, Bizkaian. Dantzaleku baten kanpoaldean atzeman zuten. Bizilagun batek eman zien abisua udaltzainei. Andrea erietxera eraman zuten, aurpegian zauriak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016565
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurrekoan adiskide batek eta biok paseoa egin genuen Tolosan, aspaldiko partez. Herria zein eder dagoen komentatu genuen. Desindustrializazioak izan badauzka, baiki, bere abantailak. Kaleko afixa batek eman zigun atentzioa. Zerbitzu publikoen defentsan, elkarrekin! , zioen goiburuak. Bat egiteko modukoa. Adiskideak, ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016566
BERRIA
Euskadi
noticias
Suitzaren jarreraz jakitun, Gorenak Gabriel estraditatzea baztertu du Bezperan iragarri bezala, Anna Gabriel CUPeko parlamentari ohia ez zen atzo Espainiako Auzitegi Gorenera joan, eta, beraz, ez zuen Pablo Llarena instrukzioko epailearen aurrean deklaratu. Suitzan dago, Genevan. Eta, horren ondorioz, magistratuak erab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016567
BERRIA
Euskadi
noticias
«Orain ez daukat eskemarik, atxilotu arte irautea besterik ez» Izpuran (Nafarroa Beherea) itxialdia hasi zuten zortzi gazteetatik aske dagoen bakarra da Irati Tobar portugaletetarra. Hautetsien etxean babestu da. Astelehenean zurekin itxialdian egondako lau atxilotu zituzten eta asteartean beste hiru. Nola bizi dituzu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016568
BERRIA
Euskadi
noticias
El Salvadorko fiskaltzak 40 urteko zigorra eskatu du gazte batentzat, abortatzeagatik SAN SALVADOR. Hilik zegoen haur batez erditu zela leporatuta -bortxaketa batek eragin zuen haurdunaldia-, Evelyn Hernandez 21 urteko gazteari 40 urteko kartzela zigorra jartzeko eskatu zuen El Salvadorreko Fiskaltzak, herenegun. 2017k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016569
BERRIA
Euskadi
noticias
Itxialdiak maiatzaren erdialdera arte iraungo du Euskal Herrian Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldi bat egin du gaur, esateko «gogorrena» igaro dela, baina hemendik aurrerakoa «oso zaila» eta «motela» izango dela. Espainiako Gobernuak alarma egoera beste bi astez luzatzeko eskatuko die autonomia e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016570
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskaltelek Garcia Erauzkin lehendakaria ordezkatzeko prozesua hasi du Euskaltelek CNMV Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari jakinarazi dionez, joan den uztailean erabaki zuten, aho batez, lehendakaria ordezkatzeko prozesua hastea. Alberto Garcia Erauzkin lehendakariak konpainiari esan zion "arrazoi pertsonalengat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016571
BERRIA
Euskadi
noticias
Joan zen asteko Ur Handitan programan Euskal Herrian bizi diren zenbait migrante elkarrizketatu zituzten. Haietako batek aipatzen zuen nola euskara ikasi zuelako jendeak esaten zion bera dagoeneko guztiz integratuta zegoela. Baina berak ez zuela euskara integratu asmoz ikasi, ez zituela bere kultura eta ohiturak atzean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016572
BERRIA
Euskadi
noticias
Bikotekidea zauritu duen gizon bat preso sartu dute Bikotearen Kanboko etxebizitzan gertatu zen erasoa, iragan larunbatean. Gizonak andreari labana batekin eraso egin zion, eta belaunean eta eskuan larriki zauritu zuen. Frantziako Polizia erasoa gertatu eta gero sartu zen etxebizitzara, eta gizona atxilotu zuten bereha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016573
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizi gabeko garai bateko mina izateak lotsa eragiten dio askori. Pink Floyden Set the Controls to the Heart of the Sun kanta duenak musika gogokoena ez du zertan etxean geratu binilo zaharrak entzuten. Londresko The Oscillation taldeak psikodelia ekarriko du gaur Gasteizera. Baina ikasitako psikodelia da, denbora ez ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016574
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. 1960ko urteetan hasi zuen kantari bidea Karel Gott txekiarrak, eta Europako herrialde komunistetan zein Alemania eta Austria kapitalistetan lortu zuen ospea. 30 milioi disko saldu zituen bere ibilbidean, eta Ekialdeko Sinatra ezizena jarri zioten. Asteartean hil zen, 80 urterekin.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016575
BERRIA
Euskadi
noticias
KIEV. Petro Poroxenko Ukrainako presidentea prest dago estatu eredua erabakitzeko erreferendumera deitzeko. Minskeko itunaren arabera, eskualde guztiek eztabaidatu beharko lukete konstituzioaren erreforma, baina Poroxenkok ez die zilegitasunik aitortzen matxinoen buruzagiei.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016576
BERRIA
Euskadi
noticias
KOMUNIKAZIOA. Jatorrizko bertsioak aztergai. EAren ez-legezko proposamen baten zuzenketa bat onartu zuen Eusko Legebiltzarrak abenduan, ETBri eskatzeko filmak ingelesez emateko, gaztelaniazko edo euskarazko azpidatziekin. EAren ez-legezko proposamen baten zuzenketa bat onartu zuen Eusko Legebiltzarrak abenduan, ETBri e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016577
BERRIA
Euskadi
noticias
HIRIBURUAK AUZOZ AUZO (eta VII). Eskaera gutxi, ondoriorik ez. MAULEKO AUZOAK. Udalaren eta herritarren arteko amildegia handia da Zuberoako hiriburuan; hori dela eta, parte-hartzea eskasa da eguneroko bizimoduari eragiten dioten aferetan MAULEKO AUZOAK. Udalaren eta herritarren arteko amildegia handia da Zuberoako hir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016578
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezohiko itxura zuen atzo plazako frontoiak Leitzan (Nafarroa). Egurrezko hesiak inguraturik, lurra harez estalirik, agertoki bat, erraldoiak eta jende anitz inguruan. Pilotariak kantxan ez, udaletxeko balkoian ziren, eta horiek ere ezohiko itxura agertu zuten. 18:00etan, Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea blusa beltza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016579
BERRIA
Euskadi
noticias
ARTE ESZENIKOAK. Etorkizuna ideia nagusitzat hartu du 27. dFeriak, eta kartela ere badu Donostiako arte eszenikoen aurtengo jaialdiak: Rebeka Elizegi collage ilustratzailea da egilea. Martxoaren 15etik 18ra egingo dute aurten dFeria, eta antolatzaileek jakinarazi dute laster aurkeztuko dutela programazioa. 28 talderen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016580
BERRIA
Euskadi
noticias
Netanyahuren baldintzak onartezinak direla esan du Palestinako Aginte Nazionalak Palestinako Aginte Nazionalak ez ditu onartu Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak atzo Palestinako estatua aitortzeko jarritako baldintzak. "Aurre-baldintzak onartezinak" direla esan du Nabil Abu Rdainahk, Mahmud Abbas presidentear...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016581
BERRIA
Euskadi
noticias
Saguzarrak edo gau enarak babesturiko animaliak dira. Zomorro ugari jaten dituzte ugaztun hegalari gauzaleok. Haien bizimoduaz ikasteko txango bat gidatuko du Juan Tomas Alcalde adituak. 22:30 inguruan bukatuko da jarduera. Aldez aurretik eman behar da izena: (0034) 943-61 93 89.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016582
BERRIA
Euskadi
noticias
Lekua: Donostiako Antzoki Zaharra. Eguna: maiatzak 21. Bill Callahanek ez du askorik behar entzulearen bihotza ukitzeko. Naturak ahots ikaragarria eman dio, sarkorra eta sakona, eta oinarrizko gitarra akorde batzuek lagunduta eragiten dituen ondorio emozionalak itzelak dira. Diskoetan hamaika aldiz entzunagatik, zuzene...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016583
BERRIA
Euskadi
noticias
Goiz batean, Gregor Samsa amets nahasiak izanda esnatu zenean, zomorro beldurgarri bat bihurturik aurkitu zuen ohean bere burua. Zalantza izan zuen amesgaiztotik aske ote zen ala ez. Baina, bai, esna zegoen, eta egokitu behar izan zuen. Horretan pentsatzen jarri bezain laster, burua lausotu eta astundu zitzaion. Eta be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016584
BERRIA
Euskadi
noticias
Kulturarteko Plaza Feministak ateak ireki ditu Hernanin HERNANI. Feminismoaren aldeko eta arrazakeriaren aurkako espazio berri bat izango du Hernanik (Gipuzkoa) hemendik aurrera, Kulturarteko Plaza Feministan. Eraikina Florida Auzoa kalearen eta Gabriel Zelaia plazaren artean dago, eta atzo aurkeztu zuten. Feminismoan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016585
BERRIA
Euskadi
noticias
Politika orokorreko zortzi eztabaidatan eta hiru inbestidura saiotan eginiko hitzaldietan, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak hiru hitzetik bi gaztelaniaz egin ditu, eta bat euskaraz. Zehazki, 11 diskurtsoetan hizkuntza bakoitzean erabilitako hitz kopurua aintzat hartuta, %36 izan dira euskaraz: 90.336tatik 33.1...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016586
BERRIA
Euskadi
noticias
Pekin. Duela 18 urteko ekainaren 4an Txinako armadak gogor egin zuen Tiananmengo plazan bildutako manifestarien aurka. Haiek bi hilabete inguru zeramatzaten ustelkeria amaitzeko eta askatasun gehiago eskatzeko protestatzen. Ia hogei urte geroago, garai hartako giza eskubideen aldeko 13 ekintzaile oraindik preso daude. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016587
BERRIA
Euskadi
noticias
Yemengo Taiz hiriko osasun arduradunek esan dutenez, Poliziak hamalau manifestari hil ditu bart hiri horretan, protesta egiten hasi direnean. Itxura denez, Askatasunaren enparantzan bildu dira manifestariak Ali Abdala Saleren aurka protesta egiteko, eta Poliziak gogor zapaldu ditu. Medikuen arabera, balak ere erabili d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016588
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA. Luis Martin-Santos, ibilbide labur bezain erakargarriaren jabe. Luis Martin-Santos idazle donostiarraren bizitzan eta obran murgildu da Jose Lazaro haren biografia idazteko Luis Martin-Santos, ibilbide labur bezain erakargarriaren jabe Luis Martin-Santos idazle donostiarraren bizitzan eta obran murgildu da ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016589
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBak eta Kanada bizilagunak diren arren, desberdintasun handiak daude bi herrialdeen artean. Politika, egun, ez da errealitate horren salbuespena. Donald Trump AEBetako presidenteak kanporatze masiboak egiteko plana aurkeztu ostean, Kanadako lehen ministro Justin Trudeauk iragarri du AEBetatik herrialdera doazen erref...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016590
BERRIA
Euskadi
noticias
Joxerra Senarri eman diote prentsa idatziko Argia saria Sariak banatzeko ekitaldia egin dute Usurbilen. Ikus-entzunezko arloan, Hiru Damatxoren Gure Bazka saioak jaso du; sustapen arloko saria, berriz, Gora Gasteiz herri ekimenari eman diote, "aniztasunaz gozatzeko deia lau haizeetara zabaltzeagatik"; Interneteko saria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016591
BERRIA
Euskadi
noticias
Iragan berri diren departamendu bozen garaian, Hego Euskal Herritik gehiago begiratu zen Andaluzia aldera, eta hori arazo bat da Euskal Herri bat badagoela azpimarratzen dutenen ikuspegitik. Baina egia da ere, hauteskunde horiek ez dutela interesik piztu Ipar Euskal Herrian berean ere. Horren lekuko da izan den abstent...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016592
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikasturtean, dantzariz bete da hainbat ostiralez Bilboko Erriberako merkatua. Gaur egingo dute ikasturteko azkeneko saioa, 19:00etan. Dena dela, dantzarako gogoz geratzen denak aukera izango du igandean Urbian egingo den erromerian parte hartzeko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016593
BERRIA
Euskadi
noticias
• Betiko zalearentzat gomendio bat: Bela Bartoken Bizar Urdinen gaztelua eta Arnold Schoenbergen Pelleas eta Melisenda , Koloniako Sinfonikoak eskainia, abuztuaren 27an. • Hasiberriarentzat: Sevillako bizargina opera, abuztuaren 8an eta 10ean. • Oso klasikoa den norbaitentzat: Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia, abuz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016594
BERRIA
Euskadi
noticias
Isolamendua, aukera edo beharra. Unai Osak berak eta anaiak 'Puerto auzia' nola bizi izan duten azaldu dute: ihes egitea omen, errazena Unai Osak berak eta anaiak 'Puerto auzia' nola bizi izan duten azaldu Joseba Belokirekin batera, David Etxebarria eta Aitor eta Unai Osa anaiak egon dira nahastuta Puerto auzia-n. Unai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016595
BERRIA
Euskadi
noticias
«Baina, orduan, zer esan du Puigdemontek? Independentzia aldarrikatu du, edo ez du aldarrikatu? Edo deklarazioa egin du?». BERRIAren erredakzioan hizketaldi batzuk izan ditugu azkeneko egunotan, independentzia deklaratzea gauza bat zela, eta aldarrikatzea beste bat. Deklarazioak asmo bat adieraziko luke; aldarrikapenak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016596
BERRIA
Euskadi
noticias
Aitortu behar dut disko honek halako eskizofrenia moduko bat eragin didala. Lehenik eta behin, Eguberriak gustatu ez eta eguberri kantei eskainitako disko baten iruzkina egingo dudalako. Bigarrenik, duten erlijio-kutsu nabarmena dela-eta, herri musiketan gutxien estimatzen dudan kantu motetako bat delako hauxe. Arrazoi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016597
BERRIA
Euskadi
noticias
SAN MARKOSEKO ZABORTEGIA. ITXIERA OFIZIALA. San Markosko zabortegia ofizialki itxi dute agintariek. Gerora begira elkarlana ezinbestekotzat jo dute Aldundiak, Mankomunitateak eta udalek, baina ez datoz bat errauste plantaren inguruan Transferentzia plantara zaborra eramaten jarraituko dute, baina ez dute han botako San...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016598
BERRIA
Euskadi
noticias
Rafa Rueda musikariari eta Oier Guillan idazle eta aktoreari zirrara eragin dizkieten poemak bildu dituzte Munduaren neurria ikuskizunean. Olerki guztiek mundua hitza aipatzen dute, eta munduaz mintzo dira modu batean edo bestean. Besteak beste, Gabriel Aresti, Vladimir Maiakovski, Jose Luis Otamendi, Alejandra Pizarni...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016599
BERRIA
Euskadi
noticias
Esperimentatzeko laborategia eratzea. Kozinatzeko labea sortzea. Helburu horrekin abiatu zuten LAB-a proiektua Azala sormen guneak eta Vital fundazioak, Arabako kultura eta gizarte eragileen sormen ideiak eta horien kudeaketa modu berriak bultzatzeko, alegia. Eragile horiei laguntzea eta egitura hobeak eskaintzea du xe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016600
BERRIA
Euskadi
noticias
Espezia usaina nabari da Melillako kaleetan. Kultura ezberdinak modu bitxian nahasten dira hirian. «Bakoitza beretarrekin egon ohi da, baina tira, oro har ondo moldatzen gara gure artean ere», azaldu du Afirak. Melillarra da, eta Andaluziako azentu nabarmena dauka. Gauaren kolorea duen hijab urdin ilun batek inguratzen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016601
BERRIA
Euskadi
noticias
PORT-AU-PRINCE. Jean Claude Duvalier Haitiko presidente ohiaren aurkako helegitea jarri dute, gizateriaren aurkako krimenengatik ere epaitua izan dadila eskatuz. Duvalier ustelkeriagatik epaitzea onartu zuten. Horrez gain, epaiketa bertan behera uzteko eskatu dute, epaiketa epea hamar urteren ondoren amaitzen dela argu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016602
BERRIA
Euskadi
noticias
Aste Nagusiko festetan murgilduta dago Bilbo larunbatetik, baina, atzo, txirrindularitza festa izan zen Bilbo inguruko errepide bazterretan. Indar erakustaldia egin zuen Marc Solerrek (UAE) han irabazita, eta bigarren etapa garaipena du Espainiako Vueltan. Eguneko ihesaldian sartzen azkena izan zen kataluniarra. Baina ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016603
BERRIA
Euskadi
noticias
«Beste aukerak agortu direlako» justifikatu du Mayk bide militarra «Mugatua, zuzendua eta eraginkorra» izan da erasoa, Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroaren arabera. Gainera, Baxar al-Assad Siriako presidentea egin du erantzule, ustez arma kimikoak erabilita Douman egindako erasoagatik. «Ez dago horrelako eras...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016604
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako memoria historikoan bidaiatu daiteke Auritz (Nafarroa) inguruko bunkerretatik igarotzen diren mendi ibilbideei esker. Mendia eta memoria historikoa uztartzen dituzte ibilbideek; hain zuzen, naturaz gozatzearekin batera, 1939tik aurrera eraiki zituzten bunkerrak ikus daitezke, eta Nafarroako historiaren zati ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016605
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskuin muturreko taldeen biktimak omenduko dituzte hilaren 30ean Iruñean Motibazio politikoko indarkeriaren biktimei omenaldia eginen diete hilaren 30ean, Iruñean. Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako indarkeriaren biktimak dira guztiak. 19:00etan eginen dute saioa, Baluarte aretoan. Ana Ollo ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016606
BERRIA
Euskadi
noticias
Konpartsa berria du aurten Bilboko Aste Nagusiak. Piztiak du izena, eta animalien eskubideen alde egitea da haien helburu nagusia; noski, baita ongi pasatzea ere. Mugimendu animalista ikusgarri bilakatu nahi dute, eta asteburuan bazkari beganoa prestatu dute arrazoi horregatik. Animaliak erabili beharrik gabe ere tripa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016607
BERRIA
Euskadi
noticias
«Txirrindularitza barru-barrutik ezagutzeko aukera eskaintzen dugu». Hamar urtez profesionaletan aritu ondoren, bizikleta zaleentzako bidaia gidatuak prestatzen dabil orain lanean Koldo Gil. Koldo Gil. Txirrindularia Hamar urtez profesionaletan aritu ondoren, bizikleta zaleentzako bidaia «Txirrindularitza barru-barruti...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016608
BERRIA
Euskadi
noticias
Kezka egon badago, funtsen kudeaketa pasiboak azken hamar urteetan izandako loraldiak zenbateraino kaltea egingo ote dion lehiari. Indizeak erreplikatuz egindako inbertsioen ondorioetako bat da, besteak beste, funts bakar batek aldi berean hainbat partaidetza esanguratsu eduki ditzakeela sektore bereko enpresa lehiakid...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016609
BERRIA
Euskadi
noticias
SOS Arrazakeriaren arabera, magrebtarren aurkako kontrolak ugaritu ditu Bilboko Udaltzaingoak. Jakinarazi du azaroaren 2an hogei bat poliziak operatibo bat egin zutela San Frantzisko auzoan, han zeuden bi gazte talde atxiki eta miatu zituztela, «inolako justifikaziorik gabe». Zenbait auzotan delinkuentziak gora egin du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016610
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamar urteko zigorra jarri diote Amaia Azkue hiltzea leporatutako gazteari Donostiako Adingabeen Auzitegiak A.E.-ri (Azpeitia, 18 urte) adingabeentzako egoitza batean hamar urtean egoteko zigorra jarri dio, Amaia Azkue hil zuela leporatuta. Aldi horretan zigortuak jarrera txarra badu, kartzela batean sartuko dute. Hama...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016611
BERRIA
Euskadi
noticias
FRANTZIAKO GOBERNUAK GAZTEEI EMANGO DIEN LAGUNTZA, EUROTAN Frantziako Gobernuak 200 euroren laguntza bat emango die koronabirusaren krisiaren ondoren «egoera prekarioan» geratu diren 25 urtetik beherako gazteei. Lanik eta praktikarik gabe geratu diren gazteek jasoko dute, baita alokairurako laguntza eskuratzen dutenek ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016612
BERRIA
Euskadi
noticias
Athletic Espainiako Kopako finalerdietara, partida historiko batean Bosgarren urtez jarraian, Athletic Espainiako Kopako finalerdietarako sailkatu da, Bartzelona mendean hartuta. Partida estua izan da, Guruzetaren lehen minutuko gola Bartzelonak beste bi golekin irauli ondoren. Atsedenalditik bueltan Sancetek berdinket...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016613
BERRIA
Euskadi
noticias
Pausoka egin beharrean, jauzika egiten ari da aurrerabidea Arabako bertsolaritza azken urteotan. 2009an, txapelketak inoiz baino jende gehiago erakarri zuen. 2010ean, kuadrilla arteko lehiaren bidez Araba osora zabaldu zen, eta are jende gehiago erakarri. Bide horretan beste jauzi bat eman du Arabako Bertsolari Txapelk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016614
BERRIA
Euskadi
noticias
Baionak mailari eusteko urratsa egin nahi du gaur etxean, Tolosari irabazita ERRUGBIA. Baionak Tolosa hartuko du gaur, Top 14ko hemezazpigarren jardunaldian (18:00). Lapurtarrek irabazi egin zuten azken partida, etxean, Stade Francaiseren aurka, eta garaipen horri segida eman nahi diote gaur, mailari eusteko lehian bes...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016615
BERRIA
Euskadi
noticias
JOHANESBURGO. SACP Hegoafrikako Alderdi Komunistak euskal presoak kaleratzeko eskatu du bere XIV. kongresuaren bukaerako ebazpenean. Kongresuko nazioarteko batzordean parte hartu zuen Sortuko kide Urko Aiartzak, konponbide prozesuaren eta presoen egoeraren berri emanez.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016616
BERRIA
Euskadi
noticias
NaBairekin elkarrizketei berriro heltzeko exijitu diote Lurralde Batzordeko hainbat kidek PSNri. Purasek normaltasuna aipatu arren, geroari buruz zatituta agertu dira Nafarroako sozialistak NaBairekin elkarrizketei berriro heltzeko exijitu diote Lurralde Purasek normaltasuna aipatu arren, geroari buruz zatituta agertu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016617
BERRIA
Euskadi
noticias
Oihaletxea metafora bat da: euskara irudikatzen duen metafora, alegia. «Gu oihaletxe edo oihal etxolaren barnean gaude, eta euskarak babesten gaitu. Gure babeslekua da euskara/oihaletxea, baina kanpoko elementuen -haizea, hotza, ekaitza- mende gaude. Guk oihaletxeari tinko eusten diogu, desager ez dadin. Era berean, ez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016618
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIAKO 45. JAZZALDIA. Holland eta Habichuelaren arteko elkarlana aurkeztuko dute Trinitate plazan. Wadada Leo Smith tronpetistaren laukoteak zabalduko du gaur Viktoria Eugenia antzokiko egitaraua Holland eta Habichuelaren arteko elkarlana aurkeztuko dute Trinitate Wadada Leo Smith tronpetistaren laukoteak zabalduko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016619
BERRIA
Euskadi
noticias
Hitanoa zer duk? Zuka huke zuketan aritzeko erregistro neutroa. Hitanoa huke, beraz, hiketan aritzeko erregistro informala. Eta toka? Gizonezko bati hika zuzentzeko erregistroa. Eta noka? Emakume bati hika zuzentzeko erregistroa.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016620
BERRIA
Euskadi
noticias
Kalamua ekoiztea eta banatzea legeztatu du Uruguaik Aldeko hamasei boto eta kontrako hamahiru jasota, Uruguaiko Senatuak Kalamua Kontrolatu eta Arautzeko Legea onartu du bart. Landare horren ekoizpena eta banaketa arautuko du horrela Hegoamerikako herrialde horrek. Protesta handiak sortu ditu arauak oposizioko alderdie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016621
BERRIA
Euskadi
noticias
Iraken indarkeria etetean adostu dira buru erlijioso xiita eta sunitak. Gutxienez 52 pertsona hil dituzte, tartean 40 zibil, bederatzi ekintzaile eta hiru soldadu estatubatuar Iraken indarkeria etetean adostu dira buru erlijioso xiita eta sunitak Gutxienez 52 pertsona hil dituzte, tartean 40 zibil, bederatzi Iraken sek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016622
BERRIA
Euskadi
noticias
Berrikuntzarako eskumenak Jaurlaritzari emateko eskatu dio Adegik Clos ministroari. Lehendik ere nahikoa baliabide bideratzen direla erantzun dio Espainiako Gobernuko Industria buruak Berrikuntzarako eskumenak Jaurlaritzari emateko eskatu dio Adegik Clos Lehendik ere nahikoa baliabide bideratzen direla erantzun dio Ber...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016623
BERRIA
Euskadi
noticias
Australiak bertan behera utzi dio bisa Novak Djokovici, berriz Bigarren aldiz, Australian sartzeko bisa bertan behera utzi dio Canberrako gobernuak Novak Djokovic tenislariari. Alex Hawke Immigrazio ministroak esan berri duenez, horretarako duen ahalmena erabili du kirolariari bisa ukatzeko, eta hura berehala deportatz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016624
BERRIA
Euskadi
noticias
Lyon, Sparta Praga eta Kiryat Shmona taldeen aurka arituko da Athletic Europan Athleticek Lyon (Frantzia), Sparta Praga (Txekia) eta Kiryat Shmona (Israel) taldeen aurka jokatuko du, Europa Ligako multzoko fasean. Monakon izan den zozketan, zuri gorriei I multzoa egokitu zaie. Zozketa hasi aurretik, zuri gorriak bigarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016625
BERRIA
Euskadi
noticias
Europarako zerrendaburua Barrena izatea proposatu du EH Bilduk EH Bilduko zuzendaritzak Pernando Barrena (Berriozar, Nafarroa, 1965) ezker abertzaleko kide eta Sortuko bozeramaile ohia proposatu du Europako Parlamenturako hauteskundeetan Orain Errepublikak hautagaitzaren bigarren lekuan joateko -ERC, BNG eta beste inda...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016626
BERRIA
Euskadi
noticias
Hegazkina noiz aterako, aireportuko kafetegi arrunt batera sartu naiz, atera dudan bidaia txartelarekin bat datorren batean; izan ere, nahiago nuke ezagunekin ez topatzea eta turistan joanda errazagoa da inork ez ezagutzea. Gurasoei eman diedan aitzakia bera erabil nezake, Londresa erosketak egitera noala, alegia. Eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016627
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikusteko jaio gara, bai. Literaturaren laguntza behar dugu, ezinbestean, bizitzea tokatu zaiguna jasangarri bihurtzeko, behintzat. Audiencia Nacional honetan. Goibel heldu gara gaur, barru-barruan minduta, Puerto urrun hartatik etorri zaizkigun albisteen kausaz. Nola irentsi, bada, aldarte horretan, hemengo zabor birzi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016628
BERRIA
Euskadi
noticias
ZIBERGELA. Explorerren beste segurtasun zulo bat aurkitu dute LinExPYME, enpresa kudeaketarako software librea Explorerren beste segurtasun zulo bat aurkitu dute Munduko nabigatzaile erabilienean, alegia Microsoft Internet Explorer-en, segurtasun zulo garrantzitsua aurkitu dute. Ez da arraroa web nabigatzailea bezalako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016629
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIAKO 56. ZINEMALDIA. KRITIKA. Sendagai(tz)ak Zuzendaria: Kristian Levring. Gidoigilea: Kristian Levring, Anders Thomas Jensen. Aktoreak: Ulrich Thomsen, Paprika Steen, Emma Sehested Hoeg, Lars Brygmann, Stine Stengade. Iraupena: 95 min. Plazebo. Idatzi eta gorriz markatu dit. Banekien. Tira, aurrera. Ea bigarren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016630
BERRIA
Euskadi
noticias
Tolosako inauteririk ez da izango aurten, berriz ere. Olatz Peon Ormazabal alkateak esan du Tolosako kutsatze tasa 6.319an dagoela orain (urtarrilean 19ko datua da hori), eta osasun egoera orokorrari erreparatuta ezinezkoa dela festa egitea. «Ospitaleratutako pertsona kopuruari eta ZIUan dauden gaixoen kopuruari errepa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016631
BERRIA
Euskadi
noticias
GEDek babesa adierazi die Sanchez, Cuixart eta Traperori DONOSTIA. Espainiako Auzitegi nazionalak sedizioa egitea egotzita deklaratzera deitu dituela eta, GEDek bere babes eta elkartasun osoa adierazi die Jordi Sanchez ANCko presidenteari, Jordi Cuixart Omniumekoari eta Josep Lluis Trapero Mossoen buruari. «Espainia ma...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016632
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez da handia, baina handia da. Inoiz ez da batera erakutsi Gerhard Richter (Dresde, 1932) artista alemanaren horrenbeste itsas paisaia, eta horrek egiten du berezi Bilboko Guggenheim museoak jarri duen erakusketa: Gerhard Richter. Itsas paisaia . Hala azaldu du Juan Ignacio Bidarte zuzendariak. «Erakusketa txikia da ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016633
BERRIA
Euskadi
noticias
«Poloniako zinemagileak eta intelligentsia burbuila moduko batean bizi ziren, ez zuten nik ikusten nuen jendea ikusten, eta ikusleak astindu egin nahi nituen». 1981ean estreinatu eta nazioarteko sona eman zion Komieta samotna filmari buruz hizketan hasi (emakume bakarti bat), eta berehala nahasten dira biografia, filmo...
cc-by-sa 4.0