id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0017134 | BERRIA | Euskadi | noticias | Osasuna urrezko orria ari da idazten datorren urtean mendeurrena ospatuko duen klubaren historian. Aurrekaririk gabea eta kasik errepikaezina da gorritxoak sasoi honetan lortzen ari direna. Inoiz baino puntu gehiago batu dituzte jada, 73, oraindik Espainiako Bigarren Mailako liga bukatzeko sei jardunaldi falta diren ar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017135 | BERRIA | Euskadi | noticias | 2014ko sanferminetan sexu abusuak egiteagatik, urte bateko espetxe zigorra IRUÑEA. Emakume bat baimen gabe musukatzen saiatzeagatik, urte bateko espetxe zigorra ezarri dio Nafarroako Auzitegi Nagusiak gizon bati. 2014an gertatu zen, sanferminetan; andrearen bikotekideak ukabilkada bat jo zion erasotzaileari, eta zauri ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017136 | BERRIA | Euskadi | noticias | Wert: "Gure helburua Kataluniako ikasleak espainiartzea da" Garbi mintzatu da berriz ere Jose Ignacio Wert Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministroa bere ideologia azaltzeko: "Gure helburua Kataluniako ikasleak espainiartzea da, katalan bezain espainiar senti daitezen, harro". Gobernua hezkuntzan prestatzen ari den erre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017137 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joan den urte amaieran erosi zuten Sidenor enpresa Brasilgo Gerdau korporazioak eta SCH bankuak, 443 milioi euroren truke. Korporazioko presidentea Jorge Gerdau atzo izan zen Bilbon, Basauriko Sidenorren lantegian altzairu herdoilgaitza ekoizten hasi diren egunean. Ekoizpen hori egin ahal izateko, 7,5 milioi euroko inb... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017138 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europa-Latinoamerika II. Fororako, 16 egitasmo hautatu dituzte Irailaren 23, 24 eta 25ean Donostiako Zinemaldiaren 61. ekitaldiaren barruan egingo den Europa-Latinoamerika II. Koprodukzio Foroan 15 herrialdetako 16 proiektuk parte hartuko dutela iragarri dute antolatzaileek. Horietako bat Ana Diez zuzendariaren (Tutera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017139 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berainek udaleku bereziak bizi ditu aurten, Tanzanian. Han bilduko da arduradunarekin: Johan von Silk-ekin, Arka Beltza aurkitu zuen espedizio mitikoko kidearekin, hain zuzen. Safariaren parte hartzaileen artean haren alaba Emmy dago, eta harekin maiteminduko da Berain. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017140 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurten 27 urte beteko dira Euskalerria Irratia emititzen hasi zenetik. UPNk behin eta berriz ukatu dio lizentzia Iruñerriko euskarazko irratiari, baina, hala ere, aurrerat egin du oztopo guztien gainetik. Azkenik aldaketarekin etorri da ondo asko merezitakoa.
1990. FMko irrati lizentzien lehendabiziko banaketan, Nafarr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017141 | BERRIA | Euskadi | noticias | Djokovic eta Ivanovic serbiarrek irabazi dute Indian Wellsen Atzo goizaldean jokatu ziren denboraldiko lehen Masters Series Torneoko finalak. Serbiako bi tenislari izan ziren nagusi Indian Wellsen.
Gizonezkoetan , Novak Djokovicek Mardy Fish hartu zuen mendean hiru setetan (6-2, 5-7 eta 6-3). Ondorioz, Djokovicek hirug... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017142 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hala bada edo ez bada, oraingoan kalabazak sartuko dira herriko plazan. Valtierrako herrian, hain zuzen ere (Nafarroa). Bihar, hango eta hemengo kalabaza erraldoiak ikusgai izanen dira Erriberako herri horretan, hamargarrenez ospatuko duten nazioarteko azokan. Erakutsi ez ezik, lehian arituko dira kalabazak, zeinek geh... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017143 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Plataforma transbertsala" osatu nahi du Manuel Vallsek, batu nahi duten guztiei irekita. Hala esan du berak gaur Bartzelonan egin duen hautagaitzaren aurkezpenean. Ciudadanos badago jada talde horretan, eta alderdi gehiago egotea nahi lukeela esan du Frantziako lehen ministro ohiak.
Hautagai independentea dela nabarme... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017144 | BERRIA | Euskadi | noticias | Brian Currinek esan du aurrerantzean ekimena ezin dela alde bakarrekoa izan Euskal Herriko gatazkan Espainiako Gobernuak «pausoak eman» behar dituela adierazi zuen Brian Currin nazioarteko gatazketako adituak Euskal Herria: errealitatea eta utopia EHUko udako ikastaroaren barruan. Izan ere, «aurrerantzean ekimena ezin ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017145 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bilduk Jaurlaritzari bere iritzia galdetu dio Ertzaintzak Hellinekin izan duen harremanaz
Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak honako galdera egin dio Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari, osoko bilkuran erantzuteko: "Zein da Segurtasun Sailaren iritzia Ertzaintzak Hellinekin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017146 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atzo Jaka-Mariezkurrena II.a kanpoan geratu eta gero, argitu da zein beste bikotek ez duen aurrera egingo Binakako Txapelketan: Urrutikoetxea-Aranguren. Haientzat izan da infrentzua; aurkia, berriz, Ezkurdia-Tolosarentzat. Ia ezinezkoa zirudiena lortu baitute: kanporaketa jokatzea. Gauza bakarra geratzen da argitzeko l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017147 | BERRIA | Euskadi | noticias | Modernoa eta gaur egungo estilokoa», modu horretan deskribatu zuen Sharleen Spiteri Texas taldeko abeslariak 2017an kaleratutako Jump of Board diskoa. Ia 30 urteko ibilbidearen ostean, «berriz gaztetuta» kaleratu zuten diskoa, eta ordutik urtebete da Europan bira egiten ari direla. Donostian ere kontzertua eskainiko du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017148 | BERRIA | Euskadi | noticias | Edesako langileek ez dute nahi soilik 160 lanpostu salbatzea Kontsulta epea amaitu aurretik (urriaren 13a) langileak kaleratzeko dosierretik 160 behargin ateratzea proposatu du Edesa Industrialeko zuzendaritzak, baina batzordeak ez du onartu alde bakarreko erabaki hori «ez duelako lagundu bideragarritasun plan batekin»... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017149 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emakumezkoen txirrindularitzan Herbehereak da herrialderik indartsuena. Marianne Vosek, Anna van der Breggenek eta Annemiek Van Vleutenek urteak daramatzate UCIko egutegiko proba nagusiak menderatzen beren taldeekin. Selekzioarekin batzen zirenean are agerikoagoa zen haien nagusitasuna. Baina Tokioko Olinpiar Jokoetan,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017150 | BERRIA | Euskadi | noticias | BRUSELA. Ratko Mladic Bosniako serbiarren buruzagi militar ohiaren aurkako epaiketa egun jakinik gabe atzeratu dute Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Auzitegian, Fiskaltzak defentsari agiri batzuk berandu helarazi zizkiolako. Epaiketa «lehenbailehen» berrabiaraziko dute. Berez, hilaren 29an jarraitzekoa zen. Fiskalak berr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017151 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europako txapelduna zuen aurrean Athleticek, eta ez alferrik. Lehen zatian itxura txukuna erakutsi arren, zuri-gorriek ezin izan dute ezer egin Real Madrilen nagusitasunaren aurrean. Partida hasi eta berehala jarri zaie lehia maldan gora bilbotarrei, bigarren minuturako markagailuan aurreratu baitira zuriak, Cristiano ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017152 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lan istripuak gutxitzeko egindako ahalegina nabarmendu du Adegik Mila langileko 40,7 lan istripu izan ziren iaz Gipuzkoan, Adegik emandako datuen arabera. 2010eko datuekin konparatuta, %9,2ko jaitsiera izan dela dio, eta 2001etik ia erdira murriztu dela tasa. Hala, enpresek arriskuak saihesteko azken urteetan egindako ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017153 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Herriko Itzulia bakarkako erlojupeko etapa batekin hasiko da, etzi, Hondarribian (Gipuzkoa). Itzuliak irabazteko nahitaezkoa da espezialitate horretan ongi ibiltzea, eta halaxe gertatzen da Euskal Herrikoan ere. Itzuliak 1969an egin zuen lehenbiziko erlojupekoa, lasterketa 34 urtetako etenaren ondotik berriz ant... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017154 | BERRIA | Euskadi | noticias | Laportak eta ERCk itun bat egin dute Bartzelonarako BARTZELONA. Joan Laportak bigarren postua beteko du DC Democracia Catalana bere alderdiak, ERCk eta Reagrupamentek Bartzelonako udal bozetarako osatutako koalizio independentistaren zerrendan. Jordi Portabella ERCko kidea izango da zerrendaburua. Oraindik ez diote ize... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017155 | BERRIA | Euskadi | noticias | UNIBERTSITATEA . Hezkuntza eredu berritzaileei buruz ariko dira MUk atondutako mintegian
Hezkuntza eredu berritzaileei buruz ariko dira MUk atondutako mintegian Mondragon Unibertsitateak (MU) irakaste hutsaz haratago, ikasleak formatzeko eredu berriak bilatzea eta garatzea du helburu. Asmo horrekin, mintegi berezia ant... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017156 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mexiko Hiriko metroaren 12. linean, Olivos eta Tezonco geltokien artean, zubi bat erori zen atzo, eta trena errepidera amildu zen handik. «Zoritxarrez, habe batek amore eman du konboia igaro denean», adierazi zuen Claudia Sheinbaum Mexiko Hiriko gobernuburuak. Gutxienez 24 pertsona hil eta beste 70 zauritu dira ezbehar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017157 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi gizonezko zendu dira asteburuan, bi auto istriputan BESKOITZE. 30 urte inguruko gizon bat hil zen igande goizaldean Beskoitzen (Lapurdi), A-64 autobidean, auto batek harrapatuta. Ikerlariek uste dute inguruko langile bat zela, eta etxerantz zihoala. Larunbatean, berriz, 62 urteko gizon bat hil zen Arrangoitzen (Lapu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017158 | BERRIA | Euskadi | noticias | Liburua ezagutarazteko hasi zen Ibon Martin bertan ageri diren txokoetara txangoak antolatzen, eta esan du ibilaldi horiek dagoeneko «tradizio» bihurtu direla. Txango horietan, partaideei azaltzen die non gertatzen diren eleberrian ageri diren hilketak, nola egongo litzatekeen paisaia Pasaiako kanpo portua egin izan ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017159 | BERRIA | Euskadi | noticias | San Juanek ozta-ozta irabazi du txapela, berdintasuna apurtuta Bi ontziren artean zegoen ikurrina: San Juan edo Hibaika, Hibaika edo San Juan. Sekula ez bezalako berdintasuna espero zen emakumezkoen estropadan, eta bete ziren aurreikuspenak. San Juanek bereganatu zuen saria, 11 minutu eta hiru segundoko marka eginda. A... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017160 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sexu erasoa eta lapurreta leporatu dizkiote Zarautzen atzo atxilotutako adingabeari
Bi lapurrek poltsa kendu ondoren ihes egin zutela esanez joan zitzaien Zarauzko udaltzainei gazte bat 06:30 aldera. Polizia etxera eraman zuten salaketa jartzera, eta han esan zuenez, horietako batek sexualki eraso zion. Udaltzaingoak E... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017161 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atzo goizean izan zen lan istripu larria. Gizonezkoa, lan egiten zuen garabiaren eta hesi batean artean gelditu zen harrapatuta Gasteizko Michelin fabrikan. Ospitaleratuta dago, koma induzituan.
ESK sindikatuak zabaldu du lan istripuaren berri. Sindikatuak adierazi duenez, gaur bertan dira biltzekoak istripua nola gert... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017162 | BERRIA | Euskadi | noticias | Samaniego ezkutatu egin da, «bidegabekeria agerian uzteko»
Ekaitz Samaniego gasteiztarrak ezkutatzeko erabakia hartu du, astebete inguruko itxialdia egin ondoren. «Ezkutatzeko erabakia hartu dut. Ezkutatu, bidegabekeria hau agerian uzteko», azaldu du gutun batean. Segiko kide izateagatik zortzi urteko espetxe zigorra e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017163 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ipar Euskal Herriko haurrek gaur hasiko dute ikasturtea. Sindikatuek ez dute eskola okupaziorik iragarri, baina arazoak egon badaude, eta irailean azalduko dira
Ipar Euskal Herriko haurrek gaur hasiko dute ikasturtea Sindikatuek ez dute eskola okupaziorik iragarri, baina arazoak egon Zuberoako, Nafarroa Behereko eta La... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017164 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kongo ekialdetik ateratzen ari da kooperanteak NBE, gerrillarien erasoen beldur. Goma hirira gerturatzen ari dira ekintzaileak, eta gatazkaren erruz milaka lagun beren etxeak uzten ari dira
Kongo ekialdetik ateratzen ari da kooperanteak NBE, gerrillarien Goma hirira gerturatzen ari dira ekintzaileak, eta gatazkaren err... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017165 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hondakinen kudeaketaz galdeketa egiteko bideari ekin diote Mutrikun Hondakinen kudeaketari buruz herri galdeketa egiteko bidea hasi dute Mutrikun, Gipuzkoan. Udal gobernuak proposamen bat helarazi dio oposizioari, galdeketaren inguruan urratsak egiteko. Joseba Palenzuela alkateak jakinarazi duenez, jadanik lanean ari d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017166 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irakasle bat hil da N-121-A errepidean, Lesakan, lanera zihoala. Irundik Lekarozko institutura zihoan, eta haren autoak kamioi bat jo zuen Lesaka parean
Azkuna eta Calatrava haserretuta, Asiako indizeei jarraiki Zubi Zuritik puenting egitea deliberatu du Bilbao-2000 indizeak. Eguna itxi zuen baino gorriago hasi arren, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017167 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARTE ESZENIKOAK. Idoia Otegi Tolosako Topic Nazioarteko Txotxongilo Zentroaren zuzendariak txotxongiloek hezkuntzaren munduan eskaintzen dituzten aukeren ugaritasunari eta aberastasunari buruzko azalpenak eman ditu Kaohsiungeko (Taiwan) Children's Education Festival nazioarteko jaialdian. Horrez gain, Topic zentroaren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017168 | BERRIA | Euskadi | noticias | Marokok bi saharar hil ditu drone bidezko eraso batean AAIUN. Marokok eraso egin zion igande goizaldean Mendebaldeko Sahararen eta Mauritaniaren arteko mugan dagoen zerbitzugune bati, Ain Ben Tili herrian, eta bi saharar hil zituen: emakume bat eta hogei urteko haren semea. Ibilgailu batean zeudela, Marokoko armadak dr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017169 | BERRIA | Euskadi | noticias | Larunbatean Jose Mari Perez presoaren askatasuna eskatuko dute Zarautzen, manifestazio batean
Etxerat elkarteak gogoratu du Jose Mari Perez Txuri (Zarautz) euskal presoak duela lau urtetik libre egon behar zuela, eta presoen aurkako salbuespen politika salatu du. Larunbatean haren askatasuna eskatzeko manifestazioa iza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017170 | BERRIA | Euskadi | noticias | Albert Einstein. Azken boladan bolo-bolo dabil berriz ere zientzialari sonatuaren izena. Grabitazio uhinak antzematea lortu dute berriki, eta, horrela, Einsteinek 1915ean argitaratu zuen Erlatibitatearen Teoria berretsi egin dute. Mito handiaren itzal luzea pixka bat loditu da egun hauetan. Baina, itzal horren atzean, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017171 | BERRIA | Euskadi | noticias | 2 URTE PRESTIGE-REN HONDAMENDITIK. MIREN CAJARAVILLE . EHU-KO BIOLOGOA . «Udan arazoa gaindituta zegoela esan baziguten ere, ez da horrela»
«Udan arazoa gaindituta zegoela esan baziguten ere, ez da horrela»
Miren Cajaravillek zuzendurik, EHUko Zelula Biologia laborategiko 50 ikertzaile ari dira Prestige ontziaren honda... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017172 | BERRIA | Euskadi | noticias | LABen ustez, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak egungo egoerari erantzuteko hartu dituzten neurriak «epelak» dira, «ez dira nahikoa» eta «enpresen interesen menpe daude».
Sindikatuak prentsa ohar batean adierazi duenez, ezinbestekoa da «ekoizpen eredua berrikustea» eta neurriak hartzea «e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017173 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oposizioak dio gutxienez 50 lagun hil dituztela gaur Homsen Siriako oposizioaren arabera, gutxienez 50 lagun hil dituzte gaur Baxar al-Assaden aldeko indarrek Homs hirian, hainbat bonbardaketaren bitartez. Tartean 21 adingabe eta bost emakume daude, Siriako Kontseilu Nazionalak jakinarazi duenez. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017174 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez da beste hautagaitzarik aurkeztu EH Bilduren zuzendaritza politikorako DONOSTIA. Amaitu da EH Bilduren zuzendaritza politikorako hautagaitzak aurkezteko epea, eta Mahai Politikoak proposatutakoaz gain ez da beste hautagaitzarik aurkeztu. Bilkideek maiatzaren 6tik 8ra arte bozkatu ahal izango dute Arnaldo Otegi buru ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017175 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pentsamendu paradoxikoa aplikatzeko garaian, eragin nahi den komunitatea ondo ezagutu behar dela diote adituek. Muturreko ideologia horrela leundu daiteke.
Muturreko mezua. Muturreko mezurik ez baldin badauka, hartzaileak bere ez egiteko arriskua dauka. Horregatik, eurei iritsiko zaien mezua izan behar du.
Absurdura er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017176 | BERRIA | Euskadi | noticias | Turkiako Justiziaren erabakiak kritikatu dituzte hainbat eragilek PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren eta Ankararen arteko prozesuak ilusioa sortu arren, Justiziaren erabakiek utz ditzaketen eragin negatiboez ohartarazi dute hainbat eragilek. BDP Bakea eta Demokrazia Alderdiak, adibidez, salatu du hil honetan onartut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017177 | BERRIA | Euskadi | noticias | HEZKUNTZA. TEKNOLOGIA BERRIAK IKASGELAN. Ikasgelan iraultza egiten. Ordiziako Jakintza ikastola orain dela urte dezente hasi zen teknologia berrien munduan murgiltzen, eta hainbat irakaslek, tresna horiek baliatuz, guztiz aldatu dute irakaskuntza eredua.
Ordiziako Jakintza ikastola orain dela urte dezente hasi zen tekn... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017178 | BERRIA | Euskadi | noticias | TENISA. Boris Becker tenis jokalari ohia izango da aurrerantzean Novak Djokovicen entrenatzaile nagusia. «Oso pozik nago, Beckerrekin lan egiteko aukera izango dudalako. Haren eskarmentuak on egingo dit torneo gehiago irabazteko», aitortu du jokalari serbiarrak. Becker, berriz, «harro» azaldu da Djokovicek harengan jar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017179 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europa Press agentziak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriak aipatuta zabaldu duenez, bikote bat hilik agertu da etxe bateko logelan, Arteagan (Bizkaia). Iturrion arabera, gorpuek ez dute indarkeria zantzurik, baina gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza.
Ostegunean 21:30 aldera, bikotearen senide bat joan z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017180 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESPAZIOA . "Mars Express", beste urtebetez Marteren inguruan Beste 23 hilabetez jardungo du Mars Express zundak planeta gorriaren inguruan. Misioa Marteko urte bat luzatzea erabaki du Europako Espazio Agentziak. Marteko atmosferan metano asko dagoela aurkitu du zundak, eta planetaren lur azpian izozturiko itsaso bat da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017181 | BERRIA | Euskadi | noticias | NUKU 'ALOFA. Milaka lagun atera behar izan zituzten atzo etxetik Tonga uhartean, urpeko sumendi baten erupzioak tsunami bat eragin ostean. Olatuek kalte materialak eragin zituzten, batez ere kostaldeko etxeetan, baina lerro hauek idazteko unean ez zuten biktimen berririk eman. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017182 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bederatzi lagun atxilotu dituzte AHTko ustezko ustelkeria kasu batengatik Adif Espainiako Trenbide Azpiegituretarako Kudeatzaileko hainbat funtzionario eta Corsan enpresa kontratistako zuzendaritzako hainbat kide atxilotu dituzte gaur Espainian eta Herrialde Katalanetan. Oraingoz bederatzi lagun, Espainiako Ustelkeriar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017183 | BERRIA | Euskadi | noticias | JAIAK. AGOIZKO SANMIGELAK. Zurrakapote zaporeko festak hastear. Txupina gaur eguerdian botako dute Agoizen, bost egun iraungo duten San Migelen omenezko jaiak iragartzeko
Txupina gaur eguerdian botako dute Agoizen, bost egun iraungo duten San Agoitz (Nafarroa) festa giroan barneratzeko, eguerdian txupina jaurtiko du Vi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017184 | BERRIA | Euskadi | noticias | Senaturako hauteskundeetan Eusko Alderdi Jeltzalea aurkeztuko da, eta «euskal lurralde elkargoa» izango du lehentasuna. Hori jakiterat eman dute jeltzaleek atzo Kanbon, eginiko prentsaurreko batean. Horren defendatzeko hautagaiak gizonak izango dira biak: Jean Teletxea eta Francis Gellie, hain zuzen.
Senaturako hautesk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017185 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizarte zibilari bake prozesuaren alde lan egiten segitzeko eskatu dio Currinek Egun "gazi-gozoa" da gaurkoa, Brian Currin berak euskaraz esan duenez. HNTko kidearen ustez, badago zer ospatu, baina gazitik ere badu egunak, "aro baten amaiera" delako. Nabarmendu du Euskal Herriko bake prozesua "berezia" dela munduan, gi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017186 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kataluniari Tapiesek eginiko omenaldi lana Bilbon dago ikusgai Antoni Tapiesen L'esperit catalá (Espiritu katalana) margolana, artistak inoiz egin zuen artelanik konprometituena, ikusgai dago atzodanik Bilboko Arte Ederren Museoan, Obra Gonbidatua programaren barruan. 1971n margotu zuen Tapiesek koadroa, eta Francoren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017187 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kristalarekin bisita egiteko aukera dago, baina...». Peru Iparragirre mintzo da, Marixol Iparragirre euskal presoaren semea. Bisita arrunten eta aurrez aurrekoen arteko diferentziaz galdetu dio kazetariak, eta berehala erantzun du, aski modu grafikoan: «Kristala da telefono dei bat izango balitz bezala, baina aurpegia ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017188 | BERRIA | Euskadi | noticias | Legez Suitzan bizi diren atzerritarrak biztanleriaren %23 dira; bertan bizi diren lau lagunetik bat kanpoan jaioa da, beraz. Etorkin portzentajerik handiena daukan Europako bigarren herrialdea da Suitza, Luxenburgoren ostean. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017189 | BERRIA | Euskadi | noticias | Protestara deitu dute abortuaren lege berriaren aurka | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017190 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'JON ANZA AUZIA'. Arduragabekeria elkarri leporatuz. Ospitaleko zuzendaritzaren arabera, Anza oraindik bizirik zela haren berri eman zioten Poliziari. Polizia Judizialeko buruak dio, berriz, hilabete geroago eginiko eskaerari ezezkoa eman ziola ospitaleak.
Ospitaleko zuzendaritzaren arabera, Anza oraindik bizirik zela ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017191 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hastera doa, berriz ere, etxeko lasterketa. Bigarren urtea izango dugu Movistarrekin, eta, 2014an bezala, Euskal Herriko Itzulia irabazteko taldeburu argi bat daukagu aurten ere: Nairo Quintana. Tirreno-Adriatikoan eman zuen erakustaldiaren ondoren, argi geratu da oso indartsu dagoela, eta irabazteko faborito argietako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017192 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur jokatuko du Bera Berak EHF Kopako hirugarren saioko joanekoa, Hungarian, Dunaujvarosen kontra (17:00). Teresek azaldu duenez, talde «indartsu eta bizkorra» da.
Bera Beran lehen sasoia du Nekane Teresek (Andosilla, Nafarroa, 1992). Oso gustura dago. «Etxean bezala sentitzen naiz». Azaldu duenez, «ilusioz» helduko d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017193 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaurtik zabalik dago Euskarabentura espedizioan izena emateko epea. 2005 eta 2006 urteetan jaiotako Euskal Herriko nahiz diasporako gazteek izango dute horretarako aukera, martxoaren 4ra bitartean. Hautagaitza aurkezteko, minutu bateko aurkezpen bideoa eta banakako proiektu bat aurkeztu beharko dituzte gazteek.
Azken b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017194 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bigarren kontzertua Gasteizen eta urtarrilaren hasieran izango dela bakarrik aurreratu dute oraingoz Hertzainak taldekoek. Emanaldia «bilduagoa» izan dadin nahi dutela ere esan dute, baina, onartu dutenez, neurri handi batean BEC-eko emanaldirako sarrera salmentaren arabera erabakiko dute bigarren kontzertua eskaintzek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017195 | BERRIA | Euskadi | noticias | Galtzen hasi ondoren, puntu ona eskuratu du Alavesek etxean (1-1) Gehiago nahi izaten da beti, eta azken oldarraldiak fruiturik eman ez izanaren penatan egongo dira Alaveseko jokalariak eta zaleak. Baina, Alcorconen aurka galtzen hasi ondoren -Campañak sartu zuen bisitarien gola, 72. minutuan-, gutxien-gutxienik puntu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017196 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Erronka honek beste keinu kolektibo bat, erabaki kolektibo bat behar du»
Etorkizuneko erronkei eta hedabideen negozio eredu aldaketari erantzuteko komunitate bat izatearen garrantzia nabarmendu du Martxelo Otamendik, BERRIA egunkariko zuzendariak. «Daukagun erronka handia da».
Komunikabideen mundua erabat aldatu da az... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017197 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Polizia, nahitaez, giltzarri da gizarte arrazista iraunarazteko»
Segurtasunaren zein mehatxuen inguruan zabaltzen diren ideiak «eraikuntza politikotzat» dauzka Douhaibik; horrekin lotu ditu kolektibo arrazializatuen aurkako kriminalizazioa eta jazarpen poliziala.
Arrazakeria instituzionala ikertzen ari da Ainhoa Nadia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017198 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurten Itzal Aktiboa sariaren bigarren ekitaldia ospatu da. Garaziko Itzal Aktiboa izeneko elkarteak artearen heziketa eta zabalpena ditu helburu; horregatik, bi urtetik behin, sariketa bat antolatzen du artista gazteentzat. Euskal Herrikoa izatea edo bertan bizitzea eta 35 urte baino gutxiago edukitzea da parte hartze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017199 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donald Trumpen obsesio handietako bat ongi erakusten duen bideo bat dago. Ez, ez da Mexikori edo Hillary Clintoni buruzkoa, baizik eta AEBetako presidente hautatuak gerra komertzial bat deklaratu nahi dion herrialdeari buruzkoa, Txinari buruzkoa. Satirak irauten duen hiru minutuetan, nahi izanez gero musika remix -ekin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017200 | BERRIA | Euskadi | noticias | Puntuak hirunaka biltzen hasi nahi du Athleticek gaur, Gironan Bolada ona darama Athleticek Espainiako Ligan, hamar jardunaldi baitaramatza galdu gabe. Hala ere, horietatik hirutan bakarrik irabazi du. Beste zazpi alditan berdindu egin du, azken hirurak jarraian. Azken partidan, etxean Eibarren aurkakoan, gainera, itxu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017201 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europara etorri dira, europarren arbasoek 'gogaitu' zituztenetik zertan diren kontatzera: «Hilzorian».
Haizebegi musikaren munduak festibala kari gomitatu dituzte Victor Gabriel Vargas Filgueira eta Jose German Gonzalez Calderon yagan populukoak; eta Myrtha Salamanga Selk'nam populukoa, Argentina eta Txileko Suaren Lur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017202 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urtebete igaro da Poliziak Michael Brown tiroz hil zuela, eta Fergusonen tentsio giroa da nagusi, berriz ere. Asteburuko istiluetan 18 urteko gazte beltz bat larri zauritu zen. Tiroz hura ere. Gertatutakoaren inguruko azalpenak, berriz, nahasiak dira beste behin. Segurtasun indarrei arma batekin oldartu zitzaiela diote... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017203 | BERRIA | Euskadi | noticias | Liebermanek ezezkoa eman dio elkarrekin gobernatzeko Netanyahuren eskaintzari Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gero eta zailagoa du agintean jarraitzea. Aurten bi aldiz egin behar izan dituzte parlamenturako bozak, eta bietan paisaia politiko zaila geratu zaio Netanyahuri, gobernua osatzeko negoziazioei beg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017204 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1. Lan hitzarmena orain. Soldata, lanaldiak eta atsedena arautuko dituen hitzarmen bat.
2. Barneko lana indargabetu, esplotazioa amaitzeko.
3. Langabezia saria orain. Gaur egun ez dute kobratzen.
5. 'Uko egite' figura indargabetzea. Enplegatzaileak kontratua eteteko eskubidea du arrazoi objektiborik argudiatu gabe.
6. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017205 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizkaiko Aldundiak ACBrentzako plana eskatu dio jabeari Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak albiste on gisa hartu du Arcelorrek ACB irailaren 9an berriz zabaltzeko hartutako erabakia. Baina lantegiaren jabe Arcelor Mittali eskaera ere egin dio lantegiarentzat plan industrial oso bat egin dezan, era horretan behar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017206 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oroitzapen hostoak dakartza irailak. Gaur 87 urte, Gipuzkoako kanpaina betean, Ormaiztegi eta Gabiria hartu zituzten erreketeek. Biharko egunez, Ordizian kokatu zuten aginte-postua. 19an, Beloki eta Mandubi gaina zituzten mendean. Irailaren 20an, Zumarraga-Urretxuetan sartu ziren eta, bestaldetik, Azpeitian eta Azkoiti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017207 | BERRIA | Euskadi | noticias | Enaitz Iriondo gaztearen auzia berriro ez zabaltzea ebatzi du auzitegiak. Iriondoren senideei «gaitzesgarria» iruditu zaie Logroñoko epaitegiak hartutako erabakia
Enaitz Iriondo gaztearen auzia berriro ez zabaltzea ebatzi du Iriondoren senideei «gaitzesgarria» iruditu zaie Logroñoko epaitegiak Fiskaltzak kontrakoa eska... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017208 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaizkibelek bakarrik bete du usadioa, beste konpainiek aparte egin baitute COVID-19aren ondorioz hartu diren neurriengatik, ohiko festarik ez dute aurten Hondarribian ere (Gipuzkoa); ezin izan dute, esaterako, alarderik egin. Izan dira, hala ere, hainbat ospakizun eta keinu, eta Guadalupen atzoko egunez egin ohi den el... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017209 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atzora arte, Polizia izan da Bahrainen protestak zanpatzeaz arduratu den indarra, armada tankeak eta guzti kaleetan zegoen arren. Manifestarien jarrera gogortu denean sartu da armada tartean. Manama hiriburuaren erdigunean gutxienez lagun bat hil eta bertze hainbat zauritu ditu. Protesten erdigunea Lulu plaza izan da o... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017210 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egilea: Txomin Peillen. Argitaratzailea: Euskaltzaindia.
Jon Miranderen 42 poema bildu ditu Txomin Peillenek, jatorrizko bertsioarekin batera frantsesezko itzulpena aurkeztuz. «Erdaldunentzat egin dut liburu hau», esan du Peillenek, «baina euskaldunek ere balia dezaten, bi hizkuntzetan da». Jon Mirande, poète parisien ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017211 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zaldibarko lan baldintza txarrak salatu ditu Ertzaintzaren Lanbide Sindikatuak BILBO. Zaldibarko bilaketa lanetan lan eta osasun baldintzak okertu zaizkiela salatu du Sipe Ertzaintzaren Lanbide Sindikatuak. Ohartarazi duenez, martxoaren 16tik jada ez dizkiete AXP3N motako gasen aurkako maskarak ematen lanerako, koronab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017212 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Gobernuak ez du aldatuko espetxe politika, «ETA desegin arte»
Espainiako Gobernuak ez du euskal presoen aurkako espetxe politika aldatzeko asmorik. «Hori soilik planteatuko genuke ETA desegingo balitz », esan du Jorge Fernandez Diazek, Espainiako Barne ministroak. ETAren indarkeriaren amaierak ez duela buelt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017213 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urtero legez, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren aitzakian, Joseba Jakaren Oroimenezko Herri Lasterketa jokatuko da. Haurren korrituko dituzte. Argazkian, Ander Gorrotxategi Durangoko Udaleko Kirol zinegotzia, Kike Zurutuza BERRIAko ordezkaria, Migel Angel Muxika Euskadiko Atletismo Federazioko lehendakaria eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017214 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sareak eta zuloak. Antzinako lanbidea da sare konpontzaileena. Elkartea sortu berri dute: 90 inguru dira guztira; 30etik gora Getariakoak. Moila gainean zeuden, behe-lainoa lagun, lanean. ANTONI LARRAÑAGA. Sare kopontzailea
Antzinako lanbidea da sare konpontzaileena. Elkartea sortu berri dute: 90 inguru dira guztira; 3... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017215 | BERRIA | Euskadi | noticias | Badira pertsona goiztiarrak, lehen kafea hartu orduko -edo are, kaferik hartu gabe- eguna sasoiko hasten dutenak, baita eguzkiaren lehen izpiak oraindik agertu ez badira ere. Beste batzuk, ordea, erremediorik gabeko gautarrak gara. Ez da ohitura kontua soilik: institutuko sei urteak egin nituen egunero goizeko zortziet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017216 | BERRIA | Euskadi | noticias | Inoiz ez da sasoi ona agiririk gabeko pertsona immigranteentzat, baina aurrerantzean datorkiguna bereziki txarra izango da. Tramite bidean da immigrazio isilpekoaren aurkako Neurrien Lege Organikoaren inguruko Proposamena; Espainiako Senatuaren onespena bereganatu du dagoeneko, Koalizio Kanariarraren, Alderdi Popularra... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017217 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elkartasuna eta desobedientzia berriz ere kriminalizatuz Joan den uztailaren 27an, Grezian, Tesalonikako hirian, poliziak hiru eraikin hustu zituen. Hustutako hiru espazio horiek Greziak blokeatuta, Europara aurrera egin ezinean, dauden milaka pertsonatako batzuk bizi zitezen berreskuratu zituen mugimendu sozialak. Etx... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017218 | BERRIA | Euskadi | noticias | Olinpiar Jokoen azken txanpan sartu garen honetan, begiak itxi eta zenbat irudi ote datozkit burura. Rion eta Londresen gimnastikako kapitaina izan zen Aly Raisman izar estatubatuarrari zera irakurri diot: «Benetan atsegina eta ederra» iruditzen zaiola Joko hauetan ikusten ari garen kirol legea. «Jarraitu beharreko zen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017219 | BERRIA | Euskadi | noticias | 500 lagunek hartu dute parte aurtengo UEUren Udako Ikastaroetan Amaitu dira aurtengo Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Udako ikastaroak. 500 lagunek hartu dute parte, eta antolatzaileek balorazio ona egin duten aurtengo ikastaroez. «Ikastaroak gazteei hurbiltzea izan da helburua, eta genituen aurreikuspenak bete ditug... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017220 | BERRIA | Euskadi | noticias | Becerrilek aitortu du Espainiak ez dituela bete torturen aurkako gomendioak «Funtzionarioentzat, berme gisa komenigarriak» direla esan badu ere, Espainiako ararteko Soledad Becerrilek aitortu du ez dutela kamerarik Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren polizia etxe guztietan. Beste zenbait neurriren artean, inkom... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017221 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txikitasunean ikur . Leioako Lamiako ibarrean txio marrabiko bat agertu da, berez, Errusiatik Asia hegoaldera migratzen duen txori txikia.
Leioako Lamiako ibarrean txio marrabiko bat agertu da, berez, Errusiatik Asia hegoaldera migratzen duen txori txikia.
Javier Elorriaga ornitologoak Euskal Herritik kanpo egiten du l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017222 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskararen erabilera zabaltzeko bideak aztertuko dituzte. Hezkuntzako eragileek eta Kontseiluak jardunaldiak egingo dituzte datorren ostiralean Donostian
Euskararen erabilera zabaltzeko bideak aztertuko dituzte Hezkuntzako eragileek eta Kontseiluak jardunaldiak egingo dituzte «Nabarmena da; euskararen normalizazioari e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017223 | BERRIA | Euskadi | noticias | Inkomunikazioa justifikatu du Estatuaren abokatuak Nazio Batuen Erakundeko desagertze behartuen batzordeko saioaren ostean, Espainiako ordezkaritzak egindako adierazpenen artean nabarmentzekoa izan zen Espainiako Estatuaren abokatu Jose Luis Viadak inkomunikazioaz esandakoak. «Inkomunikazioa beharrezkoa da krimen antol... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017224 | BERRIA | Euskadi | noticias | 31 positibo Pekingo Jokoetako analisiak berraztertuta OLINPISMOA. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (NOB) jakinarazi duenez, 31 positibo azaleratu ditu 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetatik gordetako 454 dopin analisien berrazterketa batek. Kirolariok ez dira ariko Rion. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017225 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Caja Laboralek lau jokalarirekin bakarrik hasi zuen atzo denboraldi-aurrea. Oleson, Heurtel, Causeur eta Calbarro dira horiak. Beste jokalariak apurka gehituko dira multzora, eta irailaren 11 arte ez dira guztiak elkartuko. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017226 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txandakatzeak egingo ditu Zigandak, bolada onari segida emateko Denboraldi hasiera honetan izaten ari den bolada onari jarraipena emateko helburuarekin irtengo da gaur Athletic, Las Palmasen (18:30 BeIN La Liga). Ligan jokatu diren hiru jardunaldietan Jose Angel Ziganda Kuko- ren taldeak bi garaipen eta berdinketa bat ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017227 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hernani inguruko ornodunei buruzko herri jakituria liburu batean bildu dute Eñaut Agirre Goia filologoak eta Iñaki Sanz-Azkue biologoak. Euskara eta natura uztartuta, desagertzen ari den mundu ikuskera bat jaso dute 150 espezieri buruzko fitxetan, transmisioan gertatzen ari den etena leuntzeko asmoz.
Anfibioen eta narr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017228 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erriberriko Alde Zaharrean dago Nafarroako errege-erreginen jauregia, herriko erakargarri nagusia. Nafarroako errege-erreginen gortearen egoitza nagusia izan zen, Karlos III.a Nobleak hala erabaki zuenez geroztik. Hain zuzen ere, errege horren izena du jauregiak aurrean duen plazak.
Nafarroako gotiko zibilaren adibider... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017229 | BERRIA | Euskadi | noticias | Altuna III.ak eta Barriolak irabazi dute Bizkaiko bost t'erdiko txapelketa (22-16)
PILOTA. Altuna III.a-Barriolak 22-16 irabazi zieten atzo Olaizola II.a-Aretxabaletari, Bilbon, Bizkaiako bost t'erdiko txapelketako finalean. Asegarcekoak 16-13 joan ziren aurretik, baina Aspekoek bederatzi tanto egin zituzten jarraian. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017230 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ondo badago, erakuts dezala. Osasuna Deportivoren zelaian ariko da gaur. Camachok esan du taldeak «bete-betean» atera beharra daukala
Realak puntu baliotsua lortu du Prainsa indartsuaren etxean (1-1) Txuri-urdinek irabazteko bi aukera garbi eduki dituzte bigarren zatian, Reala Superligako titulurako faserako sailkatu z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017231 | BERRIA | Euskadi | noticias | Axun Gorrotxategi preso donostiarra askatu dute gaur, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Gorrotxategi 2006an estraditatu zuten Mexikotik , Asier Arronategi, Jon Artola, Feliz Garcia, Ernesto Alberdi eta Joseba Urkijorekin batera.
2008an aske geratu zen , 12.000 euroko bermea ordainduta, baina espetxeratu egin zuten b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017232 | BERRIA | Euskadi | noticias | SUPERLIGA. Espainiako Ohorezko Mailako titulurako ligaxkan indartsu jarraitzen du Athleticek. Atleticoren zelaian irabazi zuen herenegun (1-2), hori bai aurkari zuzenek ere ez zuten kale egin. Tartean Espanyol, Zubietan Reala baino gehiago izan baitzen (0-2). Mailari eustekoan, berriz, Eibarren Huelvaren aurka galdu zu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017233 | BERRIA | Euskadi | noticias | JUAN CARLOS PEREZ. MUSIKARIA . «Jazz sonoritateak bide luzeagoko trenbidean jarri nau»
«Jazz sonoritateak bide luzeagoko trenbidean jarri nau»
Estudioan baina zuzenean grabatutako 'Hiriko istorioak' disko berria «Geminis on batek bezala », bi aurpegi ditu Juan Carlos Perezek (Mutriku, 1958). Agerikoena, publiko zabal b... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.