id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0016734
BERRIA
Euskadi
noticias
Aldaketa sozialerako manifestazioak antolatu dituzte otsailaren 11rako Aldaketa soziala» bultzatzeko, manifestazioak antolatu dituzte otsailaren 11rako Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan, ezker abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Aralarrek eta Alternatibak. Era horretan, egungo krisi egoeraren aurka mobilizatzeko best...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016735
BERRIA
Euskadi
noticias
COVID-19aren bigarren olatua iritsi dela baieztatu duenean, aste honetan, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak herritarrei eskatu die -berriro- arretaz eta erantzukizunez jokatzeko. Ez du esan, baina aditzera eman du herritarrak erlaxatu egin direla, eskatu baitie harreman sozialak mugatzeko. Baina ez dira herritarrak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016736
BERRIA
Euskadi
noticias
«Instituzio publikoek hitzetatik ekintzetara pasatu behar dute» Mugako kontrol arrazistak salatu dituzte migratzaileei arta ematen dieten Irungo eta Hendaiako elkarteetako kideek, eta bestelako migrazio politikak eskatu: «Hiltzea ez da migratzearen sinonimo bat». Ipar eta Hego Euskal Herri arteko muga zeharkatzen duten...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016737
BERRIA
Euskadi
noticias
Zupiriaren iritziz, EITBk ez du zentsurarik egin 'Gara'-ren liburuarekin Atzo, EH Bilduk adierazpen askatasunaren aurkako eta zentsurari buruzko azken gertaerez galdetu zion Eusko Legebiltzarrean Bingen Zupiriari, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuari. Josu Estarrona koalizioko legebiltzarkidea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016738
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamar preso hurbiltzea eta bat Euskal Herriratzea onetsi dute Espainiako Gobernuak jakinarazi du Espetxe Erakundeek onetsi dutela hamar euskal preso Euskal Herri inguruan dauden kartzeletara gerturatzea eta bat Euskal Herriratzea. Orain arte kolpe bakarrean iragarritako preso mugimendurik handiena da. Iñigo Guridi, Igo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016739
BERRIA
Euskadi
noticias
MARIJE ATXALANDABASO . Mendizalea. «Inoiz ez da berandu hasteko, horretarako ilusioa eta borondatea baldin badago». Marimendi taldeko kideek hiru ezaugarri dituzte: denak dira 40 urtez goragokoak, euskaldunak eta mendizaleak. Mont Blanc, Elbrus, Kilimanjaro, Aconcagua eta beste konkistatu dituzte emakume hauek. Marimen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016740
BERRIA
Euskadi
noticias
UNIBERTSITATEA. Zuzenbideko Soziologia Masterra emateko akordioa egin dute Oñatin Zuzenbideko Soziologia Masterra emateko akordioa egin dute Oñatin Oñatin (Gipuzkoa) atzo Zuzenbideko Soziologiako Nazioarteko Masterra ikasturte honetan ere eskaintzeko akordioa egin zuten Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Eusko Ja...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016741
BERRIA
Euskadi
noticias
Goizean lan saio fisikoa egin du Logroñon, egunero bezala, Joaquin Plazaren aginduetara. Orain karga txikiagoa da; behin finalerdietan, sasoia doitzea da helburua. Gustura egiten du lan hori David Merinok (Villar de la Torre, Errioxa, 1990), badakielako ezinbestekoa dela. «Agintzen diguten guztia egiten dugu», laburbil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016742
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskoziako auzitegi batek ebatzi du Johnsonen hitza fidagarria dela Boris Johnson lehen ministroak atzo esan zuen Erresuma Batua «ezinbestean» irtengo dela Europako Batasunetik urriaren 31n. Hamaika bider esan du jada. Hori hala izan dadin, ordea, ezinbestekoa du Bruselarekin akordio bat sinatzea. Hala da oposizioko ald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016743
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako herriak ezagutzen, artxiboetako izkribuak arakatzen eta aztertzen, edo Camille Pirinioetako hartzaren aztarnak jarraitzen gozatzen du Fernando Hualdek (Iruñea, 1961). Lanak eta familiak uzten dioten aldiro lan horietan topatuko dugu. Ogibidez, Iruñeko La Perla hoteleko harreragilea da, 31 urte daramatza lan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016744
BERRIA
Euskadi
noticias
«Garaipen bat da 20 urteren ostean agertokietan egon ahal izatea» Ibilian-ibilian, 20 urte egingo ditu Betagarrik musikaren munduan. 1993an, taldea osatu zutenean, ez zuten espero horren bide luzea egingo zutenik. «Guretzat garaipen bat da oraindik agertokietan egotea, baita gure bizitzaren erdia musikari emateko auker...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016745
BERRIA
Euskadi
noticias
Pare bat urte dira jada Bilbon pedalkadak ematea langileon duintasunaren aurkako keinu handietako bat bihurtu zela. Glovo, Deliveroo, Uber eta antzekoak gure hirian sartu ziren; hasieran lotsati antzean, baina gerora beraien esplotatzeko formula perfektuarekin harrotuta. Ordutik hamaika izan dira kutxa koloredun horiek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016746
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi lagun hil dira eta bertze hogei positibo atzeman dituzte Euskal Herrian Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariek atzo jakinarazi zutenez, bertze bi hildako eta hogei kasu detektatu dituzte Hego Euskal Herrian. Hildakoak Araba, Bizkai edo Gipuzkoakoak dira Osakidetzak eman du horien berri, baina ez du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016747
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Mateo Gil. Aktoreak: Sam Shepard, Stephen Rea, Eduardo Noriega. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2011. Iraupena: 98 minutu. Alejandro Amenabarrekin lan egin ostean, Mateo Gil gidoilari eta zuzendariak bakarkako bideari ekin zion 1999an Nadie conoce a nadie intrigazko istorioarekin. Bigarren film luzea askoz ere...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016748
BERRIA
Euskadi
noticias
NaBai abertzaleegia dela eta Nafarroara soilik begiratu behar lukeela dio Batzarrek. Antolamenduari buruz militanteek eta alderdiek aukeratutako organo misto bat proposatu du NaBai abertzaleegia dela eta Nafarroara soilik begiratu behar lukeela Antolamenduari buruz militanteek eta alderdiek aukeratutako organo «Abertza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016749
BERRIA
Euskadi
noticias
Ruandan indultua eman diete 2.140 presori; tartean, oposizioko liderra dago KIGALI. Paul Kagame Ruandako presidenteak indultua eman zien atzo 2.140 presori; besteak beste, oposizioko lider garrantzitsuenari, Victoire Ingabireri. Hamabost urteko kartzela zigorra betetzen ari zen 2013az geroztik -2010ean atxilotu zuten-,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016750
BERRIA
Euskadi
noticias
Israelek eta Arabiar Emirerri Batuek «bake akordioa» lortu dute Donald Trump AEBetako presidenteak Twitter bidez eman du bake akordioaren berri. «Aurrerapauso erraldoia gaurkoa! Gure bi adiskide handiren arteko bake akordio historikoa: Israel eta Arabiar Emirerri Batuak!», idatzi du. Bi herrialdeen arteko akordioa baie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016751
BERRIA
Euskadi
noticias
Labankadaka zauritutako emakume baten hilketa saioa ikertzen ari dira. Prostituzioan ziharduen emakumeak, eta bezero batek eraso zion; epailearen aginduz espetxean dago gizona Labankadaka zauritutako emakume baten hilketa saioa ikertzen ari dira Prostituzioan ziharduen emakumeak, eta bezero batek eraso zion; ikertzen a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016752
BERRIA
Euskadi
noticias
Jantziak goizaldeko hiruretan garbitu, oilaskoa labean seietan sartu eta konputagailua iluntzeko zortzietan itzali. Horixe da formula magikoa argindarraren fakturan zentimo edo euro gutxi batzuk aurrezteko. Izan ere, gaurtik aurrera, Hego Euskal Herriko dozenaka mila etxetan kontsumitzen den argindarra ordu horretan du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016753
BERRIA
Euskadi
noticias
Altuna-Martija asko gerturatu dira finalerdietara (22-19) PILOTA. Jokin Altunak eta Julen Martijak binakako txapelketako ligaxkako bosgarren puntua lortu zuten atzo, Tolosan, Iker Irribarria eta David Merinoren aurka (22-19). Garaipen horri esker asko gerturatu dira finalerdietara, beste puntu pare batekin aski izan ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016754
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken ordura arte atxiki dute suspensea. Aurtengo EHZ festibala Irisarrin (Nafarroa Beherea) iraganen zen azkena zela iragarri ondotik, jakin-min handia zegoen nora mugituko zen Ipar Euskal Herriko festibal historikoa. Atzo goizean egin zuten urteroko biltzar nagusia, Kanboko (Lapurdi) Emaitza gaztetxean, eta laguntzai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016755
BERRIA
Euskadi
noticias
Bidzina Ivanixvilik Georgiako lehen ministro kargua galduko du «Auzitegi batek niri georgiar herritartasuna itzultzean, ezin izango naiz lehen ministro izan», adierazi du Bidzina Ivanixvilik. Mikhail Saakaxvili garaitu zuen hilaren 1eko bozetan; atzo lehen ministro izendatu zuen Legebiltzarrak; laster gal dezake kargua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016756
BERRIA
Euskadi
noticias
Beherantz. Hego Euskal Herriko positiboen kurbak apaltzera jo du azken egunetan, eta joera hori indartu zen ostiralean eginiko proba diagnostikoekin. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emaniko datuen arabera, 15.460 PCR eta antigeno proba egin ziren ostiralean, eta horietatik 1.001ek eman zuten positibo. Posit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016757
BERRIA
Euskadi
noticias
'Roma' filma hautatu dute Bafta sarietan urteko lanik onena Britainia Handiko Zinemaren eta Telebistaren Akademiak Alfonso Cuaronen Roma -ri eman zion urteko lanik onenaren saria, atzo, Londresen egindako ekitaldian. Beste hiru sari ere jaso zituen: ingelesez egin ez den filmik onenarena, argazkirik onenarena eta zuzen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016758
BERRIA
Euskadi
noticias
Behin batean, Iberiar penintsula normalizatzen hasi zenean, Erdaltzaindia Irrealeko kide bat ohartu zen, harridura handiz ohartu ere, gaztelania polisemiaz josita zegoela; alegia, hiztunek maiz hitz bakar bat baino ez zutela esanahi askotarikoak adierazteko. Sueño hitza izan zen aipatu erdaltzain irrealari burura etorr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016759
BERRIA
Euskadi
noticias
Sarri entzun genion Nikolasi noiz eta nola erabaki zuen bere bizitza Arantzazuri uztartzea. Umetan familiarekin bertara joan eta Benedikta meza entzuten sentitu zuen deia. Ordutik utzi gaituen arte, han izan dugu, etenaldiren bat salbu, Matxinbentako Argarate baserrian 1939ko martxoan jaiotako gizon handi hau, banaezin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016760
BERRIA
Euskadi
noticias
«Zailena ez da argazkia ateratzea, zein aurkeztu aukeratzea baizik» Atletismoa hurbiletik jarraitzeko hasi zen argazkiak egiten, eta afizioa du egun. Atletismoko urteko argazkirik onenaren saria jaso berri du, baina ez du uste horrek bultzada bat emango dionik, «ezta nahi ere». Gaztetatik kasu egin dio atletismoari Fel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016761
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtea: 2098. Inperio berria: India. Hindi da zubi-hizkuntza nagusia. Suediar agente bat da protagonista. Bere lana: jabeen sexu apetetarako asmatutako emakumezko androideak ( premikak ) gizakiegi bilakatu ote diren aztertzea. Boteretsu baten premiketako batek, Angèlek, ironia erakutsi duelako deitu diote; horrek oso ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016762
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi lagun absolbitu dituzte Iruñean, 2012ko greba baten harira Helegitea jarri zioten Estafetako Bostek urte eta erdiko espetxe zigorrera kondenatzen zituen epaiari. Bik absoluzioa jaso dute, eta beste biei zigorra berretsi diete. Iaz egin zuten boskotearen aurkako epaiketa , eta fiskaltzak lau urte eta erdiko zigorra e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016763
BERRIA
Euskadi
noticias
Mauletik Madrilera. Madril-Kanariak. Kanariak-Errenteria. Jean Dominique Julien Salaberri Zuberoako abokatuaren kantu bildumak egindako bidaia da, sortu zen tokitik Eresbil musikaren euskal artxibora iritsi arte. Hango eta hemengo, 220.000 dokumentutik gora jaso dituzte artxiboan dagoeneko. Musika oinarri hartuta, best...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016764
BERRIA
Euskadi
noticias
Soldata igoeraren alde egin du Eusko Legebiltzarrak GASTEIZ. Soldata igoera bat ekarriko duen negoziazio kolektibo baten alde agertu zen atzo Eusko Legebiltzarra. EAJ, EH Bildu eta PSEren aldeko botoekin onartutako legez besteko proposamenak, hain zuzen, krisiarekin galdutako erosahalmena berreskuratu beharra defenditu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016765
BERRIA
Euskadi
noticias
'Reality' bat bertan behera utzi dute, lehiakide bat hilda LONDRES. Emazteari fidel izan zaiola erakusteko asmoz, poligrafoaren proba egin zuen 63 urteko Steve Dymondek, ITV kateko Jeremy Kyle Show saioan, maiatzaren 2an. Baina gailuak gezurretan ari zela ondorioztatu zuen. Ondorioz, bikotea hautsi zen. Dymondek bere b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016766
BERRIA
Euskadi
noticias
Denbora eta pazientzia eskatu zituen David Moyesek Realera iritsi zenean. «Mirariak egitea zaila da. Egoera gaiztoan dago taldea, eta epe ertainera lortuko ditugu emaitza onak». Bada, euri apur bat egin du ordutik, ehun egun bete baititu jada Donostian. Zenbakiek ez diote gezurrik. Hamahiru partidatan soilik ligako leh...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016767
BERRIA
Euskadi
noticias
Koronabirusagatik hildakoak 259 direla esan du Txinak PEKIN. Txina gero eta hildako gehiagoren berri ematen ari da, eta, atzoko, koronabirusagatik hildakoen kopurua 259raino iritsia zen; kutsatuak 18.000 inguru dira. Atzo jakinarazi zuen, halaber, ekialdeko Hunan probintzian hegazti gripe kasu batzuk atzeman zituela.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016768
BERRIA
Euskadi
noticias
Vettel 'pole'-tik irtengo da Indian, Alonso 5. postutik 1 FORMULA. Sebastian Vettel irtengo da lehen postutik, gaur, Indiako Sari Nagusian (10:30, Antena 3). Alemaniarrak munduko txapelketako lehen postua indartzeko aukera bikaina du, Fernando Alonso (Ferrari), lehia horretan duen aurkari nagusia, bosgarren postutik ir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016769
BERRIA
Euskadi
noticias
OLENTZEROAK NAFARROAN . Zigorrak jartzea «ezinbestekoa» zela esan du Javier Caballerok . Sanduzelai, Donibane, Errotxapea, Arrosadia eta Txantreako Olentzeroek baimenik ez zutela dio Zigorrak jartzea «ezinbestekoa» zela esan du Javier Caballerok Sanduzelai, Donibane, Errotxapea, Arrosadia eta Txantreako Olentzeroek Jav...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016770
BERRIA
Euskadi
noticias
Saralegik 22-14 irabazi dio Retegi Biri, saketik hiru falta egin dituen arren pilota Ekaitz Saralegik indartsu ekin dio lau t'erdiko txapelketari, eta 22-14 irabazi zion atzo Julen Retegiri, Gernikan, final-laurdenetako ligaxkako partidan. Amezketarrak hobeto jokatu zuen eta aurretik izan zen partida osoan (5-0, 11-6, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016771
BERRIA
Euskadi
noticias
EZARIAN. SEGA. Begia ahoan. Segari buruzko liburuxka monografikoa kaleratu du Mikel Lasarte herri kiroletan adituak, Nafarroako Herri Kirolen Federazioarekin batera. Tresnaren historia, garrantzia, garapena eta harekin belarra mozteko teknika ikertu ditu. Segari buruzko liburuxka monografikoa kaleratu du Mikel Lasarte ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016772
BERRIA
Euskadi
noticias
Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak esandako perla batzuek gogora ekarri didate gure eskola garaian ikastetxe guztietan ematen zen irakasgai bat, FEN (Espiritu Nazionala sustatzeko ikasgaia). Gure artean Politika deitzen genion, baina gero ikasi genuen politika beste zerbait zela, talde batek erabakiak ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016773
BERRIA
Euskadi
noticias
BRASILIA. Gizarte eta Ekonomiaren Garapenerako Banku Nazionalaren bitartez Amazonia suntsitzen ari diren abeltzainei laguntzea egotzi dio Greenpeacek Brasilgo presidente Luiz Inacio da Silva Lula-ri. Carlos Minc Ingurumen ministroa bat etorri da erakundearekin oihana suntsitzen
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016774
BERRIA
Euskadi
noticias
Ibilbidea. Nafarroako Unibertsitate Publikoa (2004-05), Irlandesas (2005-06), Arranz Jopisa Burgos (2006-07), Extrugasa (2007-09), Nafarroa (2009-13), Cadi La Seu (2013-14), Conquero (2014-16), Perfumerias Avenida (2016), Gernika (2016-17) eta Perfumerias Avenida (2017tik). Denboraldi honetako estatistikak. Hemeretzi m...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016775
BERRIA
Euskadi
noticias
• Ziegak: 720 (72 ziegako 8 modulu, 36 ziegako 4 modulu).
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016776
BERRIA
Euskadi
noticias
2009-10-13. Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Rufi Etxeberria, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta, Txelui Moreno, Amaia Esnal, Mañel Serra eta Ainara Oiz atxilotu zituzten. 2009-10-16. Otegi, Diez, Jacinto, Rodriguez eta Zabaleta kartzelatzeko agindu zuen Baltasar Garzonek. Etxeberria eta Oiz aske utzi zituen; Mo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016777
BERRIA
Euskadi
noticias
Jose Maria Compains eta bere seme Enekoren arteko elkarrizketaren entzuketa ezin da froga gisa onartu, legez kanpokoa delako, abokatuaren eta bezeroaren arteko harremana babesten duen legea urratzen duelako. Sorturen defentsak eskatu zuen eta boto partikularraren epaileek berretsi dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016778
BERRIA
Euskadi
noticias
Asteroko eginkizun honek autoa hartu eta lau orduko joan-etorria egitera eraman gintuen joan den larunbatean. Bazegoen horretarako nahikoa motiborik. Maulen estreinatzekoa baitzen Xora , Hebentik elkarteak bultzatutako urtebeteko auzolanari esker -Peio Cachenaut zuzendariak gidoia idazteko behar izandako urteak kontuan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016779
BERRIA
Euskadi
noticias
Nazioartekotzea eta esportazioak dira Paperaren eta Elikaduraren klusterren giltza Euskadiko Paperaren Klusterreko 21 kideen fakturazioak %2ko jaitsiera izan badu ere, fakturazioaren %57 esportazioen bidez lortu dute: guztira, 482 milioi euro. Hala ere, ekoizpenaren datuak orain dela hamar urtekoen oso antzekoak dira. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016780
BERRIA
Euskadi
noticias
«Egoera hau berria da: ez du zerikusirik iraganean ikusi dugunarekin» Mediterraneoko ezbeharraren gisakoak saihesteko Europa osoak konpromisoak hartu behar dituelakoan dago Zaccaria. «Europak bizkarra eman die giza eskubideei, alor ekonomikoarekin itsututa». «Minduta eta atsekabetuta» utzi du Roberto Zaccaria (Rimini, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016781
BERRIA
Euskadi
noticias
Suteak izateko alerta gorenean jarraitzen du Nafarroako hegoaldeak Suteak izateko arriskua oso handia da egunotan Nafarroan. Hain zuzen ere, arrisku gorrian -maila gorenean- dago herrialdeko hegoaldea, Espainiako Barne Ministerioko Babes Zibilak ohartarazi duenez. Aurten sute gutxiago izan dira Nafarroan, baina hektare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016782
BERRIA
Euskadi
noticias
Iara Solanok eta Sammy Metcalfek Arte Eszeniko Europarrak ikasi zituzten Erresuma Batuko Rose Bruford prestigio handiko unibertsitatean, eta bertan ezagutu zuten Malla Sofia, egun Sleepwalk Collective taldeko hirugarren kidea dena. Hirukote internazionala, beraz, -Gasteizkoa da Solano, Erresuma Batukoa Metcalfe eta sue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016783
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxeratze agindua ezarri dute Irakeko Basora hirian BASORA. Irakeko Gobernuaren kontrako protestak zabaldu dira azken orduetan Basoran. Irakeko hiri handienetan bigarrenean etxeratze agindua ezarri dute; izan ere, su eman diete hainbat eraikini. Ustelkeria salatzera eta oinarrizko zerbitzuak aldarrikatzera atera dira k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016784
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizon bat hil da N-1ean, hiru ibilgailuk izandako istripuaren ondorioz Istripu handia gertatu zen atzo eguerdian N-1 errepidean, Irura eta Anoeta artean (Gipuzkoa), Gasteizko noranzkoan: kamioi batek, auto batek eta furgoneta batek elkar jo zuten, eta talkaren ondorioz, autoko gidaria hil egin zen. Gizonezkoa ibilgailu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016785
BERRIA
Euskadi
noticias
«Lorpen ttipiak behar dira frogatzeko batailak irabazten ahal ditugula» Sortu zenean, gai sozialak landu nahi zituen Alda mugimenduak. Beharraren poderioz, etxebizitzaren arloko batailak eraman ditu azken bi urteetan. Orain, bizitegi sozialetako hauteskundeetara aurkeztuko da. Alda mugimenduko bozeramailea da Xebax Chr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016786
BERRIA
Euskadi
noticias
Gauza baten eta bestearen arteko harremana da definizioz. Aurretik esan edo egin denarekin harreman logikoa eta kontsekuentea izendapenez. Aurretik esan edo egin denarekin lerro berean joatea jarreraz. Eta ez ei du ideologiarik. Ez omen luke izan behar. Ez behintzat politikaz ari garelarik. Koherentzia. «Bi urte gutxie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016787
BERRIA
Euskadi
noticias
Sexuka bereizten duten eskolei ez dietela dirurik emango esan du Iribasek «Gobernu honek beti betetzen ditu indarrean dauden legeak». Nafarroako Hezkuntza kontseilari Jose Iribasek hitz horiekin isilarazi nahi izan ditu zalantzak, eta jakinarazi du haurrak sexuka bereizten dituzten ikastetxeak ez dituztela diruz lagund...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016788
BERRIA
Euskadi
noticias
Francesc Homs Gorenean deklaratzen izan den aste honetan eta Carles Puigdemont presidentearen konfiantza mozioaren aurretik, gogoeta egin dute bi adituk. Eztabaidan parte hartu edo iruzkinak egin nahi izanez gero, sartu honako helbide honetara: www.berria.eus/iritzia
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016789
BERRIA
Euskadi
noticias
«Euskal Herrian bakarrik topatu daiteke kaikua; bakana da» Etnografiaz gehien dakitenetako bat da, zalantzarik gabe. Leizaolak milaka pieza bildu eta dokumentatu ditu euskal ondarea babeste aldera: «Nire pozik handiena zera da, ikustea lehen ganbaran abandonatua zuten trastea orain atarian zintzilik dutela». «Bizia bad...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016790
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi milioi euroko larrialdi laguntza abeltzainentzat GASTEIZ. Larrialdi laguntzetarako bi milioi euro ematekoan dago Jaurlaritza, abeltzaintza ustiategiak ekoizpen kostuen gorakadagatik izaten ari diren krisiari aurre egiten laguntzeko. Unzalu abeltzainen ordezkariekin bildu zen atzo.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016791
BERRIA
Euskadi
noticias
Ohean etzanda nago, lehertuta. Eta masajea hartzera joan arte ez naiz mugituko hemendik. Noski, orduan ere etzanda egongo naiz. Ez dakit zuenganaino iristen den tropelean daukagun egur sentsazioa. Baina, beste behin ere, dena emanda abiatu gara eta dena emanda helmugaratu gara. 211 kilometro eduki ditu etapak, eta hasi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016792
BERRIA
Euskadi
noticias
Mikel Laboaren «irudi artistikoa» landuko dute hurrengo astean Mikel Laboa bera eta haren garaia ezagutaraztea du helburu Mikel Laboa katedrak, bera eta haren belaunaldiko artistak izan baitziren euskal kulturaren pizkundea eragin zuen ernamuina. Garaia aztertzeko, ordea, beharrezko dira lekukoak, hura gertutik bizi zu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016793
BERRIA
Euskadi
noticias
Urkullu hartzeko prest da Rajoy, ia bi urte eta erdiren ondoren Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak jakinarazi du Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak abenduaren 29an erantzun ziola biltzeko eskaera gutunari, eta, hala, batzartzeko prestasuna agertu duela hark. 2014ko irailean egin zuten azkeneko bilera. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016794
BERRIA
Euskadi
noticias
'Basurdeek' onenekin aritzeko aukera baliatu nahi dute. Gernikak Portuenseren kontra jokatuko du bihar Ohorezko Mailara igotzeko kanporaketako finala 'Basurdeek' onenekin aritzeko aukera baliatu nahi dute Gernikak Portuenseren kontra jokatuko du bihar Ohorezko Mailara Azken entsegua, azken lasterketa, azken uztartzea, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016795
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezker abertzaleak "bidegabetzat" jo du Alvarezen aurkako akusazioa Ezker abertzalearen ustez "bidegabea" da Mikel Alvarez Forcada Mugitu! mugimenduko kidearen aurkako akusazioa, eta elkartasuna agertu die Alvarezi eta harekin batera inputatuta dauden beste hiru kideei. "Pertsona publiko bati tartak botatzeagatik hainba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016796
BERRIA
Euskadi
noticias
Hunkigarria. Halakoxea izan zen atzo, Espainiako II. Errepublikaren 81. urteurrenean, Nafarroako frankismoaren biktimei Iruñeko Gaztelugibelean egin zieten omenaldia. Gogoan izan zituzten toki horretan fusilatu zituzten 298 iruindarrak, San Kristobalgo gotorlekuko espetxeko ihesaldiko hamalau presoak eta Nafarroan desa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016797
BERRIA
Euskadi
noticias
Athleticek, Realak eta Osasunak gaur jakingo dute noren aurka jokatu beharko duten Espainiako Kopako final-hamaseirenetan. Madrilgo Vicente Calderon futbol zelaian egingo dute zozketa, 13:00etan, eta Europako lehiaketetan ari diren taldeak Bigarren B Mailakoekin parekatuko dituzte lehenengo. Orduan izango du Realak aur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016798
BERRIA
Euskadi
noticias
Puigdemonten hautagaitza indargabetu du Konstituzionalak Espainiako Auzitegi Konstituzionalak tramitera onartu du Espainiako Gobernuak Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetu eta JxCko diputatu erbesteratuaren kontra aurkeztu zuen helegitea. Horrenbestez, indargabetu egin du haren hautagaitza, behin behine...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016799
BERRIA
Euskadi
noticias
Hasi da atzerako kontua Greziarentzat. Euroguneko goi bileraren mezua oso garbia da: iganderako akordio bat ez badago, Greziako bankuak laguntzeari utziko diote, eta horrek, ia ezinbestean, abian jarriko du herrialdea eurotik ateratzeko prozesua. Aukera bat zein bestea txarrak dira, lubakiaren alde batean edo bestean -...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016800
BERRIA
Euskadi
noticias
AKOZ. Leherkariz betetako bost bidoi topatu zituzten herenegun Akozen (Okzitania), harresi baten barruan. Herriko alkateak esan zuen bidoietan amonio nitratoa zegoela idatzita, euskaraz. Prokuradorearen arabera, «litekeena da ETAren zulo zahar bat izatea». Inguruetan ez dute beste biltegirik topatu.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016801
BERRIA
Euskadi
noticias
Irango azpiegitura militarren kontrako erasoaldia egin du Israelek Sirian Siriakoa mundu gerra txiki bat dela agerian geratu da berriz ere. Israelek herrialdean bonbardaketak egin ditu hainbatetan, baina aurreneko aldiz aitortu du ekintza zuzen bat egin duela. Irango ustezko azpiegitura militarrak izan dira erasoaldiar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016802
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Gobernuko kontseilari gehienak lotuak dituzte lau indarrek Izen-abizenak jakitea baino ez da falta. Atzo Nafarroako Gobernuaren egitura hitzartu zuten Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak, eta kontseilarien izenen «oso portzentaje handi bat» lotu zuten, Uxue Barkos Geroa Baiko presidentegaiak hala...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016803
BERRIA
Euskadi
noticias
Ganberak zergei buruz hitza izateko gehiengoak itxaron egin beharko du Zerga politika non eta nola eztabaidatu behar den finkatzeak bitan zatitu du Eusko Legebiltzarra. Ganberak alor horretan zeresan handiagoa izatea nahi duten alderdiak - EH Bildu, PSE eta UPD - gehiengo direla irudikatu zen atzo fiskalitateari buruz ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016804
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Gaur eta bihar jokatuko da Espainiako Superkopa, Zaragozan (Espainia). Bartzelona eta Valentzia ariko dira gaur lehen finalerdian (19:00), eta Real Madril eta CAI Zaragoza bigarrenean (21:30). Irabazleek finala jokatuko dute bihar (19:00). ACB liga datorren asteburuan hasiko da.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016805
BERRIA
Euskadi
noticias
Larunbatean aske gelditu zen Arantza Zulueta abokatua, 20.000 euroko bermea ordaindu ostean, eta igande eguerdian ongietorria egin zioten Bilboko Zazpikaleetan. Zuluetak eskerrak eman zizkien espetxean bakartuta egon den hiru urte hauetan haren alde lan egin duten guztiei, eta «borrokan jarraitzeko» deia egin zien han ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016806
BERRIA
Euskadi
noticias
Urkijok eta APAVTek auzitara eraman dute presoen aldeko martxa Joan den larunbatean euskal presoen amnistiaren alde Bilbon egindako manifestazioaren deitzaileak auzitara eraman dituzte Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkariak eta APAVT ETAren biktimak babesteko elkarteak. Biek ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016807
BERRIA
Euskadi
noticias
Orain arte eutsi dio enbatari, baina fiskalaren salaketak airean jarri du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua. Osakidetzako oposizioetan iruzurra izan zela esateko zantzu argiak sumatu ditu Carmen Adan EAEko fiskal nagusiak, BERRIAk atzo aurreratu zuenez. Azterketak prestatu zituzten mediku batzuk ikerketap...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016808
BERRIA
Euskadi
noticias
ARRAUNA. Bizkaia eta Gipuzkoa parez pare izango dira gaur. Traineruen estropada antolatu dute Bilbon, 19:00etan (ETB1), Herrialde bakoitzeko lau ontzi ariko dira: Bizkaitik, Bizkaia emakumezkoetan, eta Kaiku, Urdaibai eta Portugalete gizonezkoetan; Gipuzkoatik, Zumaia emakumezkoetan, eta Hondarribia, San Pedro eta Orio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016809
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKARA . Herri euskaldunetan eskolek zer eman badutela uste dute . Lea Artibaiko ikastetxeetako buruek bat egin dute "Bai eskolak euskalduntzeari!" agiriarekin Herri euskaldunetan eskolek zer eman badutela uste dute Lea Artibaiko ikastetxeetako buruek bat egin dute 'Bai eskolak «Herri euskaldunak ez dira hizkuntzaren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016810
BERRIA
Euskadi
noticias
Sortu duen ikusminaren pareko feria egingo dute sanferminetan Sanferminetako pilota feria lehengora itzuliko da bi urteren ostean. Ohiko iraupena izango du: zortzi egunez jokatuko da, uztailaren 7tik 14ra. Labritek gainezka egingo du egun horietan, ia sarrera guztiak saldu baitira. Feria bete-betean itzuli izanak eragi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016811
BERRIA
Euskadi
noticias
Katalunian ari da mundua aldatzen une honetan. Garai berri hauetako iraultza prozesu konkretua hortxe ari da gertatzen, eta horren froga dira, besteak beste, prozesu horrek nonahi pizten duen interesa eta probokatzen dituen jarrera kartsuak. Noraino helduko da proces katalana. Eskuratu ahal izango dute bertakoek bizitz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016812
BERRIA
Euskadi
noticias
Kolpe latza hartu du Realaren inguruak, izugarrizko mina eragiten dutenetakoa, eta erabat inoiz ahazten ez diren horietakoa. Talde txuri-urdinak ez du jokatuko aurten Espainiako Kopako finala. Oso gertu zuen: urrats bakarra falta zitzaion, eta abantaila zuen. Mallorcan (Herrialde Katalanak) jokatutako finalerdietako jo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016813
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskalgintzarentzat proiektu ilusionagarria zena amesgaizto bihurtu da. Trabaz beteriko bide malkartsu baten ondotik, kale itsu batean sartu da Gasteiz antzokia-Euskararen Etxea -ofizialki Izaskun Arrue kulturgunea-, eta oraingoz ez da argirik ikusten bestaldean. Instituzioen eta herri ekimenaren eskutik jaio zen egita...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016814
BERRIA
Euskadi
noticias
UPNko presidente segitzeko hautagai izango da Esparza IRUÑEA. UPNko egungo presidente Javier Esparzak baieztatu du alderdiko presidentetzarako hautagai aurkeztuko dela hurrengo kongresuan. UPNren Kontseilu Politikoak erabakia du alderdiaren hamargarren kongresurako data: apirilaren 24a. Berez, datorren urtean egokitzen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016815
BERRIA
Euskadi
noticias
KEI, hezkuntzaren geroa hemen. Hezkuntza munduan bertan landutako kalitate eredu bakarra da KEI; ikastolak, aitzindari, gogoz ari dira murgiltzen Hezkuntza munduan bertan landutako kalitate eredu bakarra da KEI; Ohiko kalitate ereduak hezkuntza munduan herren geratzen zirela ikusirik, propio irakaskuntzaren mundura ego...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016816
BERRIA
Euskadi
noticias
EAEko udalerriek 37 esparru antolatzeko, sustatzeko eta kudeatzeko eskumen propioak izango dituzte Udal Legea onartzen bada. • • Babes zibila, emergentziak, eta suteen prebentzioa eta itzaltzea. • Udaltzaingoa, zirkulazioa, bide segurtasuna eta aparkalekuak. • Espazio publikoetan antolatutako ekintzetako segurtasuna. •...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016817
BERRIA
Euskadi
noticias
Txinak ez ezik, beste hainbat herrialdek ere pauso bat atzera egin behar izan dute, murrizketak arindu ostean kasuak ugaritzen hasi direnean. Hona hemen horietako batzuek hartutako neurriak. Alemania. Ipar Renania Westfalia landerrean, atzera egin behar izan dute Gutersloch eskualdeko hiltegi bateko 1.500 langilek posi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016818
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gure lanbideetan ez ditugu postura errazak izaten. Adinean aitzinera joan ahala, postu egokituak eman ohi dizkiete langileei. Lehen, lanbide dorpeenak aitortuak ziren, eta erretirorako kontuan hartu zen. Baina hori guzia ezabatu dute. 60 urterekin jadanik jendea nekatua dago. 64 edo 65 urte arte lan egin beharra ez da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016819
BERRIA
Euskadi
noticias
Hendaiako herritarrek harrera egin diete Siriako zazpi errefuxiatuei Atzo arratsean hartu zuten hegazkina Beirutetik, eta Parisen geldialdia eginda, 10:15ean iritsi dira Miarritzeko aireportura. Homseko (Siria) bi familia dira etorritakoak: 16 eta 17 urteko seme-alabak dituen bikote bat eta 7 urteko alaba bat duen biko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016820
BERRIA
Euskadi
noticias
ACB ligako laugarren jardunaldiak Tau Baskonia utzi du lidergoan, eta haren aurkari zorrotzenak zeintzuk izan daitezkeen ere sumatzen da dagoeneko: Bartzelona eta Real Madrilez gain, Joventut eta Pamesa agertzen dira sendoen. Bruesak lehen garaipena lortu zuen, eta Iurbentia konturatu da iazko lehen itzulia errepikatze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016821
BERRIA
Euskadi
noticias
AHTren egitasmoarekin ados ez daudela adierazi dute Elorrion eta Anoetan. Igandeko herri galdeketen emaitzen arabera, AHTren aurka daude herritarren %90 baino gehiago AHTren egitasmoarekin ados ez daudela adierazi dute Elorrion eta Igandeko herri galdeketen emaitzen arabera, AHTren aurka daude %93,34 eta %98,29. Elorri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016822
BERRIA
Euskadi
noticias
Zeinen azkar pasatu den Italian pasatu den guztia. Azkartasuna giltzetako bat izan daiteke. Prestidigitadoreekin bezala. Conte joan da, eta etorri da Draghi. Honen abizenak Dragoiak esan nahi du, horrela pluralean. Badaezpada diot. Abisatuta gaude. Kontakizun laburrak Matteo Renziren goranahiaz edo ezinikusiaz hitz egi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016823
BERRIA
Euskadi
noticias
Egun batez, ospeduna. Leitzako Arro baserriko 'Igone' txerria izango da aurten Donostiako Konstituzio plazan, San Tomas egunean; Kristina Saralegiren txerriak 350kilo pisatzen ditu. Leitzako Arro baserriko 'Igone' txerria izango da aurten Donostiako Konstituzio plazan, San Tomas egunean; Kristina Saralegiren txerriak J...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016824
BERRIA
Euskadi
noticias
Hungarian, trabak sexu berekoen bikoteen adopzioari BUDAPEST. Judit Varga Hungariako Justizia ministroak sexu bereko bikoteen adopzioak eragozteko lege proiektu bat eta konstituzioaren zuzenketa bat aurkeztu zituen atzo Asanblea Nazionalean. Konstituzioa aldatzeko testuan jasotzen denez, estatuak ziurtatu egin beharko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016825
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskola segregatzaile bati ituna kentzeko prozesua eten dute Opusen eskola pribatuen itunak, epaileen babespean. Amaitzear den ikasturtean, Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi zuen Miravalles-El Redin eskola erlijiosoaren batxilergoko hezkuntza ituna, LOMLOE legeari men eginez, ikasleak sexuaren arabera bereizteagat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016826
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Caja Ruraleko zuzendaritzak taldetik baztertu ditu Victor De la Parte eta Guillermo Lana txirrindulariak, dopatzeko produktuen banaketa sare batean nahastuta daudelakoan. Dirudienez, sare hori Andorrako farmazia batean kokatua zegoen. Bi txirrindulariak prest daude auzia konpontzen laguntzeko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016827
BERRIA
Euskadi
noticias
ERROMA. Iazko azken hiruhilekotik aurtengo lehenengora, %0,8 jaitsi da Italiako BPG barne produktu gordina, Istatek estatistika erakundeak jakinarazi duenez. Datu horrek Italiako ekonomia atzeraldian dela baieztatzen du, dagoeneko bi hiruhilekotan jarraian behera egin baitu herrialde hartako ekonomia ekonomiak: %1,4 ia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016828
BERRIA
Euskadi
noticias
Txakalaldi baten lehen zantzuak erakusten ari zen Reala Anoetan jokatutako azken partidetan, baina etxetik kanpo bikain ari zenez, ez zirudien larritzeko modukoa. Baina jadanik bada kezkatzeko modukoa, talde txuri-urdina Anoetatik urrun ere galtzen hasi baita. Gaur gauean 1-0 galdu du Mestallan, Valentziaren aurka. Her...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016829
BERRIA
Euskadi
noticias
Habana isiltasun ezohiko eta arrotz batean dago murgildurik larunbat goizean. Ostiraleko azken albistegiaren ondoren eman zuten Fidel Castro Ruz Kubako iraultzaren lider historikoaren heriotzaren berri, gauerdian, kubatar gehienak lotan zeudela. Baina gertaera biziegia zen, eta goizaldeko telefono deiak izan ziren lehe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016830
BERRIA
Euskadi
noticias
Gazan «genozidio bat» gerta ez dadin denbora agortzen ari dela dio NBEk Urriaren 7az geroztik, Tel Avivek 9.061 pertsona hil ditu Gazan; horietatik, 3.760 hemezortzi urtetik beherakoak. Israelen erasoek etenik ez dutela ikusita, NBEk ohartarazi du «agortzear» dela Gazan «genozidio bat» saihesteko denbora. Horren adiera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016831
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurten lehenengoz antolatu dute X-Pyr parapente proba. Hor lehiatuko da Iñigo Gabiria elorriarra, bere lagun Iñigo Mendibilekin batera. Abuztuaren 5ean Hondarribian hasiko da proba, eta parte hartzaileek hamabi egun izango dituzte Gironako Port de la Selvako hondartzara ailegatzeko. Hala, 440 kilometro eta Pirinioak ze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016832
BERRIA
Euskadi
noticias
«Sari honek erakusten du antzerkian komedia ez dela genero txikia» Tartean Teatro eta Ez Dok Hiru Bikoteatroko kide Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek pozez hartu dute XIV. Donostia Antzerki saria. Aurtengo epaimahaiak Lingua Nabajorum antzezlana saritu du, euskal kulturari buruzko «autokritika fina eta umoretsua» eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0016833
BERRIA
Euskadi
noticias
Udako sasoian eguraldi beroak estutzen duenerako, hona hemen freskoa bezain goxoa den plater bat: udako entsalada. Hasierako plater gisa nahiz haragiekin zein arrainekin lagungarri moduan ere presta daiteke entsalada fresko hau. Hasteko, letxuga garbitu. Ur freskotan bost minutuz eduki, gogortasun pixka bat har dezan. ...
cc-by-sa 4.0