id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0017034 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskarazko filmen uzta. Ikus-entzunezko 45 obra lehiatuko dira Lekeitioko Euskal Zinema eta Bideo Bileran, bihartik aurrera
Ikus-entzunezko 45 obra lehiatuko dira Lekeitioko Euskal Zinema eta Amateurrek eta profesionalek. Lekeitioko Euskal Zinema eta Bideo Bileran ikus-entzunezko arloan kezka duen lagun ororen obrek du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017035 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erlijio erakundeei lotutako eskolek urrats bat egin dute. Adingabeen kontrako sexu abusuak atzemateko eta tratatzeko protokolo bat adostu dute. Premiazko neurri batzuk zerrendatu dituzte, eskolek horrelako kasuetan nola jokatu behar duten argi eta garbi zehaztuz paperaren gainean. Esaterako, protokoloak aipatzen du sal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017036 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ibilbidea. Orbea (2009-10), Euskaltel-Euskadi (2011-13), Astana (2014-15), Sky (2106-17) eta Movistar (2018tik)
Garaipen zerrenda. Hirugarren sailkatua 2015eko Italiako Giroan, laugarren 2017ko Frantziako Tourrean, eta bigaren 2018ko Euskal Herriko Itzulian. Burgosko Itzulia (2017). Etapa garaipenak: hiru Italiako Giro... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017037 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garraiolari bat hil da Oiartzunen, lanean ari zela ondoezak jota Garraiolari bat hil da gaur Oiartzunen (Gipuzkoa), Lanbarren poligonoan lanean ari zela. LAB sindikatuak jakinarazi du ondoezak jo ondoren hil dela garraiolaria, «lan istripu ez-traumatiko baten ondorioz».
LABen arabera, Oiartzunen jazotakoa aurtengo 50. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017038 | BERRIA | Euskadi | noticias | • 1985: Eduardo Txillida eskulturagileak, Montaña vacía (Mendi hutsa) lanaren egileak, elkarrizketa batean adierazi zuen benetako mendi baten barruan monumentu bat egitea zuela buruan.
• 1994: Tindaya mendia aukeratu zuen Txillidak, Fuerteventura irlako ipar-ekialdean.
• 1995: Kanariako Gobernuak Tindayako proiektua ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017039 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Barkos, bultza! Hemen duzu laguntza!». Hori izan zen, ezbairik gabe, atzoko manifestazioan gehien errepikatu zen leloa. Jada klasiko bihurtu den «Barcina, entzun, Nafarroa euskaldun!» aldarriaren kopia dirudi -bai egitura aldetik, bai errimari dagokionez-, baina alde handia dago duela bi, hiru edo sei urte Iruñeko kal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017040 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europak azalpenak eskatu dizkio Washingtoni espioitza kasuengatik AEBek Europako herrialdeak zelatatu dituztela jakiteak EB Europako Batasuna haserrarazi du. Europako herrialde ugari kexatu zaizkie AEBei, eta bidean diren akordioak trabatzeko arriskua dagoela gaineratu dute. Frantzia eta Alemania izan dira ahotsa ozene... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017041 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bada zerbait beti irribarre eginarazten didana: langileek bat egitea beren eskubideak defendatzeko. Eta bada zerbait hunkitu egiten nauena: norbere lanpostua edo besterena defendatzeko kalera ateratzen direnen elkartasuna.
Aste honetan, Laudio elkartasunez jantzi da, traje diskretu baina islatzaile batez. Laudio kalera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017042 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ehunka pertsona batu dira Iruñean, Patxi Ruiz babesteko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deituta, ehunka pertsona elkartu dira Iruñeko alde zaharrean, Patxi Ruiz euskal presoari sostengua adierazteko.
Borrokak ez du etenik, amnistia osoa lelopean, Manifestazioa 18:00etan abiatu da, Errekoleten ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017043 | BERRIA | Euskadi | noticias | Krisi kapitalista dugun garai hauetan, sektore behartsuenak dira kaltetu nagusiak, beti gertatu den bezala. Langabezia %18,3 da, eta kaltetuak krisian dauden enpresetako langileak eta immigranteak dira.
Ziurrenik, gainera, hemengo langileak baino immigrante gehiago egongo da langabezian. Nabarmendu behar da enplegua er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017044 | BERRIA | Euskadi | noticias | Saketik. Olaizolak lau eta falta bat; Irujok hiru.
Bestelakoak. Jende asko Bilboko Bizkaia pilotalekuan, ia goraino bete zen: 2.800 ikusle inguru. Apustuak parean irten ziren. Euskal presoen aldeko abestiak entzun ziren harmailetan.
Final giroa zegoen Bizkaia pilotalekuan Irujok besoak altxatu zituenean. Txalo artean h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017045 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gure amonak ez zekien idazten. Irakurtzen bai, bere gisa: silabaz silaba, leherrenak eginez. Begietaratzen zitzaizkion kartel edo etiketa guztiak saiatzen zen leitzen. Behin irri egin nion turroi baten kutxakoa « calidad suprema » beharrean « calidad superman » ahoskatu zuelako. Kargu hartu zidan eta oraindik irauten d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017046 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erakusketa: ' 40 años mas tarde'. Lekua: Altxerri galeria. Donostia. Noiz arte: urria amaiera arte
Uztail amaieratik Donostiako Altxerri galerian ikusgai ditugu Roscubas anaien lan berriak, besteak beste, Bilboko Lumbreras galeriatik igaro ondoren. Teknologia kutsu bat duten hainbat lan aurkeztu dituzte, irudi digitala... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017047 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garaiz dago aldatzeko. Etxetik kanpo jokatutako azken bi partidetan oso irudi eskasa eman eta esku-hutsik itzuli ondoren, Reala derrigortuta dago Anoetatik urrun irabazi ahal izateko gosea berreskuratzera. Bost partida ditu aurretik.
Etxetik kanpo jokatutako azken bi partidetan oso irudi eskasa eman eta esku-hutsik itz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017048 | BERRIA | Euskadi | noticias | Osakidetzak egiturazko 700 lanpostu berri izango dituela esan du Jon Darponek 26.400 profesional. Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan duenez, kopuru hori hartuko du Osakidetzaren egiturazko langileen zerrenda berriak, 700 postu gehiago erantsita. Erabakia Jaurlaritzak enplegu "iraunkor eta kalitatezko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017049 | BERRIA | Euskadi | noticias | ATHLETIC. Athleticek gaur jokatuko du Espainiako Lehen Mailako 25. jardunaldiko partida. Bartzelona liderrari egingo dio bisita (17:00). Liga amaitzeko sei partida falta direla, Bartzelonak 11 puntu ateratzen dizkio Athletici -kataluniarrek partida bat gehiago jokatu dute-. Beraz, Bartzelonak ia erabakita utz dezake ga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017050 | BERRIA | Euskadi | noticias | MOBILIZAZIO EGUNA. 30 urte gazteen langabeziaren aurka 1977tik ari dira Frantziako gobernu ezberdinak gazteen langabeziaren aurka neurri bereziak hartzen. Garai hartan Raymond Barrek 'Gazteen enpleguaren hitzarmena' zuen iragarri. Geroztik 35 erabaki ezberdin hartu dituzte batzuek eta besteek. Alta, 1975ean 15 eta 29 u... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017051 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Kabinan gaude? Bai? Nahi duzunean, Xabi». Ahots batek eman zuen agindua Antsoaingo antzokian (Nafarroa). Argiak itzali ziren. Piano baten melodia jarraian: Javier Asin pianista zen; eta pertsona bat balantzaka, oholtzako erdigunean, erori zen arte. Horrela hasi zen Aporofobia stop antzezlanaren entsegua, atzo. Pobreen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017052 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pentsatzen nuen abertzaletasunari egindako kontzesio bat izango zela, baina erratu nintzen». Zinema kritikari handiuste batek Loreak filmari buruz ari zela egindako aitorpena. Egunotan jendearen artean bolo-bolo ibili den esaldia. Aurreiritzi txatxua berea, zalantzarik ez. Baina aurreiritziz josita gaude guztiok, aitor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017053 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal dantzaren ezagutza zabal eta zientifikoena lortzea, tradizioaren transmisioan jarraitutasuna bermatzea, ikerketa eta sorkuntza lana egitea eta elkarlana bultzatzea aitortu dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Juan Antonio Urbeltzi (Iruñea, 1940). Gipuzkoako Urrezko Dominarekin saritu dute Argia dantza taldeko zuzendari... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017054 | BERRIA | Euskadi | noticias | Katalunia berriro nagusi. Kataluniako selekzioak irabazi du Lau Nazioen VI. Torneoa, Argentina, Frantzia eta Euskadiren aurretik
Kataluniako selekzioak irabazi du Lau Nazioen VI. Torneoa, Argentina, Lau Nazioen VI. Torneoa jokatu zuten asteburuan Donostian, Gros xake taldearen egoitzan. Katalunia eta Euskadiko federazi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017055 | BERRIA | Euskadi | noticias | EZARIAN. ZIENTZIA. Txibiak, arrautzatik arrainontzira. Donostiako Aquariumean gatibu daudela txibiek ernaldutako arrautzak ikus daitezke arrainontzi batean; txibi bikote bat dago ugaltze modua erakusteko.
Donostiako Aquariumean gatibu daudela txibiek ernaldutako arrautzak ikus daitezke arrainontzi batean; txibi bikote ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017056 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. Azken astean Donostian gertatutako istiluen harira, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak atzo adierazi zuen «62-63» lagun ikerketapean daudela. Radio Euskadin egin zituen adierazpenak: «Ezin dugu baieztatu [istiluek] planifikatutako estrategia bat dutenik edo helburu sozial edo politiko bat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017057 | BERRIA | Euskadi | noticias | Honakoak dira txapelketako egutegia eta egoitzak (irudia tamaina handian ikusteko, sakatu hemen ). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017058 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi astean egin du gaiak bidea. Erretratuen mapatik erretratatuen mapara. Bi astean egin du gozoak mikatzera. Bi astean leunak zakarrera. Asmo onekorik tartean ez balitz, asmo txarrez egindako jira dela pentsatzerainoko bira, inondik ere.
Altzoan hartu zituzten lehenengo 114 alkate. Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017059 | BERRIA | Euskadi | noticias | Chelsea eta Valentzia, bi talde boteretsu elkarren kontra Chelseak eta Valentziak partida ezin erakargarriagoa jokatuko dute, gaur, Stamford Bridgen, Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joanekoan landutakoak. Aurrelari zein erdilari bortitz eta erabakigarriak ere badituzte; titulua irabazteko faboritoak direla, alegi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017060 | BERRIA | Euskadi | noticias | Anthonyren 41 puntuei esker irabazi dio Denver Nuggetsek Portlandi (97-94) Anthonyren 41 puntuei esker irabazi dio Denver Nuggetsek Portlandi Bere kirol ibilbideko markarik onena lortu zuen Carmelo Anthonyk, Denver Nuggetseko jokalariak, NBAko azken jardunaldian: 41 puntu sartu zituen, eta haren jarduna erabakigarria i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017061 | BERRIA | Euskadi | noticias | Haurrentzako musika eta txotxongilo ikuskizuna taularatuko dute gaur Donostiako Kursaalean. Antolatzaileen arabera, kontzertuaren helburu nagusia haurrek «momentu eder bat pasatzea» izango da.
Haurren kantutegiko abestiak joko dituzte zuzenean. Abesti ezagunak aukeratu dituzte, umeek arazorik gabe eta gogoz kanta eta d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017062 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gernika erakustoki bihurtu nahi dute apirilean. Bisitariek kolpea senti dezaten nahi du bertako alkateak. Shock efektua, nonbait. Horretarako, bonbardaketa berritu, baina oraingoan lorez edo poesiaz, ez dauka oraindik argi. Nobel saridun batzuk ere gonbidatu nahi ditu, ez daki oraindik nortzuk baina. Hiroshima eta Naga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017063 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Baldintzak hobetu egin dira, bai, baina bidea luzea da oraindik»
2002ko udan eman zuen pausoa Athleticen emakumezkoen taldeak, eta Arsenalen aurkako partidarekin ospatuko du, gaur, hamargarren urteurrena. Lau liga irabazi ditu tartean. Sorrerako taldean zen Iraia Iturregi, 17 urte eskasekin, eta kapitaina da egun.
Egu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017064 | BERRIA | Euskadi | noticias | Italiako abiadura handiko trenetan mantentze lanak egingo ditu CAFek Eskarien poltsa betetzen jarraitzen du CAFek. 2018. urtea 7.700 milioi euroren enkarguak entregatzeko zituela amaitu zuen Beasaingo tren konpainiak; beste bi gehitu dizkio orain, eta orotara 165 milioi eurotik gora eman behar dizkiote. Horietatik, 120... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017065 | BERRIA | Euskadi | noticias | Golak. 1-0. Cristiano Ronaldok penaltiz (42. min). 1-1. Brumak (48. min). 2-1. Cristiano Ronaldok (67. min). 3-1. Lucas Vazquezek (86. min). Epailea. Gonzalez Gonzalez. Txartel horiak: Real Madrileko Nachori, eta Realeko Yuriri, Illarramendiri eta Carlos Martinezi. Bestelakoak. 69.896 ikusle Santiago Bernabeun.
«Triste... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017066 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELAk soldata arrakala «garbitu» du hiru eraikinetan ELAko ordezkariek ekintza sinboliko bat egin dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eraikinen eta lokalen garbiketako azpisektorean. Emakunderen (Gasteiz), CEBEKen (Bilbo) eta Bretxako (Donostia) eraikinak garbitu dituzte, pairatzen duten soldata arrakala ikusarazi nah... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017067 | BERRIA | Euskadi | noticias | JERUSALEM. Ekialde Hurbilerako Laukoteak bake negoziazioak berriz hasteko emandako hiru hilabeteko epea amaitu da gaur, eta PAE Palestina Askatzeko Erakundeak amaitutzat eman ditu elkarrizketak Israelekin. Tel Avivek proposamenik ez duela egin, kolonien eraikuntza ez duela eten, eta negoziatzeko ez duela «ezer eskaini»... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017068 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken urte hauetan, aldaketa eske ari da Nafarroako gizarteko multzo handi bat, eta, horrez gainera, Gobernuak -UPNrenak- leher eginda eta borrokaz kanpo dabilen itxura du, egoera politikoak eta ekonomikoak hartaraturik, gure gizarteko erronka nagusiei aurpegi eman ezinik, barne borroketan entreteniturik, elite ekonomi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017069 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez da urruti traineruen denboraldiaren hasiera, hilabete ere ez da joan ordutik. Egun haietan, ohikoa den bezala, faboritoez jardun beharra zegoen. Hondarribiak itxura ona zeukan, banderen lehian ibiliko zela ez zuen inork zalantzan jartzen. Beste kontu bat zen San Miguel liga irabaz dezakeen edo ez esatea. Zalantza ho... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017070 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAEko ekonomiak pandemia aurreko hazkundea gainditu du Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak iragarri baino hobeto uxatu dituzte urteko bigarren erdian ekonomia izutu duten mamuak. Azken bi hiruhilekoetan motelaldia agerikoa izan bada ere, azkenean %4,4 hazi da ekonomia 2022. urtean. 2021ean baino puntu eta erdi gutxiago da h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017071 | BERRIA | Euskadi | noticias | Estanis Lopez eta Ander Errandonea libre, 25 urteko zigorra beteta Mende laurdeneko kartzela zigorra erabat beteta, atzo utzi zituzten Castelloko (Valentzia, Herrialde Katalanak) eta Herrera de la Manchako (Ciudad Real, Espainia) kartzelak Estanis Lopez eta Ander Errandonea oiartzuarrek. Askatasuna berreskuratu duten e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017072 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Rocasari irabaztea garrantzitsua da, baina ez erabakigarria»
Plentziako atezainak lehen denboraldia du Bera Beran, eta oso pozik dabil, «esperientzia hartzen». Bide horretan, partida handia jokatuko du gaur, etxean, Rocasa bigarren sailkatuaren aurka (18:00, Tdp).
Edozein kontu txikik aparteko garrantzia izaten du Ber... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017073 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urrian 2.848 langabe gehiago zeuden Hego Euskal Herrian Langabeziak berriro gora egin du Hego Euskal Herrian, irailarekin alderatuta urriaren bukaeran 2.848 lagun zeudelako lanik gabe, Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak gaur jakinarazi duenez .
Joan den urteko garai beretik 12.991 lagun gehiago daude beharrik barik ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017074 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irakeko eta Sortaldeko Estatu Islamikoak mendean hartu ditu Samarrako sei auzo BAGDAD. Irakeko hiriburutik 120 kilometrora, ISIS Irakeko eta Sortaldeko Estatu Islamikoa talde jihadistak mendean hartu ditu Samarra hiriko sei auzo, Salahedin probintzian. Erasoaldian, Irakeko hamabi polizia eta 11 jihadista hil dira, eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017075 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'ALAKRANA'-REN BAHIKETA. Herritarrei eta udalei eman dizkiete eskerrak senideek. Pozez hartu dute senideek bahiketaren amaiera, eta auzokideen, enpresaren eta gertuko erakundeen laguntza eskertu dute «Erakunde guztien jarrera» argi gelditu dela uste dute, ez dute iritzirik eman baina
Herritarrei eta udalei eman dizkiet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017076 | BERRIA | Euskadi | noticias | EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA . Urte beteko kartzela zigorra emakume bati ipurdia laztantzeagatik
Urte beteko kartzela zigorra emakume bati ipurdia laztantzeagatik 81 urteko altsasuar bat (Nafarroa) urte beteko kartzela zigorra betetzera zigortu zuten atzo, 2004an emakume bati ipurmasailak laztantzeagatik bere nahaiaren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017077 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egun hauetan Euskal Herrian zaude, duela 50 urte Bostoneko maratoian dortsal batekin helmugara heldu zen lehen emakume bezala bizi izandako esperientzia ezagutarazten. Behobia-San Sebastian lasterketak gonbidatuta etorri zara, eta lasterketa hasieran omendu zaituzte. Lasterketak 2025erako parte hartzaileen %50k emakume... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017078 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tania Calvok bere ibilbideko egunik gozoenak bizi ditu. Azken bi asteburuetan, Pistako Munduko Kopako bi probatan parte hartu du, Glasgown (Eskozia) eta Apeldoornen (Herbehereak), eta bost domina irabazi ditu. Horietatik bi urrezkoak izan dira, Helena Casasekin batera, eta, horri esker, taldekako abiadurako sailkapen n... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017079 | BERRIA | Euskadi | noticias | Itxura fisikoak zentraltasuna lortu duen gizarte batean, marka askok berrasmatu behar izan dute beren burua. Tartean, edari azukredunenek. Aspaldikoa da ohartarazpena: freskagarriek-eta gehiegizko pisua eta diabetesa sortu dezakete, besteak beste. Hala, supermerkatuetako latetan zero , light, diet eta halako hitzak txe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017080 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europako Kontseiluak gogor jo du berriro Espainiaren aurka, ustelkeria eragozteko neurrietan aurrerapausorik ez duelako egin. Ustelkeriaren Aurkako Estatuen Taldeak (Greco) parlamentarien, epaileen eta fiskalen ustelkeria gelditzeko deia egin zion 2013an Espainiari. Horretarako hamaika aholku eman zizkion. «Zazpi partz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017081 | BERRIA | Euskadi | noticias | ASTEBETE. BATASUNAREN KONTRAKO OPERAZIOA. Estatuaren dardara Politikak bakea lortzen lagun dezakeela esan zuenak politika lurperatzea erabaki du. Negoziazio prozesuak krak egin zuenean, akordio politikoa lortu ez zenean eta ETAk su-etena bertan behera utzi zuenean, hautu hori hartu zuen. Konponbiderako aukera alde bate... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017082 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Herria: ederra baita ere! [barrez] Nire bi herriak dira, azken finean.
Eskubideak: gizatasunari lotuta daude, ezinbestean. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017083 | BERRIA | Euskadi | noticias | Michelinen Gasteizko lantegiko greba egunak atzeratu dituzte Enpresa batzordearen gehiagoa izan ez arren, ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek lau greba egun antolatzea adostu zuten iragan astean , lan hitzarmenaren negoziazioa dela eta. Lanuzteok aste honetan ziren egitekoak, baina atzeratu egin dituzte, «akats burokrati... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017084 | BERRIA | Euskadi | noticias | Claire Denis, Hong Sang-soo, Isaki Lacuesta eta Carla Simon, Urrezko Hartza eskuratzeko lehian
Otsailaren 10etik 20ra bitarte egingo dute Berlingo 72. Zinemaldia, aurrez aurre, iazko jaialdi ezohikoaren ondoren, baina neurri murriztaile zorrotzak hartuta. Aretoak erdiraino beteko dituzte gehienez, eta ikusleek, sartu a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017085 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arnasguneetako herritarrak, biziberritze prozesuaren iparrorratz Joshua Fishman soziolinguistak 1991n jarri zuen hizkuntzen biziberritze prozesuen erdigunean arnasguneen garrantzia. Haren ondorioa eredutzat hartuta sortu dute Arnasa Gara egitasmoa; euskararen arnasguneetako herritarrak ahalduntzea da helburu nagusia, b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017086 | BERRIA | Euskadi | noticias | Datorren urtean zero defiziteko muga beteko du Alemaniak, EBren aurreikuspenen arabera. Aurten %0,2ko defizita izango du, iaz, bost urtean lehenengo aldiz, %0,2ko superabita lortu ostean. 4.200 milioi euroko superabita izan zuen Alemaniak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017087 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kutsatuen kopuruak gora egin du berriz Hegoaldean: 750 kasu atzeman dituzte Kutsatuen kopuruak goranzko joera hartu du berriro Hego Euskal Herrian: 750 positibo berri erregistratu zituzten herenegun, bezperan baino 53 gehiago. Koronabirusagatik ez da inor hil azken orduetan, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017088 | BERRIA | Euskadi | noticias | "UDALBILTZA AUZIA". Arkotxa, Esnaola, Etxezaharreta eta Aranburu aske irtengo dira. Laurok gaur ateratzen badira, beste zazpi geratuko dira auzi horrekin lotuta espetxean.
Arkotxa, Esnaola, Etxezaharreta eta Aranburu aske irtengo dira Laurok gaur ateratzen badira, beste zazpi geratuko dira auzi horrekin Udalbiltzaren k... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017089 | BERRIA | Euskadi | noticias | Chafee eta Laskurain jaun eta jabe izan dira Tolosan (22-9) ESKU-HUSKAChafeek eta Laskurainek partida bikaina irabazi zuten atzo Tolosan, Capellan eta Barriolaren aurka (22-9). Irabazleek hasieran hautsi zuten lehia (5-12), eta arazorik gabe handitu zuten aldea.
Atzeko koadroetan Laskurain Barriola baino gehiago izan z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017090 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Liburugintza laguntzeko ditugun tresnak berritu behar ditugu, oro har». IñAKI GOMEZ . Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria
Iñaki Gomez Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria «Liburugintza laguntzeko ditugun tresnak berritu behar ditugu, oro har»
Sektoreko profesionalekin eta eragileekin biltzen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017091 | BERRIA | Euskadi | noticias | Udako ikastaroen lehen etapan 6.486 ikaslek parte hartu dute Gaur amaitu da Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen udako ikastaroetako lehen etapa. EHUk jakinarazi duenez, 6.486 ikaslek eta 734 irakaslek parte hartu dute orain arte. Aurtengoak antolatu diren 30. ikastaroak izan dira, eta lehengo urtean baino ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017092 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hendaian atxikitako bilbotarra aske uzteko agindu du epaile batek Frantziako Poliziak Bilbon bizi den etorkin bat atxikita dauka Hendaiako zentroan, eta atzo arratsaldean aske uzteko agindu zuen Baionako Instantzia Handiko Auzitegiko epaile batek. F.B. gizonezkoa ari zela, eta Hendaiako atxikitze zentrora eraman zuten,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017093 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azaroaren 10a ofizialki Memoriaren Eguna da... Memoriaren egun selektiboa. Askorentzat ekitaldi sinboliko bat, lore batzuk eta datorren urtera arte. Bada, dagoeneko 11 urte dira jada egun honetan egiaren, justiziaren eta eskubide urraketa guztien aitortza jorratu ez dela. Etorkizunari begiratzen ez dioten oroimenaren e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017094 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ernesto Cardenalek jasoko du Reina Sofia poesia saria LITERATURA. Ernesto Cardenal Nikaraguako poetari (87 urte) emango diote aurten Espainiako Reina Sofia poesia saria. Poetak «harrituta» jaso du albistea, ez baitzuen espero. 42.100 eurorekin saritu dute, eta hark «esker onez» jaso du dirua: «Oso pozik nago, sari garr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017095 | BERRIA | Euskadi | noticias | Guk ere izan genuen irakasle birtualen bat... Banekien Althusserren ikasle izan zela, baina ez nion jatorririk ezagutzen; ez nion orain arte aurpegirik jartzen, eta haren izenak zalantzarako tarte urria uzten bazuen ere, generorik ere ez. Juan Mari Arregik azken Argia- n idatziriko zutabea irakurriz jakin dut duela bi-... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017096 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiako musika hamabostaldiaren harira, Romeo eta Julieta dantza ikuskizuna ikusi ahal izango da gaur eta bihar Victoria Eugenia antzokian. 20:00etan hasiko dira emanaldiak. Malandain Ballet Biarritz konpainiak Shakespeareren obra dantza ikuskizuna bihurtu du. Gaur hasiko da 14. Musika Hamabostaldia.
Romeo eta Julie... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017097 | BERRIA | Euskadi | noticias | Begia Italia eta Flandrian jarrita. Pizkundeak Aragoin izan zuen bilakaera aztertzen du Bilboko Arte Eder museoan irekitako erakusketak
Pizkundeak Aragoin izan zuen bilakaera aztertzen du Bilboko Arte Eder Historikoki ez ezik, artistikoki ere garrantzi handia izan zuen XVI.
mendeak Aragoin (Espainia). «Pizkundeak gailu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017098 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurreneko begi kolpean ez du, akaso, iazkoaren distirarik izango; izar erraldoien xerka dabilenari kostako zaio bere ikusminaren mailara ailegatuko den ezer kausitzea, baina Donostiako 47. Jazzaldiko egitaraua patxadaz begiratzea nahikoa da ohartzeko aurten ere musika eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izango dela. Jaz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017099 | BERRIA | Euskadi | noticias | Katalunian eta Espainian bi neonazi atxilotu dituzte BARTZELONA. Kataluniako Mossos d'Esquadrakoek eta Espainiako Poliziak batera egin duten operazioan bi lagun atxilotu dituzte ideologia neonazia duen taldeko kide izatea egotzita. Beste bat ere inputatu dute. Madrilen hiru enpresatan miaketak egin dituzte, eta musika ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017100 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irulegiko ahate ekoizle bat zendu da, lan istripuz Ahate ekoizle bat zendu zen atzo Irulegin (Nafarroa Beherea) gertatutako lan istripu batean. Ahateentzako janari biltegia garbitzen ari zen istripua gertatu zenean. Ahateentzako irina gainera erori zitzaion, eta irinetan itota hil zen. Hildako gizonak 33 urte zituen.
L... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017101 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zortzi orduko elkarretaratzeak egingo dituzte gaixo dauden presoak babesteko BILBO. Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uzteko eskatzeko, atzo hasi eta ostirala bitartean, zortzi orduko elkarretaratzeak egingo dituzte Bilboko Plaza Biribileko Etxera Gunean (12:00etatik 20:00etara). Ibon Iparragirre presoaren anaia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017102 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Bilbo Basket azkar mugitu da Jaylon Browni ordezko bat topatzeko -hiru hilez egongo da jokatu gabe-. Tyler Haws eskolta estatubatuarra fitxatu du. 27 urte ditu, 1,96 metro da luze, eta Obradoiron eta Huescan aritu da, besteak beste. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017103 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ekainaren 17an, Castejongo udal batzan, PSNko bi zinegotziek UPNko hautagaia egin zuten alkate, nahiz eta Zurekin Nafarroak irabazi zituen bozak. Ezkerreko koalizioak lehen postua lortutako udal bakarra izan zen, eta, horregatik, asaldura handia eragin zuen bi zinegotzien jarrerak lehen indar aurrerakoienari babesteko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017104 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bozak atzeratzea onartu du Burundiko presidenteak, baina astebete bakarrik BUYUMBURA. Udaletarako eta Legebiltzarrerako hauteskundeak ekainaren 26an ziren egitekoak Burundin, baina Pierre Nkurunziza presidentea hirugarrenez aurkezteak eragindako protesten eta estatu kolpe saiakera baten ondotik, oposizioak eta nazioart... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017105 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hassek irabazi du Burgosko Itzuliko laugarren etapa TXIRRINDULARITZA. Nathan Hass Dimension Datako txirrindulariak irabazi zuen atzo Burgosko Itzuliko laugarren etapa, esprintean. Kokapen ona zela medio, bikain egin zituen azken metroak, eta Danny van Poppelen (Sky) nagusitasunari gain hartu zion. Gianni Meersman (Etix... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017106 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urkullu: "Bilduren eredua ortodoxia estalinistan oinarrituta dago" "Bilduren eredua ortodoxia estalinistan oinarrituta" dagoela esan du gaur Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidente eta lehendakarigakak Bilbon, Europako Alderdi Demokrataren batzarrean egindako hitzaldian. "Proiektuak herritarren borondatean oinarrituta era... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017107 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kaxmirren hamazpi pertsona hil dira istripu batean NEW DELHI. Gutxienez hamazazpi pertsona hil eta beste hamasei zauritu ziren atzo Kaxmirren, autobus bat 90 metroko amildegi batetik erortzean. Agintariek jakinarazi zutenaren arabera, oraindik ez dago argi zeren ondorioz galdu zuen gidariak ibilgailuaren kontrola. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017108 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urrezko garaipena. Bilbo Basketek baino gehiago asmatu du une erabakigarrietan Lagun Arok, eta zortzi onenen artean jarraitzen du
Bilbo Basketek baino gehiago asmatu du une erabakigarrietan Lagun Arok, Lagun Aro Gipuzkoa Basketek urrezko garaipena lortu zuen Donostian atzo. Asko sufritu zuen, eta Bilbo Basket merezita ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017109 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZIBERGELA. Helbidea Pantailaren bideo bat grabatzeko Aplikazio asko daude pantailan gertatzen denaren argazki bat egiteko, eta baita bideo zatiak grabatzeko ere. Baina horrelako tresnarik eskura ez dagoenean, edo ordenagailuan ezer instalatu nahi ez denean, badago pantailan gertatzen dena bideoan grabatzeko aukera emat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017110 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi politikari, hizkuntzalari eta idazlea atzo eguerdian hil zen, etxean. 1929ko irailaren 27an jaio zen, Donostiako Antigua auzoan, eta orain gutxi arte kalera irteten bazen ere, adinaren ondorioz haren osasuna ahuldu egin zen, eta atzo goizean hil zen. Hil kapera Donostiako Erreka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017111 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Herriko herrialde guztietako herritarrek eta eragileek euren artean sustatu dituzten harreman dinamikak euskal instituzioen aurretik doaz. Besteak beste, ondorio horretara iritsi ziren atzo Gaindegiak antolatutako mahai inguruan parte har-tu zuten ordezkari instituzionalak.
Euskal Herriko tokiko administrazioen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017112 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Sekulako izaera eta gogoa daukate gure arraunlariek»
Tolosaldeak irabazia du ETE liga, aurreneko aldiz, bi estropada falta badira ere. Hamarretik zortzi estropadatan izan da onena Patxi Francesen taldea. Arraunlarien lanari balio handia eman dio.
Bigarren denboraldia ari da osatzen Tolosaldean Patxi Frances (Donostia,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017113 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sean Pennek zuzendutako intrigazko film aparta. Jack Nicholson nabarmentzeko drama aparta zuzendu zuen Sean Penn balioanitzekoak duela lau urte. Friedrich Durrenmatten eleberriaren zinemaratzea Ladislao Vajdak egina zuen aurretik, 1958an, baina egokitzapen berri hau oso interesgarria da. Jerry Black detektibea erretira... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017114 | BERRIA | Euskadi | noticias | LIBURUGINTZA. Urriaren 26tik azaroaren 1era bitartean egingo dute Nafarroako VI. Edizioaren Azoka, Iruñeko Gaztelu plazan; baina, horren aurretik, Editargi Nafarroako Editoreen Elkarteak beste lau azoka antolatu ditu beste lau herritan: Zangozan egingo dute aurrena, larunbatean, eta gero izango dira Lizarran (17an), Ta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017115 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urte askotako inertziaren ondorioz Gabonetako sasoi honetan gogoratzen dugu xanpaina existitzen dela, nahiz eta hori aldatuz doan etengabeko Denbora asko itxaroten egon ondoren duela hilabete batzuk munduko ardo eskualderik oparoenak, Champagnek, bere ekoizpen eremua zabaltzeko erabakia hartu zuen. Hainbeste denbora eg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017116 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1 Bizikidetza. «Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio bideak jar ditzala eskola publikoetan hizkuntz eredu bat baino gehiago elkarrekin bizitzeko».
2 Eskola bat. «Gobernuak har ditzala neurriak eskola berean edo instalazio berak erabiltzen dituzten eskoletan eredu desberdinetan ari diren ikasleek jolasak eta eguneroko ek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017117 | BERRIA | Euskadi | noticias | Carlos Fdez-ek egin du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko kartela ZINEMA. Urriaren 28tik azaroaren 4ra egingo dute aurten Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko 33. Astea, eta kartela aurkeztu dute jadanik. Carlos Fdez margolariak sortu du, eta Macarena Gomez aktorearen irudia eta jaialdiaren ikur den armiarma ere... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017118 | BERRIA | Euskadi | noticias | WASHINGTON. Erabakigarria izan daiteke gaur AEBetan egingo duten Astearte Handia. Guztira, bost estatutan egingo dituzte primarioak: Floridan, Illinoisen, Missouri, Ipar Carolinan eta Ohion. Hainbat hautagai lasterketatik at gera daitezke. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017119 | BERRIA | Euskadi | noticias | Khartum Sudanen, Darfur eskualdean, gutxienez 250 lagun hil dira azken egunetan tribuen arteko borroketan. UNAMID NBE Nazio Batuen Erakundeak eta AB Afrikako Batasunak osatutako misio mistoak argitaratu ditu datuok. Milizia tribalak babestea leporatu diote zenbait klanek Sudango | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017120 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aste Nagusia bukatu eta Marijaia errekan erre bazuten ere, Bilbon jarraitzen du jaietako pertsonaiarik esanguratsuenak. Hain zuzen, BilboArten dago, irailaren 14ra arte: Beatriz Sanchez Kordobako (Espainia) artistak aurkeztu duen Betadine Su Bata erakusketaren parte da.
Erakusketa gelan sartu eta berehala, ehunka pieza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017121 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Gauzarik tristeena da jendeak kantatzeari utzi diola». Duela 70 urte sortutako talde bat berriz pizteko egitasmoari lotu zitzaizkion Koldo Villar eta Jon Basterra Chimberos bilbainada taldeko kideak, Bilboko herri kantuen lekukoari heltzeko asmoz. KOLDO VILLAR ETA JON BASTERRA . Chimberos bilbainada taldeko kideak
«Ga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017122 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mintegi: "EH Bilduk soilik ordezkatzen du aldaketarako proiektua" Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaiak EHUren Leioako kanpusean ekitaldian gazteei "etorkizunaren aldeko botoa" emateko eskatu die. "EH Bilduk soilik ordezkatzen du aldaketarako proiektua", gaineratu die.
"Gure aurka ari dira, bat eginda, EAJ, PP eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017123 | BERRIA | Euskadi | noticias | LAUDIO. Herenegun langile bat hil zen lan istripuz Luiaondon (Araba). Hori dela eta, elkarretaratzea egin dute ELAk, LABek, ESK-k, Steilasek, EHNEk eta Hiruk, Forestal Frias enpresaren aurrean, Laudion (Araba). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017124 | BERRIA | Euskadi | noticias | Igandean izango da Liburuaren Nazioarteko Eguna, eta, haren atarian, kanpaina bat abiatu du BERRIAk, Unibertso bat euskal literaturarentzat izenpean. Gaur hasi eta maiatzaren 7ra artean, hemeretzi argitaletxek liburu bana izango dute salgai BERRIA Dendan , euskal literaturaren unibertsoari ikusgaitasuna emateko asmoz.
... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017125 | BERRIA | Euskadi | noticias | Orain dela 47 urte sortu zuten, New Yorkeko Queens auzoan, The Fleshtones taldea, hiria musika oldarraldi betean zegoela, eta, gaur egun, hamarkadak igaro eta hamaika musika estilo indarrez agertu eta gero itzalduz joan diren honetan, segitzen du taldeak sasoi betean. Peter Zarembak (ahotsa, ahosoinua eta organoa) eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017126 | BERRIA | Euskadi | noticias | BEHOBIA. Bihar egingo dute Behobia-Donostia lasterketa, eta 10:15ean Behobiako Euskadi plazan (Gipuzkoa) elkartzera deitu dute Kataluniarekin Bat taldeak eta Euskal Herriko ANCk. Hiru asmo dituzte: «preso politikorik» ez egotea, erbesteratutako gobernukideak itzuli ahal izatea, eta errepublikaren alde egitea. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017127 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eibarrek bere esku dauka bihar Lehen Mailara igotzea: Alcorconen zelaian irabazi, eta festa. Cantero atezainak konfiantza osoa du, eta taldearen eta klubaren lana nabarmendu du. Lortuz gero, ametsa beteko luke nafarrak.
Berriz ere Lehen Mailako zelaia izateko zorian da Ipurua. Taldea ari da entrenatzen, ateak itxita, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017128 | BERRIA | Euskadi | noticias | Londresek gerra barku bat bidaliko du Malvina uharteetara Erresuma Batuak gerra barku bat bidaliko du datozen hilabetetan Malvina uharteetara, gaur Erresuma Batuko Defentsa Ministeriotik jakinarazi dutenez. Oraindik ez dute datarik zehaztu.
HMS Dauntless ontzia da, 45 motakoa, eta HMS Montrose ontzia ordezkatuko du. Mi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017129 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jakina zena berretsi du Eustatek: urtarriletik martxora ekonomia %3,1 handitu zen urte arteko tasan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %0,8 hiruhileko batetik bestera. Orain, datu horien azpian dauden xehetasunak argitu ditu. Industriari lotutako eskulangintzaren ekarpena beste sektore eta azpisektore guztietakoa bain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017130 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Iruñea. Olaetxea-Mendizabal II.a 18; Gorka-Merino 8. Xala-Zabaleta 12; Bengoetxea Vi.a-Begino 22. Arretxe II.a-L. Galarza 22; Ezkurdia-Rezusta 11.
• Euskal (16:30). Ezkurra II.a-Olazar / Matxin III.a-Zubiri. Urriza-Lizaso / Ezkurra-Etxeberria III.a. Urtasun-San Miguel / Juanenea-Endika-Ion. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017131 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aske utzi dute Nigerian bahituta zuten mediku donostiarra Jose Manuel Matxinbarrena mediku donostiarra aske utzi zuten atzo Nigerian, apirilaren 4tik bahituta egon ondoren. Hala baieztatu diote gaur Nigeriako diplomaziako iturriek Espainiako Gobernuari.
Momentuz ez dago askapenaren inguruko xehetasunik, baina Europa Pr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017132 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sortzaileak: Sussanah Grant, Ayelet Waldman, Michael Chabon. Aktoreak: Toni Collette, Merritt Wever, Kaitlyn Dever, Vanessa Bell Calloway, Dale Dickey. Herrialdea : AEB. Urtea : 2019. Non ikusi: Netflix. Atal bakoitzaren iraupena: 50 minutu. Generoa: Thrillerra.
Marie nerabearen istorioa zortzi ataletan bildu dute: bor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017133 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARTEA. Marraz(i)oak ilustratzaile eta idazleen III. topaketak egingo dira abenduaren 26tik 30era Donostiako Artelekun. Lau irudigilek eta lau idazlek hartuko dute parte, eta gazteentzako lau mikroipuin ilustratu sortuko dituzte. Izena emateko epea abuztuaren 26ra arte izango da, eta www.galtzagorri.org webgunean daude ... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.