id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0017334 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iñigo Cabacas zenaren sendiak eta lagunek biharko elkarretaratze isilera deitu dute. Basaurin izango da bilkura, Arizgoiti plazan, 20:30ean. Ordu laurdena iraungo du. Iñigo 'Pitu' beti gurekin. Ez dago eskubiderik. No hay derecho izango da leloa. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017335 | BERRIA | Euskadi | noticias | Larrabetzu literaturazaleen plaza bilakatu dute gaur Euskara hutsez, eta literatura soilik. Bi zutabe horien gainean abiatu zen Literaturia orain bost urte, eta bi zutabe horiei fidel jarraitzen du bosgarren aldian ere. Literaturaren zaletasunaren alde guztiak batzea da ideia, eta herria idazle, irakurle, liburugile et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017336 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gure gizarte moderno honetan gero eta elikagai, edari gehiago ditugu eraldatu ditugunak, ustez osagai kaltegarriak baztertzeko. Kafea gustukoa dugunoi, adin batetik aurrera arazoak izaten ditugu kafea ordu batetik aurrera hartuz gero, gaua ohean bueltaka ez badugu pasatu nahi.
Antzera gertatzen da alkoholdun edariekin.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017337 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zortzi presok diote espetxetik kaleratzeko prozesua zehaztu behar dela. Konponbidearen eztabaidan parte hartu ahal izateko, baimenak edo hirugarren graduak sinatzearen alde daude
Zortzi presok diote espetxetik kaleratzeko prozesua zehaztu behar dela Konponbidearen eztabaidan parte hartu ahal izateko, baimenak edo «Itzu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017338 | BERRIA | Euskadi | noticias | Desagertutakoen autoak zeuden lekura iritsi dira salbamendu taldeak Barajasen. Desagertutako bi lagunen bila jarraitzen zuten bart gauean, 2.000 tona hondakin atera ostean
Desagertutakoen autoak zeuden lekura iritsi dira salbamendu taldeak Desagertutako bi lagunen bila jarraitzen zuten bart gauean, 2.000 tona Madrilgo ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017339 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kiprop eta Jepleting dira faboritoak gaur Elgoibarko krosean Elgoibarko Nazioarteko 65. Krosa jokatuko da gaur. Ohiturari jarraiki, Afrikako atletak izango dira protagonista nagusiak. Eta haien artean bi atleta nabarmentzen dira, kenyarrak biak: Bernard Kiprop eta Priscah Jepleting. Bi korrikalariok dira gaur Mintxetak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017340 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sententzia bete dezala eskatu dio Jaizkibelek Aresi EAEko Auzitegi Nagusiak eman du epaia, eta hari men egitea dagokio orain Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari, eta, zehazki, Rodolfo Ares sailburuari. Horixe azpimarratu du Hondarribiko Jaizkibel konpainiak, iazko alardean haien ibilbidea eta ordua aldatu izana «bi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017341 | BERRIA | Euskadi | noticias | Amaia Izko defentsa abokatuak kezka azaldu du Euskalerria Irratian egin dioten elkarrizketan. Gorenak erabakia hartu du, eta urrats gutxi falta dira epaiketara deitzeko. Orain, fiskalak eta akusazio partikularrak akusazioa zehaztuko dute. «Oso larriak izango dira», ohartarazi du Izkok. Terrorismoaren akusaziopean joang... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017342 | BERRIA | Euskadi | noticias | Puzgarriak, tailerretarako materialak, bozgorailuak eta mikrofonoak. Dena prest dago jada Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatzeko. Gaur izanen da, Mungian (Bizkaia). Ekitaldian, bat egiten dute bestak eta eskola publikoaren aldeko aldarrikapenek. Bertzeak bertze, eskola publiko euskalduna, kalitatezkoa, inklusiboa, la... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017343 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehiakortasuna lortzeko, Bidasoaldeko enpresek (Gipuzkoa) eleaniztasuna gehitu behar dute beren komunikazio estrategietan. Hori izan da Bidasoa: eskualde bat, hiru hizkuntza proiektuaren ondorio nagusia. Hizkuntzen industriaren alorreko Euskal Herriko enpresen elkarte Langunek atzo antolatutako jardunaldian, proiektuar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017344 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berdintasunaren ipuina. Ipuin klasikoei balio sexistak zabaltzea egotzi izan zaie maiz. Ipuinek errealitatea islatzen dute edo gizartea aldatzeko balio dute? Idazleak noraino mugatu behar ditu bere sormen lanak esparru hezitzailera?
Ipuin klasikoei balio sexistak zabaltzea egotzi izan zaie maiz. Ipuinek errealitatea is... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017345 | BERRIA | Euskadi | noticias | (Jan-gela ta egon lekua dalakoa. Biedermann zutik ginballa ta abrigoa jarriak dituala; galtzarbean kartera dauka ta kafea artzen ari da, barruan dagon norbaitekin izketan ariko bai litz.)
BIEDERMANN: Azkeneko aldiz: ez dala su-emaillerik!
BIEDERMANN: Berari galdegin diodalako... Zer bada? Ez al diteke gure errialde hon... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017346 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arte sorkuntzaren bilakaerari begira. Artium museoak Eugenio Ampudiak arte garaikideari buruz egindako lan ugariak hartuko ditu urtarrila arte
Artium museoak Eugenio Ampudiak arte garaikideari buruz egindako lan Artearen sorkuntzan eta hedapenean parte hartzen duten artista eta baliabide ororen zeregina erakutsiko dute... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017347 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errusiaren esku hartzearen kasuan lekukotasuna emateko prest dago Trump Donald Trump AEBetako presidenteak adierazi du prest dagoela Errusiaren esku hartzea ikertzen duen kasuan lekukotasuna emateko. Hilabeteak dira aukera hori zabalik dagoela, eta Trumpek atzo eman zuen pausoa, «ezer txarrik» ez duela egin argudiatuta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017348 | BERRIA | Euskadi | noticias | Abertzalea eta ezkerrekoa. Horrelakoa da, berriz ere, Euskal Herriko soziologia politikoa, Europako hauteskundeek ekarri dituzten emaitzen arabera, behintzat. Ez da sorpresa handirik izan, eta mugimendurik nabaritu bada, Madrilen eta Parisen izandako lurrikaren ondorioz izan da; bereziki ikusi da sozialistek Euskal Her... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017349 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Gobernuak bihar dekretu bat onartuko du berriz ere indarrean jartzeko 52 urtetik gorakoentzako langabezia saria. Beste dekretu bat ere onartuko du, lan orduak erregistratzea derrigortzeko. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017350 | BERRIA | Euskadi | noticias | Deklarazio komuna onartu eta aurkeztu dute G20ko liderrek New Delhi du topaleku G20koen bilerak, eta haren atarian, ostiralean, munduko potentzia ekonomiko handienetako buruzagiek «ia prest» zuten deklarazioaren zirriborroa. Liderrek Ukrainako gerraz dituzten desadostasunek kolokan jarri zuten hori onartzea, baina, azk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017351 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1936ko gerran gertatu zen eraso hura; historian aurrenekoz, zibilak zituzten aire erasoen jomugan. 336 lagun hil eta ehunka zauritu zituzten, eta horiek omendu dituzte Durangoko hilerrian eginiko ekitaldi batean. Bertan izan dira hainbar ordezkari politiko; besteak beste, Andoni Ortuzar EAJko presidentea, Eusko Jaurlar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017352 | BERRIA | Euskadi | noticias | Genero indarkeriaren aurka «aitzakiarik» ez dagoela aldarrikatu du Jaurlaritzak. Tratu txarren aurkako sentsibilizazio kanpaina jarri du abian Eusko Jaurlaritzak; bi aste iraungo du
Genero indarkeriaren aurka «aitzakiarik» ez dagoela aldarrikatu du Tratu txarren aurkako sentsibilizazio kanpaina jarri du abian Eusko Ez ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017353 | BERRIA | Euskadi | noticias | Musika Zuzendaria: Massimo Zanetti. Eszena zuzendaria: Daniela Abbado. Orkestra: Parmako Regio antzokiaren orkestra. Abesbatza: Bilboko Operakoa. Lekua : Bilboko Euskalduna Antzokia. Eguna : Maiatzak 19.
OLBEk Bilboko publikoaren besoetara jo du, eta Verdiren gaztaroko obra seguruenari heldu dio denboraldiaren bukaerar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017354 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. Bidasoak aukera ona zeukan atzo Port Sagunten kantxan irabazi eta mailari eusteko ametsetan jarraitzeko. Baina, bigarren zati txarra jokatuta, irundarrek 32-22 galdu zuten, eta azken postuan daude sailkapenean, Villa Arandak irabazi egin zuelako etxean, Guadalajararen aurka (26-23). Anaitasunak, berriz, 27-... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017355 | BERRIA | Euskadi | noticias | Basoko langile bat hil da Luiaondon, Araban, zuhaitz bat gainera erorita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 11:40 aldera gertatu da; ordu horretan, larrialdi zerbitzuek abisu bat jaso dute, ohartaraziz istripu bat gertatu dela Aiarako baso batean.
Tokira bertara joan dira larrialdi zerb... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017356 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Katxonderstan' tartean aritu zen Haro Oiartzun Irratian. Orain, Twitterren esaten direnak sare sozial hori erabiltzen ez dutenei eramatea du asmo, 'Arma, txio, pun' saioarekin.
Imanol Haro (Donostia, 1972) Martin Kitto da uhinetan, eta @martin_kitto Twitterren. Katxonderstan saioa egin du azken urteotan, Mirari Martia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017357 | BERRIA | Euskadi | noticias | Munduko unibertsitate eta hizkuntzalari guztiek beti onartu dutena, munduko entziklopedia guztiek beti argitaratu dutena berretsi du, berriro ere, Espainiako Auzitegi Gorenak: katalanera eta valentziera hizkuntza bera direla. Zorroztasun zientifikoari eutsi dio auzitegiak, interes politikoak baztertuta. Azken batean, B... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017358 | BERRIA | Euskadi | noticias | 25 urte daramatza Bilboko Hau Pittu Hau konpartsak «euskarari belar txarrak kentzen». Aurten ere euskal barnetegia antolatu dute Aste Nagusirako, jaietan euskara bultzatu eta jendeak euskaraz egin dezan. Horretarako, ordea, ez dute eskolarik emango: jai giroan murgildurik, euskara denen ahotan izatea nahi dute. Triki p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017359 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bildu ez da joango Ordoñezen omenezko ekitaldira, familiak hala eskatuta EH Bilduk iragarri du ez dela egongo Gregorio Ordoñezen hilketaren 25. urteurrena dela eta Donostiako Udalak antolaturiko ekitaldian. Adierazi dutenez, Ordoñezen senitartekoek esan zioten Donostiako Alkatetzari EH Bilduren presentzia ez zela «o... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017360 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europako Kontseiluak Turkiaren aurkako prozedura hasiko du Lau urte daramatza Osman Kavala enpresari eta filantropoak espetxean, haren aurkako epai irmorik gabe, eta joan den astean Istanbulgo auzitegiek ebatzi zuten hala jarraituko zuela. Egozten dizkioten karguak dira 2016ko udan gertatutako estatu-kolpe saiakeraren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017361 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Uste dut badakidala zein diren egin beharreko aldaketak»
Bizkaiko Mendi Federazioan egindako lanean eta pilatutako eskarmentuan oinarrituta gidatu nahi du Euskal Mendi Federazioa. Erakundean lanean ari direnek jarraitzea nahi du.
Gogotsu dago Jose Ramon Alonso (Bilbo, 1963) hauteskundeei begira. Azken urteetan Bizkaik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017362 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urkulluren ustez, «aurrerapauso esanguratsua» da EPPKren agiria EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak iragan larunbatean ezagutzera eman zuen adierazpena begi onez jaso du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Haren ustez, presoen kolektiboak orain arte izan duen jarreran «aldaketa garrantzitsua» dakar ag... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017363 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erraustegiaren aurkako giza kate bat egingo dute igandean Kontxako hondartzan Zubietako erraustegiaren aurkako borroka oraindik indarrean dela azpimarratuz, haren aurkako mobilizazio berri bat iragarri du gaur Donostian Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. Igandeko 11:00etan, Kontxako estropaden bigarren jardunaldiko gi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017364 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elkarlan publiko-pribatua sustatuko dute errefuxiatuak hartzeko politiketan GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak eta Acnurrek akordio bat sinatu dute errefuxiatuak hartzeko politiketan elkarlan publiko-pribatua sustatzeko, eta, bereziki, gizarte zibilaren zeregina indartzeko pertsona horien integrazioan. P... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017365 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gure amama zenak kontatzen zidan gizon bat mendian gora abiatu zela egur karga lepoan hartuta, ilargi betea ikusi zuela eta gora eta gora bertaraino ailegatu; ordea, bueltarako bidea ezin asmatuta, han goian geratu behar izan zuela. Esaten zuen amamak ilargi betea dagoenetan hantxe ikusten dela gizonaren silueta egur k... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017366 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mendizabal II.ak ez du luzatu kontratua, eta gaur ez du jokatuko. Asegarcek Asteasuko jaialdia aldatu du, eta Beginok ordezkatuko du binakako txapeldunordea
Mendizabal II.ak ez du luzatu kontratua, eta gaur ez du jokatuko Asegarcek Asteasuko jaialdia aldatu du, eta Beginok ordezkatuko du Asegarce kontratuak luzatzeko n... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017367 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUNDUKO KOPA 2010. ALDEZ AURREKOAK. Paraguaik nahikoa du berdintzearekin D MULTZOA. Paraguaik final-zortzirenetan laugarren aldiz sartzeko aukera ederra dauka gaur. Zeelanda Berriaren aurka ariko da, Polokwaneko Moses Mabhida estadioan, eta berdintzearekin nahikoa dute gero, multzoko burua izango litzateke, eta, hartar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017368 | BERRIA | Euskadi | noticias | Artista errealitatearekin borrokan. Txillidak errealitateaz egindako gogoetak islatzen dituen erakusketa zabaldu dute Txillida-Lekun
Txillidak errealitateaz egindako gogoetak islatzen dituen erakusketa Eduardo Txillida zenak hasieratik eman zion babesa eta laguntza Donostiako Ontologia Kongresuari, kongresuaren aurrene... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017369 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sri Lankan LTTE Eelam Tamil Askatzeko Tigreak gerrillarekin lotutako 201 presoetatik 150 inguruk gose greba hasi zuten astelehenean, askatasun eske. Preso askoren aurka kargurik ere ez dago, eta gutun bat ere igorri diote Maithripala Sirisena presidenteari. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017370 | BERRIA | Euskadi | noticias | Guk ere eskubideak dauzkagu. Zabortegi kutsakorrik eta errauste plantarik ez lelopean, Gipuzkoa Zero Zabor taldeko kideek agerraldia egin zuten atzo Azpeitiko Lapatxeko zabortegi aurrean. «Zabortegi kutsagarriak ixteko eskatzen dugu. Inork pairatu behar izan ez dezan, arazoa konpontzeko eskatzen dugu». Errauste planta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017371 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Matxinada zibikoaren sorrera pizten lagundu zuen»
«Beste mugimendu bakezale batzuek bezala, kontzientziak mugitu zituen. Horrek Ermuko izpirituan jarraitu zuen, eta matxinada zibikoaren sorrera pizten lagundu». | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017372 | BERRIA | Euskadi | noticias | Venezuelako Batzar Konstituziogilea gaur ezarriko dute, protesten artean CARACAS. Nicolas Maduro presidenteak jakinarazi du parlamentuaren egoitzan ezarriko duela Batzar Konstituziogilea. Ekitaldiaren harira, GNB Guardia Nazional Bolivartarrak parlamentuko areto bat hartu du. Oposizioak esan du prozesua galaraziko duel... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017373 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Enpleguen defentsaren alde" Fagor Etxetresnak eta Edesako langileak manifestazio batera deitu dituzte gaurko. Arratsaldeko seietan izango da, Fagor Etxetresnek Arrasateko San Andres auzoan duen lantegitik hasita.
Aurrera begira Fagor Etxetresnak desagertzen bada, mugimendu kooperatiboak elkartasunari eustea espero dut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017374 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ordenantza berriak hiru gunetan banatzen du hiria. Bakoitzak bere baldintzak dauzka, «saturazio» mailaren arabera.
Hedadura. Gune honek Parte Zaharra eta Kaia biltzen ditu. «Saturazio handiko guneak» dira.
Neurriak. Ordenantza indarrean sartzen den unetik aurrera, ezin izango da erregistratu etxebizitza turistiko berri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017375 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hasiera-hasieratik utzi nahi izan du argi Christian Caujollek (Paris, 1953) berak ez duela edozein lan onartzen. Liberation egunkariko editore grafiko izandakoa da frantziarra, VU argazki agentziaren sortzailea, argazkilaria, galerista, kritikaria, World Press Photo lehiaketako epaimahaikidea eta nazioarteko hainbat ar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017376 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hondarribia-Irunek derrigor irabazi behar du gaur Bartzelonan Hondarribia-Irunek ezin du huts egin gaur. Gipuzkoako taldeak Bartzelonaren aurka jokatuko du gaur, haren kantxan, Espainiako Ligako dute hondarribiarrek, lehiaketatik kanpo geratu nahi ez badute.
Kataluniako taldea dago aurretik kanporaketan, lehen partidan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017377 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irudiak gogorrak dira. Esango didazue askotan ikusi ditugula, eta egia da. Askotan ikusi izanak, ordea, ez ditu biguntzen. Are gehiago: hainbat aldiz halako egoeratan egon izanak ez du berriro gertatzen denean errazago asimilatzen laguntzen. Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen zuten hainbat lagunen kont... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017378 | BERRIA | Euskadi | noticias | CARACAS. Venezuelako CNE Hauteskunde Batzorde Nazionalak ezetza eman zion atzo presidentetzarako eta parlamenturako bozak egun berean egiteko proposamenari, logistika zailtasunengatik. Apirilaren 22an egingo dituzte presidentea hautatzeko hauteskundeak: «Ez gaude bi boz batera egiteko prest», CNEko buruaren arabera. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017379 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. Urtebeteko espetxe zigorra jaso du Emilio Titos Gasteizko Mercedes fabrikako zuzendariak, 2016ko irailean, Herrerako mendate inguruan zuhurtziagabekeriaz gidatu eta beste gidari baten bizitza arriskuan jarri zuelako. Titosek ez du kartzelan sartu beharko, baina bi urtez gidatzeko baimena kendu dio Gasteizko bi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017380 | BERRIA | Euskadi | noticias | Adinekoen mendekotasunerako emango dituzten euroak.
• Nafarroako Gobernuak 220.327 euro emango ditu, adineko pertsonen mendekotasunari aurre egiteko programetarako. Zahartze aktiboa eta bizitza independentea bultzatzeko ekinbideak landuko dituzte proiektu horietan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017381 | BERRIA | Euskadi | noticias | Parekoaren etorkizuna iragartzeko, talde lanean istorio bat osatzeko, elkarren aurka lehiatzeko, edo denen artean helburu bat lortzeko. Hori guztia egiteko baliatu daiteke Taroka, errima joko bertsoterikoa jolasa. Kartak ditu oinarrian, baina ez da joko soil bat: hainbat joko daude karta sorta berean.
Bi definizio posi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017382 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hauteskunde kanpaina gogor baten ondoren, EAJ-EA koalizioak irabazi zituen Eusko Legebiltzarrerako 2001eko hauteskundeak -botoen % 42,7 eta 33 eserleku lortu zituen-, eta 2001eko ekainaren 12an, bigarrenez hautatu zuten Ibarretxe lehendakari, EB-IUren babesarekin.
Boz horiek tentsio betean egin ziren, PPko Jaime Mayor ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017383 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arabako Biltzar Nagusiek preso gaixoen aldeko mozioa onartu dute, EAJ, Bildu eta EBren botoekin
Gasteizko Udalean onartu ondoren etorri da preso gaixoen aldeko mozioaren onespena Arabako Biltzar Nagusietan. EAJk, Bilduk eta Ezker Batuak aurkeztu dute, eta hiru horien botoekin atera da aurrera. PPk kontra bozkatu du, et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017384 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. Eibarrek eta Athletic Bk aurrera egin dute Bigarren Mailara igotzeko kanporaketetan. Eibarrek Alcoyano kanporatu du, eta Oviedo izango du hurrengo aurkari. Athletic Bk, berriz, Levante B utzi du bidean, eta Huracanen aurka jokatuko du orain. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017385 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETAko lau belaunalditako lekukotasunak bildu ditu Guibet Lafayek Euskadi Ta Askatasuna Temoignages de quatre generations de militantes et militants (Les Editions Libertaires, 2022) liburua aurkeztuko du Caroline Guibet Lafaye egileak, heldu den ostegunean, Ortzaizeko (Nafarroa Behera) Menta liburu dendan, 18:30ean. Lib... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017386 | BERRIA | Euskadi | noticias | Funtzio Publikoko langileak grebara deitu dituzte sindikatuek Ipar Euskal Herrian
CFDT, CGT eta FO sindikatuek prentsaurreko bateratua egin dute gaur Baionan funtzio publikoko langileak ostegun honetan greba egitera deitzeko. Haien hitzetan, Macronen gobernua zerbitzu publikoak pixkanaka "suntsitzen" ari da, gero eta b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017387 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eraso oldea gertatu da goizean goizetik Iraken: zenbait ekintzaile suizidak egin dituzte atentatuetako batzuk, lehergailuak eta bonba-autoak leherrarazi dituzte beste batzuetan, eta tiroketak ere gertatu dira. Iturri ofizialen arabera, 50etik gora dira hildakoak, 60 inguru, eta zaurituak, berriz, 160 bat.
Sarraskirik h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017388 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez dakit aukera izan duzuen, baina hainbat tabernatan martinia jartzeko edo zerbitzatzeko tresna berri bat jarri dute. Goiko aldetik martini botila dago buruz behera jarrita, eta botoi bati sakatuz beheko aldetik martinia hotz-hotza ateratzen omen da. Hortxe hasi zen lagun arteko solasaldia. Zer da tresna berri bat? Si... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017389 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETXETIK ZENBAT KILOMETROTARA BIDALI DUTEN LUIS GOÑI Luis Goñi euskal presoa Espainiako Zaragozako Daroca kartzelatik Almeriakora eraman dute, mila kilometrora, espetxe langile batekin eztabaida izan ondotik. Segiko kide izateagatik dute preso. Iruñeko herri harresian atzeman zuten, iazko urrian. Barañaingoa da Goñi (Na... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017390 | BERRIA | Euskadi | noticias | Madisonen jaio zen Bongzilla, Wisconsingo estatuan (AEB), 1995ean, eta, orduz geroztik, marihuana erabiltzearen aldekoen ikono bihurtu da. Stoner-doomaren, heavy-metalaren eta psikodeliaren artean mugitu izan da taldea beti, baina, batik bat, kantuen hitzek eta marihuana legeztatzearen eta hura erabiltzearen aldeko jar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017391 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Barru-barruan daramat une oro daukagun egoera». Kritikak kritika, hamaikakoan postu finkoa lortu du Gaizka Garitanok. Baina, horren gainetik, taldearen egoerak axola dio. GAIZKA GARITANO. Realeko jokalaria
Kritikak kritika, hamaikakoan postu finkoa lortu du Gaizka Garitanok.
Baina, horren gainetik, taldearen egoerak a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017392 | BERRIA | Euskadi | noticias | 8.916 sinadura, Donostiako metroari buruz galdeketa egin dadila eskatzeko Berez, udal legearen arabera, nahikoak zituzten 3.150 sinadura, hau da, herrian erroldatutako 18 urtetik gorakoen %2; baina ia 9.000 bildu dituzte Sator Alaia plataformako kideek. Aurkeztuak dituzte Gipuzkoako Foru Aldundian, eta datozen egunetan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017393 | BERRIA | Euskadi | noticias | EBZko kideak motz geratu dira. Egoerari aurre egiteko neurri gehiago espero ziren, baina neurri antzuak baino ez dituzte hartu.
Aurreko hilean interes tasak jaisteko zorian egon eta gero, azkenean interes tasak %1en azpitik kokatu dituzte, egoera ekonomikoa geroz eta gehiago okertzen ari dela-eta, bultzada bat emateko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017394 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sortzailea: Daniele Luchetti. Aktoreak: Margherita Mazzuco, Gaia Girace, Anna Rita Vitolo, Luca Gallone, Imma Villa. Herrialdea: Italia. Urtea: 2022. Non ikusi: HBO Max. Atal bakoitzaren iraupena: 50 minutu. Generoa: drama.
Hirugarren denboraldira heldu da Elena Ferrante idazle italiarraren lau nobelako sagaren telebis... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017395 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oriok nagusitasunez irabazi du, eta ez da ustekaberik egon Izan al ditzake zalantzak Euskotren ligako estropada bat izan ezik beste guztiak irabazi dituen taldeak Kontxako Banderara begira? Baiezkoa da erantzuna. Orioko arraunlari Sandra Piñeirok hala adierazi zuen atzo BERRIAn, ETE ligakoen aurka gutxi lehiatu direla,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017396 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hau da Sorturen nazio batzarrak alderdiaren "birfundazio" prozesua gidatzeko gaur hautatu duen zuzendaritza taldea:
Arnaldo Otegi Mondragon. (Elgoibar, 1958). Filosofian lizentziatua eta Zuzenbideko gradua amaitzear. Bateragune auzian espetxetik atera da aurtengo martxoan. Sortuko idazkari nagusia da.
Maite Sabalza Baz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017397 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAJ-PSE akordioak ez du egonkortasuna bermatzen, PPren ustez Borja Semper PPko Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen iritziz, PSEk eta EAJk erdietsitako akordioak ez du egonkortasuna bermatzen, eta kritikatu du "iraungitako eskema politikoetan" oinarritzen dela. Semperrek gogorarazi du PP adostasunetara heltzeko propos... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017398 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Jokalarien kalitatea eta lanerako gaitasuna dira arrakastaren giltza». Laugarren amaitu du Itxakok ABF Liga; lortutako emaitzei so egiteko ordua da sasoiaren amaiera, eta Lizarrako taldeko entrenatzailea pozik dago. AMBROS MARTIN Itxakoko entrenatzailea
«Jokalarien kalitatea eta lanerako gaitasuna dira arrakastaren gi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017399 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txutxumutxuak, zurrumurruak, esamesak. Oso ozen esan ezin daitezkeenak esateko keinu ohikoa da hizlariak elkarrengana gerturatzea. Inoiz denek egindakoa. Etxekoa. Zenbat eta gertukoagoa izan esamesaren protagonista, orduan eta zirrara, harridura eta jakin-min handiagoa. Nork bere sekretuak, ordea, nekez zabalduko lituz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017400 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atzera kontaketari ekin dio Kataluniak. Diada jendetsuaren ondotik, azaroaren 9ra begira jarri da Artur Mas buru duen gobernua. Agenda estua dauka aurretik, oraino airean diren kontuak itxi eta erabat lotuta daudenei azken ukitua emateko; galdeketaren legea onetsita, kasurako. Kataluniako herritar ororen etorkizuna era... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017401 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizkaiko dozenaka boto batzuengatik, azkenean, amestu ere ezin zuen jokalekua agertu zaio EAJri hauteskundeetan. Inkesta bakar batek ere igarri ez duena gertatu da; izan ere, gehiengo osoak ezinezkotzat jotzen zituzten igarpenek, gutxienez hiru alderdi elkartzen ez baziren -EAJ eta EH Bildu elkartzeko aukera baztertuta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017402 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAJk uste du "errealismo ariketa" egin duela EPPK-k Euskal Preso Politikoen Kolektiboak "erralismo ariketa, edukiekin" egin du, Joseba Egibar EAJko Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak adierazi duenez. Donostian agerraldi bat egin du Egibarrek, EPPK-k atzo eginiko adierazpenaren inguruko balorazioa egiteko.
Presoen kol... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017403 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'The Wife' filmak itxi du Sail Ofiziala, Glenn Close protagonista duen lanak Duela sei urte, Donostiako 59. Zinemaldiko protagonista nagusietako bat izan zen Glenn Close, aktoreak jaso baitzuen urte horretako Donostia sari bakarra. Aurten, Donostiara itzuli da, Sail Ofiziala itxi duen protagonista gisa oraingoan. Bjorn... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017404 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Krisiarekin argi ikusiko dugu aberatsa edo langilea izatearen arteko aldea». Gabonen atarian, 'Kontsumismoa' izenburupean hitzaldia emango du gaur idazle eta editore donostiarrak, 19:30ean, Gipuzkoako hiriburuko Koldo Mitxelena Kulturunean. ALIZIA STURTZE . Historialaria
Gabonen atarian, 'Kontsumismoa' izenburupean hi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017405 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eta gelara itzultzen bada? Hamalau urteko ikasle batek jo du S.B. irakaslea, eta hark erasoaren testigantza eman dio Berriari, fenomeno horren inguruan irakasleak babesik gabe sentitzen direla salatzeko.
Hamalau urteko ikasle batek jo du S.B. irakaslea, eta hark erasoaren testigantza eman dio Berriari, fenomeno horren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017406 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ansa II.a-Labaka eta Urriza-Zaldua Sagardoaren Txapelketako finalean ERREMONTEA. Zehaztuta dago zein bi bikote ariko diren Sagardoaren Txapelketako finalean, datorren astelehenean (22:15, ETB1): Ansa II.a-Labaka, Setien sagardotegia ordezkatuz; eta Urriza-Zaldua, Bereziartua ordezkatuz. Ansa II.a-Labakak nagusitasunez ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017407 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ume lapurtuen auzian balio demokratikoekin bat eginez aurrera jo dezagun, garrantzitsua izan daiteke historiari begiratu bat ematea aferaren hastapenetatik. Iraganaren memoriak lagun diezaguke oraina hobeto ulertzen, ukapena gainditzen eta gizakiaren alde txarrari aurre egiten. Saia gaitezen, behintzat.
Frankismoaren e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017408 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Inkestako aurreko galdera: Nork irabaziko du Binakako Txapelketa?
• Inkestako oraingo galdera: Utziko al dio Espainiako Estatuak Bilduri aurkezten? | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017409 | BERRIA | Euskadi | noticias | Edesako langileek itxialdia hasiko dute asteartean Herenegungo manifestazioan zaratatsuenak izan ziren, baita urriaren 18koan ere. Fagor Etxetresnen parte eta kooperatiba izan arren, Gizarte Segurantzan kotizatzen dute Edesako langileek, ez Lagun Aron. Hori dela eta, beldur dira birkokapenak egiteko orduan lehentasuna ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017410 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur amaitzen den aste honetan notizia faltsuak protagonista dituzten pare bat notizia irakurri ditugu. Egiazkoak, suposatzen dut; hala ere, kontraesankorrak. Edo, kontraesankorrak ez badira, nire barruan sentsazio ezberdinak, kontrajarriak, eragin dituztenak.
Bat baino gehiago poztu da, eta zerbait itxaropentsutzat ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017411 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. ELA, LAB eta Steilas sindikatuek ofizialki erregistratu dute abenduaren 12rako greba deialdia; unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko langile guztiak daude bertara deituta. CCOOri eta UGTri ere «ongietorria» eman diete, batez ere azkenari, aste honen hasieran batu delako deialdira. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017412 | BERRIA | Euskadi | noticias | Esku artean daukat Nafarroako lehen arretako osasun zentroetan egin duten ikerketa bat, etorkinei egiten zaien arreta eta profesionalek duten pertzepzioari buruz. Ikerketan alderatzen da etorkinek eta «bertakoek» zerbitzu horiek nola erabiltzen dituzten, eta oso ondorio adierazgarriak atera dira. Ondorio nagusia da, os... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017413 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hauteskunde eztabaidak gogoko ditut, hain neurtuak, hain neutralak, hain garbiak. Baina nago haien garai onena igaro dela. Txikiek baino ez omen dituzte behar. Ez omen da bertan gauza handirik ebazten. Karguan daudenak parte hartzera bortxatu behar dituzte ia. Batzuek ezta horrela ere ez dute nahi (ik. Diaz Ayuso bera)... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017414 | BERRIA | Euskadi | noticias | Saioa Sanchez presoak espetxetik epaitegira bidean jo zutela salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Saioa Sanchez euskal presoak eraso bat salatu du. Ekainaren 25ean Poitierseko espetxetik (Frantzia) epaitegira bidean gertatu zen: eskuburdinak atzean jarri zizkioten, eta aurrean jartzeko eskatu ond... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017415 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ante Gotovina zigorgabetu egin du Jugoslavia ohirako Zigor Auzitegiak Kroazian heroien pare hartu dituzte Ante Gotovina jeneral ohia eta Mladen Markac poliziaburu ohia, Hagatik bueltan. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak haien aurkako zigorrak ezetsi egin zituen atzo -24 urteko espetxe zigorra ezarri ziote... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017416 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur jarriko dituzte salgai Bob Dylanen saioetako sarrerak MUSIKA. Donostiako Kursaal auditoriumean izango da Bob Dylan musikari estatubatuarra udaren atarian. Bi kontzertu emango ditu han, ekainaren 19an eta 20an. Gaur zabalduko dute sarrerak erosteko aukera, 10:00etatik aurrera, Kursaalaren webgunean. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017417 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nekazaritzan aritu nahi dutenentzat lurrak erosteko helburuarekin jaio zen Lurzaindia elkartea, eta, geroztik, hainbat nekazariri lagundu die lanbideari eusten. Bihar, ordea, ospakizunerako eguna du, Lurzaindiaren Besta egingo baitute, Donaixtin. Baserriko produktuen merkatua egingo dute goizean, Sabaiak antolatuta. Eg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017418 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Zer egiten du? Denda eta supermerkatuetarako altzariak. Bulego komertzialak ditu Europan (Frantzia, Espainia, Islandia...), Afrikan (Angola), Asian (Indonesia, Sri Lanka, Filipinak...) eta Ameriketan (Peru, Txile, Mexiko...).
• Zeinentzat? Haren bezeroen artean daude Eroski taldea (If, Forum...), Uvesco (BM, Super Am... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017419 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. Voloteak langile batzuk kaleratu zituen abuztu amaieran, hauteskunde sindikalak antolatzeagatik, eta CCOOk eta enpresak langileak berriz hartzea adostu dute. Langileak bidegabeki kaleratuak izan zirela onartu du Voloteak, eta denak beren lanpostuetara itzuliko dira abenduaren 1ean, baldintza berberekin. Azken hi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017420 | BERRIA | Euskadi | noticias | 18 urteko gazte bat hil da auto istripuz Azkoitian AZKOITIA. Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre jo zuten igande gauean, GI-2634 errepidean, Azkoitiko Azkarate gaineko pasabidean (Gipuzkoa). Larrialdi zerbitzuak iritsi orduko, autoaren gidaria, 18 urtekoa, hilda zegoen. Goizeko laurak arte eduki zuten errepidea it... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017421 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gehiengo osoa lortzeko falta zaion boto bakarra zaildu zaio Urkulluri, baina horrek ez duela gehiegi kezkatzen adierazi du. EAJ-PSE koalizio gobernuak PPri esker atera ditu aurrera orain arte onartutako hiru legeak -gobernu programan beste 25 egitasmo azaltzen dira- eta, bereziki, bi urteotako aurrekontuak. Baina EAJk ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017422 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fiskalak urtebetera jaitsi du zigor eskaera 'Leioako bosten' kontrako epaiketan 2016an EHUren Leioako campusean izandako istiluen inguruko epaiketa egin dute Bilbon. Sei gazte zeuden auzipeturik, eta fiskalak desordena publikoa, autoritatearen aurkako atentatua eta lesioak egozten zizkien: orotara, ia berrogei urteko e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017423 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bertan behera utzi dute Hatortxu Rock, «osasun arrazoiengatik»
Aurten ere ez da izanen. Jaialdiak ez du bueltarik, oraingoz. Abenduaren 18an zen egitekoa Hatortxu Rocken 25. jaialdia, Atarrabian (Nafarroa), baina bertan behera geldituko dela iragarri dute gaur antolatzaileek. COVID-19a azken asteotan izaten ari den old... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017424 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zerga sistema erreformatzeko negoziazioak hasi dituzte EAJk eta PSEk Zerga sistemaren erreforman azkenaldian ikusi diren bikoteak aldatzeko zorian izan daitezke. Idoia Mendia PSEko zuzendaritzako bozeramaileak jakinarazi duenez, zerga kontuetan aldaketak egiteko negoziazioak hasi dituzte EAJrekin. Betiere Mendiaren ara... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017425 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ilargi Aranburu. Donostian bizi den 20 urteko ikaslea, plentziarra jaiotzez. Jaioterriko euskararen egoerak esnarazita, zortzi egunekoa soilik ez, 365 eguneko erronka hasi du.
«Ezustean pasatutako jazarpenak ikusten hasi naiz»
BERRIArekin elkartua ez balitz, elektrikariarekin egon beharko luke. Eta Ilargi Aranburuk (Pl... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017426 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garaipen hau opari gisa ematen diogu mundu guztiari». Chiya Firat komandante kurduak erran zituen solas horiek joan den larunbatean Siria ekialdeko Baghuz hirian. EI Estatu Islamikoaren kalifa herriaren bukaera aldarrikatzeko mezua irakurri zuen Firatek, mundu osoan, baina bereziki Kurdistanen luzaroan itxaron zuten ga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017427 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bartzelona-Osasuna, Albacete-Athletic eta Reala-Mallorca Bartzelona-Osasuna, Albacete-Athletic eta Reala-Mallorca; horiek izango dira euskal taldeek jokatu beharreko partidak Errege Kopako final-zortzirenetan. Osasunak etxetik kanpo jokatu beharko du joanekoa Bartzelonaren aurka. Athleticek ere etxetik kanpora bidaiatu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017428 | BERRIA | Euskadi | noticias | Familia sarerik gabeko 450 gazte etorkini lagundu die Trapezistak programak Iaz abiatu zuen Eusko Jaurlaritzak Trapezistak programa, familia sarerik ez duten gazte etorkinei laguntzeko. Orduz geroztik, 450 erabiltzaileri lagundu die, eta horietako 116 gaztek jada programa utzi dute, bizitza proiektu bat hasteko. Aitzit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017429 | BERRIA | Euskadi | noticias | Xiren boterea sendotzeari bide eman dio Alderdi Komunistak Txinako Alderdi Komunistaren kongresuak helburu argi bat zuela iragarri zuten analistek: Xi Jinping herrialdeko presidentearen koroatzea . Eta, gaur, kongresua amaituta, esan daiteke helburu hori bete duela. Alderdiak aldaketa sakona egingo du bere organorik bo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017430 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kutxabankek 120 milioi euro irabazi ditu urteko lehen hiruhilekoan, %8,5 gehiago
Urtea abiada bizian hasi du Kutxabankek: 2024ko lehen hiru hilabeteetan 120 milioi euroren mozkinak izan ditu, iazko epe berean baino %8,5 gehiago.
Interes tasen igoeragatik handitu ditu irabaziak batik bat; interesen marjina %46,9 handitu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017431 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baga, biga, higa, laga eta boga. Ez behin, ez bitan edo hirutan ere, bostetan erabaki du Espainiako Gobernuak langile publikoen soldata ez zuela igo behar. Azkena, aste honetan bertan, 2015eko estatuko aurrekontuak aurkeztu zituenean. Honezkero, errepikapenaren errepikapenez, ez da geratuko bere soldata zehatza ez daki... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017432 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Benetan garen baino modernoagoak garela uste dugu»
Mutil gazte baten ohean esnatu den 36 urteko «neska arrunt bat» jarri du Labandibarrek 'Bekatua' bere lehen eleberriaren ardatzean. «Aje emozional» betean, bere harremanen zein belaunaldiaren inguruan gogoetatuko du protagonistak.
Une «gozoa» bizitzen dabil Goiatz Lab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0017433 | BERRIA | Euskadi | noticias | Xavier Vinader kazetariak, beste hainbat lanen artean, argitara eman zuen «GALen ernamuina» izango zena, polizia bat infiltratu gisa erabilita: eskuin muturraren eta segurtasun indarren arteko harremana. Kartzelara zigortu zuten. Dokumental batean jaso dituzte orain haren ingurukoak.
Luma bat pistola bat bezain eragink... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.